id
stringlengths
17
47
source
stringclasses
54 values
license
stringclasses
15 values
lang
stringclasses
1 value
url
stringlengths
17
329
title
stringlengths
0
653
author
stringlengths
0
499
date
stringlengths
4
20
text
stringlengths
20
2.08M
domain
stringclasses
7 values
addi-5a98c8c20751
addi
cc-by-nc-nd 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/32517
Irakaskuntza materiala enpresari aplikatutako estatistika. Erantzunkizun social eta etikoarekin loturiko estatistikako ariketak
Arcos Alonso, Asier ; Abad, Iraide; Angulo, Iera; Arregui, Uxue; Vivas, Daniel; Martín, Joseba; Calvo, Josu; Cerezo, Oihane
2019
"Enpresari aplikatutako estatistika" Erantzunkizun social eta etikoarekin loturiko estatistikako ariketak - Titulazioa: Enpresa kudeaketa . - orduak: 120 - Hikuntza: castellano / euskera - Koordinatzailea: Irakaslea 1. Aurkezpena Irakasgai honen helburua ikasleak Inferentzia Estatistikoaren oinarrizko elementuak eta horiek enpresen analisian nola aplikatzen diren ezagutzea da. Irakasgai hau oro har praktikoa da, oinarrizko azalpen teorikoak eta ariketen ebazpenak konbinatzen dituelarik, irakasgaiaren edukiak aurrera doazen heinean. Irakasgai honek sakondu egiten ditu Estatistika eta datuen analisia deritzon bigarren kurtso honetako lehen lauhilekoan eskuraturiko gaitasunak. Era berean, bere garapenerako beharrezkoa da Matematika I eta II irakasgaietan garatutako edukiak eta prozedurak menperatzea. Irakasgaia empresa fakultateko 2garren mailako ikasleriari zuzenduta dago. Azaltzen den ariketa sorta Erantzunkizun Sozial eta Etikoa den zeharkako gaitasuna lantzeko zuzenduta dago. 1. Gaia: Sarrera. Estatistikaren erabilpena enpresako erabakietan 2. Gaia: Binomial eta Poisson-en banaketak 3. Gaia: Normal, Gamma, Chi-karratu, Snedecor-en F eta Student t banaketak. 4. Gaia: Parametroen estimazioa. Estimatzaileen propietateak. Honela, ariketetan zeharkako balio eta kontzeptu batzuk landu dira, hala nola, elkartasuna, elkarkidetza, partekatzea, sostengarritasun medioambientala, eta genero ekitatea. 25 ariketa azaltzen dira irakaskuntza material honen barnean, 1 eta 2 gaiei buruzko 9 ariketa eta 3 eta 4 gaiei buruzko veste 16. 2. Gaitasunak Irakasgaiaren gaitasun zehatzak honakoak dira: 3. Irakaskuntza Helburuak Honako irakaskuntza helburuak lortuko dira: 1. Inferentzia estatistikoaren oinarri nagusiak interpretatzea. 2. Tresna estatistiko ezberdinak interpretatu eta erabili era egokian. 3. Irakasgaiko kontzeptu eta tresna ezberdinak erlazionatu. 4. Erantzunkizun Sozial eta Etikoa interpretatu eta estatistikarekin erlazionatu . 5. Ariketak eta ebazpenak 1 eta 2 gaiak: Accion Hambre ONG-ak hilero Africara janariz betetako hegazkinak bidaltzan ditu, hegazkin horiek 2500 kg janari izateko probabilitatea %3-koa da. Hilero 200 hegazkin bidaltzen dituztela dakigu baita ere. A- Zein da hilabete batean kantitate hori eramaten dituzten hegazkinen zenbatekoa 8 izateko? B- Zein probabilitate dago hilabete batean hegazkin batek ez eramateko esandako zenbatekoa? ONG-ak Latinoamerikan egiten duen lanaren inguruko ikerketa bat egin da. Gure ONG-ak ikastola berri bat ezarri du Latinoamerikako umeei irakurtzen eta idazten erakusteko. Eskola horretan 15 ume daude eta irakurtzen eta idazten EZ dakiten portzentaia %70-koa da herriko umeen artean. A- Zein da 4 ikasle edo gutxiagok irakurtzen eta idazten Ez jakiteko probabilitatea? Bizkaiko Gurutze Gorria Bilboko supermerkatu guztietan janari bilketa kanpaina batzuei ekin dio, lortutako produktuak Siriako biztanleriari bidaltzeko ideiari jarraituz. Boluntarioek bilketa bakoitzeko "n" produktu aztertzen dituzte, kontuan hartuz kutxako produktu bat dataz kanpo baldin badagoela, kutxa osoa baztertu egiten dela. Gutxienez zenbat produktu janari aztertu behar dira, dataz kanpoko janari proportzioa %5ekoa duen Kutxa baztertzeko probabilitatea 0.80 baino handiagoa izan dadin. 6 Ariketa ANAR erakundeak, minutu bakoitzean 3 dei jasotzen ditu, dei hauek umeak edo emakumeek egin dituzten batez ere, haien arazoen inguruan hitz egiteko. Kalkulatu hurrengo probabilitateak: A) Minutu batean deirik ez egotea. B) Minutuan 3 de baino gehiago. C) Lau minutuan lau dei baino gehiago. 7 Ariketa UNHAS-ek (Servicio de Aviación Humanitaria de la ONU) ONU-ren adar bat da, bereziki hegazkinez egindako operazioak egiten dituena. Operazio hauek horniketa paketeen garraioa, bidaiarien garraioa eta ebakuazio zerbitzuak izan daitezke. Izan ere, UNHAS-ek kontraestrukturarik gabeko eta gatazkatsuak diren lekuetan jarduten du. Berez, erakunde honek erabiltzen dituen hegazkinak ez ditu haren jabetzan, baizik eta veste enpresa edo entitateek uzten dizkiote. 2010-ean, UNHAS-ek 350.000 bidaiari eta 14.000 hornikuntzen tona garraiatu zituen 19 herrialde desberdinetan. Azkenik, entitate honek Asian (hala nola, Iraken) eta Afrikan (Libian eta Tanzanian adibidez) aireko zerbitzuak burutzen ditu. Ariketa honetan Somalian egindako horniketa zerbitzuei buruz izango da: Somalian 400 horniketa pakete botatzen dituzte egun batean. Horniketa paketearen jausgailua apurtzeko probabilitatea 0,005 da. P(𝜆=n × p) → P(𝜆=400 × 0,005) → P(𝜆=2) a) Zein da probabilitatea egun batean pakete baten jausgailua apurtzeko? P(x=1)=F(1)F(2)=0,4060-0,1353=0,2707 b) Zein da probabilitatea aste batean 10 paketeen jausgailua apurtzeko? 𝜆 = n × p = (400 × 0,005) × 7 = 14 P(x=10) = F(10) - F(9) = 0,1757-0,1094 = 0,0663 c) Gaur, klima dela eta, 100 pakete botatzen dira UNHAS-en Boeing 747-tik eta horniketa paketearen jausgailua apurtzeko probabilitatea 0,01 da. Zein da 5 jausgailu edo gutxiago apurtzeko probabilitatea? 𝜆 = 100 × 0,01 = 1 P(x ≤ 5) = F(5) = 0,999 8 Ariketa: UNICEF-ek Iraken eraikitako ospitale batean, beste ekintza batzuen artean, umeei txertoak jartzen zaizkie. Izan ere, bertan umeen heriotzen eragile nagusietako bat elgorria da eta horregatik, txertoen bidez hau ekiditeko lan egiten du UNICEF-ek. Hala ere, jartzen diren diren txerto guztiek ez dute eragina, txertoa jasotzen duten bost umeen artean bik eragina daukate eta elgorria saihesten dute. Gainera, bertako ospitaleko txertoen hornidura ezaren ondorioz, aldi bakoitzean 20 txerto jartzen dituzte. Txertoekin gertatzen dena gertaera independenteak direla suposatuz, kalkula ezazu: p= 0,2 x = p × n = 0,2 × 20 = 4 q= 0,8 Var = p × n × q = 0,2 × 20 × 0,8 = 3,2 n= 20 xεN (4 ; 3,2) a) Jarritako txerto guztiek eragina izatea P(x=20) = P(20) = 0,0000 b) Umeen erdiak elgorria hartzeko probabilitatea P(x=10) = P(10) = 0,0020 c) 5 txertok edo gutxiagok eragina izatea P(x ≤ 5) = P(0) + P(1) + P(2) + P(3) + P(4) + P(5) = 0,0115 + 0,0576 + 0,1369 + 0,2054 + 0,2182 + 0,1746 = 0,8042 9 Ariketa: ACHALAY Madrilen kokatzen den 2002an eratutako irabazi asmorik gabeko erakunde bat da. Erakunde honen honen helburu nagusia gizartetik baztertua dagoen jendea laguntzea eta gizartearen parte egitea da. Horretaz gain, diru ekarpenak jasotzen dituzte laguntza behar duten familien artean banatzeko. Erakundearen urteurrena ospatzeko, egun batean 20 telefono dei zoriz egingo dizkiete, 20 pertsona desberdinei. Pertsona hauek 5€-ko diru-ekarpena egitearen eta ez egitearen artean erabaki beharko dute. Beste NGE batzuek horrelako jarduera egiterakoan jasotako emaitzetan oinarrituz, 8 deietatik 4k dirua ekarriko dutela aurreikusi dute. Diru ekarpena egiteko: p = 4/8=0,5 q = 4/8=0,5 n = 20 Gasteizko Gurtutze Gorriak gabonetan urtero egiten duen moduan arropa bilketa bat hasi du. Arropa hori aurrera eraman ahal izateko supermerkatuen ateetan poltsa batzuk jarri ditu eta betetzen dituzunean zuk nahi duzun pisurarte, Gurutze Gorriak daukan lehiatilera eramamn ahal duzu. Poltsen pisuak parámetro ezezaguneko banaketa normala jarraitzen du. Zoriz hautatutako poktsa baten pisua 1,5 kg baino txikiagoa izateko probabilitatea 0.7734 dela jakinik ( 1kg baino gehiago pisatzeko probabilitatea berdina izanik); Zein da batez besteko pisua eta desbideratze tipikoa? Bataz bestekoa eta desbideratzea lortu ahal izateko tipifikazioa erabili egingo dugu. Ditugun kg-en desbiderapena egingo dugu eta probabilitateak Normalaren taulan bilatuko ditugu. Orain lortu berri dugun ekuazioarekin eta lehen 1.5 zenbakiarekin geneukan ekuazioa berdindu egingo ditugu eta honela 2 ekuazio eta bi ezezagun izango ditugu eta ezezagunak lortu ahal izango ditugu. Save The Children ONG-ak donatiboen bidezko laguntza ematen die arazo larriak dituzten munduko umeei. Jendeak egiten dituen donatibo horiek honako banaketa normala jarraitzen du (milioi euroetan) N(12,5) eta gero ONG-ak umeek behar dituzten gauzak hala nola, arropa, janaria edo edonolakoak erosten ditu, gastu hauen zenbatekoa ere normal banaketa bat jarraitzen du (milioi euroetan) N(7,2). Soberan geratzen zaien zenbatekoaren gain gobernuak %30-ko zerga bat ezarri die. Zein probabilitate dago ordaindu beharreko zerga 0.9 milioi euro edo gutxiagokoa izateko? 3 Ariketa: Euskal Herriko Unicef-eko batzordeak, Bilbon eta Donostian delegazioak dituena, erabaki du arropaz beteriko poltsak biltzea, gero, hauek errefuxiatuen artean banatzeko, haien egoera kezkagarria eta jasanezina kontuan hartuta. Arropa poltsa bakoitzaren pisua distribuzio normal bat jarraitzen du, non bataz bestekoa 600 gr diren eta bariantzari begira, 400. Poltsa bat onartua izango da baldin eta 550 gr baino gehiago pisatzen badu. Kalkulatu poltsa onartua izatearen probabilitatea: ACNUR erakundean, egun batan sartzeko eskaerak batez beste 9 pertsona dira. Poisson banaketa jarraitze duelarik. Erakunde honek, eskaerak kontrolatzeko pertsona bat kontratatu du, egunero gehienez 16 pertsona sartzen uzten baditu. Kalkulatu. A) Egun batean pertsona bat baino gehiago sartu gabe geratzeko probabilitatea. Medicos sin Fronteras ONG-ak munduan zehar laguntzen duen ONG bat da. Medikuak beharrezkoak diren lekuetara eramaten ditu hango bizi kalitatea eta medikuntza hobetzeko asmoz. Ikerketa bat egiten hasi dire eta horretarako hiru estimatzaile erabiliko dituzte Asiakoa (A1), Afrikakoa (A2) eta Latinoamerikakoa (A3). Lau aldagaia aleatorio (a.a.) ere erabiliko dituzte 𝑥1, 𝑥2 , 𝑥3 eta 𝑥4. Amaitzeko, badakite baita ere E(X)=μ eta Bar(X)=𝜎2. 8 Ariketa: "Calcuta ondoan" deituriko GKE batek Calcutari buruzko ikerketa bat egite ari dago. Herrialde honi buruzko datuak honakoak dira; media "m" eta bariantza ∂2dira. "M" parametroa kalkulatzeko 5 tamainako lagin bat hartzen da (X1, X2, X3, X4,X5). Estimazio hau aurrera eramateko hurrengoko bi estimatzaileak proposatzen dira: Azken bolada honetan, asko entzun da Caritas-en inguruan. Azken finean krisialdi garaian, gutxiago dutenentzat laguntza ematea ezinbestekoa da. Suposa ezazu erakunde honek, Poisson- en banaketa jarraitzen duela, Lambda ezezagunarekin. Frogatu lagineko batez besteko Lambdaren estimatzailea alboragabea dela. Poisson batean E(X)=Lambda izango da. Hori kontuan hartuz P(Lambda=?) 10 Ariketa: Harresiak apurtuz NGEk populazio nahiko handia dauka haien bazkideen artean. Populazio honek m batez bestekoa eta 𝜎2 bariantza jarraitzen du. Greenpeacek ozeano eta itsasoetako zabor eta plastiko kutsadura murrizteko helburuarekin "Break Free From Plastic" kanpainan parte hartzen du. Izan ere, urtero 12 milioi tona botatzen ditugu itsasora, ingurumena kutsatzeaz gain, itsas-ekosistemak kaltetzen dituena. Horregatik, Greenpeacek honen inguruan biztanleria kontzientziatzen eta enpresen plastiko-jaurtiketak mugatzeko legedia errebindikatzen du. Animal Rescue Empordà erakundeak, Gironako edozein motatako animaliei laguntzen saiatzen dira. Urtero 137.000 animali baino gehiago izaten dira babesgabetuak Espainian, horregatik erakunde honek helburutzat dauka jendea kontzientziatzen saiatzea animalien babesgabetzeak murrizteko. Ez daukate animalientzako berezko aterperik; horregatik behar dituzte animalia horiek enparatu nahi dituzten etxeak lortzea edo etxerik ez dutenentzat ordaindu beharreko bizilekuak erabiltzen dituzte. Espainiako 3 eremuetan saiatzen dira animalia hauei egunero etxebizitza bilatzen. Egunero zenbat animaliak etxe bat aurkitzen duten, Poisson-en banaketa jarraitzen du eta elkarrekiko independenteak dira. Egunero, Lleidan, Bartzelonan eta Tarragonan animaliak enparatuak izaten dira; hurrenez hurreneko batez bestekoak 50,100 eta 180 jarraitzen dituzte. Datu hauek kontuan hartuz, kalkulatu: "Medicus Mundi Álava" Gasteizen xede duen Nazioz Gaindiko Erakundea da. Bertan, pertsona guztiek osasunaren gaineko eskubidea izan dezaten lan egiten dute, bidezkoagoa den Mundu bat lortzeko asmoz. Horretarako, herrialde txiroenak haien garapenerako bidean laguntzen dituzte eta osasuna hurbiltzen diete bolondres moduan medikuak hara eramanez eta medikamentuak bidaliz beste gauza askoren artean. Aurten, "Medicus Mundi Álava" proiektu batean murgildurik dago. Proiektu honetan, Kamerun-era han behar dituzten medikamentuak bidaliko dituzte edukiera ezberdineko kutxatxoetan banaturik. Kutxatxo bakoitzean dauden medikamendu kopuruak banaketa normal bat jarraitzen du batez bestekoa 8 eta desbideratze tipikoa 1 izanik. 1.500 kutxatxo bidaliko dituztela jakinik, zein da Kamerunera 11.800 medikamentu baino gehiago iristeko probabilitatea? "Fundacion Vicente Ferrer" elkarteak, umeen apadrinamenduaz arduratzen da. Erakunde honek 20 urte baino gehiago daramatza apadrinamenduen bidez familiei laguntzen, erabateko pobreziarekin amaitzen saiatzeko. Laguntza hauek jasotzen dituzten umeek, hezkuntza eta osasun zerbitzuak jasotzen dituzte. Umearen hezkuntza ezin da isolatua izan, familiaren eta komunitatearen bilakaeran oinarrituta egon behar baita. Apadrinamenduak dira laguntza metodorik eraginkorrenak, laguntza hauek komunitate osoan zehar banatzen dira, familia askori lagunduz, etxebizitza, hezkuntza eta osasun duin bat bermatuz. Laguntza hauek dira umeei bermatzen zaizkienak: eskolako materiala, 18 urterarte osasun zerbitzuak eta hezkuntzan laguntza bermatua bere ikasketekin jarraitu nahi duten momentura arte, 18 edo 23 urterarte izan daitekeena. Erakunde honek gehien bat Indian laguntzen du, herrialde handi bat denez ume asko daudelako baina aldi berean ere Nepalen laguntzen du, herrialde txikiagoa denez proportzio txikiagoan. Bi herrialde hauek ditugula kontuan hartuz; apadrinatzen diren umeak Indiakoak eta Nepalekoak dira eta Indiarren proportzioa p izanik. Populazio hau estimatzeko n=3 tamainako l.a.b. bat lortzen dugu (I, I, N) umeak lortuz. Kalkula ezazu parametroaren egiantz handiko estimazioa. WWF-ek (World Wildlife Fund) munduko erakunde kontserbatzaile independente handiena da eta haren helburu nagusia ingurumenaren hondamena murriztea da, gizakiaren eta ingurumenaren artean harreman sendo eta osasuntsu bat eraikiz. Horretarako, WWFek dibertsitatea zaintzen ahalegintzen da, errekurtso naturalen erabilera efizientea bultzatzen duelarik eta aldi berean, kutsadurak dakartzan arazoen biztanleriaren kontzientziazioa lantzen duelarik. Organizazio honek 5 milioi kide ditu eta hainbat adarretan zatitzen da munduan zehar, bere egoitza Suitzan dagoelarik. WWF-ko ikertzaileek beroketa globalaren inpaktua animaliengan aurreikusten saiatu dira eta gradu batzuk igotzean (X), 7500 animalia espezie desagertzeko arriskuan egongo direla ondorioztatu dute. Ikerketa honek aldagai aleatorio bat jarraitzen du, X zenbat gradu igotzen diren izanik eta P(x) 7500 espezie desagertzeko probabilitatea: 16 Ariketa: Ana Bella fundazioa genero-indarkeriarik gabeko gizarte baten alde borrokatzen duen erakundea da. Izan ere, tratu txarrak jasan dituzten emakumeei laguntza eskaintzeaz gain, prebentzio kanpainak aurrera eramaten dituzte hainbat herrialdeetan mundu mailan, haien artean Espainia. Horretarako hainbat programa dituzte genero-indarkeriaren biktimei komunikabideetan ikusgaitasuna emateko eta emakumeen ahalduntzea bermatzeko, hala nola AMIGA programa. Erakundeak, ikerketa bat egin berri du Sevillako 7 emakumeri deituz eta hainbat galdera eginez. Jasotako erantzunak aztertu eta taldekatu ostean, ikerketan lortu diren emaitzak honakoak izan dira: - Haietako batzuk, genero-indarkeriako biolentzia jasoko balute laguntza segituan eskatuko luketela esan dute. - Beste batzuk, ordea, mota honetako biolentzia jasoko balute, laguntza soilik hirugarren batek aholkatzen badie eskatuko luketela adierazi dute. - Gelditzen direnek, laguntza eskatzeko inolaz ere ez liratekeela ausartuko esan dute.
science
addi-21ea816a7fae
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/32629
Jon Miranderen haur besoetakoa (1970) modernitate ukatua.
Elizalde Estenaga, Amaia
2018-11-29
Nire euskaltasuna pekatu bat da, eta ez du mea-kulparik. Tesi hau talde lanaren emaitza da. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkiet bidea erakutsi eta aurrera egiten etengabe lagundu didatenei, kronologikoki: Aurelia Arkotxari, Baionan masterra egiten ari nintzela bururatu zitzaidan proiektua babesteagatik, lehen bultzadatxoa eta aholkuak emateagatik. Eskerrik asko, era berean, Jon Casenave nire memorio eta tesi zuzendari maitagarriari, hasieratik bere babesa, aholkuak eta ikuspegia emateagatik. Mari Jose Olaziregi tesi zuzendari zoragarriari, ezagutzen ere ez ninduela Etxepare Institutuko haren bulegoan azaldu eta proposatu nion proiektuari ekiteko erakutsi zuen prestutasunagatik, bai eta uneoro hor ―bertsio analogiko nahiz digitalean― egoteagatik. Marijo, Jon: esker mila, bihotzez, nirekiko agertu duzuen konfidantzagatik, transmititutako jakintza, esperientzia eta lasaitasunagatik. Eskerrik asko, baita ere, Txomin Peilleni, hasiera hasieratik elkarrizketak egiteko eta laguntzeko agertutako prestutasunagatik, bai eta Angel Zelaietari ere, Miranderen kontuez haratago zentsuraren harira bere esperientziak partekatzerako garaian izandako eskuzabaltasunagatik. Xabier Artiagoitiari, doktoregai despistatu samar honi jakinarazpenak gogorarazteagatik, eta Joxerra Gartziari, ikergaiari buruz agertutako interesagatik eta idazmoldearekin laguntzeko proposamenagatik. Ikerketan aurrera egin ahala euskal gaien bueltan aritutako beste hainbat pertsona ezagutzeko plazerra izan dut beraien testuen bitartez, haiekin bertatik bertara sekula egon ez naizen arren. Gauza jakina da aurrekoek egindako lan hori gabe gaurko hau gauzagaitz izango litzatekeela, horregatik: eskerrik asko tesi honen zimendua osatzen duzuen guztioi. Doktoregaiaren lana bakarti samarra da maiz, eta behar beharrezkoa da askotariko lagunak gertu izatea. Lanetik hurbilen direnetatik hasita: ikerketa taldeko lankideei esker mila, zuen esperientziak eta jakintza nirekin konpartitzeagatik, bai eta lana "aitzaki" pasa ditugun tarte goxoengatik. Unibertsitatearekin eta honekin lotuta dauzkadan zereginekin batere loturarik ez duzuen ―eskerrak..!― lagun minei. Alexi. Mila kilo esker askotariko parranda, mendi buelta, oporraldi eta abarretan zuen konpainiarekin tesiaren lan zenbaitetan astuna arindu eta goxatu didazuen Andone, Asier, Urtzi, Itzi, Iran, Irati eta Naiara mendebaldarrei. Ezti, Idoia eta Argi iparraldeko sorgintxoei. Mexikon eta geroztik gertutik zaindu nauen Anari. Arrate, Irene, Maite, Maider, Nerea eta Xabiri ―bai, orain errazagoa izango da planak egitea..!―. Antzerkiko Ane, Aitor, Elena eta Miren kabareterei, eta zuzendari Joxerra Fachadori, une dibertigarri guztiengatik. Nafarroako familia osoari ―donostiartutako adaxkari ere, noski!―, txikitako ahizpa-anai modukoak izan ditudan lehengusu-lehengusinei. Elizaldetar familiari ―tesiaren estresak zirela eta azken bazkarian ikusi ez nintuenei―. Estenagatarrei, betiko sustengu eta animoengatik, Esprontzedan elkarrekin pasa ditugun uda ―eta abar― zoragarriengatik. Martin eta Maria Jesus "osaba-izeba" donostiarrei eta azken urteotan iparraldean zaindu gaituzten Izaskun eta Eloyri ere, bihotzez, mila esker handi bat. Tesi bakoitza ezberdina dela pentsatzen dut, baita tesilaria ere. Nik aitortu beharra daukat plazerez gauzatu dudala proiektua, eta oso eskertuta nagoela doktorego aurreko kontratua jasotzeak eskaini didan aukeragatik, bidea asko errazten baitu doktoregoa arduraldi osoan egitea ahalbidetzen duen lasaitasun ekonomikoak. Kasu honetan eskertza anonimoa da: doktorego aurreko kontratuak ahalbidetzen dituzten pertsona guztiei. Ez dugu tesilari guztiek baldintza egokietan lan egiteko aukerarik izan, ziur aski tesi bat baino gehiago geratu da egiteke baldintza materialen egokitasun faltagatik, eta espero dut pixkanaka euskarazko ikerketari heldu nahi dionak nik izandako baldintzak ―ahal dela, hobeak― eskuragarri izatea. Horren alde arituko naiz, jasotakoa eskertzeko modurik onena horixe delakoan bainago. Inguruko tesilari ohi askori entzun diot tesiaren azkeneko fasea iruditu zaiola astunena, eta nirea ez da salbuespena izan. Hala ere, izugarrizko zortea izan dut, idazketa prozesuaren erdian, ikergaiak zentzua ere galtzen duen une agoniko samar horretan, ikergaiarekiko interesa erakutsi duten interlokutoreak topatu baititut, nire ikuspegi kritikoa auspotu dutenak: mila-mila esker Donostiako Alde Zaharreko irakurle taldeari, Haur besoetakoaren inguruan zuten iritzia konpartitu eta nirea apreziatzeagatik, Iñigo Aranbarriri, bereziki, Eako Poesia Egunetan ikuspuntu hori azaltzeko proposamena luzatzeagatik. Eta, nola ez, Eako egun zoragarri horiek posible egiten dituzuen antolatzaile guztiei, nire miresmen guztia eta eskerrik beroena ekitaldi zoragarria antolatu, halako aukera eskaini eta partaideok horren goxo tratatzeagatik. Kasu honetan ere zuek abiatutako proiektuan nire aletxoa ipintzea izango da eskertzarik zintzoena. Yayak zioen bezala: "obras son amores, y no buenas razones". Onena amaierarako uzteko dudan joerari eutsiz: eskertu ere ezin daitekeen guztiagatik ―zerrenda tesia baino luzeagoa izango litzateke..!―, ama Teresari eta aita Xabiri. Yayari, bere betiereko beso sendoen besarkadan betaurrekoak jantzita euskaraz ere ipuinak kontatzeagatik. 1. Ikerketaren helburuak. Ikerketa honen objektu nagusia Jon Mirande euskal idazle paristarraren (1925-1972) Haur besoetakoa (1970) da, eta hastapeneko helburu nagusiak hiru ziren: lehena, literatura lan horren modernitatea xeheki ezaugarritzea, eta bigarrena, modernitatate hori 50eko hamarkadaren erdi aldera ukatua —hau da, debekatua— izatea zerk eragin zuen aztertzea. Azterketa horren emaitzek Miranderen idazlana euskal literaturaren historian kokatzea ahalbidetuko zuten, aurretik identifikatutako hutsune kritiko-historiografiko bat leunduz. Azkenik, modernitate horren harreraren bilakaera zer nolakoa izan den arakatzea zen ezarritako hirugarren helburua, Hbk euskal literaturaren historietan daukan ezlekuaren arrazoiak argitzeko, besteak beste. Azken helburu horri lotuta, hasiera batean aurreikusi gabeko emaitzak erdietsi dira. Hortik abiatuta, eta Miranderen idazlanaren eremuaz haratago, tesi honetan euskal literaturaren teoria, kritika eta kontaketa historiografikoaren mailako hausnarketa bat ere plazaratzen da, euskal literaturaren klasikoei dagokiena, bereziki. Hasieran ezarritako helburuek hipotesi bat zuten abiapuntu: euskal literaturaren historietan eman zaion tokiak aditzer ematen duenaren kontra, Miranderen Hb narrazio lan modernoa dela, eta nabarmentzeko moduko garrantzia izan duela euskal literaturaren bilakaeran. Tesiaren proiektua gauzatu ahala, hipotesi hori berretsi egin da, hasiera batean uste zena baino neurri handiagoan; izan ere, bere ondorengo euskal narraziogintzan ez ezik, literaturaren ulermoldeari zegokionez ere izan zuen eragina Hbren modernitate literarioak. 1.1. Euskal literaturaren historiari ekarpena egitea. Hasiera bateko helburuari eutsiz, tesi honek orain arte Hb gisa klasikotu den literatur lanaren modernitate ukatua ezaugarritzen du. Azterketa hau beharrezkoa zen literatur lanaren modernitatea euskal literaturaren bilakaeran kokatzeko, ez baitzuen orain arte ikerketa akademiko sakonik ez eta, horren eraginez, euskal literaturaren historietan toki finkorik ere. Horretarako hartu den ikuspegia hirukoitza izan da: batetik, mendebaldean Lehen Modernismo gisa kanonizatutakoaren errepertorioarekin erkatu da literatur testua, bestetik, garaiko euskal literatur eremuko literatur tradizio kanonikoenarekin eta, azkenik, testuaren harreraren bilakaera aztertu da. Hala, testuaren modernitatea definitzeko berritasunari eta kontrakultura uztartzen dituen modernitatearen adierari eman zaio erabateko lehentasuna. Ikerketan aurrera egin ahala, agerian geratu da Hbren harreraren eskutik etorritako klasikotzea oso irregularra izan dela. Afera honetan zeresan berezia daukan akademiak ez dio behar bezala erreparatu testuaren modernotasunari oinarrizko arazo teorikokritikoak direla medio, eta azken aldian gailentzen ari den literatur modernitatearen adierak ez du egoera are gehiago korapilatu du. Hala, marko teorikoaren bitartez euskal literaturaren azterketa kritiko-historiografikoari ekarpena egite bidean, beharrezkotzat jo da literatur modernitatearekin lotutako proposamen teoriko-kritiko bat egitea. Nahiz eta ez lukeen baitezpada hala izan behar, Hb izenburu horrekin soil-soilik klasikotu izanak berak irudikatzen du prozesuaren hutsunearen tamaina, Miranderen idazlanaren literatur modernitatea behar bezala ezaugarritu eta ulertzeko, ezinbestekoa baita 1970eko Hb ez ezik 1959ko Aur besoetakoa (Ab) eta 1987ko (H)aur besoetakoa ((H)b) ere aintzat hartzea. Literatur lan honek izenburuan bertan biltzen ditu klasikoaren baldintzak: etengabeko gaurkotzea eta dinamismoa. (Euskal) literaturaren historiek, baina, ez dira klasikoen ulermolde horretaik abiatzen eta, oro har, hauen irudi aski estatikoa zedarritzen dute. Hori dela-eta, azterketa honetan arreta berezia eskaini zaio testu klasikoaren gaurkotzearen eta dinamismoaren bilakaerari, hau da, modernitate literarioa ezaugarritzerakoan ez zaie soilik ezaugarri testualei erreparatu, baita testuak euskal literaturaren bilakabidean izandako eraginari eta sortutako tradizioari ere. Era berean, aztergai den klasikoaren modernitate literarioaren berrirakurketak proposatuz, izaera klasiko hori berriztu nahi da, euskal literaturaren bilakaeran eragiten jarrai dezan. 1.2. Euskal literatur teoria eta kritikari lotutako ekarpena egitea. Iradoki berri den bezala, hasierako helburuak betetzeko ezinbestekoa izan da objektuaren ikerketa ahalbidetuko zuen ikuspegi teoriko-kritiko bat garatzea. Azterketan zehar ikusiko denez, azken urteotan literatur modernitateari dagokionez indartzen ari den ikuspegia murritzegia da, eta ez da baliagarria Miranderen idazlanaren modernitate literarioa behar bezala ulertu eta ezaugarritzeko. Hala, ikerketa objektuak berak behartuta, literatur modernitatearen marko teoriko aski zabal bat garatu da, fenomeno zentsorearekiko estu harremandua. Euskal akademiako azken proposamenek egiten duten bezala, literaturaren teoria komunikatiboetatik edaten du proposamen honek ere, baina autonomien eta heteronomien arteko dikotomia eta talken inguruko teorizazioarekiko menpekotasunarekin apurtu nahi du. Marko teorikoan zedarritu den aparatu teorikokritiko-metodologikoa zabala da, izan ere, bere egiten eta azpimarratzen baitu garaian garaiko eta tokian tokiko modernitate literarioen nolakotasunak elkarrekiko ezberdinak direlako ideia. Literatur modernitateon ezaugarri amankomun unibertsaltzat finkatu da joera kontrakulturalari lotutako berritasuna eta, ondorioz, zentsura indar ezberdinekiko talka dialektikoa. Ikuspegi honek uztartu egiten ditu literatur modernitatea eta zentsuraren teoria berriak, eta erabat baztertzen du kononizatutako errepertorioez haratagoko literatur modernitatearen ikuspegi historizista, haren izaera anhistorikoa azpimarratuz. Logika honetan Ikasketa Kulturalen ikuspegia txertatuz gero, literatur modernitatea boterearekiko adierazpide erresistentea dela esan daiteke eta, ildo horretatik, literatur modernitatea ez ezik literaturaren bilakabidea aztertzeko ikuspegi interesgarria eskaintzen du zentsuraren teoria berriak. Hala, marko teorikoak literatur prozesuak ikertzeko eta deskribatzeko begirada kritiko berri osagarri bat eskaini nahi du, aurreko eredua zabalduz. 2. Aurrekariak. 2.1. Euskal literaturar modernitateari buruzko aurrekariak. Mende berriaren hasiera arte idatzitako euskal literaturaren historietan literatur modernitatea fenomeno aski zabal gisa azaldu ohi da, Mari Jose Olaziregiren Euskal eleberrigintzaren hisoria (2002), Jon Kortazarren Euskal Literatura XX. Mendean (2003) eta Iñaki Aldekoaren Euskal literaturaren historia (2008) moduko lanetan, besteak beste. Olerkigintzari dagokionez XX. mendearen hastapeneko Euzko Pizkundeko Olerkariek modernitate zantzuak ekarri bazituzten ere, hazi hori ez zen berriz ere ernatuko ez eta beste literatur generoetara hedatuko ere 1936ko Altxamendu Militar frankistaren osteko erregimen totalitariopeko 50eko hamarkadara arte. Hamarkada honetan aho batez txertatzen da Miranderen olerkigintza, baina Hbri ez zaio toki finkorik esleitzen. Ikuspegi hau euskal literaturaren barrurako begiradatik abiatzen da gehienbat, modernitatea tradizioarekiko kontrastean erabakiz, neurri handi batean. Era berean, 80ko hamarkadatik euskal literaturaren modernotzea autonomiaren kontzeptuarekin lotu izan da. Jesus Mari Lasagabaster (1931-2013) izan zen gerora emankortasun handia izan zuen modernitate- autonomia loturaren aurrekari nagusia, eta "Literatura y vida literaria"-n (1985) 50eko hamarkadan ezarri zuen mugarria. Literatur autonomiatzat testuinguru kulturaleko beste. Arrazoibide honek euskal literaturaren bilakabidearen gaineko zenbait gaizkiulertu ekarri dituela dirudi, eta tesi honen azterketan ezinbestekoa izan da eraikitze bidean ziren zenbait teoria zalantzan jartzea, are alboratzea ere. Literaturaren eremuan autonomiaren eta heteronomiaren ideiak berez problematikoak diren arren, Ibarluzeak ekarpen garrantzitsua egin du bere tesian literatur soziologiatik hartutako hainbat kontzepturen tratamenduak bultza lezakeen sinplifikaziorako edo determinismorako arriskuan erreparatuz, bai eta hau saihesteko moduan ere (Ibarluzea, 2017: 94). Arazo berari aurre egiteko asmoz, tesi honetan, konkretuki, autonomien eta heteronomien logika dikotomikoaren ikuspegi osagarri gisa Kultur Ikasketen ildoarekin bat egiten duen ekarpen teoriko-kritikoa egin nahi da zentsuraren teoria berrietan sakonduz. Autonomia-heteronomia logikaz haratago, euskal literatur eremuan eragiten duten botereen arteko harremanetan eta hauek literaturan eragiten duten indar zentsore moldatzailean ezartzen da fokua. Testuinguru teoriko horretan, literatur modernitateak boterearekiko erresistentziaren balio kontrakulturala hartzen du. Hau ez da Ikasketa Kulturalen joera kritiko zabala den horretatik edaten duen lehen euskal literatur azterketa, ildo honen aurrekari dira, besteak beste, Ibai Atutxaren Tatxatuaren azpiko nazioaz: euskal nortasunaren errepresentazioei buruzko azterketa Itxaro Bordaren poesian eta Hertzainaken punk musikan (2011) eta Kanonaren gaineko nazioaz: euskal nortasunaren errepresentazioei buruzko azterketaz Ziutateaz eta Bilbao- New York-Bilbao-n (2012) lanak. Azpimarratzekoa da Imanol Galfarsoro izan dela lehena bete-betean ikuspegi horretatik abiatuz euskal ikasketetara euskarazko ekarpena egiten Kultura eta identitate erbesteratuak (2005) eta Subordinazioaren kontra (2008) lanekin. 2.2. Euskal literaturaren arloko zentsurari buruzko aurrekariak. Aurreko puntuan aipatutakoaren ildotik, euskal literaturaren bilakaeraren eta modernitatearen azterketa kanpoko joera literario eta teorikoek menperatu ez dezaten eraiki da lan honetan literatur modernitatea eta zentsuraren ikuspegi zabaltzilea uztartzen dituen marko teoriko-kritikoa. Kultur Ikasketen esparru kritikoarekin bat egiten du sare teoriko honek, literaturaren bilakabidea botereak eragiten dituen indar zentsoreek finkatutako dialektikaren mugen baitan garatzen delako hatsarretik abiatuz, eta modernitatea muga horiekiko erresistentzia gisa identifikatuz. Oinarri teoriko-kritikoak ezartzerako garaian gaur egun euskal (literaturaren) eremuan hedatuen dagoen zentsuraren teoria zabaldu behar izan da, gaiaren aurrekari teorikoek iradokitako bidetik. Euskal literaturaren alorrean zentsuraz egin diren azterketen aitzindaria Joan Mari Torrealdai izan da. Euskal liburugintzan Francoren erregimenpeko zentsurak nola eragin zuen xeheki deskribatu du lan anitzetan (1995, 1997, 1999, 2000) eta, bestalde, liburugintzaren eta literaturaren eremuez haratago, euskararen zapalkuntzaren osagai izan diren hainbat lege, ekimen, iritzi eta jarrera ere bildu ditu bere ikerketetan (1998, 2918). Tesi honentzat, beraz, erreferente garrantzitsua da Torrealdai, eta honek ekarritako zentsuraren ikuspegia osatu egin da nazioartean jadanik barneratu diren zenbait ekarpenekin, eremu iberiarrean oraindik garatzeke daudenak. Berak ere, Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura 1936-1983 (2010) liburuan zentsuraren gainean egindako hausnarketetan nabarmendu izan du Francopeko aparatu zentsorearen txostenen azterketa kuantitatiboetatik haratago joateko beharra (Torrealdai, 2000: 245-246). Itzulpengintzaren eremutik etorrita, bide beretik doa Ibon Uribarri "Censura(s) en la traducción al/del vasco" (2013) artikuluan, besteak beste, amaieran zentsuraren berkontzeptualizaziorako premia azpimarratzen baitu: "la censura es un fenómeno muy complejo que no se agota en la censura institucionalizada, sino que se distribuye en muchas instancias más informales de control de la comunicación" (Uribarri, 2013: 43). Berrikiago, Olaziregik zuzentzen duen Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan Ikerketa Taldearen (IT 1047-16) azken proiektuak zentsuraren gaia hartu du ardatz, eta 2018ko ekainean ikerketa taldeak antolatutako Zentsura eta Literatura: Memoria Eztabaidatuak nazioarteko biltzarrean taldekideek egindako ekarpenek zentsuraren marko torikoa zabaltzeko ahalegin hori islatu dute. Aurrekariek identifikatutako beharrei erantzunez, tesi honen bidez ekarri nahi den ikuspegi barnehartzaileak zabaldu egiten du zentsuraren esparrua. Hala, Torrealdaik banatzen dituenak ―Ministerio de Información y Turismoren (MIT) neurriak nahiz honen irizpide ideologiko berdinak zeuzkaten lege zibil nahiz moralen zentsura molde anitzak, hauek debekatutakoa nahiz sustatutakoa―, horiek denak izango lirateke zentsura indarrak, hau da, botereak sustatu nahi duen ideologia birsortzen duten horiek guztiak ―instituzioek irekitako espedienteak, euskara eta euskal kulturaren kalterako eta beste batzuen mesederako sortutako legedia, xede berarekin akademiatik hedatutako iritziak, norbanakoek asmatu eta zabaldutakoak eta abar― boterearen zentsurara neurriak izango lirateke, gobernu instituzioetatik zuzenean etorritako errepresio ekintzak izan ala ez. Era berean, zentsurari debeku-ezabaketa funtzioa ez ezik autorizatzaile-sortzailea ere aitortzen zaio, bere indar ezabatzaileek ezabatu nahi denaren kontrakoa sortzen baitute, baita indar sortzaileek kontrakoa ezabatu ere. Zentsura komunikazio fenomeno unibertsala delako ideiatik abiatuta, bere mugekiko dialektikan garatzen den zerbait da kultura, literatura barne, eta, hala, literaturaren bilakaera historikoa azaltzeko ikuspegi emankorra da zentsurari modu zabalagoan erreparatzea. Marko teorikoan azalduko da zehazkiago zertan den zentsuraren ikuspegi berritzaile hau eta zer nolako lotura duen literatur modernitatearekiko. 2.3. Haur besoetakoari buruzko aurrekariak. Puntu honetan ez da gehiegi sakonduko, izan ere, azterketaren II. atalean jorratuko baitira xeheki kritika eta historiografia akademikoak ikergaiaren inguruan esandakoak. Hala, ideia nagusi batzuk baino ez dira aipatuko hemen. Hasteko, nabarmendu beharra dago asko idatzi dela Miranderen Hbri buruz. Horrek esan nahi du, orain arte aipatutakoen harira, idazlanaren ikuspegi jakin batetik heldu zaiola azterketari: 1970ean argitaratutako literatur lan gisa, besterik gabe. Horretaz gainera, 70eko hamarkadaren amaierara arte ez zen kritika akademikoaren zantzurik izango zuen ezer argitaratu. Andolin Eguzkitza (1954-2004) izan zen bide urratzailea, "Miranderen elaberrigintzaz. Haur Besoetakoaren egitura azterketa" (1979-1983) hiru zatitan argitaratutako azterketarekin. Horren aurretik argitaratutakoak bestelako kritika eta iruzkinak izan ziren eta joera informalago honek jarraipen handia izan zuen 80ko hamarkadan, Hbren berrargitalpenen kariaz (Hordago, 1983; Erein, 1987) kaleratutako kazetaritza kritiketan, besteak beste. 1987an Eguzkitzak prestatuta Pamielak ateratako (H)bak interes berezia du, klasikoa bere osotasunean ezagutzeko eta bere izaera dinamikoa azaleratzeko aukera eskaini baitzuen. Baina honek ez zuen kritikaren hurbilpenean espero zitekeen aldaketarik ekarri eta Hbk jarraitu zuen kritikagai eta, hartara, klasikogai nagusia izaten. Bestalde, eta aurrekoari lotuta, azpimarratzekoa da ez dela gauzatu Miranderen literatur lana euskal literaturaren historian behar bezala kokatu ahal izateko moduko lan akademiko zabalik, eta horregatik da hori tesi honen helburu nagusia. Klasikotze ekintza honetan Hbren ikuspuntua moldatu nahi da, klasikoak elementu estatiko gisa aztertzeko dagoen joerarekin bat egiten duen ikuspuntuarekin, alegia. Gauza jakina da klasikoak etengabe gaurkotzen direla, baina kritika akademikoak ez ditu gehienetan literatur lanen ibilbidea, berpizteak eta berrirakurketak aintzakotzat hartzen, klasiko egiten dituen hori itzalean geratzen da maiz. Tesi honetan, baina, interesgarria iritzi zaio ikuspegi horreta azpimarra egiteari, ez soilik literatur lan klasikoak testualki deskribatzeko, literatur tradizioaren bilakabidea eta klasikoek ―hauen berrirakurketek barne― bertan izandako eragina azaleratzeko ere. Horiek horrela, Miranderen idazlanaren izenburutik hasita, klasikoaren bilakabide hori ahalik eta agerikoen egingo da azterketan eta, horrek ulermena oztopa ez dezan eskaintzen da jarraian izenburu bakoitzaren balioen azalpena. 3. Corpusa eta honen justifikazioa. 3.1. Aur besoetakoa, Haur besoetakoa, (H)aur besoetakoa eta Miranderen beste idazlan batzuk. Tesi honen azterketaren muina osatzen duen literatur testuen corpusaren erdigunean kokatzen dira Mirandek 1959an amaitu zuen Ab, 1970ean Lurek argitaratutako Hb nahiz honen berrargitalpenak (Hordago, 1983; Erein, 1987-…) eta 1987an Pamielak kaleratutako (H)b. Izenok, Miranderen literatur testuaren aldaerak ez ezik, bere bilakabide tarteak izendatzeko erabiliko dira. Hona bakoitzari dagozkion xehetasunak: Aur besoetakoa (Ab): Mirandek 1959an finkatutako behin-betiko makinaz jotako bertsioari egiten dio erreferentzia (ikus 1. eranskina). Tesi honetarako erabili dena Gabriel Arestik (1933-1975) 1969an MITera igorritakoa da. Bertsio hau gipuzkera osotuan zegoen idatzia, 1970 kaleratutakoa ez bezala. Idazlanaren egoera materialari ez ezik, bere bilakabidearen tarte bati dagokio Ab izendapena, Mirandek idazlanaren behin-betiko bertsioa finkatu zenetik 28 urte beranduago (H)b gisa argitaratu zenera artekoari, alegia. Beraz, funtsean 1959tik gaur arteko tartea hartzen du. Haur besoetakoa (Hb): Izenburu hau Arestik 1970ean Lur argitaletxearen baitan Kriselu bilduman argitaratutako bertsioari dagokio. Mirandek finkatutako behin-betiko bertsioarekiko ezberdina da testua, erabilitako euskarari dagokionez, bereziki. Era berean, debekuaren osteko argitaratzetik jatorrizko bertsioaren argitalpenera arteko bilakabide tarteak izan beharko luke Hbrena, baina bertsio bera denez gaur egun berrargitaratzen dena, 1970etik gaur arteko tartea hartzen du azken batean. (H)aur besoetakoa ((H)b): 1987an Eguzkitzak prestatuta Pamielak kaleratutako jatorrizko bertsioaren argitalpenaren izenburua da. Momentu hartatik aurrera, argitalpen berri hau gailenduko zela irudi balezake ere, ez zen hala gertatu, eta Arestiren bertsioa berrargitaratzeari lotu zitzaion Erein argitaletxea. Hala, 1987tik gaur arteko fasean testuaren izenak irudikatzen duen nahasmena nagusitu da, finkatu gabeko testuaren forma ezberdinen elkarbizitzarena, euskal literaturaren historietan ere modu anitzetan agertzen den eta toki finkorik ez duen testuarena. Horregatik, Miranderen testuaz gaur egungo ikuspegitik mintzatzerako edo/eta testuaren bilakabidearen fase guztiak biltzerako garaian (H)bri egingo zaio erreferentzia. Hala, (H)bak hiru balio semantiko ditu, testuinguru ezberdinetan garbiki bereizi edo/eta nahasiko direnak: 1987an lehen aldiz argitaratutako literatur testuarena, literatur testu honek hartzen duen bilakabide tartearena eta, azkenik, aurreko bilakabide tarteak ere barnebiltzen dituen artxitestuarena. Beraz, Miranderen literatur lanaren bilakabide tarteak eta testuak elkarbizi direnez gero, klasikoari erreferentzia egiteko kritikak eta historiografiak darabilten Hb ordez, hemen (H)b esango da. Sarrera honetan testuen izenburu oso nahiz laburtuak tartekatzea erabaki da, bakoitzaren balioa azalduz ondoren datorrenaren irakurketa erraztearren, baina hortik aurrera laburdurak erabiliko dira testu osoan zehar, izenburuetan salbu, aurkibidearen irakurketa zaildu ez dadin. Bestalde, hiru testu aldaera horietaz gainera, tarteka Miranderen bestelako literatur lan batzuk ere ekarriko dira. Horietariko gehienak idazlearen heriotzaren osteko Jon Mirande-ren idazlan hautatuak (1976), Poemak 1950-1966 (1984), Ene jainko-eidol zaharra, Lur! (1984), Miranderen lan kritikoak (1985), Gauaz parke batean (1997) eta Ilhunargiak, poemak (1992) bildumetan argitaratuak. Ez da, baina, horien azterketa sakonik egingo, eta aipamenak zeharkakoak izango dira, beraz. 3.2. (H)aur besoetakoari buruzko askotarikoak. Literatur testuez gainera, hauetaz ari diren testuek ere osatzen dute aztergai den corpusa. Hala, Miranderen (H)bren aldaera ezberdinen harrera ikertzerako garaian, horietariko bakoitzaz mintzo diren askotariko idatziak erabiliko dira. Abren sortzearen eta behinbetiko testuen harreraren azterketarako 50etan euskal kulturgintzan ari ziren beste pertsonaia batzuen gutuneria erabiliko da iturri gisa, Miranderenarekin batera; Hbren kasuan, liburuaren paratestuaz gainera, gutuneria nahiz hasi berriak ziren euskal literatur kritikagintzaren eta historiografiaren arloko testuak izango dira aztergai; azkenik, (H)bren harrera ikertzeko, aurrez aipatutako testu tipologia ere arakatuko da, baina garai honetan nabarmenki ugaritzen da literatur kritikagintza akademikoaren nahiz ez akademikoaren eta historiografiaren esparruko corpusa. Nabarmentzekoa da azken bilakabide tartearen testu aldaerak eta tarte horretako kritiken nahiz historiografien erreferentzia testuak ez datozela beti bat, hau da, (H)brekin irekitako harrera aroan aztertuko den corpusaren zati handi bat ―literatur kritika eta historiaren esparrukoa― ez da Miranderen Abren jatorrizko testuan oinarritutako (H)bri buruzkoa, 1970tik aurrera behin eta berriz berrargitaratutako Hbri buruzkoa baizik. Horregatik da egokia (H)b izenburua kritikak eta historiak finkatu gabeko aurreko bi testu aldaeren elkarbizitza eta nahaste garai honentzako, bai eta, honekin bat eginez, aldaera tarte guziak barnebiltzen dituen artxitestuaren ideia abstraktuagoari erreferentzia egiteko ere. Jarraian datorren atalean, orain arteko aurrekariak kontuan hartuta aurkeztu berri diren helburuak erdiesteko marko teorikoa zedarrituko da. Bertan, literatur modernitatea eta zentsura izango dira ardatz, elkarrekiko harremanean. Aparatu teoriko-kritiko honek ez du izaera itxirik, eta garaian garaiko nahiz tokian tokiko literatur modernitateen aniztasuna barnebiltzeko aski irekia izatea du helburu. Miranderen ipuin-berriaren literatur modernitatea ulertzeko ez ezik, edozein literaturaren bilakabidearen analisiari heltzeko tresna egokia izan daitekeelakoan eta orain arteko kontaketa historiografikoari kritika eginez, azken honen moldeek baztertzen dutena azaleratzeko ikuspegi bat da ondokoa. 4. Marko teoriko-metodologikoa: literatur modernitatea eta zentsura. Ikerketa lan honen helburua Jon Miranderen (1925-1972) (H)bren modernitate literarioaren bilakabide historikoa zein izan den ikertzea da, esparru ezberdin ugarien uztarketa oinarri hartuta. Batetik, aniztasun honen arrazoia da "modernitate literario" terminoa erabiltzeak kontzepuaren aurpegi ezberdinez jabetu eta hautu teoriko zenbait egitea eskatzen duela eta, bestetik, idazlanaren kokagune kulturala ere, bere autorearenari lotua, oso konplexua dela. Hori dela-eta, azterketarekin hasi baino lehen, beharrezkoa da maila teorikoan hainbat puntu argitzea modernitate literarioaren inguruan, bai eta, ikergaiaren izaerari hoberen egokitzen zaiolakoan, modernitate horri heltzeko hautatu diren ikuspegiei dagokionez ere.Izan ere, Morag Shiach-ek The Cambridge Companion to the Modernist Novel lanaren sarreran (2007: 1-14) modernismoaz ari dela zehazten Frantses postestrukturalistek Émile Benvenisteren (1902-1976) hizkuntzari buruzko teoriez egindako interpretazioek irekitako bidetik, 70eko hamarkadan zehar asko ugaritu ziren botereak bere intereserako hizkuntzaren bidez giza errealitatearen eta jakintzaren egituraketan duen eragina salatzen zuten ahotsak. Michel Foucaulten (1926-1984) hizkuntza eta errealitatearen arteko harremanaren baitan egituratzen diren diskurtsoari buruzko lanek, L'archéologie du savoir (1969) eta L'ordre du discours (1971), besteak beste, garrantzi handia izan zuten prozesu horretan. Bestalde, hamarkadaren bigarren erdian, Monique Wittigen (1935-2003) 1978ko 7 "The straight mind" (2017: 13-25) testuan ageri den bezala, sinboloen mailara mugatzen ziren semiotikaren eta psikoanalisiaren esparruko "ideologia"-ren azalpenen izaera zapaltzailea agerian uzten zuen ikuspegia zabaltzen hasi zen, diskurtso horien ondorioen izaera material eta erreala azpimarratuz: "Ideologia" termino neurriz gain orokortzailea erabiltzen badugu talde menderatzailearen diskurtso guztiak izendatzeko, Ideia Irrealen esparrura zokoratzen ditugu diskurtso horiek, eta ahaztu egiten zaigu zer-nolako indarkeria materiala (fisikoa) eragiten dieten zuzen-zuzenean zapalduei, indarkeria bat diskurtso abtraktu eta "zientifikoek" sortua, baita masa-hedabideen diskurtsoek ere. Zinez azpimarratu nahi dut zenbateraino zapaltzen dituzten diskurtsoek gizabanakoak materialki, eta, horren eragin berehalakoak agerian uzteko, pornografía erabiliko dut adibide gisa. (Wittig, 2017 [1980]: 17) Bourdieuk garatu zuen gehienbat errealitatearen izaera testualaren eta enpirikoaren arteko harremana eta botere sinbolikoaren kontzeptua izan zen horretarako giltzarri. Annales aldizkarian argitaratutako "Sur le pouvoir symbolique" (Bourdieu, 1977: 405-411) testuan mitoa, hizkuntza, artea eta zientziaren unibertso sinbolikoak aipatu zituen botere sinbolikoaren esparru gisa. Bourdieuren arabera, botere hori ikusezina da eta jasaten dutenen nahiz erabiltzen dutenen borondatezko inkontzientziaren konplizitatez jazotzen da: "[…] le pouvoir symbolique est en effet ce pouvoir invisible qui ne peut s'exercer qu'avec la complicité de ceux qui ne veulent pas savoir qu'ils le subissent ou même qu'ils l'exercent" (Bourdieu, 1977: 405). Tresna sinbolikoak egitura egituratzaile, egituratu eta dominaziozko gisa definitu zituen. Bestalde, botere sinbolikoaren esparruan biolentzia sinbolikoaren kontzeptua garatu zuen. Jean-Michel Landryk "La violence symbolique chez Bourdieu"-n (Landry, 2006: 85-92) biolentzia sinbolikoaren funtzionamendua koherente bat eskaintzen du New Censorship Theory (NCT) delakoak, fokua "zentsura"ren kontzeptualizazioan eta honen berritze beharrean ipiniz. Lerro teoriko hori baliatuko da tesi honetako azterketan (H)baren modernitatea ezugarritzeko ez ezik, XX. mendeko euskal literaturaren eremuko mugimenduak eta modernotze/berritze prozesuak deskribatzeko, bai eta, maila orokorrago batean, literaturaren eraldaketei beste ikuspegi batetik heltzeko ere. 4.2.2. Tokian tokiko modernitate literarioak eta zentsura. Orain arte aztertutako modernitate literarioaren fenomeno unibertsalak iradokitzen du, besteak beste, tokian tokiko eta garaian garaiko modernitate literarioek oso ezaugarri ezberdinak izan ditzaketela forma eta edukiei dagokienean. Modernitate kultural ororen eta, zehazkiago, modernitate literarioen ezaugarri komunakmodernitatearenfenomenoaren izaera unibertsaletik eratorritakoak besterik ezin dira izan eta, hauetariko bat, ezinbestean, boterearekin estu harremanduta dauden indar zentsoreekiko etengabeko dialektika da. Aurrerago ikusiko den bezala, akademia anglosaxoiean jadanik aztertua izan da gai hau modernism delako literatur modernitate kanon partikularrari dagokionez, Celia Marshik (2006) eta David Bradshaw (2006) ikerlarien eskutik, besteak beste. Alabaina, azpimarratu beharra dago, lanok abiapuntu eta erreferentziatzat erabiliko diren arren, bertan zentsurarekiko garatzen den hurbilpenaren zenbait aspektu tradizionalak direla hein handi batean eta, horregatik, ez dituela erabat asebetetzen tesi honen proiektuak eskatzen dituen azterketarakobeharrak. Hori dela-eta, atal honen helburu nagusia da zentsurari dagokionez egin beharreko azterketarako oinarri teoriko ahalik eta egokienak ezartzea. Horretarako, zentsuraren ikuspegi tradizionala zabaldu duen korronte teoriko berritzailea aurkeztuko da, hortik abiatuta nahiz beste eremu batzuetan garatutako ereduak ekarriz, aztergaiaren neurriko zentsuraren ikuspegi bat osatuz. Izan ere, hala eremu akademiko anglosaxoiean eta, bereziki, Estatu Batuetan nola frantsesean, nahiz eta gutxiago, ezaguna da zentsuraren inguruko teoriak komunikazioaren esparruan txertatzean izandako zabaltzea. Eremu hispaniarrean, aldiz, kosta egiten ari da zentsuraren ikuspegi tradizionaletik urruntzea, ez baitira milurteko berriara arte aurrerapauso nabarmenakegin, nahiz eta ahaleginak 70eko hamarkada amaieran hasi ziren. Euskal testuinguruan zentsuraren ikerketak nahiko urriak dira literaturaren arloan, Torrealdaik Francopeko euskal liburuaren zentsuraz gauzatutako lan eskergaren salbuespena kenduta; beraz, asko dago egiteko. zentsuraren nozio liberaletik abiatutako ikerketa bat dela, ezinbestean, baina interesgarria da indar errepresibo horretan jendartearen beste agente batzuek eragindako presioaz ere aritzen dela. Estatuaren instituzio zentsore nahiz jendarteko presio talde ezberdinen koertzio nahiz errepresio indarren eta idazleen arteko harremana dialektika gisa aurkezteak asko aberasten du literaturaren gaineko zentsurari buruzko azterketa. Ikuspegi honek aditzera ematen du boterearen ideologiarekin talka egingo duen literatur lan orok negoziazio bat gauzatu behar duela mugak ezartzen dituzten tokian tokiko eta garaian garaiko agente zentsore ezberdinekin, hau da, diskurtsoa erregulatzen eta kontrolatzen dutenekin. Hala, argitaratzen diren literatur lanak dialektika horren fruitu dira eta, beraz, zentsurak parte hartze aktiboa du sormen prozesu orotan. Hartara, literatur modernitateari dagokionez, azpimarratzekoa da literatur esparru jakin batean boterearen ideologia hegemonikotik guztiz at geratzen den literatura sortu eta argitaratzea ezinezkoa dela. Nahiz eta zentsura formalik ez egon, batetik, egiturazko zentsuraren diskurtso kontrol efektibo baten existentziak bermatu egingo luke muturreko kontrakulturarik eza eta, bestalde, zentsura mota honek berak hainbat oztopo jar lekizkioke halako testu bati (zabalkunderako trabak, desprestigioa eta abar). Azkenik, eta beste ikuspegi batetik abiatuta, ideologia hegemonikoaren kontra gisa ondutakoliteratur lana harekiko dialektikan sortua izango litzateke ezinbestean, hau da, bere parte hartzearekin. Horiek horrela, literatur modernitate oro, haustura edo berrikuntza gisa ulertuta, zentsura dialektikaren mugekiko talkan eratzen dela azpimarratu behara dago eta, modu klandestinoan egin ezean, muga horiek zeharka litzakeen literatur lan oro argitara ezina izango litzateke. Zentsurak behartzen duen dialektika horretaz gainera, NCTren ekarpenak guztiz bere egingo lituzkeen azterketa batek ezinbestekoa du aztertzen den literatur zentsuraren garaiko literatur kanonari eta literatur kritika, teoria nahiz historiografiaren diskurtsoei arreta eskaintzea. Izan ere, hemen agertzen da bete-betean zentsuraren alderdi produktiboa, funtzio debekatzaile eta neurri errepresibo agerikoen gainetik. Zentsurak diskurtsoak autorizatzen eta ekoizten ditu eta hauen bidez eratzen da kanona; literatur joera, idazle eta testu batzuk literatur esparruaren erdigunean ezartzen dira, beste batzuk periferian eta, azkenik, badira aipatu ere egiten ez direnak ere. Ondoren, litekeena da erdiguneko testu eta idazle horietako batzuk etorkizunean ere kanoniko izaten jarraitzea, periferiko zirenak zentrora mugitzea eta, beharbada, aipatu gabe geratutakoren bat ere lekuz aldatzea. Prozesu hauetan partehartze zuzena dute literatur kritika, teoria eta kritikaren sektore boteretsuen eta argitaletxe garrantzitsuen arteko hitzartzeak salatzea. Merkatu editorialaz dio ekintzarako eremu zailena dela, izan ere, etekin gabezitik eratorritako zentsura mekanismoak aktibatzen baititu berez, baina honi aurre egiteko aukera gisa proposatzen du extrasistemikoak diren antologia eta hurbiltze bildumak sortu eta sustatzearen aukera. Azkenik, errepertorioaren mekanismoa malgutzeko, bere analisira zuzendutako diziplinez baliatzea proposatzen du, hala nola, kulturaren semiotika, traduktologia, literatura konparatua eta abar. Horien bidez, elementu extrasistemikoen deskribapen nahiz historiografia azaltzeko metalengoaiak sor litezke, elementu horiei izatea emateko; era berean, kanonaren eraikitze prozedurak, zentsura mekanismoak berreraikitzea nahiz horiek erregulatzen dituzten botere interes eta harremanak agerian jartzea proposatzen du, hala, "genesiaren amnesia" sendatuz eta kanon totalitario transzendentalaren balore higiezinak zalantzan jarriz. Cristófol y Selek irtenbide inklusibo, interesgarri eta praktikoa eskaintzen du zentsuraren kontzeptualizazio liberal zurrunegiaren eta NCTren sistematizazio falta nahiz gehiegizko erlatibizariorako arriskuaren arteko eztabaidan. Zentsura/kanonizazio prozesuen senidetasunak eta aldiberekotasunak posible egiten du zentsuraren dialektika produktiboaren ideia, bai eta zentsuraren alderdi produktibo hutsarena ere, hau da, kanona emaitzatzat izango lukeena. Era berean, marko teorikoaren zehaztasunak ez du beharrezko malgutasuna oztopatzen, tokian tokiko egoeren azterketa ahalbidetzeko ezinbestekoa, baina gorago aipatu bezala, literatur sistema modernoekin bat egiten duen eskema da, beste garaietakoentzat ez erabat egokia. Horiek horrela, bere mugak kontuan hartuta, literatur zentsuraren ikerketarako marko teoriko hau abiapuntu egokia da testuinguru ezberdinetan jazotako literatur zentsuraren nondik norakoak aztertzeko literatur esparruaren eremu ezberdinetan eta, beraz, aterabide ona da Bunnek (2015) zentsura berrirudikatzeko beharkizunaren harira egindako aipamenean. Nolanahi dela ere, planteamendu honek orain arte jarraitutako ildo torikoarekiko arazo bat dakar, ez baitu Blasen (2007) formulazioekin bat egiten eta nahasmendu kontzeptualera darama. Izan ere, zentsura kanonarekiko dialektikan ezartzen du, baina zentzuzkoagoa dirudi kanona zentsuraren dialektikaren mugen baitako diskurtso eredugarritzat hartzea. Finean, egokiagoa da zentsura/kanon harreman dialektikoaren ordez zentsurak barnebiltzen dituen funtzio debekatzaile eta autorizatzailearen banaketa mantentzea eta azken honetan sartzea kanonaren erreprodukzioa nahiz zentsura dialektikatik gehiegi urruntzen denaren modifikazioa. Hala, NCTren paradigma berrian oinarrituz, Blasen kontzeptualizazioa eta Cristófol y Selen garapen teorikoaren ikuspegi bateratutik helduko zaio lan honen gai zentralari, hau da, Miranderen (H)bren modernitateari. Tesi honen azterketan zehar erabiliko den zentsuraren ikuspegi barnehartzailea osatzen amaitzeko, garrantzitsua da alboratu ohi den elementu batean fokua jartzea. Zentsuraren ikuspegi tradizionalaren ondorioz, literatur eremuko zentsuraren ikerketetan insituzioen ekintza zuzenari erreparatu ohi zaio, baita azken aldian merkatuari ere, baina botereak ezarri nahi dituen zentsura dialektikaren mugek erakunde hauetatik haratago duten hedaduran erreparatu gabe. Idazlea eta irakurlea dira ―literatur komunikazioaren partehartzaileak, alegia― botereak sustatu nahi duen zentsura dialektikaren azken helburua, eta hauen parte hartzerik gabe asko zailduko litzateke merkatuaren nahiz errepertorioaren zentsura mekanismoen arrakasta. Literaturaren komunikazio ekintzaren parte hartzaileek zentsura dialektikaren mugak barneratutakoan has daiteke instituzioa zentsura ekintza errepresiboak alboratzen eta bere jarduna ikusezin bihurtzen, parte-hartzaileak bilakatzen baitira euren buruaren nahiz ingurukoen zentsore. Helburu hori lortzeko garaian garaiko eta tokian tokiko mekanismo ezberdinak erabili izan ohi dira, baina, hasiera batean, ezarri berri den botereak beti erabili izan ditu neurri errepresiboak eta, O'Learyk (2011) nabarmendu bezala, beti ikusi ohi du bere eskumenetik kanpoko ―hau da, bere egiaren diskurtsoarekin bat egiten ez duen― literatur sorkuntza mehatxu gisa. Tesi honen azterketan agerian gertuko den bezala, mendebaldean (kristau) erlijiosoagoa zen garaian, ongian eta gaizkian oinarritutako zentsura dialektikaren muga moralak izan ziren ziren instituzioari lana erraztu ziotenak. Gaur egun, Sara Martínek La literatura (2009) lanean azaldu bezala, "zuzentasun politikoa" da iraganeko "zuzentasun morala" ordezkatu duena: 4.3.1. Hastapenak: Modernitatearen kontrako modernitatea. Atal honetan (lehen) literatur Modernismo kanoniko nagusiaren bertsio zabalenaren errepertorioari erreparatuko zaio, hau da, Gayk (2007) zehazten dituen mugak jarraituz gutxi gorabehera, Baudelairegandik hasi eta XX. mendearen bigarren erdira arte. Literatur Modernismo honek kutsu anitza du, baina berehala antzematen da errepertorio hau mendebaldeko estatu gutxi batzuetako hizkuntzetan gizon zuriekidatzitako testu Modernistek osatzen dutela, neurri handi batean. Eremu anglosaxoiera soilik mugatzen den modernismaren kanona dago beste barnehartzaileago horren erdigunean, baina azken hau aztertzea ez da aski Miranderen (H)b ezaugarritzeko. Literatur modernitatearen kanon "unibertsala" izan nahi duen Modernismo horri erreparatzeaz gainera, bere hastapenen testuinguratze laburra egitea beharrezkoa izango da. Aldez aurretik aipatu beharrekoa da, jarraian eskaintzen diren deskribapenekin zedarrituko den irudia halabeharrez partziala izango dela, gaia oso baita zabala eta, hartara, ondorengo analisia laguntzeko beharrezko diren puntuetan sakonduko da, beste batzuk baztertuz, ezinbestean. Lan honetan Modernismo gisa identifikatzen denaren kontaketanagusi zabalenean, fenomenoaren aurrekaria XIX. mendeko erromantizismoa da eta Historia Orokorrean Aro Moderno gisa izendatu denaren izpirituarekiko erreakzio gisa uler daiteke, hau da, 1789ko Frantziar Iraultzarekin amaitutako Argien Mendea delakoaren arrazionalismo enpiristarekikoa, oro har. Aitor Aurrekoetxeak Estetika modernoaren inguruan hainbat hausnarketa (2011) liburuan azaltzen duen bezala Erdi Aro eta Berpizkundeko filosofoek, zientzialariek eta literatoek ez bazituzten bereizten zientzia eta literatura; XVII. mendetik aurrera, berriz, oso garbi bereiztu ziren zientzia eta literatura, baita ezagutza zientifikoa eta ezagutza magikoa ere. Erromantizismoak XVII. mendeko haustura epistemologikoaren aurreko jakintza analogikoa berreskuratu zuen, eta Unibertsoa eusten zuten botere ikusezinak berriro bilatu zituen. Erromantikoek berriro ere modernitateak banandutako kontzeptuak nahastu zituzten. Zientzia eta artea, errealitatea eta fikzioa, magia eta zientzia, ametsa eta errealitatea, humanitatea eta jainkotasuna. (Aurrekoetxea, 2011: 43) Azken batean, "zientzia, teknika eta arrazoi unibertsalaren erasoen aurka, eta baita norbanakoaren existentziarako eskubideak ezeztatzearen kontra ere, kultura erromantikoak subjektibitatearen aldeko defensa egin zuen" (Aurrekoetxea, 2011: 41). Arte mailan, XVIII. mendeko burgesiaren gustoko estetika neoklasizistaren kontrako mugimendua izan zen erromantizismoarena eta docere et delectareren kanonaren lege gai herrikoiei dagokienez; izan ere, horietan ezezaguna den orok mesfidantza sortzen du)" (Aurrekoetxea, 2011: 52). Efektu ohikoena da zentrotik periferiara esportatutakoa eredu bihurtzea, metropoliak bere eredua koloniaren zentroan jartzeko daukan gaitasunagatik eta prestigioak dakarren eredugarritasunagatik. Aipatu berria den testuinguruan, literatur Modernismoaren kanonaren hartzaileentzat berritasuna ez da nahikoa izango literatura modernotzat hartzeko, kanpotik datorren patroia imitatzen duena izango da moderno arrakastatsua. Honen efektu negatibo posibleen artean daude erabateko kultur asimilazioa edo/eta, gutxienez, metropoliaren eremu literarioan lortutako haustura eta berritasun kontrolatuaren kanona bereganatzea. Kasu batean zein bestean literatura ez hegemonikoa ahuldu egiten da, erabat asimilatuko ez balitz ere lieratura hegemonikoen Modernismo nazionaletan bezala literatur modernitatea indar kontrakultural sakon gisa baliogabetu egingo litzatekeelako. Hala, Lehen nahiz Bigarren Modernismoen joera ideologikoa, hau da, boterearen ideologia hegemonikoaren kontra egitearena, erabat desaktibatuta geratzen da eta, bestalde, litekeena da periferiako esparru kulturalen baitako berritasun eta hausturak baztertzea inportatutako Modernismoaren kanonak proposatzen duen berrikuntza kontrolatuaren ―eta, batez ere, aideologizatuaren― imitazioaren mesedetan. Mendebaldeko nazio-estatuen baitan eraikitako Modernismoaren ideia desideologizatu eta hertsiaren aurrean, beharrezkoa dirudi modernitate kulturala zentzu zabalago eta, paradoxala dirudien arren, lokalago batean ulertzea, ezein kulturaren baitako beharrezko haustura eta berritasunari erreferentzia egiten dion fenomeno unibertsal gisa. Oinarri teoriko hauetatik abiatuta, beraz, mendebaldeko herrialde hegemonikoek esportatutako Modernismoa eta tokian tokiko literatur modernitatea bereizi beharra daude. Azken horri erreparatu beharko litzaioke literatur eremu jakin baten literatur modernitateez mintzatzerako garaian eta, Modernismoa, aldiz, literatura konparatua egiteko ―kanoneko testuek eremu nazionalaren periferian edo/eta literatura hartzaileetan izandako eragina aztertzeko― edo literatura hegemonikoek ez hegemonikoetan ―metropoli-kolonia harremanetan, bereziki― izandako eragina maila orokorragoan aztertzeko. modernitateak euskal literaturtzeak Miranderenean zer nolako modernotzea suposatzen zuen ere ikertuko da aurreko irakurketekin lotura eginez, arreta berezia eskainiz Abk, sortua izan zen literatur eremua erreferentziatzat hartuta, literatur modernitatearen ideologiari erantzuten dion ala ez. Amaitzeko, marraztuz joango den literatur modernitateak euskal literatur eremuan izandako harreraren bilakabidea aztertuko da fase ezberdinetan. 1959ko debekutik milurteko berriaren hasierara arte idazlanak euskal literatur eremuan eragiten zuten indar zentsoreekiko zer nolakoharreman dialektikoak ezarri dituen ikertuko da, bai eta 1959an euskal literatur eremuari jarritako erronka eta indar kontrakulturala inoiz benetan onartua izatera iritsi den edo/eta jarraipenik izanduen ere. Ikerketaren hiru faseetan zentsura indarren azterketak eta modernitate literarioaren ikuspegi ezberdinak elkarlotuko dira. Modernismoak barnebiltzen duen errepertoriotik egindako irakurketetan azaleratuko da modernitate literarioaren joera ideologiko antimodernoa dela Miranderen idazlanaren ezaugarri garrantzitsuenetariko bat, Modernitatearenmundu nahiz literatur eta arteikuskeraren gaineko posizionamenduan islatzen dena, horiek indartzen dituzten indar zentsoreekiko jarrera barne. Bigarren atalean, indar zentsore den kanonarekiko konparaketan neurtuko da Abren modernitate literarioa. Konparaketa horretan kanonaren literatur testuetako edukiei adina garrantzi eskainiko zaio kanon horrek euskal literatur sorkuntzaren eta eremuari zegokionean ezarri eta birsortzen zituen arauei. Azkenik, hasiera batean erabat ukatua izan zen Abren modernitateak jarraitutako bilakabidea marraztuko da, euskal literatur eremuan izan zuen harreraren bidez eta indar zentsore zahar nahizberrietan arreta ipiniz. Bide horren amaieran aztertuko dazein izan diren azken hamarkadetanliteratur modernitatearen gaiak euskal literatur eremuan jasandako aldaketak, Miranderen literaturgintza eta (H)brekiko izan dituen gerturatzeeta aldentzeak. Horrekin batera, akademiari dagokionez, honek kanonizazio prozesuan gauzatzen duen indar zentsorea aintzakotzat hartuta, zehaztu egin beharko da euskal literatur eremuko literatur modernitatearen teorizazioak Modernismoaren kontzeptualizazio ez ideologiko eta kanpora begirakoarekin antzekotasunik duen eta modernitate terminoetan (H)bren ekarpena azpimarratu duen ala, alderantziz, modernitate horrekiko indar zentsore gisa funtzionatu duen. Bukatzeko, ondorioztatu beharko da, behin (H)bren modernitatea bere konplexutasun ahalik eta osoenean aztertutakoan, literatur modernitate hori gaur egun onartutzat ―eta ulertutzat― jo ote daitekeen ideologiaren izaera antimodernoa izango dela lehen aztergaia nahiz ondokoan bilbatuko dituen ardatza. Hemen konparagai gisa Lehen Modernismo gisa kanonizatu denaren errepertorioaren antimodernitatearen literaturtzea hartuko bada ere, ez da ahaztu behar izpiritu antimoderno hori bera dela Bigarren Modernismoan agertzen dena. Analisi konparatiborako ezinbesteko aurretiazko urratsa eta abiapuntua Miranderen idazlanaren ezaugarri narratologiko eta tematikoei erreparatzea izan da, oinarri horri esker baino ezin izan baita modernitate literario ezberdinen arteko erkaketa eta senidetze ariketa proposatzen duen hipotesia justifikatu. Azken honen harira, komeni da aldez aurretik aipatzea idazlan honen azterketa sistematiko bakarra Andolin Eguzkitzak (1953- 2004) 1979-1983 bitartean idatzitako hiru artikuluetan biltzen dela 12 . Elementu narratologikoez aritzean, beraz, erreferentziazko testuak izango dira Eguzkitzarenak eta hainbat puntutan sakondu eta eztabaidatuko dira hark aipatuak. Besteak beste, Eguzkitzak bere azterketaren bigarren artikuluan dio (1980: 122) bakuntasun formalak klasiko egiten duela Miranderen idazlana. Atal honetan, ordea, uste baino konplexuagoa den egitura narratologiko batek soilik ahalbidetu ditzakeen irakurketak aurkeztuko dira. Ezaugarri testualez gainera, literatur kritikaren esparruko teorialarien esanak ―hala (H)bz idatzitakoak nola literatur Modernismoaren kanona zertzeaz arduratu direnak―aintzat hartu eta literatur Modernismoaren errepertorioaren baitako begiradatik abiatuz aurkeztuko dira testuaren hiru irakurketak. Horietariko bakoitzak aipatutako errepertorioan erabateko zentraltasuna duen gai bana izango du oinarri: antimodernitatea, mitoaren denbora eta zentsura, hurrenez hurren. Hain zuzen ere, puntuotan ageri du batez ere (H)bk mendebaldeko literatur modernitatearen gainean eraikitako kanonak barnebiltzen duen errepertoriarekiko senidetasuna. Abiapuntutzat literatur modernitatearen posizionamendu antimodernoa hartuta, antimodernitate hori sorburu duten mitoaren denboraren eta zentsuraren elementuen azterketa gauzatuko da. Nolanahi dela ere, ez dira horiekin agortzen aztergai den testuak literatur Modernismoarekiko dauzkan loturak eta, horregatik, irakurketa ezberdinen artean ez ezik bakoitzaren baitako bigarren mailako beste elementu batzuen artean ere loturak ezarriko dira. Are gehiago, lan honetan irekiko diren irakurketa ildo guztiek garapen zabalagorako aukera eskaintzen dute, ez da hemen gogoeta hertsi itxirik aurkeztuko. Literatur Modernismoaren errepertorioa oso zabala eta anitza da, baina. Hala, irakurketa hauen bidez iritsi nahi den helburua ez da soilik (H)b Modernismo kanonikoaren errepertorioarekin lotzea. Izan ere, lehenago azaldu bezala, Modernismoak bere garai eta joera ezberdinetan aldaketa sakonak jasan ditu eta, gaur egungo Modernismoaren kontzepzioa kontuan hartuta, batzuk besteekiko antitetiko direla ere baiezta daiteke. Hori delaeta, berebiziko garrantzia izango du (H)bren modernitate literarioa mendebaldeko Modernismoaren errepertorioaren mapan ahalik eta zehatzen kokatzea, errepertoriari buruz idatzitako teoriak lagunduta ―beharrezkoa denean honek dioena auzitan jarriz― eta testu nahiz joera ezberdinekiko konparaketa ariketa eginez. Ildo honetatik, helburua izango da frogatzea (H)bren modernotasunak bat egiten duela XIX. mende amaierako eta XX. mende hasierako Lehen Modernismoaren errepertorioa osatzen duten lanenarekin literatur idologiari dagokionez, hau da, modernitateta ezaugarritzen duen izaera kontrakultural antimodernoari dagokionez. Irakurketetan murgildu baino lehen, edo pauso hori eman aurreko beharrezko sartze gisa, (H)bren sinbolismoari erreparatuko diote sarrera honetako azken lerrook, ohar labur gisa besterik ez bada ere, ageriko arrazoi batengatik: azken batean, irakurketa paralelo ezberdin ugarien aukeraren zioa testuaren potentzial sinbolikoak ahalbidetzen duen polisemia da. Alabaina, sinbolismo hori neurtua da, eta interpretazioak baditu bere mugak, jakina. Theresari lotutako "synbol" (Mirande, 1987: 45, 89, 112) hitzaren presentziak esplizitu egiten badu ere, lehen irakurketaren amaieran deskribatuko den poetikotasunak, irudi zein hizkuntza jokoei dagokienean, ekartzen du literatur lanaren sinbolismoa argitara. Poeta erromantikoen sinboloaren esparrua zabaldu zuen Baudelaireren sinbolismoak ireki zuen aukera poetikoa da, Marshal C. Oldsen (2006: 156) arabera, modernismoaren ezaugarri garrantzitsu bat, poesian ez ezik prosan ere eragin itzela izan zuena. Miranderen (H)b bete betean txertatzen da tradizio honetan, jarraian datozen irakurketen bidez ez ezik, Miranderen idazlanaren harreraren bilakabidean gauzatutako irakurketa ezberdinek nahiz tesi honen amaieran proposatuko den azken irakurketak frogatuko den bezala. Ab, sinbolismoaren izaerarekin bat eginez, polisemia zabaleko testu gisa eraikia izan zen, garaiko indar zentsoreen eraginez, neurri handi batean. 13 Modernismoaren eraikuntza kanonikoarekin gertatu bezala, 1835ean Théophile Gautierek Madamoiselle de Maupin lanaren hitzaurrean egindako l'art pour l'arten formulazioa ideologiatik edo politikatik aldendutako arte baten aldarriarekin lotu ohi da. Hemen argitu nahi denez, literatura eta artean edertasuna irizpide moral eta etikoetatik banatzea suposatzen zuen plateamendua ideologikoa zen, artearen desaktibazioa bilatzen baitzuen ideologia hegemonikoaren garraio soil gisa. extradiegetikoa dirudien narratzaileak behin eta berriz fokalizatzen du istorioaren pertsonaia nagusiagan, hau da, gizonagan. Bera da hoberen ezagutzera ematen dena eta haren psikea deskribatzen da sakonen. Ezin esan liteke narratzailea orojakilea denik, beste pertsonaien pentsamendu edo sentimenduen inguruko oso informazio urria ematen baitu. Azken batean, gainerako pertsonaiak gizonaren ikuspegitik aurkezten dira eta, are gehiago, zenbaitetan zehar estilo librearen bidez nahasi egiten dira narratzailea eta pertsonaia nagusia, oso gertu daude une oro gizonaeta narratzailearen ahotsak hasieratik. Ongi bereizten dira gizonak beste pertsonaia batekin hitz egiten duenean, baina bere baitaratuta hausnarketan ari den une ugarietan, aldiz, harridura eta galderek gizonaren eta narratzailearen subjektibitateak gerturatzen dituzte: Gizonak gor egiten zion: zergatik lana arindu behar zion? Nork zizkion berari egitekoak arintzen? Besteen esanera geiegi bizi izan zen orain artean eta oraindikotz! Oraindik ere besteek haren baitan jarritako itxaropenari amor ematera gertu zen, besteen gatik sortutako bere buruaren aizun-irudiari uko ez egitea arren. Zergatik ote? (1987: 36) Analisi honek bat egiten du gizonaz ari dela Isabel Olivaresek "La Ahijada de Jon Mirande" (2002: 184) artikuluan dioenarekin: "la novela que nos ocupa, una novela (si no lo son todas), de personajes o mejor de personaje". Ezaugarri hauek indartzen dute, hain zuzen ere, Olaziregik (2002) Miranderen lana eleberri psikologiko gisa sailkatzeko egindako hautua. Gizonaren pertsonaiera mugatzen den barne fokalizazioak Modernismoko autokritika edo introspekziorako abagunea ematen du, Gayk narraziogintzaz ari dela aipatzen duen pertsonaiaren pentsamendu eta sentimenduen azterketa gauzatuz (2007: 27). Gorago aipatu bezala, autokritika eta introspekzio ariketa honek testua burutik burura zeharkatzen du, gizonaren subjektibitatea une oro azaleratuz, pertsonaia arazotsu modernoaren profilarekin bat eginez, barne gatazka baten erdian eta dilema existentzialetan murgilduta dagoena. Hau da, hain zuzen ere, Olaziregik (2002: 72) Aldekoaren (1997) esanak jasoz dioen bezala, euskal eleberrigintza modernoaren ezaugarri nagusietariko bat. Introspekzioaren fasean, hau da, hasierako hausnarketetan, gizonaren barne munduko sentimendu eta ametsak ageri dira batez ere, kanpokoaren deskribapenari tarte gehiegirik eskaini gabe. Hala ere, gorago aipatu bezala, kanpoko munduan gailentzen den ideologia hegemonikoarekiko inkonformismo eta deserosotasunaren zantzuak hastapenetik agertzen dira, bigarren paragrafoaren hasierak erakusten duen moduan: Salan bero zen eta goxo, biotza etsipenez izozturik ez zuenarentzat. Gar biziek txinpartak zerabilzkiten sutegian, alai eta zalapartari ―egurrezko suak baizik ez zituen onartzen gizonak; ez zuen nai esan-delako aurrerapenak haren etxe zaarra deusetan ere itxuraz alda eta itsus eraz lezan, […] (1987: 35) Barne-kanpo dialektika agertzen da berehala, norbanakoak eta jendarteak topo egiten baitute ezinbestean: Besteen esanera geiegi bizi izan zen orain artean eta ondikotz! Oraindik ere besteek haren baitan jarritako itxaropenari amor ematera gertu zen, besteen gatik sortutako bere buruaren aizun-irudiari uko e egitea arren. Zergatik ote? Ez koldar zelako agian, agian. Gizarteko eginbideak zituen eragille, pentsatzen zuen ironeia mingar batekin, etxe-ondo zaar baten jabe eta leinu ohoragarri bateko seme denaren eginbideak… (Mirande, 1987: 36) Pertsonaia nagusia bere nia bilatzen ari da, bere benetako nahia topatu nahiean, baina lortuko balu ere, jakitun da hura betetzeko muga duenaz kanpoko mundua, jendartea: […] naiko lotsa-gai ematen zion dagoeneko bere leinuari, ogei t'amar urteetara eldurik eta beti ere lan egin gabe bizi izanaz, gurasoek utzi zioten diru apurra janaz, haren senitarteko gizon langille, zintzoak aberasten ari zirelarik! Ez zuen ez, atzera egiterik, onbideratu behar zuen azkenekotz. Ai! haren egiazko nortasuna non zegoen, eta zer eskatzen zuen, baleki, edonori gogor egiteko lain izango litzake, noski, edozer gertaturik ere, ezen har ere siñesten zuen "obe dala seaskan dagoen iñut-aurrari lepoa tinkatzea norberaren biotzeko naikari bakar bat itotzea baino", oraindik ez zekien ordea zer nai zuen haren biotzak, […] (Mirande, 1987: 36) Testuan ageri den hausnarketa introspektiboak erromantizismoaz geroztik literatur genero guztietan jazotako fenomenoekin bat egiten du, izan ere, Modernismoko narraziogintzaren errepertorioan pertsonaia arazotsuak heroi erromantikoarekin partekatzen ditu introspekzioa eta heresiaren ezaugarriak. Ugaria zen (H)bn ageri direnen antzeko ideiak garatzen zituen tradizioa. Aurrekari gisa aipatzekoa da, beste batzuen artean, tradizio frantseseko André Gideren (1869-1951) L'immoraliste (1902), Michel pertsonaia nagusiak introspekzioaren bidez lortzen du bere gaixotasunari aurre egitea, bere irrikak ezagutzen ditu gutxienez, nahiz eta ezkutatu behar dituen. Arrazoian oinarritu eta gizabanakoagandik eta bizitzatik urruntzen den jakintzarekiko kritikoa da: Quant aux quelques philosophes, dont le rôle eût été de me resigner, je savais depuis longtemps ce qu'il faillait attendre d'eux; mathématiciens ou néocriticistes, ils se tenaient aussi loin que posible de la troublante réalité et ne s'en occupaient pas plus que l'algébriste de l'exitance des quantités qu'il mesure. (Gide, 2016 [1902]: 104) Meiselen arabera (2006: 86), eleberrigintza modernoan barneko eta kanpokoaren arteko banaketa hori Sigmund Freuden (1856-1939) psikoanalisiak proposatutako inkozientearen banaketa hirukoitzaren eraginpean garatzen da. Hala, instintuarekin identifikatutakoidarekin lotzen du David Herbert Lawrenceren (1885-1930) "senaren modernismoa" etamitoarekin identifikatutako superegoarekin Thomas Stearns Elioten (1888-1965) "modernismo mitikoa". Instintuaren eta mitoaren arteko ezberdintasunak kudeatzen ahalegintzen den egoarekin identifikatzen du, azkenik, Kathleen Mansfield (1888-1923) nahiz Virginia Woolfen (1882-1941) "modernismo materiala". Proposamen honek (H)brekiko hurbilpenerako bide bat ireki balezake ere, aintzat hartzekoa da Miranderen testuan bertan ageri dela Freuden lanarekiko aipamen ironikoa (Mirande 1987: 96-97): Irri egingarria benetan… gogoan ikusten zuen lengusua Kraft Ebing edo Freud-en liburuen itzulpenak irakurtzen, istudiatzen… burmuin lodiak nekatzen, oitu gabeko termiñak ulertu naiz – methodikoa baitzen gizontxoa- eta azkenekotz, haren kasua azaltzen eta argitzen ao zabalik zeuden familiako beste kideei. Esan gabe zihoan gaitzesten baino gupidestenago zutela orain, Freud eta Krafft-Ebing-i esker… Honek zaildu egiten du, gutxienez, (H)bren oinarrian Sigmund Freuden (1856-1939) psikoanalisiaren funtsezko ideiak daudela proposatzen duen irakurketarik, izan ere, zaila da jakitea Freuden teoriez, lengusuaren ulermen gaitasunaz edo bietaz aldi berean ironizatzen ari ote den. Horregatik, azterketa honen bigarren irakurketan beste ikuspegi batetik helduko zaio introspekzioaren interpretazioari. Alta, puntu honetan gehiago sakonduko ez bada ere, aipatzekoa da testuan modernismo mitikoaren eta materialaren arteko nahasketa moduko bat ageri dela, Meiselek Joyceren lanaren harira dioen bezala. Tarteko ikuspegi honek jatorri mitikoa duen inkonsziente kolektiboa nahiz bizitza bikoitzaren ideiak bere egiten ditu. Hala, Joycen A Portrait of the Artist as a Young Man (1916) eleberrian hipotestu mitologiko aurrekristau bat eta norbanakoa eta jendartearen arteko banaketa, biak ageri dira. Gauza bera gertatzen da (H)bn: idealizatzen den iragan mitiko aurrekristau bat agertzen da, bai eta gizona eta jendartearen arteko banaketa eta borroka, kanpoko mundo garaikideak zaildu egiten baitio gizonari bera den bezalakoa izatea, bere nia eta desira topatzea edota hauei jarraitzea. Eguzkitzaren azterketak aditzera ematen duen bezala, eskema aktantzialean gizona subjektua eta Theresa objektu desiratua izango lirateke (1983: 126-127), azken hau testuan zehar ametsari loturik ageri den "thesaura" hitzarekin senidetuta. Hala ere, oso kontuan hartzekoa da gizonak bere benetako niaren bilaketan Theresa topatu duela eta momentu horretatik aurrera hasten dela jendarteari kontra egiten. Beraz, neskatoak gizonaren nia sinbolizatzen du inkonsziente mitikoaren ildotik. Theresak nostalgia sorrarazten dio, urruneko tokietatik etorritako istorioak ikusten ditu bere begietan, mundu edo garai mitiko bat. Bigarren irakurketan sakonago aztertuko da elementu mitikoak (H)bn daukan garrantzia, baina irakurketa honetan ere badu indarrik. Izan ere, jendartearen kontrako jarrera edo heresia inkoziente kolektibo mitikoaren aurkikuntzak edo identifikazioak bultzatua da, horra Meiselek aipatzen dituen modernitate mitiko eta materialaren arteko fusioa. Baina Theresak, objektu desiratua izateaz gainera, laguntzailearen rola ere jokatzen du ametsa erdiesteko. Azken hau egi bihurtu ezin izatearen egoerari aurre egiteko alkoholaren ihesbidea erabiltzen du gizonak betidanik: Mutil zelarik, biziak zerakuskion gaitz-itxaropena uxatzea gatik hasi zen edaten, gurasoen eta lagunen ixillean; gizon-adiñera eldu zenean, eta haren kezka ta bildurrak egiaztaturik izan zirenean, bere zorion illortuen intziriak, bere atsegin okaztagarrien oroipenak oiltzea gatik edaten jarraiki zen, edonoren agerrean. Orain aldiz, alkoola izan behar zuen berriz ere lagunik onena, lagun bakarra erioraino ibilliko zen ukatzearen bide hortan. (1987: 40-41) Hau ere Modernismoaren errepertorioko ezaugarri ohikoa da eta Baudelaireren Les paradis artificiels (1860) du aurrekarietariko bat. Jarraian ikusiko den bezala, istorioak aurrera egin ahala, gizonaren hausnarketak geroz eta gehiago begiratzen dio kanpokaldeari. Jendartearekiko kritika gailentzen hasten da eta, oro har, jarrera heretikoa, ez soilik hausnarketa mailan, baita ekintzari dagokionez ere. Bere nahiak bete ahala gizona hobe sentitzen hasten da, Gideren Michel pertsonaiari gertatu bezala. Momentu batetik aurrera, gizonaren hausnarketek jendartearekiko kritika eta posizionamendu ideologiko konkretu bat agerian uzten dute, barne egoera partikularretik haratago eta honen eragile gisa, azken batean. Orduan gertatzen da kanporako jauzi heretikoa pertsonaia nagusiaren subjektibitatearen baitan. 1.1.2. Antimodernitatearen heresia. Gay (2007) heresiaz ari denean arauaren kontrako ezein jarrerari erreferentzia egiten dion adiera darabil, kontuan hartuta literatur Modernismoaren kanonaren baitako bategite ideologikorik ez dagoela defendatzen duela. Alabaina, (H)bz aritzean heresiak bere jatorrizko esanahi erlijiozkoenean zentzu osoagoa hartzen du eta gauza bera gertatzen da literatur Modernismo kanonikoaren errepertorioko literatur lan andanarekin ere. Ez da sekretua Miranderen kristatutasunaren kontrako ikuspegia, Patri Urkizuk apailatutako Miranderen lan kritikoak (1985) iritzi artikuluetan bilduman ageri denez, idazleak garbi agertzen baitzuen jarrera hori. Jadanik aztertua izan da idazleak erlijio honekiko izan zuen harremana Joxe Azurmendiren Mirande eta kristautasuna (1978) eta Sebastian Gartziaren Jon Mirande. Euskal Antikristoa? (2010) lanetan. Alta, irakurketa honetan (H)b literatur Modernismoaren kanonaren errepertorioan ageri den antimodernitatearekin senidetzen duen neurrian aztertuko da kristau moralarekiko jarrera hori. Izan ere, antimodernitateak edo Ilustrazioaren proiektuaren aurkako jarrerak badu alderdi moral garrantzitsu bat, kristatusunari estu lotuta dagoena. Posizionamendu hau izan zuten iturburu, bai artea funtzio moralizatzailetik urrundu nahi zuen jarrera orok, bai eta kristau moral hegemoniko horri kontra egiteko grinak ere. Nolanahi dela ere, artea eta moralismo kristaua nahastearen kontrako posizionamendua ez da literatur modernitatearen ezaugarri bakarra, jarraian ikusiko den bezala. Gizonaren hausnarketek agerian uzten dute honek gizarte burgesarekiko jarrera kritikoa duela eta irmo kokatzen dela konbentzionalismoaren, hipokresiaren, azalkeriaren, materialismoaren, arrazoizaletasunaren eta lege nahiz moral kristau zaletasunaren kontra. Jendartearen kritika horretarako pertsonaiak baliatzen dira hein handi batean. Eguzkitzak aipatzen duen bezala (1983: 128), hiru personaia kontragile daude: lengusua, Isabela eta neskamea. Hirurak pertsonaia tipoak dira eta hirurek errepresentatzen dute gizonari ametsa betetzea galarazten dion jendartea, kanpoko mundua. Gizonarekin ezkontzekoa den Isabela eta, bereziki, lengusua dira burgesia irudikatzen duten pertsonaiak, materialismo, arrazoizaletasun, konbentzionalismo, azalkeria eta hipokresiari dagokionez, batez ere. Jatorri xumeko neskame zaharrak, aldiz, tradizioaren mugak eta moldeak irudikatzen ditu, haurra zenetik zaindu du gizona eta begirale papera egiten du une oro, polizia balitz bezala. Ezberdintasuna jendarte patriarkalaren eregua jarraitzen duen autoritate ordenari dagokionez ageri da, izan ere, lengusuak botere handiagoa baitu Isabelak baino, ez azken honek ez neskameak ez dute autoritaterik gizonarekiko. Isabelaz egiten den deskribapenean, oro har, emakume burges handiuste, harroputz, azaleko eta hipokrita moduan agertzen da: Ba zekien Isabela neskamearen kuttuna zela… Parregarri zen, pentsa zer aburu zukean andere gazte apaiñak atso arront, zantar horrez! Jende bakunak gutxiesten zituela ez zuen ezkutatzen, eta halarik ere jende bakunok miresten zuten Isabela apain hori; bizi zen auzoko errian guztiek haren antzak eta edertasuna goraipatzen zituzten, eta baserrietako neskatillek haren erak kopiatzeko alegiñak egiten zituzten. Parregarri bai, irudi zitzaion gizonari; berak ez zituen bakunak besteak baino geiago ez gutxiago erdeinatzen… Lehenago, maite ere izan zituen […] (Mirande, 1987: 39) Madarikatzen zuen Isabela ezagutu zuen aspaldiko egun hura, orain urtebete zela. Urtea ezagutzen zuela, bai, bainan lehenbiziko gaua goizera eldu gabe ere bazekien ez zuela harekin egon bear, ezin zitekeala neska apain dotore, adimen uts eta modari jarraitzalle harekin bizi izan. (1987: 58) Bai, beti jendearen esana garrantzikoena Isabela bezalakoentzako… (Mirande, 1987: 63) Ez zen lehen aldia Miranderen narraziogintzan ezkontzarekiko eta emakume burgesarekiko jarrera ezkorra agertzen zirena, "Ametsa" (1952) ipuina, adibide garbia da. Urtebete ezkonduta egin duen bikote bateko gizona ezkondu izanaz damu da eta emaztea (H)bren Isabelaren antzera irudikatzen du. Hala ere, kritika gogorrenak lengusuak gizonari etxera egiten dion bisitaldian zehar eta honen ostean agertzen dira. Hona lengusuaz eta honek ordezkatzen duen jendarteaz dioena, bereziki azalkeria, konbentzionalismo, materialismo eta hipokresia azpimarratuz: Urde zikintsua, burges txiki estu zikiña […] Gorrotoz gorrotatzen zituen, bai, zintzo eta zuzen zikintsuok!Eta aurrean zeukan bertutearen zalduna, gizon bear-bezalako, ez-deus, gatz-il hori, itzul-inguruka eta itz-estalika mintzo zen hypokrita hori, ez aal zekien egiazki nolakoa zen, ez aal zuen haren gogo ―eta biotz― txikikeriaren berri, bere bizi guztian egin, egiten eta egingo zituen txikikerien berri? Lapurra, salerosketari bat zen aldetik; gezurtia, gizarteko gizon bat izaki; satsua, lehenago ohaidetzat zituen emakumeekin eta orain legezko emaztearekin, gizartearen on-naiaz eta legearen baimenaz artu baitzituen (sic) ere. Eta gizelikoak oro irin bereko ziran ―zer bekoki zuten, bai, haren irriki gurenari oldartzekotz ergelok? Irakaskintzaz zer zekien delako salerosketari kultura-gabekoak… eta azikeraz nola mintza zitekean gizarteko iñakiñak baizik ezagutzen ez zituen notin funts-gabeko, gogo arront hura!... (Mirande, 1987: 92-93) (H)bn ageri den burgesarekiko kritika gogorrenetarikoa den horretan, orain arte aipatuetarikoez gainera emakumeekiko tratuaren nahiz irakaskuntzaren gaineko kritikak ere azaltzen dira. Burgesaren pertsonaia tipoa materialista, arrazoizalea eta kristau moraldun gisa ez ezik, emakumeekin satsu eta maila intelektualean zeharo ezjakin moduan ere irudikatzen da. Beste hainbat pasartetan bezala ironia bizia erabiltzen da "bertutearen zalduna" deskribatzeko eta doinu berean azpimarratzen da emakumeei eragindakoak satsukeriak direla, jendarteak eta legeak babestuak badira ere. Era berean, auzitan jartzen da halako pertsona salerosle, kultur eta interesik gabeak hezkuntzaz mintzatzerakoan esan lezakeenaren balioa. Lengusuaren eta Isabelaren pertsonai tipoez baliatuz egindako jendartearen kritikari bestelakoak ere gehitzen zaizkio istorioan zehar, pertsonaiek ordezkatzen duten jendarteari edo kanpoko munduari zuzendutakoak. Hona hemen ideologia hegemonikoaren traben eta moralkeriaren harira egindako jendarte burgesaren kritika: Besteek ez zioten zorion auskor hori autsi gaberik utziko, edozein bidez eragotziko zioten ―aal bazuten beintzat. Eta bera baino askoz indartsuago ziran besteok, askoz trebeago, askoz errukigabekoago beren naia lortzekotz! Bai bera baino askoz ankerrago ziran on eta zuzen horieklagun urkoari min egiteko jakintzan, Ontasunaren eta Zuzentasunaren izenean. Beren moralkeria buztiñezko oiñak dituena zutik gordetzea arren, gudu egingo zieten noski! Theresari eta berari. Bainan ez zuen amor emango. Ez zuten amor emango. (Mirande, 1987: 70) Jarraian datorren aipuan, lege eta moral kristauaren nahiz arrazoizaletasunaren kritikan sakontzen da, bai eta jendarte burgesak hegemoniari eusteko dauzkan mekanismoenean ere bai, hala nola, auzitegia, presondegia edo gaixotegia. Sadeko markesaren antzera, zuzenbidean oinarritutako Estatu eredu burges liberalaren kritika zorrotza ageri da goiko fragmentuan, eta aurrerago berriz ere ironia erabiltzen da etengabe aurrerapenaren, arrazoizaletasunaren eta metodoaren inguruan: Urdeok indartsu ziren ondikotz! Biotza aul, gogoa aul, ulermena aul ―hura baino askoz, askoz indartsuago ordea! Legearen indarra eskuetan zeukaten, eta ez zuen dudatzen iskillu hortzaz baliatuko zirela, zamaitu zuten araura. Haren izate ororen jabe egiten ari zen mozkorraren gatik ere, otz-ikara bat nabaitu zuen bere burua auzitegi batean zekusalarik… eta presondegian― edo gaixotegian… Lengusuaren aolkua gogoratu zitzaion, eta irri egin zuen kireski. Lehenago bizi izan balira, apaiz aitor-entzule baten gana joan zedin esango bide zion… Bainan mendearekin batera "aurrera" zihoazen jendeok… Jakintza ezagutzen zuten orain haren ingurukoek ere, "Maitasun aundiaren gabea gatik gaixotasuna" den jakintza! Irri-egingarria benetan… gogoan ikusten zuen lengusua Krafft-Ebing edo Freud-en liburuen itzulpenak irakurtzen, istudiatzen… burmuin lodiak nekatzen, oitu gabeko termiñak ulertu naiz ―methodikoa baizen gizontxoa― azkenekotz, haren kasua azaltzen eta argitzen ao zabalik zeuden familiako beste kideei. Esan gabe zihoan gaitzesten baino gupidestenago zutela orain, Freud eta Krafft-Ebing-i esker… Halarik ere, ekanduaren indarraz edo, haren epaille izan ziraden, eriotzerako epaia esan zuten haren gainean. (Mirande, 1987: 96-97) Testura ekarritako hitzen atzean, zuzenbide estatu liberalaren eta honen oinarrian den kristau moralaren kritika daude, besteak beste, hau da, demokristautasuna. Pertsonai izan zirela. Izaera horrek bat egiten du gizonaren pertsonaiarekin, istorioaren momentu batetik aurrera, introspekziotik heresiara igarotzen denean, bere desioa betetzeaz gainera kanpoko munduari erakutsi nahi dio nola bete duen bere nahia, jendarte konbentzionala eskandalizatzeko nahiz frogatzeko badela konbentzionalismoez haratagoko zoriontasunik: Orain aldiz, nabaitzen zuen ezin garaituzko naikari bat, ba zeukan barrune bat zorion ozar hori delako lagunei ―aide, adiskide edo esozein laguni― erakustekotz, begien aurrea jartzekotz. Apentza-egarria zen ote, eta ergelak eskandalizatzeko irrikia? Ba zitekean, bainan bai eta beste sentimendu lausoago bat, berak ere oraindik garbi ulertzen ez zuena. Mundu orok bear zuen haren eta Theresaren zoironaren berri jakin… bearbada mundo hain ikol hortan ba zen norbait berri horren aiduru… (Mirande, 1987: 80) Gizonaren jarrera horrek bat egiten du artista antimodernoaren errepresentazioarekin, are gehiago kontuan hartuta istorioaren amaieran pintorea agertzen dela "berri horren aiduru" zen pertsonai gisa. Bukaerara iristean argitzen da narratzaile heterodiegetiko extradiegetiko zirudiena homodiegetikoa dela, pintorea baita istorioa kondatzen duena, hau da, pintorea da gizona eta Theresa-ren istorioa "mundu orok" ezagutzeko moduan ezartzen duena, artearen bidez: Zer egin behar zuen? Gizona eta aurra ―eta Isabela, neskamea, lengusua… ordaint erazi bear aal zien oraindik bizi zirenei beren ankerkeria bi martirien aldera? Bainan nola?... Erdeinuak geiago balio zuela ikasi zuen… Gizona eta aurra pintatuko zituen elkarren besoetan, bere oroimen amultsua gidari; heien elkarmaitatzea izan zen mirariaren kondaira idatziko zuen, bere bizi guzirako gomutagarri. Uts eta utsune bat izango zen haren enparantzako bizi guzirako… Miraririk ez zen berriz izango, jainkoek ez zioten hari Theresa bat emango… beranduegi otoiztu zituen. Iñolaz ere ezin sar zitekean gaur bere etxean, bere etxeko jende zintzo eta zuzenen artean! Paseianten ajolarik gabe nigarrez ari zela, karrikako lehengo ostatuan sartu zen, bere amets etsigarria alkooletan itotzeko. (Mirande, 1987: 120) Honi gehitzen bazaio narrazioan maiz agertzen den zehar estilo libreak ahalbidetzen duen gizona eta narratzailearen ahotsen arteko berdintzea, narratzailea hein batean autodiegetikoa dela ere defenda daiteke, hau da, gizona eta pintorea pertsonaia bat eta bakarra direla, alegia. Hipotesi hau onartzeak istorioaren egitura borobila eta errepikakorrari erreparatzera darama analisia, aurrerago sakonduko den ildotik. Puntu honetan garrantzitsuena da introspekzioa eta heresia egiten duena esteta bat dela, gizonaeta pintorea. Biak dira figura beraren bi alderdi eta, honela, batu egiten dira fikzioaren planoan inkonformismoa eta arte sorkuntza, bizitza erreala eta artea. Honetaz imaginatzen dituen beste munduena ere, ametsena. Hau da, edukien aldetik deseraiki egiten da edertasunaren eta konbentzionalismo moralen arteko lotura. Edertasunarekiko ardura hori testuaren taxukeran bertan ere islatzen da, oso lirikoa den prosan gorpuztu. Tamalez, literatur lan honen ardura estetiko formala ezingo zen Eguzkitzak 1987an apailatutako argitalpenera arte ezagutu. Izan ere, Gabriel Arestik (1933-1975) 1970ean gauzatutako argitalpenerako hainbat hizkuntza aldaketa gauzatu zituen eta, hala, (H)bren prosaren poetikotasun formala, hau da, istorioaren lirismoaz haratago hizkuntzaren jolas poetikoetan oinarritutakoa, desagertu egin zen. 1970eko irailaren 15ean agertutako Anaitasuna aldizkariaren alean argitaratu zuen Arestik Hbren lehen kritika. Bertan eman zituen hizkuntza mailan gauzatutako aldaketen oinarrian zeuden arrazoien azalpenak: Nobela hau bere lehenbiziko redakzioan gipuzkera osatuan zegoen idatzirik; baina autorearen baimenarekin, eta egungo tendentziei jarraikitzeagatik, editoreek euskera batu eta orokarrera itzuli dute, Batasunaren Kutxan agertzen diren erregelak errespetaturik. Hortik aparte, Miranderen euskera ez da guretzat erraza; alde batetik haren zuberotartasuna, nahiz eta bera hemengo molde eta itxuretara ahalegintzen bada ere, edonondik agiri da; haitzari ura bezala dario Miranderi bere piriniotasuna. Beste alde batetik, eta beharbada Parisen bizi izateagatik herri normalarekin sobera har-emanik ez duelako edo, Mirande puristegia da, eta maiz hitz bat erderatik datorrelako, baztertu egiten du, eta haren ordez beste garbiago baina gaitzago bat erabiltzen du. Honek astuntasuna eta zurruntasuna ematen dio haren euskerari, eta zenbait irakurle xehek gaiztasun hori gaindituko ez duela bildur gara. (Aresti, 1970: 10). (H)bren ezaugarri esanguratsu den estetizismo horren adibide gisa, hona 1987ko argitalpenari erreparatuz egindako hustuketak emandako baliabide poetiko eta erretorikoen lagin bat: Paralelismo eta anaforak: Errepikapen baliabide hauen bitartez eleberriak, olerki bat balitz bezala, batetik, errekurrentzia poetikoa eta, bestetik, lotura linguistikoak agertzen ditu bere barne egituran. Hona errepikatzen diren elementuak: "Epaillako egun bat" (Mirande, 1987:35) (bi aldiz) "Gero geiago ez noski" (Mirande, 1987: 42) (bi aldiz) artetik ilargiak bere arpegi maltzurra irkaitzez erakusten zuelarik, berriz ere urkabe buhurtzen ziren zuhaitzok, zut, gora, mugitu gabeak zeru beltzari kontra. Martxoko egun bat, hotza, epai-egun bat bezalakoa, pentsatzen zuen gizonak, kanpora begira; belek baizik ez zuten huts egiten… aski goizik han izango ziren ordea, haren amets hil-beharraz asetzera etorririk. (Mirande 1970: 5) Epaillako egun bat zen. Sartaldetik zetorren aizeak, itsasoko oiartzunen ekarle, makur erazten zituen parkeko zuaitz illunak sala-leioaren aurrean; intzirika ari ziran, eta iñarrosten ziran ontzimastak izan bailirakean ekaitz baten jostagaillu. Ba zirudian gizabiotz baten amets maiteena, ontziirudi heietan emanaz, urrutira eramango zutela, beti urrutirago amets orok loratze eta betegintzarre duen ugarte doatsuetaraino… Bainan aizea erortzen zenean eta gauko odei lodien artetik illargiak bere arpegi maltzurra irkaitzez erakusten zuelarik, berriz ere urkabe biurtzen ziran zuaitzok, zut, gora, mugitu gabeak zeru beltzari kontra. Epaillako egun bat otza, epai-egun bat bezelakoa, pentsatzen zuen gizonak kanpora begira; beleek baizik ez zuten uts egiten… aski goizik hor izango ziran ordea, haren amets il-bearraz asetzera etorririk. (Mirande 1987: 35) Xehetasun txiki bat besterik ez dirudien arren, "epailla" "martxoa"-gatik aldatzeak paragrafoaren indar poetiko eta estetikoa ahuldu egiten du, ez soilik "epai-egun"-arekiko korrespondentzia lexikoa galtzen delako, baita / -en errepikapenaren maiztasuna apaltzen duelako ere. "Epail" hitza gakoa da paragrafo horretan, musikalki soilik bada ere istorioaren erdigunean kokatzen diren "epai" nahiz "heriotz" ideiak barnebiltzen baititu forma bakarrean, ez baitago harreman etimologikorik. Efektua indartu egiten da "illun", "illargi" eta "jostagaillu" hitzetan, heriotz epaiari lotutako giroa testuratuz eta istorioaren amaieran etorriko dena iragarriz. Honekin bat egiten du zuhaitzen irudi bikoitzak: ametsak garraiatzen dituzten itsasontzien mastak, batetik, epai eta heriotzarekin senidetutako urkabeak, bestetik. Halakoa da istorioa bera, hasiera batean Theresaren agerpenarekin ametsa posible dela dirudi, baina lengusuaren bisitaren ostean berriz ere urkabe dira zuhaitzak: Ez zen mugitzen, begira zegoen inguruko pareta, eta mueble, eta altzariai; paretetako tabola eta liburuai, mubleetan gainean zeuden irudi eta antze-lanei; eta leiotik kanpoan agiri ziren parkeko zugait ostodunei –azkenekotz urkabe baizik ez baitziran… (Mirande, 1987: 95) Jarraian, gizonaren hausnarketetan aurrera egin ahala, legearen gaia agertzen da: "Urdeok indartsu ziren ondikotz! Biotza aul, gogoa aul, ulermena aul ―hura baino askoz askoz indartsuago ordea! Legearen indarra eskuetan zeukaten, […]" (Mirande, 1987: 96). Ondoren epaia eta heriotza datoz: "Halarik ere, ekanduaren indarraz edo, haren epaille izan ziraden, eriotzarako epaia esan zuten haren gainean" (Mirande, 1987: 97). Hala, lehen paragrafoaren indar liriko-sinboliko iradokitzailea (H)bren luze zabalean hedatzen da eta honek bete betean txertatzen du testua sinbolismoaren korrontean, irakurketon sarreran argitu bezala, literatur Modernismoaren errepertorioak oso berezko duen eraginetariko bat, bestalde. Sinbolismoa, erroak erromantizismoan baditu ere, XIX. mendearen amaieran Frantziako idazle ezberdinen olerkigintzarekin lotzen da mugimendu indartsu eta berritzaile gisa. C. Oldsek aipatzen duen bezala (2006: 155), Baudelaire, Stéphane Mallarmé (1842-1898), Paul Verlaine (1844-1896) eta Arthur Rimbaud (1854-1891) izan ziren mugimendu horren lehen aldiko pertsonaia nagusiak. Haietariko bakoitzak ekarpen berria egin zion sinboloaren erabilera poetikoari. Baudelairek hizkuntza poetikoaren izaera sinbolikoan azpimarra egiteaz gain, zabaldu egin zuen balio sinbolikoa izan zezaketen objektuen esparrua, baieztatuaz edozerk daukala sinbolizatzeko gaitasuna. Mallarmék, garaiko errealismo eta naturalismoari aurre egiteko hizkera iradokitzaile moduan erabili zuen, zalantza eta espekulaziorako bidea irekitzen zuena, dekribapen eta analisa bainoago, hitzetan arreta jartzen zuen hizkera, hauen adierazietan bezain beste. Hizkera poetiko erredundante eta errekurrentea eraiki zuen, bere buruaz ari zen zeinuaren hizkera hermetikoa. (H)bren hizkerak ere ezaugarri hauek dauzka eta, aurrerago aztertuko denez, errekurrentzia hori ez da hizkera poetiko sinbolistan agortzen. Aztergai den testua ez zen salbuespena izan, sinbolismoak azkar zabaldu baitzuen bere esparrua olerkigintzatik narraziogintzara. Baudelaire beraren prosa poetikoa da horren adibide, baina Oldsek (2006: 161) azaltzen duen bezala, XX. mendearen lehen erdian ere prosagintza errealistatik aldendu nahi zuen literaturan, hala nola, Joyce, Woolf edota Conraden narraziogintzan, eragin handia izan zuen. Orain arte ikusitakoaren arabera, balio estetikoa lehenetsiz, testuaren izaerak berak deuseztatu egiten du artearen ezein erabilera didaktiko edo moralizatzaile dogmatiko. Testuaren edukiek garaiko moralarentzako gaizkia materializatzen dute, baina ezin uka dakioke edertasuna. Hain zuzen ere, hori izango litzateke antimodernitatearen ardura estetikoak planteamendu guztiz antimoralekin nahastutako artearekin frogatzen duena: edertasunak eta ongiak edo zuzentasun moralak ez dutela ezinbestean bat egiten, "gaizkia" eder dela maiz, artea eta konbentzio moralen arteko banaketa beharrezkoa dela, nolabait. Kasu askotan, hatsarre horren oinarrian dagoen motibazioa izan liteke ideologia hegemonikoaren arau moralekin bat ez etortzea eta, hortik, artea arau moral horietatik aske mantentzeko saiakera eta aldarria. Nolanahi dela, ez du zertan hala izan, hau da, ez da beharrezkoa boterearen ideologia hegemonikoaren kontra egotea honek artearen gianean izan lezakeen kontrol erabateko hipotetikoarekin bat ez egiteko, artea sormen askerako esparru gisa aldarrikatzeko. Literatur modernitatearen ideologiaren ezaugarri gisa, adibide ezberdinen bidez azaleratu den antimodernitatearen konstanteak frogatzen du Lehen Modernismoaren errepertorioaren bategite ideologiko garrantzitsu bat, mundu nahiz literatura/arte ikuskerarekin lotua eta artistaren jardunean islatzen dena. Bada, errepertorioaren analisitik eratorritako irudiak ez du bat egiten kritikak bere gainean eraikitako irudi kanonikoarekin, alderdi ideologikoari dagokionez, bereziki. Ezaugarri hori da, ordea, kanon hori osatzen duen errepertorioaren ardatza, literatur modernitatearen izaera ideologiko antimoderno markatua, literatur testuaren edukietan ez ezik forman ere eragiten duena. Pentsatzekoa da estetizismoaren eta sinbolismoaren jatorria ez dela soilik soiltasunaren eta didaktismoaren kanonaren indar zentsorearen kontrakoerreakzio gisa agertzen, zentsuraren debeku indarrak saihesteko hizkuntza tresna ―ez beti arrakastatsu― gisa baizik. Abren sortzearen azterketan erakutsiko den bezala, hala izan zen Miranderen kasuan. Antimodernitatearen izaera ideologikotik abiatuta egindako irakurketatik ondorioztatzen da, beraz, (H)bren modernitate literarioak antzekotasun handiak dituela eduki nahiz forma mailan literatur Modernismoaren kanon hegemonikoa osatzen duen errepertorioarekin, bai eta teorilariek kanon hori ezaugarritzeko jarraitzen dituzten hainbat irizpideri dagokionez ere: Gayren introspekzio edo autokritika eta heresiaren ideiak, haustura delaeta Harveyk (1987) eta Compagnonek (2005) egiten dituzten zehaztapenak, enfant terriblearen irudikapena, ardura estetikoa, sinbolismoaren pisua eta abar. Aldiz, jadanik esan bezala, azpimarratu beharrekoa da ideologikoki zehazki markatutako korronte baten baitan txertatzen dela idazlan hau, xehekiago alettu eta laburbiltzea komeni dena. Batetik, korronte horren literatur emaitza ezberdinek bat egiten dute Gay (2007) eta Compagnonek (2005) literatur Modernismoari aitortzen dioten ikuspegi heretikoaren ikuspegitik, hau da, ideologia hegemonikoaren kontra posizionatzen direlako. Hori da, hain zuzen ere, lan honetan definitu den modernitate literarioa zedarritzen duen elementu nagusia, tokian tokiko eta garaian garaiko idologia hegemonikoarekiko erresistentzia edo kontrakultura indarra egiten duen literatura. Bestetik, Poe eta Baudelairek irekitako tradizioaren ildo zabal eta iraunkorretik ideologia konkretu baten kritika sakona ageri da, Ilustrazio eta burgesiaren ideia nahiz baloreetan oinarritutakoaren kontrakoa eta, beraz, testua idatzia izan zen garaia kontuan hartuz gero, gizarte demokristauaren, materialismoaren eta boterea (nagusiki ekonomikoa) zuen klase sozialaren aurkakoa, alegia. Izan ere, testua 1959koa bada ere jendartearen kritika antimodernoa egiten du pertsonaia-subjektu gizon-pintoreak artista modernista madarikatuaren profil nahiz diskurtsoari jarraituz eta garaira egokituz. Azpimarratzekoa da jendarte burgesaren ideologia materialista eta jarrera moralizatzailearen kontrako posizionamendu edo ideologia artistiko hori literatur modernitatearen tradizio luzean txertatzen dela. Hain zuzen ere, Poetik Frankfurteko Eskolaren errealitate administratuaren kontrako arte modernoaren teoriarako ibilbidean errepikatu egiten da, aldaketa tenporal eta geografikoekin, materialismoaren, aurrerapenaren eta kristau moral dogmatikoaren kontrako jarrera antimodernoa. Era berean, errepikatu egin da kanonizatzerako garaian desideologizatze prozesua, modu ezberdinetan. Miranderen (H)bren kasuan, joera honi jarraituz, oinarrian dagoen literatur modernitatearen sakoneko izaera antimoderno hori izan da kritikak eta historiografiak gutxien azpimarratu duen ezaugarria. Modernismoaren errepertorioa zeharkatzen duen literatur modernitatearen izaera antimodernoaren nondik norakoak eta guzti honek Miranderen (H)bn daukan presentziatik abiatuta, oinarri ideologiko horretatik eratorritako literatur adierazpenen adarkatzearen bi gune aztertuko dira, Modernismoaren errepertorioan pisu handia izan dutenak. Horietarik lehenak, jarraian landuko denak, jarrera antimodernotik jaiotako alternatiba bati erantzuten dio, botere hegemonikoak sustatzen duen kanonaren indar zentsoreak bestelako ereduekiko xede ezabatzailea badu ere, indar produktibo ere bihur baitaiteke, literatur modernitate ezberdinen alternatibena, besteak beste. Antimodernitatearen ezaugarri bat Modernitatearen denboraren logika linealarekiko eta historizismoarekiko erabateko ezadostasuna izan zen eta horren alternatiba gisa mamitu zen literatur Modenrismoaren errepertorioko testu askotan mitoaren denbora zirkularra. Denboraren iraungitzearen nozioaren eta eternitatearenaren arteko kinkan artea agertu zen maiz larritasun existentzialaren konponbide gisa, Lehen Modernismoko errepertorio horren ezaugarri iraunkor. 1.2. Bigarren irakurketa: mitoaren denbora eta artea konponbide gisa. Bainan aur bat baizik ez zen oraindik Theresa, amaika urteko aur eme bat, eta askotan ba zirudian gelditu nai zela biek elkarrekin segitzen zuten bide horretan, beldur edo nekaturik izan balitz bezela, aurreratzeko erabe, aurrera zeraman urrats bakoitzak haren aurtasunaren thesaurak urrutiago uzten zituelakoan. Arnas artzeko baizik ez zen gelditzen ordea, eta duda-mudazko aldi horietatik landa sekula baino samurrago eta malguago izaten zen, bere buruari barka erazi bearrez. Ez zuen barkatu bearrik… aita besoetakoari xarmangarriago besterik ez zitzaion Bergsonen araura, aurtasunaren lilluretariko bat den "agintzaz beteriko zalantza" horren gatik. Eta ez zuen beldur izan bearrik aur izatetik eramango zuen hark, ez emakumetasunera, bainan urteak ukatzen zituen izatasun bakoitz batera, thesaur berriak eta iñork iñoiz ez ezagutuak eskainiko baitzizkion. Erreferentzia horrek garrantzi berezia dauka, ez horrenbeste testura ekartzen duen aipu txikiagatik, ezpada testua bere osotasunean irakurtzeko gakogarrantzitsua delako. Bergsonek denboraren ikuskera zehatz batetara eta Modernismoaren errepertoriora darama eta, ikuskera hori aintzat hartuta, aurrez nabarmendu gabeko (H)bren hainbat elementu azaleratu eta elkar lot daitezke. Bestela ere agerikoak dira testuan zehar denborari egiten zaizkion erreferentziak, honen iragankortasunarekiko kezka adieraziz, gehienetan. Gai honen inguruan gauzatutako azterketa sakon bakarra Arkotxak (2000) emakumearen hiru adinen inguruan idatzitako artikulua da, neskamea-Isabela-Theresa pertsonaia hirukotean oinarrituta. Bere analisiaren arabera, pertsonaietariko bakoitzak giza denboraren momentu erreal bat sinbolizatzen du. Istorioaren lehen paragrafoan "illargiak bere arpegi maltzurra irkaitzez erakusten zuelarik" (Mirande, 1987: 35) esaldian bertan harremantzen dira denbora, gaiztotasuna eta emakumea (Arkotxa 2000: 312). Alta, zehaztu beharra dago, batetik, feminitatea eta gaiztotasunaren artean identifikazio bat jazotzen bada ere, Theresa ez dela oraindik emakume, aro anbiguo batean baitago eta, bestetik, lehen irakurketan agerian geratu den bezala, gaiztotasun hori ez zaiola emakumetasunari era esklusiboan esleitzen, jendarte burgesaren pieza den partaide bakoitzari baizik. Horregatik, komenigarria dirudi Muñozek (2010) (H)bn ikusten duen misoginia antimodernitatearen testuinguru zabalagoan kokatzea eta osatzea. Bereziki, kontuan hartuta, lehen irakurketan aipatu den bezala, gizonak kritikatu egiten duela gizon burgesaren tipoa den lengusuaren emakumeak tratatzeko modua, batetik, eta, bestetik, irakurketa honetan aztertu berri den paragrafoan "aur eme" eta "emakume"-ren artean ezartzen duen ezberdintasuna. Azken horrekin garbi geratzen da Theresa emea dela, ez emakumea, horretarako adina eta, bereziki, jendarteratzea falta baititu. heriotza harremantzen dituztenekin (2000: 314-215), alegia. Loturak erabateko zentzua hartzen du testuan François de Malherberen "Et les fruits passeront la promesse des fleurs" aipua txertatzen dela kontuan hartuta, hain zuzen ere, denboraren iragankortasunaren harira: "Et les fruits passeront la preomesse des fleurs…" Bai zoritxarrez! Handik urte gutxi batzuetara, iruzpalau urteren bururako, betiko joana zatekeen haren aurtasuna; lore berri bat izateko ordez udako igali lirin bat izango zen maitaleen ortz erruki-gabekoek osk egingo ziotena eta, laster, udazkenak zimel eraziko zuena… (Mirande, 1987: 45) Azkenik, Arkotxak analizatzen duen metaforizazioari jarraiki, eleberriaren lehen paragrafotik neskame zaharraren figura heriotzarenarekin lotzen da, Isabelarena baino askoz zuzenago. Isabela ez bezala, gizonak ez du neskamea gorrotatzen, ez behintzat botere hegemonikoa duen jendarte modernoko klase sozialarekin bat egin eta honen konplize bilakatzen den arte. Ikusi denez, Isabelarena prozesu bat da, baina neskameheriotz identifikazioa pertsonaia hau azaltzen den unetik gertatzen da, janzkera beltz, ilargi, zeru beltz, urkabe eta bele artean azaltzen baita bere figura (Arkotxa, 2000: 320321). Isabelaren konnotazio negatiboak denboraren igarotzearen seinale izatea eta jendarte burgesaren baitan egina egotea baziren, neskamearena jendarte horrekiko konplizitatea eta heriotzarekiko gertutasuna dira, bereziki. Biak dira jendarte modernoaren produktu emakumezkoak, biek dauzkate konnotazio negatiboak, biak dira ametsak jaten dituzten beleak eta bietaz desegiten da gizona. Lengusuaz, baina, ezingo da desegin, lehen irakurketan aipatu bezala, autoritate saihestezina irudikatzen baitu, gizonak erdeinatzen duen jendarte modernoaren mundu ikuskera eta ezarritako ordena. Pertsonaia maskulino bati rol hori esleitzeak ere genero ikuspegi jakin bat sustengatzen du, jendarte patriarkal modernoaren kritika: jendartea gizonezko burgesek egina nahiz babestua da eta emakume rol jakin bat esleitzen die emeei. Garbi geratzen da emakume horiek ez dutela funtsean botererik, baina boterearen konplize gisa jokatzen dute. Hala ere, edo horregatik, emandako jendarte modernoaren kontra egiten duen gizon antimodernoak "aur eme" batengan ipintzen du esperantza, lengusuaren antitesia, honen alternatiba gisa. Theresa erregin moduan irudikatzen du behin baino gehiagotan eta kontuan hartzekoa da, gorago aipatu bezala, istorioaren amaieran berak hartzen duela iniziatiba eta gizona dela jarraituko duena. Azken gako horiek generoaren harira aurretik esandakoei gehituz eta hari horretatik tiraka irakurketa interesgarriak eraikitzeko aukeraz gainera, lan honi balioarekiko antzekotasuna du (H)bn erlojuari egiten zaion aipuak: "So egiten zion denbora neurtzen, denbora zauritzen ari zen tximinia-gaineko ordulariari-eta deus ez zuen ikusten" (Mirande, 1987: 95). Bestalde, gorago aipatu testu zatian, L'Évolution créatrice (1907) lanean garatutako hainbat ideia garrantzitsuren isla ere ageri da Miranderen idazlanean, Gilliesen (2008: 106) hitzetan Bergsonen lanik garrantzitsuena izan zena, bere garaikideen arabera. Bertan argudiatu zuen nahiz eta bizia plano tenporalean garatu eta honen errepresentazioa, aldiz, plano espazialean, giza bizitza bi horien elkarrekiko harremanean oinarritzen dela. Ideia horietatik abiatuta, organismoak denboran zehar nola garatzen diren aztertzeak unibertsoaren osotasunaren funtzionamendua ulertzen lagundu zezakeela defendatu zuen. Bere azalpenaren elementu nagusiak ziren, batetik, élan vital deitu zuen hastapeneko indarra, bestetik, intuizioa eta, azkenik, inteligentzia. Gilliesen (2008: 108) arabera, aipatutako elementuenerabilera zuzenaren adibide artistiko gutxi dago Modernismoan, baina artelana bere osotasunean ulertzeko moduan, hau da, forma eta edukia elkarri lotuta, eragin berezia izan zuela baieztatzen du. (H)bren kasuan, ordea, élan vital, intuizio eta inteligentzia elementuen elkarrekiko harremana ageri da Bergsonek bakoitzari emandako funtzio zehatza jarraituz. Gorago testura ekarritako fragmentuan ikus daitekeenez (Mirande, 1987: 37) Theresarengan gizonak intuizioaren bidez, "barruko begiek" irudikatuta, élan vital delako bizi indarra ikusten du, testuan "izaerazko su" gisa ageri dena, baina ez soilik neskaren gaztetasunari dagokiona, baita beregan islatzen den iraganetik datorren élan vitalari ere baizik. Istorioak aurrera egin ahala, inteligentziaren bidez eta begirada barnera itzuliz intuizioak esan diona ulertzen eta onartzen du progresiboki, hau da, Theresak sinbolizatzen duena ulertzen du. Hain zuzen ere hori baita gizonaren desira handiena, Theresak sinbolizatzen duena ikertzea eta bereganatzea. Aurrerago sakonduko den ildotik, planteamendu honek erabateko lotura ezartzen du XX. mendean antropologia nahiz etnologian garatutako hainbat teoriekin, mitoarekin harremandutakoekin, bereziki. Bergsonen ideiek proposamen interesgarria eskaini zuten garaian nagusitzen ari zen "aurrerapen"-ean oinarritutako denboraren ikuspegi lineal eta historizistari alternatiba eskaintzeko. Modernitateak sustatutako denboraren ulerkerak, batetik, denboraren joana aurrerapen positiboarekin lotzen zuen; bestetik, denbora objektibatu eta giza subjektuagandik erabat banatzen zuen. Horretaz gainera, ez zuen denboraren izaera iragankorrarekiko kontsolamendurik eskaintzen eta, hala, (H)bn Modernismoko literatur alternatiba gisa agertzen badu ere, zail egiten zaio horretan bete-betean sinistea. Alternatiba horrekiko desira izanagatik, gizona Modernitateak emandako kulturan hazi eta hezitako gizakia da, Theresa ez bezala. Azken honi haurtasunaren egingabetasunak uxatzen dio zalantza oro, testuan ageri denez. "Aur eme"-a haurtasunak berezko duen "ber-jaiozko ezagutza"-ren jabe da eta hori nahi du gizonak beregandik ikasi: Batzuek hala diote, eta bestetzuek bestela… izugarriena da neronek ez baitakit zion bere baitan… Bearbada Theresak ba daki, ordea, adimen elkor elperraren urgulluak ez baitio hari ber-jaiozko ezagutza lausotu eta itzal erazi, eni zoritxarreko honi bezelaxe… Denborarik geiago utzirik izan balitzait, dena ikasiko nuen atzera, haren arima erneak eni irakatsiz… bainan beranduegi da, eta orain beldur naiz, ezin-geiagoko beldurraz, […] (Mirande 1987: 108). Mirandek haurtasuna eta garai mitikoa elkarlotzen ditu (H)bn, eboluzionismo konparatibistaren teoriarekin bat eginez, Theresak gizadiaren haurtzaroa sinbolizatzen du, garai magiko, mitiko prelogikoa. Testu honen fikzioan garai hura antropomorfizatu egin da, Theresagan gorpuztuz. Oso ongi islatzen da gizon moderno antimodernoak garai horrekiko dauzkan desira eta beldurra, ahalmena eta ezintasuna, kontraesan erradikala. Desiratzen den errealitate horri lotzen zaizkio denbora ziklikoaren eta betierekotasunaren etengabeko erreferentziak, hau da, historizismo modernoaren eta aurrerapenaren ideiaren denbora linealari kontrajartzen zaion mitoaren denbora. Elementu hauekguztiek, hein handi batean antropologiaren eremutik sortutako teorien zordun, berebiziko eragina izan zuten Modernismo kanonikoaren errepertorioa osatzen duten hainbat autoretan eta, jarraian aztertuko den bezala, (H)bk batzuekin antzekotasun handiak dauzka. Eliotek, William Butler Yeatsek (1865-1979) eta Robert von Ranke Gravesek (1895- 1985) ezagutzen zuten Frazerren liburua eta euren lanetan eragina izanagatik, ez zuten bat egiten kulturen fasekako banaketa hierarkikoaren hurrenkerarekin, Miranderen gizonak bezala. Hala, inspirazio iturri izan bazen ere, ezin esan liteke Modernismoko idazleek Frazerren teoria hitzez hitz bere egin zutenik, guztiz bestela, antimodernitatetik idazten zutenez gero ez zuten bat egiten aurrerapenaren ideia indartzen zuen fase zientifikoaren gailentasun ideiarekin. Eliotek, emankortasunerako eta biziberritzeko ezinbesteko sakrifizioaren Frazerren mito unibertsalaren eragina erakusten du The Waste Land (1922) poeman. Hor mitoaren alderdi konparatzailearen bidez desesperazio, desira eta fedearen izaera unibertsala ageri da eta, oro har, idazleak mitoan ikusi zuen modernitateak ekarritako fragmentazioari aurre egiteko ahalmen bateratzailea. Poema honetan, Lawrencen The Plumed Serpent (1926) lanean bezala, Frazerrek deskribatutako 161955ean lehen aldiz argitaratua, Pariseko Elgar aldizkarian. 171961ean idatzia eta 1981ean lehen aldiz argitaratua, Donostiako Xaguxarra aldizkarian. Aintzina herri hau zuena izan da, Jentil-harrietan jarrita zegoen Zuendako esne, gurin: oberenda Giza-bihotz eta gogoen. Geroz zuen hatzak elas! dira galdu Ibai ta leizeetan, eta gure baitan; Latinez otoituz zaituzte ohildu Gizon beltzek elizetan. (H)bk eskaintzen duen konponbidea Bergsonen filosofian dago, hein handi batean, baina baita betiereko itzuleraren mitoan eta honi lotuta Frazerrek inspiratutako arte nahiz teorietan ere. 1.2.4. Artea konponbide gisa. Orain arteko irakurketek erakusten duten bezala, literatura ―eta artea, oro har― izan zen XX. mendeko ideia antimodernoentzako gotorleku garrantzitsuenetariko bat. Modernitatearen ideologia hegemonikoaren kontrako jarrerak islatzen ziren lan askotan, bai eta honek ekarritako aurrerapenaren mundu ikuskerarekiko erreakzioak ere. Azken puntu horretan denboraren afera izan zen ardatz nagusietariko bat. Hala, (H)bn ezaugarri hauek guztiakpilatu egiten dira eta, era berean, artea ageri da antimodernitatearen enuntziazio eta gauzapen esparru nagusi gisa. Gauzapen hori hainbat mailatan jazotzen da testuan zehar, betiereko itzuleraren sinbolo anitzen bidez. Hasteko eta behin, maila azalekoenean, betikotasuna adierazten duten elementu isolatu ugari daude testuan zehar sakabanatuta. Besteak beste, Franz Schuberten (1797-1828) "Amaitu gabea"-ren aipamena (1987: 53): Musika goibel bat entzun nahi zuen, ez latin-errietakoa iñolaz ere, Alemania edo Rusiakoa baizik; samur eta ozena, barrurakor eta oroz-gainekoa batean, halako bat soilki zen gai haren atsegiñaren laguntzalle izateko. Ezer ez baitzuen bere gusturako arkitu, radiola itzali eta Schubert-en "Amaitugabea" ezarri zuen disko-inguratzallean. Egokiagorik ezin asma… Theresa bezala amaitu gabe dagoenaren betierekotasuna sinbolizatzen du abestiak. Beste adibide bat da istorioaren amaieran pintoreak uretara botatzen duen eraztunarena, zirkuluaren esanahi sinbolikoa kontuan hartuta (1987: 120): […] urira itzuli baino leen, ordea, azken begirada bat eman zion, ixillik, illuntzen ari zen ur berdeari eta, beingoan, uretara jaurti zuen ekuinean zekarren urrezko zaldun-erastun bat, itsasoko jainkoari oberenda. Ez zen ankerra izan biontzat. Maila konplexuago batetan, baina beti ere aurrekoari lotuta, Theresaren bitartez Isabela eta neskame zaharrak sinbolizatzen duten denboraren iragankortasun linealaren kontrako denbora bat, hau da, mundu mitiko aurrekristau bat irudikatzen da, haren begietara begira gizonak ikus dezakeena eta desiratzen duena, in illo tempore hura, kristautasunaren eta Modernitatearen aurretik existitzen zen mundu ulerkeraren sinbolo, mitoaren denborari lotutako garai mitikoa. Hori dela-eta, istorioan txertatu egiten dira behin eta berriz mitologia eta zibilizazio aurrekristauen elementuak. Mundu mitiko horrekiko gizonak duen harremanean ageri da Modernitateak irekitako arrakala, izan ere, gorago aipatu bezala, istorioaren amaiera aldera erakusten den bezala, Theresak osoki sinetsi dituen kontakizunak gizonak berak ez ditu guztiz berresten. Banatu egingo dituztela jakinaraztean Theresak heriotza nahiago duela dio eta gizonak beldur ezote den galdetzean ezetz erantzuten dio, berak irakatsi dion guztiagatik badakiela heriotzaren ondoren betirako elkarrekin izango direla. Interesgarria da gai existentzial honen inguruko zalantzek emandako hausnarketa, hor islatzen baita hobekien gizakiaren pentsamendu mitikoaren eta mundu ikuskera modernoaren arteko tirabirek sortu ezinegona: "Il ondoren ere elkarrekin izango gera, ez da?" Ene Theresa! neronek baneki pentsatzen zuen etsiturik, zeuk zorioneko horrek ene liburuetan eta ene elletan idoro duzun ziurtasun hori neronek baneuka!... Beti saiatu zen zindo eta egiati izatera aurraren edozein galderari buruz; bainan orain beraren zalantza, beraren ezagueraren mugak hari agertzea ankerkeria bat baizik ez litzake, eta azkenekotz esan zion: "Bai, Theresa, elkarrekin izango gera orduan ere". "Beti elkarrekin, gu biok bakarrik?" jakin nai izan zuen neskato kezkatuak –eta segurtatu zion hark: "Bai, betikotz biok elkarrekin, eta gaizto guztien gandik urruti!" Biak elkarrekin betikotz? Biak bat egiñik betikotasunean? Batzuek hala diote, eta beste batzuek bestela… izugarriena da neronek ez baitakit zion bere baitan… Bearbada Theresak ba daki, ordea, adimen elkor alperraren urgulluak ez baitio hari ber-jaiozko ezagutza lausotu eta itzal erazi, eni zoritxarreko honi bezelaxe… Denborarik geiago utzirik izan balitzait, dena ikasiko nuen atzera, haren arima erneak eni irakatsiz… bainan beranduegi da, eta orain beldur naiz, ezingeiagoko beldurraz, ordua ba delakotz eldu gure bion batasuna zulo beltz batean agian ondatuko baita, gure bien izena eta izanarekin batean- betikotz. Berdin izugarria, edo areago, osorik itzaltzen ez bagera ere baldin iratxi bi bezela egotekoak bagerade betikotasunean, elkarren gandik betiko berezirik edo, sordeis, geiago ez jakiñik elkarren berri… Bainan batak bestea areago ez ezaguturik ere, bata bestearen ganako irrika lauso bat, orduan ere iñork ez ulertua, galdituko zaigu beti, ez da, Theresa, ez da? Bainan oi! Egia bada bi iratxo berezi ez gerala ere izango, arima-molekula parregarri bi baizik, bi arima zati arimaz gabeturik geuri ez dihoakigun batasun alper eta anker batean galduko direnak!... Ene jainko zaarren aldareak zutik balira oraindik ez nuke beldurrikan, aspaldion joana nintzake Theresarekin batean gaiztoek eta txarrek aaztu erazi, gezurtatu nai diguten Gazteen Lur irrikatu hartara… (1987: 107-108) Dagoeneko aipatua izan den bezala, istorioan zehar Theresaren irudia jainkotu egiten da. Amaierara iristerako garbi ikusten da gizonak baino gaitasun handiagoa duela neskatoak Gazteen Lurrean sinisteko, gizona baino bertakoagoa dela Theresa. Bere adin txikiak kulturaren garai magikoa sinbolizatzen du, baina hamaika zenbakiak badu era berean 18 Irakurketa honen xehetasun gehiago nahi izanez gero, ikus Lapurdumen argitaratzekoa den "Prometeo eta Proserpinaren amodioa edo Haur besoetakoa (1970)" (2015) artikulua. (H)bn artistaren pertsonaia agertzen da, pintorea, alegia. Bigarren irakurketan aipatu bezala, pintorea-gizona-narratzailea berdinduta agertzen dira istorioaren amaieran. Hiru ahots horiek bat egiten dute artistaren figuran eta, garrantzitsuena, pintorea eta gizonaren pertsonaiak bat eta bakarra izatea. Bestalde, "aur besoetakoa" Theresa da, baina baita argitaratua izan nahi duen istorioa edo, zehazkiago, liburuaren izenburua ere. Hain zuzen ere, testuaren amaieran pintoreak margotutako istorio gisa identifikatzen dena eta etengabe errepikatzera egiten duena. Hartara, gizonak Theresarekiko daukan harremana eta pintoreak egindako artelan moderno arau apurtzailearekikoa berdindu egiten dira. Aurreko irakurketan agerian utzi nahi izan den bezala, artea konponbide gisa irudikatzen da istorioan, ideologia hegemonikoarekin talka egiten duten munduak sortzeko eta betierekotzeko esparru eta tresna, hori ere sinbolizatzen du "aur besoetakoak", hau da, Theresak. Hatsarre hauetatik abiatutako irakurketan aztergai den istorioa literatur edo zernahi arte adierazpideren zentsura baten errepresentazioa da eta A Portraiten kasuan bezala zentsura oso modu zabalean irudikatzen da bertan. (H)bn gizonak Theresarekiko daukan harremanak muga anitzak topatzen ditu jendartean, Modernitateak ekarritako mundu ulerkera jatorri dutenak. Harreman hori fikzioko idazlea den pintoreak irudikatzen duen artista modernoak bere obrarekiko duenarekin berdingarria da. Muga horiek pertsonaien alegorien bidez irudikatzean bete-betean asmatu zuen Mirandek, horrela zentsuraren eremu zabala, instituziotik haratago jendartea osatzen duten norbanakoak ere hartzen dituena, irudikatu baitzuen. Lehen irakurketan ikusi bezala, gizonaren hausnarketetan Modernitatearen kontrako ikuspegia agertzerakoan maiz azaltzen da izen oneko familiaren itzala eta, oro har, jendartean dauden eta esan gabe doazen arauena: Besteen esanera gehiegi bizi izan zen orain artean eta ondikotz! Oraindik ere besteek haren baitan jarritako itxaropenari amor ematera gertu zen, besteen gatik sortutako bere buruaren aizun-irudiari uko ez egitea arren. Zergatik ote? Ez koldar zelako, agian. Gizarteko eginbideak zituen eragille, pentsatzen zuen ironeia mingar batekin, etxe-ondo zaar baten jabe eta leinu ohoragarri bateko seme denaren eginbideak… naiko lotsagai ematen zion dagoeneko bere leinuari, […] (Mirande, 1987: 36). Ez hori bakarrik, jarraian txertatutako aipuan ikus daitekeenez, legearen esparruari ere egiten zaio erreferentzia, alderdi punitiboari, espetxea eta psikiatrikoa aipatzen dira, baita psikoanalisiaren papera hainbat portaera psikopatologia gisa azaltzeko ere, eta abar. Urdeok indartsu ziren ondikotz! Biotza aul, gogoa aul, ulermena aul ―hura baino askoz, askoz indartsuago ordea! Legearen indarra eskuetan zeukaten, eta ez zuen dudatzen iskillu hortzaz baliatuko zirela, zamaitu zuten araura. Haren izate ororen jabe egiten ari zen mozkorraren gatik ere, otz-ikara bat nabaitu zuen bere burua auzitegi batean zekusalarik… eta presondegian― edo gaixotegian… Lengusuaren aolkua gogoratu zitzaion, eta irri egin zuen kireski. Lehenago bizi izan balira, apaiz aitor-entzule baten gana joan zedin esango bide zion… Bainan mendearekin batera "aurrera" zihoazen jendeok… Jakintza ezagutzen zuten orain haren ingurukoek ere, "Maitasun aundiaren gabea gatik gaixotasuna" den jakintza! Irri-egingarria benetan… gogoan ikusten zuen lengusua Krafft-Ebing edo Freud-en liburuen itzulpenak irakurtzen, istudiatzen… burmuin lodiak nekatzen, oitu gabeko termiñak ulertu naiz ―methodikoa baizen gizontxoa― azkenekotz, haren kasua azaltzen eta argitzen ao zabalik zeuden familiako beste kideei. Esan gabe zihoan gaitzesten baino gupidestenago zutela orain, Freud eta Krafft-Ebing-i esker… Halarik ere, ekanduaren indarraz edo, haren epaille izan ziraden, eriotzerako epaia esan zuten haren gainean. (Mirande, 1987: 51). Eremu errepresibo-zentsore horrek guztiak, azken batean, ideologia hegemonikoaren esparruaren hedapena erakusten du. Egoeraren itogarritasunaren aurrean alkohola eta ametsa ditu gizonak ihesbide bakar eremu intimoenean, etxean. Baina hor ere badu begiralerik. Isabela eta lengusuaren adin ertaineko pertsonaiak antzinako etxe zaharrera kanpotik datozen Estatu burges liberalaren alegoria diren heinean, neskamea lehenagotik bertan dagoen begiralea da, Elizaren alegoria, zaharra eta beltzez jantzia, istorioaren une erabakigarrienean lengusuarekin, hau da, Estatuarekin kolaboratzen duena. Nolanahi dela ere, indar zentsore horien kanpoko izaeraz haratago ere norbanakoaren baitan duten eragina ere adierazten da, nola indar horiek gizabanakoarengan eragiten duten, bere ametsetatik urruntzen duen "gizarteko eginbidea" jarraitzera bultzatuz, "aizun-irudi" bat eraikitzera makurtuz. Goragoko fragmentuan ikus daitekeenez, jendartearen legeek norbanakoakoari forma emateko duten gaitasuna aipatzen da (H)bn, hau da, ideologia hegemonikoaren norbanakotzea jaiotzetik gertatzen da oharkabean, familian bertan eta jendarteratzean beranduago, horretan datza zentsuraren alderdi produktiboena, ideologia hori birsortzean errealitate ahalik eta bakarren bihurtzeraino. NCTren ideiekin bat eginez, hau egiturazko zentsuraren errepresentazioa da. Artistaren jardunari dagokionez, lehen fase horretan jendartearen legeak barneratu izanaren konzientzia eta bere buruaren autozentsura errepresentatzen dira. Ondoren, artista modernoak, hau da, ideologia hegemonikoaren arauekin haustea erabakitzen duenak, bere baitan, bere intimitatean hasten du zentsura dialektikaren mugen hauste hori, etxean, alegia. Baina literaturak suposatzen duen komunikazio ekintza gauzatzerako garaian, hau da, mezua jendarteratzeko unea heltzerakoan, zentsura formal edo erregulatzailearekin topo egiten du. Lengusuaren pertsonaiak, legea eta boterearen baliabide punitiboak irudikatuz, beste zentsura mota hori errepresentatzen du eta neskame zaarra, hots, Eliza, du lagun. Artearen esparruan jazotzen den kanonaren eta erreprimitu beharrekoaren arteko dialektika oso garbi irudikatzen da, izan ere, egin beharrekoa eta egin behar ez dena zer den argi geratzen da, eredu bat dago norbanakoa berez eta oharkabean egituratzeaz gainera, autozentsuratzera daramana. Kanonak eragindako zentsura indarrak barne irrikek bultzatuta bestelako errealitaterik amesteko gaitasuna ere kamusten du, erreprimitutakoaren eremua babestuz. Baina indar zentsore hori nahikoa ez eta artista modernoak kontrakultura eginez bestelako errealitateak asmatu eta, larriagoa dena, komunikatzen siatuz gero, beste neurri batzuk hartzen dira ideologia hegemonikoa babesteko, hots, zentsura formala. Hartara, hirugarren irakurketa honek aurrekoa osatzen du, arteak garaian garaiko errealitate zurrunarekiko konponbide gisa ematen duen askatasun horrek ere muga hertsiak badituela adieraziz. Hau da, artea ere, komunikazio tresna gisa, ez da ideologia hegemonikoaren mugetatik libratzen, nahiz eta nor bere baitarako sormen askerako esparru moduan erabili, artelanaren jendateratzea ezinezkoa bilakatuko du botereak, beharrezkoa balitz indar zentsore gisa neurri errepresiboak erabiliz. Garaiko testuingurua kontuan hartuta, eta are Abren debeku historia ere, zentsuraren errepresentazio honek zentzu handia bereganatzen du. Era berean, oso azpimarragarria da Modernismo kanonikoarekiko antzekotasuna. 1.3.3. Istoriotik liburura, liburutik kulturara. Orain arteko irakurketen arabera gizona-aur besoetakoa (Theresa) eta pintorea-Aur besoetakoa harremanen arteko paralelismoa eginez, agerian utzi da (H)bn artea askatasun esparru gisa aldarrikatzen dela, hau da, konbentzioen edo ideologia hegemonikoetatik kanpo sortzeko eremu moduan. Baina, era berean, muga horiek arte sorkuntza jendarteratzerako garaian berdin gauzatzen direla irudikatzen du. Emaitza aterabiderik gabeko labirinto baten antzerakoa da eta, bide batez, liburu materilaren historiaren hasiera aurreratzen du zentsuraren errepresentazio horrek, tesi honetan aurrerago sakonduko dena. Hala ere, irakurketa honen azken punuan kulturaren esparrura salto eginda ere, ez dago liburuaren ertzetatik, testutik, ateratzeko beharrik. Fikzio barruko idazleak, hau da, pintoreak, euskaraz idatzi du gizona eta Theresaren istorioa, (H)b. Azken finean, aske izan nahi duen pertsonaren arterako joera eta bidean topatzen dituen mugak irudikatzen dira bertan. Euskaraz idatzi izanak, errepresentazio hori euskal kulturaren baitan kokatzera darama, hots, pintore-narratzaile-gizona euskal testuinguruan txertatzen den artista da, irudikatzen den zentsura egoera bezala. Zentzu honetan, Theresa sorkuntzarako materia edo lehengai nahiz helburu estetikoa da, pintoregizonak askatasunez moldatu nahi duena jendarteko arauak hausteko. Heterodoxotasun horri Theresak sinbolizatzen duen betierekotasunaren denbora mitikoa gehituz gero, emaitzak idazle moderno askoren sorkuntza lerroa irudikatzen du, sorkuntza antimodernoa. Besteak beste eta atal honetan erabilitako adibidearekin jarraitzearren, Joycen A Portraitekiko antzekotasuna handia da, bertan elkartzen baitira artistaren irudikapena zentsuraren errepresentazioari lotuta, mitoaren hipotestua eta horrek suposatzen duen mundu ikuskera, osagai femeninoa eta erotismoa hausturaren "momentu epifaniko"-etan eta abar. Era berean, esan liteke Theresak, lehengai gisa XX. mendeko euskara eta euskal kultura sinbolizatzen dituela eta gizonak sinbolo hori ezagutu nahi duela, ikertu, jendarte konbentzionalaren ideologia hegemonikoaren arauak hautsiko dituen zerbait irudikatzen duelako, Modernitatearen antitetikoa: betiereko iragan mitiko aurrekristau bat. Jakina, irakurketa honek lotura zuzena dauka jadanik Peillenek (1987, 1991, 1998) Miranderen idazlanaren irakurketa alegorikoaz behin baino gehiagotan esandakoekin, aurrerago ikusiko den moduan. Theresak irudikatzen duen kultur garai horri kontrajartzen zaio gizonaren etxean aspalditik den neskame zaharrak irudikatzen duen kultur garai kristaua, bai eta hiritik datozen Isabelak nahiz lengusuak neskame zaharrarekiko aliantzan sinbolizaten duten kultur garai burges liberalarena. Hiritik landarako norabidean jazotako imperialismo kulturala ongi irudikatzen du (H)ban landa giroko emakumezkoek edo "jende bakun"-ek Isabelarekiko erakusten duten miresmenean eta haren hauekiko erdeinuan: Ba zekien Isabela neskamearen kuttuna zela… Parregarri zen, pentsa zer aburu zukean andere gazte apaiñak atso arront, zantar horrez! Jende bakunak gutxiesten zituela ez zuen ezkutatzen, eta halarik ere jende bakunok miresten zuten Isabela apain hori; bizi zen auzoko errian guztiek haren antzak eta edertasuna goraipatzen zituzten, eta baserrietako neskatillek haren erak kopiatzeko alegiñak egiten zituzten. Parregarri bai, irudi zitzaion gizonari; berak ez zituen bakunak besteak baino geiago ez gutxiago erdeinatzen… Lehenago, maite ere izan zituen […]" (Mirande, 1987: 39) ha predominado desde entonces en las escuelas y universidades europeas, donde ahora se estudian los mitos solamente como reliquias pintorescas de la era infantil de la humanidad. Hala, gizonak eta pintoreak sakrifizio errituala gauzatzen dutela interpreta daiteke, betiereko femeninoa birsortzeko, aintzinako garai matriarkalarekin lotzen den hizkuntza poetikoan, (H)bren euskarazko prosa poetikoan mamitzen dena. Garaian garaiko gizona sakrifikatu egiten da, pintoreak, artistak, mitoaren egileak, etengabe birsortu dezan Theresa, antzinako betiereko esentzia femeninoa, mitoaren Gazteen Lurreko izakia. Bigarren irakurketan jadanik iradoki den bezala, komeni da genero ikuspegitik abiatzen den azterketan azken datu horri sakonago erreparatzea, Modernitateak emakumezkoari esleitutako paperari zuzendutako kritika zorrotzarekin batera. Nabarmentzeko modukoa da Gravesen planteamenduen eta (H)bren modernitatearen arteko lotura zuzena, Miranderen idazlanean antzinako hizkuntza eta garai poetiko mitiko hori euskara eta antzinako euskal kulturaren bidez mamitzen eta birsortzen delako. Azken hori da, hain zuzen ere, ezin zeharkatuzko muga nagusia, gizona eta Theresaren arteko maitasun istorioak Modernitatearen eta hau sustatzen duten botere instituzioekiko erronka suposatzen baitu, beste ezeren gainetik, paidophilia istorio hutsa baino sakonagoa den heresia: Modernitatearen mundu ikuskera eta, beraz, ideologiaren kontrako ikuspegi bat, alderdi femeninoari balio berezi bat ematen diona eta honen aginte garaiarekiko nostalgia agerian uzten duena, Gravesen ildo kritiko beretik. Euskal kulturaren eremura ekarrita, hau da, (H)bren kasu partikularrari erreparatuz, hitz gutxitan laburbilduta, Eliza Katolikoaren eta Estatu Liberal modernoen inperialismo kultural ezberdinen indar zentsoreekiko aske izango litzatekeen euskal kultura baten biziraupena aldarrikatzen da, primitiboa, izpirituz gaztea, matriarkala, mitikoa, poetikoa eta, artea bezala, betierekoa. errepresentazioekin. Hiru lerroak elkarri estu lotuta daude eta, funtsean, ardazten dituena antimodernitatea dela azaleratu nahi izan da. (H)bren modernitatea bere osotasunean aztertu ahal izateko, ezinbestekoa da literatur Modernismo kanonikoak barnebiltzen duen errepertorioarekiko erkatzea, ez baita baztertzeko moduko datua mundu artistiko eta intelektual erabat aberatsa zen XX. mendeko Parisetik idatzi zuela Mirandek (H)b. Horri gehitu behar zaio gurasoen jatorri euskalduna eta berak euskal kulturarekiko erakutsitako jakinmina eta ardura. Mirande euskal etorkinen seme Paristarra zen, lokala eta globalaren arteko sintesi behartu bat, batetik zein bestetik edan zuen. Antimodernitatea proposatzen saiatzen zen beste denboraren ulerkera, beste errealitate mitikoa euskal kulturak errepresentatzen zuen euskal idazle paristarrarentzat. Ezin hobeki uztartzen da literatur modernitatearen tradizio antimoderno hori Miranderen euskarazko testu honekin. Zalantzarik gabe, (H)bak literatur Modernismo kanonikoaren errepertorioarekiko daukan senidetzak euskal literaturaren testuinguruan ez ezik mendebaldarrean ere txertatzen du literatur testua. Lan honetan antzekotasunak azpimarratu diren arren, literatur Modernismoaren errepertorioaren genealogian bere bakantasuna ezaugarritzen duten elementuak ugariak dira, euskaraz idatzi izana nahiz euskal kulturarekiko lotura alegorikoa, besteak beste. Era berean, ezin esan liteke Gravesen "jainkosa zuria"-ren paralelismoari jarraituz egindako irakurketaren erabateko parekorik hain erraz topa daitekeenik literatur Modernismo kanonikoaren errepertorioan. (H)bren modernitatea bere osotasunean dekribatzeko saiakeran ez da aski idazlanak Modernismo kanonikoareen errepertorioarekin duen senidetza ezaugarritzea. Are gehiago, azpimarratu nahi da tesi honen oinarrian den literatur modernitatearen abiapuntu teorikotik ez dela beharrezkoa senidetza hori testu bat modernoa izan dadin. Alabaina, (H)bren kasuan aipatu beharreko ezaugarria delako egin zaie tokia hemen Modernismo kanonikoaren errepertorioarekiko konparaketari et ahortik abiatutako irakurketei. Hurrengo pausua, bada, Abak idatzia izan zenean euskal literatur testuingurura zekarren berritasunari heltzea izango da, garaian gailentzen zen narraziogintzaren eremuko kanonari arreta berezia eskainiz. 2. (H)aur besoetakoaren modernitate literarioa berritasunaren ikuspegitik. Orain arteko azterketan literatur Modernismo kanonikoaren errepertorioan ageri diren hainbat joerari lotutako (H)bren irakurketak aurkeztu dira. Hala, literatur testuaren izaeraren alderdi bat eman nahi izan da ezagutzera, Modernismo kanonikoari lotutako literaturekiko harremanetan garatutakoa eta, era berean, harreman horietan oinarrituz literatur Modernismoaren mapa zabalean kokatu nahi izan da testua. Abk badu, alabaina, errepertorio horrengandik urruntzen duen ezaugarri bat: bazterreko afera bat bazterreko hizkuntza batean idaztea erabaki izana, alegia. Yeatsek, esate baterako, mundu keltiar mitologiko eta magikoa berrezarri nahi zuen baita ere, baina ingelesez idatzi zuen bere lana. Joycek mitologia erabili zuen, modua eta xedea ezberdinak baziren ere, Irlandako hertsidura moralaz eta erlijio nahiz politika aferez mintzatzeko, ingelesez ere bai. Mirandek euskaraz idaztea erabaki zuen, ziur aski hori zelako berarentzat iraganeko mundu mitologiko magikoaren arrastoa, Theresak sinbolizatzen duen garai hori. Horregatik, Modernismoaren ikuspegitik egindako irakurketen amaiera aldera aipatu den bezala, oso litekeena da, Peillenek (1998: 23-24) aipatu bezala Miranderen testua euskaraz izatea, zentzu guztietan: euskaraz eta euskara nahiz euskal kulturari buruz, hein handi batean, Theresaren sinboloaren bidez. Jadanik nabarmendu den bezala, ikerketa honen hastapeneko asmoari begira, hankamotz geratzen da mendebaldar literatur Modernismo kanonikoarekiko senidetasunak bilatzen dituen konparaketa hutsa. Izan ere, aldez aurretik ezarritako marko teorikoaren arabera literatur lan baten modernitatea ez du aipatutako kanonarekiko antzekotasunak erabakitzen. Aitzitik, literatur testuaren modernitatea, adiera unibertsalean, erreferentzia gune jakin baten kanonarekiko eta, oro har, errepertorioarekiko daukan ezberdintasun harremanaren arabera erabakitzen da. Ezin uka daiteke (H)b mendebaldeko literatur Modernismoan txertatzen dela, baina euskal literatura gisa beti ere, berez euskal literatur tradizioaren parte baita, euskaraz eta euskal irakurlegoarentzat idatzia. Hartara, literatur testu honen modernitatea baloratu ahal izateko erreferentzia errepertorio konparagaia ordura arteko euskal literaturaren kanonak behar du izan. Lehen atalaren azken puntu honen helburua, beraz, (H)bren modernitate literarioa idatzia izan zeneko euskal literaturarekiko harremanean ezaugarritzea izango da, Abren modernitatea, alegia. Hau da, modernitate literarioaren adiera unibertsaletik abiatuta, Miranderen testuak euskal literaturara ekarritako berritasun funtsezkoen nondik norakoak aztertzea izango da gakoa. Horretarako hiru atal nagusi bereiziko dira: generoarena, gaiarena eta aurreko biekin harremanduta dagoen baina haratago doan ideia estetiko eta metaliterarioena. Horiek barnebiltzen dituzte Abk, idatzi zen garaian, euskal literaturarentzat suposatzen zuen berritasunaren ertz nagusiak. Aztergai dena narrazio testua denez, bere aurreko narraziogintzaren kanona izango da gehienbat konparaketa egiterako garaian erreferentzia errepertorioa eta, hori dela-eta, lehen egitekoa izango da kanon horren gainean aritzea. 2.1. Ohiturazko eleberriaren kanonaren mugak. Domingo Agirre apaizaren Auñemendiko lorea (1887), Kresala (1906) eta Garoa (1912) ohiturazko eleberriek, tradizio hispanikoaren novela costumbristaren euskal baliokideek, mugarritu eta ezaugarritu zuten mende erdi iraungo zuen euskal eleberrigintza jaioberriaren tradizioa. Olaziregiren hitzetan (2002: 57) "euskal abertzaletasunak XIX. mendearen hondarrean izaniko bultzada erabakigarria izan zen prosa berri haren helburu, gai eta are estiloetan ere" eta "idazle gehienak ohiturazko fikzioaz baliatu ziren ideologia jeltzalearen oinarrian zegoen ikuspegi idealizatu eta tradizionalista azaltzeko". Hartara, tankera honetako eleberrigintzaren erabateko kanonizatzeak ondorio zuzenak izan zituen prosazko literatur lanetan erabiltzen ziren gaiak mugatzerako orduan, bai eta literatura, hau da, fikzio idatzia, ulertzeko moduan ere. Aldez aurretik azpimarratu beharra dago euskal literatur sistema eta eremua, gaur egun ezagutzen diren moduan, XX. mendearen bigarren erdian garatu izanak ez duela esan nahi aldez aurretik halakorik ez zenik, nahiz eta horien ezaugarriak gaur egungo literatura eremuen oso ezberdinak izan. Kanonetik haratagoko literatura idatziaren eremua oso zen mugatua irakurle zein idazleen aldetik eta kontrol handiko esparrua zen, kanona oso gertutik begiratzen baitzen. Harreraren atalean sakonduko da zentsuraren nolakotasun eta gorabeheretan, baina puntu honetan aintzakotzat hartu behar dena da Eliza Katolikoa zela euskal literatura idatziaren eremu txikia kontrolatzen zuena, hau da, kanonaren zaintzailea. Kanon horrek indar zentsore handia egiten zuen eredu bakar zen heinean, literatur gai edo formetatik haratago literaturaren ulerkeran bertan eragiten zuena. Fikzioak irudimena nahiz fantasina pizteko eta mugez haratagokoak imaginatzeko izan lezakeen baliotik urrunen kokatzen den narrazio motetarikoa da ohiturazko eleberria, errealitatea eredu gisa erreproduzitzen duen joera kontserbakoia. Boterearen interesei erantzuten zien kanonak bere horretan iraun zezan ezinbesteko baldintza izan ziren euskal literatur idatziaren eremuaren txikitasuna, Eliza Katolikoak honen gainean zuen kontrolaren monopolioa eta, beraz, euskal jendarte ez alfabetatuegi bat edo, alfabetatua izatekotan, katolikoa. Ohiturazko eleberriek xede estetiko-ludikoa izan zezaketen hein batean, baina ezaguna den helburu sakonago batekin: euskal eremuan hegemonikoa zen ideologia tradiziozale eta kontserbakoi baten alde egitea, hori mantentzea eta irakastea. Azken finean, literaturgintzaren tradizioan docere et delectare gisa ezaguna den funtzioa eman zitzaion ohiturazko eleberriari. Aldekoaren (2008: 167) hitzak ekarriz: Eleberri kostunbrista ez da errealitatearen imitazioa, balio-sistema jakin baten gainean aldez aurretik eraikitako eredu baten imitazioa baizik, eta eredu horren mendean dauka fikzio literarioa. Ohiturazko eleberriaren oinarri ideologikoak eta euskal literatura idatziaren eremuaren nolakotasunak kontuan hartzeak narrazio mota honen forma, gai edota xedetik urruntzen zen literatur narraziogintza berandu arte ez sortzearen zergatia ulertzen laguntzen du, baita sorrera horretan aurkitutako oztopoena ere. Olaziregik (2002: 57), Jesus Maria Lasagabasterren 1981eko lanaren oinarritik abiatuz ohiturazko eleberriaren tradizioaren baitan sortutako eleberrien ezaugarri nagusiak aipatzen ditu: […] landa giroan kokatutako zenbait pertsonaiaren bizitzaren narrazioa egiten da, langileria ez da ia inoiz agertzen, eta, oro har, gatazka gutxi eta munta eskasekoak dituen mundu bat islatzen dute. Azken finean tesi-eleberria da, hiru ardatzen inguruan taxutua – fedea, abertzaletasuna eta euskalduntasuna- eta narratzaile ahalguztidun batek zuzendua eta kontatua. Ohiturazko eleberriak ugaldu egin ziren 1936ko Espainiako Altxamendu Militarraren aurretik eta tankera bereko ipuinak ere argitaratu ziren. Ezaugarri horietatik aldentzen zen euskaraz idatzitako ezein testu argitaratzea egiteko zaila zen, Etchepareren adibideari erreparatzea aski da honetaz jabetzeko. Modernismoaren errepertoriotik abiatuta egindako hirugarren irakurketan aipatu bezala, Casenavek (1997) saiakera literario moduan sailkatu eta aztertzen ditu Etchepareren idazlan laburrak, hibridazio gisa. Nahiz eta horietako zenbaitek ohiturazko narratibaren kutsua izan, azpimarratzekoa da ez dela hala kasu guztietan eta, hain zuzen ere, horrek sortu zizkion arazoak. 1910ean Buruchkak idazki-bilduma argitaratu zuenean, Aldekoak (2008: 178) dioen bezala, "euskal integristen ezin ulertua eta gaitzespena nozitu behar izan zuen, apaiz ultrakatolikoek liburuko bi artikulu gaitzetsi baitzituzten". "Amodioa" izeneko testuak Platonen Banketearen (K. a. 380) antzerako ildotik amodioaren inguruko elkarrizketa bat irudikatzen du eta "Nor eskola-emaile. Zer irakats" testuan zalantzan jartzen da apaizak maisu izatearen egokitasuna. Bi testuen gaiek eta hauekiko posizionamenduak desafio egiten zioten orduko euskal jendartean botereak zuen ideologiari, aski hegemonikoa zenari, eta, beraz, baita ohiturazko tradizioan kokatzen zen narraziogintza kanonikoari ere. Etcheparek berak, bere lanaren argitaratzeak sortutako erreakzioen aurrean, baztertu egin zituen merkatutik oraindik salgai zeuden aleak eta etxean atxiki. 1940an Piarres Lafitteren (1901-1985) eskutik argitaratu zen berriz ere liburua bi idatzi horiek gabe eta ez zen 80ko hamarkada arte osorik argitaratu. Beraz, aurrerago sakontazun handiagoz aztertuko den bezala, zentsura ez zen kanonaren birsortze eta indartzera mugatzen. Etchepareren Buruchkaken adibidea ohiturazko narraziogintzaren hegemoniaren eta hertsitasun ideologikoaren nolakotasunaz eta honen iraupenaz ohartarazteko baliagarria da. Zentsura kasu paradigmatiko honetan, hasiera batean autoreak berak bere burua zentsuratu zuen ingurukoen presioak zirela eta, liburuak argia ikusi eta berehala. Horren ostean, Lafittek argitaratu zuen Etchepareren lana, baina bi atal onartezinak kanpoan utzita. Hona nola azaldu zuen hitzaurrean bildumaren zentsura ibilbidea: Miriku gazteak sinetsi zituen aholku horiek oro eta 1910-ean ager-arazi zuen iburu bat, Buruxkak. Egia erran, nor harritu? Adixkide eta ahaide gehienak harritu! Liburua hor zuten, bapo eta eder, bainan ezin onetsizko bi kapitulu hitsekin: batean, apezen eskoleri ezin aiherrago zagon, baiziketa erlisionea dena ilunbe dela eta egiaren gordatzale bertzean, ausartzia guziak bilduak zauzkan, itsusienak barne, amodio garbia eta bertze edozoin, berdin haizu emaiterainokoan. Ahaide-adixkideek, bixtan da, beltzuri egin zioten. Ez zituela bada arima ahul edo minberak nahasi edo zaurtu behar, miriku gazteak etxen bahitu zuen bere liburu ozarra, nehori bakar bat saldu gabe. Haatik adin batetako eskualtzale batek doiaipatzen bazion, hitz pollit batekin zart! Emanen zion present. Liburu hori, ditaken eskuararik garbienean egina delakotz, nahi izan dugu salbatu: bi kapitulu dohakabeez arindurik eta hitz dorpexko bakar batez, zen bezala-bezala agertzen dugu. (Lafitte, 1980 [1941]: 13) Azkenik, lana ez zen oso-osorik azalduko lehen aldiz argitaratu zenetik 70 urte igaro arte, goiko aipua ekartzeko baliatu den 1980ko argitalpenean. Beraz, aurretik ere euskal literatura idatziaren eremuko zentsura dialektikaren hertsitasuna handia bazen, harreraren atalean sakonki azalduko den bezala, 1936ko Espainiako Altxamendu Militarrak ekarritako errepresioak XX. mendearen lehen erdi osoan zehar luzatu eta are gehiago murriztu zituen parametrook. Horrek euskal literaturaren garapen orokorrean eragin sakona izan zuen, literaturaren ulermolde orokorrari nahiz jorra zitezkeen gai eta estetikei zegokienez. Testuinguru horretan kokatu behar da Miranderen Abren agerpena, eta honen berritasuna XIX. mende amaieratik zetorren kanonarekiko harremanean aztertu. Jarraian jorratuko diren puntuetatik ondoriozta daitekeenez, idatzia izan zen garaian literatur testu horren sakoneko berritasunik handiena islatzen duen literaturaren ulermoldean zetzan. Literaturaren ulermolde hori uler eta gara zedin, baina, ezinbestekoa izango zen euskal literatura idatziaren eremuaren baldintzak eta izaera aldatzea eta prozesu horretan, era berean, ulermolde horretan oinarritutako literatura sortzea baitezpadakoa izango zen. Harreraren atalean prozesu horren bilakabidea aztertuko da hein handi batean, baina, lehenik eta behin, Abk idatzia izan zen garaian euskal literatur narraziogintzara zekarren berritasunaren alderdi nagusiak aztertu behar dira, ondoren datozen puntuetan literatur generoaren eta gaiaren inguruan ardazten direnak. 2.2. (H)aur besoetakoaren generoaz. Nahiz eta euskal literatur kritikak eta historiografiak Hb eleberri edo nobela gisa sailkatu ohi duen, Mirandek 1959an amaitutakoan "ipuin-berri" izendatu zuen Ab eta makinaizkribuaren izenburu azpian ageri ziren hitzak Hbren hasierako argitalpenetan mantendu ziren, oro har ―Hordagoren 1983ko argitalpena kenduta―, bai eta Pamielaren (H)brenean ere. Dena den, izendapen horrek geroz eta toki marginalagoa hartu du eta ez da izenburuaren azpian ageri, gaur egungo Ereinen (2007) Poltsiko.e bildumako argitalpenean kasu. Hala, harreraren atalean sakonago aztertuko denez, argitaratu aurreko eta osteko gutunerian ikus daiteke Mirandek eta irakurleek ezberdin sailkatu zutela hasieratik testu bera, bataren eta besteen arteko distantzia kulturalaren eta ipuin-berriaren berritasunaren tamainaren adierazle nabermena dena, bide batez esanda. Mirandek hasieratik erabili zuen ipuin-berri izena Abrentzat. Hala, Patri Urkizuk (1995) apailatutako gutun bilduman ikus daitekeenez, Jon Etxaideri (1920-1998) 1959ko urtarrilaren 1ean igorritako eskutitzean "ipuin berri bat asi dut" (Mirande, 1995: 150) ziotson Mirandek eta, amaitu ostean, Peilleni 1959ko otsailean zuzendutako eskutitzean ere "pozik nago ene ipuin-berriak inpresio zerbait egin baitizu" (Mirande, 1995: 153). Beranduago, Gabriel Arestik (1933-1975) Hb argitaratu ostean, Xabier Kintanaren gutunari ere "eskerrik asko zure eskutitza gatik, eta batez ere Haur besoetakoa nere ipuin berriaz daukazun eritzi onagatik" batekin erantzun zion (Mirande, 1995: 253). 2.2.1. Ipuin-berria versus eleberria. 1970ko lehen argitalpenaren atzealdean Arestik idatzitako oharrarekin hasi eta azken aldiko historiografiaraino, Hb nobela edo eleberri eta, azken aldian, eleberri labur gisa sailkatu izan da. Hala ere, Arestik berak, idazlearen irizpideekiko errespetuz edo esanguratsua izan zitekeenaren susmoz, aipatu egin zuen Mirandek bere testuari esleituriko generoa, gorago testura ekarritako Anaitasuna aldizkariaren 195. zenbakian argitaratutako literatur kritikan: Baina ostrazismo eta debekatze tirano hartatik, haren zenbait liburu eta idazlan geratu ziren argitaratu gabe, haien artean orain LUR editorialak euskal jentartera ateratzen duen gaurko nobela labur hau, edo Mirandek berak dioen bezala, ipuin-berri hau. (Aresti 1970: 10). Autoreen arteko sailkapen ezberdintasunak gorabehera, argitalpen eta historiografietan gailentzen den ezaugarri amankomuna da Mirandek bere testuarentzat erabilitako izendapena gehienez ere gainetik aipatzen dela, garrantzi gehiegirik eman gabe. Xehetasun horri arreta gehiagorik ez eskaini izanak Abren modernitate literarioaren gako bat iradokitzen du, bai eta, maila orokorragoan, Mirandek idazten zuen kultur tradizio(ar)en errepertoriotik garaiko euskal irakule gehienenera zegoen distantziaren tamaina, maila ezberdinetan. Harrerari dagokion atalean sakonago jorratuko da gai hau, baina analisiaren puntu honetan aurreratu beharra dago, bere gutunerian ikus daitekeen bezala, Mirandek ongi ezagutzen eta bereizten zituela "eleberri" eta "ipuin" kontzeptuak (adib.: Urkizu, 1995: 132). Hori hala izanik, espero izatekoa da berak ipuin-berri hitza ausaz aukeratu ez izana. Ez eleberri edo nobela ez ipuin izendapenek ez ei zegozkion bere idazlanari, beraz, berak genero mailan ezberdintasun azpimarragarri bat hautematen zuen eta hitz hori zen idazlanaren artxitestuari erreferentzia egiten ziona. Aldekoak aipatzen duen bezala (1998: 27), Mirandek bere idazlana "ipuin luze" bat zela esan zuen, baina ondoren ez zuen "ipuin-luze" gisa sailkatu, ipuin-berri bat zelako. Miranderentzat hitz horrek zeukan esanahia, ordea, garaiko euskal nahiz hispaniar literatur tradizioetatik at bilatu beharra dago eta, aldiz, Peillen eta Arkotxa kenduta, Hb ikertu eta sailkatu duten gehienak hispaniar tradizioarekiko lotura estua duen akademian jaso dute haien formakuntza, hibridazioak hibridazio. Gogoa, 1954), "Gaizkile baten azken orduak" (Euzko-Gogoa, 1955) edo "Maitarien arnoa" (Euzko-Gogoa, 1956) moduko euskarazko ipuin asmatuak. Beraz, erraz defenda daiteke Mirande izan zela euskal literaturara estilo berriko ipuingintzaren lehen ekarpenak egin zituena. Abren kasuan, baina, ipuin-berri izenak Mirandek aurretik idatzitako ipuinekiko ―hala deitzen zituen berak― ezberdintasun bat markatzen du. Ezberdintasun horren funtsezko berezitasun bakarra luzera izan balitz Mirandek bazuen bere testua "eleberri-labur" izendatzea, baina ez zuen hala egin, nouvelle bat idatzi zuelako. Honek artxitestu oso baten berritasuna suposatzen du, genero oso baten ekarpena, alegia, aurretik euskaraz idatzitakoarengandik erabat ezberdina. Horregatik, testu motaren izenean "berri" elementuak balio bikoitza hartzen du, batetik, kanpoko tradizioko nouvellearekiko lotura eta, bestetik, euskal tradizioarekiko berritasunaren iragarpena. Mirande jakitun zen ipuinak idazten zituenean euskal literaturan tradizioa zuen genero batean txertatzen zituenaz bere testuak. Are gehiago esan liteke, bere ipuingintza hori modernoa zelako adierazle da tarteka "ipuin-labur" gisa sailkatzea, hain zuzen ere ingelesezko shortstoryaren tradizioarekin bat eginez. Hala ziotson Koldo Mitxelenari (1915-1987) 1957ko azaroaren 5ean igorritako gutunean (Mirande, 1995: 132): Erran dautzudan legez, nahi nituzke euskarazko ipuin-laburrak idatzi. Daukat alabainan literaturasail hortan balio zerbaiteko lanak egin daitezkela gure hizkuntzan, lehenik uste baitut agrada litzaikiela euskaldun irakurleei, bethidanik ipuinak gustatzen zaizkiolakotz euskal-jendeari eta moda berrikoak ere gusta lekiozke naski; […] Ipuingintza modernoaren generoari dagokion berritasun honek desagertzera egin zuen XX. mendearen bigarren erdiak aurrera egin ahala, azkenerako guztiz kontrako egoerara heldu zen arte. Kortazarren arabera, Anjel Lertxundiren Hunik arrats artean (1970) izan zen euskal ipuin modernoaren lehen bilduma, azken honen aburuz, berriz, Martin Ugalderek Caracasen argitaratutako Hiltzaileak (1961) izan zen aurrekaria. Honetaz gainera eta Miranderen narraziogintza laburrarekin lotuago, 70eko hamarkadan, hain zuzen ere Hbren argitalpenetik denbora gutxira, Ustela (1975-1976), Pott (1978-1980), Oh! Euzkadi (1979-1983), Susa (1980-1984) edo Xaguxarraren (1980-1981) gisako kultur eta literatur aldizkari ezberdinetan narrazio laburrak ugaritzen hasi ziren, José Irazu "Bernardo Atxaga"-k 1975eko Panpina Ustelan argitaratutako "Ipuin-berri bat: urtebetetze eguneko" edo 1980ko Xaguxarran Joseba Sarrionandiak kaleratutako "Maggie, indazu kamamila!", besteak beste. Azken horren epigrafea gorago aipatutako Miranderen "Zinopa" ipuinetik hartua da, hain zuzen ere, 1976an Gerok kaleratutako Jon Miranderen idazlan hautatuak liburuan berrargitaratu zena, Miranderen ipuingintzaren ezagutza, zabalkundea eta eraginaren zabaltze faktore garrantzitsuenetariko izan zena, ziur aski, zaila izango baitzen Francopeko euskal belaunaldi berriarentzat aldizkari ezberdinetan barreiatutako narrazio istorio laburrak eskuratzea, hauetariko zenbait erbestean argitaratuak. 1983an argitaratu zen Sarrionandiaren Narrazioak (1983) izan zen, beharbada, genero honen beranduagoko egonkortzerako mugarri. Beraz, Miranderen ipuingintzak ordurako jadanik existitzen zen euskal literaturaren tradizioa berritu zuen eta, era berean, berrikuntza hau tradizio bilakatuko zen gerora. Abri zegokionez, oso bestelakoa zen egoera ipuingintzarenarekin alderatuta, Mirandek idatzitako ipuin-berriak ez baitzeukan aurrekaririk idatzizko euskal literaturgintzan. Era berean, ezin esan liteke 1970ean argitaratu eta epe laburrera genero gisa jarraitzaile nabarmenik izan zuenik, baina bai idazlan horrek bere baitan dakarren literatur teoria ipuinarekin identifikatzen den idazlan laburragoetan indarrez sartu zela 70 eta 80etan. Gerora, mendebaldar literaturetan ardura estetikoa, lanketa filosofiko-psikologikoa eta intentsitatearen moduko ezaugarriak sakabanatu egin dira ipuingintza eta eleberrigintzaren generoen baitan eta, hala, nouvellearen kategoria ez da beharrezkoa gaur egungo euskal literaturgintza deskribatzeko. Baina ez da ahaztu behar bereziki adierazgarria dela, eleberri/novela/romana esparru zabalean errealismoarekin eta euskal eremuan ohiturazko eleberriarekin identifikatzen zen garaian, Mirandek ipuinberri/nouvellearen generoa hautatu izana. 2.3. (H)aur besoetakoaren gaiez. erotismoa, suizidioa, bulkada dionisiakoak eta abar, batetik, literatura erabateko askatasun, irudimen eta sormen eremu gisa praktikatzea, bestetik. 2.3.1. 50etako gaien berritze beharra. Espero izatekoa denez, 1936ko Espainian Altxamendu Militarrak ekarritako Estatu Kolpearen ostean zail gertatu zen literatura biziberritu nahiean ohiturazko prosagintzarekin hausten saiatzea Espainia barneko euskal eremuan, Francopeko Diktaduran zentsura dialektika aurretik ere bazegoena baino hertsiagoa baitzen. Olaziregik (2002: 68) aipatzen duen bezala, Egan eta Euzko-Gogoa aldizkariek rol garrantzitsua jokatu zuten prozesu horretan: 1956ean, Jokin Zaitegik Euzko Gogoa aldizkaria (1950.1959) sortu zuen Guatemalan; bertan argitaratu ziren Ameriketan eta Europan erbesteratutako euskal idazleen lanak, eta euskarri garrantzitsua izan zen belaunaldi berrientzat. 1956an, aldizkaria Biarritzera aldatu zenean, bertako kideen artean haustura ideologiko eta generazionala gertatu zen; […]. Euzko Gogoa utzi zuten literato gazteak Egan aldizkarira pasatu ziren […]. K. Mitxelena filologoa zuzendaritza taldean egon zen Eganen bigarren garai hartan, eta idazle zein filologo belaunaldi berrien bultzatzaile ez ezik, euskararen batasunaren eragile nagusia ere izan zen. Alabaina, Egan nahiz Euzko-Gogoan argitaratzen zutenen artean zentsura dialektika bortxatzerako garaian intentsitate ezberdinak zeuden: batetik, Nikolas Ormaetxea (1888- 1961), Eusebio Erkiaga (1912-1993), Jon Etxaide (1920-1998) eta beste zenbaiten kristautasunean errotutako ideologia gutxi-asko tradiziozale kontserbakoia, eta bestetik, kristau moral ortodoxoarekin bat ez zetozen "Txillardegi", Federico Krutwig (19211998), Mirande, Aresti eta beste euskaltzale modernozale erradikalak. Ezin esan daiteke bi talde homogeneo zirenik eta bakoitzaren barneko idazleek ere maila ezberdinean bortxatu zituen kanonaren mugak, baina grosso modo, baieztatu daiteke momentu batetik aurrera Egan aldizkariaren inguruan bildu ziren bigarren taldekoek egiten ziotela gehienbat, eta bakoitzak bere neurrian, erronka kanonari eta, hortaz, garaiko zentsura dialektikaren mugei. Aldekoaren (2008: 218-219) hitzetan literatur mailan jazotako fenomenoak gertaera politiko-ideologikoei erantzuten zien: 1950eko hamarraldiaren hasieran, Erbesteko Gobernuak hausnartu zuen frankismoak diktadoreak bezainbat iraungo zuela. Nazionalismo tradizionala jarrera hori nabarneratzen ari zen artean, belaunaldi gazteenak bizkarra eman zion PNVri, eta erregimenaren aurkako oposizioa erradikalizatu zuen. 1959an, ETA sortu zen. Federico Krutwig, Jon Mirande, Txillardegi, Juan San Martin edo Gabriel Arestiren idazlanek bai politikaren eta bai kulturaren aldetik erradikalizatutako sentiberatasun berri horren oihartzuna zekarten. Iraganarekiko haustura nahia darie haien obrei, eta iragana haientzat PNVren nazionalismoa zen. 50eko hamarkadan sarturik, beraz, hainbat idazle heterodoxok arrazoi ideologiko eta estetikoak zirela medio, gerraondoan literaturak jarraitzen zuen bidetik urruntzea erabaki zuen. Gorago jadanik aipatu denaren ildotik, talde honi, 56ko urtearekin eta EuzkoGogoaren garrantziarekin lotuta, "hausturaren belaunaldia" deitu izan zaio, Kortazarrek (2003: 126) Larrearen (1989) analisiari jarraituz aipatzen duen bezala. Terminoa baliagarria da fenomeno orokorrari erreferentzia egiteko, nahiz eta ez den bistatik galdu behar data zehatz batek ez duela literatur gertakarien bilakabidearen garai bat bere osotasunean bildu eta, beraz, beharrezkoa dela aterki zabalean bildutako fenomenoaren banakako elementuak xeheki aztertzea. Casenavek ere azpimarratzen du Leeren argitalpenarena izan zela lehen aldiz euskaraz idatzitako obra bati argitaratze unetik "haustura" kontzeptua esleitu zitzaion unea 19 (2007: 617-626). Baina haustura baino gehiago dirudi babestutako berritze proiektu baten modernotze onartua, izan ere, 1951an Egan aldizkarian Mitxelenak argitaratutako "Euskal literaturaren etorkizuna" (17-21) artikuluan jadanik nabarmendu zen euskal literaturaren gaiak berritzeko beharra eta, azken batean, erabakia: Eta kaletarron buru-biotzak ez izaki beti lengo euskaldunenak bezin garbi. Barrenean bi gizonen burruka latza somatzen dugu –berriz ere Paulo'ren itzak aitatu bear-, biotz euskalduna ta buru erdaldunaren arteko borruka amaigabea: oitura burnizko katea baño lokarri etengaitzagoa baita. Eta euskera biziko ba'da –ta gure aurrekoena ez baña gere izaera benetan azalduko baldin ba'dugu- , gure errietako biziera naasia euskeraz jarri bear nai-ta-ez: gaurko eziñegona, bizibeharra ta ezinbizia, aundinaia, diru-gosea, maitasun-gorrotoak; gaurko gizonen ametsak, zuur edo zoro; (…). Eta goazen lenbailen Lizardi'k bere maitearekin amets-bideetan barrena egin zuen bidaldi luzea berritzera. Bizitz-lege zorrotza auxe baita: besteren ederra bereganatzen ez duena bestek besterenganatzen duela. (1951: 20) 2.3.2. Muga moralen zeharkatzea eta (H)aur besoetakoa. Orain arte deskribatutako kanon zaharraren indar zentsorearen eta berritze indarraren arteko tira-biren testuinguruan kokatu behar dira euskaraz idatz zitezkeen gaien egokitasunaren inguruan jazo ziren eztabaidak. Euskaraz gai lizunez idaztearen inguruko polemikaren baitan, euskararen baitezpadako izaera kristauaren aldeko argudioen kontra aritu zen Mirande, 1953an "Abandotarra"-ri Euzko Deyan "Liburu lizunetaz" artikuluarekin emandako erantzunean, adibidez, Larreak (1985: 37-39) apailatutako Miranderen idazlan kritikoen antologian bildutakoa. Hala, derrigorrez kristau kutsukoa behar zuen euskararen berezko garbitasunaren mitoa deuseztatzen saiatu zen, ahozko literatur tradizioaren birao eta lizunkerien aniztasuna azpimarratuz, besteak beste. Euskal literatura soilik irakurle kristauei zuzendua eta hauen irizpide moralen arabera idaztearen beharkizunaren kontra, errealitatearen hetereogeneotasuna azaleratuz abertzale "heterodoxoen" espazioa aldarrikatu zuen: "Guk, Euskaldun izaki, euskaraz hitz-egin nahi dugu, eta euskaraz geure olde, irrits, gogorapen eta ametsak oro agertu, aratz ala likhits izan ditezeen aburuz" (Mirande, 1985: 38). Miranderen artikuluak Mitxelenarenak 1951n ezarritako mugarriaren ildoa jarraitzen du eta bere literatur idatzietan praktikara eraman zuen teorian aldarrikatutakoa. Historiografiak zehazten duen bezala, egungo euskal poesiaren oinarriak ezarri zituztenetariko bat izan zen Mirande (Aldekoa, 2008: 234-250; Kortazar, 2003: 163-171), olerkigintzara eraman zituen mitologia aurrekristauaren, erotismoaren eta suizidioaren tankerako hainbat gai (Mujika, 1984; Peillen, 2012). Hala ere, esan beharra dago, XX. mende hasierako "Euskal Pizkunde"-aren garaian Jokin Zaitegik (1906-1979) "Aitzolen belaunaldia" izendatu zuen eta, egungo historiografietan "Olerkarien belaunaldi" gisa sailkatu denaren baitan (Otaegi, 2005: 188-189), Xabier Lizardi (1896-1933) eta Esteban Urkiaga "Lauaxeta"-ren (1905-1937) moduko idazleek urratu zutela bidea olerkigintzan sinbolismoari eta gai berriei zegokienez. Azken hauekiko ezberdintasuna, bada, Miranderen gaietan eta hauek jorratzeko eran zetzan bereziki: gai beltzak, estilo iluna, erotismoa eta, finean, literatura mota horren inmoraltasuna kristau moralaren parametroen baitan. Nolanahi dela ere, ezberdintasunak ezberdintasun, olerkigintzari zegokionez jadanik hasita zegoen berritasun horren ildoan txertatu zuen Mirandek bere lana. Genero honetan gaien berritasunari zegokionez ekarpena ez bazen erabatekoa izan, kontrakoa esan daiteke narraziogintzari buruz eta, zehazkiago, Abri buruz. Azken honetan inoiz ez bezain gordin ageri dira kristau moralaren araberako ongiaren kontrako jarrera, ezkontzarekiko arbuioa, suizidioa, sinismen aurrekristauen errepresentazioa eta hauen aldeko aldarria, erotismoa eta abar. narraziogintzarekiko berrikuntza nabarmenenak. Arteari lotutako ardura hori, bestalde, gaian ez ezik forman ere zertu zen, erabilitako prosa poetikoan, musika eta pinturaren txertatzean, beste literatur lanekiko testuartekotasunean eta istorioaren forma orokorrean islatuz. Azkenik, erabateko berritasuna suposatu zuen narraziogintzaren eremuan bereziki hertsia zen zentsura dialektikaren mugei halako errotikako erronka egitea, gaien nahiz formaren aldetik. 2.4. Ideia estetiko eta metaliterarioen transferentzia. Aurreko atalean aipatu berri den bezala, gaien berritasunari dagokionez eta euskal literatura bere osotasunean hartuta, zenbait bide berritzaile irekita zeuden Mirandek Ab idazterako: Berpizkundeko olerkariek Frantziar sinbolismotik euskal poesigintzara ekarritako eragina, batetik, Mirande beraren ipuinak nahiz poesigintza eta "Txillardegi"ren Leea narraziogintzan, besteak beste. Beraz, Miranderen testuak euskal narraziogintza ohiturazale kanonikoarekiko berrikuntzak urrunago eramaten bazituen ere, ez zen ezerezetik abiatzen. Euskal literaturan, bada, Leerekin jadanik egina zen gaiari zegokionez eleberrigintzaren modernizaziorako lehen pausoa. Generoaren ikuspegitik, baina, narrazio laburrarekin lehen urrats batzuk emanak bazeuden ere, berrikuntza handiagoa izan zen, alor horri dagokion atalean adierazi den bezala. Olaziregik aipatzen duen bezala, egon da lehen euskal eleberrigintza modernoan gaiaren eta formaren araberako bereizketa egin duenik (Lasagabaster, 1981; Sarasola, 1975), Leeri gaiaren modernotasuna aitortuz baina, forma dela-eta, erabateko modernotasuna Ramon Saizarbitoriaren Egunero hasten delakori (1969) esleituz. Ur Apalategik (2015) ere, gaiari buruzko bere azken lanean eta euskal literaturaz gaindiko irizpide gehiago gehituz, ondorioztatu du Saizarbitoriaren eleberria dela lehen eleberri modernoa. Aurrerago helduko zaio Apalategiren proposamenek planteatzen duen problematikari, baina, nolanahi dela ere, tesi honetan bat egiten da Olaziregiren ikuspegiarekin, "gaurtik ikusita, ez da zuzena euskal eleberrigintza modernoaren bilakaera azaltzerakoan modernitate tematikoaren eta modernitate formalaren artean bereizketa egitea, bi alderdiak banaezinak baitira egitate artistiko batean" (Olaziregi, 2002: 73). Azpimarratzekoa da atal honetan zehar aipagai izan diren lan historiografikoak argitaratutako testuetan oinarritzen direla eta, beraz, Ab ezin txerta daiteke modu koherentean aurrebaldintza horretatik abiatuta marraztutako euskal literaturaren ibilbidean. Muga horrek oztopatu egiten du Ab, Hb eta (H)bren modernitate literarioaren arteko ezberdintasunen ezinbesteko azalpena. Interesgarriena zera da, ordea, jarraian azalduko den bezala, argitaratzeko ezintasun horrek berak agerian uzten duela zein izan zen Abk euskal literatur eremura zekarren berritasun edo modernitatea onartezin bihurtzen zuen arrazoi nagusia: literaturaren ikuspegi berri baten praktika, ordura artekotik erabat ezberdina. Argitaratzeko debekuak, hau da, indar zentsoreen debeku funtzioa aktibatu izanak, erakusten du Abren modernotasuna zenbaterainokoa zen berritasun terminoetan, baina, paradoxikoki, euskal literaturaren historiografian gutxi erreparatu zaio, tradizionalki fokua argitaratutako lanetan ipini ohi baita, oro har. Literatur modernitatea aztertzerako garaian, ordea, argitaratutakoak bezain edo are garrantzitsuagoak dira zentsura indar ezberdinen ondorioz argitaratu gabe geratutakoak. 2.4.1. Literaturaren ikuspegi berri bat praktika eta gai gisa. Kontuan hartzekoa da, argitaratze berantiarrak historiografiarentzat suposatzen dituen arazoak alde batera utzita, orain arte esandakoaren arabera Miranderen Abk, literatur genero berri bat ekartzearekin batera, narraziogintzaren molde modernoak landu zituela: sinboloen erabilera, kontamolde zirkularra, narratzaile eta pertsonaien arteko nahasketa, ahozko literatura eta goi literaturaren batzea, mundu mitologikoa eta garaiko burgesia testu berean ezartzea, fantasia eta errealitatearen nahasketa eta abar. Hartara, azterketa honen arabera ondorioztatzen da Miranderen testuak erabateko berritasuna zekarrela euskal literaturara eta, Lee ordura arteko euskal eleberrigintzaren kanonarekiko bestea bazen, harreraren azterketan argituko den bezala, Ab kanon horrekiko piztia20 zen, bestea ere izan ezin zitekeen hori, hau da, berritzearen mugak gainditzen zituena, narraziozko literatura idatziari zegokionez, bereziki. Egia da muga horiek ipuin-berriaren istorioaren gaiei zein formari zegozkiela, baina puntu honetan defendatzen dena da oinarri-oinarrian ideia estetiko eta literarioen muga zeharkatu zuela, euskal literatur eremuko kanon zaharrak babesten zuen literaturaren ikusmoldearen kontrakoa gauzatu edo materializatu nahiz era sinbolikoan gai gisa aldarrikatu baitziren idazlanean. Lasagabasterrek (1985: 427) adierazi bezala, 50etako hamarkadan hasi zen literatura euskal kulturan era eremu aske gisa suposa zezakeen mehatxua ekiditea, ahozkotasunarena baino euskarri iraunkorragoan eta hedapenen zabalagokoan bazen, bereziki. 2.4.2. Literaturaren ikuspegi arriskutsu bat. Miranderen testuak erabat iraultzen zuen narraziogintza ohiturazalearen literatur proiektua eta euskal narraziogintzari inoizko intentsitate estetikoa erantsi zion, garaiko muga moralak hausten zituzten gai izugarriak edertasunaren esparrura eramanaz. Halako arte praktiken gaineko ideiak, l'art pour l'art ideiari eta, hartara, literatur modernitateari erabat lotuak, ezagunak ziren literatura anglosaxoi, frantziar edo alemaniarrean, besteak beste, ez aldiz euskal narraziogintzaren testuinguruan, olerkigintzan Pizkundearekin erdizka sartu nahi izan baziren ere. Harreraren atalean ikusiko den bezala, Mirandek bazekien olerkigintzan lizentzia gehiago har zitzakeela, ez soilik genero honetan gaiarekiko irekiera handiagoa zelako, hizkera hermetikoagoa ere onartzen zelako baizik. Beraz, pentsatzekoa da bazekiela bere ipuin-berria zenbateraino zen berria narraziogintzari eta, oro har, literaturari zegokionean, narrazio generoekiko egon zitekeen ezein igurikimen horizontetik at baitzegoen bere oinarrizko joera estetikoa, Leerena ez bezala. Era berean, pentsatzekoa da bazekiela bere artelanak praktikara eraman nahiz maila sinbolikoan gai gisa jorratzen eta aldarrikatzen zuen artearen ikuspegiak ez zuela izaterik 50eko hamarkadaren hondarrean, nahiz eta Mitxelenak zortzi urte lehenago adierazi zuen literaturak garaiko euskaldun ororen irrika eta kezkentzako tokia izan behar zuela. Hamarkadaren hastapenean hasitako prozesuak luzerako lana izango zuen, zentsura indar ezberdinek etengabe oztopoak jarriko baitzizkioten. Harreraren atalean aztertuko da kanon zaharra babesten zuten instituzioen jokaera zein izan zen aldaketa sakonak jazotzen ari ziren 50eko hamarkada hartan, baina, esan gabe doa, Frankismoaren aparatu zentsorea oso lagungarri gertatu zela modernitate literarioari behaztopak jartzeko. Atal honetan argitu beharreko puntu bat da zergatik zen Mirandek Abn proposatzen zuen literaturaren ikuspegia onartezina eta, beraz, zergatik izan zen funtsean ukatua. Ohiturazko narraziogintzaren kanonaren garaiko literatura idatziaren sistema ez zen dinamikoa, ez zegoen lehiarik literaturaren monopolioa botereari lotua zelako, gorago aipatutako euskal literatura idatziaren eremuaren izaera zela medio. Mirandek proposatzen zuen literaturaren ulerkerak, hau da, sormen askerako esparruaren ideiak, mehatxu bat suposatzen zuen, eremuaren kontrola galtzea, alegia. Euskal literatur eremuan kanon hori birsortzen zuten instituzioak ez ziren idazten zena kontrolatzeaz arduratzen soilik, baita gehiegi idatz eta irakur ez zedin ere. Era berean, ohiturazko narraziogintzaren kanonak berak, ideologia jakin bat erreproduzitzeaz gainera, literatura idatziaren ideia batzuk ere transmtitzen zituen aldi berean, idatzizkoa eta erlijioa ia bat eta bakarra baitziren, besteak beste. Laburbilduz: literatura idatzia ez zegoen edonoren esku eta, hala balitz ere, ez zen askatasunerako esparru bat. Posizionamendu hori ez da batere harritzekoa, O'Learyk (2012: 4) aipatzen duen bezala, literaturak maiztasun handiz mehatxua suposatu baitu gobernu ezberdinentzat ―boterearentzat, oro har― askatasunaren aukerak arakatzeko aukera eskaintzen duelako, irudimena piztuz. Beraz, askatasunerako eremu izan ez zedin oraindik ere ongi babestuta zegoen euskal literatura idatziaren eremuaren monopolioa zutenentzat, mehatxu nabarmena ziren Miranderen Abren izaera literarioa nahiz mezu metaliterarioa. 2.4.3.70etako aldarrikapen eta joeren hazia. Orain artekoek iradokitzen dutena da Mirandek olerkigintzan eta ipuingintzan egindako berritasunen puntu gorena dela Ab, artelana eta arte manifestu edo aldarrikapena delako, aldi berean. Oinarrian, Abren genero, gai eta ideia estetiko nahiz metaliterarioei lotutako ekarpenek bere berezitasun propioak bazituzten ere, mendebaldar literaturetan landuta zeuden, ondoren Modernismo gisa kanonizatutakoaren testuinguruan, bereziki. Alabaina, literatura batzuetan ordurako kanonizatze bidean zena erabat ezezaguna zen euskal literaturgintzan, nahiz eta Mirande bera bidea irekitzen saiatu itzulpenen bitartez, besteak beste. Are gehiago, erraz ikusten da lan labur originalen, itzulpenen eta eztabaida literarioen bidez Abra iristerako bide bat eraiki zuela Mirandek, hain zuzen ere Modernismotik asko edaten zuten ideia estetiko eta metaliterario horien sarbidea landuz. Sarasolak "Literatura konparatuaren lehen agerpenak euskal literaturan" (2016: 485-513) artikuluan aipatzen duen bezala, modernitatea, literatura konparatua, itzulpengintza eta autonomiaren aferak oso estu harremanduta egon dira literaturaren mugen irekierari dagokionez. Sarasolak literaturen muga nazionalen irekiera azaltzeko aipatzen du elementu hauen arteko elkarreragina, baina muga horiek bestelakoak ere izan litezke eta azken batean, literaturgintza edo, orokorrean, artegintza mailan askotariko mugak malgutzeko teknika gisa funtzionatu dute itzulpengintzak, testuartekotasunak, konparaketak, besteal beste, Cristófol y Selek (2008) aipatzen duen literatur sistema jakin baten desestabilizazioarekin eta, beraz, kanona eta zentsura ahultzeko moduekin estu harremanduta daudelako. Literatur modernitatearen adiera unibertsaletik abiatuta, sistema desegonkortzeko baliabide horiek eta beste batzuk garaian garaiko zentsura dialektikaren mugak bortxatzeko funtzioa dute eta ez dagozkio garai jakin bati soilik, literatur eremu dinamiko batean ziklikoki agertzen baitira. XX. mendeko euskal literaturaren panoraman fokua ipiniz, Sarasolak (2016: 496) aipatzen du "Lauaxeta"-ren teorizazioak literatura konparatuaren lehen saiakerak izan zirela, estetika modernoaren ildotik kanon klasizista baztertu baitzuen. Aurrekari hori aipatu ostean, hamarkada batzuk aurrera egin eta nabarmendu egiten du, Pott Bandak, horretaz gainera, itzulpena landu eta literaturaren autonomia aldarrikatu zuela (Sarasola, 2016: 499-509). Hemen azpimarratu nahi dena da, Pizkundetik 70etako erdi aldera arteko bitarte horretan Mirande katebegi garrantzitsua izan zatekeela. Izan ere, irekiera behar duen literatur berritasunaren proiektuan, idazle honena kanpokoari nahiz barrukoari begiratu zion modernitaterako mugimendua izan baitzen eta, are garrantzitsuagoa dena, bere ideia literarioek ordura arteko euskal literatura idatziaren eremuaren baldintzak kolokan jarri eta eraldatu nahi zituzten. Hitz lauzko literatura edo artearen gaineko saiakerarik idatzi ez zuen arren, olerkigintzan nahiz narraziogintzan egin zituen itzulpenetan nahiz bere testu originaletan ageri den testuartekotasunean tradizioari begiratzen dion berritasunerako irekiera mugimendua erakusten du, bai eta Abren irakurketa metaliterarioak edo metaartistikoak nahiz izaerak berak literatura eta artearen autonomia aldarrikatu ere. Horiek horrela, Mirandek bere literaturgintzan eta, konkretuki, Abn zekarren proposamen literarioak euskal literaturaren bilakabidean eraginik izan ote zuen ala ez aztertzea izango da hurrengo pausua, modernitate horrekin zer gertatu zen ikusi ahal izateko. Horretarako, ezinbestekoa izango da ipuin-berriaren harrerari erreparatzea. Atal honetan jorratutakoen bidez azaleratu nahi izan da Abk, idatzia izan zen garaian, garaiko euskal literatura idatziaren zentsura dialektikaren mugei erronka sakona egiten ziela, maila ezberdinetan. Are gehiago, erronkaren tamaina, euskal literaturara gai nahiz forma aldetik zekarren berritasunak, zailtasun eragile izan da ipuin-berria aztertzeko eta lan historiografikoetan sailkatzeko garaian. Hala, orain arteko azterketan Modernismoaren ikuspegitik egindako hiru irakurketen bidez (H)bren zenbait gako argitu dira eta, literatur modernitatearen adiera unibertsaletik ―hemen literatur modernitatearen ideologia deitu dena oinarri duen berritasunaren ikuspegitik― egin berri den azterketan, bigarren irakurketan ageri den proposamen metaliterarioak literatur teoria edo ulerkera mailako berrikuntza sakon bat suposatzen zuela agerian geratu da, besteak beste. Orain arte euskal literatur kritikagintzak eta, ondorioz, historiografiak azpimarratu ez duen arren, agerian geratu da Abren literaturaren irekiera eta askatasun aldarrikapen izaera oso aintzat hartzekoak direla, euskal literaturaren autonomiaren gaineko teoria bizi-bizirik dagoen garai honetan, bereziki. Ideia hori defendatzeko argudioa atal honetan zehar marraztu den Abren modernitatearen izaeraera da, bai eta maila metaliterarioan agertzen den mezua, literatura sormen askerako eremu gisa aldarrikatzen duena. Hartara, hurrengo atalaren helburua izango da, batetik, Abk proposatzen zuen literatur modernitate horren harrera zein izan zen aztertzea eta, bestetik, euskal literaturaren zabaltze eta autonomizatzearen aldarriak ondorengo literaturan eragin zuzenik izan ote zuen zehaztea. Izan ere, literatur tradizio jakin baten baitan literatur testu baten modernotasuna erabat aztertu ahal izateko, ez da nahikoa erreferentziazko literatur sistemaren kanonarekiko konparaketa gauzatzea, aitzitik, beharrezkoa da testuak izandako harrerari erreparatzea eta eraginik izan ote duen zehaztea, hau da, literatur tradizio jakin baten bilakabidean garrantzia izan duen ala ez ebaztea. II. (H)AUR BESOETAKOAREN HARRERAREN BILAKAERA (1958-…) 1. Aur besoetakoaren sortze garaia (1958-1959). Mirandek Ab idatzi eta makinaz jotako behin-betiko bertsioa amaitu zuen garaian, hau da, 50eko hamarkadaren hondarrean, euskal literaturaren eta kulturgintzaren eremuko zentsura dialektikaren ertzak anitzak ziren, ugariak neurri errepresiboak. Literatura idatziaren sormenari ezartzen zitzaizkion mugek eragin handia zeukaten euskal literaturaren eremuaren izaeran eta, noski, idazleen sortze prozesuetan. Azken hauek aurreikusten zuten harrera zentsorearen arabera eta harekiko dialektikan autozentsura kontzientea eginez ontzen zituzten euren lanak. Askotarikoak ziren idazten zena zelatatzen zuten irakurleak, zentsura instituzionalarenak zein ez, bai eta idatz zitekeenaren bestelako mugak ere, zentsuraren funtzio autorizatzaileari lotuagoak. Harreraren zati den zentsura anitz horren aurreikuspenak Abren sortzean ere eragin handia izan zuen, bai eta ondoren etorriko zen debekuan ere. Hori aztertu ahal izateko, beharrezkoa izango da garaiko euskal literaturaren eremuko zentsura Espainiar Estatuko errepresioarekin eta zentsura instituzionalaren debeku funtzioarekin lotzen duen ikuspegi tradizionala zabaltzea, horretarako dezentralizazio geografiko, tenporal nahiz teorikoa eginez. Puntu honen helburuak betetzeko, aurreneko zeregina izango da 50etako literatur berritze garaiko zentsura dialektikaren parametroak ahalik eta modu zabalenean aurkeztea, aipatu berri den dezentralizazioan oinarrituz. 50etako euskal literatur eremuaren kasua xeheki aztertzea garrantzitsua da, zentsura indar ezberdinen intentsitate errepresiboaren tamaina eta izaera kontuan hartu gabe ez baitago jazo zen berritzearen epe laburreko emaitzak behar bezala ulertzerik. Garaiko idazleek, ordura arteko iraupen eta erresistentziaren joera alboratuta, etorkizunerako zinezko iraunkortasun bati begira, zentsura dialektikaren mugak bortxatzen saiatu ziren, baina, aurrerago aztertuko den bezala, prozesu horrek bere horretan baino gehiago etorkizunerako hazi gisa eman zituen fruituak. Aipatutako zentsura panorama aurkezterakoan garrantzi berezia eskainiko zaio idazleen eta, bereziki, Miranderen perspektibak aintzat hartzeari, gutuneria nahiz bestelako testigantzak erabiliz horretarako. Maila orokorrean, zentsuraren eragina neurtzerako garaian idazleen pertzepzio subjektiboa kontuan hartzea zilegi da (Freshwater, 2003: 233- 234), zer esanik ez zentsura dialektikan idazlearen barne galbahearen jarduna aztergai denean. Bestalde, autozentsuraz haratago ere, zentsuraren aniztasuna ikertzeko beharrezko datu gehienak maiz testigantzetan baino ezin daitezke topa, ez baitago horiei buruzko dokumentu ofizialik. Honek agerian uzten du beste behin zentsura ez dagoela beti agertzen den tokian, edo ez behintzat hor soilik. Gutuneriak nahiz bestelako testigantzek, gainera, ahalbidetzen dute 50etako berritze mugimenduan garatutako zentsuraren dialektikarekiko Miranderen kokapena hobe zehaztea, bai eta horrek guztiak Abren sortzean izandako eragina aztertzea ere. Garaiko idazle gehienek bezala, Mirandek gogoan zeuzkan indar zentsore ezberdinak gorpuzten zituzten instituzioak nahiz euskal irakurle posible ezberdinak eta, hein handi batean, hauen arabera moldatu zituen bere idazlanak. Harreraren aurreikuspenak betebetean eragin zuen Abren sortzean, hau da, era ezberdinetako autozentsura kontzientea aktibatu zuen Mirandek, ez soilik zentsura instituzionalaren debeku neurri errepresiboei zegokionean, baita hurrengo puntuetan azalduko diren kanonari eta igurikimen horizonteari lotutako beste hainbat faktoreri lotuta ere. Halabeharrez banatuta azalduko badira ere, zentsura dialektika mugatzen zuten subjektu edo agente ezberdinak estu elkarloturik zeuden, instituzioetatik hasi eta irakurle arruntetaraino, Mirandek bere ipuinberrian irudikatutako zentsuraren irudian bezala. 1.1. Sortze garaiko botere instituzio nagusien zentsura. Atal honetan zentsuraren botere instituzionalez aritzerakoan, Blasek (2007) botererearen eta zentsuraren artean ezarritako loturari egiten zaio erreferentzia. Honi gehitu behar zaio Cristófol y Selek (2008) egindako sailkapenean tradizionalki instituzio zentsore gisa identifikatutakoaren esanahia, zentsuraren ikuspegi liberalak zentsura gisa identifikatzen duenarena, alegia. Izan ere, Espainia barneko euskal eremuan bereziki ―baina ez bakarrik― eredu politiko totalitarioak merkatuaren eta errepertorioaren zentsurak zentsura instituzionalaren menpe zeuden (Cristófol y Sel, 2008: 208) eta, horregatik, fokua zentsuraren botere instituzionaletan jarriko da hemen. Ez da ahaztu behar, nolanahi dela ere, literatur eremuaren kontrolerako espreski sortutako aparatu instituzionalaz gainera, zentsura instituzionalaren baitan biltzen direla ere akademiaren eta kritikaren zentsura, oso kontuan hartu beharrekoak baita ere. Sarreran aipatu den bezala, 50eko hamarkadan jazo zen berritze literarioa baldintzatzen zuten mugak anitzak ziren, baina, zentsura instituzionalari dagokionez, bereziki, maiz Espainiako Estatuaren aparatu zentsorean ezarri ohi da arreta osoa, konplexutasun hori sinplifikatuz. Euskal literatur sorkuntzak garai hartan zituen mugak ezaugarritzeko eta hauen eraginaz hausnartzeko Francopeko aparatu zentsorearen debeku funtzio eta errepresio neurriei soilik erreparatzen dien abiapuntua hankamotz gertatzen da oso, hortik garaiko zentsura panoramaren ikuspegia dezentralizatzeko beharra. NCTren sortzaileek dioten bezala, zentsuratzat soilik instituzionala eta formala den ezabaketa hartu, eta fenomeno zentsorea iraganeko gertakari gisa zedarritzen baita mendebaldeko akademian. Euskal eremuan ohar horri gehitu behar zaio dezentralizazio tenporala, hau da, zentsura Frankismoaren aparatu zentsorearekin automatikoki identifikatuz gero, balirudikeela 1936an hasi zela euskal kulturgintzaren baitako zentsura instituzionalaren historia. Errealitatea, baina, oso bestelakoa da, Frankismoaren zentsura instituzionalaren aurretik eta honekiko elkarbizitzan, beranduago, bertan baitzen Elizaren boterea eta honen zentsura instituzionala. Elizaren instituzioak, era berean, zentsurak aurretik eskatzen duen eta maila ezberdinean gauzatu zen errepresio historia bat ere bazuen, debekatutakoaren eremuaren mugak zehaztu zituena, bereziki ezaguna den Inkisizio Santuaren jardunaren bidez, besteak beste. Hartara, 50etako egoeraren irudi osoa marrazterako garaian ezinbestekoa da euskal testuinguruan tradizio luzea zeukan zentsura instituzional horren eboluzio eta iraunkortasunari erreparatzea. Zer esanik ez Miranderen literatur sorkuntzaren azterketaz aritzean, Elizaren instituzioaren zentsuraren mugek izandako eragina bereziki pisuzkoa izan zela kontuan hartuta. 50etako euskal eremuko zentsura Espainiar Estatuaren aparatu zentsorearekin identifikatzeak dakarren beste arazo bat da azterketak lurralde jakin batzuetara mugatzea, Espainia barneko euskal eremura, alegia, eta are urrunago joanda, honek ekar lezake gainontzekoan indar zentsorerik ez zegoela pentsatzea bera. Zentsura fenomeno unibertsala delako hatsarreak, ordea, ezinezko egiten du azken ideia hori eta, bestalde, garaiko zentsuraren kasu azterketak agerian uzten du Frantzia barneko euskal eremuan zein erbestean ere Eliza instituzio zentsore aktiboa zela. Honen gaineko azterketen gabeziak kontrako irudia iradokitzen badu ere, funtzio debekatzailearen neurri errepresiboenak hartzeko ere gertu zen Elizaren instituzioa, zentsura dialektikaren mugak igarotzen zituzten idazlanen kontra. Honek guztiak, beraz, agerian uzten du 50etako zentsura instituzionalaren egoera bere osotasunean aztertzeko, dezentralizazio tenporalaz gainera geografikoa ere beharrezkoa dela. Espero izatekoa den bezala, dezentralizazio mugimendu honek agerian uzten du ezinezkoa dela euskal literatura idatziaren eremuaren osotasuna hartuko lukeen zentsuraren botere instituzionalen argazki bakar homogeneoa aurkeztea, oso ezberdina baitzen egoera Estatu arteko mugaren bi aldeetan zein erbestean. Hala ere, antzekotasunak nahiz loturak ere baziren eta, esate baterako, euskal Elizaren sektore bat ―kontserbatzaileena― zen zentsura instituzionalaren alderdi ezberdinen arteko bateragune nagusietariko bat. Ezberdintasuna, baina, funtzio debekatzaile eta neurri errepresiboen erabileraren maiztasunean zetzan, euskal eremuan bere tradizioa luzea izaki Elizak gutxitan izaten baitzuen errepresiora jotzeko beharrik, fase hori aspaldi iragana baitzuen. Aztergai den garaian, bere zentsuraren funtzio debekatzaileak errepresioaren bidez ezarritako mugak nahiz funtzio autorizatzaileak sortu eta birsortutako kanona barneratuta baitzeuden euskal jendartearen maila ezberdinetan, autozentsura inkontziente eta, maila txikiagoan, kontziente gisa. Horretaz gainera, instituzio honen estrategiaren parte garrantzitsua izan zen bere eremutik erabat kanpoko euskal letra pertsonak oso urriak izatea, gorago O'Learyren (2012: 4) ideiak ekarriz aipatu den bezala, botereak mehatxutzat hartu baitu, oro har, literatura, bere eremutik kanpo garatzen bada, bereziki. Halako mehatxua saihesteko modurik eraginkorrena da literatura idatziaren komunikazio eremuaren sorrera oztopatzea edo erabateko kontrolpean hartzea. Hala, Abren berritasuna aztertzerakoan aipatu den bezala, Elizak birsortu nahi zituen ideietatik atera zitekeen literatura idatziaren eremua ez garatzea izan zen estrategia horren fruitu. Elizak ez bezala, XX. mendean bortxaz ezarri zen Espainiar Estatu Frankistak, lehenik eta behin, errepresio aparatua martxan jarri behar izan zuen ordena berria ezartzeko, zentsurari bide eman aurretik eta, horregatik, garai ezberdinetako zentsura instituzionalak direlako, funtizonamendu oso ezberdina izan zuten batak eta besteak, datozen puntuetan agerian geratuko den bezala. Jarraian sakonduko den gai honen lehen zertzeladekin amaitzeko, gogora ekarri nahi da 50eko hamarkadan euskal literaturan bultzatutako berritzearekin batera, euskal Elizan jarrera disidentea erakutsi zutenak ere izan zirela. Hala, kanonaren mugen bortxatzearen aurrean, sektore batek errepresiotik gertu zen jarrera zentsorea aktibatu zuen eta, besteak, aldiz, gutxi-asko berritze haizeekin bat egin. Aurkeztutako gako ezberdinek erakusten duten bezala, euskal idazleek ―elizgizonak barne― 50etako hamarkadan zentsura instituzional ezberdinen diskurtsoekiko negoziaketan garatu zuten euren literatur sorkuntza, hau da, zentsura dialektika aski konplexu baten baitan. Horretarako, datozen puntuetan Elizaren nahiz Estatu Espainiarraren zentsura botere instituzionalaren debeku funtzioari nahiz funtzio autorizatzaileari eta hauen alderdi ezabatzaile zein produktiboari erreparatuko zaie hurrenez-hurren, 50etako euskal literaturgintzarekiko harremanean, eta Miranderenarekikoan, bereziki. Beraz, dezentralizatze tenporal eta geografikoarekin batera, teorikoa ere gauzatuko da, tesi honen oinarri teorikoetariko bat den zentsuraren ikuspegi zabaletik abiatuz. 1.1.1. Elizaren zentsuraren debeku funtzioa. Tesi honen oinarri teorikoen atalean azpimarratutakoaren ildotik, zentsuraren debeku funtzioak, ezabaketa neurri errepresiboenak barne, izaera produktiboa dauka funtsean. Funtzio horren helburu nagusia debekatuaren esparruaren mugak nabarmentzea, babestea eta gogoraraztea da, behin barneratutakoan kulturaren garapena muga horiengandik eratorritako zentsura dialektikaren parametroen baitan jazo dadin, automatikoki mugok birsortuz, zentsuraren funtzio debekatzailearen beharra gutxituz. Debeku neurri errepresiboek ezabatuz produzitzen dute, finean. Azken agertoki honek ongi irudikatzen du euskal eremuan XX. mendearen hasieran zegoen Elizaren zentsuraren egoera. Abren berritasunari buruzko atalean aipatu bezala, funtzio debekatzailea neurri errepresiboak gailendu ziren garaia iragan urrunean geratu zen eta, ordurako, euskal kulturak berak birsortzen zituen zentsuraren dialektikaren mugak, salbuespenak salbuespen, jadanik aipatu det Etchepareren Buruchkakena, kasu. Azpimarratu denaren ildotik, egonkortasun egoera hori ezinezkoa izango zitekeen irakaskuntzaren eta idatzizko sormen esparruaren Elizaren zentsura instituzionalaren monopoliorik gabe. Bestalde, Espainiako II. Errepublikaren garaian jazo zen Pizkundeak iragartzen zituen aldaketak zapuztu egin ziren Nazionalen Altxamendu Militarrak ekarritako errepresioarekin. Orain arte aipatutakoetatik abiatuta, 50etako euskal literatur sorkuntzan eragiten zuen zentsura instituzionalari dagokionez 1936tik aurrera Estatu Espainiarraren aparatu zentsoreaz gainera, bazen lehenagotik ere tradizio luzeko Elizaren zentsura. Are gehiago, Joan Mari Torrealdaik (2000: 25) aipatzen duen bezala, Frankismoak garatutako zentsura aparatuaren aurrekari eta eredu zuzena izan zen Elizarena: "Esana dugu eliz jatorria duela aurretiazko zentsurak, eta frankismoak Elizari asko kopiatu dio kontuotan. Elizak bazuen liburu on eta gaiztoak bereizteko sistema bat: Index zuen izena". Francopeko zentsura instituzionalaren eta Elizaren arteko lotura ez da, baina, hor agortzen. Batetik, Espainiako Estatuaren zentsura aparatuko irakurleak militarrak eta eklesiastikoak zirela gehitzen du Torrealdaik (2000: 47) eta, bestetik, Francopeko zentsuraren debeku irizpideak oso ziren katolizismoaren araberakoak moralari zegokionean. Espero izatekoa zen bezala, Frankismoko diktaduraren zutabe garrantzitsu zen Eliza Katolikoak Espaniar Estatuaren zentsura instituzionalarekin zeukan konplizitate harremana oso estua zen. Hala, Espainiako II. Errepublikak mehatxatu zuen Elizaren zentsura instituzionalaren monopolioa berformulatu egin zen Frankismoarekin, pseudosekularizatuz eta indarra berreskuratuz. Gorago aurreratu bezala, Frankismo garaian Espainia barneko euskal eremuan Estatuaren eta Elizaren instituzioen sinbiosi harremana Espainiako beste eremu batzuetan baino konplexuagoa izan zen zentsurari zegokionean. Koldo Izagirrek Torrealdairen (2000) lanarentzat idatzitako hitzaurrean ongi laburbiltzen du garaiko egoera: "Zentsore zentsuratuarenak artez adierazten du Francopeko giroa Euskal Herrian, pertsekuzioaren norainokoa" (Torrealdai, 2000: 8). Horrek ez du esan nahi Eliza zentsura botere instituzional gisa deuseztatu zenik euskal testuinguruan, honek ere Espainiar Estatuaren errepresioa nahiz zentsuraren mugak gainetik zituela baizik. Hala, odura arte euskal testuinguruan Elizak zentsura dialektikan ezarritako mugek ez zuten guztiz bat egiten Frankismoak ezarri nahi zituenekin, hizkuntza edota gainontzeko ezugarri kultural bereizgarriei zegokionean, bereziki. Izan ere, Izaro Arroita eta Lourdes Otaegik Oroimenaren lekuak eta lekukoak (2015) liburuaren sarreran Agustí Colominesen (2005) lanari erreferentziari eginez gogorarazten duten bezala, "frankismoko errepresio kulturalaren jomuga «genozidio kulturala» burutzea izan zen" (Arroita eta Otaegi, 2015: 15). Nolanahi dela ere, azpimarratzekoa da, Xabier Irujok "Genocidio cultural" (2015) eta "Genoziodioaren ikuspegiaren abiapuntua Euskal Herriko historia aztertzeko eta interpretatzeko" (2016) artikuluetan aipatzen duenaren ildotik, genozidio kulturalarena iraganetik zetorren prozesu bat zela. Genozidio prozesuaz maila orokorrean dioena interesgarria da, lotura zuzena baitu errepresio-zentsura mekanismoen logikarekin: Genozidio kanpaina batek bi fase ditu. Lehenengoa, zapaldutako talde nazionalaren patroi nazionala suntsitzea dugu; bigarrena, talde nazional zapaltzailearen patroi nazionala inposatzea. Herri baten "patroi nazionala" gizatalde horren bizimodua edo kultura da, alegia, nazio jakin horren ohiturak, hizkuntza, instituzio politikoak eta, erakunde eta egitura sozioekonomikoak. (Irujo, 2016: 8) Torrealdaik, berriki argitaratutako Asedio al euskera. Más allá del libro negro (2018) liburuan, xeheki dokumentatzen ditu 1789ko Frantziar Iraultzatik gaurdainoko genozidio ibilbide horretan euskarazko kultur ekoizpena zanpatzeko sortutako legedia eta zabaldutako iritziak, adibide ezberdinen bidez. Kontuan hartzekoa da, Francoren erregimenaren aurretik euskal literatura idatziaren eremuan eragiten zuten Elizaren zentsura mekanismoak estatu modernoen tresna instituzionalak zirela, Cristófol y Selek (2008) aipatzen duen sailkapenari jarraituz, baina eragin zuzena zeukaten errepertorioaren mekanismo zentsoreetan eta, beraz, honetan ere ezarri behar da arreta. Elizaren zentsura instituzionala ez zen idatzi batzuen irakurketaren edo argitaratzearen debeku neurrietara mugatzen, gorago aipatu bezala, irakurri eta idazteko oinarrizko baldintzak ere kontrolatzen zituen, eremu akademikoaren bitartez, batez ere. Batetik, alfabetatzearen eremua asko murrizten zen landa giroan eta, bestetik, alfabetatuak zirenak errepertorio hertsi jakin baten ezagutza egiten zuten soilik. Jatorri nobleko pertsona alfabetatuak urriak ziren eta Elizaren baitako hezkuntza jasotzen zuten. Bestalde, alfabetatze hori gutxitan izango zen euskarazkoa eta, hartara, alfabetatze mota honek ez zekarren berez euskal literatura idatziaren garapena. Alfabetatu gabekoen literatur errepertorioa elizgizonen deboziozko irakurgaien errezitaldiek eta bestelako ahozko tradizioak osatzen zuten, eta oso litekeena da ahozko tradizio honek ere Eliza Katolikoaren eskutik manipulazioak jasan izana, jakina, kontuan hartuta berandura arte hori izan zela euskal kulturan zabalkunde handien izan zuen literatur moldea. Hala, instituzioaren zentsura akademikoak eragindako errepertorioaren gaineko kontrol zentsorearen alderdi eraginkorrena (euskal literatura) idatziaren eremurako sarbidea asko murriztean zetzan. Horri gaineratzen zitzaion alfabetatuak zirenek irakur nahiz sor zezaketen errepertorioaren gaineko kontrol zorrotza. Errepertorioaren kudeaketa horrek, literatura idatziaren gaineko ezagutzarik eza, eta are ezagutza ezinezko izatea, sustatzen zuen gehiengo baten aldetik eta, aldi berean, Kristautasunaren araberako memoria kulturala eraiki eta birsortzen zuen idatzizkoaren monopolioaren bidez, bai eta eredu horrekiko alternatiben jaiotza, iraupena, nahiz zabalkundea ekidin ere. Testuinguru honetan kokatu behar da jadanik aipatutako XX. mende hasierako narraziogintzaren kanon ohiturazalea, Elizak boterearentzat zaindutako zentsura dialektika horren fruitu gisa, bere diskurtsoaren birsortze kulturala bermatzen zuena. Ez da ahaztu behar, baina, XX. mendearen hasieran, Espainiako II. Errepublika indarrean zela, Pizkundeak maila kulturalean islatzen duen aldaketa Espainia aldeko euskal eremuko Elizaren sektore baten parte hartzearen eskutik zetorrela, Jose de Ariztimuño Olaso "Aitzol"-en (1896-1936) figura da honen erakusle paradigmatikoena. Aldaketa hori zapuztera etorri zen, besteak beste, 1936ko Altxamendu Militarra. Nolanahi dela ere, jadanik jazotzen ari zen aldaketa hori aintzakotzat hartzea ezinbestekoa da, 50etako berritzearen hazi gisa. Frantziar Estatuaren baitako euskal probintzien kasuan egoera oso bestelakoa zen eta Elizaren indar zentsorea pairatzen zen gehienbat, eta errepertorioaren gaineko kontrolak huts eginez gero, funtzio debekatzailearen neurri errepresiboenak hartzeko gertu zen, hala behar izatekotan, XX. mende hasierako Etchepareren Buruchkaken kasuaren aurrekariak erakusten duen bezala. Euskal eremu honetan 1936ko datak ez zuen aldaketa berezirik suposatu, baina Peillenek "Euskal idazle izatea 19501960 urteetako hamarkadan. (Hauskura belaunaldia)" (2005: 119-147) artikuluan ohartarazten duen bezala, baldintzak ez ziren Espainia aldeko euskal eremuan baino askoz hobeak: Ez uste Iparraldean, Francorik ez zelarik, gauzak hobeki joaiten zirenik, apezek euskaraz egin liburuek zentsore euskaltzale handi eta kanonikoa zeukaten obispaduan, nihil obtat ukatzeko; zentsore berdinak 1910 idatzi liburua –Etxepare medikuaren Buruxkak- ia argitalpen guztietan zentsuratu zuen. (Peillen, 2005: 144) Miranderen kasuan, mugak Frantziar nahiz Espainiar aldeko euskal apaizek jarri nahi izan zizkioten, Peillenen hitzetan "oroitu behar dugu gure artean zakurlana egiten ibili zirela Justo Mokoroa, Lafitte eta Chabagno, Miranderen kontra" (2005: 144). Elizaren zentsuraren indar ezabatzailearekiko arazo larrienak moral kristauaren mugak zeharkatzearekin lotuta zeuden eta, beraz, erotismoa gai debekatuen artean zegoen. Peillenek gogorarazten duen bezala (2005: 144-145; 2011: 225-227) 50eko hamarkadaren hastapenean Miranderen poema erotikoak pornografiatzat hartu zituen Lafitte apaizak eta sekulako zalaparta sortu zuen Ibiñagabeitiak horiek argitaratzeko asmoa zuela adierazi zuenean. Pako Sudupek (2011:174-185) deskribatzen duen euskara eta erotismoari buruzko eztabaida hainbeste hedatu zen non Justo Mokoroa (1901-1990) Bilboko apezpikuarengana zuzendu zen Miranderen lanak Espainian debeka zitzaten eskatzera. Honek agerian uzten du Francoren erregimenarekin ordura arte Elizak beregain hartutako lan zentsorearen zati bat ―kultur (literatur) ekoizpenaren gaineko kontrolarentzako espreski diseinatutako aparatua― sekularizatu eta birzentralizatu egin zela, Estatu Espainiarraren aldetik. Baina, agerikoa denez, Estatuaren eta Elizaren sektore zabal baten arteko sinbiosi harremana erabatekoa zen eta, bestalde, Elizaren esku egoten jarraitzen zuen instituzio akademikoak. Ezaguna den euskal literatura eta erotismoaren gaineko eztabaida Euzko Deya (19361940; 1945-1975) eta Herria (1921-1976) aldizkarietan jazo zen 1952-1953 bitartean eta Miranderen Euzko Deyan argitaratutako "Liburu lizunetaz" (1953) artikulua irakurri zuen misiolari Jean Chabagnok (1881-1975) gutuna idatzi zuen aldizkarira 1953ko urtarrilaren 9an. Larreak (1985: 35-36) Miranderen lan kritikoekin batera argitaratutako gutun honetan irakur daitekeenez, Chabagnok aldizkaria indexatzearekin egin zuen mehatxu, halako artikuluak argitaratzen jarraituz gero. Orduz geroztik, Mirande eta Lafitteren arteko harremanak ez zuen askoz hobera egin, 1956ko urriaren 29ko gutunean Ibiñagabeitiari aitortu zionez: "Aita Lafitte ere gurekin zen eta elhestatu naiz harekin hein batean behintzat: dakizun bezala hotz samar gagoz elkharren eretzean «liburu lizun»en inguruko eztabaida hartaz geroztik" (Mirande, 1995: 118). Urte hartan bertan eraman zuen Zaitegik Euzko-Gogoa aldizkaria Guatemalatik Biarritzera eta, lekualdatzearekin batera, indar zentsoreen intentsitatea areagotzearekin batera, hortik aurrera argitalpenen tankera erabat aldatu zen, Peillenek (2005: 131) azalatzen duen bezala: Euzko Gogoa Biarritzera 1956an aldatu zenen Zaitegik sekulako arazoak izan zituen Iparraldean eta nahi zuenaren argitaratzeko askatasuna galdu zuen: hain zuzen orduko Miranderen olerkiak eta nire artikuluak ezin zituen publikatu eta aldizkaria gehienbat Salaberri apezaren antzerki arkeoruralista edo antzeko literaturarekin, heraldika saioek bete zuten, ito arte. Aldaketa hori izan zen, hain zuzen ere, Abren berritasunari buruzko atalean aipatutako 1956tik aurrera Euzko-Gogoan argitaratzen zuten idazleen arteko banaketa eragin zuena, horietariko batzuk, Mirande eta Peillen barne, Eganen gehiago argitaratzera lerratuz. Mirande honela mintzatu zitzaion Norbert Tauerri (1898-1983) 1960ko abenduaren 14an igorritako gutunean Euzko-Gogoan argitaratzeko zailtasunez: Nik oraindik ere euskeraz idazten dut: ipuin-berri, idatz-saio, neurtitz eta abar. Bainan luzasko egon naiz ezer egin gabe, ene etxean gertatutako zailtasun batzuen gatik… Ene idazkiak EGAN- en agertuko dira, geienak beintzat. Zaitegiri ere zer-edo-zer igorri nion, Euzko-Gogoa-rako; bainan ez du argitara erazi, eta ez dit erantzun ere, jaso zuenik esateko. Beraz ez dut geiago E. G.n idazten. (Egan, 1984: 83) Hala ere, Peillenek ongi azaltzen du nola, aldaketa horren eta beste zenbait gertakariren aurretik behintzat, 50eko hamarkadan zehar bai Mirandek bai berak gehiago egiten zuten bat Espainia aldeko euskal eremuan euskal literaturgintzak hartutako bide berriekin Frantziako probintzietako jardun erabat kristauzalearekin baino: "euskal liburugintza desapezten hasiak ginen" (Peillen 2005: 120). Giro horren baitan eta erotika eztabaidak jazota, Euzko-Gogoaren aldaketak gertatu eta bi urtera hasi zuen Mirandek Ab, 1959an amaitu. Urte gutxi batzuk beranduago, 60ko hamarkadaren hastapenean, Lafitte izan zen Krutwigek Mirande euskaltzain bilakatzeko egin zuen proposamenaren kontra agertu zena. Koldo Mitxelenak (1915-1987), Antonio Arruek (1903-1976), Aingeru Irigarayk (1899-1983) eta Aita Villasantek (1920-2000) Mirande eta Iratzederren hautagaitzaren alde egin zuten eta Lafittek, ordea, beste batzuekin Piarres Larzabal (1915-1988) eta Jean Harithschelarren (1923-2013) hautagaitza aurkeztu zuen. Honela azaldu zizkion Krutwigek Mitxelenari Euskaltzaindian Miranderen hautagaitzaren harira sortutako lehen gorabeherak 1961ean, argitaratu gabeko gutun batean: Murde Hirigoienek, gure adiskide kommun hunek erraiten derautanez zuk ere (Arrue jaunarekin, Irigaray jaunarekin eta Aita Villasanterekin) Mirande eta Iratzeder kandidatuen aldeko eskabidea firmatu duzue. On har itzazu nire eskerrak bai eta gure euskaltzainkide hauiei niketz eman ietzezu. Dirudienez Laffitek (eta dudarik gabe iaun hunek impulsatuta) Dassancek eta Epherrek bertz eskabide proposatu dute, Murde Haritxelhar eta Murde Larzabalen alde. Neuk eztut hauien kontra ezer ere ez binan Mirandek izkiriatu zuenaren erkatzean, Haritxelahar iaunak izkiriatu duenea gutti da… eta Iratzederen obren erkatzean….. Murde Larzabalen teatroko piezak soilik "jebismuaren" aldeko komediak dira. Berhain zuk dakizunez….. jebisthetan bethi jebismua errotikan sarthua da… eta batez ere orain hemengo eskualdetan Euskalherria bermaila baizen eztela uste dute… eta Lafittek (bere baxenabarkeriaz) soilik estima dezake… euskaraz gauza arruntak. Larzabal iaunak herri xehearen alde lana egin bai ba du…. Bainan "Euskal Akademiko" baten lana ahal-da haur? 21 Krutwig ez zegoen ados Lafittek egindako kandidaturaren egokitasunarekin, Harithschelarren produkzioari urriegi eta Larzabali akademiarentzat ezegoki irizten baitzien. Baina denbora gutxira ohartu zen Lafittek uste baino pisu handiagoa izango zuela Mirande euskaltzain bilakatzeko aferan. Argitaratu gabeko beste gutun batean honela azaldu zion egoera Mitxelenari: Irigoien iaunak kontatzen derautanez "norbaitek" Lafite iaunaren ustea entzun behar zela erran du. Halarik ere, Lafitte iauna on-ongi ezagutzen baitut eta berhunek uhartze hertsia duela baitakit eta behar den baino handiago haren "parti pris"a dela baitakit Lafitte iauna Miranderen kandidaturan alde egonen eztela uste dut. Lafittek nahiago du euskara vulgariz izkiriatzen duten "abarkazko euskaralariak". 22 Mirandek, ebazpenaren berria jaso zuenean, honela azaldu zion gertatutakoa nahiz honek sortuarazi zizkion iritzi eta sentipenak Ibiñagabeitiari 1962ko maiatzaren 13ko gutunean: Krutwig hori mutiko ona da, oro har –nahiz erdi Judu den, nik uste, bainan nazi beltz izan arren, ez naiz fanatikoa- eta saiatzen da Laburdi hortan lan egitera euskararen alde, bainan beldur naiz ilusimenduz beterik dela horko euskaldunen euskaltzaletarzunari buruz… Ba al dakizu Euskaltzaindian ene sar erazteko kandidatura presentatu zuela (Krutwigek) eta sekulako eztabaidak gertatu dirala gero elkargoa ohoragarri hortan, hori zela kausa? Alabainan, Mitxelenak, Arruek, aita Villasantek eta Irigoyenek Krutwigekin batean ene alde firmatu ba zuten, Aita Laffitte Nazkagarriak bere vetoa ipini zuen ene kontra, ez dakit ongi zergatik, orain artean ene adiskidetzat edukitzen bainuen, jakinik ere fede eta politikazko gauzetan ezin izan nintekela adox demo-kristau horrekin; eta baten vetoa aski zen ezkero ene euskaltzain izatea eragozteko, azkenekotz samurtu naiz eta ene kandidatura ta euskaltzain-urgazlegoari ere uko egin diet. (Mirande, 1995: 193) Mirandek bereziki pairatu zuen euskal Elizaren zentsura instituzionala, 50etako literatura berritzearen abangoardian kokatzeagatik eta instituzio horrek ezarritako zentsura dialektikaren mugekiko zuzendutako desafioaren tamainagatik. Honek guztiak agerian uzten duena da Elizak botere eta tradizio luzea zuela euskal kulturgintzan instituzio zentsore gisa, eta eragin zentsore hori maila eta era ezberdinetan gauzatzen zela, neurri errepresiboetara joaz ere bai. Sudupek (2011: 182) aipatzen duen bezala, gai lizunei buruzko eztabaidaren garai bertsuan Orixe Nemesio Etxanizen (1899-1982) "Griñen loa"-ren erabat aurka azaldu zen eta Ibiñagabeitiak ezin izan zuen Ovidioren Ars amandiren itzulpena argitaratu. Azken honek beste gogaitzen zuen bere burua argitaratzen ziren lanei kritika positiboak egitera behartua ikusteak. Atsekabea agertu ez ezik, euskaraz idazteari uzteko asmoa ere iragarri ei zion Miranderi, 1952ko abenduaren 12an honako gutunarekin erantzun baitzion honek euskal literaturaren alderdi erotikoa lantzen jarrai zezan adore emanez: Txaloka ibilteaz aserik zaudela zure kritika-lanetan? Zergatik txaloka zabiltza Ars Amatoria-ren antzeko beste lanik egiteko ordez; euskaldun hypokritei gaitziturik ere! Euskal idazkuntza uzten baduzu, zedukan alde erotiko bakarra galduko du, eta vertutearen nirvânan ondatuko da osoki. T'is better to fought and lost Than never to have fought at all. Zan irlandez sinnfeiner-en parolak. Obe da borrokatu-eta galtzea, ezen ez batere borrokatu ez izaitea. Ola uste dut nik ere. (Mirande, 1995: 66) Erotismoren lanketa zen, beraz, euskal literaturaren berritzean urratu nahi izan zen bide bat eta halako testuak argitaratzeko trabak Elizaren zentsura instituzionalari loturik zeuden, zuzenean nahiz zeharka. Aurrerago sakonago aztertuko den bezala, tradizio luzeko zentsura horren alderdi ezabatzatzaileak ere garatu zuen bere ifrentzu produktiboa, ordurako euskal kulturan barneratuta baitzegoen zentsuraren diskurtsoa eta, hala, erreproduzitu egiten zen, instituzioaz kanpoko irakurleak ere subjektu zentsore bilakatuz. Zentsuraren funtzio autorizatzaileak kanon baten eraikuntza eragin zuen euskal jendartean, euskal kulturgintzan eta, beraz, euskal literaturgintzan. Hain zuzen ere, Espainiar Estatuak 1936ko Altxamenduko eta Frankismo hasierko lehen errepresio garaiaren ostean zentsura instituzionalaren bidez bultzatzen zuen kanonaren oso antzerakoa, prosagintzari dagokionez deboziozko liburuak eta narraziogintza ohiturazalea, zehazkiago. Horiek horrela, oso aintzakotzat hartzekoa da 50eko hamarkada eta 1936ko Estatu Kolpearen aurretik existitzen zen Elizaren zentsura instituzionalak, Espainian indarturik egonagatik, Frantzia aldeko euskal eremuan zein erbestean ere eragin handia zeukala, dela baliabideak eta boterea zituelako, Lafitteren kasuan adibidez, edo presio sozialagatik, Zaitegiren Euzko-Gogoarekin nahiz Miranderen Euzko Deyako artikuluarekin gertatutako adibideek erakusten dutenez. Honek Marshikek (2006) Britainia Handiaren testuinguruan deskribatzen duen purity movement delakoa gogorarazten du, Estatua, Eliza eta jendartearen artekoko elkarlanean eratutako sare zentsorea, alegia, bai eta Anthony Keatingek (2015) Irlandaren kasuan deskribatzen duen Estatua eta Elizaren arteko elkarlanarena ere, 1926ko Committee of Evil Literatureren sorreraren osteko 1929ko Censorship of Publications Actak ekarritako zentsura instituzionalaren legedian zertu zena. Hala ere, gorago adierazi bezala, ez da ahaztu behar 50etako berritze eta irekitze mugimendua posible izan bazen, neurri handi batean, euskal Elizaren sektore batek hartutako jarreragatik izan zela. Peillenek aipatzen duen bezala "zorionez abade guztiak ez ziren ez Lafitte ez Chabagno ez Mokoroa, bagenituen gure lan bortitz guztien onartzera gerturik zeuden Salbatore Mitxelena, Nemesio Etxaniz eta Jokin Zaitegi" (Peillen, 2005: 145). Baziren, bada, Elizaren zentsura orduko parametroetan mantentzearen ildoarekiko disidenteak, euskal literaturaren 50etako berritze bultzada ahalbidetu zutenak, eta mugimendu horren aurrekaririk zuzenena Pizkundean emaniko pausuak izan ziren. 1.1.2. Estatu Espainiarraren zentsuraren debeku funtzioa. 1936 aurretik Elizaren zentsura instituzionala gailentzen bazen Espainia zein Frantzia aldeko euskal probintzietan, data horretatik aurrera zentsura instituzionala biderkatu egin zen lehen eremu geografikoaren kasuan. Altxamendu Militarraren bidez ezarri nahi zen ordenak aldaketa sakonak zekartzanez gero, II. Errepublikaren aurkakoek errepresioa erabili zuten boterea eskuratzeko nahiz egonkortzeko, bai eta kulturaren arloan ere, Elizak ordurako ez bezala. Elizaren zentsuraren debeku funtzioaren harira argitu nahi izan den bezala, beharrezkoa da 1936ko Altxamendu Militarraz geroztik jazotako zentsura neurri errepresiboenek ere balio positiboa edo produktiboa izan zutela azpimarratzea, hau da, debekuak ezabatzen zuenaren ifrentzua sortzen zuela, alegia, etorkizuneko galbahe kultural produktibo gisa barneratua izateaz gainera. Hau aipatzea beharrezko gertatzen da kontuan hartuta, Ana María Rodrigok La política del libro durante el primer franquismo (2016) tesian dioen bezala (2016: 17-18), eremu hispanikoan Francopeko kulturaren gaineko eztabaidetariko bat diktadura garaian kultur politikarik gauzatu ote zelako edo ez zelako bueltan jazo dela. Gai hori mahai gainean ezartzearen arrazoi nagusia zentsuraren neurri errepresiboenek ere kultur politika produktibo gisa daukaten balioa kontuan ez hartzean datza. Gorago aipatu bezala, Estatu Kolpearen helburuetariko bat Espainiaren batasuna gordetzea zenez gero, euskal, katalan eta galiziar eremuetan errepresio ideologiko orokorrari beste maila bateko errepresioa gehitu zitzaion, hau da, ezaugarri bereizgarri nazionalak zituzten taldeei zuzendutakoa, genozidioaren segidarena, alegia. Altxamendu Militarrak bultzatutako gerlak nahiz ondorengo fusilamenduek suposatutako pertsonen eliminazioa izan zen errepresio horren adierazpenik muturrekoena, baina beste maila batean, errepresio kulturalak, pertsonenaz gainera adierazpide juridiko nahiz kulturalen erabateko ezabaketa ere eragin zuen. Liburugintzaren kasuan, hartutako neurriak biltzen zituzten legeetan Francoren Erregimenak jokabide honi emandako arrazoiketa agertzen da, kutsu salbatzaile eta paternalistakoa, 1936ko azaroaren 23koan (471-472), adibidez: eragile gutxiak, heriotzari ihes egin zioten gutxiak, alegia –Aitzol eta Lauaxeta fusilatu egin zituzten-, eta isiltasun hori, literaturari dagokionez, ez zen hautsi berrogeita hamarreko hamarraldia arte. (Aldekoa, 2008: 217) Hasierako errepresioaren segida gisa jadanik aipatutako aurpegi bikoitza zuen zentsura berria ezarri zen, Izagirrek (2010: 8) dioen bezala Espainiar aparatu zentsoreak eragin bikoitza izan baitzuen euskal testuinguruan, garaiko ideologia errepublikazale edo ezkertiarretan ezezik, euskal nazioaren aldarrikapenari eta hizkuntzan nahiz kultur sistemaren egiturari zegokionean ere ezarri baitziren mugak: Euskal idazleak, Vichypeko frantsesak ez bezala, Francopeko espainarrak ez bezala, hiltzera kondenaturiko hizkuntzan sortu behar izan du, herri desegituratu baterako egin behar izan du lan hogeigarren mendearen puska handienean: hizkuntza bera ikasi eta jaso behar izan du, irakurlerik ez zeukan garai batean eta bitan bizi behar izan du, kritika, publizitatea, promozioa, zabalkundea, salmenta, etekina, eskubideak, itzulpenak, sariak… alegia, literaturaren azpiegitura osatzen duten antolamenduak eta egitateak oro debekatzen zizkion diktadura bikoiztuan. Torrealdaik aipatzen duenaren ildotik, Estatu Espainiarraren zentsura sistemak legedi eta aldi ezberdinak izan zituen eta "Zentsuraren sistema" atalean hauen deskribapena eskaintzen du liburu eta aldizkariei dagokienean. Lehen zentsura legea 1936-1937ko lege sortzailea izan zen, "libros pornográficos y disolventes" delakoak debekatzen zituena (Torrealdai, 2000: 32-33). Tartean agindu eta dekretu ezberdinak argitaratu ziren zentsuraren instituzionalizazio gauzatu eta egonkortzeko helburuarekin, baina Rodrigok (2016: 42) aipatzen duen bezala, esan daiteke hasierako legedia bere horretan mantendu zela 1966ra arte, gutxienez. Horren ondoren etorri ziren 14/1966 Legea edo Ley de Fraga eta 24/1977 Erret Dekretua edo Ley Antilibello. 50eko hamarkadako berritzea eta Abren idazketa lege sortzilearen garaian kokatzen dira, aurretiazko zentsura derrigorrezko egiten zuen legepean. 1951n liburuari zegozkion politikak bi ministeritzen artean banatu ziren, Ministerio de Educaciónek liburutegien ardura hartu zuen eta Ministerio de Información y Turismok (MIT) zentsura eta propagandarena. Ministeritza horrek berak liburuen salerosketari zegozkion neurriak arautu zituen, zentsura instituzionalaren esparrua zabalduz, edizioaren eta banaketaren eremuaren erabateko kontrolerako bidean (Rodrigo 2016: 45). Hasiera batean, euskarazko liburuen zentsuraren aparatu probintziala Donostian zentralizatu zen eta, aurrerago, besteetara zabaldu zen (Torrealdai, 2000: 49-50). Euskal probintzia bakoitzak bere Delegación Provincial del MIT zeukan eta bertatik kudeatzen zen aurretiazko zentsura. Aldizkariak osorik irakurtzen ziren delegaritzetan, eta liburuak, aldiz, 32 orrialde baino gehiago izatekotan Madrilera igorri behar ziren zuzenean. Torrealdaik (2010: 55) dioenez, zenbait kasutan errazagoa zen Madrilen zentsura pasatzea. Elizaren zentsuraren atalean aipatu bezala, Espainiako aparatu zentsoreko irakurle gehienak eklesiastikoak eta militarrak ziren eta, beraz, Espainiar Gobernuaren helburua hori ez balitz ere, euskal eremuko Elizak Espainiar Estatuaren aparatu zentsorearen mehatxua ere balia zezakeen bere intereserako, euskarazko idazlan lizunen argitaratzea oztopatzeko, besteak beste. Euskal literatur eskoizpenaren kasuan, hasiera batean, nazionalista edo ezkertiarrak ez ziren kultur adierazpenek ez ezik, euskaraz egindako kulturaren osotasunak pairatu zituen neurri errepresiboak, Torrealdaik (2018: 99-167) legedia eta iritzien adibide anitz bildumatuz erakutsi duen bezala. Erabateko debeku eta errepresio horren ostean, liburuei zegokienean Frankismoaren aurretiazko zentsura derrigorrezkoa ere hain zen gogorra hasiera batean non literatura idatziaren eta goi-kultur izendatu izan denaren garapenerako tokirik apenas uzten zuen. Euskarazko ekoizpen kultural ororen kontrako errepresioak ez bezala, literatura idatziarekiko zentsura irizpideek halako jarraipena eman zioten jadanik gorago aipatutako Elizaren mugek iraganean sustatutako literaturgintza idatziari. Garaiak aldatu ziren, ordea, eta XX. mendearen hasieran nabaritzen hasi zen bezala, idazle edo irakurle potentzial izan zitezkeen pertsona alfabetatuen kopuruak gora egin zuen piskanaka, baina oso kontuan hartzekoa da hizkuntza estandarizatuaren gabezia ere traba handia zela euskal literatura idatziaren garapenerako. 40ko hamarkadatik aurrera euskal testuinguruan garatutako kultur politika horrek "biguntze"-ra egin zuen eta baziren argitaratzen ziren lanak nahiz kultur emankizun zenbait. Hala, erabateko debekuaren ostean, zentsurak bere diskurtsoan zirrikitu bat ireki zion euskal kultur kanon jakin bati, hortaz, neurri errepresibo ezabatzile hutsen ostean zentsurak bere funtzio autorizatzailea martxan jarri eta euskal kultur eredua moldatzeari eta sortzeari ere ekin zion Erregimenak. Hau da, bazegoen euskaraz kultura egitea, idazlanak argitaratzea, beti ere kultur sorkuntzak Francoren gobernuaren interesen neurriko eredua jarraitzen bazuen. Ordura arte Elizak nola, Estatu Espainiarrak bere zentsuraren bidez euskal kulturaren eta literaturaren kanona sortzeari ekin zion, erabat debekatu ordez. Honela laburbiltzen du Torrealdaik (2000: 241) aldaketa hori, bai eta bere zioaren berri eman ere: zedin. Manso de Zúñigaren hitzek erakusten duten bezala eta aurrerago sakonago aztertuko den ildotik, Espainiar Estatuaren legediaren baitan garatu ahal izango zen euskal literatura idatziaren ekoizpen txikiaren kanonak gaiak ez ezik, euskara mota ere mugatzen zuen, euskara estandarizatu eta batu bat iradoki zezakeen oro baztertuz. Zentsuraren funtzio debekatzaileak " separatista zen oro debekatzen zuen, bai eta Erregimenaren ideiekin bat ez egiteagatik disolvente gerta zitekeen beste edozer. Hala, debeku horren ondorioz ekoitziko zena zentsura dialektika horren baitakoa izango zen, debekatutakoaren ifrentzua autorizatuz, Erregimena zalantzan jartzen ez zuena, euskal nazio moderno bereizi bat aldarrikatzeko baliorik ez zuena. 1.1.3. Botere instituzioen zentsuraren funtzio autorizatzailea. Tesi honetan garatu nahi den zentsuraren teoriaren desplazamenduaren baitan, zentsuraren debeku funtzioaz mintzatzerakoan funtzio horren alderdi ezabatzailea ez ezik produktiboa ere aintzat hartu beharrekoa dela azpimarratu da, eta logika horrek berdin balio du funtzio autorizatzailearentzat. Beraz, azken honek eragin produktiboa nahiz ezabatzailea daukala gogoan hartu beharra dago. Kanon jakin bat indartzea helburu duen literatur testu jakin batzuen eta soilik horien etengabeko autorizazioak ―hau da, bultzatzeak, argitaratzeak, banatzeak eta promozionatzeak, besteak beste― ezabatu egiten ditu bestelakoak, are gehiago aurretiazko errepresioak ezarritako zentsura dialektikaren mugak garbiak diren testuinguruetan. Aldez aurretik argitu beharra dago puntu honetako mintzagaia literaturaren eremuko, eta zehazkiago, liburuen zentsura izango bada ere, funtzio autorizatzailearen ondorio adoktrinatzaile zuzenenak eskola edo irratiaren testuinguruan jazotako kanonaren etengabeko erreprodukzioan azaltzen direla nabarmenen. Horiek izan ziren, Rodrigok (2016: 354) bere ikerketan ondorioztatzen duenaren arabera, tresnarik eraginkorrenak: Si las bibliotecas del franquismo pretendieron ser un medio de adoctrinamiento en consonancia con los regímenes totalitarios, al finalizar esta investigación tengo que matizar y decir que el adoctrinamiento se hizo a través de la escuela y los textos escolares, en las cárceles, a través de los órganos de propaganda del estado, y de organizaciones como la Falange, más que a través de las bibliotecas públicas. Fueron la escuela y los libros de texto los medios fundamentales a través de los cuales los españoles recibieron los valores sociales y los principios políticos del nuevo régimen. A la escuela iban la mayoría, a las bibliotecas sólo acudían unos pocos. 50etan zentsuraren biguntze bat bainoago zentsuraren estrategia aldaketa bat jazo zen Estatu Espainiarraren aldetik. Errepresioaren ostean, zentsuraren debeku funtzioari funtzio autorizatzailea gehitu zitzaion, eredu baten indartzea eta sustatzea, alegia. Ordena berri bat ezartzerako garaian botereak beharrezkoa du bere intereserako baliagarria izango den eta bere izaera zalantzan jarriko ez duen eredu bat eraiki nahiz zabaltzea, eta ohikoena izaten da eredu hori kultura menperatutik abiatuta eraikitzea, nola edo hala. Horrek errepresioaren epe laburrerako debekuak baino gehiago etorizunari begira funtzionatzen du, Espainiar Estatuari zegokionean ordena hori mantendu zedin izan ez zitekeena debekatu ez ezik izan behar zuenaren birsortzea bermatuko zuen kanona sustatu zuten. Horretarako oinarri gisa, Elizak aspaldidanik hedatuta zuen kanon kulturalera jo zuen, baita zehazkiago literaturaren arloan ere. Hemen "kanon folklorista" izendatuko da euskal kultura ez-alfabetatu baten eredua ―euskal eremuarentzako proiektu erregionalistaren bultzatzaile―, eta literatura idatziaren arloan, kanon zaharrari erreferentzia egingo zaio gerra aurreko zentsura dialektikan gailentzen zen literatura erromantiko eta ohiturazaleaz mintzatzerakoan ―kanon folkloristarekin bat egiten duen euskal kulturaren irudian, bestalde―. Hala ere, ez da ahaztu behar kanon zaharrarekin bat egiten zuen "kanon folklorista" horrek literatur edukietan baino arreta gehiago ezarri zuela literatur eremuaren ―eta orokorrean idatzizkoaren eremuaren― garapenean. Esan gabe doa, zentsura instituzionalaren alderdi akademikoak, hau da, gaztelaniaz alfabetatutako euskal jendarte bat behartzeak, ezar ziezaiokeela trabarik handiena euskal literatur eremu baten garapenari, bai eta euskara hizkuntza moderno bilakatzeari. Gerra aurreko eta gerra osteko zentsura ereduen sinbiosiak, jakina, kanon zaharraren zentsura dialektika indartzea ekarri zuen eta, bestalde, Estatu Espainiarrarentzat neurri errepresiboen bidezko debeku funtzioaren gastua txikitzeko bidea izan zen. Nolanahi dela ere, atal honetan zehar ikusiko den bezala, gerrak zapuztutako Pizkundearen literatur proiektu nazionalistaren arrastoek hor zirauten oraindik ere gerra ostean eta lekukoa hartu zutenek, Mirande tarteko, azkar asmatu zuten euskal kulturak nazio kultura gisa iraungo bazuen goi-kultura garatu beharra zuela eta, beraz, euskal literaturak zehazkiago aurrera egingo bazuen, garaiko zentsura dialektika zabaldu beharra zegoela. Ohartu ziren, baita ere, zeharkatzen zailen ziren muga gehienen jatorria ez zela berriki Espainiar Estatuaren instituzio zentsorea eta, are gehiago, muga horiek desagerrarazteko gakoa ez zegoen soilik instituzioetan, zentsura dialektika hori inkontzienteki barneratuta zeukan euskal kulturan baizik, subjektu zentsuratuak zentsuratzaile ere bihurtzen zituena. 1.1.3.1. Kanon zaharraren indartzea euskal testuinguruan. Espainiar Estatuak kanon bat indartu behar zuen eta, euskal probintzientzat zeukan proiektu gehienez erregionalistarentzako, Frankismoari baliagarri gertatzen zitzaion aldez aurretik existitzen zen kanon folklorista: "Euskal Herriak Espainian integratu behar baitu, osoki integratua. Elementu diferentziatzaileak agertzen direneko, erne dago zentsura. Desberdintasunak ezin dira azpimarratu, ezta gutxiago ere" (Torrealdai, 2000: 243). Erlijio kristauaz zipriztindutako tradizioaren kanon folklorista otzanaren birsortzea oso egokia zen Espainiar Estatuaren interesak epe luzera bermatzeko eta, beraz, bide horretan pausoak eman ziren euskal kulturari zegokionean, baita literatura idatzian ere. Hori azaleratzen dute Torrealdaik zentsoreek egindako iruzkinetatik ateratako ondorioek. Batetik, kultura herrikoi edo "behe-kultura" izendatu izan denari ez zitzaion traba handirik ipini eta bertsolaritza, besteak beste, positiboki baloratzen zen (Torrealdai, 200: 116), nahiz eta bertso emanaldietan ere zentsoreen presentziarik ez zen falta. Jarrera horren arrazoietariko bat hizkuntza zen, hasteko ahozkoa zelako eta, bestalde, jarduera horretan zerabilten euskara "clásico-popular"-ra omen zelako, garaiko Espainiaren proiektuarentzat honakoa sinbolizatzen zuen hizkera, alegia: Eskualde espaniar sanoa, ideia sakabanatzaileek hondu gabea, benetako euskal herria. Bertsolariek sinbolizatzen bide dute Euskal Herriko espíritu tradicional hori. Eta arima hori, noski, espainola da. Separatismoa, aldiz, hondamendia da. (Torrealdai, 2000: 116). XX. mendearen erdi aldera jadanik ezinezkoa zen kanon zaharraren erabateko birsortzea, hau da, literaturgintza eta, oro har, idatziaren eremua Elizaren kontrolpean zenekoarena. Horregatik, alfabetatzea gaztelania hutsean egiteaz gainera, kanon folklorikoaren idatzizko azpiatal gisa literatura idatziarentzako iraganeko kanon zaharra sustatzen ahalegindu zen zentsura, bai euskara motari bai edukiei zegokienean. Azpimarratzekoa da Frantzia barneko euskal probintzietan Elizak garai horretan bertan eta 50eko hamarkadaren bueltan sutsuki sustatzen zuen kanon folkloristak antzekotasun handia zuela Frankismoarenarekin, erotismoaren aferez haratago. Argigarria da Peillenek (2005: 123) honen harira egindako iruzkina: Literatura herrikoia eta arina zen apezen eta kristau onen gogokoa. Halaxen hiru talentu agertu ziren antzerkian Etxahun Iruri, bertsolaritzan Mattin eta Xalbador. Honela ezkerreko zen P. Oihanburu dantzariak ukatzen zuen literatura kultu baten izatea eta beharra euskaraz. Denbora berean erbesteko itzultzaile eskolak gure idazkiari duintasun zerbait eman zion. Ez nintzen Iparraldeko idazle horiekin harremanetan sartu, paristarra nintzen eta baserrikeriak ez zitzaizkidan agrada. Mirande bezala ez nintzen eta ez naiz kristaua, beraz Hegoaldekoekin neuzkan harremanak. Lehen begiratuan paradoxikoa irudi lezakeen arren, 50eko hamarkadan errazagoa zen Elizaren zentsurak behartutako euskal kanon folkloristaz kanpoko zerbait garatzeko baliabideak eta gogaideak Frantziako euskal eremutik kanpo topatzea, Espainia barneko euskal eremuan zein erbestean, sinistunak ez zirenek ez ezik elizgizon zenbaitek ere kanon zaharra irekitzeko asmoa erakutsi baitzuten, jadanik behin baino gehiagotan azpimarratu den bezala. Horretaz gainera, gogaide horietariko batzuek baliabideak ere bazituztenez ―Mitxelena eta Zaitegik, kasu― errazagoa zen ere kanon horretatik kanpoko idazkiak argitaratzea. Hala ere, kanona zabaltzeko borondatea zuten elizgizonen artean ere autozentsurak eragiten zuen maiz eta, adibidez, honen erakusgarri da Etxaidek Miranderen olerki bat argitaratzeko izandako erreparoak. Mirandek berak eman zion honen berri Ibiñagabeitiari 1953ko abuztuaren 1ean: Etxaide'ri zure eskuthitza erakhutsi deraukot. Baietz, nire liburuaren saltzailerik bilhatuko duela erran du. Bainan nire «Ohiko Jainkoari»k konszientza-kezka handiak damazkio; bekhatu dutekela haren zabaltzea eta zabaltzen laguntzea bildur da, eta bildumatik khendu behar dela dio. Nik erabakia zure eskutan uzten dut; halaz ere, mingarri zait gure herritarren apheztiarkeri hori! (Mirande, 1995: 78) Gaia ikertzeke dagoen arren, badirudi XX. mende erdirako Frantziar Estatuaren boterearen alde jokatzen zuen Elizaren zentsurak zentsurak eragindako kanona eta Frankismoko Espainiak sustatu nahi zutena oso antzekoak zirela. Esan liteke Frantziak euskal eremuko Elizak sustatutako kanon folklorista erregionalistarekiko erresistentzia txikiagoa topatu zuela euskal eremuan Espainiak baino, non Elizaren baitan ere arrakasta izan zuen euskal nazioa eta, beraz, euskara nazio hizkuntza moderno gisa garatzeko ideiak. Mirandek "demo-giristino" deitzen zituen frantzia aldeko euskaldunek ―sektore batek, bederen― Estatuarekin zuten konplizitatearen erakusletzat har daiteke, behinik behin, erotismoari ez ezik Espainiak separatismotzat zuenari ere trabak ezarri zizkiotela, Miranderen iturrien arabera Krutwigen Vasconia (1963) Frantzian banatzeko debekua bertako euskaldunek eskatua izan baitzen. Honela aipatu zizkion gai honen inguruan jasotako berriak Etxaideri 1964ko maiatzaren 2ko gutunean: Le Journal Officiel irakurririk, Vasconia liburuaren banatzea, zabaltzea eta saltzea debekaturik dela Frantzian, Ministre de l'Intérieur delakoaren aginduz. Eta Krutwigek ortzaz idatzi dio ene adiskide bati; esaten du euskaldun demo-giristinoek dutela Frantziako agintariei salatu; eta legegizon batzuekin kontsultatu arren, ezin du ezer ere egin, eta debeku hori hartu dute Frantsesek. Orain beldur da kampoa emanen diotela, eta igesleku baten billa ari da… Naiz eskubiko, naiz ezkerreko, ez da on Euskaldunekin antikonformista izatea, gure mutillak orain bere gostuz ikusten duen bezala… Ironeiaz mintzo ba naiz ere, alarik ere pena diot, lagun ona baitut, gure ideiak diferenteak izan arren. (Mirande, 1995: 225) Hilabete batzuk beranduago Ibiñagabeitiari Krutwigengandik zuzenean jasotako berria helarazten dio, gorabeheren bertsioa berretsiz: P.S. Krutwigen gutun bat izan berri dut: susmatzen nuen bezala, Euskalerriko demo-kristauak oro jazarri dira aren liburuaren kontra, eta sekulako bidegabeak eta irainak botatu omen dituzte Vasconia-ren egille deabrutiarren kontra… Beldur naiz laster Krutwig gizajoa ni bezain persona non grata izango dela Vasconen artean! (Mirande, 1995: 227) XX. mendean zehar Frantzia barneko euskal probintzietan Eliza Katolikoak eta honen eremuak Estatuarekin izan zezakeen lankidetza hipotetikoaren inguruko ikerketa sakon bat gauzatzea interesgarria izango litzateke eremu horretako euskal kulturaren eboluzioa behar bezala ulertu ahal izateko. Ikerketa honetarako datu esanguratsuak bi dira: batetik, Francopeko zentsura instituzionala ezarri zenean Frantzia barneko euskal eremuan Elizaren zentsura instituzionalaren zentsura dialektikaren hertsitasunak traba handia suposatzen zuela euskal literatura idatziaren garapenerako eta, bestetik, eremu horretan, Espainia barnekoan eta erbestekoan ez bezala, Elizak sustatzen jarraitu zuen kanonak Francopeko zentsurak indartu nahi zuenarekin bat egiten zuela irizpideetan, lehen begikolpean behintzat. Frantzia barneko euskal probintzietako Elizari zegokionean hala izan ala ez, jakina da Espainiaren kanon folkloristaren proiektuari separatismoa ―hau da, kultura nazional baten garapena― kontrajartzen zitzaiola, eta hortik zetorrela zentsura instituzionalaren funtzio autorizatzaileak bultzatzen zuen kanonaren helburua: euskara benetako kultur hizkuntza moderno izatera ez iristea. Hala, zentsuraren diskurtsoak idatzizko hizkuntza mailan ere eredu bat sustatu nahi zuen bi euskaren arteko bereizketa gauzatuz, ortografia eta lexikoa barnebiltzen zituena, besteak beste: batetik, euskara "jatorra", hau da, "herrikoa, betikoa, tradizionala, abertzaletasunaren kutsadura gabea. Espainola da". Ana Gandarak bere tesian (2015: 630) etno-sinbolismoaren ikuspegitik ahozko ondarean bereziki erreparatuz azaltzen du nola 60ko hamarkadan euskal sinboloen berregituraketa bat gauzatu zen, bai eta horrek euskal komunitatearen duintasuna berreskuratze aldera izandako garrantzia azpimarratu ere. Kontuan hartzekoa da, baina, 50eko hamarkada izan zela prozesu horren ataria eta berregituratze horretan jazotako hastapenetako tentsioak nabarmenak izan zirela, ordura arteko zentsura instituzionalek ekarritako ezabaketa nahiz produkzio lanak zirela medio. 50etako hamarkadako berritze bultzadaren eta zentsuraren arteko dialektikan eratuko ziren ondorengo berregituratze horretako sinboloen oinarriak. Aurrerago sakonago aztertuko den bezala, "Euskadi" eta "Euskal Herria" terminoei dagokienez, aldaketa nabarmena jazo zen, besteak beste, baita 50eko hamarkadan separatismoaren ikurtzat zituzten beste zenbaiti zegokionean ere. Orain arte esandakoaren arabera, Egan sortu zeneko zentsuraren "biguntze" erlatibo estrategikoarekin ere, literaturari zegokionean kanon zaharrak ezaugarritutako zentsura dialektikaren hertsitasuna kontuan hartuta, handia zen garai hartan euskarazko liburugintza garatzeko zailtasuna, Espainia zein Frantzia aldeko euskal eremuan. Torrealdairen (2010: 105-108) liburuan biltzen dira garai honetako zentsura kasu ezberdinak, Etxaidek Alos Torrearekin izandako eta Garoaren berrargitalpenarekin egondako arazoak, besteak beste. Giro honetan, euskal eremuetan euskarazko kultura gara zitekeen, beraz, kanon folklorikora mugatzen bazen, beti ere: ahal zela ahozkotasunaren eremuan, eta idatzizkoan ordura arteko kanon erromantikoohiturazalean, hau da, euskara nazio moderno baten kultur hizkuntzaren antza hartzetik urrunduko zuen zentsura dialektikaren mugen baitan. Horiek horrela, berebiziko zailtasuna suposatzen zuen Frantzia nahiz Espainia aldeko euskal eremuan goiliteraturaren berritze eta irekitze prozesu bat abian jartzea instituzio zentsore ezberdinek euskal kulturarentzako sustatzen zuten kanona bortxatuz. Beraz, hasiera batean behintzat, erbestea izan zezakeen agerleku bakar kanon murriztaile horien zinezko zabaltzeak. 1.1.3.2. Kanon zaharra irekitzeko beharra kanon zaharberrituari aurre egiteko. 50eko hamarkada iristerako euskal literatura idatziaren bi indar moldatzaile edo zentsura instituzional nagusitzen ziren: bata, Eliza, euskal eremu osoan eragiten zuena nahiz eta era hetereogeneoan, eta bestea, Espainia barneko euskal eremuan soilik eragiten zuen Estatuaren aparatu zentsorea. Banaketa hori formala besterik ez da, jakina baita Estatu eta Elizak kontrol sare berdinean bat egiten dutela, baina, era berean, batak bestearekiko autonomia maila bat dute eta, orain arteko azterketan agerian geratu den bezala, horregatik ez zen berdina Estatuaren eta Elizaren arteko eginkizun banaketa zentsurari zegokionean Frantzia barneko ala Espainia barneko euskal eremuetan. Nolanahi dela ere, nabarmendu nahi izan den bezala, bi instituzio zentsoreen irizpideek bat egiten zuten kasu askotan, eta gerra aurreko kanon zaharra ―euskara idatzizko ekoizpen urria eta kontrolatua, narraziogintzaren kasuan ohiturazaletasuna― indartzera etorri zen bigarren instituzio zentsore berria, euskal Elizaren sektore baten gogoz kontra bazen ere. Hala, XX. mende hasierako Pizkundeak iradoki zezakeen mehatxua ezereztu zuen Espainiako Estatuaren zentsuraren agerpenak, kanon zaharraren irekiera xume horri errepresioaz bidea itxiz. Horiek horrela, euskal literaturgintza idatzia bi instituzio zentsoreen dimetsio ezabatzaile/produktiboen eta hauen diskurtsoen funtzio debekatzaile-autorizatzaileen araberako parametroetan kabitu behar zen. Zurruntasunari zurruntasuna gehitu zitzaioneko hartan, oso zalantzagarria da bi instituzio zentsoreek eragindako murriztapenek utzitako tartea literatura idatziaren kanonaren berritzerako aski izatea, are gutxiago hizkuntza literario batu baten edo goi-literaturaren sorkuntzarako. Gainera, olerkigintzaren kasuan ez bezala, narraziogintzaren kanonean ez zen XX. mende hasierako Pizkundeko irekierarik jazo. Abren berritasunari buruzko atalean jadanik aipatu den bezala, 50eko hamarkadara arte Elizaren zentsura instituzionalarekiko dialektikan sustatutako narraziogintzaren kanon ohiturazalearen iraupena jazo zen Francopeko diktaduraren lehen urteetan. Olaziregik (2002: 61) aipatzen duen bezala, iraupen hori, hein handi batean, literaturgintzaren baldintzen prekarietateari zor zitzaion, baina horri gehitu behar zaio literatura idatziaren garapena eta popularizazioa saihesten nahiz kanon jakin bat bultzatzen eta beste bat arbuiatzen zuen Elizaren instituzioaren indarra bazela Frankismo aurretik eta ondoren, Espainiak hartzen zituen euskal probintzietan, zein Frantziakoetan eta baita erbestean ere. Paradoxikoki ―eta hemen ageri da Euskal Elizak Espainiar Estatuarekiko izan zezakeen autonomiaren zantzu bat― gerra aurretik sortutako Pizkundeak, kanon zaharrarekiko irekiera suposatzen zuenak, Elizarekin harreman estua izan zuen eta antzeko zerbait gertatu zen gerra osteko berritze garaian. 50eko hamarkada heldu zenerako, garrantzitsua izandako iraupenari etorkizuneko euskal kulturaren eta, zehazkiago, literatura idatziaren biziraupenerako gutxiegi iritzi zitzaion. Hortik abiatu zen kanon zaharraren irekiera; horregatik nahi izan zen Francoren Estatu Kolpearen aurretik ere jadanik hor zegoen zentsura dialektikan eraikitako eredua zabaldu. 50etako modernizatze literarioa ez zen soilik jorratu beharreko gaien mailan jazo, hizkuntzarenean ere bai eta, azken batean, proiektu nazional baten parte zen, "Aitzol"-ek bultzatutakoa zuena gertuko aurrekari zuzen. Hamarkadaren hasieratik agertu ziren euskal literaturaren berritze, modernotze eta Europartzearen aldeko aldarrikapenen oinarrian zegoen intuizioa zen euskal kulturak aurrera egingo bazuen eguneratu eta gainontzeko nazio modernoen kulturen pareko izatera iritsi beharra zeukala. Jarraian sakonago aztertuko den bezala, euskara goi-kultura eta kasu honetan goi-literatura sortzeko adinako hizkuntza bazela erakutsi nahi zen eta, beraz, beste ezein nazio hizkuntzaren pareko. Hori guztia ahalbidetzeko, ordea, ezinbestekoa zen ordura arteko kanona zaharberritzea, hizkuntzatik hasi eta edukietaraino. Literaturen eremuaren osotasunari eragiten zion kanon zaharra zabaltzeko ahalegin hartan kokatu behar dira gaiei zegokienean jazotako eztabaidak, kristau moralarekin bat egiten ez zuten horiei lotutakoak, bereziki. Abren berritasunari buruzko atalean aipatu denez, tankera horretako gaien bidea jadanik irekita zegoen olerkigintzan, ez ordea narraziogintzan, Etchepareren Buruchkaken XX. mende amaierara arteko ezinak erakusten duen bezala. Baina azken honen kasuan ez bezala, 50etako berritze indarra kolektiboa zen eta, noski, kolektibo horretan zegoen Mirande bera, berritzearen aldeko muturreko kokapenean. Azterketan zehar agerian geratuko den bezala, ez ziren halabeharrez izan euskal Elizaren eremutik aldenduago edo erabat kanpo zeudenak jarrera berritzaileena hartu zuten idazleak. Ordura arteko kanon zaharra zabaldu nahi zuten idazleek ongi ezagutzen zituzten eredu horren mugak eta bazuten iritzirik euskal literaturaz. Miranderen ikuspegia da ziur aski kanon horri nahiz bere zurruntasunari gogorren egiten zienetariko bat, bai eta lan honetarako gehien ardura duena ere. 1954ko abenduaren 20ko gutunean Ibiñagabeitiari atsekabea adierazi zion bere itzulpena argitaratzeko topatzen ari zen zailtasunengatik, eta euskal literatura zein hertsia zen azpimarratzen zuen: Damugarri zait zure, Maita-bidea argitaratzekotan ez delako berria: urthe hauietako euskal-lanik baliosenak izanen zen nabaski ―zurikeriarik gabe diotsut eta holako arrotz lan-nagosi euskararatuen beharrean dago euskal-idazkuntza. Zoritxarrez, izpiritua hetsiegi dute haboroenek horien ulhertzekotz eta nahiago dituzte haurkeria baten publikatu. Nehoiz irakurri dudan litteraturarik ikolena da― gurea. (Mirande, 1995: 92) Euskal literaturaren pobreziaz ohartuta, atzerriko maisulanen itzulpenak egitea komenigarria zela uste zuen Mirandek, baina, era berean, pobrezia horren ondorio zuzena zen itxitasunak trabak ipintzen zizkion egiteko horri. "Izpiritu hertsi"-ez ari denean euskal irakurleez ari da Mirande, baina ez soilik irakurle arruntez, argitaratzeko baliabideak zituztenez baizik. Izan ere, aurrerago xehekiago aztertuko den bezala, Elizaren zentsura instituzionalaren eragin ikusezinena, bere kanonaren hedapena, oso errotuta zegoen euskal irakurlegoarengan ere. Gogoan hartzekoa da oso urriak zirela 50etan Elizaren zentsuraren eragin zuzen nahiz zeharkakotik kanpoko euskaldun alfabetatuak. 1956ko ekainaren 30ean Zaitegiri igorritako gutunean garbi ageri da idazleek eurek bazekitela, narrazioari zegokionean behintzat, kanona eta jarraitu beharreko eredua ohiturazale estilokoa zela. Muga horiek gainditu ezinaren ondorioek euskara nahiz euskal literaturarentzako zekarten kalteaz ere ohartzen ziren: Nik ez dut uste gaia arinago hautatu behar zenduanik. Maizegi gauza txepel, funts-gabekoak idazten dira euskaraz eta horrela egitez, sekulan ez da hizkuntza landu bihurtuko. Nahi dut gai arinak ere erabili behar direla: maitharzun- eta hirizaintzako elhaberriak, menturako edastiak muthil gaztentzat, e.a., baina ez joan diren mendetako Pernando Amezketarra eta honen iduriko Euskaldun zintzo eta bakhunen erranak eta eginak. Gehiegi irentsi dugu orain arte horrelako pseudo-idazkuntzatik. Niketz, ez dut haboro dastatu nahi garo-usaina darion gogo-baka hortatik. (Mirande, 1995: 108) Urte horretan bertan, baina gutuna idatzi aurretik, argitaratu zen Eganen Miranderen "Ipuin kondatzailea", "Saki"-ren "The storyteller" ipuinaren itzulpena. Istorioan ipuin klasikoen kritika agertzen da, nabarmen, haurrentzat aspergarri direnak, ipuin kontalariak kondatutako istorioa ez bezala, "behar ez den bezalako" ipuin bat. Euskal literaturaren berritzean zebiltzan idazleek identifikatzen zuten, baita ere, zein zen "garo-usain"-dun kanon horren alde betidanik egiten zuen instituzioa eta, euskal eremua horren txikia izanik, bazekiten ere zeintzuk ziren instituzio horretan boterea zuten literatur munduko pertsonaiak, bai eta gaiarekiko bakoitzaren posizionamendua zein zen ere. Argitaratzeko zailtasunez eta eztabaida publikoez gainera, sortze bidean zen euskal literatur eremu modernoaren beste elementu kanon bultzatzaile batzuk ere bazeuden, sariketak, besteak beste. Sariketok antolatzeko baliabideak behar zirenez gero, Elizaren inguruan antolatzen ziren eta, gai honen harira, honela mintzo zitzaion Mirande Peilleni 1961eko ekainaren 20ko gutun batean: Mitxelenaren eskuthitz bat jaso dut; zure iphuina garaiz hartu zuela diost. Gero erraiten deraut poesi-sariketa batean lehen saria Orixek eraman zuela; bigarrena Orixeren illoba aphez batek eta hirugarrena bertze aphez batek: ageri du Euskalherria oraino ere Jaungoikoaren herri hautetsia dugula… Niri behintzat klerikalismu ezin itzurizko horrek narda emaiten deraut geroago eta gehiago, eta halaber euskaltzaleen moralismu ikolak. Pentsatu nuen behar gendukeala bion artean Sade-ren idazkiren bat euskaratu, kontra-pisu egiteko, adibidez Sodomako ehun eta hogoi egunaldiak (frantsesez eta beharbada edozein hizkuntzaz sekula idatzi izan den gauzarik zikinena). (Mirande, 1995: 182) Kasu partikular horrek erakusten duen bezala, sariketak Elizaren zentsuraren alderdi produktiboaren tresna gisa funtzionatzen zuen, zentsuraren diskurtsoaren funtzio autorizatzailearen bitartez kanona indartuz. Esan gabe doa literatur eremu batean botere zentsorea duen instituzioak emandako sariak balio berezia duela, zentsuraren diskurtsoari hobekien egokitzen zaion lana baita sariduna eta, beraz, zentsura dialektikan literatur eredu kanonikoa markatzen duena, literaturaren ulerkerarena barne. Bada, Elizaren instituzioak bultzatutako kanon hertsiari Francoren Estatu Kolpearen ondoren Espainiar Estatuaren instituzioarena gehituta euskal kulturgintzarentzako apenas geratzen zen tokirik, folklorearentzat gehienez. Hain zuzen ere hori zen Espainiar Estatuak euskal goi kulturgitzarentzat nahi zuen kanona, literatura kasu: desagerpena. Horren helburua ez zen maila kulturalera murrizten, Frankismoko Espainiak bere proiektu politikoa gauzatzeko hartutako neurrien zati bat zen, baina, Rodrigok (2016) maila orokorragoan aipatutakoaren ildotik, euskal testuinguruan ere neurririk eraginkorrenak hezkuntza mailakoak izan ziren, euskara alfabetatze prozesutik erabat baztertzearena, alegia. Horri lotuta zegoen, zalantzarik gabe, literatur esparruan jazo zitekeen hizkuntza batasunerako saiakera deuseztatzea eta horren kontrako eredua autorizatu ez ezik kanonizatu nahi izatea. Egoera horren aurrean, Torrealdaik (2010: 106) aipatzen duen bezala, 1956an Pariseko Mundu Biltzarrean erabaki zen Aliatuen traizioa ikusita kanpoan soilik ez, barruan ere borrokatu behar zela hizkuntza eta kulturaren arloan. Bertan, eta urte berean Arantzazun ospatutako biltzarrean, erabaki zen euskal kulturari eta kasu honetan, zehazkiago, euskal literaturari berrikuntza bultzada ematea ezinbestekoa zela. Espainiar Estatuak bultzatu nahi zuen euskal goi kulturaren desagerpenerako kanon folklorista saihestuko bazen, baina, ezinbestekoa zen aurreko kanon zaharra ere zabaltzea eta euskara nahiz euskal literatura mendebaldeko nazio modernoenekin parekatzen saiatzea, hizkuntza landu bat sortuz eta askotariko gaiak jorratuz. Hori zen, hain zuzen ere, 50eko hamarkadaren hastapenetik pixkanaka martxan jarri zen proiektua. Torrealdaik dioenaren ildotik, berpizte hori gerta ez zedin jazo zen 1948ko zentsura instituzionalaren politiken biguntzea, izan ere, Gipuzkoako Diputazioaren aldetik ere kexak izan ziren 1956an Madriletik Itxaropena argitaletxeari El Doctor Peru Abarkaren berrargitalpenerako trabak ipini zizkiotenean "Madrilgo jokabide itxi horrek oztopoak jartzen baitzizkion Diputaziotik bideratu nahi zen politika "ireki", "integratzaile" eta "posibilista"-ri (Torrealdai, 2010: 111). Baina, baldintza prekarioek ahalbidetutako neurriko berritzeak aurrera egin zuen, Espainiar Estatuaren kultur politiken estrategiaren egokitasun zalantzagarriaz gainera, erbestearen eremu askeagoa ere baliatu baitzen eta, beraz, 1956ko urtean hartutako erabakia ordura arteko erresistentzia eta iraupenetik eta hauei esker abiatzen zen. Nahiz eta kontuan hartu behar den kultur proiektuaren oinarrian proiektu politikoideologiko bat ere bazela, kultura eta literaturari zegokionean euskal goi-kulturaren gabezia zen Miranderen kezka handienetarikoa, euskarazko goi literatura bat sortzeko zegoen premia. Horregatik, behin baino gehiagotan azpimarratzen zuen hizkera literario bat landu beharra zegoela, kaleko euskaragandik ezberdina eta batua. 1953an dagoeneko hala zioen Ibiñagabeitiari igorritako gutunean: "Euskara dela-ta, hizkuntza litterari batu baten hautesteko ordu baino orduago dugula irudi zait. Berphiztu izan diren hizkunza guztietan, hori egin dute berphiztzaileek, idazten hasi baino lehen." (Mirande, 1995: 68). Hori zen hain zuzen ere Estatu Espainarraren eta euskal Elizaren sektore baten zentsurak galarazi nahi zuena, aldatzen ari zen munduan euskara nazio hozkuntza moderno bilakatzea. Ahaleginak ahalegin, urteek aurrera egin ahala eta literatura konparatua eginez, 60ko hamarkada hasterako Mirande ohartzen zen euskal literatura eta kultura, oro har, oso ahulak izaten jarraitzen zutenaz, eta indarberritzeko egiten zen indarrari txikiegi irizten zion. Berak "atzerapen" hitza erabili zuen Etxaideri 1963ko azaroaren 24an igorritako gutunean: Ez dut esango ene ideia ez-konformistetan nik nuela arrazoi: egiak begitarte asko ditu eta… Bainan oraindik ere uste dut arrazoi nuela ene ideiok euskeraz agertu naian. Ezen euskal literatura idatzia hain da gauza txikia, ertsia, intresgabekoa (Euskaldunek, ez soilik auzo errietako literatura aundiak, baina bai eta ere txikiak; Finlandiakoa, Gales-errikoa, Okzitaniakoa, Bretainiakoa ere…, Europakoez baizik ez mintzatzeko, istudiatuko balitukete, ikusiko lukete zenbat atzeratuak dauden), ain da gauza erkina, diot, non euskal idazle batek gauza pertsonalak, ez-oituak, esatera gertu denean, pozik artu bear bailukete haren erritarrek, eta lagundu; traba ipintzeko eta irain egozteko ordez. (Mirande, 1995: 221) Euskal literatur eremuan egindako aurrerapenaren tamaina, baina, baldintza materialak kontuan hartuta neurtu beharra dago, besteak beste. Hau da, botere zentsore instituzionalen indarrak bultzatutako alfabetatze-maila apala ―zer esanik ez euskaraz―, argitaletxe urritasuna nahiz hauen aparatu zentsore estatalarekiko morrontza, eta abar. Kontuan hartzekoa da azken analisi konparatistiko hori gauzatzerako jadanik jazoak zirela erotismoa eta bestelako gaiak jorratzearen gaineko eztabaidak nahiz hauen ondorioak, argitaratzeko hainbat ezintasun (Ab tarteko), Euskaltzaindian sartzeko Lafittek ezarritako betoa eta abar. Aurrerago sakonago aztertuko den bezala, gertakizun horiekin bat dator Mirandek azken gutun horretan zerabilen tonua, izan ere, goi-literatur sorkuntzan nahiz honetarako beharrezkoa zen hizkera literarioarenean ere egindako saiakeretan aurkitu zituen trabak ugariak izan ziren. Nolanahi dela ere, agerikoa da Miranderen iritziz ez zela nahikoa aitzinamendurik egon hamarkada hartan. 1.1.4. Botere instituzioen zentsuraren itzal luzea: kultura jasaleak zentsuraren mugak barneratzea. Euskal kulturaren garapenerako baldintzen egoera orokorra aintzat hartuta, eztabaida ezina da 50eko hamarkadan euskal literaturaren kanon zaharra zabaldu nahi izan zuten idazleak oso baldintza zailetan aritu behar izan zutela, Espainiar Estatu barnean zein bertatik kanpo. Zer esanik ez deboziozkoa edo ohiturazkoa ez zen narraziogintzaren kasuan, Elizaren zentsuratik eratorritako kanon zaharraren mugei Espainiar Estatuaren irizpideak gehitzearen ondorioz. Torrealdaik (2010: 240-241) aipatzen duen bezala, argitaratzeko zailtasunaren tamaina liburu motaren araberakoa zen, txikienetik handienera, hurrenez-hurren: maila apaleko liburuak (kristau-ikasbideak edo deboziozko liburuak, ahozko literaturako bertso bildumak), olerkia (olerki sozialari dagokionez ez), eleberria, saiakera eta itzulpena. Hala, "hizkuntz ikusmolde koherentea da hau. Izan ere, frankismoaren hizkuntz politikan hizkuntza kultua bat da, espainola. Euskara ez." (Torrealdai, 1995: 241). Beraz, euskarazko idatzizko goi-literaturgintza Espainiar Estatuak sustatu nahi zuen kanonetik erabat kanpo bazegoen, are gehiago narraziogintzaren kasuan. Baina botere instituzioena bezain traba handia zen literaturgintzaren berritzerako euskal irakurlego potentzialak barneratutako zentsura dialektika. Botere instituzioen errepresioaren eta zentsuraren debeku nahiz autorizazio funtzioen alderdirik produktiboena da hortik abiatuta mugatutako zentsura-dialektika kulturan hedatu eta errotzea. Kultura jakin horretako kideek zentsura dialektika hori barneratzerakoan, bakoitzak bere eremuan sortuko duen kultura muga horien barnean garatuko da eta, hori gertatu ahala, instituzioen gastua kanonaren indartzera zuzendu behar da soilik, neurri errepresibo ezabatzaileak erabiltzea baino merkeagoa dena, zentzu askotan. Blasek (2007) aipatzen duen bezala, gizakion zentsura mekanismo psikologikoak eta botere instituzioenak oso antzerakoak dira eta estu harremanduta daude, lehenengoa gabe bigarrenak ez bailuke zentzurik. Zentsura instituzionalak gizabanakoek barneratu eta autozentsura bilakatzea du helburu, era kontzientean epe laburrera eta inkontzientean, luzera begira. Autozentsura kontzientea behartzeko errepresioa beharrezkoa da, inkontzientean, ordea, zentsurak egiten du lan, eta ez bereziki bere forma errepresiboan. Prozesu hori gertatzen denean, kultura jakin horren partaideek instituzioaren zentsura dialektika barneratzeaz gainera, debeku eta autorizazio funtzioak ere imitatzen dituzte maiz, subjektu zentsuratuak zentsuratzaile bilakatuz. Zentzu honetan, euskal Elizaren instituzioaren zentsurak XX. mendean neurri errepresiboak gutxitan erabili behar izan bazituen, hori izan zen jadanik boterearen diskurtsoaren mugak barneratuta zeudelako euskal kulturan. Urriak izan ziren 50eko hamarkada aurreko salbuespenak eta halakoetan soilik hartzen ziren debekuari lotutako ezabaketa neurri errepresiboak. Arreta handiena, bada, kanonaren zabalkundean ezartzen zen, hau da, zentsuraren alderdi autorizatzailean eta produktiboan, debekuaren alderdia bezain ezabatzailea, balizko oro imaginatzeko tresnak garatzea saihesten zuen neurrian. Horiek horrela, ordurako Elizaren zentsurak eragindako autozentsura inkontzientea zen gehienbat, kanonaren etengabeko birsortzearen emaitza eta eragilea aldi berean, besteak beste, narraziogintzaren alorrean ohiturazko eleberrien bidez gauzatzen zena. Espainiar Estatuaren zentsura aparatuak, ezarri berri zituen irizpideak barnera zitezen errepresio neurriak erabili zituen lehenik eta, gerora, funtzio autorizatzaileari leku egin zion emeki. Kanon zaharrarekin bat egitea lagungarri izan zitzaion, Erregimenarentzat mehatxugarri ez izateaz gainera kulturan jadanik barneratuta baitzegoen eta, hartara, oso gastu txikia suposatzen zuen, are gehiago Elizaren sektore baten konplizitatea ere bazuela kontuan hartuta. Euskal literaturgintza idatziaren eremuan Espainiar Estatuaren zentsura dialektikaren irizpide gehigarriak ere barneratu ziren neurri handi batean, modu erabat kontzientean, 50etako garai hartan bederen. Epe luzerako helburua, baina, euskal eremuaren izaera erregionalaren kanona era inkontzientean barneratzea izango zen etorkizunean bere kabuz birsortu zedin eredu eta indar zentsore gisa, euskal nazioaren eraikuntzaren edo "separatismo"aren kaltetan. 50eko hamarkadan, baina, egoera aldatu egin zen kanon zaharrari zegokionean. Aurreko ataletan aipatu den bezala, Estatu Kolpea jazo zenean eta honen ostean euskal kulturak jasandako errepresioaren ondoren, urteak pasa ahala handiagotzen ari zen euskal kulturaren pobretzearekin amaitu beharra zegoela erabaki zen. Baina euskal literaturaren sortzaileek kanon zaharraren zentsura indarraz kontzientzia hartuta Elizaren zentsurarekiko dialektikan mugak zabaldu nahi bazituzten ere, Elizaren instituzioaren sektore batekin ez ezik, kanon hori (auto)zentsura inkonziente forman barneratuta zuten euskal irakurleekin ere egiten zuten topo, subjektu zentsore gisa ere funtzionatzen zutenak. Ez da ahaztu behar Espainiar zein Frantziar Estatuek aparatu instituzional zentsoreak aukera ematen ziela irakurle arruntei ere haien salaketen bidez kolaboratzeko. Paradoxikoa badirudi ere, elizgizon asko irakurle arrunt zenbait baino eskuzabalagoak izan ziren kanon zaharraren desegonkortzerako negoziaketan. Jadanik azpimaratu den bezala, Elizari lotutako pertsonaia batzuk euskal literaturaren berritzean parte hartu zuten, nahiz eta mugimendu horren abangoardia ez izan, haiek ipintzen baitzituzten baliabideak kasu askotan. Peillenek (2011: 225) ongi deskribatzen du egoera: Hegoaldean eliza gizonek lan handia egin behar zuten euskara eta literatura gaurkotzeko Jakin (1956) eta Euzko Gogoa (1950) euskal aldizkarien bidez, baita Koldo Mitxelena laikoak Eganekin (1950). Halere. Sakristau literatura horretatik ateratzeko atea hertsia zen. Lehen saiatu zena hori egin nahian Jon Mirande paristarra izan zen, baina aitortu bezain laster 47 tik 53 idatzi olerkietan erotikoak izanen zirela, Iparraldeko apezek sekulako etsaigoaz ahaleginak egin zituzten oztopatzeko. Hala, kontuan hartzekoa da, berritze mugimenduaren abangoardia ez izanik ere, euskal irakurleekin eta, oro har, jendartearen gehiengoarekin alderatuta elizgizon horiek ere bazirela abangoardia, edo nahiago bada, abangoardiak beharrezko duen erretagoardia. Gutuneriari erreparatuz ondorioztatzen da kanon zaharraren indar zentsorearearekiko dialektika irakurle arruntekin jazotzen zela baita ere. 1954aren abenduaren 22an Eganen aldaketa batzuk egiteko asmoa azaldu zion Mitxelenak Miranderi, eta gaiari zegokionean irekiera txikitu egingo zela aipatu zion: […] jaso eta zabaldu nai badugu ere, ezin dezakegu oraingoz gaiei buruz zabalago biur. Lanen bereizkuntzarako baea leen baiño estuagoa izango dela ere beldur naiz. Asieran ez baitute alde onetatik beaztoparik izan nai. Ezin ager, beraz, euskaldun onaren belarriak minduko dituen gauzarik. (Mitxelena, 2004: 41) Honek esan nahi du argitaratzaileek irakurle arrunten kexak jasotzen zituztela, ez soilik instituzioen debekuak. Mitxelenak 1955eko maiatzaren 26an Miranderi "bat edo bat marmarrean asia" zuela esanez igorritako gutun honek egoeraren zantzu batzuk ematen ditu: Urrengo banakoan [Egan-ez ari da], galde-erantzunekin asi nai genduke. Bat, geronek egiña, zure "Paranoia"-k zer esan nai duen izango litzateke. Bat edo bat marmarrean asia duzu dagoeneko. Eta erantzuna, baimena ematen badiguzu, zuk igorri itzak berberak izango lirake. Ezterizkiozu gaizki? (Mitxelena, 2004: 50) Peilleni ere honela erantzun zion Mitxelenak 1957ko urriaren 24ean, bere idazlana "guzien gogorako" izango ez zela-eta ezabaketa batzuk egiteko baimena eskatuz: […] Urrengoa, aurtengo 5-6'garrena, Eguerri-inguruan irtengo da. Ortan agertuko da zurea. Eta aurrenik milla esker egin diguzun mesedeagatik. Irakurgai bizia bidali diguzu benetan. Baiñan beldur naiz oso-osorik eztugula argitara ematerik izango. Ez zurekin bat enatorrelako geienetan, baizik… guzien gogorako eztelako izango. Baimena emango aal zeniguke zenbait gauza baztertzeko, deus eransten eztiogula jakiña? (Mitxelena, 2004: 120) "Guzien gogorako" horrek instituzioetako irakurleak ere barne hartu balitzazke ere, jarraian datorren 1964ko martxoaren 4ean Peilleni igorritako gutunaren fragmentuak ez du zalantzarako tokirik uzten, zenbaitetan mehatxu handiagoa suposatzen zuten irakurle arruntek instituzioarenek baino: Gauza bat azaldu nahi nizuke, zuk diozun bezala eztelakoan bainago. Mirande'rekiko auzia –eta biotzez damu dut neroni orretan parte izan naizela- artikularen gaiarengatik sortu zen, eta ez agintarien baizik irakurleen beldurrez. Orrexegatik iruditu zitzaidan obe genduela juduekiko auzia alde bat uztea, orrelako ixtillurik gure artean aspaldian eztugulako. (Mitxelena, 2004: 161) Hala, Elizaren zentsura dialektikaren zabalkundea eta barneratze maila kontuan hartuta, zalantzarik ez dago 50eko hamarkadan euskaraz argitaratzen zenaren begirale ugari zegoela, kanon zaharrarekiko zaintzari zegokionez, bereziki. Zentsura instituzionalaren aldetik, Espainiar Estatuaren zentsura aparatuaren eta Elizaren irakurle instituzionalak zeuden eta, bestetik, irakurle arruntak, era kontziente nahiz inkontzientean aurreko biekin kolaboratzen zutenak. Hala, Espainiako Estatuak helburu zuen kanonaren hedatze eta errotzea geldiarazteko, ezinbestekoa zen ordura arteko euskal literaturaren kanona desegonkortze aldera zentsura dialektikan instituzioen irakurleak ez ezik irakurle arruntak ere kontuan hartzea. Azken hauekiko muga bakarra ez zen soilik kristau moralari edo separatismoari lotutakoa, oinarri sakonagokoa baizik, Elizak sustatutako euskal kulturaren eredutik eratorritako muga materiala nahiz estetikoa eta literaturaren ulerkerari zegokiona. Kanon zaharra alfabetatze maila oso apaleko euskal testuinguru kulturalean izan zen posible, idatziaren esparrua hain zen txikia non Elizari erraza zitzaion hura kontrolpean izatea, are gehiago alfabetatzea instituzio honen esku zegoela kontuan hartuta. Cristófol y Selek (2008) egiten duen sailkapenari dagokionez akademia eta errepertorioari lotutako zentsura mekanismo bat da Elizak gauzatutakoa. Baina, jadanik gorago azpimarratu bezala, kontuan hartu beharra dago zentsura horrek ez zuela soilik euskal literatura idatziaren kanona mugatu, eremua bera moldatu baizik. Hasteko, euskaldun askorentzako literatur errepertorio posible bakarra ahozkoa izan zedin bermatu zen, idatzizkoaren ateak itxiz. Horrekin batera, zentsura dialektikan kabitzen zen literatura idatziaren errepertorioa oso zen mugatua ideologikoki nahiz estetikoki ―irizpide etiko-moralak barne―, narraziogintzari zegokionean bereziki. Idatzizkoaren beste maila batean, askoz funtsezkoagoa zena, hizkuntza bateraturik ere ez zegoen, oraindik. Espainiak eredu bera jarraitu zuen, baina euskaldunak gaztelaniaz alfabetatuz. Horiek horrela, euskal literatura idatzi modernorik ez zenez gero, Miranderen kasuan ikusiko den bezala, literatur kanon zaharra zartatzeko negozioazioan soil-soilik literaturaren ulerkerari lotutako igurikimen horizonteari zegokion dialektika bat ere gauzatu zuten euskal idazle berritzaileek irakurlegoarekin. Berritze horrek eskatzen zuen euskal irakurleak erraz identifikatu edo onartuko ez zituen hainbat literatur elementu euskal literaturara era jasangarrian ekartzea. 1.2. Balizko harreraren aurreikuspenaren eragina Aur besoetakoaren sortzean. Orain arte marraztutako 50etako zentsuraren irudia ezinbestekoa da Abren sortzea eta are izatea bera ere ulertzeko. Cristófol y Selek egiten duen sailkapenean aipatzen du erregimen totalitarioetan zentsura mekanismo asko mekanismo instituzionalaren menpe daudela, eta euskal kulturaren kasuan esan daiteke Francoren erregimenaren aurretik ere Elizaren zentsura mekanismo instituzionalaren menpe zeudela gainontzeko guztiak: merkatua (halakorik bazen), akademia, errepertorioa eta abar. Horregatik da garrantzitsua kontuan hartzea guzti horrek kultura eta irakurlego mota jakin bat sortu zuela, idazleek oso kontuan hartu beharrekoak. Garai hartako sormen literarioak oro aurpegi anitzeko zentsura horrekiko dialektikan gauzatu ziren, ezinbestean. Idazle bakoitzak zentsura instituzional nahiz instituzioez haratagokoaren debeku nahiz autorizazio funtzioekiko jarrera bat hartu zuen eta horrek determinatzen zuen haien jarduna. Mirandek bezala euskarazko goi-literatura berria sortzea helburu zutenek, bereziki, euskal kultura eta literaturaren kanon zaharra bortxatzeko negoziaketan erronken tamaina neurtu behar zuten, gauzagarriak izan zitezen. Idazleek buruan zeuzkaten muga ezberdinen arabera idazten zuten, hau da, euren burua zentsuratzen zuten, gehiago ala gutxiago, era kontziente nahiz inkontzientean eta, noski, Torrealdaik (2010: 248) azpimarratzen duen bezala, editore nahiz banatzaileek ere zentsura eta autozentsura egiten zuten, jadanik gorago Mitxelenaren gutuneriari erreparatuta agerian geratu denez: Baina autorea ez dago bakarrik, argitaratzaileak ere izan du bere lekua zentsuran. Autorearen autozentsuraren ostean, editorearen "zentsura" dator. Autozentsura, hobeto esan, Administrazioaren aurrean erantzunkide baita. Idazle berritzaileek euren egitekoa errazteko, hizkuntza literario bat adosteaz gainera, kanon zaharra desegonkortu beharra zeukaten itzulpenen bitartez eta literaturaren gaineko eztabaidetan parte hartuz, besteak beste. Abren modernitate literarioari buruzko atalean azaldu bezala, horretan aritu zen Mirande, eta jarraian argituko da zentsurarekiko dialektikak bere jardunean errotik eragin bazuen ere, harekiko izan zuen harremana garaiko euskal idazleek izandakoarekin alderatuta oso ezberdina izan zela. Ezberdintasun horren ezaugarri bereizgarriak azalduko dira jarraian datozen puntuetan, baina gogoan izan behar da oinarrian euskal eremuko zentsura dialektikak ezarritako literaturaren ulermoldearekiko urruntasuna zegoela. Moral kristauaren eta tradiziozaletasunaren garraio zen Elizarentzat literatura idatzia, jolasa zen Miranderentzat, eta horrek ezberdintzen zuen ere literaturaz zeukan ulermoldea poesia sozialarengandik ere. Honela zioen 1961eko otsailaren 18an Etxaideri igorritako gutunean: "Arestik zerbait handi, zerbait goien ikusten du poesian: harentzat poetak mandatu bat ba omen du, jendeari esan beharra. Niretzat, berriz, poesia joku bat da, hitz-joku bat da: ez da serioski hartu behar" (Mirande, 1995: 176). Hitz horietan ez ezik, (H)bren modernitatea berritasunaren ikuspegitik aztertzerakoan azpimarratutako mezu literarioan ageri da literaturaren ulerkera eta aldarri hori, sormen askerako komunikazio eremuarena. Jarraian ikusiko da nola gauzatzen zuen Mirandek literaturaren komunikazio ekintza berak zeukan literaturaren ulermoldearen arabera. Literatura jolasa bazen, plazerean eta desiran oinarritutako sormen askerako komunikazio eremu behar zuen izan eta, beraz, garaiko zentsura dialektika hertsiaren joko arauak behartzen zuten autozentsura saihesteko jokaldi literarioak egiten ahaleginduko zen idazlea. 1.2.1. Miranderen autozentsura eta Aur besoetakoa. Tesi honetan eskainitako Abren bigarren eta hirugarren irakurketetan argitu nahi izan da istorioak artearen gaineko mezu metaliterarioa mamitzen duela, bai eta sorkuntzaren zentsura egoera bat irudikatu ere. Ipuin-berriak, bere buruaz ez ezik, jardun literarioartistikoaz eta honen mugez dihardu, maila orokor metaliterario edo metaartistikoan. Sorkuntza artistiko oro zentsura dialektika jakin baten baitan garatzen bada ere, testu honen kasuan oso agerikoa da, Marshikek (2006) modernismaren kasuan identifikatu bezala, zentsura giro errepresiboak literatur sorkuntzaren muinean bertan eragiten duela eta, hala, era zuzenean irudikatu zuten zenbait idazle anglosaxoik giro hori, Abn gertatzen den bezala. Mirandek eraikitako istorioak ondo islatzen du idazleak berak artearekiko eta zentsurarekiko zeukan jarrera zein zen, hau da, zentsurarekiko dialektikan idazle artista gisa hartutako posizionamendua: askatasunaren alde eta konbentzioekiko errebeldian, Modernismoaren ikuspegitik egindako irakurketetan aipatutako enfant terriblearen tipoarekin bat eginez. Irakurketen atalean aipatu den bezala, interpretazio hau nabarmendu izan da inoiz Miranderen idazlanaren inguruan, baina gehiegi garatu gabe eta, aurreragoko analisietan agerian geratuko den bezala, ahultzera egin du azken hamarkadetan. Mirande euskal literaturaren modernotze mugimenduaren muturrean kokatzen zela azpimarratu da dagoeneko, baina horrek ez du esan nahi idazle honek ez zuenik euskal literaturaren nahiz irakurleen nolakotasuna ezagutzen eta kontuan hartzen. Baliteke, ordea, aurrerago ikusiko den bezala, 50en hastapenean euskal goi-literatura sortu eta kanon zaharra zabaltzearen erronkaren tamainaz erabat ohartu ez izana. XX. mendeko Parisen jaioa eta hezia izaki, bere errepertorioak eta igurikimen horizonteek ez zeukaten gainontzeko euskal idazle eta irakurle gehienenarekin zerikusi handirik ―are gutxiago ezagutzen zituen hizkuntza eta tradizio kultural-literarioen aniztasuna kontuan hartuta―, hortaz, distantzia ez zen soilik geografikoa, baita kulturala ere. Hain zuzen ere, elkarrekiko lotura zuzena zuten bi distantzia horiek ahalbidetzen zuten Miranderen muturreko jarrera, kanon zaharrak eragindako autozentsura mekanismo inkontziente edo kontzienterik ez zeukalako, ez eta Espainiar Estatuaren errepresioak aktibatutakorik ere. Distantzia geografikoak adina ahalbidetu zuen distantzia kulturalak Miranderen jarrera autozentsurari zegokionean. Izan ere, euskal testuinguruan hazi eta hezitako 50etako idazleen literatur formakuntza Elizaren zentsura dialektikak sustatutako kanon zaharrak baldintzatzen zuen neurri handi batean eta, beraz, autozentsura inkontzientea zen, batez ere, haiena. Kanon zaharraren birsortzeak zekarren literatur kulturaren pobrezia zen, hain zuzen ere, zentsura dialektikaren mugak hautsiko lituzkeen ezer imaginagaitz bilakaarazten zuena, are zeregin gaitzagoa Espainian jazotako Estatu Kolpearen osteko egoeran. Euskal literatur eremua erregulatzen zuten indar zentsore instituzionalak euskal literatura idatziaren eremua oso murritza izan zedin arduratu ziren, eta ez zen sormen askerako komunikazio eremu gisa garatuko, kanon folklorikoa indartzeko tresna gisa baizik. Haratara, euskal jendartearen gehiengoarentzat euskarazko literatura ez zen komunikaziorako baliabide bat ―ez baitzen (euskaraz) alfabetatua― eta salbuespenen zati handi batek ez zuen komunikazio eremu hori plazerean eta desiran oinarritutako sormen askerakotzat. XX. mendeko Paris, ordea, kulturaren metropoli dinamikoenetarikoa zen eta jakin-min apur bat izatea nahikoa giro horretatik edan ahal izateko. Horiek horrela, literaturaren beste ulermolde bat zuten eta euskal eremuko literatur kanonen mugez haratagoko sorkuntza erraz imagina zezaketen Mirande eta Peillenen autozentsura inkontzientearen nolakotasuna, edo kristau doktrinak erabat besarkatzen zuen euskal lurralde historikoko idazleen gehiengoarena. Elizgizonen kasuan, ez da ahaztu behar pertsona jantziak zirela eta euren ezagutzaren eta literaturari lotutako igurikimen horizontearen zabaleraren ondorioz maiz batezbesteko irakurle arruntak baino toleranteagoak izan zitezkeela. Guzti honetatik ondorioztatzen dena da, Mirandek zentsurarekiko dialektikan euskal literaturaren kanon zaharrari erronka handiak ezarri bazizkion, narraziogintzan Ab kasu, distantzia geografiko nahiz kulturalak ahalbidetu ziotelako izan zela, borondate eta talentu pertsonalaz gainera. Pariseko kokalekuak ahalbidetu zion arte eta literatura ezberdinen ezagutza eskuragarriagatik izan ez balitz, Mirandek ez zukeen sormenerako horrenbeste lehengai edukiko, are gutxiago izaera totalitarioa berandu arte mantendu zuen Elizaren zentsura dialektikaren baitan garatzen zen kultura aski isolatu batean hezi izan balitz. Azkenik, lehenago iradoki den bezala, distantzia geografikoak distantzia emozionala ere bazekarren neurri handi batean, Miranderen sorlekua Paris baitzen eta, ondorioz, bertan zeuzkan haurtzaroko oinarrizko lotura afektiboak. Outsider posizioak, beraz, probokaziorako errazten duen axolagabetasuna edo urruntze afektiboa eskaintzen zion. Euskal literaturaren kanon zaharrari kontra egiteko jarrerari eusteak, baina, argitaratzeko etengabeko arazoak ekarri zizkion Miranderi 50eko hamarkadan zehar, eta hain zuzen horregatik ez da berdingarria bere egoera Joycerenarekin, Marshikek aipatzen duen mezenasik ere izan ez zuelako. Joyce Irlandatik aldendu zen ingelesez Parisen errazago argitaratzeko eta, aldiz, Miranderen euskaraz idazteko hautua zailagoa zen, literatur eremua eta argitaratzeko bideak oso baitziren murritzak. Hala ere, hertsitasun horrek uzten zituen zirrikituak baliatu zituen autozentsura ahalik eta gutxien eginda euskal literaturako zentsura dialektikaren mugak bortxatzen zituzten idazlanak argitaratu ahal izateko: Espainiar Estatuko zentsura instituzionalak separatistatzat hartuko lituzkeen elementuak zeuzkaten idazlanak erbesteko Euzko-Gogoa, Elgar edo Euzko Deya moduko aldizkarietan argitaratzea, elementu erotikoren bat zutenak Euzko-Gogoan edo 56tik aurrera Eganen eta abar. Horretaz gainera, jarraian datozen puntuetan agertuko den bezala, Mirandek oso era kontzientean garatu zuen autozentsura, eta argitaratzeko bidean nahiz idazkeran horren araberako hautuak egin zituen. Horrela, zentsura instituzionalari ez ezik irakurle arruntenari ere ihes egiten ahalegintzen zen, azken hauen igurikimen horizontearekin bat egin zezakeen edo, kontrakoa, euren epaietatik babesteko asmoz igurikimen horizonte horietatik urrundu, mezua mozorrotuz eta ulerkaitz bihurtuz debekua ekiditeko. Hala ere, ezagun den bezala, idazlan asko argitaratu ezinik geratu zen bizi zen artean eta Ab izan zen, hain zuzen ere, zentsura dialektikaren parametro onargarri guztiak hausten zituen testuetariko bat. Idazleak debekua saihesteko autozentsura egin eta baliabide ezberdinak garatu zituen arren, 70eko hamarkadara arte ezin izan zuen ipuin-berriak euskal literaturaren eremuan argitaratzeko modurik aurkitu. 1.2.2. Irakurleen errepertorioaren eta igurikimen horizontearen muga traba gisa. Mirandek euskal narraziogintzaren kanona ongi ezagutzen zuela agerian geratu da orain arte garatutako puntu ezberdinetan zehar. Horregatik, kanon horren mugak zabaltzea helburu zuen mugimendu berritzailearen abangoardian kokatu bazen ere, oso aintzakotzat hartzen zituen euskal irakurleen errepertorioa, igurikimen horizontea eta honi lotutako gustu literarioa ―elementu hauen zentroan kokatzen da, jakina, literatura idatziaren ulerkera―, neurri handi batean kanon zaharrari lotuta zeudenak, ezinbestean. Azpimarratzekoa da, aurrerago aztertuko dena aurreratuz, Mirandek euskal irakurle ezberdinak zeuzkala gogoan, hau da, euskal irakurlegoaren baitan igurikimen horizonte ezberdinak bazirenaren jakitun zela, baina sorkuntzarako traba handiena suposatzen ziona eta puntu honetan hizpide izango dena kanon zaharra erabat barneratuta zeukan batezbesteko irakurle arrunta zen, kontzienteki kanon horren defendatzaile sutsu izan ala ez. Euskal goi-literaturaren garapenerako kanon zaharraren mugetan kokatzen zen zentsuraren dialektika zabaltzeko ezinbestekoa zen irakurle arrunt horien errepertorioa eta, ondorioz, igurikimen horizontea zabaltzea, berritasunak ekartzea. Ideia estetiko eta metaliterarioen transferentzia bat gauzatu beharra zegoen, alegia. Baina, era berean, distantzia estetikoa ezin zen gehiegizkoa izan, horrek irakurleengan ezinegona sortuko baitzukeen, ulertezintasuna eta arbuioa. Gai nahiz hizkuntza berri baina ulergarri nahiz onargarriak erabiltzearen ahalegin horrek huts egiten zuen zenbaitetan, euskal irakurlegoa kexu baitzen Miranderen idazlanen ulergaitztasunaz, besteak beste. Hainbat gutunetan ikus daitekeen bezala, ulertezintasun horren oinarrizko kausa goi literaturgintzarako hizkuntza literarioaren erabilera zen. 1951ko azaroan 8an igorritako eskutitzean Tauerri honela mintzo zitzaion: "Geurko egunean, Euskotar zenbait gerade, euskeraren landubidean jardun; geure idatziak erri soillak ez ditula-eta ulertzen, zaillegiz." (Mirande, 1995: 46). Urtebete beranduago, otsailaren 6an Ibiñagabeitiari kexatu zitzaion euskal irakurleen nagikeriagatik. Berak garrantzitsua irizten zion goi-literaturarako hizkera literario landu bat sortu edo hautatzeari eta, hasiera batean lapurtera klasikoaren alde egin zuen, baina irakurleak gaitzitzen ziren, ez baitzuten irakurritakoa ulertzen: Baiñan orain arte entzun dudan obiekzione bakharra haur da: euskara zaila, zailago egiten dugula… Egia denik ez dut nik uste, bainan egia ba litz ere, zer? Gizalanduen hizkera, bedi zailago da ezen-ez baserritarrena… Galdea da: euskal-gizalandurik nahi othe dutenetz? Orai, dudatzen hasten naiz! (…) Nik uste dut, L.K.aren aldeko higikun haur dela izan, euskara kultur-bidean jarteko azken urthe hauietan eginik izan den saiakera handiena, (…)" (Mirande, 1995: 53) Kontuan hartzekoa da, alfabetatze maila baxuari euskarazko hizkuntza estandarrik eta alfabetatzerik eza gehituta asko areagotzen zela irakurleek euren hizkeratik aldenduko zen oro ulertzeko ezintasuna. Hala, maila horretan ere negoziazio bat jazo zen eta hizkera literarioari zegokionean, azkenean lapurtera klasikoa alboratu zuen Mirandek, neurri batean behintzat. Ab gipuzkera osotuan idatzi zuen, esate baterako. Azken batean, bere helburua ez zen lapurtera klasikoaren alde itsu-itsuan egitea, Ibiñagabeitiari 1953ko urtarrilean azaldu zion moduan: "oroz lehen, batarzuna behar dugu. Gero, egiazko kulturlanak idatzi, eta hortakotz «baserritarrismu» madarikatua euskal idazkuntzatik betikotz khendu" (Mirande, 1995: 69). Hau da, euskal goi literatura idatzizko batetarako beharrezko hizkuntza bat garatzea, kalean hizketarako erabiltzen zenarengandik ezberdina. Hizkuntzarena zen gainditu eta negoziatu beharreko lehen elementua eta oinarrizkoena, baina tankerakoa zen ere euskal irakurleen literatur gaiei zegokion igurikimen horizontearen egoera. Mirande ohartzen zen euskal literaturaren gai eta molde aniztasunaren eskasiaz eta horrek ia edozein berritasun gehiegikeria edo zera ulerkaitz bilakatzen zuen. Horregatik, Abren modernitatearen berritasunari dagokion atalean aipatu den bezala, Mirande saiatu egiten zen bere berrikuntzak euskal tradizio idatzian nola edo hala txertatzen eta, aldi berean, ahozko literatura eta mitologia aurrekristauaren tradizioa ere baliatu eta goi literaturara ekartzen. Ahozko tradizioa idatzira goi literatura gisa ulertzen zenaren moldeetara ekartzeaz gainera, baliabide horren bidez euskal irakurlegoaren literatur tradizio aurrekristauaren errepertorioarekin bat egiten zuen, horren adibide batzuk dira "Akhelarre" (1950, Euzko-Gogoa), "Yeiki, yeiki" (1950, Euzko-Gogoa), "Ortziren ttunttuna" (1952, Euzko-Gogoa), "Euskaldun laminei" (1981, Hordago) olerkiak nahiz "Ur bazterrean" (1954, Euzko-Gogoa) edo "Eresi kantari" (1960, Egan) ipuinak, bai eta Ab bera ere, euskal kultura aurrekristauaren aldarri gisa irakur daitekeena, hirugarren irakurketan adierazi bezala. Irakurleen igurikimen horizontearekiko eta honi lotutako gustu literarioarekiko ardura adierazi zuen ipuingintza lantzearen komenigarritasuna aipatuz, adibidez, Mitxelenari 1957ko azaroan igorritako gutunean: […] nahi nituzke euskarazko ipuin-laburrak idatzi. Daukat alabinan literatura-sail hortan balio zerbaiteko lanak egin daitezkela gure hizkuntzan, lehenik uste baitut agrada litzaikiela euskaldun irakurleei, bethidanik ipuinak gustatzen zaizkiolakotz euskal-jendeari eta moda berrikoak ere gusta lekiozke nazki; gero, nahiz genre hori ez den batere batzuek uste duten bezain aisa ongi erabiltekotz, hala ere ez dituelakotz elheberri luze baten egiteak dituen zailtarzunak. Orain arte idatzi izan diren lanegin gehienak (euskarazkoez mintzo naizela erran gabe doa), ez ditugu irakurtzen atsegin hartzea gatik bainan, hoberenean, zerbait ikastea gatik eta hau, luzara, aspergarri baino aspergarriago da. Ene ustez, irudimenezko idazkuntza baten sortzeari ekhin behar dugu azkenaz bertze. Egoki lizateke, ahalaren araura, iphuin-laburrei soilki eskeinia lizateken aldizkari baten egitea […]" (Mirande, 1995: 132) Gutun fragmentu horretan garbi ageri da Mirandek, euskal literaturaren kanona zabaltzeko grinaz gainera, euskal irakurlearen plazera ere bazeukala gogoan eta, zentzu horretan, igurikimen horizontearen bategite guneak bilatzen zituen. Hala ere bat egiteak baino ugariagoak ziren trabak eta talkak eragiten zituzten igurikimen horizonteen mugak, are gehiago moral kristauaren araberako kanon zaharra tradizio aurrekristaua ―erabat heretikoa― idatzira eta goi-literaturara ekartzearen erabat kontrako eredua zela aintzat hartuta. Ipuingintzaren inguruko hausnarketa hori egin eta urtebetera hasi zen Mirande Ab ipuinberria idazten. Bien bitartean, 1957an Lee eleberria argitaratu zen eta, jadanik aipatu den bezala, Mirandek irakurri zuen, bai eta zekarren berritasuna positiboki baloratu ere. Hala ere, deigarria da bi idazlanen arteko ezberdintasun handia eta ziur aski apropos bilatutatakoa. Ipuin-berri genero hautaketan bertan islatzen da ezberdintasun hori, Mirandek ez baitzuen garai hartan eleberri gisa ulertzen zen narrazio errealistaren tankerako testu bat idatzi nahi izan, fantasiaz betetako eta ipuingintza modernoaren teknikak erabiliaz taxututako testua baizik. Abren kasuan, baina, Mirandek ez zuen kanon zaharraren eraginpeko batezbesteko euskal irakurle arruntaren errepertorio eta igurikimen horizontearekiko bat egitea helburu izan, bere idazlan gehienetan bezala. Jakitun zen muga zeharkatzen ari zenaz eta, ikusiko den bezala, ahal beste literatur neurri hartzen zituen esan nahi zuena idatzi eta bere burua autozentsuratu behar ez izateko literatur tesuten mezuari zegokionez 23 . Atal honen hasieran ohartarazi denez eta 1956ko abuztuaren 10ean Ibiñagabeitiari idatzitako gutunean ikus daitekeenez, bi ziren gutxienez Mirandek gogoan zeuzkan irakurleak, eta bazekien berritasunaren negoziaketan batzuk eskuzabalagoak zirela besteak baino: Horko Euzko-Gaztedi hartzen dut, et, zuri atsegin egitea gatik artikulu bat idatz niro behar bada. Zer gaiaz, ordea? Zein hizkuntzaz?? Euskaraz guti publikatzen dute hartan, eta bildur naiz irakurle gehienak hizkuntza horren eretzetik analphabeto direla, hoberenean beren sor-euskalki soilik dakitelarik… Gainera, ez dut gehiago batere sinhesterik propagandan zu eta ni, eta gure bertze lagun zeinbait ere, aski entseiatu gara gure herritarren gure uste eta ideietara biltzen. Sekula ez dugu diszipulu bat ere gureganatu. Ez, euskaldun ordenaria ―vasco communis― gureaz 23 Zehaztu beharra dago mezua zentsuratu behar ez izateko garatutako baliabideak ere autozentsuratzat har daitezkeela, izan ere, idazkera edo argitaratzeko bidea ziren baldintzatzen ziren elementuak, eta baldintzatze hori bera autozentsura ere bada. Ondorioz, emaitza testua autozentsura kontzientetik pasatakoa dela nabarmendu beharra dago, nahiz eta autozentsura hori bestelako zentsura bat saihesteko erabili. bertzelako phasta batez egina da, zorion gaitzez. Egin dezakegun gauza bakharra, euskaraz idaztea da, lauzpabost irakurlerentzat. (Mirande, 1995: 112) Gutun zati horretan euskarazko alfabetatzearen afera agertzeaz gainera, Mirandek garbi adierazi zion Ibiñagabeitiari beraiek egin nahi zuten literatur motak irakurle gutxi batzuk besterik ez zituela izango. Irakurle idealak alfabetatua behar zuen izan, batetik, euskaraz alfabetatua ―modu autodidaktan bazen ere―, bestetik, eta, azkenik, euskal literatura eta, oro har, kulturari zegokionean igurikimen horizontea kanon zaharrak mugatzen zuena baino zabalera handiagokoa behar zuen izan. Horiek horrela, Mirandek literaturak eskaintzen zizkion tresnak ahalik eta modu egokienean erabili zituen mezuari zegokionean bere burua autozentsuratu gabe idazlan argitaragarriak idazteko, zenbaitetan irakurleak eurak zentsuratuz, testuaren mezurako sarbidea oztopatuz. 1.2.3. Irakurleen errepertorioaren eta igurikimen horizontearen muga aukera gisa. Hasi zentsura instituzionalek eragindako errepresio eta sustatutako kanonetatik eta irakurle mota ezberdinetaraino, Mirandek ezagutzen zituen euskal eremuko literatura idatziaren joko-arauak nahiz jokalariak, bazekien gutxi-asko non, nori, nola, zer idatz eta argitara zezakeen. Alta, idazleak euskal literaturgintzaren kanon zaharraren mugak zabaldu nahi zituen eta honetarako bere baliabide propioak garatu zituen. Idazlanak argitaratzeko aldizkari bat edo beste hautatzeaz haratago, irakurleen errepertorio eta igurikimen horizonteaz zekiena baliatzen zuen, hain zuzen ere, autozentsura ekiditeko. Hala ere, kanon zaharrak gorpuzten zuen zentsura dialektikaz kanpoko joko bat besterik gabe proposatzekotan, bazekien literatur eremuko zenbait jokalarik ez zutela parte hartu nahiko eta, are gehiago, zenbaitzuek trabak jarriko zizkiotela bere jokoa baztertu ezean literaturaren eremuan jolasten jarrai ez zezan. Hartara, ez zen beti erraza autozentsuratu gabe idazlan argitaragarri bat ontzea. Baina, hala ere, literaturak eskaintzen zizkion tresnak maisuki erabili zituen euskal literatura zentsura dialektikaren muga hertsi horien baitan mantendu nahi zuten irakurleak saihesteko. Mirandek hizkuntza mailan eragiten zuten neurriak hartu zituen idazten zuena irakurle orok ulertu ez zezan, aurreko ataleko igurikimen horizontearekiko gerturatzearen ordez aldentze handi bat gauzatuz, hainbestekoa non gehiegizko distantzia estetikorik ere ezin zen sortu, idazleak buruan zituen irakurleek ezingo baitzuten idatzitakoa ulertu. Honen adibide nabarmenena dira Zaitegiri 1956ko urrian igorritako gutunean "Larrazken gau batez" olerkiarekin batera helarazi zizkion oharra eta iruzkina. Gutuneko oharrean jakinarazten dio gutuna edonork ez ulertzeko moduan idatzi duela, hemen batezbesteko irakurle arruntaren baliokide da Mirandek erabilitako vulgum pecus esapidea: Nire poema dagoeneko amaiturik dut eta honekin batean igorten derautzut gehiago luzatu gabe. Beldur naiz ilhun goibel eta ulhergaitz samarra irudituko zaizula. Egia date… Alabainan ez dut nahi izan edozein irakurlek aisa ulhert dezan; dakhuskezunez, poemaren guna oso nire baithatikoa da, oso subvektivua, eta neholaz ere ez nuke nahi nire sendimenduen berri vulgum pecus-ak jakin lezan. Hots, gutientzat dut idatzi neurthitzalde hori (bertzeek ere zerbaiska goza ahal dezatentzat, hargatik, saiatu naiz forma den aldetik ahalik aphainen egitera, hoskidetzaz, akzent-jokuaz, hitzen hautuaz) bainan zeuri, ez bakharrik ene adiskide, bainan aphez eta beraz giza-gogoaren ezagutzaile bait zara, aphur bat azalkatu nahi neraukezu. (Mirande, 1995: 119) Hala, Mirandek kanon zaharra sustatu zuen zentsura dialektikaren mugetan kokatzen ziren batezbesteko euskal irakurle arrunten igurikimen horizonte eta errepertorio literario nahiz linguistikoekin jokatzen zuen eta ezagutza hori, sorkuntzarako muga ez ezik, aukera ere bazen. Batzuetan bere burua autozentsuratzen zuen kanon zaharra nahi adina bortxatu gabe, baina, beste batzuetan autozentsura saihesteko irakurlea zentsuratzen zuen, irakurle idealaren kontrako ezinezko irakurle bat eraikitzen zuen, nahi zuena idatzi ahal izateko hizkuntza bihurrituz, edukiak ilundu zitezen zenbaiten begietan. Halakoetan distantzia estetikoaz haratagoko nahita bilatutako ulergaitztasun bat esperimentatuko zuen ezinezko irakurleak, gehienez frustraziotik indiferentziara eramango zuena. Mezua mozorrotzeko hizkuntza baliabideak askotarikoak izan daitezke eta literatura ezberdinetan garatu izan dira, zentsura dialektikaren mugei iruzur egiteko. Torrealdaik (2000: 246) egiten dituen autozentsuraren inguruko hausnarketak interesgarriak dira Miranderen hizkuntza bihurritze horrekiko loturan: Erregimenaren ideologia onartzera eraman lezake zentsurak, edo –bigarren aukera- erregimenaren joko-arauetara nork bere lana moldatzera; eta –hirugarren aukera- gutxien-gutxienez, hizkuntzaren bidez arau horiek burlatzera. Nahiz eta literatur hizkuntzaren ideterminazio (Müller, 2003) edo, gehiago zehaztuz, Aesopian language (Loseff, 1984) izendatu den baliabide hori zentsura instituzionalarekiko erreakzio gisa teorizatu ohi den, agerikoa da Miranderen kasuan bezala, beste edozein indar zentsoreri aurre egiteko modu gisa erabil litekeela hizkuntzaren bihurritzea. Erotismoaren gaineko eztabaida jazoa zen Mirandek ez eta bere ideiak euskal irakurlego horren gehiengoarentzat ulergarri izatea eta bere mezuak jendarte osoan zabaltzea ere. Ab ere euskal irakurle gutxi batzuentzako idatzi zuen. Zaitegiri "Larrazken gau batez" olerkiaz egindako laburpenak antzekotasun handia du Abren istorioarekin eta, narrazioa idaztera ausartu bazen ere, olerkiarekin erabilitakoaren antzeko hizkuntzaren bihurritzera jotzen saiatu zen, hau da, euskal literaturako lehen prosa poetikoa garatu zuen. Honela azaldu zion bere asmoa Etxaideri 1959ko urtarrilaren 4ean: "Gainera, iphuin-berri bat asi dut; poetikozki egin nai nuke, gaiaren lizuntasuna estaltzeko ―ez naiz ziur ordea publikatuko didatela…" (Mirande, 1995: 150). Euskarazko goi literatura egitearen helburuaz gainera, beraz, erabilitako prosaren muturreko poetikotasuna ezinezko euskal irakurlea buruan zuela ondu zuen Mirandek bere ipuin-berrian. Hartara, generoaren hautuak zekarren gordintasuna eta gehiegizko ausardia hizkera poetikoarekin leundu zuen, honekin batera euskal goiliteraturaren esperimentu bat gauzatzeko aukera baliatuz. Gainera, kanonaren zabaltze aldera egindako argitalpenak jadanik eginak zituen olerkigintzan nahiz ipuingintza laburrean eta, hala, idazle gisa ere bere buruari erronka berria ipintzeko aukera izan zen. Aban, Miranderen beste hainbat idazlanetan bezala, agerian geratzen da idazleak bere mezua pasa zedin literatur hizkeraren indeterminazioa baliatzeko egindako saiakera, hizkera bihurritua ez ezik, irakurketetan azaleratu diren sinbolismo eta parabolak baliatuz, zentsura indar ezberdinez osatutako dialektika konplexuaren baitan. Abren testuaren behin-betiko bertsioa finkatu aurretik, bere adiskide, gogaide eta euskal irakurle ideal gutxi horietarik bat zen Peilleni igorri zion Mirandek bere idazlana, iritzia eman ziezaion eta, honen aholkuak jarraitu ostean, literatur sorkuntzaren sortzeari amaiera emateko. Honela esan zion 1959ko otsailaren 1ean idatzitako eskutitzean Peilleni: "Nai baduzu, kopia bat bidaliko dizut, zure aburua jakin nai banuke, formari eta funtsari buruz […]" (Mirande, 1976:192). 1959ko otsailaren 24ko gutunarekin igorri zion Ab Peilleni, aholkua eskatuz, nahiz eta aldaketa proposamenei buruzko mugak ezarri zituen, gaiari lotutakoak, bereziki: Zure aburua idazlantxo hortaz asko preziatuko dudala zihur izan zaite, batez ere hizkuntza eta formari buruz ―eta zure oharrak kontuan haruko ditut noski zer edo zer aldatzekotz argitara erazi baino lehen, beharra baldin bada; funtsari buruz ere zure iritzia pozik hartuko dut, jakiña, bainan hortan ez dut uste deus alda dezakedanik, historia ankaz-goratu gabe. Hanbat gaisto gure herriko zintzo eta zuzenek ene bi protagonisten maitasun bere gisakoa kondenatzen badute. Niketz inguruan ditudan jendeen konformismuaz aserik nago eta gudu egin nahi diot. […] (Mirande, 1976: 193-194) Azkenik, 1959ko martxoan idatzi zion berriz ere Mirandek Peilleni bere oharrak kontuan hartuz Ab berridatziko zuela esanez. "Aintzin-solhas" bat ere prestatzeko asmoa omen zuen, baina ez dago horren arrastorik. Beste norbaiten sarrera gehitzea ere pentsatua zuen, Peilleni proposamen modukoa egin zion, baina ez da ere horrelakorik inon ageri. Peillenen testigantzaren arabera, bere aholkuen ondorio izan zen ipuin-berriaren sarrera: Lehen ekoizpenean eta lehen orrialdean Mirandek hipokresiaz idatzi zuen paragrafoa, barruan ezar zezan esan nion: liburuaren hasieran, gaia nolakoa zen jakinik, poetago izan behar zuela, eta orduan, hasteko, ekaitz ederra idatzi zuen, epai-eguna bezala. (Peillen, 2010: 38) Peillen izan zen, beraz, Mirandek edizio lanerako aukeratutako persona. Haren laguntzaz ondu zuen Abren azken bertsioa eta hor hasi zen, sortzearen osteko behin-betiko testuaren harreraren bilakabidea. Atal honetan zehar, 50etan euskal literaturgintzan eragiten zuten indar zentsoreen irudi zabal bat eskaintze bidean, garaiko zentsura dialektikaren konplexutasunari heltzeko beharrezko dezentralizazio tenporal, geografiko eta teorikoa gauzatu da. Irudi orokor horretatik abiatuta, literatur lanen harreraren gainean idazleak egiten zituen aurreikuspenek Miranderen literaturgintzan eta, bereziki, Abren sortzean nola eragin zuten azaleratu da. Hau da, zentsura indar ezberdinek egituratutako zentsura dialektikaren mugen kontzientziatik, Mirandek bere literatur sorkuntzen mezuak autozentsuratu behar ez izateko garatutako estrategiak zeintzuk izan ziren eta Aban zer nolako eragina izan zuten azaldu da. Gauza jakina da balizko harrerak beti moldatzen duela hein handi edo txikiagoan idazlearen sorkuntza, hartzailea beti dago hor, literatura komunikazio ekintza denez gero. Fenomeno hau Miranderen literaturgintzaren kasuan ―eta, oro har, 50etako literatura idatziaren modernotzean― aztertzea, baina, bereziki interesgarria da, garaiko hartzaile mota ezberdinek, debekurako joera zuten subjektu zentsore ziren neurrian, literatur sorkuntza prozesuan zeukaten eragina zela eta. Mirandek, gainontzeko berritzaileek bezala, irakurle mota horrekiko talkan eta dialektikan garatu behar izan zuen bere literatur modernitatea, bere lanak argitaratuko baziren, Igela aldizkaria sortu arte, bederen. Abri dagokionez, istorioaren gaiarekiko loturan ez ezik, erabilitako hizkera poetikoaren hautaketan ere zeresan nabarmena izan zuen garaian errepresio intentsitate handikoa zen zentsurak. Gogoan izan behar da, banatuta azaldu behar badira ere, zentsura dialektikan parte hartzen zuten katebegi guztiak sare berdinaren zati zirela: botere instituzioen irakurleak, argitaratzaileak, banatzaileak, idazleak, irakurle arruntak eta abar. Espainiar Estatuaren zentsura instituzional formal berriak aurretik ere gailentzen zen zentsura dialektika indartu zuen, aspaldi egiturazkoa bilakatu zen Elizaren instituzioa jatorri zuen zentsura, subjektu zentsuratuak ―euskal irakurlegoa― ere zentsore bihurtzen zituena, kasu askotan. Hala, askotariko euskal irakurleen ―zentsura instituzionalaren kideak izan zein ez― ezaugarri nabarmenetariko bat zen euskal literatura idatzia desio eta plazerean oinarritutako sormen askerako komunikazio eremu bilakatzeko erakusten zuten erresistentzia. Abn irudikatutako zentsura ere halakoa da, botere eta legediatik hasi eta jendarteko ezein kide barnebiltzen duena; artista (anti)modernoa besterik ez da libratzen. Nabarmena da garaiko zentsuraren dialektikarekiko negoziaketaren baitan ondutako literatur lan bat dela Ab, garaiko berritze mugimenduan txertatzen zen euskal literatur sorkuntza oro bezala. Literatur lan honen kasuan, idazleak ez zuen beharbada zentsurarekiko dialektikan nahikoa ongi neurtu muga zentsore ezberdinei, kanon zaharrari bereziki, egin nahi zien desafioaren tamaina eta, ondorioz, garaiko joko-arauek behartutako autozentsura saihesteko baliabideak erabiltzen saiatu bazen ere, modernitate hori ez zen onartua izan. Azpimarratu beharra dago, Abk zekarren berritasun eta erronkarik handiena ideia estetiko eta metaliterarioen transferentziari zegokiola, oso urrun baitzegoen ipuin-berriak jatorri eta helburu zuen literaturaren ulerkera euskal irakurlegoarenetik, bai eta euskal literatura idatziaren eremu errealaren izaeratik. Bestalde, instituzio zentsoreentzat ere, euskal literatura idatzia desiran eta plazerean oinarritutako sormen askerako komunikazio eremu gisa praktikara eraman eta aldarrikatzen zuen literatur lana onartezina zen. Horiek horrela, jarraian garatuko den atalean azalduko den bezala, 50etako berritze prozesuak onartzen zuen modernitatearen parametroetan ez zen Abren moduko idazlanik kabitzen eta, hala, lehen aldiz ukatu zen bere modernitatea. Izan ere, zentsura dialektikaren mugen sakoneko helburua ez ziren literatur testu isolatuak, horiek irudikatzen zuten eta euskal literatura idatzira zekarten literaturaren ulermoldea baizik, ipuin-berriaren berritasunari dagokion atalean aipatu bezala, O'Learyk (2011: 4) dioenaren ildotik, botereak mehatxu moduan ikusten duen literaturari bide ematen dion literatura mota zen hori. Literatura desio eta plazerean oinaritutako sormenerako komunikazio eremu bihurtuz gero, oso litekeena da botereari interesatzen ez zaion errealitatearen ordena desiragarriago bat imaginatu nahiz gauzatu nahi izatea, bai eta idatziaren bidez ideia horiek edo, arriskutsuagoa izan zitekeena, imaginatzeko gaitasuna eta joera hedatzea. 2. Aur besoetakoaren debeku garaia (1959-1970). Abren harreraren gaineko bigarren atal honen helburu nagusia izango da behin-betiko bertsioa finkatutakoan idazlanak argitaratua izateko topatu zituen behaztopak azaleratzea eta hauen gaineko analisi bat eskaintzea. Dagoeneko aipatu bezala, literatur lan honen sorkuntza prozesuan eragin nabarmena izan zuten harreraren aurreikuspenak eta zentsura mota ezberdinak saihesteko bilatutako bideek, baina gainera, argitaratzeko jarraitu beharreko estrategiaren planifikazioan ere eragin zuen harreraren aurreikuspen horrek. Kontuan hartzekoa da zentsura instituzionalek eta hauek behartutako dialektikaren mugek, idazleengan ez ezik, argitaratzaileengan nahiz idazlanaren banaketan ere eragiten zutela. Azken hauek ere subjektu zentsuratu/zentsuratzaileak ziren baliabideen jabe zirenez gero, eta maiz gogoz kontra autozentsura kontzientea ere gauzatzen zuten. Sortzearen atalean jarraitutako irizpideen ildotik, zentsuraren marko zabalaren baitan orain arteko joera dezentralizatzaileari eutsiz, jarraian aztertuko da zerk bultzatu zuen Ab ez argitaratzearen debekuaren errepresio neurria, hau da, zeintzuk izan ziren 50etako literaturaren bultzada berritzailean literatur lan honen modernotasuna ukatua izateko arrazoiak. Debekuaren arrazoiak aztertzeaz gainera, argitalpena eragotzi zuen lehen harrera horren deskribapen ahalik eta zabalena eskainiko da, Miranderen nahiz beste idazle batzuen gutuneria eta bestelako testigantzak erabiliz ipuin-berriaren gorabeheretan barrena, Miranderen pertzepzioan arreta berezia ipiniz. Honen zioa ez da soilik idazleen subjektibitateari eta zentsurarekiko zituzten sentipenei merezi duen balioa ematea (Freshwater, 2003: 233-234), gertaeren protagonista haiek zirela kontuan hartzea nahikoa baita horretarako, bai eta haien testigantzatik ez bada, aparatu instituzionaletatik kanpoko mekanismo zentsoreak dokumentagaitzak direlako ere. Espero izatekoa denez, sortzearen atalean subjektu zentsore gisa irakurleengan arreta berezia ezarri bada, honakoan argitaratzaileengan ipiniko da fokua, beti ere gogoan hartuta instituzio, argitaratzaile, idazle eta askotariko irakurleak elkarri lotutako elementuak direla zentsura mekanismoen sarean. Besteak beste, argitaratzaileek irakurle askotarikoak hortzen zituzten kontutan zentsura egiterako garaian, instituzionala zein ez. Testigantzetara jotzearen arrazoi nagusia, beraz, metodologikoa da. Izan ere, sortzearen kasuan bezala eta marko teorikoan oinarrituz, idazleen testigantza horiek gabe ezinezkoa izango litzateke zentsuraren dialektikan parte hartzen duten elementu anitz eta konplexuen gaineko informazio osotua biltzea. Sortzearen azterketan bezala, subjektibitate hori kontuan hartzea ezinbestekoa da autozentsuraren fenomenora gerturatzeko, idazleengan ez ezik argitaratzaileengan nahiz banatzaileengan ere eragiten zuena. Zentsuraren alderdi ikusezin horren berreraiketarik gabe, zentsura instituzionalaren mekanismoaren deskribapena ere osatzeke geratuko litzateke, zentsura instituzionalaren hedadura eta bilakabidea ez delako aparatu administratiboaren debeku neurri errepresiboetara mugatzen eta, honezkero era ezbedinetan azaleratu den bezala, aparatu horren azken helburua subjektuek bere dialektiaren mugak barneratu eta errepresio aparatu gisa "desagertzea" delako. 2.1. Argitaratzeko ezintasunaren aurreikuspena eta alternatibak. 50etan zentsuraren dialektikak euskal literatur sorkuntzarako uzten zuen esparruaren txikitasunak ez zuen soilik harreraren aurreikuspenaren ondorioz Abren sortzean eragin, baita argitaratzeko estrategien garapenean ere. Zentsura egoera edo baldintzei zegokionez, euskal testuinguru geografiko ezberdinen arteko heterogeneotasunak eremu bakoitzean zentsura dialektikak parametro ezberdinak izatea ahalbidetu zuen, eta idazleak errealitate horretaz baliatzen ziren euren lanak argitaratzerako garaian, bestelako trikimailuez gainera. Ez da ahaztu behar Espainiar nahiz Frantziar aldeko euskal eremu geografikotik haratago ere zabaltzen zela euskal literaturaren eremua, bese faktore batzuen artean, Espainiako II. Errepublikaren kontrako Altxamendu Militarraren ondorioz erbesteratutakoek sortutako sarea, alegia. Eremu diasporiko horrek ere bazuen bere zentsura dialektika, baina honen mugak askoz malguagoak ziren. Baldintza horri esker eman ahal izan zitzaion jarraipena gerra aurreko Pizkundeko literatur proiektu nazional berritzaile eta abertzaleari. Mirandek, Ab argitara zedin, idazkerari buruz ez ezik argitaratze moduaren nahiz lekuaren gainean ere pentsatu zuen. Etxaideri igorritako gutunean idazlana "poetikozki" idazteko asmoa zuela aipatu zion eta, aurrerago, Peilleni 1959ko otsailaren 1ean idatzitako eskutitzean idazlanaren argitalpena galaraziko zuen harreraren aurreikuspenaz gainera, argitaratzeko bideen gainekoak aipatu zizkion. Mitxelenari ere bere jardunaren berri eman ziola jakinarazi zion eskutitzean, hori baitzen argitalpenerako ireki nahi izan zuen lehen atea. Zailtasunez ohartzen zenez gero, "zentsura" ―hitza Estatu Espainiarraren zentsura aparatu instituzionalari erreferentzia eginez zerabilen― ekiditeko modu bat ere aipatzu zuen, "liburu txiki antzean" argitaratzearena, alegia: Aipatu nizun ipuina bukatuxerik dut –garbitan ipintzen ari naiz orain-, eta amar bat egunen bururako egiñik duket. Luze samarra da –Alos-Torrea-ren heinekoa gutxi gora-beera-; eta gaia oso berezia: maitasun-kondaira bat, 30 urteko gizon baten eta 11 urteko nexka baten elkar maitatzea kondatzen duena, ots, euskerazko Lolita bat (naiz ez dudan zoritxarrez V. Nabokov'en lanegiña irakurri aal izan). Mitxelenari bi itz esan diot hortzaz, eta erantzun dit aldizkarian publikatzeko alegiñak egingo dituela. Bainan beldur naiz ezin daitekeala, zati zenbait aski erotiko baitira –naiz funtsez oso garbi eta sentimentala den. Bearbada, liburu txiki antzean aterako dut, zentsurari iges egiten aal ba dio. (Mirande, 1995: 152) Beraz, Mirandek Peilleni eta Mitxelenari idazlan bat ontzen ari zenaren berri eman ostean, Abren testua igorri zien. Gnesiaren atalaren amaieran aipatu bezala, makinaz jotako idazlan hau ez zen ipuin-berriaren behin-betiko bertsio, oraindik Peillenek egindako iradokizunetan oinarritutako aldaketak falta baitzituen. Honi 1959ko otsailaren 24an makinaizkribuarekin batera gutun bat helarazi zion eta, bertan, berriz ere zentsura aipatzeaz gainera, lehen aldiz agertu zuen beste nonbait argitaratzearen ideia: Honekin batean, beraz, Aur besoetakoa doakizu. Barka igortzen dizudan kopia ez bada oso irakur errexa, bai eta irakurri ondoan eni atzera bidaltzekotz eskatzen badizut: beste bi baizik ez baititut, bat igorriko diot Mitxelenari bainan beldur naiz ezin irar dezakela Gipuzkoan zentsura gatik eta beharko naizela saiatu beste nonbait publika eraztera; Amerikan agian, Andimaren bitartez. (Mirande, 1976:193) Horrekin batera, instituzioen zentsura zuzena ez zen beste zentsura batetaz aritu zitzaion Peilleni, nahiz eta ez zuen "zentsura" hitza erabili. Euskal irakurlegoaz ari zen, argitaratzaileen autozentsurak irakurlegoa, subjektu zentsuratzaile zen heinean, oso kontuan hartzen zuela agerian uzten duena. Muga horrek argitaratzea galarazten bazion, literatur lana beste hizkuntza batetara itzularazteko asmoa agertu zuen lehen aldiz: Hanbat gaisto gure herriko zintzo eta zuzenek ene bi protagonisten maitasun bere gisakoa kondenatzen badute. Niketz inguruan ditudan jendeen konformismuaz aserik nago eta gudu egin nahi diot. Orain artean, politikan nuen antikonformismuaren ikurriña erabiltzen… eta aitortu behar dut orain artean horrekin ez dudala deus onik irabazi… dut hemendik aurrera. Aur besoetakoa ere beste hizkuntza batera itzulerazi nahi nuke; ez dakit ingeles, frantzes ala gaztelanira. (Mirande, 1976: 194) Erantzuna jaso ostean, Peillenen testigantzen arabera (2010: 38-39) eta sortzearen atalean aipatu bezala, honek proposatutako aldaketa batzuk egin zituen Mirandek idazlanean. Mitxelenaren erantzuna oraindik jaso ez zuenean, 1959ko martxoaren 16an, Ibiñagabeitiari ere gutun bat idatzi zion, bere idazlanaren berri emanez nahiz honi buruzko iritzia asko eskertuko ziola adieraziz, bai eta euskal irakurlegoaren aldetik espero zuen harreraz mintzatuz ere. Idazlana ez zion, baina, martxoaren 19ra arte igorri, Mitxelenaren erantzuna jasotakoan. Interesgarria da Mirandek eskutitz honetan emandako azalpenei erreparatzea, xehetasun handiz deskribatzen baitu zer nolakoa irudikatzen zuen euskal irakurlegoaren harrera. Ziur zen erotismoan trabatuta istorioa oker interpretatuko zutela, bai eta gaiaren berritasuna begi onez hartuko ez zutela ere: Zure aburua ene lantxo horri buruz jaso nahi nuke. Ziur izan zaitez asko preziatuko dudala, zeu baitzara izan, manera batez, ene gidaria euskal-literaturako bideetan. Zure aburua nai dut izkuntza ta idaztankerari buruz; gipuzkeraz egin dut, eta zure oarrak kontuan artuko ditut, zer edo zer zuzendu edo aldatu bear den iduritzen ba zaizu, nik baino obeki ezagutzen baituzu euskalki hori; bainan gaiari buruz ere zure iritzi egiazkoa jakin nai dut; maitasunezko ipuin-berri bat da, bai, maitasun bat besteak ez bezalakoa dut gaitzat aukeratu. Konformistek eta ergelek esango lukete noski abnormal den maitakeria bat kontatu dudala (naiz heterosexualitatearen alorrean egoteko aski konformista egon naizen!). Dena dela, eta erotismu utsak leku gutxi euki arren ene ipuinean, psykologiazkoa baita ororen gainetik, ez dut uste Euskaldunek abegi onik egingo diotenik, gaiaren berritasuna dela kausa (egia esan, frantzes eta gaztelaniazko literaturan ez dut uste horrelako gairik erabilli izan denik). (Mirande, 1995: 153-154) Gutun horretan bertan, idazlana argitaratu ahal izateko buruan zerabiltzan aukerak aipatu zizkion adiskideari. Idazlana ordurako Mitxelenari igorri ziola jakinarazi zion eta, Eganen ezin bazen, baita "zentsura" saihesteko liburuxka moduan argitaratzearen ideia aipatu ere. Horren ostean, bere laguntza eskatuz bigarren aukera proposatu zion, erbestea baitzen Mirandek Ab argitara zedin hasiera batean ikusten zuen aukeretariko bat, hori eta Egan, sekula ez Frantzia barneko euskal eremuan kokatutako baliabiderik. Baina erbestean ere euskal eremuko zentsura dialektikak baimentzen zuen esparrua mugatua zenaz jakitun zen, Elizak eta honen zentsura dialektikaren mugak barneratuta zeuzkan irakurlego arruntak baldintzaturikoa, gehienbat. Estatu Espainiarraren nahiz euskal Elizaren instituzioengandik urrun egon arren, euskal irakurlegoaren baitan oso erroturik zegoen aspalditik zentsura dialektikak sustatutako kanon zaharra eta aldizkari nahiz argitaletxeek irakurleak nahiz hauei lotutako sostengu ekonomikoa beharrezko zituzten, Elizaren sektore batena ere bai, jakina. Hori zela eta, mugen zurruntasuna ezberdina izanik ere, zentsura dialektikaren irizpideak funtsean antzekoak ziren eta argitaratzeko oztopoaren jatorria euskal irakurle arruntak zirenez gero, hori saihesteko alternatiba bakarra Ibiñagabeitiari proposatu zion: Caracasen euskaraz ezin argitara bazitekeen, idazlana gaztelaniara edo ingelerara itzularaztea. Gutun horretan berriz ere aipatu zuen geroz eta pisu handiagoa hartuko zuen itzulpenaren aterabidea: Mitxelenari igorri nion eia Egan'en argitara erazi nai zuenetz edo beste nonbait, liburuxka baten forman, zentsurari iges egiteko bide bat arki baleza. Ez dit oraindik jakin erazi zerbait arkitu duenetz; zail baino zaillago izango dela irudi erazi dit ordea. Zuk bearbada Amerika horietan publikatzeko bide bat atzeman zenezake? Edo-ta, euskeraz eginkor ez ba da, erdera batera itzul eraz zenezake (gaztelanira edo ingelesera) eta hala argitara eman? Zer nai dela, deus ezin egin ba dezakezu zerorrek ere, zure iritzia igor izadazu beintzat. (Mirande, 1995: 153-154) Gorago aipatu bezala, Peillen nahiz Ibiñagabeitiari igorritako gutun horietan Mirandek "zentsura" aipatzen zuenean adiera hertsienean egiten zuen, Estatu Espainarraren zentsura instituzionalaren aparatu administratiboari erreferentzia eginez. Horrek aditzera ematen duena da Mitxelenak Eganen edo liburu txiki antzean argitaratu ahal ez izateko zentsura mugen arazoak hortik etorriko zirenaren ustean zela. Hala ere, ezin da ahaztu, bestelako indar zentsoreak ere nabaritzen zituela eta ez zuela hauen jatorria Estatu Espainiarraren aparatu zentsorearen errepresioan ikusten, ez behintzat erbestearen eremuan. Bestelako indar zentsore horiek Elizaren instituzioarekin zerikusi handiagoa zuten, eta honek sustatuta irakurle euskaldun arruntek barneratuta zuten zentsura dialektikaren mugekin. Oso litekeena da libru laburrak Delegaritza Probintzialek kudeatzen zituztenez, idazlana formatu horretan argitaragarriagoa izan zitekeela pentsatzea. Hala ere, aurreikuspen makurrenak bete eta ezingo balitz Francopeko euskal eremuan argitaratu, Hego Ameriketako erbestean Ibiñagabeitiaren bidez argitaratzeko atea irekita zegoen, honela erantzun baitzion 1959ko martxoaren 27an Mirandek igorritako eskutitzari: Bizpairu egun lentxeago eskuetara zait zure gutun gotilluna. Goibela izan arren, egiaren alderako esan bear dizut, pozik irakurri nuela aren lerroetatik ergi ikusi baitut berriz ere euskal-literaturan murgil zabilkigula. Eta berri ori enetzat, alaietan alaiena da izan ere. Dudarik gabe, ipui eder bat onduko zenduen, ainbeste arreta, ainbeste ardura eta gaiñera ainbeste nigarren semea duzularik. Nigarrak maizko, odola bera baiño berogarri obeak izaten dira nobela bat ondu ta berotzeko. Beraz, erpai ta urduri naukazu, eleberri ori noiz eneganat iritxiko. Iritxi-ala irakurriko dut eta nere abururik etzizula paltako. Au ere esan bear dizut: alegiñak alegin egingo ditudala liburuxka batean argitaratzeko ere. Nundik edo andik ortarako bidea sortuko dudala uste dut. 24 Ibiñagabeitiak, irakurri aurretik ere, idazlana argitaratzeko prestutasuna ez ezik Ab argitaratzeko aukerarekiko baikortasuna ere agertu zuen, Mitxelenak ez bezala. Gutunaren jarraipenean adierazi zion bera ez zuela lizuntasunak beldurtzen, eta horrelakoak euskal literaturan argitaratzeko garaia zelako ustea ere agertu zuen. Ondorengo lerroek erakusten duten bezala, Ibiñagabeitiak Miranderen antzeko iritzia zeukan, hala euskal literaturan Elizaren instituzioak mugatutako zentsura dialektikak sustatutako kanon zaharrak eragindako kalteaz, nola euskal idazleek ordura arte horrekiko apurketarako erakutsitako ausardiarik ezaz: Etzaio aiola lizunkeri gandua. Ondo dakizu lizunkeriak ez nauela iñoiz ere beldurtu eta orez gainera okegin eraztita nago gure arteko parisai ergelen iokabidearekin. Axalez santu oriek, barnez ustel utsak baizik ez dituzu, eta ustelen beldurra dala ta ez dugu gure bidean atzerarik egin bear, ez orixe. Paltsukeria izan da nagusi gure literaturan, euskotarrok adorerik ezta arpegirik ere izan ez dugulako gure barneko auziak diranak dirala, ipui ta eleberrietan gordinki mamitzeko. Eta literatur paltso baten iabe egin gera. Detxeparek soilki izan zuen ausardi naiko euskaldunei biotzez mintzatzeko, baiña aren bideak laister ito zituten gure arteko ergelek.25 Euskal literaturaren irekitze eta berritzeko beharrari zegokionez oso antzekoa zen bi euskal idazleen iritzia, baina jakin ere bazekiten, gainontzeko berritzaileek bezala, beraien nahiak gauzatzeko mugak oso estuak zirela. 2.2. Aur besoetakoaren lehen harrera. Orain arte aztertutakoak erakusten du Mirandek bere esku zen guztia egin zuela idatzi nahi zuena euskaraz argitara zedin. Harrera arazotsua saihesteko bideak idazlanaren sortzean bertan lantzeaz gainera, argitaratzeko estrategiaren aldez aurreko planifikazio bat gauzatu zuen, nahiz eta, aukeren urritasuna zela medio, alternatiba gehiegirik ez eduki. Testua eta argitaratzeko baliabideak, bi alderdiak ziren zentsura dialektika zela eta kontuan hartu beharrekoak, idatz zitekeenaren parametroak aldakorrak baitziren argitaratzeko modu eta lekuaren arabera. Idazleak imaginatutako harreraren aurreikuspenen ostean, eta hartutako neurriak neurri, ontzen ari zen idazlanaren berri eman, jasotako iradokizunen araberako aldaketak gauzatu eta, azkenik, Abren behin- betiko bertsioaren lehen harreraren unea heldu zen. Orduan hasi zen argitaratu aurreko Abren behin-betiko testuaren harreraren bilakabidea. 2.2.1. Lehen iritzi positiboak eta argitaratzeko ezetza. Mirandek Peillenengandik jaso zuen behin-behineko Abren bertsioaren gaineko inpresioa positiboa izan zen eta egindako iradokizunak zentsuraren debekua saihestera bideraturik zeuden. Hortik aurrera, idazlanaren lehen zentsura ekintza debekatzaile-errepresiboak ere iritzi positiboek lagunduta etorri ziren Eganeko zuzendaritzaren eskutik, Mitxelena, Aingeru Irigaray (1899-1983) eta Antonio Arruerengandik (1903-1976), hain zuzen ere. Mitxelensren erantzuna zein izan zen ikusita, ezin uka daiteke kasu honetan idazleaz gainera argitaratzaileek ere autozentsura ariketa gauzatu zutela, Ab gustuko izanagatik ez baitziren hura kaleratzera menturatu. Beharrezkoa da azpimarratzea euskal literaturaren berritzea ahalbidetzerakoan argitaratzaile nahiz banatzaile ezberdinek izan zuten rolaren garrantzia eta, era berean, testuinguru ezberdinen arabera, eurek ere zentsura dialektikan kontzienteki hartu zituzten erabaki autozentsore eta, horrenbestez heterozentsoreak, behar bezala testuinguratzea. 1959ko martxoaren 19an jaso zuen Mirandek Mitxelenaren erantzuna eta honen zeharkako berriak jakinarazi zizkien bai Ibiñagabeitia, bai Peilleni. 1959ko martxoaren 19an bidali zion Mirandek Ibiñagabeitiari Parisetik Caracasera gutun labur bat bere Abrekin batera. Bertan idazlanaren ibilbidearen azken berriak helarazi zizkion: egun horretan bertan jaso zuela Mitxelenaren erantzuna, berak eta beste bik idazlana irakurri zutela esanez, Mirandek ondorioztatu zuen azken horiek Arrue eta Irigaray zirela. Mitxelenaren erantzunaren zati bat transkribatu zuen, esanez idazlana ederki idatzita zegoela, gaia berria zela, biziro adierazita zegoela eta "garbiro" erabilia, baina ezin zezakeela Eganen argitaratu. 1959ko martxoaren 24an jakinarazi zion Peilleni Mitxelenaren erantzuna bai eta mezu antzekoarekin Irigarayren aldetik jasotako gutunarena ere: Mitxelenaren guthun bat hartu berri dut (…); goraiphuak egiten derauzkit ene ipuin-berria gatik bainan ezin publika eraz dezakela borobilki erraiten deraut… bertzela akabo aldizkaria. Andimari igorri deraukiot, eia Amerikan argitaratzeko biderik hatzemanen duenik… Irigaray'ek ere idatzi deraut, eta hari ere gustatu omen zaio; bainan ezin publika ditekela hark ere diost. Hainbat gaixto euskal publikoarentzat! (Mirande, 1995: 155) Azken gutun horretan Peilleni aipatzen dionaren arabera, Ab ez argitaratzearen arrazoia aldizkaria desagertzearen beldurra izan zen. Sortzearen atalean egindako azterketan argitu den bezala, Espainiar Estatuko zentsura instituzionalaren aparatuaren besteko mehatxua ziren Eganentzat euskal irakurle arrunt zenbait, eta azken horiek izan ziren hainbat lan ez argitaratzearen arrazoia. Ezin da ahaztu, aurretik aipatu den bezala, irakurle arrunt horiek, ordura arte Elizaren zentsura instituzionalak sustatutako kanon zaharrarekin, Espainiar Estatuarenarekin edo biekin bat etorriz gero, aukera zeukatela Francopeko zentsurarengana jo eta argitalpen euren aburuz ezegokiak salatzeko. MITren datubaseetako zentsura santzio zenbaitek frogatzen duten bezala, 70eko hamarkadan irakurle arruntek oraindik ere aldizkarietako argitalpenekin lotutako salaketak egiten zituzten. Baina, hori gabe ere, Mitxelenak "agintari" deitzen zituenek eurek argitalpenaz ohartu eta aldizkariari isuna jartzearen edo, kasurik okerrenean, aldizkaria itxiaraztearen aukerak ere hor zeuden. 2.2.2. Ondorengo iritzi positiboak eta argitaratzeko oztopo gehiago. Abren lehen harrera positiboa izan bazen ere, ez zuen Francopeko euskal eremuko zentsura dialektika konplexuaren mugen galbahea pasa eta, hala, argitaratzaileek zentsuraren debeku funtzioa matxan jarri zuten, autozentsura ariketa horretan Miranderen ipuin-berriarekiko debekuaren errepresioa gauzatuz. Orduan izan zen idazlan honek zekarren modernitateari euskal literaturarako sarbidea ukatu zitzaion estraineko aldia. Mirandek Ibiñagabeitiari 1959ko martxoaren 16an igorritako hitzetatik ondorioztatu daitekeenez, erraz aurreikus zitekeen euskal irakurlegoak lizunkeria edo pornografia iritziko ziola testuko erotismoari eta, gainera, horrek zaildu egingo zukeela haratagoko irakurketarik. Are gehiago, Peilleni 1959ko martxoaren 24an idatzitako "hainbat gaixto euskal publikoarentzat!" esanek iradokitzen dute Mirandek ulertu zuela Madrilgo irakurlego instituzionalarekiko bainoago euskal irakurlego arruntarekiko beldurrez egin ziotela uko Eganekoek idazlana argitaratzeari. Hemen azpimarratu nahi izan den bezala, irakurlego arruntak suposatzen zuen arriskua berezia zen Espainiar Estatuaren mugen baitan, Estatuaren zentsura instituzionalaren aparatura joz gero ondorioak larriak izan baitzitezkeen. Mirandek bezala, argitaratzaileek ere aurreikusi zuten euskal irakurlegoaren harrera zein izango zen, bai eta horrek suposa zezakeen arriskua ere. Horiek horrela, oraindik agortu gabeko aukeraren itxaropena geratzen zitzaion: Ab Ibiñagabeitiaren bidez Hego Ameriketan argitaratzearena. Azken honen iritzia 1959ko ekainaren 5eko gutun batean ezagutu zuen, ordura arteko guztiak bezain positiboa: Jaso-ala, irakurtzera iarri naiz, eta irakuraldia eten gabe, oso-osorik atsaldi batean irentsi dut. Ortik atera zenezake zer-nolako irakur-miña piztu zidan zure ipui zoragarriak. Benetan zoragarria izkerari dagokionetik baita gaiari ioakonetik ere, naizta gure belarri santuentzat gogor-xamarra izan. Ez dut, ziñez, orrelakorik ez erderaz ez pantzeraz irakurri. Gure ele zarpail ez nuen usteko ain gai zenik barne-sikologi auziak ain zailu, ain egoki gatzatzeko. 26 Ipuin-berriaren gaineko laudorioen ostean, baina, argitaratzearen gaiari heltzerakoan arazo tekniko nahiz ekonomikoak aipatu zituen eta idazlana argitaratzeko hasieran erakutsi zuen baikortasuna lausotu egin zen. Arazo nagusia linotipari euskaldunik eza zen, argitalpena oso garestia eta hutsez betea izateko arriskua zekarrena: Baiña gaurko lerro auek ez dira zure eleberriari buruz nere kritika egiteko, kritika sakona esan nai dut. Ori beste gutun batean et zabalago egingo dizut. Baña, zure eleberri orren irarkaldiaz zenbait galdera egin nai nizkizu, ain baita pubikagarria. Emen argitaratzea, oso garezti aterako litzake, euskera ezagutzen duten linotipilaririk ez daukagulako. Eta linotipalariok, españeraz ez diren idazketak iru aldiz geiago kobratzen ditute: gaizki idatzi eta garezti oradain-arazi. 27 Oztopoen berri eman ondoren, horiek saihesteko modu gisa proposamen bat egin zion Miranderi gutun berean. Parisen argitaratze prezioa merkeagoa zela kontuan hartuta, argitaletxe bat bilatuz gero, bera dirua bildu eta gastuak beregain hartzeko prest zegoen, irakurle batzuk eskandalizatuko baziren ere: Orregatik auxe galdetu nai nizuke: zenbat gostako litzake or argitaratzea? Bear bada ortarako dirua bilduko nuke nundik edo andik. Gaiñera, Parisen bertan badira irarkola zenbait, emen baiño askoz merkeago lan egiten dutenak eta askoz obeto. Galda ezazu alako irarkola batean budgeta egin dezaizuela, eta esaidazu ondoren zenbat kostako litzaken. Gaiñera zeure ardurapean, askoz ere txukunago aterako litzake, baita zeure gogarago ere. Zure lan eder ori, argitara eman bear dugu, naizta zenbait izpiritu erkin eskandalizatuko ba-dira ere. Beraz, emen nagokizu zure berrien aiduru, gure asmoak aurrera ateratzeko. 28 Beraz, ordura arte zentsuraren dialektikaren mugei ekonomiarena eta, oro har, baliabide materialena erantsi behar zaie Hego Ameriketako erbesteko eta, zehatzago, Caracaseko testuinguruan. Espainiar nahiz Frantziar Estatuen barneko euskal eremuetan nabarmenegia ez zen arazo gehigarria zen hori, kasu horietan arazoa ez zen baliabiderik eza, egon bazeuden, baina Estatu Espainiarraren nahiz Elizaren instituzioen eskuetan edota kontrolpean. Alabaina, eta faktore ekonomiko-materiala bazterrean utzi gabe, zaila da jakitea zerk eragin zuen Abren irakurketa ostean hasierako baikortasun eta prestutasunaren aldaketa, baliabideen aferak, harreraren aurreikuspenak ala bien arteko nahasketak. Ibiñagabeitiak 1959ko abuztuaren 21ean idatzi eta Salbatore Mitxelenari (1919-1965) Habanara igorritako eskutitzean ez zuen argitaratzeko arazo ekonomikoei buruz ezer aipatzen, bai ordea eskandaluaren afera: […] emen naukazu berriz ere Bergili'ren neurtitzetan pulunpatuta, itzulpen egoki bat egin naiez. Ez da errex giro txepel ontan. Mirande'k bere azkenengo eleberria igorri dit, laburra eta luzea erabat, ia irurogei orrialde ditu ba. Oso ederra, bikainki idatzia, baiñan oso zikina korapilloa oso baitu likitsa. Ala ere sikologiz eta erran ederrez gaiñezka. Argitara nai luke, baiña sortuko luken eskandalua ez litzake makala izango.29 Lerro horietan agertzen diren "zikin" eta "likits" izenondoek areagotu egiten dute "lizun" hitzaren konnotazio negatiboa, eta bereziki interesgarri gertatzen da pertzepzio honi erreparatzea, euskal irakurle jantzia eta irekia izanik ere Miranderen testuak arbuio edo nazka tankerako sentipen biziak piztu baitzizkion Ibiñagabeitiari ere. Aurreko eskutitzean lizuntasunaren beldurrik ez zuela esan bazuen ere, idazlana irakurri ostean Mitxelenari idatzitako gutunean agerian utzi zuen gaia eskandalugarria zela erabat, hau da, kanon zaharraren inguruan eraikitako zentsura dialektikarekin guztiz apurtzen zuela. Beharbada horregatik nahiago izan zuen eskandaluaren laguntzaile-partaide zuzen gisa ez agertu, testuaren argitalpena Miranderen eskuetan utzi eta zeharka diruz laguntzea. Baina azken honek 1959ko uztailaren 1ean erantzun zion ez zuela Parisen argitaratzeko modurik ikusten, ordura arte aurreikusitako behaztopei beste batzuk gehitu baitzitzaizkion. Argitalpenarekin lotutakoez gainera, banaketarako zailtasunak ere topatu zituen, euskal inguruneko liburu dendek eta norbanakoek literatur lanaren salmenta edo banaketa onartzeko garaian: Geroago ta konturatzenago naiz gauza piska bat sakonak euskeraz eta Euskaldunentzat idaztea margaritas ad porcos emaitea dela… Zoritxarrez, ez du Parisen moldiztegirik ezagutzen; hemengo Euskaldunei galdetu diet eta Pariseko euskal- eta eusko- aldizkariak irartzen dituen moldiztegirik ere ipuia irarriko lukenetz, eta zein preziotan; galdegin diet bestalde hemengo Euskaldun batek edo bestek nekea hartuko lukenetz ene lana irakurtzeko zkenengo orraztaldi bat eman diezaiodan irarri baino leen; eta azkenengotz, eia lagunduko lidaketenetz ipuia sal edo beintzat bana erazteko ―baitakit Euskalerriko librería piadosetan ezin sal ditekela. Bainan delako Euskaldun anai maiteok ez dute aleginik egin ene galdera horiei erantzuteko… Egia da ezagutzen ditudala bi moldiztegi ene lana bearbada irarriko luketenak, eta ez galeztiegi, bainan ez daude Parien, bata Bretoiena baita, bestea Holandan gure irarpen neonazistak argitaratzen dituena; beraz Aur besoetakoa haiei emanaz, ez nituke imprenta-frogak zuzendu aal izango. Dena dela, ipuia nolaerebaita argitaraturik ere, ezin sal edo bana dezakegu: obe da beraz alegin hori illorturik egon dadin, beste asko bezela. (Mirande, 1995: 158) Horiek horrela, Ibiñagabeitiak lana argitaratu behar zelako ideiarekin aurrera egin eta bere kabuz ahalegindu zen nola edo hala modu bat aurkitzen, 1960ko martxoaren 5eko gutunean, K. Mitxelenari jakinarazio zion bezala: "emen daukat Mirande'ren AUR BESOETAKOA; arrigarria benetan. Ez diot berari esan baiña alegiñean ari naiz argitaratzeko" 30 . 1960ko abuztuaren 5ean Miranderi ere eman zion bere aldetik argitaratzeko modua bilatzen ari zelako berri, ale gutxi batzuk besterik ez bazen ere, jakinik idazlanak irakurle "ao-goxo" gutxi batzuk besterik ez lituzkeela izango: Zure AUR BESOETAKOA ia buruz ikasi dut. Irakurriago eta atseginago zait, bene-benetan. Eleberri benetan berria eta egun-egungoa.Ez dakizu zenbat deirotzen dudan oraindaino argitara gabe idaukitzea. Baiña erabakita nago, eta nik uste laister asiko naizela irar-lanean, gosta ala gosta. Ene ustez BOSTEUN ale aski diratekelakoan nago, ao-goxo gutxirendako baizik ezpaita zure idazlan eder ori. Zer derizkiozu? Baina linotipu lanak ikaratzen nau: ez daukagu emen euskeraz idazten dakitenik tramankulu orrekin, eta lanak izango ditut irar utsak zuzentzen. Etz oneitxek bildurtzen nau, zuk nai zenuken bezin ediziño apin eta txukuna egin al ez izateak. Dena den, nere onenak iarriko ditut egingo ortan. 31 Baina Peillenen testigantzaren arabera, Caracasen ere euskaltzaleen trabak topatu zituen Ibiñagabeitiak Ab argitaratzeko. Francisco Miangolarrarekin (1922-1995) harremanetan jarri zen "baina Caracaseko euskaldun zintzoek jakin zutenean haserretu ziren eta F. Miangolarra argitaratzera ez ausartu" (Peillen, 2010:39). Beraz, ale gutxiko tirada bat egiteko ere arazoa ez zen soilik nork argitaratu topatzea espada, Eganen kasuan gertatu bezala, mota ezberdineko indar zentsoreen aurrean argitaratzaileek gauzatutako autozentsura. Bestalde, autozentsuratuko ez litzatekeen argitaratzailerik aurkituta ere, bestelako kontua zen argitaratutakoa irakurleei helarazteko banaketa modurik aurkitzea, hor ere beste maila bateko zentsuraren debeku funtzioarekin egiten baitzen topo. Gorago ikusi bezala, hamarkadaren hasiera aldera Miangolarrak argitaratu nahi zuen 24 poemen bildumaren salmenta guneak bilatzeko Etxaidek Miranderi laguntza eskaera onartu nahi bazion ere, poemetariko batzuek sortzen zizkioten kontzientzia arazoek liburuaren zabaltzean laguntzea galarazten zioten. Abren ibilbide hasiera honek garbi erakusten du, beraz, zentsuraren dialektikan nahiz prozesuan idazlea eta boterearen instituzioaz haratagoko katebegi erabakigarri anitz zeudela 50eko hamarkadan, Miranderen eta Abren modernitatea ez ezik, modernotze mugimendu osoa mugatzen, baldintzatzen eta, azken batean, taxutzen zutenak. 2.3. Zentsuraren pertzepzio aldaketa eta honen ondorioak 60ko hamarkadaren atarian eta Ab argitaratzeko askotariko behaztopen ostean, Mirandek euskal literatur eremuko zentsuraz zeukan ikuspegia aldatu egin zen pixkanaka. Sortzearen atalean aztertu bezala, hasieran idazleak bazekien arrazoi ezberdinengatik tentuz ibili beharra zegoela. Moldatzen zen nola edo hala zentsuraren dialektikan kabitzen ziren idazlan argitaragarri batzuk ontzeko, euskal irakurle zenbaitentzat deitoragarri gertatuko zirela jakinda ere, kanon zaharraren mugak asko bortxatzen baitzituen. Horregatik ―irakurleek zentsura prozesuetan zuten pisuagatik, alegia― idazten zuen askotan gutxi batzuek soilik ulertzeko moduan, irakurle idealaz gainera irakurle ezinezkoa ere buruan zuela. Ipuin-berriarekiko debekuaren zentsura neurri errepresiboaren ostean berretsi zen Mirandek jadanik ezaguna zuen euskal kultur eremuaren itxitasunaren norainokoa. Beste behin baieztatu ahal izan zuen hori zela funtsean argitaratzea galarazten zion indar zentsore nagusia: momentuko zentsura instituzionalaren mehatxuak indartzen bazuen ere, aldez aurretik hor zen Elizaren instituzioaren zentsura nahiz honek aspalditik euskal jendartean sustatutako kanon zaharraren indarra eta hedapena. Baina hori baino gehiago atsekabetzen zuen idazlea bere idazlanak apreziatuko zituen irakurlerik ezak. Gorago aipatu den bezala, Mirande irakurle faltaz kexatu zen behin baino gehiagotan, baina nolabait onartu zuen gutxi batzuentzako besterik ez zuela idazten eta, are gehiago, azterketan agerian geratu den bezala, bere borondatez ere bilatzen zuen testuak hainbatentzat ulerkaitz izatea. Abrekin gertatutakoaren ondoko pesimismoan murgilduta zegoela, aurretik buruan zeuzkan irakurle gutxi horiek bere lana balioesten ote zuten ere zalantzan jartzen hasi zen. Horren harira, Ibiñagabeitiak garaiko "ao goxo"-ez gainera "gerokoak" ere aipatu zizkion, garaian irakurlerik ez egonagatik, etorkizunekoentzako ere idatzi behar zela esanez, alegia. Honela erantzun zion Mirandek 1959ko irailaren 7an: Ba diozu ere gerokoentzat lan egin bear dela; politikan bearbada, bainan ez idazle batek, ene ikusteko maneran. Edozein idazlek, gurea bezelako izakuntza xume batean ari denak ere, irakurleak nai eta bear ditu, zerbait esateko duenean beñipein. Zoritxarrez, ni bezela fedegabe batek ezin idatz dezake euskeraz… ala devocionezko liburu bat ondu bear dut neuk ere? Ez naiz aski azal-utsezko. Balio zerbait duten irakurgaiak norberaren odolaz edo negarrez idatziak izan bear dira; zio jakin batzuen gatik, Aur besoetakoa orrelakoa zen. (Mirande, 1995: 160) Euskal literaturaren 50etako berritzean euskal eremuko zentsura dialektika konplexuak uzten zuen espazio txikiaren muga guztiak zeharkatzen zituen Abk eta arazo nagusia zentsura instituzionala ez ezik irakurle arruntak eta ordura arte nagusitutako kanon zaharra ere baziren, nahiz eta Espainia barneko euskal eremuan hauek guztiak estu lotuta agertzen ziren. Egoera horren aurrean, bada, idazleak itzulpena beste irtenbiderik ez zuen irudikatzen idazlana argitaratu eta irakurlerik izan nahi bazuen. Beste hizkuntza batzuen literatur eremuen zentsura dialektikak euskararena baino irekiagoak zirela ohartzen zen, gaztelaniarena ―Espainiar Estatutik kanpo, noski―, ingelesarena eta frantsesarena, kasu. Honela azaldu zizkion euskal eremuko zentsura indarrei buruzko bere ikuspegia nahiz Abren gainean hartutako azken erabakia Ibiñagabeitiari gutun berdinean: Ikusita euskaraz ezin publika ditekela, ipuia beste izkuntza batean idatziko dut (frantzesez naski, edo inglesez), asko aldatuz, jakiña, eta bearbada euskal background guztia kenduz. Damu aundia dut, bañan geroago ta ikustenago dut Euskalerria ez dela ispirituaren erria. Eta sekula aska ba ledi ere Espainiaren eta Frantziaren uztarritik, orain bezainbat egongo litzake apaiz fanatikoen menpean. (Mirande, 1995: 160) Baina hizkuntzaz aldatzearen erabakia ez zen Abren itzulpenera mugatzen, izan ere, hainbat adiskideri bidalitako gutunetan adierazi zuenaren arabera, euskaraz idazteari uztea pentsatzen hasia zen. Haren iritziz, ez zeukan zentzurik euskarazko sorkuntzan jarraitzeak ezin bazuen berak nahi zuena adierazi, eta egoerak gainezka egin zuen ipuinberriarekin gertatutakoaren ostean. Honela mintzatu zitzaion Etxaideri 1959ko abuztuaren 27ko gutunean: Nik ere liburu berri bat idatzi berri dut gure sor-mintzoan. Maleruski, ezin izan dut publika erazi, moralaren aitzi zelakoan. Egia da paedophilia erotica delakoa zukela gaitzat, Euskaldun ispiritu ertsientzat. Bainan dena dela, ene nigarrez idatzi izan nuen, ez bitxi izatea gatik; eta uste dut funtsean garbia zela. Bainan ongi dakust iñork ezin dezakela euskaraz izkiria, ez ba da katoliko konformistenetatik. Ni ez naiz horrela; aitzitik, damu dut, bainan aitortu behar dut fedetik sekula baino urrutiago nagoela. Horrengatik erabaki dut hemendik aurrera frantsesez idatziko dudala –ez naski dirua irabaztea gatik- bainan irakurle zenbait ukaitea gatik soilik. Ondikotz, oso gaitz da frantzes onean izkiriatzea, gaztelaniaz, euskaraz edo ingelesez baino askoz gaitzago, eta bearko dut denbora luzea igaro hemengo hizkuntza berriz ikasteko. (Mirande, 1995: 158) Adiskide berari bidalitako 1959ko irailaren 10eko gutunean berriz ere euskal eremuko itxitasuna azpimarratu zuen, bai eta idazleak irakurleak edukitzeko duen beharra ere. Jarraian, literaturgintzaren irekitasunari dagokion konparaketa interesgarri bat egin zuen. Bere ezagutzaren eta pertzepzioaren arabera, Europan tolerantzia gehien erakusten zuen eremua Sartaldeko Alemania zen eta euskal testuinguruko muturreko egoera hertsiaren baliokide bakarra Irlandako gaelikoarenean besterik ez omen zuen topatzen. Oso aintzakotzat hartzekoa da herrialde honetako eta euskal eremuko zentsura dialektikaren antzekotasuna, Keatingek aipatzen duen bezala (2013: 308) Estatua eta Eliza Katolikoaren interesen araberako neurri instituzional autoritarioak ezarri baitziren, ekoizpen kulturalari zegokionez. Ikuspegi diakroniko batetik aztertuta, Adolf Hitlerren (1889-1945) Alemanian eta Errusian ere euskal eremuan baino irekitasun handiagoa zegoelako iritzia zeukan Mirandek eta, gainera, debekatuak ziren idazleek gutxienez erbestean idazteko aukera zutela azpimarratzen zuen. Azkenik, ikuspegi ilun horretatik abiatuta, euskal literatur eremuaren itxitasuna deitoratu eta bere burua Liam O'Flaherty (1896-1984) idazle irlandarrarekin identifikatzen zuen: Munduko erri geienetan, idazleak bere ustearen araura mintzatzeko zuzena dauka, naiz ta beste jende geienek haren asmoak gaitz-eritziko dituzten, imoralak edo zoroak direlakoan; ez Euskalerrian ordea. Mintzatzeko libertate gehiago ba zegoen Hitler'en Alemanian gure errian baño; eta dena dela orduan beren errian debekatuta zeuden aleman idazleek erbestean idatz zezaketen (Mann, Freud eta beste askok egin duten bezela). Alaber gertatzen da idazle rusoekin. Bainan Euskaldun gutxiz geienek beren fanatismu muga-gabekoa orotan berekin dakarte naiz Euskalerrian dauden (bi alderdietan), naiz erbeste batean. Ikuspuntu oratik ia bakarrak gaude mundu guztian; irlandarrak baizik ez ditut ezagutzen guri urbiltzen zaizkigunak –eta orrengatik, ain zuzen, Liam O'Flaherty bezelako idazle andi andi batek, mundo guztian famatua denak, bere lan aintienak (ala nola The Puritan) ingelesez idatzi bear izan ditu, gaelikoz idazle onenetakoa izan arren. Nik ez dut geiago uste euskaldunak sekula aldatuko direnik; eta dena dela aserik nago iñork iñon onartzen ez dituen irakurgaiak idazteaz, ene errikideen aitzineritzien kontra dijoazelako (niretzako, eta orain pentsatzen dudan araura, beintzat, aitzin-eritziak direnak). Egia da oraingo Frantzian ere –emen ere general bat gobernuko buru dugun ezkero− mintzatzeko libertatea txikitzen ari zaigula… eta orain, Europa guztian, tolerantzia geiena erakusten duen erria Sartaldeko Alemania da! Damu dut ez baitakit alemanera aski ontsa artan literaturako lanak ontzeko. (Mirande, 1995: 161-163) Abrekin izandako zailtasunen ostean, Mirandek euskal literatur eremuaren zentsuraz zeukan ikuspegia areagotu besterik ez zen egin ondoko urteetan. Euskal kulturgintzan era aktiboan aritu zen azken garaia 1962tik 1963koa izan zen, Peillenekin batera, Igela aldizkaria sortu baitzuen. Azken batean, euskaraz ez beste hizkuntza batetan idatzi ezean, argitaratzeko bitarteko propioak garatzea zen garai hartan mugako heterodoxoek adierazi nahi zutena euskaraz argitaratzeko modu bakarra, Espainiar Estatutik kanpo beti ere. Bada, argitaratzaileen traba kenduta, zentsura dialektikaren parametroak aldatu egiten ziren, autozentsura murriztu eta argitaratzea posible egiten zuen autoargitalpenak. Baina jarraitzaile falta, aldizkariak jasotako kritika makurrak eta arrazoi ekonomikoak zirela medio, ekimen horrek gutxi iraun zuen azkenean. Eganen bere idazki bat ez argitaratzea izan omen zen egoera eztandarazi zuena eta, horren ondorioz, Igela uztea ez ezik, euskalgintzarekin lotutako jarduna guztiz etetea ere erabaki zuen, Etxaideri 1963ko azaroaren 24an idatzitako eskutitzean garbi adierazi zuenez (Mirande, 1995: 221). Urtebete beranduagoko Etxaideri igorritako abenduaren 4ko beste gutun batean zioenez, inoiz baino garbiago ikusten zuen Mirandek euskal eremuko zentsuraren arrazoi nagusia ez zela Espainiar Estatuaren zentsura instituzionalaren mehatxua, Elizarena baizik. Ordurako maiz aipatu zuen klerikalismoaren indarra eta traba, baina bere azken analisiaren arabera Elizak estrategiaz aldatu zuen nabarmen: Francopeko erregimenarekin bat ez zetozen argitalpenak kaleratzen ari ziren Eganen moduko aldizkarietan eta Eliza ez zen horren gainean kexatu bere boterea mantendu nahi zuelako. Ondoko lerroetan azaldu zuen bere idazle jardunaz nahiz euskal kulturgintzaren egoeraz zeukan iritzia: Euskal liberalismuan ez dut gehiago sinesten. Kristau-moralesiak urratzen zituen irakurgairik ez det sekula publikatu (ta idatzi dudan bakarra, bearbada –hortzaz ere ez nago seguru- ene Aur besoetakoa zen; Igela-n argitarazi ditugunak, ez ziren ez moralaren kontra ez eta alde, parreginerazteko gordinkeriak baizik; ez apika gustu onenetakoak, bainan ez eta moralitatearentzat kaltegarriak); halaz ere, ogendun bat ba nintz bezala traktatu naute Euskaldun kristau-demokratek. Ene artikuluak zentsuratzen zituzten; edo ta, arrazoirik eman gabe, ez publikatzen (eta ez atzera itzultzen, jakiña). Eta ez dut uste Espainiako bildur-giroak paperik nausiena jokatzen zuela zentsura ixil hortan. Adibide bat: Egan-era igorri dudan azken artikulua, hebreuzko poema baten itzulpena zen; bainan itzaurretxo bat ipini nion, Euskadiko prosemitez piska bat trufatuz (iseka egiñez), gaiztakeriarik gabe gainera; halaz ere ez didate publikatu nai izan… Ez die noski Espainiako gobernuak debekatu. Well, gaur artu dut azken Egan zenbakia… ikusi dut progresismuz beterik dagoela, marxismu ezkutatuz, alegia. Halaz ere publikatzen ari da, neri nazka eman erazten didan saltsa progresista hori. Ongi ba dakit zergatik… Elizak bere boterea gorde nai du; eta horrengatik, irudi baitzaio guk reakzionariek borroka sekulako galdu dugula, naiago du etorkizuna berentzat (omen) duten marxistekin elkartu, gu arbuiatuz… naiz gutarik geienak katholikoak geran (Elizaren seme, bainan ez Elizaren jopu), eta marxistak oro jainko- ta arimaetsaiak doran. Bainan Elizak gaizki jo du: azkenekotz, marxismuaren materialismuaren kontra egongo gera eta gainera papisten opportunismuaren kontra ere agertzeko biotza bilduko dugu. Eta bearbada, ez dugu borroka sekulako galdu… (Mirande, 1995: 229-230) Mirande ez zebilen oker euskal kulturaren garapenean eragin eta baliabide gehien zeukan instituzioa Eliza zela baieztatzerakoan. XX. mende hasierako Pizkundean gertatu zen bezala, euskal literaturaren modernotzearen bilakaeran parte hartze zuzena izan zuen zentsura dialektikaren mugak finkatzerako garaian eta, beraz, ondoren etorriko zen euskal literatur kanonaren sortzean. Elizaren sektore batek ahalbidetu zuen Francopeko Espainiak indartutako kanon zaharraren zabaltzea, errepresioaren ondorio kulturalekiko erantzun gisa, baina horrek ez zuen esan nahi edozer literatura mota argitaratzeko esparru bat ireki zenik eta, zehazkiago, Miranderen literatur sorkuntzak nahiz literaturaren ikuspegiak ez zuen zirrikitu horretan toki handirik izango. Hau da, zentsura dialektika horren baitan funtzio autorizatzailearen bidez sustatuko zen errealismo sozialaren kanonak ez zuen bat egiten Miranderen literatur planteamenduekin. Horrek sortutako ezinak eraman zuen, ziur aski, Eliza arduradun nagusitzat jotzera. Ez dirudi, baina, analisia erabat zuzena denik, ezin baitaiteke uka 50etako errepresio kulturala Francoren zentsura instituzionalaren errepresio mehatxuak baldintzatzen eta biderkatzen zuela, XX. mende hasieran kultura nazional gisa suspertzen ari zen Espainia aldeko euskal eremuan. Bestalde, gai hau sakonkiago ikertzeke dagoen arren, Frantzia barneko euskal eremuan ere Eliza eta Estatuaren arteko harremana estua zela dirudi, eta Estatura jo zitekeen baita ere instituzio zentsore gisa, Krutwigen Vasconiaren kasuak erakusten duen bezala. Idazleak zeuzkan egoeraren gaineko iritziak iritzi, idazten zituen lanak argitaratu ahal ez izateaz nahiz euskalgintzan zebiltzatenen aldetik mespretxatua sentitzeaz nekatuta, Mirandek euskaraz idazteari uztea deliberatu zuen azkenean. Ibiñagabeitiari 1965eko ekainaren 16ko gutunean azaldu zionez, ez zion euskaltzale izateari utzi, baina duintasunagatik eta bere buruarekiko errespetuz hartu zuen euskarazko sorkuntza lana etetearen erabakia. Etorkizunean bere jardunari jarraipena emateko aukera ez zuen baztertzen, baldin eta euskal kulturgintzaren eremuko baldintzak aldatzen baziren: Alabainan, ez duzu uste izan bear euskaltzaletasunari uko egin diodanik. Ez dut geiago gure errimintzairan idazten, ene idazlanak ez dizkidatelako argitara nai euskal-argitaldari- eta aldizkariburuzagiek (argitaratzekotan, geiegi auto-zentsuratu bear nituke ta ori egiñaz neronen buruaren begirunea galduko nuke). Nire ixiltasunak ez du beste ziorik. Sekula baldintzak obeagotzen ba dira, uste dut berriz ere asiko naizela euskerazko neurtizketan, ipuinketan, gogoiketan e.a., len bezala. Bainan aitortu bear dut ez dudala itxaropen aundirik. Zu joanez geroz, asko aldatu da euskaltzale ta abertzaleen arteko eguratsa. Moda zaarreko abertzaleekin ez nintzan beti aburu bateko; -akotan ez nintzala esan dezaket, erriketan eta batez ere kultura-gaietan gogo estuegi ziralako (beren kristautasuna zela kausa). Bainan alaz ere, garrantzizko puntu zenbaitetan aien iritziko nintzan. (Mirande, 1995: 233-234) Adiskide ezberdinei igorritako gutunetan zioen euskal kulturgintza alboratu zuela, baina, hala ere, oraindik argitaratu gabeko zenbait idazlan agertzen hasi ziren 70etako hamarkada gerturatu ahala. Beraz, sorkuntza utzita bazuen ere, idatziak zituenak argitaratzeko ahaleginetan jarraitu zuen, Abren kasuan bezala. Tauerri 1970eko azaroaren 2an idatzitako gutunean kontrakoa dirudi, ipuin-berriaren argitaratzearen inguruan zalantzan aritu zela eman baitzion aditzera, iraganeko asmoak aldatu izan balitu bezala: Ene Haur Besoetakoa gustatu ahal zaizu… ba du aspaldi handia idatzia nuela, eta argitaratzale bati eman nion- bainan, azkenekotz, ez nuen nahi argitara dezan. Baina bego hortan, argitara den ezkero. (Mirande, 1984: 85) Dena den, Ab argitaratu ahal ez izatearen kexuek 1967an oraindik zirauten, Peillenek Itxaropena argitaletxearekin eleberri bat argitaratu zuelako berriaren harira Ibiñagabeitiari maiatzaren 25ean ondokoa idatzi zionean: "Bearrik zori obea ukan du, arek beintzat, bere eleberriarekin, nik nere Aur besoetakoarekin baino" (Mirande, 1995: 243). Kontuan hartuta aurrerago sakonago aztertuko den Espainiar Estatuko zentsura aparatuak irekitako Hbren zentsura espedientea 1969ko abenduaren 2koa dela, ez zen denbora asko pasa Mirandek bere idazlana argitaratzeko grina erakutsi zuen garaitik. guztiak agortu bazituen ere. Hein handi batean, Mirandek euskal literaturara ekarritako modernotasuna imaginatzen zaila eta, beraz, gauzatzen gaitzagoa zen garaiko gainontzeko sortzaileentzat, ez soilik arrazoi afektibo, moral edo politikoengatik, neurri handi batean Elizak sustatutako kanon zaharrak ekarritako kultur hertsitasunagatik baizik, literaturaren ulermoldea barne. Horiek horrela, Miranderen literaturgintza neurri handi batean distantzia kultural handiko itzulpen baten antzerakoa izan zela baiezta daiteke, zer esanik ez Abren kasuan, garaian non kokatu ez zegoen ideia estetiko eta metaliterarioak zekartzana. Era berean, Parisen kokatuta egotearen urruntze geografikoak zentsuraren dialektikan erronkak egiteko beharrezko urruntze afektiboa eskaintzen zion, baina egoerak gainezka egin zuen ipuin-berria argitaratzeko erabateko ezintasunarekin topo egin zuenean. Autozentsura saihesteko estrategia guztiekin ere, kanon zaharra etengabe eguneratzen zuen euskal irakurlegoak arazo handia suposatzen zuen euskal eremu guztietako argitaratzaileentzat eta, gainera, erbestean baliabideak urriak ziren, Frantzia aldeko euskal eremuan Elizaren eskuetan zeuden eta Espainia aldekoan errepresioa handia zen. Zentsura dialektikan parte hartzen zuten subjektu anitzen sarea hain zen konplexua, hain estuak maiz errepresio neurriek zaintzen zituzten mugak, non euskal eremu ezberdinetako argitaratzaile eta banatzaileek maiz aktibatu behar izan zituzten autozentsura mekanismoak, arazoak saihestearren. Are gehiago, Abren kasuan bezala, balirudike zenbaitetan autozentsura hori hiperzentsura izatera ere iritsi zela, hau da, argitaratzaileek hartutako neurriek zentsura dialektika behar baino gehiago estutzen zutela, arazoak saihestu nahi izate horretan. Ez da ahaztu behar, Espainiar Estatuaren aparatu zentsore instituzionalaren mehatxua hor egonik ere, euskal kultur eremuan baliabideak zituztenak izan zirela argitaratzeko debeku neurri errepresiboa hartu zutenak, Estatuak ohi zuena baino era sotilagoan izan bazen ere. Era berean, debeku funtzioa ez ezik autorizazio funtzioa ere aktibatu zuten subjektu zentsore gisa funtzionatzen zuten argitaratzaileek, eta hala sortuko zen "Txillardegi"-ren existentzialismoak irekitako errealismo sozialaren kanonerako bidea. Hurrengo atalean aztertuko den bezala, 60ko hamarkadak aurrera egin ahala 50etako modernotze indarretik literatur kanon bat sortuko zen, 50eko hamarkadan bezala, Espainiar Estatuaren errepresioarekiko erreakzio gisa agertu zena eta neurri handi batean Elizaren instituziotik ahalbidetu nahiz mugatu zena. Mirandek azkar nabaritu zuen euskal literaturaren eremuan jazotzen ari zen irekitzeak ez ziola bere literaturari mesederik egingo. Orduan izan zen Joycek bilatutako baldintzetatik haratago lerratzeko hautua egin zuen garaia, O'Flahertyk egindako bera, hau da, distantzia geografikoari gehitu zion Ab idazlana euskaraz ez beste hizkuntza batean idaztearen hautua. Izan ere, Mirandek ezingo zukeen sekula Joycek Parisen ingeleraz argitaratzearen moduko baldintzarik topatu, euskal eremuko ezaugarriei ihes egingo liekeen euskaraz argitaratzeko aukerarik ez baitzegoen, Igelaren moduko autoedizio lan prekarioen bidez ez bazen. Baina, euskal kulturgintzan parte hartzeari utzi bazion ere, Mirandek ez zuen Ab inongo beste hizkuntzara itzularazi eta, azkenean, oraindik bizi zela argitaratu zen 1970ean idazlana, Hb izenburukoa. Bitartean, indar berritzaile modernozaleari ezarritako muga zaharberrituek hamarkada batez ukatu zuten ipuin-berriak euskal literaturara ekarritako modernotasuna. 3. Haur besoetakoaren garaia (1970-1987). Orain arteko azterketak agerian utzi du Abren sortzean eragin handia izan zuela balizko harreraren aurreikuspenak, debekuaren zentsura neurriarenak, bereziki. Debekua saihestu eta argitaratzea lortzeko ahaleginak ahalegin, aurreikuspen horiek baieztatu egin ziren eta, hala, argitaratzeko saiakera ezberdinen aurrean debekuaren zentsura neurri errepresiboak ezaugarritu zuen hamarkada oso batez ipuin-berriaren harrera. Izaera eta jatorri ezberdineko zentsura indarren aniztasunak osatutako zentsura dialektika hertsi eta konplexua deskribatzerako garaian, nabarmendu egin da gainditzen zailen ziren mugak literatur sorkuntzaren eta eremuaren arauei lotutakoak zirela, hau da, instituzioek gertutik kontrolatu edota debekatutako euskal alfabetatzea nahiz honekin bat egiten zuen instituziook sustatutako kanon zaharrarekin lotutakoak. Euskal literatur eremuak beharrezko zituen elementuak garatzeko trabei gehitzen zitzaien debeku eta errepresioak ezaugarritzen zuen zentsura sarea, instituzio, argitaratzaile, banatzaile, irakurle nahiz idazleengan hedatzen zena. Egoera horren baitan garatutako euskal literaturaren berritze edo modernizazio prozesuan Abren modernitatea gehiegikeria zen eta, beraz, lehen aldiz ukatua izan zen. 70eko hamarkadaren etorrerarekin batera Miranderen ipuin-berriaren harreraren hirugarren fasea hasi zen, Hbren argitalpenarena. Euskal literatur eremuak autorizatu egin zuen iraganean debekatutakoa eta Espainiako zentsura instituzionalak ez zion autorizazio horri inolako oztoporik jarri. Atal honetan zehar deskribatuko denaren ildotik, azpimarratu beharra dago ipuin-berriaren garai hartako harrera ―eta are argitalpena bera ere― oso estu lotuta zegoela 70eko hamarkadatik 80ko hamarkada erdi aldera arte gailendu zen literaturaren autonomiaren gaineko eztabaidari. Gandarak ongi deskribatzen ditu 60tik 75era euskal kultur sistema garaikidearen oinarriak zeintzuk izan ziren eta, besteak beste, militantziaren eta kultur garapenaren arteko kinkaz dioena (Gandara, 2015: 185-192) bereziki egokia da Hbk 1970etik 1987ra izan zuen harrera berezia testuinguratzeko. 70etan belaunaldi berrien aldetik nabarmentzen hasi zen afinitatea, 80etan "mirandismo" bilakatuko zen. Hbren harrera fasearen amaiera 1987an finkatzea erabaki da, data hori heldu bitartean ipuin-berriaren etengabeko klasikotze prozesua bere gune gorenera iritsi baitzen: berrargitalpenak, kritiken ugaritzea, itzulpena eta abar. Are gehiago, gorago aipatutako mirandismoaren joeraren harira, Mirandek eta Hbk kanonizatze prozesu moduko bat jasan zuten, indar zentsore ezberdinen mugen kontra egiten zuten joeren ikur bilakatu baitziren, hein handi batean. Aro hori, baina, 1987ko Jon Juaristiren balorazioarekin eta Joseba Sarrionandiaren 1988ko erantzunarekin ixtea erabaki da, klasikotze betean kanonizazatzeak ibilbidea erabat aldatu aurretik. Idazlanaren harreraren bilakabidearen azken atalean azalduko den bezala, 1987ko (H)bren argitalpenak aro berri bat ireki zuen ipuin-berriaren harreran. 3.1. Espainiar Estatuaren zentsura instituzionalaren 60 eta 70etako aldaketak, euskal literaturaren bilakaera eta Haur besoetakoa. Abren sortzeari eskainitako atalean azaldu bezala, ipuin-berria idatzi zen garaian Frankismoaren aparatu zentsoreak ezarritako lege sortzailea zegoen indarrean; lehen lege horrek, Espainiaren proiektu politikoarekin bat eginez, separatismoarekin amaitzea zuen helburu nagusi, eta horrek iraganetik zetorren genozidio orokorraren baitan kulturala ere ekarri zuen (Irujo, 2016). Genozidio horren bilakabidean hasierako errepresio neurriei gehitu zitzaien Frankismoaren Estatu proiektuarekin bateragarria zen kanon zaharren indartzea. Errepresioaren eta zentsuraren debeku funtzioaren intentsitate handia zela eta, euskal literaturaren berritzea erbestean garatzen hasi zen eta Estatu Espainolari komeni zitzaion ekoizpen hori kontrolatzea, zentsuraren diskurtsoak sustatzen zuen kanonaren arabera moldatzeko. Literatur sorkuntza eta eremuaren arauak ezartzeko estrategia horren baitan sartzen zen Torrealdaik (2000: 70-71) aipatzen duen 40ko hamarkadatik aurrerako biguntzea, baliabide eta ekoizpen literio gutxi batzuk baimentzen bazituen ere, Espainiar Estatuari interesatzen zitzaion euskal kanon kulturala sortzeko behar adinako zentsura dialektikarako margina baino uzten ez zuena. Torrealdaik ematen dituen adibideen bitartez garbi ikus daiteke Frankismoaren zentsura instituzionalak bere kanon erregionalistan sartzen ez ziren euskal identitate zeinuak gertutik ikuskatzen zituela. Hori izan zen 50eko hamarkadara arte jarraitutako politika kulturalaren bilakabidea, euskal literaturari zegokionean, 60ko hamarkadaren erdi aldera arte iraungo zuena. Esan gabe doa, Gandarak azpimarratzen duen bezala (2015: 121-122), Frankismoko diktadura totalitario absolutistaren azaleko itxuraldaketak ez zuela funtsean benetako aldaketarik suposatu: Solasgai den diktadurak izaera totalitarioa hamarkada guzietan zehar mantendu bazuen ere, bi fase izan zituela erran ohi da: Europara begira eginiko "itxuraldaketa" litzatekeen horretik aitzinakoa eta gibelekoa. Irudi garbitze horren gibelean, Europako demokraziengandik onargarritasuna lortzea zen helburua. […] Nazio periferikoek, komunitate banako gisa, boterearekin zuten harremana, noski, ez zen nazioek behar edo nahi bezainbertze malgua. Kontrara, homogeneizazioa aspalditik ezaguna zuen estatuak gogor jo zituen botere zentralarekiko desadostasuna eta ezinegona erakusten zuten nazio barneratuak. Itxuraldaketa horren markoan kokatu behar dira zentsurari zegokionez 60etan jazo ziren aldaketa zenbait, bai eta tankera bereko moldatzean oinarrituta (Gandara, 2015: 118) aro demokratikoari begira 70etan egindakoak ere. 3.1.1. Frankismoaren Erregimena finkatu osteko zentsura instituzionalaren legedia aldaketak. 60ko hamarkadak aurrera egin ahala, Espainiar Estatuaren zentsura aparatuan aldaketak jazo ziren idatzizko ekoizpenari zegokionez. 1966an "LEY 14/1966, de 18 de marzo, de Prensa e Imprenta" (BOE 67, 1966: 3310-3315) jarri zen martxan, Ley de Fraga moduan ezagunagoa. Legearen berritzea aurreko legeen antzinatasunak justifikatzen zuen, bai eta bake emankorrean igarotako mende laurdenak emandako aldaketek ere (BOE 67, 1966: 3310). Maila diskurtsiboan lege honek zekarren berrikuntza nagusia izan zen, aurrekoak ez bezala, azpimarratu egiten zuela adierazpen askatasunaren ideia, honen muga gisa taldearen ongizatea, bake soziala eta elkarbizitza ordena zuzena ezarriz, baina jakina, betiere Movimiento Nacionalaren irizpideak jarraituz eta, hala egin ezean, zigor mehatxuarekin: bateragarriak izan zitezen, nahiz honen birsortzearen berme. Denborak aurrera egin ahala, era irekian agertzen zen aparatu zentsore horren debeku eta autorizazio funtzioek bere fruitua eman zuten; errepresioak sortutako beldurrak eta zentsura aparatuaren jarduera formalak ―maiz errepresiboak― zentsura dialektikaren mugak jendartean hedatu eta norbanakoengan errotzea ekarri baitzuen, kontzienteki nahiz inkontzienteki. Behin hori lortuta eta zentsuraren autorizazio funtzioa eta alderderdi egiturazkoak landuz, kanon bat indartuz eta hedatuz zentsura aparatua ikusezin bilakatzeko prozesua abiatu zuen Francoren Erregimenak, betiere balizko gerra edo salbuespen egoera suertatzekotan iraganeko formara itzultzeko aukera irekita utziz. Ez litzateke zuzena izango aldaketa hau irekiera edo biguntze gisa interpretatzea. Euskal eremuari dagokionez, biguntzetzat hartzekotan, 40etakoaren terminoetan definitu beharko litzateke azaleko fenomenoa, hau da, zentsura instituzionalaren aparatuaren estrategia orokorraren ibilbidearen baitan. Jadanik azpimarratu den bezala, zentsuraren helburua ez da etengabeko neurri errepresiboak hartzea, hauen bitartez zentsuraren irizpideak jendarteak barneratzea baizik, boterearen intereseko kanona behar beste indartu edo egonkortu arte, kontrakulturaren esparrua ere bere interesen arabera mugatzera iristeraino. Helburu horretara gerturatu ahala iraganean indarrez ezarritako errepresioa eta ageriko zentsuraren debeku funtzioari funtzio autorizatzailea gailentzen zaio eta errepresio aparatu gisa ikusezinago bilakatzen da, zentsura formalaren esparrua txikiagoa eta egiturazkoa sendoagoa. Aurretiazko zentsura hautazko bilakatzerako, Frankismoaren zentsura aparatuak hiru hamarkada eman zituen euskal kulturan errepresio neurriak hartzen, literatura idatziaren esparruan kasu. 70eko hamarkada gerturatzerako, aurrerago agertuko den adibide batek iradokitzen duen bezala, euskal goi-literatura baten balizko garapenak, zeinu separatistak barne, ez zuen aski sendotuta zegoen Espainiaren integritatearentzako mehatxurik suposatzen. Horretarako arrazoi nagusia euskarazko alfabetatzerik ―eta beraz, irakurlerik― eza zen, izan ere, azterketa honetan zehar azpimarratu den bezala, Espainia mailan hezkuntzaren interbentzioa erabakiorra izan bazen Frankismoaren kultur politikarentzat, zer esanik ez euskal eremuan, hizkuntzan alfabetatzeko aukerarik ez baitzegoen. Horri gehitu behar zaio editore, idazle, irakurle eta euskal literatur eremuko eragile gehienek barneratuta zutela ezarritako zentsura. hamarkada hartan Gandarak (2015: 185-186) "nazio berpizkunde" deritzona jazo zen eta adierazpen artistiko ezberdinak lotu ziren berpizkunde horretara, komunitateak berak artistei eskatzen zizkien sakrifizioaren eta inplikazioaren bidetik. Aurrerago sakonkiago aztertuko denaren ildotik, euskal literatur ―eta, oro har, kultur― eremuaren oinarriak ezartzeko lagungarri gertatu bazen ere, kulturgintza eta artearen ideia zenbaiten kanonizatzeak muga batzuk ezarri zituen, hau da, indar zentsorea eragin zuen. Horregatik, komunitateak eskatutako nazio eraikuntzarako inplikazioaren mugak "kultur mailan −eremu espezifikoetako garapen berezituaren mailan ere− aitzina egitearekin kinkan agertu ziren" (Gandara, 2015: 186). 70ak hurreratu ahala literatura idatziak adinako pisua hartu zuten, hainbat sektoretan handiagoa, kantagintzak, eskulturak eta rockak, baita literatura idatziaren beraren ideien eta testuen zabalkunderako ere. Olaziregik (2012: 154) aipatzen duen bezala, fenomeno honengan mundu mailan agertzen ari ziren mugimendu sozial berrien eta eredu iraultzaileen molde kulturalek eragin sakona izan zuten, eta testuinguru horretan kokatu behar dira 60en erdi aldera sortutako euskal kultur adierazpenen ezaugarriak. Hala ere, kontuan hartu beharra dago eragin horiek arrakasta izan bazuten, euskal kultur eremuaren ezaugarri eta behar espezifikoengatik izan zela, ez kutsatze soilagatik. Azken batean, Espainiar Erregimenaren eta, aurretik ere, Elizaren errepresio eta zentsurak sustatutako kultur ereduak hartzaile eredu bat sortu zuen eta eragin horiek ongi egokitzen zitzaizkion euskal eremuko jendarteari, goi literatura edo, zenbaitetan, literatura idatzia bera ez bezala. Aurrerago ikusiko denez, literaturak ere euskal hartzaile horri eta komunitatearen eskakizunei begira eraikiko zuen bere kanon berria. Frankismoaren Erregimenak bere ideiak zabaltzeko hartzaile mota horrek iraun zezan honi egokitutako tresnak garatu zituen, eta kontrakultura, ordea, kanon ezberdin bat hedatzen saiatu zen, baina, halabeharrez, instituzio zentsoreek sortutako irakurleari egokitua behar zuen izan produtu kulturala. Aldaketak aldaketa, zentsuraren dialektikaren muga hertsiak mantendu egin ziren euskal literaturgintzarentzat, baina zentsuraren diskurtsoa eraldatu egin zen, 1966ko Ley de Fragaren oinarrien ildotik. Mende laurden bat igaroa zen liburugintza nahiz prentsari zegokionean zentsuraren neurri errepresiboak martxan jarri zirenetik eta horri gehitu behar zaio hezkuntzak Frankismoaren Erregimenaren kanona espazioan nahiz denboran hedatzeko izan zuen eraginkortasuna, ikastetxean ere zentsura neurri errepresiboak erabiliaz, jakina. Ordurako Francoren gobernua oso egonkortuta zegoen eta, behin ezarritako ordenaren edo statu quoaren erreprodukzioa bermatuta, neurri errepresiboen beharra txikitu egin zen, bai eta egoera berriari egokitutako legediaren bidez zentsura aparatuaren ikusagarritasuna ere, ondorioz. Horren erakusgarri dira euskal literaturaren joera separatistarekiko zentsura dialektikaren mugen leuntzea nahiz euskal eremu horretan garatutako diskurtso aldaketa, literatur kanon berri baten bueltan. Izan ere, Espainiak euskal eremuarentzako garatutako politika kulturalak lortu zuen iraganean arriskutsutzat jotako joera mehatxu bat ez izatea, bai eta berak ezarritako zentsura dialektikaren arabera joera hori moldatzea ere. 70en erdi aldera iristerako, beraz, Espainiak ordura arte euskal literaturgintzaren eremuari ezarritako zentsura dialektikaren diskurtsoa trantsizioan sartua zen eta 50eko hamarkadan onartezinak ziren sinboloekiko ezaxola agertzen ziren zentsoreak. "Euskadi" eta "Euskal Herria" terminoei dagokienez, aldaketa nabarmena jazo zen. Batetik, Frankismoaren kanonak sustatutako "Euskal Herri" terminoa kontrakulturaren diskurtsoan nabarmen zabaldu eta gailendu zen 70eko hamarkada heltzerako eta, era berean, "Euskadi"-rekiko debekua apaldu egin zen. Bestetik, "Euskal Herri"-aren balio sinbolikoa aldatu egin zen eta askorentzako ez zetorren bat Espainiar Estatuak euskal eremuarentzako hedatu nahi zuen kanonarekin, hau da, lehena bezain separatistatzat har zitekeen momentu batetik aurrera. Aldaketa horretan eztabaida ezina da Arestiren poetikak izandako eragina. Alabaina, oso zalantzagarria da Estaturik gabeko euskal kultura eta jendartea Espainiar Estauaren zentsura dialektikaren diskurtsoko termino bat zinez errotik kooptatzeko adina botere izatea. Edozein moduz, aldaketa honen erakusgarri dira 1977ko Ley Antilibello oraindik martxan ez zegoela, 1976an Miranderen Orhoituz (1976) poema-bildumaren argitaratzearen aurretik zentsoreek "Jeiki-jeiki" eta "Euskaldun zintzoen balada" olerkien harira egindako oharrak. Aipatutako olerki biak 50eko hamarkadan izan ziren lehen aldiz idatziak, aurrenekoa Euzko-Gogoan eta Euzko Deyan argitaratu zen 1950ean eta, bigarrena, Elgaren 1954an eta Igelan 1962an. Batean zein bestean ageri dira Espainiako zentsura instituzionalak separatistatzat hartuko lituzkeen elementuak eta, azterketa honetan jadanik iradoki den bezala, oso litekeena da horregatik argitaratu izana Espainiako euskal probintzietatik kanpoko aldizkarietan, "Euskaldun gudu-zalduntza baten beharkiaz" (Elgar, 1953; Euzko-Gogoa, 1952; Xaguxarra, 1981) saiakera eta beste hainbat idazlan bezala. Idazlanak 50eko hamarkadan Espainiako zentsura instituzionalaren eskumenetik kanpo argitaratu ziren eta Orhoituz (1976) liburuaren argitalpenaren zentsura fitxetan (Ikus. 3. Ulergarria da, beraz, Espainiako aparatu zentsorearen irakurleek Orhoituz bildumako olerki erotikoen inolako iruzkinik gauzatu ez izana, benetako mehatxua euskal nazioa aldarrikatzen zuen abertzaletasuna baitzen. 3.1.4. Euskal literaturaren kanon aldaketa. Euskal literatur sorkuntza mugatzen zuen Elizaren zentsura instituzionalak sustatutako kanon zaharra zartatu egin zen 50etako indar heterodoxoak zirela medio (Aldekoa, 2008: 219) eta, hala, ideologia nazionalista tradizionalarekin bat egiten zuen kanon hori, Elizaren instituzioak ordura arte babestutakoa, bigarren mailara pasa zen. Aldekoak (2008: 219-220) ongi azaltzen duen bezala, aldaketa honek izaera ezberdineko oinarri sozio-kultural sakonak zeuzkan: […] kostunbrismo literarioaren sistem moralak indarra galdu zuen errealitate psikologiko, filosofiko eta sozial berrian murgildutako pertsonaien oldarraren aurrean; baserriak atzera egin zuen hiriaren bultzadaren aurrean, eta euskaldun urbanoaren eredu berri bat nagusitzen hasi zen: euskaldunberriarena. Horregatik beragatik, PNVk, alderdi konfesionala izaki, protagonismoa galdu zuen ETA sortu berriaren aurrean; etak Burgosko Auzian (1970) iritsi zuen goren maila, eta euskaldun fededun kontzeptuak, mundo tradizionalak irudikatutako euskaldunaren kontzeptua baitzen, euskaldun laiko eta modernoari zabaldu zion bidea. Aldaketa horiek guztiak 1950eko hamarraldian sortu, eta 1960ko eta 1970eko hamarraldietan sekulako zurrunbiloa eratu zuten, eta Euskal Herria sekularizazio bidean jarri zuten; […] Arestian azaldu denez, Miranderen iritziz euskal literaturan jazotako aldaketa txikiegia izan zen, 60etako hamarkadako gutunetan aipatzen zuenaren arabera. Era berean, euskal kulturgintza eta honen eragile nagusi izandako Eliza marxismora lerratzen ari zirela iruditzen zitzaion eta, Eganen jardunari begira, egiaztatu zuen euskal literaturgintzari muga guztiak ez zizkiola Espainiar Estatuak ipintzen. Bidegabea iruditu zitzaion kutsu marxista zuten idazlanak argitaratu bai baina berak idatzitakoak kaleratzeko horrenbeste arazo izatea. Idazle honen irudipenek bazeukaten oinarri sendorik, izan ere, kanon zaharraren zartatzeak sortutako desegonkortzearen ostean, joera bat gailendu eta kanon berri bat sortu baitzen, literatura sozialarena, Espainiaren zentsura instituzionalarekiko dialektikan sortua euskal Elizaren sektore baten gerizpean ―Arantzazuko frantziskotarrena, bereziki―. Literatura sozial hori, gorago aipatu den nazio berpizkundean inplikatutako adierazpen artistikoen parte zen eta nazioarteko eragin estetiko-ideologikoak zeuzkan. 3.1.4.1. 60en amaierako joera berria. 50eko euskal literaturaren berpiztearen eta kanon zaharraren desegonkortze indarraren ostean, 60ko hamarkadaren erdi aldera ondoren kanonizatuko zen literatur joera bat indartu zen, engaiamendu politiko-ideologikoarekin lotu ohi den literatura sozialarena, alegia. Literatura mota honek, garaiko kultur adierazpide ezberdinek bezala, kanpoko eragina jaso zuen eta, neurri handi batean, Jean Paul Sartrek (1905-1980) Qu'est-ce la littérature? (1949) lanean literatur engaiamenduaz zioenaren ildoa jarraitzen zuen, hau da, idazlearen engaiamendu soziala aldarrikatzen zuenarena. Gandarak "inplikazio" edo "militantzia" deritzonak (2015: 187-188) idazleen esparruan eragin zuzena izan zuen: Idazleen mundua bera, gainerako kulturgileekin egin gisa, bertsolariek aitzinatu izana zuten rolarekiko alderatu zen: denek behar zuten herriaren ahotsa izan; hala, olerkarien betebeharra herriaren kezkei erantzutea zen (Joseba Arrieta, "Patxi Uribarren, Euskal Olerkaria", ibid., 1969, 173: 6-7). Hain zuzen ere, herriaren ahotsa izate hori kulturgileei, modu orokorrean, exijitu zitzaien, nabarmen: kulturgileei herriaren ahotsa izatea eta beren arazo eguneratuei ahotsa jartzea nahiz konponbidean laguntzea eskatzen zitzaien. (Gandara, 2015: 189) Ez da harritzekoa, beraz, engaiamendu, inplikazio edo militantzia horretatik eratorritako literatur joera komunitatearen behar eta ahaletara moldatu izana eta faktore horien araberako formak kanonizatzea. Eleberrigintzari dagokionez, Olaziregik (2002: 82) aipatzen duen bezala, ezaugarri nagusiak injustizia sozialari lotutako gaiak eta hizkera erraza ziren, formari lotutako zailtasunik gabea. Espero izatekoa zen bezala, inguruko narraziogintzaren moden artean euskal irakurlegoari hobekien egokitzen zitzaion joera estetikoa errealismo sozialistarena izan zen. Olerkigintzan Arestiren (1933-1975) poesigintza soziala izan zen mugarri, nahiz eta ez den ahaztu behar Maldan behera (1959) lana kutsu sinbolistaz idatzi zuela eta Gabino Aresti bere aitari nahiz Miranderi eskaini ziela. Aldekoak (2008: 240-241) aipatzen duen bezala, Mirandek eragin handia izan zuen Arestirengan, 1954tik 1960ra bitartean bereziki. Hortik aurrera olerkiginza sozialari lotu zitzaion eta horren fruitu izan ziren Harri eta Herri (1964), Euskal Harria (1968) eta Harrizko Herri Hau (1971). Juan San Martinek (1922-2005) osatutako "Uhin berri 19641969 Bilduma" olerki antologiaren kritikan Martin Ugaldek (1921-2004) zioen bezala "Euskalerriko protesta-giroa ementxe dago preso; nor naik begira dezake" (Zeruko Argia, 1970). Esan gabe doa euskal testuinguruan literatura mota honek euskal eremuaren independentziaren aldeko marxismoari lotutako mugimendu abertzale emanzipatzailearekin bat egiten zuela hein handi batean. Frantz Fanonen (1925-1961) Les kreazioaren eta asmakuntzaren alderdia zaintzen duena" (1977: 430). Literatura sozialaren gaiak soziala behar zuen izan eta hartzaileagan arreta ipini behar zuen, bai eta gehiengoarentzako idatzia eta justizia sozialaren aldekoa izan ere. Azken puntu honi dagokionez, helburu etiko eta moralak aipatzen zituen: Idazlerik gehienek, literatura soziala definitzeko erizpide bezala, idazlanetan erabiliriko gaia edo mamia hartzen dute. Gai soziala, askoz gutiago nazionala, nolabait esateko. Minoria batentzat, hala ere, ez da aski gaia, literatura soziala definitua ahal izateko. Nola eta zeinentzako idazten den ere kontutan hartu behar da. Kondizioen artean, "herriarentzat idaztea" eskatzen dute, "masarentzat", "gehienentzat", "askorentzat", eta formaren aldetik "idazkintza erreza", "idazbide erraza", "herri xeheak irakur dezakeen literatura". Holako literaturaren helburuen artean, lehen lekuan, "kontzientzi hartzea", "iraultza", "zapalkuntza salatzea" agertzen dira, baina hurbil doakio "justizia", "tolerantzia", "gizarte anaikorra", hots, helburu etikoak denak, moralistagoak bigarrenak. (1977: 430) Abangoardiatzat, bestalde, honako hau zuten idazleek: […] "berritasuna"ren ardatzean biltzen dira eritziak oro: "forma berriak eta pentsamolde berriak saiatzea", "bide berriak" ireki, esploratu urratu, "urrats berri bat ematea", "bide berri irekitzaile", "aro berrien seinale eta eragile ber denboran", "etorkizunerako bideak ikustea eta jarraiatzea", "etorkizunaren nondik norakoa igerri eta hori oraindixek praktikan jartzen ahalegintzea […] (1977: 434) 70eko hamarkadaren bigarren erdirako, bada, literatura sozialaren eta abangoardiaren arteko banaketa nabaria ageri da, bai Torrealdaik eskaintzen duen definizioan, bai eta idazleen euren pertzepzio eta iritzietan ere. Bereziki adierazgarria da literatura sozialak arreta jendarteagan jartzen duen bitartean abangoardiak literaturan jartzen duenaren baieztapen manikeoa, izan ere, banaketa sakon horretatik jaio baitzen aurrerago aipatuko den autonomiaren gaineko eztabaida. Oso interesgarria da idazleen hainbat erantzunen harira Torrealdaik egindako hausnarketa, berritasunerako egoera iraganekoa baino hobea zen arren, zailtasun handiak ikusten zituen euskal abangoardia bat garatzeko, besteak beste, elitismoarekin lotzen zelako: Gure artean, nahiz eta berrizaletasuna erne egon (batez ere orain arteko giroarekin gonbaratuz), lanak ditu abangoardiak. Abangoardia bilaka dadin, taldea, andana, oldea, itsatsi behar zaizkio berrizaletasunari. Idazleen eritziz, batikpat organizazioa, eraketa falta zaio euskal abangoardiari. (1977: 434) […] Bestalde –eta datu xit interesgarria da hau- abangoardiaren moduko iharduketek elitismoaren eta esperimentalismoaren errezeloa harrotzen dute. Herriarekin egotea da, nolabait esateko, lehen balio bat. Oinarrizko kultur eta hizkuntz lanetan ari den batek prebentzio bat baino gehiago du kultura handietan eman ohi dena bezalako abangoardia horietaz. Abangoardia izeneko "berrikeriari", "estrabagantziari" eta holakoei ez die euskal idazleak deboziorik. (1977: 435) Hortaz, "herriarekin egotea" "oinarrizko kultur eta hizkuntz lanetan" aritzearekin lotzen zen 70eko hamarkadaren amaiera aldera, eta abangoardia, aldiz, hori alde batera utzi eta fokua artean soilik jartzen zuen joera ez engaiatu gisa ulertzen zen. Horiek horrela, kanon zaharra berritu egin bazen ere, gorde egin zuen zaharraren estilo "herriko" eta "xume" izan behar horren ideia, hau da, garaiko proiektu ideologikoaren tresna gisa moldatu egin zen, literatur ideiak gehiagi aldatu gabe. Esan liteke, beraz, 70etan literaturari funtzio sozial bat esleitzen ziotela idazleek, 50etako hamarkadako desegonkortzetik aurrera euskal letretan sartu eta ondoren gailenduko zen sozialismo abertzalearekiko engaiamenduaren isla. Bada, hasiera batean lehenagoko literatura erromantiko eta ohiturazalearen instrumentalizazioaren antzerako kasu batekin egiten da topo, nahiz eta proiektuaren jatorria ezberdina izan. Torrealdaik "Autore irakurle arteko prozesua" atalean euskal idazleen %58 engaiamenduaren aldekoa zela dio (1977: 437). %70ak uste zuen idaztea "gizartean egoteko, ekiteko bide, tresna eta modu bat" zela batez ere, soilik %30 batek agertzen zuen idaztearekin bere "barne harnasa". Honek, Torrealdaik "urjentzi arazoa" deitzen duena dakar, hau da: […] pentsamolde honetan, textua espresio leku bat da, eta askoz gutiago erakarmen-lekuune bat. Esan nahi baita, textuaren erotismoa maila apalago batetan agertzen dela. Euskal idazleen textua, textu funtzionala da, utilitarioa nahi luke izan, literaturazkoa, "doharikoa", "denbora pasakoa" baino gehiago. Helburu eta intentzio jakin batzurekin idazten du euskal idazleak. Banakaren bat, hitzez hitz agertzen da "arte por el arte" delako kontzepzioaren aurka." (1977: 444) Torrealdairen hitzetan argi ageri da euskal idazleen gehiengoaren helburua jendartean eragitea zela, ahalik eta modu zuzenean eta, bestalde, jadanik aipatu den bezala, pentsatzen zutela baliabide literario esperimental eta berritzaileek ez zutela horretarako balio. L'art pour l'art delakoari ez zioten inolako engaiamendurik suposatzen ―nahiz eta, marko teorikoan azaldu bezala, jazo zen testuinguruan mugimendu honek bazeukan balio engaiatu zein eraldatzailerik― eta elitistatzat zuten norberak bere buruarentzako egiten zuen neurrian. Kanon zaharrarekiko ezberdintasun nagusia, baina, kanon berriaren jatorria da. Jadanik aipatu den bezala, maila internazionalean indar handia hartu zuen mugimendu politiko-ideologiko-kulturalaren baitako literatur ideien korronte baten eraginaren ondorio izan zen euskal literaturaren kanon berria nahiz literaturaren izaeraren ulermoldea. Teoria dekolonizatzaileak, sozialismoak, marxismoak eta abar, jendartearen sektore zapalduenen ahalduntzea eta askapena aldarrikatzen zuten eta, horregatik, jendartearen sektore zabal batek bultzatu eta babestu zituen proiektu horiekin bat egiten zuten adierazpen kulturalak. Batetik, proiektuaren indartze eta zabalkunderako, baina baita adierazpen kultural horien bitarteko identifikazio nahiz plazer estetiko hutsagatik ere. Jarraian ikusiko den bezala, irakurlegoaren ehuneko altu batek ere euskal literatura idatzi hori eskatzen zuen eta ez zen, beraz, kanon zaharraren gisara Elizaren moduko instituzio baten aurretiazko errepresioaren bitartez inposatu eta zentsuraren bitartez zaindu, ez euskal testuinguruan behintzat. Torrealdaik eskaintzen duen euskal irakurlegoaren deskribapenak guztiz egiten du bat orain arte aipatutakoarekin, hau da, literatura sozialak eskaintzen zuena irakurlegoaren neurrikoa zen, hein handi batean: Politikan: erdi ezkertiar eta/edo ezker moderatu batetan aurkitzen da irakurlea. Abertzale da. Gaurko zenbait joera erreferentzia gisa hartuz, esan dezagun ELAtik ETA VI.era doala, ETA V.etik igaroz. Gehiengoa, ETAk sortu eta errepresentatu izan duen pentsaera politikoan dago, hots, ezker sozial eta abertzalean. Erlijioan: Katoliko irekia da irakurlea, katolizismo liberalekoa, Kontzilio ostekoa, eritzi zabalekoa, tolerantea, progresista eta berrikuntza zalea, erlijioduna ez denean ere erlijioaz arduratua eta kezkatua." (1977: 457) 1977ko datu hauek oso kontuan hartzekoak dira, agerian uzten dutelako euskal literatur eremua osatzen zuen komunitateak, hau da, idazle eta irakurleek, paktatutako kanon bat izan zela gailendu zena. Horrek ez du esan nahi kontrako edo bestelako iritzi eta irrikarik ez zegoenik, baina 80ko hamarkada gerturatzen ari zela, horiek ziren euskal literatur eremua elikatzen zuen komunitateak ezarritako literatur sorkuntza eta eremuaren arauak, proiektu politiko-ideologiko bati estu lotuak. Jakina, Miranderen ideologiak ez zuen bat egiten ez ordura arte indarrean egondako jeltzaleen ideia kristau tradiziozale kontserbakoiekin, ez eta 50eko hamarkadan sartzen ari zen eta 60etan indartzera egin zuen sozialismoarekin ere, ez ideia politikoei ez eta literarioei zegokienean ere. Horrek ez du esan nahi Mirandek jendarteagan eragin nahi ez zuenik bere literaturarekin, bere idatzi kritikoek erakusten duten bezala, jakina da kezka politikoak ere bazituela eta bere proiektu literarioa euskal proiektu nazional abertzale bati ere loturik zegoela. Literaturgintzari zegokionean bere proiektua kulturgintzara mugatzen zen, gehienbat, eragiteko modua, batetik, euskarazko goi-literatura bat sortzea zen eta, bestetik, irakurleengan esperientzia estetikoaren bitartez eragitea ―ideologikoki eragitea―, ez ideia jakin batzuk irakurtze soilaz. Alabaina, kanon zaharra baztertu bazen ere, literatura ulertzeko moduarekin ez zen gauza bera gertatu eta zentzu horretan mende hasierako joera bere horretan mantendu zen, literaturari engaiamendu utilitarista eta euskal irakurlegoaren gehiengoaren nahi/behar/ahaletara moldatzeko eskatuz, goi-literatura edo bizipen estetikoa bainoago. Azken finean, literatura norabide batean edo bestean baina ideologia eta moral konkretuen hedapenerako garraio zuzen gisa erabiltzean zetzan bi kanonen oinarria, baina ez da ahaztu behar irakurlegoaren ezaugarriek ere determinatu zitutela kanonizatutako hizkera, estetika eta abar. Kanon berriak, beste edozeinen gisara, indar zentsorea eragiten zuen, baina, ezin baztertu daiteke errepresio indarrik eragingo zuen instituzio eragile egonkorrik ez izateaz gainera, euskal eremuan zeukan helburua Espainiar Estatu Frankistaren errepresioaren aurka eta Euskadi/Euskal Herriaren emanzipazioaren alde egitea zela, komunitate oso baten kultur proiektuaren parte. 60etan zentroan kokatu eta denbora gutxira, egonkortu eta 70etan kanonizatutako literatura sozialaren eredu estetikoaren gailentzeak desegonkortze nahi berri bat ekarri zuen, 80ko hamarkadan gune gorenera iritsiko zena. Oso interesgarria da epe horretan Miranderen Hbk izan zuen harrerari erreparatzea, espero litekeena baino presentzia esanguratsuagoa izan baitzuen 70etatik 80ko hamarkadaren erdira arte iraungo zuen eztabaida literarioan. Analisian zehar azaleratuko den bezala, Hbren harreraren bilakabideak ongi laburbiltzen du euskal literatur eremuaren definitze garaitik jazo diren egonkortze eta desegonkortze momentuen kronika, 70 eta 80ko hamarkada gorabeheratsuei dagokienean, bereziki. 3.1.4.2. Kanon berriarekiko erreakzioa eta autonomiaren gaineko eztabaida. Azken bi hamarkadotako euskal literatur kritikagintza akademikoaren arreta-gune nagusietariko bat autonomiaren aferarena izan da, fokua 70-80etako hamarkadako eztabaida literarioetan ezarriz, gehienbat. Orokorrean, Even-Zoharen polisistemen teoriatik eta Bourdieuren literaturaren soziologiaren teoriatik abiatu dira hurbilpenak, euskal literatur eremuaren indar autonomo eta heteronomoak aztertzeko asmoz. Apalategik (2015: 81) aipatzen duen bezala, autonomia eta modernitatea ardatz dituena izan da "euskal literaturaren historiari buruzko eztabaida askotako gaizki ulertu eta antzutasunaren iturria". Aurrerago sakonago jorratuko dira azken aldiko posizionamenduen nondik-norakoak, baina tesi honentzako punturik interesgarriena da eztabaida horrek berebiziko garrantzia izan zuela euskal literatura idatzian 70en hasieratik, eta bai Mirandek bai bere ipuin-berriak presentzia nabarmena izan zutela bertan. Eztabaida horiek Hbren harreraren zati garrantzitsua dira eta hori interpretatu ahal izateko, ezinbestekoa da iritzi eta posizionamendu ezberdinetan sakontzea. Era berean, datozen puntuetan gaiaren inguruko azterketa kritikoak osatzeko ahalegina gauzatuko da, bi puntutan sakonduz. Batetik, euskal literaturaren autonomizazioaren orain arteko azterketak 70eko hamarkadan kokatzeak bat-bateko fenomeno gisa aurkezten du Apalategik aipatzen duenaren ildotik (2015: 92) egiazki prozesu bat izan zena eta, hemen, prozesu horren katebegi garrantzitsu gisa azpimarratu nahi da 50etako berritze heterodoxoa. Sarasolak (2015: 212-213) Pizkundearekin batera autonomizazioaren aurrekari gisa aipatzen du Mirande eta Peillenen Igela aldizkaria eta, hemen, aurrekari horretan sakondu eta 50eko hamarkadako gertakari zabalago gisa azalduko da. Bestetik, literatura hegemonikoen fenomenoetatik abiatuta sortutako tresna teoriko-kritikoak euskal literatur eremuaren azterketara ekartzeak sortzen dituen arazoen ildotik, beste ekarpen bat egingo da. Apalategik (2015: 82) nahiz Sarasolak (2017: 6) ohartarazten duten bezala, euskal literatur eremuaren azterketarako ez dira guztiz egokiak literatura hegemonikoen eremuen ikerketetatik eratorritako eredu teorikoak. Horri lotuta, atal honetan kritikak autonomiaren gaineko eztabaidari buruz esandakoen berrikuspen bat gauzatuko da, Mirandek eta bere Hbk afera honetan izandako tokia azaleratu ahal izateko. Euskal literatur eremuaren baitako indar zentsoreen ―indar heteronomoek sortutakoen― proportzioak ez neurtzearen ondorioz autonomiaren gaiaren desitxuraketa bat jazo denaren ideiatik abiatuta, 70-80etan garatu zen eztabaida nahiz honen gainean egindako irakurketa kritikoetara begirada itzuliko da, ikuspegia zabaltzeko asmoz. 3.1.4.2.1. 70-80etako autonomiaren auziarekiko ikuspegi diakronikoa. Olaziregik eta Otaegik (2018) nabarmendu bezala, autonomiaren gaia emankorra izan da euskal literatur kritikagintzaren esparruan; nabarmentzekoa da puntu zenbaitetan dagoen adostasun zabala. Lehenik eta behin, fokua 1975etik 1985erako hamarkadan ezartzen da, hori erakusten dute, besteak beste, Apalategik (1998), Sarasolak (2015, 2017) edo Miren Billelabeitiak (2017: 141-179) aferari buruz egindako azterketek. Baina, arestian aipatu bezala, euskal literaturaren autonomiari buruzko estreinako hausnarketa Lasagabasterrek (1985: 427-433) egin zuen, eta berrikiago (2007) demokraziaren aroko aldaketek gaur egungo literatur eremuaren eraketan eragin erabakiorra izan zutela nabarmendu bazuen literatura sozialaren kanon berriaren eta autonomia ideologiko-politikoa aldarrikatzen zuten idazle periferikoen 70-80etako tira-biren kronika bilakatu da, neurri handi batean, azken horien zentroratzearekin amaitzen dena. Azpimarratzekoa da Apalategik (1998) kontakizuna egiterakoan erabiltzen duen tonu ironikoak autonomizaziorako ibilbide horren egiantzekotasunaren zalantzagarritasuna iradokitzen duela, baina ez dirudi ondorengo azterketetan puntu honetan gehiegi sakondu denik, ezpada autore beraren beste artikulu batean, non euskal literaturaren historiografia modernitatearen bilaketa gisa aurkezten den, ondoren literaturaren baitako autonomia nahiz modernitatea bilakabide gisa aurkezteko (2015: 83-92). Aurreko kontakizun historiografikoetan modernitatearen helburuak emandako balio "teleologikoa" (Apalategi, 2015: 77) posmodernitatearen helburuak hartzen du Apalategiren kontakizunean, euskal historiografien oinarrizko jite teleologiko hori erreproduzituz, nahita edo nahi gabe. Kritikak azpimarratutako autonomiaren defentsaren bi momentu gogoangarrietariko lehena Panpina Ustelan (1975) "Atxaga"-k eta Koldo Izagirrek argitaratutako "Ez dezagula konposturarik gal, halere" testu kanonikoaren agerpenarekin lotzen da. Ondorengo urteetan autonomiaren aldarriaren garapena Ustela, Pott eta Oh! Euzkadi aldizkarien bueltan kokatu zen (Sarasola, 2015). Bigarren momentu esanguratsua 1985eko "Atxaga" eta "Txillardegi"-ren arteko eztabaida ezagunarekin (Sarasola 2017: 7; M. Billelabeitia: 2016). Baina, Sarasolak azaltzen duen bezala, defentsaren lehen momentua ez zen manifestuaren argitalpenarekin agortu, aitzitik, bere ikerketan azaleratu bezala, literaturaren autonomiaren gaiaren inguruko eztabaida jazo zen Atxaga eta Joxe Azurmendiren artean, 1975-1977 bitartean (Sarasola, 2017: 11-19). Ideia trukaketa horren deskribapenaren bidez literatura nazional eta sozialki engaiatuaren eta entretenimenduzkoaren aldeko Azurmendi (Sarasola, 2017: 13-14) bat azaltzen da, batetik, abangoardiaren aldera gehiago egiten zuen "Atxaga" bat, bestetik, literaturak jendartean eragiteko zuen modua beste era batera ulertzen zuena. Hala, Sarasolak eskaintzen duen deskribapenaren arabera, Azurmendi garaiko euskal literatur giroan gailentzen zen literatura sozialaren joeraren ordezkarietariko bat zela ondoriozta daiteke, kritikaren alorrean aritzen zena. Literatura jendea euskalduntzeko eta nazioa eraikitzeko tresna gisa erabiliko bazen, mota konkretu batekoa behar zuen izan, ulerterraza eta nazioarekin lotutako gai sozialen gainekoa. Ez da ahaztu behar kritikak ere indar zentsorea baduela, kanona indartu edo ahuldu baitezake. Eztabaidaren nondik norakoak kontuan hartuta, nabarmena da euskal literatura sozialaren kanonak eta honek gorpuzten zuen proiektu politiko-ideologikoak garaiko euskal literaturaren zentsura dialektikan parte hartzen zuela, hau da, literaturaren soziologiaren hiztegia erabiliz, baiezta daiteke indar heteronomo ideologiko-politikoa bazela euskal literaturaren eremuan. Gandarak (2015: 190), ikuspegi zabalago bat eskainiz, euskal kulturan arte adierazpide ezberdinetatik kexatu ziren militantziarekin lotutako artearen arauak finkatzen zituen kanon berriaren mugez. Honela azaltzen du kanon horren zentsura dialektikarekiko garaiko sentipen erdibitua: Halatan, militantziaren gaia bi norabidetarik izan zen atzemana: galduriko ondarea eta duintasuna berreskuratzeko oinarrizko sentimendu kolektibo gisa agertu zen; baina, hein berean, kultur mailan aitzina egiteko muga gisa sumatu zuten aunitzek. Bertzela erranda, militantzia ondarearen berreskuratze, mantentze, moldatze eta eguneratzearekiko kinkan bizi zen, edota profesionalizazioarekiko kinkan. Ikuspegi horretatik kritikak aipatzen duen ideologia iturri zuen autonomia falta oinarrituta geratzen da, baina analisia bere horretan utzita aski mugatua da, ez baititu garaiko indar zentsoreen indarrak egoki neurtzen eta dagokiona baino erantzunkizun nabarmen handiagoa esleitzen dio kanon berriari eremuaren autonomia eskuratzeko traba gisa. Honen harira, ezinbestekoa da hiru datu aintzakotzat hartzea: batetik, gorago testura ekarri diren Torrealdaik (1977) aurkeztutako kopuruak eta, bestetik, 50eko hamarkadako egoerarekin erkatuta, garaiko kanonaren hertsitasuna Frankismoak indartutako zaharrarena baino nabarmen txikiagoa zela. Horrekin lotuta, azkenik, kanon berriak ezarritako arauek euskal literatura idatziaren sozializazioa sustatzen zutela ere gogoan hartu behar da, zaharrak kontrakoa. Gorago azaldu bezala, mintzagai den kanon berri horrek ez zeukan aurretiazko errepresio bidez inposatu zuen instituziorik, ez eta hala behar izanez gero neurri errepresibo bidez debekuaren muga zainduko zuen baliabide zentsorerik ―ez eta borondate dokumentagarririk― eta euskal jendartearen sektore zabal batek babestu nahiz aldarrikatzen zuen. Intentsitate zentsore txiki horren froga da eztabaida literarioaren normaltasuna, 50eko hamarkadan askoz ere zailagoa ―eta are ezinezkoa ere― gertatzen zena, bai Elizaren instituzioak zaintzen zuen euskal literatur kanon zaharraren hertsitasunagatik, bai eta Espainiar Estatuaren zentsura instituzionalak nahiz Estatu Kolpeak ekarritako gudak utzitako baldintza eta baliabide eskasiagatik ere. 1975ean, Frankismoa ordura arte planteatu zen gisaz bere azkenetan eta euskal literatur eremua indartuago zeudela, euskal idazleak izan zezakeen autonomia ez zen horren murritza eta, izatekotan, Espainiar Estatuaren zentsura instituzionalak ezar ziezazkiokeen autonomia horri erabateko behaztopak, Ustela aldizkariaren bahiketarekin gertatu bezala, besteak beste. Literatur soziologiaren terminoetan heteronomia hori erlijiozkoa (geroz eta neurri txikiagoan), politikoa nahiz ekonomikoa, hau da, erabatekoa, zen: legedia aztertu den atalean azpimarratu bezala 1977ko Ley Antilibellok oso garbi ezarri zituen mugak eta, ordura arte bezala, ondorio ekonomikoak ―kasurik hoberenean― zekartzan horiek zeharkatzeak, Espainiar nahiz Frantziar Estatuek dohainik sustatuko ez zuten euskal literaturgintzak berez idazleentzako izango zituen ondorio ekonomikoez gainera, noski. Honengatik guztiagatik, Anton Figueroak (2010) galiziar literatur eremuaz ari dela eta Sarasolak (2017: 5) honi jarraituz darabilten "autonomia erlatiboa"-ren noziotik abiatuta, XX. mendeko euskal literatur eremuaren indar heteronomo edota indar zentsore ezberdinen ahalmen erlatiboa neurtzea komeniko litzateke. Hala, tesi honek hartzen duen garaiari dagokionez, egokiagoa dirudi gerraosteko lehen autonomia aldarri gisa 50etan Elizaren eta Espainiar Estatuaren errepresio-zentsura instituzionalen nahiz horiek sustatutako kanonen kontra egindako indarrari erreferentzia egitea. Ez da kasualitatea, aurreragoko azterketan ikusiko dena aurreratuz, "autonomiaren belaunaldi" (Apalategi, 1998) eta berrikiago "bainaren belaunaldi" (Sarasola, 2015) izendatu izan deneko kide zenbaitek Miranderekiko joera izatea, beti ere euskal literatura katolizismotik eta proiektu folkloriko erregionalistatik deslotzeko 50etako ahaleginek mugimendu gutxi-asko kolektibo bat osatu zutela ahaztu gabe. Apalategik (2015: 90) ere garai honetan kokatzen du autonomiaren aldarriaren saiakera bat, baina bere irizpideen arabera, ez da erabatekoa. Ikuspegi diakroniko horretatik tiraka, ez da ahaztu behar ezinezko autonomizaziorako mugimendu periferiko horren baitan heldu zela zentrora literatura soziala, komunitateak bultzatu zuen joera. 50etan periferiatik etorritako berritzetik literatura soziala izan zen arrakasta izan zuena, zentrora igaro zena eta, azkenik, kanonizatu. Hala, baiezta daiteke eremuaren autonomizaziorako bidean hau izan zela estraineko aldiz euskal literatur eremuak berezko lehen kanon propioa ―inposatutako boterearen instituzio zentsore batek zuzenean moldatu gabea― eratzea lortu zuen unea. Oso azpimarragarria da, batetik, kanon zaharrarekin bezala berriarekin ere euskal irakurlegoak gauzatu zuela kanonaren indartzean bertan eragin handia izan zuen indar zentsorea eta, bestetik, autonomizaziorako pauso hau ezinezkoa izango zatekeela Sarasolak (2015: 2018) garaiko literatur erdigune gisa aipatzen duen Arantzazuko frantziskotarren nukleoaren baliabide intelektual-materialik gabe. Ezinbesteko oinarrizko azpiegitura hori gabe "autonomiaren belaunaldi"-aren autonomia estetikoaren, ideologikoaren eta ekonomikoaren aldarria ez litzatekeen gauzagarria izango. Gandarak (2015: 191) nabarmentzen duen bezala, periferiatik kanon berriaren literatur sorkuntzaren eta eremuaren arauen kontrako indarra egiten zuen belaunaldi berriak komunitatearen behar berriei erantzuten zien, "militantziakeria"-k oinarriak ezartzeko beharrari erantzuten zion bitartean: […] militantzia hala bizi eta eskatu izanaren gibeleko arrazoi pare bat gehitu beharko litzaizkioke: batetik, kulturgileen eta herriaren arteko distantziaren −momentu zehatzetan izaniko distantziaren, erran nahi dugu− erakusgarri dela; eta, bertzetik, euskal komunitateak zituen oinarrizko behar horien garrantziaren sintoma izan zela militantziakeria hura. Baina, berriz ere errepikatu beharra dago: 1977ko zenbakiek erakusten dute garai hartan eskaera hori gutxiengo batena zela, euskal idazleen zein, askoz garrantzitsuagoa dena, euskal irakurlegoaren aldetik. Beranduago etorriko ziren aldaketa sakonak. 3.1.4.2.2. Nazioarteko eztabaiden euskal bertsioa. Aurreko puntuan nabarmendu nahi izan da euskal literatur eremu baten autonomizazioaz hitz egiterakoan beharrezkoa dela literatur eremuaren indar zentsoreen bilakabideari erreparatzea, hau da, ikuspegi diakroniko-konparatiboa lantzea. Dagoeneko azterketa honen atal ezberdinetan azpimarratu nahi izan den bezala, askotariko indar zentsoreek, oro har botere instituzioetan dutenak jatorri, literatur edukien mailara ez ezik literatur sorkuntza eta eremuaren konfiguraziora ere hedatzen den kanona sortzen baitute. Era berean, komenigarria da literatur eremuetan jazotzen den fenomeno oro ikuspegi sinkroniko-konparatibotik aztertzea, inguruko literaturekiko garaian garaiko harremanean, alegia. Hori hala izanik, gogoan hartzekoa da literatura sozialaren kanon berriak Eliza edo Estatuarenaren moduko instituzio errepresoreekiko autonomia lantzeko ahalegina erakusten duen bilakabide historiko bat edukitzeaz gainera, maila internazionalean gailendu zen mugimendu baten isla izan zela, hein handi batean: euskal eremuko testuinguru sozio-historikoa zela eta, jendarteak bultzatu zuen literatura sozial ulerterraza ere barnebiltzen zuen proiektu kultural abertzale emanzipatzailearena. Oso kontuan hartzekoa da, Benoît Denisek Littérature et engagement (2000: 17-19) lanean dioen bezala, literatura engaiatu gisa ezagutzen dena Sartreren figurarekin lotutako mugimendu bat izan zela, hain zuzen ere, 1850 inguruan sortutako modernismoaren autonomiaren inguruko ideiekiko erreakzio gisa. Sortu zirenean modernitatearen kontrakultura gisa altxatu nahi izan baziren ere, XX. mende erdirako kanon bilakatutako Modernismoaren ideiak eduki antimodernoz hustu ziren erabat eta, ondorioz, idazlearen autonomia aldarrikatzen zuen estetika hutsal baten kontrako erreakzio gisa agertu zen literatura engaiatua ―littérature engagée―. Errusia, Europa edo Hego Ameriketan garatzen ari zen mugimendua euskal literatur eremura ere iritsi zen eta testuinguruari ongi egokitzen zitzaion proiektu ideologiko-politiko-kultural hori izan zen euskal literatura idatzian goitik beherako instituzio egonkorrik gabeko lehen kanonaren oinarria. Kanon berriak berezko zuen indar zentsorea gora-behera, instituzio propiorik eduki ez eta ordura arte Espainiar Estatuaren nahiz Elizaren zentsura instituzionalaren menpe egondako euskal kultur eremuan nazioaren berpizkunderako eta emanzipaziorako balioa zeukan. Horretaz gainera, euskal hartzaileen artean arrakasta, identifikazioa eta inplikazioa lortzen zituen kanon bat sortzeak berak euskal literatur eremua indartu zuen. Literatura sozialaren kanonak, baina, gorago aztertu bezala, ideologia, estetika nahiz literatur sorkuntza eta eremuaren arau jakin batzuei erantzuten zien eta, hain zuzen ere, horren kontra egin zuen gaur egun "autonomiaren belaunaldi" gisa ezagutzen denak. Kanonizatu zen zentroaren eta periferiatik zetorren indarraren artean jazotako autonomiaren gaineko eztabaidan ere oso nabarmena da nazioarteko teorizazio eta eztabaiden eragina. Sarasolak azaltzen duen bezala, Frankfurteko Eskolaren planteamenduen oso antzekoak dira Ustela aldizkariaren bueltan garatutakoak eta, beraz, horrek errealismo sozialista eta abangoardiaren arteko nazioarteko mailako eztabaidara bideratzen du arreta. Literaturak jendartean eragiteko duen balioaren gaineko bi ikuspuntu ezberdin, baina ez erabat kontrajarriak, azken batean mundu administratuaren kontrako manifestazio baitira biak, ezberdintasuna estrategia estetikoan datza. Hortaz, lehen begiratuan, posizionamendu baten zein bestearen oinarrian hemen literatur modernitatearen ideologia izendatutakoa dago, nahiz eta batzuek eta besteek ezberdinki ulertu. Pott Bandaren autonomiaren ikuspegia, baina, anitzagoa zen eta talde horretako partaide zenbaiten ibilbideak iradokitzen du errealismo sozialistaren kanonarekiko ezadostasun eta talkan oinarri ideologiko-politikoa edo ekonomikoak zeudela estetikoestrategikoak bainoago; ondorioz, zenbaiten kasuan hala izanik ere, ez da ahaztu behar haien literatura ere engaiatua zela, kanon berriak zertzen zuena ez bestelako ideologia baten aldeko, alegia. Badirudi beste literatur eremuetan jazotako eztabaidak euskal eremura ekarri izanak garaiko irudia lausotu egiten duela, nolabait. "Atxaga" eta Izagirreren manifestua Frankfurteko Eskolaren arrazonamendu ildoari lotzeak ez du berez ekartzen Erregimen Komunistan garatutako literaturaren autonomiaren aldeko teoriek 70etako euskal literatur eremuan izaera baliokidea zutenik. Hasteko, bata bestearekiko oso ezberdinak zirelako erregimen horren egiturak eta honen zentsura instituzionalak suposa lezakeen zentsura dialektikaren hertsitasuna ―errepresio neurriak barne― eta bestelako indar zentsore eraginkorragoen menpe ―barnebiltzen zuten Estatuenak nahiz Elizarenak― zegoen euskal literatur eremuko kanon berriaren ahalmen zentsorea. Honek guztiak ez du inolaz ere ukatzen euskal eremuan ere autonomia terminoetan eztabaidatu zela eta kanon berriak indar zentsorea eragiten zuela. Defendatzen dena da, jarraian argituko den bezala, eztabaida hori euskal literatur eremuaren autonomizaziora heldu zela, hau da, jadanik bere autonomiaren aldarria garatzeko autonomia aski bazeukanean. Ez gerraurreko Pizkundean ez eta 50etako modernotze uhinean ez zegoen autonomia mota hori aldarrikatzeko adinako eremuaren oinarrizko autonomiarik, indar heteronomo zentsoreek literatura idatziaren eremuaren garapena bera ―oinarrizko autonomia hori― oztopatu zutelako. 70en erdi aldetik aurrera literaturaren autonomiaren eztabaida bere egin zuten euskal idazle zenbaitek, baina horrek ez du esan nahi elkarrizketa horren balioa eta elkarrizketa kideen posizioa Ekialdeko Europatik garaiko euskal eremura estrapolatu daitekeenik. Hau da, kritika mailan egindako maileguen ondorioz, balirudike euskal literatur eremu garaikidearen sorreran erabakiorra izan zela kanon berriarekiko autonomia ideologikoa, Bourdieuk Frantziaren kasuan deskribatu bezala edo Frankfurteko Eskolaren debateak beranduago izandako garrantziaren ildotik. Alabaina, kanon berriaren inguruan euskal komunitatetik eratutako literatur eremuak nahiz Lasagabasterrek (2007) aipatutako demokraziaren aroko aldaketek izan zuten gaur egungo literatur eremuaren eragin erabakiorrena, horiek gabe nekez garatuko baitzen autonomiari buruzko eztabaidarik ere. Puntu honetara helduta, garrantzitsua da azpimarratzea nazioartean jazotako literaturaren engaiamendua versus autonomiari buruzko eztabaida hori euskal literatur kritikagintzara bere horretan igaro dela, beste kasu zenbaitetan bezala. Hala, batetik, engaiamenduaren ideia errealismo sozialistarekin eta ideologia jakin batekin lotzeko joera dago, bestetik, autonomia engaiamenduarekiko kontrajartzekoa eta, azkenik, autonomia hori literatur eremuaren autonomiarekin lotzekoa. Literatur eremu zenbaiten momentu historiko 32 Tesi honek Figueroaren planteamendu hau bere egiten du eta, horregatik, ez du bat egiten Apalategik (2015: 90) Mirande eta Peillenen autonomiaren aldarria idazleen abertzaletasunak kolokan jartzen zuelako iritziarekin. Batetik, planteamendu horrek hemen baztertzen den autonomia vs. ideologia-politika dikotomia onartzea eskatzen duelako eta, bestetik, ez dielako 50eko hamarkadan euskal literatur eremuaren oinarrizko autonomia baldintzatzen zuten indar zentsoreei ―heteronomoei― eta hauek ezarritako literatur sorkuntzaren eta eremuaren arauen kontrako autonomia bilaketari behar bezalako garrantzirik eskaintzen. Autonomiaren aferaren gaineko lan berrienetan aipatutako teoria mailako dikotomian azpimarra egiten ari da, euskal literatur eremuan gaia bere konplexutasun nahiz bakantasunean aztertzea oztopatuz. zitekeela berdina izan. Euskal eremuko literatura sozialaren kanonak nekez oztopatuko zuen eraikitako euskal literatur eremuaren autonomiaren areagotzea eta, aurreko puntuan argitu bezala, autonomia terminoetan garatutako lehen eztabaida jazotzerako, euskal literatur eremuak gerraurrean kamustutako autonomiarako bidean posible ziren pausu garrantzitsuenak emanak zituen, Figueroak (2016) aipatzen duen heteronomia politikoaren eskutik. Euskal literaturaren historian lehen aldiz euskal komunitateak bere neurriko literatur kanon berezko bat adostu zuen, testuinguruaren beharrei erantzuten zieten kanpoko eraginak ere mailegatuz. Irakurlegoak berak kontzienteki gauzatu zuen indar zentsorea, kanon hori sustatzearekin batera eta, horiek ez ezik, lerro horretan kokatzen ziren idazle, argitaletxe, kritikari eta historialariak ere. Heteronomia ideologikopolitikoak eman zion beste instituzio zentsoreez/indar heteronomoez ―Espainiar eta Frantziar Estatuez nahiz Elizaren sektore batez― kanpokoko autonomia euskal literatura idatziaren eremuari, bestelako ezein literaturar autonomiaren aldarriren ezinbesteko aurrebaldintza zena, alegia. 70-80etako eztabaidatik eratorritako autonomiaren kontzeptualizazioa kritikak mailegatzeak suposatu du fokua barne heteronomia ideologiko-politikoan jartzea, eta eremuaren autonomia ez ezik eremuaren izatea bera zalantzan jartzen zuten indar zentsoreak teorizazio horietatik kanpo uztea. Azkenik, jorratu berri diren puntuetan oinarrituz, ondoriozta daiteke autonomiaren aldarriak ez zuela mugimendu periferiko berria ez engaiamendutik ez ideologiatik libratzen eta, horrekin batera, ez zuela euskal literatur eremuaren oinarrizko autonomia eraikitzerako garaian aparteko protagonismorik izan. Baina, hori bai, jarraian ikusiko den bezala, eremuari ezinbesteko kohesioa, dinamismoa, freskotasuna eta jarraipena eman zizkion eta, zentrora iristean, literatur sorkuntzaren eta eremuaren arau berriak ezarri zituen. Prozesu horretan kontuan hartzekoa da ordura arte bezala indar zentsorea egiten jarraitzen zuten instituzioek eskainitako bultzada. 3.1.4.2.3. Kanon berria desegonkortzeko nahia eta eremuaren kohesioa. 1975eko hasiera data hasiera gisa ematen zaion autonomiaren aldarria gertuago dago kanon bat desegonkortzeko helburuarekin jaiotako indar batengandik euskal literatur eremuaren autonomiaren aldarria egitetik baino. Hasteko, gorago aipatu den bezala, elementu ezberdinek iradokitzen dute kanon berriaren indar zentsoreak eragiten zuen ezenatokia ez zela horren itxia. Besteak beste, Sarasolak (2017) literatura sozialaren kanonarekin bat egiten zuen kritikari gisa identifikatzen duen Azurmendik, 1970ean Anaitasunan (194: 7) "idazlearen askatasunaren eta konpromisoaren arteko kinka ekarri zituen hizpidera" (Gandara, 2015: 189), egitekoaren zailtasunak azaleraziz. Honek, jarera ireki eta malguaz gainera, erakusten du autonomiaren gaineko eztabaida 1970ean jadanik azaltzen hasia zela literaturaren eremuan ―Hbren lehen harrerak islatzen duen bezala, aurrerago ikusiko denez―, nahiz eta, Gandarak (2015: 189) dioen bezala, kantagintzaren eremuan sona handiagokoa izan. Urte batzuk beranduago, Sarasolak (2015) deskribatzen duen "Atxaga"-Azurmendi eztabaida pil-pilean zenean, azken honek 1977ko Anaitasunan (353: 23-37) Mirande idazlea berreskuratzea helburu zuen erreportai monografiko batean parte hartu zuen, aurrerago xehekiago aztertuko dena. Miranderen literatura ez zen errealismo sozialistaren tankerako literatura sozial engaiatuari lotua eta, hala ere, Azurmendik idazlea aldarrikatu egin zuen. Hain zuzen ere, erreportai hori argitaratu baino hilabete batzuk lehenago, uztailaren 15eko Anaitasunan "Atxaga"-k (Anaitasuna 344: 37-39) kritika bat egin zion Azurmendik Torrealdairen (1977) lanarentzat prestatutako hitzaurreari. Sarasola ere artikulu honetaz mintzo da bien arteko eztabaidaren corpusa aztertzerakoan; eztabaida horretan aipatzen duen azken artikulua da, zehazkiago, eta bertan azaltzen da Mirande. Modu marginalean baina esanguratsuan Mirandek bere agerpena egiten du "Atxaga"-ren kritika horretan, literaturak euskara salbatuko ez duenaren adibide gisa: Errepikatzen diot baita ere euskararen problema ez dela literaturaren bizkarretara bota behar, eta hizkuntza salbatuko bada ez duela honek salbatuko, hori azterketa estupidoa dela, eta ofentsiboa gainera egunero eskribitzen dugunontzat. Miranderen azken eskribua, burua bota aurretik idatzi zuena, euskara batuan egina dago, eta aditza ere gipuzkeraz… aipamen hipotetikoa nazkantea den hein berberean. (Anaitasuna, 1977/07/15: 39) "Azken eskribua" Hb izan zitekeen eta idazleak 68tik aurrerako Euskara Batuaren arauak jarraitu ez bazituen ere, oraindik izan ere ez baitziren, egia da gipuzkera osotuan, hau da, ahalik eta euskara batuenean argitara zedin moduan, idatzi zuela. "Atxaga"k pertsonifikazioan oinarritutako ariketa honen bidez adierazi nahi zuen hori eginda ere Mirande ez zela salbatu eta, beraz, euskal literaturak, edozein modutan idatzita egonik ere, ez zuela euskara salbatuko. Ez zegoela zergatik euskara batuaren erabileran horrenbesteko arreta ezarri. Alde batetik ikusita, egokia da Miranderen figura ideia hori defendatzeko hautatu izana, izan ere, tesi honen oinarrizko ikerketak erakusten duen bezala, Miranderen literaturgintza euskal hizkuntza eta kulturaren aldeko jardun militantea baitzen neurri handi batean eta, oro har, 50eko kanon zaharraren kontrako berritze mugimendua bultzatu zutenek euskara eta euskal kulturaren gaineko konpromezua erakutsi zuten, zer esanik ez hizkuntzaren batasunarekikoa. Baina esan gabe doa "Atxaga"-ren iruzkinak huts egin zuela Miranderen heriotza euskara batuaren ezinbestekotasunik eza argudiatzeko erabiltzerakoan, soilik literatur eremurako ariko balitz ere. Nolanahi dela ere, konparazio horren bitxitasuna ez da horrenbestekoa artikulu osoaren tonu ironiko, ludiko eta nabarmenki probokatzailearen testuinguruan kokatuta, Mirandek bere garaian erabilitakoaren nahiko antzerakoa dena, bide batez esanda. Ukaezina da 70etan gailentzen ari zen literatur kanonak helburu politiko-ideologiko agerikoak zituela, baina, era berean, jadanik nabarmendu den bezala, ideologiaren osagaia biltzea ez zen salbuespen edo berezitasun bat literaturarentzat; izatekotan, ideologia ageriko egitea litzateke berezi. Eider Rodriguezek Belen Gopeguiren Tiroa kontzertuaren erdian (2008) lanari egindako hitzaurrean argiki azaltzen duenaren ildotik (Rodriguez, 2008: 7-23), tesi honen oinarri teoriko bat da ez duela zentzurik helburu politikorik nahiz ideologiarik gabeko literatura baten existentzia defe 33 ndatzea, eta are gutxiago autonomiaren alde egiten zutenen kasuan, "Atxaga" eta Izagirreren posizionamenduak, Sarasolak (2017: 9) azaltzen duen bezala, Frankfurteko Eskolaren ikuspegiarekin bat egiten baitzuen eta, beraz, euren aldetik literatur jarduna ere modu irekian zen engaiatua eta politikoa ―hastapenean, behintzat―. Pott Bandakoek, bestalde, "Atxaga"-k barne, bestelako posizionamenduak zituzten, gainontzekoenak bezain ideologikoak. Hala, funtsezko ezberdintasunak ikuspegi estetikoak eta joera politiko-ideologikoei zegozkienak baino ezin ziren izan edo, gehienez, jendartean eragiteko artea nola erabiltzearen ingurukoak. Gainontzekoan, eztabaida irekia zen erabat eta kanon berriak zekarren pobrezia estetiko-literarioari nahiz ideologikoari lotutako erreakzio gisa identifika daiteke autonomiaren gaineko eztabaida hori, hasiera batean, behintzat. Hau da, kanon berriaren kontrako aldarrikapen gisa, 50etakoaren antzerako indar moderno berritzaile moduan, baina jadanik autonomia maila altuagoa zuen literatur eremuan. 33 Nolanahi dela ere, dagoeneko azaleratu den bezala, tesi honek autonomia-heteronomia harremanei buruz daukan ikuspegi kritikotik abiatuta, literatura beti da autonomoa eta heteronomoa. Beraz, 80etan autonomiara heldu den euskal literatur eremu batez mintzatzeak baino ―termino erlatibo nahiz absolutuetan― egokiagoa dirudi literatur autonomiaren ideia garaikidera heldu den euskal literatur eremu "moderno"-az aritzea. Gainontzekoan, euskarazko literatura idatziaren garapenaren aldeko eta hau oztopatzen zuten indar zentsore nagusien kontrako XX. mendeko proiektu gutxi-asko kolektiboak gerraurrekoa eta honekiko lotura egin zuen 50etakoa izan ziren. Horren erakusgarri da, besteak beste, Azurmendik 1977ko abenduaren 15eko Anaitasunaren 353. zenbakian Miranderen gisako idazle bati zegokion erreportaiean oso era aktiboan parte hartu izana, besteak beste, haren ideologiak idazlearen obra literarioa estali izanaren gaiari erreparatuz, beste hitz batzuetan, heteronomia ideologikopolitikoaren indarrari kontra eginez. Berehala sakonago aztertuko den bezala, Hb maiz aipatzen duen erreportai honek, bestalde, "Atxaga"-k 1977an argitaratutako artikuluaren erantzun itxura ere badauka. 3.1.5. Euskal literatur eremuaren autonomizazioaren faktore anitzak eta Miranderen nahiz Haur besoetakoaren berreskuratzea. Orain arte esandakoen arabera, "moderno" deitu izan den literatur eremu garaikidearen osaketarako autonomia funtsezkoa den neurrian, euskal literaturak ez du salbuespen bat suposatu. Baina, artearen autonomiaren aldarrikapenak aurretiazko baldintza gisa eremuaren oinarrizko definizio eta autonomia eskatzen du, Figueroak (2017) esanen arabera heteronomia politikoaren bidez eskuratzen dena. Sarasolak (2015: 225) nabarmendu bezala, euskal literaturaren eremuaren autonomizazioan erabakigarriak izan ziren azpiegiturari zegozkion hainbat faktore, hala nola argitaletxe, aldizkari eta egunkari berrien sorrera (Erein 1977, Elkar 1977, Egin 1977, Deia 1977, Argia 1980), Euskal Filologia ikasketen sorrera (Deustuko Unibertsitatean 1976, Euskal Herriko Unibertsitatean 1980) eta abar. Alabaina, kontuan hartu beharra dago, zerrenda hori osatzen dutenek lotura zuzena dutela Espainiar Estatuarekiko heteronomiarekin, 1977ko Ley Antilibellok ekarritako aldaketek ahalbidetu baitzituzten, besteak beste, prentsa eta inprentari lotutakoak. Ikuspegi diakronikoa berriz ere txertatuz, oso elementu garrantzitsu gisa gehitu behar dira 40en amaieran eta 50etatik aurrera garatutakoak, euskal literatura idatziaren eremuak behar-beharrezko zituenak. Idazleen sorkuntza, aldizkari nahiz argitaletxeen irekiera, euskara batuaren sorrera eta euskarazko alfabetizazioa bultzatu zuen ikastolen mugimendua, Elvira Zipitriaren (1906-1982) eskutik klandestinitatean berpiztu eta 60ko hamarkada bukaeran Elizaren babesarekin erregularizatuz joan zena. Horiek horrela, autonomoa izan nahi duen literatur eremu baten beharrezko azpiegiturazko osagaiek 50etan hasitako garapena azkartu zen 70eko hamarkadak aurrera egin ahala. Beraz, "autonomia" hitza bera berantiarragoa izango bazen ere, Ibarluzearen (2017: 102) irakurketa diakronikoarekin bat eginez, gerraostean 50eko hamarkada izan zen erabakigarria autonomizaziorako bidean eta, horren ondoren, 70-80ko hamarkadetan jazo zena jadanik heteronomia politikoaren bidetik autonomia maila polit bat eskuratu duen literatur eremu bati dagokion eztabaida literarioa izan zen, egonkortzen hasia zen literatur ―kritika barne― kanonaren kontrako erreakzioa, eta, jakina, baldintza juridikoadministratibo berriek ahalbidetua. Are gehiago, garai hura eztabaidek ezaugarritzen zuten, hein handi batean, eta horrek jadanik oinarrituta zegoen autonomia areagotu egin zuen, barne erreferentziak ugaritzen eta indartzen baitziren eztabaidon bitartez. Sarasolak aipatzen duen bezala (2015: 225), periferia eta zentroaren arteko lehia hori ezinbestekoa da gaur egun ezagutzen dugun literatur eremua sortzeko. Bestalde, Gandarak (2015: 519) aipatzen duen bezala, euskal kultura eta, kasu honetan, euskal literatur eremua bultzatu zuen literatura sozialaren arte arauak birsortzen zituen kanonaren kontrako indarra, literatur eremu garaikidea ahalbidetu zuen azkenetariko osagaia izan zen: Konpromisoa dela eta gertaturiko aldaketak eta kinkak agertu ezean, ezinezkoa izanen ziratekeen alde bulkatzaileen eta ELS beraren garapenak; ikusiko dugunez, euskal kulturaren aitzinatzea bilatu, bai, baina, ELEren garapen berezitua antzutzen zuen konpromisoa borrokatu ezean −abangoardiak eginikoa, adibidez−, nekez gauzatu izanen zen eremuaren gaitze garaikiderik, 1975etik aitzina. Azpimarratu beharra dago, baina, autonomiaren aldarria jazo zen terminoetan literatur eremu garaikidearen osagarri nagusi izan bazen ere, horrek ez duela esan nahi eremuak aurrera egin zezan ezinbestekoa zenik, gaur egungoari forma eman ziola baizik ―bere alderdi positibo eta negatiboekin, nondik begiratzen den―. Bestela, hortik atera litekeen ondorio zuzena da euskal literatur eremuaren garapena oztopatzen zuen indar zentsore nagusia literatura sozialaren kanon berria eta honen heteronomia ideologia-politikoa zirela; analisi hori, baina, ez da zuzena eta, are gehiago, ukatu egiten dio literatura sozialaren kanonari zor zaion aitortza, hedatutako literatur sorkuntza eta eremuaren arauek euskal literatur eremuaren hedapen eta indartzean izandako garrantziari lotuta. Apalategik (1998: 67) nabarmentzen duen bezala, periferiatik autonomiaren aldarriarekin zentroratuko zen belaunaldiak literaturaren eremuaren arau berriak ezarriko zituen, literatura sozialaren kanonarenekiko ezberdinak, are kontrajarriak. Era berean, ez da ahaztu behar, 1977an oraindik ere militantziaren bidez eraikitako euskal literatur eremuak Espainiar Estatuaren nahiz Elizaren instituzioek eragindako zentsura indarren ondorioak pairatzen zituela eta, beraz, oinarrizko berezko autonomia ere ahula zeukala. Horren erakusle da Torrealdaik Jakinen (1978: 103-107) 1977ko liburugintzaren harira egindako hausnarketa, izan ere, liburugintzaren industriaren makaltasunaz dihardu, arreta argitaletxe, idazle eta irakurleengan ezarriz. Zentsuraren eragina bigundu eta espero izatekoa zen antzinamendurik ez omen zen gertatu (1978: 104-105), besteak beste, idazleak aldizkari-egunkarietan edo jardun politikoan ari zirelako eta irakurle nahikorik ez zegoelako. Azken datu hau, oso esanguratsua da euskal literatur eremuaren autonomizatzearen aurkako zentsura indarren arrastoak nondik zetozen identifikatzerako garaian: Irakurlearen aldetik begiraturik, larritzeko modukoa da euskalliburuaren etorkizuna. Demografia alfabetatuaren urriaz aparte, irakur ohitura guti dago. Hori bagenekien. Baina eboluziorik ezak kezkatzen gaitu. Espero zitekeenaren aurka, irakurleria ez da hazten, estabilizaturik bide dago. Liburu tiradak ez doaz gora. Liburuek eskatzen duten hizkuntz maila eskaintzera ez dira iristen nonbait ez ikastola, eta ez alfabetatzea. Egoera honek zer pentsaturik ematen du. Aurten, gainera, badago egunkari eta aldizkarien konpetentzia ere. Liburuaren ondoan, irakur terrazak dira hauk, gaiaren aldetik noski, eta euskararen aldetik sarri. Pentsatzekoa da, orobat, liburu politikoa erdaraz argitaratzeak kalterik franko eginen zukeela. Bil-laburtutik esanda, irakurle berririk nekez sortzen dela, eta daudenentzako euskal liburua baino izkribu tentagarriagoak ugaldu egin direla. (Torrealdai, 1978: 107) Oinarrizko baliabideak eta gutxieneko irekitasuna eskuratze bidean, bai literatur eztabaidak jazo zitezen bai nork bere literatur iritzi ildoa gara zezan ezinbesteko tresna ziren baliabide materialak jadanik lantzen hasiak ziren 50eko hamarkadaz geroztik eta lehenagotik ere, Itxaropena (1932), Ekin (1942) edo Auspoaren (1954) moduko argitaletxeen lana, azterketan zehar aipatu diren hainbat aldizkari, euskara batu baterako bidearen lehen saiakerak edo ikastola klandestinoak, besteak beste. 1958an "Auñamendi Bilduma" Itxaropena argitaletxearen babes legalpean argitaratzen hasi zen eta 1961ean argitaletxea elkarte kolektibo erregular bilakatu zen. 1968an Lur argitaletxea sortu zen eta urte berean Arestiren Kriselu argitaletxea, nahiz eta azkenean argitaletxeari bere izena ematea erabaki zuen. 70eko hamarkadan Gero (1972) Gordailu (1976), Erein (1977) edo Elkar (1977) moduko argitaletxeek haur eta gazte literatura nahiz ikasmaterialak argitaratzeari ekin zioten, besteak beste, eta Hordagok (1978) euskal klasikoak argitaratzeari, eta abar. Bestalde, hamarkada hartan Anaitasuna (1953-1982) eta Zeruko Argia (1963-1975) aldizkariek garraiatu zituzten literaturaren gaineko iritzi trukaketa asko, eta 1956an irekitako Jakin 1969an itxi zuten Espainiako zentsurarekin izandako arazoak zirela medio, baina 1977an martxan jarri zen berriz ere. Aipatutakoez gainera, jadanik aipatu den bezala, autonomiaren aldeko diskurtsoaren korronteak 70etako bigarren erdian sortutako Ustela, Pott eta Oh! Euzkadi aldizkarietan agertu zituen bere ideia literarioak eta hauekin bat egiten zuten literatur lan laburrak, periferiatik zentrorako bidean literatura sozialaren kanon berriaren desegonkortze indarra egiten zutenak. Gorago aipatu bezala, Ustela aldizkariaren lehen zenbakiak Espainiako zentsura instituzionalarekin arazoak izan zituen, ez zen, baina, halako debeku edo ixilarazte trabarik egon euskal literaturaren eremuaren baitako indarren aldetik. Besteak beste, Anaitasuna aldizkariak propaganda ere egin baitzion Mermelada ustelaren zenbakiari 1977ko uztailaren 7ko 343. zenbakian (41). Honakoa zioen iragartzen zen aldizkariaren azalaren azpiko oharrak: Txalogarria, beti pentsatu dugu txalogarria dela literaturazko aldizkari bat egitea; edo eta literatura egiten duen aldizkari bat egitea Txalogarria dela. Hemen duzue Mermelada Ustelaren azala, Panpina Ustelaren ondorioz datorkiguna. Eta, hona lerroratzen dugu agur bero batekin. 125 pta. balio du eta edozein liburu-dendatan eros daiteke. 50etatik zetorren euskal literatur eta kultur eremuaren ernetzeaz gainera, baina, beste hainbat kohesio elementu egon ziren eremu literarioaren definizio eta eraketaren indartzea bultzatu zutenak eta, horien artean, literatur kritikagintza eta historiografiaren garapena dira aipagarrienetarikoak. Kanon bilakatutako zentro eta periferiaren arteko talkaz haratago, zaila da literatur eremu batek beharrezko duen autonomia lortzea barne erreferentziak egiteko bide nahiz materialik ez badu, eta horretan aritu zen, besteak beste, literatura sozialaren kanon berriaren aldeko hainbat euskal kultur aditu. Hartara, horietariko batzuk, Azurmendi tarteko, euskal literatur eremuaren eraketa lanean aritu ziren buru-belarri, eta lan horretan ez zuten Miranderen gisako idazlerik alboratzen, alderantziz baizik. Horren erakusgarri da gorago jadanik aipatu den Miranderi buruzko erreportaia, kasualitatez ala ez "Autonomi estatutua jaio gabea sutan" izenburua zuen Anaitasunaren 353. alean argitaratua. Erreportaia Peillenek sinatutako "Idazleen askatasunaz eta "Euskaldungoaren etsaiak" (23-25) artikuluarekin irekitzen da, zentsurari buruzko hitz batzuen ostean Miranderen "Euskaldungoaren etsaiak" argitara ematen duena. Peillen 1976an Gero argitaletxeak kaleratutako Jon Miranderen idazlan hautatuak (1976) liburuan idazlearen testu politiko batzuek pairatutako zentsuraz mintzo da, garaian zentsura moduak aldatzen ari zirela iradokiz: Azken urteetan "LUR"ek gure idazlearen olerki guztiz gehienak eman zituen, baina "garaiko giroa" zela kausa "GERO"k ezin izan zituen eman hitz-lauzkoak oro. Nahiz ez den hemen lekua zentsura bide berrien aipatzeko, "esku idazkien" galtzeko sistema ere ba dago. Orain egiaren ordua baldin bada, idazleek ez lukete inolazko debekurekin behaztopatu behar, beren eritziak irudikatzeko. Parez pare jartzen ditu benetako autonomia lortzeko batasun beharra eta norbere autonomia anarkikoaren irrika, izan ere, Estatu propioa duten nazioen literaturak ez bezala, oso kontuan hartzekoa da euskal literaturaren eremua kontrolatu ezin zitzakeen indar heteronomo zentsoreen ―barnebiltzen duten Estatuen araberakoa― menpeko izan dela beti. Berriz ere azpimarratu beharra dago instituzioek errepresio eta zentsuraren bidez ez dituztela soilik literaturaren edukiak baldintzatu, literatur sorkuntza eta eremuaren baliabide nahiz arauak baizik. Miranderen figura, gainera, zentrala zen tirabira horretan, "Atxaga"-k Torrealdairen Euskal idazleak gaur (1977) liburuari Anaitasunan egindako kritikan ez ezik, Mermelada Ustelaren "Atzo hil nintzen…" lan esperimentalean ere agertzen da eta, bestalde, esplizituki ez dagoenean ere, oso agerikoa da "Atxaga"-k artikuluetan erabiltzen zituen ironia, sarkasmoa eta umore mota probokatzaile guztietarako joeraren aurrekari zuzena Miranderen tonua zela. Erreportai berean, Azurmendik "Mirande puskaz-puska berraurkitu" (1977: 29-32) testuan ideia interesgarriak plazaratu zituen, bere belaunaldikoek euskal literaturaren transmisioan bizi izan zuten haustura egoeraren kronika laburbiltzen duten hainbat puntutan. Lan hau oso argigarria gertatzen da ordura arte euskal literaturaren autonomia galarazten zuten benetako indar heteronomoak zeintzuk ziren ulertzeko, nahiz 70etako bigarren erdiko eztabaidaren garaiko baldintzak irudikatzeko. Hasteko, hika-mika testuingurua azaleratzen duen paragrafo labur batekin eman zion hasiera artikuluari: "Zein haserratuko ote da azterketa honekin?... Gaur egun, Euskal Herrian, azterketa bat holaxe hasi beharra dago: gauza segura da, norbait haserratuko zaizula" (1977: 29). Irekiera hori literatur eremuko eztabaiden garai hartako testigantza ezin hobea da, eta gauza bera esan daiteke jarraian deskribatu zituen eta gehienbat Frankismoari egozten zizkion hutsuneaz eta haustura egoeraz. Erregimenak bultzatutako egoeragatik zebiltzan bere belaunaldikoak euskal literaturaren autoreen bila, adituek ere ongi ezagutzen ez zuten Miranderen kasuan bezala (1977: 29). Artikuluaren lehen puntuan historia osatzeko beharrezko bilaketaz dihardu, oso zaila baitzen zegoen iturri eta monografia eskasekin euskal literaturaren historiak osatzea. Horiek horrela, bere garaian kritikatu zuen Sarasolaren historiaren alde mintzatu zen, garaiko egoera kontuan hartuta, hark egindako lana oso aintzat hartzekoa zela adieraziz: Beste kasu bat: kritikari askok bota nahi izaten dio Sarasolari aurpegira, "hire Literatur Historian Autore hau edo hura falta duk", edo "eritzi eskas hau eta beste ematen duk". Asko poztu naiz, Sarasolak, apal-apal, "ez nuen aski ezagutzen" erantzuten duela ikusita. Lerdoenak, halere ("orduan zergatik sartu hintzen lan horretan?"), ez dira konturatzen, erantzun hori, apaltasunaren eta gizalegearen eder-ederra ere baino gehiago, garai batetako gure situazioaren dokumentu zirraragarri bat dela. Monumentu bat. Holaxe da eta, izan ere. Sarasolaren Historia 1971.ekoa da. Eta, bere garaian kritikatu nuelako ere, lasai-lasai esan nezake gaur, losintxatzen ari naizen itxura hartu gabe, "joandako denbora galdua" berrirabazteko, gure belaunaldiak egin behar izan duen lan ikaragarriaren emaitza bikaina, zela eta dela, obra hura. (Azuemendi, 1977: 30) Ondorengo puntuan tradizioan egondako etenaz jardun zen nahiko labur, haren belaunaldikoek euskal autoreak euren kabuz deskubritu behar izan zituztela adieraziz: "Jarraipen bat ez dagoelako. Tradizioa, eskola. Guk banan-banan deskubritu egin behar izaten ditugu guzti horiek" (Azurmendi, 1977: 30). Hurrengo hiru ataletan hausturaz dihardu, lehenengoan belaunaldien arteko hausturaz eta ondorengoetan Frankismoak ekarritakoez. Lehenik "haustura aranista" aipatzen du eta nola horrek Pedro Agerre "Axular" (1556-1644) edo Joanes Leizarragaren (1506-1601) moduko idazleen bazterketa ekarri zuen, eta ondoren berreskuratu beharra, beraz. Gero, Frankismoari zegokionez, Azurmendiren ustez, lehen ondorio zuzena izan ziren "materialearen eta informazioaren fragmentazioa, apurketa; edo, sarri, materialeak eta informazioa galeraztea ere" (Azurmendi, 1977: 31), horrek zekarren hausturarekin. Bestalde, eztabaidarako inolako baldintza demoratikorik egon ez zen garaian pentsamolde ezberdinen arteko beharrezko ageriko lehia eta talkarik ere ezin izan zen egon; horrek, indartuz joan ziren pentsamendu berriei bidea ireki zien, baina zaharrak ia zertan ziren ezagutu gabe, Miranderen faxismoaren kasuan bezala: "pentsabideen desarroilo organiko baten ordez, fragmentazioa, elkar ezagutu ere gabe, elkarrekin neurtu gabe" (Azurmendi, 1977: 31). Azkenik, bere belaunaldiaren egoeraren nondik norakoak eta, bereziki, literatur kritikagintzarako eta historiografiarako zailtasunak xehetasunez azaldu ostean, hainbatek besteek egindakoa kritikatzeko erakusten zuen arinkeriaz kexatu zen, hartutako lanari erreparatu gabe: Baina Sarasola, esate baterako, bere hutsuneak betez joan da, geroz eta hobeto, Ibonek ez baitu Euskal Literaturaren Historia bakarrik idatzi... Harez gero ere lanean jarraitu du. Zintzo asko jarraitu. Argi asko. Materiale bila. Informazio bila. Eta nik uste dut, ba dakidala zerbait, zenbat lan kostatu izan zaigun nire belaunaldiari, ilun beltzetan gure literaturako argiak deskubritzen; ibiltzea, estrapuzuka eta behaztopaka […] Oraintxe ikusten dut Z-Argia-n P. Rekalde Retolaza, Torrealdayren Euskal Idazleak gaur liburuaz haserre: "obra hau gaur euskal letretan nabari den partzialkeri nabarmenean erori da. Idazle batzuk aipatzen dira, besteak ez..." Hutsuneak hutsune eta kriterio dudagarrietan dudatzea oso libre, zeinek egin du lan haundiagorik, egungo euskal idazleriaz idazleek berek duten ustea eta eritzia biltzeko? (Azurmendi, 1977: 32) Besteren defentsan egindako umiltasunerako eta lanerako dei horrek berdin balio lezake "Atxaga"-rekiko erantzun gisa, jakina. Era berean, salatu zuen edozein lan egin eta hura kritikatzeko beti prest zeuden haiek gero ez zutela ezer egiten eta, horrekin batera, ganorazko historiak idazteko azterketa sakon eta lan monografikoen beharra zegoela azpimarratu, borondate eraikitzailerik ez zuten kexena bainoago. Hala, erreportai monografiko horren egileen asmoa ekarpen bat egitea zela zioen, baina balio zientifikoprofesional gehiegirik eman gabe, amaiera aldera aitortu bezala: Materiale eta informazio faltaz gainera, beste arrazoi hori dago, gure ezagupenen erlatibismorako: datu bila hasi den euskaltzale gazteak gustu jakin batzu zituen, interes batzu etab. Mementuko inpresio batzuren menpean zegoen jeneralki. Txunditurik zeukaten Orixek, edo Arestik, edo Lizardik, edo Mirandek... Edo forma berrien entseiaketak. Edo euskara batu beharraren larriak. Etabar. Euskal literaturaren azterkari artean profesionari guti dago (ala bat bakarrik ez?) eta guk egin ditugun azterketak ez dira akademikoak izan, "desinteresatuak". Ikuspide historiko bat falta ohi zen, zabalagoa; mementuko preferentzien eta gustuen eta interesen poderioan ibili behar izan dugu. (1977: 32) Aurrerago aztertuko den bezala, erreportai honetan Hbk pisu nabarmena zeukan, baina, horretaz gainera, indar periferikoak literaturaren autonomiaren inguruan zeukan diskurtsoarekiko dialektikaren baitan idatzita izan zela nabarmena da. Eztabaidaren bi aldeek Miranderen figuraren apropiazioa egin zuten euren autonomiaren ideia defendatzeko, bakoitzak bere erara. Indar periferiko berriak Miranderen autonomiaren aldeko alderdi indibidualista edo anarkistenari heldu zion eta literatura sozialaren kanon berriaren esparruan kokatzen zirenek, aldiz, indar heteronomo nagusiak kanpoan ikusten zituen autonomia barne-batasunzaleari. Esan gabe doa talde batean zein bestean bazirela Miranderen figura berreskuratzeko interes berezirik erakutsi ez zutenak ere. Baina berreskuratze, apropiazio eta eztabaidatze horretan aritu zirenek, azken batean, Miranderen proiektua burura eraman zuten hein handi batean, izan ere, elkarren iritzirik ezabatu/debekatu gabe euskal literaturaren eremuaren zabaltze eta jarraipenak eskatzen zuen kohesiorako beharrezko autoerreferentzialtasuna gauzatzen ari baitziren, bai eta honetarako beharrezko tresnak garatzen ere. Finean, Figueroak (2017) eremuaren autonomiarako beharrezko gisa aipatzen dituen heteronomia politikoak eta eremu artistikoaren autonomia aldarriak, biek egiten zuten 70eko hamarkadaren amaiera aldera euskal literatur eremua inoiz baino autonomoago. Orain artekoak laburbilduz, eta bestelako literaturetan eraikitako autonomiaren gaineko diskurtsoak euskal literaturara estrapolatzeak dakartzan arazoak azpimarratu ostean, ondoriozta daiteke Lasagabasterrek (2007: 244-245) aipatu moduan euskal literatur eremu garaikidearen izaera ahalbidetu zuten oinarriak 1975etik aurrera ezarri ahal izan zirela, ordura arte garapen hori oztopatzen zuten indar zentsore instituzional zenbait leundu egin baitziren. Alabaina, 1975erako, euskal komunitateak egindako ahaleginari esker gauzatutako ibilbidean ezarri ziren ondoren etorriko zenaren oinarriak: aldizkariak, argitaletxeak, kritika eta historiografiaren hastapenak, euskara batua, euskaldun alfabetatuak eta abar. Hartara, gerraosteko euskal literaturan autonomiaren aldeko aldarria 50eko hamarkadan jazo zela defendatzen da hemen, katolizismoan erroturik zegoen kanon zaharretik eta Elizaren nahiz Estatu Espainiarraren indar zentsoretik askatzeko ahaleginetan. 60en erdi aldera 50etako heterodoxian indartu zen joera nagusiak nazioarteko mailan garatzen ari zen literatura sozialaren kanon berriak ere Espainiar Estatuaren errepresioarekiko kontrakultura gisa funtzionatu zuen. Instituzio hauen kontrako indarrak izan ziren euskal literatur eremuaren eraketarako beharrezko autonomia zedarritzen lagundu zutenak. Hortik aurrerakoak heteronomia politikoideologikotik abiatuz oinarrizko autonomia eta kohesioa eskuratu duen literatur eremu nazional orotan jazotzen den zentro eta periferiaren arteko norgehiagokaren adibideak dira, nazioarteko mailan garatzen ari ziren eztabaidekin bat zetozenak. Hala ere, eremuaren kohesio eta jarraipenerako ezinbestekoa izan zen belaunaldi berriak sortutako lehia, bai eta heteronomia politikoaren bidez lortutako autonomiak iraun zezan egindako artearen autonomiaren aldarria ere, aldarri horrek funtsean euskal literaturaren eremuaren balizko autonomiarekin34 zerikusi txikia ―inolaz ere ez erabakiorra― bazuen ere. Ez da ahaztu behar, era berean, autonomiari buruzko eztabaida literarioez gainerakoak ere oso garrantzitsuak izan zirela eta, oro har, baiezta daiteke bai literatura sozialaren kanon berriaren alde egiten zutenek, bai eta hori ezegonkortu nahi zuen belaunaldi berriak haustura baino jarraipena irudikatzen dutela, 50etan hasitako euskal literatur eremuaren erabateko eraketa ahalbidetu baitzuen batzuen zein besteen literatur jardunak, sorkuntzan, kritikagintzan, historiografian eta abar. Jarraian gauzatuko den azterketan agerian geratuko da, jadanik emandako datu zenbaitek iradokitzen duten bidetik, Mirandek ez ezik Hbk ere oso leku berezia hartu zuela 70etako hamarkadan eta hori da, hain zuzen ere, hamakada horren osotasunak islatzen duena, 50etan lortu zen autonomiaren eta berritzearen aldarriaren lekukoa jaso eta bere egin zuela. Dinamika horrek bere horretan jarraituko zuen 80ko hamarkadak aurrera egin ahala, euskal literatur eremuan aldaketak eraginez. Bi belaunaldien arteko ibilbide dialektiko horretan Hbk izandako presentzia ipuin-berriaren harreraren bilakaeraren zati garrantzitsua da. 3.1.6. Haur besoetakoaren harreraren lehen aroa: 70etako agerpen isila eta berpiztea. Atal honetan Ab 1969an Espainiar Estatuaren zentsura instituzionalera aurretiazko zentsura pasatzera igorri eta 1979ra arteko Hbren harrera aztertuko da. Horretarako, MITko irakurleen txostenak, ipuin-berriaren lehen argitalpena eta Arestiren oharra nahiz kritika, euskal irakurleen gutunak, euskal literaturaren historietako aipamenak eta lan monografikoak ―akademikoak zein ez― erabiliko dira. Orain arte iradoki denaren ildotik, Hb 70etan indartutako literaturaren autonomiaren eztabaidaren partaide izan zen. Are gehiago, jarraian datorren azterketan nabarmenduko den bezala, ipuin-berriaren argitalpena ere testuinguru horretan gauzatutako keinu gisa interpretatu beharra dago. 3.1.6.1. Argitaratzearen aurrekoak. Lehenik eta behin, puntu honetan Hb argitaratu aurreko harrera eta idazlanaren zenbait ezaugarri deskribatuko dira. Kontuan hartu beharra dago 1966ko Ley de Fragapean eremuaren autonomia ―eduki eta estilo aferez haratago― egiazki baldintzatzen z/duten indar zentsore instituzionalak Frantziar eta Espainiar Estatuak z/direlako. aurretiazko zentsura hautazkoa bazen ere, editore askok erabaki zutela argitaragaiak zentsura aparatua istituzionalaren galbahetik pasatzea, liburu edo aldizkari aleen ezusteko bahiketak eta zigorrak ekideteko, besteak beste. Horiek horrela, lan askoren lehen irakurleak Espainiar Estatuaren zentsura aparatuko irakurleak ziren eta, beraz, beharrezkoa da harreraren alderdi honi erreparatzea. Horretarako MITk gauzatutako zentsuraren prozedura administratiboaren dokumentazioa erabiliko da (ikus 4. eranskina). Bestalde, Mirandek makinaz jotako behin-betiko bertsiotik argitaratutakora jazotako aldaketak ere azalduko dira, fase honen zati garrantzitsu gisa. Gogoan hartzekoa da argitaratutako testua ez zela Mirandek idatzitako Abren kopia fidela. 3.1.6.1.1. Espainiako Estatuaren zentsura aparatuaren irakurleen harrera. Miranderen Hbren argitalpen garaiko harreraren lehen fasearen aurreneko irakurleak Espainiako Estatuaren zentsura aparatuarenak izan ziren. Haiek irakurri zuten testua Abrena izan zen, hau da, Miranderen makinaizkribu originala, nahiz eta azalean izenburuak aren zuzenketa eginda zeukan jadanik. 1966ko legediaren arabera derrigorrezkoa ez bazen ere, aurretiazko zentsuratik pasatzeko eskaera 1969ko azaroaren 29an egin zuen Arestik, Donostiako Lur argitaletxearen ordezkari gisa, Delegación Provincial de Vizcayan. 1969ko abenduaren 2an ireki zitzaion espedientea eta "19" irakurleak hilaren 22an sinatu zuen bere informea, jarraian transkribatutako oharraren bidez argitaratzeko autorizazioa emanez: NOVELA DRAMATICA – Un solteron que tenia el vicio de emborracharse se quedó acargo de una ahijada suya de bautismo por orfandad. Prometio su mano en matrimonio a una mujer. Y empezó el drama pues quería mucho a la ahijada y ésta no quería de ninguna manera que se casara. Por otra parte, él tampoco quería casarse, pero tampoco se atrevía a dar en cumplimiento una palabra dada y romper unas ilusiones creadas a una mujer. No contiene nada inmoral ni político PUEDE AUTORIZARSE Ohar horrek mota ezberdineko datuak eskaintzen ditu. Batetik, Hb "novela" gisa sailkatzen da, ondoren euskal literatur kritikaren tradizioan esleituko zitzaion generoarekin bat eginez. Bestalde, autorizazioari dagokionez, testuak ezer inmoralik edo politikorik ez zeukanaren interpretaziotik ondorio ezberdinak atera daitezke. Lehena eta agerikoena: Espainiaren zentsura aparatuko irakurlearen arabera Hb ez zen debekatzeko moduko liburua. Eskainitako informazioaren arabera arrazoi ezberdinak egon litezke hori pentsatzeko, bata, ez zuela osorik irakurri, bestea, eskuzabaltasun handia zegoela moralari loturiko kontuei zegokienean, euskal eremuan baino nabarmen handiagoa eta, azkenik, baliteke zentsura aparatuaren irizpidearen arabera debekagarria zela jakinda ere, gezurra esan eta autorizazioa eman izana. Azken aukera hori oso da zalantzazkoa, dudarik gabe. Gorago aipatu bezala, Espainiaren aldetik euskal literaturarekiko kezka ez zen bereziki moral kristauarekiko apurketarekikoa, separatismoarekikoa baizik. Horren adierazle dira ordura arteko legedi eta irakurleen iruzkinak nahiz beranduago 1977ko legedi berriak nabarmenduko zuen debeku neurriak hartzeko irizpide hurrenkera. Beraz, osorik irakurrita ere, oso litekeena da eduki pornografikorik ez zeukanez balekotzat jotzea. Bigarren ondorioa da, inmoralismoaz gainera, irakurleak ez zuela ere ikusi modernismoaren ikuspegitik egindako irakurketetan aipatutako irakurketa politiko alegoriko posible baten zantzurik, izan ere, eskaintzen duen irakurketa oso baita azalekoa. Honek iradokitzen duen ideia interesgarria da ipuin-berrian garatutako hizkera poetikoaren bihurritzeak elkar ezkutatzen zuten osagaiak zituela: hizkera poetikoak erotismoa leuntzen zuen euskaldunen begietara eta istorio erotikoak, aldiz, alegoria politikoa espainiarren begietara. Horiek horrela, irakurleak informea sinatu osteko egunean, hilak 23, Jefe de Negociado de Lectoradok bere autorizazioa sinatu zuen eta, amaitzeko, Jefe de Sección gisa ageri denak, zehaztu gabeko datan. 1969ko abenduaren 23ko autorizazioaren ostean, behin argitalpena prestatuta, ezin zitzaion berehala liburuaren banaketari ekin. Horren aurretiazko derrigorrezko pausua baitzen liburuaren sei ale depositoan uztea. Hala, Director General de Cultura Popular y Espectáculos jaunak sinatuta, gutun bat helarazi zitzaion G. Arestiri, bere borondatez egindako kontsultaren emaitza autorizazioarena zela jakinaraziz eta, horrekin batera, banaketa egin baino lehen gauzatu beharreko aleen depositoa gogoraraziz. Depositoaren agiriaren arabera, 1970eko abuztuaren 18an, goizeko 11etan Enrique Villar Arancetak, Lur argitaletxearen ordezkari gisa, Madrilgo MITn depositatu zituen Hbren aleak. Bertan zehazten dira argitalpenaren hainbat ezaugarri: orri kopurua 111koa zela, formatua 18×12koa, tirada 1500 alekoa, prezioa 100 pezetakoa eta bilduma, Kriselu. Azkenik, 1970eko abuztuaren 19an eman zen behinbetiko argitaratzeko autorizazioa. 3.1.6.1.2. Lehen argitalpenari buruzko ohar batzuk. Argitaratzeko argi berdea eman zuen autorizazioa 1970eko abuztuaren 19koa bada ere, Jon Mirande-ren idazlan hautatuak (1976: 190) bilduman eskaintzen den informazioaren arabera, abuztuaren 14ean jadanik kaleratu omen zuen Lur argitaletxeak Hbren lehen edizioa. Gorago aipatu bezala, 1.500 alekoa izan zen tirada. Liburuaren azalaz eta bestelako ezaugarri paratestual gehigarriez gainera, Hbk ez zuen guztiz bat egiten aurretiazko zentsura pasa zuen Miranderen Abren behin-betiko bertsioaren makinaizkribuarekin, hau da, argitalpenak ezberdintasun zenbait dauzka Arestik Espainiako MITk Bizkaian zeukan delegaritzan aurkeztutako makinaz jotako originalarekin alderatuta. Aldez aurretik aipatu beharra dago ezberdintasun horietan ez dela zentsore instituzional baten tankerako lan ezabatzailerik ageri eta, Arestik bere kritikan dioenaren arabera, aldaketak Miranderen oniritziarekin egin zirela. Beharrezkoa da aldaketa hauei erreparatzea, izan ere, 1987ra arteko berrargitalpen oro bertsio honen gainean gauzatu baitzen. Testu mailakoez gainera, paratestu mailako xehetasunak ere aztertuko dira, hauek bereziki baitaude zuzenduta liburuaren harrera bideratzera. Hbren kasuan, bereziki interesgarria da liburuaren atzealdeko Arestiren oharra. 3.1.6.1.2.1. Testuko aldaketak. 3.1.6.1.2.1.1. Euskara baturatzea. Arestik MITn aurkeztutako alea Mirandek makinaz jotako Abren behin-betiko bertsioaren makinaizkribu originala zen, gipuzkera osotuan idatzitakoa, hain zuzen ere. Arestik Anaitasunaren 195. alean (1970: 10) argitaratutako Hbren kritikan jakinarazi zuen bezala, Lureko editoreek idazlana ordurako finkatuta zegoen euskara batuaren arauetara moldatu zuten: Nobela hau bere lehenbiziko redakzioan gipuzkera osatuan zegoen idatzirik; baina autorearen baimenarekin, eta egungo tendentziei jarraikitzeagatik, editoreek euskera batu eta orokorrera itzuli dute, Batasunaren Kutxan agertzen diren erregelak errespetaturik. Literatur lan honen lehen interpretazioaren atalean aipatu den bezala, aldaketa horien ondorioz Mirandek sortutako prosaren poetikotasuna guztiz desagertu ez arren, murriztu egin zen. Adibidez, lehen kapituluan aldaketek ez diote suaren antza duen aliterazioari aldaketarik eragiten: makinaizkribuan "salan bero zen eta goxo, biotza etsipenez izozturik ez zuenarentzat. Gar biziek txinpartak zerabilzkiten sutegian, alai eta zalapartari […]" (Mirande, 1959: 1) eta Hbn "Salan bero zen eta goxo, bihotza etsipenez izozturik ez asetzera etorririk. Bat zekusan jadanik, begiak barruko aldera inguratzen zituen aldikal: neskame zaarra hor zebillan […] (Mirande, 1959: 1) Martxoko egun bat, hotza, epai-egun bat bezalakoa, pentsatzen zuen gizonak, kanpora begira; belek baizik ez zuten huts egiten… aski goizik hor izanen ziren ordea, haren amets hil-beharraz asetzera etorririk. Bat zekusan jadanik, begiak barruko aldera inguratzen zituen aldikal: neskame zaharra hor zebilen […] (Mirande, 1970: 5-6) Xehetasun txiki bat besterik ez den arren, itsasontziekin eta iluntasunarekin lotutako eremu semantikoak darabiltzan paragrafoan "belek baizik ez zuten huts egiten" anbiguoagoa da "beleek baizik ez zuten huts egiten" baino. Gaztelaniaz zekien garaiko irakurle euskaldunarentzako (berriarentzako, bereziki) "belek"-en singular "bela"-k itsasontziaren zati bati nahiz kandela bati egin liezaioke erreferentzia, aldiz, "beleek"-en singularrak "bela/belea" esanahi bakarra du, hegazti mota batena. Hitz hori oker ulertzeak erraz ekar lezake lehen irakurtaldian ondoren datorren "aski goizik hor izanen ziren, haren amets hil-beharraz asetzera etorririk" inpertsonal moduan irakurtzea eta beraz, neskamea eta Isabelaren eta beleen arteko lotura ez egitea, azkenaren kasuan izenak berak iradokitzen duen korrespondentziaz. Adibideok ez dira apaingarri literario hutsak, testuaren forma nahiz edukia oso modu poetikoan lotzen duten baliabideak baizik, hausten diren korrespondentziak ez baitira beti hots harreman edo aliterazio soilak, ipuin-berriaren dimentsio sinbolikoaren dentsitate semantikoarekin lotutako elementuak baizik. 3.1.6.1.2.1.2. Ahozko hizkera eta erregistroak. Ipuin-berriaren euskara baturatzeaz gainera, erregistroari dagokionez ere aldaketa batzuk gauzatu zuituzten Lureko editoreek. Abn ez zen elkarrizketetan hizkera nahiz erregistro aldaketarik jazotzen, baina, Hbren kasuan, alokutiboa sartzeaz gainera, erregistroak markatzea erabaki zen. Bitxiena zera da, erregistro horren erabileraren arau soziolinguistiko hedatuenekin talka egiten badu ere, gizona eta Theresaren arteko elkarrizketak hitanoz ageri direla. Hona lehen ataleko elkarrizketaren adibidea bi bertsioetan: Theresak begiak iriki zituenean ordea, ikusi zuen nigarrez bustirik zeuzkala: "Zer duzu Theresa," galdegin zion samurki, "zer duzu, gaixoa?" Ikuspegi soziolinguistikotik, harrigarriena neskatoa gizonari erregistro honetan zuzentzea da. Gizona eta Isabelaren arteko elkarrizketak ere hitanoz agertzen dira Hbn, bigarren kapituluan Isabela gizonaren etxera joaten denean, adibidez, Abn ez bezala: "Zergatik alaba besoetako hori zure etxean artu duzu?" asten zen Isabela, "aur ergel, muker eta biziotsu bat baizik ez da… pentsatzea gure zelatan egon dela hor, ate-atzean, gelan sartzen ikusi gaituenetik… Zergatik ez duzu ezer esaten? Ala barkatzen dizkiozu haren manera horiek?" ― "Zer nai duzu esan dizazudan?" erantzun zion, bere buruari oraindik gogor egiñaz egonarria gordetzea arren. (Mirande, 1959: 16) ―«Zer nahi dun esan diezanadan?» erantzun zion, bere buruari oraindik gogor eginaz egonarria gordetzearren. (Mirande, 1970: 39) Neskame, pintore eta lengusuarekin, aldiz, elkarrizketak zukaz daude idatzita Hbn, alokutiboa sartuz. Hona gizona eta pintorearen arteko elkarrizketaren adibide bat: […] galdegin zion: "Ene alaba besoetakoa ezagutzen aal duzu?" ―"Zurekin ikusi izan dut bizpairur aldiz, eskolatik ilkitzean, arrebaren billa izan naizelarik" ―"Ederki pintatzen ikasi duzu, photo bakun bati jarraikiz holako lan bat egitekotan…" ―"Eskerrik asko… Zoritxarrez, antzelari baino antze-zale adituago naiz… Neronek ikasi dut piska bat, ez ogipide bainan solas bezela bakarreik, eta gogoak hala ematen didanean baizik ez dut pintatzen. Bainan", eskeini zuen ixilune labur baten ondotik, "nai ba duzu, zeu eta zure alaba besoetakoa elkarrekin pintatuko zaituztet". (Mirande, 1959: 30) […] galdegin zion: «Ene alaba besoetakoa ezagutzen ahal duzu?». ―«Zurekin ikusi izan dizut bizparu aldiz, eskolatik ilkitzean, arrebaren bila izan naizelarik». ―«Ederki pintatzen ikasi duzu, foto bakun bati jarraikiz holako lan bat egitekotan…» ―«Eskerrik asko… Zoritxarrez, antzelari baino antze-zale nauzu… Neronek ikasi dizut piska bat, ez ogibide baina solas bezala bakarrik, eta gogoak hala ematen dautanean baizik ez dizut pintatzen. Baina,» eskaini zuen isilune labur baten ondotik, «nahi baduzu, zeu eta zure alaba besoetakoa elkarrekin pintatuko zaituet». (Mirande, 1970: 71) Aldaketa hauen bidez, Lur argitaletxea ahozko komunikazioaren hizkerara gerturatu zen eta, molde gramatikalei nahiz soziolinguistiokei zegokienean testuari kolore gehiago erantsi zion. Alabaina, bitxi egiten da hamaika urteko Theresa gizon heldu bati hitanoz mintzatzea eta, hain zuzen ere, maila soziolinguistikoko transgresiotzat har liteke hori. Euskal jendartearen testuinguruko arau eta konbentzio soziolinguistikoak apurtzen ditu aldaketa horrek, onartutakoak ez bezalako harreman ezberdin bat inauguratuz maila soziolinguistikoan ere. Horrela ikusita, nahiz eta originalean hitanorik inon ez agertu, xehetasun honek gizona eta Theresaren istorioaren transgresioari osagai berri bat txertatzen dio maila linguistikoan. Adin ezberdintasunaz haraindi, elkarri zuzentzerakoan Aldaketa hau ez da esanguratsua, ez baitio istorioari askorik gehitzen ez kentzen, baina, hala ere, pentsatzekoa da Mirandek hastapeneko banaketa egiteko arrazoiak bazituela. Peillenek behin baino gehiagotan azpimarratu duen bezala, Miranderen testuan erreferentzia musikal bat baino gehiago ageri da eta, ildo beretik, irakurketa musikal baten aukera iradoki izan du (Peillen 1998: 24), bai eta istorioaren egitura sinfonia batenarekin alderatu ere: adagio, allegro ma non troppo, andante eta finale (Peillen 1991: 106). Hortaz, baliteke ipuin-berriaren jatorrizko egiturak horrekin zerikusia izatea. 3.1.6.1.2.2.2. Irakurlegoari oharra eta izenburu azpikoa. Abren paratestua bere horretan mantendu zen aldaketa txikiekin. Testuari ez ezik paratestuari ere eragin zioten aldaketa ortografikoez gainera, tapuskritoaren lehen orriko agertzen diren "Ipuin-berri bat" azpititulua nahiz axotaz eta hizki etzanez idatzitako oharrak modifikazio txikiak jasan zituzten. Batetik, "Ipuin-berri bat" ordez "(Ipuin berri bat)" ezarri zuten eta, bestetik, oharraren forma ere ikutu zuten, honela idatziz: Azken ohar horri dagozkion aldaketa ortografiko eta formalek ez dute mezurik aldatzen, ezin baina hori bera esan izenburu azpiko hitzez. Izan ere, Luren edizioko "Ipuin berri bat" horrek aditzera ematen du Hb ipuin bat dela eta berritasuna dakarrela. Abk euskal literatur testuingurura zekarren berritasunaz ari den atalean aipatu bezala, izenburu azpiko ohar horrek bat egiten du Mirandek bere literatur lan horri esleitzen zion generoarekin eta, Lurek gidoia kentzerakoan generoari lotutako label balioa galtzen zuen. "Ipuinberri"-k jerga metaliterarioan ere ekarpen bat egiten zion euskal literaturaren teoriari eta, hori zen, hain zuzen ere, gaiaz haratago idazlanak 50etako hamarkadako euskal literaturara zekarren berritasun nagusia: poesia sinbolistaren dentsitate polisemikoa eta hermetikotasuna nahiz eduki psikologiko-filosofikoa zeuzkan ipuin luze bat, nouvelle bat, alegia. Baina, jadanik aipatu den bezala, ekarpen hau oharkabean igaro zen eta gerora ez da euskal literatur teorian tankera horretako idazlanak izendatzeko ipuin-berri esapidea erabili, "eleberri labur" delakoa baizik. Era berean, Miranderen literatur lan hau eleberri edo eleberri labur gisa sailkatu izan da, nahiz eta, gai honi eskainitako atalean argitu bezala, nouvellea eta eleberri laburra ez diren beti baliokideak, eleberri labur orok ez baititu nouvellearen ezaugarriak. 3.1.6.1.2.2.3. Liburuaren azala. Zentsura fitxetako informazioak adierazten duen bezala, itxurari dagokionez 18×12 tamainako 111 orrialdeko liburua da Hbren lehen edizioa. Barrualdeko testu nahiz paratestuaren aldaketez gainera, azala gehitu zitzaion Miranderen Abri. Garrantzitsua da liburuaren osagai honetan erreparatzea, liburuaren azalak, aurrealdeak zein atzealdeak, irakurleen interesa piztea izaten baitu helburu, hau da, harrera bultzatzea eta prestatzea. Liburuaren aurrealdeko azalean istorio iluna iradokitzen duten bi gizonen aurpegiak ageri dira plano ezberdinetan eta, atzealdekoan, berriz, segidan aipatuko den Arestik sinatutako testu bat. Liburuaren gune horretan kokatutako testua istorioaren edukien gainekoa izatea da ohikoena, baina, kasu honetan ez zen hala izan. Arestik idatzitakoak aldarrikapen eta salaketa literairo orokor baten antza handiagoa du liburuaren edukietatik abiatutako irakurketarako bultzada soilarena baino. Hasierako lerroetan euskal irakurlegoari zuzentzen dizkion hitzek ongi laburbiltzen dute lau paragrafoen edukia: Jon Mirande eta Ayphassorho zuberotar idazlearen nobela hau bere irakurleei eskaintzean, LUR editorialak euskaldunen pentsa-molde mehar eta zaharrari astin-alde gogor bat eman nahi dio, eta ez Miranderen beraren pentsa-moldea onartzen dugulako, ez baitago gure ideologiatik gauza urrunagorik Miranderena baino. (Mirande, 1970: atzeko azala) Hasteko, irakurleari oso informazio gutxi eskaintzen zitzaion esku-artean zuen literatur lanari buruz, Mirandek idatzitako nobela bat zela, besterik ez. Harrera prestatzeari dagokionez, beraz, generoa eta idazlea aurkeztu zizkion Arestik irakurleari. Oso litekeena da, baina, euskal irakurleek 1970etan nobelatzat zutenak Hbrekin zerikusi handirik ez izatea. Hala ere, neurri batean behintzat, "ipuin berri bat" azpitituluak igurikimen horizontearen zabaltzea prestatzeko iradokizuna egiten zion irakurleari. Horri lotuta, argitalpenaren helburua euskaldunen pentsamoldea zabaltzea zela adierazten zen oharrean eta, segidan, horrek ez zuela esan nahi Lurekoek Miranderen pentsamoldearekin bat egiten zutenik. Lehen paragrafoko lerro horien ildoa jarraituz, bigarren paragrafoan Miranderen literaturgintza nahiz jasan behar izan zuen arbuioa aipatzen ziren. Hirugarren paragrafoan "Miranderen moduak eta pentsamenduak alde batera utzita" idazleak euskal literaturari egindako ekarpen handia azpimarratzen zen, molde zaharrarekin (ohiturazko prosagintza, poesia erromantikoa eta abar) eta joera berriarekin (literatura sozialaren kanon berria) bat egiten ez zuen ildo bat ireki zuelako. Azken paragrafoan adierazten denez, Mirandek euskaraz idazteari uzteko hartutako erabakia aintzat hartuta, Lurekoek ikusarazi nahi zioten euskaldun oro ez zela berdin. Arestik sinatutako atzealdeko lau paragrafoen edukiek agerian uzten dute Hbren argitalpenarekin, euskal literaturara ekarpena egiteaz gainera, euskal irakurleen gogoa zabaldu nahi zela literaturaren ulermoldeari zegokionez eta, bereziki, Miranderi idazle gisa eskertza eta omenaldia egin nahi zitzaizkiola. Ez da ahaztu behar hau izan zela liburu moduan argitaratu zen Miranderen lehen lana, aldez aurretik aldizkarietan sakabanatuta agertu baitziren bere ipuin eta olerkiak. Ez zen sekretua euskaldungoarentzat Miranderen haserrea, ez eta bere eritasuna ere eta, beraz, momentu egokia zen hainbeste neke ekarri zion Ab azkenik kaleratzea. Bestalde, tonuan gaitzidura puntu bat ere ageri da, gaizki egin duenari zuzentzen zaion irakaspen paternalistaren tankerako doinu pedagogikoa du eta, funtsean, idazlearen ideologia ―irizpide moralak barne― literatur lanaren balioaren gainetik ipintzea zen salatzen zena. Arestik, lau paragrafo horiekin nahiz Miranderen idazlanaren argitalpenarekin, euskal irakurlegoa literaturan hezi nahi zuela esan daiteke. Arestiren testuak garbi adierazten du Hbren argitalpenaren helburua ez zela soilik literatur lan konkretu horrek suposatzen zuena, euskal literatur eremuari literatur ideien mailan egin nahi zitzaion ekarpena argitalpen horren bitartez. Ezaugarri literarioen gainetik ezaugarri extraliterarioak jartzearen kontrako ideia orokorra aurkeztu eta euskal literatur testuingurura ekarri zuen Miranderen figuraren bitartez. Literatura desira eta plazerean oinarritutako sorkuntza askerako eremu gisa erebili zuen idazle eredu gisa erabili zen ipuin-berriaren idazlea, literaturaren ulermolde horrentzako tokia zabaldu nahiz. Era berean, ordura arte idazleak izandako harrera kontraeredu gisa jarri zuen. Azken batean, literatura-idazle-irakurle arteko harremanaren gaineko hausnarketa moduko bat da, euskal irakurlegoari zuzendutako mezu pedagogikoa duena. Horiek horrela, esan daiteke Miranderen aferarekin, Hbren argitalepenarekin eta haren literaturgintzaren defentsan sortzen den diskurtso honekin ezarri zirela 70eko hamarkadaren erdi aldera euskal literaturan zentraltasuna hartuko zuten literaturaren autonomiaren gaineko eztabaiden lehen haziak. Ez da ausazkoa Mirandek eztabaida horietan presentzia nabarmena eduki izana. Euskal literatur eremuari zegozkion eztabaida zabalagoak albo batera utzita, Hbren harrerari zegokionez Arestiren diskurtsoak joera bat markatu zuen. Abren iraganeko debekuak nahiz Arestiren testuaren mezuak literaturaren ulermolde baten etorkizuneko sinboloaren eraikuntzarako lehen haziak erein zituzten, Hbaren harreraren momentu batzuetaan bereziki nabarmendu zena. Miranderen ipuin-berriak ideia estetiko eta metaliterarioak zekartzan, Arestiren bidez euskal literatur sorkuntza nahiz eremuaren ohiko arauak aldatzera bultzatuko zituztenak. Harreraren azterketan zehar ikusiko den bezala, bereziki 80etako ipuin-berriaren irakurketa ezberdinek istorioa askatasun aldarriaren sinbolo gisa identifikatu zuten. Literatur autonomia aldarrikatzen zuten zenbaitentzat askatasun hori idazlearen askatasuna bilakatuko zen. Baina ez zen hori izan Arestiren oharrak etorkizunerako utzitako joera bakarra, izan ere, idazlanari buruzko informazioaren urritasunarenarekin alboratuta, askoz handiagoa zen idazlearen izaera nahiz ideologiari erreferentzia egiten zien tartea. Horrek, argitaletxeak idazlearen ideologiarekin bat egiten ez zuenaz ohartarazten zuen oharrarekin batera, egoera anbiguoan utzi zuen ezaugarri estraliterarioak alboratzearen aldarrikapena. Arestiren ideia hauek markatu zuten, hein handi batean, Miranderen ondoko urteetako harreraren beste joera bat, autonomiaren gaineko eztabaidan ―maiz anbiguo eta paradoxalean― bete-betean txertatuz, besteak beste. Liburuen atzealderako prestatutako testuen helburua irakurleak erakartzea nahiz harrera prestatzea da eta, orain arte aipatutakoez gainera, funtzio horren baitan kokatu behar da Arestik idatzitakoa ere. Oso litekeena da lerro horien mezua nahiz tonu probokatzailea liburuaren salmentarako ezin egokiagoak izatea, garaiko testuingurua kontuan hartuta. Baina, horretaz gainera, ez da ahaztu behar lau paragrafo horiek ere Hbren harreraren isla badirela, erakusten baitute garaiko euskal literatur eremuan Arestiren gisako idazleeditore batek oso iritzi positiboa zeukala idazlanaren inguruan, bestela ez baitzuen argitaratuko. Iritzi horrek pisu handia zeukan, garaiko euskal literaturako pertsonaia garrantzitsuaren eskutik zetorrelako, bereziki. Baina editorearen aldetik izandako harreraren nolakotasuna hobe ezaugarritu daiteke 1970eko irailaren 15ean Anaitasunaren 195. alean kaleratutako kritikan. 3.1.6.2. Argitaratzearen ostekoak. Espainiar Estatuaren zentsura instituzionalaren aparatuko irakurleen harrera nahiz argitalpenaren testu eta paratestuaren xehetasunak azaldu ostean, jarraian Hbren argitalpenaren uneko nahiz ondoko urteetako harreraren nondik-norakoak azertuko dira. 3.1.6.2.1. Arestiren kritika eta askatasunaren sinboloaren lehen harria. 1970eko abuztuaren 14an argitaratu zen Hbren atzealderako idatzitako testua, baina testu labur horrek Arestik Anaitasunan argitaratutako kritikan (Anaitasuna 195, 1970: 10) jarraipena izan zuela baiezta daiteke. Bi testuek ematen dute Hbk Arestirengan izandako harreraren berri eta, aldi berean, euskal irakurlegoaren aldeko harrerari lotutako bi helbururekin izan ziren idatziak: batetik, Miranderen idazlanari eta literaturgintzari zegokion promozioa egitea; bestetik, ordura arte idazle honekiko euskal irakurlegoaren harreraren salaketa egitea. Era berean, salaketa hori 70en atariko literatur eremuaren panoramara estrapolatu zuen, iraganeko kasuaren berrikuspenaren bidez garaian oraindik indarren zirauen kanon zaharraren nahiz literatura sozialaren kanon berriaren eragin zentsoreek suposa zezaketen hertsitasunaren aurrean, literaturaren ulermoldeari zegokionean, bereziki. Arestiren kritikak liburuaren atzealdeko azalaren lau paragrafoen esanak errepikatu nahiz osatzen ditu. Hasieratik jakinarazi zuen literatur kritika bat egitera zihoala, bestelako elementuak alboratuta: Gaurko hau literatur-kritika bat izateko da. Beraz, literaturarekin eta liburuarekin zer-ikusisrik ez duen gauzarik, ez dut hemen ukituko. Alde batera utziko ditut, beraz, idazlearen persona bera eta beraren pentsa-moldea; haren gainean harrotutako esamesak, hitz-erdiak eta uste ustelak. Bakarrik kritikaren hasieran, zenbait berri emanen dut Mirandez, irakurlea, liburuaren gainean juzgo bat emate-orduan, sufizienteki informatuta egon dadin. 8. paragrafora iritsi arte ez zuen kritikak idazlanean fokua jarri eta, horren aurretik, Mirandek bere literatur jardunean euskaldun gogo-hertsiekin izandako arazoak azaleratu zituen Arestik, argitalpenaren atzealdeko esanen ildotik. Honen guztiaren zioa, berriz ere, euskal irakurlegoari bere buruaren irudia itzultzea zela dirudi, ispilatze ariketa baten bidez irakurlego hori literaturaren ulermolde jakin batean hezteko saikera. Kritika honen lehen zatiak, beraz, igurikimen horizonteen mugak malgutzea zuen helburu, ez soilik liburu jakin horren harrera prestatzeko, baita ere 50etan sortutako nahi berritzailearen arrazoiak ulertzeko nahiz indar horri jarraipena emateko eta, are garrantzitsuagoa zena, maila orokorragoan literaturaren eta artearen ulermolde eta igurikimen horizontearen zabaltzea eragin zezakeen pedagogia egite aldera. Honekin lotuta, 7. paragrafoan 50etako gai zentrala zen literaturaren eta, orokorrean, euskararen sekularizatzeko beharra aipatu zuen, garaiak eta egoerak erabat aldatu ez ziren seinale. Espainiar Estatuaren zentsura instituzionalaren mehatxua ez aipatzea ere datu interesgarri esanguratsua da, Hbren argitalpena oztopatzen zuen indar zentsore nagusia nondik zetorren argitzen baitu. Horregatik zuzentzen zion irakaspena Arestik euskal irakurlegoari. Arestik bere burua 50etako berritze uhinaren baitan kokatzen zuen bigarren paragrafoan eta, beraz, garai hartako itxitasunaren balorazio negatiboa egiterakoan nahiz testuinguru horretan Miranderen lana goretsi eta harekiko arbuioak salatzearen ariketan, agerian geratzen da literatura ordura arteko kanon zaharretik erabat askatzeko keinu estraegikoa zela Hbren argitalpena. Konparaketa ariketa bat eginez, estrategia honek antzekotasun handia du Bauldelairek Poeren itzulpenei egindako hitzaurre eta kritikenarekin. Miranderen lanen argitaratzeak nahiz bere hautu literarioen aldarrikapenak bidea ireki nahi zioten literatur sorkuntza eta eremu berri bati, sormen askerako komunikazio eremu bilakatzeko nahian. Mugimendu honek zentzua zeukan 60en amaieran, 50etan hasitako kanon zaharraren ideologia klerikal eta moralismoaren aurkako bideari amaiera jartzeko nahiz epe laburrean indar zentsore gisa funtzionatzen has zitekeen kanon berriaren gehiegizko itxitasuna ekiditeko. Ez batak ez besteak ez zuten lehenik Mirandek eta, ondoren, Arestik bere bitartez aldarrikatutako literaturaren ulermoldea bereziki sustatzen. Bikoiztasun hori ulertzeko, ezinbestekoa da Hbren atzealdeko hirugarren paragrafoko hitzei erreparatzea: […] gure literaturari egin dion mesedea ez dugu behar bezala inoiz naikoa laudatuko. Erromantiko denbora bigun batetik sozial literatura gogorregi batera iragaten ginen tenorean, dotoretasunezko aire bat, ongi-esanezko lezio bat, idaz-molde eder eta delikatu bat aportatu zuen Mirandek. Molde zaharrak apurtzen zituen bitartean, molde berriekin ez zen ados etortzen, eta zorionez hirugarren eskola baten aita bilakatu zen; Miranderi eskerrak, lizarditasunetik herritar eskolara hirugarren bide bat zabaldu zaio euskal literaturari: Lasa neba-arrebak, Peilhen, Harzabal eta Sarasola lekuko. Autonomia/heteronomia terminoetan, gailentzen ziren bi joeren artean Mirandek irekitako ildo hori indar heteronomo ideologiko-politiko hegemonikoek sustatutako kanonetatik kanpo geratzen zen literaturgintza zen, azken finean. Nolanahi dela ere, afera termno horietan planteatzea beti da arriskutsua, ez baita literatura mota hau inolako indar heteronomok, ideologiak edo engaiamenduk baldintzatu gabeko literatura batekin nahasi behar, ikerketa honen ildo teorikoari jarraituz ez baita halakorik. Jadanik argitu den bezala, Miranderen kasuan joera hori euskal nazioaren proiektu eta, bereziki, kulturarekiko engaiamenduaren baitan, euskal literaturaren eremuaren eraketa erabat oztopatzen zuten 50etako indar zentsoreen kontrakoa izan zen, hots, Estatu Espainolaren eta Elizaren zentsura instituzionalaren, nahiz honek aspaldidanik errotutako kanon zaharraren aurkakoa. Hala, Mirandek aldi berean gorpuztu zituen eremu literario nazionala osatzeko beharrezko heteronomia ideologiko-politikoa eta eremu artistikoaren autonomiaren aldarria, elementuok erabat bateragarriak direla agerian utziz. Arestik, aldiz, zubi-lana egin zuen helburu berarekin, 50etako heteronomia politiko-ideologikoari zegokion literatura soziala landuz, baina, hala ere edo horrekin batera, literatura sormen askerako komunikazio eremu gisa aldarrikatuz. Arestiren kritikaren azken bost paragrafoak Hb idazlanari buruzkoak dira. Horietariko lehenengoak hizkuntzaren gaineko informazioaz dihardu, batetik, gipuzkera osotuan idatzita zegoen hasierako bertsioa Euskara Batura itzultzeko egindako aldaketaren berri emanez eta, bestetik, Miranderen zuberotartasunak nahiz purismoak gehitutako zailtasunaz ohartaraziz. Bigarrenean, hizkuntzari lotutako zailtasunak zailtasun, idazlana oso ongi idatzita zegoela adierazi zuen kritikariak, bai eta erritmoaren egokitasunaz mintzatu eta nobela eredugarria zela baieztatu ere. Liburuaren atzealdean idatzitakoarekin bat eginez, Hbren lehen kritikan nobela eta nobela labur gisa sailkatu zuen Arestik literatur lana, nahiz eta aldi honetan Mirandek ipuin-berri (gidoiarekin) izendatu zuela aipatu. Ondorengo paragrafoan nobelaren gaiari heldu zion eta maitasun istorioa izugarria zela onartu ostean, ez zela lizuntzat jo behar erantsi zuen, balio sinbolikoa zuela argudiatuz eta ohiturazko literaturan ageri zirenak bezain maitasun garbia zela aldieraziz: "errebeldiazko azken garraisia zoro bat, gizarte intolerante baten kontrako aldarri desesperatu bat". Azken bi paragrafoetan ideia hori sakondu eta zabaldu zuen, literatur lan horrek idatzia izan zen testuinguruan zeukan funtsezko aldarrikapen izaera azaleratuz: Eta Miranderen liburutik har dezakegun irakaskintzarik harrigarriena, hau da: Obra hau libertadeari eskaindutako kantu bat dela; gezurra badirudi ere.Munduko hippiek inposiblearen bazterretan libertade amesgarri horri dedikatutako abesti eder, gaitz eta ezin bat. Hitz bitan esan beharko bagenu HAUR BESOETAKO zer iruditu zaigun, honela esanen genuke dela: Ikaragarritasunean mamitutako edertasun imposible bat. Gorago adierazi bezala, Miranderen aldarrikapen hori gaurkotu egin zuen Arestik Hbren argitalpenarekin, batetik, literatur lanak berak irakurleen igurikimen horizontean izango zuen eraginagatik eta, bestetik, argitalpenaren harira berak egindako pedagogiagatik ere, ez baitzuen ausaz erabiltzen "irakaskintza" hitza. Baudelairek Poerekin egin bezala, idazle-kritikariak Miranderen figura eta lana baliatu zituen testuinguru garaikidean hor zirauten mugen, nahiz etor zitezkeenen, zurruntasuna ikusarazi nahiz horien indarra deuseztatzeko. Kontuan hartzekoa da, 70etako literaturaren autonomiaren aldarrikapen honek balio berezia hartzen duela 50eko hamarkadako berritze heterodoxoarekin zubilana egiten duena poesia soziala idatzi zuen idazle bat izanda; bestela, poesia sozialaren kanon berriaren kontrako aldarrikapen huts gisa ere interpretatu ahalko bailitzateke. 50eko joerari lotzen zitzaion Arestiren aldarrikapenaren helburua euskal literatura Elizak sustatutako moralismotik eta, oro har, kanon zaharretik askatzea zen, baina baita kanon berrian sartzen ez zen literaturaren autonomia defendatzearena ere. Laburbilduz, Arestiren hitzek marrazten duten literaturaren autonomiaren irudiak ez zituen indar heteronomo ideologiko-politikoek bultzatutako kanonak ukatu edo arbuiatzen, aitzitik, horien baitako nahiz kanpoko literatur sorkuntzan aritzeko askatasuna aldarrikatzen zuen eredua da. Aurrerago ikusiko den bezala, hamarkadaren erdi aldean etorriko zen autonomiaren aldarriak, Arestirenarekin antzekotasunak bazituen ere, autonomiaren gaineko beste ideia bat zuen abiapuntu eta literatura sozialaren kanon berriaren kontra agertuko zen, bereziki. 3.1.6.2.2. Irakurleek Miranderi igorritako gutun batzuk. Hb argitaratu osteko Miranderen gutunerian idazlanaren irakurle zenbaiti zuzendutako erantzunak daude, eta horien bitartez jakin daiteke Arestirenaz gainerako literatur lanarekiko iritzi positiboen berri. Tauer izan zen irakurle horietariko bat eta, antza denez, argitaratu eta berehala irakurri zuen liburua, Miranderen erantzuna 1970eko azaroaren 2koa baita. Gorago aipatu bezala, idazleak adierazi zion azken aldian nahiago zuela lana argitaratu ez balitz: Ene Haur Besoetakoa gustatu ahal zaizu… ba du aspaldi handia idatzia nuela, eta argitaratzale bati eman nion- bainan, azkenekotz, ez nuen nahi argitara dezan. Baina bego hortan, argitara den ezkero. (Egan 3/4 1984: 85) 1971ko abuztuaren 9an Andolin Eguzkitzaren gutunari zubereraz erantzun zion Mirandek Hb gustoko izan zuela jakiteak sortutako poza adieraziz. Era berean, ulertarazi zion zergatik ez zuen gehiago euskaraz idazten ez eta euskal kulturan parte hartzen ere, gogaituta baitzegoen: Eskerrik hanitx zure leterentako. Plazerekin ikhusten dit ene Haur besoetakoa maite üken düzüla. Zorigaitzez, ez dit haboro euskaraz izkiribatzen (ez eta beste zuiñ nahi mintzajetan…). Pharka izadazüt ere ez badereizüt ihardesten Anaitasuna-ko interviewarentako, baina aspaldi huntan, gogait eginik, deliberatü dit Euskadi-ko gaizetan haboro parte ez hartzea. (Mirande, 1995: 252) Azkenik, Xabier Kintanaren gutunari emandako erantzuna dago, 1971ko urriaren 17an idatzitakoa. Honi ere poza adierazi zion, bereaz gainera beste adiskideen iritzirik jaso ez izanaren kexarekin batera: Eskerrik asko zure eskutitza gatik, eta batez ere Haur besoetakoa nere ipuin berriaz daukazun eritzi ona gatik. Zutzak beste nehork rzagun edo adiskideetarik ez deraut idatzi esateko liburu hortzaz zer pentsatzen duten. (Mirande, 1995: 253) Eguzkitzari bezala, azken aldian euskal kulturgintzan parte ez hartzearen arrazoiak jakinarazi zizkion, baina arrazoiak ez dira guztiz berdinak. Euskaldungoaren artean gogaiderik ez zuela esateaz gainera, bere gaixoaldiez ere mintzatu zitzaion, bai eta euskaldungoari ezer esatekorik ez zeukanaren irudipenaz ere. Mirandek idatzitako hiru erantzun hauek erakusten dute bazela euskal irakurlegoaren artean, Arestiz eta Lur argitaletxeko taldeaz gainera, Miranderen Hbz gozatzeko adinako igurikimen horizonte zabala zuenik. Zaila da, baina, liburua argitaratu eta berehala honen gaineko iritzi ezberdin anitzak zer nolakoak ziren jakitea, izan ere, Arestiren kritikaz eta gutunotan topatutako harrera positiboaren zantzuez gainera, halako isiltasun bat nagusitu baitzen argitalpen berriaren inguruan, kritikari zegokionean bereziki. Ondorengo testigantza zuzenak oro Miranderen 1972ko heriotzaren ostekoak izango ziren. Peillenek, ipuin-berriak izandako harreraren zeharkako informazioa eskaintzen du zenbait artikulutan, azpimarratuz ez zuela eskandalurik eragin: "No se malinterpretó la obra, no produjo tanto escándalo en 1970; tampoco con las dos ediciones en euskera y la publicación en castellano hubo problemas" (Peillen, 1991: 102). 3.1.6.2.3. Euskal literaturen historietan izandako presentzia. Euskal literaturaren historiografian islatzen da nabarmenen 70eko hamarkadan, hasieran bereziki, Hbren inguruan hedatutako isiltasuna, izan ere, badirudi historialariek literatur lan hau aipatu eta berehala hurrengora igaro nahi zutela dirudi. Historietako erdizkako presentzia hau etorkizuneko patroi bilakatuko zen Miranderen ipuin-berriarentzat. Hbk Sarasolaren Euskal literaturaren historian (1971) egin zuen bere lehen agerpena. Laburtasuna da autore honek "nobela" atalean egindako iruzkinaren ezaugarririk nabarmenena: JON MIRANDE. Haur besoetakoa (1970), argumento ahul batez, poemak eta ipuinak adierazten dituzten baloreak eta egilearen pertsonalitate aparta mostratzen dituen nobela" (Sarasola, 1971: 142) Azalpenaren izaera labur eta azalekoa dela medio, zaila da zehaztea zer jotzen zuen Sarasolak "argumento ahul"-tzat, bai eta aipatzen zituen "balore"-ak zeintzuk ziren argitzea. Testuari buruzko informazioa oso urria da, baina eskaintzen diren hiru ideietariko batek lotura zuzena egiten du literatur lanaren eta idazlearen pertsonalitate "aparta"-ren artean. 1976ko gaztelaniazko bertsioaren oharra are laburragoa baina ezberdina izan zen: "Su novela Haur besoetakoa (= La ahijada) especie de Lolita dramático no fue publicada hasta 1970" (Sarasola, 1976: 165). Daturik nabarmentzekoena, esan bezala, Miranderen Hbk Sarasolak ondutako historietan hartzen duen espazio txikia da, "Txillardegi"-ren Leerenarekin alderatuta, bereziki. Miranderen poesigintzari ere tarte zabalagoa eskaini zion, euskal poesia berriaren sorkuntzari zegokion tartean, lehenik, eta soilik idazlearen olerkigintzari eskainitako lerro batzuetan, ondoren. Puntuotan azpimarra egitea komeni da, izan ere, ondorengo lan historiografikoetan behin eta berriz errepikatuko ziren ezaugarriak baitziren Hben ―eta, oro har, narraziogintzaren― aipamenaren laburtasuna eta autore beraren olerkigintzaekiko desoreka. Ipuin-berriaren zentsura ez aipatzea, "nobela"/"eleberri" generoa esleitzea, egitura edo argumentuari xume edo klasiko iriztea, nahiz idazlearen pertsonalitate eta ideologiaren inguruko informazioari tarte nabarmena eskaintzea ere etorkizuneko ohar historiografikoetan iraungo zuten ezaugarriak ziren. Zortzi urte beranduago, Luis Villasanteren Historia de la literatura vascan (1979) agertu zen berriz ere Miranderen ipuin-berriaren aipamena, Sarasolarena baino are laburragoa: "Haur besoetakoa (Ipuin berri bat), Edit. Lur 1970. Especie de novela, de factura simple y fácil. Mirande escribe en un euskara común normalizado" (Villasante, 1979: 438). Esanguratsua da "especie de novela" esapidea erabili izana, horrek agerian uzten baitu eleberri gisa ulertu ohi denarekin guztiz bat egiten ez zuen testua zenaren irudipena zuela Villasantek. Bestalde, egiturari nahiz hizkerari erraz eta sinple irizten zien, bitxi dena. Litekeena da Arestik ondutako bertsioa, euskara batuaren arauekin bat zetorrena, originala baino irakurterrazagoa izatea, nahiz eta editoreak berak liburuari egindako kritikan ohartarazi Miranderen garbizaletasunak nahiz zuberotartasunak lexikoari zegokionean suposatzen zuten zailtasunaz. Dena den, editorearen ohar hori ziurrenik ez zegoen Villasanteren gisako irakurkeei zuzendua. Edozein gisaz, Arestik azaltzen duen bezala, Mirandek ez zuen Ab "euskera común y normalizado" batean idatzi, ezpada gipuzkera osotuan, eta Lur argitaletxeak moldatu zuen garaiko arauen arabera. Sinpletasun formalari dagokion oharra Sarasolarenaren antzekoa da eta Villasantek Miranderen datu biografikoak gainetik aipatu bazituen ere, haren ideologiari nahiz honen ondorioz izandako arazoei erreferentzia egin zien. Kritikan salbuespen batzuk izan baziren ere, historiografiari dagokionez neurri handiagoan edo txikiagoan etengabe errepikatzera egingo zuen joera honek: Miranderen datu biografikoek gune zentrala hartuko zuten, oharrak oso laburrak izango ziren eta, denborarekin, olerkigintzak hartuko zuen historiografietan idazle honi eskainitako espazio gehiena. Datu biografikoen presentzia eta idazle arazotsu, madarikatu edo enfant terriblearen figura ez zen baina historiografien bitartez soilik indartu, aitzitik, literatur kritikak berak, Arestiren lehen saioak kasu, ezaugarri horiek azpimarratu zituen, bai eta Hbri loturik agertzen ziren mota ezberdinetako iruzkin eta kritiketan ere. Gutxitan agertuko zen 70 eta 80ko hamarkadetan ipuin-berriaren argitalpen edo aipamenik ezaugarri horiek izango ez zituenik. Errealitate honen oinarrian kritika eta monografia falta zegoen, gorago aipatatutako 1977ko Anaitasunan Miranderi eskainitako monografikoan Azurmendik aipatzen zuena, alegia. Horri erantsi behar zaio ez zela erraza 70etan historiografiak elikatzeko Hbren azterketa kritiko sakon bat gauzatzea, literatur panoraman kokatzeko balioko zuena. Azkenik, ipuin-berriaren kanonizazioa ez zen urgentea literatura sozialaren kanona eraikitzeko estrategian. 3.1.6.2.4. Antologia: Jon Miranderen idazlan hautatuak (1976). Hbrekin batera, honen ostean argitaratutako Orhoituz (1976) olerki antologia eta Jon Miranderen idazlan hautatuak (1976) lanak aipatu zituen Villasantek bere lan historiografikoan. Hbren argitaraldiaren osteko isiltasuna igarota, Mirande nahiz Aresti jadanik zendu zirela, lehenengoaren idazlanak kaleratzeko iniziatiba agertu zen, olerkiak Kriseluren eskutik eta hitz lauzko fragmentu nahiz testu osoak Gerorenetik. Azken horretan Hbri eskainitako atal bat dago (1976: 190-200), baina bertan ez da Miranderen idazlanaren fragmenturik azaltzen, eskutitzenak baizik. Idazlanen antologia Peillenek prestatu zuen eta gutunok Mirandek bere adiskideari igorritakoak dira, literatur lana idazten hasi zenetik argitaratzeko itxaropena galtzen hasi zenera artekoak. Gutunok argitaratzearen helburu nagusia zen Mirandek ipuin-berria argitaratzeko topatutako zailtasunak eta garaiko zentsura giroa zertan zen erakustea. Horrek idazlanaren debeku garaiari erreferentzia egiten zion, irakurlegoari elementu berri bat eskainiz, Arestik emandako azalpenez haratago; beraz, harrerarekin lotura zuzena zuen gutunen argitalpenak. Agerian geratzen da ipuin-berriaren irakurle-editore horiek garrantzitsua irizten ziotela idazlanaren historia ezagutzeari. Interesgarriagoa da, era berean, Peillenek argitalpenerako prestatutako hitzaurrean dioena, izan ere, Arestiren kasuan bezala, Miranderen lanaren aipamen eta aldarrikapenen artean azaleratu egiten zen geroz eta indar handiagoa hartzen zuen literaturaren autonomiari buruzko eztabaida. Peillen kexu zen Miranderen Hbk kritika historiografikoan izandako harreraz eta Sarasolaren iruzkinari erreferentzia zuzena egin zion: Miranderen obrari buruzko iritziek, euskaldun euskaltzaleen mentalitatea ez dela batere aldatu erakusten digute. Hona nola ezkerreko "apez" batek Haur besoetakoa-ren trageria ikusten duen: "Argumento ahul batez poemak eta ipuinak adierazten dituzten baloreak eta egilearen pertsonalitate aparta mostratzen dituen nobela". Hori ahal da kritika? Salapen lotsagarria da; morala sakatzen zaigu aurrean, eta literatura aldetik judikatze ordez, gizon bat kondenatzen da (ezkertiarra ez delako; hain zuzen kritiko horren liburuaren helburua ezkertiarrek baizik ez dutela Euskal Herrian literatura onik egiten erakustea da). (Peillen, 1976: 27-28) Ez da erraza asmatzea Peillenek "pertsonalitate aparta" hitzei emandako interpretazioa bat ote zetorren Sarasolak eman nahi izan zien esanahiarekin, baina egindako interpretazioak azaleratzen du oinarrian zegoen ezinegona: kanon berriak eragiten zuen indar zentsorea, Arestik zazpi urte lehenago susmatutako bera. Agerikoa da Peillenen ezadostasuna 70etako literatur panorama orokorrarekiko, historiografia eta kritika barne. Miranderen figura bete-betean sartzen zen gatazka horretan, izan ere, Arestik Hbren atzealdean adierazi zuen bezala, Mirandek aurreko kanonarekin nahiz berriarekin bat egiten ez zuen hirugarren lerro bat ireki zuen, estetizista eta abangoardia zaleagoa, nahi bada, eta baztertua izan bazen bere ideia poliiko nahiz literarioengatik izan zen. Hartara, Mirande afera horren lehen martirraren forma hartzen hasi zen eta haren presentzia areagotu zen, literatura sozialaren kanon berriarekin batera autonomiaren gaineko aldarria indartu ahala. Esan gabe doa Gero taldeak prestatutako hitzaurrean Miranderen polemikotasuna, luzeegi ez bada ere, aipatu egiten dela, baina ezer gutxi den horri gaineratu behar zaio gaiaren esparrua zabaltzen duen Peillenen hitzaurrea. Hbren mamirik ez da agertzen eta pentsatzekoa da 1976rako lehen argitalpena agortuta egongo zela, ziur aski. Beraz, idazlan hautatuen barruan sartutako gutunak jadanik liburua irakurrita zutenentzako material osagarria izango zirela ondriozta daiteke. 3.1.6.2.5. Anaitasunaren (1977) monografikoa. 1977ko abenduan, Miranderen heriotzaren bosgarren urteurrenean, Anaitasuna aldizkariak idazleari buruzko hamabost orrialdeko erreportai bat bat eskaini zuen (1977: 23-37), arestian mintzagai izan dena. Monografikoak kolaboratzaile ezberdinek idatzitako atalak zeuzkan: Peillenek prestatutako "Idazleen askatasunaz eta «Euskaldungoaren etsaiak»" (1977: 23-25), Eguzkitzaren "Askatasun tragikoa edo idazle jator baten bizi- eta hilketa" (1977: 26-28), Azurmediren "Mirande puskaz puska beraurkitu" (29-32) eta "Mirande eta mendebaldearen kultur krisia" (1977: 36) nahiz "Mirande eta minoriherriak Europan" (1977: 35), "Lazkano Mendizabal"-en "Miranderen erreakzio politikoa" (1977: 33-34) eta, azkenik, "Gregorio Baldatika"-ren "Mirande, eskandal-harria" (1977: 37). Gorago azpimarratu bezala, erreportaiaren zioa ez zen Miranderen testuen azterketa kritiko sakona gauzatzea, idazlearen literaturgintza eta pentsamenduarekiko gerturatze eta berreskuratze saiakera baizik, eta hortik abiatuta, artikuluen autoreen garaiko euskal literatur tradizioaren nahiz eremuaren egoeraren gaineko ardatz askotarikoko hausnarketa. Hbren harreraren harira, azpimarratzekoa da ipuin-berriak daukan presentzia, esplizituki aipatzen baita bai Eguzkitzaren artikuluan bai Azurmendiren "Mirande eta mendebaldearen kultur krisia" delakoan ere. Hala, erreportaiaren atal batzuetan idazleari lotuta maiztasun handiz agertzen den askatasunaren ideiak ipuin-berriaren agerpenarekin batera, birsortu egin zuten Arestik Mirande eta Hbren balio sinbolikoaren eraikuntzan ezarritako oinarria. Eguzkitzaren artikuluan dauka presentzia handiena Hbk, izan ere, idazlearen eta gizonaren arteko sintesia eginez Miranderen bizipenak idazlanaren fragmentuen bitartez ilustratzen dira bertan, idazlearen askatasun bilaketan azpimarra eginez. Ariketa horren oinarrian, artikuluaren hasierako "obra eta gizona bat dira, zalantzarik ez, Jonen edertasunaren bilaketan" (Eguzkitza, 1977: 26) baieztapena dago eta hortik abiatuta da josi zuen lotura analogikoa. Aurrerago, literatur lana argitaratzeko ezintasuna paidophiliaren gaiarekin lotu zuen zuzenean: Jonek idatzi zuen elaberria; horra gizona eta haurra elkarren besoetan. Hara hor, zioskun, bi maitariok amultsuki besarkatuta betikotasunerarte, liburu honetan betiko gorderik. Horra hor, bada, zergatik hamar urte idatzia izan eta gero bakarrik argitaratu ahal ukan zuen gure zuberotarrak, Gabriel Arestiren esku, bere obra izugarria. (Eguzkitza, 1977: 27) Horren jarraian zioen Hb zela "euskaraz idatzi den prosa laburreko idazlanik hoberena, otzan, eme eta guriena…" (Eguzkitza, 1977: 27). Alabaina, epai estetiko aski subjektibo bat zen Eguzkitzarena, ez baitzuen edertasun horren izaera termino literarioetan behar bezala deskribatzen, batetik, eta, bestetik, edertasuna bera ere subjektiboa delako, hots, horrela aurkeztuta kritika hori ez zen baliagarria Miranderen testua euskal literaturaren panoraman kokatzeko. Edonola ere, gorago aipatu bezala, ez zen inongo momentutan erreportaiaren helburu gisa aipatzen Miranderen literaturaren kritika akademiko sakona gauzatzea, ezagutzera ematea baizik. Azurmendiren "Jon Mirande, puskaz puska beraurkitu" (Azurmendi, 1977: 29-32) artikuluan aipatzen den bezala, erreportaiaren helburua Mirande berreskuratzea, idazleari ikusgarritasuna ematea zen, euskal literatur kritika eta historiografiari zuzendutako mezu bat, lan horietan bete-betean sartu gabe. Nahiz eta literatur teoria eta kritika mailako azterketa akademiko faltagatik monografikoak ez zuen Hb historiografian kokatzeko aukerarik ematen, idazlearen berreskurapenak askatasunaren ideia eta aldarriaren ondoan, nahiz autonomiaren aipamenekin batera, bete-betean txertatzen du Hb garaiko eztabaida literarioaren genealogiaren baitan. Eguzkitzak idazlearen eta bere obraren gaineko honako laburpenarekin amaitzen du bere artikulua: "Lagunak maite zituen gizona, askatasuna maite zuen gizona, nazien antzera zenbait gauzari gorroto zion gizona, baina oroz gainetik ederto, zoli eta zoragarria idatzi zuen zuberotarra: horra, bada, Jon Mirande Aiphasorho." (Eguzkitza, 1977: 27). "Atxaga"-k eta Izagirrek 75ean sinatutako manifestuak Arestirenak ez beste termino batzuetan bideratu zuen autonomiaren afera. Jadanik aipatu bezala, kanon berriaren indar zentsorearen kontra lerratu zen diskurtsoa, gehienbat, nazioarteko mailan literatura engaiatuaren baitako errealismo sozialistaren kanona zalantzan jarri zen moduan. Sarasolak (2017) argitzen duen bezala, Azurmendi zen kanon berri horren sustatzaileetariko bat eta, Miranderen figura nahiz Hb aldarrikatzean, benetako autonomia lortzeko lehenik batasuna ―heteronomia ideologiko-politikoan oinarritua― beharrezko zuen gutxieneko askatasunaren lorpena aldarrikatzen zuen, Mirandek berak "Euskaldungoaren etsaiak" artikuluan euskaldunez eta autonomiaz dioenari jarraiki. Monografiko horretan agerian geratzen zen idazle hori ez zela esteta soila, ideologia eta politikatik erabat aldendutakoa eta, bestalde, bere ideia politikoek bazutela islarik sorkuntza literarioan. Finean, eztabaidaren bi aldeak ari ziren autonomia beharraz: literatura sozialaren aldekoak, literaturaren eremu nazionalaren eraketa oztopatzen zutenekiko autonomia beharraz ari ziren, Ustelakoak, aldiz, eremuaren oinarrizko osaketan sortutako kanon berriaren indar zentsorearekikoaz. Agerian geratuko den bezala, urteek aurrera egin eta kanon berriaren kontrako "autonomia" aldarriak ugaritu ahala, aldarriaren edo kontraren sakoneko motibazioak dibertsifikatu zirela dirudi, ez beti literaturaren autonomia ideologiko-politikoaren defentsaren mesedetan. Azurmendi Miranderen pentsamenduaz aritu zen bere artikuluan, Indiako pentsamenduaren, Nietzscheren eta neopaganismoaren eraginak aipatuz, besteak beste, denak mendebaldearen kontrako jarrerekin identifikatuz. Hbri amaiera aldera egiten dio erreferentzia, bertan Miranderen ideia horien guztien sintesia ageri delako, haren iritziz: Beharbada, Haur besoetakoa nobelan, Mirandek hiru korronteon sintesi edo sinbiosi pertsonal bat lortu du. Horregatik, liburu hau, sinple-sinple dirudiena, dinamita iruditzen zait niri. Eta konprenitzen da, liburua ezin publikatzeak Miranderi eman zion mina: euskal publikoak nobela hori arbuiatzea, Mirande bera arbuiatzea zen. Zentsura eta herstukeria baino gehiago zen. Fragmentu horretan Arestik Hbren atzealdean euskal irakurlegoari egindako kritika bera azaltzen da eta, honek, aurrez aipatutakoekin batera, agerian uzten du Arestik Hbren atzealdean idatzitakoaren ondorengotza. Hala, Mirande eta bere ipuin-berriak autonomiari buruzko literatur eztabaidetan leku zentrala izan zuten 70etako bigarren erditik aurrera. Baina, kanon berriaren sortzaileetariko bat izan zen Arestik 70etako hastapenean bere jardun literario eta kritikoa uztartuz buruan zuena Espainiar Estatuaren, kanon zaharraren nahiz berriaren indar zentsoreetatik haratagoko euskal literatur eremu bat sortzen laguntzea bazen, hamarkadaren erdi aldera autonomiaren gaineko eztabaidaren terminoak aldatu egin ziren, fokua literatura sozialaren kanon berrian ezarriz. Alabaina, berdin txertatu ziren Mirande eta Hb parametro berrietan. Orain arte azaldutakoei erreparatuz, ez dirudi literatura sozialaren kanonaren jarraitzaileen eta honekiko kritikoen arteko autonomiari buruzko eztabaidaren fase hau literatur eremuaren autonomiaren parametroetan kokatzea egokia denik, aitzitik, bi posizionamenduen arteko ezberdintasuna literatur eremuaren kanpoko edo barneko indar heteronomoei erreparatzean baitatza, baina bi kasuetan literatur eremuaren autonomiaren aldekoa, lehenak arreta handiagoa eskaintzen dio sistemari eta, bigarrenak, idazlearen jardunari. Are gehiago, Aresti, Eguzkitza, Peillen edo Azurmendi bezalako pertsonetan bi posizionamenduek bat egiten zuten, hein handi batean. Ez da beraz harritzekoa Mirande eta bere Hb bi aldeen ahotan egotea, batez ere, kontuan hartuta muturreko posizionamenduak baino ugariagoak izango zirela tartekoak. 3.1.6.2.6. Lehen azterketa akademikoa. Ipuin-berria argitaratu eta sei urte beranduago Miranderen lanak biltzen zituzten beste bi liburu argitaratu ziren. Honela, idazlea eta bere lana ezagutzera eman zitzaizkion pixkanaka euskal irakurlegoari. Miranderen heriotzaren bosgarren urteurrenean monografikoa argitaratu eta, bi urte beranduago, Villasanteren historia argitaratu zen urte berean kaleratu zen Hbri eskainitako lehen kritika akademiko sakonaren aurreneko zatia, noren eta monografikoan parte hartu zuen Eguzkitzaren eskutik, Miranderi Hb gustoko izan zuela esanez gutuna idatzi zion berbera. Bera izan zen "Jon Mirande elaberrigile: «Haur besoetakoa»-ren egiturazterketa (saio antzean)" (Eguzkitza, 1979-1983) izenburupean hiru artikulu ezberdinetan nouvelle critiqueren prozedura jarraituz literatur testuaren lehen azterketa sakona plazaratu zuena. Hirurak Saioak aldizkarian argitaratu ziren, 1979an lehena, 1980an bigarrena eta 1983an, azkena. Beraz, 70en amaieran gauzatu zen Hbren lehen kritika akademikoa, eremuaren eraketaren faktore batekin guztiz bat zetorrena: lehenik Deustuko Unibertsitatean eta Euskal Herriko Unibertsitatean, ondoren, garatu ziren euskal ikasketen sorrerarekin, alegia. Eguzkitzak egindako lehen azterketa horrek ez zuen, baina, Aresti, Sarasola edo Villasanteren esanen adinako tradiziorik sortu Hbren kritika eta historiografian, izan ere, hori izan baita luzaroan Miranderen ipuin-berriaren osotasunari metodologia bat jarraituz akademiatik egindako ikerketa sistematiko sakon bakarra. Molde akademikoetara egokitzen zen kritika honek ordura arte aitortu gabeko prestigioa erantsi zion Miranderen Hbri. Aresti edo Peillenenen kasuan bezala, idazlearen aldarria ageri da azterketa honetan, baina lanaren sarreran metodologia eta ikergaia justifikatzerakoan erabilitako tonua ezberdina da. Azterketa gauzatzeko nouvelle critiqueren metodologiaren aukera azaldu ostean, honakoa zioen: Bestalde, Jon Mirande zait interes- eta kezkagarri, zuberotar zela, nahiko idatzi duen artista zalu eta berezia, erakarri eta hunkitu egin nauelako errotik. Bere apurrean izan bedi hau haren ohorez egindako beharra, euskaldun guztiok Jon Miranderekiko daukagun zorra ordaindu nahiz datorrena. Diodan azkenez, irakurri eta, inoiz euskaraz idatzi den elaberririk ederrenatzat jo baitut "Haur besoetakoa", beronen irakurketa finka- eta argitzeko besterik ez dudala lan hau egin ukan gura. (Eguzkitza, 1979: 227) Azpimarratzekoa da ikerketa objektuaren hautuaren justifikazioan 1977ko epai estetikoa errepikatu zuela kritikariak, hau da, Hb zela haren iritziz ordura arte inoiz euskaraz idatzitako eleberririk ederrena. Arestiren kritikan ere laudorioak ageri ziren baina ez euskal literaturaren osotasuna aintzat hartzen zuen halako balorazio konparatibo superlatiborik. Ordura arte Miranderen ipuin-berriari ez zitzaion euskal literaturaren panoraman toki jakin bat esleitu eta Eguzkitzaren epai estetikoak balio berezia dauka zentzu horretan, azterketa akademiko batek babesten baitzuen Anaitasunako artikuluan itxura subjektiboagoa zeukan epaia. Miranderen adibidea hartuta, euskal literatur historiografiak zeuzkan hutsuneak salatzen ziren erreportaiean eta, ildo beretik, Eguzkitzaren helburua zen kritika akademikoaren bidez literatur lana sakonki aztertu eta monografiko akademiko horrek Hbren kokagune historikoa finkatzeko hutsune bat betetzea. Azterketaren atal oso bat eskaini zion egileari buruzko informazioari, baina aurreko historiografia nahiz bestelako lanekiko era ezberdinean, literatur kritikaren beharrezko osagai gisa, 1977ko artikuluan gauzatutako ariketaren bidetik. Idazlearen biografia eta pentsamoldearen xehetasunak bildu zituen lagunen testigantzak nahiz Miranderen gutun eta bestelako idazlanak iturri gisa erabiliz. Literatur kritikaren esparruan egilearena gai polemikoa zenaz jakitun "Egilearen inguruan" (Eguzkitza, 1979: 227-241) izeneko atalaren hasieran bere aukera arrazoitu zuen: Azken mende honetan literaturkritikak eduki duen eztabaidarik handienetariko bat egileen inguruko arazoez erabili dena dugu zalantzarik gabe, h. d., ea zein neurritan autorea mugatzen duten faktore guziek, bizitzea, ideologia, aiurria, e.a.-koek, eragipena daukaten beronen lanean, eta zein neurriz beraz obra bat epaitzean, obra maiseatzean, horik kontutan hartu behar ote diren. Haatik, nire aburuz, egilearen nortasunak ba du zeresatekorik nahiko literaturobrarekiko, eta are gehiago haren Weltanschauung edo Munduikuskeraz, eta honek, berriz, haren kreatzeko lanaz. (Eguzkitza, 1979: 227-228) Egileari buruzko atal luzearen ostean "Azterketa metoduari buruz" (Eguzkitza, 1979: 241-253) izenburupean nouvelle critiqueren metodologiaren nondik-norakoen azalpena eskaini zuen, hau da, marko teorikoarena. Sarreraz gainera, autoreari eta metodologiari buruzko atalek osatzen dute ikerketa lanaren lehen artikulua eta ondorengo bietan heldu zion kritikariak ipuin-berriaren testu azterketari. Aldez aurretik aipatzekoa da Eguzkitzaren azterketa Arestik argitaratutako bertsioan oinarritzen zela. Hala ere, amaierako puntua aliterazioari eskaini zion, gorago aipatu bezala, aldaketak aldaketa Arestiren bertsioan baliabide poetikoen aztarnak hauteman daitezkeen seinale. Xehetasunetan sartu gabe, Eguzkitzak egindako lanaren ekarpen azpimarragarriena izan zen eremu akademikora eramanda Hbri aitortutako balioa eta, bestalde, ondorengo ikerketetarako oinarri sendo bat uztea. Tesi honetan Eguzkitzak bere azterketan plazaratutako zenbait ondorio berrikusten badira, klasikotasun formala kasu, aldez aurretik zer berrikusi bazenari esker izan da. Ekarpen berriez gainera, azterketa honetan Arestik Anaitasunako kritikan (1970) era aski subjektibo edo intuitiboan egindako baieztapenari argudio sendoen bidez euskarria eman zitzaien, izan ere, Hbn askatasunak daukan garrantzia azpimarratzen baita "bidaltzaile mitikoa"-ri dagokion atalean (Eguzkitza, 1983: 131): d) Askatasuna: hauxe da ene aburuz benetako bidaltzaile mitikoa, zeren elaberri osoa askatasunari egindako olerkia ematen baitu. Gizona izan nahi da, berak nahi duen eran bizi nahi du. Ez du Isabela onartzen gizartekoi hutusa delako, ingurukoaren eta ingurukoen baitan bizi delako, baina ez zerbitzari, ondokoen esamesen baitan baizik. Pertsonaia guztiak askatasuna horren galtzaile edo defendatzaile dira gertatzen, dela Isabela, dela pintorea, otseina zein gusua. Hiltzen ere ergel batzuk ez dute uzten: […] Horri "jasotzailea"-ri buruz dioena gehituta (Eguzkitza, 1983: 132), esan gabe doa Miranderen testuaren irakurketa zabalak tesi honetan eskainitako hiru irakurketen ikuspegiaren oinarrirako lehen harriak ipini zituela: Jasotzailea. Gizateria, zalantzarik gabe, eta gizartearen barruan gizarte bat, txiki eta Miranderentzat maitea, Euskal Herrikoa, hainbeste sufrikario eta gorroto itsu jasan erazi zion gizartea, haren herrikoa. Lehen kapituluan zelako likits eta zakar gertatzen zitzaion zentsura― eta inkisiziogiroa ikusiak gara, eta gure gizartea bizi den giro horren kontra ankerki eta koldarrik gabe deihadar eta eihagora egiten du, egin zuen herioak baketu utzi zueno. Askatasunak bere mezua ematen digu: libre eta aske izan nahiarena, betikotz! Eguzkitzak egindakoa ekarpena garrantzitsua izan zen, baina bi arazo nagusi daude bere azterketan, Hb euskal literaturaren historian kokatzeko funtzionaltasuna kentzen diotenak. Batetik, azterketa metodiko eta akademiko bat bada ere, eskaintzen den balorazio konparatibo bakarra edertasunaren gainekoa da eta, hau, epai estetiko subjektiboaren mailan geratzen da, ez baitago argudiatuta. Hau da, eleberriaren egituran, hizkeran, gaian edo denadelako ezaugarritan oinarrituta beharko luke egon edertasun horrek, ordura arteko euskal eleberriekin erkatuta superlatiboa zela frogatzeko. Funtsean, 1977ko artikuluko azterketaren arazo bera da hau, azterketaren jatorri akademikoak hutshutean salbatzen ez duena. Bestetik, ariketa konparatiboaren falta sumatzen da, Hb euskal literaturarekiko harremanetan nahiz inguruko literaturekikoan jartzeko eta, hala, testuinguru historiografikoan kokatu ahal izateko. Aurrerago xehetasunez azalduko den bezala, ondorengo azterketa monografiko gehienek ere ezaugarri horiek faltako zituzten. Eguzkitzaren azterketa kritikoak 70 eta 80ko hamarkaden arteko zubi-lana egin zuen Hbren harrerari dagokionez. 1970ean argitaratu eta Arestik euskal literaturaren eremuko askatasunaren sinbolo bilakatzeko oinarriak ezarri zituen. Hautaketa hori erabakiorra izan zen ondoko urteetan Miranderen eta, bereziki, haren ipuin-berriaren berreskuratzea nahiz hauek izango zuten harreraren nolakotasuna bideratzeko garaian. Ondoko aroan harrera horren bilakabidean aldaketak gertatu baziren ere, orain arte iradoki bezala, 70eko hamarkadan ezarritako oinarri zenbaitek bere horretan jarraitu zuten. Nobela edo eleberri gisa sailkatu zen testuak autonomiari buruzko literatur eztabaidetan zuen presentzia areagotu egin zen berehala, Gandarak (2015) aipatzen dituen garaiko euskal kultur eremuan indartutako aldarrien senide, ez ordea azterketa kritiko teoriko eta konparatibo sakonen kopurua. 3. 2. 80etako aldaketak euskal literatur eremuan, mirandismoa eta Haur besoetakoa. Hbren harreraren lehen fasearen azterketan agerian geratu da ipuin-berriaren argitalpena bera autonomiaren eztabaidaren hasiera aldeko osagai esanguratsua izan zela. Horrekin batera, eztabaida horrek euskal literatur kritikagintzan dauzkan oinarri teorikoak berrikusi nahi izan dira, euskal literatur eremuaren eraketarako baino jadanik eratuta zegoen eremuaren kohesioa bermatzen zuen zentro-periferia tentsioen eztabaida gisa definituz, literatur sorkuntzaren eta eremuaren arau ezberdinak proposatzen zituena. Horretaz gainera, argudiatu da 50etako indar berritzaile heterodoxoa izan zela euskal literatur eremuaren oinarrizko autonomia ―literatur eremuaren baitezpadako osagaiak, hala nola, jendarte alfabetatu bat― benetan oztopatzen zuten elementu heteronomoen kontra betebetean egin zuen lehena eta, era berean, 60-70etako literatura sozialaren kanonizazioak literatur sorkuntza nahiz eremuaren arau berriak ekarri zituela, ordura arteko botere instituzioen zentsura indarrek ezarritakoekiko ezberdinak. 50etako mugimendu hartan Mirande izan zen beharbada horretan posizionamendu muturrekoena erakutsi zuena, baina ezin ahaztu daiteke bere lan asko argitaratu gabe geratu zirela. Hori zela eta, hark eta Peillenek sortutako Igela aldizkaria izan zen indar horren izaera eta borondatea bere osotasunean erakutsi ahal izan zuen bakarra, 70eko hamarkadan burua besterik erakutsi ez zuen 80ko hamarkadako boomaren aurrekaria, aurrerago sakonkiago aztertuko dena. 1962ko lehen aleko "Heterodoxoen xede eta egingai bereiziak" artikuluak dioen bezala, apostolutzaren kontrako aldizkari bat, predikatu ordez predikuekiko jarrera kritikoa sustatu nahi zuena, infernua, atsegina, plazerra agintzen zituen aldizkariak, Erasmoren esaldi honekin amaituz: "Bizitze atsegingarriena da, zuurtzia izpirik gabe, joaiten dena". Literaturaren autonomiaren edo, zehazkiago, literatura sormen askerako komunikazio eremu gisako ideiaren aldarrikapen horretaz gainera, aldizkaria osatu izanak berak materializatu egin zuen autonomia, ekintza eta egitate gisa, 70etako amaieran eta, bereziki, 80etan indartuko zen joeraren aurrekaria izan zen, beraz. Igelarenaren antzerako literaturaren ikuspegi heterodoxoa zerakusten aldizkarien ugaltzeak 80ko hamardakara arte itxaron bazuen, ez dirudi kanon berriaren zentsura indarren ondorioz izan zenik, Espainiar Estatuaren zentsura instituzionalaren legediaren aldaketagatik eta ordura arte euskal literatur eremuak eskuratutako oinarrizko autonomia edo sistemaren egituraketa minimoari esker baizik. Olaziregik (2000: 89) ongi biltzen du bi garaien arteko bereizketa: Produkzioaren alderdiari bagagozkio, gauza jakina da, euskal literatur jarduera autonomoa 50eko hamarkadan instituzionalizatu zela gurean eta bere garapenerako lege-baldintza egokiak Franco hil ostean, hau da, Aro Demokratikoa deitu izan zaion horretan, gertatu zirela. Autonomia Estatutuaren ostean (1979) onartu zen Elebitasun Dekretuak (1982) bultzada berria eman zion euskal literaturgintzari. Egoera honetaz eta euskarazko argitalpengintzari instituzioek ematen zioten (eta dioten) dirulaguntzen babesean, argitaletxe berriak sortu ziren. Gertakariok guztiok eragin zuten euskal liburugintzan […] Autonomia Estatutuak euskarazko hezkuntzaren erdizkako 35 normalizaziorako bidea ireki zuen, euskal literaturaren ―eta, oro har, euskarazko kulturaren― eremuaren garapenerako oinarrizko elementu zen euskal jendarte alfabetatu batentzako aukera. Era berean, aldizkariei dagokienez, 1977ko Ley Antilibellok aldizkari eta egunkariak argitaratzeko bide ordura arte oso hertsia zabaldu zuen, eta hori faktore garrantzitsua izan 35 Ez da ahaztu behar Espainia barneko euskal eremuari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) berriki arte A eta B ereduek ikasmaila guztietan funtzionatu dutela, ikastetxe kontzertatuetan ez ezik publikoetan ere. Nafarroako Foru Erkidegoan (NFE) euskararen ofizialtasunaren zonaldekako banaketak ere traba bat suposatzen du normalizaziorako bidean. Azkenik, Frantzia barneko euskal eremuan, 2017tik Euskar Herri Elkargoa (EHE) deritzonean euskara ez da hizkuntza ofiziala, eta hezkuntza eremu publikoan ez dago curriculuma osorik euskaraz garatuko duen lerrorik. zen euskal literatur eremuaren garapenaren moldatze fasean. Erabateko adostasuna dago gaur egungo euskal literatur sistema garaikidearen egituraketak orduan iritsi zuela bere erabateko osatzerako bidea, baina gaur egungo euskal literatur sorkuntza eta eremuaren arauak ez ziren apur bat beranduagora arte ezarriko, "autonomiaren" edo "bainaren" belaunaldiko idazleak zentroratu eta kanonizatze bidea hartu arte. Jarraian agertuko den bezala, 70eko hamarkadatik 80korako pausuan euskal literatur eremua krisialdi moduko batean murgildu zen eta, tarte horretan nahiz hortik aurrera, oso fenomeno polisemiko nahiz paradoxala bilakatu zen autonomiarena, Miranderen eta Hbren harreran zuzenean eragin zuena. 3.2.1. 80etako krisia eta autonomiak euskal literatur eremuan. Sarasolak (2016) Ustela, Pott eta Oh! Euzkadi aldizkariekin lotzen ditu euskal literatur panoraman literatura konparatuak izandako lehen agerpenak eta, era berean, aldizkarion jardunaren beste ezaugarri batzuk deskribatzen ditu. Deigarria da ezaugarri hauek Miranderen sorkuntza literarioaren ezaugarriekin duten antzekotasuna, hala nola aldizkariaren bitartekoa, literatura periferikoei ere erreparatzen zien itzulpengintza (2016: 501), eurozentrismoa (20116: 509), testuartekotasuna (2016: 505), gorago aipatutako doinu ironiko, sarkastiko, probokatzailea eta abar. Hauek guztiak literatura konparatuarenak ez ezik, modernitatearen osagai ere badirela argudiatzen du Sarasolak36. Horiek horrela, eta Arestiren eragina bistatik galdu gabe, kritikari honek aipatzen dituen aldizkarien aurrekari eta eragin zuzena Miranderen literaturgintza eta Peillenekin batera sortutako Igela direla pentsatzeko pisuzko arrazoiak daude, autonomiaren gaineko diskurtsoa delarik horietariko oinarrizkoena. Alabaina, garrantzitsua da aldizkariok sortu ziren momentuari erreparatzea, horrek ezerk baino garbiago erakusten baitu autonomiaren gaineko ideien agerpena euskal literatur eremuaren oinarriak jadanik eratuta zeudelako sintoma ez ezik, garapen maila horrek ahalbidetutako krisiarena ere bazela. 70en hasieran Hbren argitalpenean jadanik literatura sozialaren kanonaren indar zentsorea nabaritzen bazen, are modu argiagoan irudikatuta agertzen da 1972ko Anaitasunaren 261 zenbakian (10) argitaratutako "Etxe barreneko zentsura" artikulu interesgarrian, "Perugorria"-k sinatutakoa. Bertan, adibide batetik abiatuta, euskal argitaletxeen esperimentalismoaren kontrako debeku indar zentsorea salatzen zuen egileak, bi arrazoietan oinarritzen zena: euskal irakurlegoak ez zuen tankera hartako lanik ulertuko eta argitaletxearentzat ez litzateke ekonomikoki onuragarria/bideragarria izango. Honek erakusten duena da literatura sozialaren estetikaren oinarrian oradura arteko zentsura indar instituzionalek sortutako euskal irakurlgoa zegoela, eta xumetasun linguistiko-formaletik ateratzen ziren lanek zailtasun handiak zeuzkatela argitaratuak izateko. 70en amaieran, baina, testuinguru orokorrarekin batera, egoera horrek ere aldatzera egin zuen. Gorago adierazi bezala, Espainia mailan jazo ziren aldaketekin, literatura sozialaren kanon berriaren eta euskal literatur eremuaren testuinguru soziopolitikoa aldatu egin zen, aukerak zabalduz. Hala ere, ez da ahaztu behar, batetik, Espainiar Estatuaren aparatuaren legediak zentsura dialektikan muga zorrotzak mantentzen zituela eta, bestetik, iraganeko errepresioaren eraginpean ―ezinbestean― osatutako euskal literatur eremuak erreakzio abiada txikia zuela. Horrenbestez, inertzia zenbait aldatzen zailak ziren, liburuaren formatuarena, adibidez. Literatura sozialaren kanonaren sendotasuna mantendu egin zen tarte batez, euskal komunitatearen zati baten emantzipazio proiektu zabalagoaren parte zen heinean. Torrealdairen (1977) azterketa soziologikoak erakusten duen bezala, proiektua babesten zuten idazle, kritikari, argitaletxe eta irakurlegoaren ezaugarri ideologiko-linguistiko-literarioak antzerakoak izaten jarriatzen zuten eta, hala, literatura sozialaren kanonak ezarritako euskal literatur sorkuntza nahiz eremuaren arauek, azken honen baldintzei estu lotuak, urte batzuez iraun zuten. Apalategik (1998: 27) garai hartako euskal literatur eremuan jazotako krisia politika politikarien eskuetan uztearen ondorio gisa laburbiltzen badu ere, ikuspegi hau osatu behara dago: Politika politikarien eskutan zegoen (batzuek esango dute politikeroa bihurtu zela) eta literatura bere buruarekiko galdeketa esistentzialetan murgildu zen urte batzuez: zertarako egin literatura? 80. hamarkadaren hasierako literaturaren "krisi" famatua ez zen beste ezer, euskal idazleak ez zeuden xede extra-literarioek eraginik gabe idazten ohituak. Baieztapen horrek, baliagarria izateko, eskatuko luke EAEko Autonomia Estatutuaren ostean euskal eremuko komunitatea, kultura eta, zehazkiago, literatura benetako autonomia estadio batetara iritsi izana aurretik beregan eragiten zuten indar zentsore instituzional nagusiekiko, hots Espainiar eta Frantses Estatuak. Ez zen, baina, halakorik gertatu eta, beraz, politikari profesionalak egonda ere, koiuntura ez zen euskal idazleen engaiamendua baztertzeko modukoa. Bestalde, jadanik aipatu den bezala, ez da testuinguru berezirik behar idazleek politika egin dezaten, kultura ere politika baita, ez dagoelako ideologia eta politikaren eremutik kanpoko literaturarik, komunikazio ekintza den heinean. Ez dirudi krisiaren funtsa objekturik gabe geratutako idaze saldoa zela defenda daitekeenik, beste zerbait baizik. Apalategik extra-literariorik gabeko literatura aldarrikatzen zuen belaunaldia aipatzen du, baina, badirudi bere arrazoibidean belaunaldi honi zentrora eta kanonizatze aldira iristen denean soilik ematen diola garrantzia, ez krisi momentu horretan bertan. Ikuspegiak, aldiz, ezberdina beharko luke izan, hemen azaleratu nahi denaren ildotik, batetik, belaunaldi berri horrek eta ondorengoek berehala heldu baitzioten bere sorkuntzarako baliabideak garatzeari eta, zentzu horretan, krisia aldaketa terminoetan ulertu beharra dago, maila orokorrean, euskal literatur eremuaren garapenaren materialaren testuinguruan, politika formala eta informalaren gainekoak albo batera utzita. Literatur eremuaren sektoreren batek krisia termino negatiboagoetan pairatu bazuen ere, aurrerago ikusiko den bezala, literatur formatu berrien etorrerarekin harreman zuzena izan zuen. Bestetik, eremuaren garapenaren norabidea ere 70-80etan eztabaidatu eta 80en erditik aurrera erabat definitu zen literaturak, modernoa izango bazen, ideologiko eta politikoki autonomoa izan behar zuelako lelopean. Ez zaio baieztapen horrek markatutako joerari zor euskal literatur eremuaren autonomizazio handiago bat, bai ordea gaur egungo literatur eremuaren nolakotasuna, bere argi-itzalekin, bai eta euskal literatur eremuko askotariko agenteek literaturaz eta literatura autonomoaz daukaten ikuspegia ere. Hau da, belaunaldi horren hainbat kideren esanen eta literaturaren zentroratzearekin batera egungo euskal literatur sorkuntza eta eremuaren arauak definitu ziren, kanonizazioarekin finkatu. Gorago aipatutakoaren ildotik, literatura sozialaren kanona mantendu bazen ere, geroz eta indar handiagoa egiten zuen periferiatik zetorren belaunaldi berriak. 70en amaieran jazotako aldaketek idazleen eta literaturaren papera modu irekiagoan birplanteatzea ekarri zuen eta momentu horretan hasi zen ere agerian geratzen autonomia ezberdinen aldarriaren izaera ideologikoa. Jon Juaristik 1984an Kandela literatur aldizkarian egin zioten "Jon Juaristi, Pott-en zerebro izkutua" izenburua duen elkarrizketan, idazlearen konpromezuaren eta idazle organikoaren figuraren harira, zera zioen, garaiak aldatu zirela, antifrankismoaren korronte bateratzailea apurtu egin zela 70etako bigarren erdian eta Pott horren sintoma izan zela: - Organikotasun hori «Pott»ekin batera apurtu zen? - Ez, «Pott» izan zen sintoma bat baina ez benetako ajentea. «Pott»en hiru urtetan organikotasun hori ezinezkoa zen. Arestiren garaian bazegoen organikotasun politikoa, antifranquista. Geroztik euskal gizartea zatikatu eta fragmentatu denean organikotasun horren posibilitatea galdu da. Aldaketa soziopolitikoek eragina izan zuten idazleengan, jakina den bezala, "Atxaga"ren kasuan Ustelatik Potterako bide laburrean ere aldaketak jazo ziren. Sarasolak dioen bezala, lehenengoan literaturaren autonomia engaiamenduari lotuta zetorren, baina beste modu batera ulertuta, Frankfuteko Eskolaren teorien ildotik. Potten kasuan, baina, ikuspegia ezberdina zen: Uria eta Iñurrietak sinatutako 1982ko Susa (1980-1994) aldizkariaren 5. Zenbakiko "Euskal literatura? Euskal literatura? Literatura?" artikuluan marrazten den "Atxaga"-ren eboluzioan oinarritutako konparaketak agerian uzten du Ustelaren literatura eta herrigintzaren arteko lotura engaiatua Potten erabat desagertu zela. Hona elkarrizketa modura planteatutako konparaketaren fragmentu batzuk: ― Ongi da. Nik ikusten dudana zera da, USTELAk eta POTTek ikuspegi kontrajarriak dituztela literaturaz, literaturgintzaz, inguruarekiko loturez eta abar. Agian kontrajarriak gehiegi esatea da, baina bai oso ezberdinak behintzat. USTELAn literatura Euskal Herria egiteko, osatzeko arma bat da, proiektu nazionala gauzatzeko arma bat. […] aitzitik, errealitate erreferentziala zabalagoa dateke, desdibujatuagoa, eta elemendurik garrantzizkoena idazlea da, besteak, honen mende daudelarik. Oso kontuan hartzekoa da 1975eko Ustelaren agerpenetik 1978ko Potten garaira aldaketa garrantzitsuak jazo zirela euskal testuinguruan, Espainiak demokraziarako egiturazko erreforma administratiboa hasi baitzuen, eta tarte horretan sartzen dira, besteak beste, 1977ko amnistiaren legea eta 1978ko Espainiako Konstituzioaren erreferendum nahiz ezarpena. Manu Lopezek 1984ko Kandelan argitaratutako "Euskal literatur aldizkarigintzaz. Pott eta Susa-ren inguruan" artikuluan eskaintzen duen panorama oso argigarria da. Honen arabera, Arestiren heriotzak ordura arteko euskal literaturaren panoraman, literatura sozialari zegokionean bereziki, hutsunea sortu zuen eta, era berean, baldintza politikoen aldaketek hutsune horri nahastea gehitu zioten. Horrekin batera, argitaletxeen indartzea ere aldaketa garrantzitsu gisa aurkeztu zuen: Arestiren heriotzari, denbora gutxiren buruan gertatutako baldintza politikoen aldaketa gaineratzen badiogu, euskal literaturan hutsunea ez ezik, nahastea sortu zela argi ikus dezakegu. Aldaketa gehiago izan ziren, haien artean garantzizkoa izan zen bat, hots, momentu honetan argitaletxeek indarra hartzen dute eta empresa erara hasten dira funtzionatzen. Honek inportantzia handia dauka euskal liburugintzaren normalkuntza kapitalistaren aldetik. Testuinguru horretan kokatzen zuen Lopezek Pott taldearen sortzea, baina berdin da baliagarria Ustelarenarentzat, aldaketa soziopolitikoen tamaina kenduta. Hain zuzen ere, pentsatzekoa da bien arteko literaturarekiko posizionamendu ezberdinen arrazoietariko bat azken puntu hori izan litekeela. Aldaketak bizkortasun handiz sortu ziren garai hura krisi garai bat izan zen, ezinbestean, aldaketa garaia. Krisi horri euskal literatur sistemaren izaera prekarioa ere gehitu behar zaio, "Atxaga"-k 1982ko 5. Susako "Atxagarekin hizketan?: Pott banda, neure burua eta gainerakoak" elkarrizketan deskribatzen duenaren ildotik krisi ekonomikoarekin nahiz irakurlegoarekin lotua zena, kritika barne: ― […] Kiebra jota geunden, hori lehenengo, eta bestetik, ba zera, boikotarena… boikot hitza erabiltzea gogorra izango da, baina guri gertatzen zitziguna ―aldizkari literario orori gertatzen zaiona, seguru asko― hitz horrek adierazten du hobekien. Hauxe da giroa; giro horrek ito du Pott Banda (eta inprimategien krisiak, eta liburu saltzaileen irabazpide urriak, eta Iruinean gure aurretik ale bat erosi gabe pasa ziren hamabi ifar euskaldun zeken eta xuhur haiek… mundua, azken finean). Alabaina, garaian euskal literaturgintzak bizi zuen krisiaren inguruko jarrera positiboa erakusten zuen "Atxaga"-k, batetik, fenomeno berria ez zelako eta, bestetik, egiten ziren apustuak geroz eta handiagoak zirelako: ― Nik onartzen dut krisiarena, baina ez naiz larritzen. Alde batetik gure krisia sekulatakoa ezezik (esana dago, ia gureak egin du). Baina bestetik, oraingo hau krisi emankortzat jotzen dut. Gaur egun apustuak hobeak dira, anbiziosoagoak, desio literarioek ez dute mugarik ezagutzen (desio on bati dagokionez, ezta?) […] Desioa dela-eta parentesi artean ezarritako horrek txertatzen duen ironia oso kontuan hartzekoa da. Izan ere, zentsura dialektikaren aldaketei egiten die erreferentzia, hau da, behin Estatu Espainiarraren zentsura aparatuaren errepresio indarra "txikituta", askoz ageriago geratu ziren euskal literatur eremuaren baitako beste indar zentsoreak. Hurrengo puntuan aztertuko den bezala, 50etako moralismoak eta kanon zaharrak oraindik ere indar handia izaten jarraitzen zuen, eta horri gehitu behar zitzaion euskal komunitateak/irakurlego potentzialak bultzatzen zuen literatura sozialaren kanon berriak ez zuela abangoardia esperimentala oso gogoko. Hala, periferian kokatzen zen belaunaldi gazteak bide berriak irekitzeko baliabideak garatu beharko zituen, literatur ekoizpenari zegokionean iraganekoa baino irekiagoa zen testuinguruan. "Atxaga"-k iruzkin horiek egin zituen urte berean Azurmendiri egindako elkarrizketa bat argitaratu zen 4. Susan, "Joxe Azurmendi solasean" izenburukoa eta, bertan, literatur krisia zen mintzagai, gehienbat. Honela zioen elkarrizketaren aurreko aurkezpenak: "Noizpait izendatu ohi zaio belaunaldi gazteon aita ponteko. Guk ez dakigu aita pontekoa dugun, baina…". Horrek agerian uzten du Azurmendik garaiko belaunaldi gazteengan izan zezakeen eragina, erreferente gisa. Elkarrizketa hartan deskribatu zuena "Atxaga"-k laburbildutakoaren antzekoa zen, batetik, krisi ekonomikoa eta, bestetik, kontsagratu gabeko idazleentzako espazio falta, lehenaren ondorioz, neurri batean. Euskal literatur sistema ahula zen eta kausa nagusia indar zentsore instituzional ezberdinek luzez egindako indarra zen. Horrekin batera, kultur politika ekonomikoak ere bere gabeziak zituela baieztatu daiteke, eta horrek zailtasun handiak suposatzen zituen berrikuntzak egiterako garaian. Azurmendik Estatuaren esku hartzearen irtenbidea aipatu zuen konponbide posible gisa: "Eman dezagun, beraz, estatuak sortzen duela editoriale nazional bat, justu oraindik beren kasa bizitzeko gauza ez diren sekzio horiek aurrera ateratzeko". Alabaina, halako proiekturik aurrera atera ezean ―ezinezkoa d/zena, euskal nazio errekonoziturik ere ez baita―, belaunaldi berrientzako momentuko irtenbide egokiena aldizkari bat sortze zela zioen, 50eko hamarkadako egoerarekin lotura zuzena eginez: Gauza bat hartu behar da kontutan. 1956.an literatura berri bat sortzen da, gerraurrekoarekin erabat puskatzen duena. Azken urte hauetan beste belaunaldi bat iritsi da literaturara, eta probak egiten ari da. Eta nik usted ut beti probak egiteko tokia aldizkaria izan dela. Orduan, bultzada berri hauek, haize berri hauek beti aldizkari batetan egiten dute proba eta gero liburutara. Eta zuen belaunaldi horri gertatzen ari zaiona da probak egiteko ere liburutara jo beharra, liburu txikira, erdi panfletora, ez daukalako órgano bat aldizkari batetan probak egiteko nahikoa, eta beraz, esperimento aro baten ondoren liburura iristeko. Orduan urjenteena niretzat, larriena, idatzi nahi duen jende horrentzat mementu honetan aldizkari bat izatea litzateke. Aldizkarien izaerari buruz galdetutakoan erantzun zuen garrantzitsua zera zela, "aldizkaria gazte horien eskutan uztea, ez betiko kontsakratuen eskutan". Hala, aldizkari formatua planteatu zuen Azurmendik beharrezko autonomia egitate bihurtu ahal izateko baliabide modura, 50eko hamarkadan nahiz 75etik aurrera gertatzen hasi zen bezala. 3.2.1.1. Krisiaren fruituak: 80ko aldizkari gazteen booma. "Atxaga" eta Azurmendiren elkarrizketak kaleratu zituen Susa literatur aldizkaria 1980an sortu zen, Hordago argitaletxeak kaleratutako Xaguxarraren urte berean. Jadanik aipatu den 1984ko Kandelako artikuluan, Lopezek Susaren sorrera garaia Pottena baino egonkorragoa zela zioen, maila soziopolitikoan nahiz euskal literatur sistemaren elementuen garapenari zegokionez: POTT desagertu eta SUSAren «boom»ak eman zion jarraipena, neurri batetan, bandakoen lanari. Oraingoan Donostian, letren fakultateko zenbait jendek aterata eta bultzatuta. Fakultatearekin lokarria ahulduz doa eta bigaren zenbakirako apurtu da. Egoera askoz ere definituagoa da: politikaren arloan, Autonomi Estatutoa eman zaio Euskal Herriko hiru probintziari; euskal kulturaren arloan literatur sariketak ugarituz eta sendotuz doaz, Euskal Herriko Unibertsitatea errealitate bat da (nahiz eta tristea), eta liburugintza dexente handitu da, argitaletxeak honen merkaturatzean jaun eta jabe direlarik. Artikuluaren amaierak zioen bezala, liburuaren krisiaren aurrean aldizkariak ari ziren irtenbidea aurkitzen, aldizkariek eskaintzen zuten autonomiaren abantaila azpimarratuz: "Jarraipenik izango duela, dudarik ez dago. Literatur aldizkarien zeregina autonomikoki planteiatzea jende askoren esku dago". Beraz, baieztapen horren aurreko Azurmendiren elkarrizketako hitzak profetikoak izan ziren, 1981ean eta hortik goiti literatur aldizkari andana sortu baitzen gazte euskaldunen eskutik: Idatz&Mintz (1981-2001) Sultifera Navis (1982-1983), Maiatz (1982-…) Txortan (1984-1985), Kandela (1983-1984), Porrot (1984-1991), Korrok (1984-1989), Ttu ttuá (1984-1985), Txortan (1984-1985) eta abar. Aldizkariotan ez zen literaturaren autonomia aldarrikatzen Igelan, Ustelan eta Oh! Euzkadin bezala, aitzitik, aldizkari literario horien guztien agerpenarekin literatura autonomoa egitate izatera pasa zen aldarrikapen ordez, euskal proiektu nazionalideologikoekiko literaturak zeukan erantzunkizuna ez zen gai zentrala literatur aldizkariotan. Horrek, baina, ez du esan nahi literatura engaiatua sortzen ez zenik, baizik eta horretarako ere autonomia bazela aldizkari horietan. Ez da ahaztu behar, aldizkarien boom hori gerta zedin ezinbesteko aurrebaldintza izan zela Espainiar Estatuak ezarritako zentsura dialektikaren mugen aldaketa. Eredu gisa, Ustela edo Pottez gainera, pentsatzekoa da, 1979an Hordagok liburu forman kaleratuako Igelaren berrargitalpenak eragin zuzena izan zuela aldizkari berrien sorreran, bai eta horien kutsu heterodoxo eta mirandiarrean. Argitaletxe hori bera izan zen, gorago aipatu bezala, Xaguxarra sortu zuena eta, beraz, agerikoa da literatura sozialaren kanonak bere mugak zabaltzeko modu materialak bilatzen ari zela. Gogoan hartu beharra dago kanon horren hauspo emaile izan zen Lur argitaletxearen senide zuzena zela Hordago, elkarte anonimo gisa eratutako azken honek barnebildu baitzuen lehena. Gorago ikusi bezala, Azurmendik 50eko hamarkadako literatura berriaren fenomenoarekin lotu zuen 80etakoa eta "Atxaga"-k berak ere, jadanik testura ekarri den 1982ko 5. Susako elkarrizketan zioen garaiko krisiaren arrazoia, hein batean, literaturaren bilaketan argitasunetik iluntasunerako bidea egin izanari zor zitzaiola, zentzu metaforikoan: Orain arteko literaturgile gehienak ottorena egin dute: arlo ezagun batera mugatu, han "argia" (zeruko argia, somete:) zegoelako. Baserrira jo dute (baserri, diot, eta ez "mendi"; baserriaren literatura ez da mendiaren literatura, edo mendiarena da baina galbahe ideologikofolkloregilegiletik pasea: niri ez zait "Garoa" interesatzen: EHko mendian ezagutu dudan jendea joanes eta abarren antipodetan dago) ba hori, baserrira jo dutela, txanpona (idem literatura) aurkitu gabe. Oraingo krisia, beste gauzaren artean, argitik urruntzeari zor zaio. Hori da SUSAkoen problema, hori POTTekoena. Eta motellak! Hau duk ilun puska! Honek agerian uzten duena da, 80ko hamarkadako aldizkari horietan lehen aldiz garatu zela era zabalean benetako literaturaren autonomia ideologiko-politikoa ―Figueroak (2016) finkatzen dituen terminoetan―, bai literatura sozialaren kanonarekiko, bai eta kanon zaharraren itzal luzearekiko ere. Etorkizuneko autonomia-heteronomia harremanei begira, nabarmentzekoa da baita ere lan kolektiboak autonomia ekonomikoa errazten zuela. Espainiar Estatuaren errepresio indarrak euskarazko kulturarekiko era diskriminatuan errepresioa erabiltzeari utzi zionean, belaunaldi gaztearen literatur sorkuntzak kanon zaharraren kontrako erreakzioa gauzatu zuen. Era berean, literatura sozialaren kanona babesten zuten egiturez kanpo izan zuen non esperimentatu, periferian bazen ere. Mirandek muga antzekoak zeharkatu nahi izan zituenean berdin jokatu behar izan zuen Peillenekin batera, hots, Igela aldizkaria sortuz, baina testuingurua oso zen bestelakoa. Berritasun honek, beraz, Mirandek ekarri nahi izan zuenarekin bazuen antzarik, umore beltzak, erotismoak, suizidioak eta abar protagonismoa hartu baitzuten, moral katolikoaren kontrako gaiek, alegia. Nolanahi dela, Mikel Antzak 1984ko Susa 12n "Maiatz, Kandela, Korrok eta Ttu-ttuá. Literatur aldizkariak borbor" artikuluan aldizkari ezberdinen agerpenaren harira osatutako erreportaiean zioen fenomeno honi esker euskal idazle askok bere lana kaleratzeko aukera zuela eta, hala, non argitaratu ez zeukan belaunaldi berriaren krisia albo batera geratu zela: Hona ekarri ditugun lau aldizkariotan, gutxi gorabehera, berrogeitamar (50) idazle baino gehiagok idatzi du zeozer. Kopurua ez da txantxetazkoa. Zerrenda luzeegia litzateke, baita zenbait ezizen eta pseudonimo kenduta ere. Krisiaren garaiak aldendu zirela dirudi, ezta? Salbuespenak salbuespen, esan liteke 80ko hamarkada iritsi arte ezin izan zela euskal literatura "Atxaga"-k ―bai eta Mirandek ere― "baserriko" deitu zuen kanon zaharretik erabat mendi profanora nahi beste aldendu, kanon berriak ere indar zentsore zentrifugoa egiten baitzuen. Hala, kanon zaharrak zein berriak, bakoitzak bere erara, oztopatzen zuten idazleen autonomia era kolektiboan gauzatu zen aldizkarien bidez 80ko hamarkadan. Esan gabe doa idazle gisa bizibidea eta autonomia ekonomikoa bilatzen zuenarentzat ez zela aterabide egokia, baina hori beste autonomia mota bat da, bestelako heteronomiak sortzen dituena. Horiek horrela, ez da kasualitatea, jarraian aztertuko den bezala, aldizkariotan eta, garaiko kultur giroan, oro har, Miranderen presentzia handia egotea, ez eta Hbren berpizkunde bat jazotzea ere. 3.2.1.2. 80etako mirandismoa. Aipatutako mirandiar kutsuko fenomenook Miranderen berpizkundearekin batera etorri ziren, bai eta Hbrenarekin ere. 75etik aurrera sortutako aldizkarien artean Ustela da, beharbada, Miranderen kutsu handiena duena, izan ere, hasiera-hasieratik idazleen aurkezpenak eskela moduan agertzen dira, Igelaren bigarren alean argitaratutako "Gure buruxkak"-eko Miranderenaren antzekoak: "Hemen datza Jon-Chaho-Mirande / Ezer ez zen, ez euskaltzain ere…". Mermelada Ustelan ere "Atzo hil hintzen…" testu esperimentalean bi aldiz egiten zaio erreferentzia idazleari, baina, batez ere, ironia, erabiltzen diren gaiak eta formak ―kanon zahar nahiz berriarekiko bereiziak― eta literaturaren autonomiari lotutako diskurtsoa ziren Mirande eta Igelarekin zuen antzekotasun handiena. Azkenik, euskal komunitatearekiko engaiamendua ere hor zen, bide autonomotik bazen ere euskal kultura eta jendartearekiko engaiamendua Igelan zein Ustelan ageri baitzen, nabarmen. Potten autonomiaren gaiak esanahi berriak hartu zituen, horietariko zenbait Miranderen literaturgintzatik eta honek literatur sorkuntzaren nahiz idazletzaren gainean zeuzkan ideietatik urruntzen zirenak. 80etako aldizkariek eskainitako irtenbideari esker, literatura sozialaren kanonak eragiten zuen zentsura indarrak piztutako aldarrikapen eta eztabaidak gutxiago ziren eta literatur autonomia praktikan jartzen zuten idazleek. Hala ere, gorago aipatu bezala, Elizak lehenagotik eta Espainiako aparatu zentsoreak, ondoren, babestutako kanon zaharrak indarrean jarraitzen zuen, neurri handi batean, baina, 1977ko legedi aldaketan ikus daitekeen bezala, kristau moralaren arabera pornografiatzat har zitekeen erotismoa nahiz beste ezein kristau antimoraltasun jorratzen zuen testua prozesatu edo bahitzea antzina baino arraroagoa zen. Estau Espainiarraren aparatu zentsoreari beldurra galdu zitzaion testuinguru horretan sortu zen hemen mirandismo izendatzen dena: euskarazko aldizkariotan nabarmentzen zen kutsu inmorala ―kristau morala erreferentziatzat hartuta―, hau da, oso "mirandiar" kutsukoa. Hamarkada berri hartan oso ugariak izan ziren idazle honi egindako erreferentziak, aldizkarietan asko, baina ez bakarrik. Mota ezberdinetako omenaldi xumeak egin zizkioten garai hartan periferikoak ziren idazle ugarik, egungo literatur sistemaren zentroan daudenak horietariko zenbait, kanonizatze bidean. Adibide batzuk ematearren, Xaguxarraren lehen alean (1980) Sarrionandiak "Maggie, indazu kamamila!" ipuinaren epigrafea Miranderen "Zinopa" ipuinetik hartu zuen eta idazleak Hasier Etxeberriaren Bost idazle: Hasier Etxeberriarekin berbetan (2002: 292) aipatzen du idazleak lilura sorrarazi ziola: Bai Yon Etxaidek eta bai Gabriel Arestik Jon Mirande aipatzen zuten, Jon Mirande ere ordurako hilda zegoen. Xabier letek idatzi zuen artikulu bat haren umore beltzari buruz Argian, oker ez banago, eta Txomin Peillenek haren idazlanen bilduma bat prestatu zuen. Jon Miranderen […] Lilura gakdetu didazu eta nik lilurarekin irakurri nituen batez ere Etxahun, Aresti eta Mirande, […] Aurrerago ikusiko den bezala Sarrionandiak Marginalia (1988) liburuan ere eskaini zizkion idazleari lerro batzuk, Arestiren estrategia baudeleriar antzerakoaz "Muga literatura" (Sarrionandia, 1988: 125), "Jon Mirande poeta intelektuala" (Sarrionandia, 1988: 125-133) nahiz "Ruper Ordorikari gutuna" (Sarrionandia, 1988: 133-136) ataletan bere idazletzaren defensa inplizitua eginez, Mirande idazle intelektual mugausle gisa aldarrikatuz eta Poerekin senidetuz. Aldizkariekin jarraituz, Xaguxarraren bigarren alean (1981) omenaldia egin zioten Miranderi eta azalean bere argazkia ezarri. Azurmendik idatzitako "Ion Miranderen oroiz" testua da zenbaki horren lehena eta, bertan, idazlearen omenez haren lau testu, hiru ordura arte argitara gabeak, argitaratzeko erabakia nahiz honen zergatia laburki azaltzen da: Ez badugu ere derrigor bedeinkatu egingo, ezagutu eta errekuperatu behintzat egin beharko dugu atzo arratsaldekoa besterik ez den gure historiatxo llabur oraindiokoa (egia da gure gaztelaniazko euskal historiagileek enteratu ere gabe jarraituko dutela halere), bere biolentzi ametsak eta guzti askatasuna bidean. 1982ko abenduan Maiatzen hirugarren alearen sarrera gisa, Miranderen heriotzaren hamargarren urteurrenean Peillenek "Jon Mirande-ren gelako irudi grabatua: Albrecht Dürer-en «Melanconia»" argitaratu zuen. Bertan, idazlearen bizitzaren gertakizun aipagarrien kronograma laburra eskaini ostean, euskal kulturgintzan Miranderi egindako omenaldiak zerrendatzu zituen eta hor sartzen dira Elgar, Argia, Anaitasuna eta Xaguxarra aldizkarien argitaratu gabeko idazlanen kaleratzea nahiz idazlearen gaineko erreportaiak, Eusko Jaurlaritzak sortutako "Jon Mirande literatur sariketa", Pariseko Gau Eskola "Jon Mirande" izendatu izana, urte hartako abenduaren 17tik 23ra Eibarko Hiriak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak egunero arratsaldeko zazpietatik aurrera egin zioten omenaldia eta abar. Hala, badirudi 70eko hamarkadaren bigarren erdian hasitako berpizkundea erabat indartu zela 80ko hamarkadaren hasieran, eta aldizkariak izan ziren, hau da, euskal idazle gazteen belaunaldi berria, berpizte honen hasiera nahiz jarraipenerako protagonista garrantzitsuenetarikoak. Peillenen esanetatik ondoriozta daitekeenez, garai honetan bertan Mirandek euskal instituzioen onespena ere jaso zuen, baina, horren ostean dio omenaldi eta aitortza horiek guzti ak positiboak izanik ere, idazlearen lanak eskuratzen oso zailak zirela garai hartan eta, beraz, presazkoa zela haren literatur testuen berrargitalpenak egitea: Horiek guztiakk ez dira gaizki, baina idazlearen obrak hain zailak dira arkitzen non uste dudan gure aurrengo urrats ta pausoa, olerkien eta nobela laburraren berriz argitaratzea dela, gure gaurko literaturaren hastapenak izanki ez baitira zahartu. Horien ostean, Dürheren margolanaren interpretazio bat eskaini zuen Miranderen izaera eta literaturgintza malenkoniatsua ulertzeko bide gisa. Urtebete beranduago, 1983ko abenduko Maiatzen Sarrionandiak "Haur besoetakoa eta beste ninfula batzu" artikulua kaleratu zuen, Hbren Vladimir Nabokoven (1899-1977) Lolitarekiko (1955) lotura erlatibizatuz nahiz ninfulen errepresentazioen inguruko literatur konparaketa eginez eta, hala, Eguzkitzak irekitako bide akademikoari ekarpen berri bat egin zion. Akademiaren baitako lana ez izanik ere, literaturaren analisirako konparaketaren metodologia zerabilen autoreak eta, ordurako filologo eta idazle zenaren metodoa ez ezik literatur tradizioen ezagutza ere ageri da. Azpimarratzekoa da, aurrerago sakonago aztertuko den lan horretan, Miranderen idazletasunean ezarri zuela arreta gehien, ideologia erabat baztertuta, nahiz eta momentu batean, modu labur baina esanguratsuan ekarri zituen Arestik lehen edizioaren atzealdean idatzitakoak: Azal ostean, aurkezpen gisako lerro batzu ageri dira, Gabriel Arestik, beste deskonforme batek idatziak. Inork «Uhin Berri» izendatu belaunaldiak Jon Miranderi buruz izan duen eritzia erreumitzen dutela uste dut, esaldi bik batez ere: alde batetik «ez baitago gure ideologiatik gauza hurrunagorik Miranderena baino» eta, beste aldetik, «gure literaturari egin dion mesedea ez dugu behar bezala inoiz naikoa laudatuko». Orain arte aipatutakoez gainera eta gorago iragarri bezala, kanon zaharraren zentsura dialektikaren muga moralak hausten zituzten belaunaldi berriaren aldizkariek maiz egiten zioten erreferentzia eta are aitortza zuzena Miranderi. Besteak beste, Porroten lehen alean (1984) suizidioaren gaia jorratu zuten eta, bertan, "Suizidioa eta literatura" izeneko artikuluan Mirande aipatzen zuen Felipe Juaristik. Aldizkari beraren hirugarren alearen izenburua Haur gozo horiek (1987) izan zen, eta hau, aurrerago sakonago aztertuko den bezala, idazlearen berpizkundearen jarraipenaren parte ez ezik, Hbrena ere izan zen, Sarrionandiak Maiatzen argitaratutako artikuluaren antzera. 1985eko Susa aldizkariaren 14/15 alean Antzak argitaratutako "1985: Miranderen urtea" artikulua interesgarria da, batetik, idazlearen heriotzaren urteurrenaren harira dioenagatik eta, bestalde, amaiera aldera Hbri egindako erreferentzia txikiagatik. Antzaren hasierako hitzen ironiatik ondorioztatzen da euskal jendarteko sektore batek Miranderen oroimenez eginiko hainbat ekintzetan hipokresia sumatzen zuela: Iaz idazle eta editorialek errugabeko bonbazkatu gintuzten Miranderen lanekin, berredizioekin, hari buruzko saioekin eta bere pertsonan oinarritutako novelaren batekin ere. Jon Mirande dagoeneko errekonozitua dago gure gizartean. Euskaltzain ere izan ez zenak badu bere izenean eskuindarrek gobernatutako gobernuak antolatzen duen sari baten izena. Faszista izanik ere, eta antikristaua, paganu nardagarri horrek, lortu du bizi zen artean lortu ez zuena, ospea gehiegi esatea litzateke, berak ez bait zuen ziuraski hori bilatuko, baina bai, onespena. Antzaren iritziz, hipokresia hori idazlea hil zeneko urtearen oroimenez egindako ekintzen ifrentzuak uzten zuen agerian, jaio zeneko urteurrenaren isiltasunak, alegia: Hil zeneko onomastika ospatzen da, baina hain zuzen ere, inor ez da «pozten» Mirande jaio zeneko urteurrena ospatzerakoan. Mundu guztia urtebetez aurreratua ibiil da. Edonork esango lezake iaz izan zela Miranderen urtea… Eta agian, paradojaren paradojaz, bere jaiotz urtea inork ez ospatzeak, beste ezerk baino hobeki egiten dio omenaldi Miranderi. 1985ª da Miranderen urtea, gaztetasun eternala bizi zeneko ugarteak idurikatu zituen idazle paristarraren urtea. Urte isila eta sosegatua, bere hilerriko hutsunea inork ikuitu ez dezan. Aurten norbaitek Mirande aipatzerakoan, «Mirande, eta nor zen Mirande?» erantzun beharko litzateke. Batez ere bere etsai izan ziren horiei. Beharbada artikulu horrek erakusten du ongien zenbateraino izan zen 80ko hamarkada Miranderen berpizkundearena, eta 1985etik aurrera indartzera egin zuen ordura arteko joerak. Agerikoa da 70en erditik aurrera hamarkada oso batez euskal komunitatearen sektore ezberdinek bat egin zutela Miranderekiko errekonozimenduan, modu eta esparru ezberdinetan. Alabaina, ez da arraroa idazlearen ondarea jaso eta literaturgintzaren bidez birsortzen zuten belaunaldi berriko zenbait idazle-kritikari-filologok mesfidantzaz hartzea antzina Miranderen literaturgintza oztopatu zuen sektore instituzionalizatuberritik etorritako omenaldiak. Peillenek berrargitalpenen beharraren inguruan egindako oharra norabide bertsuan kokatzen da neurri batean, izan ere, unean-uneko omenaldi hutsak baino transmisio balio handiagoa dute berrargitalpenek, bai eta kritikak edota aipatu berri den bezala, idazleek euren sorkuntzan garatutako harreman intertestualek ere. 3.2.1.3. Sarrionandiaren lilura eta Juaristiren diagnosia. erantzuten diona. "Jon Mirande, poeta intelektuala" atalean, Mirande (eta Aresti) Poerekin alderatu zuen, poeta intelektuala zela baieztatuz (1988: 131), hark bezala jakinmin intelektuala zuelako, idaztea artisau lantzat zuelako eta literatura moralismotik eta egiatik 37 aparteko zerbaiten gisara ulertzen zuelako. Ikuspegi honen baitan, literaturaren xedea atsegina sortzea da (Sarrionandia, 1988: 131) eta, beraz, Miranderen literaturgintza "mugauslea" izan bada ere, bere lanek "utilitate marginala besterik ez dute" (Sarrionandia, 1988: 133). Ideia horien bueltan, atalaren amaieran euskal literaturaren historiografiari ekarpena egin zion, Poerekin alderatu ostean bestelako euskal idazle garrantzitsu hainbatekin erkatuz: Euskal literaturaren historian Jon Mirande halako autore mugausle bat da. Bere biografiari, bere ideologiari, bere mintzairari, bere gaiei, bere perfekzioaren bilaketari dagokionez, Jon Mirande muga-idazlea da, marginala. Euskal idazle importante ia guziak, bakoitza bere haroan eta bere mezuarekin, organikoak izan dira: Nikolas Ormaetxea, Gabriel Aresti, Bernardo Atxaga euskal munduaren fruituak dira. Jon Mirande ez da organikoa, poeta intelektual eta agonista bakartia da. Euskal munduaren azken mugatan sortu eta biziaz, erreakzio ideologikoaren lubakian sartu zen, hizkera literario ia propio bat laboratu, eta euskal gaien mugak hautsi zituen. Bere obrek, berriz, utilitate marginala besterik ez dute. (Sarrionandia, 1988: 133) Juaristiren iruzkinen erreferentzia zuzena "Ruper Ordorikari gutuna" atalean agertzen da, honela baitio: Gure herriko egunkari errekorte batzu jaso eta irakurri dizkiat. Jon Miranderi buruzko eritzi batzu. Jon Mirande ez zela idazle ona eta egungo idazleentzat duen lilura bere kalitate literariotik baino gehiago bere mezu ideologikotik heldu dela, Jon Miranderekiko miresmena nacionalismo erradikalaren portaera patologikoekin erlazionatzen dela. Eta hau Jon Miranderi buruzko eritzia baino gehiago esker abertzaleari buruzkoa iruditzen zaidak. Baina gogoeta egiten diat: Jon Miranderekiko miresmena Gabriel Arestirekin hasi zela nik uste. (Sarrionandia, 1988: 134) Alabaina, atal hau erantzunaren bigarren zatia da, Miranderen harrerari dagokiona, izan ere, aurreko atalean egindako analisi konparatiboa izan zen erantzunaren lehen zatia, hots, ideologiaren afera alboratuta gauzatutako Miranderen literaturgintzari buruzko analisi bat, Juaristik egindakoaren kontrakoa, alegia. Azken atal honetan bere belaunaldiak Miranderen literatur lanarekiko sentitutako erakarpenaren arrazoiak plazaratu zituen: Bagenizkian Jon Mirande laket izateko arrazoiak: bere kalitate literarioagatik, bere modernitateagatik, bere heterodoxiagatik, bere pertsonalitatea korrontearen kontra eusten frogatu zuen kemenagatik. (Sarrionandia, 1988: 134) Horrekin batera, ideologiaren argudioa erabat alboratu zuen, honi benetako faximoa eta itxitasuna Miranderengan ez zegoela gehituz, haien ingurune hurbil eta ez hain hurbilean baizik: Ez genian bere ideologiagatik maite, baina egiazko fazismoa ez ziagoan Pariseko bere hilobi ezezagunean, geure inguruan ziagoan oraindik ere gogaikarri, frankismoaren hondarren larderian, gurutzearen, ezpataren, kapitalaren eta espainoltasunaren jabegoan. Gure aldamenean, gero, igande goizetako mezako euskal mundua, txistu eta pilotarena, kristau-demokrata eta bizkaitarra, erdirakoia eta odol zurikoa. Orduan, debeku politiko eta ostrazismo moralen giro haren kontestuan, Jon Miranderen obra postumoa orijinala, ausarta, imitaezina zuan. (Sarrionandia, 1988: 134) Gaiarekin amaitzeko, idazle baten literatur lana kontuan hartzerakoan ideologia alderdi bat besterik ez dela defendatu zuen eta irakurlearen esfera ideologikoaren mugak ideologia propioarenak baino zabalagoak behar dutela izan, "barrera ideologiko" izendatu zuena arazo gisa ikusiz. Izan ere, jadanik kontsagratuta zeuden idazle askoren ideologiak bat edo besterentzat arbuiagarriak izan arren, horrek ez dio haien pentsamenduari interesa kentzen (Sarrionandia, 1988: 134-135). Horiek horrela, Juaristiren diagnostikoa ezeztatuta geratu zen neurri handi batean, nahiz eta ez zuen arrazoirik falta esan zuenean Miranderen literatur lanen datu berriak plazaratuko zituzten literatur kritika sakonak falta zirela, baina ordurako eginda zeudenak ere ez zituen kontuan hartu. Nolanahi dela ere, haren iruzkinek ez zuten norabide hori zuzentzeko eredu gisa balio eta, bestalde, Miranderen literaturgintzaren historiografia markatzen zuen faktore ideologikoa aktualizatu zuen. Orain arteko azalpenetan azaleratu den bezala, 80ko hamarkadan zehar literatur autonomia ulertzeko eta praktikan jartzeko modu ezberdinak garatu ziren eta, bere literatur jarduna zela eta, Miranderen idazle figurarekiko identifikazio nahiz urruntzeak ugariak eta askotarikoak izan ziren. 70en hasieran idazlea nahiz bere ipuin-berria literaturaren autonomiaren sinbolo izateko ezarritako haziek bere fruituak eman zituzten eta, jarraian datorren azterketan agerian geratuko den bezala, norberak bere autonomiaren ideia defendatzeko baliatuko zuen, era ezberdinetan, balio sinbolikoa zuen literatur lana, maiz Mirandek zituen euskal literatur sorkuntzaren nahiz eremuaren gaineko ideiengandik asko urrunduz. 3.2.2. Haur besoetakoaren harreraren bigarren aroa: 80etako berpizkundea. 70eko hamarkadan gailentzen zen literatura sozialaren muga estetikoak zabaldu egin ziren 80ko hamarkadan, Ustelako planteamendu bertsua zuten gazteek estetika berriak lantzeko irrika erakutsi baitzuten, bai eta kanon zaharraren zentsura dialektikaren mugak zeharkatzekoa ere. Hala, Euskadi/Euskal Herriaren dekolonizazio proiektu ideologikopolitikoarekin lotura zeukan euskal literatur eremuak aurkitu zuen abangoardia estetikoarentzako tokirik, esperimentalismoari nahiz gai anitzei lotutako berrikuntzek tokia izan zuten bertan, baita 50etan ukatu zenak ere. Momentu horretan Mirande nahiz bere Hbk 70etan jadanik nabaritzen hasia zen berpizkundea izan zuten, 80etan euskal literatur sorkuntza eta eremuaren arauen inguruko askatasun eta autonomiari lotutako ideia nahiz eztabaiden parte baitziren, 70etako dinamika jarraituz eta areagotuz. Arestian aipatu bezala, idazlearen berpizkundea eremu ezberdinetatik etorri zen: idazle gazteengaindik, kritikagandik, intituzioengandik eta abar. Hala, Hb ere klasikotze prozesu batean murgildu zen, berrargitalpen, kritika, aldizkari berrietan izandako presentzia eta abarrei esker. Hala ere, ondorengo azterketak erakusten duen bezala, ipuinberriaren harrera bere lehen argitalpenetik egon zen euskal literaturaren eremuaren gaineko eztabaidan txertatuta, euskal literaturaren historiografian kokatzea helburu izango zukeen azterketetan baino gehiago. Hbren harrera aztertzeko corpus gisa aintzat hartuko dira berrargitalpen ezberdinak, kazetaritza kritikak, literatur aldizkari berrietan izandako presentzia, kritika akademikoa eta lan historiografikoak. Material horien bidez arakatuko da 80ko hamarkadaren hasieratik 1987ra bitarteko ipuin-berriaren harrera. 3.2.2.1. Haur besoetakoaren berrargitalpenak. 70etan ez zen berrargitalpenik izan, baina Peillenek Maiatzen egindako eskaera bete egin zen 80ko hamarkadan, hiru izan baitziren Hbren berrargitalpenak. Atal honetan 1983ko Hordagoren berrargitalpena eta 1987ko Ereinena izango dira mintzagai, hauek jasotako kazetaritza kritikak barne. 3.2.2.1.1. Lehen berrargitalpena eta kazetaritza kritikak. 1983an agertu zen Hbren lehen berrargitalpena, 1978an Donostian sortutako Hordago argitaletxearen eskutik, Igela aldizkariaren bilduma 1979an argitaratu zuen berbera. Argitalpen hau nahiko soila izan zen Lurek prestatutakoarekin alderatuta, paratestuaren elementuei zegokienean, bereziki. Jarraian ikusiko den bezala, argitalpenaren izaera aipagai izan zen berrargitalpenaren kazetaritza kritiketan. 1983an jaso zituen lehen aldiz Hbk gaur egun ezagutzen diren kazetaritza kritikaren generoko iruzkinak. 1983ko apirilaren 17ko Argian argitaratu zituzten Antzak eta Xabier Etxanizek haien kritikak. Lehenengoak argitalpenaren ezaugarri formalei eta edizio lanari erreparatu zien gehienbat eta, bigarrenak, testuaren idazkera eta istorioari. 3.2.2.1.1.1. Liburuaren itxuraz eta edizio lanaz. Tonu ironikoko kritikaren hastapenetik, Antzak argitaletxeen, eta zehazkiago Hordagoren, politika merkantilista salatu zuen. Honela hasi zuen hausnarketa: Bai, noski, gaur egun argi dago liburua ez dela artelan bat. Ekonomi legeen menpe dagoenez merkatuko beste edozein produktoren parekoa da. Merkatura sartzean itxura da Saltzaileen Kondea: lehen momentuan azalak du garrantziaren zati nagusina… Ze, nork eros dezake itxura txarra eta itxusia duen duen liburu bat?... Ez bada… Bai, noski, ez bada egilea garrantzitsua, literaturgintzarekin interesatua dagoen edonorentzat ezinbestekoa. Eta gainera, aipatu liburu hipotetiko hori agortuta badago. Kasu hau monopolio kasu bat da. Kritikaren mamia laburbilduz, Antzak gogor egin zion Hordagori, Miranderen Hb besterik gabe salduko zela jakinda, edizio lanean horren arreta txikia jartzeagatik. Topatu zituen akatsen artean "omisioz" egindakoak eta "hanka sartzeak" bereizi zituen eta, horien artean, azal ezegokia, Luren argitalpeneko Arestiren liburu atzealdeko oharraren desagerpena, Miranderen oharrarena, nahiz akats tipografikoak bere horretan utzi izana nabarmendu zituen, besteak beste. Izan ere, Hordagokoek Lurek prestatutako edizoaren testua erabili zuten, baina paratestuaren elementu gehienak desagerraraziz. Era berean, azalari zegokionez eta literatur generoari lotuta, izenburu azpian "nobela" ezarri zuten hizki arrosez. Honen harira zera zioen Antzak: "Oroitu, ez dirudi lehen argitalpenaren akats tipografikoak zuzentzeaz oroitu direnik. Ez dirudi ere azalegileak "ipui-berri" hau irakurri duenik. Eta liburua esplikatu dionak ere ez du irakurri, eta kitto!". Azalaren estetikaren kritikarekin jarraituz, Antzak erabat deitoratu zuen egindako hautua eta irizpide moralen ondorio izan ote zenaren susmoa agertu zuen: Eta azalean traizioa. Hitz bat: gustorik gabeko horterada. Nork pentsa dezake Gizonak Theresari panpinak edukitzen utziko liokeela? Eta krabelina? Hori, liburua imajin poetikoz gainezka dagoenean. Ez dut uste eszena batzuk gaur egun gordinegiak dirautela… edo agian bai? Kritika honen jarraipen gisa interpreta daiteke Larzabalek 1986an kaleratutako Mea kulparik ez diskaren azala: neskatila bat, kuleroak besterik ez soinean, mahatsa eskuan ahotik gertu, eta abar (ikus 4. eranskina). Irudi horri Izagirreren "Nire euskaltasuna" abestiaren hitzak gehituta mirandiar kutsua oso agerikoa da, baina, azalak Hbra darama zehazkiago eta, are gehiago, 1983ko berrargitalpenaren azalarekin eta Antzak honi egindako kritikaren ildoarekin ere erabateko lotura duela agerikoa dirudi. 3.2.2.1.1.2. Testuaren idazkeraz eta istorioaz. Etxanizen kritikak arreta gehienbat Hbren testuan ipini bazuen ere, lehen lerroetan euskal argitaletxeen politikei buruzko ohar batzuk ere eskaini zituen. Izan ere, aspaldi omen zen euskal irakurlegoak Miranderen ipuin-berria eskatzen zuela, baina baziren urte batzuk erabat agortuta zegoela. Etxanizek zioen ez zuela ulertzen zer zela eta luzatu zen hainbeste berrargitalpena: "halere eta guk ulertzen ez dugun neurri batengatik orain arte ez dute plazaratu". Alabaina, ondoren gaineratutakoaren arabera, ez zen hori kasu bakarra, beste lan asko ere agortuta eta berrargitaratu gabe baitzeuden, argitaratu eta berehala salduko liratekeenak. Horren ostean, testuan kondatzen den istorioari buruzko iruzkinak egiten hasi baino lehen, Eguzkitzarenaren antzerako balorazioa egin zuen Etxanizek, balio indibidual nahiz kolektiboarekin: "Gure gaurko liburura itzuliz, euskaraz idatzitako eleberririk onenetarikoa dela esan behar dugu, hori baita askok uste duguna". Gainontzeko lerroetan istorioaren laburpen moduko bat egin zuen, ezaugarri garrantzitsuenetan sakonduz. Istorioa gogorra eta pesimista samarra zela zioen Etxanizek, baina eboluzio bat jazotzen zela, oso bilakabide logikokoa, ekintzena bezala. Balorazioek oro balio positiboa daukate. Kritikaren amaiera aldera zera zioen: "liburuak emetasuna, gozotasuna eta eztitasuna dario; ongi landuta dagoen liburu on bat dela azalduz". Bukatzeko, amaieraren eta azken inpresioaren garrantzia azpimarratu ostean, Hbrenari ezin hobea irizten ziola nabarmendu zuen. 3.2.2.1.2. Bigarren berrargitalpena eta kazetaritza kritikak. Urte gutxi igaro zen lehen berrargitalpenetik bigarrenera eta, badirudi, Ereinen eskutik etorritako azken horrek Hordagoren berrargitalpenak jasotako kritikak aintzat hartu zituela, neurri batean behintzat. Izan ere, 1987ko berrargitalpen honetan Pott Bandako kide ohi Joxemari Iturralderen hitzaurreaz gainera, Arestiren Anaitasunako kritika (1987: 103-106) nahiz 1970ko argitalpenaren atzealdeko oharra (1987: 107-108) ere gehitu zituzten. Antton Olariagak prestatutako azala ere Hordagorena baino aproposagoa gertatzen da, ilunagoa eta, oro har, istorioarekiko koherenteagoa. Gainontzekoan, testua Lurek prestatutako lehen argitalpenetik hartua da, Hordagoren kasuan bezala. Arestiren hitzak liburuaren paratestu gisa txertatzeak aditzera ematen du Erein argitaletxeak berretsi, eguneratu eta zabaldu egin nahi izan zuela bai idazle honek literatur lanaren gainean zuen iritzia, bai eta honi buruz ematen zuen informazioa ere. Hala, Iturralderen hitzaurrean ez da literatur lanaren kalitatearen goraipurik azaltzen, ez eta idazlearen ideologiari edo izaera bereziari buruzkorik ere. Azpimarragarriena da Iturraldek Hb mendebaldeko literaturen panoraman kokatzen duela, eskandalu eta polemiken eremutik aldentzen den era aski naturalean. Lehenik aipatzen zuen Lolitarekin (1955) konparatu izan zela gehienbat, baina asko izan zirela Nabokovek baino lehen paidophiliaren gaia jorratu zutenak, Sarrionandiak 1983ko lan konparatistikoan azaleratu zuen moduan. Era berean, Nabokovekiko baino, beste idazle batzuekiko gertutasun handiagoa sumatzen zion, hala nola, Poerekiko ―Sarrionandiak artikulu berean aipatutakoaren ildotik―, Hermann Hessekiko (1877-1962) eta abar. Hitzaurrearen lehen paragrafoetan Miranderen testuak beste literatura eta idazleekin dituen antzekotasunak labur aipatu ostean, gainontzeko lerroak idazlanak bere garaiko literaturan izandako garrantzia agertzeari eskaini zizkion, honela hasiz: Beste aldetik, garrantzi haundiagoa duke Miranderen obrak konturatzen bagara, aipaturiko idazle horien eragipenak gainditurik, liburu horrek euskal literaturari lehenengo aldiz dakarkiona: mundu berri batzuen zabaltzea, konbentzionalismo zaharkitu askoren apurtzea, lehenengoz heterodoxia baten presentzia gure artean… (Iturralde, 1987: 6) Beraz, Iturraldek Hb bere garaian aipatu ezin ziren gaien erakustoki zela azpimarratu zuen: alkoholismoa, erlijioarekiko sinismenik eza, ohiko maitasunarekiko ezeptizismoa, herrikoitasun eza, sadismoa, paidophilia, eta abar. Hbren oinarrian profanazio desira bat ikusi zuen Iturraldek, Juan Goytisolo (1931-2017) eta Jean Genetekin (1910-1986) konparatuz: Garai hartako Euskalerriaren egoera penagarria ezaguturik, euskal literaturaren giro nazkagarria pairatuz, nik uste, Mirandek hasieratik izan zuela gogoan "Haur besoetakoa" liburua idazteari ekin zion unetik, profanazio ideia bat asmo, suntsipen sinboliko bat helburu, eta euskal literatura erotizatzeko desio bat (gerora, beranduago, J. Goytisolok espainiar literatura eta J. Genetek frantziar literaturako mito kristau-zahar guztiak sodomizatzeko desioa izango duen bezalaxe). (Iturralde, 1987: 7) Are gehiago, ondoko paragrafoetan, gizona eta Theresaren arteko harremanaren balio sinbolikoak profanatze desio hori bera irudikatzen duela azaldu zuen, joko sinboliko horretan Theresak euskal kulturaren eta literaturaren sinbolo balioa hartuz. Hala, hortik aurrera euskal literatura edozertarako gai izan zitekeen, profanazioa eginda zegoen, Hbk argitaratua izateko bederatzi urte itxaron behar izan bazituen ere. Agerikoa da hausnarketa hori Miranderen ipuin-berria literatur sorkuntzaren eremuko askatasunarekin lotzen zuen genealogiaren baitan txertatzen dela eta, beraz, autonomiaren auzian ere bai. Hitzaurrearen amaiera aldera, Iturraldek Miranderen garaia eta hirugarren berrargitalpenarena alderatuz egindako hausnarketak zer pentsatu ematen du: Gaur egun, oraindik ere, Jon Mirande biziko balitz isilpean egongo litzatekeela edota negar eginen lukeelako susmoan naiz, herri honi begiradatxo bat luzatu bakoitzean, nahiz-eta argitaratzeko arazoak aldatu diren (beste asko ez baitira aldatu, eta ez daukat honetan sartzeko gogorik). (Iturralde, 1987: 9-10) Horren ostean gehitu zuen, Goetheren (1749-1832) hitzak bere testura ekarriz, gizon handiek irekitako bideak ez omen direla betirakoak, desagertu egiten direla, belaunaldi berrientzako markarik utzi gabe, eta beldur zela ez ote zen Mirandek bere garaian irekitako bidearekin gauza bera gertatuko. Badirudi Iturraldek hitzaurre amaiera horretan euskal literatur eremuan eragiten zuten barne-indar zentsoreei egiten ziela erreferentzia, hau da, kanon zaharrak zein berriak garaiko zentsura dialektikan ezarritako mugei, komunitatearen presioari. Ezin ahaztu daiteke 80etako grina literarioak islatzen dituzten aldizkariek kanon zaharraren mugak zeharkatzeko bezain besteko desira ageri zutela estetika berriak lantzeko, xumetasuna eta ulerterraztasuna bilatzen zituen literatura sozialaren kanon errealistatik kanpo. 1985ean "Atxaga" eta "Txillardegi"-ren artean jazotako eztabaida sonatua 70en hasieratik zetorren hika-mikaren azken momentuetariko bat izan zen, euskal literatur eremuaren arauak aldatzeko indarren seinale. Horiek horrela, Iturralderen hitzaurreren helburu nagusia, Mirandek euskal literaturan izandako garrantzia azpimarratzea zen, bai eta irakurleari Hb argitaratu zeneko testuinguruan zuen esanguraren irakurketa sinbolikoaren baitan aurkeztea ere. Baina, era berean, Arestik bezala, garaiko euskal literaturaren indar zentsoreak salatzeko aukera baliatu zuen literatur autonomiaren balio sinbolikoa zeukan literatur lanaren berrargitalpena. Hala, Hbak literatur eremuko askatasunaren sinbolo gisa zeukan balioa berraktibatu egin zen, beste behin, euskal literaturaren profanazioaren bide-urratzaile gisa Mirande zedarritu, aurretik Peillenek (1977), Eguzkitzak (1977, 1979), Sarrionandiak (1983) egin zuten moduan. 1987an, Hbren bigarren berrargitalpenaren harira kazetaritza kritika ezberdinak argitaratu ziren, 1983an jorratutako bide eta arreta guneetatik gehiegi urruntzen ez zirenak, hau da, argitalpenaren ezaugarri formalak eta edizio lana nahiz literatur testuaren idazkera eta mamia, bi alderdiak izan ziren mintzagai. 3.2.2.1.2.1. Literatura lehenestea. Mikel Lasak maiatzaren 27ko El Diario Vascon argitaratutako kritika Miranderen idazlanaren laburpen luze samar baten antzerakoa da, maitasun istorio bat besterik ez dela iradokitzen duena, bestelako irakurketa sinbolikorik gabe. Horrekin batera egitura lineala, barne monologoen teknika, erritmoaren arintasuna nahiz idazkera "dotore", "zauli" eta "trinkoa" goraipatzen ditu, alderdi formalari buruzko informazio apur bat ere eskainiz. Hala ere, deigarriena kritikaren hasierako paragrafoa da, bertan ospatzen baitu elementu extraliterarioak albo batera utzi eta Miranderen literatura apreziatu ahal izateko garaiaren etorrera: Jon Miranderen nortasuna, ideia estetiko, moral eta politikoak barne, inorentzat oztoparri ez den garai honetan eta denborak kupidagabeki egiten duen beharrezko ez denaren bilusketari esker, ez dago aitzakirik haren literatur emaitza den bezala ez ikusteko. "Haur besoetakoa"ren 3. argitalpenak, lehenengotik 17 urtera, parada egokioa eskeintzen digu horretarako. Beraz, Juan San Martinek (1922-2005) "Uhin Berri" izendatutako belaunaldiko partaide baten testigantza ere baden kritika horrek aditzera ematen du euskal literatur eremuan Arestik Hbren lehen argitalpenean egin nahi izan zuen pedagogiaren ildoa zabaltzen ari zela, literatura sozialaren baitako zenbait idazlerengan, behintzat, Arestiren kasuaren antzera. Hau da, badirudi 80ko hamarkadaren amaierarako euskal literatur eremuan iraganean baino garrantzi handiagoa zutela elementu formal literarioek eta aitortzen zitzaiola literaturari, arteari oro har, transgresio edo askatasun komunikazio eremu izaera, idazlearengan borondate hori gehiago baloratuz bere idologia politiko nahiz izaera pertsonal zehatzak baino. Aldizkarietan autonomia hori ere garatu zela aipatu da dagoeneko, baina, egitate horiekin batera Iturralderen hitzek pentsaarazten dute liburugintzaren esparrua hertsiagoa zela, beharbada. Hau da, zailagoa zela kanon zahar nahiz berriarekin bat egiten ez zuten liburuak argitaratzea eta, oso litekeena da, periferiako belaunaldi berriko idazle autonomo engaiatuak aldizkariekin konformatzea, baina ez ordea literaturaren autonomiaren alderdi ekonomiko indibidualari begiratzen ziotenak, profesionalizatzeari, alegia. 3.2.2.1.2.2. Modako idazlea eta argitaletxeen lehia. Ekainaren 7ko Argiako Mikel Mendizabalen kritikaren azken lerroak Hbren harrera ezin hobea azpimarratzen zuen: "Jende guti ezagutzen dut gustatu ez zaiona". Kritika labur honetan eskaintzen diren datuak interesgarriak dira, batetik, Juaristiren hitzak ekarriz, Mirande euskal kultur giroan "idealizatuta" zegoela aipatzen delako, orain arte ondorioztatutakoa baieztatzen duen testigantza eskainiz: Jon Juaristik berriki idatzi bezala, egun Euskal Herriko gazte askok Mirande du idealizatzen kultur girotan batez ere. Duela guti Lizardi desbankatu zuen Lauaxetak adinako indarra hartu du Mirandek azken urteetan. Bestalde, Lasaren ildotik, paidophilia harremana besterik ez zuen aipatzen, bigarren irakurketarik gabe, "nobela motz" gisa sailkatu zuenaren estilo aberatsa azpimarratuz. Azkenik, askoren ustez Nabokoven Lolitan oinarrituta dagoela ere aipatu zuen, nahiz eta Iturraldek beste eragin batzuetan azpimarra egin. Ez da ahaztu behar hark ez ezik Sarrionandia ere aritua zela Hbren paidophiliaren gaia testuinguru literario eta zinematografiko zabalago eta koherenteago batean kokatzen. Horiek hala izanik ere, konparaketaren joerak bere horretan zirauen. Agian arrakasta zela eta, edo bestelako arrazoiengatik, ez zen izan Ereinek prestatutakoa 1987an kaleratutako Hbren argitalpen bakarra. Pamiela argitaletxeak aurrerago sakonago landuko den (H)b argitalpena prestatu eta urte berean kaleratu zuen. Alabaina, ez da guztiz egokia azken hori Hbren berrargitalpen soiltzat hartzea, ez baitzen hala izan, Abren behin-betiko makinaz jotako bertsioaren argitalpena baizik. Gai honen harira idatzi zuen Antzak bere Susako kritika, aurrekoan bezala argitaletxeen aferak aipatuz eta haren hitzetan garai hartan "eragin ―nahiz eta ezberdina― sakona" zuten Aresti eta Miranderen adibideak emanez: "Arestiren obrekin gertatzen ari zen sakabanatze eta argitaratze deskalabrua Susak egindako argitaratze esfortzuak moztu du errotik. Ez da gauza bera gertatzen Miranderen kasuan, tamalez". Olerkien argitalpenean Elkar eta Ereinen arteko konpetentzia eta koordinazio falta handia deitoratu ostean, Pamiela eta Ereinek urte berean Hbren argitalpen bana egin izana nabarmendu zuen. Hala ere, kasu honetan bi argitalpenak interesgarriak iruditzen zitzaizkion, Ereinena 1970eko argitalpenaren berrargitalpena zelako eta Pamielarena, aldiz, Arestiren zuzenketarik gabeko makinaizkribuaren testua. Antzak poza adierazi zuen Pamielaren (H)bk Miranderen idazlan guztien argitalpena iragartzen zuelako, erreferentziazko argitalpen bilaka zitekeena eta idazlearen poema eta bestelako lan barreiatuak bilduko zituzkeena. Ez zen, baina, proiektua bururatu. 3.2.2.2. Aldizkariak, paidophilia eta Lolita. "Uhin Berri"-aren osteko belaunaldiak, aldizkarien boomaren eragile izan zenak, hain zuzen ere, egonkortu zuen aipatu berri den literatura eta artearen transgresiorako esparru izaera hori, eta oso modu gordinean azaleratu zituen kanon zaharraren indar zentsoreak ezarritako moral kristauaren mugen aurka egiten zuten elementu ezberdinak. Gorago azpimarratu bezala, hizkeraren gogorraz gainera, erotismoa, suizidioa, bortizkeria eta bestelako esparruetako mugen haustura literarioa jazo zen literatur aldizkariotan, testu nahiz ilustrazioei zegokienean. Hala, ez da harritzekoa Hbren lehen eta bigarrenhirugarren berrargitalpenen datekin bat eginez aldizkariotan paidophiliaren gai tabua aipatu izana. Sarrionandiak 1983an argitaratu zuen Maiatzen jadanik testura ekarri den "Haur besoetakoa eta beste ninfula batzu" eta, bigarren-hirugarren berrargitalpenen harira, "Haur gozo horiek" izeneko zenbakia atera zuen 1987an Porrotek. Interesgarria da labur bada ere argitalpen hauetaz mintzatea, ondoren gailenduko zen gaiaren gainean ezarri baitzuten fokua: paidophilia eta Nabokoven Lolitarekiko testuarteko harremana. Sarrionandiak artikuluaren hasiera aldera iragarri zuen gizon heldu eta 8-14 urte bitarteko neskatilen arteko maitasun istorioek aspaldidanik izan dutela tokia, "leku libro eta eder bat", literaturan, eta Nabokovena adibide bat besterik ez dela. Euskal literaturaren obra ederrenetarikotzat zuen Hbk gai hori jorratzen zuen eta literatur lana horren ezaguna izatearen arrazoitzat jo zuen heterodoxia sexualei buruz orduz geroztik euskaraz ezer gutxi idatzi izana: Mendebaldeko literaturan Vladimir Nabokov izan da amodio beregisako hau ederkien tratatu eta ezagutarazi duena, baina ez da ez lehena ez azkena izan. Zientifikoek eta medikoek paidophilia, nympholepsia eta halako izen itsusiak ezarriz higuingarri egin eta debekatu nahi izan arren, joera erotiko honek lekua gorde du, leku libro eta eder bat, mendeetan zehar munduan eta literaturan, lekua tipia ere denagatik. Euskaraz, gure letra garbizale eta hestuentzat harrigarria daba ere, euskal obra ederrenetariko bat gai honetaz da, Jon Miranderen «Haur besoetakoa», gure artera ahate beltzaren antzera sortua. Eta, harrezkero, homosexualitateari eta gisako gaiei buruz ia ezer izkiriatu denez, ninfatxoekiko gizon adinduen erlazio hau da, agina, euskal literaturako heterodoxia sexualik ezagunena. Sarrionandiak zerrendatzen dituen erreferentzien artean daude Dante Alighieri (1265- 1321), Francesco Petrarca (1304-1374), Lewis Carroll (1832-1898), Poe eta abar. Azken horri buruz dioena bereziki interesgarria da, ez paidophiliaren gaiari dagokionez, Miranderekiko beste lotura orokor pare bat aipatzeagatik baizik: eragin eta estimu literarioa, batetik, eta bere herrialdean harrera txarra izan eta kanpokoei esker ezagun bilakatzearena, bestetik: Miresteraino goresten zein desprezioraino gutiesten den idazle bat da Edgar Allan Poe, baina, aldeko zein aurkako izan, ezin daiteke ukatu epe berri bat ireki zuela literaturan bere influentziak. Influentzia hau, bere obragatik bezainbeste, bere pertsonalitate goibelagatik eman da agian. Ohargarria da, gainera, Pariseko literatura giroetan ukan zuela (Charles Baudelaire eta besteri esker) bere sorterrian baino arrakasta askozaz gehiago. Euskarara, Jon Mirandek itzuli zituen ederto Amontillado Upela ipuina eta Belea poema luzea, bostondarrarekiko estimua erakutsiz. Artikulu honetan jadanik ageri zen gorago aipatutako Marginalia liburuko ataletan garatuko ziren ideien oinarria. 1970ean Arestik egin zuen moduan 1988an Sarrionandiak asumitu zuen Baudelairek Poerekiko hartutako transmisio lan antzekoa: testuen berrargitalpenaren harira, kritikaren bidez euskal idazle madarikatua kanonera ekartzen saiatzea, haren lanaren balio literarioa nahiz euskal literaturan izandako eragin mugahauslea beste ezeren gainetik goraipatuz eta konparaketaren bitartez tabuaren gaineko desdramatizazio eta erlatibizatze lana eginez. Horrela, beste behin euskal irakurlegoari ulertarazten zitzaion literaturak sorkuntza askerako komunikazio esparrua behar zuela, konbentzioen, hau da, oinordetzan hartutako zentsura dialektikaren mugen, transgresiorako ere bai. Hein handi batean, gorago iradoki denez, Baudelaireren kasuan bezala, Arestik eta Sarrionandiak, bestearekiko identifikazioz, euren literaturgintza babesteko ere goraipatzen zuten Miranderen figura, literaturari euren buruari idazle gisa desio zioten askatasuna gordetzeko, literatura sozialaren kanon berriak eta engaiamenduaren ideiak ez ezik, 80ko hamarkadan oraindik ere hor zirauen kanon zaharraren kristau kutsu moralaren eraginak oztopatzen zuena. Maiatzen 1983ko ale hartan, Sarrionandiaren artikuluaren gaiarekin bat eginez, neskatilei buruzko testu batzuk ere argitaratu ziren, baina Porroten 1987ko alea osorik zegoen haurrei eta paidophiliari eskainia, Erein eta Pamielaren 1987ko argitalpenen urte berekoa. Orain artekoarekin lotura zuzena daukalako, interesgarriena Felipe Juaristiren "Lolita eta haur besoetakoa. Jar ezazu neskato bat zure ohean" izenburu probokatzailea daraman artikulua da, beharbada. Bertan, hasteko, ohitura zahar batek orainean sortzen zuen eskandaluaren paradoxa plazaratu zuen, gorago aipatutako Larzabalen diska azalari erreferentzia eginez: Aspaldidanik datorren topikoa da eta ia ohitura sexuala, nahiz eta aro pulkro honetan gorde xamarra egon. Zergatik bada ―galdetzen dut― jaso zituen horrenbeste protesta eta sortu hainbat iskanbia Imanolen azken diskoaren azlak? […] Norbaiti probokatiboa iruditu zaio eta hori gertatu da probokatiboa delako. Ulertu dezagun, norbaitentzat libidinosoa, lizunkeriaz vetea zelako. Eta horrela pentsatzen dutenengan oso ondo funtzionatzen du gure inkosziente kolektiboak, garai batean haur-neskaz maitemintzea, beraiekin gozatzea ohitura izan ezezik, errefinamendu goreneko eta gusto onekoa zenean. Juaristiren zerrendan Grezia eta Erromako erreferentziak agertzen dira, paidophilia, intzestua eta homosexualitatea ohikoak zireneko garaietakoak alegia: Safo (K. a. 630- 570), Anacreonte (K. a. 582-485), Tibulo (K. a. 55-19), Petronio (27-66) eta abar. Nabokov eta Mirande XX. mendean gaia jorratu zuten beste bi autore gisa besterik ez ziren aurkezten. Jarraian, jendarteak eraikitako maitasun ereduen gaineko hausnarketa bat gauzatu zuen, zenbaitetan ereduon izaeraren absurdoaren gainekoa eta maitatzeko askatasunaren aldekoa, hein handi batean: Maitasunak, sexoak, poesiak, pasioa eskatzen duen edozerrek bezala ez du adinik. Ekintza libre bat da, onargarria inori min egiten ez dion bitartean, inoren probetxurako bakarrik erabiltzen ez bada. Askorentzat, arbuiagarriak izan ez ezik debekatuak dira, betikoagatik, mundo honetako ordenu et aplanteiamendua hankaz gora botatzen dutelako. Horiek horrela, baiezta daiteke Hb eta Lolitaren arteko lotura ezarri zuten kritikek paidophiliaren gaiak literaturan zuen esparru zabala erakutsi nahi izan zutela eta, era berean, maitasunaren eta sexu harremanen muga sozialen gainean hausnarrarazi. Honekin batera, Sarrionandiaren Marginaliako ataletan eta Iturralderenaren moduko iruzkinetan agerian geratzen dena da fokua idazlearengandik eta paidophiliarengandik haratago eraman nahi zela, irakurketa sinbolikoak aurkeztuz nahiz idazlearen beste ezaugarri batzuk azpimarratuz, intelektualtasuna kasu. Ipuin-berriarekin gauzatzen ari ziren lanketak, baina, testu horren mugek biltzen zutena baino eremu zabalagoa zuen helburu: euskal literaturarena. Hbren balio sinbolikoaren bitartez eta hori bera indartuz, euskal literaturaren eremuko literatur ideien lanketa bat egiten ari zen komunitatearekin. Batetik, literaturaren eremuan tabuak desegitea ohikoa zela azaleratzen ari zen konparaketaren bidez, eta hala, transgresio hori idazlearen izaeragandik deslotzen ere bai; bestetik, aurrekoari lotuta, literaturak sorkuntza askerako komunikazio eremu behar zuenaren ideiaren gaineko pedagogia egiten zen. Ipuin-berriaren berrargitalpen eta kritikek gorpuzten zuten aldarria ez zegokion literatur lan jakin horri soilik, baita ordura arteko zentsura dialektikaren forma nahiz eduki mailako zabaltze indarra egiten ari zen literaturaren ikuspegi berriari, belaunaldi berriak aldizkarien bidez praktikan jarri zuen horri. Ez da ausazkoa berrargitalpenekin lotutako hitzaurre eta kritika ugari Pott Bandako kideek eginak izatea, autonomia aldarrien abangoardia izateaz gainera, ordurako zenbait liburu argitaratuta eta nahikoa zentroratuta baitzeuden haietariko zenbait, bakoitza bere eremuan. 3.2.2.3. Kritika akademikoa eta historiografia. Aldez aurretik argitu beharreko puntua da atal honetan literatur kritika akademikotzat hartuko denak ez duela zertan derrigor akademiaren esparruaren baitan agertu, hau da, aldizkari edo bestelako euskarri/hedabide akademikoan. 80ko hamarkadako euskal literatur kritika (ez filologiko) akademiko jaioberriak bere denbora hartu zuen behar bezalako hedabideak garatzeko eta, bien bitartean, literatur teoria eta metodologietan barrena egindako saiakerak literatur aldizkari espezializatu ezberdinetan kaleratuko ziren, ez beti akademiari lotuak. Ez da ahaztu behar zein egoeratan zegoen 70eko hamarkadaren amaieran euskal literatur kritika eta, ondorioz, historiografia. Jadanik aipatu da euskal literatur munduko pertsonaia ezberdinek lan monografikoen beharra identifikatu zutela eta, nahiz eta 1977an San Martinek Eganen urtarril-abenduko alean argitaratutako "Euskal literatura bere barnetik ikertuaz" (1977: 160-163) artikuluan egoerarekiko baikortasuna erakutsi, oso gutxi ziren oraindik (filologikoak ez ziren) euskal literatur azterketak. Alabaina, Casenavek aipatzen duen bezala, 70etan giza zientzen eragina nabaritu ostean, 80 eta 90eko hamarkadetan eguneratze teoriko bat jazo zen euskal literatur kritikagintzan, euskal literaturaren historiografiaren bilakabidean ondorio zuzenak izan zituena. Ordura arte euskal literaturaren azterketa kritikoek eta historiek objektuaren beraren legitimazioa izan zuten helburu eta, are gehiago, laurogehiko hamarkadaren hasieran San Martin euskal literatura duinik bazela justifikatzen irakur zitekeen oraindik ere, 1980-1981eko urtarril-abenduko Eganeko "Kaletar literaturaz edo uste okerren zuzenketaz" (131-133), besteak beste: Euskal literaturaz arduratu garen euskaldunok inork esan beharrik ez dugu gure hizkuntza zaharrak ez duela literatura aberatsik eta ditugun ajeak ez dugula inork erakutsi beharrik. Baina literatura hain aberatsa ez izatetik hirugarren mundukotzat jotea beste gauza bat da, eta euskararik ez dakitenek kultura gabekotzat epaitzen ari zaizkigu. Ulertzen ez dutena era hortara epaitze hori heurak jakingo dute zergatik, baina ez gurearen maitasunagatik, noski. (1980-1981: 131) Espainiar Estatuaren kritikarien diskurtsoak egiten zuen indar zentsorea ez zen nolanahikoa, horren helburua kanon zaharrean oinarritutako euskal literatur sorkuntza eta eremuaren arauak mantentzea baitzen, gehiagorako ezgai irizten zioten hizkuntzaren argudioan oinarrituz, besteak beste. Historia luzedun ildo horretan kokatzen zen baita ere Juraistiren 1987ko Literatura Vascaren diskurtsoa. Nolanahi delarik ere, hortik aurrera Europako herrialdeen literatura nazionalak aztertzeko erabiltzen ziren teoriak ekarri ziren emeki, honela euskal literateraturaren existentzia bera zalantzan jartzen zuen eztabaida ideologikoa nolabait gainditzeko aterabide emankor bat eskainiz, aurreko jarrera defentsibo aski antzuaren ordez. Honela laburtzen ditu Casenavek aldaketa hori nahiz Lasagabasterrek bertan izandako garrantzia: Tx. Lasagabasterrek eguneratze teorikoa eta zehaztasun intelektuala eskatzen zituen (…). Eta, preseski, horrelako eguneratze bat gertatu da XX mendeko 80 eta 90-eko hamarkadetan. Irakasle eta ikerle bezala, Txuma Lasagabasterrek eragin ohargarria ukan du mugimendu hortan. Kanpoan erabiliak ziren metodologiak euskal literaturaren azterketari egokituak izan dira 80-eko hamarkadatik hona: semiotika, harreraren estetika eta irakurleari buruzko teoriak, literaturaren soziologia, etb. (Casenave, 2012: 77) Agerikoa da Deustuko Unibertsitateak berebiziko garrantzia izan zuela 70en amaierako eta 80etako euskal literatur kritikari nahiz historialarien formakuntzan, multzo horretan sartzen dira Hbz mintzatu ziren asko, jadanik aipatu diren Eguzkitza, Juaristi eta Sarrionandia, besteak beste. Hori izan zen, era berean, Sarrionandiak aipatzen duen Miranderen literaturgintzarekiko miresmena sentitu zuen belaunaldia, garai berean literatur aldizkari berriak sortzen ari ziren idazle kritiko eta sortzaile gazteagoekin batera, hau da, 50-60en bueltan jaiotakoek osatzen zutena. Hala ere, Hbren gaineko lan akademikoen helburua, epe luzera ipuin-berria historiografian kokatzea erraztuko zuten azterketa akademiko hutsak gauzatzea bainoago, epe laburrean euskal literatur eremuan aldaketa bultzatzea izan zen. 3.2.2.3.1. Lehen literatur kritikak eta irakurketen arteko desoreka. Jadanik aipatu da gorago 70 eta 80ko hamarkadaren arteko zubia egin zuen Eguzkitzaren lana (1979-1983). Literatur teoria eta metodologia jakin batzuk jarraituz gauzatutako Hbren analisia izan zen hura, lehena, nahiz eta ipuin-berria euskal literaturaren historiografian edota munduko literaturaren panoraman kokatzeko moduko ondorioetara ez heldu. Ezin da ahaztu, baina, analisi horretan errealitate hertsiarekiko askatasunaren mezua ―Arestik ezarritako marka, 1977ko monografikoan birsortutakoa― eta edertasuna azpimarratzen zirela eta, beraz, bazen nondik sakontzen hasi. Eguzkitzak irekitako bidetik, Iturraldek berreskuratu zuen bere hitzaurrean literatur lanaren istorioaren eta euskal kultur giroaren arteko harreman sinbolikoa josten zituen bigarren irakurketa. Bigarren berrargitalpenaren urte berean garatu zuen Peillenek irakurketa sinboliko hori, Eganen argitaratutako "Benetazkoa eta asmatuzkoa Jon Miranderen idazlanean" (Peillen, 1987: 5-22) artikuluan: Irakurketaren mailan, lehen idazketaren ondotik esan nion aipatu zidan sinbolika, irakurleak ikus zezan, giltz batzuk sar zetzan bere testuan; ez du esan nahi pedofiliari buruz diona ez dela kontutan hartu behar, baina nobelako neska gure idazlearentzat, berak amestutako Euskadi da eta nobelako gizona gehienetan Mirande da eta abertzaletasunarekin izan zituen ametsak neska bezala itotzen direnean, eta idazlea, bere pertsonaia nagusia bezala bere burua hiltzera joaiten. Bigarren irakurketa hortan euskal kultura, eta euskal eskola nola ikusi nahi lukeen esaten digu, […] (Peillen, 1987: 16) Peillenen artikulu monografiko honek balio akademikoa du, egilearen prestakuntza eta lanbideagatik ez ezik, konparaketa metodo bat darabilelako Hbren materia fikzional eta erreala bereizteko. Azpimarratzeko datua da irakurketa sinboliko hori 75-85etan nahiko indarrean bazegoen ere, hor zegoela istorioaren lehen mailako irakurketara mugatzen zen beste irakurketa ere. Ezin ahaztu daiteke kazetaritza kritiketan azpimarratzen zena Theresa eta gizonaren arteko amodio istorio paidophilikoa zela, bigarren irakurketarik iradoki ere egin gabe. Horri lotuta zetorren literaturaren esparruan paidophiliak duen tradizioa eta tokiaren azterketak ere plazaratzea, lehen irakurketa hori eskandalutik aldendu eta aberastuz, Lolitarekiko harremanaren monopolioa zabalduz. 1983ko Maiatzeko Sarrionandiaren artikulua talde horretan sar daiteke, nahiko modu librean bada ere, literatura konparatuaren metodologia baliatuz paidophiliaren gaia munduko literaturaren mapan kokatzen duen literatur kritika saiakera bat baita. Juaristik gai bera metodo konpatatiboa jarraituz jorratu bazuen ere, iritzi artikulu itxura handiagoa dauka bere 1987ko Porroteko lanak. Azpimarratzeko datua da literatur eremuko artikulu hauetariko gehienetan, 70etan jadanik nagusitu zen askatasunaren ideia errepikatzen zela ipuin-berriari lotuta, hala da Eguzkitzarenean eta Sarrionandiarenean, bai eta, nahiz eta akademikotzat ez hartu, Juaristirenean ere, gorago eskainitako fragmentuetan ikus daitekeenez. Orain arte ikusitakoaren arabera, 80ko hamarkadan nahiko orekatua zen kritika akademikoan bi irakurketa mailen (sinbolikoa eta literala) arteko presentzia, bestalde, ia sistematikoki askatasunaren ideiari lotzen zitzaizkion interpretaziook. Horretaz gainera, istorioaren lehen irakurketa mailan paidophilian oinarritutako irakurketa zabaltzeko eta literatur tradizio zabal batean kokatzeko ahaleginak egin ziren. Era berean, bi irakurketen arteko lotura ere gauzatzen zen, paidophiliaren gaiaren erabilera egoera kulturalarekiko erreakzio gisa irakurriz, ildo horretatik Iturraldek ongi erabili zuen "profanazio" hitza gizona eta Theresaren arteko harremanak sinbolizatzen duen Hbren idazketaren kultur ekintza definitzeko. 3.2.2.3.2. Historiografiaren ohar laburrak. Literatur kritikaren aldetik sakabanatutako saio batzuk idatzi baziren ere, deigarria da 80ko hamarkadan Hbren inguruan ageri zen hutsune historiografikoa, olerkien kasuan ez bezala. Hala ere, kontuan hartzekoa da 80ko hamarkadan euskal literaturaren lan historiografiko gutxi argitaratu zela, jadanik aipatu den Juaristiren Literatura Vasca, besterik ez. Baina horrek ez du esan nahi azterketa historiografikorik egin ez zenik eta, eremu horretan ere, Hbri eskaintzen zitzaion tokia oso txikia zen. Nolanahi dela ere, aipagarria da Karlo Otegik "Euskal sorketa literarioa (1939-1984)" lanean (1985: 437447) ongi laburbildu zituela ordura arte Hbz egindako irakurketa eta kritikak, azaleko irakurketa eta sinboliko-alegorikoa, alegia: zutenek, Hb horren sinbolotzat hartzen baitzuten. Gainontzeko kritikarien ―akademiko zein ez― kasuan bezala, Juaristik testuinguru horretan kritiko gisa Miranderekiko nahiz bere ipuin-berriarekiko hartutako posizionamenduak islatu egiten du hark aldarrikatutako literatur autonomiaren nolakotasuna. Orain arteko azterketaren arabera, baiezta daiteke Hbren harrerak 70 eta 80etan norabide bateko joera progresiboa izan zuela, euskal literatur eremuan eragiten zuten zentsura indarren baitako aldaketaren nahiz hauei estu lotutako autonomiaren aldarrikapen polisemikoaren baitan. Luren 1970eko argitalpenak eta Arestik honen atzealdean idatzitako oharrak nahiz Anaitasunako kritikak, hamarkadaren bigarren erditik aurrera indartuko zen joera markatu zuten, askatasunaren ideiaren inguruko sinbolo bilakatuz Mirande eta, bereziki, honen ipuin-berria. Literatura sozialaren egile izandakoak Frankismoaren erregimenpean egindako literatur autonomiaren aldarrikapenetik, hamarkadaren bigarren erdian nahiz 80en hasiera edo amaiera aldera egindakoetara ezberdintasunak zeuden, jakina, ipuin-berriaren esanahi sinbolikoari ere eragiten ziotenak. Batetik, heteronomia ideologiko-politikotik abiatuta oinarrizko egituraketa eta autonomia bereganatu zuen euskal literatura idatziaren eremuaren testuinguru soziopolitikoa aldatu egin zen, iragan hurbileko indar zentsore instituzionalak leundu egin ziren eremuaren garapenerako baldintzak hobetuz, eta ondorioz, autonomiaren eskakizunak aldatu egin ziren; bestetik, euskal literatur eremua osatzen zuen komunitateko ―idazle, irakurle, kritikari, editore eta abarrak barne― kide ezberdinen artean aldeak zeuden autonomiaren gaineko ikuspegiarekiko. Mirande eta Hbren harrera autonomiaren aldarri ezberdin horiek markatuta agertzen da, nabarmen: literatura sozialaren kanon berriaren aldekoek aldarrikatzen zutena eta kanon berri horren kontrako 70 erdi aldeko indar periferikoek aldarrikatzen zuten autonomia ez zen berbera, baina ezberdintasunak zeunden ere Ustela eta Pott Bandakoek aldarrikatzen zutenaren artean, bai eta, azken talde horretako partaideek gerora hartutako jarreretan ere. 70eko hamarkadaren amaiera aldera euskal literatur sorkuntza eta eremuaren arauak modu ezberdinetara ulertzen zituzten zentro eta periferien arteko tira-bira egoera hartan, oso fenomeno interesgarria izan zen 80etan aldizkarien bidez literatur autonomia praktikan jarri zuten gazteena, Hordagok 1979an berrargitaratutako Igela aldizkariaren kutsu mirandiarrekoak. Miranderekiko nahiz ipuin-berriarekiko posizionamendu kritikoetan islatu zen norbanako batzuen autonomiaren ideia: Sarrionandiak kanon zaharraren indar zentsoreari egin zion gehienbat erreferentzia; Iturraldek 80en amaiera aldera aditzera eman zuen literatur giroa askatasun terminoetan ez zela Miranderen garaitik horrenbeste aldatu, literatura sozialaren kanonaren indar zentsorearekiko autonomia beharra iradokitzen duena; Juaristik 80ko amaierarako jadanik ez zuen autonomiarik aldarrikatzen eta, are gehiago, Miranderen jarraitzaileak nazionalista erradikaltzat zeuzkan. Horietariko zenbaitek euskal literatur eremuan ordura arte indar zentsore handiena gauzatu zuen Estatu Espainiarraren askotariko teknologia zentsoreekiko autonomia/askatasuna ere aldarrikatzen zutelako, beharbada, beti ere dekolonizazio proiektu zabalago baten parte gisa. 80ko hamarkadan Mirande instituzionalki nahiz beste maila askotan izan zen errekonozitua eta bere literaturgintzak eragin sakona, orain artean nabarmendu ez dena, izan zuen literatur esperimentu eta joera berrietan, mirandismo gisako bat jazo zela baieztatzeko modukoa. Juaristi izan zen lan historiografiko batean Mirandek 80etako idazle gazteengan izandako eragina azpimarratu zuen bakarra, nahiz eta honi konnotazio negatiboa esleitu, gutxienez fenomenoa dokumentatu zuen. Ipuin-berriak jasotako kritikak positiboak ziren, oro har, autonomiari lotutakoak zein ez, eta kontuan hartzekoa da istorioaren lehen mailako irakurketa zein alegoriari lotutako maila sinbolikokoa, biak plazaratu zirela, bai eta bien arteko lotura egiten zuen mezu metaliterarioarena ere. Gainontzekoan, azpimarratzekoa da euskal literaturaren historietan leku finkoa falta izan zuela Hbk, horretan ere iraun zuen 70etako joerak. Nahiz eta azterketa akademiko zein ez hain akademiko gutxi batzuk gauzatu ziren, historialariek ez zituzten hauek oso kontuan hartu. Hala ere, hutsuneak hutsune, 80ko hamarkadaren erdi alderako Miranderen Hb klasikotze bidean zela baiezta daiteke, bete-betean. Joera horren barruan, jarraian jorratuko den (H)bren garaiko harrerak klasikotze prozesuaren akabera eta egonkortzea ekar zezakeen urratsa suposatu zuen, baina euskal literatur eremuarekin lotutako aldaketa ezberdinen ondorioz, ipuin-berriaren harrerak ere aldatzera egin zuen, klasikotze joeraren norabidea etenaz. 4. (H)aur besoetakoaren garaia (1987-…). Miranderen ipuin-berriaren harreraren azken fasea Pamielak 1987an egindako (H)bren argitalpenarekin hasten da. Harrera aro honi argitalpenaren izena esleitzearen oinarrian ipuin-berriaren klasikotze prozesuaren ezegonkortasuna dago, Pamielaren argitalpenarekin bere puntu gorenera iritsi eta denbora gutxira arrarotzen hasi zena. Alabaina, azpimarratu nahi da bitxitasun hori ipuin-berriak denboraren joanarekin izan duen bilakabide osoari dagokion ezaugarria dela eta, beraz, literatur tesuaren izaeraren parte. Atal honen helburua da klasikotze bitxirako joera horren eboluzioa zein izan den azaleratzea eta kritikari nahiz historiografiari dagokionez gaur egungo egoera zein den azaltzea. Atal honen helburuak betetzeko 90eko hamarkadatik aurrera euskal literatur eremuan eragiten zuten zentsura indarren aldaketa nagusiak azalduko dira, jarraian (H)bren harrera aroaren nondik-norakoei heltzeko. Aurreko ataletan bezala, arreta berezia eskainiko zaie argitalpen nahiz berrargitalpen berriei, horien paratestuei, kritika akademiko zein ez akademikoari eta euskal literaturaren gaineko lan historiografikoei. Harreraren ispilu diren iturri horien bidez, azpimarra egingo da ipuin-berriaren harreraren azken garaiak izandako ezaugarri nagusietan, bai eta harrera horrek islatzen dituen euskal literatur eremuaren aldaketetan. Azkenik, ondorioetan luzeago garatuko den euskal literatur kritikagintza eta historiografiaren arloko proposamen bat luzatuko da. 4.1. 90etako euskal literatur eremuaren aldaketak eta zentsura dialektika berria. 4.1.1. Periferiatik zentrorako mugimenduak. 90eko hamarkadako euskal literatur eremuaren zentsura dialektikaren nondik norakoak ulertzeko, ezinbestekoa da 80ko hamarkadaren hasieran oso polisemikoa zen autonomiaren adiera baten gailentzea eta zentroratzea kontuan hartzea. Izan ere, autonomiaren ideia hori zentrora eraman zutenek definituko bai zuten, Apalategik (1998: 64) dioen bezala, Literatura, hau da, euskal literatura idatziaren sorkuntza nahiz eremuaren arauak birformulatu zituzten, literatura sozialaren kanon berriak ezarritakoekiko ezberdinak. 1975ean formulatutako literaturaren planteamendu erabat periferikoa, aldarrikatu zuten zenbait idazlerekin batera zentroratu zen, eta horrek euskal literatur eremuari jadanik aipatu den dinamikotasuna eskaini zion, besteak beste. 80ko hamarkadaren amaiera iristerako 60etan jaiotako 70etako literatura sozialaren kanona eta proiektu dekolonizatzailea oso ahulduta zeuden. 80etako gazteen literatur aldizkariena izan zen, beharbada, ikuspegi hartatik egindako euskal literaturaren azken askatasun aldarria, errealismo sozialistaren estiloa baztertzen bazuen ere euskal literatura proiektu kolektibo askatzaile zabal gisa garatu zuena. Orain arte ikusi bezala, kanon horrek kontrako ahotsak izan zituen, ideia estetikoei lotutako zurruntasunaren indar zentsorea salatzen zutenak eta, hala, euskal literaturan ordura arte ezagutu gabeko eztabaida sortu zen, euskal literatur eremuaren kohesioa indartzen zuena eta, era berean, leku aldaketak iradokitzen zituena, dinamismoa, alegia. Horrek guztiak euskal literatur eremuaren autonomia areagotzen zuen eta, gainera, Sarasolak gogorarazten duen bezala, hasiera batean literatura engaiatuaren proiektu beraren parte zirudien Frankfurteko Eskolaren modernismo konprometituaren diskurtsoaren antza zeukan diskurtso periferikoaren literatur autonomiaren aldarriak. Alabaina, Apalategik (1998: 64) zehaztu bezala, Ustelako 1975eko manifestua eta Pott Bandaren proiektuaren artean bada ezberdintasun sakonik eta azken honek zehaztu zuen, hain zuzen ere, hizkuntzarekiko eta nazioarekiko ardura oinarri zuena ez zela Literatura. Hartara, periferiatik zetorren aldarriak euskal literaturaren indar heteronomo ideologikopolitikoaz kexatzen zen eta geroz eta gehiago aldentzen zen kanon hartaz, joera literario horri literaturtasuna ukatzera iritsiz, maila teorikoan. Hainbat ikerlarik berriki ere autonomiari lotuta aztertu duen 1985eko "Txillardegi"-"Atxaga" eztabaida (Billelabeitia, 2016; Sarasola, 2016) ezaguna aspalditik zetorren zerbaiten hondarra izan zen, 90eko hamarkadatik aurrera egonkortuta aldaketa sakonak ekarriko zituena. Nork bere posizioak hartu eta inoiz baino garbiago ikusi zen hastapenetako autonomiaren aldarria ez zela kasu guztietan euskal literatur eremuaren autonomiaren aldarria, ideologia edo proiektu politiko jakin baten kontra edo idazlearen interes pertsonalen alde indarra egiten zuen literatur eremuko erreakzioa baizik. Diskurtso periferiko horrek erdigunerako bidaia egindakoan ezin esan liteke euskal literatur eremua autonomoago bilakatu zenik, hau da, aurretik beregan eragiten zuten indar zentsore erabakiorrenak deuseztatu zirenik, bai ordea literaturtasunaren ulerkera aldatu egin zela, Potten diskurtso erabat zirkunstantziala indarrean jarri baitzen eta, ondorioz, euskal literaturaren indar zentsoreak ―heteronomoak, nahi bada― aldatu egin zirela. Honen froga dira, nolabait, Juaristiren eta "Atxaga"-ren ibilbideak, oso ezberdinak orokorrean, baina 70etako euskal literaturaren kanon sozialak markatutakoa ez beste indar zentsore hainbat onartzeko prest, biak. "Autonomiaren belaunaldi" eta, beranduago, "bainaren belaunaldi" gisa izendatutakoak euskal literatur eremuari ekarritako onura handienetarikoa 70-80tako eztabaida literarioak izan ziren, bai eta horietariko batzuek irekitako ibilbide berriak ere. Oso azpimarratzekoa da, "Atxaga", Izagirre, Saizarbitoria edo Sarrionandiak idazle gisa bide aukera berriak urratu izanak daukan garrantzia. Baina belaunaldi horren zentroratze estrategiatik eratorritako okerrena zera izan zen, berriz ere, euskal literaturaren orkestraren zuzendaritza gorena espainiar literatur sistemari eskaini zitzaiola, euskal literaturari izatea bera ukatzen zion horri, Casenavek aipatzen duen Juaristiren diskurtsoari, besteak beste. Honen ondorioz, 80etako krisitik indartuta atera zen momentu berean euskal literatur eremuari indarra eta kohesioa ematen zion eztabaida dinamika hautsi egin zen. "Atxaga"- k irabazitako Espainiako Kritika Sariaz geroztik garbi geratu zen aurrerantzean nora begiratu beharko zuten euskal literaturak eta idazleak "benetako" gisa legitimatuak izateko (Apalategi, 1997: 71), zein instituziok erabakiko zuen euskal literaturaren kanona, hein handi batean behintzat eta, beraz, nondik pasa beharko zen kanon horren parte izateko eta zeini aitortzen zitzaion euskal literatur eremuan indar zentsore sendo eta eraginkorrenak eragiteko legitimitatea. Hala, belaunaldi berriak ekarritako euskal literatur sorkuntza nahiz eremuaren arau aldaketa sakonenak ez zuten soilik literaturaren ulermolde estetiko ezberdin bat suposatu, indar zentsorea euskal eremuko proiektu kolektiboaren instituzioaren eskuetatik Espainiar instituzioenetara pasa baitzen. Ordura arte literatura sozialak eraikitako joera ―Francopeko euskal literatur eremuaren oinarrizko garapena ahalbidetu zuena― baztertu egin zen, ez baitzen literarioa, proiektu ideologiko baten parte zenez gero. Ikuspegi horrek eman duen euskal-espainiar literatur eremuan, zenbait euskal idazlek, "Atxaga"-k eta Kirmen Uribek kasu, idazle gisa euskal eremuarekiko eta, beraz, jatorrizko komunitatearekiko autonomia ideologiko nahiz ekonomikoa eskuratu dute, baina, jakina, beste heteronomia batzuk onartuz. Esan gabe doa, aldaketa honek ez diola euskal literatur eremuari autonomiarik gehitzen, idazle ogibidea hautatzen duenak Espainiar literatur eremuan txertatu beharra baitauka, irakurle eta, beraz, etekin ekonomiko aski eskuratu ahal izateko. Hala, XX. mende amaierako aldaketen poderioz euskal literatur eremuaren benetako autonomizatze prozesua erabat etendakoan, eremu globalerako ate gisa Espainiar Estatuari begira, berdefinizio prozesu batean sartu zen, kanonizatzera egingo zuen erdigune berri batekin. Espainiar Estatuaren zentsura instituzionalaren legediak biguntzera egin zuen, baina ez zen desagertu, eta Torrealdaik (2018: 371-419) ongi dokumentatzen duen bezala, azken garaian ere "Todo es ETA" lelopean errepresio neurri bortitzak ezarri dira euskal kulturaren eremuan. Jakina, helburua ez da (hasiera batean, behintzat) euskal literatura desagertaraztea, euskal kultur(literatur) eremuaren benetako indartze eta autonomizaziorako indarrak oztopatzea baizik. Zentsura indarrak ikusezinago bihurtzearen estrategiaren baitan, heteronomia berriak bere horretan ikusezin eta are autonomia iturri gisa aurkeztuko zituen literaturtasunaren ulerkera bat ere garatu da, literatur sistema moderno gisa identifikatu izan denaren ereduaren gainean eraikitakoa38. Laburbilduz, momentu hartatik aurrera inpaktu handiena izango zuten erabaki organoak ez ziren euskal literatur eremuarenak izango eta, beraz, zalantzarik ez dago azken mugimendu horien ondorioz euskal literatur eremuak autonomia ez ezik, indarra ere galduko zuela. Era berean, berdefinizio prozesu honetan finkatuko ziren aurrerantzean indarrean egongo ziren zentsura dialektikaren parametro berriak. 4.1.2. Literaturaren ulermolde baten gailentzetik eratorritako zentsura dialektika. Orain arte ikusitakoaren arabera, 80ko hamarkadaren amaieran eta, bereziki, "Atxaga"ren Espainiako Kritika Sariaren ostean, euskal literatur idatziaren sorkuntza eta eremuaren arauak aldatu egin ziren. Batetik, autonomiaren ideia ordura arte literatura sozialak oinarri zuen proiektu ideologikoarekiko autonomiara murriztu zen, bestetik, literatura proiektu kolektibo izatetik indibidual izatera pasa zen, fokua idazlearengan jarriz, 1982ko 5. Susan Uria eta Iñurrietak "Euskal literatura? Euskal literatura? Literatura" artikuluan Ustelatik Pottera ikusitako aldaketaz ziotenaren ildotik. Azkenik, fokua zein idazlerengan jarri erabakiko zuten instituzioak euskal eremu instituzionaletik kanpo zeuden, Espainiar Estatuaren parte izaki. Honek guztiak euskal literatur eremuko zentsura dialektikaren baitan aldaketa handiak ekarri zituen. 38 Kontuan hartu beharra dago literatur sistema edo literatur eremu moderno deritzen horiek ez direla gaur egungo euskal literatur eremuarekin bateragarriak, euskal literatur eremua ez baitago euskarazko kultura elikatzeko tresnak modu erabat autonomoan erabil litzakeen euskal Nazio-Estatu moderno baten baitan. Jakina da euskal hiztun ―eta, beraz, irakurle― gutxi dela, baina hori ere ez da ausazkoa, euskal eremua barnebiltzen duten bi estatuen indar zentsore instituzionalen ondorio baizik. Ez da ere ausazkoa euskal idazleak Espainiaren (Estatu baten) eta gaztelaniaren galbahetik pasa behar izatea nazioarteko eremura igarotzeko. 80ko hamarkadako birkokatze egoeraren ostean sortuko zen zentsura dialektika, gaur egungoa, Francopeko zentsurarekiko oso ezberdina zen eta bereziki garrantzitsuak bilakatuko ziren prestigioa eman edo kentzen duten eragile edo instituzioak eta merkatua, maiz elkarri lotutakoak. Zentsura formalean fokua jartzen duen zentsuraren nozio liberaletik erabat aldentzen den zentsura berri bat da, produktuekiko errepresio neurriak gutxitzen dituena, fokua literatur eremuaren osagaietan ezartzen duena, hau kontrolatu eta moldatzeko, literatur eremuaren eraikuntzarako eta etengabeko birsortzerako tresnen multzoa. Mendebaldar literatura nazional orok antzeko sistema dauka, bere instituzio legitimizatzaile eta sariketek, kritika eta historiografia akademikoek eta eskola sistemak, besteak beste, bermatzen duten transmisioarekin. Jakina denez, euskal literatur sistema modernoak bere berezitasunak ditu eta horien artean garrantzitsuena da Espainiar eta Frantziar estatuekiko menpekotasuna, legitimazio instituzioekikoa barne. Menpekotasun hori, Apalategik argitzen duen bezala (1997: 80), ekonomikoa da neurri handi batean, euskal idazleari ezinbestekoa izan baitzaio, orain arte behintzat, nazioarteko mailan bere lana ezagutzera emateko gaztelaniazko bertsioaren bitartekaritza eta, beraz, espainiar eremutik etorritako oniritzia nahiz honengandiko literaturtasunaren legitimazioa. Dagoeneko aipatu da eremuarenak ez diren beste instituzio batzuen menpe egoteak euskal literatur eremura ekarritako autonomia galera, baina, honi gehitu behar zaio baita ere, Apalategik (1997: 80) jadanik azpimarratutako heteronomia ideologikoa, espainiar eremuaren oniritzia jasotzeko ez baita edozein diskurtso zilegi, fikziozkoa bada ere. Nolanahi dela ere, euskal literatur eremuko zentsura dialektikan espainiar literatur sistema modernoaren esku hartzeaz gainera beste elementu batzuk ere erabakigarriak izan ziren eta, hain zuzen ere, Pott Bandaren literaturtasunaren ulerkeran egondako aldaketak ezarri zuen dialektika horren parametroen oinarri garrantzitsuenetarikoa euskal literautr eremuaren baitan. Literaturtasun horrek, jadanik aipatu den bezala, ez zuen aurretik zegoenarekin guztiz bat egiten eta, are gehiago, ukatu egin zuen aurreko literaturtasunaren ideiatik eratorritako sorkuntzaren literaturtasuna: nazio eraikuntza edo hizkuntzaren kezkak zentraltzat zeuzkana ez zen benetako literatura. Literaturak autonomoa behar zuen izan eta 80etan, antza denez, indar heteronomo erabatekoa euskal literatur eremuko literatura sozialaren kanonak atzetik zeukan literaturtasuna zen: proiektu ideologiko-politiko batekin bat egiten zuen sorkuntza hobesten zuena. Haatik, eztabaidari eskaini zitzaion esparru zabalak eta 80etako belaunaldi berriak nahiz literatura sozialaren defendatzaile askok Miranderena bezalako literaturarekiko nahiz literatur ideia edo jarrerekiko erakusten zuten miresmenak, asko zailtzen dute kanonaren indarrak euskal literatur eremuaren autonomia gutxitzen zuenaren ideiaren defentsa. 80etako mirandismoa aipatzerakoan azaldu bezala, aldizkarien boomaren partaide izan zen belaunaldi gazteak literatura sormen askerako komunikazio eremu gisa erabili eta aldarrikatu zuen, baina 90etan literaturaren eta literaturtasunaren ideia hori erabat aldatu zen, gaur egungo eremuaren oinarriak jarriz. Autonomoa omen den euskal idazlea merkatuaren heteronomiaren eta Espainiaren heteronomia ideologikoaren pean dago eta indar horien araberako literatura bat sortzen du. Paradoxikoki, heteronomia horien aurka egiten zuen literatura heteronomo kontsideratu zuten "autonomiaren belaunaldi"-ko zenbaitek eta, beraz, ideia eta kanon berriaren periferiatik zentrorako bidaian literaturtasuna ukatu egin zitzaion aurrekoari, nolabait. Era berean, arrakasta eta ospe handiena irabazitako literatur kanona indar heteronomo askoren menpe dago, baita ideologikoak ere, sorkuntza askerako komunikazio eremu gisako literaturaren ulerkera erabat oztopatzen duena eta, jarraian egingo den analisian ikusiko den bezala, gerora zentsura dialektikan muga moralen indartzea ekarri duena. Ez da ahaztu behar, Espainiar Estatuaren legislazioaren baitan zeintzuk ziren testu idatziak bahitzeko 1977ko legediak ezarritako irizpideek bere horretan jarraitzen dutela bai 1992ko Ley Orgánica 1/1992, de 21 de febrero, sobre Protección de la Seguridad Ciudadanak nahiz berriagoa den 2015eko Ley Orgánica 4/2015, de 30 de marzo, de protección de la Seguridad Ciudadana edo "Ley mordaza" delakoak eragiten duten indar zentsorean. Espainiar Estatuaren zentsura instituzionala ekarri duten legeak baino garrantzi handiagoa du, tesi honen testuinguru gisa, literatur eremuko zentro berriak proposatzen zuen literatur sorkuntza eta eremuaren arauek zekarten literaturaren kanona eta literaturaren ulermoldea bera. Izan ere, zenbait kasutan, kritikak berak ere bere egin duen literatur autonomiaren ideiak eta XX. mendearen bigarren erdiko euskal literaturaren historiari lotuta egindako honen aplikazioak indartu eta legitimizatu egin dituzte indar zentsore berriak. Espero izatekoa den bezala, alderdi horri lotutako aldaketa guztiak oso nabariak izan dira askatasunaren eta, ondoren, autonomiaren ikur bilakatu zen Miranderen Hbren harreraren bilakabidean, bai kritika ezberdinetan idazlan honen gainean egindako irakurketa metaliterarioei, bai honen aitzakiarekin euskal literaturaz edota literaturaz, oro har, egindako hausnarketei dagokienez ere. Oso kontuan hartzekoa da instituzioengandik edo erreferente diren pertsonengandik etorritako kritikak, akademikoa izan zein ez, eraikitzen eta finkatzen duela literaturaren memoria kulturala, hau da, klasikoak zeintzuk izango diren zehaztu ez ezik horien irakurketa ere finkatzen du. Jadanik aipatu dira euskal literaturaren kritika tradizio propioaren gabezian inguruko eskemen inportazioak sortutako hainbat arazo: ipuin-berria generoari dagokionez klasifikatzeko zailtasuna, euskal literatur eremuari lotutako autonomiaren ideiaren erabateko egokitasunik eza eta, oro har, kritika nahiz historiografia hori hutsetik testuei begira ezin hasi eta urgentzia egoeraren aurrean testuak gainontzeko literatura nazionalenekin homologagarriak izango ziren eskemetan ahalik eta hoberen sailkatzearen ajeak. Mirandek Hbn adierazitako mezu metaliterarioaren bilakabideaz gainera, historiografian hartu duen ezlekuaren oinarriak ere topatzen dira euskal literatur kritikagintzan ipuin-berriak izandako harreran. Hori guztia azaleratzeko, literatur testuaren argitalpen ezberdinetako oharrei, kritikei nahiz historiografietako kokapenari erreparatuko zaie jarraian. 4.2. (H)aur besoetakoaren (1987) argitalpena. 1987koa data garrantzitsua da Miranderen ipuin-berriaren harreraren bilakabideari dagokionez, inflexio puntu bat izan zela ere baiezta daiteke, euskal literatur eremuaren aldaketa sakonen isla. Azterketa honetan zehar azpimarratu den bezala, 80etan indartu egin zen literatur sorkuntzari lotutako ipuin-berriaren irakurketa sinboliko transgresiboena, artean zentsura dialektikaren mugak zeharkatzearen aldeko askatasunaren ideiari estu lotutakoa. Une berean, literatura sozialaren kanonaren eta Pott Bandaren arteko autonomiaren gaineko eztabaida jazo zen eta Mirande bolo-bolo ibili zuten batzuek zein besteek, idazleak aldarrikatzen zuen askatasunaren irakurketa ezberdinak plazaratuz. Azpimarratzekoa da, baina, 70etako bigarren erdian literatura sozialaren kanonaren bueltan zebiltzanek Mirande eta haren ipuin-berria aldarrikatu bazuten ere, 80ko hamarkadaren bigarren erdirako Pott Bandaren inguruko zenbaitek baliatu zutela bereziki ipuin-berria haiek aldarrikatzen zuten autonomiaren sinbolo gisa, Iturraldek eta, berehala ikusiko den bezala, "Atxaga"-k, besteak beste. Orain arte ikusitakoen arabera, hirugarren berrargitalpena iristerako oso jendarteratuta zegoen Hb, aitortza instituzionalez gain, kazetaritza kritikek nahiz argitalpenen paratestuetako hitzaurreek goretsi egiten zuten, bai literatur testuaren edertasunagatik zein literaturaren eremuko askatasunarekiko loturagatik. Lan monografiko batzuk baziren eta, beraz, horiek guztiak kontuan hartuta, Hb klasikotze bidean zela esan liteke, euskal literaturaren historietan oraindik leku txiki eta bitxia hartzen bazuen ere. 1987an Pamiela argitaletxeak kaleratutako (H)bren argitalpena norabide berean emandako beste pauso garrantzitsu bat izan zen. Ez da harritzekoa editorea eta hitzaurrearen egilea ordura arte Miranderen ipuin-berriarekiko arreta eta miresmen berezia erakutsi zuen Eguzkitza izatea, ezta aurrerago aztertuko den "hondar-hitza" "Atxaga"-k idatzi izana ere, 1985ean "Txillardegi"-rekin izandako eztabaidan ere Miranderen izena atera zuena, literatura sozialaren kanonaren indar zentsorearen literaturaz kanpoko irizpideak salatzeko. 4.2.1. Testu originalaren lehen argitalpena. Bitxi eman lezake Miranderen ipuin-berriaren bi argitalpen urte berean kaleratu izanak, baina Antzak bere kritikan aipatu zuen bezala, Ereinen eskutik ateratako argitalpena eta Pamielarena ezberdinak ziren, izan ere, azken honek lehen aldiz jarri baitzuen Miranderen Abren jatorrizko testua irakurleen eskura. Beraz, Miranderen ipuin-berria 1987an argitaratu zen lehen aldiz bere ezaugarri originalekin. Hala, esan liteke sortu zen garaiko artelan gisa momentu horretatik aurrera soilik azter zitekeela, ordura arte lausotuak zeuden ezaugarri poetikoei eta aukeratutako hizkuntzak islatzen zuen garai historikoari zegokienez, bereziki. Ezin da ahaztu Ab, euskal literatur sorkuntza bat izateaz gainera, euskararen historiaren intereseko dokumentu bat ere badela, euskara batu eta literario bat eraikitzeko saiakera, euskararen historiaren 50eko hamarkada hondarreko testigantza bat. Hain zuzen ere, 80ko hamarkadaren amaieran argitalpen berezi hau egitea ahalbidetu zuten faktore garrantzitsu izan ziren ordurako euskararen biziraupena batasunaren menpe ez egotea eta jadanik gutxieneko hizkuntza literario bat bazegoela, 70en hasieran ez bezala. Honela azaldu zuen Eguzkitzak bere hitzaurrearen amaieran (Eguzkitza, 1987: 28): Argitalpen hau, hasieran esan dugun legez, berak egindako makinakopia bera da. Arestik berea egin zuenean gori gori zegoen batasunaren burruka, eta Jonek ontzat jo zuen aldaketak egitea. Oraingoan, ordea, euskararen bizitzea batasunaren pean ez dagoenean, ―badaukagu eta gutienezko literatur-hizkuntza batu bat― zera uste izan dugu, garaia zela Jonek berak idatzitakoa euskal irakurleari eskaintzeko, beraren zalantza eta gustuetan, beraren nahasmendu eta orduko jarrerarekin, Mirandek beste askok bezala bilakaera konplexu bat jasan baitzuen, lapurtar klasikoa, lapurtar modernoa, gipuzkera, zuberoera, batua, e.a. Horren ostean, Miranderen testuan egindako aldaketa gutxi batzuk aipatu zituen, ortografiari lotutako xehetasun gutxi batzuk besterik ez. Ondorioz, testu horren argitalpenak (H)bren azterketa historiografikorako eta testuaren beraren harrera osoago batetarako ezinbesteko oinarria ipini zuen: 1959ko Abren jatorrizko testuaren kaleratzea. 4.2.2. Euskal literatur eremuko aldaketa paratestuan. Pamielaren argitalpenak, Ereinenak bezala, Luren argitalpenean Arestik idatzitako oharra eta Anaitasunan argitaratuako kritika bildu zituen. Horrekin batera, Eguzkitzaren hitzaurrea (Eguzkitza, 1987: 15-28), bibliografia bat (1987: 29) eta "Atxaga"-ren hondarhitzak ("Atxaga", 1987: 122-132) osatzen dute harrerarekin lotura zuzena duen paratestua. Hala, Arestiren askatasunari, heterodoxiari eta ideologiarekiko distantzia jartzeari lotutako ideiak berreskuratu edo birsortu nahi izan ziren berriz ere, hauei elementu berriak gehituz. 4.2.2.1. Hitzaurreko oharrak: askatasun pertsonala eta idazlea. Eguzkitzaren hitzaurrea osatzen duten puntuen informazio interesgarriena zenbait elementutan laburbil daiteke. Batetik, nabarmentzekoa da idazlearen idazle kontzientzia edo idazle izateko grina, modernotasuna eta askatasunaren ideia elkarlotu zituela: […] psikiatrak zer izan gura zuen galdetu zionean: idazlea ihardetsi omen zion. Idazlea, bai, bilbotar poetak bezala berak ere, berak eusko aitorsemeak, bulego zikin batetan bizitze osoa sartu behar bazuen ere. Hala bada, ene iritziz, gizon modernoa dugu Mirande eta modernotasun hori dela bide euskal parnasoan lehen mailakoa, beste Guti batzu bezala. Are gehiago, berak ipuin berria zeritzon eleberri labur honetan, idazle-kontzientzia hori arras da bistako: gizona-ren berezitasunean, bere burua sendikortasun desberdin baten jabetzat duen, gizona eta bere askatasuna oroz gainetik defendatzen duena inguruneko jendekilakotasun guztiak gora behera. (Eguzkitza, 1987: 25-26) Aurrerago ere Mirandek ipuin-berrian "askatasunaren aldeko defentsa" (Eguzkitza, 1987: 27) egin zuela aipatu zuen. Beraz, nahiz eta ez oso modu artikulatuan, elkarri lotuta ageri dira idazlea, modernotasuna eta askatasun pertsonala. Hala, Eguzkitzaren irakurketan idazleari lotutako askatasunarena aldarrikapen indibidual gisa agertzen da, eskema erabat erromantikoen niaren eta jendartearen arteko gatazka moduan. Beraz, Peillenek edo Iturraldek aurrez iradokitako irakurketa sinboliko zabal eta kolektiboagorik ez da ageri, Theresak euskal kultura edo euskal nazioa sinbolizatuko lukeenik. Ez da irakurtzen gizonaren askatasunak Theresarena behar duela, gizonak Theresa askatu nahi duela, bera aske izan ahal izateko. Ez da Arestik literatura sozialaren ordezkari gisa egin moduan, eremuaren barne zentsura indarrekiko askatasun hori kanpo indar zentsoreekiko askatasun zabalago baten aldarriaren baitan txertatzen. Theresaren esanahi alegorikoa baztertuta, askatasun indibidualaren ideia horri lotuta dator argitalpen honen garaiko euskal literatur eremuaren gaineko hausnarketa eskaintzen duen "Atxaga"-ren hondar hitza, aurrerago aztertuko dena. Hitzaurrean ageri den beste ideia azpimarragarri bat da, idazlana argitaratzeko izandako zailtasunak eta argitaratu zen unea kontuan hartuta, Mirandek bere ipuin-berria Lolitaren kopiatzat hartuko ote zenaren kezka zeukala (Eguzkitza, 1987: 26-27). Aurrerago ikusiko den bezala, gaur egungo ikuspegitik esan daiteke ez zitzaiola idazleari arrazoirik falta, etorkizuna iragarri baitzuen, neurri handi batean. Generoari dagokionez interesgarria da Lolitarekiko konparaketan Eguzkitzak egindako oharra: "are gehiago, errusiarrak elaberri bat idatzi zuen lekuan, Jonek elaberri labur bat, edota ipuin luze bat baizik ez zuen idatzi." (Eguzkitza, 1987: 27). Jarraian, literatur testuari buruzko informazio laburra eskaini zuen eta, bertan, prosa poetikoa eta gorago aipatutako askatasun pertsonalaren aldarria azpimarratu. 4.2.2.2. Idazlearen askatasunaren aldarria. (H)bren irakurketa bat eskaini zuen "Atxaga"-k argitalpenaren hondar-hitz gisa. Irakurketa horren aurretik, baina, euskal literatur eremuarekin lotutako afera batzuei ere egin zien erreferentzia, Eguzkitzak gainetik aipatutako askatasun pertsonalaren ideiaren eta idazlearen arteko lotura indartuz eta sakonduz. Hausnarketa horrek, gainera, esplizituki berreskuratzen du Iturraldek Ereinen argitalpenaren hitzaurrean nahita aske utzitako haria, zentsura indar garaikideei buruzkoa: "nahiz eta argitaratzeko arazoak aldatu diren (beste asko ez baitira aldatu, eta ez daukat honetan sartzeko gogorik)" (Iturralde, 1987: 10). Bada, "Atxaga" gai horri heldu zion bete betean, izan ere, Mirandek bere garaian idazle gisa pairatutako egoeraren eta une garaikidearen arteko paralelismoa gauzatu zuen. Lehenik eta behin, azpimarratu zuen urteen joanak idazlearen kasuaren larritasuna agerikoago besterik ez zuela egiten, hark bizitako egoeraren hainbat xehetasun nahiko garai berantiarrean hasi baitzen argitaratzen. Honela deskribatu zuen "Atxaga"-k Miranderi gertatutakoarekiko euskal kolektiboaren sentimendu egoera ("Atxaga", 1987: 123-124): Ez dut uste, beraz, Mirandek gure letretara ekarri zuen ondoeza asko arindu denik. Bihotza sobera baldarturik ez dutenen eritzirako, agian ez da astundu baizik egin, zeren eta orain, bere obra ez ezik, berari gertatutakoa ezagutu ahal baita, eta bere biografiak ere hainbat galdera argitaratzen baititu, oraindik erantzun gabe daudenak. Orain badakigu, esate baterako, nazkatu eta idazteari uko egin ziola. Uko egin ziola, halaber, garaiko euskal kulturari ere. Ordea, ez dakigu, zehazki, nola banatu behar diren, gizartearen eta egilearen beraren artean, erantzunkizunak; noraino iritxi zen aipatu euskal kultura haren bortxakeria, bereziki. Horren jarraian ezarri zuen iraganaren eta orainaren arteko lotura, izan ere, haren iritziz, iraganeko arazo hura orainari begira aztertzea baitzen egokiena. Hala, iraganeko zentsura dialektikaren indar mugatzaileak ―berak "indar estrangulatzaile" deitutakoak― salatze hutsaren konplazentzian erori gabe, efektu bera omen zuten indar garaikideei erreparatzeko gonbita luzatu zuen. Indar horiek, honezkero jakina denez, proiektu politiko-ideologiko kolektibo bati erantzuten zion literatura sozialaren kanona bultzatzen zuten indarrak ziren, bestelako literatur lanak debekatu ez, baina nolabait zentrifugatu ez ezik, euskal literatur sorkuntza eta eremuaren arauak, zentsura dialektikaren muga askogutxi hertsiak, finkatzen zituztenak, alegia. Momentu honetan azaltzen da inoiz baino garbiago Pott Bandako "Atxaga"-k Miranderen figura eta, kasu honetan, (H)b, ekarriz egiten zuen aldarria: Arazo hori aztertzekotan, jakina, gaurko egunari begira aztertu beharko litzateke; ez iragan egunetan eragin estrangulatzaile bat izan zuten indar eta joerak azaltzeko ―horrek gure kontzientzia ona areagotu besterik ez luke egingo; aurreratuak sentituko ginateke ―baizik eta haien txanda eta lekua hartu duten estrangulatzaile berriak ikararik gabe salatzeko. Ikararik gabe, diot, zeren estrangulatzaileek, hala iraganekoak nola orainekoak, hitz printzipalak hartzen baitituzte aintzat bere ito lanak aurrera eramateko garaian; Aberria, adibidez, edo Euskaldunatsuna, edo Iraultza. Eta iduri izaten baitu haien aurka joanez delako Zintzotasun baten aurka ere joan gintezkeela; derrigorrez gertatu behar ez duen gauza, hain zuzen. Iturraldek, aipatu hitzaurrean, zera dio, Mirande biziko balitz isilpean egongo litzatekeela edo negar egingo lukeela, susmo hori hartuta dagoela behintzat, eta ni ere bat nator berarekin. Ez dut uste egoera asko aldatu denik. Hogei urte ez dira izan nahiko. Galdera asko daude erantzun zai. ("Atxaga", 1987: 124) Bere irakurketaren aurretik eskaintzen duen hausnarketa horren amaieran Miranderen aldeko gisa agertzen da, batetik, Arestik bere oharrean aipatu zuen bezala "hirugarren bidea" ireki izana zor ziolako eta, bestetik, irakurri zuen bakoitzean zer pentsatu eman ziolako. Azkenik, ironiaz betetako lerro batzuk eskaini zizkien Miranderen (H)bren gaitzesleei: "Holako eritzi on batek, jakina, argibideak ematera behartzen nau ―portaera lotsagarria den partez― eta prest nago horregatik Haur besoetakoari buruz zenbait eritzi azaltzera. Gaitzesleek barka biezadate atrebentzia hau." (1987: 125). Hala, Eguzkitzak azpimarratutako ipuin-berriaren askatasunaren gaia bere garaiko idazlearen alor pertsonalera eraman zuen "Atxaga"-k eta, esplizitatu ez bazuen ere, balirudike sormen askerako esparru gisako literatur ulerkeraren aldarrikapena izan zitekeela berea, ordura arteko Hbren aldarrien bide beretik, baina sorkuntzarako traba nagusitzat eremuaren barneko indar zentsoreak agertu zituen, denborarekin heteronomia ideologiko-politiko izendatu den horretan oinarrituak. (H)bri buruz eskainitako irakurketan idazlearen arlo pertsonalari edo "senditzeko manerari" erreparatu zion, idazlea eta gizonaren pertsonaiaren arteko paralelismoa gauzatuz eta literatur lana Miranderen "sentigrafia" gisa interpretatuz ("Atxaga", 1987: 125), testua eta idazle nahiz pentsalari ezberdinen esanen konparaketan oinarrituta. Theresak herriminari loturik gorpuzten duen sinboloa iraganeko Urrezko Aro batekin berdindu zuen bere irakurketan ("Atxaga", 1987: 130) baina, gorago aipatu bezala, ez zuen horren eta idazlearen garaiko euskal errealitatearekin loturarik gauzatu, Peillenek edo Iturraldek proposatutako irakurketaren haritik tiraka, adibidez. 4.2.2.3. (H)aur besoetakoa, autonomiari buruzko eztabaidaren erdian. "Atxaga"-ren hondar-hitzean, laburbilduz, Mirandek idazle gisa bizitako egoerak argitaraldiaren garaian bere horretan zirauela argudiatzen zen, literatura sozialaren ingurunearen indar zentsorea zela eta. Horren osteko irakurketan, Mirande idazlea gizon etsitu desengainatuarekin berdindu zuen. Hartara, hondar-hitz horrek Miranderen (H)b iraganetik zetorren zentro-periferia eztabaida literarioaren baitan posizionatu zuen, joera baten kontrako eta beste baten aldeko sinbolo gisa. Beraz, ordura arteko joera jarraituz, ipuin-berriaren argitalpena ez zen ausazkoa izan eta euskal literatur eremuari lotutako zioak ere bazituen, idazleari eta bere literaturari ez ezik berrargitalpenaren garaia iturburu zutenak. Irakurketa oro da zilegi, jakina, baina garaiko testuinguruan ezin esan liteke "Atxaga"-k eskainitakoa asmorik gabeko irakurketa huts bat izan zenik, aipatutako eztabaidaren baitako sinbolo baten interpretazio-apropiazio bat baizik. Mirande idazle martir gisa aurkeztu zuen euskal jendartearen sektore estrangulatzaile deabrutiar batekiko erreakzioa elikatuz errudun sentimendua piztuz bezala ―ez da pentsatzekoa Mirandek hori erdeinua baino nahiago izango zukeenik―. Nolanahi dela ere, honen guztiaren alderdirik arazotsuena paralelismoaren oinarriko anakronismoan eta, beraz, Miranderen garaiko testuingurua 80ko hamarkadakoarekin berdintzean datza, euskal literaturar eremuaren baitako zentsura dialektikaren mugei eta indar zentsoreei zegokienean, bereziki. Akats nagusia iraganeko estrangulatzaileei erreparatzearekiko interes faltan datza edo, beharbada, idazlearen interesak gauzatzeko trabak nola edo hala desegiteko grina, nola begiratzen zaion. Bada, oso litekeena da Miranderen testuinguruko zentsura indarrak aztertuz gero, garaien arteko berdintze hori ez gauzatu izana, oso baitziren ezberdinak Miranderen argitaratzeko erabateko ezintasuna eta 80etan literatura hutsa edo bestelako abangoardia bati lotutako idazleak senti zezakeen itolarria. Komunitatearen sektore zabal batek edota bestelako botere-instituzio batek babesten eta sustatzen duen kanon indartsu baten efektu hutsak ere eragiten dezake halakorik, edonongo literatur eremuan. "Atxaga"ren planteamendua interesgarria da, euskal komunitatearen sektore zabal batek babesten zuen kanonaren indar zentsoreari errepartzen dion neurrian, garaiko zentsuradialektikaren nondik-norakoak ulertzeko baliagarri dena. Alabaina, uneko interesei erantzuten zien paralelismoak Miranderen garaiko Eliza nahiz Frantziar eta Espainiar Estatuen iraganeko indar zentsorea banalizatzen zuen, edo/eta 80ko hamarkadakoari egiazki ez zeukan errepresio intentsitatea esleitzen. Are gehiago, balirudike garai hartan euskal eremuan eragiten zuen indar zentsore boteretsuena euskal komunitatearena zela, sustengatzen biziki zaila dena. Tesi honetan gauzatutako analisiak erakusten duen bezala, 50eko hamarkadan indar heteronomo gisa funtzionatzen zuten zentsura indarrak eta 80etakoak ezberdinak ziren, bai eta euskal literatur eremuaren izaera nahiz egoera ere. Hemen adostutako marko teorikoa zentsura fenomeno unibertsala denaren oinarritik abiatzen bada ere, zenbait autorek ohartarazi duten bezala, honek banalizaziora eraman lezake kasu batzuetan, eta ez da halakorik komeni. Ez da ahaztu behar, bada, 50etako indar zentsore garrantzitsuenek instituzio boteretsuak zituztela ―Estatua eta Eliza―, aurretiazko errepresio garai bat ezarri zutela eta, horretaz gainera, errepresio mekanismoak maiztasun handiz erabiltzen jarraitu zutela euskal literaturaren kontra, behin garai hori amaituta ere, zedarritutako zentsura dialektikaren muga hertsietatik ateratzen zen idazlan bat agertzen zenero. Aipatu da, halaber, 70etan kanonizatze bidean zen eta euskal literatur eremuaren erdigunea hartzen zuen literatura sozialak eta honen atzean zegoen proiektu politikoak ez zuela literaturaren zentsura dialektikari zegokionean errepresio neurririk hartzen, ez eta halakorik egiteko ageriko asmo estrategikorik erakusten ere. Hala, garrantzitsua da azpimarratzea, probokazio edo idazlearen interesen eskuratze bide gisa baliagarri izan bazitekeen ere, erdigune-periferia talkatik etorritako eztabaida Frankismo garaiko estrangulazio eszenatoki edo terminoetara eramateak, horretarako Miranderen pertsonaia eta ipuin-berria bereganatuz eta erabiliz, errealitatearen desitxuraketa nabaria suposatzen zuela, are gehiago literatura sozialaren kanonaren aldekoek idazlea eta idazlana berreskuratzeko egindako ahaleginak kontuan hartuta. Era berean, komeni da gogoraraztea ordukoa ez zela eremu autonomo propioa duen edozein literatura nazionalen baitako kanon-periferia talka, Frankismotik atera berri zen eta Elizaren itxitasun moralean zirauen Espainia eta Frantzia arteko euskal literatur eremu ahula baizik. Estrangulatzaile gisa aurkeztutako kanonak atzean zeukan proiektu politikoak oinarri dekolonizatzaileak zituen eta, beraz, azken helburutzat zeukan autonomia erreal handiago bat izango zukeen euskal literatur eremu emantzipatu baten lorpena. 1987ko urtean (H)bren eta, oro har, Miranderen figuraren harira azaldutako adierazpenek erakusten dutena da 80ko hamarkadaren amaieran literatur autonomia ulertzeko oso modu ezberdinen arteko kinka nagusitzen zela. Nolabait sinplifikatzearren, batetik, euskal literatur eremuaren zentroan eta periferian kokatzen zirenen arteko ezberdintasuna zegoen, autonomiarako ezinbesteko pausu gisa euskal nazioaren eraikuntza eta askapenaren proiektu politikoa lagunduko zuen literatura batean asko-gutxi sinesten zuenaren ―hemen errealismo sozialistaren aldeko sutsuak ez ezik Ustelako eta 80etako boomeko proposamenak ere sartuko lirateke― eta ez zuenaren ―edo/eta oinarriko proiektu eraikitzaile/askatzaile hori interesatzen ez zitzaionaren― artekoa. Bestetik, sinesten ez zutenen artean ere posizionamenduak oso ziren ezberdinak eta aldatzera egin zuten, denborak aurrera egin ahala. Ez dira gauza bera Juaristi, "Atxaga" edo Sarrionandiaren ibilbidea. Esan liteke Potteko azken hiru horien norabideak nahiko garbi zeudela 1987rako, Miranderi eta (H)bri buruz hartu zituzten jarrerek erakusten duten bezala. Hasiera batean, denek aldarrikatzen zuten literaturaren espazioa literaturarentzat eta politikarena politikariarentzat, botere banaketa. Juaristik (1987), posizionamendu politiko-ideologiko agerikotik abiatutako kontaketa historiografikoan, Mirande idazle txarra zela baieztatu zuen argudio beharrik gabe, bai eta apreziatzen nahiz ikertzen zutenek ideia politiko eta arazo psikopatologikoengatik soilik egiten zutela ere. Euskal literaturaren eremuaren baitan askatasuna eta autonomiaren sinbolo zen ipuin-berriaren gaineko azalpenekin luzatzea ez zitzaion interesatu. Aldiz, urte berean (H)bren argitalpenean "Atxaga"-k Mirande errebindikatu zuen literatura sozialaren indar zentsorearen kontrako askapen borrokaren sinbolo gisa, egoera garaikidea Francopekoarekin alderatuz ―Juaristiren irakurketarekin erabateko kontraesanean sartzen dena, bide batez, baina posizionamendu politiko nahiko garbia adierazten duena, aurrekoaren ildo beretik. Azkenik, urte horretan bertan idatzitako baina hurrengoan argitaratu zen liburuko fragmentuetan azaldu zuen Sarrionandiak zergatik maitatu izan zu(t)en Mirande idazlea, eta bera izan da hirukote horretatik bakarra, azken batean, politika formalaren esparruko parte hartzaile izanik, literatura sorkuntzarako eremu aske gisa praktikatzen eta aldarrikatzen, "Haur besoetakoa eta beste ninfula batzuk" (1982) artikuluan iradoki zuen bezala. 4.3. Itzulpena eta berrargitalpenak. Puntu honetan zehar agerian geratuko da Miranderen ipuin-berriaren klasikotzeak aurrera egiten jarraitu zuela 1987tik aurrera argitalpen, berrargitalpenen eta gaztelaniazko itzulpenaren eskutik. Hala ere, azterketan zehar sakonduko den ildotik, kontuan hartu beharra dago klasikotze prozesua arrarotu zuten faktore garrantzitsuenetarikoa izan zela berrargitalpenena. Eduardo Gil Beraren gaztelaniarako itzulpen askeak, aldiz, ipuinberriaren ibilbide diakronikoarekin bat egin eta beste bitxitasun bat erantsi ziola baiezta daiteke. Horiek horrela, jadanik bide bitxia egina zuen (H)bren kritika gehiegi garatu gabe zegoen garaian, ekarpen hauek, ez zuten egonkortze fase berri baten beharrean zegoen klasikotze prozesua gehiegi lagundu. 4.3.1. Itzulpen aske bat: itzultzailea pintore. Nahiko polemikoa izan zen 90eko hamarkadan sartu berritan Pamielak argitaratu zuen Gil Beraren (H)bren itzulpena: La ahijada (1991). Argitalpen honek itzultzailearen hitzaurre luze bat zekarren (Gil Bera, 1991: 10-78) eta, bertan, Miranderen biografia eta ideologiaren gaineko informazio argigarria emateaz gainera, Lolitarekiko antzekotasunaren gaia agertu zen berriz ere, Sarrionandia eta F. Juaristiren ildo beretik, paidophilia tradizio luzeko literatur gai zaharra zela azpimarratuz (Gil Bera, 1991: 7375). Aipatu beharrekoa da itzultzaileak lizentzia zenbait hartu zituela bere lanean, horietariko nabarmenena, euskarazko testuan hasiera batean extradiegetiko eta heterodiegetikoa dirudien narratzailea hirugarren pertsona gramatikaletik lehenengora bihurtzea, autodiegetikoa bilakatuz. Isabel Olivaresek "La Ahijada de Jon Mirande" (2002: 183) artikuluan aldaketa horren kritika gogorra egin zuen, istorioak sinesgarritasuna ere galtzen zuela aipatuz: itzultzeko ordez día de poda ulertu zuen) […]" (Peillen, 2010: 38). Nabarmendu beharra dago narrazio bat ez duela autobigrafiko egiten lehen pertsonan idatzita egoteak, baina, oso adierazgarria da Peillenen kezka, Miranderen ipuin-berriaren irakurketa autobiografia gisa interpretatua izateko "beldurra" erakusten baitu. Ziur aski ordurako joera hori oso zabalduta egongo zen, hau da, narratzailea edota pertsonaia nagusia idazlearekin nahastearena, ez irakurketa sinbolikoak baizik eta biografikoak eginez. Gil Berak egindakoak, "traditze" gisa interpretatzea zilegi izan badaiteke ere, literatur ariketa gisa interesgarria izateaz gainera (H)bren klasikotze prozesuan beste pausu bat suposatu zuen, testua beste literatura batetara zabaltzeaz gainera, horren harira idazlea ezagutzera emateko ekintzak antolatu zirelako, 1991ko azaroaren 6an Peillenek UNEDen eskainitako "Jon Mirande Aiphasorho y su novela La Ahijada" hitzaldia (1991: 99-115), besteak beste. Egia da oraindik literatur lan honen itzulpen estandarragorik ez zegoen garaian halako itzulpen askea kaleratzeak elementu bitxi bat gehiago txertatzen ziola klasikotze prozesuari, berez edozein itzulpenek dakartzan aldaketez haratagoko itzulpen aske bat izan baitzen. Baina, bestalde, bitxitasun horrek jarraipena ematen zion Miranderen proiektu literarioari, bere itzulpengintza lana barne, bai eta ordura arte ipuin-berriak izandako harrerari ere, literatur eremuko askatasunari lotua. Are gehiago, euskal eremuan gauzatutako itzulpengintzaren esparrura zabaldu zuen literatur proiektu hori, baita izpiritu hori literatura hispanikoaren eremuan txertatu ere, itzulpengintza mugatzen den espazio liminarrean soilik bada ere. Hala, hein handi batean, ipuin-berriaren itzultzaileak hartu zuen pintorearen lana, hau da, gizona eta Theresaren istorioa jaso eta idaztearena, istorioaren erroan den askatasun eta transgresioaren ideiei modu eta eremu berri batean jarraipena emanez. Horiek horrela, aipatzekoa da Miranderen ipuin-berria euskal literatur sorkuntza eta eremuaren askatasun edo autonomiaren ikur gisa itzulpengintzaren eremuan ere txertatu zela Gil Beraren lanaren bitartez. 4.3.2. Berrargitalpenen atzerapausoak. Itzulpenari egotzi zaion klasikotze prozesuaren arrarotze ahalmena txikia da (H)bren berrargitalpenenarekin alderatuta. 1987an Antzak aipatutako joerak bere horretan jarraitu zuen, eta 1987an Pamielak emandako aurrerapausoen inertziak tarte labur batez iraun bazuen ere, joera horrek etetera egin zuen milurteko berria hurbildu ahala. 1995ean Eginek bere bilduman elebitan ateratako argitalpena eredugarria dela esan daiteke testu hautaketari dagokionez. Euskarazko bertsio gisa Pamielarena ezarri zuten eta, horren jarraian, Gil Beraren itzulpena. Argitalpen hau benetan interesgarria zen euskara eta gaztelania ezagutzen zituen irakurlearentzat, izan ere, euskarazko jatorrizko bertsioa eskaintzeaz gainera, itzulpen aske bat eta, beraz, itzulpengintza ulertzeko modu berri bat, jartzen zen euskal irakurlegoaren eskura, ordura arte batere ohikoa ez zena. Bi bertsioak bata bestearen ondoan irakurtzeak itzulpengintzaren gaineko hausnarketa susta zezakeen irakurle interesatuen baitan, sorkuntzarako, analisirako nahiz kritikarako bideak irekiz. Iñaki Urdanibiaren sarrera da, beharbada, laburregi dena, tamainaz nahiz edukiz, ordura arteko argitalpenetan aipatutako zenbait puntu errepikatzera mugatu baitzen. Lehen esaldian autoreaz zera esaten da: "Ez gara idazleaz mintzatuko, irakurtzeko gogoa lauso bailekiguke". Arestik egin zuen bezala, eta honen ostean beste askok, Miranderen joera zenbaitekiko distantzia markatzea zen helburua eta, hala, idazle honen lanaz mintzatu ahal izateko aldez aurreko eskakizun itxura hartzen hasi zen keinu errepikakorra. Hortik aurrera aipatzen ziren hitz-gakoek jadanik plazaratutako informazioak ekartzen zituzten paratestura: "idazle heterodoxo", "gaiz zein estiloz, edozein konbentzionalismoren kontrakoa zen", "gai tabua", "intzestua". Aurkezpen honetan eskainitako irakurketa istorioaren mailakoa zen, bestelako irakurketa sinbolikoalegorikorik gabea. Era berean, ez zen Arestiren testurik agertzen, baina hark egindako oharrak nahiko ongi laburbildu ziren hitzaurre laburrean. Bestalde, agerikoa da berrargitaratze hutsak ipuin-berriarekiko begikotasuna, hau da, harrera positiboa eta sustatzeko borondatea, erakusten zuela Eginen taldearen aldetik. Berrargitalpen hartatik aurrera, agerikoa ez den arrazoiren batengatik, jadanik klasiko bilakatua zen Miranderen ipuin-berria Hb bilakatzen hasi zen berriz ere, argitaletxeen hautuz. Eginek berrargitaratu zuen Pamielak kaleratutako bertsioak ez zen berriz ere berrargitaratu eta Ereinek hartu zuen berrargitalpenak egitearen ardura, bere 1987ko argitalpena zabaltzeari ekinez berriz ere. Hau (H)b oraindik kritikaren aldetik nahiko aztertuta eta historiografian behar bezala finkatuta ez zegoen momentu batean gertatzeak klasikotze prozesua aldrebestu besterik ez zuen egin. Izan ere, denbora batetik hona eta gaur egun liburu dendetan eskura daitekeen (H)bren bertsioak Hbren lehen argitalpena du oinarri, Ereinek sortutako e.poltsiko bildumaren 2007ko edizioa, azkena. Argitalpen honen alderdi positiboak dira Miranderen argazkia, biografia labur-laburra eta Arestik Anaitasunan argitaratutako kritika hitzaurre gisa eskaintzea. Atzealdeko azalean ere hitzaurre horren fragmentu bat ageri da. Dena den, paratestu horren informazioa literatur lana kokatzeko lagungarri gerta badaiteke ere, hitzaurre kritiko berriago baten faltan dago azken argitalpen hori. 90eko hamarkadaren hasieratik honako tendentzia, bada, testua biluztearena izan da, eta garaian garaiko editore, kolaboratzaile edo itzultzaileek egindako hitzaurreen ohiturak desagertzera egin du, Arestiren testuak izanik ia etenik gabe erreproduzitu direnak. Miranderen (H)bk eztabaida literarioen eroale izateari utzi zion eta, hala, idazlanaren nahiz iradokitzen zuen askatasunaren ideiari buruzko aldarririk ez zen gehiago ageri. Aldaketa honek bat egiten du denboran euskal literatur eremuan gertatutako aldaketa sakonaren egonkortzearekin, erdigunea bereganatu zuen literaturtasunaren ikuspegi berriarekin. Ondoriozta liteke, beraz, "Atxaga"-k (H)bren hondar hitzean aldarrikatzen zuen autonomia lortua zela, baina, jadanik iradoki eta aurrerago sakonduko den bezala, horrek ez zuen euskal literatur eremua autonomo bihurtu, ez eta literatura sorkuntza askerako eremu gisa zedarritu ere. Desagertu zen eztabaidaren parte izateari utzi ostean, ez zuen sormen askerako komunikazio eremu gisako literaturaren aldarriaren sinboloaren lekukoa inork hartu. Horrekin batera, ipuin-berriaren klasikotze prozesuarekiko oso ardura txikia agertu zen. Argitaletxeen aldetik, berrargitalpenetarako Lurek prestatutako edizioa berrargitaratzeko hautuak hori erakusten du, baita aferak inoren arretarik erakarri ez izanak ere. Oso kontuan hartzekoa da Gil Beraren itzulpen askea baino larriagoa dela (hori larria bada) (H)bren klasikotze prozesuari dagokionez, jatorrizko testutik urruntzen den bertsioaren berrargitaratzeari berriz ere lotzea eta Miranderen ipuin-berriaren historiaz hitzaurre kritiko berririk ez gehitzea. 4.4. Kritiken ugaltzea gai eta ezaugarri gutxi batzuen bueltan. Miranderen ipuin-berriaren harrera kritiken bidez aztertzeko iturri ezberdinei erreparatuko zaie atal honetan: kritika akademikoari, kazetaritza kritikari eta bestelako eremuetatik etorritako kritikari. Literatur sistema osatzen duten elementu ezberdinek garapen maila aurreratu bat iritsi zutenean, 90eko hamarkadan zehar eta milurteko berrian ere, Miranderen ipuin-berriaren kritikaren esparruan jazotako aldaketa nagusia kopuruen igoera eta esparru akademikotik egindako ekarpenen areagotzea izan dira. Euskal Ikasketen eremuko unibertsitate esparruaren garapenak aurrera egin ahala espero izatekoa zen halako aldaketa bat nabaritzea. Hala ere, azpimarratzekoa da 80ko hamarkadaren amaieran (H)bren azterketarako lortu ziren baldintzak ez zirela ondoren behar bezala baliatu, besteak beste, kritika gehienetan oinarritzat hartutako testua eta kritiketan erreferentzia egiten zaiona Hbrena izan delako, hau da, Luren bertsioa eta honen eratorriak. Ondorioz, kritikok ez daude jatorrizko testuan oinarrituta eta, bestalde, itzulpena apenas aipatzen da. Horregatik, eta jarraian aipatuko diren beste zenbait arrazoiengatik, hazkunde kuantitatiboarekin batera kritiken alderdi kualitatiboei erreparatuz gero, hau da ipuin-berriaren klasikotze prozesua arrarotu izanaren beste faktore bat. Esparru ezberdinetako kritiken ezaugarri nagusiei dagokienez, kritika akademikoaren eremuan gutxi arduratu da, salbuespenak salbuespen, bere kritiketan literatur lanaren ezaugarri literarioen ikuspegi orokor bat emateaz, metodologia kritiko bat jarraituz, Eguzkitzak egin zuen moduan. Euskal literaturaren historiografian ipuin-berriak 70eko hamarkadatik zuen ezlekuari begira, bereziki beharrezkoak zen literatur lana bere garaian behar bezala finkatuko zuten oinarriak ezartzea, aldiz, monografiko gehienetan literatur lanaren ezaugarri isolatuak aztertu izan dira, bere sortze testuingurua eta historiari gehiegi erreparatu gabe ere. Horretaz gainera, ipuin-berriaren berritasunari buruzko atalean labur iradoki denaren ildotik, euskararen historiaren ikuspegitik ere oso dokumentu interesgarria da, zalantzarik gabe, bai testu originalaren izaera bai ondoren jasandako moldaketa literatur euskara idatziaren garai erabakiorrietako testigantza historikoak baitira; ez da, baina, ikerlerro horretatik abiaturiko ikerketa sakonik gauzatu. Klasikotze prozesuaren pobretzean eragina izan du, honekin guztiarekin batera, gaiaren inguruko tesirik argitaratu ez izanak, ez eta Miranderen literaturgintzaren ingurukorik, oro har. Euskal literatura idatziaren eremuan jazotako aldaketekin batera desagertu egin zen idazleek hitzaurre edota kazetaritza kritikaren eremuan gauzatutako ipuin-berriaren aldarrirako joera, 80en amaieran idazlearen askatasunari bereziki lotuta zegoena. Era berean, nabarmentzekoa da 90eko hamarkadatik aurrera istorioaren maila agerikoenean jarritako arreta, paidophiliaren gaia nahiz Lolitarekiko konparaketa etengabe aipatuz eta hari horretatik tira eginez, bereziki, irakurketa sinboliko-alegorikoak alboratuz. Ildo beretik, geroz eta maiztasun handiagoz hasi zen agertzen istorioaren ageriko maila horren eta Miranderen arteko lotura biografikoa, hau da, autore-narratzaile-pertsonaia nagusi artekoa eta, honekin batera, moralizaziorako joera. Esan gabe doa hori guztia, (H)bren klasikotze prozesuaren kalterako ez ezik, literatura sorkuntza askerako komunikazio eremu gisa defendatzen duen ikuspegiaren ahultzeko bidea ere badela. Oro har, beraz, baiezta daiteke ipuin-berriaren klasikotze prozesua indartu zuen literaturaren eremuko aldarria desagertu bazen ere, 80etako mugimenduak bere fruitua eman zuela: berrargitalpenak, (originalarena zein ez), azterketa kritiko ezberdinak, maila ezberdinetako irakurketak, itzulpen bat eta abar. Hala ere, nabarmendu beharra dago Ereinen berrargitalpenek atzerapausoa suposatu zutela testua finkatzeko prozesuan. Nolanahi dela ere, hutsunerik handiena kritikagintza akademikoan eta, ondorioz, euskal literaturen historiografian zegoen, baina eremu honek ez zuen ordura arte ezarritako oinarrien eta klasikotze bultzadaren lekukoa bere egin. Hori eta euskal literatur eremuan ―eta kulturan, oro har― jazotako aldaketak daude, hein handi batean, eremu ezberdinetan gauzatu diren ipuin-berriaren gaineko hausnarketa-azterketen gai nahiz ezaugarri zentralen izaeraren oinarrian. 4.4.1. Autonomiaren gaia eta irakurketa sinboliko-alegorikoak. Orain arteko azterketan azaleratu den bezala, Miranderen ipuin-berriak literaturaren autonomiaren eztabaidan izan zuen tokiak askatasunaren ideiari lotutako istorioaren irakurketa sinbolikoak zeuzkan jatorri. 80ko hamarkadaren bigarren erdian, aurretik polisemikoa zen ikurra idazlearen autonomia edo askatasun indibidualarekin lotu zen, gehienbat. 1987ko (H)bren hitzaurrean Eguzkitzak aipatzen zuen Mirande, Aresti bezala, "benetako idazlea" izan zela, idazle izan nahi zuen eta bere literatura ez zen ideologiaren isla hutsa. Gorago ikusi bezala, hitzaurre horrekin batera paratestuaren gune nagusia hartzen zuen "Atxaga"-ren hondar-hitzak (H)b literaturaren autonomiaren manifestu bihurtzen zuen, euskal eremuko idazlearen autonomiaren ideia jakin batean oinarritutako literaturaren autonomiaren ulermoldea: joera politiko-ideologiko jakin batekiko autonomiarekin lotutakoa, literatura sozialaren kanonaren ―eta are garaiko euskal literatur eremuaren― oinarrian zegoenarekiko, zehazkiago. 90en hasieran euskal literaturaren erdigunean kokatutako literaturtasunaren ideia berria, autonomiaren ideia horretatik abiatzen zena, gailentzen hasia zen eta, Apalategik aipatzen duenaren ildotik (Apalategi, 1998: 66), irizpide horretatik kanpokoari erabateko literaturtasuna ere ukatzen zitzaion. Literaturaren ikuspegi horrek autonomiaren gaineko eztabaidaren baitan zentroratze bideak indartzera egin zuen, unibertsitateko literatur kritikaren garapenarekin eta "Atxaga"-ren Obabakoaki (1988) 1989an emandako Espainiako Sari Nazionalaz geroztik. Atxagaren Sari Nazionalaz geroztik, eta literatur-kritika unibertsitario sortu berriak (ez dena inolaz ere nahastu behar behialako kritika filologiko zein etnografiko nahiz linguistiko edo edo ideologiko tradizionalekin) asko lagundu du horretan, euskal literatur esparruaren baitan gunetasun eta nagusitasun hierarkiko automatikoa dakarren literaturtasuna antonomasiaz bailitzan "autonomiaren belaunaldiko" kideei dagokie. Gainerantzeko idazleak, hala aurreko garaiean hegemonikoak ziren literatura konprometituaren jarraitzaile ahulduak, nola literatur eskenatokira azkenaldion igo diren idazle mulkoak, esparruaren marjinetan mugitzen dira gauza berriak egin arren (bigarrenen kasuan bereziki), perzepzio eskema hegemonikoa bihurtu den "autonomismoak" bere galbahean tankera bakarreko pipitak baizik ez dituelako gordetzen, hots, ditxosozko belaunaldi horren kideek ekoizturiko pipitak. Euskal literatur eremuko indar zentsoreen nondik norakoak eraldatu zituen mugimendu horren baitan kokatu beharra dago idazlearen autonomiaren ikuspegi horretatik egindako (H)bren irakurketa sinboliko zilegi eta utilitarioa gailendu izana. Irakurketa hori, aurreko puntuetan azpimarratu den bezala, idazlearen biografiarekin lotzen zen eta idazle madarikatu martirrarekiko analogian oinarritu, gizonaren pertsonaia eta idazlea lotzen zituen irakurketa sinboliko-analogikotik oso hurbil, Theresa euskal kulturaren alegoria gisa identifikatu gabe. Gailendu zen irakurketa sinbolikoak literaturaren autonomiaren ideia jakin horren alde egiten bazuen ere, horrek ez du esan nahi beste irakurketarik ez zenik, nahiz eta garaian geroz eta modu isolatuagoan agertzen zen askatasunaren ideia zabalgo batean oinarritzen zen irakurketa alegorikoa. 1991ko Hegatsen 4. alean, 1990ean Donostian ospatutako jardunaldi batzuen hitzaldiak eta mahai-inguruak bildu zituzten eta, horien artean, Gil Berak Miranderi buruz egindako aurkezpenaren harira sortutako eztabaida ageri da, hain zuzen ere, idazlearen figurari lotuta gailentzen ari zen autonomiaren ideiaren afera eta aitzindaritza zirela eta. Heteronomia ideologiko-politikorik gabekoa behar zuen benetako literaturak, benetako idazlea eta Miranderen arteko loturan oinarritzen zen harremana zela eta, Urkizuk (1991: 139) hitza hartu zuen mahai-inguruan eta planteamendu horren hatsarreekin kontraesanean ziren datuak eskaini zituen: lehena, Mirande ez zela literatura literatura gisa ulertu zuen ez lehen idazlea ez eta bakarra ere, aditzera emanez, bestalde, literatura soziala egiten zutenek ere kontzienteki eta idazle gisa bereizten zituztela testu ezberdinak, euskal literatur sorkuntza eta eremuaren arau berriek eragiten zuten indar zentsorea sentitzen zenaren erakusgarri; bigarrena, Mirandek bere abertzaletasuna itzali zenean utzi ziola idazteari, beraz, bere autonomiak ez zuela erabat bat egiten gailentzen ari zen autonomiaren ideiarekin: Nik uste dut gaur badagoela ohitura bat, edo joera bat edo jaidura nagusi bat literaturaren autonomiaz hitzegiteko. Nik uste, ez Mirandek bakarrik, beste guztiek ere literatura egiten dutenean, badakitela zer egiten ari diren eta bereizten dituztela zenbait idaz mota, zenbait egiteko era, etab. Beraz, ez nuke esango, ez nintzateke ausartuko esatera bera dela lehenbizikoa literatura horrela sentitzen zuena. Eta areago esango nuke, beste gauza bat: bere abertzaletasunak, bere Euskal Herriarekiko maitasuna, sua, itzaltzen denean, piztua duen su hori, eta Andima Ibinagabeitiak piztu zion su hori itzaltzen zaionean, idazteari utzi egiten diola. Hor agerian geratzen da, berriz ere, literaturtasunen, idazletasunen eta autonomiatasunen gaineko ulermolde ezberdinen eztabaidarekin oso lotuta zegoela Miranderen idazle izaeraren eta, beraz, mirandetasunaren definizio eta apropiazioari lotutako adostasun falta, (H)bren irakurketena barne. Baina nahiko agerikoa da, 70etan gailentzen zen literatur kanonetik egindako irakurketak, euskal literatur eremuaren ―eta, oro har, nazioaren― autonomiarekin lotura zuzena zeukan askatasun kolektiboaren aldarriak, alegia, 80en erdi aldera arte iraun zuela, eta horren ostean gaur egungo euskal literatur eremuan gailetzen den literaturtasunaren ikur bilakatu zela, idazlearen autonomiarekin lotuago dagoen askatasun indibidualaren aldarri, aldarrikatzaileak erdiguneratu eta bazterrean geratu zen arte. Izan ere, aurrerago ikusiko den bezala, literaturaren ulermolde berriak, literatur eremu mendebaldar moderno homologatuaren simulakro autonomikoaren oinarriak eta honi lotutako heteronomiek ezarritako zentsura dialektikaren mugen baitan zail gertatzen zen Miranderen (H)b ikur gisa aldarrikatzen jarraitzea, arrazoi ezberdinak tarteko. Era berean, geroz eta zailagoa zen ipuin-berriaren irakurketa sinboliko-alegoriko euskal kultura eta nazioari lotutakoa eta, ondorioz, erabat ideologiko-politikoa idazletza huts edo autonomoaren ideia horrekin estaltzen saiatzea. Peillenek 1987an plazaratutako irakurketa berriz ere kaleratu zuen 1991n UNEDen eta aurrerago ere bai 1998ko Jakinen 106. zenbakian, irakurketa alegorikoaren berri idazleak berak eman ziola esanez: Herriminaren sinboloa neska dugu. Neska Euskaldungoa da. Badu 11 urte Mirande euskaraz idazten ari dela. Sinbolo irakurketa horren haria eman zidan idazleak berak, lagun baten mentura nobelatua idazten zuelarik, bere euskal mezuaren helarazteko. (Peillen, 1998: 23) Alabaina, irakurketa sinboliko-alegoriko honek ez du oihartzun handirik izan 90eko hamarkadatik aitzina, zer esanik ez idazletza autonomoarenaren aldean. Itxaro Borda izan da irakurketa hori berriz ere ekarri duen bakarrenetarikoa, 2004ko Hegatsen Luren bertsioan oinarrituta argitaratutako kritikan. Hausnarketaren hasieratik Theresa sinbolo bat denaren ideia azpimarratuz, amaiera aldera azaltzen du bere irakurketa: Zeren sinboloa bestela, ez baldin bada bere gizartean euskal idazlearena? Alabaina badakigu zuberotarrak nola pairatu zuen hemengo kulturakraten bekaizgoa eta nobelaren irakurketa berria egin dezakegu zirrikitu horretarik, ene ustez, testuak daukan blasfema-usaia kendu gabe. Neskatxa euskara eta euskal herria izan daiteke eta gizona, jendarte malgu eta axolagabearen aztaparretarik biak salbatzen saiatzen dena. Irakurketa horretan gizona euskal idazlearekin parekatzen bada ere, idazle horren misioa ez da gailentzen ari zen idazletzaren berbera, euskal nazioarekiko kezka erakusten dituen idazlearena baizik, euskara eta euskal herria salbatu/askatu nahi dituenarena eta, beraz, indar heteronomo ideologiko-politikoen eraginpean idazten duena. Izan ere, askatze hori ez dago soilik gizon-idazleari lotuta, baita Theresa-euskal kultura-euskal herria salbatzeari ere. Istorioaren barruan gizonak Theresaren izaera mantendu eta bertan bizi nahi du, baina horretarako askatasuna behar du, bere baitaraino sartua den inguruetako jendarteak eta honen joerek oztopatzen diotena. Honelako irakurketa alegoriko baten falta sumatuz, eta idazlearen figurari emandako zentraltasuna alde batera utzita, idatzi zuen ere Gorka Bereziartuk 2009an Argian argitaratutako kritika. Bertan, ordura arte sona handiegirik izan ez zuen Lolitaren irakurketa batekiko konparaketa egin zuen, eleberri horren irakurketa alegorikoaren haritik tira eginez: Lolitaz idatzi diren komentario ugarien artean badelako bat, Fredric Jameson-ek A singular modernityn egina, oso baliagarria zaidana Miranderen nobela honetaz hitz egiteko […] Eta bai, idatzi zen garaiarengatik, egon liteke alegoria bat Haur besoetakoako narratzaileak Theresa txikia bereganatzeko nahiaren atzean: Euskal Herri abertzale tradizionalak mundu modernoan bestelako irteera ideologiko bat bilatzeko desioa, hain zuzen ere. Ez ahaztu: aitabitxia familia aristokratiko bateko seme da, baina familiaren egunik loriosenak ugertu ziren aspaldi — euskal abertzaletasunarenak bezala, 1950eko hamarkadan—; hala ere, kanpotik datorrena baztertzen du —otseina, emaztegaia—, eta etxeko txikian bilatzen du ezinezko zoriona. Ez al du protagonistaren jarrera horrek ederki islatzen Mirandek ideologikoki bere garaiari eman zion erantzuna? Abertzaletasun kristau flakoa baztertuta —familia aristokratikoa, moraltasuna—, nazionalismo pagano energikoago, gazteago —haurra— baten alde egin zuen. Hala, Bereziartuk hiru berrikuntza ekarri zituen Miranderen ipuin-berriaren interpretazioen esparrura: batetik, irakurketa sinboliko agerikoa indartu zuen, Bordak bezala; bestetik, irakurketa horretatik baztertu zuen idazlearen autonomiaren afera eta, beraz, 80ko hamarkadan gehien indartu zen irakurketa sinbolikoaren monopolioa hautsi; azkenik, ordura arte ipuin-berria eta Lolitaren artean egindako konparaketen joeratik kanpo kokatzen zen iraurketa hori, ondoko puntuan agerian geratuko den bezala. Kritikaren amaieran, Bereziartuk harridura erakutsi zuen, XX. mendeko euskal literaturaren mugarritzat zuenak 50 urte bete bazituen ere, ez zelako efemeridea gogoratzeko inolako ekimenik antolatu. Hala, mende berrian agertutako kritika honen idazleak Miranderen idazlanak euskal jendartearentzako ezer gutxi balio zuela zirudiela azaldu zuen. Esan beharra dago efemeridea hurrengo urtean ospatu zela, (H)bren klasikotze prozesuaren bitxitasunarekin bat eginez, Hbren lehen argitalpenaren 40. urteurrenean. Lolitarekiko konparaketek espazio handia hartu zuten bertan, ez ordea Bereziartuk iradokitako bidetik. Idazlearen autonomiarekin lotutako edo lotu gabeko irakurketa sinboliko-alegorikoez haratago, azpimarratzekoa da beste irakurketa sinboliko batzuk, esparru akademikotik etorriak kasu gehienetan, oso lagungarriak gertatu direla Mirandeern ipuin-berriaren poetikotasun eta sinbolismoaren alderdi ezberdinak azaleratzeko, hala nola, emakumearen hiru adinetatik abiatzen den eta azterketa honetan eskainitako irakurketak gauzatzeko erabili den Arkotxaren (1997) azterketa edo mitokritikan oinarritutako Uriberen (1998) lanak. Azterketa hauek oso baliagarriak dira ipuin-berriaren barnemundu poetikoa ulertzeko, bai eta irakurketa sinboliko zabalagoen abiapuntu gisa baliatzeko ere. 4.4.2. Lolitaren gaia. Milurteko berrian agertutako Hbren irakurketa gehienak Nabokoven Lolitarekiko konparaketan oinarritu dira, baina ez Bereziartuk proposatutako bidetik. 80ko hamarkadan konparaketa hori indargabetze edo zabaltze aldera egin zituzten Sarrionandiak (1983) eta F. Juaristik (1987) euren kritikak, bai eta Gil Berak 1991ko itzulpenaren hitzaurrean gai honi lotutako iruzkina ere. 2002an berrargitaratu zen Sarrionandiaren saiakera Maiatzen, baina ez honek ez eta Peillen eta Bordaren proposamenek edo Bereziartuk iradokitako bestelako lotura baten aukerak ez zuten ekidin ondoren gailenduko zen istorioaren lehen mailako irakurketan oinarritutako konparaketa. 2010ean Hb hautatu zuten Bilbo Zaharra Euskaltegiak antolatutako "Klasikoen irakurraldi etenik gabea"-rako. Honek, zalantzarik gabe, agerian uzten du XXI. mendean Hb (ez (H)b) klasikotzat jotzen dela, orain arte agerian utzi den bezala, hainbat ezaugarri ezegonkor direla medio klasikotze hori erdizkakoa eta hauskorra bada ere. Irakurtaldiaren egitarauaren baitan Miranderen idazlanari buruzko hitzaldiak antolatu zituzten eta hizlariak Katixa Agirre, Josune Muñoz, Laura Mintegi, Peillen, Pablo Joxe Aristorena eta "Atxaga" izan ziren, hurrenez-hurren. Haur Besoetakoa Gaur (2010) liburuan bildutako hitzaldien gune zentral bat izan zen Hb eta Lolitaren arteko harremana, baina ez bestelako irakurketa berriak proposatuaz edota aurrekoen ildotik paidophiliak literaturan daukan tradizioaren ikuspegia zabalduz edo sakonduz, bi literatur lanen azaleko planteamenduan azpimarra eginez eta are Mirandek Nabokoven lana irakurri ez zuenaren baieztapenak zalantzan jarriz baizik. Agirrek "Benetan ez zuen Jon Mirandek Lolita irakurri?" (Agirre, 2010: 11-15) hitzaldian Mirande eta Nabokoven idazlanen antzekotasunak agerian utzi nahi izan zituen, bategite guztien azalpen xeheak eskainiz. Ariketa konparatibo horretan ez zituen ezberdintasunak aipatu, baina, hala ere, Mirande frogarik gabe ez salatzearen alde egin zuen hitzaldiaren amaieran: Kontzidentzia hauek zenbateraino diren esanguratsuak norberak erabaki beharko du. Nire ikuspuntutik bi hipotesi baino ez dira posible. Mirandek gezurra zioen, eta Lolita irakurrita zuen, ezkutuan, edo mitoaren eremuan jausi zen bere istorioa eraikitzerakoan, Nabokovek egin bezala. Nik bigarren hipotesiarekin egiten dut bat. Ez nuke inoiz Mirande frogarik gabe slatu nahiko. (Agirre, 2010: 15) Aristorenak, aldiz, zalantzan jarri zuen Mirandek Peilleni idatzitakoaren egiantzekotasuna. Miranderen liburutegian 1955ean kaleratutako Lolitaren bi aleak daudenez, eta 1956tik 1958ra iraun zuen debekuak eleberriaren irakurketarako gogoa piztu zuela azpimarratuz, arraroa zeritzon Aristorenak Mirande Lolitaren irakurketan inspiratu ez zela pentsatzeari, are gehiago ama zendu berri zela eta aitaren zaintzan aritu beharko zela aintzat hartuta. Honela amaitu zuen hitzaldia: Amaren bizitzako azken hilabeteetan izandako buruhausteetan murgilduta eta bera hil ondoren, berriz, aitaz arduratzen zelarik, saminak zurrutaz baretzen saiatzen zen bitartean… Nola ote zebilen izpirituz eta denboraz bere eleberri bakarra ari den gaiaz ari-eta, Parisen ahoz-aho eta isilean eskuz-esku zebilen Lolita irakurtzeko tentazioan erori gabe, Haur Besoetakoa idazteko? Honetan ere, Txomin Peilleni idatzitakoa egi ala alegia denetz zalantzan jartzeko arrazoirik egon badago. (Aristorena, 2010: 65) Hala, Peilleni idatzitakoa ez ezik istorioaren inspirazio iturriari zegokionez hark esandakoak ere zalantzan jartzen ziren Mirandek Lolita irakurri ez zuela auzitan jartze horretan. Ezin ahaztu daiteke Peillenek Aristorenaren aurretik eskainitako hitzaldian adierazi zuela Mirandek inspirazio iturriaren inguruan esandakoa: gizon bati gertatutako eta harengandik jasotako paidophilia istorioa zela (Peillen, 2010: 37). Hala ere, ildo beretik jo zuen jardunaldien itxieran Atxaren hitzaldiak, eta honela ireki zuen gaiari eskaini zion atala: Aurreko hitzaldian ez zen guztiz garbi geratu Mirandek "Lolita" ezagutzen zuen ala ez, irakurria zuen ala ez, "Haur besoetakoa" idatzi baino lehen. Aristorenak eman zituen datu batzuk… Baina, nire galdera da: "Lolita" irakurria izanak meritua kentzen dio Jon Miranderen liburuari? ("Atxaga", 2010: 80-81) Azken galdera horren erantzuna ezezkoa dela iradoki zuen "Atxaga"-k, bere epaiaren arabera Nabokoven Lolita eleberri txarra eta Miranderen Hb eleberri labur ona baitira. Hala, Miranderen idazlanaren eragin zuzenena Nietzsche dela azpimarratu ostean, auziaren gaineko iritzia eman zuen. Mirandek beharbada irakurri ez zuen arren eta inspirazio iturri zuzena ez izanik ere, Lolitak Hbren idazketan bestelako eragin bat izan zuela proposatuz, gaiarekin baino adorearekin lotuagoa: Nire hipotesia da, Mirandek ikusirik gai hori atera zela, _oso barnekoa zuen sentimendu hori; zalantzarik gabe, sadikoa eta ególatra zen_, pentsatu zuela idatz zitekeela horretaz presondegira joan gabe, zilegi zela, egin zezakeela, ausartu egin zitekeela hori idaztera. ("Atxaga", 2010: 81) Hau guztia ikusita, agerikoa da mende berriaren hastapenean Hbren gaineko kritikaren zati handi batek Miranderen ipuin-berrian Lolitagandiko eragin zuzen nahiz zeharkakoan ezarri duela fokua, maiz idazlearen hitza zalantzan jarriz. Era berean, analisiotan ahaztu egiten da Mirandek Abren aurretik "Larrazken gau batez" (Euzko-Gogoa, 1956) poeman oso antzeko istorioa eta gaia landu zituela, bai eta, ordura arteko hainbat artikulutan azpimarratu zen legez, literaturan eragin paidophilikoak oso anitzak eta tradizio luzekoak direla, ugariak inspirazio-iturriak, beraz. Iturraldek 1987ko argitalpenaren hitzaurrean aipatu bezala, pena da bi literatur lanen balizko loturan behin eta berriz azpimarra egitea eta hausnarketak hortik bideratzea, Miranderen ipuin-berriaren irakurketa anitzak aztertzeko nahiz munduko literaturaren ezaguerarako bereziki lagungarri ez delako, eta, finean, sinplifikaziora ez ezik jadanik estigmatizatutako idazlearen balizko sinesgarritasun ezan ipintzen duelako arreta. Nolanahi dela ere, Lolita irakurri izanaren edo ez izanaren gaiak emandako literaturak Xabier Leteren plagio-ez plagioaren harira ere asladatu den euskal literatur eremuaren irakurketa eskaintzen du, Miranderen ipuin-berriarena bainoago. Jarraian aztertuko den bezala, 2010erako pilatuta zeuden Miranderen pertsonaiaren baitan paidophiliaren, nazizaletasunaren edo alkoholismoaren ezaugarri ezkorrak eta, horien artean berriena, (ustezko) iruzurgilearena. 4.4.3. Diskurtso moralizatzailearen indar zentsore zaharraren birsortzea. Gorago aipatutako 1991ko mahai-inguruan Gil Berak hausnarketa interesgarria egin zuen Miranderen ipuin-berrian jorratzen zen paidophiliaren gaiaren eta euskal literatur eremuaren izaeraren harira. Izan ere, hasiera batean literatur analisien testuinguruan harrigarria suerta zekiokeen "neskagaztezaletasun" terminoa euskal literaturaren testuinguruan entzun zuen estreinakoz, eta ez omen zitzaion horren arraroa irudituatu. Kristau moralzaletasuna gailentzen zen eremu literario horretan paidophiliaren gaiaren erabilerak etengabe eskatzen zuen justifikazio ahalegin gisa identifikatu zuen Sarrionandiaren Maiatzeko artikulua (1991: 133) eta, joera berean koka liteke, beraz, F. Juaristirena. Gil Berak "kulpa"-ri lotutako "kondena" eta "justifikazio"-ak osatutako sorgin gurpilaz dihardu, Mirandek erabilitako paidophiliaren gaiaren harira: Baina afera da orain arte ez dela inon, non ez den kulpableen herri honetan, horrenbertze justifikaziorik izan behar. Eta justifikazioak kondena behar du, hortik sortzen da eta bere horretan elikatzen da. Azkeneko bolada honetan, metabolismoa aldaturik, kondenan bazkatzen da hemen; eginen nuke kondena beharrezko gauza bilakatu dela, horrela justifikatzen eta ederresten ahal du norberak bere burua. (Gil Bera, 1991: 133) Gil Berak aipatzen duenaren arrazoibidetik eta azterketa honetan zehar ikusitakoaren arabera, esan liteke, salbuespenak salbuespen, Miranderen (H)brekin lotutako iruzkin eta krititika gehienetan idazlearen ideologiarekiko kondena/urruntzea eta ipuin-berriaren justifikazioa tartekatzen zirela, biak elkarrekin nahiz bakoitza bere aldetik. Nabarmentzekoa da ere justifikazio hori ipuin-berriaren balio literarioan, idazle-idazlan banaketan, irakurketa sinbolikoetan eta askatasunaren aldarriaren ideian oinarritzen zela, oro har. 80ko hamarkadan ipuin-berriaren justifikazioa eta are aldarria ere gailendu baziren, 90eko hamarkadan zehar joera hori itzali eta, jarraian ikusiko den bezala, milurteko berrian kondenarena gailendu dela dirudi. Azurmendik "Mirande, berriro" (1998) artikuluan marraztutako irudia ere antzerakoa da. Miranderen heriotzaren 25. urteurrenaren kariaz egindako hitzaldi batzuen testuinguruan, idazlearen pertsonari ―balizko ideologiari eta bizitza sexualari, bereziki― lotutako zurrumurru zaharrak berriz ere entzun omen zituen, eta hortik abiatuta (H)brekin lotuta egindako hausnarketa oso interesgarria da diskurtso moralizatzailearen eta, azken batean, zuzentasun politikoaren indar zentsoreen harira: Kontu pertsonal horiek, egia izatekotan, gehienez ere Poliziarentzat eta juezentzat izan litezke interesekoak, inorentzat izatekotan, literaturarentzat batere ez. Rimbaud droga trafikoan ibili bazen, horrek ez du ukitu haren poesia, eta Jean Geneten krimenek ez dute zikintzen haren prosa. Cervantes kartzelan egon zen. Baina guk zerikusirik ez dugu pertsona pribatuekin eta beren kontuekin, bakar-bakarrik pertsona eta obra publikoekin baino. Baina Mirandek Haur Besoetakoa eleberria idatzi du - pedofilia istorio bat... Eta, hortik, euskaldun eskandalizatu batzuek, nobela horren «inmoralkeriak» beraiei eman dien disgustoa nobelistaren pertsonaren gainera traspasatu dute, kuasi-autobiografikoa edo omen dela susmatu edo asmatuz. Uste dut euskal literaturan Mirande izango dela, seguru asko, haren ideien eta kreazioen aurkako amorrua bere autorearen aurka gehiena bihurtu eta pertsonalizatu zaiona. Arestiri baino askoz gehiago, nik uste. Eta beharbada horrek bere posturekin euskal gizarte bat, edo jende bat, zenbateraino eskandalizatu zuen, neurria erakusten du. Nire galdera da: euskal gizarte hark Mirande zipitzik ulertu al zuen, ulertu? Hala eskandalizatu duen nobela hori, ulertu al du? Ezetz esango nuke. (Ulertu izan balu, agian are gehiago eskandalizatuko zuen). Baina gaurko ere galde liteke: hobeto ulertzen ote da gaur? Nire inpresioa da, orain inor eskandalizatu gabe (hori ez da ja estilatzen), baina «ipuinean» bakarrik geratzen dela beti ere nobelare n irakurketa, barruan dagoen egiazko arazora sartu gabe. (Azurnemdi, 1998: 32-33) Beharbada arrazoi zuen Azurmendik eskandalua jadanik estilatzen ez zela esaterakoan, baina horrek ez du zuzentasun moral-politikoaren afera baztertzen, hau azaleratzeko modua aldatu baizik. 2010eko klasikoen irakurketaren testuinguruan Bilbon egindako hitzaldiek erakusten dute Miranderen ipuin-berriaren lehen irakurketan oinarritutako epai moralak ugaritu egin direla azken aldian, horietariko asko idazlana idazlearen biografiarekin estu harremanduz, gainera. Istorioaren oinarrizko irkurketan eta autorean zenbat eta arreta gehiago ipini, orduan eta murritzagoak dira ipuin-berriaren irakurketa maila sinbolikoko iraganeko irakurketa metaliterarioak edo parabolan oinarritutakoak. Beraz, badirudi 70 eta 80etan ipuin-berriaren kritikan gailengu ziren irizpideak atzekoz aurrera ipini direla 90eko hamarkadatik aurrera. Aldaketa hori nabarmenagoa da bi garaien arteko lotura egiten duen "Atxaga"-ren hitzaldiari erreparatuz gero. Honek, Miranderen balizko iruzurrean erori izan balitz bezala, iraganean amua irentsi bazuen ere Hbn 1987an gauzatu zuenaren moduko irakurketa sinbolikorik ez dela plazaratu zuen: Baina nik guztiz aitortu behar dut, Pedro Alberdik bakarrik irakurri duen testu horretan, (Pamielaren edizioaren epilogoa) zeharo oker nenbilela. Erabat sinistu nuen Teresa benetan sinbolo bat zela eta gaztetasunarena. Liburua Beteta dago aipamen horiekin. Hori da bere tesia. Ez da benetakoa. Ez da haragizkoa. Ni ez naiz ari maitasun sexualaz, harreman sexualaz. Ez, ez, ez. Ni ari naiz gaztetasunaz, eta sinboloa da. Nobelak, den bezala irakurrita, ordea, kontrakoa dio. Guztiz hezur haragizkoa da, eta aldameneko hornidura horiek, (irlak, gaztetasuna, zabaldu ez diren loreak, eta ez dakit zer), hori dena zabor poetikoa da. ("Atxaga", 2010: 77) Idazle honen arabera Miranderen ipuin-berria tesi nobela da eta bi bide engainagarri dauzka, estali egiten direnak: filonazismoa eta istorio paidophilikoa. Azterketa honetarako interesgarriena da, idazlan-idazle lotura ezartzeaz gainera, azaleko irakurketa edo irakurketa literala aipatzen dela egiazko gisa eta, beste behin, Mirande iruzurrarekin lotzen dela. Lehenik, bere hitza zalantzan jarriz, Lolitak Abren sortzean izandako eragina aipatu zuten Agirre, Aristorena eta "Atxaga"-k eta, horren ostean, literatur mailan ere irakurlea engainatzera jokatu zuela iradoki zuen azkenak. Ideia horretan zalantzarik gabe zuzen zebilen, jadanik ikusi bezala Mirandek ez baitzuen denentzat idazten, besteak beste, urte batzuk lehenago "Atxaga"-k salatutakoak baino gogorragoak ziren "indar estrangulatzaileak" zirela medio. Horretaz gainera, aurretik ere beste batzuek irekitako bidetik, harreman zuzena ezarri zuen "Atxaga"-k gizona eta Miranderen artean: Bada, Miranderen lan kritikoak irakurriz gero, segituan konturatuko ginateke, konturatzen gara, hor azaltzen dena, hitz egiteko modua eta pentsatzeko modua, Mirandek berak sinatutako lanetan azaltzen den pentsatzeko modua eta sentitzeko modua direla. Beraz, Mirande edo etxeko jauna berdinak dira, gutxi gorabehera, eta antzekotzat hartzen ditut. ("Atxaga", 2010: 70) Halako mugimendu berezi baten bidez 2010eko hitzaldian "Atxaga"-k uko egin zion iraganean egindako irakurketarekiko atxikimenduari, beste gauza batzuen artean ipuinberria idazlearen autonomiaren sinbolo bilakaarazten zuenari, egiazko bi tesiak aurrez aipaturikoak direla azpimarratuz. Honakoan ez zion bere hitzaldiari 1987ko argitalpenaren hondar-hitzean erabilitako amaiera eman, esanez bere irakurketak ez zituela Hbren interpretazioak agortzen, etorriko zirela beste batzuk, hala, edozein irakurketa "engainagarri"-rekiko prebentzio lana eginez. Azken hitzaldi horren amaieran Berak 1991n aipatutako kulpableen herriaren itzal luzea agertzen da berriz ere, "Atxaga"- k bere iraganeko hankasartzea justifikatu eta nazismoaren gaiean azpimarra egin ostean berriz ere betiko kondenaren pisua Miranderengan jaurtiz: Zergatik onartzen zuen Arestik? Zergatik onartzen dugu guk? Bada, idazle euskalduna ez ezik izugarri talentu handikoa zelako. Hori aitortuz batera, ez zaio barkatu behar ezer, zeren, gure herrian esango genukeen bezala "nazi enteroa zen". ("Atxaga", 2010: 83) Hala, literaturaren autonomiari edota idazlearen autonomiari zegokion irakurketa posible oro baztertzeaz gainera, iraganean irmoki defendatutako autonomia horri muzin egin eta idazle-pertsonaia lotura zuzena ezartzen du "Atxaga"-k, Arestiren moduan idazlearen ideologiagandiko distantzia hartu ez ezik, irakurlegoak edo euskal jendartearengandiko barkaziorik merezi ez duela erantsiz. Ez du interes handiegirik Berak aipatutakoaren bidetik "Atxaga"-k kondena hori bere burua ederresteko egin ote zuen ala ez aztertzeak, lan honetarako esanguratsuena da Abren irakurketarekin batera, garai batean sorkuntza askerako komunikazio gisako literatur eremuaren ideiarekin lotura izan zezakeela zirudien literatur autonomiaren aldarria erabat desagertu zela. "Atxaga"-k iraganean askatasun ikur gisa erabilitakoaren balio hori ezeztatu zuen, idazlearen autonomiari lotutako iraganeko irakurketa sinbolikoa, une koiunturalean bere aldarri pertsonala egiteko baliatutakoa, akats gisa agertuz. Era berean, irakurketa berrian kanon zaharraren moralismoa oroitarazten duten juzku etikoek are eta desagertaraztenago dute iraganean ipuin-berriaren bitartez aldarrikatutako literatura-askatasuna binomioa. "Atxaga"-ren iruzkinak nahiko ongi laburbiltzen du XXI. mendearen lehen bi hamarkadetan gailentzen ari diren irakurketen nondik norakoak, inoiz moralismoaren itsasoan erdi itota burua erakutsi nahi izan zuten irakurketa metaliterario eta parabolikoa erabat akituta diruditen honetan. Bordak bere kritikaren azken lerroetan irakurketa sinboliko bat eskaini arren, emakumeekiko jarrera eta filonazismoa deitoratu zituen eta, hain zuzen ere, horiek dira gaur egun Mirande-gizona etengabeko paralelismotik ateratzen diren ondorioak: arreta behin eta berriz Miranderen figurara daraman ispilu jokoa. Ideologiaren afera iraganetik zetorren, Hbren lehen argitalpenetik, baina kritikariak distantzia jartzera mugatzen ziren, oro har, Miranderen ipuin-berri heretikoaren balio literarioaren eta askatasunaren aldarria egin aurreko eskakizun gisa. Horren ostean etorri zen misoginiaren gaia, Muñozek "Ezin esanezko beldur bat" hitzaldian luze eta zabal jorratu zuena. Bere irakurketan Hb emakumeekiko tratu txarren adibide ezin hobea dela zioen eta ez zuela Arestik aipatutako askatasunaren zantzurik inon topatzen. Hitzaldiaren amaiera aldera egindako laburpenean zera zioen, "gizon misogino, sadiko eta erasotzaile batek neskato batekiko duen sexu-obsesioaren istorioa, bion heriotza dakarrena" (Muñoz, 2010: 25) dela Hbn ageri dena. Horrekin lotuta, Arestirena gaizki-ulertu bat izan zitekeela aipatu zuen: Miranderen lana defendatzeko unean, Arestik Miranderen adierazpen-askatasunaren defensa eta protagonistaren libertatearen defensa nahasten dituelakoan nago. Arestiren irakurketa eta nirea ez datoz bat, bistan dago. Baina zera batean bai gatoz bat; Mirandek lan bikaina sortu zuen eta Haur besoetakoa Euskal klasiko bat da. Eta klasikoen ezaugarri nagusia etengabeko irakurketa eguneratuan badatza, egin dezagun egungo irakurketa. (Muñoz, 2010: 2526) Amaitzeko, Muñozek iradoki zuen Hb tratu-txarren prozedurak identifikatzeko erabil zitekeela, horretarako aproposa baita. Nolanahi dela ere, geroz eta nabariago gailentzen ari den Mirande-gizona identifikazioaren ondorioz, XXI. mendearen lehen hamarkada itxi zuen hitzaldi-sorta horretan Mirande iruzurgile, filonazi, pedofilo eta misogino tratutxar egile baten eraikuntzarako ez ezik, pertsonaia nagusia eta idazlea nahasteko joera zabaltzeko oinarriak ezarri ziren, literatur lanaren garaiko testuingurua nahiz barnemundu estetiko-poetikoa erabat baztertuz, iraganeko irakurketa sinbolikoak alboratuz. Mintegiren analisian ere misoginia aipatzen zen, baina irakurketa analisi psikoanalitikoan oinarrituz. Hb narrazio klinikotzat har daitekeela baieztatu zuen, desubjektibizazio prozesu bat jarraituz autosuntsiketara doan norbaitena, alegia (Mintegi, 2010: 34). Ipuinberrian narratzaileak esplizituki azaltzen du, oso tonu ironikoa erabiliz, nola imaginatzen dituen familiartekoak psikoanalisten teorien arabera bere burua analizatzen eta psikopatologia bat pairatzen duen gaixoa delakoan errukituz. "Atxaga"-k identifikatzen du bere irakurketan psikoanalistekiko herra hori, baina era isolatuan hartzen du eta ez ditu desadostasunaren erroak modernotasun antimorenoarekin lotura zuzena duen antiarrazionalismoarekin identifikatzen. Jakina den bezala, ipuin-berria idatzi zenetik gaur arte oso ugariak izan dira psikiatriarekiko eta, zehazkiago, psikopatologia sexualen teorizazio zenbaitekiko kritikak, Michel Foucaultenak (1926-1984) besteak beste. Gai zentraletik gehiegi ez desbideratzeko, nabarmendu beharrekoa da azterketa gehienetan, gizonaren psikearen ezaugarri ilunak aztertzeaz gainera, gizona-Mirande paralelismoa gauzatzen dela, bestelako azterketa eta irakurketak albo batera utzita. Nabarmendu beharra dago, literatur kritikaren ikuspegitik, idazlearekin lotura egiten duten nahiz ez duten ipuin-berriaren irakurketa literalak interes gutxikoak direla eta, horretaz gainera, joera moralizatzailean txertatzen direla bete betean, 70-80etan Miranderen ipuin-berrian sakontzeko bidesari huts zirenak kritiken gai zentral bihurtuz. Azken horrek eskaintzen dio literatur kritikari zer pentsatua, batetik, (H)bren klasikotze prozesuan eragin zuzena daukalako eta, bestetik, ipuin-berriak sinbolo gisa zeukan balioa berrinterpretatu izanak literaturaren ulermolde berriaren zentsura indar garrantzitsu bat agerian uzten duelako: iraganean literatura sormen askerako esparru gisa aldarrikatzeko sinboloagan azpimarratutako ezaugarriak atzekoz aurrera itzuli izana literaturaren ulerkerari dagokion aldaketa baten sintoma dela dirudi, artearen eremuan zuzentasun politikoa askatasunari gainjartzearena, alegia. Horiek horrela, baiezta daiteke XXI. mendean, berriro ere, Miranderen Hbren modernotasuna ukatua izan dela, ez baita gehiago bere baitan daraman aldarrikapen metaliterarioa aitortzen, are gehiago, ipuinberriaren gaineko azken kritikek ez dute ipuin-berriak bere baitan daraman aldarri literarioaren aldeko indarrik egiten, kontrakoa baizik. 4.5. Lan historiografikoen zalantza. 70etatik aurrera, Casenavek (2012: 76) aipatzen duen bezala, euskal literatur kritika eta teoria mailan berritze nabarmena jazo zen, euskal literaturaren izatea zalantzan jartzen zuen eztabaida ideologikoari amaiera emateko. Horrek ahalbidetu zuen 80ko hamarkadatik aurrera euskal literaturaren historiografia aldarrikapen izatetik egitatera igarotzea. Ordutik aurrera idatzitako euskal literaturaren lan historiografikoek eskuragai zeuden lan kritiko-monografiko berritzaileen corpusetik edan zuten, tesietatik, gehienbat (Casenave, 2012: 80). Horregatik, Miranderen ipuin-berriak lan historiografikoetan izan duen presentzia ulertzeko, ezinbestekoa da kritika akademikoaren azterketen izaera kontuan hartzea. Hortik berehala ondoriozta daiteke kontaketa historiografikoa Hbri buruzkoa izan dela (H)brena bainoago, hau da, ez direla oso aintzakotzat hartu ipuinberriaren sortze garaiko testuingurua, hasierako debekua, jatorrizko testuaren ezaugarriak, ez eta horiekin lotutako irakurketa sinboliko metaliterario edo parabolikoa ere. Gorago aipatu den bezala, kritika akademikoak ez du literatura sozialaren kanonaren garaiko kritikarien eta idazlearen autonomiaren gainean eztabaidatzen aritu ziren idazleen lekukoa jaso eta, beraz, ipuin-berria ez da esparru akademikora beste klasiko batzuk bezala ekarri. Litekeena da euskal literatur eremuko kritikaren izaera berantiarra izatea arlo horretako hutsuneen arrazoietariko bat, baina horrek ez du erabat azaltzen ipuinberriari buruzko kritika akademikoari dagokion hutsunea, hainbat idazle klasikoenekin batera, garaikideak diren beste askoren literaturari buruzko tesiak idatzi baitira dagoeneko. Nolanahi dela ere, Miranderen literaturgintzarena eta, konkretuki, ipuinberriarena, ez da hutsune bakarra izan eta kritikari-historiagileak euren kabuz ahalegindu dira zuloak betetzen (Casenave, 2012: 80). Literaturaren historiografiak, kritika oinarri duenak, berebiziko garrantzia dauka literatura jakin baten memoria eraikitzerako garaian, hau da, literatura tradizio jakin baten 1929tik, hots, Barbierrek Piarres idatzi zuenetik, bi eleberri idazle bakarrik agertu dira IfarEuskadin. Mirande eta Peilhen. Mirandek Haur besoetakoa euskara batuaren antzeko zerbaitez idatzi zuen bai eta Peillenek Gauaz ibiltzen dana eta Gatu beltza ere. (Garate, 2001: 36) Historiografia gehienetan agertzen diren aipamenak Lolitarena eta argitaratze berantiarrarena dira. Lehena erreferentzia konparatibo gisa agertzen da gehienbat, orokorrean garbi uzten baita Mirandek ez zuela Nabokoven eleberria irakurri. Bigarren kasuan gainetik aipatu egiten da hamaika urte pasa behar izan zirela Hb kaleratzeko edo, besterik gabe, argitaratzeko zailtasunak izan zituela gaia zela eta, gehiago sakondu gabe. Kortazarren arabera Miranderen idazlana "arrazoin nabarmenak medio" ez zen idatzitako garaian argitaratu eta Olaziregik (2000: 530; 2002: 81) eta Aldekoak (2004: 163; 2008: 238) baino ez diote zentsura dialektikaren muga garrantzitsu zen garaiko moral kristau hertsiari erreferentzia zuzena egiten. Nolanahi dela ere, Francopeco zentsura instituzionalaren eraginetan oso gutxi sakontzen da, oro har. Historiografia orokorretan informazio gutxi azaltzen da Miranderen ipuin-berriaz, orain arte aipatutakoaz gainera. Aipagarriak dira, besteak beste, Lasagabasterrek Miranderen testuaren idazkera estetizista dekadentearen inguruan 1986an egindakoen antzeko iruzkinak (Kortazar 2002: 135; Aldekoa 2004: 163). Bereziki aberasgarria da, bestalde, Aldekoak (2004, 2008) egiten duen azterketa osotuagoa, literatura konparatua eginez idazlanaren zenbait eragin azaleratzen dituena, bai eta moral burgesarekiko agertzen den kontrakotasuna. Kritikari honena monografiko akademikoen hutsuneak osatzeko ahaleginak egin behar dituen historiagilearen adibide ezin hobea da, bai eta arrakastatsua ere, Miranderen ipuin-berriari dagokionez. Miranderen olerkigintzaren atalean txertatzen duen azalpen kritiko-konparatiboaren bidez Hbren iruditeriaren tradizioan sakondu zuen. Olaziregi (2000: 530) izan da, Aldekoarekin batera, bere historiografian moral burgesarekiko kontrakotasunaren ezaugarri garrantzitsuan, antimodernotasunaren ikuspegitik abiatutako irakurketa irekitzen duen atean, erreparatu duen bakarra. Bestalde, iruzkin horiek ezeztatu egiten dute Garatek bere eleberriari buruzko historiografian egiten duen baieztapena, George Lukáks (1885-1971) eta Lucien Goldmannek (1913-1970) teorizatutakoen tankerako eleberri moderno euskarazkorik ez dela dioena: Areago. Lukáks eta Goldmannen iritziei jarraituz, eleberri modernoak burgesia ispilatzeko eginkizuna baldin bazuen, Euskal Herrian oraindik ere eleberri modernorik idatzi ez dela esan daiteke, guk ez baitugu burgesiaren iazera eta on-gaitzak azaltzen dituen eleberririk. (Garate, 2001: 26) Kontuan hartu beharra dago, hasteko, Garatek eleberri modernoaren nozio edo teorizazio oso hertsi bat hartzen duela abiapuntu gisa, eta XX. mendeko euskal eleberri modernoek ez dutela bat egiten torizazio horren parametroekin, erabat ulertzekoa dena testuinguru soziokultural eta garai ezberdinetan sortu zirela kontuan hartuta. Hala ere, Miranderen ipuin-berria parametro horietan sartzen da, zalantzarik gabe, nahiz eta frantziar, ingeles edo errusiar eleberri errealista modernoen ezaugarri estetikoekin guztiz bat egin ez, bere modura ispilatzen eta kritikatzen du jendarte burgesa, Isabela, lehengusua eta neskamearen pertsonaien hirukoteak ordezkatzen duena. Euskal narraziogintza edo eleberrigintzaren historiografietan informazio ugari eta aberatsagoa eskaintzen dute, oro har, historialariek. Garaterenaren salbuespenarekin, gainontzekoen lanetan espazio nabarmena hartzen du Hbren gaineko azalpenak, baina elkarrekiko konparaketa eginez gero agerian geratzen da eleberri edo eleberri-labur gisa sailkatzen den ipuin-berriak ez duela leku finkorik historiografia hauetan ere. Olaziregik (2000: 529-531; 2002: 80-82) eleberri modernoaren atalean sartzen du eleberri psikologiko gisa eta Iratxe Retolazak, Kortazar, Aldekoa eta Olaziregiren sailkapenak aintzakotzat hartzen dituenez gero, irizpideok erreproduzitu ditu. Aldekoak Mendebaldea eta narraziogintza (2008: 27-29) lanean ere "Euskal nobela modernoa" atalean sartu zuen Miranderen Hb, haren literaturgintza, orokorrean, askatasunaren eta artistaren izaera indibidualari lotutako modernotasunaren ideiarekin identifikatuz. Bestalde, laburki bada ere, Sarrionandiaren narraziogintza lirikoaren eta Hbren arteko lotura ere aipatu zuen. Honek guztiak ipuin-berria euskal literaturaren bilakabidearen baitan nahiz eragin eta tradizioen harremanetan kokatzeko lagungarri da. Olaziregiren ekarpena ere garrantzitsua da, ipuin-berriaren alderdi psikologikoa azpimarratu baitzuen, literatur lanaren ezaugarri zentrala dena. 4.5.2. Azaleko eta sakoeko hutsuneak. Hbri toki eta arreta gehien eskaini dioten autoreen kasuan ere nabarmena da lan kritiko monografikoek eskaintzen duten oinarri sendoaren faltak utzitako aztarna; batetik, ipuinberriak historiografietan daukan toki heterogeneo eta desorekatuagatik eta, bestetik, Aldekoa edo Olaziregiren kasuetan bezala, ikerlariak literatur lanaren kokagunea zehazteko bideak ireki dituztelako, etorkizuneko ikerketentzako helduleku mesedegarri. Lan historiografiko gehienetan agertzeak agerian uzten du ikerlariak behar horretaz ohartu direla, baina bestalde, ipuin-berriaren agerpenak erkatuz gero, islatzen edo aditzera ematen dena zalantza da, idazle beraren poesigintzari dagokionez ez bezala. Oso litekeena da kritikaren hutsunea ere zalantzari lotuta egotea, ez baita aztertzen eta kokatzen erraza Miranderen Hb, Sarrionandiak (1988: 133) aipatu bezala, muga literatura baita. Bestalde, ez da ahaztu behar euskal literatur kritikagintzarako prestakuntzarik zabalena eremu hispanikoan txertatzen diren unibertsitateetan gauzatu izan dela. Lan honetan zehar momentu ezberdinetan azpimarratu nahi izan denaren ildotik, kanpoko eskemak euskal literaturara ekartzeak suposatzen dituen arazoez gainera, kasu honetan azpimarratzekoa da Mirande tradizio frantsesean hezia izan zela, eta Paristarra izanik, askotariko eraginak zeuzkala. Abren berritasunari buruzko atalean aipatu bezala, idazlanaren izaera ulertzeko nouvelle generoari erreferentzia egitea gakoa da, baina horretarako tradizio konkretu batzuen eskema teoriko-kritikoak dira beharrezko. Tradizio ezberdinen oinarri edo abiapuntu teorikoen arazoaz gainera, oso kontuan hartzekoa da Ab idazten amaitu zenetik lehenengo kritika akademiko metodikora igarotako tarte handiak ere ikerlariaren jardunari gehitzen dion zailtasuna. Zenbaitetan distantzia hori onuragarri gerta litekeen arren, euskal literatur tradizio akademikorik ez edukitzeak, besteen eskemak erabili behar izateak, Miranderen muga-idazle transkultural izaerak eta distantzia tenporalak (hau da, testuinguruarekiko urruntasunak) asko zaildu dute ipuin-berriaren behar bezalako ikerketa. Azkenik, pentsatzekoa da idazlanaren eta idazlearen madarikatu eta tabu izaerak ez dutela gehiegi lagundu kritika akademikoa garatzerako garaian, euskal literatur eremuko erdigune-periferia indarren arteko eztabaidetarako ez bezala. Era berean, azken hamarkadetan Hbren harira egindako kritika gehienen joerak erakusten duen ildo moralizatzaileak marrazten dituen gaur egungo euskal lieraturaren eremuaren arauek ez dirudite lagungarri ipuin-berriak garai batean izandako onarpenaren eta aldarriaren lekukoa kritika akademikoak hartzeko. Honek agerian uzten du, euskal literatur sorkuntzara ekarritako eraginez haratago, Hbk XX. mendearen azken hamarkadetan funtzio jakin bat izan zuela literatur sorkuntza eta eremuaren arauen aldaketetan, gaur egun apaldu dena. Baina historiografietan ager zitekeen azken faktore honi ere ez zaio arreta gehiegirik eskaini, Aldekoaren lanen salbuespenarekin, ez eta sinbolizatzen zuen aldarrikapenari lotutako irakurketa sinboliko metaliterario edo alegorikoari ere. Arrazoi ezberdinak tarteko, ezinezko gertatu da orain arte Miranderen ipuin-berria euskal literaturaren historiografian behar bezala kokatzea, ez euskal literaturarekiko ez kanpoko literaturekiko harremanetan, ez eta XX. mendeko euskal literatur eremuko mugimendu eta eztabaidetan izan duen presentzia aintzat hartuta ere. Hala, (H)bri ukatu zaio euskal literaturaren historietan XX. mendeko narraziogintza modernoaren baitan zegokion tokia. Oso litekeena da distantzia eta zailtasun horiek guztiak gainditzeko abiapuntu egokia izatea Hbren ordez (H)b aztergaitzat hartzea. Izan ere, 1959ko Ab da bere garaiko euskal naiz kanpoko literaturekin erkatu beharrekoa, bai eta literaturaren historiografia ezberdin baten beharra iradokitzen duena ere. Hb nahiz (H)bren gorabeherek interes handiagoa dute harreraren ikuspegitik, euskal literaturaren eremuaren aldaketen isla diren heinean. Hortik abiatuta, hainbat dira (H)bri lotuta bete daitezkeen hutsune kritiko eta historiografikoak, baina, batez ere, euskal literaturaren historiografiariari soilik ez dagokion arazo baten sintoma gisa interpretatuz gero da interesgarria ipuin-berriaren kasua. Literaturaren historiek, memoria kulturala eraikitzeko tresna diren heinean, badute gaitasun zentsorerik, hau da, literatur kanona osatu nahiz indartu egiten dute eta, jakina, kanon horien oinarrian literatur kritikagintza dago. Orain arte, kritika gehienetan literatur kanonari egotzi izan zaio boterearen ideologiari men egitea. Kanon horren hautaketan literatur kritikak parte hartzen du, bai literatur lanen nahiz hauen irakurketen selekzioari dagokionez ere. Ondoren, literaturaren historiek maila akademiko ezberdinetan kanon hori hedatzeko narrazio eskuragarria eraikitzen dute, literaturaren historiaren harrera jakin bat bideratuz. Marko klasiko honetan kritikak instituzioaren interesei lotutako harrera ordezkatzen du eta historiak harrera horren transmisioa eta zabalkundea ahalbidetu. Hala, kanonaren eraikuntzaren erantzunkizun nagusia kritikari dagokiola irudi lezake, baina (H)bren kasuak, horri ez ezik, diskurtso historiografikoaren oinarriari, diakroniari erreparatzeko moduari, zuzentzen dio galdera: zergatik eraiki historia argitaratutakoen eta agerikoen presentziatik abiatuta, argitaratu gabekoak eta ageriko ez direnen presentzia kontuan hartu gabe? Azterketa honetan zehar agerian utzi nahi izan da argitaratutakoen eta agerikoen presentziez gainera ausentzienak ere literaturaren historia azaldu eta ulertzerako garaian daukan pisua. Azken batean, argitaratutakoak eta agerikoak soilik kontuan hartzen dituen diskurtsoaren oinarrian dago kanonaren erreprodukzioaren gakoa, garaian garaiko zentsura indarrek eragin baitute argitaragarritasun eta agerikotasun hori. Begirada horretan oinarritzen den kritikak eta diskurtso historiografikoak ezin du indar zentsoreen eraginean erreparatu, ez bada fokua hutsunean jarriz. Ezinezko edo faltsu dena eta erreprimitutakoa, hau da, zentsura dialektikaren mugetatik kanpo dagoen ausentziaren presentzia hori, kontuan hartu ezean, ezinezkoa da literaturaren historiaren bilakabide osoa behar bezala ulertzea. Azaldu gabe geratuko lirateke, halaber, Abren argitaratzeko ezintasuna, 50eko hamarkadako literatur modernitatearen nolakotasuna nahiz 70-80etako literatur autonomiaren gaineko eztabaidan Hbk zeukan askatasunari lotutako balio sinbolikoa, bai eta gaur egungo euskal literatur eremuaren arauen jatorria eta izaera ere. Hori guztia dela-eta, hutsune eta ausentzia horien presentzia edo esangura azaleratuko duen eta garaian garaiko zentsura dialektikari erreparatuko dion eredu kritikohistoriografiko osoago baten sorrera bultzatu nahiko luke gorago plazaratutako galderak, kontaketa historiografikoaren oinarrian arrakala irekiz. Halako eredu historiografiko baten eraikuntzarako ezinbestekoa izango litzateke, kritikaren aldetik, aztergai eta azterbide gisa hautatutako autore eta ikuspuntuen bidez literatur eremuaren beraren zentsura dialektikaren mugak erreproduzitu edo indartu ordez, muga horiek azaleratzen ahalegintzea, begirada presentziak mugatzen duen eremutik kanpora bideratuz eta agerikoa ez denaren ausentzia ageriko eginez, presentzia emanez, hau da, errepresentatuz. ONDORIOAK Lan honetan zehar gauzatutako azterketaren bidez, hasiera batean ezarritako helburuak bete direla baiezta daiteke. Ikerketaren xede nagusia Miranderen Hbren (1970) literatur modernitatea arakatzea zen, ezaugarritu eta euskal literaturaren historian kokatzeko, hipotesi inplizitu bat frogatzeko asmoz: literatur testu honen modernitateak balio esanguratsua duela euskal literaturaren bilakabideari dagokionez ―ez soilik 50etako modernotzearen testuinguruan, baita ondoko hamarkadetan ere― eta modernitate hori ukatua izan dela era eta garai ezberdinetan. Jarraian azalduko den bezala, lortutako emaitzek Hba euskal literaturaren klasiko garrantzitsu bat dela frogatzen dute, baina klasikotze ibilbidearen une honetan ez da tesi honekin Miranderen ipuin-berriaren39 klasikotze prozesu bizia egoera estatiko bizigabe batera eraman nahi izan ―eremu akademikoko kritikak eta historiografiak zenbaitetan ohi dutenez―, eta klasikotasunaren oinarrian dagoen dinamikotasuna azaleratzeko eta berriztatzeko ahalegina egin da. Ikuspegi hori azterketan ahalik eta argien ager dadin finkatu dira sarrerako 3.1 atalean ipuin-berriaren bertsioei eta hauen bilakabide tarteei dagozkien izenak eta ezaugarriak. Era berean, Hbren modernitateaz baino gaur egun (H)barenaz mintzatu beharra dagoela azaldu da, modernitate horrek ipuin-berria idatzi zenetik gaurdaino izandako bilakabidea deskribatu ahal izateko, modernitate horren aniztasuna biltzeko, klasikoak bere ibilbide historikoan izandako metamorfosi eta balio askotarikoak bere klasikotasunaren parte garrantzitsu direla nabarmenduz. Abiapuntu hori kontuan hartuta eta sarrerako 4.2 puntuan zedarritutako literatur modernitatearen adiera unibertsalaren ikuspegitik aztertu da (H)bren modernitatea azterketaren bi atal nagusietan. I. atalean, bi ikuspuntu ezberdinetatik heldu zaio ipuin-berriaren literatur modernitatea aztertzeari: 1 puntuan literatur Modernismo kanonikoarenetik; 2 puntuan berritasunarenetik. Hala, (H)bak mendebaldeko Modernismoaren kanonaren errepertorioarekiko daukan ahaidetasuna agerian geratu da eta, horrekin batera, idatzia izan zenean Abk garaiko euskal narraziogintzarekiko zeukan distantzia nahiz euskal literaturari oro har ekarritako berritasunak azaleratu dira. Azkenik, tesiaren II. atalean, ipuin-berriak euskal literaturaren testuinguruan izandako harrerari erreparatzea izan da 39 II. ataleko 2.2 azpiatalean aztertu eta zehaztu bezala, Mirandek bere idazlana izendatzeko erabili zuen "ipuin-berri" deiturak bat egiten du frantziar literatur tradizioan nouvelle gisa ezagutzen denarekin. literatur modernitate hori bere harrera garai ezberdinetan zer nolakoa izan z/den aztertzeko bidea. Azterketa osoan zehar azpimarratutakoak gehiegi azaleratu gabeko ezaugarriak izan dira, baina ez soilik (H)bri dagozkionak, baita honen gainean eraikitako corpus kritiko eta historiografikoari buruzkoak ere. Kritika akademikoaren joera izan ohi da etorkizunerako klasikoak nahiz hauen irakurketa jakin batzuk eraiki, hautatu eta finkatzea, baina maiz ez da agerikoegia zerk egiten dituen literatur testuak klasiko. Gehienetan bere garaian arrakasta izandakoak, edo gutxienez onartutakoak ―argitaratutakoak―, dira klasikoak. Bestela, sarreraren 4.3 atalean azaldutako Modernismoaren kasuan bezala, garai jakin batean debekatutakoak, ezagun bilakatuz gero, kausarik gabeko errebelde gisa klasikotu ohi dira, desideologizazioaren bidetik arazotsu suerta litekeena desaktibatuz. Ez da hori izan, nahiko berriki arte behintzat, (H)bren kasua, argitaratzea oztopatua izan bazen ere, II. atal osoan zehar ikus daitekeenez, bere klasikotze prozesuan ―hau da, harreraren bilakabidean izan dituen gaurkotzeetan― bizirik mantendu baita askatasunari lotutako literaturaren aldarria, duela gutxi arte. Aldiz ―bere bizitasunagatik, beharbada―, badirudi zail gertatu dela anomalia hau molde akademikoetara ekartzea, (H)bren kasuan klasikotze akademikoa modu aski zatikatuan egin baita, eta honen isla garbia dira euskal literaturaren historietan esleitzen zaizkion askotariko (ez)lekuak, II. atalaren 4.5 puntuan agerian geratu den bezala. Miranderen ipuin-berria sailkatzeko zailtasun histriografikoaren oinarrian (euskal) literatur kritika eta historiografiaren eskemen eta ikuspegien gabeziak identifikatu dira eta, hori dela medio, tesi honetan azaleratutako hainbat ondorio Miranderen ipuinberriaren modernitateari eta honen kokapen historiografikoari buruzkoak ez ezik (euskal) literatur teoriaren, kritikaren eta historiografiaren gainekoak ere badira. 1. Aur besoetakoaren modernitatea Poeren jaiotzaren 150. urteurrenean; hirutan ukatua. Tesi honen I. atalaren 1 puntuan egindako hiru irakurketen helburua ez da izan irakurketok behin betiko eta bakar gisa finkatzea. Gaur egungo kezkak daude irakurketa horien oinarrian eta, nahiago bada, euskal literaturari komeni zaizkionak direlako ustean egindakoak dira, orain arte gauzatutako irakurketa guztiak bezala, bidenabar, klasiko baten zinezko gaurkotze oro egiten baita kezka garaikideetatik abiatuta, era kontziente ala artistikoarekiko) daukanarekin. Bada, I. atalaren 2.4 puntuan aztertu bezala, Abren antimodernitateak literatura mota baten alde egiten du, Poerenarekin aski senidetua dena: desiran eta plazerean oinarritutako sormen askerako komunikazio eremu den literatura, egiaren edo/eta moralaren mugarik gabea. Ukatua dena gauzatzea du xede literatur modernitatearen proiektu horrek eta, hala, ez da harritzekoa ukatua izatea. Pentsatzekoa da bere idazle irrikei men egiteko eta euskal literaturari ekarpena egiteko asmoa ez ezik, Poeri omenaldia egiteko nahia ere izan zuela Mirandek, honela idatzi baitzion, ipuin-berria jadanik amaiturik zuela, bere adiskide Peilleni 1959ko otsailaren 28an: Halaz ere, beste burutasun bat izan dut; aurten egiten du 150 urte E. Poe jaio zela, eta proposatuko diot Mitx.'ri omen-aldi bat egin lezan Egan'en urte-muga hori dela kari. Pozik saiatuko dela antolatzera erantzun dit, bera ere oso Poe'zalea baita. (Mirande, 1995: 153) Abk euskal literaturan piztu nahi izan zituen Poe nahiz honen munduaren eta literaturaren ikuspegia. I. atalaren 2 puntu osoan zehar egindako azterketatik ondorioztatzen da, idazle honen jaiotzaren 150. urteurrenean Mirandek euskal literaturara ekarri nahi izan zuen modernitatea erabatekoa zela berritasun terminoetan, literatur modernitatearen joerari zegokionez, besteak beste. Ordura arte euskal narraziogintzan ez zen inoiz halako planteamendu artistikorik egin, edertasun antimoral bat ―moral kristauaren hatsarreen arabera, beti ere― eta ideologia antimodernoa barnebiltzen zituena. Etchepareren Buruchkaken alderdi modernoena debekatua izan zen 1910ean, "Txillardegi"-ren 1957 Lee ohiturazko narraziogintzaren planteamenduetatik aldendu zen, baina ez gehiegi, amaierak ordura arteko eskema moralekin hautsi ezina erakusten baitu, hein handi batean. Gizona eta pintorearentzako, aldiz, traba bakarrak kanpokoak dira, iraganean euren burua autozentsuratu bazuten ere. Literatur Modernismo kanonikoaren errepertorioarekin senidetutako literatur modernitatearen ideologiaren antimodernotasunaz gainera, honi lotutako bestelako berritasunak ere proposatzen zituen Abk, hala nola nouvelle edo ipuinberriaren generoa (2.2 puntuan), gai berriak (2.3 puntuan), baina, bereziki, ideia estetiko eta metaliterarioak (2.4 puntuan). Azken batean, berritasun guztiak literaturaren ulermolde horren bueltan zeuden eraikita: literaturatzat desioan eta plazerean oinarritutako sormen askerako komunikazio eremua duena. Mirandek euskarazko goi literatura sortu nahi izan zuen, berezko hizkera literario eta guzti, ordura arte literatura honen izaera moldatu zuten indar zentsore ezberdinetatik aske. Poeren literaturgintza ez ezik, literatur Modernismoaren kanonaren errepertorioa osatzen duten beste hainbat idazlan kokatzen dira literatur modernitatearen joeraren baitan, eta artearen baitako askatasun aldarria lotuago dago ideologia edo jarrera antimodernoarekin, botereak ezarritako zentsura dialektikaren mugei erronka egitearekin, estetika konkretu batekin baino. (H)bren harrerari dagokion II. atalaren 2 puntuan azaleratu bezala, Poeren ikuspegiarekin bat egiten zuen Abren modernitatea ―eta honen omenaldia idazlearen jaiotzaren urteurrenean―, 1959an izan zen lehenengoz ukatua, euskal literatur eremuko indar zentsore ezberdinak (II. atalaren 1.1 puntuan azaldutakoak) zirela medio ―Espainiar Estatuaren zentsura instituzionalaren aparatu administratiboaren mehatxupean zeudenak―, batzuek eta besteek argitaratzeko debekuaren neurri errepresiboa hartu zutenean. II. atalaren 1.2 puntuko azterketarekin agerian geratu da Mirande jakitun zela indar zentsore ezberdinen presentziaz, eta harreraren aurreikuspenak eragin handia izan zuela ipuin-berriaren sortzean (1.2 puntuan), baina askotariko zentsuraren debeku neurriak saihesteko eginahalak ez ziren arrakastatsuak izan. II. atalaren 3. 1. 6 puntuan azaldu bezala, ipuin-berriak zekarren modernitate literarioa ez zen Francoren aparatu zentsorearen irakurleengana iritsi 1970a arte, Arestik Lur argitaletxearen Kriselu bilduman Hb argitaratu zuenean. Argitalpen horren atzeko oharrean nahiz urte berean Anaitasunaren 195. zenbakian argitaratutako kritikan ikus daitekeenez, ipuin-berria askatasunaren ideiari lotuta ageri zen (II. atalaren 3.1.6.1.2.2.2 eta 3.1.6.2.1 puntuetan nabarmendu bezala), eta literatura sozialaren egile izanik ere euskal literaturaren barne indar zentsoreak leuntzeko asmoa erakutsi zuen Arestik. Garaiko euskal literaturaren testuinguruan, idazle madarikatuaren idazlana argitaratzeak eta defentsak, askatasunaren ideiarekin lotuta, Baudelairek Poeren literaturgintzarekin gauzatutako ekintzaren antzerako balioa du, aurrerago Sarrionandiak Marginalian (1988) berriztatu zuena. Pixkanaka, hasieran nahiko isila izan zen harreraren joera erabat aldatu zen 70en bigarren erditik aurrera, Hbren kritikak ugaldu zirenean, beti ere askatasunaren eta ―gaurkotasun handia duen gai den― autonomiaren ideien bueltan. II. atalaren 3.2 puntuan aztertutako 80etako literatur belaunaldi gazteen mirandismoaren garaian jaso zuen Hbak errekonozimendu gehien, Hordago (1983) eta Ereinen (1987) berrargitalpenak agertu ziren hitzaurre eta kritikekin (Eguzkitza, 1979-1983; Sarrionandia, 1983; Antza, 1983, 1987; Peillen, 1987; F. Juaristi, 1987, besteak beste), maiz euskal literatura eta askatasunaren ideia uztartzen zituztenak. Alabaina, 1987an Pamielak egindako (H)bren argitalpenak garai berri bat mugatu zuen, ordura arte ezarritako oinarrien gainean behar bezalako klasikotze bat jazotzeko azken baldintza betetzearekin batera: Abren behinbetiko makinaizkribuaren bertsioaren argitalpena, Arestik euskara baturatzeko egindako aldaketarik gabea. Baina ez zen halakorik gertatu, eta gaur egun arte egindako berrargitalpen gehienak, Eginena (1995) salbu, Hbrenak izan dira, Ereinen eskutik. Bada, oinarrizko finkatzerik ez zen jaso, ez testu ez historiografia mailan. Aipatu berri den egoera horrengatik izendatu da gaurko egunerainoko garai hori (H)bren garaia, testu ezberdinen elkarbizitza nahasiarena, kritikak nahiz historiografiek ez dutelako testuaren bilakabidea sakonki aztertu, ez eta filologikoki bertsio bat finkatu ere. Literatur kritika akademikoak zerikusi handia du honetan guztian, bere ardura baita klasikoak historiografietan kokatzeko testuen azterketa sakonak egitea. II. ataleko 4. 5 puntuan azaldu bezala, Miranderen ipuin-berriaren kasuan ―eta bere narraziogintzarenean, oro har― nabaria da kritika mota honen hutsunea, eta honi zor zaio bere modernitatearen bigarren ukatzea, euskal literaturaren historietan agerikoa den zalantza, hauetan leku egonkorrik ez edukitzea ―50eko hamarkadari dagokionez, bereziki― ekarri duena. Azkenik, II. atalaren 4. 4 puntuan egindako azterketan azaleratu da garai honen ezaugarri izan direla ere, 1987ko argitalpena eta honen finkatze filologikoa ez ezik, euskal literatura eta askatasuna lotzen dituen irakurketa alboratzea, eta Hbari ikuspegi moral-ideologiko batetik heltzeko joera progresiboa, maiz idazlearen pertsonari lotua eta testuinguruak baztertuz. Badirudi, beraz, Abk Poeri omenaldia eginez euskal literaturara ekarri nahi zuen modernitate ukatua, 80etan aldarrikatu izan ostean, berriz ere abiapuntura itzultzen ari dela, ukatze horren bigarren irudi garaikidea, eta orotara hirugarrena, marraztuz. Joera horrek euskal literatur eremuaren isla eskaintzen duenaren irudipenetik eta horrek sortutako kezkatik abiatu dira (H)baren modernitatea klasikotzearen asmoa eta tesi honetan egindako hiru irakurketak, ipuin-berriak aldarri metaliterario gisa duen balioa azpimarratuz: euskal literatur eremua desioan eta plazerean oinarritutako sorkuntza askerako eremu izan dadin. Hori guztia klasiko moderno honi bere dinamikotasuna ostu nahiz inplikazio ideologikoa lausotu/ezabatu gabe, hala izaten jarrai dezan. 2. (H)aur besoetakoaz klasikotu nahi dena: literatur modernitatea. Klasikotze ekintza oro gaurkotze ere badenez, aurreko puntuan aipatutako bidetik tesi honek (H)b klasikotzerakoan aktualizatu egin nahi du tesiaren I. atalean ezaugarritutako izatekoa denez, komunikazio tresnenen gaineko kontrola ez da beharrezkoa komunikazio eremurik ez bada eta, hartara, zentsuraren beste helburu bat izaten da garatu gabeko komunikazio eremuei garapenerako baldintzak kentzea. Bestalde, kontrolpeko komunikazio eremuaren elementu guztietan barreiatua ageri da zentsura barneratuta, bestela ez bailuke behar bezalako eraginik izango. Idatzizko literaturaren kasuan, zentsura horren katebegi nagusiak dira botere instituzio zentsorea nahiz honen legedia, akademia, kritika, argitaratzailea, banatzailea, idazlea eta irakurlea; horietariko bakoitzak gauza dezakeen indar zentsorea ezberdina da maiz, baina irizpideak antzekoak dira botere instituzioek modu totalitarioan euren zentsura dialektika kulturan errotzen dutenean bereziki, errepresioaren bidez lehenik eta zentsuraren askotariko baliabiden bitartez, ondoren. Euskal literaturaren kasuan Francopeko hasierako zentsura mekanismoen bilakabidearekin ikusi bezala (II. atalaren 1.1-1.1.3 puntuetan), bote berriak bere egia ezartzeko hasierako errepresioa erabili ostean, zentsurari bide ematen dio, erreprimitutakoaren zaindari gisa, azaleratu ez dadin, hala behar izatekotan berriz ere errepresio neurriak erabiliz, jakina, modu isolatuagoan bada ere. Tesi honen II. atalaren 1 puntuko azterketatik ondoriozta daitekeenez, antzinatik eragiten zuen Elizaren indar zentsore instituzionalaren eta Francopeko Erregimenarenaren baitan garatutakoa zen 50eko hamarkadako euskal literatur eremuaren izaera, ez soilik gai eta formei zegokienez, eremuaren egitura mugatzeko ere egin baitzuten indarra instituziook: Eliza idatzizkoaren eremua murritza eta bere kontrolpekoa izan zedin arduratu zen, baita bertako ahozko literatura ipuin elizkoi eta Bibliako pasarteekin ordezkatzeaz ere, kristau moralaren baitako zentsura dialektikaren mugak euskal literatur ―eta, oro har, kultur― eremuan hedatuz. Francopeko zentsurak ere ahozko euskal kultura "begi onez" ikusi zuen, baina idatzizkoa erabat mugatu, euskara nazio hizkuntza modernoekin berdin ez zedin. Frantziak nahiz Espainiak hartutako askotariko neurri zentsoreen ondorioz, euskara alfabetatze prozesutik atera zen, horrek literatura idatziaren eremuaren garapenerako ―eta, oro har, hizkuntzaren etorkizunerako― suposatzen zuen oztopoarekin. Mirande, baina, ez zen ez Elizaren ez Francopeko zentsura instituzionalen fruitu kulturala, eta, distantzia kultural horri eskerrak (II. atalaren 1.2.1 puntuan ikusi bezala), bere egoerak ahalbidetzen zion neurriko modernitatea garatu zuen, I. atalaren 2 puntuan azaleratutako animaliko ekarpena eginez euskal literatur eremuari. Miranderen ipuin-berriak zekarren literaturaren ikuspegia kontuan hartuta, nabarmentzekoa da literatur modernitate handiena, hau da, euskal kulturarekiko indar kontrakultural konkretua, proposamen horretan zetzala. Batetik, euskal goi literatura bat gauzatzen eta aldarrikatzen zuen, edozein Estatudun nazio errekonozituren moduko hizkuntza nazionalen gisakoa, eta bestetik, (euskal) literatur eremua ere halakoa aldarrikatzen zuen, barneratutako inguruko indar zentsoreekiko askea. Literatur modernitatearen indar kontrakulturala bikoitza izan ohi da, batetik, kulturaren mugekiko komunikazio aske gisa aldarrikatzen duelako artea, eta bestetik, artea erabiltzen duelako muga horiei kontra egiteko. Miranderen kasuan, aurreko puntuan aipatu bezala, ipuinberriak aldarrikapen metaliterario bat zuen: desioan eta plazerean oinarritutako sormen askerako komunikazio eremu gisako literatura (I. atalaren 2.4 puntuan). Baina, horrekin batera, erabilitako zenbait gaiek erabat gainditzen zituzten Eliza eta Frantziar nahiz Espainiar Estatuen zentsura indarren muga dialektikoak: inmoraltasuna (kristaua) eta euskal naziotasuna ardatz zutenak. Arestiren ondoren, 70en amaieran eta 80ko hamarkadan hala ulertu zuten askok kontrakulturari eta askatasunari lotutako Miranderen ipuin-berriaren ekarpena (Azurmendi 1977; Eguzkitza, 1977, 1979-1983), Sarrionandia, 1983; Iturralde, 1987, eta abar) eta arrakasta handia izan zuela frogatuta geratu da II. atalaren 3.2 puntuan, hain zuzen ere bere modernitate profanatzile mugausleagatik40. 80ko hamarkadarekiko norabidea erabat aldatuta, II. atalaren 4.1 eta 4.2 puntuetan zehar azaldu bezala, 90eko hamarkadan euskal literatur eremuan jazotako hainbat aldaketen ostean eta hauei lotuta, badirudi azken urteotan Hbren zenbait kritikek (López, 1998; "Atxaga", 2010; Muñoz, 2010 eta beste) islatzen duten ipuin-berriaren harreraren norabide aldaketa (II. atalaren 4.4 puntuan) sintomatikoa dela, gailu zentsore den zuzentasun politikoa ―boterea iturburu izan ohi duen egiaren diskurtsoa, finean― oso barneratuta daukan euskal literatur eremuaren norantzaren fruitu. Irakurlegoak garaian garaiko botereek gidatutako zentsura dialektikaren mugen ―gaurko zuzentasun politikoaren― irizpideak barneratuz gero, honek klasikoen bazterketan parte hartze oso aktiboa izan dezake, akademiatik kanpoko hainbat irakurle subjektu zentsore oso garrantzitsu ere baden heinean, Miranderen ipuin-berriaren kasuan garbi ikusi ahal izan denez (II. atalaren 1.2.2-1.2.3 eta 2 puntuan). Esan gabe doa horrek zeresan handia duela eremu ez akademikoan jazotako (H)bren modernitatearen klasikotzearen etenarekin, 80etan ez bezala garai berri honetan ez baita eroso modernitate hori eguneratzea. Arriskua 40 "Profanazio" hitza Iturraldek (1987) erabili zuen Hbri egindako hitzaurrean, eta Sarrionandiak (1988) izendatu zuen Mirande poeta "mugausle". zera da, Modernismo kanonikoarekin gertatu den bezala, bere garaian arazotsu izan zen Miranderen idazlana mendebaldeko literatura gehienetan ageri den "idazle madarikatu"aren literaturaren anekdota gisa sailkatzea. Asmo kolektibo baten parte batean integratutako literaturaz eta honen ideologiaz mintzatu ordez, salbuespen indibidual isolatu gisa aztertzen bada, fokua idazlearen pertsonan ezarriz eta idatzia izan zen testuingurua eta ondorengoa kontuan hartu gabe, hori da klasikotze garaikideak eman zezakeen emaitzetariko bat. Hor dago, izan ere, irakurle xeheak edo argitaletxe-banatzileek ez ezik akademiak zuzentasun politikoaren irizpideok nahiz prozedura zentsore ezabatzailea bere egitearen arriskua, eta honek klasikoen alboratze iraunkorragoa ekarriko luke. Casenavek (2012: 96-99) euskal literatur kritikagintzaren "Presentismoa" eta klasikoen bazterketa aipatzen ditu, eta oso litekeena da zuzentasun politikoaren joera garaikideak bultzatu izana elizkoi edo tradizional kutsua izan dezakeen horren azterketak bigarren maila batean ezartzea. Ez da ahaztu behar, paradoxikoa dirudien arren, egungo politikoki zuzenaren baitan berdin sartzen dela Elizari eta tradizionalismoari lotutakoak baztertzea, nahiz moralki (kristau irizpideak jarraituz) oker irizten zaienak ere. Kritika akademikoaren eremuan ikuspegi hori gehiegi gailentzea modaren esparrura mugatzen bada erraz alda daiteke joera, baina klasiko zenbaiten baztertzea epai etiko-moralen arabera ―hau da, zuzentasun politikoaren irizpideen arabera― gauzatuko balitz, horren oinarrian akats teorikometodologiko bat legoke, erabat anakronikoa baita zuzentasun politikoaren irizpide garaikideetatik abiatuta erabakitzea klasiko baten balioa. Halakorik kritika akademikoagandik etorriz gero, sektore honek beharrezko duen prestakuntza nahiz distantzia ideologikoaren gabeziaren erakusgarri izango litzateke. Ez dirudi euskal kritika akademikoaren eremuan egoera hau denik, ez (H)bri dagokionez behintzat, euskal literaturaren historietan daukan leku ezegonkorra ez baitago modu ireki eta esplizituan kontsentsuatutako erabaki baztertzaile batean oinarrituta. Esan gabe doa zuzentasun politikoaren barneratzeak ez diola soilik klasikoen memoria kulturalari eragiten, baita gaurko literatur sorkuntzari ere eta, finean, (euskal) literatur eremuaren osotasunari. Ohikoa da, sarrearen 4. 2. 2 puntuan ikusi bezala, gaur egun zuzentasun politikoa indar zentsore gisa identifikatzen denean ere zuzentasun politikoarekiko posizionamendua anbiguoa izatea (Martínen (2009) diskurtsoan, besteak beste) tratamendu ezberdina ematen baitzaie iraganeko lanei eta gaur egungoei, literatur sorkuntzan zuzentasun politikoa sustatzearen aldeko paktu garaikide bat egongo balitz bezala. Ez al da, baina, zuzentasun politiko horrena Abren argitalpenari behaztopak ezarri zizkion mekanismo bera? Ez al zen izan 50eko hamarkadako indar modernozaleen oztopo nagusia idazleek eta irakurleek barneratutako zuzentasun politiko hori bera? Ez al zen hori izan, derrigorrezko zuzentasun kontsentsuatua, 70en amaieran eta 80etan zehar agertutako mirandismoaren testuinguruan desegin nahi izan zena? (H)bren gaurkotze honekin, idatzia izan zen testuingurua kontuan hartu gabe identifikatu ezin den ipuin-berriak sinbolizatu zuen zuzentasun politikoaz haratagoko literatur modernitate hori ekarri nahi da euskal literatur eremura, uste honetatik abiatuta: euskal literaturarenaren moduko hedadura txikiko bazterreko komunikazio eremuak baleukakeela desioan eta plazerrean oinarritutako sorkuntza askerako komunikazio eremu izatea. Botere instituzioen arreta hedadura handiagoko komunikabideetan ipinita dagoen XXI. mende honetan, euskal literatur eremuaren partaideek zuzentasun politikoan oinarritutako zentsura dialektikaren muga zurrunak ezartzeak aukera hori galtzea ekarriko luke, baldin eta artea sorkuntza askerako eremu gisa defendatu nahi bada, bederen. Nolanahi dela ere, zaila izango da nazioartean geroz eta gehiago hedatzen ari den bira ekiditea, 2017ko azaroan New Yorkeko Metropolitan museoari "Balthus"-en Thérèse rêvant (1939) margolana erretiratzeko eskaeraren afera aski mediatikoaren41 oinarrian dagoena, besteak beste, tesi honen azterketarekin lotura zuzena daukan adibide bat aipatzearren. Ez da ahaztu behar ustez "aurrerakoiak" izan nahi duten iniziatibok zentsuraren debeku indar ezabatzailearen mekanismoa zertzen dutela eta, ondorioz, arteari lotutako halako dinamika justifikatu eta sustatu, zeharka. Funtsean, errepresio neurri den zentsura indar ezabatzailea artearen eremuan erabiltzearen aldeko jarrerak, botere instituzio mekanismo zentsoreei errepresio neurriak hartzeko bidea errazteaz gainera, oso adierazgarria da kultura jakin batek daukan artearen ulerkerari dagokionez. Eztabaidatu beharko da euskal literatur eremua politikoki zuzenaren paternalismoaren joerara lerratu nahi ote den ala hobe iritziko ote litzaiokeen, kultura askeago bat eratze bidean, norbanakoei artelan ezberdinak baloratzeko heziketa artistiko eta kritikoa nahiz adierazpen bideak eskaintzea. Etorkizuneko bilakabidea nazioartean azaleratzen ari den joerara lerratzen bada, zuzentasun politikoaren eremuan garatutako euskal literaturak ezer gutxi edukiko du eskaintzeko, telebistak modu erakargarriagoan azalduko ez duenik, horregatik klasikotu eta gaurkotu nahi da hemen (H)b tesi honetan teorizatutako literatur modernitatearen ikur gisa, azken aldian bere harrerak hartutako norantza aldatuz. 3. (H)aur besoetakoaren kokagunea euskal literaturaren historian: arazoak eta konponbideak. Sarreraren 4. puntuan azpimarratu bezala, zentsura mekanismo instituzionalaren parte da akademia, eta beraz, hala dira eremu honetako nahiz inguruko teoria, kritika eta historiografia. Hauek era ezberdin askotan eragiten dute indar zentsorea, autoreak eta testuak ―klasikoak zein garaikideak― nahiz hauen irakurketa jakinak ez ezik literatur eremuaren izaerarekin lotura zuzena duten literaturtasunaren mugak ere finkatzen baitituzte. Euskal literatur eremuko akademiaren kasuan, Casenavek (2012) aipatzen duenaren ildotik, igaro den mendeko 80ko hamarkadan eta Lasagabaster irakasleak bultzatuta, mendebaldeko akademiarekiko homologatze ibilbide batean murgildu zen euskal literatur kritikagintza, bai eta historiografia ere (Casenave, 2012: 76-77). Luzaroan euskal literaturaren existentziaren aitortzarako oztopo garrantzitsu izandako kritika akademikoaren diskurtso jakin bat ―euskal literaturarik ez zela defendatzen z/duena eta Juaristik zaharberritutakoa (Casenave, 2012: 105-106)― gainditzeko estrategia arrakastatsua izan zen nazioarteko teoria eta metodologia berritzaileen teoriak aplikatu eta, ikerketa tresnekiko analogiaz, objektua zientifikoki homologatuz justifikatzea edo legitimatzea. Aipatutako legitimazioaren aurretik testu literario nahiz ez literarioetan azterketa filologikoa gailentzen bazen ―baliozko beste ezer ez zenaren diskurtsoaren indar zentsorepean―, egoera itzuli egin zen 80etatik aurrera, eta literatur testuen izaera literarioa ere aztertzeari ekin zitzaion, beste korronte teoriko eta diziplinetara gerturatuz. Alabaina, ezin esan daiteke azterketa literarioari hizkuntzalaritzan oinarritutako azterketa filologikoari besteko esparrua eskaini zaionik euskal ikasketen akademian, eta horrek ―egungo jendartean letren esparruak hartzen duen toki marginalaren testuinguruarekin bat eginez― zaildu egiten du arlo honen behar bezalako garapena. Gaurko egunean, 80etan abiatutako kritika akademiko horrek nahiz honetan oinarritutako eta antzerako moduan inportatutako eredu historiografikoak, zenbait gabezia dauzkatela nabarmendu du Casenavek (2012: 93-108), horietariko nagusienak aipatuz. Berak identifikatutakoen ildotik, tesi honen gauzapen bidean zenbait traba teoriko agertu dira (H)b euskal literaturaren historian kokatzerako garaian eta, jarraian azalduko den bezala, tesian zehar euskal literatur kritikagintzaren zenbait joera zalantzan jarri behar izan dira. Hasteko, I. atalaren 2.2 puntuan Abren modernitatea berritasun terminoetan ezaugarritzerakoan, genero mailan zekarren berritasuna detektatu ez izana azpimarratu da. Miranderen testua genero horren ezaugarriekin bat egiten duela ikusi ostean, "Ipuinberri"-a frantses tradizioko nouvellearen kidea dela frogatu da. XX. mendeko literaturaz ari den literatur kritika nahiz historiografiaren eredu garaikideek ez dute genero hori barnebiltzen, eta horrek, beste faktore batzuen artean, zaildu egin du orain arteko kritikak Hb ulertzea, deskribatzea nahiz kokatzea. Honek badu gorago aipatutako homologatzearekin loturarik, inguruko iturri eta ereduak inportatze prozesuan kanpoko eskemak galbahe bilakatu baitziren euskal literaturarentzat, eta molde horietan kabitzen ez zenari ez zitzaion behar bezalako tokirik topatu euskal literaturaren historian. Hau da, botere instituzio zentsore anitzek oztopatutako euskal literaturaren kritikagintza eta historiografia akademikoaren garapen berantiarraren ondorioz, diskurtso historiografikoa epe laburrean eraiki behar izan da; horretarako oso lagungarri gertatu dira inguruko eskemak eta moldeak, baina, era berean, arazo nagusi bi ekarri dituzte: lehena ―nouvellea identifikatu eta kokatzeko arazoek islatzen dutena―, horiek maiz ez dutela bat egiten euskal literaturaren historiaren berezko erritmo eta ezaugarriekin, ez eta hau osatzen duten testuen ezaugarriekin ere; bigarrena, inguruko Estatudun nazio aitortuen literatur historiografien diskurtsoa agerikoa den horren, hau da, argitaratutako testuen eta hauen gainean kritika akademikoak eraikitako irakurketen kontakizuna dela, hau da, garaian garaiko eta tokian tokiko botere instituzio zentsoreek ahalbidetutako nahiz inoiz debekatutako baina ondoren desideologizatuta klasikotutako literaturaren historia. Lehenengo arazoaren harira, "ipuin-berria"-ren genero aferaz haratagoko beste behaztopa bat agertu da tesi honen azterketa bidean. Azken urteotan euskal literatur kritikagintza akademikoaren eskutik autonomia42-modernitatea binomioaren gaineko teorizazio lerro azterketa bera zaildu egiten zuela literaturaz kanpokoagoak edo barrukoagoak bereiztea. Horregatik jo da zentsuraren ikuspegi zabalaren ildo kritikora, honek ez baitu literaturak bereago edo arrotzago dituen indar zentsoreen bereizketarik egiten. Hala ere, tesi hau egungo euskal literatur kritikagintzaren baitakoekin elkarrizketan denez, azterketan zehar terminologia hori ere erabili da maiz. ideologian zentratutako kritiken corpusak 80etako euskal literaturaren indar heteronomo bakarra hori zelako irudia luzatzen du, egoera errealarekin bat egiten ez duena, eta, gainera, ideologiaren tratamenduak garaiko eztabaidaren funtsa "ideologiadun literatura versus idologiarik gabeko literatura" zela dirudi, baina hemen azken horren izaterik ez dela nabarmendu nahi izan da, Rodriguezek (2011) dioenaren ildotik, besteak beste; azkenik, 70-80etako autonomiaren aldarri jakin hori euskal literatur eremuaren autonomizaziorako mugimendu erabakior gisa aurkezten da, baina, tesi honen azterketaren II. atalaren 3.1.4 puntuan ondorioztatu denaren arabera, gaur egungo literatur eremua43 ―autonomiaren eztabaida barne― ahalbidetu zuten oinarriak 50etako berpizte modernotzaletik etorritako 60-70etako literatura sozialaren eta hau barnebiltzen zuen proiektu emanzipatzailearen baitan ezarri ziren. Tesi honen azterketan ondorioztatutako horiek oso garrantzitsuak dira (H)bren klasiko izaera ulertzeko, Hbren 1970eko argitalpenetik eta hortik aurrera "askatasun" nahiz "autonomia"-ren sinbolo gisa literatur auzietan presentzia handia izan baitzuen. Hori izan zen ipuin-berriaren ondorengo eguneratzeen oinarri funtsezkoena, bere literatur modernitateak barnebiltzen zuten kontrakultura eta askatasun aldarria. Baina, II. atalaren 1.1.3.2 puntuan azaldu bezala, Miranderen idazlana ez zen elementu isolatu bat, 50eko hamarkadako literaturaren modernotze joeraren abangoardia baizik. Modernotze horren xedea, neurri handi batean, garaiko euskal literaturaren zentsura dialektikaren muga hertsiegiak zabaltzea eta euskara nazio hizkuntza moderno bilakatzea zen. Hala, atal berean nabarmendu nahi izan den ildotik, mugimendu horren XX. mendeko aurrekari zuzena mende hasieran kokatzen da. Hala, inguruko Estatudun nazio errekonozituen teorizazioak pixka bat alboratu eta euskal literaturaren mugimenduen bilakabideari erreparatuz, agerikoa dirudi euskal literatur eremuaren garaikidearen lehen haziak 1936eko Altxamendu Militarraren aurreko Euzko Pizkundeak ezarri zituela inguruko indar zentsoreei erantzunez, eta 50eko hamarkadan ekin zitzaiola zapuztutako proiektuari era kolektiboan jarraipena emateari, ez soilik Miranderen aldetik. Ez da ahaztu behar proiektu modernozale abertzale horiekiko indar zentsore nagusiak Espainiar eta Frantziar Estatuak eragiten zituztela. Era berean, II. atalaren 3.1.4 puntuan ikusi bezala, 60etatik aurrerako literatura sozialaren proiektua eta kanona euskal literatura idatziaren garapena oztopatzen zuten indar zentsore (heteronomo) nagusi horiekiko indar askatzaile (autonomozale) gisa jaio zela, euskal komunitatearen sektore zabal baten parte-hartze aktiboarekin. Modernitatearen gaiari dagokionez, 80etako autonomizazioaren gaineko irakurketa historiografikoak kontzeptu honi estu loturik azaltzen direla aipatu da jadanik, baina Apalategiren (2015) azken kontaketa historiografikoan garrantzia berezia hartzen du lotura horrek, aski problematiko bihurtuz. Bere azalpenean, literaturak modernitatea iristeko ideologikoki autonomoa ―orain arte aipatutako terminoetan― izan behar du eta garaian garaiko literatur joerekin sinkronizatua, besteak beste. Horren arabera, eta berak aipatzen duenaren ildotik, Mirande eta Peillenen Igelako jarduna ez zen erabat autonomoa, xede abertzaleak baitzituzten. Honekin batera, inoiz baino ageriago agertzen da euskal literaturaren autonomia eta modernitateari kanpoko literaturen ereduak jarraitzeko ezartzen zaien aurrebaldintza, euskal literatur eremuarekiko berritasuna ekartzea ez omen baita aski euskal literatura modernoa egiteko. Nabarmena da autonomia ideologikoari lotutako modernitatearen inguruko azalpen historiografiko horietatik abiatuta oso zaila dela Miranderen Hbk izan zuen literatur askatasunari lotutako balioa ulertzea, 1970ean argitaratu zenetik 90eko hamarkadara arte, literatura sozialaren kanonaren ordezkari zen Arestiren eskutik, hasteko. Zaila da ulertzea, era berean, autonomiaren inguruan euskal literaturari dagokionez eraikitako azalpen historiografiko horretatik abiatuta, Miranderen ipuin-berria alde batekoek zein bestekoek ―literatura sozialaren aldezle nahiz kontrakoek― askatasunaren izenean aldarrikatu izana. Agerikoa da 80ko hamarkada aurretik agertu zirela euskal literaturari lotuta "askatasun" eta "autonomia"-ren ideiak, eta (H)b bera horren erakusgarri eta eroale izan da, idatzi izan zen garaian nahiz ondokoetan. Abertzaletasun versus autonomia-modernitatea arazoaren konponbidea Miranderen testuan dago eta ipuin-berriaren askatasunaren gaineko bi irakurketen uztarketan datza, artelanaren izaera bakana nahiz indar estetikoa, euskal nazioari lotutako irakurketa alegorikoarekin batera: batetik, idazlearen desiran eta plazerean oinarritutako sorkuntzarako askatasuna dago eta, bestetik, hori posible egin lezakeen eremuaren askatasuna 44. Bada mendebaldar literatur sorkuntza norbanakoaren eta kolektiboaren arteko kinka horretan oinarritzen dela baieztatzen duenik ere, Couturierrek (1996: 5-6) aipatzen duen mendebaldeko literaturaren joera indibidual eta kolektiboaren aldiberekotasun paradoxalaren ildotik: batetik, narraziogintzarekin lotu ohi den nazioa eta taldea eratzeko kontaketa prosaikoa, eta bestetik, olerkigintzari esleitu ohi zaion norbere ongizatea eta sormena helburu dituen lirika. Joerok maiz agertu ohi dira nahasita, eta hori da, hain zuzen ere, Miranderen ipuin-berriaren kasua, ordura arte euskal narraziogintzak ezagutu gabeko ni lirikoaren agerpena, nazioaren narrazioarekin batera. Horiek horrela, Miranderen ipuin-berriaren izaera ulertzeko ez ezik euskal literaturaren historiaren bilakabidearekin justuak izateko, egokiagoa izango litzateke autonomia eta modernitatearen inguruan josten ari den kontzeptualizazio teoriko-kritikoan Aldekoak (1998) plazaratzen duen ideiari heltzea. Autonomia ez baitatza ideologiarik gabeko ezineko literatura batean, idazleak komunikatu nahi duena idazteko askatasunean baizik: Askatasuna da, arte munduan ere, garaien konkista eta ezaugarri definitzailea. Harrezkero, honako edo harako tradizio edo estilo narratibotik ikasitakoak ere, norberaren galbahe propialetik pasea izango da derrigor, tradizioak berak ere kidetasun eta sormen dira beste ezer baino gehiago. Azken batean, edozein herentzia dogmatikotatik aske aukeratzeko gaitasunak ahalbideratzen du Modernitatea, nahiz eta aukeraketa horretan tradizioaren alde posizionatu. Izan ere, gauzak horrela, posizionamendu hori aukera personal eta askea baita, tradizio eta agindu dogmatikoetatik aske hartutakoa. (Aldekoa, 1998: 29) Hortik abiatuta posible da, orain artekoak batuz, Miranderen ipuin-berria narrazio erabat modernoa dela baieztatzea. Abrekin kontrakulturarekin lotutako literatur modernitate bat proposatu nahi izan zuen Mirandek 1959an, Modernismo kanonikoaren errepertorioak bere garaian proposatzen zuenaren antzerakoa. Aipatu berri den artearen ikuspegi indibidual-kolektibo horren baitan zertu zuen literatur lana, erabateko karga politikoideologiko zuena ideia metaliterarioei nahiz abertzaleei zegokienez. Theresaren balio sinboliko-alegorikoa dela-eta, I. atalaren 2 eta 3 puntuetan artelana sinbolizatzen duela nabarmendu da, eta II. atalaren 4.4.1 puntuan euskal nazioaren balioa ere baduela; hartara, istorioan bat egiten duten gizon-pintorea pertsonaia(k) norbanakoaren desioa, honetan oinarritutako nazioa nahiz hori guztia irudikatu nahi duen artea mugatzen eta lotzen ditzuten indarren kontra ari d(ir)a. Azpimarratzekoa da, II. atalaren 2 puntuan azaldu bezala, 1959an ipuin-berriari trabak ezarri zizkioten indar zentsoreak ez zirela Estatu Espainiarraren aparatu instituzionalarenak izan modu zuzenean, bai ordea zeharka, hor baitzen beti edonoren eskura aparatu horren mehatxua, baita euskal kulturaren barneko kideentzat ere. Horrek erabat estutu eta gaiztotu zuen XX. mende hasieran suspertutako euskal kultura abertzalea. 1970ean literatura sozialaren kide nabarmenena zen Arestik Hbren argitalpena askatasunaren ideiarekin lotu bazuen, hori garaiko testuinguruan ipuinberriaren izaera askatzaile bikoitzagatik izan zen, eta hau dago 80etako mirandismoaren eta ipuin-berriaren eguneratzearen oinarrian. Oso litekeena da, era berean, maila indibidual eta kolektiboko askatasun nahiz transgresio kontrakultural hori bera izatea, gaur egungo zuzentasun politikoaren testuinguruan arbuioa sentiaraziz, ipuin-berriaren klasikotze norabidea aldatu duena. (H)bren modernitatea eta klasikotze prozesua ezaugarritzerakoan orain arte ateratako ondorioen ostean, pentsatzekoa da erraza dela literatur lana euskal literaturaren historiografian kokatzea. Baina errealitatea da gaur egun euskal historiografiak daukan kontaketa ereduak lan hori zailtzen duela. Gorago aipatu bezala, euskal kritikagintzak eta historiografiak kanpoko eredu teorikoak mailegatu izanaren arazo bat da molde horiek galbahe bilakatu izana, baina beste arazoa, bigarrena, kritikaren ikuspegian eta honek dakarren kontaketa historiografikoaren ikuspegian datza. Inguruko eredu historiografikoen kontaketak argitaratutako testuetan eta hauen gainean gailendu diren kritiketan oinarritzen dira; problematiko izandako testuak askoz jota desideologizatuta txertatzen dira kontaketotan. Hori hala izanik, nola koka liteke Miranderen ipuin-berria euskal literaturaren historian? 1970ean argitaratu zen, eta, azterketan zehar frogatu den bezala, hortik aurrera garrantzi handia izan zuen euskal literaturaren bilakabidean. Baina 1959an izan zen argitaratzeko amaitua, 50etako modernotzearen testuinguruan, nahiz eta garai horretan ez agertu. Literatur lan honen bilakabidearen kapitulu oso hori ezabatzeak dakarrena da, batetik, idatzia izan zen garaiarekiko daukan balioa behar bezala ez hautematea eta, bestetik, 50etako modernotze joeraren mugak zeintzuk ziren ez azaleratzea. Kontaketa historiografikoaren oztopoak gainditzeko hartu da tesi honetan zentsuraren ikuspegi zabaltzailearen ildo kritikoa, eta hortik abiatuta egindako azterketatik ondorioztatzen dena da Miranderen Ab XX. mendeko bigarren eleberri modernoa izan zela, Modernismo kanonikoaren errepertorioarekin estu senidetutakoa eta modernitate kontrakultural antimoderno bat proposatzen zuena euskal literaturan. Leek ez bezala, horrenbesteko erronka ezarri zien bere modernitateak garaiko zentsura dialektikaren mugei non ukatua izan zen, 50etakoa berritze testuinguru bat izanik ere. Argitaratu ezin izandako horren "hutsune"-tik abiatuta arakatu ahal izan dira garaiko euskal literaturaren modernotzearen mugetan eragiten zuten indar zentsore anitzak, ondorengo literaturaren bilakaera abiapuntua behar bezala ulertzeko ezinbestekoak. Beraz, oso da nabarmentzekoa Ab 50eko hamarkadako modernotzea eta ondoko urteetako euskal literaturaren bilakabidea ulertzeko esangura handiko testigantza historikoa dela. 1970eko Hbk askatasunaren balio sinboliko nabarmena izan zuen, aurreko ukatzeari erabat lotua, eta 80etan nagusitu zen ipuin-berriaren balio hori. Azken horrek esan nahi du klasiko ez ezik kanoniko ere bihurtu zela, hein batean. 1987ko (H)bk berehala baztertuko zen aldarriari jarraipena eman zion, baina tapuskrito originalaren argitalpen honekin amaitu zen ordura arteko klasikotze prozesuaren norabidea. Idatzia izan zenean nahiz ondoko garaietan izandako balioa desitxuratzearen edo desaktibatzearen arrisku aurreikuspenak bultzatu du tesi honetan egindako (H)bren modernitatearen berreskuratzea eta gaurkotzea. Guzti honekin aditzera ematn nahi dena da (H)ba garrantzi handiko literatur lana izan dela euskal literaturaren garai anitzetan, argitaratu aurretik, argitaratu zenean eta honen ondoren ere. Baina ipuin-berriarena ez da kasu isolatu bat, ugariak dira literaturaren ibilbidean zentsura indarren eraginak estalitakoak, agertutakoak bezain garrantzitsuak. Hori azaleratu ahal izateko, kritikari eta historiografiek agerikoei eta argitaratutakoei ez ezik bestelakoei ere dagokien garrantzia aitortu beharko liekete literaturaren bilakabidea deskribatzeko tresna gisa, hutsune diruditen baina esanguraz beteak diren ausentziek literaturaren bilakabidearen momentu jakinetan izan dezaketen garrantzian azpimarra eginez, eta horiek eraiki dituzten indar zentsoreak identifikatuz. Bada, honakoan, Miranderen (H)bk, literatur modernitate kontrakultural bat gaurkotzeaz gainera, literaturaren bilakabideari erreparatzeko beste begirada bat ere ekarri nahi du, etorkizunean baliagarri izan daitekeelakoan. 4. eranskina: Haur besoetakoaren zentsura fitxak47.
science
addi-e1366c15ecea
addi
cc-by-nc-nd 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/32716
Etxeberri Sarakoa, iraganetik bulka-bultzaka
Salaberri Muñoa, Patxi
2018
KULTURA 13 ETXEBERRI SARAKOA, IRAGANETIK BULKABULTZAKA Ustez, ez dut deusik neure baitarik ekarri, ez eta ere autoretan kausitzen ez den gauzarik izkiriatu J. Etxeberri Urte amaiera honetako mendeurren eta ekitaldiek marko ezin egokiagoa eskaintzen dute gure autore klasikoek hizkuntzaz eta haren erabileraz idatzitakoaren inguruan hausnartzeko, haiek ondaretzat utzitakoak egun, kalean, pil-pilean aurki ditzakegun gaiak baitira, berdin Europako Hizkuntzen Egunaren karietara, zein besterenetara, hala Eusko Ikaskuntzaren eta Euskaltzaindiaren mendeurrenean nola Euskara Batuaren mende erdia, Euskaraldia edota Euskararen Eguna ospatzean. Parada ezin egokiagoa, bada, garai bateko erakusleihoa zabalik uzten duten autore esanguratsuenek idatzitako pasarte mamitsuenak hautatzeko, haiekin zuzenean solastatzeko eta, anakronia-inpresioei muzin eginez, haiek igorritako mezuez jabetzeko eta, batik bat, egungo egunera ekarriz, zintzoki birpentsatzeko. 1.- Izan ere, gure literatura klasikoan nabarmendu diren idazleen ideologian eta hizkuntzaren inguruko planteamenduetan –planteamendu politikoetan, azken buruan– aztertu eta sakontzea ez da sarritan burutzen den zeregina (ikus Salaberri [prentsan]). Agidanez, dituzten eta ez dituzten literatur KULTURA 14 balore hutsek hartzen duten ohiko irakurleen arreta, eta bitxi samarra egiten da inor plano hartatik aurrera abiatzea. Planteamenduek, ordea, eragin erabakigarria dute haien egiteko moduan eta baita literatura ulertzeko duten eran ere. Nola interpretatu mundua eta nola ulertu transmisio-tresna (hizkuntza, gure kasuan), halaxe jokatu ohi du gizakiak gero eguneroko jardunean, eta areago oraindik letra idatzien esparruan. Eta, ahalmenak ahalmen, halaxe dantzarazten du azkenean inguruko unibertsoa. Ildo horretan, Etxeberri Sarakoaren eta Manuel [Garagorri] Larramendiren kasuak ditugu paradigmatiko deitu horietako bi. Interesgarrienak, ziurrenik. Biak XVIII. mendearen lehen erdialdean agertuak, lehena bigarrena baino hogeita bi urte zaharragoa, aldi batez behintzat –saratarraren azken urteetan– ezagun eta kide izan ziren Azkoitiko hainbat gunetan. Kide eta hein batean lankide ere bai, hiztegirako prestatu materiala utzi baitzion Etxeberrik Larramendiri honek berea ontzeari ekin zionean. Euskal gizarteari buruzko eskarmentu berdintsukoak, bada, biak. Alabaina, hizkuntzaren eta hizkuntz erabileraren inguruko ikuspuntuak eta diagnostikoak oso desberdinak izan ez bazituzten ere1, erremedioak era desberdinez planteatu zituzten, tamalez euskararen patu gaiztoa beste behin ere gailendu zelarik. Alegia, Iparraldetik etorritako medikuak euskara hutsezkoa izan zuen komunikaziorako baliabidea; josulagunak, berriz, gaztelania erabili zuen berea burutzeko. Emaitzak ere, maiz aipatu izan den bezala, zeharo ezberdinak izan ziren: Sarakoak ez zuen berea kalera ateratzeko abagunerik izan eta haren lan mardulenak eskuizkribu galdu gertatu ziren berrehun urtez, inorengana iristeko aukerarik gabe. Aitzitik, 1 Ikertzeke dago oraindik zenbateraino izan ziren esperientzia desberdinetatik ondorioztatutako emaitza berdintsuak edota noraino elkarren arteko eraginen antzeko fruitu. PATXI SALABERRIA KULTURA 15 Larramendiren lanek argia ikusi eta eragin itzela izan zuten euskal letretan, idazle ziren elizgizonen artean bereziki. Guztiarekin ere, euskararen garapena eta normalizazioa izan zuten bi-biek xede eta aldarri. Euskaldunek, ordea, arrazoi bategatik edo bestegatik, kale egin zioten euskaraz idatzita zegoenari2 eta erdaraz kaleratutakoa izan zuten erreferentzia. Gaurkoan –orrialde-kopurua agintari eta agintzaile!–, Saran jaio eta Hegoaldean bizi izan zen idazle lar irakurri gabeari eskainiko diogu tartea. 2.- 1668an jaioa da Joanes Etxeberri. Larramendi baino hogeita bi urte lehenago, esan bezala. Medikuntza-ikasketak burututakoan, lehendabizi jaioterrian aritu zen osagile-lanetan. Ondoren, Beran (1713an), Hondarribian (1722an) eta Azkoitian (1725ean) jardun zuen mediku gisa. Azkoitian hil zen 1749an. Badirudi, utzitako idazlanei gagozkiela –beranduagoko zuzenketak gorabehera–, Hondarribira baino lehen burutu zuela saiakeren erredakzio nagusia (agian Saran hasi eta Beran bukatu)3. Nolanahi ere den, uste izatekoa da ez zuela gehiegi sumatu geroago Hegoaldean (Azkoiti aldean, bereziki) ezagutuko zuen hizkuntz eta kultur giro berezia. Erraz usnatuko zuen, berriz, nola jokatzen zuten hizkuntz(ar)ekin nobleziak, burgesiak eta elizgizonek oro har, eskuarki faktore horiek guztiak izan baitzituen berak idazlanen muin. 3.- Esan beharrik ez da bereziki ohargarri direna Etxeberriren sentsibilitate eta lekukotasun "soziolinguistikoak", besteak beste, geroago corpus-plangintza deituko zitzaionari eskaini 2 Ez Lapurdiko Biltzarrak ez bestek ez zioten argitaratua izateko behar zuen laguntza eskaini eta, Gomendiozco Carta kenduta, 1718an argitaratu baitzuen, Etxeberriren gainerako eskuizkribuak edo galdu egin ziren (hiztegiari zegozkionak, esaterako) edo ilunpetan geratu ziren 1907an RIEV aldizkarian kaleratu arte. 3 Eskuizkribuaren datazio-zehaztapenetarako, ikus Bilbao 2006, cxc-hk. ETXEBERRI SARAKOA, IRAGANETIK BULKA-BULTZAKA KULTURA 16 zion arretagatik (prestatu zuen hiztegi galduak –Larramendik ere berea burutzeko atalen batean baliatu zuena– "arma" linguistikoak aberasteko eta hizkuntza homologatzeko eta normaltze-bidean jartzeko jomuga bide zuen) eta, honako artikulu honetan interesatzen zaigunari dagokionez, oraintsuko estatus-plangintza delakoa ere ez zuelako landu gabe utzi. Egia da, bai, hizkuntz jabekuntza izan zuela kezka larri, hau da, ikasle euskaldunak, euskaratik abiatuta, orduko lingua franca (latina) ikastera iritsi zitezen desioak eragin zizkiola gramatika-lana4 eta hura kaleratu ahal izateko diru-laguntzak eskatzeko moldatu eta argitaratu zuen Lau-urdiri gomendiozco carta edo guthuna (Baiona, 1718). Baina egia ere da euskararen estatus sozialak ere kezkatu zuela, Euskararen hatsapenak deitu izan den argitaragabeko lanaren atal batean ikusten den bezala. "Escualdun escuararen arbujatçailleac, berac dira arbujagarriac" izenekoaz ari gara. Esan beharrik ez da atal hau izango dugula hurrengo lerrootan Etxeberriren kezkaren hariak azaltzeko erreferentzia nagusia. 3.- Kezka pedagogikoaren ildotik, bada, Etxeberriren idazlanez mintzatzean ahaztu egin ohi den haren baiezpen garrantzizko bat mahaigaineratzen has gintezke, segidan planteatuko zituen beste hainbat proposamenen oinarrian dagoen baiezpena, oro har. Hau da Sarako egileak, Euskararen arbuiatzaile eta mesprezatzaileez diharduela5, "bi gende aralde" bereizten dituenean 4 Berrehun bat urtez argia ikusi gabe geratu zen Escual-Herriari eta escualdun guztiei escuarazko hatsapenac latin ikhasteco hizkuntz metodoa (lehen erredakzioa: 1712), hain zuzen. 5 Hemengo hitzek okerrik zor ez dezaten, argi gera bedi hasieratik "Escualdun escuararen arbujatçailleac" direla mami eta gai. Halere, haien jokamoldea gaitzetsi bitartean azaldutako ideia zenbaitez baliatuko gara hemen Etxeberriren sentsibilitate "soziolinguistikoa" baloratzeko eta honako lerrook ehuntzeko. PATXI SALABERRIA KULTURA 19 inolaz ere ez dela arrotz Etxeberriren gogoan, eta hona ere ez dela sargailuarekin behartuta ekarri. Iruzkintzen ari garen atal honetan barrena bi bider behintzat nabarmentzen ditu mediku saratarrak euskarari legozkiokeen –baina faltan dituen– erabilpen-funtzioak. Termino modernoaren esparru semantikokotzat har litekeen "eremu" hitzaren bitartez, nolanahi ere: "erran dut: ezta eskuara hitcetan hain erromes, nola eremuz baita escas, eta labur" (222 [78]; g.l.e.) eta "eztela eskuara hain erromes eta moldegaitz, nola eremuz baita escas eta labur" (282 [105]; g.l.e.). Bistan denez, egun "hizkuntzaren funtzio nazionalak" deitutakoak lirateke esaldi horietan Etxeberrik hizpidera ekarritakoak, eta ez, Odriozolaren hitzak baliatuz (2017), funtzio etnokultural hutsak. Izan ere, Etxeberrik beterik/osaturik/aserik ikusten ditu euskararen funtzio etnokulturalak edo erregionalak, bere inguruko garaikide gehienak euskaldunak izateaz gainera, naziorik gabeko menderatuen bizimodu arrunta egin baitezakete era "normalean". Besterik da, beraz, faltan atzematen eta hizpidean jartzen duena: hizkuntzaren funtzio larriak, Herri batek bere dinamika guztia (kulturala, soziala, ekonomikoa, politikoa) bere hizkuntza propioan bideratzeko ezinbesteko direnak. Jakina, corpus hutsari dagokion esparru mugatuan zentratzen ez den ikuspuntu ireki horrek bulkatuko du jarraian hizkuntza hegemoniko izandakoak harira ekartzera, oroz gain hiztun euskaldunek iparrorratz eta eredu gisara izan eta balia ditzaten: munduan içan diren gendaquiric jaquintsunec eta valentenec, hala Grecoac, nola Erromarrec, hala batçuec nola bertcec bere hitzcuntça propiala dembora eta lekhu guztietan eguin ahalaz bethi ohoratcen, abantaillatcen eta aitcinatcen çuten, eta bertcerenez nausa eta irri eguiten (216-217 [76]; g.l.e.). ETXEBERRI SARAKOA, IRAGANETIK BULKA-BULTZAKA KULTURA 20 Zinez pentsa daiteke, nola ez, Etxeberrik "eremu" hitza darabilenean, jakintza-arlo edo kultur-esparru soiltzat har litekeela haren bidez adierazi nahi duen kontzeptua. Izatez, historikoki –ondoko erreibindikazioen posibilismoagatik, nonbaitia eskasia eta gabezia horiek bakarrik antzematera mugatu izan dira estatu propiorik gabeko mintzaira gutxi(ago)tu menderatuak. Alabaina, Etxeberriren nahia eta hitzen esanahia harago doaz, hizkuntza batek izan litzakeen funtzio guztiak seinalatzeraino. Hark jarritako adibideak lekuko. 5.- Nabarmentzekoa da nola azpimarratu nahi duen Etxeberrik erromatarrek bere hizkuntzari –latinari– zioten estimu handia eta nola ahalegintzen ziren –irakur bedi: behartzen zituzten– gainerako Herriek ere ohora zezaten eta "funtzio nazionalak" latinaren bidez buru zitzaten. Kolonizazio deitu edo akulturazio, emaitzak beti inperioko hizkuntzaren alde. Nolanahi ere, ez da hori Etxeberrik erakutsi nahi duena eta bai, aldiz, nork bere hizkuntzari zor dion erabateko leialtasuna eta hura erabiltzeko duen betebeharra: Hargatic, grecoei ihardetsi behar ciotenean, errespustac latinez emaiten ciotçaten, eta oraino etcituzten entçun nahi, non latinez edo interpretez etciren mintçatcen: etçuten hau choilqui eguiten Erroman, baina bai oraino Grecian eta Asian ere (217 [76]; g.l.e.). Erromatarrek aratz bide zuten hizkuntz eginkizunaren balio politikoa eta edonor behartu zezaketen hartara. Euskarari dagokionez, saratarra ere ez da gehiegi aldentzen ideia horretatik. Esanguratsua Etxeberrik Suetonioren hitzei ematen dien tokia: Dio bada, Tiberio Cesarec ceaquielarican hitzcuntça grecoa, etcela hartaz valiatcen ez mintçatcen. Aitcitic, behin, ocasino batean, hitz arrotz baten erraiteco cegoelarican, lehenic bere Parlamentari edo Conseilluari galdeguin cioela hitz arrotz haren erraiteco libertatea, eta, dembora berean, Parlamenteco jaune- PATXI SALABERRIA
science
addi-f8614c9d4f2b
addi
cc-by-nc-nd 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/32831
Hitzaurrea
Elorza Ibáñez de Gauna, M. Concepción
2017
105 Hitzaurrea Concepción Elorza Dialogo hau hasi aurretik, Estibaliz Sádaba eta haren lana aurkeztu nahiko nituzke laburki. Estibaliz Sádaba Murgia artista eta feminista da. Bere egiten ditu bi hitz horiek eta, uztartuta, moldea ematen diote haren zereginari. Lan horretan egindako ibilbideak distantzia kritikoa nahikoa ematen digu haren apustu argia eta jarrera pertsonal eta artistikoaren nondik norakoen berri izateko. Bere nolakotasunari buruzko aukera horretatik abiatuz, ikus dezakegu haren jarduera askotariko garapenetan hezurmamitu dela, eta horiek, aldi berean, batzuetan bilakaera paralelo bat izan dutela edo, baita ere, adarkadurak, berrirakurketak eta itzulerak, elkarrekin txirikordatuta. Nire ustez, haren lanari buruz egin nahi dugun edozein ulertze ahaleginek bi ardatz hartu behar ditu kontuan, artista gisa bere kezkak eta ikerketak bideratzeko balio izan diotenak: aldi batetik, sorkuntza unetik beretik ERREAKZIOA/REACCIÓN kolektiboko partaidea da eta, bestetik, koherentzia handiko obra pertsonala garatu du, aitorpen ugariren hartzailea izan dena; izan ere, haren lan artistikoak Euskadin zein estatuan edo nazioartean interesa piztu du, eta hori haren erakusketek izandako ibilbidean geratu da agerian. ERREAKZIOA/REACCIÓN. Dispositivo agitador. Ez da nire asmoa hitzaurre honen bitartez ERREAKZIOA/REACCIÓN taldean Estibaliz Sádabak egindako sorkuntza lan guztia zehatz-mehatz berreskuratzea, errepertorioa luzatu egingo bailitzateke eta, ondorioz, aurkezpen honek ez luke beteko galdera sorta batentzako atari lana; izan ere, galdera horien asmoa urrutiago heltzea da, lehenagoko askotariko dokumentu artxibategiek eta formatuek biltzen ez dituzten alderdiak biltzea. Aldiz, beharrezkotzat jotzen dut azpimarratzea bikaintzat daukadan ERREAKZIOA/REACCIÓN kolektiboak, 1994an eratu zenetik, bere jarduera garatzen izan zuen testuinguruari nolako ekarpena egin dion, ordu hartan ez baitzegoen ia batere egiturarik gure artista, eragile eta akademiko jarduera, ikuspegi feminista eta nazioarteko eztabaidak geure eginez, aztertu eta auzitan jartzeko. Jarduera bakoitzean, ERREAKZIOA kolektiboak erakutsitako kemenak eta konplizitateak sortzeko gaitasunak erreferente saihestezin bihurtu ditu (mintegiak, tailerrak, fanzinak egin 106 zituzten), gure iragan berriko elementu biziki aberasgarria dira, eredugarriak beren proiektu asaldatzaile eta hausnartzaileari dagokionez. Aldiz, ondoren adieraziko ditugun galderak Estibaliz Sádabari eta irudiaz egiten duen nahitaezko erabilera adimentsuari buruzkoak dira.1 Beraz, ERREAKZIOA/REACCIÓNi buruz aipatzen genuen intentsitate berdina aurkitzen dugu Sádabak berak egindako arte lanean. Gorputza, etxekoa eta sorkuntza/lana ardatz nagusi hartuta, haren artelanek aurrez aurre jartzen gaituzte diskriminazio, ukazio, isiltzeko nahi, ezkutaketa eta morroitzarekin. Era horretan, artistak erabilitako askotariko ekoizpen eta estrategiek arte munduari eta, oraindik ere, emakumeek hartan betetzen duten rolari buruz aurrez egositako ideiak desmuntatzeko beste hainbat modu eratzen dituzte. Performance bitartez sortutako jarduera eta hartatik eratorritako bideo lana (performancearen zati edo, are, harekin konexioan zuzenean) gero eta gehiago zabaldu da beste formatu mota batzuetara, batez ere azken garaiko bere ekoizpenean. Bada, formatuok Sádabaren interes eremu barruko alderdi bereziak identifikatzeko modua ematen digute. Paraleloki, detournement situazionistan oinarritutako proposamenak ditu. Horietan, elkarren ondoz ondo jartzen ditu berberak ateratako edo jabetutako irudiak eta zientzia fikzioko testu feministak, eta lerratzen diren esanahien inguruan ikertzen du, hartara deskubrimendua eta gogoeta bultzatuz. Jarraibide horietan kokatzen dira, adibidez, artelan hauek: El concurso de la gran felicidad (esto pasa mucho) (1999), edo Soy un hombre (2006). Halaber, ondorengo webgune hau ekoizpen modu desberdin eta, aldi berean, horien osagarri bat da, kezka eta problematizazio berdinetatik edaten duten neurrian: http://matatiempos-feministas.net/. Bertatik, umore garratz eta buruargi batez, emakumeek artearen egituran duten presentziari beste itzuli bat ematen dio. Bukatzeko, azken aldian egindako editore-komisario lanak ditugu: Series Múltiples deitutako sorkuntza (2013). Bertan, ahotsa ematen die artistei eta zeregin artistikoei lotutako beste eragile batzuei, eta noranzko askotan 107 zabaltzen den ehundura ireki bat sortu du, baita hedakuntza ahalmena nabarmen handitzen duten elkargurutzaketak eta dialogoak ere. Gaiari heltzeko era horietatik guztietatik, planteamendu feminista hartzen du abiapuntu, baita testu eta irudien arteko dialogoak martxan jarri ere, eta horiek, dudarik gabe, gure gogoetaren presentzia aktiboa eskatzen dute. Haren lanean, bere egiten du irudiaren garrantzi politikoa, María Ruidok ondorengoa esatean adierazi zuen bezala: "Irudikapenak ez du mundua «islatzen», (bertako gure posizioa) eraikitzen baizik, eta ondo definitutako kodeen gainean eraikitzen da […], eta guk kode horiek erreproduzitzea beste aukerarik ez dugu izango, non eta ahalegin bat egiten ez dugun begirada problematizatzeko, «ikusgai»tzat jotzen denaren ataria zeharkatzeko, eta ikusizko ordena legitimatzailearen sinplifikazioa eta naturalizazioa egon daitekeen bakarra dela auzitan jartzeko".3 Laburbilduz, irudiok gauzak auzitan jarri eta desadostasunerako ezin besteko espazioak sortzen dituzte, askotariko hots feministen isuria dute, gogoeta teorikoetan zein ikusizko proposamenetan hezurmamitutako pentsamenduak dira. Ondorengo lerrootan, praktika horiek guztiak bultzatzen dituen asmoa neurri batean behintzat argitzea nahi dugu. Concepción Elorza.- Nire iritziz, zuzendu nazazu oker banabil, ERREAKZIOA/REACCIÓNeko zure hastapenak ezin dira bereizi egungo zure lan pertsonaletik. Horregatik, garrantzizkoa da nire ustez abiapuntu horretara itzultzea, ulertzen baitut belaunaldi gazteagoentzat, beharbada, oso zaila dela imajinatzen plataforma hain baliotsu hori martxan jarri zenean zegoen ia erabateko basamortua. Nire galdera honakoa duzu: zeintzuk izan ziren zure iritziz (uste baitut elementuen nahasketa bat izango zela) ERREAKZIOA/ REACCIÓN sortu ahal izateko faktoreak? Estibaliz Sádaba.- Erreakzioa kolektiboan egin genuen lana, zuk diozun bezala, gure proiektu pertsonalei lotuta dago nire ustez: elkarrekin batera hazi gara. Teoria, jarduera artistiko eta aktibismo feministaren inguruko espazioak sortzeko helburuaz sortu genuen Erreakzioa. Beti izan dugu oso argi Erreakzioaren lana zela inguratzen gintuzten artisten lana IKUSGAI EGITEA eta, era horretan, nagusi den irudikapenaren jauntza auzitan jartzea, emakumezko artistak ahalduntzeko kultura eta politikako erresistentziako testuinguruak sortzea. Antzeko proiektuak ezagutu genituen Hanburgo eta New Yorken, eta kolektiboa sortzera oldartu ginen; hainbat gai landu ditugu, adibidez, postpornografia, indarkeria matxista, feminismo postkoloniala, antimilitarismoa eta intsumisioa, musika eta generoa, lan prekarietatea, 108 hedabideak edo gorputz errealitate berriak, etab. Hori guztia diziplinarteko feminismo batetik, praktika artistikoaren eta feminismo zein genero ikasketen arteko bidegurutzean: beti izango dugu asmoa feminismoa edozein diziplina zeharkatu beharko lukeen leitmotiv bihurtzekoa. Ideia eta gogo horiei guztiei Arteleku moduko espazio artistiko bat gehitu behar zaie, hasieratik gu entzuteko eta gure eskaerak kontuan hartzeko interesa agertu baitzuen; bada, hain zuzen, elementu horien uztarketa egokiaren bitartez, mintegi eta tailer batzuk egin ahal izan genituen 1994tik 2006ra, eta Espainiako estatu osoko zein atzerriko museoetara zein arte zentroetara hedatu ahal izan genituen. Uste genuen garrantzizkoa zela emakumezko artisten identitate sendo bat eraikitzea, "emakumezkotasuna"ren definizio estereotipatuetatik askatzea, sorkuntza artistikorako abiapuntutzat norbere esperientzia aldarrikatzea, bitarteko eta prozesu berriak esploratzea, arte monolitiko eta itxiaren aldeko diskurtsotik haraindi. C. E.- Hala ere, are sakonago joan nahiko nuke, arte fakultate batera eraman zintuzten motibazioetara… Azal zeniezadake erabaki horren zergatia? E. S.- Hori guztia oso urruti geratzen zait, "Arte Ederren fakultatera sartu nintzanekoa": egia esateko, batere asmo edo ideiarik ez artista bat zer zen… C. E.- Berrazterketa historikoetan maiz aipatzen da emakumezko artisten belaunaldi bat, 90eko urteen inguruan formatutzat bideoperformancea onartu zuena, baita zentzu zabalagoan bideoak teknologia gisa ekarritakoa ere, bitarteko horrek ez baitzuen diziplina tradizionalek bezain zama historiko handia. Garrantzitsua izan zen zure lehen urratsetan zeure burua genealogia batean kokatuta ikustea? Eta egungo unean, konexiorik ikusten duzu zure lanaren eta beste egile batzuek garatutakoaren artean? E. S.- Laurogeiko hamarkadaren amaieran eta laurogeita hamarrekoaren hasieran unibertsitateko karrera bukatzean, bideoa lantzen zuten errealizadorez inguratuta nengoen; garai hartan, bideoaren bidez lan egiteak periferian egotea esan nahi zuen, baita neurri batean ere ohiturazko "artistaren rolak" deshierarkizatzea, ezin bestean. Esperientzia horretatik abiatuz, nire lana izan ohi da artelanak sortzea, idaztea, jarduerak antolatzea edota edizioa zein argitalpen lana: ez dut uste lanaren zatiketa dagoeneko "naturala" dela. Bestalde, nire lana 90eko hamarkadan izandako bideo-performancea berraktibatzeko uhinean kokatzen dut, adibidez, Cheryl Donegan, Patty Chan, Pipilotti Rist, Alex Pearlstein eta abarren antzeko lanetan. Haiek bezala, ni ere 70eko hamarkadako beste emakume batzuek egindako obraren zorduna 109 naiz, adibidez, Los Ángeleseko Woman House Project proiektuarena. Bertan, artista horiek mugimendu feministaren ideia nagusi bat praktikara ekartzeko bitartekotzat zeuzkaten beren gorputzen bitartez egindako performanceak: "pertsonala dena politikoa da". C. E.- Bilbao Arteko zure webgunearen aurkezpenean (2013), esaten duzu zure ikus-entzunezkoen lanean bi modu daudela horiek gauzatzeko: gogoeta jakin batzuetatik aterata, bideoz erregistratzea erabaki dituzun performanceak, edo pixkanaka eraikitzen diren ikus-entzunezkoak, lanerako oinarri hartu nahi dituzun ideia jakin batzuk identifikatuz eta horietarako beharrezko irudiak bilatuz. Bi estrategia osagarri horiez gain, baina, azken urteotan alde ludikotik gertutako argitalpen ekimenak eta plataformak jarri dituzu martxan, adibidez, matatiempos-feministas delakoa, testua hastean aipatu dugun webgunea… Ematen du egiteko modu askotatik landu nahi dituzula kezkatzen zaituzten gaiak, albait urrutien edo albait sakonen heltzeko askotariko esateko modu horiek beharko bazenitu bezala… E. S.- Honek guztiak zerikusia du, lehenik eta behin, diziplinartekotasunaren ideia batekin, dagoeneko lehen aipatutakoa, baita bideoartea bezalako eszenetatik ikasi nuen hierarkia gabeko tradizio horrekin. Lehenik eta behin, ideia bat pentsatzen dut eta, gero, hura hezurmamitzeko modua: izan daiteke bideo bat, idazkuntza, edizioa, mintegi bat antolatzea, etab.: zentzu horretan, niretzat denak balio du. Aldiz, nire ustez, egun oraindik ere zaila da ideia horiekin lan egitea, "Arte Sistema"k berezko dituen finantzaketa arlo eta abarretan artean ere sail itxiak daudelako, eta horiek ez digute uzten proiektuak era irekiago, anitz eta diziplinarteko batean garatzen. C. E.- Nolanahi ere, fanzineek, argitalpenek, soiltasun formal handiko bideo lan batek (ikusizko ikusgarritasun orori edo xarma teknologikori men egin gabe) agerian uzten dute jarduera artistikoa ulertzeko nolako posizionamenduak dituzun… E. S.- Nire lehendabiziko bideo lanetan, erregistro eta emaitzaren arteko berehalakotasuna bilatzen nuen. Alde horretatik, niretzat oso argigarriak izan ziren Thomas Hirschhorn-en lehendabiziko bideo lanak, 90eko hamarkadaren erdialdera Bilboko Frantses Institutuak gonbidatuta etorri zenean, Rekalde Área 2rako egitasmo bat egitera: benetako punk bideoak ziren, irudi gordinekoak, garai hartako lehendabiziko etxeko ekipoek zituzten etorri zikin eta bereizmen faltaz, eta batere ediziorik gabeak; ordudanik datorkit argiztapeneko eta eszenaratzeko gordintasunaren zaletasuna, horrek talka bat 110 eragiten baitu zenbait gairi buruz hitz egitean, adibidez, kultur politikaren eta lan sortzailearen azterketaz. C. E.- Sarritan zarataren kontzeptua aipatzen duzu, ulertzen dut komunikazioaren teoriaren zentzuan dela, zure lanarekin duen esperientzian ikusleari haren ulermen ahalegin eta estimuluetarako trama bat eskaintzeko modua. Uste duzu artea gaur gaurkoz ikus-entzunezkoen gehiegizko esposizioaren kontrako erresistentzia gune izan daitekeela? Hala bada, zeintzuk dira plataforma interesgarrienak zure ustez? Nola uste duzu areagotu daitekeela haren efektua? E. S.- Bai, ulertzen dut aipatzen duzun "zarata"ren ideia hori nire interbentzio batzuetan agertu ohi dela, eta zerikusia du "detournement" (desbideraketa) estrategia artistikoarekin ere, situazionista frantsesetatik ateratako ideia; izan ere, haiek esango luketen bezala, detournement praktika saiatzen da tramankulu estetikoak jatorrizko testuingurutik erauzten eta, era horretan, norberak sortutako testuinguruetara desbideratzen. "Desbideratutako" irudietan oinarrituz, dialogoetan emakumezko prentsako titularrak eta idazki feministako pasarteak tartekatzen dira, era horretan hitzen eta irudien arteko "zarata" bat ere sortu nahian (batzuen eta besteen arteko korrespondentziako ohiko aurreikuspenak hausteko) eta, era horretan, bien arteko uztardura berri bat sortu, eta zentzu aukera berriak zabaldu. Jakina, nire ustez, beti izan da interesgarria artea erresistentziarako gune gisa agertzea. Bestalde, zaila da duela hamarkadak bizi dugun "Ikuskizunaren gizartea"n horrelakorik aurkitzea. C. E.- Uste duzu zure izaera feministak oztopatu egin duela une jakinen batean zure lanaren alderdi batzuk ulertu ahal izatea izaera feminista modu berehalakoagoan (modu tronpatian izanik ere) agertzen duten beste alderdi batzuek ilunduta? Lehen aipatzen genuen estrategia eta formatu anizkoitasuna bada ere irakurketa sinpleegiak edo aurrez ezarriegiak zailtzeko modu bat? E. S.- Nire ustez, artearen historia garaikidea batez ere ikuspegi esentzialista eta tradizionalista zuten adin ertaineko gizon zurien elite batek idatzita dago gehienean, eta horrek interes eskaseko testuinguru pobre batean bizitzera behartzen gaitu, pertzepzioa sorgortzen du, eta kritikoagoak eta arriskatuak izan daitezkeen ikuspegiak eta praktikak ezerezten ditu. Hala izanik ere, nire ustez, ez da ezinezkoa testuinguru berriak aurkitu eta lantzea eta, haien bitartez, egungo errealitatea aldatzeko balio dezaketen ekimenei begira jarri ahal izatea. 111 C. E.- Sarritan zure piezek laneko munduari egiten diote erreferentzia, eta jarduera artistikoari arreta berezia jartzen diote jarduera profesional gisa, etxeko munduari kontrajarrita. Bada, piezok sozialki ezarritako legitimazio espaziotzat, eredu bati lotutzat eta ezin hobe araututzat hartzen dute lan mundu horren existentzia. Zure jarduera artistikoak bat egiten du aisialdi kulturaren barrualdean harrapatutako jarduera artistikoaren ondorioak nabarmendu dituzten ahots askoz gehiagorekin… E. S.- Artearen munduan eta Kultur Industrian lan egitea pribilegiatu eta elitista gisa erakusten zaigun zerbait da. Glamourrez ustez betetako testuinguru honetan, hala ere, enpresa txikian ohikoak diren enpresa neurriak hartzen dira, lanak soldataren inguruko batere araudirik gabe egitera behartuta gaude, askotan "boluntario lan" edo "amateurismoa"ren mugan eta, bestalde, lan arazoak eztabaidatzeko espaziorik gabe. Araugabetze horrek lan eta gizarte desberdintasunak nabarmentzen ditu langile klaseari berari dagokionez; izan ere, araugabetze hori bizi garen lan merkatu liberalak berak bultzatzen du eta, bertan, tamalez, artearen eta kulturaren munduak batzuetan akurien laborategia ematen du… Gehien interesatzen zaizkidan artista feministen lanek lehen planoan jartzen dituzte lan baldintzak, generoaren araberako lanaren zatiketa, ordaindu gabeko lana, etab. Nire ustez, adimen feminista konprometituak modua ematen du problematika hori berriz aztertzeko eta, era horretan, baita gure garaiko eta garaiak "profesionalismoa"z duen kontzepzio manipulatzailearen kultur eta ideologia mugak zeharkatzeko ere. C. E.- Zure jardueraren bitartez, Erreakzioan zein zure bakarkako sorkuntzan lankidetza sareen eraikuntza sustatzen aritu zara. Zure ustez, askotariko ulertzeko ahaleginek eta diskurtsoek elkar gurutzatzen duten toki gisa ulertutako bitartekaritza eta existentzia gaitasun hori dira jarduera artistikoaren eta artisten beren indarguneetako bat? Nola ulertzen duzu zure ikerketa akademikoa testuinguru honetan? E. S.- Nire ustez, genealogia, eraikuntza, lankidetza, bitartekaritza bezalako hitzak (azken hau garaiotan hain gaizki erabilia!) elkarrekin uztartuta doaz betidanik nire egiteko eta jarduera artistikoa ulertzeko dudan moduari. Nire ustez, multzo horrek guztiak lan artistikoa indartzen du. Nolanahi ere, gehiegizko mitifikazioa dago egun, "sare sozialen" inguruko ustezko informazio ugaria eta horizontaltasuna dela eta, baita haren ustezko gardentasuna eta abar direla eta. Benetan, ordea, ezkutatu egiten du "Arte Sistema"k jarraitu egiten duela ikuspegi partzial eta hierarkikoan oinarritua 112 izaten, eta bertan historia beti idazten dute irabazleek, gardentasunak, jardunbide egokiek edo feminismoak eta emakume artistek eremu publikoan hizpidea jarri arren!! C. E.-Zertan ari zara orain lanean? E. S.- Orain ikus-entzunezkoen bi proiektutan nabil sartuta; bat Parisen hasi nuen La Cité International des Artsen eta bestea, berriz, Erromako La Academia de Españan hasi dut: bi lanetan ere emakumeek espazio publikoan sartzeko dituzten zailtasunez dihardut; lehendabizikoa, baina, flâneur/ flâneusearen ideiarekin lotzen dut, hiritik libre dabilen pertsonaiaren metafora (eta, noski, horretan generoaren gaia erabakigarria izango da); bestea, berriz, Erromako hiriaren kartografia moduko bat da, eta Antzinako Erroman emakumeek zuten egoera azaltzen duten testuak uztartzen ditut kulturan, politikan, hezkuntzan zein abarretan lan egiten duten egungo emakume erromatarrekin, elkarrizketatu egin baititut, eta egungo Erroman emakumeek espazio publikoan duten egoera nolakoa den erakutsiko digute. C. E.-Hartzaileez pentsatzen duzu lan egiten duzunean? Baduzu hartzaile mota bat bereziki? E. S.- Nire lana, printzipioz, arte garaikideko praktiketan interesa duten hartzaile guztientzat da, zehazki bideoarte, performance eta zinema esperimentalari lotuta. Hala ere, testuinguru zabalagoak ere gustuko ditut, eta nire lana hor erakuts daiteke, bereziki feminismoaren munduari lotuta, adibidez, emakumeen zinema eta bideo jaialdiak, genero berdintasunari buruzko jardunaldiak, etab. Nire ustez, Erreakzioa-Reacción kolektiboaren kide sortzailea izanik dudan esperientzia ikusita eta, arte feministaren inguruan, topaketa, argitalpen, tailer eta askotariko ekitaldiak sortu ditudanez, gai horrek berebiziko garrantzia hartzen du nire lanean. C. E.- Argi eta garbi ibilbide luze bat dago zure laurogeita hamarreko piezen eta berrienen artean, baina bereziki gehiago ezagutu nahiko nuke Las conjuradas… zure lanean Aristófanesen testuak berreskuratzera eraman zaituzten arrazoiak… zure eroso-eremutik kanpora (2016). Esan diezadakezu zergatik erabaki zenuen orainaldira ekartzea eta, nolabait ere, testu horiek berpiztea? E.S.- Gogora dezakedanez, Lisístratari (Aristófanesen lan ezagun bati) buruzko prentsa ohar batean zer esaten zen interesatu zitzaidan, Internet ikertu nuen, eta haren lau idazlanen laburbilduma liburu bat erosi nuen; irakurri
science
addi-4350b2db459d
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/32947
Lur labainketen analisirako hurbilketa metodologikoa eskala erregionalean: Datuen bilketa, suszeptibilitate modeloak eta euri prezipitazioen atalaseak. Gipuzkoako Lurralde Historikoan aplikatua (Euskal Herria).
Bornaetxea Estela, Txomin
2018-12-20
Tesiaren zuzendariak: Iñaki Antiguedad Auzmendi Orbange Ormaetxea Arenaza Tesiaren epaimahaieko partaideak: Laburpena Mundu osoan zehar, lur labainketak etengabe gertatzen dira eta haien ondorioz gizarteak nahiz bere ondasunak kalteak pairatzen ditu. Lurraldearen zonazioa lur labainketak jasotzeko aukeren arabera da, suszeptibilitate mapen bitartez hain zuzen ere, mota honetako prozesu geomorfologikoek eragindako kalteak arindu eta mehatxua eta arrisku maila ebaluatu ahal izateko oinarrizko pausoa. Azken 50 urteotan, lurraldearen suszeptibilitate mapetan, ingurunearen behaketa hutsean oinarritutako balorazioetatik prozedura erabat automatizatu eta so stikatuetara igaro gara. Bestalde, planteamendu desberdinen hazkunde azkar horiek metodo desberdinen erabilgarritasun handia ekarri du; eta hortaz, lur labainketen suszeptibilitate analisiaren estandarizazioa zaildu. Tesi honek bide-orri baten de nizioa aurkezten du, hutsetik abiatuta, lurraldearen suszeptibilitate mapen garapenerako eskala erregionalean. Helburua ikuspegi metodologiko eguneratu bat zehaztea da, prozeduraren pauso bakoitzean hartutako erabakiak zienti koki justi katuak eta onartuak izan daitezen. Hainbat esperimentu eta aplikazio gauzatzeko, Iberiako penintsularen iparraldean kokatua dagoen eskualde administratibo bat hautatu da (Gipuzkoako Lurralde Historikoa), 1980 km2-ko ikerketa eremua hain zuen ere. Ezaugarri eta izaera desberdinetako hainbat aldagai independente, mota eta iturri desberdinetako lur labainketa inbentarioak eta, metodo ezagun nahiz metodo berritzaileekin batera, ikuspegi desberdinak jorratu dira, azkenean lan honek aurkezten dituen ondorioak lortzeko. Emaitzen arabera, inferentzia geomorfologikoaren beharra azpimarratu daiteke estatistikoki gidatutako arauen arabera aldagai independenteen hautaketa egiteko orduan, hala nola ondorioztatu da aldagai kategorikoen transformazioa aldagai V jarraietan, suszeptibilitate-modeloak garatzeko onuragarria dela. Gainera, lur labainketen suszeptibilitate modeloak kalibratzeko ikuskatutako eremu efektiboaren erabilera positiboa dela frogatu da, lur labainketen inbentarioa landa lanaren bitartez eskuratu den kasuetan. Bestalde, malda unitateen erabilerak lurralde unitate bezala, ohikoak diren pixel unitateak izan beharrean, landa laneko inbentario batek ezarri dezakeen ziurgabetasuna arintzeko ahalmena erakutsi du. Horretaz gain, lur labainketak gertatzeko beharrezko prezipitazio atalasa de nitzeko algoritmo baten aplikazioak ikerketa eremu berberean, aurreikuspenak egiteko beharrezkoa den informazioa erakutsi du, alerta goiztiarreko sistema baterantz aurreratzen joateko dauden aukerak zabalduz. VI Acknowledgement Doktoretza tesian zehar elkar gurutzatu dudan jende guztiak izan du, nola edo hala, bere ekarpena lan honetan. Batzuek lanarekin zuzenean lagunduz, eta beste batzuk urte guzti hauetan niri, pertsonalki, babestuz. Batzuen zein besteen sostenguari garrantzia berbera ematen diot nik, eta beraz, ezinezkoa zait guzti guztiak aipatzea atal honetan. Jarraian, bereziki garrantzitsua izan den laguntza eskaini didaten pertsonak goraipatu nahiko nituzke, izendatu gabe geratu diren beste guztiena gutxietsi gabe noski: nire zuzendariak, Iñaki eta Orbange, maisutasunez egindako lanarengatik; atzerrian egindako lankide eta lagunak, Mauro Rossi, Massimo Melillo, Massimiliano Alvioli eta Ivan Marchesini; nire hizkuntza aholkulariak, Erlantza Grao eta Iñaki Mozos; ibilbide laborala nirekin batera egindako kideak, Deiene eta Miren; tesiaren abenturan bidelagun izandakoak, Miren del Val, Josu Aranbarri eta Maite Meaurio; nirekin etxebizitza partekatu duzuen horiek, Gabin, Txapi, Telmo eta Julia; tesiaren aitzakiarekin nire ardurak besteren batengan utzi ditudan lan taldeak, Bosteko Irauli eta Porrontxo Jaiak. Baina, guztien gainetik, une oro nire ondoan sentitu ditudan bi neskei eskaini nahiko nieke lan hau, momentu zailenetan aholku eta besarkadaz goxatu nauten horiei. Joxepa eta Irene, bihotz bihotzez eskertzen dizuet. Bestalde, ondorengo instituzioek eskainitako diru iturri eta bestelako baliabiderik gabe tesi hau ezin izango litzateke gauzatu. Erakunde eta ikerketa talde guzti hauei, nire eskerrik beroenak eskaini nahi dizkiet: Lurralde Paisaia eta Ondare UNESCO Katedra, ITC 129/16 Ikerketa taldea, Istituto di Ricerca per la Protezione Idrogoelogica, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza. XI Chapter 1 Lur labainketak arrisku natural ohikoenetako bat dira. Esaterako, 1900 urteaz geroztik, eta mundu osoan, gutxienez 9.815 milioi US$-eko galera ekonomikoak eta 68.098 hildako eragin dituztela zehazten du EM-DAT nazioarteko ezbeharren datu baseak (EM-DATA, 2017), nahiz eta kopuru horiek nabarmenki gutxietsita daudela kontsideratzen den. Izan ere, Petleyren arabera (Petley, 2012), 2004 eta 2012 urteen artean bakarrik 32.322 hildako kontabilizatu ziren lur labainketen ondorioz. Uholde (%44) eta ekaitzen (%35) atzetik, lur labainketak munduan erregistratutako ezbeharren %6 izan ziren 1970 eta 2012 urteen bitartean (CRED, 2014), baina prozesu horien eragina gizakiarengan ongi ezaguna den arren, uste da labainketa kartogra ek munduko malda guztien %1 baino gutxiago hartzen dutela kontuan (Guzzetti et al., 2012). Hala ere, fenomeno geomorfologiko horien jarraipen historikoa egitea oso zaila da, haiei buruzko datuen bilketa sistematikoen eskasia dela eta. Gaur egun, horrelako prozesu dinamikoen ezagutzak erronka itzela suposatzen du oraindik. Prozesuen de niziotik hasita, haiek ikertzeko metodologietara arte, hainbat proposamen aurki daitezke literatura zienti koan eta, beraz, lur labainketen analisiaren arloa, oraindik ere, fase esperimentalean dagoela esan genezake (Fell et al., 2008). Hala eta guztiz ere, tesi honen gaian zeharo murgildu aurretik, zenbait kontzeptu orokor aurkeztuko dira, testuaren irakurketan hainbatetan errepikatuko diren terminoak egoki de nituta geratu daitezen. Lehenik eta behin, masa mugimenduaren (mass movement) kontzeptua aipatu beharra dago. Lurrazaleko material bat grabitatearen ondorioz mobilizatua izatearen prozesuari esaten zaio. Kasu honetan, uraren, izotzaren edo haizearen garraio eragin zuzenik gabe gertatutako mugimendua da, eta mobilizazioak, grabitatearen ondoriozkoa izanda, norantza bertikalean izan behar du. De nizio honen barruan onartzen da, beraz, ibilbide bertikala duen edozein lurrazaleko mobilizazio, lurzoruaren subsidenzia prozesuak barne. Lur labainketa (landslide edo slope failure), ordea, masa mugimendu mota bat da. Zehazki, mobilizatua den masa mendi hegal edo malda batean zehar higitzen denean erabiltzen da kontzeptu hau, eta ondo de nitutako haustura azaleraren eta mobilizatutako masaren deformazio ertainak ezaugarritzen du. Edozer dela 3 Methodological approach for landslide analysis in a regional scale masak eta baita bat-batean gertatzen diren lur labainketak, badira m3 gutxi batzuk mobilizatzen dituzten prozesuak eta baita milioika m3 mugimenduak ere, eta badira metro gutxi batzuetako garraioa jasaten duten materialak eta baita ehundaka, eta zenbaitetan milaka, metrotako irismena dutenak ere. Baina, edozein dela ere lur labainketa bakoitzaren magnitudea, lurraldean eraldaketa bat eragiten du, eta beraz, lurraldea erabiltzen duen edozeini hots, gizakiari zuzenean edo zeharka, ondorioren bat ekarriko dio. Hain zuzen ere, prozesu natural horiek, gizakiari, bere ondasunei edo inguruneari kalte egiten dietenean, arrisku (risk) bilakatzen dira, eta prozesu natural horietakoren bat gertatzeko probabilitatea eta intentsitatea ezagutuz gero, P mehatxua (hazard level) de ni daiteke (Ayala-Carcedo & Olcina Cantos, 2002). Beraz, aski jakina den bezala, lur labainketa bat jasateko aukera duten pertsonak eta ondasunak identi katuz gero, hots E esposaketa (expoure), eta ondasun horiek galtzeko onargarritasun maila zehaztuz gero, hots V ahultasuna (vulnerability), lur labainketen R arriskua de nituko litzateke jarraian aurkezten den formula matematikoaren bitartez (Ayala-Carcedo & Olcina Cantos, 2002): R = PxExV (1.1) Ekuazio hau (Eq. 1.1) edozein motatako arrisku naturalen analisian aplika daiteke eta bertan desberdindu daitezke arriskuaren ebaluaketarako beharrezkoak diren bi oinarrizko faktore multzoak: prozesu naturala bera aztertzen dutenak (mehatxua) eta gizakiaren presentzia aztertzen dutenak (esposaketa eta ahultasuna). Argi geratu da beraz, lur labainketak, kanpoko geodinamikako prozesu naturalak izateaz gain, gizakiarentzako arrisku potentzial bat direla. Labainketa horiek eragin ditzaketen kalteak ekidin edo, ahal den heinean, arintzeko bide eraginkorrena lurralde antolamendua da. Ondorioz, arriskuaren ebaluaketaren azkeneko emaitza, haren banaketa espaziala eremu geogra ko batean zehar islatuko duen mapa bat izan ohi da. Horrek esan nahi du, azkeneko produktu horretara iritsi aurretik, oinarrizko faktore guztien banaketa espaziala ezagutu beharra dagoela. Alta, mehatxua, esposaketa nahiz ahultasuna kalkulatu eta espresatzeko metodologiak ugariak dira gaur egun, eta ez dago komunitate zienti koak aho batez onartzen duen bide orririk. Tesi hau mehatxuaren ebaluaketara bideratuta dago. Zehatzago esanda, 8 Chapter 1 mehatxua de nitzeko beharrezkoa den suszeptibilitatea kalkulatzeko metodologia proposamen bat aurkeztuko da. Izan ere, mehatxua denbora eta eremu zehatz batean potentzialki kaltegarria izan daitekeen fenomeno baten gertatzeko probabilitateri esaten zaio (Remondo, 2001). Beraz, de nizio horren arabera, mehatxuak espazio probabilitatea eta denbora probabilitatea uztartzen ditu. Suszeptibilitatea ordea, labainketa bat ziurrenik non gerta daitekeen estimazio bat da, eta matematikoki ingurugiro baldintza zehatz batzuen arabera labainketa bat gertatzeko espazio probabilitatea bezala de ni daiteke (Brabb, 1984; Guzzetti et al., 2005). Hori dela eta, edozein arrisku natural mota behar den bezala ebaluatzeko lehen pausoa arriskua sor dezakeen fenomenoaren suszeptibilitatea ezagutzean datza, eta tesi honek pauso konkretu hori aurrera eramateko metodologian sakonduko du, lur labainketen kasuan proposamen zehatz bat eskainiz. Azken nean, lur labainketak espazialki aurreikusten dituen modelo matematiko egoki bat sortzea da helburua, baina, helburu hori gauzatzeko, aldez aurretik gako batzuk argitu behar dira: • Zein aldagai erabili behar dira modelo hori kalkulatzeko? Edo nola egin aldagaien hautaketa? • Nola tratatu behar dira aldagai horiek? • Zein mapa unitate erabiliko dira lurraldea banatzeko? (pixelak, malda unitateak, unitate homogeneoak, etab.) Horretaz gain, lur labainketak sortzeko gertaera-faktorearen gaia (triggering factor) ere jorratuko da. Hau da, labainketak gauzatzeko probabilitate espaziala areagotzeko, lurraldearen eta inguruneko baldintzak zeintzuk izan daitezkeen ezagutzeaz gain, momentu zehatz batean maldaren haustura gertaraziko duen faktorea ere ikertuko da. Helburu orokor horiek guztiak gauzatu ahal izateko ikerketa eremu esperimental bat aukeratu da, Gipuzkoako Lurralde Historikoa (hemendik aurrera Gipuzkoako LH), iberiar penintsulako iparraldean kokatutako 1980 km2 inguruko lurraldea (ikusi 4 atala). Bertan, aukera metodologiko batzuen arteko froga desberdinak aplikatu dira eta, haien emaitza eta ondorioetan oinarrituta, proposamen zehatz bat de nitu ahal izan da argitu gabeko gako horiei erantzun bat eman ahal izateko. 9 Methodological approach for landslide analysis in a regional scale Testua zortzi atal nagusitan banatuta dago. Sarrera atalaren ostean (Chapter 1), bigarren atalean (Chapter 2), lur labainketen suszeptibilitate eta mehatxuaren analisiari buruzko berrikuspen historiko bat egingo da, nazioartetik hasita Gipuzkoako LHraino aurki daitezkeen aurrekariak aipatuz eta eskuragarri dauden metodologien aldeko eta kontrako ezaugarriak aurkeztuz. Hirugarren atalean (Chapter 3), ikerketa honen hipotesia eta hura frogatu ahal izateko ezarri diren helburuak zehaztuko dira. Laugarren atalean (Chapter 4), aurretik nkatutako helburuak betetzeko eta hipotesia egiaztatu ahal izateko gauzatu diren esperimentuak aplikatu diren ikerketa eremua deskribatuko da. Ikuspegi orokor batetik, lurraldearen ezaugarri geomorfologiko eta klimatikoak, ingurugiro zehaztapenak nahiz populazioaren banaketa aurkeztuko dira. Bosgarren atalean (Chapter 5) ikerketa prozesuan zehar jarraitu den metodologia azalduko da. Erabili diren datuen jatorria edo haiek biltzeko metodoak, aplikatu diren modelo matematikoak eta softwareak eta, oro har, ikerketa honetan aurkeztuko diren esperimentu desberdinetan jarraitu diren pausoen zehaztapenak aurkeztuko dira. Bestalde, seigarren atalean (Chapter 6), tesian zehar gauzatu diren hiru esperimentuen emaitzak aurkeztuko dira. Esperimentu bakoitza helburu zehatz batzuk lortzeko diseinatu da, eta hipotesian ezarritako ustezkoak frogatzeko egin da. Hori dela eta, 6-I atalean, lur labainketen suszeptibilitate mapak sortzeko beharrezkoak diren labainketa inbentarioen ezaugarriak aztertzen dira, modelo estatistikoetako aldagai independenteen tratamendurako estrategia desberdinen ebaluaketa jorratzen da eta aldagaien aukeraketarako bide desberdinez eztabaidatzen da; 6-II atalean, azterketa konparatibo baten bitartez, zuzeneko landa lanaren ondorioz sortutako labainketa inbentario bat erabiliz, suszeptibilitate mapak sortzeko metodologia berri bat proposatzen da, eta bi mapa unitate desberdinetan aplikatu egiten da; 6-III atalean, suszeptibilitate analisitikan, mehatxu analisira igarotzeko lehen pausoak ematen dira, denbora informazioa erabiliz, eta ikerketa eremurako labainketak gertatzeko euri atalase sorta bat kalkulatuz metodo probabilistikoaren bidez. Zazpigarren atalean (Chapter 7), aurreko esperimentuetatik ateratako ondorio 10 Chapter 1 nagusiak eta ondorio horietatik atera daitezkeen ideiak eztabaidatuko dira. Eta, azkenik, zortzigarren atalean (Chapter 8), ikerketa honek azaleratu dituen ezagutzak kontuan hartuta, lur labainketen suszeptibilitate eta mehatxu mapak egiteko orduan jarraitu beharreko irizpideen proposamena egingo da. 11 Chapter 2 Lur labainketen analisiak, eskala erregionalean, iraganera begira egiten dira. Izan ere, dinamika natural batean, lur labainketak eragiten dituzten faktore gehienak berdinak izango dira iraganean eta etorkizunean. Baina errealitatean lur labainketen problematika ulertzeko ideia horri, gaur egungo gizakiak ingurunean eragiteko daukan ahalmena gehitu behar zaio, dinamika natural horretan jokatzen duten faktoreei askoz anitzagoa eta kuanti katzeko zailagoa den faktore bat gehituz, eragin antropikoa. Hala ere, lur labainketa analisiak errealitatearen gerturatze bat diren heinean, Fell eta beste aditu batzuek ezarri zuten bezala (Fell et al., 2008), lur labainketen azterketan bi baldintza hauek ematen dira onartutzat: • Iraganean lur labainketak izan diren lekuetan, gaur egun edo etorkizunean lur labainketak jasateko joera egongo da. • Gaur egungo eta etorkizuneko lur labainketak, iraganean zeuden ingurune baldintza berdinen menpe gertatuko dira. 2.1 Aurrekariak Aipatu den bezala, naturaren zientziaren hainbat arlotan mendetako garapena izan den arren, lur labainketen suszeptibilitatearen arloan hamarkada gutxi batzuetako ibilbidea besterik ez da egin oraindik. Baina urte gutxitako ibilbidea izanda ere, horrek ez du metodologia ugariren agerpena eragotzi, izan ere literaturan metodologia oso desberdinen proposamenak aurkitu daitezke. Metodo horiek guztiak hiru multzo nagusitan banatu daitezke: (i) ezagutzan oinarritutakoak, (ii) datuetan oinarritutakoak edo (iii) deterministikoak (Soeters & Van Westen, 1996; Fell et al., 2008). Lur labainketen zonazioaren lehen proposamen formalak 70. hamarkadan plazaratu ziren (Brabb et al., 1972; Humbert, 1970, 1977; Kienholz, 1978; Nilsen, 1979). Garai hartan ezagutzan oinarritutako metodoak, edo metodo heuristikoak, jarraitzen ziren, zeinetan adituaren ezaguera eta esperientzia erabiltzen zen, zuzenean (metodo geomorfologikoa) edo indizeetan oinarrituta (metodo erdikuantitatiboa), lurraldearen ezegonkortasunerako joera maila ebaluatzeko. Kasu horietan, emaitzaren kalitatea adituaren ezagutza mailak erabat baldintzatuta geratzen da subjektibotasun oso altua emanez. Gainera, ezegonkortasun joera maila 19 Methodological approach for landslide analysis in a regional scale ezartzeko orduan hartutako erabakiak ezin dira ez egiaztatu, ezta erreproduzitu ere (Van Westen, 1993; Cardinali et al., 2002), eta horrek gabezia garrantzitsuak uzten ditu, batez ere egindako lanen kalitatea ebaluatu edo konparazioak egiterakoan. Hain zuzen ere gabezia horiei aurre egin nahian, 80. hamarkadatik aurrera (Brand & Bonnard, 1988), baina batez ere 90. hamarkadan, metodo kuantitatibo edo estatistikoak garatzen hasi ziren (Wong et al., 1997; Hardingham et al., 1998; Wong & Ho, 1998). Analisirako proposamen horiek metodo heuristikoetan aurki daitekeen subjektibitate maila ahalik eta gehien murrizteko sortu ziren. Horretarako, iraganeko ezegonkortasunak gertarazi zituzten faktoreak estatistikoki aztertzen dira lurraldearen unitate bakoitzerako, eta datu horietan oinarriturik, oraindik ezegonkortasunik egon ez den eremuetarako aurreikuspenak egin daitezke antzeko ezaugarriak mantentzen badira. Era berean, metodo deterministikoak (metodo Chapter 2 metodologia espezi ko batzuetara bideratzen diren bitartean, metodo bat baino gehiago aplikatzeko aukerak ematen dituzten softwareak sortzen konzentratzen ari dira beste batzuk (Rossi et al., 2010; Rossi & Reichenbach, 2016; Fabbri et al., 2004). Kasu bakoitzean espezi kazio desberdinak aurki daitezke, baina antzematen denaren arabera, tendentzia, datuen bilketa sistematizatzeaz gain, haietatik sortutako suszeptibilitate mapak sistematizatzea ere badela ematen du. Modeloak kalkulatzeko orduan eta modelo horiek mapa batean adierazteko garaian erabiliko diren unitate espazialei dagokienez, gaur egun, hainbat aukera daude eztabaidan. Izan ere lurraldea ikuspegi desberdinen arabera banandu daiteke: unitate topogra koak, unitate hidrologikoak, adibidez, malda unitateak edo unitate erregularrak erabiliz. Eta kasu bakoitzean emaitza nahiz emaitzen beraren interpretazioa desberdina izango da. Hausnarketa esanguratsuak aurki daitezke mapa unitate bakoitzaren erabilerak izan dezakeen eraginari buruz (Carrara et al., 1995; Reichenbach et al., 2018). Tesi hau Gipuzkoako LHan gauzatu da (ikusi 4 atala). Alta, hau ez da inguru hauetan lur labainketen suszeptibilitatea eta mehatxua lantzen den lehen aldia. 80. hamarkadan Gipuzkoako Foru Aldundiak (GFA) lurraldearen ikerketa geomorfologikoa enkargatu zuen eta, horren ondorioz, Gipuzkoako Mapa Geomorfologikoa argitaratu zen 1:25000 eskalan (GFA, 1991). Orduko baliabideak erabiliz eta metodo heuristikoa aplikatuz, mapa haietan identi katutako lur labainketa moten banaketa espaziala erakusten zen. Gaur egun, mapa haiek eskuragarri daude formatu digitalean Euskadiko Datu Geoespazialen Azpiegituran1. Beste aurrekari garrantzitsu batzuk Deba bailararen beheko aldean (Gipuzkoako mendebaldean) egindako ikerketak dira. Remondok, 1954 eta 1997 urteen arteko aireko argazkiak erabiliz eta landa lan bitarteko egiaztapenak eginez (Remondo, 2001), Deba ibaiaren behe ibilgua osatzen duten 4 udalerrietarako lur labainketen inbentario multi-tenporala gauzatu zuen, eta metodo estatistiko bibarianteak aplikatu zituen GISak erabiliz inguru haietako lehen lur labainketen suszeptibilitate mapa sortzeko. Ondoren, Bonacheak inbentario hori eguneratu eta metodo bera erabiliz (Bonachea, 2006), suszeptibilitate mapaz gain, lur labainketen mehatxu eta arrisku mapak garatu zituen. Eta azkenik, Felicísimok eta beste batzuk, inbentario 1www.geo.euskadi.eus 25 Chapter 4 Nahiz eta lan honetan aurkeztuko diren kontzeptualizazioak ez diren esparru geogra ko bakar batera mugatzen, aldez aurretik formulatutako hipotesi eta helburuak lortu nahian aurkeztuko diren lan-metodo eta emaitzak ikerketa eremu zehatz batean gauzatu dira, Gipuzkoako Lurralde Historikoan. Lurralde hau aukeratzeko arrazoiak, batez ere, ondorengo hauek izan dira: (i) Eguneroko giza jardueretan eragin zuzena suposatzen duten mota desberdinetako lur labainketen gertakariak egotea. Hots, errepide mozketak, etxebizitzen ustutzeak, etab. (ii) Lur labainketen suszeptibilitatearekin erlazionatutako ikerketen aurrekariak egotea. (iii) Lurralde osoa, estaltzen duen oinarrizko informazio espazial eta tematikoaren eskuragarritasuna formatu digitalean. (iv) Ikerketa honetatik aterako diren ondorioak kontutan hartu eta gomendioak aplikatzeko gai den entitate administratibo propioaren izaera. (v) Landa laneko jarduera erraztuko duen kokapen geogra koa. Beraz, jarraian Gipuzkoako LH ezaugarritzen duten, eta lur labainketa prozesuekin erlazionatuta dauden, arlo nagusiak deskribatuko dira, ondorengo ataletan aurkeztuko diren emaitzen testuinguru espazial bezala. 4.1 Kokalekua Gipuzkoako LH Iberiar penintsularen iparraldean kokatuta dago Bizkaiko Golkoaren hego-ekialdeko erpinean (4.1 Irud.). Piriniar mendikatearen mendebaldeko ertzak mugatzen du ekialdetik eta Aralar eta Aizkorri-Aratz mendi zerrak hegoaldean. Mendebaldean berriz, Deba eta Artibai ibai arroen arteko mendiek de nitzen dute ondoan kokatuta dagoen Bizkaiko LHrekiko muga. Azkenik, iparraldean 66 km-ko kostaldea zabaltzen da Kantauri Itsaso aldera. 1980 km2 inguruko azalerarekin, ondorengo erpin koordenatuek de nitzen duten lauki zuzenaren baitan kokatua geratuko litzateke: Xmin = 532269; Xmax = 603631; Ymin = 4749441; Ymax = 4805769. 45 Methodological approach for landslide analysis in a regional scale 88 udalerriz osatuta dagoen 717,8321 biztanleko eremu administratibo propioa da. Bere kokalekua kontuan izanda, izaera estrategikoa dauka Iberiar penintsula eta Europako beste herrialdeen arteko pasabide bezala (Urrestarazu & Galdos, 2008). Izan ere, Pirinioekin alderatuta, bertan aurkitzen diren erliebeek erakusten dituzten altuera apalagoek (0 m eta 1550 m artean) bailaren arteko komunikazioa erraztu egiten dute, berez, ingurune menditsu bat izan arren. Figure 4.1: Location of the Gipuzkoa Province. 4.1 Irudia: Gipuzkoako LHren kokalekua. 4.2 Ezaugarri geologikoak Ikerketa eremua Piriniar mendi katearen mendebaldeko luzapena den heinean, lurraldearen gehiengoa Euskal-Kantauriar Arroa izeneko unitate geologikoaren 12016ko datuak www.datuak.net-en arabera 46 Chapter 4 arroka detritikoak tartekatuz doaz hainbat toles eta zamalkadura osatuz. Ekialdean, ukimenezko metamor smoaren ondorioz sortutako arbela (slate) nabari da, azaleramendu paleozoikoen (granitoen) inguruan. Kosta lerroaren paraleloan, tuparriak (marls), kareharri inpuruak (impure limestones), kalkarenitak (calcarenites), kareharri margatsuak (marly limestones) eta ale lodiko arroka detrikikoak (hareharriak gehien bat) tartekatuz doaz. Ekialdeko kostaldea (Hondarribia eta Getaria artean) hareharriz eta kareharri hareatsuz osatuta dago; mendebaldeko ertzean (Zumaia eta Mutriku artean) ysch formakuntzaren azaleramendua aurkitzen den bitartean. Kuaternarioko azaleko metaketak (surface deposits) ibai nagusien aldeetan eta itsasoratze eremuetan aurkitzen dira (Campos & García-Dueñas, 1972; Campos et al., 1983). 4.3 Ezaugarri klimatikoak Isurialde atlantikoan kokatuta, Gipuzkoako LH klima ozeanikoaren baitan de ni daiteke (Urrestarazu & Galdos, 2008). Izan ere, ipar-mendebaldetik iristen diren aire masak, ozeanoko ur epelen gainetik igarotzean hezetasun handiarekin iristen dira, lur barneratzean ur hori prezipitatuz. Gainera, Kantauri itsasoarekin duen gertutasunak tenperatura moderatuak eragiten ditu, urteko batez besteko tenperaturak 10◦C-14◦C artean mantenduz (Ikusi Donostiako klimograma 4.4 Irud.). Kostaldetik gertuko orogra ak jasotzen dituen fronte eta aire masa hezeen talkak eraginda, urteko batez besteko prezipitazioa 1000 eta 2200 mm artekoa da (Uriarte, 1996). Euri hori guztia urtean zeharreko bi periodo maximoetan banatzen da (4.4 Irud.): azaro eta urtarril artean urteko prezipitazioen %34 jasotzen da, eta apirilean %10 (González-Hidalgo et al., 2011; Fdez-Arroyabe & Martin-Vide, 2012). Orokorrean, hiru motako euriteak dira ohikoenak (Corominas, 2006; Eusko Jaurlaritza, 2015; Ormaetxea & Sáenz de Olazagoitia, 2017): i) Intentsitate altuko eta iraupen motzeko ekaitzak, 10 l/m2-ko neurketak utz ditzazketenak; ii) Ekaitz estazionarionak, intentsitate handia izatez gain, ordu bat baino gehiagoko iraupena dutena eta iii) Fronteek ekarritako euriteak, udazken eta neguan intentsitate ertaineko prezipitazioak uzten dituztenak, baina luzaroan iraun dezaketenak. Lurraldean zehar, prezipitazioari dagokionez, desberdintasun esanguratsu batzuk 49 Chapter 4 dauka. Ezaugarri hauen ondorioz isurketa koe ziente altuak (0.5 eta 0.7 artean) eta kontzentrazio denbora motzak ematen dira kasu guztietan (Ibisate et al., 2000). Kantauri itsasora urak garraiatzen dituzten 64 eta 900 km2 arteko arroez hitz egiten ari gara (4.1 Tau.), Ebro arrora isurtzen duen hegoaldeko 19 km2 eremu txiki baten kasuan izan ezik. Ur emariek erregimen plubial-ozeanikoa erakusten dute (Ibisate et al., 2000) neguko emari altuekin eta udako beherakada esanguratsuekin, nahiz eta ibai nagusiek urte osoan ura garraiatzen duten. Figure 4.5: Location of the main river basins within the study area. 4.5 Irudia: Ikerketa eremuko ibai arro nagusien kokalekua. Sei unitate hidrogra ko hauek, hegoaldetik iparraldera norabidetutako eta malda handiko bailaraz osatutako egitura hidrogra ko dendritikoa osatzen dute, kostaldeko hainbat errekak zuzenean itsasora isurtzen dituzten sare kataklinalekin batera. Horien ezaugarri hidrologiko garrantzitsuenak (4.1 Tau.) torrentzialitate handiarekin lotuta daude, prezipitazio altuen eta material iragazkaitzen gehienezko presentziaren ondorioz (Borja & Collins, 2004). Horrek ur emarien igoerak tartekatzea dakar maiztasun handiz. Ibaiak nahiko ahokatuta zirkulatzen dute, ubide bakarrekoak dira eta ez oso meandriformeak; beraz, malda handiko zirkulazioak dira eta garraio energia kontzentratuta doa (4.1 Tau.) (Ibisate et al., 2000). Hala eta guztiz ere, azpimarratzekoa da Gipuzkoako arro bat berak ere ez 51 Chapter 4 4.5 Lurraldearen beste ezaugarri batzuk Ingurune sikoa ezaugarritzeaz gain, lurzoruaren estaldurak eta biztanleriaren banaketak ere, eragin zuzena izan dezakete aztergai diren lur labainketen banaketa espazialean. Kasu honetan, ikerketa eremua baso (%62.6), larre-belardiz (%25.5) eta laborantza lurrez (%1.2) estalia dagoen lurralde bat izan arren gehien batean (Eusko Jaurlaritza, 2016), gizakiak okupatutako eremu antropizatu oso kontzentratuak agertzen dira bailara nagusien ibilguetan zehar (%6.5) (4.6b Irud.). Baso naturalen artean espezie nagusienak pagadiak (Fagus silvatica) eta ariztiak dira (Quercus robur, Q. pirenaica eta Q. petrea gehien bat). Landatutako basoetan berriz, Gipuzkoako azaleraren %37.8 izanda (Eusko Jaurlaritza, 2016), espezie koniferoak gailentzen dira (Pinus radiata, Larix europaea, Larix leptolepis edo P. laricio). Bestalde, Gipuzkoako LHren kokaleku estrategikoak Europarako pasabide bezala, komunikabide sare biziki dentso baten garapena ekarri du (4.6c Irud.). AP-1 autopistak (111.5 km) eta autobide nazional bik (A-1, 44 km eta A-15, 19.2 km) gurutzatzen dute, eta ADIF2 (240 km) eta EUSKOTREN (93.1 km) trenbide sareak zabaltzen dira bai kostaldeko eta bai barnealdeko eremuetan zehar. Horretaz gain, bigarren mailako errepide sarea bailara eta azpi bailara guztietara hedatuta dago. Gainera, 365.4 biz/km2-ko batez besteko populazio dentsitatea izan arren, biztanleria hetereogeneoki sakabanatuta aurkitzen da. 1000 biz/km2-tik gorako udalerri gehienak ekialdean kontzentratzen dira, herri guztien erdiek 150 biz/km2 baino gutxiago dituen bitartean (4.6d Irud.). Izan ere, urbanizatutako lurzoruak korridore nagusietan zehar kokatuta badaude ere, etxebizitza ugari urbanizatu gabeko landa lurretan kokatuta aurkitzen dira. Ondorioz, aipatutako baldintza klimatikoak, erliebearen ezaugarriak eta gizakiaren esku hartzearen ondorioz, paisaia unitate desberdinetan kon guratuta dagoen lurralde batetaz hitz egiten ari gera. Baina, izan bailara fondoetako paisaian, izan atlantiar mendiez ezaugarritutako paisaietan lurraldearen eraldaketa garrantzitxu bat gauzatu da, batez ere, garraio azpiegituren eta hiri hazkundeari erantzuna emateko. Horrek Gipuzkoako mendi hegaletan eragin handia izan du, 2ADIF sarearen barne kontutan hartu dira abiadura handiko trenaren azpiegitura lanen trazatuak 53 Azpiegiturekin erlazioa: ERAGIN FAKTOREAK Ez ohiko euri-jasa: Besteak (higadura, ibai dinamikak …): BESTELAKO EZAUGARRIAK Dimentsioak: Egoera eta garapena: Kalteak: Zuzenketa neurriak: Argazkiak:
science
addi-beb1a9995009
addi
cc-by 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/33006
Development of an integrated topology optimization procedure with overhang restrictions for additive manufacturing
Garaigordobil Jiménez, Alain
2018-12-11
Lan hau Europako Eskualde Garapenerako Funtsak (EEGF) eta Espainiar Gobernuko Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak finantzatua izan da DPI2015-64863-R (MINECO/FEDER-UE) proiektuaren bitartez. Autoreak eskerrak eman nahi dizkio ere Eusko Jaurlaritzari IT919-16 –ren bidez jasotako finantziazioagatik. Halaber, eskerrak emango zaizkio Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Departamentuari doktoreak ez diren ikertzaileak prestatzeko Doktoratu Aurreko Programaren bidez jasotako laguntzagatik. Laburpena Lan honetan topologia optimizazio metodoen eta fabrikazio aditibo teknologien integraziorako prozesura bat aurkezten da, helburutzat 3D inprimaketa prozesuetan euskarri materialik behar izango ez duten diseinu guztiz eutsi eta optimoen garapena duena. Honakoa gogoan izanda, fabrikazio aditibo prozesuetan azaltzen den overhang arazoa kontrolatzeko murrizpen berri bat garatu da, non overhang arazoa angelu limite batetik beherako inklinazioa duten hegan dauden ingeradak sortzeko gaitasun falta den. Tesi honek ingeraden dentsitate gradientearen kalkuluan oinarritutako metodo moldakor bat proposatzen du, diseinu guztiz eutsiak zein fabrikazio eta errendimendu konpromiso hoberena bilatzen duten estrategien bidez garatutako diseinuak lortzea ahalbidetzen duena. Estrategia mota hauek, ikerketa honetan ere tratatuak izan diren eutsitako mekanismo malguen diseinu optimoan oso erabilgarriak direla erakutsi dute. Orobat, algoritmoaren moldakortasunak literaturan proposatutako edozein overhang angelurekin lan egitea baimentzen du. Optimizazio prozesuko iterazio bakoitzean egitura osatzen duten ingeradak detektatzeko, Irudi Digitalen Prozesaketa arloan garatutako, eta hemen lantzen den topologia optimizazio problemara moldatutako ingeraden detekzio algoritmo bat erabiliko da. Operadore honek Smallest Univalue Segment Assimilating Nucleus du izena, eta ingeraden kokapenari buruzko informazio zehatza emateaz gain, hauen inklinazioa ere ezagutzea baimentzen du. Ingeraden inklinazioa ezaguna dela, hauek ingeradak eutsi eta ez eutsi bezala sailkatzen dira, eta datu hauekin overhang murrizpena eraikitzen da. Murrizpen honek permisibitate gradu moldakor bat baimentzen duen kontrol parametro bat hartzen du bere barnean, oso garrantzitsua izango dena mekanismo malguen diseinuan. Bertan, xedetzat euskarri material bolumen minimoa eta euskarri egitura kopuru kontrolatu batekin batera, helburu funtzioaren erantzun optimoena ematen duen soluzioa bilatzea duten estrategiak definitzea ahalbidetuko du. Proposatzen den murrizpena arrakasta handiarekin integratu da aipatutako ingerada detekzio teknikarekin batera aldagai jarraituetan oinarritutako topologia optimizazio algoritmo baten barnean, eta honen adierazle dira landutako zenbakizko emaitzak zein garatutako emaitza esperimentalak. Irudien aurkibidea Irudien aurkibidea 1 Egituren Optimizazioa 1.1 Sarrera Denboran zehar, industriak teknologia eta erreminta berriak diseinatzera bultzatu ditu ingeniariak, baina azken urteetan industria espezializatuak (industria aeronautikoa, industria aeroespaziala, automozio industria edo bioingeniaritza) eskatu izan dien exijentzia mailak kota berriak ezagutu ditu. Gaur egun, edozein pieza funtzionamendu kalitate ezin hobea izatera behartuta dago, eta erronka honi aurre egiteko proposatu den erantzunetariko bat dira egituren optimizazio prozesuak. Hasiera batean, diseinu prozesuak saio-huts motako eskemetan oinarrituta zeuden, non diseinatzailearen sormena eta intuizioa garrantzia handiko faktoreak ziren betebehar jakin batzuetara moldatutako piezak diseinatu behar zirenean. Lan eskema hauen prozedura nahiko sinplea zen, eta aurredefinituriko diseinu eremu baten gainean zuzenketa intuitiboak eginez, betebehar funtzionalak honek baino hobeto konplitzen zituen bukaerako geometria optimizatu bat lortzea zen oinarrizko ideia. Hala ere, jokabide honek ez zion arreta handirik jartzen diseinu berriak beste edozein diseinuk baino era efizienteago batean lan egingo lukeen galderari. Hau da, helburua betebehar funtzionalekin abiadako diseinuak baino era zertxobait egokiagoan lan egiten zen pieza bat lortzea zen, ezin baitzen determinatu, ezta ezagutu ere, zein zen diseinu posibleen artean hoberena. Beraz, esan daiteke, optimizazio prozesuek diseinu prozesuak baino are urrunago begiratzen dutela, eta hauek edozein piezaren bertsio optimoena aurkitzea dute xede. Esan bezala, diseinu prozesuek, jadanik existitzen ziren diseinuen gainean egin zitezkeen zuzenketa sinpleetan jartzen zuten arreta gehien bat, izan ere, puntu optimoa bilatzeko hautagai ziren diseinu posible guztien azterketari heltzea ezinezkoa baitzen. Era honetan, optimizazio algoritmo espezifikorik erabili gabe, posible zen edozein diseinuren gainean hobekuntza partzialak lortzea, hala nola pisu murrizketak, kostu murrizketak edo edozein propietate mekaniko hobetuko duen diseinua. Ingeniariek esperientzian eta sormenean oinarritutako prozesuen ahalmenaren mugak sumatzen hasi zituztenetik, eta ordenagailuen eta analisi softwareen garapenarekin batera, prozesu hauek Elementu Finituen Metodoan (FEM) oinarritutako optimizazio metodo matematikoez progresiboki ordezkatuak izan dira. Azken hauek zuzenagoak eta efizientzia maila altuagokoak direla frogatu dute, eta lehenago aldaketa intuitiboak zirenak, oinarri eta esangura matematiko sakonagoa duten zuzenketetan bihurtu dituzte. Konplexutasun handiko optimizazio ariketen ebazpena posible egiteaz gainera, FEM-ak, ordenagailuen garapenarekin batera, automatizaturiko lehen optimizazio prozesuak formulatzea ahalbidetu zuen. Hauetan, diseinu optimoa, optimizazio problema programazio numerikoen eta eragiketa konputazionalen bidez ebaztearen emaitza izango zen, gaur egun ezagutzen diren prozesu iteratiboen zimenduak ezarriz, non analisi eta optimizazio faseak txandakatzen diren. Ingeniaritzaren arlo honetako aitzindari bezala kontsideratzen dena Lucien Schmit da, zeinek 60ko hamarkadan jadanik proposatu zuen diseinu prozesua programazio matematiko tekniken bitartez ebazteko ideia. Proposamen honek, diseinu eta kalkulu teknologien garapenarekin batera, diseinu optimoa hainbat faktoreen arteko konpromiso onuragarrienaren bilaketaren emaitza bezala lortzen zuten prozesu konputazional eta iteratiboen lehen belaunaldiari sarrera eman zion. Urteak joan ahala, optimizazio prozesuen zahartzapena nabaria izan da, eta gaur egun industria espezializatuan burutzen diren diseinu prozesuen lagun garrantzitsuak bezala finkatu dira (ikusi 1.1 Irudia). Egoera honetan, software garapenean dabiltzan enpresa askok topologia optimizazio programak garatu dituzte, eta orain posible da analisi, optimizazio eta postprozesu eragiketak bateratzen dituzten softwareak topatzea. Irudia 1.1. Eraikuntza arloko egituren optimizazio adibide bat. Iturria [1]. 1.1.1 Egituren optimizazio problema Egituren optimizazioa eragiketa iteratibo bat da, non egituraren errendimendua optimizatzen duten aldagai multzo baten balioak aurkitzea den helburua. Errendimendu hori, helburu funtzio bati ematen zaion erantzuna bezala definitzen da, hau da, azken honen balioa momentuko diseinuaren errendimenduaren adierazlea izango da. Kasu askotan, eta problemaren baldintzatze eskasa dela medio, beharrezkoa izaten da problemaren gainean muga baldintzak eta murrizketa ekuazioak ezartzea honek soluzio bat izan dezan. Horregatik, orokorrean, edozein optimizazio eragiketan funtsezko lau elementu topa daitezke: helburu funtzioa, diseinu aldagaiak, murrizpen ekuazioak eta diseinu parametroak. Egituren optimizazio eragiketan agintzen duena, helburu funtzioa da. Problemaren iterazio bakoitzean, diseinu berri bat bezala uler daitekeen material distribuzio eguneratu bat lortzen da, eta honen errendimendua neurtzeko, eta aldi berean optimizazio prozesua emaitza optimora bideratzeko, helburu funtzioaren emaitza erabiltzen da. Funtzio honek diseinu aldagaien menpeko funtzio eskalar bat izan behar du, eta posible izan behar da bere balio numerikoa edozein iteraziotan lortzea [2]. Gainera, prozesu iteratiboaren eboluzioa, hau da, helburu funtzioak mutur balioak hartzen dituen puntuen bilaketa prozesua, funtzio honek deskribatzen duen fenomeno fisikoaren araberakoa izango da. Diseinu aldagaiak problema definitzen duten ezezagunen multzoa da. Nahiz eta beren bukaerako balioak ezezagunak diren, problemaren hasieran balio bat esleitzen zaie, zeina iterazioetan zehar aldatzen joango den bere balio optimoa lortu arte. Hauen hasierako balioak hautatzean, kontutan izan beharrekoak dira bai aldagaien kopuru totala zein hauek elkarrekiko dependentziarik ez izatea [3]. Esan bezala, optimizazio eragiketa emaitza zuzen batera bideratzeko, diseinu aldagaien gainean murrizpen batzuk ezartzea komeni izaten da. Murrizpen hauek egituraren funtzionamendu baldintza errealen ordezkariak dira, eta diseinu aldagaien menpekoak diren murrizpen ekuazioen bitartez ezartzen dira. Ekuazio hauek murrizpenaren naturaren eta ekuazio motaren arabera sailkatu daitezke, alde batetik ekuazio esplizitu edo inplizituetan, eta beste alde batetik, berdintasun edo ezberdintasun ekuazioetan. Sailkapen alternatibo bat egin daiteke ekuazioen mailen arabera, non ekuazio linealak eta ez linealak ezberdinduko diren. 1.1 Taulan murrizpen ekuazioen sailkapen eta deskribapen labur bat aurkitu daiteke. Azkenik, diseinu parametroek, murrizpen ekuazioak eta helburu funtzioa erlazionatuko dituzte, eta diseinu aldagaietan ez bezala, hauen balioa aurrez ezaguna izango da. MOTA PROPIETATEAK ADIBIDEAK MURRIZPENAREN NATURAREN ARABERA Murrizpen esplizituak -Baldintzak diseinu aldagaien gainean ezartzen dituzte -Aldagaien balio minimo eta maximoak Murrizpen inplizituak -Baldintzak diseinu aldagaien menpeko magnitudeetan inposatzen dituzte -Zurruntasuna, bolumen frakzioa, tentsioak, desplazamenduak, deformazio energia … MURRIZPEN EKUAZIOAREN ARABERADE Berdintasun ekuazioak -Baliozko diseinu batek berdintasun baldintza guztiak bete behar ditu -Oreka baldintzak, materialen portaera legeak … Ezberdintasun ekuazioak -Elementuen erantzuna mugatzen dute -Baliozko diseinu batek baldintza hauek errespetatzera soilik dago behartuta -Tentsioak, desplazamenduak, bibrazio frekuentziak … Taula 1.1. Murrizpen mota ezberdinen sailkapena. Aurkeztutako elementu hauek edozein optimizazio problemaren nukleoa osatzen dute, eta behin hauek zehaztuta, posiblea da optimizazio problema era matematiko baten idaztea. Horrela, hurrengo adierazpena lortuko litzateke: (1.1) non, 𝑓(𝒙) helburu funtzioa den, eta 𝑔𝑗(𝒙) eta ℎ𝑘(𝒙) murrizpen ekuazioak deskribatzen dituzten. Bestalde 𝒙, 𝑖-garren iterazioari esleitutako diseinu aldagaien bektorea da, 𝑥𝑖 𝑚𝑖𝑛 eta 𝑥𝑖 𝑚𝑎𝑥, 𝑥𝑖 diseinu aldagai bakoitzaren alde mugak direlarik. 1.1.2 Optimizazio motak Atal honetan egitura optimizazio mota ezberdinak azalduko dira. Horretarako, lehenik eta behin, optimizatzen duten aldagaien araberako sailkapen bat egingo da eta tamaina, forma eta topologia optimizazioak ezberdinduko dira. Bere izenak ulertarazten duen bezala, tamaina optimizazio problemak aldagai dimentsionalen balio optimoak zehaztea du helburu, lodiera plaken optimizazio problematan edo zeharkako azalera barren optimizazio problematan, esaterako. Forma optimizazioan, diseinu eremua definitzen duten kontrol puntuak izan ohi dira diseinu aldagaiak. Kontrol puntu hauen posizioak iterazio bakoitzean eguneratzen dira, eta hauekin batera, egituraren barne eta kanpo ingeradak ere aldatuko dira. Azkenik, optimizazio topologikoak, material banaketa optimoa bilatzen du definitutako diseinu eremuaren barnean. Optimizazio mota honetan, diseinu aldagai komunena elementuen dentsitatea izaten da, hala ere, badaude kasu batzuk non aldagai mota ezberdinak aurki ditzakegun. Jarraian, aurretik ikusitako optimizazio mota ezberdinak aurkeztuko dira. 1.1.2.1 Tamaina optimizazioa (Size optimization) Tamaina optimizazio problema batek, egitura osatzen duten atal ezberdinen dimentsio optimoak aurkitzea du helburu. Probleman zehar, nahiz eta tamaina aldagaiak aldatu daitezkeen, egituraren forma eta topologia berdin mantentzen dira, eta honek esan nahi du, bukaerako diseinua jadanik "ground structure"–aren barnean dagoela, dimentsionatuta izatearen esperoan (ikusi 1.2 Irudia). Irudia 1.2. Zeharkako azaleren dimentsionaketa barrez osatutako egitura batean. 1.1.2.2 Forma optimizazioa (Shape optimization) Elementu finituen bitartez modelizaturiko pieza batean, egituraren geometria eta forma, elementuen nodoen posizioak zehazten du. Hori dela eta, egituraren forma kontrolatzeko, nodo horien koordenatuak diseinu aldagai bezala erabiltzeko ideia era natural batean sortzen da [4,5]. Hala ere, halako planteamendu batek aldagai kopuru handi bat suposatzen du egitura jarraituen gainean aplikatzen denean. Forma optimizazio metodo oso nabarmen bat V. Braibant eta C. Fleury-k [6] proposatutakoa izan da. Metodo honek elementuen ingeradak konputagailu bidezko grafikoetan, kurben eta gainazalen definizioan erabiltzen diren funtzioen bidez deskribatzen ditu piezaren errepresentazio geometrikoa burutzeko. Ondoren, gainazalak geometria errazeko eta elementu finituen bidez diskretizatutako hainbat azpi-eremutan banatzen ditu, eta hauen artean, era egokian aukeraturiko batzuk, haien forma aldatuko dute optimizazio prozesuan zehar. Forma aldaketa horiek kontrol puntu kopuru mugatu bati esker lortzen dira, eta beraz, azpi-eremu hauen itxura aldaketen arduradunak diren diseinu aldagaiak, aurre determinaturiko kontrol puntuen noranzko batean gauzatutako desplazamenduei lotutako eskalarrak izango dira (1.3 Irudia). Forma optimizazio batean egituraren topologia konstante mantenduko da prozesu guztian zehar eta diseinuaren hasierako eta amaierako topologiak berdinak izango dira, edo berdina dena, problemaren emaitza hasierako diseinuaren menpekoa izango da. Honi zor zaio, amaierako diseinuak zuloak agertzea nahi izanez gero, hauek hasierako abiatze diseinuan definitu behar izatea (1.4 Irudia). Horrela ez bada, forma optimizazioak ezin ditu sortu. 1.1.2.3 Topologia optimizazioa (Topology optimization) Topologia optimizazioa diseinu eremuaren barnean materialaren distribuzio optimoa eta bere konektibitatea zehazteko prozesua bezala definitu daiteke [7]. Materialaren banaketa egitura osatzen duten zuloen kopuruak, kokapenak eta formak definitzen dute, hargatik, topologia optimizazioa aurrez ezarritako diseinu eremu batean zehar zuloak banatzeko prozesua bezala ere uler daiteke (1.5 Irudia). Irudia 1.5. Topologia optimizazioa. Topologia optimizazioa ulertzeko beste era bat, forma optimizazioaren abiada puntu optimoa topatzeko prozesua bezala ulertzea izan daiteke. Forma optimizazio metodoek ez daukate egituraren topologiaren barnean aldaketarik egiteko gaitasunik, eta forma aldaketa sinpleak gauzatzera mugatuta daude kontrol puntuen kokapena aldatuz. Bukaerako geometrian edozein motako zuloak agertzea nahi denean, hauek jadanik egon behar dira hasierako diseinuan definituta. Jatorrizko diseinu hau gutxitan izango da abiada puntu hoberena, horregatik da interesgarria bi optimizazio mota hauek segidan erabiltzea. F 1.2 Topologia optimizazioa 1.1.2 atalean, materialaren banaketa eta bere konektibitatea lortzea helburua duen egituren optimizazio prozesu bat bezala definitu da optimizazio topologikoa, helburu funtzioaren erantzun onena ematen duten diseinu aldagaiak optimizazio prozesu iteratibo batekin topatuko dituena. Tamaina optimizazioan egitura osatzen duten atalak ezin dira guztiz ezabatuak izan, eta zabalera edo azalera minimo bat izan behar dute. Era beran, forma optimizazioan, beharrezkoa izaten da, amaierako diseinuaren itxuraren inguruko ideia hurbildu bat izatea, abiada diseinu egoki bat aukeratu ahal izateko. Topologia optimizazio problema batean ordea, ez da beharrezkoa izango amaierako diseinuaren gaineko inolako ezagutza izatea, zeina "free design"-a sustatzen duen. Horretaz aparte, egituraren topologia aldatzeko ahalmenak posible egiten du zuloak sortaraztea materiala diseinu eremutik ezabatuz. Egituren optimizazioan aplikaturiko topologia optimizazio problemen helburua betidanik izan da material egoera bitarra duten material banaketak lortzea, hau da, bai solido zein huts azaltzen diren elementuak agertzea, eta ez tarteko dentsitatea daukatenak. Hala ere, problema hau ez dago ondo baldintzatua, eta optimizazio algoritmoen portaera alderraia eta ezegonkorra gauza dezake. Gainera, ezin da baieztatu emaitza optimoa aldagaien baimendutako eremuaren barnean egongo denik, eta baldin badago, puntu hori ez da orokorrean bakarra izango eta problemak minimo lokal ugari izango ditu. Problemaren baldintzatze txarrari aurre egiteko aukerak bi dira. Problema zuzenean zenbakizko metodoen bitartez ebatzi nahi bada, alde batetik diseinu aldagaien baimenduriko eremua zabal daiteke, eta bestetik, hauen gainean murrizpenen bat inposatu daiteke beren eremu baimendua murriztuz. Lehen aukerari problemaren erlaxamendua deritzo, eta honen adibideak dira jadanik ezagunak diren Homogenizazio Metodoa eta Material Solido Isotropikoaren Penalizazio metodoa (SIMP). Hala ere, problemaren erlaxazioa soila ez da askotan nahikoa izaten, eta badaude kasuak non lortutako emaitza ez den onargarria izango. Adibidez, egituren optimizazioan, zulo txiki asko agertzea bolumen total bereko zulo handi gutxi agertzea baino efizientzia handiagoa suposa dezakeenez, problemak mikroegiturak edo material konposatuz osatutako egiturak sortzeko tendentzia izango du. Arazo bat da hau, izan ere, baten arabera gauzatzen zuen. Nahiko intuitiboa zen pentsatzea era ez eraginkorrean lanean zegoen materiala tentsio baxua zuena izango zela, eta diseinu optimoa, puntu guztietan tentsio maximoa izango zuen material antolamenduak emango zuela. Beraz, emaitza hau lortzeko, iterazio bakoitzean tentsio maila baxuena zuten elementuak era sistematikoan ezabatzen ziren. Gaur egun, ESO metodoaren erabilpena oso zabala da eremu jarraituen optimizazio topologikoan [18], eta badago O.M. Querin, G.P. Steven eta Y.M. Xie-k [19] proposatutako metodo honen bertsio aditiboa ere, "Additive ESO" edo AESO moduan ezaguna dena. Materialaren ezabaketa estrategia ezberdinak ere garatu dira, eta garapen hauek "hard-kill" eta efizienteagoak diren "soft-kill" estrategia bidirekzionalak sortarazi dituzte. "Soft-kill" estrategian oinarrituriko metodo bat, "Bidirectional ESO" edo BESO bezala ezagutzen den metodoa da, non material ez eraginkorra ezabatua izaten ari den bitartean, material eraginkorra elementu eraginkorren inguruan eranzten den [20]. Honek jadanik egiaztatu du hainbat topologia problema ebazteko kapaza dela [21,22]. BESO metodoan, zerrenda batean jasotzen dira elementuak, beraien sentsibilitatearen balorearen arabera era beherakorrean ordenatuta, eta elementuen eraginkortasuna erabakiko duen atalase balio bat definitzen da. Iterazio bakoitzean atalase balioa baino txikiagoa den sentsibilitatearen balio bat duten elementuak ezabatuak izango dira, atalasetik gorakoak barneratzen diren bitartean. BESO metodoak, dentsitateetan oinarritutako metodoek bezala, SIMP parametrizazio metodoa eta ohiko iragazpen teknikak erabiltzen ditu emaitzen egonkortzea lortzeko [23]. Horregatik, BESO metodoa SIMP metodoaren bertsio eguneratu bat bezala sailkatu daiteke [24]. Bai ESO zein BESO metodoak oso gaitzetsiak izan dira, kasu batzuetan huts egiteaz aparte, badaudelako beste kasu batzuk non problema emaitza ez optimoetara gidatzen duten [25,26]. Egoera hauek ekiditeko helburuarekin, G. Roznavy eta O.M. Querin-ek, SERA edo "Sequential Element Rejection and Admission" metodoa proposatu zuten [27]. Nahiz eta SERA metodoa egituren optimizazio problema ezberdinak eta mekanismo malgu optimoen diseinu problemak ebazteko hedatua izan den, hau ere, "fully stressed" kasuetarako garatua izan zen hasiera batean. Bi metodoen arteko alde nabarienak sentsibilitateak tratatzeko eta elementuak sailkatzeko erak dira. BESO metodoak ez bezala, elementuak bi lista ezberdinetan sailkatzen ditu SERA metodoak. Lista batek elementu solidoak (1.4) Ikus daiteke nola, diseinu aldagaiak diren dentsitate elementalak ez daudela behartuta 0 edo 1 izatera, baizik eta bi balio horien arteko edozein hartu dezaketela. Erlaxazioaz aparte, kasu honetan, eremuaren bolumenaren gaineko murrizpen bat kontsideratu da, non 𝑉 momentuko frakzio bolumetrikoa den eta 𝑉0 helburu frakzio bolumetrikoa. Optimizazio prozesuan zehar, elementuen dentsitateak balio errealak hartu ditzala segurtatu behar da, hau da, bermatu egin behar da aldagai hauek ez dituztela inoiz 0 eta 1 bitartekoak ez diren balioak lortuko. Horretarako, murrizpen esplizitu batzuk ezarri zaizkie diseinu aldagaiei, eta hauen balio posibleen multzoa [𝜌𝑒 𝑚𝑖𝑛, 𝜌𝑒 𝑚𝑎𝑥] tartera murriztu da, non muga balio hedatuenak 𝜌𝑒 𝑚𝑖𝑛 = 0.001 eta 𝜌𝑒 𝑚𝑎𝑥 = 1 diren, betiere dentsitatearen muturreko balioak adieraziz. Nabarmentzekoa da, dentsitatearen mutur balio minimoa ez dela espero zitekeen balio hutsa, eta zerotik gertu dagoen balio bat dela ordea. Egoera hau, dentsitatearen balio nulu batek sortuko lukeen zeroz osaturiko zurruntasun matrizeak oreka ekuazioan eragingo zituzkeen singulartasunak ekiditeko asmoz gertatzen da. 1.2.2 Topologia optimizazio problemaren parametrizazioa 80ko hamarkadan M.P. Bendsoe eta N. Kikuchi-k lehenengo topologia optimizazio metodoa proposatu zutenetik, teknologia honek garapen oso esanguratsua izan du. Hurrengo lerroetan orain arteko topologia optimizazio metodo komunenak laburki eta era ulergarri batean azalduko dira. 1.2.2.1 Homogeneizazio metodoa (Homogenization Method) Homogeneizazio Metodoa forma optimizazio metodoen eboluzio bat bezala jaio zen. Izan ere, metodo honek, material konposatu artifizial baten laguntzarekin, forma optimizazio problema bat materialaren banaketa optimoa aurkitzeko problema batean bihurtzen du. Material konposatu hau, zulo mikroskopikoak dituzten gelaxkaz osatuta dago, 1.7 Irudiak erakusten duen bezala. Zulo hauek edozein itxura har dezakete, baina karratu forma da gehien erabiltzen dena. Karratu hauen dimentsioak kontrolatzeko µ1 eta µ2 parametroak definitzen dira, zeintzuk gelaxkaren orientazioa definitzen duen 𝜃 angeluarekin batera, problemaren diseinu aldagaiak izango diren. Aldagai hauen eboluzioak eremu ezberdinetan materialaren presentzia kontrolatzea ahalbidetzen du eta, esan den bezala, baita materialaren banaketa problema dimentsionaketa problema batean bihurtzea ere. Interesgarriak diren egoera partikular batzuk µ1 eta µ2-k 0 eta 1 balioak hartzen dituzten kasuak dira, hau da, µ1 = µ2 = 0 eta µ1 = µ2 = 1 direnekoak. Dimentsioen parametroen balio hauentzako gelaxka unitateek egoera solidoan edo hutsean dauden material eremuak deskribatuko dituzte, hurrenez hurren. Bestelako balioentzako, 0 eta 1 bitartekoak izango direnak, egoera semisolidoan dauden gelaxkak sortu daitezke, posible izanik bitarteko dentsitateak modelizatzea 1.8 Irudian aurkezten den bezala. Irudi berean, karratu itxurako mikrozuloa duen gelaxka unitario baten dentsitate baliokidea aurkezten da zuloaren azaleraren arabera. Kontuan izan behar da, kasu honetan µ1 = µ2 = µ dela, eta beraz, zuloaren azalera µ2 bezala kalkulatu daitekeela. 𝜃 angeluari dagokionez, egia bada ere posible dela hau diseinu aldagai bat bezala definitua ez izatea, eskuarki, aldagai bat bezala definitzea gomendatzen da, bestela, optimizatutako problemaren emaitzak dentsitateen bitarteko balioak dituzten eremu asko agertzeko tendentzia izango du. Laburbilduz, Homogeneizazio Metodoaren bidezko parametrizazioan, topologia optimizazio problema eremu porotsu bateko porotsutasun maila optimoa aurkitzeko problema dela esan daiteke. da, diseinu aldagaiek har ditzaketen balioen eremua zabaldu egiten duena. Energia elastiko minimoaren kasuan, diseinu aldagai hauek elementuen dentsitateak izan ohi dira, eta erlaxazioari esker, 0 eta 1 arteko edozein balio hartu dezakete, hau da, orain ez da aldagaien jokaera bitarrik egongo. Egoera honetan, ezin daiteke ziurtatu bukaerako diseinuak "black and white" erako material banaketa izango duenik, izan ere, azaldu den bezala, problemak mikrozuloz edo material konposatu batez konposaturiko eremuak sortzeko tendentzia izango baitu, bitarteko dentsitateak erakutsiz lortzen dena. Jadanik azaldu da nola problemaren erlaxazioa ez den nahikoa izaten, eta honetaz gain, bitarteko dentsitateak deuseztatzen dituen estrategia bat ere beharrezkoa izaten dela. SIMP metodoak, problemak jatorrizko material banaketa bitarrean konbergentzia izan dezan, bitarteko dentsitatean gaineko zigor bat eranzten dio problemari. Zigor hau propietate materialak modelizatzen dituen eskalatze funtzio baten bidez gauzatzen da, material propietateak 𝑝 penalizazio batez berrekatutako dentsitate erlatiboaren eta material solido isotropoaren propietateen arteko biderkadura bezala kalkulatzen dituena. 𝐸𝑒(𝜌𝑒) = 𝜌𝑒 𝑝 · 𝐸0 (1.5) Hemen, 𝑝 > 1 deneko balioek bitarteko dentsitateak ez efizienteak egiten dituzte, eta hauek aldagaiaren balio minimora (𝜌𝑚𝑖𝑛) bultzatzen dituzte beraien Young modulua zigortzearen bitartez. Era honetan, bitarteko dentsitateen zurruntasuna bere kostearekin konparatuta (bolumena) oso baxua izatea lortzen da, eremuaren zurruntasun globalean duten eragina murriztuz, hau da, 𝑝 > 1 izateak bitarteko dentsitateen presentzia ez ekonomikoa izatea gauzatzen du (1.9 Irudia). Urte askotan zehar zalantzan jarri zen SIMP metodoaren bitartez parametrizaturiko egitura batek termino fisikoetan interpretaziorik bazuen, hau da, (1.5) ekuazioak deskribatzen zuen portaera zuen material bat aurkitzea posible zenaren ideia kuestionatu zen. Alabaina, arrazoizkoa zirudien tarteko egoeren gailentasun fisikoa baztertzea interpolazio eskemak problema 0-1 emaitza batera gidatzen baldin bazuen. Azkenik, M.P. Bendsoe y O. Sigmund [41] izan ziren SIMP ereduari interpretazio fisiko bat eman ziotenak, metodoaren teoria matematikoa mikroegitura jakin batzuekin bat zetorrela frogatuz. barneratze, eta materialaren birbanaketa faseetan alegia. Lehenengo fasea bolumen murrizpena aktibatu gabe mantentzen den bitartean ematen da, eta helburu bolumen frakziora heltzeko, eremutik baztertzen eta barneratzen diren elementu kopurua ezberdina izan behar du derrigorrez. Zein kopuru izango den handiagoa hasierako puntuaren araberakoa izango da. Bolumen murrizketa aktibatzen den momentutik aurrera, bigarren fasea hasiko da. Bertan, bolumen totala konstante mantenduz, materialaren birbanaketa egiten da, non baztertutako eta barneratutako elementu kopurua berdina izango den, material egoera aldatzen duten elementu totalen balio absolutua hutsa izango delarik. Metodo honen eta beste hainbaten informazio sakonagoa aurkitu daiteke O.M. Querin, M. Victoria, C. Alonso, R. Ansola eta P. Martí-ren lan monografikoan [47]. 1.2.2.4 Beste optimizazio metodoak Azalduriko metodoez aparte, hasiera batean intuitiboagoak eta zuzenagoak iruditu daitezkeenak, urteetan zehar optimizazio problema heltzeko gainerako beste hainbat metodo agertu dira, adibidez, Level-Set teknikan oinarritutakoak. Level-Set (LSM) bezala ezagutzen dena, hasiera batean, inguru batean hedatzen diren ingeraden bilaketarako garatu zen metodo numeriko bat da [48]. Metodo honek bere geometria lazki aldatzen duten formen analisia ahalbidetzen du, eta proposatua izan zenetik, arlo oso anitzetan aurkitu ditu aplikazioak, hala nola, arrakalen propagazioen azterketa, olatuen airearen ondoriozko mugimenduaren azterketa eta gorputzen eskaneatua, eta ez zen denbora asko pasatu topologia optimizazioaren arlorako lehenengo aplikazioak agertu zirenerarte [16,49,50]. Bi kontzeptuen batzea, Level-Set metodoa eta topologia optimizazioa, era zuzenean suertatu zen, izan ere LSM-a beren topologia aldatzen duten formen analisi eta kontrolerako alternatiba erraz eta fidagarri bat bezala postulatzen zen. Ondoko eragiketak burutzea erraz egiten zuen: bi ataletan banatzen den forma bat aztertzea, zuloen nukleazioa analizatzea, eta hauen kontrako eragiketen azterketari ekitea. Eremu bidimentsional batean, edozein forma edo geometria, gainazal edo maila funtzio baten zero plano batenganako proiekzioa bezala definitu daitekeela proposatzen du LSM-ak. Forma horren ingeradak, maila funtzioak zero balioa hartzen dituen puntuak izango dira, (1.8) ekuazioak eta 1.11 Irudiak bai matematikoki zein grafikoki erakusten duten bezala. Irudia 1.11. Forma baten LSM metodoaren bidezko definizioa. Ekuazio honetan, 𝜑𝐿𝑆𝑀 level-set edo maila funtzioa da, eta 𝒑𝑳𝑺𝑴 maila gainazaleko puntu baten posizioa. Geometriak deskribatzeko ideia hau da hain zuzen ere metodo honen optimizazio topologikorako hedapenean hartzen dena, edozein egitura, kurba multzo batek mugatutako gainazal itxi bat bezala kontsideratu baitaiteke. Definizio honek posible egiten du egitura bat leve-set funtzio baten bidez deskribatzea. Egitura eta bere ingeradak, level-set funtzioak balio nulu edo positiboak hartzen dituzten puntuez osatuta egongo dira, bestelako puntuek, eremu hutsak eta zuloak deskribatzen dituzten bitartean (ikusi 1.11 Irudia). Gaur egun ez dago oraindik 𝜑𝐿𝑆𝑀 funtzioarentzako adierazpen konkreturik eta hau (1.8) baldintza egiaztatzen duen edozein funtzio izan daiteke. Hala ere, badago 𝜑𝐿𝑆𝑀 hasieratzeko era nahiko hedatu bat, non level-set funtzioa zeinudun distantzia funtzio bat bezala hasieratzen den. Behin optimizazio prozesua hasi den eta lehen iteraziotik aurrera, level-set funtzioak sentsibilitatearen analisi prozesuan lortutako emaitzen arabera aldatuko da, beti ere (1.8) baldintza errespetatzen delarik. Hau da, LSM-ak gainazal bat eboluzionarazten du, iterazio bakoitzean 𝜑𝐿𝑆𝑀 = 0 planoarekin mozten dena egitura eta bere ingeradak definitzeko. LSM metodoak proposatzen duen ikuspuntua oso ezberdina da SIMP eta RAMP metodoek proposatzen zutenarekiko, izan ere, lehen honek, topologia optimizazio problema era diskretuan heltzen du, bitarteko dentsitateak saihestuz eta ingeraden definizio hobea lortuz. Beste diferentzia nabari bat da, x Level-Set edo maila gainazala y φLSM= 0 φLSM < 0 φLSM> 0 φLSM SIMP eta RAMP metodoek, elementu bakoitzaren sentsibilitatea kalkulatzen duten bitartean, LSM-ak egitura osoaren sentsibilitatea kalkulatzen duela, eta gainera, azken honetan, topologia ez da dentsitateen eguneraketaren arabera egiten, level-set gainazalaren menpeko ingeraden mugimenduaren arabera baizik. Sentsibilitate analisia egituraren topologia eta forma deribatuen kalkuluaz baliatzen da, eta hauek esango dute nola eguneratuko den level-set funtzioa. Prozesu hau nahiko konplikatua izaten da, level-set gainazala eboluzionarazteko beharrezkoa baita eboluzio funtzio bat definitzea, Hamilton-Jacobi motako funtzio bat esaterako, diferentziazio finitu eskema baten bidez ebatzi behar dena. Gainera, aukeratzen den eboluzio funtzioak determinatuko du zuloen nukleazioa posiblea den edo ez. Azkenik, kontuan izan beharreko beste faktore bat da, Level-Set metodoak ez duela ziurtatzen bolumen murrizpena beteko denik, eta beharrezkoa egiten du topologia eta forma sentsibilitateen kalkulurako Lagrange funtzio bat erabiltzea. Topologia problema diseinu eremuaren parametrizazio bat eginez abordatzen duten metodoen artean Moving Morphable Component (MMC) eta Moving Morphable Voids (MMV) metodoak aurki daitezke. Hauek nahiko berriak dira, eta nahiz eta beren jokaerak forma optimizazioak duenaren antza handia izan, eta oso erabiliak ez badira ere, era laburrean azalduko dira lan honekin duten erlazioagatik. Metodo hauei jarri zaien aitzakietariko bat, abiadako diseinu eremuarekiko duten dependentzia da, izan ere, forma optimizazioa bezala, ez direlako egituraren topologia aldatzeko gai. Edozein egitura, diseinu eremu batean bolumen espezifiko bat okupatzen duen material solido kantitate batez osaturiko objektu bat bezala definitu daitekeen ideian oinarritzen da X. Guo, W. Zhang eta W. Zhong-ek [51] proposatutako MMC metodoa. Ideia hori jarraituz, egitura bat, edozein topologia izanda ere, osagai kopuru finitu batean deskonposatu daiteke. Hargatik, metodo honek, abiada diseinu bezala, eremu huts batean ausazko eran sakabanaturiko eraikuntza bloke multzo bat kontsideratzea proposatzen du. Bloke hauek eremuan zehar desplazatzeko, biratzeko eta transformatzeko gaitasuna dute, honela, beraien posizio, orientazio, forma eta konektibitate optimoak lortzen dituztelarik. Ulergarriagoa bada, metodo hau barren optimizazio problemekin parekatu genezake, edo baita, oinarrizko egitura moldagarria duen barra optimizazio problema bat bezala ulertu [51]. Bloke bakoitzak luzera, lodiera eta inklinazio bat esleituta izango ditu, eta bere zentroaren posizioarekin batera, diseinu aldagaiak izango dira, 1.12 Irudian erakusten den bezala. Bloke bakoitzaren aldagaiak bektore batean gorde egingo dira, eta bektore hauek aldagaien matrize batean batu. Ondorioz, problema honen helburua, helburu funtzioa minimizatzen duen, eta diseinu murrizpenak betetzen dituen aldagaien matrizea topatzea izango da. Antzerako beste ikuspuntu batzuk [52–54] lanetan aurki daitezke, non nobedade nabarienak, Herzats material ereduaren eta Solid Isotropic Material with Penalization parametrizazioaren aplikazioa diren. Azken honek aldagai berriak behar ditu eta blokeen dentsitatea kontrolatzea ahalbidetzen du. Irudia 1.12. MMC metodoaren adibide teorikoa. MMV metodoak jokaera berdintsu bat du, baina oraingoan, eraikuntza blokeen ordez hutsuneak erabiltzen dira. Beraz, kasu honetan topologia optimizazio problema forma optimizazio problema huts batean bilakatzen da. Dena den, ingeraden gainean lokaturik dauden kontrol puntuekin kontrolatu beharrean, ingeraden forma, hauek deskribatzen dituzten B-Spline kurbak definitzen dituzten parametro geometriko multzoarekin kontrolatuko da. Ondorioz, diseinu aldagaiak B-Spline kurben itxura definitzen dituzten kontrol puntuak, zentroaren posizioa eta ardatzen orientazioa dira (ikusi 1.13 Irudia). Argi dago, aldagai kopurua handitu egingo dela kontrol puntu gehiago kontsideratzen badira. F 2Lk x (x0k,y0k) 2tK θK Irudia 1.13. (a) B-Spline kurba baten errepresentazio parametrikoa, eta (b) MMV metodoak kontsidera dezakeen abiatze eremu baten adibidea. Diseinatzailea da hasierako eremuan egongo diren zulo kopurua definituko duena, eta hauen forma iterazio prozesuan zehar moldatzen joango da, ingeradak forma optimizazioan aldatzen diren bezala, egituraren geometria esplizituki definitzen dituzten diseinu aldagaien menpean. 1.2.3 Topologia optimizazio prozesua Erabiltzen den parametrizazio metodoa alde batera utziz, (1.4) problemaren erresoluzioa ez da gehienetan zuzena eta 1.14 Irudian erakusten den bezalako prozesu iteratibo bat behar izango da, non analisi eta optimizazio faseak txandakatzen diren. Iterazio zikloaren lehenengo pausua, behin problema eta diseinu parametroak definituak izan diren, oreka ekuazioa ebaztea eta elementu finituen bidez desplazamenduen kalkulua egitea izango da, gerora iterazio horretako diseinuaren energia elastikoa kalkulatzeko. Ondoren, sentsibilitatearen analisia burutzen da, eta hauek helburu funtzioaren eta murrizpenen gainean diseinu aldagaiek duten influentzia deskribatuko dute. Ondorioz, iterazio bakoitzean aldagai horiek eguneratzeko erabiliko ditu algoritmoak. Pausu guzti hauek errepikatuak izango dira aurre definitutako konbergentzia irizpide bat bete arte. F (a) (b) (xc,yc) d3 d2 d1 P4=P0(x0,y0) P2(x0,y0) P1(x0,y0) P3(x0,y0) d0 θv 2θv optimizazio zikloaren emaitzak dira, 0 iteraziotik hasita konbergentzia irizpidea bete arte errepikatuko dena. 1.2.4 Sentsibilitate analisia Diseinu jakin bat n-dimentsiotako espazio baten barneko puntu bat bezala ulertu daiteke, non espazio horretako ardatz bakoitza diseinu aldagai bakoitzarekin erlazionatuta egongo den. Topologia optimizazio problemak espazio horretan abantzatzen du, aurretik definitu beharko den ibilbide bat jarraituz, helburu funtzioaren balio egonkorra den eta aldi berean murrizpen guztiak betetzen dituen puntura heldu arte. Segitu beharreko ibilbidea topatzeko hainbat era existitzen dira, eta hauetariko bat helburu funtzioaren eta murrizpen ekuazioen gradienteen kalkulua da. Deribatu horien kalkulutik sortzen da Sentsibilitate Analisia. Horrela ba, topologia optimizazioaren testuinguruan, Sentsibilitate Analisia egituraren diseinua konfiguratzen duten aldagaien aldaketek, egiturak aplikaturiko kargei ematen dien erantzunean eragiten dituzten aldakuntzen kalkulua bezala ezagutzen da. Dependentzia hori ezagutzen denean, aldagai eta erantzunaren arteko erlazioa, erantzunak bere muga balioetara konbergitu dezan aldagaiek zelan aldatu behar duten erabakitzeko prest gaude. Hitz batez, Sentsibilitate Analisiak diseinu aldagai baten magnitudea aldatzean egiturari zer gertatzen zaion jakitea ahalbidetzen du. Sentsibilitate Analisiaren beste aplikazio interesgarri bat diseinu parametro baten aldaketak jadanik optimizatua dagoen diseinu bati zelan eragiten dion ebaluatzea da. Diseinu optimo batetik abiatuz, honen sentsibilitateak ezagututa, eta lehenago konstante mantendu zen parametro bat aldatuz, perturbazio puntual horri lotutako diseinu optimo zuzenduak aurresatea ahalbidetzen du Sentsibilitate Analisiak, optimizazio prozesu berri baten beharra saihestuz. Azaldutakoak, Sentsibilitate Analisiaren aplikazio posibleetako batzuk dira soilik, halere, badaude beste hainbat eta hainbat aplikazio potentzial gehiago. Garrantzitsuenetariko batzuk hurrengo hauek dira: • Diseinuaren gaineko informazio kuantitatiboa eransten du. Sentsibilitateen balioek, diseinu aldagaiei eta hauek problemaren gainean duten eraginari buruzko informazioa gordetzen dute, diseinua forma interaktibo batean gidatzeko erabil daitekeena. Informazio hau zurruntasun falta, erresistentzia falta, gehiegizko bibrazioak … bezalako ahultasun posibleak zuzentzeko erabil daiteke ere. • Diseinuaren modifikazioak kuantifikatu eta diseinu aldagaiak bere garrantziaren arabera sailkatu. Sentsibilitate analisiak diseinuaren hobekuntzan diseinu aldagaien kontribuzioa nolakoa den identifikatzea ahalbidetzen du. • Analisi hurbilduen kalkulua Funtsean, Sentsibilitate Analisiak ez du soilik optimizazio problemetan erabilgarria dela erakutsi, eta diseinu erreminta erabilgarri eta praktikoa dela ere frogatu du; hori dela eta, elementu finituen software komertzial gehienek beren prestazioen artean daukate. Optimizazio matematiko software hauek deribatu partzialak erabiltzen dituzte emaitza optimorako bilaketa ibilbidea ezagutzeko, zeinek egituren diseinu optimoaren arloan sentsibilitateen kalkuluak duen interesarekin konektatzen duen. Deribatuko diren funtzioen izaera asko aldatu daiteke, kasu errazenetik kasu konplikatuenera. Alabaina, gaur egun, prozedura aukera oso zabala existitzen da eta, ziur asko, problemaren egoera konkretura moldatzen den bat egongo da. 1.15 Irudian ikus daitekeen bezala, eskuarki, sentsibilitateen kalkulua bi prozedura ezberdinen bidez egin daiteke [55]. Lehenengoak, abiada puntutzat egituraren eredu jarraitua duenak, ekuazio jarraituen kalkulu bariazionalean du oinarri. Bigarren aukera, egituraren elementu finituekin diskretizaturiko eredutik abiatzen da, eta eredu honen portaera gobernatzen duten ekuazioen diferentziaketan oinarritzen da. Eredu diskreturako garatutako metodoen artean hiru familia nagusi aurkitu ditzakegu, hala nola, Diferentzia Finituen metodoa (DFM), Aldagai Adjuntuaren metodoa (AVM) eta metodo Zuzena edo Pseudokargen metodoa, non azken hau metodo analitiko eta semianalitikoetan adarkatzen den. Metodo bat edo bestearen arteko aukeraketa ingeniariaren esku dago, zeinek aurkituko duen funtzioaren arabera egin dezake aukera. Diferentzia Finituen bidezko deribatzean, deribazio gaia beharrean gehikuntza gaia erabiltzen da, hau da eta edozein aldagairen sentsibilitatearen kalkulua egiteko erarik errazena. Metodo honek helburu funtzioaren kalkulua birritan (gutxienez) gauzatu behar delako desabantaila dauka. Gainera, kalkuluaren doitasunak, aplikatzen den perturbazioaren inkrementuarekiko dependentzia Irudia 1.15. Sentsibilitateen kalkulurako erresoluzio metodo ezberdinen sailkapena Metodo Zuzena, bere izenak esaten duen bezala, ekuazioaren deribatze zuzena egitean datza, eta ekuazio esplizituentzako, edo erraz samarrak diren ekuazioentzako, metodo arin bat bezala prestatzen da. Kontrara, aldagai adjuntuaren metodoa, diseinu aldagaia sakonki ostendurik duten ekuazioetan aplikatzeko interes nabarmenekoa da, izan ere, kontsiderazio matematiko sinpleen bidez, ekuazio hauen deribatuak era erraz batean garatzea ahalbidetzen baitu. 1.2.5 Optimizazio problemaren ebazpena Nahiz eta sentsibilitateen balioak lortu diren, eta beraz aldagaiek (1.4) problemaren erantzunarengan duten efektua ezaguna den, problema ebazteaz eta diseinu aldagaien eguneraketaz arduratzen den optimizazio metodo edo algoritmo bat behar da. Optimizazio algoritmo aniztasun oso nabarmena aurkitu daitekeen arren, hauek metodo zuzen edo zeharkako metodoetan banatu daitezke, edo baita optimalitate irizpideetan oinarritutako eta programazio matematiko algoritmoetan oinarritutako prozeduretan (ikusi 1.16 Irudia). Eredu jarraia Eredu diskretua Aldagai Adjuntuaren Metodoa (AVM) Diferentzia Finituen Metodoa (DFM) Metodo Semianalitikoa(SA) Metodo Analitikoa Metodo Zuzena edo PseudokargenMetodoa Irudia 1.16. Optimizazio algoritmoen sailkapena Optimalitate irizpideetan oinarritutako teknikek, murrizpen ekuazio batzuei jositako helburu funtzioa minimizatzeko problema era zuzenean heldu beharrean, emaitza optimoak errespetatu behar duen propietate bat ezartzen dute. Hots, emaitza optimoa izan dadin beharrezkoa (eta batzuetan nahikoa) den optimalitate baldintza bat definitzen dute. Propietate hori, adibidez, Kuhn Tucker baldintzen edo Nekean lan egiten duen Diseinuaren (Fully-Stresses Design) irizpidearen arabera definitu daiteke, eta bete dadin, problema puntu horretara gidatuko duen algoritmoa definitu beharko da. Teknika honek badu bere interesa, batez ere erakusten duen programazio erraztasunagatik, eta gehienetan problemaren tamaina edozein izanda ere, optimotik gertu dauden emaitzetara gidatzen duelako. Gainera, programazio matematiko metodoekin (MPM) alderatzen badugu, analisi estruktural gutxi behar izaten ditu. Bestalde, MPM-ak oinarri tekniko solidoagoa eta zehatzagoa duen aukera bat bezala aurkezten dira. MPM-ek, OC-ak ez bezala, emaitzak optimotik urrun gera daitezkeen egoerak saihesten dituzte. Alabaina, hurbilketa kontzeptua proposatu zenerarte, MPM-en aplikazioak topatzen zuen oztopo nabarmenena aldagai eta murrizpen inplizitu ugari zituzten problemekin lan egiteak suposatzen zuen koste konputazional altuan zuen iturburua. Hurbilketa kontzeptuak aukera oso garrantzitsu bat suposatu zuen metodo hauentzat, honekin batera zetorren jatorrizko optimizazio problema hainbat azpiproblema hurbildutan banatzeko gaitasunak, emaitza optimoak elementu finitu bidezko analisi gutxirekin lortzea ahalbidetu baitzuen. Azpi-problema Zeharkako Metodoak Metodo zuzenak Programazio matematiko metodoak Primal Metodoak Metodo Dualak OptimalitateIrizpideak (OC) OptimalitateIrizpide Diskretua (DOC) OptimalitateIrizpide Jarraitua (COC) zen, eta enpresa eta ikerketa talde berrien agerpenarekin batera, prozesu berriak ere agertu ziren, hauen artean adibidez, laser bidezko sinterizazioan eta lagatze urtu bidezko modelizazioan oinarritutako lehen metodoak. Esan bezala, teknologia hauek prototipazio azkarrera zuzendu ziren hasiera batean, baina gaur egunean industria prozesuetan, prozesu medikoetan, eta amaierako produktuetan aplikatzeraino izan dira garatuak. Azken urteetan eman diren aurrerapen garrantzitsuenetariko batzuk, 2000. urtetik honakoak, aireko gidari gabeko ibilgailu, automobilen, kontsumo produktuen, eta berriki, organo eta ehunen 3D inprimaketaren gainean eman dira. Jarraian azaltzen den 2.1 Taulak fabrikazio aditiboak gaur egun dituen aplikazioen bilduma bat erakusten du. Taula 2.1. Teknologia gehigarrien egungo eta potentzialak diren aplikazioak. INDUSTRIA EGUNGO APLIKAZIOAK APLIKAZIO POTENTZIALAK AUTOMOBILISTIKOA -Prototipazio azkarra -Azken erabilpenerako osagaien fabrikazioa -Lankidetza proiektuetan garatu eta diseinatutako osagaiak AERONAUTIKOA -Osagaien espezializatuak -Erresistentzia altuko materialekin eraikitako egitura arinak -Eskaerapeko osagaien fabrikazioa espazioan -Tamaina handiko egituren fabrikazioa espazioan OSASUNA -Inplante eta protesiak -Gailu eta tresna medikoak -Audiofono eta inplanteak -Transplanteak egiteko organo eta ehunak -Eskala handiko produkzio farmazeutikoa -Terapia erregeneratiboetarako giza ehunen garapena KONTSUMOA -Prototipazio azkarra -Iterazio faseen testatzea eta ebaluazioa -Produktu pertsonalizatuak -Kontsumitzaileekin lankidetzan diseinaturiko produktuak -Produktuen pertsonalizazio masiboa Gaur egun, eta patente askoren iraungitzearen ondorioz, posible da fabrikazio aditiborako makina ugari eta ezberdinak aurkitzea, hauen arteko diferentzia nabarienak erabil daitezkeen materialen sorta, geruzak sortzeko jarraituriko prozesua eta geruzen arteko loturak egiteko prozesua direlarik. Diferentzia hauek izango dira makinaren zehaztasuna, piezaren propietate mekaniko eta materialak, fabrikazio abiadura, makinaren tamaina, behar izango den postprozesaketa maila eta makinaren kostua determinatuko dituztenak. Hurrengo ataletan AM teknologia ezberdinak azalduko dira, eta fabrikazio prozesu orokorra pausuz pausu azalduko da baita, eredu birtualaren kontzepziotik eredu eraikiaren postprozesatze pausuararte. Hala ere, lehenik eta behin, AM teknologiek fabrikazio arloan jokatzen duten papera zein garrantzitsua den jakiteko, hauen eta fabrikazio metodo klasikoen arteko konparaketa egingo da. 2.2 Fabrikazio Aditiboa vs. Fabrikazio Metodo Klasikoak Esan bezala, atal hau AM teknologien eta fabrikazio metodo klasikoen arteko konparaketa egitera bideratu da, eta bertan, bi teknologien gaitasunak parekatu eta bakoitzaren abantailak eta desabantailak azpimarratuko dira. Hitz batez, esan daiteke, AM teknologien oinarrizko printzipioa objektu bat Ordenagailu bidez Lagunduriko Diseinu software (CAD) batekin garatutako 3D eredu batetik abiatuz fabrikatzea dela. Fabrikazio metodo klasikoek ez bezala, hauek ez dute aurrez planifikatua izateko beharrik, eta 3D objektu baten fabrikazio prozesua nabarmen errazten dute. Bestelako fabrikazio teknologiek eragingo den geometriaren azterketa eta analisi sakona behar izaten dituzte piezak makinan izan beharko duen posizioa, erabiliko diren erremintak eta gauzatu beharko diren eragiketen ordena aukeratzeko. Hala ere, AM teknologien ezaugarri nabarmenena, eta fabrikazio teknologia klasikoetatik bereizten dituena, 3D objektuen geruzaz geruzazko eraikitzea da. Jokabide hau historikoki erabili izan ohi denaren guztiz kontrakoa da, izan ere fabrikazio teknologia klasikoak material harrotze prozesuetan dute oinarri. Alabaina, fabrikazio aditiboa fabrikazio metodoen etorkizuna bezala azaltzen bada ere, teknologia hau momentuz guztiz ondu gabe dago, eta badaude oraindik aplikazioak non metodo klasikoak eraginkorragoak diren. Esaterako, kate-produkzioan, non azpi-prozesuak estazio finkoetan gauzatzen diren, metodo klasikoek sorta luzeen fabrikazio kostuak amortizatzen dituzte. Metodo klasikoak oso garatuta daude gaur egun eta heldutasun maila oso garrantzitsu bat eskaintzen dute, erabiltzen dituzten material sorta zabalean eta piezen tamaina oso aldakorrean islatzen dena. Bere partetik, teknologia aditiboak oso lehiakorrak dira bolumen baxuko sortetan eta tamaina txikiko piezetan. AM-en beste puntu gogorrenetariko bat, eta zehazki industriak gehien aprobetxatzen duena, beste edozein mekanizazio prozesurekin gauzatu ezinak izango liratekeen diseinu korapilatsuak, geometria konplexuak, barrunbeak, edo sareta formako mikroegiturak gauzatzeko gaitasuna da. Esate baterako, mikroegiturak eratzeko gaitasunak, industria aeronautikoan hain desiratuak diren egitura arinak diseinatzeko aukera ematen dio ingeniariari. Aldi berean, diseinu oso konplexuak materiarazteko gaitasun honek, "free-design"-erako gaitasuna faboratzen du. AM-ak produktuen kustomizazioa ere ahalbidetzen du, izan ere, oso erraz egin daiteke edozein aldaketa aurredefinituriko eredu birtual batengan. Ezin da ahaztu ere egin, merkaturako irteera arina errazten dutela, eta honekin batera, eskaerapeko osagaien fabrikazioa sustatzen dutela. Azpiko 2.2 Taulan bai metodo klasikoen bai fabrikazio aditibo metodoen bereizgarritasun garrantzitsuenak aipatzen dira. Metodo klasikoak Metodo aditiboak -Masa produkzioa. -Material erabilgarri sorta zabala. -Tamaina handiko osagaien produkzioa. -Teknologia helduak eta ondo ezarriak. -Diseinu konplexuagoak. -Merkaturako irteera azkarra. -Hondakinen gutxitzea. -Diseinu askatasuna. -Diseinua modifikatzeko flexibilitatea. -Ez dute mihiztatze prozesurik behar. -Ez dago mekanizazio prozesuen beharrik. -Eskaerapeko produkzioa. -Produktuen kustomizazioa. Taula 2.2. Metodo klasikoak eta metodo aditiboak 2.3 Prozesu eta teknologia aditiboei sarrera Edozein pieza, materiala geruzaz geruza gehitzean oinarritzen diren prozesuen bitartez fabrikatzeko ideia proposatu zenetik, fabrikazio aditiborako hainbat eta hainbat prozesu eta teknologia berri garatu izan dira, eta sail egiten da klasifikazio orokor bat ezartzea. Gaur egun badaude klasifikazio irizpide ezberdinak, eta batzuek erabilitako teknologiaren araberako sailkapena egiten duten bitartean [58,59], beste batzuek sailkapen bidimentsional bat proposatzen dute, non prozesu ezberdinak erabilitako estratifikazio metodoen, eta erabilitako materialen arabera sailkatzen diren [60]. Kasua edozein izanda ere, gaur egun merkatuan aurkitu daitezkeen teknologiak 7 dira. 2.3.1 Kupel foto-polimerizazioa Foto-polimerizazioa fabrikazio aditibo formarik zaharrena da. Prozesu honetan, oinarrizko materiala kupel batean gordetzen den foto-polimero likido bat da, fabrikazio prozesuan zehar kanpo erradiazio iturri baten bidez ondua izango dena. Materiala ontzen den bakoitzean geruza berri bat sortzen da, eta kupel barruko plataforma beheratu egiten da hurrengo geruza formatuko duen material likidoari lekua uzteko. Materialaren ontzea burutzeko 3 aukera ezberdin daude: eskaneatze bektoriala, maskara eskaneatzea, eta laser sorta bidezko fotoi bikoitzeko eskema. Azpiko 2.1 Irudian ikusten dena eskaneatze bektorial bidezko ontze prozesua da, zein, gidatutako laser sorta bakarreko ontze prozesu batean datza. Bitartean, fotoi bikoitzeko eskeman laser sorta bi behar izango dira. Maskara bidezko eskemak, laserra gainazal handiago bat hartzea ahalbidetzen duen tamaina handiagoko erradiazio iturri baten bidez ordezkatzen du. Eskaneatze bektorialaren eta maskara bidezko eskaneatzearen kasuetan pieza kupelaren gainazalean ontzen denez, askotan beharrezkoa izaten da piezak ikusgai izan duen gainazalaren gainean estaldura bat jartzea. Fotoi bikoitzeko eskeman ordea, hau ez da beharrezkoa izango, izan ere, kasu honetan piezaren ontzea hau guztiz murgilduta dagoelarik egiten da eta. 2.3.2 Material injekzioa Material injekzio prozesuak harreman estua du etxean eduki daitekeen edozein 2D inprimagailurekin, baina lehenengo hauetan, tinta bat beharrean, material bat injektatzen da, geruzak formatu ahala bertikalki hasiko den hirugarren dimentsio bat sortuko duena. Horretarako, buru higikor batek, hau inguratzen duen argi ultramore batez solidotzen diren material tantak lagako ditu fabrikazio eremuan zehar mugitzen den bitartean (2.2 Irudia). Gaur egun material injekzio prozesuak ondo finkaturik daude eta potentzial handia aurkezten dute, baina hauen garapena zertxobaiten moteldua izan da aspektu tekniko eta fabrikazio prozesuaren gaineko zailtasunak direla eta. Oinarrizko faktorea, eta geraldi honetan influentzia gehien izan duena, material tanten eraketa eta solidotze prozesuetatik eratortzen da. Materialak bi fase aldaketa jasaten ditu prozesuan zehar, solidotik likidora lehenengo eta likidotik solidora ondoren. Era honetan tantak sortu, pitatik pasatu eta material eremuan dagoen materialarekin fusionatuko dira piezaren forma progresiboki sortuz. Solidotik likidorako fase aldaketa ez da gauza erraza eta fabrikazio materialaren, inplikaturiko hardwarearen eta fabrikazio parametroen funtzioan dago. Bigarren pausua, solidotze fasea, tanta airean dagoela edo talka gertatu bezain laster eman behar da. Azken pausu hau nahiko kritikoa da eta erroreak ager daitezke tantek era uniforme baten solidotzen ez badute. Irudia 2.2. Material injekzio prozesua Material tanten lagatze fasea ere kontrolatu beharko da, eta beraz, tanten ibilbidea, talka, eta substratuarekin eta aurretik lagatako geruzekin duten interakzioa aztertu beharko dira. Tanten ibilbidea kalkulatzerako orduan, Plataforma Urtutako materialaren tantak UV argia kontutan izan behar da bai substratua eta baita pita ere, mugitzen egon daitezkeela. Gainera, abiadura eta tamaina bezalako faktoreek ere tanta lagako den eremuan eragina dute, piezaren gainazal bukaera eta tolerantzia erasanez. Tanten talka kalitatearen analisiak arreta handia behar du baita, izan ere, tanta hegan dagoen bitartean apurtzeak edo talka egiterakoan koroa bat eratzeak, banaketa azalera afektatzen du. Fabrikazio aditibo prozesu honen abantaila anitzen artean, inplikatzen duen kostu baxua, fabrikazio bizkortasuna, eskalatua izateko duen erraztasuna, piezak material anitzetan fabrikatzeko aukera eta pieza koloreztatuak inprimatzeko duen gaitasuna izendatu daitezke. Material injekzio makinak merkeagoak izan ohi dira gehienetan, neurri handi batean, laser unitaterik ez dituztelako behar. Gainera, erraz ordeztu daitezkeen osagaiak izaten dituzte. Halaber, erraza da prozesu hauek eskalatzea, non eskalabilitateak fabrikazio abiadura pita kopurua aldatuz kontrolatu ahal izateari egiten dion erreferentzia. Hala eta guztiz ere, esan beharra dago, nahiz eta hasiera batean material plastiko, zeramiko zein metalikoak erabiltzea posiblea den, komertzialki eskuragarri dauden materialak argizariak eta foto-polimeroak direla gehienbat, eta lor daitekeen zehaztasuna ez dela beste prozesu askotan lor daitekeena bezain ona. 2.3.3 Material estrusioa Material estrusio prozesuen oinarrizko funtzionamendu kontzeptua oso erraza da, eta aurre berotutako pita baten bidez, fabrikazio eremuan harizpi moduan lagatzen den material termo-plastiko baten estrusioan datza (2.3 Irudia). Hau da prozesu ohikoena eta gehienetan, etxean eduki daitezkeen 3D inprimaketa makinek erabiltzen dutena. Material estrusio prozesuak, nahiz eta hau erlatiboki erraza izan, aldagai kopuru handi bat dauka, adibidez, material emaria, materialaren gaineko estrusio presioa edo hariaren diametroa, zein aldi berean, pitaren desplazamendu abiaduraren menpekoa den. Halaber, materiala ahalik eta hoberen lotu eta piezaren forma mantentzen dela solidotu behar da. Gaur egun, prozesu hau heltzeko bi aukera daude. Alde batetik, eta gehien erabiltzen dena, materialaren egoera tenperaturaren bidez kontrolatzean datza. Kasu honetan, materiala likido egoeran gordetzen da ganbara batean, zein materiala fabrikazio eremura jariatzen duen pitarekin konektatua dagoen. Bigarren aukeran, solidotzea erreakzio kimiko baten bidez ematen da, eta piezak onduak edo lehortuak izaten dira. Irudia 2.3. Material estrusio prozesua Edozein material estrusio prozesuren oinarrizko printzipioak, materiala hornitzeko metodoa, materialaren fusioa, materiala pitatik jariatu dadin honen gainean aplikatu beharreko presioa, estrusio prozesua, materialaren lagapena, materiala aurreko geruzen arteko lotura, eta euskarri materialaren lagapena dira. Materiala hornitzerako orduan, posible da materiala ganberara bai likido zein solido egoeran kargatzea, azken honek pellet edo hauts partikula forma inplikatzen dituelarik. Kargatzeko egoera honek determinatuko du materiala hornitzeko prozesua zein izango den. Karga egoera likidoan egiten denean, hornidura prozesua materialaren ponpaketaren bidez egin daitekeen bitartean, karga egoera solidoan egiten denean, beharrezkoa da grabitate bidezko edo helize bidezko material horniketa metodoren bat aplikatzea. Orobat, karga egoera solidoan egitean, materiala urtu egin beharko da prozesuaren punturen batean, zein eskuarki, biltegiratze ganbararen inguruan kiribildutako berogailu multzo bat arduratzen denaz. Egoera perfektu eta ideal batean, ematen den beroa konstante mantendu beharko litzateke eta ganbararen tenperatura materialaren egoera likidoa ziurtatzen duen tenperaturarik baxuena izan beharko luke, aldi berean material polimerikoaren degradazioa saihestuko duena. Hariak izango duen forma eta tamaina, pitaren forma eta tamainaren araberakoak izango dira. Logikoki, pita honen diametro handiagoek material emari handiagoa eta fabrikazio denbora laburragoak ahalbidetuko dituzte, baina prozesuaren zehaztasunaren kostuan. Pitaren diametroak badu eragina ere lortu daitekeen lodiera minimoaren gainean, eta jeneralean, diametro Berogailua Pita Objektua Euskarri materiala Plataforma Material harila horren bikoitzaren azpitiko tamainak (zabalerak) dituzten detaileak saihestea izaten da gomendioa. Printzipioz, era honetan, edozein xehetasun era egokian inprimatu ahal izango da. Idealki, behin materiala estruitu denean, hariaren forma eta tamaina berdin mantendu beharko lirateke, hau da, behin haria solidotu den, bere diametroak ez luke aldatu behar, ezta piezaren forma orokorra ere. Aitzitik, grabitateak eta gainazal tentsioek pieza distortsionatu dezakete, eta hozte eta sikatze prozesuek harien tamainaren aldaketa eragin dezakete. Material estruitua gel forman edo likido egoeran dagoenean, posible da solidotze prozesuan zehar materiala zertxobait uzkurtzea, eta gelaren kasuan material porotsu bat sor daiteke gainera. Bestalde, hozte prozesua oso ez lineala izan ahal izateak deformatutako eta distortsionatutako geometriak agertzea eragin dezake. Horrela ba, komenigarria izaten da bai hozte prozesua kontrolatzea, bai hozte ganbararen eta honen inguruko atmosferaren arteko tenperatura diferentzial minimoa bermatzea. Kontutan izan beharreko beste aspektuetariko bat da, materiala inertzia duten objektu mugikor multzo baten bidez estruzionatua izaten ari dela, mugimenduaren noranzkoan ematen den edozein aldaketak dezelerazioazelerazio ziklo bat jarraitzea eragiten duena. Material emaria abiadura aldaketa hauei egokitu behar zaio, lagako den material bolumena ez da homogeneoa izango bestela. Azkenik, geruza ezberdinen arteko loturari arreta jarriko zaio. Geruza berrian mantentzen den energia maila alboko geruzak aktibatzeko nahikoa baldin ez bada, ez da hauen arteko fusioa emango eta geruza berria aske geratuko da, edo apurketa eremu bezala ezagutzen dena sortuko du. Bestalde, energia gordea lar altua denean, posible da aurretik lagatako geruzako materiala ur dadila pieza deformatuz eta gainazal akabera kaxkarra sortuz. Haatik, badaude kasuak non, apurketa gainazal kontrolatu bat lagungarria izan daitekeen, adibidez, euskarri egituren eta egitura printzipalaren arteko lotura puntuetan bi hauek material ezberdinarekin eraiki izan badira. Era honetan, euskarri egituren kanporatzea erraztu egiten da. Alabaina, material injekzio metodoak ondo ezarriak daude gaur egungo industria prozesuetan, eta hauen aplikazioak oso ugariak dira, baina honek ez du esan nahi ordea, inolako eragozpenik ez dutela aurkezten. Ez da ahaztu behar metodo hauekin fabrikaturiko piezek portaera anisotropoak erakusten dituztela eta pitak zirkularrak izateak, hertz biziak eta ingerada biribilduak lortzea ezinezkoa egiten duela. Gainera, metodo hauek xehetasun oso altuak ez dituzten piezetan gomendagarriak izaten dira soilik, izan ere zehaztasun eta definizio maximoak makina garestienetan bakarrik daude eskuragarri. 2.3.4 Hauts oheetan oinarritutako prozesuak (PBF) PBF-ak material partikula oheetan oinarritutako prozesuak dira, non partikula hauek urtuak eta elkarrekin fusionatuak izaten diren laser edo elektroi sorta batetik eratorritako energia termikoari ezker. Hauts partikulak era programatu batean urtzen dira eratuko den geruzaren formaren arabera, eta behin geruza berria aurrekoarekin fusionatu den, hauts geruza berri bat hornitzen da aurreko prozesua berriro errepikatu dadin. Jarraian azaltzen den 2.4 Irudian PBF prozesu bat ikus daiteke, non gezi gorriek laser sortak eragindako beroaren disipazio prozesua deskribatzen duten. Irudia 2.4. PBF prozesu baten eredu generikoa PBF prozesu guztiek pareko ezaugarriak dituzte, energia termiko iturri bat (edo gehiago), hauts partikulen fusioa kontrolatzen duen metodoren bat, eta hauts geruzak leuntzen dituen mekanismoa. Gehien erabiltzen diren energia termiko iturriak laserrak dira, eta hauek erabiltzen dituzten prozesuak Laser bidezko Sinterizazio Selektiboa, edo Selective Laser Sinterization (SLS), bezala ezagutzen dira. Aldi berean, hauek metaletarako eta polimeroetarako prozesuetan banatzen dira, Metal LS (mLS) eta Polimer LS (pLS) prozesuetan hain zuzen ere. Fabrikazio prozesu mota hau ganbera itxi baten barnean gauzatzen da, non berogailu infragorri sorta baten bidez, materiala urtze puntutik gertu dagoen tenperatura batean mantentzen den. Aurre-beroketa honek laserrari eskatu beharko zaion energia maila gutxitu eta warping arazoak saihesten ditu. Laser sorta Ohe urtua Hauts ohea Solidifikatutako materiala Oinarria Gaur egun, bai material polimerikoekin, zein metaliko, zeramikoekin, eta konpositeekin lan egiteko gai dira PBF prozesuak. Halaber, fusio mekanismo diferenteak garatu dira [61], zeinen artean egoera solidoan dagoen materialaren sinterizazioa (Solid-State Sintering), kimikoki induzitutako sinterizazioa, sinterizazioa egoera likidoan (Liquid-Phase Sintering, LPS), eta urtze osoa (fullmelting) aurkitu daitezkeen. Sinterizazio bidezko eta urtze bidezko fusioen arteko diferentzia nagusiena elkarrekin fusionatzen direnean hauts partikulek duten egoera materiala da. Sinterizazio prozesu batean, ganberaren tenperatura materialaren fusio tenperatura eta honen erdiaren arteko maila batean mantentzen da, beraz, hauts partikulak ez dira elkarrekin guztiz urtzen eta hauen fusio osorako denbora luzeago bat behar izaten da. Sinterizazioa albo-ondorio bat bezala ere ager daiteke, okasioetan ondorio zital bat delarik. Ganbara tenperatura oso altu batean mantentzean, posible da fusionatu beharko ez liratekeen material partikula batzuk sinterizazioaren kausaz fusionatzea, berrerabili egiten den hautsak partikula tamaina handiagoa edukitzea gauzatuz. Antzeko efektu bat antzeman daiteke material urtuaren inguruetan dauden hauts partikulak, honek disipatzen duen beroaren ondorioz, piezaren egiturari sinterizazioaren kausaz eranzten zaizkionean. Kasu konkretu honi "part growth" edo piezaren hazkuntza esaten zaio. Beste alde batetik, urtze osoko mekanismoetan partikulen fusioa hauek egoera likidoan daudela ematen da, hala ere, materiala arin fusionatzeak ez ditu %100 dentsitatea duten piezak lortzen. Ondorioz, piezaren bizitza erabilgarrian zehar barne haustura baten bihurtu daitezkeen poroak azaltzen dira. Hauts oheetan oinarritutako prozesuetan hainbat eta hainbat fabrikazio parametrok hartzen dute parte, aurrera eramateko erraza ez den kontrol zorrotza behar dutenak. Gainera, parametro hauetariko asko interdependenteak dira eta elkarri eragiten diote (2.5 Irudia). Parametroen arteko intererlazioa argi ikus daiteke hautsaren forma, tamaina eta partikulen distribuzioaren, eta energia absortzio maila, hauts ohearen dentsitatea, hautsaren eroankortasun termikoa eta fabrikazio ganbaran materialak duen banaketaren kasuan, izan ere lehenengo hiru parametroek ondorengo guztiak baldintzatzen baitituzte. Esate baterako, partikula tamaina txikiago batek dentsitate altuagoko hauts ohe bat, berotze azalera handiagoa eta energia absortzioaren hobekuntza bat suposatzen du. Parametro ezberdinen balio optimoak aurkitzeko prozesua ez da gauza erraza, eta gaur Irudia 2.5. PBF prozesuaren parametroak. Prozesu hauek duten beste zailtasun bat hautsaren manipulazioa da, eta edozein hauts banaketa sistemak hurrengo baldintzak betetzera behartua dago: • Hauts erreserbak makinaren bolumen maximoa okupatu dezakeen edozein pieza material errekarga bat behar izan gabe eraikitzeko material nahikoa eduki behar du. • Geruza baten formazioaren ondoren, hurrengo geruza sortzeko hauts nahikoa elikatu behar da, edozein elikadura soberakin saihestuz. • Geruza mehe bat forma dezan banatu behar da hautsa, eta geruza hau pasada guztietan errepikagarria izan behar du. • Hautsaren sakabanatzeak ez luke inolako indar tangentzialik sortu behar, izan ere, hauek piezaren distortsioa gauzatu dezakete. Gaur egun, PBF prozesuek oinarri oso solido bat dute, fabrikazio prozesuan parte hartzen duten parametroen definizioa, neurri batean, erraztu dezakeena. Fabrikazio aditiborako beste prozesu batzuekin parekatzen baditugu, hauek lan egin dezaketen material espektroa askoz zabalagoa da, baina espezialki abantailatsuak dira material polimerikoekin lan egiten denean. Kasu hauetan, hauts materiala nahikoa izaten da egitura solidoari euskarri bezala eusteko, hau da, ez dira inolako kanpo euskarri egiturarik behar izango. Ondorioz, PBF prozesuak oso gomendagarriak dira geometria oso konplexua duten egiturak fabrikatzeko, barne errefrigerazio kanalak dituzten piezak esate baterako. Halaber, PBF prozesuak soldatua izan daitekeen edozein material metalikorekin lan egin dezakete, baina kasu hauetan euskarri egituren presentzia beharrezkoa da, 2.4 atalean azalduko den bezala. Prozesu hauetan agertzen den desabantaila bat, piezetan lortzen den gainazal akabera da, zein exkaxa izaten da ohe likidoetan oinarritutako prozesuetan lortzen denarekin konparaturik. Hala eta guztiz ere, akabera fabrikazio parametroen menpean dago eta beraz maila batean kontrolatua izan daiteke. Piezaren forma eta akaberan eragina ere izango duena, honen uzkurdura da, %3-4 inguruan egoten dena. Beste teknika batzuekin alderatuta, erabiltzen den fabrikazio denbora totala luzeagoa izan ohi da, batez ere aurre-beroketa eta hozte zikloak kontutan hartzen badira, baina denbora hori gutxitzeko, tirada bakoitzean pieza soil bat beharrean, pieza multzo oso bat fabrika daiteke upel beraren barnean. Fabrikazio metodo honetan lor daitezkeen propietate mekanikoak oso altuak dira, fabrikazio metodo klasikoekin lortzen direnekin konparatzen badira ere. 2.3.5 Aglutinatzaile injekzioa PBF-ak bezala, aglutinatzaile injekzio prozesuak hauts oheetan ere oinarrituak daude, baina azken hauetan partikulen fusioa agente aglutinatzaile likido baten bidez ematen da, adibidez lekeda bat. Behin pieza guztiz eratu denean, beharrezkoa da hau solidotzen uztea zurruntasuna eta erresistentzia irabaz dezan. Ondoren, pieza hauts artetik askatu denean, ohikoa izaten da infiltrazioak egitea piezaren erresistentzia edo/eta propietate mekaniko jakinen bat areagotzeko. Hurrengo 2.6 Irudian prozesuaren eskema grafiko bat ikus daiteke. Aglutinatzaileetan oinarritutako teknikak, abantaila propioak ez ezik, PBF eta material injekzio prozesuen abantailetako batzuk ere baditu. Alde batetik, aglutinatzaile injekzio prozesuek ez dute euskarri egiturarik behar, eta PBFetan bezala, tirada bakarrean hainbat pieza fabrika daitezke aldi berean, fabrikazio prozesuak eramango duen denbora laburtzen duena. Gainera, hauts soberakina ateratzea oso erraza denez, posiblea da ere mihiztatutako piezak eta giltzadura zinematikoak sortzea. Irudia 2.6. Aglutinatzaile likido prozesuaren eskema grafikoa. Material injekzio prozesuarekin alderatuta, pitatik injektaturiko material puska oso baxua da, eta honek prozesu arinagoa egiten du aglutinatzaile injekzio bidezkoa. Beste alde batetik, bi material faseen banaketak, hautsa alde batetik eta aglutinatzailea bestetik, posible egiten du edozein metodo zuzenekin lortzea oso zailak izango liratekeen material konposatuak lortzea. Ostera, teknika honekin lor daitezkeen zehaztasuna eta gainazal akaberak pobreak izateaz gainera, piezaren erresistentzia hobetzeko beharrezkoa izan ohi da infiltrazio prozesuak burutzea. Edozein kasutan ere, aglutinatzaile injekzio bidezko teknikak erraz eskalagarriak izaten dira, eta prozesua azeleratzeko, pita kopurua handitzea ahalbidetzen dute. Orobat, potentzia altuko energia iturri bat behar ez izateak aukera merke eta ekonomikoak egiten ditu metodo hauek, eta badaukate bere merkatu-hobi propioa bildumazaletasun panpinen merkatuan. Beste aplikazio tipiko batzuk eredu prototipoen eraikitzea, fundizio moldeen fabrikaziorako ereduen fabrikazioa, edo kasu batzuetan, pieza funtzionalen fabrikazioa dira. 2.3.6 Xafla laminazioa Xafla laminazio prozesuak teknika gehigarriak ulertzeko adibide oso egokia dira. Prozesu hauek, material xafla meheen segidako ezarpenean datzate, zeinek lagapen prozesua ematen den bitartean, okupatuko duten gainazalaren Plataforma Hauts ohea Objektua Aglutinatzaile ikidoa formarekin ebakiak izaten ari dira, adibidez, laser baten bidez. Behin xafla guztiak ordenatuta eta era egokian jarri diren, hauek elkarrekin batu egiten dira, bai itsaspen bidez, lotura termikoen bidez, "clamping" bidez, zein soldatu ultrasoniko bidez. Jarraian azaltzen den 2.7 Irudian prozesuaren eskema argigarri bat aurkitu daiteke. Irudia 2.7. Xafla laminazio prozesua Fabrikazio aditibo prozesu hauek bi era ezberdinetan egin daitezke, bai "Bondthen-Form" zein "Form-then-Bond" estrategiak erabiliz, hain zuzen ere. Lehenengo estrategiak, bere ingelesezko izenak esaten duen bezala, xaflak lotzen ditu lehenengo, eta ondoren xafla geruzaren formarekin ebaki egiten du. Bigarren estrategiak aldiz, xaflak lehenengo ebaki eta gero lotu egiten ditu. "Bond-then-Form" teknikak material metaliko, zeramiko eta konpositeekin oso kapazak direla frogatzeaz gain, materialaren uzkurtze, hondar tentsio eta piezaren distortsio maila oso baxuak eragiten dituzte. Aldi berean, tamaina handiko piezen fabrikazio azkarra baimentzen dute, material posibilitate ugariarekin lan egiteko aukera daukate, eta nahiko ekonomikoak dira beste prozesuekin konparatuta. Gainera, prozesu ez toxikoak, egonkorrak eta maneiagarriak dira. Bigarren estrategian, "Form-then-Bond", barne barrunbe eta tutuak dituzten geometrien fabrikazioa faboratzen da. Xaflen lotura ebaketa baino lehen egiten denean geruza bakoitza aurrekoarekin lotuta dagoenez, material soberakina ateratzea asko zailtzen da, eta barrunbe itxien kasuan ateratze hori guztiz ezinezkoa egiten da. "Form-then-Bond" estrategien beste abantaila bat Material bobina Soberakin material bobina Plataforma Objektua Elementu optikoak Arrabola beroa Laserra aurreko geruzak kaltetzeko aukerarik ez dagoela da. Ebaketa egitean xafla ez dago oraindik bere lekuan jarrita, eta beraz, ebaketan erabiltzen den erreminta, laserra edo marraza, ez du beste geruzekin kontakturik izango. Honek, ebaketa elementuen gaineko kontrola lasaiagoa izatea baimentzen du. Bestalde, teknika honek beharrezkoak izaten ditu bai euskarri egiturak hegal guneetan, zein xafla ebakien kokapen zehatza bermatzen duen kontrol sistema bat. Euskarri egituren edo geruza bakoitzeko material soberakinen eliminazio postprozesua oso garestia dela da "Bond-then-Form" estrategien desabantaila nagusia. Bere aldetik, "Form-then-Bond" estrategietan geometria konplexu eta hautazkoetarako automatizazioa oso garestia da. Jeneralean, xafla laminazio prozesuen abantaila esanguratsuenak tenperatura altuak, ezta hauts ganberarik behar ez izatea dira, eta beste AM prozesu batzuek ez bezala, eskailera eredu bat ez duten ingerada leun eta jarraituak lortzen dituztela. 2.3.7 Energia lagapen zuzena Aurreko prozesuetan gertatzen zen ez bezala, energia lagapen zuzen metodoetan fabrikazio materiala ez dago kupel batean edo oinarri plateraren gainean gordeta. Material hau pitatik elikatzen da energia iturri termiko batek bere fusioa eragiten duen energia aplikatzen dion bitartean. Ondorioz, fabrikazio eremuko lagapen eta urtze prozesuak batera ematen dira teknika gehigarri mota honetan. Oso arrunta da prozesu hauetan tenperatura gradiente altuak eta hozte tasa oso arinak agertzea, baina egoera honetaz baliatuz, fabrikazio prozesu klasikoetan lortu ezingo liratekeen ale egiturak sortu daitezke. Edozein kasutan ere, hozte tasak maila baxuetara doituz, posible da galdaketa prozesuetan lortzen diren ale egitura berdintsuak lortzea. Erabilgarri dauden materialei so eginez, energia lagapen zuzeneko prozesuek material polimeriko, zeramiko zein metalikoekin lan egitea ahalbidetzen dute, non hauek, hauts zein solido edo hari egoeran ager daitezkeen. Fabrikazio materiala hauts egoeran agertzen denean, honen injekzioa pita bakarra, 4 pita edo pita koaxialen bidez egin daiteke. Pita bakarreko injekzioan, 2.8 Irudian ikus daitekeena, pita, laser eta substratuaren intersekzio puntura zuzenduta dago. Teknika hau nahiko sinple eta merkea da, eta 4 pitako teknika baino eraginkorragoa da hautsa harrapatu eta material lagapena eremu estuetan egiteko. Dena den, pita bakarreko eskemetan, ohe urtuaren forma eta Irudia 2.8. Pita bakarreko energia lagapen zuzenaren eskema. 4 pita bidezko injekzioan, hauek 90º-tako tartearekin banatuak eta laserra eta ohe urtuaren intersekzio gunera zuzenduta daude. Ikuspuntu honek duen abantailetariko bat da, prozesua egonkorragoa egiten dutela geometria konplexuekin lan egiten denean. Azkenik, pita koaxialen bidezko injekzioan, materiala era toroidal batean elikatzen da laserraren inguruan, eta posiblea izaten da gas zurrusta batekin hautsaren kontzentrazio hobe bat lortzea. Azken honen abantailen artean daude, hauts partikula bolumen altuago bat harrapatzeko gaitasuna eta gas zurrustak material urtu ohea oxidazio posible batengandik babesten duela. Ez dago esan beharrik, materiala hari forman elikatzen denean materialaren harrapatze tasa %100-koa dela, eta eraginkorragoa dela geometria errazekin edo gainazalen estalduren formazioan. Orokorrean, energia lagapen zuzeneko prozesuak dentsitate oso altuko piezak lortzeko kapazak izateaz gain, bere hiru dimentsioetan egitura aldakorra duten piezak lortzeko gaitasuna ere badaukate. Ohiko murrizpenen artean, pieza erresoluzio baxua, gainazal akabera pobrea, piezaren haziera abiadura baxua eta piezaren fabrikaziorako behar den denbora luzea daude. Hala eta guztiz ere, metodo hauek oso interesgarriak egiten dituen gaitasun apartak dituzte, adibidez, piezen materialen konposizioan aldaketak sortzeko gaitasuna eta kristal ale bakarrean solidotzen duten egiturak sortzeko gaitasuna. Beste Taula 2.4. Teknologia aditiboak eta bakoitzak erabiltzen dituen materialak 2.4 Fabrikazio aditiboaren mugak eta euskarri egiturak 3D inprimaketari esker, ez dago lekuz kanpo pentsatzea, epe ertain zein luzera, posiblea izango dela fabrikazio materialaren eta inprimaketa prozesuaren funtzio diren propietate eta funtzionalitate anitzeko piezak fabrikatzea. Era honetan, pieza berdin batean propietate diferenteak nahi bezala lortuko lirateke. Kontuan izanik teknika gehigarriak "free design"-erako aukera paregabea suposatzen dutela, dudarik gabe esan daiteke, metodo aditiboak fabrikazio prozesuen etorkizuna bezala aldarrikatzen direla. Hala ere, eta nahiz eta fabrikazio aditiborako metodoak edozein geometria, honen konplexutasuna edozein izanda ere, fabrikatzeko kapazak direla esan baldin bada, hau ez da guztiz egia. Bada egia prozesu aditiboetan ez direla ematen metodo klasikoetan ematen diren murrizpen gehienetarikoak, hala ere, lehenengo hauek badauzkate beren murrizpen propioak ere, hala nola, barrunbe itxien fabrikazioa, xehetasun meheen formazioa eta hegan dauden atalen fabrikazioa. Barrunbe itxi bat pieza baten barnean sortzen den hutsune edo zulo itxi bat da, esfera itxi eta ez trinko bat esaterako. Honako hau, aurretik azaldutako prozesu askorentzat erronka bat izan daitekeen geometria mota bat da, Teknologia Polimeroak Metalak Zeramikak Konpositeak Estereolitografía X X Urtutako lagapen bidezko modelaketa X Elektroi sorta bidezko fusioa X X Objektu laminazio bidezko fabrikazioa X X X X Ultrasoinu bidezko kontsolidazioa batzuetan lortu ezin daitekeena. Kontutan izan behar da, pieza bat geruzaz geruza fabrikatzen denean barrunbe bat eratzean, fabrikazio materialaren parte bat zuloaren barnean gera daitekeela, eta pieza zulatu ezean, honen kanporaketa ezinezkoa izango dela. Bestalde, eta hegan dauden atalekin erlazionatuta, badago inklinazio angelu kritiko bat zeinetatik aurrera beharrezkoa izango den eremu inklinatua eutsiko duen euskarri egitura bat sortzea. Honek esan nahi du, fabrikazio prozesuan zehar eta piezarekin batera, euskarri bezala jokatuko duten egiturak ere sortu behar direla, zeinek material kontsumoa eta fabrikazio denbora igoarazten dituzten. Gainera, euskarri egituren arazoa areagotu egiten da barrunbe itxien presentzian, azken hauen barnean sortzen diren egiturak ezin izango baitira kanporatu pieza apurtzen ez den bitartean. Ondorioz, piezaren pisua handiagotu egiten da, kasu batzuetan maila oso esanguratsu batean. Xehetasun txikiak formatzeko erabili daitekeen lodiera minimoa erabiliko diren makina eta fabrikazio prozesuen araberakoa izango da. Adibidez, lagatze urtu bidezko modelizazio (FDM) prozesu batean lor daitekeen lodiera minimoa, pitaren diametroak eta erabilitako materialak determinatuko dute. Beste alde batetik, hegan dauden eremuak sor dezaketen arazoa, egoera oso aztertua izaten ari da gaur egun, eta honi aurre egiteko proposatu diren ideien artean piezak fabrikazio eremuan duen kokapen eta orientazioaren optimizazioa, eta euskarri egituren formazioa aurkitu daitezke. Jarraian azaltzen den 2.9 Irudian euskarri faltak sor dezakeen fabrikazio arazoen adibide bat aurkitu daiteke. Hegan dauden eremuen arazoa eta euskarri egituren bolumena gutxitzeko helburuarekin, inklinazio ezegokia duten ingeraden kopurua murrizten duen fabrikazio eremu barneko piezaren orientazioa aurkitzea izugarri konplikatua izan daiteke, kontuan izan gabe, topologia optimizazioan lortzen diren geometriak, jeneralean, oso konplexu eta zailak izateko tendentzia dutela. Era berean, piezaren orientazioak honek izango dituen propietate mekanikoengan eta fabrikazio denbora eta zehaztasunarengan eragina izango du, izan ere, pieza altu bat fabrikatzeak denbora luzeago bat darama. Euskarri egiturei dagokienez, hauek bi familiatan banatzen dira: euskarri egitura naturalak eta euskarri egitura sintetikoak. Lehenengoak pieza inguratzen duen materialak eratutakoak dira. Hauek ez dira egitura trinkoak izaten eta beraien eraketa saihestezina da. Adibide bat aurki daiteke polimero hauts ohe prozesuetan pieza inguratzen duten material partikuletan. Hauek, nahiz eta osotasun estrukturalik ez duten erakusten, euskarri nahikoa bezala jokatu dezakete. Beste alde batetik, kasu batzuetan, materiala zein erabilitako prozesuaren ondorioz, beharrezkoa izaten da egitura zurrunak sortzea, zeinek euskarria emateaz aparte, piezaren eroankortasun termikoa hobetzen duten, eta pieza kontrolatu eta oinarrira itsatsita mantentzen duten. Kasu hauetan, euskarri egitura sintetikoak erabiliko dira [62]. Edozein motako euskarri egiturak erabilita ere, behin piezaren fabrikazioa amaitu denean, beharrezkoa izango da post-prozesaketa fase bat egitea, non egitura horiek piezatik kanporatuko diren. Jarraian egitura mota bakoitzaren ezaugarriak azalduko dira. Irudia 2.9. Euskarri egitura baten adibidea eta pieza euskarririk gabe inprimatzearen emaitza. 2.4.1 Euskarri egitura naturalak Euskarri egitura naturalak piezaren material berarekin eratzen dira, eta nahiz eta, hertsiko berba egiten, hauek ez diren egitura zurrunak, pieza inolako inprimaketa arazorik gabe formatu dadin euspen maila nahikoa ematen dute. Egitura hauek polimero hauts ohe prozesuetan eta aglutinatzaile injekzio prozesuetan agertzen dira, eta kasu hauetan fabrikazio prozesuan zehar pieza kapsulatzen duen hautsak eratzen ditu. Euskarri egitura hauen kanporaketa oso erraza izaten da, azken finean, piezaren garbiketa prozesu sinple bat egitea soilik inplikatzen duelako, gehiago edo gutxiago iraungo duena geometriaren konplexutasunaren arabera. Horretarako, behin fabrikatu den, pieza "breakout station" batera eramaten da non deskapsulatu eta inguratzen duen materialetik askatu egiten den. 2.4.2 Euskarri egitura sintetikoak Euskarri egitura naturalak ez bezala, euskarri sintetikoak nahita sarraraziak dira betebehar jakin bat betetzeko. Azken hauek euskarri puntu bezala jokatzea eta overhang problemak saihestea, edo pieza 3D inprimaketa makinaren oinarriarekin konektatzea izan dezakete helburu. Normalean, egitura hauek, material solido bakar batez eratuak daude (ez daude hautsaz eginak), zein piezaren material bera edo material ezberdin bat izan daitekeen, material sekundario bat alegia. Bai piezarako zein euskarri egituretarako material bera erabiltzen denean, fabrikazio prozesua faboratzeaz gain, honek inplikatzen duen denbora laburtu egin daiteke. Hala ere, material bera erabiltzeak badauka desabantaila garrantzitsu bat, izan ere, euskarri egituren eliminazio prozesua zaildu egingo da post-prozesaketa denbora luzeago bat gauzatuz. Honen arrazoia da, fabrikazio materialean eraikitako euskarrien kanporaketa prozesuak eskuzko edo material harrotze fabrikazio teknikaren bat behar dutela. Material polimerikoen kasuan, posible da apurketa errazeko edo "breakaway support" euskarri egiturak diseinatzea material hauetan fabrikatutako euskarrien erresistentzia maila baxua aprobetxatuz. Era honetan, kanporaketa prozesua azeleratu egin daiteke. Material metalikoen kasuan, egoera guztiz diferentea da ordea, eta orokorrean, euskarri egituren kanporaketa mekanizazio teknika baten bidez lagundua izan behar da, prozesuak inplikatzen dituen denbora eta kostean igoaraziz. Gainera, baliteke, piezaren geometria konplexuaren ondorioz ebaketa erreminta leku guztietara heldu ezin izatea, eta beraz, euskarri material guztiaren kanporaketa ezinezkoa izatea honek dakarren piezaren pisuaren gehikuntzarekin batera. Beste alde batetik, euskarri egiturak material sekundario batean fabrikatu ezkero, posible da hauen kanporaketa erraztea eta azeleratzea prozesua konplikatu edo luzatu egin gabe. Material polimerikoen kasuan oso erabiliak diren estrategia bi, pieza materialarekin erreakzionatzen ez duen agente disolbatzaile batean disolbagarria den material sekundario bat erabiltzea, edo piezaren osotasun estrukturalean eragin gabe urtua izan daitekeen material bat erabiltzea dira. Metaletan ere estrategiak antzekoak izan daitezke, posible izanik pieza osatuko duen metalak baino fusio tenperatura baxuagoa duen metal sekundario bat erabiltzea, hala nola, piezaren metalarentzako neutroa den agente disolbatzaile batean disolbagarria den metal sekundario bat erabiltzea. Edozein kasutan ere, euskarri egiturak sortzeak fabrikazio denbora totalaren hazkuntza bat dakar berarekin batera. Euskarri egituren generazioa, hala nola beharrezkoa den euskarri material bolumena, piezak fabrikazio aditibo makinaren barnean duen orientazioaren menpe dago, izan ere, pieza bakoitzerako existituko da fabrikazio orientazio optimo bat non beharrezkoa den euskarri material bolumena minimoa izango den. Euskarri materialaren gutxipena interesgarria da esatea ere gainazal akaberaren ikuspuntutik, kontutan izanda euskarri egitura bat kanporatzen denean, pieza eta honen arteko lotura puntuan marka zimur edo "witness mark" bat gera daitekeela. Orobat, kontutan izan beharrekoa da ere, geruzek piezarekiko duten posizio eta orientazio erlatiboek piezaren propietate mekanikoetan [63] eta fabrikazio denboran duten eragina, eta beraz, euskarri egitura kantitatearen murrizpenaren eta piezaren propietate mekaniko eta fabrikazio denboraren arteko konpromiso bat existituko da. 2.4.3 Euskarri gabeziak sortutako arazoak Nahiko intuitiboa da AM prozesu batzuetan euskarri falta dela eta, geometria batzuen inprimaketa posible ez dela ikustea, hau da, kasu batzuetan ezinezkoa da materiala lagatzea hau ez badago azpiko materialarekin behar bezala eutsita. Honek, murrizpen geometriko batzuk sortzen ditu, kontuan hartu behar direnak inprimaketa arazo posibleak saihestu nahi izatekotan. Euskarri gabeziak, erabilitako AM prozesuaren arabera, hainbat arazo ezberdinetan eratorri dezake. Adibidez, material injekzioan, material estrusioan, xafla laminazioan eta energia lagapen zuzenean arazo hauek mekanikoak dira, non euskarri falta arazo estruktural bat soilik den. Hauts ohe prozesuetan ordea, arazo honek natura termomekaniko bat dauka. Lehen lau kasuetan, euskarri faltak lagatako materialak non paratu ez duela inplikatzen du eta honek 2.9 Irudian ikus zitekeen arazoan proboka dezake. Euskarri falta arazo termomekaniko bat sortzen duenean, piezak beroa kanporatzeko duen gaitasuna ere izan behar da kontutan. Kasu honetan, euskarri faltak "curling" arazoak, piezaren distortsioa, "warping" arazoak eta ingeradetan tanta formazioak sortzeaz aparte, fabrikazio prozesuan zehar, piezaren kolapsoa sor dezake. Arazo hauen adibide bi ikus daitezke 2.10 Irudian. Problema hauei eman zaien soluzio global eta jeneralizatua, euskarri egitura sintetikoak dira, zeinek piezari sostengu puntu bat ematen dioten honek behar duen puntuetan. Era honetan, edozein pieza inprimatzea lortzen da, nahiz eta honek overhang problemaren bat izan [64]. Gainera, euskarri egitura sintetikoek posible egiten dute piezaren hozte prozesuan zehar sortzen diren hondar tentsioen efektuak gutxitzea. Dena den, ingerada guztiek ez dute euskarri egitura baten beharrik, izan ere, hau ingeradaren inklinazioaren araberakoa izango baita. Bibliografian esaten denaren arabera, hegan dagoen ingerada bat horizontalarekiko 45º-tako inklinazio baten azpitik dagoenean, orduan, ingerada hori eutsita ez dagoela kontsideratzen da, eta beraz, euskarri egitura bat behar izango duela [65]. Kontrara, inklinazioa 45º-en gainetik badago, ingerada era egokian eutsita ("self-supported") dagoela kontsideratzen da, eta euskarri egiturarik gabe inprimatua izan daiteke. 45º-tako atalase balioa, ez da hitzarmen orokor bat baino, izan ere, angelu hau geruzen lodieraren eta hegaleko distantziaren funtzio da, azken parametro hau, laser sortaren erradioaren funtzio delarik [66]. Hona hemen M. Leary, L. Merli, F. Torti, M. Mazur eta M. Brandt [67] bezalako autore batzuk atalaseko balio ezberdinak proposatzearen arrazoia. Bitartean, B. Vayre, F. Vignat eta F. Villeneuve-k [68] bai inklinazio angelua, baita honen eta hegaleko luzeraren arteko ratioa kontutan izan behar dela proposatzen dutenak. Material metaliko hauts oheetan oinarritutako prozesuetan, laser sortak intersekzio puntuan sortzen duen beroak, ohe urtua edo "melt pool" bezala ezagutzen dena sortzen duen beroketa lokal bat gauzatzen du. Ohe urtuaren solidotzeak piezari forma ematen dion material solidoa sortuko du. Horretarako, oso garrantzitsua da laserrak emandako energia kanporatu ahal izatea, baina gaitasun hori ez dago beti ziurtatuta. Piezaren atal batek euskarri zurrun bat baldin badauka, nahiz eta hau geometriak berak sortua edo euskarri egitura batetik eratorria izan, laserrak sortutako beroa material solidoaren bitartez kanporatuko da gehien bat kondukzio efektuaren ondorioz [69–71]. Kontrako kasuan, atal hori ez badago eutsita, energia ezin da azkartasun nahikoarekin disipatua izan, eta ondorioz, honen parte bat hauts materialera transferitua izaten da, zeinek material solidoak baino ehun aldiz txikiagoa den eroankortasun termiko koefiziente bat duen [66]. Hauts materialaren bero kondukziorako kapazitate murriztu horrek, laser eta materialaren intersekzio puntuan xurgatzen den energia maila handiagoa izatea gauzatzen du [66], zeinek puntu horren gain-berotze lokal, melt-pool tamaina handiago eta gradiente termiko zorrotzagoen agerpenak sortzen dituen. Efektu hauek porotasun akatsak, gainazal zimurrak eta hondar tentsioak eragiten dituzte, deformazio eta arrakalekin batera [72]. Melt-pool handitu batek tanta serie baten aparizioa eragiten du eutsiak ez dauden ingeradetan. Tanta hauek material urtuaren ondoratzearen ondorio dira, zein grabitate eta kapilaritate indarrek eragindakoa den. Fenomeno hau "dross generation" bezala ezagutzen da eta 2.10a Irudian ikus daiteke. Bestalde, "warping" efektua ohe urtuaren solidotze arinak eragiten dituen hondar tentsioak eragiten dituzten deformazioak bezala ezagutzen da (2.10b Irudia). Hondar tentsioaren balioak materialaren erresistentzia gainditzen duenean, deformazio plastikoak pizten dira, zeinen pilaketak akats oso serioetan bukatu dezakeen, edo piezaren apurketan akumulazioa hain handia bada non pieza deformatuaren eta lautze arrabolaren arteko talka eragiten duen. SLM prozesuen fabrikazio kalitatearen inguruan azterketa oso zabala aurkitu daiteke D. Wang, Y. Yang, Z. Yi eta X. Su-ren lanean [66], non overhang angeluaren, eskaneatze abiaduraren, laserraren energiaren, tentsio pilaketaren eta eskaneatze luzeraren influentzia analizatzen diren. Irudia 2.10. Euskarri egituren faltak sortutako arazoak. (a) Tanten agerpena ingeradetan eta (b) warping efektua. Azkenik, komeni da esatea, euspen faltak sorrarazten dituen problemak nabarmendu egiten direla piezaren geometria konplexutasuna handiagotzen denean, izan ere, konplexutasunaren hazkuntzarekin batera, era ez komenigarrian inklinatutako eta ez eutsitako ingeradak aurkitzeko probabilitatea ere hazi egiten da. Era berean, beharrezko euskarri material αteorikoa αerreala αdesbideraketa Geruzaren lodiera Oinarri platera Hauts materiala Material tantak (a) (b) bolumena handiagoa izango da. Hala ere, geometria batzuk hain konplexuak izan daitezke non euskarri egituren kanporatzea ezinezkoa den, zeinek desabantaila bat suposatzen duen diseinu prozesuan topologia optimizazioa kontsideratu baldin bada. 2.5 Fabrikazio Aditibo prozesuaren etapak Gai honen hasieran azaldu zen bezala, Prototipazio Azkarraren helburua informazio azkar, zehatz eta fidagarriaren bidez diseinu prozesuan zehar 3F-ak (Form, Fit, Function) bezala ezagutzen diren parametroei buruzko feedback-a lortzea zen. Izan ere, prototipo solido batek 3D CAD eredu batek baino informazio gehiago eman dezake, azken honetan diseinuaren zenbait kualitate ikusgai egon ez daitezkeelako. Hurrengo lerroetan prototipo hauetariko bat sortzeko pausuak aurkeztuko dira, zeintzuk geroago 2.11 Irudian batuko diren eskema bisual baten bidez. 1 pausua: Eredu birtualaren sormena (CAD) Edozein AM prozesu 3D CAD eredu batetik edo piezaren gainazalen errepresentazio zehatz batetik hasten da. 2 pausua: .STL fitxategi motara konbertsioa Aurretik eraikitako CAD modeloa fabrikazio makinara transferitua izan behar da, hala ere, makina hauek ez dute edozein fitxategi mota onartzen, eta hau, erabiltzen den makinaren arabera aldatu egin daiteke. Datuen trukea errazteko helburuarekin, fitxategi mota bat estandarizatu da, .STL fitxategi mota hain zuzen ere. STL-ek jatorrizko CAD fitxategi baten gainazalak errepresentatzen dituzte, eta geruza ezberdinak definituko dituzten ebaketen definizioa ahalbidetzen dute ere [62]. 3 pausua: .STL fitxategiaren transferentzia eta transformazioa Puntu honetan .STL-a AM makinara bidaltzen da. Piezaren edozein atalen tamaina, posizioa edo/eta makinan duen orientazioa aldatu nahi izanez gero, posible da aldaketa hauek pausu honetan definitzea fabrikanteak jeneralean eskaintzen duen software bati ezker. 4 pausua: AM makinaren set-up fasea Egia bada ere AM prozesuek apenas behar dutela aurre planifikazio prozesu bat, batez ere fabrikazio metodo klasikoekin konparatzen baldin badira, edozein pieza fabrikatu baino lehen, fabrikazio parametroak definitzea beharrezkoa izango da. Parametro hauen artean material murrizpenak, laserraren energia, geruzen lodiera eta fabrikazio denbora aurkitzen dira. 5 pausua: Fabrikazio prozesua Behin makinaren doiketa fasea burutu den, posible da piezaren fabrikazio fasea burutzea. Pausu hau guztiz automatizaturik dago eta makina gainbegiratzaile barik funtziona dezake soilik materialaren agorpena bezalako egoerak saihestu behar izango direlarik. Puntu honetan, kontutan izan beharreko aspektu bat da, pieza eta oinarri plateraren arteko kontaktu zuzena saihestuko duen eta egituraren parte izango ez den material geruza bat laga behar dela. 6 pausua: Pieza amaituaren askapena Puntu honetan pieza jadanik fabrikatuta dago eta makinaren oinarritik askatu behar da. Pausu hau erabilitako fabrikazio prozesuaren eta materialaren arabera konplikatuagoa edo errazagoa izan daiteke. Polimeroen kasuan, posible da askapena esku hutsekin egitea espatula batez lagunduta, bestalde, material metalikoen kasuan, bada noizbait mekanizazio prozesuengana edo laser bidezko ebaketa prozesuetara jotzeko beharra. 7 pausua: Post-prozesaketa Fabrikaturiko pieza guztiz erabilgarri egon aurretik, bere fabrikazioan erabilitako prozesu eta materialaren arabera, posible da post-prozesaketa eragiketaren bat beharrezkoa izatea. Normalean, eragiketa hauek euskarri egitura posibleen kanporaketa eta gainazal akaberaren hobekuntza inplikatzen dituzte, eta kontu handiarekin egin behar dira, egoera honetan, piezak oraindik hauskorrak diren eremuak izan ditzakeelako. Azkenik, piezaren akabera finala egiteko, inprimazio, marrazketa edo/eta mihiztadura eragiketak egin daitezke, bai pieza korrosiotik babesteko, zein bere propietateak hobetzeko edo pieza sistema konplexuago baten barruan mihiztatzeko. 8 pausua: Aplikazio praktikoa Bukatzeko, behin pieza guztiz amaituta dagoela, erabiltzeko prest egongo da. Irudia 2.11. Fabrikazio prozesu osoaren laburpen grafikoa. Ezin da alde batera hutsi, nahiz eta fabrikazio aditibo prozesuen automatizazio maila oso altua den eta erlatiboki atentzio maila baxua behar dutela jakitea, badaudela fabrikazio kalitate minimo bat, eta material eta propietate mekaniko optimoak segurtatzeko kontutan izan beharreko hainbat aspektu. Honek, fabrikazio parametroen kontrol egokia inplikatzen du. Beste alde batetik, arreta jarri behar zaio ere material gordinaren biltegiratzeari, eta oso garrantzitsua izango da hau atmosfera egoki batean mantentzea, non desiratuak ez diren erreakzio kimikoak ez diren gertatzen [62]. Gainera, erabiltzen diren materialetako batzuk, galkorrak eta bizitza mugatukoak izaten dira. Fabrikatzaile askok erabiltzen duten errekurtso bat, material soberakinaren hurrengo fabrikazio prozesuetan berrerabilpena da, espezialki hauts ohe prozesuen kasuan. Hala ere, materialaren berrerabilpenak honen propietateak kaltetzera heldu daiteke, eta horregatik, nahiz eta materiala berrerabiltzea ondo kontsideratuta dagoen, ez da gomendatzen hauts berarekin berrerabilpen ziklo asko egitea. 3 Ingeraden detekzio eta analisia 3.1 Sarrera Gai honetan overhang murrizpen ekuazioa eraikitzeko erabili den erreminta azalduko da, zeinek aldi berean, optimizazio topologiko eta fabrikazio aditibo teknologiak bateratzea ahalbidetu duen. Erreminta hau Irudien Prozesaketa Digitalean edo Digital Image Processing (DIP) arloan garatutako ingeraden detekzio eta analisi algoritmo bat da, Smallest Univalue Segment Assimilating Nucleus (SUSAN) bezala ezagutzen dena. Badirudi, hasiera batean, irudi baten ingerada definitzea erlatiboki erraza izango dela, hala ere, eragiketa honek erronka bat suposatzen du, eta ez dago oraindik kontzeptu hau deskribatzen duen definizio argirik. Gaur egunera arte, ingeradak matematikoki definitu beharrean, hauek irudi bateko bi eremuren arteko limite edo muga bezala definitu dira. Definizio hau giza esperientziak emanda dator eta nahiz eta argigarria izan, ez da zehatz nahikoa, izan ere, existitzen dira kasuak non ingerada batek ez dituen bi eremu ezberdin bereizten. Beraz, definizio zehatzago bat da, nahiz eta giza ikusmenean oinarritutakoa ere den, ingerada bat giza ikusle batek irudi batean ingerada bezala definituko lituzkeen lerro multzoa bezala definitzen duena [73]. Konputagailu bidezko ikuspenaren arloan, ingeraden detektatze prozesua, irudian dauden patroi esanguratsuenak atzemateko eragiketa bezala deskribatzen da. Patroi hauek irudiaren intentsitatearen etenaldiak bezala edo 2D patroiak (ingerada biren ebaketa) bezala agertzen dira. Ingeraden detekzioaren helburua bariazio hauek detektatzea eta sortzen dituen fenomeno fisikoa identifikatzea da. Erabiltzen diren algoritmo/operadore asko irudi funtzioa bezala ezagutzen denaren deribatuen kalkuluan oinarrituta daude, non irudi funtzioak imajina pixeletan diskretizatu eta pixel bakoitzaren intentsitate maila bere kokapenaren arabera adierazten duen. Irudi batean ager daitezkeen ingeradak irudi funtzioaren intentsitatearen etenaldiak bezala identifikatzen dira, eta maila, linea eta gurutze forman ager daitezke. Mailak dira hiruren arteko ingerada mota arruntenak, eta adibide argia da intentsitate ezberdineko bi objekturen gainjartzea. Honakoen adibide bat 3.2 Irudian ikus daiteke. Bere partetik, lerroak, objektu luze eta lerdenak sortuak izan ohi dira, eta izkina edo gurutzeak bi ingerada (gutxienez) elkartzen direnean agertzen dira. Irudi baten barruan, gurutze bat 2D patroi bat bezala definitzen da, zorrotza izango dena eta bi ingerada edo gehiago elkar ebakitzen diren puntuan agertuko dena. Gurutzeen formazio iturri posible bat ingerada batek beste ingerada bat solapatzea da, hau da, bi objektu gainjartzen direnean eta bata bestea tapatzen duenean hauen ingeradak elkar ebaki egin daitezke X, Y, T edo L formako gurutzeak sortuz, 3.1 Irudiak erakusten den bezala. Irudia 3.1. Gurutze motak. (a) X, (b) Y, (c) Y eta (d) L gurutzeak. Patroi hauek detektatzeko eskemak ingeraden detekziorako garatutako operadoreetan oinarritzen dira, non sarrera informazioa diskretizatutako irudi bat den eta prozesuaren emaitza bezala ingeradak irudikatzen dituen lerro mapa bat lortzen den. Orokorrean, operadore hauek, ingeraden kokapenari eta intentsitateari buruzko informazioa eskaintzen dute, eta badaude algoritmo batzuk informazio hori orientazioarekin osatzen dutenak. Historian zehar, operadore ezberdinak proposatu dira, eta posible da hauek operadore lokaletan edo operadore globaletan sailkatzea. Irudiari buruzko informazioa behar ez duten eta irudiaren beste puntuetan ematen den detekzioarekiko independenteak diren operadoreei lokal esaten zaie. Operadore hauek malguak direla eta irudi jakin batera mugatuta ez daudela esan daiteke, baina ingurune gertu jakin baten barneko pixelak soilik kontutan hartzen dituzten detekzio lokalak bakarrik baimentzen dituzte. Operadore globalen kasuan, hauek aurretik lortutako emaitzekin gidatzen dira eta testuinguru jakin batzuetan soilik eragiten dute, eta hauek, adibidez, oso eraginkorrak izaten dira irudi errepikakorrak prozesatzeko. Kontzeptualki, operadore gehienek, bai lokalak zein globalak, hiru pausutako prozesu bat jarraitzen dute: diferentziazioa, leuntzea eta karakterizazioa. Lehenengo pausua, diferentziazioa, irudi funtzioaren deribatuak ebaluatzean datza, horrela irudian presente dauden patroiak nabarmentzea lortuz. Jarraian, leuntze prozesuaren bidez, diferentziazio numerikoa erregularizatzen da, zeinek zarata arazoak gutxitzea lortzen duen. Azkenik, ingeradak detektatu egiten dira, eta ingerada faltsu edo faltsu positiboen ezabatzearen bitartez, seinale-zarata ratioa edo "signal-to-noise ratio" (SNR)-a areagotu egiten da. Badaude kasuak non lehen eta bigarren pausuak elkartrukatuak izan daitezkeen, hots, hauek gauzatu daitezkeen ordenak ez dio axola, biak irudiaren leunketarekin soilik gauzatzen direlako, non leunketa hori iragazkiaren diferentziazioaren bidez egiten den. Arrazoi honegatik, filtro eta detektagailu terminoak berdin erabiltzen dira abagune ugaritan [74]. Aurrerago erakusten den 3.2 Irudian maila forma duen ingerada bat azaltzen da, honen presentziak, irudi funtzioan, 𝐼(𝒑𝒊𝒎), eta bere lehen eta bigarren deribatuetan, 𝐼′(𝒑𝒊𝒎) eta 𝐼′′(𝒑𝒊𝒎), hurrenez hurren, duen eraginarekin batera. Funtzioetan agertzen den 𝒑𝒊𝒎 terminoak pixelaren posizioa adierazten duen. Irudian argi ikusi daiteke nola ingerada mota honek irudi funtzioan salto bat gauzatzen duen bitartean, lehen deribatuan maximo bat gauzatuko duela, eta zerotik pausu bat bigarrenean. Jarraian, 3.3 Irudian aurki daitezkeen hertz mota ezberdinak aurkezten dira, zeinek koskak, hutsuneak edo hertz lauak izan daitezkeen. Gai honetan gehiago sakondu baino lehen, komeni da zarata fenomenoa zer den azaltzea. Irudi digital batean hau osatzen duten pixeletan eman daitekeen distira mailaren eta koloreen ausazko aldaketa bezala ezagutzen den fenomenoa da zarata. Efektu honek irudia egoki bereiztea usten ez duen pikorkatu efektu bat sortzen du. Pikorketa efektu hau hain latza izan daiteke non ingerada bezalako arrastoak sor ditzakeen, zeinek gerora, ingerada detekzio prozesuan erabiliko den operadorea nahastu dezaketen. Posible da ere, zarataren eraginaren kausaz ingeradak hainbeste difuminatu izana, non operadoreak ez duen gehiago detektatuko. Beraz, posible da zarataren presentziak ingerada faltsuen detekzioa eragitea, hala nola, ingerada errealak ostentzea. Irudia 3.2. Irudi funtzioaren I, lehen deribatuaren I' eta bigarren deribatuaren I'' errepresentazio grafikoak. Irudia 3.3. Irudi batean ager daitezkeen hertz motak. 3.2 Ingeradak detektatzeko operadoreak Esan den bezala, eta 3.2 Iruditik ondorioztatu daitekeenez, edozein irudi funtzio bat bezala karakterizatzen denean, honek dituen ingeradak irudiaren intentsitate mailaren aldaketa zorrotzak bezala agertuko dira, hots, lehen deribatuaren maximoak bezala. Egoera honek maximo horien bilaketan oinarritutako ingerada detekzio metodo batean pentsaraztea egin dezake, eta ideia honetan oinarritu dira hain zuzen ere hainbat autore irudi funtzioaren I I' I'' Koska Laua Hutsunea deribatua hurbiltzen duten konboluzio teknikak garatzeko. Lehen deribatuetan oinarritutako operadore hauei lehen ordenako operadoreak esaten zaie. Jarraian, gradienteen kalkuluan oinarritutako lehen mailako operadore lokal ezagunenak aurkeztuko dira. 3.2.1 Roberts operadorea Roberts operadoreak gradiente espazialaren 2D analisi bat burutzen du, eta balio altuenak erakusten duten eremuak gailentzen ditu, eremu hauek ingeradekin bat egingo dutelarik. Operadore honi elikatu behar zaion input edo sarrera informazioa gris eskala batean dagoen irudi bat izaten da jeneralean, eta outputa pixel bakoitzean bere gradiente espazialaren magnitude absolutua aurkezten duen irudia izango da. Roberts operadorea 2x2 ordenako bi konboluzio nukleotan oinarritzen da, non nukleo bakoitza bestearen errotazio sinplea den, 3.4 Irudian ikusi daitekeen bezala. Irudia 3.4. Roberts operadorearen konboluzio nukleoak. Konboluzio nukleo hauek 45º-tako malda duten ingeradei maximo batekin erantzuteko diseinatuta daude, eta posible da konboluzio prozesua banatuta egitea nukleo bakoitzarekin intentsitate gradientearen osagai bat lortuz. Ondoren, osagai horiek konbinatuz, irudiaren puntu bakoitzean gradientearen magnitude edo balio absolutua lortzen da. Halaber, osagai horiekin posible izango da gradientearen orientazioa determinatzeko beharrezko informazioa lortzea, nahiz eta eskuarki, erabiltzaileak ikus dezakeen informazio bakarra gradienteen magnitudea izango den. 3.2.2 Prewitt operadorea Prewitt operadorea [75] Roberts operadorearen oso antzekoa da, baina honek ordena handiagoko konboluzio nukleoak erabiltzen ditu (3.5 Irudia). Era berean, nukleo bat biratuz, bestea lor daiteke. Irudia 3.6. Sobel operadorearen konboluzio nukleoak. Jarraian, 3.1 Taularen bidez, aurretik azaldutako operadoreen laburpen zehatz bat erakusten da, eta aldi berean operadore bakoitzaren abantaila eta desabantaila nabarienak izendatzen dira. Lehen ordenako operadoreen desabantailetako bat, hauek ingeradaren orientazioarekiko erakusten duten sentikortasuna da. Arrazoi honegatik, ekortze noranzkoarekin bat datozen orientazioa duten ingeraden detekzioak erronka nabarmena suposatuko du. Orobat, hertzak eta izkinak detektatzerako orduan posible da operadore hauek huts egitea, eta emaitza bezala hertz irekiak agertzea puntuen informazio galeraren ondorioz. Gainera, lehen -1 0 +1 -1 0 +1 -1 0 +1 +1 +1 +1 0 0 0 -1 -1 -1 -1 0 +1 -2 0 +2 -1 0 +1 +1 +2 +1 0 0 0 -1 -2 -1 𝑲𝒚 = ቂ0 −1 1 0 ቃ -Ingerada horizontal eta bertikalen detekzio zuzena -Ingeraden lokalizazio zehatza -Sinpletasuna eta kalkulu azkartasuna -Nukleoen ordena baxua da -Ingeradaren orientazioari buruzko informazio eza -Ingeraden lodiera ez da zehatza eta pixel batzuen lodierakoa Prewitt 𝑲𝒙 = ൥ −1 0 1 −1 0 1 −1 0 1 ൩ 𝑲𝒚 = ൥ 1 1 1 0 0 0 −1 −1 −1 ൩ -Ingerada horizontal eta bertikalen detekzio zuzena -Zaratarekiko sentikortasun baxua -Ingeradaren orientazioari buruzko informazio eza -Ingeraden lodiera ez da zehatza eta pixel batzuen lodierakoa Sobel 𝑲𝒙 = ൥ −1 0 1 −2 0 2 −1 0 1 ൩ 𝑲𝒚 = ൥ 1 2 1 0 0 0 −1 −2 −1 ൩ -Ingerada horizontal eta bertikalen detekzio zuzena -Zaratarekiko sentikortasun baxua -Ingeraden lodiera ez da zehatza eta pixel batzuen lodierakoa Taula 3.1. Roberts, Prewitt eta Sobel operadoreak. 3.2.4 Canny operadorea 1986. urtean John F. Canny-k operadore alternatibo bat proposatu zuen [78], bere ustean edozein ingeraden detekziorako algoritmok bete behar zituen hiru printzipiotan oinarritzen zena. Canny operadoreak oso nabarmenki hobetzen zuen beste operadoreen zaratarekiko sentikortasuna eta proposatu egiten zituen hiru printzipioak ingerada detekziorako edozein algoritmoren kalitatea ebaluatzeko irizpide global batean bihurtu ziren, gaur egun erabiltzen jarraitzen den irizpide bat izanik. Hiru printzipio hauek dira: 1. Detekzio zuzena Posible da detekzio prozesuan zehar positibo eta negatibo faltsuak gertatzea, hau da, egon daiteke egoera bat non existitzen ez den ingerada bat detektatzea, edo baita, existitzen den ingerada bat ez detektatzea gerta daitekeen. Detekzio on bat duen operadore batek positibo eta negatibo faltsuen kopuru minimoa izango du. 2. Lokalizazio zuzena Bigarren printzipio hau nahiko garrantzitsua da, espezialki lan honi dagokionez, izan ere, ingeraden analisitik lortzen den informazioa topologia optimizazio algoritmoarekin trukatuko baita. Lokalizazio zuzenak ingeradaren posizio zehatza topatzeari egiten dio erreferentzia, eta posizio hori posizio errealarekiko ahalik eta gertuen egon beharko da. 3. Erantzun bakarra ingerada bakarrarentzako. Ingerada bakarrarentzako erantzun bakarra eman behar du algoritmoak, eta honek pixel bakarreko zabalera izan beharko du. Canny operadoreak iragazki Gaussiar baten erabilera proposatzen du irudiaren gainean aplikatuko den beste edozein eragiketaren aurre pausu bat bezala. Iragazkiaren aplikazioak operadoreak duen zaratarekiko sentikortasuna gutxitu egiten du, honakoa bere aitzindariak diren Roberts, Prewitt eta Sobel operadoreak baino sendoagoa eginez. J.F. Canny-k proposaturiko operadorea, operadore multifase bat da eta ingeraden detekzioa 3 fase jarraituetan egiten du. Lehenik eta behin irudia iragazki Gaussiarraren bidez leundu eta diferentziatu egiten da, ondoren ez-maximoen ezabapen prozesu bat burutzeko. Azkenik, hirugarren pausua bezala, irudiaren zarata eliminatzeko histeresi prozesu bat egingo da. Lehenengo pausuan egiten den leunketa prozesua irudiaren eta iragazki Gaussiar baten deribatuen arteko konboluzioa egitean datza, non ingeradak nabarmenduta agertzen dituen irudi bat izango den emaitza. Hala ere, posible da oraindik zarata arazo ez desiratuak agertzea, zeinek hurrengo pausura eramaten gaituen. Bertan, ingeraden definizio hobeago bat bilatuko da eta horretarako eremuaren garbiketa bat egiten da ez-maximoen ezabaketa baten bidez. Ezabaketa prozesua aurretik leundu den funtzioak pixel bakoitzean duen balioa analizatuz gauzatzen da. Era honetan, pixelean aurkitutako balioa gradientearen noranzkoan maximo lokal bat bada, pixel hori mantendu egiten da, eta alderantziz, aurreko baldintzak betetzen ez baditu, pixel horri zero balioa esleitzen zaio. Hirugarren eta asken pausua, bi fasetan banatzen den histeresi prozesu bat izango da. Lehenengo fase bat non desiratuak ez diren ingeradak iragaziak izango diren, eta hauek ezabatuko dituen bigarren fase bat. Histeresi prozesuak atalaseko balio bi definitzea eskatzen du, eta lehenengo fasean atalaseko balio minimotik beherako ingeradak ezabatuak izango dira. Bigarren fasean, bi atalaseko balioen artean dauden ingeradak aztertzen dira, eta hautatik atalaseko balio maximotik gorako ingeradekin konektaturik daudenak soilik mantenduko dira beste guztiak ezabatuz. Prozesu hau 3.7 Irudian aurkezten da 1D eremu baterako, non G(x) ingeraden magnitudea den behin ez-maximoen ezabaketa aplikatu denean, eta τ1 eta τ2 atalaseko balioak diren. Orobat, Canny operadorea, Sobel operadorearen bertsio hobetu bat bezala kontsideratu daiteke, izan ere, lehenengoaren input-a, bigarrenaren outputa da, hots, Canny operadoreari ematen zaion sarrerako informazioa Sobel operadorean lortutako gradienteen magnitude eta orientazioak dira, eta hauen gainean aplikatuko dira ez-maximoen ezabaketa eta histeresi prozesua. Irudia 3.7. 1D eremuan histeresi prozesua Konboluzio nukleoen posizionaketa kontuan izateko gai bat da. Nukleo hauen gelaxkak perfektuki ahokatu behar dira eremuaren mugen barnean, eta horregatik, konboluzioaren emaitza jatorrizko irudia baino zertxobait txikiagoa den eremu bat izango da, zeinetan kanpo ingeradak muxarratuak izango diren eta ez diren detektatuak izango. Kanpo ingerada hauek detektatzeko helburuarekin analista askok erabiltzen duten estrategia bat jatorrizko irudiaren eremua hedatzean datza honen inguruan itxurazko pixel batzuk gehituz, 3.8 Irudian erakusten den bezala. Horrela, konboluzio nukleoak eremua osatzen duten pixel guztien gainean jarri ahalko dira eta posible izango da kanpo ingeradak detektatzea. τ1 τ2 G(x) x Ingerada seguru Ez da ingerada bat Ingerada soilik konektatutabadago Irudia 3.8. Itxurazko pixel multzo batekin hedatutako irudi eremu baten adibidea. 3.2.5 LoG operadorea Orain arte aurkeztutakoak irudi funtzioaren lehenengo deribatuaren kalkuluan oinarritutako edo lehen ordenako operadoreak izan dira. Aldiz, David Marr eta Ellen C. Hildreth-ek, irudi funtzioaren bigarren deribatuaren zero pausuez baliatzen zen operadore berri bat proposatu zuten [79]. Ikuspuntu honek logika nabarmen bat zuen atzetik, izan ere, lehenengo deribatuan maximo bat bezala agertzen dena, bigarren deribatuan aldiz, zerotik pausu bat bezala agertuko da (3.2 Irudia). J.F. Canny-k proposatzen zuen bezala, D. Marr eta E.C. Hildreth-en ikuspuntuak iragazki Gaussiar bat ere inplikatzen zuen, baina behin irudia leundu den eta bigarren deribatuaren zero pausuak bilatzen hasi baino lehen, operadore Laplaciar bat aplikatzen dute azken hauek. Hemendik dator hain zuzen ere operadore honen izena, Gaussiarraren Laplaciarra edo "Laplacian of a Gaussian" (LoG). Bigarren ordenako operadoreen abantailetako bat, hauek ingeradaren direkzioarekiko independenteak direla da, eta posible egiten dutela analisiak konboluzio nukleo bakar batekin egitea eta edozein noranzko duten ingeradak detektatzea. Bestalde, desabantaila bezala, zaratarekiko sentikortasun handiagoa daukate, izan ere, diferentziazio prozesuan ingeradak nabarmentzeaz gain, presente dagoen zarata posiblea ere nabarmentzen da, eta diferentziazioa birritan gauzatzean, arazoa are eta okerragoa bilakatzen da. Irudia 3.9. SUSAN operadorearen printzipioa. (a) Maskararen posizio ezberdinak irudi eremuaren barnean. (b) Maskara bakoitzaren USAN azalerak (azalera beltzak). Irudia 3.10. SUSAN operadorearen erantzuna froga irudi batekiko. (a) Froga irudia. (b) USAN azalera alderantzizko eskalan. Bai 3.9 zein 3.10 Irudiek argi erakusten dute USAN azalerak bere balio minimoa hertzetan hartzen dutela, zeinek J.F. Canny-k proposaturiko hiru oinarrizko printzipioak gogoratzen badira, puntu hauen lokalizazio zuzena betetzen dela frogatzen duen. Halaber, printzipio hauez gain, S.M. Smith eta J.M. Brady-k laugarren printzipio bat proposatu zuten kontutan izanik ingeraden ateratze algoritmoak denbora errealeko analisi sistemetan aplikatuak izan zitezkeela. Beraz, operadore batek hurrengo lau printzipioak bete beharko ditu orain: 1. Detekzio zuzena. 2. Lokalizazio zuzena. 3. Erantzun bakarra. 4. Erantzun azkartasuna. Haurretik esan den bezala, ingerada detekzio algoritmoak eta topologia optimizazio algoritmoak batuko dira lan honetan, ondorioz, oso komenigarria da erabiliko den operadorea erantzun azkarrekoa izatea, eta kontutan izanik ingeraden analisia iterazio guztietan egin beharko dela, ezaugarri hau are interesgarriagoa bilakatzen da. (a) (b) 3.3.2 SUSAN operadorearen metodologia SUSAN ingerada detektagailua ingeraden erantzuna kalkulatzean oinarritzen da, irudien maskara zirkular baten bidezko ekortze prozesu batekin. Maskara hori eremuko pixel bakoitzean kokatzen du, eta lortzen dituen ingeraden erantzun hauek prozesatuz, jatorrizko irudiaren adierazgarri den ingerada mapa bat lortzen du. Erabiltzen den maskara zirkunferentzia baten hurbilketa diskretua da, normalean 3.4 pixeletako erradioa eta 37 pixeletako azalera hartzen duena (3.11 Irudia). Maskararen nukleo esaten zaio maskararen zentroari, eta hau analizatu egingo den elementuarekin kointzidituarazi egiten da. Jarraian agertzen den 3.11 Irudian nukleo hori gorriz markatutako pixelarekin bat dator. 𝑐𝑏(𝒓, 𝒓𝒐) = 𝑒−(𝐼(𝒓)−𝐼(𝒓𝒐) 𝑡 )𝑞 (3.2) non 𝑞 berretzaile bat den, zeinen balio optimoa 6 dela frogatu den [80]. Jarraian azaltzen den 3.12 Irudian funtzio diskretuaren eta funtzio hurbildu jarraituaren arteko konparaketa grafikoa egiten da. 𝑛(𝒓𝒐) = 1 deneko kasuan. Orobat, erantzuna zero egiten da 𝑛(𝒓𝒐) = 28 denetik aurrera, izan ere, balio hori 𝑔𝑢 atalase geometrikoa baino handiagoa den lehen balioa baita. Hala eta guztiz ere, kalkulu hau zarataren presentziaren aurrean soilik izango da beharrezkoa. 𝑅(𝒓𝒐) = ൜𝑔𝑢 − 𝑛(𝒓𝒐) 𝑖𝑓 𝑛(𝒓𝒐) < 𝑔𝑢 0 𝑖𝑓 𝑛(𝒓𝒐) ≥ 𝑔𝑢 Irudia 3.13. Ingeradaren erantzunaren eboluzioa USAN azaleraren magnitudearen menpe 37 pixeletako maskara batean. Analisi prozesuaren altuera honetan, jadanik ezagunak dira beraz, ingeraden posizioa eta hauen intentsitatea, eta ondorioz, ingeraden noranzkoaren kalkulua soilik legoke egiteke. Informazio hori funtsezkoa izango da, deribatuen kalkuluan oinarritutako operadoreen kasuan bezala, ez-maximoen ezabaketa prozesua burutu eta definituago dauden ingeradak kalkulatu nahi izatekotan. Horretaz aparte, ingeraden orientazioari buruzko informazioa oso erabilgarria izan daiteke ere ingeraden detekzio algoritmoak erabiltzen dituzten hainbat aplikazioetan. SUSAN operadoreak ingeradak nabarmentzeko hauen noranzkoak ez dituela behar dela medio, beharrezkoa izan da orientazio horiek kalkulatzeko estrategia bat garatzea. Horretarako, ingerada mota posible bien artean diferentziatu egin beharko da, inter-pixel edo intra-pixel. Inter-pixel motako ingerada baten kasuan (3.14a Irudia) ingeraden inklinazioa maskararen USAN azaleraren gradientearen inklinazioa bezala lortuko da. Gradiente horrek, maskararen USAN azaleraren geometria eta grabitate zentroak lotzen dituen bektore bat osatuko du, betiere azkenengora zuzenduta dagoelarik eta ingeradarekiko normala delarik. Bektore hori jarraian azaltzen den (3.5) ekuazioaren bidez kalkulatuko da, Irudia 3.15. SUSAN operadorearen aplikazioa geometria konplexuak dituen irudi batean. (a) Froga irudia eta (b) ingeraden mapa. Iturria [80] (a) (b) 4 Overhang murrizpenaren garapena 4.1 Sarrera Lehenengo gaian egituren diseinu optimorako erreminta oso indartsu bat bezala aurkeztu zen topologia optimizazioa. Gaur egunera arte teknologia hau ikerketa eta garapen arloetara murriztua izan da gehienbat, eta egia bada ere badaudela kasu batzuk non aplikazio errealetan erabilia izan den, hauek oso murriztuak dira. Arrazoi nagusienak, beste batzuen artean, topologia optimizazio prozesu bat jasan duen edozein piezak azaltzen duen geometria konplexutasuna, eta forma zail horiek era seguru eta fidagarrian fabrikatzeko ezintasuna dira. Fabrikazio teknologia klasikoak (forjaketa, mekanizatua …) erlatiboki mugatuta daude fabrikatu daitekeen geometria konplexutasunari dagokionez, eta hainbat kasutan, forma sinpleak soilik lortzea ahalbidetzen dute. Ondorioz, topologia optimizazioa diseinatzaileek azken diseinuak garatzeko erabili ditzaketen ereduak sortzera baztertua geratu da. Hala ere, diseinu prozesuak oso esanguratsuki garatu dira fabrikazio aditibo teknologiek suposatu zuten erreboluziotik, eta honek topologia optimizazioa asko bultzatu du. Edozein motako geometriarekin, honek edozein mailako konplexutasuna bazuen ere, lan egiteko gaitasuna aurkezten zuen fabrikazioarekiko ikuspuntu berri honek, eta aldi berean, fabrikazio metodo klasikoen limitazio askorekin amaitzen zuen. Hasiera batetik argi geratu zen topologia optimizazio teknologien eta fabrikazio aditibo prozesuen arteko harreman estua, posible izanik hauen integrazioaren bidez optimizaturiko osagai funtzionalen fabrikazioan pentsatzen hastea. AM teknologia optimizazio topologikoaren kapazitateak bultzatzeko osagarri perfektua bezala agertzen dela esan daiteke, izan ere, edozein geometria fabrikatzeko ahalmena izanda, ez dago diseinatzeko orduan ager daitekeen mugarik eta errendimendu maila altuagoko diseinuak lortzea posible izango da. Gaitasun honek erronka eta ikerketa eremu berriak zabaldu zituen, eta honekin batera topologia optimizazioa egitura osagai funtzionalen diseinuaren etorkizuna bezala aldarrikatu zen. Doktoretza tesi hau kokatzen den ikerketa arloa optimizazio topologiko eta fabrikazio aditiboen integrazioa da hain zuzen ere, zein, nahiz eta zuzena dirudien, hainbat berezitasun teknikoren azterketa eskatzen du, haien artean, fabrikazio prozesuan zehar euskarri egiturak erabiltzearen beharra. 4.2 Topologia optimizazioaren eta Fabrikazio Aditibo teknologien integrazioa Fabrikazio aditiboaren bidez edozein geometria inolako arazorik gabe fabrikatu daitekeen ideia oso zabaldua badago ere, geometria horren konplexutasun maila edozein izanda, enuntziatu hori ez da guztiz zuzena. Egia da bai teknologia aditiboek ez dituztela ezagutzen fabrikazio metodo klasikoek beste murrizpen, baina badaude zenbait muga tekniko, hala nola barrunbe itxiak, horma meheak eta hegan dauden ingeradak gauzatzea. Hiru ezaugarri horietakoren bat, edo gehiago, dituen edozein pieza era sendo batean fabrikatzeko beharrezkoa da piezak zenbait baldintza betetzea [84], eta 2.gaian azaldu ziren euskarri egiturak kontsideratzea. Hala ere, posible da azken ikuspuntu honek piezaren pisua igotzea euskarri material guztia eliminatzea lortu ezin izanez gero. Edozein fabrikazio prozesuan kontutan izan behar diren aipatutako murrizpenak, lodiera minimoa, eta hegan dauden ingeraden luzera eta angelua dira zehazki, non azken honi overhang angelua esaten zaion [85,86]. Gauzatu daitekeen lodiera minimoa erabiliko den makinaren, prozesuaren eta materialaren araberakoa izango da. Pieza baten osagai baten inprimaketa prozesua zuzena izan dadin, bere lodiera minimoa ez da makinak gauzatu dezakeen lodiera minimoaren azpitik egon behar, eta gainera, kontutan izan behar da, piezak hozketa prozesuan zehar sufritu dezakeen tamaina aldaketa posiblea. Hegan dauden ingeraden inklinazioari buruz, jadanik esanda dago, gehienetan 45º-tako muga erabiltzen dela ingeradek euskarri nahikoa duten aztertzeko. Orokorrean, overhang angeluari so egin behar zaionean, ingeraden inklinazioa, hauen eta ardatz horizontalaren arteko angelua bezala definitzen da. Hala ere, lan honetan, angelu hau ingeradaren bektore normalaren eta piezaren Irudia 4.1. Overhang angelua. Oso zaila, edo ezinezkoa, izaten da era ezegokian eutsitako eremuak dituzten piezak euskarri egituren edo geometria zuzenketen laguntzarik gabe fabrikatzea. Euskarri egiturak piezarekin batera geruzaz geruza fabrikatzen dira era horretan posible eginik ingeradek euskarri puntuak izatea. Hala ere, euskarri egitura hauek fabrikazio denbora luzeagoa eta material kontsumo handiago bat suposatzen dute. Gainera, hauek erauziko dituen postprozesaketa etapa bat behar izango da. Bigarren aukera bat, piezaren geometria AM prozesura egokitzeko zuzenketa intuitiboak egitean datza, baina estrategia honek nabarmenki zigortu dezake piezaren errendimendua helburu funtzioaren erantzuna optimotik urrunduz. Diseinu optimo eta fabrikazio aditibo prozesuak batzeko ideia sortu zenetik, esfortzu handiak egin dira AM prozesuekin bat datozen diseinuak lortzea ahalbidetzen duten teknikak garatzeko, hala ere, gaur egunera arte ez dago hauek sailkatzen dituen inolako proposamenik. Lan honetan, AM eta diseinu prozesuaren arteko integrazio mailaren edo Engagement Level-aren (EL) araberako sailkapen bat proposatzen da. Ikuspuntu honen arabera, teknika ezberdinak lehen mailako integrazio mailan (1EL), bigarren mailako integrazio mailan (2EL) eta hitugarren mailako integrazio mailan (3EL) sailkatzen dira. 1EL teknikak bezala ezagutzen direnak optimizaturiko geometria zuzenean fabrikazio makinara bidaltzen dutenak dira, eta hauetan euskarri egiturak erabiltzea alternatiba bideragarria da. Lehen mailako integrazio maila duten tekniken oinarrizko abantaila hauek geometria optimoa fabrikatzen dutela da, betiere euskarri materiala egituratik erauzi ahal baldin bada. Hala ere, euskarri Fabrikazio noranzkoa α α duten integrazio maila eta pieza eutsiak lortzeko gaitasuna aurkitu daitezke. Honek posible egiten du AM prozesuen bidez egitura euskarririk gabe edo geometrian zuzenketarik egin gabe fabrikatzeko prest dauden piezak sortzea. Gainera, pieza hauek optimotik gertu dagoen erantzun bat izan dezakete. Gai honekin erlazionatutako hainbat proposamen [92–99] lanetan aurkitu daitezke. Jarraian hauen deskripzio labur bat egingo da. D. Brackett-en ikerketa taldeak, topologia optimizazioaren bidez eutsitako egiturak diseinatzeko arazoa ebazten zuen estrategia bat proposatu zuen [92]. Lan honetan proposatzen dena zera da, topologia optimizazioaren formulazioan overhang angelua kontsideratzea eta overhang arazoa deskribatzea ahalbidetzen duten prozedurak ezartzea. Hala eta guztiz ere, publikaturiko lanak ez zuen inolako aplikazio matematikorik erakusten. A.T. Gaynor eta J.K. Guest-en lanean [93] ziri formako filtro bat proposatzen da. Iragazki honek, topologia optimizazio problemarekin batera, eutsitako egiturak lortzea ahalbidetzen du. Beste alde batetik, M. Langelaar-ek eutsitako elementuen filtro bat proposatu zuen, zeinek elementuak hauek azpian dituzten elementuen dentsitatearen arabera inprimagarri eta ez inprimagarri bezala sailkatzen dituen [94,95]. Berriki, X. Qian-ek [96] optimizazio prozesuan zehar barrunbeen formazioa eta overhang angeluak kontrolatzea posible egiten duen dentsitate gradientean eta proiektaturiko perimetroan oinarrituriko prozesu bat aurkeztu du. Lan hauen gehiengoa topologia optimizazio problemaren ohizko formulazioaren barnean sartzen diren iragazkien garapenean oinarritzen dira, hala ere, badaude problema murrizpenen bidez kontrolatzen duten proposamenak [97]. Azkenik, X. Guo, J. Zhou, W. Zhang, Z. Du, C. Liu eta Y. Liu-k garatutako ikerketan [98] topologia optimizazio problema hau ikuspuntu esplizitu batetik egiten da. Azken honek 1.2.2 atalean aurkeztu diren MMC eta MMV metodoetan oinarritzen da, eta beraz, forma optimizazioaren luzapen bat da. A.T. Gaynor eta J.K. Guest-ek proposaturiko proiekzio metodoa ez da konputazionalki efizientea, topologiaren definizioa eta sentsibilitatearen kalkuluak geruzaz geruza egiten baitu. Gainera, beste arazo bat, probleman inplikaturiko funtzio ez linealek eragindako konbergentzia arazo posibleak dira. Bere partetik, M. Langelaar-ek proposaturiko AM iragazkiak, elementu finituen sarearenganako dependentzia nabarmena erakusteaz aparte, oso ez lineala da eta dentsitateen balio maximoa gainditu dezake unitatearen gaineko balioak hartuz. Gainera, iragazkia 45º-tako murrizpenera finkatuta dago, eta angelu ezberdinekin lan egin nahi izanez gero, elementuen itxura erlazioa aldatu behar izango da, honek dakarren elementuen zurruntasun matrizearen berdefinizioarekin. X. Quian-ek proposaturiko barrunbeen perimetroa kontrolatzeko metodoak, murrizketa bakar bat ez ezik, lau murrizpen ekuazio ezberdin behar ditu, alde batetik overhang orokorra kontrolatzen duena eta bestetik aldeetako overhang-a eta dentsitatearen bitarteko balioen formazioa kontrolatzen dituztenak. Beraz, metodo hau ez da konputazionalki oso efizientea. Orobat, perimetro murrizpenaren natura ez erlatiboak honen balioa ezartzea zuzena ez izatea egiten du. Azkenik, X. Guo-k proposatutako estrategiak MMC eta MMV optimizazio metodo esplizituetan oinarrituta daude. Kasu honetan beharrezkoa da ere murrizpen ekuazio kopuru handi batera jotzea, bestela overhang arazoa konpontzea ezinezkoa izango den egoera batzuk existituko dira. Estrategia hauen beste arazo bereizgarri bat, optimizazio metodoei eskainitako gaian zaldu zen bezala, abiadako diseinu eremuarekiko duten dependentzia da. Emaitza optimoak erabilitako eraikuntza bloke edo hutsune kopuruarekiko dependentzia izango du MMC eta MMV metodoetan, hurrenez hurren. Horretaz aparte, bloke eta hutsune kopuru optimoa definitzea ez da lan erraza izango. Doktoretza tesi honetan topologia optimizazio eta fabrikazio aditibo prozesuak integratzeko metodo berri bat aurkezten da, overhang murrizketa global, bakar eta zuzen baten garapenean oinarritzen dena. Energia elastiko minimorako problematan murrizpen hau esplizituki sartzen da problemaren formulazioaren barnean ezberdintasun ekuazio baten modura, bolumenaren gaineko ohiko murrizpenarekin batera. Bestalde, programazio matematikoan oinarritutako optimizazio algoritmoekin bateragarria da ere, hala nola, Asintota Mugikorren Metodoa edo Method of Moving Asymptotes (MMA) [57] metodoarekin. Oso erraza da gainera proposatutako estrategia beste optimizazio problema motetara hedatzea, mekanismo malguen inguruko gaian ikusiko den bezala . Proposatzen den murrizpen ekuazioaren berrikuntzetako bat da, honek elementu eutsi eta ez eutsi formulazio komunean oinarrituta egon beharrean, eutsitako ingeraden ratioari egiten diola erreferentzia. Halaber, aurretik esan den bezala, ingeradak identifikatzeko eta hauen inklinazioak kontrolatzeko metodologia, ingeraden detekzio eta analisirako garatutako Smallest Univalue Segment Assimilating Nucleus (SUSAN) operadorean oinarritu da, Irudi Digitalen Prozesamenduaren arloan erabiltzen dena. Azkenik, proposatutako prozedurak ez du soilik overhang angelu finko betekin lan egiten, eta literaturan proposatutako edozein angelurekin lan egitea ahalbidetzen du. Gainera, posible da ere piezaren fabrikazio norabide ezberdinak definitzea, eta eutsitako ingeraden ratioa kontrolatzen duen kontrol parametro bati esker, overhang murrizpenaren gain permisibitate maila bat ezartzea. 4.3 Overhang murrizpena 4.3.1 Murrizpenaren beharra eta errendimendu estrukturala Beste gauza askoren artean, topologia optimizazio eta fabrikazio aditibo teknologien integrazioak, overang angeluaren gaineko murrizpen ekuazio baten garapena eskatzen du. Behin integrazio hori lortu den, posible da diseinu librean edo "free design"–ean eta euskarri materialik gabeko fabrikazio aditiboan pentsatzea. Guzti honek, teknologia bien kapazitateak maximora aplikatzea ahalbidetzen du. Hala ere, argi geratu behar da overhang murrizpen bat erabilgarria izango dela, baldin eta soilik baldin, lortzen den diseinuaren helburu funtzioarenganako erantzuna murrizpenik gabeko diseinu optimoak lortzen duenetik gertu badago. Hots, nahiz eta kasu bietan materialaren distribuzioa oso ezberdina izan, eta askotan era oso esanguratsuan aldatzen bada ere, diseinuaren errendimendua minimoki zigortua eta helburu funtzioaren balioa optimotik gertu egon beharko dira. Kontrara, piezaren errendimendua sakrifikatuko litzateke hau euskarri egiturarik gabe fabrikatzeko helburuarekin, eta hau ez da onesgarria egituren diseinu optimoaren ikuspuntutik. Beraz, diseinu optimoa eta errendimendu altuko piezak sortzeko gaitasuna sustatzeko helburuarekin, beharrezkoa da overhang murrizpen sendo eta eraginkor bat garatzea. Murrizpen honek emaitza optimotik ahalik eta gertuen dauden soluzioetara gidatu beharko du problema. Badago baina, gehienetan ordaindu beharreko ordainsari bat, izan ere lortuko diren diseinuen errendimendua optimoa baino zertxobait kaxkarragoa izango da. 4.3.2 Ingerada ebaluaziorako algoritmoaren moldaketa Egituraren overhang egoera deskribatzen duen magnitude bat lortzeko helburuarekin, Irudi Digitalen Prozesamenduaren arloan garatutako ingeraden detekzio eta analisirako garatu den operadore batera jo izan da. Operadore honek SUSAN du izena eta posizio bakoitzean pixelen intentsitate gradientea analizatzen duen maskara zirkular baten bidezko ekortze prozesu batean Irudia 4.2. 3x3 maskara baten bidezko ingeraden ebaluazio prozesua. SUSAN algoritmoaren aplikazioa gauzatu nahi den topologia optimizazio prozesuaren parte bezala heltzeko, beharrezkoa da hainbat kontsiderazio kontutan hartzea eta haien arabera SUSAN algoritmoa moldatzea. • Distira maila kontsideratu beharrean, elementuen dentsitatearekin lan egingo da. Irudi bat ez bezala, zein bera osatzen duten pixelen distira mailaren arabera definitzen den, egitura batek duen material distribuzioa hau osatzen duten elementuen dentsitatearen arabera definitzen da. Posible da beraz, pixelen distira maila elementuen dentsitatearekin ordezkatzea ingeraden analisirako parametro bezala. • Nahiz eta dentsitateak 0 eta 1 arteko edozein balio hartu dezakeen, helburua 0-1 motako eremuak lortzea da. Bilatzen den 0-1 motako dentsitate eremuaren distribuzio batek, piezaren ingeraden analisia asko errazten du, izan ere, bitarteko balioek sortu dezaketen zarata arazorik ez baita egongo eta ondorioz, ez da Irudia 4.3. Gradientearen eta ingeradaren inklinazioaren arteko erlazioa. • USAN azalera maskararen masa totala bezala kalkulatuko da. Irudien prozesaketa digitalean, distira mailaren konparazio analisiaren ondorioz, USAN parametroaren balioa maskararen barnean dauden eta nukleoaren distira maila paretsua duten pixelen konparaketa magnitudeen batuketa bezala kalkulatzen da. Hala ere, konparaketa pausu hori egiteko beharra ez dagoenean, maskararen USAN magnitudea, maskararen barnean dauden elementuen dentsitateen batuketa bezala lortuko da, hau da, USAN parametroa maskararen masa izango da orain. rf Oinarri platera ψ ψ vCG α α materiala Eremu debekatua Fabrikazio noranzkoa • Topologia optimizazio problema batean, zarataren presentzia ez da gauza komuna izango, eta beraz, ez da egongo ingeraden erantzuna, 𝑅(𝒓𝒐), kalkulatzeko arrazoirik. Beharrezkoa izango ez den beste kalkulu bat ingeradaren erantzuna da, 0-1 material banaketa batean ez baita egongo inolako zarataren presentziarik, ezta honek sortutako arazorik. Irudi prozesaketa digitalean zarata fenomenoa ikusleak irudia ikusterakoan sentsazio pikortsua izan dezala gauzatzen duen pixelen intentsitate mailen hausazko aldaketa bezala definitzen da. Akabera pikortsuak ingeraden detekzioan aplikaturiko operadorearen zehaztasun falta edo/eta positibo eta negatibo faltsuak detekta ditzan egin dezake. Hala eta guztiz ere, dentsitate eremu bitarraren kasuan, eredu pikortsuen agerpena oso eztabaidagarria da, zeinek zarataren presentziak sortu ditzakeen efektu kaltegarriak baliogabetzen dituen. • 3x3 dimentsioa duen maskara karratu bat erabiliko da. SUSAN operadorea maskararen dimentsioarekiko independentea da, eta nahiz eta gehienetan 3.4 elementutako erradioa duen maskara zirkular bat aplikatzen den, honen dimentsioak aldatu egin daitezke. Proposatzen den metodoaren kasuan 1.5 elementutako erradioa duen maskara aplikatuko da, zein 3x3 ordenako maskara karratu batean bihurtzen den. Maskara tamaina hau da operadoreak erabil dezakeen tamaina minimoa hain zuzen ere. Dimentsio konkretu hauetako maskara erabiltzeko arrazoietariko bat da, prozesuan zehar oso zaila dela honelako maskara batek negatibo faltsuak detektatzea. Kasu honetan, negatibo faltsu baten presentzia soilik elementu bakarreko zabalera duen patroi baten ondorioz eman daiteke, baina eskala tamaina minimoa kontrolatzen duen azpi-errutinari esker ezin daiteke halakorik gertatu. • Dentsitate gradientea maskararen geometria zentroa eta bere grabitate zentroa lotzen duen bektorea bezala lortuko da, jatorria lehenengoan duelarik. Aurretik esan den bezala, problema honetan ez da beharrezkoa dentsitateen arteko konparaketa egitea, eta horregatik dentsitate gradienteak beti izango du amaiera maskararen grabitate zentroan. Hots, bektore hau ingeradarekiko ortogonala izango da beti. Aurrean azaldutako kontsiderazioek, ingerada detekzio operadorearentzako 3.3 atalean proposatutako pausuetan zenbait doikuntza egitera behartzen dute. Hau oso baliagarria bihurtzen da, izan ere doikuntza hauek sinplifikazio batzuk suposatuko baitituzte. Ingerada detekzio prozesuan jarraituko diren pausuak dira hurrengoak izango dira beraz: 1. pausua: Maskararen nukleoa aztertzen ari den elementuarekin kointzidituaraziz kokatu. 2. pausua: Maskararen grabitate zentroa topatu. 3. pausua: Dentsitate gradientea kalkulatu. 4. pausua: Ingeradaren inklinazio angelua kalkulatu 5. pausua: Prozesua maskararen gainerako posizioentzako errepikatu. Ikus daitekeen moduan, ingeradaren inklinazioa kalkulatzeko bere orientazioa soilik behar denez, detekzio prozesurako beharrezko pausu kopurua murriztu egiten da. Behin prozesua amaitu den eta dentsitate gradienteen inklinazioak maskararen posizio guztientzako ezagunak direnean, posible izango da analizatua izaten ari den piezak fabrikazio prozesuan euskarri materiala behar izango duen edo ez ezagutzea, hala nola, zein tokitan jarri beharko den euskarri material hori. 4.3.3 Overhang murrizpenaren garapena SUSAN operadore egokituak ingeraden inklinazioa maskararen posizio bakoitzerako dentsitate gradientearen kalkuluaren bidez kalkulatzea du helburu. Orobat, posible da ingeradaren inklinazio eta noranzkoari, eta maskarak ingerada batekiko duen hurbiltasunari buruzko informazioa jasotzea. Gainera, gradiente hau ingeradarekiko normala izango da, jatorria maskararen geometria zentroan duela eta grabitate zentroan bukatzen delarik. Ondorioz, aurretik jadanik esan den bezala, dentsitate gradientearen eta fabrikazio noranzkoaren arteko angelua ezaguturik posible da ingeradaren eta fabrikazio prozesuko oinarriaren arteko angelua ezagutzea. Definizioz, ingerada bat, dentsitate eremuan agertzen den intentsitate aldaketa bortitz bat da, zein dentsitate gradientearen magnitude altu bat bezala itzultzen den. Maskara baten ingerada batekiko hurbiltasuna ezagutzeko, modulu horren magnitudea kalkulatzea besterik ez dago. Horretarako, beharrezkoa Esan den bezala, atalaseko angeluaren balioak ingeradak bi taldetan banatuko dituen konparazio eskema bat diseinatzea ahalbidetzen du, ingerada eutsiak eta ez eutsiak. Eskema hau faboratuta izango da angeluen balioak erabili beharrean, hauen kosinuen balioak erabiltzen badira. Era honetan, posible da (4.4) ekuazioa definitzea, zeinek balio positiboak edo negatiboak hartuko dituen 𝛼 eta 𝜓-ren arteko erlazioaren arabera. Ekuazioak balio positiboak hartuko ditu ingeradaren inklinazioa atalaseko balioaren azpitik dagoen kasuetan, eta negatiboak beste kasuetan. Ingeradaren angeluak atalaseko balioarekin bat egiten duenean ekuazioak zero balioa hartuko du, eta kasu honetan ingerada ondo eutsita dagoela kontsideratuko da. Era honetan, euskarri faltarik ez duten ingeradek (4.4) ekuazioaren balio negatiboekin edo hutsekin bat egingo dute, euskarri egiturak behar dituztenak aldiz, balio positiboak aurkeztuko dituzte. 𝜑෤(𝜌) = cos (𝛼) cos (𝜓) − 1 = 𝒓𝒇 · 𝒗𝒄𝒈 ห𝒗𝒄𝒈ห · cos (𝜓) − 1 (4.4) non 𝒓𝒇(𝑥𝑐𝑔, 𝑦𝑐𝑔) fabrikazio noranzkoa den. Begi-bistakoa iruditu daiteke 𝜑෤(𝜌) parametroaren balioen arabera ingeradak sailkatzea, hala ere, espresio hori definituta dagoen bezala arazoak sortzen ditu dentsitate eremu konstanteak agertzen dituzten eremuetan, kasu hauetan indeterminazio bat sortuko baita. Gainera, arazo hau deribatuen kalkulura ere hedatzen da, nahiz eta ekuazioa normalizatu. Eremu hauetan dentsitate gradientearen magnitudea oso txikia edo zero izango da, eta komenigarria da beraz ekuazioa beste era batean formulatzea. Momentu honetan, lan honetan proposatzen den ideia berritsuetariko bat agertzen da, eta hau, angeluak beharrean proiekzio bertikalak konparatzea da. Ikuspuntu berri honetan gradientearen proiekzio bertikala 𝑦𝑐𝑔 eta 𝒗𝒄𝒈(𝑥𝑐𝑔, 𝑦𝜓) bektore osagarriaren 𝑦𝜓 osagaia izaten dira kontutan, non 𝑦𝜓 atalaseko parametro berria izango den 𝑥𝑐𝑔 bakoitzerako. 𝑦𝜓 = 𝑥𝑐𝑔 tan (𝜓) (4.5) Azkenik, (4.4) ekuazioko berdintasuneko eskuineko lehen terminoa ordezkatzen da, eta horrekin batera kalkulu arazo posibleak saihesten dira. Era honetan, (4.6) ekuaziora heldu gaitezke, zein ingeradak sailkatzeko erabiliko den aurretik azaldutako estrategia berdintsu batekin. 𝜑(𝜌) = 𝑦𝑐𝑔 𝑦𝜓 − 1 (4.6) Azken ekuazio hau aurretik azaldutakoaren ordezkari bezala agertzea ez da zorizkoa, eta jarraian aurkeztuko den bezala, bi ekuazioak bateragarriak dira. Honako hau frogatzeko, lehenik eta behin, (4.4) ekuazioa garatuko da. 𝒓𝒇 · 𝒗𝒄𝒈 ห𝒗𝒄𝒈ห · cos (𝜓) − 1 = 𝑥𝑟 · 𝑥𝑐𝑔 + 𝑦𝑟 · 𝑦𝑐𝑔 − ඥ𝑥𝑐𝑔2 + 𝑦𝑐𝑔2 · cos (𝜓) ห𝒗𝒄𝒈ห · cos (𝜓) Ikus daitekeen bezala (4.11) ekuazioko eskuin aldeko terminoa dentsitate gradientearen osagarri bertikalaren balio maximoa da, aurretik 𝑦𝜓 bezala izendatu dena. Beraz, (4.4) eta (4.6) ekuazioen arteko baliokidetasuna frogatua izan da, biak erabil daitezkeelarik ingeraden sailkapena egiteko. Azken espresio hau oso garrantzitsua da overhang murrizpena garatzeko, konkretuki hurrengo eran idatzia dagoenean, 𝜑(𝜌) = 𝑦𝑐𝑔 · sin(𝜓) − ห𝑥𝑐𝑔ห · cos (𝜓) (4.12) Abiada ekuazioak ez bezala, azken espresio honek ez ditu indeterminaziorik agertzen. Bestalde, ekuazio berri honek aurrekoak bezalako portaera du ingeradak sailkatzeko orduan, balio positiboak ingerada ez eutsiekin bat egiten dutelarik, eta zero eta balio negatiboekin ingerada eutsiek. Gainera, frogatu egin daiteke (4.12) ekuazioa 𝒗𝒄𝒈 eta 𝒗𝜓 bektoreen arteko biderkateta bektoriala dela, bi bektoreak lehen koadrantean kokatuta daudela suposatuz, izan ere ardatz bertikalarekiko simetrikoak diren bektoreen portaera berdina bilatzen da. Jarraian, eta (4.1) eta (4.2) ekuazioak gogoratuz, (4.12) ekuazioa sinplifikatzen jarraitu daiteke maskararen masa, ∑ 𝜌𝑖 9 𝑖=1 , ekuaziotik kanporatuz. 𝜑(𝜌) = 𝑞𝑦 · sin(𝜓) − |𝑞𝑥| · cos (𝜓) (4.13) 𝑞𝑥 = ෍ 𝑥𝑖 · 𝜌𝑖 9 𝑖=1 (4.15) Kasu honetan 𝑞𝑥 y 𝑞𝑦 maskararen momentu estatikoak dira. Behin sinplifikazio eta ordezkapen guztiak egin diren, (4.13) ekuazioa izango da ingeraden sailkapena egiteko erabiliko dena. Era berean, 𝛼 angeluak 𝜓 balio limitea gainditzen badu eta ingerada egoki eutsita badago, 𝜑 ≤ 0 baldintza beteko da. Kontrara, 𝛼 angeluak 𝜓 balio limitea gainditzen ez badu 𝜑 > 0 baldintza beteko da. Horrela, posible da ingeradak bi array ezberdinetan sailkatzea, 𝜑− eta 𝜑+, hurrenez hurren. Sailkapen hori egin ondoren, jarraian azaltzen diren (4.16) eta (4.17) ekuazioen bidez array bakoitzaren balio totala kalkulatzen da, 𝜑+(𝜌) = ෍ max (0, 𝑀 𝑚=1 𝜑𝑚(𝜌)) (4.16) 𝜑−(𝜌) = − ෍ min (0, 𝑀 𝑚=1 𝜑𝑚(𝜌)) (4.17) non 𝑀 maskararen nukleo kopuru totala den. Behin ingeradak sailkatuta dauden eta hauen overhang egoera ezaguna den, posible da overhang murrizpena garatzea, zein eutsitako ingeraden eta ingerada array bien batuketaren arteko ratioa bezala aurkezten den. Ratio honek egituraren overhang egoera deskribatzen du eta oso erabilgarria da euskarri egiturarik gabeko fabrikazio aditiboa posible den aztertzeko. Arrazoi honegatik murrizpen ekuazio honi overhang ratioa esaten zaio, eta kasu idealean, edozein egitura guztiz eutsita egon dadin, honek unitate balioa hartu beharko du. Hala ere, overhang ratioaren balioa unitatearekin konparatzea oso murriztailea izan daiteke, eta positibo faltsuen detekzioen ondorioz optimizazio prozesua topologia ez optimoetara gidatua izan daitekeenez, konparazio termino bat azaltzen da, ɸ0. Honek 0 eta 1 tarteko balioak har ditzake, diseinatzailearen esku dagoena, eta kontrol parametro izenari erantzuten dio. Kontrol parametro honen funtsezko eginkizuna overhang murrizpen ekuazioari permisibitate maila bat esleitzea izango da, problemaren konbergentzia positibo faltsuen ondorioz konprometitua izan ez dadin. Kontrol parametroaren beste zehetasun bat da, lan honetan proposatzen den metodoa euskarri egitura hauek bai guztiz ezabatzeko zein hauek kontrolatu eta mugatzeko kapaza izatea egiten duela, momentura arte proposatu diren beste 3EL metodoek ez bezala, zeintzuk euskarri egiturak edozein kostura ezabatzera gaituak soilik dauden. Propietate hau ekarpen berritsu eta nabarmen bat da, eta diseinu problema askotan garrantzi handiko portaera suposatuko du. Beraz, aurretik azaldutako informazio guztia kontutan izanda, proposatzen den overhang murrizketa jarraian azaltzen den ekuazioan bezala agertzen da, ɸ෩(𝝆) = 𝜑−(𝝆) 𝜑−(𝝆) + 𝜑+(𝝆) ≥ ɸ0 (4.18) Esan bezala, murrizketa diseinu eremuan sortzen diren egoki eutsitako ingeraden overhang balioen batura eta ingerada guztien overhang egoeraren baturaren arteko ratioa bezala azaltzen da. Ratio horren magnitudea ɸ0 kontrol parametroarekin konparatzen da, eta parametro horren balioak determinatuko du optimizatutako emaitzak agertuko dituen eutsi gabeko ingerada kopurua. Ondorioz, posible egingo du aurkezten den problemaren arabera estrategia diferenteak planteatzea. 4.3.4 Overhang murrizpenaren deskribapena Atal honetan overhang murrizketa gidatzen duten oinarrizko kontzeptu eta magnitudeak garatuko dira. Helburu horrekin murrizketaren izaera, bibliografian aurkezten diren overhang angelu ezberdinekin lan egiteko gaitasuna, positibo faltsu posibleen agerpena, eta murrizketaren efektu lokalak aztertuko dira. 4.3.4.1 Positibo eta negatibo faltsuak Ingerada detekzioari dagokionez, edozein operadoreri egiaztatzea eskatzen zaizkion baldintzen artean, positibo zein negatibo faltsu kopurua minimoa izatea dago. Positibo faltsuak ingerada ez errealen detekzioa bezala, eta negatibo faltsuak ingerada errealen ez detekzioa bezala ulertzen da. Irudien Prozesaketa Digitalaren arloan, bi egoera hauek hainbat faktoreren ondorio izan daitezke, hauen artean, gehiegizko zarata edo operadorearen gaitasun falta fenomeno honi aurre egiteko. Lan hau kokatzen den arloan, positibo faltsu bat maskara batek era egokian eutsita dagoen ingerada bat ez eutsitako ingerada baten moduan sailkatzen duen kasua bezala definitzen da, kontrako kasua negatibo faltsu bat bezala definitzen den bitartean. Topologia optimizazio problematan, non 0-1 edo egoera bitarretik gertu dauden material banaketak bilatzea den helburua, zail samarra da zarata bezalako fenomenorik agertzea, eta zaila izango da ere aurretik deskribatutako egoerak eman daitezen. Positibo faltsuak begi-bistaz detektatu daitezkeen bitartean, negatibo faltsuak ez dira izango hauek bezain intuitiboak ezta detektatzeko hain errazak ere. Aukeratutako maskara tamainari esker, azken hauek, maskararen barnean elementu baten zabalerako tamaina duen patroiren bat agertzean soilik ager daitezke, hots, ingerada irten bat detektatzen denean zeinen zabalera elementu baten zabaleraren baliokidea den. Honelako egoera bat topatzea ez da posible izango, izan ere, topologia optimizazio algoritmoaren parte bezala iragazpen azpi-errutina bat inplementatu baita, eskala tamaina minimoa kontrolatzen duena. Jarraian azaltzen den 4.4 Irudian egoera hauen adibide pare bat aurkezten dira, non irudiko (a) kasuak azaltzen duen egoera interes handikoa izango den aurrerago egingo den analisian. Gainera, egitura askotan agertzen den egoera komun zamarra deskribatzeaz aparte, kontrol parametroak abordatzen den problemaren gainean duen garrantzia azaltzeko balio izango du. Irudia 4.4. Ingerada sailkapen prozesuaren hutsegiteak. (a) Positibo faltsua eta (b) negatibo faltsua. Aurreko 4.4a irudiak deskribatutako konfigurazio batetik abiatzen den edo aurkezten duen egoera bat kontsideratu ezkero, eta problemaren helburua 45º tako murrizpen angelu batekiko guztiz eutsita azaltzen den egitura bat lortzea izanik, ingerada detekzio eta analisi prozesuan dentsitate gradiente bertikal eta positibo bat deskribatuko duen maskara bat topatuko litzateke, eta honek esan nahi du eutsirik ez dagoen ingerada bat aurkituko litzatekeela. Jarraian emango den iterazioan, eta egoera hori zuzentzeko asmoarekin, gradientea sortzen duen eremuaren azpian euskarri bezala portatuko den materiala sartzeko tendentzia deskribatuko du algoritmoak, beraz, 4.4a irudiko maskara material solidoz beteko luke. Portaera hau elementu kopuru handiagoa duten eremuetara estrapolatzean, abiadako positibo faltsu honek, iterazio bakoitzean sortuko liratekeen positibo faltsuak zuzentzen arituko zen material jauzi bati emango lioke hasiera, 4.5 Irudian ikus daitekeen bezala. Fenomeno honen agerpenaren ondorioz, problemaren emaitza irudiaren amaieran azaltzen den geometrian buka daiteke, non barne ingerada desagertu egin den eta geometria guztiz solido bat azaltzen den. Ingerada Elementu bakarreko zabalera (a) (b) Irudia 4.5. Material jausi efektua. Aurreko irudi honetan aztertzen den kasua garrantzitsua da, izan ere, nahiko posiblea da horrelako kasuren bat edozein egituraren topologia optimizazio prozesuan zehar agertzea, espezialki ingeraden inklinazioaren kontrolerako murrizpen bat ezartzen zaionean. Kasu honetan, ingerada irtenak dituzten zuloak hiruki, karratu eta erronbo itxurako formak hartuko dituzte, beti ere forma geometriko hauen hertzetariko bat ardatz bertikalean zuloak goien duen puntua delarik. Ingeraden erortzea ez da egoera desiragarri bat eta ez litzateke agertu behar, izan ere, hau gauzatzen duen gradiente bertikal eta positiboa, positibo faltsu baten eskutik baitator. Beste era batean esanda, maskarak ez eutsitzat hartzen duen ingerada era egokian eutsita dago, eta bere bi aldeetatik alegia. Proposatzen den metodoa horrelako arazoak gainditzeko kapaza da aipatutako kontrol parametroak baimentzen duen permisibitateari esker. Kontrol parametro honek eutsita ez dauden ingerada kopuru finitu baten presentzia ahalbidetzen du, eta bere balioa egoki aukeratzen denean, kopuru hori detektatutako positibo faltsuekin bat egingo du. Horrela, materialaren jausi efektua saihestu eta guztiz eutsitako egiturak lortzeko aukera legoke. 4.3.4.2 Kontrol parametroa eta overhang murrizpenaren portaera Bere burua eusten duen geometria baldintza perfektuetan pentsatzen denean, bistakoa da eutsitako ingeraden presentzia hutsa izan behar dela. Hala ere, jadanik azaldu da positibo faltsuen kasua, batez ere barne zuloetan agertzen dena. Hori dela eta, kontrol parametroa bezalako kontzeptua sortu izan da, zeinek malgutasun maila bat ematen dion overhang murrizpen ekuazioari, eta optimizazio prozedura orokorrari ere. Bere balioak 0 eta 1 arteko edozein izan daitezke, hala ere, balio huts bat ematen zaionean optimizazio problemak … overhang murrizpenik gabeko problemaren antzera jokatuko du, murrizpena baliogabetua izango baita. Hargatik, problemaren emaitza, material distribuzio optimoan konbergituko du. Bestalde, kontrol parametroari unitate balioa esleitzen bazaio, problema bere burua guztiz eusten duten diseinuak sortzera indartuko da. Positibo faltsuak ager daitezela kontutan izanik, ɸ0 = 1 definizioa ez da aukera zuzenena izango, estrukturalki optimoak ez diren material banaketetara gidatu baitezake optimizazio problema. Ondorioz, parametro honen balio egokienak 0 eta 1 arteko balioak dira, konkretuago, ɸ0 ∈ [0,1) tartean dauden balioak. Lan honen garapenean zehar burututako analisi esperimentalen arabera, kontrol parametroaren balio optimoenak 0.97 eta 0.999 balioen artekoak direla ikusi da. Hauek estrukturalki egingarriak diren, bere burua eusten duten eta overhang murrizpenik gabeko problemaren erantzunarekiko desbideratze minimoa duten emaitzak lortzen dituztela frogatu da. Balio tarte horren barruan baimentzen den ingerada ez eutsien balioa %0.1 eta %3 artekoa da, positibo faltsuek soilik emanda etorriko dena eskuarki (4.6 Irudia). overhang murrizpena inekuazio egoeran adierazita dagoen eta beraz azalera berdeko edozein balio hartu dezakeen, jeneralean balio minimora jotzeko tendentzia du irudiko lerro beltza jarraituz. Ondorioz, kontrol parametroaren balioa, balio karakteristikoarekiko zenbat eta handiagoa izan, are eta nabarmenagoa izango da murriztu eta murrizpen gabeko geometrien arteko ezberdintasuna. konektibitate optimoa ziurtatzen duten atalak sortzeko material nahikoa ez izatea Egoera honetan, algoritmoa overhang murrizpenaren aktibazioak helburu funtzioari emandako erantzuna oso esanguratsuki kaltetze duela topa dezake, eta ondorioz murrizpenaren betetze lokalera jo dezake gradiente leunak edo ingerada oszilakorrak sortuz. Gradiente leunen kasuan, solido eta hutsaren arteko trantsizioa leunago izango da, baina inoiz ez ingeraden definizioa kaltetzen duen gris eskala bat sortuz. Egoera hauen ulerpena errazagoa izan dadin, jarraian hauek deskribatzen dituzten egoera pare bat aurkezten dira. Suposatu dezagun 4.8 Irudian erakusten den material banaketa, non bertikalki astiro hasten den eta ɸ෩ = 0.9628 overhang ratio bat aurkezten duen gradiente bat erakusten den. Irudiarekin batera gradienteen analisian lortzen den mapa aurkezten da, ingerada ez eutsiak soilik zentroan dauden elementuen gainean kokatutako maskarek detektatzen dituztela erakusten duena. Ingerada hauek, (a) irudian puntu batekin seinalaturiko elementuetan kokatutako maskarek detektatzen dituzte, eta bere balioa gorri kolorean azpimarratuta agertzen da (b) irudian. Kasu konkretu honetan, definitzen den kontrol parametroaren balioa 0.9628 balioaren azpitik badago, adibidez, ɸ0 = 0.96, posible da 4.8 Irudian deskribatzen den distribuzio bat emaitza finalean agertzea. Irudia 4.8. Dentsitate gradiente bertikal eta hazkor baten analisia. Gradiente edo gris eskala baten formazioak overhang murrizpen ekuazioaren betetze lokal bat dakar ondorio bezala, eta posible egiten du murrizpen hori aktibatuta mantentzea nahiz eta geometria guztiz mesedegarria ez bada ere. Honakoa, overhang baldintza gainditzen duen ingerada batentzako, solido eta hutsa arteko trantsizio leuna, matematikoki, trantsizio bortitz bat baino mesedegarriagoa izateari zor zaio. Hain zuzen ere, bitarteko dentsitateen (a) (b) 1.5 1 0.5 0 -1.5 -1 -0.5 -2 Beraz, puntu honetara behin heldu garen, posible da zalantzan jartzea overhang murrizpen ekuazioari eman zaion permisibitate maila egokia den. Hala ere, ez da ahaztu behar gris eskalen formazioa dentsitate iragazkiaren bitartez kontrolatu eta proiekzio metodoaren bitartez eliminatu daitekeela. Gainera, kasu gehienetan algoritmoa bera izango da ingerada oszilakorrak ezabatuko dituena, hauek ez baitute inolako esangura estrukturalik eta ez dute helburu funtzioaren erantzun hobeago batean eratortzen ere. Honi batu behar zaio, ingerada oszilakorren formakuntza baimendutako material bolumena helburu funtzioa optimizatzen eta overhang murrizpen ekuazioa betetzen duen material distribuzio bat sortzeko nahikoa ez deneko problemetara soilik murrizten dela gehienetan. 4.4 Diseinu eremuaren modelizazioa 3. gaian jadanik aurkeztua izan da kanpo ingeradak detektatzeko diseinu eremu hedatuak erabiltzearen beharra dagoela. Konboluzio nukleoetan oinarritutako operadoreek, hala nola, maskarak erabiltzen dituztenak, irudia osatzen duten pixel guztiak aztertzea baimentzen duen hedatutako analisi eremu bat behar izaten dute, ezin izango dira bestela irudia mugatzen duten kanpo ingeradak detektatu, eta output bezala lortutako ingerada mapak sarrerako irudiak baino dimentsio txikiagoa izango du. Egoera hau arrunta da topologia optimizazio problemara egokitutako SUSAN algoritmoarentzako ere, eta beraz, honek ere analisi eremuaren hedapen bat behar izango du. 4.4.1 Analisi eremuaren hedapena elementu osagarriekin Esan bezala, analisi eremuaren hedapen batek posible egiten du irudia mugatzen duten kanpo ingeradak detektatzea, eta lan honetan garatzen den kasuan, oso interesgarria da honako hau ingerada irtenak eremu hauetan ere agertu daitezkeelako. Proposatzen den prozeduran eremuaren inguruan era simetrikoan kokatutako 4 zutabe eta 4 lerro osagarrirekin egiten da hedapena, eta lerro eta zutabe hauek osatzen dituzten elementuek dentsitate hutsa izango dute beti. Jakina, elementu osagarri hauek ingeraden analisirako erabiliko den eremuan soilik daude presente eta hauen detekzioa bermatzea dute helburu, beraz, ez dira kontsideratuko elementu finituen bidezko analisian ezta egituraren bolumenaren kalkuluan ere. Jarraian azaltzen den 4.10 Irudiak teknika honetan oinarritutako ingeraden detekzio prozesuaren efikazia erakusten du. Elementu ilunek dentsitate uniformedun eremuak deskribatzen dituzte, eta elementu argitsuak ingeradak dira. Irudian bertan posible da aztertzen ari den MBB habearen ingerada guztiak bereiztea, eta baita egitura guztia inguratzen duten ingeraden presentzia argi eta garbi ikustea. Dena den, eta jarraian ikusiko den bezala, analisi eremuaren hedapena soilik ez da nahikoa fabrikazio prozesuan zehar agertzen diren ingeradak era zehatz batean erakusteko, beraz, hedapen soilaz gain, beharrezkoa da hau fabrikazio prozesua kontutan izanik moldatzea. Irudia 4.10. Ingerada analisiaren emaitzak. (a) Dentsitate gradienteen gris eskala. (b) ingeraden 3D errepresentazioa. 4.4.2 Oinarri plateraren modelizazioa Ingeraden detekzioari dagokionez, elementu osagarrien bidezko hedapena estrategia eraginkor eta abantailatsu bat da. Hala ere, esan bezala, kontutan izan behar da AM prozesuaren simulazioan eremu fisikoaren oinarrian dauden elementuak fabrikazio prozesuko oinarri platerarekin kontaktuan daudela beti, eta beraz, beti izango dutela euskarri egokia. Honako egoera hau ez litzateke zuzenki detektatuko ingeraden detekzio prozesua definituta dagoen bezala egonez gero. Definizio honen arabera eremu fisikoaren oinarri elementuak elementu hutsez osatutako bi lerroren gainean etzanda egongo lirateke analisi eremuan. Horrela, ingerada horiek analizatzean, gradiente bertikalak sortuko dira, hauek euskarririk gabeko ingerada moduan sailkatuz (4.11 Irudia). (a) (b) Irudia 4.11. Hedatutako diseinu eremua eta maskararen posizioak Lan honetan ikuskatu behar diren ingeradak fabrikazio aditibo prozesuan zehar sortzen direnak dira, hargatik, ingeraden detekzio eta analisi prozesua egoera honi moldatu behar zaio. Horretarako, analisi eremuko oinarria osatzen duten elementu osagarriei unitate balioko dentsitatea emango zaie, eremuan oinarri plateraren modelizazio bat barneratuz, zeinek, nahiz eta elementu finitu bidezko analisian ez duen parterik hartuko, fabrikazio prozesuan sortzen dien ingeraden sailkapen prozesu errealistagoa baimenduko duen. Honako ideiarekin batera, ingeraden detekzio prozesuan zehar oinarri plateraren kontsiderazioa beharrezkoa dela frogatzen duen demostrazio matematiko bat garatuko da hurrengo lerroetan. Honako hau burutzeko, 4 lerro eta 4 zutaberekin hedatutako analisi eremua kontsideratuz hasiko da. Hasiera batean, elementu osagarri guztiek dentsitate huts bat izango dute horrela lortuko den ingeraden mapa errealitatearekin bat ez datorrela frogatzeko asmoarekin. Ingeraden analisi prozesua 3x3 maskara ahokatzen den lehenengo posizioan hasten da, eta eremutik aitzinatzen doa maskararen elementuak eremutik kanpo geratzen diren posiziora heldu arte. Ekortze prozesu hau 4.11 Irudian ikus zitekeena da, non hasiera eta amaierako puntuak laukidun lerroekin azpimarratuta dauden eta maskararen bitarteko posizioen nukleoak puntuen bidez seinalatuta agertzen diren. Irudian bertan eremu berde eta urdin batzuk bereizten dira, eta biek dentsitate gradiente bertikalak edo ingerada irtenak detektatzen dituzte. Berdez azpimarratutako eremuaren kasuan, zuzenean esan daiteke, honek euskarri 1 2 3 4 5 6 7 8 9 x y 1 2 3 4 5 6 7 8 9 x y (a) (b) Elementu fisikoa Elementu lagungarria Taula 4.2. Dentsitate erlazio ekuazioen deskribapen fisikoa 0º, 45º eta 90º-ko angeluentzat. Behin beharrezko erlazioak lortu diren, 4.11b Irudian agertzen zen egoeraren antzeko bat aztertzera jotzen da, nahiz eta orain analisi zabalagoa egingo den. Kasu honetan 4.12 Irudiko behe ezkerreko ingerada aztertzen da eta 3, 13, 17, 6, 14, eta 18 elementuen dentsitatea berdina eta 𝜌𝑒 balioa duela kontsideratuko da. Aldiz, 1, 2, 4 eta 5 elementuen kasuan, elementu hauek eremutik at geratzen direla ikusiz, hauei balio hutseko dentsitatea esleituko zaie. Gainera, fabrikazio prozesuan zehar pieza definitzen duen eremu fisikoa solido egoeran egon beharko da, beraz 𝜌𝑒 = 1 hartuko da, eta gainerako dentsitateak ezezagunak izango dira. Irudia 4.12. Eremu lauki zuzen bateko behe hertz baten analisia. Aurretik lortu diren dentsitate erlazio ekuazioetan ezagunak diren dentsitatearen balioak ordezkatuz gero, hurrengo emaitzak lortuko lirateke: a) Taula 4.3. Oinarri plateraren konfigurazio posibleak. Egoera idealean, ingerada analisirako eremuaren hedapenak egoera jeneral bat deskribatu beharko luke, edozein overhang angelurekin erabilgarria litzatekeena. Hori dela eta, aurkeztutako posibilitateen artetik orokortasun gehiena erakusten eta beste kasu guztiak barneratzen dituena aukeratuko da. Hala ere, posible da aurretik burututako analisia lerro bat azpira eginez errepikatzea. Bigarren azterketa honetatik frogatu egiten da 4.12 Irudiko 8, 9 eta 15 elementuak nukleo bezala dituzten maskararen posizioak erabiliz, eremuaren azpieneko elementu osagarriek egoera solidoa ere aurkeztu behar dutela, bi mailako geruza bat osatuz. Ondorioz, ingeraden analisirako eremu hedatuak hurrengo itxura izan beharko luke: Irudia 4.13. Hedatutako ingerada analisi eremua. Aurreko lerroetan burututako analisiaren ondoren, argi geratzen da fabrikazio prozesuan agertzen den oinarri platera kontuan izan behar dela ingeraden analisi fasean. Honako hau kontsideratzen den eta ez den kasuen arteko ezberdintasuna ikusi dadin, era bakoitzean modelizatutako eremu hedatuen emaitzak azalduko dira 4.14 Irudiaren bitartez. Bertan, koloreek ingeraden overhang egoera deskribatzen dute aurkezten den eskalaren arabera. ρ ρosagarria = 0 (ρmin) ρplatera = 1 Ikusi daitekeenez, 4.14b Irudian aurkeztutako emaitzak gorri koloreko ingerada bat aurkezten du, (4.13) ekuazioaren balio positiboak adierazten dituena. Erraza da ikustea ingerada gorri hori oinarri platerarekin kontaktuan dagoena dela, eta beraz overhang arazorik azaldu beharko ez lukeela. Beste alde batetik, irudi bereko (c) kasuak egoera guztiz ezberdina aurkezten du, eta kasu honetan ez dago euskarri falta duen ingeredarik, nahiz eta eremu berdina aztertzen ari garen. Beraz, ondorioztatu daiteke, oinarri platera deskribatzen duten elementuen inklusioa beharrezkoa dela ingeraden analisirako erabiliko den eremu hedatuan fabrikazio aditibo prozesuko ingeraden errepresentazio zehatz bat izan nahi denean. Irudia 4.14. Oinarri platera kontsideratzen eta kontsideratzen ez deneko kasuen ingerada prozesuaren emaitzak. (a) pieza, (b) oinarri platerik gabeko ingeraden sailkapena, eta (c) oinarri platerarekin ingeraden sailkapena. non 𝑼 desplazamendu nodalen bektorea, 𝑲 elementuen 𝐸𝑒 Young moduluaren menpeko zurruntasun matrize globala, 𝑭 indar nodalen bektorea, eta 𝒌𝟎 unitate Young modulua duen elementu baten zurruntasun matrizea diren. 𝑉(𝝆) eta 𝑉0 momentuko iterazioaren frakzio bolumetrikoa eta baimendutako frakzio bolumetriko maximoa deskribatzen dituzte hurrenez hurren. Azkenik, 𝜙෨ overhang murrizpena da, balio onargarridun ingeraden ratioa deskribatzen duena eta aurrez definitutako 𝜙0 balio bat gainditu behar duena. 5.2 Problemaren planteamendua Problemaren parametrizaziorako Rational Approximation of Material Properties (RAMP) metodoa aplikatzen da. Azaldu zen bezala, metodo honek elementu bakoitzaren propietate materialak dentsitate-zurruntasun interpolazio eskema baten bidez eskalatzen ditu. Problemaren ebazpen eta aldagaien eguneraketa faseak Asintota Mugikorren Metodoarekin burutuko da 5.2.1 Dentsitate iragazkia eta Heaviside proiekzio metodoa Egitura jarraituen topologia optimizazio problemek erakusten duten arazo komun bat, xake taula ereduak edo elementu solido eta hutsak alternatzen dituzten eremuen formazioa da. Eremu alterno hauen agerpena, formazio hauen zurruntasunaren kalkulu ez zuzen baten emaitza da eta material banaketa optimo bat izatetik urrun daude, A. Diaz eta O. Sigmud, eta C.S. Jog eta R.B. Haber-ek frogatu zuten bezala [101,102]. Hauek ez egonkortasun numerikoek eremu hauen zurruntasunaren neurriz kanpoko magnitude bat sortzen dutela ondorioztatu zuten. Gaur egun, xake taula motako patroien eta sare dependentziaren prebentzioaren inguruan aurkeztutako literatura ugari aurkitu daiteke, non estrategia ezberdinak proposatzen diren problema jarraitu originalak soluzioa izan dezan. Hauen artean, piezaren perimetroaren murrizpen bidezko kontrolarekin [9] edo sentsibilitateen iragazketarekin [103] erlazionatutako estrategiak aurkitzen dira, ikerketa kopuru zabal batean erabiliak izan direnak. Lan honetan ordea, iragazketa eta proiekzio eskema bateratu bat erabiltzen da, non proiekzioa Heaviside metodoaren bidez egingo den [104]. Estrategia hau sentsibilitate iragazketa metodoak baino eraginkorragoa dela frogatu du. Iragazketa + proiekzio eskema honek aldagai jauzi bat sortzen du, 𝜌𝑒 → 𝜌ො𝑒 → 𝜌̅𝑒, matematikoki jarraian azalduko diren ekuazioek definituta dagoena. Aldagai jauziaren lehenengo pausua 𝜌ො𝑒 iragazitako dentsitate eremua lortzean datza (5.2) haztapen ekuazioaren bidez, 𝜌ො𝑒 = ∑ 𝑖∈𝑆𝑒 𝑤𝑖 · 𝜌𝑖 ∑ 𝑤𝑖 𝑖∈𝑆𝑒 Irudia 5.1. Maila funtzioaren hurbilpen jarraitua. Goiko (5.4) proiekzio ekuazioko 𝛽 parametroa hurbilpen jarraituak maila funtziora duen hurbiltasuna kontrolatzen duen eskala parametroa da. 𝜌̅𝑒 proiektatutako dentsitateei dentsitate fisikoak esaten zaie eta ekuazioetan ohiko dentsitate aldagaiak ordezkatuko dituzte. Arrazoi honegatik, optimizazio prozesuaren emaitza bezala proiektaturiko dentsitate eremu bat, 𝝆ഥ, lortuko da, eta ez dentsitate aldagai originalen (𝝆) eremu bat. Orobat, helburu eta murrizpen funtzioak dentsitate fisikoekiko kalkulatuko dira. Esan beharra dago, topologia optimizazio problemako sentsibilitateak ez daudela ondo baldintzatuta 𝛽 parametroaren balio altuentzat, eta beraz, prozesu iteratiboan zehar parametro horren gainean jarraitasun eskema bat aplikatzea beharrezkoa izango dela [30]. Gainera, aldi berean parametro honen balio altuekin eta MMA algoritmoarekin lan egiteak oszilazio bortitzak sor ditzake maila unitario funtziorako hurbilpen bortitzaren ondorioz. Beraz, kontuan izanik iterazio kopuru batetik aurrera 𝛽 parametroak balio altuak hartuko dituela, beharrezkoa izango da problemaren formulazioan ahokadura batzuk ezartzea. Ahokadura hauek J.K. Guest, Asadpoure eta Ha-ren [107] lanean proposatzen dira eta momentuko iterazio puntutik asintoten distantzia 𝛽 parametroaren arabera aldatzean datzate. Era berean, eta lan berdinaren gomendioak jarraituz, jarraipen eskema RAMP metodoan erabiliko den 𝑝 penalizazio parametroaren gainean ere aplikatuko da. 5.2.2 Problemaren formulazioa Aurreko atalean esandakoaren arabera, dentsitate fisikoak izango dira erantzunaren magnitudea eta murrizpenen balioak determinatuko dituztenak, beraz, gomendagarria da problema hauen menpe idaztea. Era honetan, topologia optimizazio problema, overhang murrizpena kontuan izanik, hurrengo eran definituta geratzen da: 𝑀𝑖𝑛: 𝑐(𝝆ഥ) = 𝑼𝑡 · 𝑲 · 𝑼 = ∑ 𝐸𝑒(𝜌̅𝑒) · 𝒖𝒆 𝒕 · 𝒌𝟎 · 𝒖𝒆 𝑵 𝒆=𝟏 Energia elastikoa Overhang murrizpena 0 < 𝐸e min ≤ Ee ≤ E0 Muga murrizpenak (5.5) Azaldutako (5.1) eta (5.5) ekuazioen konparaketa arin bat egin ondoren, ikus daiteke nola ekuazioen notazioa ezberdina dela, eta orain proiektatutako dentsitate eremuaren menpean adierazita agertzen direla. (5.9) Beste alde batetik, (5.7) ekuazioaren berdintzaren eskuin aldeko lehen terminoari dagokionez, honek forma ezberdinak hartuko ditu 𝑓(𝝆ഥ) funtzioa zein denaren arabera. Proposatzen den topologia optimizazio problemarentzako funtzio honek energia elastikoaren ekuazioa, bolumen murrizketa ekuazioa edo overhang murrizpen ekuazioa izan daiteke. Helburu funtzioaren kasuan, energia elastikoari dagokiona, jadanik ezaguna den espresio bat lortzen da. (5.15) Nahiz eta M maskararen nukleo ezberdinen kopuru totala izan, elementu bakoitza bederatzi posiziotan soilik agertzen da, deribatuen prozesua erraztu egiten duena. Azkenik, beharrezkoa da maskararen posizio bakoitzerako 𝜑𝑚 ingeraden balioen deribatuak kalkulatzea. Ingeraden ebaluazio eta sailkapenerako (4.13) ekuazioa gogoratuz, posible da deribatu hauek hurrengo espresioaren bidez kalkulatzea: 𝜕𝜑𝑚 𝜕𝜌̅𝑒 = 𝜕𝑞𝑦 𝑚 𝜕𝜌̅𝑒 · 𝑠𝑖𝑛𝜓 − 𝑞𝑥 𝑚 |𝑞𝑥 𝑚| · 𝜕𝑞𝑥 𝑚 𝜕𝜌̅𝑒 · 𝑐𝑜𝑠𝜓 (5.16) non 𝑞𝑥 𝑚 eta 𝑞𝑦 𝑚 momentu estatikoen deribatuak (4.14) eta (4.15) ekuazioak deribatuz lortzen diren, 𝜕𝑞𝑥 𝑚 𝜕𝜌̅𝑒 = 𝑥𝑒 𝑚 (5.17) 𝜕𝑞𝑦 𝑚 𝜕𝜌̅𝑒 = 𝑦𝑒 𝑚 (5.18) Bukatzeko, (5.16) ekuazioa jarraian ikusten den bezala agertuko litzateke, ∂φm ∂ρതe = ye m · sinψ − qx m |qx m| · xe m · cosψ (5.19) 5.2.4 Optimizazio prozesua Behin sentsibilitate analisia definitua izan den, posible da optimizazio prozesuari hasiera ematea, Asintota Mugikorren Metodoaren (MMA) bidez ebatziko dena. Lehenengo pausua diseinu eremua eta optimizazio problema gobernatzen duten parametroak (kargak, muga baldintzak …) definitzea izango da, fabrikazio noranzkoaz eta bolumen eta overhang murrizpenekin batera. Behin aldagaiak leuntze iragazkitik pasatu eta proiektatuak izan diren, eta dentsitate fisikoen eremua lortu den, ingeraden detekzio eta analisi prozesua burutzen da, non dentsitate gradienteak lortuko diren maskararen posizio bakoitzerako. Ingeraden egoera ezaguna denean, overhang murrizpenaren ebaluazioa egiten da. Ondoren, elementu finituen metodoaren bitartez, helburu funtzioa ebaluatzen da momentuko material banaketarentzako. Azkenik, sentsibilitate analisia burutzen da eta honekin batera diseinu aldagaien eguneraketa egiten da. Iterazio bakoitzean pausu guzti hauek errepikatzen dira eta 50 iterazioro edo konbergentzia irizpidea betetzen denean, 𝑝 eta 𝛽 parametroak eguneratzen dira. Behin parametro hauek bere balio maximoak hartu dituztenean, optimizazio problemak jarraitu egingo du helburu funtzioaren bi iterazio jarraituetarako aldaketa 10-4- ren azpitik dagoenerarte. Optimizazio problema bukatzen denean lortzen den material banaketaren adierazle den CAD eredu digitala eraikiko da, baina horretarako, bukaerako geometria askok azaltzen duten konplexutasuna dela eta, emaitzen interpretazio aurre pausu bat behar izaten da. Azkenik, CAD fitxategia .STL motako fitxategi batean bihurtzen da zein 3D inprimaketa makinara bidaltzen den honek adierazten duen pieza fabrikatu dadin. Jarraian azaltzen den 5.2 Irudian prozesuaren eskema bat aurkitu daiteke. 5.3 Zenbakizko adibideak Atal honetan, aplikazio numeriko bezala, lan honetan garatu den overhang murrizpena kontsideratzen duten egituren topologia optimizazio problemen adibideak azaltzen dira. Emaitza numeriko hauekin proposatzen den metodoaren gaitasunak frogatuko dira. Aurretik esan den bezala, problemaren parametrizazioa Rational Approximation of Material Properties metodoaren bidez egiten da, eta Asintota Mugikorren Metodora jo da problemaren ebazpena burutzeko. Aurkeztuko diren kasu guztietan 𝐸𝑜 = 1 MPa baliodun Young modulua duen material solido isotropo bat eta 𝐸𝑚𝑖𝑛 = 10−9 MPa Young moduluko material huts bat erabili dira. RAMP eskemako 𝑝 penalizazio eta Heaviside proiekzio metodoko 𝛽 control parametroen gain jarraipen eskema bat aplikatu da, eta parametro hauek 50 iterazioro eta problemak konbergitzen duenero eguneratuko dira. Eguneraketa bakoitzean beren balioak 2 eta 5 unitatetan handituko dituzte 𝑝 eta 𝛽 parametroek hurrenez hurren. Bi parametro hauek problemaren lehen fasean definitzen dira, parametroen definizio fasean, eta bere balioak diseinatzaileak aukeratuak izango dira. Kasu honetan, 𝑝 = 10 eta 𝛽 = 10 aukeratu dira balio maximoak 22 eta 40 direla hurrenez hurren. Behin azken balio hauek hartu dituztela, jarraipen eskema ez da gehiago emango eta problema konbergentzia irizpideak markatzen duenean bukatuko da. Irizpide honen arabera problemak konbergitu egingo du helburu funtzioaren aldaketa bi iterazio jarraituetan 10-4 Nmm baino txikiagoa denean. Dentsitate iragazkiaren erradioa, (𝑟𝑚𝑖𝑛) eta Heaviside metodoaren atalaseko balioa (𝑇) momentuan tratatzen ari den problemari egokituak aukeratuko dira. Azalduko den kasu bakoitzean erabilitako balioak eraginkorrak direla erakusteaz aparte, problema emaitza geometrikoki zehatzetara gidatzeko kapazak direla frogatu dute. Fabrikazio noranzkoari dagokionez, bertikalean definituko da beti, eta pieza izango da eremuaren barnean biratu behar izango dena bestelako orientaziorik bilatzen den kasuan. Gai honetan bertan, baina aurreragoko atal batean, optimizazio problema gobernatzen duten parametroek duten influentzia eta eragina aztertuko da. Azkenik, esan beharra dago, nahiz eta 2D piezak beti era seguru eta zuzen batean fabrikatu daitezkeen euskarri egiturarik gabe, ebatzitako emaitzak baliagarriak izaten jarraitzen dutela proposatutako metodoaren eraginkortasuna frogatzeko overhang angelua kontrolatzeari dagokionez. 5.3.1 Barra bikoitzeko egitura Lehen adibide honekin ingerada detekzio eta analisi metodoaren eta proposatutako overhang murrizpen ekuazioaren prozedurak azaltzea bilatzen da. Bertan erabiliko diren diseinu eremua eta muga baldintzak 5.3 Irudian azaltzen dira, non W zabalerako eta H=W/3 altuerako eremu laukizuzen bat ikus daitekeen. Eremu hori 240x80 elementu karraturekin diskretizatuko da. Goiko hegalaren erdiko nodoan F=1 N-etako indar horizontal bat aplikatzen da, diseinu eremuko behe hegaleko nodo guztien askatasun graduak mugatuta daudelarik. Energia elastiko minimoko problemaren helburu frakzio bolumetrikoa 0.2 da eta kontrol parametroari 0.985-ko balioa esleitzen zaio kasu guztietan 90º-tako overhang angelua aplikatuta duen kasuan izan ezik, non parametro honek 0.9999 balioa hartuko duen. Iragazki erradioak eta Heaviside proiekzioko atalaseko parametroak 8.5 mm eta 0.35 balioak hartuko dituzte hurrenez hurren. Algoritmoaren gaitasunak eta moldakortasuna erakusteko, problema berdina 45º, 60º, 80º eta 90º-tako overhang angeluekin ebatziko da, horrela, ingeradak detektatzeko eta zuzentzeko gaitasuna overhang angelua edozein izanda ere bermatzen dela frogatuz. Problema konkretu honen emaitza analitikoa soberan ezaguna da, eta horizontalarekin 45º osatzen dituzten barra biz osatutako egitura batekin dator bat. Emaitza honekin, sumatu daiteke, 45º tako overhang angeluarekin murriztu den problema murrizpenik gabeko problemaren emaitzan konbergituko duela. Angelu nagusiagoen kasua aldiz, barren inklinazioa nabarmenki bertikalagoa izango da. Arrazoi honegatik da hain egokia honako adibide hau, izan ere oso garbi erakusten baitu algoritmoaren portaera. Irudia 5.3. Barra bikoitzeko egiturarentzako diseinu eremua. W/3 W 240 × 80 elementu F Jarraian agertzen den 5.4 Irudian overhang angelu ezberdinekiko emaitzak erakusten dira, eta bertan ikusi daiteke barren barne ingeradak aplikatu zaien overhang angeluarekin bat datorren malda agertzen dutela. Portaera hau itxaron zitekeenarekin bat dator, izan ere, 45º-tako inklinazioa optimoa izanik, algoritmoak angelu honekiko gertuen eta baimenduta dagoen baliora joko du. Beraz, overhang murrizpena duen topologia optimizazio probleman material banaketak formatuko dituen ingeraden maldek, baimenduriko angelu optimoenera jotzeko tendentzia izango dutela ondorioztatu daiteke. Honek esan nahi du, aztertua izaten ari den kasu honetan, bi barren arteko intersekzio angelua txikitzen joango dela overhang angelua mugatuta izaten ari den bitartean, eta barrak posizio bertikalago bat hartzeko joera izango dutela plano horizontalarekin duten angelua handituz. Beti ere 45º-tako baliotik gertuen eta baimenduta dagoen angelua hartzen dutelarik. 45º-tako angelutik beherako murrizpen bat aplikatuta duten kasuetan problemak diseinu ez murriztuan konbergituko dute energia elastiko minimoko puntu hau baimendutako eremuaren barnean egongo delako. Irudia 5.4. Problemaren emaitzak (a) 45º, (b) 60º, (c) 80º eta (d) 90º angeluen kasuetan. Goiko 5.4 Irudian argi ikusi daitekeenez, barne ingeraden maldak gradualki zuzendu egiten dira overhang murrizpena aktibaturik mantentzeko helburuarekin, eta bitartean, kanpo ingeradak libre dira nahi duten kurba osatzeko. Azken (a) (b) (c) (d) 45º 60º 80º hauek ez dute inolako influentziarik ingerada irtenen formazioan ezta fabrikazio aditibo prozesuan zehar ager daitezkeen euskarri egituren formazioan ere. Zentzu honetan, 90º-tako murrizpen angelua duen problemaren emaitza oso esanguratsua da, izan ere murrizpen honekin ez baitago baimenduta inolako ingerada irtenik, eta beraz, eremu guztiz solido bat da aukera bakarra. Overhang angeluaren balio honentzako, dentsitate gradiente guztiek bektore horizontal edo/eta beheranzkoak izan behar dira, eta beraien proiekzio bertikalak, 𝑦𝑐𝑔, beti izango dira hutsak edo negatiboak. Guzti honek paraboliko izatetik gertu dagoen forma batean konbergitzen du. 5.3.2 Cantilever habea Hurrengo adibidean 45º, 60º eta 90º-tako overhang murrizpen angeluen araberako Cantilever habe baten topologia optimizazio problema ebazten da. Diseinu eremua, 5.5 Irudian agertzen dena, H altuerako eta L=2H zabalerako laukizuzen bat da, non ezker aldeko hegaleko nodoen askatasun graduak mugatuta agertzen diren, eta eskuma aldeko hegaleko erdiko nodoan F=1 N indar bertikal bat aplikatzen den. Helburu bolumena eremuaren %50 da, zein 260x130 elementu karraturekin diskretizatuta dagoen. Irudia 5.5. Cantilever habearen diseinu eremua. Jarraian erakusten den 5.6 Irudian optimizazio prozesu askearen emaitza azaltzen da, overhang murrizpenik gabe lortu dena, non gorriz azpimarratutako ingeradak eutsirik gabe egongo diren eta 3D inprimaketa prozesuan zehar euskarri egituren laguntza behar izango duten. Daukan konplexutasuna izanda, ariketa hau espezialki egokia da overhang angeluak zuzentzeko eta diseinua egitura optimo batera bideratzeko algoritmoaren gaitasuna erakusteko. Konplexutasun maila hori eredu optimoak azaltzen 260 × 130 elementu H 2H F dituen hegan dauden ingeraden luzeratik eta hauen inklinazio ia horizontaletik eratorritakoa da, faktore hauek egituraren bere burua eusteko gaitasuna zailtzen baitute. Jarraian egingo diren eragiketen erreferentzia modura, ebazpen honen energia elastikoaren balioa hartuko da, zein 62.9704 Nmmtakoa den. Irudia 5.6. Overhang murrizpenik gabeko problemaren ingerada ez eutsiak. Jarraian azaltzen diren 5.7 Irudiko emaitzek overhang murrizpena aplikatuta dute, eta dentsitate iragazkiaren erradiorako 7.5mm eta Heaviside metodoaren atalaserako 0.4 balioak aplikatu zaizkie. Bitartean, kontrol parametroaren balioa 0.99 izan da. Emaitzetan ikus daitekeen lehenengo gauza adar kopurua angelu limitearekin batera hasten dela da. Portaera hau nahiko intuitiboa da kontuan izanda overhang murrizpena naturaz murrizpen geometriko bat dela, eta malda desegokiak dituzten adarrak saihesteko, tamaina handiko zuloak ekidin behar izango direla. Azken honek, adar meheago eta kopuru handiago baten agerpena suposatzen du. Hala ere, overhang angeluaren balio zorrotz bat ezartzen denean, piezak altuera galtzen du eta materiala era konpaktuago batean banatzen da, argi eta garbi ikus daitekeena 90º angeluaren kasuan, erabil daitekeen angeluaren baliorik zorrotzena. Hala ere, aurrerago ikusiko denez, geometriaren deformazio hau ez dago soilik angeluaren menpe. Dena den, egituraren osotasunari dagokionez, adar hauek kasu guztietan oinarrian hasi eta piezaren goi parteraino hasten dira kargak bideratuz eta goi parte horri euskarria ematen diotelarik overhang murrizpena betez. Aurretik esan den bezala, 90º inklinazio angelu minimoa ezartzen denean edozein motatako barrunbeak galarazita daude, izan ere, barrunbe hauek agertzekotan overhang murrizpena hautsiko lukete. Arrazoi horregatik, 5.7c Irudiko problemaren emaitza bezala eremu guztiz solido eta jarraitu bat azaltzen da, patente utziz gainera, proposatutako algoritmoak horrelako angelu zorrotzen kasuan ere emaitza koherenteak lortzen dituela. Irudia 5.7. Cantilever habearen overhang probleman soluzioak (a) 45º, (b) 69º eta (c) 90º angeluentzat. Arreta deitzen duen beste ezaugarri bat ingeradek murrizpen angelu ezberdinekin hartzen dituzten formak dira. Overhang arazorik suposatzen ez dituzten ingeradek segmentu zuzen zein kurboak sortzeko askatasuna duten bitartean, ingerada irtenek segmentu zuzenak sortzeko joera erakusten dute. Gainera, azpiko hertzek biribiltzeak erakusten dituzte bitartean, goi hertzek forma zorroztuagoekin sortzen dira, overhang murrizpenarekiko geometria eraginkorragoa suposatzen duena. Jokabide honek guztiz bat egiten du overhang murrizketarekin, ingerada kurbo irtenek, punturen batean, inklinazio desegokiak dituzten tangenteak izan baititzakete, non erremediorik gabe, murrizpena hautsiko litzatekeen. Hori (a) (b) (c) dela eta, ingerada hauek aplikaturiko angelu limitea errespetatzen duten maldak dituzten segmentu zuzenak sortzeko tendentzia izango dute. Diseinuen "grey-level" edo gris mailari dagokionez, argi dago material banaketak "black-and-white" banaketak direla bere osotasunean, elementu gris frakzio txiki batean izan ezik. Gris mailen balioak (𝐺𝐿), O. Sigmund-ek [108] proposatzen duen (5.19) ekuazioarekin ebaluatu daiteke, non n elementu kopuru totala den. Lortutako emaitzek (5.7 Irudia) aurkezten dituzten balioak 0.01866, 0.05850 eta 0.00661 dira 45º, 60º eta 90º angeluen kasuetarako hurrenez hurren, eta itxaron zitekeenez, zerotik gertu dauden balioak dira, 0-1 distribuzioak ditugula konfirmatzen dutenak. Gainera, egitura hauek helburu funtzioari ematen dizkioten erantzunen balioak 70.1388 Nmm, 87.0406 Nmm eta 205.3686 Nmm dira hurrenez hurren. Argi ikus daiteke 45º-tako murrizpenarekin lortutako emaitza optimotik nahiko gertu dagoela, %11.38 desbideratze soil batekin. Nahiz eta kasu biek geometria nahiko ezberdinak agertzen dituzten, overhang murrizpena errespetatuz helburu funtzioari optimotik gertu dagoen erantzun bat ematen dion material banaketa aurkitzeko kapaza dela erakusten du algoritmoak. 5.3.3 Messerschmitt-Bolkow-Blohm habea(MBB) Jarraian MBB habearen optimizazio problemaren emaitzak erakusten dira. Diseinu eremu errektangeluarra bere bi behe hertzetan du euskarria eta goi hegaleko erdiko nodoan F=1 N indar bertikal bat aplikatzen da (ikusi 5.8 Irudia). Hala ere, diseinu eremuaren simetriaz baliatuz eta dagokion muga baldintzak ezarriz, posible da eremuaren erdia soilik aztertzea. Eremu simetriko hau 312x104 elementu finitu karraturekin diskretizatzen da, bolumen murrizpena %50-ra ezartzen da eta overhang angelu limitea 45º-tan definitzen da. Bere aldetik, 𝑇 eta 𝜙0 parametroei dagozkienez, hauek 0.35 eta 0.99 balioak hartzen dituzte, hurrenez hurren. Beheko 5.9 Irudian argi geratzen dira overhang murrizpena duen geometriaren eta geometria optimoaren arteko diferentziak. Overhang murrizpenik gabeko emaitzak ingerada ia horizontal kopuru nabarmena azaltzen, overhang murrizpena duen optimizazio problemarentzako egoera zailenak direnak. Honekin batera, 𝐺𝐿 = ∑ 4 · 𝜌̅𝑖 · (1 − 𝜌̅𝑖) 𝑛 𝑖=1 𝑛 hegan dauden ingeraden luzerak ere nabarmenak direla kontuan hartuz gero, optimizazio prozesuaren zailtasuna are gehiago igotzen da. Irudia 5.8. MBB habearen diseinu eremua. Materiala diseinu eremuan banatzeko patroi berdin bat aurkezten dute emaitza biek, betiere materiala eremuaren goi eta behe hegaletan kontzentratzea lehentasuna duelarik. Hegal hauetan sortzen dira adar sendoenak, zeinek problemaren naturen eta sortzen diren barne indarren fluxuaren ondorioz, zurruntasun gehiena ematen dioten egiturari. Gainerako materiala eremuaren barne aldean kokatzen da goi eta behe hegalak konektatzen dituzten eta helburu funtzioaren hobekuntzan laguntzen duten adarrak sortuz. Murriztutako problemaren kasuan, barne aldeko adarrak overhang murrizpenak agintzen duen angeluaren arabera sortzen dira. Erdi alde honetako material disposizio berriak, lehen ia horizontalak ziren ingeradak zituzten zuloek forma triangeluar, karratu edo erronbikoa hartu dezatela gauzatzen du. Portaera logikoa da hau, forma hauek oso aproposak dira eta bere burua eusten duten ingeradak sortzerakoan. Izan ere, posible egiten dute hertzetako bat goi aldean jarriz, hegan dauden ingeradek baimendutako angelu batekin formatzea behe ingeradek edozein kurba deskribatzen duten bitartean. Hala eta guztiz ere, nahiz eta geometria oso ezberdinak aurkezten dituzten bi emaitza izan, diseinuen arteko energia elastiko mailaren diferentzia %10-ean mantentzen da, 188.3254 Nmm eta 207.2548 Nmm balioekin, murrizpen gabeko eta murriztutako kasuentzako hurrenez hurren. Maila honetako desbideratze batek argi usten du proposatutako metodoak overhang murrizpena betetzeaz gain, puntu optimotik gertu dauden diseinuetara gidatzen duela problema, eta posible egiten duela euskarri egiturarik gabeko fabrikazio aditiborako egokiak diren diseinu optimizatuak lortzea. 5.3.4 Gurpil itxurako egitura Topologia optimizazio beste adibide klasikoetariko bat gurpil itxurako edo "wheel" egitura da. Diseinu eremuak, kasu honetan ere, W zabalera eta H=W/2 altuera ditu, eta 260x130 elementu karraturekin diskretizatzen da. Azalduko den 5.10 Irudian ikus daitekeen bezala, ezker hegaleko beheko nodoaren askatasun graduak eta eskuin hegaleko behe aldeko nodoaren askatasun gradu bertikala murriztu egiten dira. Behe hegaleko erdiko nodoan F=1 N indar bertikal bat aplikatzen da, Heaviside proiekzio metodoaren atalaseko parametroaren eta kontrol parametroaren balioak 0.5 eta 0.992 izango dira hurrenez hurren, eta definitutako overhang angelu limitea 45º-takoa da. Irudia 5.10. Gurpil itxurako egituraren diseinu eremua. Berriro ere, optimizazio problema zuzenaren emaitza, overhang murrizpenik gabekoa, soberan ezaguna da, eta badakigu eremuaren goiko hegalean adar horizontal eta luze bat sortuko dela. Gainera, egituraren zurruntasuna honek hartzen duen zabalera eta altueraren menpekoa da, hots, zenbat eta hobeto aprobetxatu eremuak baimentzen duen azalera, are eta zurruntasun handiagoko egitura izango dugu. Honek konpromiso egoera bat sortzen du overhang murrizpen bat kontsideratzen denean, izan ere, eta esan den moduan, egitura hau ahalik eta zurrunena izan dadin adar luze eta horizontalaren agerpena sustatu beharra dago, eremuaren azaleraren gehiengoa okupatzea ahalbidetzen den bitartean. Beste alde batetik, adar horizontal hori eusten duten beste adar batzuk sortzeko, beharrezkoa izango da materiala beste eremu batzuetatik hartzea piezaren altuera eta zabalera konprometituz (ikusi 5.11 Irudia). Egitura honen overhang arazoari eman zaion erantzuna egituraren beheko hegalaren erdian hasi eta goi hegalean sortzen zen adar horizontalaren erdira arte hazten den adar bertikal bat sortzeagatik bereizten da. Era berean, W alderantzikatu baten antza duen forma bat ere sortzen da, eta biek batera adar horizontalari euskarria ematen diote. Materiala era honetan banatu ondoren, itxaron zitekeenez, egiturak zabalera eta altuera galtzen du, dena den, goi adar horizontalaren formazioa sustatzea lortzen da bukaerako egitura zurrunago bat lortuz. Gainerako ingeradek ere zuzenketak jasaten dituzte, baina hauek xeheagoak dira, 5.12 Irudian ikusi daitekeena. Emaitza hau oso esanguratsua da, izan ere problema honetan badirudi algoritmoak ingeradak zuzentzea baino, euskarri egiturak sortzeko tendentzia duela. W/2 W 260 × 130 elementu F Irudia 5.11. Gurpil itxurako egituraren topologia optimizazioaren emaitzak. (a) overhang murrizpenik gabe eta (b) 45º-tako murrizpenarekin. Optimizazio problema bien emaitzek 22.7772 Nmm eta 24.6358 Nmm-ko balioak aurkezten dituzte, non bien arteko desbideratzea %8.16-koa den overhang arazoari ematen zaion soluzioa arrazoizkoa eta eraginkorra dela frogatuz. Egoera hau ez da zorizkoa kontutan hartzen bada geometria bien arteko berdintasuna. Irudia 5.12. Overhang murrizpen eta murrizpenik gabeko geometrien konparaketa. 5.4 Diseinu parametroen analisia Atal honetan, hainbat adibideren laguntzarekin, proposatzen den metodoa gidatzen duten parametro guztien azterketa egingo da. (a) (b) 5.4.1 Bolumen frakzioa Frakzio bolumetrikoaren efektuak analizatzeko asmoarekin Cantilever habearen problema planteatzen da berriro, non diseinu eremua aurreko kasuan bezala definitzen den (5.5 Irudia). Erreferentziatzat, aurretik 0.5 frakzio bolumetrikoarekin optimizatutako emaitza hartuko da. Orain beste frakzio bolumetriko ezberdin birekiko emaitzak lortuko dira, balio altuago bat eta beste balio baxuago bat. Edozein kasutan, overhang angelua eta kontrol parametroa 45º eta 0.99 balioekin definituko dira hurrenez hurren. Zurruntasun maximoko topologia optimizazio problema honetan bolumen frakzio baxuenganako portaera normala, azalera handi bat okupatzen duten eremu hutsak sortzera jotzea da, 5.13 Irudian argi ikusten dena. Bertan habe honen 0.35, 0.5 eta 0.65 frakzio bolumetrikoentzako emaitzak azaltzen dira dagozkien ingeraden klasifikazio ekuazioaren balioen maparekin batera. modura jokatuko duten adarrak sortzeko eskuragarri dagoen material bolumena baxua dela. Honi zor zaio 5.14a Irudiko emaitzak altuera galera zamarra edukitzeak eta baimendutako espazioa ez aprobetxatzea. Kontrako kasuetan, bolumena nahiko handia denean, materiala gehien behar duten guneetan ezartzeko aukera du algoritmoak, izan ere, ez baitu inolako eragozpenik topatuko egiturari euskarria ematen dioten adarrak osatzeko. Irudia 5.14. Bolumen frakzio ezberdinetarako optimizatutako Cantilever habea. (a) Vo=0.35, (b) Vo=0.5 eta (c) Vo=0.65. Aurreko lineetan aipatutakotik eratortzen den portaera aipagarri bat, errendimendu galerak bolumen txikiagoen kasuan nabarmenagoak direla da. Honako hau frogatzeko 5.14 Irudian azaltzen diren emaitzek sufritzen dituzten galerak konparatzea soilik ez da behar, zeinek 45º-tako overhang angeluari eta 0.99-ko kontrol parametro bati dagozkien. Galera hauen arteko konparaketa 5.15 Irudian batzen da. Berriro ere gogorarazten da overhang murrizpenak izaera geometrikoa duela, eta beraz, bolumen frakzio baxuak helburu izatean, algoritmoak problemak izan ditzakeela helburu funtzioa zein overhang murrizpena era optimo eta koherente batean konplitzen dituen soluzio bat aurkitzeko. Esan bezala, honen arrazoi (a) (b) (c) nagusia, adarrak angelu egokiekin eta aldi berean kargak aplikazio puntutik euskarrietara transferi dezaten forma egokiarekin sortzeko materiala eskuragarri ez izatea da. Hori dela eta, ohikoa izaten da kasu hauetan soluzio lokaletara jotzea ingerada oszilakorrak sortuz, zeinek piezaren overhang ratioaren balioa hobetzea baimentzen duen, sortzen den egiturak helburu funtzioari optimoki erantzuten dion bitartean. Honakoaren adibide bat 5.16 Irudian dago ikusgai. Bertan eskuineko goi izkinan trakzio indar bat aplikatuta duen habe bat agertzen da, ezkerreko goi hertzeko nodoaren askatasun graduak eta eskuin aldeko goiko nodoaren askatasun gradu bertikala mugatuta daudela. Irudia 5.15. Energia elastikoaren handipena egituraren bolumenaren eta kontrol parametroaren menpe. Frakzio bolumetrikoa 0.5-eko balioan ezartzen denean, algoritmoak "wheel" egituraren kasuan erakutsi zuen portaera antzekoa dauka. Baina frakzio bolumetrikoa 0.3-ra doitzen denean, problemak ingerada oszilakorrak dituen habe horizontal batean konbergitzen du. Honako emaitza hau ez da oso harrigarria, overhang murrizpenik gabeko topologia optimoak jadanik erakusten baitu geometria ez dela diseinu eremua betetzeko kapaza eta guztiz hegan dagoela. Arrazoi horregatik, eta definitu den diseinu eremurako, oso zaila da geometria zuzentzea eta erantzun optimoa mantentzea. Jakina, diseinu eremuaren berdefinizio bat egin daiteke, hala nola fabrikazio norabide hobeago bat bilatzea posiblea den baita. Hain zuzen ere, diseinu optimoago bat lortuko litzateke 5.17 Irudian agertzen den norabidea erabiliz gero. Emaitza ezberdinak analizatu ondoren, posible da ondorioztatzea, bilatzen den bukaerako bolumenak eragin zuzena duela problemari ematen zaion Irudia 5.16. Trakzio habe batean bolumen baxuen efektuak. (a) diseinu eremua, (b) overhang murrizpenik gabeko eta Vo=0.5 emaitza optimoa, (c) overhang murrizpenarekin eta Vo=0.5 emaitza optimoa, (d) overhang murrizpenik gabeko eta Vo=0.3 emaitza optimoa eta (e) overhang murrizpenarekin eta Vo=0.3 emaitza optimoa. Irudia 5.17. Posizio bertikalean optimizatutako trakzio habea. 5.4.2 Piezaren posizioa eta fabrikazio noranzkoa Fabrikazio aditibo prozesuetan garrantzia handia duen ezaugarrietako bat fabrikatuko den piezak 3D inprimaketa makinaren barruan izango duen posizioa edo orientazio da. Hots, piezaren eta fabrikazio noranzkoaren arteko posizio erlatiboa. Orientazio honek beharrezkoa den euskarri material F (b) (c) Oinarri platerrerako distantzia (d) (e) (a) bolumena eta fabrikazio prozesuak hartuko duen denbora baldintzatuko ditu, hala nola bukaerako piezaren propietate mekanikoak [109]. Aurreko gaian azaldu zen bezala, EL1 taldearen barruan biltzen diren topologia optimizazio eta fabrikazio aditibo prozesuen integrazio metodoetako batzuk, euskarri materialaren bolumen minimoa suposatzen duen fabrikazio noranzkoa, edo fabrikazio noranzko optimoa, bilatzea dute helburu. Hala eta guztiz ere, lan honetan kontzeptu berri bat proposatzen da, diseinu posizio optimoa. Posizio hau optimoarekiko bukaerako material banaketa berdintsuena ematen duen diseinu posizioa bezala definitzen da. Kontzeptu bi hauek, nahiz eta izenez ezberdinak izan, ideia berari egiten diote erreferentzia, izan ere, euskarri material bolumena minimizatzen duen posizioan lortutako diseinuarengan egin beharreko overhang zuzenketak minimoak izango dira eta ondorioz, optimoarekiko oso berdintsuak diren zuzendutako material banaketak emango ditu. Cantilever habe baten kasuan noranzko edo posizio hau 5.18b Irudian azaltzen dena da, zein irudi bereko (a) kasuarekin konparatuta, material banaketa optimoa deskribatzen duena, argi husten du bi geometrien arteko berdintasuna oso nabarmena dela. Hauek erakusten dituzten energia elastikoaren balioak 62.9704 Nmm eta 62.9951 Nmm dira overhang murrizpen gabeko eta murriztutako diseinuentzat hurrenez hurren. Ikus daitekeenez, balio biak oso gertu daude eta beraz, 45º-tako angelu limitearekiko egitura honen posizio bertikala horizontala baino optimoagoa dela frogatzen da. Halabeharrez, problema partikular honetan, diseinu posizio optimoak egituraren simetria ardatza mantentzea posible egiten du. Angelu ezberdinek soluzio ezberdinak sortzen dituzte, zeinek diseinu optimoa oinarritzat dutela, eta murrizpen angeluaren balioa latzagoa egiten den neurrian, geometria gutxika "luzatzen" doazela dirudien, 90º-tako angeluaren kasuan geometria guztiz solido, jarraitua eta zulorik gabekoa sortzera helduz. Azken emaitza hau bat dator Cantilever habe solido baten diseinu zurrun optimoarekin. Jarraian azaltzen den 5.19 Irudian 45º, 60º eta 80º-tarako geometrien arteko konparaketa sinple bat erakusten da, non egituraren puntu esanguratsuenak puntuekin seinalatzen diren hauen posizioak nola aldatzen diren miatzeko. barnean piezaren errotazio oso batentzako, lortutako emaitzak aztertuko dira. Honekin batera, diseinu posizio optimoaren existentzia frogatuko da. Beraz, 45º- tako angelu limite bat eta 4 posizio ezberdin definitzen dira, puntu kardinalei erreferentzia eginez I, H, E eta M deituko direnak (5.20 eta 5.21 Irudiak). Irudia 5.20. Fabrikazio noranzkoen definizioa. Aurretik 5.3.3 atalean aurkeztu zenez eta hemen berriz ikus daitekeen bezala, 45º-tako angeluarekin eta H posizioan lortutako geometria oso ezberdina da overhang murrizpen gabeko geometriarekiko. Ordea, geometria optimoaren eta M orientazioarekin lortutako geometriak konparatuz gero, arin ikusi daiteke bi hauen arteko antzekotasuna (5.22 Irudia). Gainera, energia elastikoaren balioak 188.13254 Nmm eta 189.4561 Nmm-koak dira kasu optimo eta murriztuarentzako hurrenez hurren. Beraz, kasu bien artean % 0.7-ko ezberdintasun bat dago soilik, zein kontuan izanda 5.3.3 atalean lortutako emaitzaren energia elastikoa, argi usten duen M orientazioa optimoagoa dela pieza honentzako. Irudia 5.22. Geometrien konparaketa, murrizpenik gabekoa eta 45º murrizpena duena eta O noranzkoan diseinatu dena. Ondorio hau indartzeko, 5.23 eta 5.24 Irudietan piezaren posizio ezberdinetarako energia elastikoaren balioak eta optimoarekiko desbideratzeak batzen dira, non berriro ere, M orientazioaren egokitasuna ikus daitekeen. Irudia 5.23. Fabrikazio noranzko bakoitzean lortzen den energia elastikoa. Ez murriztua Murriztua I H E M Diseinu optimoa Irudia 5.24. Erantzun optimoarekiko desbideratzea (%) fabrikazio noranzko bakoitzean. Analisi honen ondoren geometria batzuentzako diseinu posizio optimo bat egongo dela ondorioztatu daiteke, non direkzio hori, diseinu "inprimagarria" optimotik gertuen dagoen material banaketa batekin lortzen duen direkzioa bezala ulertzen den. Hala ere, kontuan izan beharko da EL1 prozesuen barnean fabrikazio noranzko optimoa euskarri material bolumen baxuena behar duen noranzkoa bezala definitzen duten autoreak daudela, eta honek errorera gidatu dezakeela. 5.4.3 Overhang murrizpeneko kontrol parametroa Jadanik 4.3.4 atalean aurkeztu den bezala, overhang murrizpenari askatasun gradu bat emateko eta problema emaitza baliagarrietara konbergitzen laguntzeko kapaza da kontrol parametroa. Lehenagoko adibideetan parametro honentzako erabili diren balioak 0.97-0.9999 tartean daude, eta kasu guztietan emaitza egitura eutsi eta optimo bat izan da. Atal honetan parametro honek azken emaitzaren geometriarengan kausatzen dituen efektuetan sakonduko da, eta horretarako bi barren adibidea aztertuko da berriro. Oraingoan 90º-tako angelu batentzako kontrol parametroaren balio ezberdinak erabiliko dira. Beheragoko 5.25 Irudian azaltzen den emaitza overhang murrizpenik gabeko topologia optimoa da, zein ardatz horizontalarekiko 45º osatzen duten bi barra erakusten dituen, eta 45º hauekiko 0.992 balioa duen overhang ratio karakteristikoa (𝜙𝑘𝑎𝑟𝑎𝑘𝑡𝑒𝑟𝑖𝑠𝑡𝑖𝑘𝑜𝑎) aurkezten duen. Beraz, 0.992 baino balio txikiagoak dituen edozein 𝜙0-rako emaitza beti izango da soluzio optimoa. I H E M Diseinu optimoa Irudia 5.25. Bi barren egituraren diseinu optimoa overhang murrizpenik gabe. Jarraian, (5.26 Irudia) 90º-tako angelu limitea duen problemaren emaitzen eboluzioa azaltzen da kontrol parametroaren balioak progresiboki hazten diren heinean. Angeluaren balio honetarako egiturak duen overhang ratio karakteristikoaren balioa 0.752 da. Balio honetatik gora, baina honekiko gertu, dauden balioetarako, nahiz eta ingerada irtenetan zuzenketak egiten diren, oraindik agertzen direla zuzendu gabeko guneak. Hala ere, 𝜙0-ren balioa hazten den heinean, ingeradak ezarritako angeluaren balio limitearekin bat datorren forma batera zuzentzen dira, eta muturreko egoeran, kontrol parametroak unitatearekiko oso gertu dagoen balio bat hartzen duenean, lortzen den material banaketak egitura guztiz solido, eutsi, trinko eta jarraitu bat osatzen du. Kontrol parametroak overhang murrizpen ekuazioarengan duen efektua argi ikusten da adibide honekin. Balio karakteristikotik gertu dauden balioetarako murrizpenak apenas efekturik izango duen bitartean, balio altuagoetarako murrizpenak ingerada guztiak zuzenduko ditu. Gainera, 0.97 eta 0.99 artean dauden balioetarako ingerada ez eutsien kantitate oso murriztu baten presentzia baimentzen da, zein kasu honetan positibo faltsuekin egiten duten bat eta bi barra bereizgarriren formazioa baimentzen duten 4. gaian azaltzen zen elementuen jauzia saihestuz. Kontrol parametroaren efektuak ikuskatzeko beste egoera posible bat ematen da MBB habearen kasuan. Aurreko 5.9 Irudian kasu honen murriztu eta murrizpen gabeko optimizazioen emaitzak azaltzen ziren, 45º overhang angelu baten eta kontrol parametroak 0.99 balioa zuen kasurako. Emaitza horrek frogatu zuen, nahiz eta geometrikoki optimoarekiko nahiko ezberdina izan, posible zela euskarri egiturarik gabeko fabrikazio aditiborako prest dagoen eta energia elastiko maila ia optimoa duen egitura bat lortzea. Kasu horretan optimoarekiko desbideratzea %10-ekoa zen. Oraingoan kontrol parametroak helburu funtzioa zelan afektatzen duen aztertuko da, eta horretarako, diseinu eremu bererako baina 𝜙0 parametroaren balio ezberdinentzako emaitzak aurkeztuko dira. Irudia 5.26. Bi barren egituraren eboluzioa 90º angelurako eta kontrol parametro ezberdinen arabera. Kontrol parametroaren balioa 𝜙𝑘𝑎𝑟𝑎𝑘𝑡𝑒𝑟𝑖𝑠𝑡𝑖𝑘𝑜𝑎 baliotik gorakoa izaten hasten denean geometriak aldaketa progresiboak jasaten hasiko da, helburu funtzioarengan eragin txikiena duten ingeradetan aldaketa arinak eginez eta optimoarekin konparatuz oso ezberdinak diren geometriak sortzeraino. Lehen kasuetarako, zuzenketak ez dira oso deigarriak eta normalean korapiloen edo barren lotura puntuen berposizionaketa eta hegaleko distantzien laburtzea inplikatzen dute. Kontrol parametroaren balioa hazten doan ahala geometria gero eta gehiago ezberdintzen da overhang murrizpenik gabeko emaitza optimotik, eta zuloek geometria triangeluar, karratu edo erronbikoak hartzen dituzte. Portaera hau jadanik ezaguna da eta overhang egoeraren kontrola errazten du eta geometria hauek aukera natural eta logikoa dira eutsita ez dauden ingeraden kopurua murriztea bilatzen bada. Berez, forma geometriko hauen eta kontrol parametroaren balioaren aukeraketa egoki baten konbinazioarekin, overhang murrizpenak zulo hauen goi hertzetan soilik aurkituko ditu puntu arriskutsuak, baina hauek positibo faltsu batek emandakoak izango dira. Parametro honen 0,95 0,9 0,85 0-0,752 0,8 0,99 0,97 φ0 0,9999 balioa oso esanguratsua bihurtzen da egoera honetan, izan ere eta aurretik esan zen bezala, unitatearen azpiko balio batek algoritmoa emaitza optimoetara konbergitzea baimenduko du positibo faltsuen ondorioz blokeatu barik. Lupa batekin zulo hauen goi hertzetara joz gero, posible da ikustea zelan hertz hauek gutxika zorroztu egiten diren kontrol parametroaren balio altuetarako. Portaera hau parametro honen magnitudea handitzean overhang murrizpena bortxatu dezaketen puntu bakarrak hertz hauek direnari zor zaio, eta horregatik elementu soil bateko zabalera izateraino zorrozten ditu hertzak. Guzti hau 5.27 Irudian ikus daiteke xehetasun handiarekin, non MBB ereduaren uneko argazkiak atera diren 𝜙0 = 0.985, 0.99 eta 0.999 kasuetarako. Zentzu honetan, baliteke, kontrol parametroaren kontrolaren bidez egituran agertuko diren zulo kopuruaren kontrola izateko ideia izatea. Parametro hau hazten den heinean, egiturek hertz biziak soilik dituzten zuloak aurkezten badituzte, 𝜙0-ren balio handiago batentzako positibo faltsuen kopurua murriztu behar izango da, eta beraz, zulo gutxiago sortuko ditu algoritmoak. Hala ere, unitatea bezain balio latza ezartzerakotan baliteke material jausia ematea. Irudia 5.27. Goi hertzen zorroztea. (a) ɸ0=0.985, (b) ɸ0=0.99 y (c) ɸ0=0.999. Helburu funtzioaren balioari dagokionez, espero zitekeen moduan, 𝜙0–ren balioa zenbat eta handiagoa izan egituraren erantzunaren balioa gero eta gehiago urrunduko da erantzun optimoaren baliotik. Honako hau argi ikus daiteke 5.28 Irudian, non funtzio honen balioen eboluzioa azaltzen den 45º- (a) (b) (c) tako murrizpenarekin eta kontrol parametroaren balioen menpean. Hala ere, badaude egoera batzuk non parametro honen balioaren hazkunde puntual eta txiki batek onurak izan ditzakeen helburu funtzioaren balioarengan. Teorikoki, overhang murrizpena aplikatuta duen eta murrizpenik gabeko emaitzen helburu funtzioaren balioen arteko ratioa unitatetik ahalik eta gertuen egon behar da [98]. Overhang murrizpena aplikatuta duten emaitzen eraginkortasun maila ezagutzeko beste metodo bat da hau, 5.29 Irudian azaltzen dena. Irudia 5.28. Topologiaren eta helburu funtzioaren eboluzioak kontrol parametroaren menpean. lukete problema, balio altuagoenek zulo kopuru handiagoa duten egituretara, eta beraz adar mehe eta ahulagoak dituztenetara, gidatzen duten bitartean. Halako efektuak 5.31 Irudian sumatu daitezke, non MBB egitura bati 𝑇 parametroaren balio desberdinak aplikatzen zaizkion. Bertan 0.35 eta 0.45 bitarteko balioak aplikatzen dira gainerako parametroen balioak konstante mantentzen direlarik irudiko lerro bakoitzarentzako. Irudia 5.30. Wheel egituraren optimizazioaren emaitzak proiekzio atalaseko balio ezberdinetarako. (a) T=0.1, (b) T=0.28, (c) T=0.38, (d) T=0.385, (e) T=0.39, (f) T=0.44 y (g) T=0.5. Atalaseko parametroaren balio nagusienak dituzten geometriek material banaketa irekiagoak erakusten dituzte eta baita adar kopuru handiago bat ere. Honako portaera hau proiekzio metodotik espero zitekeena da, izan ere, atalase balio baxuagoetarako dentsitate baxuagoak ere izango dira unitatera proiektatuak, adar sendoagoak formatuz, edo berdina dena, zuloen tamaina eta bere kopurua murriztuz. Diseinu honen kasuan 𝑇-ren balio handiagoenak dira helburu funtzioaren balio optimoenak lortzen dituztenak, hala ere, azken portaera hau optimizatu nahi den kasu partikular bakoitzerako analizatu beharra legoke. Lortutako emaitzek argi utzi dute 𝑇 parametroaren aukeraketa ez dela kritikoa piezaren fabrikazioaren ikuspuntutik, izan ere analizatu diren balio ezberdinekin, eta adibide ezberdinetarako, lortu diren bukaerako topologiak fabrikazio aditibo metodoen bitartez euskarri materialik gabe lortzeko egokiak izan dira. Hala ere, parametro honek izan du eraginik egituraren portaeran, eta aukeratutako balioak helburu funtzioaren balioarengan eragin zuzena duela ikusi da. (a) (g) (f) (e) (d) (c) (b) Irudia 5.31. Heaviside proiekzio metodoaren atalaseko balio ezberdinen emaitzak. V0=0.5, rmin=8.5, ψ=45º. 5.4.5 Iragazki erradioa Atal honetan, tesian proposatutako murrizpena aplikatzen denean iragazkiaren erradioak bukaerako emaitzarengan duen efektua aztertuko da. Horretarako, iragazkiaren erradioaren balioa izan ezik, beste parametro guztien balioak konstante mantentzen dituen MBB habe baten emaitzak proposatzen dira (5.32 Irudia). Bertan azaltzen diren diseinuen parametro komunak hurrengoak dira, 𝑉𝑜 = 0.5, 𝜙𝑜 = 0.999, 𝜓 = 45º y 𝑇 = 0.35. Aldi berean 6.5, 8 eta 8.5 mm-ko balioak emango zaizkio iragazkiaren erradioari. lokalak saihesteko, iragazki erradioa optimizazio problema klasikoetan duena baino balio zertxobait altuagoa izatera behartzen du honek. Era honetan overhang problemarekiko soluzio lokalen agerpena saihesten da, hala nola ingerada oszilakorrak. 5.5 Emaitzen eztabaida Gai honetan zehar, overhang murrizpenaz aparte, optimizazio problemak hau gobernatzen duten parametroen menpe agertzen dituen jokabideak ere aztertu dira. Zenbakizko adibideetan lortutako emaitzek, non bi barradun egitura, Cantilever habea, MBB habea eta "wheel" egiturak tratatu diren, garatu den algoritmoak topologia optimizazio prozesuetan eman daitezkeen overhang arazoak eraginkorki heltzeko duen gaitasuna frogatu dute. Halaber, metodo honen bitartez bere burua eusten duten egitura ezberdinen diseinuari ekin dakiokela argi geratu da, overhang angelu limitea edozein delarik. Gainera, lortutako diseinuen helburu funtzioaren balioa bere puntu optimotik gertu egotea lortu da. Posible da beraz osagai optimo eta fabrikazio aditiboari guztiz moldatutakoak asmatzea. Baliteke baina, euskarri egitura guztiak ezabatu nahi ez izatea, zein posible izango den kontrol parametroaren kontrolaren bitartez. Espero zitekeenez, ingerada irtenak, definitu diren angelu limitearen eta kontrol parametroaren arabera zuzentzen ditu algoritmoak. Emaitza bezala, egiturak azaltzen dituen zuloen geometria, hertz bat zuloaren puntu gorenena bezala kokatzea baimentzen duten formetan transformatu egiten da, triangelu, lauki eta erronbo formetan hain zuzen ere. Era honetan posible da overhang arazoak suposatzen dituzten ingeradak segmentu zuzenak bezala definitzea, behe ingeradek helburu funtzioari egokiagoa zaizkion formak hartzen dituzten bitartean. Proposatzen den algoritmoak naturalki sortzen dituen forma hauek dira hain zuzen ere, topologia optimizazioa eta fabrikazio aditiboa integratzeko proposatu diren metodo esplizituek parametrikoki definitzen dituzten formak. Hala ere, mota honetako metodoentzat forma hain konplexuak erabiltzeak parametrizazio konplexua ere erabiltzea derrigortzen du, zeini zuloak definitzen dituzten kurben arteko ebaketak saihesten dituzten baldintzak ezartzea gehitu behar zaio. Tesi honetan proposatzen den metodoa zuzenagoa eta aplikatzen errazagoa da. Probleman agertzen diren parametroen efektuari dagokionez, dentsitate iragazkiaren erradioaren influentzia eskasa nabarmentzen da. Proposatutako metodo askotan erradio honen balioa oso garrantzitsua da ingerada oszilakorrak ekiditeko eta piezaren fabrikazio aditiboa hobetzeko, baina lan honen kasuan ikusi denez, topologia optimizazio problema klasikoetan ikusi daitekeenaz aparte, parametro honek ez du izango efektu nabarmenik. Esan beharra dago ordea, overhang murrizpena geometriari lotuta egoteagatik erabiltzen den iragazki erradioaren balioa normala baino zerbait altuagoa dela algoritmoak overhang murrizpenaren soluzio lokalak saihestu ditzan. Bestalde, bilatzen den bukaerako diseinuaren bolumenak garrantzia handia dauka. Frogatu den bezala, bolumen baxuek, overhang murrizpen flexiblea era lokalean bete daitekeela aprobetxatuz, materiala ingerada oszilakorrak sortzen banatzera bultzatu dezakete problema. Gainera, frogatu egin da ere, errendimendu galerak askoz esanguratsuagoak direla overhang murrizpena bolumen txikiagoko egitura berean aplikatzen denean, espezialki kontrol parametroaren balio altuetarako. Orobat, trakzio indarpeko habearen kasuan ikusi denez, egitura batzuetan posible da bolumen baxuen efektuak murriztea diseinu posizio egoki baten bitartez, zein berriro ere 5.4.2 atalean frogatu den. Azken kasu honetan MBB egitura beraren fabrikazio posizio ezberdinak aztertu eta konparatu egin dira. Emaitzek erakutsi dute pieza bakoitzak diseinu posizio optimo bat izango duela, zeinek egituraren gain egin behar izango diren zuzenketak minimizatuko dituen. Aldi berean, posizio honek fabrikazio noranzko optimoa definituko du, non fabrikazio aditibo prozesuan behar izango den euskarri material bolumena minimoa izango den. Ondorioz, diseinu posizio honekin helburu funtzioaren balio optimoagoak dituzten egitura eutsiak lortuko dira. Tesi honen ekarpen originala eta optimizazio problemaren nolabaiteko moldakortasuna eskaintzen duena, kontrol parametroa da. Honek eragin zuzena du egituran euspenik gabe ager daitezkeen ingerada kopuruan, eta baita agertzen diren zuloen geometrian ere. Parametro honen balio altuekin guztiz eutsitako egiturak bilatzean azaltzen diren zuloak triangelu, lauki eta erronbo formekin sortzen direla konprobatu da. Azkenik eta Heaviside proiekzio metodoan dentsitateak zein baliorekiko proiektatzen diren definitzen duen atalaseko parametroari dagokionez, honen balio baxuenak geometria trinkoagoen sinonimo direla ikusi da. Balio altuenek aldiz, adar gehiago eta zulo gehiago dituzten geometriak sortzera bideratzen dute problema. Azken hauek egitura zurrunagoak lortu izan dituzte, hala ere, honako hau ezin da barreiatu eta kasu bakoitzerako analizatu beharra legoke. Oro har, problema gobernatzen duten parametroen konbinazioa edozein delarik ere, fabrikazio aditibora guztiz egokitutako egituren diseinu optimoak lortzeko kapaza dela erakutsi du algoritmoak, hortaz, proposatzen den metodoa "self-supported" egituren diseinu optimorako erreminta sendo eta fidagarria dela ondoriozta daiteke. 5.6 Analisi esperimentalak: "self-supported" egituren 3D inprimaketa 5.6.1 Erabilitako baliabideak Gai honek lortutako emaitza teorikoen konprobaketa esperimentala tratatzera bideratu da. Horretarako Fused Deposition Modeling makina bat erabili da, Stratasys etxeko SST 768 modeloa hain zuzen ere, eta erabilitako material estrukturala ABS P400 plastikoa izan da (5.33 Irudia). Nahiz eta makinak geruza lodiera ezberdinak sortu ditzakeen (5.1 Taula), prototipoen generaziorako erabili den geruza lodiera 0.254mm izan da. Eredu birtualak Siemens etxearen Solid-Edge sofwarrean eraiki dira, eta hauek 5.34 Irudian daude ikusgai. Irudia 5.33. Erabilitako prototipazio makina eta materiala. Irudia 5.34. CAD ereduak eta .STL fitxategiak. 5.6.2 Emaitzak Egituren diseinuari dagokionez, helburu nagusiena beti izan da euskarri materialik behar izango ez duten diseinuak lortzea, eta landutako diseinu numerikoek erakutsi dutenez, honako hau posible izateaz gain, posible izan da ere optimotik gertu dauden "self-supported" diseinuak lortzea. Esandakoaren balioztatze esperimentala, Cantilever eta MBB habeen bidez egin da, eta emaitzak 5.35 Irudian ikus daitezke. Eredu esperimentalak lortzeko erabilitako ereduak 5.7a eta 5.9b Irudietako emaitza numerikoak izan dira, hurrenez hurren, kasu bietan erabili den kontrol parametroa ɸ0 = 0.99 izan delarik. Irudia 5.35. Cantilever eta MBB habeen emaitzak. Laugarren gaian erakusten zen 4.6 Irudiak jadanik erakusten zuen kontrol parametroaren balio egokientzat detektatzen ziren ingerada ez eutsi bakarrak zuloen goi hertzetako positibo faltsuek eragindakoak zirela. Guztiz eutsitako diseinuak lortu izanak ez du beraz inolako sorpresarik suposatzen, nahiz eta kasu hauetan erabilia izan den kontrol parametroak unitate balioa ez eduki. Euskarri materialaren presentzia oso esanguratsua da overhang murrizpena aplikatu gabeko emaitza optimoetan, eta esan daiteke pieza biak euskarri materialen guztiz murgilduta daudela. Fabrikazio prozesuei dagozkien informazioa 5.2 Taulan eta 5.36 Irudian batzen da. Datu esperimental hauek frogatu egiten dute overhang murrizpena topologia optimizazio probleman aplikatzearen efikazia, eta ikusi daitekeenez, lan honetan proposatutako algoritmoak, euskarri material eta fabrikazio denbora murrizpen oso nabarmenak lortu ditu analizatutako kasuetan. Erabilitako euskarri materialari dagokionez, Cantilever habearen kasuan euskarri materiala erabilitako material totalaren % 42.952 izatetik % 3.55 izatera pasatzen da, eta MBB habearen kasuan % 44.495 izatetik % 6.272 izatera pasatzen da. "Selfsupported" diseinuetan euskarri materialak 1.29 cm3 eta 1.58 cm3-tako bolumenak hartzen ditu, baina bolumen hauek piezaren eta oinarri plateraren arteko kontaktu zuzena saihesten duen materialaren ordezkari dira soilik. Fabrikazio denborari dagokionez, egitura ez eutsiekin konparatuz gero, denbora erdia behar da landutako diseinu eutsiak fabrikatzeko. Emaitza esperimental hauek aurretik lortutako emaitza numerikoak praktikan erabilgarriak direla frogatzen dute. Gainera, frogatu egiten dira ere doktoretza tesi honetan garatutako overhang murrizpena erabiltzearen abantailak eta sendotasuna, honek posible egiten duelarik euskarri egiturarik gabe inprimagarriak diren diseinu optimoak garatzea. Diseinu hauek material bolumen eta fabrikazio denbora aurrezpen oso esanguratsuak inplikatzen dituzte, eta beraz, industria errealean abantailatsuak izango dira. Irudia 5.36. MBB eta Cantilever habeen fabrikazio datuen adierazpen grafikoa. gaitasunaren arteko konpromiso optimoa bilatzen duten estrategien definizioa baimenduko du kontrol parametroak. Hau da, posible izango da ingerada guztiak overhang murrizpenaren arabera zuzenduak izango diren bitartean errotula puntuak berdin mantentzea ahalbidetzen duen kontrol parametroaren balio bat aukeratzea. Era honetan osagaiaren errendimenduan eragin gehien duten puntuen "degradazioa" saihestuko da eta osagaiaren errendimendu optimoa ziurtatzen duen euskarri material bolumen minimoko diseinuak lortuko dira. Laburbilduz, euskarri materiala flexio puntuetara murriztea bilatuko da (ikusi 6.1 Irudia). Irudia 6.1. Fabrikazio-errendimendu konpromiso onenaren bilatze estrategia. Berriro ere, 5. gaiko 2D egiturekin pasatzen zenez ere, mekanismoaren planoarekiko ortogonala den fabrikazio noranzko batek ez lituzke inolako overhang arazorik aurkeztuko eta beraz posible da osagai hauek zuzenean inprimatzea inolako euskarri materialik gabe. Hala eta guztiz ere, 2D ereduak oso baliagarriak dira kasu honetan ere overhang arazoa aztertzeko eta lortzen diren emaitzetatik 3D eremurako hedapena egiteko, non mekanismo konplexuagoak agertuko diren. 6.2 Problemaren planteamendua 6.2.1 Problemaren formulazioa eta optimizazio prozesua Aurreko gaian egin zen era berean, mekanismo malguen kasuan ere Heaviside proiekzio metodoa erabili da, eta beraz, berriro ere agertuko zaigu 𝜌𝑒 → 𝜌ො𝑒 → 𝜌̅𝑒 diseinu aldagaien katea. Hori dela eta problema 𝜌̅𝑒–ren funtzioan idatziko da berriro nahiz eta diseinu aldagai independentea 𝜌𝑒 izaten jarraitzen duen. Beraz problemaren enuntziatua hurrengoa izango litzateke: 𝑚𝑖𝑛: 𝑐(𝝆ഥ) = 𝑢𝑜𝑢𝑡 problemako edozein 𝑓(𝝆ഥ) funtzio deribatzeko katearen erregela aplikatuko dela. Helburu funtzioaz aparte, gainerako ekuazioak eta beraien deribatuak jadanik dira ezagunak. Irteera desplazamenduaren sentsibilitatea aldagai independentearen aldaketa batekiko jarraian azalduko diren (6.3) eta (6.4) ekuazioen bidez kalkulatuko da. 𝜕𝑢𝑜𝑢𝑡(𝝆ഥ) 𝜕𝜌̅𝑒 = 𝝀𝑡 · 𝜕𝑲 𝜕𝜌𝑒 · 𝑼 (6.3) 𝝀𝑡 · 𝑲 = −𝒍𝒕 (6.4) Aurreko ekuazio hauetan 𝝀 parametroa Lagrange biderkatzaileen bektorea da. Behin sentsibilitate analisia definituta izan den, ordua da optimizazio prozesuari hasiera emateko, Asintota Mugikorren Metodoaren bidez ebatziko dena. Prozesuak 5.2.4 atalean 5.2 Irudian proposatutako eredua jarraituko du. 6.3 Zenbakizko adibideak Hurrengo atal honetan hainbat zenbakizko adibide aurkezten dira, zeintzuekin proposatzen den metodoaren "self-supported" mekanismo malgu optimoak diseinatzeko gaitasuna erakutsi nahi den. Aurkezten diren adibideak literaturan oso aztertuak izan diren mekanismoak dira, eta beraz, posible izango da proposatutako overhang murrizpen flexiblea aplikatzerakoan lortutako emaitzak analizatu eta topologia diseinu problema klasikotan lortutakoekin konparatzea. Kontrol parametroak proposatutako adibide hauen topologiarengan duen eragina ezagutzeko, parametro honen gaineko azterketa bat egingo da, non arreta handiena flexio puntuen formaren eboluzioan jarriko den. Esan bezala, problemaren parametrizazioa RAMP metodoarekin egingo da, eta problema ebazteko Asintota Mugikorren Metodoa erabiliko da. Kasu guztietan 𝐸0 = 1 MPa-eko Young modulua duen material solido isotropo bat eta 𝐸𝑚𝑖𝑛 = 10−9 MPa-eko Young modulua duen material huts bat erabiliko dira. Egituren kasuan bezala, parametrizazio metodoko 𝑝 penalizazio eta Heaviside proiekzio metodoko 𝛽 malda kontrol parametroen gaineko kontinuazio eskema bat aplikatuko da, baina oraingoan, konbergentzia hobetzeko, parametro hauen hasierako balioak 𝑝 = 3 eta 𝛽 = 5 izango dira, bukaerakoak 15 eta 35, hurrenez hurren, diren bitartean. Parametro hauek eguneratzeko irizpidea berdina izaten jarraitzen du, 50 iterazioro 𝑝 2 unitatetan delarik eta 𝛽 5 unitatetan hasten direlarik. Behin parametro hauek bere balio maximoak lortzen dituzten, problema bukatu egingo da konbergentzia irizpideak horrela indikatzen duenean. Gainera, konbergentzia gehiago hobetzeko MMA algoritmoaren asyincr eta asydecr parametroak 1.05 eta 0.65 balioekin definitzea proposatzen da. Dentsitate iragazkiaren erradioari eta Heaviside metodoaren atalaseko parametroari dagokienez, hauek tratatzen den kasu bakoitzera egokituko zaizkio. Adibideetako bakoitzean erabiltzen diren balioak, eraginkorrak izatea frogatzeaz aparte, problema geometriaren erresoluzio oso zehatzetara gidatzeko kapazak direla ikusi da. Bestalde, fabrikazio noranzkoaren kasuan, orain arte egin den bezala bertikala izango da eta pieza izan beharko da diseinu eremuaren barruan biratu behar izango dena orientazio berri bat bilatzen bada. Aurrerago, eta adibide beraz baliatuz, optimizazio problemaren parametro esanguratsuenen efektuak aztertuko dira. 6.3.1 Matxarda mekanismoa (Gripper) Proposatzen den lehen adibide hau gripper mekanismo bat da (6.3 Irudia). Ikusi daitekeen bezala eremu karratu bat da, W zabalera, H=W altuera eta simetria ardatz bertikal bat dituena. Oinarriaren alboetan dauden nodoen askatasun graduak mugatuak daude eta behe hegal honen erdiko nodoan, 𝑓𝑖𝑛=1 N balioko indar bertikala aplikatzen da, irteera portuetan bertikalarekiko ortogonalak diren, 𝑢𝑜𝑢𝑡 1 y 𝑢𝑜𝑢𝑡 2 desplazamenduak sortuz. Bestalde, 𝑘𝑖𝑛 y 𝑘𝑜𝑢𝑡ek irteera eta sarrera portuetan sufritzen den desplazamenduarekiko erresistentzia adierazten dute. Azkenik, mekanismoaren matxardak sortzeko elementu aktibo sorta bat sartzen da. Optimizazio problema simetria kontutan hartuz burutuko da, beharrezko muga baldintzak eta alde simetrikoetako bat soilik kontsideratuz. Lehenik eta behin overhang murrizpena aplikatu gabe ebatziko da problema eta lortutako emaitza erreferentzia bezala erabiliko da murrizpena aplikatuta dagoela lortuko diren kasuetarako. Definituko diren parametroen balioak hurrengoak dira, 𝑉0 = 0.3, 𝑟𝑚𝑖𝑛 = 6.5 y 𝑇 = 0.35, eta eremua simetrikoa 140x280 elementurekin diskretizatu da. Problema honen emaitza 6.4 Irudian agertzen da, irteera portuan 0.3474 mm-ko desplazamendua duena. Orobat, overhang erratio karakteriatikoa 0.910 da. Irudian gorriz azpimarratutako ingeradak overhang arazoak sortzen dituztenak dira, eta ikusi daitekeenez ugariak eta luzera irten nabarmenak dituzte. Irudia 6.3. Gripper mekanismoaren diseinu eremua. Irudia 6.4. Gripper mekanismo optimizatua. Jarraian problema honetan overhang murrizpena aplikatzen deneko emaitzak aurkezten dira, non 45º-tako angelu limitea eta 𝜙0 = 0.99-ko kontrol parametroa aplikatzen diren. Problema honen emaitza 6.5 Irudian agertzen dena da, zeinek argi agertzen duen matxardako zuloen ingeraden zuzenketa bat, hala nola artikulazioaren eta matxardaren arteko lotura guneko ingeraden maldaren zuzenketa bat ere. Halaber, posible da ikustea matxardak galerak dituela zabalera dimentsioan, zuloen ingeraden maldak zuzentzeko materiala trinkotzeko beharrari zor zaiona. Egituretan ikusi zen bezala zuloek forma triangeluar, karratu edo/eta erronbikoak hartzen dituzte. Hala ere, definitu den kontrol parametroarekin %1-eko tartea baimendu da, eta kasu honetan margen txiki honek positibo faltsuak eta artikulazioaren goi aldeko ingerada soilik batzen ditu. Baimendutako tarte honek beharrezkoa den Pin fin kin Pout 1 uout 1 Pout 2 uout 2 kout W/10 Pout uout Pin fin kout kin Elementu aktiboak W/7 euskarri material bolumena minimizatzea baimentzen du mekanismoaren errendimendua maximizatzen den bitartean, hau da, kontrol parametroak ingeradak zuzentzea ahalbidetzen du, baina bitartean, flexio puntuen forma optimoa bilatzeko askatasuna eskaintzen dio algoritmoari. Portaera hau sakontasun gehiagorekin aztertuko da 6.4.2 atalean, baina halere jadanik ikusi daiteke 6.5 Irudia, non nahiz eta ingerada gehienak zuzenduak izan diren artikulazioa eta bere inguruko azalera gripper optimoan duten forma mantentzen duten. Irudia 6.5. 45º-tako overhang murrizpenarekin eta ϕ0=0.99-rekin optimizatutako gripper mekanismoa Lortutako emaitzak 0.3383 mm-ko irteera desplazamendua aurkezten du, zeinek optimoarekiko %2.619-ko diferentzia soilik suposatzen duen. Balio hauekin sumatu egin daiteke posible dela euskarri materiala murriztea, flexio puntuaren geometria mantentzea eta helburu funtzioa apenas zigortzea. Horrela posible da errendimendu maila aproposa mantentzea geometria AM prozesuetara egokitzen den bitartean. Hala ere, gauzak urrunago eraman nahiez gero eta euskarri materiala minimizatu beharrean honen presentzia guztiz ezabatu nahi baldin bada, murrizpenaren baimenkortasun maila gutxitzea baino ez legoke kontrol parametro gogorrago bat ezarriz. W W ΔW 45º Bukaerako diseinuaren beste ezaugarrietako bat matxardaren topologiaren transformazioa da, zeinetan barne zuloen ezarpen berri bat eta ΔW magnitudeko zabalera galera bat nabari daitezkeen. Emaitzaren irudiarekin batera angeluen inklinazioaren konprobaketarako irakurleak erabil dezakeen 45º deskribatzen dituen ziri bat zuzkitzen da. Murrizpen angelu ezberdin bat bilatzen den beste edozein kasutan, posible izango da mekanismo honetarako optimizatutako emaitzak lortzea, 6.6 Irudian 60º-tako angelu limitearekiko egiten den bezala. Azken problema honetan parametro ezberdinentzako definitu diren balioak 𝑉0 = 0.3, 𝑟𝑚𝑖𝑛 = 6.5, 𝑇 = 0.5 eta 𝜙0 = 0.97 dira alegia. Irudia 6.6. 60º overhang murrizpenarekin optimizatutako gripper mekanismoa. Espero zitekeen moduan, zabalera galerak aurreko kasuan baino nabarmenagoak dira. Honela, materiala matxardaren barne aldean are eta gehiago trinkotu eta 60º-ko murrizpenarekin bat datozen inklinazioak lortzen dira. Errotularen geometriaren aldaketa eta simetria planoko pibotearen posizio altuagoa ere sumatu daitezke lortutako emaitza optimoarekin konparatzean. Aurrenekoa murrizpen angelu bortitzagoari moldatzearen ondorio da, izan ere, honako forma berri hau mesedegarriagoa da eta 3D inprimaketa prozesua bermatzen den bitartean irteera desplazamendua W W ΔW Δh 60º optimizatzea ahalbidetzen du. Bestalde, simetria ardatzeko artikulazioaren kokapen altuagoak barne hirukiaren zuzenketa errazten du. Kasu honetan 0.3307 mm-ko desplazamendua lortzen da irteera portuan, %4.807-ko desbideratzea inplikatzen duena. Esan daiteke beraz, lan honetan proposatzen den metodoarekin teknologia aditiboetara moldatutako geometria optimoak lortu daitezkeela angelu limite zorrotzagoentzat ere. Gainera, ikuspuntu mekanikotik, geometria hauek diseinu optimotik gertu egongo dira. 6.3.2 Mekanismo inbertsorea (Inverter) Azpiko 6.7 Irudian azaltzen den mekanismo inbertsoreak, sarrera portuan aplikatutako indar bat irteera portuan ematen den eta indar horren kontrako noranzkoa duen desplazamendu batean sortzen du. Diseinu eremua karratua da, W zabalerakoa eta H=W altuerakoa, eta 280x280 elementu karraturekin diskretizatzen da. Sarrera portua (𝑃𝑖𝑛), non 𝑓𝑖𝑛=1 N indarra aplikatzen den, oinarriaren erdiko nodoan kokatuta dago, eta honi kontrajarritako hertzetan daude mugatutako askatasun graduak. Bestalde, irteera portua goi hegaleko erdiko nodoa izango da. Diseinu parametroari dagokienez, 𝑉0 = 0.3-ko helburu bolumen frakzioa eta 45º-tako overhang angelua kontsideratzen dira. Iragazki erradioaren balioa 𝑟𝑚𝑖𝑛 = 6.5 mm da, Heaviside proiekzioaren atalaseko parametroaren balioa 𝑇 = 0.4 da, eta fabrikazio noranzko bertikal bat kontsideratuko da. Diseinu eremu osoa 6.7 Irudian azaltzen da, hala ere, kalkuluak azkartzeko diseinu eremu simetrikoa erabiliko da dagokion muga baldintzak aplikatuz. Eremu simetriko hau 140x280 elementurekin diskretizatuko da. Mekanismo inbertsorearen emaitza ez murriztua eta 45º-tako angelu limitea eta 0.995 kontrol parametroa aplikatua duena erakusten ditu 6.8 Irudiak. Murrizpenik gabeko probleman lortzen den material distribuzioak ɸ𝑘𝑎𝑟𝑎𝑘𝑡𝑒𝑟𝑖𝑠𝑡𝑖𝑘𝑜𝑎 = 0.96 eta 0.3724 mm-ko desplazamenduak dituen bitartean, diseinu murriztuak 0.3699 mm-ko desplazamendua sortzen du irteera portuan. Honek optimoarekiko %0.671-eko desbideratzea soilik inplikatzen du. Irudi berean egitura fabrikatzeko beharrezkoak izango diren euskarri egitura minimoen adierazgarriak diren berde koloreko eremu batzuk azaltzen dira. Hauek argi usten dute kasu batetik bestera euskarri material bolumena oso nabarmenki murrizten dela. Orobat, posible da ere artikulazioaren goi aldeko ingeradan overhang distantziaren murrizpen bat nabaritzea. Aspektu oso garrantzitsu bat artikulazioaren inguruko geometria erlatiboki aldagaitz mantentzen dela da, gainerako geometrian agertzen diren ingeradak zuzentzen diren bitartean. Honek, mekanismoaren errendimendua optimotik gertu mantentzea baimentzen du. Esan denez, helburu funtzioaren balioa errotulen geometriarekin dago zuzenki erlazionatuta, kasu honetan lortzen den errendimendu bariazio arinak salatzen duena. Hala ere, overhang murrizpenik gabeko mekanismo inbertsorearen diseinu optimoak duen geometriak posible egiten du kontrol parametroaren balio oso altuak kontutan hartzea. Jarraian 0.99999 balioko kontrol parametroa aplikatuta duen overhang murrizpenarekin optimizatutako mekanismoaren emaitza erakusten da, non angelu limitea 45º izango den (6.9 Irudia). Irudi honetako (a) kasuan mekanismo inbertsore malgu guztiz eutsia azaltzen da dagokion ingeraden sailkapen ekuazioaren balioen maparekin batera (ikusi (4.10) ekuazioa). Mapa horretan zerotik gorako balioak gorri kolorez margotuta agertuko lirateke, baina ikusi daitekeenez, eta aplikatzen den kontrol parametroarekin bat eginez, ez dago kolore honen presentziarik. Honek erakusten du, hain zuzen ere, lortutako emaitzak guztiz eutsita dagoen material banaketa bat deskribatzen duela, eta beraz, zuzenean fabrikatu daitekeela material adizioan oinarritutako edozein prozedurarekin. Gainera, azpimarragarria da azken kasu honetan lortutako desplazamendua 0.3657 mmkoa dela zein optimoarekiko %1.799-an soilik desbideratzen den. Era honetan patente geratzen da mekanismo inbertsore baten kasuan posible dela guztiz eutsitako geometriak lortzea, baina aldi berean portaera funtzional optimo bat dutenak. Hurrengo ataletan kontrol parametroak artikulazioen geometriarengan eta problemaren portaeran dituen efektuak aztertuko dira. Irudia 6.8. Problemaren emaitzak murrizpenik gabe eta 45º eta ϕ0=0.995 murrizpenarekin. Irudia 6.9. Guztiz eutsitako inbertsorea eta ingerada sailkapen ekuazioaren balioen mapa. 6.4 Diseinu parametroen eragina 6.4.1 Piezaren posizioa Atal honetan piezaren posizio ezberdinek bukaerako diseinuarengan duten eragina aztertuko da. Azterketa hau burutzeko 6.3.2 atalean aurkeztu zen mekanismo inbertsorearen posizio ezberdinak kontsideratuko dira, bere alboetako batean etzandako posizioa esaterako (ikusi 6.10 Irudia). Diseinu +Euskarrimaterial bolumena +Errendimendua Euskarri egiturak 45º Δ D D (a) (b) eremua definitzeko aukera ezberdinen artean, posible izango da mekanismo osoa edo simetria erabiliz goi eta behe aldeak bereizirik optimizatzea. Kontuan izan azken aukera honek mihiztadura prozesu baten beharra izango duela mekanismoa osatzeko. Diseinu eremua definitzeko aukeretako bakoitzak emaitza ezberdin batean konbergituko du. Proposatzen den fabrikazio noranzkoan mekanismo inbertsore osoa kontsideratzen bada, goi eta behe aldeetan zuzendu behar izango diren ingeradak alderantzikaturik agertuko dira. Zuzenean asma genezake simetriaren haustura emango dela goi eta behe alde guztiz ezberdinak sortuz. Beraz, agerikoa da eremu osorako soluzioa inbertsore ez simetrikoa dela. Azken ideia hau kontuan izanik eta irteera puntuaren desplazamendua ardatz zentralean eman dadin, komenigarria litzateke desplazamenduaren gaineko murrizpen bat ezartzea, baina hau ez da lan honi dagokion zerbait. Beraz, osagaiaren simetria mantentzeko nahiarekin eta irteera desplazamendua guztiz horizontala izan dadin, goi eta behe pare simetrikoen optimizazio bereizia kontsideratuko da soilik, dagokien mihiztatze prozesuarekin batera (ikusi 6.11 Irudia). Buruz beherako posizioa ez da kontsideratu, zeren eta, nahiz eta posizio hau optimoena ematen duen, prozesuak huts egin baitezake pieza inertziak eraginda jauzten bada, izan ere ez du izango oinarri azalera nahikoa. Irudia 6.10. 3D inprimaketa makinan inbertsoreak izan ditzakeen posizio ezberdinak. Zuzkitzen den 6.11 Irudiak, goi eta behe eremuak kontsideratzen direneko emaitzak aurkezten ditu overhang murrizpenik gabeko emaitzarekin batera. Irudi bereko (b) kasuan azaltzen den goi eremuaren emaitza aztertzean erraz ikusi daiteke hegan dauden ingeradak 45º-tako maldetara zuzenduak izan direla. Diseinu ez murriztuko bi zuloak forma erronbikoa duen zulo bakarragatik ordezkatzen dira, aurrekoak baino azalera handiagoa okupatzen duena eta goi ezker ingerada zuzendua izan dadin baimentzen duen posizio bat hartzen duena. Behe eskuin eta ezker aldeetan barne triangelua sarrera eta irteera portuak erasotu gabe zuzendua izatea errazten duten irtengune bi formatzen dira. Irtengune hauen agerpenak ingeraden overhang distantzia horizontala Irudia 6.11. Optimizazio problemaren emaitzak. (a) murrizpenik gabe, (b) 45º eta ϕ0=0.98 murrizpenarekin goi eremu simetrikorako eta (c) 45º eta ϕ0=0.995 murrizpenarekin behe eremu simetrikorako. Bestalde, mihiztadura behin egin den (6.12 Irudia), aipatutako irtenguneak beraien artean kontaktuan ez daudela ikustea da posible. Igarri daiteke ere, fabrikazio prozesuan zehar ez dutela oinarri platerarekin kontakturik egingo. Irtengunak elkarrekin kontaktua egin ez dezatela oso komenigarria zaigu mekanismoaren funtzionamendu zuzenerako, bien arteko loturak irteera portuaren desplazamenduarengan negatiboki erasango lukeen zurruntasun igoera ez desiragarria suposatzen duelako. Kontutan izan behar da ere edozein pieza metodo gehigarriekin fabrikatzen denean, pieza eta oinarri plateraren arteko kontaktu zuzena saihestu egiten dela, bai material ahul batez zein piezaren material beraz osatutako substratu geruza mehe baten adizioarekin. Ondorioz, aztertua izaten ari den emaitzak agertzen dituen irtenguneen azpian euskarri egitura txiki bat formatu daiteke inolako kostu gehigarririk gabe. Bere partetik, eremuaren behe partea kontsideratzen denean (6.12c Irudia), posizio honekiko diseinu ez murriztuak duen geometria dela eta, kontrol parametroaren balio bortitzagoak erabili daitezke. Kasu honetan 0.995 balioa aplikatzen da, eta efektu nabargarrienen artean, eskuaira zuloaren ezabapena eta landapen eremuko materialaren elebazioa daude. Artikulazioa osatzen duen materiala oinarri platerrerantza bultzatzen dela ere ikusi daiteke. Artikulazioaren behe aldea, fabrikazio aditiboa sustatzeko, ingerada guztiz zuzen batean bihurtzen da eta sekzio murrizpena flexio puntuaren goi aldean (a) (b) (c) soilik mantentzen da. Gainerako ingerada irtenak 45º-tako angeluarekiko egokiak diren angeluetara zuzentzen dira. Irudia 6.12. Mekanismo mihiztatuak. Proposatu diren konfigurazioen irteera desplazamenduaren konparazioa bat egin da (6.13 Irudia), non overhang murrizpenik gabeko optimizazio probleman lortutako desplazamenduarekin konparatuak izan diren. kasu horretan diseinu guztiz eutsi eta optimo bat lortzea posible izango delarik. Orobat, esan daiteke, orientazioa edozein dela ere, posible dela diseinu zuzendu zein guztiz eutsiak lortzea, proposatutako metodoaren eraginkortasuna frogatzen duena eta lan honetan proposatzen den bezalako overhang murrizpen flexible bat izatearen abantailak agerian uzten dituena. 6.4.2 Overhang murrizpenaren kontrol parametroa Hainbaten errepikatu egin den bezala, kontrol parametroak askatasun gradu bat ematen dio optimizazio problemari, eta overhang murrizpena geometriarekin guztiz murriztailea izan ez daiten baimentzen du. Jadanik eskaini zaio atal oso bat parametro honek egituren diseinu optimoan eragiten dituen ondorioak azaltzeari (5.4.3 atala), hala ere, mekanismo malguen arloan parametro hau inplikatzen eta analisi sakonago bat behar duten egoerak azaltzen dira. Ez da zorizkoa izan gai honetan zehar artikulazioen geometriak mekanismo osoaren errendimenduarengan duen influentzia behin eta berriz errepikatu izana. Topologia optimizazio problema baten emaitza bezala agertzen direnean, eremu hauek euskarri egiturarik gabeko fabrikazio aditiborako geometria konplexuak azaltzen dituzte. Hori dela eta esan da mekanismo malgu guztiz eutsi bat errendimenduaren murrizpen batekin batera datorrela, kasu honetan irteera portuaren desplazamendua bezala neurtzen dena. Nahiz eta mekanismo inbertsore baten kasuan penalizazio hau oso txikia dela ikusi den, kontuan izan beharra dago, honako hau mekanismo plano bat dela, 2D eremuan modelizatua, eta artikulazio bi soilik dituela (bakarra eremu simetrikoa kontsideratzen bada). Posible da baina, flexio puntu gehiago dituzten mekanismo konplexuagoen edo 3D mekanismoen kasuetan, helburu funtzioaren galera hau nabarmenagoa izatea. Atal honetan kontzeptu hau aztertuko da, zein zuzenean dago kontrol parametroarekin erlazionatuta. Helburu horrekin, 6.14 Irudiak kontrol parametroaren balio ezberdinentzako lortutako mekanismo inbertsorearen diseinuak eskaintzen ditu, diseinu bakoitzaren ingerada klasifikazio ekuazioaren balioen maparekin batera. Mapa hauetan ingerada ez eutsiak gorri kolorez azpimarratuak agertuko dira. Igarri daiteke nola kontrol parametroak overhang ratio karakteristikotik (𝜙𝑘𝑎𝑟𝑎𝑘𝑡𝑒𝑟𝑖𝑠𝑡𝑖𝑘𝑜𝑎 = 0.96) gorako balioak hartzen dituenean geometriaren eboluzioa hasten den. Lehen aldaketa esanguratsua zulo bakarreko eskuairaren agerpena da. Diseinu ez murriztuari dagokion ingeraden mapa ikusirik (6.14a Irudia) argi dago horrelako aldaketa bat espero zitekeela, zulo bikoitzeko eskuairak gainazal horizontal biren formazioa inplikatzen baitu. Mapa berdin horretan, aurredefinitutako angelu limitearen baliotik beherako inklinazioak dituzten gainontzeko ingeradak ikusi daitezke ere. Ingerada hauek geometria osoan zehar agertzen dira lokalizatuta, hala nola barne triangeluan, flexio puntuen inguruan, eta behe triangeluaren, landapenaren eta sarrera portuaren inguruetan. Irudian zuzkitutako emaitzak multzo bat bezala ikusiz gero, inbertsorearen geometriaren kontrol parametroaren menpeko eboluzio progresiboa ikusi daiteke. Bertan eskuariaren zuloak desagertzeko duen tendentzia irudikatuta agertzen da, normala dena kontuan izanik kontrol parametroaren goi mugako balioek ez dituztela inolako positibo faltsuren presentzia baimenduko, eta ondorioz, ez dituztela behar beharrezkoak ez diren inolako goi hertzik onartuko. Behin parametro honen balio altuak atzeman diren, diseinuaren geometria guztiz eutsia lortzen da, 6.14f Irudian erakusten dena, non gorri koloreko ingeradak ez diren gehiago agertzen. Halaber, 6.14 Irudiak argi usten du mekanismoaren artikulazioek jasaten duten eboluzioa. Deigarria bada ere (a) egoeratik (b) egoerara artikulazioaren gaineko ingeradaren overhang luzera, txikitu beharrean, handitu egiten dela, honek badu azalpen erraz bat, izan ere, eskuairako zulo baten ezabapenarekin algoritmoari nahikoa zaio overhang ratioaren balioa hobetzeko. Kontrol parametroaren gainerako balioentzat, diseinuaren eboluzioak overhang distantziaren murrizpen progresibo bat erakusten du, 6.15 Irudian zehaztasun handiagoarekin erakusten dena. Problemak kasu bakoitzean helburu funtzioari ematen dion erantzunari dagokionez, hauek ez daude oso esanguratsuki penalizatuta kontrol parametroaren balio handienetarako. Hala ere, eta lehenago esan den bezala, honako hau mekanismo inbertsore sinple honek irteera eta sarrera portu bakarrak eta artikulazio kopurua ere oso murriztua izateari zor zaio. Hala ere, mekanismoa konplexuago baldin bada (artikulazio kopuru handiagoarekin) ezin daiteke jakin errendimenduaren gaineko galera hori pilatu egiten den, ezta horrela izatekotan, pilaketa hori lineala, exponentziala edo beste edozein izaera izango zuen. Landutako kasurako 6.16 Irudian ikusi daitezke kontrol parametroaren hazkuntzak sortzen dituen galerak ehunekotan adierazita. Irudia 6.15. Aurreko 6.14 Irudiko emaitzen artikulazioen geometriaren eboluzioa. Gailu hauetan azaltzen den fabrikazio aditibo eta errendimenduaren arteko konpromesuari dagokionez, ez dago oraindik hau kuantifikatzen duen metodorik, baina posible da honen eta euskarri material minimoa eta errendimendu maximoa ziurtatzen dituen kontrol parametroaren balio baxuenaren artean erlazio bat antzematea. Erlazio hau heuristikoa da, baina landutako inbertsorearen kasurako, 6.14d Irudian azaltzen den diseinuan lortzen dela esan daiteke, ɸ0 = 0.99 kontrol parametroaren balioarekin optimizatu dena. 6.5 Emaitzan eztabaida Gai honetan egitura eutsien optimizazioari buruzko gaian egin zen antzeko garapen bat egin da, eta mekanismo malgu mota ezberdinentzako emaitzak erakutsi dira. Era berean, eutsitako mekanismo malguen topologia optimizazio problema gobernatzen duten parametroen azterketa egin da, baina oraingoan, kontrol parametroaren azterketa sakonagoa izan da. Fabrikazio eta errendimenduaren arteko konpromisoa ere ikertu egin da, zein kontrol parametroari eta flexio puntuen geometriaren zuzenketari lotuta dagoen. Aplikazio numerikoetan lortutako emaitzek berriro ere frogatu dute algoritmoa optimizazio problemako overhang egoerak kontrolatzeko eraginkorra dela. Egituren kasuan gertatzen zen bezala, optimizazio problema edozein overhang angelu limiterentzako ebatzi daiteke optimotik gertu dauden diseinuak lortuz. Orobat, geometria guztiz eutsia eta teknika aditiboen bidez euskarri material gabe fabrikatzeko prest dauden mekanismo malguak lortzea ere posible dela ikusi da. Honek, posible egiten du beraz, 3D inprimaketa zuzendutako osagai optimoen diseinu eta produkzioa Hala eta guztiz ere, badago proposatu den beste estrategia bat, euskarri materiala eliminatu ordez, bere bolumen minimoa bilatzen duena mekanismoaren errendimendua maximoa izan dadin. Honako estrategia hau kontrol parametroaren kontrolaren bitartez egiten da eta mekanismo konplexuenetara eta 3D mekanismoetara legoke beren-beregi zuzenduta. Mekanismo malguen errendimendua artikulazio puntuen geometriarekin dago zuzenean lotuta, baina puntu hauen forma optimoa zaila izaten da fabrikazio aditibo metodoentzako. Beraz, mekanismo batean euskarri materiala guztiz ezabatu nahi denean, algoritmoak flexio eremu hauek zuzendu ditzala behar izango da, honek dakartzan errendimendu galerekin. Egoera honetan, oso interesgarria suertatzen da overhang murrizpen moldakorra edukitzea. Bai lortutako emaitzetan zein kontrol parametroaren ikazketari buruzko atalean ikusi izan denez, euskarri materiala eliminatu beharrean, honen bolumen kontrolatu baten presentzia ahalbidetzen duten estrategiek helburu funtzioaren erantzunaren hobekuntza bat suposatzen dute. Emaitza bakar bat lortu ordez, non geometria guztiz eutsia helburu funtzioaren penalizazioarekin batera azalduko den, emaitza sorta zabalago bat lortzeko aukera ematen dio honek diseinatsaileari,. Kasu bakoitzean overhang murrizpenak kontrol ezberdinekin lan egingo du eta flexio puntuen zuzenketa maila kontrolatzea posible izango da. Beraz, esan bezala, fabrikabilitate eta errendimenduaren arteko oreka optimoa bilatzen duten estrategiak ezartzea posible izango da. Proposatutako algoritmoaren gaitasunen adibide argia da tratatu den mekanismo inbertsorearen kasua. Emaitza bakarra lortu beharrean, 6.14f Irudian azaltzen den diseinua izango zena, emaitza sorta zabalagoa lortzen da, optimoaren eta guztiz eutsitakoaren tartean daudenak. Irudi berean, algoritmoak ingerada guztiak progresiboki nola zuzentzen dituen sumatu daiteke, artikulazioen geometria optimoaren berdintsua izaten jarraitzen duen bitartean. Esan daiteke, kontrol parametroaren balio egokientzat, algoritmoak errendimenduari ematen diola preferentzia eta horretarako, ez duela flexio puntuen geometria deformatzen. Algoritmoaren funtzionamenduari dagokionez, mekanismoetan aurkezten duen portaera, egituren kasuan azaltzen zuenaren antzekoa da, eta espero zitekeenez, hegaleko angeluak aurredefinitutako balio limitearen eta kontrol parametroaren arabera zuzentzen ditu. Tendentzia triangelu, karratu eta erronbo formak dituzten zuloak sortzea izaten jarraitzen du, gripper mekanismoaren kasuan argi ikusi daitekeena. Horrela, ingerada irtenak angelu limitearen baliora zehaztea faboratzen da, behe ingeradek kasu bakoitzean optimoagoa den forma izan dezaketen bitartean. Parametro ezberdinak gauzatzen dituzten efektuei dagokienez, hauek ere egituren kasuan azaltzen ziren berdinak dira, baina nabarmentzekoa da kontrol parametroak mekanismo malguen kasuan duen garrantzia. Arlo honetan garrantzia nabarmeneko beste aspektu bat irteera desplazamenduaren noranzkoa da. Munta handikoa da desplazamendu horiek dagokien noranzkoan gauzatzea, horregatik izango da hain kritikoa piezaren posizioa overhang murrizpena kontsideratzen denean. Mekanismo inbertsorearen kasuan diseinu posizio ezberdinak aztertu dira, eta optimoa posizio bertikala dela frogatu da. Eremua bere alboetako batean etzanda dagoenean, emaitza asimetriko bat lortzen da, desplazamendu guztiz horizontalak ziurtatzen ez dituena. Honakoari aurre egiteko, eremuaren goi eta behe pare simetrikoak separaturik fabrikatzeko ideia proposatu da, baina honek, fabrikazio ondoko mihiztatze prozesu bat dakar berarekin. Ondorioz, eta kontutan izanda overhang murrizpenaren helburuetariko bat fabrikazio prozesua erraztea eta baliabide, denbora eta diruaren murrizketa bat lortzea dela, ez da aukera egokia izango. Edozein kasutan ere, garatutako algoritmoa "self-supported" mekanismo malguen garapenerako erreminta oso eraginkorra dela frogatu du. Euskarri egiturak flexio puntuetara soilik murrizteko aukera ematen dio diseinatzaileari, aldi berean errendimendu optimoa eta euskarri material bolumen minimoa duten gailuak lortzea ahalbidetuz. Hots, mekanismoaren errendimenduan gehien eragiten duten puntuen geometria berdintsu mantenduz, gainerako geometria zuzentzea lortzen da, baina diseinatzaileak hala nahi baldin badu, guztiz eutsitako mekanismoak lor ditzake, fabrikazio aditibo prozesuan zehar euskarri egiturarik behar izango ez dituztenak. 6.6 Analisi esperimentalak: "Self-supported" mekanismo malguen 3D Inprimaketa Egiturei eta mekanismoei zuzendutako gaien arteko homologiari jarraipena emanez, azken gai honetan lortutako emaitzak esperimentalki balioztatzera ekingo zaio. "Self-supported" egiturak optimizatzean helburua euskarri materiala murriztea zela esan bazen ere, mekanismo malguen testuinguruan, bilaketa estrategien bitartez, euskarri material minimoa eta gailuaren errendimendu maximoa ematen dituen puntua aurkitzea da helburua. Beraz, oraingo honetan, euskarri materiala artikulazioen inguruetara murriztean datzako da problema. Emaitza numerikoek jadanik frogatu dute estrategia hauen eraginkortasuna, eta hauek praktikara eramatea soilik dago egiteke. Landutako gripper eta inbertsore mekanismoak "self-supported" mekanismo malgu optimoen diseinurako proposatzen den ikuspuntuaren eraginkortasun praktikoa egiaztatzeko oso egokiak direla erakutsi dute, eta bereziki, gripper mekanismoarentzako lortutako emaitzak euskarri material bolumenaren minimizazio adibide argiak dira. Topologia optimizazio ez murriztuan lortutako diseinua erakusten duen argazkian (6.17 Irudia) zail egiten da egitura sortzen duen ABS materiala euskarri material bolumen hain altuaren azpian ikuskatzea. Bitartean, overhang murrizpena kontsideratzen duen problemaren emaitzak (6.18 Irudia) euskarri material honen bolumen oso baxua erakusten du. Irudi berean agerian usten da murriztu eta murriztu gabeko diseinuen fabrikazioetan lortzen den euskarri material bolumen diferentzia. Datu gehiago 6.1 Taulan ikusi daitezke. Bertan, agerian usten da diseinu bakoitza sortzeko behar den fabrikazio denbora, eta ikusi daitekeenez diseinu ez murriztuak 4h eta 11 minutu gehiago behar ditu. Orobat, diseinu honek inplikatzen duen euskarri material bolumena pieza bera sortzeko erabili behar den material bolumenaren parean dago, eta erabiliko den material bolumenaren %45.31 inplikatzen du. Irudia 6.17. Gripper eta inbertsore mekanismoen diseinu ez murriztuen prototipo inprimatuak. Bestalde, eta mekanismo inbertsorearen kasu homologoak ere erakusten duen bezala, problemari hegan dauden ingeraden maldak kontrolatzeko aukera ematen zaionean, euskarri egiturak artikulazioaren inguruko puntuetara mugatzea lortzen da. Honek, fabrikazio eta errendimenduaren arteko konpromiso optimoko puntuaren bilaketan oinarritutako estrategiekin lortutako emaitza numerikoak sendotzen ditu. Aurrerago azaltzen den 6.19 Irudian erakusten den mekanismo inbertsoreari euskarri material soberakina kendu zaio, horrela, diseinu murriztu eta ez murriztuan sortutako euskarri egituren arteko ezberdintasunak agerian utziz. Diseinu ez murriztuan euskarri egiturak irteera portuari, behe triangeluaren goi hertzari, eskuairari eta artikulazioari euskarri emateko sortzen diren bitartean, overhang murrizpena kontsideratzen duen diseinuan, euskarri hauek artikulazioa eusteko soilik eratzen dira. Berriro ere ikusten da beraz, algoritmoa errendimendu maximoko eta euskarri material bolumen minimoko diseinuak lortzeko eraginkorra dela. Gainera, fabrikazio eta errendimendu konpromisoaren egoera optimoak lortzea baimentzen du baita. Irudia 6.18. Gripper malgu baten geometria zuzendua. (a) Diseinua eta (b) murriztu eta murriztu gabeko diseinuen euskarri material bolumenaren arteko konparaketa. Irudia 6.19. Euskarria behar duten guneak agerian usten dituzten pieza garbituak. 7 Ondorioak eta etorkizunerako ikerketa lerroak 7.1 Ondorioak Doktoretza tesi honen oinarrizko helburua, topologia optimizazio metodoen eta fabrikazio aditibo prozesuen arteko integrazioa lortzea izan da, horrela, metodo gehigarriekin euskarri materialik gabe fabrikatuak izan daitezkeen diseinu optimizatuen sorrera ahalbidetuz. Garatutako prozedura zurruntasun maximoko egituretan aplikatu da lehenengo, eta ondoren, mekanismo malguen sintesira hedatu da. Tesi honetako ekarpenak, aurkeztutako garapen originalak batzen dituen ondoko puntu sortan bildu daitezke, zenbakizko hainbat aplikazioetan lortutako emaitzekin batera. 1. Fabrikazio aditibo prozesuek sufritzen duten overhang murrizpenarekin erlazionatutako murrizpen berri bat garatu da. Overhang arazo honek, orokorrean 45º bezala hartzen den angelu limite baten azpitiko inklinazioak dituzten hegan dauden ingeradak euskarri materialik gabe sortzeko ezintasunari egiten dio erreferentzia. 2. Egituretan azaltzen diren ingeradak detektatzeko eta analizatzeko gai den metodo bat garatu da. Metodo honek, edozein dentsitate banaketa jarraiturentzat, topologia optimizazio prozesuan zehar ingeradek azaltzen dituzten maldak kontrolatzeko gai dela ere frogatu du. Algoritmo hau garatzeko, Irudi Prozesaketa Digitalean erabiltzen den ingerada detekzio eta analisi operadore batera jo egin da, Smallest Univalue Segment Assimilating Nucleus edo SUSAN bezala ezagutzen dena. 3. Operadore hau erreferentziatzat hartuz, ingeradak bi taldetan bereiztea baimentzen duen ekuazio bat garatu da, talde hauek ingerada eutsiak eta ingerada ez eutsiak banaturik batuko dituztelarik. Talde hauek erabiliko dira overhang murrizpen ekuazioa eraikitzeko, zein eutsitako ingeraden eta ingerada guztien balioen arteko balioaren arteko ratioa bezala definitzen den. 4. Overhang murrizpen ekuazioarekin batera, sor daitezkeen positibo faltsuen eraginak saihestuko dituen kontrol parametro bat proposatu da. Teorikoki, overhang ratioak unitate balioa hartu beharko luke egitura bat guztiz eutsia egon dadin, baina ingerada sailkapen ekuazioak positibo faltsuak detekta ditzake hegan dauden ingeraden goi hertzetan. Bestalde, unitatera berdindutako ratio batek positibo faltsurik ez existitzera behartzen du, eta beraz, edozein barne ingeraden presentzia ezabatzera bultzatu dezake diseinu guztiz solidoak garatuz. Eragozpen honi aurre egiteko proposatu da kontrol parametroa. Diseinatzailea izango da bere balioa aukeratuko duena eta overhang erratioari emango zaion permisibitate maila erabakiko duena. 5. Garatutako metodoaren bi aplikazio proposatu dira. Alde batetik zurruntasun maximoko egituren diseinu optimoko aplikazio klasikoa, eta bestetik, mekanismo malgu guztiz edo partzialki eutsien diseinua. 6. Metodoaren egituren diseinu optimorako aplikazioa zuzena dela ikusi da, izan ere, egituren errendimendua material eremuaren banaketa eta konektibitateak determinatuta dago, eta ez eremu isolatu konkretu batzuen geometriak determinatuta. Egoera honetan, algoritmoak eraginkortasun altua duela frogatu du landutako kasu guztietan diseinu optimoak lortuz. 7. Mekanismo malguen kasuan, zurruntasun maximoko egituren kasua baino konplexutasun maila altuagoa inplikatzen duena, garatutako algoritmoak geometria guztiz eutsien garapenean ere oso gaitsua dela frogatu du. Bestalde, overhang murrizpenak euskarri material bolumen minimoa eta erantzun optimoa bilatzen duten estrategien definizioa baimendu izan du ere. Kontrol parametroak zuzkitzen duen permisibitate mailari eta mekanismo malguek errendimendua eremu konkretuetan zentratzeko duten bereizgarritasunari esker, posible da errendimenduan eragin altuena duten eremuak aldaketa gabe mantentzen eta gainerako eremuak zuzentzen dituzten estrategiak definitzea. Horrela, euskarri material bolumena gailuaren errendimenduaren galera nabarmenik gabe minimizatzea lortu da. 8. Mahaigaineratu den optimizazio problemak bera gobernatzen duten parametroekiko duen sentsibilitatearen analisi bat burutu da. Azterketa 7.Gaia. Ondorioak eta etorkizunerako ikerketa lerroak 189 honetan ikusi denez, dentsitate iragazki erradioak azaltzen duen portaera topologia optimizazio problema klasikoetan duenaren antzekoa da. Lan honetan normalean erabiltzen diren iragazki erradio zertxobait handiagoak erabili izana, overhang murrizpenak duen izaera geometrikoaren ondorioa da. Nahiz eta overhang murrizpena globala den, geometriaren neurketa lokalekin eraikia dago, eta honek, dentsitate iragazki erradioa handitzera behartzen gaitu overhang soluzioa lokalak agertu ez daitezen. Bestalde, helburu frakzio bolumetrikoa eta kontrol parametroa izan dira problemarengan eragin nabarmenenak dituztela erakutsi duten parametroak. Hauen artean, frakzio bolumetriko baxuenek ez dute overhang problema ebazteko aproposenak ez direla soilik erakutsi, baizik eta errendimendu galera nabarmenagoak ere sortzen dituztela erakutzi dute. Bere partetik, kontrol parametroaren kasuan, balio altuenak izan dira errendimendu galera esanguratsuenak sortu dituztenak. 9. Kontrol parametroak, "self-supported" diseinuak lortzea baimentzeaz aparte eta euskarri materiala guztiz ezabatzeaz gain, honako honen presentzia kontrolatu eta partzialki eliminatzen duten estrategiak definitzeko permisibitate maila nahikoa eskaintzen dio optimizazio problemari. 10. Orobat, proposatutako prozedurak edozein angelu limite definitzeko aukera ematen du, eta ondorioz, overhang murrizpena literaturan proposatzen den edozein angelurekin aplikatzea ahalbidetzen du. Era honetan, murrizpena erabiliko diren prozesu eta makina konkretuei zehaztea baimenduko da. 11. Diseinu posizioa eta fabrikazio noranzkoa aztertu direnean, problema konkretu bakoitzerako geometrian eragin beharko diren zuzenketak edo fabrikazio aditibo prozesuan erabili beharko den euskarri materiala minimizatuko dituen posizio optimo bat existituko dela ondorioztatu da. 12. Fabrikazio aditiboko makinaren oinarri platera diskretizaturiko ingerada analisi eremuan kontsideratzea beharrezkoa dela frogatzen duen analisi matematiko erraz bat burutu da. Kontsiderazio honen bidez, aztertzen den ingerada eremuak 3D inprimaketa prozesuak agertzen dituen ingeraden egoera errealekin bat egitea lortu da. 13. Bukaerako ondorio orokor bezala, garatu den prozedurak topologia optimizazio metodoen eta fabrikazio aditibo teknologien arteko 7.Gaia. Ondorioak eta etorkizunerako ikerketa lerroak 191
science
addi-6bed44f081eb
addi
cc-by-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/33070
Design and development of polymer optical fiber based platforms for glucose detection.
Azkune Ulla, Mikel
2019-04-15
Polimerozko zuntz optikoetan oinarritutako plataformen diseinu eta garapena glukosa detektatzeko Mikel Azkune Ullak egindako tesiaren txostena, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) Ingeniaritzan Doktore titulua eskuratzeko aurkeztua. Bilbo, 2019ko martxoa Acknowledgments / Eskerrak Lerro xume hauen bitartez, liburu honetan laburbiltzen den lan guztia aurrera eraman ahal izateko beharrezkoak izan diren pertsonei merezitako aitorpena egin nahiko nieke. Horien artean, nola ez, familia aurkitzen da, hitz-sorta honetan agertzen dena beraien harrotasun arrazoi izatea espero dudalarik. Lagunak ere, beti eskura egoteagatik eta pena zein poz guztiak pairatzeko prest izateagatik eskerretan agertzea ere merezi dute, noski. Hirugarren helduleku nagusi izanik, azken lau urte eta erdietan ezagutu eta laguntzeko prestutasuna aurkeztu duten ikerlari guztiak eskertu nahiko nituzke. Bilbon, Leioan zein Jenan laguntzeko prest dagoen jende eskuzabala besterik ez baitut topatu. Hainbeste izanik tesi honetan eskua sartu duten kideak, banan-bana izendatzea ezinezkoa litzatekela; horregatik, tesi hau zueri esker, zuentzat. Bestetik, tesi-lan hau egitea ahalbidetu duten hainbat ikerkuntza talde zein erakunde eskertu nahiko nituzke. Lehenik eta behin, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Fotonika Aplikatuaren Taldea bere osotasunean. Esker horiek, gainera, Bilboko Ingeniaritza eskolako Komunikazion Ingeniaritza sailari zabaldu behar zaizkio. Horietaz gainera, Zientzia eta Teknologia fakultateko Kimika Fisikoa saileko Labquimac taldeari ere esker bero bat zor diot, tesiaren momentu zailenetako batean nire ikerkuntza bideratzeagatik. Leibnizko IPHT zentroari eta Jürgen Popp zuzendariari eskerrik beroenak luzatu nahiko nizkieke, mundu mailan punta-puntako ikerkuntza egiten diharduten zentru eder honetan hiru hilabetez onartzeagatik. Gainera, tesia aurrera eraman ahal izateko finantziazioa eskaini didan Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko Errektoreordetza derrigor eskertu behar dut, bekarik gabe ezinezko bailitzateke lau urteko lan hau. Azkenik, eta modu berezian, Gotzon Aldabaldetreku Etxeberria eta Iñaki Bikandi Irazabal zuzendariek ere zor duten esker ona eta onarpena lerro hauetan idatzia egotea gustatuko litzaidake, bidean izandako zailtasun guztiak batera iragan ditugulako. altua eta eskaera falta zirela medio, PZOen datu-transmisioetarako erabilera arakatu gabeko aukera izan zen. Lehen PZO komertzialek 650 nm-tan 500 dB/km-ko atenuazioa zuten, baina hau modu esanguratsuan hobetu zen maila-indizedun PZOak (MI-PZO) erabiltzetik indize-gradualeko PZOak (IG-PZO) erabiltzera pasa zirenean. Mota honetako PZOak Koike eta besteek aurkeztu zuten polimero amorfo perfluorinatuak (PF) erabiliz [1]–[3]. Aurkikuntza honek komunitate zientifikoren arreta PZOei bideratzea erakarri zuen; eta ordutik, mundu osoko ikerkuntza talde sendoak dabiltza lanean. Hala ere, zuntz optikoen eta PZOen teknologia datu-komunikazioetarako erabiltzeaz gain, sentsore gisara erabiltzeak etorkizun handia du, eta gai honetan oinarrituko da tesi-lan honen ikerkuntza osoa. Dokumentu guztian zehar ikusiko den moduan, optika eta PZOen eremuak oso interesgarriak dira sentsore gisa erabiltzerako orduan, hainbat lan izanik horren erakusgarri [4]. Beirazko zein polimerozko zuntz optikoak hainbat fenomeno neurtzeko erabiltzen dira gaur egun, egituren osasun monitorizazioa egiteko edo tenperatura altuak ingurumen arrotzetan neurtzeko, besteak beste [5]. Gure kasuan PZOak erabiliz, glukosaren detekzio eta zenbatzean aritu gara biosentsoreen testuinguruan. Hori ahalbidetzeko, PZOetan oinarritzen diren hainbat detekzio eredu jorratu dira. Gizarteak duen eskaera handia dela eta, glukosa neurtzeko sentsoreek garrantzi handia dute. Azken urteotan diabetesa pairatzen duten gaixoen kopurua handitu egin da, Osasunerako Mundu Erakundeak (OME [6]) gaixoen kopurua 400 milioitan zenbatzen duelarik. Gainera, diabetesa lehen heriotza goiztiarren kausa izatera iritsi da eta zazpigarrena heriotza orokorrak kontuan izanik. Heriotzaz gain, itsutasuna, bihotzeko erasoak eta giltzurrunean kalte handiak sortzen ditu gaixotasun honek. Gaur egungo bizi estiloarengatik zenbaki hau igo egingo dela espero da; biztanleria helduaren herenak gehiegizko pisua eta hamarrenak obesitatea baitute. Honenbestez, tesi-lan honetan glukosa helburu-molekula gisa hartuz, hau detektatzeko PZOetan oinarritzen diren bi detekzio plataforma aurkezten dira. Horren aurretik, ordea, eta testuinguru zabal bat aurkezteko asmoz, biosentsoreen zein PZOen historia eta denboran zehar izaneko bilakaerak azalduko dira. Ondoren, tesian zehar jorratu diren neurketa ereduak aztertuko dira, detekzio plataformek izan beharreko ezaugarriak definituz. Azkenik, tesi honetako helburuak finkatuko dira. biologikoetan inplantaturiko mikroelektrodoa) bat neurtzen duen edozein sentsore har daiteke biosentsore moduan. Gaur egungo ikuspuntutik, aitzitik, definizio hau ez da zuzena, besteak beste, transduktore zein hautakortsaunari buruzko aipurik ez baita egiten. Gaur egun ezagutzen diren biosentsoreen aurrekaria 1956. urtean Lelan C. Clark-ek aurkezturiko oxigeno zundan datza. Honekin batera, sentsore elektrokimikoak adimendunago nola egin aurkeztu zuen 1962an New York-eko Zientzia Akademian eginiko konferentzia batean [10]. Horretarako, entzima transduktoreak sandwich-gisako geruzetan gehitzen zituen. Honenbestez, lehen biosentsore adibidea glukosa oxidasa atxikitzen zuen dialisi-mintz batetan oinarritu zen eta 1.1 irudian ikus daiteke aurkeztu zuen mota honetako lehen biosentsorearen eskema. Esan beharra dago gailu hau entzima elektrodo gisa argitaratu zuela [11]. Biosentsore honetan glukosa kontzentrazioa igotzean, oxigeno kontzentrazioa jaisten zen modu proportzionalean, eta azken hau neurtuz glukosa zenbatzen zen. 70. hamarkada aurretik, oinarri beretsua zuten hainbat argitalpen ere egin ziren [12], [13]. Hamarkada horretatik aurrera hasi zen biosentsoreen inguruan ikerkuntza sakonagoak egiten komunitate zientifikoa, beti ere entzimaren bat sentsore elektrokimiko bati gehituz. Gaur egun, hau kontsideratzen da biosentsoreen hasiera, sentsore elektrokimikoak eta osagai biologikoak batzen dituen eremua. 1.1 Irudia. Lelan C. Clark-ek aurkezturiko oxigeno zundaren eskema [11]. Aipaturiko mugarriek komunitate zientifikoaren interesa handiagotu eta ikerkuntza sendoen hasiera eragin zuten. Hasiera batean, biosentsore berriak elementu biologikoa eta transduktorea eraldatuz lortu ziren. Lehenik, gailu potentziometriko edo anperemetrikoetan atxikitu ziren entzimak, organululak, bakteriak edo ehun biologikoak; horretarako entzima espezifikoak erabiliz. Ondoren, ikerkuntza korrontea gailu optiko, termometriko edo piezoelektrikoetara aldatu zen; azken berrikuntza gailu magnetikoena izanik. Entzimak eta hauetan oinarriturik dauden elementu biologiko guztiak osagaitzat dituzten biosentsoreak elementu katalitiko gisa ezagutzen dira. Hauetatik at, beste biosentsore klase ezagunena kidetasun elementuek osatzen dute eta antigorputz, lektina, azido-nukleiko (ADN zein RNA), eta azken urteotan garatutako estekatzaile sintetikoek osatzen dute. Ondoren, biosentsoreen historian eman diren mugarri garrantzitsuenak azalduko dira, garapen historikoa hobeto ulertzeko asmoz. 1.1.2 Biosentsore-ikerkuntzan emandako mugarri garrantzitsuenak Azken 30 urteetan emaniko mugarri garrantzitsuenak azaltzen dira ondorengo puntuetan. Hauek hiru gertakizunetan banandu arren, nahikoak dira biosentsoreen gaur egungo egoera nondik eratorria den jakiteko. 1.1.2.1 Glukosa arkatzaren kasua 1984. urtean, Cass eta bestek ferrozenoa eta antzerako substratu materialen erabilgarritasuna sentsore anperemetroko gisa frogatzen zuen artikulu bat argitaratu zuten [14]. Urte gutxiren buruan, Medisense Exatech Glucose Meter merkaturatu zen eta historian zehar izan den biosentsore salduena bilakatu zen. Hasiera batean, arkatzak elektrodoak inprimaturik eta erabilera bakarreko pantaila txiki bat zituen, 1.2 irudian ikusten den kaxatxoetan saltzen zelarik. Gailu honek sekulako aurrerapausoa eragin zuen biosentsoreen merkatuan. Lehenik eta behin, bere salmenta-bilgarria arkatza itxurako gailu txiki bat zen odoleko glukosa kontzentrazioa azaltzeko gai zena, eroso eta sinplea. Bestetik, erabilera bakarreko elektrodoa inprimatuta zuen pantailak kalibrazio fasea saihestea ahalbidetzen zuen. Biosentsoreen munduan, hau aurrerapauso itzela izan zen, ordura arteko sentsore guztiak kalibratu egin behar baitziren erabili baino lehen (pH elektrodoak, ISE sentsoreak, …). Honenbestez, gailu komertzial erabilerraz hau diabetesa pairatzen zuten hainbat herritarrengana oso erraz hedatu zen, merkatu andana sortuz. Lehen merkaturatze 1.2 Irudia. Medisense Exatech Glucose Meter-a. 1.1.2.2 BIAcore-ren agerpena merkatuan 1982an Pharmacia izena zuen enpresa bateko zenbait ikertzaile Linkoping-eko unibertsitateko fisika eta biokimika ikertzailerekin elkarlanean hasi ziren molekulen arteko interakzioa neurtzen zuen bioanalitika instrumentu berri baten garapenerako. Honela, 1984ean Pharmacia Biosensor izeneko enpresa berri bat osatu zuten. 1990. urtean BIAcore izenarekin gailu berri bat merkaturatu zuten, biosentsore komunitatean zerresan handia eman zuena (1.3 irudia). Gailu berri honen prezioa garai horretan merkatuan aurkitzen ziren gailu optiko edota elektrokimikoak baino 100 aldiz garestiagoa zen eta gainazaleko plasmoien erresonantzian oinarritzen zen. Gainera, guztiz automatizatua zegoen eta laginaren interakzio biomolekularrak neurtzen zituen. Gailu honek ikaragarrizko aurrerapausua ekarri zuen. Izan ere, 192 lagin batera kudeatu zitzakeen inolako erabiltzaileren beharrik gabe, modu honetan, errepikagarritasun handia bermatzen zuelarik. Horretaz gain, tenperaturaren kontrol hertsia eskaintzen zuen (0.1 oC-tan finkatua) eta biomolekulen zinetika ikerkuntzak egiteko erabiltzen zen. Dena den, gailu honen aurrerakuntza nagusia baruan zekarren sentsore-txip teknologian zetzan, honek biomolekulen immobilizazioa oso modu sinplean bermatzen baitzuen. Instrumentu hau enpresa farmazeutikoei saldu zitzaien lehenengoz, medikamentu berrien diseinu-denborak modu esanguratsuan laburtu zituztelarik. Ondoren, erabilera zabaldu zen eta zenbait ikerkuntza laborategik afinitate kimikoak aztertzeko erabili zuten. 1.3 Irudia. BIAcore neurgailuaren irudia. 1.1.2.3 Azido nukleikoan oinarrituriko sentsoreak Azido nukleikoa (AN) nukleotido katez osaturiko makromolekula bat da. Izaki bizidunetan AN ezagunenak azido desoxirribonukleikoa (DNA) eta azido erribonukleikoa (RNA) dira, edozein zelula zein birusetan aurkitu baitaitezke. Tradizionalki, AN-ak informazio genetikoa transferitzen duten makromolekula moduan ezagutu dira. Hala ere, 90ko hamarkadaz geroztik, AN molekula batzuk molekula ezberdinak hautakortasun handiz atxikitzeko gai direla ikusi da. Molekula mota honi aptamero deritzo. Honela, aptameroek molekula organiko txikietatik hasi eta proteina, zelula zein partikula birikoak ere atxiki ditzakete. 1994an aurkikuntza garrantzitsua egin zen, lehenengo aldiz DNA kateek katalizatzaile gisa ere joka zezaketela erakutsi baitzen. Honela jokatzen duten DNA kateak eta aptameroak DNA funtzional gisa dira ezagunak eta horien funtzioak asko zabal daitezke. Honenbestez, AN-ak eta estimulu kimikoei erantzuteko gai diren DNA kateak biosentsoreak osatzeko erabili izan dira. Mota honetako biosentsoreak DNA/RNA zatiak edo espezie biologikoak detektatzeko erabiltzea da ohikoena. 1.1.3 Biosentsore motak Biosentsore munduan izaniko hiru mugarri hauek aztertu ostean, gaur egun aurki daitezkeen biosentsore moten sailkapen bat azaltzen da [15]. Sailkapen hau biosentsorearen transduktorearen edo osagai biologikoaren eta darabilten elementu biokimikoaren araberakoa izango da [16], [17]. Biosentsore diseinuak egiterako orduan, edozein motako elementu hartzaile, analito edo helburu-molekula konkretu bat atxikitzeko gai diren elementuak transduktore ezberdinekin konbina daitezkeela aipatu behar da. Hala ere, egungo merkatuaren % 80 transduktore elektrokimikoek osatzen dute. 1.1.3.1 Transduktore elektrokimikoak Transduktore elektrokimikoen artean aukera zabala dagoenez, azterketa zehatzago bat egingo da. • Transduktore potentziometrikoak: erreferentzia- eta seinale-elektrodoen arteko potentzial diferentzia da sentsore mota hauen seinale analitikoa. Hala ere, normalean bi seinale elektrodo darabiltzate eta bi elektrodoak geruza erdiiragazkor baten bidez banatzen dira. Normalean transduktorea elektrodo ioi-hautakor batez osatzen da, pH elektrodoa izanik hedatuen dagoen mota honetako biosentsorea. • Transduktore voltametrikoa: espezie aktiboaren erredukzio edo oxidazio korrontea da biosentsore hauetan neurtzen dena. Ez dira oso ohikoak biosentsore gisa erabiltzerako orduan eta are gutxiago entzimak neurtu nahi direnean. Hala ere, afinitate handiko interakzioak neurtzeko erabil daitezke. Transduktore motak aztertu ostean, helburu-molekula edo analitoa atxikitzeko duten elementuaren araberako sailkapena egingo da. 1.1.3.5 Sentsore entzimatikoak Talde honetan aktibitate biologikoa aurkezten duten entzima-prestatu edo prestatu-biologikoak sartzen dira; bai ehun, bai mikrobio kultiboak ere. Erreakzio elektrokimiko bat sortzen duen entzima bat eta substratu material bat batuz osatzen da sentsore entzimatiko motarik sinpleena. Sentsore entzimatikoen adibide komunenak glukosa eta urea sentsoreak dira. 1.1.3.6 Inmunosentsoreak Kasu honetan, hartzaile biokimiko gisa immunitate-sistemak jariatzen dituen immunoglobulina izeneko babes-proteinak erabiltzen dira. Immunoglobulina edo antigorputzek lotura indartsuak osatzen dituzte antigenoekin, eta hauen arteko interakzioen monitorizaziorako erabiltzen dira gehienbat. Adibidez, giza-odolean antigorputzen agerpena eta, ondorioz, infekzio ezberdinak detektatzeko erabiltzen dira gehienbat. 1.1.3.7 DNA sentsoreak DNA sentsoreen osagai biokimikoak NA ezberdinak dira. Normalean, hauek ez dira organo bizidunetatik lortzen, DNA anplifikazio bidez sintetizatzen dira polimerasa kate-erreakzio bitartez. Gainera, osagai hauek modifikatu egin daitezke sentikortasuna handitzeko edo beste efekturen bat lortzeko asmoz. Helburu-molekula bakoitza erakartzeko zein egitura osatu behar den aurresatea ezinezkoa denez gaur egun, hainbat saiakera egin behar dira, horien artean egokiena aukeratuz eta aptamero egokia osatuz. DNA sentsoreen beste helburu bat DNA kateekin zenbait proteina edo konposatu ez-makromolekularrek duten interakzioa ikustea da. Honela, afiliazioak ikusi, desordena genetikoak detektatu edo modifikazio genetikoa jasan duten produktuen detekzioa egin daiteke. 1.1.3.8 Biosentsore mikrobialak Mota honetako sentsore gehienetan monitorizazio gailua eta osagai biologikoa bananduta aurkitzen dira. Hori dela eta, biosentsore mikrobial bat helburu-molekula neurtu nahi den disoluzioan aurkitzen den ehun bertikal batez osatua egon daiteke, eta transduktorea disoluzioan murgilduta aurki daiteke gertatzen ari den erreakzioa neurtzen. Mikroorganismoak helburu anitzekin erabili daitezke, disoluzioan aurkitzen diren organiko oxidatzaileak zenbatzeko, besteak beste. Sentsore mota hauek hautakortasun baxua eskaintzen dute organismo unizelularrek substantzia organiko anitz deskonposa baititzakete antzerako erreakzioa emanik. 1.1.3.9 Zelulen egitura supramolekularrean oinarrituriko biosentsoreak Sentsore entzimatiko eta DNA sentsoreen artean kokatuko genuke talde hau. Izan ere, biosentsore hauek egitura konplexua duten entitate intramolekularrak atxikitzeko gai dira. Elementu atxikitzailearen konplexutasuna eta hau aurkitzen den ingurune naturaletik ateratzean duen ezegonkortasuna dela eta, oraindik ez dutela merkatu zabalik esan daiteke. Prozesu biokimikoak aztertzeko erabiltzen dira ikerkuntzan, zenbait kutxatzaileren poluzioaren prozesua ikuskatzeko, adibidez. 1.2 PZOak Zuntz optikoak material dielektrikoz eginiko eta espektro elektromagnetikoaren uhin ikusgai edo infragorriak eroateko gai diren hariak dira. Horretaz gain, ondorengo ezaugarriak izaten dituzte: silizezkoak edo plastikozkoak izan daitezke, eta ohiko kobrezko kableak baino datu-kantitate handiagoa eta abiadura handiagoan transmititzeko gai izaten dira. Gure kasuan, polimerozkoak jorratuko ditugu soilik, tesi-lan hau aurkitzen den testuingurua dela eta. Aurrez esan den gisa, lehen PZOak argiztatzeko helburuz garatu ziren 60. hamarkadaren inguruan. Honela PZOen aurrekaria poli(metil metakrilato)-zko (PMMA) MI-PZO-ak izan ziren. Polimeroa beirarekin alderatuz, material merkeagoa eta erabilerrazagoa zen eta horrek komunikazio-sareak osatzeko material interesgarria egiten zuen. Hala ere, beirarekin alderatuz atenuazio askoz ere handiagoa zuen, garaian 500 dB/km-koa 650 nm-ko uhin-luzera erabiliz. Murrizketa hori, dena den, Keio Unibertsitateko Koike irakasleak gainditu zuen lehen IG-PZO-ak fabrikatzean [1]–[3]. Horretarako, polimero amorfo PFetaz baliatu zen atenuazioa minimizatzeko [18]. Momentu horretatik aurrera, PZOak oso erakargarriak bilakatu ziren transmisio sistema moduan erabiltzeko[19]. PZOak, komunikazioetan erabiltzeaz gain, beste asmo batzuetarako ere garatu ziren. Hori dela eta, gaur egun hainbat eremu ezberdinetan ikus ditzakegu PZOak, sentsore, laser-, anplifikagailu, eta kommutadore- optiko gisa, adibidez. PZOen garapen eta ikerkuntza, historian zehar izandako mugarri garrantzitsuenekin batera, ondorengo atalean azalduko da. 1.2.1 PZOen bilakaera historikoa Alexander Graham Bell-i, telefonoaren asmatzaile izendatzeaz gain, fotofonoaren garapena ere esleitu behar zaio. Izan ere, XIX. mendean eraiki zuen gailu honen bitartez eguzki izpiak modulatuz informazioa transmititzeko gai izan zen. Hala ere, fotofonoak ez zuen arrakasta handirik izan, ondo diseinaturiko tresna izanik, telefonoak iada nahikoa aurrerakuntza ekarri baitzuen. Edonola ere, Bell-ek fotonikari buruzko hainbat printzipio ezarri zituen, gaur egun oraindik erabilgarriak direnak. Lehen mugarri hartan gizarteak behar zuen informazioaren transmisio-abiadura hartatik gaur egungora hainbat magnitudetan hazi da eskaria. Gaur egun negozio guneetan edo aisialdiko kontsumitzaileen biztanleriaren artean transmisio-abiadura andanak eskatzen zaizkio sareari. Ia-ia esan liteke bizi dugun informazioaren garai honetan berebiziko garrantzia duela interneteko abiadurak. Eredu honetan PZOetan oinarrituriko komunikazio sistemak dira etorkizunik oparoena eskaintzen dutenak. Batez ere azken 100 metroetarako erabiltzeko dira aproposak, zuntz optikoen abantailak (banda-zabalera altua, atenuazio baxua eta immunitate elektromagnetikoa) eta, beste alde batetik, manipulazio erraztasunak batzen baitira [20], [21]. PZOen komertzializazioa 1975. urtean hasi zen Mitsubishi Rayon konpainiaren eskutik. Nahiz eta 1966an Dupont konpainiak lehen MI-PZO-ak sortu, patente guztiak Mitsubishi Rayon-i saldu zizkioten, eta hauek, Eska izenarekin komertzializatu zuten. Lehen PZO hau PMMA-z egindako nukleo batez eta partzialki PF-riko estaldurarekin osatua zegoen eta 1000 dB/km-ko galerak zituen; oraindik oso altuak. Hurrengo urteetan beste bi konpainia gehitu ziren PZOen merkatura Asahi Chemical eta Toray izenekoak. Hiru enpresa hauek PZOen merkatua kontrolatu zuten hasiera horretan, baina atenuzaio optiko handiak zirela eta, ez ziren datu-transmisioetarako sareetan zabaldu. 80ko hamarkadan ikerkuntza nabariak egin ziren PZOen inguruan. Besteak beste, 1983an Kaino eta besteek deuteraturiko PMMA erabiliz, atenuazio baxuko MI-PZO-ak lor zitezkeela frogatu zuten [22] . Bitartean, Groh eta besteek PMMAn oinarrituriko PZOen atenuazioaren limite teorikoa kalkulatu zuten [23]. Argitalpen honek aipaturiko hiru konpainien arteko lehia sortu zuen eta hamarkada horren amaierarako muga honen inguruko atenuazio-optikoak zituzten PZOak komertzializatu ziren. Horren adibide da Mitsubishi Rayon enpresak kaleraturiko eta 150 dB/km-ko atenuazioa zuen MI-PZO-a. Zuntz honekin 50 Mb/s-ko banda-zabalera lor zitekeen 650 nm-ko argi-iturriarekin. PZOetan izan den atenuazio optikoaren garapena ikus daiteke 1.4 irudian, bai MI-PZO- entzat, bai IG-PZO-entzat. 1.4 Irudia. PZOetan izan den atenuazio optikoaren garapena. IG-PZO-etan zentratuz gero, lehen IG-PZO-ak 1982. urtean sortu ziren. Hain zuzen ere, Keio Unibertsitateko Koike irakasleak garatu zituen eta lehen IG-PZO-ak 1070 dB/km-ko galerak aurkezten zituen 670 nm-etarako [1]–[3]. Aurrekari honetatik abiatuz, fabrikazio prozesuak doituz eta hidrogeno atomoak fluor atomoekin ordezkatuz, PZO komertzialek 125 eta 980 µm arteko nukleo erradioak (ρ) izaten dituzte, modu honetan zuntz erabilerrazak izanaz. Gainera, nukleoa osatzen duen materialarenEIa uniformea izaten da MI-PZO-etan eta graduala GI-PZO-etan. Estaldurarena aitzitik, uniformea. Erreferentzia gisa, lehenengoetan nukleoaren RI-a 1.492 izaten da eta estaldurarena 1.417. IG-PZO-etan, ordea, nukleoko EIa modu gradualean txikiagotzen da simetria ardatzaren distantziarekiko (r). 1.6. irudian ikus daitezke EI profilak eta zeharkako sekzioak. 1.5 Irudia. PZO baten egitura. 1.6 Irudia. MI-PZO et aIG-PZO-en EI profilak eta zeharkako sekzioak. honekin topo egin zuten [36]–[38]. Kasu honetan, nukleoa EI ezberdineko hainbat geruzez osatua dago, eta denak batzean EI profil paraboliko baten tankerako profila lortzen da. Bere ezaugarrien artean fabrikazio prozesu sinplea eta hezetasuna eta tenperaturaren aldaketekikoEIak duen egonkortasuna aipatu behar dira. MAI-PZO-ek MI-PZO-en fabrikazio sinplea eta IG-PZO-en banda-zabalera konbinatzen dituzte. Adibide gisa, 0.25 zenbakizko irekidura duen 3 geruzako MMI-PZO- aren banda-zabalera 250 MHz · 100 m-koa da, IEEE 1394/S400 estandarraren eskakizunak betetzen dituelarik [36]. 1.2.3.4 NA-PZO-ak Nukleoaren diametro zabalak dituzten PZOek galera handiagoak izaten dituzte kurbadurengatik. Bestalde, tamaina txikiko PZOak konplexuagoak izaten dira manipulatzeko edo argiaren akoplamendua egiterako orduan. Bi ezaugarri hauek kontuan izanda, NA-PZO-ak asmatu zien [39]. Berauek tamaina txikiko hainbat PZO taldekatzen dituzte gurutze-sekzio handia sortzeko asmoz; normalean 1 mm inguru izaten delarik. Zuntz mota hauek hamaika diseinu ezberdin onartzen dituzte, aplikazioaren arabera alda daitekeelarik. 1.8. irudian ikus daitezke hainbat adibide. argi-transmisioa lortzen bada, argia hutsean transmititu ahal izango dela, dispertsio materiala ekidinez [41], [42]. 1.9 irudian hainbat PZOm-ren diseinu ikus daitezke. Irudi honetan azaltzen diren PZOm ezberdinak Australian aurkitzen den Sydneyko unibertsitateko ikerlariek fabrikaturiko PZOm-ak dira. Izan ere, bertan aurkitzen den Optical Fibre Technology Centre-ko ikerlariak izan baitira PZOm-en fabrikazioak garatu eta aurrerakuntza garrantzitsuenak egin dituztenak. Beraiek fabrikatu baizituzten lehenengo aldiz modu bakarreko PZOm-a, NA-PZOm-ak eta birrefrigentzia altuko PZOmak [43]. 1.3 Jorratutako neurketa teknikak Ondoren, tesian zehar jorratutako neurketa teknikak azalduko dira. Lehenik eta behin, uhin ebaneszentearen ezaugarriak eta sentsore moduan uhin honetaz baliatzeak duen interesa azaltzen da. Ondoren, Raman espektroskopia zer den eta laborategian zein motako ekipamendua dagoen deskribatuko da. 1.3.1 Uhin ebaneszentearen xurgapena Uhin ebaneszentearen xurgapenaren neurketak egin ahal izateko, uhin ebaneszentea zer den eta zein ezaugarri dituen azalduko dira. Ezaugarri hauek ulertu ostean sentsore gisa nola jorratu daitekeen sakonduko da bigarren kapituluan, bertan azaltzen den detekzio sistemaren oinarria baita. PZO tradizionaletan argia BIO bitartez gidatzen da. Honek esan nahi du angelu kritikoa baino eraso-angelu (θe) handiagoarekin erasotzen duten argi-izpiek nukleo-estaldura interfazea, nukleora islatuko direla θi angeluarekin eta gidatu egingo direla; beti ere, EI perfila egokia dela suposatuz (1.10 irudia). Hala ere, angelu kritikoa baino eraso-angelu handiagoak gertatzen direnean, ez du esan nahi 2 ingurunera (PZO tradizionalaren kasuan estaldurara) ez dela argi transmisiorik gertatuko, bai ordea θt angeluak zentzu fisikoa galduko duela θt > π/2 izango baita. 𝐸 = ℎ𝜈, 1.13) non h Plancken konstantea den. Argiarekin interakzioa duten materiaren molekulak hainbat energia-maila daituzten sistema modukoak direla jo dezakegu. Energia-mailarik baxuena oinarrizko egoera moduan ezagutzen da eta maila altuagoak egoera kitzikatuak. Fotoi talde batek materia erasotzean eta dispertsioa jasatean materia osatzen duten molekulak kitzikatu egiten dira egoera birtual izeneko energia altuagoko egoera batetara. Kitzikapen honen energia kopurua fotoi erasotzaileek dutenaren berdina da. Molekula hauek kitzikapen aurreko egoerara itzuliko dira berehala, baina prozesuan fotoi bat igorriko dute. 1.11 irudian modu eskematikoan agertzen da prozesua, kitzikapen aurreko egoera oinarrizkoa dela suposatuz (anti-Stokes prozesuaren azalpenerako hasieran egoera kitzikatuan dagoela suposatuko da). 1.11 Irudia. Rayleigh, Stokes eta anti-Stokes dispertsioaren energia egoeren ereduaren azalpena. Prozesuan zehar molekula egoera birtual horretara kitzikatzen dela esaten da, ez delako elektroien energia maila ezagun bat, bi maila ezberdinen arteko aldiuneko egoera delako. Kitzikapen egoeratik aurrez zegoen egoerara itzultzean, bi energia egoeren energiaren diferentzia duen fotoi bat igorriko du. Prozesuaren amaierako egoera hasierakoaren berdina bada, igorri den fotoiak erasotzailearen energia bera izango du eta ondorioz maiztasun bera. Efektu hau gertatzean Rayleigh dispertsioa eman dela esaten da. Gerta daiteke ordea, molekula aurreko egoerara itzuli beharrean, maila bereko azpiegoera batera itzultzea. Hau gertatzean, igorritako fotoiak energia gehiago edo gutxiago izango du erasotzailearekin alderatuz, eta ondorioz, maiztasun ezberdina. Beraz, hasierako egoerarekin alderatuz molekula prozesu amaieran energia maila altuagoan geratu bada, igorritako fotoiak energia gutxiago izango du eta maiztasun baxuagoa, Stokes dispertsioa gertatuz. Amaierako egoera energia gutxiagoko egoera bada, igorritako fotoiek energia gehiago eta maiztasun altuagoa izango dute eta anti-Stokes dispertsioari sorrera emango diote. Hala ere, ikuspuntu honetan hainbat ezaugarri izan behar dira kontuan. Lehenengo ezaugarria Raman dispertsioa jasan duen argiaren maiztasuna materiaren molekulen egoeren menpekoa dela da. Beraz, materiaren egoera alda dezakeen edozein fenomenoren aurrean, tentsioa, tenperatura edo potentzial kimikoen aurrean, Raman maiztasunaren aldaketa eman daiteke, beraz kontu handia izan behar da honekin. Bigarren ezaugarria Stokes eta anti-Stikoes fotoien kopuruari buruzkoa da. Izan ere, fotoi hauen kopurua molekula hasieran dagoen egoeraren araberakoa izango da. Boltzmannen banaketaren arabera, litekeena da molekula gehienak oinarrizko egoeran egotea, kitzikapena giro tenperaturan egiten bada. Egoera kitzikatuagoetan badago materia edo molekula, maila hauetan dauden elektroi kopurua modu esponentzialean jaitsiko da mailaz-maila. Hori dela eta, fotoi gehienak Stokes motakoak izango dira eta ondorioz argi erasotzailea baino maiztasun baxuagoa eta energia gutxiago izango dute fotoi dispertsatuek. 1.3.2.3 Raman espektroskopiaren efizientzia Aurrez esan den moduan, argi batek materia bat erasotzean hainbat efektu ematen dira aldi berean. Gerta liteke argi erasotzailea osatzen duen potentziaren zati bat xurgatua izatea, beste zati batek Rayleigh dispertsioa jasatea edota beste batek fluoreszentzia sortzea. Eman daitezkeen efektu guztiekin alderatuz Raman dispertsioa jasango duen argiaren potentziaren kopurua oso txikia izaten da. Hori dela eta, helburu-molekula baten Raman edo beste edozein efekturen efizientzia neurtzerako orduan sekzio efikaza (𝜎) edo sekzio efikaz diferentziala ( 𝑑𝜎 𝑑Ω) definitzen dira [48], [49]. Sekzio efikaza prozesuan zehar norantza guztietan igortzen den fotoi kopurua eta helburu-molekula jotzen duten fotoi kopuruaren arteko erlazioa da. Horretarako m2 edo cm2 unitateak erabiltzen dira eta prozesu optiko konkretu batean parte hartu duen molekularen azalera moduan interpretatu daiteke. Raman dispertsioa kasu, honela egokitu genezake sekzio efikaza (𝜎𝑅𝐷): 𝜎𝑅𝐷 = 𝐼𝑅𝐷 𝐼0 = 𝑃𝑅𝐷 𝐸𝑜 , 1.12 Irudia. Renishaw Invia Raman mikroskopioaren argazkia. Kitzikapen iturriei dagokienez, bi laser ditugu aukeran. Lehenengoak 532 nm-ko uhin-luzeran igortzen du eta laginera 55 mW-eko potentzia optikoa helarazteko gai da. Bigarrenak, 785 nm-tako argi-iturriak, 170 mW-eko potentzia igortzen du laginera. Hala ere, bigarren laser honek spot lineal batez erasotzen duenez lagina, posible da spot zirkular bat sortzea pin-hole bat gehituz laserraren bidean. Kasu honetan ordea, 7.64 mW-etako potentzia bakarrik lortzen da laginean. Azaldu diren kasuak laserren potentzia maximoarenak dira. Hala ere, potentzia hauek txikiagotu daitezke sistemak hiru iragazki (optical density motakoak) baititu sisteman integratuta. Honi lotuta, mikroskopioak bi difrakzio sareta ditu, bakoitza laser bati doituta. 532 nm-tako laserrarekin 1800 lerro/mm-koa erabiltzen da eta 785 nm-koarekin, berriz, 1200 lerro/mm-koa. Erabiltzen diren objektiboei dagokienez, mikroskopioak lau objektibo ditu muntatuta objektiboen erriflean. Laurak ere Leica markakoak dira eta 5X, 20X, 50X eta 100X-ko magnifikazioak dituzte eta 0.12, 0.4, 0.75 eta 0.85-eko zenbakizko irekidurak hurrenez hurren. Gainera, laginaren leku egokian erasotzeko helburuz, lagina XYZ platforma motorizatu batean jartzen da. Honek mapeoak egitea ahalbidetzeaz gain, 0.1 µm-tako erresoluzio espaziala eskaintzen digu. Sistemaren parte diren beste zenbait osagarri 1.13 irudiko eskeman ageri dira. Bertan, gainera, laser izpiak egiten duen ibilbidea ageri da. Bertan ikusten da kitzikapen laserra ispilu dikroiko bat pasatuz objektibora eta ondorioz lagina erasotzera iristen dela. Backscattering arkitektura dela eta, lagina eraso duen argi-izpia aurkako noranzkoan zehar ispilu dikroikora bideratzen da. Ondoren notch iragazkira zuzentzen da atzera dispertsatu den argia. Aipatu behar da notch iragazkira dispertsaturiko uhin-luzerak iristeaz gain, atzera islatu den argia ere iristen dela, eta, beraz, azken osagai hau iragazi egiten dela bertan. Ondoren, iragazitako argia irekidura batetik pasatzen da konfokaltasuna handitzeko. Irekidura honen zabalera software bidez kontrola daiteke eta foku-planotik at dagoen dispertsio oro ezabatzea da helburua. Azkenik, ispilu sistema baten bitartez, dispertsaturiko argia saretara bidaltzen da eta bertan argia errefraktatu eta CCD-ra bideratzen da Raman espektroaren irakurketa egiteko. 1.13 Irudia. Raman ekipamenduaren eskema. Raman espektroskopiak baditu beste ezaugarri aipagarri batzuk. Batetik, Raman tontorren naturak banaketa Lorentziarra jarraitzen du. Hala ere, neurketa egiterako orduan, argi-izpiek igaro behar dituen osagai optikoak eta CCD-aren distortsioa direla eta, tontor hauek Gaussiar moduan tratatzea da egokiena. Bestetik, Raman espektroen zaratak Poisonen banaketa jarraitzen du. Bi ezaugarri hauek kontuan izan behar dira datuak tratatzerako orduan. 1.4 Tesiaren testuingurua eta helburuak Tesi honek PZOetan oinarrituriko biosentsore plataformak garatzea du helburu nagusi. Asmo horrekin, biosentsoreei produkzio-kostu baxukoak, hautakortasun handikoak eta sentikortasun itzelezkoak izatea eskatuko zaie, beti ere, glukosa finkatuz helburu-molekula gisa. Beraz, tesi-lan honen amaierako helburua sentikortasun eta hautakortasun handia duten sentsore plataformak eraikitzea izango da; betiere guk geuk fabrikatutakoPZOak erabiliaz. Sentsore plataformari eskatuko zaion sentikortasuna milimol gutxi batzurena izango da, hor baitago medikuntzarentzat erakargarritasuna. Tesiaren testuingurua eta helburuak 33 Tesiaren testuingurua eta helburuak 37 errealeko aplikazio klinikoetan erabiliak izatera iristeko aurrerapauso batzuk behar dituzte. Hori dela eta, garapen hauen noranzkoa zehazteaz gain, biosentsoreen eskaerak zehaztuko dira kapitulu honetan. Substantzia kimikoak detektatu eta neurtzeko erabiltzen diren gailu hauen etorkizuna oparoa dela jakina da, baina berauen ezarpen hedatua eman dadin, hainbat ezaugarri bermatu behar dituzte. Erabiltzaile edo bezeroen lehen eskakizuna, noski, neurketa sistemen kostu baxua da, baina badira beste hainbat, sinpletasuna edo azkartasuna, besteak beste. Gainera, sentikortasun handikoak eta egoera ezberdinetan fidagarriak izan behar dira, sistema irmoak direla bermatuz. Nahiz eta deskribatu diren ezaugarriak nahiko orokorrak izan, PZOetan oinarrituriko sistemek eskaerak ia osotasunean betetzen dituztela esan behar da. Hori dela eta, gaur egun oso zabalduta daude medikuntza, farmakologia edo osasungintza eremuetan [106]. Aurkezturiko sistemak, U formako detekzio sistemak zein NH-PZOm sistemak, kostu baxukoak, hautakorrak, muntaia sinpleekin eraikiak izateko eta momentuan emaitza jakiteko diseinatu dira. Raman espektroskopia jorratzen duenak gainera, sentikortasun handia eskaintzen du glukosaren kontzentrazioa erabakitzeko orduan, eta Raman espektroskopiari esker, fidagarritasun handia bermatzen du. Dena den, analisi klinikoetarako edo beste edozein motako aplikaziotan erabili ahal izateko, sentsore sistemak, etorkizuneko eskaerak edo joerak betetzeko helburuz garatu egin behar dira. Joera hauen artean, biosentsoreen multiplexazioa aurkitzen da [107]. Biosentsore bakarra erabiliz hainbat substantzia kimiko ezberdin aldi berean neurtzea da helburua. Bestetik, teknika ezberdinen garapenek sentikortasuna handitzea dakarte, molekula bakarraren detekzioraino. Honela, modu zuzenean zelulak banaka aztertu ahal izango dira erreakzio denborak laburtuz. Beste garapen korronte bat epe luzerako sentsore adimenduena da. Sentsore hauek giza gorputzean inplantatu ahal izango dira eta, erabiltzaileak erabakitzean, neurketa konkretu bat egin ahal izango dute. Eredu honek hainbat gaixotasunen garapen historikoa izaten lagun dezake, bizi-parametroen monitorizazio jarraitua ahalbidetuz. Sistema hauek, ordea, hainbat arazo aurkezten dituzte, etikoak besteak beste. Izan ere, epe luzerako diseinaturiko monitorizazio sistemek norbanakoaren intimitateari eraso diezaizkiela ondorioztatu baitaiteke. Tesi honetan zehar aurkezturiko sistemek une bakarreko neurketak egitea dutenez helburu, auzi etikoak ekiditen dira. Gaur egungo biosentsoreek izan behar dituzten ezaugarriak definituta eta etorkizuneko joerak laburbilduta, hurrengo ataletan tesian zehar garaturiko bi sentsore sistemen hobekuntza posibleak aurkeztuko dira. Aplikazio eremuak aztertu eta eremu posible horietan erabilgarriak izateko beharko lituzketen hobekuntza edo modifikazioak azaltzen dira. Gainera, zenbait neurketa egin dira ingurune fisiologiko errealetan. 4.1 U forma eta funtzionalizaturiko gainazala duten PZO eta uhin ebaneszentearen xurgapenean oinarrituriko sistema 4.1.1 Ondorioak U formako PZO eta uhin ebaneszentearen xurgapenean oinarrituriko sistemek biosentsore gisa izan ditzaketen erabilerak aztertu dira bigarren kapituluan. Bertan, glukosa detekziorako egokia den sistema bat aurkeztu da PZOaren gainazala funtzionalizatuz. Berauen abantailen artean, produkzio kostu baxuak eta erakutsitako hautakortasun handia ditugu. Izan ere, glukosa 0.1 mol/l-ko kontzentrazioan detektatu da hiru ingurune ezberdinetan, eta horretarako, gainazala funtzionalizatzeko errezeta bat egokitu da. Glukosarako duen eraginkortasuna erakusteaz gain, mota honetako sentsore plataformea beste zenbait eremutan erabiltzeko jakituria lortu da, ekarpen garrantzitsuena hau izanik. Bestalde, hainbat desabantaila ere aurkezten dituzte, sentikortasun falta besteak beste, muga handiena sortzen duena hau izanik. Hala ere, badira zenbait aplikazio eremu non aurkezturiko detekzio sistemaren ezaugarriak desiragarriak izan daitezkeen. 4.1.2 Hobekuntza posibleak Bigarren kapituluan lorturiko 0.1 mol/l-ko sentikortasuna ez da nahikoa plataforma hau medikuntza eremuan erabiltzeko, sentikortasun altuagoa eskatzen ohi zenbatu da eta honek, medikuntza munduan interes handia duen SGLT2 inhibitzaile terapian giza gernuko glukosa monitorizatzea ahalbidetzen du. 4.2.2 Hobekuntza posibleak Hasieratik tesi honen asmoa, disoluzio ezberdinen Raman espektroa hobetu eta anplifikatzeko asmotan, NH-PZOm-en erabilera uztartzea izan da. Nahiz eta orain arte lorturiko lorpenak hirugarren kapituluan azaldu, egin daitezkeen hainbat hobekuntza eta egokitzapen azalduko dira atal honetan. Hauen artean lehena, argi-transmisioa NH-PZOm-etan zehar aztertzea da. Izan ere, sei eraztuneko geometria honek airean argia transmititzeko gaitasuna baduela ikusi da band-gap efektuaren bitartez; horregatik, geometria eta transmitituriko banden arteko erlazioa modu sakonago batean aztertu behar da. Arlo honetan lan asko geratzen da egiteke, biosentsore eredu berriak jorratzeko. Paraleloan jorra daitekeen beste ikerkuntza ildoa hirugarren kapituluan garatu den sistema giza gernua aztertzeko erabiltzea da, hau baitzen asmoa hasieratik. Horretarako, lehen neurketa batzuk burutu dira ondoren ikusiko den moduan. 4.2.2.1 Band-gap efektuan oinarritutako neurketak Helburu-molekularen Raman dispertsioak eta erabiltzen dugun kitzikapen-iturriak zuntz mikroegituratuaren transmisio bandetan aurkitu behar dira, bestela, Raman espektroaren anplifikazioa ezinezkoa izango da. Premisa hau kontuan hartuta, PZOm-en transmisio espektroa aztertzeak garrantzi handia du. Hala ere, transmisio espektroa neurtzerakoan Raman neurketak egiteko erabiliko den konfigurazioa hartu behar da kontuan. Horrek hurrengoa esan nahi du: band-gap efektuan oinarrituriko anplifikazioa neurtu nahi bada, NH-PZOm-aren egiturako zulotxo guztiak disoluzioz bete behar dira. Lehen neurketa gisa, 66 φ NH-PZOm-aren transmisio espektroa neurtu da zulotxo guztiak eta nukleoa airez beteta daudelarik. 4.2 irudian ikus daitekeen moduan, mikroegituraren geometria eta dimentsio horiekin, infragorri eremuan nukleotik zehar transmisioa lortzen da. Neurketa osagarri gisa, zuntza supercontinuum argi-iturriarekin kitzikatzean lortzen den potentzia banaketa espaziala ere neurtu da, potentzia optikoa nukleo-hutsean kontzentratzen dela ziurtatzeko (4.3 irudia). Neurtu diren bi dimentsioetako zuntzen kasuan, begi bistaz ikus daitezke 1 mol/l- ko kasurako glukosaren piko nagusiak. 25 mmol/l-ko kontzentrazioaren kasuan ordea, hirugarren kapituluan deskribaturiko azalera-erlazioa kalkulatuz, glukosaren presentzia baieztatu daiteke. Hirugarren kapituluan deskribaturiko kondizio bertsuetan neurturiko azalera-erlazioak azaltzen dira 4.1 taulan. 4.1 taula. Azalera-erlazioa giza gernuan neurtua. Zuntza Glukosa gabe 25 mmol/l glukosa 1000 mmol/l glukosa 66 φ LC-mPOF 0.48 ± 0.01 0.56 ± 0.03 2.02 ± 0.01 100 φ LC-mPOF 0.45 ± 0.02 0.59 ± 0.08 2.34 ± 0.07 Emaitza hauetatik ondorio positiboak besterik ezin daitezke atera. Nahiz eta giza gernuak ura baino ezaugarri okerragoak izan argi-transmisiorako, 25 mmol/l-ko kontzentrazioa detektatu da. Honenbestez, giza gernuan glukosa detektatzeko sistema sendoa dela esan dezakegu. Betiere, detekzio limitea zein kuantifikazio muga zein diren ezagutzeko neurketa gehiago egin beharko lirateke. Honekin batera eta ahalik eta lagin bolumen txikiena erabiltzeko helburuarekin, luzera eraginkorra berriz kalkulatu beharko litzateke. 4.3 Etorkizuneko hobekuntza posibleak Aurreko ataleko emaitzak aztertuz, NH-PZOm-ek garapen-ahalmen itzelak aurkezten dituzte; sentikortasun, hautakortasun eta balioaniztasun handiak eskaintzen baitituzte. Hori kontuan izanda eta glukosa detekziorako erabili den plataforma oinarritzat hartuta, etorkizunerako beste zenbait hobekuntza posible aurkezten dira ondoren. 4.3.1 Gainazal funtzionalizazioa Polimerozko gainazala funtzionalizatua duten NH-PZOm-etan oinarrituriko neurketa sistemek abantaila aunitz eskainiko lituzkete. Aurrez esan den moduan, likido fisiologiko gehienek hainbat substantzia izaten dituzte helburu-molekulaz gain. Horregatik, neurketaren asmoa substantzia edo helburu-molekula zehatz hori aztertzea bada, hau isolatu egin beharko da lehenik eta behin. Sistemaren hautakortasuna ahalik eta hoberena izan dadin, nukleoa osatzen duen zuloaren gainazalak funtzionalizatzea da helburua atal honetan. Modu horretan, nukleoko zulotik diharduen likido fisiologikoaren helburu-molekulak nukleoko gainazalean atxikituta geratuko dira eta beste substantzia ez-desiragarriak, berriz, atera egingo dira 4.6 irudian ikus daitekeen moduan. Ondoren, neurketa burutu eta helburu-molekularen informazioa aztertzeko prest izango da plataforma. Ondorioak 99 izan litezke. Ideia hau kontuan izanik, NH-PZOm-en ekarpen espezifikoa ondorengoan oinarrituko da: lagina eta argiaren arteko interakzio handiak eta efektua jasan duen argiaren transmisioa. Esparru honetan lehen saiakera gisa nukleo hutsezko eta 500 µm-ko diametroa duten PZOak 6G errodamina koloratzailearekin dopatzea lortu da, eta gainera, denboran zehar dopatzailearen irismena kontrolatzea. Kasu honetan, 10 oC-tako tenperaturan, 6G errodamina metanolean disolbatu eta zuntza bertan hainbat ordutan murgildu da. 4.7 irudian ikus daitekeen gisa, dopatzailea noraino iritsi den oso modu sinplean kontrola daiteke. 4.7 irudia. 6G errodamina dye-arekin dopaturiko PZOak denboran zehar. Irudian erakutsitako kasuetan, murgilketa denborak 0, 8, 16 eta 24 ordukoak izan dira. Azken kasuan, dopatzailea zuntz osoan zehar barreiatu dela ikusten da. 8 eta 16 orduz murgildu diren zuntzen kasuan berriz, dopatzailea ez da zuntz osoan zehar hedatu; horregatik, metanola eta dopatzailea noraino iritsi diren gezien bitartez zehaztu da. Hurrengo pausua dopatzaile honekin NH-PZOm-ak dopatzea litzateke. 4.4 Ondorioak PZOetan oinarrituriko sentsore plataformak garatu dira tesi guztian zehar, hauek eskainitako abantailak direla eta. Honenbestez, kapitulu honetan zehar aurreko kapituluetan garaturiko neurketa sistemen hobekuntza posibleak aurkeztu eta aztertu dira. Gainera, plataforma hauek biosentsoreen garapenaren testuinguruan kokatu dira. Sistema hauen malgutasuna, produkzio kostu baxuak eta hautakortasuna kontuan izanik, etorkizun oparoa duen biosentsore merkatuan leku garrantzitsua izango dutela esan daiteke. Horretaz gain, etorkizun oparoa antzematen zaion uhin ebaneszentearen xurgapenean oinarrituriko sistema hobetu da. Jatorrizko aplikaziotik abiatuz, antigorputzen aktibitatearen monitorizazioa egiteko sistema hau substratu moduan erabili da, lehen neurketak aurkeztuz. Hala ere, arrakastarako esperantzarik handiena NH-PZOm-etan kokatzen da. Izan ere, argia airean transmititzeko gaitasunak edo glukosa neurketetan lorturiko sentikortasunak ahalmen handiko eredua dela erakusten baitute. Beraz, etorkizunean geometria eta helburu-molekula ezberdinak edo pareten funtzionalizazioa jorratuko dira Nazioarteko aldizkarietako argitalpenak 109 Nazioarteko aldizkarietako argitalpenak 111 Euskarazko aldizkarietako argitalpenak 113 Nazioarteko kongresu liburuxketako argitalpenak 115 izan baitziren. Honenbestez, nire esfortzuak neurketak gauzatzean zentratu ziren.
science
addi-b9b17b4517ff
addi
cc-by 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/33086
Jean Etxepareren Beribilez (1931): bidaia eta ideologia
Ortiz de Pinedo Rojas, Aitor Pedro
2018-07-05
Eta, ahaztu gabe, ibilbide luze honetan doktoregaia jasaten jakin nahi izan duten adiskide zahar zein berriei. Hauen guztien laguntzarik gabe, ezinezkoa izango zen ikerlan hau burutan ematea. Espero dut ahalegin horien fruitua askiestekoa izatea, behintzat. Akatsak, noski, ikertzaileari dagozkio. Laburpen orokorra Beribilez (1931) da Jean Etxepare medikuaren azken liburua, bidaia-liburua, hain zuzen ere. Euskal Herriko erdigune geografikoa besarkatzen duenez gero, ikuskizunek parada emango diote hainbat aburu aipatzeko, eta ikusitakoa iruzkintzeko. Idazlea bizitzako azken urteetan zegoen, eta berak bazekien; esan daiteke, beraz, nolabait liburu hau dela idazle euskaltzale baten bizitzako balantze modukoa1. Liburua, itxuraz, nahiko laua da, arrabotsik gabea, baina azaleko tolesgabetasun horren azpian badira eduki sakonagoak gordeta. Ulertu behar da intelektual disidente honi bizimodua nekeza suertatu zitzaiola tokatu zitzaion gizarte-ingurumenean, hainbat punturi buruz laket baitzuen gogoeta egitea Elizaren tutoretzatik aparte. Horrek estiloko ondorioak ekarri zizkion medikuaren prosari, eta arretaz irakurri behar da testua jakin ahal izateko idazlearen ideologia zein ote zitekeen. Ageriko lañotasun engainagarri horrek azaldu dezake zergatik kritikak ez duen beti asmatu liburuari pultsua hartzen. Zehazkabetasunari aurre egiteko, hurbilketa patxadatsua behar zuen testuak, kontuan izanda Jean Etxepare XX. mende hasierako prosalarietan buruzagietako bat dela. Jean Etxepareren idearioaren bila abiatu gara, horrenbestez; beste alde batetik, ideario pertsonalaren osagarri gisa, nahi izan dugu atera zein zuen Euskal Herriaren irudia. Euskaltzale seinalatua izanik, idazlearen iruditeria kualifikatua jasotzea lagungarria izan daiteke ulertzeko zein ziren identitate-apustuak Iparralde hartan. Beribilezeko idearioaren bilaketan, ezinbestekoa iruditu zaigu aztertzea Jean Etxepareren gaztetako formazioa Iparraldeko nor izango zirenen ohiko eskoletan, segidan Bordeleko Unibertsitatean jaso zuenarekin jarraitzeko, eta, buruan, idazleak berak egin zuen ibilbide intelektual autonomoarekin amaitzeko. Jabetu gara orduko klerikalen eta antiklerikalen arteko talkak zein arrasto sakona utzi zuen idazlearen biografian, kritikak egokitu dion zientziaren eta erlijioaren arteko oreka zaila bilatu nahi horrekin. Hari beretik, unibertsitateko ikasgaien eraginez positibismoa eta medikuntza esperimentala ezagutuko zituen. Gizarte-aurrerakuntzako sinestea orduan itsatsiko zitzaion, espiritu laikoarekin batera. Gizarte burgesaren optimismo aurrerakoia beretuko zuen, kontserbatismo konfesionalaren kritika gisa. Unibertsitate-sasoian idealismo metafisikoaren aurkako autoreak ezagutu zituen. Arthur Schopenhauerrengandik jaso zezakeen ikuspegi ezkorra, ziur aski, estetizismoarekin oratua. Hirugarren puntu gisa, aipagarria da idazleak Friedrich Nietzscherengandik jaso zezakeen egiaren ikuspegi perspektibista, besteak beste. Azken urteetan, Hans Reichenbachen egiaren ikuspegiari lotua ikusten dugu Jean Etxepare, liburuan bertan interpreta daitekeen maneran. Euskararen esparruan ezezagunak ziren korronte horien bozeramale egin zen, bederen kontsumo propiorako, nahiz eta Piarres Lafitte katoliko hein batean eguneratuarekin solasaldi polemikoak izan, sarri desadostasunak nabarmenak izanda. Idearioaren bilaketa metodikoan azpiatala den ideologia zehaztu nahiz, saiatu gara Philippe Hamonen hurbilketa semiotikoa2 aplikatzen testuari, kontuan izanik arestian aipatu den idazlearen formazioa, zeinek Beribilezeko zenbait pasarte esplika baititzake, gure ustez. Hamonen bidetik, estetikarekin lotutako idearioa zukutzen saiatu gara. Halako bidaia euskaltzaleak gozotasun batekin lotuta zeuden Jean Etxepareren eta lagun zuen Piarres Broussainen gogoan. Gozamen horrek izan ahal zituen hainbat agerraldi, paisaia, arkitektura eta bizitzen-jakite batean zerrendatu daitezkeenak. Paisaiak Beribilezen ez du konnotazio aberkoirik, foruzaleen literaturan egiten zenaren antzeko zerbaiten bila abiatuz gero. Hala ere, auto-bidaiak marrazten duen geografia aurre aberkoitzat jo daiteke, baldin eta kontuan hartzen bada Pirineoen bi euskal aldeak biltzen dituela; alegia, Euskal Herri osoa ez bada ere, bada Iparraldearen ikuspegi osotuagoa, izan ere, foruzaleek ez zuten Iparraldea beren asmo politikoen barnean biltzen. Deskribatzen den paisaiak batu egiten ditu bi euskal herrialdeak. Bestalde, paisaia izango da, sarri, idazlearen kezka ekonomiko aurrerakoien hartzailea, ez besterik. Herrialdea nola altxatu du gogoan, batez ere, baina konnotazio politikorik erantsi gabe, tentu handiz. Bestetik, ez du mendialdeko ikuspegi mistikorik, orduan beste idazle batzuetan aurki zitekeen bezala, erromantizismoaren eraginez. Kezka ekonomikoaren osagarri gisa, paisaiaren aurrean duen harrera aisthesis baten parekotzat jo da ikerlanean, agian, bere irakurketa filosofiko alemanen eraginez. Arkitekturari bagagozkio, irakur daiteke nola arte plastikoek bidea irekitzen dioten idazlearen iruditeriari. Argi eta garbi, santutegiko bisitak Loiolan balio dio idazleari desadostasuna adierazteko, Lagundiak turistari bistaratzen zion luxua kritikatuz. Ez du onartzen espiritualtasun barroko hori eduki kristauak komunikatzeko. Horretaz aparte, Jean Etxepareren kezka da bidaiako etxe ikusien arkitektura-kalitatea, arreta jartzen duela bisitatzen dituen eraikinen nolakotasunean. Etxeetako jabeek beren izaera islatzen dute bizitokien eraikuntzan, kontuan izanda nola egina den. Beribilezeko estetikaren sailean, gastronomiari leku garrantzitsua egiten dio; dantzari ere bai. Idazleak erakusten du bizitzen-jakite burges txikia, desberdintze-ariketan adierazgarria dena. Ikusi dugu idazleak duen jarrera gozazalea, betiere neurritasunarekin. Hamonen metodologiari men eginez, testuko etikaren sailean esanguratsua da euskal ikuspegi burges txikiaren isla den Donostiara egiten duen bisita. Etxeparek ez du gustukoa Donostia berri udatiar kosmopolitak eskaintzen dion panorama. Diruaren nagusigo galgarria eta masa-gizartearen arrunkeria baino ez ditu ikusten hiriburuaren bilakaera urbanistikoan. Donostiako bisita baliatzen du ideario filosofikoa erakusteko. Greziako Antzinatearekin lerratzen da, eta ikuspegi liberala agertzen du, Legeari lehentasuna emanez onaren aurretik, kristauen artean ohikoa zenaz bestetara. Frantziako testuinguru laifikatzailea kontuan ulertu behar da ikuspegi ausart hori. Aldi berean, Olerkiaren gorazarrea egiten du, alegia, eros platonikoa dei genezakeena, izendapen bat aukeratzeagatik askoren artean: erreflexibitatea, aszetismoa, humanismoa… Sineskeriaren alorrean, azpimarragarria da Etxepare medikuak daraman kanpaina positibista. Argien jarraitzaile gisa, kolokan jartzen ditu bidaian aurkitzen dituen medikuntzafolkloreko eta funsgabeko sinesteen sinesgarritasuna. Etikaren atalean sartuko da, era berean, haren genero-ikuspegia. Labur beharrez, esan behar da emakumeak, oro har, adin txikiko gisa islatzen direla: sineskerietara emanak dira, besteak beste, eta sineskorrak hainbat gauza badaezpadakori buruz. Badu Beribilezek literatur joko interesgarria, Ameriketako itsasoa eta Mediterraneoa alderatuta. Alegoria horretan, bada gure ustez pentsamolde aldaketa bat gaztetako ideietatik helduaroko ideietara, arau nagusia sophrosyne izeneko kontzeptu greziarrak eskaintzen baitu, interpretatu nahi izan baitugu gaztetako filosofietatik urruntzen den pentsalari helduaren aitortza modura. Azken kapituluan nahi izan da ikerketa fokuratu Beribilezeko eskenatokian D.-H. Pageauxren metodologia imagologikoaren terminoetan, hain zuzen3. Ikusi dugu idazlea identitate-estereotipoak salatzeko ahaleginean. Saiatuko da, bereziki, frantximantaren estereotipo negatiboa deseraikitzen; euskaldunaren estereotipo positibo eta negatibo bana ere aztertu da. Jean Etxeparek zubigile-lana egiten du frantsesen eta euskaldunen artean. Horrez gain, estereotipoek bidea eman digute euskal nortasun hibrido baten izaeraz gogoeta egiteko: ez ote den Etxepare nortasun hibrido aberats bateko euskalduna. Idazlea euskaldunen eta frantses komunitateen arteko elkar ulertzeari bideak irekitzen saiatzen da, gaizki ulertuak gudukatuta. Interesgarria da, euskal historiako pasarteen interpretazio zuhurra ere iruditeriaren aldetik, betiere bi aldeetako euskaldunen bizikidetza sustatzea bilatuta. Identitatea irudi bidez finkatzeko ahaleginean, adierazgarria da liburuan autoz marrazten den lurraldearen esanahi sinbolikoa. Horrek garamatza Iparraldearen eta Hegoaldeko Bestearen harremanak nola planteatzen dituen ikustera. Iruditu zaigu badela filia bat, elkarrekikotasunean funtsatua. Azkenik, hizkuntzari dagokionez, nabaria da idazleak euskarari damaion ahalmen kohesiboa, giza harremanak gozatzeko arras estimatua. Hitz bitan esateko, Beribilezen deskubritu uste dugu mediku euskaltzaleak liburua deskribatzeko erabili zuen esamoldearen esanahia, hau da, Beribilez zaku barne-handiaren edukia. 1. Bidaia-liburu laburra objektu kultural konplexua 1.1. Ikerlanaren justifikazioa 1.1.1. Jean Etxepare Jean Etxepare idazle aipatua da, euskal letretan. Buruxkak (1910) bildumako egilea, eta hainbat agerkaritan idazle sarria XX. mendeko lehen herenean zehar. Gizarte-kokapenari begira esan daiteke Jean Etxepare klase ertaineko idazlea dela, medikuntzako profesionala, eta dituen kezkak klase horri dagozkionak direla, herriaren aurrerabide orokorraz ere dituen kezkak barne. Ildo horretatik, burges txikiaren etika eta hobespenak argi daude, adibidez, Beribilezen Tolosako eta Zarautzeko deskribapenetan, eta baita Donostiako goi-burgesiaren kritikan ere, ikusiko den bezala. Pertsona autonomoaren pentsaera dugu Etxeparerena: apaizen tutela saihestu nahi duen burges txikiarena. Euskal identitate ezezagun bat sasoi hartan, agian, gaur egun ere eredu baliagarria euskaldun ikasiak izan nahi dutenentzat, XXI. mendeko lehen heren honetan 1.1.3.2. "Beribilez" hobeto irakurtzeko premia Normalean berbaldi bati hasiera ematen zaionean, ohitura da gai horrek zer interesa duen agertzea irakurleari, bera ere ernatu dadin. Beribilez hobeto ezagutzea helburu probetxugarria izan daiteke idazlearen kalitateagatik: Jean Etxepare da XX. mende hasierako literaturan idazle gailenetariko bat, askok aitortzen dutenez; haren pentsamoldea interesgarria da, landua eta bakana den aldetik euskal letretan. Idazle erlijiosoen andanatik at kokatzen da, eta sekularizazio modernoaren aurrerabidean esanguratsua da. Beribilez aztertzeak ematen digu aukera literaturaren historia sakonago ezagutzeko, euskal letren pasarte garrantzitsu batean. Idazleak berak Beribilezi garrantzia ematen zion, bertan hainbat kontu isuri zituela-eta; horregatik, bada interesgarria hurbilagotik ezagutzea zer pentsaera dagoen bilduta Beribilezeko diskurtsoan ere. Jean Etxeparek bazterketa modukoa jasan zuen bere garaian idazle disidente gisa, beraz, argigarria izan daiteke haren ikusmoldea berreskuratzea. Ordea, liburua sortu zen testuinguru korapilatsuak eragozten dio idazleari iritzia deblauki adieraztea, eta derrigortuta dago tentu handiz sakatzen ideiak horrelakoetara ohitua ez zen irakurlego baten aurrean. Jean Etxeparek harrera hotzaren esperientzia egina zuen Buruxkak (1910) liburuarekin, debekua eta zentsura jasan baitzuen argitaratu orduko. Aipatu behar da, era berean, idazle honek gaur egun ere interesa sortzen duela ikertzaileen artean, tankera horretako figuren eskasiagatik gure literaturan, eta baita urteen joanak birbalorazioa ekarri diolako ere. Gaur egun, aldiz, gogoeta egitekoa da, behenafarlapurtera euskalkian idatzitako testuak eskatzen duen gaitasuna irakurria izateko hartzailearen aldetik, idazle honen gizarte-berreskurapenari begira. Beribilezek planteatzen dituen gaiak abstrakzio maila batekoak dira eta gogoetaren ingurukoak, ez soilik egunerokotasun hurbilekoak. Interesgarria da pentsamendu landua duen idazle baten obra irakurri ahal izatea, euskaraz ezohikoa orduan. Idazlearen kezkak ez dira utilitarioak beti, euskal literaturan komunzki gertatzen zenez: esan nahi da, bereziki asmo pastoralez idazten zirela liburuetako asko, euskal literaturaren historian urriak baitira prosa utilitariotik ihes egin duten idazleak. Beribilez asmo pastoraletatik libratu den bakarretako bat izanik, hura ahanzturan erortzea galera litzateke euskal literaturaren ezagutzan. 1.1.4. Ikerketa honen ekarpena Jean Etxepare patrimonalizazioen objektua izan da, kritikaren historian zehar. Kritikak nahi izan du figura gailen hau beretzakotu kritikariaren ideologiaren arabera, modu nabarmenegi batean. Kritikari katolikoek demostratu nahi izan dute Jean Etxepare azken urteetan federa itzulia zela. Beste alde batetik, kritikari agnostikoek azpimarratu nahi izan dute idazlearen izaera heterodoxoa: irakurleari ikuspegi sosegatuago bat eskaintzea dagokio ikerlan honi. Beraz, gonbidapena luzatuko da Beribilezen irakurketa baterako, irakurleak deskubritu ditzan liburu honek transmiti ditzakeen zirrarak eta balioak. Beribilez euskarazko testu bat da non aipatzen diren arazoak gaur egun ere interes iraunkorra izan dezaketen, hain usua ez dena izan literaturaren historiaren garai batean, ahaztu gabe, noski, testu hau ere bere garaiaren fruitua dela zenbait arlotan… Beharbada, Jean Etxepareren ibilbidea ezagututa, irakurleak begien aurrean izan dezake urra dezakeen beste bide bat, zeinean lanbidearen praktika uztar daitekeen jakintzaren bilaketa batekin, ez baita gutxi informazioz gainezka gabiltzan testuinguru batean. Batetik, Jean Etxepareren hautu ideologikoak, logika bati jarraitu zitzaizkionez, gaur egun ere aukera bat izan daitezke irakurlearentzat, batetik, eta, bestetik, bestelako burubide humanista batzuk berreskuratzeko parada gizarteren arreta jarraikia galdutakoak. Hau da, gizarte modernoko agitazioaren eta barreiaketaren gainetik, irakurle horrek idazlearen biografian bilaketa gutxi asko koherentea ikus dezake ispilatuta; gainera, koherentzia hori norainokoa den balioetsi ahal izango du, betiere euskal testuinguru batean. Testuinguru hori da, gainera, gure gaurko egoeraren aurrekaria, eta, ziur aski, bere oihartzuna entzunarazten duena oraino. Ez hori bakarrik, Jean Etxeparek, herri-literatura soiletik aldentzen den heinean, erakusten digu nola gizabanakoak ibilbide propioa egin dezakeen literaturaren arloan ere. Egia da zailtasunak ugari topa zituela inguruan; hala ere, arrakasta izan zuen nortasun literario bat eraikitzeko asmoan. Garai hartako herriarekin hautsi gabe, erreflexio autonomo bat garatzeko gai izan zen Jean Etxepare, eta Beribilezek nola jasotzen duen ikusi ahal izango da. Idazlea originala da euskal testuinguruan, parerik gabea. Askatasun horrekin jokatu duten idazleak bakanak dira XX. mendearen hasieran. 1.2. Ikerlanaren egitura Ikerlan honen asmoa da Beribilezen inguruan sortu diren argi-ilun gehienei erantzuna ematea. Lan honetan ardatz nagusiak izango dira agertzea zein den idazlearen ideario edo ideologia partikularra eta, bereziki, idearioa Euskal Herriaren zein imajina edo iruditeriaren osagai den. Beribilez aztertu nahi da Euskal Herriaren irudi burges-txiki kualifikatu bat jasotzeko aukera ematen duelakoan, ikuspuntu beregaina eta zabala duen intelektual baten eskutik eta euskaraz, humanitateek eta intelektualek, agian, orain ez duten distira bat zuten garaian. Horrelako aukera askorik ez dago, euskal literaturaren historian. Ikusiko da nola dagoen baldintzatuta Euskal Herriaren eta bizitzaren ikusmoldea literatur lan honetan, denbora- eta leku-koordenaden aldetik. Jean Etxepareri gizarte-inguruak ezarritako muga horiek zer gogoetatua eman diotenez gero, jasoko dira Beribilezen idazleak posibilismo baten barruan egiten dituen ahaleginak bizitzaren helduaroko sasoian. Interesgarria da ezagutzea gizarte hartan jokatzen ziren indarrak Iparraldean, noski, baina baita Hegoaldean ere, idazlearekin lotutakoak. Beribilez konpromisoa da idazlearen eta gizarte-inguruaren artean. Aurrera eginez, zehaztu dezagun hipotesia nagusia. 1.2.1. Hipotesi nagusia Tesi honen abiapuntua honako hau da: Beribilez da Jean Etxeparek eraikitzen duen hilburuko ideologiko burges txikia euskal munduan oinarritua, garai hartako euskaltzaleeliteari eskaintzeko. Ez alferrik, hurbiltzen zaion heriotzaz kontzientea zen 1929an Beribilez idaztean: ez dirudi kasualitatea urte gutxi geroxeago hil izana 1935ean. 1928z geroztik, lehen osasun-abisu baten ostean Kanbon bizi zen; horretara, Beribilezeko auto-bidaia Kanbotik abiatzen da, eta Kanbora itzultzen, nahiz eta Aldudeko medikua izan lan-bizitzako urterik gehienetan. 1.2.2. Ikerketa-galderak 1.2.2.1. Zein izan zen "Beribilez" sortu zen giro intelektuala? Beribilez ezin da ulertu bere garaitik kanpo. Horrexegatik aztertuko ditugu giro hartako ildo intelektual nagusiak, bidaia-liburua horiekin lotu ahal izateko; beste puntu batean zehaztu nahi da ordutik hona kritikak liburu konplexu horri egin dion harrera ere. Bereziki aipatuko dira Jean Etxeparek hurbilagotik ezagutu zituen pentsalariak eta korronteak. Saiatuko gara Beribilezen bilatzen formazio intelektual horren eraginpeko aztarnak. 1.2.2.2. Idazlearen zer ideia nagusi nabarmen zitezkeen helduaroan, testuari hurbilketa semiotikoa eginez? Jean Etxepareren ideiak lotuko dira gizartean izan zezaketen harrerarekin, ikerketa formaletik harago soziokritika baliatuz. Ideien esparruan, interesgarria izan daiteke idazlearen eboluzio ideologikoari erreparatzea. Hau da, idazleak bidaian esandakoek adieraz dezakete aldaketa bat, gaztetako bestelako iritzien aldean. Beribilez da idazlearen helduaroko pentsamenduaren kutxa, haren gaztetako pentsamoldearen eboluzioa interpretatzeko aukera ematen baitu Beribilezek. Ikusiko dugu astiroago benetan eboluzio hau zertan geratzen den: ea idazleak lagunei esan zizkienak eta Beribilezen idatzitakoak bat datozen. Idazle honek bide laiko propiala egiten du, eta horrek balio erantsia dakarkio testuari. Bide horretan, zehaztu nahi da idazle kultu honek proposatzen zituen gai literario berriak (artea, helenismoa…). Kostunbrismo literarioa konfesionala zenean Euskal Herrian, ikusiko da nola dabilen Jean Etxepare bere kasa, alegia, nola moldatzen den giro kolorebakarreko horretan hondoa ez jotzeko, eta, berriz ere, Buruxkak bezalako liburu asimilaezin bat egin gabe. Jakina denez, idazleak liburu hori zabaltzeari uko egin behar izan zion ingurukoen presioengatik, zenbait pasarte polemiko zirela medio. Bereziki, argituko dugu Beribilez bigarren liburu honetan nabarmena den estilo alusiboaren azpian zer burubide dagoen. Begiratuko da, halaber, idazleak egiarekin zuen konpromiso intelektuala eskakizun gutxiagorekin agertzen ote den 1931ko liburuan. Testuan aztertuko dugu nola azaleratzen den idazlearen ideologia hura detekta daitekeen foku zehatzetan, Philippe Hamonen metodologiari jarraiki; batez ere, asmoa da estetika eta etika agertzen diren testuko pasarteetan zer burubide islatzen den jasotzea. Bilaketa horren barruan garrantzia izango dute isotopien bilketak: heriotza, aberastasuna… Isotopia da testu-koherentzia posible egiten duten prozeduren multzoa. Haren funtsa tasun (fr. trait) bat errepikatzean datza, berbaldiaren antolaketa semantikoa bermatuta8. Beribilezen kasuan, bidaia guztian zehar errepikatzen diren tasunak badira, hain zuzen, aipatutako bi horien inguruan. 1.2.2.3. Euskal Herriaren zein imajina burges txikia ematen du "Beribilezek"? Liburuan agertzen diren herritarren estereotipo nazionalak ere aztertuko ditugu. Euskaldunaren, frantsesaren eta espainolaren estereotipoak agertuko dira, eta gaurko ikuspegitik bestelakoak direla ikusiko da. Iparraldeko literatur lan honek agerian utziko du Hegoaldeko Bestea nola irudikatzen duen. Beribilez izan daiteke ingurukoen kontra altxatutako ahots disidentea, Hegoaldea bisitatzean, Iparraldean bizi zituzten dilemak islatzen baitira idazlearen bidaia-kontakizunean, aldi berean. Aztertuko da, horrez gain, zein terminotan ezartzen duen Iparraldeak Hegoaldearekin duen harremana ere. Euskal Herriaren osagai nagusi batzuen bitartez (historia, soziologia, gastronomia, hizkuntza...) nolabaiteko filiako asmoa aldezten da liburuan, ustez: panorama jakin bat kausituko dugu bidaia-kontakizunean. Herriarekiko atxikipenaren nolakotasuna aztertuko da, Beribilezen. Euskal Herriko iruditeria hori ezezaguna zen garai hartako euskal munduan, hala sentiberatasun artistikoagatik nola moralagatik. 1.2.2.4. 1.3.1.4. Nolakoak ziren Euskal Herriaz ematen ziren iruditeriak orduko idazleetan, direla euskaldunak direla erdaldunak, "Beribilez"-en ematen denaren ondoan? Gainerako euskal idazleei dagokienez, interesgarria izan daiteke garai hartako batzuek ematen zuten Euskal Herriaren irudia alderatzea Beribilezeko honekin. Aldeak izango direlakoan gaude, kontuan hartuz gero idazleen ideologia desberdinak: Txomin Agirre, Leon Leon, Tomas Agirre, Jean Pierre Iratxet… Gazteleraz, Pío Baroja bezalako idazle baten lorratzari jarraitzea ere probetxugarria izan daiteke. Eremu geografiko berak hautatu zituzten Jean Etxeparek eta Pío Barojak beren lanak kokatzeko, hein batean, eta garaikideak ziren. Horrela, iraultza industrialaren eta hazkunde modernoaren aurrean erreparoak bazituzketen biek ala biek, agian erromantizismoaren ondorioz. Ikertzekoa da hein batean, bien arteko parekotasunen nolakoa. Idazle frantsesak ere ibili ziren bidaian euskal lurraldetik, eta bidaiak kontatzeko idazlanak paratu zituzten: Victor Hugo, Théophile Gauthier, Stendhal, Flaubert… Bilatuko da konparazio bat egitea azken horien lanetako eta Beribilezeko iruditerien artean. Aurrekoa esanda, badira testua eta ideologia aztertzeari ekitean topa litezkeen beste eragozpen batzuk: adibidez, ideologia baten kritika beste ideologia batetik baino ezin egin daitekeelako objekzioa, alegia, balizko "ideologia objektiborik" ez dute ezta besteen ideologia auzitan jartzen dutenek ere. Are gehiago, batzuen ustez, kulturaren zientziak krisian daude ez dagoelako helduleku ideologiko sendorik17. Haatik, balio kognitiboa izan dezake Beribilezeko idearioak, agian, bizitza indibidualerako eta kolektiborako baliagarria eta operatiboa den heinean. 1.2.4.2. "Effet-idéologie" Ikerlan honetan, Jean Etxepareren ideologia Beribilezeko testuan nola azaltzen den bilatzeko Philippe Hamonen proposamen semiotikoak erabiliko dira18. Izan ere, ideologiaren bilaketa ez da izango idazleak jaulkitzen dituen esakera esplizituen sistematizazio hutsean oinarritutako peskiza: ideologia aterako da baita testuko efektutik ere. Honako elementu hauek, adibidez, bidea ematen dute idazlearen ideologiari antzemateko: adjektibo bat, narrazioko ekintza baten ondorioak eta haien balorazioak, paralelismoak, hitz baten aukeraketa, pertsonaia baten emozio jakin bat gertakari baten aurrean… Philippe Hamonen kezka da ideologia testuaren semiotikan nola agertzen den zehaztea19. Efektu ideologikoa afektuarekin estuki lotuta kausituko da, testuak barnean eraikikodeseraikiko baitu. Ideologia-efektua aztertuko da paradigmatikoki eta sintagmatikoki: Begirada estetikoa Kanon estetikoari dagokionez, subjektua objektuen aurrean helburu teknikorik gabe dagoenean, haren munduaren pertzepzioa bahe estetikoek iragazten dute. Izan daiteke: begiradaren bitartez (ikuskizun itsusia/ederra, atsegina/desatsegina, ikusgarria/ nazkagarria…), entzumenaren bitartez (musika eufonikoa/kakofonikoa…); dastamenaren bitartez (jaki gozoa/txarra…); ukimenaren bitartez (objektu latza/leuna…); usaimenaren bitartez (lurrin gozoa/zatarra…). Guztion artean, begiradari dagozkionak gailentzen dira: Adibidez: "Agorrilaren lehen asteazken-goiz batez abiatu ginen beraz Cambotik zazpi lagun —hiru gizon eta lau andre, bi beribil atherbedunetan— aratsean berean gibelerat sartzeko xedearekin, Loiolako ikusgarri omen-handikoez begiak betherik" [gure azpimarra]29. Jean Etxepareren begiradaren pausalekuak dira: paisaiak, bizitokiak, elementu arkitektonikoak, gizakiak… Zinez, estetika batek adierazten digu narratzailearen idearioaren nolakoa: adibidez, bideberri ertzeko apaizgai gazte baten janzkera kritikatzeak ere agerraraz diezazkioke irakurleari narratzailearen balio bereziak30. Philippe Hamonek savoir-jouir izendatu duen testuaren eta ideologiaren korapiloaren barnean, ez da bakarrik narratzailearen eta pertsonaien begirada kontuan hartzen, hala ere, ikusmena izango da erreparatuko zaion zentzumen nagusia lan honetan, besteak beste. Guztiarekin ere, usaimenari, dastamenari eta ukimenari ere lekua emango zaie. Bestalde, izan daiteke ideologia-efektu bat foku normatibo bat baino gehiagotan kabitzea: foku normatibo bat baino gehiagotan kabi litezke, eta ebatzi beharra dago non sailkatu eta jorratu. Hari beretik, argia da etika-fokuaren eta estetika-fokuaren arteko lotura. Aurrera eginez, irakur daiteke begiradaren foku honi zein etekin atera dakiokeen Philippe Hamonen beraren hitzetan: narratiboaren atal sendoa bihurtzen da deskripzioa34. Bestalde, ikuskizuna espazioaren erretikulazioa da, non osagai diskretuek balio zehatza jaso dezaketen (atzean, aurrean, urrun, hurbil, ezkerrean, eskuinean…)35. Azkenik, esan daiteke begiradaren azpian erortzen diren zer ospetsuak aipatzeak helburu araugilea duela, haien balio-sistemarekin bat egiten baitu: artefaktu linguistikoak (kartelak), irudiak (arte-lanak), eraikinak (Erromako Basilika, Baionako katedrala…), kokagune geografikoak (Gorges du Tarn, Probentzako zerua…)36. Etika eta arauak Oraingo honetan arauak dira foku ideologikoaren funtsa; pertsonaiak jarduera izan dezake, hainbat elementuk arautua: legeak, kode zibilak, tabuek, mahaiko modu onek, gizalegeak…, bereziki taldean ari denean (dotorea/saskela, erruduna/errugabea, pribatua/publikoa…). Ebaluatzaileak kontuan izango du pertsonaiaren gizartean aritzeko gaitasuna. Adibidez: "Zonbait minuta iragaiten zaizkigu, aiduru. Ba, hobendun gira egiazki —derasa oixtiko gure mintzolariak, bere solasari jarraikiz— Iruñan luzazago ez egonik. Eskualerriko hiri guzien artean aipagarriena da Iruña"37. Beste adibide bat: "Gizagaixoak gu! Handienak ikusteko gintuen. Bat-batean agertzen zaizkigu, gizotsoak iduri, hiru begiekilako mamu beltz larri batzu, beren larru leuna dirdir. Eta zer lerroa! Batek bertzea hunkitzen dute, kasik. Erretzen dauzkigute begiak, erretzen dute bidea. Gu ohartu orduko iraganak, haize emaiten daukute begitarterar eta bihotza zarrastatzen. Industriako arranoak, bankoetako saiak, negozioko apalatzak, theatretako gau-ainharak, politikako miruak, zer aztaparrak dituzten orok, zer bekokia eta zer hegalak! Errabiazko khexu batek gaindi egiten duku. Ez dea bada hemen legerik, jaun eta andre haundi horien atxikitzeko neurrian? Nun dira poliza-gizonak? Hoinbertze argi zendako otoen muthurrean? Zerentzat, holako firurika erhoa? Soinka elgarri, lepoa bihurrian luze, iraina atheratzen zaiku zonbaiti ahobethez. badakit gure artean menditar bat, odola gogorki asaldatu zaiona. Egiaz, gerladenboran baitzen no man's land —gizonik ezin bizizko bazterra— gizontasunik gabeko lekua da Gipuzkoako bazter hau; eta araberako angles-hizkuntza baten gai litake, ikaran gabiltzan erregebidea"38. Irakurleari, foku ideologiko horiek hainbat prozeduraren bitartez ohartarazten zaizkio, gertatzen baita subjektu batek interesa duen bakoitzean arau bati men egiten zaiola (interes hitzaren bi adieretan: dela etekinari buruzko desira, dela balio erakargarriari edo arbuiagarriari buruzko desira), eta giza gorputza txertatuko da hor, kasu honetan gorputz emotiboa, azalduko den bezala. Izan ere, testu askotan, izua, poza, bekaitza, krisi psikologikoa edo paroxismoa aipatzea etab., araugilea denaren agerraldiak izan ohi dira, eta arauen, debekuen edo tabuen aurrez aurre jartzen dute pertsonaia39. Lau fokuen kontzentrazioaz eta bilbatzeaz gain, giza gorputza eta objektu semiotikoak (paisaia, liburua, katedrala…) dira ideologia testuan bilbatzeko modu honen beste euskarri batzuk; horiek nabarmentzen dira, besteak beste, modalizazioaren lexikoa ugaltzeagatik (sinetsi, nahi izan, ahal izan, nahitaezkoa izan, behar izan)…; ugal liteke, era berean, sentimendu eta pasioen lexikoa. Gizakiak jokatzeko duen arauen multzoa ere agertuko da testuan. Burges txiki euskaldunak bere arauak izango ditu, beste gizarte-segmentu batzuenen aldean desberdinak, agian. Zehaztasun hau jakingarria da, euskararen komunitatea konplexutasun eta ñabardura handiagoz ulertzeko. Arau horiek testuan nonahi ager litezke, bidaiako ikuskizun, bizipen, gogoeta eta abarren aitzakia baliatuta. Hizkuntza-zeinua Hizkuntza-zeinua foku ideologiko gisa har daiteke: era berean, pertsonaia batek ahoa ireki orduko, berbaldia kalifikatzera datorkion diskurtso bat sor daiteke hizketa hori ebaluatzeko (zuzena/akastuna, ulergarria/ulertezina, gramatikala/agramatikala…). Adibidez: "Biziki garbiki, ederki kasik, mintzo zaiku eskuaraz emazte gaixoa; ez du arras Gipuzkoako mintzaia, ez Baigorri-aldekoa, ez Lapurdikoa; halere, ezin xuxenago heltzen daukute adimenerat mihiak, ezpainek, jabearen gogo-erabakia"40. Narratzaileak pertsonaia baten hizkuntza-gaitasuna ebaluatzen du, arau bati men eginez: euskara ona, zuzena… Ebaluazioa, emaztearen berbaldiari laguntzeko hitzetan ageri da. Adierazgarria da narratzaileak zer azpimarratzen duen pertsonaien ekintza ilokutiboak transmititzean, euskararen gaineko hausnarketak marka bat jartzen baitiote testuari. Horrez gain, liburuko beste pasarte batean ponte-izenen konnotazioek atea irekitzen dute narratzailearen munduan sartzeko. Philippe Hamonek testua eta ideologia aztertzeko hizkuntza-zeinuaren puntu hau proposatzen badu ere aztergaitzat, ikerlan honetan euskararen ikuspegi soziolinguistikora joko da gehiago Daniel-Henri Pageauxk proposatzen duen diziplinartekotasun-bidetik, semiotikatik baino gehiago. Haatik, ohar pare bat egitea dagokigu, hitzen azterketa imagologikoa eta soziolinguistika uztartuz. Beribilezen bertan, jasotzen dira gaztelaniazko eta frantsesezko lagin labur pare bat euskararen galera azpimarratzeko, hain zuzen. Esanguratsua da nola jasotzen diren euskarazko ama hitzaren ordainak (mamá, maman), adierazteko hizkuntza horiek haurren heziketa linguistikoaren baitan egin duten ordezkapen tamalgarria41. Hitz horiek euskal hiztunen ahotik jasoak dira, lerraketa linguistiko diglosikoa argiki erakusteko. Badakar apotegma gisakoren bat ere frantsesetik hartua, adibidez: ""Café de curé, sans chicorée", dugu jarri orduko manatzen"42, bazkalostean ari direla ostatuan. Horrek sala dezake kultura eta hizkuntza frantses dotorearekiko mirespen moduko bat. Bidaiariak jaso zitzakeen tokiko euskarazko hitzak Hegoaldeko euskalkiren bateko jarduna entzun arau, baina ez du horrelakorik egiten. Agian, edozein euskarazko hitz ez zaio arrotz, ez eta probintzietakoak ere, idazlearen burubide euskaltzaleak kontuan hartuta harrigarria ez baita. Laburbilduz, ez zaigu iruditzen hitzen azterketa imagologikoak askoz etekin esanguratsu gehiagorik eskain dezakeenik... Lanaren fokua Behatu daiteke tresnak eta lana erabiltzea foku ideologiko gisa: pertsonaiak tresna bati oratu orduko, haren performantzia teknikoa agerian geratzen da (arrakastatsua/zaputza, fina/zabarra, amaitua/amaitu gabea…). Adibidez: "Iguzkia samiñ izana gatik, gizonek poneta dakarte buran; begitartea zimail dute, eta gantza arin. Ogi-joiteko mekanikak ezagutuarren, moda xaharrari badarraizkio zuhurki, gizagaizoak: zonbatez xahubideak ez dituzte horrela gutiago! Aroa lagun, etxekoz-etxeko egiten den lana da merkeenik, ahantzixea balin badugu ere Lapurdi eta Benabarreko aldean"43. Lana gizakiaren adierazpidea da. Narrazioan jasotzen diren lanaren munduko laginek balio diote narratzaileari, mundu literario bat egituratzeko. Hala ere, ikerlan honetan azpiatal honi ez zaio arreta berezirik jarriko, batez ere, ikerlanaren espazio- eta denbora-mugengatik. Beste alde batetik, opor-garaiko bidaia batez ari garela, lanaren lekua murritza dela esatea egokia izan daiteke, nahiz eta aipatzen diren iragaitzez zenbait lanbide: nekazariak, itsas-gizonak, ostalariak… Gauzak horrela, ez da harritzekoa aspektu horietako batzuk beste testu-osagaien atalean jasoak izatea, horrela aurreikusten baitzuen Hamonek berak ere, alegia, ideologiaren zenbait agerpen foku batean baino gehiagotan ager zitezkeela sailkatuta. 1.2.4.2.4. Absentziak Narratzaileak zer ez duen aipatzen, ez dagokio zuzenean semiotikari. Gehiago dagokio soziologiari edo antropologiari, edota filosofiari: gizarte-klaseak, instituzioak, arauen jatorria, arauen historikotasuna…, eta Jean Etxepareren giroa aztertzean emango zaie lekua, batez ere. Beraz, pentsamenduaren alorrean kokatuta, gizarte-inguruari erreparatuko zaio, idazlearen burubideak noiz/nola/nondik sortu ziren ikusita, Beribilez eta euskal literatura Europako garai hartan bederen kokatzeko. Beste era batera esanda, ikerlana saiatuko da Jean Etxeparek kontuan hartu zituen ardatz intelektualak desestaltzen garai hartako gizarte-markoaren barruan. Idazlea ezagutu zutenen lekukotzek bideratuko gaituzte ezagutzen beraren hautuak 1900 inguruko hamarkadetan. 1.2.4.3. Euskal Herriaren iruditeriaren bila. Beribilez bidaia-liburua denez, literatura konparatuaren sailean koka daiteke ikerketa hau, bide hori eskaintzen baitute literatura konparatuko eskuliburuek44. Literatura konparatuaren alorrean ikuspegi imagologikoa aukeratu da, bidaia-liburuak jasotzen duen Euskal Herriaren irudia aztertzeko. eta historikoan ulertuz gero, iruditeria bakoitzaren egokitasuna hazta liteke, galbahetze bat egin ahal izateko aurrera begira iruditeria eraginkorraren bila. Historian zehar gertatu da iruditeria dohakabe bat aitzakia izatea, euskaldungoa jarrera misoneistetan eta atzera begira halamoduz bizirauteko. Beribilezen keinu bazterrezinak daude, gizarte ahul batek bere burua nola irudikatu nahi duen atzemateko. Hori izan daiteke Jean Etxepareren liburuaren zentzu kolektibo bat, banakoaren problematika ideologikoaz harago joanda. Euskal Herriaren kasuan, Beribilezeko iruditeriak nortasun berezia eskaini ahal dio irakurleari, bidaian irakurleari helarazten zaizkion ohitura eta jokabide esanguratsuen bitartez, nahiz eta ohikoan arruntzat hartzen diren. Hortaz, arlo estetikotik harago jotzen du irakurketa horrek, gizarte-asmoetara ere sarbidea eginez. Metodologikoki, D.-H. Pageauxk iruditeriaren ikerketa-prozedura hiru pausutan proposatzen du. Lehena, izango litzateke hitzen inguruan, hau da, beste herrialdeko hitzak aztertzea xeheki: Beribilezen horrek etekin gutxi ekarri du eta ez diogu sail berezirik eskainiko. Baten batean aipatuko dira pertsona-izen batzuen interpretazio exotikoak, baina besterik gabe. Bigarren pausuan, ideologia aztertuko litzateke. Pageuxk iradokitzen du Claude LéviStrauss-en metodologia antropologikoa erabiltzea helburu horrekin. Phillippe Hamonek proposatua hobetsi dugu hemen, semiotikoa izanik literatur kritikaren hurbilagokoa delakoan. Hirugarren pausuan, proposatzen du eskenatokia deitzen duena ikertzea, hau da, literatur lanaren gizarte-ingurua ikertzea disziplinartekotasuna gogoan. Azken atal honetan aukeran dauden ikerbide guztiak ustiatu gabe, zenbait puntu zehatz hobetsiko ditugu, noski, bideratzen duten egingarritasuna kontuan izanda, ez baita D.-H. Pageauxren proposamenean derrigortasunik prozedura itxi zurrun bakar bati ekin behar izateko. Horretara, imagologiaren esparruaren barnean aukera bat egin da iruditeriaren barneko iker-puntu posibleen artean, zenbait puntu nagusiri oratuta:  Euskal komunitatea aztertuko da inguruko komunitateekin lotuta, hots, Frantzia eta Espainia, liburuan bidea ematen den ber. Naziotasun horiei lotutako identitateak aztertuko dira, bereziki, haiei lotutako estereotipoak. Estereotipoek, berez, islatzen dute nolako harremanak dauden bi komunitateren artean, adibidez, bidaia-liburu honetan frantsesaren estereotipoa eta euskaldunaren estereotipoa. Gerta daiteke estereotipo haiek gaur egun ere irautea: irudia eraikitzeko saio hori nola burutzen duen, Frantzian aspalditxo egin den bezala55.  Beste alde batetik, sinboloen azterketa antropologikoa baliatuko da, sinboloek iragan komun baten bitartez talde baten kohesioa osatzen laguntzen duten heinean; iragana legendakoa ere izan daiteke56. Sinboloek, gainera, banakoari pentsaera egituratzeko ere balio diote57. Sakonduko dira liburuan zehar aipatzen diren elementuak, duten oihartzun sinbolikoari kasu eginez.  Aztertuko dira, idazlearen ikuspegi horretan errepikatzen diren isotopiak ere, alegia, testuan zehar han eta hemen errepikatzen diren gaiak, zehaztuko denez, hain zuzen, heriotzaren eta aberastasunen isotopiak Beribilezen58.  Exotismoak ere izan dezake lekua Hegoaldeko iruditerian. Izatez, exotismoa da Bestearen aurrean idazleak izan dezakeen sentimendu arrotza59. Exotismoa izan daiteke bidaiak kontatzeko gizartean dagoen programa zehatz baten puntu bat, adibidez, Espainiara egiten diren bidaietan, beste batzuen artean.  … 1.2.4.3.1. Diziplinartekotasuna Daniel-Henri Pageauxk finkatu ditu Frantzian imagologiaren oinarriak. Dio behin baino gehiagotan imagologia ez dela metodologia zurrun bat, baizik eta eskuragarri dagoen esparru anitz baten modukoa (carrefour), bere baitan dituen aukerak baliatzeko modua eskaintzen duena. "La littérature générale et comparée se définit comme une discipline transversale, un carrefour ; les structures actuelles de l'Université française sont problèmes qui intéressent la culture, et tout simplement (si l´on ose dire) la vie des hommes""64. Historizismoa, aldiz, izango litzateke ezin aukeratu ahal izatea gaur egunean bizitzeko premiazko irizpide normatiboak. Historizismoa litzateke, oraingo honetan, iraganari buruzko datu-metaketaren aurrean, jokabidea eta ekintzak ebaluatzea positibismo eta objektibismo batzuen morroi. Horretara, iraganaren historia-ezagutzaren erlatibismoak lausotu dezake irizpide sendo guztien balioa. Gaurko egunean, historia-jakintzaren premia ukaezina bada ere, irizpide irmoak izateko beste premia hura ere bai65. 1.3. Beribilezen aurkezpena Beribilezen aurkezpen honetan, liburuaren inguruko xehetasunak emango dira, liburua gertakari fisiko eta komertzial gisa hartuta, batez ere. Badira 87 bat urte liburu hau lehenengoz argitaratu zela, 1931n. Lehenik, argumentuaren sinopsia emango da, labur, eta harekin batera ibilbidearen mapa jarriko da. Gero, liburuaren genesia argitzeko idazlearen biografia errepasatuko da. Jarraian, Beribilez argitaratzearen inguruko datuak jasoko dira. Zerrendatu egingo dira idazlan honen lehen argitaraldiak, eta oraintsu egindakoak bitarte luze baten ondoren, bai inprimatuta bai sarearen bitartez. Hurrengo atala liburuak izan duen harrerari buruzkoa izango da. Argitalpenen arrakasta maiz zegoen erakunde jakin batzuen eskuetan, kasu honetan euskal Elizaren eraginpekoetan, euskal sistema literarioaren autonomia ahula zen historiaren memento hartan. Gizarte-baldintza horietan ikusi zuten argia Jean Etxepareren bi liburuek, eta horren ondorioak jasan zituzten; argitzekoa den testuinguru baten barnean ulertu behar da logika hori. Gaur egun, sistema literarioa aldatuta dago, sendoagoa baita, eta indar-lerroak ez dira orain 90 urteetakoak bezalakoak. Testuinguru berri horretan berrargitaratu dira idazlearen idazlan guztiak, Piarres Xarritonen eskutik. 1.3.2. Beribilezen argitaraldiak Beribilez atalka hasi zen agertzen lehenik Gure Herria aldizkarian; hor 1929tik 1932ra bitartean argitaratu zen68. Bitartean, liburu gisa 1931n plazaratu zen69. Maria Jose Kerejetak 1987an bigarrenez inprimatzera eraman zuen 1931ko argitaraldia, bere eskuko hitzaurre batekin70. Jadanik ikertu dira lehen bi argitaraldien arteko aldeak71, segidan laburbildutakoak, hots, Gure Herria aldizkarikoa eta Laserre inprimategikoa. Aldizkariko agerraldian zeuden paisaiari eta historiari buruzko oin-oharrik gehienak kendu egin dira liburutik. Badira aldaketa linguistikoak ere: lexiko-aukeraketan, grafia-kontuetan, aditzaren aldaerei dagokienez… Bi zehaztasun gehituko dizkiegu, 1987ko argitaraldiaren hitzaurrean esandakoei:  liburu moduko lehen argitaraldia luzeagoa da bost orrialdez, bederen, aldizkarikoa baino, ez baitu Gure Herriakoak kontatzen Kanbotik Arnegirainoko ibilbidea.  paragrafoak mozteko joera ere nabari da liburu moduko 1931ko argitaraldiko Beribilezen Gure Herriakoaren aldean, hau da, testuan ukitu nagusirik egin gabe paragrafo nagusiak paragrafo txikiagotan zatitzeko joera72. Argitaraldiak direla eta, esan behar da sareko Klasikoen gordailuak Maria Jose Kerejetaren edizioa Interneten jarri zuela73. Testuaren aipuak izango dira Maria Jose Kerejetaren ediziotik, ulerterrazagoak izango direlakoan, ortografia gaurkotua baitute. Horretara, jatorrizko ediziora jo nahi duenak, aukera dauka orrialde zenbakiari begiratuta Interneten digitalizatuta baitago hura ere (Sancho el Sabio liburutegian). Oin-oharren erreferentzia-sistemari buruz, Beribilezeko pasarteak 1931ko argitalpenari jarraituta egingo dira74. Atalak aipatzean (B.+ orrialde zenbakia) notazioarekin emango dira. Bi hitz, segidan, Beribilezeko harrera eta zabalkundeaz. Jon Casenavek hizpide izan du bi mundu-gerren artean izan zen Iparraldeko literatur produkzio ugaria, ikuspegi material batetik75. Beribilezek ez zuen arrakasta handirik lortu irakurle-erosleen artean, erlijioko beste liburu batzuek hura bai lortzen zuten bitartean (Simon Durrutyren Elizako liburu ttipia aipagai du Etxeparek), idazleak berak ironikoki dioenez ("...garajatik ez omen da han-bat higitu Beribilez"76). Jon Casenavek aztertu du baita ere nolako gorabeherak zeuden Eskualduna astekariaren eta liburu agertu berrien artean, aipamenak eta erreseinak direla eta; Eskualduna orduko zabalkunde-organo indartsuena zen. Horren karietara, kritikariak dio Eskualdunak iragarri zuela Beribilez agertu izana, eta R.I.E.V.-ek ere bai. Aipatzen du, sistema literariorik ezean, liburuen argitalpenak idazleen borondatearen mende zeudela, salbuespenak salbuespen, liburu erlijiosoek izan baitzezaketen, onenean, Elizaren laguntza77. Nolanahi ere, epealdi horretako behenafar-lapurterazko literatura ugaria zen, gai, testu-tipoen eta literatur generoen aldetik. Askotan, idazleen eta argitaratzaileen asmoa zen liburuetara bideratzea Eskualdunako eta Gure Herriako irakurle euskaldunak78. Bideraketa batez ere erlijio-liburuei zegokien, baina literatura arloko Supazter Chokoan eta Piarres liburuek ere zorte hori izan zuten. Gainerakoan, dio Jon Casenavek Beribilezek aurkitu zituen erresistentziak zor zitzaizkiola haren exijentzia literarioari ere, eta ez bakarrik haren eduki ideologikoari. Exijentzia hori bat letorke, bestalde, Piarres Lafittek urte haietan argitaratutako Eskualdunen lorategia (1931) literatur antologiak zeukanarekin, ez baitzuen horrek ere arrakasta 1.4. Beribilezen kritikek esana Atal honetan asmoa da kritikak orain arte aipatutakoa galbahetzea eta osatzea, Beribilez patxadatsuago nola irakurri proposatu baino lehen. Aurrera eginez, 1931tik eta hona kritikak esan duena jasoko dugu, kritikariek adierazitakoari kronologikoki jarraituta. Nabarmentzen dira Piarres Lafitteren lanak, geroago, Piarres Xarritonenak eta, azkenik, oraintsukoak diren Jon Casenaverenak. Oro har, aurkezpen hau da Beribilezen karietara gaurko egoera zein den marrazteko ahalegina, kritikak egin duen ibilbidean. Zertzelada horiek jaso ostean, marraztu nahi da zein izan daitekeen ikerketa berriek har dezaketen norabidea. Norabide posible horietako batzuk urratuko dira tesi honetan. Beribilezek jaso duen kritika denaz bezanbatean, ahalegina egingo da iritzi arrazoitua ematen kontraesankorrak suerta daitezkeen baieztapenen aurrean, hala badagokio; posiblea den neurrian, objektibotasunetik hurbilagoko diskurtsoa etorriko ahal da, metodologia zehatzarekin Beribilezen ikerketa pausatuagoa egin ostean! Horretara, geroko emaitzen argiaren zain geratuko dira ikerlanaren hasierako asmo ausart hauek. Idazlan baten ideologia aztertzea denean jomuga, espero izatekoa da aipatzea ideologia hori zurkaizten handik eta hemendik parte hartu duten autore edo autoritateen izenak. Izan ere, kritikak autoreok ezinbestean aipatu ditu; hala ere, kritikarien esanak biltzeko azpiatal honetan, ez da aurkituko inoren pentsabiderik azalpenik, beherago ekingo baitzaio eginkizun horri. Atal honetan, liburuaren kritikak jasoko ditugu, zuzen-zuzenean dagozkiolako lan honetako helburuei –Beribilez aztertzea-, baina zilegi bekio ikertzaileari Jean Etxepare idazlearen obra osotasunean besarkatzen duten iruzkinak ere jasotzea, baldin eta horietan medikuaren bigarren liburuarekin lot daitezkeen esanak badira, horrela gertatzen baita maiz kritikarien oharrak errepasatzean. Eta kosmologiaz bezala, beste hainbat jakintza-gai ordura arte ezohikoz jardun zen Jean Etxepare. Lortu zuen erakustea euskara eginkizun jasoetarako gai zela idazkerapraktikaren bitartez, eta teoria handirik gabe, idazlearen artikuluetan irakur daitekeen moduan. Piarres Lafittek deitoratu egiten ditu Buruxkak liburuan erantsitako bi atal polemikasortzaileak, Jean Etxepareri buruzko 1932ko artikulu aipatu berrian. Atalok Elizari historikoki minberak izan zaizkion bi behaztopa-harriren sailekoak ziren: maitasunaren alderdi sexualaren gaia, eta irakaskuntza konfesionalarena. Medikuaren ikuspegiak ez ziren zehatz ortodoxoak, Elizaren tutoretzapeko euskal barnealde geografiko hartan. Azkenean, Piarres Lafittek artikuluan Beribilez liburuaren sinopsia dakar iragaitzazko zenbait oharrekin, zeini lotuko baikatzaizkie. Loiolako bisitan, Beribilezeko protagonistak gogoratzen du bertan gazte-sasoian ezagututako apezño bat, Ignazioren etxea deskribatzen duenean. Ametsetako apaiz irudikatu horrek barne-solasean laguntzen dio narratzaileari. Ignazioren oinetan dagoen iturria deskribatzean, apaizñoa hotz geratzen da narratzaileak bertako urak mirakulurik egin ote duen galdetzen dionean: pasartea jarrera kritikoaren erakuslea da sineskerien aurrean. Piarres Lafittek dio, narratzailearen fikzio-jolasari men eginez, apaizñoa "fort positif" dela, Ignazioren etxearen aberastasun haiek garai bateko familia-egoitzaren xumetasuna ordezkatu dutela azpimarratzean. Segidan, josulagun misteriotsuak eztabaidatu egiten du narratzailearekin Ignazioren aiurria: ea ote den adimen handikoa ala bertutetsua, ala zer. Apaizak bertutea soilik onartzen dio Ignaziori, narratzaileak adimena ere onartzen diola. Piarres Lafitteren bazterreko arrapostua Gure Herriako sinopsian: "Nous souhaitons sincèrement la conversion de ce jésuite". Lafitteren eta Etxepareren arteko harremanak hizpide, zilegi bedi tarteki bat txertatzea segidan. Gaurko ikuspegitik, deigarria da "egiaren aldeko amorio bizi hori85, protagonista bion aldetik. Ezin zuten eraman aniztasuna aurkariek, historiaren urak nahastuta baitzetozen de son point de vue philosophique, la critique de la philosophie analytique de Hans Reichenbach (1881-1953) dont l´aspect scientifique le séduisait personnellement"92. Materialismoari eta positibismoari dagokienez, Buruxkakeko pasarteak "positibismo erasokor" gisa kalifikatzea 1986 bezalako urte batean harrigarria dirudi, inongo indarkeria hitzezkorik gabeko diskurtso batzuk aipagai direnean: berbazko gizalegea une oro errespetatzen dute. Hitz iraingarri bakar bat nekez aurki daiteke, eta egiten diren aukerak zilegiak dirudite, ados egon ala ez. Hala ere, badirudi gaur egun ere (2015) eta zoritxarrez, Iparraldeko gizartean urak ez direla erabat baretu aipagai ditugun auzi hauen inguruan, zenbait iritziri kasu egitekotan. Izan daiteke idazleak batzuetan erlijioaren kontuan darabilen azaleko koherentziarik eza, adibidez, Hans Reichenbachen premisen ondorioz izatea. Reichenbachen arabera, egia probabilistikoa zaigunez, dogmarik ez dago: egin dezagun alegia eta (als ob, alemanez): ingurukoari hobeki helduko diogu, buruhauste antzu gehiagorik bildu gabe zernahi egia ala gezurra ote den kontuarekin. Horrela esplikatuko litzateke, agian, Beribilez idazki berean, aldiz, fedearen "alde", aldiz, "kontra" idaztea. Hans Reichenbachi dagokionez, ikerketa honek asmoa dauka begiratzeko ea zientziafilosofoaren proposamen-aztarnarik suma ote daitekeen Beribilezen. Bereziki, euskal ohiturei moldatzeko ahalegina gogoan, kontuan izanik medikuaren nortasuna bezalakoak urri eta bitxiak zirela, alegia, giro hartan moldatze-ariketa berezia egin behar zutela. Bestetik, Loiolakoan, Ignazioren etxea aberats agerrarazteko jesuiten asmoaren kritika egin liteke txirotasun ebanjelikoaren izenean ere, eta ez derrigorrez ikuspegi positibista batetik, alegia, errealitate historikoa faltsutzea deitoratzen duen filosofia horretatik. Ignazioren jatorrizko etxea askoz apalagoa zen, Loiolako erakusleihoak sinestarazi nahi duena baino 1930 inguruan. Baina horiek beheragoko kontuak dira ikerlan honetan. Beribilezek sotilki aldezten du idazlea bera bezalako ikusliar "batzuek"93 behar ez izatea apaingarri aberatsen bitartekaritza limurtzailea Loiolako mezu izpirituala jasotzeko, baina gutxiren helmenean baino ez dagoen aukera izan. ustez izan dugun intelektual bakarretarik izan da Etxepare. Politikan baino gehiago metafisikan. Norbait dugu, kategoria duena"103. Zehaztu beharko litzateke erruralismoaren kontu hori zer den. Eskualduna kazetan bertan baziren ahaleginak nekazaritzaren aurrerakuntzaren alde, zen bezain elizkoia eta zuria izanik ere. Arnaud Abadia apaizak sail bat plazaratzen zuen agronomiako zerez104. Maria Jose Kerexetaren hitzetan, ez dago Beribilezen Jean Etxepareri beste izkribu batzuetan ezagun zaion "maila intelektual jasorik", eta "bere belaunaldiko gehiengoarena bezala nostalgiku, menditar usaineko eta ingenuo xamarra gertatzen da". Pintoreskismoa egozten dio. Donostiako deskribapen literarioa denaz bezainbatean, konparatzen du Ernest Hemingway-ren Fiesta (1926) eleberriak dakarren ikuspegi kosmopolita Beribilezeko harekin. Erruralismoaren gorabeheran, areago funtsatzen saiatuko gara ezin direla idazle honen landa-zaletasuna eta haren garaikideenak parekatu: areago, ez baitu kritikak alferrik azpimarratu idazle honen jokabide proaktiboa garai hartako euskal gizarteak zituen erronken aurrean, industriarena barne, Beribilezeko datuak kontuan baditugu105. Beribilezen errealismo eta naturalismo zantzuak agertzea ere sintomatikoa da norabide horretan, ahaztu gabe kostunbrismoak ez zuen asmo politiko-ideologiko bat gauzatzen duela Beribilezek, adibidez, euskal historiaren trataeran, besteak beste, eskenatokiaren atalean aztertzekoa den bezala. Beribilez ikusten du Maria Jose Kerejetak Prosper de Mérimée-ren Carmen (1845) liburuko ikuspegi erromantikotik hurbilago. Carmen Espainian zehar egindako bidaiaoroitzapenekin egina dago, eta protagonista nagusi batzuk euskaldunak ditu: Don Jose Lizarrabengoa kristau zahar leinargi-agiriduna, eta beste. Kerejetak aipatzen du, idazlearen bigarren liburuan, Buruxkak (1910) lehen liburuan ez zegoen konbentzionalismoa: "katolikotasun kutsu ageria, bere gaztaroko artikuluren bateko jarreratik urrun xamar geratzen dena, edota bere abertzaletasun nabarmen eta tradizio zaharren gordetzailea"106. Jean Etxepareren abertzaletasuna dela eta, interpretazioak ez datoz bat; hain zuzen, nabarmentasun horren harira Piarres Xarriton gogoratu daiteke, ez baitu uste idazlea abertzalea denik, txikiegitzat daukalakoan Euskal Herria (Frantziakoa). Esan daiteke Jean Etxepareren gogoan badela paneuskaltasun moduko bat, Daniel-Henry Pageuxren sailkapenari jarraiki, euskaldunak ez direnak arrotzak baitira, adibidez, Loiolako pasartean. Kontuan hartzekoa izan daiteke, era berean, Beribilezeko bidaiak duen munta Euskal Herria (nazio-)identitate batez hornitzeko bidean. Badirudi hori dela Jean Etxepareren asmo nagusietako bat liburu hau sortzean, Euskal Herriko leku gogoangarrietako batzuk oroitaraziz irakurleari. Frantzian bada bide luzea egin duen historia-liburua, ildo honetatik diharduena: Les lieux de la mémoire, zein Frantziako nortasuna osatzen duten elementuen bilduma bat baita, Jean Etxeparek aipatzen dituen Frantziako "oroimen-leku" batzuk hor direlarik testuinguru frantsesari begira beti, dudarik gabe (Vichy, Probentza, Chartres, Comminges...). Lan honetan saiatuko gara gaztarotik helduarorako biraketa intelektualaren nondik norakoak testuan bilatzen eta agertzen, eta nola azal daitezkeen arrazoitzen. Iritzi kritikoa ematekotan, esan daiteke garaiarekin bizi zen pentsalaria dela argi eta garbi, Jean Etxepareren idazlan guztiak aintzat hartuta. Inguru hurbilean ez zuen ezagutu industriarik eta Gipuzkoara doanean inpresionatuta dago han iraultza horren balizko ondorioez, euskaldunen nortasunari begira. Bilbora Resurreción María Azkue bisitatzera doan batean ere, miretsita, positiboki miretsita, geratuko da bertako Ibaizabal errekako dinamismoaz. Jarrera horrek ez dauka zer ikusirik Txomin Agirre batek izan zezakeen gaitzespeneko deskribapen eta ebaluazio arbuiatzaileekin. Lehen sektoreko errealitatea Euskal Herriaren iragan hurbila da, unaiak eta pioneroak AEBko historiaren zati diren bezala, aproposak baitira balio amerikar batzuk bultzatzeko. Bernardo Atxagak ere hasierako arrakasta landa-inguruko mundu sortuberri bati zor dio, Obabakoak. Alta, esan dugun bezala medikua ez da hirigune industrializatuan bizi; baina, irekita dago era guztietako informazioak eta esperientziak jasotzera, ingurune nekazaritik eta turistikotik abiatuta. Nekazaritza bera ere ikuspuntu industrial batetik kontenplatzen du. Hemen ez da "ogi-landaren inguruan dagoen hesia"-ren euskararen metafora-ideologiarik, alegia, idazle erlijioso batzuek nahi zuten moduan euskara izatea herri nekazaria sekularizaziotik begiratuko duen bitartekoa, gotorleku baten barnean bezala. Jean Barbierren Piarres I (1926) eleberriko nekazal giroak isurtzen duen etnografiamuseoko zaharkin-usain hori nekez topa daiteke Beribilezen. Kezka du, memento batean, nola hobetu baserrietan izan ohi den eriaren gela higiene oinarrizkoaren arabera. Ez da geldi egolea, aurrerakoia baizik, herriaren egoera hobetu nahi du, etengabe; haren berezitasuna da zientziaren, teknologiaren, ekonomiaren, kudeaketaren eta beste jakintzen argiak landaingurunearen problematikari egokitu behar dizkiola. Baina Jean Barbier goraipatu egiten du Beribilezek, eta Txomin Agirre, eta Zaldubi. Zehatzago, Txomin Agirre laudatzen du emakumeen nortasuna hezteko proposatzen duenagatik Auñamendiko lorea liburuan. Konbentzionalismoaren hari beretik, emakumeen ikuspegia, maiz, nahiko txotxoloa da Beribilez bertako autoko bidaia-kideei bagagozkie, behinik behin. Baina, maiz, lekukotasuna ematen ari da soilik, ez da pontifikatzen ari, salbu eta dioenean, adibidez, emakumeak ama izateko prezatzen dituela Loiolako bisitaren pasarte batean, eta antzeko une urrietan. Sakonago aztertu beharrekoa da andreen puntu hori geroko eginkizunean, kontuan hartuz, besteak beste, euskal jaien deskribapenak eta bertako neska-mutilen arteko harremanak. Edonola ere, aurreratzen ditugun aieru hauek ikerketa pausatuak eskain ditzakeen emaitzekin alderatu beharra dago. 1.4.5. Zientismoa Baina kritikari guztiak ez datoz bat Mari Jose Kerejetaren ebaluazioarekin. Beribilezen balio literarioaren gorabeheran, Piarres Xarritonek ere parte hartu zuen geroago107. Kritikari horren arabera, Jean Etxeparek 1927-35 urteen bitarteko gutunetan agertzen duen iritzi saldoa ez dator bat Maria Jose Kerejetak esandakoekin, hain zuzen, idazlearen katolikotasunari eta abertzaletasunari buruz. 1991n, Piarres Xarritonek "maisu"-tzat zeukan Jean Etxepareren beste soslai bat egin zuen108. Soslai horretan, azpimarratzen ditu idazlearen zientzia-zaletasuna, eta haren pedagogia zientifiko hainbat alor jorratutakoa idazlanen bitartez: ekonomia, zientzia, geografia, anatomia, euskara… Are gehiago, mediku gisa sekulako interesa zuen sendagailu eta senda-teknika berriak ezagutzeko. Hainbesterako non Piarres Lafittek zioen "apaizgoa" zitzaiola medikuntza109. Abnégation hitza ere aipatua da frantsesez, medikuaren bertutea goraipatzeko. Piarres Xarritonek aipatzen du: Bordeleko unibertsitatean eta Jean Etxepareren garaian medikuntza-ikasleek jaso ohi zuten Claude Bernard (1813-1878) medikuak idatzitako Introduction à la médicine expérimentale bidezko heziketa. Heziketa horrek sortuko bide zion esperientziaren irakaspenekiko interesa, liburuen esanen gainetik110. Piarres Xarritonek Jean Etxepareren jokabide zientista aipatzen du, labur bada ere. Esana dator Hans Reichenbachen zalea izan zela, bizitzaren azken urteetan. Jakina denez, gaur egun Vienaren zirkuluko zientismoaren ibilbidea amaituta dago, jadanik. Hori azpimarratzen du Piarres Xarritonek, zientzia-zalekeria deitura gutxiesgarria ezarrita. Zientismoak erabateko zalantzapean jartzen du zientziaz kanpoko jakintzaren balioa. Behinik behin, ez dirudi aburu zientista duenik beti Beribilezeko narratzaileak, bere burua balizko "Olerkiaren tenplo" baten, greziarren jakituria etikoaren eta antzekoen aldezkari sutsu aurkezten duenez geroztik. Ordea, badirudi humanismoaren bidetik jotzen duela, aldi berean, nahiz eta jokabide zientzia-zalea izan askotan haren testuak idazkiz idazki irakurrita, baina zientziazalekeriarik ba ote dagoen astiroago aztertu beharko da segidako orrialdeetan. Modu orokor batean eta ikertzailearentzat ernagarria den modu batez, Piarres Xarritonek hau dio, Beribilez liburuaz ari dela: "Hor dugu ezen azken urteetan Etxeparek idatzi Beribilez liburu aberatsa, gaur egun oraino irakurle askok batere ulertzen ez duena"111. Liburu horretan islatuta omen dago idazleak "bere bizi guztian, gainditu ezin izan duen fedearen eta zientziaren arteko arazo konponezina"112. 1.4.6. Literatur balioa Beribilezen balio literarioari buruzko eztabaidaz ari garela, aipa daiteke Jean Baptiste Orpustanen iritzia ere. Hona nola deskribatzen duen Loiolan autozaleek egiten duten bisita: "Toute la visite est, de ce point de vue, l´un des sommets de l´art du docteur Etchepare, et, sans doute, de la prose basque"113. Hala ere, esan behar da liburu aipagarriak direnaz bezainbatean, ez direla beti urteen harian iraunkorrak izan euskaltzaleen artean banatzen izan ziren laudorioak. Gogoratu, bestela, Jean Etxeparek Jean Barbierren Piarres izenburuko liburuki biei eginiko laudorioa: lotzen du "Beribilezeko modernitate faltsua" idazlearen ustezko ideologia abertzalearekin; eta abertzaletasunarekin batera datozke pintoreskismoa eta topikotasuna117. Beste hitzez, Amaia Iturbidek dio Jean Etxeparek herriaren irudi idilikoa besterik ez duela eman nahi, eta, gainera, herri horren atal nekazariarena bakarrik. Alabaina, kontuan izan behar da Beribilez abuztuan eginiko aisia-bidaia dela. Era berean, ez dira falta gizartekritikako zertzeladak hauen alderakoak: jesuitak, Donostiaren hazkunde urbanistikoa, euskara utzikeriaz galdu dutenak, frantximantak... Jean Etxeparek badaki naturalismorik gordinena ere baliatzen kritikari honek egozten dion pintoreskismotik harago. Adibidez, "Behin Makean" kontakizunean, non nekazal giroa zeharo esperpentikoki irudikatzen den. Beste kasu baterako, Buruxkakeko pasartean, idazleak apaizgai baten martirio-guraria kritikatzen ere badaki, eta nahiz eta martiri-nahikoa etxalde euskaldun peto eta "on" batekoa izan ("Misionestaren ezteiak" artikulua). Industrializazioari buruz irakur daiteke R. M. Azkueri 1910ean Bilbon egin zion bisita. Besteak beste, Bilbon darwinismo sozialaren erakusgarria ikusten du kaleko haurrak ingurumen gogorrera moldatzeko moduan –agian, Ernst Haeckelen ildokoa-. Klase-gatazka irudikatzeko, lantegien giroa deskribatzean: "Beti daniko gudu betierekoa, gauzek eta gure izaiteak berak hala dakartelakotz; gizonik zuhurrenek apur bat eta noizetik noizerat ezti baizik ez dezaketen gudua"118. Friedrich Nietzscheren betiereko itzuleraren zehar-aipamena dela ere izan daiteke: behinik behin, gizarte-aurrerakuntzarik ez du posible ikusten. Bilboz miretsita dago: "Nihun ez hainbertze lantegi, nihun halako esku-lanik; nihun ere ez, lurraren erraietan, daigun mendeari dagokion baitezpadakoagorik. Obren araberako argiak bazituzketela hango gizonek, nindagon atseginarekin. Adimenduz ala jakitatez, Euskal-Herriko hiri lehena behar zen izan Bilbo". Jean Etxepareren figurak harrera eta ebaluazio kontraesankorrak sortzen ditu: konbentzionala da eta zientista; frantses-zalea eta abertzalea; topiko-zalea eta metafisikaren kontrako positibismoaren lantzailea. Izan liteke kritikariek batzuetan izatea presa moduko bat, modernitatearen izenean idazleak marraren alde batean ala bestean sailkatzeko. Saiatuko gara erakusten idazle honen pentsamolde konplexua, euskal literaturaren bi aldiren artean. Aurrendaria izanik, ezin zaizkio eskatu azken modernitateko ezaugarriak izatea, aldiz, bai zenbait ezaugarri garaikideengandik bereizten dutenak, eta modernitatearen norabidean doazenak. Beharbada, euskal literatur lanak continuum batean kokatu beharko lirateke, bat-bateko etena irudikatu beharrean modernitatearen auzi honetan. Izan ere, bestalde, modernitatearen alorrean dena ez da urrea, eta Jean Etxeparek eginiko zenbait kritika iduriz atzerakoiak gaur ere baliagarriak izan daitezke ikuspegi postmaterialista batetik, horrelako balorazioak egiterik zilegia bada: gogoan dugu Beribilezeko Donostiako irudia. Jean Etxepareren kritikak saiatu dira idazlea errekuperatzen modu batera eta bestera. Lafitte ahalegindu zen, eta gaur egun ere egiten da beste era batera, oraintsu ere saioren bat izan baita119. Idazlea interpretatzen da egunean eguneko bolada ideologiko-erlijiosoaren arabera, alderdi hauek edo besteak azpimarratuz, eta hautatu diren irizpideetara ekarriz. Idazle honek badu kapital sinboliko bat euskal literaturaren barruan, eta batzuek ez dute aukera alferrik galdu nahi. Jean Etxepare Euskal Herriko giroan oraindik ere baden gatazka baten epizentroan dago. Arazoa da errekuperazio nahi horretan, galbahe jakin batetik pasaraziz idazkien inguruabarrak, hainbat alderdi ezkutuan geratzen direla, eta badirudi matematika dogmatiko baterako etsenplu gisa besterik ez dela kontuan hartzen idazlearen obra. Agian, Jean Etxeparek gaur egun ere badu zer irakatsia, ikasia baino. Gure ustez, ezin zaio irakatsi idazleari hitz egiten papagaiari bezala, hari ezarriz norberaren hautuak, zilegiak noski, eta ados egon gintezkeenak -zergatik ez- baina bakoitzarenak, hots, ibilbide konplexu bat sinplifikatuta, testuingururik gabe batzuetan, Prokustoren ohean etzanaraziz. Eta zer irakatsi hori Jean Etxepareren kasuan izan daiteke nork bere bilaketa (quest) autonomoa egiteko guraria, men egin gabe gizartean nagusi diren bloke ideologikoei, batekoei ala bestekoei. Bilaketa karakteristiko hori koherenteagoa izango da batzuetan besteetan baino, baina arduratsua da, eta ez du instituzio ideologiko hegemonikoen bizkar uzten dagokion erantzukizuna. Horregatik, Jean Etxeparek hotzepel utz ditzake banderaren baten atzean doazenak. 1.4.8. Helduaroko idazlea Jon Casenavek, bere aldetik, eransten du, medikuak, bizialdiko azken urteetan, ironiaren eta poesiaren bitartez gorde zituela bere zenbait aburu disidente120. Modu horretara agertuko zituen iritziak Beribilezen: "Bidaia-liburu bat beraz; ohartzen gara, aldi honetan ere berritzaile bezala agertzen zaigula Etxepare, holakorik ez baitzen egin oraino euskaraz iparralde honetan. (…) Piarres Lafitte-ri gutun batean ziotson bezala, gaztaroan erakutsi pentsamolde berak erabiltzen zituen mende laurden baten buruan oraino, bainan ikusiak ikusi edo hobe erranez ikasiak ikasi, ironia eta poesiaren bitartez gorde zituen erran gogo zituenak"121. Beribilezen ezaugarria da idazleak gogoeta eta iritziak aipuz edo iragaitzez bezala ematea; hau da, jakinik gaztaroan ingurunearekin eskatiman ibili behar izan duela lerro batzuen kariaz, istiluok saihestu nahi ditu helduaroko liburuan, eta saihestu baita gauza heterodoxoak "gordin" esatearen balizko ondorio makurrak ere: zaitan bihirik, aldi huntan. Hortarik bederen etzait samurtuko nehor, gizon zuzenik samur baditake gordinkeria batzuez, gauzen araberako direnean"125. Jon Casenavek proposatzen du idazleak errealitate kolektiboaren isla nola ematen duen ikertzea, problematika indibidualaz harago126. Hauskorra den euskal errealitatea sailkatu eta finkatu nahi dute idazleek, euskaldunei beren buruaren kontzientzia emanez, lehen aditu batean garrantzirik gabeko objektu, jokabide eta ohiturak jasota. Irudikatze hori anitz helbururekin egin daiteke, ez soil artistikoak. Interesgarria litzateke kultura-iruditeriaren auzian sakontzea, jakiteko garai hartako idazleek zer elementurekin eta nola sortzen dituzten irudikapen estetikoak. Bestetik, gogoan har litezke, ez euskal idazleen irudikapenak bakarrik, idazle erdaldunen edo kanpoko bidaiarien lekukotasunak ere. Esparru diziplinarteko bati legokiokeen ikerketa horretan, literatura lehen lerroan legoke. Beribilezen marrazten den iruditeria horretan esanguratsua litzateke xerkatzea zer ez duen testura ekartzen, alegia, zer isiltzen duen idazleak. Beribilezeko iruditeria jaso ondoren, Euskal Herriko ohiko iruditeriak bitan sailkatzeari ekingo litzaioke: aurrera begirakoak (proaktiboak) eta atzera begirakoak (nostalgikoak). Aztertzekoa litzateke irudikapenok 1930etik 1960ra bitartean gertatutako Iparraldeko kulturaren motelaldian zerikusirik duten. Bestalde, esan behar da identitatea tinkotzeko helburua duen literaturak benetako literatur balioa duela. Gainerakoan, identitatea sendotzeko zeregina betetzen du literaturak, betiere euskal hedabideen ahalmenaren neurrian: betetzen ditu zeregin estetikoak, soziologikoak eta ideologikoak, oraindik definitu beharrekoak neurri handi batean. Aipatu den iruditerien ildotik tiraka, ikerlan honetan Beribilezen agertzen den identitate-iruditeria alderatuko da XX. mende hasierako literatur sortzaile batzuen iruditerien zenbait alderdirekin: Pio Baroja, erromantizismo frantsesa… beti ere ikerlan honen mugak kontuan izanik. 1.4.9. Ethos modernoa Ur Apalategiren artikulu batek kontrajartzen ditu Jean Hiriart-Urruti eta Jean Etxepare. Ez da hau zuzenean Beribilezi dagokion iruzkina, baina bai medikuaren prosa ulertzeko baliagarria. Ur Apalategik Jean Hiriart-Urruti Eskualduna kazetako autore gisa aztertzen du. Lobby baten ordezkaritzat dauka, eta haren ahotsa larderia handikotzat dauka, ez ditu alferrik kazeta horrek sekulako tirada eta irakurle kopurua. Hala ere, kritikariak dio ethos hori ez dela, preseski, autore modernoarena. Autore modernoak "kontrakoak diren ezaugarriak baititu : besteak beste, duda sortzaile eta galdera eragile izan behar bide du autore modernoak, inolaz ere predikatzaile"127. Zehazkiago, eta Jean Etxepareren ethosa deskribatzeko hona nolako perpausa darabilen Ur Apalategik: "Azkenik, eta honekin eman diezaiokegu sarrera Hiriart-Urrutiri euskal idazkien historia literario batean, badirudi gure historiako lehen autore modernoak – Etxepare mirikuak– Hiriart-Urrutik garaturiko ethos berezi hori kontra-eredu gisa erabili zuela, kontzienteki edo inkontzienteki, bere ethos literario berria aurrekoarekiko kontrastez eratzeko. Lehenaren ethosaren osagai ezberdinei kontrako ezaugarriekin erantzun zien Etxeparek, ethos modernoa sortuz. Horrela, larderia eta ironiari pentsaera konplexu eta mintzaira ezkonatiboaz ihardetsi zion Etxeparek; eta garrantzitsuena, autore-funtzio indibiduala bere buruari ukatzen zion testu "desautorizatuari" Etxeparek autore-funtzio literarioa daraman testuaz erantzun"128. Ur Apalategiri jarraiki, azpimarragarriak dira diferentziak egia izan daitekeenari buruz Jean Etxepareren lanetan eta haren garaikideen lanetan, eta baita ere aburuak berbaratzeari buruz duten sekulako aldea. Nahikoa da konparatzea XX. mende hasierako Iparralde hartan barra-barra zebiltzan liburu doktrinari katoliko haien ikuspegi buruaski samarra, medikuaren beste jarrera begiratu eta polifoniko harekin, bai Buruxkakeko hainbat ataletakoa129, bai Beribilezeko pasarte polemikoetakoa. Giro dogmatiko hura gogoan, paradigmatikoak dira idazki beligeranteak: aipatu berria den Jean Hiriart-Urrutiren kazetaritza, Jean Pierre Arbelbideren (1895) Igandea edo Jaunaren eguna, Arnaud Abadiaren (1890), Apezak soldado... eta antzekoak. Hari horretatik tiraka, Jean Etxepareren joera bat da iritzi mingarri izan litezkeenak kontakizuneko beste pertsonaiaren bati adierazten uztekoa, lehen pertsonako narratzailea horretan bermarazi gabe: "Amodioa"ko botikaria, Loiolako apezñoa eta frantximanta, mediku zaharra aholku ematen, baselizako santu hiztuna... salbuespenak salbuespen ("Nor-eskola emaile-Zer irakats"...), inoiz zuzenean hartzen baitu ahotsa idazleak. Kontuan izan, XX. mendearen hasieran euskal idazle-jende eskolatu ia guztia seminariotik pasatua zela, inguruan unibertsitaterik izan ez eta, literatur esparruaren gainerakoa herri-literaturak betetzen zuela. Ezin ahaztu, gainera, XIX. mendeko Frantzian Elizaren eta estatu laiko-nahiaren arteko talka ohikoa zela, eta Jean Etxepareren ibilbidea hor kokatu behar dela. 1.4.10. Agnostizismoa Zientziaren eta Eliza-doktrinaren arteko adostezintasunak nahiko arruntak izan dira Europan azken mende biotan zehar. Horien zurrunbiloan murgilduta zegoen Jean Etxepare; ez alferrik, formazio zientifiko-unibertsitario laikoa duen lehen euskal idazleetakoa da. Oraingo kritikak, euskal tradizio zientifiko urri hori jasotzeko ahaleginak egin ditu. Horretan nabarmendu den bat Kepa Altonaga zientzia-dibulgatzailea da. EHUko biologia irakasle horrek Jean Etxepareren mediku gisako alderdiari kasu eginez ondu du Aldudekoari buruzko liburu irakurgarria130. Bestetik, Altonaga ibili da biologiaren gaineko euskarazko aurrekari idatzien bila. Jean Etxepareren inguru kronologiko eta geografikoan euskaraz idatzi ziren testu gutxi-asko zientifikoen bila arakatu ditu orduko argitalpenak. Arnaut Abadiaren zoologiarekin lotutako euskarazko testuak bildumatu ditu. Iparraldeko beste zenbait zientzialari frankofonoren arrastoa ere jarraitu du (Armand David, Folin Markesa...). Kritikari eskainitako atala bukatzeko, aipa daiteke kritikari gazteagoen iritziak, ikuspuntu polemikoak plazaratu dituztenak131. Gure ustez eta arestian aipatu denari eutsiz, literaturgileen proposamenak pobretzea dakar kritikarien amorru hori Jean Etxepare edo beste edozein idazle eskematizatzekoa, interpretazioen aniztasunari eremua janez. Ez litzateke egongo interpretazio zuzenik, baizik eta aldian aldikoa eta kritikarien hautuen araberakoa, denak zilegiak eta aberasgarriak adiera batean. 2. Jean Etxepare bere garaian Atal honetan, aipatuko dira Jean Etxepare bizi zen giroa eta edan zituen pentsamoldeiturriak, eginkizun pertinentea baita haren pentsamoldearen nondik norakoak ezagutu ahal izateko Beribilezen: horien funtsaren azalpen sintetikoa emango da. Laburpen horren kariaz, norberaren zenbait iritzi kritiko tartekatuko dira, ahalik eta modurik objektiboenean. 2.1. Egiaren bilaketa atipikoa: zientzia eta erlijioa Interesgarria da ezagutzea jaso zituen eraginak pentsamoldearen aldetik, Etxepareren ideologiaren eta Euskal Herriaren errepresentazioaren atzetik gabiltzala, jakin ahal izateko Beribilezen agertzen diren ideiak zein kultur abiaburu orokorrekin lot litezkeen, direla filosofikoak, direla zientifikoak, direla erlijiosoak edo bestelakoak: hari kronologikoari jarraiki zerrendatuko dira segidan. Kronologikoki jardungo dugu, eta, dagokionean, erreferentzia kulturalak anplifikatuko ditugu, batez ere, Jean Etxepareren pentsamoldeari lotuta datozenetan, panorama intelektuala mugatuagoa gera dadin, eta idazlearen ideologia argiago kokatuta gera dadin. Dudarik ez, literatur kritikaren arloko erreferentziak ez diren autoreek eta kontzeptuek trataera sakonagoa dute diziplina berezi bakoitzeko eskuliburuetan. Zerrenda honen itemak aukeratzeko abiapuntua Piarres Lafitteren lanak izango dira132. Osagarri gisa, jarraituko dira kritikaren iruzkinen atalean bildutako bestelako aztarnak ere. 2.1.1. Biografiaren mugarriak Medikuaren bizitzaren aldiak zehazteko Jon Casenaveri jarraituko zaio133. Neurri batean, aldi bakoitzari, haren idazle gisako eboluzioari buruzko zertzelada batzuk emango dira. 2.1.1.1. Formazioa: 1989-1901 Gaztaroko formazio-urteak aipatuko dira, lehenbizi. Jean Etxeparek unibertsitate aurreko bigarren hezkuntzako ikasketak Larresoroko Apaizgaitegian egin zituen 1889tik 1894ra. Ikastetxe konfesional horretan ikasi ohi zuen elite sozio-ekonomikoak, hau da, Ipar Euskal Herriko postu gorenetan jardun beharrekoen multzoak, ikastetxe laikorik ezean. Ikasle horiek ez ziren apaiz izan beharrekoak gero, nahitaez. Jean Etxeparek hango irakasle batzuen oroitzapenak idatziz ezarri zituen. Interesgarria da Seminarioko giro intelektuala ezagutzea, idazlearen bilakaera hesitzeko. Aipa daitezke bereziki bi irakasle nagusi Jean Etxeparek aitortuak: Jean Hiriart-Urruti eta Arnaut Abadia134. 2.1.1.1.1. Jean Hiriart-Urruti (1859-1915) Jean Hiriart-Urrutiren kazeta-lanek sarri samar ikusi dute argia liburu gisa135, haren euskara argia eta zalua erakargarria baitzaio irakurleari. Oraingoan haren maisutza estilistikoa ez da hizpidetzat hartuko; bai, ordea, haren maisutza pastorala Eskualduna kazetaren orrialdeen bitartez gauzatua, bertako erredakzio-burua izan baitzen urte batzuetan, nolabait zehaztearren egin zuen lanaren nolakotasuna. Eskualduna kazeta-tresna bat zen xurien eskuan, politika eta gizarte arloko helburuak erdiesteko, euskal gizartean desio zuten bezala eraginda136. Jean Etxeparek ere Eskualdunako argitaratze-plaza erabili zuen, eta astekarian bertan Hiriart-Urruti kalonjeari panegirikoa egin zion, hura hil zenean; eulogio horretan itzalik ez da ageri. Seinalagarria da politikan Jean Hiriart-Urrutik zeukan jokabidea: Zizeron zalea izanik, legelari erromatarraren politikan murgiltzeko joera beretuko zukeen Larresoron irakasle zelarik137. Beraz, klasikozalea zen Etxeparek maisutzat izan zuen Hiriart-Urruti kazetariaren formazio politikoa, Larresoroko Seminarioko irakasle batengan espero izatekoa denez. Bestalde, Jean Etxeparek berak utzi digu idatzia Eskualdunako erredakzio-buruak zer jokabide zeukan politikari buruz: erlijioko fedeari lotuagoa nahi zuen jendea, lege-jakiturian argitua baino; arrazoia: legeak ez dira fidagarriak, eta, aldakorrak direnez gero, gertakarien konplexutasuna ulertzea ez dago irakurleen eskumenean. Jean Etxeparek kritikatu ez zuen Hiriart-Urrutiren aitakeria horrek zuhurragotzat dauka "ele onez jende gaizoaren atxikitzea bihotzez azkar, barnea erlisioneko fedeaz lagundua beti"138. Epealdi historiko hura gogoratu nahi duenak jo beza Jean Hiriart-Urrutiren orrialdeetara. Adibide baterako eta literaturarekin lotuta, ekar daiteke hona beraren "Zola zikina" artikulu erasokor samarra, izenburua bera nahikoa adierazgarria baita139. Horrekin ilustratu daiteke estamentu baten jokabidea sorkuntza-lanei buruz. "Zola zikina"-k gogorarazten digu Lourdes (1894) Émile Zolaren liburua irakurtzea bekatu mortala dela, horrela ezarri baitu Erromak erlijioari irain egiten diolakoan; kazetaria naturalismoaren kontra dago, era berean. Aita Santuak eta Elizako buruzagi handienek eta sor-lekhuko mintzairea. Are gehiago estekatzen da bakhotxa bere herriari eta herriko mintzaireari, mintzaire hura eta herri hura nehun ez bezalakoak direnean, nola baitira oroen arabera, Eskuara eta Eskual Herria. Zonbatenaz ez gehiago, herri hartan eta mintzaire hartan erroak barna eginak dituenean lur hunen gainean Jainkoak gizonari eman zezaken arbolarik ederrenak, erran nahi dut erlisionearen arbola?" 141. 2.1.1.1.2. Arnaut Abadia (1843-1916) Jean Etxeparek filosofia-maisu izan zuen Larresoron Arnaut Abadia, eta hura hizpide hartuta artikulu bat argitaratu zuen. Artikuluan, maisu ohiaren soslai batez ere afektiboa egiten du, lehenik. Gero, honela dio irakaslearen irakaspenetan barneratuta: "Hari dakogu zor, Eskual-Herrian zerbait giren gehienek, gure adimenduko indarrik hoberena: zoin bidez dabilen xuxen jakitea; makur doala zertarik gitazken ohart, sendo gireno; zer den gure arima; mendetik mendera jakintsunek nolako jaidurak daizkoten hauteman; zerk duen egiten ongia, ederra zerk, zerk egia; ..."142. Irakasle izandakoaren oroitzapen-artikulua idazten duenean, Jean Etxepare 1914ko gerla-tokietan da, esan nahi da, zirkunstantziak hala beharturik, nazio-mobilizazio orokorraren erdian, non ezberdintasunak albo batera uzteko premia egoten den, bereziki disidentziak direnean. "Zuhurtzia" ere jaso omen zuen Abadiarengandik, jakitate guztietan ederrena zaiona. Lehentasun-aukera hori ez dirudi Jean Etxeparerengan beti irautekoa denik, bereziki joera neopositibista hartzekoa zenarengan, zeinaren arrimuan zuhurtzia orok egia-balioa gal dezakeen. Ez dirudi, bestalde, bitalismo nietzschearraren arrastorik dagoenik, eta bai, aldiz, ortodoxia aristoteliko-tomistaren araberako hautua. Egia ote gerla-tokietan "zentzua" itzuli zitzaiola, haren solaskide kristauek nahi zuten bezala? bazuen ere, ez zion ikerketaren emaitzak publikoki agertzeari hain irmoki eutsi azken urteetan, bere gizarte-irudiari kaltegarria izan ahal zitzaiolakoan lekukotza heterodoxoa ematea. Idazlearen kezka intelektuala dela eta, Beribilezen adierazgarria da "Itsasoa kukulauka" hamargarren atala non idazleak bere bilaketa bitalaren eboluzioaz diharduen, gaingiroki, agian, baina xehetasun interesgarriz. Hala ere, esango digu idazleak bizitzaren gaztaro bitalista (nietzschear) hura neurri batean gainditutzat jotzen duela aspekturen batean edo bestean, bederen, Beribilezeko proposatuko den irakurketa honetan. Lehenengo begiratu batean, jarrera etorkor hori ez dator bat zehatz-mehatz idazleak Piarres Lafitteri esaten dionarekin bizitzako azken gutunetako batean, alegia, gaztetako lepotik duela burua, nahiz eta behialako adierazpide gordinak baztertu dituen157. Beraz, ikertu beharko da idazleak bizitzako amaieran nolako gogoeta egin zuen pentsaera mailan. Piarres Lafittek zerbait badio horretaz, baina hurbilagotik begiratzeko mudaketa da, datu itxura batean kontraesankorrak baitaude. Gure aburuz, litekeena da medikuak garai bateko pentsamoldeari ñabardurak egin izana bizitzaren amaiera aldera. 2.1.2. Pentsamolde baten iturriak 2.1.2.1. Sekularizazioa eta antiklerikalismoa Pentsa liteke Jean Etxepare Loiola bisitatzera badoa, derrigorrezkoa dela aipatzea bederen Elizarekiko zuen jarrera, eta nolabait idazleak sakontzea zuen jarrera bitala. Esan daiteke gauza bat dela Etxeparek Beribilezen islatu nahi izan zuen espiritua, bera bizi zela publikatu behar zuen Beribilezen, eta beste bat bestelakoa gutun pribatuetan eta lagunekiko harremanetan esandakotik heldu zaiguna, bizi zen bitartean plazaratu gabea. Atal honetan leku bat egingo zaio bigarren meatze horretara. Aipatu dugu idazle helduak zuen zuhurtzia bere ustez egia zena zabaltzearen egokitasun eta abaguneez, baina bestela ere heldu zaizkigu lorratzak medikuaren gogoa hobeto ezagutzeko lagungarriak. Garrantzitsua izan daiteke ezagutzea Jean Etxepare unibertsitarioak Bordelen jaso zituen heziketa eta eraginak, Elizarekiko harremanen puntu honetan. Jon Casenave kritikariak jardun du Bordeleko Unibertsitateko artxiboetan arakatzen ea Jean Etxepare Émile Durkheimen eskoletara joan ote zen, eta medikugaiaren balizko matrikula baten peskizan. Ez du ezer aurkitu positiborik. Ordea, Durkheim (1858-1917) eta Etxepare garaikideak dira eta unibertsitate hartan batera ibiliak 1894-1901 urteetan158, bata irakasle eta bestea ikasle. Émile Durkheimek Bordeleko lanpostua 1887an lortu zuen, 1902an Sorbonara aldatu zen arte159. Durkheim, agian jatorriz gutxiengo judukoa izateagatik, neotomismotik urrundu zen eta ideia laiko eta errepublikarrak beretu zituen, Dreyfusen alde jarri baitzen 12 urte iraun zuen afera hartan (1894-1906). Orduan, Iparraldean neotomismoa zen nagusia, monsinore Mathieu euskaltzalea figura nagusia zela, beheragoko atalean azalduko denez; Bordelen ere bai, beharbada. Badirudi neotomismoa dela Lafittek Etxepareri proposatzen dion philosophia communis hedadura zabalekoa euskaldunen eta alemanen artean, medikuak baztertua, Lafitteri kasu eginez gero160. Erabateko konfirmaziorik egon gabe ere, Etxeparek Durkheimen ezagutza bazuen itxura guztien arabera. Durkheim bazen norbait Frantzia hartan, eta erratzeko motibo handirik gabe postulatu daiteke Etxeparek Durkheim soziologoaren diskurtso laikozalea jasoa zuela, adi eta arretaz zegoeino gizarteko gorabehera nagusiei. Etxepare 1901ean hasi zen Eskualdunan argitaratzen bere lehen artikuluak, beraz, formazio-urteak bukatu eta berehalakoan, unibertsitate-ikasketak gogoan zituela. Ez da harritzekoa, urteak pasatu ahala, Elizaren tutoretzapeko gizartean biziko zen gazte hark iritziak modulatu behar izan bazituen. Émile Durkheimen lana izan zen moral kristaua ordezkatuko zuen moral zibila eraikitzen saiatzea, besteak beste. Bete-betean ezagutu zuen teologiaren krisia, eta erlijioa ikuspegi zientifikotik aztertzen saiatu zen, gizarteko beste fenomeno baten gisa. Jean Etxepareren Beribilezen badaude zantzuak bide horretatik. Medikua saiatzen da klerikalismoari irtenbide zibila ematen, antiklerikalismoan eta intolerantzian erori gabe161. Hala ere, medikuak dituen tik batzuk ez dira antiklerikalek zerabiltzatenen oso bestelakoak, gutxitan bada ere: arrazoiarekin ala arrazoirik gabe? Adibide gaur egun irrigarri suertatzen den bat jartzearren, zenbait antiklerikalek elizako pertsonen baitan "arraza" berezia aurkitu nahi zuten, keinu eta jokabide bereziekin. Muturreko adibide bat emanez, kraneometria ere erabili zen erakusteko fraideek burmuin txikiagoa zutela162. Aldudeko medikuari jesuitetan hezitako gizon gazteak harrigarriak iruditzen zitzaizkion ("eta harrigarri egoitekoak, ez balituzte berriz chederratu izan, emekiemeki, bertze esku batzuek [etchean edo herrian]"163). Badirudi Jean Etxepare klerikalismoaren aurkakoa zela164. Orduko giro latza ulertzeko, jakin behar da antiklerikalek klerikalismoa ikus zezaketen bezala fedearen agerraldi soiletan, klerikalek ere antiklerikalismoa ikus zezaketela edozein laifikazio-ekimenean. Piarres Lafitte eta Luis Villasante bezalakoen garaian, Eliza sentibera samar zegoen beren edozein eskumen murrizketaren aurrean, adibidez, Lafitteren pertzepzio beligerantea hau izan zitekeen: abiatzaileak, nahiz era herri-literaturan baziren aurreragoko zantzuak, trobadore, goliardo eta fabliaux direlakoen artean. Gaur egun, antiklerikalismo zabar horren erakusgai izan liteke, agian, Charlie-Hebdo bezalako aldizkari satirikoa, bide batez esanda, horrela jokatzeko eskubidea ezin ukatu bazaio ere. Zenbaitek klerikalismoa ikusi uste dute fedearen agerpen soilak diren agerraldietan. Jean Etxeparera bueltatuta, Buruxkakeko (1910) "Nor irakasle-zer irakats" artikulua antiklerikalismoaren puntu gorenean idatzitakotzat jo daiteke, hau da, 1880-1905 urte gordinetatik hurbil samar, Frantziako historian horrela izan baitzen. Artikuluan, jakina denez, Elizaren agenteei irakasteko egokitasuna ukatzen zaie, horien ordez aita-ama familiakoak hobesten direla, bizimodua zer den badakitelakoan, erlijiosoek ez bezala. Artikulu hori zentsuratu zuten medikuaren ahaide hurbilek, eta Buruxkak ez zabaltzeko arrazoi nagusietakoa izan zen artikulua, sexuaren inguruko beste batekin batera. Etxepare aita-ama familiakoen aldeko hobespen-iritzi berekoa da 1931an, defendatzen duela: "Elizaren chedeez mintzatu zaizkit. Onhartzen dut haurren orotaz argitzea lukela, eta azturen xederratzea. Baina ikusiak ditut eta haztatuak, nor-nahik bezain ontsa, gibelondoak, eta sekula baino azkarkiago daukat, erlijioneko erakaspen bereiz batzuez kanpo, argitzale hedadurakoagoak eta chederratzale chuchenago, apainagoak litazkela apez ez serora ez litazken katoliko batzuk –familadun aitama katholiko batzu, ahalaz,- apezak eta serorak berak baino"168. Iruditzen zaio aita-amek badutela, liburuetako jakintzez aparte, bizitzatik jasotako irakaspenak emateko gaitasuna. Gainera, apaizek askatasun falta daukate hala adimenean nola bihotzean169. zonbaitek badakikete beren gostuz deus ez zitzaiola okaztagarriago apezen kontra ahotaraka mintzatzen entzutea baino. Ez zituen ere gure jakintsun fededun erran edo aburuak erdeiantzen; berak salatu dauku Aita Sertillange-n (sic) liburuak artoski irakurtzen zituela"176. Atal honetan ikusi dena da Jean Etxeparek Loiolako bisitan egin behar izan zituen diplomazia-ariketak ez zirela nolanahikoak izan, publikatu behar zuen Beribilezek bidea egin zezan arantza posibleen artean. Idazlearen irakurketak direnaz bezanbatean, bi hitz. Jean Etxeparek argitaratutako idazkiek erakusten dute ez zela txokoan bertan gozo eginez itsu bizizalea, baizik eta nazioartekoaren berri bazuela, ezagututa hala medikuntzaren arloko azken aurrerakuntzak, nola bestelakoak: filosofikoak, teknikoak, ekonomikoak, emigrazioaren berri, etab. Atal honetan idazlearen pentsamolde humanistikoari lotuta aitortu zaizkion erreferentzia nagusien errepasoari ekingo zaio, idazlearen literatur produkzioarekin lotuta. Beste ildo batetik, beraren pentsamolde zientifikoa ikertu du zenbait lanetan Kepa Altonagak177. 2.1.2.2. Best-sellerra Jean Etxepareren gogokoen artean bazen erlijio-liburu kristau bat ere, Piarres Lafitteri sinestekotan: Thomas Kenpisen (1380-1471) Jesu Kristoren Imitazioa. Apaizaren arabera, medikuaren liburu "hautetsiena", hain zuzen, idazleak psikologia-joko hutsera itzulia, tamalez, Piarres Lafitteren aburuz. Hala ere, ikusiko da Lafitteren lehia Etxepare kristau baten irudia ematearren. Pesimista eta malenkoniatsu samarra da, berez, garai batean Europan Bibliaren ondoren bigarren best-sellerra izan zen Imitazioa idazlan hau178. Jean van Ruusbroecken mistikatik eta devotio modernatik edan zuen, besteak beste, zeinarekin espiritualitate modernoa boladan jarriko den, berez, psikologikoa izanik -ezen ez intelektuala edo morala-, eta arimaren mugidak atzemateko kezkatia. Izan ere, aszetikoa eta morala baino gehiago, mistikoa da Imitazioa: Jesusekin barne-solasa izatera bultzatuko du irakurlea. Bizitza izpirituala aurrerantzean barne-bizitza izango da179. Euskaraz ere Imitazioak hainbat argitaraldi izan zituen, euskal liburuek arrakasta txikia izan ohi zuten artean. Zehatzago, badira Imitazioaren 800 eskuizkribu (1424 eta 1500 urte-bitartean), inprimatutako argitaraldiez eta moldaketez aparte. Beraz, lanak zabalkunde garrantzitsua izan zuen. Leon Leon-ek ere argitaratu zuen bat euskaraz, Jean Etxepare bizi zela, eta badirudi medikuak arinago hizkuntza-orrazketa egin ziola. Sakelan eraman ohi zuen liburua. Konpara daiteke, adibidez, euskarara behin baino gehiagotan ekarria izan den beste antzeko best-seller batekin, alegia Filotearekin. Saleseko Frantziskoren Filoteak kristaua gizartean murgildua nahi zuen, Imitazioak ez bezala180. Hala ere eta bidenabar esanda, argitu bedi devotio modernaren izaera mistikoa batzuek auzitan jartzen dutela, Imitazioa barnean dela. Jean van Ruusbroeck mistikotzat dutelarik ere, devotio modernari kutsu aszetikoa hartzen diote181. Debozio modu hau, berez katolikoa izanagatik, protestantismoaren aurrekaritzat ere jotzen da. Jean Etxepare helduaren balizko sinestearen harira Piarres Lafittek medikuaren kristautasuna aldarrikatu nahi du, gutxienez haren bizitzaren azken aldian, Beribilez argitaratze inguruko urteetan: "Bitxi bada bitxi, beti atxikia egona zitzaion Jesu Kristoren Imitazioari, nahiz liburu hori ez zuen erlisionezko bezala hartzen, bainan bai zuhurtziazko esku-liburu bat balitza. Jakingarri da Leon Leon apezak liburu hori itzuli zuelarik euskarala, Etchepare jaunak nahi ukan zuela bururen buru orraztatu ditaken errespetu handienarekin. Lan horrek ez zion segur kalterik egin. Nunbait berak ez ote du idatzi: Nik egun oroz ohoratzen dut Jesu Kristo? Uste dut bere azken hilabetean bakea jarri zitzaiola bihotzean eta gogoa ere argitu"182. Jean Etxeparek ere baieztatzen zuen kristau-doktrina bereziki bihotz-altxagarria zitzaiola, nahiz eta "Elizako buruzagi politikero"-en jokabidearekin ados egon ez. Jainkoari buruz dio, urte luzeetan ahalegindu arren, Izate hori bere baitan zer den ez dakiela, beti egiten eta desegiten ari dela izan ezik183. 2.1.2.3. Bizimodu garratz eta seriosa Jarraian, ekin egingo zaio Jean Etxeparerengan eragina izan zuen bigarren pentsaeraiturri bati, Piarres Lafitteren arabera. Idazleak Arthur Schopenhauerengandik (1788-1860) jasoko zuen "bizimodu garratz eta serios" baten beharra, Piarres Lafitteren hitzez hitzeko aipuaren arabera184. Arthur Schopenhauer famatua da ezkortasunaren filosofo gisa. Mundua –diodohakabea da, eta giza natura deitoragarria, bistan denez eta enpirikoki erraz aski egiazta daitekeenez. Nahimena beti soseguaren bila dabil: haren nolakotasun nagusia ekitea izanik, estilísticas. Nos encontramos ante un autor laico y laicizante, "civil" como se dice hoy, excelente lector de Nietzsche. Un humanista y a la vez un espíritu científico"187. Badirudi Buruxkakeko zenbait pasarte inspirazio nietzschearrekoak direla, hala nola, "Amodioa"188, "Egiaren hiru itxurak", "Mediku zaharrak gazteari" eta beste pasarte zenbait ere, bai liburu berean bai handik lekora. 2.1.2.4.1. Egia perspektibista Hurrengo pasarteetan excursus bat egingo da idazlearen Buruxkak lehen liburuko atal baten aitzakian. Balioko du konturatzeko Jean Etxepareren idazkeran nola obratu zuen Nietzscheren filosofiak eragina. Hain zuzen, irakurketa proposamen bat da, ez derrigorrez bakartzat hartu beharrekoa, baina esan daiteke ahalmen heuristiko seinalagarria duela. Diote Jean Etxeparek alemana "ontsa" ikasi zuela Larresoroko Apaizgaitegian estudiantea zela189. Ernst Haeckel eta garai bereko Friedrich Nietzsche irakurriko zituen, alemanez edo frantsesez. Bizkitartean, ez da alferrekoa izango erakustea idazleak Nietzscheren pentsamenduari zein moldez atxiki zitzaion gaztetan, argiago uzteko azken urteetan nola jokatu zuen. Baiezta daiteke "Egiaren hiru itxurak" (Buruxkak-eko atala) epistemologia nietzschearra ezagutzen duen idazle baten berridazketa ariketa dela. Bertan kontatzen da nola bi mendizalek etxerakoan nekazari batzuk ikusten dituzten, abuztuko gari-bilketan ari. Mendizale narratzaileak ekiten dio giza talde horren karakterizazio moralari. Karakterizazio edo egia bakar absoluturik ez da, itxurak badira, ordea, hiru hain zuzen. Friedrich Nietzscheren arabera, egia posibleen artean bat hautatzen da bizitzeko, dena baita interpretazio kontua: "Zer da gure adimendua, hartaz baigaude guziz hantuak? Gauza guti. Badakiguia deus ororen buruan? Badea errotik ezagutzen dugun zerik? Hoinbertze menderen ondotik, belhar osto bat bakarra ez du egin ahal ukan oraino gizonak, ez eta ere zilatu bera nundik heldu den, norat doan, zer den zeru gain hortan, noradino doatzin horko eremuak, nola gauden zenbeit urtez baizirik gero itzaltzeko, heriotzeak ea hiltzen gituenez osoki, ala bertze norapeit bertze itxura batekin apaindurik alharat eremaiten? Lur huntako itzulikez berez, ez daudea gure argiak bethi heintsu bat, hitzak baizik edo izenak ez direlarik aldatzen?"194 Egiaren ikusmolde horren arrastoa egon daiteke Donostiako petrikiloren pasadizoan ere, narratzaileak sasi-medikuaren jardunaren balorazioa egiten duenean. Kontua da Donostian lapurtar batzuen solasa entzuten duela elkarri kontatuz nola petrikilo batek gaixotasunetik aterako dituen, sudur-ebakuntza ustez miragarri baten bidez. Gaitzets zezakeen lapurtarren jokabidea medikuntzaren ikuspegi positibo bati eutsita; aldiz, ironiaz eta perspektiba humanistaren zentzuaz petrikiloren praktikaz gogoeta egiten du, kalterik ez dakarrelakoa aipatuz. Badagoke hor aire nihilistako epistemologia bat, Nietzscheren estilora. Izan ere, Nietzschek nahiago zuen iradokizunak eskaini, aieruak jaulki eta hipotesiak proposatu arrazoitze-lerro zorrotzak eraiki baino. Ez dago eztabaidatu ezineko baieztapenik. Baieztapenaren egia-balioa txikiagoa da, baieztapenaren bizitza-balioa baino. Hau da, egia baten balioa bizitzaren mendekoa da, alegia, kontuan duena ea gizakiei balio dien, ahaztu gabe norberak beharrezko dituen iraute-, loratzeeta hazkunde-baldintza apropos eta bereziak. Egia jarriko da epaimahai horren aurrean. Hiruretan itxura zentzuzkoena da "Egiaren hiru itxurak" kontakizunaren amaieran hobesten den hori, eta narratzaileak bizimodua orduko gizarte hari egokitzeko doiena, esan daiteke: bateko mediku batena, gizarte-armonian bizi nahi duenarena. Argi eta garbi, ez da, inondik inora, irakurle potentzial gehienek arbuiatuko luketen aterabidea ematen dena. Eztabaida filosofiko bat irudi bidez planteatzeko modu honi buruz zerbait esatea badago. Hau da, mendian behera datozen mendizaleek aurrez aurre duten imajina bat moralki nola interpretatu da arazo nagusia kontakizun honetan. Askotan, Nietzscheren jokabidea ere literarioa zen, ereduak eta metaforak literaturatik hartzen baitzituen, izan ere, haren izkribuak Alemaniako literaturaren historian kanonikoak dira, ez bakarrik filosofiaren historian. Jean Etxepareren testu honetan ere bada asko horrelakorik. Adibidez: "Gorachago beha zoin pollit emaiten duten herriko etcheek, churi churia, metan, elizañoak gain hartarik zaintzen dituela. Arrai iduri dute hil-herriek berek, egunaren argiak gainditzen dituelakotz. Nork daki, guk ez ikusirik ere, ez direnez hil gaichoak beren egoitzetarik jalgiak —hotz eta ilhunak baitzeiezte— alhorretarat jausteko, beren haurren laguntzea gatik lehenago berek hain laket zuten ogi sartzean?..." 198 Metaforak eta irudiak ere bazerabiltzan Nietzschek erruz. Beribilezen itsasoarekin egiten duen jokoa ezpal honetakoa izan daiteke199, hau da, literatura-jantziz agertzen da eduki filosofikoa. Zinez, egia absoluturik ezean, Nietzscheren ustez, filosofia da kasu baten aurrean aldeko eta kontrako argudioak bilatzea interpretazio eta ebaluazio bakoitzeko (making cases). Ez dira ohiko argudio filosofikoak: esaterako, "Egiaren hiru itxurak" kronikan ere horrela jokatzen da (Buruxkak). Mesfidantza eta susmoa eraikitzen da akastuntzat jotzen diren egia-modu batzuen aurrean, eta sinesgarritasuna kentzen zaie, erakutsiz duten ahultasuna. Ezeztatze edo errefutaziorik ez dago, egia haien seriotasuna kolokan jartzen da. Nietzschek ez zituen baieztapenak demostratzen, eta hipotesiak eta ondorioak saiakera gisa ematen zituen, behinbehinekotasunez. Bere egia propioak izateko eskubidea aldarrikatzen zuen, amaitu ezin zitekeen egiaren bilaketa baten barnean. Jean Etxepareren egia perspektibista horiek ez diete ixten bidea beste interpretazio batzuei, moldaketa berriak egiteko bidea zabalik geratuz. Buruxkakeko "Amodioa" kontakizunean ere, amodioaren inguruko entsegu dialogatu filosofikoa, egia itzuriezinik ez dago, badaude aieru batzuk eta narratzaileak amaiera irekita uzten du. Perspektiba bidezko hurbilketak dakar ereduak eta metaforak erabiltzea, iturria edozein izanik: Nietzschek har zitzakeen horiek literaturatik, artetik, natura-zientzietatik, gizarte-zientzietatik, psikologiatik eta abarretatik. Beribilezen sinboloen artean ditugu Olerkiaren tenpluaren irudia, usoaren sinboloa, hiri-itxurako hodeien alegoria... Nietzschek argi zekusan ikerketa modu horrek edo posiblea den beste edozeinek ezin erdiets ditzakeela metafisikak tradizionalki izan dituen helburuak. Metafisikaren eretzeko eszeptikotasun hori medikuaren gustuen araberakoa zen eta horrexegatik azaldu nahi da hemen. Alemaniarraren ustez, ez dago ezer esanguratsurik ulertzerik. Filosofia honetan, moralitatearen ingurukoak ohikoa dena baino hobeto ulertuko dira bakarrik saiakera-espiritu honetan ulertzen badira: giza bizitza, historia eta esperientzia ere bai. Fenomenoz osatu dugu guri "ardura digun mundua", "guk sortutako" modu askotan eta oso errealetan. Nietzschek erabateko errealitatearen Grial Santua ordezkatzea proposatu zuen, bereziki errealitatea jainko transzendente gisa edo "izatearen benetako mundu" gisa ulertzen bada. Baina gizakia eta giza gorabeherak baino ezin baditugu ulertu ere, jakintza mugatu hori lortzea mereziko luke eta garrantzia luke. Bizitza hornitu daiteke berez ez duen balioz eta esanahiz. Nietzschek aukera hori agenda filosofikoan txertatu zuen. Gizakiek gaindituko balute absolutuak izateko premia etsipenean eta nihilismoan erori gabe –eza eta ezereza desiratzea-, izango lukete beren burua baieztatzeko modu berri eta jasangarriagoa, fikzioetan, ilusioetan, ezinezko ametsetan ibili gabe, eta fede bilaketa bortxatuei amore eman beharrean. Hori da Nietzschek paratutako irtenbidea, kristautasuna eraitsi ondoren200. Esanahia eta balioa birpentsatu behar dira, posible zaigunera geure burua egokitu ahal izateko. Nietzscheren pentsamenduak ez du horrelakorik eskainiko, pentsamendua baino zerbait gehiago behar baita, alegia, behar da bizialdia modu sortzailean bizitzea beraren kalitatea hobetzeko. Interpretazio gisa, Jean Etxeparek kontakizun honetan ematen duenaren antzekoa dirudi Nietzscheren egiaren ikuspegiak. Jon Casenavek tesian proposatzen du "Egiaren hiru itxurak" honen interpretatzeko Michel de Montaigneren "Les trois commerces" atala kontuan hartzea haren Entseiuaken. Ahalmen heuristiko handiagoko proposamena aurkeztu nahi izan da goiko paragrafoetan. Beribilezen ere esan daiteke gaztaroko Nietzsche-zaletasunaren oihartzunak badirela, aldian aldiko balorazioarekin, eta ez beti erabateko adostasunez. Ikusiko da. 2.1.2.4.2. Estetizismoa eta Olerkia Arestian aipatutako egia metafisikoki ezin ezagut daitekeelako hori ondo uztartzen da Jean Etxeparek beretu zituen pentsamolde-erreferentzia batzuekin, alegia, batetik, Arthur Schopenhaueren eta, bestetik, Ernst Haeckel eta Hans Reichenbach positibisten pentsamoldeekin. Beraz, badirudi ehundura koherente bati lotzen zitzaiola Jean Etxepareren mundu intelektuala, ala, bestenaz, koherentzia pentsalari horiek partekatutako mende-giro baten seinalea izan daiteke, metafisikaren kritikan ardaztua. Azpiatal honen egitekoa da funtsatzea Beribilezen bizpahiru aldiz agertzen den "Olerkia"-ren goraipamen suharrek eta egiten zaizkion azpimarrek lotura izan dezaketela Nietzscherengan ere baden estetizismoarekin. Hala ere, estetizismoak ez du edaten iturri bakarretik, eta fenomeno hedatua zen XIX. mendearen amaieran. Azalduko da, segidan, estetizismoa zein pentsaeraren bidezidorretatik agertu zen. Garai hartan, darwinismoak materialismoari bidea ireki zion; Ernst Haeckel ere, Jean Etxepareren irakurgaietako bat, darwinismoaren zabaltzailea izan zen Alemanian. Gizakia igaro zen Jainkoaren eskuetatik, animalia-erreinuaren ardurapera. Nietzschek zientziaren datu negatibo hauek beretzen zituenez, batetik, zientziaren autoritateari azpijana egiten zion, eta, bestetik, ez zuen zientzia nahikotzat hartzen giza esperientziaren berri emateko: egiaren premia gaindituta, gizakia mundua sortzera abia zitekeen. Nietzschek uste zuen Ilustrazioak kristautasuna ahuldu zuenez geroztik, zientziak erlijioa eta metafisika eraitsi zituela, kristautasunari ukaldi gaitza emanez. Unibertso amoral eta xalo batean esanahi estetikoa besterik ezin zitekeen egon, gizakiak berak eratxiki hura. Kristautasuna abaildu eta gero iraun ahal izateko, Nietzschek, besteak beste, ideia batzuk baliatu zituen: bitalismoa eta estetizismoa, besteak beste. Bitalismoa, lehenik, antidotoa zen arrazionaltasun zientifikoaren eta haren ondorio pesimisten kontra. Nietzscheren kasuan ikuspegi Dionisiakoan laburbil daiteke. Bitalismo dionisiakoa aurretik ere sumatu du kritikak Jean Etxepareren idazkietan201. Bigarren, estetizismoa: filosofia alemanak artea erdigunean kokatzen zuen, Schilleren eta Schopenhaueren bitarteko aldian. Existentzia eta mundua estetika-fenomeno gisa baino ezin litezke justifika, behin erlijioaren eta moralaren nagusitasuna amaituta. XIX. mendetik XX.era igarotzean idazle "dekadenteek" ere estetikaren aldeko apustua egin zuten, ez baita Nietzscheren gogaideek soilik eginiko apustua202. Estetizismoa, alde batera, materialismoaren eta kapitalismoaren aurkako erreakzioa zen: Ingalaterran, adibidez, baziren Victoria Erreginaren (1837-1901) azken garaian prerrafaelitak eta Oscar Wilde203. Estetizismoa bazen "ethos burgesa" delakoa gorpuzten zuten "filistino"-en kontrako erreakzioa ere. Frantzian, esparru honetan, l´art pour l´art (J.–K. Huysmans-en A rebours (1984)) eta sinbolismoa zeuden. Espainian, Juan Ramón del Valle Inclánek Sonatas idatzi zituen dekadentista gisara, halatan non sinbolismoak Modernismo izena hartu zuen. Euskal Herrira ere heldu zen sinbolismoa Lauaxetaren eta Lizardiren bidez Beribilezen garaitsu horretan. Lauaxetak berak ere gizarte burgesari kritika egin ziezaiokeen, nahiz eta Bilbon bizitzen jarri, Laukizetik etorrita. Jean Etxeparek euskal tradizio horretan kokatzen du bere burua Beribilezen, "Olerkia"-ren dohainak bizpahiru aldiz goretsita. Hain zuzen, arrasto horretan sailka daiteke Beribilezen egiten duen Donostiako hazkunde berriaren eta materialistaren kritika, "Olerkia"-ren alde agertuta. Donostiatik aurrera errepidean aurkitzen dituzten jauntxo harraparien kritika ere aipatu ethos burges horren kontrako arbuioarekin lot liteke. Alabaina, estetizismoak etika eta politika bigarren mailan kokatuagatik ere, Beribilezen bada kezka etikoa eta erlijiosoa, politikaren aldeko aztarnarik apenas dagoen arren. Onenean, estetizismoa indar zaharberritzailea zen itsusitasunaren, zakarkeriaren, zapalketa eta injustizia latzen, konplazentziaren, hipokrisiaren eta filistinismoaren garai hartan. Edertasunaren bilaketa zen, sinetsiz Edertasunak balio independentea zuela. Txarrenean estetizismoa idealismo lausoa eta manierismoa baino ez zen, gizartetik erauzitako frikien jarrera bitxia. Nolanahi ere, garai-giro baten barruan kokatu nahi izan da Beribilez aurreko paragrafoetan. Ez da zailtasunik gabea jakitea XX. mendeko lehen heren hartan Euskal Herrian zer korronte zehatzi jarraitzen zitzaion idazle bat, Europan bertan ere beren artean loturik zeuden hartan. 2.1.2.5. Positibismoa Adierazgarria da kritikak behin baino gehiagotan azaleratzea positibismoaren eztabaida errepikakorra, adibidez, Piarres Lafitte Jean Etxeparerekiko solasez ari dela "Notre maître M. le Dr. Etchepare" artikuluan. Positibismo hitz solte horren aipamen soila agertzen bada ere, erraz antzeman dakioke bi lagunen artean izan zituzten ika-miken testuinguruan garrantzia izan zuenari. Jean Etxepareren "positibokeria"-z mintzo zaigu Piarres Lafitte beste lan batean ere204. Ez da harritzekoa, XIX. mende amaierako giro frantsesa ezagutuz gero. Estatuaren eta Elizaren arteko bereizkuntzaren auzia pil-pilean zegoen, eta zientziaren eta fedearen arteko tirabirak eguneroko ogia ziren. "Jean Etchepare osakin zenak ere bere Buruxketan (1910) erakutsi zuen franko bortizki bere positibokeria, ez bazituen ere golkoan zituenak oro argitaratu. Geroztik, behin edo bertze mintzatu gira harekin gauza hoitaz, nahiz ardurenean auzi horiek ixilik zauzkan"205. l´esprit positif (1844)209 da. Comtek zioen gizateriak hiru hazkunde-etapa izan dituela: teologikoa edo fikziozkoa, metafisikoa edo abstraktua eta zientifikoa edo positiboa. Comteren programa beligerantea da, eta jakintzen gizarte-berrantolaketa bat bilatzen du. Historiaren filosofia horrek historiaren amaiera iragarriko du. "Positibo" hitzak izendatzen du erreala dena, kimerikoa denaren aitzi. Ezagutza positiboa da ezagutza arrazionalaren eta esperientziaren bidez egiaztatutakoa. Legeak eta fenomenoak bilatu behar dira, metafisikaren arrazoiak alde batera utziz. Gertakariez haraindikoak ez du interesik. Giza espirituak bi modutara joka lezake fenomenoak galdekatzean. Lehen modura, kausak bila ditzake dela teologikoki, dela metafisikoki. Teologiak galdera kimerikoak egiten ditu, izan ere, naturaz gaindiko botere pertsonifikatuak ezartzen ditu behatu dena azaltzeko. Metafisikak entitate abstraktuei egokitzen dizkie fenomenoak. Bigarren modura, aldiz, giza espirituak esentziari eta zergatiari buruzko gogoeta antzuak baztertuta, esperientziaren eta behaketaren bitartez aztertzen du errealitatea. Positibismoaren optimismoa lotuta dator XIX. mendeko industriaren lehen arrakastarekin, aurrerapenean sinesten baitu, Ilustrazioak bezala. Positibismoaren pesimismoa, aldiz, lotuta dago Jainkoa baztertzearekin. Etxepareri Lafittek nabaritzen omen zion aiurri "hits eta eztia" horren arabera interpreta daiteke. Pentsalari askok ñabartu dituzte Comteren tesiak, eta esan dute teologiaren, metafisikaren eta zientziaren objektuak ezberdinak direla zein beren diziplinan. Teologiari Jainkoa badenetz aztertzea dagokio, eta metafisikari, aldiz, giza bizitzaren zentzuaz galdetzea. Frantziako III. Errepublika positibismoaren oinordekoa da. Positibismo errepublikarra antiklerikala zen, eta sistema politikoa funtsatu nahi zuen Comteren gizarte-erreformatzeko asmoekin bat, zientziei jarraiki, dogma teologiko edo metafisiko oro baztertuta. Beste alde batetik, fede kristauaren araberako espiritu teologikoaren ale gisa, hona hemen Piarres Lafitte bezalako apaiz argitu batek zer esan zezakeen lurraren sorreraz. Bitxia da XXI. mendekoarentzat nola lot zitezkeen XX. mendearen erdian objektibotasun zientifikoa eta depresio psikikoa. Gogoratu Lafittek Jean Etxepareri egokitzen zion "denek ezagutzen ginion barneko ilhundura hits eta eztia"210, Larresoroko Larralde gogo-zuzendariarekin hautsiz geroztik omen zuena. Hona azalpena, eta Lafitte beraren lumatik nihilismo horren kausa: "Erakaspen horiek ez dakarkete ez itsumendurik ez etsimendurik: girichtinoaren arabera, zeru-lurrak adimenduari irekiak daude, adimendu batek eginak direnaz geroz, eta beraz jakintsunek ez dute zeren duda beren iker-lanetan; -hala-hala, bizia ez zaio biharamunik gabeko ziliporta ez deus bat, bainan Jainko on baten gerizapean baliatu behar duen arte saindu bat. Zoin urrun giren gogo ilhun eta kechu batzuen elhe beltzetarik"211. Ziliportaren aipua eta gogo ilunarena badirudi zuzenean Jean Etxepare gogoan duela egin dituela Lafittek. Eguzkitik irtendako ziliporta zen Etxepareren arabera planetaren sorburua, Beribilezen dioenez212. Metafisikari egin zaion kritikaren neurria hartzeko egokia litzateke gogoratzea nola oraindik orain Koldo Mitxelenak txarresten zuen, premia eta etekin handiagoko zereginen izenean, Joseba Intxaustik213 eta Orixek214 zerabilten eztabaida metafisiko moduko bat izatearen kontzeptuaren inguruan Egan aldizkarian215. Erantzuna izango dute eboluzioaren kritika monolitiko kristauek, urteak pasa ahala. Kritikariek, zeinek bere gisara, Jean Etxepareren figura erreibindikatuko dute kristautasunaren altzora biltzeko, nahiz agnostizismoaren aldera biltzeko. XXI. mende hasierako talaia honetatik begiratuta ematen du eztabaida hori bezalakoek zuten garra moteldu egin dela. Eboluzionismo eguneratu baten onarpena orokorra da Europan eta Elizak men egiten dio garai bateko berritasunari, isiltasuna men egitea bada, nahiz eta AEBn kreazionismoa eskoletan irakastearen aldeko ekimen eta oldarrak izan diren ez aspaldi219. Begibistakoa da, alabaina, hala eboluzionismoak, nola kristautasunak doitu behar izan dituztela beren irakaspenak, eta bien arteko liskarrak malgutu. 2.1.2.5.3. Egia probabilistikoa Hans Reichenbachen (1891-1953) enpirismo logikoak Euskal Herriko ohiturei egokitzeko mottoa eskaini zion medikuari: als ob (balitz bezala, alemanez)220. Hans Reichenbach zen enpirismo logikoaren ordezkari behinena; Vienako zirkuluko gainerako zientzialari eta filosofoek bezala, "munduaren ikuspegi zientifikoa" aldezten zuen, "metafisikaren funsgabekeriatik" jaregin nahiz pentsaera221. Tesia 1916an amaitu zuen probabilitatearen teoriari buruz, beraz, Jean Etxepareren helduaroko eragina baino ezin zitekeen izan, baina ahaztu gabe Vienako Zirkuluaren lanak 1907an hasi zirela. Probabilitatearen gaia Reichenbachen kezka izan zen bizitza osoan zehar, eta Jean Etxepare ere harrapatu zuen kezka horrek. Hans Reichenbachek Berlineko Taldea sortu zuen unibertsitatean 1930 inguruan. Geroago, jatorri judukoa, sozialista gaztetan, 1933an Hitlerren Alemaniatik Turkiara alde egitea tokatu zitzaion, unibertsitatetik bota baitzuten. Sintomatikoki, Jean Etxeparek ere Beribilezen gerraurreko giro nahasi hori nabaritu eta deitoratu zuen bizpahiru urte lehenago His recommendation for resolving fundamental ethical disagreements is not philosophy or science, but "social friction""224. Gizarteko ezin konpondu horretaz bazekien zerbait Jean Etxeparek, Eliza eta estatu laikoa iskanbila hutsean zebiltzan garai hartan (imitorioak, Elizaren jokabide erreboltaria, Buruxkakeko zentsura...) Etikari buruz, Hans Reichenbachek dio baieztapen etikoek ez dutela egia baliorik; badira, ordea, borondatearen asmoa gizakia zerbait egitera bultzatzeko. Honi buruzkoan jo daiteke 1951n haren pentsaera laburbiltzen duen irakurleria orokorrarentzako The Rise of Scientific Philosophy liburura225. Haren etika erlatibista da, ez unibertsalista, hau da, proposatzen du taldearen barnean funtzionatzeko behar diren arauak aplikatzea; besteak beste, kontuan izatea gatazka sortzen duten puntuak, ezin-konponduak ekiditeko asmoz. Agian, jokabide hori hartuko zuen Etxeparek bizitzaren azken urteetan. Jokabide horregatik ere ez zion uko egiten taldea lideratzeko eginkizunari, Eskualtzaleen Biltzarreko burulehen gisa jardun baitzen. Hans Reichenbachen beste ideia batzuk ere laburbilduko dira, ikusteko ea Jean Etxepareren jokabidearekin lot daitezkeen, zeren eta Errealitatearen eta pentsaeraren arteko harremana Jean Etxepareren gogoetagaia ere izan zen, goratxoago aipatu dugun Lafitteren lekukotasunaren arabera. Hans Reichenbachek razionalismoa eta idealismoa berdindu eta, haien kritika egiten du. Filosofia horiek ez dira historiaren une konkretu batean errealitate latzari itzuri egiteko mekanismo asmotsuak baino. Horrexegatik dute filosofia horiek errealitatea ezagutzeko ahalmen mugatua, arrazoi bere baitan kiribilduak ezin baitu ezagutza berririk hauteman. Razionalismoak asmoa du itxuren atzean ustez benetan legokeenari atzemateko. Zientzia positiboek lagundu dezakete razionalismoa gainditzen, etorkizuna aurresateko satisfakzioa eskaintzen baitute. Laburbilduz, Hans Reichenbachek razionalismoaren ordez enpirismoa proposatzen du. Bestetik, enpirismo logikoak ez du ukatzen zirraren balioa, baina horien balizko edifikazioaren ardura Platon eta Shakespeare bezalakoei legokieke, baina ez enpirismoak bultzatutako filosofia zientifikoari. Beraz, esan daiteke Jean Etxeparek jaso izan duen zientismo-akusazioaren aurrean, Hans Reichenbachen enpirismo logikoak onartzen duela balio-munduaren garrantzia 1951n, baina mundu hori, artearen mundua bezala, ez dagokio filosofia zientifiko izenez bataiatutakoari. Etxeparek ere goraipatzen dakizki Olerkia eta balio espiritualak Beribilezen. Reichenbach eta Etxepare ondoz ondo jartzeko ariketa honetan, posible da autura ekartzea Beribilezen planteatzen den beste auzi bat ere. Loiolan, narratzailearen eta haren lagun apaizaren artean eztabaida pizten da, ea Ignazioren baitan adimena eta bertutea biak nabarmentzen ote ziren, ala, bestela, bertutea gailentzen zen226. Okerrik ezean, eta testuinguru neopositibistan, apaizak egiten duen bezala Ignaziorengan bertutea azpimarratzeak berarekin dakar erlijioaren egia-balioari buruzko sakoneko eztabaida. Adimena baztertuta Ignaziogan borondatea nagusituko zen, hau da, positiboki egiaztatu ezineko erabaki batzuetan oinarritu zen Ignazio. Izan ere, erlijioa performatiboa da etika bezala, eta ez dago oinarri sendoagoetan finkatzerik. Adierazgarria da iritzi heterodoxo hau narratzaileak apaiz jesuita baten –ez beste inoren- ahotan jartzea, ez berean; horregatik Lafitteren arrapostua izan zen: "Nous souhaitons sincèrement la conversion de ce jésuite". 2.1.2.5.4. Zientismoa Kritikak Jean Etxepareri jarritako etiketa da zientistarena. Zientismoaren gaitzespenkalifikatiboa egokitu ohi zaie honelako baieztapenen batean jausten denari:  Zientziak arteak baino behinekogoak dira, bizi garen mundua ulertzeko, edo, areago, behar dugun guztia ulertzeko.  Zientzia-metodologia da intelektualki onargarria den bakarra. Arteek metodologia hori onartuko dute benetako giza jakintzaren atal izateko.  Filosofia-arazoak zientzia-arazoak izanik, izaera hori kontuan hartuta ekin behar zaie. Zientismoaren adiera murrizketarik gabea hautatuz gero, alegia, zientziak baino ez duela ezagutza arrazionala ematen, edozein bilaketa metafisiko, moral edo erlijioso soberan legoke. Alabaina, ez da hori Jean Etxeparek zientismoa ikusteko duen modua, zeren eta zientziaz gain balio metafisiko eta moralak ere aldarrikatzen ditu, berak Olerkia deitzen duen ikurrean gauzatzen duena, eta, bestetik, Greziako filosofia-ondarean laburbilduta kausitzen duena, ikusiko denez. Inork ez du zientismoa besarkatzen, besteen idazkietan sumatu ohi da beti: positibismo logikoa salatuen artean egon ohi da. Hans Reichenbach Jean Etxepareren interes-iturri zena kokatu ohi da positibismo logikoaren sailean, nahiz eta Reichenbachek gustukoagoa izan enpirista logikotzat jotzea bere burua. Vienako zirkulua aipatu ohi da neopositibismoaren sorburu gisa Lehen MunduGerraren amaieran. Zirkuluaren manifestua 1929an agertu zen: Munduaren ikuspegi zientifikoa. Urte berean, Sigmund Freudek Zibilizazioko ondoeza plazaratu zuen. Lehen testuko baikortasun militante eta aurrerakoiari kontrajartzen zaio bigarreneko eszeptikotasun ezinegona; badirudi bigarrenak eraman duela, handik gutxirako gertakari deitoragarriei erreparatuta. Neopositibistek metafisikari eta teologiari kritika egiten zioten. David Hume-ren burubideei jarraiki, kantitatea eta zenbakiak jotzen zituzten zientzia abstraktuen objektu bakartzat. Arrazoibide esperimentala ere beharrezkoa da. Arazoa da ea esakune antimetafisiko horiek zientziaren bidez egiaztagarriak diren. Historikoki, positibismoa logikoaren ibilbidea 1960 inguruan amaitu zen227. Jean Etxepareren zerumuga intelektuala zabalagoa zen, aurreko erreferentziek iradoki lezaketena baino. Izan ere, hobetsi zituen autoreei gaineratu dakizkieke, ezagutu arren, beretzat hartu ez zituenak. Interesgune horiek jasotzeko, baditugu ezagutu zutenen lekukotasunak eta medikuaren gutunak. Lagungarria da inguruan izan zituen lagunak nor ziren jakitea ere, idazlea kokatzeko. Berrartu daiteke berriz Piarres Lafitteren lekukotasuna zeinak esaten duen halako batean Blaise Pascalen (1623-62), Newman kardinalaren (1801-1890), eta Henri Bergsonen (1859-1941) lanak solasgai izan zituztela elkarrekin. Jean Etxepare harremanetan zegoen inguruko euskaltzale eta euskalariekin. Adibidez, Piarres Broussain goraipatzen daki: "eskualdun zuhurrenetarik bat"228. Beste etsenplu baterako, Georges Lacombe hizkuntzalari-filosofoa ere idazlearen laguna zen. Harreman-sare honetako pertsonekin idazleak truke intelektualak zituen, eta horiei jarraituta jakin daiteke zein izan ziren bere interesak. ustez. Jean Etxeparek eta Piarres Lafittek Newman kardinala ere aipatzen zuten izandako solasaldietan 230. Mathieu antifrankista zen, kinka hartako haren idazki batzuk sarean erakusten dutenez231. Lovainara abiatu zen filosofia tomista ikastera monsinore Mercieren eskutik. Doktrina zaharra osatu nahi zuten fisikaren, kimikaren eta psikologia esperimentalaren ekarriekin. Neoeskolastika da erreakzioa Ilustrazioko arrazionalismoaren, idealismoko immanentismoaren eta positibismoko materialismoaren aurka. Liberalismo politikoaren kontrako ahaleginean, laikotasunaren eta sekularizazioaren kontra jardun zen. Aita-santuek, Leon XIII.ak 1879an eta gero Pio X.ak 1907an, katolikoak sustatu nahi izan zituzten laikoen dinamikotasun zientifiko, industrial, kultural eta inperialistaren oldarrari neurria hartzeko, entziklika banaren bitartez. Mathieuk Modernismoa ezagutu zuen. Modernismoa katolikotasuna garai berrietara egokitzeko Elizaren barneko saioa izan zen, porrot egin arte Pio X.aren entziklika batengatik. Aeterni Patris (1907) entziklikak Modernismoa gaitzetsi zuen. Garai hartan, Mathieuk Modernismoaren krisia ezagutu zuen, eta antimodernista zen, Salaberriren arabera. Modernismoaren kontra, Tomas Akinokoaren filosofia jarraitzeko manua etorri zen Erromatik, katolikoei kultura garaikidearekiko interakzioa zaildu ziena. Oraino 1950ean, Pio XII.aren Humani generis entziklikak tomismoaren autoritatea berretsi eta metafisika ulertzeko modu bat berrezarri zuen. Jon Paulo II.ak tomismoaren aldeko Elizaren hobespena adierazi zuen 1979ko entziklikan, nahiz eta ez bakarrean, baizik eta gainerako korronte garaikide errespetagarri eta jakingarriekin batera. Mathieu apaizgai abantailatua Lovainara joan zen Mercier kardinalarengana tomismoa berritzera. Hona Mathieuren erretratu bat: "Il appartenait à la vague antimoderniste. Élève au Séminaire français de Rome, puis à l´Institut Catholique de Louvain, il ne cachait pas ce qu´il devait à lantzea berriz ere zilegitzak jotzea; erlatibismoaren kontra, izatearen eta baloreen ezagutzaren objektibotasuna; indibidualismoaren zein kolektibismoaren kontra, pertsonalismoa. Agerikoa da, oraindik ere, tomismoaren eta pentsamendu laikoaren arteko eztabaida bizirik dirauela. Beste datu bat eranstearren literaturaren esparrura etorrita, tomismoaren eragina ilustratzeko, aipa daiteke Orixek Antonin–Dalmace Sertillanges (1863-1948) apaiz neotomistaren lanak gogotik irakurtzen zituela, gomendatu ere egiten baitzizkien ezagunei; berdin Jose Artetxek (1906-71). Jose Artetxe euskal idazle autodidaktak A.–D. Sertillangesen La Vie intellectuelle, son esprit, ses conditions, ses méthodes (1921)234 jarraitzen zuen idazteko gidaliburu gisa. Bai Mercierek bai Sertillangesek neotomistatzat zeukaten beren burua. Tomismoaren hedadura hobeto atzemateko ez da ahaztu behar Tomas Akinokoari Doctor communis deitzen ziotela, ez alferrik Agustin santuarekin batera Elizako doktore nagusietakoa baita. Izan ere, Erromako Elizak ofizialki izendatu du lehen doktore gisa. Piarres Lafittek Jean Etxepareri philosophia communis artamendatu zion, areago, euskaldun eta aleman andana jarraitzen zitzaizkiola azpimarratuta. Tomismoaz ari zela dirudi. Gutun batean medikuak diotso ez dela bere filosofia235. Gutun berean, Jean Etxeparek bi eskasia sumatzen dizkie erlijiosoei irakaskuntzan aritzeko: ez ohi dute behar besteko askatasunik, eta liburuetako jakintza adostu ezinik dabiltza munduan bizitzeak gizakiari ematen dizkion irakaspenekin –"egokizko neurrian", gaineratzen du-. Bestalde, heziketa erlijiosoak gazte "harrigarriak" sortzen omen ditu, gerora beste esku batzuek "xederratu" beharrekoak. Gai horien gainetik irakaskuntzaren laikotzea dabil hegan. Piarres Lafitte sekularizazioak zekartzan galderei erantzuteko premian aurkitu zen. Hona ikerlan honen arloan hainbatetan ekarri den Piarres Lafitteren sinestea gutxi gorabehera laburtuta, medikuaren laguna apaiz izatekoei mintzo zaiela: Beribilezen harrerari dagokionez eta zehazki, XIX. mendeko Kontrarreforma giro honetan ulertu behar da Jean Etxepareren idazlanek, Beribilez barne, XX. mendearen hasieran jaso zuten harrera hotza nagusi zen estamentu katolikoaren aldetik. Irakurri besterik ez dago XIX. mendearen bukaerako eta XX. mende-hasierako Vatikanoko idazki ofizialak (entziklikak, eta beste) konturatzeko eliza-giroan zegoen zurruntasunaz, gaurko begiekin begiratuta, behinik behin241. Gaurko talaiatik sinesgaitza egiten zaigu Jean Etxeparerenak bezalako idazkiek izan zuten arbuioa jasotzea ia-ia 1980ko hamarkadara arte; tridentismoak badu horretan parte. Kontuan izan Indexa (Index Librorum Prohibitorum) Inkisizioak sortu zuela 1559an, Kontrarreformaren garaian, eta 1966ra arte indarrean egon zela. Jean Etxeparek egiten zituen irakurketak lagunekin elkarbanatzen zituen ere, bereziki Georges Lacomberekin bera bezala irakurketa-zalea, zeinak oztopoak topa zituen egin zituen hautu intelektualengatik. Lacombe (1879-1947) Jean Etxepareren lagun-mina zen, harremansare hartako partaidea; Lacombe Henri Bergsonen jarraitzaile kartsua zen: Bergsonen lanak irakurtzeaz gain, kilometroak eta kilometroak egiten omen zituen haren hitzaldiak entzutearren. Bestalde, Pierre Janet eta Lachelier zituen gogoko eta Société Française de Philosophieko partaidea izan zen242. Medikuak lagundu egiten zion Georges Lacombe euskalaria ere bazenari, Aldudeko euskarari buruzko tesia egiten laginak jasoz, tesia ez bazen burura eraman ere. Euskalaria agnostikoa, liberala eta apolitikoa zen eta Eskualdunako Jean Hiriart-Urrutirekin ika-mikak izan zituen, nahiz eta geroago goxatu egin ziren eta Eskualdunan idazten jarraitu zuen. Jean Etxeparek zuhurki tirabira horien iturritzat dauzka bien adimenaren hornidura desberdinak, Lacomberi eginiko gutun batean243. Hona Jean Etxeparek Georges Lacomberi bidalitako gutun baten atala, non bion arteko harremanaren nolakotasuna agertzen den: Ikertzeke geratuko dira hemen Eskualtzaleen Biltzarraren sorrera horretako (1901) auzi ideologikoak, baina ahaztu gabe Jean Etxepare Biltzarraren buru (1922-26) izango zela, eta Manex Goihenetxek aipatutako gorabeherak hurbiletik ezagutuko zituela. 2.2.2.3. Modernismoaren kontra Pio X.a (1903-1914) Aita Santuak Modernismoari ibilbidea moztu zion. Vatikanoko II. Kontzilioaren ostean ere azaleratu ziren Modernismoaren inguruko eztabaidak, beraz, badirudi prozesu historiko luzea dela, dagokion moteltasuna ezaugarritzat duena. Jean Etxepareren bizi-giroari buruzko atal hau laburbildu guran, ikusten da idazleak nola izan zuen ibilbide bat jarraitzeko kemena pentsaeraren alorrean. Eta kemena diogu, zeren eta garai haiek zurrunbilotsuak izan ziren Iparraldean bereziki, non pentsabide tradizionalek tinko eutsi nahi izan zuten Europan bizi zen giro berritzailearen aurrean; izan ere, Antzineko Erregimena eraldatu beharraren kariaz, burgesiak gero eta gehiago Elizaren eta aristokraziaren parean jartzeko ahalegina egin zuen, hierarkia zaharrak irauliz. 3.1. Paisaia produktiboaren estetika euskaltzalea Piarres Broussain (1859-1920) "euskalzale khartsua"251 izan zen Jean Etxepareren eredu eta aurrekari aipatua, idazleak Hegoaldeko probintzietara bidaia egiterakoan. Broussain adiskidea hil zitzaion "bere biziko gozorik hoberenak Eskualerriari kendurik"252. Beribilezeko narratzailea, aldi beran protagonista nagusia, azaltzen zaigu abuztuko opor-bidaiari gisa. Datua adierazgarria da, aszetismoak agintzen baitzuen literatura utilitario eta erlijioso nagusiaren bitartez euskal literatura idatzian orduan. Antzeman daiteke Beribilezen euskal literaturan ezezaguna zen bizitzen-jakite bat. Gozatzen-jakite hori ideario batean artikulatuta dago, eta garrantzitsua da zehazteko zein den Etxepareren berezitasun ideologikoa. Alde horretatik, ezin ukatu Loiola jomuga erlijioarekin lotutako lekua dela; alegia, erlijioarekin lotutako "erromesaldia" beste euskal kontakizun batzuetan bezala, baina espiritua bestelakoa da Beribilezen253. Euskal Herriaren ikuspegi zabal horrek emango digu corografia bat Larramendiren zentzuan254, hau da, Euskal Herriaren ikuspegi korala, non lurraldearen hainbat alderdi agertuko diren iruditeria bat osatuta. Azpiatal honetan, euskaltzaletasunarekin lotua aztertuko da paisaiak nolako trataera duen Beribilezen eskualdeko lurraldea solasgai; beste azpiatal batean, itsasoko ingurua jorratuko da aurrerago. Vicente de Arana (1848-1890) liberalak paisaia giza amodioaren adierazpide gisa erabili zuenean262. Ez alferretan, foruzaleek paisaia erabili zuten Euskal Herriaren nortasuna bermatzeko, lege zaharrak iraunarazi nahiz Madrilen kontrako deman, hau da, hiriburuaren apustu berdinzalearen eta konstituzionalaren kontra, XIX. mendean263. Ikuspegi prosaikoagoa da Beribilezekoa, foruzaleen paisaia-diskurtsoarekin parekatuz gero, nahiz eta ez zaion beti lirikotasuna falta Beribilezeko paisaiari batzuetan. Agian, zuzena da esatea, foruzaleen gizarte-ikuskera estatikoa ordezkatzera datorrela Jean Etxepare burges txikiaren begirada ekintzailea, zentzu ekonomikoan. Behinik behin, Etxepareren testuan ez da aurkitzen foruzaleen testuetan aurki zitekeen naturaren taxutze Erdi Aroko kutsudunik, itxura batean edozein asmo ekonomikotik urrun, nahiz eta badakigun literatura horrek helburu geopolitiko zehatzak zituela Madrilekiko negoziazio-bidean, ez baitzen alferrik foruzalea. Jakina denez, foruen defentsak ez zuen Iparraldean Hegoaldean zuen goritasun hori, historikoki Iparraldean hiru probintzien foruak lehenago deuseztatu baitziren, hain zuzen, Iraultzarekin 1789an. Ikertzailea abia daiteke euskal literaturan industria aurreko paisaia nolakoa zen jakitera, eta horrek euskal lurraldearen zein ikuspegi ekarri zuen. Galdetu daiteke ea Jean Etxeparek paisaia identitario bat irudikatu al duen idazle gisa. Bide horretatik, Jon Juaristik hipotesi hori gogoan interpretatu ditu idazle batzuen lanak: Sabino Arana (1865-1903), Lizardi (1896-1933), Gabriel Aresti (1933-1975) eta Bernardo Atxaga (1951), euskaraz, eta idazleak herrian eraiki zuen Arnaga etxea (1906), eta bertan egiten ziren jai arranditsuak. Ezagunak dira Rostandek paratu zituen hitzak, Arnagan bistariari abegi egiteko: "Toi qui viens partager notre lumière blonde Et t'asseoir au festin des horizons changeants, N'entre qu'avec ton cœur, n'apporte rien du monde Et ne raconte pas ce que disent les gens". Ongi etorri honetan nabari da gizarte-inguruarekiko haustura, Rostanden asmoetan argi adierazia. Hala ere, Arnaga etxea bera, euskal estiloko eraikuntza da, baserri antzekoa, ziur aski Jean Etxepareren irizpideekin ados letorkeena. Paisaiak kultura dira natura bezainbat, alegia, oihan, ur eta harkaitzen gainean irudimenak landutako konstruktoak. Paisaia nazionala ere sorkari mitopoetikoa izan ohi da, sublimitatearen estetikari atxikitzen zaiona, Beribilezen horrela baita bertako pasarte hauetan: historiako gudari saldoen oldarra, zelaien zabaltasuna, zerumugaren sakona, gailurren mehatxua... Abegikorra eta mehatxatzailea da, aldi berean. Herriaren sehaska da, eta hilobia. Belaunaldiek irauteko ahalmena bermatzen dute, eta patua mugatzen. Etxeparenean, arbasoen ondorengotasuna odolaren eta mintzairaren bitartez bermatzen da. Hala ere, dio, gertatu da kanpotarrek euskaldunei ekonomikoki aurrea hartzea, autoktonoen ezjakintasuna eta laburtasuna direla kausa: "Jakitaterik ez, dirurik ere ez hanbat, bakartiarra berzalde eta bere tokiko berri baizik ez jakinki, eskualdun gaizoek nola zezaketen iharduk hainbertze atzerritar gose bezain argituen aztaparrari? Gider asko utzi behar ukan zaizkoten"268. Jon Juaristik identifikatu nahi du Lizardiren "asaba zaharren baratza", paisaia nazionalaren irudi gisa269. Lizardiren baratzea da pribatua, etxeko amona protagonistatzat duena, ilobarekin batera. 1.1.1. Etxepareren euskal paisaia da lurraldea, aldiz, eta, arbasoak izan daitezke laborariak, eta marinelak; Beribilezen arbasoak agertzen dira, baina dira Agoitzeko lur-langile saiatu bizimodua ateratzea "garesti"270 izan zaienak, edo, bestela, Ameriketako itsasoaren bidea hartu zuten "gaizo"-ak271. Arbasoen ondorengoek badute arbasoekiko leialtasun-betebehar bat Beribilezen, kasu, herrietako etxeen estetika zaintzen (Tolosako eta Zarautzeko etxeak, Donostiakoak ez bezala) edota haien lorpenak berretzen, adibidez, etxeak gero eta dotoreago eraikiz (Zestoako etxeak272). Ondorio gisa, esan daiteke paisaiatik jasotako zantzuetatik abiatuta, narratzaileak herrizaletasun zibila transmititzen duela, egunerokotasunari lotua (lana, bizitokia), epikotasunik eta lirismorik gabe, baina dramatismo puntu batekin kontuan izanik aurrekoek izan dituzten nekeak biziraun ahal izateko. 3.1.1.1. Industria-iraultza asimilatzen Komeni da, idazlearen gizarte-irudia osatu ahal izateko, jakitea Etxeparek zer iritzi ondu zuen orduan garapen-bidean zegoen euskal industriaz, lantegiek ere paisaian eragiten baitute. Industriek balorazio ideologikoa jasotzen dute, industriek eztabaida pizten baitzuten memento eta leku haietan idazleen artean, fenomeno iraultzailea eta berritzailea izanik, eragin sendokoa baitzen gizartearen bilakabidean. Jean Etxepare izatez landa-inguruneko biztanlea zen, nahiz eta ezagutu Lapurdiko kostalde hurbileko eta Frantzia zabaleko interesgune turistiko modakoak ere, Beribilezen ageri denez: katedralak (Chartres), naturgune aipatuenak (Gorges du Tarn), Normandiako sagardoa, zurezko arte-lan bikainenak (St-Bertrand-De-Comminges), Vichyko bainuetxeak… Guztiarekin ere, industria-garapenaren balorazioa ere egiten badaki. Industria ezinbestekotzat zeukan, baina bertokoen eskuetan nahi zuen. Etxeparek nahi du industria euskal burgesia halabeharrez txikiaren eskuetan, ez kanpokoaren eskuetan, burgesiaren rol gidariaz jabetzen baitzen273. Jakitun zen serie-produkzioaren eta kontabilitatearen berrikuntzak nolako iraultza zekarten, besteak beste (kimikaren ekarpena274…): "Jin-berriek eraiki zituzten beraz lantegiak; nun-nahi. ohartu ziren urthetikurthera eskualdunak zonbatekoa den mekanikaren indarra, zoin aixe eta xuxen derabilan bere ahopiloa; hurriki bada hurriki ikasi zuen zer den lan baten xeheki sailkatzea, esku berek sailño bat deramatelarik bethi berdina; ikasi nola behar duen geroztik izan lantegi bakotxak sail-tokikatua, nahi bada zerbait egin laster, ontsa, merke; ikasi nahi-t'ez konduen atxikitzen, jiteen eta joaiteen egun oroz xifratzen artharekin, geien erosten zuhurki eta salgeitu arau zuhurtziarekin dirutzen"275. Jean Etxepare modernizazio bidean muntakoak ziren aldagaiak sakon ezagutzen zituen; ez zen atzera begira zebilenetakoa, edota mistikan murgildua. 3.1.1.2. Proletarizazioaren hastapenak Industria-hazkundearen ondorioetatik bat zen langileak esku-lan gisa landa ingurumenetik industria berrietara joatea, hiri-hazkundeari bidea emanda. Izan zitekeen biztanleen nahasketa-fenomeno bera turismoaren kausaz ere gertatzea. Etxeparek autoktonoen eta kanpotarren arteko nahasketa-prozesua arretaz jarraitzen zuen Euskaltzaleen Biltzarreko burulehen gisa, hitzaldietan adierazi zuenez. Idazlearen ustez, berebiziko garrantzia zuen pertsona Euskal Herrira etorri berriak komunitate euskaldunean txertatzeak alderdi guztietatik: hizkuntza, ekonomia, areago, etorri berriek ekonomikoki euskaldunen mailara jaitsi behar zuten eskuartez goragokoak baziren "lekukotzea" erdiesteko ("Dirua ausarki adibidez, Bilboko hazkunde ekonomiko loratsuak sortzen zion miresmena, XX. mendehasierako hiriaren urrezko garaian ("Adimenduz ala jakitatez, Euskal Herriko hiri lehena behar zuen izan Bilbo"279). Industriaz ari garela, langileak ere aipatu behar Euskal Herriaren fresko batean. Industriako langile-aldarrikapen politiko sozialistei buruz, aldiz, tutik ere ez da esaten Beribilezen, idazlearen gainerako obran behin edo behin zerbait aipatzen bada ere, haienganako desadostasun izpi batekin, adibidez, mitin sozialista baten pasarte hartan, non langile batek galdetzen duen ea nork pasatuko duen erratza, proletarioen bizitza-maila altxatzeko asmoei buruz hizlariari entzun eta gero. Bilbon, hiritarren arteko aberastasun-banaketa desorekatua deigarria egiten zaio idazleari280. Ezkerreko indarrek borroka latza zeramaten kapitalaren kontra Bilbo Handian, langile-mugimendu sortuberria eratzeko urte haietan. Bere aldetik, ez du Etxeparek pentsatzen klase desberdintasunak gainditu daitezkeenik, aitzitik, bere ustez pobreak eta aberatsak beti egongo dira gatazkan mundua mundu deino ("Beti danikako gudu beitierekoa, gauzek eta gure izaiteak berak hala dakartelakotz; gizonik zuhurrenek apur bat eta noizetik noizerat ezti baizik ez dezaketen gudua"281). Hala ere, ñabardura bat aurrekoari, hurrengo atalera pasatu aurretik. Zilegi bedi industria-iraultzaren eta erromantizismoaren arteko harremanen arloan excursus bat egitea. Beribilezeko ikuspegiak ez du adierazten industria-iraultza basatiaren ondorioz atzendu diren gizarte-alderdiak berreskuratzeko ahalegina, erromantizismoaren baitan izan daitekeen bezala, agian, errealitate hori ez duelako narratzaileak inguruan ezagutu. Konforme dago (nekazal) gizartea antolatuta dagoen moduarekin, oro har. Behatzaile ohartua da nekazarien baldintza ekonomikoei dagokienez, baina gizartearen erabateko arbuiorik egin gabe. Gizarte-pentsamenduaren alorrean, literatura kritikoan aipatu izan da Eskualduna aldizkariko erredaktoreen figura gidaritzat Frédéric Le Play (1806-1882) ekonomialari eta soziologoa, gizarte-antolaketa paternalistaren aldekoa. Bederen Le Play zen Luis Etxeberri kazetaren fundatzailearen inspirazioa ("L. Etcheverry Le Play soziologoaren jarraitzailea zen, erlijioa, familia eta jabego pribatuaren aldekoa"282). Ikerketarako hizpidea eman dezake Le Play soziologoari bidea jarraitzeak Euskal Herrian. Paternalista zen, korporatibista, eta eskuineko indarrek baliatu zuten. Garaia etorri zenean, Vichyko errejimenaren alde lerratu ziren Le Playren jarraitzaileak, gurean Eskualduna bezala. Ez dirudi gaurkotasuna zeharo galdu duenik, egungo soziologiaren korronteei erreparatuta283. Beraz, espero zitekeen bezala, Etxeparek industria-iraultza ezagutu zuen, foruzaleak baino geroagokoa baita kronologikoki. Industria ez du arbuiatzen, aldiz, miresmena sentitzen zuen haren ahal ekonomikoarekiko. Lehen Mundu Gerran frontean ibilita, Frantziako industria ere ezagutu zuen gertuagotik; topikoak dioena egia bada, soldadugoak adimena ireki zion, guduaren kudeaketak preziso zituen baliabide ekonomiko eta logistikoak ezagutzearen ondorioz. Gainera, erraz soma daiteke medikuaren izkribu ugaritan, informazio ekonomikoaz jabetzeko arduratzen zela, eta euskaldunei helarazi nahi ziela informazio hori euskarazko izkribu mamitsuen bitartez284. Esan daiteke Jean Etxepare bigarren sektoreko jarduera ekonomikoa (industria) begi onez ikusten duela, eta, baita ere, hirugarren sektoreko aktibitatea (turismoa); beraren izkribuak gainbegiratuz gero, turismoaren aldeko hobekuntza-proposamenak badira: bainuetxeak bultzatzeko (Zestoako bainuetxeak), ostatuen egoera, jatetxeen kalitatea… Ez da luzaz arakatu behar jabetzeko, medikuaren Kanboko bizitokian, turismo-langintzaren hedaduraz eta, ondoriozko giza eta hiri-paisaiaren aldaketaz. Ez dira hauek hain auzi zaharrak. Iparraldean, gaur egun ere, turismoak dakartzan identitate-erronkak bizi-bizirik daude euskaldunen artean285. Bestalde, ez dirudi Jean Etxeparek identitate-gorabeheren inguruko tirabirak gogoan dituenik, adibidez, industriairaultzak Bizkaia aldean sortuak bezalakoak. Horretarako, Txomin Agirre baten Garoa eta Kresala eleberrietan islatua ikus daiteke sektore batzuen ondoeza, zetozen tradizio-moldeen aldaketak zirela-eta. 3.1.2. Landa guria Esan daiteke landako inguruak Beribilezen bi ikusmira nagusi jasotzen dituela: alde batetik, ikuspegi estetikoa sentsazioekin lotua, eta, bestetik, ikuspegi herrizalea, zentzu batean non narratzaileak herriaren aurrerabidearen prismatik irakurtzen duen begien aurrean duen oro. 3.1.2.1. Olerkia edo paisaia idealizatua Jean Etxeparek eta Euskaltzaleen Biltzarrak euskal laborarien bizimodua duindu nahi zuten, berari ere dimentsio estetikoa emanez, agian, gaurko nekazaritza industrialaren baldintzapen ekonomikoak kontuan hartuz batzuetan, baina ez beti. Haatik, gaur egun ere, nekazaritza tradizionalak bizirik dirau kalitatezko produktu artisauak ekoiztera bideratua: "Liburuetako lana badelarik zerbait, ez daukagu gutiagotzat esku-lana. Hau Eskualdunek baderamate gogotik, arras guti baita bertze gizadietan (peuples) hoinbertze artha demakonik. Gutartean ez du bakarrik jende cheheak bere ona edo irabazia bilhatzen: begientzat ere eta bihotzarentzat kentzen dako bertzalde lanari doi bat atsegin. Beha Eskual-herriko bazterrari, eta erradazue Eskualdunak ez dakienetz begikoa izan dadin nahi ukaiten… Laborantza ala hazkuntza, bier badarraiko ontasunaren gosez bezenbat ederraren egarriz. Choragarria da egiazki gure lurra, bere lantzaleen eskuaireaz" [Etxepareren letra etzanak]286. Jean Etxepareri sentsazio estetikoen iturburua ere bazaio paisaia, ekonomia-irizpideak baino haratago: batzu ez nola-nahikoak. Bainan nork daki etzaizkonez hor berean Olerkiak bihotzean piztu, geroxago bere neurthitzetan aurdiki behar zituen urrezko pindarrak? Badu bertzela Bidarraiko herriak xoko laketgarri bat baino gehiago, bere ibarretan ere" [gure azpimarrak]293. Plazer estetikoa ("begikoa", "laketgarri") nabaria da bidaiariaren sentsazioetan. Gainera, muino atsegin horretan kokatuko luke Olerkiaren tenplua, greziarrei jarraiki. Olerkiaren tenplua kokatzeko ez du aukeratzen harkaitz gorarik santutegi batzuek egin duten bezala (Arantzazuko Ama Birjinaren Basilika, Aralarko Done Mikel in Excelsis…), baizik eta Bidarraiko herrian, beraren ibarretan. Ikusiko da geroxeago nola mendiak aszetismoarekin lotura duen zenbait idazlerengan, ezen ez Etxepare baitan. Paisaia da arimari gorako joera ematen diona. Beribilezen, paisaia hori ez dator bat nahita ez, adibidez, goi mendien interpretazio sublimearekin, Unamuno bilbotarraren kezken hain gustukoa, Unamunok konnotazio erlijiosoak eransten baitzizkien gailurrei. Ordea, medikuaren gusturako, Bidarrai bezalako txoko lau atseginak dira paisaia sublimeak. Naturak ez du kantatzen Jainko kreatzailearen laudoriorik Beribilezen, baizik eta Olerkiaren gorazarrea egiten du greziar paganoen erara. Tenplua da, izatez, gizakia jainkoerrealitateekin bat egiteko tokia294. Irudikatzen du jainkotiarra dena. Jainkotiarrak dira, nagusiki, zuhurtziako eta maitasuneko bertuteak kristau tradizioan. Greziarren artean, aldiz, neurri gisa irudikatuko litzateke, Etxeparek aipatzen duen "neurri" honen gisa: "Egiaren ondotik erabili zituzten bada, hek [Greziarrek], beren urratsak. Jainkoaren oldez, Legea amestu zuten, eraiki, jarri beren eta lagunen arteko. Hek daukute erakutsi, jakintzarako bidearekin batean, zuzenarena; hunen ondotik, eta datxikola, ederrerakoa. Hekiei dugu zor, baitakigu zer den neurria"295. Naturaren miresgarriak susta dezake idazlea tenplua jarri nahi izatera, landaren erdierdian. Paisaiaren estetika lotzen da espiritualitatearekin, gurtzarekin. Olerkia izango da Orografiak eta giza geografiak eragiten dute ikusliarraren sentimenduetan. Paisaiako elementuak izan daitezke ekonomikoki produktiboak ala ez. Elementu produktiboek poza sortzen diote begira dagoen narratzaileari. Beribilezeko herrizaletasun ekonomikoari atxikita, nabaria da euskaltzalearen enpatia medikuaren begiradan. Jean Etxepareren kasuan, Euskal Herriaren maitasun-seinalea da herrialdearen hainbat alderdi kontuan hartuta haiek hurbiletik ezagutu nahi izatea. Jokabide hori Broussain beraren lagunak ere bazuen, eta hizkuntzaz gain ekonomia, politika, kultura, geografia, artea eta abar kontuan hartu nahi zituzten biek. Abertzalea zuen Piarres Broussain, eta Beribilezen aitzin-solasean eredu gisa gogoratzen du. Oroimenezko artikulu batean aipatzen du Jean Etxeparek Broussainen euskararen aldeko amodio ezaguna, baina… "Ez uste izan hargatik mintzairari baizik etzuela behatzen. Euskal-Herri guziko laborantza, esku-lan, sal-erospenari bazatxikon begia. Eta ez oraikoeri bakarrik : menderen mendetan nola ibili diren Euskal Herriko bizipideak bazakien. Itsas haraindikoak berdin, gure ahaidegoa Ameriketan barna barreiatua dugunaz geroz. (…) Euskal-Herria baino toki ederragorik etzitzakon iguzkiaren azpian: maitagarriagorik ere ez, arbasoen sor-lekua delakotz. (…) Euskal-Herria eta Euskaldunak nahi zituzken beren gain ikusi, beren zuzenen jabe, bere gizonez zainduak, beren mintzaiaz, ohidurez ala erlisioneaz iduri zakoten bezala gozatzeko eskuarekin" [gure azpimarra]303. Gure ustez, Piarres Broussainen ikuspegiari leial, Jean Etxepareren planteamenduari abertzalea dei dakioke berekin baitzuen Euskal Herriko zer guztien alderako amodioa, baina oraingo honetan alderdikoitasunik erantsi gabe. Beribilezeko herrikoitasuna Broussainen abertzaletasunaren tankerakoa da, Broussain abertzale "jeltzalea" baitzen, Iparraldeko lehenetarikoa, Sabino Aranaren gogaide hurbila304. Etxepare bere aldetik Piarres Broussainen laguna zen, eta hein batean irizkidea305. Azken aipuan ikusten da, Etxeparek adierazteko moldean, erlijiotasunaren gainean sotilki egiten den aukera akonfesionala ("ohidurez ala erlisioneaz iduri zakoten bezala gozatzeko eskuarekin"). Era berean, suma daiteke Broussainen burubideekiko Etxeparek sentitzen zuen adostasuna argi asko, haren oroimenezko artikulu aipatu berrian. Klasikoa da Euskal Herriaren ikuspegia, Jean Etxepare baitan: arrazoia nagusitzen zaio irrazionaltasunari306. Eta arrazoia da arrazoi ekonomikoa, landa inguruneari dagokionez Beribilezen. Izan ere, bat egiten dute ona eta ederra balioek. Nekazari eta langileen duintasuna ere lotuta daude narratzaileak liburuan zehar erakusten duen probintzietako bidaian. Arbasoak ere aipagai zituen Etxeparek Broussainen soslaia-artikuluan. Bukolismoa aipatu da lehentxoago paisaia hauek kalifikatzeko. Ez da zeharo zuzena, Beribilezeko arbasoak hezur-haragizko langileak baitira bizimodu gogorra eraman dezaketenak. Irakurri, adibidez, Nafarroa Garaiko nekazariez ari dela: "Bihotza jauzten zait, malda heier so nagolarik, urgoiaren ondotik ilhundura batek hausten dautala bizkitartean laster: zuen bizi xumearen atheratzeko, zer lanak ez dituzue hemen erabili, zer nekeak ez jasan eta zonbat mendez ez, ontasunarekin batean odola utzi daukuzuen arbaso maiteak! Orai niz garbiki ohartzen zer hazta daukan, eskualde hotako hizkuntzak dakarran "garesti" hitz sarkorrak..." [gure azpimarra]307. Bada Etxepareren liburu honetan enpatia, laborarien lan-baldintzei buruzko kezka: "Iguzkia samiñ izana gatik, gizonek poneta dakarte buran; begitartea zimail dute, eta gantza arin. Ogi-joiteko mekanikak ezagutuarren, moda xaharrari badarraizkio zuhurki, gizagaizoak: zonbatez xahubideak ez dituzte horrela gutiago! Aroa lagun, etxekoz-etxeko egiten den lana da merkeenik, ahantzixea balin badugu ere Lapurdi eta Benabarreko aldean"308 [gure azpimarra]. Konparazioaren bitartez idazleak askotan jartzen du arreta ikuskizunaren elementuetan, eta horren ondorioak ateratzen ditu. Konparazio baterako, medikuaren ikuspegi hau kontrastean dago Txomin Agirrereren ikuspegi idilikoarekin. Puntu honetan idazlea urrundu egiten da poetika kostunbristatik, non ez dagoen gatazkarik: "Euskalduntasuna errepresentatzen duten pertsonaiak guztiz konformistak dira [Agirreren nobelagintzaren baitan](…) Pertsonaia ez-problematiko hauek edo kontalariak goretsi egiten dute mundu rurala. Esan egiten dute bizimodu gogorra dela, baina ez dute berbaldian bizimodu horren laztasuna erakusten. (…) Gogotik egiten dute lan irabazbide urria duen lantegian, baina hau ez da arazo existentzial bihurtzen"309. Norbaitek pentsa lezake Iruñea ondoko gari alorren deskribapenak helburu estetiko hutsa duela310. Hala ere, ez da ematen hango laborantzaren, etxeen eta abarren deskribapena nekazarien bizimodua aipatu gabe; esan daiteke, deskripzioek balio estetikoa izanik ere, lurlangileen bizi-baldintzak aipatuta egiten direla. Alderdi horretatik, garia, azaoak, larrainak, etxe apaindurarik gabeak… denak lotzen zaizkio so gainbegiratzaile onbera eta gizatiar horri. Horrela, bada, Etxeparek kezka du langile xumeenganakoa, Beribilezen agertzen baita bideko langileen bizimoduari buruzko jakin-nahia; erakuskari gisa ikusi bestela Nafarroa Garaian topatzen duen lur-langile familiarekin izandako solasaren ondotik egiten duen oharra: beraren ustez, hobeto bizi dira Hazparneko inguruan, Iruñeko inguruan baino, alegia: "Iduri luke bizkitartean alderdi huntako etxetiarrak gogorkixago bizi direla, nausiarekilakoaz bezenbatean, Hazparne-aldeko dazkigun batzu baino. Baditake haatik etxetiarrak hemen bezain guriki ez diren nihun, erran nahi dugu etxetiarrak Hazparneko eskualdean"311. Bere erdi mailako gizarte-talaiatik, Etxeparek badaki landako bizimoduaren emendatze-beharrak eta eskasiak agerrarazten: abere-tratuak egiteko modu traketsak312, erlijiotasun modu baten kritika313, ezkonduen arteko harreman zatarrak, eta auzoen arteko lapurretak eta bekaizkeriak...314 Hau da, berea ez da bukolismoa edo idilio euskalduna, ez abertzalea ez bestelakoa, kasu honetan, gizarte-erreformatzailea baita. Etxepareren obran ez da berria kezka nekazari langileen aldera. Kontzientea da nekazarien gainean idazleak har ditzakeen jarrera anitzei buruz. Hori bereziki nabarmena da "Egiaren hiru itxurak" Buruxkakeko atalean, non erdibideko hirugarren jokabide bat hobesten duen nekazariei buruzko ikusmoldean. Hortaz ohartzeko, hona hemen Etxepareren hautua bi muturreko jarreren artean, hau da, Txomin Agirrerena bezalako ikuspegi idilikoaren eta "naturalistatzat"315 jo daitekeen beste muturreko ikuspegi gordin baten artean. Aipua luzea da, baina ezin utzizkoa: "Ez dezagun uste ukan bertzela laborari hoik bihotza ala izpiritua arrunt hutsa dutela. Hanitzetan laborari iduriz gaizoenetik eta jakintsunik bipilenera ez da arte izpi bat baizik, harrigarri baita zoin ttipia: eta hil baten oinetan, haur baten aitzinean, emazte baten ondoan laboraririk goibelenak berdin nigar, berdin irri egin dezake, berdin maita nola jakintsunik argituenak. Ala batek ala bertzeak ez dute bertzerik erakusten baizik gizonaren izaitea daukatela, bizi huntako gertakari handietarik batekin bekoz-beko aurkitzen direnean. Hobeak othe gira hoik baino? Aithor dezagun ezetz. Buruaren alhatzeak baldin gizona apur bat axalez leguntzen badu, idekitzen dakolarik, argitzen, hedatzen bere baitharik zukeen antzea, bihotza berdin latz eta jauzkor eta berekoi uzten diola daukat. Hobeak girelako iduria dugu, ez bertzerik. Eta egia balitz hobeak girela bihotzez, eta adimenduz hanitzez gehiagokoak, ez gindukea gure soberakinetik izpi bat zor hola lurrarekin borroka higaturik hazkurria bilhatzen daukutenei? Orhoitzen othe gira behar bezenbat langile gaixoek gure gainean dituzten zuzenez?"316. Kronika bikain horretako ondorio horien ildotik ageri da medikuaren ikuspegia Beribilezen ere, ez bakarrik Buruxkaken. Burges txikiak, estamentu gidarien partaide gisa, erantzukizuna erakusten du langileen aldera. Bere antzeko jauntxo apalak leziatzen ditu jokabide zuzena har dezaten, beti ere galdera erretorikoen bidez eta prozedura erretoriko landu baten bidez: argudiozko eta kontrargudiozko etsenplu argigarrien bitartez, zeinak "Egiaren hiru itxurak" atalean irakurgai diren, egiaren itxura bakoitzaren adibideei erreparatuz gero. Beribilezeko Jean Etxepare arduratzen da baita hiritarren bizitza-mailaz ere, kanpotik juzkua ematen duela; Tolosan erakusten du hori janzkeren nolakoari erreparatuta: "Behari-saldo bat badagokigu berehala so, otoen bazterretik urrunxago; emazte gehiago gizon baino, hogoi ta hamar bat orotarat. garbiki jauntziak dira, langileen jauntzian; halere Lapurdin eta Benabarren aspaldiskoan hiritar langilearen soinekoer ohartzen ez gitzaizkoten hits-aireño batekin"317. Narratzaileak erakusten zuen herriarekiko enpatia horren beste puntu esanguratsu bat bat izan daiteke neorruralismo baten barnean kokatuta agertzea, gaurko hitzetan adieraztea zilegi bazaigu. Etxepareren nahia landazalea bada ere, ez dugu pentsatu behar joera hori historia lineal bateko gertaldi iragan eta iraungia denik, alderantziz, gaur egun ere badira landa ingurura beren borondatez "itzultzen" diren herritarrak, bizimodu ezberdin baten bila. Izan ere, neorruralismoa ere ezagutu da azken urteotan zehar. Laborantza atzeraka doan une batean, Jon Casenavek harmonia ikusten du laborariaren eta naturaren artean islatuta Etxepareren Beribilezen. Gure egunotara etorrita, Casenavek ikusten du 1991n Eñaut Etxamendiren eta Daniel Landarten idazkuntzan nekazariaren ikuspegi berria jaiotzen318. Neorruralak izan ohi dira landa ingurura hiritik bizitzera doazen biztanleak. Beren aldetik, landa inguruko nekazariak hiriko moda kopiatzera entseatzen dira normalean, hirira bizitzera ez badute zuzenean jotzen beste barik. Neorruralek bizimodua atera nahi dute, baina istiluak sortzen zaizkie betiko biztanleekin bertan. Hiriko balioak dituzte eta landa inguruko biztanleek duten mundu ikuskerarekin desadostasunak agertzen dira hainbat alorretan: nekazaritzaren ulerkera, genero-harremanak, etxeko diseinua, promozio sozialaren ikuspegia, erlijioa…319 Esan daiteke Jean Etxeparek egoera hau aspaldi bizitu zuela. Landa kulturarekin istiluak izan zituen hirian hezitutako medikuak. Aipagarria da medikuaren anekdota hura: mediku-bisitan joaten zenean ohitura omen zuen baserritarrei galdetzeko euskaraz nola esaten zioten gauza honi ala hari. Baserritarrek txundituta hartzen omen zuten galdera. Bestalde, medikuaren gogo irekitasunak gizarte erruraleko nor zirenen artean errezeloak sortzen zituen. beretik, pintoreskismoarekin jarraituz, inoiz kritikak Beribilezi desmeritu gisa egokitu dion pintoreskismo hori, esan daiteke ez dela narratzailearen luman agertzen, behinik behin, segidan emango den terminoaren definizioari kasu eginez gero: "Eta nahiz Berebilez-en automobila azaldu, liburuari darion modernitatea faltsua da. Belaunaldiko beste idazle batzuen gisara, euskal errealitate erdia erakusten du, beraientzat osoa dena. Errealitatea ikusteko modua, bada, bere ideologia abertzaletik datorkio. Eta honekin loturik, inpresionismoa eta pintoreskismoa (azken ezaugarri honek topikotasunarekin zerikusi handia duelarik) kate bereko begiak direla baiezta daiteke"351. Pintoreskismoa, gure ustez, litzateke landa inguruko espazioa eta gizakiak begiratzeko modua, antzinako alderdi bitxienei erreparatuta352. Jakina denez, erromantikoek Europako "Hegoaldea"" bisitatu ohi zuten paisaien bila, tradizio zaharren eta folklorearen bila, beste hitzez, bizi ziren berena bezalako jendarte kultu eta progresistaren baitan aurkitu ezineko herri-bizimoduaren bila, hau da, ezohiko ekanduen bila (exotismoa)353. Beribilezen, aldiz, ez dago horrelakorik; ez dago nekazari xaloaren idealizaziorik, eta bai, aldiz, haren errealitate soila haztatzea; ez dago poetizaziorik edo bukolikotasunik. Hegoaldeko nekazarien bizi-baldintza ekonomikoek interesatzen dute idazlea: etxaldearen jabego-errejimena (etxetiar ala etxejabe...), langileen jantziak estatus-adierazle gisa, landamekanizazioaren munta, bizitza-maila...354355. Adibidez, jantzien kezka gizarte-estatusaren adierazgarri gisa maiz agertzen da, liburuan zehar. Mende hasierako bidaietan bidaiariek jantzien tipikotasunari erreparatzen zioten, batez ere, ez jantziaren duintasunari. Etxeparek janzkerari erreparatzen dio estatusaren adierazgarri gisa, ez eskualdeko identitatearen adierazgarri gisa. Konparazio baterako, Frédéric Mistral (1830-1914) idazle okzitaniar ezagunak sekulako garrantzia eman nahi zion Proventzako jantzi ustez tradizionalari. Arles hiriko janzkera Proventza guztiko janzkera tradizional gisa ezarri nahi zuen, Okzitaniako herrialdeak burujabetza lortzeko baliabide gisa. Etxepareren kezka da janzkera bizitza mailako adierazgarri gisa, soilik, helburu identitariorik gabea356. 3.1.4. Plazer estetikoaren nagusigoa Friedrich Nietzscheren (1844-1900) ideia estetikoak errepasa daitezke, Jean Etxepare gazteak haren lanak ezagunak baitzituen, jakiteko Beribilezen gaztearen irakurketaren aztarnak aurki ote daitezkeen. Jakina denez, Etxepare kultura alemanaren ezagulea zen gaztetatik, alemana ulertzen zuenez gero, eta estimatu ere egiten zuen. Horretara, Nietzscheren baitan bereiztuta daude estetika eta morala. Areago, moral oro estetikan laburbildu daiteke. Estetikaren muina dira erreakzio psikologiko eta fisiologikoak. Arestian aipatu den fraseologia idealistak (Kant, Hegel, Lauaxeta bera...) ez du honezkero estetikaren funtsa adieraziko; Estetika traste zaharra besterik ez da, ederra eta itsusia fisiologikoki baldintzatuta baitaude; Nietzschek ukatu egiten du etika eta estetika ederraren bitartez uztartuta daudenik, alegia, estetika klasikoaren ustez ideala zena. Horretarako aisthesis kontzeptua interpretatzen du sentsualtasunaren, pertzepzioaren eta gorpuztasunaren bidez. Nietzscheren botere-nahia esaeraren testuinguruan, ederra eta itsusia dira, hurrenez hurren, bizitza sustatzeko ala zapuzteko balioak, ez besterik357. Jean Etxepareren kasuan ikusi da nolako garrantzia ematen dien sentsazioei, paisaiak begiradaren parean igarotzean, ia bitartekotasun arrazionalik gabe. Alde horretatik, Nietzscheren planteamendutik hurbil agertzen da. Paisaiako elementu produktiboek plazer estetikoa sortzen diote zuzenean, bitartekotasun idealistarik gabe. Sentsazioen nagusigoa nabari da hainbat kasutan, adibidez, Iruñea ondoko nekazal lurrak eta herrixkak begiratzean358, Lekunberri osteko malkarren artean pasatzean359, Loiolako parajea begiztatzean360… Nietzscheren eragina bilatzea ez da baztertzekoa Jean Etxepare helduaren baitan, eta oso posiblea da gaztetako eraginek irautea gerora ere, urteak pasatuta. Nietzscheren eragina suma liteke adin gordineko Etxepareren baitan ere, adibidez, betiereko itzulera361 kontzeptuarekin lotua mintzo da medikua 1931n Kanbotik Piarres Lafitteri eginiko gutunean: "Guhau barne, beti egiten eta desegiten ari den Izaite bat ikusten dut nik, bertzerik deus ez. Hogoi-ta-hamazazpi urthe badu bermatzen nizala, eskualde guzietarik, nahiz jakin Izaite hori zer den bere baitan. Eta lehenbiziko egunean bezain zozo niz" 362. 3.2. Arkitekturan aditua Atal honetan kontuan hartuko dira Beribilezeko ibilaldian agertzen diren arkitekturako elementuak, arkitektura-deskribapenekin batera medikuak iritzia adierazten baitu. Philippe Hamonek aipatzen du artelanek iturburu ebaluatibo gisa duten ahala, artelanek balioak transmititzeko egokitasun berezia baitute. Beraz, narratzailearen jarrera artelanei buruz nolakoa, ideologia halakoa363. Arte-objektu bat deskribatzeak testuko balioak kordokatzea dakar. Hau da, beste baliosistema bat txertatzen da testuan, bigarren balio-sistema bat, alegia, eta ez da jakiten oso ondo zein balio-sistema hobesten duen narratzaileak testuan; hori da Beribilezen Iruñeko katedralaren, Loiolako Santutegiaren, Donostiako eta beste herrietako etxeen kasua, Orreagako fraidetxearena... Batzuetan arte-lanak deskribatzean adierazten dituen baloreak zailak izan daitezke integratuak izateko Jean Etxepareren ikuspegi orokorrean. Hori gertatzen da Loiolako Santutegiarekin: anbibalenteak dira idazleak planteatzen dituen ebaluazioak, noiz santutegia goraipatzeko, noiz santutegia kritikatzeko. Izan ere, Beribilezeko narratzaileak arkitekturari eta dekorazio-arteei buruz zertzeladak ematen ditu behin eta berriro, eta batzuetan luzeak. Horretara, atal honetan artelanok aztertuko ditugu bideratzen duten idazlearen ideologiari erreparatzeko. 3.2.1. Loiolako Santutegia begiradapean Loiolako Santutegi barrokoa da narratzailearen begiradaren aurretik pasatuko den arkitektura-artelan nagusia, eskaintzen dizkion orrialde kopuruari bagagozkio, alegia, kapitulu bat osorik. Kontuan izan, santutegia da bidaiaren helburu hautatu eta adierazi nagusia, beraz, liburuaren atal bereziki esanguratsu baten aurrean gaude. Santutegiko eraikinaren eta dekorazioaren deskripzioa egitean, narratzailearen inplikazioa eta balorazioa da Iruñeko katedralekoaz bestelakoa: ""handiagokoa, narratzailearen balio batzuen isla, ideologiaren isla; agerian geratzen dira arkitektura- eta dekorazio-funtzionalitateen eta erlijioaren arteko loturak, teknika hutsetik harago. Santutegiaren marko historikoa ezagutzea lagungarria izango zaigu Jean Etxepareren bidaia-kontakizunaren zentzua hobeto ulertu ahal izateko, pasarte luze, zentral eta distiratsu batez ari baikara364. Atal honetan, aldeztuko den ideia nagusia da: Barrokoa izanik Kontrarreformaren adierazpide estetikoa, zalantzan jarriko du narratzaileak egokitasuna estiloaren asmo pastoral eta didaktiko arranditsuena; beraren ustez, Barrokoak luxu oparoegia adierazpide du medikuaren gogoko helburu espirituala lortzeko, nahiz eta jendarte mota batengan arrakastaz eragin, ondorengo paragrafoetan azalduko denez. Burges txikiaren ustez zaharkituta geratu da Antzineko Erregimeneko balioen arabera taxututako santutegia Loiolan. Ez da eraginkorra mezu kristaua helarazteko. Aldatu da santutegiaren sorrerako testuingurua, 1929an. Azken urteotan, aldiz, jesuitak beraiek Etxepareren ildoko sinpletze eta naturalagotze irizpideetara hurbildu dira, Ignazioren etxea ("Etxe santua") eraberritu dutenean, azken urteotako zaharberritzeetan365. Loiolako arte-estilo barrokoa Antzineko Erregimenaren espiritualtasun batekin estuki lotua jaio zen. Horretara, idazleak kritikatzen dituen elementu arkitektoniko eta dekoratiboak kokatu behar dira parametro barroko horien barruan. 3.2.1.1. Kontrarreformako artearen gizarte-funtzioa Jean Etxeparek kritikatzen duen Loiolako arte erlijiosoa ulertzeko komeni da katolizismoaren historian zehar joan-etorri bat egitea Europako lurretan. Kontrarreforma katolikoak iraun zuen Trentoko Kontziliotik (1545-1563), Vatikanoko II. Kontziliora arte (1962-63); Erreforma protestantearen (1529) ostean itzal luzea utzi zuen Mendebaldean; beraz, Beribilez argitaratu zen urtean, 1931n, oraindik espiritualtasun trentotarra indarrean zegoen. 3.2.1.1.1. Marko historikoa Euskal Herrian jesuitek garrantzi handia izan dute beste hainbat lekutan bezala, jakina denez, hain handia non Jean Etxeparek bidaia antolatzeko xede nagusitzat "Loiolako ikusgarri omen handikoak" bisitatzea hartu baitzuen. Ulertu behar da nor izan zen Ignazio eta zer ziren jesuitak ulertu ahal izateko zer izan den Euskal Herria eta zer zeukan aurrean Etxepare bezalako idazle zalantzati batek; bakarrean giro klerikal batean intelektual gisa biziraungo bazuen, ezin baztertuko zituen giroko baldintza latzak. Ziur aski, Loiolako pasarteak erakusten du idazleak bizi zuen erlijioaren aurreko zalantza eta kezka. Etxeparek derrigorrezkoa zuen Loiola bezalako oroimeneko euskal leku bati arreta jartzea. Oinarrizko datu historiko bi gogoratzeko, esan dezagun Jesusen Konpainia 1540 inguruan fundatu zuela Loiolako Ignaziok (1491-1556); santutegia, aldiz, 1689 inguruan eraikitzen hasi zen santuaren jaioterrian Konpainia. Hipotesi horiek gogoan, Trentoko Kontzilioaren inguruko zertzelada nagusi batzuk errepasatuko dira, ikusteko segidan orduko arte barrokoarekin zer lotura duten, eta nola eragiten duten Loiolako Santutegia taxutzen, eta baita Jean Etxepareren garaiko estetikan eta espiritualtasunean ere, ia XX. mendearen amaiera arte; argibide horiekin hobeto kokatu ahal izango da Beribilezeko pasarte zehatzetan idazleak erretratatzen eta kritikatzen duen Santutegiko estetika, arkitekturako elementuetan islatzen den bezala366. Eliza katolikoari eskakizun berriak jarri zizkion Errenazimenduko humanismoak. Izan ere, mundu paganoa berraurkitzeak agerian utzi zuen bestelako jakituria bat bazegoela, Elizak zabaltzen zuenaz aparte. Elizak ez zuen jakin humanismoak irekitako panorama berriari berehalakoan egokitzen, eta ezinegon horrek azaltzen du protestantismoaren arrakasta hein batean. Jakina denez, Erreforma protestantearen eraso doktrinalaren aurrean, Erromako Elizak bilera ekumeniko edo unibertsala egin behar izan zuen kolokan jarritako dogmak berresteko, eta Elizaren nolabaiteko kontrarreforma abian jartzeko. Protestanteen disidentzia horiei esker, paradoxikoki, badirudi Trenton abiatu erreformak Eliza katolikoari berari kar berria erantsi ziola azken finean. Kontzilioaren amaieran, dekretuak onartzeaz gain, Aita Santuari eginkizun berritzaile ugari burutuarazi zitzaizkion, besteak beste: katekismoa, brebiarioa edo orduen otoitz-liburua, mezako liburua, liburu debekatuen indexa... Eliza Katolikoaren osasun morala indarberritu egin zen, eta proselitismoa eta kontrola areagotu egin ziren horrekin batera. Arteak ere eragin berritzailea jasango zuen, Loiolako Basilikak barne. Trentoko Kontzilio hartako teologia lanetan zeresan handia izan zuten lehen jesuitek. Izan ere eta jakina denez, Ignaziok Jesuiten Konpainia militar gisakoa martxan jarri zuen Kontrarreformari bultzada emateko aldi hartan (gogoratu besterik ez dago uztailaren 31an Bizkaiko eta Gipuzkoako elizetan urtero kantatu ohi den """" ahapaldiarekin hasten den martxa). Ordena hori, katolikoetan, jendetsuenetakoa izan da historikoki. Beraz, Euskal Herri eta Europa mailako fenomeno erlijioso garrantzitsu baten bihotza da Beribilezeko bidaiaren jomuga, hau da, Ignazio sonatuaren sorlekua. 3.2.1.1.2. Barrokoa auzipean Kontrarreformako testuinguru horretan ulertu behar da baita Etxeparek deskribatu eta hastio duen Santutegiko arte barroko oparoa ere. Santutegiko luxuzko hornidura aberatsa ez zen bakarren batzuen kasketa apetatsua, Kontrarreformaren estrategia pastoral orokor baten emaitza baizik. Kontrarreformak, jesuitak tartean, Europako katolikoak bideratu nahi zituen Trentoko Kontzilioren zuzentarau berriak beretu zitzan, protestanteen zabalkunde berri oldarkorrari eta Eliza katolikoaren endekapen moralari gaina hartzeko. Horretarako tenpluetan arte barrokoa erabili zuen, arte didaktiko bat. Antzerkia ere erabili zuen helburu berekin. Parametro horien barnean kokatzen zen Jean Etxeparek bisitatu zuen eta XVIII. mendearen hasieran amaitua zen Loiolako Santutegia. Fededunaren atxikimenduari sustapen berria eman nahiz, arkitekto barrokoek aberastasun txundigarriak erabili ohi zituzten; ez bakarrik aberastasunak erakutsi, tenpluan fidela apaizarengandik hurbil nahi zuten ere elizkizuna kartsuago jarrai zezan, eta horretarako ere egokitzapen arkitektonikoak egin zituzten. Arkitektura barrokoak ikusliarraren esperientzia subjektiboa akuilatu nahi du, eraikinaren dinamikarekin edota dekorazioarekin367. Bi berrikuntza hauek Etxeparek ezagutu zituen Loiolan, gaur egun gauzak zerbait aldatu badira ere, Ignazioren etxean bederen, non apaingarriak askoz soilagoak diren. Barrokoan, neurrigabeko luxua erakustea zen herri xehea inpresionatzeko baliabide nagusia. Printzeek ere horrela egiten zuten beren boterea eta gorteko distira nabarmenarazteko. Herriak arrandia lurkoiaren bitartez irudikatuko zuen bere ulermenaz gaindiko guztia; erakusleihoko luxu horren bitartekaritzaz estimatuko zuen botere politikoekonomikoa eta misterio erlijiosoa. Gizarteak boterea distirarekin lotzen zuenean, Eliza ere jokabide horretara lerratu zen, botere espiritual eta tenporal gorenaren atzetik baitzebilen. Elizak elementu mundukoien erabilpena baliatu zuen, Erdi Aroan ez bezala. Arte barrokoak men egin zien ezaugarri profanoei, ondasunak erakuste horretan. Saminegi etzadin izan urre-iguzkia, egin zuten oraino hemen bertzerik. Etzinezake neholere asma zer: aldarea bizkarraz dagon pareta apaindu zuten marbre urdinez, bizkarraren eremua baino zabalago bat duela hunek hartzen. Austriatik ekarria izana da lapis-lazuli deritzaion marbre hura. Eta biderditarik so egoiten bazinaizko kaperañoaren buru-aldeari, han ginen guziak orduan egon ginen bezala, aithortzeko zinuke xedea bethe zutela osoki: begiak goxatuaren-goxatuz, bihotzaren beraztea baitzitaken"372. Esan daiteke aberastasunen erakusketek bilatzen zuten eragina lortu dutela narratzailearen sentiberatasunean, nahiz eta arrazionalki ez egon ados. Beraz, eraikin barrokoko barne giroak fidela hunkitu eta beldurtu behar zuen aldi berean. Hori hasiera bateko asmoa izanik ere, XIX. mendeak ez zuen arte Barrokoa begi onez ikusi, eta ematen du Jean Etxepareren Loiolako edergarrien ebaluazioa jaio zen mendeko testuinguru horretan kokatu behar dela. XVIII. eta XIX. mendeetan barroko terminoak adiera gutxiesgarria hartu zuen nahasmena, naturaltasun falta, arbitrariotasuna eta gisakoak adierazteko373, nahiz eta geroago zenbait kritikarik haren izen ona berrezarri nahi izan. Jean Etxeparek egiten duen balorazio artistikoak Loiolako barrokotasunak aberastasun bidez lortu nahi duen efektu didaktikoa ez du onartzen; artearen historiak teatralismo terminoa erabili du. Teatrala, berez, antzerkiari dagokiona da. Bestelako arte batzuei egokitzen zaie beren espresioaren ezaugarri batzuk izendatzeko, askotan gutxiespen kutsuz: izenondoak aditzera ematen du arte horiek antzerki-arteak kutsatuta daudela, hau da, efektua bilatzen dutela erakuskeria bidez ("il traduit la contamination de ces arts par celui du théâtre, la recherche ostentatoire de l´effet"374). Teatrala kalifikatzailea eguneroko bizitzan portaera espektakularraz trufatzeko erabili ohi da, baina baita antzerkian ere, batzuetan, gutxiesteko artifizioa, gehiegikeria eta enfasia. Ignaziori tenplua martiriei eta santuei eskaini ohi zitzaien modukoa egin zitzaion Azpeitiako lurretan bere oinetxearen ondoan, ohi zenez. Luxuaz gain, beste baliabide batzuk ere bazituen arte barrokoak fidelaren gogoa eskuratzen saiatzeko, adibidez, tenpluaren oinplano erregularra. Tenplua sinbolikoki erlikiakutxa baten tankeran egina dago, eta oinplano biribila du. Jesuiten elizek askotan oinplano biribila edo karratua izan ohi dute, hau da, ez dute izaten gurutzeko oinplanoa. Jesuiten eraikinetako oin-planta simetriko horiek fidelei Jainkoari hurbil egotea ahalbidetzen zien, apaizari eta aldareari hurbil egonez, tarteko oztoporik gabe375. Literatura aszetikoaren arloko datu bat erantsiz, Jean Etxeparek sakelan eraman ohi zuen Jesukristoren imitazioa (ca. 1418) best-sellerra ere bat dator Kontrarreformarekin lotutako espiritualitate horrekin, Devotio moderna espiritualitate-mugimendu flandriarraren fruitua, eta aurrekarien atalean arestian iruzkindu dena. Hori guztia esanda, Jean Etxeparek behin eta berriro aipatzen ditu Loiolako aberastasun ugari zoragarriek sortzen dizkioten gogo-bahiturak, berari zein gainerako ikusliarrei376. Bisitaren leit-motiv nabarmena da luxuaren aurreko harridura hau ("bihotza uzter" da erabiltzen duen adierazpidetako bat). "—Hemen —dugu jakiten erakuslearen ahotik— zuen ohi biltzea egun guziez jauregiko familiak; elgarrekilako othoitz-lekutzat zaukaten barneño hau. Behazue orai armairu-atheari, pareter, gainari: zilar hutsez dira guziak. Arkuan jarria den soailuan, zilar-plaka lodi bakotcha hegiz-hegi zilarrezko lore ñimiño batzuek bere lagunetarik berechten dute, zedarritzen, ikusliarrarren begi-atseginarentzat. Behazue oinetarat: zola bera zilarrezkoa da, harri pikatuz balitz bezain zangoarentzat gogor. Choratuak gaude zonbait minutaz, kokatzen ahal girenak oro. Halako othoitzleku bat balu etche bakotchak, segur hemen guhauri bezenbat bihotza uzter litzaikeela bizizaleer" [gure azpimarra]377. 375 Jesuiten elizak Erromako Gesu beraien eliza nagusiaren eredura egin ziren. Loiolakoak ere badu haren eitea. 376 Adibidez, B. 62 377 B. 62 zegoen, hau da, neo estilo ugarien irizpideei jarraiki, baina barrokotasuna baztertu gabe, hala ere383. López de Aberásturik kontatzen du Ignazioren etxe zahar barroko-eitekoak Jean Etxepareren ikuspegiari arrazoia ematen ziola: bisitariak maiz frustratuta sentitzen ziren etxea bisitatuta, medikua bezala384. Erlijiotasun zaharkitu bat Erlijiotasun barrokoaren barnean, Kontrarreformak bultzatutako irizpide nagusiei jarraitzen zaie Loiolan ikusgai egotea Etxeparek deskribatzen dituen hainbat santuren erlikiak eta Golgotako gurutzearen ezpala, denak aberaski apainduak. Konparazio baterako, zehaztu dezagun protestanteek ez zutela jartzen ez erlikiarik ez eta santuen irudirik beren elizetan. "Etxe Santuan" erlikien aldarea deskribatuta dator Beribilezen; gure egunotan, berriki, azken etxe-erreformek baztertu dute aldare hori jendaurretik, eta jesuiten egoitza pribatuetara lekualdatu, egin diren beste aldaketa asko bezala, gogoeta luzeren ostean jesuiten artean. Jean Etxeparek bisita gidatuan erlikiak ikusteko aukera izango zuen. Idazleak ez du lehen pertsonako iritzi zuzenik ematen. Hala ere, esakuntzari erreparatuta irakurlea konturatuko da zein den narratzailearen gogo-egoera ikuskizun horien aurrean: erlikiek ez diote deboziorik sortzen. Erlikiak zeukaten biziak eta hildakoak beren artean komunikatzeko ahala, kristauen sinesteetan. Izan zezaketen bertute sendatzailea. Kalbinistek erlikiak arbuiatu zituzten fededunaren gogoa materialismora bihurtzen zuelako, Jainkoa bilatzea edozein gutizia haragikoi baztertzea eskatzen baitzuen. "Geroago begiak erneago bagoazi goiti, bigarren estairat. Hemen laugarren kapera bat, athearen orde burdinazko-grilla apal batekin sarguian. Aldarea dena altzeiruz, sahetsetako bi paretak dena marbrez, biak erle-orrazeak bezala dena xilokatuak; xiloka bakotxak badaukalarik barnean, berinazko athe baten gibelean, urrezko-kutxa ttikitto bat: erliki-untzia. Berriz ere ene beharrirat lehengo boza: "Hemen dira bederatzi ehun sainduren erlikiak, lurreko-bazter guzietarik bainan guziz Erromatik hunat bilduak". Espantiturik gaude oro, urrezko-kutxaño heier so" [gure azpimarra]385. Bestalde, erlikiek Jean Etxepareri nolabaiteko eszeptikotasuna sortzen diote: "Ohartaratzen gitu emeki-emeki gibeleko paretan bi erretauler: batek badauka, ontsa aditu badut, Golgothako kurutzearen izpika bat"[gure azpimarra]386. Ezaguna da erlikien trafikoak izan dituen faltsutzeak eta gehiegikeriak387. Nabari da Loiolako bisitan idazleak luma mugatu egiten duela ahalik eta gehien murriztuz polemikoak izan zitezkeen iritzien adierazpidea, azken bi hauetan bezala beste pasarte batzuetan. Autozentsura modukoa izan daiteke, kontuan dituela irakurleak, agian, kristautasunaren adierazpide "bitxi" horiekin ados egon daitezkeenak bera baino gehiago. Esan daiteke historiaren ibilbideak Jean Etxepareren bidean egin duela aurrera. Memento honetan, santuen erlikia-altzaria baztertuta dago Ignazioren etxera ikustera doazen bisitarien bistatik, konstatatu ahal izan dugunez. Sentiberatasunak aldatu egin dira, baita jesuiten artean ere. Luxuaren limurkeria Metal baliotsu berekoiak Zilarra da sinbolikoki araztasunaren adierazgarria hainbat kasutan: kontzientziaren garbitasuna, xalotasuna, asmo zuzena, ekintza justua. Horietatik sortzen den leialtasuna ere adierazten du. Zuria eta argitsua den heinean zilarra da argi gardena kristalarena bezalakoa, ur garbia, ispiluaren isla, diamantearen dirdira. Haatik, etikaren alorrean, zilarrak sinbolizatzen du sortzen dituen gutizia eta zoritxarren iturburua, eta kontzientzia gaiztotzea: alderdi negatiboa du, hasierako balioaren perbertsioa388. Horrela gertatzen da Jean Etxepareren ustez ere, "berkoia" bihurtzen baita hainbesteko zilar-kopurua: "Muthilak sartzen gitu berehala barne hertsi ñimiño baterat. Bertze guziak bezala elektrikaz argitua da hau ere, ezin eztikiago. Xuriak ditu soailua, paretak, zola bera, bainan ez dute gisuaren xuria, ez paperarena, ez marbrearena, ez thinduarena, ez zetarena. Gotorragoa da xuri hura, zertarik ere baita, hotza, beregizkoa, erraitera ginoazke berkoia. Harateko buruan, gizonak idekitzen dauzkgigu, zabal, armairuño baten athearen bi alderdiak: zurezko gizairudi ttipi andana bat agertzen zaiku, erdian zeruko Amarena, oro urrez margoztatuak. —Hemen —dugu jakiten erakuslearen ahotik— zuen ohi biltzea egun guziez jauregiko familiak; elgarrekilako othoitz-lekutzat zaukaten barneño hau. Behazue orai armairu-atheari, parater, gainari: zilar hutsez dira guziak. Arkuan jarria den soailuan, zilar-plaka lodi bakotxa hegiz-hegizilarrezko lore ñimiño batzuek bere lagunetarik berexten dute, zedarritzen, ikusliarrarren begi-atseginarentzat. Behazue oinetarat: zola bera zilarrezkoa da, harri pikatuz balitz bezain zangoarentzat gogor"389. Ignazioren etxeko ikusgarrien artean, urrea ere aipatzen da behin eta berriro, urreztatutako zurekin batera. Urreak, zilarra bezala sinbolismo bikoitza du390. Alde batetik, perfekzioaren adierazgarria da: urrearen kolorea eta metala bera eguzki-sinboloak dira, Jesusen sinboloa, Argiarena, Ekialdearena. Beste alde batetik, urrezko txanponak dira desioen ugalketa neurrigabe eta perbertsoaren sinboloa. "Kaperaño hari datxikola, bertze kapera ttipi bat: hau dena zeruria urreztatuz; hain gordin eta samur urre-apaindura, nun itsutzen baitzitu. Nihun ditaken ederrena orobat, batzuentzat..."391 Grezian, Hermesek zuen urrearen anbibalentzia. Hermes zen iniziatua, psikoponpoa, jainkoen mezularia, merkataritzaren jainkoa. Baina antzinakoek ikusten zuten Hermesen azken titulu horretan urrearen anbibalentzia: apaizek misterioak izkutatzen zituzten herri xehearen bistatik; urrea ere kentzen zuten profanoen bistatik, argiaren sinboloa bera. Jean Etxeparek ere sentitzen du ez duela astirik Ignazioren etxean egiten duen bisita gidatuan, hango edergailu guztiak patxadaz ikusteko. "Baginagozken han luzaz, begiak aski ezin asez, noiz ere ohartzen baikira gure otoen sahetsetik jaun eta andre multxo bat zalu badoazila, komentu-hegiari lotua den etxeñoari buruz. Ardia ardiari bezala, gu berehala heien ondotik..."392 Ikusten da nola metal preziatuen bertute anbiguoak, txarrera aldatzen diren Jean Etxepareren begietan Ignazioren etxeko "gehiegikeriak" kontenplatzen dituenean. Nabarmenkeriaren aurreko hoztasuna Jean Etxeparek egiten duen bisitako balorazioa ulertzeko, kontuan hartu behar dira testuan jasotzen dituen elementu garrantzitsuek zer garrantzi izan zezaketen idazlearen idearioa zehazteko. "Xoko batean bada oraino erretaula ttipi bat osoki begikoa, bainan orhoitzaren horiek guziak guti, paretako marbrearen xiloka batek agertzen daukunaren aldean. "Han da, lagundiak Erromatik ekarririk kokatua, bere lehen buruzagi Ignazio sainduaren buru-hezurra bera. "Diamant larri batek erdian, bazterretan diamant xehe batzuek izar-dirdira batez argitzen dute erlikiaren untzia"393. Diamantea da perfekzioaren sinbolo nagusia kualitate fisiko bereziengatik, alegia, gogortasuna, argitasuna, gardentasuna. Eguneroko frantsesez, diamant sous le marteau esaerak adierazten du harribitxiaren sendotasuna, gotortasuna. Berpizkundean diamanteak sinbolizatu du, arimako oreka, zorigaitzaren aurreko kuraia, izpiritua edozein beldurretik babesteko ahala, izaera prestua, fede ona. Horrez gain, buruhezurra da pentsaeraren kokalekua, beraz, aginte gorenaren lekua394. Nolanahi ere, Ignazioren erlikia deskribatzean nabari da narratzaileak darabilen soiltasuna eta hitzen ekonomia. Izan ere, Ignazioren buruhezurra ikusgarrien artean zentrala izanik ere, hitz gutxi batzuekin deskribatzen du. Hoztasunez, esan daiteke, inongo efusiorik ez baitago. Lehen esan dugun bezala, irakurlego mota bat ez izutzeko asmotan da berariaz egina, erraz ikaratuko bailitzateke narratzaileak benetako iritzia azalduko balu. Zeharkako aipamena (alusión) da autozentsuraren mekanismoetatik bat, elusioarekin batera395. Narratzaileak aipatuko zion Piarres Lafitteri hartua zuen bide diskretua egiaren bilaketan Beribilez erredaktatzean, idazlearen bizi-giroa aztertzean aipatu den bezala396. Diamanteak ere luxuaren sema eztabaidatura garamatza. Jean Etxeparek egiten du beste materia preziatu andana baten aipamena, direla harriak, direla egurrak: onixa, lapis lazulia, marmola, ebanoa. Ignazioren etxeko bisitan, garrantzi handia dute agerpenon maiztasun handiagatik. Olerkia eta aberastasuna borrokan Loiolan ere esan daiteke Jean Etxeparek aberastasunaren kritika egiten duela, eta balio espiritualen alde. Etengabea da Beribilezen aberastasunen kritika, eta gizakiaren alderdi espiritualaren gorazarrea. Ez da besterik "Olerkia" idazleak hain sutsuki aipatua, materialismoa gaitzetsi beharraren beharraz. Beraz, esango da hemen gauza bat eta bera direla luxuaren kritika Loiolan eta arkitektura espektakularraren kritika Donostian: burgesia handiaren kritika antimaterialista. Isotopia bat da aberastasuna Beribilezen. Isotopia da testu batean edo esakuntza batean, hitz jakinei buruz lotutako semak banatzea testuan zehar, Algirdas-Julius Greimas-en arabera; banaketa horrek ezartzen du testuaren koherentzia eta kohesioa, duen izaera errepikakorragatik, sare bat bezalakoa ehuntzen duena397. Izan ere, aberastasunen kezka han eta hemen agertzen da Beribilezen, aipatzean: landa inguruaren aurrerakuntza, Iruñeko eta Donostiako hazkundeak, turismoaren garapena, etxeen arkitektura… Azken finean, zeruaren azpian gauza berririk ez, Bibliak aspaldi arbuiatu baitzuen Jainkoa baztertzea dirua hobetsita: gogoratu urrezko zekorraren pasadizoa398, tenpluko merkatariena399, etab. Badirudi Etxepare baitan bizi dela borroka bat Olerkiaren eta aberastasunaren artean, azken finean, humanitate-ikasketa guztien oinarrian dagoen koska. Izan ere, gaur egun berdin entzuten zaie filosofo ospetsuei komunikabideetan, goi-burgesiak gehiago begiratzen diela finantza-agenteei filosofo edo giza eta gizarte-zientzietako adituei baino. Tirabira hori aspaldikoa da. Ignazio edo heroiaren miresmena Ignazioren etxeko bisitan narratzaileak interesa erakusten du santuaren bizitzari buruz. Ignazioren bizitzako pasadizoak gogoratzen ditu. Historikoa den gertakari horiekiko errespetua adierazten du, edozein iritzi heterodoxo saihestuz. Esan daiteke historiaren errespetu positibista dela idazleak darabilen irizpide nagusietatik bat. Badirudi narratzaileak eskribau-lana egiten duela. Hala ere, Ignazioren historia begiratzea denaz bezanbatean, laudorioak ere ez ditu baztertzen tonu lirikoago batean, jesuiten lan ebanjelikoa goraipatzeko. Gure irudiz, izan daiteke narratzailearen gogoan zebilen als ob (alegia-eta) goiburuaren aplikazioa, idazlearen bizitza-giroa aztertzean azaldu zen bezala400. Narratzailea Hans Reichenbachen proposamenei jarraituko zitzaien, aipu honetan azpimarratu ditugun bezalako hitzak deigarriak baitira Jean Etxepareren diskurtsoan: "Laster itzuliak gira athe-aitzinerat. Mailadiaren hegian xutik elgar hunkitzen dugula, bagaude ittan bat Azpeitiraino luzatzen den planaderari so. Zer ordoki ederra, erregebide leun beltz zabalak hausten duela erditsutarik! Zer xoko maitagarria Eskualdunentzat! Beren hauturala lerro-lerro ibil ditazke hemen, herritar saindua othoiztuz, kantatuz bi bulharrez haren laudorioak. Gizon guti izan da lurraren gainean harek bezenbat eta halako kharrarekin gizoner Jainkoaren hitza ezagutarazi nahi ukan duenik; guti, harek bezalako sua piztu duenik laguntzara bildu zituenen bihotzetan; guti, halako lanak lurreko eskualde guzietan eginarazi dituenik bere xedeen arabera; nehor ez, bera bizi zeno bere erakaspenez langile bat argitu eta indartu duen nausirik, nola baitzuen egin harek bertze eskualdun bat: San Frances Javierekoa. Bi sainduen alderako beila-toki da, geroztik, Loiola eskualdunentzat Gozo zaizkigu gogoeta horiek, San Ignazioren sor-etxeko komentuaitzinean"401. Adierazpena enfatiko samarra da, eta, horregatik beragatik esanguratsua. Guztiarekin ere, lekuak erakargarritasun handia du "eskualdunentzat", idazleak bere burua gehiegi inplikatu gabe, zuhurki. Ez bide zeukan istilutan sartzeko gehiegizko guraririk, heldutasuneko sasoi hartan, erdi gaixorik zegoela. 3.2.1.2. Disidentea erromesaldian Atal honetan Loiolako bisitaren esanahi ideologikoan barna egingo da, interpretazio doiago baten bila. 3.2.1.2.1. Erromesaldi berezia Loiola izanik bidaiaren jomuga, hor dago liburuaren ardatza. Jean Etxepareren kasuan, kultura-turismotzat hartu behar da Loiolako bisita, ezen ez deboziozko erromeria gisa. Esan daiteke kultura-turismoa dela, ez baita parte hartzen Elizako erritu-ospakizunetan. Garai hartan erromesaldi erlijiosoek arrakasta handia zuten, pelegrinen gogoan maiz mirakuluak zirela; hala ere, Eliza uzkur zen mirakuluak onartzeko orduan 402. Daniel-Henri Pageauxk aipatzen ditu bidaiaren helburu askotarikoak: Beribilezeko kasu honetan izan daiteke nork bere burua bilatzea403. Idazlea etengabe agertzen zaigu solasean ikuskizunekin, bidaian zehar; Loiolan ere, idazleak bere agenda ideologikoa jarraitzeko beta bilatzen du, nahiz eta deboziozkoa izan santutegiaren berezko proposamena ikusliar erromesentzat. Sarri metafisikoa dirudi Jean Etxepareren begiradak, Piarres Xarrittonek ustez ere Etxepare idazle metafisikoa izaki404. Metafisikako joera horren erakusgarriak lirateke hauek bilatzea: Loiolan, debozioaren oinarria eta Ignazioren etxearen fideltasun historikoa; itsasoaren aurrean, neurri etikoaren (in medio virtus) izaera, eta, Donostian, sineskeriaren funtsa bilatzea, petrikiloren jarduna ironizatuta. Helburua metafisikoa izanik ere, argi dago erromesaldi horrek ez dituela erromesaldi konbentzionalak bereak dituen ohiko motibazio hauetarik batere, alegia: lehena, otoitz egitea; bigarrena, taumaturgikoa edo sendakuntza bilatzea eta, hirugarrena, penitentzia egitea edota politikoa405. Aztertuko dira hiru elementuok banan-banan segidan. Otoitzaren etnografia Loiola omen handikoa izanik euskaldunen artean, idazlea derrigortuta dago ikuspegia ematen, Euskal Herriaren irudi orokor bat emateko irakurleak gogoan dituela. Loiolako ikuskizunek duten omen hori hertsagarria zaio idazleari auto-bidaia programatzeko: ("Agorrilaren lehen astezken-goiz batez abiatu ginen beraz Cambotik zazpi lagun —hiru gizon eta lau andre, bi beribil atherbedunetan— aratsean berean gibelerat sartzeko xedearekin, Loiolako ikusgarri omen-handikoez begiak betherik"406). Berriz ere, narratzailearen irizpidea da jendearen ustea, jendeak darabiltzan topikoak: Loiola ikusgarria omen da, ez dago inplikazio askoz handiagorik, itxuraz. Estetika hutsa, ez debozioa; badirudi idazlea programa komun bati jarraikitzen zaiola, bestelako eraspenik gabe. Santutegira hurbiltzean ere, bidaiariak sentimendu tipikoak ditu. Bidaia gorabeheratsua eta gero sentitzen den poza Beribilezen nabarmena da eta azpimarragarria gure kritikan, Gipuzkoako sartzea eta gero, nabarmen. Ohikoa da edozein santutegi ikustean lehen aldiz erromesek sentitzen duten poza erromesaldi guztietan, aurreko bidaia luzearen ondotik; Loiolaren aurrean ere bai, Beribilezen: "Aurkintze hau zinez xoragarria da. Beheititurik gordetzera doan iguzkiak urreztatzen du oraino zeru-xoko bat, garaitiko eremu guzia urddin-argi dagolarik, eta lurra berotzen eztiki. Atsegin dute gure begiek, begien atseginaz alaitzen zaiku araberalat bihotza. Hemengoaren aldean, ikusi duten gutarik biek hitsa dela diote Provence eskualdeko zeru-gaina, iguzkiaren bero handixagoak langar arin batez azpiltzen diolakotz bere kapa urdina; gordina aldiz, aditu dutenaren arabera, Greziakoa, hau argiarenarekin batean iguzkiaren saminak lambro-lipits argalenetarik garbitzen omen duelakotz goien-goienean"407. Narratzaileak naturaren presentzia azpimarratu egiten du testuinguru honetan, santutegiaren ikuskizuna pozgarriagoa bihurtuta. Beribilezeko erlijiotasuna eskerrak ematean datza: Lagundiari, Ignaziori… baina ez idazlearen izenean, baizik eta Euskal Herriaren izenean beraren sineste zehatzekin, idazleak ezer egiterik ez duela horiek aldatzeko, etsipen puntu batez. Otoitza ia ez da aipatzen. Nolanahi ere narratzailea behatzaile zorrotza da otoitzekoan ere: "Hemen, bat bertzearen ondotik hiru neskatxa gazte, azkar eta eder, harat-hunat badabiltza, apezen ofizioetako liburu handi bati bat-bederak behakoa landatua, noiztenka kurutzearen seinalea eginez. Eretzearekin gu, begi larri beltz batzu eztiki zeiharkatzen dituzte bizkitartean gu hunat, mundutar batzuei urrikalmenduzko agur baten karialat. Serora-gei zonbait? dautazu eginen. Ez: bazterretarat behatzen dute. Beata batzu? Ez eta: othoitzean neurriz derabiltzate ezpainak. Hiruak hiru sintsa, geroztik? Are gutiago: buru-ahuleria mikorik badutela ez dirudi; aitzitik, gogoa bizimolde bati finkatua dute ezagun"408. Berriz ere konfirmatzen da idazlearen erlijio-ikuspegi kritikoa ez dagoela talkan zentzuzko erlijiotasun batekin: jarrera ñabartua du, otoitza jorratzean ere. Gure ustez, bisitaren amaieran narratzaileak Loiolako Santutegiaren laudorioa egiten badu ere, konbentzio orokorrari men egite itxurakoa baino ez da409. Inpresioa da narratzailea urrundu samar dagoela Loiolan parte hartze fededun orotarik. Badirudi etnografiazko apunte moduko bat, beste ezer baino gehiago ("Zer xoko maitagarria Eskualdunentzat!"410). Ezinbestean aipatu behar du txokoko naturaren edertasun konpara ezina, lekua goraipatzean, hau da, argudio sekular samarra. Erlijioaren antropologia modukoa egiten du Etxeparek bidaiako beste une batzuetan ere: Arnegiko apaizgai kopuru handia aipatzean ("Fede suharrekoa ditake Garaziko xoko hau!"411); Iruñeko katedralean arte-lorpenak aipatzean412, abadekien janzkera aipatzean413… Kanpoko begirada da, ez da fededunarena; horrek jartzen zuen idazlea outsider moduan. Diogu hori azken finean narratzaileak beretzat ateratzen duen etekina ez delako erromerietan erromes konbentzionalak bizitu zezakeen transfigurazioa414, baizik eta gustu gazi-geza batekin bukatzen du bisita, ikusitakoak ikusita, eta nahiz eta bisitaren bukaera tonu optimistan eman. Idazleak eta bidaiariek ezagutu dute ospetsua den euskaltasunaren elementu garrantzitsu bat, besterik gabe. Beste alde batetik, eta azken finean, Beribilez erromesaldi baten kontakizuna da, jomuga nagusitzat Loiolako Santutegia duena. Ez da soil-soilik aisialdi hedonista hutseko joan-etorria. Esan daiteke nahi izan duela narratzaileak bertatik bertara egiaztatu zer ote zen Loiolari horrelako omena ematen ziona herritarren artean415. Jean Etxepareren ikuspegia estetikoa da, eta kanpotik begiratzailea, oraingo honetan Loiolako elizako kupula begitantzean; berriz ere bagaude, erlijio-ohituren etnografia egiteaz gain, bere xede nagusia balorazio estetikoa ematea dela. "Sartzen gira beraz goipularriak estaltzen duen kaperan; komentuko Jesuista eskolemaileek, ixtudiantek, bai eta auzoek hau bide dute, goizetan, beren othoitzetako toki. Bagaude behin ixil eta geure baitan sartuak; eta gero, orok gure begiak goiti. Ez luzaz haatik, ez baita zorigaitzez gain hartan miresteko deus handirik. Kapera biribilbiribila da, askitto nasaia, argitua izariz bere inguruko tenteen artean ohatzen dituen aldaretaraino, bainan egiaz arruntkiegi duela gapeluak hesten, arroltze-kusku baten idurirat. Bertzerik ginaukan kanpotik Loiolako goipularria416. Herri-erlijiotasunaren bertute sendalariaz Herri-medikuntzari dagokionez, ironiaz edo isiltasun hotzez aipatzen dira garai hartan bertute sendatzailea omen zuten elementuak Beribilezen: "amageitzen" –andreak ugalkor egiten dituen- harria Orreagako Kolegiatan417, eta Ignazioren estatua baten azpiko iturri mirarigilea, bisitariek erabili gabea beldurrez eta kutsatuko ote diren ahoz aho dabilen ontzia ezpainetaratuz418. Bi hitz, haatik, medikuaren figura dela eta, Jean Etxepare hori baitzen. Medikua zen errepublikaren moralaren bultzatzaile prestigioduna Frantzia hartan. Orduko medikuntzak gizakia moralki eta fisikoki zaharberritzeko eginkizuna zeukan, zientziaren eta aurrerakuntzaren mezularia baitzen Iraultzatik aurrera. Adibidez, medikuak bekatuaren aldeko obsesio gisa kalifikatzen zuen mediku-azterketaren aurrean gaixoaren lotsa, ekintza medikoaren aurrean portaera hori lekuz kanpo baitzegoen; anestesiak ere arazo erlijiosoak gainditu behar zituen, heriotzarako prestakuntza eskatzen ez zuelako gaixoak kontzientzia galdu arren ere. Horrelakoetan, erlijioak ezjakintasunaren eta etsipenaren ukitua jaso zezakeen jendearen begien aurrean. Medikua izan zen, XIX.aren amaieran, katolikotasunaren eta laikotasunaren artean zubia egiten zuena419. Lehen positibistak morala zientziak argituko zuelakoan zeuden, aurrerakuntza teknikoarekin batera. Auguste Comte (1798-1857) positibismoaren sortzaileak gizadiarekiko maitasunarekin ordezkatu nahi zuen Jainkoarekiko maitasuna; fede berriak filosofia positiboa eta zientzia-legeak izango zituen oinarritzat420. Jean Etxepare ere ideia positibistetan ere hezitu zuten, aburuok hedakuntza zabala izan baitzuten (Ernest Renanen, Hyppolite Taineren… eskutik), Etxepare formakuntzaz frantsesa baitzen421. Claude Bernard mediku ospetsua ere giro positibista hartakoa zen. Etxepareri buruz aipatu izan da lanbidea apaizgoa zitzaiola ere 422; esan nahi baita Jean Etxepare Iparraldean kokaleku delikatu batean zegoela, Elizak eta estatuak gorabehera latz samarrak zituztenean. Nolabait bi su gurutzaturen erdian egotea tokatu zitzaion, eta erronka horri ahal besteko ondorio onez aurre egiten saiatu zen. Aldudeko medikuaren irtenbidea umorea edo diskrezioa da osasunaren arloko sineskeria agertzen denean, beste atal batean aztertuko denez. Penitentziarik egiten ez duen erromesa Penitentzia ez da aipatu ere egiten, Beribilezen. Penitentzia izan ohi da erromesaldien helburu bat. Jean Etxepare damututa dago hartutako burubideren batez? Gogoratu Piarres Lafitteri egiten zion gutuna esanez pentsabideetan lehengoan dirauela, baina adierazpideak gozatu dituela423. Erromesaldiak baziren euskaldunen gogokoak. Garai hartako idazleek kontatzen dituzte Erromara424, Lourdesera425… bidaiak, baina helburua fedekoa zen, ez estetikoa edo kulturala426. Erran nahi baita, Etxepareren bidaia bitxia dela elizak gobernatzen zituen euskaldunen artean, turismo kulturala deitu zaiona. Turismo kulturala denaz bezanbatean, begien aurrean dugun mende hasiera hartan, industrializazioaren ondorioz bazen sortua klase ertain bat turismoa autoz egiten abiatzen zena. Klase ertainekoa dugu Kanbotik abiatu zen auto bietako taldea. 3.2.1.2.2. Disidentzia positibista Gure ustez, idazleak konbentzio nagusien begiratzaile gisa agertu nahi du Beribilezen, nahiz eta esakuntzaren bitartez idazleak argi utzi zer nolako iritzia sortzen dion ikusgai duena. Bidaia hau idazlearentzat zubiak eraikitze bat da Iparraldearen eta Hegoaldearen artean, laikoen eta erlijiodunen artean. Horregatik, bere disidentzia hainbat ñabarduraz hornitua da; Ignazio itzal handikoa da Hegoaldean. Ez die iritzi propioei uko egin nahi, baina Besteari lekua utzi nahi dio. Horrek azaltzen du Loiolako Santutegiaren aurrean idazleak duen jarrera anbibalentea, testua tentuz irakurrita. Bidaia da, berez, Niaren eta Bestearen arteko solasaldia abiatzeko beta. Hala ere, nahiz eta etorkorra izan Loiolako ikusgarrien harreran, idazleak ez du bere irizpiderik baztertu nahi. Arrazoi hauek tarteko, idazleak egiten dituen planteamenduak irekiak dira, arrazoi kontrajarriak agertzen ditu, eta haiei lekua ukatu gabe, jarrera askotan lagunkoia botatzen du azken buruan. Hori da atal honetan aztertuko dugun apezñoaren figurak duen funtsa Loiolako bisitaren kontakizunean. Ez alferrik, literatur ikasketen diskurtso teorikoan ere, Literatura konparatua itun-kutxa bat da konparatistaren eskuetan bereziki bidaien azpisailean 427. Beribilezen, narratzaileak konbentzioak kolokan jartzeko lan "zikina" edo heterodoxoa bigarren mailako pertsonaien gain uzten du Loiolakoan: oroimenera ekarritako "apezño" lagun zaharra, eta "frantximanta" anonimo jesuiten gaizki esalea. Narratzailea arbitro gisa agertuko da apezñoak eta frantximantak planteatzen dituzten dilemen aurrean, iritzi komunaren eta figura polemiko horiek planteatutakoaren artean. Azken batean, arkitekturako eta dekorazioko kritika, lotua da Loiolako bisitan narratzaileak ondoan izango dituen bi pertsonaia horiekin. Beribilezeko narratzaileak baliabide narratologikoak darabiltza deskribagairen ikuspegi politikoki ez zuzena irakurleari helarazteko. Narratzailearen eta irakurlearen arteko bitartekari karikatureskoak dira Loiolako bisitan idazleak aurkitzen dituen apezño "positibista" eta frantximanta "voltairarra", eta ikuspegi arantzatsuen eroaleak dira: jesuiten jokabide zenbaiten eta frantsesen ezaugarri zenbaiten ebaluazio-kritikak. Horiek ematen digute narratzaile-ikuspegi politikoki zuzenaren ifrentzua, tentu handiz ehundua kode semiotiko gozatzaile eta leungarri baten bitartez. Narratzailearen tonua jostalaria da hein handi batean, eta adiskidetasun-giroan emana, adibidez, apezñoaren jardunean. Umorea ere ager liteke karikatura moduan, adibidez, frantximantaren deskribapen animalizatuaren kasuan. Jean Etxepareren disidentzia bideratzeko apezñoaren baliabide narratologikoak euskal kritika (konfesionalean) oihartzun negatiboa izan du, idazlearen garaiko giroa deskribatzean azaldu den bezala. Jean Etxeparek zubiak eraikitzeko eginkizunean erresistentziak topatu zituen. Ezin da ezkutatu Jean Etxeparek inguru klerikal zenbaitetan sortzen zuen errezeloa eta zitzaion erreparoa, miresmenarekin batera. Sanbenito hori gaztetan jarri zitzaiolarik ere, azkenaldiko beraren literatur lanari ere egokituko zitzaion iritzi txarra. Irakurri bestela idazlearen Eskualdunako lankide baten jarrera medikuari buruz, Etxepare adin berdean zela: "Hortan gira. Ukanen du briden beharra gure pottokak [Jean Etxeparek]. Bizkitartian zerbait onik ere badu segur; eta miletan nahiago dut holako buru bat, zeiharka ere onerat itzulia, ezenez gaichtorat. Non geldi litake? Phereka dezagun ile aIde, bainan soka labur atchikiz eta zaldare beroturik ahalaz ez emanez. Ferdetik ausarki; eta karrosan hirunazka ezar beti erdian. Halere ni beldur lanak emanen dauzkula. Agian ez... Nik ez dut kitzikatuko..."428. Ignazioren etxeko bisitan aipatzekoa litzateke idazleak bestelako estetika bat eskatzen diela jesuitei, beren fundatzailearen asmoak zabaltzeko. Horrela ulertuko litzateke idazleak duen jarrera gazi-gozoa bisitaren aldera. Ez du deblauki ukatzen erlijioaren balioa, baina kritikoa da eta emendioak proposatzera ausartzen da. Idazlearen hitzetan asmo asmo erlijioso horiek lagun hurkoa maitatzea eta Jainkoa maitatzea ziren. Edonola ere, gaurko ia edozein erlijio nagusik bere gain har dezakeen programa, eta Etxeparek anbibalentzia horrekin jokatzen du, alegia, edozeinek aitortuko lituzkeen balio unibertsalak egokitzen dizkio Ignazioren asmoei, bere iritzi partikularra nabarmen utzi gabe. "Ditzagun eskerrak bihur lagundiari, lilluraz-lillura gauza baliosenen arartekoz arima baitauku goratu, ulertzerainokoan nolakoa zen Ignaziok beretzat hautatu ontasun bakarra, hau baitzen —eta baita bethi— lagunaren alderako amodioa Jainkoa baitan429. Beraz, bada hor Etxepareren kritika bat, jokabidez modernismoa izeneko mugimendu erlijiosoarekin pareka daitekeena. Modernismoak doktrina kristaua XIX. mendeko kulturaaldaketei egokitu nahi izan zizkion; XIX.aren amaieran eta XX.aren hasieran zehar iraun zuen, Jean Etxepareren bizialdian. Aita Santuak arbuiatu zituen modernistak azkenean, eta Elizak II. Vatikanora arte itxarongo zuen premia berriei erantzuteko ahalegina egiteko. Ez da Etxepare eliz-hierarkiaren aurrean herritar xumeek amen-amen esate itsu horren aldekoa; bai, aldiz, da arrazoi autonomoaren eskubideak aldarrikatzen dituen burges txiki bat. Harira itzulita, herritarrek jaso beharreko erlijio-heziketa da santutegian "Loiolako ikusgarri omen-handikoen"430 bitartez kinkan jartzen dena. Iruñeko katedrala ere "omen handikoa" da Beribilezen ("Omen handiko eliza da hau"431). Azken finean, opor-turistak dira, turista sekularrak hegoaldeko Euskal Herria ezagutu nahi dutenak. Apezñoa edo zientziaren eta erlijioaren arteko solasa "Han, ezkaratz-barneko athe hartan, ene lehenbiziko ikustaldian zitzaitan bada agertu apez-jauntziarekilako gizon ttipi gaztesko bat, Jesuita batendako hartu nuena. Eskuaraz galdegin nion jauregiaren ikuskatzeko baimena; eskuaraz zaundan erantzun. Trebe jarri ginen ordu-beretik elgarrentzat. Guti haztatu dut ene bizian harena bezalako lañotasunik; eskualdun aneia batena zen, gainera gizon handizki argitu batena, fedezko khar ezti batek berotzen zuena eta sarkortzen orozbat. Iduri zait ene ondoan dutala oraino, egun, apezño hura"432. Apezñoa da oroimeneko pertsonaia irudikatu bat narratzaileak asmatua balio diona bere buruarekin barne solasak izateko, eta, bide batez, gogoetak irakurleari helarazteko. Apeza da konfiantzazko laguna, aurreko bisita batean ezagutua Ignazioren etxean, geroago 1929ko bisita honetan gogoratzen duena. Argitu behar da apezñoa narratzailearen oroimenaren eta irudimenaren sorkaria eta baliabide literarioa dela soilik, ez dela bidaiariaren hezur-haragizko laguna. Narratzailearen buruko solas horiek zuzentasun politikoaren mugan kokatzen dira, hori izan baitaiteke arrazoia narratzaileak baliabide "inpertsonala" baliatzeko apezñoaren irudian, hezur-haragizko inor tartean sartu gabe, ez autorea ez eta bidaiakideak, paperak dena jasaten baitu. Apaiza da, lehenengo eta behin, erlijio-gizona eta "fedezko khar ezti batek berotzen zuena eta sarkortzen orozbat"433, alegia, eskubide aitortua duena, beraz, erlijioko zerez autoritate eklesiastikoz hitz egiteko. Gainera, da euskalduna, irakurlearen hurbilekoa. Historiaren erabilpenei buruz Ondoko paragrafoetan apezñoaren figurak parte hartzen duen gertaldi batzuk jorratuko dira. Positibismoaren ikuspegia emango zaigu apezñoak eta Jean Etxeparek bisitatzen dituztenean ukuilua434, sabaia435 eta Ignazioren gela436. "Gero, gogoa hasten zait erasiaka, hunelaxe: beren aita, beren buruzagi eta nausi lehenaren sor-etxea xutik iduki nahi ukan baitute Jesuistek, goretsiak izan bedite beren ezagutzarentzat. Bakar batzuendako hobeki zitaken, orobat, zen bezala beiratu balute etxea, zen bezala Ignazio bere aitama eta haurridekin han bizi izan zenean. Bainan jendeak sinetsiko zukena halako jauregi xume batek ohatu zuela noizbait, eta moldatu, saindu handienetarik baten arima? Beiratu zukena luzaz huni bere atxikimendua, ez balu etxe-barna guziak erakutsi, begien ondotik bihotzak joz, jendeak gehienik maite dituen lurreko edergailu eta aberastasunetarik lipar bat?"437. Esan daiteke, bidenabar, apezñoaren figura irreal eta irudimenezkoa idazleari bere buruarekin hitz egiteko aitzakia zaiola. Apezñoak estetika alorreko iruzkinak egiten dizkio idazleari. Ikasle, entzule, kontsultagile gisa jokatzen du berarekin idazleak. Inoiz, beraren ikuspuntua errebatitzen du. Idazlearen aukera estetikoak Ignazioren etxeari buruz ere aukera askoren arteko bat dira, idazleak ez baitu bere hobespena tanpez adierazi nahi. Hartzaileak kexu zitezkeen. Idazleak nahiago du apal, ezjakin, entzule… agertu, ezen ez harro eta jakintsu erretorikak agintzen duen bezala, irakurlearen pathosean egoki eragingo badu (captatio benevolentiae). Etxepareren burubideei ekinez, zientifismoaren haritik irakur daiteke nola apezñoa/narratzailea bikoteak polemizatzen duen Ignazioren etxeko egoitzen funtzioez eta gela-banaketaren leialtasunaz 1929an, santuak ezagutu zituen jatorrizko haiekin alderatuak. Gogora dator, hein batean, Jean Etxepareren antzeko desmartxa burutu zuen beste liburu bat: Ernest Renanen La vie de Jésus (1863)438. Jean Etxepare bezala, joera positibistako idazlea Jesusen bizitzan egiaztagarria zenaren bila abiatu zen. Pertsonaia historiko interesgarria eta baliotsua da Renanen (1823-1892) idazlaneko Jesus, ebanjelariek marraztu ziguten haren bestelakoa. Renanek erlijioa errespetuz darabil, haatik, dogmak beretzakotu gabe. Beribilezen antzeko zerbait egiten da Ignazioren bizitzarekin. Ernest Renan positibista zen, Jean Etxepare bezala, garaia horrelakoa baitzen. Positibistek zientzia enpirikoak hobesten zituzten, gainerako diskurtsoek balio zientifikorik ez zutelakoan439. Postulatu horren erakusgarritzat har litezke zenbait pasarte Loiolako bisitan: azpimarratzen da haietan Ignaziok ezagutu zuen etxea ez errespetatu izana ukuiluan, sabaian eta santuaren gelan. Ukuilua izandako egoitzan jesuitek moldaketa larriak egin dituzte. Idazleak kapera txiki ederreztatu bi ikusten ditu, apezñoaren konpainiarekin bisitan doala. Horiek, antzinako ukuilua birmoldatzearen emaitza dira, apaindura aberatsekoak. "Aditzen dut ene sahetseko apezñoa, han balitz bezala izaitez, ez baitakit ez dutanez ere ene burua itzultzen haren ganat: "Bi barne hauk —dio ene beharrirat nunbaitik— zuten egiten duela lau mende jauregi huntako barrokia. Oraiko etxetiar- neskazalea eta borrokazalea gizarte-eskaileran gora igotzeko. Horren sintoma da zaldunjantziko Ignazioren estatua oinetxearen sarreran bazegoen ere445, gure sasoian, atzeko patio batera lekualdatu dute. Garai bakoitzak bere Ignazioren irudikapena, etxearen dekorazioestetika bezala. "Huna oraino zipu bat, harresi biribil batek ziloa inguruan ezpaintzen diona goiti; harresi-hegiaren gainean xut, bronzazko bigarren gizairudi bat: Ignazio berriz ere, bainan orai zaldizko aitzindari baten apainduran, hets eta idekaraz ditaken kaska batez estalirik buru lepoak. Aurpegia bera ez du haatik bronzaz, bainan ba xurigorratsezko orhe gogor batez egina, ez baitzira guti harrizen, aldarteka agertzen dauzunean kaskaren aho zabaldutik"446. Ignaziok uztartzen zituen "bertutea eta letrak", hau da, nahi zuen bertutea eta formazio intelektuala lotu, Jainkoaren eskuetan josulaguna tresna erabilgarriagoa izateko. Hala ere, desadostasunik egotekotan, nahiago zuen bertuteaz fidatu ezen ez adimenaz. Balioak eremu intelektual hutsean geratuta, ez zitzaion zerbitzen Erresumari447. Letrek lagundu behar zioten jesuitaren helburu nagusiari, hau da, Jainkoa goratzea, eta arimen onura448. Jakituria zen, Ignazioren kasuan, XVI. mende hartan jakintza onartutzat hartzen zena, humanismoaren hurbilekoa. Espiritualitatearen mugak Ignazioren etxean, narratzaileak eta apezñoak planteatzen dute dilema bat: izaeraz Ignazio bertutetsua ala azkarra ote zen; Etxepareren ustez, Ignazio adimenduz azkarra zen egin zituen ikasketen ondorioz; apezñoaren ustez, Ignazio baitan bertutea baino ez zen handia. Bertutearen eta adimenaren arteko harremanen solasgai horretan, suma daiteke apezñoak medikuaren laguna zen Lafitterekin duen antzekotasuna: "[apezñoak] Solas berak atxikiak zauzkitan, lehen. Ez diot ihardesten batere. Baditake etzen hanbat aho ederrekoa Ignazio; izan ditake lumaz ere etzela trebeenetarik. Bainan ez jakintsua! Ez dut sinesten tuntik. Argi laburretakoa, gizon egin artio jende argituen artean hazia izan zen aitoren semea, gizondu ondoan bere adimendua ezin aski argituzko themarekin ikastetxe aipatuenetan hogoi urthe ereman zituen entzule bipila, ohartze apurrekoa izan zela gizon hura!... Zonbat buru oneko gizon, buru handikoak ere ba eta gain-gainetik argituak, idazteko ala mintzatzeko deus guti direnak izan!" 449 Piarres Laffitek ere gai hori bera erabili ohi zuen Jean Etxeparerekin zituzten elkarretaratzeetan ("Solas berak atxikiak zauzkitan, lehen"). Hona hemen zuten jarduna, Lafitteren hitzetan: "Oroit niz saindutasunaz [Jean Etxeparek] zeukan solasaz: haren gostuko, gure sainduen karra ez zen bakharrik nahikunde harrigarri baten seinalea, bainan adimendu azkar baino azkarragoko batena; argirik gabeko karrik ez zuen amesten ahal, eta erdaraz finkatzen zuen erranez: "Le génie de la charité ne va pas sans le génie de l'intelligence". Errex zitzaitan gero erakustea gure sainduak zoin lainoki zauden Jainkoari, gogoz eta bihotzez, fedeari eta graziari esker: "et ce double génie ne s'explique pas sans le mystère de la grâce!". Orduan Pascal ginuen aiphu edo Newman. Hots, ez zuen den-mendren etsaigorik erlisioneari buruz eta berak erraiten zuen: "Egun guziez ohoratzen dut Jesu-kristo". Nola zuen bada ohoratzen, ez dauku salhatu behinere: bainan ohore horren sari, Jainkoak azkenean bereganatu beharra zuen ondarra"450. Bidenabar, badirudi 1931n Etxepare antiklerikala izanagatik hein batean, ez zela erlijioaren aurkakoa : "Elizako buruzagi politikero batzuek ezin gaizkiago erabilia iduri bazait ere ardurasko, Galilean sortu hura bezain bihotz altchagarririk ez dut haatik ezagutzen"451. Azken batean, eztabaida hau kokatzen da iritzi sekularren alde Jean Etxeparek egin zituen urratsetan. Ignazioren gaitasuna modu immanentean azaldu nahi du, gizakiaren ahal naturalaren bidez: adimena; Jainkoaren grazia bigarren plano batean geratuko da; Lafitte eta apezñoa, aldiz, ez daude ados Jean Etxeparerekin. Txundigarria da Lafittek eta apezñoak duten antzekotasuna puntu honetan; ia esan daiteke pasarte hau dela bi adiskideek errealitatean izan ohi zituzten solasen isla zuzen fikzionalizatua. Piarres Lafittek dioenez, berak eta Jean Etxeparek Pascalen ideiak zituzten solas egiteko makulutzat. Pascalek zioen teologiak autoritatean behar zuela funtsatu, eta aldatzerik ez zegoela mendez mende; zientzia, aldiz, arrazoiaren bilaketa ausarten mende zegoela, bi esparru bereiz balira bezala452. Teologia tradizioaren eta testu kanonikoen esparrua izanik, zientzia berrikuntzarena da; egia teologikoak Jainkoaren dohaina izanik, zientzia giza ekintzaren fruitua da. Lafitte-apezñoak, agian, badirudi Pascalen perpausen gainetik igaro nahi duela, hau da, fedeari lehentasuna eman nahi diola adimenaren gainetik. Lafitte apaizaren ustez, jakituriaz gainetik, bada premiatsuagorik: "Jakintsunak adimendua lantzen oroz gainetik. Entseatzen da bere gogoindarren zalhutzerat, chuchentzerat, bizitzerat, argitzerat. Oichtiko lasterkariak zangozainak lasterrari jartzen ziozkan bezala, jakintsunak buru-fuina eta izpiritua ere, orha eta orha, egiari lotzerat edo bederen ahalaz hurbiltzerat usatzen ditu. Izaite ala gerthakari, denak barna ikertu nahi lituzke, erdiko kuzkur hartaraino, ikusteko, edo bederen susmatzeko, zer legek derabiltzaten eta nola diren elgarri eratchikiak. Balentria gaitza, jakintsuarena; indarkatzea balio duena, ez baditu ere bilhatu argiak oro biltzen ahal, sarri erranen dugun bezala. Askok jakitateari baizik ez diote erraiten baitan. Gizakiaren partea azpimarratu nahi du, santutasunaren eragin eremua murriztuta. Aldiz, erlijio-gizonak nahiago du Ignaziorengan Jainkoaren dohainen partea azpimarratu. Jean Etxeparek nahi du adimenaren eta formazioaren munta azpimarratu, espiritualitatearen aurretik. Horretan ez da agertzen jesuiten abiaburuen kontra. Historikoki, haiek ere hezkuntzari bultzada eman zioten garaiko kultura beren helburu erlijiosoen tornura plegatuz: "Ez da gutiago egia, diot ixil-ixila ihardesten, Ignaziok nahi ukan zuela bere lagunek eta ondokoek gazteriari erakats zitzaten, ez bakarrik Elizaren erakaspenak, bainan oraino zuzenki eta ontsa bizitzeko behar diren jakitate mota guziak. Ez balitu berak jastatu bederen ukan, nundik zukeen bere laguner hainbertze arthamendatu erakats zitzaten?" 456. Berriz ere, Jean Etxepare helduak ariketa egiten du konpromezu orekatsua eta erdibidea bilatzeko. Apezñoa dialektikoki erasotzen du beren arloan, urrutiago joan gabe, alegia, desadostasun agerikorik azpimarratu gabe. "Atheratzen gira adixkide halere sakristiatik, biak"457. Garrantzitsua da Etxeparek egiten duen ahalegina adiskidetasuna mantentzeko ikamiken gainetik: gizarte-kohesioa iraunaraztea ezinbestekoa zaio, ideia desberdineko euskaldunen artean. Idazleak bere baitan duen temaren errainu da apezñoaren baliabide narratologikoa. Bere betiko kezkei eutsiz, zundaketa arrazionala lehenesten du erlijioak bere xedetarako darabiltzan baliabideen aurretik, hau da, fedea eta dogma. Nabari zaio, diplomazia ahaztu gabe, uste kritikoak agertzeko ausardia, ausardia behar baitzen abelera hartan horretarako ere, ez baitziren (ez baitira) edozer Ignazio eta Konpainia euskaldun askoren artean, jakina denez, besterik gabe inork kolokan jarri ditzan. Ignazioren figura ohargarria zaio narratzaileari, historian izan duen eragin handia baztertu ezinik. Loiolako bisitan, Jean Etxepareren asmoa da Ignaziok Euskal Herrian eta bestetan izan duen helmenean haratago barnatzea. Ez da jarrera pasibo hutsa idazlearena, baizik eta konpainiaren fenomenoaren inguruan izan diren harrera moduen inbentariatze oinarrizkoa, narratzailearen zenbait iritzi ortodoxia batekin enkontruan daudenak. 3.2.2. Bisita kulturala Iruñeko katedralera Ikerketa honen premiak hala eskatuta, kronologikoki atzera egingo da. Loiolara baino lehen autoak Iruñean lotu dira. Bi autoek katedralaren ondoan aparkatu dute, Iruñera iritsita; segidan katedrala bisitatuko dute bidaiariek, sakristauak gidatuta458. 3.2.2.1. Katedrala sinbolismo identitarioa Frantzian katedralek eginkizun sinboliko handia izan dute nazioa gaur ezagutzen den bezala taxutzeko. Erregeek katedral eta monastegi zehatzak aukeratu ohi zituzten zeremoniak egiteko: ezkontza, erregealdiaren hasiera, ehorzketa, eskerrak emateko ekintzak guduetan garaitzeagatik, etab. Historikoki, Iruñean nafar monarkia ere lotuta agertuko zen katedralarekin, monarkiak sustatuko baitzuen haren eraikuntza, gerora ehorzketa-leku gisa ere erabiliko zena. Beribilezen, Iruñeko katedrala Nafarroako Erreinuarekin lotuta dago, historian zehar eraikuntzaren fundazioari erreparatuz gero ikusten den bezala, non nafar erregeek partaide fundatzaileak izan baitziren. "Omen handiko eliza da hau. Jakintsuek diote, Carlos hirugarrena eta haren emazte Leonor Castillakoa zirelarik Nabarreko buruzagi, hamalaugarren mendearen ondarrerat zutela Eskualdunek eraiki, ordukotz Parisen asmatua izana zen ara berrian"459. Frantzian, erresumaren iparraldeko katedralak hartu ohi dira kontuan oroitzapen-leku gisa. Frantziako iparraldekoek bakarrik dute estatuaren izendapen ofiziala katedral gisa, nahiz eta hegoaldean ere katedralak egon. Azalpena da iparraldekoek, eta ez hegoaldekoek, izan zuten lotura estua monarkiarekin eta botere politikoarekin. Iragandako sasoi batzuetan, Elizaren eraikuntzei jazarri zitzaien antiklerikalismoa Frantziar iraultzatik aurrera, egiten zuten espazioaren erabilera hierarkikoagatik, besteak beste. Hala ere, Frantziako agintariek aspalditxotik hona eta istilu batzuen buruan, aho batez adostu dute katedralen ondare arkitektonikoa babesteko premia460. Beste alde batetik, errege nafar horien interpretazio "nazionala" egitea koherentea da liburu osoan zehar bilbatzen den euskaltasunaren hariarekin: adibidez, Loiolan, apezñoa "eskualdun aneia" gisa kalifikatzen da461, eta hizkuntzaz euskaldunak ez direnak "atzerritar" gisa462, eta beste adibide batzuk aipa daitezke. Badago bederen sentimendu komunitarioa dei litekeena, agian, prepolitikoa dena. Euskal egituratze politiko bati begira, Orreagako kolegiata ere mugarri garrantzitsua da Beribilezen463. Antso VII.a (1154-1234), Azkarra ezizenez, Orreagan dago ehortzia; bestalde, nafar koroaren beste objektu batzuk ere badira han: "[Orregan] Ez dugu astirik sakristiak dauzkan elizkizunetako untzi eta jauntzi aberatsen ikusteko; ikusi gabe utzi behar dugu halaber komentuko liburutegia, adituak girelakotz berdin ez dela gehiago han Nabarreko erregeek gainean zin egiten ohi zuten zilar-estalgiarekilako liburu handia"464. Ezin baztertu garai hura Sabino Aranaren eta Resurrección María de Azkueren garaia zelako datua, ondorio guztiekin465. Etxeparek harreman zuzena zuen Azkuerekin, lekeitiarra Bilbon bisitatzerainokoan. Dudarik gabe, Etxeparek bazuen bizkaitar aranismoaren berri, Piarres Broussain lagun abertzalearen bitartez baino ez bazen ere466. Bada, beraz, Beribilezen oroimenaren leku euskaldunak zerrendatzeko guraria avantla-lettre, edo hori ematen du liburua aztertuta, azken buruan turismo-gida tradizionalek egin ohi zutena, historian gehiegi sakondu gabe, hori bai. Adibidez, Leireko monastegia ere da nafar monarkiaren beste antzeko kokagune sinboliko bat, panteoia baitzen, jauregia, apezpikuegoitza…, erresuma eta Eliza banatuta ez zeuden garai haietan. Beste argibide batzuk ere eskaintzera dator Les lieux de la mémoire, non aipatzen den katedralen gizarte-funtzioa Frantziako kulturan467. Lehia bat zegoen hainbat hiritako hiritarren artean nork altxatuko katedralik gorena, lekuan lekuko biztanleen harrotasunerako, eta leialtasun konfesionalak gorabehera. Iruñeko katedralaren bisita hau ere sartzen du Jean Etxeparek arkitektura-lehia horretan, katedralaren atalak konparatzen dituela berak ezagutzen dituen Frantziako beste batzuen pareko atalekin. Nabarmentzekoak dira narratzaileak eta lagunek egiten dituzten konparaketak ezagutzen dituzten beste katedrale eta elizekin: Baionakoarekin, eta Frantziako beste batzuekin, argi geratzen dela etengabe narratzailearen oharmen estetiko zorrotza: "Erran dugun kalonjeen jar-alkietako ozka-lanak ez gitu halere nehor harritzen. Ezagutzen ditugu guziek St-Bertrand-De-Comminges elizako eskulturak, Luchoneko ondoan, Frantzian ez nihun ez baita bertze hainbertzekorik, hala nola harriaren gaineko eskulturentzat ez baitugu uste baden Chartresko kathedraleari nausi izan ditakenik" 468. Etxepare laikoari Iruñeko katedralaren edertasuna zaio axola, artelana; horretara, ez du topatzen eguzki-argi nahikorik barnean hartaz gozatzeko, ez baitu behar barnebiltzeko iluntasunik kristau praktikanteak bezala ("Ikusgarriak dira haatik zureriari datxizkon eskulanak. Damurik da eliza ilhunskoa: ezin ditazke xeheki ikus, ez ditzazkete ere begiek gai litazken bezala ikher aldarearen gibeleko erretaula handiaren zati margoztatuak"469). Axola zaizkio eskulturak ere: direla egurrez eginak, direla harriz eginak; eta konparatzen ditu Frantziako ospetsuenekin. Burgesia txikiak badu aisia, kultura bat eskuratzeko. Etxepare kexu da, liburuaren aitzin-solas laburrean, asti gutxi duelako, iruzkintzen ari garen bidaia hau patxadaz egiteko: batetik, irabazien eskasiagatik, eta, bestetik, bizitza modernoaren erritmo azkarragatik473. Langile-klasea geroago igo da aisia kulturalaren gurdira, historian zehar. Izan ere, hazkurria bilatzeko ahaleginean jardun behar izan du, aisiari leku mugatua eman behar izanda. Horrelako zerbait berari gertatzearen beldur zen herri txikiko medikua ere474. Ez txiripaz, aipatzen du Etxeparek autokide guztiek ezagutzen zituztela eskulturok. Gustuaren soziologia aipatzen ari da. Euskaldunak ote autokideak? Ez zaigu argitzen liburuan. Autoko bidaiariek badute sentsibilitate artistikorik, bidaiariek arte-leku turistikoak ezagutzen dituztela sumatzen da-eta; arte-obrak eta natura-aurkintzak baloratzean erakusten duten gaitasuna ere sumatzen da. Bisitetako mugarriak artistikoak dira maiz, bidaian zehar: idazlearen balorazioek maiz izaera estetikoa dute. Kasu, Iruñeko katedrala, Ignazioren etxea, Gipuzkoako sarrera malkartsua, eta abar. Hala ere, narratzailearen ikuspuntua da tekniko samarra, eta interpretaziorik edo balorazio espliziturik ez du ia ematen. Katedralaren fatxada nagusiaz –aurreko aldeaz- ari dela, bai ematen du balorazioa, baina beste batzuen iritzia autura ekarriz soilik: "garbiki erraiteko, badu eite kotsua theatre batenarekin"475. Jean Etxeparek iritzi zuzena ematea ekiditen du: zuhurtzia ote arazorik ez izateko? Gogoratu daiteke fatxada neoklasikoa jatorrizko katedralari erantsitako geroagoko atala dela Iruñeko katedralean, eranskinek izan dezaketen egokitasun estetikori buruz iritzi kontrajarriak sortzen baitira horrelakoetan, arte-kritikarien balorazioetan: batzuen ustez katedralaren arteko aniztasunaren eta bilakabide arkitektonikoen isla interesgarria den aurrealde hori, beste batzuen ustez eraikin urtetsuaren batasuna apurtzen duen elementua baino ez da ("Jakintsuek kausitzen diote bizkitartean akatz bat: aitzinaldea"476). 3.2.3. Etxe-arkitektura bizilagunen ispilu Etxepare zen Euskaltzaleen Biltzarreko buru, 1925ean. Ikusiko dugu kezka duela egurraren eta harriaren esku-lanari buruz, urte hartako hitzaldian. Kezka hori islatzen da baita Beribilezen ere. "Ofizialeek halaber badakite beren aran berritzen, berritzearekin apaintzen. Zuraren lantzeaz bezenbatean, badugu ara berri bat, frantsesez style néo-basque deitzen dutena: lehengo gure arbasoenaren heinerat ez bada heltzen ere, berdin handizki ohoratzen duena Eskual-herria, nahiz bertzela. Harriaren lantzeko eskuairean, laster ez dukegu nehori zorrik. Duela zonbait mende ez ginuen; ephe laburrik barne, agertzeko berriz on izanen gira non nahi. Beha choko guzietan eraikitzera doazin etche berrier. Ezin aski goretsizko ongi handia egin izan du, urrats-bide hortarat, Colas jaunaren liburu, La Tombe Basque deithuak. Ikusteko gei ederrik izanen da oraino, geroan, Musée Basque delakoan, ez baitakigu oro kokatuko ahal dituen. Zinez gure ustea da, jakitatezko nola esku lanezko maila gorenetarat helduko direla Eskualdunak hogoigarren mendu huntan. Oro elgarri datchizki. Zuhurtzia daukagu haatik ororen buru, esku lanaren bezala jakitatearen. Euskaltzaleen-biltzarrak ditzala zuzen bidean iduk, edozoin izan diten, aipatu ditugun aurrerapen (progrès) guziak"479. Etengabea da Beribilezen ibilbideko eraikuntza zibilen balorazioa, bereziki etxeena. Balorazio estetikoa, lehenengo eta behin. Gainera, oso lotuta dator etxeen arkitekturabalioespena idazleak gizarte-antolaketaz duen ikuspuntuarekin, batetik, eta arkitektura mota bakoitzak etxejabeei buruz dioenarekin, bestetik. Esan daiteke kezka hori erdaraz ezaguna dela: La arquitectura popular vasca480… eta gisako liburuak badira. Ez horrenbeste euskaraz481. Etxepare honetan ere bide-urratzailea da. Gainera, esan behar da delako kezka hori Euskaltzaleen Biltzarraren inguruan mugitzen zen mundu era batera "museistiko" hori ere sintonian dagoela Etxepareren kezkekin, azalduko dugunez. Gogoratu Louis Colas-en (1869-1929) La tombe basque liburu gogoangarria482; bertan, Colasek kalkatu ahal izan zituen gizon-harrien irudiak eta hitzak Euskal Herriko hilerrietan zehar ibilita, gero historiaren gorabeherek suntsitu baitituzte horietako batzuk. Berdenboran, seinalagarria da garai hartako pintura-produkzioa Euskal Herrian kostunbrista zela: tipo herrikoiak; ohitura herrikoiak: erromeriak, erromeriaren itzulera, bazkariak, elizarako joan-etorriak…; langile xumeak: arrantzalea, goldelaria… Helburua zen nazioa eraikitzeko materialak biltzea, garai hartan horrela baitzen483. Kezka hori desagertu egin da, segur, gaur egungo euskal pinturatik. Horrexegatik diogu museistikoa dela gaurko gizakiaren begietan Etxepareren arkitektura-ikuspegia, hein batean, orduko pinturaren ikuspegia bezalakoa. Horrez gain, Jean Etxeparek aipatzen duen estilo neoeuskalduna sortu zen mugimendu abertzalearen abaroan arkitekturan XX. mendearen hasieran, erro erromantikoak zituen era bati jarraiki. Estilo neoeuskalduna gaur egun XX. mende hasierako Neguriko jauregietan ere aurki liteke –Bizkaikoa ere Donostiaren garai beretsuan loratu zen bainu-hiria484-. Bizkaian bertan auzo-eskolak ere estilo neoeuskaldunez proiektatu zituen Aldundiak. Diego de Basterra (1883-1959) dugu estiloaren arkitekto famatuenetatik bat. Basterrak Bizkaiko Aldundiaren enkarguz auzo-eskolak estilo neoeuskaldunean altxatu zituen, adibidez, XX.mendeko lehen heren hartan. Iparraldean, gaur egun ere, andana dira estilo neoeuskalduneko etxeak. Hexagonoan ere, bada mugimendu lokalista bat tokiko ezaugarriei gora eman nahi diona garai hartan. Frantzian hainbat "sociétés savantes" sortu ziren helburu horrekin, Iparraldean ezagutu zirenen antzekoak485: Etxeparek aipatzen duen Euskal Museoa tarteko. Halan da ze, estilo arkitektonikoak ideia-gidari anitzen menean balora litezke, eta Etxeparek bere hautua egin zuen, xehekiago aztertu beharrekoa, estilo neoeuskalduna hobetsita. Etxe-eraikinak baloratzen ditu serioski, dagokionean hobetsiz ala gaitzetsia, arkitektura-kalitatearen arabera. "Bainan Donianeko zelai ederraren ikustea begiak zurituak igurikitu ondoan, ez ikustetik histen zaizkit ene lagunak. Larre-muthur batzu othartzen ohi diren bezala, urthetik urthera bizitegi berriz ari da alabainan estaltzen mendeal-elderat. Egoitza eder eta iraupeneko arras guti, bertzela"486. Narratzaileak politika iruzkinik apenas egiten duen, nahiz eta ekonomia aipatzen duen, baina esan liteke datu zehatzagoen faltan idazlea sektore tradizionalekin lerratzen dela alde batera burgesia handia kritikatzen duenean. 3.2.3.1. Edertasuna eta aszetismoa Beribilezen arkitektura erabilia da metaforikoki Arrosan, esaterako, pasarte honetan non herriko elizak aurkintzaren edertasuna erreprimitzen duen. Idazleak baliabide parabolikoak darabiltza, ikusmoldea adierazteko: "Arrosako ibarra bere bizitegi apainekin, Arrosako mendia, aztaparkatzen zaizkon laborari-etxe xuriekin, Arrosako eliza bixkar baten gainetik zelaiari gibelaz dagona, ahalgetu nahi balu bezala inguruneko edertasunaren zoragarria. Hilarrien ikusteak gitu bakarrik apur bat ilhunduko, oraiko araberara..."487 Aszetismoaren kritika nietzschearra izan daiteke hemen dagoena, alegia, espiritu dionisiakoa hainbestetan aipatua: aszetismoak biziari eragozpenak jartzen dizkiola dioena488. Elizaren balioek jadanik ez dute onarpen eztabaidaezina, laikoaren gogoan, eta metaforak darabiltza zeharkako modu batez kontu handiz. 3.2.3.2. Noblezia burges txikia Tolosa da idazleak hobesten duen hiri mota Zarautzekin batera, arkitektura-arrazoietan ere oinarrituta. Agian, Etxeparek ere Antzinako Erregimenaren nostalgiaz dihardu, Pío Baroja Aldudekoaren garaikideak bezala489. Tolosa Gipuzkoako hiriburu ohia, "noble"-agoa da Donostia baino ("Zernahi izanik, hiriño huntaz mintzatzearekin frantsesek erraiten dute bethi: La noble Tolosa"490). Tolosa da euskalduntasunaren sinboloa. Goi burgesiak diruaren nagusigoa ekarriko du, bikaintasunaren eta aristokratismoaren kaltean (arete491). Burges txikiak bere klasearen ezaugarriak hobesten ditu: noblezia, besteak beste. Tolosa hiriburu ohia izanda ere, Donostia da hiriburua 1929an, baina ez ditu Etxepareren gurariak asetzen, goi-burgesiaren balioetara makurtua baitago. Paralelismo baterako, Pío Barojak La casa de Aizkorri (1900) euskal giroko eleberrian ere burgesia txiki honen bertuteak goraipatu zituen, eta bizirauteko zituen oztopoak. Beribilezek, sinbolikoki, Gipuzkoako bi hiriburuak, lehengoa eta geroagokoa, alderatzen ditu: "Donostia baita zonbait urthe huntan Gipuzkoako hiri-nausi, ez dukete Tolosako buruzagien egoitzek hango agintarienen larderiazko harrokeria"492. Horretara, monarkikoak ziren nagusi politikoki, Jean Etxeparek Donostia bisitatzean493eta Bilbon boto abertzalea nagusia zen garaian; idazleak dioenez, kaleak militarrez josita zeuden, hiria monarken eta gortesauen inguruan jiran bizi baitzen. Tolosatik hara, igaroko dituzte Betelu, Zestoa eta Zumaia herriak. 3.2.3.3. Arbasoen eredua Zestoan, adibidez, agerian geratuko da narratzaileak aurrerakuntzan duen sinestea, etxeak belaunez belaun hobetzeko herritarrek duten betebeharra azpimarratuta: "Hor bizi izan ziren orai bizi direnen arbasoak, langile antzetsuagoak bere heinean, hek, oraikoak baino. Sail berari jarraikiz, ara beretan thematuz, semeak aitaren eskuan bere eskua, zendako ez dute bada ondokoek arbasoen herria toki berean ederragotuz goititu, zendako bada ez lezakete oraino goiti?"494. Zestoa da, argi eta garbi, narratzailearen kezka ekonomikoaren beste erakusgarri bat. Vichy eta Zestoa konparatzean, bainu-herri batek bideragarria eta txukuna izateko bete behar dituen baldintzak objektiboki zerrendatzen ditu. Nabari da medikuaren enpatia Hegoaldeko bainu-herri honi buruz, bai baitziren Hegoaldean orduan hainbat bainu-herri ugari (Kortezubi, Urberuaga…), termalismoa modan zegoenez gero. Zumaiaren txandan, herriaren ikuspegi pintoreskoa ematen du. Hor ere, herrixkaren alderako maitasuna nabari ageri da literatur estilo konnotatibo nabarmen batekin. Zumaiako eraikinak ez dira azpimarragarriak arkitektonikoki; kokapen geografiko estrategikoa azpimarratzen du, besterik gabe. Oro har, agerikoa da burges txikiaren ikuspegia duen kezka ekonomikoagatik, eta bere burua gizarteko piramidean kokatzen duen tokiagatik, goraipatzen dituen balioen arabera hirigune bat eta bestea deskribatu arau. 3.2.3.4. Agintari zintzoak Tolosaren hari beretik, Zarautz ere eredugarritzat dauka narratzaileak eraikuntzatankeraren aldetik, gogobetekoa baitzaio. Arkitektura hori da etika baten eta herrigintzako asmo baten isla. Irakur daiteke dagokion pasartea: "Begi-ukaldi batez ikusia dugu dena, bururen-buru. Gogorki ederra da, nahiz bi bazterretako etxe-lerroek baduten guretzat halako pisu-aire bat. Athe ala leiho-inguruetako harri pikatuak gaitzak dituzte: balkoinez brokatuak dira aitzin-pareta gehienak, eta ez dituzte baitezpada arinak, dela beren harrizko-zolaz —airean gogorki baita ere azpitik atxikia— dela beren burdin-grilla lodiez. Hegatzak, bertzalde, erdirategi zaizkote zabaltzen karrikarat buruz, etxe zonbaiti. Aithortzeko dugu, bizkitartean, azpitik ezagun dituzten gapirio ozkatuek durduza bat emaiten daukutela, hiriaren alde. So batez hartzearekin guzia, karrikak badu zerbait, gogoeta gauzkazkena. Ahaldunak zituzken egileak; iraupenaz grinatsu zitazken; xedeen araberako zituzketen jakitatea, ederrerako jaidura, tokiaren amodioa, beren eta ondokoen ontsa-nahia"495. Kantu bat bezalakoa da Zarautzen ikusitakoaren atala, otoitz baten gisakoa. Estetika ulertzen da, etika baten ispilu modura. Doktrina txiki bat bada hemen. Lehen begiratuan, ez da erraz ulertzen zer nahi duen esan zehazki medikuak. Izan ere, Zarautz ere eratu zen udako hiri gisa Donostia idazleak arbuiatuaren antzera, Zarautzeko hondartzaren inguruan Isabel II.ak herriaren hazkuntza sustatu baitzuen, hara bainua hartzera joanez. Isabel II.ak, hala ere, Bizkaiko Lekeitio hobetsiko zuen udaleku gisa, esan daiteke bidenabar; turismo-garapena ikusten da betiere itsas-bainu eta ur osasungarrien bueltan. Nabari da Zarautzeko pasartean agintariekiko eraspena, espainiar gortesauak izanik ere. Donostiako hiri-hazkundearekiko aldea da fribolitate airerik ez egotea herrian, eta bai asmo sendoa etorkizunari buruz. Etxeen atal honetan ikusi da medikuaren hautua burgesia txikiaren aldera, etxeen eraikuntza-mota ebaluatzean islatzen dela. Eraikuntzek bizizaleen aiurria salatzen dute: horren erakusgarriak dira Tolosaren noblezia eta Zarautzeko asmo zindoa, bereziki. 3.3. Burges txikiaren plazer txikiak Argi badago ere liburu euskaltzale baten aurrean gaudela, euskaltzaletasun hori ez da minberatasun edota goibeltasun batekin lotzen etengabe, behar baino gehiagotan egin den bezala496. Medikuak aipagai ditu mahaiko plazerak eta beste batzuk, paisaiaz eta arkitekturaz gozatzeaz gain. Azken finean, euskaltzalea turismoa egiten ari da, pixka bat, agian, Piarres Broussainen ereduari jarraiki, lurraldeari gozoak ateraz Hegoaldeko probintzietan, azalduko denez. Turismoa eta euskal ikasketak ez daude hain aparte. Ikusi dira merkatuan turismogidak filologoen eskuek ere paratuak. Ezin ahaztu, bestalde, bidaia abuztuaren erdian delakoa, hala baita, lausoak izanik kultura-bidaiaren eta plazer-bidaiaren arteko mugak, elkarren kontrakoak izan behar ez dutelarik ere. Izatez, bidaian zehar, narratzaileak gozamena aipatzen du maiz bilaketa haizu gisa, baina ibilbidean zehar ongizateak badu gorabeherarik eta aitzakiarik ere: Loiolak eta Donostiak ematen diote buruko minik...; bestalde, ez da denborapasa arina narratzailea barnatzen den gogoeta sakonen ariketa…; baina honako atal honetan turista hedonistaren plazer txikiak aztertzeari ekingo zaio, ohikoak diren lau zentzumenen arabera sailkatuta, erakusteko bidaiariak bizitzeko arte bat baduela (savoir-vivre), arrunkeriatik aparte, nolabait. Gozamenaren kontuak luzerako eman lezake, gaurko gizarteari begira jarriz gero: gizarte hedonistan bizi gara, edo ginen 2008ko krisiaren aurretik. Hala ere, badirudi gozamen hori lotua dagoela ekonomia maila minimo bateko bizibidearekin eta savoir-vivre batekin. 3.3.1. Mahaiko plazerak neurriz Jean Etxeparek bizitzen badaki, herri-kantako Maritxu hark bezala: "Maritxu, Maritxu, bizitzen badakizu: goizean-goizean txokolatia, arratsaldean koipetsu"504. Gastronomiako zaletasuna ez da Euskal Herriko ezaugarria bakarrik. Les Lieux de la mémoiren aipatzen da, Frantziako oroimen guneen artean, nola gastronomia den identitate nazionalaren azken gordelekua505. Pentsa dezagun, Frantzian horrela bada, nola ez den areago izango gurean, non identitate-zeinuek irauteko zailtasun nabarmenak dituzten: hizkuntza, egituraketa politiko-ekonomikoa, ohiturak, eta abar. 3.3.1.1. "Ez dut ametsik hiltzeko, osagarri hau dudano"506 Ikusiko dugu gaixorik den medikuak nola umorea duen euskal bazkari on baten goraipamenak jasotzeko, zeharbidez bada ere. Loiolako bidaian autokideek asmoa hartzen dute harizti baten abaroan bazkaltzekoa, etxetik ekarri duten janari hotzarekin507. Bazkaria ez da etxean izan ohi den bezalakoa, baizik eta kaskarragoa, azpimarratzen du idazleak. Kontrastez-edo, idazleak kontatuko digu nolakoa behar duen izan euskal bazkari duin eta neurritsu batek hariztiko bazkalondo hartan. Orduan, idazleak haurtzaroko pasadizoa kontatzen du non Garro Lekorneko auzapezak xeheki aipatzen dizkion euskal bazkariaren arauak Etxepare gaztetxoari: arauak baitira. Bazkaltiar mokofin baten aurrean jartzen gaitu Beribilezek: Armand d´Urtubie de Garro baroia508. Mokofina diogu, baina gourmeta esan ahal genuen, frantsesezko definizio honi jarraiki, Euskaltzaindiako Hiztegira oraindik ez baitzaigu terminoa iritsi: 3.3.1.1.2. Gozamenaren ekonomia zehatza Jangelan, aipagarria da eskenatokiko elementu guztiak banan-banan paratuak dauden modua, atsegingarria izan dadin jatordua: bazkalkideak, solasgaiak, mahai-tresnak, aretoaren nolakotasuna, ardoa, tabakoa… Elementurik ez zaio ahazten, alegia, dena dago paratuta jatordu arrakastatsua izan dadin bazkaltiar sentiberarentzat. Zerbitzaria ere hauta ("Zerbitzaritzat haatik neskato gazte gurbil, eder, mathela gorriño bat etzaitak niri hastio. Bahiza?"524). Autu horren kariaz, Jon Casenave kritikariak aipatu du baroiaren erdizkako misoginia, bazkaltiarren artetik andreak baztertuta. Medikuaren irizpidea nabarmen agertzen da bazkariaren balantzea egitean, osasuna eta bazkariaren nolakoa uztartzen dituela. Euskal bazkariak bazkaltiarra uzten du gihartsu, eta ez asea eta betea, beste bazkari-paradigma batzuetan izan ohi denez. Dena doian: "Gero, to, ardi-gasna-xerraño bat, ahoaren garbitzeko, eta pastiza-xafla mehe bat, ahamen bat edo bien doian. Kafe beroa ondotik, ez beltzegi ez azkarregia, kopa bat koñaka fin, eta zigarro ontto bat, pipa baino laketago zaionarentzat. Bertze oren bat jan-edan eta ondoko horiendako, artetan gozoki eginez irri, alegia zonbaiti esker"525. Erran komuna da platerean dagoena bezain garrantzitsua dela nolako bazkalkideekin jaten den. Euskaldunaren fisiologia muntakoa zaio Garroko jaunari, bazkariaren balantzea egitean: "—Orhoit hadi, nik erranik: eskualdun bazkaria bezalakorik ez duk. Harek bakarrik dik egiten eta uzten gizona dena odol, dena ginarri, dena zain"526. Beste batean ere, Donostiako euskaldunak aipatzean ere fisiologia du hizpide medikuak: "lerden, ginarri eta zail". Baita Irunen dantzariak gogoratzen dituenean ere gaztaroko oroitzapenez: Ari da Jean Etxepare, berriz ere, norgehiagoka turistikoan teman. Egiteko modu identitarioa du turismoak, herriko elementu gogoangarriak zerrendatu eta goraipatzeko lana hartzen duen ber. Horretan aritzen da maiz Beribilezen zehar: direla ostatuak, garbitasuna, errepideak, janzkerak; direla paisaiak, zeruak, eraikinak… Horien artetik, askotan jarduten da eusko labeleko elementuak goraipatzen. Hala ere, gustu ziurra duen turista denez gero, badaki diskriminatzen kalitatea bihotzak agindu liezaiokeenaren gainetik. Labur esanda, konparazioa da etengabe narratzaileak darabilen erreminta elementuak baloratzeko bidaiaren joanean: Nafarroa Garaiko nekazarien bizimodua alderatu daiteke Hazparne ingurukoen bizimoduarekin; Tolosako jende langilearen jantzia ere pobreagoa da Iparraldekoena baino; ostatuak garbiago Iparraldean; errepideak hobeto zainduta Gipuzkoan Frantzian baino; Loiolako Santutegia eta Erroma; Gipuzkoako sartzea eta Gorges du Tarn. Gauza bera edariekin, artearekin… Eskaintza turistikoa ebaluatzen dihardu etengabe bezero bidaiariak. Eta horrela dela, euskal produktua goraipatuko du, baina errazkerietan erori gabe. 3.3.1.5. Turismoa eta garapen ekonomikoa Ekonomiaren atala da ostalaritza. Jean Etxepare jakitun da turismoak dakartzan eskakizunez eta onurez, hala baita Iparraldeko turismo-garapenaren ezagule hurbila536. Jean Etxepare ez zen alferrik bizi ahaideekin batera bizitzako azken urteetan modako Kanbo turistiko hartan, non Edmond Rostand (1868-1918) idazle famatuak euskal estiloko Arnaga etxea eraiki zuen. Badaki zer den lo egiteko ohe ona ostatu batean: garbitasunaren garrantziaz ohartua da. Lapurdiri, horretan, aurreratuagoa deritzo; beraz, bada hemen ere kezka ekonomiko bat, medikuari arrotza ez zaiona. Haatik, ez du tutik ere esaten turismoaren kontra Iparraldean, euskal jendartean batzuek egiten dutenez537. 3.3.2. Gorputzaren estimazioa 3.3.2.1. Pilotaren gorazarrea Pilota da Jean Etxepareren zaletasunetako bat, tesia eskuzko pilotarien gaitzei buruz egin baitzuen. "Joko garbia"-ren aipamena dator birritan bidaian zehar; hona hemen bat: "Embil aita seme pilotariak hemen direla bizi nik erran orduko, ihardesten dautet bertzeek: Orio! Bi oren lehenago iragan bagine, plazaratu zitzaizkikedan ene lagunak, ikusteko "joko garbiaren" aldezkari biak han othe zirenez. Aithor dut jarraiki nintzaikeela gogotik, beso zalu, xuxen, eta indar-neurri onekoa baitute bai aitak bai semeak"538. Beribilezen, hari beretik, ez da jasotzen Donostia aldean eta Biarritz aldean bezalako kirol inportatu berririk. Bilbon ere baziren kirol berriak, futbola bereziki, ingelesekin izandako harreman ekonomikoen ondorioz. Euskal kostaldean Europako goi klaseko turistak erakartzeko distrakzioak paratzen zituzten: auto-lasterketak, zezenketak, kasinoa, zaldi-lasterketak, belauntzi-lasterketak, autolasterketak eta gisa horretakoak. kokapen argia dauka euskaldunen iruditerian. Gaur egun, badirudi futbolak konpetentzia handia egiten diola, beste kirol batzuekin batera. 3.3.2.2. Dantzen ikuspegi soziala Bidaiariek Donostia atzean utzi orduko, Irungo San Martzialetako jaiak eta dantzak dira idazleak begien aurrean paratzen dizkigunak541. Bidaian den Jean Etxepare helduak gogoratzen du gazteagotan izan zuen bizipen bat Irungo jaietan. Asmo turistiko hutsetatik haratago, idazleak euskal gizarte bizian txertatuta dagoen dantza deskribatzen dio irakurleari, pasarte antologiko batean. Dantzen funtzioa praktikoa da. Ez dira ikuskizuna, baizik eta herritarrek helburu praktiko batekin egiten dituztenak, alegia, gazteen arteko harremanak sendotzea. Kontuan izan behar da dantza hau ezpata-dantza ere ez dela, baizik eta dantza zibila, ez militarra, neska-mutilek bikoteka dantzatzen dutena. Dantza herrikoi tradizionala osagai oinarrizkoa da, garai hartako iruditerian Euskal Herrian. Euskal Herriko propaganda turistikoa egiten zenean XX. mende hasiera hartan, dantzak askotan begitantzen zitzaizkien turista izatekoei erreklamo gisa. Jean Etxepare gazteak bere burua ere marrazten du ikusle gisa, Irungo oroitzapen gogoangarri hauetan. Ez zaio falta freskotasun puntu bat. Tonu askatasun hori, den txikienetakoa izanik ere, berrikuntza nabaria da euskal literaturan, inolako itzulingururik gabe ematen baitu542. Etxeparek izarizko dantzak goraipatzen ditu, baina gar berezi batez. Erotikotasunari buruz, urrun dago Buruxkakeko "Amodioa" atalean bilatzera joanez gero suma zitekeen gordintasunetik. Etxeparek kontu handiz graduatzen du deskribatzen duen dantzaren erotikotasuna, Elizaren hurbileko kritikarien arbuio posibleari itzuri egiteko, baina dantzaren funtzio soziala goraipatzen du: "Hau gelditzen zenean —ez luzatzat, atsedentzeko— izerdi onaren xukatzeko, baratzen ere ziren gazteak. Den gutieneko eraberik gabe, elhe emaiten zuten elgarri orduan. (…) Eta beren arteko solasak hain onak zituzten, hain garbiak eta goxoak, non zorion bethearenak baitzitazken. Berehala, gero, dantzak aikatzen zituen bere sail berrirat"543. Etxepareren solasa ez da Juan Ignazio Iztuetak zuena bezalakoa. Iztuetak dantza folklorikoen bilduma jaso zuen bere liburuetan. Haietan zegoen burubide bat zen ea dantzen jatortasuna mantentzen zenetz, beste hitzez, ea kanon tradizionalei eutsiz iraunarazten ziren ala ez. Dantzek gorabeherak sortu dituzte tratatu-idazle erlijiosoen artean. Elizgizonek maiz aipatzen zituzten. Fray Bartolome de Santa Teresa dantzen neurria xedatzen saiatu zen, gehiegizko gatzik eta ozpinik izan ez zezaten544: hainbat zelatatze egiten zitzaizkien dantzariei moralaren jagoleen aldetik, neurri ustez egokia gaindi ez zezaten. Tradizio hori kontuan Etxeparek dio: "beren arteko solasak hain onak zituzten, hain garbiak". Fray Bartolomek dioen bezala: "Errazoezko olgetiak ez dau eragozten Jangoikua serbidutia"545 Halan da ze, Fray Bartolomeren irudira, Manuel de Larramendi dantzak gehiegikeriaz gaitzestearen kontra agertuko zen, Corografia de la provincia de Guipúzcoa (1882 [1754])546 izenekoan. Aldeak alde, ez dago tarte handirik Etxepareren eta Larramendiren artean, salbu eta Etxeparek deskribatzaile errealista izan nahi duela, eta Larramendik araugile zentzuzkoa. Musikaren arloan ere, trikitiari, soinuari, infernuko-soinua esaten zioten moralista estuek. Etxepare baitan kontrakoa da: dantza horien gizarte-funtzioa nabarmendu eta goraipatu egiten du. Dantzak herrigintza-funtzioa dauka, baina beti sentimentaltasunaren esparruan: "Ikusi duzuna, zaundan erran maltzurki adixkide harek, jai guztietakoa da, Baionatik Bilbaoraino itsasoari hurbil banakatuak diren herri guzietan. Eskualduna faszistek nola Alemaniako naziek folklorea baliatu zuten, herritarren gobernuarekiko atxikimendua sendotzeko asmoarekin; gauza bera egin zuten Errusiako iraultzaileek ere550. Mirestekoa da nola eratu ziren ez batasunik ez izaera berezirik zuten nazioek, ia hutsetik abiatuta, izan ere, gaurko behatzaileari naturalenak zaizkion nazioak prozedura jakin baten fruituak dira, hainbat naziotan errepikatua. Euskal Herrian ere nazionalismoak baliatu ditu dantza, prehistoria, musika, arkitektura, filologia, gastronomia, eta abar nazioari sendotasuna emateko xedearekin. Etxepareren kasuan nazionalismoa lausoa da, baina kokatzen da martxan zegoen nazioak sortzeko urratsen markoan garai hartan. Iruneko San Martzialak aipatzean, azpimarra dezagun Jean Etxeparek ez duela aipamen erlijiosorik egiten; gazteen dantzari erreparatzen die, jaien izaera hezitzaileari, pertsona-izenen doinuari. Harira dator gogoratzea jaiak helburu erlijioso zein politikoekin egin ohi zirela Frantzian; sineskerien abaroa ere izan zitezkeen551. Ez da horrelakorik Beribilezen. Azken batean, Elizak herriaren bizimodua alde oroz informatzen zuen gizartean, dantzaren gai honetan Jean Etxeparek ikuspegi "garbia" dekonstruitu egiten du dantzei esanahi mundukoia emanez, lagunaren figura tartekatuaren bitartez. Politikaren aldetik baliatu barik, ematen da dantzaren ikuspegi bitala, non dantzaren arteak eginkizun soziala duen. Emakume erotikoki erakargarriari buruz idatziz gogoeta egiten duen idazleetakoa da Etxepare. Ez ziren asko egongo euskal literaturan, ordura arte. Iruneko pasartean, Etxeparek kontatu egiten du nola aldatu duen emakumeari buruz zuen gaztetako irudi zaharra. Emakumeak baditu edertasunaz bestelako bertuteak, baina idazleari eboluzionatzea kostatu zaio ondorio horretara heltzeko –aitortzen du-. Bidenabar esanda, pasarte oso esanguratsua ulertzeko idazlearen asmo ideologikoak. Aipagarria da biraketa hori, nahiz eta datu kronologikorik eman ez, zehazki noiz kanbiatu zen jakiteko. Emakumeak ederrak dira bai, baina nagusiki? Planteamendu ausarta giro klerikal batean: "Orduan nintzen ohartu lehen aldikotz, emaztekiaren baitan zintzotasuna eta grazia gaient ditazkela edertasunari berari; batek ala bertzeak bizkitartean, edertasun doi bat dutela eskatzen, lasterrenik gizonaren bihotzerako. —Aithor: dena pindar jarria zitzaikezun zuhauri bihotza? —Pindar eta gar ere, baditake;…"552 Iruneko dantzarien harremanak deskribatuta, ematen du sexu bien arteko harremanen araua: gordintasuna kontu handiz saihestuko dute, hau da, jokabide naturalistegia saihestuko dute neska-mutilek Beribilezeko narrazioan. Orduko egoeraren erradiografiatzat har daiteke; idazleak men egingo dio pentsaera nagusiari, konbentzituta, itxura batean. Puntu honetan agertzen da Jean Etxeparek ibili ohi zuen prestutasun intelektuala: oharmenaren bitartez aldatzen du iritzia, ez bestela, eta nahiz eta atakan ikusi bere burua, kontuan izanik aurretiaz ere istiluak izan zituela sexu-kontuak direla eta. Konstatatzen da Etxeparek duen kezka sozial orohartzailea, ez soil medikuntzaren alorrekoa, baizik eta gizarte osoaren antolaketarena. Beste alde batetik, dantzaren ikuskizunak sortzen duen plazer estetikoa adierazten da, hau da, koreografiaren erakargarritasuna: "Zoin gehiago ari ziren, berex, noiz elgar-ganatzera, noiz elgarretarik urruntzera, bainan bethi arte berarekin hek bat bertzetik, nahiz bekoz-beko. Etzuten elgarri behatzen bizkitartean, baizik zangoetarat. Artetan, ingurukatzen ziren tokiaren gainean, bainan begiak argirikako zoradura batekin eta irriñoa ezpainetan. Piko bat etzuten galtzen: oinen, zoinaren, gogoaren beraren ibilera bizia mentzen zioten eta zaintzen neurtuz, musika-soinuak"553. kokapen sozialari eta ezaugarri pertsonalei buruz eginiko erreferentzia zehatzak, dotea ahaztu gabe555. Aipagai dira bestelako ezaugarriak ere: aiurria, heziketa, etab. Ordea, batez ere alderdi ideologikoari eta literarioari lotzea da asmoa hemen, ezkontide-bilaketaren arloa dagokien espezialisten eskuetan utzita: genero-ikasketak, soziologia…556 3.3.3.1. Literatura klasikoko emakume subalternoa Jean Etxepareri garesti aterako zitzaion sexu-kontuetan gaztetan erabili zuen tonu askatasuna; helduarora heldu behar izan zuen, kontsentsu nagusiak ezartzen zion ikasgai horretaz jabetu arte, ez baita harritzekoa tradizio aurremoderno haren baitan. Ezaguna da mediku gazteari "Amodioa" izeneko Buruxkak liburuko atala suertatu zitzaion behaztopa-harria557. Beste okasioren batean ere emakumea aipatu du era gordin samar batez, idazlearen bizi-giroaren atalean jaso den moduan. Izan ere, Euskal Herria berankorra izan da modernitatearen trenera igotzen, baldin eta Europako markoari so bagagozkio. Europan, sexuaren inguruko ikuspegi aldaketa, nagusiki, Sigmund Freuden (1856-1939) lanari esker etorriko zen, Jean Etxepareren garaiaz ari garenez. Haatik, Freuden irakaspenak urruti zeuden Euskal Herritik, nahiz eta Etxeparek ezagutzen zuen Friedrich Nietzschek antzeko intuizioak izan zituen garai beretsuan. Badirudi Jean Etxepareren burubide batzuk maitasunari buruz lotuta daudela Nietzscheren ikuspegi dionisiakoarekin558. Freuden harira, esan daiteke bazegoela nolabaiteko tentsioa Euskal Herrian eta Europa zabalean sexu-arloan gertatzen ari zenaren artean, eta Jean Etxepareri egoera hori kudeatzea tokatu zitzaiola ahal izan zuen bezala, honako honetan ere bai. Nahitaezkoa da datu bat gogoan izatea XXI. mendeko irakurleak, azalpena aisago kokatzeko: Jean Etxeparek Trento osteko Eliza ezagutu zuen bakarrik bizialdian, Vatikanoko II. Kontzilioaren aurrekoa. Komeni da, beraz, kokatzea tradizioaren lerroan Beribilez: batetik, euskarazko literaturaren ibilian; bestetik, baita idazlearen ibilbide propioan ere. Testuinguru horretan hobeto ulertu ahal izango da Etxeparek egin zuen ekarpena. Hona segidan Beribilez aurretik emakumea nola aipatu duten literaturako mugarri batzuek. 3.3.3.1.1. Trento aurreko ikuspegia Fontes Linguae Primitiae (1545) liburu goiztiar hura Trentoko Kontzilioaren aurrekoa zen, Erdi Aroko ohitura laxokoa; horregatik, zerikusirik gutxi du Trento osteko Axularren Gero (1643) euskal letren mugarri nagusiarekin, literatura klasiko aurre-garaikideaz ari garela, eta moral sexualaren arloan559. Bernard Etxepare apaizak emakumearen heziketa moralaz bestelako axolarik badu: gozamena ez zaio ahazten. Emakumeen izen ona defendatzen du, baina haren izaera morala ez du iragaitzez baino aipatzen. Emakumeen alde egiten du andreen kontra gaizki esaka dabiltzanak salatuta, jardun sexualaren izateko lehen ekimena gizonezkoari egokituta, eta abar, jakina denez560. Hari beretik, Jean Haritschelharrek aztertu ditu Linguae Vasconum Primitiaeko emakumeez diren poema batzuk ere, eta azpimarratu du, besteak beste, gizonezkoaren portaera prestueza "Amorosen disputa" bertso-sortan, mehatxuak, destainak, etab. darabiltzala561. emakumearen pertsona gisako estimazioa badago, nahiz eta alderdi praktikoa ez den atzentzen. Alabaina, bi ikuspegietan generoen arteko berdintasunik ez dago, emakumeak rol subalternoa baitu. Hala ere, Etxepare bera ez dakigu Tere Irastortzaren artikuluko ondorio nagusiarekin bat letorkeen ala ez, Txomin Agirrek paratu emakumearen irudiaz denaz bezainbatean: "Nehor ez da hura [Txomin Agirre] bezain gizonki mintzatu eskualdun emaztekiaz; nehor, neskatxaren bihotzean sor ditazken sendimendurik ederrenez"571. 3.3.3.2. Emakumeen heziketa gizarte tradizionalean Esan daiteke medikuak bazuela gaztetatik emakumeen alderako interes bikoitza, haiekiko sexualitatearen alderakoa ez ezik, haien heziketaren alderakoa ere. Buruxkaken horrela zen eta Beribilezen ere bai. Horretara, emakumeen karakterizazioa promozio-asmoz egina da Beribilezen, nahiz eta beti geratzen den eremu domestikoan, ulergarriagoa dena baldin eta orduko baserri-ekonomiaren garrantzia kontuan hartzen bada. Buruxkak lehen liburuan emakumeen kezkak txorakeria barregarriak izan zitezkeen: sainduen jantziak eta sainduen urreriak "Sainduen errangurak" Buruxkakeko atalean572. Apaindura horiekiko kuriostasun friboloa izatea egozten die, akats gisa, zeruko dohainetara begiratu gabe, hain zuzen, sainduek eskain lezaketen grazia573. Bestalde, "enbrak" ere izan zitezkeen emakumeak nabarmenki, adibidez, adatsa solte herriko plazaren erditik pilotari harroak besotik helduta doazela, ikusliarren txistuak jasotzen dituztela pilota-partida aitzinean…574 Beribilez aurretik ere, Etxeparek adierazia zuen emakume baserritarrekiko kezka, proposamenak eginez beren heziketa produktiboa areagotzeko Buruxkak (1910) bilduman, adibidez, "Igande arratsaldetan neskato gazteentzat" artikuluan. Horrez gain, herri txikietako emakumearen idiosinkrasiari buruz, badu beste artikulu kostunbrista bat liburuan: "Iturri lekua". Lehenengo artikulu hartan, aipatzen dira etxekoandreak hezteko erronkak, eta, bigarrenean, defendatzen da iturriaren funtzio sozializatzailea emakumeen egunerokotasunean herrietan, hura iraunarazi nahiz. Nabarmentzekoa da idazlearen ikuspegi humanista, aurrerakuntza teknikoa onartzearen gainean ñabardurak adierazi zalea: herri erdiko iturria teknologikoki garatuagoa izango zen, baina emakumeen txoko ekologikoaren kaltean, iturrileku zaharrak emakumeen gizarte-eragina bideratzeko baliabidea baitzen, herriko gorabeherak beren artean jorratuta. Beribilezen, narratzaileak ekiten dio Loiolako elizan dauden emakume talde bateko emakumeak sailkatzeari. Sailkapenaren irizpideak ikusita, ondorio ideologikoa zera da: emakume laikoaren goraipamena, sintsakeriaren eta elizkoikeriaren kaltean. "Hemen, bat bertzearen ondotik hiru neskatxa gazte, azkar eta eder, harat-hunat badabiltza, apezen ofizioetako liburu handi bati bat-bederak behakoa landatua, noiztenka kurutzearen seinalea eginez. Eretzearekin gu, begi larri beltz batzu eztiki zeiharkatzen dituzte bizkitartean gu hunat, mundutar batzuei urrikalmenduzko agur baten karialat. Serora-gei zonbait? dautazu eginen. Ez: bazterretarat behatzen dute. Beata batzu? Ez eta: othoitzean neurriz derabiltzate ezpainak. Hiruak hiru sintsa, geroztik? Are gutiago: buru-ahuleria mikorik badutela ez dirudi; aitzitik, gogoa bizimolde bati finkatua dute ezagun"575. Idazlearen idearioan emakumeek erlijioaren esparruan dituzten errolak oso arreta handiz jasota daude: Etxepare gizarte-erreformatzaileak pentsatzen du emakumeak bizitza sekular batera emana behar duela, debozio-gehiegikeriarik gabe. Loiolako pasartean, nabaria da emakumea rol sekularretan aritu dadin idazlearen hobespena, eta ez erlijioari "neurriz gain" emana, "sintsak"," beatak" eta antzekoak bezala. Bestetik, nabari da lanarekiko atxikimendua Etxepareren hitzetan ("gogoa bizi-molde bati finkatua dute ezagun"), eta bizimodu kontenplatiboaren nolabaiteko gutxiespena, emakumeen erlijiotasun dagokionez orokorki. Nabari da burgesia-bizimodu ekintzailerako joera bera emakumea karakterizatzean, lanaren etika protestantearen hurbilekoa576. Nolabaiteko ironia baten bidez, adierazten da neskatxa gazte hauek erlijioarekin duten loturaren nolakoa. Medikuaren lagunekiko behako batez adierazten duten errukia, itxura batean, adierazten du nolabaiteko trufa arina emakumeei buruz, Jean Etxepare ezagututa: "Eretzearekin gu, begi larri beltz batzu eztiki zeiharkatzen dituzte bizkitartean gu hunat, mundutar batzuei urrikalmenduzko agur baten karialat"577. Ironiak ez du baztertzen emakumeen ikuspegi goresgarria, haien izaeraren alderdi batzuei buruz: "hiru neskatxa gazte, azkar eta eder"; "begi larri beltz batzu eztiki zeiharkatzen dituzte bizkitartean gu hunat"578. Emakume gazteen edertasunaren isla jasotzen du idazleak, erreparorik gabe. Esan den legez, Jean Etxepare baitan betikoa da emakumeenganako kezka, besteak beste, emakumeen heziketari buruzko kezka. Mutilen aldean, irakaskuntza askoz murritzagoa ematen zitzaion garai hartan emakumeei. Horregatik, medikuaren heziketa-eredua bideratuta dago emakumeak etxean eginkizunak hobeto burutu zitzan, baserriko ekonomia baten esparruan. Beribilezen ere pasarte adierazgarrik eskaintzen die emakumeen heziketari: "Neskatxa baten ethorkizunaz nork on egin? Halere gogotik berme jar gintazke ama familiako batzu hautak izanen direla hiruak: emazte batzu berekin ukanen dituztenak osasuna, fedea, esku-lanaren amodioa, jakitatea, bertze zerbait gehiagorekin oraino, hau baitzaiku nausi eta etxekandere gehienen gainerako itzala, herrian"579. Hemen defendatuko da Jean Etxepare emakumeei begirako gizarte-pedagogia bat proposatzen ari zaiela bere gisako irakurle "norbait" direnei, alegia, euskaltzaleen arteko segmentu gidariari, auzi honetan zer esana eta zer erabakia izan lezaketenei. Etxepare kontziente da Euskal Herriak ematen duen irudiaz, eta ez du ahazten emakumeek iruditeria horretan duten parte garrantzitsua ("Bere ohore eta edertasun berezia, halako emazteer ditu izan, bethi danik, zor gure Eskualerri maiteak"580). Beraz, emakumearen irudia Etxeparek ondu nahi du emakumeak beraren ustez izan beharko lukeenaren arabera. Etxepare euskal gizarteak nolakoa behar duen adierazten digu, emakumeak mosaiko horretan leku jakina izanik, ez bakarrik modu anekdotikoan, baizik eta jarraikitasunarekin ere, eta heziketaren eta antropologia filosofikoaren ikuspuntutik. Espainian ere etxekoandrea trebatzeko literatur genero hori bazen aspalditik. Gogoratu besterik ez dago La perfecta casada idazkia Fray Luis de León (1527-1591) idazlearena. Morala da emakumearen erretratua Loiolako honetan Beribilezen. Emakumeari esku-lanerako zaletasuna eskatzen dio, baina baita jakituria izatea ere. Jakituria ez da diziplina akademiko batekoa: da jakituria praktikoa, phronesis, Etxeparek hain estimutan zituen greziarren hitzetan. Garai hartan, emakumea eskolatzearen auzia pil-pilean zegoen Europako txoko honetan, hala Iparraldean nola Hegoaldean. Esan daiteke emakumearen klasearteko irudi bat heltzen zaiola irakurleari: ez dago gizarte-estratifikaziorik, nahiz eta emakume batzuengan bai estimatzen dela kultura, adibidez, Etxepareren emaztegaiek izan beharreko nolakotasunak aipatzean haren lagunek jakinarazten digutenez: edozein emakume ez da egokia, alderdi horretatik ere. Jean Etxepareren emakume-kontzeptu hau, konbentzio tradizionalei men eginik ere, hura duintzeko asmoz egina da, berdintasun-bidean pausu apala. Heziketari buruz asko legoke esateko, mediku humanista baten lumatik itxaron zitekeenaz bezainbatean: baserri-lanetarako eta eguneroko bizitzarako prestakuntza soila, etxeko ekonomiaz kanpo sustatzeko asmo goitiarrik gabea… Beraz, emakumearen errealitatea hobetzeko ahaleginak eta proposamenak egin ditu medikuak bizitzan zehar, eta Beribilezen ere saiatu da. Ahaleginok emakumearen orduko testuinguru hartan ulertu behar, noski, ez dira handizaleegiak gaurko ikuspegitik, alderantziz, baina argi dago beren asmo berritzaile, aurrerazale eta modernizatzailea. 3.3.3.3. Emakumea desiraren objektua izateari utzi Iruneko jaietako pasartean581, gogoangarria da Etxepareri erotismo hutsa ("edertasuna") gainditu ahal izatea ahalbidetu zion epifania hura, ia goi arnas bat bezalakoa, alegia, emakumearen edertasunari grazia eta zintzotasuna gailen dakizkiokeela ulertzean, behinola Iruneko jaietara egindako txango batean ikusitakoaren harira; egokia izan daiteke esatea idazleak, emakumea gauza erotiko soila bihurtu gabe, zortea izan zuela Iruneko epifania hartan; alegia, emakumea ez soilik objektu erotiko gisa kontuan izatea, baina pertsona moral gisa ere bai: "Orduan nintzen ohartu lehen aldikotz, emaztekiaren baitan zintzotasuna eta grazia gaient ditazkela edertasunari berari; batek ala bertzeak bizkitartean, edertasun doi bat dutela eskatzen, lasterrenik gizonaren bihotzerako"582. Esan daiteke emakumea gizonezkoaren osagarri gisa dela ikusia batez ere, ikusmolde honetan: "Askorentzat Modernitatearen sortze-testua izan zen Émile, ou de l'Éducation (1762) gizonak hezteko tratatuan Rousseauk hiritar eredu idealaren funtsak ezarri zituen. Bertan adierazten denez, emakumezkoak moralki behe-mailako izaki dira eta ezin dira subjektu izan, ez baitira ez inpartzial, ez unibertsal, eta, ondorioz, gizonezkoaren osagarri gisa soilik hez daitezke. Haien funtzioa etxe-esparrura eta ugalketara mugatu beharko litzateke"583. Ez dakigu Etxepare gazteak emakumeen edertasuna gogoan duela, ez ote den Friedrich Nietzscheren ikuspegia errepikatzen. Nietzschek emakumea bereziki ezkontza-helburu soilarekin irudikatzen omen zuen584, garai hartako pentsalari ospetsu askok bezalatsu585. Etxepare konturatzen da generoa eraiki egiten den zera dela, ez dagoela, berez, zertan pentsatu pertsonak sexu batekoa ala bestekoa izateak determinatzen duela osoki, alegia, edertasunaz gain ezaugarri moralek ere lekua dutela emakumea irudikatzean586. Azken batean Simone de Beauvoirek esaten zuen bezala emakumea ez da jaiotzen, egin egiten da, eta Jean Etxepareren gogoan ere bai, neurri batean587. Eider Rodríguezek dioenez: "Feministek sexu-ezberdintasuna jendartea antolatzeko, gorputzak, jokabideak, balioak, espazioak, lanak, emozioak, koloreak eta abarrekoak sailkatzeko modurik oinarrizko eta iraunkorrena zela ulertu zutenean (Gobulov, 2012: 35), agerian utzi zuten "gizon" eta "emakume" kategoriek beren baitan hartzen zituzten tasunak ez zirela berezkoak edo naturalak, baizik eta historikoki eraikiak"588. Haatik, XX. mende hasierako idazleak ezin zezakeen emakumea irudikatu, giroan zeuden irudien arteko batzuk aukeratuta baino. Azken batean, emakumea irudikatzeko programa bat bazen idazleen artean589, Euskal Herria eta edozein herrialde irudikatzeko programa bat bazen bezala. Aristotelesek mythos zeritzen airean zeuden trama hauei. Mendebaldeko literaturak emakumezkoaren eta gizonezkoaren irudi batzuk ondu ditu, genero bakoitzari eginkizun sozial zehatzak esleitzeko asmoarekin: "Laburbilduta, honela jasotzen du Cixousek (Cixous eta Clément, 1975) emakumezkoaren patua historian zehar: Où est-elle? Activité/passivité, —Hemen ez dute, Frantziako aldean baino gehiago, eliza-gizonek ixtudiant gazteer eman jautzi egoki bat. Semenario ttipietakoak, hasteko, gaztegi dira sotanaren erabiltzeko soinean. Etzaizkizu bixi, eta irringarri apur bat, holako haurrak beren jaka luzearekin? Nola etzaioten aitzindarier gogoratu, ixter erditarainoko tunika bat aski zuketela, papoan floka beltx batekin! Gapelua haatik, ez dut ikusten nolakoa zitaken begikoenik. Buruzagiek ixtudianten ama eta arreber galdegin balute bederen kontseilu... apaintzeko zeretan, berez-bere gizonak deus ez dira"591. Bide batez, Etxeparek erlijiosoei egiten dien ohiko kritika errepikatzen du592, alegia, laikoak -kasu honetan estudianteen ama eta arrebak- zentzuzkoagoak direla, askotan, erlijiosoak baino, oraingo honetan, abadeki gazteen jantziak zein izan daitezkeen erabakitzeko. Maskulinitateari buruz ere, bi hitz. Beste batzuetan, gizontasuna izan daiteke generoen arteko harremanetan disimetria bat adierazteko modua. Gizonezkoak ikustate berezia zor dio emakumeari, sexu ahula den neurrian: "Kartier hunetarat biltzen baitira Aiherre-Bildarritzeko haur asko, lan gehixago bada bertzetan baino, eta gizontasuna litake, soberakin hori gizon batek jasan baleza eta ez emazteak"593. Azken batean, feminismo batek pentsa lezake gizonezkoaren gehiegizko gizalegea bi generoen arteko berdintasunaren gainetik pasatzen dela. 3.3.3.4. Idazlearen biraketa sexuala Etxepare ikusten dugu neurritsu dabilela, hala Iruñeko San Ferminetako "alaitasun erhoa" aipatzean, nola hondartzetako ohiko "txitxi- eta mami-erakustaldi"-enerakustaldien" aurrean. Neurriaren kontzeptua gogobetekoa zaio liburuan zehar han eta hemen. Esan daiteke leit-motiv moduko bat dela. Argia da idazlearen hautu sexual diskretua Beribilezen, Buruxkakeko "Amodioa" atalean narratzaileak hartzen duen jarrera anbiguotik desberdina. Hizkera askerik ez darabil berrogeita hamar urtetik gorako Jean Etxeparek apenas, Kontxako hondartza-zaleen jokabide "ozar"-aozarra" bazter uzten duela ("Izaitez, erabeak nauka legartzarat joaitetik. Goainditzen nu hango nagikeriak; ez dezaket jasan, itsasoari errara beha dagozin zonbaiten aberekeria. Zitzi eta mami, papo eta gibelalde ozar sobera dakusketalako izia larru-barneari datxit"594). Esan daiteke idazlearen ideologian sexuarekiko jarrera ñabartu egin dela gaztarotik helduarora. Konpromisokoa da Etxepareren gogoa, Iruneko jaietan gaztetako ibilerak gogoratzean ere, ikusi denez. Sentiberatasun horrek gorputza berreskuratzen du. Gorputza da literatura aszetikoan hainbestetan gutxietsi den gizakiaren osagaia, gorputza bailitzan kate bat gauza mundukoi mespretxagarriei estekatzen gaituena (sarx598), eta gogoa zeru-alde airatzeko oztopoa baino ez dena. Bernardo Atxagak aipatu du inoiz euskal kulturaren gabezia hori, euskal kulturan gorputzari eman zaion tarte murritza salatuz: horra Etxepare bere bidetik. Beribilezen arnasa ere aipatzen da gozamen gisa: "bulhar bethez" arnasa hartzea, alegia. "Ordu berean, aire fresko gaziño bat hautemaiten dauku bat-bederari sudurrak. Botz eta erne, hatsa hartzen dugu orok bulhar-bethez. Itsas-hegitik arras hurbil gitazke, Zumaian ginen baino hanitzez hurbilago"599. Hipotesi gisara esan liteke bitalismo baten agerraldia izan daitezkeela arnasa bular beteka hartzearen jarrera; agian, ez oso urruti Friedrich Nietzscheren bizitzaren kontzeptutik, bizitzeko nekearen kontra eta dekadentziaren kontra, aszetismoaren kritika erantsi ahal zaiola600. Ignazioren figura ere nahiko modu bitalistan interpretatzen du Jean Etxeparek: "Beren hauturala lerro-lerro ibil ditazke hemen, herritar saindua othoiztuz, kantatuz bi bulharrez haren laudorioak. Gizon guti izan da lurraren gainean harek bezenbat eta halako kharrarekin gizoner Jainkoaren hitza ezagutarazi nahi ukan duenik; guti, harek bezalako sua piztu duenik laguntzara bildu zituenen bihotzetan; guti, halako lanak lurreko eskualde guzietan eginarazi dituenik bere xedeen arabera"601. Tarteki gisa, esan daiteke Beribilezek erlijioaz ere hitz egiteko parada ematen duela, izatez, bidaia-liburuak entziklopedia txiki baten eitea baitute. Erlijioaren haritik, Ignaziok berak esaten omen zuen mortifikazio602 handikoa izatea zela beraren ezaugarri nagusia; izan ere, Ignazioren Gogojardunak liburuan xede nagusia da: "gogojardunak nork bere burua menderatu eta bere bizitza zuzentzeko, mordoilotua den ezein nahikarik grinatu gabe"603. Esan daiteke Ignazioren proposamen espirituala Nietzscheren kritikaren jomugan dagoela bete-betean, Ignazioren aszetismoa denaz bezainbatean604. Nietzscheren arabera, aszetismoa litzateke munduari uko egitea, eta gizakiaren berezko jaidurei bidea moztea605. Jean Etxepareren ikuspegiak biziki enfatikoa dirudi, agian, bitalismo baten agerpena, gaztetako Nietzscheren irakurraldien jarraipena izan daitekeena, eta gizakiaren bizitza onaren ikuspegia baldintzatzen duena. 3.3.4.2. Heriotzaren atarian Bisitaria Ignazioren etxean dela Loiolan zedrokiaren usaina sumatzen du, zuraren usain goxo iradokitzailea: "Gero, ezkaratzerat itzultzearekin biak, aipatu nion bada etxe-barneko usain goxoa. —Zedrarena da, ninduen ohartarazi irriz; jauregiko eskalerak zedra taulaz berrituak izan dira, hala-nola zureriaren bertze zati asko"606. Usainaren zentzumenetik gogoaren oroitzapenetara lerratzen den asoziazio batzuk egiten ditu idazleak, hain zuzen, Ignazioren etxean. Usain gozoaren oroitzapenak dakarkio gogora ihesi joandako gaztaroa, alegia, Loiola bisitatzera joan zen beste abagune hura, biziaren iheskortasuna agerian dakusala: "Eta sartu orduko, duela hemezortzi edo hogoi urtheko orhoitzapen bat jauzten zait berehala sudurrerat, holakorik erran badezaket: etxe-barne hartako usain onaren orhoitzapena, orduan. Ene ahal guziaz usnaturikan ere, usain hura den-gutienik ez dut manifesté historiquement (…) ; compte tenu du charactère historique de tout savoir, une connaissance vraie est-elle possible?"611. Anartean, metafisika izana zen egia iraunkorren gordailua, baina egiak historikoki kokatu gabez, porrot egin zuen planteamenduak. Egia ahistoriko gehiagorik ez zen onartzen, adibidez, Wilhelm Dilthey (1833-1911) giza zientzien ikertzaile seinalatuaren lanetan. Etxeparek bere izkribuen iraunkortasunaz esperantza badauka, eta zalantza, Lafitteri esaten zion bezala. Pentsatzen zuen bere literatur ibilbidea fiasco batean amaitua zela, bizitzako azken urteetan612. Hala ere, etorkizuneko irakurleentzat idazteko esperantza zuen, zenbait ideia baliagarriak izan ahalko zaizkigulakoan, nahiz eta adierazi, ilun aski, ohitura txar bat ezin garaituz ari dela idatzi eta idatzi613. Beraz, bizitzaren akabantzan, Etxeparek bazuen sinesmenik historia biografikoaz harago irauteko aukeran, apala bazen ere. Beldurra zuen bere idazkiak etorkizunean ere irakurriko ote ziren, ala, Ignazioren idazkiei gertatu zitzaien bezala Loiolan ikusten zuenez, sinbolikoki, denboraren joanak ezin irakurtzeraino higatuko ote zituen. Agian, isolamendu intelektuala gainditzeko geratzen zitzaion azken kartutxoa zen idazkiak irauteko guraria, urtez urte heriotzaz haratago biziraun ahal izatearen itxaropen-izpia. Beribilezen arrakastari buruz, gogoratu zer-nola ziotson Lafitteri Lasserre inprimatzaileari hitz egindakoan, alegia, ez zela Beribilez hainbat mugitu garajetik, aleen salmenta astiro baino astiroago ari zela ironikoki adieraziz: "Lasserren etcheko mutchurdinak aldiz, etzaundan halako begitarterik egin: garajatik ez omen da hanbat igitu Beribilez. Irri egin nuen gogotik, baitakit aspaldian eskualzaleen bihotzeko eta -erran behar dut ere- sakelako berri"614. Areago, antzeko gauzak gertatu izanik Buruxkakekin ere 1910ean, etxean gorde behar izan zuen tirada guztia, ingurukoen presio hurbilen beldurrez. Ez bakarrik usaimenetik abiatuta, ikusmenetik ere abiatuta, idazleari nostalgia sortzen zaio, gizakiaren bizia lurraren gainean labur egiten zaiola-eta. Ignaziok idatzitako lerro batzuen aitzakiarekin, Loiolako bisitariak sumatzen du giza-ekimenen iragankortasuna mendeen joanean: beldurra azaleratu egiten zaio, gizakiaren ezereza hautemanda: "Begien aitzinean ditut Ignaziok berak izkiriatu lerro batzu. Irakur zitazken ene ondar ikustaldian, orai ez: erdoilak jaten ari ditu hitzak, papera bera andeatzen hasia da. Lauzpabortz mende baizik ez dirauke beraz, berinapean ezarririk ere, idazle baten esku-lanak. Zer deithoragarria!... Berdin, histuaren gatik irakurtzen ahal baginu, adi othe ginezakea den-gutienik sainduaren orduko hizkuntza? Gure oraiko mintzaiarena balitz ere, beldur niz ezetz. Beldur itsusiago bat badut —barkatu lumatik erortzen bazait aithorra— beldur niz Ignazio gutarterat ager baledi eta dakigun eskuaraz aholka bagintza, behin Azpeitiarriak karrikan gaindi egin zituen bezala, gor eta elkor egon ginitzozken. Ideek nola solasek, nola idaztiek, ez ote duten beren garaia edo sasoina, nago dardarika batekin..."615[gure azpimarrak]. Medikuaren beldur hori (dread) ohikoa da kontenplatiboen artean, ez baitakite egiaren bila zuzen ote dabiltzan616. Etxepareri kezka metafisikoak ez zitzaizkion arrotz617, metafisika —Ez iduk grinarik gutaz; mende hunek ekarri daukun guduari ez gira den-gutienik lotsa; jarriak gira eskualdun guziak ukondoz-ukondo; begiak erne dauzkagu, erne gogoa, besoa azkar. Gure geldituko da, gu jabe eta gu nausi, Gipuzkoako lurra"622 [gure azpimarra]. Idazleak euskal lurren etorkizuna begiz jotzen du, ondorengoentzat hilburukoa paratzean bidaia-kontakizun baten formatuan. Izan ere, liburu osoa da erretaula bat, non idazlearen mundu-ikuskera gauzatua datorren amoroski eta artoski bildua. Etxepare konturatzen da bizialdiaren une batean erritmoa desioa baino motelago doakiola. Iruditzen zaio bizitzan porrot egin duela. Idazteko generoen historian, porrotsentipen hori biografia pertsonala idazteko ideiarekin zabaltzen da XII. mendean, aberatsen, jende ikasiaren eta boteretsuen artean. Porrot-sentipena izan daiteke gizatasunaren ezaugarri iraunkorra, agian, markestasun metafisiko gisa gizakiaren bizitza guztian zehar zabaldua. Antzinako denboretan norbera bizitzako patuari lotua zegoen, aldakaitza baitzen luzaro eta onartua, aberastasunak urriak ziren artean623. Hala ere, Etxepare burges txikiak bizi duen porrot sentipena agertzen zaio bizitzaren amaieran, egindako lanak ustelak begitantzen zaizkiolako, eta ez balizko ondasun material urrien erruz. Estetikaren atal honen amaieran, laburbilduz, ideia nagusi batzuk aipa ditzagun. Paisaiaren ikuspegia konnotazio erromantikorik gabea agertu zaigu, oso jarria landa-lurren balio produktiboa antzemateari lotua; goi mendien balio identitario sublimerik ez dago, azken mende hauetan Europako literaturan egin izan denaren aparte, ziur aski. Arkitekturaren alorrean, agertu da Jean Etxepareren begirada ernea arteko balioei buruz; ez hori bakarrik, Ignazioren etxe-ondoko dekorazioa begiesteak bidea eman dio medikuari askatasun tentuz neurtu batez aburu kritiko samarrak adierazteko, gutxienez, erlijio-modu batzuekiko, desadostasuna sakonagoa izatea ere baztertu gabe. Azken puntuan, jaso da sentiberatasun burges txikiak berarekin dituen plazerak gozatzeko jakituria gutxi asko mokofina, hala nola mahaiaren eta ardoaren inguruan eta dantzaren inguruan; ahaztu gabe emakumearen ikuspegiak idazlearen baitan izan duen eboluzioa haren idearioaren barruan. 4. Etika Jean Etxepareren ideologian Atal honetan, ekingo zaio narratzaileak testuan txertatu dituen balorazioak bilatzeari, semiotikaren laguntzaz. Ildo horretatik, Philippe Hamonen metodologiari jarraiki, etikaren arloko aztarnak jasoko dira oraingo honetan. Pasarte aukeratu batzuk bilduko dira, non etikak agerraldi nabariagoa egiten duen testuko ehunean. Etikaren azterketa hori ulertu behar da lanaren hipotesi nagusien markoan: idazleak etika jakin bat agertuko du, irizpide multzo bat, hau da, burges txiki euskaldun baten etika, bera bezalako kideei zuzentzen zaiela. Idazlearen kidetzat dauzkagu Beribilez bezalako izkribua irakurtzeko interesa izan ahal zutenak. Ziur aski, hartzaileen multzo horretan sartuko ziren Eskualtzaleen Biltzarreko bazkideak, non Jean Etxeparek ardura-karguak izan baitzituen (1922-26)624, eta Hegoaldeko euskaltzale aktiboak. Hegoaldean mugimendu euskaltzale indartsuko partaideak izan zitezkeen Beribilezen irakurle. Bertan pil-pilean zeuden abertzaletasunaren eta euskararen aldeko mugimendua, XX. mendeko lehen herenean. XX. mendea bi erraldoiren garaia da euskal letretan, Resurrección María Azkueren (1864-1951)625 eta Sabino Aranaren (1865-1903)626 garaia. Azkuerekin zuzeneko harremana izan zuen Jean Etxeparek. Euskaltzain bihurtzeko gonbitea jaso zuen Etxeparek Bilbotik Azkue euskaltzainburuak egina, nahiz eta azkenean proiektua gauzatu ez. Bestetik, testuko etika-zantzuetatik abiatuta, garai hartako gizartearen erradiografia xume bat egingo da, hobeto nabarmentzeko testuak estalian dakartzan balioak gaur egungo irakurlearentzat. Dudarik gabe, Jean Etxepareren garaiko irakurleek aurrez aurre zuten errealitatea ez da gaur egun irakurleok duguna. 4.1. Gizarte sektore bat arbuiatua Donostian Kanbotik egunsentian abiatuta, automobil biak Donostiara ailegatzen dira iluntze aldera, eta bidaiariak Kontxara doaz hondartzara ostera bat egiteko sasoiz daudela-eta, narratzailea izan ezik. Jean Etxepare helduak Donostia zeharo aldatuta ikusten du, gaztetako beste bisitaldi batzuetako hiriaren aldean. Gipuzkoako hiriburuan, gogaituta agertzen da XX. mendearen hasierako hiri-hazkundearen norabideaz. Horrekin lotuta, idazleak ez du gogoko "Belle Époque"-ren boladan gauzatu zen arinkeriako giro donostiarra. Luxuzko aisialdi horren abaroan berariaz sortu zen arkitektura ere ez du gogoko. Idazlea asper-asper eginda dago hiriko masifikazioaz ere. 4.1.1. Hiriaren hazkunde zentzugabea Donostiaren balorazioari idazleak eskaini dizkion zatirik behinenak emango dira jarraian. Agian, luzeak izan daitezke aipuak, baina analisiaren haria jarraitzeko nahitaezkoak: "Garbiki erraiteko, ez dut maite Donostia. Aspaldiskoan, urthetik urthera ttipitu zait, ez bakarrik hiriarenzat naukan amodioa, bainan oraino tokiaren beraren alderakoa. Iduri zuen hunek ohantze bat lehen, laborantzako alhor bat, baratze bat kasik. Itsas-aldetik, dakizun bizkar konkor harek berak beiratzen zuen. Ez osoki, haatik; arteka batetarik uzten zuen itsaso-muttur bat sartzera alhorreraino, zabaltzera ere ba apur bat, eztiki. Arteka haren erditik xutitzen zen mendoi kazkar arkaizdun bat, iduriz itsasoaren oldarra hobeki hausteko oraino. Iuzpegi ala eguerdi alderat, lerdoin gorasko batzuek inguratzen zuten, mailez-mail bat bertzea baino larriago. Orai, baratze, alhor, pentze, iraztor, bazka-leku hek, dena etxe dira. Egoitzetako harri lantuek dituzte estali. Badela egoitza ederrik ez dut ukatuko, bainan arras gutiak dira begiarentzat bezala adimenduarentzat eder direnak. Gehienek badute eskas bat: arimakoa. Egileek beldurra dut etzakiten Olerkia zer den. Erosoan bizitzea, ba; ez, ordean, zeru-alde noizean behin gogoaren airatzea. Mediterranea etzuketen ezagutzen; Grezian gaindi etzitazken ibiliak nihoiz. Gaur den egunean, arruntago baizik ez da bilakatu jendea, han nola bertzetan. Metaka sartzen da atzerritarra. Aberasten duke tokia, bainan ez hobetzen. Aberastasuna ez da aski, gizonaren ontzeko. Ardurenean ez othe du apaltzen, bizizale zuhur eta geroago lehiatsuago batetik eginez gozazale iztil bat?"627 Semiotikaren arloan, goiko aipuan azpimarratzen da eraldaketa burges orduan berriaren aberekeria kantitatearen alorreko semantikaren bitartez (dena, metaka, gehienak, arras gutiak, nihoiz…), alegia, aldaketaren ondorioz dena saldoka aldatu dela, txikia baina maitagarria zen hiriari sekulako erasoa eginez. Handinahikeria horri kontrajarria, Jean Etxeparek azpimarratzen du hirigune berriaren kaskartasuna, eskastasuna, ezaintasuna: kantitatearen alorreko semantikaz gain kalitatearen alorreko semantika (eskas bat, -ago…) ere aipatua da, bistan denez. Azpimarratzekoa da, bidenabar, irakurleari egiten dion keinua: "Itsas-aldetik, dakizun bizkar konkor harek berak beiratzen zuen". Irakurleak Donostia ezagutzen du, ustez. Bertoko irakurlea da, 1929an, bere txokotik irtendako norbait, donostiarra ez bada. Horrek irakurleen zirkulua estutzen du, nolabait, turismoa ez zegoen-eta, gaur bezain zabaldua, nahiz eta masaturismoa abian egon, trenen eta autoen bitartez. Hala ere, uste izatekoa da Etxeparek bezala auto bat erabiltzeko aukera errealak zituztenak ez zirela gehiegi izango, urte horietan628, eta garraio publikoa ere ez zela masiboa izango. Ordea, ez dugu pentsatu behar garraio modernorik ez zenik garai haietan: iraultza industrialak trenbideak eta errepideak garatzea ekarria zuen ordurako (1929), esan den bezala. Liburuaren hari narratiboaren aldetik, Etxepareren bidaia-kontakizuna pioneroa da euskal literaturan. 4.1.2. Donostiaren bilakaera historia hurbilean Gaurko irakurlearentzat, probetxugarria da burges txikiaren ikuspegia izatea Donostiako hiri orduan kosmopolitaz, ez baita ohikoa euskaraz horrelako testigantza bat izatea, sasoi hartan hain gutxi. Areago, jakingarria da idazlearen jarrera kritikoa, hiriaren gaitzespen hori testuinguruan kokatzea ez izanik alferreko lana. Harrigarritzat har daiteke, akaso, mundua duen eta hiri handiak ezagutzen dituen Jean Etxepare doktoreak espantu egitea Donostiako bilakabideaz, bederen, gaurko ikuspuntu batetik629. Horretara, idazlearekin solasean jardun ahal da irakurlea, eta haztatu modako udaegoitza zergatik arbuiatzen duen, Jean Etxeparek Donostiako bisita tesi moral bat ilustratzeko erabiltzen baitu. Planteamenduak gaurkotasuneko gai batera gakartza, noiz eta turismo jasangarriaren eztabaida mahai gainean dagoenean. Narratzaileak adierazten du ezinegona Donostiara ailegatzean, ahalegina egin behar badu ere ("Garbiki erraiteko, ez dut maite Donostia. Aspaldiskoan, urthetik urthera ttipitu zait, ez bakarrik hiriarenzat naukan amodioa, bainan oraino tokiaren beraren alderakoa"). Donostia berriaren gaitzen diagnosia egiten du, sendabidea eman gabe. Kontuan hartzekoa da Jean Etxeparek Donostia aldatzen ikusi duela 1900etik 1930era bitarteko urteen joanean, zenbait bisita egin baitizkio hiriari; idazleak hiriaren bilakaera lekuko gisa ikusi du. Horregatik, bitartean hirian zer nolako egoera- eta giro-aldaketak izan diren errepasatzeak lagunduko luke idazlearen kritikaren testuingurua ezagutzen. Izan ere, XX. mendeko lehen herena azpimarragarria izan zen Donostiaren bizitzan dinamismo ekonomikoagatik. XIX. mendean Donostiak hautua egin behar izan zuen, hau da, bere hazkunde urbanistikoa proiektatzea, merkataritza-hiri gisa ala udako hiri gisa630. Labur beharrez, esango dugu ondorio gisa Gipuzkoako hiriburuak udako hiri gisa garatzea erabaki zuela, turismoari begira631. Ordea, komeni da historia apur bat egitea, Etxeparek ikusi zuen aldaketaren zentzua jasotzeko, eta ulertzeko beraren idearioan zer burubide hartu zuen. Donostia, Neguri, Lekeitio… beste kostaldeko hirigune asko bezala, bainu-hiri bihurtu ziren XX. mendearen hasieran. Aipagarria da idazleak bisitatzen eta aipatzen dituen bainuhirien kopurua: Zumaia, Zarautz, Zestoa… badirudi turismoaren lorratzetik segika doala. 4.1.2.1. Donostia uda-leku Monarkia espainiarrak begiak jarri zituen Donostian udaldia pasatzeko, XIX. mendearen erdian. Isabel II.a (1830-1904) izan zen eragile nagusia, erregina izan baitzen 1833-1868 bitartean. Donostiara uda pasa joan ohi zen, Kantauriko itsas-bainuak osasunarentzat ernagarriak zitzaizkiolakoan norberari. Isabelen ostean, Maria Kristinak Donostiara lekualdatu zituen Gortearen udaldiak (1887), erregente zela (1885-1892). Besteak beste, Maria Kristinak altxarazi zion Selden Wornum arkitektoari erregentzian, gaur egun Miramarreko Jauregia izenarekin ezagutzen duguna, erret familiaren egoitza gisa erabilia izateko. "Huna oraino, gure eskuinetarik, lerdoin batzu dena jauregiz estaliak: hotarik ederrena lehen mailean, gorrats, luze, itzalpe batzuekin harateko aldetik: erregeren eta hunen familiaren udako egoitza"632. 4.1.2.3. Arkitektura klase-adierazgarri Ez dakigu xuxen Jean Etxeparek nabarmen uzten dituen edertasun arimagabeko egoitzek akatsa arkitektura-eskola batekoa ala bestekoa izateari zor dioten ("Badela egoitza ederrik ez dut ukatuko, bainan arras gutiak dira begiarentzat bezala adimenduarentzat eder direnak"640). Saiatuko gara hipotesiren baten bideragarritasuna aztertzen, ikusteko Jean Etxeparek arbuio horiek jaulkitzeko zein arrazoi izan zitzakeen. Donostiako kritikaren azpian bada estetika bat, eta etika bat ere bai, ikusiko denez. Txomin Agirre Etxepareren garaikideak ere antzeko balorazio moralak egin ditu ez arkitekturari buruz zehazki, bainan bai idazlanei buruz, eta oro har641. Bi euskal idazleak bat datoz tesi honetan: atsegina edota plazera sortzen duen artelan oro ez da nahitaez onuragarria gizakiarentzat; Jean Etxepare Donostiako arkitekturari lotzen zaio lehia bereziaz, Txomin Agirre, aldiz, irakurgaiei. Euskal lur hauetan ezagutu den erlijio modu batek beharrezkoa egin du, berari erantzunez, idazle batzuek premiazkoa ikustea plazeraren errebindikazioa, are urte dezente geroago. Adibidez, plazeraren euskal izen ona berreskuratzekotan, plazeren zerrenda bat egitera behartua ikusi du bere burua Andolin Eguzkitzak ez hain aspaldi642. Bide batez, gogora daiteke nihilismoaren ondorioetako bat dela dena atsegina/desatsegina galbahearen bitartez bahetzea. Balio tradizionalak hondoratu eta Jainkoa hil omen den honetan, beste irizpiderik ez dago plazera eta desplazera baino, jokabidea arautzeko. Friedrich Nietzschek psikologikoki aztertu zuen fenomenoa, eta ez dago Jean Etxeparek planteatzen duenetik urrun, kontuan izanda Etxeparek alemanaren pentsaera ezagutzen zuena. Dekadentziaren deskribapena antzekoa da bi autoreetan, gaur egungo filosofiara arte luzatuko den dekadentziaren itzala. Gizaki dekadentearen ezaugarrietatik bat Pariseko eragina oso nabaria izan zen Donostian, ez bakarrik eraikuntza arkitektonikoan, baizik eta beste elementu urbanoetan ere. Berrezarpenaren (Errestaurazioaren) garaian (1876-1902) Donostian oso argi zeukaten jadanik aisialdirako eta turismorako aktibitateak ezin zituztela ahaztu, monarkiak aukeratua baitzuen udako bizileku gisa"645. "Beaux Arts"-en inguruko eklektizismo frantsesa nagusituko zen Jean Etxepareren garaian, hau da, Alfontso XIII.aren (1902-31) erregealdian, Maria Kristina hotela lekuko (1909, Meuwes). Ondoren, neoplatereskoa ere agertuko zen: erakusgarri behinena du Maria Eugenia Antzokia (1910, Urkola); Antzokia da historizismoa espainiartzearen lekuko nagusia, berez, Parisera begiratu beharrean Salamancako Monterrey Jauregiari begiratzen baitio. Azken aldaera eklektiko horren ostean, etorriko ziren "Art Nouveau" eta beste joera batzuk XIX.eko arteari akabera emango ziotenak. 30 urteetan Razionalismoa nagusitu zen, Kontxako Klub Nautikoan ikusgai baitago646. Hiriaren bokazio turistikoari begira, ezaguna da historikoki Donostiako udalak kezka hartu zuela eraikinei ukitu artistikoa emateko, hasi eraikin apalenetatik eta buka esanguratsuenetan. Nolabaiteko "demokratizazio" honek isla zuen udaleko aurrekontuetan, inguruko hiriekin konparatuta ezohikoa zena (Bilborekin, adibidez). Udalak hiria edertzeko aurrekontua izanik, arkitektura publikoak eta pribatuak antzeko arreta eta jarraipen estetikoa izan zuten. Amuzkia zen arkitektura, bisitari dirudunak erakartzeko647. idazlearen beraren herrian ere, eta bertatik bertara ezagutzen zuen648. Donostiako arkitekturaeta bizitza-estilo berak ere Frantziak eraginak ziren, esan denez. Nolanahi ere, ez ginateke harrituko Jean Etxeparek hastio bazituen, ez bakarrik "Art Nouveau" estiloa, baita "Beaux-Arts" izeneko estiloa ere hein berean, burgesia frantsesaren itzalpean sortuak baitziren, eta ezagutuko baitzituen. Badirudi Donostiak duen ukitu frantses ospetsu horrek ez ziola zirrara berezirik sortzen Kanbokoari, alderantziz baizik. 4.1.3. "Belle Époque"-ren nasaikeria kolokan 4.1.3.1. Gogoa zeru-alde airatzea Donostiaren bilakaera ezagutu du Jean Etxeparek XX. mendeko lehen herenean, eta iritzi txarra sortu dio hiri gisa. Idazlearen balorazioak bidea ematen du haren pentsamoldea osatzeko hiriaren urrezko aroari buruz. Saiatuko gara laurogei urte geroago jarrera hori ulertzen, ez baita begi-bistakoa: segidako paragrafo hauetan Donostiaren izaera moral berezia sakonduko da, 1900-1930 tarte horretan649. Idazleak etxe berrien jabeei leporatzen die erosokerian bizitzea, inolako asmo goitiarrik gabe ("Egileek beldurra dut etzakiten Olerkia zer den. Erosoan bizitzea, ba; ez, ordean, zeru-alde noizean behin gogoaren airatzea650"). Idazleak aipatzen duen "zeru-alde gogoaren airatzea" parekatuko da hemen perfekzioaren bilaketarekin. Greziarrek, Atenaseko demokraziaren aurretik (K.a. V. mendea), ere, esan liteke gaur egun gizarte nagusiki hedonistan bizi garela, edo bizi ginela orain dela gutxira arte 2008ko krisia ailegatu orduko. Gauzak horrela, nola kritikatu hedonismoa gauden memento honetan? Arkitekturari eskainitako atalean ikusi den bezala, edertasuna eta ona batera etor daitezke, hau da, adimeneko ona izan daiteke ederra ere, baina ez nahita ez, eta beti. Hori da, behintzat, Etxepareren aburua. Ez dirudi oraingoan idazlea tradizio klasikotik sobera urruntzen denik; klasikoa esatean, Larresoron jaso zuen heziketa dugu gogoan. 4.1.3.2.1. Orixeren ona Idazle gutxik idatzi zuten euskaraz onaren eta ederraren, hau da, onaren eta atseginaren arteko harremanei buruz, XX. mendearen hasiera hartan. Haatik, Etxepareren irizpideez gain, baditugu Orixerenak ere, bederen. Horrela, Orixek "Estetika" izeneko artikulu sorta nahiko luzea utzi zigun. Idazle bion izaera ideologikoak kontuan izanda, pentsa liteke desadostasun bat baino gehiago sortuko zirela onaren eta ederraren inguruan. Orixe Etxepare baino 11 urtez gazteagoa izanagatik ere, belaunaldi berekotzat jo daitezke biak. Heziketa, Orixek erlijiosoengandik jaso zuen osotasunean. Etxeparek ere Larresoroko Seminarioan erlijiosoengandik jaso zuen bigarren mailako heziketa (1889-1894), nahiz eta gero Bordeleko Unibertsitatean egin mediku-ikasketak (1894-1901)662. Alde horretatik, antza, bi biek aburu estetiko parekoak jaso zituzten eskolan. Esan daiteke bat eta bera direla Jean Etxeparek aldezten duen onaren eta ederraren artikulazioa Donostiako hazkundea kritikatzean, eta Orixeren planteamendu orokorra. Bi autoreon arabera, arteak -arkitekturak- ezin jar lezake plazera helburu bakar gisa. Ez dira estetizistak. Artea ez da balio gorena, zentzu horretan. Kristauen ustez, estetizista idolatra da, arteak helburu humanizatzailea behar baitu. Jean Etxepare helduak ere erreparoa dauka edertasuna gozatze hutsaren aurrean. Geroago, Aristotelesek bereizi egingo zituen bi elementuok, jarduera artistikoari berezko duintasuna aitortuta. Zentzumenen munduak izaera ontologikoa izango du: ezagutua eta irudikatua izateko gai izango da harrezkero. Plazer estetikoa plazer kognitiboarekin bat dator, eta ez du imitagaiak sortzen, baizik eta ekintza artistikoaren kalitateak eta izaera etikoak666. Etxeparek dioenez: "Badela egoitza ederrik ez dut ukatuko, bainan arras gutiak dira begiarentzat bezala adimenduarentzat eder direnak"667. 4.1.3.2.2. Erreflexibitatea Gure ustez, Jean Etxepare bat dator, gogoa zeru alde airatzearen defentsa egitean, gaur egun gogoetazaletasunaren alde egiten den proposamenarekin. Beste izenez gizakiaren autonomia ere esan izan zaio, zenbait gizarte-instituziok kudeatzen izan duten gizakiaren heteronomiaren kontra, Kantek aspalditxo aldarrikatu zuenez "sapere aude" goiburuarekin668. Etxepare pioneroa da Euskal Herrian modernitatearen hasieran, erreflexibitatearen hastapenetan baitago orain arteko ibilbide luzean. Ikus dezagun non gauden orain postmodernitatean. Fréderic Vandenbergher-en arabera, erreflexibitateak esan nahi du (klase ertaineko) gizabanako (gazteak) gero eta libreago daudela ohiko erlijio, tradizio eta moralek kulturalki behartuak izatetik. Libreago leudeke derrigortze estrukturaletatik ere: klasea, estatusa, nazioa, generoa eta familia nuklearra. Instituzio tradizionalek behartzeko ahala galdu arau, gizabanakoek gogoeta egin lezakete bizi nahi luketen bizitza klaseari buruz. Operazio erreflexiboaren ondorioz sortua da norberaren nortasuna. Arestian "naturala" omen zenak orain erabaki bat hartzea eskatzen dio gizabanakoari. Izan ere, gizabanakoek beren biografia taxutu behar dute aurrean duten bizimodu eta mundu ugaritasunaren aurrean, aukeratuz669. Jean Etxepare izango zen Iparralde hartan bizimodu-estilo ugaritasunaren aurrean hautua egin behar izan zuen lehen euskal idazleetatik bat, laiko ikasia baitzen, eta familiajatorriz euskal ingurune tradizionaletik asketxoagoa, familia migratzailea Argentina ekintzailean luzaro bizi izan baitzitzaion. Amerikanoen izaera lehiakorrak ere izango zuen eraginik Etxepareren bilaketa berritzailean. Etxeparek liburuan zehar gogoeta egiten du, hala gizarte tradizionalaren balioez nola goi-burgesiak dakarren bizimodu friboloaz; gogoeta egiteak edonor deseroso egiten du inguruan -kasu honetan, Jean Etxepare. Agian, puntu honetan elkar hartuta egon zitezkeen, hala burgesiaren nola indar tradizionalen agenteak, hau da, zehatzago, Iparraldera aisia bila etorritako burgesia eta Elizaren inguruko sektore tradizionalak. Jean Etxepare burges txikia kurrika artean bezala atrapatuta zegokeen. Desadostasunak zituen euskal kostaldeko burgesia handiak sustatzen zuen garapen-ereduarekin, batetik, eta, bestetik, Elizaren inguruan bildutako euskal indar tradizionalekin ere bai. Bidenabar, Etxepareren gizarte-kokapen bera zuen EAJk Bizkaian Sabino Aranaren garaian670. EAJ defendatzen saiatu zen burgesia handiaren interesen kontra herri-geruzen eta klase ertainen interesak, XX. mendearen hasieran. Hala ere, sekularizazioaren eta klerikalismoaren gaietan, ziur aski, ez zetozkeen bat Etxepare eta jeltzaleak, medikua haratago joan zela. 4.1.3.3. Gizontasuna eta gizagabetasuna Jean Etxepareren ustez, "gizontasuna" -egungo gizatasuna- da oinarria etikaren arloan. Gizontasuna aipatzen da liburuan zehar dozena bat aldiz, eta adieraz dezake gizakiaren jokabidea arautu eta bideratu dezakeen irizpide eredugarria. Hainbat arau ezkutatuta egon daitezke, prestutasunaren kontzeptutik hurbil dagoen gizontasunaren kontzeptu horren azpian: ekonomikoa, politikoa, juridikoa, etikoa, generikoa, etab.671. Gizontasunez jokatzen du zuzen jokatzen duenak672. 4.1.3.3.1. Goi-klaseen moralitate falta Etxepare goi burgesiarekin deseroso dago Donostian eta kostalde guztian, Iparraldekoa barne, eta mugaz gaindi zerrendatzen ditu luxuzko bakantza-guneak ("Biarritz, Cap-Breton, Hossegor, itsas bazterreko hiru herri horietatik ditazke itzultzen Donostirat [bakantzalarien otoak]673"). Azken batean, antzeko fenomenoa da Pirineoen bi aldeetan, kostaldeko bainuhiriak antzera sortu baitziren historian zehar bietan. Paralelismo gisa, goi-burgesiaren turismo-lekuen sustatzaileei bagagozkie, Montijoko Eugenia Napoleon III.aren andreak sortarazi zuen bainu-hiria Biarritzen, eta Isabel II.ak. Donostian. Pentsa daiteke Hegoaldeko bilakabideari buruz Etxeparek horrela pentsatzen badu, Iparraldekoari buruz ere gauza bera pentsatuko duela, mutatis mutandi, mediku gisa Kanbo turistikoan estatus eta kokapen jakin bat izanik. Familia politikoak turismo-zerbitzuen inguruan lan egiten zion, eta Kanbon kokatua zen. Etxepare bera ere Kanbora aldatu zen Aldudetik 1928 urtean, gaixotasun baten ondorioz. Azken finean, Hegoaldeko arazoetan ikusten ditu islatuta Iparraldeko arazoak, kanpoko herrialderen baten iruditeria egiten denean oso ohikoa den transferentzia-mekanismoa. Beribilezen, aipamen zuzena eta zorrotza izango dute udatiar burges handiek, autoa Donostiatik ateratzean, ia gaututa errepidean aurrera doazela beraien autoekin topo egitean: "Hastapenean, otomobil ederren ikusteaz atsegin dugu, bainan laster akitzen gituzte: sobera dira! Eta gero, gertatzen zaiku bitxikeria hau: ez baitugu ikusten zerua, ez bidea, ez deus, otomobil handien argi hotz bortitzek lilluratzen gituztelakotz eta itsutzen. Ez gatzaizkete ohar, ondo-ondorat —zer ximixtan!— hurbildu zaizkigunean edo hegikatzen gaituztenean baizik. Bihurgune bat edo bietan apur bat iziturik, eskuin-alde lekuratzen gira, ahal bezain eskuin arroilarat eroriko bagira ere. Bare-karakoil batzu bilakatu dira gure karrosañoak; ilhunbe egiteko, hurriki bada hurriki aitzinatzea gatik nolazpait, horra nun gidariek hiltzera doazinen ohe-mahiko argi hitsa ezartzen dioten muthurrean, bi aldetarik!" 674 Argi hotza hilgarria da. Iluntasuna apurtzen du baina ez du berotzen, aitzitik. Argi hotzaren esperientzia egina zuen Etxeparek Loiolan ("Gotorragoa da xuri hura, zertarik ere baita, hotza, beregizkoa, erraitera ginoazke berkoia"675). Berorik ez dakarren heinean argia hilgarria da, heriotzaren ataria, bertute guztiak galdu baititu. Izan ere, argia izan daiteke ernarazlea, izpirituaren akuilua, zeruko ahalen adierazpidea. Kasu honetan ez du bertute ongilerik. Sinbologiaren arloan, argia izan daiteke emakumea ernaltzeko gai, Maria eta Espiritu Santua irudikatzen duen usoaren parekoa. Hemen, aldiz, argiaren bortitzak bortxaketa baten aurrean jartzen gaitu. Izan ere, argiaren sinboloa eguzkia bada ere, ilargiaren sinboloa da barraskiloa unibertsalki, horrelakoak baitirudite bi auto kokilduek. Barraskiloaren espiralek ilargiaren aldiak irudikatzen dituzte. Maskorrak bezala, karakolak sexu-sinbolismoa dauka, duen aluaren itxuragatik: materia, mugimendua, txistua. Bortxaketak heriotzera darama. Heriotza da zerbait positiboaren amaiera, kasu honetan, bizitza, Etxeparek hilotzaren argiztapena gogoratzen baitigu. Heriotzak adoregabetzea, etsipena, pesimismoa dakar berarekin676. Ez dakigu Etxepareri duen gaixotasun fisikoa gogoratzen zaion… Goi burgesiaren eta burgesia txikiaren arteko gatazka eszenifikatzen da errepidean. Estatus desberdintasuna sinbolizatzen da autoen kategoriaren laguntzaz. Autoaren sinbologia arakatuz677, gidatzeak eskatzen du nork bere bulkadak mendean izatea. Eukitsuen autoek arriskua sortzen dute duten ibiltzeko moduagatik, autokontrola falta dute, dituzten erantzukizunak baztertzen dituzte, erasokorrak baitira. Goi klaseetako gidariek ez dute errespetatzen trafiko-kodea, alegia, bizitzako araudia: gizarte-hitzarmena ez dute errespetatzen, konbentzioak eta adostasunak zapalduta. Autoa ondo gidatzeak iradokitzen du autonomia psikologikoa eta mugak gainditzea; arauak errespeta daitezke, minik jasan gabe, gizarteko premiak ezagutzen direnean, arrazoiaren begietan zentzugabeak izanik ere. Jean Etxeparek goi burgesiako jendea harrapakarien saileko metafora bidez karakterizatzen ditu: "Gizagaixoak gu! Handienak ikusteko gintuen. Bat-batean agertzen zaizkigu, gizotsoak iduri, hiru begiekilako mamu beltz larri batzu, beren larru leuna dirdir. Eta zer lerroa! Batek bertzea hunkitzen dute, kasik. Erretzen dauzkigute begiak, erretzen dute bidea. Gu ohartu orduko iraganak, haize emaiten daukute begitartera eta bihotza zarrastatzen. Industriako arranoak, bankoetako saiak, negozioko apalatzak, theatretako gau-ainharak, politikako miruak, zer aztaparrak dituzten orok, zer bekokia eta zer hegalak!"678. Pasarte hori sinbolikotasunez gainezka dago, zeinaren elementuetan sakonduko den segidan. Hasteko, mamuak izan daitezke altxor baten begiraleak, hau da, eukitsu udatiarren aberastasun-jagoleak, alde batetik. Beste alde batetik, mamuak Biblian indar irrazionalen adierazpideak izan daitezke, kaosaren eta amildegiaren adierazpideak. Mamuak Etxeparek maite zuen neurriaren ukazioa dira, ordena eta legea ezarri aurreko garaikoak: izua zabaltzen dute. Mamuak kanpoko mehatxua izanik ere, barneko mehatxua ere izan daitezke: desio zital baten forma higuingarriak, barneko mamu itogarriek sor baititzakete desioaren asaldurak eta inhibizio beldurtiak679. Mamuek hiru begi izateak adierazi nahi du goi burgesiak egiten duen gizartea bere hautura artezteko politika zorrotza. Begia da pertzepzio bisuala bideratzen duen organoa, pertzepzio intelektualaren organoa. Areago, begien ugaritasunak begirada orohartzailea adierazten du. Begia izan daiteke eguzkiaren sinboloa, gainbegiraletza- eta zaintza-lan etengabean ari dena680. Gizotsoa da infernuko izakia, folklore-kontakizunetan ezaguna denez. Gizakia Jainkoaren irudira sortua da tradizio kristauan; animalizazioa aipatzen da hain estimutan duen gizakiaren duintasuna apalduta dagoela adierazteko, gizotsoa bihozgabea eta doilorra delarik herriaren psikologian, eta Jean Etxepare humanistaren baitan areago. Harrapakarien sailean andana bat bada testuan. Ohikoan arranoa boterearen ikurra da: arranoaren sinbologia positiboa lotua da Zeusekin, Kristorekin, Arrano Beltzarekin… Haatik, arranoak izan dezake gaueko zentzu sinboliko gaiztoa, industria-gizonena bezalakoa, boteretsua izateari utzi gabe: gehiegizko ausardia, boterearen perbertsioa, autogoralpenaren desmasia. Saia da, bestalde, haragi ustelaren jalea, sarraskigilea: bankuko gizonak pobreen lepotik gizentzen dira. Zapelatza da atzapar zorrotza aurrekoak bezala, diru-gosea, lukuraria, negozio-gizona bezalakoa681. Mirua izan daiteke Apoloren laguna eta buru-argitasunaren sinboloa, era batera politikariak bezala, harrapakaria izateari utzi gabe. Horretara, badirudi Jean Etxeparek mirespen puntu bat baduela gizarteko harrapakarien aldera. Bereziki beraien hegalak eta bekokia aipagai dituela. Hegalak gainez gain ibiltzeko dira, askapen-sinboloak, garaipensinboloak; izan daitezke espiritualitate eta dinamismo adierazgarriak: aipuko "bekokia" da testuan ausardiaren metafora, aski goraki mintzo baita berez. Gau-enarak bizi dira harrapakarien ondoan. Migratzaileak dira ziur aski, antzokietako aldien araberakoak. Enarak dira, sinbolikoki, kontrapuntu femeninoa, udaberriaren mezulariak eta ugalkortasun errituak egiteko aitzakia Txinan. Ordea, kasu honetan gauekoak dira, hau da, iradokitzen dute izaki hauskorren izaera harrapakarien izaera gotorraren aldean. Belle Époqueko Donostiaren berria duenak badaki nolakoa zen gau-giroa hirian, arinkeriaz gainezka egina. Etxeparek proposatzen du gizontasuna goi-burgesiaren harrapakari-izaeraren ordez; gizarte-kohesioa bideratzen duen kontzeptua da. Horregatik, gizontasunik ageri ez denean, legeari eta poliziari egin behar zaio dei. Hori gertatzen da errepidean trafikoa arteztu gabe dagoenean, alegia, arauak betetzen ez direnean. Legea jarri nahi du Etxepare etsituak goi burgesiako harrapakariak hesian mantentzeko baliabide gisa: diru-pegeseria bati nihoiz behatzen ez duena; hala ere, zuzenean dela iduri zaionean, ez da errexki barkatzen dutenetarik" [azpimarra gurea da]685). Zekenkeria baztertu behar da. 4.1.3.3.2. Aberria maitatzea Beribilezeko bidaian, batzuetan, badira ika-mika identitarioak, adibidez, gaztelarrarekin jardutean (hirizaina, Tolosan) edota frantsesarekin jardutean (tabernako bezero bitxia, Loiolan). Ika-mika horiek gaindigarriak dira gizontasunaren bitartez, baldin eta horretarako baldintzak badaude, hau da, arrotzak gizontasuna badauka, gizontasuna balio unibertsala baita: "Aurpegi bat badu bertzalde bitxienetarik: hori-horia, matrailek egiten diotela muthur biribil bat aitzinerat, labeño bat balu bezala ahoaren orde. Ukarea moztera utz nezake, gizon hura ez dela eskualduna, gaztelarra baizik Gaztelarra edo ez, gizona da haatik, nihun balin bada bat, eta ontsa ikasia. Mintzatu baino lehen, badaki entzuten; entzun ondoan, badaki zentzuz mintzatzen eta izariz"[azpimarra gurea da]686. Azpimarragarria da, bidenabar, narratzaileak hirizainaren antropologia fisikoari ematen dion lekua, pasartean. Agian, garai batean boladan egon zen antropologia fisiko baten oihartzuna izan daiteke. Europan ez ezik, Euskal Herrian ere ikerketa-bide hori aitzinatu zen Aranzadi, Eguren eta Barandiaranen lanekin ("Los tres tristes tigres" ezizenez ezagunak). Buru-hezurrak neurtzen zituzten, lehen euskal gizakiaren ezaugarrien bila. Badirudi orain bide hori ahaztuxea dagoela; behinik behin, antropologia eskuliburu batzuetan ez du sarrera berezirik antropologia fisikoak687. Jean Etxepareren idazlanetan badira gizontasun kontzeptua azpimarratzen duten pasarteak. Horretara, bertute bat da familian ikasia: "Uzkurtasun hari datxikola, haren itzal eztian, erakutsi zakoten aitamek eta haztearekin sartu, gizontasuna, sor-herriaren amodioa eta hari zarraikola Frantziarena, aitzindarien alderateko jauspena, bere buruarentzat gogor izaitea, ixil bezain zailki artzea eginbide latzenarekin behar orduan borroka, zuzenak beti noizbait garaia baderamalako fede azkarra"[azpimarra gurea da]688. Gizontasuna da, beste batzuetan, altruismoa eta herrizaletasuna: "Herri huntan ere, Frantzia zerbitzatu dutenak, -arrotzerat bazoazkelarik asko beren ahaideen ganat- gizontasuna dute goretsi, ez intresa; ez beren bizia, bainan herritar guziena; ez beren ona, bainan beren ondokoen libertatea eta ona; ez urrungo leihor batean irabazpide berkoi baten gozamen apala, baina zuzenaren alderdia, suan"[azpimarra gurea da]689. 4.1.3.3.3. Ausardia morala Gizontasunez jokatu behar da, kinka larriren bat dagoenean, bereziki erreparoa munta gutxikoa denean: Beribilezen, gizonki joka daiteke sukaldaritzako ohitura arrotzen aurrean (oliba-olioa) ("Hemen bederen, español olio higuingarriaren usainak ez gitu nardatu, dio niri buruz itzulirik gure zerbitzarietarik batek"; [narratzaileak, aldiz, dio] Espainiako olioa berez-bere ona da, hoberenetarik; urrinari gizonki edozoin jarria zaioke zortzi egunik barne" [azpimarra gurea da]690). Gizontasuna izan daiteke berdin min fisikoaren aurrean behar den jarraikitasuna: "Oro ikusiz, badute bertzela operazioneek eskualde onik ere. Sendatzen dute zonbait aldi bakarrean, apur bat meskaratu gatik: ardura andeatua ginuen puska zerbait barnetik kenduz, luzatzen daukute bizia, ez osoki errangurarik gabe utziz, nahi baduzu, bainan luzatzen; batzutan etsimendua zonbait orenentzat bederen gutarik urrundua, iraun nahiarekin akulatzen daukute eta goratzen, dukegun gizontasuna"[azpimarra gurea da]691. 4.1.3.3.4. Gizaki loratua Gizontasuna da, bestetik, Jean Etxepareren autokide batentzat lanbidearen kalitatearekin lotuta dagoen zerbait. Lanbideak ez dira denak jite berekoak. Ordea, honako honetan, ez da Etxepare narratzailea mintzo iritzi arantzatsuak botatzeko, baizik eta bidaiarien arteko beste lagun anonimo bat, istilu-arriskua dagoenetan egiten duen bezala: "Amerika beherean aski luzaz egona bainiz. Ez da erresumarik, Frantziak eskualde hartan bezain gizon egiazko guti duenik: koziner, ile-mozle, thindazale, musikari, tapizatzale, dantzari, komediant, ostaler, azti, kazeta-egile, modista, horra zer ofizio zurruburruak dituzten frantses-umeek han gaindi"692[azpimarra gurea da]. Gizontasunaren erpinean, aldiz, Jean Etxepareren ustez "gizonen artean gizonenak"693 greziarrak dira, azken buruan, beren izaera goren gradura eraman baitute, beste guztien gainetik. Gizakia loratzea da gizontasunaren seinalea. Donostiako udatiarrak ez dira preseski Greziako balioen ezaguleak ("Mediterranea etzuketen ezagutzen; Grezian gaindi etzitazken ibiliak nihoiz"694). Burges txiki jantziak gizatiar iraun nahi du, eta aurrez aurre "gizontasunik gabeko" jendaki bat topatzen du, Donostiatik ateratzean, errepidean doala. Azpimarragarria da gizontasunaren -gizatasunaren- kontzeptuak daukan erabilgarritasuna Beribilezen. Gizontasunak gainditu ditzake hesi identitarioak eta ekonomikoak ere bai, baldin eta errespetua bazaio. Amaitzeko, ezin aipatu gabe utzi generoaren ikuspegia, gizonezkoek eta emakumezkoek betetzen dituzten errolak zehatz bereiziak baitira Beribilezen, baina beste nonbait jorratzeko puntua da ikerlan honetan. 4.1.3.4. Hiriaren izaera orduko zenbait idazleren baitan Interesgarria izan daiteke Etxepare ulertzeko, hura XX. mende hasierako giroan aipatzen ziren idazleekin paraleloan jartzea. Haiekiko antzekotasunak eta desberdintasunak argigarriak izan daitezke Beribilezeko testuak adierazten duen idearioari antzemateko. Jean Etxepareren hurbilekoa da Pío Baroja donostiarra alderdi askotan, eta Donostiaren ikuspegiari dagokionez ere bai. Biak sasoi berekoak, Donostia ez zuten maite. Egin duten kritika da diru-zalekeria arruntaren kritika, eta arinkeriaren kritika. Etxeparek aipatu zuen arimako eskasa, eta "gogoa zeru-alde ez airatzea"; Barojak, berriz, "hiriaren izpiritu penagarria". Barojak barrukoagoa du ikuspegia, sortzez donostiarra izaki: oroitzapenak utzi dizkigu irakurtzeko, haurtzaroko bizipenez gainezka. Alabaina, bere burua gipuzkoartzat jota, gehiago identifikatu da landa inguruarekin, ezen ez Donostiaren moduko hiri batekin695. Badirudi idazle biek arrazoi berberak zituztela Gipuzkoako hiriburua arbuiatzeko; hau da, adibide baterako, Barojak dioena: "Hiriaren espirituari dagokionez berriz, penagarria da. Han ez da interesatzen ez zientzia, ez artea, ez literatura, ez historia ez politika, ez ezer. Bakar-bakarrik erregea, erregina, balandroak, zezenketak eta galtzen forma interesatzen dira. Iruñetik, Zaragozatik, Valladolidetik, Txiletik eta Chuquisacatik nabarmentzeko grinaz heldutako etorri berriek eta goranahiek osatzen dute Donostia. Erregearen ondoan ibiliz, zezenketari famatu batekin kafea hartuz, edo aristokrata bati Jesuitak emakumeak bere gisa erabiltzen ditu -batere gauza zaila ez dena, sexubizitzaren hariak eskuan izanik- eta gizonak gidatzen ditu. Maila bateko, familia gaileneko gaztetxoei, ezkontza on bat bideratzen die; mutil pobreei denerako baimena ematen diete: bazkari oparoak egiteko, mozkortzeko, denerako irakurtzeko izan ezik. Dendari gizajo hauek lotsatiak eta traketsak dira, eta mozkortzen direnean emantzipatu direla uste izaten dute. Ez dute ulertzen yankiek menderatzeko alkoholaz pozoitzen zituzten azal-gorriak bezalakoak direla"702. Ikusten dugun bezala, bat datoz Pío Baroja eta Jean Etxepare, biok urtetan zehar ezagutu duten Donostiako hiriburua kritikoki aipatzean. Era berean, XX. mende hasierako giro baten seme agertzen dira. Jean Etxeparek jesuitei buruz duen jarrera beste nonbait aipatu dugu. 4.1.3.4.2. Ikuspegi gordinen zergatia Oraingo honetan, nahiko litzateke kokatu Jean Etxepare XX. mende hasierako bi literatur korronte esanguratsuren artean: naturalismoa eta kostunbrismoa. Bereziki, saiatu nahi genuke Etxepare kokatzen literatur korronteen artean, oro har. Egokia dirudi arrazoibide moral bat hona ekartzea frantsesezko literaturarekin lotua, ulertzeko zein ote zitekeen Etxepareren eta Barojaren gizarte-kritiken funtsa Donostiari buruz. Horretarako, jarraituko zaio naturalismoren aitzindari Émile Zolak (1840-1902) idatzitako "De la moralité dans la littérature" (1926) idazki argigarriari, eleberrigilearen ardatz etikoen azalpena703. Esan daiteke garai hartako idazle nagusiek egiten dituzten kritikak onkeria gainditzeko saioak direla. Bizi zirela, gaitzespena jaso zuten kritika baten aldetik Émile Zolak berak eta Gustave Flaubertek, Honoré de Balzacek, Charles Baudelairek, ezagunenak baino ez aipatzearren, sentimendu konbentzionalak pilatzeari utzi baitzioten. Naturalistek errealitate soziala espiritu "zientifiko" batekin nahi izan zuten jaso idazlanetan, legelariek, politikariek eta gizarte-erreformistek jakin zezaten zer aldatu behar zen gizartean, gizateria aurrera bidean bultzatzeko. Pío Barojak Zolaren jokabide hori txalotu egiten du: "al mismo tiempo que gran artista, indica el mal con la idea piadosa de que se le ataje, muestra la podredumbre de la cloaca humana buscando el remedio, la limpieza, la desinfección"704. Orduko literatura errealistan eta naturalistan, literaturgileen kritikek gizarte osoa besarkatzen zuten, ez goi geruzetako errealitateak soilik. Hori izan daiteke Etxepareren asmoa ere, hau da, erradiografia modukoa egitea gaitza erakutsiz, akatsa zuzentzeko bidean jartzeko. Positibismo optimista batek horretara bultzatzen zituen bera eta gisako idazleak705. Horregatik, beharbada, ez da Beribilezeko asmoa sentimendu onak besterik gabe azaldu nahia. Loiolako pasartean, adibidez, bada errealitatean murgiltzeko saio bat, non beti ez den guztia orduko euskal konbentzio nagusiari lotua. Positibisten helburu erreformatzailea suma daiteke Etxepareren lekukotza literarioaren baitan, itxura batean, Émile Zolaren araberakoa, Zola baitzen Frantziako literatur eszenatokiko idazle herrikoiena eta zentrala 1872-1902 tartean, eta ondotik aztarna utziko zuena baita penintsulan ere706. Jean Etxeparek Loiolako erromesaldi modukoa idatzi zuen bezala, Émile Zolak ere erromesaldien fenomenoa jaso zuen idatziz; Zolak Lourdeseko fenomeno erlijiosoari buruz eleberria idatzi zuen (Lourdes, 1884), Elizak Indexean jarria707. Lourdes kontakizunean mirarien kritika egiten du Zolak, mirariak minak sortutako etsipenari aurre egiteko modu soil gisa ikusten dituela. Mirarien aurreko errezeloa Zolak eta Etxeparek bi biek badute, beherago azalduko denez. Beraz, gizarte-zerbitzu bat egiteko helburu baten menean daude gordintasuna, xalotasuna, eta egiazkotasuna bezalakoak idazleen gogoan, naturalismoa egiten dutenean. Labur esanda, Jean Etxepareren jarrera kritikoak asmo erreformatzailea du Beribilezen. Asmo erreformatzaileak Etxepare gidatu du bizitza osoan zehar, ziur aski optimismo positibista baten ondorioz, eta beraren hainbat idazkitan egiazta daitekeenez. Naturalismoaren eta kostunbrismoaren artean Jean Etxepareren garaiko Espainiara begirada itzulita, taxuzkoa dirudi galdetzeak zer desberdintasun egon daitekeen Émile Zola baten eta José María Pereda (1833-1906) baten artean, Jean Etxepare bi ardatz horien artean kokatzeko. Interesgarria izan daiteke abagune hartan indarrean zeuden korronte estetikoak kontuan hartzea, Jean Etxepareren gizarte-ikuspegia nolakoa zen hobeto ulertzeko, duen estiloa beste estilo batzuekin alderatuta, bereziki kontagintzaren alorrean. Badirudi Beribilez idiliotik ez dagoela hain gertu, baldin eta Txomin Agirrerenak bezalako produkzioekin konparatzen bada, izan ere, kostunbrismoa indarrean zegoen oraindik euskal letretan. Badirudi ohiturak deskribatzea ez dela Beribilezeko xede nagusia, ezta antzekorik ere. Pereda idazle kostunbrista kantabriarra zen. Beraren Sotileza (1884) eta Peñas arriba (1895) eleberriak identifikatzen izan dira Txomin Agirreren Kresala (1901) eta Garoa (1907) eleberrien inspirazio-iturri gisa hurrenez hurren, jakina denez, nahiz eta literatur identifikazio horren nondik norakoaz ñabardurak badiren euskal kritikan708. Izan ere, Koldo Mitxelenak autore bilbotar bat jartzen du Agirreren lanen hurbileko gisa: Oscar Rochelt nazionalista eta beraren El alcalde de Tangora (1910) idazlana. Agian, Mitxelena ari da Rocheltek islatu zuen Bilboko giroaz Agirreren imitazioa aipatzean, Rochelten idazlana geroagokoa izanik, berez709. Ordea, Rochelt ere kostunbrista izanik, gure helburuetarako, zilegi bekigu Jean Etxepare Peredarekin konparatzea. Kostunbrista den neurrian, Txomin Agirre ere apur bat Goiko taulan, ezkerreko zutabea ala eskuinekoa bere osoan egokitzea Etxepareri ez dirudi bideragarria. Baina orientabide gisa zenbait puntu ukituta, kostunbristekin alderatuta Jean Etxeparek …  … kostunbristek bezala deskribapenak egiten ditu, baina dramatismo baten ukituaz (Loiolan, Donostian, itsasoak).  … kostunbristek ez bezala, Historiara jotzen du mitora baino areago. Aitzitik, gogoratu behar da XIX.aren amaieran euskal historia legendarioa eguneroko ogia zela gaztelaniazko literaturgileen artean714, eta, maiz, historia legendarioa paisaiarekin lotzen zela715. Etxeparek euskal historia berritzen du ukitu mitikorik gabe (Orreagako gudua, Loiolako Ignazio), baina diplomazia sen nabariarekin helburu proaktiboak baititu euskal batasun bat sortzeko, eta ez nostalgiarik.  … tradizioari eta nostalgiari buruz, Jean Etxepare kontzientea da gizartea aldatzen ari dela ezinbestean, eta gertakaria gaitzitzen zaio sortzen diren desorekengatik. Hala ere, etorkizunari begira proposamen argiak ditu, aldaketak euskal burgesia txikiaren eta gainerako herri-geruzen onetan izan daitezen. Idazle errealisten ezaugarriak kontuan hartuta, Etxeparek…  … gatazka badarabil Beribilezen, baina leundu samarra. Giroak baimentzen dion neurrian proposamen berritzaileak egiten ditu. Ematen du, hala ere, zenbaitetan sektore tradizionalekin bat egiten duela gizarte tradizionalaren defentsan.  … burgesiaren ikuspuntua hartzen du. Autoan doan turista bat da abuztuko erdialdean turismo-lekuak bisitatzen ditu, noiz eta 1929an, hau da, goiz samar erdi mailako euskal turismoarentzat. Txomin Agirrek, bere aldetik, bazuen gizarte moderno burgesaren berria, eta manikeismoan erori zen tesi-eleberrietan, balantzaren alde positiboan klase tradizionalak jarri eta bestean klase sortu berriak. Pío Barojak ere bazuen aldaketen berria, noski, eta kritikoa zen garai berriekiko, aipatu den bezala. Hirurek bizitu zuten Antzinako Erregimenetik garai berrietara igarotzeko kinka larria. Jean Etxepare literaturan pertsonaia bertutetsu eredugarri erdi-mitikoak aurkeztea ez da helburu nagusia, eleberri kostunbristan izan daitekeen bezala, adibidez, Joanes artzaina Garoan. Jean Etxeparerenean ez dago mundu manikeorik Txomin Agirrerenean edo José María Peredarenean bezala, alde batetik, bertokoak, bestetik, kanpokoak716. Etxeparek eredurik ez du proposatzen, kontatu egiten baitu dokumentalistak bezala. Izatez, Beribilez ez da fikzio bat, bai kontakizun erreal bat oro har, nahiz eta idazleak subjektibitatea ez duen beti ezkutatzen. Baiki, Etxeparek irizpideak proposatzen ditu, arau moralak nahi bada, baina manikeismorik gabe: gizontasunez jokatu behar da, prestuki, baina sektarismoetan edo aurreiritzietan erori gabe. Marra gorria ez dago jarria idilioaren eta galbideko gizarte endekatuaren artean Txomin Agirrerenean bezala parametro kontserbatzaileei jarraiki, baizik eta burgesia arrotzaren eta euskal herri-geruzen artean, parametroak errealistagoak izanik Agirrerenak baino. 4.1.3.5. Masa-gizartea eta intelektualak Jean Etxeparek Donostiako eraikin aberats berriak ez ditu gogoko, eta migratzaile etorri berriak ere ez ("Gaur den egunean, arruntago baizik ez da bilakatu jendea, han [Donostian] nola bertzetan. Metaka sartzen da atzerritarra. Aberasten duke tokia, bainan ez hobetzen"717). Errealitatea da Donostiara eta hiriguneetara, oro har, landako biztanleak ere heltzen ari zirela aldirietatik, ingurune nekazaria atzean utzita beren hobe beharrez, eta ez bakarrik udatiar eukitsuak. Industria eta zerbitzuak garatzen ari ziren, burgesiaren gidaritzapean ekonomia sakonki aldatzen ari zen-eta. Masen fenomenoa sortu zen, landako biztanleak hirira trumilka ailegatu zirenez geroztik 1930eko bueltan, eta lehenago ere bai. Demokraziaren kalitateaz ere duda egiten zuten idazleek. Pío Barojak berak ere kritika hori egiten du718. Etxepare ere aburu horretakoa da: "Gaur den egunean, arruntago baizik ez da bilakatu jendea, han [Donostian] nola bertzetan"719. Pio Baroja, Jean Etxepare bezalatsu, burges txikia zen eta antiindustrialista. Antiindustrialista izatea ez zen bitxia Espainian 98ko belaunaldikoen artean, ezta Europako idazleen artean ere. Pio Barojak, bere aldetik, burges txikiaren bertuteak laudatzen ditu, adibidez, El mayorazgo de Labrazen, ustez, Biasterin inspiratutako eleberria. Jadanik aipatu da nola Pio Barojak Donostia bere jaioterriak hartu zuen norabide turistiko eta merkantilista ez duen begi onez ikusten, Itzeako bere sentiberatasunarekin ez datorrelako bat. Nahiago izango zuen Donostiaz kanpoko Gipuzkoaren zatia. Horretan bat zetozen Baroja eta Etxepare. Hegoaldeko burgesia txiki abertzalea ere Gipuzkoan antiindustrialista zen720. Bizkaian, aldiz, nazionalismoak lortu zuen entente bat burgesiarekin XX.eko lehen heren hartan. —Bertze gerlarik? —Ba, bertze gerlarik gerta ez baledi. Jendea ez duzu ikusten sekula baino aztapar-zorrotzago eta tzarrago bilakatua berriz? —Izan bedi nahi duena. Eskualdun umeentzat irakurgei ederrak gelditzen dira Barbier apezaren liburuak. —Hori ba, eta handitzen abiatu direneko, ene semeek irakurtuko dituzte biak. —Halaber, agian, bertze hanitzek. Barbier mendiez alde huntarik, eta bertzetik Domingo Agirre, Zumaiako idazle bikaina, gure gazteen erakasle on izan bedite. Lur huntako gudu oies eta zirtzilak ez ditu, ondoan, lotsatuko hainbertze"733. Etxepareren ustez, jendea gero eta harrapakariagoa bilakatze hori da hurbiltzen ari den hondamendiaren aurreikuspena, nahiz eta berak ez zuen pairatuko 1935era arte biziko baitzen soilik ("Jendea ez duzu ikusten sekula baino aztapar-zorrotzago eta tzarrago bilakatua berriz?"). Bidaiariak harrapakariak aipatu ditu lehenagotik ere, eukitsuen auto-argi itsugarriak aipatzean, kostaldeko errepidean legea hautsiz; jarri du zein diren beren lanbideak ere: bankariak, negoziogileak, politikariak… Bestetik, pasartean nabaria da idazleak hartua duen gazteria jagoteko eginkizuna, idazkide birekin elkar hartuta: Piarres Barbier eta Txomin Agirre. Hori zuten gizarteeginkizuna orduko literaturgileek: didaktismoa. Didaktismoa ados zetorren Jean Etxepareren kokapen edo gizarte-status jasoarekin, nondik eta begiratzen zituen herkideak bide okerrera lerratzetik. Idazleak sentitzen zuen gizarte-erantzukizunaren alha. Etengabe, intelektual gisa, proposamen erreformatzaileak botatzen zituen, gizartea altxatzeko asmoarekin, garaian garaiko arazoei konponbidea emanez euskarazko esparrutik. Gizarte-lan horretan, berak eta bera bezalakoek sortzen zuten literatura eragingarria iruditzen zitzaion. Laburbilduz, ikusi da idazleak masa-gizarteak dakarren arrunkeria nola salatzen duen. Horrekin lotuta, giroan sumatzen duen gerrazaletasuna ere begi-bistakoa iruditzen zaio. Ikuspegi osagarriak dira Etxepare medikuarena eta Azkue folkloristarena. Ziur aski, Azkueren ahalegina izan zen euskal herri-nortasuna sendotzea folklorearen bitartez, Europan ohikoa zen iker moldearen antzera herri-literaturako bilduma argitaratu zuenean, nahiz eta frankismo espainolista garaile nagusia izan XX. mendeko urte haietan, euskaltasunaren edozein aztarna ezabatu gurakoa737. Europan, nazionalismoek folklorea bultzatzen zuten, beste elementu askoren artean, zeinek bere nortasun berezia aldarrikatzeko. Hori da naziotasun erromantiko baten sorburuan dagoen prozedura bat, Johann Gottfried Herderrek (1744-1803) teorizatua. Hala ere, Frantzia uzkurrago agertu zen folklorea jasotzearen eta zabaltzearen bide horretan, jakina denez, Pariseko gobernuen filosofia politikoak hiritarren eguneroko kontratuaren bidetik jo baitzuen, Ernest Renanen (1823-1892) nazioari buruzko teorizazioari men eginez738,739. Azkuek Herderren bidetik jotzen duela badirudi ere, Jean Etxepare Renanen eredura lerratua begitantzen zaigu, non herri-tradizioek pisu txikiagoa duten borondatezko itunaren aurrean. Agian, XX. mende hasierako Frantzian eskualde-zaletasun kulturalak indarra zuen, Hegoaldean gertatzen zen bezala non abertzaletasuna goraka zetorren hainbat ekimeni bultzada emanez (Euskaltzaindia, Eusko Ikaskuntza, Eskualtzaleen Biltzarra…). Guztiarekin ere, Jean Etxeparek idatzi eta handik urte gutxira, gauzak aldatuko ziren II. Mundu Gerraren eraginez. Pétain Marexalaren gobernu frantsesak folkloreari bultzada eman zion, baina kolaborazionisten porrot militarraren ostean, haiek sustatutako folklore hura ere gaizki ikusiko zen. Esan daiteke Azkue nazio-eredu espainiarrera lerratu bazen, Jean Etxepare eredu frantsesetik hurbilago dagoela. Nolabait, Etxepareren lerroan kokatu gara ikerketa honetarako sineskeria hitza mailegatuta, testuinguru positibista hartan, alegia, nahiz eta Azkuek berak ere hitz bera erabil zezakeen. Etxepareren jokabideak naziotasun erromantikoarena ez bezalako helburua du, hau da, nabarmen eta irri-egingarri uztea irakurlearen begietan zientziak eta arrazoiak markatutako ildoarekin ez datorren sinestea. Sineskeriaren kontrako borroka modernoan sartuta dago Jean Etxepare bete-betean; Beribilezeko une horiek zerrendatu ditzakegu. Hona hemen gehiegizko sinesberatasuna agerian uzteko aipatzen diren tematika zibernetiko nagusiak, alegia, sinesberatasuna ebaluatze honen agerraldiak testuan, Philippe Hamonen metodologia semiotikoaren arabera:  Ama izateko gaitzen duen Orreagako harria.  Orreagako balizko iturri mirakuilutsua740.  Iturrien sail berean, Ignazioren eskultura baten oinetako beste iturri mirakuilutsua, jendeak ez duena erabiltzen, beldurrez-eta kutsatuko den hainbatek erabilitako edalontzia erabilita.  Luxuzko dekorazioa Loiolako Santutegian.  Petrikilo Donostian. Donostiako bisita hartan, irakurleak aurkituko du petrikilorenera doazen bezero batzuen jarduna larrutzen duen pasarte luze samarra. Elementu horiek aztertzeari banan-banan ekingo zaie azpiatal honetan. Adierazgarria da mediku positibistak nolako arretaz sineskeriak jaso eta zehatz-mehatz orrialdeotara ekartzen dituen. Emakumea, besteak beste, bereziki seinalatua geldituko da praktika hauek bereganatzeko joerari dagokionez bezanbat741. Alabaina, ez dira urteak alferrik igarotzen-eta, sineskeriaren eta zientziaren arteko harremana aldatu egin da XIX. mendetik hona. Urte hauetan, gauza miragarrien alderako zaletasuna indarberritu egin da, instituzio erlijiosoetatik kanpo… baina hori beste haritz bateko ezpala da. Jean Etxepareri Piarres Xarritonek zientista izatea leporatu bazion ere, ikusiko dugu medikua ulerbera zela herritar apalen zaletasunekiko, medikuntza alternatiboa eta sasi-medikuntza denaz bezainbatean, hain zuzen, kalterik ez badu sortzen, behinik behin. 751 Loiolan, Ignazioren oin-etxea bisitatzean ere, luxuzko dekorazio barroko arranditsua arbuiatzen du idazleak, eta, gaur egun ezagutzen dugun etxea askoz pristinoagoa da, jatorrizkoaren antzekoagoa, Lagundiak burututako zaharberritze baten ondotik, Jean Etxeparek gustukoa zuenaren askoz hurbilagokoa. 752 Akinoko Tomas Deunaren Suma teologikoa IIIa, 43 atala, 1 artikulua ad. 3 http://hjg.com.ar/sumat/d/c43.html#a1 [2016-0728] petrikiloren eszena hau Aldudeko medikuaren balizko zientismoa ilustratzeko adibiderik onena. Arrazoi handiz, irakurleak pentsa dezake Etxeparek sen ona agertu besterik ez duela egiten. Kontuan hartzekoa da, ziur aski, Etxepare medikuntza esperimentalean eskolatua zela Bordeleko Unibertsitatean. Uste izatekoa da Jean Etxeparek Claude Bernarden (1813-78) Introduction à l´étude de la médecine expérimentale (1865) eragin handikoa ezagutu zuela, itzal handia izan baitzuen liburu horrek. Urrutira jo gabe, Pío Barojak sutsu aipatzen du Claude Bernard ("No hay otro en la medicina moderna que se pueda comparar con él"763). Medikuntzak XIX. mendean jauzi kualitatibo handia egin zuen esperimentazioaren bitartez764. Beraz, petrikilo bezalako figurek sinesgarritasuna galdua zuten medikuntzaren ikuspegitik, alegia, iraganeko garai zahar batekoak bihurtzen ari ziren, borroka horretan Etxepare lekukoa eta partalierra izanik. Ohargarria da medikuntza paraleloaren gaia Jean Etxepareren gai kutunetako bat izatea, ez baita harritzekoa medikua izanik ikasketaz eta lanbidez. Buruxkaken ere erabili zuen, Beribilezen antzeko baliabide erretorikoekin. Jon Casenavek dioenez Buruxkakeko "Basa" artikulua ere antifrasi moduan emana da, zuzenean basa-medikuei eraso gabe765. "Basa"-n basa-haginlariaren bila doa komisarioa. Artikuluan idazleak argudiatuko dio komisarioari oker ari dela, alferrik baita sasi-mediku horiek bezalakoak zigortzen ekitea, herriaren sinestea bere alde badute; gainera, basa-medikuarenera doazenak gehienetan "hortzetarik, ala hezurretarik, ala sabeletik, ala burutik erranguratzen zeieztenak ez baitute erdietan deusik, edo beraren zinkurinaz dauden mina ttipienetarik baita"766. Beribilezen, era berean, Jean Etxeparek herriaren sinestea jartzen du aringarri, basa-medikuaren irudi umoretsua emateko eta onberatasunez epaitzeko. 4.2.3. Generoa eta sentiberatasuna Ikusi dugu nola ari den umorez narratzailea, petrikiloren bezero tolesgabeen kontura; maiz, distantzia ironiko bera izango du liburuan zehar autoko emakume sinesberekin liburuko zenbait pasartetan, hainbat kontu hizpide hartuta. Hemen narratzailearen balorazio batzuk errepasatuko ditugu, argitzeko areago generoak nolako lekua duten idazle positibista honen idearioan, Etxeparek ohartarazten baikaitu emakumeen eta sineskerien arteko loturaz, bederen berak ezagutu zuen gizarte inguru hartan, eta sinetsi behar bazaio. Ikerlan honetan, generoaren bestelako alderdi batzuk dagokienean aztertu dira. Asimetrikoa da emakumearen irudia gizonekiko Beribilezen, baina balirudike medikua errealitate bat aurkezten ari zaiola irakurleari, emakumeak gutxiesten baino gehiago, pasarte horietan. Atal honen xedea da emakumearen ustezko izaera eraginerraza nola agertzen den Beribilezen aztertzea. Emakume-portaera sinesbera baliabide narratologikoen bitartez testuratzen da, ez dago-eta hitzez hitzeko moralizazio-diskurtsorik gehienetan. Tematika zibernetikoak izango dira gertaldi bakoitzean emakumearen sinesberatasuna agerian utziko dutenak, ikusiko denez770: "amageitzen" duen harria, Loiolako Santutegiko dekorazio-luxua eta petrikiloren bezeroak. 4.2.3.1. Emakumeak adin-txikiko Liburuak beste hari narratibo bat badauka kontrapuntuan, bidaiak aurrera egiteaz gain, bigarren haria bezalakoa ibilbidearen hari nagusiaren azpitik. Bidaia kolokan egon daiteke, jakin gabe Loiolara iristeko modurik izango ote duten: ama izateko gaitzen duen harriaren bilaketak kilikatzen ditu autoko emakumeak Orreagan, eta programazioa hankaz gora jar lezakete. Espedizioko bide-erakuslea da Etxepare, ibilbideko parajeak aurretik kurritu dituelako. Bide-erakuslearen asmo nagusia da Loiolara iristea eta, gero, bueltatzea Kanbora egun bakarraren buruan. Aurreikusitako ordutegiari erreparatu gabe, emakumeek planteatzen dute Orreagan ama izateko gai bihurtzen (amageitzen) duen harria ikustea, nahiz eta bidaiako kronogramatik kanpo egon, gizonezkoen plangintzan. Desbideratzea ekiditeko, gizonezkoek sinestarazten diete emakumeei Burgosera eraman dutela, azpijoko eta trikimailuen bidez. Liburuaren amaieran argituko da ditxosozko harria bazegoela Orreagan, eta emakumeak ernegatu egiten dira. Bidaia guztiaren azpitik, ironia jarrai batek korritzen du harriaren sineskeriaren eta emakumeen sinesberatasunaren gainean. Orreaga bertako baserritar baten lekukotza faltsua baliatzen dute gizonezkoek emakumeei sinestarazteko harria Burgosen dela. Praxeologia narratiboa erabiliko du idazleak sineskeria barregarri uzteko, horrela, autoetako gizonezkoek gezurra eta trikimailuak erabiliko dituzte, emakumeak duten asmo "eroa" desbideratzeko. Beste hitzez, baliabide diskurtsiboen bitartez modulatu egiten ditu idazleak kritikak, ez hitzez hitz. Horren arioz, amageitzen duen harriaren herri-sineskeria ere, zeharbidez arbuiatua da, baliabide sintagmatikoen bitartez. Praxeologia narratiboa izango da balioak adierazteko baliabidea, hau da, literatur narrazioen ekintzen segida771. Oraingoan ere, narratzaileak adin txikikotzat agerrarazten ditu emakumeak. Idazleak begiratzen duen prismako deformazioa da, ala gizarteko errealitatearen argazki leiala? Erantzun hau jaso dute ustez fidagarria den baserritar bati harriaren berria galdetuta: "Sarde-gider puntaren gainean trebesatzen ditu gizonak bere besoak, besoen gainera burua ukurtzen, eta irriño batekin ezpain-xokoetan: —Ez da gehiago hemen harria. Duela bi urthe eremana du berekin Burgozeko artxapezpikuak. Arras mehatua zen... —Ba eta zu Jainkoak punitu! Zuk Iruñan muntra galdu! Merexi! Merexi! —Han da han, bere tokian, ez Burgozen, delako harria. Harendako bakarrik, bertze aldiz batez eremanen zaituztet. Eta, gogotikago oraino irriz, badoa ene lagun gidaria bere etxeko athearen idekitzera. Aitzintzea behartzen zaio haatik barnerat, hiruzpalau ukomilo ttipik atabalatzen baitiote bizkar zabala, erasiaño hunekin: —Zu! Zu! Zu!"773 Testuaren semiotikari begiratuta Philippe Hamonen bidetik, argi dago emakumeak haurrekin berdintzeko saioa: fisikoki eta psikikoki. Fisikoki: ukabil txikiak dituzte, eta ez dira erasotzat hartzen haien ukabilkadak ("hiruzpalau ukomilo ttipik atabalatzen baitiote bizkar zabala"); erasia txikiak egiten dituzte, zentzu handirik gabeak ("erasiaño")774. Psikikoki, haurren erantzunak dituzte: ez dute esaldirik josten hizketa emozionala baitute gehienetan: interpelazioak ("—Zu! Zu! Zu!") darabiltzate esaldi josirik ia erabili gabe, nahiz eta egia izan memento bero samarra dela; mendeku badaezpadakoak eta irri-egingarriak planteatzen dituzte ("Ba eta zu Jainkoak punitu! Zuk Iruñan muntra galdu!"); errepikak eta hitzen aldaera itxura batean hipokoristikoak erabiltzen dituzte haur-kantetan bezala ("Merexi, merexi!")775. Hori guztia gutxi balitz, gizonezkoen gezurrak aisa irensten dituzte ere ("Dudan zaudete? Segurki, gezurra baitzen, ez ttipia. Ba eta zuek orok sinetsi!!! Jainko maitea!"), inozoaren papera hartzen baitute. Esan den bezala ika-mika guztia fabulosoa eta irrazionala den sineste batengatik sortua da, hau da, ama izateko gaitu dezakeen harri bat badelako sineskeria, eta gainean eserita edo hura ukituta emakumea ugalkorra bihur daitekeelako sineskeria. testuetan erabiltzen dira gizarte talde batzuen ohitura eta bizioak kritikatzeko helburu moralarekin, hala jostatzeko eta trufa egiteko. Jean Etxeparek petrikiloren pasartean basa-medikuen fenomenoaren panoramika bat egiten du ironia umoretsuaren bitartez. Lapurtar bezero merkatarien larruan sartuta, petrikilorengana joateko arrazoien bila murgiltzen da narratzailea medikuaren ikuspuntutik harago. Prozedura horrek errealismoa ematen dio kontakizunari, eta beraren moralismoa galgatzen du (moralisme desabusé782). Medikuak badaki bere ikuspegi profesionala erlatibizatzen eta ikuspegi orokorra ulertzen. Ikuspegi horretatik, dena da hutsalkeria, baina ezer ez da hutsalkeria. Medikua ez da gehiegi arrenkuratuko bezeroek egin diezaioketen traizioaz, enpatiazko keinu bat dago haiekiko, alegia, hurbiltasun keinu bat eguneroko bere ogibidearen langintzan topatzen zituen herritar xumeekiko. Jean Etxeparek ez du tragediarik egin nahi, jendearen ezjakintasunak sor lezakeen dezepzioari aurre hartzen baitio; ez du umore ona galduko eta egoarriz entzungo ditu petrikiloren bezeroen txorakeriak haren abilidadeak laudatzen dituztela783. Etxeparek irri egitea hautatzen du, ez haserretzea, bai Buruxkaken eta bai Beribilezen. Patxadaz adierazten du pentsamoldea, auziaren ikuspegi anitzei lekua emanez, berea azkenerako utziz, komeni bada, lotsa eta modu ona ez baititu galdu nahi, irainik eta deskalifikaziorik ez: zirkunlokuzioaren bitartez literatura egiten du, hala Buruxkakeko "Basa" artikuluan, nola Beribilezen. Hala ere, ironiaren erabilerak eskatzen du irakurlearengandik Etxeparek manejatzen dituen parametroen berri izatea, eta basa-medikuen alderako apologo onbera dena itxuraz, sakonean arbuioa dela konturatzea, hau da, gizartearen aurrerakuntzan oztopoa iruditzen zaizkiola narratzaileari horrelakoak. Euskal komunitatean gehienek egokitzat daukaten hura, Jean Etxeparek hitz-erdika zalantzatan jartzen du. 4.3. Bi itsasoen alegiak eta pentsalaria Autozaleak Kantauri itsasora iritsi dira, Gipuzkoa barneko lurraldeak zeharkatu ondoren. Itsasoaren eta haren gaineko hodeien ikuskizunaren aurrean, narratzaileari gogoeta ausart eta ameslariak jaulki zaizkio kolkotik, autoko bidaia-kideek entzutekoak784. Gogoeta horien bitartez, bi ikuspegi desberdin ematen dizkigu idazleak bizitza ulertzeko, inguruko bi itsasoen esanahi sinbolikoak konparatuta: Ameriketako itsasoa eta Mediterraneoa. Itsasoen arteko jokoak sarbidea ematen dio liburu honetako pasarterik sinbolikoenari, segur aski. Beribilezeko pasarte honek emango digu sarbidea, bizitzan zehar Jean Etxepareren eboluzioa zein izan den ulertzeko ere; besteak beste, idazlearen eboluzioa ezagutuko da bizitza ona eta desiragarria zein ote den bilatzean, alegia, bizitzaren hari gidaria bilatzean. 1929 urtean Etxeparek badu ibilbide intelektuala urratua, 52 urte zituela egin baitzuen Beribilezeko bidaia. Idazleak kontuak garbitu beharrean ikusten du bere burua: nolabaiteko balantzea egin nahi du, eta, ondoren, adierazi nagusitan beste ipar bat hautatu duela, gaztesasoiko iparraz bestelakoa ("—Ni, iduripen bereko ninzake, gazteago banintz. Oixtiko erresuma haren ondotik banindoakela suhar, ez ahal duzu dudarik?"785). Hortaz, saiatuko gara erakusten Jean Etxepare idazlearen ibilbideko elementu bat baino gehiago egon daitekeela txertatuta itsasoen alegia hauetan, honako hauek, hain zuzen: 1) idazlearen familia-historiari egiten zaion zehar aipamena, bide batez, euskal emigrazioaren 784 Iruzkinduko dugun Mediterraneo eta Ameriketako itsasoen gaineko alegoria hau B. 80-82 orrialdeetan kausi daiteke osorik, luzetxoa baita. 785 B. 81 periplo guztiari egina, familia amerikanoa edo indianoa baitzuen; 2) idazlearen azkeneko ibilbide intelektualaren elementuak; 3) idazlearen ibilbide sentimentala pertsona gisa, bizitza biologikoaren azken zikloko ondorio espiritualak. Banan-banan azalduko dira. Ikusiko dugu nola igaroko den idazlea aldarte ekintzaile batetik gaztetan (Ameriketako itsasoaren alegiarekin azaldua), helduaro aurreratuan beste sosegatuago batera (Mediterraneo itsasoaren alegia). Alegia hitza darabil idazleak itsasoen interpretazioak izendatzeko termino gisa, gure ustez prozedura alegorikoa dena, hau da, metafora jarraituen katea osatzea: "[Lagunak]—Zozoen lerrorat, alegia hori entzunik, nahi gintuzkezula gure oldez erortzen ikusi, aithorrazu bederen! Guk gure aldetik aithortuko dauzugu ez dela arras egiarik gabea zure alegia. [Etxeparek]—Alegia edo egia, ez du deus ederragorik Eskualerriari oldartzen den itsaso handiak, erran dauzuetan erresuma baino" [azpimarrak gureak dira]786. Pasartean, azpimarragarria izan daiteke konfesionala ez izatea narratzaileak ematen digun bizitzaren ikuspegia, eta bai, ordez, ikuspegi kulturalista, horrela dei badakioke, espirituala. Ez da helburu edo balio traszendente ez-immanenterik aipatzen, garai hartan ohi zenez euskal literaturan. 4.3.1. Ibilbide biografikoa: Atlantikoa Atal honetan jasoko da Ameriketako itsasoak zer zentzu duen Etxepare helduarentzat, eta zer leku duen beraren idearioan itsasoen alegian. Lehen puntu honetan ikuspegia izango da gogoratzea euskaldunek Ameriketara-bidean bizitu zuten diaspora, eta euskaldun horien artean Etxeparek berak eta bere sortzeko familiak. Jakina denez, emigrazioa Euskal Herriko gizarte-fenomeno gaitza izan zen XIX. mendearen bigarren erdian, eta baita XX. mendearen hasiera hartan ere. Hein handi batean, Ameriketara bideratzen zen fluxu hori: "Aldaketa haundiak jasan zituen Iparraldeak bai gizarteari, bai ekonomiari begira. Baserrietako industria zaharrak, ehungintzari edo olagintzari lotuak desegin ziren. Itsas hegiaren lehen hiritartzea 1856-1876 tartean koka daiteke, gero garatuz joan zena 1901garren urterarte: Miarritzeko jendetza % 132z emendatu zen, Hendaiakoa % 121z. Ber denboran jende hustea zuen jasan Iparraldeko barnekaldeak: Ostibarreko eskualdean %rentzat 5z galtzen hasi zen berezko hazkunde tasa. Ez da harritzekorik Euskal Lore jokoetan emigrazio gaia anitzetan aipatua izan bazen"787. Idazlea bera Argentinan jaioa zen, guraso euskaldunetatik; esaten da, halaber, bidaiako beste lagunen batek ere arbaso "amerikano"-ren bat ez zuela urrun; horrela deitzen baitzitzaien Ameriketara joandako euskaldunei ("[autokide bat mintzo] Ez dakit zendako maiteago dutan, halere, Ameriketarako itsasoa. Odolean dut hau; gogoratzeak berak harrotzen dauzkit zainak"788). Argentinan izandako haur-bizipen goiztiarrak gogoratu baditu ere inoiz idazleak Buruxkaken, emigrazioa ñabardura epiko eta guzti ageri zaigu Beribilezeko pasarte honetan. Oraingo honetan, epiko izenondoarekin, pasarte hau bezalakoak kalifikatzen dira: "[Jean Etxepare narratzailea mintzo] Ori, nahuzu jakin ene barneko berri? Ene ustea da, ene sinestea, hari luzaz so egonik zirela noizbait abiatu itsasoz-itsaso gure arbasoak. Hauk bethi joanki, joanki bethi aitzinago, eta hura bethi haratago gibelatzen, bainan bethi bere tokian halere eta bethi berdin eder; egunetik egunera zoragarriago baizik ez, izaitekotz. Ez dakit behinere kausitu ahal ukan zuten gaizoek; dakitana da kausitu zutela bederen Ameriketako lurra. Etzen hau lillurazko erresuma bat, ala ba?"789. 787 Goihenetxe, M. (1992). "Ipar Euskal Herria XIX. mendeko azken hamarkadetan". Euskera: Euskaltzaindiaren lan eta agiriak 37-1. 788 B. 81 789 B. 80-81 Idazleak idatziz jasotzen du euskaldun ugarik historiaren ibilbidean izan duten rola. Hodeien segizio hau da gizakiak bere burua gainditzeko duen amorru etengabearen ispilua. Kuraia hori azaleratzen da errepikapenetan: "Hauk bethi joanki, joanki bethi aitzinago, eta hura bethi haratago gibelatzen, bainan bethi bere tokian halere eta bethi berdin eder; egunetik egunera zoragarriago baizik ez, izaitekotz" [hitz beltzagoak eta atzizki azpimarratuak gureak dira]. 4.3.1.1. Burgesiaren bultzada Aipagarria da espiritu burges ekintzailearekin lot litekeen lehia-giro nabaria itsasoen pasartean, konparazioen ugaritasunean islatzen dena. Badira konparazio gehiago ere: "Zeruak aldiz bere urdina sotilago du itsaso haren gainetik, xixtez agertu zaikunarenetik baino"; "Ez dakit zendako maiteago dutan, halere, Ameriketarako itsasoa", etab. XIX. mendean, ekimen ekonomikoa eta kolonizatzailea sustatu zuen burgesiak, jakina denez, Europa munduaren erdigune geopolitikoa eta ekonomikoa zela: positibismoa nagusi zen Mendebaldeko gizartean, bake iraunkorrak posiblea egin zuen erresumek ekonomia garatzea eta lurraldeak zabaltzea 1840-1914 tartean. Aurrerakuntzaren baitako fedea gorenean zegoen: merkataritza hedatu zen; hiri/landa eremuen arteko oreka zapuztu zen; medikuntzak gaixotasun kutsakorrak eragotzi zituen; aurkikuntza zientifikoek industria akuilatu zuten; hirien kopurua biderkatu egin zen… Ameriketarako bidea hartzea interpreta daiteke ekintza-zaletasun burgesaren beste agerraldi bat balitz bezala XIX. mende hartan. Arrazoiak ekonomikoak ziren Iparraldean, etorri faltaz herriak gaztez hustutzen ari baitziren. XX. mendearen hasiera bada Ameriketako lurrak europar etorkinek kolonizatzeko sasoia ere, nahiz eta goren puntua iragana izan790. Egia da Euskal Herriko egoerak bizitzeko baldintza eskasak eskaintzen zituena eta ihes egitera bultzatzen zuena, baina, bestetik, bazen Ameriketako ametsa edo han aisa dirutzeko aukera bilatzea ere. Emigratzeko fenomeno hori gertutik ezagutu zuen Etxeparek, haurtzaroa Argentinan eman baitzuen gurasoekin; anaia bat bazuen ere, Kanadara joana. Urrutiago joan gabe, Buruxkaken (1910) jaso ditu anaia emigrantearen eguneroko bizimodua eta aurrera egiteko esperantzak, batetik, eta, bestetik, emigratzeko bidaian euskaldunek aurkitzen zituzten zailtasunak: antolakuntza, lagunak, sosak, aukerak…791 Halatan, Jean Etxeparek liburuaren orrietara dakarren Ameriketako kontakizunari burgesa deituko zaio hemen, ez baita indar tradizionalek -Elizak eta landako handikiekbultzatzen zuten jokabidearen sostengatzailea. Kontakizun tradizionalak nahi zuen euskaldunak herrian geratzea, hori baitzen sektore kontserbatzaileek nahi zutena, aitzakia-eta Ameriketara joaleak erlijioaren aldetik zabartu egingo zirela. Jean Haritschelhar ikertzaileak aztertu du herri-mina Lore-Jokoetako bertsoetan nola ematen zen aditzera, beste gai batzuen artean. Aipagarria da, herri-minaren gainean, Jean Baptiste Elizanbururen "Xori berriketaria" bertso-sorta ere. Garai hartan, Iparraldea gaztez odolusten ari zen, eta kezka hori zegoen nor zirenen artean. Antoine Abadiak eta epaimahaiak emigrazioaren gaia hautatu zuten urte batean: "Montebideora doan euskal gaztearen bihotz-minak" lema jarri zuten koblatzeko inspirazio-iturri gisa792. Bada testigantzarik honetaz euskal literaturan; gogoratu daiteke, adibidez, "Ene sentimendua" izeneko bertso-sorta Xabier Letek kantatua ("Ene sentimendua nahi det deklaratu, Ameriketan nago hau ezin ukatu/hemen eginagatik ondo gobernatu, horkoaz egiten naiz asko akordatu…"); erlijiosoen idazkiak garai haietan, etab.793. Pentsa liteke, era berean, landa-handikiek bazutela interesa gazteek lurrari atxikita iraun zezaten, beren aurrekoek bezala, betiere beraien manupean eta zerbitzuko, Espainian ere gertatu zen bezala landa eremuetan sarri794. Gatazka etengabea izango zen XIX. mendetik aurrera, sektore tradizionalen eta sektore burgesen artean. Burgesiak klase agintari tradizionalak (aristokrazia, Eliza) ordezkatu eta baztertu nahi izan zituen, baina ez beti arrakasta berarekin herrialde guztietan. Laikotasuna zabaltzea ere, berdenboran, burgesia nagusitzeko fenomenoaren barnean txertatuta zegoen... Iparraldean (eta Frantzian) luzaro tirabirak izan ziren burgesiaren eta Antzinako Erregimenaren aldeko indarren artean795; Espainia aldean burgesia ahulak behartuta ikusi zuen azken finean bere burua klase agintari tradizionalekin itunak egitera, erreformaprograma osoa ezartzera iritsi ezinik796. Ñabardura garrantzitsu bat, hala ere. Etxeparek Ameriketako itsasoaren esangura epikoa Beribilezen jasotzen badu ere, ez du jokabide-arau gisa hartu nahi beretzat. Gaztea izanez gero, bai hartuko zuen; ez, ordea, 1929an, nagusitan. Nagusitan nahiago du Mediterraneoak sinbolizatzen duen baretasuna, ez Atlantikoak sinbolizatzen duen ekintzazaletasuna, ikusiko denez: "Zahartu bainiz, ez dakit ez nukenez orai maiteago Mediterranea. Leihorretik bizkitartean, bere ontasun eta lillura guzien gatik"797. Ikusten da nola eboluzionatzen duen idazlearen pentsamenduak, aztertuz gero beraren lanak gaztarotik aurrera. Nabaria da nola aldatzen duen jarrera emigratzeari buruz, suharra eta kartsua baita XX. mendeko lehen urteetan, euskal gazteak lur berri bila bideratzeko prest, testu honetan adierazten duen legez: "Ez larru beratz hetarik, ez, dena estakuru eta zinkurina; bainan bai deusek izitzen ez dituen eta gazte direno zerbeit nahi duten zankar hetarik"798. Bereziki egokia iruditzen zaio gazteak joateko Kanadako lurraldea, bitartean Ameriketako itsasoa dagoela, Ameriketako itsasoa baita ametsen eroalea. Jean Etxepare pionero gaztea nagusitan hoztu egin zen, itsasoen metaforak argi erakusten digunez. "—Odaiertzean, urrutirat, ezagun zen erresuma bat gaitza, nihun ikusten ez den bezalakoetarik. ametsetarik baizik etzaiku halakorik agertzen. Etzen ametsetakoa bizkitartean hura; zinezkoa zen. Uraren gainetik goititzen zen, eta heltze zeruraino. Osoan hartuz, iduri zuen elhurrez egina. Bainan bazituen hiruzpalau mail bederen, bat bertzea baino zokorat sartuago, eta mail bakotxean ageri ziren han-hemenka itzalgune batzu, guti edo aski beltzak: erresuma hartako herriak edo hiriak, behar bada... Goien-goienean, nun ere baitzuen hunkitzen zeru urdina, erranen zinuten elhurra harro-harro zela metatua, meta bakotxari zatxikola kukula zuri, biribilean ozkatu bat"799. Jean Etxepareren idazkeran Ameriketako itsasoa elurrarekin eta hiriekin lotuta dago: bestelakoa izango da Mediterraneoko itsasoa. 4.3.1.2. Itsaso engainagarria Idazleak uko egiten badio Ameriketako itsasoari, interpreta liteke esperientzia txar bat ukan izana egon daitekeela tartean, ziur aski, gaztea zenekoa, urteen iragate soilaz gain, akaso. Idazleak bere burua ikusi du itsasoaren limurtze saio baten biktima gisa, zentzurik okerrenean: Kantauri itsasoa deskribatzeko darabiltzan koloreek hori pentsatzeko bidea ematen dute ("Ditazken dirdira gaixtoak oro bazituen urak; guneka, berdaatsa eta lohia nausi"; "kolore likits guziak"). "—Etzen samur itsasoa. Goxo-aldian zen. Haizerik ez, bero, uda mina, zertarik edo hartarik, jabal zagon. —Errazu uste duzula. Ditazken dirdira gaixtoak oro bazituen urak; guneka, berdaatsa eta lohia nausi. Bera igitzearekin —hemen ohantzetuz, haratxago bizkartuz zorrotz— orozbat zitzaizkon igitzen bere kolore likits guziak, eta batzutan nahasten. Badira andre batzu begi-niniko argia hola-holakoa dutenak; ez niri erran andre hek direla laialenak. —Zaude othoi ixilik. Iduri-ta gizon batzuek ez dituzten begi berak, andre gaixoak baino miletan maltzurragoak baitira gizon hek!"800. Interpretatu berri den Ameriketako itsasoa ausardia intelektualekin lotuta badago, Mediterraneoa, aldiz, neurritasunarekin lotuta agertuko da, hurrengo atalean ikusiko denez. Gaztaro bateko ausardia intelektuala larrutik ordainduko zuen Jean Etxeparek, kritikak jadanik azaldu duenez801. Honezkero egindako azterketaren arabera, Jean Etxeparek aitarekin desadostasun nabarmenak izan zituen, Buruxkakeko zenbait idatzi zirela medio. Beraz, beti urrutiago joateko lehia metaforikoa Etxepareri istilu-iturri suertatu zitzaion bizitzan, hala familiarekin nola ingurune hurbilarekin adostasun latzak izanda, hau da, metaforarekin jolastuz, Ameriketako itsaso "likitsak" ordainarazi zion ausardia Etxepare idazleari. Aipuan ikusi da genero-ikuspegiaren ildotik, emakumeen kontrako topiko misoginoak ere ukitzen dituela Etxeparek berariaz, segidan gezurtatzen dituela. Esan behar da Etxepareren ohiko jardunbidea dela hori bezalako argudio arriskatuak botatzea, ondotik gezurtatzeko, hala badagokio. Egia deserosoak botatzen ditu argiaren bila artez doanean, helduaro aurreratuan damutu egiten bazaio ere802. Ameriketako itsasoak errespetua jartzen dio Jean Etxepare helduari beste pasarte batean ere. Izan ere, itsasoak kostaldean egiten duen erosioari konnotazio morala itsasten dio: "—Sinets nezazue: Kantauriko itsasoak xede on guti dakar berekin. Eremu osoak baditu ja iretsiak. Irets ez ditzazken erkaitzak berak, bere ur gaziaz zafratuz emeki-emeki gesaltzen ditu. Mendetik mendera Eskualerriari eremanak daizkon ahamenak! Luzara itho beharra du guzia"803. Pasartea luzeagoa da, berez, irakurleak nahi balu irakurri. Narratzaileak egiten duena da Ameriketako itsasoa abere basati batekin berdindu: "Orroaz eta haguna burrustan zariola"; "erho bat bezala oldartua"; "goitika izigarri batzuez barnetik hustuz zoan"; "Sabela ethentzen zitzaion, hausten gerruntze konkortua, mustupiltzen bere aurpegi oiesa, burbutzika zartatzen bere soin aberea", eta abar luze bat. Itsasoaren deskribapen oso dinamiko eta aberatsa. Itsasoa bizitzaren dinamikaren sinboloa da, izatez. Handik dena da ateratzen, eta hara dena da itzultzen. Ur higigarriak, errealitatearen eta izankizunaren arteko iragaitza sinbolizatzen du, zalantzaren eta ziurgabetasunaren anbibalentzia, ondo zein txarto amai litekeena. Itsasoari Greziarrek eta Erromatarrek zaldi eta zezenak sakrifikatzen zizkioten, ugalkortasunaren sinboloak. Hala ere, Kantauri itsasoaren bertsio honetan bezala Beribilezen, mamuak ateratzen dira sakontasunetatik: subkontzientearen irudiak dira, korronteen sorburuak hilgarriak zein pizgarriak izan daitezkeenak804. Jean Etxepare beldur da bere barneko grinek eragin dizkioten ondikoez, hau da, bizitza laztu dioten hautu intelektualen beldur. Argi uzten du idazleak Ameriketako itsasoari erantsi nahi dion esangura sinbolikoa. Mediterraneoaren alegia aztertzean, ikusiko da bigarrenak bestelako esangura duela, guztiz kontrakoa. Bestetik, geologiaren aldetik erosioaren deskribapena aurkitzea 1929ko euskal testu batean bada zerbait, esan daiteke, bidenabar, lot bailiteke munduaren sorrerari buruz Jean Etxeparek eginiko "ziliportaren" azalpen zientifiko harekin805. Etxeparek munduaren sorrera eguzkitik banatutako zipriztin batekin azaltzen zuen bidaian Loiolatik paraje zela: "Jakintsu hanitzek baitiote Lurra ez dela iguzkiak noizbait airez-aire aurdiki ziliporta bat baizik, hastapenean su zarionetik emeki-emeki hoztua, daukat etzela iguzkiaren errai samurretarik arroltzeren idurirat osoki biribil eta leun jauzi pikorra, ahaztu Egipto Europaren jatorrian dela. Egia, Heriotza eta Jainkoak batera doaz. Urdinak bereizten ditu gobernatzaileak gobernatuetatik, alegia, zerua vs. lurra810. Beribilezek ere aipagai ditu Egia eta Jainkoa, Mediterraneoaren pasartean. Horren harira, marko urdin hori jarri dio Etxeparek liburuko adierazpen borobilenetakoei: sosegu apur bat etsia, agian. 4.3.2.2. Grezia eta bizikidetza Idazlea sedukzio intelektualaren jopu izandako gaztea sentitzen da nagusitako talaiatik, 1929an atzerabegirakoa egiten duenean. Helduaroan, ordea, Greziako filosofiaren ardatzak hobetsi ditu, giza zoriona bestela ulertzen lagundu diotenak. Lausotu egin zaio XIX. mendeko filosofiari zion atxikimendua, eta, agian, Nietzscheren filosofia tonikoari zion eraspena, besteak beste. Grezia da sosegua, taxua, sendotasuna, hitz batez, fidagarritasunaren bermea, gaztetako asmo epiko eta arriskatu haien ordez. Aztertu dira, jadanik, idazleak izan zituen gizarte-behaztopak Buruxkak (1910) lehen liburu harekin811. Idazlearentzat egia bilatzea (quest ingelesez) da benetako asmo kontzientea. Aitortzen dio Piarres Lafitteri egia bilatzea izan duela iparra bizitzan zehar. Hari horretatik, Beribilez bigarren liburuaz ari zaiola, 1931ko urriaren 27ko gutunean hona zer diotson: "Esker mila ene liburuñoaz igorri dauzkidazun laudorioez. Berdinkiago lantua baldin bada, eztiagoa da Buruchkak baino, hizkuntzaz aberatsagoa ere ba, etzait bizkitartean iduritzen nihauri hobea dela. Eskas du gaztetasuneko sua; ez haatik, uste zinuken bezala, egiaren alderako amodio bizia, nahiz ez dutan lehen bezain bizi agertzen achalerat, ohartua bainiz ez duela hanbat balio agertzeak"812. Idazleak gaztaroan egiaren ikuspegi berezia izango zuen, helduaroko ikuspegi sosegatuaz bestelakoa, itsasoaren alegia hauei erreparatuz gero. Jean Etxeparek orduan egiaren kontzeptuarekin izan zuen harremana ulertzeko, egokia izan daiteke Friedrich Nietzscheren arrastoari jarraitzea, idazleak alemanaren filosofia ezagutzen bide baitzuen. Bizitzan zehar, Jean Etxeparek aukera egiten du, egia bat edo bestea aukeratzen du, komenientziaren arabera. Jokabide hori Nietzscheren pentsamenduaren hurbila izan daiteke. Egia hau komeni zait, beste hori ez, egia azken finean, erabaki bat da, eraikuntza bat eta apustua. Nietzscheren ustez, egia gizarte-konbentzio hutsa da, gauza (rei) eta kontzeptuaren (intellectus) arteko bat etortzea ezinezkoa da-eta, nominalistek paratu hizkuntzaren kritikari jarraiki. Egia da giza harremanetan funtsatutako metafora, metonimia eta antropologizazio anitzen fruitua. Zentzuek eta adimenak ez garamatzate errealitatea ezagutzera. Errealitateak ez ditu egitura-ezaugarri aldaezinak, Antzinatetik datorren irizpide hark esaten zuen legez813. Egiaz ari garela, "Egiaren hiru itxurak" Buruxkakeko atala ariketa nietzschear esanguratsu gisa interpreta daiteke gure iduriko, idazleak izan duen egiarekiko kezkaren beste erakusgarri bat. Gure ustez, atal horretan proposatzen den ariketa da Nietzscheren balioen antzaldaketa kontzeptuaren gauzatzea, euskal literaturan bakana. Bestetik, Nietzscheren eitekoa begitantzen zaigu parabola eta sinbolo bidez egia adierazteko prozedura ere, Jean Etxeparek itsasoen pasarte honetan baliatzen duena, Buruxkakeko atal horretan bezala. Jakina denez, Nietzsche filosofoa literaturgilea ere bazen, eta Alemaniako literatur historian kanonikoa da. Haatik, Mediterraneoaren goraipamen honetan, badirudi idazleak uste ona Antzinatean jarri duela. Uste ona Grezian jarri du 1929ko idazlearen pentsamoldeak. Azpimarragarria da, era berean, Galilearen aipamenik egin ez izana, izan ere, Grezia eta Galilea jotzen izan baitira Europako zibilizazioaren bi sehaskatzat tradizionalki. Galdetu daiteke ea Grezia-zaletasun hori nondik datorkion idazleari. Etor dakioke, noski, Larresoroko apaizgaitegian jasotako heziketatik, baina ezin ahaztu Friedrich Nietzsche Jean Etxepare gaztearen filosofo kutunak ere Grezian pausatu zuela askotan begirada, filologo klasikoa baitzen lanbidez alemana. Galdetu daiteke zein ote den Greziaren aportazioa zehatzago, alegia, zein diren Jean Etxeparek goraipatzen duen Greziako zibilizazioaren ekarpenak. Etxeparek berak aipatzen ditu balio horiek, eta dira: "egia, zuzena (Legea) eta ederra". Etxeparek parada ematen duenez gero, jo dezagun apur batean errepasatzera zuhurtziak Mendebaldeko tradizioan nola bereganatzen dituen Greziak sortutako balio horiek, labur bada ere. 4.3.2.2.1. Humanista baten burubideak Bidenabar eta tarteki gisa, bi hitz nahi dira paratu Jean Etxepareren Beribilezek literaturari egiten dion ekarpenari buruz, irakurleoi egiten digun ekarpenari buruz. Gure ustez, eskertu behar zaio medikuari gaurkotasuna duen zuhurtziaren gaineko solasaldi honetan barnatzeko bidea ematea XXI. mendeko euskal irakurleari, Beribilez idatzi zenetik 85 urte geroago. Jean Etxepareri aitortu zaio maisutza euskararen estilista bezala, aspalditik814; baina, gure ustez, Jean Etxepareren beste ekarpenetako bat da Mendebaldeko eztabaidagai iraunkorrak berritzeko bertutea duela ikuspegi laikotik. Horretara, euskal literatura klasikora hurbiltzen den XXI. mendeko irakurleak, gaur ere, onurarekin irakurri ahal du Beribilez, interes bizia eta zabala duten gaiak jorratzeko aukera izanik815. Jean Etxeparek euskal testuinguruan txertatzen dizkigu Europako formazio kulturalean hainbesteko munta izan duten balioak. Ahaleginduko gara uztartzen Europako testuingurua eta Etxeparek helarazten digun bidaiaren memento euskalduna, honako pasarte hauetan. 4.3.2.2.2. Grezia edo filosofia komun baten posibilitatea Itzuliko gara Beribilez iruzkintzera. Zer nolako irakurketa egin daiteke testuak aipatzen dituen "egia, zuzena (Legea) eta ederra"816 balioei buruz? Balio horiek zentzu traszendentea ematen diote bizitzari. Gainera, egia, ona eta ederra dira intersubjektibotasunaren hiru forma, amodioarekin batera laukotea osatzen dutenak, hau da, intersubjektibotasunaren lau formak dira817. Hala baita egia, lehenik, denontzat balio duena definizioz, norberaren iritziaren gainetik. Halaber, onak eta ederrak zentzu komuna ahalbidetzen dute, Kanten arabera. Onaren ingurukoei, geroxeago ekingo zaie. Ederrari buruz, begi-bistakoa da gizakien artean badela adostasun bat "arte-maisulanen" inguruan. Inork ez dio, adibidez, Jon Sebastian Bach txerpolaria denik. 4.3.2.2.3. Legearen aldarri ausarta agnostikoaren eskutik Adierazgarria da oso, itxura guztien arabera, Jean Etxeparek ona ez aipatzea, eta bai, onaren lekuan, "zuzena" edo "Legea": bazukeen arrazoirik horretarako. Ona anitza zen gizarte hartan eta gatazkatsua, idazleak oso ondo ikusi zuenez bizitzako gorabehera latzek erakutsita. Legea da, aldiz, marko minimoa, non joko-erregelak denontzat adostuta dauden, iritziak iritzi. Ikuspegi politiko batetik, esanguratsua izan daiteke gaurko debaterako konturatzea Etxepare paideia klasiko bat proposatzen ari zaiela euskaldunei, hau da, modulu finkoa mendebaldar guztientzat Europan, eta ez komunitarismorik. Ez du planteatzen euskaltasunak 345 / 551 ezaugarri etiko bereziak dituenik, Greziako ondare komunetik aldentzeko modukoak. Komunitarismoaren arabera, onaren ikusmolde bat talde batena izan daiteke, eta beste on partikular bat beste talde batena. Onaren aniztasun horren kariaz, liberalismoak lege-markoa baino ez du antolatu nahi Estatuaren bitartez. Komunitaristek, aldiz, nahiago dute estatuak elkarteetako onei babes politikoa ematea, arrazoitzen baitute gizabanakoa beti dela txertatua komunitate batean. Hori baldin bada gaurko testuingurua, orduko testuinguruan ona izango zen itxura guztien arabera erlijioko ona, Etxeparek hain gogokoa ez zukeena818. Problematika horrek gaur egun beste konnotazio batzuk baditu, komunitaristek euskaldunen errekonozimenduaren alde lan egin bailezakete, agian. Nolanahi ere, komunitaristek ere, hein handi batean liberalen irizpideak partekatzen dituzte, planteamendu marxistetatik urruti, dirudienez. Konparazio baterako, zilegia da oraingo honetan ondoz ondo jartzea Jean Etxepare eta Orixe estetika-aditu sinestuna (1888-1961), funtsezko balioen auzi hauetan sakondu zuen medikuaren garaikidea, nahiz eta lehena bizi laburrekoagoa izan. Jean Etxepare eta Orixe aurrez aurre jarriz gero, emaitzak argigarriak dira onaren gaiari dagokionez. Orixek ona jartzen du balio nagusi gisa, egiaren aurretik eta ederraren aurretik. Pertsonaia historikoen ranking batean, Orixek jartzen du: lehen, Frantzisko Xabierekoa; bigarren, Aristoteles; eta, hirugarren, Homero; hau da, onari, egiari eta ederrari dagozkion pertsonaiak, hurrenkera horretan819. Ona da on kristaua Orixeren estetikan, jakina denez. Ordea, Jean Etxeparek ez du ona aipatu ere egiten, beste aburu (disidente) batekoa zelako onari buruz. Hipotesi horrek sendoa dirudi, egiaren, onaren eta ederraren balioak nonahi eta noiznahi elkarrekin ematen direlako hirukote gisa literatura adituan; adierazgarriki eta salbuespen gisa, Etxeparek ez ohartuarena egiten du. 818 Kymlicka, W. (2004). "Communautarisme" in: Canto-Sperber, M. (zuz.) Dictionnaire d´éthique et de philosophie morale. Paris. PUF. Kymlicka kanadiarra komunitarismoaren aldezle entzutetsuenetakoa da, gaur egun. 819 "Estetika" da 1951-55 bitarteko urteetan Euzko Gogoa aldizkarian argitaratutako atalen bildumaren izena; idazkiaren kontzepzioa askoz aurrekoagoa da, gerra tarteko. Liburu honetan jaso du Paulo Iztueta argitaratzaileak: Ormaetxea, N. Orixe (1991). Idazlan guztiak III Artikulu eta saiakerak. Donostia. Etor argitaletxea. Uler daiteke zer nolako desadostasunak izan ahal zituzten bi aburu desberdin horietako bi idazle horiek. Funtsean ona da Orixerentzat nahimenaren ona, hau da, ohitura ona820. Zer ote ziren ohitura onak eta zer ohitura txarrak, susma daiteke, desadostasun-iturri izan zitekeen sektore katoliko kontserbatzaileen eta sektore "liberalen" artean, horrela kalifika baliteke medikuaren ideario laikoa. Diogu, liberala zentzurik hemeretzigarrenekoan ulertua, ez gaur egungo bestelako zentzu neoliberalean, hau da, hemen erabiliko litzateke Antzinako Erregimena iraunarazi nahi zutenak eta liberalak istilu hutsean zebiltzan garaiko zentzu hartan. Guztiarekin ere, ikusi dugu Jean Etxepare Donostiako etxeen estetika arbuiatzen. Orixek ere arbuiatzen ditu zentzurik hertsienean klasikoak ez diren literatur lanak, esan nahi baita Antzinatekoak izan ezik gainerako guztiak. Hau da, biek ederra jartzen dute beste zerbaiten menpeko, onaren eta egiaren menpeko821, baina, itxura guztien arabera, uste izatekoa da bi idazleok lanak izango zituztela adosteko zer den ona eta zer ez. Orixek argi utziko du estetikak eta etikak lotura zuzena dutela. Etxeparek isiltasun zuhurra nahiago du istilu akademiko horren inguruan, ulergarria baita beraren ibilbide literario gorabeheratsua ezagututa. Hona Orixeren hitzak: "Eder eta On elkarren lagun aundi dirala ager-bearrik ez dugu. Ortaz, ederlanak eta on-lanak -oitura onak- elkarren kide ditazkela aitortzea ez da aundi. Ez omen ordea, zenbaitek esan digutenez: antze-gauzak eta oiturak ez omen dute ikuskizunik edo ar-emanik. Antze-lanak edo eder-lanak bere burua omen du begira-muga, eta bera ez omen da beste ezeren eta iñoren mendeko. Gero azalduko baitut "art pour l´art" [sic] deritzaioten esan ori, orain ager dezadan gezur xuri au: antzea eta oitura bi gauza dirala ta beraz ez dutela ar-emanik elkarrekin"822. Orixerentzat ederrak badu lekua gizakiaren osasun morala taxutzerakoan, beraz kontuan izan behar da nolakoa den ederra parametro horien barnean, "atsegina nahimenera sartzen den gauza da"-eta823. Nabaria da ederrak atsegina sortzen duela; horretara, ederrak eragina izango luke gizakiaren ohitura onetan, nahimenaren bitartez. Ikusi den bezala, Etxepareren gusturako, zuzenbideko legeak arautuko ditu ohiturak. Orixeren kasuan, moral kristauak arautuko ditu ohiturak, gizarte sekularraren eta estatuaren lege-arartekotza aipatu gabe gelditzen dela. Jean Etxepareren hautua legearen alde, 1900-1930 urte bitarte hartan, hautu ausarta izango zen ziur aski bizi zen gizarte-inguruan. Gogoratu besterik ez dago, Frantziako Estatuaren eta Elizaren arteko istiluak XX. mende hasieran bizi-bizi zeudela: Eliz-ondasunen inbentarioak altxatzea estatuaren aldetik (imitorioak), bi instituzioen arteko banaketa-legeria berria… Frantziako Elizak legeak onartezintzat jo zituen, maiz, mende bien arteko bidegurutze hartan, edozein historia-eskuliburuk argi erakusten duenez. Hori izan zen Frantzian eta bestetan, baina Hexagonoan areago, ez baitzen alferrik Iraultza (Paris, 1789) frantsesa izan. Estatuaren eta Elizaren arteko lege-tirabirek luzaro iraun zuten, eta gorabehera asko izan zituzten, hurbilketa eta urruntze aldi anitzekin824. Hortaz, benetan sintomatikoa deritzogu Jean Etxeparek filosofia klasikoak eta kristauak ona jartzen zuten lekuan Legea jartzeari, alegia, greziarrek (eta erromatarrek) sortutako legea, egiarekin eta ederrarekin batera jartzeari. 4.3.2.2.4. Bakezkoak egiten Ameriketako itsasoaren ordez "hedoiezko erresuma"-ren irudian, "usoa", diosku Etxeparek ("Oixtiko ene erresumaren ordain, geldi bekit urso hura825"). Ameriketako itsasoaren ordez, "likitsa" izan litekeena, Mediterraneoa, "karana" zaiona, ez bakarrik idazleari, autoko lagunen bati ere bai. Mediterraneoaren kalifikazioa esanguratsua da: "Hura itsaso goxo, maitagarria! Lau dago eta naro bere hedadura guzian. Bere hedadura guzian, halaber, urdin-urdina da". Etxepareren usoa izan daiteke enblema bat. Enblemak dira irudi bat azpiko lerro batzuetan edukin morala azaltzen dela, ez gutxitan iturri estoikoetan funtsatuak. Enblemak helburu didaktikoa du, alegia, irudi eta testu labur baten bidez ideia morala itsastea hartzailearen gogoan. Irudia, kasu honetan, usoa da; azalpena testuinguruan emana da. Ezin uka, hala ere, usoak esanahi asko jaso ditzakeela, txoriek orokorki egin ohi duten bezala829. Testuinguru honetan, usoa izan daiteke bizimodu onaren (eudaimonia) sinboloa, zuhurtzia-bilaketa egitekotsuaren emaitza Etxepare baitan, bilaketa astitsua eta goranzkoa. Bilaketa luzearen ondorioa da, Etxeparek bizitzaren azken urteetan erdiesten duen ikusmira, greziarrek ezarritako parametroei kasu eginez osotua ("utzi zaukuten beren deia eta beren manua"). Greziar kutsuko usoa da zerbait definitua, hodeien erresumarekin konparatzen badugu, bakearen eta narotasunaren hurbilagokoa Atlantikoko hura baino. Kantauri gaineko hodeiak, aldiz, dira zerbait zehazkabea eta gaizki definitua ("Eta zuri, ameslaria, zer zaizu?"), apoteosi eta epifaniei bidea ematen dietenak830. Ikusten denez, hodeietako erresumaren sinboloak bidea irekitzen dio asaldurari, usoaren sinboloak ez bezala. Ikusten da nolako erraztasunez jotzen duen Etxepareren idazkerak irudietara. Berbaldi ideologikoa askotan figuratibizatu egiten da, hau da, irudiaren tankera hartzen du, eta diskurtso mitologikoa bihur daiteke831. Hori da kasua itsasoen alegoria aberats hauetan hainbat elementuren figurekin: itsasoak, usoa, hodeiak, itsaso bakoitzaren uren koloreak, zeruen itxurak… Nola esplikatu usoak sinbolizatutako baketze eta sosegatze ideologiko hori idazlearen aurreko filosofia-ikuspegiarekin koherentzian? Zergatik lerratzen da pentsalaria ikuspegi epiko batetik ikuspegi bare eta naro batera, nagusitan? Hipotesia bat garatuko da honoko paragrafo hauetan, bilakaeraren arrazoia emateko: idazleak Hans Reichenbach (1891-1953) filosofo positibistaren jokamolde etikoa beretu du bizitzako azken urteetan, egoki datorkiolako bere xedetarako. Reichenbachek dio egia ezagutezina dela azken finean, eta probabilitateak baino ezin ditzakegula izan hari buruzkoan. Gure kronologia-kalkulua doia bada, Jean Etxeparek 1929 aurretxoan ezaguna zuen Hans Reichenbach zientziaren filosofo enpirista logikoa, medikuaren berri zuzena zutenek diotenez, hala Piarres Lafittek, nola Piarres Xarritonek aitortu baitiote medikuari joera positibista hori832. Hans Reichenbach gazteagoa zen, artean, 14 urtez gazteagoa, baina belaunaldi berekoa, baldin eta belaunaldiek elkar ordezkatzen badute 25 urtero. Idazlearen bizi-giroko atalean aipatu dugu Reichenbachen enpirismo logikoaren mamia. Funtsean eta hemengo xedeetarako, positibismoaren proposamen etikoa da alegia-eta egitea833, hau da, usadioei eta konbentzioei men egitea neurri batean, egia ezagutzea ez baita, berez, lan egingarria epistemologikoki. Hau da, gorostian gorosti, Donostian Donosti izatea jokabiderako goiburu, baina utzikerian erori gabe, hori bai. Hari beretik, baten batek esan lezake medikua intelektualki zabarra dela, edota moldaerrazegia inguruko gizarte-pleguetara, jada dastatuak zituen egoera latzei itzuri egin nahiz. Ildo horretatik, Jon Casenavek aipatu ditu, Buruxkak aipagai duela, lehen liburuaren proiektuak harrera ona izateko falta zituen gizarte-baldintzak Iparraldean 1910ean: irrecevable da jartzen dion kalifikazio frantses zehatz adierazgarria834. Medikuak berak bizitzaren amaieran egiten duen bizitza-proiektuaren balantzean porrot egin izana adierazten du: "Zer gibelondo ene lanak? Frantsesez aitortuko dut lañoki: résultat nul, fiasco complet. Aztura xaharrak ezin garaituz, urrats berari narraikio halere gaur den egunean, norbaitentzat noizbait ukanen duelakoan erakaspen zerbaitño"835. Gure ustez, mediku helduaren prosan bada erretorika kristaua onartzeko jarrera gutxi asko etsitua, bederen jendaurreko eszenaratzeari dagokionez. Marko horren barruan, argitzen saiatuko gara usoaren sinboloak zer ondorio duen narratzailearen idazketa-praktikan, segidan. Idazle helduak jarrera beligeranteak baztertu ditu, eta giharrak garatu ditu ingurune katoliko itxi hartan bizikidetzan irauteko. Egunerokotasunean moldatzeko, usoak sinbolizatzen duen jokabidea hartu du idazleak 836. Beribilezen ere somatzen da moldatze-ariketa hori, eta horren adibidetzat ekarriko dira hona erlijioaren alorreko puntu pare bat. Horretara, narratzaileak aipatu egiten ditu maiz Jainkoa, fedea… eta antzeko erlijiozko termino kristauak Beribilezen, idazlearen beraren ohiko erretorikaren barnean naturaltasunez txertatuak. Jainko hitza 16 aldiz da aipatua, ez gutxitan esamolde eginen baitan ("Jainkoak daki noraino"; "Jainkoak begira gitzala gutiestetik!"; "Jainkoaren menturalat";" Jainko maitea!"). Behin, testuak Jainko pagano bat dakarrela ulertu beharko litzateke, eman dezagun, Platonen araberakoa ("Jainkoaren oldez, Legea amestu zuten [greziarrek], eraiki, jarri beren eta lagunen arteko"837). Izan ere, Platon paganoa omen da teologia-pentsamenduren sortzailea filosofiaren historian, Aristoteles ostean duela. Platonek zentzuez gaineko munduari itxura eman zion, ideien mundu hura postulatu zuenez geroztik838. Batzuetan irudituko luke Jean Etxeparek ohiko hizketan ohikoak ziren adierazpideak zerabiltzala, baina Jainko hitzaren agerraldiak ez izanik denak esamolde eginetan, zalantza sortzen zaio irakurleari idazlearen benetako sinesteez. Irakurleak juzka dezake aipu hauek norainokoan diruditen fededun baten lumatik harakoak. Loiolan bisitan dela kontatzean, honelakoak jasotzen ditu: "Aldare-mahainaren gaineko arretaulak erakusten dauku saindua othoitzean, Jainkoarekin bekoz-beko, Manresako harpean"839. "Azkenik, haratxago zen kaperaño batean zituen ereman zortzi gau eta egun datxikola, hazkurrik deus hartu gabe, osoki gogerauntzia Jainkoa-baitan"840. "…nolakoa zen Ignaziok beretzat hautatu ontasun bakarra, hau baitzen —eta baita bethi— lagunaren alderako amodioa Jainkoa baitan"841 [azpimarra gurea da]. "Azpeitiaraino hedatzen den planaderari so egoiteko tirriak erretzen gitu, bainan nola utz Loiola, eskerrak bihurtu gabe holako aroa eta hoinbertze gauza ederren ikusteko zoriona eman dauzkigun Jainkoari"842. "Gizon guti izan da lurraren gainean harek bezenbat eta halako kharrarekin gizoner Jainkoaren hitza ezagutarazi nahi ukan duenik"843. Aipuok jaso ditugu betiere narratzailea ari dela844. Bestalde, horiek denak Loiolako Santutegiaren aurkintzan metatu diren agerraldiak. Badirudi tokiko ohiturari eginiko ezagutza gisa deliberatu dela erretorika hori erabiltzera, bi aldiz pentsatzen hasi gabe. Jargoi kristaua bere egiten du, bestela perifrasi asmagaitz batzuk sortzera behartuta ikusiko luke bere burua. Fede hitza hartuta, antzeko emaitzak aterako lirateke xede honetarako, adibidez: "Fede suharrekoa ditake Garaziko xoko hau!"845 Eta abar; baina irakurlearen kontu geratuko da, Beribilezeko dokumentuan bilatzeko tresna informatikoa erabiltzea, nahi balu846. 839 B. 60 840 B. 60 841 B. 65 842 B. 67 843 B. 67 844 Idazlea eta narratzailearen arteko harremanez ere mereziko luke teoriaren laguntzaz aritzea. 845 B. 13 Gure hipotesia da, bere herkideen ahotan zebiltzan hizkera eta sineskera batzuk iragaitzez erabiltzen dituela medikuak, derrigorrean, alferreko ika-mika gogaikarriak saihestu beharrez, eta milikeria ideologikoak bazter utzita. Medikuak tresna intelektualak baditu horrela jokatu ahal izateko, baina ez preseski ortodoxia katoliko estuaren esparrukoak: alegiaeta egitea (als ob, Reichenbachen alemanez), eta sophrosyne greziarren zuhurtzia hura. Horretara, idazleak barneko adi-jauregia errenditu gabe hitz egin dezake horrela. Alegia-eta jokabidea azaldu berri da, sophrosyneren kontzeptua iruzkintzeari beheratxoago ekingo zaio. 4.3.2.3. Euskal literaturak beharko lukeen irekitasunaz Ur Apalategik itsasoaren interpretazioak zerrendatu ditu euskal literaturan, eta, horien artean, itsasoaren esanahia eman nahi izan du Jean Etxepareren idazki batean, hain zuzen, "Amodioa" Buruxkakeko kontakizunean agertzen den itsasoarena. Funtsean bat gatoz Ur Apalategiren hipotesiarekin: Beribilezen, itsasoak irekidura eremuak dira, bai Atlantikoa bai Mediterraneoa. Buruxkaken ere bai, Apalategik dioen moduan. Itsasoen mugimendu etengabeak sinbolizatzen du badenaren eta izan daitekeenaren arteko pasabidea, zehazkabetasun baten barruan. Zalantza eta noraeza irudika ditzake. Egoera iragankorra ondo edo txarto itxi daiteke: horrexegatik da itsasoa aldi berean biziaren eta heriotzaren irudia847. Hona Ur Apalategiren interpretazioa: "Platonen banketea itsasoari begira dagoen Biarritzeko ostatu batean birkokatuz, testuarteko joko kitzikagarri bat sortzen du [Jean Etxeparek], zeinen helburu nagusia ez baita amodioaren tabua haustea baizik eta euskal irakurlegoari kontzientzia harraraztea nolako muga hertsietan mugitzen den eskuarki garaiko euskal literatura. Frogantza horren karietara, bazkariko mahaikide-solaskide euskaldun eta erdaldun, baina oro hiritar edo hiritartuak, itsaso zabal eta abegikorrari begira dagoen ostatuan jartzen ditu. "Egun hartan, eskolako lagun andana Biarritzen elgarretarat bildurik, Eskualdun (sic) eta mendien bi alderdietako erdaldun -notari, mediku, abokat, potikario, ingañadore, eta eskoletxe handi batetako irakasle zonbeit- goxoki bazkalduak ginen denak mahain beraren inguruan, leihoak zabaldurik, itsas hegiari dauden ostatuetatik batean"848. Eztabaidaren kokapen espazialaren sinbolismoa gardena da, eta nola ez ulertu Etxepareren itsasoa euskal idazleei beharrezkoa litzaiekeen gogoeta-eremu irekiaren irudi bat bezala? Sinbolismo horrek ez die ihes eginen Etxepareren zentsuratzaileei"849 . Beribilezeko itsasoak erreferente kulturalak dira. Europako historiari egiten diote aipamena. Idazleari eskaintzen diote egoki bizitzeko behar duen mundu-ulerkera. Hala ere, itsaso bakoitzaren esanahiaren modulazioa dago Beribilezen. Mediterraneoa da idazlearen gogobetekoa, itsaso itxia, ez da Ameriketako itsasoa bezalakoa, ozeanoa. Beraz, Apalategiren arrazoiketari eutsiz, modu neurritsu batean ulertu beharko litzateke euskal kulturaren irekidura ere, Etxepare helduaren aburuz. Itsasoen alegiari berriz oratuta, helduaroko Etxeparek euskal kulturari esparrua zabalduko lioke, ez erabatekoa, baizik eta zedarri batzuen barrukoa, zedarri neurritsu batzuen barrukoa. Jon Casenaveren tesiari jarraiki, badirudi Jean Etxeparek euskalgintzako jokabide eragile bat hautatu zuela Buruxkakeko nolabaiteko porrotaren ostean, hasiera bateko proiektu literaturzale baten kaltean. Euskaltzaleen Biltzarrako buru gisa sustatu zuen euskara, irakurleak irabazi nahiz euskararako. Beraz, euskal kultura zabaltzeko asmoari piramidearen Ameriketako itsasoari eta Mediterraneoari Beribilezen eskaintzen zaien pasarte horretan, Etxepare idazle helduak neurriaren parametroa hobesten du bizimodua artezteko, eta ez horrenbeste marinelaren beti urrunago joan behar hura itsasoak apurtzen. Gure ustez, interesgarria da hurbilketa historiko bat egitea idazleak lehenesten duen neurriaren kontzeptu horri, hau da, historian zehar kontzeptu horrek zer adierazten izan duen eskuarki bai literatura zabalean, eta bai euskal literaturan. Azken batean, hau bezalakoetan ikusten da idazleak irakurleari ematen dion joko intelektual aberatsa, bere idearioa agerraraziz. 4.3.3.1. Gehiegikeriarik gabe helduaroan Lehenik, aipatuko da neurria izeneko bertutea adierazteko terminologiaren inguruko kontu bat. Neurriaren kontzeptua ematen zen sophrosyne hitzaren bitartez, Greziako kulturan. Erromako kulturak, aldiz, temperantia hitzaren bidez itzuli zuen; hura ere Mediterraneoaren itsaso-bazterreko kultura izanik, Greziarengandik tresneria intelektual ugari jaso baitzuen854. Bestetik, neurriaren kontzeptua aplikatu ahal zitzaien etikari zein estetikari zein politikari. Zer da sophrosyne delakoa? Serenitatea, erantzun daiteke deblauki, erromantzezko hitz baten bitartez; euskaraz patxada, zentzurik onenean, agian… Sophrosyne da gizakiak bere mugak ez gainditzeko dukeen zuhurtzia, Homeroren lanetan Nestor izeneko pertsonaiak irudikatzen duen bertutea. Horretara, Nestor adintsuak gizaldien segida ikusi du aurretik igarotzen bata bestearen atzetik, eta zuzentzen zaie garai hartako gizaki herratsu eta larriei zentzatu asmoz855. Nestor neurritsua bizi izan omen zen, gizaki normalak halako hiru urtez. Ikusten denez, da estetikaren alorra gainditzen duen kontzeptua, nahiz eta literaturgileek ere erabili. Euskal idazleen artean ez da Jean Etxepare bakarra, kontzeptuaren garrantzia azpimarratu duena. Lauaxetak ere, urte haietan, armonia hitzarekin ematen du856. Batzuetan, mesura hitzarekin ematen izan da gaztelaniaz: hortik, Etxepareren neurrira ez dago tarte handia. 4.3.3.2. Lauaxeta eta neurria Gure literaturgileen artean, delako sophrosyne hori present dago Lauaxetaren eta Orixeren arteko estetikari buruzko trukeetan. Zehazki, Lauaxeta Orixeri kontrajartzen zaio "Erantzuna" izenburuko idazki argigarrian, literaturaren balioari buruz ari direla857. Dio Lauaxetak, estetikaren aldetik, lirikak nonahi eta noiznahi fruitu bikainak eman dituela. Ez bakarrik Grezian, Orixek nahi zuen bezala. Lauaxetaren ustez, labur esanda, sophrosyne bertute hori aurki zitekeen berdin idazle klasikoetan zein geroko edozeinetan. Jean Etxeparek aipagai duen "neurria" itsasoei buruzko pasartean da sophrosyne kontzeptu greziar klasiko bera, ziur aski. "Greziak eragin ikaragarria sortu zuen Lauaxetarengan. Maite egiten zuen haren kultura, haren literatura. Hasieran Grezia zen. "La divina Grecia que nosotros admiramos" dioen Lauaxetari Greziak asko eta asko irakasten dio: Klasizismoa askatasunaren begietatik ikustea (eta ez, Orixek egiten zuen bezala, arautegiarenetatik), poesiaren edertasuna bilatzeko grina, izadiaren garrantzia, kulturaren idealizazioa. Greziako literaturaz ari denean, gure olerkariak behin eta Irudia. Lauaxeta "Gazi-gozoak". Euzkadi 1933/05/10. 4.3.3.3. Nietzsche eta sophrosyne Segidan, Nietzscheren arartekotasunarekin azalduko da nola uztartzen diren sophrosyne delakoa eta burgesiaren arbuioa Beribilezen. Egia esan, ez zen arraroa letretako jendeen artean, orduan, gizarte burges oldarkorraren jokamoldeak arbuiatze hori, beste autore asko har baitzitezkeen hori demostratzeko. Hala ere, filosofo alemana hautatu dugu azalpena emateko, medikuaren irakurketen baltsan iturri ezagunagoa delakoan. Azken finean, lan honen xedeetako bat da Jean Etxepareren aburuak biltzea, eta gaurko irakurleari Beribilezeko idearioa desestaltzea, nolabait, gainditu nahiz medikuarengandik urruntzen gaituen distantzia kronologikoa, formaziokoa, geografikoa... Mendebaldeko memorian murgilduz, ezaguna da Aristotelesen proposamena muturren artean erdiko gunea aukeratzekoa, etikaren alorrean: adibidez, ausardia hobestea ausarkeria eta beldurraren artean. Ikusten dugu Beribilezen bide hori proposatzen dela. Uler daiteke Etxeparek liburu honetan ideia nietzschearren errebisioa egin duela. Jean Etxeparek gizakiaren halamoduzko jarrerak nahiago lituzke muturrekoak baino, interpretazio nietzschear batean. Nietzscheren ustez, goi mailako gizabanakoak intentsitate baxuko gizartean mugatuta geratzen dira, arriskutsutzat hartzen baita muturretako edozein jarduera, erdigunean berdintasuna eta beldurrik eza baitago ohikoan. Arazoa da, espeziearen eboluzioa bakarrik dela posible muturreko jokabideen biderkatzea badago, bereziki, azkarra, ona, ederraren bila, batetik, eta, bestetik, gaiztoaren, itsusiaren, ergelaren bila ere bai paradoxikoki; conditio sine qua non bat da hori guztia giza espeziea gara dadin. Muturreko jarduerarik gabe, espeziea hobeto gara dadin baldintzarik ez dago. Fenomeno iraultzaile hori nabarmena zen gizarte burges modernoan: industria-gudalosteak sortzea, gizartea burokratizatzea, politika demokratizatzea, egunkarien bidez estatu-ideologia zabaltzea, eta abar, orain 100 urteko gizartean866. Jean Etxeparek helduaroan bide hori baztertu egiten du, argi eta garbi. Gaztetan Nietzscheren burubide horrek literatur-jokabide batzuk inspiratu bazizkion ere, helduaroan ikuspegi moderatuagoetara lerratzen da. Etikaren atal honen hondarrean, para ditzagun lerro batzuk jorratu dena laburbiltzeko amorez. Autoa Donostiatik pasatzearen aitzakian, bidaiari arretatsuak bertako gizarte burges handiarengandik bereizteko ardura hartzen du. Materialismoa ez du gogoko, eta jendarte opor zale horren erak arbuiatzen ditu. Dekadentzia historiko hori seinalatzen du, nabaria zena Lehen Mundu Gerraren ostean, eta masa-gizarte berriaren arrunkeria deitoratzen du; geroago, Beribilezeko beste pasarte batean eta markoa osatuz, Europan izango zen bigarren gerla handiaren zantzuak igarriko ditu. Beste puntu batean, medikuntza esperimentala ezagutu duen profesionalak positibismoaren ikuspegitik porrokatzen ditu bidean aurkitzen dituen sineste azientifikoen arrastoak, direla erlijioarekin lortuak, direla lanbidea duen medikuntzarekin lotuak; azpimarragarria da goganbehar hori umorez gainditzen duela, nahiz eta nabarmendu behar den emakumearen irudi ezkor bat agertzean dela, zeinean genero horrek ahulezia berezia duen funtsik gabeko sinesteetan erortzekoa. Atala ixteko, idazlearen ibilbidea jorratzeko puntua landu da; alegia biren bitartez, idazleak irudikatzen du izan duen ibilbide intelektuala. Gaztetan Ameriketako itsaso epikoarekin bat egiten bazuen, helduaroan gehiago lerratuko da Mediterraneoaren abaroan aurkituko duen neurrian, usoaren sinboloan itxuraldatutako Partenonen gauzatua. 5. Hegoaldea Jean Etxepareren ikuspegian Ezer baino lehen, komeni da argi uztea XX. mendearen hasierako Jean Etxeparek auzimauzi identitarioak eta mugaz beste aldeko proposamen politiko abertzaleak ezagutzen zituela, beharrezko argitasuna, atal honetan estereotipo identitarioak aztertzera joko delako. Jean Etxeparek ezagutzen zituen Hegoaldeko proposamen politiko soberanistak XX. mendearen hasiera hartan, Euskal Herriaren egoera hauskorra zena jakin bazekien-eta; horrexegatik iraunarazi nahi zuen euskal iragana funtsezko osagarrietan: "Libro! ? .…… Gure gain! ? .….. Baina zoin da gizaldea, guziz oraiko egunean, berez bere bizi ditakenik? Legeak berak, mugetako zedarriak hautsirik, ez direa orotan berdintsu ari jartzen? … Uzten baluzkigute bederen, sobera itzulipurdikatu eta kotsatu gabetarik geure lurra, geure ohidura gehienik atchikiak gitzaizkotenak, gure mintzai zaharra!"867. Hortaz, naziotasunaren inguruan Jean Etxepare helduak bildu zituen aburuak ateratzen saiatuko gara bere diskurtsotik datozen paragrafoetan. Iruditeriak duen interesa politikoa ere izan daiteke, ez baita harrigarria: irakurri, adibidez, nolako eboluzioa izan duen espainiarren irudiak Frantzian unean uneko egoera historikoaren arabera: euskaltzalea den aldetik, ezaugarri jakinetan azaleratzen dena. Ikusiko da nazionalismoaren izaera eta bilakaera hurbilagotik. Europan, 1800 inguruan, nazio modernoak eratzen hasiko ziren liberalen bultzadaz. Liberalek nazionalismoak bultzatuko zituzten, Antzinako Erregimeneko monarkiei azpijana egiteko, haien legitimitateari erasota. Ez da pentsatu behar nazioak hor zeudenik, nazio moderno horiek eratzea programa konplexu eta jarraiki oso bati lotuko zitzaionez gero; ez da pentsatu behar, ezta ere, dena asmatutakoa denik nazioen inguruan. Horregatik, interesgarria da gogoratzea nazioak erretorikoki nola eraiki diren, orain arte gutxitan egin baita869. Europan, XIX. mendean, nazio berriek monarkiak ordezkatu zituzten hainbat herrialdetan. Indar politiko liberalek monarkiaren zilegitasuna ordezkatu nahi zuten nazio kontzeptua baliatuta, eta hainbat lekutan helburua lortu zuten. Aurreko mendeetan, monarkiaren legitimazioa izan zitekeen sendotua monarkak Jainkoarengandik jasotako eskuordetzaren bidez. Liberalen oldez, erresumaren legitimazio berriek lekua kendu zioten monarkiaren jainkozko legitimazioari; horretara, Europan nazioek beren burua definitzeko bizkar-hezur gisa baliatzen izan dituzten osagai nagusiak dira: arbaso fundatzaileak, historia, hizkuntza, heroiak, paisaiak eta folklorea870; direlako osagaiak baliatu zituzten indar liberalek nazioei hezurdura sinesgarria emateko. Beribilezen, naziotasuna ez da zehazten zeharo etorkizuneko proiekzio politiko gisa. Egia da, Beribilezen arbasoek, historiak, hizkuntzak, heroiek, paisaiak eta folkloreak lekua dutena, eta, hein batean, Etxepare ere nazio liberalen gidoiari jarraitzen zaiona. Elementu horietatik, adibidez, Beribilez bezalako bidaia-liburuetan paisaia maiz aipatzen da, esan gabe doa. Paisaiaz ari garela, geografiaz ari gara, eta geografiak zuzenean garamatza historiara; era berean, historiak politikara garamatza. Segidan, euskal historiaren agerraldiak aztertzeari ekingo zaio, Beribilezen duten muntagatik. Autotik bidaiariek ikusten dituzten lekuak esanahi historikoz mukuru daude batzuetan, adibidez, Ibañetako lepoan, mugaren ondoan adierazgarriki. Ikerlan honetan hainbat ataletan jorratzen dira naziotasunaren gainerako elementu aipatu berriak. Europako hainbat nazionalista bezala, Jean Etxepare ere, giroko semea, kontzienteki dago murgildua historia norabidetzeko ahaleginean, interes euskaltzaleak gogoan. XIX. eta XX. mendeko nazioen bilakabidean koka daiteke Jean Etxepare, idazlearen historiazaletasunaren gorabeheran hitz egin ahal izateko. Literaturaren arloan, 98ko belaunaldiko idazle espainiarrek ere historiaren baliabide bera erabiltzen zuten Espainiaren identitatea eraikitzeko, alegia, historia-gertakariak bere kasa balioestea eta interpretatzea; hari beretik, ezin daiteke ahaztu haiek ere XIX. mendeko azken urteetan eta XX. mendeko lehen hamarkadetan jardun zutela871. 5.1.1. Historia diplomatikoa Nazio-sentiberatasunak sortzeko bidean historia komun bat eraikitzeak ere garrantzia dauka nazio liberala legitimatzeko, aipatu denez. Beribilezen toki eta gune sinboliko identitarioak aipatzen dira: Orreaga, Iruñea, errege nafarrak...872. Adibidez, Iruñeari buruz honela dio narratzaileak: "Eskualerriko hiri guzien artean aipagarriena da Iruña"873, Jean Etxepare historiografia euskaltzalearen jakilea baita. Ez da pentsatu behar Etxeparek Bilboren berria ez zuela, Bilbo mende hasieran loratze ekonomiko betean baitzegoen, eta idazlea bertan egona baitzen Azkue bisitatzen874. Kontua da Iruñea hiri buruzagia zela historiografia abertzalearen arabera, Nafarroako erreinu zaharraren hiriburua. Asmoa da, hor ere, Ignazioren figura aldarrikatzea, santua ere euskaltasunaren ikur izan daitekeen heinean878. Jean Etxepareren ikuspegia ez da inozentzian erortzen. Badaki historiak liskarrak sor ditzakeena, eta baita elkarbizitzarako trabak ere euskaldunen artean. Esan daiteke Jean Etxepare Frantziako ikuspegi historikoari eraso gabe, esakuntzaren bitartez euskal auzoen arteko harremanak gaiztotuko ez dituen bertsioa ematen saiatzen dela Beribilezen. Ikusten dugu Jean Etxeparek erabiltzen duela historia ikuspegi positibista samarretik, nahiz eta inplikatzen den helburu politikoekin modu lausoan, esan bezala. Ez du bat egiten Xaho batek edo Garay de Monglave batek egin zezaketen euskalduntasunaren interpretazio mitikoarekin, alegia, datatzen ez duen euskaldun loriatsu baten goraipamena, egitandi heroiko eta guzti, mitologia-ukituko kontakizunak erabiltzen baitziren erromantizismo-kutsuko idazki euskaltzaleetan: "Imperaba en el país un trasnochado romanticismo pseudo-historicista que construía tradiciones legendarias con supuestos heroísmos de los antiguos vascos, rivales nunca vencidos de los romanos, la gesta de Roncesvalles, horrores medievales y briznas de consejas y leyendas"879. Jean Etxeparek ez ditu herri-elezaharrak erabiltzen iruditeria herdertar bat sortzeko, ezaguna baita Johan Gottfried Herderek (1744-1803) herri-jakintza eta hizkuntza berreskuratzea bultzatu zuela asmo identitario batekin: Europan, Herderen ideietan oinarritu ziren nazio-mugimendu asko herri bakoitzari nortasun bereizgarria emateko. Ziur aski, Jean Barbier Herderen ikuspegi horretatik hurbilago zegoen, Piarres I (1926) idatzi zuenean, Beribilezen eleberri garaikide bat aipatzearren. Hein batean, Jean Etxepareren "nazionalismoa" gehiago litzateke Ernest Renanen (1823-1892) ildokoa ezen ez Herderen ildokoa, gehiago baina ez erabat beste nonbait azaltzen denez. Ernest Renanek naziotasun frantsesa funtsatu nahi izan zuen hiritarren eguneroko hitzarmenean880, ez etnia-nortasun baten autogobernu-eskubidean Herder alemaniarrak bezala881. Alde batera, Etxepareren nazioa kontraktuala da Ernest Renanek (1823-1892) "Zer da nazioa?" (1882) hitzaldi famatuan nahi zuenez, eta, horrenbestez, ez primordialista Herderen estilora. Jakina denez, Renan historiografo frantsesak postulatzen zuen nazioa eguneroko kontratua dela, eta ez sustraiekin zerikusia duen ezer, Herderek ez bezala. Badirudi Renanek helburua zuela memento hartan erro alemaneko Alsaziaren frantsestasuna justifikatzea, eskualdeak erro alemanak baitzituen882. Jakina denez, Alsazia eskualdea Alemania eta Frantzia estatuetakoa izan da txandaka historian zehar, eta gatazka-iturri haren lurraldetasuna. Ernest Renanen hitzaldiaren mamia honela aurkezten du E. A. Igartua itzultzaileak: "Nazio bat, beraz, elkartasun handi bat da, iraganean egindako eta aurrerantzean egiteko prest gauden sakrifizioen sentimenduek osatzen duten elkartasuna da. Iragan bat suposatzen du, baina orainean gertakari ukigarri baten bidez laburbiltzen da: baiezkoa, hots, elkarrekin bizitzen jarraitzeko garbiro adierazitako nahia. Nazio baten existentzia (barkatu metafora) egunero gauzatu behar den plebiszitua da, gizabanako baten existentzia bizitzaren aldeko betiereko baieztapen etengabea den bezalaxe"883. Gure ustez, Jean Etxeparek oreka bilatu nahi du, naziotasun mota bien arteko zerbait proposatuta, zeren eta Frantziako eredua kontraktualista bazen ere, Hegoaldeko abertzaletasunak eite herdertarragoa zukeen, oker ez bagaude: idazleak estatuak euskal ohiturak begiratzea nahi du, nekez bada nekez, baina liberalismoak gizabanakoari aitortzen dion autonomia- eta sormen-eskubidea ukatu gabe, han eta hemen jaso ditugun aipuak kontuan hartuta. Laburbilduz, Jean Etxeparek ikuspuntu diplomatiko batetik gogoratzen ditu historiako pasarteak. Ez du nahi bi estatu inplikatuen arteko liskarrik berritu. Esan daiteke ez dituela euskaldunak beren artean liskartu nahi, nahiz eta batzuetan ikuspegi frantses ofiziala eraldatu behar izan horretarako. Horrelakoak dira Ibañetako lepoko gertakarien bertsioak Beribilezen, non Karlomagnoren884 eta Napoleonen885 espedizioak gogoratzen diren. Bietan inbasioak deitoratzen ditu narratzaileak; badirudi erreparazio historiko baten alde egiten duela, Pirineoen bi aldeetako auzokide euskaldunen arteko bizikidetza adiskidetsuaren bila, hau da, auzotasun onaren bila. 5.1.1.1. Euskal historia 5.1.1.1.1. Karlomagno eta euskal epopeia Beribilezek arbaso gogoangarrien lerroan jartzen ditu Orreagan Karlomagnori oldartu zitzaizkion euskaldunak. Sumatzen da epika euskaldun baten premian dagoela Jean Etxepare euskal iruditeria osatzeko, euskal komunitatea finkatu asmoz. Izan ere, Europako nazioak ere izateko delibero baten sorkariak dira. Delibero horrek naziotasun irudikatua sortzera daramatza liberalak. Besteak beste, sorkuntza hori gauzatzeko epika baten premia sumatu zuten, nazioari zilegitasuna emango ziona. Oroitzapen-multzo heroiko horrek nazioko herritarrak batuko zituen sinbolikoki, aurrerantzean. Hori da, Beribilezen ere, Errolanen heriotza eta euskaldunen oldarraldia oroitzeko ariketaren funtsa Orreagan886. Gehiegi esatea izan daiteke Etxeparek nazioa sortzeko asmo zehatza zuenik. Gehiago da idazleak giroan dagoen elementu bat beretzen duela, historia-giroan baitzegoen naziosorkuntza pil-pilean. Bi arrazoi ematen ditu Karlomagnoren ekintza militarra gaitzesteko: bata, Frantziako erregek ostikatu egin zizkien zuzenak euskaldunei: "Nabarreko hiri-nausia Moro higuinari ideki" zien; eta, bestea, "gure menditar gaizoen arthaldeer" oldartu zitzaien887. Orreagako guduaren gaia eta inguruabarrak sarritan jorratu dira euskal literaturan, euskal nortasun historikoaren mugarria izanik, gogotik kommemoratzen baita. Txikiak handia bentzutu dezakeelako erakusgarria da, eta, horrenbestez, 1886an, Arturo Campiónek Orreaga idatzi zuen. 1926an, J. M. Hiribarrenek Altabizkarreko kantua izenekoa idatzi zuen888; 1979an, Bernardo Estornés Lasak kontakizun bera paratu zuen erronkarieraz. Amaitzeko, oraintsu, Euskadiko Autonomiaren bardo nagusi den Benito Lertxundik ere kantuak eskaini dizkio diskoan889. Diskoan badira kantariaren, Garay de Monglaveren (1874ko testua), Iratzederren eta Jose Angel Irigarairen sormen-lanak Ibañetako lepoan sortutako istiluei buruz. Bada diskoan Arturo Campionen (1917) "El bardo de Izalzu" lanaren gainean egindako kanta ("Gartxot") Orreagako guduaren ingurukoa hura ere. Komiki liburua (2003) eta filma (2011) egin ditu Gartxot bardo errebelde eta zigortuaren gainean Asisko Urmenetak, beste artista batzuen laguntzarekin: Marc Armspach, Jokin Larrea, Juanjo Elordi…890 Badirudi Etxeparek tradizio jakin batean kokatzen duela bere burua, baina gehiago alderdi euskaldunera lerratuta, ezen ez frankoenera, Beribilezeko bertsioari erreparatuz gero. Eztabaidagarria izango da, noski, historiaren zientziak datuak nola interpretatu beharko lituzkeen, baina idazlearen aukera da esanguratsua hemen. Horretara, Chanson de Roland (1100) delakoan Errolan zaldun frankoa Islamaren kontra ariko zen, ez euskaldunen kontra eta arabiarren alde Beribilezen bezala. Ez da erraza jakitea zein bertsio jarraitzen duen Jean Etxeparek Orreagako pasarteari dagokionez. Deitoratzen du Orreagan zehar gudari frantsesak iragatea, bai Karlomagnorekin bai Napoleonekin. Jean Etxeparek justiziaren alde egiten du, nahiz eta gertakari historikoak benetan nola izan diren ez duen esaten. Galdera eta baldintza artean egiten ditu adierazpenak, bereziki Orreagari buruzkoan. "Egia othe da Charlemagne adostua zinutela lehentxago Moroekin? adixkidantzaz emana zuela Moroer, Zaragozarekin, Aragoniako bazterra? Moroak alderat koka zitezin Eskualerrian, Charlemagnek zuela urrarazia Iruñako hiria zaintzen zuen harresi gora? Egia balin bada, Eskualdunek bazuten zertaz izan hasarre"891. Adierazpenaren modalizazioa erabiltzen du tentu handiz iritzia emateko. Probabilitate hipotetikoa ematera baino ez da ausartzen. Positibismoaren lerroan, idazleak ez du egiatzat eman nahi funts zientifiko eskasekoa izan daitekeen adierazpenik892. Nolanahi ere zalantza guztiak argitzen ez baditu ere, hipotesiak euskaltzaleak dira eta ez bertsio nagusi konbentzionalen araberakoak. Orreagako historiaz gain, bertako kolegiatan errege nafarren zin egiteko liburua bilatzen dute auto bietakoek, gurari oso sinbolikoa; Antso Handia aipatzeak ere karga sinbolkoa izan dezake figura horrek piztu dituen interpretazio kontrajarriak medio893. Ez dute, haatik, liburua aurkituko bertan, memento horretan, lekuz aldatua baitzen894. 5.1.1.1.2. Nafarroako konkista "1521-ean, Jean d'Albret kondeak, Biarnoan, Amikuzen eta Garazin-barna Iruñarat jo zuen bere soldadoekin, hiriaren Espainiari kentzeko xedetan; bainan jinbidetik itzultzea behartu zitzaion, ederki zafratua izanik. Nabarreko erregeren alde gudukatu zen orduan Ignazio Loiolakoa. Saki bat itsusia egin baitzioten belhaun batean biarnesek, zalditik alditxar erori zen aitzindari gaztea, eta ereman zuten ordu berean Gipuzkoako bere jauregirat"895. Ignazio Loiolakoa zauritzea aipatzen duenean, deigarria da protagonista historikoen kokapen politikoa, gaur eta hemen ohikoa den interpretazioaren aldean; adibidez, Ignazio zauritu zutenak bearnesak ziren, ez Nafarroako erresumaren defendatzaile prestuak: gogoratu Amaiurreko gazteluaren erresistentzia heroikoa, eta hartaz Lauaxetak egindako interpretazio poetikoa, adibidez896. Ignazio, harrigarriki samar, nafar legitimitatearen alde ari da Beribilezen, eta ez Espainiako erregeren alde esan ohi denez, legitimitate hori Joanes Albretekoak zuela. Historiografiaren bestelako leku batean kokatua zen Etxepare897. Asko idatzita dago, gaineratu daiteke bidenabar, gaurko historiografiaren kinka epistemologikoaz, non ikuspegi anitzen irekitasuna eta osagarritasuna azpimarratzen den, baina bego oraingoz898. 5.1.1.1.3. Napoleon Errolan bezala, Napoleon ere Ibañetatik pasatu zen espedizio militarrean. Jean Etxepare historia positiboari lotzen zaio, ez antzinate urrun edota mitiko bati. Horretan Etxeparek historiografia frantses ofizialarekin bat egiten zuen899, dirudienez, nahiz eta euskal ikuspegia eransten dion: "Napoleon handiaren soldado aipatuak, zonbat etzen zuetarik eskualde hotan galdu, 1811-ko itzuli deithoragarrian! Zeren bilha zinabiltzaten ere hemen gaindi, zortzigarren mendearen ondartsurat, Charlemagnen gizonak, Roland gaizoa buruzagi?"900 Ikusten da Jean Etxeparek Napoleonen soldaduekiko enpatia erakusten duela ("Napoleon handiaren soldado aipatuak"), haiei pluraleko bigarren pertsonan zuzenean mintzo zaiela; enpatia baita Errolanen aldera ere ("Roland gaizoa"). Kupitu egiten ditu biak; beraz, bada oreka fina eta apropos bilatua euskaltasunaren eta frantsestasunaren artean. Jean Etxeparek modalizazio apreziatiboa erabiltzen du, "deithoragarri" adjektiboa erabilita, arbuioa adieraziz. Pasarte historikoa subjektibitatearen iragazkitik pasaraziko du narratzaileak. Idazleak subjektibitatea adierazten du, perpausean esandakoa balioztatatuta901. Intonazio aldetik ere, nabaria da narratzailearen inplikazioa esakunean, esklamazio-ikurra darabilela. Nabaria da idazleak modalizatzeko premia sentitzen duela, historiari buruz ari denean, adierazpide borobilegiak saihestu nahiz. Bisitan, Iruñeko hiriak oroimenak pizten dizkio idazleari Napoleonen ibilerez ere, ez baitzuen enperadoreak asmatu Espainiako politikara sartzeko ahaleginean, Jean Etxepareren ustez. Historia da subjektibitate anitzen borroka-tokia. Hala ere, Etxeparek ez du sobera barneratu nahi historiak sor ditzakeen istiluetan: "Duela mende baten ingurua, Iruñak gogor egin zion halaber Napoleon Handiari, hunek itsumenduz ezarri zuelarik Espainiako erregetzat bere aneia Joseph; bainan, xo! ez ditzagun hemen lehengo zauriak berri..."902. Baieztapen borobilak eta ziurtasuna bazterrera uzten ditu batzuetan narratzaileak, esapide leungarriak erabilita903, egia liskar-iturria izan bailiteke, medikuak bizipenez oso ondo baitzekien. Ez du urrutiegi joan nahi. Ematen du Jean Etxepare aplikatzen ari dela als ob (alegia eta) dictuma, hau da, Hans Reichenbachen positibismo logikoak predikatzen zuena, alegia, egia ez dezakegu probabilistikoki baino ezagutu behin-behineko hurbilketa bidez, beraz egin dezagun gizarte-inguruak egiten duen bezala, zinezko egia balitz bezala inguruan ontzat emandako hura904. Izan ere, polemikoagoa da Napoleonen erasoa Ibañetan zehar, Orreagako pasartea baino. Testuinguru historikoa ematea ere baliagarria izan zitekeen arren, Napoleonekoan idazleak ez du bertsiorik eman nahi, euskaldunen artean frantsestea izenaz ezaguna den fenomenoa hortik abiatu baitzen905. Napoleonek esperantza autodeterminatzaileak piztu zituen hainbat nazio txikitan, baita Euskal Herrian ere, proiektu subiranista baten bideragarritasuna aztertu baitzuen pertsonalki. Izan ere, Napoleon zen giza eskubideak aldarrikatu zituen Iraultzaren oinordeko zuzena, eta nazio txikien asmoen babeslea ustez. Gurean, hor dugu Txomin Jose Garat (1749-1833) Napoleon I.aren aholkulariaren proiektua Euskal Herri batu bat itxuratzeko. Izan ziren arinago ere antzeko saioak beste Txomin Garat (1735-1799) baten eskutik, aurrekoaren anaia nagusia, Iraultza garaian, baina hori beste haritz bateko ezpala da… Kasurako, Alemanian, Ludwig van Beethoven berak ere Heroikoa (1806) izeneko hirugarren sinfonia eskaini zion Napoleoni, askatasunen aldeko buruzagitzat hartu baitzuen hasiera batean, nahiz eta gero damutu nola jokatu zuen ikusita. Izan ere, Frantziak zentralitatea izan zuen Mendebaldeko erresumen artean, Iraultzatik hona XX. mendearen erditsura arte. Etxeparek grandeur horren zantzua ere badakar, frantsesizaeraren eta nortasunaren balantze ñabartua egiten duenean ("Gizadi guzien artean frantses gizadia badaukat lehen, bat ez baita harek bezalako adimendu erne eta bihotz ona mendezmende erakutsi izan dituenik. Nausi da bertze guziei"906). Etxepareren garaian, oraindik, Frantzia ez zen igaroa bien arteko herrialdeen munduko sailkapenera, lehen sailari ezin eutsita907. Argi eta garbi Etxeparek badu hartzaile zehatz bat gogoan; irakurle jakin batzuk ditu gogoan, eta ez ditu mindu nahi. Alde batetik, identifikatu egiten da kaltetuekin naziotasun frantses ofizial bati jaramon egin gabe, baina, bestetik, ez ditu Napoleonen aldekoak samurrarazi nahi, Napoleon eztabaida-iturria baita. Kaltetuak izan daitezke Napoleonen soldaduak; haritik tiratuz, Iruñeko biztanleak ere izan daitezke inbasioaren kaltetuak. Jean Etxepare moldatzen da hala frantsesez nola euskaldunez kupitzeko, inori irain egin gabe. Gogora datorkigu leialtasun politikoen arteko liskar hipotetiko honi buruz, Frantzian bazela bonapartisten alderdia Jean Etxepareren sasoian, Iparraldean ere erroak zituzkeena. Narratzailea erreparazio historiko bat eskatzen dabil Ibañetan. Karlomagnoren saioaz ari da luze samar, aldiz, Napoleonena kronologikoki hurbilegi dago, eta ez du "zauririk berri"-tu nahi moldakaizki aipatuz908. Oso kontzientea da historiaren ikuspegi posibleek izan zezaketen zuzeneko eragin hurbilaz, irakurleen artean. Narratzailearen aburua da inbasio ekintza horiek absurdoak direla: Napoleonek "itsumenduz" jokatu zuen, esaterako909. Espainiaren kasuan, bultzada ideologiko unitarioa areagotu egin zen espainiarrek Napoleonen inbasio-ahaleginari ustez eginiko erantzutea baliatuta (1811); atzerritarraren kontra altxatutako herri espainiarraren irudi mitiko hori ondo etorriko zitzaien talde politiko nagusiei beren interesetarako, alegia, erregezaleei zein aurrerakoiei910. Beraz, kasu honetan ere argi ikusten da historia-gertakariek duten ahalmen gogorarazlea nazio-proiektu bati buruz. 5.1.1.1.4. Frantsestea XX. mendean Esan liteke euskaldunak aparte bizi izan direla frantsesetatik Etxepareren historiografiaren arabera, baina XX. mendearen hasieran frantsesteko prozesua azkarragotu dela, idazleak onartzen baitu, eta begi onez ikusten, nahiz eta zer gogoetatua ematen dion, ari baita hausnarrean identitate anitzen auzia xuxen nola ebatzi. Horren frogatzat irakur daiteke, idazleak sumatzen duen poza Loiolako bidaiatik Iparraldera berriz bueltatzean Bidasoa igarota, nahiz eta Hegoalde abegitsuan bizi izandako une gogoangarriak ukatu ez911. Bada gogoeta bat Iparraldeko idazleen artean frantsesa izateari buruz, ez baitzegoen dena erabakia XX. mende hasiera hartan. Gogoeta hori urte haietan zabaldua zen, adibidez, Jean Barbierren Piarres eleberri Beribilezek aipatuan: "Eta gero, Eskual-Herrian ez zen lehenago kontrabandarik, zeren ez zen mugaharririk. Zertako eman dituzte muga horiek Dantxariako edo Irungo zubieri hurbil? Eskualduna ez othe da berez bere ibili behar Eskual-Herri guziko mendietan? Gure lehenagoko zuzenetarik, hori bederen ez othe ginuen begiratu behar, hori bederen ez othe zaukuten utzi behar hego-aldetik edo iphar-aldetik guri nausitu erresumek? Ez naiz batere Frantses-Herritik zeiartu beharrez ari, ama, zeren maitexko dutan Frantses-Herri handia. Bainan, behin ere ez baitiot aiphatu, ongi jakin nahia nindake, jaun erretorak zer othe dion hortaz? Kastillara batre gabe, eskualdun mendi guzietako zuzenen jabe Eskualduna! Hoi hoi loria, ama! —Zure loria eta moria guziaz hirri egin lezake, ori, gure jaun erretorak. Ametsak ez du egundaino hazi gizonik, Piarres..." [jatorrizko letra etzana]912. Badirudi Etxeparek bera bizi zela ezagutu zuela delako frantseste-prozesua, edo horrela ulertzen zaio adierazmoldeari kasu eginez gero: 1914ko gerla, modernitatea, industriairaultza… mugarri sendoak izan daitezke prozesua azaltzeko gaurko begiekin. Baina aipatua da jadanik. Areago, ezustean harrapatzen du euskararen atzerakadak daraman abiada, bai Hegoaldean eta bai Iparraldean, Beribilezen irakur daitekeenez: hizkuntza-gatazka ikusten du herrietako izenak ele biz irarrita ikusten dituenean "Nori ere gogoratu baitzaio eskuararen alderako atxikimendu-seinale hori, bigarren lerroan ezarria bada ere eskuarazko izena, eskerrak hari! Bainan, laztu nu eskuararen eta erdararen arteko guduaren ikusteak, burdinzatiño hartan"913. 5.1.1.2. Historia burgesa Kontuan har daiteke nolako eragile historikoak hartu dituen protagonistatzat Jean Etxeparek Beribilezen. Beribilezeko historia-pasarteen ardatza ez da erlijioa, ez eta monarkia ere, alegia, erresumak eta boterea funtsatu ahal zituzten instituzioak Erregimen Zaharrean, ohi zen bezala. Beribilezeko herriari batasuna ematen diotenak dira ohiturak, hizkuntza, zuzenak eta ondasunak, motibo nahiko sekularrak, burgesiaren aginpide berriaren garaikoak. Bestetik, burgesiaren hobespen ideologikoak agerian daude: protagonistak herritarrak dira eta beren kezkak, eta ez pertsonaia gorenak, mitikoak, edo idealizatuak. Demokrazia liberalaren bidean gaude. Pinturan ere antzeko ibilbidea gertatuko zen, pertsonaia sinboliko edo idealizatuak irudikatzetik igaroko baitzen paisaiak eta eguneroko eszenatokiak irudikatzera. Etxeparek euskaldunen itsasoa du gogoan kontakizunaren pasarte esanguratsu batean, Gipuzkoako kostaldean zehar autoz bidaiatzean. Hor ere, Etxeparek Amerikako itsasoaren epika gogoan duenean, euskal marinel anonimoak ditu gogoan, eta ez Elkano, Txurruka, Urdaneta edo gisa horretako kapitan-pilotu ospetsurik. Marinelen itsasaldia izan daiteke alegoria bat, autozaleen arbaso migratzaileetan oinarritua, idazleak jasotzen duena914; azken finean, pioneroen araberakoa zen Etxepareren jatorrizko familia915. Itsas-gizonez gain, Beribilezen, narratzailearen arbasotzat ditu Nafarroa Garaiko lurlangileak ere: "zuen bizi xumearen atheratzeko, zer lanak ez dituzue hemen erabili, zer nekeak ez jasan eta zonbat mendez ez, ontasunarekin batean odola utzi daukuzuen arbaso maiteak! Orai niz garbiki ohartzen zer hazta daukan, eskualde hotako hizkuntzak dakarran "garesti" hitz sarkorrak…"916. Beste arbaso batzuk dira aurreko belaunaldietako langileak ere. Ikusi, adibidez, zein diren arbasoak Zestoako herrian: "Durduza batek hartzen gitu bizkitartean, karrika luzearen harateko buruan ikusten dugularik, bere eliza apalarekin, lehengo herri zaharra. Askitto zabal emaiten du; etxeen kantoinetako nola athe, leihoen inguruetako harri pikatu beltzaan dorpeek, pareta histuek begia jotzen daukute, beratzen bihotza. Hor bizi izan ziren orai bizi direnen arbasoak, langile antzetsuagoak bere heinean, hek, oraikoak baino. Sail berari jarraikiz, ara beretan thematuz, semeak aitaren eskuan bere eskua, zendako ez dute bada ondokoek arbasoen herria toki berean ederragotuz goititu, zendako bada ez lezakete oraino goiti?"917 Arbasoak ez dira Beribilezen antzinatasun mitiko baten erakusgarriak. Adibidez, Frantzian galiarrak eta frankoak nahi zituzten erreibindikatu nazioari batasuna emateko (nos ancêtres les gaulois esamolde errepikatua). Beste eskualde batzuetan keltiarrak zituzten nahi arbaso gisa918: Beribilezen ez dago ezta lehen euskal gizonaren errebindikaziorik ere919. Kontrabandoa aipatuta ere, herritar xeheen baitan jartzen da arreta, esanez Euskal Herrian oso zabalduta dagoela ("Eskualdunik ez bide da, Gipuzkoan ere, kontrabandaz guti edo aski bizi ez denik"920). Beste sail batean, Beribilezeko narratzaileak historiaren protagonistak gogoan dituenean ere, herri xehearen aldeko hobespena bada, historia burgesaren adierazpide, hala Errolanen nola Napoleonen ekintzak aipatzean. Fokua jartzen du gudalosteetako soldadu apalen baitan, agian, Jean Etxeparek soldadu gisa sufritu zuen Gerra Handiaren eraginagatik. 5.1.2. Etxepare eta euskal batasuna Defendatuko den hipotesia da Jean Etxeparek laguntzen duela euskal batasun baten alde egiten era batera idazketa lanarekin, alegia, eskualdearen batasuna bultzatzen duela. Talde batek identitate-sinboloak, inklusio-mugak behar ditu, ez bakarrik etsaiak identifikatzea eta kanpokoei mugak ezartzea, jakina denez. Komunitate kohesiboak sortzeak errazten ditu komunitateok mobilizatzeko saioak, esan gabe doa. Eta Jean Etxeparek, oharkabe antzean bada ere, elementu kulturalak biltzen ditu, kolektibitateak identitate bat izateko: hizkuntza, janzkera, monumentuak, tradizio nazionalaren leku seinalatuak, ohiturak... Ez horiek bakarrik, paisaia ere oroigarri komunitario eta sinbolikoz josia agertzen da Jean Etxepareren begietan. Nahiz eta Etxepare polikoki engaiatuta agertu ez, ezin ukatu idazlearen desmartxak badituela antzekotasunak garai hartan Frantziako idazle erregionalistek egiten zituzten eskualde-deskripzioekin, hau da, arlo folklorikoari arreta zabala eskainita: gastronomia, janzkera, herri-kirolak… Oro har, XIX. mendeko nazioek batasun nahiko hauskorra zuten Europan: adibidez, Italia, Alemania, Espainia eta Frantzia heterogeneo samarrak ziren... Horretara, Espainian erregionalismoak oztopoak jartzen zizkion bateratze konstituzionalari921. Garai hartan, beraz, nazioak batzeko prozesuak abiatu zituzten elite intelektualek, eta prozedura jakin bati ekin zitzaion, hau da, tradizioa asmatzeari ekin zitzaion nazioa eratu nahi izan zuten lekuetan922. Estatua duten nazioetan, aldiz, lehenik mugak ezartzen dira, eta, ondotik, sentimendu aberkoia sortarazten da; nazio-eraikitze kulturala ez da lehentasun kronologikoa. Euskal Herria estaturik gabeko nazio estatu-nahia (state-seeking nation) izanik, nazionalismo kulturalaren bidea baino ez zaio geratzen, eta Jean Etxepare ere murgilduta dago garai-giro horretan; giro horretako seme, antzeko kezkak darabiltza, abertzalea ote zen igartzen ibili beharrik gabe. 5.1.3. Erregionalismoa auzo herrietan Batzuetan, kanpotik pentsa daiteke Frantzia estatu jakobinoa eta zentralista izan dela atertu gabe 1789ko iraultzatik hona, baina Frantziako kulturan eta politikan ere joera erregionalistak izan dira arlo eta garai askotan, literatura salbuespena izan gabe. Frantzian, literatura erregionalista luzaroan idatzi da, unean uneko gorabeherekin, askotan ildo politikoak egin diola itzala letren errepublikari. Alsaziarrek, bretoiek, okzitanoek eta beste batzuek hartzen izan dute eta hartzen dute gaur egun ere beren eskualde-literatura sortzeko eginkizuna928. Hexagonoko hainbat eskualdetan topa zitekeen Broussainen gurariaren antzekorik, norberaren herriko zer guztiei erreparatzekoa929. Interes horren fruitu gisa, Charles Nodier (1780-1844) erromantikoak hainbat bidaia-liburu argitaratu zituen 1820tik aurrera. Euskal Herriari dagokionez, Agustin Xahok (1811-1858) hurbiletik ezagutu zituen Charles Nodier eta beraren ideiak. Agustin Xaho lehenetarikoa izan zen euskal iruditeria erromantikoa osatzen, nahiz eta lehenago ere baziren euskaldunen irudiak izkribatzaileen artean, dena ez baitzen izan erromantikoen sorkaria kritikari espainiar batzuk horrela deklaratu arren, bide batez esanda930. Bidaia-gidak ugaritu egin ziren Frantzian XIX. mendearen hondarrean. Bidaia horien plegu erregionalista horren erakusgarria da turismo-gidek hartu zuten egitura berria: eskualdeak ardatz eta esparru gisa zituzten gidak boladan jarri ziren, Parisetiko tren-ibilbideak ardatz gisa zituzten gida zaharrak ordezkatuta. Aurreko gida zaharrek segitzen zioten Parisetik periferiara luzatzen ziren trenbide-lerro bakoitzari, argibide jakingarriak emateko bisitatu beharreko lekuez. Bestalde, automobila eta belozipedoa ugaritzen ari ziren, trena baino autonomoagoak baitziren931. Erregionalismoaren uhin berean, bidaia-literaturaz gain baziren beste kultur entitate batzuk ere Frantziako lurraldearen aniztasuna jorratzen ibiliak orduan932, adibidez, jakintzaelkarteak (sociétés savantes). Etxepareren bizialdian ugaritu egin ziren nabarmen: 1862an 204 izanik, 1921ean 915 ziren933. Euskal Herrian ere XX. mende hasierakoak dira Euskaltzaleen Biltzarra, Eusko Ikaskuntza, Euskaltzaindia… ezagunenak baino ez aipatzearren. Museoak ere ordukoak dira asko, adibidez, kulturaren beste esparru batean, Baionako Léon Bonnat pintura-museoa (1901), lekuan lekuko kultura-bultzadaren isla. Izan ere, esparru anitzetako museoak sortu ziren bertakoa ezagutzeko asmo horrekin: pinturakoak, naturalistak, etnografikoak, arkeologikoak, historikoak, eta abar, museoak baitira eskualdeko nor direnen memoriaren lantegiak, elkarteekin batera Pariseko zentralismoari erantzun nahiaren emaitza. Euskal Museoa 1922koa dugu, Baionan. Eskualdeetako nor zirenek kontrola nahi zuten inguruko zeren gainean, erdiguneko gainbegiratze eskuhartzaile estuari izkin egin nahiz. Literaturari dagokionez, Frantzian, Bigarren Mundu Gerra aurreko hiru hamarkadetan, loraldia izan zuen literatura erregionalistak. Hondarrean, Vichyko gobernuak instrumentalizatuko zuen erregionalismoa, eta onespena horrexegatik galduko zuen literatura erregionalistak, Pétain marexalaren erregimenak porrot egindakoan. Vichyk Henri Pourrat (1887-1959) idazle erregionalistaren figura bultzatuko zuen, adibidez934. Hari horretatik, Pétain mariskalaren erregionalismoak azalduko luke, hein batean, Eskualduna kolaborazionistekin lerratzea, eta, ondoren, kazetak itxi behar izatea aliatuek gerra irabazita. Bretainian ere fenomeno bera kausi liteke, baina horiek geroko kontuak dira, historikoki. Funtsean, Jean Etxepareren gizarte-ikuspegia parametro erregionalista horien barnean koka daiteke, alegia, proiektu politiko bat, zeina periferiako burgesia txikiak eskualdeko 5.1.4. "La petite patrie dans la grande patrie" Esan daiteke Frantziako Errepublika uzkur agertu dela azken hamarkadotan edozein mugimendu erregionalistaren aurrean. Ez du berretsi, adibidez, Europako Elkartean ia estatu denek sinatu eta berretsi duten hizkuntza txikiak sustatzeko karta (1992). Ukoaren azpian datza indibidualismoaren eta komunitarismoaren arteko tirabira, errepublika frantsesa komunitarismoaren aurka bermatzen dela, nahiz eta bi pentsamolde horiek liberaltzat eduki beren burua. Badirudi filosofia komunitarista gauzatzeko zailtasuna dagoela Frantziako Errepubikan, gizartea zatitzen duelakoan. Ordea, ikuspegi komunitaristak egozten dio ikuspegi liberalari gizarte-atomismora eta hustasunera bideratzen duela pertsona, inongo talde-ezaugarririk ezin izanik. Badirudi gaur egungo gizarte indibidualistan gizakiak nonbaitekoa edo norbaiten artekoa izateko premia gorria duela, Etxeparek zioen bezala ("Hainbertze mintzaien artean, bere arbasoenak jotzen zaizkon beharriak nola bihotza gozokienik. Maitatu zituen hobeki bere herritar lagunak eta bere eskuara zaharra" 938). Liberalismoak uste du gizabanakoari autonomia osoa bermatu behar diola estatuak, proiektuak askatasunez mamitu ahal izateko. Komunitarismoak dio gizabanakoak hautaketa beti egiten duela komunitate jakin baten erreferenteen barnean, ezinbestean, gizabanakoa taldean bizi baita jaiotzen denetik. Liberalek egozten diote komunitarismoari ez errespetatzea gizabanakoaren askatasuna, behar bezala bizitza-proiektuak garatzeko, eta oztoporik gabe. Liberalek nahi dute gizabanako guztiek askatasun formal bera legez izatea eduki zehatzik gabea, eta komunitaristek nahi dute, aldiz, gizabanako guztiek bizitza ona izatea (Aristotelesen eudaimonia, Alasdair MacIntyre komunitaristaren kasuan)939. Etxepareren ikuspegian Legeak garrantzia handia du940, liberalen erara, greziarren irakatsiak (paideia941) aipatzen dituela, baina euskal ohiturak irautea ere bilatzen duela euskal nortasunak biziraun ahal izateko berme gisa, Euskaltzaleen Biltzarreko mintzaldietan sarri aldarrikatzen duen bezala 1920ko hamarkadan. Jean Etxepareren ustez paideia da pertsonaeraikuntza barnekoia, ahaztu gabe taldea eta inguruko lurraldea942. Beraz, liberalismo bat bilatzen du gizakia garatzeko elkartearen ekarpena baztertu gabe; ostera, ez da ahaztu behar gaur komunitaristatzat hartutako batzuek ere liberaltzat dutela beren burua. Jean Etxeparek nahi zuen euskara bizirik irautea eta bestelako usadioek ere bai, euskararen presentzia eremu pribatura murriztu beharrean, estatu errepubikarrak egin duen bezala. Beldur zen ohitura horiek desagertuko ote ziren. Hala ere, irakurleak uste balezake ere euskal munduaren ikuspegi museistiko huts baten aurrean kokatzen gaituela Jean Etxeparek Euskaltzaleen Biltzarreko bere burulehen-adierazpenekin943, ez luke ahaztu behar medikuaren grina bizi zen gizartea alderdi guztietatik hobetzekoa aurrerakuntzaren bidetik. Gizarte-arau komun baten garrantzia azpimarratze horretan, bat datoz Jean Etxepare agnostikoaren aburuak zein Iparraldeko idazle erlijiosoek zituztenak: "Ez zaut iduritzen baditekela mundu huntan deus hanbat gizonaren bihotza hurbilagodanik hunkitzen duenik, nola baitira hiru gauza hauk: erligionea, sor-lekhua eta sor-lekhuko mintzairea. Are gehiago estekatzen da bakhotxa bere herriari eta herriko mintzaireari, mintzaire hura eta herri hura nehun ez bezalakoak direnean, nola baitira oroen arabera, Eskuara eta Eskual Herria. Zonbatenaz ez gehiago, herri hartan eta mintzaire hartan erroak barna eginak dituenean lur hunen gainean Jainkoak gizonari eman zezaken arbolarik ederrenak, erran nahi dut erlisionearen arbola?"944. Ikusten den bezala Jean Hiriart Urrutik aspalditik ikusten zuen arazoa non zegoen. Komunitatearen konpartamentalizazio antimoderno hermetikoa ezinezkoa izanik ere, gure artean urteak joan urteak etorri frogatu denez, badaude graduak. Elkarteen arteko trukea egiterakoan neurritsu joka daiteke hizkuntzaz kanpoko zeretan, Jean Etxeparek ikusten zuen bezala: ohiturak, kode moral eta legalak, autogobernu-instituzioak, erlijioa, langintzak… Hala ere, historikoki demostratu da konpartamentalizazio komunitarista hori bultzatu denean, bestelako arazoak sortu direla, honako aipu honetan irakur daitekeenez, adibidez, jarrera paternalista, eta argituen despotismoa: herriarentzat, herria gabe, "euskara "ogilandaren inguruko hesia bezala", topos ezagunaren beste agerraldi batean nabari denez: "Eta hemen erran dezadan, hortakotz dute gazeta tzarrek nehun baino kalte gehiago egiten jende xehearen artean; zeren eta jende xeheak deus guti dakielakotz, ardura errexkiegi iresten baititu gazetan irakurtzen dituen guziak; egia ala gezur, trufa ala zinezko solas edo berri guziak; nahas-mahas; oro bardin xuxen eta zuzen balire bezala. Norat ere baitago gazeta, eskuin edo ezker, irakurtzale gaizoak oro hartarat buruz har eta onar. Hortarik heldu da, parte on bat, gutartean den bezanbat itsu eta gor baita. Xuxen mintzatzeko eta bertzen erranen xuxen entzuteko, eta gero ikusteko bakotxak bere begiz, non diren egia eta zuzena, ez da halakorik nola baita sor-lekuko mintzaire hura"945. Sorlekuko mintzairaz ari da, zeinaren bitartez talde hegemonikoak irakurlegoaren ulermenari zedarriak jarriko zizkion… Beraz, hizkuntzaren biziraupenerako berebizikoa ikusten zen mugak jartzea euskaldungoaren inguruan; haatik, arazoa izan zitekeen muga horien barnean nolako askatasunak ziren posible, gizarteko iritzi guztiek beren adierazpidea eduki zezaten murrizketarik gabe. Deigarria da erlijioaren funtsa sakonki ez aipatzea Beribilezek zuzenki, zeharbidez azaleko aspektu batzuk ukitzen baditu ere: artea, erlijiosoen janzkera, apaizgaien kopurua..., garai hartako idazleek erlijioa eta euskara aipatzen baitzituzten, uztartuta. Biak ziren erremintak herria joera berritzaile ustez arriskutsuetatik bakartzeko. Erlijioak euskara behar zuen Elizak bere tutoretza iraunarazteko, sarritan aipatu denez. Aipu ezaguna berritzeko, hona Jean Pierre Arbelbideren (1841-1904) hitzak, 1895ean: "Gure mintzaiak badu oraino bertze dohain eta probetxu bat. Nola hesi hazkarra ogi-landaren edo mahastiaren inguruan, hala-hala dago gure mintzaia Eskual-herriaren eremuetan. Sineste zuzen, bizimolde on eta gure ohitura zahar guziak zaintzen eta tieso atxikitzen ditu; bainan bazterretako gezurkeria, egite makhur, aztura arrotz eta gaxtoak urruntzen ditu. Gure Eskuarak dirudi ibaia eder eta aberats bat: ez darabila gutartean ur garbirik baizen; arimetarat hedatzen ditu irakaspen eta argi frango, bainan ez tzarrik, ezen, Jainkoari esker, liburu gaxtorik ez dugu gure Eskuaran, hoberenetarik dire guziak"946. Badira kalitatezko beste idazle batzuk ere, Arbelbidez gain, garai hartakoak: adibidez, Basile Joanategi (1837-1921) eta Jean Hiriart-Urruti (1859-1915), baina beti euskal identitate konfesionalaren ildo beretik947. Sinesteetan aparte egon arren, idazle erlijiosoak eta Jean Etxepare ados datoz kezkatuta egotean Euskal Herria jasaten ari den itxuraldaketa gero eta azkarragoa dela-eta. Hor kokatzen da komunitarismoaren eta liberalismoaren arteko lehia. Etxepareren idazkietan ohiturak mantentzea garrantzitsua da948, baina euskaldunak askatasunez hautatzea ere bai, tutoretza erlijioso esklusibotik haratago, aipatu denez. Komunitarismo erlijiosoaren izenean, izaera nagusia guztiei nahita ez inposatu zekien halabeharra paira zezaketen herritar minoritarioek, Jean Etxepare bezalako pentsalari independenteen kasuan gertatu zenez. Kultura gutxituan bizitzeko eskubidea aldarrika daiteke, nahiz eta gizabanakoari garatzeko aukerak errespetatu behar zaizkion949. Horretarako, barne-zatiketaren beldurra gainditu beharko lukete estatuek, eta onartu herritarren ongizaterako plus bat izan daitekeela komunitate-eskubideak errespetatzea. Idazle honen hautuak hain nabarrak izanik eta anakronian jaustea zilegi balitz, Jean Etxepare izenda daiteke liberal komunitaristatzat gaurko filosofia kulturalaren barnean, ahaztu gabe izendapenak berarekin dakartzala hainbat eztabaida erabaki gabe pili-pilean daudenak950. Multikulturalismoaren markoan koka gaitezke, horrenbestez, adierazteko XX. mendeko gizarte bipolarizatu hartan Jean Etxeparek mantendu zuen oreka zaila, erlijiokomunitarismoaren eta estatalismo liberal errepublikazalearen artean, nahiz eta errepublikazaletasun frantsesa filosofia politikoaren ikuspegitik ulertzea beste haritz bateko ezpala litzatekeen, azkar batean esanda. Jean Etxeparek tolerantzia aldarrikatu zuen, iritzien truke librea ahalbidetzeko, idazlearen goragoko aipuan bezala, non tolerantzia definitzen duen Jainkoa ulertzeko manera desberdinak gogoan951. Idazlearen kezka errepikakorra da desberdinen arteko adostasun puntu hori, adibidez, Jean Etxeparek Piarres Lafitterekin dituen gutun-harremanetan: euskalduntasuna elkar aditzeko lagungarria bada ere, bestelako aburuak ez dira horregatik baztertu behar Jean Etxepareren filosofian: "Adierazi dautazun arren etzirela iduripen bereko, berdin zure lagun on gelditzen niz, eskuararen alde"952. Iparraldean, Hegoaldearekiko interesa ez zen bakarrik Jean Etxepareren bururakizuna; adibidez, 1931ko Euskal Estatutua frantsesera itzulita publikatu zuen Gure Herria aldizkariak956. Badugu, Iparraldean bertan, fobia nagusitzearen adibidea Hegoaldeari buruzko iruditerian, euskal sektore batzuetan. Beribilez agertu eta urte gutxira, Espainian Gerra Zibila piztean 1936an, ikusiko da nola taxutu zuten Iparraldeko sektore batzuek Hegoaldeari buruz zuten iruditeria. Hegoaldeko errefuxiatuak onartuak ziren ala ez Iparraldean, sektore ideologikoen arabera. Piarres Lafittek eta bere laguntza-sareak abegi ona egin bazieten ere, Eskualduna kazetaren inguruko (Ibarnegarai ahalduna bereziki…) sektore kontserbatzaileagoek ez zituzten begi onez ikusi, Frankoren "gurutzadak" asmo kristau positiboa zuelakoan. Beraz, agerian dago iruditeriaren alderdi ideologikoak nolako ondorioak dauzkan mementoko politika-jokabideetan957, eta, alderantziz, elkarreragina baita bion artean. Baina filia zena fobia bilakatzea Beribilez eta geroko kontuak dira, nahiz eta kronologikoki hurbilak izan. Jean Etxepare 1935 hil zen, ez dugu jakiterik zein izango zen beraren jarrera auzi hauetaz: badakigu bihotzez bakezalea zela, 14ko gudu negargarria soldadu gisa ezagutua. Beste gai komun bat da turismoa, Bidasoaren bi aldeetan. Horretan, Jean Etxepare Hegoaldean ikus dezakeenari adi dago. Aipatu den Donostia berriaren izaera kosmopolita eta friboloa arbuiatzeari buruz, esan daiteke Jean Etxeparek ez duela turismoa ukatzen osotasunean. Jean Etxeparek turismoaren kalitateaz ohartun da, eta badaki zer baldintzatan izan behar duten egiturek turismoa sustatzeko: "Espainiako olioa berez-bere ona da, hoberenetarik; urrinari gizonki edozoin jarria zaioke zortzi egunik barne. Bertzerik da garbitasun-eskasa: huntaz etzuten dengutieneko axolarik hemen-gaindi, lehen. Mahain-gainak okaztagarriak zituzten, jatekoak hautak zituztelarik eta gogaindigarriki nasaiak. Ez niz, bertzeak bertze, orhoit janik nihun eskualde hotan bezalako saltsa onik. Ikasi duketela garbitasuna geroztik hunat, ez dut bizkitartean dudarik. Lurraren ipar-aldeko atzerritar hanitz baitzabilkion ikuskari, diot ahoan bilorik gabe Lapurdi aitzinatuago izan dela bethi garbitasunean"958. Beraz, filia da Beribilezek adierazten duen iruditeria definitua izan den bezala. Ez da iruditeria hori, Hegoaldearekiko neurri gabeko miresmen akritikoa, alegia, mania deitzen duena Daniel-Henri Pageauxk. Etxeparek adieraziko ditu noiz hobespenak noiz gaitzespenak bideko elementuei buruz; batzuetan Hegoaldean ikusi dituen elementuak goraipatzen baditu (Gipuzkoako sarrera…), beste batzuetan ez horrenbeste (adibidez, ostatuak); aldiz, inoiz ateratzen da Frantziako elementuen alde (arkitektura gotikoa), eta baita Espainiako zeren alde ere (olioa…). Beraz, ikuspegi autonomo eta kritiko samarra du, iritzia ematerakoan distantziak hartzen dakiena objektibitate baten atzetik. Askotan, aldiz, Bestearen bila joatea izan daiteke ihesbidea, alegia, norberak bizitokian faltan duenaren atzetik abiatzea, liberazio bat ohikeriaren kontra: "Se parte para cambiar, renovarse: uno se aleja de sus propias costumbres para que muera una parte de sí y al mismo tiempo para permitir que nazca una nueva"959. Bidaia Beribilezen da lekualdatze bat, arnasberritzea, itogarria izan daitekeen gizarte bati aurre egiteko beste modu bat; ezagunak dira idazleak zituen desadostasunak inguru monolitiko harekin, eta bere buruari jarri behar zion autozentsura egia izendatzen zuenaren kausaz: "Aire onak bizkortzen ez othe dauzkigunentz ere gure beribilak? Erasia gogorrean lotu zaizkigu, behinik behin, bideari. Motorren joite azkarrak indartzen gitu guziak. Bagoazi gaztetuak hamar urthez, dena begi, dena beharri, gogoa arin. etxeaz, ez gure egitekoez, ez herritarrez, ez ahaideez, ez gira gehiago orhoit. Bertze kezkarik deus ez dugu buruan, Loiolaren ikustea baizik"960. Idazlea abiatzen da Hegoaldeko probintzietara askatasun bila. Bidaian zehar agertzen da Iparraldeko eta Hegoaldeko nortasun bien kinka. Mediku euskaltzaleak ez daki oso ondo zeren bila doan, baina present du espirituan euskal nortasuna jokoan dagoela. Joko horretan idazleak duda-mudak ditu, nabaritzen baitzaio izaera bat definitzeko premia, hala frantsestasunaz nola euskaltasunaz, bidaia sufrikarioa ere izan baitaiteke bilaketa horretan961. "Ez dira ere ixtorio gose, ene mahain-lagun maiteak. Geroago bakanago emaiten dautet elhe. Bitartean, ni, ororen gidaria, ene kontzientzia azterzearekin ohartzen niz zoin erho izan naizen eta izan giren oro, egun. Urriki handi batekin, eta huts beretan berriz ez erortzeko xedearekin, egiten diotet aithormena. (…) Zonbat goxoago ere ez litazke holako harat-hunatak, mendiez haraindiko gure haurride zonbaitekin egiten baginu ezagutza, hek ordainez gure ikustera ethortzekotan noizean-behin"962. Idazleak identitate berri baten printzak antzematen ditu Bidasoaren bi aldeetako euskaldunak zubiak eraikita, elkarrekikotasun baten barnean: "la partida como abandono de lo viejo para buscar una nueva identidad es una metáfora frecuente de la literatura, y no sólo de la estrictamente hodopórica"963. Ikusiko dugu, bidaiaren aitzakiarekin, Jean Etxeparek jatorrizko Kanbon egin ez zitzakeen gogoetak egiteko aukera baliatzen duela Beribilezen. Kontuan izanik idazlearen pentsamolde librepentsalaria, espero izatekoa da bidaia izatea ihes-balbula baten gisakoa, sentitutako iritziak kanporatuta kontakizun batean. Nortasun "berri" horren isla da, gure ustez, egiari hurbiltzeko idazleak duen modu karakteristikoa. Nabari da Jean Etxeparek prozedura maieutikoaren antzeko zerbaiten bitartez egiaren alderdiak agertzeko aukera baliatzen duela, honako hauetan, bederen: jesuiten kritikaren kasuan, frantsestasunaren kritikaren kasuan, Donostiako hazkundearen kritikaren kasuan, sineskeriaren kritikaren kasuan (herri-sineskeriak). Idazleak iritzi kontrajarriak adierazteko askatasuna hartuko du, nahiz eta iritziok politikoki zuzenak ez izan. Batzuetan bigarren mailako pertsonaiak erabiliko ditu; beste batzuetan zuzenean jardungo du: hala ere, bidaiak ematen dio pentsamendua trabarik gabe idatziz jasotzeko askatasuna handixeagoa, baliatuta Hegoaldeaz ari delako estakurua. Heterodoxia horretaz zerbait sumatu zuten Luis Villasantek eta Piarres Lafittek kritikari erlijiosoek liburuaren kritika ideologikoa egin zutenean, idazlearen bizi-giroari buruzko atalean azaldu den bezala. "viajar es un acto potencialmente subversivo: todo viaje no puede ser otra cosa que la negación de la anterior visión del mundo y de su geografía física y humana"964. Guztiarekin ere, Jean Etxepareren bidaia programa jakin bati jarraitzen zaio aukeratzen dituen itemetan, eta, maiz, item horiek jasotzen duten trataeran. Horrek ez du kentzen tonu askatasun aipagarria pasarte polemista batzuetan. Esan al liteke Etxepare polemista delarik, polemikoa ez duela izan nahi? Polemikoa ote zen beste kontu bat da. Ur Apalategiren artikulu baten oihartzuna eginez, aipa daiteke Jean Etxeparek Euskal Herriarekin nolako harremanak dituen, irudikatuko bagenu lurraldea subjektu erromanesko gisa965. Ezin ahaztu Beribilez ez dela fikzio-lana, baina esan daiteke Euskal Herriaren irudikapenean nagusia dela harreman afektibo positibo bat memento gozoak ez dituena ahazten, nahiz eta zenbaitetan desadostasunak saihestezinak izan. Alde batera, liburuko aitzin solasean aipatzen den bezala, Piarres Broussainen erara. Ezin ahaztu, gainera, abuztu erdialdeko bidaia dela, oporretakoa, nahiz eta arazo serioak ere ukitzen dituen. 5.2. Euskararen gene errezesiboa Euskaltzaleen Biltzarra zen euskara bultzatzeko elkartea, Iparraldea helburu sortua XX. mendeko lehen urteetan966. Jean Etxepare Euskaltzaleen Biltzarreko burulehena izan zen Beribilez argitaratu aurreko hamarkadan. Biltzarrari bultzada ederra eman zion, elkartearen ekimenak biderkatu egin baitzituen. Idazlearen kezka nagusia izan zen hizkuntzaren egoera soziolinguistikoa, avant la lettre, hizkuntzaren hala corpus, nola status plangintzan saiakerak egin baitzituen: euskara eginkizun jasoetarako gaitu nahi izan zuen estilo landuaren bitartez, eta hizkuntzaren zabalkundearen alde egin zuen, idazle gazteen sariketen eta hainbat ekimenen bitartez. Hori dela eta, ez dugu baztertuko errepaso soziolinguistikoa egitea Beribilez ikertzean, euskararen gainean ematen dituen ikuspegiak jasota ideario baten erakusgarri. Horretara, ez dugu gehiegikeriatzat jotzen esatea Jean Etxepare eragile euskaltzalea izan zela, zituen burubide intelektualek ez baitzioten galarazten gizarte-ekintza euskaltzaleari oratzea, aitzitik, Jon Casenavek tesian maisuki erakutsi duen bezala. 5.2.1. Gizarte-kohesioa Garrantzitsua da hizkuntza batek sortzen dituen gizarte-sareen ehuna, ez da, beraz, harritzekoa euskararen sare horretan Jean Etxeparek lagun euskaltzaleak izatea. Loiolako Santutegiaren bisitan, euskarak erraztu zizkion harremanak aspaldiko bisita batean ezagututako apaiz batekin; apaiz "soin gabe"-arekin dituen harremanok ez dira irudimen literarioaren esparrukoak baino, gertakari errealetatik urrun. Susmoa dugu apezñoa Piarres Lafitte Etxepareren lagunaren errainu bat ote den. "Han, ezkaratz-barneko athe hartan, ene lehenbiziko ikustaldian zitzaitan bada agertu apez-jauntziarekilako gizon ttipi gaztesko bat, Jesuita batendako hartu nuena. Eskuaraz galdegin nion jauregiaren ikuskatzeko baimena; eskuaraz zaundan erantzun. Trebe jarri ginen ordu-beretik elgarrentzat. Guti haztatu dut ene bizian harena bezalako lañotasunik; eskualdun aneia batena zen, gainera gizon handizki argitu batena, fedezko khar ezti batek berotzen zuena eta sarkortzen orozbat"967. Hiztegi Batuak honela dakar lañotasun hitzaren adiera bat: "iz. Lañoa denaren nolakotasuna. Ik. tolesgabetasun. Lañotasunez mintzatuz. Bihotz guztiak betetzen ditu bere lañotasunaz". Esan dezagun zergatik Loiolako apeza Lafitteren irudikoa begitandu zaigun. Gorpuzkeraz, apezñoa bezala Lafitte ere ez da oso garaia, eta bai, aldi beran, Etxepare baino gazteagoa. Bien artean dituzten solasen gaiak ere bat datoz errealitatean eta Beribilezen, adibidez, adimenaren eta bertutearen arteko lehiarena, Jean Etxepareren polemika-gai kutunetatik bat ("[apezñoak] gizon handizki argitu baten [lañotasuna zuen], fedezko khar ezti batek berotzen zuena" [gure azpimarrak]), beste atal batean aipatu denez. Esan behar da Jean Etxepareren eta Piarres Lafitteren harremana paradigmatikotzat jo daitekeela euskal idazleen artean, euskara baita iritzi kontrajarriko eragile biok elkartzeko lekeda, dituzten ezberdintasun ideologikoen gainetik. Izan ere, Beribilezeko narratzaileak desadostasunak ditu apezñoarekin, Ignazio baitan fedearen garra nagusia ote den eztabaida horretan. Apezñoa baiezkoan dago; Jean Etxepare, ezezkoan; hala ere, ez da makurrik bion artean: "Ez da gutiago egia, diot ixil-ixila ihardesten, Ignaziok nahi ukan zuela bere lagunek eta ondokoek gazteriari erakats zitzaten, ez bakarrik Elizaren erakaspenak, bainan oraino zuzenki eta ontsa bizitzeko behar diren jakitate mota guziak. Ez balitu berak jastatu bederen ukan, nundik zukeen bere laguner hainbertze arthamendatu erakats zitzaten? Atheratzen gira adixkide halere sakristiatik, biak"968. Bi euskal idazle hauen harremana elkarren arteko abegi onaren ispilua da. Abegi on horren abaroan izan zuten posible jarrera kontrajarriak aztertu ahal izatea. Jean Etxeparek sofritua zuen euskararen komunitateak hiztun bakoitzari ezarri nahi zion uztarri ideologiko uniformizatzaile itogarria. Pierres Lafitteren eta Jean Etxepareren harreman intelektuala eredugarria da, irekitasunaren eta ideia arrotzei sarrera egiteko jokabide baten erakusgarria. Jean Etxepareren lorpena da euskal komunitatea anitzagoa bihurtzea, eta tolerantzia ideologikoaren kausa bultzatzea, adibidez, Jainkoaz ari dela: "Guhau barne, bethi egiten eta desegiten ari den Izaite bat ikusten dut nik, bertzerik deus ez. Hogoi-ta-hamazazpi urthe badu bermatzen nizala, eskualde guzietarik, nahiz jakin Izaite hori zer den bere baitan. Eta lehenbiziko egunean bezain zozo niz. Izaite horren mamiaz argi gehiago badutela uste dutenak, hala nola bigarren Izaite bat gainera ikusten dutenak, hunen mamirat bertzearenerat baino gehiago sartu gabe, batzu ala bertzeak uzten ohi ditut bere alde -inguruka, azpiz edo oldarrez lotzen etzaizkitanean. Sineste guzier, zinezkoak direlarik, begitarte on egiten dut"969. Jainkoaren inguruko eztabaida zegoen laikotasunaren eta konfesionalismoaren arteko tirabiren erdian, Frantziako historiaren une gori haietan, non estatua eta Eliza elkarri mokoka zebiltzan. Aipagarria da, era berean, Jean Etxeparek bizitzan zehar izan zuen egiaren aldeko ausardia, euskaraz bizi zen komunitatea inarrosteko beste kuraia izan baitzuen: "Le courage est ici un courage de déplaire, de décevoir l´attente de l´autre, ou du moins de démentir, au nom de la vérité, ce que les autres attendent de notre personnage. Autant le lâche se montre soucieux, en comblant cette attente, de Euskararen mundu homogeneizatu horregatik ere, idazle honentzat garrantzitsua da euskarak duen ahal kohesibo atsegina, adibidez, Ignazioren etxeko sukaldean euskaraz idazki bat aurkitzean: "Mailak tarrapatan behereraino jautsi gabe, baratzen niz ezkaratzari so. Bat-batean paretan thindatu hitz batzuek jotzen dauzkitet begiak: eskuaraz dute jakinarazten hau dela San Ignazioren sor-etxea. Eta atsegin zait, atsegin handi, eskuaraz baitira. Doidoi, etxearen erakuslea eskuaraz mintzatu izan balitzaiku eskualduner, atzerritarrentzat idukiz erdara, orhoitzapen hobea baizik ez ginuken beiratu, hemen iragan minuta ezin-ahantzizkoez"973. Kohesioa sortzeaz gain, euskara atsegina da, eta oroitzapen onen iturria. Bestalde, idazleak aipatzen du euskarak premiazkoa duen konpartamentalizazioa, edozein hizkuntza txikik bezala974. Joshua Fishmanen soziolinguistaren ustez, hizkuntza gutxituek harremanak doitu, neurtu eta pisatu egin behar dituzte kanpoko hizkuntza-eragile anitzen aurrean. Garrantzitsua da hizkuntzaren barneko harremanei eustea, hizkuntza komunitateaz kanpoko gizartearekiko harreman araugabeek hizkuntza gutxituaren biziraupena kolokan jar baitezakete. Horrela jokatu dute, urrutiago joan gabe, Quebecen frankofonoek anglofonoekiko. Konpartamentalizazio autobabeslearen gaia behin eta berriz agertzen da, Jean Etxepare Euskaltzaleen burulehen zela ondu zituen hitzaldietan 1920ko hamarkadan. Euskaldungoaren barne-kohesioan hizkuntza muntakoa izanik ere, ez ditu gutxiago prezatzen orduko euskal kulturaren bestelako osagaiak: pilota-jokoa, etxe-arkitektura, altzariak, jantziak… Aukera positiboa dagoenean, pozgarria zaio Euskaltzaleen Biltzarreko burulehenari euskal herriak (kasu honetan, Baigorri975) ez kanbiatu izana eta lehenean irautea urtez urte ("Nola zelaiko laborantza, nola mendietako hazkuntza, halaber karrikako bizitzia gelditu da berdintsu"). Haatik, Jean Etxeparek ikusten du bizitza tradizionala era berrietara moldatzeko premia, eta kontraesankorra eman dezake. Konturatzen da, adibidez, antzerkiak jendea erakartzen duela eta badoala ikustera ("Beha nola doan jende xehia trumilka hirirat, teatre arrotzetarat"976). Euskaltzaleen Biltzarreko burulehenak proposatzen du antzerkia bultzatzea, pilotaz eta musaz gain, euskal jendeak bestelakorik eskatzen duelakoan: "Gure ohituretan sar dezagula teatria ere, eskuarazko teatria"977. Aldeak alde, orduko kinka bera du gaurko euskaldunak gizarte ekonoteknologiko honetan. Hizkuntza txikiek globalizazioaren sasoian ezin ireki ditzakete ateak parez pare ezer ez balitz bezala, hondamendia bailitzateke. Hari horretatik, AEBn bada Amish izeneko erlijiotalde aleman-hiztuna, zeinak kanpokoekiko harremanak zorrotz ebaluatzen dituen, bere hizkuntza eta ohiturak ez galtzearren ingeles-itsasoko ur handietan. Beharrezkoa da, era berean, euskarak funtzio batzuei eustea, nahiz eta beste esparru batzuetan hizkuntza handiei lekua aitortu behar. Horrek dakarkie hizkuntzei konpartamentalizatzeko premia. Joshua Fishmanek proposatuta, beste danbor-jole bati jarraitu beharko gintzaizkioke, ohiko negozio-bideak baztertuta, ekonomiaren arlo erabakigarriari gagozkionean978. Ohituta baikaude business as usual ingeleseko erranairuaren arabera jokatzen, alegia, ekonomiaren betiko moduan jokatzen, hizkuntzarekin ezer gertatuko ez balitz bezala. Ostera, beste kuku batek joko liguke, dirudienez, beste danbor-jole bati jarraituko bagintzaizkio, hizkuntzaren atzerakadari buelta emateko. Jean Etxepare saiatu zen aurrerakuntzaren aho biko ezpata horrekin lehiatzen. "Olerkia" deitu zion indar ekonomikoen eraginkortasun ahalguztidunari itzuri egiteko sinboloari. Olerkiaren izaera dela eta, Joshua Fishmanek dio hizkuntza gutxituko gizakien kasuan nortasun konplexuagoa sortuko litzatekeela, nortasun eleanitza, aberatsa kulturaren alorrean (literatura, artea, musika), hori bai, ahaztu gabe nortasun globala ere aberatsa izan daitekeela. Asmoa du ez izatea, ez hizkuntza-deterministak, ez eta ekonomia-deterministak, baizik eta, hor nonbait, bi muturren arteko orekan aritzea. Ikusi beharko non ezarri mugarriak. Joshua Fishmanek dio hizkuntza biziberritzeko eta, aldi berean, ekonomia garatzeko saioan ezinbestekoa dela autodiziplina gizaki helduen sailean, eta haurrak arduraz arteztea, ordaindu beharreko bide-sari gisa. Komunitate gutxituak osatuko luke Gemeinschaft gisakoa, hau da, aurrez aurreko eta tokiko harremanak bultzatuko lituzkeena, komunitate ahaidetasunean oinarritua. Badira horrelako planteamendu komunitaristak onartzeko arazoak Hexagonoan, aipatu denez. Hizkuntzaren biziraupena dela-eta, Jean Etxeparek ez ditu ahantziko Lehen Mundu Gerrako mobilizazioaren ondorioak Euskal Herrian. Ezaguna da Lehen Mundu Gerrak nola bultzatu zuen Frantziako populazioaren kohesioa areagotzea, euskal nortasunari iraun ahal izatea zailduta. Frantsesa hedatu zen soldaduen artean, higikortasun geografikoak ekarri baitzuen eskualde-hizkuntza ezberdinekoen arteko harremana frantsesaren hegalpean979. Jean Etxeparek bizi izan zuen Gerla Handi latz hori, eta ohartua zen beraren ondorio linguistikoez 1927an, Beribilez idatzi baino hiru urte lehenago, beraz, idazlea heldua zela. Beheko aipuan argumentatiboki itzulikatu nahi du soldadugoari aitortu ohi zaion balio hezitzaile uniformizatzailea, alegia, mundua zabalago ikusteko leiho irekia izatea: "Lau urthe luze etsigarriz, eskualdun soldadoak ibili ziren ez dakit zonbat gizaldietako soldadoen artean. Bazter hanitz ikusi zuten bertzalde, zerbait ikasi ere ba. Xokoan egoiteak uzkurtzen du; atheratzeak ernatzen, argitzen, emaiten bekokia. Alde orotarat behatuz, eskualdun gizona ohartu zen bazela gizonez gizon bertzeak bezenbat, Eskual-herriak etzuela bertze nehongo tokiri zorrik deus. Hainbertze mintzaien artean, bere arbasoenak jotzen zaizkon beharriak nola bihotza gozokienik. Maitatu zituen hobeki bere herritar lagunak eta bere eskuara zaharra. Ikusi zuen, ikasi eta gogoan barna sartu bertze gizadiak zoin minki ziren atxikiak beren mintzaiari. Jakin zuen hunen zaintzeko, apaintzeko, edertzeko, aberasteko, hedatzeko ahal bezanbatean, bazituztela gizon bereziak. Ohartu zen mintzaia dela herrialde bat mendez mende xutik daukan zangoa eta erakaspen guzien mihizko bidea, mintzaian dagola herrialdeko zuhurtziaren bilduma, askotan inprimaturik aitamen eskutik haurretara dabilana"980. Azpimarragarria deritzogu euskarari errekonozitzen zaion atxikimendua gozotasunarekin eta maitasunarekin lotua egoteari, ahaztu gabe edozein balizko gutxiagotasun- konplexu baztertzeko asmoa. Maiz ari da Jean Etxepare horretara Euskaltzaleen Biltzarreko hitzaldietan, euskaldunaren autoestimua zaintzen. Euskararekiko sentimendu horiek positiboak izanik ere guztiz gerla-garaian, esan liteke euskara dela lerratua afektibitatearen alorrera, arrazoiaren alorrera baino. Dakigunez, Argien mendetik datorren arrazoia da positibismoari bidea ireki ziona, eta aurrerakuntzaren optimismoa piztu zuena XX. mendeko hondamendi belikoetara arte. Aipatzen du zuhurtzia Jean Etxeparek; inprenta aipatzen badu ere, ez da zaila zuhurtzia herri-jakintza tradizionalarekin lotzea (esaera zaharrak, arbasoen esperientziari lotutako aholkuak, komunitatearen ohiturak...), filosofiaren eremutik aparte. Haatik, beharrezkoa ikusten du ahalegina egitea, arrozteko arriskua duen euskaldunaren duintasuna bermatzeko, zuhurtziaren apologia eginez. Bestetik, ikuspegi antropologikoa baztertu gabe, baina filosofia positibista batekin koherente, Jean Etxeparek euskara jaso baten premia ezagutarazi nahi die mintzaldi honetan, urtero biltzen ziren Euskaltzaleen Biltzarreko entzuleei, nabarmenduz elite baten eta produkzio kultural sistematiko baten beharra, euskarak irakaskuntza formaletik eta ofizialtasunetik at, kili-kolo biziraun behar zuela memento hartan. Jean Etxepare Iparraldeak bizi zuen eraldaketa gero eta azkarrago hartan, helmenean jartzen zitzaizkion helduleku argumentatibo guztiei oratzen die, euskararen atzerakada gelditzeko ahaleginean. Ikusten dugu idazlea nortasun etnolinguistikoaren bila erne. Jean Etxeparek bidaian zehar belarriak erne dauzka euskaldunak non aurkituko; baten bat aurkitzen duen bakoitzean iruzkina idatziko du, egoeraren araberakoa. Donostian, adibidez, euskaldunak gutxiengo bihurtu dira. Hori ez zaio laket Jean Etxepareri, "metaka sartzen den atzerritar"981 jende oldea, kasinora, hondartzara eta denbora-pasetara emana baita. Udako hiria izateak kentzen dizkio euskal nortasuna eta prestutasuna Donostiari. Ikusiko da jarraian nola interpretatzen duen Jean Etxeparek euskal nortasuna eta identitatea, odolaren sinboloa erabiltzen duenean. 5.2.1.1. Odolaren sinboloa Euskaltasunaren eta euskaldunen bilaketan, narratzaileak euskal izaera adierazten du odolaren sinboloarekin testuan zehar, erakutsiko denez. Haatik, arinago, komeni da odolaren sinbologia unibertsalari hein batean erreparatzea testuinguru honetan, Beribilezeko sinboloaren esanahia hobeto ulertu ahal izateko. Sinboloa da, jatorriz, bi gizaki elkartzeko bertutea duen objektua. Jatorriz, izan daiteke bitan hautsitako objektua; pertsona bakoitzak zati bat gordetzen du, eta berriz ere bi zatiak batzean pertsonek berritzen dituzte elkarrekiko abegi iragana, zorrak, adiskidetasuna… Hori da sinboloa, izatez. Sinbolo bereziak dituzte garai bakoitzak eta talde bakoitzak, elkartzen baitituzte gizakiak, hizkuntzaren arartekotasunik gabe. Horretara, talde baten sinboloak ezagutuz gero, taldera sartzeko aukera dago. Garrantzitsua da ezagutzea sinboloek duten oihartzuna talde bakoitzean, talde horretako sinboloak behar bezala ulertzeko; esaterako, behiak oihartzun desberdina du hinduaren gogoan, eta harakinen gogoan982. Kulturetan zehar, odolak sinbolizatzen ditu suari, beroari eta biziari itsasten zaizkien balioak, eguzkiari ahaidetasunez lotuak. Balio horiek dira ederra, noblea, emankorra eta jasoa den guztia. Horrez gain, odola biziaren eroalea da. Batzuetan da sortzearen (generation) iturburua983. Medikuaren ikuspuntuak euskaldunen fisiologia deskribatzen digu, Donostian ikusiaren arabera. Medikuaren ikuspuntu bera atzeman daiteke Garro baroiak proposatzen duen "euskal bazkaria" aipatzen duenean, hain zuzen, euskaldunak duen aldartea jan eta gero zehaztean. "Supazter-xokoko azken solasa, hau izan zuen ene alderat jaun baroinak: —Orhoit hadi, nik erranik: eskualdun bazkaria bezalakorik ez duk. Harek bakarrik dik egiten eta uzten gizona dena odol, dena ginarri, dena zain"992. Badirudi Jean Etxepare baitan odola nortasun etnolinguistikoa adierazteko beste hitz bat dela. Adibidez, nafar-odola kolokan ikusten duenean, euskara galdu arau: "Hôteletik athera baino lehen, egiten ditugu bi solas etxekanderearekin. Berekin ditu, sahetsean, alabak. Doniane-Lohitzuneko komentu batean egonak dira askitto luzaz. Hiruek, bai amak, bai alabek, mintzatzen dute eskuara. Hemen bederen bizi da orainokoan nabartar-odola"993. 5.2.1.2. Odol nahastea Esanguratsuak dira guztiz Etxepareren hitzak naziotasunaz egun osoko ibilaldiaren amaieran, bidaiariak gauez Iparraldera bueltatzen direnean. Etxeparek gorputzaldi ona sumatzen du euskal odola Frantziako odolaz ere nahastekatua sentitzen duenean, "osagarrizkoa": Menditik bulharretarat heldu zaikun aire sendoari hautemaiten diot, Frantzia guzitik harekin nahastekatzera jina, halako hazkurri arin, haztarik gabeko zer bat, osagarrizkoa hargatik, odoleratzeko gure lehenbiziko arbasoek etzuketena" [azpimarrak gureak dira]994. Irakur daitekeenez, bihotza euskaltasunari dagokio, burua frantsestasunari. Orain arte egin ditugun irakurketaren sintesi gisa995, erabilgarria iruditu zaigu zerrenda bat paratzea taula moduan, adierazteko Jean Etxeparek zuen dilemaren inguruan iruditeria osatzeko. Sentimenduen alorrean mugitzen da euskal herrizaletasuna. Euskarak posible egiten du adiskidetasuna sortzea hiztunen artean. Euskarak taldea osatzen laguntzen du. Aldiz, arrazoiaren inguruan mugitzen da naziotasun frantsesa: arrazoiak sentimenduak artezten ditu. BIHOTZA ARRAZOIA Euskal Herria Frantzia Eremu pribatua Eremu publikoa Naziotasun etnikoa Naziotasun boluntarista Arbasoak Haustura generazionala Erlijioa, ohiturak Hitzarmena Gizarte-loturak Sormena Humanidadeak Zientziak Ama-hizkuntza Hizkuntza ofiziala Pío Barojak ere diskurtso propioa du kinka hau tematizatzeko. Beraren ustez kristautasun semitikoa azken euskal hondar paganoak zapuzten ari da, zoritxarrez. Horren harira taxutu zuen Jaun de Alzate (1922) euskal giroko eleberri sinbolikoa997. Gure ustez, Etxepare bilaketa batean ari da, zeinaren bitartez galdetzen dion bere buruari balizko identitateaz. Eboluzio baten barnean ari da gogoetan, leialtasun bi dituela: Euskal Herriarekikoa osotasunean hartuta, batetik, eta, bestetik, Frantziarekikoa998. 5.2.2. Diglosia eta hizkuntza-ukatzea XIX. mendean eta XX. mendearen hasieran nabarmen egin zuen atzera euskarak Nafarroa Garaian, eta belaunaldi arteko transmisioa huts egiten hasi zen Iparraldean berean. Jean Etxepareri fenomeno deigarria zaio, haren erakusgarri bat Nafarroan ikusi zuenean. Bidenabar, esan daiteke, Etxeparek fenomenoaren ale banaka batzuk ezagutu bazituen ere bere garaian, Iparraldean gaur egun belaunaldiz belaunaldiko transmisioa etenda dago999. Jean Etxepare kezkaz betea zegoen, geldigaitza iruditzen zitzaion prozesu haren aurrean. "Badihardukot bizkitartean nolazpait, ez aise. Oihan-aldeko etxetiar-etxean dabilkit, ilhun, gogoa: nola mirakulu ehortzi dukete han gazteek amaxoren mintzaia? Ezin dezaket asma. Emazte xahar haren beraren hobena izan behar dik, zait azkenekotz gogoratzen. Erdarari emana zikeian aspalditik etxean bere mihia, eskuaraz ari bazian ere auzoekin... Badiagu holako, zorigaitzez, bazterretan. Lapurdin berean etxetiarsa gazte batzu hasiak ditiagu haurrari ohakoan frantsesez mintzatzen, estakurutzat emanez eskuara ez dela deustako! "Ama" baino aditu nahiagoz "maman"!"1000 Konstatatzen du afektibitatearen arloan ere frantsesak esparruak irabazten zizkiola euskarari, hau da, haren funtzionaltasunaren azken gotorlekuan, arrazoia berezitasun frantsesa baitzen oroz gain neoklasizismotik aurrera, hain zuzen. Erromantizismoak, berdenboran, sentimenduak hobesten zituen, XIX. mendean, amaren irudi samurra tarteko zela. Bestalde, Jean Etxeparek euskararen eta erdararen arteko gatazka linguistikoa ere begiz joa zuen: "Ibañetako lepotik hunaratekoan, ohartu niz bertzalde herri bakotxak baduela bere etxeetarik bateko aitzin-paretan burdinazko-plaka xuri bat: huntan beltzez thindaturik herriaren bi izenak, bat erdarazkoa, bertzea mendeen mendez herritarrek ahoan zerabilaten eskuarazkoa. Nori ere gogoratu baitzaio eskuararen alderako atxikimendu-seinale hori, bigarren lerroan ezarria bada ere eskuarazko izena, eskerrak hari! Bainan, laztu nu eskuararen eta erdararen arteko guduaren ikusteak, burdinzatiño hartan. Nabar-Goitin galtzen ari da eskuara. Beiratuko dituztenez herrien eskuarazko izenak, nago. Ikusi ditugun plakañoen gainean, baditake, bainan mihian eta bihotzetan?... Badute segur nun berma Iruñako eskualzaleek. Moroak aizkatu zituzten nabartarrek. Ez ahal ditu balinba ithoko gaztelarren erdarak? (…) Beribiletarat! Ene ustez, Nabar-Goitiko mugarat helduak izanen gira laster, Gipuzkoako eremuetan sartzeko"1001. Euskararen guduan, Jean Etxepare galerak zenbatzen ari da, ez irabaziak, eta ilunduraren mamuak harrapatua izateko arriskuan ikusten du bere burua; baina Jean Etxeparek bazuen proiektu euskaltzale bat gogoetatua Euskaltzaleen Biltzarrean egikaritu nahi izan baitzuen helburu zehatz eta doiekin. Autoek salbatzen dute Jean Etxepare, auto modernoek eskaintzen duten babesak. Belaunaldiz belaunaldiko transmisioaren gainean sakonduta, Iparraldean bazegoen euskaldun irauteko dei setatia, elite euskaldunen aldetik. Idazle batek baino gehiagok irrigarritzat, are arbuiagarritzat, jotzen dute euskaldun xehe frantsestu gurakoa1002. Adibidez, Baionara era berriak ikastera doan nekazal andrearen kritika da Jean Pierre Iratxeten (19211991) Antton (1946) eleberri kostunbrista1003. Emakume hiritartu baten kasua aipatzen du Jean Pierre Iratxetek. Gaitzesgarritzat dauka andrazko baten dagokion herronkatik ateratzeko asmo hori, higikortasun sozialaren bitartekoa zen frantses hizkuntza beretuz. Fenomeno hori bera da Jean Etxeparek topatzen dituen Goi Nafarrerako hiztunena, eta baita medikuak entzutea daukan euskal ama batzuen sehaskatik umeei frantsesez jarduteko ohitura berria ere. Bada pareko zerbait Txomin Agirreren izkribuetan ere, bizkaitar emakume nekazaria Bilboratzen denean, eta han sekulako opari aberatsak zain dituenean galai eukitsu baten eskutik (Kresala). Badira adibide gehiago idazle erlijiosoen eskutik. Gizarte-kritika edo gaztigu hori lotzen izan da ohitura kristauak iraunarazteko ahaleginarekin, euskaltasunaren aitzakia hartuta, jakina denez1004. Apaizak, garai batean, mundutik bazter bizi omen ziren, oro har, eta ez omen zuten aintzat hartzen gizabanakoen materialki gora egiteko guraria gizartean. Haatik, Jean Etxeparek gora igotzeko kezka hori bizi-bizia du Beribilezeko bidaia guztian1005, saria bilatuz lurrean ezen ez zeruan, herriaren aurrerakuntza ekonomikoari arreta zabala eskaintzen diola. Euskaltzale gisa, Jean Etxeparek belarri ernea dauka euskararen edozein solasekiko bidaian zehar. Donostian tabernan dagoela atsedenean honela diosku, petrikilo baten bezeroen mintzairaz: "Hor, karrikaren bertzaldetik, hurbiltzen zaizkote bi gizon. Eta, erdi eskuaraz, erdi erdaraz, hasten dira elgarrekin lauak: —Hôtela bethea zen. Zortzi egunez ez da egitekorik deus. Ondoko zortzian behar bada, izena aitzinetik emanez…"1006. Medikuntza paraleloaren lilurak atrapatuta dauzka petrikiloren bezeroak. Petrikilo miresten dute beraren ahal berebizikoekin. Inozotzat hartzen ditu dendari hauek ("botiges") Jean Etxepare medikuak, ezjakintasunaren atzaparren menpe, eta petrikiloren omen herrikoia funtsik gabea dela argi eta garbi uzten du. Ez da harritzekoa, beraz, bezero hauek euskara eskasa izatea. Nolanahi ere hiztun hauen kode-aldaketa linguistikoa estigmatizatu gabe, baiezta daiteke hizkuntza arrotzaren lilura sentitu dutela, eta saiatzen direla adierazmolde horri hurbiltzen beren hizkuntza-jardun mixto horrekin. Ez bakarrik sasi-medikuntzaren ikuspegi klinikoa, hizkuntzaren alorrean euskara/erdara arteko kode-aldaketa (code-switching) ere behatzen du tabernako mediku euskaltzaleak. Kode-aldaketak izan ditzake bi interpretazio: hiztunak zabarrak dira, edo, bestela, beren burua goratu nahi dute frantsesa ere erabiliz1007. Lapurdiko merkatari hauek sasi-medikuntzak atzipetuta daudenez gero, ez litzateke mirestekoa hizkuntza aldetik ere "atzipetuta" egongo balira, uler dakioke Etxepareri. Dituzten solasak friboloak dira gaiaren aldetik, ondoriorik gabeak eta irriegingarriak. Frantsesa erabil dezakete handiustez, zibilizazio-hizkuntza hura ere meneratzen dutelako harro, eta ez soilik tokiko euskara jatorrizkoa. Gizarte modernoaren lilura faltsuaren erakusgarriak dira: irentsi dute petrikiloren azalpen zientifiko faltsuen amua, ahalmen espektakularrak dituela sinetsita. Beste horrenbeste esan daiteke gertatzen dela hizkuntzen merkatuan erdipurdika beretu duten frantsesarekin. Beste interpretazio bat izan daiteke zabarkeriarena, Beribilezen proposatua. Etxeparerentzat euskara galtzearen azalpena izan liteke hiztunaren "nagikeria", aipu batean irakurri den bezala goraxeago; hiztunek "hobena" ere izan dezakete. Merkatari lapurtar hauen kasuan, badirudi esanahi bikoitza izan dezakeela Jean Etxepareren oharrak entzuten duen euskarari buruz. Jean Etxepare jabetzen da diglosiak berarekin dakarren gudu-izaeraz. Hizkuntzaukatzea naturaltasunez hartu beharrean halabeharrezko eta ekidinezineko zerbait bailitzan, zundatu nahi du atzerakada horren zergatia. Euskal ikuspegitik gertakariaren arrazoiaren bila ari da, nahiz eta oraindik hizkuntza-politika publiko posible baten aukera ez duen ikusten1008. Botere-harremanek hizkuntza-aldaketa eta atzerakuntzan duten garrantzia susmatu egiten du, nahiz eta erantzukizuna hiztun bakoitzaren bizkar utzi behin baino gehiagotan: herren ikusten zituen, moralaren sostengurik gabe1013. Klase gidariak ustelkeriaren erakusgarri izan zitezkeen, eta endekatuak; bestetik, iraultza industrialak bazituen ondorio positiboez gain ondorio kaltegarriak langileentzat. Le Play eta jarraitzaileak saiatu ziren formula bat bilatzen bermatuak izan zitezen egonkortasun soziala eta aberastasuna, gizarte-antolaketa egokiaren bitartez. Garai hartan gizarteko pentsaerari buruz garrantzitsua izan zen Aita Santuaren Rerum Novarum (1891) entziklika katolikoentzat, Elizaren irakatsi sozialaren abiapuntua izan baitzen. Gizarte-giro iskanbilatsua zegoen langileek jasan beharreko bizi-baldintza txarrengatik, eta Leon XIII.aren entziklikak bidea eman zuen katolikoen kontzientziak asaskatzeko, garaiekin egokiago zen erantzun bat baitzetorkien Elizaren hierarkiarengandik1014. Izan ere, Eliza sinesgarritasuna galtzen ari zen abiada hutsean, egoera sozial zuzengabea ez salatzeagatik. Katolikoak Le Playren jarraitzaile gisa agertzen ziren Frantzian, irtenbide korporatibista bat eskaintzen baitzien gizarte gatazkei eta sozialismoaren gorakada handiari, batzuentzat kezka iturri. Erne jartzen da narratzailea industria, kimika, serieko produkzioa eta antzeko aurrerakuntzak Euskal Herrian sartuta, gizarte tradizionala irautea kolokan jartzen duelako1015. Ikusten du euskararen eta euskaldunaren mendez mendeko gizarte-euskarri osoa hankaz goratua. Hala ere, gehiago da adi egoteko deia, eta historiaren korrontearekin batera igeri egiteko premia azpimarratzea, luzarora ezin eutsi zaion gizarte-eredu bati iraunarazteko proposamena baino. Hala ere, zehatz inpresionatuta dago1016. "Azken behako luzea igortzen diotalarik behar-bada gehiago ene bizi laburtuan ikusiko ez dutan Tolosa zahar maiteari, iduri zait mintzo zaizkitala hango bi adixkide: —Ez iduk grinarik gutaz; mende hunek ekarri daukun guduari ez gira den-gutienik lotsa; jarriak gira eskualdun guziak ukondoz-ukondo; begiak erne dauzkagu, erne gogoa, besoa azkar. Gure geldituko da, gu jabe eta gu nausi, Gipuzkoako lurra"1017. Bi adiskideak izan zitezkeen oso ondo Jose Eizagirre eta Ixaka Lopez Mendizabal tolosarrak. Biak agertu ohi ziren Euskaltzaleen Biltzarreko bileretara Hegoaldetik bertaratuta, Jean Etxepareren garaian. Gure ustez, idazleak argi eta garbi egiten du burgesia txikiaren alde, burgesia handiarekiko distantziak markatuta. Badirudi industria-iraultzaren gidaritza nahi duela elite euskaldunen eskuetan. Azken finean, EAJ jatorriz bizkaitarrak horrelako jarrera bat izaten zuen, goi burgesiaren kontra eta burgesia txikiaren alde. Bilboko goi burgesiak lotura zuzenak zituen Madrileko burgesiarekin, eta interes berak. Badirudi "ukondoz-ukondo" jarri diren euskaldun guztiak 1929an EAJren inguruan elkartu diren abertzaleak direla. Baldin eta Jean Etxeparek aipatzen dituen Tolosako adiskideak Joseba Eizagirre (1881-1949) eta Ixaka López Mendizabal (1879-1997) badira, antza denez, hipotesia indartuta aterako litzateke. Joseba Eizagirre EAJko kargu politikoa izan zen luzaro. Ixaka López Mendizabal Euskaltzaleen Biltzarreko sortzaileetakoa izan zen 1902an, Euzkadi Buru Batzarrekoa eta EAJko kargu politikoa. Kontuan izan behar da, hasiera batean Euskaltzaleen Biltzarra Euskal Herri osorako diseinatu zutela, nahiz eta istilu sonatu batzuen ondorioz Iparraldera mugatu. Testuan aipatutako Tolosako adiskide irudikatuek ordezkatzen dute Beribilezeko irakurle hartzaileen multzoa, hau da, klase gidariaren partaide izan nahi duten herrigeruzetako euskal gizabanakoak. "La culture française ne devint réellement nationale que dans les dernières années du siècle [XIX]"1025. Ildo beretik, Beribilez bada euskal komunitate bat sortzeko ahalegin apala eta lausoa ere. Iparraldeko errepideak, ostatuak, jantziak, nekazarien bizitza-mailak… konparatzen ditu Hegoaldekoekin. Bidaia egitea bera ere da elkar ezagutzan pausu bat; bidaian zehar azpimarratzen diren itemak izan daitezke bi aldeen arteko elkarrizketa baten heldutokia, zer den garrantzitsua agerian uzten baitu. Ikusten da elementu komun horiek Etxepare baitan oso praktikoak, ia prosaikoak, direla: nazio-erromantizismoaren arrasto gutxi, beraz. Elementu horiek gizarte zibila kezkatzen duten zerak dira maiz: elikadura, azpiegiturak, hirigintza, nekazaritza, industria… 5.3.2.1. Ganix laborariaz trufa Frantziaren homogeneizazio-prozesuan nahita ez sortu ziran gatazka identitarioak komunitate txikiagoen artean, elkarrekiko estereotipoetan islatu zirenak; istiluak sortu ziren, aldi berean, kontaktua eta bereizketa zekartzan muga identitarioaren bi aldeetatik. Hasteko, ekin dakioke kanpotarrek euskaldunari buruz zerabilten Ganixen estereotipoa aztertzeari, eta jaso zuen trataera, hala Euskal Herritik kanpokoen nola euskaldunen aldetik. Euskaldun xehea duintzeko ahalegina egin zuten Jean Etxeparek eta Euskaltzaleen Biltzarrak, beti ere euskaldunak euskal hiztun gisa iraun zezan nahi zutela, Etxepare Euskaltzaleen Biltzarreko burulehena zela Beribilez idatzi aurreko hamarkadan. Adibide baterako, hona hemen Euskaltzaleen Biltzarreko idazlan-sariketan gailendutako irabazlearen berria, 1923an. Leon apaizak kontakizun bat aurkeztu zuen, Ganix laborariari egindako bisita bat kontagai zuela1026; bertan Leonek prezatu egiten du Makeako Ganix euskalduna, "frantsesek" mespretxatu baitute, eta baita Etxeparek babes osoa eman ere 5.3.2.2. Ameriketako migratzaile prestua Kanboko bidaiariak Loiolako ostatuan freskagarria hartzen ari direla, autoko lagun batek konparagai ditu euskalduna eta frantsesa, Hego Ameriketan migratzaile gisa biek duten gizarte- eta lanbide-arrakastaren arabera1035. Besteak beste, bada euskaldunen bertuteen artean, seinalagarria den etika baten aipamena: "frantses guzien artean, guk Eskualdunek dugu, denik ere, konfiantzarik gehiena Ameriketako jendearen ganik. Nungo nahikoek badakite hitzeko gizonak girela, aho-onekoak bana-bertze, garbiak lagunaren alderat, zu entzutea ohore bezain zu erraitea atsegin zaikunak: goraki, aithortu dute, bethi, lan gogorrenek ez gituztela lotsatzen"1036. Nolanahi ere, deigarria da erlijioaren ausentzia karakterizazio horretan, kontuan hartzen badira fedearen eta laizismoaren arteko tirabira gaitzak 1929 inguruko Iparralde hartan. Esan daiteke, behinik behin, laiko baten ikuspuntua badela diskurtso honetan, zeren eta erlijioso katolikoen kezka nagusia zen emigratuek jaioterriko fedea mantentzea Ameriketan, zabartu gabe sinestearen aldetik. Beribilezen, migratzaileak heroi nazional gisako zerbait dira, hala itsasoak apurtzen, nola artzaintzan eta nekazaritzan dabiltzala, agian, Ameriketako pioneroen bidetik. Joaleek Euskal Herriari plus sinbolikoa eransten diote, eta nortasun nazionalaren adibideak dira, beren arrakasta edo porrota jatorrizko herriaren -Euskal Herriaren eta Frantziaren- heinaren termometroa izanik. Hor bada epika baterako sarbidea, Europan hain munta handikoa nazioak eraikitzeko prozeduran1037. Esan den bezala, Beribilezen goragoko helburuak eta balioak prosaiko samarrak dira baina jende gehienentzat aproposak aldi berean, ikerlan honetan agertzen saiatu baikara idazlearen ideologia aztertzean, hein batean, idazlearen ondare gisa etorkizuneko euskaldunei begira balio lezaketenak; esan nahi da Jean Etxepare mistika abertzaletik nahiko aldenduta agertzen dela, eta eguneroko bizimoduari lotua, hegaldi intelektualak baztertu gabe. Izan ere, Jean Etxeparek bazuen esperantza onik bere ondare idatziaren etorkizunari begira, nahiz eta ez zen erabateko optimismoaren zalea, honela baitiotso Piarres Lafitteri adorea emanez: "Egon pixkor, ez sobera akit ez bero, hatsaren gainean ariz jarraiki gostuz zure lanari. Agian ez gira ez bat ez bertzea arras alferretan bermaturik geldituko"1041. 5.3.2.2.1. Lehen sektoreko heroia Beribilezen, frantsesak eta euskaldunak konparatzean, medikuaren bidaia-lagunak darabilen diskurtsoak baditu arrazoi nahiko prosaikoak eta mistifikazio gutxikoak, Loiolako turista frantsesaren pasartean: arrazoi horiek dira migratzaile euskaldunek eta frantsesek urrutiko lehorretan izan duten eguneroko portaera. Horretara, adimendua, etika, eta ekonomiajokabidearen nolakotasuna azpimarratzen dira, identitate bereizgarriak deskribatzeko1042. Hari beretik, emigranteek nolako harrera duten Hego Ameriketan da baremoa euskal eta frantses-identitateak konparatzeko1043. 5.3.2.2.2. Zubigilearen izaera hibridoa Deblauki esateko, Jean Etxepare ez da euskaldun protipiko edota unidimentsionala, nolabait esatearren, areago, XX. mendearen hasieran kokatzen badugu, idazlearen bizi-giroa zirriborratzeko atalean azalduta datorren bezala. Bidegurutzeko idazlea da: nietzschearra eta fededunen arteko gizakia; agnostikoa eta Jesukristoren Imitazioaren irakurtzaile psikologizatzailea; kolonizatzaileen seme Argentinan eta euskaldungo gutxitukoa1044; euskalduna eta argentinarra; Euskaldunen Biltzarrekoa eta soldat de la patrie; Iparraldekoa eta Hegoaldera isuria harremanetan; mediku esperimentala eta filosofoa; zientzia positiboaren aldekoa eta idazle preziosista… Jean Etxepare migratzailea zen, jatorriz, Ameriketatik etorria baitzen zazpi urterekin, ahaztu gabe haren gurasoak luzaroan egongo zirela Argentinan, hazkurria bildu arte Euskal Herrira itzultzeko1045. Migratzaile-izaera horrek idazleari nortasun berezia eman diolakoan gaude. Adibidez, Jean Etxepareren kasuan, konplexuak dirudite euskaraz idazteko motibazio ideologikoek. Etxepare kolonoen semea izan zen Hego Ameriketan, Argentinan jaioa. Medikuari familia-historia nahaspilatsua iruteko modua suerta dakioke euskaraz idaztea. Euskaraz idaztea izan dezake Jean Etxeparek nortasuna sendotzeko hartzen duen moldea. Izan ere, herrialde hispanofonoan hazia, gaztelera ere bazuen hizkuntza han, antza, Juanito esaten baitzioten. Jean Etxepare mugalaria zen pentsalari gisa, izaeraren ezaugarri askotan tarteko espazioetan bizitzea tokatua, ez ohikoak euskaldun estandar batentzat garai haietan. Ibilbide biografikoan medikuak baldintzapen bereziei aurre egin behar izan zien: gaztetan, Bordele hiri nagusian hezia unibertsitate-kulturan, Aldudeko nekazal herri txikian bizi izan zen lanean, ahaztu gabe eleaniztasunaren erronka, poliglota izan baitzen eguneroko jardunean elebakarren artean: erdaldundu egin baitzaio zeharo jaioterria1051. Hori da adin bateko euskaldunok hurbiletik ezagutu dugun fenomeno errepikakorra, gazteagoek ere ezagut dezaketena. Beraz, Euskaltzaleen Biltzarreko kideen sentipena ez zen ezezaguna Euskal Herrian, osotasun gisa hartua. Idazlea da, beraz, bizilekuz aldatua: etorkina; areago, gurasoen kultura gutxitura itzuliko den migratzailea, Jean Etxepareren gurasoak Iparraldean jaio baitziren biak. Ez bakarrik Argentinan bizi behar izan, Etxeparek Bordelera ere migratu behar izan zuen unibertsitatean medikuntza ikastera (1894-1901). Horren ondorioz, Etxepare gaztetan bilakatu zen Bordelen ikasitako unibertsitari gisa, metropoli bateko pentsaera molde batean hezia, areago, medikuntza-ikasle urduriak egin zituen orduko pentsalari garaikideen irakurketak kontuan hartzen badira, Etxepareren bizi-giroa aztertzean ikusi den bezala. Migratzaileen bizi-esperientzian izan ohi dira nork bere burua definitzeko hamaika gorabehera, eta horiek ikertuko ditugu, une batez. Migratzaileek kolonia (ohi)an egokitu behar izan dute bertakotuz, agian; baina beste hainbat esperientzia pareka dakioke egokitzapen horri, adibidez, Euskal Herrian, amerikano edo indianoen egokitzapen identitarioak Ameriketatik bueltan. Gainera, migratzaileak ez dute oro bat egiten; Etxepareren kasuan, migratzailea ez da izan konkistatzailea Europako erresuma-inperio bat zabaltzeko zentzuan (Frantzia, Espainia, Bretainia Handia…), esan baitaiteke migratzaile ekonomikoa dela, baina, hori bai, metropolietako kolonizatzaileak izan ohi ziren bezalakoa gehienbat, alegia, metropoliko aukerak baino mauka ederragoen bila abiatuak bigarren eta hirugarren munduko lurraldeetara. Adibidez, hala Iparraldean nola Hegoaldean, laborari gazte askok aukera gutxi zituzten arbasoen lanbideetan duintasunez irauteko: horrela azaltzen baita euskal diasporako migratzaileen kopuru handia. Kolonoen esperientzia identitarioen bila historian barna murgilduta, ohargarria da, adibidez, ingeles-inperioan, nola kolono ingelesak beren nortasun bereziaren bila abiatzen izan diren, metropoliko korronte ingeles nagusia alboratuta, sentitzen zuten alienazioaren Jean Etxepareren ildo berritzailea da, euskalduna izateko modu ineditoa baitzuen bere garaian. Kultura tradizionalaren monokultibotik ateratzeko saioa egin zuen. Izan daiteke idazleak jorratu zituen zenbait gai datatuta egotea; hala ere, gaur egun idazlearen etsenplua baliagarria izan daiteke, kulturen gurutzebidean euskaldun irauteko. Gaur egun ere, kulturen gurutzebidean irauteko saioa egin beharrean baitago euskal idazlea, formulak asmatuta barnebiltze geldian erori gabe. "La criollización exige que los elementos heterogéneos puestos en relación "se intervaloricen", que no haya degradación o disminución del ser, tanto por dentro como por fuera, en este recíproco, continuo mezclarse. [Oin-oharra: É. Glissant, Poetica de lo diverso, p.17 ]"1061. Kreolizazioaren edo hibridazioaren bidetik doaz Etxepare honen hautu linguistikoak ere, adibidez, neologismoak: hibridazioa, metropoliko hizkuntzalaritza-zientzia baten eta idazte-praktika behe-nafar baten artean. Lexikoaren arloan, esaterako, erabili zituen Hegoaldeko hitz Iparraldean usatu gabeak, hitz zaharkituak ala neologismo hutsak (beribil, 1908n Iparraldean lehenengoz datatua). Antza denez, Jean Etxepare lexiko-sorkuntzan saiatu zen bere kasa, hasiera batean berak bakarrik erabiliko zituen hitzak sortuta1062. Bestetik, Aldudeko hizkera aztertzen lagundu zion Georges Lacombe lagunari, herritarrei galdeketa linguistikoak eginda, baserritarrei arras bitxia iruditzen zitzaiena, ezin ulertuta nola mediku jauna huskeria zentzugabeetan ari zitekeen: "Bai miriku on eta artatsua egiten zuten, bainan bitzia. Euskal izen-keta zabilan: Heldu (sic) zitzaizun etxerat lore batekin edo belar-ondo batekin, edo harri muger batekin, jakin nahiz nola Aldudarrek emaiten zioten izena. Maiz iduri zuen nonbait galdua. Behor bat zuri-zuria bazuen erien ikusterat joateko. Askotan eskapatzen zitzaion eta haren ondotik bazabilan orduan lasterka: "Honorine! Honorine!" dei egiten ziola. (…) "Vous savez que je ne suis pas méchant. Tenez, prenez moi ce sucre!""1063. Hipotesi gisa, aurreratu daiteke Honorine behorraren deitura idazlearen kezka sakon baten isla dela. Mediku nolabait disidenteak jarritako izenak salatzen du ohorea begiratzeko eta beraren garrantziaz oroitzeko premia gizarte hertsi samar batean, bizimodua aterako bazuen medikuntzatik. Medikuak eguneroko bizitzan zehar izen ona kolokan ikus zezakeen, eta horren ondorioz sufritu ere bai, gizarteko hirugarren eremu ideologiko batean kokatu zenez geroztik. Aipagarria da berdin nolako erridikulua egiten zuen baserritarren aurrean, behorrak alde egiten ziola1064. Ikusten denez, gainera, Etxeparek zamariari frantsesez mintzo zitzaion. Uste izatekoa da andreari, ahaide politikoei eta lagun askori frantsesez mintzatuko zitzaiela, euskaltzaleei izan ezik. Alde batera gaurko gisara, alegia, euskaldun eleaniztuna zen bizimoduz, ez euskaldun elebakarra. Jean Etxepareren izaera mugalariaren beste erakusgarria bat da andrearekin zituen istilutxo domestikoak idazteko lanaren harira. Andrea Fernande Camino zen, itxura ona ematearen zalea (les bienséances) eta eskandaluen kontrakoa, dirudienez, eta ez bide zitzaion Beribilez erabat "behar den modukoa" iruditzen, horrela zuzentzen baitzaio Jean Etxepare Piarres Lafitte lagunari: "Jaun apeza, Azkarkisko arizan zatzaizkit, egun hoitan, ene liburuñoaren [Beribilez] laudatzen. Zinez etzait iduri -ez zuhauri ere, arabez- hainbertzeren gai zela. Pollita da ba eta sakona (erran nahi baita zaku barne handikoa) bainan gehiagokorik ez. Mintzaia ere baditake ontsa erabili dutan. Bethi, ahal nuen guzia egin dut. Osoki alferretan ez othe? .... Esker mila halere zure laudorioentzat, ez baitut behinere ukan hanitz deusetan. Zama handisko bat kendu dautazu bertzalde bizkarretik. Ene emazteak etzituen begi onez ikusten liburuttoan agertu ditudan xehetasun zonbait. Eta horra non garbikiago oraino dituzun errepikatu, frantsesez! Eztitu zait emaztea. Bazinaki ordea zoin hasarre den orai zuretzat!.. Ikus artio, eta izan ontsa. Dr. J. Etchepare"1065. Etxepareren adierazpide linguistikoa ere nabarra zen; Piarres Lafitte "dizipuluaren" esanetan idazteko maisuak hizkera (ahozkoa eta idatzizkoa) zurruna zuen, aristokratikoa nolabait, ez erabat herritarren araberakoa1066. Izan ere, Lafittek aitortzen zion hizkuntzasoinekoaren balioa Beribilezi: elocutio, ez inventio, haatik, esan baitu Etxepare zaiola "maître à écrire", Mathieu monsinorea "maître à penser" zaion bitartean, idazlearen bizi-giroari buruzko atalean aipatu den bezala. Era batera, Jean Etxeparek Raimundo Olabide (1869-1942) gogorarazten du, Bibliaren itzultzaile euskaldun berriaren euskara zehatza eta garbia, baina zurruna. Balantzaren beste aldean, ezaguna da Piarres Lafittek egin zuen aukera hizkera herrikoiaren alde, irismenean zeuzkan balizko euskara jasoagoak baztertzen zituela, euskara herrikoi horretan erredaktatu nahi baitzuen berak sortutako Herria aldizkaria (1944). Bidenabar esanda, Piarres Lafitte herri-hizkeraren zalea, ezkor samarra zen euskararen etorkizunaz, hizkuntzaren merkatuan beherapenetan arituko balitz bezala, Jean Etxepare ez bezala. Egia da, guztiarekin ere, Jean Etxeparerena bezalako prosa jasoak lanak dituela ulertua izateko gaurko gazte-sektore batzuentzat, bereziki Iparraldeko tradizio idatzi batu nagusia den behenafar-lapurtera ezagutzen ez dutenak memento honetan. Geroak esango. Erlijioarekiko jarreren kontuan ere, Jean Etxepareren kokapena bakan samarra zen Iparralde euskaldun fededun hartan, laikotasuna eta agnostizismoa gehienbat frantsesez mintzo zirela, eta "erreakzioa", aldiz, euskaraz, breizeraz, alsazieraz eta bestelako patoisetan, jakobinoek ziotenari jaramon eginez gero. Azpimarragaria da Etxeparek Beribilezen izan dezakeen jarrera anbiguoa, adibidez, jesuiten alde eginez, baina ez ñabardurarik gabe. Gure ustez, Etxepare muga ideologikoak zeharkatzen duen idazlea denez, anbibalentzia darakus, besteak beste, erlijio-kontuetan ere1067. Loiolara egiten duen Beribilezeko bidaian, idazlea ez doa erromes arrunta bezala debozio hutsez gainezka. Izpiritu nahiko kritikoa du erromes gisa, ikusi den bezala. Hala ere, ezin saihestu Loiolara bidaia Euskal Herriaren ideario batean, bizi zen gizarte hartan esangura sinboliko handia zuen-eta. Fedearen inguruko zalantzak eta anbiguotasunak planteatzea XXI. mendeko Euskal Herrian, pentsa dezake norbait, garaiz kanpo dago. Hala ere, oraindik ere, bihotz altxagarria iruditu dakioke norbaiti, ezagututa kristautasunak gure artean dituen erro sakonak. Ordea, laikotasunaren ibilbidean mugarriak bila daitezke; eta hor dago Jean Etxepare bideak urratzen. 5.3.3.1.2. Etxepareren jarrera Helduaroko bere filosofia patxadatsuari men eginez, 1929ko Etxeparek modulatu egiten du jesuiten aurkako iritzi kritikoaren zurruna, baina ez du baztertu nahi haren aipatzea, koherentea izan nahian bere egiaren bilaketa karakteristiko harekiko: modulazio hori bera ageri baita Beribilez bertako beste pasarte batzuetan ere. Etxeparek jesuiten aldeko eta kontrako iritziak jasotzen ditu: aldekoak narratzailearen ahotsean, eta, kontrakoak, frantximantaren bidez, narratzailearen eta irakurlearen bitartean jarritako pertsonaia kasu honetan. Etxepare zorrotz agertzen da ziri antijesuiten kontra: "Jesuisten erakaspenari edo sinesteer berer sistako baten emaitera loake segur bere mihi ozpinduaz [frantximanta], -bihotzean min egiten duten, eta sekula nehoriburuz igortzeko ez litazken sistako hetarik"1080. Agian, ez da gaur-gaurkoa eztabaida antijesuita hori1081. Izan ere, gaur egun, jesuiten kopurua murriztu egin da nabarmen Europan, nahiz eta munduko beste herrialde batzuetan ugaritu egin diren: India, etab.; orain, Loiolan bertan jesuitak urriak dira eta adinekoak1082. Nolanahi ere, Loiolan topatutako frantses hau da antiklerikala, nahiz eta baziren frantses zuriak ere: Eskualduna aldizkari arrakastatsua, esaterako, Action française eskuindarrarekin lerratu zen Gerra Handian1083. Kanpokoaren estereotipoak balio dezake talde-kohesioa lortzeko, eta frantximantaren kasu honetan frantses gaizki esalearen estereotipo honek duen balioa izan daiteke euskaldun fededunen taldeko kohesioa areagotzea, eta, horregatik, ohiko estereotipo errepikatua izatera iristea orduan1084. Kontuan hartzekoa da, gaingiroki, euskaldungoa Iparraldean Elizaren tutoretzapean zegoela; beraz, politika klerikalean, manikeismo interesatutzat har liteke frantsesa den oro eta antiklerikalismoa berdintzeko estrategia, edota, benetan, fededunak hain zeuden sinistuta beraiek zeukatela euskaltasunaren monopolioa, non edozein desbiderapen arrotzei egozten zitzaien. Azken batean, esan liteke Euskaltzaleen Biltzarra "zuria" zela 1914 aurrean, apaizak baitziren bazkide talderik handienetako bat1085. Hipotesia da Beribilezen garaian ere berdin jarraitzen zuela "zuria" izaten Biltzarrak, ez baita ezagutzen bitartean haustura esanguratsurik. 5.3.3.2. Migratzaile frantsesa Ameriketan Loiolako ostatuan, baloratu egiten du idazlearen lagun batek Hego Ameriketako lurretan migratzaileak nola moldatzen diren, euskaldunak eta frantsesak konparatuta iritzia ematen duela. Lagunaren berbaldian, garrantzitsua da migratzaileek lanbide itxurosoak lortzea Hego Ameriketan, esan nahi baita, lehen sektoreko artzaintza eta nekazaritzako lanbideren bat, bederen. Hirugarren sektoreko lanbideak "zurruburruak" eta eskasak iruditzen zaizkio medikuaren lagunari, aberastasun nahikorik ez diotelakoan sortzen, ez herrialdeari, ez eta langileari ere. Areago, deskalifikazio borobila egiten du frantses gizakiaz: "Horra nolakoa den frantsesa:… bazter guzietan gizonkiaren desohoratzeko tresna bat. Ergela baizik ez balitz, ez litake oraino hanbat arranguratzekorik; bainan gaiztoa delakotz bertzalde, da ezin-jasana. Harrigarriak dira bere mihi txarraz, bere burujopeaz, bihurriaz, ihakin eta trufez, bere buruari lehenik eta gero bere herriari dakartzan kalteak. Horren gatik da bertze gizadi guzien artean gaizki ikusia. (…) Erran behar ere da ez dela langile handia; jarraikia, are gutiago oraino; unhatzea ez du maite, aho-xuria da, bertzeen enganatzea zaio guziz laket"1086. Linguistikoki, estereotipoak substantibatu egiten du adjektibazioa. Orokortu egiten du kasu jakin batean egia izan daitekeena. Izan aditzaren orainaldia (da, dira) da blokeatutako denbora baten erakusgarria, hau da, esentzietan kokatzeko asmoaren isla. Esentziak lortzen du kultura baten barneko adostasun handia. Estereotipoa aldaezina da, ez da harremanetan sartzen behatzailearekin. Horrexegatik lot daiteke nazionalismoarekin, esentzietan oinarritzen baita1087, ari gara batez ere nazionalismo nagusiei buruz, nazionalismo gutxituak bestelako zerbait baitira, ikerlan honetan beste nonbait azalduta datorrenez. Esentzia-bilatze estereotipikoan ezaugarri fisikoak munta handikoak dira. Aipatu dugu arestian frantximantaren animalizazioa, narratzaileak jasotzen duen deskribapen irrigarrian. Animalizazioak bidea zabaltzen dio interpretazio ideologikoari. Frantximantaren irudia komikoa da, animaliekin konparatzen baitu Etxeparek. Urtxintxa bezala bueltaka dabil tabernako eserlekuan, edaria ekartzen berandutzen zaizkiolako haserre. Henri Bergsonek idatzi zuen komikotasunaren sorburua dela errepikapen mekanizatua ("xiribolaka"), kasu honetan bezala -ka atzizkia baliatuta, animalizazioarekin batera1088. Eta Jean Etxeparek Henri Bergson irakurria zuen. Ordea, estereotipoaren arartekotasuna ez da ezein herri ezagutzeko modurik onena. Daniel-Henri Pageauxren arabera, estereotipoa komunikazio-gabezia baten seinalea da batez ere, besteak beste norabide bakarreko komunikazioaren seinalea delako bi kulturen artean1089. Ideologikoki estereotipoa da oso eraginkorra, ezaugarri urri batzuekin komunikazio handiena lortzen duelako. Estereotipoa erosoa da kognitiboki gizakiarentzat, ikerketa amaigabeak saihesten baitizkio. Hala ere, interesa dagoenean gizakiak izan dezake estereotipatua lehen eskutik eta hurbilagotik ezagutzeko premia, adibidez, muntako aferaren bat jokoan duenean. 5.3.3.2.1. Hirugarren sektoreko bilaua Esan daiteke Jean Etxeparek landa-inguruko handiki apalen bozeramale bati ahotsa ematen diola autokidearen bitartez, Loiolako ostatuan frantsesari buruz ari dela. Landa-inguru horretan, lehen sektoreko emigrazioa da demografia-fenomeno nagusia, kopuruei begira, bigarren industria-sektorea sustraitu gabe baitzegoen, garai haietan orokortzen ari izanagatik. Frantximanta ez da Beribilezen Lapurdiko kostaldeko turista eukitsuetarik bat, baizik eta apalagoa. Frantximantaren irudia da estereotipo bat frantsesaren euskal irudi bat ematen duena. Frantzia zabalekoak baziren Iparraldean 1929an, noski. Lore-Jokoak berak, ustez hain euskaldunak kritikak eman duen irudian, kanpoko turistei begira egiten ziren, ikuskari gisa, Euskal Herriak bildua baitzuen Europako etnia zaharrenaren ospea, eta exotismo kutsua baitzuen, ikusi besterik ez dago Baionako Euskal Museoan gordetzen dituzten Jokoetako afixak eta propagandak. 5.3.3.2.2. Etxepareren jarrera Paragrafo hauetan, frantsesaren irudia Etxepareren begietan nolakoa zen aztertuko da. Etxepare euskal komunitateko partaidea zen, nahiz eta hanka bat kanpoan eduki, unibertsitatekomunitate frantsesean ere partaidea baitzen lanbidez eta zaletasun intelektualengatik. Batetik, Beribilezen hazta daitekeen beraren Frantziako ezaguera turistikoak erakusten du lurralde haietan ibilia zela oporretan ere: bestelako izkribu askotan Frantzia aipagai du, maiz. Ezin ahaztu zituen, bestetik, Gerra Handiak ezagutarazi zizkion Frantziako berriak eta lekuak. Frantsesaren estereotipoaren kasuan, pentsa daiteke gizarteko eztabaida baten berria ematen digula, frantsestasunaren eta euskaltasunaren arteko lehiaren status quaestionis bat ("Zonbat aldiz ez ditut aditu ene lagunaren solasak, bertze batzuen ahotik! Ez dira segur oro gezurrak. Bizkitartean, ez nute nihoiz hunki barne-barneraino"1090). Jean Etxeparek, aldiz, frantsesaren balioak zehazten dizkio irakurleari, alegia, "adimendu ernea"erne"-a eta "bihotz ona"on"-a1091. Nolanahi ere, Etxeparek nahi du zabal dabiltzan testigantzak jaso, nahiz eta ez izan gizabidetsuak, egiaren atzetik betiere, idazlearen goiburu ahaztezina bizitzan zehar. Jean Etxepare frantses kulturari buruz abegitsua da, Frantziako kulturaren onuraz gogoeta egiten baitu modu positiboan, aipatu den bezala1092. Jean Etxeparek goresgarritzat dauzka frantsesak, deblauki dioenez, lagun autokide baten destainazko berbaldia gorabehera. Ohi bezala, idazleak bigarren mailako pertsonaia bat darabil iritzi gatazkatsuak plazaratzeko. Horretara, aitzakia izango da frantximantaren jokabide bitxia, frantsesei buruz narratzailearen lagun (anonimo) batek sekulakoak botatzeko. Etxeparek eztabaidaren azken buruan iritzia emango du: "Gizadi guzien artean frantses gizadia badaukat lehen, bat ez baita harek bezalako adimendu erne eta bihotz ona mendez-mende erakutsi izan dituenik. Nausi da bertze guziei. Ohart ez zitezin —eta ez dira ohartu nihoiz— nago bere izaitezko zilar bizia deusek hobeki gorde othe zezoken axaleko zanpailkeriak baino..."1093. Laburbilduz, Beribilezen, naziotasunak gizatasunarekin lotura dauka: adimenduarekin eta gizabidearekin. Jean Etxeparek estereotipoak kolokan jartzen ditu: lehengo batean jesuitarena gaitzetsi badu, oraingo honetan frantsesarena. Idazlea, ordea, herrian esaten dena jasotzen du (vox populi), nahiz eta ez izan politikoki zuzena giro batzuetan. Jean Etxepare zubi-eraikitzailea da frantsesen eta euskaldunen artean, eta Bestearen gaitzespen errazegiek ez dute asebetetzen inola, badaki eta ez dela operatiboa barnebiltze euskaldun geldikorra. zaiola XXI. mendeko gizakiari. Guztiarekin ere, Jean Etxepare kontraesankorra begitantzen zaigu batzuetan, Eskualtzaleen Biltzarreko burulehen gisa kontsigna etnizistak bota arren, Beribilezen badirudi ikusmolde kontraktualistari eusten diola Legeari munta handia emanez, gizakien arteko joko-arauen bilduma gisa, ohiturak bigarren planoan geratzen direla. Eboluzio baten seinalea izan daiteke idazlearen baitan, ala biltzar hartako burulehenak ordaindu beharreko bide-sari ideologikoa sakoneko bere sinesteekin erabat batera ez zetorrena. Behin baino gehiagotan aurkitu zuen Jean Etxeparek bere burua inguruko giroari men egiteko premian, agian, gorago azaldu den als ob (alegia-eta) Hans Reichenbach positibista enpirikoaren goiburuari men eginez orain ere, egia zehazki zer den ez dakiguno, azaldu den bezala beste nonbait lan honetan. Guretzat, kontua da zehazten asmatzea zer ote den nazio-identitatea XXI. mendearen hasieran. Orain badirudi arazoa memoriaren terminoetan planteatzen dela gehiago, ezen ez genealogia batean1097, hau da, kulturaren jarraigoan, ulertua zerbait semiotiko eta material gisa, etniaren (arraza esaten zen lehen) eta odolaren ahalmen batzailea gaindituta, zaharkinak direlakoan. Badirudi kulturaren jarraikitasunean hizkuntza-komunitateak eginkizun garrantzitsua jokatu beharko lukeela. Teoriaren arabera, nazio-identitate modernoek martxan jarri dituzte homogeneizazio soziokulturaleko estrategiak, industria-iraultzak eta masa-komunikabideek hala eskatuta. Bestalde, teknikaren laguntzaz masa-komunikabideak eskuragarriak bihurtu ziren ekonomikoki aspaldi gehienontzat: egunkariak, liburuak, aldizkariak, etab. Etxeparek badaki hori guztia eta saiatzen da herri txiki baten neurrira estrategia horiek bultzatzen: euskal idazleen omenezko plakak jartzen, idazketa-sariketak antolatzen, ikuskizunak bultzatzen (antzerkia), ohiturak gogorarazten (Lapurdiko Biltzarra oroituz kapito-harria jartzea)… Naziotasunak eskatuko luke, politikaren arloan, nazioak jendartearen mota bereko gidariak izatea agintari (nazioz, etniaz, hizkuntzaz, erlijioz, etab.)1098. Etxeparek nahi du esplizituki elite ekonomikoa euskalduna izatea industria-iraultzaren eskenatoki orduan berrian. Hala ere, koiuntura ez zen erraza lege propiorik gabeko herri txiki batentzat, gizarteeraldakuntzak moldatzea ez baitzuen bere esku. Adibidez, demografiaren arloan, estadu nazional modernoek eskulan nekazaria mugiarazi behar zuten, eta nekazariak beren jatorrizko txokotxotik (terroir1099) irtenarazi, estaduek ahalmen ekonomikoa eta militarra sendotzeko. Bestetik, estaduek merkatu bat behar zuten produkzioa saltzeko. Horretarako prezisoa zen hizkuntza bakarrean eskolatzea, zeuden tokiko dozenaka hizkuntzen lekuan1100. Beribilezeko bidaiari dagokionez, egia da Jean Etxepare Piarres Broussain lagun jeltzalearen ereduari jarraitzen zaiola haren "probintzi"-etan zeharreko ibilaldietan1101, baina ezin da ahaztu bidaia hau abuztuko plazer-bidaia dela, hein handi batean, sight-seeing; eta, gainera, konbentzioak hautsiz, ez dirudi Loiolako Santutegiaz egiten duen fotografia, adibidez, orduko abertzaletasun kristau-demokrata erreal bakarraren kanonekin bat datorrenik. Galde diezaiokegu geure buruari nazio txikien nazionalismoa zertan geratzen den honelako ataka batean. Letren esparruan, Literatura Konparatuak nazionalismoa kritikatzen du, nazionalismoa baita literatura konparatuaren kontrario beltza; nazio handien nazionalismoa, batez ere. Izan ere, bi gauza dira: bata, estatu-nazioen nazionalismoa eta, bestea, herri gutxituen nazionalismoa. Agian, interesgarria izan daiteke hurbilketa bat Jean Etxeparerena bezalako euskaltasun kulturalak ea ibilbiderik izan dezakeen gaur egungo globalizazio garaian. Estatu-nazionalismoan hezitako gizabanakoek maiz bere kultura buruaskitzat daukate, eta ahaleginik egin gabe bizi daitezke ustez eta kultura jaso batean arnasten dutela, maiz kosmopolita-itxura bat hartzen saiatzen baita, estatu-nazioko hornidurez kanpo ezer gutxi behar duelakoan. Aldiz, eta kontrara, nazio gutxituetako gizabanakoak derrigortuta daude gizarte-baldintzen presiopean gutxienez kultura bi kontuan hartzera: batetik, beren kultura gutxitua, eta, bestetik, estatuak bultzatzen duen kultura hegemonikoa. Kultura gutxituetako gizabanakoek sorreratik bertatik dute bizi-premia bat bere zilborrari begira egotea eragozten diena; zailtasuna dute, ordea, kultura hegemonikoa galbahetzen ikasi behar dutela, berea ahaztu gabe, konturatuz txikiak ere bere balioak dituela, alegia, distiratzen duen guztia ez dela urrea. Kultura gutxituak sintesi bat egiten du bi kulturatatik, eta hori mundu mailara proiekta lezake, zailtasunak zailtasun1102. Askotan, internazionalismoz eta globalismoz mozorrotzen da manipulazio estrategiko bat alderdikeriako eta nazioko interesak defendatzea helburu duena, besterik gabe. Kultura gutxituak, izan ere kultura guztiak dira gutxituak mundu mailara joz gero, kanpoan desberdintasunak eta harreman esanguratsuak bilatzera jo behar du, eta ez uniformidadeak bilatzera. Sakoneko arazoak analizatuta, kultura gutxituak aukerak aurkituko ditu etorkizun ziurgabe, ezezagun eta disimil bati aurrea hartzeko. Ez dago munduliteraturaren ezagutzaren sintesi bukaturik, baizik eta atalkako prozedurari ekin behar zaio; literatura eta pentsamenduak unibertsalak dira, baina haiek bilatzea ibilbide irekia da, egituratu barik baitago. Arteak adierazten bide ditu indibidualtasuna eta gizatasun orokorra, ez nazioa izeneko pseudokategoria espirituala, Crocek eta Goethek zioten bezala1103. Horretara, bere aldetik, hizkuntza gutxituko filologoak ezin du ahaztu literatura anitzak ezagutzeko premia, bere egoera ahula jasanezina zaiola, estandarizazio teknologikoaren eta menpekotasun politikoaren gainetik; badagokio, era berean, hegaldatzea literatura gutxituaren mugen gainetik, indar eskasiaz edo ernetasun faltaz ez saiatzea ekidinez. Horretara, Beribilez bezalako liburu bat ezagutzeak ematen dio aukera Hegoaldeko filologoari Espainiaz kanpoko errealitatea ezagutzeko, areago, beste mende bateko Iparraldeko eszenatokian egiten zituzten apustuak ezagutzeko. Beribilezen kasuan, esate baterako, testuak emango digu aukera konturatzeko euskal literaturan bertan nazionalismo guztiak ez direna Herderen ezpalekoak, baizik eta Renanen ezpaleko nazionalismo 5.4.1. Kanpoko ikuspegi bat Victor Hugok (1802-1885) bidaia egin zuen Euskal Herrian zehar, eta horren oroigarria da Pasaian orain dagoen beraren izeneko museo-etxe txikia, aste batez ostatua hartuta egon zen etxe hura1112. Hugoren Idi orgaren karranka irakurrita, konturatuko gara idazle frantsesak Jean Etxepareren interesguneez kanpoko zeretan jartzen duela arreta batzuetan, Victor Hugok 1843an egin zituen txangoen kontakizuna irakurriz gero, Euskal Herriaren irudi bat ematen baitigu. Ez du Etxepareren lurralde-ikuspegi ekonomizista, baizik eta interes berezia natura erromantikoki interpretatzekoa (adibidez, Jaizkibeleko igoeran hareharri higatuak), eta, beste esparru batean, joera euskal emakumezkoei erreparatzekoa. Haatik, naturaren interpretazio erromantikoa bada, hein batean, Beribilezeko pasarte batzuetan ere (Lekunberri inguruko malkarrak, Loiola inguruko haranak, itsasoa …). Victor Hugoren ikuspegia estetizistagoa da 1843ko bidaian, esan baliteke. Beribilezekoa da, aldiz, herriaren aurrerakuntza materiala eta moralarekin konpromezua hartuta daukan idazle batena. Emakumezkoek leku garrantzitsua dute Hugoren kontu-ematean, gizonezkoak bakan agertzen baitira. Emakumezkoak herritar xumeak dira Hugoren bidaia-kontakizun honetan, azpimarratzen duela espiritualitate urrikoak direla: "Gizartearen espiriturik ez dagoenean, ez duzu anderea sortzen ahal. Ines ukanen duzu, Gertrudis ukanen duzu; baina ez duzu Elmira sortzen ahalko"1113. Hiru emakumeon izenak literaturako pertsonaia famatuak dira, zeinetan Elmira Goetheren pertsonaia den, emakume zuhur eta inteligentearen paradigma, beste bien gainetik, Molièreren eta Shakespeareren sorkariak, hurrenez hurren; nolanahi ere, espirituarekiko kezka komuna da konparagai ditugun bi idazle hauetan. Gogo-edertasun batekiko kezka Beribilezen ere agertzen zaigu edertasunaz gain, Iruneko festetan dantzariak deskribatzean, gorago jaso denez. Hugoren euskal emakume hauek edertasuna eta grazia badituzten arren, bertute moralak eta intelektualak ez zaizkie errekonozitzen, aitzitik. Herriko emakume apalen erakargarritasuna handiagoa da Hugoren deskribapenean; Les Pyrénéesko jatorrizko euskal "paradisu" honen aldean, Beribilez neurtuagoa da erotismoaren puntu honetan, Etxeparek emakumearen izaera moralaren nolakotasunari erreparatzeko bidea hartu baitu, berak dioenez1114. Paradisu horren izaeraz, zalantzan egitekoa izan daiteke Hugok Rousseauren eragina izan ote zuen, balizko salbaia on baten bilaketan. Badirudi Hugok, oro har, Voltaire hobesten zuela eta Rousseau hastio, oro har. Gainerakoan, aipatu da, jadanik, emakumeak adin txikikotzat hartzeak Beribilezen daukan lekua, eta idazlearen eboluzioa genero-ikuspegiari buruz. Ezin oharkabean pasatu, ordea, Victor Hugok euskal libertateak goraipatuz egiten duen lehen gudu karlistaren interpretazioa, borrokaren esanahi politikoari erreparatu nahian. Igaro gaitezke, horretara, beraren ikuspegi politikora. Izan ere, korala da beraren Euskal Herriaren ikuspegia, 1843ko bidaia honetan. Hugoren ustez, herritarren elkarretaratzeak eta haien bizipen komunek herria sortu dute mendetan zehar, edozein gainegitura politikok baino iraupen handiagoa baitu, hau da, nazioa da historian zehar gauzatu den tradizio bat, ezein monarkiak edo konstituzio liberalek ezabatu ez dezakeena istilu gorririk gabe. Karlistek Victor Hugoren onespena horrexegatik jaso dute, foruen kontrako eraso bati erantzun dioten heinean; beste hitzez, monarkia galtzailearen alde eta liberalen kontra egin duen herri horrek, aldi berean, askatasun tradizionalen alde egin du. Frantzian ikusi den bezala, iraultza liberalak suntsitu egin ohi du aurreko guztia, tamalez, suntsitu egin ditu erregetzarekin batera herri baten bizitzaren bizkar-hezur historiko funtsezkoa ere. Hortik dator Victor Hugoren sinpatia hori euskaldunen aldarrikapen itxura batean atzerakoiekiko1115. Argi dago Victor Hugok Frantziako Iraultzaren errealitatea errepikatuta ikusten duela lehen karlistaldiaren gatazkan, 1843an Euskal Herria bisitatzean. Izan ere, Espainian indarrean jarri nahi izan ziren konstituzio liberalak Frantziakoen aldakiak baino ez ziren izan XIX. mendean. Victor Hugo 1848ko Pariseko Komunara arte kontserbatzailea eta tradiziozalea izango da, eta, gainera, Luis Felipe erregearen pare bipila, gero aldatuko bazen "exotiko adj. Urruneko herrialde batekoa; gure zibilizaziokoa ez dena, arrotza. Landare exotikoak. Dantza exotikoak"1126. Aipatu dugu herrialde baten iruditeria programa baten barruan kokatzen dela. Espainiari zegokion programak bazuen Europako bihotzean ordu hartan exotismoaren itema barnean. Beribilezen agertzen da, Iruneko jaiak aitzakia hartuta: "Hau [musika] gelditzen zenean —ez luzatzat, atsedentzeko— izerdi onaren xukatzeko, baratzen ere ziren gazteak. Den gutieneko eraberik gabe, elhe emaiten zuten elgarri orduan. Bazituzten izen batzu, zoratzen ninduztenak: Leandro, Castor. Encarnita, Maria-Cruz, Leonardo, Asuncion, Juncal. Eta beren arteko solasak hain onak zituzten, hain garbiak eta goxoak, non zorion bethearenak baitzitazken. Berehala, gero, dantzak aikatzen zituen bere sail berrirat"1127. Irun hiriak 1900 urtean 9.912 biztanle zituen; 1930ean 17.6701128. Irun hazkunde azkarrekoa zen une hartan, eta migratzaile berri gehienak penintsulako hainbat herrialdetatik etorriak izango ziren, gaur egun ere Iruneko biztanlegoak osagai hori baitu. Jean Etxepare ez da analisia horretan murgiltzen. Galdetzekoa da dantza sueltoa San Martzial jaietan nork egiten ote zuen, XX. mendearen hasieran: arin-arina, fandangoa, porrua…, ala zerbait "internazionalagoa"? Jean Etxeparek ez du erreparotik euskal izaera aitortzeko Iruneko jendeari, beste euskal idazle batzuek ez bezala. Gogora daiteke, adibidez, Txomin Agirreren jarrera anbibalentea, manikeoa ez bazen, Bilboko ezkerraldeko bilakaera demografiko eta sozialaren balorazioari buruz. Jean Etxeparek etorkinen integrazioari buruzko kezka bazuen Iparraldeko kasuan, bederen, hori suma daiteke-eta Euskaltzaleen Biltzarreko burulehen gisa egin zituen hitzaldietan. Nolanahi ere Jean Etxeparek ez du nahi Txomin Agirrererena bezalako egiaren monopolioa 1930eko bueltan, eta ez du horren premiazkoa ikusten hesi ideologikoak jartzea biztanleen artean. Hala ere, azpimarratzekoa da exotismoa agertzea biztanlego etorri-berriko kopuru handia duen Hegoaldeko Irun hirian, hau da, Espainiaren eragina argien agertzen zen Aipatzen den "garbi"-tasuna da jatorri kutsagabeko horren isla. Urrezko aro batean bizi liteke talde hori, Homerok pentsatzen zuen bezala bizi zirela Greziarrengandik urrutien azken mugan bizi ziren haiek1134. Somatzen dugu Jean Etxepare tradizio frantsesarekiko zordun, apur bat XVIII. mendean abiatu zen bidaiatzeko programa ilustratu jakin baten araberakoa, nahiz eta Hegoaldeaz diharduen, eta nahiz eta ezaugarri horiek orokortu antzean egiten diren euskal kostalde guztirako, medikuaren gaztetako lagunaren ahotan. Ikusten dugu idazlea literatur tradizio jakin batean murgildua, kanpora doana esperientzia asebetegarrien bila. Ikusi dugu Victor Hugo ere antzeko irrikaz hurbildu zela Pasaiara. 5.4.2. Euskal gizartea hitsa denean Interesgarria izan daiteke euskaldunaren irudiak aztertzea XX. mende hasierako beste idazle batzuengan ere. Pío Barojak (1872-1956), adibidez, familiatik zetorkion euskalduntasuna sentitu zuen Gipuzkoako euskal ingurunean, eta tipo autoktonoak deskribatzeari ekin zion: Euskal Herriaren iruditeria bat paratu zuen, idazlan ugarik osotua. Oraingo honetan, Vidas sombrías (1900) ipuin-bilduman jaso zuen Mari Beltxaren irudiari erreparatuko zaio. "Mari-Beltxa" ipuina testuinguruan kokatzearren, kontuan izan dezagun Baroja deskribatzen ari dela Zestoan ezagutu zituen giroa eta pertsonaiak, mediku-lanean bertan egon zenean, estudioak amaitu eta handik gutxira, urte batez gutxi gorabehera. Hala Jean Etxeparek nola Pío Barojak herritarren artean dauden estereotipoak jaso dituzte, eta kritikaren galbahetik iraganarazi. Estereotipoa errazkeria kognitibo praktikoa den neurrian, merezi luke berraztertzea, eta horren ordez beste giza irudi indibidualizatuago bat jartzea, bereziki elkarbizitza oztopatu dezakeen neurrian. Estereotipoak berarekin du zurruntasuna, hitzaren beraren etimologiari erreparatuz gero, estereotipian inprimatze-lanetan erabiltzen zen xafla baitzen estereotipoa1135. Jean Etxepare borrokatu zen euskal laborariaren irudi sinplista eta negatiboaren kontra, Euskaltzaleen Biltzarrekoa zela. Euskaldunen artean zebilen frantsesaren estereotipo negatiboari ere jazarriko zitzaion, azaldu denez. Jesuita diruzalearen estereotipoa ere gaitzetsi du Jean Etxeparek Beribilezen. Pío Barojak, bere aldetik, Zestoan ezagutu zuen neskatila baten gizarte-estereotipo bat desmuntatzeari ekingo zion, landako munduaren ezagulea baitzen. Alde horretatik, bi idazle hauek hartzen duten eginkizuna da herriaren gogoan dauden estereotipo gaitzesleak kritikatzeari. Horretara, ezarrita dauden taxuak apurtzera datoz. Ikusiko da nola Jean Etxeparek bezala, Pío Barojak ere egiten duen euskaldunen beren arteko programa hori malgutzeko ahalegina, estereotipoen kontra ari dela. Bat etortze hori azal liteke libre-pentsamendu ilustratu baten testuinguruan, gogoratzen digula Immanuel Kanten "Zer da ilustrazioa?" idazkiko programa, non inoren tutoretzarik gabe eta autonomoki 1135 "estereotipia iz. Inprimatzeko teknika, pieza bakarreko xafla erabiltzen duena orrialde bakoitzeko". Hiztegi batua. dirudite ordea, eta zure ezpainek galsoro beilegietako mitxoletei hartu die kolorea" (34 or.).  "Mainak zituen umeak, zuk, bera alaitzeko, behiak erakusten zenizkion, Gorriya eta Beltza (…) Gero bestearengana joaten zinen, eta, hatza harengana luzaturik, esaten zenuen: "Hauxe dugu Beltza… zein beltza…, zein gaiztoa… Hau ez dugu maite. Gorriya, bai."" (35 or.). Nabaria da Mari Beltxa markatuta dagoela (omen, agian partikula modalen agerraldiak). Errepikakorra da koloreen arteko dialektika, euskal usario hartan zuria, horia eta gorria positibotzat jotzen direla, eta beltza, aldiz, negatibotzat. Argi dago excusatio non petita, acusatio manifesta delako irizpidea ere aplikatu daitekeela lehen aipuan ("Mari Beltxa, Errege egunez jaio zinelako, ez beste ezergatik"). Badirudi beltz kalifikatiboaren esangura negatiboa ez zaiola eskapatzen inguru errurala ezagutu duenari1137. Hau da, herrian estigmatizatuta daukate Mari Beltxa, dabiltzan deskalifikazioen bitartez. Beltz izatearena da estereotipo gaitzesgarria, Pío Baroja 30 urte ez zituen "medikuzar" (34 or.) gaztea apurtzera datorrena, guztiz kontrako ikuspegia ematen duela. Ikusten da, halaber, nola daukan barneratuta neskatoak bazterkeriazko kalifikatiboa, behiei buruz ari dela. Jean Etxepare ere ibilia da estereotipoen kontrako lehian: hautsi nahi izan ditu ez bakarrik Ganix euskaldunarena, baita frantximantarena eta jesuitena ere. Hori da, apur bat, bi idazleok hartu duten eginbidea: gizartean dauden molde sinplistei aurre egitea, eta sakonagoko hurbilketa egitea estereotipo gaitzesgarriak salatzeko, modu sotilean baino ez bada ere, "Mari Beltxa" izeneko ipuin honen kasuan bezala. Ahalegin hori iruditzen zaigu gizarte tradizionalaren eta ez hain tradizionalaren ilunguneak uxatzeko biek egiten duten saioa, estereotipo herrikoi batzuen errazkeria klasifikatzailea arteztuta, arrazoiaren eta aurrerakuntzaren baitako ideia ongile batzuk sustatzen. Esan daiteke badela idazle biongan herritarrak duintzeko ekimena. ni mal, mais nous ne sommes pas pour autant " au-delà du bien et du mal " (cf. la critique de la modernité chez Nietzsche)"1138. Anbiguotasuna da modernitatearen ezaugarria1139. Nietzscheren ustez, gizarteen eboluzioan aurrerapenik ez dago: gizadia ez doa aurrera; XIX. mendea ez da XVI.a baino aurreratuagoa; 1888ko espiritu alemana atzerakuntza da, bertako 1788ko espirituaren aldean. Jean Etxeparek ere sentipen bera du: ez du ikusten teleologia judu-kristaurik (kristaua ala marxista) edo positibistarik, gutxienez ez beti, Nietzscheren betiereko itzuleraren eredura, agian: "Guhau barne, bethi egiten eta desegiten ari den Izaite bat ikusten dut nik, berterik deus ez. (…) Izaite horren mamiaz argi gehiago badutela uste dutenak, hala nola bigarren Izaite bat gainera ikusten dutenak, hunen mamirat bertzearentzat baino gehiago sartu gabe, batzu ala bertzeak uzten ohi ditut bere alde -inguruka, azpiz edo oldarrez lotzen etzaizkitanean. Sineste guzier, zinezkoak direlarik, begitarte on egiten dut"1140. Jakina da giza izaeraren nolakoa Jainkoaren izaeraren nolakoaren isla besterik ez dela, edo alderantziz, nahi bada. Nolako jainkoa, halako gizakia, Michel Foucaultek ikusi bezala, Jainkoak gizakia bere antzirudira egin zuenez gero. Aspaldi hautsi zen anfora modernitatearekin, Jainkoa hil zenetik, hura baitzen bermea gizakiarentzat, nahiz eta aspaldiko Jainkoa Euskal Herria bezalako leku bazterretan aterpetuta bizitzen jarraitu zuen. Hona Atxaga anforaren metafora hori azaltzen: "Galdetu diogu zer adierazi nahi izan zuen "hautsi da anphora" esaldiaren bidez, eta hona erantzuna: "Nik ordurako askotan irakurriak nituen Greziako testu klasikoak, batez ere 'Iliada', eta banekien greziar haiek anforetan biltzen zituztela hildakoen errautsak. Niretzat, ni bizi nintzen garai hura zartako eta eten izugarri baten garaia zen. Tarte handi bat zegoen gure gurasoen mundutik gurera, eta esaldi horrekin epitafio bat adierazi nahi izan nuen: ezin dugu lehengo munduan egon, ezin da lehen bezala idatzi, ezin da Lizardiren garaira itzuli""1141. Alde horretatik, Jean Etxepare modernoa da, Friedrich Nietzsche modernitatearen aurrerabidean mugarria izanik, medikuaren pentsamoldean erroak eginak baitzituen. Eta hori izan zitekeen medikuak inguru euskaldunarekin zuen harreman istilutsuen iturburu nagusia. Tomas Agirreren eleberria guztiz argia da onari eta gaizkiari dagokionez, zalantzazko anbiguetatetik urrun da. Alde horretatik, Uztaro modernitateko tonika nagusitik urrun dabil, balio-eskala sendo eta zurrun baten agerpidea den aldetik. Dudarik gabe, gizarte tradizionalaren apologia egiten du eleberriaren argumentuak. Madalen protagonista ezkongaia, harremanetan hasten da Zarautza kanpotik heldu den gazte batekin, zein diru-jokoarekin harremanetan baitago. Mutil horren portaerak ezaugarri negatiboak ditu, eta, azkenean, tragedia sortuko da. Kontakizunaren bukaeran, Madalenek komentu batean bilatuko du babesa, mundutik aparte. Bistakoa da, moralitateak gizarte tradizionala zurkaizten du; gizarte horren kanpotik datorrena okerra da, ñabardurarik gabe, manikeismo honen sendotasuna kolokan agertzen bada ere Uztaron, Tomas Agirrek abisua igortzen baitu etorkizunean gerta daitekeenari buruz, alegia, kanpoko guztia ez dela urrea. Jean Etxepare, aldiz, hesiak eraiki beharrean, euskal gizartea biziberritu nahi du kanpoko orotariko ekarpenez (teknikoak, ekonomikoak…), ilustratu baten gisan moralismorik gabe. Jean Etxeparek argi uzten du hori publikatutako artikuluetan. Beribilezi ere egotzi izan zaio garo-usaina, baina Jean Etxepare baserria balio moralen altxor-kutxatzat daukan ikuspuntu horretatik urrundu egiten da. Egia moralaren ikuspegia zeharo bestelakoa da Jean Etxepare baitan eta Tomas Agirre baitan. Jean Etxeparek, egiaren jabea izan gabe, saiakera modukoak egiten ditu, bizitzan ardatz gisa balio batzuk hautatzeko, baina beti balio askoren arteko hautaketa gisa, ez egia absolutuaren jabe izango balitz bezala. Tomas Agirre mundu itxi baten isla ematen digu Uztaro eleberrian, mundu aldagaitza zirrikiturik uzten ez duena aldaketa posible bati buruz. Ez dago bertan polifonia arrastorik, balioen aldetik. Jean Etxepareren modernotasuna datza gehiago ahalegin ororen ezdeustasuneko pertzepzioan, bizitzeko neke batean, nihilismotik hurbil, egia absoluturik ez dagoenez gero, idealismoaren egia erori zenetik, medikuak ezagutu zituen Schopenhauerren eta Nietzscheren ideiak gogoan. Ikuspegi hori nabaria da Jean Etxeparek Piarres Lafitterekin izan zituen gutunetan 1930 aldera, eszeptikoa da, eta, alderdi batzuei buruz, pesimista: ez da moralista bat Tomas Agirre bezalakoa. Beraz, gure ustez, uste dugu honako baieztapen hau bezalakoek ñabardura bat edo beste eskatzen dituztela: "Orain arte esandakoaren arabera, [Beribilez] hizkuntzari dagokionez, inpresionista da, eta horrek munduaz duen ikuspegia inpresionista dela esan nahi du. Aurrean duen errealitatea dela eta, euskal literaturaren historian sarritan gertatu den bezala, bakarrik detaile politez ohartzen da; ez, ordea, itsusiez. Euskal Herrian bi mundu egon dira aurrez aurre, batez ere, joan den mendearen azken urteetan eta honen hasieran gertatu den industrializazioa eta gero: bata, tradizionala, tradizionalki euskalduntzat jo izan dena, zeinetan "baserria, txikia, txuri-polita" (eta honelako konotazioak dituzten hauen antzeko beste elementuak) hitz klabeak suertatu diren definitzerakoan; eta, bestea, industriala, gizon beltzena, zakarra. Pentsamolde honek zer adierazten du? Ez duela soil-soilik gauza politak eta itsusiak sailkatzen, baizik eta berarentzat euskal errealitatea bakarrik polita denarekin identifikatzen dela, bestea alde batera uzten duelarik1142. Agian, gakoa bilatu beharko da ez horrenbeste egiaren bilaketan, baizik eta egiatasunaren (veracidad) posibilitatean, hau da, Jean Etxeparek ez duela beti esaten eta defendatzen bere egia, gorago jorratu ditugun medikuaren arrazoiak eta erabakiak medio. Alegia, Jean Etxepare ez da esplizitua Beribilezen, baina bere prozedura narratiboa esanguratsua da, bereziki Uztaro bezalako testuekin alderatuz gero. Eta ezin da ahaztu Uztaro zela araua eta Beribilez salbuespena, XX. mendeko urte haietan. Pío Barojak berak ere, iritzia emateko batere eragozpenik gabea Jean Etxeparek ez bezalakoa, edozerri buruzko baieztapenak egiten ditu, baina ez du sistema koherente oso bat eraikitzen, hura ere erabateko balioen krisiaren jakitun baita. Pío Barojak, egiari buruz, greziarren parresia izeneko jarrera praktikatuko luke, intelektual gisa, egia deserosoa aldarrikatzeko funtzioa betetzen baitu, alde batetik, Antzinateko zinikoek bezala, Michel Foucaulten azterketei men egiten bazaie. Jean Etxeparek argi dauka bere egia ez dela onargarria bizitzea tokatu zaion gizartean, eta itzulingurua hobesten du, Pío Barojak ez bezala. Gaztelerazko irakurlegoa izan zitekeen Euskarazkoa baino anitzagoa, baina ez zitzaion Pío Barojari txiripaz deitzen "el hombre malo de Itzea". Jean Etxeparek horrelako ezizenik ezin zuen eraman, besteak beste, ogibidea medikuntza zuelako landako herriska batean euskaldun fededunen artean, Pío Baroja ekonomikoki beregaina zen bitartean. Tomas Agirre, aldiz, bai, mundu gotortu buruaski bateko bizilaguna da, iraupena arretaz zaindutako itxitasun bati zor diona. Mundu horren kanpotik datorrena mehatxagarria da, Madalenen gainbeherak argi eta garbi adierazten baitu, arau horiek hautsi baititu eta baserri-gizarteaz kanpoko gizon batez fidatu baita, hondamendia bere gainera erakarrita. Irtenbidea izango zaio erlijioaren altzora serora gisa itzultzea begirada, bere maitasun gizakoiak lur jo duenean, eleberriaren amaieran. Tomas Agirrek ez zeukan orduan oztoporik bere iritziak deblauki papereratzeko, ideologia hegemonikoaren barnean kokatzen baitzuen bere burua, Jean Etxeparek ez bezala. Tomas Agirrek kanpoko mehatxua detektatzen du, hasikinetan baitago. Jean Etxeparek kanpoko ekarpena asimilatuta dauka, baina Uztarok errepresentatzen duen gizarte sektorea dauka aurrez aurre. Horretan, Jean Etxepare modernoagotzat jo daiteke, aldaketan eta berrikuntzan murgilduta baitago, horiek baitira modernitatearen ezaugarri nagusietako batzuk1143. Jean Etxepare jostariagoa agertzen zaigu Beribilezen, udako opor-bidaia horretan. Alde horretatik, bi liburuak aparte dabiltza: Uztarok irakaspen morala transmititu nahi digu oroz gain, santutasun moraletik hurbil. Madalen protagonista moja sartuko da bere maitasun- motifs, la méfiance à l´égard du regard critique interne expliquent sûrement l´échec de Buruchkak mais l´effet de cette attitude ne se limite pas à un seul ouvrage, aussi exemplaire soit-il. Il serait donc profitable d´étendre l´analyse à l´ensemble de la période 1850-1950"1145. Jean Etxeparek kezka bizia du jakiteko ea mekanika erabiltzen ote duten Nafarroa Garaian lur-lanetan. Nekazariak aurrerakuntzari ez zitzaizkion lotzen erabat, diru-eralgiketa handiak egiteak arrisku ekonomikoa zekarrelako berarekin. Diruz nasai zebiltzanek esperimentu berriak egin zitzaketen, eta onik atera berrikuntzek porrot egiten bazuten. Aurrerakuntza teknologikoa gogoan du idazleak nekazaritzaren alorrean: "Ogi-joiteko mekanikak ezagutuarren, moda xaharrari badarraizkio zuhurki, gizagaizoak: zonbatez xahubideak ez dituzte horrela gutiago! Aroa lagun, etxekozetxeko egiten den lana da merkeenik, ahantzixea balin badugu ere Lapurdi eta Benabarreko aldean"1146. Idazle aurrerazaleak modalizatu egiten ditu bere asmo modernizatzaile positibistak enpatiazko adierazpidetan. Erlijiosoek ez bide zuten horrelako kezkarik, mundutik aparte bizirik. Hala ere, badira batzuk Iparraldean kezka agronomiko hori dutenak (Arnaud Abbadie1147). Jean Etxeparek, jakina, badu askotan kezka aurrerazalea: hazienda-tratuak egiteko modua aipatzean, loreen lurrinak nola eskuratu aipatzean… "Eriaren gela" Buruxkakeko artikuluan ere kontuan izan nola atonduarazten dion nekazariari, baserriko hala etxetiarrak nola maizterrak gaixotasuna iragateko etzauntza egokia izan dezaten. X izpiak radiografiak egiteko nahi ditu ere1148… Agian ez ginateke okerregi ibiliko hipotesi gisa esango bagenu euskara atzerakuntzarekin lotuta zegoela, eta frantsesa aurrerakuntzarekin herriaren gogoan. Elizaren beldurra zen sinesmena galtzea euskaldunen artean, eta sinestegabezia frantsesez baino ezin zitekeen iritsi euskaldunen gogora. Pentsatuko zuten, noski, euskalduna euskaldun atxikiz babesten zutela ezin esanezko kalamidadeetatik. Jean Etxeparek dilema hori gainditzeko saioa egin zuen obra guztian zehar. Hizkuntza bera ere modernitatean sarrarazi nahi izan zuen1149. Hala ere, ez zituen sektore kontserbatzaileen gurariak aseko, sinesmen aldetik librepentsalaria zen aldetik1150. Eztabaidagarria izan daiteke medikuari egotzi zaion muturreko positibismoa datatua dagoenetz, eta erlijioak zientziarekin elkarbizitzeko bide berriak urratu dituenetz, eta, baita ere, Eliza katolikotasun liberala izeneko pentsamoldearekin ez ote den nagusitu gaur ere gure gizarteetan, baina bego horretan… Jean Etxepareren idearioan etikak duen lekua aztertu ondoren, ekar ditzagun hona ideia nagusi batzuk atalari errematea emateko. Euskaltzalea aritzen da Pirineoen bi aldeen arteko harremanak eztitu goxatu nahian; horretarako, atzartasun handiz berridazten ditu historiak bi aldeen artean izan dituen pasarte latz batzuk: Orreagako gudua eta Napoleonen ibilerak. Diplomazia handirekin frantsesek historian zehar ustez egindako gehiegikeriak zuritu gabe, deitoratu egiten ditu: badirudi gogoan duela bi aldeen arteko zubiak eraikitzeko premia, Hegoaldearekiko filia aldi berean kritiko baten markoan. Bigarren puntu nagusi batean mediku euskaltzalea kezkatuta agertzen zaigu euskararen atzerakadaren aurrera; guztiarekin ere, euskara zaio gizarte-kohesioaren berme bat, izan ere, aburu kontrajarriko euskaldunek adiskidetasuna iraunaraziko dute beren desadostasunen gainetik. Hirugarren puntu batean, Jean Etxepare argitua dakusagu bizi den gizartean dauden estereotipoak txikitzen. Askotan erabili ohi duen trikimailuarekin, iritzi polemikoak bigarren mailako pertsonaia baten ahotan jartzen ditu, narratzaile autobiografikoa dokumentalista-zereginetan babestua bere ahotsa inplikatu gabe. Ildo horretatik, deseraikiko ditu frantsesaren eta jesuitaren estereotipo bana, eta jasoko ditu autokide baten ahotan Ameriketara migratzaileen estereotipoak, hala euskaldunarenak nola frantsesarenak. Ikerketaren pasarte batean, Jean Etxepareren figura balioetsi da haren izaera hibridoaren argitan. Atal honen hondarrean, nahi izan da paralelo 6. Ondorioak 6.1. Liburuaren aurkezpenaren haritik Gure ustez, Jean Etxepare da pentsamendu autonomoa garatzeko ahalegina egin duen lehen euskal idazleetakoa. Tutela jakinik ez zaio ezagutzen, ez erlijiosorik, ezta politikorik ere. Ibilbidea egin zuen gogoaren argiek manatzen zioten bezala; alde horretatik, eredugarria izan daiteke irakurle batzuentzat. Historia-mementoko baldintzapen jakinen artean egiten ditu ideologia-hautu zehatzak, ezinbestean, baina lehen intelektualetako bat dugu, Dreyfus aferaren garai hura intelektualak loratzeko aproposa izaki. Kritikak, ordutik hona, ikuspegi bata ala bestea azpimarratu nahi izan du, baina azpimarragarritzat daukagu beraren egiabilaketa setatia, euskal eremuan ohikoak ziren pausuak baino harago jotzen zuela. Egiaren ausardia izan zuen bizitzan zehar, nahiz eta egia esateko erabakiari buruz iritzia aldatu urteek aurrera egin ahala1151. Kritikari batzuek egotziko zioten agnostizismoa, beste batzuek zientismoa, beste batzuek nahiko urrun ez joan izana erreflexioaren bidean: argi dago jarrera berria izan zuela, egia tradizionalaren aurrean. Orijinaltasun horren lekuko da Beribilezen forma poetiko bera. Bidaia-liburu-formula ezezaguna zen ordura arteko euskal literaturan. Ba zen Lizardiren bidaia labur bat, artikulu gisa kondatua, "Donapaleura joan-etorria"; bazen Jean Etxepareren Bilbora bidaia Azkue bisitatzera joan zenean, hura ere artikulu batean kondatua; hala ere, ez liburu-formatuko bidaia-kontakizunik. Baziren ere pelegrIgnazio-kontaera batzuk (Zalduby, Agirre) baina helburua erlijiosoa zuten. Bestetik, bertsolaritzaren arloan ezaguna da Donostiara egindako ezkon-bidaiaren kontakizun bat edo beste; oker ez bagaude, ez dago askoz gehiagorik. Beribilez honen helburu nagusia izan daiteke oso ondo euskal lurraldeen osotasun bat marraztu nahi izatea, hau da, errebindikazio identitarioaren mugarri literario bat jarri nahi izatea. Bidaien nolakoak alda daitezke bidaiarien eta garaiaren arabera1152. Bidaia burutsua izan ohi da norberaren aurreiritzi eta ohiturak gainditzeko ariketa bat. Bidaia izan daiteke prestatua, halako moldez non ia ez dagoen alderik jomuga den herrialdearen eta norbera bizi den herrialdearen artean, alde batera gaur egun gero eta gehiagotan gertatu ohi den bezala turismoa globalizatuarekin. Jean Etxepareren bidaia da beraren Iparraldeko gizarteikuspegiaren proiekzio bat bezalakoa Hegoaldeko zeretan. Badira hor nekazaritza, antiklerikalismoa, udatiarrak, euskararen egoera, itsasoaren esanahia, arkitektura, dantzak… Liburu honi pintoreskismoa egotzi dionean kritikak, arrazoi puntu bat bazuen. Ozta-ozta da agertzen gauza exotikorik idazlearen luman, salbuespenak salbuespen. Filosofia pertsonalaren alorrean ere, idazlearen balioak lekuz aldatzen ditu eragozpenik gabe Hegoaldeko egoerei aplikatzeko. Beraz, Beribilez da bilduma bat, idazleak Euskal Herria osotasunean irudikatzeko errepertorioa, baina ez berak jorratu zituen alderdi guztien besarkatzailea… Ez dirudi idazleak bere balioak kolokan jartzen dituenik. Ukitu horregatik ere, tokiko kolorea bakan agertzen da, gizatasun klasikoa aldarrikatzen baita, lekuan lekuko ohiturak marrazteko erromantizismoaren joerari izkin eginez. Bizkitartean, Jean Etxepare kontraesankorra iruditu zaigu arrazoi bat baino gehiagorengatik, alegia, konplexua, besteak beste, idearioz positibista izanik ere, erromantizismoaren zenbait oihartzun ere bereganatzen dituelako. Positibismoa eta erromantizismoa ez ziren ondo ezkontzen: erromantizismoa idealista zen eta positibismoa, aldiz, materialista. Erromantizismoak hiri-zibilizazio burges berria deitoratzen zuen gizartea asaldatzen zuelako; positibismoa, ordea, aurrerakuntzaren sustatzailea zen. Jean Etxepare baitan badira bi elementuak. Gaingiroki, nekazaritzaren eta turismoaren ekonomiaaurrerakuntza sustatuagatik ere, hiri-garapena ez zaio beti laket. Badu konformagaitz puntu bat materialismoaren aurkakoa, eta estetizismo filoerromantikoa erakusten du Olerkia deitzen duena laudatuz. Gaztetan filosofia bitalista baten tonikotasunak eta desmasiak limurtu badute ere, helduaroan neurriari eta harmoniari lotu zaio, espiritu klasikorik konbentzionalenean. Greziaren zale agertzen da gizatasun unibertsal abstraktu bati men eginez, eta tokiko kolore eta usadioei gor samar. Haatik, aldi berean euskal bizimodu tradizionalaren biziraupenak kezkatzen du, abertzale konbentzional bat balitz bezala, aurrerakuntzaren oldarra indarrez baitzetorren. Liburuaren tonua da, gure irakurketaren sintesi gisa, kontentagaitz baten adierazpidea. Nahi du idazleak gogoa bridatu, baina ukitzen dituen hainbat puntutan kritiko samarra da. Usoaren sinboloa litzateke oreka desiratuaren sinboloa, Partenon ordezkatzeko sinbolo esplizitua. Hala ere, ibilbidean zehar bisitatzen dituen guneak begirada zorrotz batez interpretatzen ditu, eta gizarte-erreformatzaile idealista gisa mintzo zaigu. Ildo beretik, ezin isildu bizimodu esanguratsuak eskatzen duela errebeldia noblea ere izatea gizakiak: Jean Etxeparek badu. Jean Etxepareren errebeldia da itxurak baino harago zulatzea agerikoa, sarri hobe beharrez. Kritikarentzat, arrisku bat bada humanismo erretorikoko hitz soiletan geratzekoa, zuzena politikoki, baina beste ondoriorik gabea. Jean Etxepareren ibilbideak hitz labanak baino zerbait gehiago iradokitzen du: nola pertsona bat izan daitekeen kontzientea bizitzaren gurutze-bideetan, nahiz eta inguru latz baten erdian izan. Bidaia izan zitekeen katalogo bat, fresko bat. Gehiago iruditzen zaigu idazlearen nitasunaren adierazpena, hainbat zokondori erreparatuta. Bada Hegoaldeko elementuen katalogo txikia Beribilezen, maiz, ordea, ikuskizun diren gauzak narratzailearen subjektibitatearen ukitua dute, zigilu bereizia jartzen diena, ziur aski, ez bakarrik subjektibitate emozionalarena, baizik eta ekarpen arrazionalarena ere, idazleak iritzi propioa adierazten duela. Bidaiek, berez, entziklopediatik asko dute. 6.2. Ondorio nagusiak Abiapuntuko tesia hau izan da: Beribilez da Jean Etxeparek eraikitzen duen hilburuko ideologiko burges txikia euskal mundua oinarri duena, garai hartako euskaltzale-eliteari eskaintzeko. 6.2.1. Lau ikerketa-galderen erantzunak 6.2.1.1. Zein izan zen Beribilez sortu zen giro intelektuala? Beribilez aurkeztu eta gero, ikerlanean idazlea bizi zen gizartean kokatuta geratu da, bederen esparru humanistikoan. Euskal Herrian eta Europan zebiltzan korronteetan txertatuta geratu da idazlea. Pausu hori garrantzitsua da eta premiazkoa, Beribilez ideologikoki zedarritzeko asmoa hartu den honetan. Jarraitu den prozedura izan da Jean Etxepareren gogoko pentsamendu-erreferentziak jasotzea, eta testuinguruan azaltzea. Argitu nahi izan da erreferentzia bakoitzaren zein alderdi jakin lotzen zaion idazleari ere. Oro har, 1930 inguruko panorama laburbildu beharko balitz, bi eremu nagusi agertu direla esan daiteke: batetik, Elizaren indarrek osatutako eremu Euskal Herrian hegemonikoa eta, bestetik, Frantzian gailentzen ari zen sekularizazio prozesuarekin zetorrena, non medikua eta beraren zenbait lagun kokatu behar diren. Idazleak jarrera diplomatikoa izan zuen behin baino gehiagotan publikoki, nahiz eta haren iritzi pribatua zein den ere antzeman daitekeen. Ikerlan honetan, hurrengo pausua izan da Beribilez bera hartuta, ideologia zantzuak bilatu, sailkatu eta sistematizatzea. Horretara, nahiz eta Jean Etxepareri buruz ikerketarik egin den, ikerlan honen asmo berezia da berri sistematikoagoa ematea haren bizitzaren azken aldiko pentsaerari eta Euskal Herriaren ikuspegiari buruz1153. Nolanahi ere, irizpidea ez da literaturaren historiako pasarte honetan parte hartu zuen aktore bataren ala bestearen aldeko hautua egitea, baizik eta egin ziren apustuak zein terminotan egin ziren dokumentatzea, eta zein marko ideologikoren barnean. Irizpide horri eusteko ahalegina egin da. Beraz, historian txertatuta ulertu beharrekoak, ez bitez ulertu, ahalaz, inongo salaketaren froga-agiri gisa, eta bai gaurko garaiari taxu eta zentzu handiagoz ekiteko lagungarri gisa. Beharbada, euskal idazle bat kokatzeak garaiko korronte intelektualen barnean ez dio berritasunik ekarriko pentsamendu unibertsalari. Hala ere, gure ustez, euskararen unibertsoan beharrezkoa da horren berria izatea, non kokatzen garen mapa orokorraren barnean zehaztu ahal izateko. Jean Etxepare horretarako laguntza handia da, garai hartako kezka nagusiekin bat eginik idatzi zuelako, literaturari leiho berriak irekitzeko punturaino. Piarres Xarritonek azpimarratu du hori, eta hemen idazlearen bertute horri lekua eman nahi zaio ere, ez dena hain erraza literatura berriki modernizatu –ala oraindik modernizatze bidean den- honetan. Jean Etxepareren ekarpen baliotsu bat da euskal munduaren barrutik eginiko ahalegina euskal letrak Europan homologatzeko, euskal iruditeria zehaztuz. Eta ahalegin hori izan zen Elizak zekarren homologazioa krisian zegoenean, Jean Etxeparek bestelako homologazio bat bilatu baitzuen. Lan gaitza, gaitzik bada. Jean Etxepareri bizitzea tokatu zitzaion denbora- zein espazio-ingurua gatazkatsua izan zen, gizarte tradizionala krisian zegoelako ideologikoki eta ekonomikoki bereziki: laikotasuna esparruak irabazten ari zen, konfesionalismoaren kaltean; nekazaritza krisian zegoen Iparraldean, eta migratzea beharrezkoa ikusten zuten gazteek. Betiko balioak krisian zeuden, filosofian nihilismoa trostan baitzetorren: koktela lehertzeko modukoa zen. Hori gutxi balitz, Lehen Mundu Gerraren osteak Europa ezkortasun-geruza baten azpian estali zuen. Etxeparek aurrera egin zuen modu originalean, batetik, jatorri nahasiagatik amerikanoen ondorengoa baitzen, bestetik, formazioagatik, hala jaso zuenagatik nola autodidaktikoki eskuratu zuenagatik. Originaltasuna ez zitzaion eraman erraza suertatuko, nahiz eta Elizak ere egoera berrira egokitzeko saioak egin, motelak itxura batean: Vatikanoko II. Kontzilioa urrun zegoen. 6.2.1.2. Idazlearen zer ideia nagusi nabarmen zitezkeen helduaroan, testuari hurbilketa semiotikoa eginez? Bidaiaren helburua Hegoaldeko euskal probintziak bisitatzea denez gero, bada programa horretan pertsona eredugarri baten jarraigoa: Piarres Broussain, idazlearen lagun euskaltzale eta abertzalea. Piarres Broussainen programa zen Hegoaldeko probintzietan egindako txangoaz gozatzea, dela jendeaz dela herrialdeaz, oro har, eta abertzale gisa. Ikuspegi gozatsuak ematen digu bi lagun hauek herria maitatzeko duten moduaren berria, nahiz eta han eta hemen herrigintzako istiluak ere azaleratu: hizkuntza-gatazka, industriairaultzaren kalteak, turismo-oldea… Jean Etxepareren paisaia-ikuspegian bi nota nagusi badira: lehenik, lurralde-ekonomia sustatzeko ikuspegia, eta, bigarren, lurraldea estetikoki esperimentatzeko deliberoa. Bisitan, Jean Etxeparek lurraldearen ikuspegi produktibista du, adibidez, ematen duen paisaiaren irudian ez baita nabaritzen erabateko molde erromantikorik, ekonomiak zinez baldintzatzen baitu idazlearen ikuspegia, lehen aditu batean adierazpen identitariorik gabea. Hor identifika daiteke XIX. mendean abiatu zen ikuspegi burges moderno eta ekonomikoki dinamikoaren isla. Espainian, antzeko ikuspegia bultzatu zuten Francisco Giner de los Ríos-en (18391915) jarraitzaileek eta Institución Libre de Enseñanzak (1876-1936), ia denbora-tarte berean. Espainiar hauek Karl Christian Friedrich Krause (1781-1932) alemaniarraren filosofia hedatu eta egikaritu zuten beren herrian. Krausistek Espainia moralki zaharberritu nahi zuten, jakintzari bide zabalagoa emanez: zientziak, humanitateak, ekonomia… gizakia loratu zedin herrialde baten barnean, gainerakoekin anaikorra. Hori guztia 1931ko errepublikan gizarteratuko zen politikoki. Gerora, 98ko belaunaldiko idazleek joera biziberritzaile (regeneracionista) horri bidea emango zioten, baita paisaiaren ulerkuntzan ere. Paisaia izan zitekeen nazio-arimaren ispilua, hain zuzen, Espainiako arimaren ispilua, Gaztelako paisaia eredutzat hartuta, sarritan1154. Jean Etxepare haiengandik bereiztu egiten da paisaiaren sentimendu estetikoaren bidez herriaren arima jariatzeko azken puntu honetan, ikuspegi erreformista baikorrean ados bazetozen ere. Hala ere, batzuetan bat datoz medikua eta 98koak, adibidez, paisaian historiako pasarteak irakurtzean, nazio-historia propiala sendotzeko asmoz, Etxeparek euskal historia, eta Unamuno batek, adibidez, Espainiakoa. Garai hartako idazle espainiarrekiko erdizkako antzekotasun hura nabaria izanik ere, euskal eremuari begira ez dago Beribilezen foruzaleek literaturan artikulatu zuten paisaia erreibindikatzailea bezalakorik. Beribilezeko paisaiak ez dauka proiekzio identitariorik, nahiz eta Hegoaldean foruen aldeko idazleek paisaian txertaturiko iruditeria erabilia zuten burujabetza-aldarrikapenak sustatzeko, Jean Etxepare baino hamarkada batzuk lehenago. Idazleak ardura ekonomiko nabaria du, eta erne dago hiri-hazkundeari buruz zein nekazaritzaren edo teknologiaren aurrerabideari buruz, besteak beste. Guztiarekin, nekazaritzaren aurrerakuntza edo atzerakuntza narratzailearen kezka izanik ere, ezin da ahaztu paisaiak bidaiariaren baitan duen efektu estetikoa: paisaia dramatizatuta dago sarri askotan. Bat eta bera dira idazleak ontzat daukan balio positiboko landa-eremua eta edertzat daukana; hau da, balio materiala daukana bat dator sentsazio estetikoa (aisthesis) sortzen dionarekin. Esan daiteke euskal paisaiak ba duela ahalmena gozoak komunikatzeko bidaiari so-egileari. Sentsualki igarotzen dira landa-lurrak narratzailearen begietan, mendi-lepoek eta malkarrek izialdurak eta estutasunak sortarazteari utzi gabe. Esan daiteke maitasun sentipen batek kolkoan jasoarazten dizkiola hala gozoak nola gaitzak; errepikatu behar da aldarte horiek idazlearen ideologia-aztarnak izan ohi direla. Euskaltzale gisa ematen duen ikuspegiari aurre aberkoia dei dakioke. Naziotasun politikoa bultzatu gabe, ematen ditu herri-identitatea zedarritzeko elementuak, besteak beste, euskal turismo kultural bat sustatzeko ahalegin esplizituak, betiere etekin ekonomikoa gogoan. Beraz, justifikagarria izan daiteke idazlea nolabait herrizalea (erregionalista) dela baieztatzea, emaitza kontrastatu batzuen ondotik ibili eta gero. Idazlearen begiradak esanahiak jasotzen ditu paisaien aurrean, eta aukeraketa bat egiten du, ideologia batek baldintzatua, dudarik gabe. Metodologikoki hitz eginez, estetikaren alorrekoa izan nahi duen atalean, suertatu da ikerketa-prozeduraren norabideak bestelako esparruetara jauzi egitea: ikusi berria da paisaiak ekonomiarekin eta lan-sorkuntzarekin duen lotura. Arte plastikoen arloan, gizarte burgesaren kritika nabaritzen da beharbada erromantizismoaren eraginez, erromantikoek jarrera antiburgesak baitzituzten, adibidez, Loiolako dekorazioaren luxu-erakustaldian, bidaiariak Ignazioren etxea bisitatzen duela. Jakina denez, erromantikoek eta haien ondorengoek balio burgesak maisea zitzaketen. Gure artean, Lauaxeta sinbolista eta filosofikoki idealistak ere ildo horretatik egin zuen poesia. Loiola izanik bidaiaren jomuga, uste izatekoa da idazleak literatur hordagoa jotzen duela kapitulu bi hauetan. Estetikoki horrela da, orrialde horiek estilo aldetik nabarmengarriak dira-eta. Idearioaren aldetik, Jean Etxepare oso begiratua agertzen da. Ez du arbuio espliziturik egiten, gizarte-testuinguru hartan jesuitak polemika-iturri izanagatik; mugatzen da Ignazioren etxearen dekorazioa kritikatzen, jomuga duela beraren ustez akastuna den espiritualitate santutegian proposatua. Etxeparek ikusgai duena iruzkinduz ematen du ikusmoldea. Aberastasuna gainezka dago santuaren etxeko adierazpide estetikoetan. Oztopoa da hori idazlearen espiritu-ikuspegi soilarentzat. Berriz ere, agnostikoa bakezkoak egiten ikusten dugu, agian, tolerantziaren izenean, berak besteei eskatzen zien hura praktikatuta. Hainbatetan, narratzailea arte-aditu gisa agertzen da deskribapenetan, hala Iruñeko katedralean nola Loiolako Santutegian. Zehazki, Loiolako Santutegiaren kasuan estetika barrokoaren kritika bat sumatu da, Ignazioren etxe-dekorazioan gauzatua. Beribilezen helarazten zaigun mezua da, ez bakarrik santuaren etxeko luxuzko dekorazioak asmo pastoral zalantzagarria duela, baita ere etxeak leialtasun historikoari huts egiten diola, hots, Ahaide Nagusi haien bizimodua distortsionatzen dituela. Iradoki da testuan agertzen den apezñoaren kritikak jatorri positibista ere izan zezakeela. Ikuspuntu horretatik, "Etxe Santuak" ez du islatzen behar bezala Ignazioren jatorrizko etxe-ondoa, santuaren arbasoen pobrezia erlatiboak sinestunak epelduko zituelakoan, orduko parametroekin begiratuz gero. Arte-kritikako saio jaso hauek adierazten dute idazlearen gogoan irakurle ikasiak zeudela, arte-adierazpenak irizpide autonomo batekin ebaluatzeko kapazak. Ironikoki, Ignazioren etxea gaur egun gehiago da Etxeparek gogokoa zukeen bezalakoa, ezen ez idazleari "pozoia" zabaltzea egotzi zioten haiek gogokoa zuketen bezalakoa, agian; herri xehea larderiaz inpresionatzeko luxu hura zaharkituta geratu da, eta, horren ondorioz, bestelako sinesmenik bultzatzen bide da Lagunditik, azken urteotako etxea zaharberritzeko estiloari kasu eginez gero. Ignazioren etxearen bisitan, idazleak espiritu historiko positibista adierazten du, bigarren mailako pertsonaia den apezñoaren bitartez, medikuaren lagun irudikatua, baliabide narratibo horrekin heterodoxiaren zama kentzen baitu bizkar gainetik. Beste atal batean, Loiolako Ignazioren izaera jorratzen du gazte-oroitzapenetako laguna den apezñoarekin solasean, zeinean Jean Etxeparek azpimarratzen duen Ignaziorengan adimenak merezi duen aitortza, dudarik gabeko kar erlijiosoaren ondoan. Horrela bada, baieztatzen du zientziaren autonomia, fedearen eta egia errebelatuen ondoan. Ez du zuzenean ukatzen fedearen eraginkortasuna, azpimarratzen du bakarrik jakintzaren onura doktrinasendotasunarekin batera. Ez da erraza erabakitzea Jean Etxeparek fedea noraino sentitzen zuen, ohi den bezala autore ziur aski agnostikoaren baitan. Bi lagunen arteko eztabaidan, islatuta ikusten dugu medikuaren kezka nagusi bat, alegia, zientziaren eta fedearen arteko ezkontzaren premia eta zailtasuna XIX. mendean eta XX. mendean ere bai, ikasien artean eztabaida bizia izan zena. Estetikaren beste hari-izpi bati helduta, garrantzitsua da medikuak duen jarrera hedonista garai hartan, noiz eta masa-turismoa hasia zen, eta garatzeko bidean. Hedonismo neurritsu hori islatzen da artea, ardoa, janaria, paisaia-ikuskizunak eta abarrak gozatzen jakiteko kultura burges txikian. Iraultza burgesaren eta industrializazioaren ondorioz, klase ertainek sarbidea izango zuten lehenago goi-klaseetara mugatuta zeuden aisialdi moduetara. Sentsibilitate estetiko horrek, agian, talka egin zezakeen Elizaren irizpide estetiko tradizional batzuekin, soiltasuna baitzen predika ziezaiekeen bakarra gizarte-geruza batzuei, gozamenari eta aberastasunei sarbidea eman ezinda. Jean Etxeparek plazerari abegia egiten dio, modu neurritsuan, hau da, bizitzeko arte baten markoan. Finezia ezaguna zaio, eta irakurleari jakinarazten dio hainbat zentzumenen erabilerarekin lotutako irizpide multzo bat. Sentibera da abuztuko bakantzalaria errepideak eskaintzen dizkion gozamen mundukoiekiko, aldi berean, zentzumen-datuak espiritualizatzea ahaztu gabe. Hala ere, ez du erreparorik bere burua irrigarri uzteko, adibidez, gehiegi edateagatik, nahiz eta ezagulea izan ardo-dastaketaren nondik norakoez. Beraz nortasun konplexu baten aurrean gaude, pertsonaia borobil baten aurrean, onkeriazko manikeismoari ihes egiten diona. Beldur gara mozkorrak bakarrik aipatzen zirela edariaren kontrako sermoietako predikuetan, eta ez horrenbeste norberaren esperientzia gisa, bederen literatura idatzian; ahozko literaturan, agian bai, baina jaso diren laginak biltzaileen irizpide moralek galbahetu samarrak egon daitezke (Azkue, Aita Donostia…). Emakumearen ikuskerari buruz ere, narratzailea pertsonaia borobil gisa agertzen zaigu, bizitzan zehar buruan zuen haren irudia aldatu duela baitiosku. Beribilezen, balantza aldatzen da emakumearen edertasunetik haren izaera moralera idazlearen biografiaren harian. Bere erara, emakumearen apologia eta goraipamena egiten du diskurtso mailan bederen. Hala ere, emakumearen erretratu karakterologikoa ez du lotzen "adimena" deitzen duenarekin, eta adimen horrekin zerikusia izango luketen eginkizunekin, zintzotasun moralaz aparte. Oro har, plazeraren alderdiek pisua dute liburuan, eta haietako bakoitzean bada ikuspegi orekatu eta gozatua, adibidez, dantzak deskribatzean, non tentu handiz azpimarratzen duen bikoteko dantzaren araztasuna, ziur aski liburuan bertan jorratzen duen neurritasunaren (sophrosyne) ildotik. Hor ere bada idazlearen eboluzioaren aztarna gaztetasunetik helduarora, gizabanakoaren aldaketa biologikoaz haratago ere uler litekeena, ez bada galeriari buruz egiten duen keinu hutsa. Idazlearen ideia etikoen alorrean, bada, era berean, idazlearen jarrera patxadatsuagoa: izango litzateke neurrigabekeria baztertzeko ahalegin burges txikia, bai gizarte mailan, bai pentsamendu mailan, eta bai pertsona mailan. Oro har, idazleak eboluzio intelektuala izan du, eta 1929an sosegatuagoa nahi du bere burua: gaztetako irakurketa berritzaile haien ordez, hau da, Friedrich Nietzsche, Arthur Schopenhauer, Ernst Haeckel eta abarren obra seduzitzaileen ordez, helduaroko neurria klasikotasunean finkatua. Hori ez da oztopoa, ordea, idazleak aburuak dagozkien irizpideekin defenda ditzan, desadostasunak begi-bistakoak direnean, betiere iragaitzez bezala, "egiaren amodio bizi"-egirik gabe, Piarres Lafitteri aitortzen zion akatsari iskin eginez, hori jotzen baitzuen bizitzako grina nagusitzat1155. Garai hartan, Iparraldeko euskal elite txikia, gehienbat katolikoa, gatazkan zegoen Frantziako estatuaren ahalegin laifikatzaileen aurrez aurre, Elizaren ahala makaltzera baitzetorren. Euskara zen ortodoxia horren berme aitortua, eliz-jendearen aburuz frantsesak berarekin ideia ikonoklastak baitzekartzan. Orduko ortodoxia katolikoa orain ezagutzen zaion berri airerik batere ez zuen. Hala ere, nagusitan ez dugu Beribilezeko Jean Etxepare bekoz beko hierarkia erasotzen ikusten, Buruxkakeko (1910) "Nor irakasle-Zer irakats" atalean egin zuen bezala. Kontuan izan behar da, Iparraldean gorriak baziren ere, zurien ondoan, euskal jende ikasia elizkoia ez bazen ere, horiek guztiak elizkizunetara joaten zirela, itxurak gordetzearren. Hori izan zitekeen, esaterako, Jean Baptiste Elizanbururen, Piarres Broussainen eta Euskaltzaleen Biltzarreko bat baino gehiagoren jokabidea. Aldiz, Georges Lacombe edo Elosu medikua bezalakoak euskaldungotik kanpo kokatuak ziren, eta ez zuten horrenbesteko muntarik euskal gizartearentzat, inolaz ere. Inguruko gizartearen eskasiak deitoratzen ikusten dugu Jean Etxepare, behin baino gehiagotan. Hala ere, ez du eskasien irudi naturalistarik ematen Beribilezen, nahiz eta beste izkribu batzuetan bai. Ikusten dugu pentsamolde dibergentea adierazten, tartekatutako bigarren pertsonaien eta esakuntzaren bitartez. Gizarte-interpretazio bati helduta, esan daiteke XIX. mendeko burgesia-oldarraldi politiko, ekonomiko eta kulturala konpartitu zuela mediku positibistak gaztetan. Kontuan izan behar da industria-iraultzen eta kolonialismoaren garaia zela Europan. Nagusitan, ordea, Jean Etxeparek dudatan jartzen du goi burgesiaren ekimen moral kaskarra, baina aurrerazaletasun ekonomikoa ukatu gabe, datu garrantzitsua izanik Lehen Mundu Gerrak ekarri zuen balionoraeza kontinentean. Gizarte mailan, idazleak arbuiatu egiten du burgesia handiak Donostian abiarazi duen hiri-hazkunde neurrigabe hura ere. Espiritualtasuna aldarrikatzen du goi-burgesiaren ohituraarinkeriaren eta diru-zalekeriaren lekuan, bi biak "Belle Époque"-ren fruitu galkorrak. Etikaren arlo honetan, idazleak materialismoa kritikatzen du. Goi-arnasaren premia kontrajartzen dio hedonismo errazegiaren arinkeriari. Burgesiak gidatutako gizarte-aldaketa erraldoi honen beste alderdi bat ere aipatzen du: gaztigatzen gaitu masifikazioak jendea arrunt bihurtzeko daukan arriskuaz. Bestetik, Gipuzkoaren kostaldeko ikuskizuna itxuraldatzen duten alegia edo alegorietan, irudikatutako hiriak lirateke Ameriketako itsasoaren gaineko hodeiak, Jean Etxepare gaztea liluratu duten pentsamenduaren ikuspegiak, irakurle jakin-gosea ibilarazi dutena gero eta urrunago beti, sosegurik gabe eta artega. Badirudi Jean Etxeparek ekimen-gogo hiritar eta burges horretan atzera egiten duela helduaroan Mediterraneoa hobetsiz Ameriketako itsasoaren kaltean, hein batean ekimen iraultzailea baitzen gaztetakoa, idazleak sinboloen bitartez adierazten duen bezala. Gaztetako gehiegikeriaren ostean, idazleak neurria hobesten du Greziako sophrosyne kontzeptuaren bertsio sinbolikoa ematen digula, Partenonen ordezko iruditzat ematen digun usoaren figuran: aspaldiko neurrigabekeriaren lekuan, usoaren bermea. Greziaren aipamena, ordea, izan zitekeen konplizitate-keinu bat irakurlego frantsesarekiko, denok partekatzen dugun leku komuna baita Grezia kulturaren ama delako topikoa, eta Jean Etxeparek bakezkoak egin nahi hartzaile errealen gehiengo batekin, "zerualde gogoa airatze" gehiegizkoaren kontrapisu gisa; zenbatetaraino sinesten zuen Grezian ezin jakin. Horiez gain, ideia etikoen atalean nabari da medikuaren ikuspegi positibista, bidean aurkitzen dituen herritarren jokabide superstiziosoak salatzen dituela. Modernitatearen ezaugarria da zientzia-aurrerakuntzen baitako fidantza, egiaztapenik eskain ez dezaketen sineskerien aurrean. Bestalde, medikua ikusten dugu herri sineskeriak salatzen bereziki osasungintzari dagozkion zeretan. Mediku positibistak ezin ditu eraman oinarri zientifikorik gabeko folklorepraktika ustez sendatzaileak. Ikusten dugu, berriz ere, pentsamendu kritikoarekin aztertzen euskal gizarteko konbentzioak. Jean Etxeparek behin baino gehiagotan azpimarratzen du generoak sineskerien aurrean markatzen duen desberdintasuna, emakumeen behatzailea zen aldetik. Bizitza guztian zehar emakumeen heziketa mediku progresista honen kezka izanik ere, horregatik ere ez zuen ezkutatzen genero hori pentsamendu kritikotik gizonezkoa baino urrunago zegoela bere ingurukoen artean. Erabiltzen ditu isiltasuna, gezurra eta irria, eta, noizean behin, erridikulua iritzia emateko ("Hasiz geroz, mirakuluz-mirakulu hegaldaka baitabil emazteen irudimena"1156). Zeharbidea da Etxepareren baliabide bat errealitate hobegarriak nabarmen uzteko. Umorea erabil dezake sasi-mediku apal batzuen jokabide txoroa marrazteko (petrikilo). Irudimenezko pertsonaia bat erabil dezake Ignazioren mirakulu errazak nabarmentzeko, edo oroimeneko beste bat… Sineskeriaren gai honek liburu laburrean zehar duen errepikakortasunagatik, esan daiteke narratzailearen behaztopa-harrietatik bat dela. Euskal Herrian modernizazioa hastapenetan zegoen (orduan ere). Falta zaio idazleari, akaso, elementu imaginatibo horiek (harria, iturriak, dekorazio barrokoa, sendalaria) bigarren pentsamendu batekin beretzakotzea, alegia, haien karga negatiboa hainbestean nabarmendu gabe, hau da, 1930ean zuten polemikotasuna gaindituta, jolas-aitzakia iradokitzailetzat har zitzakeen idazleak errealitatearen esfera ez-zientifiko batean. Ordea, ezin eskatu XXI. mendeko betaurrekoekin begiratzea 1930eko idazleak, gaur egun samurtasunez begiratzen baitira herri-jakintzako lamia, galtzagorri, sorgin eta abarrei, jostagailu gisa erabiltzen direla masa-kulturan… Agian, hori izan zen mediku positibistak giroko zientismoari ordaindu beharreko ideologia-bidesaria, zientismoa baldin bada gauza guztiak zientziaren bitartez azaldu beharra, batere zilegitasunik izango badute. Etikaren arloan ikusi da idazleak marraztu digun bizitzako bilakabidea. Gaztetan ekintzailea izan bazen zerumuga intelektual berrien bila, nagusitan pausatzea erabaki du, eta klasikotasun batean murgildu da. Postula genezake tradizioa kolokan jartzeko filosofiatik, agian, nihilismoaren hurbilekoa, igaro zela konbentzionaltasun trankilago batera, Antzinakotasun klasiko baten abaroa bilatuta, baina aurreko jarrerak erabat ukatu gabe. Hala ere, eta gizarte-antolaketara jota, suma daiteke idazleak lege liberala lehenetsi duela giza harremanak bideratzeko, moralaren eta eudaimoniaren gainetik, ohikoa zena Orixeren eta pentsaera katolikoaren gogoan. Nagusitako erreflexio honek erakusten digu mediku fisikoki makalduaren jarrera, bizitzaren azken urteetan dagoela, eta gaixoak joa. Horrela bada, eszeptikotasun batek jartzen dio puntua, urteetan zehar oker ala zuzen intelektual gisa egin zuen egiaren bilaketa saiatuan. Beribilezen ikusten da moral-tradizioekin bizikidetza ukatzen ez duena, ziur aski Hans Reichenbach enpirista logikoak proposatutako terminoetan, alegia, tokatu zitzaion gizartearekin harreman harmoniatsuagoetan, egia, berez, probabilistikoa baino ezin izan daiteke-eta, hautatu beharreko moral hura gizakien arteko frikzio edo elkarrekiko marruskadurek erabakiko dutela. 6.2.1.3. Euskal Herriaren zein iruditeria burges txikia ematen du Beribilezek? Bidaia-liburu honek eskaintzen duen iruditeria jaso nahi izan da, imagologiari jarraiki. Euskal iruditeria eraikitzeko lanean, Jean Etxepareren ikusmoldean beharrezkoa da euskal herrialdearen historiari plegu berria ematea, hau da, ohiko kontakizunetan datorren historiabertsioari beste tornu bat ematen saiatzea. Argi eta garbi geratzen da idazlearen asmoa, iraingarritzat har ez dadin mugako bi aldeetako euskaldunen artean bizikidetasuna eragotz dezakeen edozein historia-gertakizunen bertsio; horretarako, Frantziatik Espainiara egin diren inbasioen zilegitasuna zalantzatan jartzeko premia ikusten du, beharbada, Hegoaldeko euskaltzaleak gogoan, elkarrekin aritzen baitziren guztiak behin baino gehiagotan. Seinalagarria da iraganera jotzen denean arrimu bila Beribilezen, historiako protagonistak ethos burgesari dagozkion herritar xeheak direla. Aipagai ditu, zer esanik ez, figura historiko gailenak (Karlomagno, Napoleon, San Ignazio…), baina protagonistak dira soldaduak, nekazariak, fraideak, etxe-eraikitzaileak eta marinelak bezalako herritarrak. Hortaz, ez dago Antzinako Erregimenaren berreskurapena, ziur aski, eleberri historikoan eta kostunbrismoan bazegoena: Auñamendiko lorea, Amaya o los vascos del siglo VIII, etab. Edozein arrandiatik aparte ikusten dugu narratzailea. Nazio liberalen eraikuntzan horrek garrantzia du, herritarren mobilizazioa beharrezkoa baitzen, eta Beribilezen jaso egiten da historian zehar detektatu ahal diren masa-mugimenduak: soldaduak, konbentuko fraideak, migratzaileak… Burgesiaren gidaritzak eskatzen zuen giza oldeak lekuz aldatzea landa ingurutik hiri gero eta handiagoetara, industria gotortzen zihoan heinean. Masa-lekualdaketen sublimitate horrek nazio berria gorpuzten laguntzen zuen. Garraiobideak azkartzearekin, populazioak lekuz aldatzea posiblea zen engoitik. Ikusi denez, Jean Etxeparek masa-fenomeno hauen aurrean jarrera anbibalentea du, noiz miresmena sortzen diote, noiz gaitzespena, masa-gizarte berriak dakarren gizarte tradizionala hankaz goratzea medio. Historiari eskaintzen dion eginkizuna da, aurrekoaz gain, euskal identitate kulturala sendotzea. Euskal Herritik fokatutako historia batek lagun zezakeen identitatea babesten. Unibertsitaterik ez zegoen garaian, zeregin hau Etxepare bezalako frankotiratzaileei zegokien. Euskal Herriak instituzio-egitura propialak ez izan, ezta bigarren mailakoak ere, eta historiografia berezi baten premia nabaritu zuten heziketa bat zuten eragileek, Euskal Herriko baldintzapenak kontuan izango zituena, zehatzago, mendien bi aldeetako probintziak kohesionatzeko zeuden oztopoak, kontuan izanik estatuek markatu dutela gehienbat historiaren norabide nagusia. Biztanleria-kopuru kritikoa ez izanik, estatu burujabea erdiesteko aukerarik ez duen herriak, kultur identitatea zurkaiztea da geratzen zaion aukerarik eskurakoiena. Hori Jean Etxeparek bazekien, eta deklaratu ez ezik, praktikatu ere egiten du idazteko langintzan. Ildo horretatik, agerian geratu da idazleak historia komun baten bilaketa egiten duela, iraganean atzera eginez. Historia hori subjektibitatez blai agertuko da, Jean Etxeparek balorazioa eransten baitu baliabide linguistikoen bitartez: azpimarratu da pasarteen modalizazioa. Hari beretik, idazleak ematen dituen hurbilketa historikoek asmo kontziente bat dute: auzo euskaldunak ez liskartzea elkarrekin, ikuspegi frantsesa ahaztu gabe horregatik. Egoera horretan, ez da mirestekoa zaletuen historiografiak kalitate mugatua izatea, egiazki, Beribilezen egiten diren aukera historiografikoak txundigarriak ere izan dakizkioke gaurko irakurleari, nahiz eta ideia gidaria balekoa izan gaur egun ere, alegia, Pirineoetako mugaz gaindiko historia komun baten mugarriek nolakoak izan beharko luketen jorratzea. Ezin da ahaztu erregionalismoak garai hobeak bizi zituela XX. mendeko lehen herenean Frantzian, gerora ezagutu dena baino. Jean Etxeparerena bezalako programak ez ziren euskaldunen ekimen esklusiboa, eta hexagonoaren beste eskualdeetan ere aurki zitezkeen. Bigarren Mundu Gerrak ekarriko zuen giro loratsu horren endekapena, ikuspegi etnizistak txarto ikusiak izatera aldatu baitziren. Nazio txikiaren eraikuntzarekin jarraituta, idazlearen bidea izango litzateke konpromezuzko ahalegina, paraje hauetan zabalkunde gehien daukaten bi ereduak ezkontzeko: Johann Gottfried Herder-ena eta Ernest Renan-ena. Emango luke Jean Etxeparek Herderren ikuspegi primordialistatik edaten duela bereziki Euskaltzaleen Biltzarreko burua izan dela, herritartasun kolektiboaren elementuak bultzatzen aritu baita: folklorea, herriarkitektura, herri-instituzioak, ohiturak… Aitzitik, Beribilezen gehiago agertzen da Renanen ikuspegi kontraktualistaren kideko, hor aipatzen baitu "Legea". Ez litzateke mirestekoa idazleak bere burua abaroa lege laikoan bilatzeko premia somatu badu klerikalismoarengandik babestearren, kontuan izanik zein zen orduko gizarte-ingurua, hertsatzaile samarra espiritu librea zuen bera bezalako intelektual baten kasuan. Beraz, legeak herritar guztiak berdinduko lituzke, eta norberak bizitza ona (eudaimonia) nolakoa behar duen aukeratu dezala. Polemika hori hizpidean dago gaur egun ere, liberalen eta komunitaristen arteko auzi-mauzietan. Identitate konpartituei eutsita, Jean Etxepare izan daiteke zubigilea Iparraldearen eta Hegoaldearen artean, bidaia honek hartzen duen plegua ikusita. Idazleak badu filia edo begikotasuna Hegoaldean ikusten duenari buruz. Horretan izango zuten zerikusirik bi aldeetako euskaltzaleek zituzten harremanak, euskara mugaren gainetik loturak sortzeko gai izanik, orduan ere. Hala ere, Etxepareren irudia ez da mirespenezko mania bat: konparagai diren elementuak zetabe kritiko batek galbahetuak dira, ez baitauka eragozpenik ohartzeko bidaian ikusgai duena kanpoko zerbaitek gainditzen duenean, dagokionean. Guztiarekin ere, bidaia hau izan daiteke ihes-bide bat agian, edozein bidaia bezala, areago, abuztuaren erdian izanik. Idazlea abiatua zatekeen errealitate idealizatu baten atzetik agian, euskaltzalea zenez gero, mugaz beste aldera. Bidaiaren amaieran abiaburuko gogo bizia gutxitu zaio, hurrengo baterako gogoan duela Hegoaldeko kideko batzuekin harremanak estutzea elkarrekikotasunean, trukea eta elkar ezagutza benetan emankorra izan dadin. Badirudi, azken batean, fede-aitorpena dela liburua, laiko baten fede-artikuluen bilduma bat, aitorpen bakarti samarra idazlearen beraren etsipen-deitoreei sinestu behar bazaie, lehenago ere kritikak azpimarratu duen bezala. Dudatzekoa da, medikua autoetan lagundu zutenak ba ote ziren haren barneko kezkak eta grinak entzuteko solaskide egokiak: inoiz "ameslari"-tzat ere badaukate, adibidez, ikuskizunaren alegiazko interpretazioa egiten duenean itsasoaren aurrean, txantxetan, noski, baina datua hor dago. Hizkuntza izanik komunitate baten ezaugarri bereizgarri garrantzitsua, jakin dugu nolakoa zen Jean Etxepareren euskararekiko jarrera: haren ustez, euskarak gizarte-kohesioa sustatzeko gaitasuna dauka. Hala ere, ñabardura batzuk egin behar dira: etniaren barruko komunikazioak izan ditzake gorabeherak disidentziak zuzenak eskatzen dituenean; horretan, Etxepareren jarrera paradigmatikoa da. Euskararen inguruko kontsentsuak posible egiten du elkarrekiko entente bat aburu ezberdinetako solaskideen artean ere, abantailei begiratzen bazaie. Beste alde batetik, desabantailen esparruan, somatuko dugu hizkuntzak uztarria jar liezaiokeela hiztunari, hark onartu nahi ez dituen hertsapenak jarrita. Horregatik da esanguratsua Etxeparek egin zuen saio latza tolerantziaren alde, bide luze bezain malkarretatik igarota. Euskarak kohesioa susta dezake eta, era berean, atsegintasun-iturria da berekin dituen oroitzapen gozoak gorabehera. Jean Etxepare saiatzen da hizkuntzaren berezko alderdi afektiboa irabazian atera dadin. Euskal hiztuna duindu nahi du, gainerako hizkuntzetako hiztunen pare jarrita. Hori horrela bada ere, gogoan dauka euskalgintza zaharberritzea. Premiazkotzat jotzen du, adibidez, antzerkia bezalako orduko forma kulturalak garai berrietara egokitzea, ahaztu gabe egiten duen gizarte-lana euskarazko kultura landu baten alde. Haren ustez, edozein kulturak bezala, euskal kulturak jende ikasien oste bat ezinbestekoa du hizkuntza aurrerabidean jartzeko. Oso ondo ulertzen du hizkuntza-komunitatearen ahulezia iraunkorra, baldin eta jende ikasien lanak huts egiten badu: beraren lanak hutsune hori betetzera jo zuen. Jean Etxeparek hiztun-komunitateen konpartamentalizazioa premiazkoa ikusten du talde gisa iraun ahal izateko, eta berdenboran argudio ekonomiko boteretsuak dagokien neurrira ekarriko ditu, gehiegizko materialismoa salatuta. Horrelako jarrera batek zenbaiten gaizki ulertuak ekarriko zizkion, hala hizkuntza-komunitate barruan nola kanpoan, Euskal Herria laborari-eskualdea izateaz gain, goi mailako bisitarien turismo gune erakargarria baitzen, ezen ez beti goi mailako turismo gunea. Euskalduna izateak ere izaera markatzen du, esan liteke ia ikuspegi fisiologikotik ere medikuaren gogoan. Euskalduna zaila da, gihartsua; kanpotarra, aldiz, endekatuta ere egon daiteke, agian, bere akats moralen ondorioz, gehiegizko gozazaletasunari emana bizi baitaiteke. Ikusten da idazlea garaiko seme gisa, gaur egun etnizismoaren boladarik hoberena igaroa baita harrezkero, bereziki Alemaniako abentura negargarriaren ostean Bigarren Mundu Gerran. Hala ere, medikuak badu osagarriaren kezka, bezeroak zituenen aldera. Oso argi ikusten du zuri guztiak ez direla irinak, eta kanpotik etorritako edozer ez dela onuragarria, baizik eta lilura-sortzailea ere izan daitekeela, hala hizkuntzaren arloan nola bizitza-estiloaren arloan, esaterako sasi-medikuen jardun pseudozientifikoa, gezurrezko aurrerapen zientifikoen ekarrarazlea. Lilura horrek hizkuntzaren alorrean kode-aldaketari bidea ematen dio, zabarkeriako hiztunen jarreraren bitartez. Zientziaren alorrean ikusten da moda berriak nola desbideratzen dituen, adibidez, petrikiloren euskal bezeroak, ezin dutela burutu medikuntza serioaren eta sasi-medikuntzaren artean ezberdintzen. Jean Etxeparek kezka errepikakorra du euskararen bilakaeraz bidaian, bereziki hizkuntzaren galerari buruzkoan. Hala ere, ikusten da euskaltzaleak hizkuntza-higaduraren azalpena hiztun bakoitzaren erantzukizunaren gain jartzen duela, euskaldunen "nagikeria" eta arinkeria dela, erdaldunen "herra" dela, etab. Agian, eraginkorragoa izango zen gogoeta gizarte-instituzioei ere hedatuko bazien, gaurko talaiatik erraza baita honela pentsatzea. Egiazki, ikuspegi indibidualista zeharo baztertu gabe, osagarritzat beharko luke ekimen erakundetuagoa, hau da, norberaren bertute indibidualez gain, arreta jarri beharko litzaioke ere gizarte-psikologiari, behinik behin, hurrengo, arlo politikoa eta ekonomikoa ere gogoan. Sarri askotan, ezin da jarri euskararen aurrerabide nekezaren zama guztia gizabanakoaren gain. Bide batez esanda, alderdi-politikaren alorra ez da asko ageri Etxepareren kezken artean, oker ez bagaude. Beribilezeko gizarte-planteamendua berdindu daiteke neke handirik gabe Bilboko jelkideek zutenarekin, han ere lekuko euskal burgesia txikiak herri-geruzen lidergoa hartu nahi baitzuen oligarkia erdaldunaren aurka. Ikusi da fenomeno bera Frantzian, adibidez, Fréderic Mistralek Proventzatik Parisera diputatu gisa egin zuen jauzian, azken buruan arrakastarik izan ez bazuen ere. Guztiarekin ere, Jean Etxeparek proposatzen zuen programa guztia ezin zen aisa ezkondu Jainkoa eta Lege zaharra bezalako goiburua zuen erakunde batekin, dirudienez, baina politika-fikzioa alboratzea komeni daiteke. Jean Etxepareren kokaleku intelektuala berezi samarra da, intelektualaren figura gutxitan ikusia baitzen euskal gizartean garai hartan1157. Jean Etxepare zubigilea zen bi gizarteren artean: euskalduna eta frantsesa. Bi gizarteen arteko elkar ezin ulertuak gainditzen saiatu zen, besteak beste, elkarren arteko ulermena oztopatu zitzaketen estereotipoak gudukatuz. Hegoaldeko gizartea ere nahi zuen hurbildu Iparraldeko kulturara, hurbilagotik ezagututa eta haren izaeraren berria emanez. Beribilezen badira estereotipoak frantsesei buruz. Estereotipoak dira baliabide ekonomikoa gizarteak erabiltzen duena, Bestea edo kanpokoa azkar batean karakterizatzeko; gertatzen dena da estereotipo horiek elkar ez ezagutzearen ondorioa direla, uniformizatu egiten baitu Bestearen ikuspegia prozedura sinpletzaile batez. Arazoa larriagoa izan daiteke estereotipoa negatiboa denean, eta komunitateen arteko harreman toxikoa sortzen duenean. Iparraldean bazen gogo-egoera bat, Frantziako kulturarekin areago bat egiteak ekar zitzakeen ondorioez kezkatua. Jean Etxepare jardun zen gauzak era arrazionalago batez ulertarazten irakurleari, bi komunitateen arteko ezinikusiak gainditzen saiatu zelako. Frantses-izaeraren alderdi positiboak azpimarratzen ditu, batetik. Beste alde batetik, euskaldun laborariaren gainean kanpotarrek izan dezaketen ikuspegi iraingarriari ere buelta ematen saiatzen da. Laborariak badu duintasun errespetatu beharrekoa Euskal Herrian, nahiz eta bisitari frantses arruntek jakin ez hura estimatzen. Beste sail batean, estereotipo identitarioen alorrean ikusi da Jean Etxeparek tentuz jasotzen dituela estereotipoak, eta duten karga negatiboa erauzten saiatu dela, hala 1157 Oraintsu atera da tesi gogoangarria euskal intelektual bati buruz: Kintana, J. (2008). Intelektuala nazioa eraikitzen. R. M. Azkueren pentsaera eta obra. IKER 22. Bilbo. Euskaltzaindia. Gerora, liburu gisa: Kintana, J. (2015). Azkue, bilbotar ezezaguna. Erein. Beste ikerlan batean garatzekoa litzateke Jean Etxepareren figura intelektuala Iparraldeko intelektualaren aitzindari gisa, eta izan duen eredugarritasun bereziaz. Dreyfus aferaren garaiak ziren, intelektualaren figura sortu zenekoak, nahiz eta gaur egun horrelako figurek eraldaketa esanguratsua izan duten. Joean Casenavek erakutsi duenez tesian, programa estrategiko jarraikia izan zuen bizitzan zehar Etxeparek, hainbat aldirekin zeinetan fokua eginkizun zehatzetan jarri baitzuen: idazle gisa garatzea, irakurlego idealago bat sortzea, eta abar, ikerlan honetan ere idazlearen azken urteetako bilakaera azaldu baita. frantximantaren estereotipoari, nola jesuitaren estereotipoari, beste alor batean, izen ona eta gizalegea jarri nahiz mespretxua eta irainaren ordez. Zer esanik ez, Jean Etxepareren desmartxak ez zituen denak pozik utziko, ez alde batean ez bestean. Jean Etxepare rara avis bat zen. Laborariek bitxi ikusten zuten medikuaren portaera, besteak beste, euskarazko hitzen bila galdekatzen zituenean: haien begietan ez zen izango mediku jaun serios baten eginkizuna herritar xumeen eguneroko jakituriaren herronkara jaistea, areago amerikano azkar batzuen ondorengoa izanik. Haren andreak ere, gizarte-kokalekuagatik konbentzional samarra behar zuena, zorrotz eta mesfidantzaz begiratzen zuen ezkontidearen jarduera intelektuala. Idazlearen aitak ere debeku gogorra jarri zion Buruxkak lehen liburua zabaltzeko, idazle berriak bere diruz inprimatu ondoren: beraren bidea ez zen erraza izan. Besteak beste, debeku horrexegatik du bigarren liburua etorkorragoa. Jean Etxepareren izaera zubigile hori estuki lotua ikusten dugu idazlearen beraren biografiarekin. Argentinarra zen jaiotzez, euskalduna bizibidez. Unibertsitate-formazioak prestakuntza laiko berezia ematen zion, apaiza ohiko ikasiaren figura zen esparruetan. Gainera, kontuan izan behar da zituen kezken arabera bilaketa intelektual propio batean murgilduta zegoela, euskal letretan gutxi ikusia orduan. Horrek ahuleziak ekarriko zizkion eta haiei aurre egin beharra ere bai. Ez zegoen euskal literatur sistemarik, eta zegoen apurra Elizaren eskuetan zen. Horrek bide-saria ordaindu behar izatea ekarri zion, eta konpromisozko filosofia bat praktikatzera eraman zuen. Haren bi liburuek arrakasta mugatua izan zuten irakurle ikasia eskatzen baitzuten, ohiko prosa utilitarista baino harago. Horregatik saiatu zen irakurleak ugaritzen Jon Casenavek azaldu duenez tesian1158, euskararen arloko ekimen herrikoiak bultzatuta. Ikusten dugu, halaber, Jean Etxepare maila intelektualean lotzen zitzaiela, gizarteko premia orokorragoei ere, ez bakarrik euskalgintzako ardurei. Frantziako kulturak medikuari arnas berria zekarkion, eta hari esker onekoa zitzaion, ez baitzuen nahi euskaldunek frantsesen estereotipo errazak txarto erabiltzerik. Alderantziz, euskara zitzaion familiaren eta bizi zen gizartearen komunikabide nahitaezkoa, eta ez zuen nahi hura inork arbuiatu eta baztertzerik ere. Hori dela eta, eginkizuna izan zuen oztopo horiek porroskatzea, eta bizikidetza orekatuagoa posible egitea, bi aldeen abantailak errespetaraziz zegokien lekuan, hala frantsesen nola euskaldunen artean. Gainera, kontuan izan behar da kultura horiek zituzten konnotazioak gatazkatsuak izan zitezkeela. Kultura frantsesa izan zitekeen euskaldun ikasi askorentzat laizismoaren eroalea; bestetik, euskaldun xehearentzat izan zitekeen mundu erakargarri baten leihoa, neurriz kanpo, bere kultura propioa ukatzerainokoan. Euskal kultura, ostera, izan zitekeen frantses ikasiaren begietan atzerakoien gordelekua, eta kultura tradizionalak sustatzea Elizaren trikimailua bere interesak bultzatzeko ("la réaction parle patois" esaten zuten iraultzaile jakobinoek); bestetik, frantses arruntarentzat, euskara izan zitekeen laborari basa batzuen mintzamolde oiesa, etorkizuneko proiekziorik eta interes objektiborik gabea. Jean Etxepareren interesa datza hirugarren espazio baten sortzailea izatean, eta kultura gutxitu baten barnean egote horrek izaera bereizgarria ematen zion, haren kezka-iturri iraunkorra izateaz gain. Hori da Etxeparek utzi zuen hilburuko intelektualaren funtsa. Jean Etxeparek paratu zuen euskal iruditerian, orobat, heroiak ere badaude: marinelak eta migratzaileak. Ikusten denez, heroi horiek hanka bat Euskal Herritik kanpo dute. Ez dago soberan aipatzea Jean Etxeparek, identitate-estereotipoak gudukatzen dituelarik ere, bestelako estereotipoak ere deseraikitzen dituela: adibidez, jesuiten estereotipo antiklerikalak. Jesuitak errespetuz erabiliak izan daitezela nahi du, eta solas maila gorago igo dadila. Komunikazio gizabidetsu baten premia ezinbestekoa zaio Jean Etxepareri, eta beti tolerantzia baten markoan, jakina denez, erlijio-gerra luzeen ondotik sortu zen bertute bakegilea. Eredu hori gaurko egunetara ekarrita, kulturen eta pentsamoldeen bidegurutzean egoteak euskal idazleari erronka bereziak dakarzkio, Jean Etxepareren kasuan ikusten den bezala. Humus hori ernagarria izan dadin, idazleak jakin behar du egoera etsigarri bati buelta ematen, hizkuntza gutxitukoa den aldetik, biziraupen nekezekoa. Gai izan behar du sustraiak ahaztu gabe, kanpoko zerei ere erreparatzeko: adimeneko jogi horrek arau bereziak jarrita ere, helduleku emankorra ere eskaintzen dio globalizazio berdintzailearen sasoian, zeren eta txikiak badaki bera txikia dela eta hor gaindi handia ere izan badela, baina handiak ahantz dezake txikia ere badela, eta hori pobregarria zaio. 6.2.1.3.1. Identitateak Euskal Herriaren iruditeriak Jean Etxepareren garaian zuen konnotazio nagusia zen kultura aurreindoeuropeo bakan batena, historia-denboraz kanpo iraun duena, zenbaiten ustez, euskal odol berezi batean oinarritua biologikoki hitz eginez, nahiz eta horrela ez izan zientifikoki. Garaiko semea, Jean Etxeparek ikuspegi etnizista ematen du, lehen aditu baten, euskal hiztunak irudikatzean. Esentzialismo bati lotua da, euskaldunak aldagaitz ikusten baititu, denbora iragatetik at, aipatutako hainbat pasartetan nabari denez: Donostiakoan, Lekunberrikoan; baita ere, bestetik, Euskaltzaleen Biltzarreko burulehen zeneko mintzaldietan… Euskaldunak dira espezimen maitagarriak, baina batzuetan bereziak izan zitezkeen bisitatzen ari zen Hegoaldeko gizartean. Batzuetan, ez beti, euskal kultura ikusten du erresistentzia garbizale batera lerratu beharrekoa Jean Etxeparek, identitatearen hainbat alderdiren atzerakadari eman dakiokeen erantzun bakar gisa. Hari horretatik, 1923ko hitzaldi batean, adierazgarriki, Iparraldeko mendialde euskalduna iruditzen zaio irauteko premiaren babesleku behinena1159. Ikuspegi etnizista horrek jarriko luke euskal mundua, ikuspegi frantses errepublikanoaren azpitik eta haren menean. Euskal kultura ez litzateke homologagarria frantses kulturaren balio orokorrarekin, herritar guztientzat. Euskal kultura bitxi hori eremu pribatura kondenatua legoke, lege-errekonozimendurik gabe. Etxeparek bere sasoian euskaldunen eta frantsesen odolen arteko nahasketa ontzat ematen zuen, oinarrian metafora biologikoa zuela gogoan, azaldu denez. Ikerlan honetan zehar behin baino gehiagotan aipatu da Jean Etxepareren izaera berezia, garaikideen nortasunetatik bestelakoa. Hala ere, gizarte-giroan murgilduta zegoen eragileak nahita ez bereganatu behar euskaldungoaren taupada ohikoenak. Horregatik esan daiteke, hein batean, Jean Etxepare kontraesankorra dela, adibidez, euskal identitateari ematen zion proiekzioaren inguruan. Hala ere, Jean Etxeparek historiaren zentzua badu euskaldungoaren iragana aipatzen duenean, ez ditu ikusten euskaldunak denborarik at beti, baizik eta, behin baino gehiagotan, gertakari historikoak jasotzera dator, eta biziraute-estutasunen berri ematen digu: Orreaga inguruko gertakari historikoak, industrializazioa, hiri-hazkundea… Euskaldunak historiografiatik kanpo egoteak berekin du ezein nazio-konfiguraziotik kanpo egotea, zeren eta historia funtsezko osagarria baita herri bat burujabetza bidean jarriko bada, edozein nazioproiektu liberalek egiten duen lehen urratsetan ageri den bezala1160. Duda-muda horretan, euskara bideratzekotan sentitzen du estandarizazio baten premia, hizkuntzari erregistro berriak aitortuta. Kultura-politikaren ildo horri eutsiz, Thomas Pierrek aipatzen du gaurko euskaltzaleek diferentziaren kontzeptutik berdintasunaren kontzeptura jauzi egin dutela, beren errebindikazioetan galdatuz euskara irakaskuntzan ere denentzat onartua izatea frantsesa bezala, besteak beste1161. Diote batzuek, euskara izan beharko litzatekeela hizkuntza komuna Iparraldean, bestenaz galzorira kondenatuta bailegoke. Izaera estatiko batetik, euskal kultura historiara igaroko litzateke, alegia, gaurko gizartearen baldintzak onartzera, baita eremu publikoan ere. Garai bateko idiosinkrasia linguistiko mitikoa goraipatzen ibili gabe, komunikazio-hizkuntza izatera aldatuko litzateke, museoko pieza soila izatetik egunerokotasunera1162. Euskaldunek beren historia idatziko lukete, inguruko botereen historia-taxuari erantzun propiala emanez. Unibertsitatea Euskal Herrian kokatzearekin abiatu da mudantza hori, Jean Etxeparek lehen urrats batzuk egin bazituen ere, orduko beste batzuekin batera, Arturo Campion (1854-1937) seinalatuenetakoa izanik. Azkenik, Jean Etxepareren bidaiak helburu osagarrizkoa duela defendatu da ikerlan honetan. Bidaia zaharberritzea den heinean, bilatuko du nortasun berria, ñabarduraz osatua. Bidasoaren bi aldeetako auzoak elkarrekikotasunean aritzeko aukera planteatzen du, berak 6.2.1.4. Nolakoak ziren Euskal Herriaz ematen ziren imajinak orduko idazleetan, direla euskaldunak direla erdaldunak, Beribilezen ematen denaren ondoan? Nahi izan da Beribilezeko iruditeriaren ikuspegi batzuk konparatu beste idazle batzuk Euskal Herrian girotutako beren lanetan eman zituztenekin, garai beretsuan. Hasteko, Victor Hugoren ikuspegiak ekonomiari ezer gutxi erreparatzen dio, Jean Etxepare positibista aurrerazalearen jarreratik aldenduta. Ikuspegi politikoa, haatik, ematen du, ikusten baitugu poeta Frantziako Iraultzaren gehiegikeriak kritikatzen Euskal Herriko altxamendu karlista azaltzeko eta goresteko. Euskal Herria antzinako askatasunen sehaskatzat jotzen du, eta erregetzarekin bat egitea ulergarria iruditzen zaio, karlistak iraultza liberal askatasun-suntsitzailearen kontrakoak baitira, usadiozko instituzioak errespetatzen ez dituelako. Jean Etxepare politika kontuetan ez da den gutxiena ere sartzen. Isiltasun hori lot liteke euskaldun kontinental batentzat Hegoaldeak zuen hurbiltasun goriarekin. Bestela ere, Beribilezeko autorea ez dugu ezagutu auzi politikoetan barruregi sartzen, gainerako beraren produkzioan. Haren kezkak beste sail batekoak ziren, filosofia arlokoak, nahi bada ekonomia arlokoak, eta, agian, politika arlokoak ere bai, baina ez alderdi jakinen arteko gorabeherei buruzkoak. Beste idazle bati ekinez eta abiaburu ilustratu bati buruz jarraiki, Jean Etxeparek eta Pio Barojak gizarte maila kulturala jasotzeko saioa egin zuten ideien ikuspegitik. Herriaren baitan egon zitezkeen estereotipo negatiboak uxatu nahi zituzten, haien izaera errealitatesinpletzailea borrokatuz. Herritarren juzgu azkar eta errazegiak zuzentzeko prestutasuna izan zuten, askotan, estereotipo horiek bizikidetza orekatua oztopa baitzezaketen. Hirugarren, ez da izan alferreko lana, agian, ondoz ondo jartzea Beribilez eta Tomas Agirreren Uztaro. Ezberdintasun nabariak dituzte egia, morala eta epistemikoa izan daitezkeenari buruz dituzten ikusmoldeetan. Gure ustez, Uztaro eta Beribilez ondoz ondo jarrita, laburbil daiteke Jean Etxepareren ibilbidearen funtsa. Uztaro da gizarte tradizionala iraunarazteko artefaktu ideologikoa. Hor, egia da betiko egia, nahiz eta berrestea eskatzen duen kanpotik krisian jartzen den bakoitzean. Barrensororen lanean baieztapenak borobilak dira. Ez dago zalantzan euskal komunitatearen barneko sinestea. Barrensorok kolokan dagoena berfundatu nahi du, zaharrak berrituz. Jean Etxeparek, aldiz, kolokan dauden balio batzuen aurrean, seriotan hartzen du datu berrien emana, eta bizitza osoan iraungo dion bilaketari ekingo dio. Jean Etxeparek ez du lehengo balio zaharrak berresteko beharrizanik ikusten, ez baitu horretan ahalegin berezirik egiten. Asmoa du bizimodu duin bat eskuratzea, egoera aldakorraren aurrean. Alde horretatik, bizitzako azken urteetan ere balio tradizionalen krisia itzuri ezina dela ikusten du. Ordezko sinesmen berria zeharo bestelakoa izango da: egia hautematea bera ez da izango zalantzarik sortzen ez duen operazioa, posiblea ote den ere kolokan baitago. Gainera, ez da izango ideien munduko konponbide hutsa bakarrik, baizik eta hausnarketa gizartean bizitzeko moduaren gainean ere. Jean Etxeparek modernotasunaren ateetan jartzen gaitu. Beribilezeko ekarpena izan daiteke bizitzen-jakite laikoa planteatzea, helburu utilitaristetatik harago. Opor-bidaia honek sentiberatasun burges ezezaguna dakar euskal literaturaren plazara. Gozamen neurritsuak ordezkatuko du erlijioko sentiberatasun zorrotza. Ekonomia-garapenak gizarte aldagaitza krisian jarriko du, gizarte berriak biztanlegoari aukera zabalagoak eskaintzen baitizkio, nahiz eta ez denak onak nahita ez. Hala ere, gurea ez da azken hitza. Saiatu gara ikuspegi gizabidetsua ematen, baina ziur aski eskastzat joko dute beste parametro batzuetan mugitzen direnak. Gaur egun gauzak dauden bezala, ezinezkoa zaio ikertzaileari liburu baten behin betiko interpretazioa ematerik1164. Gehiago gaude Jean Etxeparerekin ezen ez Barrensororekin. Lan honetan irakurketa astitsua proposatu da, eta irizpide ideologiko batzuetatik egina da, beste edozein irakurketa bezala. Egiari hurbilketa bat egiten zaio, ez baitago erabateko egiarik, hein batean idazle honek jakin zuen modura. Dudarik gabe, beste kritiko batzuek beste zerbait irakurri dute orrialde hauetan, eta aurrerantzean ere aukera zabalik izango dute bestelako irakurketak ere egiteko, zer esanik ez. 6.2.2. Ikerketa lerroetarako perspektibak Lan honen mugak kontuan izanda, helmenetik kanpo geratu diren zenbait hari-izpi aipatzeko ariketa egingo da, beste ikerketa batzuek erreleboa har dezaketelakoan. 6.2.2.1. Autozentsura, egiaren ausardia eta intelektuala Ikusi da Beribilezen egiaren inguruko planteamendua konplexu samarra dela, horrelakoa izan baitzuen medikuak bizialdi guztian. Oreka zail bat dago idatzi zuenaren eta pentsatzen zuenaren artean. Jean Etxeparek autozentsura praktikatzen zuela esatean, agian ez ginateke gehiegikeriarik esaten arituko. Hori izan baitaiteke Jean Etxeparek buruan zeukan langa gaindiezin nagusi baten izendapena, Beribilez bidaia-liburua idazteko gogoan izan zuen baldintzapen nagusietako bat sintetizatzeko ahalegina egingo bagenu, behin eta berriro egiaztatu denez. Horregatik ez da pentsatu behar gaiak gehiagorako ematen ez duenik; zoritxarrez, literaturak gurean ezagutu ditu maiz garai hitsak non adierazpen askatasuna ez den behar bezala begiratua izan; eta berriagotan ere bai, XX. mendean bertan, urrunago joan gabe. Askatasunik ez gaiaren inguruan, baina baita hizkuntzaren hautuan ere. Beraz, zentsuraren aurrean izan dugun berrikitako eskarmentuaren ezagutza lekualdatu daiteke, beharbada, Jean Etxeparek bizi izan zuen abagunera1165. Egiaren adierazpenari buruz, Michel Foucaultek egin du lan, Greziako zinikoen jarrerari erreparatuta, bereziki. Bide horretatik jota, agian, hobeto ulertuko genituzke Jean Etxepareren idazkintzako ezaugarri bereizgarriak. Ziur aski, gai izango ginateke hobeto baloratzeko gizarteak edozein idazleri adierazpide-mugak non jarri ahal dizkion indar korrelazioaren arabera, alegia, zer isiltzen duen eta zergatik, eta ea idazleei oro har ez ote zaizkien gehiegizko baldintzak jartzen, gaur egun ere. Merezi luke, bide batez esanda, hurbilketa postkolonial sakonago bat garai hartan euskaraz sortu zen produkzioari buruz; gure ustez, posiblea litzateke emaitza jakingarriak ateratzea. Ikerlan honetan Jean Etxepareren biografia "hibridoa" ikuspegi kolonial horretatik aztertu bada ere, haztatu liteke gorabidean datekeen metodologia horren tresneriak aukera ugariagoak eman ote ditzakeen, puntu honetan ere1170. 6.2.2.3.1. Mugaz gaindiko bidaien programak Agian, saiatu beharko ginateke bi Euskal Herriek programa osasungarri bat izaten elkarrekiko, kultura hegemonikoek bultzatzen dutenetik aparte. Beribilezen bukaeran Jean Etxeparek proposatzen duen elkarrekikotasuna nola egikaritu ahal izango litzatekeen zehaztu liteke, agian. Hegoaldekook ere bidaia egiten genuen Franco diktadorearen sasoian Iparraldera. Han aurkitzen genituen: gaztak, gizarte aurreratuagoa, filmetako erotismoa, debekatutako kantak eta liburuak, pastoralak, museoak (Biarritz, Baiona), jatekoak, prehistoria (Sara), hondartza, baratz botanikoa (Hendaia), jaiak, gazteluak (Arnaga, Abbadierena...), hizkuntza, aberri eguna... Zehaztu behar genuke euskalgintzaren sasoi bakoitzean, Hegoaldeak zer adieraz ziezaiokeen Iparraldeari, harreman jasangarriak ahalbidetzeko, eta alderantziz. Jean Etxepare guri interesatzen zaigu, gauden Hegoaldeko lekutik. Gure hurbilketa egin dugu, euskara eta inguruko zerak gureak ere badiren heinean Interesgarria da konstatatzea idazlea Hegoaldera doala Iparraldeko bere ikuspegia modu askeago batez proiektatzera, bidaian zehar ikusten dituen interes guneetan. Ziur aski, idazlea tentuz ibili beharko zuen burura zetozkion pentsakizunak argiegi adierazi gabe bizilekuan. Hegoaldeko bisitan, bizilekuko elementuen gaineko iritziak jaulki zitzakeen, distantzia batekin. Hala ere, argi dago askatasun hori bakarrik duela zilegi etxetik kanpo. Azken finean, Loiolaz mintzo da, ez Frantziako laizismoaz, Donostiaz mintzo da, ez Biarritz edo Hendaiako turismoaz. Adierazgarria da nola Iparraldeko lurretan zehar egiten dituen abiatzeko eta itzultzeko bidaiako ataletan diskrezioa erabiltzea ezertariko gizarte-kritikarik egin gabe kontakizun eta deskribapen lauak eginez. Azkenik, mugaren bi aldeetako harremanak sendotze-bidean giza harreman euskaltzaleen premia konstatatzen du, elkar ezagutza egingarria izango bada. Hori da Jean Etxeparek atera duen ondorio nagusietako bat, egun beteko bidaia azkar eta neketsutik1171. Topa daitezke beste ikerlerro batzuk ere Beribilezen inguruan: autobiografia gisa hartuta, estiloaren aldetik… Estiloaren alorra bereziki emankorra izan daiteke, kontuan izanda idazlearen trebetasun diskurtsiboa, hainbat kritikarik onartu diotena. 6.2.2.4. Espiritualtasun akonfesionala Euskara eta espiritua lotuta daude Jean Etxepare baitan, erlijioaren bidetik at. Euskara beti izan da balio batzuen eroalea historian zehar. Gehienbat balio katolikoak dei genitzakeen horien eroalea, literatura klasikoan. Kontzienteak gara, Beribilez aztertuta, espiritualtasun anitz izan daitezkeela euskaraz ere. Beraz, bada posible lehenengo aldiz euskal literaturan irudikatzea erro erlijiosorik gabeko espiritualitatea. Espiritualitate horrek adarrak luza litzake politika arloan ere, baina ez da prezeski politikoa. Gaur egun ere, interesgarria izan daiteke espiritualitate ahalik eta ugarienak irun ahal izatea euskararen ardatzaren bueltan. Dirudienez, euskararen balioak ezin joan litezke merkantilismoaren ildo soiletik Joshua Fishman soziolinguistaren proposamenak jasotzean aurreratu dugun bezala, bai, beharbada, humanismoaren azken zaharberritzeen ildotik (Martha Nussbaum). Komunitarismo liberalak ere baluke zer esan armatze moral horri buruz, gurean Jon Sudupek jorratutako bidetik.
science
addi-bcab82c7e082
addi
cc-by 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/33125
Akusmatika eta kutxabelztea. Arrotzatze prozesu garaikideak soinu artean.
Iragüen Zabala, Oihane
2019-04-09
Eskerrak, Mikel Arceri, aspaldi entzuterako gonbitea luzatzeagatik, soinuan murgiltzeagatik. Josu Rekalderi, premiazko laguntza eta gidaritza eskeintzeagatik. Irati Urrestarazuri, ezinbesteko bidelaguna izateagatik. LABURPENA Akusmatika praktika arrotzatzaile garaikidetzat hartzen da ikerketa lan honetan. Soinua arrotz bilakatzeko antzinaroko praktika pitagorikoa izanik, gaur egun birtualtasunarekin bat egiten du. Egun, errezel birtualak existitzen dira, ordenagailuetako pantailek antzinako errezel pitagorikoaren tankerako jokaera dute, non ahots bariko gorputzak eta grafia gabeko testuak igaro egiten diren uneoro. Akusmatikak komunikazioaren ikusizko esparrua ekiditzen badu ere, bere barne funtzionamendua eztali egiten du, kutxa beltz baten antzera jokatzen du. Kanpo estimuluek bertan eragiten dute, kutxa barnean (ez)ezagunak zaizkigun irudi-ahotsez osoturiko pentsamendu eta emozioak martxan jarriz. Input hauei ematen diegun output-a, erantzuna, aztertu ezean kutxa beltzen barneko erresonantziak ikertzean datza lan hau. Latour-ek "Kutxabelzte" kontzeptuarekin prozesu bat adierazten du, non lan zientifiko-teknikoa ikustezina bilakatzen den, lan zientifiko edo teknikoak berak duen arrakastaren ondorioz. Soinuak arrotzatzen direnean, ezezagunak bilakatzen direnean, kontrako joerara garamatza, soinuetaz kontziente izatera eta propio bihurtzera, ezezagunarekin lan egitera. Tesi honen nahia honakoan datza: soinu praktika akusmatiko-intermediak aztertzean, ziberfeminismoa ariketa akusma- tiko garaikidetzat proposatzean eta ezezaguna (kutxa beltz bat balitz hartzea) eta ezagunaren (kutxa garden bat balitz hartuz) arteko tira-birak azaltzean. Teknologiak akusmatizazio-desakusmatizazio hartu emanean duen eragina aztertzean alegia. 19 1_Sarrera 1.SARRERA 1.1. Ikerketa gaia eta motibazioa Soinu artean ematen diren praktikak, eta batez ere, praktika akusmatikoak asmakizunarekin, ezezagunarekin, arrotzarekin eta desbideratuarekin harremantzen ditut. Alteridadearen eta arrotza denaren bateratzea ahalbidetzen duen praktikatzat ulertzen dut akusmatika. Praktika hauetan ematen diren erlazioekiko jakinminak piztu zuen tesi-ikerketa hau: izaki eta ez-izakiaren artekoa, artefaktu eta aktantearen artekoa, intentzioa eta zentzuaren artekoa. Nahiz eta akusmatikaren hastapenak antzinaroan eman, gaur egungo praktika artistiko hipermedia asko praktika pitagoriko honetaz baliatzen dira. Ikus-entzunezko komunikazioan formakuntza izateak, eta gerora, esparru honetako lan esperientziek tentsio bat azaleratu zuten nigan, batez ere sentiarazitako itsutasuna eta gortasuna zirela medio: akusmatizazio-desakusmatizazio tentsioan ematen dira iruzurrez jantzitako egiak eta egiaz jantzitako iruzurrak. Telebista den kutxa paralelepipedotik abiatuta, soinu arteak sustatzen dituen kutxa barruko praktika garaikideak aztertzerarte eraman nauen bidaia da hau. Soinu ororen soinu eta izate propioaz jabetzerarte. Komunikabideen ikuspuntua, edukia eta laudatutako ikusizko alderdia alboraturik, entzungaitza, ikusgaitza, ezezaguna, eta barnekoa denaren esparrura salto eginez. 20 AKUSMATIKA ETA KUTXABELZTEA Arrotzatze prozesuak arte garaikidean 1 Toop, David. (2013). Resonancia siniestra: El oyente como médium. (Itzul: Valeria Meiller). Caja Negra editores: Madril. (Jatorrizko argitalpena, 2010) 20. orr. Esan daiteke itsutasunak entzutearen ekintza sustatzen duela, eta horregatik akusmatika du ardatz tesi honek. Praktika honen bitartez entzutearen intentzionalitatea kolokan jartzen da eta entzutea bera ekintza sortzaile baten bilakatzen da. Horregatik, egungo praktika akusmatikoak sorgintzeko, liluratzeko, arrotzatzeko, zoratzeko, astoratzeko, barnekaldera begiratzeko ahalmena dute. Akusmatika praktika arrotzatzaile garaikidetzat ulertzen dut, erresistentziarako herraminta bat, gorputz bariko ahots bat, cyborg bat, soinu fantasmagoriko bat bailitz. Hau guztiagatik praktika honek bi noranzkoa izateko gaitasuna dauka: kolektibo murriztuak sortu eta indartu egiten ditu presentzia fisikoaren premia barik, eta era berean, ezagutza, iruditeri kolektibo edo indibidualean babeslekuak sortzen ditu. David Toop-ek esaten zuen soinua mamu bat dela, oroitarazle bat, espazioan duen presentzia anbiguoa dela eta denboran duen existentzia iragankorra. Soinuaren ukiezintasuna zitala da, siniestroa, eta horregatik bereizezinak dira entzuten duguna eta egiten ditugun begitazinoak. Toop-ek honakoa dio: "Quien escucha con atención es como un médium que descorre la sustancia de lo que no está del todo allí. Escuchar es, después de todo, siempre una forma de la escucha furtiva"1 . Entzutea beraz egite sortzaile bat da, inprobisatzea, espazio bat eratzea. Entzutea erresistentziarako ekintzatzat hartzen dut, ariketa fantasmagorikotzat, ekimen (ez)ohikotzat. Gaur egunean kokaturik, ordenagailuetako pantailak antzinako errezel pitagorikoarekin alderatzen ditut, eta aldi berean itsumenerako gailu batekin, non ahots bariko gorputzak eta grafia gabeko textuak igaro egiten diren uneoro. 23 1_Sarrera tasunean. Gauzak horrela, zientzia eta teknologia paradoxikoki, geroz eta arrakastatsuagoak bilakatzen direnean gero eta opakutasun gehiago bereganatzen dute. Beraz opakutasunaren eta alienazioaren aurkako prozesuan ("unblackboxing" deritzona) parte hartzen duten praktikak ikertzea du helburu tesi honek. Teknologiak sorturiko objektuak ezin dira modu isolatuan aztertu, aktore-sare teoriaren (Actor-Network theory) ardatza aintzakotzat hartzen da ikuspegi moduan. Teknologia eta gizakiaren arteko erlazioak materialak zein semiotikoak direnez akusmatikak sor ditzakeen gardentasunerako prozesuak azaleratzeko nahia du tesi honek. 1.3. Tesiaren helburuak Soinuak duen ukiezintasuna, birtualtasuna, gaitasun iradokitzailea, murgiltze-ahalmena eta arrotzarako bihurketa direla medio gizartean eta soinu artean ematen diren hurbilketak aztertu nahi dira. Horretarako helburu ezberdinak arakatzen ditut tesi honetan eta kutxa beltz baten metafora erabiltzen dut ikerketaren ildo nagusitzat. Kutxaren erabileratik (irudizko adieratik zein adiera errealetik), formatik, barnekaldetik, espaziotik, opazitatetik ateratzen dira helburuak eta bukaerako hausnarketak. Blackboxing-a, edo kutxabelztearekin bat, Unblackboxing prozesua aztertzen da, kutxaren barrukaldea ikusteko gaitasuna eta ezintasunaren arteko tira-birak aztertuz. Alde batetik, gizaki eta ez-gizaki erlazioen alderdi birtual/fantasmagorikoak duen garrantzia eta eragina ikertu nahi da. Identitate akusmatizatuak praktika sozialetan duten eragina 24 AKUSMATIKA ETA KUTXABELZTEA Arrotzatze prozesuak arte garaikidean eta garapena aztertuz alegia. Eta horretarako teoria eta kasu praktikoak uztartu nahi dira. Beste alde batetik, kanpo-analisi estesikoan oinarritutako lan akusmatikoen entzute-kasuei erreparatzearekin bat, irudi mentalen ahalbidetzea eta euren sorreraren analisia dira aztergai. Bukatzeko, soinu artean aktante (edo artefaktu) akusmatizatuen analisia egin nahi da. Estatu mailan eta Euskal Herrian egin diren ekimenak, lanak, aurrerapausoak eta sortzaileen lanak aztertu nahi dira. Aipatutako helburuak teoriatik zein praktikatik aztertu nahi dira. Beraz, helburu teoriko-praktikoak dira guztiak. 1.4. Tesiaren objektua Arte garaikideko praktika akusmatikoetan erabilitako teknologiak sortzen dituen irudi mentaletan euki ditzakeen eragina aztertzea. Horrekin bat, eremu birtual zein mentalean alderdi bisualen desagerpenak dituen eraginak ikertzea. 25 1_Sarrera 1.5. Tesiaren egitura Tesia bi zati bereiztuetan banatzen da, alderdi teorikoan eta alderdi praktikoan. Lehenengo atal teorikoa honako kapituluez osaturik dago: Lehenik eta behin, Zientzia, Teknologia eta Gizarte Ikasketak (ZTG) zer diren aztertzea eta bertan egin diren analisiak eta ekarpenak azaltzen dira. Ondoren Aktore-Sare-Teoria zer den eta teoria honen garapena analizatu egiten da, behin ZTG ikasketetan kokaturik AST-aren ikuspegitik ikertzen dira, eta ezagutza-eremu honetan gauzatutako ekarriak plazaratzen dira. Behin teorikoki kokaturik, arrotzatzea kutxa beltz bat eratzearekin parekatzen da. Kutxa baten barnekaldea ezkutatzean, itsutatsuna sustatuz, botere iradokitzailea areagotuz irudi mentalen sorrera aztertzen da. Horretarako akusmatika zer den azaldu nahi da eta praktika akusmatikoetan opazitatea eta gardentasunaren arteko hartu-emanen adibideak azaltzen dira. Praktika akusmatikoek sortzen dituzten irudi mentalak aztertzeko, espazio fisikoan zein mentalean ematen diren elkar-ekintzak analizatzen dira eta espazioaz egiten den erabilera baita ere. Gaur egunean erabiltzen diren gailu elektroniko gehienak pantailaz horniturik daude, eta pantailak akusmatikaren errezel garaikideak bailiran dihardute. Horregatik praktika artistiko-ziberfeministek akusmatikaz egiten duten apropiazioa ikertu egiten da. Teoriarekin bukatzeko, azken kapituluan Euskal Herri eta estatu mailan soinu artean eman diren hastapenak, ibilbideak, gertakariak eta praktikak ikertzen eta zenbatzen dira. 26 AKUSMATIKA ETA KUTXABELZTEA Arrotzatze prozesuak arte garaikidean Alde praktikoan urte hauetan teoriarekin bat garatu ditudan lan praktiko propioak azaltzen dira. Teoriatik egindako ekarpenetik egindakoak dira hauek, eta sorkuntza praktikoak bultzatu dituen erronka teorikoak baita azpimarratzen dira. 29 "Gizarte baten ingurune akustiko orokorra harreman sozialen adierazgarritzat ulertua izan daiteke, euren ondorio gisa da, eta berari esker aipaturiko gizarteak duen garapenaren norabidearekiko zenbait gauza ezagutu ditzakegu" (Schafer, M. 1977) 33 2.Zientzia, teknologia eta gizarte (ztg) ikasketak 2. ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA GIZARTE (ZTG) IKASKETAK 2.1 Sarrera Zientzia, Teknologia eta Gizartea ikasketek , ZTG ikasketak deituak, zientzia eta teknologiaren eraginak aztertu eta zehazten dituzte gizarte egituran eta garapen teknozientifikoan. Ikasketa hauek diziplina ezberdinetatik teknokultura ikertzea dute helburu. Kultura tekno-zientifikoari buruz berba egiterakoan, ZTG ikasketei buruz hitz egitea beharrezkoa da, kultura mota honek gizarte garaikidean dituen eraginak aztertzeko. Ikasketa hauek zientzia, teknologia eta gizartearekiko eraginen interakzioetan kokatzen dituzte ikerketak. ZTG ikasketak duela 40 urte eskas hasi ziren, diziplina anitzetatik sorturiko arlo bat da, non gai anitzetako ikertzaileak aurkitzen diren bertan. Ikertzaile guzti hauen bereizgarria ideia orokor batean datza: zientzia, teknologia eta gizartearen interakzioak bereizezinak direla. Zientzia eta teknologiak gizartearen esparru anitzetan erabiltzen bait dira: politikan, ekonomian, kulturan, eta abar. Hurbilketa batzuk progresuaren ideiari gutxiespen-zentzua atxikitzen diote, hala ere, progresuaren kontzeptuaren garrantzia azpimarratzen dute, batez ere, kultura garaikidearen ulermenerako eta bere problematika azaltzeko. Interakzio hauen bi arlo gailentzen dituzte: alde batetik, gizartearen egituran dituzten eraginak aztertzea, eta beste alde batetik, zein neurritan eta zein eratan eragile ezberdinak garapen tek- 34 AKUSMATIKA ETA KUTXABELZTEA Arrotzatze prozesuak arte garaikidean nozientifikoan zernolako zerikusia duten aztertzen dute. Mosterín-ek (1993) zioen "ikaskuntza sozialetatik igorritako informazioa" zela kultura. Informazio hori hitzezko eta ez-hitzezko lengoaian igortzen bada kontsumo-erak ere garrantzia dauka, komunikabideek baita, mezuak bereganatzeko prozesuan moldaketa ezberdinak sustatzen bait dituzte. Teknokultura hitza (edo teknologiaren kultura), politika, teknologia eta kulturaren arteko interakzioak biltzen ditu, baina ez euren harremanak soilik, euren eragina ere bai. Pentsamenduaren arlotik "Teknologiaren filosofia" sortu zen, eta hortik gaur egungo Zientzia, Teknologia eta Gizarte ikasketak (ZTG) garatu egin dira. ZTG esparruko ikertzaileak batzen dituen konbentzimendua honakoa da: zientzia, teknologia eta gizartea estuki harremandutako sistemak direla. Zientzia eta teknologia gizartean ematen diren fenomenoak dira eta ez leku isolatu edo independiente batean, analisiak beraz esparru ekonomiko, politiko eta kulturalean sorturiko elkarrekintzetan kokatzen dira. Beste alde batetik, EEBBtan STEAM heziketa jaio zen, hezkuntza eredu berri bat: Zientzia, Teknologia, Ingenieritza, Artea eta Matematika hitzen akronimoa. Hasieran artea (A) hezkuntza eredu berritzaile honetatik at zegoen, STEM ereduaz ezagutua izan zen baina gerora Yakman-ek 2008an artearen esparrua integratu zuen bere baitan. STEAM heziketa ereduaren helburua barnelbiltzen dituen bost esparruak hezkuntzan integratzean datza, hezkuntza kurrikulumean hain zuzen, eta euren arteko harreman hertsia gailentzean. Diziplina isolatu eta bereiztuak bailira ikastearen kontrako mugimendua bultzatzen du STEAM-ek. Lantzen dituen bost esparruen arteko diziplinartekotasuna bultzatzen du, euren arteko hierarkiak sahiesten, guztien arteko sare dinamika bat 38 AKUSMATIKA ETA KUTXABELZTEA Arrotzatze prozesuak arte garaikidean 10 Alonso, Andoni eta Iñaki, Arzoz. (2003). Carta al Homo Ciberneticus: un manual de ciencia, tecnología y sociedad activista para el siglo XXI. Madril: Edaf Ensayo. 175. orr. pentsamendua isladatzeko erak aldatu egin dituzte, prozesu hori dela eta, pentsamoldeak aldatu egin direla baieztatzen dute. ZTG ikasketak lengoaiaren joku bat dira10 euren arabera eta Wittgenstein-en teoriarekin bat eginez, pentsamenduaren eta teknologiaren arteko ekintzek sorturiko jokoak dira hauek. Lengoaiaren joko hauek historia luzea daukate, idazteko bide zaharrak eta modernoak kontuan hartu behar dira gaur egungo idazkera eta pentsamoldea aztertzeko. Bide hauek idazkera aldatu dute, eta hortaz, pentsakera ere bai. Interface-aren historian aldaketa garrantzitsu bat gauzatu egin da, batez ere, gaur egun, idazlearen (erabiltzailearen) eta idaz- 41 2.Zientzia, teknologia eta gizarte (ztg) ikasketak 16 http://www.remedioszafra.net/adas.html sentsibilitateak aldatu egin dira, teknologia masiboek eragin handia izan dute aldaketa honetan, fisikoki cyborg-aren modelora eroaten du gizartea materialtasuna galduz, idazkerak apurtuz, berridatziz, kodigoak haustuz, berresanahituz. Donna Haraway-k ohartarazi zuen moduan, gizabanakoa haragia eta makinaren arteko hibridazio bat izango da. Egiten eta erabiltzen ditugun teknologiak bizi-moduak dira, kontzientzia eta jokaera ereduak, eta hauek helburu arrazional produktibo batera moldatuak dira. Teknologia berriek norbanakoen, kulturen eta herrien arteko aukera komunikatiboak errazten eta hobezten dituzte eta beste alde batetik norbanakoekiko, kulturekiko eta herriekiko kontrola zorroztu eta handitu egiten dute. Teknologia pertsonek sortzen dute, teknologiak pertsonek kontsumitzen dituzte, hortik Remedios Zafrak16 Prosumo hitza erabiltzen du: producir eta consumir hitzak eta kontzeptuak bat eginez, gaur egunean kontzeptu/ekintza biak etengabe gauzatzen direlako eta erabilera, intentzioa, zentzua ezin direlako objektuetatik isolatu. Hau dela eta, tesi honek Bruno Latour-ek garatutako Actor Network Theory (Aktore-Sare Teoria euske- raz-AST) erabiliko du oinarri eta abiapuntzat, objektuak zein gizabanakoak ezin dira aldendu eta AZTG ikasketen analisia egiteko kontzeptu nagusi bat da. Aurreragoko kapituluan aztertuko da sakonki AST teoria eta honen bereizgarriak. Objektu-subjektu arteko hartu emanean bi alderdiek azaleratzen dute euren kapital kognitiboa eta jarrerak bideratzen dituzte hartu-emanak eraikitzen diren bitartean, hau dela eta, kulturaren egituratze prozesu konstantean ezin da hierarkiarik ezarri. Kulturak duen konplexutasun soziala ezin da hierarkizatu "supra" edo "infra"estruktura baten, kulturaren sare konplexu guztiak zuzenki edo zeharka loturik daude eta hierarkien mugak ez dute sarea isaldatzen, kulturaren egitura rekurtsiboa da eta honela diote Paul Watzlawik-ek eta Peter Krieg-ek: 43 2.Zientzia, teknologia eta gizarte (ztg) ikasketak baina horretaz gain giza esentziaz hornituriko kontzeptua da teknika. Giza zantzuz osatzen da teknika, intentzioa eta kapital kognitiboa ditu bere baitan eta ezin leike soilik praktika moduan ezta bitartekaritzat hartu. Hartu-emana bere osotasunean ikertu behar da giza-esentzia parametrotzat hartzeko. Beraz, Zientzia, Gizartea, Teknologia eta Artea giza-sare konplexuan barrena murgildurik daude eta progresu delako horretan bai zientzia, bai gizartea, bai teknologia eta bai artean garapenaren abiadura bizkortu egin da. Heidegger-en bi erantzunak kontuan hartuta, teknikak (bitartekaria eta praktika den heinean) denbora eta espazioa nolanahi uzkurtu eta luzatu ditu. Denbora eta espazioa memoriaren lehengaiak baldin badira, gaur egungo azelerazioan barrena gaudela, dromologian barrena alegia (Virilioren kontzeptua), espazio birtualean emandako denborak leku finkorik ez badu memoriako lehengaiak haustu egiten dira, desitxuratzen dira. Digitalizazioak dakarrena continuum-aren haustura eta zatiketa da. Datu analogikoak osotasun baten barne daude, digitalak ostera zatikatuak daude: pixel, fotograma, kode bakoitzak nahiz eta isolatua egon, informazioa eta osotasuna dauka bere barne. Beraz digitalki komunikatzerakoan, edota digitalki sortzerakoan eta kontsumitzerakoan, zatika hartzen dira mezuak. Eta sareak ukroniak eta narrazio/izaera fragmentatuak sustatzen ditu modu honetan, denboraren kontzientzia eta espazioaren kontzientzia ziriborratuz. XX. mendeko egunak 24 ordu zituen arren gaur egungo 24 orduen denbora eta espazio pertzepzioak aldatu dira. Espazio birtuala, ziberespazioa edo espazio zibernetikoa deitua, sinboloez eta imajinarioez osaturiko lekua da, bizitzako (bizitza offline-eko) ezaugarriak eta oztopoak alde bate- 44 AKUSMATIKA ETA KUTXABELZTEA Arrotzatze prozesuak arte garaikidean 20 Alonso, Andoni eta Arzoz, Iñaki. (1999). Euskal Herri Digitala. 1.0. Oinarrizko liburutegia. Donostia: Gaiak Argitaletxea. 130. orr. ra uzteko gaitasuna/ahalmena eskeintzen du eta espazio birtualean (bizitza online-ean) bizitza arruntako zati batzuk bakarrik eramaten eta errepresentatzen dira. Bakoitzak bere identitatea (ber)eraiki dezake bizitza online-an. Bizitza online-a, birtuala, bizi egiten dugu, bertan ere, izan, bagara, eta beste errepresentazio eta biztanle birtualen aurrean geure burua aurkeztu egiten dugu. Bizitza "errealetik" gutxi errepresentatzen eta eramaten da bizitza birtualera, bizitza offline-an subjetibizazioaren prozesuan identitate, sorrera eta kontsumo zatikatuek egiten bait gaituzte eta gu egiten bait gara. "Gure idazle batek haserre bizian definitu gaituen modura, "fikzio-herri batentzako herri-fikzio" garenez gero, ba ote dugu geure nortasun berri sortzeko ziberrespazioa baino lurralde birjina hoberik?" 20 Egoera garaikide honetan, globalizazio honetan, norbanakoa da bere bizitzaren ekoizle, bere bizitzaren ekintzaile eta bere bizitzaren kontsumitzaile. Izaera anitzak norbanako bakoitzean elkarrekin bizi dira, aukera anitz daude errepresentazioaren munduarekin bat bizitzeko, nonahikotasuna bait da gaur egungo ezaugarririk nagusiena. Konektaturik bizi "behar" izanak pertsona bakoitzak bere errepresentazioarekin bizizitzeko nahitaeza dakar. Indibiduo bakoitzak orduan bere errepresentazioarekin bat bizitzeaz aparte, NI kapaz bat eraiki behar du, bere burua errekurtso bilakatu behar du eta nolakotasuna eraikitzeko forma horretan bakantasuna bilatzen du bakantasunean bizi ezean. Beraz espazio birtualari dagokionez, denbora eta espazioaren pertzepzioak eraldatu egin dira espazio birtualean ematen den denbora ere denbora delako eta birtualtasunean egiten diren ekintzek ere espazio bat hartzen dutelako. "Parafraseando a Baudrillard, lo que siempre ha estado en XX. mende hasieran arteak bere funtzio nabarmenenak alderatu zituen, horietako nagusiena: gizakia irudikatu. Horren ordez, artista gehienak beste arazo batzuetara dedikatu ziren: abstrakziora, materialetara eta objetu industrialetara (Duchamp eta minimalistak), irudi mediatikoetara (pop-art), artistaren itxura berara (performance-a eta bideoartea) eta gaur egun datuetara. Esan daiteke datuen irudikapenak gizakiaren zeharkako errepresentazioak direla, gizakiaren jarduerak agerian uzten bait dituzte (orokorrean norbanakoak sarean eginiko mugimenduak alegia). Hala ere, datuen irudikapenean oinarritutako proiektuen subjektuak estruktura Erik Kessels-en "24 HRs" obra. 24 ordutan Flicker-era igotako argazkiak inprimatu zituen artista honek. 51 2.Zientzia, teknologia eta gizarte (ztg) ikasketak objektiboak izaten dira (Internetaren tipologia adibidez) eta ez giza-jardueren aztarna alegia. Gaur egun edozein datu multzo/bilduma edukita, eta ordenagailua erabilita, edozein gauza ezberdinetan eraldatu daiteke erreztasun handiz. Horrek aukera amaigabeak dakartza, eta erantzunkizun kultural berriak baita ere. Ordenagailuekin edoizein datu bilduma beste edozertan bilakatu dezakegu eta Manovich-ek bere buruari galdetzen dio zergatik artista batek mapeatu zehatz bat aukeratzen duen mapeatzeko aukera amaigabeak edukita, zergatik bat aukeratu eta beste guztiak deuseztatzen dituen. Zeozer mapeatu dezakegunez beste edozertan interface kopuru amaigabeak eraiki daitezke, ibilbide infinituak irekitzen dira parez-pare aukeratzerako orduan, eta inguru informatikoak aukera horiek arbitrarioak bilakatzen ditu artistak estrategia konkretu bat erabiltzen ez badu. Adibidez, arazo honi adibide argi bat jartzeko Berlineko Museo Juduaren adibidea erabiltzen du Manovich-ek, Daniel Libeskind arkitekoak diseinaturiko museoa alegia. Arkitekto honek II. Mundu Guda gertatu baino lehen Berlinen bizi ziren juduen helbideak bilatu zituen eta eurekin mapa bat egin zuen, puntu denak konektatu zituen eta sare itxura zeukan emaitza eraikinaren azalean proiektatu zuen. Manovich-ek deskribatzen du nola sarea eta diseinuaren arteko bidegurutzeak leiho irregularretan bilakatu ziren. Sareak angelu ezberdinetako lerroekin zeharkatzen zituen hormak, eta paretetan eta lehioetan markaturiko lerro hauek tankeei, erdi aroko katedralen lehioei, pintura abstraktu eta kubistari egiten zieten erreferentzia. Janet Cardiff-en audio-ibilaldien (sound-walks) antzera birtualtasunak fisikoa dena berregiten du, ibilbide bat birtualki gorpuzten eta bideratzen du Cardiff-ek. Libeskind-ek mapeatu zehatz baten aztarnak gorpuzten ditu kutxa honetan. Museo Judua ikuspuntu zenitaletik ikusita David-en izar des- 54 AKUSMATIKA ETA KUTXABELZTEA Arrotzatze prozesuak arte garaikidean lista berantiarrek metodo jakin batzuk landu zituzten derivé deitutakoa sortzeko. Derivé-aren xedea arrotzatze (ostranenie) espazial bat sortzea zen: hiriaren biztanleak hiria modu ezberdin eta berri baten sentitzea, modu honean hábitat-aren pertzepzioa politizatuz. Hau sortzeko landu zuten metodo baten adibidea: Paris-etik ibiltzea Londres-eko mapa bat erabiliz. Manovich-entzat poesia eta dotorezia kontzeptual hauek arte digitalean eginiko mapeatuen proiektu askotan falta dira. Kasu gehienetan proiektu hauek geure munduari zentzua emateko bultzada arrazionalari jarraitzen diete, mundu konplexu honetan non prozesu eta indar anitz ikusezinak diren eta gure irismenetik kanpo dauden. Estrategia ohikoenetako bat datu-multzo bat hartzea da eta moduren batean mapeatzea. Estrategia hau ez da surrealisten modukoa, ageriko errealitatearen azpiko erlazio sozialen "irakurketa" batean datzala dirudi. Lev Manovich-ek idatzitako The Language of New Media liburuan Dziga Vertov da protagonista nagusiena, bere filme ospetsuenetarieko batean, Chelovek s kino-apparatom (1929) ("Kamerako gizona" euskeraz) ikus-entzunezko epistemologia berri bat sortzen saiatzen da, egunerokotasunean aurkitzen diren irudi hutsal eta ziztrinak berrinterpretatuz eta zaharra eta berriaren arteko dialektika sortuz. Eta arrotzatze prozesu honetan Manovich-ek bere ideia azpimarratzen du: datuen irudikapeneko proiektuei, garrantzi handiko edota baxukoak izan, badirudi zeozer falta zaiela. Hala ere, arte garaikidea saiatu zen "datuen epistemologia" bat egiten, zientzia eta komunikabide esparruetan sakonduz eta eurekin lehiatuz inguratzen gaituzten datuen azpian dauden patroiak azaltzeko. Datuen epistemologia honek beste ekintza nagusi bat burutu zuen: gure errealitatean murgildurik 55 2.Zientzia, teknologia eta gizarte (ztg) ikasketak dauden beste errealitate batzuk erakustea, gure pertzepzioa eta esperientziaren arteko ziurgabetasuna agerraraztea eta somatzen ez ditugun gauzak azaltzea. Manovich-entzat datuen artearen benetako erronka ez datza datu abstraktuak gauza eder eta esanguratsuetan mapeatzean, baizik eta datuen artean bizi garenen esperientzia pertsonala eta subjetiboa errepresentatzean. Egunerokotasunean datu eta mezuen arteko elkarrekintzan dihardugu eta erlazio horietan geure "datuen subjetibitatea"ren baitan gaude. 59 3.Aktore-sare teoria. kutxaren gardentasuna ren eta iluntasunaren arteko hartu emanak 3.AKTORE-SARE TEORIA. KUTXAREN GARDENTASUNAREN ETA ILUNTASUNAREN ARTEKO HARTU EMANAK 3.1 Sarrera Teknika hitza episteme-ari datxekio, ezagutzari hain zuzen, teknika eta ezagutza baliokideak dira eta biek ezagutzari erreferentzia egiten diote azalerapen edo ezkututik ateratze bat bailitz. Ezkutukoaren agerpena bailitz. Gerora teknika eta episteme-a bereiztuak izango ziren baina ezagutzaren azalpenari harremanduak jarraitu zuten, ezagutzaren azalpena edo agerpena moduan. Ezagutza beraz teknikatik bereiztu zen eta teknika ekoizpenarekin lotuta aztertu zen, existitzen ez diren gauzen ekoizpenarekin alegia. Teknikaz baliaturik artefaktuak ekoizten eta sortzen ziren ezkutuko ezagutzak azaleratzeko, gaur egun makinaren eta teknologiaren garapenak ere aurkikuntzak dira baina teknologia eta makinen intentzionalitatea ez da teknika zaharreko aurkikuntzen parekoa. Egun makina eta norbanakoaren arteko erlazioa arrotza da, prozesuaren zentzuaren galera somatu egiten da, modu honetan makinaren barne prozesuak eta zentzua ezkuturik mantenduz. Prozesu digitalak gaur egun kodeaz horniturik daude eta kodea eta interfazea, aldi berean, ez dira gardenak, ezta ekoizpenaren zentzua. Informazioaren izaera zatikatuak gardentasun-eza sustatzen du eta alienazioaren areagotzea ere bai. 62 AKUSMATIKA ETA KUTXABELZTEA Arrotzatze prozesuak arte garaikidean 37 Hilemorfismoaren definizioa. RAE online. http://dle.rae.es/?id=KP2t3ze 38 García-Belaúnde Velarde, Victor Andrés. (2008). Crítica de las interacciones del alma aristotélica y cartesiana a partir de la ciencia normal. Doktorego Tesia. Lima: Universidad Nacional Mayor de San Marcos. 21. orr. 39 Ibid. ko. Hilemorfismoa37 Aristoteles-ek garaturiko teoria bat da, teoria honen aburuz gorputz guztiak bi printzipioetaz osaturik daude: materia eta forma. Kontzeptu honekin materia eta formaren arteko elkarrekintzak azaldu nahi zituen. Hilemorfismo hitza hitz grekoa da, bi berbaz osatua dago: materia (υλη) eta forma (μορφη). Materia eta formaren kontzeptuak batez ere teoria kausalaren testuinguruan garatuak izan dira, eta teoria honek dio edozein fenomeno edo gauza zuzentasunez eta osotasunez azaltzeko lau alderdi zehaztu behar direla38 : lehenengoa, zein materialez egina izan den, bigarrena, bere forma edo estruktura, hirugarrena, materiak forma edo estruktura bat hartzeak eragin duen agentea zehaztea eta laugarrena, eta azkena, materiak forma hori hartzearen asmoa finkatzea. García-Belúnde-k egurrezko aulki baten adibidea jartzen du paradigma hilemorfikoaren kontzeptua eta lau alderdi aristotelikoak hobeto azaltzeko39 : a) Kausa materiala zertaz egina dagoen finkatzea eta zerk sortzen duen objektuaren forma zehatzea da. Adibidez: Aulkiaren egurra. b) Kausa formala materia objektu zehatz baten bilakatzeko materiak hartzen duen estruktura da. Adibidez: Egurrak hartzen duen formarengatik ondorioztatzen da aulki bat dela eta ez zuhaitz bat. c) Kausa eraginkorra sortzaileari (agente arduraduna) dagokio, materiak objektu zehatz baten forma hartzearen arduraduna. Adibidez: Aulkia egiten duen arotza. d) Helburuzko kausa materiak forma zehatz bat hartzearen intentzioan datza. Adibidez: Egurrak aulkiaren forma hartu 63 3.Aktore-sare teoria. kutxaren gardentasuna ren eta iluntasunaren arteko hartu emanak 40 Ibid.. 25. orr. 41 Pardo, Carmen. (2009). Las TIC. Una reflexión filosófica. Bartzelona: Laertes. 97. orr. zuen eserleku izateko. Beraz hilemorfismoak formarekin erlazionaturiko bi alderdi arakatzen ditu, osagaia(k) eta eragilea(k), eta hauek aldaketarekin eta gizaldiekin loturiko problematikak aztertzeko erabiltzen dira. Aristoteles-ek lau kausen teoriaz baliaturik arazo guztiak azaltzen saiatu zen, baina teoria hau kritika ugari bereganatu zituen, gauza/izate bizidun eta gauza bizigabeak ikuspegi berdinatik aztertzen bait dituelako. García Belaúnde-k40 aulkiaren adibidea berreskuratzen du teoria honen gabezia isladatzeko: gauza bizigabe bat aztertzean forma aulkiaren egitura izango litzateke eta materia egurra. Aulkia egin baino lehen artisauak egurrezko xaflak erabiltzen ditu eta egurrezko xaflak aulkiaren izatetik at existitzen dira, objektuak dira modu independientean. Baina izate bizidun bat aztertzean ezin da aulkiaren modura aztertu, gizakia gizaki izan baino lehen ez du izaterik, ez da modu isolatuan edo independientean existitzen. Gauzak horrela, tesi honen xedea ez da gizakiaren ontologia (bat) azaltzea, baizik eta makinaren eta kutxa beltzaren intentzioak aztertzea. Pardo41 -k dio paradigma hilemorfikoak makina sustantzia bat balitz ulertzeko joerara bideratzen duela, zeozer itxia eta bukatutzat ulertzeko joerara hain zuen. Baina makina bat ez da sustantzia bat. Prozesu baten barne murgildurik dago, garapen etengabean eta gizakiaren aldaketa-prozesuaren baitan dagoela dio Pardo-k. Makina bat ez da gauza/objektu bizigabea. Ezin da makina bat ulertu bere osotasunean, zeozer itxia eta bukatua bezala, ezin da paradigma hilemorfikotik aztertua izan, bere izaera prozesuala eta gizakiarekiko erlazioa kontuan eduki behar da, horiek biak bait dira bere bi alderdi esanguratsuenak. Beraz ordenagailuaren (informatikaren) izaera eta giza-harremana erabakiorrak dira AZTG ikasketen analisirako eta hipotesiak eraikitzerako orduan. Gizakia eta giza-objektuak 64 AKUSMATIKA ETA KUTXABELZTEA Arrotzatze prozesuak arte garaikidean sare berdinaren barne elkarri ekiten diote eta horrexegatik AZTG-ren analisirako Aktore-Sare Teoria premiazkoa bilakatu da, Artez, Zientziaz, Teknologiaz eta Gizartez ehoztutako sareaaren hariak antzemateko. Sarearen konplexutasunaren opazitatea murrizteko, prozesuen korapiloaren hariak askatzen asteko intentzioaz, edo behintzat hariak antzemateko, Latour-ek garatutako teoria aztergai dauka tesi honek. 3.2. Aktore-Sare Teoria (AST) B.F. Skinner eta John B. Watson psikologiako ikerlari adituek giza adimena kutxa beltz batekin parekatu zuten, metafora honekin bazirudien giza adimena zerbait misteriotsua eta itxia zela baina euren ekimena kutxa beltz hau ikertzean zetzan. Bai teoria konduktistan bai Aktore-Sare Teorian amankomuneko ezaugarri nabarmen bat bereizten dut, jokaera-ereduak aztertzeko biek gizakiak eta ez-gizakiak kontuan hartzen dituzte eta biek giza eta ez-giza jokaeran ematen diren harremanak isladatzeko kutxa beltz baten metafora erabiltzen dute. Konduktistek kutxa beltz hau erabiltzen zuten input baten eta output baten artean dagoena isladatzeko, input-a zerbaitek jasotzen duen estimulua da eta output-a estimuluaren ondoren ematen den joera/erantzuna da. Bai konduktismoak bai AST-ak input-aren/estimuluaren eta output-aren/erantzunaren artean dagoena ezezaguna dela baieztatzen dute baina euren arteko mekanika bat dagoela azpimarratzen dute. Mekanika hauek 0 eta 1-aren artean ematen dira, kutxa baten barne, espazio mental zein informatiko baten barne, non 0 eta 1-aren artean zenbaki infinitu amaigabeak dauden eta 66 AKUSMATIKA ETA KUTXABELZTEA Arrotzatze prozesuak arte garaikidean soziologikoak, eta espazio horiek gaur egun publiko, intimo, kolektiboak zein indibidualak dira. AST-k proposatzen duena korronte soziologiko tradizionaletatik aldentzea da eta horretarako teoria honek hiru bereizgarri berritzaile hauek biltzen ditu. >> Simetriaren printzipioa. Gaur egungo pentsamoldea binarismoen bidez eraikitzen da gehien bat: subjektua-objektua, gizakia-ez gizakia, gizartea-natura, handia-txikia, etabar. AST-ak euren arteko harremana ez du tentsio bezala ikusten baizik eta giza-esperientziaren ondoriotzat hartzen du. Sare konplexuetan ematen diren aktore ezberdinen arteko ekintzen ondoriotzat ikusten dira tentsioak. >> Ezagutza eta zentzua (intentzionalitatea). Ezagutza eta zentzua ez dira bakarrik gizakiaren jabego, simetriaren printzipioan adierazitako ondorioen produktu gisa dira alegia: gizakia-ez-gizakia parekoak dira eta pisu berbera dute, izakia eta artefaktua elkarrekintza amaigabeak uztartzen dituzte. Erlazioen ordenamenduan eta hartu-emanean, bertan, ematen dira ekintzen zentzu propioa. >> Heterogeneitatea. Sarearen barne ekintza heterogeneoak, iraunkorrak eta irmoak ematen dira, baina ezengonkorrak eta aldakorrak baita, hain dira heterogeneoak ekintzak eurek sarearen ekoizpenaren oparotasuna bermatzen dutela. Hauek hirurak dira ASTaren ezaugarri nabarmenenak eta hiru ezaugarri hauek bere izenean barnebiltzen dira. Latour-en aburuz izendapena osatzen duten hitzen aukeraketa ez da guztiz zilegia, hau da, aktorea ez dio soilik gizabanako bati erreferentzia egiten, sare hitzak ez dio soilik www espazioei erreferentzia egiten eta Teoria firme eta irmo bat izan ezean 67 3.Aktore-sare teoria. kutxaren gardentasuna ren eta iluntasunaren arteko hartu emanak 42 Daniel López Gómez eta Francisco J. Tirado. (2012). Teoría del actor-red: un pragmatismo contemporáneo kapitulua. Teoría del Actor-Red. Más allá de los estudios de ciencia y tecnología liburuan. Bartzelona: Amentia Editorial 11. orr. 43 Martinez, Zesar.(2003). Aldaketa soziala eta praxi kolektiboa. Gizartearen produkzioa pentsamendu soziologikoan. Deustuko unibertsitatea. Giza eskubideei buruzko Deustu Koadernoak. 25. Zenbakia. Bilbo: Giza eskubideen institutua. ikertze-modu bat izango litzateke filosofo frantziarraren ustetan. Gauzak horrela, Aktore hitzak Aktanteari erreferentzia egiten dio, hau da, sare heterogeneo konplexuetan funtzio bat gauzatzen duten edo ekintza jakin bat gauzatzen duten elementuak dira aktanteak (agentzia dutenak). ASTn funtzioak ez dituzte bakarrik gizakiek gauzatzen horregatik gizaki eta ez-gizakien artean ez da bereizketarik egiten (gizaki-subjektu dikotomia apurtzen da). Latour-ek AST izendapenean Sareaz hitz egiterako orduan, gizartean ematen diren hartu-emanei erreferentzia egiten dio eta ez soilik www-ko sare birtualei. Sare hitza gizartean eta aktanteen artean ematen diren subjetibizazio prozesuei, intentzionalitateari eta erlazio-sareen barne ematen diren eraldaketei legoke. Soziologian orokorrean bi alderdi nabari daude: ezagutu behar dena eta ezagutze-kontzientzia. Hauek biak bizikideak dira (ezagutza eta ezagungarria) hau da, ezagutu behar den errealitate bat eta ezagutza bera. ASTk honakoa proposatzen du: bi alderdi horien artean eraiki eta berreraiki behar diren erlazioak aztertzea eta binarismo hori apurtzea. Daniel López-ek ASTa ez dela teoria bat dio baizik eta ezagutze edo ikertze modu bat: "un estilo de investigar que hace proliferar la ontología de los objetos de estudio y las maneras de articularnos epistemologica, ética y políticamente con ellos" 42. Gizartean giza-banakoak hartu-eman etengabean murgildurik dabiltza eta sortzen diren harremanak ez dute egitura finkorik, ez ontologikorik, beraz soziologiak ezin du soilik gizartearen barneko gizabanakoak aztergaitzat eduki. Sztompka-k zioen "gizartean jendea dago besterik ez, baina aldi berean,gizartea gizabanakoak baino zerbait gehiago da" 43. Zerbait gehiago hori hartu-emanen sarea da, (ber)egiten ari 68 AKUSMATIKA ETA KUTXABELZTEA Arrotzatze prozesuak arte garaikidean 44 Castells, Manuel. (2000). La Era de la Información. Vol. I: La Sociedad Red.. Madril: Alianza. 45 Sanchez de la Yncera, L. (1999). Globalización, riesgo, reflexividad: tres temas de la teoría social contemporánea. Ramos, R., García Selgas, F. Madril: CIS. 431. orr. den sare eta egitura amaigabe, etengabe eta moldakorra. Eta ASTaren arabera egitura mota hori (eta gizartean dauden gizabanakoetatik at dagoen zerbait gehiago hori) sare birtuala da hain zuzen. Manuel Castells44 -ek "Gizarte Sareaz" mintzo zen eta Latour-en ideiarekin parekatzen zuen. Soziologia tradizionalarekin apurtzen duen ASTaren ezaugarri erabakior bat honakoa da: subjektuaren deszentralizazioa eta praxiaren zentralitatea. Gizarte post-industrial eta postmodernoak egindako hausnarketen eta ibilbideen ondorio gisa dator deszentralizazio hau, eta praxia eta birtualtasunaren nagusitasuna dakar. Norbanakoa elkarrekintzarekin subjetibizazioa garatu eta errealitatea (ber)eraikitzen du beraz gizabanakoa birtualtasunez ere osoturik dago, elkarrekintzak taxututa garatzen bait da. Gizartea bera ez da sistema bat, baizik eta sare-konplexuaren testuingurua eta birtualtasun horren gordailua, gizabanakoak uneoro urratzen eta eraldatzen duena. Sánchez de la Yncera-rentzat soziologiak ez luke gizabankorik ez sistemarik eduki behar45 . Ideia honetatik abiatuz soziologia gizabanako eta sistema barik aztertu beharko litzateke eta soziologiaren ontologiari erreparatuz soziologia zer den, gizartea zer den galderei buruz hausnartzea komenigarria suertatuko litzateke. Latour-ek bi galdera hauei erantzuteko honakoa dio: Ezer ez. Soziologiak berak ez du sostengurako ezaugarri bereizgarririk, ezerk ez du "soziologia" izendatzeko oinarririk. Beraz Latour-ek soziologiaren ontologiarekin apurtzen du eta "soziala" denaren definizio berri bat(zuk) arakatzeari ekiten dio. "Sozialaren soziologia" (edo soziologia klasikoa) ukatzen du eta asoziazioen soziologia proposatzen du alternatiba moduan: ASTa alegia>> ontologia relatibista bat. Beraz edozein erkaketa sozio-teknikoa harreman material transbersaltzat hartu beharko litzateke, horrela alderdi heterogeneoak 71 3.Aktore-sare teoria. kutxaren gardentasuna ren eta iluntasunaren arteko hartu emanak 51 Ibid. .98.orr. zuzen errealitatearen sinplifikazio eraginkorra, gizabanakoak munduarekin dituen harremanak arintzen eta eratzen ditu. Latour-entzat kutxabelzteak dakarrena jendearen arteko eta norbanakoa eta munduaren arteko distantzia eta urruntasuna da. Modu honetan kutxa beltzek, isolatu egiten gaituzte opakutasuna gailenduz. Blanca. Callén-en "Tecnoactivismo. La experiencia política de Riereta.net"-etik ateratako grafikoa. Blanca Callén-en diagrama honek51 teknozientziak eragindako kutxabeltzaren eragina irudikatzen du eta Callén-en Riereta proiektu teknoaktibistak (software libreaz egina) duen gardentasunaren eragina azaltzen du. Bere tesian (2010) proposatzen zuena honakoa zen: kutxa beltz batek eta kutxa garden baten funtzionamenduak parekoak izan daitezkeela. Normalean erabiltzen diren software-eak protokolo itxi, mugatu eta kontrolatu bat dute (kutxa beltz bat da) eta software libre (SL) batek protokolo moldagarri, kontrolagabe, kolaboratibo eta eraldatzailea du (kutxa garden bat da). Tesian 78 AKUSMATIKA ETA KUTXABELZTEA Arrotzatze prozesuak arte garaikidean 65 Jose Lebrero Stals-ek koordinaturiko tailerra. 1996aren abuztuaren 12tik irailaren 13ra. Artelekun. gusiena objektua izango litzateke eta teknikaren espazioa pentsamendutik at artefaktuen espazioa izango litzateke, artefaktu, gailu eta objektuetan somatzen bait da pentsamendu teknologikoa. Eta Latour-en simetria eta intentzionalitatearen printzipioak hemen antzematen dira guztiz, pentsamendu teknologikoak ezin bait du gizakia eta objektua isolaturik uztartu. 1996ean Artelekun "Teknologia eta disidentzia"65 deituriko tallerraren adibide bat. 1995eko Ars Electronica festibalak "ordenagailu bidez eginiko grafikoak" kategoria kendu zuen eta "net.art" kategoriak ordezkatu zuen. Momentu honetan net.art-aren hastapenak ematen ari ziren eta internetaren eztanda eta garapen arorik nagusiena isladatu zuen Ars Electronica-ren kategoria-ordezkapen honek. 80. hamarkadako postmodernitatearen on- 79 3.Aktore-sare teoria. kutxaren gardentasuna ren eta iluntasunaren arteko hartu emanak 66 Lev Manovich. (2005). El lenguaje de los nuevos medios de comunicación. La imagen en la era digital. (Itzul: Óscar Fontrodona). Bartzelona: Paidós comunicación. (Jatorrizko argitalpena, 2001). 92. orr. doren 90etako eraldaketak etorri ziren: interneta, net.art-a, kultura elektronikoaren ustiapenaren lehen pausuak, ordenagailuen hedapena eta bitartekari berrien sorrera gehien bat. Honek guztiak kategorien eta ereduen (ber)antolaketa bat zekarren eta ondorioz teknologiak eragindako kategoria eta ereduen azterketa eta hausnarketak beharrezkoak suertatu ziren. Konstruktibista eta produktibista errusiarrak sortzen zituzten artelanei erreferentzia egiteko ez zuten obra edo lan hitzarekin izendatzen baizik eta objektu hitzarekin, euren artelanak objektuak ziren (errusieraz: vesh, construktsia edo predmet) eta modu honetan euren lanetan ingenieritzaren eraginkortasuna, lanaren antolamendu razionala eta industriaren masa-ekoizpena iradoki nahi zuten. Denborarekin objektuak eta artelanak ordenagailuarekin sortzen hasi ziren eta numerikoki garatzen baita ere. Numerikoki lan egiteari digitalizazioa deritzo, eta bitartekarien eta euskarrien kodifikazio numerikoek eta softwaren egiturek sorkuntza prozesuko zenbait pausu automatizatu zituzten. Automatizaturiko pausu hauen egiturak ordenagailuaren datu antolamenduaren konbentzioen araberakoak dira: datuen biltegiratze egitura, algoritmoak, protokoloak, eta abar. Lev Manovich-ek adieratzen duen moduan, bitartekari berrietan bi geruza ezberdintzen dira "geruza kulturala eta geruza informatikoa" 66. Bere hausnarketak honela jarraitzen du: "bitartekari berriak ordenagailuetan gorde eta artxibatu egiten dira, hori dela eta, ordenagailuaren logika bitartekarien logikaren gain gailenduko da eta bitartekarietan eragin zuzena izango du". Ondorioztatzen duena geruza informatikoa geruza kulturalari inposatzen zaiola da, kulturaren kodifikazioaren adibide gardena dela adierazten du Manovich-ek. Ordenagailuaren interfazeak mezu kulturalak igortzen ditu beste euskarrietara, interneta erabiltzen denean kodea bilatzailearen interfazetik pasatzen da eta ondoren sistema 80 AKUSMATIKA ETA KUTXABELZTEA Arrotzatze prozesuak arte garaikidean 67 Ibid. 113. orr. 68 Ibid. 115. orr. eragiletik. Denak aztarna uzten du prozesu honetan. Beraz, ondorioztatu daiteke kodea ez dela gailu eta bitartekari neutrala, igorritako mezuetan kodeek eragin zuzena dutela esan dezakegu. Kodeek ere ideologia eta logika propioa dituzte, kodearen sortzailearen eta kodearen naturaren jatorrian datozenak alegia, eta munduaren eredu jakin bat igortzen dute eurekin bat. Ideia hau, kodearen ez-neutraltasunarena, Manovich-ek "no transparencia de código"67 esaldiarekin azpimarratzen du. Bere ustetan interfazeak erabiltzaileak ordenagailuarekiko duen pertzepzioan eragiten eta zehazten du, eta interfazeak bere logika propioa inposatzen du. World Wide Web-ak mundua eraikitzen du modu ez-hierarkiko baten eta ez-hierarkia honetan interfazeak ez du lehio garden baten funtzionamendua erreproduzitzen, alderantziz, modu ezkutatu edo opakuan bere logika propioak erreproduzitzen ditu erabiltzailearengan. Erabiltzailearen interfazea gizarte garaikidearen kode semiotiko nagusienean bilakatu da eta horregatik Manovich-ek honako galdera botatzen du: "¿de qué manera afecta eso al funcionamiento de los objetos culturales en general, y a los artísticos en particular?"68 . Orain artelanetan ez da forma eta edukia bereizten, euskarria eta edukia gauza berdina dira eta interfazea eta edukia, gauza biak, bata bestaren barru daude. Ez dago arte elkarrekintzaile-informatikoan artelanik bere kodeaz bereizten denik, semiotikoki kodeak artelana eraikitzen du eta artelanak bere baitan kodea gordetzen du. Jaime de Los Ríos-ekin edukitako elkarrizketa baten Processing eta VVVV programen arteko parekotasunei eta (des)abantailei buruz berba egiten honakoa esan zidan: "nik badakit artelan interaktibo bat ikustean Processing-az edota VVVV-z eginda dauden, software bakoitzak bere estetika propioa bultzatzen eta eratzen bait du". Beraz orain komunikazio munduan "infoestetika" deritzona arte teknologikoaren esparruan iragazi egin 81 3.Aktore-sare teoria. kutxaren gardentasuna ren eta iluntasunaren arteko hartu emanak dela baieztatu daiteke, eta kode-estetika bat egon badagoela adierazi genezake. Jaime de Los Ríos-en Moving Pictures erakusketa. Koldo Mitxelenako Ganbaran. 2018ko otsailaren 15etik apirilaren 7ra. Kodea ez da gardena ez eduki aldetik, ez egitura aldetik, ez estetikoki ere ez. Kode bakoitzak logika, estetika, protokolo eta bide batzuk zehazten ditu beste guztiak alboratuz eta deusestatuz. Arte teknologiko elkarreragile edota informatikoan sarritan informazio-dimentsio bat dago eta infoestetika bat ere badagoela esan daiteke. Informazio dimentsio hori ez dagoenean interfazeari dagokio artelanaren pisua, interfaz bakoitzak badauka bere materialtasuna eta erabiltzailean edo ikuslean harrera jakin bat edukiko du, baina interfazea aldatu egiten bada artelana zeharo aldatuko da. Orokorrean 85 3.Aktore-sare teoria. kutxaren gardentasuna ren eta iluntasunaren arteko hartu emanak 71 Lev Manovich.(2005). El lenguaje de los nuevos medios de comunicación. La imagen en la era digital. (Itzul: Óscar Fontrodona). Bartzelona: Paidós comunicación. (Jatorrizko argitalpena, 2001. Bartzelona. 161. orr. Albertiren leihoa, kamera ilunak, argazkilaritzak, zinemak eta beste hainbat diziplinek pantailan dute ardatza eta guztietan ikuslea modu estatikoan mantendu behar izaten da. Manovich-ek pantailaren dinamismoa, ikuslearen estatismoa eta bien progresioa adierazteko Friedberg-en ideia bati erreparatzen dio: "la progresiva movilización de la imagen en la modernidad vino acompañada del aprisionamiento progresivo del espectador" 71. Gaur egun errealitate birtualarekin ikuslearen opresio inplizitua somatzen da, errealitate birtualeko betaurrekoak jarri eta ikusleak bakarrik pantaila ikus dezake, pantaila barrruan sartzen da eta bere ingurua guztiz ezabatu eta ahaztu egiten du. Kutxa bariko pantailek ikuslea irentsi egiten dute. Ikusle-pantailaren progresioan pantailak ikuslea irentsi du eta aldiberean gailuek ikuslearen ikusmen-gaitasunak eraldatu dituzte. Ikuslearen (in)mobilizazioa eta mugak izan dira interaktibitatearen gako eta tentsio nabariena. Latour-ek irudien kontrol-gaitasuna aztertu zuen eta irudi jakin batzuen kontrola eta botere ahalmena ikertu zuen. Filosofo frantziarraren aburuz irudi batzuk kontrol eta botere herramintak dira, espazio-denbora baliabideak manipulatu eta lekuz-aldatu ditzaketelako. Objektuak eta zeinuak dira ideia honen gako nagusiena, objektu bakoitzean zeinu ezberdinak somatu ditzakegu eta zeinuetan objektu ezberdinak alegia. Elkarrenganako harreman honen bidez errealitatearen errepresentazioa ahalbidetzen da eta errealitatearekiko kontrola baita. Hau guztiarengatik Latour-en simetria printzipioa aintzakotzat hartu beharko litzateke, gailuen eta norbanakoen arteko errepresentazio/kontrol/pertzepzio harremanak gizarte garaikidearen ardatz nabarmena bait dira. Haatik, Virilio-k natura parametro baten arabera sailkatzen eta kategorizatzen zituen: distantziaren arabera. Ikuslea eta 86 AKUSMATIKA ETA KUTXABELZTEA Arrotzatze prozesuak arte garaikidean ikusitakoaren arteko distantziaren arabera hain zuzen. Virilio-ren ustetan teknologiak distantzia fisikoen desagertzea dakar eta ondorioz pertzepzioaren eraldaketa. Distantziaz berba egiteko Virilio-k "Big Optics" eta "Small Optics" kontzeptuen ekarpena egin zuen. "Small Optics" gizakiaren ikusmenak (zinemak eta pinturak) partekatzen duten perspektiba geometrikoan datza (urruntasuna, gertutasuna, objektua eta horizontearen arteko distantzia). Eta "Big Optics" kontzeptuarekin denbora errealean gauzatzen den informazioaren transmisio elektronikoari erreferentzia egiten dio. Denborarekin, teknologien bilakaera dela eta, optika handiek optika txikiak irentsi eta desagertarazi dituzte eta era berean, distantziak ezabatuz joan dira espazioaren kontzepzioa eraldatuz. Urrun, gertu, horizontea, espazioa, distantzia, orain, hemen ... kontzeptu guzti horiek kolokan daude, dena leku guztitan momentu guztitan eman daiteke orain. Kutxa beltzen barruan murgildurik kutxa beltzak izkutatzen duena (edota agerian uzten ez duena) somatzea lan nekeza da. Gardentasuna eta opakutasunaren arteko tentsio konstante honetan arrotzatzeak gardentasunara eraman gaitezke, edota opakutasun berrietara. Dena den, artearen eskuan dago "ezkututik ateratzea" edo "azalerapen" horren gakoa. Hacker "tekno-manualak", ziberartistak, artista elektronikoak, sarritan kodea erabiltzen du gardentasunerako momentuak eragiteko, kutxa barrutiak kanporatzeko eta berrinterpretatzeko. Sarearen hariak kontrako norantzan ehozteko. "Aceptar las exigencias de la sociedad del conocimiento significa haber mutado, como la serpiente muda su piel para seguir creciendo, así los hombres han transformado el sistema perceptivo que les hacía sentir y pensar el mundo 91 4.Arrotzatzea. kutxa bat eraikitzea. 73 Ibid. 173. orr. 74 Ibid. 173. Orr. 4.ARROTZATZEA KUTXA BAT ERAIKITZEA 4.1 Hots-kutxa entzungarria egiten Zentzumen bat hedatu egiten da giza-gorputzaren ekintzarako espazioa handitzen denean, McLuhan-ek zioen inprentarekin begiaren abiadura areagotu zela eta ahotsa amatatu zela. Inprentak begiaren eta irudiaren hegemonia ekarri zuen, irudiaren kultura sorrarazi zuen eta gerora, zinema eta telebistaren sorrerarekin, irudiaren bultzada geldiezina gauzatu zen. McLuhanen esanetan, giza entzumenen mekanizazioa eragin zuen honek. Baina teknologiaren garapenak ikusizkoetatik hitzara pausua eman dute, hau da, irudia eta bideoa gailentzetik komunikazioaren ahalmena jorratzerako joerara bideratu egin da. Komunikazioa jorratzeko ahalmen horrek oralitatea sustatu du eta Carmen Pardo73-k dioen moduan espazio akustikoa indartu egin da. Oralitatea indartzearen eragin nagusiena espazio akustiko honen areagotzea izan da eta, aldi berean, espazio hau ukimenaren espazioarekin lotu egin da. "El espacio acústico no presenta fronteras y es un espacio en el que el ser humano no se constituye como sujeto que ve un objeto sino como centro de una experiencia de la simultaneidad" 74. Espazio akustikoan pertzepzio biderako bide berriak arakatu 93 4.Arrotzatzea. kutxa bat eraikitzea. 77 Russolo, Luigi. (1913). L'arte dei Rumori. Milano: Editioni Futuriste di Poesia. 78 https://in-sonora.org/ficha-obra/intonarumori/ Alde batetik, 1913an futuristek soinu-sentsibilitate berriak aldarrikatu zituzten, aro industrialak berarekin zekartzan soinuak bereganatu zituzten (lantegiak, makinak, artilleria, timbreak, etabar) eta soinuarekiko sentsibilitate ezberdinak lantzen hasi ziren. XX. mendean musikan eta soinuaren alderdi artistikoan egon diren ekarpen nabarmenetariko bat instrumentuen erabileraren aldaketan datza. Ariza-ren ustetan instrumentuen erabileran aldaketak bai kontzeptualki bai mekanikoki eman ziren. Soinuaren alderdi ezezagunak arakatu nahi ziren. Horretarako gailu berriak sortu ziren, soinuarekiko jarreran, orohar, aldaketa nabaria eman zen. Entzute eretan aldaketak eman ziren ere bai, eta zaratarekiko erreferentziak areagotzen joan ziren, poesia futuristan batez ere. Zarataren kontzeptua plastikoki lantzen hasi ziren futuristak: 1913an Prampolinik "Cromofonía y el Color de los Sonidos " argitaratu zuen, Carra-k "La pintura de los sonidos" manifestua garatu zuen, Pratella-k 1910ean Manifiesto de los músicos futuristas aurkeztu zuen eta hilabete batzuk geroago, 1911an, Manifiesto de la Música Futurista plazaratu zuen. Geroago, 1913an, L'Arte dei Rumori 77(Zarataren artea) manifestua idatzi zuen Luigi Russolo italiarrak eta honek Pratella musikariari dedikatu zion. Soinuarekiko jarrera berri hau isladatu zuen bertan Russolo-k, "ohiko" soinuekin apurtzeko eta soinu-zarataren inguruan sentsibilitateak lantzeko proposamena helarazten. Russolo-k horretarako Ugo Piatti-rekin bat "Intonarumori"78ak sortu zituen 1913an, zarata akustikoa eratzen zituzten musika-instrumentuak ziren, eta hauekin zarata ezberdinak sortu eta modulatu egiten zituzten. "Intonarumori"-ak kutxa karratu batzuk ziren, aurpegi batetik turuta moduko figura batzuk irtetzen ziren eta kutxa hauen barruan zarata sortzen zituzten mekanismoak ezkutatzen ziren. Turutek barnean sortzen zen zarata anplikifatzearen zeregina zuten, eta atzekaldean zituzten biraderei eraginez barruko mekanismoak funtzionamenduan jartzen ziren. Intonarumori-ak XIX. mendean entzute bideratu eta arretatsua burutzen zen eta entzutearen ekintza soziala isiltasunean ematen zen. Baina XX. mendean isiltasunean ematen zen entzute arretatsu horrek ez zuen funtzionatzen. Mende berriarekin bat hiriaren soinu industrializatu eta mekanizatuek soinu eremua areagotu zuten eta soinu hauekin bat sentibilitateak aldatuz joan ziren. Bizitza modernoaren soinuek sentsibilitatearen ildo berdinetatik antzeman behar ziren futuristen aburuz, baina era berean soinuaren areagotze masibo horrek soinuarekiko atentzioa desagertarazten zuen. Entzutearen ekintza 95 4.Arrotzatzea. kutxa bat eraikitzea. uneoro ematen da eta entzutearen ekintza ez da ahultzen, entzutearen ekintzarekiko atentzioa baizik. Entzute kontzientearen bitartez aditzen diren soinu ia ohartezinak, zarata isilak, bariazioak eta orohar soinu-xehetasunak soinu industrial gorgarriaz estaliak izan ziren. Eta gorgarrritasunak entzutearekiko atentzioa behe-mailako dimentsio batera bideratzen du. Hiriaren eraldaketak soinu-perspektiben areagotzea zekarren, eta perspektiba hauek, aldi berean, entzute-esperientzia berriak. Beste alde batetik, 1948an Pierre Schaeffer-ek musika konkretuari bidea eman zion, hau da, musika euskarri baten erregistratzeko bidea. Musika konkretuak soinuaren erregistroa eragin zuen eta grabaketaren-euskarriaren funtzionaltasunari erreparatzen zion. Gailu teknologikoen garrantzia bultzatzeaz aparte musikaren idazketan erabateko eragina izan zuen, idazkera zuzenean soinu-grabaketa ematen zelako. Halaber, munduko material sentsiblea grabatzerakoan euskarrian idatzi egiten zen eta munduko soinuak manipulatuak eta (ber)antolatuak izan zitezkeen. Hala ere, musika konkretuaren sorreran entzute arretatsuaren ereduarekin jarraitzen zen, ez soilik musikan, baizik eta gizarte garaikidearen soinuekiko entzutean. Arretaren eskakizuna mantentzeaz gain Schaeffer-ek soinuak antzeman, eta ondoren, manipulatu behar zirela proposatu zuen. Horrela, soinua manipulatua denean bere soinu-iturria ezezaguna bilakatzen da eta soinu batek ez dio gauza finko bati erreferentzia egiten. Soinuak bere testuingurutik ateratzeari, soinua bere kausaz aldentzeari, entzute murriztua deitu zitzaion. John Cage adibidez, existitu daitezkeen soinu kopurua ugaritzeko nahiean, bitartekari teknologikoez baliatzen zen: mikrofonoak, anplifikadoreak, bozgorailuak, eta abar. Cage-ren ekimen nagusienetarikoa ez-entzungarritasuna ezeztatzea 96 AKUSMATIKA ETA KUTXABELZTEA Arrotzatze prozesuak arte garaikidean 79 Xil López, Xoan. (2015). Señal/Ruido: Algunos usos del paisaje sonoro en el contexto del arte. Doktorego Tesia. Pontevedra: Universidad de Vigo. 29. Orr. 80 De Kerckhove, Derrick. (1999). La piel de la cultura. Investigando la nueva realidad electrónica. (Itzul: David Alemán). Bartzelona: Gedisa. 113. Orr. zen, horretarako gailu teknologikoek eskaintzen zuten anplifikazioaz eta erregistroaz baliatu zen. Gerora hauek izan ziren, Xoan Xil79-en hitzetan musika konkretuaren lehen hurreratzeak (Cage-renak). Entzute murriztua soinua bere iturriarekin duen harremana eta kausalitatearekin apurtzeaz gain soinuaren munduak duen hitz galeraz ohartarazi gintuen. Entzundakoa azaltzerakoan sortzen diren ezintasunak ateak irekitzen ditu, ezagunak zaizkigun hitzekin entzundakoa azaldu ezin dugunean ezagutza esparru berri bat sortzen da, soinuak bideraturiko pertzepzioen dimentsioa gailentzen duena. Hona hemen jatorri pitagorikoa duen akusmatikaren itzulera, soinuaren jatorria ekidituz, estaliz, ezabatuz, entzutearen ekintza indartuz, pertzepzioaren bideak irekiz. "Escuchar más es saber cómo encontrar el sonido detrás del sonido, detrás de la furia de la ciudad y detrás de la cacofonía de los medios de comunicación […] nos hemos descuidado de cultivar la audición de las sutilezas divinas y las armonías resonantes y mezcladas, siempre presentes en el entorno."80 Soinua soinuaren atzean bilatzeko ekimen horretan maila entzutezin edo entzungaitzean geraturiko soinu-zantzuei erreparatzeko grina aldarrikatzen du Kerckhove-k, eta ildo beretik Cage-k "panauralitateaz" hausnartzen zuen. Panauralitatearen kontzeptuarekin Cage-k soinuaren nagusitasuna defendatzen zuen, soinua munduko edozein gauzetan dago, denak du soinua, dena soinua da, eta soinu entzungaitz horiek anplifikatzeko entzute arretatsua premiazkoa zela, eta gailu teknologikoak eta isiltasuna beharrezkoak zirela adierazi zuen. Ikusizkoak gailentasuna zuen (duen) aroan Cage-k entzutearekiko sentsibilitate berriak bul- 97 4.Arrotzatzea. kutxa bat eraikitzea. 81 Xil-López, Xoan. (2015). Señal/Ruido. Algunos usos del paisaje sonoro en el contexto del arte. Doktorego Tesia. Pontevedra: Universidad de Vigo. 2015. 28. Orr. tzatzen zituen. 1936tik aurrera, Cage objektuen soinu-ispiritu propioaren ikerkuntzan murgildu zen, eta hemendik aurrera bere obretan aldaketa nabaria eman zen. Pianorako lanetan pianoa beraren objektuak aldatzen hasi zen: pianoaren kordeen artean objektuak jartzen zituen eta entzutezinak bilakatzen zituen. Gerora froga ezberdinak egin zituen: fonografoa erabiltzen hasi zen, irratiak objektu eta soinu bezala erabiltzeari ekin zion, etabar... Teknologiaren erabilpenarekin edozein objektu soinu-material sentsiblea izan litekeela adierazi zuen. Kutxaren metafora erabiliz, mundua kutxa bat balitz, Cage-k kutxa erraldoi hau osatzen dituzten kutxa ñimiño, ikustezin eta entzungaitzak anplifikatzearen jardunean aritu zen bere ibilbidean. Gizakiaren entzute-eremutik at geratzen diren kutxak hots-kutxak bilakatzen zituen modu honetan entzungarriak bilakatuz. Xoan Xil81-ek adierazten duen moduan: "Cage nos acerca a la panauralidad atenta a un espacio acústico anteriormente ignorado por su insignificancia".81 Cage-ren ustetan soinua bera izate bat da, ez da continuum baten parte, soinu bakoitza bizitzaren zati indibidual bat da, soinu bakotzak agentzia propioa dauka, ez da ikerketa baten aztergaia ezta ikuspegia, baizik eta izate libre, autonomo eta independiente bat. Hortaz, Cage-ren ikusmoldea Schaeffer-ek zuenaren guztiz kontrakoa zen, Cage-ren asmoa egoera berriak sortaraztea zen, edozerrek soinu-ispiritu propioa zuen, eta zorian uzten zuen entzutearen ekimen nagusiena. Gerora, 70ko hamarkadan Raymond Murray Schafer-ek soinu paisaiaren (sound+landscape: soundscape) kontzeptu aitzindaria landu zuen. Soinu paisaren bitartez entzutearen esperientzia ezberdin bat bideratu nahi zuen Schafer-ek, Pardo-ren ustez: "El paisaje sonoro se presenta como ejercicio de conciencia sonora que revela los sonidos de la ciu- 98 AKUSMATIKA ETA KUTXABELZTEA Arrotzatze prozesuak arte garaikidean 82 Pardo, Carmen. (2008). La escucha en continuidad. Contrastes. 13º Zenbakia. 139-157 orrialdeak. Málaga: Facultad de Filosofía de la Universidad de Málaga. 155. Orr. 83Schafer, R. Murray. (1993). The soundscape: Our Sonic environment and the tuning of the world. Rochester: Desitiny Books.90. Orr. dad, la falta de escucha generalizada de los ciudadanos y con ello la falta de preocupación por el ambiente sonoro que conforma la vida en la ciudad" 82. Schafer-ek soinu-paisarekin soinuetaz kontzientzia izatea aldarrikatu nahi zuen, soinuetaz ardura eukitzea munduko soinuak bait dira munduaren seinale eta adierazgarriak: munduaren abiadura, mekanizazioa eta gizartean ematen diren harremanen zantzuak. Mundua erresonantzia kutxatzat hartuko bagenu, kutxaren barne ematen diren hartu-emanen hotsa anplikifatzeko nahia duen entzute-jarrera bat izango litzake soinu-paisaia Schafer-en ustez. Kutxaren barneko espazio akustikoan soinu batzuk desagertaraziz doaz eta beste batzuk ostera, sortu egiten dira, iraganeko soinu batzuen aztarnak ezabatuz eta orainaldiaren soinuak azpimarratuz. Schafer-entzat entzute murriztuak "eskizofoniak" eraikitzen zituen, hau da, teknologiak lagundutako entzute akusmatizatuak soinuari "izate independiente eta anplifikatu bat"83 bat ematen ziola argudiatzen zuen. Hala ere, fonografiaren esparruan "eskizofonia" hauek, hots, soinua bere iturritik bereizteko ahalmen teknologiko honek, soinuaren pertzepzioan emozio eta zentzu ezezagunak arakatzen ditu. Entzute-jarreren eta entzute-esperientzien ibilbidea modu azkarrean azaldu ostean antzeman dezakegu munduaren soinua material sentsibletzat erabilia izan dela soinu artean. Soinuaren mundua grabatu daiteke soinu-zantzuak gizartearen adierazletzat hartzeko, eta era berean, soinua manipulatu eta konposatu daiteke, testuinguru bariko soinu arrotzek ezezagunak diren pertzepzio bideetara eraman gaitzaten. Irudiak ezagutzaren bidez deskodetzen ditugu, soinuak ordea, ez-ezagunak diren emozioen bidez deskodetzen ditugu. Lehen ordenagailuaren espazio arrotza kontsideratzen zena 99 4.Arrotzatzea. kutxa bat eraikitzea. orain gizabanakoaren espazio publiko zein intimoa da, bertan subjetibitateak lantzen eta eraldatzen dira eta garapen teknologikoaren prozesu ezkutuak azaleratzeko eta agerian jartzeko bideak eskaintzen ditu. Espazio akustiko berri honek kakofoniatik polifoniarako saltoa eman du, polifoniak zatikatuak dira eta ahots ugarien agora berri honek alderdi batzuk arrotz bilakatzen ditu eta beste batzuk arrunt. Ahots akusmatizatuek zer azaleratzen eta plazaratzen duten jokoan dago, eta zer egiten duten garden eta zer ikusgaitz antzeman daiteke. Arrotzatzearekin jarraitu baino lehen arrotzatzea bera zer den azaltzea komenigarria suertatu daitekelakoan hurrengo pasartea arrotzatzeaz mintzatuko naiz. 4.2. Arrotza. Iluna. Gardena. Shklovski Sobre la prosa literaria (1959) idazterakoan lehen aldiz "arrotzatzea" hitza erabili zuen, aurretiaz ideia edota kontzeptu hau esparru ezberdinetan pentsatua izan zen baina adiera finkorik ez zeukan. Beraz, Shklovski izan zen arrotzatzea (bere ama hizkuntzan, errusieran: ostranenie) kontzeptuari hitza egotzi zion lehenengoa. Hitz honi beste adiera batzuk gehitu behar zaizkio bere barnean: pertzepzioaren desautomatizazioa (deavtomatizacija vosprijatija), automatismoa eta desfamiliarizazioa. Ostranenie errusiar hitz polifazetikoaren alderdi ezberdinak dira hiru kontzeptu hauek. Ostranenie hitzaren itzulpen zehatzenak atzedea edo arrotzatzea izango lirateke. Noizbehinka jendeak arrotzatze horri desautomatizazioa deitzen dio, arrotzatzea desautomatizazioak sorturiko ondorio ugarien arteko efektu zehatz bat da. 100 AKUSMATIKA ETA KUTXABELZTEA Arrotzatze prozesuak arte garaikidean 84 Shklovski, Viktor. (1991). El arte como artificio. Teoría de la literatura de los formalistas rusos. Tzvetan Todorov-ek eginiko antologia eta berak aurkeztua. (Itzul: Ana María Nethol). Mexiko: Siglo XXI editores. 55-71 (Jatorrizko argitalpena, 1957). Shklovskik (1917) ostranenie hitza erabili zuen lehen aldiz Tolstoik aurretiaz azaldutako prozedura bati buruz hitz egiteko: objektuak aurretiaz antzematen ez balira bezala deskribatzea, objektua ezagutzen eta ikusten den lehenengo aldia balitz bezala deskribatzea. Modu honetan Tolstoik eta Shklovskik irakurle/ikusle/publikoaren tedium-a (automatismoa, axolagabetasuna) eragozteko eta modu honetan beragan "alienazio-bibentzia" sentiarazteko. Ostranenie hitzaren itzulpenaren historiak, kontzeptuak bere baitan duen aniztasuna barnebiltzen du. Shklovskik arrotzatzea hitza eta kontzeptua literaturaren esparruan sortu zuen, errusiar formalismoan hain zuzen ere, baina ostranenie diziplina anitzetara hedatu egin zen. Errusiar formalismoaren lehengo gaztelerarko itzulpenak ez ziren errusiarretik zuzenean egin, baizik eta frantzesetik, italiarretik eta testu eslaviarretatik. Hau dela eta, ostranenie batzutan "singularizazio" hitzaz agertzen zen (itzulpena frantzesetik baldin bazetorren) eta arrotzatzea ("extrañamiento") hitzaz beste batzutan (itzulpena italiarretik egiten bazen). Shklovskiren ustetan irudi poetikoaren funtzionamendua honakoa zen: ezaguna ezezaguna bilakatuz, arrotza eginez, pentsamenduaren jarduera automatikoak ukatzen dira eta objetuak modu estetikoan hautematen dira. Beraz arrotzatzea (extrañamiento/ostranenie) dialektika baten emaitza da: Automatizazioa vs. Desautomatizazioa. Shklovskirentzako artearen helburua objetuen ikusketa eragitea da, antzemate automatikoa saihestuz objetuak "arrotzaturik" aurkeztuz. Shklovskik "El arte como artificio" 84 idatzian Potebniak garaturiko idei batzuk azaldu eta euren inguruan hausnartu zuen. Potebniak bi idei nagusi defendatzen zituen irudia bere osotasunean eta bere esanahiarekin zuen aferan oinarriturik: *Lehenengoa, subjektu aldakorrentzako predikatu konstantea da irudia. Irudia pertzepzio aldakorrentzako erreferentzia 101 4.Arrotzatzea. kutxa bat eraikitzea. puntu konstante bat da. *Bigarrena, irudia azaltzen duena baino askoz argiagoa eta simpleagoa da. Shklovskik zioena zen artea irudien bitartez sorturiko pentsamendua dela, irudirik gabe arterik ez dela existitzen. "El arte como artificio" idatzian azaltzen du zeintzuk diren objektuen nolakotasunak pentsamenduak sorrarazteko orduan. Objektuak bi eretan sortuak izan daitezkela: alde batetik objektuak modu arruntean, prosaikoan, sortuak izan ahal direla edo beste aldetik, modu poetikoan sortuak. Eta honek adieratzen du objetu baten izaera estetikoa gure pertzepzio moduaren emaitza dela. Shklovskik jarraitzen du ideia honen ildotik eta errusiar formalismoaren korrontearen barnean objektu estetikoaren definizioa arakatzen du. Objektu estetikoak prozedura zehatzen bitartez sorturiko objektuak izango lirateke eta euren xedea objektuaren pertzepzio estetikoa ziurtatzea da. Pertzepzioaren arau orokorrak aztertuz automatizazioaren idea azaleratzen da, ekintzak behin eta berriro eginak badira, ekintzak ohikoak bilakatzen baldin badira, ekintza automatikoetan bihurtzen dira. Eta modu honetan, pertsona guztien ohiturak inguru automatikoaren eta inkontzientearen barne kokatzen dira. Adorno eta Benjaminen ustetan artean iraultza eta gizarte-kritika bakarrik gauzatu daitezke bere autonomia mantentzen badu, gizarte araudi nagusienen kontrako baliabidetzat hartzen baldin bada. Benjaminek nabarmentzen zuen auto-erreflexibitate artistikoak gizartearekiko urruntasun kritikoa sortzen zuela. Eta Shklovskik zioen artea objektuen automatizazioari kontra egiteko existitzen zela: "devora los objetos, los hábitos, los muebles, la mujer y el miedo a la guerra. Si la vida compleja de tanta gente se desenvuelve inconscientemente, es como si esa vida no hubiese existido'"85 102 AKUSMATIKA ETA KUTXABELZTEA Arrotzatze prozesuak arte garaikidean 85 Ibid. 60. orr. Automatizazioak bizitza ezer ezean bihurtzen du, jendearen bizitza konplexua modu inkontzientean gauzatzen bada bizitza hori existitu ez balitz bezala izango da. Horregatik irudia ez dela subjektu aldakorrentzako predikatu konstantea zioen, irudiaren fina ez dela irudiak duen esangura gure ulermenera hurreratzea, baizik eta objektuaren pertzepzio partikularra sortzea, bere ikuskera edo antzematea sortzea hain zuzen. Shklovskik zinemari buruz ere idatzi zuen, Eisenstein-i buruzko liburu bat idatzi zuen 1972. urtean, bertan arrotzatzearen eztabaida berreskuratu zuen eta zineman landu zuen. Bere aburuz, errealitatearen erreprodukziorik onena ez da fidelena izan behar, errealitatearen desegite eta berregitean sorturiko emaitzan datzan errealitatea da zilegizkoena Shklovskirentzat. Bere ustetan arrotzatzearen ideia garatzerakoan artea eta gizakiek sorturiko inbentzioak ez dute ezberdintasun handirik. Errusiar idazle honek adibide argi batekin azaltzen du erreprodukzioaren gako hau: antzina, hegan egiten zuen aparatu bat sortzeko saiakerak porrotean bukatu zuten, arrazoia: sorturiko gailuak txoriaren forman oinarritu zirelako, bere forma fidelean. Hegazkina sortu zen behin hegan egiteko funtzioak banatu zirenean eta estruktura berri bat sortu zenean. Beraz objektu bat kopiatzea beste bat egiteko ezinezkoa zelaz ohartu zen. Errealitatearen imitazio artistikoa errealitate beraren transformazioan datza eta aditu errusiarrak zioen errealitatea desitxuratu behar dela errealitatearen efektu hobea jasotzeko. Eisenstein-ek "muntai intelektuala" deiturikoa sortu zuen, muntatzeko modua berriztatu zuen, muntai honek ez zuen bakarrik erakusten, esanahiak iradokitzen zituen zeharkako modu baten editatuz, muntai konplexuago bat erabiliz. Eisenstein-en muntai intelektuala ideograma japoniarretan oinarritzen zen: japoniar hizkuntzan kontzeptu berriak sortzen dira aurretiaz sorturiko bi ideograma alboratzean, hortaz, bi 103 4.Arrotzatzea. kutxa bat eraikitzea. ideogramen justaposizioak kontzeptu berri bat sortzen du. Zinegile errusiarrak ideogramen ideia zinera zabaldu zuen, bi errepresentazio ezberdinak alboratzean grafikoki errepresentatu ezin dena iradokitzen. Eta horrela, zinearen prozedura eta literaturarena antzekoak suertatzen dira, objektuak zeharkako modu batean aurkeztuak dira, eurei erreferentzia egiteko izen arruntak erabili ezean. Shklovski-k "Viaje sentimental" (1923) liburuaren hitzaurrean irudi/metafora eraginkor bat erabili zuen desautomatizazioa eta arrotzatzea terminoak argitzeko: "obra literarioa laban bat baldin bada, desautomatizazioaren zeregina labanaren sorbatza deskribatzean datza. Labanaren kolorea, non egina izan zen, beste labanekiko ezberdintasunak zeintzuk diren ez du ardurarik, jakin beharrekoa labanak mozten duen edo ez bait da". Artea ez da errealitatearen islada bere ustetan, artearen berregite bat baizik. Arteak izen arruntak ordezkatzen ditu forma ezberdinetan, eta forma hauen ibilbideak pertzepzio sakon eta iraunkorrak sorrarazten dituzte. Sorkuntza errealitateari eginiko labankadez osoturiko emaitza dela azaldu zuen Shklovski-k. Labankadak errealitateari atxikituriko itsutasun eta opazitateak izan litezke, ikusi-ukitu ezin dena ikusi-ukitu eta sentiarazteko. 105 4.Arrotzatzea. kutxa bat eraikitzea. ritarioaren esparrua da eta minoria horren barne kokatzen da lan hau. Espazio (tekno)akustikoak sorturiko espazio fisiko zein mentalen pertzepzio arrotza ikertzea du xede tesi honek. 111 5.Akusmatika. Kutxaren opazitatea 89 Schaeffer, Pierre. (1996). Tratado de los objetos musicales. Madrid: Alianza Música. (Itzul: Araceli Cabezón de Diego). (Jatorrizko argitalpena, 1966). 61. orr. 90 Ibid. 61. Orr. Schaeffer-entzat soinu-objektu bat osotasun bat daukan edozein soinu ekintza izan daiteke, hau da, entzute mugatuaren bitartez, soinu-iturria ezagutu barik, esanahi eta jatorri jakin bati erreparatzen ez dion soinua da, arrotztasunean murgildua esangura eta testuinguruari erreparatzen dion soinua da, meta-soinu bat deitu leike baita, soinuak soinuari erreparatzen bait dio bakarrik, entzute mugatuak soinuaren pertzepzioak areagotzen eta ugaritzen bait ditu. Hala ere, edozein soinu soinu-objektu bat izan daiteke edo soinu-objektu baten bilakatu daiteke eta horregatik ikerlari frantzesak soinu batzuk soinu-objektu izateko "egokiagoak" direla baieztatu zuen. Soinu "egoki" hauek bi ezaugarri nabarmen bildu behar dituzte: oroigarriak izatea (sinpleak, apaingarri gutxiko soinuak) eta diskurtsiboak izatea, hau da, gogoetara bultzatzen duten soinuak izan behar dira (oso erlatiboa izan arren "gogoetatsua" izatea, denboran irautea eskatzen zaie pertzepzioa lantzeko). Bi ezaugarri hauek entzuleari bi gauza eskatzen diete: entzute-intentzioa eukitzea eta soinu-ekintza baten murgiltzea. Entzute-mugatuaren kontzeptua Schaeffer-ek89 "lau entzuteak" deituriko analisiaren ondorio sortzen da. Shaeffer-ek hemen honako adibidea jartzen du entzutea deskribatzeko eta finkatzeko: "Oir: dirigir el oído hacia donde se reciben impresiones de sonidos. Oír ruido. Oigo hablar en la habitación de al lado, oigo las noticias que me cuentas" 90. 114 AKUSMATIKA ETA KUTXABELZTEA Arrotzatze prozesuak arte garaikidean 1. Entzute kausala: entzuten den soinuaren bitartez bere iturria ezagutzen da. Entzute mota hau engainakorrena eta mesfidantza gehien sor dezakeen da. Soinu objektu batek soinu-gorputz ezberdinak sor ditzake eta horregatik sarritan soinu-espezialistek beste soinu-objektuetaz baliatzen dira soinu gorputz berdinak sortzeko. 2. Entzute semantikoa: soinua/mezua interpretatzeko kodea/lengoaia behar denean. 3. Entzute murritua: soinuaren kausalitatea/iturria ezezaguna denean egiten den soinuaren analisia da, soinuaren bakantasuna aztergaitzat eukitzea alegia. Pierre Schaeffer-ek eman zion izena eta soinuaren kasua edota zentzuaz gain sonuaren forma eta ezaugarriak kontuan hartzen dira. Soinua bera aztertzen da, ez bere kausa ezta jatorria, ez da soinuaren bidez ikerketzen, soinua bera ikertzen da entzute murrituan. Eta entzute mota honek euskarrien erabilera eskatzen du, soinuak euskarri batera atxikitu behar dira soinua errepikatu dadin. Errepikapenarekin sustatzen bait da soinu objektuen ontologia bat. Soinuaren sorburua ezagutzen ez denean soinuari soinu akusmatikoa deitzen zaio, eta soinu horiek aztertzeko entzute-intentzioari entzute murritua deitzen zaio. Beraz soinuaren presentzia eta formalismoari dagokio akusmatika eta entzutearen intentzioari entzute murriztua. Gauzak horrela, soinuak arrotz bilakatzeko xedean, errezelak atxikitzeko ekimenean, soinuak euskarrietan erreproduzitzen dira. Kutxa beltzetan bilakatu dira errezelak, eta euskarriek ere kutxa beltzen itxura hartu dute. Teknologia izan da azken mendeetan errezel berrien sortzaile nagusia, egun errezel gehienak sarritan beltzak edota opakuak izan ezean birtualak bilakatu dira, baina aurrerago ikertua izango da errezelen birtualtasuna. 115 5.Akusmatika. Kutxaren opazitatea 94 Bayle, François. (2008). Mi-Lieu. Léspace du Son. Ohain, Belgique: Éditions Musiques et Recherches. 131-135 orrialdeak. 95 Bayle, François. (1993). Musique acousmatique. Propositions... positions. Paris: Buchet/Castel. Bibliothéque de recherche musicale. 75. orr. Akusmatikan beste ikerlari, teoriko eta konpositore nagusi bat François Bayle izan zen, 1993an "Musique Acousmatique, propostions... positions" liburua argitaratu zuen, bertan entzutearen ekintzarako soinuaren espazializazioaz eta antolaketaz mintzo zen. Bayle-rentzat espazioak erabateko eragina zeukan soinu akusmatikoaren pertzepzioan eta pertzepzio beraren eraikitze prozesua ikertu zuen. 2008an soinu-irudiaren kontzeptua garatu zuen94 , Schaeffer-en kontzeptu eta ikerketaz baliatuz honakoa proposatu zuen: soinu-objektuek sortutako entzute-espazio berriak pentsamendu metaforikoaren parte zirela. Hau da, pentsamendu metaforikoak fikziozko kausalitate bati erreparatzen dio eta soinu-objektuek itxurazko espazioak sortzen dituzte, existitzen den espazio bat sortzen dute, alde batetik espazio fisikoa okupatzen dute eta berreraiki/sortu egiten dute. Eta horrela, kausalitatea kolokan jartzerakoan, pentsamendu metaforikoak bide berriak arakatzen ditu. Bayle-n hitzetan semiotikan erabilitako lehen teknologia errezel akusmatikoa izan zen. "Le champ acousmatique constitue ce théatre de représentation, où sur l'écran du silence et du non-visible les sons projetés fonctionnent comme des images de sons, fragments de sens, pensée hors des mots, langage d'aeroformes" 95. Soinu-irudia, edo i-son-a, espazioan proiektatzen diren soinu-izateak dira, musika akusmatikoaren oinarri dira, soinuaren irudiak dira, soinuaren alderdi fisikoari eta piskologikoari erreferentzia egiten diete. Soinu-irudiak mi-lieu deituriko hiru dimentsioako espazioan mugitzen dira: kosmogonia txikietaz osatutakoak, alderdi ezagunak (sinpleak) eta iradokitzaileak (metaforikoak) dituztenak. I-son guztiak alegiazko objektu artifizialak dira eta eratze-kode propioa dute. Teknologia dela medio soinu-irudi anitz, amaigabe eta berriak sor- 117 5.Akusmatika. Kutxaren opazitatea 97 http://michelchion.com/ (L'art des sons fixes, 2017, dohainik, online) cual todo se habría dicho ya sobre el espacio sonoro, comprendiéndose que finalmente se trata de un viaje al centro de la cabeza y que el espacio quedará descrito igualmente por la mente como una Cosa Mentale sobre todo en el mundo de los i-sons ya que se trata de un espacio de representación.» (Bayle, 1991, p.131-135). Chion Bayle-k zuen akusmatikaren botere metaforikoaren ideiarekin ados zegoen eta eratzen zituen soinu-irudien kontzeptuan baita, hala ere, aurrerapausu bat egin zuen. Soinua eta irudiaren arteko erlazioa soilik metaforikoa ez zela aztertu zuen, konposizio akusmatikoa muntai filmikoarekin zerikusi handi zeukala baieztatu zuen eta horrexegatik "Cinema pour l'oreille" kontzeptua garatu zuen. Konposaketa akusmatikoak teknologia du bitartekari eta sortzaile hein baten, formalki soinuak euskarri baten erregistratzen dira eta gerora eraldatuak izaten dira konposizioa sortuz, beraz musikariak badaki soinua euskarri baten bitartez entzungo dela eta horregatik "soinu finkatuak" deitzen die. Baino ez bakarrik musikariak, filmeetan ikusi-entzuten den soinua "soinu finkatuak"97 dira baita ere. Horregatik Michel Chion-ek "L'art des sons fixés" idatzi zuen 1991an, eta liburu honen hainbat bertsio eta berrikusketa egin ditu, azkenengoa 2017an, (liburua berriro argitaratu zuen iaz azken ekarpen eta hausnarketekin). Chion-en proposamena barneratze prozesuetan zeukan oinarria: zineman entzuten den soinua modu kolektibo eta ikasian kontsumitzen da eta soinu kokatuen kontzertuak aldiz barneratze prozesu indibidual eta bakartian murgiltzen du ikusle/entzulea. "Cinema pour l'oreille" Schaeffer-en entzute murrituaz aldentzen da eta soinua bere sorburu/iturriarekin lotzen du zeharkako modu baten, ez da agerian somatzen zein den soinuaren erroa, soinuak berak giza-jatorriari erreferentzia egiten dio kodea erabiliz eta entzute semantikoa bultzatuz, interpre- 118 AKUSMATIKA ETA KUTXABELZTEA Arrotzatze prozesuak arte garaikidean 98 http://www.maisondelaradio.fr/evenement/evenement-exceptionnel/du-cinema-pour-vos-oreilles 2014ean frantziako irrati baten eginiko "cinema pour l'oreille". tazioa bilatuz. Belarrirako zinema horretan soinu-muntai bat proposatzen du Chion-ek, filme bat muntatzeko sekuentzia eta planoak soinu sekuentzia eta soinu planoetan eraldatzea/erabiltzea unitate moduan, soinuak eragindako ideien eta materialen bidez eginiko muntaketa proposatzen du "Cinema pour l'oreille" 98-k. Chion-ek irudi/soinu dialektika ikertzean 6 kontzeptu nabarmen sortu zituen: >> "Audiovision": Irudia ardatz nagusia da eta ikus-entzunezko komunikazio kontsumoan ematen den pertzepzio motari erreferentzia egiten dio. >> "Visu-audicion": ikusizko alderdi batzuk pertzepzio aurala sorrarazi edota eragin dezakete. >> Balio erantsia: irudi bat aberasten duen edozein soinu. >> Soinu-zantzua: Entzuleari soinuaren jatorria ezagutzeari laguntzen dion edozein soinu. >> "Acusm-être" (izate akusmatikoa): pertsonai-ahots bat da, berba egiten duen pertsonai/figura bat, ez da fisikoki materializatzen, bere izatea ahotsan eta soinuan du ardatza (normalean zineman erabiltzen da). Begirada ekiditzen duen ahotsa da. Gazteleraz modu traketsean itzulia: "Acúsmetro" hitzaren bitartez. >> Sinkresia: Aldi berean ikusi eta entzundakoaren arteko beharrezko erlazioaren sormena. 119 5.Akusmatika. Kutxaren opazitatea Mathieu Amalric eta Clotilde Hesme "Madeleine d'entre les morts"-en grabaketan 2014ean - Argazkia : R. Mayer Cohen 5.2. Proiekzio akusmatikoa espazioan Trevor Wishard-ek soinu-grabaketaren sorrerak soinu-iturrien identifikazioan erabateko eragina izan zuela nabarmendu zuen, eta horrekin bat grabaketa eta euskarri berriek soinu-iturri irrealen imajinaziora garamatzala ondorioztatu zuen. Soinua sortzen dituzten iturriak erreal zein irrealak izan daitezke eta imajinazioan sortu ditzakegu soinu iturri horien erlazionatze-prozesu amaigabeak. Soinu-irudi baten per5.Akusmatika. Kutxaren opazitatea 119 120 AKUSMATIKA ETA KUTXABELZTEA Arrotzatze prozesuak arte garaikidean tzepzioan honako hiru elementu hauek hartzen dute parte: 1. Pertzibitutako espazioaren jatorria. 2. Objektuen kokapena espazioaren barne. 3. Soinu objektuen banakako identifikazioa. Espazio eta denbora aldaketek espazio aurala eraikitzeko eta perzibitzeko prozesuan erabateko eragina daukatela zioen Wishard-ek. Soinu-espazioaren konposaketa pertzepzioaren ardatza dela baieztatzen zuen eta honako elementuak kontuan hartzen zituen: 1) entzulearen kokapena eta soinu-iturritik duen distantzia, 2) intimitate maila ezberdinak eratzea, 3) soinu objektuen kokapena eta 4) hauek espazioari ematen dioten izaera. Wishard-ek musika akusmatikoaren azken muga alegiazko espazio sonoroak sortzea zela zioen, eta helburu honen baitan lau xede nagusi sailkatu zituen: -Lehenengo xedea: Espazio erreal baten barne fikziozko soinu-objetuak sortzea. -Bigarren xedea: Espazio irreal baten barne soinu-objektu errealak sortzea. -Hirugarren xedea: espazio erreal eta irrealak bat eginez espazio surrealista bat sortzea. -Laugarren xedea: Espazio errealaren erreferentziarik ez dagoenean eta soinu-iturriak egoera eta sentimenei erreferentzia egiten diotenean soinu-espazio abstraktuak sortzea. Aditu guzti hauek ekarpen handiak eta berritzaileak egin dituzte akusmatikaren alorrean, batez ere, soinuaren materialtasunaz hausnartuz, entzutearen intentzionalitatea gailenduz eta entzute-forma berriei erreparatuz. Artistak aldiz, akusmatikaren ibilbide luze zein oparoan euren sortze prozesuak eraldatuta somatu dituzte: alde batetik, teknologiaren garapen amaigabean eta beste alde batetik, soinua igortzeko tresna berrietan zein hauek sortutako soinu-espazio berri infinituetan. 121 5.Akusmatika. Kutxaren opazitatea 5.3. Akusmonium-a Teknologiak berak egite-entzute-espazializatze prozesuak eraldatu ditu eta adibide nabaria da Akusmonium-aren kasua. Musika/soinu akusmatikoa espazializatzeko nahiean François Bayle-k "Acousmonium"-a sortu zuen 1974. urtean. Akusmonium-a bozgoragailuen orkestra bat da, bozgorailu hauek entzulea inguratu egiten dute (goikaldetik, behekaldetik, aurretik, atzetik...) soinuaren espazializatze prozesua gailendu nahiean. Musikariak/artistak edota soinu teknikariak soinu-lan bat espazioan proiektatzen du software eta tresna ezberdinez lagundua Akusmonium-a sortuz. Proiektatu nahi den soinuaren arabera espazializazioa eta Akusmonium-a orohar aldatu egiten dira. Nahiz eta 1974ean sortua izan gaur egun ere gailu-orkestra hau artelan akusmatikoak aurkezteko erabiltzen da: musika artelanak, experimentalak, inprobisatuak edota multimediak aurkezteko alegia. Bayle-ri egindako bideo-elkarrizketaren fotograma batzuk. Normalean Akusmonium-aren bitartez lortu nahi dena sinbiosi baten moduko egokitzapen bat da, sortutako soinuaren eta lekuaren ezaugarri akustikoaren arteko egokitze bat alegia, eta egokitzapen hau sortu nahi den pertzepzio intentzionalitatearen araberakoa izango da. "Groupe de Recherches Musicales"-en arabera Akusmonium-a erabiltzen duten artisten artean gehien bat bi tendentzia nagusi bereizten dira100 : Saint Severin eleizako Akusmonium-a 1974. urtean. Bayle-ren hasierako Akusmonium-aren eta gaur egungoaren artean ez daude alde handirik, teknika aldetik soinuaren espazializaziorako bozgoragailu berriak eta software berriak 125 5.Akusmatika. Kutxaren opazitatea 102 http://www.musiques-recherches.be/ eta http://www.lespaceduson.be/ 103 https://http://www.acousmonium.info/ 104 http://sonsdanslair.free.fr/l.acousmonef.html sortu dira baina bere jatorriaren izate berdina dauzkate. Aurrerakuntza nabariena eragiketa multikanalak egiteko aukeran datza, baliabide gehiago zabaldu dira eta bozgorailuen arteko ezberdintasunak agerikoak dira. Kontuan hartzen dena azkenengo hauen "kolorazioa" da, hau da: frekuentzia-eremu ezberdinetan duten erantzuna, honen arabera aukeratuak edo baztertuak izaten dira bozgorailuak. Hauek leku, plano eta altuera ezberdinetan kokatzen dira eta antolaketa honen bidez soinuaren intentsitate ezberdinak, mugimenduak, tinbreak eta hainbat ezaugarri somatzen dira, horrela, soinu-proeikzioa espazioan hedatzen denean esanahi berri bat zabaldu eta iradokitzen da. Gaur egun GRM-ek, Musiques & Recherches102 (Bruselas) eta Festival of Acusmonium Music103 (San Petersburgo) dira kontzertu eta esperimentazio akusmatikoa ikertzen dituzten erakunde ezagunenak. Elementu gehigarri edota estetiko moduan argiak erabiltzen dira, soinuaren arabera eginiko argi konposaketa interaktiboak erabiliz. 128 AKUSMATIKA ETA KUTXABELZTEA Arrotzatze prozesuak arte garaikidean 108 Schumacher, Federico. (2016). Doble articulación y ciencias cognitivas de tercera generación: desafiando las nociones tradicionales en torno a la experiencia musical acusmática. Centro de Estudios de la argumentación y el Razonamiento, CEAR. Facultad de Psicología. Chile: Universidad Diego Portales. 109 Ibid. soinu-continuum-ean soinuen antolaketak ez dira konsposizio eredu antzemangarriak, Federico Schumacher-ek dioenez "es una música que interroga a la música" 108(2016) . Musika esan ezean, soinua beraren materialtasuna, pertzepzioa, espazialitatea eta irudia kolokan jartzen ditu eta soinuaren ontologia bera da ardatz moduan kokatzen duena. Schumacher-en intentzioa ez da ontologia horri erantzuna ematea baizik eta akusmatikak soinuaren ontologian duen boterea eta esentzia gailentzean du helburu. Entzute soilean, entzute akusmatikoan, bi alderdi uztartzen dira etengabe: alde batetik, entzute-egoera eta beste aldetik, ekoizpen eredua. Bi alderdi hauek teknologiaren eragin nabaria jasan dute eta horrexegatik ekoizpena eta kontsumoa mundu osoan zehar hedatu egin da. Musika akusmatikoan bata bestearen menpe daude, eta gauza biek entzulearen pertzepzioa modu batean edo bestean baldintzatuko dute. Soinuen finkapen teknologiek eta erreprodukzio teknologiek artelanen errepresentazio akustikoa eta ekoizte eredua ahalbidetzen dute, eta iturri sintetiko zein mikrofonikoa duten soinuen errepresentazioa baita. Akusmatikaren errepresentazio akustikoaren ereduak honakoak dira Schumacher-en109 aburuz: 1-. Errepresentazio akustikoan parte hartzen duten soinu-iturriak boozgoragailuetatik soilik igortzen dira. 2-. Bozgoragailuen kokapena espazialki antolaturik dago bi ezaugarrien arabera: ekoizpen prozesuen euskarrien arabera eta espazio akustiko jakin baten baitan ematen ezaugarrien arabera. 3-. Bozgoragailuak dira azken pausuan entzute akusmatikoaren egoera ahalbidetzen dutenak. 129 5.Akusmatika. Kutxaren opazitatea Haatik, Schumacher-ek dio euskarrian finkaturiko musika oro ez dela musika akusmatikoa: 1-. Musika akusmatikoa ezin da existitu euskarritik at. 2-. Entzute akusmatikorako sortua den musika da. 3-. Soinu aukera amaigabeak eskeintzen ditu musika akusmatikoak. Soinu horien artean teknologia berrien erabileraz sor daitezkeen soinu berri infinutuak daude. Konposizio akusmatikoan soinu berrien sormena abiapuntutzat hartzen da. 4-. Espazioa alderdi garrantzitsuenetarikoa da lan akusmatikoaren ekoizpen eta errepresentazio alorretan. Lana sortzeko eta errepresentatzeko orduan espazialitate printzipioetatik abiatzen da konposaketa akusmatikoa. 5-. Konposaketa, egituraketa, bitartekari teknologikoak eta errepresentazioa entzulearen prozesu kognitiboaren araberakoak izango dira. Musika akusmatikoa printzipio ezberdinetatik abiatzen da: funtzionalitatearen printzipioa ardatz izanik. 135 6.Espazioa. Kutxaren barneko erresonantziak 111 Stockhausen Foundation, Kuërten. www.stockhausen.org egitura musikaletaz eta prozesu kognitiboen arteko erlazioaz mintzatzen da. Bere ustetan ikusle/entzulearen ikuspuntutik forma artistikoak iheskorrak eta somaezinak dira pertzepzio eta ekoizpen berrien eragina dela eta. Entzuleak forma artistikoak perzibitzean aurretiaz barneraturik dituen esperientziak aktibatzen ditu eta aurkezten zaion forma artistiko berriaren aurrean egitura formalaren eta ezagutza propioen arteko dialektikatik sortutako pertzepzio berria gauzatzen da. Eta McAdams-ek proposatzen duena soinua eta musikaren dimentsio ezberdinetan "forma eroankortasuna" ikertzea da. Annette Vande Gorne-k 2002an "L'interprétation spatiale. Essai de formalisation méthodologique" deitutako artikuluan espazioaren pertzepzioa ikertzen du eta bertan espazializazioaren zentzaziorako beharrezkoak diren sistemak aztertzen ditu. Vande Gorne-k, ikerlari eta musikariak, espazioen sailkapen ezberdinak egituratzen ditu eta espazioen sentsazio akustikoaren arabera antolatzen ditu: Espazio anbifonikoa: espazio honetan ezin da soinuen iturria identifikatu. Espazio mota honetan entzulea bozgorailu mota berdinez inguraturik dago, eta hauek entzulearekiko distantzia berdinera kokaturik daude. 136 AKUSMATIKA ETA KUTXABELZTEA Arrotzatze prozesuak arte garaikidean 112 http://centrebombe.org/2lamplayersinskysphere.htm 113 Bernhard Leitner & Sound-Space-Sculpture. https://vimeo. com/157713877 Musika edozein norabidetik entzun daiteke plataforma honen bidez, zorua oholtz baten bidez altxatu egiten zen eta oholtzaren behekaldean bozgoragailuak kokatuta zeuden behekaldetik ere soinua perzibitzeko. Stockhausen eta Bornemann-en espazioak eredutzat harturik SkySphere112 sortu zuen Pierre Jutras ingenieroak 1999an Montrealen. Soinu-espazializazioa behar zuten kontzertuetarako sortua izan zen. Espazio iturria: Espazio anbifonikoaren kontrako kasua da, bozgorailu fisikoak begibistan daude eta ondo lokalizatzen dira espazioan. Bakoitzak kanal monofoniko bakarra erabiltzen du eta kanal hau errepikatua egon daiteke beste hainbat bozgorailuetatik. Bozgoragailu bakoitzak kanal bakarra igorriko du une oro. Honi esker soinuen kokapena perzibitzen da eta soinuaren continuum-a apurtu edo ekiditu egiten da, ez da espazioaren soinu jarraipen bat gauzatzen baizik eta hedapen fokalizatu bat. Espazio geometrikoa: soinuaren hedapen iturriek soinua geometrikoki espazializatua erakusten dute. Sistema multipista independienteek espazioan irudi eta dimentsio finkatuak eratzen dituzte aldez aurretik erabakitako kokapenaz eta soinu-ibilbideetaz baliatuz. Bernard Leitner113 izan leike artistarik esanguratsuena espazio geometrikoen eraketan, soinua arkitektonikoki konpostatzen eta gidatzen bait du. 138 AKUSMATIKA ETA KUTXABELZTEA Arrotzatze prozesuak arte garaikidean 115 Dûchenne, J. M. (2005). Des outils pour composer l'espace. JIM. http:// sonsdanslair.free.fr/documents/Duchenne-Composer.l'espace-JIMs2005.pdf Espazio-ilusioa: Estereofoniaren bitartez eratzen den sentsazioa da, estereofoniak dimentsio eta plano ezberdinak sortzen ditu eta soinua irudi mental bat bilakatzen da (edo irudi mental bat sortzearen intentzionalitatea dauka). Vande Gorne-k eginiko espazioaren sailkapen honek entzuleak sentitu dezakeen pertzepzioetan kokatzen du ardatza. Laburbilduz, Espazio anbifonikoa soinu-masaren barneko erabateko murgilketa izango litzateke. Espazio iturria deituriko espazioak soinu-iturriez inguraturik egoteko sentsazioa sortuko luke. Espazio geometrikoa pertzepzioaz nolabait aldentzen da eta espazioaren antolaketa eta kokapenaz arduratzen da. Azkenik, Espazio-ilusioa aretoaren ezaugarri akustikoetan eta bertan kokatzen diren soinu-objetuen ezaugarrietan oinarritzen da, horiek biak kontuan harturik zer-nolako irudi mentalak sor zitezkeen aztertu egiten dira. Duchenne-k 2005ean espazioa konposatzeko tresnei buruz hausnartu zuen "Des outils pour composer l'espace" 115 idatzian eta bertan definizio berri batzuk egin zituen. Sarrera sakon eta tekniko bat dauka artikuluak eta espazioarekin lan egiteko programa guztiek bete behar dituzten baldintza batzuk zehazten ditu: ● Soinu proiekziorako erabiliko den tresna espazioan barneratzea. ● Soinuen masa finkoa definitzea. ● Soinu masa horretan aldaketak egitea. ● Masaren tamaina eta bereizmena maneiatzea. ● Entzutearekiko elkarrekintzan lan egitea. Duchenne-k ere, Vande Gorne bezala, espazio ezberdinen sailkapen bat egiten du, eta soinu-lanen proiekzio publikoan bi espazio mota agertu daitezke bere ustetan: Barne-espazioa (edo espazio konposatua) eta Kanpo-espazioa (edo es- 139 6.Espazioa. Kutxaren barneko erresonantziak pazio egokitua). 1.Barne-espazioa (edo espazio konposatua). Artistak zehazten, eratzen, kokatzen edo baldintzatzen duena izango litzateke. Soinu-proiekziorako artistak erabiltzen duen tresnaren arabera eta entzute baldintzen arabera "sortutako" espazioa. 2. Kanpo-espazioa (edo espazio egokitua). Toki edo material jakin bati egotzitako ezaugarriei dagokio, aretoari kasu honetan. Barne-espazioan eratutakoak espazioa bera aberastu beharko luke. Duchenne-k pinturarekin konparaketa egoki bat egiten du sailkapenaren adibide argi bat edukitzeko, barne-espazioa osotuko luketen ekintzak honakoak dira: mihisearen dimentsioaren erabakia, mihisean margoztea eta ikusia izateko horman ipintzea. Eta kanpo-espazioa deskribatuko luketen ekintzak honakoak izango lirateke: koadroaren argiztapena eta ikuslearen ikuspuntuaren distantzia erabakitzea. Barne-espazioan hiru espazio mota ezberdintzen ditu: 1. Aztarna espaziala (edo irudi espaziala) soinu-masaren nolakotasun partikularrak irudikatzen duena. Aztarna espaziala informazio psikoakustikoen eroalea da ( distantzia, toki baten irudi akustikoa, etabar) eta mikrofonoarekin grabatzerako orduan erregistratu egiten da. 2. Masa espaziala (Schaeffer-ek masa espektralaz hitz egiten zuen) soinu proiekziorako erabiliko den tresnaren araberakoa izango da. 3. Irudikatze espaziala (edo proiekzio simulatuak) teknika ezberdinak biltzen ditu soinu-iturrien kokapen eta ibilbideak irudikatzeko (Ambisonics-aren kasua). 143 7.Soinuak eragindako irudikapen mentalak 7.SOINUAK ERAGINDAKO IRUDIKAPEN MENTALAK Beraz, Vande Gorne-k eta Duchenne-k soinu-espazioen sailkapen propioak egin zituzten, hala ere, horrenbesteko ezaugarri tekniko eta begi-bistako (edota belarri-entzuteko) elementuak alde batera utziz, akusmatikan eratzen diren irudi mentalak, gure "iragan-entzungarriak" eta teknologiak duen eragina aztertzea du xede ikerketa honek, akusmatikan subjetibitateak duen eragina arakatzea hain zuzen. Horregatik hemendik aurrera akusmatika eta espazio imajinarioen arteko hartu-emanak aztertuko dira. Francis Dhomont-ek arte akusmatikoa horrela definitu zuen (Dhomont, 1995): "Arte akusmatikoa soinuak eragindako irudikapen mentalen artea da" ("Acousmatic art is the art of mental representations triggered by sound"). Beraz, entzute akusmatikoak ez du soilik soinu-iturri ezezaguneko entzute egoera bat deskribatzen, 1970ean musika konkretuaren eranginpean sortu zen musika estiloa deskribatzen eta zehazten du. Aurreko atalean azaldu da nola akusmatika ere genero moduan erabiltzen den. Akusmatika hainbat kontzeptutik deskribatua izan daiteke: sentsazioa edo pertzepzioaren ikuspegitik, kognizioaren alorretik, praktika artistikotik, genero musikaletik eta beste hainbat esparruetatik. Akusmatikaren definizio anitz daude, bere erabilera oparoaren emaitza zuzena alegia. Praktika akusmatikoan ematen den soinuaren morfologiari dagokionez, akusmatikak soinu errealez eta 144 AKUSMATIKA ETA KUTXABELZTEA Arrotzatze prozesuak arte garaikidean 116 Zelli, Bijan. (2010). Musique Acousmatique and Imaginary Spaces. Canada: Communauté électroacoustique canadienne (CEC). https://econtact.ca/13_3/zelli_acousmatique.html abstraktuez osoturiko atmosferak sortzen ditu. Soinu hedapenaren espazioan entzutearen ekintzak toki jakin bat hartzen du, ez dira soilik soinuaren egitura eta ezaugarriak somatzen, ezaugarrien eta egituren aldaketak nabaritzen dira baita ere. Soinua entzutearakoan espazioak soinu horretan duen eragina perzibitu daiteke eta lekuaren berezitasunetaz informatzen du aldi berean. Entzutea kontzienteki eta intentzionalki gauzatzen bada espazio horren pertzepzioa eta entzutearen arteko erlazioak sortuko dira, soinu-igorpena eta harrera-entzutea hertsiki uztartuz. Bijan Zelli-k "Musique Acousmatique and Imaginary Spaces"116 artikuluan entzulearen irudimen auralak soinuen arabera errealitate psikologiko ezberdinak irudikatzen dituela aztertu zuen. Eta honakoaz hausnartu zuen: gizabanakoek modu arbitrarioan soinu irrealak antzeman ditzakete eta mundu erreala zein birtual batekin erlazionatu dezakete. Soinuaren iturria ezagutzen ez denean edo anbiguoa denean gizabanakoak, joera indartsu batek bultzaturik, kontzienteki edo inkontzienteki, esanahiaren bila aritzen da esperientziak mentalki eskaneatuz, testuinguru musikal edo sonorotik haratago. Konposizio baten sorrerak bi alderdi dauzka: espektromorfologia eta pertzepzioa. Alde batetik, espektromorfologiak soinu ekoizpenerako baliabide teknikoetaz arduratzen da eta beste aldetik, morfologia hauek denboraren jarioaren garapenean entzulearengan/artistarengan sortzen dituen erlazioak daude. Hau da, konposaketa bat entzuterakoan norbanakoarengan irudi auralak sortzen dira eta hauek errealitate jakin batekin nola harremantzen diren entzule/artistaren adimen gaitasunaren araberakoak izango dira. Entzuleak soinua identifikatzeari ekingo dio, entzuten duenaren pertzepzioaren eta memorian gordetako iraganeko esperientzien espektromorfologiaren arteko zubiak eraikiz. Zellik-k bere artikuluan irudi 145 7.Soinuak eragindako irudikapen mentalak 117 http://www.ars-sonora.org/html/numeros/numero04/04c.htm 118 Guerin, François. (2008). Un espace mental a favoriser artikulua. L'espace du son II liburuan. Paris: Réédition numérique. (Jatorrizko argitalpena, 1991). 129-133. Orr. 131. orr. mentalen eraketan eragina duten alderdietaz mintzatzen da. Artikuluan honakoa baieztatzen du: entzute akusmatikoaren bidez iraganeko esperientziaren (soinu baliabideen bilduma balitz) eta entzuten den soinuaren arteko korrelazio bat sortzen dela. Soinua eta esperientziaren arteko korrelazio hauen bitartez entzuleak soinuaren irudi mental bat sortzen du eta hau perzibitutako espektromorfologiaren araberakoa izango da. Entzundakoaren dekodifikazio prozesua, bere ustetan, identifikazioaren grinan datza, eta identifikaziorako joera hau gizakiaren (erre)akzio bat da beti. Zelli-rentzako entzulearen adimenean gertatzen dena errealitatearen berpizkunde bat izango litzake, eta espreski zehazten du, berpizten den errealitate hori ez dela "jatorrizkoa" izan behar. Prozesu horretan behin existitu zen soinu-materiala esperientziaren geruza-tartean dago eta identitatea galtzerakoan identitate berriei atxikitzeko (erre)akzioak suspertzen ditu irudi mentalak. Ascione-rentzat117 prozesu hau ilusio baten agerpen bat da, ametz baten gorpuzketa bat, ametz guztiak ezberdinak dira eta ametzari egotzitako gorputza konpositorearen trebeziaren araberakoa izango da. François Guerin-ek baieztatu zuen "Un espace mental a favoriser" 118 artikuluan soinu parametroen manipulazioak espazio errealean entzumenaren bitartez sor daitezkeen sentimen analogoak sor dezakeela: igoera, jeitsiera, hurbilketa, distantzia, eta abar. Aldi berean, manipulazioak ere soinu-objektuen hiru dimentsioen ezaugarriak iradokitzen ditu: testura, soinu masaren pisua, etabar. Soinuaren ezaugarri fisikoak identifikatzen direnean eta soinu-mugimenduak nabaritzen direnean sorrarazitako sentimen analogoak martxan jar-tzen dira eta orduan, soinua denboran zehar hedatzen denean, espazioan ere moldatu egiten da, soinua existitzen da, soinua gorpuzten da, soinua espazio bilakatzen da. "Musika denboran zehar hedatzen da, baina era berean 148 AKUSMATIKA ETA KUTXABELZTEA Arrotzatze prozesuak arte garaikidean 121 http://www1.euskadi.net/harluxet/ 122 Alcázar, Antonio. (2008). Desde el altavoz: escuchas y análisis de la música electroacústica Tópicos del Seminario, 19. Zenbakia. Urtarrila-ekaina, 177213 orrialdeak. Puebla, México: Benemérita Universidad Autónoma de Puebla. tu. Analisi poietikoa ekoizpenaren alderditik datuak pilatzean datza, lan akusmatikoa nola eta zein testuingurutan sortua izan den (datu hauek erreferentziatzat hartuko dira lan ikertzeko). Eta azkenik, analisi estesikoak entzuleen entzutean du oinarria, euren testigantzen araberakoa izango da ikerketa. Lan akusmatikoak ikertzerako orduan analisi estesikoak erabiltzen dira gehien bat. Analisi estesikoa harrera estrategiei (stratégies de réception) dagokio. "Estesiko" hitza Valéry-ren neologismo bat da, estetiko hitza baino egokiagoa delakoan estesiko erabiltzea proposatu zuen, hanka-sartzeak ekiditzeko eta arrazoi etimologikoengatik batez ere: estesikoa perzibitzeko gaitasunari erreparatzen diolako. Harluxet entziklopediak honela definitzen du "estesia" hitza: Sentimenei dagokienez, fenomeno baten pertzepzio materiala121. Nattiez-en ustetan analisi estesikoak pertzepzio prozesuen multzoa barnebiltzen ditu eta maila estesikoak, subjektu talde baten barne, pertzepzio-jarrerak deskribatzen ditu. Adibidez, entzuleek soinu-objektua perzibitzerakoan esangura bat edo gehiago ematen diote, eta esanahiaren esleipen hau bakoitzaren pertzepzio-estrategien araberakoa izango da. Nattiez-en aburuz entzuleak ez du mezu osoaren esangura jasotzen esanguraren eraikuntza pertzpezio-prozesua aktiboa delako. Musika elektroakustikoaz galdetzeak ekintza sonorotik haratago dauden prozesuak martxan jartzen dituela baieztatzen du Alcázar-ek122 . Entzuteak prozesu semiologikoak aktibatzen ditu soinua signoa den heinean, eta alderdi psikologikoak aztertzea beharrezkoa da irudi mentalen eraketa ikertzeko. Azken finean soinua entzutearekin bat gizabanakoak input bat jasotzen du eta honi esker pertzibitutakoa "maneiatu/antolatu" dezake. Alcázar-en iritziz subjektuak en- 149 7.Soinuak eragindako irudikapen mentalak 123 Ibid. tzundakoa antolatu egiten du eta zentzu eta koherentzia bat egotzi egiten dizkio. Delalande-k soinu-harreraren inguruko jokaerei buruz ikertzen du eta bere ustetan bi gako nagusi daude: jokaera eta egokitasuna. Egokitasunak norbaiten ikuspuntua azaldu dezake, objetu edo gauza bat modu batez azaltzerako orduan modu propio eta partikularrean egitearen bereizgarritasunari deritzo. Eta jokaera hitzarekin xede finko batekin koordinatuak dauden ekintzak izendatzen ditu, hau da, jokabideak entzulearen estrategia zehaztuko duena izango da: alderdi batzuei erreparatzea eta beste batzuei ez, soinu berriekiko adiskidetze prozesuaren nolakotasuna aztertzea, entzulearengan irudi mentala sortzeko sentsazioak edo emozioak eragitea. Alcázar-ek123 batez ere lan elektroakustikoak ikertzen ditu, eta zehazki genero akusmatikoko lanak, beti entzutearen ikuspuntutik. Lan akusmatikoen analisi estesikoa egiten du. Entzule kopuru batzuk erabiltzen ditu lan akusmatiko batzuen zati batzuk analisian sakontzeko, eta horretarako honako ikerketa-metodologia erabiltzen du: ikuspuntu ezberdinetik analizatzea eta entzute estrategia ezberdinak aplikatzeko subjektu talde ezberdinak bilatzea. Beste alde batetik, entzuleen entzutean sortutako joerak zergatik sortzen diren eta zergatik, aztertu nahi du. Honi erantzuna emateko zientifikoki baliagarria den marko metodologiko erabilgarri bat erabili behar du. Analisi estesikoan oinarriturik Alcázar-ek lau lan-lerro aipatzen ditu. Lau lan-lerroak ikuspegi estesikotik egin dira eta honakoak dira: Denis Smalley-ren espektromorfologia, Stéphane Roy-ren analisi funtzionala, Marsellako Laboratoire Musique et Informatique-k (MIM) Unitate semiotiko tenporal-en (UST) inguruan eginiko ikerketak eta François Delalande-k proposaturiko entzute-jokaeren ikerketak. 150 AKUSMATIKA ETA KUTXABELZTEA Arrotzatze prozesuak arte garaikidean Lau lerroak pertzepzioan oinarritzen dira (analisi estesikoan) baina Smalley eta Roy-ren lanetan ikertzaileak pertzibitutakoaren araberakoa izango da ikerketa (analisi estesiko induktiboa) eta Delalande-ren eta MIM-eren ikerketetan kanpoko subjektu talde batek pertzibitutakoaren araberako analisia izango da (kanpo analisi estesikoa). Alcázar-en ikerketa bi fase ezberdinetan banatzen da: entzutearen ezagutzara hurreratzea eta lanen entzutetik datuen transferentzia egitea. Alcázar-en ustez bi jardun hauek subjektua eta objektuaren arteko erlazio banaezinak agerian uzten ditu eta fase bakoitzean bati garrantzia ematen zaio. Lehenengo fasean objektuari (soinu-objektuari) eta bigarrenean entzuleari (subjektuari). Beraz, Delalande-k azaldutako objektu-joera kontzeptuan datza. Lehenengo faseari dagokionez, analisi estesikoa ikertzailearen edota artistaren entzute indibidualetik egin daiteke: analisi estesiko induktiboa deritzona. Edo entzule mota ezberdinetatik bildutako informaziotik, kanpo-analisi estesikoa deritzona. Analisi estesiko induktiboaren kasuan artistak entzutean sentitzen duen pertzepzioarekiko hausnarketa introspektiboa egiten du eta lan akusmatikoak sor dezakeen pertzepzioak deskribatzen ditu. Artistak analisi estesiko induktiboa egiterakoan hartzen zuen paperaz Nattiez-ek honakoa zioen: «se erige en conciencia colectiva de los oyentes y decreta "qué es lo que se oye"». Alcázar-ek eginiko ikerketan kanpo analisi estesikoa erabiltzen da, subjektu/entzule talde bat hartu eta genero akusmatikoko lanen entzutean sorrarazitako pertzepzio-estrategiak analizatzen dira, eta estrategia hauen existentzia eta sorrera baita. 151 7.Soinuak eragindako irudikapen mentalak Subjektuetatik ateratako datuak elkarrizketen eta idatzien bitartez biltzen dira eta sailkatuak, transkribatuak eta interpretatuak izango dira. Modu honetan, azaltzen diren erregulartasun eta parekotasunak finkatuko dira eta bide batez, entzute-jokabide-ereduak ezarriak izan daitezke. Fase honetan objektu-subjektu erlazioan subjektuaren papera nagusitzen da. Bigarren fasea, aukeratutako lanak kanpo analisi estesikoaren bidez aztertzean datza. Fase honen premisa nagusia analisi bakar bat ez dagoela da Alcázar-en ustez. Hau da, subjektu bakoitzak hartzen duen ikuspuntuaren araberako analisi anitzak egongo direla. Ikuspuntu bakoitzak alderdi eta kategoria ezberdinak aukeratuko ditu, batzuk baztertu egingo dira eta beste batzuk gailendu, horrela, lan akusmatiko bakarretik analisi ugari sortuko dira. Objektu-subjektu erlazioan objektuari erreparatzen zaio. Bildutako informazioa aintzakotzat hartuz, erantzunak analizatuz objektuaren ezaugarriei alderdi semiologiko bat egotziz. Bi fase hauek aldiberean ematen dira: objektutik jokabidetara eta jokabidetik objektura. Biak bata bestearekiko dependienteak dira, elkarrekintzan dihardute kanpo-analisi estesikoa eratuz. Epistemologia eta paradigmei erreparatuz Alcázar-en ikerketa ulermenaren paradigman kokatzen da. Paradigma honen bidez defendatzen bait da kanpo-objektuaren eta perzibitzen duen subjektuaren arteko elkar-dependentzia. Ekintzen analisia subjektuetatik egiten da, euren ikuspuntutik, horrela argi geratzen da giza-jokaera ezin dela fenomenologia zientifikoa balitz bezala aztertu. Interpretazioa eta ulermena azalpen kausalaren alternatibak dira. Metodologia kualitatibo bat azaltzen da ikerketa honetan, bertan erabilgarriak diren ezaugarri batzuk nabarmentzen dira: ekimen induktibo bat erabiliz esanahiak jasotzea eta be- 152 AKUSMATIKA ETA KUTXABELZTEA Arrotzatze prozesuak arte garaikidean rreraikitzea da xedea. Errealitatea modu anitzetatik ulertzen da eta informazioa jasotzeko modua moldagarria da. Ikerketaren diseinuari dagokionez, Alcázar-ek lan akusmatikoak aukeratzeko erizpide ezberdinak erabiltzen ditu: kalitate-erizpidea, aniztasun-erizpidea eta iraupen-erizpidea. •Kalitate-erizpidea: akusmatikako artista ezagunen lanak aukeratzen dira. •Aniztasun-erizpidea: nahiz eta arlo akusmatikoko lanak izan, euren artean oso ezberdinak diren obrak aukeratzen dira, soinuaren mundu ezberdin eta ezezagunak miatzeko eta testigantza ezberdinak ahalbidetzeko. •Iraupen-erizpidea: Hiru minutu gehienez irauten duten lanak aukeratzen dira, entzutea errazteko eta gerora egin behar diren elkarrizketa idatziak ahalbidetzeko. Nahiz eta zatiak euren artean oso ezberdinak izan Alcázar-ek zatiak aukeratzerako orduan zatien koherentzia diskurtsiboari eta zati bakoitzak aurkezten dituen baliabideei erreparatzen die. Entzuleak hautatzeko erizpideari ez zaio horrenbestko garrantzia ematen, entzule kopuruari eta entzuleen ikuspuntu ezberdinei ematen zaio. Datuen bilketa amaitutzat ematen da ezarritako kategoriak maiztasunez errepikatzen hasten direnean. Alcázar-ek 24 entzule hautatzen ditu, hiru faseetan banaturik. Aniztasuna eta aberastasuna lortzeko helburuarekin hiru talde sortzen ditu, talde bakoitzak ahalik eta dibertsitate gehien isladatzeko nahiean: 153 7.Soinuak eragindako irudikapen mentalak >> 1. TALDEA: Alfa deitua (α). Musikari elektroakustikoez sortua. Gehien bat musika elektroakustikoan sortzaileak, musika arloan profesionalak, perfil eta ibilbide ezberdinekin. >> 2. TALDEA: Beta deitua (β). Musikariez osatua: konpositoreak, instrumentistak, hezkuntza-maila ezberdinetako irakasleak osatzen dute. Guztiek musikarekiko lotura estu eta profesionala dute baina ez dira elektroakustikan adituak. >> 3. TALDEA: Gamma deitua (γ). "Ez-musikari"ez osatua. Talderik heterogeneoena da: hezkuntza-maila ezberdineko irakasleak, espezialitate ezberdineko irakasleak beste arlo artistiko ezberdinetara dedikatuak (antzerkia, pintura, argazkilaritza, etabar). Datuen bilketa eta protokoloari dagokionez bi prozedura mota erabiltzen dira: Zuzena (edo elkarreragilea)-elkarrizketa- eta Zeharkakoa (edo ez-elkarreragilea)-idatzizko txostena-. Prozedura bietan jarraitutako prozesua berdina da: subjektu bakoitzak hiru aldiz entzun behar ditu aukeratutako lan akusmatikoen zatiak. Entzuleak, entzundakoa entzun bezain pronto, hitzez edo idatziz deskribatu behar du, eta nola eta zer entzun duen ere bai. Datuen bilketari dagokionez honako pausuak ematen dira: datuen kodifikazioa, kategorizazioa, deskripzioa, erlazio eta interpretazioa eta azkenik, teorizazioa. Kasu hauetan lehenengo taldeak, α, ikuspuntu taxonomiko bat erabiltzen du hiru zatien analisian, subjektuen praktika profesionalak erabateko eragina bait du esperientzia analitikoan. Lan akusmatikoei buruz hitz egitera eta teorizatzera ohituta daude eta euren entzuteak alderdi analitiko, tekniko eta formalak gailentzen dituzte. Bigarren taldeak, β, hiru zatiak ere taxonomikoki analizatzen ditu baina kasu honetan aniztasun handiagoa 154 AKUSMATIKA ETA KUTXABELZTEA Arrotzatze prozesuak arte garaikidean 124 Delalande, François. (1989). La terrasse des audiences du clair de lune: essaid'analyse esthésique", 16. Zenbakia, 3º hiruilabetekoa. 75-84. orrialdeak. Revue d'Analyse Musicale. Paris: Société Française d'Analyse Musicale. somatzen da euren erantzunetan: euren erantzun analitikoari ikuspegi eta perspektiba ezberdinak atxikitzen diete. Hirugarren taldeak, γ, entzute-jokabide anitzak aurkezten ditu, heterogeneitate gehiago dago euren erantzunetan. Ikuspegi taxonomikoak egon ere badaude, baina entzute-enpatikoaren ikuspuntutik eginiko hausnarketak nagusitzen dira. Delalande-k124 ere protokolo hau jarraitu zuen lan akusmatikoen pertzepzioa ikertzeko eta bi ikerketa kasu egin zituen. Delalande-k lehenengo kasuan Debussy-ren preludio bat aukeratu zuen eta bederatzi subjektu-entzule sailkatu zituen, musikariak ziren guztiak. Eta bigarren kasuan, lan akusmatikoetan adituak ziren zortzi subjektu aukeratu zituen eta "Sommeil-Variations pour une porte et un soupir" (Pierre Henry-rena) hautatu zuen. Delalande-k ikertutako entzute-jarrerak subjektuekin edukitako elkarrizketen bitartez lortzen ditu, hau da, entzuleak lan bat zenbait aldiz entzun ostean eginiko elkarrizketa baten bidez. Hiru izan dira nagusitu diren jarrera motak: entzute taxonomikoa, entzute enpatikoa eta figuratibizazioa. Bakoitzak entzundakoaren ikuspegi ezberdin bat azaltzen du, eta behin datuak jasotzen eta analizatzen direnean, ikuspuntu ezberdinetatik lanaren ikerketa analitiko bat ahalbidetzen da. Azken urteetan soinuan erabiltzen diren teknologiek erabateko aldaketa pairatu dute eta aurrerapausu hauekin soinua eraginkortasun handiz sortu eta maneiatu egin da. Zientzia psiko-akustikoak soinuen pertzepzioa ikertu du: soinua indibidualki, isolaturik egonda edo soinuen konbinaketa sinple bat hartuta. Psiko-akustikak entzutearen alderdi bakar baino ez du aztertzen eta horregatik ikerketa mugatuak eskeintzen ditu. Teknika elektroakustikoaren aztergai nabarmenenak honakoak dira: soinuaren hedapen-espazioa, frekuentzien 155 7.Soinuak eragindako irudikapen mentalak erantzuna eta bozgoragailuen kokapena, kopurua eta euren arteko elkarrekintza. 161 8.Ahots arrotzak, ahots akusmatizatuak, kutxako ahotsak 129 Ibid. 5. orr. Her pelikularen fotograma bat. (Spike Jonze 2013) Izaera akusmatikoa duen elkarrizketa baten oinarritzen da filma, 40:51 minutuan pantalla belztu egiten da eta Román-en hitzetan "la pantalla se oscurece absolutamente invirtiendo la lógica del ojo que mira, por la pantalla convertida en ojo que se cierra "129 eta horrela pelikularen ikuslea egoera akusmatikoan sartzen da nahitanahiez. Pelikula aurrera doan heinean software-aren (Samantharen) eta Theodor-en arteko maitasuna isladatzen da, puntu jakin baten Theodor-ek Samantha gorpuztua ikusi eta sentitu nahi du. Prozesu hau desakusmatizazioan datza, errezela kentzean hain zuzen, eta ahotsaren jatorriaren ezagutaratzera eramaten du. Baina desakusmatizazioak (ia) beti desengainua edo atsekabea dakar, normalean akusmatikak sorturiko irudi mentalek, fikzioek eta espektatibek ez dute materialtasuna eta gorpuzketarekin bat egiten. Akusmatika ukiezinaren, ikusi-ezinaren eta immaterialtasunaren mun- 165 8.Ahots arrotzak, ahots akusmatizatuak, kutxako ahotsak feminismoaren hastapenetatik gerora bideosormenarekin eta game.art-arekin lotu izan ohi dira. Aldaketa teknologikoak, interneta, sare sozialak, software libreak gizabanakoaren berregitea sortzen dute, eta ziberkulturan murgildutako ekintzaileek emakumearen itxuraketa edota desitxuraketarako sortutako abaguneaz jabetu ziren. Ziberkultu(r)ak, generoak eta arteak bat egiten dute identitatearen eraikuntzan eta errepresentazioan, generoa bait da gure identitatea errepresentatzeko eta adierazteko modurik primitiboena, generoa identitateari eta sorkuntzari datxekio. Ziberfeminismoa 90ko hamarkadan sortu zen, teknologiaren esparruan gauzaturiko praktika eta teoria feministek eukitako bultzadaren eraginez. Informazio eta komunikazio teknologiek (IKT) ziberfeminismoaren lehen urratsak bultzatu zituen. Era berean, 90ko hamarkadan Manifesto Cyborg argitaratu zuen Donna Haraway-k, 1991an hain zuzen, eta feminismoan korronte berri bat hedatu zen manifesto honen ondorio gisa. IKT-ek identitateak kolokan jartzen hasi zituzten unean, modu paraleloan, hasi ziren bultzada ikaragarriarekin teknologia, zientzia, arte hipermedia eta feminismo zibernetikoa. Beraz, arakatu bariko zonaldeetarako norantzan zubiak eraikitzen hasi zituen feminismoa-ziberkultura-teknologia trinomioak. Teknologiak berak gizartea aldatzen du eta gizarteak teknologia aldatzen du baita, sinbiosi eta dialektika horretan non gizartea aldatua eta baldintzatua den generoaren muga bigun eta moldagarriak azaleratu ziren. Garai berean Sadie Plant, britainiar filosofoa, ziberfeminismo hitza erabiltzen hasi zen eta Australian lehenengo artisten kolektibo ziberfeminista sortu zen: VNS Matrix. Harawayren eraginez ziberfeminista aitortu zuten euren korrontea eta testuingurua, eta gerora "Cyberfeminist manifesto for the 21st century" (1991) idatzi eta argitaratu zuten. Hau guztia dela eta, 90ko hamarkada gaur egungo gizarteko hazitegia izan zela esan dezakegu, 166 AKUSMATIKA ETA KUTXABELZTEA Arrotzatze prozesuak arte garaikidean egiteko/pentsatzeko modu berriak barra-barra azaleratu bait ziren. Beste alde batetik, Sandy Stone pentsalalari transexualak "Will the Real Body Please Stand Up?" (1991) idatzi zuen: ziberespazioa, desira eta gorputz birtualaren arteko ikerketa lana zen, bertan 90. hamarkadako eztabaidak azaleratu zituen gorputza eta gorputz teknologikoa hausnarketen ardatz izanik. Sistema binarioak (natura/kultura, emakumea/gizona, analogikoa/digitala, fisikoa/birtuala... ) eginkizun argi bat zeukatela aldarrikatu zuen: "xede politiko eta ekonomikoaren mugak mantentzeko estrategiak dira, eta beraz, esanahiak sortzeko estrategiak baita". Beraz, sistema binarioak sortzerakoan esanahiak indartzen dira eta errepikapenarekin bat legitimatu egiten dira. Hamarkada horretan, ziberfeminismoaren lehen urratsetan, ideia berri batez jabetu ziren ziberkulturan murgildutako zenbait ekintzaile: sistema binarioak deusestatzea edota deskodifikatzea hainbat esanahi berri eta anitz ekarriko lituzkeela, esanahi berri horien anabasa horrek mugak apurtzen lagunduko lukeela, eta era berean, esanahi ihartuek zentzu berriak sortzeko pizgarri izango liratekeela. Horrela, esanahiak birsortzen semiotika berriek argia ikusiko lukete alegia. Haraway-k honi teknoliberazioa deitzen zion: esanguren irmotasunean ebakiak egin eta ebaki horiek handiagotuz esanahiak liberatu egiten bait dira. Norberak bakarka edota modu kolektiboan ohikoa dena desitxuratuz eta arrotza dena itxuratuz, binarioa bakana bilakatzen edo binarioa dena desagertarazten alegia. Pertsonaren bakantasuna eta bakantasun eza gailentzen ditu internetak egun, batez ere sare sozialak, ezer-ez ekoiztea izango litzatekeelako gaur egun ekoizteko modurik bakane- 167 8.Ahots arrotzak, ahots akusmatizatuak, kutxako ahotsak 134 Padilla, Margarita. (2010). Haciendo Internet. Posibilidades para la acción desde los espacios de anonimato Kapitulua. Egile ezberdinak, X0y1-ensayos sobre género y ciberespacio liburuan. Madril: Briseño Editores. 69. orr. na, arrotzena. Ez baldin badago ez delako existitzen. Bakarrik sare sozialetan eta internetan orohoar, edukiak igoz, ekoiztuz, "gu"k ekoizten dugu hipermedia. Hipermedia, onerako edo txarrerako, ez da ezer ez erabiltzaile barik. Hipermediak berak errepikapena sustatzen du erabiltzaileen jokabideetan, errepikapenen bidez legitimatzen bait dira esanahiak. Beraz, 90ko hamarkada horretan, teknoliberazioaz kontziente izaten hasi ziren, baina teknologiaz egiten zen erabileraren zenbaterainokoaz jabetu egin ziren ez dakit. Lengoaia informatikoa, gaur egun unibertsala da, genero bariko lengoaia, ingelesa eta euskera bezalakoa. Horretaz ere baliatu izan ziren, eta horretan dihartute ziberfeministek. Errealitatea simulakro bat da, esfera publikoa simulakro bat da, esfera pribatua simulakro bat da: "Haciendo del Nick un simulacro del yo virtual liberado"134. Feminismoa eta ziberespazioa daukaten harremanagatik sortu zen ziberfeminismoa, esfera publikoa den esfera pribatutik borroka egiteko eta politika identitarioak sortzeko, desegiteko eta berregiteko asmoarekin. Artea sormenerako espazioa eta errepresentazio tresna baldin bada, interneta ere bai. Kultura egun sare-kultura dela egieztatu dezakegu eta sareak errepikapenaren bitartez legitimazio herramintak sendotzen dituela. Konektibitatearen garai honetan Remedios Zafrak arakaturiko "gela propio konektatuaren" ideiaren islada zuzena gara, gure gela konektatuetan gara eta gela konektatuetatik egiten gara. Esfera pribatua eta publikoa bat egin dute gure espazio intimoetan, bakoitzaren esku geratu da norbanakoaren intimitatearen muga eta norberaren identitatea plazaratzeko mila bide ikertzear daude bai artean bai ziberkulturan, bai genero aldetik. Generoa bakoitzaren identitatea adierazteko bide bat baldin bada, artea eta feminis- VNS Matrix-en lana. Beraz artearen atal bat da ziberfeminismoa, edo alderantziz. Arte ziberfeministak parodia erabiltzen du sarritan errepresentazio eta idazkera moduak iraultzatzeko, forma dominanteak kolokan jar daitezen. Errepikapenaren performatibitate horretan, zentzuaren galera dakarren errepikapen horretan alegia, errepikatua dena arrotz bilakatzea du helburu. Esanahiak mantentzeko berretsi egin behar bait dira. Duela egun batzuk Asier Serranori egindako elkarrizketa bat entzun nuen. Irun Hiria saria jaso berri du euskarazko poesia atalean eta bere lanean emakumeei ahotsa ematen saiatu egin da egile eibartarra. Teknologia zaharrenetariko batez baliatuz, idazkera hain zuzen, emakume baten ikuspuntu- 170 AKUSMATIKA ETA KUTXABELZTEA Arrotzatze prozesuak arte garaikidean 8.1. "Ni-gu-zu" birtualen hiru adibide Lynn Hershman Lynn Hershman-ek "Agent Ruby" (1998-2002) lana garatu zuen. Lan hau webgune baten zetzan (www.agentruby.com) eta Hershman-ek asmatutako pertsonaia hau artifizialki adimendun gisa agertzen zen. Ruby-k bere adimen artifiziala garatu egiten zuen erabiltzailearekiko elkarrekintzari esker, eta webgunean sartzen ziren bisitariak "Agent Ruby"-rekin elkarrizketa zuzen (online) bat eduki zezaketen. Beste aukera bat "Agent Ruby" deskargatzea eta instalatzea zen, PC-n, Mac-en edo Palmtop-en. "Chatbot" bat zen Ruby agentea. Chatbot bati ere talkbot, chatterbot edo hizketaldietarako bot-a deitzen zaio. Programa informatiko hauen zeregina testua, audioa edota bideoaren bitartez erabiltzaileekin elkarrizketa bat sortzea eta mantentzea da. Input-ouput, estimulu-erantzunaren bitartez ikasten zuen adimen artifizial honek. Ruby chatbot multiplataforma bat zen, web orrialdearen bisitariekin hizketan aritzen zen, haien izenak eta ahotsak gogoratzen eta hautematen zituen. Gero eta erabiltzaile gehiago, gero eta adimen garatuagoa zuen Ruby-k, erabiltzaile guztien hartu-emanekin bere adimena hedatu egiten zen. 171 8.Ahots arrotzak, ahots akusmatizatuak, kutxako ahotsak Lynn Hershman-en "Agent Ruby" lana. 1998-2002. Web orri interaktiboa. Ruby-ren web orrialdea "Edream" deitzen zen, eta bertan erabiltzaileei nahi zutena galdetzeko eskatzen zien Ruby-k, amets egiten erakutsiko zuelaren promesa egiten zien bisitariei. Webgunearen hutsuneetan galderak plazaratzeko eskatzen zien, eta adimen artifizial honek momentuan burutzen zituen bilaketak web-ean, bere datu-base propioan erantzunak abiadura handiz idazteko. Webguneko atal baten erabiltzaileen galderetaz eta Ruby-ren erantzunetaz osaturiko karpetak agertzen ziren, eta horrela istorio edota narratiba baten tankera hartzen zuen lanak, "zentzua" eratu egiten zen modu honetan. Eta bide batez, teknologia eta pertsonen arteko hartu emanetan ematen diren berezitasunak azaleratzen ziren, nolabait adierazi egiten zen ikasketa ez zela bakarrik Ruby-rena, erabiltzaileek, giza-adimenek alegia, ere 172 AKUSMATIKA ETA KUTXABELZTEA Arrotzatze prozesuak arte garaikidean ikasi egiten bait zuten. Geroago "Agent Ruby" lanak DINA proiektuari bidea eman zion. Ondorengo lan honek instalazio baten zetzan, eta adimen artifiziala ere zuen ardatz. Baina DINA-n zuzenean emakumezko izate birtualari aurrez-aurre hitz egiteko aukera zegoen mikrofono baten bitartez. DiNA pantaila baten edo proiekzio baten bidez azaltzen zen, ahots propioa zeukan eta instalazioa ikustera gerturatzen ziren ikusleen galderak erantzuten zituen sarearen bilatzaileetaz baliatuz. Ruby baino arinago ikasi eta hazi egiten zen teknologia sofistikatuagoaz sortua izan zelako. DiNA artelana erabiltzaileekin hizketan jarduteko ahots errekonozimendurako teknologiak erabiltzen ditu. Honela, hartu emanaren bidez, ezagutza maila handiagoa lortzen du. 179 8.Ahots arrotzak, ahots akusmatizatuak, kutxako ahotsak 145 López, Francisco. (2017ko azaroan). On the question of "auhenticity" in environmental sound recordings. 146 Ibid. 147 Ibid. 8.2. Kasu-analisi bat. Francisco López-en lanaren inguruan Francisco López-i akusmatika eta kutxabelzteaz galdetzerakoan lehenik eta behin aurretiaz eginiko idatziak bidali zizkidan. Hemen testu horien laburpen bat nire ustetan diren ideia nagusienekin. Soinuak zeozerren soinu direnean, edo osotasun baten parte direnean, gauza bera dira, hau da, López-en arabera145 txanponaren bi aldeak dira. Soinuek zeozer irudikatzen dutenean, edo zeozer horren parte bat baino ez irudikatzen dutenean, antropozentrismo zahar eta higuingarria ukatzearen zentzazioa somatu egiten da. Halaber, soinuek ezin dute zeozer bere osotasunean errepresentatu, ez bere osotasunean, ez zatika, eta gaur egungo "eko-zentrismo" edo "izaki-zentrismo" berriak antropozentrismo sustraituaren kutsua iragartzen du. Soinuak zeozerren parte dira, edo zeozerren ezaugarri dira, errepresentazio-paradigma baten barne/menpe daudenean. Baina hori barik, edo hortik kanpo, erabat ezberdina den jokuan murgiltzen garela dio López-ek, joku berri honetan gauzak ez dira izan zirenaren islada. Eta hemen, López-en idei nagusi bat: "Soinuak beste gauzak diren bezain beste dira"146 ("Sounds are as much things as anything else "). Joku berrian soinu-iturriekiko menpekotasuna, nahiz eta antza, logikoa eta beharrrezkoa izan, alegiazkoa da eta funtsik gabekoa baita ere. Artista honen arabera euren dependentzia ontologikoa, nahiz eta naturala dirudien, arrazoibakoa eta bidegabekoa da147. López-en ustetan soinua gorputz bariko aktante bat da, eta sarritan artistak erabiltzen duen aipu propioa errepikatzen du hau azaltzeko: Deia airean dagoen momentuan ez da berriro sortu zuen igelarena izango, baina 181 8.Ahots arrotzak, ahots akusmatizatuak, kutxako ahotsak López-entzat ingurune naturaletan eginiko luzaroko grabaketen eta entzutearen eraginik nabariena sortarazten duen epifania da: soinuak jarioan, espazioan, ingurunean, substantzian, izatean eta materian bilakatzen dira. Soinu bereiztuen kontrakoa izango litzateke bere jarrera, hau da, soinu bereiztuak beti bere iturriarekin erlazionaturik daude, bere ezaugarri dira. Denbora luzez egon da lanean López munduko oihanetan, eta hemendik sortarazitako esperientziek, eta oihanak duen izaera akusmatikoak abiatuta, pertzepzio tankera hau garatzera eraman zuen López. 2018ko abenduan López-ek Madagascar-en egindako argazkia. 182 AKUSMATIKA ETA KUTXABELZTEA Arrotzatze prozesuak arte garaikidean 151 López, Francisco. http://digicult.it/news/the-riddler-of-sounds-interview-with-francisco-lopez/ Oihanak zarataz beterik daude, eta zarata bere grabaketetan ez da isilarazten, alderantziz, soinu aberats baten bilakatzen da, geruza ezberdinetan egituratua, ez da iturriarekin erlazionatzen, konposiziorako material bat bezala hartzen da. Soinuaren esentzia adieratzen du zaratarekin, ez soinu-errealitatearekin. Esan leike López-ek misteriotsua den estilo finko bat garatu duela, soinuaren igarkizuna eta entzute egoera (edo egoera aurala) arte forma baten bilakatu dituela. López-ek soinuaren dentsitatea eta soinu materiarekin lan egiten du, esan bezala ez errepresentazio moduan plazaratzeko baizik eta soinuak berak duen esentzia eta izatea aditzera emateko, soinua bera bakarrik eta beste soinuekin bat agerraraziz. Horretarako, sarritan entzuleak "iluntasunean" uzten ditu edo itsu bilakatzen ditu. Bere esku-hartzeetan zapi beltzak uzten ditu aulki gainetan, eta entzuleek aukeran dute euren begiak beraiekin eztaltzea edo ez, López-ek bakarrik itsutzerako gonbitea egiten du. Eta hau azpimarratzen du, zapia jartzea, hau da, itsutzea, gonbite bat da, ez da derrigorrezkoa. Zapia jartzen duten entzuleei erritu bat barne sartzearen gonbitea egiten die. Bere performance-tan soinua inmertsiboa izan behar da eta honek argiaren edo edozein ikusizko elementuaren galera dakar. Soinua espazializatu egiten du, entzuleak "kontzertuaren" erdigunean kokatzen ditu eta bozgoragailuekin inguratzen ditu. Bere ustetan beharrezkoa da soinu materialari gorputzaren bidez urreratzea, eta ez soinua entzutea soilik ("this is necessary to approach the sound material with the whole body and not merely listen to it")151 . 186 AKUSMATIKA ETA KUTXABELZTEA Arrotzatze prozesuak arte garaikidean 156 López-en igelaren metáfora: "As soon as the call is in the air it doesn´t belong to the frog that produced it anymore but also the frog itself has a source as well". presentazio-gaitasunaren arabera epaitzea akats bat da, ez dauka inongo zentzurik, horrela euren benetako gaitasuna ez bait da zilegizkotzat hartzen. Makina hauek duten eredu kognitiboen galerak tresna hauek errealitatearekin lan egiterako erabilgarriak eta beharrezkoak bilakatzen dituzte. 8.2.1. Francisco López-i eginiko elkarrizketa Francisco López-en lanak betidanik deigarriak eta erakargarriak iruditzen zaizkit, alde batetik simulazioa eta simulazio-ezaren tira-birak plazaratzen dituelako bere obretan, eta beste alde batetik, soinuaren bitartez alderdi fantsmagoriko izkutua agerrarazten duelako. Ez bakarrik soinua bera "eztaliz", izkutatuz edo transformatuz baizik eta erabiltzen dituen gailuen izkutaketa ere badagoelako. Arrazoitua, zentzuduna eta logikoa den ezkutaketa horrek geure barne "mamuekin" eta fantasmagoriekin entzuterako gonbite adostua eskaintzen digu. Hau guztia dela eta, ikerketarako premiazkoa suertatu zitzaidan López-i bere hausnarketa pertsonaletaz eta bere lan prozeduretaz galdetzea. >>> 1-. Igelaren aipua biziki deigarria iruditu zait156 . Gustatuko litzaidake nola burutu zitzaizun jakitea. Irudi mental zein soinu-irudi oso iradokitzailea dela pentsatzen dut, non soinua zeozerren ildoa dirudien. Zure lanetan (sarritan) soinu-iturriak izkutatzeaz gain soinua erreproduzitzeko tresnak ere izkutatzen dituzu, igelaren ideiarekin harremanik badauka honek? >>> 2-. Erantzun bat eskatzea baino, hausnarketa bat eskatuko dizut, zure ibilbide artistikoak ezkutuarekin, ezezagunarekin, errepresentazio-ezarekin eta fantasmagorikoarekin duen harremanari buruz hain zuzen. >>> Azkenik, zure iritzia jakitea gustatuko litzaidake ideia honi buruz: Gailu teknologiko "akusmatizatzaileek" zure soinu praktika artistikoan gauzatzen duzun ezkutaketarekin duten erlazioari buruz. 195 9.Soinu artearen garapena. Kutxa barruko presentziak eta absentziak 157 Iges, José. (2017). Conferencias sobre arte sonoro. Madril: Árdora ediciones. Colección 250 gramos. 17. orr. 158 Hasierako "performance" akusmatikoaren testigantza bisualik ez dago, taula gainera igo zenetik erregistratua dago hitzaldia eta honako link-ean ikusi/ entzun daiteke: https://www.youtube.com/watch?v=vILAUPPrDEk 159 Ibid. 20. orr. 9.SOINU ARTEAREN GARAPENA KUTXA BARRUKO PRESENTZIAK ETA ABSENTZIAK José Iges-ek 2012an Mexico-ko 9. Irrati Bienalean parte hartu zuen hitzaldi batekin. Egile berdinak idatziriko "Conferencias sobre arte sonoro" liburuan deskribatzen du hitzaldi honek euki zuen helburua. Hitzaldi hasieran mikro inalambriko bat hartu zuen eta oholtzaren atzekaldetik hasi zuen bere berbaldia. Atzekaldetik, ezkutaturik honako bi galdera hauek egin zituen: "¿Qué es más importante en una conferencia? ¿Qué se vea al conferenciante o que se le oiga?"157. Bi galdera hauek egin ostean taulara igo zen eta berriro bi galderak ahozgoran errepikatu zituen. Bertaratu ziren entzuleek aretoa hain handia zenez ez zuten ondo entzuten eta Iges berriro mikroa ez erabiltzearen beldur zirenez mugimendu bortitzean denak batera lehenengo ilaretara gerturatu ziren. Horrela, Iges-en ustetan soinu eta ikusizko iskanbila performatibo txiki bat sortu zen.158 Soinu artea komunikazioaren ekintzetan somatzen da, batzutan modu ageriagoan beste batzutan ezkutuagoan. Soinu artea diziplina anitzen bidegurutzean dago, euskarri ezberdinak erabiltzen ditu eta soinu artearen egileak ibilbide ezberdinetatik datoz: musika, komunikazioa, arte ederrak, antzerkia, perfomance-a, etabar. Horregatik soinu artea arte hibrido bat dela dio Jose Iges-ek159 , eta ibilbide guzti horiek komunikatzearen ekintzatik datoz. Sound Art hitza diziplina 196 AKUSMATIKA ETA KUTXABELZTEA Arrotzatze prozesuak arte garaikidean 160 Ibid. 21. orr. ezberdinetako artistek (batez ere artista bisualak, performerrak, poeta esperimentalak, irrati-artistak) soinuaren praktika erabiltzerakoan sortu zen. Alemania aldetik Klangkunst izenarekin izendatu zen soinu artea. Aldi berean teknologia eta soinuaren arteko erabilerak aztertzen hasi ziren eta hauek nahiz eta "Sound art"-a sortzen ari zen teknikoagoak ziren praktikak izendatzen zituzten eta "Sound Studies" deitu zituzten. Iges-en ustez "Sound Art"-a poektikoagoa da, begirada eta entzumenaren arteko harremana aztertzen bait du, eta "Sounds Studies"-ak bitartean, soinuaren erabilera teknikoagoan oinarritzen dira. Irrati-arteak 40ko hamarkadan hasi zuen bere bidea baina bakarrik irrati estudioetan ematen zen, edota musika elektroakustikorako laborategietan, hala ere, soinuaren esperimentazio horrek ez zuen estudioaren zein laborategiaren hormak zeharkatu 80. hamarkadararte. 80. hamarkadaren erdialdean soinu arteaz berba egiten hasi zen. Gehien bat ikusizkoetara dedikatzen ziren artistak, bideoartistak eta soinuarekin praktikatzen zuten zinemagileak izan ziren soinu artearen aitzindariak. Beraz, ikus-entzunezkoetatik atera ziren lehenengo soinu artearen egileak. Iges-ek soinu artearen hastapenak deskribatzean Rancière filosofoaren esaldi bat erabiltzen du: "El principio de la revolución estética anti-mimética no supone un 'cada uno en su lugar', que consagrara cada arte a su medio un propio. Supone por el contrario un 'cada uno en el lugar del otro'. (...) Significa la constitución de una superficie común en lugar de los dominios de imitación separados" 160. Diziplina anitzen konbergentzia izan leike soinu artea, non soinuaren pertzepzioa (zuzenekoa edo zeharkakoa) izango litzateke ardatz nagusia. Iges-ek Juan Hidalgoren "Étude d'étage" (1961) inflexio puntutzat azpimarratzen du, musika- 197 9.Soinu artearen garapena. Kutxa barruko presentziak eta absentziak 161 Ariza, Javier. (2008). Las imágenes del sonido. Colección Monografías. Cuenca. Ediciones de la Universidad de Castilla La-Mancha. 81. Orr. 162 Hidalgo, Juan. (1979ko maiatza) Sainte-Baume-ko Fete Musicales-entzako egina. gile espainiar batek eginiko lehenengo musika konkreturako konposizioa izan zen. Javier Ariza-k161 dioen moduan Juan Hidalgo izan zen musika-esperimentazioarekin harreman zuzena izan zuen lehen pertsona espainiarra, "musika irekia" sartu zuena panorama espainiarrean. Garai hartan Espainiako testuinguru musikala Europan ematen ziren abangoardietako mugimenduetatik at zegoen, berrikuntza eta esperimentaziotik kanpo. Juan Hidalgo-k Italiara alde egin zuen Milan-en ikasteko asmoarekin, bertan Walter Marchetti ezagutu zuen. Momentu horretatik aurrera elkarrekin lanean aritu ziren musika forma berriak ikertzen eta musika pentsamenduaren isladatzat hartzen. Musikarekin erlazionatutako ekintzak eta esku-hartzeak egiten hasi ziren eta gerora, Paris-eko ORTF estudioan espainiar batek eginiko lehen obra elektroakustikoa sortu zuen Hidalgo-k, esan bezala, "Étude d'étage" izenekoa. Garai hartan "antzerki musikatua" izenarekin biltzen ziren soinu-ekintzak eta esku-hartzeak egiten jarraitu zuten Hidalgo-k eta Marcheti-k, eta etorkizun gertu baten Zaj taldearen oinarriak izango ziren estetika eta oinarriak ezartzen aritu ziren. 1964ean Marchetti eta Hidalgo espainiara bueltatu ziren eta Zaj taldea sortu zuten, batez ere soinuarekin erlazionaturiko esku-hartze performatiboetan oinarritutako taldea zen. Zajek egiten zituen ekimen guztiek Cage-ri egiten zioten erreferentzia, Cage-ren iruditerian eta ekarpenetan zuten ardatza. Panauralitatean eta isiltasunaren ezintasunean oinarritzen zuen Hidalgo-k bere praktika artistikoa, honen adibide argia Silencio ensordecedor (1979) lanarentzako proposamena izan zen: "durante un largo tiempo, indeterminado o a determinar, permanecer en silencio pensando activamente en todo tipo de sonidos e/o imágenes, colores, seres, objetos, cosas" 162. 199 9.Soinu artearen garapena. Kutxa barruko presentziak eta absentziak 165 https://vimeo.com/261907770 166 https://www.youtube.com/watch?v=fAxHlLK3Oyk tarako gailu teknologikoekin. Prozesu arteak automatizazioa zuen ikergai nagusitzat, bertan sorkuntzarako prozedura automatikoak aztertzen zituzten artistek, beste arte mota bat sortzeko nahiean. 1961ean Morris-ek "Box with the sound of its own making" 165 egin zuen. Robert Morris-en "Box with the sound of its own making" lana (1961) Obra honetan kutxa baten barne kutxaren sorkuntzaren soinuak entzuten dira, obra hau kontzeptual/prozesualtzat kontsideratua izan da. Gerora 1969an Alvin Lucier-ek "Iam sitting in a room"166 obra gauzatu zuen. Lan honetan esaldi bat erreproduzitzen zen eta aldi berean grabatu eta erreproduzitzen zen berriro. Grabaketaren grabaketak sortzen zuen eraldaketa isladatzen du, gailu teknologikoen grabaketarekin esaldiak pairatzen zuen eraldaketa entzuten zen eta soinu 200 AKUSMATIKA ETA KUTXABELZTEA Arrotzatze prozesuak arte garaikidean 167 Egile ezberdinak. (2015). MASE. Historia y presencia del arte sonoro en España. Córdoba: Bandaàparte editores. objektuaren eraldaketan zetzan lana. MASE167 -k Focault-en ideia berreskuratzen du soinu-instalazioaren kontzeptuaz mintzatzeko. Focault-ek zioen noizbehinka denbora espazioaren egoera jakin bat zela eta nahiz eta alderantzizkoa ere suertatu litekeen (espazio denboraren egoera izatea) soinu-instalazioak (ia) beti espazioari ematen diola nagusitasuna. Nabaria izan zen Lugan-ek (Luis García Núñez) egindako "Teléfonos aleatorios" lana, Iruñeako topaketen testuinguruan, 1972an. Lugan-en lanak 100 telefono eta 10 kabina erabiltzen zituen Iruñeako Sarasate pasealekuan eta ekimen publiko-kolektiboa bultzatzeko asmoz sortua izan zen. Bost kabina zinema, antzerki, musika zein beste ikuskizunetarako aretoekin konektatzen ziren modu aleatorioan eta beste bosten bidez eskola, taberna zein putetxeekin konektatzen ziren. Deia egiten zuen pertsonak ez zekien nora deitzen ari zen. 201 9.Soinu artearen garapena. Kutxa barruko presentziak eta absentziak Lugan-en Teléfonos aleatorios Iruñean 1972an 203 9.Soinu artearen garapena. Kutxa barruko presentziak eta absentziak Hauek izan ziren Iruñeako topaketetan aurkezturiko lan batzuk, hala ere artista anitzek hartu zuten parte. Iruñeako topaketen kartel batzuk. 206 AKUSMATIKA ETA KUTXABELZTEA Arrotzatze prozesuak arte garaikidean 172 https://www.youtube.com/watch?v=3KzX_8Zry-A 173 https://www.youtube.com/watch?v=aUFmPncLsYU tzen zuen, horretarako paperezko argitalpenak eta argitalpen digitalak (web orrialdea http://mase.es/old) erabiltzen zituen. 2006tik gaur egunerarte soinu arteak bere espazioa eta lekua hartu du gaur egungo praktika artistikoetan eta erakusketa kolektibo esanguratsuak gauzatu dira azken urteetan: Tabakalera soinua, "Dimensión sonora", MASE, "ARTe SO- Noro" 172, "Visualizar el sonido", "Ars sonora", "In-Sonora"173, ERTZ, L.E.V, "SónarPro"... 9.1. Euskal Herrian Arte elektronikoak Euskal Herrian lehengo agerraldiak egin zituenetik hamarkadak pasa dira. Atal honek 70ko hamarkadako teknologia nola gaur egungo teknologia high-tech izatera ailegatu den eta zein ibilbide egin duen aztertzea du helburu, estatu mailan eta batez ere Euskal Herrian. Euskal Herriko arte tradizioak jasan zuen aldaketa nabarmena izan zen, eta teknologia berrietarako transzizioak nola eman ziren eta artistek zein gai eta abstrakzio jorratu izan dituzten aztertzea du xede atal honek. Eskuen, hitzen eta lengoaia ezberdinen bidez suertatu diren hartu-emanak aztertzea Euskal Herrian eginiko artean alegia. 70ko hamarkadan Eusko Jaurlaritzak hainbat enpresa instituzional sortu zituen politika tekno-zientifikoaren barne eta lehenengo Software Insitutua ere. Gobernuak euskal herriak zeukan ospea eta itxura aldatu nahi zituen, herrialde industrial, zikin eta kutsatuari buelta eman eta zerbitzu-hiriak eraiki nahi zituen. Euskal herriko hiriburu bakoitzak bere parke teknologikoa euki zezan: Bilbo-Zamudio, Gasteiz-Miñano eta Donosti-Miramon. Zentru hauek diru pribatu zein publikoare- 207 9.Soinu artearen garapena. Kutxa barruko presentziak eta absentziak kin finantziatu ziren. Hardware-an eta software-an oinarrituriko kluster tekno-zientifikoari lehenbiziko garrantzia eman zioten telekomunikazioek, gizarte teknologizatuaren lehen urratsak indartuz eta etorkizunari erreparatuz sortu ziren. Komunikabideek ere teknologiaren ondorioak izan zituzten, McLuhan-ek iragarririk edizioa eta inprimaketa guztiz aldatu egin ziren ordenagailueen ondorio hain zuzen. Kultur elkarteak eta ekimen pribatuak bereziki garrantzitsuak izan ziren euskal ziberkulturaren garapenean. Lehenengo euskal webgunea Kaixo! izan zen, web honen xedea interneten euskeraz agertzen zen informazio oro pilatzea zen, modu honetan euskal herriaren eta euskararen hastapenak bildu ziren eta euskal ziberkulturaren ezinbesteko katalogoa bilakatu zen. Eusko ikaskuntzak Euskal Media sortu zuen eta gutxinaka erabiltzaile partikularrak euskaraz eta euskal herritik euren edukiak igotzen zituzten eta interneten edukien ekoizlari bihurtzen hasi ziren. 1996ean Euskaraz deituriko lehenengo foroa, eta bakarra, sortu zen. Nafarroako Kontuen Ganberak (Comptos-ek) bere artxibo guztiak digitalizatu zituen eta "on-line" jarri zituen interneten, eta Euskal Herriko entziklopediak, Auñamendi-k, bere ale gutziak ere "on-line" jarri zituen. Teknologiak ere pentsamenduaren arloan eragin handia izan zuen, eta filosofiak ildo berri bat barneratu zuen bere baitan: teknologiaren filosofia, sarritan teknikaren filosofia deitua. Max Weber alemaniar soziologoak teknologiak nola euskal herria moldatu zuen eta zer nolako eraldaketa sorrarazi zuen isladatu zuen. Weber euskal ekonomia modernoaren eta soziologiaren inguruko lehen ikertzaile atzerritarra izan zen. Espainiako eta Euskal Herriko teknologiaren filosofiaren benetako jaiotza XIX. mende amaieran eman zen, 98ko belaunaldia deiturikoa. Idazle horiek zientziaren eta teknologiaren eginkizunaren inguruko eztabaida sakona egin zuten: zientzia, teknologia eta gizarteari buruz hausnartzen, eztabaida- 208 AKUSMATIKA ETA KUTXABELZTEA Arrotzatze prozesuak arte garaikidean tzen eta teorizatzen zuten. 98ko belaunaldiko askok sinetsi zuten Espainiak bere burua modernizatu egin behar zuela eta zientzia eta teknologiak eskaintzen zutena etorkizunerako prestotasunerako premiazkoa zelakoan zeuden. Beste batzuek, ordea, jarraitutako politiken ondorioekin oso kritikoak izan ziren. Filosofiaren korronte berri honetan beste hainbat filosofo eragile egon ziren: Ortega y Gasset, Pio baroja, Krutweig, Unamuno... garrantzitsuena teknologia eta gizartearen arteko hika-miketaz teorizatzen hasiak zirela zen, filosofiaren adar berri hori indartuz eta ikerketa-lerroari bidea zabaltzen hasiz. Federico Krutwigsagredo-ren liburua Ortega espainiarra teknologiaz modu teorikoan mintzo zen lehen filosofoa izan zen, teknologiaren filosofiari buruzko le- 209 9.Soinu artearen garapena. Kutxa barruko presentziak eta absentziak henengo espainiar testua idatzi zuen, Meditaciones sobre la técnica (1929). Joxe Azurmendik Teknikaren meditazioa izenpean itzuli zuen gerora. Juan David Garcia Bacca-k, teknologiaren filosofo euskalduna, Ortegaren ikerketa lerroak jarraitu zituen, De magia a técnica (1989) eta "Elogio de la técnica" (1987) idatzi zituen. Bacca-k teknologia eta magiaren berdintasunak eta aldeak aztertu zituen, eta teknologiarekiko miresmena ere uztartu zuen. 1990tik aurrera nabariak dira ZTG (zientzia, teknologia eta gizarte) ikasketak izan zuten eragina, batez ere teknologia gizartean zuen eragina ikuspuntu kritikotik aztertzerako orduan, Carl Mitcham-en eta Ivan Illich-en baldintzapean. Carl Mitcham-ek "Para comprender ciencia, tecnologia y sociedad" idatzi zuen 1996an eta bi urte geroago, 1998an euskaratua izan zen: Zientzia, teknologia eta gizartea (1998) liburuxkan. Krutwig eta Echeverría Euskal Herrian ziberkulturako aitzindariak izan ziren. Hala ere, ikuspegi biziki ezberdina aztertzen zuen bakoitzak. Euskal Herriko Unibertsitateko lana iraunkorragoa izan zezan testuingurua sortu zuten hauek biak, eta teknikaren-filosofia korrontea Euskal Herrian indar zezan ezinbestekoak izan ziren. "La amenaza virtual" (1992), eta Euskal Herria digitala 1.0 (1998) argitaratu ziren euskal gizartearen lehen pauso informatikoak eta interfazeen eragina plazaratuz. "La amenaza virtual" errealitate birtualaz eta euskal alderdi sozialaz eta kulturaletaz mintzo zen lehen argitalpen espainiarra izan zen. Euskal ziberkultura osatzeko garrantziaz arduratu ziren beste hainbat talde eta instituzio, Artelekuk arte zentruak adibidez, teknologia, kultura eta artea biltzen zituen tailer bat egin zuen, bi urterokoa, 1996an eta 1998an, Puntako teknologia eta kultur disidentzia deiturikoa. Dokumentazioko pasarte batek tailerraren xedea azaltzen zuen: "Teknologiaren indar 210 AKUSMATIKA ETA KUTXABELZTEA Arrotzatze prozesuak arte garaikidean 174 Alonso, Andoni eta Arzoz, Iñaki. (2002). Basque cyberculture, from Digital Euskadi to CyberEuskalHerria. Reno: Center for Basque Studies-University of Reno. 96. Orr. gero eta handiagoak eragin egiten die gizartearen bilakatze-garapenei, nazioarteko ekonomia izendatu denaren epaiketa kritikoak egiteko gaitasunean hondamen nabarmena sortuz. Gizarteak orokorrean jasan lezakeen hipnosi digitalaren aurrean, beharrezkoa da kultur disidentzian jardutea hura berdintzeko. Ikastaro/tailer honen helburua sortzaile berrien nazioarteko talde bat Artelekun biltzea da, gogoeta kritikoa eta irudi/testu digitalen ikus-aztertze esperimentazioa suspertuko dituen arte heziketarako ariketak egin ditzaten elkarrekin". Eusko Ikaskuntzak 1995an eta 2001an bi kongresu antolatu zituen Teknologia eta kultura ardatz nagusia izanik. Lehenengoa Zientzia, Teknologia eta Gizarte aldaketa Euskal Herrian deiturikoa (1995, Zamudio) eta bigarrena, Euskal Zientzia eta Kultura, eta sare telematikoak (2001, Donosti-Baiona). Ordenagailuko grafikoak eta errealitate birtualak, arte plastikoa eta abangoardiako beste arte motekin bat euskal ziberkulturaren sorreran parte hartzen zihoazten zuzen-zuzenean. "The basque avant-garde has been cybercultural because, as a late avant-garde, Basque avant-garde art has been able to connect itself to the birth of the current artistic cyberculture"174. Garai jakin bateko arteak sasoi horretako gizartearen barne-gatazkak eta apetak isladatu ohi ditu sarritan eta testuinguruarekin harreman zuzena euki izan du. Azken hiru hamarkadetan teknologiak pentsamendua, gizartea eta bere izkin izkutatuenak ere zizelkatu dituela esan daiteke. XX. mendeko McLuhan "berriek" zientzia-teknologia-gizartea hirukotea aztertzen dituzten eztabaida eta ikuspuspuntu kontrajarriak plazaratu dituzte. Hala nola, Derrick de Kerckhove, Lev Manovich, Von Foerster, Franco Berardi, Remedios Zafra eta 211 9.Soinu artearen garapena. Kutxa barruko presentziak eta absentziak beste hainbat pentsalarik teknologiarekiko ikuspuntu ezberdin eta berritzaileak proposatu dituzte. Interfazearen kontzeptua mendeetan zehar eskuz-esku samindu ez izanaren konbentzimendua agerrarazten dute, interfazea azken finean pentsamendua eta objektuen eraldaketaren arteko komunikazioa bait da. Komunikazio honen giltzarria teknologia eta prozesu teknologikoa izan da beti: boligrafo bat ere teknologia da, pentsamenduak isladatzeko eta euren testigantza eukitzeko gure eskuek marraz ditzakete. Garai industrialeko artean erabilitako teknologia berpizkundearen teknologia berdina zen: pintura eta eskultura, teknika izan ezik aldagai bakarra errepresentazio modua zen. Gutxinaka, gizartean teknologia berriak txertatu ziren eta artearen ekoizpen moduetan atzerabuelta bariko eragina izan zuen, irudiaren teknologiak pertzepzio modu berriak zekartzalako bere baitan. Ez ditut artista askorik aipatuko artikuluaren mamia zuzenean agerrarazteko asmoz, datuekin idatzitakoaren irakurketa eten ez dadin, idazkera ildotua eta jarraia izan dadin. Euskal Herrian Oteizak "Par Movil" obra egin zuen zinetismoaren ideia transmitituz, nahiz eta artistak berak aitortu zinetismoa deusestatzen zuela. Eta obra honekin mugimendu betiraunkorra azaltzen zuen, bere ekimenean ziharduen obra zen, erlojuen orratzak marrazten duen zeruertz amaigabera bideratuko balu bezala. Euskal artistek harria eta burdinean oinarrituriko arteaz aldenduz joan ziren eta zinetismoan eta garaikidea zen "higidura" horretan murgiltzen hasiak ziren. Elena Asins, estatu mailan, higidura, mugimendua eta arte zinetikoari erreferentzia egiten hasi zitzaion. 212 AKUSMATIKA ETA KUTXABELZTEA Arrotzatze prozesuak arte garaikidean Elena Asins, Estructuras ópticas, 1968 Antzinako egunek 24 ordu bazituzten ere gaur eguneko denboraren jarioa zeharo ezberdina da eta 24 ordu horien aldakortasunaz ohartu ziren estatuko zein euskal herriko gizarteak. Gizartearen barne-dinamikak azalaratzen baditu arteak (sarritan edo nohizbehinka bada ere) 80ko hamarkadako euskal arteak aldaketa nabaria jasan zuen, eta lanen izaeran aldaketa berriak somatzen hasi ziren: teknologiak sustaturiko herramintekin bat egiteko abagunea zekartzan garaia zen. Artea eta teknologiaren arteko erlazioa estutuz joan zen eta zinetikoarekiko miresmena agerikoa egiten hasi zen. Eta zinetikoa dena bere baitan elektronika barneratzen du, eta hor, mugimenduaz estalirik elektronika artean murgiltzen hasia zen. Atxaga-k, Rekalde-k eta Azpillaga-k175 euskal bideo-praktika artistikoei buruz eginiko azterketan ikus-en- 213 9.Soinu artearen garapena. Kutxa barruko presentziak eta absentziak 175Atxaga, Koldo, Azpillaga, Patxi eta Rekalde, Josu. (2018). Bideo-Artea: Bideogintzaren ibilbideak Euskal Herrian. Bilbo: Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua. 176 Ibid. tzunezkoetan bideoartearen hasiera 70ko hamarkadan eman zela diote, sormena bor-bor zegoenean alegia. Baina bideo sormenean murgiltzen hasiak ziren lehen artista euskaldunek ez zioten jarraipenik eman euren praktika bideografikoei. Iruñeako topaketek (1972an, frankismoa bukatzear zegoela) Euskal Herrian agertutako lehen arte elektronikoko testigantzak plazaratu zituzten. Estatu mailan berriztatzen zebilen abangoardia azaleratu zuten topaketek, garaiko nazioarteko korronte estilistiko zein estetikoarekin bat (fluxus, bideoartea, happening-a, situazionismoa...) egiten zuen abangoardia agertzen hasia zen. Pertsonalki bertaratu ziren honako artisten obra ikusgai zegoen: Arakawa, Ferrari, Baldessari, Aconcci, Kosuth, Serra, John Cage, David Tudor, Steve Reich, Silvano Bussotti, Laura Dean, Dennis Openheim, Man Ray ... Euskal Herriko eta nazioarteko artista hauen artean artista euskaldun zein espainiarren agerraldirako abagune garrantzitsua izan zen: Luis de Pablo, Esther Ferrer, Artze anaiak txalapartarekin, Zaj taldea, Buñuel, Dalí, Sistiaga, Valcárcel Medina, eta abar. Atxaga-k, Rekalde-k eta Azpillaga-k176 72ko topaketetatik hurrengo praktika bideografikoak agertu arte urteak pasa zirela nabarmentzen dute, 70eko hamarkadaren bukaerararte hain zuzen. Bideoaren agerraldi hau sorrarazi zuten artistek gehien bat arlo piktorikotik zetozten sortzaileak izan ziren: Txupi Sanz, Javier Urquijo, Iñaki Bilbao eta Roscubas anaiak, etabar. Katalunian bideoartea bultzada handiaz garatzen hasi zen, Euskal Herri mailan, ostera, bideoarekin loturiko agerpenak urriak ziren. EH-ko gizartea garai horretan mobilizazio eta aldarrikapen mugimenduetan murgildurik zegoen: "gizartearen eta langileen autoantolakuntza eta mobilizazio sendoaren eskutik, hau da, batzuek "euskal iraultza" deitu zioten garaia zen" 177. 214 AKUSMATIKA ETA KUTXABELZTEA Arrotzatze prozesuak arte garaikidean 177 Ibid.15.orr 178 https://www.youtube.com/watch?v=Wnk3trSRNRE 179 Atxaga, Koldo, Azpillaga, Patxi eta Rekalde, Josu. (2018). Bideo-Artea: Bideogintzaren ibilbideak Euskal Herrian. Bilbo: Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua. 26.orr. Eta garai horretan jasotakoak etorkizuneko euskal artean eta euskal kulturan zantzu garrantzitsuak utzi zituen, besteak beste gaztetxeak, punka eta euskal rock radikala. Garai horren islada bikaina da 86ean Mikel Arcek eta Gisella Keller-ek grabaturiko Bilbao178 bideoa. 80ko hamarkadan bideoarekin bat arte elektroniko/zinetikoa azaleratzen hasi zen, bideoarte izenpea baztertuz eta bideo sormena kontzeptupean korronte berriari hasiera emanez. Bazirudien "artea" hitza eramateak mugen irmotasunari erreferentzia egiten ziola eta sormena hitzak ostera, mugak zirriborratzen eta itxuragabetzen zituela. Iraganari erreparatuz, badirudi teknologia sormenaren zirrikitu amaigabeetatik ostu-ostuka sartuz joan zela egite-moduetan onetsia izan arte, eta nahitaezko elementua bilakatu arte. Teknika berriek eduki berriak ekarri zituzten, noski. Gailu teknologiko berritzaileak arte esparruan sartzen ziren bitartean, Donostiako bideo festibala ospatu zen 1982an, 1984an Gasteizen eta 1986-89 bitartean Tolosan. Hamarkada honetan arte ederretako fakultatetik ikus-entzunezkoetan espezializatua zen lehen promozioa atera zen (1982-1983), ikus-entzunezkoen erabilera menperatzen zuten lehenengo lizentziatuak alegia. Pixkanaka bideoa eta ikus-entzunezko gailu teknologikoak beste diziplinetan ezartzen hasi ziren. "Anekdota bezala, bitxia da ikustea zein kontraesankorra izan zen eskultura irudi teknologikora hurbiltzeko forma, hau da, ikustea hurbilketa hori telebista-aparatuaren dematerializaziotik etorri zela, hots, aparatu horrek objektu paralelepipedo bat izateari utzi eta bideo-proiektorea izatera pasatu zenean etorri zela" 179. Ziberkultura, informatika, interfaze, ordenagailu eta herraminta teknologiko berriekin bat, artearen aro elektronikoaren 215 9.Soinu artearen garapena. Kutxa barruko presentziak eta absentziak hastapenenetan artistak gehien bat bi ildo ezberdinetan bereizten ziren. Alde batetik, tradizioa eta objetu errealak objektu birtualekin nahasten zituztenak, argazkiz, eskanerrez eta interfazeez baliatzen zirenak. Hauek arte hibrido bat egiten zuten plastikotasuna eta birtualitatearen artekoa. Eta beste alde batetik ordenagailu-lanean zebiltzatenak bereizten dira, ordenagailuarekin sortzen zituzten lanak, artista digitalak deiturikoak bere garaian. Ordenagailuarekin egin zitezkeen forma abstraktuetaz eta aukera amaigabe berrietaz baliatzen ziren artista digitalak. Denbora aurrera joan ahala bideo formatuan eginiko lanek ohiko euskal artearen edukietatik alde nabaria zeukaten, abstrakzio eta kontzeptualizazio berriak zekartzaten. Nazioarte-mailan Pipilotti Rist, Bill Viola, Saddie Benning, Cheryl Donegan adibidez izan ziren erreferente. Euskal Herrian ikus-entzunezko tresnak guztiz barneraturik zeuden fakultatean, teknologia berriak eta internet hedatzen hasiak ziren eta interfaz informatikoko garaiaren hastapenak ematen ari ziren. 90ko hamarkadan hainbat artistek ikus-entzunezko teknikak menperatu ala ez, bideoa erabiltzen zuten euren ikerketa eta praktiketan edota erregistro moduan (Adib. Jon Mikel Euba, Sergio Prego, Itziar Okariz, Javier Pérez, eta abar). Nahiz eta ikus-entzun hitzaren batuketan hitzaren erdiak "entzun"ezkoei erreferentzia egiten dion soinuari garrantzia kendu izan dio beti "ikusizkoak", beste erdia alegia. EHUko ikus-entzunezko komunikazio zientzien fakultatean, garaian, "entzunezkoak" irratiari erreferentzia egiten zion soilik eta beste hainbestetan ikusizkoen lagungarritzat hartzen zen. Soinu artean deigarria izan zen, gaur egunetik ikusia, Kepa Landaren lana, 1995ean Idea de Universidad obra. Alvin Lucier-en "Im sitting in a room, for voice and electromagnetic tape" (1970) irizpideei jarraituz. Lucierren obran teknologia 216 AKUSMATIKA ETA KUTXABELZTEA Arrotzatze prozesuak arte garaikidean dela medio soinua eraldatu egiten zen soinuaren materialtasun teknologikoa erakustaraziz. Gaudeamus Igitur abestiaren grabaketan zetzan, abestiaren errepikapen bakoitzean abestia bozgorailuak zeuzkaten areto ezberdinetan grabatzen zen eta horrela zikloka errepikatzen zen, azkenean abestiarekin konporatutako soinu-frekuentzia ahul bat entzuten zen. Paralelepipedoa den kutxaren figura betidanik iradokizunerako botere handia izan du, gorputz-neurrien pertzepzioen abstrakziorako edo erresonantzia kutxa baten tankerara jokatzeko. Alvin Lucier, Kepa Landa, Virginia Wolf (Un cuarto propio) edota gerora Remedios Zafra-ren (Un cuarto propio conectado) ideaz gain hainbat artistek erabili izan dute. 1995 eta 1997 bitartean arte elektronikoarekin loturiko jarduera batzuk gauzatu ziren Bilbon, "Ciberria: Symposium de Arte y cultura electrónica" deitutako ekimenaren barne. Iñaki Pérez-ek eta María Pallier-ek (ziberkulturan adituak) parte hartu zuten, eta Peter Weibel eta Stelarc artistak ere han izan ziren. Ez zuten arrakasta handirik izan jardunaldi hauek, arte zibernetikoa ez bait zen oso arrakastatsua garai hartan. Stelarc bere eskuhartzean gorputza eta teknologiaren arteko elkarrekintzaz mintzo zen, gorputzak dituen mugak teknologiarekin gaindituak izan daitezkeelako konbentzimenduarekin. Hirugarren beso baten ideiaz, gorpuak eduki lituzkeen eranskin elektronikoen eraikuntzaz eta erabileraz hausnartu zuen Stelarc-ek Bilbon. Modu honetan, gorputzak dauzkan mugen eremua kolokan jartzen. 218 AKUSMATIKA ETA KUTXABELZTEA Arrotzatze prozesuak arte garaikidean Robert Adrian-en Green Light eta Christina Kubisch-en The Bird Tree Koldo Mitxelena Kulturunean (1999). Artelekun ospatu zen Artea eta elektrizitatea erakusketa, (2000) Fausto Grossi-k soinua ikustarazteko eta entzuteko lan elektroniko/zinetikoak eraman zituen. Arte elektronikoaren bidez soinuak mugak ireki zituen, soinu elektronikoak gailendu egin ziren eta soinuaren tratamendua aldatuz joan zen software berriek lagunduta. Denbora aurrera joan ahala artearen baitan diziplina anitz biltzen ziren: ikusizkoak, sonoroak, elkarreragileak, ukitzekoak, inmertsiboak... hainbat teknika eta modu bereganatzen zituen arteak, horregatik arte multimedia edo arte hipermedia kontzeptuak erabiltzen hasi ziren diziplinak laburbiltzeko eta arteari erreferentzia orokorra egiteko. Testuinguru honetan, Euskal Herriko ziberkulturaren sorreran hitzaldi eta mintegi ezberdin egin ziren Artelekun. Teknologiari, garai elektronikoari eta new media delakoari buruz mintzo ziren mintegiak eta tailerrak. Derrick de Kerckhove soziologo ospetsuak parte hartu zuen hizlari gonbidatu moduan. Artelekuk baita ere sormen tailerrak sortu zituen: "Cell 220 AKUSMATIKA ETA KUTXABELZTEA Arrotzatze prozesuak arte garaikidean 180 Ibid. EHUko arte ederretako ikerketa-talde batek "Inmersión en un ecosistema tecnológico" proiektua burutu zuten (2000) Bilboarten eta San Nikolas Kultura Aretoan, eta inmertsio-espazioak ziren ikerketaren ardatz nagusiena. Ikerketa taldea arte ederretako irakasleez osoturik zegoen. Arte elektronikoak interfaze informatikoekin aurrera egin du Euskal Herri mailan, batez ere EHUn ezagutza teknologiko berriak finkatu eta garatu zirenetik aurrera, eta arte elektronikoak leku bat dauka gaur egungo artean. Zintzotasunez aitortu beharra dago murritzenak direla artearen barne izaera elektronikoa dituztenak. "(...) autoreak eta proiektuak ugaldu badira ere, kontua da ez dela eratu behar bezain trinko eta egonkorra den sarerik artearen eta teknologia digital berrien arteko gurutzaketa horretan. Instituzioen aldetik ere apustua ez da behar bezain sendoa izan, eta horrek nahiko atzean utzi du Euskal Herria, beste leku batzuetan garatutakoarekin alderatuta(...)" 180; Niño de Elche eta Maialen Lujanbio Ertz#17n eta festibaleko beste argazki bat. Euskal Herria mailan nabaria izan da Xabier Erkiziaren lana Ertz festibala eta AudioLab -en181 eginkizunekin. Soinu ikerketan oinarritutako sortzaileen taldeak dira hauek biak. Eu- 221 9.Soinu artearen garapena. Kutxa barruko presentziak eta absentziak 181 https://audio-lab.org/ 182 www.soinumapa.net ren helburu nagusienetarikoa egungo gizartean soinuaren kultura sustatzea da eta horretarako plataforma irekiaren eredua jarraitzen dute. AudioLab osotzen duten kideek soinu ikerketan aritu dira hainbat proiektuetan: ERTZ Bertze musiken jaialdia, Arteleku arte garaikideko soinu laborategia, argitalpen ezberdinak (Noise and Capitalism), erakusketen antolaketa (Tabakalera soinutan, Entzungor, Zooo....), ikerketa lan ezberdinak... Euren web orrialdean zehazten dituzte AudioLab-en helburuak eta jarduerak, eta honakoak izango lirateke. Alde batetik, soinuaren memoria gordetzea, eta horretarako entzumenez jasotzen den kultur ondare inmaterialaren balioa azpimarratzean oinarritzen dute euren lana. Beste alde batetik, ekitaldi, jaialdi, erakusketa, eta instalazioen sorkuntza diseinatzea eta jardunaldi, hitzaldi, tailer eta bestelako ikerketa egitasmoen antolakuntza burutzea. Horretaz gain, ingurune- soinuaren eta landa-grabaketen kontestualizazioan lan egiten dute, ikuspegi artistiko, bioakustiko eto antropologikotik. Eta hezkuntzaren alorrean ere murgiltzen dira, entzumenari eta soinuari buruzko eduki pedagogikoen sorkuntza, diseinua eta argitalpena gauzatzen dituzte. Beste xede nagusi bat entzuteko-audio erabileretarako web eta telefoniako aplikazioak diseinatzean eta programatzean datza, eta kulturgintzarako aholkularitza eskeintzean. Batez ere nabariak dira egin dituzten hiru proiektu: -Soinu mapa182 , Paisaiarik Gabe eta Hots! Irratia. Soinu Mapa-n Euskal Herriko sonuen mapa zabal eta ireki bat osatu nahi da, inguruko hotsen grabazioei esker osotu egiten da landa-grabaketen bitartez. "hasieratik online sortu, oraindik online dagoen, etengabe online sortzen den eta online bizi eta haunditzen den soinuen artxibo ireki bat da Soinumapa" 183. -Paisaiarik gabe Paisarik Gabe184 deituriko proiektua Entzumenaren behatokia185 -ren barneko hastapena da, bertan soinuaren adierazpen anitz erabiliz ingurunearekiko harremana eta arreta aztertu nahi da. Entzumenaren behatokia DONOSTIA 2016 eta Tabakalerari esker gauzatu zen, bere xedea soinu paisaiari buruz eztabaidatzea zen eta horretarako espazio egonkor bat sortzea, elkarrizketak egitea, hitzaldiak prestatzea, zikloak sortzea eta ekitaldi publiko ezberdinak gauzatzea premiazkoa izan zen. -Hots! Irratia Hots! Irratia186 online irratia da, eta monografiak eskaintzen ditu honek. Irrati honen helburu nagusiena soinu paisai ez- 223 9.Soinu artearen garapena. Kutxa barruko presentziak eta absentziak 186 http://www.hots-radio.info/ berdinak zabaltzea eta igortzea da eta irratia tresna esperimentaltzat erabiltzea ere bai. Podcast-en bidez argitaratzen dira soinu paisaiak eta artesonoro.org sareko podcast bilduman partzen hartzen du Hots!-ek. 2013an Aldiriak deituriko eskuhartzeak egin ziren, eta "1813. Donostiaren setioa, sutea eta berreraikitzea. Bake ituna" izenpean gauzatu ziren eskuhartzeak proiektuaren lehen atala izan ziren. Bertan Xabier Erkiziak eta Maialen Lujanbiok Hegi, Egia, Egiak proposamena burutu zuten, 1813ko testuinguruan oinarriturik musikaz, soinuez, hitzez eta bertsoez baliaturik, errealitateak eduki dezakeen ikuspegi anitzak azaleratzean jardun zuten. Emanaldiak hiru leku ezberdinetan (San Telmo museoa, Udal liburutegiko sotoan eta Bretxa merkatal gunean) gauzatu ziren aldi-berean, hiru egi ezberdin isladatzeko nahiean. 224 AKUSMATIKA ETA KUTXABELZTEA Arrotzatze prozesuak arte garaikidean 187 Hurtado, Enrique. (2015). La txalaparta digital: Un análisis de la txalaparta a través del desarrollo del software. Doktorego Tesia. Leioa: Euskal Herriko Unibertsitatea EHU/UPV. https://addi.ehu.es/handle/10810/17307 Bulegoa z/g-k Denboraren polifonia/ Hormaren kontrako ekoizpenak garatu zuen, esku-hartze hau itxurazko jardin filosofiko bat osatzean zetzan eta horretarako gau batez eta egun batez denboraren jarioaz eztabaidatu zuten Hondarribiko Guadalupeko Gotorlekuan. Azkenik, Oier Etxeberriak Pure Data (Hamar) proiektua aurkeztu zuen Donostiako Artzain ona parrokiako sotoan. Bertan Etxebarriak Ilustrazio garaiko pentsamenduak Gipuzkoan eta Euskal Herrian izan zituen erresistentziak plazaratu zituen. Etxeberriak batez ere errealitatea antolatzeko zeuden aldeak ikertu zituen eta sistema metriko hamartarraren txertaketak izan zuen eragina agerrarazi zuen. Esan bezala Etxebarriak Pure Data erabili zuen bere lana burutzeko, soinuarekin lan egiten duten artisten artean oso software erabilia da. Soinu-software-en artean beste bat SuperCollider izango litzateke, korapilatsuagoa eta konplexuagoa. Enrique Hurtado-k programa honekin burutu zuen bere ikerketa-lanaren lan-lerroa, txalaparta digitalaren sorkuntza187 alegia. Behin-behineko izaera izan dituzten hamaika egitasmo burutu dira azken urteotan. Alde batetik, Audiolab elkarteak Hirugarren Belarria deituriko proiektua gauzatu zuen 2011tik 225 9.Soinu artearen garapena. Kutxa barruko presentziak eta absentziak 188 https://hirugarrenbelarria.audio-lab.org/nor-gara/ 2013ra, Oier Etxeberriak eta Xabier Erkiziak zuzendu zuten ikerketarako sortua izan zen egitasmo hau, eta EREMUAK programaren eta Arteleku zentruaren laguntza jasotzen zuten. Urtean behin hitzaldiak eta ekimenak antolatzen zituzten soinu artearen esparruan eginiko ikerketetaz hausnartzeko, eztabaidatzeko, etabar. "Iru belarri-mota bereizi oi ditugu: 1) ageri dan aragizko belarri au; 2) irudimenaren belarria, ta 3) adimenarena edo zentzu ispiritualena esaten zaiona. (…) Lenengoarekin musika zoragarria entzuten da. (…) Bigarren belarria, irudimenarena, lanean jartzen da bere oroimena edo gogoramena piztuz. Zango-ariña da, ta guztiz ibiltari. (…) Geldiro-geldiro, motelduz motelduz joaten da, adimena bakarrik geltizen dala, entzundako arri-bizi edo oiartzun edo erantzun erdi-ixil batekin- Ola dijoa ixilduz, osotara itzali dedin arte, soñu, sorgin-soñu ta nolanaiko ots bixiko edo diferenteak. Hirugarren belarria antxen asten da." – Orixe. Jainkoaren bila188 . Beste alde batetik, AusArt-ek, arte garaikideko ikerkuntza aldizkariak, Soinuari eskeini zion 2015an argitaratutako 3. alea: Entzutea eta zarataren artean. Bertan soinu-praktikan dabiltzaten hainbat artistek eta egileek parte hartu zuten: Mikel Arce, Moisés Mañas, Marina Pastor, Enrique Hurtado, Sara Díez, etabar... 227 9.Soinu artearen garapena. Kutxa barruko presentziak eta absentziak Patxi Araujoren "Angels tributo a Giordano" lana. 228 AKUSMATIKA ETA KUTXABELZTEA Arrotzatze prozesuak arte garaikidean Euskal Herrian azken urteetan hainbat soinu-eskuhartze eman dira, makina bat erakusketa eta ekimen gauzatu dira soinua ardatz izanik. Gaur egunean soinu artea izaera suspertzen dituzten ekimen adierazgarrienak honakoak dira: Le Larraskito Kluba (2008 - gaur egun), MEM Bilbo (Música ex machina festibala, 2002 - gaur egun), "La escucha errante" (KLEM Laborategiko ikerketa taldeak antolatua EHU-rekin batera) eta Alhondegiko "Soinu-ikerkuntza eta sorkuntzari buruzko topaketak" (hiruhileko saio trinkoak dira non inprobisazio libreaz ariketak egiten diren eta entzuteaz hausnartzen den). 234 AKUSMATIKA ETA KUTXABELZTEA Arrotzatze prozesuak arte garaikidean sinbolikotik baita ere. Bideoan kamararen aurrean kokatzen den emakume bat ikusten dugu, sukaldean erabiltzen diren herremintak erakusten dizkigu. Tresna bakoitza hartzerakoan izendatu egiten du eta bere erabileraren ekintza modu ironikoan, amorruaz, antzezten du. Keinuaren bidezko semiotika eraikitzen doa, ohiko ekintzak ber-esanahitu egiten ditu, keinu bakoitzarekin emakumearen zapalkuntza adierazten du. Emakumeak sukaldearen barne pairatzen duen biolentzia isilarazia erakusten du Rosler-ek, non agresibitatea, amorrua, dependentzia eta menpekotasunetik irtetzeko erabilera (ez)berdinak plazaratzen dituen, non ohiko ekintzei ez-ohiko zentzu/ erabilerak ematea iradokitzen duen. 235 10.Lan propioak 189 https://www.seditionart.com/futurefest/collection/future-work 190 https://www.nesta.org.uk/news/futurefest-art-prize-finalists-announced/ Hau guztia lizentzia erraldoitzat harturik, nire ikuspuntuz gaur eguneko sukaldeko semiotika zein den eta nolakoa den azaltzea bururatu zitzaidan. Gaur eguneko gailuak sukaldekoak izateaz gain elektronikoak bait dira, eta lan prekarioak, ez-ordainduak, prekarizatuak, emakumearen papera zapaldua den beste esparru zibernetiko bat bait dago, inguru birtuala hain zuzen. Emakume bat eguneroko sukalde birtualean barne dago, eta sukaldeko herramintak hiztegi informatikoaz izendatzen ditu, euren erabilera performatibizatzen du, inguru birtualean ere erabilerek zentzuak aldrebeztu egiten bait dituztelako. Etxeko-ingurua, inguru teknologikoa, inguru soziala bat egiten dute gaur egun, espazio intimora heldu dira teknologiaren botere arakatzaileak, eta garapen tekno-zientifikoak lan berriak (ordainduak ala ez) sortu ditu. Bideoperformance "bertsionatu" honetan jatorrizkoaren baliabide formalak errespetatzen saiatu naiz, zuri-beltzean, sukalde zahar baten kroma bat sortuz. Londres-eko Future Fest189 jardunaldietan sailkatua izan zen, Future Art Prize190 (2016) deitutako erakusketan parte hartu zuen eta 3 lan finalistaren barne sailkatu zen. "Semioticsofthekitchen.com" (2016) lanaren fotograma bat. 237 10.Lan propioak 191 https://www.europapress.es/euskadi/noticia-aburto-inaugura-paseo-estitxu-homenaje-cantautora-vasca-estibaliz-robles-aranguiz-20181113165812. html degitik desagertu zen 2014ean, auzoko herritarren kexak eta erreklamazioak zirela medio. Sánchez Mazas kazetaria, saiakera-idazlea, nobelagilea eta Espainiar falangearen sortzailea eta kidea izan zen, gerora, bigarren gobernu frankistaren ministroa izan zen. José Antonio Primo de Riveraren kolaboratzaile sutsua izan zen eta guda zibileko fusilamendu batetik ihes egitea lortu zuen. Lau Haizetara Gogoan deituriko frankismoaren biktimen elkarteak hainbat helegite jarri zituen kale hau ezabatzeko asmoarekin 52/2007 memoria historikoaren legeak dioenaren arabera. Azkenik, epaiak Bilboko kale-izendegietatik ezabatzea erabaki zuen eta hala gertatu zen 2014ko urriaren 21ean. Lan hau gauzatu zenean kaleak izen barik jarraitzen zuen eta horrela mantendu zen 2018ko azaroaren 13rarte. Rafael Sánchez Mazas kale ohia Estitxu kalea izatera pasa zen, Estitxu (Estíbaliz Robles-Aránguiz) euskal kantautore famatua izan zen, eta modu honetan bere heriotzaren 25. urteurrenaren homenaldia egin zion Bilboko udaletxeak191 . Estitxu euskal kanta eta euskal kultura bultzatu zuen artista ospetsua izan zen, hala ere kale izenaren aldaketaren mamia frankiasmoaren zapalkuntzan zetzan: kantautore honek frankismoaren egitasmo zapaltzaileak jasan eta gainditu zituen. Zabalkuntza Kultur Taldea deituriko elkarteak egin zuen izen berriaren proposamena, euskal kulturan izan zuen garrantzia eta euskal sormenaren esparruan izandako eraginarengatik. Esan bezala, lan hau gauzatu zenean kaleak izen barik jarraitzen zuen, izendegitik desagertuta zegoen eta horrek galdera batzuk sorrarazi zituen. Nola kale bat "izateri" uzten dion izenik ez eukitzeagatik, zer ezberdintzen du izen bariko kale bat beste edozein kaleetaz. Zer eragina du hau espazio publikoan. Deitu ezin dena, existitzeari uko egiten ahal dio? Kaleak berdin dirau, existitu egiten da, kale bat da, izen bari- 238 AKUSMATIKA ETA KUTXABELZTEA Arrotzatze prozesuak arte garaikidean ko kale bat, iragana eta orainaldi bat egiten duen kale nagusi bat da. Guda zibilak makina bat erbestealdi eragin zituen, eta herri galdua zein herri ameztuarekiko nostalgiaren sinbolo bihurtu zen "Suspiros de España" deituriko pasodoblea. Abesti honek tristura iradokitzen zuen, musikaren erritmoa eta oinarria geldoa zen, sortu zenean letra barik sortu zen eta 1938an Benito Perojok zuzendutako Suspiros de España pelikulan Estrellita Castrok abestia letrarekin kantatu zuen. Eta hau guztiagatik abesti hau eskuhartzean erbailtzea erabaki genuen. Eskuhartzeari dagokionez, euskal presoen gerturaketa eskatzen duen manifestazioaren egunean egin genuen aipaturiko izen bariko kalean. Egun hau erabakitzearen arrazoia simbolismo bikoitza sortzearen nahia zen, kaleak gordetzen dituen iraganeko soinu mutuak, orainaldian mutu egin nahi diren soinuekin bat erregistratu nahi genituen. Beraz, eskuhartzea irauten zuen denboran espazioa ber-esanahitu egiten zen, espazioa beste era baten pertzibitua izateko asmoarekin eraikia bait zegoen ekintza hau. Erbesteratzearen abestia pasealekuan hedatu egiten zen heinean hala egiten zuten nostalgia eta trisituraren sentsazioek, izenik ezta lekurik ez duten sentimenek ez-kale horretan zabaltzen ari ziren bitartean. Soinu-instalazioa honakoaz baliatzen zen: -Bi bozgoragailu autoamplifikatuak -3 buru binaural -bi grabagailu Zoom H1 -Bilboko kale-txartela (izen barik) 239 10.Lan propioak Bozgorailuak pasealekuan kolokatu genituen, aldamenean kalearen txartelak izen barik eta zuhaitzen artean eta adarretan buru binauralak. Mugikorren bitartez abestia erreproduzitzen zen eta inguru soinua zein abestia zein manifestazioaren soinua grabagailuekin erregistratzen ziren. ERREGISTROAREN DESKRIBAPENA Bi ordu t'erdi iraun zuen soinu instalazio honetan garrantzitsuena audioari dagokionez soinuaren erregistro polisemikoa zen. Hau da, soinua material inmaterial moduan erabiltzearen ekintza bera eta iraganeko eta orainaldiko soinuen erregistroa egitea. Horregatik soinu "inguratzaile"aren sentsazioari erreparatzeko grina genuen eta soinu guztiak modu binauralean grabatzea aproposena iruditu zitzaigun. Soinuaren espazializazio zentzazioak erregistroan erabateko garrantzia du, erregistroaren soinuak eta bideoak pasealekura bertaratzen bait gaitu. 240 AKUSMATIKA ETA KUTXABELZTEA Arrotzatze prozesuak arte garaikidean OKTOFONOA Soinuaren espazializazioaren ildotik jarraituz, soinua espazialki erregistratzeko ariketak bideratu nituen. Horietako bat, Mikel Arce-k gomendatuta eta aholkatuta buru binaural laukoitz bat sortzea izan zen. Hau da, 8 belarri, 8 mikro, lau buruen zentzaioa eta 360 graduetan grabatzeko zentzaio espaziala sortzeko gailuak erabili nituen. Kutxa oktogonal baten ideia hartuz, egurrez osatutako kutxa baten alde bakoitzean zulo bat egin eta belarri bat jarri nuen. Ondoren, lau kanal binauralen zirkuitua behin osoturik, barnekaldea kotoiaz estali nuen eta kutxari tripode moduko bat atxikitu nion behekaldean. 242 AKUSMATIKA ETA KUTXABELZTEA Arrotzatze prozesuak arte garaikidean KANPO MEMORIAK Memoria eta soinua buruan edukita, elkarrizketa bat irakurri nuen aldizkari baten, bertan neurobiologiako talde ikertzaile batek zioen gizabanako batek bildu dezakeen memoria 21 Tb-ekoa dela datu infor- matikoekin alderatuz alegia. Horregatik TB 1eko 21 diska gogorretaz osoturiko soinu pieza sortu nuen. Denak makineriaren bitartez pizten dira, plastikozko tira batzuen bitartez lotu nituen, diska bat behin martxan jartzen denean besteei tiratu egiten die hauek martxan jarriz. Makineria bat bailitz. Memoria bakoitzak soinu ezberdina egiten du indarra, tamaina eta zahartasunaren arabera. Memoriak gero eta txikiagoak dira, geroz eta finagoak, geroz eta isilagoak. Memorien formatua aldatuz doa, memoria osotzen duten esperientzia eta bizipenek ere aldatzen duten haina. Puntu dibergenteak eta ukroniak azalaratzeko prozesu horretan ikerketa kokaturik soinuaren bidez "forma ematea" erabaki nuen. "Kanpo Memoriak" egin ostean soinua arakatzen jarraitu nahi nuela erabaki nuen. Historia eta historiografiaren arteko ez- berdintasuna gailentzeko, historiaren transmisio oralean galdutako zaratak, soinuak, isiltasun tarteak isladatzeari ekin nion. Soinuek forma eta edukiak aldatzen dituzte, soinuek (intentzionalitatezko soinuek eta intentzionalitate bariko soinuek) materialtasun ezean mugitzen dira, behin entzunda, behin esanda, behin igorrita, bakantasun hori errepikatu ezinean, soinu bakoitzak, isiltasun bakoitzak istorio bat du eta momentuan berea egiten du. 244 AKUSMATIKA ETA KUTXABELZTEA Arrotzatze prozesuak arte garaikidean SOINU KARTOGRAFIAK Soinu paisaia bezala, kartografiak testuinguru jakin baten zentzua duen seinale-sistema bat da. Eta seinale-sistema horren bitartez dekodifikatu egiten dira seinalean eta berrinterpretatu egiten dira aldi berean, mapa baten bidez ematen da interpretazio hori. Eta maparen interpretaziorako dekodifikazioa lengoai jakin baten bilakatzen da. Kartografia bakoitzak balio estetiko zein sinboliko bat dauka eta dekodifikazioaren prozesuak balio estetikoa eta sinbolikoa itxuraldatzen dituzte. Kartografia bakoitza parametro batzuen arabera oinarritzen da, dekodifikaziorako lengoai jakin bat ezarri behar da alegia, horregatik kartografia bakoitzarekin apropiazio lan bat egiten dugu, errepresentazio baten beste errepresentazio intimoagoa zein pertsonalagoa. Metafora bat da kartografia bat, gauza bat beste batean bilakatzen da esentzian gauza berdina diren arren. Grekeraz metafora hitzak "garraioa" esan nahi du, beraz datu batzuk garraiatzen ditugu beste batzuetan eraldatzeko, datuak forma batetik beste forma batera garraiatzen dira. Kasu honetan irudi bat irudi akustiko baten bilakatzen da eta kartografia bakoitzari izen bat ematen zaio. Akusmatikak duen gaitasun iradokitzaileari erreparatuz, errezelaren kontzeptu materialaz eta inmaterialaz hausnartzen nire ohiko bizitzan, egunerokotasunean, estalirik, ezkuturik, topatzen nituen elementuei argazkiak ateratzeari ekin nion. Argazkia behin aterata inguruko soinua grabatzen nuen mugikorrarekin baita eta ondoren, processing softwarearekin parametro batzuk ezarrita irudiak dekodifikatzen nituen. Irudia zein soinua programa informatikoan sartzerakoan irudiaren itzalak, koloreak eta zonalde ilunak kartografiatzerakoan soinu batzuk amplifikatzen dira eta beste batzuk isilaratzen dira. 247 10.Lan propioak GENERATIBOAK Diseinu generatiboa diseinu mota berri bat da, paradigma berri bat, non ingenieritza, arktitektura, produktu-diseinua eta arte ederrak bat egiten duten. Ordenagailuaz eginiko diseinuak dira, erabilitako softwarearen arabera baldintza batzuk idatzi egiten dira eta era automatikoan formak sortzen dira, baldintzak aldatu ahala formak ere aldatuz joango dira. Diseinu mota honen erabilerak badauka aldaketa nabarmen bat, ez datza azken emaitzan oinarrituriko diseinuan, eraketa prozesuan du oinarria, eraketa gailendu egiten da, non emaitza bera prozesua ikustaraztean datza. Diseinu generatiboaz egindako forma geometrikoak, amaigabeak, aldagarriak eta infinituak dira zentzu guztietan. Erabiltzaileak erabakitzen du noiz arte, hau da, non bukatzen den eraketa prozesua. Badaude hainbat software diseinu generatiboan murgiltzeko. Erabiltzen diren baldintza (edota variable-ak) definizio geometrikoak daramate euren baitan eta inplizituki daramaten forma geometrikoetatik forma infinituetara ailege daitezke. Erabiltzen diren programa ezagunenak Processing, VVVV eta AutoCad 3d dira. Processing softwarea erabili dut pieza batzuk bideoan sortzeko. Diseinu generatiboaren bitartez, zarataren izaeratik abiatuz, soinu-uhin aleatorioak konposatu ditut kodearen bitartez. Ez daramate soinurik eta paretetan proiektatzeko eginak dira (edo monitore handietan). 250 AKUSMATIKA ETA KUTXABELZTEA Arrotzatze prozesuak arte garaikidean 20 hertz Eremu entzungarriaren barne ezinezkoa da soinu guztiei erreparatzea, erdigunean kokatzen dira soinu batzuk, entzumena "bideratua eta hezitua" daukagu, beraz 20 hertz lanak proposatzen duena da periferian dauden soinuei erreparatzea. Denboran zehar soinu ezberdinak grabatu ditut, egoera ezberdinetan, eskolan, mendian, erriberan, kalean, fabriketan, etabar. Eta aldi berean soinuak erregistratutako lekuak bideokamararen bitartez grabatu ditut. Grabaturiko soinuak frekuentzia eremu oso baxuetan (20 hertz eta 300 hertz bitartean) editatu ostean soinu-talka eta soinuaren adierazpen bisuala adierazteko nahiean transduktore batzuen bitartez eginiko piezak eratu ditut. Bastidore txikietan soinu-konposizio bat eratu dut non denak batera frekuentzia ezberdinetan eta aldi ezberdinetan igortzen duten eta bakoitzak talka modu ezberdinean egite duen. Bastidore handi bi egin ditut polipropilenoa erabiliz (1) eta paper begetala erabiliz beste bietan (2) . Atzekaldean 4 transduktore kokatu ditut eta batez ere industria zon- aldeetan grabaturiko soinuak, (lanaren soinua, soinu metalikoak, jendearen soinua) grabatu ditut bai soinu aldetik bai bideo aldetik. Soinua frekuentzia baxuan editatu dut eta bideoa eta soinua "luzatu" ditut. Metalak duen izaerak bideratua, Euskal Herriak duen industrializazio prozesu bizi, geldiezin eta etengabea irudikatzen saiatu naiz. Gizartearen aldakortasuna, denboraren galera, memoria zahar eta berriak eraldatzen duen prozesu industriala abiapuntutzat hartuz. 251 10.Lan propioak Ondoren metala eta burnia industriaren sinbolotzat harturik 3. Pieza sortu nuen. Burniarekin lan egiteak bideratua, soinuari forma "industriala" eta "mekanikoa" duen es- kultura bat sortu nuen. Horretarako industrialdean grabaturiko soinuak kokatu ditut. Bi semiesferen barne soinuaren espazializazioa antzemateko. 252 AKUSMATIKA ETA KUTXABELZTEA Arrotzatze prozesuak arte garaikidean 192 GRM o Groupe de Recherches Musicales Pierre Schaeffer-ek sortu zuen 1958ab. Bertan gauzatu ziren musika konkretuaren lehen esperimentazioak. GRM-aren web orrialdea. https://inagrm.com/fr AKUSMOGRAFIAK Akusmatikaren ikerketan barrena Acousmographe deituriko software batekin egin nuen topo. Groupe de Recherches Musicales 192 (GRM) deitutako ikerketa talde batek sortutako software bat da. Musika elektroakustikoaren errepresentaziorako eta analisirako sortu zen, baina denborarekin hainbat erabiliera eman zaizkio. 90eko hamarkadako garapen teknologiko bortitzak ordenagailu hobeak eta arinagoak ekarri zituen, merkeagoak eta txikiagoak. GRM ikerketa taldea musika elektroakustikoa ikertzen zebilen eta teknologiaren aurrerapausu geldiezinak hauteman zituen. Hamarkada horretan GRM-k Grm Tools eta Midi Former deituriko proiektuak garatzen hasi zituen, ordenagailuek musika-eraketan eta konposaketan euki zezaketen ahalmena ikertuz. Era berean, "Computer music" izeneko fenomenoaz haratago, Acousmographe deituriko proiektuan murgiltzen hasiak ziren GRM-ko kideak, programa honekin musika elektronikoaren beste alderdi batzuk jorratzen hasi ziren. Acousmographe softwarea 1991ean sortzen hasi zen GRMko ikerlarien bultzadaren ondorio gisa, soinuaren errepresentazioak hobetzeko eta "berregiteko" asmo sutsuarekin. Programa honen zeregin nagusienak musika elektroakustikoa edota ez-ohiko musika idaztea, errepresentatzea eta analizatzea ziren, nota musikalen errepresentazio tradizionaletatik at zegoen musika/soinua errepresentatzean zetzan. Horregatik solfeoan edo partitura musikalak interpretatzean adituak ez ziren sortzaileek ere parte hartu zezaketen programa honetan, hala nola: musikologoak, irakasleak, diseinatzaileak, musikan adituak ez ziren artistak, etabar. Yann Geslin-ek eta Adrien Lefevre-k, GRM-ko kideak, datuen egitura eta antolaketari buruz ekarpen batzuk azaltzen eta 255 10.Lan propioak 196 Geslin, Yann eta Lefevre, Adrien. (2004). Sound and musical representation. Acousmographe software. Groupe de Recherches Musicales. Miami: Proceedings of International Computer Music Conference. Acousmographe 1 (1989-1998) Urteak pasa ahala, 1989ean, GRMaren zuzendiariak, François Bayle-k, Olivier Koechlin-eri eskatu zion soinu-seinaleen irudikapen grafikorako software bat eratzea. Koechlin GRM-an errsidentzia labur bat egiten zebilen eta zuzendariaren eskakizuna onartu zuen. Acousmographe-aren lehen bertsio bat egin zuen. Lehen bertsio honetan, Geslin-ek eta Lefevre -ek196 diotenez Koechlin-ek eratutako erabilpen grafikoak zuri beltzean eginiko figura bektorialak FFT irudikapenean txertatu ahal ziren, hau da, bi alderi hauek jorratu zitezkeen soinu-irudikapenean: bektoriala eta espekrto-morfologikoa. Gehienez 5 eta 10 minutu arteko soinu artxiboak onartzen zituen. Acousmographe-aren lehenengo bertsioaren (Acousmographe 1 ere deitua) ahalmena begisbistakoa zen, jatorrizko prototipo honek akats dexente eduki arren musikologoen eta soinuan adituen laudorioak jaso zituen eta hurrengo bertsioen oinarriak ezarri zituen. Hasieran bakarrik Mac inguruetarako sortua izan zen, Appleen marrazkigintzarako tresnak erabilgarriak zirelako eta erraz esportatu zitezkeelako. Lehenengo bertsio hau 1989tik 1998ra erabilia eta ikertua izan zen GRM-n. Software honen arrakasta zela eta, bigarren bertsio bat egitea erabaki zuen GRM-ak, eta oraingoan akatsak hobetzeko prozesuak analizatzen hasi ziren. 1998ean beste bertsio berri bat atera zuten. 256 AKUSMATIKA ETA KUTXABELZTEA Arrotzatze prozesuak arte garaikidean Acousmographe 2 Bigarren bertsio hau PC inguruetarako ere bai egokitu zuten. "Acousmographe 1.2 "(edo "Acousmographe 2") deitu zioten, hainbat hobekuntzekin prestatu zuten eta erabiltzaile mota guztietara ailegatzeko asmoarekin hedatu zuten. Hala ere, lehenengoaren sinplizitateak, nahiz eta mugak eta akatsak izan, bigarrenaren konplexutasunaren aurka jolasten zuen. Erabilera ez zen batere intuitiboa, hamaika menuz, azpimenuz, botoiz eta prozesuz osatua zegoen, eta ez zen hain arrakastatsua izan. Aitzitik, bigarren bertsio hau 1998etik 2005ra erabilia izan zen. Acousmographe 3 2003an GRM-ko ikerlariak hirugarren bertsio baten lan egiten hasi ziren Frantziako Hezkuntza Ministerioak hala eskatuta. "Acousmographe 3" 2004ean atera zuten eta hobekuntza esanguratsuak zekartzan software berriak. Alde batetik, display ezberdinak zeuden aukeran, 3 ordutako soinu-artxiboak onartzen zituen, aldi berean akusmografia ezberdinetan lan Michel Chion-en "Danse de l'ombre" abestiaren irudikapen akusmografikoa. Muriel Adamo-k egina. (2005) Arkatzaren artisau-lerro naturala imitatzearen alderdi esanguratsu bat marraztua izan dela iradokitzea da, bere alderdi gizatiarrean datza, horrela, grafiko hauek kode sinbolikoak izan baino, grafiko artistikoak izatearen ideia azpimarratzen dituzte. (itzulpen propioa). 258 AKUSMATIKA ETA KUTXABELZTEA Arrotzatze prozesuak arte garaikidean AKUSMOGRAFIAK Ikerketa lan hau gauzatzen nuen heinean software ezberdinak ezagutu ditut, batez ere Acousmographe 3 deituriko programa honek ateak zabaldu zizkidan soinu-erregistroei formalizazio ezberdin bat emateko. Inmaterialtasun horren irudi mentalei hurreratze bat egiteko aukera hain zuzen. Azken urteetan soinu ezberdinak erregistratu izan ditut, intentzionaltasun ezberdinekin edo intentzio barik. "Interesgarriak" iruditu zaikidan soinuak erregistratu ditut, bai H4 Zoom grabagailuarekin, bai mugikorrarekin, eta pilatuta ditudan soinu-erregistroak sailkatu nituen, honela soinuen irudikapen "sui generis" bat egiten hasi nintzen. 265 11.Hausnarketa 11.HAUSNARKETA Ikerketa hau abiatu zuten galderekin jarraitzen dut buruan, tesiak irauten duen espazio-denbora honetan, hau da irakurri dudana, hau da atera diodan mamia, hau da egin dudana eta hau da eman diodan forma. Bide bakarti, erakargarri eta nekeza honetan uneoro galdera berriak agertu zaizkit eta testu honekin bukatutzat ematen dut analisi hau, ez ordea arrakalak arakatzeari diodan joera. Bide honetan bereganatu ditudan ezagutzak galdera berrietara eraman naute eta ezinezkoa iruditzen zait galdera guztiei erantzuna edota analisi jakin bat ematea, eta espero dut etorkizunean ibilbide zikliko honek amaiera finkorik ez edukitzea. Hau guztia azalduta, bai esan dezakedala luze eta sakon hausnartu dugula praktika akusmatikoen inguruan, soinu artearen inguruan eta kutxa beltzen inguruan ere bai. Tesi honen baitan akusmatikaren, arrotzatzearen eta kutxa baten eraikuntzaren arteko parekotasunak aztertuak izan dira. Soinu artea duela gutxirarte ez da diziplina independientetzat hartua izan, arte intermediaren, hipermediaren, teknologikoaren, elkarreragilearen, informatikoaren baitan katalogatua izan bait da. Soinu arteak azken hamarkadetan egin du bere lekua estatu espainiarrean. Periferiako artetzat edota arte mota ezberdinen arteko artetzat hartua izan da, ez ordea, diziplina sendo, irmo eta orokortzat. Soinu artea dizilpinartekotasuneko artea izan da, diziplina eta formakuntza ezberdinetako sortzaileak gerturatu zaizkio arte mota honi, 266 AKUSMATIKA ETA KUTXABELZTEA Arrotzatze prozesuak arte garaikidean eta horregatik aulki-artean eseritako artetzat hartzen du José Iges-ek. Publiko guztiz heterogeneoa du arte honek, egile mota anitzak biltzen ditu, eta Iges-en metafora hau erabilita esan genezake soinu artea arteen arteko artea izan daitekela, soinuen artean gauzatzen den artea. Beste alde batetik, soinu artearen ezaugarri bereizgarrienak biltzen dituen beste ideia iradokitzaile bat Daniel Del Río-rena litzateke. Aditu honen aburuz, soinu artea isilik egoten jakitearen artea da. Ez du zertan esan nahi isilik egon behar denik, garrasirik handiena jaurtitzeko, lehen, isiltasunean egon behar bait gara. Entzuteko entzuten ari garelaz ohartu behar bait gara. Tesi honen lehen kapituluetan teknologiak arte-esparru guztietan izan duen eragina aztertzen dugu. Teknologiaren eragina praktika artistikoan ukaezina da, aldiz, teknologia eta artearen konbergentzia anitzetan alderdi artistikoaren kutsu gizatiarra eztabaidatua izan da. Ikerketa honen nahia ez da arte forma berrien legitimazioaz galdetzea baizik eta bere eraginak aztertzea, teknologiak sortu dituen jarrerak eta iruditeri berriak plazaratzea eta batez ere, bereganatu ditugun ezagutza berriekin egindakoa analizatzea. Hori dena ekintza batera laburbildu egin da: datuen irudikapenera. Teknologia berriek irudikapen berriak ekarri dituzte, oraingoan irudikatze prozesua ez da soilik arkatzaren lerroaz mugatzen, egun, protokolo informatiko batzuen araberakoak dira sormenaren muga garaikideak. Gure gorputzatik at dauden gehiagarri elektronikoak gureak egin ditugu, kutsu gizatiarraz hornitu ditugu. Zientzia, Teknologia eta Gizarte ikasketek galdera hauen inguruan hausnartzen eta eztabaidatzen dute, kontrako jarrerak azaleratzen dituzte eta euren xede nagusia gizartean sortzen diren erronka berriak plazaratzea da. Hiru 267 11.Hausnarketa kontzeptu hauen inguruko erronkak zenbatezinak dira eta sarritan erantzunik gabeak, baino tira-birak aztertzeko ikusmolde berritzaileak dakartzate. Hona hemen Aktore-Sare Teoriaren agerpena, teoria soziologiko finko bat izan ezean ikuspegi garatu bat da, non gizakia eta ez-gizakiaren arteko harreman horizontalak sustatzen diren, non gizarteko elkarrekintza guztiak sare konplexu baten barneko haritzat hartuak diren (rizomaren itxurakoa alegia). ASTa egundaino garatua izan da, eta gaur egungo "korrelatibismora" eta Graham Harman-en "Objektuei bideraturiko ontologiara" garamatza. Laburbilduz, gaur egun munduaren ikuspegi simetriko bat proposatzen dituzte korronte filosofiko berriak, eta munduarekiko ulermenean teknologiak duen pisua gailentzen dute. Beraz, rizoma formako ikuspegi hau hartzen dugu aintzakotzat lan honen gaiak, teoriak eta lanak argudiatzeko. Gaur egungo praktika artistikoetan errepresentaziorako erabiltzen diren gailuek irudimenean dute eragina eta alderantziz. Makinaren eta sortzailearen arteko elkar-trukearen araberako irudikapenak ematen dira, eta makina eta sortzailearen irudimenaren araberakoak dira hain zuzen. Irudimena bada ere irudikapena, makina bada ere sortzailea. Makina kutxa opaku bat da eta sortzailearen irudimena beste bat. Akusmatika praktika arrotzatzat edo "arrotzatzailetzat" hartzen dugu, ezezaguna denari erreparatuz eta hortik irudi mentalak sortuz, Edith Alonso-k azaltzen duen moduan, akusmatikaren bidez entzutea entzute adostu bat da, entzulea eta ezezagunaren arteko adostasuna alegia. Praktika honetan honakoa onartu egin behar dugu: arrotzaren baitan mugituko garela, ikusmena ezabatu behar dela eta belarriek entzute prozesu berri batera eramango gaituztela. Normalean entzute akusmatiko hau areto baten barne ematen da, 268 AKUSMATIKA ETA KUTXABELZTEA Arrotzatze prozesuak arte garaikidean 198 Itzulpen propioa. Morey-k "Conocimiento situado"ari egiten dio referentzia. eta entzutearekiko interpretazio subjetiboa gure irudimena den kutxan gauzatzen da. Ezkutuak eta ezezagunak beti zirrara sortzeko gaitasuna izan du, eta entzute arrotza zirarragaria da, are gehiago gure interpretazioa. Eztaltzen edo ezkutatzen zaigun hori da guk eztaltzen eta ezkutzatzen dugunaren zati bat. Aipatua izan den analisi estesikoaren bitartez interpretazioak plazaratzen dira, eta entzuleek izan dituzten amankomuneko bereizgarriak biltzeko ariketa zoragarria da. Hala ere, ezkutupean dagoen soinuak ezkutupean sortzen den interpretazioa eskatzen du. Nola-ri ematen diot garrantzia zeri baino. Soinu artean ematen diren praktika akusmatikoak amaigabeak dira, hala ere, estatu Espainiarrean soinu-arteak ez zuen bultzadarik ezta aintzatespenik eduki 90ko hamarkadararte eta are gutxiago Euskal Herrian. Ostera, azken urteotan biziki ugaldu dira soinuarekiko praktikak eta gaur egun hainbat ekitaldi sortu dira Euskal Herrian egindako soinu artearen inguruan. Soinu eta zarata berriak sortu egin dira, isiltasun berriak ere. Zarata zein isiltasun ezberdinekin bizi gara egun, analogikoa, binilikoa, magnetikoa, digitala... hauek guztiak inguru akustiko berrien adierazle (izan) dira. Hauek guztiak irudikapen era berriak dakartzate eta eta iruditeri berriak sortu dituzte baita ere. Hala eta guztiz ere, lanik esanguratsuena egina dago, zarata ateratzea, soinua kanpora ateratzea, hauek ezagutza berrietara eraman gaituzte eta ezagutza hauek galdera berrietara. Eta horrela, Miguel Morey-k, ezagutza eta ezagutza kokatuari198 buruz esaten duenez: ezagutzak aditz bat behar du, gerundio bat: ezagutza ekinean egiten da. Bide zikliko honi behin ateak irekita, gure aurrean daukagun soinu paisaiari erreparatuz, etorkizunak ekarriko dizkigun 269 11.Hausnarketa soinuak begitantzea iruditzen zait lanik nabariena. Gaurko soinuak iraganeko soinuekin bizi dira, kanpokoak barnekoekin eta ezkutuko soinuak agerizkoekin. Esan genezake akusmatikak fonografoaren izaera duela, antzineko, desagertutako, inkontzienteko soinuak gordetzen eta sustatzen dituela. Soinu hilak bizirik mantentzen ditu. Aditu batek zioen etorkizunari begiratzeko iraganera begiratu behar dela, hemen esan genezake, etorkizuna entzuteko iragana baita entzun behar dela. Bi noranzko alderdi hauek emateko, aurrera zein atzera begiratzekoak alegia, hona hemen, palindromo aproposa: atara zarata. Soinuak gordetzen bait du presentzia, soinuak plazaratzen bait du absentzia. "Soinua puntu bat eta bestearen artean hasi daiteke, eta hau eta beste baten artean bukatu". (Pardo, Carmen. 1999)
science
addi-6ea6636d51b3
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/33128
Does the health system respect immigrants' right to health? Analysing immigrant women's healthcare access in the Basque Country
Pérez Urdiales, Iratxe
2019-04-15
Aurrekariak Osasun zerbitzuetarako sarbidea, osasuna mantentzeko faktore erabakitzailea da eta osasun sistemek, helburu honi laguntzeko, kontuan izan beharreko alderdi garrantzitsua ere. Sarbidea ez dago bakarrik osasun zerbitzuen erabilerarekin erlazionaturik, hiru maila hartzen baititu kontuan: osasun zerbitzuak jasotzeko eskubidea, hauetarako sarbidea eta hauen egokitasuna. Errenta baxu eta ertaineko herrialdetatik datozen immigranteek, osasun zerbitzuetarako sarbiderako oztopo anitz dituzte, haien gizarte eta bizi baldintza okerragoak direla eta. Gainera, emakume immigranteek osasun langileekin kontaktu sarriagoa daukate, ugalketa kontsulta eta arazo mental gehiago pairatzen baitituzte. Horregatik, gure testuinguruan immigranteek osasun sistemarako sarbidean topatzen dituzten arazoak identifikatu nahian, tesi honek emakume immigranteen Euskadiko osasun zerbitzuetarako sarbidea aztertzeko helburua dauka. Metodologia Tesi hau, ikerketa kuantitatibo batean eta bi ikerketa kualitatibotan oinarritzen da. Lehenengo ikerketarako datu bilketa, kontsulta kopuruaren kontaketaren bitartez egin zen; bigarren eta hirugarren ikerketarako, elkarrizketen bidez egin zen. Lehenengo ikerketan, 114/2012 Dekretuaren onarpenak dohaineko klinika baten kontsulta kopuruan izan zezaken eragina ebaluatzeko, bertako erregistroko datuei erregresio analisi binomial negatiboa aplikatu zitzaion. Bigarren eta hirugarren ikerketetan, edukiaren analisi kualitatiboaren metodologia aplikatu zen. Hauen helburua, emakume immigranteen sarbiderako oztopoak ezagutzeko nahian, dohaineko kliniketan lan egiten duten osasun langileen pertzepzioa ezagutzea eta Afrika Sub-Sahararreko emakume immigranteen Euskadiko osasun sistemarekiko pertzepzioak eta esperientziak ezagutzea zen, hurrenez hurren. Emaitzak Lehenengo ikerketan, ez zen erlazio argirik aurkitu legearen aldaketa eta dohaineko klinikaren kontsulta kopuruaren artean. Bigarrenaren emaitzarik esanguratsuenek, immigranteen sarbiderako oztopoak eta bideratzaileak, lau talde hauetan sailkatutako faktoreetan oinarritzen direla diote: 1) immigranteen ezaugarri pertsonalak, haien jatorriarekin estu erlazionaturik daudenak; 2) osasun zentroetako langileen immigranteenganako jarrera; 3) osasun sistemaren ezaugarriak eta funtzionamendua eta 4) eskakizun legalak. Hirugarren ikerketaren bitartez, aurreko faktoreez gain, arrazismo estrukturalaren eraginak ere immigranteen osasun zerbitzuetarako sarbiderako oztopoa suposatzen duela aurkitu zen. Bitartean, legeei buruzko informazioa, akonpainamendua eta sostengua jasotzeak sarbiderako faktore bideratzaileak kontsideratu ziren. Hauek, profesional indibidualengandik, gizarte erakundeengandik edo sare sozial pertsonalarengandik jasotzen dituztelarik. Ondorioak Oztopoek, sarbiderako maila guztietan eragiten dutela aurkitu zen. Hau da, osasun zerbitzuak jasotzeko eskubidean, hauetarako sarbidean eta hauen egokitasunean. Maila bakoitzean, immigranteentzako sarbidea oztopatzen duten faktore estrukturalak eta bideratzaileak diren faktore indibidualak aurkitu ziren. Arrazismoa gizartean oso erroturik egoteak, kultura eta hizkuntza anitzeko pertsonei arreta emateko osasun sistemen eta profesionalen prestutasunean negatiboki eragiten du. Immigranteek eskuragarri dituzten gizarte baliabideen artean, dohaineko klinikak nabarmendu ziren, bai immigranteen osasuna hobetzen dutelako, zein osasun eskubidearen gainean egindako intzidentzia politikoagatik. Populazio zaurgarrienen osasun zerbitzuak jasotzeko eskubidea indartzeko eta diskriminazioa ekiditeko, eskubideetan oinarritutako arretaren balioa indartu beharko litzateke, osasun sistema barneratzaileagoa izan dadin. Ezaugarri sozio-demografikoak Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE), Euskadi bezala ere ezagutua, Espainiako 17 autonomia erkidegoetako bat da. Espainiako iparraldeko kostaldean kokaturik dago eta 7.242 km2-ko azalera dauka. Euskadi, 3 probintziatan dago zatiturik: Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba (2. Irudia). 2. Irudia. Europako eta Euskadiko mapa 2018ko urtarrilean, autonomia erkidegoak 2,198,657 pertsonako populazioa zeukan, zeinetatik 206,175 jatorri atzerritarrekoak ziren. Hau da, populazio osoaren %9.4a. Hauen artean, %47.39 gizonezkoak eta %52.61 emakumezkoak ziren (61). Azkenengo 20 urteetan, erroldan erregistratutako jatorri atzerritarreko populazioak gora egin du urtezurte, 2013 eta 2014 urteetan salbu, zeinetan beherakada txikia eman zuen (3. Irudia). 3. Irudia. Euskadin erregistratutako atzerritarren kopurua urteko Euskadin erregistraturik dauden immigranteen jatorrien artean, hamar jatorri prebalenteetatik zazpi Latino Amerikarrak dira. Hala ere, jatorri prebaleentenak Maroko, Colombia eta Romania dira (61). 2018an erroldan erregistratutako atzerritar gehien zeukan probintzia Bizkaia zen, 100,611 immigranteekin (61). Bilbo, Bizkaiko hiriburua da eta immigrante gehien zuen hiria, hauek 26,074 zirelarik; hau da, bere populazioren %11.5a. Hauetatik, %50 inguru emakumezkoak ziren (62). Erkidego bakoitzak berezko osasun sistema dauka eta honen kudeaketaren arduraduna da, Estatuko lege berdin eta lege autonomiko desberdinen bidez arautua. Osasun sistema nazionaleko lurralde arteko kontseiluak, autonomia erkidegoen osasun administrazioak koordinatzeko eta hauen arteko kooperazioa kudeatzeko ardura dauka (76). 4. Taula. Osasun sistema nazionalaren konpetentzien ardura Osasun sistema nazionaleko lurralde arteko kontseilua Gobernu zentrala Osasun printzipioak eta koordinazioa Kanpo-osasuna Medikamentuen kudeaketa Osasun Kudeaketarako Institutu Nazionalaren kudeaketa Autonomia erkidegoak Osasun plangintza Osasun publikoa Osasun zerbitzuen kudeaketa Udal kontseiluak Osasungarritasuna Osasun zerbitzuen kudeaketarako laguntza Euskadiko osasun sistema honakoek eratzen dute: alde batetik Osasun Departamentua, planifikazioa, kudeaketa, finantziazioa eta erregulazioa jarduten duena eta bestetik, Osakidetza, osasunerako euskal erakunde publikoa dena, eta osasun zerbitzuak eskaintzen dituena (65). Euskadiko osasun sisteman hiru mailako arreta eskaintzen dira: lehen mailako arreta (LMA), arreta espezializatua eta osasun mentalekoa. Osasun sisteman sartzeko biderik ohikoenak, ospitaletan eta irekiera zabaleko osasun zentroetan kokaturiko emergentzia unitatetatik eta lehen mailako arreta zentroetatik izaten dira. Autonomia erkidego osoan 16 ospitale, 313 lehen mailako arreta osasun zentro eta 47 osasun mentalerako zentro daude, beste espezialitateak eskaintzen dituzten zentroez gain (65). Bezeroen arretarako profesionalak, edo administratiboak ere deituak, bezeroei informazioa emateko eta osasun sistemarako sarbidea arautzen duten legeak aplikatzeko arduradunak dira, besteak beste (66). Osasun zentroetako sarreretan kokatzen dira eta orokorrean, zentrora heltzen diren pertsonek topatuko dituzten lehenengo profesionalak dira. Osasun langileen artean, erizainak eta medikuak dira betiere osasun zentroetan topatu daitezkeenak. Erizainek osasunaren promozioa, prebentzioa, mantentzea eta berreskurapenerako zainketak ematen dituzte (67). Medikuek, horrez gainetik, gaixotasunen diagnostikoak eta tratamenduak eskaintzen dituzte (68). Sexu eta ugalketa osasun arreta emaginek lehen mailako arreta osasun zentroetan eskaintzen dute. Osasun zentro espezializatuetan, emaginez gain, obstetrek eta ginekologoek eskaintzen dute. CASSIN, immigranteentzako osasun eta gizarte arreta zentroa, dohaineko klinika da, non lehen mailako osasun arreta eta gizarte-lan kontsultak eskaintzen diren. Médicos del Mundo Euskadi Gobernuz kanpoko Erakundeak (GKE) finantzatzen du. Bilboko zentrotik oso gertu dago, San Frantzisko auzoan, populazio immigrate ugari daukana eta maila sozioekonomiko baxukoa dena. 1997. urtean hasi zen pertsona guztien osasun eskubidea lortzeko helburuarekin. Gaur egun, CASSIN-en arreta jasotzeko baldintzak, osasun sisteman sartzeko eskatzen diren baldintzak ez betetzea eta 18 urtetik gorakoa izatea dira. Osasun kontsultak astean 2 egunetan eskaintzen dira, 2 ordu eta erdi egun bakoitzeko. 13 mediku, 14 erizain eta hainbat administratiboren artean kudeatzen dituzte kontsultak, guztiak boluntarioak direlarik. Osasun kontsulta orokorrak, zaurien sendaketa, haurdunaldi testak, GIB testak, errezetak, odol analisiak, sexu eta ugalketa osasun dohaineko kliniketara deribazioak eta abar egiten dira. CASSIN-en emandako errezetak edozein farmazietan ordeztu daitezke. Gainera, beste erakunde sozial batek dohaineko medikazioa ematen die hau erosteko dirurik ez daukatenei. Osasun kontsultarekin batera, kontrataturiko gizarte langile batek, beste gizarte langile boluntario batzuekin batera, gizarte arreta kontsultak eskaintzen ditu. Hauetan, legeriari buruzko informazioa eta osasun sistema publikoan sartzeko informazioa eskaintzen dute. Gainera, osasun sinteman emandako immigranteen eskubideen urraketak bildu eta Ararteko herriaren defendatzailearen aurrean aurkezten dituzte, immigranteen osasunerako eskubidearen aldeko intzidentzia politikoa eginez. Klinika hauek 70. eta 80. hamarkadetan sortu ziren, osasun sistemak ematen ez zituen zerbitzuaz eskainiz, emakumeen osasun egoera hobetzeko helburuarekin. Nahiz eta emakume talde eta auzokide erakundeen kontuz hasi, gaur egun, Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak finantzatzen ditu. Kliniken gaur egungo aktibitatea sexu eta ugalketa osasunean zentraturik dago. Gainera, beste motatako zerbitzuak ere eskaintzen dituzte: arreta psikologikoa eta psikiatrikoa, droga adikzioetarako arreta, aholkularitza legala eta tailerrak genero berdintasunean, genero indarkerian, emakumeen jabekuntzan eta gizarte integrazioan. Kontsultak jasotzeko, klinika dagoen auzoan erroldaturik dauden emakumeek lehentasuna daukaten arren, errolda edo erregistratu gabeko emakumeei ere arreta ematen diote. San Frantzisko auzotik gertu kokatuta dagoen dohaineko klinikan, 2000. urtetik 2014. urtera, 38.304 sexu eta ugalketa osasun kontsulta egin ziren. Hauetatik 5.151 emakume immigranteenak izan ziren. Ez dago beste kliniken datu eskuragarririk. Tesi hau, ikerketa kuantitatibo batean eta bi ikerketa kualitatibotan oinarritzen da. Bi metodologia hauen elkarketak, osasun langileen eta immigranteen esperientziak, eskuragarri zeuden datuen osagarri izatea bilatzen zuen. Lehenengo, emakume immigranteak Euskadiko osasun zerbitzuetarako sarbidean dauzkaten oztopo eta bideratzaileak identifikatu nahi izan ziren. Honetarako, dohaineko kliniketan lan egiten duten osasun langileen pertzepzioa aztertu zen elkarrizketen bidez. Lortutako emaitzen artean, Afrika Sub-Sahararreko emakume immigranteak osasun sistemarako sarbidean oztoporik latzenak topatzen dituztenak direla aurkitu zen. Ikerlan hau gaiarekiko lehenengo hurbilketa izan zen. Ikerketa hau burutzen zen bitartean, hirugarren ikerketarako datuak batu ziren. Lehenengo ikerketa kualitatiboaren emaitzetan oinarriturik, emakume immigrante Sub-Sahararren osasun sistemaren izandako esperientziak aztertu nahi izan ziren. Horretarako, datuak elkarrizketen bitartez bildu ziren. Lehenengo eta bigarren ikerketaren emaitzak prest zeudelarik, lehen mailako arreta dohaineko klinikan lan egiten duten osasun langileekin mintegi bat egin zen, emaitzak aurkeztu eta berrelikadura jasotzeko helburuarekin. 5. Taulak, kapitulu bakoitzaren helburua, ikerketa diseinua eta analisi mota biltzen ditu. 114/2012 Dekretuaren aplikazioak dohaineko klinika baten kontsulta zenbakian izandako eragina aztertzea Emakume immigranteek Euskadiko osasun sistema publikorako eta sexu eta ugalketa zerbitzuetarako sarbidean topatzen dituzten oztopoak eta faktore bideratzaileak ezagutzea, dohaineko kliniketan lan egiten duten osasun langileen pertzepzioa aztertuz Euskadiko osasun sistemarako sarbideari eta erabilerari buruzko emakume immigrante Sub-Sahararren pertzepzioak eta esperientziak aztertu Ikerketa diseinua eta partehartzaileak Osasun kontsulta kopurua 2007ko urtarriletik 2017ko uztailera (interbentzioa edo legearen inplementazioa 2013ko urtarrilean) n= 9272 14 elkarrizketa 8 herrialde desberdinetako emakume SubSahararrekin. 9 gaztelaniaz, 1 ingelesez eta 4 frantsesez Horregatik, ikerketa honek, Euskadiko dohaineko klinika bateko kontsulta kopurua kontuan izanez, lege baten eragina aztertu nahi zuen. Denboraldi osoak, 114/2012 Dekretuaren onarpenaren aurreko eta osteko urteak hartzen ditu. Aztertutako dohaineko klinika CASSIN edo Immigranteei osasun eta gizarte arreta eskaintzeko zentroa da (Lehen mailako arreta dohaineko klinika bezala deitua tesian zehar). CASSIN-en arreta jasotzeko baldintzak, osasun sistema publikoan arreta jasotzeko eskakizunak ez betetzea eta 18 urtetik gorakoa izatea dira. Pazienteen gehiengoa, dokumentaziorik gabeko immigranteak dira. Helburua Osasun zerbitzu publikoetarako sarbiderako eskakizun legalak zailtzeak, dohaineko kliniketako osasun kontsulta zenbakian gorakada eragingo duelako hipotesian oinarriturik, ikerketa honen helburua 114/2012 Dekretuaren aplikazioak dohaineko klinika bateko kontsulta zenbakian izandako eragina aztertzea izan zen. Datu bilketa CASSIN-en eskainitako osasun kontsultetan, pazienteen datu pertsonalak eta medikoak erregistro paperetan apuntatzen dira. Hilabetero, datu hauek erakundeko datu-basera pasatzen dira. 2007ko urtarriletik 2017ko ekainera arte egindako kontsulta kopurua zuzenean erregistro paperetatik zenbatu eta datu-basearen datuekin konparatu zen. Datuen artean desberdintasunak aurkitu zirenean, eskuz jasotako kopurua hartu zen kontuan. Kontsulta kopuruaren joera aztertzeko, denboraldi osoa 2 fasetan zatitu zen: 2007ko urtarriletik 2012ko abendura eta 2013ko urtarriletik 2017ko ekainera. 114/2012 Dekretuaren aplikazioa interbentziotzat hartu zen, interbentzio puntua 2013ko lehenengo hiruhilekoan ezarriz. Dekretua, 2012ko ekainean onartu bazen ere, teorian bere aplikazioa abenduraino atzeratu zen, Auzitegi Konstituzionalak hau aplikatzeko baimena eman zuenean. Lehenengo denboraldia, interbentzio-aurreko fasea deitua izan zen. Honetan, immigranteen sarbidea arautzeko osasun lege orokorrak eta atzerritarren eskubideei buruzko legeek ezarritako baldintzak aplikatzen ziren (1. Taula ikusi). Interbentzio aldagaia, 0 bezala kodifikatu zen interbentzio-aurreko fasean eta dekretuaren inplementazioaren hiruhilekoan (2013ko lehenengo hiruhilekoa) eta 1 bezala hortik aurrera. Interbentzio-osteko faseak 114/2012 Dekretuaren inplementazioa egin zen denboraldia barneratzen du. Interbentzio-osteko aldagaia, 0 bezala kodifikatu zen interbentzio-aurreko fasearen azkenengo punturaino eta 1 bezala interbentzioa hasi eta gero (2013ko lehenengo hiruhilekoan). Datuak, Bizkaian erregistratutako immigranteen portzentaia, langabezi tasa eta aldikotasunaren arabera doitu ziren. Langabezi tasak, ekonomi krisiak dohaineko klinikara heldutako immigranteen kopuruan eduki dezaken eragina adierazteko balio du. Aldikotasunak, oporraldian (urte bakoitzeko hirugarren hiruhilekoan) gertatutako kontsulten kopuruaren beherakada erakusten du. Aldikotasun faktorea, 1 bezala kodifikatu zen urte bakoitzeko hirugarren hiruhilekoan eta 0 bezala beste hiruhilekoetan. Yt= ß0+ ß1 interbentzio-aurrekoa+ ß2 interbentzioa+ ß3 interbentzio-ostekoa+ Ԑ Y-k aldagaia adierazten du (osasun kontsulten kopurua) ß0-k aldagaiaren oinarri-maila adierazten du ß1-k aldagaiaren joera adierazten du interbentzio-aurreko denboraldirako ß2-k interbentzio-osteko mailaren aldaketa adierazten du, interbentzioa gertatu eta geroko berehalako eragina irudikatuz ß3-k interbentzioaren ostean aldagaiaren joeraren aldaketa adierazten du Kontsulta kopuruari, jarraia denez eta normalitate patroi bat jarraitzen ez duenez, Poisson erregresio modelo bat aplikatu zitzaion. Lehenengo modelo honen analisiak, datuak modelo horretarako egokiak ez zirela adierazi zuen. Horregatik, moldagarriagoa den erregresio binomial negatiboa erabili zen analisia gauzatzeko. Arrisku erlatiboak (RR) eta %95-ko konfiantza tarteak (CI) atera ziren Stata 13.0 software-a erabiliz. Emaitzak 2007ko urtarriletik 2017ko ekaineraino 9,272 osasun kontsulta bete ziren, %77a gizonezkoenak eta %23 emakumezkoenak izan zirelarik. Ia gizonezkoen erdiak eta emakumeen %40ak lehenengo kontsulta jaso zuten. Paziente berrien eta segimenduzko kontsultak egin zituzten pazienteen datu deskriptiboak datu-basetik atera ziren. Guztira, 4,707 pertsonen datu deskriptiboak lortu zirelarik (6. Taula ikusi). Adin tarteen banaketak, joera desberdinak aurkeztu zituen bi sexuen artean: Gizonen %29a 18 eta 24 urte artekoak ziren, %70a 25 eta 64 urte artekoak eta %1a 65 urtetik gorakoak. Emakumeetan, %15, %81 eta %4 izan ziren, hurrenez hurren (6. Taula). Jatorrizko eskualdeari begira, gizon eta emakumeen artean, desberdintasun garrantzitsuak aurkitu ziren: gizonen % 54a eta emakumeen %18a Afrikako Iparraldetik etorritakoak ziren. Hala ere, emakumeen %57a eta gizonen %7a Latino Amerikakoak ziren. Ordenan jarrita, gizonen jatorririk prebalenteenak Afrikako Iparraldea, Afrika Sub-Sahararra, Latino Amerika, Europako ekialdea eta Asia izan ziren. Aldiz, emakumeen artean, Latino Amerika, Afrikako Iparraldea, Afrika Sub-Sahararra, Europako ekialdea eta Asia izan ziren (6. Taula). Emakumeei eta gizonei egindako diagnostikoetan ere desberdintasunak aurkitu ziren: Gizonetan, ordenan, arnas-sistema, digestio-sistema, sistema muskulu-eskeletikoa eta sistema tegumentarioarekin erlazionatutako diagnostikoak izan ziren prebalenteenak. Emakumeetan, ordenan, sistema genitourinarioa, arnas-sistema, digestio-sistema eta sistema muskulu-eskeletikoarekin erlazionatutakoak izan ziren (6. Taula). 6. Taula. 2007ko urtarriletik 2017ko ekaineraino CASSIN-eko pazienteen ezaugarriak eta diagnostikoak (n= 4,707) 4. Irudia. 2007ko urtarriletik 2017ko ekaineraino CASSIN-eko kontsulta kopuruak, sexuagatik bananduak Dohaineko klinikaren osasun kontsulten kopuruaren joera Gizonen kontsulta kopuru totala 7,134 izan zen. 2007ko lehenengo hiruhilekotik 2011ko bigarren hiruhilekora, gizonen kontsulta kopuruak igoera handia eduki zuen; gero, jaitsiera handia eduki zuelarik. Hala ere, berriro ere igoera eman zen interbentzioaren aurreko hiruhilekoan, interbentzioa eta interbentzio-osteko aldietan konstante mantenduz (4. Irudia). 2007ko urtarrilean, gizonen kontsulta kopuruaren oinarri-maila 193.23koa izan zen. Interbentzio-aurreko fasean, hiruhileko batetik bestera %2ko goranzko joera izan zuen gizonen kontsulta kopuruaren mailak, nahiz eta estatistikoki adierazgarria ez izan (RR=1.02; %95 CI=0.99, 1.04). Interbentzioa gertatutako hiruhilekoan, aurreko fasearekiko %40ko kontsulta kopuruaren mailaren igoera eman zen, hau estatistikoki adierazgarria izan zelarik. Hala ere, kontsulta kopuruaren joerak %1ko beherakada eman zuen interbentzio-osteko fasean; nahiz eta estatistikoki adierazgarria izan ez zen (RR=1.01; 95% CI=0.99, 1.03). Datuak, Bizkaian erregistratutako immigranteen portzentaia, langabezia tasa eta aldikotasunaren arabera doitutak izan ziren (7. Taula). Emakumeen kasuan, kontsulta kopuru totala 2,138 izan zen. Kopurua jaitsiera konstantean egon zen denboraldiaren hasieratik 2011 urtera arte. Egonkortze aldi bat eman zen 2011 eta 2012 urteen artean, gero goranzko joeran finkatu zelarik denboraldiaren amaieraraino (4. Irudia). Hasierako aldian, emakumeen kontsulta kopuruaren oinarri-maila 44.92koa izan zen. Interbentzio-aurreko fasean, hiruhileko batetik bestera kontsulta kopuruaren mailak %2a jaitsi zuen, hau estatistikoki adierazgarria izanik (RR=0.98; 95% CI=0.95, 1.01). Interbentzioa gertatu osteko hiruhilekoan, interbentzio-aurreko fasearekiko %187ko kontsulta kopuruaren mailaren igoera eman zen. Interbentzio-osteko fasean, kontsulta kopuruaren joerak estatistikoki ez adierazgarria izan zen hiruhileko bakoitzeko %1ko beherakada eman zuen (RR=0.99; 95% CI=0.96, 1.04). Emaitzak, Bizkaian erregistratutako immigranteen portzentaia, langabezia tasa eta aldikotasunaren arabera doitutak izan ziren (7. Taula). 7. Taula. Segmentatutako erregresio analisi binomial negatiboaren emaitzak 2007ko urtarriletik 2017ko ekaineraino CASSIN-eko kontsulta kopuruenak, arrisku erlatiboa bezala adieraziak (%95eko konfiantza tarteak parentesi artean) eta sexuaren arabera bereizita Emakume immigranteek Espainian, bertakoekin konparaturik, ugalketa eredu desberdinak aurkezten dituzte; ondorengo gehiago, lehenengo haurdunaldian adin txikiagoa eta haurdunaldiaren borondatezko etendura gehiago dauzkatelarik (70). Immigranteen sexu eta ugalketa jarrerak, besteak beste, faktore hauen menpe daudela azaldu da: jatorrizko kulturan sexuak eta ugalketak duten garrantzia, migrazio prozesua, bizi baldintzak, hezkuntza maila eta egoera legala (33,71). 2/2010 Lege Organikoa, Martxoak 3ko legean adierazten den bezala (72), sexu eta ugalketa zerbitzuetarako sarbidea, beste osasun zerbitzuen sarbiderako baldintza berdinak ditu. Horregatik, RDL 16/2012 onartu zenean, dokumentaziorik gabeko emakume immigranteentzako sexu eta ugalketa zerbitzuetarako sarbidea ere murriztu zen, besteak beste, hauen antisorgailu, haurdunaldiaren borondatezko etendura eta prebentzio zerbitzuak jasotzeko posibilitatea deuseztatuz. Are gehiago, gizarte erakunde baten txostenak, legearen onarpenaren osteko urteetan, osasun sistema publikoan hainbat emakume haurdunei arreta ukatu zitzaiela adierazten du (49). Legea edozein izan bada ere, emakume haurdunen, erditzearen edo erditze osteko zainketak betiere osasun sistema publikoak bermatu ditu. Hala ere, eskubidea izateaz gain, emakume immigranteak zainketak jasotzeko dituzten oztopoak identifikatu nahian, ikerketa kualitatibo bat garatu zen dohaineko kliniketako osasun langileen pertzepzioa kontuan hartuz. Parte-hartzaile hauek nahita aukeratu ziren, emakume immigranteen osasun egoera gertutik ezagutzen dutelako, haiei eskainiko osasun arreta dela eta. Helburua Emakume immigranteen Euskadiko osasun sistema publikorako eta sexu eta ugalketa zerbitzuetarako sarbidean dituzten oztopoak eta faktore bideratzaileak ezagutzea, dohaineko kliniketan lan egiten duten osasun langileen pertzepzioa aztertuz. Metodologia Parte-hartzaileak Lagina 11 informatzailez osaturik egon zen, guztiak Euskadiko dohaineko klinikaren batean lan egiten duten osasun langileak zirelarik (medikuak, erizainak edo psikologoak). Hauetako hamar emakumeak ziren. Era berean, bederatzik osasun sistema publikoan lanean zeuden edo egon ziren datu bilketa egin zen momentuan. Parte-hartzaileen ezaugarriak, 8. taulan adierazten dira. Lehenengo, dohaineko kliniken identifikazio, bertaratzea eta pertsona arduradunekin harremana egin zen. Hauei ikerketa aurkeztu zitzaien klinikan lan egiten zuten osasun langileei parte hartzeko aukera eman ziezaieten. Parte hartzea erabaki zuten osasun langileei, informazio gehiago jasotzeko eta elkarrizketarako data eta lekua zehazteko kontaktua eskaini zitzaien. Hala eskatu zutenei, elkarrizketa gida aurrez bidali zitzaien. Proiektuaren aurkezpen gutuna 1. eranskinean aurkitu daiteke. 8. Taula. 2. ikerketako parte-hartzaileen ezaugarriak Datu bilketa 2015. urteko iraila eta abenduaren artean bildu ziren datuak, Bilboko hirian kokaturiko lau dohaineko kliniketan. Datuak jasotzeko, elkarrizketa sakonak egin ziren. Hauek gidatzeko, elkarrizketa gida erdi-egituratuta erabili zen (2. eranskinean). Datuak biltzeko prozesuan zehar gidan aldaketak egin ziren, agertzen ziren ideia eta kontzeptu interesgarriak hurrengo elkarrizketetan jardun ahal izateko. Datu bilketa bukatutzat eman zen elkarrizketetan behin eta berriro errepikakorra zen informazioa agertu zenean. Parte-hartzaile bakoitzeko datu sozio-demografikoak bildu ziren. Gero, immigranteen arretan izandako esperientziari buruzko galderak egin zitzaien. Azkenik, immigranteak osasun sistemarako sarbidean eduki ditzaketen oztopo eta bideratzaileei buruz galdetu zitzaien. Elkarrizketa hasi aurretik, elkarrizketak grabatuak izateko hitzezko eta idatzizko baimena eman zuten. Elkarrizketek, 35 eta 70 minutu artean iraun zuten eta gaztelaniaz egin ziren. oinarritzen da. Graneheimek eta Lundmanek emandako gidalerroak jarraituz gauzatu zen (73). Ikerketa honetan, eduki manifestua baino ez zen analizatu. Elkarrizketa guztiak audioan grabatuta eta transkribatuak izan ziren. Analisia, edukiaren irakurketa arretatsuarekin hasi zen. Transkripzioak Open Code 4.03 Qualitative data Analysis (74) programara inportatu ziren kodifikazio prozesua egiteko. Lehenengo, esanahi unitateak, edo ikerketa galderari erantzuna ematen dioten testuaren parteak, identifikatu ziren eta hauetatik, esanahi unitate laburtuak eratu ziren. Hauen laburpenetik, kodeak atera ziren. Kodeak, era berean, aztertuak eta kategoriatan klasifikatuak izan ziren. Emaitzak Analisia egin eta gero, emakume immigranteek Euskadiko osasun sistema publikorako eta sexu eta ugalketa osasun zerbitzuetarako sarbidean topatzen dituzten oztopoak eta bideragarriak lau kategoriatan sailkatu ziren: 1) immigranteen ezaugarri pertsonalak, haien jatorriarekin estu erlazionaturik daudenak; 2) osasun zentroetako langileen immigranteenganako jarrera; 3) osasun sistemaren ezaugarriak eta funtzionamendua eta 4) eskakizun legalak. Esaidazu nongoa zaren eta osasun sisteman sartzeko dituzun aukerak esango dizkizut Lehenengo kategoria emakumeen ezaugarrietan oinarritzen da. Adibidez, Latino Amerikakoa izatea, faktore bideratzailea zela adierazi zuten, hizkuntza berdina eta antzerako kultura edukitzeagatik. Gainera, haien eskubideak eta osasun sistema hobeto ezagutzen dituztela esan zuten. Faktore hauek guztiak, osasun sistemara hurbilketa errazagoa egiten dutela adierazi zuten. Lehen mailako arreta eskaintzen duen dohaineko klinikako mediku batek, honi buruz, hauxe zioen: Sarbidea, jatorria eta hizkuntzarekin erlazionaturik dago. Hizkuntza berdina hitz eginda, haien beharrak adierazteko eta hauek ulertuak izateko askoz ere errazago daukate… (Medikua, LMA dohaineko klinika) Aldiz, afrikarra izatea, sarbidean negatiboki eragin dezakeela adierazi zuten gaztelaniaz hitz egiteko zailtasunagatik, kulturen arteko desberdintasun handiagatik eta eskubideen ezjakintasunagatik. Sexu eta ugalketa osasun (SUO) dohaineko klinikako erizain batek zioen bezala: Emakume latinoek ez dute sartzeko arazorik. Afrikarrak, ordea, pilo bat! Lehenengoz, (administratiboek) ez dituztelako entzun nahi ingelesez edo nigeriarrez hitz egiten doazenean… eta horrela, ez dira osasun kontsultetara heltzen (Erizaina, SUO dohaineko klinika) Osasun langileek, enplegatua egotea, sarbiderako bai oztopoa zein bideratzailea izan daitekeela identifikatu zuten. Alde batetik, lana edukitzeak zerbitzuak eta tratamenduak ordaintzeko ahalmena handitzen duelako. Bestetik, betetzen dituzten lanen ezegonkortasunak, osasun zentroetara joateko ahalmena gutxitu dezakeelako, enplegatzaileek ipini ditzaketen oztopoak direla eta. Emakume immigranteak, eta baita bertakoak ere, genero indarkeria egoeratan daudenean, osasun zentroetara hurbiltzeko autonomia gutxitua daukatela adierazi zuten. Lehenengo, erasotzaileek espresuki debekatu dezaketelako. Bigarren, haiek ere osasun langileek genero indarkeriako biktima direla jakin dezatela ekidin nahi dutelako. Sexu eta ugalketa osasuna eskaintzen duen dohaineko klinika bateko erizain batek, horrela azaldu zuen: Genero indarkeria sufritzen duten emakumeak, etengabeko beldurrean bizi dira. Kasu batzuetan, haien bikotekideek zuzenean mehatxatzen dituzte osasun zentroetara ez joateko, hauek ere gertatzen ari dena ezkutuan gera dadila nahi dutelako. Gainera, emakumeak ere haien burua biktima bezala onartzeko arazoak dituzte. Badakite, behin pausu hori emanda egoeratik irtetzeko esfortzuak egin behar izango dituztela, eta guztiak ez daude horretarako prest (Erizaina, SUO dohaineko klinika) Euskadin luze bizi izateak eta sare sozial pertsonal zabala edukitzeak, osasun zerbitzuetara sartzeko faktore bideragarriak zirela identifikatu zuten, eskuragai dauden zerbitzu publikoak eta gizarte erakundeak hobeto ezagutzea eragiten dutelako. dohaineko kliniketako osasun langileek, legearen eskakizunak betetzen ez dituzten pertsonen sarbidea ahalbidetzen dutelako: Immigranteen bazterketa bidezkoa ez dela pentsatzen duten profesionalek, batzuetan zuzenean osasun kontsultetara pasatzen dituzte (immigranteak) (Erizaina, SUO dohaineko klinika) Osasun sistema zurruna eta pasiboa Hirugarren kategoriak, informazio faltak eta osasun sistemaren kudeaketak sarbidean nola eragiten duten aurkezten du. Parte-hartzaileek, osasun sistemak sarbiderako informazioa osasun zentroetan baino eskaintzen ez duela deskribatu zuten. Gainera, administratiboak, informazioa eskaintzeko arduradunak direnak, immigranteen osasun eskubideei buruzko informazioa guztiz ezagutzen ez dutela zioten. Ondorioz, populazio zaurgarriek, immigranteak eta genero indarkeria egoeran dauden emakumeak barne, sarritan gizarte erakundeetara jotzen dutela informazioa lortzeko, osasun zentroetara ez joatearren. Dokumentaziorik gabekoak osasun sistematik kanpo daude. Beste talde zaurgarriak ere badaude: prostituzioan jarduten direnak, trafikatuak direnak edo genero indarkeria sufritzen dutenak. Hauek, ez dira berez osasun zentroetara joango, nahiz eta arreta behar izan. Baina gizarte erakundeetara badatoz informazio eta arreta bila. Osasun sistema modu desberdin batean hauetara hurbildu beharko litzateke (Medikua, LMA dohaineko klinika) Osasun zentroetako pertsonal faltak eta paziente bakoitzari arreta emateko denbora eskasak, emakumeak haien osasunari buruzko erabakiak hartzeko ahalmena gutxitzen duela adierazi zuten. Dohaineko klinikak, aho biko osasun baliabide bezala deskribatu zuten: Alde batetik, immigranteen osasuna sustatzen dutelako. Bestetik, osasun agintariei ziurtatzen dietelako, osasun publiko arazoak bihurtu daitezkeen kasuak identifikatuak izango direla. Azken honek, immigranteen osasun zerbitzuetarako sarbidearen onarpenean, osasun sistema publikoaren jarrera pasiboa indartzen duelarik. LMA-rako dohaineko klinikan lan egiten duten erizain eta mediku bik esan zuten bezala: Dohaineko klinikak ez lirateke existitu behar, pertsona guztiak osasun sistema publikoan arreta jaso beharko luketelako. Hori posiblea den arte, beharrezko baliabideak dira, baina arriskutsuak aldi berean, osasun agintariei lasaitasuna ematen dielako pertsona hauek osasun zerbitzu bat jasotzen ari direla jakiteak (Erizaina, LMA dohaineko klinika) Uste dut dohaineko klinikek, immigranteen osasun beharrak asetzen dituztela, baina baliabide arriskutsuak dira, osasun sistema paraleloa eratzen dutelako. Noski, immigranteen osasuna hobetzen dute baina bakarrik baliagarriak izango dira informazioa eman eta intzidentzia politikoa egiteko ere balio duten bitartean (Medikua, LMA dohaineko klinika) Eskakizun legalak betetzen ez badituzu, kanpoan geratzen zara. Legea, legea da Parte-hartzaile guztiek, eskakizun legalak immigranteen sarbiderako oztoporik garrantzitsuenak direla deskribatu zuten, haien eskubideen ez jakintzak indarturik. Batzuek identifikatu zuten eskakizun legalen betetzea, errolda edukitzearekin estu erlazionaturik dagoena, immigranteentzako zailak dela, batez ere dokumentaziorik gabekoentzat. Zentroetara heltzerakoan, errolda edo dirua eskatzen diete. Ez badaukate, hortxe geratzen dira, arretarik gabe. Immigrante askok ez dute erroldarik, batez ere dokumentaziorik gabekoak, herriz-herri asko mugitzen dira eta (Medikua, LMA dohaineko klinika) Gainera, sarbiderako, dokumentaziorik gabekoak egoera bereziki zaurgarrian daudela kontsideratu zuten, gobernuak haien legez kanpoko egoera ezagutzeak ekar dezakeen ondorioen beldurragatik: Immigranteek ez dute haien eskubideei eta osasun sistemari buruzko informazio askorik. Gainera, dokumentaziorik gabekoak direnean, normalean ez dute hizkuntza ezagutzen eta osasun zentroetara hurbiltzea beldur dira, immigrazio erakundeekin arazoak ez edukitzeko… (Erizaina, LMA dohaineko klinika) Azkenez, parte-hartzaileek 2012ko legearen aldaketak immigranteen eskubideei buruzko informazioaren nahastea eragin zuela adierazi zuten, bai immigranteen zein osasun zentroetako langileen artean. Bestalde, immigranteen artean, jasotako osasun zerbitzuengatik ordaindu behar izateko beldurra handitu zuela eta eskubideen urraketa kasuen kopuruak ere gora egin zuela adierazi zuten. Legearen aldaketa eman zenetik, emakume gehiago datoz dohaineko klinikara, osasun sistema ezagutzen ez dutelako eta haien eskubideengatik galdetzeko arazoak dituztelako. Gainera, behe mailakoak izango balira bezala sentitzen dira askotan, bereziki dokumentaziorik gabekoak direnean (Erizaina, SUO dohaineko klinika) Faktore bideratzaile bezala, informazio faltari aurre egiteko, dohaineko klinikek eskubideei buruzko informazioa eta aholkularitza legala eskaintzen egiten duten lana azpimarratu zuten. Euskadiko testuinguruan, Afrika Sub-Sahararreko emakumeak osasun sistemarako sarbidean oztoporik gehien dituzten immigranteak direla aurkitu da (84). Horregatik, hirugarren ikerketa honetan emakume immigrante hauek dituzten oztopoak aztertu nahi izan ziren. Eskakizun legalez gain, osasun sistemaren antolaketa, osasun zentroetako langileen jarrera eta immigranteen ezaugarriak, hauen sarbidean eragiten dute (37,84). Gainera, immigranteen sarbidea eragozten duten faktoreen artean, arrazismo estrukturala ere aurkitu daiteke (85). Arrazismoa, osasunaren faktore determinatzailea da, osasun adierazleetan negatiboki eragiten duena (86,87). Bereziki populazio zaurgarrietan eragiten du, aborigenak edo immigranteak bezala, eta batez ere, "Euro-zuritasuna"-ren baloreek menderatzen duten gizarteetan ematen da (88,89). Arrazismoaren eragina osasun adierazleetan eta osasun zerbitzuetarako sarbidean, Estatu Batuetan zabalki ikertua izan da (86,87). Ikerketa hauek dioten bezala, pertsona beltzek osasun adierazle txarragoak edukitzeko arrazoien artekoa, osasun langileek diagnostikatzerakoan eta tratamendua ipintzerakoan daukaten sesgo kliniko arrazista da (90). Europan, Ingalaterran egindako ikerketa batek aurkitu zuen bezala, beltzek eta gutxiengo etnikoek osasun adierazle txarragoak eta osasun zerbitzuetarako sarbidean oztopo gehiago zeuzkaten. Bide batez, tratamendurako posibilitate gutxiago eta bertakoak baino modu desberdinean tratatuak izan zirenaren pertzepzioa zeukaten (91). Praktika arrazista hauek, ez daude osasun langileen ikuspuntu arrazistan oinarrituta bakarrik, gizartean, osasun sisteman barne, erroturik dagoen arrazismoan baino (92). Helburua Euskadiko osasun sistemarako sarbidean eta erabileran, emakume immigrante SubSahararren pertzepzioa eta esperientziak aztertu. Metodologia Parte-hartzaileak Afrika Sub-Sahararreko zortzi herrialdetatik datozen hamalau emakume elkarrizketatu ziren, Euskadiko osasun sistema publikoa erabili dutenak. Errekrutatzea hiru modutan egin nuen: Lehenengo, lehen mailako arreta dohaineko klinikaren itxaron gelara heltzen ziren emakumeei ikerketan parte hartzea eskaini zitzaien. Bigarren, immigranteekin lan egiten duten gizarte erakundeei ikerketa aurkeztu zitzaien haien erabiltzaileen artean parte hartzeko aukera eskaini zezaten. Azkenez, erakunde hauetan lanean zeuden emakume Sub-Sahararrei ere parte hartzeko aukera eman zitzaien. Hamalau parte-hartzailetik, lau dokumentaziorik gabekoak ziren elkarrizketa egiteko momentuan. Beste hamarretatik, lau dokumentaziorik gabekoak izan ziren noizbait. Partehartzaileen datu soziodemografikoak eta ezaugarriak, 9. Taulan adierazten dira. 9. Taula. 3. ikerketako parte-hartzaileen ezaugarriak Dokumentazioarekin (10). Hauetatik, dokumentaziorik gabekoak izan dira (4) Egoitza-baimena mota Senarraren bitartez etorritakoak (4) Asilo-eskatzaileak (2) Besteak (4) Datu bilketa 2016ko ekainaren eta 2017ko urriaren artean egin ziren elkarrizketak. Gida erdi egituratuta erabili zen, agertutako gaia interesgarriak hurrengo elkarrizketan ere jardun ahal izateko. Elkarrizketak, osasun sisteman eduki dituzten esperientziari buruzko galdera ireki batekin hasi ziren. Legeen ezaguerak, bertako hizkuntza ez menperatzeak, dokumentaziorik gabekoa izateak eta beste faktore batzuk sarbidean eduki dezaketen eraginari buruz galdetu zitzaien. Azkenez, gizartea, osasun sistema eta arrazismoaren arteko erlazioari buruz galdetu zitzaien. Elkarrizketak 25-70 minutukoak izan ziren. Hauetako bederatzi gaztelaniaz egin ziren, bat ingelesez, hiru frantsesez eta bat swahili eta frantsesez. Bi alditan, parte-hartzaileen lehentasuna zela eta, frantsesetik gaztelaniarako itzultzaileak erabili ziren. Kasu batean, itzulpena erabili zen swahilitik frantsesera. Itzultzaile guztiak, parte-hartzaileek beraiek eskainitakoak izan ziren. Datu analisia Elkarrizketa guztiak transkribatu eta zehaztasuna egiaztatzeko, errepasatu ziren. Gaztelaniaz eta ingelesez egindakoak, hitzez-hitz transkribatu ziren eta frantsesez egindakoak, gaztelaniara itzuli ziren transkribatzerako momentuan. Testu guztiak Open Code 4.03 Qualitative data analysis (74) programan sartu ziren, informazioaren egituraketa eta kodifikazioa errazteko. Datuak, bi modu desberdinetan analizatu ziren: Lehenengo, datuen analisia, analisi tematikoa metodologia jarraituz egin zen (93), Steven Lukes-en gizarte erlazioetako boterearen analisia jarraituz (94) (3. Kutxa). Teoria honen erabilera, Watters-ek osasun zerbitzuetarako sarbidea eta Lukes-en bi lehenengo botere dimentsioen artean egindako erlazioan oinarritzen zen (54). Tesirako egindako analisian, Lukes-en hirugarren dimentsioa ere barneratu zen. Transkripzioetan, esanahi unitateak identifikatu ziren, ikerketa galderarekin erlazionatutako informazio zatiak direlarik. Hauek, kodetan laburtu ziren eta kodeak, Lukes-ek ezarritako hiru botere dimentsioetan oinarrituz sailkatu ziren, kode taldeak eratuz. Kode talde bakoitza sakonago aztertu zen, hiru tema sortuz. Tema bakoitzaren barruan, azpi-temak garatu genituen, hauen barneko informazioa antolatzeko helburuarekin. Bigarren, behin datu guztiak tema eta azpi-tematan sailkaturik, metodologia kualitatiboak ahalbidetzen duen eraldatzea dela eta, kode guztiak berrantolatuak izan ziren, edukiaren analisi kualitatiboa metodologia jarraituz (73). Hortik, hiru kategoria garatu ziren. 3. Kutxa. Lukes-en gizarte erlazioetako boterearen analisia eta gaiarekiko erlazioa Lehenengo dimentsioan, boterea era aktibo eta nahitasunez gauzatzen da (95) eta erabakiak hartzeko prozesutan oinarritzen da (94). Testuko sarbiderako legeen eraginari lotutako parteak, dimentsio honetan sartu ziren. Bigarren dimentsioan, gizarte baloreak, balore politikoak eta erakunde-praktikak eraldatzen dira boterean dauden gizarte-taldeen interesak babesteko (94). Osasun sistemarekin eta langileekin izandako elkarrekintzatik sortatuko oztopo eta bideratzaileak dimentsio honetan sailkatu ziren. Hirugarren dimentsioa informazioaren kontrolarekin eta sozializazio prozesuekin estu erlazionaturik dago eta gizartean boterean dauden gizarte-taldeen praktikak barneratzen ditu (94). Dimentsio honetan, arrazismoagatik eta dokumentaziorik gabekoak izateagatik parte-hartzaileek adierazitako oztopoak sailkatu ziren. Emaitzak Hirugarren ikerketan, parte-hartzaileek sarbiderako oztopo estrukturalak eta hauei aurre egiteko bideratzaile indibidualak aurkeztu zituzten. Kategoriek, emakume immigranteak osasun zentroetara hurbiltzeko edo bueltatzeko adierazi zituzten oztopoak eta bideratzaileak biltzen dituzte. Lehenengo kategoria, Immigranteentzako lagunkoia ez den osasun sistemara hurbiltzeko beldurretan, sarbidea oztopatu dezaketen estatus legalari eta sozialari lotutako faktoreak barnebiltzen ditu. Bigarrenak, Arretan, profesionalek ezartzen dituzte komunikazio arauak, komunikazioaren papera osasun zerbitzuetarako sarbidean aurkezten du. Hirugarrenak, Arreta desberdindua jasotzea: arrazismoa edo zorte txarra?, beltza eta immigrantea izateak arreta jasotzerakoan duen eragina aztertzen du. Immigranteentzako lagunkoia ez den osasun sistemara hurbiltzeko beldurretan Lehenengo kategoriak, beldurra eta informazio faltak sarbidean daukaten eragina deskribatzen du, batez ere dokumentaziorik gabeko immigranteetan eragiten dutelarik. Sarbidea arautzen duten legeei eta sarbiderako prozesuei buruzko ezaguera ezak, immigranteak osasun zentroetara ez hurbiltzea eragiten duela adierazi zuten partehartzaileek. Aldiz, osasun txartela edukitzeak, eskubideak erabiltzeko laguntza kontsideratu zuten. Tamyk, dokumentaziorik gabeko parte-hartzaile batek esan zuen bezala: Txartelarekin, ez dago arazo gehiagorik. Hizkuntza ondo menperatzen ez badut ere, txartelarekin askoz ere errazago daukat osasun zerbitzuak lortzeko (Tamy) Parte-hartzaileen aburuz, immigranteak orokorrean, baina batez ere dokumentaziorik gabekoak, osasun zentroetara joateko beldur dira, bertako langileengandik beheramendua jaso dezaketela pentsatzen dutelako. Are gehiago, dokumentaziorik gabekoek osasun zentroak ekiditen dituzte, informazio falta eta haien legez kanpoko egoera direla eta, immigrazio erakundeetan salatuak izan daitezkelaren beldur direlako. Gainera, eskakizun legalak ez betetzeagatik osasun zerbitzuak ordaindu behar dituztela esaten dietenean, hauen prezioari aurre egin ahal ez izateak, haien deportazioa eragin dezakeela uste dutelako. Bai, hasieran beldur dira (dokumentaziorik gabeko immigranteak). Ni lehenengo aldian, beldur nintzen. Mmmm… nire beldurra bazen… medikuarengana heltzea eta berak esatea: "non daude zure dokumentuak? Zuk ez daukazu hemen egoteko eskubiderik!" (Maureen) (Osasun sistema) Espainiako gobernuarekin komunikatu daiteke eta estatutik kanpo botako gaituzte. Gainera, dirurik ez badaukagu, osasun sistemarekin daukagun zorrak, prozesua azkartu dezake (Carol) Horregatik, osasun zerbitzuak ordaintzeko eskaerak, sarbidearako oztopo bezala aurkitu zuten, Arjanak esan bezala: Imajina ezazu: Oso gaixo nengoen, baina ez zidaten arretarik eman nahi. Horko gizonak (administratiboak), esan zidan: "Barkatu, baina ezin dut ezer egin". Zerbitzua jasotzeko ordaindu nezakeela ere esan zidan, baina nik esan nion: "Ordaintzea? Ez dut dirurik, ez dut laguntzarik, ez dut ezer ez". Oso zaila izan zen. Hortik alde egin nuen (Arjana) Gainera, parte-hartzaileek adierazi zuten administratiboek ez dutela beti immigranteen osasun zerbitzuetarako sarbidearen legearen ezagutzen, batzuetan, informazio kontraesankorra ematen dute eta. Faktore bideratzaile bezala, gizarte erakundeetan informazioa lortzea edo osasun zentroetara informazio osoa daukan norbaitekin joatea identifikatu zituzten. Horrez gain, profesional batzuek, legeak araututakoari kontra eginez, immigranteen sarbidea ahalbidetzen dutela esan zuten. Hala ere, laguntza hau, normalean, modu eraginkorrean komunikatzeagatik, tematzeagatik edo profesionalaren ezaguna izateagatik eskaintzen dela uste zuten, Teresak esan zuen bezala: Ezagutzen nauen erizain bat, ni administratiboarekin hitz egiten nengoela, etorri zen eta esan zion: "Zein da emakume honekin dagoen arazoa?" Eta niri esan zidan: "Etor zaitez nirekin, medikuak ikus zaitzala eta gero pentsatuko dugu nola justifikatu dezakegun kontsulta" (Teressa) Arretan, profesionalek ezartzen dituzte komunikazio arauak Bigarren kategoriak osasun zentroetako langileekin emandako elkarrekintzan sortutako komunikazio oztopoak eta hauen ondorioak deskribatzen ditu. Bertako hizkuntzaren ezjakintasunak, sarbiderako oztopo oso garrantzitsutzat hartu zen. Administratiboekin komunikazio eraginkorra ez edukitzeak, sarbiderako posibilitateen gutxitzea dakarrela adierazi zuten parte-hartzaileek. Gainera, profesional hauetako gutxik bertakoak ez diren hizkuntzak menperatzen dituztela uste zuten. Aldiz, osasun langileek hizkuntza gehiagotan komunikatzeko gai direla uste zuten. Nahiz eta hala izan, osasun langileekin komunikazio arazoak izan zituztenean, diagnostikatuak izateko arazoak edo tratamenduak hartzerakoan akatsak eduki zituztela adierazi zuten. Nire lehengusua gurekin eraman nuen medikuaren kontsultara, nire semea gaixorik baitzegoen. Medikuak azaldu zigun, umeak 3 alditan arnastu behar zuela medikamentua, 10 segundoko tartearekin. Baina nire lehengusuak, 10 alditan 3 segunduro zela ulertu zuen. Imajina ezazu! Berak medikazio hartu zezan, estu hartu behar nuen eta gaixoak ezin zuen arnastu… benetan, nire semea hil egingo zela pentsatu nuen… Azkenean, ospitalera eraman nuen eta akatsaz ohartu ginen (Arjana) Orokorrean, parte-hartzaileek zioten profesionalek ez dutela esfortzu handirik egiten haiekin komunikatzeko, immigranteekiko duten jarrera negatiboa arrazoi posible bezala azalduz. Gainera, bertako hizkuntzak ez hitz egiteak, egoera zaurgarrian ipintzen dituela zioten, profesionalen edo beste erabiltzaileen komentario arrazistei aurre egiteko ezinean egoteagatik. Hizkuntza menperatzea abantaila bat da. Jendeak modu txarrean begiratzen zaituenean, esan dezakezulako: "Zergatik begiratzen nauzu modu horretan?" Baina hizkuntza ez badakizu… mugaturik zaude eta aurre egiteko beldur zara, ez dakizulako zer edo nola esan (Carol) Ahhh... oso zaila da, bertan (osasun zentroetan), jendeak ez dakielako ingelesez. Ez bazaituzte ulertzen, bada… arreta eman nahi ez dizutela dirudi. Esaten didate: "Euskadin zaude, gaztelaniaz hitz egin behar duzu" (Jessy) Bai profesionalek zein immigranteek, komunikatzeko estrategiak garatzen dituztela zioten. Adibidez, osasun zentroetara beste norbaitekin joatea, immigranteek sarritan erabiltzen duten estrategia da, batez ere lagun bat, senarra edo ondorengo bat eramaten dutelarik. Hala ere, arazo etikoa suposatu dezakeela identifikatu zuten, konfidentzialtasun eta pribatutasun falta direla eta. Askok ez doaz osasun zentroetara komunikazio arazoak dituztelako. Edo baldin badoaz, norbaitekin doaz. Eta askotan, beste batek zure osasun arazoak ezagutu ditzan ez duzu nahi (Jessy) Arreta desberdindua jasotzea: arrazismoa edo zorte txarra? Hirugarren kategorian, immigrantea eta beltza izateak osasun zentroetan jasotzen duten arretan daukan eragina aztertzen da. Kasu honetan ere, parte-hartzaileek administratiboengandik eta osasun langilengandik jasotako arretan desberdintasunak sumatu zituzten: Administratiboek, bertokoak eta immigranteak modu desberdinean tratatzen dituztela adierazi zuten. Aldiz, osasun langileen bokazioa, arrazista izatearekin bateraezina zela adierazi zuten parte-hartzaile batzuek. Arrazismoa existitzen dela badakit, baina medikuak ez dira arrazistak; ezin dira izan, hortxe jendea laguntzeko daudelako... ez, ez, ezin dira izan (Yemi) Hala ere, hauengandik jasandako jarrera desberdinduak ere deskribatu zituzten: Adibidez, parte-hartzaile batek gizarte zerbitzuekin arazoak izan zituen emakume baten kasua kontatu zuen, berari galdetu ezean, bere umea ondo zaintzen ez zuela egotzi ziotelarik. Maliko emakume bat pediatrarenagana joan zen bere umetxoarekin eta honi arropa kentzeko esan zion. Gu, karité olioa botatzen diegu umetxoei, eta gazta bezalako usain txarra dauka, baina ona da beraien osasunerako. Medikuak gizarte langilea deitu zuen segituan: "umea ondo zaintzen ez duen emakume bat daukat kontsultan, umeak kriston usain txarra dauka eta". Emakume horrek arazo asko-asko eduki zituen, umea kendu nahi baitzioten! (Fatima) Beste parte-hartzaile batek, historia klinikoan beltza zela ipini zutela ikusterakoan, txarto sentitu zela esan zuen. Azkenez, medikuek immigranteei buruz zituen estereotipoek diagnostikoan eragina izan zuten kasuak aurkeztu zituzten. Adibidez, parte-hartzaile batek esan zuen bezala, ospitaleratua zegoen bitartean, osasun langileek susmoarekin begiratzen zuten, Ebola eduki zezakeela pentsatuz, nahiz eta azken urteetan Euskaditik ez zen irten. Beste batek, medikuak diagnostikoa egiteko frogak egin nahi ez zizkiola kontatu zuen, bere sintomak moldatze faltagatik zirela adieraziz. Medikuari azaldu nion luze neramala gaixo, hilerokoa, hilerokoa, hilerokoa... baino ez nuelako. Eta aitzakia ematen ari zidala ulertu nuen… Neukana, ez zen bakarrik moldatze faltagatik! Bi hilabete neramalako horrela. Eta berak, hotzari moldatuta ez nengoelako zela esaten zuen, baina ez zen horregatik, oso gaixorik nengoen (Mariam) Gizarte-erakundeetan lanean zeuden parte-hartzaileek, pertsona beltzek osasun sisteman jasotzen duten arreta desberdindua eta kolonialismoaren arteko erlazioa egin zuten. Jendeak, hizkuntza ez jakitea beltzekin erlazionatzen du. Gizarte imajinario bat dago beltzen inguruan, animaliak bezalakoak, ikasgabeak, zakarrak, primarioak, eta abar direla. Historiak beltzengan ezarri dituen etiketa horiek guztiek, gaur egun (osasu sistemarako) sarbidean eragiten dute (Elizabeth) Parte-hartzaile hauek, osasun zentroetako langile askok immigranteei buruzko estereotipoak jarraituz, osasun zerbitzu asko eskatzen dituztela eta hauek merezi ez dituztela uste dutela adierazi zuten. Azkenez, historia koloniala, immigranteak haien burua behe-mailakoa sentitzearen arrazoia dela uste zuten, haien eskubideak defendatzea zaila eginez. (Behe-mailakoak sentitzea) barneraturik daukate esklabotasun urte asko eta gero. Kolonizazioa, esklabotasunaren jarraipena baino ez zen izan. Eta orain, immigrazioa beste jarraipen bat baino ez da. Komunikabideetan ematen zaion tratamendua baino ez da ikusi behar. Horregatik, behe-mailakoak direla barneraturik daukate eta balio gutxiago daukatela uste dute (Elizabeth) (Osasun zentroetan), batzuek ez dizkizute gauzak azaldu nahi. Immigrantea zara, hona zatoz baliabideak eskuratzera, hemen gogaitzeko baino ez zaude... Jarrera... betiere txarra da immigranteekiko (Anne Marie) Parte-hartzaile batzuek desberdinkeriaz tratatuak izatea arrazismoarekin eta kolonialismoarekin erlazionatu zuten bitartean, beste batzuek desberdinkeria anekdotikoa, bakarrik beltzei gertatzen ez zaiena eta profesionalak momentu txarrean hartzeagatiko egoera kontsideratu zuten. Profesionalek akatsak egiten dituzte, baina ez dauka zerikusirik azalaren kolorearekin. Ez, ez, ez, ez, ez, kolorearekin ez, nik ez dut inoiz hori aurkitu. Esperientzia hori eduki duten batzuk ezagutzen ditut, baina ez nik. Esaten dute: "medikuak ez nau ezta ukitzen ere!". Ez zaituzte ukitzen. Behin, baneukan mediku bat gurekiko nazka sentitzen ez zuena: ukitzen gintuen eta gero eskuak garbitzen zituen (Precious) Eztabaida orokorrean, ikerketetan agertutako emaitzarik nabarmenenak literaturako emaitzekin alderatzen dira. Hauek, Watters-ek ezarritako sarbiderako mailetan klasifikatuko dira; hau da, osasun zerbitzuak jasotzeko eskubidea, hauetarako sarbidea eta hauen egokitasuna (54). Osasun zerbitzuak jasotzeko eskubidea Immigrazio eta osasun politikak, immigranteekiko praktika instituzionalak gidatzeaz gain, hauekiko gizarte onarpena eta babes legala neurtzeko tresnak ere badira. Europako herrialde anitzetan, Giza eskubideen eta dokumenturik gabeko immigranteak osasun zerbitzuak jasotzeko eskubidearen artean desberdintasun nabarmena dago (34). Herrialde Europarrek, bakoitzak modu desberdinean aitortzen die immigranteei osasun zerbitzuak jasotzeko eskubidea. Espainia, 2018ko uztailean aplikatutako legearen ostean, Europako herrialdeen artean, immigranteei zerbitzu gehien eskaintzen dien herrialdeen artean dago (106). Hala ere, immigrante guztiak ez dira berdin tratatuak legearen aurrean; adibidez, Europar Batasuneko (EB) beste herrialdeetatik datozenak, ez dute oztopo legalik haien sarbidean (107). Halaber, konpentsazio historikoa dela eta, Latino Amerikako immigranteak, beste EB-tik kanpoko immigranteekin konparaturik, nazionalizazioa lortzeko baldintza errazagoak dauzkate (80). Honek, beste batzuen artean, osasun sistemarako sarbidea lortzea errazten die. Gure ikerketetan agertu den bezala, literaturak osasun zerbitzuak jasotzeko eskubiderik eza, immigranteen sarbiderako oztopo nabarmena dela dio (39,84). Azkenengo krisialdiaren garaian egindako ikerketa batek, eskubide honen murrizteak immigranteen hilkortasuna handitu zuela dio; Espainian, 2012ko osasun legea aplikatu zenetik, hauen hilkortasuna %16.82, %15.08 eta %22.6 igo zelako 2013, 2014 eta 2015. urteetan, hurrenez hurren (108). Prozesu administratiboen betetzea, informazioa edo osasun txartela lortzea bezala, immigranteentzako zaila kontsideratu zen (34,75). Gainera, dokumentaziorik gabeko immigranteentzako, haien gizarte eta bizi baldintza okerragoak direla eta, errolda lortzea oztopo garrantzitsutzat eman zen (39,54,75), hau osasun zerbitzuak modu jarraian jasotzeko beharrezkoa den osasun txartela lortzeko baldintza izanda. Gainera, Espainian modu ilegalean sartzen diren immigranteak, askotan identifikazio dokumenturik gabe heltzen dira, migrazio prozesuaren baldintzak eta sufritutako indarkeria direla eta. Osasun eskubidea betetzeko, gizarteko populaziorik zaurgarrienei osasun zerbitzuak eskaintzea nahitaezkoa da estatuentzat. Beraz, diskriminaziorik-eza eta erantzukizun printzipioak errespetatu behar dituzte. Osasun eskubideko erantzukizuna eta diskriminaziorik-eza printzipioak Espainiako testuinguru legalean Hunt and Backman-ek dioten bezala (58), osasun eskubidearekiko estatuen erantzukizuna bi zutabeetan oinarritzen da: Lehenengo, osasun eskubidea lege nazionaletan agertu behar da. Bigarren, eskubideari buruzko informazio argia eskaini behar zaie bai osasun zerbitzuak eskaintzen dituzten profesionalei zein erabiltzaileei, legitimikoki eskatu dezaketena ezagutu dezaten. Espainia eta Euskadiko legeria azaltzen den atalean ikusi den bezala, immigranteen osasun zerbitzuetarako sarbidea Espainia osoan, 2012. urtera arte, unibertsala kontsideratzen zen. Ordura arte, osasun sistema nazional osoan, osasun zerbitzuak, Espainiako edozein herritan 90 eguneko errolda zuen edonori eskaintzen zitzaizkion. Gainera, betiere atentzioa ziurtatuta zeukaten honako kasuek: adingabekoek, emergentziek eta jaio aurreko, erditzeko eta erditu eta osteko zainketak behar dituzten emakumeak (1. Taula ikusi). Krisi garaian, RDL 16/2012 onartu zen, lege aldaketa egiteko nahitaezkoa den justifikazio ekonomikoa eta gizartean izango duen eragina neurtzeko txostenik gabe (44,45). Nazioarteko Giza eskubideak babesteko erakunde askok6 ardura adierazi zuten lege berriak immigranteen osasunean eduki zezakeen eragina zela eta. Hala ere, araua ez zuten aldatu, 2018ko uztailean gobernu berri batek egin zuen arte. Estatuak osasun eskubidea guztiontzako bermatzeko erantzuleak dira. Beraz, estutasun ekonomikoa ez da neurri atzerakoiak hartzeko justifikazio legitimoa (55,56). Neurri atzerakoiak hartzeko beharretan, estatuak alternatiba posible guztiak kontuan izan dituela frogatu behar du (56). Hala ere, RDL 16/2012-a onartzeko, ez zen ebaluazio txostenik aurkeztu (48). Auzitegi Konstituzionalak berak diru publikoaren aurrezpena behar bezala justifikaturik egon ez zela adierazi zuen (45). Dokumentaziorik gabeko immigranteak osasun zerbitzuetatik kanpo uztean, RDL 16/2012-a, argi eta garbi jo zuen osasun eskubideko diskriminaziorik-eza printzipioaren kontra. Printzipio honek, estatuek osasun zerbitzuak guztiontzako bermatzeko, diskriminazio modu guztiekin bukatzeko obligazioa daukala esaten du (55). Gobernuak, beste neurrien artean, 873,000 dokumenturik gabeko immigranteen osasun txartelak baliogabetu zituela onartu zuen (5), lehen mailako arreta zerbitzuetatik kanpo utziz. Literaturak behin eta berriro erakutsi duen bezala, lehen mailako arreta mugatzeak, 6 Besteak beste, osasun lege berria aldatzeko edo kentzeko gomendioak hauek egin zituzten (48): Eskubide ekonomiko, sozial eta kulturaletarako komitea Nazio Batuetako Intolerantzia, xenofobia eta arrazismo forma desberdinetarako erreportaria Nazio Batuetako guztiontzako osasun eskubiderako erreportaria Nazio Batuetako migratuen Giza eskubideetarako erreportaria Europar Batasuneko Giza eskubideetarako batzordea Europar Batasuneko gizarte eskubideetarako batzordea Nazio Batuetako Giza eskubideetarako eta muturreko pobreziarako erreportaria Nazio Batuetako pertsonen trafikorako erreportaria emergentzia unitateak gehiago erabiltzera darama. Honek, kostu gehiago suposatzeaz gain, osasun publikorako arriskua suposatzen duelarik (44). Jarraipen eta ebaluazioan, erakunde publikoez gain, gizarte erakundeek rol erabakitzailea daukate. Adibidez, 2012ko lege aldaketan, osasun langileen sareak sortu ziren, lege berriari desobedientzia egiteko euskarria eskaintzen zituztenak (109). Nahiz eta osasun eskubideak estatuek populazio zaurgarrien osasun zerbitzuetarako eskubidea bermatu behar dutela esan, printzipio honekin ez betetzeak ez du ondorio legalik. 2012. urtean gertatutako legearen aldaketa, hau baieztatzeko kasu paradigmatikoa da. Erantzukizunaren bigarren oinarria aintzat hartuz, lege aldaketak immigranteen osasun zerbitzuetarako eskubidearen gainean informazio nahastea sortu zuen; bai osasun zentroetako langileetan zein erabiltzaileetan (21,34). Profesionalen informazio ezak, osasun zerbitzuetarako eskubidearen urraketa gehiago egon dadila eragiten du. REDERek, RDL 16/2012-aren aurkako erresistentzia sareak, 2014ko urtarriletik 2019ko urtarrileraino, 4755 eskubide urraketa bildu ditu. Hauen artean, eskakizun legalak betetzen zituztenei arretarik ez eskaintzea, osasun zentroan informazio okerra jasotzeak edo osasun zerbitzuen fakturatze okerrak daude (98). Médicos del Mundo Euskadi-ko dohaineko klinikan, 2014ko irailetik 2018ko ekainera, Euskadiko osasun sisteman gertatutako 106 eskubideen urraketa bildu dira. Osasun zerbitzuetarako sarbidea Watters-en modeloan adierazten den osasun zerbitzuetarako sarbidea mailan eragiten duten oztopo eta faktore bideragarriak, Levesque-k ezarritako dimentsioetan klasifikaturik hobeto aurkeztu daitezke (28): Gerturatze dimentsioarekin erlazionaturik, osasun zerbitzuen identifikazioa eta hauek erabiltzeko modua, gaixotasuna eta osasunari buruzko kontsiderazio sozial eta kulturalekin erlazionaturik daudela ikusi da (75,76). Gainera, osasun sistemari buruzko informazioa edukitzeko eta hauetara hurbiltzeko, sistemak berak populazio zaurgarrietara hurbiltzeko egiten dituen esfortzu eskasak oztopo bezala azaldu zen (29). Informazioa, osasun zentroetan eta web orrialdean baino ez da ematen. Beraz, baliabide hauek aurrez ezagutu behar dira, informazioa jaso ahal izateko. Tesian ikusi den bezala, administratiboak osasun zentroetan informazioa emateko arduradunak dira (66), baina immigranteen osasun zerbitzuetarako sarbiderako informazioa ez dute beti behar bezala ezagutzen. Horregatik, dohaineko klinikek eta beste gizarte erakundeek eskaintzen duten informazioa eta aholkularitza dela eta, hauekin harremanetan egotea sarbiderako faktore bideragarri bezala azaldu zen (20,21,25). Osasun zerbitzuen onarpenaren dimentsioan, dokumentaziorik gabekoa izatea, osasun zerbitzuetarako eta osasun fisikoa eta mentala mantentzeko oztopoa dela aurkitu zen (20,26,77). Lehenengo, dokumentaziorik ez edukitzea dakarren estigmagatik (90) eta haien eskubideei eta osasun sistemaren funtzionamenduari buruzko ezagutza faltagatik (21). Bigarren, osasun zentroetara gerturatzea ekidin dezaketelako, baztertuak izateko edo zentroetako langileak immigrazio erakundeei haien presentziaren berri eman dezaketelako beldurra dela eta (21,29,34,37,39). Horregatik guztiagatik, dokumentaziorik gabeko immigranteek, dokumentazioa daukatenek baino oztopo gehiago dituzte osasun zerbitzuetarako sarbidean (21). 2015. urteko ikerketa batek dio, azkeneko urtean Europako herrialdeetan, dokumentaziorik gabeko bost immigrantetatik batek, osasun zerbitzuetarako sarbidea alde batera utzi zuela aurkitutako oztopoak zirela eta (110). Faktore bideragarri bezala, sare sozial pertsonal zabala eta harrerako herrialdean denbora luzea egotea adierazi ziren (21,78), osasun sistemarekiko ezagutza eta konfiantza handitzen dutelako. Erabilgarritasun dimentsioan, bai tesiaren emaitzetan zein literaturan, eskakizun legalak ez betetzea, sarbidea oztopatzen duen faktore erabakigarri bezala agertu zen (29). Prostituzioan jarduteak edo genero indarkeria sufritzeak, osasun zentroetara hurbiltzeko emakumeen autonomia gutxitzen duela ikusi da (19,82). Kasu hauetan, dohaineko klinikak, immigranteen osasuna eta osasun zerbitzuetarako sarbiderako sustatzailetzat eman ziren (20,21,25), hauek emandako osasun zerbitzu, aholkularitza legala eta intzidentzia politikoa dela eta. Ordaintzeko ahalmenarekin erlazionaturik, jasotako osasun zerbitzuengatik ordaindu behar izateko beldurrak sarbiderako oztopoa zela adierazi zen (77). Tradizionalki, Espainiako osasun sisteman jasotako zerbitzuak dohainekoak izan dira. Hala ere, RDL 16/2012 aplikatu zenetik 2018ko uztailera arte, bai Espainian zein Euskadin, eskakizun legalak betetzen ez zituztenen zerbitzuak ordaindu behar zirela ezarri zen (43,50). Lana edukitzea, aldiz, zerbitzuak ordaintzeko ahalmena handitzen duenez, sarbiderako faktore bideragarri kontsideratu zen. Osasun zerbitzuetako egokitasuna Komunikazioa Gure emaitzetan sarritan agertu den bezala, literaturak hizkuntzaren ezjakintasuna sarbiderako oztopo oso garrantzitsu bezala ezarri du (21,34,39,54,75,77,99). Ezaugarri kulturalen ezagutzak eta jarrera harkorra izateak ere komunikazioan modu positiboan eragiten dute, profesional eta erabiltzailearen arteko erlazioa hobetuz. Horregatik, ulertzea eta ulertua izateak, informazioa era eraginkor batean lortzeko faktore gakoa da. Aldiz, komunikazio ez-eraginkor batek, jasotako osasun zerbitzuak konpromisoan ipini ditzake (99). Euskadiko osasun sisteman, osasun arreta eskaintzen ez duten profesionalak, (administratiboak barne), hizkuntza ez-lokalak ezagutzeagatik ez dira sarituak izaten. Gainera, osasun zentroetako langileek eskura dituzten itzultzeko tresnak ez dituzte era egokian erabiltzen; osasun zentroetan komunikazio arazoak eduki dituzten partehartzaileekin, batekin ere ez dutelako Osakidetzak eskaintzen duen aldibereko itzulpenerako tresna erabili. Honen arrazoiak, erabiltzaile bakoitzari arreta emateko denbora eskasa eta beste lehentasunen agerpena izan zitezkeela adierazi da (16). Bitartekari kulturalen erabilera, egoera hau hobetu dezake (75), familiakoak edo adingabekoak itzultzaile bezala erabiltzeak, arretaren kalitatea konprometitzeaz gain, gatazka etikoak ere sortu ditzakelako (4). Arrazismoa Arrazismo estrukturala gizartean, osasun sisteman eta honen kultura eta arauetan erroturik dago (101). Bereziki krisialdietan, immigranteak osasun zerbitzuen gehiegizko erabilera egiten dutela kontsideratu egin da (97). Aldiz, literaturak behin eta berriro frogatu egin du immigranteak, pertsona lokalekin konparaturik, hauek proportzio txikiagoan erabiltzen dituztela (8,9,11,102). Premisa honek, immigranteak osasun eta gizarte prestazioak merezi ez dituen "bestea" bezala kontsideratzen duen gizarte arrazoibidea indartzen du (54). Bestearen eraketarako prozesu honek, gizarte botereen desoreka mantentzen laguntzen du (111). "Ilegal" bezala ikusiak diren pertsonak, dokumentaziorik gabekoak edo asilo-eskatzaileak besteak beste, gizarteko kide ez-legitimo bezala kontsideratuak dira. Ondorioz, haiei osasun zerbitzuak eskaintzea borondate oneko ekintzatzat eta zama ekonomikotzat ematen da, haien eskubideen partetzat baino (39,54,75,96). Arrazismo estrukturala profesional eta pazientearen arteko erlazioan ere agertzen da (101). Osasun zentroetako langileek ere, sarritan, immigranteek osasun zerbitzuen gehiegizko erabilera egiten dutenaren pertzepzioa badaukate (17). Horrela, osasun sistemaren barnean botereen desoreka mantendu dadila ahalbidetzen dute (19). Hala ere, nahiz eta desberdinkerian oinarrituriko arreta eskaintzen duten, askotan ez dute nahita egiten, gizartearen baloreak jarraituz baino (112) eta horregatik, osasun sisteman ematen diren praktika arrazistak, ikusezin irauten dute (113). Osasun zentroetako langileen jardunbide egokiek, beraz, osasun sistemarekiko pertsona indibidualek dauzkaten esperientzietan eragina izan dezakete, baina osasun sistema eta gizartearen antolakuntzan ere eragingo dute. Osasun langileen gida etikoek, kode deontologikoak barne, legeen eduki aldakorrak aldera utziz, pertsona guztiei diskriminaziorik gabeko arreta eskaintzeko beharra adierazten dute. Osasun sistema barneratzaileagoa garatzeko, eskubideetan oinarritutako arretaren baloreak indartu, profesionalen ezagutza garatu eta bitartekaritza kulturala bezalako neurriak hartu beharko lirateke. Maila legalean, osasun zerbitzuak jasotzeko eskubidea sarbide egokia ahalbidetzen duen faktore erabakigarri bezala agertu zen. Maila honetan gehien errepikatutako oztopoak, zerbitzuak jasotzeko eskubiderik eza, eskakizun legalak betetzeko zailtasunak eta dokumentaziorik gabekoa izatea izan ziren. Sarbiderako mailan, hizkuntza lokala ez ezagutzeak, dakarren komunikazio ez eraginkorrarekin batera, immigranteen sarbidean eta osasunean negatiboki eragiten duela aurkitu zen. Beste faktore batzuek, informazio falta edo baztertua izateko beldurra bezala, immigranteak osasun zentroetara ez gerturatzea eragiten dutela azaldu zen. Osasun zerbitzuen egokitasunaren inguruan, osasun zentroetako langileen kultur aniztasunean arreta emateko ezagutzarik eta prestutasunik eza, immigranteen sarbiderako oztopo bezala adierazi zen. Kasu batzuetan, arrazismoa profesional eta pazientearen arteko erlazioan agertzen zela identifikatu zen, osasun langileek ere gizartean dagoen immigranteekiko imajinarioarekin bat egiten dutelako. Bitartean, profesionalengandik, gizarte erakundengandik edo sare sozial pertsonalengandik informazioa, akonpainamendua eta sostengua jasotzea sarbiderako faktore bideratzaileak kontsideratu ziren. Halaber, dohaineko klinikak immigranteen osasuna eta osasun zerbitzuetarako sarbidea hobetzen duten baliabideak kontsideratu ziren. Gainera, populazio osoaren babesean laguntzen dutela aurkitu zen, osasun publiko arazoak izan daitezkeen kasuak identifikatzeko gai direlako. Hala ere, egindako intzidentzia politikoa haien indargunea dela kontsideratu zen. Populazio zaurgarrienen osasun zerbitzuak jasotzeko eskubidea indartzea nahitaezkoa da haien osasun zerbitzuetarako sarbidea bermatzeko. Horrez gainera, osasun eskubidean oinarritutako arreta, bitartekaritza kulturala eta informazio iturri eskuragarriagoak sustatu beharko lirateke diskriminaziorik gabeko eta barneratzaileagoa den osasun sistema bat garatzeko.
science
addi-eba920129b4a
addi
cc-by 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/33203
Hizketa-ezagutzan oinarritutako estrategiak, euskarazko online OBHI (Ordenagailu Bidezko Hizkuntza Ikaskuntza) sistemetarako
Odriozola Sustaeta, Igor
2019-05-03
Laburpena Ordenagailu Bidezko Hizkuntza Ikaskuntza (OBHI) sistemetan hizketa-teknologiak erabiltzeko interesa gero eta handiagoa da. Horren zergatia, hein handi batean, hizketateknologiek azken urteotan izan duten hobekuntza nabarmena da, eta gaur egun gero eta jende gehiagok erabiltzen ditu gero eta modu naturalagoan. Literaturak erakusten du OBHIn bi interesgune nagusi daudela hizketa-ezagutze automatikoarekin (ASR, Automatic Speech Recognition) loturik: Ordenagailu Bidezko Ebakera Lanketa (OBEL) eta Ahozko Gramatika Praktika (AGP). Ohiko OBEL aplikazio batean, esaldi bat irakurri eta grabatzeko eta ikasteko aplikazioaren zerbitzarira bidaltzeko eskatzen zaio erabiltzaileari. Zerbitzariak emaitza bat bueltatzen du, eskuarki hiru mailako koloresistema bat erabiliz, adierazten duena zer fonema ahoskatu den zuzen eta zein ez. AGP aplikazioak ez dira oraindik oso ezagunak, baina, besteak beste, aukera anitzeko testak daude, non erabiltzaileek ahoz hautatzen baitute erantzun bat hainbat aukeren artean; hizkuntzetarako tutoretza-sistema adimendunak ere badaude, non ikasleek ordenagailuak egindako galderei erantzun eta sistemak feedbacka ematen baitie. Halako tresnak ikasleen ikasketa-prozesuarekiko autonomia indartzeko erabil daitezke, aukera ematen baitute ahotsa erabiliz ebakera hobetzeko edo ikasgelatik kanpo gramatika-ariketak egiteko. Lan honetan, bi aplikazio kontsideratu dira: batetik, OBEL sistema klasikoa, non aurrez zehaztutako esaldi bat grabatzen baitu ikasleak, eta sistemak ebakerari buruzko feedbacka ematen baitio; bestetik, Hitzez Hitzeko Esaldi Egiaztapenerako (HHEE) sistema berri bat, non esaldi bat sekuentzialki egiaztatzen baita, hitzez hitz, eta antzeman bezain laster erakusten baitzaio hitza erabiltzaileari. HHEE tresnarekin, gramatika-ariketak ahoz ebazteko tresna bat (AGP) eraiki daiteke. Sistema bien oinarrian, esakuntza egiaztatzeko teknikak daude, hala nola ebakera-egokitasun (GOP, Goodness Of Pronunciation) puntuazio ezaguna. Sistema entrenatzeko hautatutako datu-base akustikoa Basque Speecon-like datubasea da, euskaraz publikoki erabilgarri dagoen bakarra, hizketa-ezagutzarako berariaz diseinatua eta mikrofono bidez grabatua. Datu-base horrek zenbait eragozpen ditu; adibidez, ebakera-lexikoia eta zenbait etiketa-fitxategi ditu faltan. Gainera, hizketa dialektal asko du, batez ere bat-bateko atalean. ASRn, aldaera fonetikoak eredu akustiko bakar batez modela daitezke; hala ere, OBEL sistemek eredu "garbiak" behar dituzte erreferentzia gisa erabil daitezen. Horrenbestez, zenbait lan egin behar izan da datu- baseko etiketa-fitxategietan. Transkripzio asko aldatu egin behar izan dira, eta lexikoi berri bat sortu da ebakera dialektal alternatiboak kontuan hartuta. Azpimarratzekoa da lexikoi berriak4.12 ebakera desberdin dituela, batez beste, hitz bakoitzeko. Tesi honetan hizketa ezagutzeko erabili den softwarea AhoSR da. Aholab ikerketataldean sortu eta garatu da, eta ezagutze-ataza desberdinekin jarduteko diseinatu da. Tesi honetako lana egin ahal izateko, esakuntza egiaztatzeko teknikak inplementatu zaizkio, oinarrizko atazekin batera exekutatzeko. Horretarako, grafo paralelo bat inplementatu da GOP puntuazioak kalkulatzeko. OBEL eta HHEE atazetarako, berariazko bilaketa-grafoak ere erantsi zaizkio, ataza bakoitzak berezko ezaugarriak ditu eta. Gainera, socketak ere inplementatu dira AhoSRko audio-sarreraren moduluan. Horrekin, denbora errealeko funtzionamendua lortzen da ezagutzailea Internet bidez atzitzean, eta horrek AhoSR zerbitzari batean instalatzeko aukera ematen du, atzipen unibertsala izateko. Markoven ezkutuko ereduak (HMM, Hidden Markov Models) entrenatzeko modu desberdinak aztertu dira sakonki. Hasieran, kalitate hobeko HMMak espero genituen hiztegi alternatibadun berria erabilita. Hala ere, emaitzek ez dute hori erakusten, ebakera alternatiboen hain kopuru handiagatik. Eskuz zuzendutako datuak ere erantsi dira (entrenamenduko datuen % 15), alternatibak entrenamenduan hobeki lerrokatuko zirelakoan, baina sarrera bakarreko hiztegia erabiliz lortutako emaitzen antzekoak lortzen dira. Horrenbestez, eskuz zuzendutako transkripzioak ustiatzeko, HMMak entrenatzeko modu desberdinak aztertu dira. Hala, ikusi dugu ezen HMM pittin bat hobeak lortzen dira lehendabiziko etapetan transkripzio-akats gutxiko datuak eta, gero, datu-base osoa erabilita. Hasierako sistema eraikitzeko, kontsideratu zen bi GOP banaketa behar zirela fonema bakoitza sailkatzeko: zuzen ebakitako fonemen banaketa eta oker ebakitakoen banaketa. Oker ebakitako fonemen GOPak lortzeko, transkripzioetan akats simulatuak txertatu ziren, eta transkripziook AhoSR deskodetzailetik pasarazi ziren lerrokatze behartu moduan. Ondoren, zuzen eta oker ebakitako fonemen atalaseak kalkulatu ziren, bi banaketen errore berdineko tasaren (EER, Equal Error Rate) puntu gisa. Metodo hori hasierako prototipo batean inplementatu zen, eta laborategiko zenbait esperimentu egin ziren, oso emaitza onak zian zituztenak. Orduan, ingurune errealistago batean testatu zen sistema: euskara-ikastegi edo euskaltegietan, 20 ikasleren artean. Emaitza objektiboak eta 20 ikasleek betetako inkestaren emaitzak benetan itxaropentsuak izan ziren. Hasierako prototipoa lokalki exekutatzen zen, eta sistema unibertsalago baten beharra sumatu genuen, edozein gailutatik eta edonondik atzitzeko. Hala, HTML5 berriaren espezifikazioak baliatu genituen, nabigatzaileak, audio APIaren bitartez, audio-sarrera atzi baitezake, plataforma edozein delarik ere. Gure sistema edozein sistema eragiletatik atzitu ahal izateko aukera eman digu horrek. Bestalde, HHEEan oinarritutako AGP atazarako, HTML5eko beste API bat erabili da (web APIa), nabigatzailearen eta zerbitzariaren artean socket moduko konexioak sortzeko aukera ematen duena, audiodatuak grabatu ahala bidaltzeko. Sistema online inplementatzeko, zenbait eragozpenekin egin dugu topo: adibidez, erabiltzaileek audioa jasotzeko erabiliko dituzten gailuen arteko desberdintasunak direla eta, nolabaiteko parametro-normalizazioa behar da. Are gehiago, online normalizazioko teknika bat behar da, HHEEn berehalako feedbacka eman behar baita seinale osoa ezagutzailera iritsi aurretik. Hainbat teknika probatu dira batezbesteko- eta bariantzanormalizazio cepstrala (CMVN, Cepstral Mean and Variance Normalisation) inplementatzeko eta batezbestekoen eta bariantzen hasierako balioak estimatzeko. Emaitzarik onenak lan honetan proposatutako metodo hibridoaz lortu dira, non batezbestekoen hasierako balioak lehen 𝑁 bilbeak erabiliz estimatzen diren eta bariantzen hasierako balioak entrenamenduko datu-multzotik erauzten diren. Dena dela, CMVN teknika berri bat asmatu da tesi honetan: normalizazio anitzeko puntuatzea (MNS, Multi Normalisation Scoring) metodoan oinarritutako CMVN. MN- Sren funtsa da hainbat behaketa-egiantz puntuazio sortzea, sarrerako Mel maiztasuneko koefiziente cepstralak (MFCC, Mel-Frequency Cepstral Coefficient) baldintza desberdinetan grabatutako hizketa datu-multzo desberdinetatik kalkulatutako batezbestekoak eta bariantzak normalizatuz. MNSan oinarritutako CMVNa honetan datza: kalkulatzen da bilbe batek entrenamenduko datu-multzo bakoitzekoa izateko zer probabilitate duen; probabilitate horiek haztapen gisa erabil daitezke batezbestekoen eta bariantzen estimazioa kalkulatzeko. Lortu ditugun emaitzak nabarmentzekoak dira, batez ere seinale garbietarako. MNS erabiltzearen abantailarik handiena da CMVNa online erabil daitekeela, bilbez bilbe, inguruko bilbeak edo uneko bilbeari dagokion segmentuko bilbeak aztertu beharrik gabe. MSN metodo bera erabiliz, onlineko ahots-aktibitatearen detektagailu (VAD, Voice Activity Detector) berri eta eraginkor bat ere proposatu dugu. Baliozkotze-esperimentu batean, MNSan oinarritutako gure VADaren emaitzak eta ITU-Tko bi VAD algoritmo estandar (G.720.1 eta G.729b) alderatuz, emaitza orokor hobeak lortu ditugu, sailkapenerroreak nabarmen txikiagoak baitira isiltasun-bilbeetarako, eta, antzekoak, berriz, hizketa-bilbeetarako. Gure sistema erabilgarria da, beraz, bai hizketan errore-tasa baxuak behar dituzten aplikazioetarako, bai isiltasunean errore-tasa baxuak behar dituztenetarako. Azkenik, neurona-sareak (NN, Neural Network) erabili dira, sailkatzaile bat entrenatzeko unean parametro desberdinek duten eragina ikusteko asmoz. Horren ondorio gisa, ikusi dugu GOP puntuazioak direla parametrorik eraginkorrenak, aurreko, uneko eta ondorengo fonemen iraupenen eta log-egiantzen artean. Esperimentuen emaitzak koherenteak dira hasierako sistemaz lortutakoekin. Adierazpena Hitz hauen bidez, adierazi nahi dut tesi hau nire lanaren eta ahaleginaren emaitza dela eta ez dela beste inora bidali sari baterako. Beste iturri eta informazio batzuk erabili ditudanean, hala direla adierazi da. CHAPTER 1 Sarrera 1.1 Hitzaurrea Oso zoriontsu sentitzen naiz tesi-lan hau egiteko aukera izan dudalako. Nire bi pasioak batzen ditu tesi honek: euskara eta zientzia. Ezin du jende askok esan maite duen lan batean diharduenik; nire kasuan, bikoiztuta gertatzen da hori. Telekomunikazio-ingeniaritza ikaslea nintzela, euskara-eskolak ematen hasi nintzen, seguruenik bi alorrek erakarri izan nautelako beti, eta berehala jakin nuen nire etorkizun profesionalak bi alorrok batu beharko zituela nolabait. Aholabek, hain ondo hartu nauen laborategiak, eman zidan hori egiteko aukera. Laborategiak ikerketa-lerro berri bat zabaldu zuen haren interesguneen artean: bigarren hizkuntzak ikasteko software komertzialetan (euskararako), hizketa-ezagutze automatikoko (ASR, Automatic Speech Recognition) teknologia inplementatzea, ikaslearen eta ordenagailuaren arteko komunikazioaren kalitatea hobetzeko helburuaz, ikasleari laguntzeko bere ikasketa-prozesuari etekina ateratzen, autonomoki. Hura izan zen nire lehen proiektua Aholaben, eta halaxe hasi nintzen ASR eremuan lanean. Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamenduan Masterra lortu ondoren, euskararako gure ASR sistema garatu nuen, gaur egun AhoSR izenez ezagutzen duguna. Hitz-gramatikan oinarritutako dekodetzailea zen, C++ hizkuntzan idatzia Windowserako, eta sarreratzat wav fitxategiak nahiz zuzeneko audioa onartzen zituen. Hastapenetako prototipo hura oinarri hartuta, AhoSR hazten eta hobetzen hasi zen. Harrezkero zenbait urte pasatu dira, eta lehendabiziko ezagutzaile hura software osoago eta egonkorrago bat bihurtu da. Gaur egun, AhoSR beste ataza batzuetarako ere erabil daiteke, hala nola ezagutza fonetikoa, esakuntzaren egiaztapena, eta hiztegi handiko hizketa-ezagutze jarraitua (LVCSR, Large Vocabulary Speech Recognition). Web bidez atzi daiteke (HTML5 espezifikazioak baliatuz), erabiltzaileari urrunetik erabiltzeko aukera emanez, edozein dela ere erabiltzailearen plataforma. Zenbait demo proba daitezke hemen: http://aholab.ehu.eus/users/igor/demos.html. 3 4 1 Sarrera 1.2 Azalpen orokorra Teknologiak aurrera egin ahala, hizkuntzen ikaskuntzan aplikatzeko aukera berriak sortzen dira. Azken urteotan agertu diren teknologiek eragin handia izan dute Ordenagailu Bidezko Hizkuntza Ikaskuntzaren (OBHI) alorrean, praktikan ez ezik, diskurtsoan, ikerketan eta pedagogian. Interneten hedapena (gaur egungo HTML5 web-zehaztapenak barne) eta mugikor-plataforma berriak (hala nola smartphoneak eta tabletak) iraultza globala izan dira, eta horrek ere eragin handia izan du hizkuntzak ikasteko eskolak bideratzeko eta antolatzeko moduan. Arloko aditu batzuek uste dute komunikatzeko eta, orobat, pentsatzeko modu berriak sorraraziko dituztela teknologia berri horien garapenak, eta, gainera, balitekeela hizkuntzak irakasteko arloan erabilitako pedagogia erabat berreraiki behar izatea [1]. OBHIaren alorrean, bai erabilerari bai ikerketari dagokienez, hauek dira, [2]en arabera, literaturan agertu diren elementurik erakargarrienak eta eragin handiena izan dutenak: ediziorako softwareak, ikasketa kudeatzeko sistemak, audio- eta bideo-konferentziako aplikazioak, adimen artifizialeko sistemak eta sistema adimendunak, teknologia mugikorrak, eta hizketa ezagutzeko eta ebakera lantzeko teknologiak. Horrenbestez, hizketateknologiak —bereziki, ASR eta Ordenagailu Bidezko Ebakera Lanketa (OBEL)— interespuntutzat jotzen dira gaur egungo OBHIaren arloan. ASR-ren aplikazioak era askotakoak dira. Aplikazio horietariko bat da hizkuntzen tutoretza-sistema adimendunetan (ILTS, Intelligent Language Tutoring Systems) erabiltzea. Halako sistemetan, ordenagailuak emandako jarraibideei erantzun behar diete ikasleek; horretarako, haiek sortutako ahozko seinaleak jasotzen dira, erroreak hautematen dira, eta feedback-a ematen zaio ikasleari errore horien erantzun gisa. Hizketateknologien beste erabilera nagusi bat OBEL da. Ebakera lantzeko, alderdi segmentalak (bakarkako fonema-soinuak) nahiz supra-segmentalak (ezaugarri prosodikoak) kontsidera daitezke. OBEL teknologia inplementatzen duten aplikazio gehienetan, ikasleek sortutako soinuak eredu zuzen batekin alderatzen dira, eta ikusizko adierazpen baten bidez ematen da feedbacka. Teknologia horiek gero eta erabiliagoak dira beste eremu batzuetan ere, adibidez, hizketa patologikoaren detekzioan eta tratamenduan. Web-teknologiaren aurrerapenen ondorioz, orain arte posible ez ziren interfaze berriak sortu dira. HTML5 zehaztapenak, web audio APIaren bidez, aukera ugari ematen ditu Internet ahots bidezko aplikazioen bidez erabiltzeko. HTML5en bidez, ahots-sarrera bidezko web aplikazioak erraz konekta daitezke zerbitzarietan ostatatutako ASRekin eta ebakera lantzeko aplikazioekin, eta, hala, aukera gehiago sortzen dira bakarka ikasteko sistemetarako eta webean oinarritutako beste teknologia batzuetarako, hala nola ikasketa kudeatzeko sistemetarako eta bestelako ediziorako tresnetarako. HTML5ek, epe laburrean, Adobe Flash aplikazioak eta Java appletak ordezkatuko ditu, audioa berez kudeatzeko aukera ematen baitie web nabigatzaileei. Horrek esan nahi du HTML5 teknologia plataformarekiko independentea dela, nabigatzailearen araberakoa soilik. Gaur egun, nabigatzaile ezagunenek dagoeneko inplementatuta dute HTML5. Tesi honetan, ASRan oinarritutako euskararako OBHI sistema bat eta OBEL sistema 1.2 Azalpen orokorra 5 bat inplementatzeko estrategia azaltzen da, ASR-rako datu-base estandar bat baliatuz. Sistema Interneten on-line inplementatzeko aurkitutako arazoak ere azaltzen dira, baita horiek gainditzeko proposatutako bideak ere. 1.2.1 Tesiaren motibazioa Euskara Europako hizkuntza isolatu bat da, eta uste da gaur egun arte iraun duten hizkuntza aurreindoeuropar gutxietariko bat dela eta bakarra, mendebaldeko Europan. Hizkuntzaren jatorria ez da zehatz-mehatz ezagutzen, baina gaur egungo teoriarik hedatuenak dio proto-euskara edo euskararen forma zaharrago bat bazela hizkuntza indoeuroparrak iritsi baino lehen; hau da, euskararen lurraldea edo Euskal Herria geografikoki inguratzen duten hizkuntza erromantzeak. (Wikipediatik hartutako irudia) Fig. 1.1: Euskal Herriaren kokapena Europan. Euskal Herria bi zatitan banatuta dago administratiboki: Ipar Euskal Herria, Frantziako administrazioaren menpe dagoena, eta Hego Euskal Herria, Espainiako administrazioaren menpe dagoena. Ipar Euskal Herriak Pirinio Atlantikoak departamenduaren ia erdia osatzen du, eta euskarak ez du onarpen publikorik han; izan ere, Frantziar Errepublikan hizkuntza ofizial bakarra dago: frantsesa. Hego Euskal Herria ere bitan zatitua dago: Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE) eta Nafarroa (garai bateko Nafarroako Erresuma). Euskara EAEn ofiziala da espainierarekin batera; Nafarroan, berriz, estatus heterogeneoa du, eremuaren araberakoa. Euskara, beraz, diglosia-egoeran dago, hizkuntza ofizialek, ez-ofizialekin alderatuta, prestigio-estatusa baitute. Hori kontuan harturik, espainierak eta frantsesak eragin handia dute euskaran. Eusko Jaurlaritzaren 2012ko inkesta baten arabera, Euskal Herriko biztanleen % 27k hitz egiten du euskara (2 648 998tik 714 136k). Hiztun horietatik 663 036 Hego Euskal Herrikoak dira; gainerako 51 100 hiztunak, berriz, Ipar Euskal Herrikoak [3]. Zenbakiek agerian uzten dutenez, euskararen erabilera urruti dago normalizaziotik. Gaur egun jende asko dabil euskara ikasten. Udaletako eta erkidegoetako administrazioek diru-laguntzak ematen dizkiete, zenbait baldintza betez gero, euskara ikasi nahi dutenei. Euskararen irakaskuntzak bilakaera handia izan du azken 40 urteotan, eta Eusko Jaurlaritzako HABE erakundeak kudeatzen ditu hizkuntza-eskolak. Hizkuntza erabilienen mailako aukera teknologikoak merezi ditu euskararen irakaskuntzak ere. Euskarak ahulgune bat du. Euskara batu edo estandarra ez zen sortu 1960ko 6 1 Sarrera hamarkadaren amaierara arte, eta, horren ondorioz, euskara batua ez da oraindik inoren berezko hizkuntza "erreala". Gaur egun, hezkuntzako maila guztietan erabiltzen da, lehen hezkuntzatik unibertsitateraino, bai telebistan bai irratian, baita idatzizko ekoizpen gehienetan ere [4]. Dena dela, idatzizko asmoz sortu zen, batez ere, euskara. Horren adierazgarri garbia da Euskaltzaindiak euskara batuaren ebakeraren eta prosodiaren bere lehen lan sakona [5] 2014ra arte kaleratu ez izana, alegia, lehen urratsak eman eta 50 urtera. Denbora-tarte horretan, euskara-irakasleak erabat zehaztu gabeko hizkuntza bat irakasten aritu dira, eta ikasleek, euskara batuaren benetako hiztunek, forma eman behar izan diote ahozko euskara batuari. Arestian esan bezala, euskara batua ez da oraindik inoren berezko hizkuntza "erreala". Euskaldun zaharrek beren aldaera dialektala erabiltzen dute, eta euskara batua eskoletan irakasten bada ere, oso bertsio formaltzat eta zenbaitetan artifizialtzat ere hartzen da. Gainera, euskarak izugarrizko aniztasun dialektikoa du. Historian zehar hainbat saiakera egin dituzte euskal hizkuntzalariek Euskal Herria euskalki eta azpi-euskalki geografikotan sailkatzeko. Hala ere, ia herri bakoitzak du bere aldaera [6]. Horrek agerian uzten ditu euskara-irakasleek gainditu behar dituzten zailtasunak ikasgelan euskara irakasteko. Euskararen normalizazio-egoera honetan, OBHI sistemetan hizketa-teknologiak edukitzea laguntza handikoa izan daiteke. Tesi honetan proposatutako tresnak oso lagungarriak izan daitezke euskara-ikasleentzat, euskaldun zaharren moduan hitz egiteko eta kalitatezko ahozko euskara bat lortzeko bidean. Izan ere, ahotsa erabiltzeko aukera dute, ebakera ebaluatzeko ez ezik, gramatika-ariketak ebazteko ere, eta hori lagungarria izan daiteke ikasleen ahozko ekoizpen-trebetasunetarako. Gainera, ikasleak motibatuago ere senti daitezke halako tresnekin, batez ere bigarren hizkuntza ikasgelatik kanpo praktikatzeko aukerarik ez duten ikasleak. 1.2.2 Helburuak Tesi honen helburu orokorra da ASRan oinarritutako estrategiak aztertzea, euskara ikasteko OBHI aplikazioetan inplementatzeko. Horretarako, esakuntza egiaztatzeko teknikak kontsideratu dira, ezagutzako deskodetzailean zehar kalkulatzen direnak. Teknikok bi abantaila eskaintzen dituzte, besteak beste: alde batetik, esakuntza baten ebakera ebaluatzeko aukera (OBEL sistemak), Basque Speecon-like datu-base akustikoko hizketa erreferentziatzat hartuta. Beste aldetik, erabiltzailearen erantzuna hitzez hitz eta denbora errealean egiaztatzen duen tresna bat izateko aukera, ariketak ahoz eginez gramatika bakarka praktikatzeko lagungarriak izan daitezkeenak. Teknika horri Hitzez Hitzeko Esaldi Egiaztapena (HHEE) deitu diogu lan honetan, eta hemendik aurrera termino hori erabiliko da teknika horri erreferentzia egiteko. Helburu horretara iristeko eta ateratako konklusioen erabilgarritasuna bermatzeko, honako helburu partzial hauek ere izan dira kontuan: • ASRak garatzeko berariaz diseinatutako datu-base batetik kalitate oneko eredu akustikoak sortzea. 1.2 Azalpen orokorra 7 • Konfiantza Puntuazioetarako erabaki-atalaseak garatzea eta hobetzea. Horretarako, fonemak taldekatzeko modu desberdinak ere aztertu behar dira. • Halako sistema bat on-line inplementatzeko sortzen diren eragozpenak aztertzea, baita diseinu-konponbide bat proposatzea ere. • Sistemaren funtzionamendu orokorra hobetzeko seinale-prozesaketako beste teknika batzuk aztertzea eta aplikatzea, ahal nola batezbesteko- eta bariantza-normalizazio cepstrala (CMVN, Cepstral Mean and Variance Normalisation) eta ahots-aktibitatea detektatzea (VAD, Voice Activity Detection). 1.2.3 Tesiaren egitura Tesi hau 4 ataletan banatuta dago, eta 11 kapitulu ditu. I. atala sarrera da, eta 2 kapituluz osaturik dago. Lehen kapitulua uneko hau da (1. kapitulua). Bigarren kapituluan (2. kapitulua), hizketa-teknologien eremuan OBHI sistemetarako argitaratu den literaturaren berri ematen da. Arreta jarriko dugu halako aplikazioetan erabiltzen diren ASR teknologietan, baita ebakera puntuatzeko erabiltzen diren teknika desberdinetan ere. Azkenik, zenbait ondorio azaltzen dira. II. atalak hasierako sistemaren oinarriak aurkezten ditu. 3. kapituluan, tesi honetan erabilitako datu-base akustikoa eta hari kalitate oneko eredu akustikoak lortzeko egin behar izandako moldaketak azaltzen dira. Datu-basearen deskripzio xehea ageri da han, baita datu-basean egindako zenbait lanketa etiketen fitxategiak hobetzeko eta lexikoia sortzeko. 4. kapituluan, AhoSR-ren egitura eta funtzionaltasunak azaltzen dira. AhoSR tesi honetan oinarri gisa erabili den hizketa ezagutzeko softwarea da, Aholab ikerketa-taldeak sortua eta garatua. Kapitulu horretan, AhoSRn egindako aldaketak eta moldaketak ere ageri dira, egiaztapen-puntuazioen eta denbora errealeko hitzez hitzeko egiaztapenaren erabilera inplementatzeko. 5. kapituluan, eredu akustikoak entrenatzeko modu desberdinen analisi xehea azaltzen da. Tesi honetan erabilitako datu-baseak zenbait eragozpen ditu; izan ere, aldaera dialektal ugari ditu. Deskribatzen da nola sortu den lexikoia, aldaera dialektalak alternatiba gisa txertatuta; baita lexikoi hori erabiltzeak ere zer eragin dituen Markoven ezkutuko ereduak (HMM, Hidden Markov Model) entrenatzeko unean. Gainera, azaltzen da entrenamenduan azpimultzo desberdinak erabiltzeak zer ondorio dituen HMMetan, baita entrenamendu-prozesuko fase desberdinetan erabiltzeak ere. Hala lortutako HMMen ezagutze fonetikoko emaitzak azaltzen dira, eta azkenik zenbait konklusio aurkezten dira. Ebakera-atalaseak ezartzearen desabantailetariko bat da oker ebakitako datuen gabezia. 6. kapituluan azaltzen da tesi honetan zer prozedura erabili den gai horri aurre egiteko, baita hori baliozkotzeko zenbait esperimentu ere. Atalaseak lortzeko prozedura hori ingurune errealista batean ebaluatzeko sortutako aplikazioa ere aurkezten da hemen. Aplikazio hori gramatika-ariketak ahoz ebazteko diseinaturik dago (HHEE sistema erabiliz) eta modu lokalean exekutatzen da ordenagailu bakoitzean. Azkenik, benetako 8 1 Sarrera ikasleekin egindako ebaluazioari buruzko xehetasunak eta ebaluazio horretan lortutako emaitzak azaltzen dira. III. atalean, hasierako sistema oinarri hartuz garatutako zenbait hobekuntza deskribatzen dira. 7. kapituluan, bezero/zerbitzari inplementazio-kontuak deskribatzen dira. Azken urteotan garatu den HTML5 zehaztapenetan, bi funtzionaltasunak baliatuko dira: web audio APIa eta websocket APIa. Lehena audioa nabigatzailearen bidez grabatzeko erabiltzen da; bigarrena, berriz, audio-datuak Nodejs zerbitzari batera bidali eta feedbacka eskuratzeko. 8. kapituluan, audio-fitxategietan hizketa-segmentuak hautemateko metodo berri bat aurkezten da, normalizazio anitzeko puntuatzea (MNS, Multi-Normalisation Scoring) oinarri duena. MNS behaketa-egiantzetan oinarritzen da, alegia, normalizazio cepstrala aplikatuz entrenatutako isiltasun-HMMaren erdiko egoerako gaussiar nahasteen ereduan (GMM, Gaussian Mixture Model) sortzen diren behaketa-egiantzetan. Esperimentu bat egin da teknika hori erabiliz eta beste sistema ezagun batzuk erabiliz lortzen diren emaitzak alderatzeko, eta ondorioztatu dugu emaitzak oso lehiakorrak direla zarata-maila desberdinetan. 7. kapituluan, kalkulatu ahala cepstrumak normalizatzeko beste teknika berri bat aurkezten da, hori ere MNS teknikan oinarritua. Cepstrumen normalizazioa da HHEE sistema bat zerbitzari batean inplementatzean sortzen den arazoetariko bat. Denbora errealeko normalizazio cepstrala kudeatzeko estrategia desberdinak azaltzen dira, eta aterako konklusioak ere bai. In 10. kapituluan, oker ebakitako fonemaren kontzeptua berraztertzen da. Horretan oinarriturik eta OBEL sisteman sailkatzaile gisa erabiltzeko, Neurona Sare desberdinak entrenatu dira, parametro multzo desberdinak erabiliz, asmoa baita parametro bakoitzaren eragina ikustea. Esperimentuen emaitzak eta zenbait konklusio azaltzen dira amaieran. IV. atalak laburpena eta deskripzio orokorra azaltzen ditu. Azkenik, 11. kapituluan, tesi honetatik ateratako konklusio orokorrak eta etorkizuneko ikerketa-lanari buruzko zenbait hausnarketa ageri dira. CHAPTER 2 ASR teknologia OBHI sistemetan 2.1 Sarrera Ordenagailu Bidezko Hizkuntza Ikaskuntza (OBHI) hizkuntzalaritza aplikatuko eremu espezializatu bat da, hizkuntzen ikaskuntzako eta irakaskuntzako teknologiaren erabilerarekin zerikusia duena. Hastapenetan, hirurogeiko hamarkadan zehar alegia, errepikapen-ariketetara bideratutako softwareetan oinarriturik zegoen batez ere, behaviorismoaren eta hizkuntzak irakasteko ikuspegi audiolingualaren markoaren barnean. Hala ere, XX. mendearen amaieran ordenagailu pertsonalak eta multimedia eskuragarriagoa eta erabilgarriagoa bihurtu ahala eta Internet hedatu ahala, OBHI dibertsifikatu, zabaldu eta garatu egin zen [7]. OBHI, hastapenetan, ingeles-hizkuntzaren irakaspenaren (ELT, English Language Teaching) mendeko eremutzat jotzen zen [8], eta bigarren hizkuntzaren eskurapenari eta pedagogiari buruzko liburuek leku gutxi eskaintzen zioten teknologiaren erabilerari [9]. Gaur egun, OBHIaren alorrean teknologiaren erabilera sustatzen duten zenbait erakunde profesional daude —adibidez, CALICO, EUROCALL eta IALLT—, bai eta berariaz alor horretan diharduten aldizkari espezializatuak ere —adibidez, Language Learning & Technology, ReCALL, CALL, Journal of Computer-Mediated Communication eta CALICO Journal—. OBHI, beraz, ondo errotutako alorra da, ikerketa-agenda zabala duena eta askotariko aplikazio praktikoak dituena bigarren hizkuntzaren eskurapenaren alor guztietan barrena. Praktika dago OBHIren bihotzean, eta ordenagailuak erabili izan dira hizkuntzen ikaskuntzako eremu guztietan. Ordenagailuok bereziki erabilgarriak kontsideratu izan dira gramatika, hiztegia, irakurmena eta idazmena, entzumena eta ebakera lantzeko, eta oso erabiliak izan dira hizkuntza ebaluatzeko. Autore askok behar-beharrezko elementutzat dute teknologia, bai ikasgela barnean, bai kanpoan, nahiz eta betiere pedagogiaren eta hizkuntza-eskurapenaren printzipioak kontuan dituen marko baten barnean. Ikasgelatik kanpo irakasleak teknologiaren erabilera modu egokian ikuskatuz gero, litekeena da ikasleek aprobetxamendu hobea izatea [10]. Gaur egun, autoikaskuntzako gelek bigarren hizkuntzak autonomoki ikasteko aukera 9 10 2 ASR teknologia OBHI sistemetan berriak eskaintzen dituzte. Hezkuntzako teknologiaz hornitu dira gehienbat gelok, eta, horrenbestez, autoikaskuntza eta teknologian oinarritutako ikaskuntza sinonimo bilakatu dira. Autonomia gai garrantzitsu bilakatu da, batez ere OBHI alorrean. Ikaskuntza autonomoaren abantailak, desabantailak eta ondorioak sakonki aztertzen ari dira gaur egun. Dena dela, autoikaskuntzaren kasuan bezala, autonomian ikerketan dihardutenek nabarmentzen dute teknologian oinarritutako ikaskuntzara jotzen duten ikasleek ez dutela zertan autonomoago izan teknologia erabiltzeagatik soilik; neurri handi batean, teknologiaren izaeraren araberakoa eta ematen zaion erabileraren araberakoa da hori [11]. Ikuspuntu bera ageri da [12]n, non azaltzen baita ezen, 𝐿2 ikaskuntzan teknologia txertatzeko, ikasleen eta irakasleen beharrizan desberdinetara moldatu behar dela. Halaber, azaltzen da teknologia esanahia kudeatzeko eta ikasteko ere bideratu beharko litzatekeela, ez bakarrik ariketa baten ostean puntuazio bat emateko. Gaur egun, OBHI alorrean, multimedia-software espezializatu eta sofistikatuak ez ezik, baliabide ugari erabiltzen dira, hala nola web-baliabideak, Web 2.0 tresnak eta sare-sozialetako softwareak, ikasketa kudeatzeko sistemak eta irakaskuntza-tresnak, eta mugikor-teknologiak. Baliabide horiek hainbat mailatan erabiltzen dira hizkuntzak ikasteko eta irakasteko asmoz, bai ikasgelan bertan, bai kanpoan. OBHIren aplikazioaniztasun horren ondorioz, hizkuntzak ikasteko ikasgelan termino ugari sortu dira tresna teknologikoen erabilera izendatzeko. Hona, batzuk: • Sarean oinarritutako hizkuntza-irakaskuntza (NBLT, Network-Based Language Teaching) [13] • Ordenagailu bitartezko komunikazioa (CMC, Computer Mediated Communication) [14] • Webaz indartutako hizkuntza-ikaskuntza (WELL, Web-Enhanced Language Learning) [15] • Mugikor bidezko hizkuntza-ikaskuntza (MALL, Mobile Assisted Language Learning) [16] • OBHI adimenduna (ICALL, Intelligent CALL) [17] • Ordenagailu bidezko hizkuntza-ebaluazioa (CALT, Computer Assisted Language Testing) [18] • Ikaskuntzarako teknologia (eLearning, Learning with Technology) [19] Nahiz eta OBHI aplikazioak askotarikoak izan eta akronimo zerrenda luzea egon, 'OBHI' terminoak jarraitzen du hizkuntzen irakaskuntzan eta ikerketan teknologiaren erabilera adierazten duen aterki-termino gisa [1]. Hala eta guztiz ere, gaur egun OBHI terminoa OBHIA edo OBHI Adimendun terminorantz eboluzionatuz doa. OBHIA terminoak Hizkuntza Naturalaren Prozesamendua (HNP) eta Adimen Artifizial (AA) bidezko modelatzea integratzen ditu OBHIn, ordenagailuen eta erabiltzaileen arteko interakzioa hobetzeko eta ikasketa-esperientzia ikasle bakoitzari egokitzeko asmoz. 2.2 ASR teknologia OBHI sistemetan 11 2.2 ASR teknologia OBHI sistemetan 1996an, [20] lanaren egileak bere azterketa batetik ondorioztatu zuen ordenagailuaren potentzial osoa baliatzen duten OBHI programek soilik emango zituztela ikasketa-emaitza hobeak, batez ere feedback egoki eta berehalako baten bidez. Gaur egun, esan genezake ezen, ASR teknologiak izan dituen aurrerapen nabarmenei esker, ordenagailuaren eta erabiltzaileen artean komunikazio naturalistago bat lortzetik hurbilago gaudela eta feedback egokiagoak ematen direla. OBHI sistemek idatzizko ekoizpena lantzeko balio dute batez ere, baina OBHIk onura izan ditzake ahozkoaren praktikan ere [21]. Praktika garrantzitsua da, ahozko ekoizpenak karga kognitibo eta artikulazio-sistemaren kontrol handiagoak eskatzen ditu eta [22]. Karga kognitiboaren eta artikulazioaren kontrola entrenatzeko, OBHI sistemek ahozkoa praktikatzeko aukera eman eta hizketa-jardueraren Feedback Zuzentzaile (FZ) automatikoa eskaini beharko lukete. [23] artikuluan, OBHIren eraginkortasunari buruzko hausnarketa bat aurkezten da, eta egileak dio sakonago ikertu beharra dagoela OBHIk "onlineko mintzamena"ren eremu "ia aztertu gabe"an duen eragina. ASR teknologiaren alorreko aurrerapenek ahozko ekoizpenean oinarritutako ariketak garatzeko aukerak sorrarazi dituzte [24]. 350 ikaslerekin OBHI sistemen eraginkortasunaren berri emateko egindako ikerketa batean [25], Golonka et al.-ek frogatzen dute OBHI teknologia erabilgarria izan daitekeela ebakera lantzeko (Ordenagailu Bidezko Ebakera Lanketa, OBEL) eta ASR teknologia erabiltzen dela ahozkoa praktikatzeko, nahiz eta ez den aipatzen Ahozko Gramatika Praktikan (AGP) FZ automatikoa inplementaturik duen sistemarik. ASR darabilten OBHI sistemen berrikuspen-lan batean [26], ageri da urte hartan (2011) bazirela trebetasun komunikatiboak edo ebakera lantzeko sistemak, baina ez zegoela ahozko praktikako sistemarik gramatika-erroreen FZ automatikoa eskaintzen zuenik. Hala ere, gramatika hizkuntza-gaitasunaren alde garrantzitsua denez eta, hortaz, 𝐿2 ikaskuntzako helburu pedagogiko nagusietariko bat, zentzuzkoa da pentsatzea gramatika ahozko jardunean praktikatzeko sistema bat oso erabilgarria izan daitekeela 𝐿2 ikaskuntzarako. XX. mendearen amaieratik hona, ASR teknologian oinarritutako hainbat sistema garatu dira, 𝐿2 ikaskuntzaren praktika eta FZa eskaintzen dutenak. Gehienek OBEL dute, batzuek ahozkoaren praktika dute inplementaturik, eta baten batek AGP darabil. Hona, zenbait adibide: FLUENCY [27], Tactical Language Training System [28], AzAR sistema [29], SPELL sistema [30][31], Carnegie Speech Native Accent [32], Saybot [33], Euronounce sistema [34], EduSpeak [35] eta Tell me More 2013an Rosetta Stonek erosia (www.rosettastone.com, 2018). Gaur egun, mugikorretarako eta tauletarako app ugari daude, hala nola Babble, Busuu, Mondly eta Rocket Languages. Hizkuntzak ikasteko app-en mugimendu handia dago orain merkatuan. Datozen ataletan, xeheago deskribatzen da AGP eta OBEL alorren artearen egoera. AGP eta OBEL ASRan oinarritutako bi inplementazio dira (ikus 2.1. irudia), tesi honetarako hautatu direnak. Azken urteotan OBEL alorra landu duten ikerketa eta argitalpen asko izan badira ere, badirudi ikerketa eta baliabide gehiago behar direla 12 2 ASR teknologia OBHI sistemetan AGP alorrerako. Figure 2.1: ASR teknologiak AGP eta OBEL barnean duen lekua OBHI alorrean, erabilitako teknologia motaren arabera. 2.2.1 Ordenagailu Bidezko Ebakera Lanketa (OBEL) Ebakera-akatsak fonema- eta prosodia-akatsetan banatu daitezke [36]. Fonema-akatsei dagokienez, 𝐿2 ikasleek egin ditzaketen akatsik garrantzitsuenak hauek dira: ordezkapenak, ezabaketak eta txertaketak. Garrantzi gutxiagoko akastzat hartzen dira ebaki bai baina, jatorrizko hiztun batek ebakiko lukeenarekin alderatuta, soinu aski desberdina duten fonemak, eskuarki hiztunak doinu berezi bat duela erakusten dutenak. Horiek ere ordezkapen gisa ikus daitezke, baina ez dute komunikazioa oztopatzen. Prosodiaakatsei dagokienez, doinu ez-jatorrizkoa azentuaren, erritmoaren eta intonazioaren baitan sailkatu daiteke. Akats horiek lotura estua dute bata bestearekiko. Horrenbestez, dimentsio anitzeko auzia da ebakerarena, eta zaila da ikuspegi batez bakarrik ebaztea. a) Fonema-akatsak Ebakera automatikoki puntuatzeko lehendabiziko lanak 90eko hamarkadaren hasieran argitaratu ziren. Batez ere hitz mailan eta esaldi mailan diseinatuta zeuden, intonazio- , azentu- eta erritmo-neurriez osatuak: [37] lanean deskribatzen den sistemak eta SPELL (Interactive System for Spoken European Language Training) proiektuan garatutako prototipoak [38] seinale-prozesaketako teknikak baliatzen dituzte —hala nola antzekotasun-neurriak, distantzia espektrala eta funtsezko harmonikoaren eta energiaren arteko desberdintasunak— ikasle batek esandako hitz edo esaldi baten ebakera-kalitatea neurtzeko. [39] artikuluan, HMMak erabili zituzten nederlanderazko hitzak ebaluatzeko, ezagutze behartua baliatuz eta jatorrizko eta ez-jatorrizko hiztunek balioetsitako datuak 2.2 ASR teknologia OBHI sistemetan 13 erabiliz. Hala ere, halako sistemetan jatorrizko hiztunen grabazio asko behar dira, material didaktikoko hitz bakoitzarentzat eredu bat entrenatu ahal izateko. Beraz, testuaren araberakok ziren, eta horrek esan nahi du hitz berrien ereduak sortzeko grabazio berriak egin behar direla. Urte haietan, HMMetan oinarritutako ASRa, hizketa-unitate txikiagoak bainoago, esaldi osoak puntuatzeko ere erabiltzen zen [40][41]. Zenbait artikulutan, fonema-akats jakin batzuk irakasteko helburua zuten sistemak ere deskribatzen dira: [42]an, Viterbi deskodetzailearen iraupen-informazioa baliatu zen. [43]an, ebakera okerraren puntuazioa (MP, mispronunciation score) erabili zuten, zeina jatorrizko eta ez-jatorrizko hizketen egiantzen arteko ratioa baita. [44]an, HMMan oinarritutako hiru neurri alderatzen dira: log-egiantza, ondorengo log-probabilitatea eta segmentuaren iraupenaren puntuazioa; hiruren artean, antza, ondorengo probabilitateak du giza-puntuazioekin korrelaziorik handiena. HMMetan eta ondorengo probabilitateetan oinarritutako metodo horrez gainera, [45] lanean jatorrizko eta ez-jatorrizko ereduen arteko log-egiantz ratioa (LLR, log-likelihood ratio) erabiltzen da ebakera okerreko fonemei antzemateko neurri gisa. Emaitzek agerian uzten dute LLRan oinarritutako metodoak emaitza hobeak dituela ondorengo probabilitateetan oinarritutakoak baino; hala ere, bigarren hizkuntzako hiztunek esandako esaldi zehatzez entrenatu behar da. 1999an, OBEL nazioarteko interesgune bihurtu zen. Urte hartan, teknologia eta hizkuntzen ikaskuntzari buruzko ikerketa eta eztabaida sustatzen zituen CALICO aldizkariak ale oso bat eskaini zien teknologia horiei, eta OBELi buruzko lehendabiziko tesi osoa aurkeztu zuen Wittek [46]. Tesi horretan, ebakera-egokitasuna (GOP, textitGoodness Of Pronunciation) neurria aurkezten da, ondorengo probabilitatearen aldaera bat dena (ikus 6.2. kapitulua). Handik aurrera, GOP neurria oso erabilia izan da ebakeraren ebaluazioan eta ebakera okerreko fonemei antzemateko atazetan. Wittek proposatutako OBEL sistemaren diseinuaren oinarria 2.2. irudian ageri da. Ahots-sarrerako parametro-erauzketan, ahots-seinalea Mel maiztasuneko koefiziente cepstral (MFCC, Mel Frequency Cepstral Coefficient) sekuentzia bihurtzen da, eta MFCC horiek bi ezagutza-pasalditan erabiltzen dira: lehenengo pasaldia lerrokatze behartuko pasaldia da, eta segmentu akustikoen mugak eta trifonemen egiantzak sortzen ditu, Viterbiaren lerrokatzetik kalkulatuak. Bigarren pasaldia fonema-begiztaren pasaldia da, non begizta horretan fonema baten ondoren hurrengoa probabilitate berdinez etor baitaiteke, eta log-egiantzak lehen pasaldian erauzitako segmentazioen gainean lortzen dira. Emaitza horietan oinarrituz, fonemakako GOP puntuazioak kalkulatzen dira. Azkenik, atalase bat ezartzen zaie GOP puntuazioei ebakera okerreko fonemak saihesteko. Atalasea ezartzeko, kontuan izan behar da zer zorroztasun-maila behar den. Atalase egokiaren hautaketa sakonago azaltzen da 6.2. kapituluan. GOP puntuazioaren zenbait aldaera proposatu dira ordutik. [47]ean, ondorengo logprobabilitate eskalatuaren (SLPP, scaling log-posterior probability) metodoa proposatzen da mandarineraz fonema okerrei antzemateko, eta hobekuntza nabaria lortzen da. [48]n, azaltzen da GOPean oinarritutako metodoa eta fonema okerrei antzemateko errore-eskemen detektatzaileak serieko nahiz paraleloko egitura batez konbinatuta, 14 2 ASR teknologia OBHI sistemetan Figure 2.2: Wittek deskribatutako OBEL sistema klasikoaren bloke-diagrama: kontsideratzen da aurrez zehaztutako atalase baten gainetik dauden puntuazioak dituzten fonemek ebakera okerra dutela, eta, beraz, alboratu egiten dira. batezbesteko errore-tasa txikiagoak eta analisi-feedback hobeak lortzen direla serieko egitura erabiliz. GMM-HMMetan oinarritutako ohiko hizketa-ezagutzaileek sortutako puntuazioak hobetzeko, zenbait entrenamendu-algoritmo bereizle ere aplikatu izan dira, besteak beste gehienezko elkar informazioaren estimazioa (MMIE, Maximum Mutual Information Estimation) [49], gutxieneko sailkapen-errorea (MCE, Minimum Classification Error) [50], gutxieneko fonema-errorea (MPE, Minimum Phone Error) eta gutxieneko hitz-errorea (MWE, Minimum Word Error) [51]. [52] lanean, MPE bidez hobetutako eredu akustikoak erabiltzen dira ebakera-gaitasuna ebaluatzeko, eta [53] lanean MWE bidez entrenatutako HMM ereduak ere ikertzen dituzte, ingeles ikasleek ebakera okerreko fonemei antzemateko. Sailkatzaile bidezko planteamenduak ere oso erabiliak izan dira fonema okerrei antzemateko, 2 klasetako sailkapen-ataza bat bezala formulatuta. [54]en, erabaki-zuhaitz batean oinarritutako metodo bat erabiltzen da ebakera okerren mota desberdinetarako atalaseak jartzeko, eta hobekuntza nabarmena lortzen da atalase unibertsal bat erabiltzearekin alderatuz. [55]an ere erabaki-zuhaitzak erabiltzen dira analisi diskriminatzaile linealarekin batera (LDA, Linear Discriminant Analysis), nederlanderako 𝐿2 ikasleen ebakera-akats desberdinak hautemateko. Emaitza esperimentalek erakusten dute sailkatzaileetan oinarritutako planteamenduak ondo dabiltzala bokalen ebakeraakatsei antzemateko, baina ez dabiltzala oso ondo kontsonanteen ebakera-akatsekin. Agerian uzten da, orobat, LDAk detekzio-tasa hobeak dituela erabaki-zuhaitzak baino. Lau ikuspegi desberdin konparatzen dira [56]n: GOP puntuazioa, erabaki-zuhaitza, eta LDA bi parametro mota baliatuz: parametro akustiko-fonetikoak eta MFCCak. 2.2 ASR teknologia OBHI sistemetan 15 Emaitzek erakusten dute LDAn oinarritutako metodoek emaitza hobeak dituztela GOPean eta erabaki-zuhaitzetan oinarritutakoek baino. Hala ere, testa nederlanderako bi fonemekin bakarrik egina dago. OBEL sistemen funtzionamendua hobetzeko, bektore euskarridun makina (SVM, Support Vector Machine) sailkatzaileak ere erabili izan dira, parametro desberdinak konbinatuz: konfiantza neurria, parametro fonetikoak eta MFCCak [57]. [58]n, mandarinerazko silaben ebakera zuzena ala okerra den sailkatzeko, SVM erabiltzen da, ebakeren espazioko ereduak (PSM, Pronunciation Space Models) erabiliz ebakera-aldaeren bereizketa hobetzeko. Testuinguru desberdinetan ebakera okerrei antzemateko sailkatzaile gisa SVMa inplementatzen duten beste ikerlan batzuen adibideak dira halaber [59][60][61] eta [62]. Azken urteotan, neurona-sare sakonak (DNN, Deep Neural Network) nabarmen hedatu dira. Datuetan maila altuko abstrakzioak modelatzen dituzte, eta nabarmen hobetu dute ASRko eredu akustikoen bereizketa [63]. Egileak, [64]en, azaltzen du DNNetan oinarritutako eredu akustikoetatik estimatutako GOP puntuazioek korrelazio hobea dutela giza adituen ebaluazioekin, GMMetan oinarritutako ohiko sistemetatik erauzitako ohiko GOPek baino. Sistema hobetu bat aurkezten da [65]n, non DNN bidez entrenatutako eredu akustikoak eta, haiekin batera, 2 klaseko erregresio logistikoko sailkatzaileak erabiltzen baitira fonemaka, ingelesezko ebakera-kalitatea neurtzeko. Egileek azaltzen dute sistema horrekin SVMetan oinarritutako puntako sailkatzaileekin baino emaitza hobeak lortzen direla, nahiz eta aldea oso handia ez izan. Uste-sare sakonak (DBN, Deep Belief Network) erabili dira [66]n, ingelesez ebakera okerrak hautemateko eta aztertzeko. Eredu akustikoak modelatzeko, DBN-HMM hizketa-ezagutzeko marko hibridoa baliatu dute, eta hitzen ebakeran errore-tasa erlatibo nabarmen hobea lortu dute, ingelesa ikasteko 𝐿1en (kantoneraren) mendekoa den corpus batetik abiatuta. Hala ere, GMM-HMMetan oinarritutako sistema klasikoak baino askoz konplexuagoa da konputazionalki. b) Prosodia-akatsak Azken urteotan, interes handia piztu da ebakeraren ezaugarri prosodikoak neurtzeko metodo automatikoen ikerketan. Intonazioarekin, azentuarekin eta etorriarekin lotutakoak dira parametro prosodikoak, hala nola 𝑓0 funtsezko harmonikoaren ingerada (malda, batezbestekoa eta maximoa), hitzeko energiaren batezbestekoa, maximoa eta minimoa, silaba azentudun eta azentu gabeen arteko distantziak, hizketa-abiadura, artikulazio-abiadura, fonazio-denbora/-ratioa, fonema-iraupenaren batezbestekoa eta abar. 𝑓0 ingeradak oso erabiliak izan dira FZa emateko, hala nola AzAR sisteman [29] eta Euronounce sisteman [34]. 2012an, tesi honetarako lehen pausuak emateko Alemanian egindako ikerketa-egonaldian, 𝑓0 ingerada intonazioaren neurri gisa erabiltzeko baliagarria den aztertzeko ikerketa bat garatu zen [67]. Lan hartan, erreferentziako euskal hiztun baten eta beste 10 hiztunen (6 atzerriko eta 2 euskaldun, ikus 2.1. taula) 16 2 ASR teknologia OBHI sistemetan 𝑙𝑜𝑔(𝑓0) kurben arteko Batez Besteko Errore Koadratikoak (BBEK) alderatu ziren. Giza entzumenaren tonu-pertzepzioa maiztasunaren logaritmoarekiko proportzionala denez, maiztasunarekiko berarekiko bainoago, 𝑙𝑜𝑔(𝑓0) kurbak erabili ziren. Emaitzek erakusten dute 𝑙𝑜𝑔(𝑓0) kurben artean automatikoki lortutako BBEK distantziak txikiagoak direla euskal hiztunentzat, edozein delarik ere haien generoa (kontuan izan emakumezkoen ahotsak 200 𝐻𝑧 inguruan eta gizonezkoenak 100 𝐻𝑧 inguruan egoten direla). Xehetasun gehiago nahi izanez gero, jo artikulura. Table 2.1: 8 hiztunen hizketen 𝑙𝑜𝑔(𝑓0) kurben BBEK, erreferentziazko ahotsarekin konparatuta. Ama-hizkuntza Generoa Adina BBEK 01 Japoniera g 27 0.134 02 Mazedoniera g 38 0.140 03 Amharera (Etiopia) g 32 0.134 04 Alemana g 42 0.165 05 Urdua (India) g 31 0.129 06 Eslovakiera e 26 0.135 07 Euskara e 35 0.111 08 Euskara g 34 0.113 Etorria ere kontuan hartu beharreko ezaugarria da. [68]en, egileek azaltzen dute ematen duela etorriaren neurrien eta giza gaitasun-epaien artean erlazio lineala dagoela. Orobat, aurkitu da etorriaren giza-puntuazioak fidagarriak direla puntuatzaile artean 0.9tik gorako korrelazioa dutelako [69]. Emaitza horiek agerian uzten dute zer garrantzitsua den etorria neurtzea, ebakera ebaluatzeko edozein ariketaren atal gisa. Dirudienez, gaur egungo joera da parametro desberdinen multzoak erabiltzea. Adibidez, [70]en, parametro multzo handi bat erabiltzen da hitzen azentuari antzemateko: iraupena, energia, tonua eta isiluneak; lan berriago batean, ikerketa-talde berak erritmo-parametro espezializatuak eta prosodia-parametro orokorrak erabiltzen dituzte prosodia-ebakeraren kalitatea neurtzeko metrika zehatz bat sortzeko [71]. [72]en, egileek etorria lantzeko sistema bat aurkezten dute ikasleen hizketako fonemen iraupenak eta 𝑓0 ingeradak aldatzen dituena, metodo desberdinak erabiliz. Sistemaren asmoa da ikasleari ikusaraztea nolakoa izango litzatekeen bere ebakera. Azterketa pilotu batetik ateratako lehendabiziko emaitzek oso onak dirudite. [73]en, SVMan oinarritutako sailkatzaile bat erabiltzen da tonu-azentua erauzteko. c) 𝐿1ekiko mendekotasuna OBEL ikerketako gai interesgarri bat 𝐿1ekiko mendekotasuna da. Literaturako ia lan guztiak 𝐿1en mendekoak dira, tradizionalki 𝐿1ekiko independenteak diren metodoek baino emaitza hobeak eman baitituzte. Adibidez, AzAR sisteman [29] eta Euronounce 2.2 ASR teknologia OBHI sistemetan 17 sisteman [34], hiztun ez-jatorrizkoek egiten dituzten ohiko akatsen zerrenda bat zehazten da, 𝐿1-𝐿2 fonema-nahasmenen pareak sortzeko. [74]en ere, ebakera okerraren arauak eskuz ezartzen dira 𝐿1/𝐿2 pare jakinetarako, eta erabaki-zuhaitzak erabiltzen dira arauok multzokatzeko. 𝐿1en mendeko ikerketa: Entrenamendurako 𝐿1 erabiltzeak bi abantaila nagusi ditu: batetik, 𝐿1 eta 𝐿2 nahastuz sor daitezke eredu akustikoak [46][75][76]; horrek hobetu egiten du hizketaezagutzaren zehaztasuna, eta, beraz, doiago ezagutzen dira ikasleek esandakoak. Hala, malgutasun handiagoa lortzen da ebakera lantzeko ariketak hautatzeko unean. Bigarrenik, ebakera-akatsak berdinak izan ohi dira 𝐿1 jakin baterako, eta oso desberdinak 𝐿1 batetik bestera; esate baterako, jatorrizko euskal hiztun batek eta amhareraren edo txineraren jatorrizko hiztun batek ingelesezko ebakera-akats oso desberdinak egingo dituzte. Hortaz, ikaslearen 𝐿1 zein den jakiteak ebakera-ariketa egokituagoak sortzeko aukera ematen du. Adibidez, [77]en L1-L2map izeneko tresna bat aurkezten da; tresna horretan, norvegiera ikasten ari diren 𝐿1 desberdinetako akatsik ohikoenak daude, eskuz sartuak. Datu horiek ebakera-akatsik ohikoenen zerrenda bat egiteko erabili ziren. Era berean, [78]en, nederlandera-ikasleen akatsik ohikoenen taldeak hautemateko analisi bat aurkezten da, 𝐿1en arabera. Metodo desberdinak deskribatu dira 𝐿1-𝐿2 pare jakin bateko akats-eredu ohikoenak hautemateko prozesua automatizatzeko: [79]en eta [80] [81]en, automatikoki sortzen dira ebakera okerren arauak, ebakera kanonikoak eta ez-jatorrizko hizketaren eskuz transkribatutako ebakerak lerrokatuz. Arau horiek ezagutze-sarean inplementatzen dira ebakera-akatsak hautemateko. Horren abantailetariko bat da ezen, akats bat hautematen baldin bada, jakina dela akats mota ere, eta diagnostikoan erabil daiteke datu hori. [82]en, ebakera okerren lexikoak sortzeko bestelako metodo bat aztertzen da: baterako sekuentzien multigramak erabiltzen dituzte 'grafematik ebakera okerrerako' bihurketa egiteko. Azaltzen dute metodo horrekin emaitza pittin bat hobeak lortzen direla, bai zehaztasunari dagokionez, bai alarma faltsuen eta baztertze faltsuen ratioen murrizketari dagokienez. Hala eta guztiz ere, metodo horiek guztiek ere ez-jatorrizko hizketazko corpus eskuz etiketatuak behar dituzte, eta halakoak sortzea garestia eta luzea da. Witt-ek, 2012an International Symposium on Automatic Detection of Errors in Pronunciation Training (IS-ADEPT) kongresuan aurkeztutako ikerketa batean [36], azaltzen du 𝐿1ekiko independenteak diren metodoei buruzko oso lan gutxi egon direla 𝐿2ren ezagutzan oinarritutako metodoen antzeko emaitzak dituztenak. Ez-jatorrizko hiztunen datu-baseak grabatzeak eta etiketatzeak oso kostu handia dute, eta gainera ezin dira beste hizkuntza batzuetarako erabili. Horrenbestez, ikasle jakin batentzat haren jatorrizko hizkuntza jakinda akats ohikoenen zerrendak sortzen dituzten metodoak garatzea da erronka, baina haren 𝐿1/𝐿2 parerako datu-base etiketaturik eduki gabe. Ondorio gisa, Wittek dio erronkarik handienetariko bat dela 𝐿1ekiko independenteak diren OBEL sistemak ikertu beharra, edo, gutxienez, 𝐿1 desberdinetarako erraz konfigura daitezkeenak, eskuz etiketatutako ez-jatorrizko hiztunen datu-baseen beharrik gabe. 18 2 ASR teknologia OBHI sistemetan Ideia hori ondo egokitzen da tesi honen filosofiarekin; izan ere, xede orokorreko ASRko datu-base bat baino ez dago euskararako OBEL (eta AGP) teknologia garatzeko. Alemaniako ikerketa-egonaldian egindako lehendabiziko lanean [67], AzAR (alemanerako eta hizkuntza eslavieretarako) sistemaren ildo nagusiei jarraiki, euskarazko curriculuma zehaztu genuen, euskara-ikasleek menderatu behar dituzten alde fonetiko eta fonologiko garrantzitsuenak zehaztuz. Hala ere, AzAR sistema ez-jatorrizko hizketarekin entrenatzen zen, eta guk ez geneukan aukera hori euskararako. Horren ondorioz, 𝐿1ekiko independentea den sistema bat garatzeko ikerketari ekin genion. 𝐿1ekiko independentziaren ikerketa: Ebakera puntuatzeko egiantzean oinarritzeak badu abantaila bat: 𝐿1ekiko independentea da, eta oso erraz kalkulatzen da. Lan askok sailkatzaileak erabiltzen dituzte akats mota ohikoenen fonema pareen kontrasteak modelatzeko (ikus aurreko azpiatalak). Hala ere, badu arazo bat horrek: ezagunak izan behar dute 𝐿1-𝐿2 pare jakin baterako akatsak, eta gainera akats mota bakoitzerako sailkatzaile bat sortu beharra dago. [67]en, OBEL sistema 𝐿1ekiko independentea izateko metodo sinple bat aurkeztu genuen. Ebakera okerreko fonemen GOP banaketak sortzeko, sistema-hiztegian aldaketa kontrolatuak txertatzen dira, hau da, posizio jakin bateko fonema bat talde fonetiko beste batekin ordezkatzen da (bokalak, herskariak, sudurkariak, likidoak eta txistukariak), ausaz. Metodo honen oinarrizko ideia da ezen fonema bat oker ebakita dagoela, baldin eta akustikoki hizkuntza bereko beste fonema batetik hurbilago badago. Hala, fonema bakoitzarentzako GOP puntuazioen banaketa-pareak lortzen dira: zuzen ebakitako fonemen banaketa eta oker ebakitako fonemen banaketa. Erabaki-atalaseak lortzeko, bi banaketen arteko errore berdinaren tasa (EER, Equal Error Rate) kalkulatzen da (xehetasun gehiagorako, ikus 6. kapitulua). Metodo hau ez da 𝐿1en mendekoak bezain zehatza, baina abantaila handia da 𝐿1en mendekoa ez izatea eta 𝐿1-𝐿2 pare jakin bateko akatsik ohikoenei buruzko aurretiko ezagutzarik behar ez izatea. 2.2.2 Ahozko Gramatika Praktika (AGP) Bigarren hizkuntza (𝐿2) eskuratzeko teorien arabera, ez dirudi ikasketa naturalista edo inplizitua nahikoa denik helduek kalitate handiko 𝐿2 gaitasuna lortzeko; beharrezkoa da ikasketa esplizitua ere [83][84]. Ahozko gaitasunari dagokionez, beste gaitasun batzuetan baino denbora gehiago behar da ikasleari jarduera eta feedback nahikoa emateko, zeren banakako irakasle batekin aritu behar baita. Horixe da, hain zuzen, OBHI sistemetan APG inplementatzearen arrazoietariko bat. Hastapenetako sistemetako estrategia erabilienetako bat da ikasleei esaldi jakin bat esanaraztea, pantailan erakutsitako erantzun multzo itxi batetik aukera bat ozen irakurtzeko eskatuz edo erantzunak sortzeko malgutasun mugatua emanez. Hori modelatzeko, egoera finituko gramatika bat ematen zaio ASRari deskodetzeko, biderik probableena aurkitzeko. Metodo horrek ondo funtzionatzen du, ikasleen akatsak aurrez ikusteko modukoak direnean. 2.2 ASR teknologia OBHI sistemetan 19 Egoera finituko gramatikak erabiltzearen hastapenetako adibide bat [85]en aurkeztu zuten. Artikuluan, japoniera mintzatua irakasteko helburua duen elkarrizketa-sistema bat deskribatzen da, non hizketa-ezagutza erabiltzen baita elkarrizketako fase bakoitzean ikasleen erantzunak aztertzeko. [86]en, Subarashii sistema deskribatzen da, ordenagailuan oinarritutako ahozko hezkuntza-tresna esperimentala. Sistemak arazo sinpleak aurkezten zituen idatziz ingelesez, eta ikasleek ebatzi egin behar zituzten japonieraz esaldi egokia esanez. Egoeren multzoa finkoa zenez, egoera finituko gramatika bat erabiltzen zen, egoera bakoitzerako ahozko esaldi zuzenak eta okerrak ezagutzeko. Sistema hark ASRa erabiltzen zuen ordenagailuaren eta ikaslearen artean komunikazioa bultzatzeko, baina ikasleak ez zuen FZrik jasotzen. Bilaketa-espazio mugatu batez jardutearen beste adibide bat Let's go izeneko OBHI sistema izan zen, 2004an Carnegie Mellon Unibertsitatean garatua ingeleserako [87]. Sistema hark algoritmo bat zuen erabiltzaileak esandakotik ahalik eta hurbilen dauden zuzenketak sortzeko, eta FZa ematen zuen okerreko hitzetan enfasia jarriz. Aurrez, xedeesaldien zerrenda bat ematen zitzaion ikasleari. Gainera, ingelesezko eredu akustikoak egokitu egiten ziren sistemari egindako ez-jatorrizko deien hizketaz, eta hala, estaldura ematen zitzaien Japongo, Indiako, Alemaniako, Txinako eta abarretako hiztunen azentuei ere. 2006ko beste lan batean [88], sorkuntzan oinarritutako bi urratseko markoa erabili zuten: sarrera ez-gramatikal posible baterako, lehen urratsean parafraseatu egiten zen sarrera, eta hitz-sare gainsortu batera egokitzen zen; hala, beharrezko zuzenketak sortzen ziren. Bigarren urratsean, hizkuntza-ereduak eta analisi sintaktikoa erabiltzen ziren berregindako esaldirik onena hautatzeko: hautagai onenen multzo txiki bat sortzen zen, eta, ondoren, testuingururik gabeko gramatika estokastiko bat erabiliz, berriro sailkatzen zen. Geroago, 2009an, [89]en japonierarako deskribatutako OBHI sistemak ikasleei japoniera ikasten laguntzen zien, ikusizko fitxetan oinarrituta nork bere esaldiak sortuz. Akats lexikoak eta gramatikalak (AGP) hautemateko diseinatuta zegoen, eta ikasleek beren akatsei buruzko FZa jasotzen zuten. Galderak dinamikoki sortzen ziren, ikasgaiko esaldimoldeen arabera. Erabaki-zuhaitzetan oinarritutako metodo bat ere zuen erantsita, ez-jatorrizko hiztunek egingo zituzten akatsak aurreikusteko, hizketa-ezagutzailerako hitz-gramatikak sortuz. [90]en, errore sintaktikoak hautemateko metodo berri bat deskribatzen da (nederlanderaz). Ideia nagusia zen ez-jatorrizko hiztunen akats sintaktikoen inbentario bat sortzea, ez-jatorrizko hizketa zuen corpus bateko esaldiak aztertuz. Metodo hark kategoria gramatikalak erabiltzen zituen esaldi bakoitzeko hitzak etiketatzeko, eta algoritmo bat zeukan, bi esalditan hitzak aurkitzeko: xede-esaldian (zuzena) eta esaldiaren errealizazioan (akastuna, beharbada). Informazio hori akatsak hautatzeko eta OBHI sistemetarako ariketak garatzeko erabiltzen zen. DISCO (Development and Integration of Speech technology into COurseware for language learning) proiektua [91] diseinatu da nederlanderako AGP eta OBEL inplementatzeko eta FZ egoki eta xehea emateko. AGPri dagokionez, ariketa sintaktikoak 20 2 ASR teknologia OBHI sistemetan ditu inplementatuta, non ikasleak hitz multzo bat ordena sintaktikoki zuzenean esana behar duen. Ariketa horietarako, hizketa-ezagutzaileak erabakitzen du zein den biderik probableena hitz multzoaren permutazio guztiak bide gisa dituen egoera finituko gramatikan zehar. Ariketa morfologikoetan, esaldi osoa aurkezten da pantailan, baina hitz batentzat aukera anitzeko zerrenda bat aurkezten da. [92]en, sistema horretan oinarritutako tresna baten ebaluazioa azaltzen da, non hitz-ordenaren ahozko praktika eskaintzen baita (nederlanderako gramatikarako). Konklusioa da sistema lagungarria dela 𝐿2n ahozko jarduna lantzeko. Esakuntzaren egiaztapena (UV, Utterance Verification) inplementatu zuten lehen OBHI sistema 2009an aurkeztu zen [93]. Sistema hartan, 𝐿2 ikasleek nolabaiteko malgutasuna zuten esaldiak esan behar zituzten. Ariketa bakoitzerako aurrez finkatutako erantzun posibleen zerrenda batekin konfiantza-puntuazioak erabiltzen zituen, ASRak erantzun posibleen arteko emaitzarik onena hautatzeko eta, bigarren fase batean, esakuntzaren zuzentasuna egiaztatzeko. Hala, akatsak hauteman zitezkeen, eta akatsok ikasleei erakutsi (FA). Sistemak egiantz-ratioa (ER) erabiltzen zuen konfiantza-puntuazio gisa [94]: 𝐿𝑅 = 𝑝 (𝑥|𝑢1) 𝑝 (𝑥|𝑢𝐹𝐸𝐴) (2.1) non 𝑢1 deskodetzailearen emaitzarik onena den eta 𝑢𝐹𝐸𝐴 Fonema Ezagutze Askea (FEA) erabiliz aurkitutako fonema-kate optimoa den, 𝑥 seinalearentzat. Aurresale horrek adierazten du ezen, sarrerako hizketa bilaketa-espazioko bide batean modelatuta ez dagoenean, 𝑝 (𝑥|𝑢1) egiantza 𝑝 (𝑥|𝑢𝐹𝐸𝐴) baino txikiagoa izango dela. Esakuntzaren ondorengo probabilitatea estimatzen du 𝑥 seinale jakin batentzat, eta 𝑝 (𝑥|𝑢𝐹𝐸𝐴) da 𝑥ren probabilitatearen estimazioa. Gaur egungo AGP sistemek ez dute denbora errealeko interakziorik eskaintzen. Horrek esan nahi du ikasleak esaldi oso bat esan behar duela FZa jaso aurretik. Hala ere, ikasleak ahoz ariketak ebazten ari den bitartean feedbacka jasoko balu, zuzenketak berehalakoan egiteko aukera izango luke, esaldi osoa esaten amaitu, zerbitzarira bidali eta feedbacka jaso beharrik gabe. Horretxegatik aurkeztu da tesi honetan UVean oinarritutako teknika berri bat: Hitzez Hitzeko Esaldi Egiaztapena (HHEE) [95]. Gramatika-ariketak egin ahala ebazteko aukera ematen die ikasleei teknika horrek, zeren, ikasleek, hala, esaldiaren ordenari buruzko beren hipotesia alda baitezakete, zuzena ez den hitz bat esan badu, sistemak une horretan bertan jakinaraziko baitio okerra dela. Xehetasun gehiagorako, ikus 4.3. atala. 2.3 On-line inplementazioa Gure OBHI sistemaren hasierako bertsioa ordenagailu batean instalatu beharreko software bat zen (ikus 6. kapitulua). Horren abantailetariko bat da ez dela Interneteko konexiorik behar; hala ere, softwarea eguneratzeko eta mantentzeko prozesua nekezagoa 2.4 Laburpena 21 da, urrutiko zerbitzari batean instalatutako sistemekin alderatuta. Seinalea zerbitzari batean prozesatzen bada, potentzia handiagoko ordenagailuak erabil daitezke, eta, gainera, prozesaketa-denbora ez da izango prozesadore lokalaren araberakoa. Dirudienez, gaur egungo joera da web (bezero-zerbitzari) konfigurazioa erabiltzea, HTTP zerbitzari batetik web-orri bat jaitsiz eta, audio-datu bitarrak bidaltzeko, Node.js zerbitzari batekin konexio bat ezarriz. 7. kapituluan azaltzen da hori. Web konfigurazioa erabiltzeak kontsiderazio hauek dakartza: • On-line (denbora errealeko) ahots-aktibitatea detektatzea (VAD, Voice Activity Detection): Egin ahala ebatzi behar dira HHEE ariketak; hortaz, berehala erabaki behar da zein segmentutan dagoen hizketa eta zeinetan ez. Tesi honetan, metodo berri bat asmatu da: normalizazio anitzeko puntuatzea (MNS, Multi-Normalisation Scoring). Metodo horren xedea da hainbat behaketa-egiantz sortzea MFCCak datu-base desberdinetatik kalkulatutako batezbestekoekin eta bariantzekin normalizatuz. Hala lortutako behaketa-egiantzek hizketa-bilbeen eta isilune-bilbeen jokaera karakteriza dezakete baldintza desberdinetan. MNSan oinarritutako VADari buruzko xehetasun gehiago 8. kapituluan aurki daiteke. • On-line (denbora errealeko) normalizazio cepstrala: ASRan oinarritutako OBHI sistema bat zerbitzari batean inplementatuz gero, kontuan izan behar da ikasleek zerbitzarira bidalitako audio-seinaleak mikrofono desberdinekin grabatuak izango direla. Hortaz, nolabaiteko normalizazioa aplikatu behar da, sarrerako seinaleen desberdintasun akustikoak konpentsatzeko (kanalak, hondoko zarata eta abar). Ohikoena da erauzitako parametroei batezbesteko- eta bariantzanormalizazio cepstrala (CMVN, Cepstral Mean and Variance Normalisation) aplikatzea, baina on-line bertsioa behar da audio-bilbeak hizketa-ezagutzaileari batere atzerapenik gabe pasarazteko. MNSan oinarritutako CMVNa proposatu da tesi honetan, emaitza itxaropentsuak dituena. Xehetasun gehiagorako, jo 9. kapitulura. 2.4 Laburpena Literaturako lan askotan, ikasleek oker ebakitako datuak erabiltzen dira, eredu akustikoak moldatzeko edo zuzen eta oker ebakitako fonemen (edo hitzen) arteko atalaseak kalkulatzeko. Hala ere, OBEL aplikazioak sortzeko berariazko datu-baseak garatzea oso prozesu garestia eta luzea da, eta ikasleen akatsei buruzko aurretiazko lan sakona eskatzen du. Euskara baliabide gutxiko hizkuntzatzat jotzen da, eta gaur egun ez dago OBEL sistemetarako hizketa-teknologiak garatzeko datu-base egokirik. Mikrofonoz grabatutako datu-base akustiko bakarra, ASR oinarri duten euskarazko aplikazioetarako, Basque Speecon-like datu-basea da, bulego-ingurunean grabatua eta ikerketarako bakarrik erabilgarria. Gainera, gaur egungo OBEL sistemen diseinuaren joera, antza, 𝐿1ekiko independente izatea da. Izan ere, erraza da ikasleen akatsik ohikoenak kudeatzea hizkuntza jakin batean, baina hor jarraitzen du sistema globalago baten beharrak. 22 2 ASR teknologia OBHI sistemetan AGPari dagokionez, badira ASRan oinarritutako aplikazioak berariaz diseinatuak 𝐿2 ikasketako zenbait alderdi lantzeko, hala nola morfologia eta sintaxia. Haietariko zenbaitetan, ASR teknologia erabiltzen da ikasleen akats lexiko eta gramatikalak hauteman eta, hala, feecbacka emateko; beste aplikazio batzuek konfiantza-puntuazioak erabiltzen dituzte, ariketa bakoitzerako aurrez zehaztutako aukera posibleen zerrenda batekin batera. Hala ere, ia ez dago sistemarik ikasleak ariketak ahoz ebazten ari diren bitartean denbora errealeko interakzioa eskaintzen dutenak. Tesi honetan, ahozko gramatika-ariketak esan ahala ebazteko tresna bat garatu dugu (6. kapitulua), [95]en argitaratua: Hitzez Hitzeko Esaldi Egiaztapena (HHEE) izena jarri diogu, eta haren xedea da hizkuntza-ikasle batek esandako esaldi bat hitzez hitz egiaztatzea denbora errealean, egiaztatutako hitza detektatu bezain laster pantailan erakusteko. Kasu horretan, esandako hitza bera da feedbacka, eta, beraz, garrantzi handia du sistemaren erantzuna zuzena izateak. Bai OBEL, bai HHEE sistemak urrutiko web zerbitzari batean inplementatu dira, ikusteko ea euskara-ikasleentzat baliagarriak izan daitezkeen ahozko trebetasun eta trebetasun gramatikalak hobetzeko. Horrek zenbait ondorio berri dakartza, hala nola on-line (denbora errealeko) VADa, 8. kapituluan azaltzen dena eta [96]en argitaratu dena; eta on-line (denbora errealeko) CMVN, 9. kapituluan azaltzen dena. CHAPTER 3 Datu-base akustikoa eta fonema-inbentarioa 3.1 Datu-base akustikoa: Basque Speecon-like datu-basea Lan hau aurkezteko unean, Basque FDB-1060 datu-basea da hizketa ezagutzeko euskarazko sistemak garatzeko eskuragarri dagoen datu-base akustiko bakarra [97]. Datubase hori Europako SpeechDat [98] proiektuaren eskakizunei jarraiki diseinatu zen, eta ELRA erakundeak banatzen du bere biltegia1 baliatuz. Basque FDB-1060 datu-basea telefonia finkoko sarearen bidez grabatu zen, eta, hortaz, ez da bateragarria, izatez, tesi honen betekizunekin, handik lor daitezkeen eredu akustikoak ez bailirateke optimoak izango mikrofono bidezko audio-sarrera duten sistemetarako. Hala ere, badira beste datu-base akustiko batzuk euskararako. 2005ean, Eusko Jaurlaritzak ADITU izeneko programa jarri zuen abian, hizketa-ezagutzaren eta - sintesiaren euskararako teknologiak garatzeko helburuaz. ADITU programaren barnean, bi datu-base berri garatu ziren: Basque Speecon-like datu-basea, Speecon espezifikazioei jarraituz bulego-ingurunean grabatua, eta Basque SpeechDat MDB-600 datu-basea, arestian aipatutako SpeechDat espezifikazioei jarraituz telefono mugikorraren bidez grabatua. Eusko Jaurlaritzarenak dira biak, eta ez dira publikoki eskuragarriak. Basque Speecon-like datu-basea bulego-ingurunean grabatu zen; tesi honetako eskakizunekin bat dator, beraz. Datu-basearen espezifikazioak diseinatzeko, Speecon proiektua hartu zen abiapuntu gisa, Europako Batzordeak, Informazio Gizarterako Teknologien (IST-1999-10003) programaren barnean, Giza Hizketaren Teknologien arloan, diruz lagundutako proiektua. Speecon proiektuari 2000ko otsailean ekin zitzaion, hizketa-ezagutzaileak garatzeko baliabideak garatuz. Speeconen azken helburua zen merkatuko aplikazioetarako ahots bidezko interfazeak garatzea, eta, hortaz, mikrofono bidez hainbat distantziatara grabatutako audio-fitxategiak behar ziren. Hala, datu-base akustikoak garatu ziren Europako 20 hizkuntzatan, baina euskara ez zegoen zerrenda hartan. ADITU programaren helburua horixe izan zen, hain zuzen, euskarazko ASR sistemak garatzeko antzeko datu-base bat sortzea. 1 http://portal.elda.org/en/catalogues/ 25 26 3 Datu-base akustikoa eta fonema-inbentarioa Datozen ataletan, Basque Speecon-like datu-basearen ezaugarri nagusiak azaltzen dira. Xehetasun gehiago nahi izanez gero, ikus [99]. 3.1.1 Datu-basearen edukia Basque Speecon-like datu-baseak bi atal nagusi ditu: irakurritako hizketaz osatutakoa, bata, eta bat-bateko hizketaz osatutakoa, bestea. Irakurritako atala, halaber, bitan zatitu daiteke: hitz gakoak, batetik, eta hitz eta esaldi fonetikoki aberatsak, bestetik. Hona hemen, xeheago: • Irakurritako hitz gakoak: Atal horrek gailu elektronikoari aginduak emateko erabiltzen diren hitzak ditu; adibidez, aktibatu, berrabiarazi, aukerak eta abar. Beste mota batzuetako edukiak ere badira kategoria horretan: digitu-segidak, kantitateak, orduak eta datak, zenbaki naturalak, letreiatzeak, kale- eta hiri-izenen zerrendak, eta zenbait posta-helbide elektroniko eta web-helbide ezagun. • Irakurritako esaldi eta hitz fonetikoki aberatsak: Atal horretan, fonetikoki orekatutako esaldiak eta hitzak daude, egunkarietako, gaur egungo liburuetako eta ahozko transkripzioetako testuez sortutako corpus batetik atereak. • Bat-bateko hizketa: Atal horrek 5 minutu inguruko bat-bateko hizketa du. Batetik, datak, orduak, letreiatzeak, enpresa- eta pertsona-izenak, hiriak, telefonozenbakiak eta abar ditu, aurrez finkatutako galderen bidez esanaraziak. Bestetik, hizlariaren zaletasunei, filmei eta abarri buruzko kontakizun laburrak ditu, baita telefono bidezko antzezpentxoak ere, banku-transferentziak, hoteletako eta bidaiaagentzietako erreserbak edo zinemako sarreren erosketak antzeratuz. Datu-basearen edukiak zehazturik ageri dira 3.1. taulan. Table 3.1: Basque Speecon-like datu-basearen edukia (elementu kopurua hizlariko) Esaldi/hizlari Hizketa irakurria Xede orokorreko hitz eta esaldiak 32 Xede zehatzeko hitz eta esaldiak 212 Esaldi fonetikoki aberatsak 40 Hitz fonetikoki aberatsak 8 Bat-bateko hizketa Bat-bateko elementu askeak 5 Erantzun bideratuak 18 Bat-bateko atalaren eta irakurriaren arteko alde nagusia da bat-batekoan, euskaldun zaharrei dagokienez, aldaera dialektal ugari ageri direla. Hizketa irakurriaren grabazio 3.1 Datu-base akustikoa: Basque Speecon-like datu-basea 27 ia denak, aldiz, euskara batuan daude. Kontu interesgarria, CALL sistemak garatzeko. 3.1.2 Grabazio-plataforma Speecon espezifikazioen arabera, ahots-seinaleak lau ingurune desberdinetan grabatu behar dira: bulegoan, etxean, leku publikoetan eta autoan, ASR teknologia garatzean aplikazio-ingurune desberdinak kontuan izateko. Hala ere, Eusko Jaurlaritzak kontsideratu zuen aplikaziorik interesgarrienak bulego-inguruneko baldintzak behar zituztela, eta, hala, gela itxietan egin ziren grabazioak, grabazio-plataforma gisa mahai gaineko ordenagailu bat erabiliz. Grabazioen konfigurazioa, halaber, sinplifikatu egin zen. Bi mikrofono-kanal baino ez ziren grabatu aldi berean: hurbilekoa (entzungailuko mikrofono baten bidez) eta mahai gainekoa (hizlariarengandik 1 𝑚-ra jarritako mikrofono baten bidez), nahiz eta Speecon estandarrak lau zehaztu: hurbilekoa, papar-mikrofonokoa, mahai gainekoa eta urrunekoa. Hurbileko mikrofono gisaShure SM10A bat erabili zen; mahai gaineko mikrofono gisa, berriz, Shure SM58 bat (mikrofono irteeran Shure FP11 anplifikadore bat jarrita). Audio-seinaleak 16 kHz-etan jaso ziren, 16 biteko PCM kodetzeaz kuantifikatuta. 3.1.3 Datu-basearen tamaina Datu kopuruari dagokionez, Basque Speecon-like datu-baseak 23.8 GB ditu. Dokumentaziofitxategiek 20 MB dituzte, eta, haien barnean, transkripzio-fitxategiak eta datu-basearen diseinuari buruzko informazio-fitxategiak daude. Gainerako datuak bi bloke berdinetan banaturik daude: batetik, hurbileko mikrofonoaren kanalari dagozkion fitxategiak (distantzia laburra); bestetik, mahai gaineko mikrofonoaren kanalari dagozkionak (distantzia ertaina). Bloke bakoitzaren tamaina 11.8 GB da. Datu-baseko fitxategien iraupenari dagokionez, datu-base osoak 109.95 ℎ ditu, hizlariko ia 30 𝑚𝑖𝑛, batez bestez. Ordu kopuru horretarik, hizketa 52.67 ℎ dira; ez-hizketa (isiluneak, arnas-hotsak eta antzeko soinuak), berriz, 57.28 ℎ. Hizketari dagokionez, 30.37 ℎ hizketa irakurriaren atalari dagozkio, eta gainerako 22.30 ℎ-ak bat-bateko hizketaren atalari. Bat-bateko hizketaren edukia datu-base osoko hizketaren % 42.34 da. Horrek esan nahi du datu-baseko hizketaren zati handi batek aldaera fonetikoak dituela. 3.2. taulan, datu-baseko atal bakoitzaren ordu kopuruaren laburpena ageri da. Table 3.2: Basque Speecon-like datu-basearen edukia (ordutan) ℎ (ℎ, guztira) Hizketa Irakurria 30.37 52.67 Bat-batekoa 22.30 Ez-hizketa Isiltasuna 47.65 57.28 Arnasa-, mikro-zaratak etab. 9.63 28 3 Datu-base akustikoa eta fonema-inbentarioa 3.1.4 Hizlarien banaketa, eremu dialektalaren eta hizkuntza-gaitasunaren mailaren arabera Basque Speecon-like datu-baseko hizlarien banaketa kontu handiz aztertu beharreko kontua da, erabiltzaile potentzialen komunitatearen estaldura behar bezalakoa izan dadin. Euskara oso konplexua da eremu geografikoei dagokienez, zeren eta aldaera fonetiko dialektal ugari ageri baitira, baita euskalki bakoitzaren barnean ere. Euskara batuaren ibilbidea ez da luzea, eta, hortaz, euskaldun zahar asko ez daude ohituta ahozko jardunean euskara batua erabiltzen. Horren ondorioz, euskaldun zahar gehienek nork bere euskalkia erabiltzen dute bat-bateko hizketa grabatzean, hizketa bideratuaren atalean euskara batua erabiltzeko gauza izanik ere. Eremu dialektalaren araberako eta hizkuntzaren gaitasun-mailaren araberako hizlaribanaketa 3.3. taulan jaso da. Arrazoi historikoak direla-eta, euskaldun berrien kopurua oso handia da Euskal Herrian, eta gaitasun-maila desberdinak dituzte. Datu-basearen dokumentazioan, sailkapen bitar bat ere ageri da hizlarien artean, maila onekoak eta eskasekoak bereiziz. Ikusgai dago datu hori ere 3.3. taulan. Table 3.3: Hizlarien banaketa, eremu dialektalaren eta hizkuntza-gaitasunaren mailaren arabera Basque Speecon-like datu-basean. Euskaldun zaharra Maila ona euskaldun berria Maila eskasa euskaldun berria Guztira Gipuzkoa 85 13 2 100 Bizkaia 49 32 15 96 Nafarroa 14 6 3 23 Araba 0 3 4 7 Gainerakoak 1 2 15 4 Guztira 149 56 25 230 Hizlariak batzeko zailtasunak eta antolaketa-kontuak direla eta, hizlarien azken banaketa ez zen diseinuarenarekin erabat bat etorri. Horren ondorioz, zenbait eremu dialektal (Nafarroa eta Gipuzkoa) diseinuak dioena baino gehiago agertzen dira; beste zenbait, aldiz, gutxiago (batez ere, Araba). Edonola ere, azken banaketa erabilgarria da, eta egokiro irudikatzen du euskal hiztunen demografia. Aipagarria da Iparraldeko euskalkiak kontuan hartu ez izana Basque Speecon-like datu-basearen diseinuan. Hiru euskalki daude Frantziaren eremu administratiboan, Iparraldeko euskalki deritzenak, eta bat ere ez zen kontuan hartu datu-basean. Esan beharrik ez dago ezen, euskararako behar bezalako datu-base akustiko bat egiteko, eremu hartako hiztunen hizketa ere grabatu beharko litzatekeela. 3.1 Datu-base akustikoa: Basque Speecon-like datu-basea 29 3.1.5 Hizlarien banaketa, adinaren eta sexuaren arabera Speecon espezifikazioak dio bai helduen bai haurren hizketa jaso behar direla; hala ere, hizlari helduak baino ez ziren grabatu Basque Speecon-like datu-baserako. Hizlari kopurua, guztira, 230 da (127 emakumezko + 103 gizonezko). 3.4. taulan, sexuaren banaketa ageri da, estandarrean zehaztutako adin-taldeen arabera banatua. Table 3.4: Hizlarien banaketa, adinaren eta sexuaren arabera, Basque Speecon-like datubasean. Emakumezkoak Gizonezkoak Guztira % 15-30 67 38 105 45,65 31-45 48 51 99 43,04 46+ 11 14 25 10,87 Ezezaguna 1 0 1 0,44 Guztira 127 103 230 100 % 55,22 44,78 100 3.4. taulan ageri denez, Basque Speecon-like datu-basean desoreka txiki bat dago emakumezkoen eta gizonezkoen kopuru erlatiboen artean. Hala ere, desbiderapena oso txikia da, eta, hortaz, jo daiteke ez duela ondorio kaltegarririk izango datu-basetik sortutako eredu akustikoetan. 3.1.6 Transkripzio-lanak Basque Speecon-like datu-basean grabazio guztiak daude; ez, ordea, transkripzio-fitxategi guztiak. Tesi honi ekin aurretik, hainbat lan egin behar izan ziren, hala nola lexikoia egokitu eta bat-bateko hizketa duten grabazioen transkripzioak hobetu. Transkripzio ortografikok Hizketa irakurriaren kasuan, audio-fitxategien transkripzio ortografikoak aurrez zeuden eskuragarri. Transkripzio horiek aztertu eta, behar zenean, zuzendu egin ziren. Batbateko hizketaren kasuan, transkripzio guztiak sortu ziren eskuz, eta zuzendu egin ziren gero, akatsak konpontzeko eta koherentzia hobetzeko. Gertaera akustikoak Transkripzio ortografikoetan, gertaera akustikoak eta hitz-deformazioak ere ageri dira (ikus 3.5. taula). Horrekin, datu-basean ahalik eta hizketa gehienari eusteko aukera ematen da, datu-basetik grabazioak kendu beharra saihesten baita. 3.2 Fonema-inbentarioa 31 3.2.1 Zenbait kontsiderazio • Leherkari ahostunak vs. hurbilkariak: Fonema leherkari ahostunen eta hurbilkarien ebakera haien kokalekuaren testuinguruaren araberakoa da. 𝐵, 𝐷 eta 𝐺 hurbilkariak testuinguru-kokaleku jakinetan gertatzen dira, bokal artean, adibidez; 𝑏, 𝑑 eta 𝑔, berriz, gainerako kasuetan. Hortaz, fonema beraren alofono kontsidera daitezke. Testuinguruaren araberako fonemak erabiliko direnez, fonema bakarra erabiltzea hautatu da alofono bikote bakoitza adierazteko. • Erdi-bokalak: Fonetikoki bokalen antzekoak diren baina, silabaren nukleoa izan beharrean, silaba-muga diren soinuak dira erdi-bokalak. Diptongoak dira horren erakusgarri garbiak. Euskarazko berezko diptongoak bokal itxiez (𝑖 eta 𝑢) amaitzen dira, eta beheranzko diptongoak dira, bokal batez hasi eta erdi-bokal batez amaitzen direnak. Bi erdi-bokal daude, horrenbestez, euskaraz: 𝑗 eta 𝑤, hurrenez hurren 𝑖 eta 𝑢 bokalei dagozkienak. Inoiz ez dira hiatuak 𝑖 edo 𝑢 bokalez amaitzen diren bokal pareak, bien artean ℎ bat izan ezean. Hala ere, ℎ fonema, sasoi batean euskararen eremu osoan ahoskatzen bazen ere, Iparraldeko euskalkietan baino ez da esaten gaur egun. Horrek badu ondorioa bat: hiatoa duten hitzak diptongatu egiten dira kasu gehienetan; 𝑒ℎ𝑖𝑧𝑎 hitzean, adibidez, transkripzio kanonikoa /𝑒𝑖𝑠'𝑎/ bada ere (hiru silaba), maiz /𝑒𝑗𝑠'𝑎/ gisa ahoskatzen da (bi silaba). Diptongazio hori dela eta, oso hiato gutxi aurkitu dira datu-basean, eta, beraz, fonema bakarra (𝑖 eta 𝑢) erabili da bokalaz eta hari dagokion erdi-bokalaz osatutako parea adierazteko, zeren testuinguruaren araberakoa baino ez baita. • 𝑍 alofonoa: Alofono hori, euskarazko fonema-inbentarioko txistukari ahostun bakarra, mendebaldeko euskalkietan agertzen da soilik, oso testuinguru jakinetan: 𝑖 fonemaz amaitzen den hitz bati '-a' artikulua ezartzen zaionean, 𝑍 txertatzen da bien artean. Hori ez da gertatzen mendebaldeko euskalki guzti-guztietan, eta, hortaz, oso lagin gutxi daude datu-basean. Ondorioz, kendu egin da azken fonema-inbentariotik. • 𝑛 eta 𝑙 fonemen bustidura: Hegoaldeko euskalkietan, prozesu fonologiko bat gertatzen da euskara baturako ere onartua dena: 𝑛 eta 𝑙 sabaikaritu egiten dira 𝑖 baten ostean kokaturik daudenean. Fenomeno hori beti gertatzen da, zenbait hitz mailegatutan eta izen berezitan izan ezik. Edonola ere, pentsatu da interesgarria dela fonema horien bertsio ez-sabaikarituei nahiz sabaikarituei eutsi eta bakoitzaren eredu akustikoak sortzea; izan ere, lagungarria izan daiteke, aurrez iragar daitekeenez, ebaluazio-lanetan oso ebakera-akats sarria izango denari antzemateko. • '𝑗'-ren kasua:: Grafema hori modu desberdinetan ebakitzen da euskaraz, baina euskara batuak 𝑗𝑗 igurzkari ahostuna hobesten du, ekialdeko euskalkietan nagusi dena. Hala eta guztiz ere, oso erabilia da erdialdeko euskalkietako 𝑥 igurzkari belarra, eta, beraz, bi alofonoei eutsi zaie, CAPT atazan erabiltzeko eredu akustiko desberdinak lortzearren. 3.3 Konklusioak 33 Hizketa ez diren gertakariei dagokienez, lau etiketa erabili dira: Basque Speecon-like datu-baseko {BRE}, {SPK} eta {STA} etiketak, eta beste berri bat: {MIC} etiketa, mikrofono-kolpeak, -ukituak eta antzekoak adierazteko balioko duena. Etiketa berri hori sortzearen arrazoia da hurbileko mikrofonoetatik jasotako seinaleak erabiltzea balioetsi dela, tesi honetarako, bai eredu akustikoak sortzeko, bai azken sistema erabiltzeko. 3.7. taulan, hautatutako gertaera akustikoen zerrenda ageri da. 3.3 Konklusioak Basque Speecon-like datu-basea xede orokorreko euskararako ASR datu-basea da, baina horixe hautatu da tesi honetarako, zeren publikoki eskuragarri dagoen bakarra baita. Datu-baseak bi atal ditu: atal irakurria eta bat-bateko atala. Nahiz eta atal irakurriak zenbait fonemaren ebakeran aldaerak izan, bat-bateko atala zeharo dialektala da, eta aldaera fonetiko pilo bat ditu. ASR-rako, aldaera fonetikoak eredu akustiko bakar batez modelatu daitezke. Hala ere, CALL sistema bat egiteko, eredu akustiko "garbiak" behar dira, eta, beraz, hainbat lanketa egin beharra eskatzen du datu-baseak. Datu-baseak badu abantaila bat: hizlariak hizkuntza-mailaren arabera etiketatuta daude. Hiru etiketa daude hizlariko: jatorrizkoa, goi-maila (ez-jatorrizkoa) eta behemaila (ez-jatorrizkoa). Informazio hori oso erabilgarria da OBELerako eredu akustikoak sortzeko, jatorrizko hizlariak bakarrik erabiliz, edo OBEL sistema testatzeko, euskaramaila desberdineko hizlariak erabiliz. CHAPTER 4 Oinarrizko ASR sistema: AhoSR 4.1 Sarrera Kapitulu honetan, OBEL eta AGP sistemen oinarrian dagoen hizketa-ezagutzeko teknologia deskribatzen da: hizketa ezagutzeko AhoSR sistema. AhoSR hizketa ezagutzeko deskodetzailea da, Aholab ikerketa-taldean 2010etik aurrera garatua, eta haren helburua da konputazio-ingurune malgu bat izatea, hizketa-ezagutze automatikoan (ASR, Automatic Speech Recognition) oinarritutako aplikazioetarako eta ikerketarako. Funtsean, C++ lengoaian idatzitako hizketa-ezagutzaile modularra da AhoSR. Markoven ezkutuko ereduetan (HMM, Hidden Markov Models) oinarriturik dago, eta Mel maiztasuneko koefiziente cepstralak (MFCC, Mel Frequency Cepstral Coefficients) erabiltzen ditu parametro akustiko gisa. Hainbat atazatan erabiltzeko diseinaturik dago, hala nola ezagutza fonetikoan, hitz-gramatiketan oinarritutako ezagutzan, eta hiztegi handiko hizketa-ezagutze jarraituan, non hizkuntza-ereduaren informazioa banandurik baitago eta exekuzio-unean eransten baita. Oinarrizko ataza horiei hizketa egiaztatzeko teknikak erants dakizkieke, OBEL eta AGP sistemetan erabiltzeko, batez ere. Deskodetze-prozesua bilbeka garatzen da (BFS, breadth-first search), lekukoa ematearen paradigmaren bidez [101] eta pasaldi bakarreko izpi-bilaketaren estrategiaren bidez [102]. AhoSR plataforma anitzetan erabil daiteke, Unix nahiz Microsoft Windows sistemetan, eta sarrera gisa, bai zuzeneko audioa (audio-grabagailu baten bidez edo socket konexio baten bidez), bai wav fitxategiak onartzen ditu. 2014tik, badagoAhoSR-ren bertsio egonkor bat, [103] artikuluan aurkeztua. Xehetasun gehiago nahi izanez gero, ebaluazio-probak edo aplikazioak, adibidez, ikus artikulua. Gaur egun, badira kode irekiko zenbait tresna, ASR-ren arloan diharduten ikertzaileentzat erabilgarri; besteak beste, HTK [104], Julius [105], Kaldi [106], RWTH ASR [107] eta Sphinx-4 [108]. Hala ere, badira zenbait gai garrantzitsu geure sistema garatzera bultzatu gintuztenak. Arrazoi nagusia zen aipatutako tresna guztiek dutela moldatu beharra, ASR-ren aplikazio ez-ohiko baterako erabili behar direnean. Adibidez, ASRan oinarritutako OBEL eta AGP aplikazioek egiaztapen-puntuazioak baliatzen dituzte, eta aipatutako tresnetan moldaketa handiak egin beharko lirateke; izan ere, eskuarki, 35 36 4 Oinarrizko ASR sistema: AhoSR bilaketa-sare paralelo bat eraiki behar da puntuazio horiek kalkulatzeko (ikus 4.3. atala). Sarritan, aipatutako tresnetan eskua sartu eta moldatzeko ahalegina ezerezetik beste tresna bat sortzearen parekoa izan liteke. Bestalde, aipatutako tresna horiek hitzean oinarritutako hizkuntz-ereduekin aritzeko optimizatuta daude, eskuarki 𝑁-gramekin. 𝑁-gramak erabilgarriak dira flexiorik gabeko hizkuntzetarako —adibidez, txinerarako—, flexio arinekoetarako —adibidez, ingeleserako— edo flexio ertainekoetarako —adibidez, espainierarako—. Hala ere, flexio handiko hizkuntzetan edo hizkuntza eranskarietan (euskaran, adibidez, beste askoren artean), hitz-erroei aurrizkiak eta/edo atzizkiak erantsiz eraikitzen dira hitz asko, eta, ondorioz, milioika hitz-forma desberdin sortzen dira, halere maiztasun handikoak direnak [109]. Are gehiago, hain hiztegi-tamaina handiak erabilita, hiztegian ez dauden (OOV, Out Of Vocabulary) hitz asko agertzen dira, eta horrek eragin zuzena du ezagutzailearen eraginkortasunean [110]. Hainbat teknika ari dira probatzen gaur egun, batez ere hitza baino unitate txikiagoetan oinarrituak, hala nola turkierarako [111], arabierarako [112], hungarierarako [113], tamilerarako [114] eta euskararako [115]. Hitza baino unitate txikiagoetan oinarritutako hizkuntza-ereduak erabilita, moldatu egin behar da bilaketa-espazioa, propagazio-bideak doi-doi kontrolatuko badira. Erabilera komertzialerako aukera ere kontuan izan behar da, desberdina baita tresna batetik bestera. ASRan oinarritutako OBEL edo AGP tresna bat, adibidez, dagoeneko egina dagoen hizkuntzak ikasteko tresna batean integratu behar bada, edo sistema kapsulatu batera migratu beharra ikusten bada, ezinbestekoa da kode osoa erabiltzeko aukera izatea. Hori guztia kontuan izanda, kontsideratu genuen egokia litzatekeela ezagutze-sistema moldagarri bat garatzea, teknika desberdinak aplikatu eta testatu ahal izateko; gainera, hala errazagoa litzateke etorkizuneko garapenekin ere jardutea. Kapitulu honetan, lehendabizi AhoSR-ren sistema-arkitektura orokorra aurkezten da, eta bloke bakoitza xehetasunez deskribatzen da. Ondoren, Hitzez Hitzeko Esaldi Egiaztapenaren (HHEE) atazarako egin behar izan diren aldaketak azaltzen dira: egiaztapenerako grafo paralelo bat eranstea, esaldietarako bilaketa-grafoa hobetzea eta moldatzea, bai eta bat-bateko egiaztapen-prozesuan erabakiak hartzeko prozedura. 4.2 Sistema-arkitektura AhoSR-ren arkitektura, oro har, modularra da; hala, errazago egin daitezke moldaketak eta egokitzapenak bloke bakoitzean, gainerakoetan eraginik izan gabe. Lau modulu nagusi daude AhoSRn: Kudeatzaile Nagusia, Audio-sarrera, Ezagutza Linguistikoa eta Deskodetzailea. Kudeatzaile Nagusiak ezagutze-prozesuaren parametroak ezartzen eta kudeatzen ditu, eta ezagutzailearen atal desberdinen exekuzio-sekuentzia kontrolatzen du. Halaber, Deskodetzailetik jasotako datuak prozesatzen ditu, azken emaitza sortzeko. Audio-sarrerak parametrizatu egiten du sarrerako audio-seinalea (bai zuzenekoa, bai wav bidezkoa) eta sortutako parametro bektoreak Deskodetzailera bidaltzen ditu. Ezagutza Linguistikoaren atalean, hiru datu mota gordetzen dira: eredu akustikoak, lexikoia eta hizkuntza-eredua, zeinak bilaketa-grafoa eraikitzeko erabiltzen baitira. Deskodetzaileak, lehenik, atazarako bilaketa-grafoa sortzen du; jarraian, parametro bektoreak hartzen ditu 4.2 Sistema-arkitektura 37 Audio-sarreratik, eta deskodetze-prozesua abiarazten eta kontrolatzen du bilaketa-grafo horretan zehar. Deskodetzeari buruzko xehetasunak eta emaitzak Kudeatzaile Nagusiari bidaltzen dizkio. AhoSR-ren bloke-diagrama orokorra 4.1. irudian ageri da. Figure 4.1: AhoSR-ren sistema-arkitektura. Bloke nagusiak hauek dira: Kudeatzaile Nagusia, Audio-sarrera, Ezagutza Linguistikoa eta Deskodetzailea. Irudian, blokeen arteko komunikazioa ageri da. 4.2.1 Kudeatzaile Nagusia Kudeatzaile Nagusiaren ardura nagusia da atal desberdinen arteko komunikazioa kudeatzea. Lehendabizi, konfigurazio-fitxategi bat irakurtzen du, erabiltzaileak hainbat parametroren balioak finkatzeko erabiltzen dena, eta balio horien artean bateraezintasunik baden aztertzen du. Balio horrek kontuan hartua, Kudeatzaile Nagusiak modulu bakoitza konfiguratzen eta abiarazten du, eta, orobat, erabakitzen du deskodetze-prozesuak zer exekuzio-sekuentzia jarraitu behar duen. Orduan, deskodetze-prozesua abiarazten du. Deskodetze-prozesuan, Kudeatzaile Nagusiak ezagutzailearen atalen arteko komunikazioa kudeatzen du, eta, deskodetze-prozesua amaitu denean, Deskodetzailetik jasotako datuak prozesatzen ditu eta azken emaitza prestatzen du. Emaitzak pantailan erakutsi edo gorde egin daitezke, erabiltzaileak hautatutako formatu batean: iraupenekin edo gabe, probabilitateekin edo gabe, fonema-mailan edo hitz-mailan, egiaztapen-puntuazioekin edo gabe, eta abar. Konfigura daitezkeen parametrorik garrantzitsuenak A. eranskinean ageri dira. 4.2.2 Audio-sarrera Audio-sarreraren helburu nagusia da parametroak erauzteko prozesua kudeatzea. Prozesu horretan, sarrerako audio datuak MFCC bektore bihurtzen dira, eta delta eta delta-delta koefizienteak (lehen deribatu eta bigarren deribatuak) ere erants daitezke, dinamikaren informazioa gal ez dadin [116]. Hainbat parametroren balioak ezar daitezke, MFCC desberdinak lortzeko: bilbe-tasa, bilbe-luzera, mel edukiontzien kopurua, goiko eta beheko 38 4 Oinarrizko ASR sistema: AhoSR ebakitze-maiztasunak eta abar. Koefizienteak sortzeko prozesua eta haiek gordetzeko pilaren kudeaketa Kudeatzaile Nagusiak kontrolatzen ditu, zeinak Deskodetzaileari mezu bat bidaltzen baitio datu berriak erabilgarri daudenean. Gainera, Audio-sarrerak beste teknika lagungarri batzuk ere baditu inplementatuta, hala nola ahots-aktibitatea detektatzea (VAD, Voice Activity Detection) (ikus 8. kapitulua) eta batezbesteko eta bariantza normalizazio cepstrala (CMVN, textitCepstral Mean and Variance Normalisation) zaratarekiko funtzionamendu sendoagoa izan dezan (ikus 9. kapitulua). 4.2.3 Ezagutza Linguistikoa AhoSRn, hiru ezagutza-iturri erabiltzen dira, ezagutzailearen deskodetze-prozesuko bilaketa-grafoa sortzeko: Eredu akustikoak HMMak [117] erabiltzen dira, hizketa-seinalearen egitura akustikoaren sekuentzialtasuna modelatzeko; unitate bakoitzaren aldakortasun espektrala Gauss-en dentsitate-nahasteak erabiliz modelatzen da (dentsitate jarraituko HMMak). HMMek bi parametro mota dituzte: trantsizio-probabilitateak eta igorpen-probabilitateak (edo irteerako probabilitateak). Trantsizio-probabilitateek kontrolatzen dute nola aukeratzen den 𝑗 egoera 𝑡 unean, 𝑘 egoeratik abiatuta 𝑡 − 1 unean: 𝑎𝑘𝑗 = 𝑝(𝑠𝑗|𝑠𝑘). Igorpen-probabilitatea, berriz, 𝑠𝑗 egoeran egonik 𝑥 obserbazioa sortzeko probabilitatea da: 𝑏𝑗(𝑥) = 𝑝(𝑥|𝑠𝑗), eta sarrerako hizketa-bektorearen parametro bakoitzarentzat hari dagokion nahaste-elementu bakoitzaren probabilitatea kalkulatuz lortzen da. 4.2. irudian, hiru igorpen-egoerako HMM generiko baten topologia ageri da. Figure 4.2: AhoSRk dentsitate jarraituko HMMak baliatzen ditu eredu akustiko gisa. Irudian, hiru igorpen-egoerako HMM baten topologia ageri da, 𝑎𝑖𝑗 trantsizio-probabilitateak eta 𝑏𝑗(𝑥) irteerako pdf-ak dituena. AhoSR hitzetan nahiz azpi-hitzetan oinarritutako HMMak erabil ditzake. Hala ere, trifonemak erabiltzeko optimizatuta dago, fonemen testuingurua kontuan hartzen baitute. Trifonema HMMen arazoetako bat da oso eredu kopurua handia sortzen dela erabilgarri izan ohi diren entrenamenduko datuetarako. Gainera, trifonemen testuinguru asko 4.2 Sistema-arkitektura 39 oso antzekoak dira. Horrenbestez, AhoSRk aukera ematen du egoera batuko HMMak erabiltzeko. Egoera batuei senone ere deritze, eta antzeko egoerak batuz sortzen dira [118]. Hala, egoera bakoitzaren irteera-banaketako parametroak hobeto estimatzen dira entrenamenduko materialaz, eta, gainera, nabarmen murrizten da prozesaketa-denbora. Eredu akustikoen formatua HTK tresnarekin bateragarria da. Horrek esan nahi du HTK-rekin sortutako HMMak AhoSRn ere erabil daitezkeela. Lexikoia Hitzaren ebakeraren eta idatzizko adierazpenaren arteko erlazioa duen fitxategia da lexikoia. Ebakera adierazteko, unitate segidak (hitzak, silabak, fonemak eta abar) erabiltzen dira. Unitate bakoitza HMM bati dagokionez, lexikoiko hitz bakoitza HMM egoeren segida batez adierazirik geratzen da (ikus 4.3. irudia). Figure 4.3: Euskarazko ixa hitza, lexikoian, /i S a/ HMM segida gisa adierazten da (euskararako SAMPA kodea). AhoSRk, gainera, hitzen ebakera anizkoitzak maneiatzen ditu; hala, aldaera dialektaletako eta bestelako ebakera-aldaerak ere har daitezke kontuan. Lexikoian, sarrera desberdin gisa ezarri behar dira, hitz lexiko berarekin (eta dagokion ebakeraz). Hizkuntza Eredua Bi hizkuntza-eredu mota maneiatzen dira: testuingururik gabeko gramatikak eta 𝑁grametan oinarritutako hizkuntza-ereduak. AhoSRn testuingururik gabeko gramatiketarako hautatu den estandarra BNF (Backus-Naur Form) areagotuko notazioa da [119], zeinak hizketa-ezagutzarako gramatiken sintaxia zehazten baitu. Bestalde, hizkuntzaeredu estatistikoa inplementatzeko, ARPA formatuko 𝑁-gramak ere erabil daitezke [120], adibidez SRILM tresnarekin sor daitezkeenak [121]. AhoSR-ren izaera modularraren ondorioz, sisteman gramatika-formatu berriak erants daitezke bilaketa-espazioaren barne-errepresentazioa sakonki ezagutu beharrik gabe. Horrek aukera ematen du beste ataza batzuetarako ebazpide berriak testatzeko edo hizkuntza eranskariak (euskara, adibidez) ikertzeko. 4.2.4 Deskodetzailea Deskodetzailea bi modulu nagusiz osatuta dago: Grafo-kudeatzailea, behar den atazarako bilaketa-grafo egokia nola eraiki kontrolatzen duena; eta Bilaketa-kudeatzailea, Audiosarreratik parametro akustikoak jaso eta Grafo-kudeatzaileak sortutako grafoan zeharreko deskodetze-prozesua kudeatzean duena. Bilaketa-kudeatzaileak lortutako emaitzak Kudeatzaile Nagusiari bidaltzen zaizkio. 40 4 Oinarrizko ASR sistema: AhoSR Grafo-kudeatzailea Haren funtzio nagusia da atazarako bilaketa-grafo egokia sortzea. Lehendabizi, Ezagutza Linguistikoko informazioa barneko data-egitura batera itzultzen du. Ondoren, bilaketagrafoa sortzen du Ezagutza Linguistikoko informazioaren bidez: hizkuntza-ereduko informazioa erabiliz, Grafo-kudeatzaileak hitz-mailako sarea sortzen du, nodoz eta arkuz osatua. Nodoek hitzak adierazten dituzte eta arkuek, berriz, nodoen arteko erlazioak. Jarraian, sare horretako nodo bakoitza lexikoiak dakarren HMM adierazpenen sekuentzia egokiaz ordezkatzen da (kontuan hartzen dira ebakera anizkoitzak). Azkenik, HMM adierazpen bakoitza hari dagokion HMMarekin lotzen da; hala, egoera-mailako sarea edo azken bilaketa-grafoa lortzen da, nodoz eta arkuz osatua. Ezagutze fonetikorako, bilaketa-grafoa sortzeko modu berezi bat erabiltzen da, HMMek hitzak adieraziko balituzte bezala kontsideratuz. Bilaketa-grafoa konprimituz, nabarmen jaits daiteke bilaketa akustikoaren esfortzua. AhoSRk aukera ematen du bilaketa-espazioan aurretiko nahiz atzetiko zuhaitz-konpresioa ezartzeko [122][123]. Bilaketa-espazioaren topologia horretan, Hizkuntza-ereduarena modulu bereizia da, Bilaketa-kudeatzaileak exekuzio-denboran kontsultatzen duena. Ezaugarri hori dela eta, memoriarekiko eraginkorra ez ezik, erabileran malgua ere bada AhoSR. Hizketa-egiaztapena ere behar baldin bada, Grafo-kudeatzaileaaren ardura da bilaketagrafo paralelo bat sortzea, bertan egiaztapen-puntuazioak kalkulatzeko. Bilaketa-kudeatzailea Bilaketa-kudeatzaileak lekukoa ematearen algoritmoa darabil [101] deskodetze-prozesurako. Lekukoak bilaketa-grafoan zehar hedatzen dira, Viterbi algoritmo estandarra baliatuz. Tokenek bilaketari buruzko informazioa gordetzen dute, bilaketako bide aktibo guztien historia osatuz. Gainera, lekuko bakoitzak bideko puntu jakin bateko puntuazio akustiko eta linguistiko orokorrak gordetzen ditu. Bilaketa aurrera joan ahala, sarrerako parametro-bilbe bakoitzari puntuazio bat ezartzen zaio, lekuko-egoera bakoitzari lotutako eredu akustikoak baliatuz, eta inausi egiten dira puntuazio baxuko adarrak. Bi mota inausketa mota inplementatu dira (eta konbinatu egin daitezke): tarte-inausketa orokorra, zeinak bide-hipotesi partzial onenetik hurbil dauden egiantz-puntuazioei soilik eusten baitie; eta histograma-inausketa, zeinak mugatu egiten baitu denbora-bilbe bakoitzeko bide aktibo kopurua, bide onenen kopuru finko bati bakarrik eutsiz [124]. Konfiguratu egin daiteke grafoko nodo-egoera bakoitzean edo nodo-lagungarri bakoitzean zehar hedatzen den lekuko kopurua; hala, 𝑁 − 𝐵𝑒𝑠𝑡 zerrenda eskuratu daiteke, adibidez. Egiaztapeneko funtzionamendu-modua hautatuz gero, Bilaketa-kudeatzaileak fonema baten edo fonema-sekuentzia baten ebakera-egokitasun (GOP, Goodness Of Pronunciation) puntuazioak ere kalkulatzen ditu, denboraz normalizatutako ondorengo probabilitatearen logaritmo gisa segmentu akustiko batean zehar [125]. GOPa kalkulatzeko, bi puntuazio sorta erabiltzen dira: batetik, ezagutze-prozesuak dirauen bitartean bilaketagrafo nagusian lortzen direnak; bestetik, fonema askeen begizta batez osatutako grafo sekundario batean lortzen direnak (ikus 4.3. atala). 4.3 HHEE atazarako egokitzapenak 41 4.3 HHEE atazarako egokitzapenak Sarreran azaldu denez, AhoSR egokitu egin behar izan da, ibili ahalako HHEE ataza inplementatzeko. Lehenik, grafo paralelo bat erantsi behar izan da, egiaztapen-puntuazioak kalkulatzeko. Bigarrenik, hobetu egin da esaldiak egiaztatzeko bilaketa-grafoa, hitzen arteko koartikulazioa eta hitz batek izan ditzakeen ebakera desberdinak kontuan hartuz. Azkenik, moldatu egin da Bilaketa-kudeatzailea, egiaztatzeko ea hitz batek noiz gainditzen duen atalase-balio bat, eta hala erabakitzeko ea hitza egiaztatutzat jotzen den ala ez. Egiaztatutzat joz gero, prozesu bera abiarazten da esaldiko hurrengo hitzean. Atal honetan, xeheago azaltzen da atal bakoitza zertan den. 4.3.1 Grafo paraleloa 6.2. atalean azalduko denez, oinarrizko GOP neurria (4.1) ekuazioa erabiliz kalkulatzen da. 𝐺𝑂𝑃 (𝑞𝑖) ≈ 1 𝑇𝑖 𝑙𝑜𝑔 [︂ 𝑝 (𝑂𝑖|𝑞𝑖) 𝑝 (𝑂𝑖|𝑞𝑗𝑚𝑎𝑥) ]︂ (4.1) non 𝑗𝑚𝑎𝑥 ebaluatu beharreko segmentuan egiantz altuena ematen duen fonemaereduaren indizea baita. Hortik abiatuta, bilaketa-grafo nagusiarekiko paralelo korritzen den begizta aske bat erabiliz kalkulatzen da GOP balioa. Begizta aske hori osatzeko, deskodetze-prozesuko trifonema-eredu guztiak hartu beharko lirateke kontuan, baina horrek, trifonema-eredu kopurua oso handia baita, atzerapen nabarmena eragingo luke sisteman. Horren ordez, monofonema-begizta bat erabili ohi da, 30 eredu besterik ez baitira. Hala, begizta paraleloa arina da eta ez du inolako atzerapenik eragiten. 4.3.2 Bilaketa-grafo berezia HHEE atazan, erabiltzaileak esaldi bat pentsatu eta eraiki behar du denbora-tarte jakin batean. Hori horrela, deskodetze-prozesuko bilaketa-grafoak hiru egoera desberdin kontsideratu behar ditu hitz batetik hurrengorako jauzian. • Isilunea hitzen artean: Erabiltzaileal geldialdi bat egiten du, eta isilune bat txertatzen da hitzen artean. • Ondoz ondoko hitz koartikulaziogabeak: Erabiltzaileak eten labur-laburra egiten du hitzen artean, isilunetzat jotzeko baino laburragoa, eta koartikulazioa ere eten egiten da. • Ondoz ondoko hitz koartikulaziodunak: Ondoz ondoko hitzak inolako etenik gabe ebakitzen dira, eta koartikulazioa gertatzen da hitzon artean. 4.4. irudian, hiru egoera horiek kudeatzeko diseinatutako bilaketa-grafo baten adibide bat dago. Irudian, hiru hitzeko esaldi bat ageri da ("asteartea, osteguna, larunbata"), eta kontuan hartzen ditu hitz bakoitzaren ebakera desberdinak. 4.3 HHEE atazarako egokitzapenak 43 Ingurune errealista batean, ikasleak akatsak egingo ditu. Horrek esan nahi du egiaztapen-sistemak halako ahots-segmentuak maneiatu behar dituela, haiek Viterbi deskodetzailean duten eragina xurgatuko bada. Sistemak, kasu horretan, espero baino ahots-bilbe gehiago jasoko ditu, eta hori modelatu egin behar da nolabait. Hala, AhoSR-ren bilaketa-grafo nagusiari fonema-begizta lagungarriak erantsi zaizkio hasieran, amaieran eta hitzen artean, 4.5. irudian adierazi bezala. Erabiltzaileak egindako akatsak baleude, fonema-begizta horiek gehitu ezean okerra izango litzateke Viterbi algoritmoak emandako segmentazioa, eta egiaztapena edo puntuatzea ez litzateke segmentazio hori oinarri hartuta kalkulatuko. Figure 4.5: HHEE atazarako, AhoSR-ren bilaketa-grafoko isilune-nodoei paraleloan erantsitako fonema-begizta askeak. 4.3.3 Bilaketa-kudeatzaileko egokitzapenak Bilaketa-kudeatzaileak erabaki behar du egiaztatzen ari den hitza benetan hitz hori dela. Hori egiteko, sistemak hitz mailan ebaluatu behar ditu konfiantza-puntuazioak. Aurrez finkatutako atalase bat gainditzen duen puntuazio altuago bati antzematen bazaio konfiantza-puntuazioen kurban, egiaztapen sakonagoa egiten da, fonema-mailakoa alegia, Viterbi deskodetzaileak emandako segmentazioa baliatuz. Fonema bakoitzak berari dagokion atalasea gainditzen baldin badu, egiaztatutzat jotzen da hitza, eta berehala erakusten da pantailan. Orduan, eguneratu egiten dira egiaztapen-prozesuarekin lotutako bilaketa-grafoko baliabideak, eta hurrengo hitza prozesatzeari ekiten zaio. Fonema batek ere ez balu atalasea gaindituko, uneko bilbea baztertu egiten da, eta egiaztapen-prozesuak hurrengo bilbearekin jarraitzen du. HHEE prozesua amaitutzat jotzen da azken hitza positiboki egiaztatzen denean. 4.3.4 Audio-sarrerarako socketa Audio-sarrera wav fitxategi bat izan daiteke, edo, orobat, audioa grabatzeko gailu batetik edo socket konexio batetik datorren zuzeneko audio-fluxua. Aipatzekoa da tesi honetarako berariaz erantsi dela socket bidezko sarreraren funtzionaltasuna, AhoSR Internet bidez atzitu eta denbora errealeko funtzionamendua inplementatzeko. Funtzionaltasun horrek 44 4 Oinarrizko ASR sistema: AhoSR aukera eman digu AhoSR zerbitzari batean instalatzeko, eta, ondorioz, modu publikoan atzi daitezkeen zenbait demo garatu ditugu, ez bakarrik HHEEn oinarritutako AGP atazetarako, baizik eta ezagutze-atazetarako ere bai. Gune honetan probatu daitezke: http://aholab.ehu.eus/users/igor/demos.html. 4.4 Konklusioak Kapitulu honetan, AhoSR-ren egitura eta funtzionaltasunak deskribatzen dira. Tesi honetan erabili den hizketa-ezagutzako oinarrizko softwarea da AhoSR, Aholab ikerketataldean sortua eta garatua. HMMetan oinarrituta dago, eta MFCCak darabiltza parametro akustiko gisa. Hainbat ataza kudeatzeko diseinaturik dago, hala nola ezagutza fonetikoa, hitz-gramatiketan oinarritutako ezagutza eta hiztegi handiko hizketa-ezagutze jarraitua. Tesi honen xedeetarako, hizketa egiaztatzeko teknikak inplementatu dira, oinarrizko atazekin batera exekutatzeko. Horretarako, grafo paralelo bat inplementatu da, GOP puntuazioak kalkulatzeko. OBEL eta HHEE atazetarako ere berariazko bilaketa-grafoak erantsi dira, bakoitzaren beharrizanetara egokitzeko. Gainera, socketak inplementatu dira AhoSR-ren audio-sarrerako moduluan. Horrek denbora errealean funtzionatzeko aukera ematen du ezagutzailea Internet bidez atzitzen denean, eta, beraz, AhoSR zerbitzari batean instalatzeko aukera ematen digu horrek, sarbide unibertsala bermatuz. AhoSR-ri buruzko xehetasun guztiak [103]en aurki daitezke. CHAPTER 5 Eredu akustikoak: HMMak 5.1 Sarrera Eredu akustikoak funtsa dira, bai Hitzez Hitzeko Esaldi Egiaztapena (HHEE) atazarako, bai ebakera ebaluatzeko atazarako. GOP puntuazioak lortzeko, biek erabiltzen dituzte bilaketa-grafo nagusi bat eta egiaztapen-grafo lagungarri bat, Markoven ezkutuko ereduak (HMM, Hidden Markov Models) uztartuz eraikiak. Hortaz, azken emaitzetarako, erabakigarria izango dira HMMak (funtsean, behaketa-egiantzez eta trantsizio-probabilitatez osatuak) eta haien kalitatea. Kalitatezko eredu akustikoak lortuko badira, behar bezala etiketatutako corpusa behar da. 3.1. atalean azaltzen denez, euskararako dagoen mikrofono bidez grabatutako datu-base akustiko publiko bakarra Basque Speecon-like datu-basea da [99]. Datu-base horrek 230 saio ditu, bat hizlari bakoitzeko, eta bi bloketan banatu da, lan honetako esperimentuak egiteko: train edo entrenamendu-blokea, lehen 155 saioez osatua (74.10 ℎ); eta test edo saiakuntza-blokea, gainerako 75 saioez osatua (35.85 ℎ). Train blokeaz entrenatu HMMak, eta handik erauzi dira 6. ataleko GOP puntuazioak; test blokeaz ebaluatu dira. Datu-basearen Bat-bateko hizketaren atala hizketa dialektalaz osaturik dagoenez eta hizketa-eduki osoaren % 42.34 denez (ikus 3.2. taula), ebakera alternatiboak sortu dira, aldaera horiei aurre egiteko. Ebakera alternatiboak oso erabiliak dira hizketa ezagutzeko esperimentuetan, eta eskuarki eskuz edo egiantz handieneko ikaskuntzaz lortzen dira. Alde batetik, handiagotu egiten dute ebakera-aldakortasunaren estaldura; bestetik, areagotu egiten dute elementu lexikalen arteko nahasmena. Kontrako bi faktore horien ondorioz, eskuarki ez da ezagutzan funtzionamendu-hobekuntzarik lortzen, edo oso txikia, hiztegi estandarrak erabiltzearekin konparatuz (adibidez, [126]). Hala ere, lan honen helburua ez da eredu onak sortzea ezagutzarako, baizik eta ebakera ebaluatzeko. Hortaz, planteamendu hori egokia izan daiteke, edo, behinik behin, hasierako ikerketa-lana izan daiteke, kalitate oneko eredu akustiko bereizleak entrenatzeko. Eredu akustikoen kalitatea neurtzeko, fonemen errore-tasa (PER, Phonetic Error Rate) erabiliko da. Gure helburua izango da gaur egun beste hizkuntza batzuetarako 45 46 5 Eredu akustikoak: HMMak argitaratu diren PER balioetatik ahalik eta hurbilen egotea. Ezagutze fonetikoari buruzko atzera begirako errepaso bat eginez gero, 2011n argitaratutako artikulu batean deskribatzen da zer emaitza lortu diren 1990etik 2010era bitartean TIMIT datu-basea erabiliz [127]. Han, azaltzen da ezagutze fonetikoaren emaitzak % 13 inguru hobetu zirela 1990 eta 2010 bitartean, eta hori lehen 5 urteetan zehar gertatu zela batez ere: 1990ean % 26.20ko gutxieneko PERa lortu zen, monofonema HMM diskretuak erabiliz [128], eta 1995 inguruan PERaren gutxieneko balioa % 22.50 ingurura jaitsi zen, trifonema HMM jarraituak [129] eta sare errepikakorrak [130] erabiliz. Handik 2011ra bitartean, oso hobekuntza txikiak lortu ziren. Azterketa hartako konklusioek zioten zaila zirudiela % 20ko muga gainditzeak; garai hartako ikuspuntuaren isla zen hura. Hala ere, urte hartan bertan, laster ikusi zen hobekuntzak etorriko zirela, neurona-sare artifizialei esker (ANN, Artificial Neural Network). 2015ean % 17.10eko PERa lortu zutela argitaratu zuten [131]-n, neurona-sare konboluzionalak (CNN, Convolutional Neural Networks) erabiliz, eta, urte hartan, beranduago, autore berak % 16.5eko PERa lortu zuen, CNNak erabiliz baina moldaketa batzuk aplikatuz [132]. Kapitulu hau honela dago antolatuta: lehenik, HMMak entrenatzeko hainbat modu deskribatzen dira, alegia, zer eragin duen HMMetan datu-basearen atal desberdinak erabiltzeak, baita HMMen entrenamendu-prozesuko fase desberdinetan ere. HMM multzo bakoitzak ematen dituen PER balioak ere erakusten dira atal horretan, fonemaz fonema sailkatuta. Hurrengo atalean, azaltzen da ereduetarako parametroak nola normalizatu daitezkeen, garrantzitsua baita ereduak entrenatzeko audioaren eta azken erabiltzailearen sarrerako audioaren arteko kanal-desberdintasunarengatiko ondorioak neutralizatzea. Kanal-desberdintasunarengatiko ondorioak ikusteko, esperimentu bat aurkezten da hurrengo atalean; esperimentu horretan, mikrofono desberdinez eta distantzia desberdinetatik grabatutako audio-fitxategiak erabiltzearen ondorioak aztertzen dira. Azkenik, zenbait konklusio azaltzen dira. 5.2 HMMen entrenamendua Ereduak egiteko hautatu den unitate fonetikoa trifonema ezaguna da. Trifonemak testuinguruaren araberako fonemak dira, hau da, kontuan hartzen dute aurreko eta ondorengo fonemen eragina. Esate baterako, Aholab hitza /a o l a b/1 gisa ebakitzen da. Monofonemak erabiliz gero, lehen silabako eta azken silabako /a/ fonemak unitate berbera lirateke; trifonemak erabiliz gero, aldiz, desberdinak lirateke fonema bakoitzaren testuingurua desberdina da eta. Trifonemak, beraz, hiru zati ditu; hortaz, egokia dirudi hura modelatzeko hiru egoerako HMM erabiltzeak. HMMaren lehen egoerak fonemaren ezkerreko testuingurua modelatuko luke (ezkerreko fonema-trantsizioaren eskuineko erdia); bigarren egoerak fonemaren erdigunea modelatuko luke; hirugarren egoerak, berriz, eskuineko testuingurua (eskuineko fonema-trantsizioaren ezkerreko erdia). Horren azalpen grafikoa 5.1. irudian ageri da. 1 http://aholab.ehu.eus/sampa_basque.htm 48 5 Eredu akustikoak: HMMak 5.2.1 Lehen esperimentua Bi HMM taldeak ebaluatzeko, ezagutze fonetikoko test bat diseinatu zen. Test blokeko saio bakoitzeko 3 fitxategi ebaluatu ziren (guztira, 225 fitxategi). Fitxategi horiek esaldi fonetikoki aberatsen azpimultzokoak dira, eta eskuz transkribatu ziren. Lehen urratsa izan da R eta W azpimultzoekin sortutako HMMak ebaluatzea, ezagutze fonetikoko testak eginez. Ezagutza-probarako bilaketa-grafoa inolako murriztapenik gabe inplementatu da; hau da, fonema guztiak ekiprobableak dira, eta fonema bakoitzari beste edozeinek jarrai diezaioke. gaussiar kopuru desberdinak erabili dira, ikusteko zeinekin lortzen diren emaitzarik onenak. Bi hiztegi erabili dira: alternatibaduna eta alternatibarik gabea. Eredu akustiko talde bakoitzarekin lortutako fonemen errore-tasak 5.2. irudian ageri dira. Errore-tasarik baxuenak 32 gaussiar erabiliz lortzen dira kasu guztietan. Gainera, hiztegi alternatibaduna erabilita ez dira emaitzak hobetzen; aitzitik, okertu egiten dira, seguruenik ebakera kopurua handia delako. 32 baino gaussiar kopuru txikiagoetarako, [R] azpimultzoaz entrenatutako ereduekin lortzen dira emaitzarik onenak; 32 baino kopuru handiagoetarako, aldiz, W azpimultzoaz entrenatutakoekin. 32 gaussiarren mugan, emaitzarik onena (% 12.74) W azpimultzoaz lortzen da hiztegi alternatibarik gabeaz; R azpimultzoaz, emaitzarik onena (% 13.35) hiztegi alternatibadunaz lortzen da. Figure 5.2: 1. esperimentua: R eta W azpimultzoez entrenatutako HMMekin ezagutzatestetan hainbat gaussiarretarako lortutako PER balioak (%), hiztegi alternatibarik gabea (SE-dict) eta hiztegi alternatibaduna (ALT-dict) erabiliz. Test fonetikoan lortutako emaitzarik onenaren fonemaz fonemako banakapena ikusirik, zenbait konklusio atera ditzakegu. Bi metrika erabili dira fonema bakoitzaren emaitza aztertzeko: oker etiketatutako instantzien ehunekoa (𝐸, errors) eta txertaketen ehunekoa (𝐼, insertions), fonemaren gertaera kopuru osoarekiko (ikus 5.1. taula). Bi ratio horiek kontuan hartuta, ondorio hauetara iritsi gara: • Bokalak, sudurkariak eta likidoak dira emaitzarik onenak dituzten fonema taldeak. • 𝑇 fonemak oso emaitza txarrak ditu bi ratioetan. Horren zergatia da hari dagokion 50 5 Eredu akustikoak: HMMak 5.2.2 Bigarren esperimentua Alternatiba desberdinen artetik transkripzio zuzena hartzeko konponbide bat da transkripzio kopuru txiki bat eskuz zuzentzea. Horrek aukera ematen du HMMak hasierako fasean behar bezala lerrokatzeko eta, hala, hurrengo faseetan erroreak gutxiagotzeko. Hasieran 12 eta gero 25 saio zuzendu ziren eskuz (saio osoak). Zuzentzean, transkripzio fonetikoak nahiz gertaera akustikoen etiketak hartu ziren kontuan. Zuzendutako saioak datu-baseko lehen 12 saioak (hemendik aurrera: M12) eta lehen 25 saioak (hemendik aurrera: M25) izan ziren. Horiek horrela, bigarren proba bat egin zen, ikusteko zein diren M12 eta M25 erabiltzearen ondorioak. Bigarren proba honetan, HMM berriak garatu dira R eta W azpimultzoekin batera eskuz zuzendutako saioak erabiliz, eta ezagutza-proba berri bat gauzatu da. 5.3. irudian, R+M12 testean erabili diren azpimultzo desberdinak ageri dira, adibide gisa. Kontuan izan saio bakoitzari hizlari bat dagokiola. Figure 5.3: Basque Speecon-like datu-baseko train blokeko azpimultzoen adibidea, R+M12 erabiliz HMMak entrenatzeko. Testatutako fitxategiak aurreko esperimentuan erabilitako fitxategi berak dira. 5.4. irudian, gaussiar kopuru desberdinetarako lortutako PER balioak ageri dira, 5.2. irudiko datuekin batera (beltzez), emaitzen ikuspegi hobea izateko. Emaitzek azaltzen dute errore-tasak, espero bezala, baxuagoak direla eskuz zuzendutako saio gehiago kontsideratu ahala. Test honetan, ia kasu guztietan, emaitzarik onenak R azpimultzorako (eta 32 gaussiarretarako) lortzen dira. Hala ere, esperimentu honen helburua zen HMMen sorreran lerrokatze hobea lortzea, eta emaitzarik onenak, oraindik ere, hiztegi alternatibarik gabeaz lortzen dira. Dena dela, hiztegi alternatibarik gabearen probako emaitzarik onena (% 12.34) eta hiztegi alternatibadunaren probako 5.2 HMMen entrenamendua 51 . Figure 5.4: 2. esperimentua: R (goian) eta W (behean) azpimultzoez entrenatutako HMMekin ezagutza-testetan hainbat gaussiarretarako lortutako PER balioak (%), eskuz zuzendutako saiorik gabe eta saioekin (—, M12 eta M25), hiztegi alternatibarik gabea (SE-dict) eta hiztegi alternatibaduna (ALT-dict) erabiliz emaitzarik onena (% 12.44) hurbilago daude orain. Dirudienez, eskuz zuzendutako saioak erabiltzeak eragin handiagoa du hiztegi alternatibadunarekin egindako esperimentuetan; orobat, eragin handiagoa du R azpimultzoarekin entrenatutako HMMetan. 5.2.3 Hirugarren esperimentua Kontuan izanda helburu nagusia dela HMMak sortzean ebakera alternatiboen lerrokatze egokia lortzea, hirugarren proba bat egitea pentsatu da. Hemen, HMMak sortzeko hainbat modu kontsideratu dira. HMMak entrenatzeko prozesuak zenbait fase ditu, monofonemetatik hasi eta trifonemak sortzeraino. Eskuarki, hasierako faseetan, hiztegi alternatibarik gabea erabiltzen da, eta, gero, erdiko fase batean, lerrokatze behartuzko ezagutze-prozesu bat gauzatzen da hiztegi alternatibaduna erabiliz, hitz bakoitzaren transkripzio fonetikorik onena hautatzeko. Fase horretatik aurrera, lerrokatze-prozesutik ateratako transkripzioak erabiltzen dira, eta, hala, bermatzen da hitz bakoitzaren transkripzio alternatiborik onena erabiltzen dela. Hasierako HMM horiek nola estimatzen diren, beraz, erabakigarria da transkripzio-lerrokatze onak lortzeko; hasierako 52 5 Eredu akustikoak: HMMak transkripzioak zenbat eta zehatzagoak, orduan eta hobeak azken HMMak. Aurrekoa kontuan hartuta, hirugarren testa honetan datza: entrenamendu-prozesuko lehen faseetarako eta hurrengoetarako, azpimultzo desberdinak baliatu dira (haietan guztietan hiztegi alternatibarik gabea eta hiztegi alternatibaduna erabiliz). 5.5. irudian, M25ren emaitzak ageri da (M12renak baztertu egin dira). Aipatzekoa da erabilitako nomenklatura: "M25 — R+M25"ek esan nahi du entrenamendu-prozesuko lehen faseetan lehen 25 saioak soilik erabili direla (M25 azpimultzokoak), eta, gero, transkripziolerrokatzearen ondoren, R eta M25 azpimultzoen bildura. Figure 5.5: 3. esperimentua: Faseka entrenatutako HMMekin —faseka ez direnen aldean (beltzez)— ezagutza-testetan hainbat gaussiarretarako lortutako PER balioak (%), hiztegi alternatibaduna erabiliz (M25erako). Fasekako entrenamendu-teknika horrekin, orain arteko emaitzarik onenak lortu dira: % 12.21 eta % 12.26, hurrenez hurren R ("M25 — R+M25") azpimultzoaren eta W ("M25 — W +M25") azpimultzoaren esperimentuei dagozkienak. Gainera, % 12.34ko emaitza (2. esperimentuko emaitzarik onenaren berdina) lortu da "R+M25 — W +M25" moduan ere. Nahiz eta 2. testeko emaitzarik onenaren (hiztegi alternatibarik gabea erabiliz) eta 5.2 HMMen entrenamendua 53 3. test honen arteko aldeak oso txikiak izan, bistan da azkenik lerrokatze hobea lortu dela hiztegi alternatibaduna erabiliz eta hasieran HMMak oso transkripzio-errore gutxi dituen azpimultzo batez eta, gero, azpimultzo handiago batez entrenatuz. Hirugarren esperimentu honetan lortutako emaitzak hobeto ulertzeko, bi grafiko argigarri daude 5.6. irudian. Hiztegi alternatibaduna erabiliz hiztegi alternatibarik gabearekiko lortzen den aldea (balio absolutua) ageri da bi grafikoetan, eskuz zuzendutako transkripzio kopuru desberdinetarako (0, M12 edo M25). Ezkerreko grafikoan, R azpimultzoa erabiliz lortutako emaitzak ageri dira; eskuinekoan, berriz, W azpimultzoa erabiliz lortutakoak. Grafiko bakoitzean bi grafiko daude: ezkerrekoa, faseka entrenatu ez diren HMMen emaitzei dagpkie; eskuinekoa, berriz, faseka entrenatutako HMMen emaitzei. Figure 5.6: Hiztegi alternatibaduna eta faseka eta faserik gabe entrenatutako HMMak (32 gaussiarrekoak) erabiliz lortutako PER diferentzia absolutuak hiztegi alternatibarik gabeaz egindako emaitzekiko, eskuz zuzendutako hainbat transkripzio kopurutarako (ezkerrean, R azpimultzoaren emaitzak; eskuinekoan, W azpimultzoarenak). Diagramek erakusten dute ezen, bai R azpimultzorako ("M25 — R+M25"), bai W azpimultzorako ("M25 — W +M25") faserik gabe entrenatutako ereduekin alternatibak erabiliz ez direla emaitza hobeak lortzen hiztegi alternatibarik gabea erabiliz lortutakoen aldean (nahiz eta, espero bezala, eskuz zuzendutako transkripzio kopurua zenbat eta handiagoa, orduan eta hobeak emaitzak). Hala ere, faseka entrenatutako ereduekin alternatibak erabiliz, emaitza hobeak lortzen dira; M25erako, hobekuntza ere lortzen da. Aipatu beharra dago eskuz zuzendutako transkripziorik gabe lortutako emaitzak (barra beltzak diagrametan) berdinak direla fasekako eta faserik gabeko modalitateetan, azpimultzo bera erabiltzen baita entrenamendu-fase bakoitzean. 54 5 Eredu akustikoak: HMMak Faseka entrenatutako ereduak erabiltzeak fonema-mailako emaitzetan duen eragina ikusteko, fonemaz fonemako banakapena ere sortu da emaitzarik onenak izan dituzten HMMentzat ("M25 — R+M25", hiztegi alternatibaduna eta 32 gaussiar). Emaitzak 5.2. taulan ikus daitezke. Table 5.2: Oker etiketatutako instantzien (𝐸) eta txertaketen (𝐼) ehunekoak fonemaka, 3. esperimentuan emaitzarik onena izan duen ezagutze fonetikoko testean. a e i o u c p t k l r rr ts' ts tS 𝐸 4.1 7.5 6.5 5.8 11,3 61.7 11.1 3.6 4.1 13.7 17.8 7.5 16.1 57.6 35.1 𝐼 10.57 13.96 14.03 10.98 8.75 10.64 41.03 15.74 18.48 13.71 6.02 22.96 28.57 15.15 18.92 m n J L jj gj b d g f x T s' s S 𝐸 15.0 6.8 10.4 55.6 54.8 33.5 16.5 17.6 20.6 4.3 6.2 62.5 21.2 18.9 58.3 𝐼 20.26 10.41 29.17 55.56 130.65 6.45 11.85 16.84 26.60 47.83 11.46 137.50 15.87 4.84 50.00 Fonema-mailako emaitzak hobeto interpretatzeko, konparazio-irudi bat sortu da: 5.7. irudia. Irudian, 5.1. taulako emaitzak (barra grisak) eta 5.2. taulakoak (barra beltzak) ageri dira, ereduz eredu: goiko grafikoan 𝐸 ratioa ageri da, eta behekoan, 𝐼 ratioa. Oro har, 𝐸 ratio txikiagoak lortzen dira 3. testeko HMMez, nahiz eta zenbait kasutan (𝑢 eta 𝐿 ereduak) 𝐸 nabarmen igotzen den. 𝐼ari dagokionez, oro har emaitza hobeak lortzen dira, 𝑗𝑗 ereduaz izan ezik, nabarmen igo baita haren txertaketa-ratioa. Lerrokatze desegoki baten ondorioa da 𝑗𝑗 ereduaren arazoa. Euskarako zenbait dialektotan, /𝑖/z amaitutako izen eta adjektiboei soinu gehigarri bat eransten zaie -𝑎 artikulua eranstean (bien artean jartzen da soinu gehigarria). Soinu desberdinak txertatzen dira euskalkiaren arabera (/𝑗𝑗/ erdialdeko euskalkiei dagokie), eta aldaera guztiak daude hiztegi alternatibadunean. Hala ere, eskuz zuzendutako azpimultzoetan, halabeharrez, ez da behin ere ageri, eta deskodetzaileak ez du datu nahikorik hitzak aldaeradunak ala aldaerarik gabeak diren erabakitzeko. Hortaz, lerrokatze-prozesuan okerreko fonema asko txertatu dira. Eskuz zuzendutako datu dialektal kopuru txiki bat nahikoa izango da arazoa konpontzeko. Dena dela, etorkizunean garatzeko utzi da lan hori, trifonema jakin bati besterik ez baitio eragiten horrek. 5.3 Parametro-normalizazioa: CMVN 55 Figure 5.7: 1. esperimentuan (zutabe grisak) eta 3.ean (zutabe beltzak) emaitzarik onenak izandako HMMen ezagutza fonetikoen emaitzen konparaziozko irudia. Goian, oker etiketatutako instantziak (𝐸); behean, txertaketak (𝐼). 5.3 Parametro-normalizazioa: CMVN Parametro-normalizazioa ezinbestekoa da eredu akustiko sendoak sortzeko eta mikrofono desberdinekin jasotako audio-seinaleekin aritzeko. Lehendabiziko esperimentuak, 6. kapituluan azaldu bezala, PC berean egin dira ikasle guztiek entzungailu mikrofonodun berbera erabilita (parametro-normalizaziorik gabe); baina sistemaren web inplementazioak nolabaiteko normalizazioa behar du, ikasle bakoitzak bere ekipamendua erabiliko baitu. Sarrerako seinaleen arteko desberdintasunak (kanalak, hondoko zarata eta abar) konpentsatzeko, metodorik ohikoena da erauzitako parametroei Batezbesteko eta Bariantza Normalizazio Cepstrala (CMVN, Cepstral Mean and Variance Normalisation) aplikatzea. Tesi honetan ere metodo hori hautatu da, eta, beraz, eredu akustiko berriak entrenatu eta testatu dira MFCC normalizatuak erabiliz. CMVNren oinarriari buruzko xehetasun gehiago izateko, jo 9. kapitulura. [133]n azaltzen denez, MFCCen batezbesteko-bektoreak uneko mikrofonoaren eta gelaren akustikaren ezaugarri espektralak hartzen ditu kontuan. Limitean, grabazio bakoitzean 𝑁 −→ ∞ joanez gero, espero izatekoa litzateke grabazio-ingurune bereko parametro akustikoen batezbestekoak berdinak izatea. Basque Speecon-like datu-baseko 56 5 Eredu akustikoak: HMMak hizlari bakoitza kondizio akustiko berean grabatu denez, datu-baseko audio-seinaleei dagokien MFCCak hizlarika normalizatu dira. Batezbesteko- eta bariantza-bektoreak kalkulatu dira hizlari bakoitzaren audio guztiak erabiliz (316 fitxategi). Ondoren, normalizatutako MFCC fitxategiekin, HMM berriak entrenatu dira. 5.3.1 Esperimentuak Teknika honen eragina ikusteko, aurreko atalean (5.2. atala) azaldutako hiru esperimentuak berriro egin dira, HMM normalizatuak erabiliz. Espero da normalizazioaren ondorioz emaitza onak lortzea, testatutako fitxategiek desberdintasunak dituztenean, HMMak garatzeko erabilitako fitxategiekin alderatuta, audioa jasotzeko ekipamenduari, inguruneari edo hondo-zaratari dagokionez. Testatutako fitxategiak entrenamenduko datuen datu-base berekoak direnez, testuinguru honek ez dirudi onena denik normalizazioaren emaitzak behar bezala ikusteko. Hala ere, HMM normalizatuen jokaera ulertzeko lagungarria izan daiteke. Hiru test berrietan lortutako emaitzak irudi hauetan bildu ditugu: 5.8. irudian (1. esperimentua), 5.9. irudian (2. esperimentua) eta 5.10. irudian (3. esperimentua). Figure 5.8: 1. esperimentua CMVN aplikatuz berregina. Parametroak normalizatu gabe lortutako emaitzak baino pittin bat okerragoak dira parametroak normalizatuta lortutako emaitzak. Denetan emaitzarik onena, % 12.45ekoa, R+M25 azpimultzoaz lortzen da, hiztegi alternatibarik gabeaz. Gainera, ematen du mugitu egin direla gaussiar kopuruetan zeharreko kurbak; izan ere, esperimentu gehiagok dute orain minimoa 64 gaussiarretan, batez ere W azpimultzokoek. Gainera, M12 eta M25 azpimultzoak soilik erabiliz ere egin ditugu esperimentuak. Orain arte ez ditugu kontuan hartu, zeren, guztiz etiketatuta eta zuzen badaude ere, ez dute HMMak modu egokian entrenatzeko nahikoa daturik. Horrenbestez, esperimentu fonetiko berak egin dira M12 eta M25rako, CMVNrik gabe eta CMVNarekin, eta, orain arte gertatutakoaren kontrara, emaitzak hobeak dira CMVNarekin. 5.11. irudian, grafikoki ageri dira bi kasu horietarako lortutako emaitzak, R, R+M12 eta R+M25 azpimultzoekin batera, azpimultzo desberdinak erabiliz entrenatutako HMMen jokaera desberdinak ikustearren. 58 5 Eredu akustikoak: HMMak R azpimultzoarentzat antzeko emaitzak eta R+M12 eta R+M25 azpimultzoetarako emaitza okerragoak lortzen badira ere, % 1eko hobekuntza absolutua lortu da M12 eta M25 azpimultzoetarako. Horrek esan nahi du parametroen normalizazioa onuragarria izan daitekeela transkripzioetako errore kopurua txikia denean. Figure 5.11: M12 eta M25 azpimultzoak erabiliz entrenatutako HMMen fonemen erroretasa (%), beste azpimultzo batzuekin batera CMVNrik gabe (ezkerrean) eta CMVNarekin (eskuinean). Figure 5.12: Hiztegi alternatibaduna eta faseka eta faserik gabe entrenatutako HMMak (32 gaussiar) erabiliz egindako CMVN esperimentuen PER diferentzia absolutuak, hiztegi alternatibarik gabearekiko, eskuz zuzendutako transkripzio kopuru desberdinetarako (ezkerrean: R azpimultzoa erabiliz lortutako emaitzak; eskuinean: W erabiliz). 5.4 Kanal-desberdintasuna testatuz 59 CMVNaren emaitzetan, hiztegi alternatibaduna erabiliz eta hiztegi alternatibarik gabea erabiliz lortzen diren emaitzak alderatuta, 5.6. irudiaren antzeko irudi bikoitza sortu da (ikus 5.12. irudia). 5.6. irudian ez bezala, hiztegi alternatibaduna erabiliz ez dira lortzen hiztegi alternatibarik gabea erabiliz lortutako emaitzak baino hobeak, nahiz eta emaitzak hobeak izan eskuz zuzendutako transkripzio gehiago erabili ahala. Nabarmentzekoa da ezen errore-igoera, R azpimultzorako, handiagoa dela M25erako, M12rako baino. Hala eta guztiz ere, emaitzak hobeak dira M25erako. 5.4 Kanal-desberdintasuna testatuz CMVNaren ondorioak ez dira oso nabariak, testatutako seinaleen grabazio-baldintza akustikoak eta HMMak entrenatzeko erabilitako seinaleenak antzekoak baldin badira. Gure tresna zerbitzari batean kokaturik dagoenez eta erabiltzaile bakoitzak mikrofono desberdin bat, ingurune desberdin batean, erabiliko duenez, kanal-desberdintasunak egongo dira entrenamenduko datuen eta deskodetzaileak jasoko dituen seinaleen artean. Suposatzen da balizko egoera horretan nabariak izango direla normalizazio cepstralaren abantailak. Kontu hori aztertzeko, beste test bat egin da: aurreko atalean deskribatu bezala entrenatutako HMMak (bai normalizatu gabeak, bai normalizatuak) erabili dira, grabaziokanal desberdina duten audio-seinaleak testatzeko. Xede horretarako, Basque Speeconlike datu-baseko mahai gaineko mikrofonoaren bidez (1 𝑚-ko distantziara) grabatutako blokeko fitxategiak erabili dira. Test-fitxategi berri horiek eta lehenago erabilitako fitxategiek (225 fitxategi, hizlariko 3 fitxategi —ikus 5.2.1. atala—) eduki bera dute; desberdintasun bakarra da mahai gaineko mikrofono batez grabatuak direla, hurbileko entzungailu batez grabatuak izan beharrean. 5.3. taulan, test horietan lortutako emaitza batzuk ageri dira (PER (%)). Nahiz eta aurreko testetan modu desberdinetan entrenatutako HMM guztiak erabili diren, taulan erakusteko daturik adierazgarrienak hautatu dira: 32 gaussiarrekin eta eskuz Table 5.3: Basque Speecon-like datu-baseko mahai gaineko azpicorpusaz egindako ezagutza fonetikoko testen Fonema Erroreen Tasak (%), hurbileko azpicorpusaz entrenatutako HMMak erabiliz, CMVNaz eta CMVNrik gabe (32 gaussiar). CMVNrik gabe CMVNarekin SE-dict R M25 26.56 21.87 W M25 25.92 21.83 ALT-dict R M25 27.21 22.41 W M25 26.37 22.55 M25 — R+M25 27.32 22.15 M25 — W +M25 26.93 22.09 R+M25 — W +M25 27.18 21.85 60 5 Eredu akustikoak: HMMak zuzendutako 25 saio erabiliz (M25) entrenatutako HMMekin egindako testa. Fitxategiak CMVNaz eta CMVNrik gabe testatu dira. Emaitzek kanal-desberdintasunaren eragina agerian jartzen dute. Normalizaziorik gabe, lortzen den PER onena % 25.92 da, mahai gaineko azpicorpusa testatuz (kanal desberdinak); hala ere, % 12.21 lortzen da hurbileko fitxategiak testatuz (kanal berdinak). Beraz, kanal desberdin batekin testatuz lortzen diren fonema-erroreen tasak kanal berdinarekin lortzen dena halako bi baino pittin bat handiagoak dira. CMVNarekin, lortzen den PER onena % 21.83 da mahai gaineko fitxategiak testatuz, eta % 12.45 hurbileko fitxategiak testatuz. Kasu horretan, fonema-erroreen tasa, kanal desberdinen baldintzapean, ez da bikoitzera iristen; nahiko altua da, halere. Dena dela, % 17ko hobekuntza orokorra lortu da CMVNarekin, kanal desberdinen baldintzapean egindako test guztiak kontuan hartuta; kanal berdineko seinaleak testatzean, berriz, ia ez da alderik sumatzen. 5.5 Konklusioak Atal honetan, hainbat modutan sortutako HMMak entrenatu eta testatu ditugu. Ikusi dugu ebakera-hiztegi alternatibaduna erabiltzeak okerreko eragina duela, zeren ebakera alternatiboen kopuru handia hartu behar baita kontuan. Hori dela eta, fasekako HMM entrenamenduari ekin zaio. Helburua da ebakera-lerrokatze ona lortzea hiztegi alternatibaduna erabiliz, eta, horretarako, eskuz zuzendu da datu-basearen zati txiki bat, lerrokatzea egokia izateko gida gisa balioko duelakoan. Zuzenketa horiek, fasekako entrenamenduarekin batera, emaitzarik onena lortu dute: % 12.21eko PER ("M25 — R+M25" prozesua, hiztegi alternatibaduna erabiliz eta 32 gaussiar). Emaitza onak lortu badira ere, hobekuntza handiagoa espero zen hasiera batean. Esperotako hobekuntza lortu ez izanaren arrazoietako bat 𝑗𝑗 fonemaren txertaketa-tasa handia da; izan ere, ez da oso fonema ugaria euskaraz, eta ez dago behar bezala entrenatuta, fonema horren agerpenik ez baita ageri eskuz zuzendutako azpimultzoetan. Parametro normalizatuak erabiliz entrenatutako HMMak testatzean, ia emaitza berdinak lortu dira (pittin bat okerragoak), seguruenik normalizazioaren ondorioak ezin direlako ikusi ekipo berarekin eta, gehienetan, ingurune berean grabatutako fitxategiak testatzean. Hala ere, CMVN erabiltzearen onurak bistakoak dira eskuz zuzendutako datuak bakarrik erabiliz egindako ezagutza fonetikoko testean. Gainera, test guztiak errepikatu egin dira, ikusteko nolakoa den HMMen jokaera ingurune desberdinetan eta mikrofono desberdinak erabiliz grabatutako audio-fitxategiak prozesatzen direnean. Horretarako, 1 𝑚-ko distantzia batera ezarritako mikrofono baten bidez grabatutako fitxategiak testatu dira. CMVNrik gabe, lortzen den errore-tasaren igoera % 100 baino handiagoa da. CMVNarekin, errore-tasaren igoera txikiagoa lortzen da, % 70 ingurukoa. Hala ere, CMVNak eragin handia du emaitzetan; ez espero bezain handia, halere. Emaitzak aztertuta, bi HMM multzo hautatu dira azken sistemaren diseinurako: • CMVNrik gabe: "M25 — R+M25" prozesuari jarraiki sortutako HMMak CHAPTER 6 Hastapenetako esperimentuak eta hasierako sistema 6.1 Sarrera Lan honen hasieran, ez genuen kontsideratu ere egin sistema Interneteko zerbitzari batean inplementatzeko aukera. Audioa jasotzeko tresnak ez zeuden nabigatzaileetan inplementaturik, eta bateragarritasun-arazo handiak ematen zituzten Flash, Java applet edo antzeko plugin edo kanpo-aplikazioek. Horren ondorioz, lokalean exekutatzeko diseinatu zen, hasiera batean, AhoSR. AhoSR-ren lehendabiziko prototipoa 2009an zegoen erabilgarri, baina 2011n ekin genien hizkuntzak ikasteko lehen egiaztapen-esperimentuei. Urte hartan, gure AhoSR sistemak ez zeukan, ez ahots-aktibitatea detektatzeko sistemarik (VAD, Voice Activity Detection), ez batezbesteko- eta bariantza-normalizazio cepstralik (CMVN, Cepstral Mean and Variance Normalisation) (ezaugarri horiek tesi honen testuinguruan garatu dira). Basque Speecon-like datu-baseak, HMMak entrenatzeko erabili zenak, ez zuen transkripzio fonetikorik berez, eta lan luzea aurreikusten zen arazo horri aurre egiteko. Testuinguru horretan, ASR-rako erabiltzen ari ginen ereduak datu-basearen R azpimultzoa (ikus 5.2. atala) erabiliz sortutako HMMak ziren, alegia, bat-bateko hizketa duten fitxategiak alde batera utzita. Datu asko baztertu baziren ere, lehendabiziko esperimentuak diseinatu ziren R azpimultzoaz, aldaera dialektalak kudeatzeko modu bat aurkitu bitartean. Lan guzti honen hasiera-puntu gisa, saiatu ginen ikusten ea ASR-rako sortutako HMMak erabilgarriak ziren fonemak bereizteko konfiantza-puntuazioak entrenatzeko (adibidez, GOPak). Lehendabiziko esperimentuak laborategian egin ziren hasieran, baina emaitzak mundu errealean lortzeko beharra ere ikusi zen. Hala, AhoSR_L2 izeneko softwarea garatu genuen C++ lengoaian, lokalean exekutatzen zena. Kapitulu honetan, sarrerako fonema bat zuzen ala oker ebakita dagoen ala ez balioesteko hautatu genuen metodoa aurkezten da, GOP puntuazioetan oinarritua. Berez, Basque Speecon-like datu-basea ez da OBEL datu-base bat, eta, hortaz, ez du grabaziorik bigarren hizkuntzen hiztunek oker ebakitako fonemak dituenik. Hala, ebakera okerreko fonemen GOP banaketa lortzeko metodo baten beharra sentitu genuen. Metodo 63 64 6 Hastapenetako esperimentuak eta hasierako sistema hori hurrengo atalean azaldurik dago (6.2. atala). 6.3. atalean, ebakera ebaluatzeko atazaren lehendabiziko ebaluazioa deskribatzen da, laborategiko baldintzetan egina. Ondoren, AhoSR_L2 softwarearen deskripzioa ageri da 6.4. atalean. Hizkuntza-ariketen diseinua eta ebaluazioa aurkezten da gero 6.5. atalean, eta, azkenik, zenbat konklusio azaltzen dira. 6.2 Fonema-puntuazioa: GOPak eta erabaki-atalaseak 6.2.1 Oinarrizko GOP algoritmoa 𝑞𝑖 fonemaren GOP puntuazioa lortzeko, bere 𝑝(𝑞𝑖|𝑂𝑖) ondorengo probabilitatearen logaritmoa kalkulatzen da, iraupenaz normalizatuta, 𝑂𝑖 segmentu akustikoan zehar (𝑖: hitzaren barneko fonema-indizea), (6.1) ekuazioan zehazten denez [134]. 𝐺𝑂𝑃 (𝑞𝑖) = 1 𝑇𝑖 𝑙𝑜𝑔𝑝 (𝑞𝑖|𝑂𝑖) = 1 𝑇𝑖 𝑙𝑜𝑔 [︃ 𝑝 (𝑂𝑖|𝑞𝑖) 𝑝 (𝑞𝑖) ∑︀𝑁 𝑗=1 𝑝 (𝑂𝑖|𝑞𝑗) 𝑝 (𝑞𝑗) ]︃ (6.1) non 𝑇𝑖 segmentuak dirauen bilbe kopurua den eta 𝑁 fonema kopuru osoa den. Jotzen badugu fonema guztiak ekiprobableak direla (𝑝(𝑞𝑖) = 𝑝(𝑞𝑗)) eta izendatzaileko batura bere maximoaz ordezkatu daitekeela, GOP neurria honela geratzen da: 𝐺𝑂𝑃 (𝑞𝑖) ≈ 1 𝑇𝑖 𝑙𝑜𝑔 [︂ 𝑝 (𝑂𝑖|𝑞𝑖) 𝑝 (𝑂𝑖|𝑞𝑗𝑚𝑎𝑥) ]︂ (6.2) non 𝑗𝑚𝑎𝑥 segmentu horretarako egiantzik altuena ematen duen fonema-ereduaren indizea den. Segmentu akustikoaren mugak eta hari dagozkion egiantzak Viterbi lerrokatzetik erauzten dira. Lehendabizi, (6.2) ekuazioko zenbakitzailea kalkulatzen da lerrokatze behartu moduan, ezaguna izanik fonema-ereduen sekuentzia. Bigarrenik, izendatzailea kalkulatzen da murriztapenik gabeko fonema-begizta bat baliatuz. Hala, izendatzaileko puntuazioa kalkulatzen da, bilbeko log-egiantzak batuz, 𝑂𝑖ren segmentuan zehar. Praktikan, horrek esan nahi du maiz murriztapenik gabeko fonema sekuentziako fonema batek baino gehiago parte hartzen duela 𝑝(𝑂𝑖|𝑞𝑗𝑚𝑎𝑥) kalkulatzean. 6.2.2 Atalaseak ezarriz Teorian, erabakitzeko ea fonema bat zuzen ala oker ebakita dagoen, GOP puntuazioak erabiliz, bi GOP banaketa behar dira: batetik, zuzen ebakitako instantzien GOP banaketa, edozein ASR datu-basetatik lor daitekeena (gure kasuan, Basque Speecon-like datu-basea), GOPak lerrokatze behartu moduan kalkulatuz. Bestetik, oker ebakitako instantzien GOP banaketa. Azken datu horiek lortzea zailagoa da. 6.2 Fonema-puntuazioa: GOPak eta erabaki-atalaseak 65 Literaturan, hainbat modu deskribatu izan dira, oker ebakitako fonemen GOP atalaseak kalkulatzeko: 1. Kalkulu enpirikoa: entrenamendu-datuetan dauden 𝑞𝑖 fonemen GOP guztien 𝜇𝑖 batezbestekoen eta 𝜎𝑖 bariantzen arabera jar daiteke 𝑞𝑖 fonema baten atalasea, (6.3) ekuazioan ageri den moduan: 𝑇𝑞𝑖 = 𝜇𝑖 + 𝛼𝜎𝑖 + 𝛽 (6.3) non 𝛼 eta 𝛽 enpirikoki zehazten diren eskalatze-konstanteak diren. [46]n, balio hauek ematen zaizkie: 0.8 < 𝛼 < 1.3 eta −1.0 < 𝛽 < 2.0; horrekin, atalase orokorren antzeko eskalan ateratzen dira emaitzak, baina fonema bakoitzera egokituta. Jotzen da GOP puntuazioen batez bestekoa eginez, murriztu egingo direla fonema-ezagutzaileko erroreak. 2. Giza epaileengandik ikastea: Ebakera balioesteko sistema automatiko batentzat, zentzuzko helburua da giza epaile baten moduan jokatzea. Giza jokaerara hurbiltzeko modu bat da gizakien etiketatzeko modutik ikastea, [134]n azaltzen den bezala: 𝑠 hizlariak esandako 𝑞𝑖 fonema batentzat entrenamenduko datu-base bateko agerpenetan giza epaile batek jarritako oker etiketen kopuru osoa 𝑐𝑠(𝑞𝑖) izanik, hizlari guztien oker etiketen kontaketa normalizatuen batezbesteko gisa zehaztu daiteke atalasea (ikus(6.4) ekuazioa). 𝑇𝑞𝑖 = 𝑙𝑜𝑔 1 𝑆 𝑆 ∑︁ 𝑠=1 (︃ 𝑐𝑠(𝑞𝑖) ∑︀𝑁 𝑗=1 𝑐𝑠(𝑗) )︃ (6.4) non 𝑁 fonema kopuru osoa den eta 𝑆, entrenamendu-datuetako erabiltzaileen kopuru osoa. Normalizazioaren ondorioz, kontaketen batezbestekoak 0 eta 1 artean daude; hortaz, ateratzen diren balioen logaritmoak (6.3) ekuazioan zehazten direnen antzeko eskalako atalaseak dira. 3. Errore-modelatze esplizitua: Ebakera-akatsak bi akats mota nagusitan sailkatu daitezke. Lehen motan, banakako okerreko ebakerak daude, ikasle batek hitz baten ebakera ezagutzen ez duenean gertatzen direnak. Bigarren motan, xedehizkuntzako soinuen ordezkapenak daude, ikaslearen jatorrizko hizkuntzan existitzen ez diren soinuenak. Bigarren motako akatsei okerreko ebakera sistematikoak deritze. GOP metodoak ez ditu erabiltzen ikasle guztien jatorrizko hizkuntza guztietako fonemen ereduak; beraz, okerreko ebakera sistematikoen kasuan, ez-jatorrizko hizketa ez da behar bezala modelatuko akustikoki. Hala ere, halako akatsen 66 6 Hastapenetako esperimentuak eta hasierako sistema detekzioa hobetu egin daiteke, GOP puntuazioan ikaslearen jatorrizko hizkuntzari buruzko ezagutza sartzeko aukera bagenu. Horretarako, ezagutza-sare bat inplementatu daiteke, bai ebakera zuzenak, bai ohiko ebakera okerrak erantsiz, fonema bakoitzerako akatsen azpi-sare gisa, xede-hizkuntzako eta iturburu-hizkuntzako fonema-ereduen multzoak erabiliz. Metodo horrek badu abantaila bat: iturburuhizkuntza bakoitzerako eredu akustikoak lortu beharra. 4. Akats simulatu edo artifizialak: Fonema-atalaseak lortzeko beste modu bat da datu artifizialak erabiltzea. [46]n azaltzen denez, datu artifizialak ebakera-hiztegia manipulatuz sortzen direnak dira, alegia, ebakerak fonema desberdinak izateko aldatuz. Adibidez, /𝑎𝑎/ soinuaren agerpen guztiak /𝑖𝑦/ soinuez ordezkatu litezke, eta abar. Hala, leku jakinetan ebakera-akatsak dituzten hizketa-datuak sor daitezke. Ikerketa hartako esperimentuek azaltzen dute monofonema-ereduek emaitza hobeak ematen dituztela trifonema-ereduek baino, % 90eko puntuatze-zehaztasuna (𝑆𝐴, Scoring Accuracy) lortuz oker onartuen (𝐹𝐴, False Acceptance) % 8ko ratioaz, atalase optimorako. Ezarpen horietarako, ebaluazio-tresna bideragarria dirudi GOP puntuazioaren metodoak. Euskararako, ez dago OBEL datu-baserik eskuragarri, eta, hortaz, ezin dugu ebakidura okerreko fonemen errealizaziorik lortu. Horren ondorioz, akats artifizialak (akats simulatuak) sortzeko konponbidera jo dugu. Hala ere, hiztegiko fonemak talde akustiko bereko fonemekin soilik ordezkatu dira; izan ere, fonema bat ebakitzen saiatzen garenean, probableagoa da "antzeko" soinu batez ordezkatzea (bokal bat beste bokal batekin, adibidez), "oso soinu desberdin" batez baino (bokal bat frikari ahoskabe batekin, adibidez). Fonema taldeak Fonema talde akustikoki antzekoak lortzeko, laborategian lehenago garatutako multzokatzelan bat erabili zen. [135]n azaltzen denez, nahaste bateko GMM ereduak entrenatu ziren fonema bakoitzeko, Basque Speechdat datu-basea erabiliz [97]. Erabilitako fonemainbentarioa euskarazko SAMPA kodeko fonema multzoari dagokio1. Entrenamendua gauzatu zenean, erregresio-zuhaitzak baliatu ziren GMM ereduen parametro akustikoekin, talde desberdinak erauzteko. 6.1. irudian, lortutako fonema taldeen dendrograma ageri da. Lan hartarako, ebakitze-puntu egoki bat hautatu zen (lerro horizontal marraduna), eta haren emaitza zortzi fonema talde izan ziren (bokalak talde bereko elementutzat jota, zeren, zentzu zorrotzean, bokal bakoitzak talde bat osatu beharko bailuke). Nabarmentzekoa da ateratako taldeek ia erabat bat egiten dutela euskarazko SAMPA kodeko fonemen artikulazio-moduekin (ikus 3.2.2. atala). Kontuan izan fonema herskari ahostunen alofono hurbilkariak diren 𝐵, 𝐷 eta 𝐺 fonemak ere bazirela sailkapenean, baina lan honetan saihetsi egin dira, eredu bakarra sortu baitzen bi aldaera fonetikoetarako; 1 http://aholab.ehu.eus/sampa_basque.htm 6.2 Fonema-puntuazioa: GOPak eta erabaki-atalaseak 67 Figure 6.1: Fonema taldekatzearen irteerako dendrograma. Fonema multzo bakoitza kolore desberdin batez adierazirik dago. geroago, erabaki horren zenbait ondorio ikusiko ditugu. Horrenbestez, zazpi talde geratu ziren. Bestalde, afrikatuen eta frikarien taldea bitan banatu zen, euskarak ezaugarri bereziak baititu bi talde horiei dagokienez, eta garrantzitsua izango da haiek lantzea. Hortaz, kontsideratu zen garrantzitsua dela talde bateko fonemak eta beste batekoak behar bezala bereizteko eredu gehiago entrenatzea. Azkenik, zortzi talde zehaztu ziren: • Bokalak: 𝑎, 𝑒, 𝑖, 𝑜, 𝑢 • Herskari ahoskabeak: 𝑐, 𝑝, 𝑡, 𝑘 • Likidoak: 𝑟, 𝑟𝑟, 𝑙 • Afrikatuak: 𝑡𝑠', 𝑡𝑠, 𝑡𝑆 • Sudurkariak: 𝑚, 𝑛, 𝐽 • Sabaikariak: 𝐿, 𝑗𝑗, 𝑔𝑗 • Herskari ahostunak: 𝑏, 𝑑, 𝑔 • Frikariak: 𝑓, 𝑥, 𝑇, 𝑠', 𝑠, 𝑆 Fonema taldeak zehaztuta, oker ebakitako fonemen GOP puntuazioak kalkulatu ziren, hiztegiko fonema bakoitza talde bereko beste batez ordezkatuz. HMMak testuinguruaren araberakoak direnez (trifonemak), aldatu egin zen fonema ordezkatuen testuingurumendekotasuna ere, hala transkripzioetako koherentziari eutsiz. 68 6 Hastapenetako esperimentuak eta hasierako sistema Basque Speecon-like datu-baseko train blokeko fitxategi guztiak erabiliz lortu ziren GOP puntuazioak, lerrokatze behartu moduan, eta prozesua hainbat aldiz errepikatu zen akats-simulazio desberdinekin, datu gehiago lortzearren. Orduan, bi banaketen histogramak kalkulatu ziren fonema bakoitzerako, fonema bakoitzaren puntuazio guztiak elkartuz. Hala, egiaztapen-atalaseak lortu ziren, GOP puntuazioen banaketa-funtzioetatik erauzitako errore berdinaren tasak (EER, Equal Error Rate) kalkulatuz, fonema bakoitzerako. Adibide gisa, /𝑎/ fonemari dagozkion puntuazioen banaketa ageri da 6.2. irudian, bi dentsitate-funtzioekin. Figure 6.2: /𝑎/ fonemaren GOP puntuazioen histograma normalizatuak: barra urdinek zuzen ebakitako fonemen GOP banaketak adierazten dituzte; barra gorriek, berriz, oker ebakitako fonemen GOP banaketak (akats simulatuetatik atereak). Lehen begiratuan, ikusi zen bazirela fonema batzuk arazoak emango zituztenak, oso GOP banaketa gainjarriak zituzten eta. Datu-basean jatorrizko eta ez-jatorrizko euskal hiztunek fonema batzuk ebakitzean dituzten desberdintasunengatik gertatzen da hori; batez ere hizlarien ama-hizkuntzan existitzen ez diren fonemetarako, hala nola /𝑡𝑠'/ edo /𝑠'/. HMMak entrenatzeko unean hori ez baitzen kontuan hartu, HMM berriak eraiki ziren, Euskal Herriko ekialdean jaio eta bizi diren jatorrizko hizlariei dagozkien seinaleak soilik erabiliz; izan ere, mendebaldean, gaur egun, /𝑠'/ fonemarik ez dago —/𝑠/ fonemarekin bat egin zuen—. Hala, 155 hiztunetatik (train blokekoetatik) ekialdeko 76 euskal hiztunak hautatu ziren, HMM berriak entrenatzeko. HMM berri horiekin, prozedura osoa errepikatu zen, eta GOP banaketa berriak lortu ziren. Fonemarik arazotsuenen banaketen artean bereizte nabarmena lortu zen hala. Horren adibide bat 6.3. irudian ageri da, non jatorrizko hiztunen seinaleekin entrenatutako HMMak erabiliz GOP banaketa bereiziagoak lortzen baitira. 6.2 Fonema-puntuazioa: GOPak eta erabaki-atalaseak 69 Figure 6.3: 𝑡𝑠' fonemaren GOP puntuazioen histograma normalizatuak, HMMak entrenatzeko hizlari guztiak erabiliz (ezkerrean) eta jatorrizko hiztunak soilik erabiliz (eskuinean). Hala eta guztiz ere, badira oraindik ere fonema arazotsuak; esate baterako, /𝑡𝑠/ fonema, mendebaldeko euskalkietan /𝑡𝑠'/ gisa ahoskatzen dena eta erdialdeko euskalkietan /𝑡𝑆/ fonematik hurbilago dagoena. Banaketa pareak ez ziren banatu HMM berriak erabiliz, 6.4. irudian ageri denez. Figure 6.4: 𝑡𝑠 fonemaren GOP puntuazioen histograma normalizatuak, HMMak entrenatzeko hizlari guztiak erabiliz (ezkerrean) eta jatorrizko hiztunak soilik erabiliz (eskuinean). HMMak entrenatzeko jatorrizko hiztunen audio seinaleak soilik erabiliz lortutako EERak 6.1. taulan ageri dira. Fonema batzuek EER balio baxua badute ere, beste batzuek balio altuagoak dituzte, eta hobetu egin beharko litzateke hori. Fonema herskari ahostunen kasuan, baliteke, arestian azaldu denez, bi errealizazio desberdin fonema berean batzeak eragin izana. Txistukarien kasuan, bi arazo sortzen dira: batetik, /𝑠'/ 6.3 Lehendabiziko ebaluazioa 71 • 1. testa: Test hori egiteko, Euskal Herriko ekialdean jaio eta bizi diren jatorrizko hizlariak hautatu ziren datu-basearen test bloketik (13 hizlari, 75etik, ikus 3.1.4. atala). Hizlari horiei dagozkien transkripzioak ez ziren ikuskatu, baina ontzat eman genuen ez zegoela akatsik eta hizlari guztiek behar bezala ahoskatzen zituztela fonema guztiak. Hortaz, suposatu dugu sistemak zuzentzat jotako fonemak zuzen onartuak (𝐶𝐴) direla, eta okertzat jotako fonemak, aldiz, oker baztertuak (𝐹𝑅). • 2. testa: Hori egiteko, euskaraz "behe-mailako" trebetasunak dituzten hizlarien grabazioak erabili ziren, guztira 25, 75etik. Nahiz eta aurrez ezin den jakin fonema bat zuzen ala oker ebaki den, batere ezagutze linguistikorik eta etiketarik gabe egin zen testa, 1. testean erabilitako fitxategi multzo berberarekin, begiratu batean ikusteko ea nolakoa izan litekeen sistemaren funtzionamendua "behe-mailako" ikasleekin. 6.2. taulan, lau fonema adierazgarriren emaitzak ageri dira: bi bokal (/𝑎/ eta /𝑢/), zeinak emaitza onak baitituzte; eta bi txistukari (/𝑡𝑠'/ eta /𝑠'/), zeinak espainieran ez baitiren existitzen. /𝑎/ eta /𝑢/ fonemen 𝑆𝐴ek aldaketa txikiak dituzte test batetik bestera; horrek esan nahi du jatorrizko eta ez-jatorrizko hizlariek antzera ahoskatzen dituztela. /𝑡𝑠'/ eta /𝑠'/ fonemen 𝑆𝐴k, ordea, nabarmen jaisten dira, batez ere /𝑡𝑠'/ren kasuan; horrek esan nahi du fonema horiek nahiko desberdin ahoskaturik daudela. Table 6.2: /𝑎/, /𝑢/, /𝑡𝑠'/ eta /𝑠'/ fonemen errealizazio kopuruak eta 𝑆𝐴k, 1. eta 2. testetan. /𝑎/ /𝑢/ /𝑡𝑠'/ /𝑠'/ 1. testa #Errealiz. 5 524 1 937 750 1 317 𝑆𝐴 (%) 86.22 89.67 83.73 74.26 2. testa #Errealiz. 9 923 3 481 1 438 2 469 𝑆𝐴 (%) 84.06 87.33 41.59 49.49 Azkenik, beste esperimentu bat egin zen: • 3. testa: 2. testean 𝑆𝐴rik txarrenak izan zituzten fonemekin egindako esperimentua. "Behe-mailako" 𝐿2 trebetasunen azpicorpuseko fonemen errealizazioak zuzen ala oker ebakitakotzat etiketatu ziren, eskuz. /𝑡𝑠'/ fonemaren kasuan, 813 errealizazio zeuden; horietatik 375 zuzen eta 438 oker gisa etiketatuak. /𝑠'/ fonemarentzat, 1 348 errealizazio etiketatu ziren; 720 zuzen eta 628 oker gisa etiketatuak. Etiketa horiek kontuan izanda, GOPak kalkulatu ziren berriro, eta 6.3. taulako emaitzak lortu ziren. Ikus dezakegu ezen 3. testeko 𝑆𝐴k (6.3. taula) 1. testekoetatik gertuago daudela orain (6.2. taula), 2. testeko emaitzekin alderatuta. Horrek baieztatzen du datu-basean 72 6 Hastapenetako esperimentuak eta hasierako sistema Table 6.3: Automatikoki sortutako etiketak eta eskuz esleitutako etiketen konparazioen emaitzak, 𝑡𝑠' eta 𝑠' fonementzat. 3. testa /𝑡𝑠'/ /𝑠'/ 𝐶𝐴 (%) 32.84 33.97 𝐶𝑅 (%) 43.67 29.15 𝐹𝐴 (%) 10.21 17.43 𝐹𝑅 (%) 13.28 19.43 𝑆𝐴 (%) 76.51 63.13 badirela oker ebakitako fonemak. Adibidez, /𝑡𝑠'/ fonemaren emaitzek erakusten dute HMMak jatorrizko hiztunen datuekin soilik entrenatuz lortzen den banaketa-bereizketa (ikus 6.3. irudia) erabilgarria izan dela erabaki-atalaseak kalkulatzeko. Bestalde, /𝑠'/ fonemaren emaitza ez hain zehatzak interpretatzeko, kontuan hartu behar da gaur egun /𝑠'/ soinua ez dela existitzen Euskal Herriko eremu handi batean, eta ekialdeko zenbait eremutako jatorrizko hiztunek ere jasaten dute horren eragina. Ikuspuntu orokor batetik, emaitzek erakusten dute gure AhoSR_L2 sistema gai dela esakuntza batean bai ebakera zuzeneko fonemak, bai ebakera okerreko fonemak hautemateko, batez ere ikasleen 𝐿1en existitzen ez diren fonemetan arreta jarrita. Ikusi dugu alde handiak daudela "behe-mailako" azpicorpuseko ikasleen trebetasunen artean, seguruenik datu-basearen sailkapenak bi trebetasun-mailaren artean soilik hautatzeko aukera ematen duelako: behe-maila eta goi-maila. Sistemak, espero bezala, hobeto bereizten ditu behe-mailako hizlarien okerreko ebakerak. Emaitzak [125]en lortutakoekin alderatuz, 𝑆𝐴 baxuagoak lortu ditugu hizlariaren 𝐿1ean existitzen ez diren fonementzat; baina emaitza hobeak hizlariak bere jatorrizko hizkuntzan dagoeneko badituen fonemetarako. Hasiera-puntu gisa, esan dezakegu ezen erabakia hartzeko atalaseak kalkulatzeko estrategia baliozkotu egiten dutela lortutako emaitzek. Lan horri buruzko xehetasun gehiagorako, ikus [136] eta [137]. 6.3.2 Hitz-mailako testak Hitz-mailako puntuazioak ere aztertu ziren hasierako test haietan. Asmoa zen ikustea ea hitz-mailako puntuazioak nahikoa —edo, gutxienez, erabilgarri— diren hitzez hitzeko esaldi-egiaztapenerako (HHEE), edo fonema-mailako puntuazioak ere kontsideratu beharra dagoen. Hitz-mailan, erraz zehaztu daiteke hitz baten fonema-puntuazio (𝑃𝑆, phone score) osoa: hitza osatzen duten fonemen GOPen batura haztatua, (6.6) ekuazioan adierazten 6.3 Lehendabiziko ebaluazioa 73 den bezala. 𝑃𝑆 (ℎ𝑖𝑡𝑧𝑎) = 𝑁 ∑︁ 𝑢=1 𝑤𝑢 · 𝐺𝑂𝑃 (𝑦𝑢) (6.6) non 𝑤𝑢: hitza osatzen duten 𝑁 fonemen artean 𝑢 posizioan dagoenaren haztapena den. Eskuarki, haztapenak berdinak izan ohi dira fonema guztientzat [138]. Hitz-mailako atalaseak fonementzat erabilitako metodologia bera erabiliz kalkulatu ziren (akats simulatuak erabiliz oker ebakitako hitzen GOPak lortu eta EER bat kalkulatuta). Horrenbestez, hiru test egin ziren, hala kalkulatutako atalaseen baliozkotasuna aztertzeko: • 1. testa: Sistema Basque Speecon-like datu-baseko test ataleko 2 218 esaldirekin testatzean datza, 7 296 hitz guztira. Esperimentuan, transkripzio guztiak zuzenak dira; hortaz, sistemak zuzen gisa etiketatutako hitzak 𝐶𝐴 dira, eta oker gisa etiketatuak 𝐹𝑅 dira. • 2. testa: Basque Speecon-like datu-baseko test ataleko 1 174 hitz isolatu testatzean datza, fitxategi bakoitza hiztegiko ausazko hitz batekin, zuzena ez den batekin. Hala, esperimentu horretan zuzen gisa etiketatutako hitzak 𝐹𝐴k dira; oker gisa etiketatutakoak, berriz, 𝐶𝑅ak. • Test 3: Zuzen eta oker ahoskatutako hitzak dituen hizketa testatzean datza. Horretarako, Basque Speecon-like datu-baseko test ataleko 886 esaldi erabili ziren, transkripzio-fitxategietako esaldietan hitz bana ezabatuta; hala, okerki erantsitako hitz bat simulatu zen esaldi bakoitzean. Jatorrizko sarrerako transkripzio fitxategiek 5 080 hitz dituztenez, 886 hitz okerrak lirateke; gainerako 4 194ak, zuzenak. Hiru esperimentuetan lortutako emaitzak 6.4. taulan ageri dira. Nahiz eta aurrerago kalkulatutako puntuazio-banaketen emaitzak onak izan, 3. testean 𝐶𝐴ren estaldura % 99.12 da, eta 𝐶𝑅aren estaldura % 84.88 (𝐶𝐴ren estaldura: zuzen onartutako hitzak hitz Table 6.4: Hitz-mailako lehendabiziko 1., 2. eta 3. testen emaitzak. 1. testa 2. testa 3. testa 𝐶𝐴 7 090 — 4 157 𝐶𝑅 — 1 174 752 𝐹𝐴 — 0 134 𝐹𝑅 206 — 37 𝑆𝐴 (%) 97.18 100.00 96.63 74 6 Hastapenetako esperimentuak eta hasierako sistema zuzen guztien artean; 𝐶𝑅ren estaldura: zuzen baztertutako hitzak, hitz oker guztien artean). Horrek esan nahi du hitz okerrak ez direla zuzenak bezain ondo klasifikatzen; espero zenaren kontrako asimetria bat EERak erabiliz atalaseak kalkulatzean. Lehendabiziko esperimentu horiek agerian uzten dute sistema ingurune errealistago batean ebaluatu beharra, ebaluazio fidagarriago bat lortzeko. Lehendabiziko esperimentu horiei buruzko informazio gehiagorako, ikus [95]. 6.4 Softwarea HHEE esperimentuak ingurune erreal batean egiteko, erabiltzailearen interfaze grafiko bat (GUI, Graphic User Interface) eraiki zen AhoSRn (ikus 6.5. irudia). GUIa C++ lengoaian diseinatu zen Windowserako, kontuan izanda batezbesteko erabiltzaileak ohituago daudela Windows sistema erabiltzen beste edozein sistema eragile baino. Figure 6.5: AhoSR_L2 sistema. GUIak bi bloke nagusi ditu: lehen blokean, erabiltzaileak gaitasun-maila desberdinetariko bat hauta dezake (A1, B1 eta C2; ikus [139]), eta gramatika-ariketa mota nahiz 6.4 Softwarea 75 ariketa-zenbakia hautatzeko aukera du. Bigarren blokean, ariketa aurkezten da, baita mikrofono-botoi bat ere ariketa ebazten hasteko. Erabiltzaileak klikatutakoan, botoia gorri bihurtzen da adieraziz deskodetzailea mikrofonotik audioa hartzen hasi dela. Sistemak, orduan, erabiltzaileak esatea espero den hitz bat egiaztatzen badu, kaxa batean erakutsiko da; hala, erabiltzaileak berehalakoan jakin dezake ondo ari den ariketa ebazten. 6.6. irudian, une horren adibide bat ageri da, non sistemak zenbait hitz egiaztatu eta azpiko kaxan pantailaratu baititu. Erabiltzailea ariketaren amaierara iristen bada edo aurrez zehaztutako denbora-tartea (20 𝑠) agortzen bada, audio-sarrera eten egiten da eta mikrofono-botoia itzali egiten da berriro. Erabiltzailea ez bada ariketaren amaierara iritsi, "?" botoia erabil daiteke, falta den emaitzaren zatia bistaratzeko. Figure 6.6: AhoSR_L2 sistema, abian. Komeni da kontuan izatea ezen, esandako hitz bat pantailan agertzen ez bada, balitekeela erabiltzaileak okerreko hitz bat esan izana (𝐶𝑅) edo hitza ez izana behar bezala egiaztatu (𝐹𝑅). 76 6 Hastapenetako esperimentuak eta hasierako sistema 6.5 Ariketak eta ebaluazioaren diseinua Sistema 𝐿2 eskuratzeko benetako ingurune batean ebaluatzeko, gramatika- eta sintaxiariketa multzo bat hautatu zen, hasiera batean euskarazko A2 gaitasun-mailarako (oinarrizko maila). Ariketa mota desberdinak pentsatu ziren, hiru euskara-irakasleren laguntzarekin. Ariketak kontu handiz diseinatu ziren, hitz-ordena zorrotza behar duten gramatika-kontzeptuak lantzeko, hala nola erlatibozko esaldiak osatzea, zeharkako estiloa edo aditz-esapideak. 300 esaldi desberdin erabili ziren, guztira, ebaluazioa egiteko. Tresnaren ebaluazioa euskara irakasten duten bi erakundetan egin zen. Guztira, 20 boluntariok (10 gizonezko eta 10 emakumezko) hartu zuren parte atazan. Denak ziren A2 mailakoak, eta ordurako ikasgelan ikasia zuten probako materiala. Boluntario guztien ama-hizkuntza espainiera zen, batentzat izan ezik, harentzat katalana baitzen. 6 ikasle 20-29 urte bitartekoak ziren, 12 ikasle 30-39 urte bitartekoak, eta 2 ikasle 40-49 bitartekoak. Boluntarioen ezaugarri nagusiak 6.5. taulan ageri dira. Table 6.5: Parte hartutako ikasleen ezaugarriak. Characteristic Gender Gizonezkoak 10 Emakumezkoak 10 Age 20-29 6 30-39 12 40-49 2 𝐿1 Espainiera 19 Katalana 1 Ikasle bakoitzak 30 ariketa ebatzi behar zituen, 3 bloketan banatuak (bloke bakoitza ariketa mota desberdin bati zegokion). Ikasleei, hasi aurretik, 3 adibiderekin trebatzeko aukera ematen zitzaien. 3 adibideak ebatzi bitartean, sistemari edo ariketa motari buruzko edozein galdera egin zezaketen, baina gero ez. Testak ordenagailu berean egin zituzten 20 boluntarioek. Gainera, USB bidezko kasko-entzungailu mikrofonodun berbera erabili zuten denek. Testaren ondoren, ikasleei galdetegi labur bat eman zitzaien, haien esperientziari buruzko feedback orokor bat lortzearren. Galderak 0 eta 10 bitartean puntuatzekoak ziren, eta puntu hauei buruzkoak ziren: • 1. galdera: Sistemaren funtzionamendua. • 2. galdera: Sistemaren erabilgarritasuna. • 3. galdera: Sistemaren erabiltzeko erraztasuna. • 4. galdera: Sistema hizkuntz-eskoletan erabiltzeko gomendagarritasuna. • 5. galdera: Balorazio orokorra. 6.6 Emaitzak 77 6.6 Emaitzak Ebaluazio-prozesuan ebatzitako ariketa kopurua 600 bazen ere, 597 audio-fitxategi gorde zituen tresnak; izan ere, 3 erabiltzailek ariketa bana saltatu egin zuten, nahi gabe. Testaren ondoren, fitxategi guztiak eskuz etiketatu ziren, eta esakuntza egiaztatzeko tresnaren bidez ebaluatu ziren. Lortutako puntuatze-zehaztasun osoa eta 𝐶𝐴, 𝐶𝑅, 𝐹𝐴 eta 𝐹𝑅 6.6. taulan ageri dira. Guztira 2 952 hitz ebaluatu ziren, eta ikasleek esandako hitz kopurua 4 404 zen. Azken zenbaki hori ez da zehatz-mehatz 𝐶𝐴, 𝐶𝑅, 𝐹𝐴 eta 𝐹𝑅ren batura (4 402), espero zitekeen bezala, zeren eta, bi kasutan, (oker) egiaztatutako bi hitz hitz bakarrari dagokie. Table 6.6: Ingurune erreal batean egindako HHEE esperimentuaren hitz-mailako puntuatzezehaztasuna. 𝐶𝐴 2 419 𝐶𝑅 1 538 𝐹𝐴 136 𝐹𝑅 309 𝑆𝐴 (%) 89.89 Ingurune errealean egindako ebaluazio horretan lortutako puntuatze-zehaztasuna txikiagoa da, espero bezala, lehenengo testetan lortutakoak baino (ikus 6.3. atala). Egiaztatzeko tresna bizitza errealean erabiltzen denean, erabiltzaileek akatsak egiten dituzte, eta bazterketak nabarmen handiagotzen dira laborategiko esperimentuekin alderatuz. Horrek agerian uzten du tresnaren erabilgarritasuna eta ingurune erreal bat erabili beharra halako aplikazioak ebaluatzeko unean. 𝐶𝐴 eta 𝐶𝑅-ren estaldura eta doitasuna 6.7. taulan ageri dira. Datuei dagokienez, ondorioztatzen dugu bi kasuetan sistemak antzera jokatzen duela, bi estaldura balioak konparagarriak baitira; doitasunari dagokionez, berriz, zeina uler baitaiteke onartutako hitz guztien artean zuzen onartutako hitzen ehuneko gisa (𝐶𝐴 doitasuna) eta baztertutako hitz guztien artean zuzen baztertutako hitzen ehuneko gisa (𝐶𝑅 doitasuna), ikus daiteke asimetria txiki bat dagoela bien artean; izan ere, sistemaren funtzionamendua hobea da onartutako hitzei dagokienez. Table 6.7: Ingurune erreal batean egindako HHEE esperimentuko 𝐶𝐴ren eta 𝐶𝑅aren estaldura eta doitasuna. 𝐶𝐴 𝐶𝑅 Estaldura (%) 88.67 91.88 Doitasuna (%) 94.68 83.27 Sistemak egindako erroreak analizatuz (𝐹𝐴 gehi 𝐹𝑅), akatsak dituzten 235 fitxategi 78 6 Hastapenetako esperimentuak eta hasierako sistema daude, 597tik. Fitxategiko (edo esaldiko) errore kopuruen banaketa 6.7. irudian ikus daiteke. Irudiak ikus daitekeenez, fitxategiko gehienezko 𝐹𝐴 kopurua 2 da; gehienezko 𝐹𝑅 kopurua, berriz, 9. Testean zehar, ikasleek hitz zuzen bat esan baina sistema, ordea, egiaztatzeko eta pantailaratzeko gai ez zenean, ikasleek behin eta berriro errepikatzen zuten hitz hori. Hori, batez ere, hitz laburrekin gertatzen dela ikusi dugu, nahiz eta konfiantza-puntuazioari bilbe kopurua normalizatzeko faktore bat aplikatu. Ohartu ginen ezen fonema jakin batzuk —hurbilkariek, adibidez— sarriago agertzen zirela akatsen artean. Gainera, hauteman genuen ezen, 𝐹𝑅 akatsen eraginez, sistema ez zela gai leheneratzeko, fitxategi guztien % 17.45 kasutan. Figure 6.7: 𝐹𝐴 eta 𝐹𝑅 kopuruen banaketak fitxategien artean. Erabiltzaileek betetako galdetegiari dagokionez, emaitzak 6.8. taulaan ageri dira. Erabiltzeko erraztasuna da altuen puntuatutakoa. Tresnaren balorazio orokorrak 8.28ko puntuazio lortu badu ere, funtzionamenduak 7 lortu du, puntuaziorik baxuena. Horrek esan nahi du ezen, sistema gomendagarria bada ere (% 90 inguruko puntuazioa), baxuagoa dela erabiltzaileek haren funtzionamenduari buruz duten pertzepzioa. Bistakoa da erabiltzaileentzat ez dutela garrantzi bera sistemaren akatsek eta asmatzeek, zeren, berez, sistemak ondo funtzionatzea espero baitute. Table 6.8: Ikasleen galdetegian lortutako batez besteko puntuazioak. Galdera zenbakia 1 2 3 4 5 Batez besteko puntuazioa 7.00 8.25 9.15 8.95 8.28 6.7 Konklusioak 79 6.7 Konklusioak Kapitulu honetan, OBEL eta HHEE sistemen lehenengo esperimentuak deskribatu dira. OBEL sistemaren helburua da esandako soinu bakoitzarentzat puntuazio bat lortzea. HHEE sistema gramatika-ariketak (AGP) egin ahala ebazteko metodo bat da; hala, erabiltzaileek berehalakoan lortzen dute esandako edukiaren feedbacka. Horrek aukera ematen die erabiltzaileei beren ustea aldatzeko, esandako hitz ordena —adibidez— zuzena ez bada. GOP atalaseak ezartzeko, zuzen eta oker ahoskatutako fonemen GOP banaketak behar dira. Hala ere, ez dago egiaztapenerako datu-baserik euskararako, eta ASR estandarrek ez dute oker ebakitako daturik. Hala, oker ebakitako fonemen GOPa kalkulatzeko metodo bat asmatu da: artifizialki sortutako ebakera-akatsak. Metodo horren funtsa da aldaketa isolatuak (edo akats simulatuak) txertatzea hiztegian, fonema jakin batzuk beste batzuekin ordezkatuz; emaitza kontserbadoreagoak lortzeko, talde akustiko bereko fonemez ordezkatuz egin dira fonema-aldaketak. Fonema bakoitzerako entrenatutako GMMak taldekatuz lortu dira talde horiek, eta euskararako SAMPAren talde fonetiko ia berdinak dira. Zuzen eta oker ahoskatutako fonemen banaketetatik lortutako EER erabiliz, atalaseak erauzi dira. Atalase horiekin, hainbat esperimentu egin dira fonema-mailan. Jatorrizko hiztunen datuak erabiliz, HMM eta GOP hobeak lortzen dira, zenbait fonema arazotsu desberdintzeko. Hitz-mailako esperimentuak ere egin ziren, HHEE atazan zer jokaera duten ikusteko asmoz. Laborategiko esperimentuek oso emaitza onak eman zituzten (% 97.18, % 100.00 eta % 96.63ko 𝑆𝐴, hiru testetan), baina sistemak baldintza errealistagoetan testatu beharra zuen. Hala, GUI bat eraiki zen sistemarako, eta esperimentu errealista bat egin zen A2 oinarrizko mailako 20 euskara ikaslerekin. % 90.00 inguruko 𝑆𝐴 lortu zen esperimentuetan (hitz-mailan), laborategian lortutakoak baino emaitza txarragoa, baina, hala ere, onak, ildo berean ikertzen eta sistema hobetzen jarraitzeko. Dena dela, sistema horrek zenbait hobekuntza behar ditu inplementazio errealista baterako. Gaur egun, joera da hizketa-ezagutzailea zerbitzari batean instalatzea eta erabiltzaileak urrutitik konektatzea hara. Horrek esan nahi du erabiltzaile bakoitzak gailu desberdin baten bidez jasoko duela audioa; hortaz, behar-beharrezkoa da parametroen normalizazioa. Gainera, VAD bat ere beharrezkoa da halako sistema batean, audioseinale jarraitu batetik hizketa-segmentuak erauzteko eta, prozesamendu-denbora irabaztearren, isilune-bilbeak baztertzeko. Hurrengo atalean, online VAD teknika berri bat (ikus 8. kapitulua) eta online CMVN teknika berri bat (ikus 9. kapitulua) aurkeztuko ditugu, zeinak metodo berri hau dute oinarrian: normalizazio anitzeko puntuatzea (MNS, Multi-Normalisation Scoring). Gainera, erabakiak hartzeko prozesua hobetu egin da neurona-sare artifizialak erabiliz (ikus 10. kapitulua). Horren guztiaren emaitza webean oinarritutako OBEL eta AGP sistema da, sarbide unibertsalekoa. CHAPTER 7 Online inplementazioa 7.1 Sarrera Hemen aurkeztutako tresnaren helburua da sarbide unibertsala izatea, bezeroa edonon dagoela ere. Horretarako, ebazpiderik ezagunena da zerbitzari bat inplementatzea, bezeroak eskaera bat egiten duenean eragiten den prozesaketa guztia hantxe egin dadin. Zerbitzariak prozesaketa amaitu bezain laster, emaitza bat itzultzen zaio bezeroari. Gaur egun, bezero-zerbitzari arkitekturako sistemarik hedatuena web-nabigatzailea da, baina duela gutxi arte, webeko audio-prozesaketa guztia oso oinarrizkoa izan da, eta Flash, Java appletak edo antzeko pluginak erabili behar izaten ziren horretarako. HTML5eko elementuak aukera eman du audio streamingak erreproduzitzeko, eta, oraindik ere garatzen ari den arren, etorkizunean aukera sofistikatuagoak izango ditu audioa nahasteko, prozesatzeko eta iragazteko funtzionaltasunak izango baititu, audioa prozesatzeko gaur egungo mahai gaineko aplikazio modernoetan aurki daitezkeen bezalakoak. Horrenbestez, badirudi web-nabigatzailea oso oinarri ona dela gure tesian aurkezten dugun moduko aplikazio-arkitekturak inplementatzeko. Hurrengo atalean (7.2. atala), xehetasun handiagoz deskribatzen da sistema-arkitektura online inplementaziorako. Bestalde, CMVN teknika moldatu egin behar izan da. Offline kasuan, batezbestekoak eta bariantzak kalkulatzeko, prozesatzen ari den audio-segmentu osoko bilbe guztiak erabiltzen dira. Online kasuan, hasieran batezbestekoen eta bariantzen balioak estimatu behar dira eta egokitu gero, parametro cepstralek ahalik eta deformaziorik txikiena jasaten dutela ziurtatzeko. Onlineko egokitzapen-ataza hori gauzatzeko estrategia desberdinei buruzko azterketa 9.3. atalean ageri da. Azkenik, zenbait ondorio iruzkindu dira 7.3. atalean. 7.2 Web teknologia: HTML5 Gaur egun, HTML5 espezifikazioak, Javascriptekin batera, audio mikrofono batetik jasotzeko aukera ematen du Javascript bidez erabil daitekeen Web Audio APIaz [140] eta haren MediaStream interfazeaz [141]. Gaur egungo nabigatzaile-garatzaileak pixkanaka83 84 7 Online inplementazioa pixkanaka ari dira HTML5eko funtzionaltasunak eta APIak nabigatzaileei eransten (batek ere ez du oraindik HTML5eko betekizun guztiak % 100ean betetzen1), eta luze jo du Web Audio APIaren inplementazioa ere orokorra izan den arte. Dena dela, 2014tik nabigatzaile ezagun ia guztiek dute inplementaturik. Web Audio APIaren paradigma nagusia audioa bideratzeko grafo bat da, non elkarri konektatutako hainbat AudioNode objektu dauden audioaren erreprodukzio orokorra zehazteko. Testuinguru horretan, Mediastream interfazeak audio- edo bideo-edukien fluxuak jasotzen ditu lokaleko multimedia gailuetatik, hala nola mikrofonoetatik edo bideo-kameretatik, eta zerbitzarira igotzeko prest uzten da, gero han prozesatu dadin. Ordenagailu Bidezko Ebakera Lanketa (OBEL) atazan, grabatutako audioa ez da bidaltzen erabiltzaileak "bidali" botoia klikatzen duen arte. Hala, grabatutako datuak egiaztatu ditzake, bidali aurretik, erabiltzaileak. Hortaz, jotzen badu grabatutako esaldia ez dagoela behar bezala grabatuta edo akatsen bat daukala, audio-datuak baztertu egin daitezke eta berriro grabatu. Hitzez Hitzeko Esaldi Egiaztapena (HHEE) atazan, berriz, bestelako testuingurua behar da. Grabagailuko bilbe-blokeak iritsi ahala zerbitzarira bidali behar dira audio-datuak. Hala, erabiltzaileak hitz zuzena esan duen hauteman dezake zerbitzariak, eta, hala bada, feedbacka bidali une horretan bertan, nabigatzailean audioa jasotzeko eta bidaltzeko prozesuak aurrera jarraitzen duen bitartean. Noranzko biko komunikazioa ezarri beharra dago, beraz. 7.2.1 OBEL sistemaren arkitektura Ataza honetan, erabiltzaileak ez du espero denbora errealeko erantzunik. Sistemak esaldi bat irakurtzeko eskatuko dionez, askoz egokiagoa da datuei nabigatzailean eustea erabiltzaileak, grabatu eta gero, ondo dagoen egiaztatzeko aukera izan dezan. Hala, berriz grabatzeko aukera izango luke esaldia behar bezala ahoskaturik ez balego edo, adibidez, audio-seinalean kanpoko zarataren bat sartuko balitz. Erabiltzaileak grabazioaren kalitatea ona dela uste duenean, BIDALI botoia klikatuz bidal daiteke. Audio-datuak wav fitxategi batean gorde ditzake nabigatzaileak. Hala, zerbitzariko php script batez, fitxategiaren burua irakur daiteke eta, hala, behar diren aldaketak egin. Lan honetako HMMak, esate baterako, 16 𝑘𝐻𝑧-eko audio-seinaleez entrenaturik daude; beraz, eskuarki, txikiagotu egin beharko da laginketa-maiztasuna. Ondoren, AhoSR exekutatzen da WAV moduan, eraldatu berria den audio-fitxategia pasaraziz audiosarrera gisa. Emaitza lortzen denean, nabigatzaileari itzultzen zaio AJAX (Asynchronous JavaScript and XML) erabiliz; horrek web-orriaren atal bat eguneratzeko aukera ematen du, orrialde osoa freskatu beharrik gabe. Bestalde, audio-fitxategiak zerbitzari batean gorde daitezke, etorkizuneko ikerketalanetan erabiltzeko. 1 https://html5test.com/results/desktop.html 7.2 Web teknologia: HTML5 85 7.2.2 HHEE sistemaren arkitektura Nabigatzailetik zerbitzarira audio-datuak lagin-blokeka bidaltzeko, HTML5en beste ezaugarri bat erabili dugu: Web Sockets teknologia [142]. Web aplikazioetarako noranzko biko komunikazioa ahalbidetzen duen teknologia da, socket bakarrean zehar funtzionatzen duena, eta HTML5ekin bateragarriak diren nabigatzaileetan Javascript interfaze baten bidez inplementatzen dena. Hala ere, websocketak ez dira ohiko socketak; praktikan, UDPren eta TCPren zenbait ezaugarri konbinatzen ditu: mezuetan oinarrituta dago, UDP bezala, baina fidagarria da, TCP bezala. Websocketek aukera ematen diete nabigatzaileei zerbitzariekin pseudo-konexio bat zabaldu, datuak trukatu, eta, komunikazioa amaitu denean, ixteko. Bide egokia da audio-datuak modu antolatu eta eraginkor batean zerbitzarira bidaltzeko, zeren HTTP egoerarik gabeko protokoloa baita, hau da, ez du gordetzen aurreko konexioei buruzko informaziorik. Websocketak ia nabigatzaile gehienek dituzte inplementaturik. Bestalde, zerbitzariak,websocketak erabiliz, konexio bat baino gehiago eta aldi berean kudeatu behar ditu. Zerbitzariaren aldeko web-aplikazioak garatzeko ingurune arin eta eraginkor bat Node.js da. Kode irekiko exekuzio-ingurunea da, plataformarekiko independentea, eta aplikazioei web zerbitzari gisa jarduteko aukera ematen dien berezko liburutegiak ditu. Gertaerek gidaturiko arkitektura du Node.jsk, baita blokeorik gabeko I/O API bat, denbora errealeko web aplikazioetarako errendimendua eta eskalagarritasuna optimizatzeko diseinatua. Aplikazioak JavaScripten idatzita daude, eta, Node.js ingurunearen barnean, sistema eragile guztietan exekuta daiteke. Haren ostatatzearen eta mantentze-lanen arduraduna Node.js Foundation1 da, Linux Foundation2 erakundearen elkarlaneko proiektu bat. Aurreko guztia kontuan izanda, HHEE sistemaren arkitektura hiru bloke desberdinez osaturik dago: • Nabigatzailea: erabiltzaile-interfazea duen atala da. Websocket bezeroa dago bertan inplementatuta, eta konexio-eskaera bat egiten dio urrutiko websocket zerbitzariari (Node.js zerbitzarian). Konexioa ezarritakoan, nabigatzailean kokatutako Javascript programa baten bidez, mikrofonoko audioa jaso eta prozesatu egiten da (16 𝑘𝐻𝑧-etara jaisten da laginketa-maiztasuna) datuak etorri ahala, eta zerbitzarira bidaltzen dira. Zerbitzaritik ere feedbacka jaso daiteke, erantzunik egonez gero. • Node.js zerbitzaria: Nabigatzailearen eta AhoSR-ren arteko bitartekaria da. Websocket zerbitzari gisa jokatzen du nabigatzailearekin, baita websocket bezero gisa ere, AhoSR-rekin konexio bat ezartzeko. Nabigatzailetik konexio-eskaera bat iristen denean, Node.js zerbitzariak AhoSR abiarazten du, eta socket konexio bat eskatzen du. Baldin eta, socketa ezartzean, errorerik gertatzen ez bada, websocket 1 https://nodejs.org/en/foundation/ 2 http://collabprojects.linuxfoundation.org/ 86 7 Online inplementazioa konexioa ere ezartzen da nabigatzailearekin. AhoSRtik READY mezua jasotzen duenean, nabigatzailera bideratzen du mezua, eta HTML bidezko grabagailua bistaratzen da han. • AhoSR: Socket moduan exekutatzeko konfiguratu behar da, non audio-laginen blokeak socket konexio batean zehar iristen baitira. Socketa ezarrita baldin badago, lehen datu-blokea iritsi ahala ekiten dio hitza egiaztatzeko prozesuari, eta, hitz bati antzematen zaion bakoitzean, berehalakoan bidaltzen zaio socket bezeroari (Node.js zerbitzarian). Azken hitza detektatu denean edo denbora amaitu denean, AhoSRk FINISH mezua bidaltzen dio bezeroari, zeina nabigatzailera birbideratzen baita audioa jasotzeko prozesua gerarazteko. Hiru blokeen arteko komunikazio-protokoloa 7.1. irudian ageri da. Kontuan izan testu berdea websocket bezeroaren eta zerbitzariaren arteko komunikazioari dagokiola; testu urdina, berriz, socket bezeroaren eta zerbitzariaren komunikazioari; eta testu gorriak erabiltzailearen ekintzak adierazten ditu. Ordenagailu bakoitzak laginketa-maiztasun desberdin batean grabatzen duenez, audiolaginak prozesatu egin behar dira. Orain arte, Mediastream interfazeak ez du uzten laginketa-maiztasuna aldatzen; hortaz, berariazko funtzio bat gehitu zaio audio contextari Javascripten. Nabigatzaileak audio-seinaleen laginketa-maiztasuna 16 𝑘𝐻𝑧-etara jaitsi eta zuzenean bidaltzen ditu AhoSR-ra, Node.js zerbitzarian prozesaketa gehiagorik gabe. Maiztasun-egokitzapen hori egin ezean, AhoSRk ezingo luke seinalearen laginketamaiztasuna zein den asmatu. Sistemak behar bezala funtzionatzeko faktore erabakigarri bat da audio-laginak uzteko datu-bufferraren tamaina. Datu-bufferra beteta dagoenean, gertaera bati deitzen zaio, eta une horretan bloke osoa bidaltzen da. Horrek esan nahi du sistemaren bereizmenari eragingo diola horrek. Tamainak hauetariko bat izan behar du: 256, 512, 1024, 2048, 4096, 8192, 16 384. Balio baxuagoak erabiliz gero latentzia baxuagoa izango dugu, laginbloke txikiagoak bidaltzen baitira, maizago. Hala ere, erabiltzailearen ordenagailuaren prozesaketa-gaitasunaren arabera, audio-etenak eta jauziak gerta daitezke. Zenbait probaren ondoren, ikusi dugu neurri ona izan daitekeela 1024 edo 2048. Audio-laginak wav fitxategi batean gorde daitezke, bai Node.js zerbitzarian, bai AhoSRn, hala etorkizuneko lanetarako baliagarria izan daitekeen materiala biltzeko asmoz. 7.3 Konklusioak 87 Figure 7.1: HHEE sistemako hiru atal osagaien arteko komunikazio-protokoloa denboran zehar (𝑦 ardatza): nabigatzailea (ezkerrean), Node.js zerbitzaria (erdian) eta AhoSR (eskuinean). 7.3 Konklusioak Kapitulu honek azaltzen du zer egokitzapen behar diren gure sistema zerbitzari batean inplementatzeko, sarbide unibertsalaz. Bestalde, elkarrekin lanean jarri dira HTML5 berriaren espezifikazioetako bi API. Audio APIak mikrofonotik datuak grabatzeko 88 7 Online inplementazioa aukera ematen du, gero zerbitzarira bidaltzeko. OBELerako, audioa fitxategi batean paketatuta bidal daiteke, erabiltzaileak audioa egiaztatu ondoren; HHEErako, berriz, websocket APIa baliatzen dugu, socket moduko konexio bat ezartzeko aukera ematen baitu nabigatzailearen eta zerbitzariaren artean. Mikrofono bidez jasotako audioa, hala, jaso ahala bidal daiteke, eta feedbacka jaso. CHAPTER 8 Online VADa 8.1 Sarrera Ahots-aktibitatea detektatzea (VAD, Voice Activity Detection) gai garrantzitsua da ASR edo ASRan oinarritutako sistemetan. VADa erabiliz gero, audio-seinaleak hizketasegmentu autonomotan zatitu daitezke, ondorengo moduloetara pasarazi aurretik. Hizketa-bilbeak soilik pasaraziz, ezagutzailearen konputazio-kostea txikiagotu egiten da, baita, horren ondorioz, deskodetze-prozesuaren erantzun-denbora ere [143]. Tesi honetan aurkeztutako sistemarentzat eta antzekoentzat, unibertsala izan behar du sarbideak; hortaz, VADak zarata-maila desberdinei aurre egiteko gai izan behar du, zehaztasun galerarik gabe —edo galera txikiekin—. Berez, gaur egungo sistemen erronkarik handiena da sarrerako hizketa-seinaleko hondoko zaratari aurre egitea [144]. Bi errore mota hartu behar dira kontuan: hizketa gisa pasatzen diren isiltasun- edo zarata-segmentuak (isiltasunaren errore-tasa) eta isiltasun gisa oker klasifikatzen diren hizketa-segmentuak eta, beraz, prozesaketa-sistemara heltzen ez direnak (hizketaren errore-tasa). Bi erroreei eutsi behar zaie baxu, jakina, baina bakoitzaren garrantzia VADa behar duen sistemaren diseinuaren beharrak baldintzatuko du. VAD, eskuarki, prozesaketa akustikoko sistemen lehen modulua izan ohi da. Oso erabilia da mota guztietako sistema adituak garatzeko. [145]en, egileek ASR teknologia erabiltzen dute VAD batekin, motozikleta-ingurune batean elkarrizketa-sistema bat garatzeko. [146]en, larrialdietako ahots-komandoak prozesatzeko sistema integratu bat aurkezten da, non VADa erabiltzen den ASR baten aurretik. VAD eta ASR teknologiak jolas serioak dituen sistema baten hizketa-interfazearen muina ere badira, nahasmendu mentalentzako terapietarako integratuak [147]. Sistema horiek guztiak ASRan oinarrituak dira, eta, beraz, komeni da galdutako hizketa-bilbeen kopurua oso baxua izatea, erabiltzaileak erabilgarri izan ditzan audio-bilbe garrantzitsu guztiak. Bestalde, isiltasun-segmentuak hizketa gisa pasatuko balira, ezagutzaileak aukera du, hala ere, haiek hautemateko, zeren eskuarki isiltasunaren (edo ez-hizketaren) eredu bat izaten baitute. ASR interfazeetako VADaren helburu nagusia da isilune luzeak ezabatzea 89 90 8 Online VADa eta audioa segmentu laburrago eta erabilgarriagotan zatitzea. Bide batez, konputaziodenbora murriztu ere egiten da, baita, hala, deskodetzearen erantzun-denbora. ASRa ez da VAD modulu on bat behar duen teknologia bakarra. [148]en, hizlaria ezagutzeko arloko ikerketa-lerroetariko bat bezala identifikatzen dute VADa. Adibidez, atari-sistema adimendun batean erabiltzen da, non pertsonak beren ahotsaren bidez identifikatzen diren etxera sartzen utzi aurretik [149]. VADk ere modulu garrantzitsuak dira hizlariak segmentatzeko eta taldekatzeko sistemetan, hala nola [150]en aurkeztutako diarizazio-sisteman. Gainera, VADa funtsezko modulua da emozioak hautemateko sistemetan ere [151]. Hilaria eta emozioa ezagutzeko sistemetarako, komeni da oker klasifikatutako isiltasun- edo zarata-bilbe kopurua oso txikia izatea, zeren isiltasun- edo zarata-bilbeek ez dute emozioari edo hizlariaren identitateari buruzko informaziorik gordetzen. Isiltasunaren errore-tasa altua baldin bada, okerragotu egingo da sistemaren funtzionamendua. Bestela, ordea, zenbait hizketa-bilbe galtzen badira, sistemak behar bezala funtzionatzen jarrai dezake. Gaur egungo VADak doitu egin daitezke modu batetik edo bestetik hurbilago jokatzeko. Hala ere, jokaera ideala litzateke ahalik eta gehien murriztea, bai isiltasunaren errore-tasa, bai hizketaren errore-tasa. Sistema baten ahozko interfazeak audio-seinaleak gailu desberdinen bidez eta ingurune desberdinetan jasotzen dituenean, VADak grabazio-baldintza, kanal-ezaugarri eta zaratamaila desberdinei aurre egin behar die. Hori da, izatez, gaur egungo ASR sistemen erronkarik handiena [144]. Gaur egun, VAD sistemek egokitu egiten dituzte parametroak, hondoko zarata aldakorreko baldintzetara moldatzeko. Hala ere, teknika horrek baditu desabantailak: batetik, hasieratze-denbora bat behar da segmentu batean parametroak egokitzeko, eta horrek kaltegarria izan daitekeen atzerapena eragin dezake. Bestetik, parametroak ez badaude zuzen estimatuta, ezin da jakin sistemaren jokaera zein izango den [152]. VADa aurrez entrenatzea hasierako egokitzapena saihesteko modu bat da, baina entrenatutako sistemak gai izan behar du ikusi gabeko kanaletara edo hondoko zaratetara orokortzeko. VADaren onlineko erabaki-hartzea erronka handia da oraindik ere. Parametro akustikoen ikuspuntutik, oso parametro desberdinak ikertu izan dira: periodikotasun-neurria [153, 154], zero-gurutzatzeen tasa [155], tonua [156], epe laburreko energia (STE, Short Term Energy) [157] eta epe luzeko energia (LTE, Long Term Energy) [158, 159], espektro-analisia [160, 161], distantzia cepstrala [162], kodetze lineal prediktiboa (LPC, Linear Predictive Coding) [163] eta hainbat parametroren konbinazioak [164]. Zenbait ikerketa, oraintsuago, parametro multzoak erabiltzen saiatu dira ikasketa automatikoko teknikak erabiliz eredu estatistiko bat edo klasifikatzaile bat entrenatzeko, parametro akustiko diskriminatzaile berriak aztertu bainoago, zeina joera tradizionala baitzen. Bai gaussiar nahasteen ereduak (GMM, Gaussian Mixture Models) eta Markoven ezkutuko ereduak (HMM, Hidden Markov Models) ere erabili izan dira VADaren testuinguruan. [165]en, hizketa- eta isiltasun-segmentuak bi HMMren bidez modelatzen dira. 92 8 Online VADa eraginkor bat aurkeztuko dugu. MNSren funtsa da isilune bateko audio-segmentuei dagokien Mel maiztasuneko koefiziente cepstral (MFCC, Mel-Frequency Cepstral Coefficient) normalizatuez entrenatutako HMM batek sortutako hainbat behaketa-egiantz klasifikatzea. Aurrez entrenatutako klasifikatzaile bat baliatzen du gure VAD teknikak; beraz, klasifikazio-ataza bat besterik ez da behar hizketa-bilbe berri bat iristen denean. Horrek esan nahi du emaitzak online lortzen direla, bilbez bilbe, eta ez dagoela parametro bat ere doitu beharrik; hortaz, ez da hasieratze-denborarik behar. Are gehiago, gaur egungo bi ITU-T VAD algoritmo estandarrekin alderatuz, gure VADak frogatu du askoz funtzionamendu hobea duela isiltasun-bilbeak etiketatzen, eta antzeko emaitzak lortzen dituela hizketa-bilbeak etiketatzen. Hori, konputazio-denbora luzatu gabe. VADa hainbat zarata motatarako testatu da, bai eta zenbait 𝑆𝑁𝑅tarako ere. Emaitzek agerian uzten dute guk proposatutako VAD teknika badela orokortzeko gai. Kapitulua honela dago antolatuta: 8.2. atalean, isiltasun GMM batez lortutako behaketa-egiantzen zenbait alderdi aztertzen dira. Lehendabiziko esperimentu bat ere azaltzen da, zeinak erakusten baitu puntuazio horiek baliagarriak direla isiltasun- eta hizketa-segmentuen artean bereizteko. 8.3. atalean, artikulu honetan proposatzen den VAD sistemaren arkitektura orokorra deskribatzen da. 8.4. atalak MNS metodoa eta haren zergatia deskribatzen du. 8.5. atalean, erabilitako datu-baseen azalpen labur bat ageri da. VAD berriaren funtzionamendua ebaluatzeko, zenbait datu-base hautatu dira hainbat testuingururentzat baliagarria dela frogatzeko, test-material kopuru handia erabiliz. Zenbait esperimenturen emaitzak (bai baldintza garbietan, bai zaratatsuetan) 8.6. atalean ageri dira. 8.7. atalean, balidazio-esperimentu bat deskribatzen da, emaitzak bi VAD sistema estandarrenekin alderatuz; azkenik, zenbait konklusio azaltzen dira 8.8. atalean. 8.2 Behaketa-egiantza Hizketa-ezagutzan, ezagutze-unitate berari dagokien audio-segmentuak (hitza, fonema, trifonema eta abar) batu eta prozesatu egiten dira, haietatik parametro akustikoak erauzteko (eskuarki, MFCCak) eta unitate bakoitzerako eredu akustiko desberdin bat entrenatzeko. HMMa oso eredu akustiko ezaguna da; izan ere, behaketa-bektore berri baten egiantza modelatu ez ezik, behaketen sekuentzialtasuna ere modelatzen du. Behaketa-egiantzak GMMek sortzen dituzte, eta GMM bakoitza HMM egoera bati dagokio. 𝑜𝑡 behaketa-bektore batentzat, GMM baten 𝑏𝑗 behaketa-egiantza 𝑗𝑡ℎ egoeran (8.1) ekuazioan adierazi bezala kalkulatzen da. 𝑏𝑗(𝑜𝑡) = 𝑀 ∑︁ 𝑚=1 𝑐𝑗𝑚𝑁 (𝑜𝑡; 𝜇𝑗𝑚,𝛴𝑗𝑚) (8.1) non 𝑀: nahaste-osagaien kopurua; 𝑐𝑗𝑚: 𝑚𝑡ℎ osagaiaren pisua; 𝑁(·; 𝜇,𝛴): aldagai anitzeko gaussiarra, 𝜇 batezbesteko-bektorea eta 𝛴 kobariantza-matrizea dituena. 8.2 Behaketa-egiantza 93 Lan honetan, Basque Speecon-like datu-basea erabiliz (bereziki close-talk kanala) entrenatutako isiltasun HMMtik lortu dira behaketa-egiantzak [99], 8.2.1 Isiltasunaren eredu akustikoa Isiltasun bilbeetarako hautatutako HMM topologiak hiru egoera ditu eta ezkerretik eskuinerakoa da, baina eskuineko egoera ezkerrekoarekin loturik du. Parametro akustiko gisa 13 MFCC eta lehen mailako 13 eta bigarren mailako 13 deribatu erabili dira HMMa entrenatzeko, eta 32 nahasteko GMMak. Bilbearen luzera 25 𝑚𝑠 da, 10 𝑚𝑠 oro. MFCCei CMVN aplikatu zitzaien, eta batezbesteko eta bariantza orokorrak erauzi ziren grabazio-saio bakoitzetik. 𝑁 bektore cepstralentzat 𝑦 = {𝑦1,𝑦2,...,𝑦𝑁}, haien 𝜇𝑁 batezbesteko-bektorea eta 𝜎2 𝑁 bariantza-bektorea (8.2) ekuazioan eta (8.3) ekuazioan ageri den bezala kalkulatzen dira, hurrenez hurren. 𝜇𝑁 (𝑖) = 1 𝑁 𝑁 ∑︁ 𝑛=1 𝑦𝑛 (𝑖) (8.2) 𝜎2 𝑁 (𝑖) = 1 𝑁 𝑁 ∑︁ 𝑛=1 (𝑦𝑛 (𝑖) − 𝜇𝑁 (𝑖))2 (8.3) non 𝑖: bektorearen 𝑖𝑡ℎ osagaia den. Gero, parametro cepstralak normalizatu egiten dira, kalkulatutako batezbestekoeta bariantza-bektoreak erabiliz, (8.4) ekuazioan ageri den bezala. Hala, parametro normalizatu bakoitzak zero balioko batezbestekoa du, eta bat balioko bariantza. ^𝑦𝑛 (𝑖) = 𝑦𝑛 (𝑖) − 𝜇𝑁 (𝑖) 𝜎𝑁 (𝑖) (8.4) 8.2.2 CMVNaren eragina CMVNaren erabilerak eragin nabarmena du behaketa-egiantzek osatzen duten kurbetan. Lagin-seinale bat testatzean isiltasun HMMaren egoera bakoitzeko behaketa-egiantzak bilbez bilbe kalkulatuta, oso kurba desberdinak lortzen dira, CMVN aplikatzen bada edo ez. 8.1. irudiak desberdintasun hori ilustratzen du. Erdiko eta beheko diagrametan, ageri da 𝑠0, 𝑠1 eta 𝑠2 HMM egoeretan sortutako behaketa-egiantzen log-en kurbak, normalizaziorik gabe eta normalizazioarekin, hurrenez hurren, lau hitzez osatutako esaldi batean. Normalizazioa, kasu horretan, fitxategitik bertatik erauzitako batezbestekoak eta bariantzak erabiliz kalkulatu da. 94 8 Online VADa Figure 8.1: Espektrograma (goian) eta Isiltasun HMMaren ezkerreko egoerak (𝑠0), erdiko egoerak (𝑠1) eta eskuineko egoerak (𝑠2) sortutako behaketa-egiantzen log-a denboran (bilbeetan) zehar, CMVNrik gabe (erdian) eta CMVNarekin (behean). Beheko diagramako kurbek (CMVNarekin), erdiko diagramakoekin kalkulatuta (CMVN- rik gabe), pikoagoak dirudite. Ezaugarri hori hizketa eta ez-hizketa hobeki bereizteko erabil daiteke. 8.2 Behaketa-egiantza 95 8.2.3 Isiltasun HMMaren erdiko egoera Hiru egoerako HMM bateko erdiko egoera, berez, ereduaren egoerarik egonkorrena da; izan ere, muturretako egoerek ereduen arteko trantsizioak kudeatu behar dituzte. Zentzuzkoa dirudi pentsatzeak gauza bera gertatuko dela isiltasun HMMarekin, non muturretako egoerek isiltasunaren eta hizketaren arteko trantsizioak modelatu behar baitituzte. Adibide adierazgarri bat 8.2. irudian dago. HMM egoera (𝑠0, 𝑠1 eta 𝑠2) bakoitzeko GMMak sortutako log-egiantzak ageri dira, hiru hitzeko esaldi batean zehar (erreparatu ezpain-soinuari, bigarren hitzaren aurretik). Erdiko egoerako (𝑠1) GMMak sortutako behaketa-egiantzen kurbak askoz diskriminatzaileagoa dirudi muturretako kurbak baino, zeinak irregularragoak baitira. Analisia egiteko, "M25 — R+M25" HMM multzoko isiltasun HMMa erabiliz egin da (ikus 5. kapitulua), offlineko CMVNaz (close-talk azpimultzoa erabiliz entrenatua, parametro akustiko gisa 13 MFCC eta lehen mailako 13 eta bigarren mailako 13 deribaturekin eta 32 nahasteko GMMekin). Figure 8.2: Hiru hitzez osatutako esaldi baten espektrograma (goian) eta MFCC normalizatuz entrenatutako isiltasun HMMko ezkerreko egoeran (𝑠0), erdiko egoeran (𝑠1) eta eskuineko egoeran (𝑠2) sortutako behaketa-egiantzen logak denboran (bilbeetan) zehar (behean). 8.2 Behaketa-egiantza 97 Figure 8.4: Isiltasun HMMaren erdiko egoeran (𝑠1) lortutako behaketa-egiantzen loga, denboran (bilbeetan) zehar, 𝑆𝑁𝑅 desberdineko audio-seinaleak prozesatzean: 𝐶0tik (20 𝑑𝐵) 𝐶3ra (0 𝑑𝐵). gertatzen da. Hala ere, VADak jokaera ona du gainerako baldintza ez hain zaratatsuetan, eta probabilitate-profilak oso antzekoak dira 20 𝑑𝐵-ko 𝑆𝑁𝑅az lortutakoarekin alderatuta. 8.2.4 Hasierako VAD esperimentua Isiltasun HMMaren erdiko egoerak sortutako behaketa-probabilitateen kurben egonkortasuna balioesteko, VAD zehaztasun-esperimentu bat egin da. Fitxategi bakoitzaren parametroak normalizatu egin dira, fitxategitik bertatik kalkulatutako batezbestekoak eta bariantzak erabiliz; alegia, kontsideratzen dugu offlineko VAD esperimentua dela, fitxategi bakoitza aurrez prozesatu baita bilbe bakoitza banan-banan klasifikatzen hasi baino lehen. Cepstrumak online kalkulatzeko, hasierarako balioak estimatu behar dira (ikus ??. atala), eta estimazio horrek izugarrizko eragina izan dezake VADaren funtzionamenduan. Hala ere, hurrengo atalean azaltzen den MNS metodoaz konponbide eraginkorra ematen zaio arazo horri. Esperimenturako, aurreko ataletan testatutako isiltasun HMMrik diskriminatzaileena hautatu da: "M25 — R+M25" isiltasun HMMa. Testatutako fitxategiei dagokienez, Spanish SpeeCon datu-basearen azpimultzo bat hautatu da [178], aurreko ikerketa-lan batean VAD algoritmo desberdinak ebaluatzeko erreferentzia gisa erabili izan dugu eta [179]. 1000 esaldi baino gehiago ditu azpimultzo horrek, hainbat ingurunetan grabatuak (bulegoa, aisialdi-lekuak, automobila eta leku publikoak). Esaldi bakoitza lau mikrofono desberdinen bidez grabatu zen: hurbileko entzungailu baten mikrofonoa (𝐶0 kanala), paparreko mikrofonoa (𝐶1 kanala), distantzia ertaineko mikrofono kardioidea (0.5-1 𝑚, 𝐶2 kanala), eta norabide orotako urruneko mikrofonoa (𝐶3 kanala). Hala, horietariko kanal bakoitzak ingurune desberdinetan grabatutako seinaleak ditu. Eszenatokirik garbiena 𝐶0 da; zaratatsuena, berriz, 𝐶3. Datu-baseko seinalek 16 kHz-eko laginketamaiztasunez grabatu ziren, lagin bakoitzeko 16 bit erabiliz. Erreferentziazko hizketa eta 98 8 Online VADa isiltasun-etiketak aipatutako hasierako lanean erabilitakoak dira. VAD zehaztasun-esperimentuaren funtsa da sistemak hizketa- eta isiltasun-segmentuak bereizteko duen gaitasuna ebaluatzea lau 𝑆𝑁𝑅 desberdinetan, isiltasunaren errore-tasa (𝐸𝑅0) eta hizketaren errore-tasa (𝐸𝑅1). Bi tasa horiek honela kalkulatzen dira: oker klasifikatutako isiltasun- edo hizketa-bilbeak (𝑁0,1 eta 𝑁1,0, hurrenez hurren) zati datubase osoko benetako isiltasun- eta hizketa-bilbeak (𝑁𝑟𝑒𝑓 0 eta 𝑁𝑟𝑒𝑓 1 , hurrenez hurren), (8.5) ekuazioan ageri denez. Gainera, errore-tasa osoa (𝑇𝐸𝑅, total error rate) ere kalkulatu da, honela: oker klasifikatutako bilbeen kopurua zati bilbe kopuru osoa ((8.6) ekuazioa). 𝐸𝑅0 = 𝑁0,1 𝑁𝑟𝑒𝑓 0 × 100; 𝐸𝑅1 = 𝑁1,0 𝑁𝑟𝑒𝑓 1 × 100 (8.5) 𝑇𝐸𝑅 = 𝑁0,1 + 𝑁1,0 𝑁 × 100 (8.6) Esperimentua atalase desberdinetarako eta hizketa- eta isiltasun-segmentuen iraupen desberdinetarako egin da. Emaitzarik onenak bai hizketa-segmentuetarako, bai isiltasunsegmentuetarako 15 bilbeko gutxieneko iraupena jarrita lortu dira, eta hala lortutako emaitzak 8.5. irudian ageri dira. 𝑇𝐸𝑅 emaitzarik onenak 𝑇ℎ = −150 atalaseaz lortu dira hainbat 𝑆𝑁𝑅 mailatan. Gainera, nahiko segmentu laua dago kurbetan, -150 eta -200 artean, eta horrek baieztatzen du badela funtzionamendu-tarte egonkor bat. 𝐸𝑅0 eta 𝐸𝑅1 kurben errore-tasa berdineko (EER, Equal error rate) puntuak bi balio horien artean kokaturik daude. Figure 8.5: Offlineko VAD zehaztasun-esperimentua: 𝑇𝐸𝑅 (ezkerreko irudia) eta 𝐸𝑅0 eta 𝐸𝑅1 (eskuineko irudia) lau 𝑆𝑁𝑅 mailetan, hainbat atalase-baliotarako. 8.3 MNSan oinarritutako VAD sistemaren arkitektura orokorra 101 Figure 8.6: Proposatutako online VAD teknikaren arkitektura orokorra. dago deskribaturik. 1. eta 3. blokeak hurrengo azpiataletan deskribatzen dira xeheago. 8.3.1 Normalizazio cepstrala Normalizazio cepstrala ezinbestekoa da lan honetan proposatutako VADa garatzeko. Berez, lehenagoko lanetan frogatu denez [183], MFCC normalizatuekin entrenatutako isiltasun GMMaz lortutako behaketa-egiantzek nahiko patroi bereiziak jarraitzen dituzte hizketarako eta isiltasunerako. Lan honetan proposatutako VADak ezaugarri hori baliatzen du. Oro har, parametro-normalizazioa nahitaezkoa da eredu akustiko sendoak sortzeko eta ingurune desberdinetan jasotako audio-seinaleak maneiatzeko. [184]ko kenketa espektralaren ikuspuntua aski ezaguna da ASR-ren eremuan, sarrerako seinaleen desberdintasunak konpentsatzeko (kanalak, hondo-zarata eta abar). Hala ere, praktikarik erabiliena da erauzitako parametroetan CMVN aplikatzea, kenketa espektralak baino emaitza hobeak baititu [185]. [133]n azaltzen denez, 𝑁 bilbetan zeharreko MFCC batezbestekoak uneko mikrofonoaren eta gelaren akustikaren ezaugarri espektralak barne hartzen ditu. Limitean, 𝑁 −→ ∞ doanean, espero daiteke ingurune berean jasotako grabazio desberdinen batezbestekoak berbera izatea. Hala, batezbesteko normalizazio cepstrala (CMN, Cep- 102 8 Online VADa stral Mean Normalisation) lagungarria da kanalaren transferentzia-funtzio geldikor eta lineala ezabatzeko; bariantzaren normalizazioa (CVN), berriz, zarata gehigarriaren ondorioz MFCCek duten bariantza-murrizketa konpentsatzeko. CMVN metodo klasikoan [186, 187] parametro cepstral (MFCC) bakoitzeko batezbesteko eta bariantza-bektoreak estimatzen dira. Parametro-bektoreak, orduan, lerratu eta eskalatu egiten dira estimatutako batezbestekoak eta bariantzak erabiliz, eta, ondorioz, parametro normalizatu bakoitzak zero balioko batezbestekoa eta bat balioko bariantza du. Batezbesteko eta bariantza baliozkoak kalkulatzeko modu eraginkor bat da fitxategi osoa erabiltzea haiek kalkulatzeko (offline funtzionamendua). Fitxategian oinarritutako normalizazio horrek, baina, nahi ez diren atzerapenak eragin ditzake, zeren esakuntza ezin da prozesatzen hasi azken bilbea iristen den arte. Sistema sinkrono edo onlinekoetan, 150-200 𝑚𝑠-ko gutxieneko luzera duten leihoak erabili ohi dira batezbesteko eta bariantza estimatuen kalitatearen eta eragindako atzerapenaren arteko erdibide gisa. Hasierako balioa estimatuta, normalizazio errekurtsibo motaren bat aplikatu ohi da. Batezbestekoen eta bariantzen hasierako balioak lehen 𝑁 bilbeak erabiliz estimatu daitezke (eta, ondoren, errekurtsiboki egokitu). Hasierako balio horien estimazioa oso bestelakoa izango da 𝑁 bilbe horiek hizketa baldin badute edo ez. Bilbeetan hizketa baldin badago, kalkulatutako bariantzen balioak oso txikiak izango dira, eta, horren ondorioz, izugarri anplifikatuko da seinale normalizatuaren anplitudea; eta alderantziz. Beraz, berebiziko garrantzia du batezbestekoen eta bariantzen hasierako balioak ondo estimatzeak. Kontu hori konpontzeko, tesi honetan aurkeztutako metodo bat erabil daiteke, parametro cepstralei hainbat normalizazio-faktore aplikatzean datzana. Erabakiak bilbez bilbe hartzeko aukera ematen du horrek, leihorik erabili beharrik gabe. 8.3.2 Modulu erabaki-hartzailea Hizketa/isiltasuna erabakia bilbez bilbe hartzen denez, hizketa gisa etiketatutako segmentu labur-laburrak ager daitezke VADaren irteeran. Segmentu labur horiek, eskuarki, zarata txikien ondorioz sortzen dira, eta eragina izan dezakete ondorengo prozesaketasistemaren funtzionamenduan. Offline inplementazioan, post-prozesaketa izan ohi da; online inplementazioan, ostera, berehalakoan hartu behar dira erabakiak. Gure online inplementazioan, egoera-diagrama klasiko bat inplementatu da (ikus 8.7. irudia). Bi parametro kontsideratu dira: hizketaren gutxieneko iraupena (𝑇𝑚𝑖𝑛_𝑠𝑝𝑒𝑒𝑐ℎ) eta isiltasunaren gutxieneko iraupena (𝑇𝑚𝑖𝑛_𝑠𝑖𝑙), zeinak segmentu batek hizketa eta isiltasun gisa jotzeko hurrenez hurren eduki behar dituen gutxieneko kopuruak ezartzen baitituzte. Irudian ikus daitekeenez, VADak bilbe jakin batean bere egoera isiltasunetik hizketara aldatzen badu (edo alderantziz), ondorengo 𝑇𝑚𝑖𝑛_𝑠𝑝𝑒𝑒𝑐ℎ bilbeak (or 𝑇𝑚𝑖𝑛_𝑠𝑖𝑙) ere analizatzen dira. Bilbe horien azterketaren emaitza bat baldin badatoz uneko bilbearenarekin, aldatu egiten da egoera; bestela, jotzen da zaratatxo bat izan dela eta VADk ez du bere egoera aldatzen. Bistan denez, metodo honek atzerapen txiki bat eransten du egoera-aldaketa bat aurkitzen den bakoitzean, baina ez da atzerapenik gehitzen egoera berari eusten zaion bitartean. Horrek segmentuen barnean bere onera 104 8 Online VADa Figure 8.8: 𝐶0 (goian) eta 𝐶3 (behean) seinaleen espektrogramak eta isiltasun HMMaren erdiko egoerako behaketa-egiantzaren logaritmoak, denboran zehar (bilbeak), 𝐶0, 𝐶1, 𝐶2 eta 𝐶3 datu-multzoetatik aurrez kalkulatutako batezbestekoak eta bariantzak erabiliz hainbat modutan normalizatuta. Koadro bertikal estuak 𝑖 bilbeko puntuazio-bektorea adierazten du. 8.5 Hizketa datu-baseak 105 8.4.1 Sailkatzailea: MLP Figure 8.9: Ezkutuko geruza bakarreko MLP neurona-sarea, sarrerako geruzan, ezkutuko geruzan eta irteerako geruzan, hurrenez hurren, 𝑛, 𝑚 eta 𝑝 nodo dituena. Sailkatzaile desberdinak testatu dira ikusteko ea modu desberdinetan normalizatutako parametro akustikoak erabiliz lortutako puntuazioak (normalizazio anitzeko puntuatzea edo MNS: Multi Normalisation Scoring) baliagarriak diren, eta emaitzarik onenak MLP batez lortu dira [188][189]. MLPa elikadura zuzeneko neurona-sare artifiziala da (ANN, Artificial Neural Network), sarrerako datuei irteera egokiak esleitzen dizkiena. Baldin eta sarrerako datuak behaketa berri baten atributu gisa eta irteerako datuak kategoria gisa kontsideratzen baditugu, prozesu hori sailkapen-atazatzat jo dezakegu. 8.9. irudian ageri denez, MLPa nodo-geruza anitzez osaturik dago grafo gidatu batean, eta geruza bakoitza hurrengoarekin osoro konektaturik dago. Sarrerako nodoak izan ezik, nodo bakoitza neurona (edo prozesaketa-elementu) bat da, aktibazio-funtzio ezlineal bat duena. MLP eredu bat entrenatzeko, nodoen arteko pisuak kalkulatzen dira, errekurtsiboki, irteeraren eta espero den erantzunaren arteko desbiderapena neurtuz. Hori egiteko, atzeranzko hedapenaren teknika —ikasketa gainbegiratuko teknika bat— erabiltzen da [190]. Pertzeptroi lineal estandarrak [191][192] ez bezala, MLPak datu ez-linealki banangarriak bereizi ditzake [193]. MLPak, hurrengo esperimentuetarako, WEKA (Waikato Environment for Knowledge Analysis) erabiliz entrenatu dira, Java™ lengoaian idatzitako datu-meatzaritzako software libre eta ireki ezaguna [194, 195]. 8.6 MNSan oinarritutako VADaren esperimentuak 107 garren VAD esperimenturako, MLP berri bat entrenatu zen entrenamendu-materialari 10 azpimultzo horietako 4 (35, 25, 15 eta 5 𝑑𝐵) ere erantsita, sistema zaratarekiko sendoagotzeko asmoz. Testatutako fitxategiak bigarren esperimentuko berberak ziren. Azkenik, emaitzak bi VAD algoritmo estandarrenekin alderatu ziren, 2. eta 3. esperimentuetako fitxategi berak testatuz: Noisy TIMIT hizketa datu-baseko murmurio zaratako eta zarata zuriko datu-multzoetako Test blokeetakoak. 8.3. taulan, ikerketa honetan erabilitako datu-baseen eta datu-base bakoitzeko kanalen ezaugarri nagusiak ageri dira. 8.6 MNSan oinarritutako VADaren esperimentuak Isiltasun HMMa Basque Speecon-like datu-basearen Train blokea erabiliz entrenatu zen. Audio-seinaleak 25 𝑚𝑠-ko luzerako bilbez leihokatu ziren, bilbe bat jasoz 10 𝑚𝑠-ko. Parametro akustikoak 13 MFCCz eta lehen mailako 13 eta bigarren mailako 13 deribatuz osaturik daude, eta 32 gaussiarreko GMMz modelatu ziren. Parametro akustiko horiek normalizatu egin ziren, saio bereko fitxategietatik (hizlari berari dagozkion fitxategietatik, alegia) erauzitako batezbestekoak eta bariantzak erabiliz. 8.6.1 MNSan oinarritutako VAD esperimentua, MLP bat erabiliz Entrenamendu-datuak prestatzeko, sei datu-multzo baliatu ziren: Spanish SpeeCon datu-baseko 𝐶0, 𝐶1, 𝐶2 eta 𝐶3, eta Basque Speecon-like data-baseko hurbileko eta mahai gaineko kanalak. Datu-multzo guztiek 1 020 fitxategi dituzte, eta datu-base berekoek hizketa-eduki bera dute. Horrek esan nahi du berdina dela, adibidez, 𝐶0 datu-multzoko 1 020 fitxategien edukia eta 𝐶3 datu-multzoko fitxategiena; eta halaber berdinak direla hurbileko datu-multzoko 1 020 fitxategien edukia eta mahai gaineko datu-multzoko fitxategiena. Datu-multzo bakoitzeko fitxategiak prozesatuta, parametro akustikoak normalizatu egin dira, haietatik kalkulatutako batezbestekoak eta bariantzak erabiliz, eta, segidan, behaketa-egiantzen logaritmoak erauzi dira. Hala, 6 puntuazioko bektoreak lortzen dira fitxategi bakoitzeko bilbe bakoitzerako. Guztira, 3 096 632 puntuaziobektore erauzi dira, haietariko % 49.08 hizketa izanik eta % 50.92, berriz, isiltasuna. Horrek erakusten du ondo orekaturik dagoela entrenamendurako erabili dugun datu multzoa. 8.4. taulan datuei buruzko informazio gehiago ageri da. Ataza honetarako erabilitako MLPak 6 nodo ditu sarrerako geruzan (bat puntuazio bakoitzeko) eta 2 nodo irteerako geruzan (bat kategoria bakoitzeko). Bi nodo kopuruen baturaren erdia (4 nodo) hautatu da ezkutuko geruzarako. Spanish SpeeCon datu-baseko fitxategien kasuan, datu-baseko etiketak erabili dira, entrenamenduko bilbe bakoitzari "hizketa" edo "isiltasuna" kategoria esleitzeko. Etiketa horiek "sil" (isiltasuna edo ez-hizketa), "u" (unvoiced speech, hizketa ahoskabea) eta "v" (voiced speech, hizketa ahostuna) gisa etiketatutako segmentuetatik erauziak dira. Bistan da "u" eta "v" segmentuak erabili direla "hizketa" kategoriarako. Basque Speeconlike datu-basearen kasurako, HMMaren entrenamendu-prozesutik atera dira etiketak, fonema-lerrokatzeen bitarteko fitxategietatik. 108 8 Online VADa Table 8.4: MLParen entrenamendu-datuak osatzeko erabilitako datu-multzoak, fitxategi kopuruak eta bilbe kopuruak. Basque Speecon-like db Spanish SpeeCon db Datu-multzoak hurbilekoa, mahai gainekoa 𝐶0, 𝐶1, 𝐶2, 𝐶3 GUZTIRA Fitxategiak 1 020 × 2 1 020 × 4 6 120 𝑖𝑠𝑖𝑙𝑡𝑎𝑠𝑢𝑛 bilbeak 299 972 × 2 244 211 × 4 1 576 788 ℎ𝑖𝑧𝑘𝑒𝑡𝑎 bilbeak 234 628 × 2 262 647 × 4 1 519 844 Bilbeak guztira 534 600 × 2 506 858 × 4 3 096 632 MNSan oinarritutako MLParen hasierako testa egiteko, beste datu-base bat hautatu da: TIMIT Acoustic-Phonetic Continuous Speech Corpusa [196]. Guztira, 6 300 esakuntzaz osaturik dago, Amerikako Estatu Batuetako 8 dialekto nagusietako 630 hizlarik esanak, bakoitzak 10 esaldi. 10 esaldi horietan, 30 segundoko hizketa-edukia dago, batez bestez, hizlari bakoitzeko. Guztira, corpusak 5 hizketa-ordu inguru ditu. Arrazoi praktikoak direla eta, zenbait eremu dialektal ez daude gainerakoak bezain ondo errepresentaturik. Gauza bera gertatzen da emakumezko-hizlariekin; izan ere, gaizki orekatuta daude gizonezko-hizlariekin alderatuta: emakumezkoak, % 30; gizonezkoak, % 70. Buruko batean muntatutako Sennheiser HMD 414 mikrofonoa eta urrutiko Breul & Kjaer 1/2" presiozko mikrofonoa erabili ziren, bi kanaleko seinaleak grabatzeko. Hizketa zuzenean digitalizatu zen, 20 𝑘𝐻𝑧-eko laginketa-maiztasunean, aliasingaren kontrako 10 𝑘𝐻𝑧-eko iragazki batez, eta 16 𝑘𝐻𝑧-etara jaitsi zen, gero, laginketa-maiztasuna. Dena dela, Sennheiser mikrofonoaz grabatutako hizketa-datuak soilik ezarri ziren CDROMaren banaketa-bertsioan, eta hori da guk esperimentu honetan erabili duguna. TIMIT erabiltzearen abantaila nagusia da zehatz-mehatz etiketatuta dagoela: "h#" etiketatutako segmentuek hasierako/amaierako isilunea adierazten dute; "pau" etiketek, berriz, tarteko isiluneak. Hortaz, bi etiketa horiez markatutako segmentuak hartu dira kontuan, "isitasun" edo "ez-hizketa" gisa; gainerako segmentuak "hizketa" gisa etiketatu dira. Guztira, 15 𝑚𝑠-ko luzerako bilbeak kontsideratuz, 10 𝑚𝑠-ko bilbe-maiztasunaz jasoak, 1 925 077 bilbe daude TIMIT datu-basean. Haietatik % 86.57 "hizketa" bilbeak dira, eta % 13.43 soilik "isiltasun" bilbeak. Bi test egin dira esperimentu honetan: batetik, TIMIT fitxategi guztiak (6 300) prozesatu dira, offline moduan; alegia, fitxategi bakoitzeko batezbestekoak eta bariantzak aurrez kalkulatuta. Orduan, parametro akustikoak normalizatzen dira, eta aurreko atalean kalkulatutako atalasea (𝑇ℎ = -150) erabiltzen da bilbe bakoitza "hizketa" edo "isiltasun" gisa sailkatzeko. Bestetik, TIMITeko fitxategi berak prozesatu dira online moduan; hau da, parametro akustikoak kalkulatu ahala normalizatzen dira, 6 modutara, 6 puntuazioko bektore bat lortuz. Lortu ahala sailkatzen dira puntuazio horiek, MLParen bidez. Offlineko eta onlineko esperimentuen emaitzak 8.5. taulan ageri dira. 8.6 MNSan oinarritutako VADaren esperimentuak 109 Table 8.5: TIMIT corpusaz egindako offlineko eta onlineko VADaren esperimentuetako 𝑇𝐸𝑅, 𝐸𝑅0 eta 𝐸𝑅1. 𝑇𝐸𝑅 𝐸𝑅0 𝐸𝑅1 Offline esperimentua (𝑇ℎ = -150) 5.27 32.67 1.03 Online esperimentua (MLP) 4.98 19.68 2.70 Emaitzek erakusten dute MNSan oinarritutako MLPa erabiliz emaitza pittin bat hobeak lortzen direla. Izan ere, 𝑇𝐸𝑅ari dagokionez, % 5.50eko hobekuntza lortu da offline esperimentuarekin alderatuta. 𝐸𝑅0 ere nabarmen hobetu da. Hala ere, 𝐸𝑅1 emaitzak okerragotu egin dira, nahiz eta, halere, baxuak izan. Kontuan izan behar da offline esperimentuko atalasea Basque Speecon-like datu-basea soilik erabiliz kalkulatu dela. Beraz, Spanish SpeeCon datu-baseko 𝐶0 azpimultzoa testatzeko esperimentuen emaitzak (8.1. taula, 𝐶0 lerroa) eta TIMIT datu-basekoak (8.5. taula) baliokideak dira, atalasea kalkulatzeko datu-multzoa ez beste bat testatzen dute eta. Emaitzak antzekoak dira, 𝐸𝑅0rako izan ezik, TIMIT datu-baseko fitxategiak testatuz baino balio altuagoak lortzen baitira. Horren zergatia, seguruenik, datu-baseen arteko desberdintasun akustikoetan datza. Hala eta guztiz ere, baxu jarraitzen du ratio garrantzitsuenak (𝐸𝑅1), eta are baxuagoa da TIMIT testean. Online esperimentuari dagokionez, Basque Speecon-like eta Spanish SpeeCon datubaseetako datuak erabiliz entrenatu da MLPa. Baliteke, hortaz, hori izatea esperimentu honetan emaitza orokor hobeak lortzearen arrazoia, alegia, iturri gehiagoko datuak erabili izana. Dena dela, MNS teknika atalasea kalkulatzeko ideiaren hedapen landua da. Horrek ere azaldu dezake hobekuntza. Laburbilduz, atal honetan azaldutako esperimentuak erakusten du ezen lan honetan proposatutako MNS teknika, gutxienez, offline teknika bezain eraginkorra dela. MNS teknikaren abantaila nagusia da 15 𝑚𝑠-ko luzerako audio-bilbe bat sailkatzeko gai dela, eredu bat erabiliz; hau da, inguruko bilbeak edo uneko bilbea dagoen segmentu (edo fitxategi) bateko bilbeak analizatu beharrik gabe. Ideia hori itxaropentsua da, zeren hura inplementatzeak ez luke atzerapenik eragingo, eta oso azkarra izango litzateke. Hala eta guztiz ere, atal honetan deskribatutako esperimentuan lortutako emaitzak seinale garbiak testatuz (TIMIT datu-baseko fitxategiak) atera dira, eta, horrenbestez, hizketa zaratatsua testatu behar da, teknika berri horren sendotasuna eta benetako erabilgarritasuna balioesteko. Hurrengo atalean azaltzen da hori. 8.6.2 MNSan oinarritutako MLP esperimentuak baldintza zaratatsuetan Aurreko atalean aurkeztutako teknikaren sendotasuna balioesteko, hizketa zaratatsua duten fitxategiak testatuz ebaluatu behar da. Horretarako, Floridako Teknologia Institutuan garatutako datu-base bat hautatu da: Noisy TIMIT hizketa datu-basea [197]. Datu-base horrek 322 ordu inguruko hizketa du, TIMIT datu-baseko fitxategiei [196] zarata gehigarri desberdinak eta neurri desberdinetan erantsiz egina. Hortaz, haren 110 8 Online VADa etiketa-fitxategiak TIMIT datu-base klasikoari dagozkionen berdinak dira. Zarata gehigarriak hauek dira: murmurioa, zuria, arrosa, urdina, gorria eta bioleta; eta zarata mailak 50 𝑑𝐵-tik 5 𝑑𝐵-ra bitartekoak dira, 5 𝑑𝐵-ko mailatan. Zarata-koloreak zarata-seinalearen espektro-dentsitateari egiten dio erreferentzia. Zarata koloretsuak argiaren koloreen modu berean izendatzen dira. Adibidez, zarata zuriak maiztasun entzungarri guztiak ditu, alegia, argi zuriak eremu ikusgarriko maiztasun guztiak dituen era berean. Hala, zuriak ez diren koloretako zaratek energia gehiago dute kontzentratuta soinu-espektroaren goiko edo beheko muturrean. Audio-fitxategi guztiak kanal bakarreko seinale gisa daude gordeta, 16 𝑘𝐻𝑧-etan eta 16-flac formatuan, baina 16-bit PCM (WAV) formatura bihurtu dira. Esperimentuen funtsa da aurreko atalean erabilitako MLP bera erabiltzea, baina Noisy TIMIT datu-baseko fitxategi guztiak testatuz. Hemen ere, 15 bilbe hartu da bai hizketa-segmentuen, bai isiltasun-segmentuen gutxieneko iraupen gisa. Zarata mota bakoitzerako eta hainbat 𝑆𝑁𝑅tarako lortutako 𝑇𝐸𝑅ak 8.10. irudian ageri dira, non TIMITeko erreferentzia (8.5. taula) lerro eten gisa adierazirik baitago. Figure 8.10: Noisy TIMIT datu-basea MNS teknikaz testatuz lortutako VAD 𝑇𝐸𝑅ak, hainbat zarata motatarako (koloreak) eta 𝑆𝑁𝑅 mailatarako. Emaitzek adierazten dute zarata mota bakoitzak eragin desberdina duela VADaren funtzionamenduan. Lehen begiratuan, zarata gorria (espektroaren beheko muturrerantz nabarmen lerratua) da kasurik onena, ia ez baitu eraginik emaitza orokorretan; aitzitik, zarata zuria (maiztasun-espektro laukoa) eta zarata arrosa (proportzionalki txikiagotzen dena maiztasuna handiagotu ahala) dira kaltegarrienak. Bigarren eraginik txikiena duena murmurio zarata da (5 𝑑𝐵-ko kasurako izan ezik). Hala ere, aztertutako hizketaeta isiltasun-bilbeen kopuruen arteko aldea dela eta (hizketa-bilbeak kopuru osoaren % 86.57 dira), emaitza orokorrak 𝐸𝑅1 emaitzen oso antzekoak dira. 𝐸𝑅0 eta 𝐸𝑅1i dagokienez, 8.11. irudian ageri dira emaitzak, non TIMITeko erreferentziak (8.5. taula) lerro eten gisa adierazirik baitaude. 8.6 MNSan oinarritutako VADaren esperimentuak 111 Figure 8.11: Noisy TIMIT datu-basea MNS teknikaz testatuz lortutako VAD 𝐸𝑅0ak eta 𝐸𝑅1ak, hainbat zarata motatarako (koloreak) eta 𝑆𝑁𝑅 mailatarako. 𝐸𝑅0 eta 𝐸𝑅1 emaitzak batera aztertzen baditugu, ondoriozta dezakegun zarata gorria dela seguruena. Zarata urdina (proportzionalki handiagotzen dena maiztasuna handiagotu ahala) eta zarata bioleta (espektroaren goiko muturrerantz nabarmen lerratua) hartuta, zenbat eta 𝑆𝑁𝑅 baxuagoa, orduan eta isiltasun-bilbe gehiago etiketatuko dira hizketa gisa. Horrek esan nahi du puntu bat iritsiko dela non bilbe guztiak hizketa gisa etiketatuko baitira; hori VADrik ez erabiltzea bezala da. Kontrako kasua zarata arrosaren kasuan gertatzen da. Zenbat eta 𝑆𝑁𝑅 baxuagoa, orduan eta hizketa-bilbe gehiago etiketatuko dira isiltasun gisa. VADarentzako kasurik txarrena da hori, zeren hizketa-bilbe gehiago eta gehiago etiketatuko dira isiltasun gisa, eta baztertu egingo dira, beraz. Zarata zuriari dagokionez, bi kasuetako ezaugarriak ageri dira. Horrek esan nahi du kasu horretan gorabeheratsuagoa dela sailkapena. Murmurio zaratari dagokionez, espero izatekoa litzateke, hasiera batean, ezen zenbat eta 0 𝑑𝐵-tik hurbilago 𝑆𝑁𝑅a, orduan eta isiltasun-bilbe gehiago hizketa gisa sailkatuak. Hala ere, emaitzek bestelako jokaera bat azaltzen dute: 𝐸𝑅0ren kurbak 25 𝑑𝐵-an % 10.75eko minimo bat du, eta % 15.55 balio du 5 𝑑𝐵-an (50 𝑑𝐵-an: % 17.35); 𝐸𝑅1, berriz, handiagotu egiten da 𝑆𝑁𝑅 txikiagotu ahala. Isiltasun-bilbeak gero eta okerrago sailkatzen dira 𝑆𝑁𝑅 0 𝑑𝐵-ra hurbildu ahala, eta hori ez da onargarria VAD sistema baterako. Laburbilduz, baldintza zaratatsuetan egindako MNS esperimentuek MLP sailkatzailearen oso jokaera gorabeheratsua erakusten dute, zarata motaren arabera. Dena dela, kontuan izan behar da MLPa entrenatzeko erabilitako fitxategiak ez direla esperimentu honetan testatutakoak bezain zaratatsuak. Horrenbestez, beste esperimentu bat egitea pentsatu da, ikusteko ea MNSan oinarritutako MLPa gai den baldintza zaratatsuetan hizketa eta isiltasuna (edo ez-hizketa) modelatzeko. 8.6 MNSan oinarritutako VADaren esperimentuak 113 Testatutako fitxategiak 10 080 dira, murmurio-zarataren eta zarata zuriaren azpimultzoetako Test blokeei dagozkienak, 𝑆𝑁𝑅 maila erabilgarri guztietan (1 260 fitxategi 𝑆𝑁𝑅 talde bakoitzean). Emaitzak (𝑇𝐸𝑅) 8.12. irudian ageri dira (lerro jarraituak), aurreko esperimentuan lortutako 𝑇𝐸𝑅ekin batera (lerro etenak). Lehen begiratuan, ematen du murmurio-zarataren kurbak hobekuntza txikiagoa duela; zarata zuriak, ordea, hobekuntza nabarmena du, batez ere 𝑆𝑁𝑅a txikiagoa egin ahala. 5 𝑑𝐵-an, murmurio-zarataren errore-tasa % 12.15 da, eta % 25.69ko hobekuntza du; zarata zuriaren errore-tasa, berriz, % 8.44 da, eta % 65.87ko hobekuntzako du. Azpimarratzekoa da bi kurbek orain profil antzekoagoa osatzen dutela. Figure 8.12: Noisy TIMIT datu-basearen murmurio-zarataren eta zarata zuriaren azpimultzoetako Test blokeak testatuz lortutako VAD 𝑇𝐸𝑅ak, 𝑆𝑁𝑅 maila erabilgarri guztietarako (lerro etenak: aurreko esperimentuko emaitzak). Noisy TIMIT datu-baseko hizketa- eta isiltasun-bilbeen kopuruen arteko aldearen ondorioz, 𝐸𝑅0 eta 𝐸𝑅1 aztertu behar dira, interpretazioa fidagarriagoa eta errealistagoa izan dadin. 𝐸𝑅0 eta 𝐸𝑅1 balioak 8.13. irudian ageri dira. 𝐸𝑅1i dagokionez, 𝑇𝐸𝑅 emaitzen nahiko antzekoak dira emaitzak, lehen azaldutako desoreka dela eta. Hortaz, azalpen bera eman diezaiokegu, are gehiago kontsideratzen badugu emaitzak hobetu egin dira baldintzarik garbienetan. 5 𝑑𝐵-an, % 11.09ko 𝐸𝑅1 lortu da murmuriozaratarako, eta % 7.52, zarata zurirako. Bestalde, 𝐸𝑅0ri dagokionez, emaitzek eragin desberdina erakusten dute murmurio-zaratako eta zarata zuriko seinaleetan: murmuriozaratarako kurba aurrekoaren antzekoa da, baina orain balioak pittin bat txarragoak dira, 𝑆𝑁𝑅 balio ertainetarako izan ezik (25 𝑑𝐵 ingururako). Zarata zuriaren azpimultzoari dagokionez, 𝐸𝑅0 kurbak ere emaitza txarragoak ditu atal garbienerako, baina askoz emaitza hobeak baldintza zaratatsuenetarako, 15 𝑑𝐵-tik aurrera izugarri igotzen baita. Gainera, emaitza hobea da 5 𝑑𝐵-an (% 14.51), 50 𝑑𝐵-an (% 18.26) baino. Baiezta liteke, beraz, entrenamendu-prozesuan datu zaratatsuak erabilita, egonkortu egiten direla datu zaratatsuak testatzearen emaitzak. 8.7 Azken esperimentuak 115 murmurio eta zuri datu-multzoetako Test blokeetako fitxategiez gainera, urdin, arrosa, gorri eta bioleta datu-multzoetako Test bloke beretako fitxategiak ere erabili ziren (1260 fitxategi 𝑆𝑁𝑅 azpimultzo bakoitzean; 12 600, datu-multzo bakoitzean). 8.14. irudian, zarata mota desberdinetarako hainbat 𝑆𝑁𝑅tan lortutako 𝑇𝐸𝑅ak ageri dira. 35 𝑑𝐵-tarako edo hura baino 𝑆𝑁𝑅 handiagoetarako, ez dago degradaziorik entrenatzeko erabili ez diren zaratak dituzten seinaleak testatzean. 𝑆𝑁𝑅 txikiagoetarako, okerragotzea ez da oso handia: handiena zarata bioletarako da, 15 𝑑𝐵-tan bi erreferentziekiko 7 puntu okerragotzen baita. Zarata gorrirako, gainera, erreferentziazko zaratak testatzen direnean baino hobea da sistemaren funtzionamendua. Figure 8.14: Murmurio-zarata eta zarata zuria duten seinaleekin entrenatutako MLPa erabiliz Noisy TIMITeko zarata mota guztietako 𝑆𝑁𝑅 guztiak testatuz lortutako 𝑇𝐸𝑅ak 8.7 Azken esperimentuak ITU-T (International Telecommunication Union - Telecommunication Standardization Sector) erakundeak estandarizatutako bi online VAD algoritmo testatu ziren, guk proposatutako VAD teknikaren baliagarritasuna egiaztatzeko. Algorimoak G seriekoak dira (Transmission systems and media, digital systems and networks), non G.710 - G.729 bitartekoak "ahots- eta audio-seinalearen kodeketa"ri baitagozkio. Lehen algoritmoa G.720.1 da [198]; berez, soinu-aktibitatearen detektatzaile generikoa (GSAD, Generic Sound Activity Detector) da, 8 edo 16 𝑘𝐻𝑧-eko audioa prozesatzen duena, eta VAD modulu bat du. Bigarren modulua G.729 da [199], 8 𝑘𝐻𝑧-eko sarrerako seinaleak onartzen dituen 8 kbit/s-ko hizketa-kodetzailea, G.729ko B eranskinean deskribatutako VAD moduluan oinarrituta dagoena (G.729b izenez ere ezagutzen da). Sistema biek erabiltzen dute 10 𝑚𝑠-ko bilbe-luzera eta bilbe-desplazamendua, eta ez dute look- 116 8 Online VADa ahead edo aurrera begiratzerik behar (ez da atzerapenik sortzen, beraz; soilik bilbearen iraupena). Xehetasun gehiago ageri dira 8.8. taulan, bi ITU sistemetarako1 eta guk proposatutako VAD teknikarako. Kontuan izan behar da konputazio-denbora dela 10 080 fitxategiko test batean sistema bakoitzak fitxategiko behar duen batez besteko denbora, ordenagailu bera erabiliz eta baldintza beretan. Litekeena da desberdina izatea ordenagailu batetik bestera, baina sistemen arteko ratioei antzematen laguntzen digu. Bestalde, suspertze-eskemari dagokionez, G.729b algoritmoak eta guk proposatutako VAD teknikak antzeko egoeramakina dute, eta atzerapen labur bat sortzen dute, egoera-aldaketa dagoen ala ez erabaki bitartean. G.720.1 algoritmoaren kasuan, eskema kontserbadoreago jarraitzen du, non adierazle aktiboak igortzen baitira isiltasun-segmentu bat detektatzen den arte. Table 8.8: G.720.1 algoritmoko (ITU-T), G.729b algoritmoko (ITU-T) eta guk proposatutako VAD teknikako zenbait parametro garrantzitsuren konparaketa. G.720.1 VAD G.729b Prop. metodoa Banda-zabalera (𝑘𝐻𝑧) 8, 16 8 16 Bilbe-iraupena / -desplazamendua (𝑚𝑠) 10 / 10 10 / 10 25 / 10 Konputazio-denbora (𝑚𝑠 fitxategiko) 26.8 34.87 30.7 Leuntzea Ez Bai Bai Hasieratzea (bilbe kopurua) 200 ez-aktibo 32 0 VADak testatzeko, 8.6.2. ataleko eta 8.6.3. ataleko datu berak erabili ziren. G.729b kodetzailean oinarritutako VADa testatzeko, fitxategien maiztasuna 8 𝑘𝐻𝑧-etara iragan zen. 8.15. irudian, isiltasun-sailkapenaren errore-tasak (𝐸𝑅0) ageri dira, bi ITU algoritmoak (lerro jarraituak) eta guk proposatutako metodoa (lerro etena) erabiliz lortutakoak, bai murmurio-zaratadun, bai zarata zuridun seinaleetarako. Bi ITU sistemen minimoak % 30etik gora daude, eta nabarmen handiagotzen dira 𝑆𝑁𝑅a txikiagotu ahala, batez ere murmurio-zarata duten seinaleetan. Horrek esan nahi du ezen, seinalea zenbat eta zaratatsuago, orduan eta isiltasun-bilbe gehiago klasifikatuko direla hizketa gisa. Bestalde, 8.16. irudiak hizketa-sailkapenaren errore-tasak (𝐸𝑅1) erakusten ditu. G.720.1en kasuan, murmurio-zaratadun seinaleen emaitzak eta guk proposatutako metodoaren emaitzak oso antzekoak dira. Zarata zuriari dagokionez, emaitzak ere berdinak dira zarata baxuko seinaleetarako, baina guk proposatutako metodoak emaitza hobeak ditu datu zaratatsuenekin. G.729b-ri dagokionez, guk proposatutako metodoak emaitza hobeak ditu 25 𝑑𝐵 baino 𝑆𝑁𝑅 handiagoetarako; hortik behera, G.729b algoritmoak funtzionamendu hobea du. 10 eta 5 𝑑𝐵-tan, G.729b-k emaitza hobeak ditu 1 The software for both systems can be downloaded from the ITU website: http://www.itu.int/rec/ T-REC-G.720.1-201001-I and http://www.itu.int/rec/T-REC-G.729-201206-I, respectively. 8.7 Azken esperimentuak 117 murmurio-zaratarako; zarata zurirako, berriz, MNSan oinarritutako VADak. Figure 8.15: Noisy TIMITeko murmurio-zaratadun eta zarata zuridun seinaleekin ITU- T G.720.1 (ezkerrean) eta G.729b (eskuinean) VAD estandarrak erabiliz lortutako VAD 𝐸𝑅0ak, guk proposatutako sistemaren emaitzekin batera (lerro etena). Figure 8.16: Noisy TIMITeko murmurio-zaratadun eta zarata zuridun seinaleekin ITU- T G.720.1 (ezkerrean) eta G.729b (eskuinean) VAD estandarrak erabiliz lortutako VAD 𝐸𝑅1ak, guk proposatutako sistemaren emaitzekin batera (lerro etena). Oro har, ITU algoritmoekin eta MNSan oinarritutako VADarekin lortutako 𝐸𝑅1 emaitzak alderagarriak dira 𝑆𝑁𝑅 altuko seinaleentzat. Eta 𝑆𝑁𝑅 baxuko seinaleentzat, alderantziz, emaitzek jokaera desberdina dute murmurio zaratarako eta zarata zurirako. Murmurio-zaratarako, G.720.1ek antzeko emaitzak ditu; G.729b-k, berriz, emaitza hobeak. Zarata zurirako, emaitza hobeak lortzen dira MNSan oinarritutako sistemaz. Hala ere, azpimarratzekoa da 𝐸𝑅0 balioak oso altuak direla bi ITU algoritmoentzat; horrek esan nahi du ezen, seinale zaratatsuak testatzean, bi sistemek dutela isiltasun- 118 8 Online VADa bilbeak hizketa gisa sailkatzeko joera. Ondorioz, guk proposatutako VAD teknikak 𝑇𝐸𝑅 hobeak lortzen ditu zarata-maila guztietan. Hizketa-bilbeen eta isiltasun-bilbeen kopuruen arteko kopuruen arteko desorekaren ondorioz, 𝑇𝐸𝑅 kurbak 𝐸𝑅1 kurben antzekoak dira, baina 𝐸𝑅0z proportzionalki desplazatuak. ITU sistemen abantailetariko bat da zarata-baldintza desberdinetara egokitu daitezkeela martxan dauden bitartean; hala ere, hasieraketa-denbora bat behar dute parametro nagusiak doitzeko. MNSan oinarritutako gure sistema, ordea, entrenamenduan erabili ez diren zarata motetara orokortzeko gauza da, eta ez du hasieraketa-denborarik behar, emaitzak ez baitira aurreko bilbeen mendekoak. 8.8 Konklusioak Kapitulu honetan, VAD teknika berri bat deskribatu da: isiltasun HMMaren erdiko egoerako GMMak sortutako behaketa-puntuazioen erabilera. Egiaztatu da puntuazio horiek eraginkorrak direla hizketa eta isiltasun audio-bilbeak bereizteko. Atalase bat kalkulatuta soilik, oso emaitza lehiakorrak lortzen dira. Hala ere, VAD sistemak behar bezala funtziona dezan, audio-parametroak aurrez normalizatu behar dira, uneko audiosegmentuko (edo fitxategiko) batezbestekoak eta bariantzak erabiliz. Horrek offlinekoa bihurtzen du sistema, VAD analisia ezin baita hasi, datu guztiak prozesatu arte. Arazo hori konpontzeko, atalasean oinarritutako teknikaren hedapen bat pentsatu dugu: normalizazio anitzeko puntuatzea edo MNS (Multi-Normalisation Scoring). Ideia horren funtsa da parametro akustikoak normalizatzea datu-multzo desberdinetatik erauzitako batezbestekoak eta bariantzak erabiliz; hala, sortzen diren behaketa-puntuazioen jokaera modelatu daiteke. Sailkatzaile gisa MLP bat erabiliz, atalasean oinarritutako teknikaz lortutako emaitzen antzekoak lortu ditugu. Hizketa garbirako, emaitzak oso lehiakorrak dira. Hizketa zaratatsurako, ordea, emaitzek funtzionamendu gorabeheratsua dute zarata motaren arabera. Entrenamenduan zenbait seinale zaratatsu erantsiz, arazoa leundu egiten da neurri batean. Izan ere, 𝐸𝑅1ari dagokionez, hobekuntzak lortzen dira 𝑆𝑁𝑅 maila guztietan, baina nahiko altu jarraitzen dute mailarik zaratatsuenean (5 𝑑𝐵) lortzen diren errore-tasak. Seguruenik emaitza hobeak lortuko lirateke datu zaratatsu gehiago erabiliko balitz MLParen entrenamenduan. Baliozkotze-esperimentu bat ere egin da, bi ITU-T VAD algoritmoren eta MNSan oinarritutako gure VADaren emaitzak alderatuz. Guk proposatutako VAD teknikaren funtzionamendua, hainbat 𝑆𝑁𝑅tako seinale zaratatsuekin (murmurio zarata eta zarata zuria) entrenaturik dagoenean, hobea da, oro har, ITU-T G.720.1 eta G.729b sistema estandarren funtzionamendua baino, zeren sailkapen-errorea nabarmen txikiagoa baita isiltasunerako eta antzekoa da hizketa-segmentuetarako. Hori dela eta, gure teknika erabilgarria da, bai hizketa-errore baxua behar duten sistemetarako, bai isiltasun erroretasa baxuak behar dituztenetarako. Gainera, gure VADak emaitzak behar bezala orokortzen dituela ematen du bitarteko 𝑆𝑁𝑅etarako eta ikusi gabeko zarata motetarako; eta horrek esan nahi du zarata-maila eta mota desberdinekiko sendoa dela sistema. MNSan oinarritutako teknikaren abantailarik handienetariko bat da online funtzionatzen duela, erabakiak bilbez bilbe hartuz, inguruko bilbeak edo uneko segmentuko edo 8.8 Konklusioak 119 fitxategiko bilbeak analizatu beharrik gabe. Gainera, VADaren oinarri gisa behaketaegiantzak erabiltzea oso sinplea da, eta interesgarri bihurtzen du horrek. HMMak erabiltzen diren sistema batean (ASR sistema batean, adibidez), oso prozesamendu gehigarri gutxi behar du proposatutako VADak. Desabantailarik handiena izan daiteke nola funtzionatzen duen VADak, ikusi gabeko seinaleekin: badirudi emaitzak orokortzeko gai dela, baina errore-tasa zertxobait handiagotzen da 𝑆𝑁𝑅 batzuetan. Ikerketa gehiago behar da zehazteko sistemak nola orokortu dezakeen modu egokian. Etorkizuneko zenbait ikerketa-norabide izan litezke hizketa GMMtik lortutako behaketaegiantzen analisia, emaitzen orokortzea aztertzea ikusi gabeko zaratak dituzten audioseinaleak prozesatzean, MLPez gainera beste sailkatzaile desberdin batzuk ere probatzea —adibidez, neurona-sare errepikakorrak (RNN, Recurrent Neural Networks)— eta sistema ingurune errealeko baldintzatan testatzea. CHAPTER 9 Online CMVNa 9.1 Sarrera ASRen edo ASRan oinarritutako sistemen funtzionamendua andeatu egiten da entrenamenduko eta testeko seinaleen baldintza akustikoek ez badute bat egiten. Orain arte erabilitako teknikak bi kategoriatan sailkatu daitezke, oro har: eredu-egokitzapena eta parametro-normalizazioa. Ereduak egokitzeko tekniken funtsa da entrenatutako ereduak eraldatzea, testeko hizketaren baldintzekin bat egin dezaten; parametroak normalizatzeko teknikek, berriz, testeko parametroak aldatzen dituzte, entrenamenduko parametroen estatistikekin bat egin dezaten. Parametroak normalizatzeko teknikak, halaber, bi metodotan sailkatzen dira: metodo parametrikoak eta ez-parametrikoak. Tesi honetan, normalizazio parametrikoan jarriko dugu arreta, bereziki, batezbesteko- eta bariantza-normalizazio cepstrala (CMVN, Cepstral Mean and Variance Normalisation) teknikan. Parametroak normalizatzeko, lehendabizi, batezbesteko-normalizazio cepstrala (CMN, Cepstral Mean Normalisation) proposatu zen [200]. CMNak esakuntza guztien lehen ordenako momentuaz bat egiten du, esakuntza bakoitzaren batezbestekoa zerora eraldatuz, denbora-batezbestekoa kenduta. Uste da kanalaren eragina konpentsatzen duela, zarata konboluzional gisa. 90. hamarkadaren amaieran, berriz, CMVN oso ezaguna bihurtu zen [201] [202] [203]. Bai batezbestekoak, bai bariantzak normalizatzen ditu, esakuntza guztiei zero batezbestekoa eta bateko bariantza izan dezaten eraldatuz. CMVNa asmatu zenetik, hainbat hobekuntza egin dira hartan oinarrituta, hala nola CMVN eredueremuan erabiltzea [204], CMVNa 𝑆𝑁𝑅 parametroekin konbinaturik erabiltzea [185], batezbestekoaren eta bariantzaren ondorengo estimazioak erabiltzea egiantz handieneko estimazioen ordez (ikuspegi Bayesiarra) [205], egiantz handieneko batezbesteko- eta bariantza-normalizazioa (ML-MVN, Maximum-Likelihood Mean and Variance Normalisation) erabiltzea esakuntza bateko hasierako batezbesteko- eta bariantza-bektoreak estimatzeko (CMVN geroago aplikatzen da, bilbe kopuru finko batetik aurrera) [206] eta abar. Teknika berri bakoitzak bere abantailak eta desabantailak ditu, baina gaur egun oso ohikoa da CMVN aplikatzea hizketa-ezagutze sendoaren eremuan [207]. 121 124 9 Online CMVNa Orain, 𝑊[𝑓] 𝑋[𝑓] terminoa ageri da, zeina mespretxagarria izan baitaiteke zarata baxuko baldintzetan, baina, era berean, eragin handikoa, 𝑆𝑁𝑅 txikiko baldintzetan. Laburbilduz, CMN gai da distortsio konboluzionalak konpentsatzeko. Are gehiago, frogatu da batezbesteko cepstralak karakterizatzen duela, kanal-transferentziaren funtzioa ez ezik, hizlari desberdinen ahots-bideen maiztasun-erantzunaren batezbestekoa ere. Ondorioz, hizlarien epe luzeko batezbestekoa kenduz, hizlari-normalizatzaile gisa jokatu dezake CMNak [133]. Bestalde, CVN ez dago loturik distortsio mota jakin bat konpentsatzearekin; hala ere, sendotasuna ematen du kanal akustikoen desberdintasunen, hizlarien aldakortasunen eta zarata gehigarriaren kontra [201]. CMVNak bi tekniken abantailak batzen ditu. Ikuspegi ohikoenean, parametroen batezbesteko- eta bariantza-bektoreak estimatzeko, esakuntza bat [183] edo esakuntza batetik leihokatutako atal bat (eskuarki, denbora errealeko sistemetarako) [203] erabiltzen da. Orduan, parametro-bektoreak desplazatu eta eskalatu egiten dira estimatutako batezbestekoez eta bariantzez, helburua izanik parametro normalizatuek zero batezbestekoa eta bateko bariantza izatea. 𝑁 bektore cepstraletarako: 𝑦 = {𝑦1, 𝑦2,..., 𝑦𝑁}, 𝜇 batezbestekoen eta 𝜎2 bariantzen bektoreak (9.11) ekuazioan eta (9.12) ekuazioan adierazi bezala kalkulatzen dira, hurrenez hurren. 𝜇𝑁(𝑖) = 1 𝑁 𝑁 ∑︁ 𝑛=1 𝑦𝑛(𝑖) (9.11) 𝜎2 𝑁(𝑖) = 1 𝑁 𝑁 ∑︁ 𝑛=1 (𝑦𝑛(𝑖) − 𝜇𝑁(𝑖))2 (9.12) non 𝑖: bektorearen 𝑖. osagaia. Cepstrum parametroak, orduan, normalizatu egiten dira, kalkulatutako batezbesteko- eta bariantza-bektoreak erabiliz, (9.13) ekuazioan adierazten den moduan. ^𝑦𝑛(𝑖) = 𝑦𝑛(𝑖) − 𝜇𝑁(𝑖) 𝜎𝑁(𝑖) (9.13) 9.3 Onlineko inplementaziorako CMVNren azterketa CMVNarekin lortzen diren ezagutze-emaitzarik onenak, eskuarki, MFCCen batezbestekoen eta bariantzen balioak aurrez kalkulatuz lortzen dira uneko esakuntza osoa erabiliz, eta konstante uzten dira normalizazio-prozesu osoan zehar [208]. Ordenagailu Bidezko 9.3 Onlineko inplementaziorako CMVNren azterketa 125 Ebakera Lanketa (OBEL) atazan, audio-laginak paketatuta bidal daitezke wav fitxategi batean; hala, CMVN erraz aplikatu daiteke, hasieran fitxategi osoa prozesatuz eta gero fitxategiko parametro cepstralak normalizatuz. Hala eta guztiz ere, Hitzez Hitzeko Esaldi Egiaztapenean (HHEE), audio-laginak iritsi ahala aplikatu behar da normalizazioa, eta, beraz, batezbestekoak eta bariantzak ezin dira kalkulatu audio-segmentu osoa erabiliz. Hasierako estimazioa behar da, bai batezbestekoentzat, bai bariantzentzat, eta, orobat, ondorengo eguneraketa edo egokitzapena. Metodo desberdinak ageri dira literaturan, cepstrum parametroak online normalizatzeko: • Iraganeko datuak erabiltzea: Metodologia honetan, parametroen batezbestekoak eta bariantzak ez dira estimatzen uneko esakuntza erabiliz, baizik eta beste datuiturri batzuk; hala nola uneko saio edo saio-multzo bereko seinaleak, edo baita prozesatutako azken seinalea ere. Gero, balio konstante horiekin normalizatzen dira seinaleak. Metodo horrekin oso emaitza onak lortzen dira, [209]en ageri denez, baina badu desabantaila bat: iraganeko datuak behar dira. • Ikuspegi segmentala: Lehendabizikoz [203]en proposatu zen, non, MFCC bektoreak normalizatzeko, luzera finituko normalizazio-leiho lerrakor bat erabiltzen baita, uneko bilbea erdian kokaturik duena, eta CMVNa aplikatzen baitzaio. Hitz isolatuko ezagutze-esperimentuetan, 1 𝑠 inguruko leihoekin lortzen dira emaitzarik onenak; horrek esan nahi du 0.5 𝑠-ko atzerapena eransten zaiola, eta hori luzeegia izan daiteke HHEE sistema batean aplikatzeko. • Ikuspegi errekurtsiboa: Batezbesteko- eta bariantza-bektoreak uneko esakuntzako lehen 𝐷 bilbeak erabiliz hasieratzen dira, eta, gero, bilbe gehiago iritsi ahala, errekurtsiboki eguneratzen dira [210]. Hortaz, sistema ez-kausala da, estimazioa eguneratzeko erabilitako bilbea 𝐷 bilbe aurrerago baitago normalizatu beharreko bilbea baino (horretxegatik esaten zaio 𝐷 aurrera begirako parametroa), (9.14) ekuazioan eta (9.15) ekuazioan ageri denez. Bistan denez, 𝐷 da normalizazioteknika horrek eragiten duen atzerapena. Kontuan izan 𝑥𝑛(𝑖) zera dela, 𝑖. parametro edo bektore-osagaia 𝑛 bilbean; 𝛽, berriz, ahazte-faktorea. 𝜇𝑛(𝑖) = 𝛽 · 𝜇𝑛−1(𝑖) + (1 − 𝛽) · 𝑥𝑛+𝐷(𝑖) (9.14) 𝜎2 𝑛(𝑖) = 𝛽 · 𝜎2 𝑛−1(𝑖) + (1 − 𝛽) · (𝑥𝑛+𝐷(𝑖) − 𝜇𝑛(𝑖))2 (9.15) Atzerapen bererako, ikuspegi segmentalaz baino emaitza hobeak lortzen dira ikuspegi errekurtsiboaz. 126 9 Online CMVNa Ikuspegi errekurtsiboa hobetu egin daiteke, batezbestekoen eta bariantzen hasierako balioak hobeto estimatuz. Adibidez, hasierako balioak estimatzeko iraganeko datuak erabiliz eta gero errekurtsiboki eguneratuz, offlineko emaitzen oso antzekoak lor daitezke. Iraganeko daturik erabili ezin bada, lehen isiltasun-hizketa trantsizioa erabil daiteke, esakuntzaren hasierako segmentuak erabiltzeak baino emaitza hobeak lortzen baitira [209]. Dena dela, horretarako, VAD bat behar da. 9.3.1 Online CMVNaren zenbait inplementazio Atal honetan, hiru online normalizazio-teknikaren eragina ikusiko dugu. Lehenengoan, hasierako batezbestekoak eta bariantzak lehen 𝐷 bilbeak erabiliz kalkulatzen dira, eta, gero, datozen bilbeak erabiliz eguneratzen dira. Bigarrenean, hasierako balioak aurrez estimatzen dira, entrenamenduko datu-basetik. Hirugarrenean, teknika hibrido bat erabiltzen da, non batezbestekoen hasierako balioak lehen 𝐷 bilbeak erabiliz estimatzen diren eta gero bilbez bilbe eguneratzen diren eta bariantzak, berriz, entrenamenduko datu-basetik estimatzen diren eta konstante eusten zaien. a) Hasierako aurrera begirakoa eta eguneratze errekurtsiboa Teknika honetan, batezbestekoen eta bariantzen balioak lehen 𝐷 bilbeak erabiliz kalkulatzen dira. Estimatutako batezbesteko eta bariantza horiek erabiliz, 𝐷 bilbeak normalizatzen dira, eta, hortik aurrera, uneko bilbea erabiliz eguneratzen dira batezbestekoak eta bariantzak, (9.16) ekuazioan eta (9.17) ekuazioan adierazten den bezala. 𝜇𝑛(𝑖) = (𝑛 − 1)𝜇𝑛−1(𝑖) + 𝑥𝑛(𝑖) 𝑛 (9.16) 𝜎2 𝑛(𝑖) = (𝑛 − 1)𝜎2 𝑛−1(𝑖) + (𝑥𝑛(𝑖) − 𝜇𝑛−1(𝑖))(𝑥𝑛(𝑖) − 𝜇𝑛(𝑖)) 𝑛 (9.17) 9.1. irudian, teknika hori erabiltzearen ondorioen adibide bat ageri da: goiko irudian, bigarren parametroaren (𝑐1) balioak ageri dira denboran zehar (10 𝑚𝑠 oro jasotako bilbeak), batezbestekoaren offline balioarekin (konstantea) eta errekurtsiboki eguneratzen den batezbestekoaren online balioarekin batera. Erdian, offline bariantza-kurbak eta online kurbak. Behean, 𝑐1 kurba normalizatuak offline kasuan eta online kasuan. Irudiak erakusten du oso garrantzitsua dela hasieran batezbestekoak eta bariantzak ondo estimatzea, parametroak behar bezala normalizatzeko. Bariantzaren hasierako balioa isiltasun-bilbeak erabiliz bakarrik kalkulatuz gero, oso balio baxua lortuko da, eta horrek eragin handia izango du koefiziente-balioak normalizatzean. Batezbestekoaren kasuan, ez dirudi halako eragin handia duenik. Esperimentu fonetikoaren emaitzak 9.3.2. atalean aurkezten dira. 9.3 Onlineko inplementaziorako CMVNren azterketa 127 Figure 9.1: Hasierako aurrera begirakoa eta eguneratze errekurtsiboa: a) 𝑐1 koefizientea (kurba lodi beltza), offline batezbestekoa (beltza) eta online batezbestekoa (etena) 250 𝑚𝑠-ko aurrera begirakoarekin; b) 𝑐1 offline bariantza (beltza) eta online bariantza (etena); c) 𝑐1-en balio normalizatuak offline (beltza) eta online (etena) moduetarako. b) Iraganeko datuak erabiltzea Iraganeko datuak erabiltzeak, batezbestekoen eta bariantzen hasierako balioak estimatzeko, oso eraginkorra dirudi uneko audio seinalearen ezaugarriak aurrekoen antzekoak baldin badira. Balio horiek lortzeko ohiko modu bat da uneko saioa edo saio multzoa erabiltzea. Uneko saioa (erabiltzaile berari dagozkion seinaleak) erabilita emaitza hobeak lortzen badira ere, batez ere distantzia ertainetarako, hor dirau hasieratzearen arazoak. Saio multzo bat erabilita emaitza pittin bat okerragoak lortzen dira, baina datu gehiago daude egon liteke erabilgarri [209]. 128 9 Online CMVNa Figure 9.2: Iraganeko datuak hasierako estimazio gisa, eta eguneratze errekurtsiboa: a) 𝑐1 koefizientea (kurba lodi beltza), offline batezbestekoa (beltza) eta online batezbestekoa (etena); b) 𝑐1 offline bariantza (beltza) eta online bariantza (etena); c) 𝑐1-en balio normalizatuak offline (beltza) eta online (etena) moduetarako. Atal honetan, batezbestekoen eta bariantzen balio orokorrak estimatuko ditugu, Basque Speecon-like datu-basea erabiliz. Bi eszenatoki kontsideratu dira: • Konstante-modua: aurrez kalkulatutako balioei konstante eusten zaie. Emaitzak oso intuitiboak dira: koefiziente normalizatuen kurba lerratu eta anplifikatu egingo da, proportzionalki, entrenamenduko seinaleen batezbestekoen eta bariantzen eta uneko audio seinaleenen arteko aldeekiko. 9.3 Onlineko inplementaziorako CMVNren azterketa 129 • Eguneratze-modua: aurrez kalkulatutako balioak errekurtsiboki eguneratzen dira unean analizatzen ari den bilbeaz. Beharrezkoa da egiaztatzea ea koefiziente normalizatuak egonkorrak diren ala ez. 9.2. irudiak eguneratze-moduaren adibide bat ilustratzen du grafikoki. Aurrez kalkulatutako bai batezbestekoaren, bai bariantzaren hasierako balioen eraginak oso denboratarte laburra irauten du: batezbesteko-kurbak berehala bat egiten du online kurbarekin, bilbe gutxitara; bariantza-kurbak zenbait bilbe gehiago behar ditu, baina berehala erortzen da zero ingurura, eta horrek esan nahi du koefiziente-balioak gehiegi ari direla anplifikatzen. Horrek aurreko inplementaziora garamatza, eta, hortaz, antzeko emaitzak espero dira. Iraganeko datuak konstante-moduan nahiz eguneratze-moduan erabiliz egindako esperimentu fonetikoen emaitzak 9.3.2. atalean aurkezten dira. c) Teknika hibridoa Aurreko bi inplementazioetan, agerian geratu da azken emaitzetan eragin kaltegarria duela batezbestekoen eta bariantzen hasierako balioak txarto estimatzeak. Are gehiago, bariantza behar bezala kalkulatzea erabakigarriagoa da, zeren koefiziente normalizatuak desbideratze estandarraz (bariantzaren erro karratuaz) zatituz kalkulatzen baitira. Ikuspegi berri honetan, aurreko bi inplementazioen ezaugarriak erabiltzen dira, hortik haren izena: teknika hibridoa. Alde batetik, aurrera begirako teknika baliatzen du batezbestekoen hasierako balioak estimatzeko. Aurrera begirako 𝐷 bilbeen ondoren, batezbestekoak errekurtsiboki eguneratzen dira. Beste aldetik, iraganeko bariantzadatuak erabiltzen dira konstante-moduan, eguneratu gabe. 9.3. irudiak grafikoki adierazten du hori guztia. Teknika hibridoan, konpondu egiten da bariantzen hasierako balio baxuen arazoa, eta horrek hasierako distortsioak saihesten laguntzen du. Era berean, batezbestekobalioak lehen 𝐷 bilbeetatik estimatzen dira eta eguneratuz joaten dira handik aurrera. Horrekin, cepstrumen normalizazio nahiko uniformea bermatzen da, hasieran izan ezik, non balitekeen koefiziente normalizatuak lerraturik agertzea batezbestekoen arteko aldea dela eta. Dena dela, ez dirudi horrek eragin handia duenik isiltasuna ezagutzeko unean; are gehiago, lehen 𝐷 bilbeetan hizketa-bilbeak baldin badaude, batezbestekoen estimazio hobea lortuko da. Teknika honen alderik txarrena da uneko audio-seinalearen bariantza ez dela oso desberdina izan behar aurrez kalkulatutakoarekin alderatuta. Teknika hibridoaz egindako esperimentu fonetikoaren emaitzak hurrengo atalean ageri dira. 9.3.2 Emaitza esperimentalak Hasierako batezbestekoak eta bariantzak estimatzeko online metodoarekin sistemari gehitzen zaion distortsioa ebaluatzeko, errepikatu egin da 5.3. atalean egindako test fonetikoa, baina aurreko atalean deskribatutako online inplementazio desberdinak erabiliz, offlinekoa erabili beharrean. Testerako erabilitako HMMak offline testean emaitzarik 130 9 Online CMVNa Figure 9.3: Teknika hibridoa: a) 𝑐1 koefizientea (kurba lodi beltza), offline batezbestekoa (beltza) eta online batezbestekoa (etena); b) 𝑐1 offline bariantza (beltza) eta online bariantza (etena); c) 𝑐1-en balio normalizatuak offline (beltza) eta online (etena) moduetarako. onenak izandakoak dira. Hurbileko azpicorpuseko audio-fitxategiak (entzungailu mikrofonodun batez grabatuak) eta mahai gaineko azpicorpuseko fitxategiak (1 𝑚-ko distantzian kokatutako mikrofono batez grabatuak) testatu dira, ikuspegi zabalago bat osatzearren. 9.1. taulan, test horietan lortutako emaitzak ageri dira, online inplementazio bakoitzerako eta kanal desberdin bakoitzerako, fonemen errore-tasa (PER, Phone Error Rate %) eta Zehaztasuna (%) baliatuta. Taulan offline emaitzak ere jarri dira, irakurlearentzat emaitzak interpretatzea errazagoa izan litekeelakoan. 9.1. taularen emaitzek erakusten dute ezen, espero bezala, PERak eta Zehaztasunak, 9.3 Onlineko inplementaziorako CMVNren azterketa 131 Table 9.1: Hiru online inplementazioen emaitzak: PERak eta Zehaztasunak, hurbileko eta 1 𝑚-ko distantziako seinaleentzat, offline balioekin alderatuta. PER (%) Offline Online Uneko datuak Aurr. begirakoa + egun. Irag.datuak Irag. datuak + egun. Hibridoa Hurbilekoa 12.45 18.39 14.20 18.29 15.30 Mahai gainekoa 21.87 29.92 29.98 29.62 33.38 Zehaztasuna (%) Offline Online Uneko datuak Aurr. begirakoa + egun. Irag.datuak Irag. datuak + egun. Hibridoa Hurbilekoa 74.24 38.91 59.00 42.09 54.05 Mahai gainekoa 60.12 22.13 37.04 26.72 43.79 online kasu guztietan, offline kasuetakoak baino okerragoak direla. Iraganeko datuak erabilita aurrez kalkulatutako batezbesteko eta bariantza horiei seinale osorako konstante eutsiz, PER pittin bat okerragoak lortzen dira hurbileko fitxategiak testatzean, baina askoz okerragoak mahai gaineko fitxategiak testatzean, kanal-desberdintasuna dela eta. Zehaztasuna ere, zeinak txertaketak, ordezkapenak eta ezabaketak kontuan hartzen baititu, nabarmen okerragoa da bi kasuetan, batez ere mahai gaineko kanaleko fitxategietarako, narriadura handia lortzen da eta. Dena dela, hain emaitza eskasak lortuta ere, teknika horrekin lortzen dira emaitzarik onenak hurbileko fitxategietarako. Eguneratzea duten teknikekin (aurrera begirakoa + eguneratzea eta iraganeko datuak + eguneratzea), oso antzeko emaitzak lortzen dira. Zehaztasunari dagokionez, oso emaitza baxuak lortzen dira bi tekniketarako (nahiz eta iraganeko datuak + eguneratzea teknikaz emaitza pittin bat hobeak lortzen diren). Okerragotze hori hasieran gertatzen da batez ere, bariantzak kalkulatzean isiltasun-bilbeak soilik kontsideratzen baitira. Horren ondorio gisa, fonema-txertaketak gertatzen dira isiltasunaren ordez, zeren hasierako bilbe horiek indartu egiten baitira isiltasun-balioen bariantza baxuaren eraginez. Teknika hibridoaz lortzen dira emaitzarik onenak uneko datuak erabiltzen dituztenen tekniken artean, mahai gaineko fitxategien PERetan izan ezik. Bigarren PER-rik onena lortu du hurbileko kanaleko fitxategiak testatzean, baina okerrenak, mahai gaineko fitxategietan. Zehaztasunari dagokionez, bigarren emaitzarik onena lortu da hurbileko fitxategietarako ere, eta onena, mahai gaineko fitxategietarako; aski eskasak, halere. 132 9 Online CMVNa Laburbilduz, iraganeko datuak erabiltzea arazoa konpontzeko konponbide sinplea da, baina emaitzak nabarmen okerragotzen dira kanal desberdin batean zehar grabatutako seinaleak testatuz gero, ez baita inolako egokitzapenik egiten uneko seinalearen ezaugarrietara. Bestalde, batezbestekoak eta bariantzak bilbez bilbe eguneratuta, ez dira oso emaitza onak lortzen, batez ere bai isiltasun-bilbeak, bai hizketa-bilbeak erabili behar baitira batezbestekoak eta bariantzak behar bezala estimatzeko. Teknika hibrido bat ere testatu da, non, batetik, batezbestekoen hasierako balioak estimatzeko aurrera begirakoa erabiltzen den, eta, aurrera begirako 𝐷 bilbeen ondoren, errekurtsiboki eguneratzen diren, bestetik, iraganeko bariantza-datuak konstante-moduan erabiltzen dira, eguneratzerik gabe. Teknika horrek aurreko bi tekniken alde onak aprobetxatu beharko lituzke, baina, hala ere, emaitzak ez dira onak. 9.4 MNSan oinarritutako CMVNa 9.4.1 Sarrera 8.4. atalean, VAD teknika berri bat aurkeztu dugu, tesi honetan proposatutako MNS metodoan oinarritua. Metodo horren funtsa da hainbat behaketa-egiantz sortzea uneko MFCCak normalizatuta, baldintza desberdinetan grabatutako hainbat hizketa datu-multzotatik kalkulatutako batezbestekoak eta bariantzak erabiliz. Hala, behaketaegiantzen multzo (edo bektore) bat lortzen da, patroi bat edo beste bat duena, prozesatzen ari den bilbearen izaeraren ("hizketa" izan edo "isiltasuna" izan) eta 𝑆𝑁𝑅aren arabera. VADrako, geruza anitzeko pertzeptroia (MLP, Multi-Layer Perceptron) erabili da, MNSaz lortutako puntuazio-bektoreak bi klasetan sailkatzeko: hizketa eta isiltasuna. Hala ere, helburua, orain, bestelakoa da: aurkitu behar da zer datu-multzori dagokion bilbe bakoitza (eta horrek ez luke atzerapenik eragingo). MLPak informazio hori emango baligu, datu-multzo horretatik kalkulatutako batezbesteko eta bariantza orokorrak erabili ahal izango genituzke seinale berriaren MFCCak normalizatzeko. Hala, jotzen badugu 𝑁 datu-base ditugula eskura —bakoitzak bere MFCC 𝜇𝑛 batezbesteko-bektorea eta 𝜎2 𝑛 bariantza bektorea duela—, MLP berriaren emaitza izango da bilbe bakoitzak zer probabilitate duen datu-multzo bakoitzekoa izatekoa. MNSan oinarritutako CMVNaren ideia nagusia da sarrerako bilbe bakoitzaren batezbestekoak eta bariantzak estimatzea (bektorearen 𝑖. osagai bakoitzeko, ^𝜇(𝑖) eta ^𝜎2(𝑖), hurrenez hurren), datu-multzo bakoitzeko batezbestekoen eta bariantzen batura haztatu gisa, probabilitateak 𝑤𝑛 haztapen gisa erabiliz. Hori (9.18) ekuazioan eta (9.19) ekuazioan ageri da. ^𝜇(𝑖) = 𝑁 ∑︁ 𝑛=1 𝑤𝑛 · 𝜇𝑛(𝑖) (9.18) 9.4 MNSan oinarritutako CMVNa 133 ^𝜎2(𝑖) = 𝑁 ∑︁ 𝑛=1 𝑤𝑛 · 𝜎2 𝑛(𝑖) (9.19) MLP berriak sarrera eta irteera kopuru berbera izango du. MLParen sarrera 𝑁 elementuko puntuazio bektore bat izango da; irteera, berriz, erabiltzen ari garen 𝑁 datu-multzo bakoitzekoa izateko probabilitateak izango dira. 9.4.2 MNSan oinarritutako CMVN esperimentuak Proposatu dugun MNSan oinarritutako CMVN metodoaren baliozkotasuna egiaztatzeko, ebaluatu behar dugu ea estimatutako MFCC batezbestekoak eta bariantzak egokiak diren. Lehendabizi, hasierako ezagutze fonetikoko esperimentu bat egin dugu, batezbestekoak eta bariantzak sarreran azaltzen den bezala estimatuz. Datu-multzo desberdinak kontsideratu dira MNSan MLPa entrenatzeko, MLP eredu orokor bat sortzeko asmoz. Hasierako esperimentuaren ondoren, emaitzen analisia egin da, ikusteko zein diren isiltasun-bilbeak soilik erabiliz estimatutako batezbestekoen eta bariantzen balioen eta bilbe guztiak erabiliz estimatutakoen artean. Horrek beste esperimentu bat egitera eraman gaitu: Basque Speecon-like datu-baseko hurbileko kanala erabiliz entrenatutako isiltasun HMMaren erdiko egoeratik lortutako behaketa-egiantzak ez ezik, hizketa-datu guztiekin entrenatutako GMM berri batetik lortutakoak ere hartu dira kontuan. Hala, MLP berri bat entrenatu da, eta berriro egin da hasierako esperimentua. Azkenik zenbait ondorio ikusiko ditugu. a) Ezagutze fonetikoko hasierako esperimentua Hasierako esperimenturako, MLP bat entrenatu da, MNS metodoa 12 datu-multzotan ezarriz lortutako behaketa-egiantzekin: Basque Speecon-like datu-baseko hurbileko eta mahai gaineko kanalak [99], Spanish Speecon datu-baseko azpi-multzoko 𝐶1 eta 𝐶3 kanalak, ahots-aktibitatea eta ahostuntzea detektatzeko ECESS ebaluazio-kanpainan erabilia [180] eta Noisy TIMIT hizketa datu-baseko 8 datu-multzo [197], hain zuzen ere murmurio-zarataren kanaleko 4 azpimultzo eta zarata zuriaren kanaleko beste 4: 50, 35, 20 eta 5 𝑑𝐵 balioko 𝑆𝑁𝑅 balioei dagozkienak. Datu-multzo guztiak dira datu-baseetako Train blokeetakoak; Test atala esperimentuetarako utzi da. Ezagutze fonetikorako erabilitako HMMak R+M25 prozesuari jarraituz sortutakoak dira, hiztegi alternatibarik gabea eta 32 gaussiar erabiliz. Kontuan izan % 12.45eko PERa zela HMM horiei offline CMVNa aplikatuz lortutako emaitzarik onena (ikus 5.3. atala). Esperimentuen emaitzak 9.1. taulan ageri dira. 9.1. taulan aurkezten diren balioekin alderatuta, esperimentu honetan hurbileko azpi-multzorako lortutako PERa hirugarren onena da; mahai gaineko azpi-multzorako lortutako PERa, aldiz, baxuena da. Zehaztasunei dagokienez, esperimentu honetan lortutako emaitzak dira baliorik onenak. 134 9 Online CMVNa Table 9.2: MNSan oinarritutako CMVNaren inplementazioaren (online) emaitzak: PERak eta Zehaztasunak, hurbileko eta mahai gaineko seinaleekin, offline balioekin alderatuta. PER (%) Offline Online Uneko datuak MNSan oinarritua Hurbilekoa 12.45 15.51 Mahai gainekoa 21.87 29.29 Zehaztasuna (%) Offline Online Uneko datuak MNSan oinarritua Hurbilekoa 74.24 65.50 Mahai gainekoa 60.12 45.45 b) Datuen analisia Estimatutako batezbesteko eta bariantzen eta benetakoen arteko antzekotasuna aztertzeko, beste esperimentu bat egin dugu: MLP berri bat entrenatu dugu 8 datu-multzotatik lortutako behaketa-egiantzen bektoreak erabiliz: Noisy TIMIT datu-baseko murmuriozaratako eta zarata zuriko datu-multzoetako Train blokeetako 50, 35, 20 eta 5 𝑑𝐵-ko kanalak. MLP horrekin, kanal guztiak (Test blokekoak) testatu dira: 50 𝑑𝐵-tik 5 𝑑𝐵-ra, 5 𝑑𝐵-ko tartetan. Hala, sarrerako bektore bakoitzak 8 datu-multzoetariko bakoitzekoa izateko duen probabilitatea kalkulatu dugu, eta, gero, (9.18) ekuazioa eta (9.19) ekuazioa aplikatu ditugu MFCCen batezbestekoak eta bariantzak estimatzeko. Bi test egin dira: alde batetik, isiltasun-bilbeak soilik hartu dira kontuan MFCCen batezbestekoak eta bariantzak estimatzeko. Bestetik, bilbe guztiak erabili dira MFC- Cen batezbestekoak eta bariantzak estimatzeko. Bereizketa hori egitearen zergatia da ezen, behaketa-egiantzak isiltasun GMM batez kalkulaturik daudenez, zentzuzkoa dela pentsatzea MLPak hobeto sailkatuko dituela isiltasun-bilbeak. 9.4. irudian, ageri dira 0. MFCCa (goiko diagramak) eta 1. MFCCa (beheko diagramak), murmurio datu-multzoko zarata-maila guztietarako. Irudietako kurba berdeez, testatutako fitxategien batezbesteko errealen balioak adierazten dira; kurba laranjez, estimatutako batezbestekoen batez besteko balioak adierazten dira, testatutako datu-multzoetako bilbe guztiak kontuan hartuta; kurba gorriez, berriz, estimatutako batezbestekoen batez besteko balioak, baina testatutako datu-multzoetako isiltasunbilbeak soilik kontuan hartuta. Bistan da isiltasun-bilbeak soilik erabiliz lortzen diren kurbak balio errealen kurben antzekoagoak direla. Horren azalpena izan liteke ezen 136 9 Online CMVNa MNS puntuazio-bektoreek gorabehera handiagoak dituztela hizketa-bilbeetan isiltasunbilbeetan baino (ikus 8.8. irudia, 8.4. atalean), eta, horren ondorioz, zailagoa da hizketabilbeei dagozkien bektoreak modelatzea. 9.5. irudian, 0. eta 1. MFCCen bariantzak, errealak eta estimatuak, ageri dira, murmurio zaratarako. Emaitzek konklusio berera garamatzate: bariantzen balio errealen kurbak (berdez) eta balio estimatuenak alderatuz gero (bilbe guztiak erabiliz (laranjaz) eta isiltasun-bilbeak soilik erabiliz (gorriz)), isiltasun-bilbeak soilik erabiliz lortzen diren kurbek antz handiagoa dute balio errealen kurbekin. Ondorio bera atera dugu zarata zuriaren kanaleko seinaleetarako. c) Ezagutze fonetikoko esperimentua, hizketa GMMa erantsiz Hizketa-bilbeak hobeto modela daitezkeen ikusteko, hizketa GMM batek sortutako behaketa-egiantzak ere behar dira. Gure behaketa-egiantzen bektoreak isiltasun GMMa erabiliz sortuak dira, Basque Speecon-like datu-baseko hurbileko kanalaz entrenatua. Halaber, hizketa GMM bat entrenatu da, Basque Speecon-like datu-baseko hurbileko kanaleko Train blokeko hizketa-bilbe guztiak erabiliz. MLP berri bat entrenatu da, hasierako esperimentuko datu-multzo berberak erabiliz. MLP hori entrenatzeko bektoreek, orain, isiltasun GMMak emandako 12 behaketaegiantz eta hizketa GMMak emandako beste 12 dituzte. Horrenbestez, MLP berriak 24 sarrera, 12 irteera (erabilitako datu-multzo bakoitzeko bat) eta 18 neuronako ezkutuko geruza bat ditu. MLP berri horrekin, errepikatu egin da hasierako esperimentua. Emaitzak 9.3. taulan ageri dira, hasierako esperimentuaren emaitzekin batera. Azken esperimentu honetan, espero bezala, PER eta Zehaztasun emaitza hobeak lortu dira isiltasun GMMarekin batera hizketa GMMa erabiliz behaketa-egiantzak sortu eta MNSaren bidez MLPa elikatzeko. Emaitza horiek eta 9.1. taulakoak alderatzen baditugu, ikusten dugu ezen online emaitzarik onenak isiltasun GMMa eta hizketa GMMa erabiliz MNSan oinarritutako metodoarekin lortzen direla. PER emaitzak hobeak dira Zehaztasun balioak baino, eta emaitzak hobeak dira, gainera, hurbileko kanalerako, mahai gaineko kanalerako baino. Laburbilduz, MNSan oinarritutako normalizazioa alternatiba egokia da kapitulu honetan aurkeztutako online normalizazio-metodo guztietarako. Metodo berri hau ondo dabil seinale garbiekin, sortzen duen errorea ez baita oso handia. Seinale zaratatsuagoetarako, ordea, handiagoa da errorea. 9.5 Konklusioak 137 Table 9.3: MNSan oinarritutako (online) CMVN inplementazioaren emaitzak, hizketa GMMa erantsita: hurbileko eta mahai gaineko seinaleen PERak eta Zehaztasunak, offline balioekin alderatuta. PER (%) Offline Online Uneko datuak MNSan oinarritua (isilt. GMM) MNSan oinarritua (isilt. + hizk. GMM) Hurbilekoa 12.45 15.51 13.18 Mahai gainekoa 21.87 29.29 25.28 Zehaztasuna (%) Offline Online Uneko datuak MNSan oinarritua (isilt. GMM) MNSan oinarritua (isilt. + hizk. GMM) Hurbilekoa 74.24 65.50 71.36 Mahai gainekoa 60.12 45.45 50.22 9.5 Konklusioak Kapitulu honetan, online CMVNari buruz jardun dugu. CMVNarekin, ezagutzeemaitzarik onenak lortzen dira MFCCen batezbestekoak eta bariantzak uneko seinale osoa erabiliz estimatzen direnean (offline metodoa). Online CMVNak badu desabantaila bat: normalizazioa seinale osoa iritsi aurretik aplikatu behar denez, beste metodo bati jarraituz estimatu behar dira batezbestekoak eta bariantzak. Gaur egun ere erronka handia da gai hau. Inplementazio klasikoak hiru modutara sailkatu daitezke: iraganeko datuak erabiliz, non batezbestekoak eta bariantzak aurretiaz jasotako seinaleak erabiliz estimatzen baitira; ikuspegi segmentala, non CMVN leiho lerrakor batean aplikatuz normalizatzen baitira MFCCak; eta ikuspegi errekurtsiboa, non batezbesteko eta bariantza bektoreak uneko esakuntzako lehen 𝐷 bilbeak erabiliz hasieratzen baitira eta, ondoren, errekurtsiboki eguneratzen baitira bilbe berriak iritsi ahala. hiru ikuspegi horiek kontsideratuz, lau inplementazio testatu dira: • Iraganeko datuak erabiltzea: Seinale osoak normalizatzeko, Basque Speeconlike datu-baseko hurbileko kanaletik erauzitako batezbestekoak eta bariantzak erabiltzen dira. 138 9 Online CMVNa • Iraganeko datuak eta eguneratze errekurtsiboa: Batezbestekoen eta bariantzen hasierako balio gisa, Basque Speecon-like datu-baseko hurbileko kanaletik erauzitako batezbestekoak eta bariantzak erabiltzen dira, eta, ondoren, datozen bilbeen balioez eguneratzen dira. • Hasierako aurrera begirakoa eta eguneratze errekurtsiboa: Batezbestekoen eta bariantzen hasierako balioak kalkulatzeko, 𝐷 bilbe erabiltzen dira, eta, ondoren, datozen bilbeen balioez eguneratzen dira. • Teknika hibridoa: Batezbestekoen hasierako balioak kalkulatzeko, 𝐷 bilbe erabiltzen dira, eta, ondoren, datozen bilbeen balioez eguneratzen dira; bariantzak, ordea, Basque Speecon-like datu-baseko hurbileko kanaletik erauzitako balioak erabiltzen dira, balio konstanteak. Inplementazio horiek mendekotasun handia dute hizketak seinalean zehar duten banaketarekiko. Adibidez, askoz emaitza hobeak lortuko aurrera begirakoak isiltasunnahiz hizketa-bilbeak baldin badauzka. Gainera, eguneratze-modua erabiltzen bada, isiltasun-segmentu edo hizketa-segmentu luzeek desorekatu egiten dituzte batezbestekoak eta bariantzak, eta horrek eragin handia du emaitzetan. Horrek guztiak esan nahi du inplementazio horiek ez direla egonkorrak. Guk proposatu dugun MNSan oinarritutako online CMVNak arazo horiek konpontzen ditu. MNSan oinarritutako metodoak ez du atzerapenik, zeren ez baita aurreko eta geroagoko bilbeen araberakoa. MNSan oinarritutako CMVNa erabiliz lortutako emaitzak hobeak dira. Gainera, berdin dio hizketa nola dagoen banatuta seinalean zehar; hortaz, berdin jokatzen du seinalean egon litekeen edozein hizketa- eta isiltasun-banaketarako. Desabantailarik handiena da metodoak zehaztasuna galtzen duela seinale zaratatsuetarako. MNSan oinarritutako online CMVNak ikerketa gehiago behar du normalizazioa sendoa lortzeko; halere, oso erabilgarria izan daiteke. CHAPTER 10 Fonemak puntuatzea: GOPetatik DNNetara 10.1 Sarrera 6. kapituluan, fonemak puntuatzeari buruzko hasierako esperimentuak deskribatu dira. Ebakera-egokitasuna (GOP, Goodness Of Pronunciation) izeneko puntuazioak hautatu dira egiaztapen-puntuazio gisa, eta ebakera okerreko fonemen GOP puntuazioak lortzeko bidea izan da erroreak artifizialki simulatzea, ebakera-hiztegian aldaketak txertatuz. Horren oinarrian bada ideia bat: hizkuntza jakin batean fonema bat beste fonema baten errealizazioetatik zenbat eta hurbilago egon, orduan eta okerrago ebakirik egongo da. Atalaseak lortzeko, zuzen ebakitako fonemetarako eta oker ebakitako fonemetarako errore berdinaren tasak (EER, Equal Error Rate) kalkulatu dira (erroreak simulatzeko teknikaz). Hala, EER puntu bat kalkulatu da fonema talde bakoitzerako. Laborategiko tesiek oso emaitza onak zituzten, baina, ingurune errealista batean egindako esperimentuetan, ikusi digu sistemaren funtzionamenduak okerragora egiten duela. Berez, fonema jakin batzuk nekez gainditzen zuten atalasea. Halaber, hasierako eta amaierako fonemek ez dute gainerako fonemen jokaera bera, eta, hortaz, berariazko GOP banaketak behar lirateke haien GOP atalaseak ezartzeko. Litekeena da fonemak hitzean duen kokapena kontuan izan beharreko ezaugarria dela. Fonema bat zuzen ala oker ebaki den erabakitzeko GOP atalaseen multzo bat erabiltzeko metodoa mugatu samarra da. Gaur egungo lanek fonema-iraupenak, ondorengo probabilitateak, GOPak eta abar baliatzen dituzte [65]. Gainera, ondoko fonemei buruzko informazioa ere baliagarria izan daiteke, zeren oker ebakitako fonema batek eragina izan dezake uneko fonema-deskodetzean ez ezik, ingurukoetan ere; ez bakarrik GOPetan, baita iraupenetan eta probabilitateetan ere. Linguistikan, fonema bat honela defini daiteke: "hizkuntza batean oinarrizko unitate kontrastatzaile bat osatzen duten hizketa-soinuen multzoa. [...] Elementuek (alofonoek) ez dute kontrasterik egiten batak bestearekin hizkuntza jakin horretan" [211]. Hortaz, fonemek pare minimoak osatzen dituzte hizkuntza jakin batean, eta, horrenbestez, ondoriozta dezakegu fonema baten ebakera-zuzentasunaren kontzeptuak lotura zuzena duela gainerako fonemekin; alegia, uler litekeela, hizkuntza jakin batean, fonema baten 139 140 10 Fonemak puntuatzea: GOPetatik DNNetara errealizazioen eta gainerako fonemen errealizazioen arteko distantzien baitan —𝑁 dimentsioko espazio batean—. 10.2 Oker ebakitako fonemaren kontzeptua Hizkuntza jakin batean, kontsidera daiteke fonema bat oker ebakita dagoela bere errealizazioa nolabait hurbilago dagoenean beste fonema baten errealizazioetatik, bere ohiko errealizazioetatik baino. Hala, 10.1. irudian ikus daitekeenez, jotzen badugu fonema baten errealizazioak 𝑁 dimentsioko espazio bateko puntuak direla, 𝑝1 fonemaren errealizazio berri bat "zuzen ebakitakotzat" jo liteke, baldin eta 𝑝1 fonemaren ohiko errealizazioetatik (edo zentroidetik) hurbilago kokaturik badago, gainerako fonemen errealizazioetatik baino. Baldin eta 𝑝1en errealizazioa beste fonema baten errealizazioetatik (edo zentroidetik) hurbilago badago, "oker ebakitakotzat" jo liteke. Arestian azaldu denez, distantzia edo tarte horiek desberdinak izango dira hizkuntza batetik bestera, eta gainerako fonemen errealizazioetarako distantzien araberakoak dira. Figure 10.1: 𝑝1 (urdin iluna), 𝑝2 (urdin argia) eta 𝑝3 (berdea) fonemen errealizazioak, 3 dimentsioko espazio batean. Ikuspuntu horretatik, hizkuntzaren fonema-inbentarioaren araberakoa da zer neurritan dagoen fonema bat zuzen ala oker ebakita. Adibidez, hizkuntza batek 12 bokal ahokari baldin baditu (ikus SAMPA frantsesa1) eta beste batek 5 (euskarak, adibidez), "zuzen ebakitako" fonemen espazioa handiagoa izango da euskarazko bokal baten inguruan, frantseseko bokal baten inguruan baino. Labur esanda, hizkuntza jakin bateko fonema 1 https://www.phon.ucl.ac.uk/home/sampa/french.htm 10.3 Entrenamendu-datuak 141 baten ebakera-zuzentasuna hizkuntza horren inbentarioko gainerako fonemen eta haien arteko distantzien araberakoa da. 10.3 Entrenamendu-datuak 10.3.1 Entrenamenduko datu-multzoa Entrenamenduko datuak hautatzean, irregulartasun eta akats kopururik baxuena duten hizketa-datuak hartu dira kontuan. Lan honetako lehen esperimentuetan bezala (ikus 6.2. atala), Basque Speecon-like datu-baseko Train blokeko R+M25 azpimultzoa erabili da (𝑅 azpimultzoa —atal irakurria— gehi 𝑀25 azpimultzoa —eskuz zuzendutako 25 saio—), zehazki, ekialdeko euskal hiztunei dagozkien saioak, entrenamendu-datu gisa (155 erabiltzailetik, 76); izan ere, eremu horretan desberdin ahoskatzen dira euskarazko hiru txistukari igurzkariak, alde batetik, eta hiru txistukari afrikatuak, bestetik. Audio-multzo horretan, guztira 761 503 fonema-errealizazio daude. Haietariko erdiak (% 50.03) bokalak dira; bestalde, gutxien ageri den fonema-taldea sabaikarien taldea da (% 1.24). Hautatutako datuetako fonema kopuruen xehetasun gehiago 10.1. taulan jaso dira. Azpimarratzekoak dira sabaikarien (𝐿, 𝑗𝑗 eta 𝑔𝑗) eta afrikatuen (𝑡𝑧, 𝑡𝑠 and 𝑡𝑆) kopuru txikiak. Horrek eragin handia izango du emaitzetan, eta nabariagoa izango da afrikatuen kasuan, zeren, eskuarki, talderik arazotsuenetariko bat baita euskara-ikasleentzat. Table 10.1: Entrenamendu-datuetako fonemen kopuruak (%), talde fonetikoka. Fonema kopuruak (%) Bokalak 50.03 Igurzkariak 6.89 Afrikatuak 2.09 Herskari ahostunak 9.14 Herskari ahoskabeak 12.72 Sudurkariak 7.62 Sabaikariak 1.24 Likidoak 10.27 10.3.2 Oker ebakitako fonemak lortzea Aurreko atalean deskribatu dugun oker ebakitako fonemaren kontzeptua kontuan hartuta, jo dezakegu ezen fonema bat erabat oker ebakitzea, hizkuntza jakin batean, hizkuntza horretako beste fonema bat ebakitzea dela. Errore simulatuen metodoa (6.2. atalean deskribatua) bat dator ideia horrekin, zeren sistemaren ebakera-hiztegian fonemak bata bestearekin ordezkatuz lortzen baita informazioa (kasu honetan, GOPak). Hala, ezagutzaileak, lerrokatze behartu moduan, ordezkatutako fonemaren HMMaz kalkulatu- 146 10 Fonemak puntuatzea: GOPetatik DNNetara 10.4 Erabakia hartzea: Neurona Sareak [36]ko konklusioetan azaltzen denez, non ebakera-akatsei automatikoki detektatzeko metodoen errepaso bat egiten baita, bete gabe dugun erronkarik handienetako bat da gaur egungo sistemak integratu eta 𝐿1ekiko independentea den sistema bat lortzea edo, gutxienez, beste 𝐿1 baterako erraz konfigura daitekeena, ez-jatorrizko hizketa duen eta eskuz etiketatu behar den datu-base bat erabili beharrik gabe. Ideia horri jarraiki, neurona-sareak (NN, Neural Networks) erabiliko ditugu, ikusteko ea aukera badagoen eredu konposatu orokor bat sortzeko. Parametro bakoitzak (GOPek, iraupenek eta egiantzek) NN ereduan duen eragina ere ikusiko dugu hala. 10.4.1 Entrenamenduko parametro multzoak Geruza anitzeko hainbat pertzeptroi (MLP, Multi-Layer Perceptron) entrenatu dira ikusteko ea baliagarriak diren fonema bat zuzen ala oker ebakita dagoen erabakitzeko. Lehendabizi, MLP bakar bat entrenatu da fonema guztietarako, sarrerako geruzan fonema bakoitzaren identitatea adierazita. Ondoren, MLP desberdinak entrenatu dira fonema talde bakoitzerako. Gainera, parametro multzo desberdinak erabili dira MLPak entrenatzeko: a) GOPak, iraupenak and log-egiantzak + aurreko eta ondorengo fonemen GOPak, iraupenak eta log-egiantzak.. b) GOPak, iraupenak and log-egiantzak. c) GOPak eta log-egiantzak. d) GOPak. e) Aurreko, uneko eta ondorengo fonemen GOPak. MLPak TensorFlow™ erabiliz sortu dira, prozesaketa numerikorako software-liburutegi bat, kode irekikoa, datu-fluxuen grafoak erabiltzen dituena eta prozesaketa CPU edo GPU batera edo gehiagotara bideratzeko arkitektura malgua duena. TensorFlow, jatorrian, Googleko Machine Intelligence ikerketa-erakundeko Google Brain taldean lanean ziharduten ikertzaileek eta ingeniariek garatu zuten, ikasketa automatikoaren eta neurona-sare sakonen ikerketak bideratzeko. Gaur egun, konfigurazio desberdineko NNak entrenatzeko eta testatzeko erabiltzen da, batez ere. 10.4.2 Testeko datuak Aurreko atalean azaldutako eredu desberdinak testatzeko, azken urteotan gure onlineko CAPT1 demoa erabilita noizbehinkako erabiltzaileek grabatutako audio-seinaleak erabili ditugu. 30 pertsonak utzi dituzte haien grabazioak gure zerbitzarian, eta ez dago inolako informaziorik erabiltzaileari buruz. Antza, euskara edo espainiera dira erabiltzaile guztien jatorrizko hizkuntzak. 24 gizonezko (56 fitxategi) eta 6 emakumezko (22 fitxategi) daude, 1 https://aholab.ehu.es/users/igor/CAPT 10.4 Erabakia hartzea: Neurona Sareak 147 eta batez bestez 2.6 fitxategi daude hizlariko. Era guztietako hondo-zaratak, 𝑆𝑁𝑅ak eta grabatzeko gailuak ageri dira grabazioetan. Fitxategiak eskuz etiketatu dira. Guztira, 1269 fonema-errealizazio daude, eta haietariko 29 soilik daude oker ebakita. Datu errealek badu desabantaila bat: oker ebakitako askoz fonema gutxiago daude zuzen ebakitakoak baino, eta horrek desorekatu egiten du emaitzen analisia. Kontuan izatekoa da erabaki bitarra egin dela hemen; hortaz, fonema bat zuzen ebakita ala oker ebakita baino ezin da egon. Oker ebakitako fonemen kopurua 10.3. taulan ageri da, taldeka. Ia % 80 txistukariak dira, bai igurzkariak (𝑧, 𝑠 and 𝑆), bai afrikatuak (𝑡𝑧, 𝑡𝑠 and 𝑡𝑆), espero zenez; izan ere, erabiltzaileen jatorrizko hizkuntza euskara edo espainiera da. Bestalde, herskari bat ere ez da oker ahoskatu. Table 10.3: Testeko datuetan dagoen oker eta zuzen ebakitako fonemen kopurua. Oker Zuzen Bokalak 2 633 Igurzkariak (txistukariak) 13 125 Afrikatuak 10 83 Herskari ahostunak 0 75 Herskari ahoskabeak 0 103 Sudurkariak 2 113 Sabaikariak 1 14 Likidoak 1 94 10.4.3 Emaitzak Emaitzak lortzeko erabili dugun metrika puntuatze-zehaztasuna da (𝑆𝐴, Scoring Accuracy). (10.1) ekuazioan ageri den bezala kalkulatzen da 𝑆𝐴, 𝑆𝐴 (%) = (︂ 𝐶𝐴 + 𝐶𝑅 𝐶𝐴 + 𝐶𝑅 + 𝐹𝐴 + 𝐹𝑅 )︂ · 100 (10.1) non: 𝐶𝐴 (Correctly Accepted): Zuzen onartutako unitateak; 𝐶𝑅 (Correctly Rejected): Zuzen baztertutako unitateak; 𝐹𝐴 (Falsely Accepted): Oker onartutako unitateak; 𝐹𝑅 (Falsely Rejected): Oker baztertutako unitateak. 10.4. taulan, test bakoitzean MLP bakoitzaz lortu diren 𝑆𝐴 emaitzak ageri dira. Taula horretako MLPak 64 nodoko ezkutuko geruza erabiliz entrenatu dira. 10.5. taulan, emaitza berak ageri dira, baina MLParen ezkutuko geruzan 6 nodo erabiliz. 10.4 Erabakia hartzea: Neurona Sareak 149 Ezkutuko geruzan 64 nodo daudenean, emaitzak banatuago daude: emaitza onenetariko 4 𝑑 testean lortzen dira, baina 𝑏-n 3, 𝑐-n 2 eta 𝑒-n 1 ere lortzen dira. Kasu honetan, emaitzak interpretatzean, esan dezakegu parametro multzo bakoitzak bere multzo optimoa duela, eta ezkutuko geruzako 64 nodoak gai direla desberdintasun horiek modelatzeko. Hala ere, emaitzak baxuagoak dira 6 nodorekin lortutakoak baino, sudurkarietarako, sabaikarietarako eta likidoetarako izan ezik. Beste test bat egin da ikusteko ea onuragarria litzatekeen ezkutuko geruzan nodo gehiago jartzea 128 nodoko ezkutuko geruza duen eredua entrenatuz, baina emaitzak okerragoak izan dira. Azpimarratzekoa da 𝑆𝐴 balioak oso hurbil daudela 𝐶𝐴 balioetatik, oker eta zuzen ebakitako fonema kopuruen arteko desoreka dela eta. Horrenbestez, emaitzen jokaeraren irudi xeheagoa izateko, test onenaren taula jarri dugu (𝑑 testa, 6 nodorekin), non 𝑆𝐴z gainera, 𝐶𝐴, 𝐶𝑅, 𝐹𝐴 eta 𝐹𝑅 ageri baitira (%-tan) (kontuan izan 𝐶𝐴 + 𝐹𝑅 = % 100; eta 𝐶𝑅 + 𝐹𝐴 = % 100). Table 10.6: Ezkutuko geruzan 6 nodo erabiliz entrenatutako MLParen 𝑑 testean lortutako 𝑆𝐴, 𝐶𝐴, 𝐶𝑅, 𝐹𝐴 eta 𝐹𝑅. 𝑆𝐴 𝐶𝐴 (%) 𝐶𝑅 (%) 𝐹𝐴 (%) 𝐹𝑅 (%) Bokalak 82.36 82.31 100.00 0.00 17.69 Igurzkariak 69.57 68.00 84.62 15.38 32.00 Afrikatuak 52.69 49.40 80.00 20.00 50.60 Herskari ahostunak 70.67 70.67 — — 29.33 Herskari ahoskabeak 52.43 52.43 — — 47.57 Sudurkariak 78.26 79.65 0.00 100.00 20.35 Sabaikariak 73.33 78.57 0.00 100.00 21.43 Likidoak 69.47 69.15 100.00 0.00 30.85 Taula hori kontu handiz aztertu behar da; izan ere, zuzen eta oker ebakitako elementuen kopurua oso desorekatuta dago. Esate baterako, ez dago oker ebakitako fonemarik herskarien artean, eta, beraz, berdinak dira 𝑆𝐴 eta 𝐶𝐴, eta horrek ez digu adierazten nola jokatzen duen fonema zuzenen eta okerren sailkapenak. Bestalde, oker ebakitako oso fonema gutxi dauzkagu sudurkarietarako (2), sabaikarietarako (1) eta likidoetarako (1), eta, horren ondorioz, fonema horietako bat oker sailkatzeak % 100eko 𝐶𝑅a edo % 100eko 𝐹𝐴 eragin lezake. Bestalde, emaitzak bat datoz 10.3.2. ataleko irudiekin. Bokalen taldean bereizten dira ondoen zuzen eta oker ebakitako instantziak. Talde horretan lortzen da 𝐶𝐴rik onena, baita % 100eko 𝐶𝑅a ere (nahiz eta oker ebakitako bi instantzia besterik ez egon). Sabaikarien, afrikatuen eta igurzkarien taldeak dira banaketa gainjarrienak dituzten 150 10 Fonemak puntuatzea: GOPetatik DNNetara taldeak, eta, beraz, espero bezala, emaitzak ez dira oso onak. Emaitzarik harrigarriena herskari ahoskabeen 𝐶𝐴 da; izan ere, parametroen histogramari begiratzen badiogu, emaitza hobea espero genuen fonema-talde horretarako. 10.4.4 Konklusioak Atal honetan, MLP desberdinak entrenatu dira parametro multzo desberdinak erabiliz, ikusteko ea parametro bat besteak baino eraginkorragoa den fonema bat zuzen ala oker ebaki den erabakitzeko unean. Oro har, MLParen ezkutuko geruzan 6 nodo erabilita, GOP puntuazioa da parametrorik diskriminatzaileena. Bestalde, ez dirudi aurreko eta ondorengo fonemek informazio erabilgarria ematen dutenik, ez GOParen bidez, ez gainerako parametroen bidez. Ezkutuko geruzan, ordea, 64 nodo erabilita, taldekako emaitzarik onenak ez dira guztiak GOP puntuazioekin (𝑑 taldea) lortzen. Adibidez, likidoek 𝑏 taldean lortzen dute guztizko emaitzarik onena; sudurkariek, berriz, 𝑐 eta 𝑒 taldeetan lortzen dute guztizko emaitzarik onena. Espero bazitekeen ere emaitzetarako onuragarria izan zitekeela MLPko ezkutuko geruzan nodo gehiago jartzea (baita geruza gehiago jartzea ere) ikusi dugu sistemak hobeto orokortzen duela nodo gutxi erabiliz. 10.5 Konklusioak Kapitulu honetan: • Zuzen eta oker ebakitako fonemen definizio bat eman dugu, seinale akustikoaren prozesamenduaren ikuspuntu praktiko batetik. • Hainbat parametro aztertu ditugu, ikusteko haietariko zeinek ematen duen informazio erabilgarria, sailkatzaile gisa erabiliko dugun neurona-sarea (kasu honetan MLPa) entrenatzeko unean. • Ikusi dugu GOP puntuazioak direla —atal honetan aztertutako parametroen artean— parametrorik eraginkorrenak. Gainerako parametroek zarata eransten dute hein batean edo bestean. • Oro har, badirudi hobe dela MLParen ezkutuko geruzan 6 nodo erabiltzea, 64 baino. • Parametrokako emaitzak nahiko koherenteak dira zuzen eta oker ebakitako fonemen histogramekin, herskari ahoskabeen kasuan izan ezik, espero baino emaitza baxuagoa baitu. • Emaitza horiek sailkapen bitarra behar den kasurako lortu dira. Tarteko kategoria bat erabiliz gero, erabilgarriagoak lirateke emaitzak. CHAPTER 11 Laburpena eta etorkizuneko lana 11.1 Tesiaren ekarpenak Tesi honetan, ASRan oinarritutako euskararako bi OBHI aplikazio aztertu ditu: OBEL eta HHEE. Horretarako, ASR datu-base akustiko estandar bat erabili da, une honetan ez baitago euskarazko datu-baserik OBEL sistemak garatzeko balio duenik. Bi estrategiak fonemak egiaztatzeko tekniketan dute oinarria, eta horrek esan nahi du sistemak automatikoki erabaki behar duela fonema bat zuzen ala oker ebakita dagoen. Teknika berri bat proposatu dugu gai horri aurre egiteko: oker ebakitako fonemen populazioa lortzeko, errore lokalizatuak simulatu dira (errore artifizialak), eta, hala, zuzen ebakitako nahiz oker ebakitako fonemen GOP banaketak lortu ditugu. Horrekin, GOP banaketa pare bakoitzerako EER puntuak lor daitezke, atalase gisa erabil daitezkeenak. Puntu horiek doitu ere egin daitezke, sistema ikaslearen mailara doitu beharra egonez gero. HMM desberdinak erabiliz lortu dira GOP atalaseak: OBELen, Basque Speecon-like datu-baseko jatorrizko hizlariak soilik erabili dira HMMak entrenatzeko, erreferentziazko fonema-errealizazioak behar baitira ikasleek ahoskatutako fonemak alderatzeko. HHEEn, ordea, euskaraz "behe-mailako" trebetasunak dituzten hizlariak ere erabili dira entrenamenduan; izan ere, sistemak ez-jatorrizko ikasleen hizketa prozesatu beharko du, gramatika-ariketak ahoz ebazten ari diren bitartean. Online inplementazioa ere oso gai garrantzitsua izan da tesi honetan. Sistemaren helburua da web bidezko atzipen unibertsala lortzea, horrek bi abantaila nagusi baititu: batetik, prozesaketa intentsiboena zerbitzarian gertatzen da, eta, beraz, oso arinak lirateke erabiltzailearen gailuan exekutatuko liratekeen aplikazioak. Bestalde, inplementazioa HTML5en egiteak plataformarekiko independente bihurtzen du sistema. Hala eta guztiz ere, zerbitzari-inplementazioak baditu zenbait desabantaila, erabiltzaile bakoitzak modu desberdin batean grabatuko baitu sarrerako audioa, alegia, gailu desberdin bat erabiliz eta ingurune desberdin batean. Arazo horri aurre egiteko, online CMVN berri bat aurkeztu dugu, tesi honetan proposatutako metodo batean oinarritua: normalizazio anitzeko puntuatzea (MNS, Multi-Normalisation Scoring). Proposatutako CMVN teknikaren bidez, seinale berri baten MFCCak bilbez bilbe normaliza daitezke, 153 154 11 Laburpena eta etorkizuneko lana atzerapenik gabe, eta emaitza lehiakorrak lortu dira. Gainera, online VAD sistema berri bat sortzeko ere baliatu dugu MNS metodoa, eta oso emaitza lehiakorrak lortu dira punta-puntako VAD sistemekin alderatuta, baina baldintza zaratatsuetan ere. Bestalde, parametro multzo desberdinen azterketa bat egin da NNak entrenatzeko eta GOP atalaseen metodoa ordezkatzeko. Laburbilduz, GOP puntuazioak dira, kontuan hartutako parametroen artean, parametrorik eraginkorrenak. Gainerako parametroek zarata eransten dute hein batean edo bestean. Gainera, nahikoa dirudi ezkutuko geruzan nodo kopuru txiki bat erabiltzeak NNak entrenatzeko. Tesi honen ekarpen orokorrak honela laburbil daitezke: • ASRan oinarritutako OBHI sistemei buruzko literaturaren errepaso bat egin dugu. OBEL eta AGP aplikazioak dira, gaur egun, ezagunenak. GOP puntuazioak oso erabiliak dira, eta emaitza onak dituzte. Literaturako lan askotan, ikasleek oker ahoskatutako datuak erabiltzen dira eredu akustikoak moldatzeko, baina oso lan nekeza da OBEL aplikazioak sortzeko hain datu-base espezifikoak garatzea. Bestalde, badute desabantaila bat: ezin dira erabili 𝐿1 desberdin baterako tresnak garatzeko. Gaur egun, 𝐿1ekiko independentea izatea da OBEL sistemen diseinuen joera. Izan ere, nahiko erraza da 𝐿1-𝐿2 pare jakin bateko zenbait akats ohiko lantzea, baina oraindik ere hor dirau sistema globalago baten beharrak. Gai horiek guztiak xehetasunez azaltzen dira 2. kapituluan. • Basque Speecon-like datu-basea, tesi honetan erabilitakoa, sakonki aztertu eta moldatu egin da. Hasieran, datu-baseak audio-fitxategi guztiak zituen, baina transkripzio-fitxategien zati bat besterik ez. Beraz, transkripzio-lanak egin ziren tesi honen hastapenetan. Gainera, euskararako fonema-inbentarioa ere finkatu zen, eredu akustikoak entrenatzeko hitz-lexikoi egokia lortzeko. Aldaera dialektalak ere erantsi zitzaizkion lexikoiari, datu-baseko aldaera dialektal ugariak kontuan har zitezen. Datu-basearen bertsio optimizatua lagungarria izan da SpeechTech4All proiektua garatzeko, Espainiako Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak finantzatutako proiektua, Espainiako hizkuntza ofizial guztietarako oinarrizko hizketa-teknologien ikerketa aurreratuan oinarritua. Lan hori guztia eta datu-basearen deskripzioa 3. kapituluan ageri dira. • Hizketa ezagutzeko AhoSR sistema deskribatzen da 4. kapituluan. AhoSR-ren lehen bertsioa, sinplea baina egonkorra, 2012an egin zen, eta hitz-gramatika sinpleak maneiatzeko diseinaturik zegoen. Hala ere, garatuz joan da pixkanaka-pixkanaka, eta gaur egun hainbat ataza egin ditzake, hala nola ezagutze fonetikoa, hitzgramatikan oinarritutako ezagutza eta hiztegi handiko hizketa-ezagutza (LVCSR, Large Vocabulary Speech Recognition). Online inplementazioaren bidez, AhoSR malguagoa da orain, eta zenbait proiektutan erabili da; adibidez, Ber2Tek proiektuan, Euskal Herriko hainbat agentez osatutako partzuergo batek bideratutako ikerketa-proiektu estrategikoan (azken demoan erabili zen). Gainera, tesi hau entregatzeko unean, Euskal Herrian hain prestigiotsua den Elhuyar Fundazioaren 11.1 Tesiaren ekarpenak 155 online hiztegian inplementatuta dago (Elhuyarren helburua da zientzia eta teknologia gizarteratzea eta euskararen aurrerapen teknologikoa ahalbidetzea); AhoSR hiztegiaren ahozko interfazea da, eta euskarazko hitzak eta terminoak ezagutzen ditu (une honetan hemen: https://hiztegiak.elhuyar.eus/). • HMMen azterketa sakon bat egin da 5. kapituluan. Eredu akustiko horiek Basque Speecon-like datu-basea erabiliz entrenatuta daude, kontuan hartuta datu-baseak oraindik ere baduela atal bat ez dagoena behar bezala transkribatuta, alegia, bat-bateko hizketaren atala. Zuzeneko zenbait konklusio atera dira: – 32 gaussiar nahikoa dira datu-base honentzat, zeren, puntu horretatik aurrera, errore fonetikoaren tasak gora egiten du berriro ere. – Ebakera alternatibodun hiztegia, automatikoki sortua, ez da gai eredu akustiko hobeak sortzeko. Emaitzak, gainera, okerragoak dira eskuz zuzendutako transkripzioak erabili ezean, baina aldea txikiagoa da zuzendutako datuak erabiltzen badira. Horrek zera iradokitzen du: ebakera alternatiboak erabiltzearen onurak ikusteko, zuzendutako transkripzio gehiago behako liratekeela. – Entrenamendu-prozesuko etapa desberdinetan datu-multzo desberdinak erabiliz gero, hobetu egin daiteke emaitzen kalitatea. Hasieran eskuz zuzendutako atal bat eta azpimultzo irakurria eta, ondoren, datu-base osoa erabiliz, hobekuntzak lor daitezke. – Using CMVN better recognition results are obtained when analysing audio signals with mismatching channels, up to 30 % better. The recognition results testing audio signals recorded through the same audio channel are very similar to those obtained without cepstral normalisation. – CMVN erabiliz, ezagutze-emaitza hobeak lortzen dira kanal desberdinen bidez grabatutako audio-seinaleak analizatzean, % 30eraino hobeak. Oso antzekoak dira audio-kanal bereko seinaleak testatzen lortutako ezagutze-emaitzak eta normalizazio cepstralik gabe lortutakoak. • 6. kapituluan, HHEEan oinarritutako AGP sistemaren lehen ebaluazioa deskribatzen da, AhoSR-ren lehen prototipoaz eginda dagoena. Han, GOP puntuazioen bi banaketa (zuzen eta oker ebakitako fonemei dagozkienak) lortu eta erabaki-atalase gisa banaketa bien EERa erabiltzearen estrategia berria testatu zen lehendabizikoz. Laborategiko ebaluazioek oso emaitza onak dituzte, baina inguru errealistago bateko testak behar dira. Ebaluazioa bi euskaltegi desberdinetan egin zen, behemailako euskara-ikasleen artean, eta % 89.89ko Zehaztasuna lortu zen emaitza gisa. Ikasleen artean sistemaren erabilgarritasunari buruz eta iritzi orokorrari buruz banatutako inkesta labur batek erakutsi zuen ezen erabiltzaileak funtzionamenduari buruz duen pertzepzioa pixka bat txikiagoa zela. Hala eta guztiz ere, emaitza itxaropentsuak lortu ziren. 156 11 Laburpena eta etorkizuneko lana • OBHI sistemen gaur egungo joera Internet bidezko bezero-zerbitzari arkitektura da. Audioa jasotzea plataformarekiko independentea izateak buruhauste ugari sortu ditu urte askoan, baina, gaur egun, azken urteotan hedatu den HTML5aren eta haren Audio APIaren bidez, ordenagailu batera konektatutako edozein mikrofonotako audioa atzi dezakete nabigatzaileek. HHEEan oinarritutako AGP atazetan, jaso ahal bidali behar da audioa. Horretarako, konexio bat behar da nabigatzailearen eta zerbitzariaren artean, eta hori, berez, ezinezkoa zen web teknologiaz. Hala ere, HTML5en websocketak daude zehaztuta (web APIaren barnean), eta, haien bidez, socket moduko konexioak ezar daitezke nabigatzailearen eta zerbitzariaren artean. Bi API horiek konbinatuz, audioa online bidaltzeko sistema bat lor daiteke, HTML5 inplementaturik duen edozein nabigatzaile erabiliz. • Hasierako sistemak zenbait hobekuntza izan ditu. Horietariko bat da VAD teknika berri bat, 8. kapituluan azaltzen dena. Oinarrian, tesi honetan proposatutako MNS metodoa du, zeinak modela daitezkeen patroiak sortzen laguntzen baitu. VAD sistema berri horrekin lortutako emaitza orokorrak oso lehiakorrak dira gaur egungo puntako beste sistema batzuekin alderatuta. Hizketa sailkatzeko erroreei dagokienez, testatutako VAD sistema onenaren antzeko emaitzak lortu dira; hala ere, isiltasuna sailkatzeko erroreak nabarmen hobeak dira gainerako sistemekin konparatuta. Are gehiago, emaitzak ez dira asko okerragotzen zarataz. VAD hori lehen aipatutako Ber2Tek proiektuaren azken demoan inplementatu zen, baita Elhuyarren onlineko hiztegian ere. MNSan oinarritutako online VADa azaltzen duen artikulua Q1 aldizkari batean argitaratu da (https://www.journals.elsevier.com/expert-systems-with-applications). VADaren offline bertsioa ere probatu daiteke hemen: https://aholab.ehu.es/users/igor/VAD/index.php. • HHEEan oinarritutako AGP sistema webean inplementatzeko, MFCCak audioa iritsi ahala normalizatzeko metodo bat behar da. Literaturan, estrategia desberdinak erabili dira arazo horri aurre egiteko, eta haietariko batzuk testatu dira tesi honetan. Arazorik handiena da nola estimatu batezbestekoen eta bariantzen parametro cepstralen hasierako balioak, seinalea narriatu gabe. Emaitzarik onenak metodo hibrido batez lortu dira, hemen aurkeztutako metodo berri bat, datubasetik erauzitako bariantza-balio konstanteak eta lehen 𝑁 bilbeetatik erauzi eta bilbez bilbe eguneratzen doazen batezbesteko-balioak darabiltzana. Gainera, online CMVN teknika berri eta sendoago bat ere proposatu da tesi honetan. Hori ere MNSan oinarrituta dago, eta, beraz, aurrez entrenatu daiteke. MNSan oinarritutako CMVNak ez du atzerapenik, ez baitu mendekotasunik aurreko eta ondorengo bilbeekin, eta emaitzak itxaropentsuak dira. Arazorik handiena da metodoak zehaztasuna galtzen duela seinale zaratatsuekin. Hori guztia 9. kapituluan deskribatuta dago. Une honetan, MNSan oinarritutako metodo deskribatzen duen artikulu bat prestatzen ari gara, argitaratzeko. • Fonema-taldeen atalaseak ezartzeko, DNNak ere erabili dira. Lehendabizi, oker ebakitako fonemaren kontzeptua berrikusi dugu. Ideia horretan oinarrituta, zenbait 11.3 Etorkizuneko lana 161 eta ahoskatutako fonemak sailkatzeko DNNak erabiltzea ere etorkizunean aztertu beharreko ildoak dira. Horrekin guztiarekin, sistema sendoago, erabiltzeko errazago eta unibertsalago bat lortuko genuke. APPENDIX B GOPen, iraupenen eta log-egiantzen histogramak B.1 Zuzen eta oker ebakitako fonemen histogramak Atal honetan, zuzen (𝐶) eta oker (𝑋) ebakitako fonemen GOPen, iraupenen eta logegiantzen histogramak jaso ditugu (aurreko fonemarenak eta ondorengoarenak ere bai), fonema-taldearen, iraupenaren eta ahots-segmentuan duen kokapenaren arabera sailkatuta. 171
science
addi-8b98bb4de0cf
addi
cc-by-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/33204
Hizkuntza aldakortasun geo-soziolinguistikoa Arratian
Eguskiza Sánchez, Naia
2019-05-03
Nori berea eskertzea zilegi da, balio bezate beraz, gure hemengo hitz xume hauek lan honen trazuko urte hauetan ekarpenak egin eta era batean edo bestean laguntza eskaini duten guztiei. Tankera honetako lanak egiterakoan ezinbestekoa izaten da jendearekin harremanetan jartzea eta horrek berarekin dakarren guztia. Esan gabe doa, eurek gabe lan hau ez litzatekeela posible izango, informatzaile eta lekuko guztiei eman nahi nizkieke eskerrak, nirekin elkarrizketa egiteko denbora hartzearren, laguntzeko prest egotearren eta eurena eskaintzearren. Beraz, eskerrik beroenak lan honen hasiera hasierako lerrootatik, zuoi berrogeita zortzioi. Horrez gain, informatzaileak topatzen lagundu digutenei ere mila esker, lan hau egiteko informatzaileak aurkitzeko zubi-lanak egin dituztenei, elkarrizketak egiteko egun eta orduak zehaztu, zitak prestatu e.a. egiteagatik, beti ere ez baita erraza izan finkatutako baldintzak betetzen zituzten informatzaileak aurkitzea. Eskerrik asko EUDIA ikerketa taldeko kideei eta lagunei. Eurekin uste baino gehiago ikasi baitut, hizkuntzaz, aldakortasunaz, bizitzaz. Lan honek gainera asko zor die, talde bilkuretan, ikastaroetan, kongresu eta workshopetan, taldeko bulegoan eta bulegoetan, kafetegian eta abarretan. eduki ditugun eztabaida eta lagunarteko elkarrizketei. Beraien ekarpen, zuzenketa, ohar eta kritika eraikitzaile guztiengatik ere eskerrik asko. Lanaren bertsio ezberdinak irakurri eta ohar aberasgarriak egin dituzten guztiei ere eskerrik asko, lan honen zuzendari diren Iñaki Gaminde eta Aintzane Etxebarriari bereziki. Baina eskerrik beroenak eta zintzoenak bihoazkio Iñaki Gaminderi, bera izan baita lan honen argi, aholkulari eta bideratzaile, bere gidaritzapean sortu baita hemen aurkezten dena eta jada nire jakitatearen parte dena. Mila esker zure denbora eskaintzearren. Bulegoan hainbeste ordu nirekin inbertitzearren, mundua konpontzen, zientzia egiten; ez baitago eta zientzia egiteko leku hoberik. Eskerrik asko gure eztabaidengatik, horiek beharrezkoak baitira eta badakit zure gustukoak ere badirena. Dakizuna eta daukazuna opari egitearren. Irakasle eta erakusle izatearren, maisua izatearren. Zure betaurrekoak jantzirik munduari begiratzen uztearren, jantzi nituenetik hona bestelakoa delako, mundua, zientzia; zure begirada eskaintzearren. Utopiarantz, zerumugarantz, elkarrekin egindako ibildeagatik eta haraino gelditzen zaigunagatik. Lan honek dena dizu zor. Ahaztu gabe etxekoa, etxekoak eta kuadrillakoak eskertu nahi ditut, hiru urtez nire lan honen zutabeak jasan dituztelako. Eskerrik asko ulertezinak ulertzearren, beti hor egotearren, era batean edo bestean laguntzearren. Zuei esker ere gauzatu da lan hau, eskerrik asko horrenbestean nigan sinesteagatik eta erakutsi duzuen konfiantzagatik. Eskerrik asko aitari eta amari. Urte batzuk joan dira jada nire lehenengo grabaketak egiten hasi nintzenetik. Hasiera baten gozamenerako ziren, gure amama zena grabatzen nuen. Ume sasoiko kontuak, kantak, esaera zaharrak, herrian gertatuak, gerra garaikoak, etab. jaso nizkion. Hasiera baten, berarenganako miresmenagatik izan zen, gerora bere altxorra "in aeternum" gordetzeko helburuarekin. Konturatu bainintzen, berak zerabiltzan hizkuntza joskerak, berak zerabiltzan hizkuntzaren koloreak eta ñabardurak gero eta gutxiagotan entzuten nituela. Konturatu bainintzen, bereak ziren pentsamendu eta aberastasunak, ipuinak, kontuak, pasadizoak, magiaz beteriko legenda eta mitoak, belaunaldi askotan zehar edukitako bizitzeko modua eta munduari begiratzeko era, berarekin batera amaitu zitezkeela. Hasiera batean, entzule gisara oroimenerako gordetzekotan ibili nintzen, gerora, denboran iraupena izan zezan tematuz ekin nion. Amamaren grabaketez gain, beste hainbat andrazko grabatu nituen, grabaketa horiek egin nituela ere, badira urte batzuk honezkero. Grabaketekin lehenengo lan formala osatu nuen Diman jazoak jasoz. Horrekin batera etorri zen nire lehenengo argitalpena. Orduan ohartu nintzen nire jakin minaz, hau jaso eta ikasteko gogoaz, asetu nahi bukagabeaz. Apurka apurka, denborak aurrera egin ahala jakin min hori elikatuz bestelako ikerketak egiten aritu naiz eta horrela iritsi naiz honaino. Grabagailua lagun, corpusa batzen eta ikerketak egiten etorri dira azken hiru urte hauek, doktoretza-tesi honi itxura eman ahala. Informatzaile ezberdinen etxeetatik ibili naiz, kalean, kotxean grabatzen, han hor hemenka corpusa batuz eta ikerketak eginez. Ezin azal nezake grabaketak egin osteko poza, asetasuna. Jendearekin hizketan arratsalde osoak eman osteko betetasuna. Lehenagoko kontuak entzun osteko atsegintasuna, ahanzturan eroriak ziren hitzen soinuak berriro gogotara ekarri osteko nostalgia, ustez ahaztuak neuzkan esaldi moldeak, hitzen joskurak entzutearen gozamena, erabiltzen ez ditudan hizkuntza kolore amaigabeak ikusi osteko distirak. Zaharrenen bizitza testigantzak ez eze eta euren betaurrekoak janzteaz gain, etorkizuneko transmititzaileak izango diren oraingo gazteenen hizketaldiak ere jaso izan ditut, unibertsitateko nire ikasleenak (Leioako ikasleenak eta Donostiako ikasleenak), unibertsitatekoak ez diren gazteenak, familiakoenak, kuadrillakoenak, lagunen lagunenak, etab. Ingurukoak zorabiatu beharrean ibili naiz. Askotan eurena grabatuz, beste askotan eurek zubitzat harturik beste batzuena eginez. Hurbilen dauzkadanetik hasi eta urrunenera heltzeko asmoz, geografikoki zein linguistikoki euren laguntasunaz, ekarpenez, erregalu egiten didaten horrezaz. Aurrerantzean ere, luzaroan horrela ibiltzeko aukerak sortzen eta eskaintzen jarraitzea espero dut. Zoragarriak dira une horiek eta are zoragarriagoak une horien osteko emaitza oparoak. Intuizioan oinarrituta bilaketari ekin ostean matematika eta estatistika aplikatuta oker ez zenbiltzala egiaztatzea. Datuak mapetan, dendogrametan, dispertsio grafikoetan islatzea eta ikustea ezetz, ez zeundela oker, edo beharbada bai, beharbada bihurgunean gelditu zirela hasierako hipotesiak eta emaitzak arean ezberdinak direla. Jasotako guztiak ustiatu ostean, etiketatu, anotatu, transkribatu, ebaki, multzokatu, eta antzekoak egin ostean, ikerketa ezberdinak burutu ditugu, ezagutzera eman nahian guri opari egin digutena eta guk ikusitakoak helarazi nahirik. Guk ikusitako formek eta koloreek iraun dezaten, euskararekiko ardura erakutsiz, jakin mina, irrika, interesa, gurea gordetzeko desiraz. Bide horretan, lagunartean, ikerketa-taldean edota nazioarteko kongresuetan aritu naiz horiek aurkezten, horiez mintzatzen eta eztabaidatzen, ez baitago bide bat eta bakarra honetan ere, abordaia egiteko era tangentzial ezberdinak baitaude. Bide hori laburra izan da batzuetan eta luzexeagoa beste batzuetan. Leioan, Bilbon, Iruñean, Santanderren, Madrilen, Jaénen, Cádizen aritu naiz kotxez, autobusez, hegazkinez eramanez ikertutakoak. Betiere, hasierako kilima horiek galdu barik. Jendaurreko horri errespetua erakutsiz. Horiez gain, aldizkari ezberdinetan eman ditugu argitara gure ikerlanak, hemengo aldizkarietan hasi eta munduko beste aldeko batzuetara bitartean. Libururen bat ere idatzi dugu tartean, intonazioa ardatz harturik, Larrabetzuko altxorrak jasoz, talde berri bat jaioa baita dagoeneko, euskaldun berrien seme-alaba euskaldun zaharrez ari gara. Horrelako uneek merezi dute ikerkuntzan aritzeak, aurkitutakoak altxor ezkutuak baitira, beste guztiekin konpartitzekoak. Itzela da honetan gabiltzanon artean usteak, grabatutakoak, aurkitutakoak, frogatutakoak komentatzea, eztabaidatzea, elkarrekin ustiatzea. Horrela ibili gara eta bagabiltza EUDIA ikerketa-taldeko taldekideok. Ikerketa-taldeko kideekin jakitatea sortuz eta eraikiz ibili naiz doktoretza-tesi honi oratu ahala. Denboraren indarrak, hizkuntzak iraun dezan aldaketak beharrezkoak direla erakutsita, gure hizkuntzak, euskarak, gureago egitearren Arratiako euskarak, zelako aldakuntza dakarren aztertu nahi izan dut. Etengabeko aldakuntzen mundu honetan bere horretan iraungo duen ezaugarririk, berezitasunik ba ote dagoen ikusi nahi izan dut edo aldakuntza hutsean diharduen gure hizkuntzak denboran eta espazioan narras. Animalien erreinuarekin antzekotasunak aurkitu nahi izatekotan hizkuntzaren aldaketa, adaptazioa, kameleoiek egin dezaketen aldaketarekin konpara genezake. Kameleoiek egoeran aldatzeko abilezia daukate, ingurugiroarekin bat egitekoa. Hizkuntzek kameleoien antzera egiten dutena badakigu, denborarekin aldatuz datozena. Egoera berrietara moldatuz, hiztun berrien mingainetara ohituz, garai berrietara egokituz (Eguskiza, 2014, 2017). Euskara hezkuntza formalean irakasten hasi izanak, estandarrak, asfaltoak, IKT berriek, globalizazioak, etab.ek daragite aldakuntzan. "All languages change through time. We do not really know why this is, but it is a characteristic of all human languages. They also change in different ways in different places" (Trudgill, 2003, 7.or). Tagliamontek dioenez, "linguistic change happens everywhere but not at the same time, not in every area, and not in the same way in places" (2012, 13.or). Baina jakin beharko litzateke zeintzuk diren aldaketa horiek dakartzaten tendentziak edo joerak. Zeintzuk diren horren erantzule. Euskara estandarrak bere funtzioa daukan honetan, zelako eragina daukan horrek Arratiako berbakeran, aldaketa hori esponentziala den. Lan hau hizkuntzaren aldakortasunean funtsatzen da. Honen xedea planteatutako galdera horiei erantzunak aurkitzea izango da. Hortaz, ikerketa honen helburua, Arratiako hizkuntza-aldakortasun geo-soziolinguistikoa aztertzea eta horren berri ematea da. Horretarako, Arratiako sei herritako belaunaldi biko andrazkoen eta gizonezkoen euskara bildu, aztertu eta datuak elkarren artean konparatuko dira eremu geografiko horretan dagokeen bariazioa zelan gertatzen den jakiteko eta zeren araberakoa den argitzeko. Beste hitz batzuetan esanda, lan honek helburu bikoitza dauka: batetik, Bizkaiko hego mendebaldean dagoen Arratia eskualdean gaur egun herrien artean dagoen aldakortasuna aztertzea, eta bestetik, adin desberdineko eta generoen araberako hiztunen artean dagoen hizkuntza-aldakortasuna ere aztertzea; Arratian bai geografikoki, bai soziolinguistikoki dagoen aldakortasuna da aztertuko dena. Nolanahi ere den, ez da lan honen helburua mendebaldeko euskalkien (edo, oro har, euskalkien) sailkapena egitea, baizik eta eskualde honetako euskararen ezaugarri batzuk deskribatzea eta bertan dagoen aldakortasuna azaltzea. Xedeak zenbakituta eta labur labur adieraztekotan honako hauek lirateke: (1) Arratiako hizkuntza aldakortasuna aztertzea. (2) Bariazioa maila diatopikoan ez eze, soziolinguistikoki ere ikertzea, adinaren eta generoaren arabera. (3) Hizkuntza-aldagai ezberdinen eragina neurtzea. Beraz, osotasunean Arratia inguruko herrien arteko hizkuntza aldakortasuna aztertzea da behar honen xedea, etapa honetarako eta baita etorkizunera begira ere, dagoen gabezia hori asebetetzea. Gisa honetako lanak egiten abiatzean arrazoiak ugariak eta ezberdinak izan daitezke eta kasu honetan ere horrela da, helburu eta arrazoi ezberdinengatik ekin baitzitzaion lan honi. Garrantzitsuena da dagoen hutsunea betetzea. Izan ere, aurretik Arratian lan ezberdinak egin badira ere (ikus bedi 2. atala, marko teorikoa), hemen planteatzen den iker-eremua oraindik ez baitago trazaturik. Honenbestez, lan honekin lehenengo aldiz aztertuko da Arratiako hizkera bere osotasunean, herri ezberdinak barne hartuta, belaunaldi ezberdinetako informatzaileak kontuan izanda eta genero biak aztertuta. Herri, belaunaldi eta genero ezberdinetako informatzaileen datuekin corpus oso bat osatzeaz gain, Arratian aldakortasunean diren ezaugarriak aztertuko ditugu. Honek guzti honek beste auzi bat argitzera garamatza, batetik, aldakortasunean diren ezaugarriak zeintzuk diren jakitera, ezaugarri horien azalpen indarra edo potentzia zehaztera eta aldakortasunean daragiten aldagai ezberdinen hierarkiak egitera. Sarrera honen ostean, ikerketa honetan erabilitako marko teorikoa azalduko dugu (2. atala), hizkuntza bariazioaz, bariazio soziolinguistikoaz, bariazio geolinguistikoaz eta linguistikaz jardungo dugu, Arratiari aipamen berezia eginez. Gero, ikerketaren metodologiaz eta corpusaz arituko gara (3. atala). Bilketa metodologia, datu prozesaketa eta datuen azterketa azalduko dira bertan. Jarraian, bildutako datuen analisia aurkeztuko da arloka: fonologia (4. atala), morfologia (5. atala) eta sintaxia (6. atala). Atal bakoitzean ezaugarrika aurkeztuko ditugu analisi diastratikoak. Atal bakoitzaren amaieran, arloaren analisi diatopikoa gauzatuko da bai eta informatzaileen sailkapena ere. Atalean zehar ikusitako ezaugarrien azalpen indarra edo potentzia zehaztuko da horretarako baliagarriak diren indizeak esleituz. Atal bakoitzaren amaieran sumarioa eta ondorioak aurkeztuko dira. Atal bakoitzeko datuen analisien ostean, datu guztiak barne hartuta sailkapen orokorra aurkeztuko da (7. atala): informatzaileen sailkapena, sailkapen diatopikoa eta arlo bakoitzari dagokion azalpen indarra arakatuko da. Ostean, gure ikerketatik ateratako ondorio nagusiak laburbilduko ditugu eta etorkizunera begirako ildoa planteatuko dugu (8. atala). Amaiera atalean azken hausnarketa batzuk egiten dira aztertutako hizkuntza aldakortasunaren balizko inplikazioez (9. atala). Esaten denez, pasioa da exijitzea zilegi den gutxieneko hori. Esaldi horrek ezin hobeto definitzen du eta deskribatzen du nik hemen zientziaren eskutik eskaintzen dudana, pasioa, alegia. Pasio osoz egindakoa da lan hau eta horren erantzulea da lan honetan jarria daukadan energia osoa eta sinesmena. Horretan arratiarra izateak eragiten du, bertakoa izanik bertakoaren kontserbaziorako, bertakoa ezagutzeko, gehiago sakontzeko gogoa erabatekoa delako. Hemen idatzitakoak aldakortasunean diren ezaugarriak ikusarazten lagunduko digulakoan nago, tendentziak eta joerak antzematen lagunduko digulakoan. Sinesten dudalako ikerkuntza honetan, ikerkuntza honetan egindako analisietan eta ekarpen berrietan. Gainera, azpimarratu nahi nuke, hemen aurkezten den guztiak oihartzuna eduki dezakeela gizartean eta hezkuntza-komunitatean. Egia da hizkuntzaren kolore batzuk denboran eta espazioan taxutu egiten direna, batzuk kolorgetu egiten dira beste batzuk, ostera, arraberritu edo berpiztu. Egia da hizkuntzaren irla den hori olatuen arabera aldatuz datorrena. Olatu horiei benetako itxura eman nahirik abiatzen da doktoretza-tesi hau. Hizkuntzaren aldakuntzan, irla honen formakuntzan (hizkuntza-aldagaiak) zein olatuk eragiten duen gehien ikusteko (gizartealdagaiak) eta zelakoa den olatuen indarra ikusteko (entropia). Azken lerro horietan esaten dena, urezko paradisu itxura emanez kontatu den hori, azken lerroen atzetik ulertuko delakoa daukat. Lan honen bigarren atal honetan beronen atzetik etorriko diren gainontzeko guztietarako oinarri teorikoak aurkeztuko ditugu eta zein izan diren arlo honetan gure hautu teorikoak eta horien justifikazioa ere. Marko honetan orokorrean aurkezten dira atal eta azpi-atal bakoitzean horietarako beren beregi egindako hautuak eta justifikazioak. Atal honetan gure lanerako beharrezko iritzi diogun teoria aurkeztuko dugu, planteatutako helburuak lortu eta datuak azaldu eta interpretatze aldera. Ildoa hori izanik, lanaren izenburua hartuko dugu abiapuntutzat: Hizkuntza aldakortasun geo-soziolinguistikoa Arratian. Izenburuan aipatutako atalek osatuko dute atal honen azpi-ataletako bakoitza. Beraz, bost azpi-atal aurkeztuko ditugu. Lehenengoan hizkuntza aldakortasunaz jardungo dugu, bigarrenean aldakortasun geolinguistikoaz, hirugarrenean aldakortasun soziolinguistikoaz, laugarrenean linguistikaz eta Arratiara etorririk emango diogu amaiera atalari. 2.1. Hizkuntza aldakortasuna Gizakia munduratu orduko hasten da entzumena garatzen, umekiak 30 aste inguru dauzkanean (Moon, Lagercrantz, & Kuhl, 2012). Horrela bada, umea jaiotzean negarrez dator, baina negar horiek hizkuntzaren lehenengo taupadak adierazten dituzte (Berwick, & Chomsky, 2016). Ume bakoitzak bere ama hizkuntzaren taupadak, alegia (Mampe et al., 2009). Munduan sei mila hizkuntza inguru omen daude (Walsh, 2003; Martí, 2006; Krauss, 2011). Hizkuntzak aldatu egiten dira, moldatu, berreraiki, berrasmatu, e.a. Baina hori ez da kontu berria. Ez da kontu berria hizkuntzak aldatzen datozena eta horrela izan bedi baldin eta hizkuntzak iraungo badu. "Hizkuntza ez da monolitikoa, hizkuntza aldakorra da" (Martínez, 2010, 86.or). Gamindek (2010, 2.or) zera dio: Ideietan egin behar dugu lehen aldaketa eta onartu hizkuntza guztiak aldatuz doazena espazioan zehar ez eze, denboran zehar ere. Aldaketa horiek ez dute degenerazioa edo galera inplikatu behar ezinbestean; aitzitik, hizkuntzaren bizieraren zantzutzat interpreta daitezke. Ikusmolde aldaketa honekin batera bariazioari eragiten dioten faktore sozialak hartu behar ditugu gogotan. Aldakortasuna hizkuntzaren berezko tasuntzat jotzen da, ikertzaileen artean gaur egun onartuta dagoen ideia hau ez dirudi gizartearen esparru guztietan onartuta dagoenik; oraindino aldaketa asko errefusatu egiten dira, hezkuntzan besteak beste (Zarraga et al., 2010). Aldaera edo aldaketa horiek norbanakoarenak izan daitezke, hau da intrapertsonalak, hiztunak parte hartzen dueneko taldearenak, geografikoak, e.a. Oro har, hizkuntzaren erabilera ezberdinetan, hizkuntzen aldakuntzan lau maila definitu izan dira: (1) maila diatopikoa, (2) maila diastratikoa, (3) maila diafasikoa eta (4) maila diakronikoa. Lehenengoa eremu geografikoen arabera gertatzen diren hizkuntzaren aldakuntzei dagokie, lurralde batetik besterako aldaketei (edozein delarik lur zatia). Adibidea dialektoen edo gure kasuan euskalkien azterketa izango litzateke. Bigarrena aldagai sozialen edo gizarte-aldagaien arabera gertatzen dena da, hizkuntza baten aldakortasuna gizarte-aldagaien ikuspegitik lantzen da. Hizkuntza, hortaz, gizarte hierarkia baten arabera aldatzen da, gizartea heterogeneoa delako, gero eta ezberdintasun handiagoko gizartea izanik. Aurreko mailan dialektoa aipatzen izan dugun legez, oraingoan soziolektoa aipatzen dugu, gizarte taldearen aldakia izendatzeko. Maila honetako azterketak egiteko beharrezkoa da gizarte bakoitzaren antolamenduaren arabera jokatzea. Lau aldagai aipatu izan dira bereziki: adina, generoa, gizarte klasea eta ikasketa maila (Zarraga et al., 2010; Gaminde, Romero, & Legarra, 2012) nahiz eta aurrerago sailkapen eta azalpen ezberdinak ikusiko ditugun. Guk hemengo lan honetarako lehenengo aldagai biak hartu ditugu kontuan: adina eta generoa. Hirugarren mailan, maila diafasikoan, hiztunak darabiltzan erregistroen arabera egiten dituen hautuak aztertzen dira. Lavobek (1972) estilo aldakortasuna deitu zion, tartean prestigioa ere sartuz. Hiztun batentzat komunikazio markoa zenbat eta formalagoa izan bere diskurtsoak orduan eta prestigio nozio handiagoa edukiko du. Beraz, agerian gelditzen da hiztunak estilo ezberdinak darabiltzala, hizkuntza egokitzapenak egiten dituela testuingurura moldatzekotan. Dialektoaren eta soziolektoaren parean hirugarren maila honetan erregistroa egongo litzateke, hiztunak berak egiten dituen aldaketei erreferentzia eginez. Bariazio diafasikoan erregistroak segida batean irudika daitezke, 2.1. irudian bezala; bata bestearekin nahasirik agertzen dira mugetan, baina formala eta ez formala argi bereizten dira. Erregistro horiek banatu daitezke hizkuntzaren funtzioen arabera, banaketa horren barruan hizkuntza forma batzuek edo besteek euren espazioa edo espazio zehatzak betetzen dituzte. Mutur batean etxeko eta lagunarteko erregistroak ditugu eta bestean erregistro arrainditsua. 2.1. irudia: Erregistroen segida, informalenetatik formalenetara. Maila diakronikoan denboran zeharreko hizkuntza aldakuntza aztertzen da. Forma zaharrenak edo arkaikoenak berrienekin edo modernoenekin konparatzen dira. Horretarako, denbora zatikatzen da konparazio horiek egite aldera. Etxepareren lana hartzearekin nahikoa litzateke gure egunotarainoko aldaketaz jabetzeko. Maila honetan aztertzen da hizkuntza bere testuinguru historikoan, hizkuntzen genealogiak ere egin izan dira. Kronolektoa da maila honetan egiten den hizkuntzaren zatiketa. Bariazio diatopikoa, diastratikoa eta diafasikoa sinkronikoak dira eta diakronikoki ere aldatzen dira 2.2. irudian azaldu nahi den moduan. 2.2. irudia: Aldakuntzaren maila bereiziak. Jakina denez, hizkuntzak aukera ezberdinak eskaintzen ditu gauza bera esateko. Aldagaia emaitza ezberdinak eman ditzakeen balioa da. Adibidez, generoa edo adina gizarte-aldagaiak dira; hizkuntza-aldagaien artean, gerta daitezke maila fonetikofonologikoan, maila morfologikoan, maila sintaktikoan eta maila lexikoan. Aldakia ostera, aldagaiak ematen dituen emaitzetako bakoitza da: emakumezkoa, gaztea, darabilen hitza, hurrenkera sintaktikoa, e.a. 2.3. irudian aurkezten dugu mailakatzea adierazten duen eskema. Gizarte-aldagaiak independenteak dira edo hartakotzat jo daitezke eta hizkuntza-aldagaiak dependenteak dira edo dependentetzat har daitezke. 2.3. irudia: Aldagaien sailkapena eta mailakatzea. Edozein delarik ere burutu nahi den ikerlana, abiatu orduko gizartea edo azter-eremua ondo ezagutu behar da, aldagai ezberdinek hizkuntzan izan dezaketen eragina Aldagaiak independenteak gizartealdagaiak adina generoa klase soziala ikasketa maila dependenteak hizkuntzaaldagaiak fonologikoak morfologikoak sintaktikoak lexikoak Diastratikoa Diafasikoa Diatopikoa aztertzeko. Gizarte-aldagaien aukeraketa ikerlanaren helburuari lotuta joango da. Hala ere, orokorrean heda daitezkeen estratifikazio soziolinguistikoak hiru osagai eduki behar lituzkeela dio Cardonak (1987): (1) maila ekonomikoa, botere ekonomikoaren arabera bereizten diren klase sozialak; (2) gizarte taldeak: adina, generoa, ikasketa-maila eta lanbidea; eta (3) talde ideologikoak, parte diren gizartearen gaineko iritzien arabera sortutako taldeak, 2.4. irudian aurkezten dugu proposamena. 2.4. irudia: Estratifikazio soziolinguistikoaren hiru osagaiak. Aurreko sailkapenaz gain, beste sailkapen batean (2.5. irudia) berezkoak diren eta bereganatuak diren aldagaiak bereizten dira (Cedergren, 1983). Lehenengo multzoan adina, generoa edo etnia daude eta bigarren multzoan ikasketa-maila eta mailaekonomikoa. Lehenengoak edozein komunitatetako hizkera aztertzeko beharrezkoak direnak barne-hartuko lituzke eta bigarrenak gizarteko ezaugarriak, aztergai den gizartearen arabera aldatzen direnak. 2.5. irudia: berezkoak eta bereganatuak diren aldagaien sailkapena. Gizataldearen estratifikazio mailaren araberako sailkapena ere egin izan da gizartealdagaiei dagokienez (López Morales, 1993), 2.6. irudian erakusten den moduan. Maila ekonomikoa Klase soziala Gizarte taldeak Adina Generoa Ikasketa-maila Lanbidea Talde ideologikoak Gizartearekiko iritzia zein den Berezkoak Adina Generoa Etnia Bereganatuak Ikasketa-maila Maila ekonomikoa 2.6. irudia: Estratifikazioen mailakatzea. Lan honetan lehenengo biak erabiliko ez direnez gero, horien azalpen txikia emango da ondoko lerroetan. Aldakortasunaren ikerkuntzan dihardutenen zeregina da aldakortasuna non eta zeren araberakoa den zehaztea. Hizkuntzaren izaera elkarrekintza sozialean daukan funtzioan funtsatzen da (Bratman, 1992, 1993, 1997; Clark, 1996). Aldagai edo adierazgarri sozialak talde bitan sailka daitezke: ezaugarri esklusiboak (talde horrenak baino ez direnak) edo preferentzialak (talde ezberdinek darabiltzanak baina era ezberdinean, erabilera arau ezberdinak aplikatuz) eta igorle-hartzaileari dagozkien bereizgarriak (adina, estatus soziala, e.a.) (Almeida, 2003). Sailkapen eta eredu ezberdinak ikusi ostean, esan beharra dago, gisa honetako ikerketetan, gizarte aldagaien artean, lau azpi-maila direla aztertuenak: (1) adina, (2) generoa, (3) klase soziala eta (4) ikasketa maila. Adina edo informatzaileen belaunaldia bariazioaren gainerako egin diren lan gehienetan aztertu da. Aldagai honi dagokio eboluzioaren ikerketa. Adina aldagaitzat hartzean, estatus biologikotik gizarte estatusa gailentzen da (Eckert, 1997). Lan ugarik utzi dute agerian gazteak direla berritzaileenak edo modernoenak bilakabide askoren kasuan, eta adinean gero eta gorago joan orduan eta kontserbadoreagoak direla (Labov, 1972; Martínez Martín, 1983; Caravedo, 1983). Gazteek prestigiodun formekiko sentsibilitate handiagoa erakusten dutenez gero, berritzaileagoak direla esaten dute batzuek (López Morales, 1993). Beste batzuek ordea, gazteek estandarretik urruntzeko joera erakusten dutela esaten dute eta hazi ahala berriro ere estandarrerako hurbilketa erakusten dutela Estratifikazio maila apalekoak Erdibideko estratifikazio mailakoak Muturreko estratifikazioa Gizarte talde desberdinak aldaki linguistikoen arabera argiki bereizten ez direlarik. Hizkuntza aldakien arabera talde sozialak bereizi ditzakegunean Diglosia egoeretan agertzen da. Aldakia jakin bat prestigioduna, estandarra eta landua da, bestea berriz lagunarteko edo familiako erabilerara murriztua. (Chambers, & Trudgill, 1980). Ikuspuntu horren azterketarako, hizkuntza-aldaketa ez da denbora errealean aztertzen, denbora erlatiboan edo itxurazko denbora (denbora aparentean) deritzonean baizik. Adibidez, gazteen hizkeran maiztasun handiz gertatzen den aldaera linguistikoa garai bereko adineko hiztunengan gutxituz badoa, aldaketa berriztatzailea bidean dagoela esan daiteke. Era berean, nagusien artean maiztasun handiz entzuten den aldaera, gazteagoak diren heinean, gutxiago erabiltzen badute, forma hori erregresio prozesuan dagoela esan daiteke. Adinaren araberako aldaketa hizkuntzaren esparru guztietan gertatzeagatik ere, aldaketa hori lexikoan da nabarmenena. Adinak gaineratzen duen alderdi biologikoa kontuan hartu beharra dago, batzuetan ez delako alderdi sozialari edo hezkuntza konpentsazioari bakarrik lotua aldakortasuna. Batzuetan aldakortasun horrek zerikusia eduki dezake garapen biologikoarekin. Generoa ere askotan aztertu izan da aldagaitzat hartuta, gizakiaren gizarte identitatea garatzeko kategoriarik garrantzitsuena delakoan. Izan ere, pertsonon jokabidean topa daitezkeen ezberdintasunik sistematikoenak, iraunkorrenak eta unibertsalenak generoari lotzen zaizkio (Almeida, 2003). Horregatik, gizabanakoaren alderdi guztiak, arrazionala eta emozionala, kulturala eta soziala, indibiduala eta kolektiboa generoari egotzi dakizkiokeen ezberdintasunei lotuta daude (Zarraga, 2010). Andrazkoen eta gizonezkoen arteko antzekotasunak edo ezberdintasunak eztabaidagai egon dira luzaroan eta egun oraindik ere badaude. Antzekotasun eta desberdintasun horiei emandako azalpenetan, ikuspuntu biologikoa, heziketa psikologikoa, kognitiboa, kulturala eta politikoa gailendu dira batik bat. Izan ere, genero bakoitzari gizartean sinesmen, jarrera eta jokabide ezberdinak esleitzen zaizkio. Hala ere, askotan sexutzat ere jo izan da, baina bien arteko ezberdintasuna proposatu izan da zenbaitetan, sexua naturaltzat jota eta generoa konbentzionaltzat (Eckert, & McConnel, 1999; Leiva, 2005). Sexuari burmuinaren antolaketa desberdinek eragiten diote, alderdi biokimikoa, fisiologikoa eta organikoa dauka (aho korden tamaina horietako bat izan daiteke hemen darabilgun ikuspuntutik). Argi dago biak estuki lotuta egon daitezkeena ebakera arloan, baina ez dira bat, izan ere, badira fenomeno batzuk, hala nola, "tz" eta "tx"·afrikatuen arteko banaketa, guztiz lotzen direnak genero identitatearekin (Gaminde, 2010; Gaminde, Eguskiza, Iglesias, & egotzi zaio (Moreno Fernández, 1998; Alvar, 2007). Azken batean arkaismoa edo modernismoa genero bati edo besteari lotuta agertuko da gizarte marko eta testuinguruaren arabera, bizipenen arabera, kultura eta hiztun komunitatean bizi duten egoeraren arabera. Horrek esan nahi du beraz, ondorioak ezin direla orokortu ezta estrapolatu ere, unibertsalak ez direlako. Hizkuntza aldakortasuna gizarte aldagaietan ez ezik, hizkuntzaren alderdi guztietan gertatzen da, dela fonetikan, dela fonologian, dela morfologian, dela sintaxian, dela lexikoan eta abarretan. Horiei menpeko aldagaiak deritze eta 2.4. azpi-atalean landuko dira sakonago. Aldagaiei dagokienez, laburbilduz, gizarte-aldagaiak ala hizkuntza-aldagaiak izan daitezke. Bien arteko erlazioari erreparatuta, hiru aldaki mota bereiz genitzake: (1) adierazleak, (2) markatzaileak eta (3) estereotipoak. (1) Adierazleak talde sozialen arabera era desberdinean erabiltzen diren aldakiak dira. Gizarte aldakortasuna daukate, baina ez aldakortasun estilistikorik, ez baitira desberdintzen hiztun beraren barruan komunikazio-testuinguru desberdinen arabera. Ez dute ebaluazio sozialik erakusten, beraz, gizartean ez daukate baloraziorik. (2) Markatzaileek estratifikazio estilistiko nahiz soziala erakusten dute, baina ez dute gizarte ebaluaziorik erakusten. (3) Estereotipoetan ez dago gizarte aldakortasunik ez aldakortasun estilistikorik ere, baina ebaluazioen araberakoa da. Aldaketen eragileak mota bikoak izan daitezke: kanpotik datozen aldaketak ala barrutik sortzen direnak. Laboven esanetan (1972, 1981, 1994) aldaketak behetik gorakoak edo goitik beherakoak izan daitezke. Lehenengo aldaketa motan, gizarte talde baten identitate markatzat hartzen diren forma linguistikoak orokortu egiten dira eta horrela, belaunaldi berrietara transmititzen diren arauak, arrakasta edukitzekotan, beste taldeetara zabalduko dira inkontzienteki, hasierako konnotazioa galduta. Bigarren aldaketa motan, goitik beherakoan, aldaketa sortzaileak estatus altuko taldeak dira eta aldaketak zabaltzeko edo hedatzeko bitartekariak dira bitartekoak dauzkatelako, adibidez, eskola edota hedabideak. Horrela, gainontzeko gizarte taldeek aurrekoek proposatutako aldaki horietara hurbiltzeko ahaleginak egingo dituzte eta azkenean aldaketa hedatu egingo da. Bestalde, hizkuntza gehienak, guztiak esan ez egitearren, beste hizkuntza batzuekin daude kontaktuan, ukipenean bizi dira. Beraz, ezinbestean, elkarri eragiten diote. Hizkuntza-ukipena Euskal Herrian ere gertatzen da, dela espainolarekin, dela frantsesarekin, orduan termino bi agertzen zaizkigu: diaglosia eta diglosia (Aurrekoetxea, 2008). Diaglosiak estandarreko ezaugarriak dialekto ezberdinetan barruratzen doazela adierazten du eta bigarrenak, diglosiak, hizkuntzaren beraren barneko aldaera desberdinen erabilera estratifikatua (Coyos, 2010). Hizkuntza-ukipena ematen den egoeretan hiru ondorio mota bereiz daitezke: (1) pertsonengan gertatzen direnak, pertsona elebakar edo elebidunengan; (2) hizkuntzari berari eragiten diotenak, izan ere, kodeen arteko eragina nabaria izaten da (batez ere hizkuntza nagusiaren eragina nabaritzen da gutxituarengan); eta, (3) azkenik, hiztun-komunitateengan edo gizartean gertatzen diren aldaketak (Zarraga, 2010). Euskalkiak espainolarekin eta frantsesarekin ukipenean bizi izan arren, estandarrarekin kontaktuan ere bizi dira (Auer, & Hinskens, 1996; Aurrekoetxea, 2004a). "Euskara batuaren eta bizkaieraren estatusa kausa esternoen pentzudan badago ere, euren arteko desberdintasunak barruko faktoreen menpe daude, batez ere faktore linguistikoen menpe. Desberdintasun hauen izaera eta tamaina dira determinatzen dutenak diglosiaren mota eta gradua nahiz norbanakoaren interferentzia moduak" (Goikoetxea, 2003). Euskalkien eta estandarraren arteko elkarbizitzan bateratze mota bi bereiz daitezke: bateratze bertikalak eta horizontalak. Bertikalak estandarraren eta aldaera desberdinen arteko bat egitea adierazten du eta horizontalak, dialektoen arteko ezaugarriek bat egitea (Ezenarro, 2008). Estandarrak eremu ezberdinetan izan duen eraginaren inguruko kezka hedatu egin da. Horrela lekuan lekukoa, galduz datorrela eta eredu estandarrak eta erdarek duten eraginak hizkuntzaren kalitateari eragiten diotela nabarmendu dute hainbat autorek (Zuazo, 2000a; Camino, 2003). Egungo mundu globalizatuan hizkuntza ezberdinak, kultura ezberdinak harremanetan eta etengabeko kontaktuan bizi dira. Beraz, inguruko erdal hizkuntzez gain eta estandarraren eraginaz gain ere, gaur egungo mundu globalizatuan euskara munduko beste hamaika hizkuntzarekin ere harremanetan bizi da. Harreman horiek eraikitzeko solaskide bitako batek bere ama hizkuntza ez den hizkuntza ezagutu behar du. Hala ere, komunikazio horietan hizkuntza-hautaketa hizkuntza nagusien aldekoa izaten da gehienetan (Txillardegi, 1984a). Horrela, mundu mailan, ingelesak jaso du lingua 2.7. irudia: Hizkuntza ezberdinen arteko harremanetan agertzen diren hiru aukerak. Azken batean, hizkuntzen ekologiaren ikuspegitik, hizkuntza bakoitzaren biziraupena munduko beste hizkuntza gutxituen patuaren araberakoa ere izan daiteke (Crystal 2007; Contursi, 2007). Hala ere, aldaketa guztiak ez daude garapen aldi berean; horrela bada, aldaketa batzuk abian egon daitezke gizartearen sektore edo lagun batzuen artean, baina ezin da jakin zabalduko diren edo euren horretan geratuko diren eta desagertuko diren, batzuk joeratzat baino ezin har baitaitezke. Beste aldaketa batzuk, populazioaren sektore batzuetan egonkortuta egon daitezke baina lehian beste batzuekin. Hauek, besteen aldean, sarritan gertatzen dira eta adinaren edo generoaren arabera frekuentzia altuak erakusten dituzte. Gerta daiteke, gainera, atzera egitea ordezte prozesuan eta molde zaharrari eustea. Azkenik, beste aldaketa batzuk, guztiz finkatuta egon daitezke eta molde zaharrak desagertze bidean egon daitezke eta marjinaltzat jo. •Jatorrizko hizkuntzak albo batera utzi eta komunikatzeko mundu eta estatukode handiak soilik jasotzea, garapen ekonomiko eta kulturauniformetasunaren alde eginez A aukera •Hizkuntza gutxituaren komunitateak horren alde egitea eta hizkuntza nagusiaren hiztun-komunitatearekin aurrez aurre jartzea, hau da, gatazka linguistikora jotzea B aukera •Hizkuntza-aniztasuna eta talde-identitateak zaintzea, kultura bakoitzak sortu duen iraupeneko eta herri-jakintzako ekosistema tradizionala desagertzeak ekarriko lukeen pobretasuna eta anomia saihestuz C aukera aplikatu baitzaie. Hizkuntza bat dialektotzat hartzeak funtzionaltasuna mugatzea eta prestigioa gutxitzea dakar. K.a. IV. mendean Paninik egindako Sanskrito zaharrari buruzko gramatika aipatu behar da dialektologia lanen hastapenetan, Bibliako aipamenetan ere aldakortasun geolinguistikoaz jarduten da, XII: 5-6. pasartean eta XIV. mendeko Dante Alighieriren (1303) lanean italieraren dialektoen berri ematen da. Berpizkunde garaian, latina indarra galduz zetorrela, agintariek estatu baterako hizkuntza bakarra erabili beharra bultzatu zuten, baina Berpizkunde garaia zelarik, herri-hizkeren alde egin zen, herri hizkuntzetara eta dialektoetara itzulitako idazlanen bertsioak dauzkagu horren erakusle: Boccacioren Decameronaren atal bat Italiako hamabi dialektotara itzuli zuen Salviatik 1584ean. Beranduago, 1630ean Suediako erregeak dialektoen eta leku izenen ikerketa egitea aholkatu zuen (Ensunza, 2015). XVIII. mendean glosario eta gramatika dialektalen aldeko giro orokorra nabarmendu zen. Dialektoetako hitzen bildumak osatu ziren postaren bidez; inkesta bidez datuak bildu ziren eta dialektoak elkarrengandik bereizteko eta beren mugak finkatzeko lehenengo saiakerak egin ziren. XVIII. mendearen amaieran, Alemanian eta Frantzian herri-hizkeren aurkako sentimendua nagusitu bazen ere, XIX. mendeko indarraldi erromantiko eta dialektozalearekin amaitu zen. XIX. mendearen lehenengo erdialdean, dialektozaletasunaren bidetik, geolinguistika edo geografia linguistikoa jaio zen, zeinak hizkuntzaren ezaugarriak espazioan zehar zelan aldatzen ziren aztertzea zuen helburu eta ikuspuntu fonetikotik, lexikotik, morfosintaktikotik eta etimologikotik egiten zen ikerketa. Korronte honek hizkuntza ulertzen du bizirik dagoen sistema gisa eta, horretarako, eremu zehatz batean momentu jakin batean hitz egiten den moduari buruzko informazio zabala jaso eta ordenatzen du. Ondoren, informazio hau guztia, gehienetan, hizkuntza-atlasetan islatzen da. Mende bereko bigarren erdian, dialektologiako lanen gorakada gertatu zen. Hainbat banaketa dialektalen inguruko ikerketak eta hizkuntzen arteko mugak finkatzeko ahaleginak egin ziren, baina batez ere hizkuntzen alde fonetikoan jartzen zen arreta. Lan horietan azpimarragarriena zen herrien historia, ohiturak, herri tradizioa eta hizkuntzaren iragana. Ondorioz, etnologiarako eta folklorerako giroan kokatzen ziren oinarri metodologikoak sendo ezarri gabe (Ensunza, 2015). 1857an Bonapartek ibilbide luzea izango zenari hasiera eman zion. Bonapartek corpusaren bilketarako gutun bidezko inkestak baliatu zituen. Horiez gain, bilkurak ere egin zituen buruz buru. Bonapartez gain beste ikerlari batzuek ere baliatu zuten metodo bera (Wenker, 1881; Sacaze, 1887). XX. mendean eman zen argitara lehen atlas linguistikoa (Gilliéron, & Edmont, 19031910). Atlas horrek hizkuntzaren atal guztiei eskaintzen zien arreta: fonetikari, morfologiari eta lexikoari. Bide aitzindari horri jarraituz Judek eta Jabergek egin zuten atlasa (1928-1940). Atlas hau egiteko esaerak, kantak, jokoak eta herri-ondarea ere bildu ziren fonetikaz eta lexikoaz gain. Hasierako hizkuntza-atlasen iker eremuak lurralde zabalak izaten ziren (Navarro, 1962). Gerora, iker eremua murriztu beharra ikusi zen, horrela hizkuntza ikerketa zehatzagoak egin baitzitezkeen (Griera, 1923-1964; Dauzat, 1942; Alvar, 1969, 1975-1978, 1979; 1979-1983). Euskarari dagokionez, gisa honetako ikerketetan saiakera gutxi batzuk egin dira. Lehenengoa Bonapartek egindakoa dugu (1863-1869). Ostetik Irigarayren eta Yrizarren mapak (1981), eta baita Gotzon Aurrekoetxearen eta Xarles Videgainen gidaritzapean egindako Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) (1985-) eta Aurrekoetxearen eta Ormaetxearen gidaritzapean egindako Euskararen Atlas Sozio-geolinguistikoa (EAS) (2005-) ere. Azken lan honen helburua, batetik, azterketa geolinguistikoa egitea da; eta bestetik, adinaren araberako aldeak neurtzea. XX. mendeko hirurogeita hamarreko hamarkadan, dialektologia sortzailearen inguruko auziak ugari ziren garaian, beste hizkuntzalari batzuek dialektometria den jarduera estatistiko berritzaile eta multikonparatzailea eraiki zuten. Metodologia hau dialektologiaren ohiko hainbat arazo sakoni konponbidea emateko asmoz sortu zen. Datuen deskribapen hutsetik datuen analisi konparatuetara iritsita, dialektometria hitzarekin ezagutzen den diziplina sailkatzailea erabiltzera igaro zen Séguy (1971, 1972), Goebl (1975, 1983, 1987, 1989, 1992, 2002, 2003, 2005, 2010, 2017, 2018), Guiter (1973, 1979, 1980) eta beste hizkuntzalari batzuk tartean. Goeblek (1981) dialektometria hizkuntza geografiaren eta zenbakizko taxonomiaren ekuazio bezala definitu zuen. "La dialectometría constituye una herramienta interesante y útil para reflejar cuantitativamente los resultados y presenta una visión de los hechos distinta de 2.9. irudia: Soziolinguistikarako planteatutako objektuen balizko azalpen bat. Gizarte-testuinguru ezberdinetan hizkuntzaren eta beronen harremanaren azterketan, helburu eta xede ezberdinak baliatu izan dira sorreratik gaurdaino, ikertzaileen eta soziolinguistikaren beraren interesek horrela markatuta. Aipatu beharra dago batzuetan soziolinguistika hizkuntzaren soziologiatzat ere hartzen dena. Lehenengoaren ikergaia hizkuntza da, hizkuntza bere gizarte testuinguruan aztertzen baitu eta bigarrenak ostera, hizkuntzaren gizarte interpretazioa egiten du (Tagliamonte, 2006). Gizartearen eta hizkuntzaren arteko elkarreragina aztertzen du. Soziolinguistika ezberdin bi bereiz daitezke: aztergai nagusia hizkuntza bera duena, bata eta hizkuntza entitate sozial moduan hartzen duena, bestea. Lehenengoa hizkuntzalaritzatik hurbilago dago; bigarrena, aldiz, soziologiatik (Sanchez Carrión, 1999; Zarraga et al., 2010). Labovek (1969, 1975) erredundante iritzi zion soziolinguistika terminoari, bere ustez ez baitago hizkuntza bere alderdi soziala aintzat hartu gabe aztertzerik. •Igorlearen eta hartzailearen gizarte-identitateen eta egoera komunikatiboaren araberakoa da. Aldagai horiek hizkuntza-dibertsitatean nola eragiten duten jakitea da soziolinguistikaren helburua. Hizkuntza-aldakortasuna •Aldaketen arrazoiak bilatzen laguntzen du eta egungo egoera ulertzen lagun dezake. Diakronia •Hizkuntza bati buruz eta haren aldaerari buruz hiztunek duten iritzia. Hizkuntzekiko jarrerak •Egoera kulturanitz eta eleanitzetan, hizkuntzek hartzen duten eremu geografikoa eta gizartean duten pisu soziala. Dibertsitatearen hedadura •Egoera soziolinguistikoen diagnosia egin eta sistema edo corpusaren egokitzapena zein hizkuntzaren estatusaren eta erabileraren normalizazioa dauzka aztergai. Helburu horiek lortzera bideratutako neurriak aztertu eta aplikatzen ditu. Aplikagarritasuna euskararen aldakortasuna geografikoki landuz, herriz herriko aldeari erreparatuz, eta ez horrenbestean aldakortasun soziolinguistikoari dagokionez. Hala ere, aldakortasun soziolinguistikoarenganako interesa eta ardura gurean ere apurka indarra hartuz dator eta gero eta gehiago dira gisa honetako lanak (Garmendia, 2008; Iglesias 2014; Ensunza, 2015; Lujanbio, 2016; Etchebest, 2017). Atzetik aurrera begiratuta soziolinguistika teorikoan ekarpen handiak eginagatik Txillardegi aipatu behar da, sozilinguistika matematikoa sartzearren (Txillardegi, 198a4). Hizkuntzaren erabilera hiru aldagairen araberakoa dela erakutsi zuen: elebidunkopurua, mintzakide-kopurua eta hizkuntzarekiko leialtasuna (Zarraga, 2010). Egoera isotropikoaz ere jardun zuen, norabide bakarreko elebitasun egoerak azaldu asmoz, (1)ean planteatzen den formula aurkeztuz. (1) PB = mB (w2ex. 2 + w3ex. 3+ w4ex. 4) Xabier Erizek Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen historia: Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa (1863-1936) aurkeztu zuen. Maitena Etxebarriaren (1985, 2000) lanak ere ezin utzi aipatu barik; Aurrekoetxeak eta Ormaetxeak (2006) egindako Euskararen atlas sozio-geolinguistikoa; Amorrorturen lanak (2000, 2001, 2003a, 2003b); eta Norantz proiektua Baionako Iker taldearen eskutik. Egindako lanak eta sortutako teoria guztiak bere horretan ez gelditzeko, horietan oinarrituz pauso bat aurrera eman zen alde praktikoa edo funtzionala bilatuz. Horrela jaio ziren Euskaldunon Egunkaria (1990), BAT Soziolinguistika aldizkaria (1990), Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea (UEMA) (1991), Euskaraz Bizitzeko Hitzarmena (Amunategi, 2001), udaletako normalizazio-planak, herri aldizkariak, hizkuntza-paisaia euskalduntzeko kanpainak, 2001ean Hizkuntz Eskubideen Behatokia (2001), Bai Euskarari akordioa, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua, e.a. euskararen normalizazioaren bila. 2.4. Linguistika Jarraian aldagai fonologikoak eta morfosintaktikoak azalduko dira (Serrano, 2006, 2009) eurok baitira lan honetan eskuarki aztertuko diren hizkuntza aldagaiak. Aldakortasun fonologikoa izan da hizkuntza-aldagairik aztertuena, bidenabar arazo teoriko gutxien erakutsi duena ere. "Dena dela, ahoskera alderdi deigarria da edozein hiztunentzat eta, ondorioz, ezaugarri jakin bat edo batzuk dituen hizkera entzunda, berehala igarriko da ezberdintasunak esanguratsuak direla hizkuntzaren alderdi sozialean. Fonema jakin baten ebaketa ezberdinak berehala ematen digu hiztunari buruzko informazio ugari" (Zarraga, 2010, 95.or). Aldaki fonologikoak eragiten dituzten faktore linguistikoak hiru taldetan sailka daitezke (López Morales, 1993): (1) aztergai den fonemaren kokapenak eragiten dituen faktoreak, hau da, kate fonikoan fonemaren posizioa zein den; (2) testuinguruak sortutakoak, hots, aldakiaren aurrean zein atzean dauden elementuak eta (3) eragile funtzionalak, aldaera zein kategoria gramatikaletan sartzen direnak, alegia. Aldagai morfologikoetan hizkuntza aldagaiek eta gizarte aldagaiek eragiten dute. Aztergairik egokiena da maiztasun handia daukana, sistema ondo egituratua daukana eta gizarte distribuzioa daukana. Horren adibide dira esanahi gramatikala daukaten morfemak, horiek baitira aldaki fonologikoekin antzekotasun handiena dutenak (Yrizar, 1981). Aldagaiaren kontzeptua maila fonologikoaz harago zabaltzeko proposamena egin zuen Lavanderak (1975, 1977, 1978 in Almeida 2003). Ordutik hona aldagai sintaktikoen eta gizarte aldagaien arteko loturaren inguruan eztabaidatu da eta horren gainerako lanak agertu dira (Labov, 1972; Sankoff, 1973; Silva Corbalán, 1977, 1982, 1989; Sankoff, & Thibault, 1977). Lan horiek ordea aldagai fonetiko-fonologikoen azterketarako erabilitako metodologia aplikatuta egin dira eta horien baliozkotasuna zalantzan ipini da (Lavandera, 1986; Silva-Corvalanek 1989) aldagai sintaktikoen azterbidean aldaki bakoitzaren esanahia hartu behar dela kontuan iritzita. Hori dela eta aldagai hau nahikoa gutxi ikertu da bariazionismoaren historian zehar. Aldakiak aldarazteko eragileak edo faktoreak 2.11. irudian erakusten direnak dira (Cedergren, 1983). 2.11. irudia: Aldakiak aldarazteko eragileak edo faktoreak. Lan honetan zehar landuko diren hizkuntza-aldagaiak aurkeztu ostean, fonologia, morfologia eta sintaxian apur bat gehiago sakonduko dugu, lan honetan egiten diren ikerketak hobeto ulertzeko interesgarri iritzi diogulako. 2.12. irudian azaltzen da lan honetan zehar gramatikaren hiru esparruetan landuko diren azpi-atalak, sekzioak eta azpi-sekzioak. 2.12. irudia: Aldagaien sailkapena eta mailakatzea. Hizkuntzen azterketan, hainbat teoria linguistiko eta, bereziki, atal honi erreferentzia eginez, fonologiko garatu dira. Labur bada ere, fonologian garatu diren eta gure lan 1. Sistema linguistikoaren faktoreek beren beregi baldintzatuak 2. Gizarte sistemaren faktoreek beren beregi baldintzatuak 3. Hizkuntza eta gizarte faktoreek elkarrekin baldintzatuak 4. Hizkuntza eta gizarte faktoreek baldintzatuak ez direnak Hizkuntzaaldagaiak Fonologia Segmentala Inbentarioa Arauak Suprasegmentala Azentua Intonazioa Morfologia Izen morfologia Aditz morfologia Sintaxia honekin lotura zuzena daukaten teoriarik garrantzitsuenen hatsarreak berrikusiko dira. Berrikusiko ditugun teoria horiek hierarkia prosodikoa, fonologia lexikoa eta fonologia metriko-autosegmentala dira. Horiekin batera nahiz beste ikuspegi batetik egina den, optimitatearen teoria ere aipatuko da. Fonologia eta fonetika ezberdintzea lan nekeza suertatu da askotan eta beste batzuetan euren arteko mugak ezberdintzea ez da kontu erreza izan. Horregatik, hizkuntza aldakortasuna aztergai dugun honetan bien arteko bereizkuntza zein den azaltzen ahaleginduko gara. Fonetikak, hizkuntza baten hotsak eta horien ezaugarrien azterketa, alderdi materialetik egiten du. Unitate fonetikoa, hotsa da eta [ ] artean adierazi behar da. Fonologiak hizkuntza hotsak, alderdi materialetik aztertu beharrean, hizkuntza bidezko komunikazio-sisteman betetzen duten funtzioen ikuspuntutik aztertzen ditu. Fonologiaren helburua da esanahi-aldaketak sortzen dituzten aldaketa fonikoak aztertzea. Unitate fonologikoa ostera, fonema da eta / / artean adierazten da. La fonética estudia, desde distintos puntos de vista, los sonidos del habla en general (fonos), de cualquier lengua, en su carácter físico. La fonología estudia las producciones fónicas (fonemas) en su carácter de elementos de un sistema perteneciente a una lengua determinada. (Bigot, 2010,103.or) Fonologiaren eta fonetikaren ikuspuntuetatik kate mintzatuaren zati batzuk segmentalak dira eta beste batzuk suprasegmentalak. Segmentalak dira erraz bakartu daitezkeen elementuak, gorago esan bezala, fonemak fonologiaren ikuspuntutik eta soinuak fonetikaren ikuspuntutik. Suprasegmentalak dira euren azpian segmentu bat baino gehiago hartzen dutenak eta ez dira erraz bakartzen; adibideak dira, silabak, morak, oinak, azentua, intonazioa eta oro har prosodia. Esan dezakegu hartzen duten eragin eremuan segmentu bat baino gehiago kokatzen direla (ikusi 4.2. azpi-atala). Fonologia prosodikoaren edo hierarkia prosodikoaren teoria Selkirken (1981) proposamenean oinarritzen da eta, beste batzuen artean, Nespor eta Vogel (1986) izan ditu ondorengo. Beranduago Mohanan (1986) ibili da aurretik esandakoak berraztertzen, baita Selkirk (1996) eta Van der Hulst (1999) ere. Teoria honen arabera, gure hizketaldiaren sekuentzia jakin bat hierarkikoki antolatuta dauden osagai prosodikoek (gramatikaren osagai fonologikoek) osatzen dute eta horietako bakoitza arau eta prozesu fonologikoak ezartzeko eremua da. Beraz, teoria prosodikoak arauak ezartzen diren eremu horien berri ematen du. Fonologia prosodikoan zazpi osagai nagusi bereizten dira (Nespor, & Vogel, 1986). Osagai bi hitzaren mailatik behera daude eta beste bostak hitzaren mailatik gora, 2.13. irudian erakusten dugun moduan. 2.13. irudia: Fonologia prosodikoak zazpi osagai prosodiko bereizten ditu. Osagai ezberdinak arau fonologikoen ezarpenari lotuta doaz. Horrela, elementu bakoitzaren bereizkuntza ezartzen zaizkion arauek eta bere eremua definitzeko ematen duen informazio fonologikoak eragiten du. Adibidea 2.14. irudian ematen da. 2.14. irudia: Fonologia prosodikoaren osagaiak eta adibideak. Teoria honetan intonazioaren osagaien antolaketa egiten da, 2.15. irudian erakusten den bezala (Gussenhoven, 2002). Hierarkia prosodikoa Silaba Oina Hitz fonologikoa Talde klitikoa Sintagma fonologikoa Intonazio esaldia Testua 2.16. irudia: Fonologia prosodikoa fonologia lexikoarekin eta fonologia metriko-autosegmentalarekin elkarreraginean. Fonologia prosodikoaren ekarria baliagarria da osagai fonologikoak aztertzeko, beste teoriekin daukan elkarreragina aintzakotzat hartuta. Euskarari dagokionez, Gamindek (2007) Bizkaiko zenbait herritako gramatika arauak fonologia prosodikoaren teorian oinarrituta aztertu ditu, teoria honetan zehazten diren zenbait osagai kontuan hartuta. Morfologia Fonologia lexikoa Fonologia metrikoa Joskera Azaleko egitura FONOLOGIA PROSODIKOA Proiekzio arauak Sakoneko egitura fonologikoa arau fonologikoak Azaleko egitura fonologikoa Semantika Fonologia autosegmentala Fonologia lexikoaren teoriak Siegelen (1974) fonologia eta morfologia tartekatzeko proposamena dauka abiapuntutzat baita Pesetskyren (1979) eta Straussen (1982) ikerketak ere. Oraintsuago, Mohananek (1982) bere tesian eta Kiparskyk (1982) idatzitako liburuan jorratu dute. Hualdek (1988) ere bere tesian euskarari aplikatuta erabili du. Teoria hau lexikoan edo hitzean oinarritzen da eta prozesu fonologiko, morfologiko eta sintaktikoen arteko harremana azaltzen ahalegintzen da. Eredu honen arabera, fonologia eta morfologia elkarreraginean daude, 2.17. irudian erakutsi bezala. 2.17. irudia: Fonologia lexikoa, morfologia eta fonologia elkarreraginean. Fonologia lexikoak arau fonologikoen eta ezarpen eremuaren berri ematen du (Hualde, 1991). Horrela, arau lexikoak eta lexiko-ostekoak dauzkagu. Arau lexikoek informazio morfologikoa behar dute; prozesu morfologiko guztiak lexikoan gertatzen dira, baita arau fonologiko batzuk ere. Arau lexiko-ostekoek informazio sintagmatikoa behar dute eta berbei esaldietan ezartzen zaizkie. Horrez gain, osagai lexikoa estratuka antolatzen du, estratu bakoitzean prozesu morfologiko kopuru bat eta kideko arau fonologikoak ezarriz. Horrela bada, morfema batzuk arau fonologiko batzuei lotuta daude eta beste batzuk ez, morfema horiek estratu banatan jarrita daudelako. Hala ere, estratu batean zein bestean ezartzen den arauren bat egon liteke. Item zehatz batzuekin (talde klitikoak) maila lexikoko zenbait arau maila lexiko-ostekoan betetzen dira; horrelakoetan, talde klitikoak estratu lexikoetara bueltatu eta haiei dagozkien arauak jasaten dituzte (Gaminde, Romero, Legarra, 2012), 2.18. irudian adierazten den eran. Fonologia lexikoa azpiko irudikapena modulu lexikoa (morfologia) irudikapen lexikoa modulu lexiko-ostekoa irudikapen fonetikoa fonologia 2.19. irudia: Optimitatearen teorian printzipio batzuen arabera hautagai onena aukeratzen da. Hizkuntza bakoitzak bere sailkapena dauka, hizkuntza bateko forma posibleak eta ezposibleak baldintzatuta datoz sistema batean eskakizun bati edo besteri garrantzia emateagatik. Horrek, munduko hizkuntzen artean dagoen ezberdintasuna azaltzen du. Beraz, gramatika ez da "egite" prozesuan sartzen, baloratu egiten ditu. Horrela bada, gramatika output murriztapen zerrenda unibertsala da eta outputari begira dagoen teoria da. Optimitatearen teoriaren printzipioak edo zutabeak hiru dira (McCarthy, & Prince, 1999), 2.20. irudian erakusten direnak. 2.20. irudia: Optimitatearen teoriaren printzipio nagusiak. Gramatikaren atal nagusien artean sintaxiak eta morfologiak garrantzi berezia daukate. Morfologiak hitzekin egiten du lan. Morfemak behar bezala konbinatuz, hitzak sortzen dira. Morfologiaren "sabaitzat" hitza har daiteke. Morfologiaren eta sintaxiaren arteko mugak ere lausoak dira zenbaitetan, esan daiteke berbak behar bezala elkartuz sintagmak osatzen direla eta sintagmak konbinatuz, perpausak. Sintaxiak sintagmekin egiten du lan. Horrela bada, sintaxiaren "zorua" hitza da eta perpausa "sabaia". Perpausaren definizioa emateko orduan eztabaida ugari sortu dira. Erabilitako irizpidea ere ez da beti bat eta bakarra izan. Batzuetan esanahiari begiratu zaio, perpausa esanahi osoa daukan eraikuntzatzat hartuz. Beste batzuetan doinua hartu da kontuan, edo distribuzioa (Hernanz, 2002). Beraz, morfologia da hitzaren gramatika, hitzaren barne egitura aztertzen duen diziplina eta sintaxia perpausaren gramatika, perpausaren barne egitura aztertzen duena. Morfologian aitzindaria Courtenay izan zen, bera izan baitzen morfologiaz era sistematikoaz arduratu zen lehenengoetakoa. Courtenayk defendatzen du hitz guztiek erroak dauzkatela eta bestelako hizki batzuk ere (aurrizkiak, atzizkiak, artizkiak, hizkuntzen eta hitzen arabera) (Aronoff, 2009). Beranduago, Bloomfieldek azpimarratu du morfologiaren garrantzia, hizkuntza baten gramatikaren eta gainerako xehetasunen berri emateko (Aronoff, 2009). Gramatika sortzaileak, batez ere hasieran, ez du aintzakotzat hartu eta askotan fonologiaren atal gisa aztertu du. Egia da euskaraz •Murriztapenak urra daitezke, baina urragarritasun hori minimoa da. Urragarritasuna •Murriztapenak sailkatuta daude, sailkapenaren arabera definitzen da urragarriatsun minimoa. Sailkagarritasuna •Murriztapen hierarkiak hautagai batzuk baloratzen ditu eta hautagai horiek onartuak dira irizpide batzuen arabera. Barneragarritasuna 2.21. irudia: Morfemen sailkapena. Morfema horiek zelako egitura eratzen duten, atal nagusi bi bereizi dira morfologian: flexioa aztertzen duena, eta lexikoa aztertzen duena (Kyparsky, 1982). Horregatik, flexio morfologiaz eta morfologia lexikoaz hitz egiten da. Morfologia lexikoak konposaketaren eta eratorpenaren bide hitz berriak zelan sortzen diren aztertzen du, eta flexio morfologiak, hitzen arteko erlazio sintagmatikoak gauzatzeko erabiltzen diren morfemak. Hortaz, morfologia lexikoaren aztergaia tema konplexuak direla (bai dagoeneko hizkuntzak sortuak dituenak, bai tema konplexu berriak sortzeko dauden bideak); eta flexio morfologiak, aldiz, tema beraren gainean eraikitako berben forma ezberdinen analisia egiten du, hots, forma ezberdin horiek zelan osatzen diren ikertzen du (Sarasola, Salaburu, & Landa, 2013). Hemengo lan honetan flexio morfologiari lotuko gatzaizkio izen morfologiari eta aditz morfologiari, hain zuzen ere (ikusi 5.atala). Maila morfologikoa eta sintaktikoa bereizten dituen ezaugarririk garrantzitsuena ikuspuntuaren aldaketan datza. Analisi morfologikoaren ikuspegia paradigmatikoa da eta sintaktikoan sintagmatikoa. Morfemak askeak erroak lotuak flexiboak izena -tik -ra aditza -te -ko lexikoak -garri -tasun Lehenengoan muga berba bera da eta bigarrenean, ostera, hitzaren mugaz harago, hitzen konbinazioek sortzen dituzten unitate handiagoak bihurtzen dira aztergai: kateak, sintagmak, perpausak etab. Ikuspegi honi jarraituta, beraz, osagai sintagmatikoaren azterketa maila morfologikoa gainditzen den unean hasten da; hau da, desanbiguazio morfosintaktikotik hasita, analisi sintaktikoa barne. Desanbiguazio morfosintaktikoa eta analisi sintaktikoa egiteko, hurbilpen eta lantzeko modu asko dago erabiltzen den irizpidearen arabera: oinarritzen garen informazioaren arabera, lortu nahi dugun emaitzaren arabera, etab. Azken finean, sintaxira hurbiltzeko hautatzen den ikuspegiaren araberakoak dira desberdintasunak (Aduriz, Aranzabe, Arriola, & Gojenola, 2006). Euskal hizkeren artean, fenomeno linguistiko jakin batzuetan oso nabarmena da bariazio sintaktikoa. Lan batzuetan hizkuntza barneko "mikrobariazio sintaktikoa" edo "mikroaldakortasun sintaktikoa" existitzen dela erakutsi da eta aldakortasun hori azaltzeko bidea erakusteko beharra azaldu. Chomskyk (1995) abiatu duen eta Kaynek (2000) eta bestek hizkuntzalaritza konparatiboa egiteko jarraitu duten ibilbidearen ildotik, hizkuntzen arteko aldakortasun sintaktikoa esplikatzeko ondorioztatu diren hainbat korrelazio (hala nola hitz hurrenkerarekin lotuak) zuzen dauden ala ez aztertzeko berebiziko garrantzia du hizkuntza bereko hizkeren sintaxiari behatzea, aldaera batean aurkitzen dugun berezko ezaugarri txiki batek bestelako bereizketa sintaktiko bat edo batzuk izatera eraman baitezake, batzuetan unean bertan antzeman daitezkeenak eta beste batzuetan denborarekin gauzatuko direnak. Eta alderantziz, hizkuntza batzuen barneko bariaziotik abiatuz, hizkuntza naturalen sintaxia hobeto ulertu ahalko dugu. (Elordieta, 2010, 39.or) Arratiako aldakortasun sintaktikoa aztertzeko aukeratutako ezaugarriak eta euron azterketa eta analisiak 6.atalean aurkeztuko dira. 2.5. Arratia Hainbat dira Arratiako euskara ikergaitzat hartzeko arrazoiak, batzuk pertsonalak (ikus bedi 1. atala, sarrera) eta beste batzuk interes orokorrekoak. Bigarrenei bagagozkie, esan behar dugu lehenengo eta behin Arratia euskara tradizionalaren hego mendebaldeko mugan egoteak bere biziko garrantzia ematen diola barietate hau sakon ezagutzeari. Bestetik, tesi lan honetan egin nahi den ikerketa soziolinguistikoa burutu ahal izateko hiztun komunitate sendo samarrari eusten dionez gero, horrek ahalbidetzen du ikerketa belaunaldi guztietan egin ahal izatea. Lana egiteko aukeratu diren herriak Igorre, Dima, Lemoa, Artea, Zeanuri eta Zeberio dira (ikus bedi 3.1. azpi-atala, datuak biltzeko metodologian egiten den justifikazioa). Horrexegatik hemengo azalpen hauek horiei egingo diete erreferentzia batik bat. Mendebaldeko euskararen barruan egin diren sailkapenetan agertu izan da Arratia, Bonapartek Bizkaierari euskalki izaera onartu zionetik egunotaraino, izan ere, Bonaparte printzeak (1863-1869), bizkaieran sailkatu zuen. Bonapartek hiru barietate egin zituen hego mendebalde honetan: Arrigorriaga (Zeberio, barietate honetan sartu zuen), Orozko eta Arratia (Galdakao eta Larrabetzu herriekin batera). Beranduago, Zuazok (1998, 2014) gainerakoetatik bereizita aurkeztu du "mendebaleko euskara" hortik gora deritzona, berak azpieuskalki bitan banatu zuen: sartaldekoan eta sortaldekoan (2008). Zuazok urte batzuk beranduago (2014), sartaldeko azpieuskalkian multzo nagusi bi bereizi zituen: ipar-sartaldekoa eta hego-sartaldekoa. Hego-sartaldean Arratia ibarra eta Zeberio sartuz, beste herri batzuen artean. Iglesiasek (2014) ere Zeberio Arratiakotzat jotzen du. Zuazok oraintsuago (2017) mendebaleko euskararen nortasunaz aritu da bere liburuan eta bertan aurreko sailkapena berretsi du, Arratia eta Zeberio hego-sartaldeko hizkeran sailkatuz. 2.22. irudian erakusten dugu Zuazoren (2017, 102.or) mendebaleko hizkeren sailkapena. 2.23. irudia: Arratiako barietateen sailkapena eta hiztunen kopurua. Arratia Bizkaiko hegoaldean dagoen harana da. Eskualdean 13.800 biztanle bizi dira. Igorre da udalerririk populatuena (4.031). Mugakide ditu Zuia-Gorbeialdea Arabako eskualdea hegoaldean, Nerbioi ibarra mendebaldean eta Durangaldea (Bizkaia) ipar eta ekialdean. Bederatzi udalerrik osatzen dute Arratia: Arantzazu, Areatza, Artea, Bedia, Dima, Igorre, Lemoa, Ubide eta Zeanuri. Arratia eskualde euskalduna da. Hala ere, alde handiak daude herri batzuen eta besteen artean (Soziolinguistika klusterra, 2012). Euskal hiztunen ehunekoengatik, UEMAko kideak dira Arratian bost udalerri: Arantzazu, Areatza, Artea, Dima eta Igorre. Arantzazuk 387 biztanle dauzka. Udalerriari izena ematen dion ibaiaren alde bietako ibar eremuan kokatzen da eta 3,8 km² zabaltzen da. Etimologikoki Arantzazu hitza "arantza tokia" bezala itzul daiteke. Malda baxuko muino leundun luze-zabala da, nekazaritzaren garapenerako lur egokiko paisaia; horregatik beste garai baten, garia, artoa, gaztainak, arbiak, indabak jasotzen ziren bertako lurretatik eta ardiak, behiak eta txerriak ziren nagusi. Produktu horiek Bilboko eta Gasteizko merkatuetara eramaten ziren euren kalitateagatik. Gaur egun biztanle gehienek industria sektorean egiten dute lan; beraz, nekazal tradizioa alde batera uzten etorri da azken aldian. Areatzak 1.201 biztanle dauzka eta 9,2 km² zabal da. Tradizioan hiribilduak izen bi jaso izan ditu: Villaro eta Areatza. Villaro izena Villa de Haro kontrakziotik dator. Izen hori Juan Nuñez III.ak eman zion herriari, 1338. urtean, bere emaztea zen María Díaz Haroren familiaren oroimenean. Beste alde batetik, Areatza izen historikoa ere badago; izan ere, hiribildua bizilagunik ez zeukan paraje baten sortu zen, aurretik Arenaza izenekoa. 1979. urtean, udalak izen ofiziala aldatu zuen eta Villaro izenaren ordez Areatza izena eman zion; izen hori dauka 1980tik aurrera. Hiribildu hau sortzeko helburua zen, Barazarreko mendatean zehar, Gasteiz hiria Kantauri itsasoko portuarekin lotuko zuen merkataritza ibilbide berria bermatzea. XVI. Mende hasieran, hirigunea zabaltzen hasi zen Gasteizerako bidean zehar, baina gutxi hasi zen, ez zegoelako baliabide askorik eta ehun bat familia baino ez zirelako bizi bertan, batez ere eskulangileak eta merkatari txikiak. Artean 737 biztanle bizi dira eta 12,4 km² dauzka. Orain Artea izenez ezagutzen badugu ere lehenago Gaztelu-Elexabeitia eta Arteaga izenak ere jaso izan zituen ofizialki. Arteaga izenak etimologikoki arte tokia edo lekua esan nahi du eta herria Artea deitzera 1994. urtean igaro zen herriko plazak izen bera zeukalako. Landalur inguru batean kokatuta egon arren, Arteak, aldaketa handiak izan zituen bere garapen ekonomikoan, nekazaritza gutxiagotuz etorri zen industriaguneak inguruan zeudelako eta Bilbotik hain ur egotearen ondorioz. Gaur egun biztanleriaren zatirik handienak industrian egiten du lan. Udalerriak poligono industrial bat dauka, Bildosola izenekoa. Bedia 1.021 biztanlek osatzen dute eta 16,5 km² eremua dauka. Azken urteotan lehenagoko nekazal tradiziotik industriarantz egin du bidea, hau da, lehenengo sektoretik bigarren sektorera, seguru antzean Bilboko eskualdearen populazio tasa altuagatik, baita Bediaren gertutasun eta komunikazioengatik ere. Dima 62,2 km² zabal da eta 1.319 biztanle bizi dira bertan. Arratia ibarraren ibaiadar Ugatsa errekaren alde bietan hedatzen da udalerria. Diman gune bi bereitzen dira batik bat: alde batetik, Ugatsa errekaren bazterrak, bertan dago Ugarana herrigunea; beste alde batetik, mendi-baso eta inguru malkartsuak udalerriaren mugak inguratzen daudenak. Diman nekazaritzak eta basogintzak indarra izan du. Industriari dagokionez, orain dela gutxi eraikitako industrialdea dago Diman, Igorrerekin mugan. Industrializazioak (50, 60, 70eko hamarkadetan) biztanle-migrazioak eragin zituen. Beranduagoko komunikabideen hobekuntzek eta hirigintza planek ere biztanleriaren areagotzea eragin dute herrian, biztanle berri eta bertako seme-alaben itzulera eraginez. Igorrek gorago esan bezala 4.031 biztanle ditu eta 17,52 km². Arratiako erdigunea da. Gaur egun igorreztarren gehiengo handienak industria eta zerbitzu sektorean egiten dute lan; beraz, nekazal tradizioa alde batera uzten etorri da. Erdiaroan oinetxe eta armadun batzuk eraiki ziren: Zumetzu etxea, VIII. mendean Sancho Diaz de Noñerak sortua. Urkizuko dorrea 1085. urtean Pedro Ortiz de Abendañok eraikia izan zen. Beste oinetxe batzuk Egia, Irazabal, Yuso, Ubiritxaga, e.a. izan ziren. Egun, Igorre da Arratiako erdigune geografikoa, sozioekonomikoa eta kulturala ere. Bertan kokatzen dira osasunetxea, Arratiako institutua eta Arratiako herrien udal mankomunitatea. Haraneko merkataritza gunea ere berau da. Lemoak 3.333 biztanle dauzka eta 15,85 km² zabal da. Altuera gutxiko mendiz inguratuta dago. Mendi horietan material karedunak dira nagusi; horien ustiapenaren bitartez, zementuaren eta eraikuntzako materialen industria garrantzitsua sortu da bertan. Udalerriko biztanleak ugarituz etorri dira urteen etorrian. Horretan eragina izan du Bilbotik eta Ibaizabal haraneko industrietatik hurbil egoteak. Gertaera horren ondorioa izan da nekazaritzaren garrantziaren beherakada handia egotea. Zeanurin 1.276 biztanle bizi dira eta 68,98 km² zabal da. Biztanleriaren gehiengoa herriaren iparraldean batzen da. Tradizio handiko mendiz inguratuta dago; horien artean Gorbeia. Gorbeiako Parke Naturalak bere lur gehienak hartzen ditu eta hori da izan bere erakargarririk handienetakoa. Zeanuri batez ere landari oso lotuta dago: nekazaritzari, abeltzaintzari eta basogintzari nahiz eta, orografia gorabeheratsua dela eta, ezinezkoa den azalera handian lurrak landu. Edozelan ere, populazio aktiboan industria garapenak gero eta garrantzia handiagoa hartu du. Zeberio, nahiz eta Arratiaren barnean hartu ez izan, aurrerago azalduko dugun moduan antzekotasunak dauzka Arratiako hizkerarekin eta hori dela eta, bertako azalpenen bat edo beste ematea erabaki da. Zeberiok 1.028 biztanle dauzka eta parez pare dauden mendilerro biren artean dago. Mendilerro horiek dauzkaten malda gogorrengatik, ezin izan dira inguruko lurrak modu egokian erabili. Bertako biztanleria sakabanatuta bizi da inguruan barreiatutako landaguneetan, hauxe izanik egungo paisaiaren ezaugarri nabarmenetarikoa. Zeberioko ekonomia iturriak beti izan dira solo beharretik, aberehazkuntzatik eta basogintzatik datozenak. Azkenengo hori, basoa, Zeberioren nortasuna inguruko herriekin alderatuz nabarmentzeko balio duen faktorea da, batez ere Intsignis pinua ekarri zenetik. Egurraren inguruan sortu da industria nagusia, zerrategiak, nahiz eta gaur egun, gainontzeko herriekin gertatutakoaren antzera biztanle askok eta askok bigarren eta hirugarren sektoreetan lan egiten duten. Arratia-Nerbioi osoan (Arakaldo, Arantzazu, Areatza, Arrankudiaga, Artea, Dima, Igorre, Orozko, Otxandio, Ubide, Igorre, Ugao, Urduña, Zeanuri eta Zeberio) 22.869 biztanle bizi dira, horietatik, euskaldunak 12.526 dira, ia euskaldunak 4.841 eta erdaldunak 5.5021. Ikerketa honetarako horietako sei herri baino aukeratu ez direnez gero, horien datuak aurkeztuko dira jarraian. Guk aukeratutako sei herrietan 11.724 biztanle bizi dira guztira. Horietatik 7.941 dira euskaldunak, 1.946 ia euskaldunak eta 1.837 erdaldunak2). Esan bezala, aukeratutako herriotako hizkuntza gaitasunaren azterketa dakargu lerro hauen atzetik. Hizkuntza gaitasuna gizarte-aldagaien arabera (belaunaldia eta generoa) eta aldagai-diatopikoaren arabera (geografia) emango dira. Hasteko, 2.1. taulan sei herrietako hiztunen kopurua ematen da hizkuntza gaitasunaren bilakaeraren arabera, lau belaunaldi aintzakotzat hartuta. Hizkuntza gaitasunari dagokionez hiru aukera daude: euskaldunak (eusk), ia euskaldunak (ia) eta erdaldunak (erdal). Lehenengo belaunaldia osatzen dute 2-14 urte bitartekoek; bigarrena 15-34 urte artekoek; hirugarrena 35-64 urte bitartekoek eta laugarrena 64 urtetik gorakoek. 2.1. taulan herriaren izena eta belaunaldiari dagokion zenbakia agertzen dira. 1 Euskaldunak dira euskara "ondo" ulertzen eta "ondo" hitz egiten dutenak, euren erantzunen arabera, betiere; ia euskaldunak euskara "ondo" edo "nekez" ulertu eta "nekez" hitz egiten dutenak dira; eta erdaldunak: euskara ulertzen ez dutenak eta hitz egiten ez dutenak dira Soziolinguistika klusterrak emandako definizioei jarraiki (2015) http://www.soziolinguistika.eus/edb/. 2 Azpi-atala amaitu bitarteko grafikoak eta taulak osatzeko datuak Soziolinguistika Klusterreko Euskararen Datu Basetik (EDB) hartu dira. 2.24. irudia: Inkesterrien hizkuntza gaitasunaren bilakaera lau belaunaldiren arabera. Belaunaldien araberako hizkuntza gaitasunaren atzetik, generoaren araberako hedadura ikusi nahi izan dugu eta lortutako datuak 2.2. taulan ematen direnak dira. Bertan, herrien araberako hiztunen kopuruaren hedadura aurkezten da, euskaldunak, ia euskaldunak eta erdaldunak bereiziz generoen arabera. 2.25. irudia: Inkesterrietako andrazkoen (A) eta gizonezkoen (G) hizkuntza gaitasuna: euskaldunak, ia euskaldunak eta erdaldunak. Generoak bereiz irudikatuta 2.26. irudian andrazkoen grafikoa aurkezten da, hizkuntza gaitasunari dagokionez, geografiaren arabera bananduta. 2.26. irudia: Inkesterrietako andrazkoen hizkuntza gaitasuna: euskaldunak, ia euskaldunak eta erdaldunak. 2.27. irudian aldiz, gizonezkoen grafikoa aurkezten da, hizkuntza gaitasunari dagokionez, euskaldunak, ia euskaldunak eta erdaldunak bereiz adieraziz, geografiaren arabera bananduta. Aurreko atalean azaldu ditugun helburuak lortzeko eta hurrengo ataletan zehar aurkezten diren analisiak egiteko erabilitako metodologiaz jardungo dugu atal honetan. Era berean, corpusaren deskripzio osoa egingo da. Beraz, atal honen helburua da zehaztea datuak zelan batu, prozesatu eta analizatu diren. Munduan metodologia asko eta ezberdinak erabiltzen dira, jakintza esparru bakoitzean bereak. Gorago esan dugun bezala, gure ikerketa hizkuntzaren aldakortasun geosoziolinguistikoan oinarritzen da eta horregatik, horretan diharduten ikerketen ildotik gauzatu dugu guk hemengo hau ere. Hizkuntzaren aldakortasuna aztertzeko bide eta metodo ezberdinak erabiltzen dira, beraz, argi dago ez dagoena bide bat eta bakarra (Drager, 2018; Litosseliti, 2018) eta kontua ere berria ez dena, honela mintzatu baitzen Edward Sapir 1925. urtean: "todo el mundo sabe que el lenguaje es variable" (Chambers, & Trudgill 1980, 145.or). Trudgillek (1977) soziolinguistika hiru eratara uler daitekeela eta balia daitekeela azaldu zuen. Soziolinguistika eredu bat edo mota bat Labovek darabilena da, eredu horretan hizkuntzak zergatik diren diren modukoak aztertzen da, zelan eta zergatik aldatzen diren. Beste ikerketa batzuek gizartearen nondik norakoak azaltzea dute helburu, pertsonen arteko interakzioak zergatik diren modukoak azalduz. Beste lan batzuek ostera, Trudgillen hitzetan, helburu bikoitza daukate: aldi berean hizkuntzaren eta 3.1. irudia: Datuak biltzeko eta datuak osatzeko metodo soziolinguistikoak. Lehenengoak elkarrizketa bidez datuak jasotzeari egiten dio erreferentzia. Metodorik oinarrizkoena banakako grabaketa izan ohi da. Elkarrizketako hizkera erdi formala da, elkarrizketa behatzaile erdi-ezagun edota ezezagun batek kontrolatua, bideratua eta gidatua delako. Helburua hiztuna bere gizarte ingurune naturalean aztertzea da, familiaartean dagoenean, lagun-artean eta abarretan (Labov, Cohen, Robins, & Lewis, 1968). Beste bide posible bat elkarrizketara jo barik hizkuntza bere erabilera publikoan aztertzea izango litzateke, hizketaldian ikertzaileak esku hartu gabe (Labov, 1966) adibidez, informatzaileak berak bere burua grabatuz (Podesva, 2007; Sharma, 2011; Szakay, 2012; Kirtley, 2015). Horrelakoetan, grabaketetan jasotako datuak "garbiagoak" izan daitezkeela aipatu da baina ikerlariaren ausentziak datu askoren bilketaren galera dakarrela. Erabiltzen den beste bide bat, irudiko bigarrena, pasarte baten irakurketa izango litzateke. Batzuetan irakurgaia ezaguna izan daiteke irakurlearentzat eta beste batzuetan ikerketarako beren beregi sortua ere izan daiteke, ikerketaren helburuen arabera (Harnsberger, Wright, & Pisoni, 2008). Itzulpen bidezko galdetegian (3) informatzaileek hitzak edo esaldiak itzul ditzakete, ikerlariak eskatuta. Horrelakoei egindako kritika da batzuetan hiztunek "lingua franca"ren eragina erakuts dezaketela euren itzulpengintzan (Lipski, 2014). Baina hizkuntza aldakortasuna aztertzeko baliagarriak direla defendatu da kritika horren gainetik (Szakay, Babel, & King, 2016). (1) Interviews, conversations and corpora (2) Reading tasks and wordlists (3) Translation tasks: production (4) Picture naming (5) Picture book narration (6) Silent movie narration (7) Enactment (8) Semistructured game Gutxiago erabiltzen bada ere, laugarren teknikaren helburua, argazkien bidezkoa alegia, hiztunak ikusitakoa esatea edo erreproduzitzea da. Hau batik bat aldakortasun fonetikoa aztertzeko erabiltzen da (Drager, 2018). Argazkiarena hedatuago egiteko, ikertzaileak marrazkidun edo argazkidun liburu bat eman diezaioke hiztunari (5) eta bertan gertatzen dena konta dezan eskatu (Willis, & Bradley, 2008; Boyd et al., 2015; Gao, & Tanaka, 2015). Irudi edo argazkidun liburuaren alternatiba bideo mutua izan daiteke (6). Informatzaileei bideo labur bat ikusarazten zaie, hitzik eta soinurik gabeko bideoa eta ikusitakoa kontatzeko eskatzen zaie (Post, & Nolan, 2012). Zazpigarren metodoan informatzaileari agindu batzuk edo pauta batzuk ematen zaizkio eta zelan hitz egin behar duen zehaztu. Adibidez, lagun batekin balego legez hitz egiteko eska dakioke edo medikuarekin hitz egin dezakeen moduan egiteko (Hardeman, 2013). Metodo honi egindako kritika da informatzailea aktuatzen dabilela, ez dela naturaltasunez ari (Scarborough, Brenier, Zhao, Hall-Lew, & Demitrieva, 2007). Proposatutako azken metodoa, jolasarena, batez ere prosodia aztertzeko erabil daiteke. Informatzaileari jolas bat planteatzen zaio eta esan behar dituen esaldiak jasotzea da helburua, horretarako ikertzaileak aurretiaz jokoa definitu du (Swerts, Krahmer, & Avsani, 2002; Helmuth, 2005; Schafer, Speer, & Warren, 2005; Scarborough et al., 2007). Aipatutako zortzi metodoetan oinarrituta baieztatzen dugu ikerketa geosoziolinguistikoak egiteko modua ez dela bat eta bakarra, ikertzailea baita berori hautatzen duena. Ikertzaileak bere ikerketaren aztergaiari eta komunitateko ezaugarriei egokitzen jakin behar du, horren araberako aukeraketa eginez, planteatutako helburuak lortze aldera. Ikerketa soziolinguistikoak edota dialektologikoak egiteko metodoak eta moduak beraz hainbat dira. Tagliamontek (2012) hizkuntza aldakortasuna eta bariazioa aztertzeko prozedura 3.2. irudian erakusten dugun moduan aurkezten du. morfologia eta aditz morfologia) eta sintaxiari dagozkienak izan dira, 3.3. irudian erakusten dugu eskema zehazkiago. 3.3. irudia: Atalak, azpi-atalak eta sekzioak. Aldakortasuna sistematikoki eta ezaugarri berberak lekuko guztiengan behatzeko, itzulpen eta interpretazio bidezko galdetegia (ikus bedi I. Eranskina) osatu da, proposatutako zortzi metodoetatik hirugarrena aukeratuz. Galdetegi horren xedea erantzun zehatzak biltzea da, gerora, elkarren artean konparagarriak izango diren datuak lortzeko. Datuak jasotzeko bide bat baino gehiago egon badago: elkarrizketa gidatua eta behatzaileak bideratutakoa, lekukoa bere ingurune sozial eta naturalean aztertzea (familiartean, lagunartean) edota hizkuntza erabilera publikoan behatzea. Hala ere, hemen, ahalik eta informaziorik zehatzenaren bila jotzeko asmoz, galdetegi itxi bat planteatu da (ikus bedi 3.1. azpi-atala). Horrela, elkarrizketa librearen arazoa saihestuz. Izan ere, elkarrizketa libreetan eta gidatuetan beti ez dira planteatutako helburuak eskuratzen, lekukoek bila gabiltzan hitza edo moldea esaten ez dutelako, besteren bat darabiltelako eta azkenean ez da bilatzen zena aurkitzen. Hori da hortaz, itzulpen eta interpretazio bidezko galdetegia erabiltzeko arrazoia. Galdetegia itxia izanagatik ere, ikertzaileak eta informatzaileak hitz egiten dute eta badago elkarrizketarako tartea ere. Dena dela, informatzailea berarentzat ohikoa ez den egoera baten aurkitzeak ikertzailearekin, testuinguru erdi-formal batean hizkeran eragin lezake eta ondorioz jasotako datuetan. Horri, "behatzailearen paradoxa" deritzo (Lavob, 1975). Horrek Fonologia (4.atala) Segmentala (4.1. azpi-atala) Inbentarioa (4.1.1. sekzioa) Arauak (4.1.2. sekzioa) Suprasegmentala (4.2. azpi-atala) Azentua (4.2.1. sekzioa) Intonazioa (4.2.2. sekzioa) Morfologia (5.atala) Izena (5.1. azpiatala) Aditza (5.2. azpiatala) Sintaxia (6.atala) adierazten du, behatzailea edo ikertzailea egoteagatik egoera ez dela guztiz naturala eta hiztunaren hizkeraren aldentzea ekar dezakeela. Metodo horrek hiztunak egunerokotasunean, ingurune naturalean darabilen hizkeratik aldenduago dagoen hizkera erregistro formalagoa jasotzea eragin lezake, eta beraz, ezin dezakegu % 100ean ziurtatu eta baieztatu oinarritzat dauzkagun grabaketek hiztunen eguneroko hizkeraren isla gardena direnik. Guk ziurtatzen duguna da, grabaketak egindako momentuan, denboran eta lekuan jasotako datuetan oinarrituta aurkezten ditugula analisiak. Ahalegin guztiak egin dira informatzaileak eurek interferentziarik gutxienekoak izan daitezen, grabazioak egiteko lekua informatzaileen ingurune naturala izan dadin eta galdetegia bera ere erabat objektiboa izateko. Beraz, analisien eta azalpenen oinarrian erabili ditugun datuak gure informatzaileek eman dituztenak dira; datu horiek egoera, leku eta sasoi zehatzean bildu dira eta horren isla ematen dute, hots, egia da Arratiakoak direna, baina, kasu, honek ez du esan nahi Arratiako euskara % 100ean islatzen dutenik. Hau esanda, baiezta dezakeguna da neurri handi batean fidagarriak direla datuak, behatzailearen paradoxa kontuan hartuta. Aldakortasuna non gertatzen den zehaztu dugu gero (4). Ezaugarrien inbentarioa egin dugu ondoren, aldakortasuna noiz, zeren araberakoa den eta nork darabilen zehaztuz, ereduak trazatuz. Ostean, hipotesiak eta behaketak frogatu dira (5) horretarako hainbat analisi egin behar izan dira, horrela aldagai-ereduak interpretatu eta azaldu ahal izateko (6) (hizkuntza aldagaiak eta gizarte-aldagaiak). Horretarako, batetik analisi diastratikoa egin da, hau da, ezaugarriak belaunaldien eta generoen arabera aztertuta eta bestetik analisi diatopikoa, geografiaren araberako analisia eginez. Horrez gain, informatzaileak ere sailkatu dira, beste lan batzuetan egin dugunaren antzera (Gaminde et al., 2017b; Eguskiza et al., 2017). Informatzaileen sailkapenaren helburua datuen azpian datzan egituraketa geolinguistikoa edo soziolinguistikoa azaleratzea da, sistema konplexu dinamiko moldagarrien ildotik (GellMan, 1994; Beckner et al., 2011; Ellis, 2011; López Rivera, 2013; Moreno Cabrera, 2008; Léonard et al.,2015; Eguskiza, De Pablo, & Gaminde, 2017; Clua et al., 2017). Metodo kuantitatiboak erabili izan dira hizkuntzaren aldakortasunaren azterbidean, bai soziolinguistikaren ikuspuntutik baita metriaren ikuspuntutik ere. Gurean apurka apurka aurrera egin dute metodo hauek azken urteotan (Aurrekoetxea, 1992, 1995, 2003, 2004b, 2005, 2008, 2009b, 2016; Aurrekoetxea, & Ormaetxea, 2006; Gaminde, 2007, Iglesias, 2014, Ensunza, 2015, Lujanbio, 2016). Aipatutako metodoak hizkerak sailkatzeko ez eze, informatzaileak sailkatzeko ere erabili dira (Gaminde et, al. 2014, 2017b; Eguskiza et al., 2017). Gehien erabili den metodoa multzokatze hierarkikoa izan da eta gutxien dimentsio anizkun eskala. Mahai gainean jarri da baita metodo hauen hutsune bat, dela mugan dauden hizkeren edo hiztunen sailkapena eta hortaz, beste metodo batzuk proposatu dira, logika lausoaren (lógica difusa, fuzzy logic, logique floue) trazua (Clua et al., 2017) kontuan hartuta. Guk uste dugu metodo hauen bidez zehaztasun eta objektibotasun handiagoa lortzen dela. Honenbestez, orain artean erabili izan diren eta erabiltzen diren metodoak zehaztu ostean eta soziolinguistikan erabiltzen direnetan sakondu ostean, ondorengo lerrootan guk erabilitakoa azalduko dugu, lan honen metodologia, alegia. Horrela bada, justifikatuta geratzen da inguruko metodo ezberdinak ezagutu ostean lan honen helburuak lortzeko egindako metodologiaren hautua. Beraz, atala hiru azpi-ataletan banatuta aurkezten dugu. Lehen azpi-.atalean datuak jasotzeko metodologia azalduko da, bigarrenean datuak prozesatzeko metodologia eta hirugarrenean datuak aztertzeko metodologia. 3.1 Datuak biltzeko metodologia Azpi-atal honetan datuak jasotzeko erabili den metodologia orokorra aztertzean hiru arlo hartuko dira kontuan: informatzaileak, inkesta sistema eta grabazioen alderdi teknikoak. Gure lan honen corpusa osatzeko datuak Arratiako 48 informatzaileren grabazioekin jaso dira. Lan hau itxurazko denbora (denbora aparentea) deritzon metodologian oinarritzen da (Chambers, & Trudgill, 1994), denbora puntu sinkronikoan aztertu baitira belaunaldi biko datuak. Metodologia honetan oinarrituta, aldi berean belaunaldi ezberdinetako lekukoen datuak biltzen dira, tarte horretan gertatzen diren aldaketak ikertzeko. Horrela bada, belaunaldia aldagai garrantzitsua den ala ez azter daiteke. Informatzaileen adina gizarte aldagaia izan da baina horrekin batera ere generoaren eragina aztertu nahi izan dugu, horrela zenbat andrazkoren horrenbeste gizonezkoren datuak jaso ditugu. 3.1. taulan belaunaldien eta generoaren banaketa aurkezten dugu. Belaunaldia Urte tarteak Andrazkoak Gizonezkoak Guztira 1 1945-1960 12 12 24 2 1985-2000 12 12 24 Guztira: 24 24 48 3.1. taula: Belaunaldiko informatzaile kopuruak generoaren arabera banatuta Taulan erakutsi dugun moduan belaunaldi biak 15 urte tartekoak dira eta belaunaldi bien artean 25 urteko tartea dago. Lehenengo belaunaldikoak gaztelaniaz alfabetatuak izan dira hezkuntza sistema formalean eta euskara batuaren sorkuntzaren aurrekoak dira. Bigarren belaunaldikoek, ostera, etxean euskararen eredu tradizionala jaso dute eta hezkuntza sistema formalean, berriz, euskara estandarra. Beraz, belaunaldien adin tarteen aukeraketarako euskara batuaren sorkuntza eduki dugu kontuan alde batetik eta bestetik, bigarren belaunaldikoak adin nagusikoak izatea. Lan honetan, Arratia osatzen duten herrien eta Zeberioren arteko berdintasunak eta desberdintasunak aztertuko ditugu, kontuan izanik belaunaldien eta generoen artean aldaketak egon badaudela. 2.5. azpi-atalean, Arratia deiturikoan esan bezala, lan hau egiteko Arratia izan da aukeratua euskara tradizionalaren hego mendebaldeko mugan dagoelako eta azpi-atal horretan bertan erakutsi dugun moduan, hiztun komunitate sendo samarra daukalako. Beraz, aldagai diastratikoak ez eze (adina eta generoa), aldagai diatopikoak ere hartu ditugu kontuan. Horretarako, Arratiako sei herritako informatzaileen datuak jaso dira. Herriak hauexek izan dira: (1) Igorre, (2) Dima, (3) Lemoa, (4) Artea, (5) Zeanuri eta (6) Zeberio. Aukeratutako herriak 3.4. irudian agertzen direnak dira. 3.4. irudia: Aukeratutako herrien hedadura. Herriak geo-lokalizazio bidez bilatuta 3.5. irudiko puntuetan agertzen direnak dira. 3.5. irudia: Aukeratutako herrien kokapen geografikoa. Beraz, herri bakoitzeko zortzi informatzaile eduki ditugu, belaunaldi bakoitzeko launa informatzaile eta genero bakoitzeko bina, 48 informatzaile guztira. 3.2. taulan erakusten dugu geografiaren, adinaren eta generoaren araberako informatzaileen banaketa. Herria 1945-1960 1985-2000 Guztira Andrazkoak Gizonezkoak Andrazkoak Gizonezkoak Igorre 2 2 2 2 8 Dima 2 2 2 2 8 Lemoa 2 2 2 2 8 Artea 2 2 2 2 8 Zeanuri 2 2 2 2 8 Zeberio 2 2 2 2 8 Guztira: 12 12 12 12 48 3.2. taula: Belaunaldiko informatzaile kopuruak generoaren arabera banatuta. Komunitatearen hizkera, azterketa soziolinguistikoei jarraiki, era egokian ordezkatzen da baldin eta biztanleriaren % 0,025ean oinarritzen bada ikertutako lagina (Labov, 1966). Ikerketa honetarako aukeratutako Arratiako sei herrietan guztira 11.724 biztanle bizi dira gaur egun (ikusi 2.5. azpi-atala) eta esan bezala 48 informatzaile eduki ditugu; beraz, Arratia osoaren % 0,409 dago ordezkatuta gure datuetan, ezarritako gutxienekoa baino ia hamazazpi aldiz gehiago. Herriak aukeratzeko irizpidea herrian bertan eskola publikoa egotea izan da eta gazteak Igorreko institutura joatea, horregatik baztertu da Arantzazu, eskola publikorik ez edukitzearren eta Bedia, bertako gazteak Arratia institutura ez joatearren. Bestetik, Areatza ere baztertu da urteetan zehar jasotako emigrante kopuru altuagatik eta horrenbestez, bertako euskaldunen tasa oso baxua izateagatik. Ubide ere baztertua izan da Otxandioko barietatean artean sailkatu izan delako (Zuazo, 2017). Zeberio Arratiako herritzat hartu da aurreko baldintzak betetzen dituelako eta gainera egin diren sailkapenetan Arratiako hizkerarekin batera sailkatu delako gorago esan dugun moduan. Belaunaldiak definitu ostean, genero bietako informatzaileen datuak jasotzea erabaki ostean eta sei inkesterriak aukeratu ostean, informatzaileak aukeratzeari ekin zaio. Horretarako bete beharreko baldintzak hauek izan dira: informatzailearen ama herrikoa bertakoa izatea eta aita Arratiakoa. Horrela, ahalik eta interferentzia gutxieneko hiztunak izan zitezen, gure informatzaile guztiek baldintza horiek betetzen dituzte. Itzulpen eta interpretazio bidezko galdetegia, ikerketa honetarako beren beregi sortua izan da. Galdetegian lekuko bakoitzak 140 ezaugarriri eman die erantzuna. Ondorioz, 6.720 datutik gorako corpusa osatu dugu. Hiru bloke nagusitako datuak jaso dira beronen bidez: fonologia, morfologia eta sintaxia. Fonologia arloko ezaugarriak multzo nagusi bitan banatzen dira: alde batetik, arlo segmentaleko datuak bildu dira (fonemen inbentarioa eta arau fonologikoak) eta, bestetik, arlo suprasegmentalekoak (azentua eta intonazioa). Morfologiari dagokionez, izen morfologia eta aditz morfologiaren datuak jaso dira eta azkenik, sintaxiarenak. Esan bezala, 6.720 datutik gorako corpusa osatu dugu. Grabazioak3 audio hutsean egin dira eta datu guztiak .wav formatuan jaso ditugu. Grabazioak informatzaileen testuinguruan egin dira, gehienak informatzaileen etxeetan bertan, elkarrizketa eguna adostu ostean. Ingurune isilean burutu dira grabazioak. Audio seinaleak jasotzeko erabili diren tresnak ordenagailua eta kanpo mikrofonoa (Boya BY-M1) izan dira, grabazioen kalitatea bermatzeko. Aipatu nahi dugu lan honetan, adin nagusiko 48 lekukoren ahotsen grabaketak erabili direla, audio hutsezko grabaketak. Horretarako, informatzaileak jakitun egon dira ikerketaren nondik norakoekin eta xedeekin, grabaketak hasi orduko informazio hori eskaini baitzaie. Informazio hartzaile gisa datuok zertarako biltzen diren azaldu zaie eta parte-hartzea borondatezkoa zela erabat. Informatzaile guztien onespena jaso da idatziz. Euren anonimotasuna bermatzeko ez dira euren izen-abizenak jaso aurkezten diren analisietan, ez eta eraikitako datu-matrizeetan ere, etiketak dira erabilitakoak (ikus bedi 3.3. azpi-atala). 3.2 Datuak prozesatzeko metodologia Audio seinaleen azterketa egin ahal izateko aldi batzuk bereizi dira: seinalearen etiketazioa, seinaleen transkripzioa eta informazioaren iraulketa. Hiru aldi hauek gauzatzeko "Praat" izeneko programa erabili da (Boersma, & Weenik, 2016). Etiketak jarri ostean programa honen bidez transkripzioak egin dira soinua eta testua aldi berean lerrokatuta edukitzeko. Transkripzioak maila desberdinetan egin dira: silaba mailan, hitz mailan eta esaldi mailan, 3.6. irudian erakusten dugu adibide bat. 3 Grabazioak 2017.urtean egin dira. 3.6. irudia: Transkripzioen hiru maila desberdinak: silabak, hitzak, esaldiak. Praat programa informatikoa ahozko datuen azterketa akustikoa egiteko baliagarria da. 3.6. irudian intonazioaren analisiaren zatia ikus daiteke. Goiko aldean, oszilorgama agertzen da; soinu seinalearen uhinaren forma. Erdiko zatian honakoak ikus genitzake, guztiak batera edo banaka: espektrograma (lerro zuribeltzak), melodia kurba edo oinarrizko maiztasunaren (f0) kurba (lerro urdina) eta intentsitate kurba (lerro horia). Horien azterketa barrutia mugatzeko balio estandar batzuk daude: espektrogramarako 05000 hertz tartea, oinarrizko maiztasunaren kurbarako 75-500 hertz tartea eta intentsitaterako 50-100 dezibel tartea, nahiz eta balio horiek aldatzeko aukera dagoen (guk espektrograma 0-3000 hertz bitartean erabili dugu eta oinarrizko maiztasunaren kurba 100-300 hertz bitartean oro har). Balio horiek informatzaileen ezaugarri fisikoen arabera egokitu daitezke. Gainera, kurtsorea puntu batean jartzen badugu, ezkerreko aldean puntu horretan espektrogramari eta formakinei dagozkien balioak ikus daitezke; eskuinaldean oinarrizko maiztasunari eta intentsitateari dagozkienak (Etxebarria, & Eguskiza, 2017). Transkripzio fonologikoa egiteko ezin daitezke aplikatu edo erabili Euskaltzaindiak euskara estandarrerako emandako arauak, horregatik, orain artean egin diren proposamen batzuk hartu dira kontuan, honelako lanak egiteko dagoen tradizioan oinarrituta (Txillardegi, 1982; Aurrekoetxea, 1997; Gaminde et al., 2017b). Intonazioko atala salbu (ikusi 4.2.2. sekzioa), gainontzeko atalok Aurrekoetxeak (1997) proposatutako transkripzioari jarraiki egin dira, hots, transkribatzean ahal denik eta zehaztasun handiena gordez, diakritikorik erabili barik (azentuaz kanpo) eta grafia ortografikoak erabiliz. Beraz, nagusiki transkripzio fonologikoa hartu dugu oinarritzat eta halaxe erabili dugu gure testuetan, nahiz eta fonologiaren ataleko inbentarioko datuen azalpenean (4.1.1. sekzioa) nazioarteko alfabeto fonetikoa erabili dugun (IPA; The International Phonetic Alphabet, 2005). Euskaltzaindiaren (1999) "Euskal Herriko Hizkuntz Atlasa-EHHA"n ere IPAn oinarritutako alfabeto fonetiko egokitua erabili da. Praat eta beronekin batera erabiltzeko script bat erabilita (Lennes, 2002) etiketatu eta transkribatutako datuak beste programa batera irauli dira, hots, Excelera. Excelen etiketatutako eta anotatutako datuak oinarrizko datu basean antolatu dira. Bertan, informatzailearen informazioarekin eta identifikazioarekin batera jasotako datuak antolatu dira, 3.7. irudian ikus daitekeen moduan. morfologiaren azpi-atala (5.1.) eta sintaxiaren atala (6.). Adibide bat 3.8. irudian ematen dugu. Honenbestez, datuen etiketazioaren, anotazioaren eta transkripzioaren ostean datumatrizeen eraikuntza azaldu da. Hurrengo lerrootan datuen prozesamenduaren osteko azterketaren zehaztapenak emango dira. 3.3. Datuak aztertzeko metodologia Behin audio fitxeroetan anotazioak, etiketak eta transkripzioak eginez gero, datuen azterketarako erabili diren baliabideak aurkeztea da azpi-atal honen helburua. Gehienbat oinarri nagusi bi bereiz daitezke datuen azterketan; alde batetik datuen ustiapenerako egin behar izan diren matrizeak eta bestetik, datuen azterketa kuantitatiborako erabili diren estatistikoak. Gorago esan dugun bezala, lan honetan hiru aztergai nagusi daude: fonologia, morfologia eta sintaxia; nolanahi ere den dela, aztergai bakoitza arlo batzuetan banatuta agertzen da sintaxia izan ezik. Fonologian segmentala eta suprasegmentala bereiziz dira eta segmentalaren barruan inbentarioari dagozkion tasunak eta arau fonologikoak aztertu dira eta suprasegmentalean azentua eta intonazioa. Halaber, morfologia zati nagusi bitan banatuta aztertuko da: izen morfologia eta aditz morfologia. Aipatutako azterketok burutu ahal izateko, datuak era desberdinez antolatu behar izan dira matrizeetan, nahiz eta matrizeetako kanpo batzuk komunak izan aztergai guztietan. Matrizeetako kanpoetan bereizi behar dira informatzaileei dagozkien atributuak eta ezaugarri linguistikoei dagozkienak. Informatzaileen atributuetan informatzaileen identifikatzailea, informatzailearen jatorrizko herria, informatzailearen belaunaldia eta informatzailearen generoa daude. Informatzaile bakoitzari etiketa identifikatzaile bat esleitu zaio datuen trataeran anonimotasuna gordetzeko. Generoari dagokion kanpoan 0 eta 1 etiketak erabili dira, 0 gizonezkoak adierazteko eta 1 andrazkoak. Belaunaldiaren kasuan gauza bera, 1 eta 2 etiketak erabili dira, lehenengo belaunaldikoak 1945-1960 urteen artean jaiotakoak izan dira eta bigarren belaunaldikoak 1985-2000 urteen artekoak. Herrien etiketak 1etik 6rakoak izan dira, horrela bada, 1 zenbakia Igorreren etiketa izan da, 2 Dima, 3 Lemoa, 4 Artea, 5 Zeanuri eta 6 Zeberio. 3.10. irudian ikus daiteke datu matrize baten zatia adibidetzat. 3.10. irudia: Datu-matrizearen adibidea. Horrez gain, esan bezala, informatzaile bakoitzari aurreko kanpo guztiak barne hartzen dituen etiketa bat esleitu zaio, ondokoa da etiketa baten adibidea: Artea2g02 (3.10. irudian urdinik erakutsitakoa). Lehenengo herriaren izena agertzen da, ostean belaunaldiaren etiketa, bi zenbaki horrek esan nahi du gaztea dela. Ondorengo letrak generoa adierazten du "g" denez gero gizonezkoa dela esan nahi du. Herri bakoitzeko genero eta belaunaldi horretako informatzaile bi dauzkagunez gero, 01 eta 02 bereizgarriak erabili dira. Laburbiltzeko beraz, etiketa horri dagozkion informatzailearen datuak hauek dira: Arteako mutil gazte bat da, hots bigarren belaunaldikoa eta ezaugarri horiek dauzkan bigarren informatzailea. Aldagai hauek, atributiboak diren guztiak, nominalak dira, hots, kalkuluak egiteko unean zenbakiek etiketaren balioa baizik ez daukate. Aldagai independenteak dira. Ezaugarri linguistikoei dagozkien atributuak bakoitzari dagozkion datuen azterketaren atalean xehekiago aztertuko bada ere, era bitakoak dira: dikotomikoak eta arrazoizkoak edo eskalakoak. Hauek aldagai dependenteak dira. Aldagai dikotomikoek ezaugarri baten erabilera edo erabilera eza adierazten dute, gorago aipatutako moduan aldagai dikotomikoak hurrengo ataletan erabili dira: fonologia segmentalaren azpi-atalean (4.1. azpi-atala), fonologia suprasegmentalaren azpi-atalean (4.2. azpi-atala) eta barneko azentuaren sekzioan (4.2.1. sekzioa) eta intonazioarenean (4.2.2. sekzioa), izen morfologiaren azpi-atalean (5.1. azpi-atala) eta sintaxiaren atalean (6. atala). Haatik, eskalako aldagaietan ezaugarri bakoitzari bere probabilitatea esleitu zaio (p.) maiztasunean eta azterketa morfofonologikoan oinarrituta (5.2. azpi-tala). Behin matrizeak eraikita edukiz gero, datuen azterketa kuantitatiborako hiru motatako estatistikoak erabili behar izan dira: (a) Deskribatzaileak (b) Inferentzialak (c) Sailkatzaileak Estatistiko deskribatzaileei dagokienez, esan behar da oso oinarrizkoak izan direla, izan ere, probabilitateak esleitzeko maiztasunak kalkulatu dira eta ezaugarrien ehunekoak. Estatistiko hauek informatzaileen atributuak ezaugarri linguistikoen atributuekin batera erabiltzen dira. Inferentzia estatistikoak egiteko erabili den estatistiko bakarra (χ²) izan da. Beronen bidez, jakin dezakegu ezaugarri linguistikoetan gertatzen diren aldeak informatzaileen belaunaldiaren eta generoaren arabera estatistikoki esanguratsuak diren ala ez (aztergai guztietan erabili da) eta baita herrien eragina multzoen banaketan ere. Informatzaile guztien sailkapen guztiak eginda, balio du jakiteko multzoen banaketa estatistikoki esanguratsua den aldagai diastratikoen eta diatopikoen arabera. Honelakoetan, erabili den konfidantza-tartea edo alpharen fidagarritasuna % 95ekoa izan da (Isasi, 2010; Bully, 2017). Probabilitateak kalkulatu direnean, maiztasunetan oinarritu gara. Ezaugarri baten agertzeko probabilitatearen balioa 0 denean, 0,01etik beherako probabilitatea daukala agertzeko azaldu da, izan ere, ezin baiezta dezakegu ezaugarri horrek agertzeko aukerarik ez daukanik. Era berean, ezaugarri baten probabilitatea 1 denean, orduan 0,99tik gorako probabilitatea daukala agertzeko azaldu da, ezin baitezakegu osotasunean baieztatu ezaugarri horren probabilitate osoa (Bully, 2017). 5.1. (izen morfologia) eta 5.2. azpi-ataletan (aditz morfologia) eta 6. atalean (sintaxia) aldatzen diren aldakien konbinazioak adierazteko lagin-espazioak eraiki dira arbolen bidez ezaugarri bakoitzaren probabilitateak adierazirik. Horren ostean, ezaugarri bakoitzaren probabilitate osoa (1) formularen bidez kalkulatu da. (1) P(A∩B) = P(A) * P(B) Informatzaileen sailkapenari dagokionez, gure hemengo azterketa honetan era bitako sailkapenak egin behar izan dira: diastratikoak eta diatopikoak. Honetarako, hiru multzokatze mota erabili dira: multzokatze hierarkikoa, K-batezbestekoa (KM) eta logika lausoan oinarritutakoa lerro batzuk atzera esaneko moduan, FCM algoritmoaren araberakoa (Fuzzy C-Means). Multzokatze hierarkikoak balio du datuak zelan multzokatzen diren eta zelan hierarkizatzen diren ikusteko. Multzokatze hierarkikoa egiteko, kasu guztietan Ward metodoa erabili da distantzia euklidearrarekin, egia da metodo asko daudena (Pardo, & Ruiz, 2002; Pérez López, 2005) baina bariazioaren azterketetan gailendu dena Ward metodoa izan da (Goebl, 1992, 2010; Aurrekoetxea, 1995, 2005; Gaminde, 2007; Gaminde et al., 2016a, 2016b). Ward metodoak aldeak eta kidetasunak maximizatzen dituelako izan da aukeratua gure hemengo lan honetarako. Distantzia linguistiko ezberdinak egon badauden arren (Bloque, Minkowski, Manhattan), distantzia euklidearra izan da aukeratua sinplea delako, sinpletzat ezberdintasunak konputatzeko unibertsalagoa eta zuzenagoa dela ulertuta. Multzokatze hierarkikoaren emaitza dendograma bat izaten da (3.11. irudia) zeinetan multzo nagusiak agertzen diren; elementu bakoitza multzo bakarrean agertuko da gainontzeko elementuekiko daukan distantziaren arabera. 3.11. irudia: Dendograma baten adibidea (7. ataletik). KM multzokatzea erabilita gauza bera gertatzen da, baina kasu honetan elementuen banaketa egingo da ikertzaileak aurretik aukeratutako multzo kopuruaren arabera. Teknika honek elementuen arteko antzekotasunak eta aldeak nabarmentzen ditu. Multzoen aukeraketarako lan honetan multzokatze hierarkikoan oinarritu gara. FCM multzokatzea egitean, elementu guztiak ikertzaileak aldez aurretik hautatutako multzo kopuruaren arabera sailkatuta agertzen dira baina elementu bakoitzeko adierazten da zein neurritan dagoen multzo horren barruan, bere barnekotasun funtzioa emanik (b.f.). Barnekotasun funtzioa (2)ean agertzen den bezala adierazten da. (2) μA:X → [0,1] Elementu baten barnekotasun funtzioa "1" denean guztiz dago multzo horren barruan eta "0" denean adierazten da ez dela multzo horren barnekoa. Ostera, "0,7" izan daiteke elementu baten barnekotasun funtzioa multzo batean eta "0,3" bestean. Horrela bada, hizkeren edota informatzaileen arteko trantsizio guneak irudika daitezke. Multzo bereko elementuak bertakotzat hartu ditugu elementuaren barnekotasun funtzioa "0,75" eta "1"en artean dagoenean, hortik beherako kasuetan, hau da, "0,75"etik beherako barnekotasun funtziodun elementuak trantsiziokotzat hartu dira (7. atalean salbu, bertan azaltzen da atal horretarako ezarritako barnekotasun funtzioa). 4.1. Fonologia segmentala Barietate bateko fonologia segmentala aztertzeko barietate horretan erabiltzen den inbentario fonologikoa hartzen da abiapuntutzat, gero gertatzen diren arau fonologikoak aztertu ahal izateko (Gaminde, 1992, 2007; Ormaetxea, 2006; Aranberri, 1996; Arretxe, 1994; Hualde et al., 1994; Gaminde et al., 2017b; besteak beste). Azpi-atal honetan fonologia segmentala landuko dugu. Gure helburua bikoitza da; alde batetik, bokalen eta kontsonanteen inbentarioa egin nahi dugu eta arau fonologiko nagusiak azaldu. Bestetik, informatzaileen adina eta generoa aldagaitzat hartuta, inbentarioaren eta arau fonologikoen analisi diastratikoa egingo dugu. Ondoren, sailkapen diatopikoa aurkeztuko dugu landutako ezaugarri guztiak barne hartzen dituena (inbentarioaren ezaugarriak eta arau fonologikoenak), ostean, informatzaileen sailkapena egingo da sailkapen metodo ezberdinak erabilita, atzetik ezaugarrien azalpen indarra azalduko da eta azpi-atala sumarioa eta ondorioak sekzioarekin amaituko da. 4.1.1. Inbentarioa Sekzio honetan fonologia segmentalaren atalaren inbentarioa egingo dugu, bertako hizkeraren deskribapen laburra eginez. Alde batetik bokalen inbentarioa eta banaketa aztertuko ditugu eta beste alde batetik kontsonanteenak. Arratiako hizkerak bost fonema bokaliko dauzka: /i, e, a, o, u/. /a/ irekia, /e/ eta /o/ erdikoak eta /i/ eta /u/ itxiak (Etxebarria, 1988; Iglesias, 2014). 4.1. irudian Zeberioko bokalen itxidura-irekiduraren ikuspegi orokorra ematen da, Etxebarriaren (1988) datuetan oinarrituta Arratiarako ere baliagarria izan daitekeena. 4.9. taula: Albokarien fonemen eta alofonoen banaketa. Inbentario fonologikoari dagokion bariazioa aztertzeko lau ezaugarri hartu dira kontuan: (1) Herskari sabaikoa /ɟ/ aditz partizipioetan (2) Sudurkari sabaikoa /ɲ/ fonema izatea (3) Afrikari bizkar-albeolarra /t͡ s̻ / eta sabaiaurrekoa /t͡ ʃ/ bereiztea (4) Albokari sabaikoa [ʎ] eta hurbilkari sabaikoa [j] bereiztea Lau ezaugarriok ondorengo azpi-sekzioetan azalduko dira. Azpi-sekzio bakoitzean goian zerrendatutako lau ezaugarrietako bakoitza azaldu eta aztertuko da. 4.1.1.1 Herskari sabaikoa /ɟ/ aditz partizipioetan Gehien gehienetan, [ɟ] sabaiko ahostun legez ahoskatzen da: [ɟo̯ an], [ɟan]. Hala eta guztiz ere, batzuetan [x] frikari belar ahoskabea egiten da, adibidez: [xornala], [xuramentue] etab. Fenomeno hori aztertzeko hitz bi izan dira galdegaiak: "yaiek" (jaiak) eta "yoan" (joan). Jasotako datuetan oinarrituta aukerak bi izan dira: bietan [ɟ] egitea edo lehenengoa [ɟ] egitea eta bigarrena [x]. 4.10. taulan aurkezten ditugu aukera biak, kopuruak eta probabilitateak. Helduak Gazteak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 4 8 1 2 5 10 2 20 42 23 48 43 90 4.11. taula: Aldakiak eta euren ehunekoak belaunaldiaren arabera. Helduen taldean lehenengo aukera gertatzeko probabilitatea 0,17koa da eta bigarrena gertatzekoa 0,83koa. Gazteen artean, ostera, lehenengoak 0,04ko probabilitatea dauka gertatzeko eta bigarrenak 0,96koa. 4.12. taulan erakusten dira informatzaileen generoaren araberako emaitzak; bertan ikusten diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,637). Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 2 4 3 6 5 10 2 22 46 21 44 43 90 4.12. taula: Datuak informatzailearen generoaren arabera. Gizonezkoen taldean lehenengo aukera gertatzeko probabilitatea 0,08koa da eta bigarrena gertatzeko probabilitatea 0,92koa. Andrazkoen artean, ostera, lehenengoak 0,12ko probabilitatea dauka gertatzeko eta bigarrenak 0,88koa. Honenbestez, beti [ɟ] egitea edo hitzaren arabera [ɟ] edo [x] egitearen arteko aldeak aztertu ondoren, ikusi dugu adina eta generoa ez direla faktore eragingarriak izan estatistikoki. Esan beharra dago "jaiek" hitza berezia dela, Arratiako euskaran batzuetan gaztelaniazko ahoskera mantentzen da mailegu berrietan: "juramentue", "jornala"; elizako hitzetan: "jaune", "jangoiko". Beraz, "jai" hitza salbuespena izan daiteke, hitz hori berori eta salbuespenetan jasotakoak kenduta Arratian [ɟ] egiten baita. 4.1.1.2 Sudurkari sabaikoa /ɲ/ fonema izatea Gaminderen (2002) hitzetan kontsonanteen inbentarioan herri guztietan agertzen dira /ñ/ eta /ll/, barietate batzuetan palatalizazio automatikorik egon ez arren: "mutile" baina "olloa"; "inisitue" baina "koñatu"; e.a. eta hori da Arratian gertatzen dena. /ɲ/ sudurkari sabaikoa fonema den edo palatalizazioaren ondorioa den jakin nahi izan dugu. Horretarako (1)ean ageri diren galdegai biak planteatu dira. (1) 4.13. taulan aurkezten ditugu aukera biak, hau da, bereizkuntza egitea ala ez egitea eta hauen kopuruak eta probabilitateak. Kopurua p. 1 Bereizkuntza bai 32 0,667 2 Bereizkuntza ez 16 0,333 Guztira: 48 1,000 4.13. taula: Aldakiak, kopuruak eta probabilitateak. Aukeren erabilera maila aztertzen badugu 4.14. taulako hierarkiak lortzen ditugu informatzaileen belaunaldien arabera; bertan ikusten diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,540). Helduak Gazteak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 17 35 15 31 32 67 2 7 15 9 19 16 33 4.14. taula: Aldakiak eta euren ehunekoak belaunaldien arabera. Helduen taldean hitz parearen bereizkuntzari eusteko probabilitatea 0,71koa da eta eutsi ez egitekoa 0,29koa. Gazteen artean, ostera, bereizteak 0,63ko probabilitatea dauka gertatzeko eta ez eusteak 0,37koa. 4.15. taulan erakusten dira informatzaileen generoaren araberako emaitzak; bertan ikusten diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 1,000). Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 16 33 16 33 32 67 2 8 17 8 17 16 33 4.15. taula: Aldakiak eta euren ehunekoak generoaren arabera. Gizonezkoen eta andrazkoen taldearen barruan aukera biek daukate agertzeko probabilitate bera. Lehenengo aukerak 0,67koa eta bigarrenak 0,33koa. Honenbestez, "miñe" eta "mine" hitzen bereizkuntza egiten den ala ez aztertu ostean ikusi dugu adina eta generoa ez direla faktore eragingarriak izan estatistikoki bien arteko bereizkuntzan. 4.1.1.3 Afrikari bizkar-albeolarra /t͡ s̻ / eta sabaiaurrekoa /t͡ ʃ/ bereiztea Fonemen inbentarioari dagokionez, /t͡ s̻ / eta /t͡ ʃ/ bokalen artean bereizkuntza egitea aztertuko dugu. Galderak bokalen arteko afrikari bizkar-albeolarraren eta sabaiaurrekoaren arteko bereizkuntzari dagozkio, (2)an erakusten denari. Bereizkuntzari eusten dioten informatzaileek parea argi eta garbi bereizten dute. (2) "gatxa" (gaitza, zaila) - "gatza" (sukaldeko gatza) 4.16. taulan aurkezten ditugu aukera bien, kopuruak eta probabilitateak. Helduak Gazteak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 20 42 9 19 29 60 2 4 8 15 31 19 40 4.17. taula: Aldakiak eta euren ehunekoak belaunaldien arabera. Helduen taldean afrikarien bereizkuntzari eusteko probabilitatea 0,83koa da eta eutsi ez egitekoa 0,17koa. Gazteen artean, ostera, bereizteak 0,38ko probabilitatea dauka gertatzeko eta ez eusteak 0,62koa. 4.18. taulan erakusten dira informatzaileen generoaren araberako emaitzak; bertan ikusten diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,376). Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 13 27 16 33 29 60 2 11 23 8 17 19 40 4.18. taula: Aldakiak eta euren ehunekoak generoaren arabera. Gizonezkoen taldean afrikarien bereizkuntzari eusteko probabilitatea 0,54koa da eta eutsi ez egitekoa 0,46koa. Andrazkoen artean, ostera, bereizteak 0,67ko probabilitatea dauka gertatzeko eta ez eusteak 0,33koa. Honenbestez, "gatza" eta "gatxa" hitzen afrikarien bereizkuntza egiten den ala ez aztertu ostean ikusi dugu adina dela faktorerik eragingarriena estatistikoki. 4.1.1.4 Albokari sabaikoa [ʎ] eta hurbilkari sabaikoa[j] bereiztea Yeismoa gaztelaniaz aztertu izan den arren (Corominas, 1953; Navarro, 1964; Lipski, 1989; Martos, 1997) euskaraz fenomeno berria da eta horren gainerako ez da askorik idatzi nahiz eta aipamen batzuk eduki badauzkagun (Ormazabal, & Alkorta, 1998; Kamino, Salaberri, & Zubiri, 2004; Kintana, 2007; Ormaetxea, 2008; Aurrekoetxea, 2008). Arratian gaurko gazte askok [ʎ] ahoskatu beharrean, [j] ahoskatzen dute: "oyoa", "beyegie", "miye". Hori da hemen ikusi nahi izan duguna, hitz bi hartuta ia zenbatek eusten dioten [ʎ] ahoskatzeari eta zenbatek ahoskatzen duten: [j]. Hitzak (3)an erakusten direnak izan dira. (3) Helduak Gazteak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 17 35 2 4 19 40 2 4 8 22 46 26 54 3 3 6 0 0 3 6 4.20. taula: Aldakiak eta euren ehunekoak belaunaldien arabera. Helduen taldean lehenengo aldakiak 0,70ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak 0,17koa eta hirugarrenak 0,13koa. Gazteen taldearen barruan, ostera, lehenengo aukerak 0,08ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak 0,92koa eta hirugarrenak 0,01etik beherakoa. 4.21. taulan erakusten dira informatzaileen generoaren araberako emaitzak; bertan ikusten diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,322). Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 7 15 12 25 19 40 2 15 31 11 23 26 54 3 2 4 1 2 3 6 4.21. taula: Aldakiak eta euren ehunekoak generoaren arabera. Gizonezkoen taldean lehenengo aukerak 0,29ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak 0,63koa eta hirugarrenak 0,08koa. Andrazkoen taldearen barruan, ostera, lehenengo aukerak 0,5eko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak 0,46koa eta hirugarrenak 0,04koa. Honenbestez, [ʎ] eta [j] arteko bereizkuntzan ikusi dugu belaunaldia dela estatistikoki eragingarria den faktorea. 4.1.2. Arau fonologikoak Sekzio honetan arau fonologikoez jardungo dugu eta lan honetarako egindako azterketen emaitzak aurkeztuko ditugu. Ondoko azpi-sekzioetan banatuko dugu sekzioa. (1) "a"ren asimilazioa (4.1.2.1 azpi-sekzioa). (2) Aditz partizipioak mailegatzeko arauak (4.1.2.2. azpi-sekzioa). (3) Palatalizazioa "s"/"x" (4.1.2.3 azpi-sekzioa). (4) Herskari bilkurak (4.1.2.4 azpi-sekzioa). (5) "ez" aditzondoaren arauak (4.1.2.5 azpi-sekzioa). a > e /i, u (C0)___ Testuinguru morfologiko desberdinak aukeratu dira. Jarraian testuinguru morfologiko hauek zerrendatzen dira. a) Artikulu singularra -a b) Artikulu plurala -ak c) Izenkia + bat/batzuk determinatzaileekin d) Izan silaba bakarreko "nas" adizki laguntzailearekin e) Izan silaba bakarreko "da" adizki laguntzailearekin f) Deklinabideko soziatiboaren morfema g) Partizipioa "-ta" morfemarekin Ondoren, aipatutako testuinguruak aztertuko ditugu gure corpusean jasotako datuen arabera. (a) Artikulu singularra -a "-a" artikulu singularraren asimilazioa gertatzen den ikusi nahi izan dugu eta horretarako inguru bitako informazioa jaso dugu: "lagune" (laguna) eta "iturrie" (iturria). Horrela, ikusi dugu informatzaile guztiek egiten dutela "e", % 100ek. Aurreko silaban -i- edo -u- dagoenean (-i, u + C + artikulu singularra) ere "a" "e" egiten dela ikusi dugu: "txakurre" (txakurra), informatzaile guztiek berdin egin baitute, % 100ek. (b) Artikulu plurala -ak Artikulu pluralean ere ia "-u" edo "-i" ondoan "a" "e" egiten den ikusi nahi izan dugu eta horretarako galdegaiak bi izan dira: "lagunek" (lagunak) eta "iturriek" (iturriak). Informatzaile guztiek egin dute "a"ren asimilazioa, "e" eginez, % 100ek. (c) Izenkia + bat/batzuk determinatzaileekin "bat" eta "batzuk"eko "a">"e" egiten da aurreko silabako izenkian "-i" edo "-u" dagoenean. Kasu honetan "bat" eta "batzuk" determinatzaileen "a" asimilatzen den ikusi nahi izan dugu. "bat" determinatzailearen kasuan ingurune bi izan dira: "lagun bet" (lagun bat) eta "iturri bet" (iturri bat). Informatzaile guztiek egin dute "e", % 100ek. "batzuk" ere ingurune bitan galdetu dugu: "lagun betzuk" (lagun batzuk) eta "iturri betzuk" (iturri batzuk). Hiru aukera egon dira: "e" egitea, "a" egitea edo ingurune batean bata erabiltzea eta bestean bestea. 4.22. taulan aldagaiaren aldakiak eta probabilitateak ematen ditugu. Helduak Gazteak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 11 23 12 25 23 48 2 11 23 8 17 19 40 3 2 4 4 8 6 13 4.23. taula: Aldakiak eta euren ehunekoak belaunaldien arabera. Helduen taldean "e" egiteko probabilitatea 0,46koa da, "a" egitekoa ere 0,46koa eta biak nahastekoa 0,08koa. Gazteen taldearen barruan gauza bera, lehenengo aukerak 0,5eko probabilitatea dauka gertatzeko, bigarrenak 0,33koa eta hirugarrenak 0,17koa. 4.24. taulan erakusten dira informatzaileen generoaren araberako emaitzak; bertan ikusten diren aldeak estatistikoki esanguratsuak dira (χ² (a.m. 2) 8,183; p = 0,017). Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 15 31 8 17 23 48 2 9 19 10 21 19 40 3 0 0 6 12 6 12 4.24. taula: Aldakiak eta euren ehunekoak generoaren arabera. Gizonezkoen taldean "e" egiteko probabilitatea 0,63koa da, "a" egitekoa 0,37koa eta biak nahasteko probabilitatea 0,01etik beherakoa da. Andrazkoen taldearen barruan, ostera, lehenengo aukerak 0,33ko probabilitatea dauka gertatzeko, bigarrenak 0,42koa eta hirugarrenak 0,25ekoa. Honenbestez, "u" eta "i"ren osteko "batzuk"en "a"ren asimilazioarekin zer gertatzen den aztertu ostean ikusi dugu generoa dela faktorerik eragingarriena estatistikoki. (d) Izan silaba bakarreko "nas" adizki laguntzailearekin Bloke honetan "u" eta "i"ren osteko "a"ren asimilazioari dagokio "nas" adizki laguntzailearekin; inguruneak bi izan dira "etorri nas" (etorri naiz) eta "sartu nas" (sartu naiz) izan dira. Hiru aukera egon dira: "e" egitea, "a" egitea edo ingurune batean bata erabiltzea eta bestean bestea. 4.25. taulan aldagaiaren aldakiak eta probabilitateak ematen ditugu. Helduak Gazteak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 22 46 22 46 44 92 2 1 2 1 2 2 2 3 1 2 1 2 2 2 4.26. taula: Aldakiak eta euren ehunekoak belaunaldien arabera. Helduen taldean "e" egiteko probabilitatea 0,92koa da, "a" egitekoa 0,04koa eta biak nahastekoa 0,04koa. Gazteen taldearen barruan gauza bera, lehenengo aukerak 0,92ko probabilitatea dauka gertatzeko eta bigarrenak eta hirugarrenak 0,04koa bakoitzak. 4.27. taulan erakusten dira informatzaileen generoaren araberako emaitzak; bertan ikusten diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,352). Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 21 44 23 48 44 92 2 2 4 0 0 2 4 3 1 2 1 2 2 4 4.27. taula: Aldakiak eta euren ehunekoak generoaren arabera. Gizonezkoen taldean "e" egiteko probabilitatea 0,88koa da, "a" egitekoa 0,08koa eta biak nahastekoa 0,04koa. Andrazkoen taldearen barruan, ostera, lehenengo aukerak 0,96ko probabilitatea dauka gertatzeko, bigarrenak 0,01etik beherakoa eta hirugarrenak 0,04koa. Honenbestez, "u" eta "i"ren osteko "a"ren asimilazioari dagokion "nas" adizki laguntzailearekin zer gertatzen den aztertu ostean, ikusi dugu belaunaldia eta generoa ez direla faktore eragingarriak izan estatistikoki. (e) Izan silaba bakarreko "da" adizki laguntzailearekin Hemen ere, aurreko kasuaren antzera, izan aditzaren silaba bakarreko beste adizki laguntzaile bat aztertu dugu. "u" eta "i"ren osteko "a"ren asimilazioa aztertu dugu "da" adizki laguntzailearekin; inguruneak bi izan dira: "etorri de" (etorri da) eta "sartu de" (sartu da). Kasu honetan informatzaile guztiek egin dute asimilazioa, % 100ek. (f) Deklinabideko soziatiboaren morfema "-gas" morfema soziatiboaren "a"ren asmilazioa aztertu gura izan dugu. Ingurunea "nigas" izan da. Informatzaile guztiek egin dute asimilazioa, % 100ek. (g) Partizipioa "-ta" morfemarekin "ta" aditzondoaren morfemaren "a"ren asimilazioa aztertuko dugu jarraian. Inguruneak bi izan dira "sartute dau" (sartuta dago) eta "sarratute dau" (zarratuta dago) izan dira. Informatzaile guztiek egin dute asimilazioa, % 100ek. 4.1.2.2. Aditz partizipioak mailegatzeko arauak Azpi-sekzio honetan gaztelaniaz "-ar" amaitutako aditz partizipioak mailegatzean gertatzen diren arauak aztertzen dira. Mendebaldeko euskaran, gaztelaniazko "-ar" amaitutako partizipioa mailegatzean hiru aukera daude (Gaminde, 2007; Gaminde et al., 2017b): "au" egitea (amatau), "eu" egitea (amateu) edo "a" egitea (amata). Arratian lehenengo aukera biak baino ez dira egiten izan. Gainera, diptongo honen ebakera desberdin egiten izan da Arratian zehar. Hegoaldean (Zeanurin, Artean, Diman eta Zeberion) "au" diptongoa erruz egiten izan da: "allegau", "altzau", "parau". Iparraldean, ostera, (Igorren, Lemoan eta Dimatik iparraldera), alderantzizkoa gertatzen izan da: jatorrizko au>eu egiten izan da askotan: "allegeu", "altzeu", "pareu" (Larrea, & Rekalde, 2017). Informatzaile batzuek beti bat egiten dute eta beste batzuek biak tartekatzen dituzte noizbehinka "au" eta osterantzean "eu". Azken konbinazio horien arrazoia prestigioa edota elizako hizkera izan daitezkeela diosku Iglesiasek (2014). (5)ean erakusten dira galdegaiak. (5) Helduak Gazteak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 20 42 22 46 42 88 2 3 6 0 0 3 6 3 1 2 2 4 3 6 4.29. taula: Aldakiak eta euren ehunekoak belaunaldien arabera. Helduen taldean "au" bakarrik gertatzeko probabilitatea 0,73koa da, "eu" bakarrik gertatzekoa 0,13koa eta biak erabiltzekoa nahastaturik 0,04koa. Gazteen taldearen barruan "au" gertatzeko probabilitatea 0,92koa da, "eu" baino ez erabiltzekoa 0,01etik beherakoa eta 0,08koa biak nahastean erabiltzearena. 4.30. taulan erakusten dira informatzaileen generoaren araberako emaitzak; bertan ikusten diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,180). Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 22 46 20 42 42 88 2 0 0 3 6 3 6 3 2 4 1 2 3 6 4.30. taula: Aldakiak eta euren ehunekoak generoaren arabera. Gizonezkoen taldean "au" bakarrik gertatzeko probabilitatea 0,92koa da, "eu" bakarrik gertatzekoa 0,01etik beherakoa eta biak erabiltzekoa nahastaturik 0,08koa. Andrazkoen taldearen barruan "au" gertatzeko probabilitatea 0,83koa da, "eu" baino ez erabiltzekoa 0,13koa eta 0,04koa biak nahastean erabiltzearena. Honenbestez, gaztelaniaz "-ar" amaiera daukaten partizipioak mailegatzean "au", "eu" eta biak nahastean erabiltzen dituztela gure informatzaileek ikusi dugu. Baina adina eta generoa ez dira faktore eragingarriak izan estatistikoki. 4.1.2.3. Palatalizazioa "s"/"x" "s" frikariaren "i"ren osteko palatalizazioa gertatzen den ikusi nahi izan dugu eta horretarako ingurune bi erabili dira: "axea" (haizea) eta "asea" (aza). Araua aplikatuz (6) lehenengo kasuan palatalizazioa gertatzen da eta bigarrenean ez. Gure aukeretako lehenengoa hori izan da eta bigarren aukera biak "s" egitea. 4.31. taulan aurkezten ditugu aukera biak, kopuruak eta probabilitateak. (6) Helduak Gazteak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 19 40 8 17 27 56 2 5 10 16 33 21 44 4.32. taula: Aldakiak eta euren ehunekoak belaunaldien arabera. Helduen taldean lehenengo aukeraren probabilitatea 0,79koa da eta bigarrenarena 0,21ekoa. Gazteen artean, ostera, bereizteak 0,33ko probabilitatea dauka gertatzeko eta bigarrenak 0,67koa. 4.33. taulan erakusten dira informatzaileen generoaren araberako emaitzak; bertan ikusten diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,383). Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 12 25 15 31 27 56 2 12 25 9 19 21 44 4.33. taula: Aldakiak eta euren ehunekoak generoaren arabera. Gizonezkoen taldean lehenengo aukera zein bigarrena agertzeko probabilitatea 0,5ekoa da. Andrazkoen artean, ostera, lehenengo aukeraren agertzeko probabilitatea 0,63koa da eta bigarrenarena 0,37koa. Honenbestez, "axea" eta "asea" hitzen bereizkuntza lehenengoaren palatalizazioa eginda egiten den ala ez aztertu ostean, ikusi dugu adina dela faktorerik eragingarriena estatistikoki. 4.1.2.4. Herskari bilkurak Herskari bilkuretan gertatzen diren arauak bilduko ditugu hemen, laugarren azpisekzioan. Azpi-sekzio honetan amaierako "k" eta "t" ondorengo "b"rekin, "d"rekin eta "g"rekin elkartzean gertatzen diren emaitzak aztertzen dira batetik, eta, bestetik, sintagma biren "t" eta "d" elkartzean gertatzen dena ere aztertzen da. Inguruneak ondorengo zerrendan agertzen dira. (a) k + b  "suk baño" - (zuk baino) / "orrek be" - (horiek ere) [talde klitikoan] (b) k + d  "lagunek dire" - (lagunak dira) [talde klitikoan] (c) k + g  "esaunek gara" - (ezagunak gara) [talde klitikoan] (d) t + d  "bat dau" - (bat dago) [talde klitikoan] (e) t + d  "estekot dirurik" - (ez daukat dirurik) (f) t + g  "bost gixon" - (bost gizon) [sintagma barruan] (a) k + b Sintagma baten amaierako "k" ondoko klitiko baten hasierako "b"rekin elkartzean zer gertatzen den aztertuko da jarraian. Galdegaiak bi izan dira "horrik be" eta "zuk baño". Kasu honetan hiru aukera agertu zaizkigu: batean sintagmaren "k" galtzen da eta klitikoaren "b" "p" bihurtzen da (1). Bigarren aukeran sintagmaren "k" galdu egiten da eta klitikoaren "b"ri eusten zaio (2). Hirugarren aukeran, galdegai batean lehenengo aukera egiten da eta bestean bigarrena nahasirik (3). 4.34. taulan aldagaiaren aldakiak eta probabilitateak ematen ditugu. Helduak Gazteak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 20 42 7 15 27 56 2 2 4 5 10 7 15 3 2 4 12 25 14 29 4.35. taula: Aldakiak eta euren ehunekoak belaunaldiaren arabera. Helduen taldean sintagmaren "k"ren galera eta klitikoaren "b" "p" bihurtzearen probabilitatea 0,84koa da. Sintagmaren "k" galtzea eta klitikoaren "b"ri eustearen probabilitatea 0,08koa da eta aukera biak nahastean erabiltzeak ere 0,08ko probabilitatea dauka agertzeko helduen artean. Gazteen artean lehenengo aukerak 0,29ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak 0,21ekoa eta nahasirik egiteak 0,50ekoa. 4.36. taulan erakusten dira informatzaileen generoaren araberako emaitzak; bertan ikusten diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,792). Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 13 27 14 29 27 56 2 3 6 4 8 7 15 3 8 17 6 13 14 29 4.36. taula: Aldakiak eta euren ehunekoak generoaren arabera. Gizonezkoen taldean sintagmaren "k"ren galera eta klitikoaren "b" "p" bihurtzearen probabilitatea 0,54koa da. Sintagmaren "k" galtzea eta klitikoaren "b"ri eustearen probabilitatea 0,13koa da eta aukera biak nahastean erabiltzeak ere 0,33ko probabilitatea dauka agertzeko helduen artean. Gazteen artean lehenengo aukerak 0,58ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak 0,17koa eta hirugarrenak 0,25ekoa. Helduak Gazteak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 14 29 13 27 27 56 2 10 21 11 23 21 44 4.38. taula: Aldakiak eta euren ehunekoak belaunaldien arabera. Helduen taldean sintagmaren amaierako "k" galtzeak eta aditzaren hasierako "d" "t" bihurtzeak 0,58ko probabilitatea dauka eta sintagmaren amaierako "k" "g" bihurtzeak eta aditzaren "d"ri bere horretan eusteak 0,42koa. Gazteen artean lehenengo aukerak 0,54ko probabilitatea dauka agertzeko eta bigarrenak 0,46koa. 4.39. taulan erakusten dira informatzaileen generoaren araberako emaitzak; bertan ikusten diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,771). Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 14 29 13 27 27 56 2 10 21 11 23 21 44 4.39. taula: Aldakiak eta euren ehunekoak generoaren arabera. Gizonezkoen taldean sintagmaren amaierako "k" galtzeak eta aditzaren hasierako "d" "t" bihurtzeak 0,58ko probabilitatea dauka eta sintagmaren amaierako "k" "g" bihurtzeak eta aditzaren "d"ri bere horretan eusteak 0,42koa. Andrazkoen artean lehenengo aukerak 0,54ko probabilitatea dauka agertzeko eta bigarrenak 0,46koa. Honenbestez, amaierako "k" ondoko klitiko baten hasierako "d"rekin elkartzean zer gertatzen den aztertu ostean, ikusi dugu belaunaldia eta generoa ez direla faktore eragingarriak izan estatistikoki. (c) k + g Sintagma baten amaierako "k" ondoko klitiko baten hasierako "g"rekin elkartzean zer gertatzen den azalduko da jarraian. Kasu honetan aukera bi agertu zaizkigu: batean, sintagmaren amaierako "k" galtzen da eta aditzaren hasierako "g" "k" bihurtzen da (1); bestean, aditzaren "g"ri bere horretan eusten zaio (2). 4.40.taulan aldagaiaren aldakiak eta probabilitateak ematen ditugu. Helduak Gazteak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 23 48 21 44 44 92 2 1 2 3 6 4 8 4.41. taula: Aldakiak eta euren ehunekoak belaunaldien arabera. Helduen taldean sintagmaren amaierako "k" galtzeak eta aditzaren hasierako "g" "k" bihurtzeak 0,96ko probabilitatea dauka gertatzeko eta bigarren aukerak "g"ri eusteak 0,04koa. Gazteen artean lehenengo aukerak 0,88ko probabilitatea dauka agertzeko eta bigarrenak 0,12koa. 4.42. taulan erakusten dira informatzaileen generoaren araberako emaitzak; bertan ikusten diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 1,000). Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 22 46 22 46 44 92 2 2 4 2 4 4 8 4.42. taula: Aldakiak eta euren ehunekoak generoaren arabera. Gizonezkoen taldean sintagmaren amaierako "k" galtzeak eta aditzaren hasierako "g" "k" bihurtzeak 0,92ko probabilitatea dauka gertatzeko eta bigarren aukerak "g"ri eusteak 0,08koa. Andrazkoen artean aukera biek probabilitate berak dauzkate, hots, lehenengo aukerak 0,92ko probabilitatea dauka agertzeko eta bigarrenak 0,8koa. Honenbestez, amaierako "k" ondoko klitiko baten hasierako "g"rekin elkartzean zer gertatzen den aztertu ostean, ikusi dugu belaunaldia eta generoa ez direla faktore eragingarriak estatistikoki. (d) t + d Jarraian sintagma baten amaierako "t" ondoko klitiko baten hasierako "d"rekin elkartzean zer gertatzen den aztertzen da. Kasu honetan aukera bi agertu zaizkigu. Batean sintagmaren "t" galtzen da eta klitikoaren "d" "t" bihurtzen da (1); bigarren aukeran ez dago ezelako aldaketarik (2). 4.43. taulan aldagaiaren aldakiak eta probabilitateak ematen ditugu. Helduak Gazteak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 16 33 16 33 32 67 2 8 17 8 14 16 33 4.44. taula: Aldakiak eta euren ehunekoak belaunaldien arabera. Helduen taldean sintagmaren "t" galtzeak eta klitikoaren "d" "t" bihurtzeak 0,67ko probabilitatea dauka eta ezelako aldaketarik ez egoteak 0,33koa. Gazteen taldearen barruan gauza bera gertatzen da, lehenengo aukerak 0,67ko probabilitatea dauka gertatzeko eta bigarrenak 0,33koa. 4.45. taulan erakusten dira informatzaileen generoaren araberako emaitzak; bertan ikusten diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 1,000). Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 16 33 16 33 32 67 2 8 17 8 14 16 33 4.45. taula: Aldakiak eta euren ehunekoak generoaren arabera. Gizonezkoen taldean sintagmaren "t" galtzeak eta klitikoaren "d" "t" bihurtzeak 0,67ko probabilitatea dauka, eta ezelako aldaketarik ez egoteak 0,33koa. Andrazkoen taldearen barruan gauza bera gertatzen da, lehenengo aukerak 0,67ko probabilitatea dauka gertatzeko eta bigarrenak 0,33koa. Honenbestez, amaierako "t" ondoko klitiko baten hasierako "d"rekin elkartzean zer gertatzen den aztertu ostean, ikusi dugu belaunaldia eta generoa ez direla faktore eragingarriak estatistikoki. (e) t + d (sintagma artean) Lerro hauetan sintagmen arteko herskari bilkuren gauzapenak aztertu nahi dira. Beste lan batzuetan deskribatu denaren arabera (Gaminde, 2007; Gaminde et al., 2017b), adizki baten amaierako "t" ondoko sintagma baten hasieran dagoen "d"rekin elkartzen denean, "t" galtzen da baina, "d" ez da hurbilkarizatzen (1). Gure datuetan oinarrituta badago beste aukera bat, alegia, amaierako "t"ri eta hasierako "d"ri eustea (2). 4.46. taulan aldagaiaren aldakiak eta probabilitateak ematen ditugu. Helduak Gazteak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 20 42 21 44 41 85 2 4 8 3 6 7 15 4.47. taula: Aldakiak eta euren ehunekoak belaunaldien arabera. Helduen taldean lehenengo aukerak 0,83ko probabilitatea dauka gertatzeko eta bigarrenak 0,17koa. Gazteen taldearen barruan lehenengo aukerak 0,88ko probabilitatea dauka gertatzeko eta bigarrenak 0,12koa. 4.48. taulan erakusten dira informatzaileen generoaren araberako emaitzak; bertan ikusten diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,220). Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 19 40 22 46 41 85 2 5 10 2 4 7 15 4.48. taula: Aldakiak eta euren ehunekoak generoaren arabera. Gizonezkoen taldean lehenengo aukerak 0,79ko probabilitatea dauka gertatzeko eta bigarrenak 0,21ekoa. Gazteen taldearen barruan lehenengo aukerak 0,92ko probabilitatea dauka gertatzeko eta bigarrenak 0,08koa. Honenbestez, sintagmen arteko herskari bilkuren gauzapenak aztertu ostean, ikusi dugu belaunaldia eta generoa ez direla faktore eragingarriak estatistikoki. (f) t + g Sintagma baten barruan berba amaierako "t" ondoko berba baten hasierako "g"rekin elkartzean zer gertatzen den aztertzen da bloke honetan. Kasu honetan aukera bi daude; batean, lehen hitzaren amaierako "t" galtzen da eta ondoko hitzaren "g" bere horretan gelditzen da (1); bestean, ez da ezelako aldaketarik gertatzen (2). 4.49. taulan aldagaiaren aldakiak eta probabilitateak ematen ditugu. Helduak Gazteak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 21 44 15 31 36 75 2 3 6 9 19 12 25 4.50. taula: Aldakiak eta euren ehunekoak belaunaldien arabera. Helduen taldean lehenengo aukerak 0,88ko probabilitatea dauka agertzeko eta bigarrenak 0,13koa. Gazteen artean lehenengo aukerak 0,63ko probabilitatea dauka agertzeko eta bigarrenak 0,38koa. 4.51. taulan erakusten dira informatzaileen generoaren araberako emaitzak; bertan ikusten diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,771). Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 18 38 18 38 36 75 2 6 22 6 12 12 25 4.51. taula: Aldakiak eta euren ehunekoak generoaren arabera. Gizonezkoen taldean lehenengo aukerak 0,75eko probabilitatea dauka agertzeko eta bigarrenak 0,25ekoa. Gazteen artean lehenengo aukerak 0,75eko probabilitatea dauka agertzeko eta bigarrenak 0,25koa. Beraz, belaunaldi bietan aldaki biek agertzeko probabilitate bera daukate. Honenbestez, sintagma barruko lehen hitzaren amaierako "t" ondoko hitzaren hasierako "g"rekin elkartzean zer gertatzen den aztertu ostean, ikusi dugu belaunaldia dela estatistikoki eragingarriena den faktore bakarra. Helduak Gazteak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 14 29 23 48 37 77 2 10 21 1 2 11 23 4.53. taula: Aldakiak eta euren ehunekoak belaunaldien arabera. Helduen taldean "g" ahoskabetzeko probabilitatea 0,58koa da eta "g" ez ahoskabetzekoa 0,42koa da. Gazteen taldearen barruan, ostera, lehenengo aukerak 0,96ko probabilitatea dauka gertatzeko eta bigarrenak 0,04koa. 4.54. taulan erakusten dira informatzaileen generoaren araberako emaitzak; bertan ikusten diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,303). Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 17 35 20 42 37 77 2 7 15 4 8 11 23 4.54. taula: Aldakiak eta euren ehunekoak generoaren arabera Gizonezkoen taldean "g" ahoskabetzeko probabilitatea 0,71koa da eta "g" ez ahoskabetzekoa 0,29koa da. Andrazkoen taldearen barruan, ostera, lehenengo aukerak 0,83ko probabilitatea dauka gertatzeko eta bigarrenak 0,17koa. Honenbestez, "ez" aditzondoa "g"z hasten den adizki batekin batera ahoskatzean "g" ahoskabetzen den ala ez aztertu ostean ikusi dugu belaunaldia dela estatistikoki eragingarriena den faktore bakarra. (b) ez + d "ez" aditzondoa "d"z hasten den adizki batekin batera ahoskatzean "d" ahoskabetzen den ala ez aztertuko dugu jarraian. 4.55. taulan aldagaiaren aldakiak eta probabilitateak ematen ditugu. Helduak Gazteak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 20 42 24 50 44 92 2 4 8 0 0 4 8 4.56. taula: Aldakiak eta euren ehunekoak belaunaldien arabera. Helduen taldean "d" ahoskabetzeko probabilitatea 0,83koa da eta "d" ez ahoskabetzekoa 0,17koa. Gazteen taldearen barruan, ostera, lehenengo aukerak 0,01etik beherako probabilitatea dauka gertatzeko eta bigarrenak 0,99tik gorakoa. 4.57. taulan erakusten dira informatzaileen generoaren araberako emaitzak; bertan ikusten diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,296). Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 21 44 23 48 44 92 2 3 6 1 2 4 8 4.57. taula: Aldakiak eta euren ehunekoak generoaren arabera. Gizonezkoen taldean "d" ahoskabetzeko probabilitatea 0,88koa da eta "d" ez ahoskabetzekoa 0,12koa da. Andrazkoen taldearen barruan, ostera, lehenengo aukerak 0,96ko probabilitatea dauka gertatzeko eta bigarrenak 0,04koa. Honenbestez, "ez" aditzondoa "d"z hasten den adizki batekin batera ahoskatzean "d" ahoskabetzen den ala ez aztertu ostean ikusi dugu belaunaldia dela estatistikoki eragingarriena den faktore bakarra. (c) ez + b Hirugarren galdera honetan "ez" aditzondoa "ba" morfemarekin batera ahoskatzean "b" ahoskabetzen den ala ez aztertzen da. 4.58. taulan aldagaien aldakiak eta probabilitateak ematen ditugu. Helduak Gazteak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 21 44 22 46 43 90 2 3 6 2 4 5 10 4.59. taula: Aldakiak eta euren ehunekoak belaunaldien arabera. Helduen taldean lehenengo aldakiak irteteko probabilitatea 0,88koa da eta bigarrenak irtetekoa 0,12koa. Gazteen taldearen barruan, ostera, lehenengo aukerak 0,92ko probabilitatea dauka gertatzeko eta bigarrenak 0,08koa. 4.60. taulan erakusten dira informatzaileen generoaren araberako emaitzak; bertan ikusten diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,637). Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 21 44 22 46 43 90 2 3 6 2 4 5 10 4.60. taula: Aldakiak eta euren ehunekoak generoaren arabera. Gizonezkoen taldean lehenengo aukeraren probabilitatea 0,88koa da eta bigarrenarena 0,12koa da. Andrazkoen taldearen barruan, ostera, lehenengo aukerak 0,92ko probabilitatea dauka gertatzeko eta bigarrenak 0,08koa. Honenbestez, "ez" aditzondoa "b"z hasten den adizki batekin batera ahoskatzean "b" ahoskabetzen den ala ez aztertu ostean ikusi dugu belaunaldia eta generoa ez direla faktore eragingarriak izan estatistikoki. (d) ez + n Bloke honetan "ez" aditzondoa "n"z hasten den adizki batekin batera ahoskatzean "s" galtzen den ala ez aztertzen da. Galdera bi planteatu zaizkie informatzaileei, beraz, hiru aukera daude: "s" galtzea, "s" egitea eta biak egitea. 4.61. taulan aldagaiaren aldakiak eta probabilitateak ematen ditugu. Helduak Gazteak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 19 40 22 46 41 85 2 1 2 1 2 2 4 3 4 8 1 2 5 10 4.62. taula: Aldakiak eta euren ehunekoak belaunaldien arabera. Helduen taldean "s" galtzeko probabilitatea 0,79koa da, "s" egitekoa 0,04koa eta biak nahastaturik erabiltzekoa 0,17koa. Gazteen taldearen barruan "s" galtzeko probabilitatea 0,92koa da, "s" egitekoa 0,04koa eta biak nahastean erabiltzea 0,04koa baita. 4.63. taulan erakusten dira informatzaileen generoaren araberako emaitzak; bertan ikusten diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,894). Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 20 42 21 44 41 85 2 1 2 1 2 2 4 3 3 6 2 4 5 10 4.63. taula: Aldakiak eta euren ehunekoak generoaren arabera. Gizonezkoen taldean "s" galtzeko probabilitatea 0,83koa da, "s" egitekoa 0,04koa eta biak nahastaturik erabiltzekoa 0,13koa. Andrazkoen taldearen barruan "s" galtzeko probabilitatea 0,88koa da, "s" egitekoa 0,04koa eta biak nahastean erabiltzea 0,08koa. Honenbestez, "ez" aditzondoa "n"z hasten den adizki batekin batera ahoskatzean "s" egiten den ala galtzen den aztertu ostean, ikusi dugu belaunaldia eta generoa ez direla faktore eragingarriak izan estatistikoki. (e) ez + y Azken galdera honetan "ez" aditzondoa "y"ren aurrean agertzean, aukera bi daude: "etxakuz" eta "es yakus" egitea. (6) eta (7) arauen bidez azaltzen da lehen aukera. (6) Helduak Gazteak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 19 40 16 33 35 73 2 5 10 8 17 13 27 4.65. taula: Aldakiak eta euren ehunekoak belaunaldien arabera. Helduen taldean lehenengo aukera gertatzeko probabilitatea 0,79koa da eta bigarrena gertatzekoa 0,21koa. Gazteen taldearen barruan, ostera, lehenengo aukerak 0,67ko probabilitatea dauka gertatzeko eta bigarrenak 0,33koa. 4.66. taulan erakusten dira informatzaileen generoaren araberako emaitzak; bertan ikusten diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,745). Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 17 35 18 38 35 73 2 7 15 6 13 13 27 4.66. taula: Aldakiak eta euren ehunekoak generoaren arabera. Gizonezkoen taldean lehenengo aukera gertatzeko probabilitatea 0,71koa da eta bigarrena gertatzekoa 0,29koa da. Andrazkoen taldearen barruan, ostera, lehenengo aukerak 0,75eko probabilitatea dauka gertatzeko eta bigarrenak 0,25ekoa. Honenbestez, "ez" aditzondoa "y"z hasten den adizki batekin batera ahoskatzean zer gertatzen den aztertu ostean, ikusi dugu belaunaldia eta generoa ez direla faktore eragingarriak izan estatistikoki. 4.1.3. Sailkapen diatopikoa Atal honetan fonologia segmentalaren sailean aztertutako ezaugarri guztiak barne hartuta analisi diatopikoa aurkeztuko dugu. Azter-eremuko inkesterriak aurreko atalean azaldu den moduan, Igorre, Dima, Lemoa, Artea, Zeanuri eta Zeberio izan dira. Horretarako, ezaugarri bakoitzeko lortutako aldakiekin datu matrizea osatu da (4.2. irudia) tasun bakoitzeko herri bakoitzari dagokion probabilitatearekin. 4.2. irudia: Fonologia segmentalean jasotako datuetan oinarrituta osatutako datu matrize dikotomikoaren zatia sailkapen diatopikorako. Datu matrizean oinarrituta sailkapen diatopikoa egiteko multzokatze hierarkikoa erabili da eta 4.3. irudian ikus daiteke lortutako dendograma. 4.3. irudia: Sailkapen diatopikoa multzokatze hierarkikoa erabilita. Dendograman multzo bi agertu zaizkigu: A eta B multzoak. A multzoa azpi-multzo bitan adarkatzen da: A1 urdin ilunik eta A2 urdin argirik B multzoa gorririk. Beraz, multzo nagusi bi badira ere 3 multzo bereiz daitezke (azpi-multzoak barne hartuta) fonologia segmentalaren herrien araberako sailkapenean. 4.67. taulan multzo bakoitza osatzen duten herrien zerrenda ematen da. Multzoa Azpi-multzoa Herriak (A) (A1) Igorre, Zeberio, Artea (A2) Dima, Lemoa (B) Zeanuri 4.67. taula: Multzokatze hierarkikoan oinarritutako herrien sailkapena. Multzokatze hierarkikoan oinarritutako analisia mapara islatzerakoan 4.4. irudia lortzen dugu. Bertan ikus daitezke dendogramako koloreak. Igorre, Zeberio eta Artea urdin ilunik agertzen dira. Dima eta Lemoa urdin argirik agertzen dira eta Zeanuri gorririk. Azterketa diatopiko honetan agertzen den banaketa bat dator banaketa geografikoarekin, mapan ikus daitekeen moduan. 4.4. irudia: Multzokatze hierarkikoaren multzoen hedadura geografikoa. 4.2.4. Informatzaileen sailkapena Datuen azterketa kuantitatiboa egiteko ikusi berri dugun galdera bakoitzaren azterketaren emaitzetan oinarrituko gara. Ikusi dugun bezala, galdera batzuek aukera bakarra daukate informatzaileen erantzunetan; beste batzuek aukera bi eta hiru dauzkate. Galdera batek aukera bakarra daukanean berori izango da matrizean erabiliko duguna, aukera bi daudenean euretariko bat agertuko da eta erabiltzen den tasuna informatzaileek erabiltzen dutenean 1 ezarriko da eta erabiltzen ez dutenean 0. Galderaren aukerak hiru izan direnean aurreko aukera biak erabili dituztelako izan da, konbinazioak eginez orduan 0,5 jarriko da. 4.5. irudian aurkezten da osatutako datu matrizearen zatiaren irudia. 4.5. irudia: Fonologia segmentalean jasotako datuetan oinarrituta osatutako datu matrize dikotomikoaren zatia informatzaileen sailkapenerako. Era honetara matrizearen tasunak, informatzaileen erabileren arabera, 0, 0,5 eta 1 zenbakien bidez beteko dira datu matrizea osatuz. Azkenean, informatzaile bakoitzaren erantzunek bektore bat osatuko dute. Azterketa kuantitatiboaren emaitzak aurkezteko sarreran aipatu ditugun galdera multzo guztiak, hau da, fonologia segmentalean ikusitako ezaugarri guztiak kontuan hartuko dira. Beraz, fonologia segmentalean jasotako datuekin osatutako datu matrizean oinarrituta, lortutako datuak hurrengo lerroetan aurkeztuko ditugu informatzaileen sailkapenerako. Multzokatze hierarkikoarekin hasita, 4.6. irudiko dendograman multzo nagusi bi agertu zaizkigu: A eta B multzoak. Multzo nagusi bi horietako bakoitza azpi-multzo bitan adarkatuta dago. A multzoa A1 (urdin ilunik) eta A2 (urdin argirik) azpi-multzoetan eta B multzoa B1 (arrosarik) eta B2 (gorririk) azpi-multzoetan. 4.6. irudia: Informatzaileen sailkapena multzokatze hierarkikoa erabilita. 4.68. taulan aurkezten ditugu informatzaileen sailkapenerako multzokatze hierarkikoan multzo bakoitzeko agertu zaizkigun informatzaileak. 4.7. irudia: Informatzaileen dispertsioa DAE metodoaren arabera (KM). 4.7. irudian argia da multzo bien banaketa espazioan zehar. Urdinik daudenak (A multzoa) eta gorririk daudenak (B multzoa) bereizita agertzen dira irudian, bien artean banaketa marra traza daitekeelarik. A eta B multzoko (3.atalean azaldutakoari jarraiki) informatzaileen belaunaldiak etiketako lehenengo zenbakiagatik bereiz daitezke, horrela 1 daukatenak lehenengo belaunaldikoak dira (helduak) eta 2 daukatenak bigarrenekoak (gazteak). A multzoan lehenengo belaunaldiko hamahiru informatzaile agertzen dira eta 4.8. irudian A multzokoa den trantsizioko informatzaile bat ageri da eta B multzoko bi. Kasu honetan ere informatzaileen multzoen araberako banaketa argia da espazioan zehar, urdinak alde batetik eta gorriak bestetik ageri baitira. Analisi honetan, emaitza bera lortu da, A multzoan lehenengo belaunaldiko hamahiru informatzaile daude eta bigarren belaunaldiko hamaika. B multzoan kontrakoa, lehenengo belaunaldiko hamaika eta bigarreneko hamahiru. Beraz, aurrekoan legez, belaunaldien arteko aldeak estatistikoki esanguratsua irten du Khi karratu froga estatistikoan. 4.2.5. Ezaugarrien azalpen indarra Fonologia segmentalean ikergai eduki diren ezaugarrietatik lortutako aldaki guztiak barne hartuta Shannonen entropiaren indizea kalkulatu dugu ezaugarrien azalpen indarra ikusteko eta 4.72. taulako datuak lortu ditugu. Lehenengo zutabean 0,20tik gorako entropia indizea daukaten aldagaiak aurkezten dira eta bigarrenean 0,20tik beherakoak. Probabilitateen eta entropiaren arteko korrelazioa -0,857koa da. Entropiarik handiena daukan aldagaia "ll" da, 4.1.1.4. azpi-sekzioan (albokari sabaikoa [ʎ] eta hurbilkari sabaikoa[j] bereiztea) ikusitako ezaugarria, alegia. Beraz, aldagai hori da entropia indizerik handiena daukana, eta ondorioz, gehien diskriminatzen duena. Sei ezaugarri daude, ostera, ezer diskriminatzen ez dutenak: "-ges", "de", "-te dau", "bet", "lagune" eta "lagunek". Horietan guztietan informatzaileen batasuna lortu da, informatzaile guztiek berdin egin dutelako. Aldagai horiek 4.1.2.1. azpi-sekzioan ikusi ditugu eta a, b, c, e, f eta g blokeetako azalpenetan esandakoarekin koherentea da. Beraz, azkenengo horiek ez dute ezer diskriminatzen eta euren entropia indizea 0 da. 4.2.6. Sumarioa eta ondorioak Fonologia segmentalari dagokionez, inbentarioa eta arauak ikusi ditugu. Inbentarioarekin hasita, lau ezaugarri ikusi ditugu: herskari sabaikoa /ɟ/ aditz partizipioetan, sudurkari sabaikoaren /ɲ/ fonema izatea, afrikari bizkar-albeolarraren /t͡ s̻ / eta sabaiaurrekoaren /t͡ ʃ/ bereizkuntza eta albokari sabaikoaren [ʎ] eta hurbilkari sabaikoaren [j] bereizkuntzan. Herskari sabaikoa /ɟ/ aditz partizipioetan, beti [ɟ] egitea edo hitzaren arabera [ɟ] edo [x] egitearen arteko aldeak aztertu ondoren, ikusi dugu adina eta generoa ez direla faktore eragingarriak izan estatistikoki. Sudurkari sabaikoaren /ɲ/ fonema izaera aztertuta, ikusi dugu adina eta generoa ez direla faktore eragingarriak izan estatistikoki bien arteko bereizkuntzan. Afrikari bizkar-albeolarraren /t͡ s̻ / eta sabaiaurrekoaren /t͡ ʃ/ bereizkuntzan ikusi dugu adina dela faktorerik eragingarriena estatistikoki. Albokari sabaikoaren [ʎ] eta hurbilkari sabaikoaren [j] bereizkuntzan, [ʎ] ahoskatzearen edo [j] arteko bereizkuntzan ikusi dugu belaunaldia dela estatistikoki eragingarria den faktorea. Fonologia segmentalaren barruko bigarren azpi-atalean, arau fonologikoetan, bost azpisekzio landu dira: "a"ren asimilazioa, gaztelaniaz "-ar" amaierako aditz partizipioak mailegatzeko arauak, [s̺ ]ren palatalizazioa, herskari bilkurak eta "ez" aditzondoaren arauak. Azpi-sekzioak horiek izanagatik ere, lehenengoaren barruan zazpi bloke daude, laugarrenean sei eta bosgarrenean bost. Jarraian ikusiko ditugu arauak sekzioaren barneko azpi-sekzioen eta blokeen laburpena. "a"ren asimilazioari dagokionez, zazpi izan dira ikusitako testuinguru morfologikoak: (a) artikulu singularra -a; (b) artikulu plurala -ak; (c) izenkia + bat/batzuk determinatzaileekin; (d) izan silaba bakarreko "nas" adizki laguntzailearekin; (e) izan silaba bakarreko "da" adizki laguntzailearekin; (f) deklinabideko soziatiboaren morfema; eta (g) partizipioa "-ta" morfemarekin. Horietatik behin baino ez da gizartealdagai bat estatistikoki esanguratsua izan eta (c) testuinguruan gertatu da. Gainontzekoetan ez adina ez generoa ez dira aldagai estatistikoki esanguratsuak izan. Gaztelaniaz "-ar" amaitutako aditz partizipioak mailegatzean gertatzen diren arauei dagokienez, ikusi dugu "au", "eu" eta biak nahastean erabiltzen dituztela gure informatzaileek. Baina adina eta generoa ez dira faktore eragingarriak izan estatistikoki erabileraren azterketan. [s̺ ] frikariaren "i"ren osteko palatalizazioa gertatzen den aztertuta, ikusi dugu adina dela faktorerik eragingarriena estatistikoki. Laugarrenik, herskari bilkurak aztertu dira eta horren barruan sei ingurune: (a) k + b; (b) k + d; (c) k + g; (d) t + d; (e) t + d eta (f) t + g. Ingurune horietako bitan izan da adina edo belaunaldia faktore eragingarria estatistikoki: lehenengo testuinguruan eta seigarrenean. Amaitzeko, "ez" aditzondoa adizki laguntzailearekin edo trinkoarekin batera agertzen denean geratzen diren arau batzuk bildu ditugu, bost arau guztira: (a) ez + g; (b) ez + d; (c) ez + b; (d) ez + n eta (e) ez + y. Horietako bitan izan da belaunaldia faktore eragingarria estatistikoki: lehenengoan eta bigarrenean. Sailkapen diatopikoan multzo nagusi bi bereizi dira, baina lehenengoa adar bitan banatuta agertu da. Lehenengo multzoko lehenengo azpi-multzoan Igorre, Zeberio eta Artea agertu zaizkigu. Bigarren azpi-multzoan Dima eta Lemoa. Azkenik, bigarren multzo nagusian Zeanuri agertu da. Informatzaileak sailkatzerakoan, faktorerik eragingarriena belaunaldia izan da multzokatze azterketa hierarkikoan oinarrituta. 4.2. Fonologia suprasegmentala Hizkuntza baten alde fonikoa deskribatzean, alde segmentala eta suprasegmetala bereizten dira. Alde segmentalean fonemak eta alofonoak aztertzen dira, aurreko azpiatalean egin dugun moduan; eta alde suprasegmentalean kokatzen dira fonemen eta alofonoen gainetik dauden ezaugarri guztiak, hala nola, azentua, intonazioa, erritmoa, melodia, abiadura, etab. Alderdi horiek fonologikoki zein fonetikoki azter daitezke eta prosodia da horretaz arduratzen den esparrua. Atal hau osatzeko aukeratu ditugun arloak azentua eta oinarrizko esaldien intonazioa izan dira. Azentua eta oinarrizko esaldien intonazioa lantzeko beren beregi prestatutako galdekizunez baliatu gara. Azentuaren arloan Arratiako ereduaren deskripzio orokorrarekin batera gertatzen diren aldaketa batzuk ere landuko dira. Ostetik, intonazioaren azterketan oinarrizko esaldien intonazioa aztertuko da. Beraz, azpi-atal hau sekzio bitan banatuta aurkezten da. Batetik, azentua (4.2.1. sekzioa) eta bestetik, intonazioa (4.2.2. sekzioa). Sekzio bietako bakoitzean sekzio horren barruan egin diren azterketa eta analisien emaitzak aurkeztuko dira lehenengo eta gero ezaugarri guztiak barne hartuta sailkapen diatopikoa egingo da, informatzaileen sailkapena ostetik, sekzio horretan aztertutako ezaugarrien azalpen indarra emango da gero, eta azkenik sumarioa eta ondorioak etorriko dira. 4.2.1. Azentua Hualdek (1997; 1999) eta Gamindek (1998) egindako sailkapenetan euskarak azentumolde asko dauzka. Hualderen hitzak geure eginda, euskararen azentuera ez da bat eta bakarra (1997). Sailkapen horien arabera hemen aztergai diren herrien azentua mendebaldeko zenbait sistema bereziren artean kokatu beharko litzateke, zehazki Arratia eta Zeberio azpisailkapenean eta horrela berresten du Iglesiasek ere (2008, 2014) bere lanetan emandako datuetan. Arratiakoak ez eze, beste lan asko ere egin dira urteetan zehar (Ormatexea, 1919; Azkue 1923, 1931, 1932; Rollo 1925; Altube 1934; Mitxelena, 1972; Txillardegi, 1984b; Gaminde 1993, 1994, 1995a, 1995b, 1996, 1997a, 1997b, 2011; Hualde 1989, 1992, 1995, 1996a, 1996b, 1999; Gaminde, & Hualde, 1995; Elordieta, 1996). Lan handia egin da eta egiten ari da. Lehenengo puntua da azentuaren eremua, gorago esan dugun moduan, batzuentzako talde klitikoa da eta beste batzuentzako berba bera ("txárra": "txarrá da" edo "txárra da"8). Hau gertatzen da silaba bateko eta biko berbetan. Artean deskribatutako ereduetan aldaketak gertatu direnez gero, aldaketa horiek izango dira azpiatal honen gunea. Garrantzitsuenak dira azentuaren eremuari dagozkionak. Hiru silabako "-a"dun hitzekin absolutibo pluralean eta inesibo singularrean azentuaren egongunea silaba batez atzeratu egin izan da, eta hori ere aztergai hartuko dugu (4.2.1.2. azpi-sekzioa). Azkenik, beste herri batzuetan (Larrabetzun) gertatu izan den moduan (Gaminde, et al., 2017b; Eguskiza et al., 2017), Arratian ere berba azentudun batzuk molde orokorretik ere azentuatu dira. Hori dela eta, erabaki da zenbait berba aztertzea belaunaldi eta generoaren arabera. Honenbestez azentuaren sekzio hau lau azpi-sekziotan banatuta agertzen da, lehenengo azpi-sekzioan azentuaren eremuaren aldaketaz jardungo da, bigarrenean absolutibo pluralaren "-ak" morfemaz, hirugarrenean inesibo singularraren erabileraz hitz azentudunetan eta azkenik, laugarren azpi-sekzioan hitz azentudunen erabilera azalduko da. 4.2.1.1. Azentu eremuaren aldaketa Arratiako euskararen azentuaren gainean egin diren deskribapenetan, gorago ikusi dugun bezala, silaba bateko eta biko berba azentu bakoekin azentua txertatzeko eremua talde klitikoa da. Hori dela eta, "txarra" eta "sagarra" berbak "da" adizki klitikoarekin batera "txarrá da" eta "sagarrá da" bihurtzen dira. Hala ere, ikusi dugu erabilera hau aldatuz datorrela eta informatzaile batzuek "txárra" eta "sagárra" egiten dituztela eta talde klitikoetan gauza bera, "txárra da" eta "sagárra da" erabiltzen dituztela. Honek esan nahi du euren azentu eremua talde klitikoaren ordez berba edo sintagma bera dela. Azterketa hau burutu ahal izateko bost berba aukeratu dira: silaba bateko bi "lur" eta "ur" eta silaba biko hiru "sagar", "txakur" eta "lagun". Isolatuki grabatu dira "lurre", txakúrre txakúrre da 4.74. taula: Azentuaren eremua berba edo sintagma deneko eredua. Eredu bi hauek egonkortzat jo ditzakegu; hala ere, badaude informatzaileak eredu biak nahastekatzen dituztenak, hots, batzuetan talde klitikoaren arabera azentuatzen dute "úre" eta "uré da" eta beste batzuetan berba edo sintagmaren arabera "sagárra" eta "sagárra da". Azentuaren eremuaren aldakortasuna aztertuta ikusi dugu beraz, hiru aukera agertzen direla: eremua talde klitikoa egitea (1.aldakia), eremua berba edo sintagma izatea (2.aldakia) edo biak nahastekatzea (3.aldakia). 4.9. irudian ikus daitezke grafikoki aldakien ehunekoak. 4.9. irudia: Aukera bakoitzaren ehunekoak. Datuak helduen eta gazteen arabera lortzen diren kopuruak eta ehunekoak 4.75. taulan islatzen ditugu. Aukera bakoitza Khi karratu froga estatistikoaren bidez aztertuta, ikusten dugu aldea ez dela estatistikoki esanguratsua (p: 0,170). 4.76. taulan generoaren arabera jasotako datu kopurua eta ehunekoak ematen ditugu. Generoaren araberako aldea ez da estatistikoki esanguratsua (p: 0,296). Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 6 13 7 15 13 27 2 7 15 11 23 18 38 3 11 23 6 13 17 35 4.76. taula: Aldakiak eta euren ehunekoak generoaren arabera aztertuta. Honenbestez, azentu eremuaren aldaketari dagokionez, hiru aukera ikusi ditugu: talde klitikoaren arabera azentuatzen dutenak, berba edo sintagmaren arabera azentuatzen dutenak eta eredu biak nahastekatzen dituztenek hirugarren aukera osatu dute. Azterketa horretan belaunaldia eta generoa ez dira aldagai esanguratsuak izan estatistikoki. 4.2.1.2 Absolutibo pluralaren morfemaren erabilera: "-ak" Azpi-sekzio honetan absolutibo pluralaren morfemaren erabilerak aztertuko ditugu azentu bako hitzetan eta hitz azentudunetan bereiz. 4.10. irudia: Aukera bakoitzaren ehunekoak. Datuak helduen eta gazteen arabera lortzen diren kopuruak eta ehunekoak 4.78. taulan islatzen ditugu. Aukera bakoitza Khi karratu froga estatistikoaren bidez aztertuta, ikusten dugu aldea estatistikoki esanguratsua dela (χ² (a.m. 2) 6,087; p = 0,048). 4.79. taulan generoaren arabera jasotako datu kopurua eta ehunekoak ematen ditugu. Generoaren araberako aldea ez da estatistikoki esanguratsua (p: 0,926). Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 11 23 12 25 23 48 2 5 10 4 8 9 19 3 8 17 8 17 16 33 4.79. taula: Aldakiak eta euren ehunekoak generoaren arabera aztertuta Azentudun hitzen azterketa eginda, hitz horiek erreka eta eskola izan dira, ikusten dugu hiru aukera daudela: azentuaren egongunea silaba batez atzeratzea (éskolak eta érrekak; 1.aldakia), berdin mantentzea (eskólak eta errékak; 2.aldakia) edo biak nahastekatzea (3.aldakia). 4.11. irudian ematen ditugu aldaki bakoitzaren ehunekoak. 4.11. irudia: Aukera bakoitzaren ehunekoak. Datuak helduen eta gazteen arabera lortzen diren kopuruak eta ehunekoak 4.80. taulan islatzen ditugu. Aukera bakoitza Khi karratu froga estatistikoaren bidez aztertuta, ikusten dugu aldea ez dela estatistikoki esanguratsua (p: 0,347). 4.81. taulan generoaren arabera jasotako datu kopurua eta ehunekoak ematen ditugu. Generoaren araberako aldea ez da estatistikoki esanguratsua (p: 0,911). 4.13. irudia: Aukera bakoitzaren ehunekoak. Informatzaileen erabilerak, berba bien azentuerari dagokionez, bat ez datozenez gero, azentueren konbinazioen arabera burutuko dugu belaunaldiaren eta generoaren araberako azterketa. Konbinazio posibleak sei dira: (1) "eskólan" eta "errékan"; (2) "éskolan" eta "érrekan"; (3) "eskolán" eta "errekán"; (4) "eskólan" eta "érrekan" edo "éskolan " eta "errékan"; (5) "eskólan" eta "errekán" edo "eskolán" eta "errékan"; eta (6) eskolán eta érrekan. Datuak belaunaldiaren arabera aztertuta, ikusi dugu ez direla estatistikoki esanguratsuak (p: 0,168). Sei aldakien araberako ehunekoak 4.83. taulan ematen direnak dira. eta gainerakoetan bigarren silaban ezkerretik hasita. Edozelan ere, "lengusu" hitzari dagokionez, informatzaileek hiru molde erabili dituzte: "léngusue", "lengúsue" biak azentuduntzat jo daitezkeenak eta "lengusúe" deazentuatuta eta arau orokorraren arabera azentuatuta. Berba guztiak kontutan hartuta 432 sarrera jaso dira. Hauetako 427 kasutan informatzaileak berba azentudunak erabili dituzte (% 98,84). Agertu diren arau orokorraren arabera azentuatutako kasuak 5 izan dira batean "lengusúe" erabili da eta lau kasutan "errekéa". Beraz, esan dezakegu eutsi egiten zaiola azentu lexikalari, oro har. 4.2.1.5. Sailkapen diatopikoa Azpi-sekzio honetan azentuaren sekzioan aztertutako ezaugarri guztiak barne hartuta analisi diatopikoa aurkeztuko dugu. Horretarako, ezaugarri bakoitzeko lortutako aldakiekin datu matrize dikotomikoa osatu da herri bakoitzeko 0 eta 1 kopuruekin lortutako baturarekin (4.14. irudia). 4.14. irudia: Azentuan jasotako datuetan oinarrituta osatutako datu matrize dikotomikoaren zatia sailkapen diatopikorako. Datu matrizean oinarrituta, sailkapen diatopikoa egiteko multzokatze hierarkikoa erabili da eta 4.15. irudian ikus daiteke lortutako dendograma. 4.15. irudia: Sailkapen diatopikoa multzokatze hierarkikoa erabilita. Multzo nagusi bi bereizten dira dendograman, A multzoa urdinik (ilunik eta argirik) eta B multzoa gorririk. A multzoa azpi-multzo bitan adarkatzen da A1 azpi-multzoa urdin ilunik eta A2 azpi-multzoa urdin argirik. 4.85. taulan multzo bakoitza osatzen duten herrien zerrenda ematen da. Multzoa Azpi-multzoa Herriak (A) (A1) Igorre, Artea, Lemoa (A2) Dima, Zeanuri (B) Zeberio 4.85. taula: Multzokatze hierarkikoan oinarritutako herrien sailkapena. Sailkapenean ikus dezakegu Igorre eta Artea direla hurbilen elkartzen direnak eta gero Lemoarekin bat egin dutela. Dimak eta Zeanurik osatzen dute beste multzo bat eta azkenik Zeberiok berak bakarrik azkena. Multzokatze hierarkikoan oinarritutako analisia mapara islatzerakoan 4.16. irudia lortzen dugu. Bertan ikus daitezke dendogramako koloreak. Igorre, Artea eta Lemoa urdin ilunik agertzen dira. Dima eta Zeanuri urdin argirik agertzen dira eta Zeberio gorririk. 4.16. irudia: Multzokatze hierarkikoan oinarritutako herrien sailkapena. Azterketa diatopiko honetan agertzen den banaketa, bat dator banaketa geografikoarekin, 4.16. irudiko mapan ikus daitekeen moduan. 4.2.1.6. Informatzaileen sailkapena Datuen azterketa kuantitatiboa egiteko azpi-atal honetan egin ditugun ezaugarrien azterketako emaitzetan oinarritu gara. Horretarako, datu matrize bat sortu dugu. Datu matrizea fonologia suprasegmentalaren azpi-ataleko azentuaren sekzioan aztertutako ezaugarriek eta agertu zaizkigun aldakiek osatzen dute. Informatzaile bakoitzari erabili duen aldaki bakoitzean 1 jarri zaio eta erabili ez duenean 0, aztergai batean aldaki bi erabili baditu (azpi-atalean zehar ikusi dugun moduan) orduan puntu bana eskuratu du aldaki bakoitzean, eta gauza bera egin da ezaugarri bakoitzeko. 4.17. irudian aurkezten da osatutako matrize dikotomikoaren zatiaren irudia. 4.17. irudia: Azentuan jasotako datuetan oinarrituta osatutako datu matrize dikotomikoaren zatia informatzaileen sailkapenerako. Beraz, azentuan jasotako datuetan oinarrituta osatutako matrize dikotomikoan lortutako datuak hurrengo lerroetan aurkeztuko ditugu informatzaileen sailkapenerako. Multzokatze hierarkikoarekin hasita, 4.18. irudiko dendograman multzo nagusi bi agertu zaizkigu: A eta B multzoak. A multzoa azpi-multzo bitan adarkatzen da: A1 urdin argirik eta A2 urdin ilunik. B multzoa ere multzo bitan banatzen da, B1 arrosarik eta B2 gorririk. Beraz, lau multzo bereiz daitezke informatzaileen azentuaren araberako sailkapenean. 4.18. irudia: Informatzaileen sailkapena multzokatze hierarkikoa erabilita. 4.86. taulan aurkezten ditugu informatzaileen sailkapenerako multzokatze hierarkikoan multzo bakoitzeko agertu zaizkigun informatzaileak. 4.19. irudia: Informatzaileen dispertsioa DAE metodoaren arabera (KM). 4.19. irudian ikus daiteke zelan zenbait informatzailek bat egiten duten lauaren puntu berean, A multzoko informatzaileen kasuan zein B multzoko informatzaileenean. Hala ere, multzo argi bi bereizten dira espazioan, A multzoa urdinik eta ezkerrean eta B multzoa gorririk eta eskuman. Informatzaileen multzoen araberako banaketan, Khi karratu froga estatistikoan geografia estatistikoki esanguratsua izan den aldagai bakarra izan da (χ² (a.m. 5) 12,438; p = 0,029), ikusten dugu Zeberioko informatzaile guztiak B multzoan agertzen direla. Dimako zazpi informatzaile agertzen dira A multzoan eta bakarra B multzoan, Arteako informatzaileen artean lau agertzen dira multzo bakoitzean. Igorrekoen artean, bost informatzaile agertu zaizkigu A multzoan eta hiru B multzoan. Lemoakoen artean alderantzizkoa gertatu da, hiru informatzaile daude A multzoan eta bost B multzoan. Azkenik, Zeanurikoen kasuan, sei informatzaile sailkatu dira A multzoan eta bi B multzoan. 4.20. irudia: Informatzaileen dispertsioa DAE metodoaren arabera (FCM). FCMn oinarrituta egindako DAE metodoaren araberako informatzaileen dispertsioan multzo banatu bi ikus daitezke, A multzoa (urdinik) eta B multzoa (gorririk). Oraingoan ere, zenbait informatzaile elkartu dira puntu berean, bai A multzokoak baita B multzokoak ere. Trantsizioko informatzaile bakarra dago, A multzokoa dena. FCM analisian oinarrituta, KM analisian ikusitakoa ikus daiteke, hots, Zeberioko informatzaile guztiak agertu zaizkigu oraingoan ere B multzoan. Igorrekoen artean, bost informatzaile agertu zaizkigu A multzoan eta hiru B multzoan. Dimako zazpi informatzaile agertu dira A multzoan eta bakarra B multzoan. Lemoakoen artean hiru informatzaile daude A multzoan eta bost B multzoan. Arteako informatzaileen artean, launa agertu dira multzo bakoitzean. Azkenik, Zeanurikoen kasuan, sei informatzaile sailkatu dira A multzoan eta bi B multzoan. (1) Sintagma bakarreko adierazpen esaldiak (2) Sintagma biko adierazpen esaldiak (3) N/Z galderak (4) Bai-ez galderak (5) Oihartzun galderak (6) Hautazko galderak (7) Zalantzazko galderak Sekzioaren datuak esaldirik esaldi aurkeztuko ditugu; amaieran analisi diatopikoa egingo dugu esaldi moten emaitzetan oinarrituta, ostean, informatzaileen sailkapena egingo dugu multzokatze metodo ezberdinak erabilita eta, azkenik, ezaugarri guztien azalpen indarra aztertuko da bakoitzaren entropiaren indizea emanez. Sekzio honetan esaldien kurbak aztertzeko erabili den prozedura aurkeztuko da. Prozedura hori berbera ezin izan daitekeenez kasu guztietan, esaldirik esaldi aurkeztuko da, hala nola, esaldi mota bakoitzeko erabilitako metodologia. Nolanahi ere den, orokorrean, jarraian azaltzen diren irizpide nagusiak erabiliko dira. (1) Esaldiaren markatzaile morfologikoa10 (2) F0ren tasunak11: a. Sintagmen gailurra b. Aditzaren gailurra c. Esaldi osoaren gailurra d. Muga-tonuak Deskribatuko ditugun osagai guztien arteko erlazioak 4.23. irudian laburbilduta ematen ditugu. 10 Izen honen azpian adierazi nahi dira: ote, ala, ezta, etab. 11 Esaldi motaren arabera erredundanteak diren tasunak ez dira aztertuko, ez eta irudiak eskaini ere. 4.23. irudia: Deskribatuko diren osagaien antolaketa. Intonazioaren sekzio hau, beraz, hamaika azpi-sekziotan banatzen da, lehenengoan sintagma bakarreko adierazpen esaldiak ikusiko dira; bigarrenean, sintagma biko adierazpen esaldiak; hirugarrenean, N/Z galderak; laugarrenean, bai-ez galderak; bosgarrenean, oihartzun galderak; seigarrenean, hautazko galderak; zazpigarrenean, zalantzazko galderak; zortzigarrenean, sailkapen diatopikoa egingo da; bederatzigarrenean, informatzaileena; hamargarrenean, ezaugarrien azalpen indarra azalduko da; eta hamaikagarrenean, sumarioa eta ondorioak eskainiko dira. 4.2.2.1. Sintagma bakarreko adierazpen esaldiak Azpi-sekzio honetan oinarrizko esaldien sintagma bakarreko adierazpen esaldiak aztertuko ditugu. Mota hau ikertzeko aukeratu dugun esaldian sintagma beti aditz aurrean agertzen da. Bestalde, bai sintagma eta bai aditza ere hiru silabakoak dira ("lagune sartu de"). Esaldia Morfologia "ala", "edo", "ala ser", "edo ser", "esta", "ete", e.a. Prosodia Esaldiaren gailurra (sintagma/aditza) Muga-tonuak L %, H %, LH %, HL % Sintagmaren gailurrak Aditzaren gailurrak Esaldi mailako aldagaiak Esaldi mota hauek zenbait lanetan aztertuak izan dira (Gaminde et al., 2017b; Etxebarria, & Eguskiza, 2017). Kasu honetan kontuan hartuko ditugun aldagaiak aditz aurreko sintagmaren gailurra kokatzen deneko silaba eta aditzaren gailurra kokatzen deneko silaba izango dira. Esaldiaren gailurra beti sintagman agertzen denez gero, eta muga-tonua beti bat denez gero, ez ditugu aztertuko eta markatzaile morfologikoak ere ez. Sintagma bakarreko esaldiaren sintagmaren gailurra kokatzen deneko silabari erreparatuta aukera bi egon daitezke: bigarren silaban egitea (4.24. irudia) edo hirugarrenean (4.25. irudia). 4.25. irudia: Sintagma bakarreko adierazpen esaldiaren sintagmaren gailurra hirugarren silaban. 4.91. taulan erakusten dugu bigarren silaban eta hirugarren silaban egiten duten informatzaileen zerrenda. 4.26. irudia: Aukera bakoitzaren ehunekoak. Mota bakoitzaren ehunekoak informatzaileen adinaren arabera aztertzen baditugu 4.92. taulako datuak lortzen ditugu. Aldaki bakoitza Khi karratu froga estatistikoaren bidez aztertuta, ikusten dugu aldea ez dela estatistikoki esanguratsua belaunaldien arabera (p: 0,637). Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 2S 2 4 3 6 5 10 3S 22 46 21 44 43 90 4.92. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak belaunaldien arabera aztertuta. Informatzaileen generoaren arabera analisi bera eginda, 4.93. taulako kopuruak eta ehunekoak lortzen ditugu. Aldaki bakoitza Khi karratu froga estatistikoaren bidez aztertuta, ikusten dugu aldea estatistikoki esanguratsua dela generoaren arabera (χ² (a.m. 1) 5,581; p = 0,018). Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 2S 5 10 0 0 5 10 3S 19 40 24 50 43 90 4.93. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak generoaren arabera aztertuta. Faktorerik eragingarriena sintagmaren gailurra kokatzen den silaba bakoitzaren araberako banaketan beraz, generoa da, berau izan baita estatistikoki esanguratsua izan den aldagai bakarra. Aditzaren gailurraren silabari dagokionez, datuek erakusten dutenaren arabera, aukera bi dauzkagu, lehen silaban (4.27. irudia) edo bigarren silaban (4.28. irudia) egon daiteke. 4.27. irudia: Sintagma bakarreko adierazpen esaldiaren aditzaren gailurra lehenengo silaban. 4.29. irudia: Aukera bakoitzaren ehunekoak. Mota bakoitzaren ehunekoak informatzaileen adinaren arabera aztertzen baditugu 4.95. taulako datuak lortzen ditugu. Aldaki bakoitza Khi karratu froga estatistikoaren bidez aztertuta, ikusten dugu aldea ez dela estatistikoki esanguratsua belaunaldien arabera (p: 0,182). Informatzaileen generoaren arabera analisi bera eginda, 4.96. taulako kopuruak eta ehunekoak lortzen ditugu. Aldaki bakoitza Khi karratu froga estatistikoaren bidez aztertuta, ikusten dugu aldea ez dela estatistikoki esanguratsua (p: 0,182). Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1S 4 8 8 17 12 25 2S 20 42 16 33 36 75 4.96. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak generoaren arabera aztertuta. Honenbestez, belaunaldia eta generoa ez dira faktore eragingarriak izan aditzaren gailurra kokatzen den silaba bakoitzaren hedaduraren arabera. 4.2.2.2. Sintagma biko adierazpen esaldiak Azpi-sekzio honetako esaldiak sintagma bik eta aditzak osatutakoak dira: "lagunak sagarra saldu du". Mota honetako esaldiak aztertzeko kontuan hartuko ditugun aldagaiak lehenengo sintagmaren gailurra, bigarren sintagmaren gailurra eta esaldi osoaren gailurra izan dira. 4.30. irudia: Aukera bakoitzaren ehunekoak. Kasu bakoitzari dagokion hedadura informatzaileen adinaren arabera aztertuz gero, 4.98. taulako datuak lortzen ditugu. Aldaki bakoitza Khi karratu froga estatistikoaren bidez aztertuta, ikusten dugu aldea ez dela estatistikoki esanguratsua belaunaldien arabera (p: 0,551). Informatzaileen generoaren arabera analisi bera eginda, 4.99. taulako kopuruak eta ehunekoak lortzen ditugu. Aldaki bakoitza Khi karratu froga estatistikoaren bidez aztertuta, ikusten dugu aldea ez dela estatistikoki esanguratsua (p: 0,074). 4.31. irudia: Aukera bakoitzaren ehunekoak. Mota bakoitzaren ehunekoak informatzaileen adinaren arabera aztertzen baditugu 4.101. taulako datuak lortzen ditugu. Aldaki bakoitza Khi karratu froga estatistikoaren bidez aztertuta, ikusten dugu aldea ez dela estatistikoki esanguratsua belaunaldien arabera (p: 0,949). Informatzaileen generoaren arabera analisi bera eginda, 4.102. taulako kopuruak eta ehunekoak lortzen ditugu. Aldaki bakoitza Khi karratu froga estatistikoaren bidez aztertuta, ikusten dugu aldea estatistikoki esanguratsua dela generoaren arabera (χ² (a.m. 2) 8,337; p = 0,015). Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1S 5 10 14 29 19 40 2S 8 17 2 4 10 21 3S 11 23 8 17 19 40 4.102. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak generoaren arabera aztertuta. Faktorerik eragingarriena sintagmaren gailurra kokatzen den silaba bakoitzaren araberako banaketan beraz, generoa da, berau izan baita estatistikoki esanguratsua izan den aldagai bakarra. Esaldi osoaren gailur prosodikoa lehen eta bigarren sintagmetan ager daiteke kokatuta. Lehenengo sintagman egotea edo bigarrenean izan daiteke fokoaren egonguneagatik. Lehen sintagman agertzen denean 4.32. irudiko kurba agertzen zaigu "lagunek sagarra saldu dau" egituran. 4.33. irudian, ostera, esaldiaren gailur prosodikoa bigarren sintagman agertzen da. 4.34. irudia: Aukera bakoitzaren ehunekoak. Mota bakoitzaren datuak informatzaileen adinaren arabera aztertzen baditugu 4.104. taulako datuak lortzen ditugu. Aldaki bakoitza Khi karratu froga estatistikoaren bidez aztertuta, ikusten dugu aldea ez dela estatistikoki esanguratsua belaunaldien arabera (p: 0,081). Informatzaileen generoaren arabera analisi bera eginda, 4.105. taulako kopuruak eta ehunekoak lortzen ditugu. Aldaki bakoitza Khi karratu froga estatistikoaren bidez aztertuta, ikusten dugu aldea ez dela estatistikoki esanguratsua (p:1,000). Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1S 21 44 21 44 42 88 2S 3 6 3 6 6 12 4.105. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak generoaren arabera aztertuta. Honenbestez, belaunaldia eta generoa ez dira faktore eragingarriak izen sintagma biko adierazpen esaldien gailur prosodikoa kokatzen den sintagmaren hedaduraren arabera. 4.2.2.3. N/Z galderak N/Z galderak dira galdetzaile baten bidez egiten diren esaldi motak (Etxebarria, & Eguskiza, 2017). Azpi-atal honetan aztertuko ditugun esaldiak galdetzaileak eta aditzak osatuak dira kasu guztietan. Esaldi mota hau aztertzeko kontuan hartu dugun aldagaia muga-tonua izango da. Izan ere, ez dago markatzaile morfologikorik eta gainera gailurra beti galdetzailean kokatzen da. Beraz, aztertuko duguna muga-tonuan dagoen bariazioa izango da. N/Z galderetan hiru muga-tonu agertu zaizkigu L % (4.35. irudia), H % (4.36. irudia) eta LH % (4.37. irudia). 4.38. irudia: Aukera bakoitzaren ehunekoak. Datuak belaunaldika aztertzen baditugu, 4.107. taulan erakusten diren muga-tonuen ehunekoak lortzen dira. Bertan agertzen diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,059). Muga-tonuak informatzaileen generoaren arabera sailkatzen baditugu, 4.108. taulako ehunekoak lortzen ditugu, esan beharra dago aldeak estatistikoki esanguratsuak direla (χ² (a.m. 2) 8,667; p = 0,013). 4.39. irudia: Aukera bakoitzaren ehunekoak. Mota bakoitzaren ehunekoak informatzaileen adinaren arabera aztertzen baditugu 4.110. taulako datuak lortzen ditugu. Aldaki bakoitza Khi karratu froga estatistikoaren bidez aztertuta, ikusten dugu aldea ez dela estatistikoki esanguratsua belaunaldien arabera (p: 0,731). Informatzaileen generoaren arabera analisi bera eginda, 4.111. taulako kopuruak eta ehunekoak lortzen ditugu. Aldaki bakoitza Khi karratu froga estatistikoaren bidez aztertuta, ikusten dugu aldea estatistikoki esanguratsua dela generoaren arabera (χ² (a.m. 1) 5,77; p = 0,016). Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 2S 9 19 2 4 11 23 3S 15 31 22 46 37 77 4.111. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak generoaren arabera aztertuta. Faktorerik eragingarriena bai-ez galderen sintagmaren gailurra kokatzen den silaba bakoitzaren arabera, generoa da, berau izan baita estatistikoki esanguratsua izan den aldagai bakarra. Bai-ez galderak egiteko dauden muga-tonu guztiak agertu zaizkigu: L %, H %, LH % eta HL %. Jarraian muga-tonu bakoitzaren arabera informatzaileak nola banatzen diren erakusten da 4.112. taulan. 4.40. irudia: Aukera bakoitzaren ehunekoak. Datuak belaunaldien arabera aztertzen baditugu, 4.113. taulan erakusten diren mugatonuen ehunekoak lortzen dira. Bertan agertzen diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,169). Muga-tonuak informatzaileen generoaren arabera sailkatzen baditugu, 4.114. taulako ehunekoak lortzen ditugu, esan beharra dago aldeak ez direla estatistikoki esanguratsuak (p: 0,353). Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % L % 2 4 4 8 6 13 H % 4 8 8 17 12 25 LH % 2 4 1 2 3 6 HL % 16 33 11 23 27 56 4.114. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak generoaren arabera aztertuta. Bai-ez galderen muga-tonuen banaketan beraz belaunaldia eta generoa ez dira faktore eragingarriak izan estatistikoki. 4.2.2.5. Oihartzun galderak Azpi-sekzio honetan oihartzun galderen gainean jaso ditugun datuak aurkeztuko ditugu. Esaldiak aztertzeko kontuan hartuko ditugun aldagaiak markatzaile morfologikoa, sintagmaren gailurra kokatzen deneko silaba, aditzaren gailurra kokatzen deneko silaba, esaldiaren gailurra kokatzen deneko osagaia eta muga-tonua izango dira. Oihartzun galderak morfologikoki egiteko mota bi aurkitu ditugu; informatzaile batzuek, "ezta" (4.41. irudiko "lagunek saldu dau esta?") erabiltzen dute. Beste batzuek, oihartzun galderak "ez" (4.42. irudiko "lagunek saldu dau es? ) esaldiaren amaieran esanda egiten dituzte. 4.41. irudia: "ezta"ren bidez egiten den galdera, kasu honetan muga-tonua HL % da. 4.43. irudia: Aukera bakoitzaren ehunekoak. Mota bakoitzaren ehunekoak informatzaileen adinaren arabera aztertzen baditugu 4.116. taulako datuak lortzen ditugu. Esan beharra dago aldeak estatistikoki esanguratsuak direla (χ² (a.m. 1) 6,4554; p = 0,011). Informatzaileen generoaren arabera analisi bera eginda 4.117. taulako kopuruak eta ehunekoak lortzen ditugu. Generoaren araberako aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,204). 4.44. irudia: Aukera bakoitzaren ehunekoak. Mota bakoitzaren ehunekoak informatzaileen adinaren arabera aztertzen baditugu, 4.119. taulako datuak lortzen ditugu. Bertan ikusten diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,383). Gauza bera informatzaileen generoaren arabera eginda, 4.120. taulako kopuruak eta ehunekoak lortzen ditugu. Bertan agertzen diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,383). Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 2S 4 8 2 4 6 12 3S 20 42 22 46 42 88 4.120. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak generoaren arabera aztertuta. Honenbestez, oihartzun galderen sintagmaren gailurraren kokaguneari dagokionez, belaunaldia eta generoa ez dira aldagai eragingarriak izan estatistikoki. Aditzaren gailurraren silabari dagokionez, datuek erakusten dutenaren arabera, aukera bi dauzkagu, lehen silaban edo bigarren silaban egotea, 4.121. taulako zerrendan erakusten dugun moduan. 4.45. irudia: Aukera bakoitzaren ehunekoak. Mota bakoitzaren ehunekoak informatzaileen adinaren arabera aztertzen baditugu, 4.122. taulako datuak lortzen ditugu. Ikusten dugu aldea ez dela estatistikoki esanguratsua belaunaldien arabera (p: 1,000). Informatzaileen generoaren arabera analisi bera eginda, 4.123. taulako kopuruak eta ehunekoak lortzen ditugu. Lortutako datuak belaunaldien araberako analisian eskuratutako berberak dira, beraz, aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak oraingoan ere. Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1S 3 6 3 6 6 12 2S 21 44 21 44 42 88 4.123. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak generoaren arabera aztertuta. Honenbestez, belaunaldia eta generoa ez dira faktore eragingarriak izan aditzaren gailurra kokatzen den silaba bakoitzaren arabera. Esaldi osoaren gailur prosodikoa sintagman (4.46. irudia) ager daiteke kokatuta edo aditzean ere (4.47. irudia). 4.46. irudia: Esaldiaren gailur prosodikoa sintagman kokatzen da. 4.47. irudia: Esaldiaren gailur prosodikoa aditzean kokatzen da. Ondoren zehazten da informatzaileen zerrenda gailur prosodikoaren kokagunearen arabera, 4.124. taulan. 4.48. irudia: Aukera bakoitzaren ehunekoak. Mota bakoitzaren datuak informatzaileen adinaren arabera aztertzen baditugu 4.125. taulako datuak lortzen ditugu. Aldaki bakoitza Khi karratu froga estatistikoaren bidez aztertuta, ikusten dugu aldea ez dela estatistikoki esanguratsua belaunaldien arabera (p: 0,712). Informatzaileen generoaren arabera analisi bera eginda, 4.126. taulako kopuruak eta ehunekoak lortzen ditugu. Aldaki bakoitza Khi karratu froga estatistikoaren bidez aztertuta, ikusten dugu aldea ez dela estatistikoki esanguratsua (p: 0,064). Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1S 2 4 7 15 9 19 2S 22 46 14 35 39 81 4.126. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak generoaren arabera aztertuta. Honenbestez, belaunaldia eta generoa ez dira faktore eragingarriak izan oihartzun galderen esaldi osoaren gailur prosodikoen hedaduran. Oihartzun galderen amaieretan muga-tonu bi baino ez zaizkigu agertu; H % (4.49. irudia) eta LH % (4.50. irudia). 4.51. irudia: Aukera bakoitzaren ehunekoak. Datuak belaunaldiaren arabera aztertzen baditugu, 4.128. taulan erakusten diren mugatonuen ehunekoak lortzen dira. Bertan agertzen diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,155). Muga-tonuak informatzaileen generoaren arabera sailkatzen baditugu, 4.129. taulako ehunekoak lortzen ditugu, esan beharra dago aldeak ez direla estatistikoki esanguratsuak (p: 1,000). Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % H % 5 10 5 10 10 21 LH % 19 40 19 40 38 79 4.129. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak generoaren arabera aztertuta. Oihartzun galderen muga-tonuen banaketan, beraz, belaunaldia eta generoa ez dira faktore eragingarriak izan estatistikoki. 4.2.2.6. Hautazko galderak Azpi-sekzio honetan hautazko galderak izango ditugu aztergai. Esaldi hauen azterketa egiteko kontuan hartuko ditugun aldagaiak markatzaile morfologikoa, sintagmaren gailurra kokatzen deneko silaba, esaldi osoaren gailur prosodikoa eta muga-tonua izango dira. Horietan baino ez baitago aldakortasunik. "Hauta-galderek juntadura taxua erakusten dute gehienetan. Juntadura horretako juntagailua euskaldun askorentzat ala da. Beste askorentzat, berriz, edo ere izan daiteke" (Goenaga, 2009, 382.or). Hautazko galderak gehienetan "ala" ("lagunek saldu dau ala?" 4.52. irudia) edo "edo" ("lagunek saldu dau edo?" 4.53. irudia) esaldiaren amaieran erabilita egiten dira. Gure corpusean horietaz gain beste bi ere jaso ditugu: "ala" hutsik ez ezik beste osagai batzuekin batera ere ager daiteke "ala ser" ("lagunek saldu dau ala ser?" 4.54. irudia) eta gauza bera "edo"ri "ser" geituta: "edo ser" ("lagunek saldu dau edo ser?" 4.55. irudia). Villasantek ere (1976), garai hartan "en cuanto a la frecuencia "edo" es muchísimo más empleado que ala" zioen (26.or). 4.52. irudia: "ala"ren bidez egiten den galdera, kasu honetan muga-tonua LH % da. 4.53. irudia: "edo"ren bidez egiten den galdera, kasu honetan muga-tonua L % da. 4.54. irudia: "ala + zer"en bidez egiten den galdera, kasu honetan muga-tonua HL % da. 4.56. irudia: Aukera bakoitzaren ehunekoak. Mota bakoitzaren ehunekoak informatzaileen adinaren arabera aztertzen baditugu 4.131. taulako datuak lortzen ditugu. Esan beharra dago aldeak ez direla estatistikoki esanguratsuak (p: 0,120). Informatzaileen generoaren arabera analisi bera eginda, 4.132. taulako kopuruak eta ehunekoak lortzen ditugu. Generoaren araberako aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,057). Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % "ala" 15 32 22 46 37 78 "edo" 4 8 0 0 4 8 "ala + zer" 2 4 0 0 2 4 "edo + zer" 3 6 2 4 5 10 4.132. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak generoaren arabera aztertuta. Beraz, markatzaile morfologikoen erabileran belaunaldia eta generoa ez dira estatistikoki esanguratsuak izan aldakortasunean. Sintagmaren gailurra zein silabatan agertzen den aztertuko dugu jarraian. Gure datuen arabera hiru aukera daude; lehen, bigarren edo hirugarren silaban egitea. Sintagmaren gailurra lehen eta bigarren silaban ager badaiteke ere, gehienetan hirugarren silaban agertzen da. 4.133. taulan erakusten da aditz aurreko sintagmaren gailurra kokatzen deneko silabaren banaketa. 4.57. irudia: Aukera bakoitzaren ehunekoak. Mota bakoitzaren ehunekoak informatzaileen adinaren arabera aztertzen baditugu 4.134. taulako datuak lortzen ditugu. Aldaki bakoitza Khi karratu froga estatistikoaren bidez aztertuta, ikusten dugu aldea ez dela estatistikoki esanguratsua belaunaldien arabera (p: 0,349). Informatzaileen generoaren arabera analisi bera eginda, 4.135. taulako kopuruak eta ehunekoak lortzen ditugu. Aldaki bakoitza Khi karratu froga estatistikoaren bidez aztertuta, ikusten dugu aldea estatistikoki esanguratsua dela generoaren arabera (χ² (a.m. 2) 12,632; p = 0,002). 4.58. irudia: Aukera bakoitzaren ehunekoak. Mota bakoitzaren datuak informatzaileen adinaren arabera aztertzen baditugu 4.137. taulako datuak lortzen ditugu. Aldaki bakoitza Khi karratu froga estatistikoaren bidez aztertuta, ikusten dugu aldea estatistikoki esanguratsua dela belaunaldien arabera (χ² (a.m. 1) 4,364 ; p = 0,037). Informatzaileen generoaren arabera analisi bera eginda, 4.138. taulako kopuruak eta ehunekoak lortzen ditugu. Aldaki bakoitza Khi karratu froga estatistikoaren bidez aztertuta, ikusten dugu aldea ez dela estatistikoki esanguratsua (p: 1,000). 4.59. irudia: Aukera bakoitzaren ehunekoak. Datuak belaunaldi bien arabera aztertzen baditugu, 4.140. taulan erakusten diren mugatonuen ehunekoak lortzen dira. Bertan agertzen diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,724). Muga-tonuak informatzaileen generoaren arabera sailkatzen baditugu, 4.141. taulako ehunekoak lortzen ditugu, esan beharra dago aldeak ez direla estatistikoki esanguratsuak (p: 0,158). Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % L % 7 15 4 8 11 23 H % 4 8 1 2 5 10 LH % 12 25 19 40 31 65 HL % 1 2 0 0 1 2 4.141. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak generoaren arabera aztertuta. Hautazko galderen muga-tonuen banaketan, beraz, belaunaldia eta generoa ez dira faktore eragingarriak izan estatistikoki. 4.2.2.7. Zalantzazko galderak Azpi-sekzio honetan "ete" partikularen bidez egiten diren zalantzako galderez jardungo dugu ("ote" estandarrean). Zalantzazko galderak aztertzeko kontuan hartuko ditugun aldagaiak honakoak izango dira: markatzaile morfologikoa, sintagmaren gailurra kokatzen deneko silaba, aditzaren gailurra kokatzen deneko silaba, esaldi osoaren gailur prosodikoa kokatzen deneko osagaia eta esaldiaren muga-tonua. 4.60. irudia: "ete" aditz partizipioaren eta laguntzailearen artean kokatuta egiten den galdera, kasu honetan muga-tonua LH % da. 4.61. irudia: "ete" aditz partizipioaren eta laguntzailearen artean kokatuta eta "ba" esaldiaren amaieran egiten den galdera, kasu honetan muga-tonua L % da. 4.62. irudia: "ete" aditz partizipioaren eta laguntzailearen artean kokatuta eta "edo" esaldiaren amaieran egiten den galdera, kasu honetan muga-tonua LH % da. 4.63.irudia: "ete" aditz partizipioaren eta laguntzailearen artean kokatuta eta "ala" amaieran egiten den galdera, kasu honetan muga-tonua LH % da. 4.65. irudia: Aukera bakoitzaren ehunekoak. Mota bakoitzaren ehunekoak informatzaileen adinaren arabera aztertzen baditugu 4.143. taulako datuak lortzen ditugu. Esan beharra dago aldeak ez direla estatistikoki esanguratsuak (p: 0,135). Informatzaileen generoaren arabera analisi bera eginda, 4.144. taulako kopuruak eta ehunekoak lortzen ditugu. Generoaren araberako aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,360). Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % "ete" 20 42 21 44 41 85 "ete_ba" 2 4 0 0 2 4 "ete_edo" 1 2 2 4 3 6 "ete_ala" 1 2 0 0 1 2 "ete + iragana" 0 0 1 2 1 2 4.144. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak generoaren arabera aztertuta. Beraz, markatzaile morfologikoen erabileran belaunaldia eta generoa ez dira estatistikoki esanguratsuak izan aldakortasunean. Aditz aurreko sintagmaren gailurra kasu gehienetan hirugarren silaban kokatzen da, gutxiagotan bigarrenean eta lehenengoan kasu baten baino ez. 4.66. irudia: Aukera bakoitzaren ehunekoak. Mota bakoitzaren ehunekoak informatzaileen adinaren arabera aztertzen baditugu 4.146. taulako datuak lortzen ditugu. Aldaki bakoitza Khi karratu froga estatistikoaren bidez aztertuta, ikusten dugu aldea ez dela estatistikoki esanguratsua belaunaldien arabera (p: 0,303). Informatzaileen generoaren arabera analisi bera eginda, 4.147. taulako kopuruak eta ehunekoak lortzen ditugu eta esan beharra dago aldeak ez direla estatistikoki esanguratsuak (p: 0,537). 4.67. irudia: Aukera bakoitzaren ehunekoak. Mota bakoitzaren ehunekoak informatzaileen adinaren arabera aztertzen baditugu 4.149. taulako datuak lortzen ditugu. Ikusten dugu aldea ez dela estatistikoki esanguratsua belaunaldien arabera (p: 1,000). Gauza bera gertatzen da informatzaileen generoaren arabera aztertuta, belaunaldian lortutako datu berberak ageri dira oraingoan ere (4.150. taula). Beraz, aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak oraingoan ere. 4.68. irudia: Aukera bakoitzaren ehunekoak. Mota bakoitzaren datuak informatzaileen adinaren arabera aztertzen baditugu 4.152. taulako datuak lortzen ditugu. Aldaki bakoitza Khi karratu froga estatistikoaren bidez aztertuta, ikusten dugu aldea ez dela estatistikoki esanguratsua (p: 0,303). Informatzaileen generoaren arabera analisi bera eginda, 4.153. taulako kopuruak eta ehunekoak lortzen ditugu, belaunaldien araberako azterketan lortutako datu berberak, alegia. Beraz, oraingoan ere aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,303). Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % S 5 10 8 17 13 27 A 19 40 16 33 35 73 4.153. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak generoaren arabera aztertuta. Honenbestez, belaunaldia eta generoa ez dira estatistikoki esanguratsuak izan zalantzazko galderen esaldi osoaren gailur prosodikoaren bariazioan. Hautazko galderetan muga-tonu guztiak ager dakizkiguke: L %, H %, LH % eta HL %. 4.154. taulan muga-tonu bakoitzaren arabera informatzaileak nola banatzen diren erakusten da. 4.69. irudia: Aukera bakoitzaren ehunekoak. Datuak belaunaldien arabera aztertzen baditugu, 4.155. taulan erakusten diren mugatonuen kopuruak eta ehunekoak lortzen dira. Bertan agertzen diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,302). Muga-tonuak informatzaileen generoaren arabera sailkatzen baditugu, 4.156. taulako ehunekoak lortzen ditugu, esan beharra dago aldeak ez direla estatistikoki esanguratsuak (p: 0,073). Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % L % 13 27 11 23 24 50 H % 2 4 9 19 11 23 LH % 8 17 4 8 12 25 HL % 1 2 0 0 1 2 4.156. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak generoaren arabera aztertuta. Zalantzazko galderen muga-tonuen banaketan, beraz, belaunaldia eta generoa ez dira faktore eragingarriak izan estatistikoki. 4.2.2.8. Sailkapen diatopikoa Azpi-sekzio honetan intonazioaren sekzioan aztertutako ezaugarri guztiak barne hartuta analisi diatopikoa aurkeztuko dugu. Horretarako, ezaugarri bakoitzeko lortutako aldakiekin datu matrize dikotomikoa osatu da herri bakoitzeko 0 eta 1 kopuruekin lortutako baturarekin (4.70. irudia). 4.70. Irudia: Intonazioan jasotako datuetan oinarrituta osatutako datu matrize dikotomikoaren zatia sailkapen diatopikorako. Datu matrizean oinarrituta, sailkapen diatopikoa egiteko multzokatze hierarkikoa erabili da eta 4.71. irudian ikus daiteke lortutako dendograma. 4.71. irudia: Sailkapen diatopikoa multzokatze hierarkikoa erabilita. Multzo nagusi bi bereizten dira dendograman, A multzoa urdinik eta B multzoa gorririk. A multzoa azpi-multzo bitan zatikatzen da: A1 azpi-multzoa urdin ilunik eta A2 azpimultzoa urdin argirik. 4.157. taulan multzo bakoitza osatzen duten herrien zerrenda. Multzoa Azpi-multzoa Herriak (A) (A1) Lemoa, Artea, Zeanuri, Dima (A2) Igorre (B) Zeberio 4.157. taula: Multzokatze hierarkikoan oinarritutako herrien sailkapena. Multzokatze hierarkikoan oinarritutako analisia mapara islatzean, 4.72. irudia lortzen dugu. Bertan ikus daitezke dendogramako koloreak. Lemoa, Artea, Zeanuri eta Dima urdin ilunik agertzen dira, Igorre urdin argirik eta Zeberio gorririk. Azterketa diatopiko honetan agertzen diren hiru multzoetako bat lau herrik osatuta dago. Bigarren taldea Igorrek osatzen du eta hirugarrena Zeberiok. 4.72. irudia: Multzokatze hierarkikoaren multzoen hedadura geografikoa. 4.2.2.9. Informatzaileen sailkapena Datuen azterketa kuantitatiboa egiteko intonazioaren sekzioan zehar egin ditugun ezaugarrien azterketako emaitzetan oinarritu gara. Horretarako, datu matrize bat sortu dugu. Datu matrizea fonologia suprasegmentalaren alorreko intonazioan aztertutako ezaugarriak eta agertu zaizkigun aldakiek osatzen dute. Informatzaile bakoitzari erabili duen aldaki bakoitzean 1 jarri zaio eta erabili ez duenean 0, horrela ezaugarri bakoitzeko. 4.73. irudian aurkezten da osatutako matrize dikotomikoaren zatiaren irudia. 4.73. irudia: Intonazioan jasotako datuetan oinarrituta osatutako datu matrize dikotomikoaren zatia informatzaileen sailkapenerako. Beraz, intonazioan jasotako datuetan oinarrituta osatutako matrize dikotomikoan lortutako datuak hurrengo lerroetan aurkeztuko ditugu informatzaileen sailkapenerako. Multzokatze hierarkikoarekin hasita, 4.74. irudiko dendograman multzo nagusi bi agertu zaizkigu: A eta B multzoak. A multzoa azpi-multzo bitan adarkatzen da: A1 urdin ilunik eta A2 urdin argiago bitan. A2 multzoa gero, azpi-adar bitan banatzen da, A2.1 urdin argi ilunxeagorik eta A2.2 urdin argienik. B multzoa azpi-multzo bitan adarkatzen da, B1 arrosarik eta B2 gorririk. Beraz, bost multzo bereiz daitezke informatzaileen intonazioaren araberako sailkapenean. 4.75. irudia: Informatzaileen dispertsioa DAE metodoaren arabera (KM). 4.75. irudian ikus daitekeen moduan, informatzaileak nahastekaturik ageri dira. Hiru multzo egin ditugunez gero, hiru koloretan ageri dira informatzaileak. C multzokoak dira (gorririk ageri direnak) espazioan zehar banatuen agertzen direnak. Intonazioaren barruko informatzaileen araberako sailkapeneko Khi karratu froga estatistikoaren aplikazioan ikusi dugu generoa dela estatistikoki esanguratsua izan den aldagai bakarra (χ² (a.m. 3) 15,482; p = 0,001). Beraz, informatzaileen generoaren araberako banaketan, gizonezkoei dagokienez, A multzoan hamaika daude, B multzoan lau eta C multzoan bederatzi. Andrazkoei dagokienez, A multzoan hiru agertu dira, hamazazpi B multzoan eta lau C multzoan. Honenbestez, gizonezko gehienak A multzoan agertzen dira eta andrazko gehienak B multzoan. C multzoan sailkatu dira informatzaile gutxien baina bertan gizonezko gehiago agertu dira andrazkoak baino. Azkenik, FCM algoritmoaren arabera informatzaileak hiru multzo nagusitan sailkatzen ditugunean 4.161. taulako emaitzak lortzen ditugu. Informatzaile bat multzo batekoa dela onartzeko bere barnekotasun funtzioa 0,75-1,00 artekoa izan behar da; euren barnekotasun funtzioa 0,75 baino txikiagoa bada trantsiziokotzat joko dugu. 4.76. irudia: Informatzaileen dispertsioa DAE metodoaren arabera (FCM). 4.161. taulan edota 4.176. irudian ikus daitekeen moduan, informatzaileen gehiengo handiena trantsiziokoa da eta horrek taldeen banaketan batasunik ez dagoela eta dispertsio handia dagoela adierazten du. Informatzaile gehien B multzoan ageri da. Bertan, sei gizonezko eta hamalau andrazko ageri dira. Gizonezkoen artean, bost trantsiziokoak dira eta bakarra ez. C multzoan hemeretzi informatzaile agertu zaizkigu. Horietatik hamalau dira gizonezkoak eta bost andrazkoak. Gizonezkoen artean bostek daukate multzoaren barnekotasun funtzioa eta bederatzi trantsiziokoak dira. Andrazkoen artean lau dira trantsiziokoak eta bakarra ez. A multzoan bederatzi informatzaile agertu dira; horietatik lau gizonezkoak dira eta bost andrazkoak. Gizonezkoetatik bakarra da trantsiziokoa eta gainerako hirurak multzoko barnekotasun funtzioa daukate. Andrazkoen artean trantsiziokoak bi dira eta hiru ez. 4.2.2.10. Ezaugarrien azalpen indarra Intonazioan aztertu diren ezaugarrietatik lortutako aldaki guztiak barne hartuta Shannonen entropiaren indizea kalkulatu dugu ezaugarrien azalpen indarra ikusteko eta 4.162. taulako datuak lortu ditugu. Lehenengo zutabean 0,339tik gorako entropia indizea daukaten aldagaiak aurkezten dira eta bigarrenean 0,339tik beherakoak. Probabilitateen eta entropiaren arteko korrelazioa 0,090ekoa da, oso baxua beraz. barruko aldagai ezberdinak batetik diskriminatzaileenak izan dira (bigarren sintagmako lehenengo eta hirugarren silaban egitea gailurra) eta bestetik diskriminaziorik gutxien egiten duena baita (lehenengo sintagmako hirugarren silaban egitea gailurra). 4.2.2.11. Sumarioa eta ondorioak Fonologia suprasegmentala azpi-atalaren barruan bigarren sekzio honetan egindako azterketen eta analisien ondorio orokorrak laburtuko ditugu hemen. Azpi-sekzioan zehar, intonazioan, zazpi esaldi mota aztertu dira, sintagma bakarreko adierazpen esaldiak, sintagma biko adierazpen esaldiak, N/Z galderak, bai-ez galderak, oihartzun galderak, hautazko galderak eta zalantzazko galderak. Oinarrizko esaldi horietako bakoitzaren kasuan aztergai ezberdinak eduki dira, 4.77. irudian erakusten ditugu aztergai guztiak laburpen eran. N/Z galderetan muga-tonuak aztertu dira. Hiru agertu zaizkigu: L %, H % eta LH %. Horien arteko aldea generoaren arabera izan da estatistikoki esanguratsua ez ordea belaunaldiaren arabera. Bai-ez galderetan, aditz aurreko sintagmaren gailurra kokatzen deneko silabari erreparatuta, aukera bi egon daitezke: bigarren silaban egitea edo hirugarrenean egitea. Aldeak Khi karratu froga estatistikoaren bidez aztertuta, ikusi dugu generoa dela aldagairik esanguratsu bakarra estatistikoki. Bai-ez galderak egiteko dauden muga-tonu guztiak agertu zaizkigu: L %, H %, LH % eta HL %. Muga-tonu bakoitzaren erabilerak ez du esangura estatistikoa erakutsi gizarte-aldagaien arabera. Oihartzun galderak egiteko morfologikoki mota bi aurkitu ditugu; "ezta" eta "ez" erabilita. Bata ala bestea erabiltzea estatistikoki esanguratsua da adinaren edo belaunaldiaren arabera. Sintagmaren gailurra zein silabatan agertzen den aztertuta, aukera bi daude: bigarren silaban egitea edo hirugarrenean egitea; aldea, ordea, ez da estatistikoki esanguratsua izan. Aditzaren gailurraren silabari dagokionez, aukera bi dauzkagu, lehen silaban edo bigarren silaban egon daiteke. Belaunaldia eta generoa ez dira faktore eragingarriak izan estatistikoki erabilera horretan. Esaldi osoaren gailur prosodikoa sintagman ager daiteke kokatuta edo aditzean eta oraingoan ere gizartealdagaiek ez dute esangura estatistikorik erakutsi. Oihartzun galderen muga-tonuen banaketan (H % eta LH %) belaunaldia eta generoa ez dira faktore eragingarriak izan estatistikoki. Hautazko galderak "ala", "edo", "ala +" eta "ala ser" esaldiaren amaieran erabilita egin dira. Markatzaile morfologikoen erabileran belaunaldia eta generoa ez dira estatistikoki esanguratsuak izan aldakortasunean. Sintagmaren gailurra kokatzen den silabari dagokionez, hiru aukera daude; lehen, bigarren edo hirugarren silaban egitea, erabilera bakoitzaren arabera, generoa da estatistikoki esanguratsua izan den aldagai bakarra. Belaunaldia izan da faktorerik eragingarriena hautazko galderen esaldi osoaren gailur prosodikoaren hedaduran, gailurra sintagman edo aditzean kokatzerakoan. Hautazko galderen muga-tonuen banaketan (L %, H %, LH % eta HL %) belaunaldia eta generoa ez dira faktore eragingarriak izan estatistikoki. Zalantzazko galderak egiteko motari erreparatuta, "ete", "ete_ba", "ete_edo", "ete_ala" eta "ete + iragana" erabili dira. Markatzaile morfologikoen erabileran belaunaldia eta generoa ez dira estatistikoki esanguratsuak izan aldakortasunean. Aditz aurreko sintagmaren gailurra hirugarren silaban kokatzen da edo bigarrenean. Generoa eta belaunaldia ez dira faktore eragingarriak izan estatistikoki. Aditzaren gailurra lehen silaban kokatu daiteke edo bigarrenean, baina belaunaldia eta generoa ez dira faktore eragingarriak izan estatistikoki. Esaldi osoaren gailur prosodikoa sintagman ager daiteke kokatuta edo aditzean eta oraingoan ere belaunaldia eta generoa ez dira estatistikoki esanguratsuak izan. Hautazko galderetan muga-tonu guztiak L %, H %, LH % eta HL % ager badakizkiguke ere, belaunaldia eta generoa ez dira faktore eragingarriak izan estatistikoki. Sailkapen diatopikoan multzo nagusi bi agertu dira. Lehenengo multzoa azpi-multzo bitan adarkatu da; lehenengoan, Lemoa, Artea, Zeanuri eta Dima agertu dira; bigarrenean, Igorre. Azkenik, bigarren multzoan Zeberio agertu da. Informatzaileen sailkapenari dagokionez, informatzaileen multzoen araberako banaketan generoa izan da estatistikoki esanguratsua izan den gizarte-aldagaia. Morfologia ataleko datuak azpi-atal bitan aurkeztuko ditugu. Lehenengo azpi-atalean izen morfologiaren (5.1. azpi-atala) gainekoak batuko ditugu eta hurrengoan aditz morfologiaren gainekoak (5.2. azpi-atala). Morfologiaren gainerako azalpenak eta banaketak oro har, 2.4. azpi-atalean azaldu dira. Beraz, lerrootan, Arratiako herrietan eta Zeberion aldakortasuna ustez erakusten duten ezaugarriak eta analisiak aurkeztuko dira. Azpi-atal bakoitzaren amaieran azpi-atalean zeharreko azterketetan jasotako datuak barne hartuta sailkapen diatopikoa, informatzaileen sailkapena, ezaugarrien azalpen indarra eta sumarioa eta ondorioak aurkeztuko dira. 5.1. Izen morfologia Azpi-atal honen helburua da izen morfologia aztertzeko aukeratu diren ezaugarrien aldakortasunaren analisien emaitzak aurkeztea; belaunaldien, generoaren eta geografiaren arabera. Horretarako hamar ezaugarri aukeratu dira: adjektiboaren hirugarren graduko graduatzailea, bi zenbatzailearen kokagunea, erakuslearen lekua, motibatiboaren morfemen erabilera, muga adlatiboaren morfema, destinatiboaren morfemak, adlatibo pluralaren erabilera, zuek izenordearen erabilera, ablatiboaren "-rik" morfemaren erabilera denbora alorrean eta soziatiboaren "-gaz" morfemaren erabilera baita denbora alorrean ere. Azpi-atala sarrera honen ostean, hamalau sekziotan banatuta aurkezten dugu. Lehenengo hamar sekzioetan azpi-atal hau ikertzeko aukeratutako ezaugarrien azterketa aurkeztuko da. Hamaikagarren sekzioan sailkapen diatopikoa egingo da, izen morfologiako ezaugarri guztien azterketa barne-hartzen dituena. Hamabigarren sekzioan, informatzaileen sailkapena egingo da, hau da, izen morfologiaren ezaugarri guztiak kontuan hartuta metodo ezberdinak erabiliz. Hamahirugarrenean, azpi-ataleko sumarioa eta ondorioak aurkeztuko dira. 5.1.1. Adjektiboaren hirugarren graduko graduatzailea Izen morfologia azpi-ataleko bariazioa aztertzeko lehenengo ezaugarria hau da, adjektiboaren hirugarren mailako graduatzailea. Adjektiboaren hirugarren graduko graduatzailea egiteko "-egi" morfema adjektiboari erantsita erabiltzen den arren, berau ez da aukera bakarra, "lar" ere erabil daiteke eta oraingo informatzaileen artean "lar - egi" ere jaso da (Gaminde, 2007; Gaminde et al., 2017b). Azaldu berri dugun bezala, hiru modutara gauza daiteke superlatibozko graduatzailea eta Arratiako hizkeran ere hiru moduak ageri dira: (1) adjektiboari morfema hutsa erantsiz: "-egi" aldaera, (2) adjektiboaren aurretik adberbioa jarriz: "lar" aldaera eta (3) forma pleonastikoa, hots, adjektiboaren aurretik adberbioa jarriz eta gainera adjektiboari morfema erantsiz: "lar + egi". Esan bezala, hiru aldaki agertu zaizkigu, euron probabilitateak 5.1. irudian ematen ditugu. Lehenengo aldakia "-egi" atzizkiduna da "handiegie da" eta 0,604 probabilitatea dauka agertzeko. Bigarren aldakia "lar" adberbioa adjektiboaren aurretik jarrita osatutakoa da, "lar handie da" eta 0,333 da agertzeko daukan probabilitatea. Hirugarren aldakia aurreko aldagaia osatu duten atzizkiak eta adberbioak elkarrekin jarriaz osatutakoa da: "lar handiegie da" eta agertzeko probabilitatea 0,063 da. Helduak Gazteak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 13 27 16 34 29 61 2 8 17 8 17 16 33 3 3 6 0 0 3 6 5.1. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak belaunaldien arabera. Helduen taldea markotzat hartuta, lehenengo aldakia da agertzeko probabilitaterik handiena daukana, 0,54, bigarrenak 0,33 probabilitatea dauka eta hirugarrena da baxuena daukana 0,13. Gazteen artean lehenengo aldakiak 0,67ko probabilitatea dauka agertzeko eta bigarrenak 0,33koa. Hirugarrenak ordea, 0,01 baino probabilitate txikiagoa dauka agertzeko. Beraz, superlatibozko graduatzaileak Arratiako gazteen artean "-egi" atzizkiaren bidez osotzeko probabilitate altuagoa dauka, adberbioaren bidez osotzeko baino. 5.2. taulan generoaren arabera jasotako datu kopurua eta ehunekoak ematen ditugu. Kopuruak desberdinak badira ere, kasu bietan lehenengo aldakia da erabiliena, ostean bigarrena eta hirugarren gutxien erabiltzen direnak dira. Generoaren araberako aldea ez da estatistikoki esanguratsua (p: 0,334). Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 12 25 17 36 29 61 2 10 21 6 13 16 33 3 2 4 1 2 3 6 5.2. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak generoaren arabera. Gizonezkoen artean lehenengo aldakiak agertzeko probabilitateen erdiak dauzka, bigarrenak 0,42 eta azkenak 0,08. Andrazkoen artean, ostera, andrazkoen multzoa mugatzat hartuta, lehenengoak gizonezkoetan baino askoz probabilitate altuagoa dauka 0,71, bigarrenak 0,25 dauka eta hirugarrenak 0,04 gizonezkoen probabilitateekin alderatuta erdia. Beraz, lehenengo aldakia da talde bietan agertzeko probabilitaterik altuena daukana, nahiz eta andrazkoen artean agertzeko probabilitate altuagoa eduki. Bigarren aldakia da talde bietan bigarren lekuan ager daitekeena eta hirugarrena da probabilitaterik baxuena daukana. Hala ere, probabilitate hori altuxeagoa da gizonezkoen artean andrazkoen artean baino. Honenbestez, adjektiboaren hirugarren graduko graduatzailearen erabileran, belaunaldia eta generoa ez dira eragingarriak izan estatistikoki. 5.1.2. Bi zenbatzailearen lekua Jakin badakigu mendebaldeko hizkeretan "bi" zenbatzailea izen sintagmaren ostean jartzen dena. Hala ere, euskara estandarraren eraginez, "bi" izenaren aurretik jartzeko joera zabalduz dator. Aldaketan dagoen ezaugarria da eta Arratian hiztunek zein forma darabilten ikertu nahi izan dugu: ia egitura zaharrari eutsi dioten edo estandarraren eskutik datorrenari oratu dioten. Horrela bada, "bi" zenbatzailearen kokagunearen arabera, aldaki bi dauzkagu, 5.2. irudian ematen ditugu kopuruak eta probabilitateak. 5.2. irudia: Aldagai bakoitzaren aldakiak eta probabilitateak. Helduak Gazteak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 24 50 15 31 39 81 2 0 0 9 19 9 19 5.3. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak belaunaldien arabera. Helduen artean lehenengo aldakia baino ez da agertu, beraz, 0,99tik gorako probabilitatea dauka agertzeko. Gazteen artean, ostera, lehenengoak 0,62ko probabilitatea dauka agertzeko eta bigarrenak 0,38koa. 5.4. taulan erakusten ditugu gizonezkoen eta andrazkoen kopuruak eta ehunekoak bietako aldaki bakoitzaren arabera. Bertan ikus daitezkeen aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,712). Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 19 40 20 42 39 81 2 5 10 4 8 9 19 5.4. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak generoaren arabera. Gizonezkoetara etorrita, lehenengo aldakiak bi zenbatzailea eskuman joateak 0,79 probabilitatea dauka eta bigarrenak, determinatzailea izenaren ezkerraldean joateak 0,21. Andrazkoen artean nahikoa antzekoak dira probabilitateak, lehenengoak 0,83koa dauka agertzeko eta bigarrenak 0,17. Honenbestez, "bi" zenbatzailearen kokagunearen azterketan, faktorerik eragingarriena belaunaldia da, berau izan baita estatistikoki esanguratsua izan dena. 5.1.3. Erakuslearen lekua Lerroon aurretik "bi" zenbatzailearen kokaguneaz jardun dugu eta berorren azterketaz. "Bi" zenbatzailearen kokagunearen kasuan, ikusi dugu belaunaldien araberako aldea estatistikoki esanguratsua dela berorren kokagunearen azterketan. Beraz, aldaketa bat etorri badatorrela ikusi dugu. Erakuslearen kokagunearen gainerako ere, antzeko zer edo zer gertatzen dabileneko susmoa daukagunez gero, aztertu egin dugu. Orain artean, mendebaldeko hizkeretan, erakusleak izen sintagmaren aurrean jartzeko joera egon da. Beste hizkera batzuetan, erakuslea+izena+erakuslea. Gamindek (2007) azaltzen duenez, erakuslearen lekua funtzioaren araberakoa da eta, beraz, erakuslea deiktikoa denean izenaren aurrean eta atzean agertzen da. Bestalde, leku askotan izenaren aurrean edozein erakusle doan arren, izenaren ostean artikulua baino ez dela erabiltzen dio Gamindek. Ensunzak (2015) artikulua ez diren adibideak ere bildu ditu, jasotako adibide gehienak gazteenak direla dio, euskara estandarraren eraginez, nagusitzen ari dela erakuslea izenaren ostean erabiltzea eta, beraz, izena erreferentziala ez denean ere horrela erabiltzen hasia dela. 5.3. irudian erakusten ditugu gure azterketa honetan jasotako hiru aldakiak, hau da, agertu diren hiru aukerak eta euren probabilitateak. Lehenengo aldakiak izena eta erakuslea adierazten du (p: 0,521); bigarrenak, erakuslea eta ostean izena (p: 0,396); eta azkenik, hirugarren aldakiak erakuslea, izena eta erakuslea adierazten du (p: 0,083). 5.3. irudia: Aldagai bakoitzaren aldakiak eta probabilitateak. 5.5. taulan erakusten dira informatzaileen adinaren araberako emaitzak; bertan ikusten diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,110). Helduen taldean lehenengo aldakia da agertzeko probabilitaterik handiena daukana (p: 0,46), bigarrena gero, (p: 0,38), eta hirugarrena azkenik (p: 0,17). Gazteen taldean ere lehenengo aukera da agertzeko probabilitaterik handiena daukana (p: 0,58), gero bigarrena (p: 0,42) eta hirugarrenak 0,01etik beherako probabilitatea dauka agertzeko gazteen artean. 5.6. taulan erakusten dira informatzaileen generoaren araberako emaitzak; bertan ikusten diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,493). Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 14 29 11 23 25 52 2 9 19 10 21 19 40 3 1 2 3 6 4 8 5.6. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak generoaren arabera. Gizonezkoen artean lehenengo aldakiak 0,58ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak 0,38koa eta hirugarrenak 0,04koa. Andrazkoen taldearen barruan lehenengo aldakiak 0,46ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak 0,42koa eta hirugarrenak eta azkenak 0,13koa. Erakuslearen kokaguneak ez dauka estatistikoki esangurarik analisi diastratikoetako aldagaietan. 5.1.4. Motibatiboaren morfemen erabilera Motibatiboaren erabilera ere aztertu nahi izan dugu: "norgaitik" edo "norgaitino" erabiltzen den jakiteko. Izan ere, "-gaitik" atzizkia bere horretan erabiltzen da edo gainean "-no" atzizkia erantsita ere sor daiteke: "zugaitiño" (Larrea, & Rekalde, 2011). Arratiako gure datuetan morfema biak agertu zaizkigu: Lehenengoa "-gaitik" da (p: 0,896) eta bigarrena "-gaitiño" (p: 0,104). 5.4. irudian erakusten dira aldakien hedadura eta probabilitateak. Helduak Gazteak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 19 40 24 50 43 90 2 5 10 0 0 5 10 5.7. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak belaunaldien arabera. Helduen artean lehenengo aldakiak 0,79ko probabilitatea dauka agertzeko eta bigarrenak 0,21ekoa. Gazteen artean lehenengo aldakian 0,99tik gorako probabilitatea dauka agertzeko. Generoaren arabera azterketa bera eginda, 5.8. taulako hierarkiak lortzen dira gizonezkoen eta andrazkoen artean; bertan agertzen diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,637). Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 22 46 21 44 43 90 2 2 4 3 6 5 10 5.8. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak generoaren arabera. Gizonezkoen taldean lehenengo aldakiak 0,92ko probabilitatea erakutsi du agertzeko eta bigarrenak 0,08koa. Andrazkoen artean ere lehenengoa da probabilitate mailarik altuena erakutsi duena, 0,88koa hain zuzen ere eta bigarren aldakiak 0,13koa. Honenbestez, motibatiboaren erabileraren azterketan, faktorerik eragingarriena belaunaldia da, berau izan baita estatistikoki esanguratsua izan dena. Motibatiboaren morfemak (48, 1) -gaitik 43/ 0,896 0,896 -gaitiño 5/ 0,104 0,104 5.1.5 Muga adlatiboaren morfemak Sekzio honetako bariazioa aztertzeko, muga adlatiboaren morfema zelan erabiltzen den ikusi nahi izan dugu. Erakusleetatik sorturiko aditzondoek ezin hobeto erakusten digute lekua adierazten duten sintagmei berez "-raino" dagokiela, ez "arte"; "honaino", "horraino", "haraino"; horien ordez inoiz ez da idatzi ez esan "hona arte" edo horren antzekorik, ez eta galdetu "nora arte", gaurko egunean hau ere entzuten den arren (Petrirena, 2009). Añibarrok (1802, 235.or) "guiño" erabili zuen denbora alorrean: "eriotza guiño" (arte). Azkuek bere hiztegian ere (1905) aipatzen du "arte" izenei eratxekitzen zaiela. Gure informatzaileen artean hiru aukera agertu zaizkigu, 5.5. irudian erakusten ditugu aldakiak eta probabilitateak: "-raino" (p: 0,500), "-rarte" (p: 0,417) eta "-rarteino" (p: 0,083). 5.5. irudia: Aldagai bakoitzaren aldakiak eta probabilitateak. 5.9. taulan erakusten dira emaitzak informatzaileen belaunaldien arabera; bertan ikusten diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0, 097). Helduak Gazteak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 14 29 10 21 24 50 2 10 21 10 21 20 42 3 0 0 4 8 4 8 5.9. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak belaunaldien arabera. Helduen artean lehenengo aldakiak 0,58ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak 0,42koa eta hirugarrena 0,01etik beherako probabilitatea. Gazteen artean lehenengoak eta bigarrenak 0,42ko probabilitatea erakusten dute eta hirugarrenak 0,17koa. Muga adlatiboaren morfemak (48, 1) -raino 24/ 0,500 0,500 -rarte 20/ 0,417 0,417 -rarteino 4/ 0,083 0,083 5.10. taulan informatzaileen generoaren araberako emaitzak aurkezten dira. Generoaren araberako aldea ez da estatistikoki esanguratsua (p: 0,558). Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 11 23 13 27 24 50 2 10 21 10 21 20 42 3 3 6 1 2 4 8 5.10. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak generoaren arabera. Gizonezkoek osatzen duten taldearen barruan lehenengo aldakiak 0,46ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak 0,42koa eta hirugarrenak 0,12koa. Andrazkoen taldearen barruan, lehenengoak 0,54ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak gizonezkoen arteko probabilitate bera, 0,42koa eta hirugarrenak 0,04koa. Honenbestez, muga adlatiboaren morfemen erabileraren hedaduran, belaunaldia eta generoa ez dira eragingarriak izan estatistikoki. 5.1.6. Destinatiboaren morfemak Arratian destinatiboaren morfemak bi dira: "-entzat" eta "-entzako". Morfema biak berdin berdin erabiltzen direla diote Larreak eta Rekaldek (2011). "Norentzako", izenlaguna berez, adizlagun funtzioan berdin erabiltzen dela. Hori ikusteko eta hedadura eta banaketa zein den jakiteko asmoz, jarraian erakusten dugu ezaugarri honen azterketa. Biak jaso ditugunez gero, 5.6. irudian aurkezten ditugu aldagaiaren aldaki biak eta probabilitateak. Helduak Gazteak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 4 8 15 31 19 40 2 20 42 9 19 29 60 5.11. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak belaunaldien arabera. Helduen taldearen barruko probabilitateak hurrengoak dira: lehenengo aldakiarentzat 0,17 eta bigarrenarentzat 0,83. Gazteen artean alderantzizkoa gertatzen da, lehenengo aldakiak probabilitate altuagoa dauka 0,62 eta bigarrenak baxuagoa 0,38. 5.12. taulan informatzaileen generoaren araberako datuak erakusten dira; bertan agertzen diren aldeek ez daukate esangura estatistikorik (p: 0,768). 5.7. taula: Aldagai bakoitzaren aldakiak eta probabilitateak. Helduak Gazteak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 24 50 20 42 44 92 2 0 0 4 8 4 8 5.13. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak belaunaldien arabera. Helduen artean lehenengo aldakiak 0,99tik gorako probabilitatea dauka agertzeko. Gazteen kasuan lehenengoak 0,83ko probabilitatea dauka eta bigarrenak 0,17. Generoaren arabera azterketa bera eginda 5.14. taulako hierarkiak lortzen dira andrazkoen eta gizonezkoen artean. Generoen arteko aldea ez da estatistikoki esanguratsua (p: 0,296). Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 21 44 23 8 44 92 2 3 6 1 2 4 8 5.14. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak generoaren arabera. Gizonezkoen artean lehenengo aldakiak 0,88ko probabilitatea dauka irteteko eta bigarrenak 0,12koa. Andrazkoen artean, ostera, lehenengo aldakiak 0,96ko probabilitatea dauka agertzeko eta bigarrenak 0,04koa. Honenbestez, destinatiboaren morfemen erabileraren azterketan, faktorerik eragingarriena belaunaldia da, berau izan baita estatistikoki esanguratsua izan dena. 5.1.8. "Zuek" izenordearen erabilera Ezaugarri honen bidez jakin nahi da "zuek" pertsona izenordearen erabileran plural hurbila erabiltzen den, hots, "suek" eta "suok" zenbatean erabiltzen diren. Aldaki biak jaso dira: lehenengo "suok" (p: 0,521) eta bigarren "suek" (p: 0,479). Aldakien hedadura eta probabilitateak 5.8. irudian ematen dira. 5.8. irudia: Aldagai bakoitzaren aldakiak eta probabilitateak. Datuak informatzaileen belaunaldien arabera aztertzen baditugu 5.15. taulako hierarkiak lortzen ditugu. Belaunaldien arteko aldeak estatistikoki esanguratsuak dira (χ² (a.m. 1) 6,762; p = 0,009). Helduak Gazteak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 8 17 17 35 25 52 2 16 33 7 15 23 48 5.15. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak belaunaldien arabera. Helduen artean lehenengo aldakiak 0,33ko probabilitatea erakutsi du eta bigarrenak 0,67koa. Gazteen artean, ostera, lehenengoak 0,71 eta bigarrenak 0,29. Gauza bera informatzaileen generoaren araberako analisian egiten badugu, 5.16. taulako emaitzak lortzen ditugu. Bertan agertzen diren generoaren araberako aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,773). 5.9. irudia: Aldagai bakoitzaren aldakiak eta probabilitateak. Datuak informatzaileen belaunaldien arabera aztertuta 5.17. taulako datuak lortzen ditugu; bertan agertzen diren aldeak estatistikoki esanguratsuak dira (χ² (a.m. 2) 21,560; p = 0,000). Helduak Gazteak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 19 40 2 4 21 44 2 4 8 22 46 26 54 3 1 2 0 0 1 2 5.17. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak belaunaldien arabera. Helduek osatzen duten taldearen barruko aldakien hedadura aztertuta ikusten dugu lehenengo aldakiak 0,79ko probabilitatea daukala agertzeko, bigarrenak 0,17koa eta hirugarrenak 0,04koa. Gazteen artean lehenengo aldakiak 0,08ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak 0,92koa eta hirugarrenak 0,01 baino gutxiago. Ablatiboaren morfemak (48, 1) atzorik hona 21/ 0,438 0,438 atzorik 26/ 0,542 0,542 atzogandik 1/ 0,021 0,021 Datuak informatzaileen generoaren arabera aztertuta 5.18. taulako hierarkiak lortzen dira; bertan ikusten diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,548). Helduak Gazteak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 13 28 0 0 13 28 2 7 15 17 35 24 50 3 4 8 3 6 7 14 4 0 0 1 2 1 2 5 0 0 3 6 3 6 5.19. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak belaunaldien arabera Helduen artean lehenengo aldakiak 0,54ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak 0,29, hirugarrenak 0,17 eta gainontzeko biek 0,01 baino probabilitate txikiagoa daukate agertzeko. Gazteen artean lehengo aldakiak 0,01 baino probabilitate baxuagoa dauka agertzeko, bigarrenak 0,7, hirugarrenak 0,13, laugarrenak 0,04 eta bosgarrenak 0,13. Gauza bera informatzaileen generoaren arabera egiten badugu 5.20 taulako hierarkiak lortzen dira. Generoaren araberako aldea ez da estatistikoki esanguratsua (p: 0,581). Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 6 13 7 15 13 28 2 11 23 13 27 24 50 3 5 10 2 4 7 14 4 0 0 1 2 1 2 5 2 4 1 2 3 6 5.20. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak generoaren arabera Gizonezkoen artean lehenengo aldakiak 0,25eko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak 0,46, hirugarrenak 0,21, laugarrenak 0,01etik beherako eta bosgarrenak 0,08. Andrazkoen artean, ostera, lehenengo aldakiak 0,3ko probabilitatea dauka azaltzeko, bigarrenak 0,54koa, hirugarrenak 0,08koa eta laugarrenak eta bosgarrenak 0,04koa biek. Honenbestez, soziatiboaren kasua denbora alorreko erabileraren azterketan, faktorerik eragingarriena belaunaldia da, berau izan baita estatistikoki esanguratsua izan dena egindako analisi diastratikoan. 5.1.11. Sailkapen diatopikoa Sekzio honetan izen morfologiaren sailean aztertutako ezaugarri guztiak barne hartuta analisi diatopikoa aurkeztuko dugu. Analisia Arratiako Igorre, Dima, Lemoa, Artea, Zeanuri eta Zeberio herrietan egin da. Horretarako, ezaugarri bakoitzeko lortutako aldakiekin datu matrize dikotomikoa osatu da herri bakoitzeko 0 eta 1 kopuruekin lortutako baturarekin (5.11. irudia). 5.11. irudia: Izen morfologian jasotako datuetan oinarrituta osatutako datu matrize dikotomikoaren zatia sailkapen diatopikorako. Datu matrizean oinarrituta sailkapen diatopikoa egiteko multzokatze hierarkikoa erabili da eta 5.12. irudian ikus daiteke lortutako dendograma. 5.12. irudia: Sailkapen diatopikoa multzokatze hierarkikoa erabilita. Multzo nagusi bi bereizten dira dendograman, A multzoa urdinik eta B multzoa gorririk. 5.21. taulan multzo bakoitza osatzen duten herrien zerrenda ematen da. Multzoa Herriak (A) Igorre, Artea, Dima (B) Zeanuri, Zeberio, Lemoa 5.21. taula: Multzokatze hierarkikoan oinarritutako herrien sailkapena. Erdiguneko herriak direnak A multzoan agertzen dira gainontzekoak B multzoan. Multzokatze hierarkikoan oinarritutako analisia geografikoki islatzerakoan 5.13. irudiko mapa lortzen dugu. Bertan ikus daitezke dendogramako koloreak. Igorrek, Arteak eta Dimak bat egiten dute eta urdin ilunik ageri dira, gainontzekoak, kanpoaldekoak Zeanuri, Zeberio eta Lemoa gorririk ageri dira. 5.13. irudia: Multzokatze hierarkikoaren multzoen hedadura geografikoa. 5.1.12. Informatzaileen sailkapena Datuen azterketa kuantitatiboa egiteko azpi-atal honetan egin ditugun ezaugarrien azterketako emaitzetan oinarritu gara. Horretarako, datu matrize bat sortu dugu. Datu matrizean izen morfologiaren alorrean aztertutako ezaugarriak eta agertu zaizkigun aldakiak sartu ditugu. Informatzaile bakoitzari erabili duen aldaki bakoitzean 1 jarri zaio eta erabili ez duenean 0, horrela ezaugarri bakoitzeko. 5.14. irudian aurkezten da osatutako matrize dikotomikoaren zatiaren irudia. 5.14. irudia: Izen morfologian jasotako datuetan oinarrituta osatutako datu matrize dikotomikoaren zatia informatzaileen sailkapenerako. Beraz, izen morfologian jasotako datuekin osatutako matrize dikotomikoan oinarrituta lortutako datuak hurrengo lerroetan aurkeztuko ditugu informatzaileen sailkapenerako. Multzokatze hierarkikoarekin hasita, 5.15. irudiko dendograman multzo bi agertu zaizkigu: A eta B multzoak. A multzoa azpi-multzo bitan adarkatzen da: A1 urdin argirik eta A2 urdin ilunik, B multzoa ere azpi-multzo bitan adarkatzen da B1 arrosarik eta B2 gorririk. Beraz, lau multzo bereiz daitezke informatzaileen izen morfologiaren araberako ezaugarrien sailkapenean sortutako azpi-multzoetan oinarrituz. 5.16. irudia: Informatzaileen dispertsioa DAE metodoaren arabera (KM). 5.16. irudian ikus daitekeena da multzo biak bereizita agertzen direla, A multzoa ezkerreko espazioa beteaz eta B multzoa eskumakoa. Beraz, multzo bien espazioko banaketa argia da. A multzoan bigarren belaunaldiko informatzaile gehienak kokatzen dira, Arteako lau, Zeberioko lau, Dimako hiru, Lemoako hiru, Zeanuriko beste hiru eta Igorreko bi. Lehenengo belaunaldikoak, aldiz, B multzoan agertu dira gehien bat, Arteako lau, Lemoako lau, Zeanuriko lau, Zeberioko beste lau, Dimako hiru eta Igorreko bi. Hortaz, belaunaldien arteko banaketa argia da informatzaileen sailkapen hierarkikoan legez. Azkenik, FCM algoritmoaren arabera informatzaileak multzo nagusi bitan sailkatzen ditugunean 5.25. taulako emaitzak lortzen ditugu. Informatzaile bat multzo batekoa dela onartzeko bere barnekotasun funtzioa 0,75-1,00 artekoa izan behar da; euren barnekotasun funtzioa 0,75 baino txikiagoa bada trantsiziokotzat joko dugu. 5.17. irudia: Informatzaileen dispertsioa DAE metodoaren arabera (FCM). 5.17. irudian A eta B multzoak espazioan zelan banatzen diren ikusten da. A multzoak eskumako espazioa betetzen du eta ia ez dago trantsiziokoa den informatzailerik. B multzoak ezkerreko espazioa betetzen du eta kasu honetan ere trantsizioko hiru diskriminatzen duena "-akana" adlatibo pluralaren morfema da, 5.1.7. sekzioan ikusitakoa. Shannonen entropiaren indizea 0,115ekoa da. 5.1.14. Sumarioa eta ondorioak Izen morfologian landu ditugun ezaugarriak hamar izan dira: adjektiboaren hirugarren graduko graduatzailea, "bi" zenbatzailearen kokagunea, erakuslearen lekua, motibatiboaren morfemen erabilera, muga adlatiboaren morfemak, destinatiboaren morfemak, adlatibo pluralaren erabilera, "zuek" izenordearen erabilera, ablatiboaren "- rik" morfemaren erabilera denbora alorrean eta soziatiboaren "-gaz" morfemaren erabilera denbora alorrean. Ezaugarrien analisi diastratikoan ikusi ahal izan dugunez, belaunaldia izan da faktorerik eragingarriena gehienetan. Hamar ezaugarritik zazpitan izan da belaunaldia faktore eragingarria estatistikoki: bigarren ezaugarrian, laugarrenean, seigarrenean, zazpigarrenean, zortzigarrenean, bederatzigarrenean eta hamargarrenean, hain zuzen ere. Sailkapen diatopikoan multzo bi agertu zaizkigu, batean Igorre, Artea eta Dima sailkatu dira eta bestean, Zeanuri, Zeberio eta Lemoa. Esan daiteke, erdiguneko herriak direnak A multzoan agertu direla gainontzekoak B multzoan. Gainera, informatzaileen sailkapeneko atalean aurkeztu dugun moduan ere, multzoen banaketa estatistikoki esanguratsua izan da belaunaldien arabera. Beraz, izen morfologia ataleko ezaugarrien aldakuntza belaunaldiak eragiten duela esan dezakegu. linguistiko xeheagoak eginez burutu dira datuen azterketa kuantitatiboa eta informatzaileen sailkapena (Eguskiza, De Pablo, & Gaminde, 2017). Horrela, errealitatearen argazkia egiten da eta baita etorkizunerako joerak aurreikusten ere. Bariazioaren azterketan dialektologia tradizionalaren metodoek eta oraintsuago soziolinguistikarenek egin dituzten ekarpenak inolaz ere gutxietsi barik (Gaminde et al., 2016b). Datuen aurkezpena bideratzeko zati bitan banatu ditugu aditzak13, 5.19. irudian erakusten den bezala. Batetik, aditz laguntzaileak aurkeztuko ditugu; eta bestetik, trinkoak. Aditz laguntzaileen sekzioa lau azpi-sekziotan banatuta aurkeztuko dugu, aztergai izandako lau sailen arabera, alegia: "nor" saileko adizkiak aurkeztuko ditugu lehenengo, "nor-nori" sailekoak bigarren, "nork-nor" sailekoak hirugarren eta azkenik "nork-nori-nor" sailekoak. "Nor" sailean adizki bi aztertu ditugu: dira eta ginen. "Nornori" sailean lau: zait, zaizkigu, zaie eta zitzaizkion. "Nork-nor" sailean sei: naute, gaituzte, nuen, zuen, nituen eta genituen. "Nork-nori-nor" sailean bost: dizkiet, dizkiot, genion, zenidan eta nizkion. Ostetik, bigarren sekzioan, aditz trinkoetan, sei adizki izan ditugu aztergai: dakite, dauzkate, dakarte, dakartzate, daramatza eta daramate. 5.19. irudia: Sailen araberako adizki laguntzaileen eta trinkoen banaketa. Azpi-atala taulan erakutsitako adizkien azterketarekin hasiko da. Horien azterketen atzetik aditz morfologian ikusitako ezaugarriak barne hartuta sailkapen diatopikoari ekingo zaio. Ostean, informatzaileen sailkapena egingo da eta Shannonen entropia indizea esleituko zaio ezaugarri bakoitzari azpi-atal honen azken-aurreko sekzioan. Amaieran, sumarioa eta ondorioak aurkeztuko dira, aztertutakoa laburtze aldera. 5.2.1 Adizki laguntzaileak Esan bezala, sekzio honetan adizki laguntzaileen analisia aurkeztuko dugu lau sailen arabera, ondoko ordenan: "nor" sailekoak, "nor-nori" sailekoak, "nork-nor" sailekoak eta "nork-nori-nor" sailekoak. 5.2.1.1. "Nor" sailekoak "Nor" sailean adizki bi dira aztertu ditugunak: dira eta ginen. Hurrengo lerroetan adizkiotarako jasotako datuak eta analisiak aurkeztuko ditugu. (a) dira Gamindek (1985) Zeberion eta Igorren "dires" batu zuen; Lemoan, Artean eta Zeanurin "dire", eta Diman, ostera, aldaki biak. Iglesiasek ere bere tesian (2014) aldaki biak aurkezten ditu indikatiboko "nor" saileko "dira" adizkirako. Gure datuetan aukera biak agertu zaizkigu, 5.27. taulan aldakiak, kopuruak eta probabilitateak ematen dira. 5.20. irudia: Aldagai bakoitzaren aldakiak eta probabilitateak. 5.28. taulan erakusten dira informatzaileen adinaren araberako emaitzak; bertan ikusten diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 1,000). dira (48, 1) -pl 46/ 0,958 +pl 2/ 0,042 Helduak Gazteak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 23 48 23 48 46 96 2 1 2 1 2 2 4 5.28. taula: Aldakiak eta euren ehunekoak belaunaldien arabera. Helduen eta gazteen kasuan aldaki biak agertzeko probabilitatea bera da, lehenengo aldakiak 0,96ko probabilitatea dauka agertzeko talde bakoitzaren barruan eta bigarrenak 0,04koa. 5.29. taulan erakusten dira informatzaileen generoaren araberako emaitzak; bertan ikusten diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,149). Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 22 46 24 50 46 96 2 2 4 0 0 2 4 5.29.taula: Aldakiak eta euren ehunekoak generoaren arabera. Gizonezkoen artean lehenengo aldakiak 0,92ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak, ostera, 0,08koa. Andrazkoen taldearen barruan lehenengoak 0,99tik gorako probabilitatea dauka agertzeko eta bigarrenak 0,01etik beherakoa. Honenbestez, "nor" saileko "dira" adizkiaren erabileran, belaunaldia eta generoa ez dira eragingarriak izan estatistikoki. (b) ginen Gamindek (1985) Zeberion "gintzen", Artean "giñean", Diman eta Lemoan "gintzesan" eta Igorren eta Zeanurin "gintzesan" eta "gintzen", biak batu zituen. "Gintzen", "gintzesan" eta "giñan" batu zituen Yrizarrek (1992) Igorren. Iglesiasek (2014) ere Igorren, honako hauek jaso zituen: "ginen", "giñen", "giñean", "gintzesan" eta "geintzen". Guri Arratian egindako ikerketa honetan sei aldaki agertu zaizkigu: "gintzesan", "gintxesan", "giñen", "gara", "gintxen" eta "ginean". 5.30. taulan aurkezten ditugu aldakiak, kopuruak eta probabilitateak. 5.21. irudia: Aldagai bakoitzaren aldakiak eta probabilitateak. 5.31. taulan erakusten dira informatzaileen adinaren araberako emaitzak; bertan ikusten diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,065). Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 8 17 7 15 15 32 2 2 4 0 0 2 4 3 10 21 17 35 27 56 4 2 4 0 0 2 4 5 1 2 0 0 1 2 6 1 2 0 0 1 2 5.32. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak generoaren arabera. Gizonezkoen artean lehenengo aldakiak 0,33ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak eta laugarrenak 0,08koa, hirugarrenak 0,42koa eta gainerakoek 0,04koa. Andrazkoen taldearen barruan lehenengo aldakiak 0,29ko probabilitatea dauka agertzeko, hirugarrenak 0,42koa eta gainontzekoek 0,01etik beherako probabilitatea daukate agertzeko. Honenbestez, "nor" saileko "ginen" adizkiaren erabileran, belaunaldia eta generoa ez dira eragingarriak izan estatistikoki. 5.2.1.2. "Nor-nori" sailekoak "Nor-nori" sailean lau adizki aztertu ditugu: zait, zaizkigu, zaie eta zitzaizkion. Hurrengo lerroetan adizkiotarako jasotako datuak eta analisiak aurkeztuko ditugu. (a) zait Gamindek (1985) Artean "yat" batu zuen, "yata" Igorren, Lemoan, Zeanurin eta Zeberion; eta Diman biak "yat" eta "yata". Yrizarrek (1992) "yata" jaso zuen Igorren eta Iglesiasek (2014) biak batu zituen "yat" eta "yata". Gamindek eta Eguskizak egindako ikerketan (2017), Arratiako gazteen artean "yat" eta "yata" bildu zituzten. Gure datuetan, ostera, "yat" aldakiak ez du irten, horren ordez "data" agertu zaigu. 5.33. taulan ematen ditugu aldakiak, kopuruak eta agertzeko probabilitateak. 5.22. irudia: Aldagai bakoitzaren aldakiak eta probabilitateak. 5.34. taulan erakusten dira informatzaileen adinaren araberako emaitzak; bertan ikusten diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,149). zait (48, 1) ya_ 46/ 0,958 da_ 2/ 0,042 Helduak Gazteak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 24 50 22 46 46 96 2 0 0 2 4 2 4 5.34. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak belaunaldien arabera. Helduen taldearen barruan lehenengo aldakiak 0,99tik gorako probabilitatea dauka agertzeko eta bigarrenak 0,01etik beherakoa. Gazteen artean, ostera, lehenengoa 0,92ko probabilitatea dauka agertzeko eta bigarrenak 0,08koa. 5.35. taulan erakusten dira informatzaileen generoaren araberako emaitzak; bertan ikusten diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,149). Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 22 46 24 50 46 96 2 2 4 0 0 2 4 5.35. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak generoaren arabera. Gizonezkoen artean, lehenengo aldakiak 0,92ko probabilitatea dauka agertzeko eta bigarrenak 0,08koa. Andrazkoek osatzen duten taldearen barruan, ostera, lehenengo aldakiak 0,99tik gorako probabilitatea dauka agertzeko eta bigarrenak 0,01etik beherakoa. Honenbestez, "nor-nori" saileko "zait" adizkiaren erabileran, belaunaldia eta generoa ez dira eragingarriak izan estatistikoki. (b) zaizkigu Gamindek (1985) Arratian eta Yrizarrek (1992) Igorren forma bakarra bildu zuten orduan, "yakus". Iglesiasek ere aldaki bera jaso zuen beranduago (2014). Gamindek eta Eguskizak egindako ikerketan (2017) ere "yakus" adizkia agertu da Arratiako gazteen artean. Gure datuetan, ostera, aldaki bi agertu dira: "yakus" eta "dakus". 5.36. taulan aurkezten ditugu aldakiak, kopuruak eta probabilitateak. 5.23. irudia: Aldagai bakoitzaren aldakiak eta probabilitateak. 5.37. taulan erakusten dira informatzaileen adinaren araberako emaitzak; bertan ikusten diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,149). Helduak Gazteak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 24 50 22 46 46 96 2 0 0 2 4 2 4 5.37. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak belaunaldien arabera. Helduek osatzen duten taldearen barruan lehenengo aldakiak 0,99tik gorako probabilitatea dauka agertzeko eta bigarrenak 0,01etik beherakoa. Gazteen taldearen barruan, ostera, lehenengo aldakiak 0,92ko probabilitatea dauka agertzeko eta bigarrenak 0,08koa. 5.38. taulan erakusten dira informatzaileen generoaren araberako emaitzak; bertan ikusten diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,149). Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 22 46 24 50 46 96 2 2 4 0 0 2 4 5.38. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak generoaren arabera. Gizonezkoen artean, lehenengo aldakiak 0,92ko probabilitatea dauka agertzeko eta bigarrenak 0,08koa. Andrazkoek osatzen duten taldearen barruan, ostera, lehenengo zaizkigu (48, 1) da_ 2/ 0,042 ya_ 46/ 0,958 aldakiak 0,99tik gorako probabilitatea dauka agertzeko eta bigarrenak 0,01etik beherakoa. Honenbestez, "nor-nori" saileko "zaizkigu" adizkiaren erabileran, belaunaldia eta generoa ez dira eragingarriak izan estatistikoki. (c) zaie Gamindek (1985) "yakie" jaso zuen gure azter eremu diren herri guztietan. "Yakie" eta "yake" jaso zituen Yrizarrek (1992). Iglesiasek ere "yakie" jaso zuen Igorren (2014). Gamindek eta Eguskizak egindako ikerketan (2017), Arratiako gazteen artean aldaki hauek bildu ziren: "yake" eta "yakie". Guk, ostera, aldaki bi jaso ditugu: bata "yakie" bera eta bestea "dakie". 5.39. taulan aldakiak, kopuruak eta probabilitateak ematen dira. 5.24. irudia: Aldagai bakoitzaren aldakiak eta probabilitateak. 5.40. taulan erakusten dira informatzaileen adinaren araberako emaitzak; bertan ikusten diren aldeak estatistikoki esanguratsuak dira (χ² (a.m. 1) 4,364; p = 0,037). Helduak Gazteak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 24 50 20 42 44 92 2 0 0 4 8 4 8 5.40. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak belaunaldien arabera. Helduek osatzen duten taldearen barruan lehenengo aldakiak 0,99tik gorako probabilitatea dauka agertzeko eta bigarrenak 0,01etik beherakoa. Gazteen taldearen zaie (48, 1) ya_ 44/ 0,916 da_ 4/ 0,083 barruan, ostera, lehenengo aldakiak 0,83ko probabilitatea dauka agertzeko eta bigarrenak 0,17koa. 5.41. taulan erakusten dira informatzaileen generoaren araberako emaitzak; bertan ikusten diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,296). Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 21 44 23 48 44 92 2 3 6 1 2 4 8 5.41. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak generoaren arabera. Gizonezkoen artean, lehenengo aldakiak 0,88ko probabilitatea dauka agertzeko eta bigarrenak 0,12koa. Andrazkoek osatzen duten taldearen barruan, ostera, lehenengo aldakiak 0,96ko probabilitatea dauka agertzeko eta bigarrenak 0,04koa. Honenbestez, "nor-nori" saileko "zaie" adizkiaren erabileran, belaunaldia da faktorerik eragingarriena estatistikoki. (d) zitzaizkion Gamindek (1985) euskara estandarreko "zitzaizkion" adizkirako "yakosan" batu zuen hemen aztergai dauzkagun herrietan: Igorren, Diman, Lemoan, Artean, Zeanurin eta Zeberion. Yrizarrek (1992) "yakosan" batu zuen Igorren eta Iglesiasek (2014) ere bai. Gamindek eta Eguskizak (2017) "yakosan" eta "yakosen" jaso zituzten Arratiako gazteen artean. Gure datuetan hiru aldaki jaso ditugu: "yakosan", "sakosan" eta "yakosen". 5.42. taulan aurkezten ditugu aldakiak, kopuruak eta probabilitateak. 5.25. irudia: Aldagai bakoitzaren aldakiak eta probabilitateak. 5.43. taulan erakusten dira informatzaileen adinaren araberako emaitzak; bertan ikusten diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,110). Helduak Gazteak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 23 48 18 38 41 86 2 0 0 2 4 2 4 3 1 2 4 8 5 10 5.43.taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak belaunaldien arabera. Helduek osatzen duten taldearen barruan lehenengo aldakiak 0,96ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak 0,01etik beherakoa eta hirugarrenak 0,04koa. Gazteen taldearen barruan, ostera, lehenengo aldakiak 0,75eko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak 0,08koa eta hirugarrenak 0,17koa. 5.44. taulan erakusten dira informatzaileen generoaren araberako emaitzak; bertan ikusten diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,298). Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 19 40 22 46 41 86 2 2 4 0 0 2 4 3 3 6 2 4 5 10 5.44. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak generoaren arabera. Gizonezkoen artean lehenengo aldakiak 0,79ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak 0,08koa eta hirugarrenak 0,13koa. Andrazkoek osatzen duten taldearen barruan, ostera, lehenengo aldakiak 0,92ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak 0,01etik beherakoa eta hirugarrenak 0,08koa. Honenbestez, "nor-nori" saileko "zitzaizkion" adizkiaren erabileran, belaunaldia eta generoa ez dira eragingarriak izan estatistikoki. zitzaizkion (48, 1) ya_ 46/ 0,958 _a_ 41/ 0,891 _e_ 5/ 0,109 sa_ 2/ 0,042 _a_ 2/ 1 5.26. irudia: Aldagai bakoitzaren aldakiak eta probabilitateak. 5.46. taulan erakusten dira informatzaileen adinaren araberako emaitzak; bertan ikusten diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,527). Helduak Gazteak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 20 42 21 44 41 86 2 1 2 0 0 1 2 3 2 4 3 6 5 10 4 1 2 0 0 1 2 5.46. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak belaunaldien arabera. Helduek osatzen duten taldearen barruan lehenengo aldakiak 0,84ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak eta laugarrenak 0,04koa eta hirugarrenak 0,08koa. Gazteen taldearen barruan, ostera, lehenengo aldakiak 0,88ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak eta azkenak 0,01etik beherakoa eta hirugarrenak 0,12koa. 5.47. taulan erakusten dira informatzaileen generoaren araberako emaitzak; bertan ikusten diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,220). Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 23 48 18 38 41 86 2 0 0 1 2 1 2 3 1 2 4 8 5 10 4 0 0 1 2 1 2 5.47. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak generoaren arabera. Gizonezkoen artean, lehenengo aldakiak 0,96ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak eta laugarrenak 0,01etik beherakoa eta hirugarrenak 0,04koa. Andrazkoek osatzen duten taldearen barruan, ostera, lehenengo aldakiak 0,75eko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak eta laugarrenak 0,04koa eta hirugarrenak 0,17koa. naute (48, 1) +para 41/ 0,854 -para 6/ 0,125 _re 1/ 0,167 _rie 5/ 0,833 estandarra 1/ 0,021 5.27. irudia: Aldagai bakoitzaren aldakiak eta probabilitateak. 5.49. taulan erakusten dira informatzaileen adinaren araberako emaitzak; bertan ikusten diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,538). Helduak Gazteak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 19 40 20 42 39 81 2 3 6 4 8 7 15 3 1 2 0 0 1 2 4 1 2 0 0 1 2 5.49. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak belaunaldien arabera. Helduek osatzen duten taldearen barruan lehenengo aldakiak 0,79ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak 0,13koa eta hirugarrenak eta laugarrenak 0,04koa. Gazteen taldearen barruan, ostera, lehenengo aldakiak 0,83ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak 0,17koa eta gainontzekoek 0,01etik beherako probabilitatea. 5.50. taulan erakusten dira informatzaileen generoaren araberako emaitzak; bertan ikusten diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,078). Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 23 48 16 33 39 81 2 1 2 6 13 7 15 3 0 0 1 2 1 2 4 0 0 1 2 1 2 5.50. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak generoaren arabera. Gizonezkoen artean, lehenengo aldakiak 0,96ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak 0,04koa eta gainontzekoek 0,01etik beherakoa. Andrazkoek osatzen duten taldearen barruan, ostera, lehenengo aldakiak 0,67ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak 0,25ekoa eta gainontzeko aldakiek 0,04ko probabilitatea daukate agertzeko. gaituzte (48, 1) -para 8/ 0,167 ai 7/ 0,875 ei 1/ 0,125 + para 40/ 0,833 o 39/ 0,975 eu 1/ 0,025 5.28. irudia: Aldagai bakoitzaren aldakiak eta probabilitateak. 5.52. taulan erakusten dira informatzaileen adinaren araberako emaitzak; bertan ikusten diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,438). Helduak Gazteak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 16 32 21 44 37 77 2 4 8 3 6 7 15 3 1 2 0 0 1 2 4 1 2 0 0 1 2 5 1 2 0 0 1 2 6 1 2 0 0 1 2 5.52. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak belaunaldien arabera. Helduek osatzen duten taldearen barruan lehenengo aldakiak 0,67ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak 0,17koa eta gainontzeko aldakiek 0,04koa. Gazteen taldearen barruan, ostera, lehenengo aldakiak 0,88ko probabilitatea dauka agertzeko eta bigarrenak 0,12koa; gainontzeko aldakiek 0,01etik beherako probabilitatea daukate agertzeko. 5.53. taulan erakusten dira informatzaileen generoaren araberako emaitzak; bertan ikusten diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,525). Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 18 38 19 40 37 77 2 4 8 3 6 7 15 3 0 0 1 2 1 2 4 0 0 1 2 1 2 5 1 2 0 0 1 2 6 1 2 0 0 1 2 5.53. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak generoaren arabera. Gizonezkoen artean, lehenengo aldakiak 0,75eko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak 0,17koa, hirugarrenak eta laugarrenak 0,01etik beherakoa eta azkeneko biek, hau da, bosgarrenak eta seigarrenak 0,04koa. Andrazkoek osatzen duten taldearen barruan, ostera, lehenengo aldakiak 0,79ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak 0,13koa, hirugarrenak eta laugarrenak 0,04koa eta azkeneko biek 0,01etik beherako probabilitatea daukate agertzeko. Honenbestez, "nork-nor" saileko "nuen" adizkiaren erabileran, belaunaldia eta generoa ez dira eragingarriak izan estatistikoki. (d) zuen Gamindek (1985) "Aditza bizkaieraz" liburuan Zeberion "eun" jaso zuen, Igorren, Lemoan eta Artean "euen", Diman "euan" eta "auen" eta Zeanurin "oan", "auen" eta "euen". Yrizarrek Igorren "euan" eta "euen" batu zituen (1992) eta Iglesiasek (2014) "euen" eta "seuen". Gamindek eta Eguskizak (2017), Arratiako gazteen artean aldaki hauek bildu zituzten: "euen", "oan", "sauen", "seuen" eta "soan". Gure datuetan "zuen" adizkirako bost aldaki jaso ditugu: "sauen", "auen", "yauen", "yoan" eta "oan". Hirugarren eta laugarren aldakietan jakin beharko litzateke ia "y" morfema edo lotura den, baina ez dago jakiterik oraingoz, hori beste ikerketa baterako geratuko litzateke. Larrabetzun adibidez, "y" morfema da (Gaminde et al., 2017b). 5.54. taulan aurkezten ditugu aldakiak, kopuruak eta probabilitateak. Helduak Gazteak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 6 13 19 40 25 52 2 14 29 0 0 14 30 3 1 2 2 4 3 6 4 0 0 1 2 1 2 5 3 6 2 4 5 10 5.55. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak belaunaldien arabera. Helduek osatzen duten taldearen barruan lehenengo aldakiak 0,25eko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak 0,58koa, hirugarrenak 0,04koa, laugarren aldakiak 0,01etik beherako probabilitatea dauka agertzeko eta bosgarrenak 0,13koa. Gazteen taldearen barruan, ostera, lehenengo aldakiak 0,79ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak 0,01etik beherakoa, hirugarrenak eta bosgarrenak 0,08koa eta laugarrenak 0,04koa. 5.56. taulan erakusten dira informatzaileen generoaren araberako emaitzak; bertan ikusten diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,703). Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 14 29 11 23 25 52 2 6 13 8 17 14 30 3 1 2 2 4 3 6 4 1 2 0 0 1 2 5 2 4 3 4 5 10 5.56. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak generoaren arabera. Gizonezkoen artean, lehenengo aldakiak 0,59ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak 0,25ekoa, hirugarrenak eta laugarrenak 0,04koa eta bosgarrenak 0,08koa. Andrazkoek osatzen duten taldearen barruan, aldiz, lehenengo aldakiak 0,46ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak 0,33koa, hirugarrenak 0,08koa, laugarrenak 0,01etik beherako probabilitatea dauka agertzeko eta bosgarrenak 0,13koa. Honenbestez, "nork-nor" saileko "zuen" adizkiaren erabileran, belaunaldia da faktorerik eragingarriena estatistikoki. (e) nituen Gamindek (1985) Zeberion, Lemoan, Igorren eta Diman "neusen" batu zuen, Artean "nituen" eta Zeanurin "noasan". Euskara estandarreko "nituen" aditzerako gure informatzaileen artean zortzi aldaki agertu dira: "nausen", "neusen", "noasan", "nauen", 5.30. irudia: Aldagai bakoitzaren aldakiak eta probabilitateak. 5.58. taulan erakusten dira informatzaileen adinaren araberako emaitzak; bertan ikusten diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,097). Helduak Gazteak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 11 24 21 44 32 68 2 3 6 1 22 4 8 3 2 4 2 4 4 8 4 1 2 0 0 1 2 5 2 4 0 0 2 4 6 2 4 0 0 2 4 7 1 2 0 0 1 2 8 2 4 0 0 2 4 5.58. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak belaunaldien arabera. Helduek osatzen duten taldearen barruan lehenengo aldakiak 0,47ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak 0,13koa, hirugarren aldakiak, bosgarrenak, seigarrenak eta zortzigarrenak 0,08koa. Laugarrenak eta zazpigarrenak 0,04koa. Gazteen taldearen barruan, ostera, lehenengo aldakiak 0,88ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak 0,04koa eta hirugarrenak 0,08koa eta gainontzeko aldakiek 0,01etik beherakoa. 5.59. taulan erakusten dira informatzaileen generoaren araberako emaitzak; bertan ikusten diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,483). Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 18 38 14 30 32 68 2 1 2 3 6 4 8 3 1 2 3 6 4 8 4 0 0 1 2 1 2 5 1 2 1 2 2 4 6 1 2 1 2 2 4 7 0 0 1 2 1 2 8 2 4 0 0 2 4 5.59. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak generoaren arabera. Gizonezkoen artean, lehenengo aldakiak 0,75eko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak, hirugarrenak, bosgarrenak eta seigarrenak 0,04koa, zortzigarrenak 0,08koa eta laugarrenak eta zazpigarrenak 0,01etik beherako probabilitatea daukate agertzeko. Andrazkoek osatzen duten taldearen barruan, ostera, lehenengo aldakiak 0,58ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak eta hirugarrenak 0,13koa, laugarrenak, bosgarrenak, seigarrenak eta zazpigarrenak 0,04koa eta zortzigarrenak 0,01etik beherako probabilitatea dauka agertzeko. Honenbestez, "nork-nor" saileko "nituen" adizkiaren erabileran, belaunaldia eta generoa ez dira eragingarriak izan estatistikoki. (f) genituen Gamindek (1985) Zeberion "gendusen" batu zuen eta Igorren, Lemoan, Diman, Artean eta Zeanurin "gindusen". Yrizarrek (1992) "gindusen" batu zuen Igorren eta Iglesiasek (2014) "gindusen", "giñusen" eta "gendusen". Guk sei aldaki jaso ditugu gure corpusean: "giñusen", "gindusen", "gendusen", "(o)gusen", "geindusen" eta "giñun" pluralerako. 5.60. taulan aldagai bakoitzaren aldakiak eta probabilitateak ematen dira. 5.31. irudia: Aldagai bakoitzaren aldakiak eta probabilitateak. 5.61. taulan erakusten dira informatzaileen adinaren araberako emaitzak; bertan ikusten diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,224). Helduak Gazteak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 9 19 16 33 25 52 2 12 25 6 13 18 38 3 1 2 0 0 1 2 4 1 2 1 2 2 4 5 0 0 1 2 1 2 6 1 2 0 0 1 2 5.61. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak belaunaldien arabera. Helduek osatzen duten taldearen barruan lehenengo aldakiak 0,38ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak 0,50ekoa, hirugarrenak, laugarrenak eta seigarrenak 0,4koa eta bosgarrenak 0,01etik beherakoa. Gazteen taldearen barruan, ostera, lehenengo aldakiak 0,67ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak 0,25ekoa, laugarrenak eta bosgarrenak 0,04koa eta gainontzekoek 0,01etik beherako probabilitatea daukate agertzeko. 5.62. taulan erakusten dira informatzaileen generoaren araberako emaitzak; bertan ikusten diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,411). Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 13 27 12 25 25 52 2 9 9 9 19 18 38 3 0 0 1 2 1 2 4 2 4 0 0 2 4 5 0 0 1 2 1 2 6 0 0 1 2 1 2 5.62. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak generoaren arabera. Gizonezkoen artean, lehenengo aldakiak 0,54ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak 0,38koa, laugarrenak 0,08koa dauka eta gainontzeko aldakiek 0,01etik beherako probabilitatea daukate agertzeko. Andrazkoek osatzen duten taldearen barruan, ostera, lehenengo aldakiak 0,05eko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak 0,38koa, hirugarrenak, bosgarrenak eta seigarrenak 0,04koa eta laugarrenak 0,01etik beherako probabilitatea dauka agertzeko. Honenbestez, "nork-nor" saileko "genituen" adizkiaren erabileran, belaunaldia eta generoa ez dira eragingarriak izan estatistikoki. 5.2.1.4. "Nork-nori-nor" sailekoak "Nork-nori-nor" sailean bost adizki dira aztertu ditugunak: dizkiet, dizkiot, genion, zenidan eta nizkion. Hurrengo lerroetan adizkiotarako jasotako datuak eta analisiak aurkeztuko ditugu. (a) dizkiet Yrizarrek (1992) "dotziedas" jaso zuen Igorren eta baita Iglesiasek (2014) ere. Gure datuetan hiru aldaki agertu dira: "dotziedas", "dotxiedas" eta "deutziedas". Azkeneko hori, eredu zaharra da. 5.63. taulan aurkezten ditugu aldakiak, kopuruak eta probabilitateak. 5.32. irudia: Aldagai bakoitzaren aldakiak eta probabilitateak. 5.64. taulan erakusten dira informatzaileen adinaren araberako emaitzak; bertan ikusten diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,178). Helduak Gazteak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 18 38 16 33 34 71 2 4 8 8 17 12 25 3 2 4 0 0 2 4 5.64. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak belaunaldien arabera. Helduek osatzen duten taldearen barruan lehenengo aldakiak 0,75eko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak 0,17koa eta hirugarrenak 0,08koa. Gazteen taldearen barruan, ostera, lehenengo aldakiak 0,67ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak 0,33koa eta hirugarrenak 0,01etik beherako probabilitatea dauka agertzeko. 5.65. taulan erakusten dira informatzaileen generoaren araberako emaitzak; bertan ikusten diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,065). Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 15 31 19 40 34 71 2 9 19 3 6 12 25 3 0 0 2 4 2 4 5.65. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak generoaren arabera. Gizonezkoen artean, lehenengo aldakiak 0,62ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak 0,38koa, eta hirugarren aldakiak 0,01etik beherako probabilitatea dauka agertzeko. Andrazkoek osatzen duten taldearen barruan, ostera, lehenengo aldakiak 0,79ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak 0,13koa eta hirugarrenak 0,08koa. Honenbestez, "nork-nori-nor" saileko "dizkiet" adizkiaren erabileran, belaunaldia eta generoa ez dira eragingarriak izan estatistikoki. (b) dizkiot Yrizarrek (1992) "deutzadas" batu zuen Igorren eta Iglesiasek (2014) "dotzedas". Gure corpuseko datuetan hiru aukera agertu dira euskara estandarreko "dizkiot" adizkirako: "(d)otzedas", "(d)otxedas" eta "otzet". 5.66. taulan aurkezten ditugu aldakiak, kopuruak eta probabilitateak. 5.33. irudia: Aldagai bakoitzaren aldakiak eta probabilitateak. 5.67. taulan erakusten dira informatzaileen adinaren araberako emaitzak; bertan ikusten diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,123). Helduak Gazteak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 18 38 15 31 33 69 2 4 8 9 19 13 27 3 2 4 0 0 2 4 5.67. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak belaunaldien arabera. Helduek osatzen duten taldearen barruan lehenengo aldakiak 0,75eko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak 0,17koa eta hirugarrenak 0,08koa. Gazteen taldearen barruan, ostera, lehenengo aldakiak 0,62ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak 0,38koa eta hirugarrenak 0,01etik beherakoa. 5.68. taulan erakusten dira informatzaileen generoaren araberako emaitzak; bertan ikusten diren aldeak estatistikoki esanguratsuak dira: χ² (a.m. 2) 11,897; p = 0,003). Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 11 23 22 46 33 69 2 11 23 2 4 13 27 3 2 4 0 0 2 4 5.68. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak generoaren arabera. Gizonezkoen artean, lehenengo aldakiak eta bigarrenak 0,46ko probabilitatea daukate agertzeko eta hirugarrenak 0,08koa. Andrazkoek osatzen duten taldearen barruan, ostera, lehenengo aldakiak 0,92ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak 0,08koa eta hirugarrenak 0,01etik beherako probabilitatea dauka agertzeko. Honenbestez, "nork-nori-nor" saileko "dizkiot" adizkiaren erabileran, generoa da faktorerik eragingarriena estatistikoki. (c) genion Gamindek (1985) Arratian honako aldaki hauek jaso zituen: Zeberion eta Igorren "gontzen", Lemoan, Artean eta Diman "geuntzen" eta Zeanurin "guntzen". Yrizarrek (1992) bere lanean, "gontzen" eta "geuntzan" aitatzen ditu Igorren. "Geuntzen", "geuntzon", "gonten" eta "geunten" batu zituen Iglesiasek (2014) Igorren. Gamindek eta Eguskizak (2017), Arratiako gazteen artean aldaki hauek jaso zituzten: "gauntzen", "geuntzen", "geuntzan", "gontzen", "eutzegun", "otzegun", "dotzegun", "yotzegun" eta "yotzogun". Adizki honi dagokionez zortzi aldaki jaso dira: "gauntzen", "gauntxen", "(d)otxegun", "yotzegun", "(d)otzegun", "geuntzen", "yotxegun" eta "geuntxen". Lan honetarako burutu diren inkestetan agertu diren adizki honen aldakiak euren kopuruekin eta probabilitateekin 5.69. taulan erakusten dira. 5.34. irudia: Aldagai bakoitzaren aldakiak eta probabilitateak. 5.70. taulan erakusten dira informatzaileen adinaren araberako emaitzak; bertan ikusten diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,149). Helduak Gazteak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 16 34 9 19 25 53 2 2 4 4 8 6 13 3 1 2 4 8 5 10 4 0 0 3 6 3 6 5 1 2 2 4 3 6 6 3 6 1 2 4 8 7 0 0 1 2 1 2 8 1 2 0 0 1 2 5.70. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak belaunaldien arabera. Helduek osatzen duten taldearen barruan lehenengo aldakiak 0,67ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak 0,08koa, hirugarrenak, bosgarrenak eta zortzigarrenak 0,04koa, laugarrenak eta zazpigarrenak 0,01etik beherako probabilitatea daukate agertzeko eta seigarrenak 0,13koa. Gazteen taldearen barruan, ostera, lehenengo aldakiak 0,37ko probabilitatea dauka irteteko, bigarrenak eta hirugarrenak 0,17koa, laugarrenak 0,13koa, bosgarrenak 0,08koa, seigarrenak eta zazpigarrenak 0,04koa eta zortzigarrenak 0,01etik beherako probabilitatea dauka agertzeko. genion (48, 1) - sub 36/ 0,75 tz 29/ 0,805 au 25/ 0,862 eu 4/ 0,137 tx 7/ 0,194 au 6/ 0,857 eu 1/ 0,143 + sub 12/ 0,25 d 8/ 0,667 tz 3/ 0,375 tx 5/ 0,625 y 4/ 0,333 tz 3/ 0,75 tx 1/ 0,25 5.71. taulan erakusten dira informatzaileen generoaren araberako emaitzak; bertan ikusten diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,291). Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 9 19 16 34 25 53 2 5 10 1 2 6 13 3 3 6 2 4 5 10 4 2 4 1 2 3 6 5 2 4 1 2 3 6 6 3 6 1 2 4 8 7 0 0 1 2 1 2 8 0 0 1 2 1 2 5.71. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak generoaren arabera. Gizonezkoen artean, lehenengo aldakiak 0,37ko probabilitatea dauka ateratzeko, bigarrenak 0,21ekoa, hirugarrenak eta seigarrenak 0,13koa, laugarrenak eta bosgarrenak 0,08koa eta zazpigarrenak eta zortzigarrenak 0,01etik beherako probabilitatea daukate agertzeko. Andrazkoek osatzen duten taldearen barruan, ostera, lehenengo aldakiak 0,68ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak, laugarrenak, bosgarrenak, seigarrenak, zazpigarrenak eta zortzigarrenak 0,04koa eta hirugarrenak 0,08koa. Honenbestez, "nork-nori-nor" saileko "genion" adizkiaren erabileran, belaunaldia eta generoa ez dira eragingarriak izan estatistikoki. (d) zenidan Yrizarrek (1992) "seustan", "seustasun" eta "deustasun" jaso zituen Igorren eta Iglesiasek "ostesun". Gure corpuseko datuetan zortzi aldaki jaso ditugu: "sausten", "ostesun", "seustan", "yostesun", "seunsten", "saunsten", "saustesun" eta "seusten". Lan honetarako burutu diren inkestetan agertu diren adizki honen aldakiak euren kopuruekin eta probabilitateekin 5.72. taulan erakusten dira. 5.35. irudia: Aldagai bakoitzaren aldakiak eta probabilitateak. 5.73. taulan erakusten dira informatzaileen adinaren araberako emaitzak; bertan ikusten diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,140). Helduak Gazteak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 2 4 1 2 3 6 2 15 32 13 27 28 59 3 0 0 1 2 1 2 4 1 2 7 15 8 17 5 3 6 1 2 4 8 6 0 0 1 2 1 2 7 1 2 0 0 1 2 8 2 4 0 0 2 4 5.73. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak belaunaldien arabera. Helduek osatzen duten taldearen barruan lehenengo aldakiak eta zortzigarrenak 0,08ko probabilitatea daukate agertzeko, bigarrenak 0,63koa, hirugarrenak eta seigarrenak 0,01etik beherako probabilitatea daukate agertzeko, laugarrenak eta zazpigarrenak 0,04koa eta bosgarrenak 0,13koa. Gazteen taldearen barruan, ostera, lehenengo aldakiak, hirugarrenak, bosgarrenak eta seigarrenak 0,04ko probabilitatea daukate agertzeko, bigarrenak 0,54koa, laugarrenak 0,29koa eta gainontzekoek, hau da, zazpigarrenak eta zortzigarrenak 0,01etik beherako probabilitatea daukate agertzeko. zenidan (48, 1) +sub 37/ 0,770  28/ 0,756 o 28/ 1 y 8/ 0,216 o 8/ 1 s 1/ 0,028 au 1/ 1 -sub 11/ 0,234 _n 5/ 0,455 eu 4/ 0,8 au 1/ 0,2  6/ 0,545 eu 3/ 0,5 e 2/ 0,667 a 1/ 0,333 au 3/ 0,5 e 3/ 1 5.74. taulan erakusten dira informatzaileen generoaren araberako emaitzak; bertan ikusten diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,167). Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 1 2 2 4 3 6 2 16 34 12 25 28 59 3 1 2 0 0 1 2 4 3 6 5 10 8 17 5 0 0 4 8 4 8 6 0 0 1 2 1 2 7 1 2 0 0 1 2 8 2 4 0 0 2 4 5.74. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak generoaren arabera. Gizonezkoen artean, lehenengo aldakiak, hirugarrenak eta zazpigarrenak 0,04ko probabilitatea daukate agertzeko, bigarrenak 0,67koa, laugarrenak 0,13koa, bosgarrenak eta seigarrenak 0,01etik beherako probabilitatea daukate agertzeko eta zortzigarrenak, aldiz, 0,08koa. Andrazkoek osatzen duten taldearen barruan, ostera, lehenengo aldakiak 0,08ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak 0,50ekoa, hirugarrenak, zazpigarrenak eta zortzigarrenak 0,01etik beherako probabilitatea daukate agertzeko, laugarrenak 0,21ekoa, bosgarrenak 0,17koa eta seigarrenak 0,04koa. Honenbestez, "nork-nori-nor" saileko "zenidan" adizkiaren erabileran, belaunaldia eta generoa ez dira eragingarriak izan estatistikoki. (e) nizkion Yrizarrek (1992) "nontzesan" eta "neuntzasan" jaso zituen Igorren eta Iglesiasek (2014) "notzezan". Gamindek eta Eguskizak (2017), Arratiako gazteen artean "nauntzesan", "nauntzesen" , "neuntzesan", "neuntzesen", "nontzesan", "nontzesen", "nautzesan", "neutzesan", "neutzasan", "notzesan", "notzesen", "nauntzen", "nontzen", "dotzedasen", "yotzeasen", "yotzedasan" eta "yotzedasen" bildu zituzten. Guk, ordea, hamar aldaki jaso ditugu euskara estandarreko "nizkion" adizkirako: "nauntzesan", "nontxesan", "nauntzen", "nauntxesan", "nintzesan", "nautzesan", nautxesan", "neutzesan", "dotxedasen" eta "nontxesan". 5.75. taulan aurkezten ditugu aldakiak, kopuruak eta probabilitateak. 5.36. irudia: Aldagai bakoitzaren aldakiak eta probabilitateak. 5.76. taulan erakusten dira informatzaileen adinaren araberako emaitzak; bertan ikusten diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,140). ateratzeko, laugarren aldakiak 0,25eko probabilitatea dauka, bosgarrenak 0,13koa eta gainontzekoek, hau da, seigarrenak, bederatzigarrenak eta hamargarrenak 0,04koa. 5.77. taulan erakusten dira informatzaileen generoaren araberako emaitzak; bertan ikusten diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,103). Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 10 21 13 27 10 48 2 2 4 1 2 2 6 3 1 2 0 0 0 2 4 6 13 0 0 6 13 5 1 2 5 10 3 13 6 2 4 3 6 1 10 7 1 2 0 0 0 2 8 1 2 0 0 0 2 9 0 0 1 2 1 2 10 0 0 1 2 1 2 5.77. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak generoaren arabera. Gizonezkoen artean, lehenengo aldakiak 0,42ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak eta seigarrenak 0,08koa, laugarrenak 0,25ekoa, hirugarrenak, bosgarrenak, zazpigarrenak eta zortzigarrenak 0,04koa eta gainontzeko aldakiek, hau da, bederatzigarrenak eta hamargarrenak, 0,01etik beherakoa. Andrazkoek osatzen duten taldearen barruan, ostera, lehenengo aldakiak 0,54ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak eta bederatzigarrenak 0,04koa, hirugarrenak, laugarrenak, zazpigarrenak, zortzigarrenak eta hamargarrenak 0,01etik beherako probabilitatea daukate agertzeko, bosgarrenak 0,21ekoa eta seigarrenak 0,13koa. Honenbestez, "nork-nori-nor" saileko "nizkion" adizkiaren erabileran, belaunaldia eta generoa ez dira eragingarriak izan estatistikoki. 5.2.2. Trinkoak Esan bezala, sekzio honetan adizki trinkoen analisia aurkeztuko dugu. Sei izan dira aztertutako adizkiak: dakite, dauzkate, dakarte, dakartzate, daramatza eta daramate. Hurrengo lerroetan adizkiotarako jasotako datuak eta analisiak aurkeztuko ditugu. 5.37. irudia: Aldagai bakoitzaren aldakiak eta probabilitateak. 5.79. taulan erakusten dira informatzaileen adinaren araberako emaitzak; bertan ikusten diren aldeak estatistikoki esanguratsuak dira (χ² (a.m. 1) 5,400; p = 0,020). Helduak Gazteak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 23 48 17 35 40 83 2 1 2 7 15 8 17 5.79.taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak belaunaldien arabera. Helduen kasuan, lehenengo aldakiak 0,96ko probabilitatea dauka agertzeko talde barruan eta bigarrenak 0,04koa. Gazteen artean, ostera, lehenengo aldakiak 0,71ko probabilitatea dauka agertzeko eta bigarren aldakiak 0,29koa. 5.80. taulan erakusten dira informatzaileen generoaren araberako emaitzak; bertan ikusten diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,149). 5.38. irudia: Aldagai bakoitzaren aldakiak eta probabilitateak. 5.82. taulan erakusten dira informatzaileen adinaren araberako emaitzak; bertan ikusten diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,438). Helduak Gazteak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 15 31 21 44 36 75 2 6 13 2 4 8 17 3 2 4 0 0 2 4 4 0 0 1 2 1 2 5 1 2 0 0 1 2 5.82. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak belaunaldien arabera. Helduek osatzen duten taldearen barruan lehenengo aldakiak 0,63ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak 0,25ekoa, hirugarrenak 0,08koa, laugarrenak 0,05tik beherakoa dauka agertzeko eta bosgarrenak 0,04koa. Gazteen taldearen barruan, ostera, lehenengo aldakiak 0,88ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak 0,08koa, hirugarrenak eta bosgarrenak 0,01etik beherako probabilitatea daukate agertzeko eta laugarrenak 0,04koa. 5.83. taulan erakusten dira informatzaileen generoaren araberako emaitzak; bertan ikusten diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,287). agertzeko. Andrazkoek osatzen duten taldearen barruan, ostera, lehenengo aldakiak 0,88ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak 0,08koa, hirugarrenak 0,04koa eta azkeneko biek 0,01etik beherako probabilitatea daukate agertzeko. Honenbestez, aditz trinkoetako "dauzkate" adizkiaren erabileran, belaunaldia eta generoa ez dira eragingarriak izan estatistikoki. (c) dakarte Gamindek (1985) honakoak batu zituen: Igorren, Diman, Artean, Zeanurin eta Zeberion, "dakardie" eta Lemoan "dakarrie". Euskara estandarreko "dakarte" adizkirako Iglesiasek (2014) "dakardie" jaso zuen Igorren. Guk Arratiako aztergai dauzkagun herrietan bost aldaki ezberdin jaso ditugu: "dakardie", "dakarie", "dakarrie", "ekarten daurie" eta "dakadie". 5.84. taulan aurkezten ditugu aldakiak, kopuruak eta probabilitateak. 5.39. irudia: Aldagai bakoitzaren aldakiak eta probabilitateak. 5.85. taulan erakusten dira informatzaileen adinaren araberako emaitzak; bertan ikusten diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,429). Helduak Gazteak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 15 32 14 29 29 61 2 3 6 7 15 10 21 3 1 2 1 2 2 4 4 2 4 0 0 2 4 5 3 6 2 4 5 10 5.85. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak belaunaldien arabera. Helduek osatzen duten taldearen barruan lehenengo aldakiak 0,62ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak eta bosgarrenak 0,13koa, hirugarrenak 0,04koa eta laugarrenak 0,08koa. Gazteen taldearen barruan, ostera, lehenengo aldakiak 0,58ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak 0,29koa, hirugarrenak 0,04koa, laugarrenak 0,01etik beherako probabilitatea dauka agertzeko eta bosgarrenak 0,08koa. 5.86. taulan erakusten dira informatzaileen generoaren araberako emaitzak; bertan ikusten diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,246). dakarte (48, 1) T 46/ 0,958 die 34/ 0,739 +r 29/ 0,853 -r 5/ 0,147 ie 12/ 0,261 -rr 2/ 0,167 -r 10/0,833 P 2/ 0,042 Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 15 32 14 29 29 61 2 7 15 3 6 10 21 3 0 0 2 4 2 4 4 1 2 1 2 2 4 5 1 2 4 8 5 10 5.86. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak generoaren arabera. Gizonezkoen artean, lehenengo aldakiak 0,63ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak 0,29koa, hirugarrenak 0,01etik beherakoa eta azkeneko biek, hau da, laugarrenak eta bosgarrenak 0,04koa. Andrazkoek osatzen duten taldearen barruan, ostera, lehenengo aldakiak 0,58ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak 0,13koa, hirugarrenak 0,08koa, laugarrenak 0,04koa eta bosgarrenak 0,17koa. Honenbestez, aditz trinkoetako "dakarte" adizkiaren erabileran, belaunaldia eta generoa ez dira eragingarriak izan estatistikoki. (d) dakartzate Gamindek (1985) Igorren, Diman, Artean, Zeanurin eta Zeberion, "dakardies" eta Lemoan "dakarries". "Dakartzate" adizkirako Iglesiasek bere tesian (2014) "dakardies" bildu zuen. Guk gure datuetan zortzi aldaki jaso ditugu: "dakaries", "dakarries", "dakardies", "dakardie", "ekarten deitues", "ekarten dauries", "dakarie" eta "ekarten daurie". 5.87. taulan aurkezten ditugu aldakiak, kopuruak eta probabilitateak. 5.40. irudia: Aldagai bakoitzaren aldakiak eta probabilitateak. 5.88. taulan erakusten dira informatzaileen adinaren araberako emaitzak; bertan ikusten diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,859). Helduak Gazteak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 3 6 4 8 7 15 2 1 2 1 2 2 4 3 15 31 17 35 32 67 4 1 2 1 2 2 4 5 1 2 0 0 1 2 6 1 2 1 2 2 4 7 1 2 0 0 1 2 8 1 2 0 0 1 2 5.88. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak belaunaldien arabera. Helduek osatzen duten taldearen barruan lehenengo aldakiak 0,13ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak, laugarrenak, bosgarrenak, seigarrenak, zazpigarrenak eta zortzigarrenak 0,04koa eta hirugarrenak 0,63koa. Gazteen taldearen barruan, ostera, lehenengo aldakiak 0,17ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak, laugarrenak eta seigarrenak 0,04koa hirugarrenak 0,71koa eta gainontzeko aldakiek, hau da, dakartzate (48, 1) T 44/ 0,917 +pl 41/ 0,932 die 32/ 0,780 ie 7/ 0,171 rie 2/ 0,049 -pl 3/ 0,668 die 1/ 0,333 ie 2/ 0,667 P 4/ 0,083 bosgarrenak, zazpigarrenak eta zortzigarrenak 0,01etik beherako probabilitatea daukate agertzeko. 5.89. taulan erakusten dira informatzaileen generoaren araberako emaitzak; bertan ikusten diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,627). Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 4 8 3 6 7 15 2 1 2 1 2 2 4 3 15 31 17 35 32 67 4 2 4 0 0 2 4 5 1 2 0 0 1 2 6 1 2 1 2 2 4 7 0 0 1 2 1 2 8 0 0 1 2 1 2 5.89.taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak generoaren arabera. Gizonezkoen artean, lehenengo aldakiak 0,17ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak, bosgarrenak eta seigarrenak 0,04koa, hirugarrenak 0,63koa, laugarrenak 0,08koa eta azkeneko biek zazpigarrenak eta zortzigarrenak 0,01etik beherako probabilitatea daukate agertzeko. Andrazkoek osatzen duten taldearen barruan, ostera, lehenengo aldakiak 0,13ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak, seigarrenak, zazpigarrenak eta zortzigarrenak 0,04koa, hirugarrenak 0,71koa eta laugarrenak eta bosgarrenak 0,01etik beherako probabilitatea daukate irteteko. Honenbestez, aditz trinkoetako "dakartzate" adizkiaren erabileran, belaunaldia eta generoa ez dira eragingarriak izan estatistikoki. (e) daramatza Euskara estandarreko "daramatza" adizkirako, Gamindek (1985) "daroas" jaso zuen Igorren, Diman, Lemoan, Artean, Zeanurin eta Zeberion. Iglesiasek (2014) bere tesian "daroas" jaso zuen. Guk lau aldaki jaso ditugu: "daroas", "daros", "daroa" eta "doaros". Azken hori metatesiarekin lot genezake14. 5.90. taulan aurkezten ditugu aldakiak, kopuruak eta probabilitateak. Kopurua p. 1 daroas 45 0,938 2 daros 1 0,021 3 daroa 1 0,021 4 doaros 1 0,021 Guztira 48 1,000 5.90. taula: Aldakiak, kopuruak eta probabilitateak. Euskara estandarreko "daramatza" adizkia osatzeko gure corpuseko datuetan oinarrituta, aukera bi dauzkagu lehenengo adarkatzean, pluralgilea hartzea (p: 0,979) edo ez (p: 0,021). Pluralgilerik erabiltzen ez den kasuan ere adizkia pluralerako erabili da, sintagmako objektua plurala izan baita. Pluralgilea erabiltzen denetan aditzaren erroak hiru izan daitezke: "aroa" (p: 0,957), "aro" (p: 0,021) eta "oaro"(p: 0,021). 5.41. irudian aldagai bakoitzaren aldakiak eta probabilitateak ematen dira lagin-espazioan. 5.41. irudia: Aldagai bakoitzaren aldakiak eta probabilitateak. 5.91. taulan erakusten dira informatzaileen adinaren araberako emaitzak; bertan ikusten diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,388). Helduak Gazteak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 22 46 23 48 45 94 2 1 2 0 0 1 2 3 0 0 1 2 1 2 4 1 2 0 0 1 2 5.91. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak belaunaldien arabera. Helduek osatzen duten taldearen barruan lehenengo aldakiak 0,92ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak eta laugarrenak 0,04koa eta hirugarrenak 0,01etik beherakoa. Gazteen taldearen barruan, ostera, lehenengo aldakiak 0,96ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak eta laugarrenak 0,01etik beherakoa eta hirugarrenak 0,04koa. daramatza (48, 1) +pl 47/ 0,979 aroa 46/ 0,979 aroa 45/ 0,978 a> 0,022 oar 1/ 0,021 -pl 1/ 0,021 5.92. taulan erakusten dira informatzaileen generoaren araberako emaitzak; bertan ikusten diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,388). Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 22 46 23 48 45 94 2 1 2 0 0 1 2 3 0 0 1 2 1 2 4 1 2 0 0 1 2 5.92. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak generoaren arabera. Gizonezkoek osatzen duten taldearen barruan lehenengo aldakiak 0,92ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak eta laugarrenak 0,04koa eta hirugarrenak 0,01etik beherakoa. Andrazkoen taldearen barruan, ostera, lehenengo aldakiak 0,96ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak eta laugarrenak 0,01etik beherakoa eta hirugarrenak 0,04koa. Honenbestez, adizki trinkoetako "daramatza" adizkiaren erabileran, belaunaldia eta generoa ez dira eragingarriak izan estatistikoki. (f) daramate Euskara estandarreko "daramate" adizkirako, Gamindek (1985) "darue" jaso zuen Zeberion, "daroardie" Diman, Artean eta Zeanurin, "daroadie" Lemoan eta "darourie" Igorren. Iglesiasek (2014) "daroardie" jaso zuen bere tesiko corpusean. Gure corpuseko datuetan, ostera, zazpi aldaki jaso ditugu: "daroarie", "daroardie", "daroadie", "darodie", "doarie", "daraurie" eta forma perifrastikoa "eroaten daurie". 5.93. taulan aldagai bakoitzaren aldakiak eta probabilitateak ematen dira lagin-espazioan. Helduak Gazteak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 11 23 13 27 24 50 2 5 10 7 15 12 25 3 3 6 4 8 7 15 4 1 2 0 0 1 2 5 2 4 0 0 2 4 6 1 2 0 0 1 2 7 1 2 0 0 1 2 5.94. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak belaunaldien arabera. Helduek osatzen duten taldearen barruan lehenengo aldakiak 0,46ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak 0,21ekoa, hirugarrenak 0,13koa, laugarrenak, seigarrenak eta zazpigarrenak 0,04koa eta bosgarrenak 0,08koa. Gazteen taldearen barruan, ostera, lehenengo aldakiak 0,54ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak 0,29koa, hirugarrenak 0,17koa eta gainontzeko aldakiek, hau da, laugarrenak, bosgarrenak eta seigarrenak 0,01etik beherako probabilitatea daukate agertzeko. 5.85. taulan erakusten dira informatzaileen generoaren araberako emaitzak; bertan ikusten diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,341). Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 13 27 11 23 24 50 2 7 15 5 10 12 25 3 2 4 5 10 7 15 4 0 0 1 2 1 2 5 2 4 0 0 2 4 6 0 0 1 2 1 2 7 0 0 1 2 1 2 5.95. taula: Aldaki kopuruak eta euren ehunekoak generoaren arabera. Gizonezkoen artean, lehenengo aldakiak 0,54ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak 0,29koa, hirugarrenak eta bosgarrenak 0,08koa eta gainontzekoek, laugarrenak, seigarrenak eta zazpigarrenak 0,01etik beherakoa. Andrazkoek osatzen duten taldearen barruan, ostera, lehenengo aldakiak 0,46ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak eta hirugarrenak 0,21ekoa, laugarrenak, seigarrenak eta zazpigarrenak 0,04koa eta bosgarrenak 0,01etik beherakoa. Honenbestez, adizki trinkoetako "daramate" adizkiaren erabileran, belaunaldia eta generoa ez dira eragingarriak izan estatistikoki. 5.2.3. Sailkapen diatopikoa Sekzio honetan aditz morfologiaren sailean aztertutako ezaugarri guztiak barne hartuta espazio geografikoaren balizko egituraketa azaleratu nahi dugu, horretarako, multzokatze azterketa estatistikoa erabiliko dugu. Multzokatze azterketa egin aurretik, interesgarri iritzi diogu herri bakoitzaren barne kohesioa aztertzeari. Barne kohesioaren bidez adierazi nahi dugu aldaki kopurua zati herri bakoitzeko informatzaile kopurua, hau da, informatzaile kopuruaren arabera zenbat aldaki agertzen den; orduan, zenbat eta aldaki gehiago egon herri batean orduan eta dispertsio handiagoa eta kohesio txikiagoa dago. 5.96. taulan herri bakoitzeko datuak ikus daitezke. Barne kohesiorik handiena daukan herria Zeanuri da eta beste muturrean Lemoa agertzen zaigu. Aldakiak Informatzaileak Aldakiak/ Informatzaileak Zeanuri 49 8 6,125 Artea 53 8 6,625 Dima 58 8 7,250 Igorre 62 8 7,750 Zeberio 63 8 7,875 Lemoa 66 8 8,250 5.96.taula: Herri bakoitzeko adizkien aldakien eta informatzaileen kopuruak eta aldaki kopurua informatzaileko. Multzokatze azterketa egin ahal izateko, ezaugarri bakoitzeko lortutako aldakiekin probabilitateetan oinarritutako datu matrizea osatu da morfema eta alomorfo bakoitzaren agerpen maiztasunean oinarrituta, bakoitzaren agerpen probabilitateak kalkulatu dira eta probabilitate horiek erabili dira datu matrizea egitean. Beste lan batzuetan (Eguskiza, De Pablo, & Gaminde, 2017; Gaminde, & Eguskiza, 2017, Gaminde et al., 2017a, 2017b) erakutsi dugun moduan, "0" eta "1" erabiltzeak moldeak maila berean jartzea dakar eta sailkapenen emaitzak desberdinak izaten dira. Bakoitzaren probabilitateak kalkulatzeak emaitzak doitu egiten ditu eta zehaztasun handiagoa ematen du. 5.43. irudian aditz morfologian jasotako datuetan oinarrituta osatutako datu matrizearen zatia erakusten da sailkapen diatopikorako. 5.43. irudia: Aditz morfologian jasotako datuetan oinarrituta osatutako datu matrizearen zatia sailkapen diatopikorako. Datu matrizean oinarrituta sailkapen diatopikoa egiteko multzokatze hierarkikoa erabili da eta 5.44. irudian ikus daiteke lortutako dendograma. 5.44. irudia: Sailkapen diatopikoa multzokatze hierarkikoa erabilita. Multzo nagusi bi bereizten dira dendograman, A multzoa urdinik eta B multzoa gorririk. 5.97. taulan multzo bakoitza osatzen duten herrien zerrenda ematen da. Multzoa Herriak (A) Igorre, Dima, Lemoa (B) Artea, Zeanuri, Zeberio 5.97. taula: Multzokatze hierarkikoan oinarritutako herrien sailkapena. Igorre, Dima eta Lemoa A multzoan agertzen dira gainontzekoak B multzoan. Multzokatze hierarkikoan oinarritutako analisia mapara islatzerakoan 5.45. irudia lortzen dugu. Bertan ikus daitezke dendogramako koloreak. Igorre, Dima eta Lemoa urdin ilunik ageri dira, gainontzekoak, gorririk, Artea, Zeanuri eta Zeberio. Multzokatze azterketan agertutako banaketa eta geografiarena bat datoz. 5.45. irudia: Multzokatze hierarkikoaren multzoen hedadura geografikoa. 5.45. irudian ikus daitekeenez, multzokatze azterketan agertutako banaketa eta geografiarena bat datoz. 5.2.4. Informatzaileen sailkapena Datuen azterketa kuantitatiboa egiteko sekzio honetan egin ditugun ezaugarrien azterketako emaitzetan oinarritu gara. Horretarako, analisi diatopikoa egiteko jarraitutako metodologiari eutsiz, datu matrize bat sortu dugu morfema eta alomorfo bakoitzaren agerpen maiztasunean oinarrituta, bakoitzaren agerpen probabilitateak kalkulatuz probabilitate horiek erabili dira datu matrizea egiteko. 5.46. irudian aurkezten da osatutako datu matrizearen zatiaren irudia. 5.46. irudia: Aditz morfologian jasotako datuetan oinarrituta osatutako datu matrizearen zatia informatzaileen sailkapenerako. Beraz, aditz morfologian jasotako datuetan oinarrituta osatutako matrizean lortutako datuak hurrengo lerroetan aurkeztuko ditugu informatzaileen sailkapenerako. Multzokatze hierarkikoarekin hasita, 5.47. irudiko dendograma lortzen da. Bertan, multzo nagusi bi agertu zaizkigu: A eta B multzoak. A multzoa azpi-multzo bitan adarkatzen da: A1 urdin ilunik eta A2 urdin argirik. B multzoarekin gauza bera gertatu da, azpi-multzo bi agertu dira: B1 arrosarik eta B2 gorririk. Beraz, lau multzo bereiz daitezke informatzaileen aditz morfologiaren araberako ezaugarrien sailkapenean. 5.48. irudia: Informatzaileen dispertsioa DAE metodoaren arabera (KM). 5.48. irudian A multzoa kontzentraturik ikusten da, informatzaileen gehiengorik handiena A multzokoa da. B multzoko informatzaileak, ostera, espazioan banandurik agertzen dira. 5.99. taulan ikusi dugunez, geografia (χ² (a.m. 10) 23,800; p = 0,008) eta belaunaldia (χ² (a.m. 2) 12,356; p= 0,002) estatistikoki esanguratsuak izan dira informatzaileen multzokatzearen banaketan. KM analisian oinarritutako informatzaileen dispertsioan DAE metodoaren arabera, ikusten dugu A multzokoak direla informatzaile gehienak. B multzoko informatzaileei dagokienez, denak dira lehenengo belaunaldikoak, hots, helduak. Zazpi dira guztira, hiru andrazkoak dira eta lau gizonezkoak. B multzokoak dira Arteako informatzaile bat, Lemoako bi, Zeanuriko bat eta Zeberioko hiru informatzaile. Gainontzekoak A multzoan agertzen dira, hortaz, berrogeita lau gizonezko eta berrogeita bost andrazko dira A multzokoak, berrogeita bat lehenengo belaunaldikoak eta berrogeita zortzi bigarrenekoak. Igorreko eta Dimako informatzaile guztiak agertu dira multzo honetan, horiekin batera Arteako zazpi, Lemoako bost, Zeanuriko zazpi eta Zeberioko lau agertu dira. 5.49. taula: Informatzaileen dispertsioa DAE metodoaren arabera (FCM). 5.49. irudian multzo bietako, hots, A eta B multzoetako informatzaileak kontzentratuta agertzen dira espazio murriztu batean eta talde bietako trantsizioko informatzaileak oro har, espazioan sakabanatuago agertzen dira. Hala ere, ikus daitekeenez, erdiguneko espazio horretan trantsizioko informatzaileak ere ageri dira. Beraz, nahasmendu handia ikusten da, multzo bietakoak nahastekaturik agertzen direlako zonalde berean eta talde pertenentzia handia daukatenak eta trantsiziokoak ere bat egiten dute zenbaitetan. FCM analisian oinarritutako informatzaileen dispertsioan, DAE metodoaren arabera, ikusten dugu A multzokoak lehenengo belaunaldiko bederatzi informatzaile direla (barnekotasun funtzioa daukaten bi eta zazpi trantsiziokoak) eta bigarren belaunaldikoak hamazazpi (hamabi barnekotasun funtzioa daukatenak eta bost trantsiziokoak). B multzoan, ostera, lehenengo belaunaldiko hamabost informatzaile daude (barnekotasun funtzioa daukatenak zortzi eta zazpi trantsiziokoak) eta bigarren belaunaldiko zazpi (barnekotasun funtzioa daukatenak bost eta trantsizioko bi). Herrien banaketari dagokionez, A multzoan Igorreko hiru informatzaile agertu dira, Dimako zazpi, Lemoako zazpi, Arteako hiru, Zeanuriko bi eta Zeberioko lau. Gainontzekoak B 5.104. taula: Aldagaiak, probabilitateak eta entropiaren indizeak. Azken taula honetan entropia indizerik altuena daukana "yakosan" da 5.2.1.2. azpisekzioan aztertutako ezaugarriaren aldagaia. Esandakoari jarraiki, 0,4tik beherako tarte honetatik berau da gehien diskriminatzen duen aldagaia. Gutxien diskriminatzen dutenen entropiaren indizea 0,059 da. Horiek dira taula honetako aldagaietatik gutxien diskriminatzen dutenak bai eta aditz morfologiako aldagai guztiak barne hartuta gutxien diskriminatzen dutenak ere. Aldagai horiek "yakus", "yata" eta "dire" dira. 5.2.1.2 azpisekzioan ikusitakoak dira lehenengo biak eta azkenengoa 5.2.1.1. azpi-sekziokoa. Gutxien diskriminatzen dutenak dira, izan ere, azken hiru aldagai horiek 46 informatzailek erabili dituzte. Taulan entropia indize bera daukaten hainbat aldagai agertzen dira, entropiaren indizea 0,191 eta 0,116 denean. 5.2.6. Sumarioa eta ondorioak Aditz morfologian landu ditugun ezaugarriak multzo nagusi bitan aurkeztu ditugu: aditz laguntzaileak eta trinkoak. Aditz laguntzaileen barruan hamazazpi izan ditugu aztergai, "nor" sailean bi: dira eta ginen; nor-nori sailean lau: zait, zaizkigu, zaie eta zitzaizkion; "nork-nor" sailean sei: naute, gaituzte, nuen, zuen, nituen eta genituen; azkenik, "norknori-nor" sailean bost: dizkiet, dizkiot, genion, zenidan eta nizkion. Trinkoen barruan sei adizki izan ditugu aztergai: dakite, dauzkate, dakarte, dakartzate, daramatza eta daramate. Belaunaldia estatistikoki esanguratsua izan da hiru adizkitan. "Nor-nori" saileko "zaie" adizkian, "nork-nor" saileko "zuen" adizkian eta aditz trinkoetako "dakite" adizkian. Generoa behin baino ez da estatistikoki esanguratsua izan eta "nork-nori-nor" saileko "dizkiot" adizkian izan da. Informatzaileen sailkapena egin dugunean multzokatze azterketa hierarkikoaren bidez ikusi dugu belaunaldia eta geografia estatistikoki esanguratsuak izan direla informatzaileen multzokatzean. Azpi-atal honetan egindako azterketek erakusten dute sistema gehiago dela ezaugarri hutsen batuketa baino. Banan banan ezaugarri bakar batzuk dira esanguratsuak baina multzoaren arteko interakzio guztiak kontuan hartuta, orduan azaleratzen da begi bistan ez dagoena. Hemen planteatzen den prozedura hau aplikatu ezean, ezaugarrien batura hutsarekin atomizatuta agertzen dira ezaugarriak eta ondorioz ez dira ikusten. Analisi honetan oinarrituta lortu da azpian datzan egitura azaleratzea. Guk hizkera honetan erabiltzen diren eta aldakuntzan diren egitura sintaktiko batzuk aztertu ditugu atal honetan. Horretarako Arratiako hizkeraren sintaxiari lotutako hizkuntza ezaugarrien analisiaren emaitzak aurkeztuko ditugu. Sintaxiaren alorrean bederatzi ezaugarri eduki ditugu aztergai, zortzi izenburupean (6.1. irudia). 6.1.1. "-tea" "tea" morfema nominalizatzailearekin ezekoak egitean (1)15, (2) eta (3)an zehazten diren aukerak jaso dira. (1) aukeran "es" adberbioa aditz izen osoaren aurrean agertzen da. (2) aukeran, berriz, "es" adberbioa partizipioa eta morfema nominalizatzailearen artean kokatuta agertzen da. (3) aukeran aditz izenaren ordez, partizipio deklinatua erabiltzen da "es" adberbioa aurrean dagoela. (1) 6.2. irudia: Aldagai bakoitzaren aldakiak eta probabilitateak. Helduen eta gazteen kopuruak eta ehunekoak 6.1. taulan islatzen ditugu. Aldaki bakoitza Khi karratu froga estatistikoaren bidez aztertuta ikusten dugu aldea estatistikoki esanguratsua dela belaunaldien arabera (χ² (a.m. 2) 9,113; p = 0,001). Lehenengo aldakiak helduen artean 0,54ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak 0,46koa eta hirugarren aldakiak 0,01 baino gutxiagoko probabilitatea dauka agertzeko. Gazteen artean, ostera, lehenengo aldakiak 0,88ko probabilitatea dauka, bigarrenak 0,08koa eta hirugarrenak eta azkenak 0,04koa. Genero bien araberako azterketa eginda, 6.2. taulan erakusten ditugun kopuruak eta ehunekoak lortu ditugu. Genero bien arteko aldea ez da estatistikoki esanguratsua (p: 0,225). Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 20 42 14 29 34 71 2 4 8 9 19 13 27 3 0 0 1 2 1 2 6.2. taula: Aldakiak eta euren ehunekoak generoaren arabera aztertuta. Generoen arabera ere, aldakiek talde bakoitzaren barruan agertzeko daukaten probabilitatea aztertu dugu. Gizonezkoen kasuan lehenengo aldakiak 0,83ko probabilitatea dauka, bigarrenak 0,17koa eta hirugarren aldakiak 0,01 baino gutxiago. Andrazkoen artean lehenengo aldakiak 0,58ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak 0,38 eta hirugarrenak 0,04. Faktorerik eragingarriena ezaugarri honen kasuan, beraz, belaunaldia da, berau izan baita estatistikoki esanguratsua izan den aldagai bakarra. 6.1.2. "-teko" Ezezko nominalizazioaren barruan ezaugarri desberdin bi aztertu ditugu, beraz, oraingoan bigarrena aurkeztuko dugu, "-teko" ezaugarria. Aukera bi jaso dira, (1) eta (2) aukerak, alegia. Lehenengoa ez+partizipioa+tekok osatutakoa da; eta bigarrena partizipioa+ez+itekok osatzen dute. (1) "ikisi es iteko" 6.3. irudian erakusten da aukera bakoitzaren hedadura eta probabilitateak laginespazioan. 6.3. irudia: Aldagai bakoitzaren aldakiak eta probabilitateak. Datuak belaunaldi bien arabera aztertuta, 6.3. taulako datuak lortu ditugu. Bertan ikusten diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,312). Helduak Gazteak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 23 48 24 50 47 98 2 1 2 0 0 1 2 6.3. taula: Aldakiak eta euren ehunekoak belaunaldien arabera aztertuta. Helduen artean lehenengo aldakiak agertzeko daukan probabilitatea 0,96koa da eta bigarrenak daukana 0,04koa. Gazteen artean lehenengoak 0,99tik gorako probabilitatea dauka agertzeko eta bigarrenak 0,01etik beherakoa. 6.4. taulan erakusten dira datuak generoen arabera. Agertzen diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak (p: 0,312). Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 24 50 23 48 47 98 2 0 0 1 2 1 2 6.4. taula: Aldakiak eta euren ehunekoak generoaren arabera aztertuta. Gizonezkoen artean lehenengo aldakiak 0,99tik gorako probabilitatea dauka agertzeko eta bigarrenak 0,01etik beherakoa. Andrazkoen artean, andrazkoak talde moduan harturik, 0,96ko probabilitatea dauka lehenengoak eta bigarrenak 0,04koa. Honenbestez, "-teko" ezaugarrian adina eta generoa ez dira eragingarriak izan estatistikoki. 6.2. "-la" eta "-na" konpletiboetan Azpi-atal honen helburua da konpletiboetan "jakin" aditzarekin batera "-la" morfema ala "-na" morfema erabiltzen den ikertzea. "-na" konpletiboak azpiratzen duen perpausa perpaus nagusiaren objektu bilakarazten duela dio Gamindek (1989). Idatzizko tradizioan perpaus nagusia ziurtasunezkoa denean, menpekoak "-na" atzizkia hartzen Ezezko nominalizazioa: "-teko" (48, 1) ez + P + teko 47/ 0,979 0,979 P + ez + teko 1/ 0,021 0,021 6.4. irudia: Aldagai bakoitzaren aldakiak eta probabilitateak. Ezaugarria belaunaldien arabera aztertuta, 6.5. taulako datuak lortzen ditugu. Bertan erakusten diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak. Helduen artean lehenengo aldakiak agertzeko 0,25eko probabilitatea dauka eta bigarrenak 0,75ekoa. Gazteen artean, berriz, lehenengoak 0,17ko probabilitatea dauka agertzeko eta bigarrenak 0,83koa. Generoaren araberako azterketa eginda 6.6. taulako datuak lortzen dira. Genero bien arteko aldea ez da estatistikoki esanguratsua (p: 1,000). Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 5 10 5 10 10 20 2 19 40 19 40 38 80 6.6. taula: Aldakiak eta euren ehunekoak generoaren arabera aztertuta. Gizonezkoen eta andrazkoen artean lehenengo aldakiak 0,21eko probabilitatea dauka agertzeko eta bigarrenak 0,79koa. Honenbestez, "-la" eta "-na" konpletiboetan aztertu ondoren ikusi dugu adina eta generoa ez direla faktore eragingarriak izan estatistikoki. 6.3. "-na lez" kausala Hurrengo ezaugarria perpaus kausal baten osaera da, "-na lez" erabilita osatutakoa. Aldagai honen azterketan lau aldaki ezberdin jaso ditugu erantzunetan (1), (2), (3) eta (4) aukeretan aurkezten direnak. (1) 6.5. irudia: Aldagai bakoitzaren aldakiak eta probabilitateak. Belaunaldia aldagaitzat hartuta, 6.7. taulako emaitzak lortzen ditugu. Belaunaldien arteko aldea estatistikoki esanguratsua da Khi karratu estatistikoan oinarrituta (χ² (a.m. 3) 14,236; p = 0,003). Helduen artean lehenengo aldakiak agertzeko 0,46ko probabilitatea dauka, bigarrenak 0,21ekoa, hirugarrenak 0,29koa eta azkenak 0,04koa. Gazteen artean lehenengo aldakiak 0,33ko probabilitatea dauka ateratzeko eta bigarrenak 0,67ko probabilitatea. Hirugarrenak eta laugarrenak gure datuetan oinarriturik 0,01 baino gutxiagoko probabilitatea daukate agertzeko gazteen artean. Ondoren, generoaren araberako azterketa egingo dugu. 6.8. taulan aldaki bakoitzaren kopuruak eta ehunekoak ematen ditugu. Talde bien arteko aldea ez da estatistikoki esanguratsua (p: 0,538). "-na lez" kausala (48, 1) da 48/ 1 n 47/ 0,979 ez 21/ 0,447 0,438 absolut. 26/ 0,553 a 19/ 0,731 na les 19/ 1 0,396 Ø 7/ 0,269 Ø moduen 7/ 1 0,146 ta 1/ 0,021 da ta 1/ 1 0,021 Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 11 23 8 17 19 40 2 8 17 13 27 21 44 3 5 10 2 4 7 14 4 0 0 1 2 1 2 6.8. taula: Aldakiak eta euren ehunekoak generoaren arabera aztertuta. Gizonezkoen artean lehenengoak 0,46ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak 0,33koa eta hirugarrenak 0,21ekoa. Laugarrenak 0,01etik beherako probabilitatea dauka agertzeko. Andrazkoen artean, ostera, lehenengoak 0,33ko probabilitatea erakusten du, bigarrenak 0,55koa, hirugarrenak 0,08koa eta laugarrenak 0,04koa. Ezaugarri honetan, faktorerik eragingarriena belaunaldia da, berau izan baita estatistikoki esanguratsua izan dena. 6.4. Moduzko konparatiboa Moduzko konparatiboa da sintaxiaren barruan aztertu dugun laugarren ezaugarria. Hasierako helburua "besteko" lortzea izan da. Hala ere, 6.6. irudian erakusten ditugu irten diguten aldakiak eta agertzeko probabilitateak. Sei era desberdin jaso ditugu grabaketetan, (1), (2), (3), (4), (5) eta (6) aukeratan erakusten direnak. Moduzko konparatiboa egiteko "-ko" erabili duten ala ez duten erabili hartu dugu kontuan: horretara, "ko"dunak "+ko" atalean eta "-ko" bakoak "-ko" atalean aurkeztu ditugu. "ko" daukatenen artean lehenengo hiru aukerak agertu zaizkigu. "-ko"-rik ez daukatenen artean laugarren, bosgarren, eta seigarren aukerak. (1) erabiltzea. Genitiboa hartzean, hau da, "sure" egitean, hiru urkultze dauzkagu "modu" egitea (p: 0,765) eta horren barruan "moduen" (p: 0,154) edo "moduko" (p: 0,846) erabiltzea; "antzeko" erabiltzea (p: 0,059) edo "beste" egitea (p: 0,176). 6.6. irudian erakusten da aukera bakoitzaren hedadura eta probabilitateak lagin-espazioan. 6.6. irudia: Aldagai bakoitzaren aldakiak eta probabilitateak. Datuak belaunaldien arabera aztertuta, 6.9. taulako datuak lortzen ditugu. Belaunaldien arteko aldea ez da estatistikoki esanguratsua (p: 0,338). Helduen artera etorrita eta aldaki bakoitzak talde barruan agertzeko daukan probabilitatea aztertuta, ikusi dugu lehenengo aldakiak Arratiako helduen artean agertzeko 0,55 probabilitatea daukala, bigarrenak 0,29, hirugarrenak eta laugarrenak 0,04koa eta azkenak 0,08koa. Gazteen artean lehenengo aldakiak 0,71ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak 0,17koa, laugarrenak 0,08koa eta seigarrenak eta azkenak 0,04koa. Hirugarrenak eta bosgarrenak gazteen artean 0,01 baino gutxiagoko probabilitatea daukate agertzeko. Moduzko konparatiboa (48, 1) -gen 31/ 0,646 besteko 30/ 0,968 0,625 besain 1/ 0,032 0,021 +gen 17/ 0,354 modu 13/ 0,765 +n 2/ 0,154 0,042 +ko 11/ 0,846 0,229 antzeko 1/ 0,059 0,021 beste 3/ 0,176 0,063 Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 14 29 16 33 30 63 2 4 8 7 15 11 23 3 1 2 0 0 1 2 4 3 6 0 0 3 6 5 2 4 0 0 2 4 6 0 0 1 2 1 2 6.10. taula: Aldakiak eta euren ehunekoak generoaren arabera aztertuta. Gizonen probabilitateak kalkulatuta, hau da, sei aldakiek gizonezkoen artean agertzeko daukaten probabilitatea kalkulatuta, ikusi dugu lehenengoak 0,58koa daukala, bigarrenak 0,17koa, hirugarrenak 0,04koa, laugarrenak 0,13koa eta bosgarrenak 0,08koa. Seigarren aldakiak gizonezkoen artean 0,01 baino gutxiagoko probabilitatea dauka agertzeko. Andrazkoen taldearen barruan lehenengoak 0,67ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak 0,29koa eta seigarrenak 0,04koa. Gainontzeko aldakiek gure datuetan oinarriturik, 0,01 baino gutxiagoko probabilitatea daukate agertzeko. Honenbestez, moduzko konparatiboaren azterketan belaunaldia eta generoa ez dira faktore eragingarriak izan estatistikoki. 6.5. Konpletiboen morfemak ezezko esaldietan Azpi-atal honen helburua da aztertzea konpletiboen morfemen ezezko esaldien erabilera. Horretarako, erabilitako galdegaia hurrengoa izan da: "ez dut uste etorriko denik". Hiru aldaki agertu zaizkigu (1), (2) eta (3) aukeratan aurkezten direnak. Lehenengoa "-nik" erabilita egiten dena da, bigarrena "-na" erabilita egiten dena eta hirugarrena "-la" erabilita egiten dena. (1) "ez dot pentzetan etorriko dala" 6.7. irudian erakusten dugu aukera bakoitzaren hedadura eta probabilitateak laginespazioan. 6.7. irudia: Aldagai bakoitzaren aldakiak eta probabilitateak. Datuak belaunaldien arabera aztertuta, 6.11. taulako datuak lortzen ditugu. Belaunaldien araberako aldea ez da estatistikoki esanguratsua (p: 0,252). Helduak Gazteak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 21 45 23 48 44 92 2 1 2 1 2 2 4 3 2 4 0 0 2 4 6.11. taula: Aldakiak eta euren ehunekoak belaunaldien arabera aztertuta. Helduen artera etorrita eta aldaki bakoitzak talde barruan agertzeko daukan probabilitatea aztertuta, ikusi dugu lehenengo aldakiak Arratiako helduen artean agertzeko 0,88ko probabilitatea daukala, bigarrenak 0,04koa eta hirugarrenak 0,08koa. Gazteen erantzunen azterketan, lehenengo aldakiak agertzeko 0,99 baino probabilitate handiagoa daukala ikusi dugu eta gainontzeko biek 0,01 baino gutxiagoko probabilitatea daukatela agertzeko. Generoa aldagaitzat hartuta 6.12. taulan ematen ditugun datuak lortu ditugu. Generoaren araberako aldea ez da estatistikoki esanguratsua (p: 0,554). Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 21 44 23 48 44 92 2 2 4 0 0 2 4 3 1 2 1 2 2 4 6.12. taula: Aldakiak eta euren ehunekoak generoaren arabera aztertuta. Gizonen probabilitateak kalkulatuta, ikusi dugu lehenengoak 0,92ko probabilitatea daukala agertzeko eta bigarrenak eta hirugarrenak probabilitate bera, 0,04koa. Andrazkoetara etorririk, aldakiek andrazkoek osatutako taldearen barruan agertzeko daukaten probabilitatea ondorengoa da: lehenengoak 0,96koa, bigarrenak 0,01 baino Konpletiboen morfemen erabilera ezezko esaldietan (48, 1) -nik 44/ 0,917 0,917 -na 2/ 0,042 0,042 -la 2/ 0,042 0,042 gutxiagoko probabilitatea dauka agertzeko gure datuetan oinarriturik eta azkenak 0,04koa. Honenbestez, konpletiboen morfemen erabilera ezezko esaldietan aztertuta, ikusi dugu belaunaldia eta generoa ez direla faktore eragingarriak izan estatistikoki. 6.6. Baldintza irreala iraganean Azpi-atal honen helburua da baldintza irrealen iraganaren erabilera aztertzea. Era hau egiteko jarraian ematen diren moldeak jaso dira, (1), (2), (3) eta (4) aukeretan erakusten direnak. Lehenengo aldakia "ekarri + ba + nauen" izan da; bigarrena "ekarri + ba + nauke"; hirugarrena, "ekarriko + ba + nauke" eta laugarrena "ekarriko + ba + nauen" izan da16. (1) Aurreko baldintza Baldintza ondorioa Hortaz, aurreko baldintzan, partizipioak "ko" (p: 0,313) har dezake edo ez (p: 0,668). Ostetik, adizki laguntzailea (AL) iraganean dago eta partizipioak "ko" darama. Baldintza ondorioan, adizki laguntzaileak "ke" har dezake edo ez. Aurreko baldintzak "ko" ez daramanean baldintza ondorioko adizki laguntzaileak "ke" har dezake (p: 0,182) edo ez (p: 0,818). Gauza bera gertatzen da aurreko baldintzak "ko" daramanean, baldintza ondorioak "ke" har dezakeela (p: 0,333) edo ez (p: 0,667). 6.8. irudian erakusten da aukera bakoitzaren hedadura eta probabilitateak lagin-espazioan. 16 Lehenengo eta bigarren aukeren arteko ezberdintasuna eta hirugarrenaren eta laugarrenaren artekoa ± ke da. 17 A.L. letrek aditz laguntzailea adierazi nahi dute. Helduak Gazteak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 22 46 5 10 27 56 2 0 0 6 13 6 13 3 1 2 9 19 10 21 4 1 2 4 8 5 10 6.13. taula: Aldakiak eta euren ehunekoak belaunaldien arabera aztertuta. Helduen artean lehenengo aldakiak agertzeko 0,92ko probabilitatea dauka eta hirugarrenak eta laugarrenak 0,04koa bakoitzak. Bigarrenak 0,01etik beherako probabilitatea dauka agertzeko helduen artean. Gazteen artean, lehenengo aldakiak 0,21eko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak 0,25ekoa, hirugarrenak 0,38koa eta laugarrenak 0,17koa. Generoa aldagaitzat hartuta 6.14. taulan ematen ditugun datuak lortu ditugu. Generoen araberako azterketan bien arteko aldea ez da estatistikoki esanguratsua izan (p: 0,362). Baldintza irreala iraganean (48, 1) ekarri 48/ 1 -ko 33/ 0,688 -ke 27/ 0,818 0,563 +ke 6/ 0,182 0,125 +ko 15/ 0,313 -ke 10/ 0,667 0,208 +ke 5/ 0,333 0,104 Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 15 31 12 25 27 56 2 4 8 2 4 6 13 3 4 8 6 13 10 21 4 1 2 4 8 5 10 6.14. taula: Aldakiak eta euren ehunekoak generoaren arabera aztertuta. Aldakiek gizonezkoen artean agertzeko daukaten probabilitatea kalkulatuta, ikusi dugu lehenengoak 0,63koa daukala, bigarrenak eta hirugarrenak 0,17koa eta laugarrenak gizonezkoen artean 0,04koa. Aldakiek andrazkoek osatutako taldearen barruan agertzeko daukaten probabilitatea ondorengoa da: lehenengoak 0,50ekoa dauka, bigarrenak 0,08koa, hirugarrenak 0,25ekoa eta laugarrenak 0,17koa. Honenbestez, faktorerik eragingarriena ezaugarri honen kasuan, belaunaldia da, berau izan baita estatistikoki esanguratsua izan den aldagai bakarra. 6.7. Moduzko perpausaren morfemak Sintaxiaren barruko azken-aurreko azpi-atal honen helburua da moduzko perpausaren morfemen erabilera aztertzea. Perpausa osatzeko sei aldaki jaso dira: (1), (2), (3), (4), (5) eta (6) testuinguruetan ematen direnak. (1), (2), (4) eta (6) aldakiak "n" eta deklinabide morfemak erabilita osatutakoak dira. (5) aukera "n", deklinabide morfemak eta postposizioak osatutako perpausa da; eta (3) aukerako perpausa aurrekaria erabilita osatutakoa da. (1) amaierarako. 6.9. irudian aukera bakoitzaren hedadura eta probabilitateak ematen ditugu lagin-espazioan. 6.9. irudia: Aldagai bakoitzaren aldakiak eta probabilitateak. Datuak belaunaldien arabera aztertuta, 6.15. taulako datuak lortzen ditugu. Ezaugarri honetan, belaunaldien arteko aldea ez da estatistikoki esanguratsua (p: 0,096). Generoa aldagaitzat hartuta 6.16. taulan ematen ditugun datuak lortu ditugu. Generoaren araberako aldea ez da estatistikoki esanguratsua (p: 0,634). Sei aldakiek gizonezkoen artean agertzeko daukaten probabilitatea kalkulatuta, ikusi dugu lehenengoak 0,25eko probabilitatea daukala agertzeko, bigarrenak 0,67koa, hirugarrenak eta seigarrenak 0,04koa eta laugarrenak eta bosgarrenak 0,01 baino gutxiagoko probabilitatea daukate agertzeko. Andrazkoen artean, lehenengoak 0,17ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak 0,71koa, laugarrenak, bosgarrenak eta seigarrenak probabilitate bera daukate: 0,04koa eta hirugarren aldakiak 0,01 baino gutxiagoko probabilitatea dauka agertzeko. Honenbestez, moduzko perpausaren osaeran belaunaldia eta generoa ez dira faktore eragingarriak izan estatistikoki. 6.8. Zehar galderak Azpi-atal honen helburua da zehar galderen erabilera aztertzea. Gure corpusean zehar galderetarako agertutako aldakiak hiru izan dira, (1), (2) eta (3) testuinguruetan ematen direnak. (1) 6.10. irudia: Aldagai bakoitzaren aldakiak eta probabilitateak. Belaunaldia aldagaitzat hartuta, 6.17. taulako emaitzak lortzen ditugu. Belaunaldien arteko aldea estatistikoki esanguratsua da Khi karratu estatistikoan oinarrituta (χ² (a.m. 2) 6,133; p = 0,047). Helduak Gazteak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 4 8 12 25 16 33 2 19 40 11 23 30 63 3 1 2 24 2 2 4 6.17. taula: Aldakiak eta euren ehunekoak belaunaldien arabera aztertuta. Helduen artean lehenengo aldakiak 0,17ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak 0,79koa eta hirugarrenak 0,04koa. Gazteen artean lehenengo aldakiak 0,50eko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak 0,46koa eta hirugarrenak 0,04koa. Generoaren araberako azterketa eginda 6.18. taulako kopuruak eta ehunekoak lortu ditugu. Talde bien arteko aldea estatistikoki esanguratsua da (χ² (a.m.2) 9,333; p = 0,009). Gizonezkoak Andrazkoak Guztira Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1 4 8 12 25 16 33 2 20 42 10 21 30 63 3 0 0 2 4 2 4 6.18. taula: Aldakiak eta euren ehunekoak generoaren arabera aztertuta. Gizonezkoen artean lehenengo aukerak 0,17ko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak 0,83koa eta hirugarrenak 0,01etik beherakoa. Andrazkoen artean lehenengo aukerak 0,50eko probabilitatea dauka agertzeko, bigarrenak 0,42koa eta hirugarrenak 0,08koa. Honenbestez, zehar galderen erabileraren azterketan, adina eta generoa, aldagai biak izan dira estatistikoki esanguratsuak. Zehar galderak (48, 1) -n 16/ 0,333 0,333 ba 32/ 0,667  30/ 0,938 0,625 -n 2/ 0,063 0,042 6.9. Sailkapen diatopikoa Atal honetan sintaxiaren sailean aztertutako ezaugarri guztiak barne hartuta analisi diatopikoa aurkeztuko dugu. Horretarako, ezaugarri bakoitzeko lortutako aldakiekin datu matrize dikotomikoa osatu da herri bakoitzeko 0 eta 1 kopuruekin lortutako baturarekin (6.11. irudia). 6.11. irudia: Sintaxian jasotako datuetan oinarrituta osatutako datu matrize dikotomikoaren zatia sailkapen diatopikorako. Datu matrizean oinarrituta sailkapen diatopikoa egiteko multzokatze hierarkikoa erabili da eta 6.12. irudian ikus daiteke lortutako dendograma. 6.12. irudia: Sailkapen diatopikoa multzokatze hierarkikoa erabilita. Multzo nagusi bi bereizten dira dendograman, A multzoa urdinik eta B multzoa gorririk. 6.19. taulan multzo bakoitza osatzen duten herrien zerrenda ematen da. Multzoa Herriak (A) Artea, Zeanuri, Dima (B) Igorre, Lemoa, Zeberio 6.19.taula: Multzokatze hierarkikoan oinarritutako herrien sailkapena. Sailkapenean hegoalderengo herriak A multzoan agertzen dira eta iparralderengoak B multzoan. Multzoen banaketaren hedadura mapara islatzerakoan 6.13. irudia lortzen dugu. 6.13. irudia: Multzokatze hierarkikoaren multzoen hedadura geografikoa. 6.13. irudian ikus daitezke dendogramako koloreak. Artea, Zeanuri eta Dima urdin ilunik ageri dira, eta gorririk Igorre, Lemoa eta Zeberio. Multzokatze azterketan agertutako banaketa eta geografiarena bat datoz, iparralderengo herriek multzo bat osatzen baitute eta hegoalderengoek beste bat. 6.10. Informatzaileen sailkapena Sintaxiaren alorrean informatzaileak sailkatzeko eta balizko egitura soziala azaleratzeko hiru metodo erabiliko dira, gainontzeko azterketetan legez. Horretarako, lehenik eta behin, sintaxiko ezaugarriekin eta agertutako aldakiekin matrize bat eraiki dugu. Matrize horretan informatzaile bakoitzeko emaitzak sartu ditugu; emaitzok 0 edo 1 izan dira. Ezaugarri bakoitzeko agertutako aldaki posibleak aukeran izanda informatzaile bakoitzak erabilitako aldakian 1 lortu du eta ezaugarriaren barruko gainontzeko aldakietan 0, horrela ezaugarri bakoitzeko. 6.14. irudian aurkezten da osatutako matrize dikotomikoaren zatiaren irudia. 6.14. irudia: Sintaxian jasotako datuetan oinarrituta osatutako datu matrize dikotomikoaren zatia informatzaileen sailkapenerako. Multzokatze hierarkikoan oinarrituz, 6.15. irudiko dendograma lortzen da. Bertan multzo nagusi bi agertu zaizkigu: A eta B multzoak. A multzoa azpi-multzo bitan adarkatzen da: A1 urdin ilunik eta A2 urdin argirik. B multzoa ere azpi-multzo bitan adarkatuta agertzen da, B1 gorririk eta B2 arrosarik. Beraz, lau multzo bereiz daitezke informatzaileen sintaxiaren araberako ezaugarrien sailkapenean. 6.15. irudia: Informatzaileen sailkapena multzokatze hierarkikoa erabilita. 6.20. taulan aurkezten ditugu informatzaileen sailkapenerako multzokatze hierarkikoan multzo eta azpi-multzo bakoitzeko agertu zaizkigun informatzaileak. 6.16. irudia: Informatzaileen dispertsioa DAE metodoaren arabera (KM). 6.16. irudian informatzaileen banaketa agertzen da espazioan. Bertan multzo biak nahikoa bananduta ikusten dira. A multzoa urdinik eskumako aldean agertzen da eta B multzoa gorririk ezkerreko aldean. B multzoaren barruan ikusten da informatzaile batek baino gehiagok espazioko puntu berean bat egiten dutela. Belaunaldia izan denez estatistikoki esanguratsua izan den faktore bakarra Khi karratu froga estatistikoa aplikatuta, ikusten dugu A multzoan lehenengo belaunaldiko hemeretzi informatzaile ageri direla eta bigarren belaunaldiko bost. B multzoan alderantzizkoa gertatzen da, 6.17. irudia: Informatzaileen dispertsioa DAE metodoaren arabera (FCM). A multzoko informatzaileak, espazioko ezkerreko aldean agertzen dira eta B multzokoak, aldiz, eskumako aldean. Trantsizioko informatzaileak, edozein delarik euren jatorrizko multzoa espazioaren erdigunean ageri dira, bertikalean, multzo banatako barnekotasun indizerik altuena daukaten informatzaileen arteko muga lausoa markatzen dute, oro har. Multzoen araberako belaunaldien banaketan ikus daiteke A multzoan lehenengo belaunaldiko lau informatzaile daudela eta bigarren belaunaldiko hemeretzi. B multzoan lehenengo belaunaldiko hogei informatzaile ageri dira eta bigarren belaunaldiko bost. Kasu honetan ere, informatzaileen belaunaldiaren arteko aldea multzoen arabera koherentea da belaunaldiaren esangura estatistikoarekin. 6.11. Ezaugarrien azalpen indarra Sintaxian ikergai eduki diren ezaugarrietatik lortutako aldaki guztiak barne hartuta Shannonen entropiaren indizea kalkulatu dugu ezaugarrien azalpen indarra ikusteko eta 6.24. taulako datuak lortu ditugu. Lehenengo zutabean 0,30etik gorako entropia indizea daukaten aldagaiak aurkezten dira eta bigarrenean 0,30etik beherakoak. Probabilitatearen eta entropiaren arteko korrelazioa 0,269koa da. Atal honetan aurreko atal eta azpi-ataletan egin ditugun azterketetan oinarrituta, azken hiru sailkapenak aurkeztuko dira: batetik, ezaugarri guztiak barne hartuta, analisi diatopikoa aurkeztuko da; bestetik, informatzaileak sailkatuko dira; azkenik, ezaugarri guztien azalpen indarra emango da. 7.1. Sailkapen diatopiko orokorra Sailkapen diatopiko orokorra egiteko aurretik aztertutako ezaugarri guztiak hartu dira kontuan; euron arabera geografiaren araberako sailkapena egiteko lehenengo datu matrizea osatu da. 7.1. irudian aurkezten dugu datu matrizearen zatia. 7.1. irudia: Jasotako datuetan oinarrituta osatutako datu matrizearen zatia sailkapen diatopikorako. Datu matrizean oinarrituta sailkapen diatopikoa egiteko multzokatze hierarkikoa erabili da eta 7.2. irudian ikus daiteke lortutako dendograma. 7.2. irudia: Sailkapen diatopikoa multzokatze hierarkikoa erabilita. Dendograman multzo desberdin bi ageri dira: A eta B multzoak. A multzoa azpi-multzo bitan banatzen da, A1 azpi-multzoa urdin argirik eta A2 azpi-multzoa urdin ilunik B multzoa gorririk agertzen dena da. 7.1. taulan aurkezten dira herrien sailkapena multzoen arabera. Multzoa Herriak (A1) Artea, Zeanuri (A2) Igorre, Dima, Lemoa (B) Zeberio 7.1. taula: Multzokatze hierarkikoan oinarritutako herrien sailkapena. Multzokatze hierarkikoan oinarritutako analisia mapara islatzerakoan 7.3. irudia lortzen dugu. Bertan ikus daitezke dendogramako koloreak. Artea eta Zeanuri urdin argirik agertzen dira. Igorre, Dima eta Lemoa urdin ilunik agertzen dira. Azkenik, Zeberio gorririk agertzen da. 7.3. irudia: Multzokatze hierarkikoaren multzoen hedadura geografikoa. Azterketa diatopiko honetan agertzen den banaketa bat dator geografiarekin, 7.3. irudiko mapan ikus daitekeen moduan. 7.2. Informatzaileen sailkapen orokorra Sailkapenerako ezaugarri guztiak hartuta datu matrizea osatu da informatzaileak berriro sailkatzekotan. Azken datu matrizearen zatia 7.4. irudian aurkezten da. Datu matrize hori osatzeko arlo guztietako ezaugarriak erabili dira: fonologia segmentalekoak eta suprasegmentalekoak; izen eta aditz morfologiakoak eta sintaxikoak, hain zuzen ere. 7.4. irudia: Jasotako datuetan oinarrituta osatutako datu matrize dikotomikoaren zatia informatzaileen sailkapenerako. Datu matrize horretako datuetan oinarritua informatzaileen sailkapena egin da. Multzokatze hierarkikoa azterketa egin ostean 7.5. irudiko dendograma lortzen dugu; bertan agertzen den bezala multzo bi bereiz daitezke: A multzoa (urdinik) eta B multzoa 7.6. irudia: Informatzaileen dispertsioa DAE metodoaren arabera (KM). 7.6. irudian multzo biak espazioan zehar bananduta ageri dira. A multzoa zabaletara hedatzen da oro har eta B multzoa luzetara. A multzoan lehenengo belaunaldiko hamasei informatzaile daude eta bost bigarren belaunaldikoak. B multzoan bigarren belaunaldiko informatzaile gehienak daude, hemeretzi zehatzago esanda eta zortzi dira lehenengo belaunaldikoak. Beraz, belaunaldia izan da faktorere esanguratsu bakarra estatistikoki (χ² (a.m. 3) 27,482; p = 0,000) eta horrela islatzen da 7.6. irudian. Azkenik, FCM algoritmoaren arabera informatzaileak multzo nagusi bitan sailkatzen ditugunean 7.5. taulako emaitzak lortzen ditugu. Azken sailkapen honetan barnekotasun funtziorik altuena 0,71 dela ikusita, informatzaile bat multzo batekoa dela onartzeko bere barnekotasun funtzioa 0,60-1,00 artekoa izan behar da; euren barnekotasun funtzioa 0,60 baino txikiagoa bada trantsiziokotzat joko dugu. Aurreko sailkapenetan, 0,75 hartu da erreferentziatzat, baina erreferente hori ikerlariak hautatzen duenez gero, eta gure hemengo datuek gehienez ere 0,71ko barnekotasun funtzioa erakusten dutenez gero, barnekotasun funtzioa 0,60 izatea erabaki da. Informatzaileen azken sailkapen honetan dispertsio handia ikusi dugu sailkako edo atalkako sailkapenetan ikusi ez duguna. Izan ere, informatzaile asko trantsiziokoak dira. Horri gehitu behar zaio barnekotasun funtzioaren muga jaitsi egin behar izan dugula. FCM algoritmoa aplikatuta, 7.7. irudian informatzaileen dispertsioa erakusten den horretan, DAE metodoaren arabera, agerian gelditzen da beste behin belaunaldien arteko aldea. Izan ere, lehenengo belaunaldiko informatzaile gehienak A multzoan agertzen dira eta bigarren belaunaldiko informatzaile gehienak B multzoan. A multzoan lehenengo belaunaldiko hemeretzi informatzaile agertu dira eta hiru bigarren belaunaldikoak. B multzoan lehenengo belaunaldiko bost informatzaile sailkatu dira eta bigarren belaunaldiko hogeita bat informatzaile. 7.3. Ezaugarri guztien azalpen indarra Azken sailkapen horiez gain, interesgarri iritzi diogu informatzaileen azken sailkapenekin batera eta analisi diatopikoen atzetik atal guztietako ezaugarri guztiak hartuz Shannonen entropia indizea emateari ere. 7.6. taulan erakusten dugu atal, azpi-atal eta sekzio guztietako aldagaietan oinarrituta atal, azpi-atal eta sekzioen hierarkia entropia indizerik altuena daukanetik (izen morfologia) baxuena daukaneraino (fonologia segmentala). Probabilitatearen eta entropiaren arteko korrelazioa 0,840koa da. Aldagaia p. Entropia Izen morfologia 0,367 0,531 Intonazioa 0,378 0,531 Sintaxia 0,257 0,511 Aditz morfologia 0,204 0,467 Azentua 0,657 0,398 Fonologia 0,766 0,295 7.6. taula: Aldagaiak, probabilitateak eta entropiaren indizeak. Entropia indizerik altuena daukana izen morfologia da (0,531), horregatik da azpi-atal hori gehien diskriminatzen duena. Gutxien diskriminatzen duena fonologia segmentala da, horrek lortu baitu entropia indizerik baxuena (0,295). Hauxe da hierarkia entropia indizea kontutan hartuta: Izen morfologia > intonazioa > sintaxia > aditza > azentua > fonologia segmentala Azken azpi-atal honetan aurkeztutako datuak koherenteak dira lanean zehar aztertutako datuekin. 7.4. Sumarioa eta ondorioak Sailkapen diatopiko orokorrean multzo bi agertu zaizkigu. Lehenengoa azpi-multzo bitan adarkatu da: A1 azpi-multzoan Artea eta Zeanuri agertu zaizkigu eta A2 azpimultzoan Igorre, Dima eta Lemoa. Azkenik, bigarren multzoan Zeberio agertu da. Zeberio gehien aldentzen den herria izan arren, Arratiako ezaugarriekin bat egiten du gure azterketetan ere, bat etorriz autore ezberdinek erakutsi dutenarekin (Etxebarria, 1991; Gaminde, 2007; Zuazo, 2014; Iglesias, 2014). Informatzaileen azken sailkapen orokor honetan ikusi dugu, belaunaldia dela aldagai esanguratsua estatistikoki, ez ordea geografia eta generoa. Amaitzeko, aurretik aztertutakoa atal, azpi-atal, sekzio eta azpi-sekzioetan azterketan barne hartuta sailen azalpen indarra eman da Shannonen entropia indizea zehaztuz. Ondorioz, ikusi dugu izen morfologia dela gehien diskriminatzen duena eta gutxien diskriminatzen duena fonologia segmentala dela. 8. Ondorioak eta hurrengo lanak Atal honen helburua da aurreko ataletan eta azpi-ataletan egindako azterketen emaitzak laburbiltzea. 8.1. irudian erakusten ditugu analisietan erabilitako gizarte-aldagaiak eta hizkuntza-aldagaiak. Gizarte-aldagaiak herria, adina eta generoa izan dira eta hizkuntzaaldagaiak fonologiari, morfologiari eta sintaxiari dagozkienak. 8.1. irudia: Aldagaien sailkapena eta mailakatzea. 8.2. irudian ematen ditugu gizarte-aldagaien hierarkiak hizkuntza-aldagaien arabera, hots, hizkuntza-aldagai bakoitzari dagokionez gizarte-aldagaien hierarkia. Hierarkian Aldagaiak gizartealdagaiak herria adina generoa hizkuntzaaldagaiak fonologikoak morfologikoak sintaktikoak Azaldutakoa laburbiltzeko asmoz, belaunaldia izan da hiru gizarte-aldagaien hierarkian lehenengoa sei azterketatik lau alditan (fonologia segmentala, izen morfologia, aditz morfologia eta sintaxia). Horietan guztietan esangura estatistikoa eduki du. Sei kasutik behin izan da geografia hierarkiaren hasieran (azentua) eta beste behin generoa (intonazioa). Belaunaldia izan denean azterketako aldagaien artean eragingarriena patroi bera agertu zaigu beti: Belaunaldia > geografia > generoa Lau azterketetatik hirutan belaunaldia baino ez da estatistikoki esanguratsua izan (fonologia segmentala, izen morfologia eta sintaxia) eta kasu batean belaunaldia eta generoa izan dira estatistikoki esanguratsuak nahiz eta esangura maila handiagoa agertu duen belaunaldiak (aditz morfologia). Beste eredu biak behin baino ez dira agertu eta hauek izan dira: Geografia > belaunaldia > generoa Generoa > belaunaldia > geografia Lehenengo hierarkia azentuari dagokio eta bigarrena aldiz intonazioari. Beraz, gainontzeko patroiengandik ezberdinak diren eredu biak fonologia suprasegmentalari dagozkionak dira. Eredu bi horiek erakusten duten antzekotasuna da hierarkiako bigarren gizarte-aldagaia belaunaldia dela, hasi geografiarekin zein generoarekin. Hizkuntza-aldagaien hierarkia 8.1. taulan ematen diren probabilitateen (p) balioekin adierazten da. Hizkuntza-aldagaien balioak, atal, azpi-atal eta sekzio bakoitzeko gizartealdagaiekin erlazionatuta ematen dira: geografiarekin, belaunaldiarekin eta generoarekin. Geografia Belaunaldia Generoa F.segmentala 0,117 *0,001 0,140 Azentua *0,029 0,149 0,773 Intonazioa 0,267 0,154 *0,001 Izena 0,570 *0,000 0,747 Aditza *0,008 *0,002 0,733 Sintaxia 0,154 *0,000 0,388 Orokorra 0,196 *0,000 0,528 8.1. taula: Hizkuntza-aldagaien probabilitateen balioak. Laburpen orokor honen ostetik, 8.3. irudian agertzen diren, ataletan, azpi-ataletan eta sekzioetan agertutako emaitzarik esanguratsuenak laburbilduko ditugu, aurreko ataletan analizatu eta azaldutakoa borobiltzeko helburuarekin. Irudiaren goiko aldean fonologia ageri da, fonologia segmentala eta suprasegmentala azpi-atalak barne hartuta. Bakoitzaren barruko sekzioak eta horien azpi-sekzioak ere bai. Beheko aldean morfologia eta sintaxi atalak ageri dira. Kasu bi horietan ere azpi-atalak eta sekzioak ageri dira. Beraz, irudian agertzen diren ezaugarriak dira lan honetan zehar landu direnak. Jarraian, aurreko irudian oinarrituta, lan osoan zeharreko atal, azpi-atal, sekzio eta azpisekzioetako laburpenak eta ondorioak eskainiko dira. Azalpenen ordena irudian ematen dena izango da. Beraz, fonologia aztertuko dugu lehenik eta behin, segmentala eta suprasegmentala bereiziz. Morfologia etorriko da gero, izen morfologia eta aditz morfologia bereiziz. Azkenik, sintaxian lortutako datuak laburtuko dira. Fonologia segmentalari dagokionez, inbentarioa eta arauak ikusi ditugu. Inbentarioarekin hasita, lau ezaugarri ikusi ditugu: (1) herskari sabaikoa /ɟ/ aditz partizipioetan, (2) sudurkari sabaikoaren /ɲ/ fonema izatea, (3) afrikari bizkaralbeolarraren / t͡ s̻ / eta sabaiaurrekoaren /t͡ ʃ/ bereizkuntza eta (4) albokari sabaikoaren [ʎ] eta hurbilkari sabaikoaren [j] bereizkuntza. (1) Herskari sabaikoa /ɟ/ aditz partizipioetan: beti [ɟ] egitea edo hitzaren arabera [ɟ] edo [x] egitearen arteko aldeak aztertu ondoren, ikusi dugu adina eta generoa ez direla faktore eragingarriak izan estatistikoki. (2) Sudurkari sabaikoaren /ɲ/ fonema izatea aztertuta ikusi dugu adina eta generoa ez direla faktore eragingarriak izan estatistikoki bien arteko bereizkuntzan. (3) Afrikari bizkar-albeolarraren /t͡ s̻ / eta sabaiaurrekoaren /t͡ ʃ/ bereizkuntzan ikusi dugu adina dela faktorerik eragingarriena estatistikoki. (4) Albokari sabaikoaren [ʎ] eta hurbilkari sabaikoaren [j] arteko bereizkuntzaren azterketan, ikusi dugu belaunaldia dela estatistikoki eragingarria den faktorea. Fonologia segmentalaren barruko bigarren azpi-atalean, arau fonologikoetan, bost azpisekzio landu dira: (1) "a"ren asimilazioa, (2) gaztelaniaz "-ar" amaierako aditz partizipioak mailegatzeko arauak, (3) palatalizazioa "s"/"x", (4) herskari bilkurak eta (5) "ez" aditzondoaren arauak. Azpi-sekzioak horiek izanagatik ere, lehenengoaren barruan zazpi bloke daude, laugarrenean sei eta bosgarrenean bost. Jarraian ikusiko ditugu 4.1.2. sekzioaren, hau da, arau fonologikoen barneko azpi-sekzioen eta blokeen laburpena. (1) "a"ren asimilazioari dagokionez, esan bezala zazpi izan dira ikusitako testuinguru morfologikoak: (a) artikulu singularra -a; (b) artikulu plurala -ak; (c) izenkia + bat/batzuk determinatzaileekin; (d) izan silaba bakarreko "nas" adizki laguntzailearekin; (e) izan silaba bakarreko "da" adizki laguntzailearekin; (f) deklinabideko soziatiboaren morfema; eta (g) partizipioa "-ta" morfemarekin. (a) eta (b) testuinguruetan informatzaileen % 100ek erantzun du berdin, -u edo -i ondoan eta pluraletan informatzaile guztiek darabilte "e" "a"ren ordez. (c) testuinguruan, "u" eta "i"ren osteko "batzuk"en "a"ren asimilazioarekin zer gertatzen den aztertu ostean, ikusi dugu generoa dela faktorerik eragingarriena. (d) testuinguruan, "u" eta "i"ren osteko "a"ren asimilazioari dagokion "nas" adizki laguntzailearekin zer gertatzen den aztertu ostean, ikusi dugu belaunaldia eta generoa ez direla faktore eragingarriak izan estatistikoki. Azken hiru testuinguru morfologikoetan (e), (f) eta (g) testuinguruetan, informatzaileen % 100ek erantzun du berdin. (e) testuinguruan, izan aditzaren silaba bakarreko adizki laguntzailea aztertu dugu. "u" eta "i"ren osteko "a"ren asimilazioa gertatzen da kasuen % 100ean. (f) testuinguruan, "gas" morfema soziatiboaren "a"ren asimilazioa aztertuta, informatzaile guztiek egin dute asimilazioa, % 100ek. Amaitzeko (g) testuinguruan, antzera, "ta" aditzondoaren morfemaren "a"ren asimilazioa egin dute informatzaile guztiek, %100ek. (2) Gaztelaniaz "-ar" amaitutako aditz partizipioak mailegatzean gertatzen diren arauei dagokienez, ikusi dugu "au", "eu" eta biak nahastean erabiltzen dituztela gure informatzaileek. Baina adina eta generoa ez dira faktore eragingarriak izan estatistikoki erabileraren azterketan. (3) "s" frikariaren "i"ren osteko palatalizazioa gertatzen den aztertuta, ikusi dugu adina dela faktorerik eragingarriena estatistikoki. (4) Laugarren arauan, herskari bilkurak aztertu dira eta horren barruan sei ingurune: (a) k + b; (b) k + d; (c) k + g; (d) t + d; (e) t + d; eta (f) t + g. (a) ingurunean, amaierako "k" ondoko klitiko baten hasierako "b"rekin elkartzean zer gertatzen den aztertu ostean, ikusi dugu belaunaldia dela estatistikoki eragingarriena den faktore bakarra. (b) ingurunean, amaierako "k" ondoko klitiko baten hasierako "d"rekin elkartzean ikusi dugu belaunaldia eta generoa ez direla estatistikoki eragingarriak izan. (c) ingurunean, amaierako "k" ondoko klitiko baten hasierako "g"rekin elkartzean ez da agertu estatistikoki esanguratsua izan den aldagairik. (d) ingurunean, amaierako "t" ondoko klitiko baten hasierako "d"rekin elkartzean ere ez da egon faktore eragingarririk estatistikoki, beraz, ez da ez adina ez generoa estatistikoki esanguratsua izan. (e) ingurunean, sintagmen arteko herskari bilkuren gauzapenean, ikusi dugu belaunaldia eta generoa ez direla faktore eragingarriak estatistikoki. Azkenik, (f) ingurunean, sintagma barruko lehen hitzaren amaierako "t" ondoko hitzaren hasierako "g"rekin elkartzean zer gertatzen den aztertu ostean, ikusi dugu belaunaldia dela estatistikoki eragingarriena den faktore bakarra. Honenbestez, arau fonologikoen sekzioaren baitako herskari bilkuren azpi-sekzioaren analisia sei ingurune ezberdinetan eginda, ikusi dugu belaunaldia izan dela gizarte-aldagai esanguratsu bakarra estatistikoki, sei ingurunetako hirutan. Beraz, analisi diastratikoan, generoa behin ere ez da izan aldagai esanguratsua estatistikoki. Amaitzeko, (5) arauan, "ez" aditzondoa adizki laguntzailearekin edo trinkoarekin batera agertzen denean geratzen diren arau batzuk bildu ditugu, bost arau guztira: (a) ez + g; (b) ez + d; (c) ez + b; (d) ez + n eta (e) ez + y. Horietako bitan izan da belaunaldia faktore eragingarria estatistikoki: lehenengoan eta bigarrenean. Fonologia segmentalaren barruko arau fonologikoen sekzioaren barruko arauen azterbide diastratikoan, belaunaldia sei aldiz izan da gizarte-aldagai esanguratsua estatistikoki eta generoa behin baino ez. Fonologia suprasegmentala azpi-atalaren barruan sekzio bi landu dira: azentua eta intonazioa. Azentuaren barruan lau azpi-sekzio landu dira: (1) azentu eremuaren aldaketa; (2) absolutibo pluralaren morfemaren erabilera; (3) inesibo singularraren erabilera eta (4) hitz azentudunen erabilera. Jarraian lau azpi-sekzio hauen laburpena eta ondorioak azalduko dira. (1) Azentuaren barruko lehenengo azpi-sekzioan eremuaren aldaketaren azterketa egin da eta hiru aukera agertu dira: azentu eremua talde klitikoa izatea, berba edo sintagma izatea eta eredu biak nahastekatzea. Azterketa horretan belaunaldia eta generoa ez dira aldagai esanguratsuak izan estatistikoki. (2) Absolutibo pluralaren erabilera, "-ak"en erabileran, alegia, azterketa bi egin dira batetik azentu bako hitzetan zelan funtzionatzen duen arauak ikusi da eta bestetik, azentudun hitzetan. Azentu bako hitzetan hiru aukera agertu zaizkigu: azentuaren egongunea silaba batez atzeratzea, berdin mantentzea edo biak nahastekatzea. Azterketa horretan belaunaldia izan da aldagai estatistikoki esanguratsua. Azentudun hitzei dagokienez, aukera berak agertu zaizkigu baina kasu honetan belaunaldia eta generoa ez dira faktore eragingarriak izan estatistikoki. (3) Inesibo singularraren erabilera aztertzerakoan, ikusi dugu generoa eta belaunaldia ez direla faktore eragingarriak izan estatistikoki. (4) Hitz azentudunen erabilerari dagokionez, 432 sarrera aztertu dira eta hauetako 427 sarreratan azentudunak erabili dira (% 98,84). Beraz, esan dezakegu eutsi egiten zaiola azentu lexikalari, oro har. Esan bezala, fonologia suprasegmentaleko bigarren sekzioa intonazioa izan da. Intonazioaren barruan zazpi esaldi mota aztertu dira (1) sintagma bakarreko adierazpen esaldiak, (2) sintagma biko adierazpen esaldiak, (3) N/Z galderak, (4) bai-ez galderak, (5) oihartzun galderak, (6) hautazko galderak eta (7) zalantzazko galderak. Oinarrizko esaldi bakoitzaren kasuan aztergai ezberdinak eduki dira, 8.4. irudian erakusten dira esaldi mota bakoitzari dagozkion aztergaiak. arabera izan da estatistikoki esanguratsua, ez ordea adinaren arabera. Aditzaren gailurraren kokagunerako aukera bi dauzkagu, lehen silaban edo bigarren silaban egitea. Belaunaldia eta generoa ez dira faktore eragingarriak izan aditzaren gailurra kokatzen den silaba bakoitzaren arabera. (2) Sintagma biko adierazpen esaldietan, lehen sintagmaren gailurrari dagokionez, aukera bi daude bigarren silaban edo hirugarren silaban egotea, bien arteko aldea ez da estatistikoki esanguratsua gizarte-aldagaien arabera. Aditz aurreko bigarren sintagmaren gailurrari dagokionez, hiru aukera egon daitezke, lehen silaban egitea, bigarren silaban egitea edo hirugarrenenean egitea. Faktore esanguratsua estatistikoki sintagmaren gailurra kokatzen den silaba bakoitzaren arabera, generoa da. Esaldi osoaren gailur prosodikoa lehen eta bigarren sintagmetan ager daiteke kokatuta. Aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak izan. (3) N/Z galderetan muga-tonuak aztertu dira. Hiru agertu zaizkigu: L %, H % eta LH %. Horien arteko aldea generoaren arabera izan da estatistikoki esanguratsua, ez ordea belaunaldiaren arabera. (4) Bai-ez galderetan, aditz aurreko sintagmaren gailurra kokatzen deneko silabari erreparatuta, aukera bi egon daitezke: bigarren silaban egitea edo hirugarrenean egitea. Aldeak Khi froga estatistikoaren bidez aztertuta ikusi dugu generoa dela aldagai esanguratsu bakarra estatistikoki. Bai-ez galderak egiteko dauden muga-tonu guztiak agertu zaizkigu: L %, H %, LH % eta HL %. Muga-tonu bakoitzaren erabilerak ez du esangura estatistikoa erakutsi gizarte-aldagaien arabera. (5) Oihartzun galderak egiteko mota bi aurkitu ditugu; "ezta" eta "ez" esaldiaren amaieran esanda. Mota bata ala bestea erabiltzea estatistikoki esanguratsua da adinaren edo belaunaldiaren arabera. Sintagmaren gailurra zein silabatan agertzen den aztertuta, aukera bi daude: bigarren silaban egitea edo hirugarrenean egitea, aldea ordea ez da estatistikoki esanguratsua izan. Aditzaren gailurraren silabari dagokionez, aukera bi dauzkagu, lehen silaban edo bigarren silaban egon daiteke. Belaunaldia eta generoa ez dira faktore eragingarriak izan estatistikoki erabilera horretan. Esaldi osoaren gailur prosodikoa sintagman ager daiteke kokatuta edo aditzean eta oraingoan ere gizartealdagaiek ez dute esangura estatistikorik erakutsi. Oihartzun galderen muga-tonuen banaketan (H % eta L H %) beraz belaunaldia eta generoa ez dira faktore eragingarriak izan estatistikoki. (6) Hautazko galderak "ala", "edo", "ala ser" eta "edo ser" esaldiaren amaieran erabilita egin dira. Markatzaile morfologikoen erabileran belaunaldia eta generoa ez dira estatistikoki esanguratsuak izan aldakortasunean. Sintagmaren gailurra kokatzen den silabari dagokionez, hiru aukera daude: lehen, bigarren edo hirugarren silaban egitea, erabilera bakoitzaren arabera, generoa da estatistikoki esanguratsua izan den aldagai bakarra. Belaunaldia izan da faktorerik eragingarriena hautazko galderen esaldi osoaren gailur prosodikoaren hedaduran eta sintagman ager daiteke kokatuta edo aditzean. Hautazko galderen muga-tonuen banaketan (L %,H %, LH % eta HL %) belaunaldia eta generoa ez dira faktore eragingarriak izan estatistikoki. (7) Zalantzazko galderak egiteko motari erreparatuta, "ote", "ete_ba", "ete_edo", "ete_ala" eta "ete + iragana" erabili dira. Markatzaile morfologikoen erabileran belaunaldia eta generoa ez dira estatistikoki esanguratsuak izan aldakortasunean. Aditz aurreko sintagmaren gailurra hirugarren silaban kokatzen da edo bigarrenean. Generoa eta belaunaldia ez dira faktore eragingarriak izan estatistikoki. Aditzaren gailurra lehen silaban kokatu daiteke edo bigarrenean, baina belaunaldia eta generoa ez dira faktore eragingarriak izan estatistikoki. Esaldi osoaren gailur prosodikoa sintagman ager daiteke kokatuta edo aditzean eta oraingoan ere belaunaldia eta generoa ez dira estatistikoki esanguratsuak izan. Hautazko galderetan muga-tonu guztiak ere, L %, H %, LH % eta HL % ager badakizkiguke ere belaunaldia eta generoa ez dira faktore eragingarriak izan estatistikoki. Honaino iritsirik, fonologia suprasegmentalaren azken laburpena eta ondorioak emango ditugu. Azentua eta intonazioa aztertuta, ikusi dugu azentuari dagokionez, belaunaldia izan dela estatistikoki esanguratsua izan den gizarte-aldagai bakarra eta intonazioari dagokionez belaunaldia eta generoa ere bai, bigarren gizarte-aldagaia gehiagotan izan da estatistikoki esanguratsua. Morfologia atala azpi-atal bitan banatuta aztertu da, batetik izen morfologia eta bestetik, aditz morfologia. Izen morfologiatik hasita, hamar ezaugarri aztertu dira: (1) adjektiboaren hirugarren graduko graduatzailea; (2) bi zenbatzailearen lekua; (3) erakusleen lekua; (4) motibatiboaren morfemen erabilera; (5) muga adlatiboaren morfemak; (6) destinatiboaren morfemak; (7) adlatibo pluralaren erabilera; (8) "zuek" izenordearen erabilera; (9) ablatiboaren "-rik" morfemaren erabilera denbora alorrean; eta (10) soziatiboaren "-gaz" morfemaren erabilera denbora alorrean. Ezaugarrien analisi diastratikoan ikusi ahal izan dugunez, belaunaldia izan da faktorerik eragingarriena gehienetan. Hamar ezaugarritik zazpitan izan da belaunaldia faktore eragingarria estatistikoki: bigarren ezaugarrian, laugarrenean, seigarrenean, zazpigarrenean, zortzigarrenean, bederatzigarrenean eta hamargarrenean, hain zuzen ere. Generoa behin ere ez da faktore eragingarria izan estatistikoki. Aditz morfologiarekin jarraituta, landu ditugun ezaugarriak multzo nagusi bitan aurkeztu ditugu: aditz laguntzaileak eta trinkoak bereiziz. Aditz laguntzaileen barruan hamazazpi izan ditugu aztergai, "nor" sailean bi: dira eta ginen; "nor-nori" sailean lau: zait, zaizkigu, zaie eta zitzaizkion; "nork-nor" sailean sei: naute, gaituzte, nuen, zuen, nituen eta genituen; eta "nork-nori-nor" sailean bost: dizkiet, dizkiot, genion, zenidan eta nizkion. Trinkoen barruan sei adizki izan ditugu aztergai: dakite, dauzkate, dakarte, dakartzate, daramatza eta daramate. Belaunaldia estatistikoki esanguratsua izan da hiru adizkitan. "nor-nori" saileko "zaie" adizkian, "nork-nor" saileko "zuen" adizkian eta aditz trinkoetako "dakite" adizkian. Generoa behin baino ez da estatistikoki esanguratsua izan eta "nork-nori-nor" saileko "dizkiot" adizkian izan da. Sintaxiaren barruan bederatzi ezaugarri aztertu dira: ezezko nominalizazioak: (1) "-tea" eta (2) "-teko"; (3) "-la" eta "-na" morfemen erabilera konpletiboetan; (4) "-na lez" kausalaren erabilera; (5) moduzko konparatiboa; (6) konpletiboen morfemak ezezko esaldietan; (7) baldintza irreala iraganean; (8) moduzko perpausaren morfemak; eta (9) zehar galderak. Ezezko nominalizazioen erabileraren azterketan belaunaldia izan da faktore eragingarri bakarra estatistikoki "-tea" ezaugarrian. Belaunaldia beste hiruna aldiz izan da estatistikoki esanguratsua sintaxiaren barruko ezaugarrien azterketetan: "-na lez" kausalaren erabileran, baldintza irreala iraganean erabiltzean eta zehar galderetan. Azken ezaugarri horretan, zehar galderetan, generoa ere izan da estatistikoki esanguratsua. Generoa kasu horretan baino ez da izan estatistikoki esanguratsua. 8.5. irudia: Sailkapen diatopikorako banaketen azalpena. 8.6. irudian agertzen diren mapak aurretik emandako azalpenen laburpena eta errepresentazio grafikoak dira. Horiek ulertzeko esan bezala, 8.5. irudiko azalpenean oinarritu beharra dago. Intonazioa Izena Aditza Sintaxia 8.6. irudia: Sailkapen diatopikoak mapan islatuta. Aurreko irudian agertzen diren mapak aurretik emandako azalpenen laburpena eta errepresentazio grafikoak dira. Jarraian azken maparen irudia erakutsiko dugu 8.7. irudian. 8.7. irudia: Multzokatze hierarkikoaren multzoen hedadura geografikoa. Azken sailkapen orokorra, ezaugarri guztiak barne hartzen dituenean, geografiaren araberako banaketa esanguratsua erakusten da. Ipar-ekialderengo herriek bat egiten dute, hego-mendebalderengoak ere eta Zeberio bera bakarrik agertzen da multzo batean. Hori da espero zitekeena eta orain artekoa konfirmatzen duena. Herri bakoitzaren barne kohesioa aztertu dugu ezaugarri eta aldaki guztiak kontuan hartuta. Barne kohesioaren bidez adierazi nahi dugu aldaki kopurua zati herri bakoitzeko informatzaile kopurua, hau da, informatzaile kopuruaren arabera zenbat aldaki agertzen den; orduan, zenbat eta aldaki gehiago egon herri batean dispertsio handiagoa eta kohesio txikiagoa dago. 8.3. taulan herri bakoitzeko datuak ikus daitezke. Barne kohesiorik handiena daukan herria Zeanuri da eta beste muturrean Lemoa agertzen zaigu. Muturretako herri biak berdinak izan dira aditzen araberako barne kohesioaren hedaduran. Gainontzeko herriek, Igorre eta Zeberio salbu, leku bera eduki dute aditzaren kasuan ere hierarkiari dagokionez. Igorre ata Zeberio alderantziz agertu zaizkigu (ikus bedi 5.2.3. sekzioa). Aldakiak Informatzaileak Aldakiak/ Informatzaileak Zeanuri 583 8 72,875 Artea 587 8 73,375 Dima 588 8 73,500 Zeberio 600 8 75,000 Igorre 604 8 75,500 Lemoa 607 8 75,875 8.3. taula: Herri bakoitzeko aldakien eta informatzaileen kopuruak eta barne kohesioak. 8.3. taulan erakusten diren datuetan oinarrituta, hurrengoa da herrien barne kohesioari dagokion hierarkia. Esan bezala, Zeanuri mutur batean dago barne kohesiorik handiena daukalako eta bestean Lemoa barne kohesiorik txikiena daukalako. Zeanuri > Artea > Dima > Zeberio > Igorre > Lemoa Beraz, Zeanuri da barnekotasun funtziorik altuena erakusten duena, Artea gero, ostetik Dima, Zeberio, Igorre ondoren eta azkenik, Lemoa. Hierarkia hau bat dator gure intuizioarekin eta hasiera batean uste zenarekin. Gainera, koherentea da erabat aurreko atal eta azpi-ataletan lortutako datuekin. Lerrootaraino, datu berri asko batu dugulakoa daukagu. Jasotako datuekin osatutako corpusak hizkerak sailkatzeko eta aztertzeko ezarritako gutxiengoa baino ia hamazazpi aldiz handiagoa da. Jasotako datu horiek sailkatu ditugu adina, generoa eta herria aldagaiak (diastratikoak eta diatopikoak) kontuan hartuz. Datuen azalpenari dagokionez, era ezberdinetako azalpenak egiten ahalegindu gara; alde batetik, azalpen gramatikalak eskaini dira, horretarako, teoria ezberdin askoren ekarriak eta aurretik ikertzen jardun dutenen ekarriak uztartu ditugu gure markoa osatuz. Aditzari dagokionez, proposatutako metodologia berritzailea da, izan ere, azalpen eta analisi morfofonologikoetan oinarritu gara, sistema konplexu dinamiko moldagarrien teoriaren ildotik. Azaleko forma hutsei erreparatu beharrean, azterketa linguistiko xeheagoak eginez burutu dira azterketok. Beste alde batetik, hizkuntza aldakortasunari dagokionez, hiztun komunitatearen egituraketa geo-soziolinguistikoa azaldu da eredu estatistikoak erabiliz. Hizkuntza sistema konplexu dinamiko moldagarritzat ulertuta, azpian datzan egituraketa geo- soziolinguistikoa azaleratu da metodo objektiboak erabilita (multzokatze hierarkikoa, KM, FCM). Metodo horien aplikazioaren berrikuntza hiztunen sailkapenean egon da. Hemen planteatutako metodologian, erakutsi da sistema gehiago dela ezaugarri hutsen batuketa baino. Banan banan ezaugarri bakar batzuk izan dira estatistikoki esanguratsuak, batzuetan adina, generoa beste batzuetan edota geografia, baina ezaugarri guztien arteko interakzio guztiak kontuan hartuta, orduan azaleratu da begi bistan ez dagoena. Hemen planteatzen den prozedura hau aplikatu ezean, ezaugarrien batura hutsarekin eta azaleko forma hutsen konparazioarekin, atomizatuta agertzen dira ezaugarriak eta ondorioz ez dira benetako aldeak ikusten. Analisi honetan oinarrituta lortu da azpian datzan egitura azaleratzea eta agerian uztea. Egituraketa horretan, aurretik esandako guztiak kontuan hartuta, gure azterketetan erakutsi dugun moduan, informatzaileen generoak alderdi batzuetan garrantzi handiagoa dauka beste aldagaiek baino baina belaunaldia da faktorerik eragingarriena. Geografiari ere ezin ukatu zaio bere garrantzia. Horrez gain, hizkuntza ezaugarrien azalpen indarra neurtu da bai eta hizkuntza aldagaien azalpen indarra edo potentzia ere. Horretarako, Shannonen entropia indizea esleitu zaie hizkuntza ezaugarriei banan eta hizkuntza-atalei orokorrean. Lan honen mugengatik ezin hedatu izan gara beste esparru batzuetara, baina ikasi dugunetik eta hemen azaldutakoen eskutik, badira zenbait alderdi interesgarri aurrerantzean ikertu ahal direnak, ikertu beharrekoak edota ikertzea gustatuko litzaizkigukeenak. Jarraian aurrerantzean egin litezkeen lanak iradokitzen ahaleginduko gara, lanok egiteko interesa daukagula baieztatu ostean. Gure hemengo lan honetan susmatu ditugun joerak edo tendentziak lan honetatik kanpo geratu den hurrengo belaunaldiaren hizkeran aztertzea komenigarria litzatekeela uste dugu. Hemen aztertutako belaunaldi bi hauetaz gain zer nolako aldakuntza dakarren hizkuntzak ikusi ahal izateko. Gainera, euskara estandarraren uholdeak zelan eragiten duen Arratiako bertako euskaran (hemen aztertutakoan) ere neurtu beharko litzateke, eragin hori zenbatekoa eta norainokoa den ikusteko. Horrela, bateratze edo aldentze tendentziak ere ikusi ahal izateko. Genero aniztasuna onartuz, genero binariotik harago joatea ere interesgarria iruditzen zaigu, aldagai diastratikoen aukeraketan. Bestelako testu batzuetan ere oinarritzeko aukeraz ohartu gara. Metodologia atalean (ikusi 3.atala) lan honetarako hautu metodologikoez aritu gara eta lan honetarako erabilitakoak justifikatu dira. Hala ere, informatzaileek sorturiko bat-bateko testuen analisia egitea gustatuko litzaiguke aurrerantzean. Hemen jasotako datuak ez eze, beste era batera jasotako datuak aztertuz eta gure corpusa handituz. Esaterako lexikoaren gainerako datuak. Azken atal hau tesia mukurutzeko hausnarketa gisa aurkezten dugu. Honen helburua da tesian erakutsi diren datuen, emaitzen eta trazatu den bidearen azken hausnarketa bat egitea balizko norabide bat iradokitzeko, aurretik esandako guztia zelan ulertzen eta antzematen dugun erakutsi aldera. Azkenengo atal honek aurrerantzerako trazu batzuk besterik ez ditu margotu nahi, aholku, proposamen, gomendio itxuran. Hizkuntzaren aldakortasuna hizkuntza bizien tasuna da, ezin ukatuzko zaiona. Hizkuntza bat aldatu egiten da, kamaleoiak bere azala kanbiatzen duen moduan. Ez da kontu erreza argitzen zein leku utzi behar zaion hizkuntza aldakortasunari, ze funtzio betetzen duen gizartean, hezkuntza komunitatean esaterako, zein inplikazio daukan honek guzti honek eta zelan landu aldakortasun diatopikoa/diastratikoa eskolan eta eskolatik. Eskolaren funtzioa goitik beherako aldaketen barnean kokatzen da (Lavob, 1994), 2. atalean (marko teorikoa) azaldutako moduan. Ikertzaile, hizkuntzalari, irakasle eta hezitzaile askoren ardura izan da galdera horiei erantzunak ematea urte luzeetan barrena. Izan ere, dialektoek eskolan bete beharreko lekua eztabaidagai izan da munduko beste hainbeste lekutan ere (Yiakoumetti, 2007; Tegegne, 2015). Trudgillek (1983) eskolek hiru jarrera edo jokamolde har ditzaketela dio: (1) elimination approach, (2) bi-dialectalism eta (3) appreciation of dialectal differences. Lehenengoak, dialektoaren ezaugarrien ezabatzea dakar, bigarrenak, estandarra eta norberaren jatorrizko dialektoa onesten ditu, eta hirugarren eta azkenak, hiztun bakoitzak bere aldaera erabil dezakeela defendatzen du eta horren beharra azpimarratu. Guk, hirugarren aukeraren alde egingo dugu. Horretarako, 9.1. irudian erakusten dugu bariazioaren irakaskuntzan, hezkuntza testuinguruan eragiten duten giza faktoreak edo eragileak zeintzuk diren. Batetik, ikasleak eurek dira protagonista, irakasleek ere badaukate euren zeregina, eredu legez eta aukera sortzaile moduan, eskola bera izan behar da aukera horiek luzatzen dituena eta inplikazioa hezkuntza komunitate osoarena izan behar da baita oihartzuna ere. Beraz, hori irudikatzeko baliagarria da irudia, faktore guztien elkarreraginaren adierazle. 9.1. irudia: Bariazioaren didaktikarako zurkaitzen adierazpena: hezkuntza komunitatearen barneko eskola, irakasleak eta ikasleak. Ikastetxearen eta eskola-komunitate osoaren zeregin nagusia aldakortasunari, lekuan lekuko bariazioari, alegia, lekua egitea da eta horretarako, baldintza egokiak eta ikasle guztien partaidetzari bide emango dion giroa sortzea ezinbesteko baldintza izango da. Lehenik eta behin lortu beharrekoa ikasleak hizketan abiatzea da, hau da, pentsatzen dutena azaltzea, esplikatzea, ikasleek euren sentimenduak, usteak, esperientziak, bizipenak, jakituriak etab. euren jatorrizko barietatean adieraztea. Ez genieke eskatu behar ikasleei uneoro erabil dezaten hizketa biribildua, dotorea eta zehatza. Baliteke eta, espresio tarte horietan arauak hain beharrezkoak ez izatea eta ahozkotasunaren zuzenketen beharrik ere egon ez egitea. Izan ere, jakin badakigu, gehiegizko zuzenketek esanahietatik formetara aldatzen duena ikaslearen fokua. Arau estuak egokiak dira esparru batzuetan, baina hezkuntzako markoan, bertako testuinguru formal eta ez hain formaletan lekua egin behar zaio lekuan lekuko euskarari, Arratian kasu, bertako aldaerari (lan honetan zehar ikergai eduki dugunari). Bertako hizkerari arnasguneak onartu behar zaizkio (Zalbide, 2001), umeek, gazteek, ikasleek, espazio-leku-denbora horiek aprobetxa ditzaten. Askatasun momentuak eta espazioak ahalbidetu behar zaizkie hiztunei, dela atsedenaldiko denbora, jarduera formalak eta ez horrenbesteko formalak egiteko testuinguruak, tailerren saioa, tutoretzakoak edo antzekoak, etab. Bestela esanda, eskolan lekua onartu behar zaie hizkuntzaren barietate diatopikoei. Oreka da behar dena. Arauak egon badaude, hizkuntzari dagozkionak, eta argi dago egon behar dutena. Baina esaten denez, arauak hausteko egiten dira eta are gehiago umetan, gaztetan. Gauza natural bat da, identitatearekin lotuta dago, adinaren identitatearekin, generoaren identitatearekin. Arnasguneetan ikasleak naturalki mintza daitezen lortu behar da. Identitatearen eraikuntzaren eta konpetentzien eta trebetasunen garapenaren onurarako. Arnasgune horiek ere ez dute beti irakaslearen eskutik zertan joan, batzuetan hobeto litzateke irakaslea barik, irakaslearekin baino. Horrela lortzen baita ikasleen partehartzea, are gehiago Lehen Hezkuntzatik gora. Euren solasaldiak alferrizketak izan ez daitezen, komenigarria da ikasleak bideratzea nahiz eta, esan bezala, tarte batzuetan irakaslearen figura hori "desager" edo "ezkuta" daitekeen. Ezkutuan baina irakaslea beti egongo da ondoan, bideratzen, kudeatzen, aukerak sortzen eta pizgarriak isiotzen. Horrelakoetan, egunerokotasuneko gai ezberdinak jorra daitezke (egunkariko zein aldizkariko albiste bat, bideo bat, poster bat, argazki bat, etab.) espontaneitatearen eskutik baina tarteka hizketa sozialetik hur ibiltzeko. Horiez gain, ikasleek dinamika hartu ahala, horretarako prestatu ahala, ataza edo testu akademiko anitzak ere patroi bera aplikatuz landu daitezke. Planteatzen duguna beraz, ez da adin batera arte euskalkia eta ostean euskara estandarra lantzea, baizik batua ardatz legez, baina paralelismo diaglosikoan euskalkia ere ikasiz. Yiakoumettik planteatzen dituen hiru aukeretatik hirugarrena hautatuz: (1) the use of the standard variety as medium of instruction; (2) the use of a non‐standard dialect as medium of instruction; eta (3) bidialectal education, which involves the use of both (2007, 51.or). Hizkuntza errealitate konplexua da, erabilera desberdinak dauzkana eta hizkuntzaren irakaskuntzaren helburua izan beharko litzateke ahalik eta erregistro gehienez hornitzea ikaslea, bizitzako esparru eta testuinguru desberdinetan arrakastaz komunikatzeko. Ikasleak eskolara dakarren hizkuntza eredua oinarri gisa hartuz bere ikasbidea antola daiteke. Hortaz, nork bere hizkera baztertu eta higuindu beharrean, hura ere baliagarritzat jotzen da (Maia, 2000). Horrenbestez, umeak eskolaratzen denetik etengabe behar du euskalkia eta estandarra jorratu. Goikoetxeak (2001) dioena geure eginez, euskalkia beti ikasi behar da, zeren euskara batua ikasteak ez baitakar euskalkian alfabetatzea. Euskalkia ikasten ez bada, etxekoa osatu barik gelditzen da, fosilizatuta. Hori dala-eta, euskera batua erabiltzen dogunian be, geure herriko berbetia hartu biharko genduke oiñarritzat. Geure herriko berberi, geure herriko esapidieri, geure herriko sintaxiari emon biharko geunskio lehentasuna. Zer dala-eta urriñeko agian erabilli, etxian beharbada & baliteke izanda? Zer dala-eta urriñeko noski erabilli, etxian bai horixe & jakina izanda? Zer dalaeta urriñeko iruditu erabilli, etxian begitandu izanda? Zer dala-eta urriñeko oihana erabilli, etxian basoa izanda?... Eta zen-bat gustatzen jakuzan guri hórrek urriñeko gauzok! Zenbat lilluratzen gaittuen gu hórrek urriñeko berbok! Izan be, gero, urriñeko intxaurrak beti dira etxekuen aldian gozuak. Baiña nor lilluratzen dau beti urriñekuak? Konplejoz beteta daguana, bere buruarengan konfianzarik ez daukana, bere etxekua estimatzen ez dabena. (Zuazo, 1999) Liluratzeko, konplexuak atzean uzteko, nork bere buruarengan konfiantza hartzeko eta ondo jarduteko, metodologia parte hartzaileari egin beharko litzaioke lekua, irakaslearena izan ez dadin input bakarra ikasgelan. Izan ere, ikasgelako denbora tarterik handiena irakasleak betetzen izan du, orain artean behintzat bai. Ikasleak mutu egoteko eta horrela edukitzeko joera egon da hedatuen. Ikasleak isil asko egoten izan dira irakasleak galdegindakoari unean unean erantzunez baina euren bat-bateko ekarri gutxi eginda. Horrek aukera bi mahai gaineratzen ditu: batetik, berak betetzen duen espazio hori egokiro betea izatea; eta bestetik, ikasleei espazioa eta denbora uztea euren adierazpenetarako, ahozko adierazpenerako, euren etxeko barietatean azaltzeko. Testuinguru horiek izan daitezke arnasgune, espontaneitatearentzako leku. Ikasleentzat eurentzat, irakaslearentzat eta hizkuntzarentzat, aurreko figura bien hizkuntzarentzat behinik behin. Norberak besteei opari egiten die norberarena den barietatea, entzuteko aukera eskaini, ezagutaraztekoa, izan ere, esaten ez direnak ez dira inoiz entzuten eta ondorioz, ikasi ere ez dira egiten. Entzuten duguna gainera, irakasle zereginetik baloratu egin behar da, positiboki baloratu eta liluratu. Liluratu egin behar gara, ikasleen ekarriekin. Liluratu, horiek goraipatu, hori sustatu, horretara bideratu ikasleak, balioa eman eta ponderatu ikasleen produkzio anitzak, euren barietateetan egindakoak. Ikasleen zein beraren aldakortasunari espazio eta denbora eskainiz, horretarako denbora hartuz. Azkenean, inork balorazio positiborik egin ezean, kontrako efektua lortzen dugu, hiztunak, ikasleak kikiltzea, uzkurtzea, nork berea gordetzea, barruan uztea, isilik gelditzea, mutu egotea. Berbalizaziorako sistema edo proposamen honek behar duena da, irakaste sistema magistraletik parte hartzailerako urrats guztiak ematea. Espresio leku, espazio, arnasgune, askatasun-gune horietan nork bere barietatea egin lezake, bakoitzak berea, irakasleak bere jatorrizkoa eta ikasleek eurena. Izan ere, irakasleak itinerantzian bizi diren honetan, hau da, egonkortasunik ez daukaten honetan, hara eta hona bizi dira, herri euskaldun txikietatik, hiri handi eleanitzetara. Beraz, faktore hori ere aukeratzat hartuta, bai irakasleak zein ikasleek eurena plazaratzea interesgarria litzateke. Horrela bada, hiztun guztiek eurena hornitu bitartean eurena adierazi dezakete. Ikasleen espresio ezberdinak txalotu behar dira, sustatu, babestu eta sostengatu behar dira. Produzitzen jarrai dezaten, azalera dezaten barrukoa. Horrek guzti horrek, mundua euren familiako, auzoko, herriko barietatetik ikusten lagunduko die. Betaurreko horiek, mundu globalizatuaren ikusmira emango die, hurbilekotik urrunekoena ikusteko abagunea. Hizkuntza aldakortasunaren garrantziaz ohartu eta ohartarazi beharra azpimarratzen dugu, gainera. Norabide eta noranzko guztietan. Eskolak pertsonon jatorri, identitate, izaera, nortasun aniztasuna defendatzen duen bidean, hizkuntzaren aniztasuna ere erakutsi beharko luke, euskararen aniztasuna, alegia, euskararen aldakortasuna, aldakortasun diastratikoa zein diatopikoa. Irakasleen berbaera eredu eta erreferentzia gune garrantzitsua da ikasleentzat, edozein ikasgelatako hartu eman berbalak egokiak dira ikasleen konpetentziak garatzeko. Barietatearen erabilera funtzionala irakasle guztiek erakutsi eta irakatsi ahal izateko eta guztiak eredu izan daitezen, lehenengo gogoak eta borondatea ezinbestekoak dira, baita irakasle eta hezitzaile guztiek koordinaturik lan egitea ere. Horretarako irakasle guztiek, edozein delarik ere euren irakasgaia, oinarrizko formakuntza jaso beharra dute aldakortasunaren trataera eskolan erakutsi eta irakasteko metodologia eta edukien gainean. Hori eragingarria izan daitekeelako irakasgaian agertzen den eztabaida probetxuz eramateko, adibidez. Azken batean, irakasle guztiak, hezkuntza komunitate osoko kideak dira hizkuntza irakasle, haur, gazte zein heldu. Eskolatik ahozkoa era inplizituan eta esplizituan landu beharra dago. Planteamendu hau edozein etapatara heda daiteke beherengoenetik hasita goi mailako irakaskuntzetaraino. Ikasleek orokorrean, hizkuntza komunikaziorako gaitasunaren eraikuntzan landu beharreko alderdi gakoak 9.2. irudian adierazten ditugunak kontsideratzen ditugu. Horiek behar lituzkete estandarraren eta euskalkiaren eskutik. 9.2. irudia: Landu beharreko alderdi gakoak. Goragoko laukian planteatzen denean, euskara estandarra izango da gehienetan ardatz baina euskalkia eramango du aldamenean. Horrexegatik da egokia euskara batua ardatz dela lantzea euskalkia, ezen 12 urte arte euskalkian bakarrik ikasiez gero, ez bailitzateke ohartuko ikaslea euskalkikotzat hartzen dituen elementu ugari euskara batuko ere badirela. Planteamendua ez da adin batera arte euskalkia eta ostean euskara batua, baizik batua ardatz bai, baina paralelismo diglosikoan euskalkia ere ikasiz. Horrenbestez, umeak hiru urterik hamazortzira etengabe behar du euskalkia eta batua jorratu. (Goikoetxea, 2005, 752.or) Baita gauza bera alderantziz ere, euskalkian alfabetatzearen beharra azpimarratu behar da, ezen osterantzean ikasleak hizkuntza bi bereiz eta ezberdin direla pentsa lezake. Gogoan hartu behar da, euskalkia heteronomoa dela, zerbaiten –kia, hau da euskara bakarrarena. Askotan, ikasleak elebidunak dira euskaran bertan ere, batetik estandarra daukatelako eta bestetik euren barietate diatopikoa eta ez diote horiei biei loturarik ezartzen, inor gutxik egin dituelako horretarako ahaleginak. Zeregina da, estandarra norberaren barietatetik hornitzen joatea, bata bestearen aldamenean joatea, elkarrelikatzen, animalien sinbiosia bailiran. ahozkaren ulermena ahozko adierazpena ahozko interakzioa idatzizkoaren ulermena idatzizko adierazpena Honaino iritsi da gure lana. Artean ikusi dugun moduan, Arratiako euskara aldatuz dator, bertako hiztun komunitatea aldatuz datorren moduan, hizkuntza sistema konplexu dinamiko moldagarria den moduan. Puntu honetan axola diguna da hizkuntzaren aldakortasun topikoari eskolan lekua onartu behar zaiola. Horretarako, irakasleen eta familien inplikazioaren beharra ikusten dugu, irakasleen prestakuntzaz gain, gogoak eta babesa azpimarratuz. Gogoen artean liluratzeko gogoak ekarriko ditugu berriro azken lerrootara. Ikasleen produkzio, espresio eta euren barietateetan egindako azalpenez eta ekarriez liluratzeko gogoak. Horregatik guztiagatik joko zelai mugatua proposatzen dugu Arratiako barietatea testuinguru formalean era informalean lantzeko. Arratiako barietatearentzako joko zelaia, alegia, arnasguneez betetakoa, espazio eta denborak eskainiko dizkioten eskolak eta institutua proposatuz. Beude hemen ikertu diren aldakuntzak, euskararen bizitasunaren erakusle eta ziurtagiri. Mundu globalizatu eta nahasi honetan, euskarak etorkizun xume baina sendoa izan dezan, baita gurean ere, Arratian. Esaldi horrek ematen zion hasiera 2017an Larrabetzun argitaratu genuen liburuari eta oraingoan honaino ekartzea erabaki dut lan honi amaiera emateko. 10. Erreferentzia bibliografikoak 369 egotea. OteAG1 Zalantzazko galderaren aditzaren gailurra lehenengo silaban egotea. BegSG3 Bai-ez galderaren aditz aurreko sintagmaren gailurra hirugarren silaban egotea. ala Hautazko galderaren markatzaile morfologikoa "ala" izatea. EztaMTLH Oihartzun galderaren muga-tonua LH % izatea. AlaSG3 Hautazko galderaren aditz aurreko sintagmaren gailurra hirugarren silaban egotea. Enu2S1G2 Sintagma biko adierazpen esaldiaren lehenengo sintagmaren gailurra bigarren silaban egotea. BeMTLH Bai-ez galderaren muga-tonua LH % izatea. ete da edo Zalantzazko galderaren markatzaile morfologikoa "ete_edo" izatea. EztaEG2 Oihartzun galderaren esaldiaren gailurra bigarren aditzean egotea. OteSG3 Zalantzazko galderaren sintagmaren gailurra hirugarren silaban egotea. ete Zalantzazko galderaren markatzaile morfologikoa "ete" izatea. ala ser Hautazko galderaren markatzaile morfologikoa "ala ser" izatea. ete da ba Zalantzazko galderaren markatzaile morfologikoa "ete_ba" izatea. Enu2EG1 Sintagma biko adierazpen esaldiaren gailur prosodikoa lehenengo sintagman egotea. EztaSG3 Oihartzun galderaren sintagmaren gailurra hirugarren silaban egotea. EztaAG2 Oihartzun galderaren aditzaren gailurra bigarren silaban egotea. Enu1SG3 Sintagma bakarreko adierazpen esaldiaren sintagmaren gailurra hirugarren silaban egotea. AlaSG1 Hautazko galderaren aditz aurreko sintagmaren gailurra lehenengo silaban egotea. AlaMTHL Hautazko galderaren muga-tonua HL % izatea. ete da ala Zalantzazko galderaren markatzaile morfologikoa "ete_ala" izatea. san Zalantzazko galderaren markatzaile morfologikoa "ete + iragana" izatea. OteSG1 Zalantzazko galderaren sintagmaren gailurra lehenengo silaban egotea. OteMTHL Zalantzazko galderaren muga-tonua HL % izatea. AlaEGA Hautazko galderaren esaldi osoaren gailur prosodikoa aditzean egotea. OteAG2 Zalantzazko galderaren aditzaren gailurra bigarren silaban egotea. Enu2S1G3 Sintagma biko adierazpen esaldiaren lehenengo sintagmaren gailurra hirugarren silaban egotea.
science
addi-01604587a8f6
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/33206
Euskal telebistaren sorrera, garapena eta funtzioa euskararen normalizazioaren testuinguruan
Larrinaga Larrazabal, Asier
2019-05-08
LABURPENA Tesi honetan, Euskal Telebistaren 1982tik 2018ra arteko historiaren azterketa egingo dugu, euskararen normalizazioaren ikuspegitik begiratuta. Euskal Telebista 1982an eratu zen, euskal gizarteak irrikatzen zuen burujabetza politiko, ekonomiko eta kulturala neurri batean erdiesteko aukera gertatu zen testuinguru batean. Proiektua Eusko Jaurlaritzak eraman zuen aurrera, Gernikako Estatutuan jasota zeuden eskumenez baliatuta. Hedabide berriak hiru eginkizun bete behar zituen komunitatearen zerbitzuan: herritarrei informaziorako eta parte-hartze politikorako baliabide bat eskaintzea; hezkuntza-sistema osatzea, eta euskara eta euskal kultura sustatzea eta zabaltzea. ETBren 35 urteko ibilbidean, faktore bi izan dira euskara sustatzeko eta zabaltzeko betekizun horren baldintzatzaile nagusiak. Lehena, euskararen estandarizazioa. ETBk euskara batua hartu zuen bere hizkuntza-eredutzat lehen unetik, baina euskararen estandarizazioa hasierako urratsetan zegoen eta, gainera, literatur eredu bat ekoizteko planteatua zen. Ondorioz, ETBk hainbat erronkari egin behar izan zien aurre, besteak beste, euskara telebistako komunikaziorako lantzea, euskara batua ahozko erabilerara egokitzea, eta komunikatzaileak euskara batu berri horretan aritzeko prestatzea. Bigarren faktorea teknologia digitalaren agerpena izan da. XXI. mendearen atarian, teknologia horrek mundu globalizatua ekarri digu, alegia, lurbira osoa konektatuta egotea komunikabideen bitartez eta komunikabideotan nagusi den ingelesaren bitartez. Mundu horretan, hedabideei —hizkuntza gutxituko hedabideei batez ere— erronka zailak planteatu zaizkie, hala nola, plataforma, kanal eta eragile berrien lehia; hiztunen eta, beraz, komunikatzaileen hizkuntza-jarrera berriak, estandarraren erabilera desantolatu egin dutenak; hedabideak kontsumitzeko modu berriak, komunitateari zerbitzua ematearen ideiarekin zerikusirik ez dutenak. Erronka horien guztien aurrean ETBk zelan jokatu eta zelan erantzun duen aztertzea izango da tesi honen ardatza. Hitz gakoak: Euskal Telebista, Euskal Irrati Telebista, hizkuntza-normalizazioa, euskararen normalizazioa, hedabideak, hizkuntza gutxituko hedabideak 7 AITZINSOLASA Ia hogeita hamar urteko ibilbide profesionala egin dut Euskal Irrati Telebistan eta, Euskara Zerbitzuan egokitu zaizkidan zeregin eta ardurei esker, lehen lerrotik ezagutu ahal izan dut euskarari zer arreta eta zer toki eman zaion Euskal Autonomia Erkidegoko komunikazio-talde publikoan. Alegia, ikerketa honetako hirugarren eta laugarren kapituluetan deskribatzen diren hainbat erabaki, ekimen eta jardueratan, parte-hartze zuzena izan dut. Zalantza barik, zuzeneko ezagutzak nahiko erraztu dit erreferentzien bilaketa eta bilketa, baina eragozpena ere izan da, objektibotasun-saiakera egitea eskatu baitit idatzi dudan lerro bakoitzean, ez nitzan testura eraman prozesu bakoitzean bizi izan ditudan pozak, frustrazioak, etsipenak eta lorpenak. Nire lehen bokazioa natur zientziak izan ziren, eta hizkuntzaren lanketarekiko interesa Biologiako karreran piztu zitzaidan, Leioako Zientzia Fakultatean. Izan ere, lehen mailako lehen egunetik bertatik —azken mailako euskara teknikoaren ikasgaia amaitu genuen arte— azpimarratu eta barnerarazi ziguten ezagutzaren eraikuntzan, garapenean eta komunikazioan, ezinbestekoa dela hizkuntza den tresna egokitasunez eta zehaztasunez erabiltzea. Fakultateko prestakuntzarekin, euskararen arloko lanetan jardun nuen lizentziatura amaitutakoan eta, 1991. urtean, Euskal Telebistak hizkuntzalari-lanposturako deitu zituen oposizioak gainditu nituen. 1998an, EiTBko zuzendari nagusiak Euskara Saileko buru izendatu ninduen. 1999an, Rosa Agost, Castelloko Jaume I unibertsitateko Ikus-entzunezko Itzulpengintza Saileko irakaslea, ETBra zuzendu zen, euskarazko bikoizketari buruzko hainbat datu eskatuz ikerketa baterako. Erantzutea niri egokitu zitzaidan, eta orduan bildu nituen tesi honetarako baliagarri izan zaizkidan datuetatik lehenak. Harrezkero, hainbat bider gertatu zait ETBren euskara-jarduerari buruzko datuak bildu behar izatea artikulu eta hitzaldietarako eta, horietako batean ari nintzela, ohartu nintzen gaia sakonago eta zehatzago aztertzeko beharra zegoela. 2007an izan zen hori. EiTBren egoitza nagusia Iurretatik Bilbora lekualdatzea erabaki zuten komunikazio-taldeko arduradunek, eta horrek ekarri zuen hamarkada bi eta erdian metaturiko dokumentu eta paperetan hustuketa egitea, behargabea bertan utzi eta baliozkoa salbatzeko. Euskara Zerbitzuaren 9 bulegoan, hustuketak dokumentu garrantzitsu asko atera zituen agerira, ETBren euskararen kudeaketaren historia ezagutzeko giltzarri zirenak. Karpeta batean sartu eta artxiboan gorde balira, nekez ezagutuko zatekeen euskararen normalizazioarekin loturiko pasarte garrantzitsu bat. Tesi honen proiektuari kezka horregatik ekin nion, baina gauzak oso garbi eduki barik. Nire zuzendariei, Igone Zabalari eta Agurtzane Elorduiri, zor eta eskertu behar diet nire hasierako ideia lausoak antolatzeko eta bideratzeko argitasuna, laguntza eta, batez ere, ikerketa honek hartu duen egiazko tesi baten taxua. Hamar bat urte egin ditugu elkarrekin eta, niretzat, urrats bakoitza, hasierako asmoa gauzatuta ikusteko ahalegin bat baino gehiago, nire ezagutza handitzeko eta nire lanera ikuspegi berriak eta oparoak ekartzeko aukera bat izan da. Profesional moduan, hazi egin naiz Igoneri eta Agurtzaneri esker. Eta, nolabait esatearren, zirkulua itxi dut, Igone euskara teknikoko irakasle izan bainuen karreran. Batzuei irudituko zaie hamar urte denbora luzeegia dela ikerketa honetarako. Agian, bada. Niri oso zail egin zait lana eta ikerketa bateratzea, eta neure buruari ezartzen nizkion epeak hegaz antzean igarotzen ziren tesian nahi beste aurreratu barik. Azkenean, kalteduna nire familia izan da. Ikerketa honek eskatu didan denbora berari kendu diot, batez ere amari eta Javiri. Ordainez, musu handi bana bidaltzen diet. Baita nire lagunei ere, hainbestetan bigarren edo hirugarren tokian utzi behar izan ditut eta. Nire esker ona agertu nahi diet, halaber, Euskal Irrati Telebistako lankide guztiei, eta gure enpresarako lan egiten duten ekoizpen-etxeetako eta bikoizketa-estudioetako pertsona guztiei, oraingoei eta lehengoei. Lehenengo eta behin, askok eta askok eskuzabaltasun osoz lagundu didatelako informazioa jakiten, datuak biltzen eta dokumentuak eskuratzen. Bigarrenik, Euskal Irrati Telebista lantoki abegikor, interesgarri eta aberasgarri egiten dutelako egunero. 10 0. EUSKAL TELEBISTA ETA EUSKARAREN NORMALIZAZIOA GAIAZ IKERTZEA: ABAGUNEA ETA URRATSAK 1980ko hamarkadaren hasiera euskararentzako aldi berri baten hasiera ere izan zen, eta Euskal Telebistaren abioa, aldi berri haren irudia, proiektuak berekin zekartzan zailtasunetako asko gainditzeko hainbat urte behar izan ziren arren. Garai hartan, telebista ikono bat zen, eta Euskal Telebista (ETB) euskararentzako bizkorgarria izango zelakoan zeuden gizarte-eragile euskaltzaleak. Telebistak —berak bakarrik— ez zuen euskara salbatuko baina, telebistarik gabe, euskara ez zen salbatuko (Torrealdai, 1985, or. 266). Hala, hasierako urte haietan, ETBk aurretik ezagutu gabeko zabalkundea, presentzia eta erabilera eman zizkion euskarari, eta ETBren emanaldiek euskal gizartearen zati handi baten arreta erakarri zuten, euskaldunen artean ez ezik, euskara ez zekitenen artean ere, kirol-emankizunen bitartez, "Dallas" bezalako programa arrakastatsuen bitartez eta haurrentzako saioen bitartez (Etxarri, 1985). Euskal gizarteak bezala, irauteko eta etorkizuna izateko ahalegina egitea erabaki duten hizkuntza gutxituko komunitate askok nahitaezkotzat jo dute telebista bat antolatzea euren hizkuntzan, esate baterako, Katalunian (CCMA, 2013), Bretainian (Baudu, 2000), Galizian (CRTG, 2014), Zeelanda Berrian (Mather, 2008), Galesen (Laughton, 2004), Ekuadorren (Kearns, 2009) eta Irlandan (O'Connell, 2007). Esperientzia horiek, ispilu eta jarraibide izateaz gainera, berrespen bat izan dira Euskal Telebistarentzat, euskararen normalizazioan egokitu zaion tokiaren berrespena. 23 Euskal Telebista sortzeko helburuetako bat, hain zuzen, euskal kultura eta euskal hizkuntza sustatzea zen, 5/1982 Legeak, Euskal Irrati Telebista herri-erakundea sortzeari buruzkoak, 3.h. artikuluan ezarritakoaren arabera. Euskal gizarteak toki nabarmena aitortzen dio euskararen sustapenean, asmo horrekin abiarazi zen lehen tresna delako, Euskal Herri osoa hartzen duelako, eta sarbide erraza duelako herritarren etxean eta bizitzan. Horrekin batera, Euskal Herriko egoera soziolinguistikoari zein mediatikoari buruzko testuetan (Díaz Noci, 1998; Arana, Amezaga, & Azpillaga, 2010), aho batekoa da Euskal Telebista euskararen normalizaziorako tresna garrantzitsua delako iritzia. Iritzi hori datuekin aldeztu nahi izanez gero, ordea, gaia gutxi aztertu dela ohartuko gara. Euskaralariek arreta urria eskaini diote telebistari —prentsari baino urriagoa, bederen— eta, gehienetan, ikus-entzunezko hedabideetako euskararen kalitateaz baino ez dira aritu. Torrealdaik (1985) Euskal Telebistaren hastapenetan hizkuntza-eredua eta euskara-eredua zehazteko prozesuaz eginiko ikerketatik hona, nekez aurki daiteke ETBren normalizazio-eginkizunari buruzko literaturarik, iritzi-artikuluak ez badira. Oro har, ETB euskararekin loturik aztertzeko interesa handiagoa izan da komunikabideen arloko ikertzaileen aldetik, hizkuntza-arlokoen aldetik baino. Bestalde, ikergai nahiko berria da hedabideek —batik bat, telebistak— hizkuntzaren normalizazioan duten betekizunarena. Abiapuntu modura har daitezkeen lanen artean, batzuk —Cormack (2004), O'Connell (2004), Pietikäinen eta Kelly-Holmes (2011)— diziplinaren garapenarekin lot daitezke, eta beste batzuk —Ó Laoire (2008), Cotter (1999), Jones (2013b)— hizkuntza gutxituen kasu partikularren azterketarekin. Pietikäinenek eta Kelly-Holmesek (2011) hiru aldi bereizi dituzte hedabideek hizkuntza gutxituen sustapenean izan dezaketen eginkizunari buruzko pentsamenduaren bilakaeran: dohaintza aldia, zerbitzu aldia, eta performantzia aldia. Hiru aldi horiek osatzen duten ibilbidean, hizkuntza gutxituek beste hizkuntza bateko programazioan leiho txiki bat izatetik euren hedabide propioak izatera eta iraultza digitalean murgilduta egotera igaro dira eta, gertakizun horiekin batera, eboluzionatuz joan da hedabideei hizkuntza-normalizazioan aitortu zaien rolari buruzko ikuspegia. 24 Izan ere, XX. mendearen erdialdean gizarte-zientzietan zabaldu zen pentsaerak zioen hedabideek ezin zezaketela gizarte-aldaketa eragin. Ideia hori Soziolinguistikara eramanda, hedabideak ez ziren hartzen hizkuntza-aldaketaren eragiletzat. Gehienez ere, hizkuntza-aldaketaren berri eman zezaketela onartzen zen, hiztunak hizkuntza-aldaera berrien jakitun ipin zitzaketela. Hizkuntza-normalizazioaren ikuspegitik, horrenbestez, hizkuntza gutxituei hedabideetan zabaldu zizkieten lehendabiziko leiho haiei helburu testimonial hutsa eman zitzaien, mintzaira ikusgai egitea eta komunitatearen identitatea berrestea —estatus-plangintza (Haugen, 1983) arloko funtzioa—. Aurrerago, hizkuntza gutxituko hedabideak (HGHak) eratu zirenean, estandarraren zabalkundea eta ezagutarazpena lortzeko tresnatzat jo ziren —corpus-plangintza (Haugen, 1983) arloko funtzioa—, hizkuntza hegemonikoen kasuan gertatzen zen bezala. Harrezkero, ikerketa berriak egin dira hizkuntza-aldaketa kontzeptuaz. Batetik, hedabideekiko esposizioaren eta hizkuntza-aldaketaren artean korrelazioa dagoela aurkitu da, hirugarren faktore batek azaltzen duena: hiztunaren motibazioa (Naro & Pereira Scherre, 1996). Bestetik, 'aldaketa soziolinguistiko' (Coupland, 2010) kontzeptua proposatu da, agerian jartzeko hizkuntza-aldaera baten gramatikan ez ezik karga ideologikoan ere gerta daitekeela aldaketa; ikusi denez, hedabideak azken era horretako aldaketaren gertaleku eta hedatzaile garrantzitsuak dira. Ikerketa berriok frogatutzat utzi dute HGHak hizkuntzaren transmisioan laguntzeko tresna ere izan daitezkeela —jabekuntza-plangintza (Hornberger, 2007) arloko funtzioa—. Bien bitartean, iraultza digitalak ondorioak izan ditu komunikazioaren sektorean: ekoizlearen eta hartzailearen roletan bategitea gertatu da; audientziak zatitu, eta zabalkunde-plataformak ugaritu egin dira; ikus-entzunezko produktuetan gaindituta dago estandarraren ideologia, eta bernakularizazioa eta heteroglosia atzeman daitezke. Elorduik (2013) dioenez, hizkuntza gutxituko ikus-entzunezko hedabideek, normalizazio-eginkizuna betetzen segituko badute, panorama berri horrek dakartzan erronkei heldu beharko diete. Elorduik berak (2016) erakutsi duenez, hizkuntza gutxituko hedabide sozial berriek, behintzat, jakin dute esandako erronka horiei heltzen. Testuinguru honetan, iruditzen zaigu une egokia dela hainbat galderari erantzuteko: Zer eginkizun egotzi zion legeak Euskal Telebistari euskara sustatzeko ahaleginean? Euskal 25 gizarteak zer eginkizun espero zuen ETBk betetzea euskara sustatzeko ahaleginean? Ezarri zitzaizkion eginkizunei nahiz berarengandik espero zirenei erantzuteko, ETBk zer estrategia landu ditu eta zer ekimen eraman ditu aurrera? Estrategia eta ekimen horiek bat datoz hizkuntza gutxituko beste hedabide batzuenekin? Zein izan dira arazoak ETBk euskararen normalizazioko eginkizunak bete zitzan? Arazo horien ondorioz eta munduaren eboluzioaren ondorioz, zer aldaketa gertatu dira denboran zehar ETBk aurre egin beharreko eginkizunetan eta horiei erantzuteko estrategia eta ekimenetan? Etorkizunari begira, zer aurreikus daiteke eginkizun, estrategia eta ekimen horiei dagokienez? 0.1. IKERGAIA Gure ikergaia telebista-enpresa bat da, Euskal Telebista, erakunde handiago baten parte dena. Erakunde handiago hori Euskal Irrati Telebista (EiTB) da, Euskal Autonomia Erkidegoko komunikazio-talde publikoa. ETBk aurrera eramaten dituen politikak, ekimenak eta eginkizunak EiTBren politiketan, ekimenetan eta eginkizunetan txertatuta egoten dira edo, behintzat, EiTBk erabakitako ildotik etortzen dira. Hortaz, tesi honetan, hainbeste bider gertatu zaigu EiTBri erreferentzia egin behar izatea ETBri buruz jarduteko. Alderantzizkoa ere gertatu zaigu: ETB bakarrik esan arren, EiTB osoari dagokionaz dihardugu. Herritarren artean ere, ETB esanda, EiTB osoa hartzen da gogoan, telebista baita komunikazio-taldearen bandera-ontzia. Hala eta guztiz ere, horrek ez du esan nahi ikerketa hau telebistatik harago eraman dugunik. Ikerketa honen esparrua, bestalde, hizkuntza gutxitu1 baten, alegia, euskararen normalizazioa da. 'Hizkuntza-normalizazio' terminoa 1960ko hamarkadan azaldu zen Soziolinguistikan, eta batik bat hizkuntza gutxituen gaineko literaturan erabiltzen da, prozesu jakin bat izendatzeko, hizkuntza gutxitu bat ordezkatua izateko arriskutik gizartean funtzio guztiak normal betetzera daramana, hain zuzen. 1 Soziolinguistika eskuliburua-ri (Zarraga et al., 2010, or. 166) jarraituta, 'hizkuntza gutxitu' terminoa darabilgu tesi honetan. 26 Soziolinguistika jakintza berri samartzat har dezakegu baina, hamarkada gutxitan, beraren intereseko gaiak ugaritu egin dira, eta berorien gaineko ikerketa eta gogoetek testu-ekoizpen oparoa eragin dute. Gure ikerketa hau Soziolinguistikaren arloko gaietako bati dagokio, hizkuntza-normalizazioari, berak mugarritutako esparruan uztartzen baitira ikerketaren ideia giltzarri biak: euskara —hizkuntza gutxitu bat— eta hedabideak. Hizkuntza-normalizazioaren mugen barruan kokatzen da, horrenbestez, tesi honen marko teorikoa. 0.2. HELBURUAK Goian adierazitako galderei erantzuteko ahaleginez, ikerketa honen helburu nagusia da Euskal Telebistak euskararen normalizazioan izan duen eginkizuna aztertzea. Horretara iristeko bidean, lau helburu zehatz bereizi ditugu. Lehen helburu zehatza da ikerketa honen marko teorikoa mugarritzea, urrats hauekin: 'hizkuntza-normalizazio' kontzeptuaz gogoeta egitea; hizkuntza-normalizazioan ezarrita dauden ideiak eta aplikatzen diren ereduak deskribatzea, eta hedabideei hizkuntza gutxituen normalizazioan aitortzen zaizkien eginkizunak identifikatzea. Ikerketa honen bigarren helburu zehatza da euskararen normalizazioaren berrikusketa egitea. Euskararen normalizazioaren historia antolatzeko Ricentok (2000) proposaturiko aldi-banaketa oinarri modura hartuta, urrats hauek bete ditugu: 1970 aldera euskararen normalizazioa abiarazi zenean Euskal Herriko egoera soziolinguistikoa zein zen deskribatzea; euskararen normalizazioa abiaraztea ahalbidetu zuten faktoreak identifikatzea; euskararen normalizazioaren ibilbidea aztertzea, eta Euskal Telebista euskararen normalizazioaren testuinguruan kokatzea. ETB testuinguru horretan kokatuta, hirugarren helburu zehatza da beraren sorrera eta garapena deskribatzea, arretagune hauekin: ETBren sorrerako testuinguru politiko eta legalari gainbegiratua ematea; ETBk komunikazio-enpresa moduan egin duen ibilbidea zirriborratzea, eta Euskal Telebistak euskararen komunikazio-esparruan duen tokia agerraraztea. Azkenik, laugarren helburu zehatza da Euskal Telebistak aurrera eraman dituen ekimen eta jardueretatik euskararen normalizazioarekin lot daitezkeenak identifikatzea. Ekimen 27 eta jarduera horiek antolatzeko, Pietikäinen eta Kelly-Holmesen (2011) aldi-banaketa hartu dugu oinarri modura eta, euskararen normalizazioarekin lot daitezkeenak identifikatzeko, urrats hauek bete ditugu: ETBren kudeaketa-sistema deskribatzea; ETBren barne-dokumentazioan edo ETBren gaineko dokumentazio ofizialean euskarari buruz agertutako kezkak eta egindako gogoetak jasotzea eta sistematizatzea; kezka eta gogoeta horiei erantzuteko ETBren barruan erabakitako ekimenak jasotzea; ekimenok izan dituzten emaitzak aztertzea; ETBren gaineko artikulu eta analisietan euskarari buruz agertutako kezkak eta egindako gogoetak jasotzea eta sistematizatzea, eta kezka eta gogoeta horiek ETBren ekimenetan izan duten eragina aztertzea. 0.3. METODOLOGIA Hizkuntza gutxitu bat sustatzeko plangintza irizpide biren arabera azter daiteke (Grin & Vaillancourt, 1999, or. 2–3): irizpide deskribatzailea eta irizpide ebaluatzailea. Irizpide deskribatzailea erabiltzen denean, helburua da hizkuntza-politika jakin bati eusten dion ideologia esplizitu zein inplizituaren berri ematea, eta politika hori gauza dadin zer neurri zehazten diren identifikatzea. Irizpide ebaluatzailea erabiltzen denean, helburua da aldagai soziolinguistiko jakin baten balioetan —esate baterako, hiztun-kopuruan— gertatzen den aldaketa hizkuntza-politika jakin batekin lotzea eta berorren ondorioa dela frogatzea. Euskal Telebistak euskararen sustapenean izan duen eginkizunari buruzko azterketa honetan, irizpide deskribatzailea erabiliko dugu, eta metodologia nagusi bi: eduki-analisia eta bibliografiaren berrikuspena. Bibliografiaren berrikuspena, batik bat, gure ikerketaren marko teorikoa mugarritzeko baliatu dugu. Aintzat hartu dugun bibliografian, euskararen normalizazioa aztertu duten lanekin batera, multzo garrantzitsua osatzen dute nazioarteko mailan hizkuntza gutxituen sustapenari buruz aritu diren ikertzaileen lanek, besteak beste, Fishman (1991), Haugen (1983), Hornberger (2007) eta Ricentorenak (2000). Bi dira arretaguneak. Alde batetik, hizkuntza-normalizazioan ezarrita dauden ideiak eta aplikatzen diren ereduak. Beste aldetik, hedabideei —telebistari, batez ere— hizkuntza gutxituen normalizazioan aitortzen zaizkien eginkizunak. 28 Eduki-analisia euskararen normalizazioari eta Euskal Telebistari buruzko datuak jasotzeko baliatu dugu, arretagune hauekin: 1) Euskal Herriaren 1970 aldeko egoera soziolinguistikoa eta soziopolitikoa; 2) euskararen normalizazioan bereiz daitezkeen urratsak, eragileak eta esparruak; 3) ETBren sorreraren testuinguru soziopolitiko, legal eta kulturala; 4) ETBren enpresa-garapena, eta 5) ETBren hizkuntza-arloko estrategiak, beharrizanak eta ekimenak. Euskal Herriaren garai bateko egoera soziolinguistikoaren berri izateko, orduan argitaratu ziren ikerketetara jo dugu nagusiki. Euskararen normalizazio-prozesuaren berri izateko, lau eratako dokumentazioa miatu dugu: 1) aginte publikoek ekoitzitako legeak, planak, kontratuak eta gaiarekin loturik egon daitezkeen bestelako agiri guztiak; 2) euskal gizarte-eragileek euren nahi, esperantza eta jomugak plazaratzeko idatzi dituzten liburu, artikulu eta txostenak; 3) hizkuntzalarien artikuluak, ikerketak eta doktoretza-tesiak, eta 4) komunikatzaileen erreportaje eta ikerlanak. Euskal Telebistaren eginkizunak eta emaitzak ezagutzeko, lau dokumentazio-multzo arakatu ditugu: 1) enpresak berak edo enpresaren ordezkariek prestaturiko memoria, aurkezpen, txosten, akta, artikulu eta agiri guztiak. Zenbaitetan, ETBren jardueretan arduradun edo partaide izan direnen ahotik jaso ahal izan dugu informazioa zuzenean. 2) Ikertzaile eta adituen artikuluak, txostenak eta liburuak. 3) Gizarte-eragileek euren gogoetak, iritziak edo kritikak plazaratzeko idatzi dituzten artikuluak. 4) Prentsan eta Interneten plazaratu diren albisteak eta erreportajeak. Gizarte-eragileen artean, multzo bi interesatzen zaizkigu bereziki, ETBri ere —barne-dokumentazioan jasota dagoenaren arabera— interesatzen zaizkion eran. Batetik, hizkuntzaren arloko eta komunikazioaren arloko profesionalak: kazetariak, hizkuntzalariak eta idazleak. Bestetik, erakundeetako ordezkariak, batez ere, Euskaltzaindikoak, Euskal Herriko unibertsitateetakoak eta euskarazko beste hedabideetakoak. Batzuen eta besteen iritzi-artikuluak une horretan gizartean ETBri buruz egon den debatearen lekukotza gisa erabili ditugu. Euskal Telebistak edo enpresaren ordezkariek prestaturiko dokumentuek askotan zabalkunde publikoa izan dute, berariaz horretarako egin direlako zein erakunde publiko baten dokumentazioa publikotzat jotzen delako beste barik. Oro har, halakoak erraz atzi daitezke, artxiboetan gordeta edo egunkari, aldizkari nahiz liburuetan argitaratuta 29 daudelako. Euskal Telebistaren barne-erabilerako dokumentazioa biltzeko orduan, ostera, hainbat erronkari egin behar izan zaie aurre. Lehena, oso garrantzitsua, Euskal Irrati Telebistaren egoitza nagusiaren lekualdaketak eragin zuen, 2007. irailean, uko egin behar izan baitzitzaion dokumentu gehienak egoitza berrira eramateari. Hortaz, 2007ko udan, Euskara Zerbitzuaren bulegoan zegoen dokumentazio guztia arakatu behar izan zen, agiri esanguratsuak kontserbatzeko. EiTBko beste bulego batzuetan ere egin zen miaketa. Bigarren erronka, informazioaren sakabanaketa da. Euskararekin lotutako jardueretan —enpresako beste jarduera askotan bezala—, pertsona askok hartzen dute parte, eta jarduera horiekin lotuta sortzen dituzten dokumentuak ez dira ez formatu bakarrean sortzen, ez sistematikoki antolatzen, ez toki bateratu batean gordetzen. Hainbat kasutan, erabili dugun informazioa email zaharretatik jaso dugu. EiTBn, beraz, informazioa galtzeko arriskua handia da, eta kontserbatzen den informazioa berreskuratzeko esfortzua, eskerga. Hirugarren erronka ETBren hasierako esperientzia faltak eragindakoa da. 1990era arte, artxiboa eta hemeroteka ez zeuden irizpide profesional zorrotzen arabera antolatuta, eta horrek oso gaitz egiten du 1980ko hamarkadan prentsan Euskal Telebistari buruz agertu ziren kritikak eta iritziak biltzea. 1990etik aurrera, ordea, gauza gehienak katalogatuta daude, eta erraz samarra izan da eskuratzea. Erronka horiei gehituta, Euskal Telebistako dokumentazio gehienak ez du zabalkunde publikorik, eta egile gehienek ez dute aditzerik enpresatik kanpo. Dokumentuok ikerketa honetarako egokiak direla bermatzearren, eta ikerketa honen ikuspegitik nor badiren pertsonek egin dituztela egiaztatzearren, beraz, hirugarren eranskinean eman dira enpresa barruko edo enpresaren inguruko egileei buruz jakingarri diren datuak, Euskal Telebistarekin edo Euskal Irrati Telebistarekin duten lotura nabarmenduta. 0.4. ANTOLAMENDUA Tesi hau bost kapitulutan banatu dugu. Lehen kapituluan, gure ikerketaren marko teorikoaz ari gara. Euskara bezalako hizkuntza gutxituak sustatzeko plangintzaren ideiatik abiatuta, tesi osoan giltzarri diren kontzeptuen argiketa egitea da kapituluaren 30 haria: hizkuntza-normalizazioa zer den, aurrera eramateko zer eredu proposatu diren, eta eredu horietan hedabideak zelan txertatzen diren. Bigarren kapituluan, euskararen normalizazioaren berrikusketa egin dugu, hurrengo kapituluetan Euskal Telebistaren sorrera eta garapena testuinguru horretan kokatu ditugu eta. Hirugarren kapituluan, ETBren abiatzeaz eta lehen urteetako ibilbideaz dihardugu eta, laugarren kapituluan, 2000. urtetik aurrerako ibilbideaz. Kapitulu biotan, ETBk euskararen normalizazioan izan duen parte-hartzeak ezartzen du kontakizunaren haria. Gure ikerketaren ondorioak bosgarren kapituluan azaldu ditugu eta, etorkizunari begira, ikerketa-ildo berriak proposatu ditugu. Atzetik, bibliografiaren ostean, eranskinak datoz. Lehen eranskinean, hainbat datu osagarri eskaini ditugu taula gisa. Bigarren eranskinean, testuan erabilitako laburtzapen guztiak bildu ditugu, bai siglak, bai laburdurak, eta azpian dagoen hitza edo hitz-andana jarri dugu alboan; beharrezko kasuetan, euskarazko ordaina ere bai. Hirugarren eranskinean, gorago aurreratu bezala, testuan ETBrekin moduren batean loturik aipatzen diren pertsona guztiak bildu ditugu, hainbat argibiderekin: jaiotzaren eta heriotzaren urteak, jarduera profesionala, eta EiTBrekin duten lotura. Laugarren eranskinean, testuan aipatzen diren Euskal Telebistako euskarazko programa guztiak bildu ditugu, hainbat argibiderekin: emisio-urtea, programaren deskribapen labur bat —generoaren eta edukiaren berri emateko—, eta ekoizpen-etxea. Bosgarren eranskinean, testuan zehar aipatzen diren telebistaren —edo, modu zabalagoan hartuta, ikus-entzunezkoen— arloko hitz eta terminoak jaso ditugu, eta bakoitzari definizioa eman zaio. Seigarren eranskinean, testuan azaltzen diren lege guztien bilduma eman dugu, administrazio publikoaren eta dataren arabera antolatuta. Azkenik, tesi honetan ezinbesteko erreferentzia izan diren euskararen normalizaziorako planak eta plan horiei loturiko dokumentuak bildu ditugu, horiek ere administrazio publikoaren eta dataren arabera antolatuta. 31 1. HIZKUNTZA-NORMALIZAZIOAREN MARKO TEORIKOA Euskal Telebista Eusko Legebiltzarraren lege batek sortu zuen 1982. urtean euskara normalizatzeko prozesurako tresna izan zedin —ez, hala eta guzti, asmo horrekin bakarrik— eta, hogeita hamar urte baino gehiago igarota, oraindino, zalantza egiten da telebista baliagarria ote den horretarako. Adibidez, Maniasek (2018) —2010eko hamarkadaren hasieratik hizkuntza gutxituko ikus-entzunezkoen arloan diharduen ikertzaileak— honela azaldu dio publiko arruntari: «Ez dago ebidentzia argirik telebistak komunitate batengan izan dezakeen eraginaz, hizkuntza biziberritzeko eta erabilpena sustatzeko». Baieztapen horren ondorioa ez da ezin daitekeela aurkitu euskararen normalizazioan ETBk egindako ekarpenik edo betetako eginkizunik. Hain zuzen, ETBren ekarpen eta eginkizunak identifikatzea eta deskribatzea da ikerlan honetan egin asmo dugun azterketa eta, hortaz, lehen kapitulu honetan, gure helburua da halako baieztapen baten azpian dautzan ideiak deskorapilatzea, eta lan honi euskarria eskaintzen dioten ikerketen eta eredu teorikoen berri ematea, alegia, gure marko teorikoa ezartzea. Hiru gairi buruz arituko gara: 'normalizazio' kontzeptuaren zedarriztapena, normalizazio-egitasmoen diseinua eta inplementazioa, eta hedabideen normalizazio-eginkizunaren aitorpena. Kapitulu honetako 1.1. atalean, gure arretagunea terminologia izango da. Izan ere, deitura ezberdinak atzeman daitezke euskara bezalako hizkuntza gutxituen iraupenaz ari 33 diren testuetan; aurreko paragrafoan: euskara normalizatzea, hizkuntza biziberritzea eta erabilpena sustatzea. Nahitaezkoa da, beraz, 'hizkuntza-normalizazio' kontzeptua eta beraren inguruko terminoak zehaztea eta argitzea. 1.2. atalean, hizkuntza gutxituak iraunarazteko ahaleginak izango dira arretagunea. Azken 50 urteetan euskara aurrera ateratzeko onartu diren helburu, egitarau eta baliabideek beste hizkuntza gutxitu batzuen sustapenean probatu diren politikak, plangintzak eta erremintak izan dituzte erreferentzia moduan eta, hortaz, berorien berrikusketa egingo dugu, aldian aldiko ideia eta ereduetan eragina izan duten faktoreak azpimarratuz. Faktore horietako bat gizarte-komunikazioaren arloko ikerketak dira. 1950eko hamarkadatik, hedabideen eragina aztertu duten ikertzaileek aldarrikatu dute ez dagoela erlazio zuzenik hedabideetako edukien eta giza jokabideen artean, eta hortik etorri da hurrengo hamarkadetan hizkuntza gutxituen sustapenaz ikerketak egin eta ereduak landu dituzten hizkuntzalariek —Fishmanek, oso modu aipagarrian— ia aintzat ez hartzea hedabideak, baliagarriak ez direlakoan hizkuntza edo hizkuntza-aldaera jakin bat erabiltzea sustatzeko. Kapitulu honetako 1.3. atalean, ideia horretan jarriko dugu arreta. Azken hamarkadetan, soziolinguistikaren arloan eta hizkuntza gutxituen arloan egin diren ikerketek ikuspegi teoriko berriak eskaini dituzte eta, praktikan, eboluzio bat gertatu da hedabideei hizkuntza gutxituak sustatzeko politika, plangintza eta ekimenetan egokitzen zaien tokian. Eboluzio horren azken fasea XXI. mendeko testuinguru berrian gertatu da. 1.4. atalean, komunikazioen arloan indar handiz ezarri den teknologia digitalak sorrarazi duen testuinguru berri hori aztertuko dugu, eta hizkuntza gutxituko hedabideen normalizazio-eginkizunera ekarri dituen konplexutasunez jardungo dugu. 1.1. NORMALIZAZIOAREN ARLOKO OINARRIZKO KONTZEPTUEN ZEDARRITZEA Gure marko teorikoak heldu behar dion lehen gaia hizkuntza gutxituen normalizazioarekin loturik erabiltzen den terminologiaren argiketa da. XX. mendearen bigarren erdian, galtzeko zorian zeuden hizkuntzen iraupenaren gaineko kezkak ikerketa-ildo bat ireki zuen Soziolinguistikaren alor sortu berrian. Ordutik egin diren azterlanetan, arriskuan dauden hizkuntza gutxituen egoerak deskribatu dira, bai eta 34 gizarte batean gerta daitezkeen bestelako egoera soziolinguistikoak ere. Euskararen eta euskal gizartearen kasuan, 'diglosia' terminoa erabili da maiz egoera deskribatzeko eta, berarekin batera, 'hizkuntza-ordezkapena'. Gizarte-egoeren deskribapenaz gainera, ikerketetan, hizkuntza gutxituek jasaten dituzten arrisku-egoerei zer irtenbide eman dakiekeen aztertu da. Irtenbideok, besteak beste, 'normalizazioa', 'biziberritzea' eta 'hizkuntza-ordezkapena itzularaztea' terminoen bidez izendatu dira, hirurak erabiliak euskarari buruzko testuetan. Atal honetan, termino horietaz eta beroriekin loturiko beste batzuez arituko gara, testu honetara ekarri ditugun erreferentzietan euskararen eta euskal gizartearen kasuari aplikatzen zaizkionean zer adierazi nahi den zehazteko helburuz. Lehenik, hizkuntza gutxitu bat desagertzeko arriskuan ipin dezaketen egoeren berri ematen denean zer ideia erabiltzen diren ikusiko dugu (ikus 1.1.1.) eta, horren ondoren, egoera horietan esku hartu eta, hala, hizkuntza gutxituaren iraupena bermatzeko ekimenak zer kontzeptutan oinarritzen diren aztertuko dugu (ikus 1.1.2.). 1.1.1. 'Diglosia' eta 'hizkuntza-ordezkapena' Hizkuntza bat komunitate batean galtzeko arriskuan dagoela esaten denean, beste barik ulertzen da komunitate horretan gutxienez beste hizkuntza bat ere badela. Hizkuntza bietako batek gizarte-estatus apalagoa izan ohi du eta, horregatik, L (low) hizkiaren bidez aipatzen da; besteak gizarte-estatus jasoagoa izan ohi du, eta H (high) hizkiaren bidez aipatzen da. Azurmendiri (2002, or. 49–51) jarraituta, halako komunitateetan, lau egoera soziolinguistiko bereiziko ditugu, modu eskematikoan honela azal daitezkeenak: 1. Ikuspegi diakronikotik, erlazio egonkorra eratzen da H eta L artean: 1.1. H eta L hizkuntza beraren aldaerak izanda, hezkuntzak iraunarazten du H idatzian eta estatus jasoko erabileretan. 1.2. H eta L erro ezberdinetako hizkuntzak izanda, Hk bere prestigioari zor dio estatus jasoagoan irautea. 2. Ikuspegi diakronikotik, erlazioa ez da egonkorra H eta L artean: 2.1. H eta L hizkuntza beraren aldaerak izanda, gizartearen demokratizazioak bultzatzen du L Hren lekua hartzera idatzian eta estatus jasoko erabileretan. 2.2. H eta L erro ezberdinetako hizkuntzak izanda, Hk inposizioari zor dio bere aldi bateko estatus jasoagoa. 35 Komunitateko mintzaira bien arteko estatus-erlazioak bere horretan irauten duenean, komunitate horretan diglosia (Ferguson, 1959) gertatzen dela esaten da. Zentzu hertsian, mintzaira biek hizkuntza beraren aldaerak izan behar dute (eskemako 1.1. egoera) baina, zentzu zabalagoan, erro ezberdinetakoak ere izan daitezke (eskemako 1.2. egoera). Euskal gizartearen 1970eko hamarkadako egoeraren deskribapenetan, diglosia zentzu zabalago horretan erabilia aurkitzen dugu, beraren bidez azpimarratuz H eta L hizkuntzen artean komunikazio-eremuen banaketa zegoela: H hizkuntza —gaztelania edo frantsesa— komunikazio formalean, eta L hizkuntza —euskara—, berriz, familiako eta lagunarteko giroan (Euskaltzaindia, 1979a, or. 18–19). Komunitatearen bizitzan, Hren eta Lren arteko estatus-erlazioa faktore askorengatik izan daiteke ezegonkorra, hala nola, demokratizazioa eta modernizazioa (goragoko eskemako 2.1. kasuan) edo inposizioen errefusa (eskemako 2.2. kasuan). Halako gizarte-dinamiken berri eman ezin zezakeen aldetik, diglosia ez zen kontzeptu gogobetegarria izan 1970eko hamarkadan Europan euren hizkuntza gutxituen sustapenean behartu ziren zenbait talderentzat (Kremnitz, 1981, or. 65). Hizkuntza gutxitu horien gizarte-arazoa hobeto jasotzen zuelakoan, Herrialde Katalanetako soziolinguisten artean 'hizkuntza-gatazka' kontzeptua hedatu zen. Termino horren bidez, hizkuntza batek gizartean betetzen dituen funtzioen eta gizarte horretan bereiz daitezkeen hizkuntza-funtzioen arteko defizit edo desorekak dakarren tentsioa adierazten da (Aracil, 1986, or. 24–25). 1970eko hamarkadan, Soziolinguistika katalanak hizkuntza-gatazka klase-gatazka zabalago baten elementutzat jo zuen (Ninyoles, 1978). Gatazka horretan, batetik, goiko klasea dago, ekonomi eta kultur produkzioaren sustatzailea eta jabea, hizkuntza jakin batean mintzo dena eta, bestetik, herri xehea dago, beste hizkuntza batean mintzo dena. Testuinguru horretan, diglosia nozioaren bidez, menderakuntza-erlazio baten berri eman nahi zen: goiko klasearen hizkuntza kulturaren, erlijioaren, hezkuntzaren eta administrazioaren hizkuntza bilakatuko zen komunitate osoarentzat, eta herri xehearen hizkuntza landu gabe geratuko zen, beheko klasekoen lagunarteko eta familia barruko erabileran. Diglosia ulertzeko modu horrek —menderatuen diglosia deritzonak— arrakasta izan zuen Euskal Herriko egoeraren interpretazio gisa (Zalbide, 2011, or. 67). 36 1980ko hamarkadan orientazio-aldaketa gertatu zen Herrialde Katalanetako Soziolinguistikaren barruan, eta uko egin zitzaion gatazka sozialaren teoriari (Ninyoles, 2001, or. 23–25). Paradigma berrian, Herrialde Katalanetako gizartean gertatzen den hizkuntza-gatazka deskribatzen denean, elebitasun oso zabalduko egoera dela esaten da, gatazkaren funtsa katalanaren ordezkapena dela azpimarratuta (Vallverdú, 1983). Hizkuntza-ordezkapenak esan nahi du komunitatearen barruan hizkuntzetako bat erabilera-eremuak irabaziz eta bestea eremuak galduz doala (Aracil, 1986, or. 163). Hizkuntza-ordezkapena gertatzen denean, normalean, aginpidearekin eta nagusigoarekin loturiko hizkuntza izaten da eremuak irabaziz doana. Aracilek (1986, or. 163–169) deskribatu bezala, prozesuaren amaieran, intimitatearen esparrua ere inbaditu, eta guztiz desagerrarazten du komunitatean hizkuntza propioa. Ordezkapen horri Kingek (2001, or. 12) negatiboa deritzo, baina ordezkapen positibo bat ere badagoela dio, komunitatearen hizkuntzak esparru guztiak bereganatzeko —eta, aldi berean, hiztunak gehitzeko— norabidean gertatzen dena, alegia, hizkuntzari bizindarra ematen diona. Bigarren prozesu hori izendatzeko, 'hizkuntza-biziberritzea' darabil Kingek (ibid., or. 4). Eusko Jaurlaritzaren testuetan sarritan azaltzen da biziberritzea —adibidez, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusian (Euskararen Aholku Batzordea, 1998)—; gehienetan 'normalizazio' gisa irakur daiteke. Biziberritze terminoak, ukipen-egoera inplikatzen duen aldetik, ondoz ondo du Pauwelsek (2004, or. 719) darabilen 'hizkuntza-iraupen' terminoa, zeinaren bidez deskribatzen baitu komunitate batek, hizkuntza prestigiodun baten presioa jasan arren, bizitzako arloren batean —edo guztietan— bere hizkuntza erabiltzen jarraitzea. 1.1.2. 'Normalizazioa' eta 'hizkuntza-politika eta -plangintza' Hainbat egoera soziolinguistikorekin loturiko terminoak argitu ondoren, galtzeko arriskuan dauden hizkuntzak sustatzeko ahaleginekin loturiko kontzeptuez arituko gara azpiatal honetan. Hizkuntza gutxituen testuinguruan, 'normalizazio' terminoa Europa hegoaldean erabiltzen da batik bat, kulturalki eta politikoki menperaturik egotearen ondorioz hizkuntza-ordezkapena jasaten ari den komunitate batek bere mintzairaren erabilera berpiztera, zabaltzera eta etorkizunean normal eta egonkor egitera zuzendurik 37 abiarazten dituen prozesuak izendatzeko (Bastardas-Boada, 1996, or. 355). Prozesu adiera horretan, normalizazioa hizkuntza-plangintzaren sinonimotzat jo daiteke (Aracil, 1986, or. 182). Aldi berean, normalizazioa xede bat ere bada, mintzaira gutxituaren erabilera normal egitea, hain zuzen, eta, hala ulertuta, hizkuntza-plangintzaren helburua normalizazioa (Rotaetxe, 1988, or. 156) dela esaten da. Normalizazio terminoa, horrez gainera, estandarizazio terminoaren sinonimo gisa ere erabili ohi da, hizkuntza batean aldakortasuna agertzen duten elementuak —grafikoak, lexikoak zein bestelakoak— batasunera ekartzea (Corbeil, 1980, or. 91) adierazteko. Adiera horretan, normalizazioa hizkuntza antolatzeko egitarau zabalago baten parte dela ulertzen da. Ikerketa honetan, euskararen sustapenari buruzko testuetan nagusi diren adiera bietan erabiliko dugu normalizazioa: prozesu gisa eta helburu gisa. Hizkuntza-normalizazioa prozesu gisa hartzen denean, atal bi dituela ulertzen da: hizkuntza-politika eta hizkuntza-plangintza (Zenbait Egile, 1982, or. 10). Hala, komunitate batean erabiltzen diren hizkuntza-kodeen banaketa funtzionala, jabekuntza edo egitura aldatu nahi izanez gero, hizkuntza-politika helburuak hautatzeko eta deskribatzeko prozesuei dagokien atala da (Cooper, 1989, or. 29) eta hizkuntza-plangintza, berriz, hizkuntza-jokabideetan eragiten ahalegintzeko jarduerei dagokien atala (ibid., or. 45). Frantsesezko literatura soziolinguistikoan, 'hizkuntza-antolamendu' (aménagement linguistique) terminoa erabiltzen da testu honetan normalizazio-prozesua izendatu dugunaren lekuan, eginkizunean herritarren atxikimenduak eta partaidetzak duten garrantzia azpimarratu nahirik (Corbeil, 1980, or. 9). Euskararen normalizazioaz hitz egiten denean ere, garrantzi handia aitortzen zaio parte-hartzearen alderdiari (Zenbait Egile, 1982, or. 11). Azken hamarkadetan, hainbat ikerketa eta garapen teoriko egin dira hizkuntza-politikaz eta hizkuntza-plangintzaz. Hornbergerrek (2007, or. 24–25) nabarmendu duenez, lantze horretan, politikari dagokion arloa eta plangintzari dagokiona gero eta elkarrengandik hurbilago eta bat eginago atzeman dira eta, horren ondorioz, arlo bien arteko harreman konplexu eta bereizgaitza agerrarazteko, language policy and planning (LPP) kontzeptua nagusitu da ingelesezko literatura soziolinguistikoan. Testu honetan, hizkuntza-politika eta -plangintza (HPP) darabilgu euskaraz. 38 1.2. NORMALIZAZIOAREN TEORIA ETA PRAKTIKA Kapitulu honetan ezartzen ari garen markoaren bigarren gaia normalizazio-egitasmoen diseinuari eta inplementazioari dagokie. Aurreko atalean, 'hizkuntza-normalizazio' eta 'hizkuntza-politika eta -plangintza' terminoez jardun dugu, eta ikusi dugu tradizio soziolinguistiko banatatik datozela. Hala eta guzti, gure ikerketa honetan 'euskararen HPPa' edo 'euskararen normalizazioa' diogunean ez da ulertu behar gauza ezberdinez dihardugula. Batera zein bestera esan, guri ardura diguna da zelan esku hartu den euskararen sustapenean: ezarri diren helburuak, aurrera eraman diren ekimenak, eta ekimenon funts teorikoa. Horretaz jardungo dugu atal honetan. Hamarkada batzuk dira hizkuntzekin loturiko esku-hartzeek hizkuntza-adituen arreta erakarri dutela, baina diziplinak denbora behar izan du deskribapenetik azalpenera igarotzeko, alegia, hizkuntza-planifikatzaileek zer egiten duten esatetik zergatik eta zertarako egiten duten argitzera. Haugenek (1983, or. 276) jauzi hori egin gabe ikusten zuen diziplina hainbat urtetako azterlanaren ostean. Handik urte batzuetara, garapen teorikoa maila garrantzitsura heldurik ere, Fishmanen (1994, or. 97) kritika zen HPPan oso praktika gutxik zutela euskarri teorikoa. Gauzak horrela, funtsezkoa da diziplinaren eboluzioa gogoan hartzea, beraren alderdi praktikoa eta alderdi teorikoa bereizita. Atal honetan, HPPari buruzko ikerketek denboran zehar izan duten bilakaera aztertuko dugu (ikus 1.2.1.). Bilakaera horretan, arreta berezia emango diogu XXI. mendearen atarian HPPan eratu den paradigma berri bati, hizkuntza-ekologiaren paradigma deritzonari (ikus 1.2.2.). Hurrengo kapituluan azalduko dugunez, garrantzi handikoa da azken urteetan euskararen sustapenean diharduten eragileentzat, paradigma horretan aurkitu baitute euren argudioak lantzeko euskarri ideologikoa. Atal honetan, azkenik, hizkuntzen sustapenean jarduteko hiru eredu gainbegiratuko ditugu, osatu diren guztien artetik gure ikerketari ekarriren bat egin diezaioketenak hautatuta (ikus 1.2.3.). 1.2.1 HPParen hastapenak eta eboluzioa Hornbergerrek (2007, or. 27–28) dioenez, hizkuntza bat baino gehiagoko testuinguruetan, hizkuntza-planifikatzaileek aurre egin beharreko arazoa da zein hizkuntza sustatu zein erabileratarako eta, zehatzago esanda, zein erabileratarako sustatu 39 tokian tokiko hizkuntza mehatxatuak. Euskararen sustapenari modu planifikatuan ekin zitzaionetik hona, normalizazio-eragileek antzeko galderak izan dituzte buruan, eta eman dituzten erantzunek HPParen arloan landuz joan diren pentsamolde eta gogoeta teorikoen eragina izan dute, bete-betean zein zeharka. Euskararen normalizazioan unean-unean egoerari buruz zer analisi egin den, gizartean zer aldaketa eragin nahi izan diren, aldaketok eragiteko zer bitarteko aukeratu diren eta gainerako elementuak interpretatu ahal izateko, beraz, funtsezkoa da HPPko pentsamolde eta gogoeta teorikoak aztertzea. Ricentok (2000) hiru aldi bereizi ditu Bigarren Mundu Gerratik XXI. mendearen hasierara HPPko ideien eboluzioan, hiru faktore-motatan oinarrituta: soziopolitikoak, epistemologikoak, eta estrategikoak. Azpiatal honetan, banaka deskribatuko ditugu hiru aldiak eta, bakoitzean, besteetatik zer faktorek bereizi duten eta faktoreok HPPan zer pentsamolde eta eredu eragin dituzten aztertuko dugu. Hiru aldiak bereizteko, izen hauek jaso ditugu Ricentoren testutik: Deskolonizazioaren aldia (ikus 1.2.1.1.), Neokolonialismoaren aldia (ikus 1.2.1.2.), eta Globalizazioaren aldia (ikus 1.2.1.3.). 1.2.1.1. Deskolonizazioaren aldia Ricentoren (2000, or. 10–13) arabera, HPPko ideietan pisu handia izan zuen adituen hizkuntza-prestakuntza estrukturalistak klasikoa ere esaten zaion aldi honetan. 1960ko urteak ziren, eta Afrikako eta Hego Amerikako deskolonizazioak hizkuntza-arazo bat azaleratu zuen nazio berrietan, hizkuntza-aniztasuna demokratizazioaren, garapenaren eta modernizazioaren eragozpentzat jotzen baitzen. Orduko pentsamoldearen arabera, plangintza tekniko bat izan zitekeen arazoari konponbidea emateko modua, eta planifikatzaileen proposamena «nazio bat, hizkuntza bat» idealari heltzea izan zen. Hartara, hizkuntza bat hautatu behar zen nazio bakoitzean, eta adituek idazketa-sistema, gramatika eta hiztegia garatzen lagunduko zuten, nazio-estandarrari zegozkion funtzioak bete zitzan. Ikuspegi nagusiaren arabera, deskolonizazioaren osteko nazio berri haietan, Europa garatuko hizkuntza handi batek bete beharko zuen erabilera formalen eta espezializatuen eremua, eta nazio-estandarrari gainerako eremuak egotziko zitzaizkion, alegia, diglosia izango zen hizkuntza-arazoaren konponbidea. Europako 40 nazio garatuei zegokienez, planifikatzaileek aurre egin beharreko arazoa hizkuntza estandar klasikoak modernizatzea eta eguneratzea izan zen nagusiki. 1.2.1.2. Neokolonialismoaren aldia Ricentoren (2000, or. 13–16) arabera, 1970eko eta 1980 hamarkadetako egitura sozioekonomikoak eta politikoak deskribatzeko, 'neokolonialismo' terminoa erabili da. Horren bidez adierazi nahi da botere ekonomikoak mendebaldeko estatuen eskuetan segitzen zuela, eta behinola kolonia izandako herrialdeetan huts eginak zirela modernizatzeko eta demokratizatzeko ahaleginak. Ikertzaileak gero eta jabetuago zeuden lehenagoko hizkuntza-plangintzako ahaleginak desegokiak izan zirela eta, neurri batean, gizarte-ezberdintasunak areagotu eta lehengo metropoliarekiko mendekotasuna handitu egin zutela garapen-bideko herrialdeetan. Ordura arte, hizkuntza-plangintza baliabideak kudeatzeko jarduera tekniko batera mugatuta zegoen, baina diziplina teoriko modura garatu beharra zuelakoan zeuden ikertzaileak. Garapen horretarako aukera Soziolinguistikarekin etorri zen. Azterketa soziolinguistikoek agerian jarri zuten Linguistika soilak ezin zezakeela paradigma egokirik eskaini hizkuntzaren aldaketaz, jabekuntzaz eta erabileraz ikertzeko, hain zuzen, HPPan lehen mailako garrantzia duten gaiez. Horrez gainera, azterketok ikusarazi zuten HPParen arloan lehenago erabilitako kontzeptu asko Mendebaldeko gizarte-ikuspegi jakin baten isla zirela, eta zalantzan ipini ziren. Kontzeptu haietako bat hizkuntza zen, zeina lehenagoko pentsamoldeek entitate diskretu gisa imajinatzen baitzuten, gramatika estandar baten bidez muga eta zehatz zitekeena. Halaber, zalantzan ipini ziren diglosia, elebitasuna, ama-hizkuntza eta beste hainbat kontzeptu, ez zituztelako jasotzen ikuspegi soziolinguistikotik funtsezkotzat jotzen ziren gaiak, hala nola, hizkuntza-komunitatearen estatusa eta hizkuntza-jarrerak. Oro har, gizarte-ikerketako arlo guztietan zabaldu zen aurreko ikuspegiekin apurtzeko joera, eta azterbide eta ildo teoriko berriak urratu ziren —'teoria kritikoa' izenpean biltzen direnak—, faktore historiko, kultural eta ekonomikoei lehen mailako arreta ematen zietenak. Hala, HPPa ere ildo teoriko berri horien barruan kokatuta, hobeto 41 deskribatu ahal izan zen zelan funtzionatzen duen hizkuntzak bere testuinguru soziokulturalean baina, hala eta guzti, ezinezkoa izan zen emaitza jakinak eskain zitzakeen HPPko eredu bat lantzea (Ricento & Hornberger, 1996, or. 407–408). 1.2.1.3. Globalizazioaren aldia Ricentoren (2000, or. 16–22) arabera, 1990eko hamarkadan, hizkuntza-galera —batez ere, hizkuntza gutxituen galera— kezka bihurtu zen HPPan. Alde batetik, migrazio handiek, etnian oinarrituriko identitate nazionalen ernetzeak, Europar Batasunaren eta beste eskualde-koalizio batzuen eraketak eta globalizazioak aurrez aurre jarri zituzten eskualde-hizkuntzak eta hizkuntza handiak. Bestetik, munduan existitzen ziren desoreka kultural, ekonomiko eta politikoek aurrez aurre jarri zituzten herrialde garatu eta boteretsuetako hizkuntzak eta herri indigenen hizkuntzak. Hizkuntza askoren galera edo galzoria halako talken ondorioa zen. Hizkuntzak gorde eta iraunarazi beharra zegoela defendatzen zutenek biodibertsitatea zaintzearen garrantziarekin parekatu zuten kultura/hizkuntza-aniztasuna zaintzearen garrantzia. Beste ikertzaile batzuek hegemonia-harremanetan ipini zuten begirada, eta hizkuntza-eskubideak aldarrikatu zituzten botere politiko, ekonomiko eta kulturalaren inposizioaren ondorioz euren mintzaira galtzeko zorian zeuden herrientzat. Ideia horietan pentsamendu-ildo interesgarri baina deterministegia aurkitu zutenen artean, boterea, hizkuntza-ideologiak eta hizkuntza-politikak zelan erlazionatzen diren aztertzeko lanak abiarazi ziren. Hegemonia-harremanak eta hizkuntza-ideologia ez ziren gai berriak HPPan, aldi klasikoan aritu ziren ikertzaileak ere haietaz ohartuta baitzeuden, baina ez zituzten hizkuntza-politiken eta hizkuntza-plangintzen ardatz bihurtu. Aditu haien helburua desberdintasun kultural, sozial eta ekonomikoak gainditzen laguntzea zen, eta HPPa horretarako tresna tekniko eta neutral bat zelakoan zeuden. Ikuspegi hori 1980ko hamarkadan atzean utzi, eta teoria kritikoan eta hizkuntza-ekologian oinarritutako paradigma berri bat nagusituz joan zen HPParen arloan, hizkuntza-ekologiaren paradigma deritzona. Hurrengo azpiatalean aztertuko dugu zehatzago. 42 1.2.2. HPPko paradigma berri bat: hizkuntza-ekologia Ricentok (2000, or. 20) azpimarratu bezala, Globalizazioaren aldian, paradigma berri bat sortu da HPParen alorrean, hizkuntza-ekologiaren paradigma deritzona. Munduko hizkuntza-ugaritasunaren aurrean, hizkuntza-ekologiaren paradigmak eleaniztasuna zaintzea eta kanpoko hizkuntzak ikastea sustatzen du, eta hizkuntza-eskubideak defendatzen ditu hizkuntza guztien hiztunentzat (Phillipson & Skutnabb-Kangas, 1996, or. 429). Hizkuntza-politikez, hizkuntzen iraupenaz eta giza eragintzaz landu diren ikuspegi berrien bultzadaz, paradigma berri honek beste maila batera eraman du HPPa (Hornberger, 2007, or. 34). Euskal Herriari dagokionez, hizkuntza-ekologiaren paradigmak garrantzi handia hartu du azken hamarkadetan, bertan aurkitu baitira diskurtsoa eta argudioak euskararen sustapenean kontsentsu berriak eraikitzeko eta normalizazioa kritikatu eta geldiarazi nahi izan dutenei erantzuteko. Azpiatal honetan, paradigma berriaren testuinguru historikoaz arituko gara lehenik, arreta globalizaziora eta gertaera horrek hizkuntza gutxituetan izan duen eraginera zuzenduta (ikus 1.2.2.1.). Horren ondoren, paradigmaren ardatz nagusiak aztertuko ditugu: hizkuntza-ekologia —eta berarekin loturik doan hizkuntza-ekosistema— (ikus 1.2.2.2.), hizkuntza-eskubideak (ikus 1.2.2.3.), eta gizabanakoen eta gizarte-taldeen eragintza (ikus 1.2.2.4.). 1.2.2.1. Globalizazioa eta hizkuntza gutxituak Informazio- eta komunikazio-teknologiek XX. mendearen azken hamarkadetatik izan duten garapen eta zabalkundeak globalizazioa eragin du, alegia, mundu osora eta denbora-mugarik gabe zabaltzea giza harremanak gertatzeko aukera. Pertsonak aurrez aurre eta momentu jakin batean eta toki jakin batean elkartzeko beharra ezereztuta, komunitate-mota berriak sortu dira mundu globalizatuan (Hauser, 2009, or. 3). Hizkuntzaz denaz bezainbatean, globalizazioa ingelesaren nagusigoarekin lotzen da, hots, ingelesa mundu osoan hedatuta eta lingua franca modura onartuta egotearekin, eta, berebat, hizkuntza gutxituen galtzeko arriskuarekin (Ó Laoire, 2008, or. 205). 43 Ingelesaren mundu osoko hedapena kapitalismoaren eta zientzia eta teknologiaren eskutik jazo da (Phillipson & Skutnabb-Kangas, 1996, or. 437), pentsaera bik bultzatuta: ingelesa modernizazioaren ekarlea dela, eta estatuak optimoki funtzionatzeko hizkuntza nazional bakarra behar duela. Ingelesaren hedapenarekin batera, kultura homogeneizatu egin da mundu osoan (ibid., or. 439), hots, bazter guztietara zabaldu dira Estatu Batuetako bizimodua eta mundu-ikuskera, eta merkataritza-harremanak ere homogeneizatu egin dira, alegia, merkatu global bat sortu da, zerbitzu-emaile globalak nahi dituzten kontsumitzaile globalentzat. Komunikazioaren sektoreari dagokionez, merkatuaren globalizazioak hizkuntza gutxituak mehatxatu, eta haien hiztunen hizkuntza-eskubideak zapaltzen ditu (ibid., or. 443). Bereziki, telebistari deritzo arriskurik handienekoa hizkuntza gutxituentzat (Krauss, 1992, or. 6). 1.2.2.2. Hizkuntza-ekologia eta hizkuntza-ekosistema Ingelesaren hedapenean eta nagusigoan oinarri daitekeen hizkuntza-politikaren beste muturrean, hizkuntza-ekologian oinarri daitekeen politika dago (Phillipson & SkutnabbKangas, 1996, or. 436). Hizkuntza-ekologiaren pentsaeraren arabera, kezkagarria da hizkuntza eta kultura gutxituak desagertzea, eta egungo gizarte eta estatuen ezin utzizko erantzukizuna da munduko kultur aniztasuna zaintzea eta hizkuntzen iraunkortasunaz arduratzea (Bastardas-Boada, 2007). Hizkuntza-plangintzan «nazio bat, hizkuntza bat» ideologiak huts egin zuenean, ekologiaren metaforak helduleku bat —beste oinarri ideologiko bat— eskaini zion hizkuntza-aniztasuna kudeatu beharrari (Hornberger, 2003, or. 319–320). Ekologiaren metaforari jarraituta, hizkuntza —bizidunak bezala— ekosistema baten barruan garatzen eta bizi izaten da, beste hizkuntza batzuekin batera; garatu eta bizi bitartean, hizkuntza elkarrekintzan ari da ekosistemarekin eta, ingurune-baldintzak behar bezalakoak ez badira, hizkuntza galtzeko arriskuan jar daiteke (ibid., or. 323). Metafora horrek, hala eta guztiz ere, okerrera eraman gaitzake, hizkuntzak eboluzio-borroka batean harrapatuta daudela pentsatu eta, horrenbestez, gizakiaren egintzek hizkuntzen gainean duten eragina gutxietsiz gero (Hornberger, 2007, or. 34). 44 Ekosistemaren ideia, berriz, oso baliagarri gertatzen da HPParen ikuspegitik: hizkuntza bat salbatzeko ez da hizkuntza bera salbatu behar, beraren ekosistema baizik. Hizkuntza ez da bere kabuz existitzen, hiztunek eta gizarteek erabiltzen dutelako baizik, eta existitzen eta garatzen jarrai dezan bere ekosistema, bere ingurune soziokulturala zaindu behar da (Bastardas-Boada, 2011, or. 14). Hain zuzen, hizkuntza baten ekosistema hizkuntza hori erabiltzen duen komunitatea da, eta hizkuntzaren erabilpena komunitatea osatzen duen gizabanako bakoitzarengan eragiten duten faktore psikologikoen eta faktore soziologikoen baitan dago (Haugen, 1971, or. 19). Euskararen normalizazioan, ekosistemaren ideiaren markora eraman dira azken urteetako hainbat gogoeta, hala nola, komunitate saretuaren arazoa, euskal gizartearen hizkuntza-aniztasuna eta euskararentzako berariazko habitat baten beharra, hizkuntzaren eta gizarte-bizitzako gainerako elementuen arteko lotura (Marko & Uranga, 2011). 1.2.2.3. Hizkuntza-eskubideak Hizkuntza-ekologiaren paradigman, hizkuntza-politika baten nahitaezko ildotzat jotzen da giza eskubideek aldarrikatzen duten berdintasuna hizkuntzen arlora ere zabaltzea (Phillipson & Skutnabb-Kangas, 1996, or. 442). Euskararen normalizazioan, eskubide kontzeptua izan da EAEko eta Nafarroako eragile instituzionalen hizkuntza-politiken gakoetako bat, lehen unetik izan ere, baina hizkuntza-eskubideak nekez azaldu dira euskararen sustapenari buruzko debate publikoan Eusko Jaurlaritzak 2007an Euskara 21 izeneko prozesua abiarazi arte. Normalean, bereizketa bat egiten da. 'Hizkuntza-eskubide' terminoaren bidez, gizarte eleaniztun bateko bizitza publikoan, eskolan, administrazioan eta beste hainbat esparrutan hizkuntza-erabilera arautzen duen legeriak aitorturiko eskubideak adierazi nahi dira, eta 'hizkuntzako giza eskubide' terminoaren bidez, berriz, hizkuntzarekin loturiko eskubideak giza eskubideen esparruari dagozkiola azpimarratu nahi da, agerian jartzearren hizkuntza-sustapenaren zutarria gizarte-justizia eta berdintasuna direla: hizkuntza bateko hiztunak beste hizkuntza batekoen berdinak izatea (Paulson, 1997). Hizkuntzarekin loturiko eskubideen garapena eta defentsa lau gogoetaren ondorio da (May, 2007). Lehen gogoeta —eta kezka— munduko hizkuntza askoren gainbehera eta galera da. Galtzen direnak, hizkuntza gutxituak izaten dira, testuinguru eleaniztunetan. 45 Bigarren gogoeta da hizkuntza gutxitu bihurtzea ez dela ez prozesu natural bat, ez prozesu linguistiko bat, baizik botere-erlazioen ondorioa. Estatu modernoek, euren eskura duten makineria politikoaren bitartez —hezkuntzarako, administraziorako eta merkaturako hizkuntza bat hautatuz—, legitimizatu eta iraunarazi egiten dute hierarkizazioa. Hirugarren gogoeta da estatuaren presioa hainbat argudioren bidez sendotzen dela. Argudio horietatik gailena: gizabanakoaren mugikortasun sozialerako hizkuntza gutxitua oztopo dela. Azken gogoeta da lege-babes egokia garatuz bateragarri egin daitezkeela hizkuntza gutxitu baten hiztunen mugikortasun soziala eta hizkuntza gutxitua erabiltzen segitzeko eskubidea. Estatuaren erantzukizuntzat hartzen da herritarrari erazko baldintzak bermatzea, hizkuntza-eskubideen bitartez, estatuko kide izateagatik dagokion berdintasuna eduki dezan (Rubio-Marín, 2003, or. 53). Erazko baldintza horien erreibindikazioan, badira muga batzuk. Alde batetik, herritar guztiei eska dakieke estatuko hizkuntza komuna ezagutzea neurriren batean (May, 2007, or. 265). Beste alde batetik, hizkuntzaeskubideak gutxiengo nazionalei eta herri indigenei dagozkie bakarrik; ez migratzaileedo errefuxiatu-taldeei (ibid., or. 266). 1.2.2.4. Taldeen eta gizabanakoen eragintza Hizkuntza-ekologiaren paradigma berria paradigma klasikotik bereizten duena eragintzari buruzko ikuspegia da, hau da, taldeei eta gizabanakoei hizkuntza-politiketan aitortzen zaien eginkizuna (Ricento, 2000, or. 23). 1950eko eta 1960ko hamarkadetan, goitik beherako (top-down) eredua egon zen indarrean: HPParen eskumena gobernuena zen, eta teknokraten esku uzten zen inplementazioa. Azken hamarkadetan, HPParen arloko ikerketak hizkuntza mehatxatuen eta gutxituen sustapenera zuzendu direnean, garrantzia eman zaie behetik gorako (bottom-up) ahaleginei (Ricento & Hornberger, 1996, or. 405). Halako ahaleginen adibidea da Perun kitxuazko alfabetatzearekin gertatu dena. Herrialdeko politikariek, eta hezitzaileek eurek ere, ez dute ardurarik erakutsi kitxua-hiztunak euren hizkuntzan alfabetatzeko baina, pertsona saiatuen banakako ahaleginari esker, kitxuadun alfabetatuak gehituz joan dira eta, horren ondorioz, gainera, kitxuazko testu-ekoizpena handitu egin da (Hornberger, 1994, or. 84). 46 Tipula baten irudiaren bidez azaltzearren, HPP hainbat geruzaz osaturik dagoela esan daiteke (Ricento & Hornberger, 1996, or. 408–411). Geruza bakoitzean, eragile, prozesu eta ideologia batzuek dihardute. Tipularen kanpo-geruzan, nazio-mailako erakundeak daude. Erakundeok ezarritako hizkuntza-politikak eta politika horiek interpretatzeko eta aurrera eramateko jarraibideak barruko geruzetara zabaltzen dira, besteak beste, gobernu-sailetara, ikastetxeetara eta enpresetara eta, geruza bakoitzean, bertan nagusi diren diskurtsoen eta ideologien arabera inplementatzen dira. Sasoi batean, noranzko bakarrean gertatzen zen prozesua, baina barruko geruzetako eragileak —banakako pertsonak barne— aspaldi konturatuta daude badutela indarra euren intereseko hizkuntza-politikak sustatzeko behetik gora, ez dutela zertan mugatu goitik behera datozen politikak modu batera edo bestera inplementatzera. Euskararen normalizazioan, "tipula" horretako barreneko eragileak —gizabanakoak eta gizarte-taldeak— lehenengotatik izan dira euren rolaren garrantziaren jakitun eta, EAEn, behintzat, eragile instituzionalek hainbat ekimenen bidez aitortu diete garrantzi hori. Aipagarriena, Euskararen Aholku Batzordea, Euskararen Normalizazio Legean aurreikusten zen bitartekaritza-organoa. Gure ikerketa honen testuinguruan, azpimarratu beharrekoa da hedabide batek ere bitartekari-zeregin garrantzitsua bete dezakeela, behetik gorako eta goitik beherako normalizazio-ekimenak bideratuz, O'Connellek (2004, or. 38) nabarmendu bezala. 1.2.3. HPPko ereduak Azpiatal honetan, HPParen alderdi aplikatuari begiratuko diogu, alegia, hizkuntzen sustapenean jarduteko landu diren ereduei. Euskararen normalizaziorako onartzen diren legeetan eta diseinatzen diren planetan, bi HPP eredu atzeman daitezke nagusiki: Haugenena eta Fishmanena. Testuetan bataren eta bestearen ideiak eta terminoak elkarretaratuta egoten diren arren, ereduok kezka ezberdinei erantzuten diete. Haugenek batik bat estandarizazio-arazoei begira osatu zuen bere eredua, eta Fishmanek, berriz, euskara bezala euren komunitatean ordezkatuak izateko arriskuan dauden hizkuntza gutxituetarako landu zuen berea. Jarraian, xeheago aztertuko ditugu ereduok. 47 Lehenik, Haugenen ereduaz jardungo dugu (ikus 1.2.3.1.), aintzat harturik hainbat ekarpen egin zaizkiola urteokaz. Ekarpenon bateratzerik interesgarriena Hornbergerrek egin du bere eredu integratzailean, oso jarraibide baliagarria eskaintzen diguna hurrengo kapituluetan euskararen normalizazioaren berrikuspena antolatzeko eta ETBren normalizazio-eginkizunen ikerketa egituratzeko. Bigarrenik, Fishmanek proposaturiko ereduari buruz arituko gara (ikus 1.2.3.2.), Euskal Herriko plangintzetan itzal handikoa eta funtsezko erreferentzia baita. 1.2.3.1. Haugenen lau dimentsioko eredua eta beraren ostekoak Hizkuntza-plangintzako lehen eredua, osteko guztietan eragina izan duena, Haugenek landu zuen. 'Hizkuntza-plangintza' terminoa bera, Haugenek (1959) erabili zuen lehen aldiz literatura soziolinguistikoan, Norvegian XIX. mendean estandar idatzi bi produzitu zituzten saioen gaineko ikerketa batean, honela definituz: ortografia, gramatika eta hiztegi arauemaileak prestatzeko zeregina, komunitate ez-homogeneo bateko idazleak eta hiztunak gidatzeko helburua duena. Ikuspegi horretan aurrera eginda, Haugenek (1966) azaldu zuen hizkuntza-plangintza hizkuntza-arazoei (language problems) irtenbidea ematera zuzendutako jarduera zela, eta ortografia, gramatika eta hiztegia prestatzea planifikatzaileek arazoen aurrean harturiko erabakiak indarrean jartzeko zereginaren parte zela. Eredu horretatik abiatuta, ikertzaileek hainbat kontzeptu berri landu eta garatu zituzten hizkuntza-plangintzaren arloan hurrengo urteetan. Ekarpen horiek jaso, eta Haugenek (1983) plangintza-eredu berrikusi bat eskaini zuen (ikus 1. irudia). Aurrekoa bezala, planifikatzaileen jardueren deskribapen hutsa zen, ez zion oinarririk eskaintzen hizkuntza-plangintzaren teoriari, ez baitzuen azaltzen planifikatzaileek zergatik egiten zuten egiten zutena, ezta haien helburuak zein ziren ere (ibid., or. 274). Eredua laburbiltzen duen eskemako lehen errenkadan, hizkuntza-plangintzako alderdi soziala ageri da, eta bigarren errenkadan, alderdi linguistikoa, estatus-plangintza eta corpus-plangintza izenekin, hurrenez hurren. Eskemako lehen zutabea hizkuntzaren formari dagokio, eta bigarren zutabea, hizkuntzaren betekizunari. Horrela eratutako 48 testuak, ingelesean bezala (Deumert, 2004, or. 7). Zuzentasun-arauen helburua idazketa izan daiteke ('grafizazioa'), hitzak eta hitz bakoitzari dagozkion erabilera-eremuak eta erregistroak ('lexikalizazioa'), edo ezaugarri morfologikoak eta sintaktikoak ('gramatikalizazioa'), eta kodifikazioaren emaitzak ortografia, hiztegi eta gramatika arauemaileak izaten dira (Haugen, 1983, or. 271). Inplementazioa hautaturiko eredua erakundeetan finkatzeko eta hiztunen artean zabaltzeko zeregina da. Ardura gobernuak edo bestelako erakunderen batek hartzen du bere gain, eta eskola eta hedabideak izaten dira ohiko tresnak (Haugen, 1983, or. 272). Lantze funtzionala, azkenik, ereduaren etengabeko eguneratzea da, kulturak, teknikak eta giza irudimenak eta emozioek sortzen dituzten beharrizan berriei erantzuteko. Hiztegi teknikoa garatzeaz harago, lantzeak hizkuntza-baliabide guztiak jorratzea eskatzen du, hala nola, ahoskera, toponimia eta transliterazioa (ibid., or. 273). Haugenek beste ikertzaile batzuen azterketak eta lan teorikoak jaso zituen bere 1983ko ereduan. Hamarkada bat geroago, ekarpen berriak zeuden HPParen arloan eta, guztiak bildu eta bateratuta, Hornbergerrek (1994) HPPko eredu integratzaile bat eskaini zuen. Berrikusketa egin zuenean, Hornbergerrek (2007) bere ereduan gainjarrita erakutsi zuen Haugenen 1983koa (ikus 2. irudia), esanez bere ereduaren interpretazioan funtsean Haugeni jarraitzen ziola. Berez, Hornbergerren ereduak ez du hizkuntza-politika jakinik markatzen; gizarteak berak erabaki behar du norantz orientatu hizkuntzaren egoeran beharrezkotzat jotzen diren aldaketak. Helburuak zehaztuta, Hornbergerren eredu integratzaileak bi ikuspegi bereizten ditu beraiek lortzeko hizkuntza-plangintzan: hizkuntzaren formari dagokiona, eta hizkuntzaren funtzioei dagokiena. Bestenaz, Haugenen ereduaren aldean, eredu integratzaileak hiru plangintza-mota bereizten ditu: 1) estatus-plangintza, gizartean zentraturiko ahaleginei dagokiena, 2) corpus-plangintza, hizkuntzan zentraturikoei dagokiena, eta 3) jabekuntza-plangintza, hiztunarengan zentraturiko ahaleginei dagokiena. Eredu integratzailean, berritasun nagusia estatus-plangintza eta jabekuntza-plangintza banatzea da. Hala, estatus-plangintzaren arlokotzat jotzen dira hizkuntza gutxitu baten iraupenerako nahitaezkoak diren faktore sozial, politiko eta ekonomikoekin loturiko ekimen eta jarduerak —hala nola, erabilera-eremu berrien konkista, legegintza eta 50 hiztunen borroka—, Williamsek (1992, or. 133–136) azaldu bezala. Sachdev eta Hanlonek (2000, or. 70) azpimarratu dute garrantzitsua dela, horrez gain, faktore psikologikoekin —besteak beste, hizkuntza-jarrerekin— loturiko ahaleginak hartzea aintzat estatus-plangintzan. Jabekuntza-plangintzaren arlokoak dira, berriz, hiztunak gehitzera zuzendutako ekimen eta jarduerak, horiek ere hizkuntza gutxitu baten iraupenerako nahitaezkoak. Hornbergerrek (2007, or. 28, 32) ohartarazten du hizkuntza ikaste hutsa baino modu zabalagoan ulertu behar dela zer den jabekuntza; honela: hizkuntza ikasteko, berreskuratzeko edo transmititzeko aukerak sortzea, hobetzea eta/edo sustatzea. Halako aukerak hezkuntzan sortzen dira, baina baita komunikabideetan, lanean eta eguneroko bizitzako beste hainbat esparrutan ere. -.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.- 2. irudia: HPPrako eredu integratzailea FORMA FUNTZIOA ESTATUS PLANGINTZA 1. 3. JABEKUNTZA PLANGINTZA hautapena inplementazioa CORPUS PLANGINTZA 2. kodifikazioa 4. lanketa (Hornberger, 2007, or. 29) -.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.- Ikertzaile batzuek desegokitzat jotzen dute, hein bateraino, hizkuntza-plangintzan motak bereiztea. Hala, estatusa eta corpusa alde banatatik aztertzen dituen arren, Williamsek (1992) dio hizkuntza-plangintzaren arloan egin daitezkeen banaketak ez direla esparru bereizitzat hartu behar, zuzeneko loturak eta inplikazioak baitaude elkarren artean. Oharra aintzat hartuta ere, iruditzen zaigu corpusa, estatusa eta jabekuntza bereiztea lagungarriagoa izango zaigula ikerketa hau antolatzeko, sail koherenteetan bil ditzakegulako euskara sustatzeko ekimen eta jarduerak. Estatusean, hizkuntza-politikak 51 aurrera eramateko hitzartze- eta legegintza-prozesuak. Jabekuntzan, euskararen transmisioarekin loturiko plan eta ekimenak, besteak beste, hezkuntzan txertatzea, euskararen kasuan Romainek (2006, or. 465–466) oso garrantzitsutzat daukana. Azkenik, corpusean, euskara estandarizatzeko eta eguneratzeko ahaleginak. 1.2.3.2. Belaunaldi arteko etenaren eskala Hornbergerren eredu integratzaileak, 1990eko hamarkadaren erdialdean plazaratu zen arren, aldi klasikoan ditu erroak, eta —erro horietatik garrantzitsuena den Haugenen ereduak bezala— herrien eta haien hizkuntzen garapena du jomugan. Eredu integratzailea proposatu zenerako, baina, HPPa oinarri teorikoak jartzen hasia zen, eta ikuspegia zabaltzen. Hala, garapen-bidean zeuden herrien hizkuntza-arazoez gainera, galtzeko zorian zeuden hizkuntza gutxituak bihurtu ziren kezka-iturri. Bigarren testuinguru horretan, Fishmanek (2001) gogoeta teoriko garrantzitsua egin zuen bere ikerketa hizkuntza-ordezkapenera zuzendu zuenean, eta hizkuntza-ordezkapena itzularazteko eredu bat ere landu zuen, 'belaunaldi arteko etenaren eskala' deritzona (eskala horren eskema bat 1. taulan ikus daiteke). Fishmanentzat (2001, or. 452), hizkuntza-ordezkapena itzularaztea bizimodu oso bat indarberritu eta atxikitzeko ahalegina da, aintzat hartzen dituena bai alderdi linguistikoak, bai ez-linguistikoak ere. Fishmanen gogoetak eta eskalaren eredua bera funtsezko erreferentziak izan dira Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza-politika publikoan 1990eko hamarkadatik aurrera (Azkarate, 2012, or. 127). Oro har, Fishmanek darabiltzan hainbat kontzeptu, arnasgunearena, besteak beste, osagai garrantzitsuak dira oraindino euskararen normalizaziorako gogoeta eta plangintza guztietan, baina beraren beste ideia batzuk —hedabideen normalizazio-eginkizunari burukoa batik bat— oso urrun daude euskararen arloan nagusi direnetatik. Fishmanen eskalak zortzi maila dauzka, eta eusten dion ideia da hizkuntzak ez duela irauten baldin eta belaunaldien artean ama-hizkuntza gisa transmititzen ez bada (Fishman, 1991, or. 113). Transmisioaren giltzarria 6. mailan dago eta, eskalaren bitartez, hizkuntza-ordezkapena itzularazteko ahaleginak 6. maila horretara zelan 52 konektatu eta zelan bideratu ikusaraz daiteke (Fishman, 2001, or. 467). Izan ere, goiko mailei begira ipinita, eskolak, hedabideek, lanak edo administrazioak, beste barik, ezin dezakete hizkuntza bat ama-hizkuntza bihurtu; egin dezaketen bakarra da gizartean behar den kontzientzia sortzea ama-hizkuntza —eta berari loturiko kultura— familian, auzoan eta komunitatean atxiki dadin (Fishman, 1991, or. 375). Ildo horretatik, hizkuntza gutxitu batek ez luke arrakastarik izango bigarren hezkuntzan, komunikabideetan eta administrazioan —4b-tik gorako mailetan— hizkuntza menperatzailearekin lehian hasiz gero. Fishmanen arabera, hedabideek, adibidez, hizkuntza-ordezkapena itzularazteko baliagarriak izango badira, familian, auzoan eta komunitatean hizkuntza atxikitzeko egiten den lanaren indargarriak izan behar dute. Fishman (2001, or. 482) «hedabideen fetitxea» aipatzera ere heldu da, esanez hizkuntza ordezkatzailea darabilten hedabideen eskaintza ugariago, merkeago eta dibertsoagoak errealitatetik kanpo uzten duela hizkuntza gutxitua darabilten hedabideen eskaintza. Horrenbestez, Fishmanen (1991, or. 114) arabera, hizkuntza batek belaunaldiz belaunaldi irauteko itxaropen bakarra da intimitatearen esparrua —familia, auzoa, komunitatea— berarentzat erreserbatzea. Ordezkapen-arriskuan dagoen hizkuntzaren iraupena ziurtatzeko, komunitate gutxitua gainerako gizartetik banatu beharko litzateke etnokulturalki eta, banaketa horren bertutez, hizkuntza propioa funtzio etnokultural jakin batzuetarako —barne-harremanetarako— erabili beharko litzateke, eta beste hizkuntza(k), beste funtzio batzuetarako —kanpo-harremanetarako—, alegia, diglosia ezarri beharko litzateke (ibid., or. 357-358). Komunitate gutxitua etnokulturalki banatu eta gune jakin batean bilduz gero, espazio fisiko bereizi bat sor daiteke —'arnasgune' deritzona—, non hizkuntza gutxituak arazorik gabe bete baititzake barne-harremanetako funtzioak (ibid., or. 58-59). Hizkuntza baten iraupena halako konpartimentazioan —diglosian— oinarritzen duen soluzioaren aurka, hainbat argudio eman dira. Nagusietako bat da modernizazioa, urbanizazioa, hezkuntza eta kultura toki guztietara hedatu diren honetan nekez euts dakiokeela hizkuntzen eta esparruen banantze zurrun bati eta, azkenean, gizarte elebidunetan, hizkuntza hegemonikoak etxe barruko esparrua ere irabazten duela (Romaine, 2006, or. 453). Arnasguneekin loturik azaldu den beste eragozpen bat da 53 hizkuntza mehatxatuaren estatusa apaldu egiten dela konpartimentazioak esparru prestigiodunak —lana, hedabideak, administrazioa— ixten badizkio (ibid., or. 454). 1.3. HPPa ETA IKUS-ENTZUNEZKO HEDABIDEAK Gure marko teorikoa osatzen segitzeko, hedabideek normalizazioan zer leku izan dezaketen aztertu behar dugu. Izan ere, euskararen eta beste hizkuntza gutxitu askoren sustapen-plangintzetan berealdiko garrantzia ematen zaie hedabideei normalizaziorako tresnen artean, eta hainbat adituk berretsi egiten dute balio hori. Mac Donnachak (2000) industriako balio-katean inspiraturik proposatu duen hizkuntza-plangintzako ereduari jarraiturik, O'Connellek (2004) —batik bat telebistaz diharduela— baliagarri deritze komunikabideei normalizazioaren atal guztietarako, besteak beste, hizkuntzarekiko jarrera positiboak sustatzeko, hizkuntzaren ezagutza handitzeko, hizkuntzaren erabilera areagotzeko, hizkuntza-komunitatea handitu eta indartzeko, hizkuntzaren sustapenean parte hartzen duten giza baliabideak erakarri, formatu eta kudeatzeko, corpusaren garapenean laguntzeko, eta horrela hamaika ataleko zerrenda bat osatzeraino. Eten bat sumatzen da, beraz, teoriaren eta praktikaren artean, HPPko ereduetan hedabideek ez baitute berezko tokirik. Tokiren bat aitortzen zaienean ere, Fishmanek (1991, or. 403) bezala, plangintzako bigarren mailan edo aurreragoko faserako uzten dira, identitatearen eraketari, komunitatearen antolakuntzari eta gazteen sozializazioari lotuta. Hedabideak berealdiko normalizazio-tresnatzat ez hartzeko jarrera horren jatorria 1950eko hamarkadan dago, gizarte-komunikazioaren arloan egiten hasi ziren ikerketek erabat aldatu baitzuten hedabideen eraginari buruzko ikuspegia (Pooley, 2006, or. 131). Ikerketa haien emaitzen arabera, hedabideek oso eragin mugatua zuten pertsonen jokabideetan, hau da, ez zegoen erlazio zuzenik hedabideetako edukien eta giza jokabideen artean, eta ikuspegi berri horrek naif eta espekulatibotzat utzi zuen Bigarren Mundu Gerraren aurreko ikuspegia —hots, hedabideak giza pentsaeraren aldaketarako tresna ahaltsuak zirela—. Hortaz, pertsonen jokabideetan eragin mugatua bazuten, balio gutxikoak izango ziren komunitate baten hizkuntza-jokabide eta -ohituretan aldaketa eragiteko. 54 1950eko hamarkadatik hona HPPari buruzko ideietan eboluzioa gertatu den bezala, hedabideen normalizazio-baliagarritasunari buruzko ideiak ere eboluzionatuz joan dira. Guretzat, funtsezkoa da bilakaera hori aztertzea, lehenengo eta behin zalantzatik kanpo uzteko hedabideak badirela HPPrako tresna egokia, alegia, Euskal Telebista euskararen normalizazioaren testuinguruan ikertzeak zentzua baduela agerian uzteko. Bigarrenik, hedabideek hizkuntzen sustapenean izan ditzaketen eginkizunak zein izan daitezkeen zehazteko. Atal honetako azterketan, Pietikäinen eta Kelly-Holmesi (2011) jarraituko diegu, haiek ere eboluzioaz mintzo baitira hedabideei hizkuntza gutxituen sustapenean aitortzen zaien eginkizunari buruzko ideien ikerketan. Eboluzio horren markotzat, Ricentok HPPari buruzko ideien bilakaeran proposatu duen eskema darabilte (ibid., or. 52), zeren Ricentoren eskemak azaltzen baitu HPParen arretagunea estatutik komunitatera eta komunitatetik gizabanakora igaroz joan dela, hain zuzen, beraiek hizkuntza gutxituko hedabideen (HGHen) kasuan atzeman dutenaren antzera. Ikertzaileok hiru aldi bereizi dituzte HGHen bilakaeran, zirkunstantzia hauetan oinarrituta: HGHen eginkizunak, eragileak, eta ideologia linguistikoak. Pietikäinen eta Kelly-Holmesek proposaturiko lehen aldia Dohaintza aldia da (ikus 1.3.1.), hizkuntza gutxituek ikus-entzunezko hedabideetan lehen agerpenak egin zituzten denbora. Ondoren, Zerbitzu aldia etorri zen (ikus 1.3.2.), zeina euskararentzat funtsezkoa izan baita, hor kokatu behar dugulako ETBren sorrera. Azken aldia, informazio- eta komunikazio-teknologia berriek ardazten dutena, Performantzia aldia da (ikus 1.3.3.). Hiru aldiak ikuskatuta, trazaturik uzten duten ibilbidea korrituko dugu hedabideei hizkuntza-normalizazioan egozten zaien eragina aztertzeko (ikus 1.3.4.). 1.3.1. Dohaintza aldia Hizkuntza gutxituek hedabideetan egin zituzten lehen agerpenak tarte batzuk baino ez ziren, hizkuntza nagusi baten programazioaren barruan txertatuak. Lehen urrats haiek helburu testimonial hutsa zuten: komunitatea ikusgai egitea eta beraren identitatea berrestea. Bestela esanda, agerpen haiek estatus-plangintzaren arloan kokatu behar dira 55 (Pietikäinen & Kelly-Holmes, 2011, or. 57–58). Hizkuntza gutxituak hedabideetara eramateko lehen ekimen haietan, eragilerik garrantzitsuena estatua zen, bai eta estatua hizkuntza gutxituen aldeko urratsak egitera bultzatzen zuten ekintzaile banaka batzuk ere (ibid.). Estatuak, dohaintza modura, hedabideetan agertzeko aukera eskaintzen zien bere mugen barruko hizkuntza gutxitu batzuei —eta beste batzuei ez—, berak kudeatutako hedabide publikoetan tarte urri batzuk utzita. Linguistikan, pentsaera estrukturalista zen gailena. Hizkuntza, batetik, komunitatea mugarriztatzen zuen ezaugarritzat hartzen zen; hau da, komunitatea —bera osorik hartuta— beste batzuetatik bereizten zuena hizkuntza zela ulertzen zen. Bestetik, hizkuntza hura sistema objektiboa, homogeneoa, isolatua eta arauen bitartez finkatzeko eta garbi zaintzeko modukoa zela zeritzon. Horren ondorioz, hizkuntzaren purutasuna zaintzeko jarrera da nagusi hedabideetako hizkuntza-erabileran, alegia, hizkuntza arautuari bakarrik leku egitea, komunitatean eguneroko bizitzan erabiltzen diren gainerako hizkuntzak eta aldaerak alboratuta. Euskal Telebistaren sorrera aldi hau baino geroagokoa da, baina euskarazko kanalaren lehen urratsak gidatu zituzten pentsaeretako asko Dohaintza aldian indarrean zeuden berak dira. Alde batetik, ETBk euskara estandarra hautatu zuen euskarazko emanaldietarako, eredu estandarra jotzen baitzen euskara etorkizunean iraunarazteko eta euskaldun-komunitate osoa biltzeko bidetzat. Bestetik, bere jarduerari dagokienez, ETB hasieratik lotu zen euskara prestigiatzeko eta beraren aurkako hizkuntza-jarrerak aldarazteko betekizunarekin, euskara bera gizartean ikusgai eginez eta euskaldunen kultura- eta identitate-ezaugarriei zabalkundea emanez. 1.3.2. Zerbitzu aldia Pietikäinen eta Kelly-Holmesek (2011, or. 59–60) nabarmendu bezala, komunitate gutxituak euren irrati-telebistak eratzen hasi zirenean, aurrerapauso bat egin zen mintzaira gutxituen hedabide-politika eta -praktikan, hizkuntzari tarte bat eskaintzetik hiztunei zerbitzua eskaintzera. Irrati eta telebista haiek funtsezko tresnak ziren komunitateak bizimodu modernoarekin bat egin zezan. Hizkuntzari zegokionez, 56 hedabideok corpus-plangintzarako tresna bihurtu ziren, hizkuntza-baliabideak eguneratzen eta ezagutarazten lagunduz. Indarrean segitzen zuen purutasuna zaintzeko jarrerak baina, hizkuntza gutxituko hedabideetan (HGHetan), elebakartasun paraleloa ere agertu zen, alegia, tarte batzuk komunitateak zerabiltzan hizkuntzetako batean, eta beste tarte batzuk beste hizkuntzetako batean. Bitarteko materialei zegokienez, gobernuko instituzioak ziren eragile nagusiak, eurek arautzen baitzuten emisio-denbora, eurek antolatzen baitzuten azpiegitura teknikoa eta, askotan, eurek ematen baitzuten finantzazioa. Hainbat bider, ETBren kasuan bezala, HGHak eratzeko ekimena ez zen etorri estatuko gobernuaren aldetik, baizik eta eskualde-instituzioen aldetik. 1970eko eta 1980ko hamarkadetan, HGHen sustatzaileek gauza asko espero zituzten baliabide berrion aldetik, baina ikertzaileek hainbat galdera zituzten hedabideek HPPan izan zezaketen betekizunari buruz. Arazoaren muina hau zen: hedabideetan hizkuntza gutxitu batean mintzatzeak zelan eragiten die hizkuntza horren iraupenari eta garapenari (Moring, 2007, or. 18)? Galdera horri erantzuteko ikerketetan, bi ikuspegi nagusi erabili dira. Lehen ikuspegitik, hedabideek HPParen hiru ataletan —estatusean, corpusean eta jabekuntzan— zer eragin izan dezaketen aztertu da. Bigarren ikuspegitik, berriz, zer baldintza bete behar duten hizkuntza gutxituko hedabideek HPPan eragina izan dezaten. Hedabideek HPParen hiru ataletan izan dezaketen eraginaz, aurrerago arituko gara (ikus 1.3.4.), HGHen ibilbidea ikustatu ondoren. Orain, zerbitzu aldiko pentsaerarekin lotuago, hedabideon izatea eta normalizazio-jarduera baldintza dezaketen faktoreak aztertuko ditugu. Lehen faktorea, guztizkotasun funtzionala, komunikazio-eremuari dagokio, eta hedabideen bideragarritasun ekonomikoarekin lotuta dago (ikus 1.3.2.1.). Bigarren faktorea hedabide bakoitzaren hizkuntza-praktikak dira, alegia, zer hobesten den, zer lehenesten den, zer ohitura dagoen hizkuntza erabiltzeko orduan (ikus 1.3.2.2.). 1.3.2.1. Guztizkotasun funtzionala eta bideragarritasun ekonomikoa Hizkuntza gutxituko hedabideek HPPan izan dezaketen eragina baldintzatzen duten faktoreak direla eta, ikertzaile batzuek hizkuntza gutxituaren komunikazio-esparruan jarri dute arreta, eta eskaintzaren guztizkotasunaz eta hedabideen euren bideragarritasun 57 ekonomikoaz aritu dira. Moringek (2007, or. 18–19) bere gogoetaren abiapuntu modura baieztatu du pertsonek —hiztunek— eguneroko bizitza euren hizkuntzan egin ahal izatea bilatzen dutela, alegia, guztizkotasun funtzionala bilatzen dutela. Horretarako, beharrezkoa da —baina nahikoa ez— beraien hizkuntzaren komunikazio-esparruan guztizkotasun instituzionalaren baldintza betetzea, hau da, mota guztietako hedabideak eta plataformak aurkitu ahal izatea hizkuntza-komunitateari egiten zaion eskaintzan, ordezkatze-estrategietara jo barik. Izan ere, hedabide batzuen hutsunea bete nahian beste batzuk indartzeko ahaleginak ez du arrakastarik erakutsi hiztunaren beharrizanak asetzeari dagokionez, batik bat hizkuntza gutxituko komunitateetan (ibid., or. 23). Antzera gertatzen da genero-guztizkotasunaren baldintzarekin. Komunitatearentzat, hedabide jakin bat edukitzea bezain garrantzitsua da hedabide horretan aurki daitezkeen formatu edo genero guztiak edukitzea eta, hizkuntza gutxituei dagokienez, gainera, bereziki zaintzekoa da eskaintzan gazteei erakargarri zaizkien programa-formatuak jasotzea (Moring, 2007, or. 25). Izan ere, lehenespen hertsiaren printzipioaren arabera, ikus-entzuleek nahiago izango dute hizkuntza gutxituko programazioarekin bat egin, baldin hizkuntza handi baten eta hizkuntza gutxitu baten hedabide-eskaintzak eta genero-eskaintzak parekoak badira (ibid., or. 28-29). Hortaz, guztizkotasuna nahitaezko baldintza da hedabideek eraginen bat izan dezaten hizkuntzaren eta beraren komunitatearen iraupenean (Moring, Husband, et al., 2011, or. 172). Komunitate gutxituentzat, baina, helburu erdiesten zaila izan daiteke. Batetik, hedabide bakar batek ezin dezake bermatu hiztun guztientzako genero guztiak dituen eskaintza (Pietikäinen & Kelly-Holmes, 2011, or. 59–60). Bestetik, ikus-entzunezko hedabideak kostu handikoak izaten dira, eta irizpide komertzial hutsak nekez funtziona dezake hizkuntza-komunitate txiki batean telebista, zinema edo halako bitartekoak finantzatzeko (Cormack, 2004, or. 5). Ekonomikoki bideragarriak izan daitezen, beharrezkoa da, beraz, erakunde publikoen finantzazioa. Hala eta guzti, horrek ez du esan nahi ikuspegi ekonomikotik gastu hutsa direnik komunitatearentzat. Izan ere, enplegua sortzen dute, eta lan-aukerak ematen dizkiete hizkuntza gutxituaren hiztunei (Cotter, 1999, or. 145). Euren produktuak hizkuntza gutxituan ekoitzi nahi dituzten sortzaileentzat ere egiazko dirubidea izan daitezke (Cormack, 2004, or. 4). O'Connellen (2004, or. 35–36) arabera, HPParen barruan izan litezkeen aukera guztiak ustiatu beharko lirateke diru publikoa jasotzen duten HGHen eraginkortasuna optimizatzeko. 58 Izan ere, termino absolutuetan, halako hedabideak beste HPPko tresna batzuk baino askoz garestiagoak dira baina, termino erlatiboetan, baliagarriagoak izan daitezke. Hori neurtzeko, Grin eta Vaillancourtek (1999) adierazle-sistema bat proposatu dute: 1) Kostua: komunitateak baliabide edo ekimen bat finantzatzera zuzentzen duen aurrekontu osoa. 2) Eraginkortasuna2: kostua, pertsonako eta orduko. Adierazle honek konparazioak egitea ahalbidetzen du, neurketa-unitate komuna ezarriz. 3) Inpaktua: baliabide edo ekimen batek hizkuntza-plangintzarekin loturiko esparru batean duen eragina, beste baliabide edo ekimen batzuek esparru berean dituzten eraginak jasotzen dituen ranking bateko posizio modura adierazita. Hainbat normalizazio-ekimen alderatu nahi izanez gero, eraginkortasunaren eta inpaktuaren datuak adierazle bakarrean konbina daitezke eta, hala, jardunbiderik egokiena zein den zehaztu. Oso interesgarria iruditzen zaigu adierazle-sistema hau, euskararen normalizaziora zuzenduriko finantza-baliabideak debate publikora ateratzen direnean kostu absolutua besterik ez baita aipatzen gehien-gehienetan. 1.3.2.2. Hizkuntza gutxituko hedabideen hizkuntza-praktikak Zerbitzu aldian abiarazi ziren HGHak komunitatea zerbitzatzeko eta hizkuntza sustatzeko helburu garbiarekin sortu ziren. Ikertzaileek ikusi dute hedabideak hizkuntzan eragingarriak izan daitezen faktore baldintzatzaile batzuk badirela. Dagoeneko, guztizkotasunaz aritu gara eta, azpiatal hau ixteko, hizkuntza gutxituko hedabideen hizkuntza-praktikez jardungo dugu. Jonesek (2013b, or. 32–33) dioenez, ohikoa izaten da debatea piztea lurralde batean ari diren hedabideen hizkuntza-praktikek lurralde horretako mintzairaren patuan duten eraginaz. Komunitate gutxituen kasuan, ez da izaten debate ixten erraza eta, askotan, iritzi kontrajarriak azaltzen dira, besteak beste, hizkuntza-gai hauei buruz: a) Elebitasunaren kudeaketa (batzuek nahiago dituzte emanaldi elebakarrak; beste batzuek gizarteko hizkuntza biei onartzen diete tokia emanaldietan). 2 Eraginkortasunaz hitz egiten denean, nahi den emaitza lortzen den ala ez hartzen da kontuan; efizientziaz hitz egiten denean, ostera, baliabide eraginkor guztien artetik, zein den onena (Grin eta Vaillancourt, 1999: 3). 59 b) Emanaldien hartzaile potentziala (batzuen ustez, hizkuntza gutxituaren hiztunak bakarrik izan behar dira; beste batzuen ustez, hiztun ez direnak ere bai). c) Emanaldietako hizkuntzaren estiloa (batzuek formala hobesten dute: beste batzuek, kolokiala). d) Emanaldietako hizkuntzaren kalitatea (batzuek zuzena baino ez dute onartzen; beste batzuek ez dituzte akatsak gaitzesten). e) Emanaldietako hizkuntzaren maila (batzuentzat, konplexutasuna saihestu behar da; beste batzuentzat, pobretasuna eta murriztasuna). f) Emanaldietako hizkuntza-eredua (batzuen ustez, estandarrari bakarrik egin behar zaio tokia; beste batzuentzat, dialektoei ere bai). g) Testuen jatorria (batzuek mugatu egingo lituzkete itzulpenak; beste batzuek, libre utzi). h) Enpresako lan-hizkuntza (batzuen ustez, emanaldietakoa izan beharko litzateke; beste batzuen ustez, ez nahitaez). Maila akademikoan, badira ikerketak praktika horietako hainbati buruz, eta behaketek baieztatu dute hizkuntzaren normalizazioa baldintza dezaketela (Jones, 2013b, or. 3334). Zerbitzu aldian, HGH bakoitzaren ardura izan da bere hizkuntza-politika zehaztea praktika posible horien aurrean, baina iraultza gertatu da azkenaldian. Teknologia digitalak eta hedabide sozialek ez-profesionalen eskuetan utzi dute media-edukien ekoizpen eta banaketa, eta horrek ondorio nabariak izan ditu hizkuntza-praktiketan testuinguru elebidunetan, HGH tradizionalen hizkuntza-politikak ere ukitzera heldu diren ondorioak (ibid., or. 34-35). 1.3.3. Performantzia aldia Mundu berri bat —globalizatua deritzoguna— sortu da mende-aldaketako urteetan teknologia digitalaren eraginez, eta ondorioak izan ditu HGHetan. Aipagarriena da hizkuntza gutxituko ikus-entzunezko eskaintzan hornitzaile berriak azaldu direla behetik gorako eragintzaren ekimenez, eta berorien kezka ez dela guztizkotasun instituzionala edo funtzionala, baizik ikus-entzunezko produktuak eskuragarri edukitzea nahi den momentuan eta nahi den tokian kontsumitzeko prest. Horregatik, hornitzaile berriok 60 ikus-entzunezko produktuen ekoizpenean zein horiek zabaltzeko kanaletan hartzen dute parte. Horrez gainera, ez dira era bakarreko eragileak: asko behin-behinekoak dira; asko, norbanako soilak. Hizkuntzari dagokionez, komunitate eleaniztunaren errepertorio osoa erabiltzeko urratsa egin dute (Pietikäinen & Kelly-Holmes, 2011, or. 60–62). Performantzia aldian, indarrean segitzen dute lehengo dohaintza- eta zerbitzu-logikek HGHen jardueran, batez ere, erakunde ofizialen menpekoetan, baina beste logika bat nagusitu da: aritzea, ikus-entzunezko produktuak lantzea eta erabiltzaileen eskuetan jartzea denboraren eta lurraldearen hesien barruan itxita geratu barik, ezta —gorago nabarmendu bezala— hizkuntzarenaren barruan ere. Beste modu batean esanda, HGHek komunikaziorantz lerratu dituzte euren ardurak aldi honetan, zerbitzu aldiko beste ardura batzuk albora utzita, hala nola, hizkuntzaren leihoa izatea, hizkuntzaren funtzionaltasuna sustatzea edo hiztunen hizkuntza-eskubideak bermatzea (Pietikäinen & Kelly-Holmes, 2011, or. 61). 1.3.4. Hedabideen hizkuntza-eragina HGHen agerpenak ikertzaileen arretagunean ipini zuen hedabideok hizkuntza gutxituaren iraupen eta sustapenari laguntzen ote dioten. Horretaz jardun duten gogoeta eta ikerketetan, guk hiru multzo bereiziko ditugu, HPParen hiru atalekin bat datozenak. Hortaz, hedabideen hizkuntza-eragina estatusaren, corpusaren eta jabekuntzaren ikuspegitik aztertuko dugu. Azterketa antolatzeko era horretan, eboluzio bat igar daiteke hedabideen eraginari buruzko pentsaeran, moduren batean gorago aztertu ditugun hiru aldietan zehar izan den eboluzio ideologikoarekin bat datorrena. Hala, estatus-plangintzari dagokionez (ikus 1.3.4.1.), hedabideak hizkuntzaren ikusgaitasunarekin lotu dira Dohaintza alditik bertatik. Corpus-plangintza dela eta (ikus 1.3.4.2.), Zerbitzu aldian, nabarmengarritzat jo da hedabideek aldaera estandarraren zabalkundean eta hizkuntza-baliabideen lanketan duten eginkizuna. Azkenik, jabekuntza-plangintzaren ikuspegitik (ikus 1.3.4.3.), hiztunaren eta hizkuntzaren arteko harremanak gertaleku berri batean kokatzea aitortu zaie hedabideei IKTen iraultzarekin batera etorri den Performantzia aldian. 61 1.3.4.1. Hedabideak eta estatus-plangintza Hizkuntza gutxituei telebista eta irrati handietan lehen leihoak zabaldu zitzaizkienetik, iritzi orokorra da hedabideetan agertzeak eragin positiboa duela hiztunen zein gainerako ikusleen hizkuntza-jarreretan, alegia, hedabideek funtzio bat dutela estatus-plangintzan. Strubellek (2001, or. 261) faktore-mota bi bereizten ditu hizkuntza-jarreretan eragina dutenen artean, pragmatikoak eta identitarioak. Hedabideak mota bietakoak izan daitezke. Faktore pragmatiko gisa, besteak beste, hedabideek ekonomi jarduera batekin eta lan-arloarekin lot dezakete mintzaira gutxitua, aktualitateko gaien debate publikora ekar dezakete, eta erabilera-eremu espezializatuetara jaso dezakete (Cotter, 1999, or. 144). Faktore identitario gisa, besteak beste, hedabideek komunitate-sentimendua pitz dezakete erabiltzaileen artean, eta diskurtsoa —'agenda informatiboa', hedabideen hizkeran esanda— komunitate barruan sortzen lagun dezakete (Strubell, 2001, or. 262). Horrekin batera, hedabideetan —batik bat, telebistan—, etengabe zabaltzen dira ikusleari identitatea gogorarazten dioten diskurtsoak, askotan oharkabean pasatzen direnak, 'gu', 'hemen' eta antzeko hitz xume eta prosaikoz osatuak —esaldi gogoangarrien beharrik gabe— (Billig, 1995). Hedabideek ahalmen biri zor diete euren eragin handia: ikusgaitasuna eskaintzea eta gertaleku izatea. Ikusgaitasunari dagokionez, hizkuntza gutxitu asko eremu pribatura murriztuta egoten dira, ez dira presente egoten eremu publikoan. Hedabideek —batik bat, telebistak— ikusgaitasuna eskaintzen dute, hizkuntza gutxitu bat eta beraren komunitatea agerira atera eta, horrela, gizartearen zein mundu osoaren begien aurrean legitimatzen dute (Guyot, 2004, or. 16–18). Ó Laoirek (2008, or. 211), Zeelanda Berriko Maori Telebistaz ari dela, hiru ideiatan laburbildu du hizkuntza gutxituko telebista batek zelan legitimatzen dituen bere komunitatea eta bere hizkuntza. Lehenik, maoriera hiztunentzat garrantzitsuak diren arloetan erabil daitekeela erakusten du. Bigarrenik, telebistak maorien komunitateari buruzko informazioa eta ezagutza zabaltzen ditu herrialde osoan. Hirugarrenik, maoriera gehitzen du herritarren etxeetara heltzen den telebista-eskaintzan. Horren guztiaren ondorioz, maorierari buruzko jarrerak aldarazten lagun dezake, hiztun-komunitatean zein gizarte osoan. 62 Hedabideak, hala eta guztiz ere, kalterako ere izan daitezke, batez ere korronte nagusikoak (mainstream). Hala, Strubellek (2001, or. 262–263) hizkuntza-jarreretan eragin negatiboa egozten die Madrilen ekoizten diren hedabideei katalanaren normalizazioaren testuinguruan —alde horretatik, euskararen normalizazioaren testuingurua ere badena—, eta beldur da, gainera, ez ote duten edozein hesi etnokultural baino haragoko irismena, Fishmanen (1991) arnasguneak gogoan. Kanadako eta Mexikoko esperientziek erakutsi dutenez, ordea, bete ezinezko asmoa da kanpoko hedabideei mugak ixtea herrialdeko identitatea(k) defendatzearren (Casas, 1996). Gertaleku izateari dagokionez, esan dezagun ezer baino lehen identitateak ez direla errealitate finkoak eta aldaezinak, baizik eta biziak, dinamikoak eta komunitate bakoitzaren testuingurura etengabe moldatuz doazenak (Casas, 1996, or. 91). Identitatea hainbat ezaugarriren gainean eraikitzen dute euren burua komunitate jakin bateko kidetzat daukatenek, ezaugarriak hautatzeko eta baztertzeko prozesu kolektibo baten bitartez, denbora jakin batean eta espazio jakin batean (Schlesinger, 1993, or. 7). Kultur identitateen kasuan, bizilekutzat duten lurraldea, hizkuntza, erakunde politikoak eta abar egoten dira ezaugarrien zerrendan (Castelló, 2005, or. 500). Egun, nekez uler daiteke kultur identitate baten eraikuntza hedabideetatik kanpo, eta horrek lehen mailako HPPko tresna bihurtzen ditu. Izan ere, identitatea eta hizkuntza bat etorri eta elkarren sustagarri izan ohi dira, batez ere ukipen-egoeretan (Bastardas-Boada, 2012, or. 20–21). Barne-produkzioko telesailek, esaterako, audientziarekin konektatu nahian, ispilu moduko batean erakusten diote komunitateari beraren irudikapen bat, honelako kultur ezaugarriak hautatu eta elkartuz osatua: hizkuntza, antroponimoak, argumentuetako gaiak, girotzeko musikak eta abar (Castelló, 2005, or. 505). Hedabide batek osatzen duen irudikapenak ez du halabeharrez erabakitzen hartzaileen identitatea, pertsona bakoitzak bere modura interpretatzen baitu ikus-entzunezko testua bere identitatearen eraikuntzan (Schlesinger, 1993, or. 12–13). Nolanahi ere den, identitatearen eta hedabide-hautuaren arteko erlazioa noranzko bikoitzekoa izaten da: identitateak baldintzatzen du pertsona batek zein hedabide aukeratzen duen eta, aldi berean, hedabide horrek agertzen duen irudikapenaren kontsumoak identitatea elikatzen du (Morris, 2008, or. 553). 63 1.3.4.2. Hedabideak eta corpus-plangintza Hedabideetan agertzeak mintzaira gutxituen estatusean eragin positiboa duela onartzen den bezala, zalantza gutxi egiten da mintzaira gutxituko hedabideak laguntza handikoak direla hizkuntza-baliabideak eguneratzeko eta hiztunei ezagutarazteko eta, alde horretatik, eragina badutela corpus-plangintzan. Eguneratzeari dagokionez, hedabideek maila jasoan eta testuinguru formalean erabil daitekeen hizkuntza-eredu bat eskaintzen dute (Cotter, 1999, or. 144; Strubell, 2001, or. 262). Horrez gainera, hizkuntzan garatu ez diren beste aldaera batzuk sortzen eta lantzen lagun dezakete (Estrada, 2004), besteak beste, hedabide bakoitzean gauzatzen den komunikazioan berariaz erabiltzeko aldaerak —medialekto deritzenak— (Hjarvard, 2004, or. 92). Hizkuntza-baliabideak ezagutarazteari dagokionez, hedabideek hizkuntzako elementu berrien edo ezezagunen jakitun ipin ditzakete hiztunak, oso bereziki, aldaera estandarraren jakitun (Milroy & Milroy, 1987, or. 30–31). Hala ere, esan beharra dago hedabideak, euren hizkuntza-eredua zehaztu behar dutenean, gizartean hobetsitakoaren ispilu bihurtzen direla (Bell, 1983). Alegia, gizartean prestigioa duen aldaera aukeratzen dute, aldaera estandarra, eta ―dinamika biribil batean sartuta― hedabideen emankizunetako hizkerak prestigioa irabazten du hedabideetan erabiltzen delako. Azkenean, hiztunen begietara hedabideak estandarraren jagole bilakatzen dira, baita estandarraren erreferentziarik eskuragarriena ere. Estandarraz harago, hedabideek zabalkundea eman diezaiekete gizarte-talde mugatuetan bakarrik ezagutu ahal izan diren beste hizkuntza-aldaera batzuei. Hizkuntza gutxituen kasuan, hedabideetan aurkitu da hiztunei bestela ezagutu ezin izan dituzten aldaerak ―dela estandarra, dela beste edozein― ezagutarazteko bitarteko garrantzitsu bat (Castellanos, 1997). 1.3.4.3. Hedabideak eta jabekuntza-plangintza Espektatibak handiak izan ziren zerbitzu aldia deritzen urteetan abiarazi ziren HGHekiko eta, espektatiba horiekin bat, hizkuntzaren estatusean eta corpusean aitortzen zaien eragin onuragarria argudio nahikotzat jo daiteke hedabideoi berezko tokia egiteko HPPan. Hala izan beharrean, ikertzaileek bigarren mailan utzi dituzte HPPko ereduetan, hedabideek hizkuntza-jabekuntzan eta, ondorioz, hizkuntzaren iraupenean eragina izan 64 dezaketela frogatzeko modurik ez dagoela argudiatuta. Pentsamolde horren jatorria 1950eko hamarkadan dago, komunikabideen eraginari buruz egin ziren ikerketetan, eta beraren kontzeptu ardatza hizkuntza-aldaketa da. Hizkuntza-aldaketak —hizkuntza baten fonologian edo gramatikan gerta daitezkeen aldaketak— teknologiako, modako edo beste edozein arlotako berrikuntzen pare dira pertsonen ohituretan errotzeari dagokionez. Horrek esan gura du hizkuntza-elementu berrien edo ezezagunen zabalkundea hiztunetik hiztunera gertatzen dela buruz buruko interakzioaren bitartez, hain zuzen, telebista edo irrati bidezko komunikazioan ezinezkoa den eran (Trudgill, 1986, or. 39–40). Aurreko azpiatalean esan dugunez, hedabideek berba, esapide eta hizkuntza-ezaugarri berrien jakitun ipin ditzakete hiztunak, baina jakitun egoteak ez dakar, ondoren, elementu horiek bereganatzea, alegia, hizkuntza-jabekuntza gertatzea. Ingelesaren kultur eremuko ikertzaileek aldaera estandarraren ezarpena ―zehazkiago esanda, received pronunciation deritzon ahoskera-ereduaren ezarpena― erabili dute horren frogagarri. Izan ere, Britainia Handian XX. mendeko bigarren laurdenetik aurrera irratiak eta telebistak ―eskolarekin batera― estandarra zabaltzen egindako ahalegina gorabehera, hiztunen % 3-5ek baino ez dute erabiltzen hizkuntza-eredu hori (Milroy & Milroy, 1987, or. 29). Horrenbestez, hedabideei ez zaie eragin nabarmenik aitortu hizkuntza-aldaketaren zabalkundean (Chambers, 1998, or. 124). Ondorioz, ez zaie ahalmenik aitortu hizkuntzaren belaunaldiz belaunaldiko transmisioan (Fishman, 1991, or. 175). Ikerketa berriek ulerbide berriak ekarri dituzte, bai hizkuntza iraunarazteko ahaleginei buruz, bai hizkuntza-aldaketari berari buruz, eta ondorioa da argudio berriak eskaini dituztela hedabideei eragina aitortzeko hizkuntza-jabekuntzan. Lehenik eta behin, ikertzaileek ez dute dagoeneko onartzen hizkuntzak bizirik irauteko modu bakarra gurasoengandik haurrengana igarotzea denik. Bigarrenik, ikertzaileek bi faktore aurkitu dituzte ―motibazioa eta karga ideologikoa―, hedabideak hizkuntza-aldaketarekin lotzen dituztenak. Hurrengo paragrafoetan, gainbegiratu bat emango diegu argudio bakoitzari eusten dioten ikerketa nabarmenei. 65 Iraunarazpen-ahaleginak direla eta, hainbat ikertzailek ―Fishmanek, batik bat (ikus 1.2.3.3.)― enfasi handia jarri dute belaunaldiz belaunaldiko transmisioan, baina beste ikertzaile batzuek errealistagotzat daukate ahaleginak biziberritzera zuzentzea (Romaine, 2006, or. 464–465). Hau da, belaunaldiz belaunaldiko transmisioari uko egin barik, hizkuntzak esparru berriak eta erabiltzaile berriak irabaztearen garrantzia azpimarratzen dute. Horrela begiratuta, arrazoizkoa da pentsatzea hizkuntzaren etorkizuna eguneroko bizitza publiko zein pribatuko esparruetan erabilia izatean datzala (Moring, 2013, or. 40). Horregatik, arrazoizkoa da pentsatzea hedabideek badutela nolabaiteko eragina hizkuntzaren etorkizunean, komunikazioa baita herritarren bizitzan esparru garrantzitsuenetako bat (ibid., or. 39-40): eguneko denboraren tarte zinez handia hartzen die ―gero eta handiagoa―, eta komunikabide-mota bakoitza funtzio ezberdin batean baliatzen dute. Beste modu batean esanda, hiztunaren eta hizkuntzaren arteko harremanaren gertaleku garrantzitsuenetako bat, egun, hedabideak dira. Hizkuntza-aldaketa dela eta, ikerketa berriek motibazioaren garrantzia atera dute agerira. Trudgillen (1986, or. 40–41) arabera, hiztunek hedabideen bitartez ezagut ditzakete hizkuntza-elementu berriak, eta hiztun askok imitatu eta eredutzat hartzen dituzte, ez elementu deigarriak bakarrik, baita gramatikalak eta fonologikoak ere, baina jokabide horren atzean jakinaren gaineko erabaki bat dago. Halako kasuetan, beraz, ezin daiteke esan hizkuntza-aldaketa hedabideek eragiten dutenik, baina bai esan daiteke korrelazio bat dagoela hedabideekiko harremanaren eta hizkuntza-aldaketaren artean. Naro eta Pereira Scherrek (1996) diote korrelazio hori hirugarren faktore batek azalduko lukeela: hiztunaren motibazioak. Hiztun motibatuak hedabideetan aurki dezake bila dabilena. Esate baterako, Uruguaiko portuges-hiztunen kasuan, motibazioa estatus jasoagoko hizkera bat bereganatzea izan zen (Carvalho, 2004). Brasiletik heltzen zitzaizkien telebista-emisioetan aurkitu zuten euren asmoak betetzen zituen eredua, eta bertan behera utzi zuten euren ahoskera tradizionala. Komunitate horretan, hizkuntza-aldaketa ez zuen telebistak eragin, baina aldatzeko nahia zuten hiztunei lagundu zien faktore bat izan zen. Alemanian, berriz, belaunaldi gazteetan gertatu den hizkuntza-aldaketaren motibazioa argot propioa bilatzea izan da (Androutsopoulos, 2001). Telesailetako pertsonaien bitartez, jaiotzezko alemandun gazteek turko-alemana ezagutu dute, turkiar migrazioaren ondorioz sortu 66 den aldaera soziolinguistikoa. Telebista bidez hizkuntza-baliabide berrien jakitun egin, eta gazteok euren komunikazio-estrategietarako baliatu dituzte. Austrian, antzeko gertaera aurkitu du Muhrrek (2003). Telebistaren bitartez, Austriako alemandunak neurri oso handian jarri dira Alemaniako alemanaren irispidean, eta esposizio horrek nabariki bizkortu du Austriako alemanaren hainbat ezaugarri galtzea Alemaniako alemanaren ezaugarriek ordezkatuta, batik bat belaunaldi gazteetan. Izan ere, gazteok Alemaniako alemanean aurkitzen dute, aldi berean, botere eta prestigio handiagoko komunitate baten mintzamoldea, euren gurasoen belaunalditik bereizteko hizkera, eta euren argota osatzeko hitzak, biraoak eta bestelako hizkuntza-baliabideak. Stuart-Smith, Pryce, Timmins eta Gunterrek (2013) Glasgow hirian aurrera daramaten ikerketan ildo bereko emaitzak lortu dituzte. Ikertzaileok aurkitu dutenaren arabera, korrelazioa dago telebistaren eta hizkuntza-aldaketaren artean, eta korrelazio horretan efektu sendoa duen aldagaia da telesail baten jarraitzaile kartsua izatea. Glasgowko ikerketan, gaztetxoen ahoskera aztertu dute, eta East Enders telesailera katigatuta dauden gaztetxoek protagonisten ahoskera-ezaugarri jakin batzuk erreproduzitzen dituztela aurkitu dute. Halako eraginaren mekanismoa ez da telesaila ikuste soila, baizik hiztunak telesailarekin atxikimendu psikologiko eta emozionala izatea. Horrez gainera, Glasgowko ikerketatik ondorioztatu dute hiztunak bere inguruneko iragazki soziolinguistikoa ezartzen diola telebistatik etor dakiokeen eraginari zer ezaugarri bereganatzen dituen eta zer balio soziolinguistiko esleitzen dien erabakitzeko orduan. Gaur egun, horrenbestez, ez dago zalantzan telebista hizkuntza-aldaketaren faktoreetako bat dela. Horrez gainera, hizkuntza-aldaketaren testuingurua telebista izan daitekeela aurkitu du Couplandek (2010). Bere lanean, ez da hizkuntza-aldaketaz mintzo, 'aldaketa soziolinguistiko'-az baino, batetik, hizkuntza-elementuen karga ideologikoan gertatzen diren aldaketak ere kontzeptuan biltzeko eta, bestetik, hizkuntzan jazotzen diren aldaketak gizarte-aldaketaren modalitate bat direla nabarmentzeko. Bada, Couplanden arabera, aldaketa soziolinguistikoaren sustapenean eta zabalkundean, hedabideak baliabide ahaltsuak dira. Izan ere, hedabideek —telebistak batik bat— ikuslearen begien aurrean jartzen dute hizkuntza-dibertsitatea, aurrez aurreko gizarte-harremanetan ezinezkoa den neurrian eta, aldi berean, ugaritasun horren berri ematearekin batera, 67 azpikoz gora jartzen dituzte hizkuntza-elementu bakoitzarekin lotzen ziren estereotipo —esangura— soziologikoak (ibid., or. 69). Irratsaioetan zein telebista-programetan, era guztietako hizkerek dute euren lekua, baina mintzo den pertsona, kutsu geolektal edo soziolektal nabarmeneko aldaera erabilita ere, berorrekin lotu izan den testuingurutik kanpo ageri da. Hizkuntza-aldaera hori, beraz, programan mintzo den pertsona testuinguru soziolinguistiko batean txertatzeko baino gehiago, hau da, beraren jatorri geografiko edo sozialaren berri emateko baino gehiago, beraren norbanakotasuna bereizteko baliatzen da, beste modalitate semiotiko batzuekin batera, besteak beste, jantziekin eta keinuekin batera (Coupland, 2010, or. 70–72). Dagoeneko, egungo munduan, hedabideetan eraikitzen eta zabaltzen dira bereizgarriak (pertsonak bereiz ditzaketen tasunak), hizkuntza-ezaugarrien bitartez markatu zein bestela markatu (Coupland, 2009, or. 295). Alegia, hizkuntza-ezaugarriak hedabideetan testuinguratzen dira. 1.4. HEDABIDEEN NORMALIZAZIO-EGINKIZUNA MUNDU GLOBALIZATUAN Marko teorikoa osatzeko, egungo egoeratik begiratu behar diegu HGHei eta berorien jarduerari. Hamarkada gutxi dira hedabideok agertu zirela, eta ez hamarkada askoz gehiago HPPari loturiko praktikak eta ikerketak hasi zirela. Hala ere, aurreko ataletan ikusi dugunez, eboluzio ideologikoa gertatu da alor bietan, eta eboluzio bietan dago mugarri bat mendearen aldaketan ezarrita, aro digitalaren hasiera markatzen duena. Teknologia digitalak eta berarekin batera ekarri duen mundu globalizatuak ideia berriak ernarazi dituzte hizkuntzen iraupenari buruz, jokabide berriak sustatu dituzte hiztunen artean, eta den-denaren mediazioa3 (Livingstone, 2008) eragin dute. Horrek ez du esan nahi lehenagoko pentsamoldeak, giza portaerak eta harreman-bideak erabat ordeztu edo desagertu direnik; alderantziz, gehienek iraun egiten dute, eta ondorioa da egungo mundua orain dela urte batzuetakoa baino aniztasun handiagokoa eta askoz konplexuagoa dela. HGHek ere mundu konplexu horretan jardun behar dute, eta bertan 3 Hots, hedabideak izatea bitartekoa pertsonen arteko eta pertsonen eta gizartearen arteko harremanetan. 68 eraman behar dituzte aurrera euren normalizazio-helburuak. Atal honetan, zelan egokitu behar izan duten aztertuko dugu. Lehenik, aro digitalak komunikazio-sektorea zelan eraldatu duen deskribatuko dugu (ikus 1.4.1.). Horren ondoren, begirada HGHetan jarrita, aro berrian haien jarduera testuinguratzen eta baldintzatzen duten ideiak eta jokabideak zertan diren aztertuko dugu (ikus 1.4.2.). Atalaren amaieran, HGHek euren normalizazio-helburuak testuinguru eta baldintza berrien sintonian ipintzeko beharraz arituko gara (ikus 1.4.3.). 1.4.1. Komunikazio-sektorea aro digitalean Aro digitaleko mundu globalizatuan, lurbira osoa konektatzen duten faktorerik garrantzitsuenak migrazioak, turismoa eta hedabideak dira. Hiru faktoreon eraginez, ikasle, negoziolari, artista, zientzialari eta beste pertsona askorentzat, espazio geografiko finkoen erreferentzialtasuna ahuldu egin da identitateari eta eguneroko bizimoduari dagokienez, eta lurralde gabeko komunitateak sortu dira, interes profesional, sozial eta/edo pribatuen gainean eraikiak (Hauser, 2009, or. 2). Hedabideentzat ere, espazio geografiko finkoek erreferentzia-izaera galdu dute mundu globalizatuan. Egun mundu osoa hartzen duen komunikazio-sektorean, enpresak gero eta gutxiago dira, eta gero eta boteretsuagoak. Teknologia digitalak, gainera, komunikazio-enpresa gero eta kontzentratuago horiei hedabide-eskaintza ugaritu ahal izatea ekarri die, besteak beste, konbergentzia-prozesuei esker. Konbergentzia teknologia digitalaren ondorioetako bat da, ikus-entzunezko hedabideek eta idatzizkoek euren edukiak Internet bidez zabaltzeko elkarlanetik sortu duten aukera-esparru gisa defini daitekeena (Lawson-Borders, 2003, or. 92). Konbergentzia kultur aldaketa gisa ulertu behar da nagusiki, eta hiru bereizgarriren bitartez ezagut daiteke (Jones, 2013a): a) Pertsonen arteko komunikazioa eta masa-hedabideak arlo banatan bereizten dituen marra gero eta lausoagoa da. b) Mundu birtuala mundu errealaren parte bihurtuta, komunitateen bizitza erreala komunikabideei esker eta komunikabideetan gertatzen da. c) Komunikabideetan, maila gero eta handiagoan gertatzen dira parte-hartzea eta interaktibitatea. 69 Komunikazioaren negozioak ere aldaketa handiak jasan ditu aro digitalean aurrerapen teknologikoen ondorioz (Guerrero, 2008, or. 295–296): a) Telebista, hedabide modura, etxetresna elektriko batetik askatu da. Gaur egun, betiko telebista-aparatuaz gainera, ordenagailua, telefono adimenduna zein tableta erabil daitezke ikus-entzunezkoen kontsumorako, nahi den tokian eta nahi den unean. b) Ikuslea bere ikus-entzunezko menuaren produktore eta programatzaile bihurtu da, teknologiak ahalbidetu dituen parte-hartzeari eta interakzioari esker. AEBn egiten hasitako ikerketetan egiaztatu da ikus-entzunezkoak kontsumitzeko gailu edo pantaila guztien artetik mugikorrek dutela hazkunderik bizkorrena baina, horrekin batera, telebista ikusteko modu tradizionala ere gorantz doala (Nielsen, 2013, or. 3). Izan ere, herrialde hartan, ikusleen artean —batik bat, ikusle gazteen artean— oso zabalduta dago esperientzia multipantaila, alegia, gailu mugikorrekin osatzea telebistaikusketa, programan parte hartzeko, entzundako datuak egiaztatzeko, publizitatetarteetan entretenitzeko, lagunekin edo beste ikusle batzuekin iritziak trukatzeko, eta abar (Smith & Boyles, 2012, or. 2). Ikus-entzunezko produktuak kontsumitzeko gailuak ugaritu direnez gero, edukia ustiatzeko leihoak gehiago izan daitezke orain. Edozelan ere, komunikazio-enpresek sortzen dituzten edukiek erabiltzaileek sortzen dituztenekin partekatu behar dituzte leiho horiek (Guerrero, 2008, or. 302). Egoera zail horri edukietarako aurrekontuen murrizketa eta audientziaren zatiketa gehitu zaizkio, eta errentagarri izatea bilatzen duten enpresek egokitu egin behar izan dute. Estrategiak hiru dira (ibid., or. 301-302): a) kanal anitzeko eskaintza, b) zerbitzu interaktiboak, eta c) zeharkako edukia. Kanal anitzeko eskaintzaren bidez, aro digitala iritsi baino lehenagoko ikusle-kopuruak edo are altuagoak lor ditzake telebista batek erabiltzaile-nitxo ezberdinei zuzendutako kanalen audientzia guztiak batuz gero, eta, aldi berean, nitxo bakoitzari egokitutako formula komertzialak eraman daitezke aurrera. Formula horien euskarri garrantzitsua zerbitzu interaktiboak dira, erabiltzailearen protagonismo handiagoa ahalbidetzen baitute. Zeharkako edukiek ere, erabiltzailea egiten dute protagonista (Guerrero, 2008, or. 307–308): programak bere telebista-kanaletik beste kanal batzuetara eta beste 70 plataforma batzuetara egiten du jauzi eta, ingurune bakoitzera egokitutako formatuak eta piezak —'produktu krosmediak' (Iacobacci, 2008)— ez ezik, produktu eratorriak eta elkarri lotuak —'produktu transmediak' (ibid.)— ere sortzen dira. Hori dela eta, lehen emanaldi bakarreko produktu iraungikorra zena orain erabiltzaileak esploratu eta bizi beharreko esperientzia bihurtzen da. Esploratzeko aukeren artean, hizkuntza dago. Ikusentzunezko produktuen formatu digitalek nahi beste hizkuntzatako audio-bandak eta nahi beste hizkuntzatako azpidatziak bil ditzakete irudiekin batera, erabiltzaileek interesatzen zaien bezala erreproduzi ditzaten euren gailuetan. Komunikazio-enpresei, panorama berri horrek finantzazio-bideak ugaritzea ekarri die (Guerrero, 2008, or. 305–306): besteak beste, publizitatea, harpidetza, premium zerbitzuak, eta ordaindu eta ikusiko sistema. Hala ere, enpresen aurrekontuaren zati handi bat erabiltzaileak euren plataformetara erakartzera zuzentzen dute, Youtube, Twitter eta beste plataforma askotan ez baitago komunikazio-enpresentzako negoziorik, Aurrekoetxeak (2014, komunikazio pertsonala), Mediaseteko sare sozialen arduraduna zenak, adierazi bezala. 1.4.2. Egungo konplexutasunak hizkuntza gutxituko hedabideen arloan HGHei dagokienez, eboluzio bat gertatu da Dohaintza alditik teknologia digitalak eta globalizazioak markatutako Performantzia aldira. Eboluzio horrek eragileetan, ideietan eta jokabideetan izan du eragina, baina bilakaera ez da izan erabatekoa, alegia, aldi berriko eragileek, ideiek edo jokabideek ez dituzte ordezkatu lehenagokoak eta, horren ondorioz, aurreko aldietako ideia eta jokabide batzuek indarrean segitzen dute berriagoen alboan (Pietikäinen & Kelly-Holmes, 2011, or. 62). Horrek oso panorama konplexua ekarri du hizkuntzaren normalizazioan diharduten hedabideentzat. Euskal Telebistari, adibidez, etorkizunik eza iragarri zaio oraindik orain genero-guztizkotasuna ez betetzeagatik (Urkizu, 2015), alegia, Zerbitzu aldiko ideia batean oinarrituriko argudioa erabiliz. Jarraian, konplexutasun horretako elementu nagusiak bereiziko ditugu, hizkuntza gutxituko hedabideen jarduera zelan testuinguratzen eta baldintzatzen duten aztertzeko 71 helburuarekin. Elementuok lau ideiaren inguruan bildu ditugu: banakako eragintza (ikus 1.4.2.1.), audientziaren konfigurazioa (ikus 1.4.2.2.), hizkuntza-kontzeptua (ikus 1.4.2.3.) eta hizkuntza-errepertorioa (ikus 1.4.2.4.). 1.4.2.1. Banakako eragintza Oraindino ere, hizkuntza gutxitu batzuek estatuaren eskutik lortzen dute euren tartea hedabideetan; beste batzuek eurentzako hedabideak dituzte hizkuntza-komunitatearen ekimenez eta ahaleginez. Azken urteetan, hedabide-eredu horien ondoz ondo, bakarkako gizabanakoak agertu dira eragile gisa komunikazio publikoan, teknologiaren aurrerakuntza dela medio. Izan ere, Interneti eta ordenagailuei esker, noranzko bakarreko komunikaziotik interakziorako urratsa egin da (Lawson-Borders, 2003, or. 93). Horrenbestez, hedabideekiko harreman tradizionalarekin batera, harreman berri bat agertu da, aukera, jabego eta autonomia kontzeptuetan oinarritzen dena (Pietikäinen & Kelly-Holmes, 2011, or. 62). Eboluzio horren guztiaren ondorioa da hizkuntza gutxituko ikus-entzunezkoak kontsumitu nahi dituenak orain ez duela zertan erakunde baten eskaintzaren zain egon; berak ekoitz ditzake bere produktuak (Pietikäinen & Kelly-Holmes, 2011, or. 61). Beste hainbat sektoretan ere, gero eta ohikoagoa da produktorearen eta kontsumitzailearen arteko bereizketa ezereztea, eta gero eta zabalago dabil 'prosumitzaile' deitura rol biak bateratzen dituena izendatzeko (Ritzer & Jurgenson, 2010, or. 17–20). Internet bidezko hedabideei dagokienez, produktuak sortzeko eta sareratzeko ekimena izan duten erabiltzaile horien agerpenak Web 2.0 deritzon aroa ekarri du (Moring, 2013, or. 47). Oso kostu txikian iraultza handia eragin dute, besteak beste, sare sozialen booma eta telefono adimendunen erabilera berriak. Banakako eragileek piztu duten iraultzak HGH tradizionalak ere ukitu ditu. Hedabideon jardueran, Pietikäinen eta Kelly-Holmesek (2011, or. 62) azaldu bezala, logika berri bat azaldu da, zeinak ez baitu helburutzat hizkuntza, baizik hizkuntza horretan programazio erakargarria eskaintzea. Horrez gainera, hedabide tradizionalak —hizkuntza gutxitukoak zein hegemonikokoak izan— plataforma berrietarako edukien ekoizpenean 72 inbertsio handiak egitera behartu dituzte, testuinguru berrian bizirik iraungo badute (Moring, 2013, or. 47). 1.4.2.2. Audientziaren konfigurazioa HGHentzat erronka handia dira audientziaren konfigurazio berriak, komunitateek izan ditzaketen konfigurazio berrien ondorio direnak. Oraindino ere, hizkuntza-komunitate asko geografikoki defini daitezke, baina beste asko sakabanatuta egon daitezke, hainbat tokitan zabalduta jatorrizko espaziotik kanpo. Estatuentzat eta administrazio publikoentzat, oso zail egiten da halako komunitateei hizkuntza-eskubideak eta hedabide-eskaintza bermatzea eta, aldi berean, komunitate lauso horientzat, oso zail egiten da euren eskubideen gaineko elkarrizketa ezartzea. Hizkuntza-sustapenaren ikuspegitik, interesgarria izan daiteke komunitatea muga geografikoez gaindi handitzeko aukera, baina audientzia sakabanatu bat aurrez aurre jartzen zaio eragile instituzionalek zerbitzu-hornikuntzan darabilten logika geografikoari (Pietikäinen & Kelly-Holmes, 2011, or. 67). Espazio geografiko beraren barruan, bestalde, hizkuntza-komunitate gutxitua saretuta ageri daiteke, hots, hiztunen arteko harremanak zailduta eta bakanduta. Halako komunitateentzat, ikus-entzunezko hedabideek hiztunen arteko loturari atxikitzeko moduko espazio birtual bat antola dezakete (O'Connell, 2004, or. 37). Edozelan ere, egungo audientzia potentzialak —oraintsu arte hizkuntza-komunitatearen tamaina osoa harrapatzen zutenak— multzo txikiak dira, zaletasunek, adinak, bizimoduek eta beste ezaugarri batzuek bananduak. Multzo bakoitzaren nahi eta premiei erantzun beharra ezin helduzko eginkizuna izan daiteke enpresa bakar batentzat, eta behetik gorako presio bat eragin dezake hedabidearen hizkuntza-politiketan, erakundeek goitik behera zehazten duten ildotik aldentzea ekar dezakeena (Kelly-Holmes, Moriarty, & Pietikäinen, 2009, or. 228). Euskal Telebistari, hain zuzen, gobernuaren politikekin bat egin eta ikusleen beharrak aintzat ez hartzea egotzi zaio, euskara batua darabilelako hizkuntza-eredu gisa bera ulertzeko eta berarekin identifikatzeko arazoak dituela adierazten duen audientzia baten aurrean (ibid., or. 231). 73 1.4.2.3. Hizkuntza-kontzeptua HGHen testuinguruan, eragile instituzionalei baliagarriagoa zaie estandarra ardaztzat duen hizkuntza-kontzeptua (Pietikäinen & Kelly-Holmes, 2011, or. 64–66). Izan ere, aginte publikoentzat, gainerako hizkuntzetatik eta dialektoetatik bereiz daitekeen estandar batek errazago egiten du corpus-, estatus- eta jabekuntza-plangintzei ekitea, finantza-baliabideen helburua zehaztea, eta hiztunen eskubideen garantia antolatzea. Horregatik, oraindino ere, hizkuntza-batasunaren logika indarrean dago goitik beherako eragintzan. Logika horrek dakarren arriskua da hedabideetan erabiltzen den mintzaira oso urrun egotea komunitatearen eguneroko hizkuntzatik eta hizkuntza-jokabide eleaniztunetik. Aldi berean, teknologia digitalaren eskutik, beste hizkuntza-kontzeptu bat azaldu da HGHetan (Pietikäinen & Kelly-Holmes, 2011, or. 61). Behetik gorako eragintzak sortutakoetan, batez ere, hizkuntza-molde puru, batu eta ondo finkatuak tarte zabalak utzi behar izan dizkio hizkuntza-dibertsitateari, hiztun bakoitzak bere gogoko hizkuntzaaldaera erabiltzen dueneko egoerari. Horrek ez du esan nahi jario oneko hiztun alfabetatu gabe asko ez direnik uzkur agertzen hedabideetan mintzatzeko, estandarra menperatzen ez dutelako beldurrez, baina, beste muturrean, behinola hiztun jatortzat edo hizkuntza-komunitateko kidetzat hartuko ez ziratekeen pertsonek badute orain sarbidea hedabideetan (ibid., or. 65-66). Hizkuntza-zatiketako egoera horretan, Couplandek (2014, or. 79) aurkako noranzkoetan doazen bi joera gisa aurkeztu ditu bernakularizazioa eta estandarizazioa. Bernakularizazioa aldaketa soziolinguistiko bat da, zeinak baitakar estandarrak beretzat izan dituen erabilera-eremuetara igarotzen uztea beste ezaugarri eta aldaera linguistiko batzuei (ibid., or. 87). Hedabideetan, programazio-irizpideak zerbitzu publikotik entretenimendura eta ikusleen parte-hartzera lerratuz joan diren heinean, aldaera bernakularrak presenteago egin dira, oraindino ere estandarrarenak bakarrik diren esparruak egon arren, esate baterako, albistegiak (ibid., or. 90). Umorezko bakarrizketak eta beste genero batzuk, ostera, bernakularren esparru esklusiboak dira. Hedabideetan ireki diren parte-hartzezko kanal eta plataformak ere, sare sozialak batik bat, estandarraz besteko hizkuntza-praktiken esparru bihurtu dira (Jones, 2013b, or. 35). 74 Baliteke bernakularrei esparru jakin batzuk uztearen atzean beroriekin behinola lotu diren jatorri-esangurak —geografikoak zein sozialak— egotea baina, egun, hedabideek azpikoz gora jarri dituzte hizkuntza-aldaeren eta jatorri-esanguren arteko loturak (Coupland, 2010). Oraindino ere, landa-eremua edo beheko gizarte-maila irudikatzeko erabiltzen dira bernakularrak telebista genero batzuetan, adibidez, baina estereotipo horiek hausten dituzten moduetan ere bai. 1.4.2.4. Hizkuntza-errepertorioa HGHetan, hasierako denboretan izan zitezkeen elebakartasun asmoak gorabehera, errealitateak praktika eleaniztunak ezarri zituen Zerbitzu aldian bertan (Pietikäinen & Kelly-Holmes, 2011, or. 63). Praktika horien eragina hedabideotako askoren hizkuntzapolitika ukitzera ere heldu da, audientziaren hizkuntza-profil konplexua aintzat hartu beharragatik, baina Jonesek (2013b, or. 43) azpimarratu duenez, komunitate gutxituen testuinguruan, hizkuntza-iragazkortasuna HGHetan baino ez da gertatzen, mintzaira hegemonikoa darabiltenetan praktika elebakarra baita nagusi. IKT berriek agerira atera dute eleaniztasuna ez dela komunitate jakin batzuen ezaugarria, giza esperientziarena berarena baizik eta, premiamendu handiagorekin edo txikiagorekin, hedabide guztiei heldu zaie errealitate hori kudeatzeko unea. Irratiak, telebistak eta erakundeen Interneteko hedabideek, oro har, elebakartasun paralelo gisa kudeatu dute, esaterako, webgune osoa erabiltzailearen hizkuntzara aldatzeko aukera eskainiz. Kelly-Holmes eta Milanik (2013, or. 16) ohartarazi bezala, halako praktikak Interneteko hedabide sozialetan jarri dira kolokan. Praktika berrietan, hiztunek erabiltzaile-sortzaile gisa jokatzen dute, euren hizkuntza-errepertorioko elementu guztiak baliatuz eta nahasiz uneko jardunaren arabera (ibid., or. 6). Bakhtinek (1981, or. 291) 'heteroglosia' izena eman dion hizkuntzen elkarretaratze hori ez datza hizkuntzen batuketa eta elkarketa soilean. Horrela osatzen diren diskurtsoetan, hizkuntzak edo hizkuntza-ezaugarriak parez pare jarriz, agerira ateratzen dira hizkuntza bakoitzari edo hizkuntza-ezaugarri bakoitzari atxikitzen zaizkion esangura historiko, ideologiko eta soziologikoak. Androutsopoulosek (2008, or. 742) dio gaur egun 75 hedabideetako diskurtsoa heteroglosiaren agertoki gisa ulertu behar dela. Beraren azterketaren arabera, azken hamarkadetan, Internet bidezko hedabide berrietan (new medietan), zineman, baina baita hedabide tradizionaletan ere, bernakularrak eta bestelako aldaerak diskurtso berean elkartzen dira, ez gizarte-errealitate bat islatzeko, diskurtsoa eraikitzen duten ahotsak4 bereizteko baizik, eta, orduan, aldaera jakin batek zer irudikatzen duen edo zer esangura datxezkion unean bertan zehazten da, beste ahots batzuekin kontrastean. Androutsopoulosek (2011, or. 294) dio, gainera, diskurtso heretroglosikoa, hizkuntzen eta aldaeren nahitako uztartze baten emaitza izan daitekeela, edo —Web 2.0aren esparruan bezala— diskurtsoaren eraikuntzan egile anitz aritzearen albo-emaitza izan daitekeela. Heteroglosia egungo mundu globalizatuak egin du posible neurri handi batean, gizabanakoak orain hizkuntza-errepertorio zabal bat baitu eskura hedabideei, pertsonen mugikortasunari eta abarri esker. Oro har, gauza positibotzat hartu da, askatasun handia ematen baitio bakoitzari bere aukerako hedabide-hizkera osatzeko, baina kezka ere sortu du. Besteak beste, hizkuntza-errepertorioa zabaleran handitzeak sakoneran galera ekarri ote duen galdetzea eragin du (Pietikäinen & Kelly-Holmes, 2011, or. 66). 1.4.3. Hizkuntza gutxituko hedabideak egun: audientziaren parte-hartzea HGHak une historiko jakin batean eratu ziren, normalizazioarekin loturiko eginkizunak bete zitzaten. IKT digitalek komunikazioaren arloan eragin duten testuinguru berrian, hedabideon jarduerak aurrez aurre egin du topo mundu globalizatu batekin, hizkuntzaaniztasunaren gaineko jarrera berriekin, eta teknologiak ahaldundu dituen hedabideerabiltzaileekin. Horrez gainera, 2010eko hamarkadako krisi ekonomikoak finantzazioarazoak ekarri dizkie enpresei, eta begi guztiak hedabide publikoetara zuzendu dira. Lehendabizi zalantzan jarri direnak hizkuntza gutxituko komunikabide publikoak dira. 4 'Ahotsa' kontzeptu konplexua da baina, Blommaerti (2005) jarraiturik, esango dugu ahotsa dela ulertua izatea —edo ez izatea— lortzeko modua. Horrek dakar hiztunak aukeraketa bat egiten duela hizkuntza-baliabideetan, testuinguruaren arabera eta baliabide bakoitzari aitortzen dion balio sozialaren arabera. 76 Testuinguru horretan, Elorduik (2013, or. 255) ohartarazi bezala, zalantzan jarri diren horiek jardunean segitzea eta hizkuntzaren sustapenean baliagarri izatea nahi bada, beraien arduradunek komunikazio-arloaren aro berriko baldintza eta betekizunen sintonian jarri beharko dituzte hedabideon normalizazio-helburuak. Sintonia horren gakoa audientziaren parte-hartzea da. HGHek, horrenbestez, Interneterako jauzia egin beharko dute, eta ikus-entzunezko produktuen zirkuitu berriek eta hizkuntza-tratamendu berriek dakartzaten erronkei heldu beharko diete. Urteak dira HGHentzat audientziaren parte-hartzea funtsezkoa izango zela aurreikusten zela. Teknologiak denboragarrenean ekarriko zituen baliabide eta jokabide zehatzen jakitun egon ezinda ere, Aranberrik (1995, or. 92–93), ETBko zuzendaritzatik, interaktibitatea, ikus-entzuleekiko hurbiltasuna, eta produktuak ekoizteko eta banatzeko modu berriak aipatu zituen HGHen irtenbide modura globalizazio eta digitalizazio hasi berriek zekartenaren aurrean. Gorago aztertu dugunez, komunikazio-sektore globalizatuan, enpresak kontzentratzen eta gero eta boteretsuago egiten hasi ziren, eta horren ondorio zuzena izan da edukiei eta programazioari buruzko erabakien guneak kontsumo-tokitik milaka kilometrora joan direla, komunitateez eta estatuez gaindi (ibid., or. 90). Gorago aztertu dugu, halaber, teknologia digitalak kanalen ugaritzea ekarri duela. Horren ondorioz, hizkuntza gutxituko mikroaudientziak ehunka kanaletan barreiatuta geratu dira, programazio boteretsuen eraginaren menpe (ibid., or. 91). Hizkuntza gutxituei ezinezkoa zaie ikus-entzunezko enpresa handien politiketan esku hartzea, ezta kanalak hizkuntza hegemonikoen hein berean ugaritzea ere, baina jarrera aktiboa eta parte-hartzezkoa susta dezakete hiztunen artean ikus-entzunezkoen kontsumoarekin lotutako nahiak eta beharrizanak asetzeko orduan. Interaktibitateaz eta halako kontzeptuez hitz egiten hasi zenetik hona, Internet bilakatu da hedabideetako parte-hartzearen paradigma. Internetek ikus-entzunezko produktuen zirkuituan, alegia, sorkuntzan, banaketan eta kontsumoan duen garrantzia ikusita, Pradok (2008, or. 43–44) hiru ildo proposatu ditu hizkuntza gutxituen komunikazio-politiketarako. Lehenik, ardura eta inbertsioa ekoizpenera zuzendu behar dira, produktu lehiakorrak sortzeko. Bigarrenik, inbertsioaren beste parte garrantzitsu bat produktuon zabalkundera zuzendu behar da. Alde batetik, plataforma digitaletan kokatu behar dira, eta 77 plataformak eurak ondo hornitu behar dira hizkuntza gutxituko produktuekin. Beste alde batetik, plataforma digitaletan kokatzen diren ikus-entzunezkoak era guztietako gailuetan kontsumi daitezkeela bermatu behar da. Hirugarrenik, erabiltzaileei produktu horietara iristea erraztu behar zaie, prestakuntza emanez, informazioa eskura jarriz, eta abar. Era horretako plataformen adibideak EiTBren Nahieran zerbitzua eta Youtubeko kanala dira. Plataforma digital horietan, baita telebistan eta irratian ere, toki handia dute egun produkzio-zirkuitu konbentzionaletatik kanpo ekoizten diren ikus-entzunezkoek eta, parte-hartzezko jokabideak gehiagora doazen heinean, gero eta handiagoa dute. Aldi berean, parte-hartzezko jokabideak gehiagora doazen heinean, gero eta presenteago dago hedabideetan eta produktuetan hizkuntza-aniztasuna. Ikus-entzunezko arloan, aldaketa bat gertatu da praxi elebakarretik diseinu heteroglosikoagora (Elordui, 2016, or. 33). Hizkuntza-tratamendu berri hori oso nabarmena da gazteek erabiltzen dituzten hedabide eta produktuetan. Euskaraz ere, hala gertatzen da, eta hurbilagoko behaketa batek agerian uzten du, gainera, ez dela iritzira jokatzen (ibid., or. 49): estandarraren, bernakularren eta kode-aldaketaren erabilerak generoen eta ahotsen araberako logika bati jarraitzen dio. 78 2. EUSKARAREN NORMALIZAZIOA Euskara, bere historian, ez da izan oso hizkuntza handia, ez hiztun-kopuruan, ez hedaduran, eta beraren espazio geografikoak eta sozialak etengabeko murrizketa jasan dute. Galerari aurre egiteko eta euskara suspertzeko kontzientzia eta ahaleginak XVIII. mendean piztu ziren, baina XX. mendearen bigarren erdira arte ez da existitu plangintza antolaturik. Aukera sortu denean, baina, normalizazio-ekimen eta sustapen-proiektu garrantzitsuak eraman dira aurrera; garrantzitsuenetako bat, Euskal Telebista, gure aztergaia dena. Kapitulu honen helburua da begirada xehea ematea euskara suspertzeko ahaleginen azken hamarkadetako historiari. 1960ko hamarkadaren amaieran kokaturik, euskararen normalizazioa abiarazi zenean Euskal Herriko egoera soziolinguistikoa zein zen deskribatu, eta prozesua hastea ahalbidetu zuten faktoreak identifikatuko ditugu. Geroago, normalizazioak egin duen ibilbidea aztertuko dugu, eta ETB testuinguru horretan kokatuko dugu. Gure begiradak hartu behar duen eremua hain zabala izanda, Ricentok (2000) HPParen historian landu duen aldi-banaketaz baliatuko gara berrikuspena antolatzeko. Aurreko kapituluan gure marko teorikoaz aritu garenean azaldu dugunez (1.2.1. azpiatalean), mende berriaren hasierara arte, Ricentok hiru aldi bereizi ditu munduko beste mintzaira batzuen normalizazio-prozesuetan, aldi bakoitzean erabili diren ideietan eta ereduetan oinarrituta. Antolamendu hori euskararen kasura egokiturik —ideia eta ereduok ez baitira zabaldu Euskal Herrian munduko beste leku batzuetan zabaldu diren denbora eta modu beretan—, guk lau aldi bereizi ditugu, lau mugarri identifikatu ondoren. 79 Lau mugarriok euskararen corpus-plangintzari edo estatus-plangintzari lotutako gertaera nabarmengarriak dira. Lehen mugarria, lehen aldiaren hasiera markatzen duena, Euskaltzaindiak 1968an Arantzazun antolatu zuen biltzarra da, euskara estandarraren jaiotza ekarri zuena. Bigarren mugarria Espainiako 1978ko Konstituzioaren onarpena da, Hego Euskal Herrian lege-marko berri bat ekarri zuena eta, beraren eskutik, ofizialtasuna eta normalizazio-plangintza publikoa euskararentzat. Hirugarren mugarria Euskaltzaindiaren 1994ko Leioako biltzarra da, euskara batuaren kodifikazioari itzulera gabeko bultzada eman ziona. Laugarren mugarria, azkenik, euskararen Interneterako irteera da. Irteera horren aurrekariak 1990eko urteetan kokaturik5, euskararen normalizazioaren laugarren aldiaren hasiera 2000ko hamarkadaren bigarren erdian jarriko dugu, orduan egin delako nabarmen Internetek eta IKTek ekarri duten mundu globalizatuak zuzeneko eragina duela euskararen estatusean. Izan ere, mundu horretan, ingelesa eta beste zenbait hizkuntza gehitu dira oraintsu arte euskarak gaztelaniarekin —Hegoaldean— eta frantsesarekin —Iparraldean— partekatzen zuen eremura. Euskararen normalizazioaren historian ezarri dugun antolamendua azalduta, gure azterketaren arretaguneak esplikatuko ditugu orain. Hornbergerri (2007) jarraiturik, hizkuntza-politika —helburuak— eta hizkuntza-plangintza —ekimenak— bereiziko ditugu lau aldietako bakoitzean. Marko teorikoaz aritu garenean esan bezala (1.2.3.1. puntuan), Hornbergerrek hiru dimentsio bereizten ditu plangintzan: estatusa, corpusa eta jabekuntza. Hortaz, lau arretagune izango ditugu aldi bakoitzaren azterketan: politika, estatusa, corpusa eta jabekuntza. Politikak eta plangintzak deskribatzeko orduan, hiru erkidego desberdindu beharko ditugu, euskararen lurraldeko hirurak —Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroa eta Ipar Euskal Herria—, administrazio bakoitzak bere politikak eta bere plangintzak baititu. Deskribapenean, eragile instituzionalen alboan, eragile ez-instituzionalak hartuko ditugu aintzat, funtsezko rola izan baitute euskararen normalizazioan, bai pentsamendu eta ekintza garrantzitsuak bultzatuz, bai hiru erkidegoak uztartuz. Horrez gainera, komunikabideei loturiko datuak azpimarratuko ditugu, eta ETBren sorreraren eta garapenaren testuinguruari nabarmentasuna eman. 5 Lehen esperientziak Bubber's Basque Page (1994), Kaixo.com (1997) eta eibartarren posta elektroniko bidezko foroa (1998) izan ziren. 80 Horrenbestez, kapitulu honetako 2.1. atalean, euskararen normalizazioaren lehen aldiaz arituko gara. Euskal gizartean 1970. urtearen inguruan egoera soziolinguistikoa zein zen deskribatu ondoren, euskararen suspertze-bidean eman zen lehen pausoan jarriko dugu arreta. Pauso hura idatzirako euskara estandar bat kodifikatzea izan zen. Egun euskara batua deritzogun estandar hori gabe, ezinezkoak edo oso zailak izango ziratekeen atzetik etorri ziren beste urrats batzuk, batik bat, euskara irakaskuntzara eta komunikazio publikora eramatea. 2.2. atalean, euskararen normalizazioaren bigarren aldiaz arituko gara. Lehenik, gainbegiratua emango diogu Hego Euskal Herriaren Frankismoaren osteko egoerari. Jarraian, orduan sortu zen abaguneaz jardungo dugu. Espainiako 1978ko Konstituzioak euskararen ofizialtasuna aitorturik, bidea ireki zitzaien normalizazio-plangintza publikoei EAEn eta Nafarroan eta, horiei lotuta, ekimen garrantzitsuak gauzatu ziren, besteak beste, administrazioa euskalduntzea eta gorago aipaturiko biak, euskara irakaskuntzara eta komunikazio publikora eramatea. Euskal Telebista komunikazioaren arloari dagokion ekimenaren emaitza da. 2.3. atalean, euskararen normalizazioaren hirugarren aldiaz arituko gara. Egoera soziolinguistikotik eta soziopolitikotik hasita, ziklo-aldaketa bat gertatu zela azalduko dugu. Hego Euskal Herrian, alde batetik, bigarren aldiko plangintzetako ekimen nagusiak aurrera eramanak ziren arren, lortu gabe zegoen euskara, erabileraren aldetik eta estatusaren aldetik, gaztelaniaren parera altxatzea. Iparraldean, bestetik, euskara sustatzeko plangintza publiko bat osatzeko eta inplementatzeko aukera sortu zen lehen aldiz. Horrekin batera, euskararen kodifikazioan eta lantze funtzionalean urrats berriak egiteko beharrizan handia zegoen. Gauzak horrela, nabarmentzeko modukoa da EAEn normalizazio-plan berri bat diseinatu zela ahaleginak erabileraren sustapenean ipinita, eta Iparraldean euskara bultzatzeko politika publikoak zehaztu eta horiek inplementatzeko planak osatu zirela. Euskaltzaindiak, bere aldetik, XIII. biltzarra antolatu zuen Leioan 1994an, eta euskara batuaren arauei eta lantze funtzionalari bultzada bat emateko funtsak ezarri zituen. 2.4. atalean, euskararen normalizazioaren laugarren aldiaz jardungo dugu. Ricentoren azterketaren arabera, HPParen historiako hirugarren aldian, hizkuntza gutxituei aurrez 81 aurre jarri zaie globalizazioa eta, testuinguru desfaboragarri horretan irauteko, estrategiak landu behar izan dituzte pentsamendu-ildo berrietatik abiatuta. Hala izan da euskararen kasuan ere baina, globalizazioaz XX. mendeko azken urteetan pentsatzen hasi zen arren, erreakzioa ez da heldu XXI. mendeko lehen hamarkadaren amaiera arte. Azpimarragarria da EAEko erakundeena, Euskara 21 egitasmoa. 2.1. EUSKARAREN NORMALIZAZIOAREN LEHEN ALDIA Ricentok HPParen eboluzioan bereizi dituen aldiez jardun dugunean esan bezala (1.2.1.1. puntuan), lehen hizkuntza-planifikatzaileen kezkak estandarizazioarekin loturik zeuden. Afrikan, deskolonizazioaren garaia zen (1950eko eta 1960ko hamarkadak, gutxi gorabehera), eta nazio berrietako hizkuntza-aniztasuna mundu modernoarekin bat egiteko eragozpen modura ikusten zen. Irtenbidea nazio osoarentzako hizkuntza bat hautatzea eta gaitzea zelakoan zeuden. Europan, mende bat lehenago egin ziren antzeko saioak orduko nazio berrietan, adibidez, Norvegian (Haugen, 1959), eta XX. mendearen hasieran, estaturik gabeko zenbait komunitate etnokultural gutxitutan, adibidez, Katalunian (Bastardas-Boada, 1987). Euskal Herrian ere, euskara estandarizatzeko lehen saioak XX. mendeko lehen hamarkadetakoak dira, baina bertan behera geratu ziren. Aurrera egiteko aukera ia mende erdi geroago sortu zen, 1968an, Euskaltzaindiak Arantzazun batasunari buruz antolatu zuen biltzarrean. Guk hor jarriko dugu euskararen normalizazioaren lehen aldia markatzen duen mugarria. Ordurako, euskara inoizko egoerarik ahulenean zegoen euskal gizartean, eta iruditzen zaigu euskararen normalizazio-prozesu osoa ulertzeko funtsezkoa dela egoera haren deskribapena egitea (ikus 2.1.1.). Ondoren, gauzak aldatzeko lehen ahaleginez arituko gara, alegia, Arantzazuko biltzarraz: zelan heldu zitzaion euskararen batasunaren xedeari (ikus 2.1.2.) eta, prozesua abian jarrita, zein izan ziren lehen emaitzak (ikus 2.1.3.). 2.1.1. Euskal Herriko egoera soziolinguistikoa 1970 aldera Euskara etxeko, familiako eta lagunarteko esparruetara zokoraturik heldu zen XX. mendearen bigarren erdira, bere historiako lur-eremurik txikiena okupatuta, hainbat 82 faktore soziopolitiko, instituzional, sozioekonomiko eta psikosozialengatik (Euskaltzaindia, 1979a, or. 44–49). Faktore horien eraginpean, euskararen ordezkapena 1970eko hamarkadan heldu zen goreneko puntura. Orduko egoera hura bost ideiatan laburbil daiteke (Ruiz Olabuenaga, 1984, or. 16–17): 1) Euskara egitate sozial gutxitua zen Euskal Herrian. 2) Egoera gutxitu horren konfigurazioa ez zen espazio geografiko jarraitu bat eta bakarra, hainbat uharte baizik. 3) Landa-inguruetan, portzentajeei begiratuta, euskaldunak ziren nagusi baina, hala ere, euskaldun gehienak hiri-inguruetan bizi ziren. 4) Herritarren adina jaitsi ahala, murriztuz zihoan euskaldunen portzentajea. 5) Immigrazioak are handiago egin zuen zatikatze geografikoa, eta gehiago zokoratu zuen euskara landa-eremurantz. Euskara gordetzen zeneko espazio geografikoa jarraitua ez bazen ere, Euskal Herriko mapan hiru eremu bereiz zitezkeen, euskararen presentziaren arabera (Euskaltzaindia, 1979a, or. 41–42): 1) eremu euskalduna, euskara gordetzen zuena; 2) eremu erdalduna, euskara galduta zeukana, eta 3) batetik besterako bitarteko eremua, euskara galtzeko bidean zuena. Bitarteko eremua eskualde hauek osatzen zuten: Bizkaian, Enkarterri eta Ezkerraldea; Araban, Aiaraldea, Gorbeialdea eta Arabako Lautada; Nafarroan, Erroibar, Atetz-Odieta, Sakana, Itza, Ultzama, Aezkoa eta Erronkaribar. Eremu euskalduna txikia zen, eta txikituz zihoan etengabe. Eremu horren barruan, euskara ukipen-egoeran baino ez zen bizi —Hegoaldean, gaztelaniarekin; Iparraldean, frantsesarekin—, ia euskaldun guztiak elebidunak baitziren (Rotaetxe, 1987, or. 162–168). Zenbakitan adierazita, Euskal Herriak 2.800.000 biztanle zituen 1975ean, eta euskaldunak % 23 ziren (Euskaltzaindia, 1979a, or. 63–128). Portzentajerik handienak Gipuzkoan (% 45) eta Iparraldean (% 35) zeuden, eta txikienak, Araban (% 8). Hamar euskaldunetik bederatzik ama-hizkuntza zuten euskara. Euskara ia-ia ahozko erabilerara zegoen mugatuta, eta famili giroan erabiltzen zen nagusiki. Hiztunek, zenbat eta gazteago, orduan eta errazago jotzen zuten erdarara. Egoera horri diglosikoa esaten zitzaion (Euskaltzaindia, 1979a, or. 18–19), agerian jarriz Euskal Herrian bazirela hizkuntza nagusi bat —espainola edo frantsesa—, eskolan eta 83 unibertsitatean irakatsia eta administrazioan eta hedabideetan erabilia zena, eta, mintzaira nagusiarekin batera, behe-mailako hizkuntza bat —euskara—, intimitatearen esparrura baztertua zena. Horrek ez du esan nahi Euskal Herrian herritar guztiak zirenik gai hizkuntza biak erabiltzeko; bestela esanda, euskal gizartea ez zen elebiduna, gizabanako batzuk elebidunak izan arren, hizkuntza nagusiaz gainera euskara ere bazekitelako. Aurreko kapituluan ikusi dugunez, euskararen azpikotasun-egoera hori azpimarratu nahi zen diglosia aipatu eta —soziolinguista katalanen terminologiari jarraituta— euskal gizartean hizkuntza-gatazka bat zegoela esaten zenean. Hala ere, egoera gatazka moduan sentitu arren, euskara-hiztunen % 87,3ri gogobetegarri zitzaien euskaldun izatea (Euskaltzaindia, 1979a, or. 152). Gizartearen parterik handienak balio positiboekin lotzen zuen euskara —batik bat, euskal identitatearekin—, eta biztanleriaren beste parte handi batek kultur herentziatzat jotzen zuen (ibid., or. 154, 159). Balioespen positibo horren zuzeneko ondorioa zen herritar gehien-gehienak euskara berreskuratzearen aldekoak zirela, alegia, euskararen gizarte-egoera aldatzeko nahia azaltzen zutela eta, ildo horretatik, ondo zeritzotela euskara berreskuratzera zuzendutako neurriak atontzeari (ibid., or. 156-161). 2.1.2. Normalizazioaren abioa. Euskararen corpus-plangintza Zuazok (2005, or. 146) 'desegituratu' hitza erabili du euskararen normalizazio aurreko egoera deskribatzeko. «Guztiz deseginda eta desegituratuta ageri zaigu 1945-1964 garaiko euskara. Zuberotarrak euren euskalkiari begira, lapurtarrak eta behenafarrak ere eurenean oinarri hartuta, Hegoaldean ere hainbat bidetan zatituta eta ahulduta...». Zuazo ez da ari zatikatze geolektalaz zehazki, zatikatze horrekiko jarrerez eta irtenbideez baizik. Euskara hainbat euskalki eta azpieuskalkitan banatuta heldu zen XX. mendera, eta horrek kezka eragiten zuen garai hartako euskaltzaleen artean. Hala ere, aldi berean, euskara tresna politiko soil modura erabiltzen zuten batzuek; beste batzuek 84 euren euskalkian aritzeko hautua egina zuten eta, batasunaren debatea areago zailduz, garbizaletasunak jatorrizko euskara usteko batera itzultzeko gaitza zabaldu zuen (Zuazo, 2005, or. 119). Egoera nahasi hartan, gertakari esanguratsua izan zen euskararen akademia eratzea, Hego Euskal Herriko lau aldundien babespean. Euskararen akademiak, Euskaltzaindiak, sorrerako helburuetan jarri zuen euskalki guztien hiztunentzat balio zezakeen euskara literario bat atontzea (Euskaltzaindia, 1920, or. 3). Helburu horri erantzunez kodifikatu zen 'euskara batua', horrenbestez, literatur aldaera modura asmatu zen, baina berehala abiatu zen beraren lantze funtzionala, beste esparru batzuetara zabaltzeko, batik bat, esparru akademikora. Euskara batu hori gabe, ezinezkoa izango zatekeen hurrengo hogeita bost urteetan euskarak irakaskuntzan, komunikabideetan, administrazioan eta beste hainbat arlotan egin duen bidea (Agirrebaltzategi, 1992, or. 8). Euskararen normalizazioaren aldiak banatzearren, euskararen kodifikazioari 1968ko data ipini diogu, alegia, Euskaltzaindiak Arantzazun egin zuen biltzarraren data, baina ordurako baziren funts batzuk, besteak beste, ortografiaren bizkarrezurra. Lehenik, horrenbestez, aurrekari horietaz jardungo dugu (ikus 2.1.2.1.). Jarraian, euskararen batasunari ikuspegi sozialetik begiratuko diogu, eta prozesuaren beharraz eta garrantziaz eman ziren argudioak zerrendatuko ditugu (ikus 2.1.2.2.). Azkenik, Arantzazuko biltzarrean jarriko dugu arreta, eta hautapenean eta kodifikazioaren lehen urratsetan erabili ziren irizpideak azalduko ditugu (ikus 2.1.2.3.). 2.1.2.1. Euskararen estandarizazioaren aurrekariak Euskararen estandarizaziorako lehen urratsak XVII. mendean egin ziren, ortografiaren arloan (Zuazo, 1988, or. 411). Bai Ipar Euskal Herrian, bai Hego Euskal Herrian, saioak bat baino gehiago izan ziren XX. mendearen hasiera arte. 1901ean, ortografi batasuna bideratzeko asmoz, batzar bat antolatu zen Hendaian Euskal Jaien bezperarako (ibid., or. 261). Orduan abiatu eta, bi urtez, hainbat bilera egin ziren, baina ez zen asmoa bete. Ahaleginak zapuztuta, Iparraldeko idazleek bide bat hautatu zuten, eta Hegoaldekoek, beste bat, hein handi batean Arana Goirik 1901-1902ko batzarretan proposatu zuen sisteman oinarritua (Villasante, 1961, or. 287–288). 85 Euskara estandarizatzeko saioak bertan behera geratu ziren, harik eta 1910ean Euzkadi aldizkariak literatur euskararen auzia berriro ere mahai gainean jarri zuen arte (Zuazo, 1988, or. 277–278). Ondorengo urteetan, batasunari buruzko hainbat artikulu eta txosten argitaratu ziren Euzkadi aldizkarian bertan zein beste euskarri batzuetan, alde nahiz aurka. Txosten garrantzitsuenetako bat, Metodología para la restauración del euskera, Luis Elizaldek aurkeztu zuen 1918. urtean Eusko Ikaskuntzaren I. Kongresuan, euskararen akademia sortzeko erabakia hartu zuen kongresuan, hain zuzen (Villasante, 1980, or. 105–106). Akademia —Euskaltzaindia— 1918. urte hartan eratu zen, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako diputazioen babespean, eta estatutuetan bertan jaso zuen euskararen batasuna lantzeko helburua. «5. Yagokideak berena dute: Euskera edolako bizipide ta gizartekoetan azkar ta garbi eutsi ta zabaltzea, ta euskal-idazkuntza agerbide orotan pizkortzea. 6. Artarakoxe Sail aunek: a) ekingo du euskalgi oroen odolez azitako euskal-eredu bat gertutzen, itzez, itz-yoskeeraz ta idazkeraz albait erabatetsuena, euskaldun guziak idatz-irakurketan erabiltzekoa». (Euskaltzaindia, 1920, or. 3) Batasunaren gaia aztertzea Campion eta Broussain euskaltzainen ardurapean utzi zen, eta oinarrizko txosten bat (Broussain & Campion, 1922) prestatu zuten Euskaltzaindiarentzat, baina akademiak ez zuen aurrerapauso gehiago eman. Azkuek, Euskaltzaindiko burua zenak, bere bidea urratu zuen. Literatur lanetarako, gipuzkera hobetsi zuen, gainerako euskalkien elementuekin aberastuta, eta eleberriren bat eta trataturen bat idatzi zituen berak 'gipuzkera osotua' zeritzon eredua ezagutarazteko (Villasante, 1980, or. 112). Zuazok (1988, or. 340) nabarmendu bezala, Azkueren gipuzkera osotuak zentzuzko oinarriak zituela esan daitekeen arren, ez zuen aurrera egin, besteak beste, autoreak ez zuelako jakin ondorengoei transmititzeko moduan sistematizatzen, eta ez zuelako aintzakotzat hartu euskal literatura zaharra bere neurrian. Euskararen estandarizazioaren aurrekarietan, Azkueri bere hiztegiagatik ere aitortu behar zaio toki garrantzitsua, bere sasoiko eta ondorengo idazle, hiztegigile, irakasle eta kazetariengan funtsezko eragina izan baitzuen, bai euskararen corpusaren ikuspegitik, 86 bai euskararen estatusaren ikuspegitik (M. K. Garmendia, 1988). Azkuek baino lehenago, Larramendik antzeko papera izan zuen. Larramendik ez zuen euskalkien batasuna aldezten, baizik euskal herrialde bakoitzean bertako euskalkia sustatzea, baina, lexikoari zegokionez, euskalkien arteko mugak desegitea bultzatzen zuen, eta hitzak batetik besteetara zabaltzea (Zuazo, 1988, or. 196). Pentsaera horri jarraitu zion bere hiztegian, funtsezko erreferentzia izan zena euskal idazleentzat XX. mendera arte. 2.1.2.2. Batasunari buruzko gizarte-debatea 1960ko eta 1970eko hamarkadetan Ricentok (2000, or. 11) azaldu bezala, 1960ko lehen urteetan, deskolonizazioaren osteko nazio berrietan, hizkuntza-plangintzaren arreta estandar nazional baten hautapenera zuzendu zen nagusiki, halako aldaera bat beharrezkoa zelakoan gizartearen modernizaziorako eta herrialdearen batasunerako. Euskal gizartean ere, testuingurua hizkuntza gutxitu baten sustapena zen arren, modernizazioa eta nazio-eraikuntza izan ziren euskararen batasuna aldezteko argudio nagusiak. Batasunaren aurkako argudioak ere eman ziren eta, aldi batez, euskara batua polemikaz inguraturik egon zen. Batasuna defendatzeko eman ziren argudioetatik hasita, Zuazok (1988, or. 351–360) Krutwigen ekarria nabarmendu du. Krutwigek, euskararen batasunean funtsezkoak izan ziren beste ideia batzuekin batera, luze eta sakon jardun zuen bere idatzietan hizkuntza estandarrak batasun nazionalaren eraikuntzan daukan garrantziaz. «Ahora bien, como el idioma sirve de lazo de unión y es la característica principal, la falta de un dialecto literario, universalmente aceptado, crea una desunión entre los vascos, justamente en el factor primordial de la nacionalidad». (Krutwig, 1963, or. 33) Batasunaren aldeko beste argudio nagusia —hau ere Krutwigek aldarrikatua— bizitza modernoarekin lotuta zegoen. Hizkuntza estandarra tresna gisa ikusten zen, nahitaezkoa gizarteak zibilizazio modernoarekin bat egin zezan, zentzu askotan. Forma estandarizatu bat landu gabe, ezinezkoa izango zitzaion euskarari iraganeko eta egungo eduki eta 87 ideiak adieraztea, hasi kulturaren arlokoetatik, eta jarraitu sorkuntzaren, zientziaren, legearen eta administrazioaren arlokoetaraino (Agirrebaltzategi, 1992, or. 10–11). Ezinezkoa izango zitzaion, halaber, erabilera emendatzea (ibid., or. 12-13), zeren forma batu bat landu gabe, zailago egingo zen euskaldunen arteko komunikazioa, eta horrek eragin negatiboa izango zuen erabileran. Eskolan sartzeko ere, nahitaezkoa zen haur eta gazte guztiei euskara bateratsu irakastea. «Ezin-bestekoa. il-edo-bizikoa, dela uste dugu euskera batasun-bidean jartzea. Haur eta gazteei euskeraz irakasten baldin bazaie, eta euskeraz irakatsi behar euskera biziko baldin bada, premiazkoa da guztiei batera edo bateratsu irakastea. Nahi eta behar dugun batasun hori, lehen urratsetan behintzat, euskera idatziarena, izkribuzkoarena, da. Eta, euskera, idatziaren barrutian, irakaste-lanean dugu beharrenik batasun hori, irakurlearen atseginerako egiten den literatura "ederrean" baino areago». (Mitxelena, 1968, or. 203) Modernizazioaren argudioa bultzagile handia izan da euskara batuaren prozesuan, batik bat sortzaileen arlotik. Espainiako Gerra Zibilak isilune bat eragin zuen euskararekin loturiko gaietan baina, 1950. urtearen inguruan, ernetze bat egon zen eta, gerra osteko idazleentzat —Aresti, Txillardegi, Mirande, Davant eta beste hainbatentzat—, euskararen estandarizazioa bilakatu zen lehentasunezko kezketako bat, hizkuntza-eredu berri baten beharra sentitzen baitzuten euskal gizarte hiritar eta industrial berrian (Zuazo, 1988, or. 331–334). Belaunaldi zaharragoko hainbat idazlek, ordea, ez zuten hala ikusten. Arana Goirik, XX. mendearen hasieran, ez zuen euskararen batasunaren aldeko jarrera izan, ortografia bateratzeari nahikoa iritzita, eta eragin nabarmena izan zuen idazle askorengan mende horretako lehen urteetan (ibid., or. 281). Gerra ostean, pentsaera berarekin jarraitzen zuten. Euskararen batasunaren beharra ikusi barik, hainbatek greko klasikoa eta beraren lau dialekto literarioak ipintzen zituzten euskararentzako eredu modura, eta euskaldunei egokitzen zieten norberaren euskalkia lantzeko eta gainerakoak ezagutzeko ardura (ibid., or. 335). Arantzazuko biltzarrak euskara batuari behin betiko izatea eman zionean, aldeko eta aurkako iritziak agertu ziren gizartean, batzuetan oso muturrekoak, eta eztabaida oso 88 garratzak gertatu ziren. Kontrakoen argudio nagusia zen batasunak heriotza ekarriko ziela euskalkiei, euskara bizi eta erreala —antzinako denboretatik euskaldunek gordetzen zutena— hilko zuela euskara batuarentzat erreserbatzen baziren bizitza sozialeko eremu nagusiak, hala nola, bigarren hezkuntza, unibertsitatea, hedabideak eta administrazioa (Latiegi & Onatibia, 1982, or. 93–97). Hainbatetan, batuaren aurkako erreakzioak hizkuntzaren esparrutik kanpo kokatu zuen eztabaida, eta gizarte-egitura, politika eta erlijioa nahasi zituen (Zuazo, 2005, or. 162). Edozelan ere, batasunaren bidean lehen urratsak egin baino ez, euskal gizartean kontzientzia berri bat eta baikortasun-giro bat piztu ziren (Zarate, 1978, or. 558–559). Euskara batuak arrakasta izan zuen, besteak beste, Mitxelenak berak (Michelena, 1985, or. 226–227) azpimarratu bezala, baserri-mundua krisian sartuta, euskarak beste nonbait bilatu behar izan zuelako babeslekua. Hala, euskararen transmisioa familiatik kanpoko esparrura jauzi zen haurrentzako eta helduentzako ikastegien bitartez, eta ikastegiotan eredu estandarrean euskaldundutako hiztunak garrantzia irabaziz joan ziren etxe barruko bizitzatik haragoko gizarte-eremuetan. 2.1.2.3. Arantzazuko biltzarra Euskara batua deritzogun aldaera estandarra prozesu biren emaitza da. Marko teorikoan (1.2.3.1. puntuan) jaso dugun lau dimentsioko HPP ereduko terminoekin esanda, lehen prozesua estandarraren oinarrirako hizkuntza-aldaeraren hautapena izan zen, eta bigarrena, aldaera horren kodifikazioa. Prozesu biak Arantzazuko batzarrean gauzatu ziren —kodifikazioa zirriborratu besterik ez zen egin—, baina lehenago jorratzen hasiak ziren. Atzera gabeko urratsa 1964an egin zen. Txillardegik sustatuta, Baionako Euskal Idazkaritzak batasuna aztertzeko biltzar batera deitu zituen euskal idazleak eta euskaltzaleak, eta biltzar hartatik irten zen euskara batuaren lehen diseinua (Davant, 2005). Geroago, Idazleen Alkartea sortu eta, berorren bultzadaz, 1968. urtean, Euskaltzaindiak hiru eguneko ekitaldi bat antolatu zuen Arantzazun bere 50. urteurrenean, euskararen estandarizazioaz eztabaidatu eta erabakitzeko (Zuazo, 1988, or. 333). Estandarizazioaren irismena oso mugatuta ikusten zen orduan. 89 «Bitarte ortan, gure illoroko Batzarretan, gai onen zenbait gauza obeto aztertu dira, eta aien artean au batez ere: batasuna nola "aditu" behar dan: noraño egin bear dan, zertan, zer salletan; eta guztion iritzia izan da, batasuna idazleen artean, idazleentzat egin bear dala: idatzietan, ez izketan (itz, orain arte bezela, bakoitzak bere eran); idazleen artean, ez errian (erriak orain barte bezela); eta idazleak berak beren idazti errikoietan, ez goi-idaztietan (ez olerkietan, eta Nobelistikan, adibidez; ortan idazleak azke gelditzen dirala, bakoitza bere eran). Itz bitan: batasuna bi gauza oietan: a) aldizkarietan ("Zeruko Argian", "Anaitasunean", "Yakin'en", "Jaunaren deian", "Laiaketan" etab. etab.); eta b) Ikastoletan, Ikastoletako Liburuetan eta jolasketetan etab. etab.; d) Liturgiaren zenbati zatitan...». (Lekuona, 1968, or. 139–140) Biltzarrean aztertu behar zen txostena prestatzeko, batzorde bat izendatu zen, Mitxelena buru. Batzordeak hiru aztergai eraman zituen Arantzazuko biltzarrera: deklinabidea (S. Garmendia, 1968), hiztegia (Villasante, 1968; Zatarain, 1968) eta ortografia (Mitxelena, 1968). Ortografiari buruzko txostenean —izena gorabehera—, Mitxelenak euskara batuaren funtsak ezarri zituen. Hautapenerako, irizpide soziolinguistikoak aintzat hartuta, eredu konposizionala hobetsi zuen (Elordui & Zabala, 2009). Honela zioen: «Ez da nor Euskaltzaindia, oraingoz behintzat, oinharritzat zein euskalki hautatuko den erabakitzeko. Badirudi, halarik ere, euskera idatziaren beharretarako egokiagoak direla, besteak beste (eta Bilbao euskaldun ez delarik), erdi-aldeko dialektuak bazterretakoak baino. Nola-nahi ere amore eman beharrean aurkituko gera guztiok, zeinek gehiago zeinek gutxiago, horretara heldu nahi badugu». (Mitxelena, 1968, or. 204) XX. mendean euskararen batasunaz arduratu zirenen artean, sei irtenbide bereiz daitezke hautapenerako (Zuazo, 1988, or. 336): a) gipuzkera edo gipuzkera osotua, b) nafar-lapurtera literarioa, c) Ameriketako euskara (Buenos Airesen sortu omen zen euskal koinea), d) lapurtera klasikoa, e) euskara osotua (gipuzkera osotuaren berrikuspen bat), eta f) erdialdeko euskalkiak (gipuzkera, goi nafarrera eta lapurtera) 90 konbinatuz osaturiko eredu bat. Campion eta Broussain (1922) euskaltzainek prestatu zuten txostenean, azken eredu hori gomendatu zuten batasunerako eta, Arantzazun, Mitxelenak horixe bera bultzatu zuen. Erdialdeko euskalkietan oinarrituriko hautuak, Zuazoren (1988, or. 412) iritziz, lau indar edo onura izan zituen. Hiztun-kopuruari zegokionez, gipuzkera zen euskalkirik handiena, bizkaierarekin batera. Literaturan, lapurteraz loratu zen aro klasikoa eta, Iparraldean, euskalki horrek zuen prestigioa; Hegoaldean, gipuzkerak. Ulertzeko erraztasunari zegokionez, erdialdeko euskalkiak ziren zailtasun gutxien zituztenak gainerako euskaldunentzat. Hiztunen sentimenduak zirela eta, euskal komunitate osoa atxikitzeko moduko eredua osatu zen, euskara baturako Iparraldeko eta Hegoaldeko euskalkiak aintzat hartzen zirelarik. Euskararen batasunerako erdialdeko euskalkiak iradoki ondoren, Mitxelenak, bere txostenean, euskara batuaren kodifikaziori heldu zion. Alderdi ortografiko, lexiko, morfologiko eta sintaktikoetarako jarraibideak emateko, hizkuntzaren historian eta tradizioan oinarritu zituen bere irizpideak: idazle zaharren erreferentzia hartzea hots eta hots-legeetarako (Mitxelena, 1968, or. 206–207); aintzat hartzea muga politikoak gero eta gehiago bereizten zituela euskalkiak, hiztegi aldetik batez ere (ibid., or. 214); betidaniko eta alde guztietako bereizkuntzak gorde beharra —mugatua vs mugagabea, adibidez— (ibid., or. 216). Jarraibideok batasunaren aitzindari eta sustatzaileek urraturiko bidetik zetozen, azken batean, Mitxelena haietako bat baitzen. Arantzazuko biltzarraren amaieran, Euskaltzaindiak (1968) adierazpen bat argitaratu zuen, Mitxelena buru zuen batzordeak landutako txostena onartuz. 2.1.3. 1970eko hamarkadako araugintza eta lantze funtzionala Arantzazuko biltzarrean erdialdeko euskalkietan oinarrituriko batasun-eredua gailenduta, alde batera geratu zen lapurtera klasikoan oinarriturikoa, batasunaren aitzindari eta eragile askok defendatzen zutena, besteak beste, Gabriel Arestik eta Luis Villasantek. Hala eta ere, Arantzazu osteko urteetan, Villasanteren lana funtsezkoa izan zen euskara batuaren aurrerabidean (Perez Gaztelu, 2000, or. 18–20). 1970ean, 91 Euskaltzaindiko zuzendaritza berritzea egokitu zenean, Villasante aukeratu zuten euskaltzainburu, eta akademiaren egitura eta funtzionamendua eguneratzeari ekin zion. Horren emaitza izan zen hurrengo urteetan euskara batuaren kodifikazioak hartu zuen bultzada. 1978ra helduta, Euskaltzaindiaren Bergarako biltzarrean itxi zen euskararen estandarizazioaren lehen epea, oinarrizko arauei zegokiena (Zuazo, 1988, or. 334). Ortografia Arantzazuko biltzarrean finkatu zen, baina letrari buruz emandako argibideak ez ziren gauzatu zerrenda batean (Euskaltzaindia, 1979c), harik eta Bergaran hainbat txosten aztertu eta ondoren batzorde berezi bat lanean jarri arte. Airean geratu zen, gainera, idatzia zelan ekarri ahozkora, Arantzazuko txostenean azaldu ziren gogoetak eta oharrak gorabehera. Morfologia lehenago finkatu zen, hari-mutur batzuk izan ezik. Bergarako biltzarrerako, bazeuden erabakita euskara batuko adizki laguntzaileak (Euskaltzaindia, 1973) eta trinkoak (Euskaltzaindia, 1977). Bergarako biltzar hartan, behin betiko zehaztu ziren deklinabidearen paradigmak (Irigoyen, 1979), Arantzazuko txostenetan aurkezturikoen ildotik. Euskara batuaren lantze funtzionalari dagokionez, Bergarako biltzarra amaitu baino ez, euskara batua era guztietako gai eta idazlanetara hedatu nahi izan zuten bultzatzaileek. Zabalkunde-kanalak behar zituztenez, argitaletxe berriak —Lur eta Etor— sortu zituzten, eta bultzada eta haize berria eman zizkieten lehenagoko aldizkariei —batik bat Anaitasunari—; hizkuntza gaitu eta landu beharra zegoenez, lan ugari prestatu zituzten, esate baterako, filatelia-hiztegia 1973an, merkataritzako izendegia 1974an, munduko estatuen izenetarako gomendioa 1975ean, eta Euskal Herriko udalen izendegia 1979. urtean (Kintana, 1992). Zientziaren arloan, ekimen erabakigarriak izan ziren (J. R. Etxebarria, 1992). Orduan sortu ziren erakundeetatik, aipagarri dira Elhuyar —1972an—, Udako Euskal Unibertsitatea —1973an—, Euskal Herriko Unibertsitateko hainbat fakultatetako euskal kultur taldeak —1975ean— eta UZEI —1977an—. Betekizun garrantzitsua izan zuten zientziazko gaiak euskarara ekartzeko ahaleginean ari ziren testugile, irakasle eta ikertzaileen lana sustatzen, babesten eta koordinatzen, eta emaitzak berehala ikusi ziren. 1975ean, Natur zientziak hiztegia plazaratu zuen Jakin taldeak. Urte berean, 8 urte arteko ikastol hiztegia eman zuen argitara Euskaltzaindiak. Horren osagarri, UZEIk 92 Matematika. Hiztegia, hizkera, irakurbideak argitaratu zuen 1978an. Hurrengo urtean, Fisika hiztegia. Gaikako hiztegi-bilduma mardul baten lehen aleak izan ziren. Erlijioari dagokionez, 1960ko eta 1970eko hamarkadetan euskaratu zen liturgia katolikoa. Euskaratze horretan, uko egin zitzaion euskara batuari —nahiz eta Lekuonak (1968) batasuna liturgiarako ere bazela esan— eta, batuaren ordez, lekuan lekuko euskalkia erabili zen; bateratasun handiarekin, hala ere (Uribarren, 1992, or. 155–156). 2.2. EUSKARAREN NORMALIZAZIOAREN BIGARREN ALDIA Atal honetan, euskararen normalizazioaren bigarren aldiaz jardungo dugu. Aldi honen hasierako mugarri modura Espainiako 1978ko Konstituzioa jarri dugu, berak ekarri baitzuen, Hego Euskal Herrian, gizarteak irrikatzen zuen burujabetza politiko, ekonomiko eta kulturala neurri batean erdiesteko abagunea. Franco diktadorea iragana zen. Etorkizunera begira, konstituzio hark autonomia politiko eta ekonomikorako eskubidea aitortu zien euskal lurraldeei, eta, arlo kulturalean, euskararen mendetako ahultzeari aurre egiteko eta beraren gizarte-egoera aldatzeko oinarria ezarri zuen. Izan ere, Konstituzioan, gaztelania izendatu zen estatuaren hizkuntza ofiziala eta, horrekin batera, Espainiar Estatuan erabiltzen ziren gainerako hizkuntzei ere ofizialtasunaren atea ireki zitzaien, bakoitzari bere erkidegoan, autonomia-estatutuan jaso beharko zen moduan. Oso modu laburrean esanda, euskararen normalizazioaren lehen aldiko ardatza euskararen estandarizazioa izan zen legez, bigarreneko ardatza euskararen estatus ofiziala eta beraren eskutik etorri ziren plangintza instituzionalak izan ziren. Euskararen normalizazioaren bigarren aldi honek ia hamarkada bateko atzerapena izan zuen Ricentok HPParen historian bereizi zuen bigarren aldiarekiko. Halaz eta ere, testuinguruak desberdinak izanagatik, badira antzekotasunak aldi bien artean, azpimarratzeko modukoak direnak. Estatus berriak Hego Euskal Herrian ahalbidetu zituen normalizazio-plangintzak abiatu zirenerako, munduko beste leku batzuetan, batik bat behinola Europako herrialdeen kolonia izandako estatu berrietan, nabarmena zen hizkuntza baten sustapenean ez zela nahikoa hizkuntza-teknikarien lana; ez zela nahikoa hizkuntza bernakularrak estandarizatzea eta erabilera-eremuen banaketa bat antolatzea hizkuntza bernakularren eta kolonialen artean. 1970eko hamarkadako lehen urteetarako, 93 agerian zegoen hizkuntza-plangintzan funtsezkoa zela aintzat hartzea, besteak beste, zein zen gizartean hizkuntza-komunitatearen estatusa, eta zein ziren hizkuntza-jarrerak. Euskal Herrian ere, 1980ko hamarkadaren hasieran egin ziren normalizazio-saioen esperientziaren argitan, «komunitatearen egoera soziolinguistikoa sakonki ezagutzea» (I. Larrañaga, Egia, & Amonarriz, 1984, or. 13) nahitaezko abiapuntutzat jo zen edozein plangintza-jardueratan. Lehen saio haiek Hego Euskal Herriko giro politiko berrian etorri ziren, erakundeek euskararen estatus berria garatzeari ekin ziotenean. Denbora laburrean, 1980ko hamarkadako lehen urteetan, lege-armazoia altxatu, eta normalizazio-plangintzak lantzeko eta inplementatzeko testuingurua eratu zen. Edozelan ere, ikerketa soziolinguistikoak ez ziren urte batzuk geroago arte egin, eta ikerketa horien emaitzetan oinarrituriko plangintzak euskararen normalizazioaren hirugarren aldian etorri ziren. Ipar Euskal Herriari dagokionez, euskara sustatzeko ahaleginak oso testuinguru ezberdinean gertatu ziren. Plangintza ofizial baterako aukerarik ezean, ekimenak eragile ez-instituzionalek bultzatu zituzten 1980ko eta 1990eko hamarkadetan Atal honetan, hasteko, Frankismoaren osteko Hego Euskal Herrian jarriko gara, eta euskararen ofizialtasuna ahalbidetu zuen gizarte haren deskribapen politikoa eta soziala zirriborratuko dugu, euskararen normalizazioa beraren testuinguruan kokatzeko (ikus 2.2.1.). Testuingurua azaldu ondoren, euskararen ofizialtasunaz baliatuz EAEko eta Nafarroako gobernu-erakundeetan erabaki ziren hizkuntza-politikak deskribatuko ditugu (ikus 2.2.2.). Ikuspegia osatzeko, eragile ez-instituzionalen planteamenduetan ere, arreta ipiniko dugu. Gorago iragarri dugun eskemari jarraituta, hizkuntza-politikaren ondoren, euskararen normalizazioaren bigarren aldiko hizkuntza-plangintzaz jardungo dugu, hiru azpiatal bereizita. Lehenean, estatusa izango da ardatza, begirada euskara-legeetara zuzendurik (ikus 2.2.3.). Legeok, besteak beste, euskarazko komunikaziorako eskubidea aitortu zieten herritarrei. Eskubidea aitortuta, EiTB izan zen berorren erabilera bermatzeko EAEko administrazioak prestatu zuen tresna. Jarraian, bigarren azpiatalean, jabekuntza izango da interesgunea, eta hezkuntza-ereduez arituko gara (ikus 2.2.4.). Azkenik, hirugarren azpiatalean, estatus ofizial berriak zekartzan hizkuntza-premiei erantzuteko egin behar izan zen corpus-lana berrikusiko dugu (ikus 2.2.5.). 94 2.2.1. Frankismoaren osteko testuingurua Hego Euskal Herrian Estatu frankistak goren gradura eraman zuen zentralismoa Espainian, eta 1978ko Konstituzioak, aldiz, estatu deszentralizatu bat diseinatu zuen 2. artikuluan, eskualde eta nazionalitateei autonomia-eskubidea bermatuz. Konstituzioaren laugarren xedapen iragankorrak aukera ematen zuen Nafarroak eta Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak autonomia-erkidego bakarra era zezaten, baina ez zen bide horretatik jo, eta bi eratu ziren: Nafarroako Foru Erkidegoa eta Euskal Autonomia Erkidegoa. Konstituzioaren 148. artikuluak, besteak beste, kultura eta hizkuntza sustatzeko eskumena aitortzen zien autonomia-erkidegoei. 20. artikuluak, bestalde, hedabideak izateko eskubidea aitortzen zien estatuari eta erakunde publikoei, eta hedabideotan hizkuntza-pluraltasuna eta gizarteko talde eta alderdi nagusiak aintzat hartzeko betebeharra egozten. Edozelan ere, 149. artikuluan, estatuarentzat erreserbatzen zuen hedabideei buruzko oinarrizko legegintzaren eskumena. Marko juridiko horren barruan, EAEk eta Nafarroak bazituzten, a priori, beharrezko euskarriak euskal gizartetik zetorren kultura eta hizkuntza sustatzeko aldarriari erantzuteko. Izan ere, Franco hil ondoren, galdutako denbora berreskuratzeko premia sentitu zen. Hala, euskal kulturan, sektorea bultzatzeko, planifikatzeko eta euskararen interesetara biltzeko ideia zabaldu zen, eta kulturgintzako euskal talde gehienak oso aktibo ibili ziren egitasmo horren aldeko lanean (J. Azurmendi, 1984, or. 94). Euskarari dagokionez, hiztunek jarrera aktiboa eta militantea zuten. Ez zuten ulertzen euskara antzinakoengandik zetorkien herentzia zaharkitu gisa, baizik euren ondasun gisa, sustatu eta transmititu nahi zuten ondasun gisa, eta espiritu horren ildotik sortu ziren Korrika eta beste hainbat ekimen 1980. urtearen inguruan (Del Valle, 1988, or. 18–19). 2.2.2. Euskal Herriko lehen hizkuntza-politikak Euskararen normalizazioaren bigarren aldia inspiratu zuten nahi, itxaropen eta irizpideak aztertzera goazela, aintzat hartuko dugu euskara berreskuratzeko prozesuak zabaltasuna izan duela ezaugarri modura hasi zen unetik bertatik (Euskaltzaindia, 95 1979a, or. 167): prozesuak eremu geografiko zabala hartu du, pertsonen parte-hartze zabala, jardun-esparru zabala, eta finantzazio-ahalegin zabala. Zabaltasun horretan, nekez aurki daiteke asmo-batasunik, hau da, euskararako ez dago hizkuntza-politika bakar bat. Horrenbestez, mota bitako normalizazio-eragileak bereiziko ditugu, instituzio publikoak, batetik, eta norbanakoak eta gizarte-taldeak, bestetik, eta, horren haritik, mota bitako hizkuntza-politikak, publikoak eta gainerakoak. Interesatzen zaigun informazioa biltzea dela eta, irudi luke 1980. urtearen inguruko denbora haietan, euskararen normalizazioaren arloan, ekintza zela nagusi, ia ez zela astirik hartu orduko legeei eta planei eusten zieten gogoetak, asmoak eta helburuak idatziz jartzeko, baina, gutxi izanik ere, badira dokumentuak. Euskal Autonomia Erkidegoan, oso garrantzitsua izan zen Euskararen Aholku Batzordeak eginiko lana. Nolanahi ere den, geroagoko testuetan, azalpen gehiago eta gogoeta-ildo berriak aurki daitezke euskararen politika publikoei dagokienez. Guk, azpiatal honetan, eragile hauek hartuko ditugu aintzat euskararen normalizazioaren bigarren garaiko hizkuntza-politiken azterketan: EAEko Gobernua (ikus 2.2.2.1.), Nafarroako Gobernua (ikus 2.2.2.2.), eta eragile ez-instituzionalak (ikus 2.2.2.3.). 2.2.2.1. Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernua Gernikako estatutuan, modu honetara dago xedatuta euskararen estatusa Euskal Autonomia Erkidegorako (testuan, Euskal Herria deitzen dio erkidegoari): «6.artikulua 1.- Euskarak, Euskal Herriaren berezko hizkuntza denez, hizkuntza ofizialen maila izango du Euskal Herrian gaztelaniarekin batera, eta guztiek dute bi hizkuntzok ezagutzeko eta erabiltzeko eskubidea». Euskararen Aholku Batzordeak (1983, or. 21), testu hori interpretatuz, dio EAEko hizkuntza-politikaren helburua elebitasun osoa dela. Euskararen Aholku Batzordea (EAB) Euskararen Normalizaziorako Legearen 29. kapituluan jasotako organo bat da, zeinaren eskumena baita Jaurlaritzari administrazio publikotik haragoko esparruetan 96 laguntzea normalizazio-zereginetan. 1980ko hamarkadaren hasierako urteetan, EABk funtsezko lana egin zuen euskararen normalizazioa bideratzen (M. K. Garmendia, 1998, or. 9). Izan ere, elebitasun osoaren esanguraz eta irismenaz prestatu zuen txostena da, oraindino ere, EAEko euskararen politikaren bizkarrezurra. EABren (1983, or. 17–18) arabera, elebitasun osoko gizarte batean, herritar guztiak dira gai gizarte horretako hizkuntza biak erabiltzeko, maila, arlo eta harreman guztietan, inolako diferentziarik gabe. Txostenak zioenagatik, ordea, une hartan, Euskal Herrian, elebitasun osoa barik, «elebitasun diglosikoa» zegoen: herritar guztiak ziren gai hizkuntza bietako bata —gaztelania/frantsesa— erabiltzeko maila eta arlo guztietan, baina beste hizkuntza —euskara—, ordea, batzuek bakarrik erabil zezaketen maila eta arlo guztietan; beste batzuek, maila edo arlo batzuetan bakarrik, eta beste batzuek ezagutu ere ez zuten egiten (ibid., or. 18). Halako egoera baten aurrean, eta aintzat harturik elebitasun osoa munduko leku batean ere ez dela ezagutzen, EABk (ibid., or. 20), EAEko euskara-politikarako, helburu arrazoizkoagotzat jo zuen diglosia apurkaapurka murrizten joatea. Helburu hori betetzeko, EABren (1983, or. 17) arabera, Eusko Jaurlaritzari zegokion ahalbide efektiboak eskaintzea. Txostenean, hiru esparru aipatu ziren, Jaurlaritzak ahalbidez hornitu beharko zituenak: hezkuntza, kultura —komunikabideak barne—, eta administrazio publikoa. Diglosia murrizteko eginkizunean izango ziren zailtasunak aurreikusita, EABk (ibid., or. 20) ohartarazi zuen irakaskuntza ez zela nahikoa elebitasun osora iristeko; gizarte-giroa ere elebidun bihurtu behar zela. Horrez gainera, erabilera normaldu ez ezik, euskara bera estandarizatu egin behar zen (ibid., or. 21), alegia, aurrera egin behar zen kodifikazioan. Zailtasunak nabarmenduta, txostenean lehentasunak ere aipatu ziren. Hiru esparruetako bakoitzaren barruan lehentasunak ezartzeko, EABk (ibid., or. 23) hiru irizpide zehaztu zituen: euskara nagusi zen tokiak, bizitzarako ezinbestekoak ziren arloak, eta euskara erabilgarri egiten zuten bitartekoak. Kulturaren esparruan, telebista eta irratiaren arloa jo zen euskararen bizitzarako ezinbestekotzat eta, hortaz, lehentasuntzat (ibid., or. 28-29). Hedabideen arlo horretan, txostenak zioen garrantzi handikoa zela gizarte-bizitzako programak eta haur eta gazteentzako saioak aireratzea, programa horietan parte hartu behar zuten profesionalei hizkuntza-trebakuntza eskaintzea, eta telebistako eta irratiko euskara zaintzea. 97 Txosteneko azken atala ikerketa soziolinguistikoei eskaini zitzaien, hiru arrazoi jasoz halakoen beharra oinarritzeko. Lehena zen ez zela ezagutzen euskararen atzerakadaren gertakizuna behar bezain zehazki eta sakonki, datu batzuk eta interpretazio historiko batzuk gorabehera (Euskararen Aholku Batzordea, 1983, or. 41). Bigarren arrazoia zen ondo ezagutu behar zirela euskararen erabileran eragiten zuten prozesu psikosozialak (ibid., or. 41). Azkenik, hirugarren arrazoia zen nahitaezkoa zela jakitea zein ziren abian jartzen ziren normalizazio-ekimenen emaitzak, batik bat, komunikabideen arloarekin eta irakaskuntzarekin loturiko ekimenenak (ibid., or. 41-42). 1995era arte ez zen izan esku artean halako ikerketa baten daturik (Euskararen Aholku Batzordea, 1998, or. 19). Lehen txosten hartatik hamar urtera, EABk (1993) beste bat prestatu zuen, euskararen politikari buruz gogoeta berri bat ireki zuena —ia-ia 1983ko txostena existitu izan ez balitz bezala (Marko, 1994, or. 82)—. Bigarren txosten horretan ere, euskararen politikaren helburu modura gizarte elebiduna eraikitzea jarri zen, alegia, euskara eta gaztelania herritar guztien mintzaira erabilgarri eta komun bihurtzea (Euskararen Aholku Batzordea, 1993, or. 10). Normalizazioa, helburu horretara iristeko prozesua, gizarteak eta herri-erakundeek elkarlanean aurrera eraman beharreko eginkizuna zela zioen EABk (ibid., or. 14), hamar urte lehenagoko txostenean osorik Jaurlaritzari egotzitako erantzukizuna partez herritarrei ere bazegokiela agertuz. Normalizazioaren euskarri ideologikoak direla eta, txostenak herritarren hizkuntza-eskubideak aipatzen zituen, gaia artean guztiz zehaztu gabe ikusten zuen arren (ibid., or. 16). Normalizazioaren lehentasunetan, esparruak lehengo txostenekoak baziren ere, aldaketa nabarmen bat zegoen, zeinetan Fishmanen (1991) belaunaldi arteko etenaren eskalaren pentsamoldea islatzen baitzen. Txosten berrian, lehentasuna euskararen transmisioa zen, eta transmisio horren oinarrizko gunetzat familia jotzen zen (Euskararen Aholku Batzordea, 1993, or. 21). Txostenaren arabera, familiaren euskalduntasunik gabe, transmisioaren gainerako lagungarriak —irakaskuntza, komunikabideak, administrazioa eta abar— emaitza urriko lan eskergan arituko lirateke beti. EAEko hizkuntza-politikan, zeina erabat esplizitatutzat jo baitaiteke 1993ko txostenaz geroztik, hiru ezaugarri azpimarratu dira. Azkaratek (2012, or. 126) progresibotasuna eta malgutasuna nabarmendu ditu. Txostenaren arabera, batetik, ez da nahikoa 98 normalizazioaren azken helburu nagusia aipatzea; normalizazio-prozesua programatuta egon behar da, eta tarteko helburuak, egutegi batean mailakaturik (Euskararen Aholku Batzordea, 1993, or. 13). Bestetik, prozesua gizartearen borondate, baliabide, oztopo eta ezintasunetara egokitu behar da tokiz toki eta unez une (ibid., or. 14). Baztarrikak (2009, or. 148), berriz, ikuspegi sustatzailea nabarmendu du EAEko hizkuntza-politikan, funts juridikoa Euskararen Legean duela erantsita. Argudioa da gizarte elebiduna eraikitzeko helburua badago ahalegin ofizialek euskararen aldeko ekintzak sustatu behar dituztela (Euskararen Aholku Batzordea, 1993, or. 10). Baztarrikaren (2009, or. 59–60) arabera, sustapen-jarreraren aldeko hautua egin duten hizkuntza-politika ofizialek irizpide nagusi bi izan dituzte oinarrian: lurraldetasuna eta gizabanakoaren eskubideak. Euskadiko hizkuntza-politikaz denaz bezainbatean, irizpide biok berretsi zituen Legebiltzarrean egindako agerraldi batean Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako idazkari Mari Karmen Garmendiak (1994), hainbat argibide erantsita. Lurraldetasunaz ziharduela, euskara Euskal Herriko lurralde guztien lokarria dela azpimarratu zuen (ibid., or. 15) eta, eskubideen bermeaz, berriz, badirela pertsona batzuk, oztopoak ipintzen dizkietenak euskaldunen eta euskaldundu nahi duten herritarren eskubideei (ibid., or. 16). Agerraldi hartan, gainera, Hizkuntza Politikarako idazkariak ideia berri bi plazaratu zituen. Lehena zen hizkuntza-politika demokratikoa, gehiengoaren borondatea aintzat hartzen duena, Eusko Jaurlaritza horren aldekoa dela esanez (ibid., or. 13). Bigarren ideia zen gizarte normalizatuaren deskribapen berri bat, non hizkuntza bakoitzak bere erabilera-eremuak izango bailituzke, hizkuntza bataren eremuak eta bestearenak eremu berak izan beharrik gabe (ibid., or. 16). 2.2.2.2. Nafarroako Gobernua Nafarroan ez dago Euskararen Aholku Batzordearen organo homologorik, eta erakunde ofizialetatik ez da ekoitzi hizkuntza-politikari buruzko gogoeta edo debatea jaso dezakeen testurik, ez bada legea bera. Legean eta legegintza-prozesuan adierazita utzi diren jarreren arabera, gizarte elebiduna lortzea ez dago Nafarroako ordezkari politiko askoren asmoetan. Urteetan, berorien ikuspegia izan da nagusi hizkuntza-politika publikoan. Hain zuzen, foruen hobekuntza prestatzen ari ziren garaian Nafarroako 99 parlamentuaren borondatea eta kontsentsua euskara lurralde osoan ofizial egitea izan zen arren, alderdi nabarristen azpilanaren ondorioz, azkenean, 1982an onartutako Foru Hobekuntzako Legeak behin betiko lotu gabe utzi zuen euskararen ofizialtasuna (Monreal, 2003, or. 10–11). Handik lau urtera euskararen ofizialtasunari irtenbidea eman zion legeak —Euskararen Foru Legeak— EAEn bezala, hizkuntza-eskubideak aitortzen dizkie herritarrei baina, eremuz eremu, ezberdinak dira eskubide horiek. Nafarroako hizkuntza-politika, beraz, lurraldetasunari dagokionez, murriztailea da. Hala eta guzti, ez da gainditu ezineko mugatzat hartzen. Borondate politikoa egonez gero, Euskararen Foru Legeak berak ematen du —1.2.b artikuluan— lurraldetasun-irizpidearen murrizketa gainditzeko gakoa (Rodríguez Ochoa, 2001, or. 558), bai baitio Euskararen Foru Legearen ezinbesteko helburua dela euskararen berreskurapen eta garapena begiratzea. Nolanahi ere den, legea bera aztertzen dugunean ikusiko dugunez, aginte publikoen aldetik gutxienekora jo da hiztunen eskubideak bermatzeko orduan. Besteak beste, ez da plangintzarik landu euskara gizartean normalizatzeko, eta administrazio publikoaren erantzukizuna itzulpen-unitate baten bidez eman da betetzat. Nafarroan, nekez esan daiteke aginte publikoek sustapen-jarrera hartu dutela erkidegoko hizkuntza-politika oinarritzeko (Monreal, 2003, or. 9). 2.2.2.3. Eragile ez-instituzionalak Euskararen sustapenean aritzen den edozein norbanako edo gizarte-talde bil dezakegu eragile ez-instituzionalen multzoan. Euskalgintza esan dakiokeen multzo heterogeneo horretan, hainbat arlo bereiz daitezke —Garabide Elkartearen (2010, or. 45) arabera: kultura, irakaskuntza, administrazio publikoa, hizkuntzaren lantze funtzionala, tokiko gizarte-mugimenduak, lan-mundua, nazio-mailako gizarte-mugimenduak, eta komunikazioa—. Gobernu eta erakundeetatik harago, eragile ez-instituzionalek funtsezko rola izan dute euskararen normalizazioan. Hasteko, eragileok ikuspegi nazionala izan dute beti; aintzat 100 hartzen duten eremua Euskal Herri osoa da eta horri esker, esate baterako, Ipar Euskal Herrian orpoz orpo jarraitu zitzaien Hego Euskal Herriko normalizazio-prozesuei —arlo batzuetan beste batzuetan baino hurbilago—, erakundeen babesa izan barik ere. Halaber, Euskal Herri osoko talde eta elkarteentzako bilguneak eratzen dituzte, hala nola, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua. Esandakoaz gainera, hizkuntza-politikan, eragile ez-instituzionalek ikuspegi propioa izan dute, eta erakundeek ez bezalako ildoak urratu dituzte. Euskalgintzaren ikuspegi propio hori —1960 eta 2010 arteko lana gogoan— esaldi honetan sintetizatu nahi izan da: «Euskaldunok Euskal Herri euskalduna nahi dugula erakutsi dugu era askotara [...]». (Uribarren, 2010, or. 87) Garai hartako kroniken arabera —ikus Argia (1985a, or. 216)—, euskalgintzatik kanpoko hainbat gizarte-eragilek esentzialista esan zioten ikuspegi horri, nazionalismo mugatu eta itxi batean oinarriturik zegoelakoan, eta kontzepzio pluralista ipini zioten aurrez aurre. Beste kontzepzio horrek Euskal Herria errealitate plural eta konplexu gisa ikusten zuen, baita hizkuntza-mailan ere. Halako egoera batean, baztertu beharrekotzat jotzen zuen hizkuntza-gatazkaz hitz egitea, eta hizkuntzen berdintasuna proposatzen zuen mugimendu euskaltzalearen oinarrirako, euskara identitate nazionalaren funtsezko ezaugarri modura onartu gabe. Euskalgintzako eragileentzat, ordea, euskara euskaldunen naziotasunaren giltzarria eta haien kontzientziaren euskarria zen, zorigaiztoko historia baten ostean desegituraturik eta irauteko indarrik gabe iritsia 1970eko hamarkadara (Zenbait Egile, 1982, or. 6–8). Aurrera egin zezan, euskararentzat gizarte oso bat irabazi behar zela zeritzoten, txikia izanda ere, gizarte osoa, bere izankizun eta bizikizun guztiekin. Ahalegin horri normalizazioa esaten zioten, eta beraren lehen zutoin modura euskaldunak eurak jartzen zituzten. Geroago, gizarte erdalduna ere batu behar zelakoan zeuden. Izan ere, hain zatikaturik ageri zen herri hartan —Iparraldea vs Hegoaldea, EAE vs Nafarroa, bertakoak vs etorkinak—, ikusten zuten euskara izan zitekeela gizartearen ahokadura eta mamidura, alegia, euskara izan zitekeela euskal herrialde eta euskal herritar guztien elementu bateratzailea. 101 2.2.3. Euskararen estatus-plangintza: ofizialtasunaren irismena Euskarak ofizialtasuna lortu eta, 1980ko hamarkadan, lege-garapenari ekin zitzaion Hego Euskal Herrian euskararen estatusa finkatzeko. Bi ziren zehaztu beharreko gaiak. Batetik, estatus ofiziala zein esparruri zegokien eremu publikoan eta, bestetik, administrazioak zer erantzukizun zuen ofizialtasunaren bermean. Azpiatal honetan, horrenbestez, euskararen normalizazioaren lege-euskarria eta euskarri horren garapena aztertuko ditugu. Lehendabizi, normalizazioaren aurreko egoera aztertuko dugu, euskarak, ofizialtasunaren babesa izan barik ere, 1980ko hamarkadara arte eremu publikoan zer aurrerabide egin zuen aztertzeko (ikus 2.2.3.1.). Ondoren, Hego Euskal Herrian ofizialtasunaren babesa eman dioten euskara-legeak aztertuko ditugu: Euskal Autonomia Erkidegokoa (ikus 2.2.3.2.) eta Nafarroakoa (ikus 2.2.3.3.). Azkenik, eragile ez-instituzionalen rola aztertuko dugu, funtsezko bultzada eman zietelako ofizialtasunak euskarari irekitako hainbat esparruri, batik bat, komunikazio publikoari (ikus 2.2.3.4.). 2.2.3.1. Normalizazioaren aurreko egoera Euskara erabilera ofizialetatik baztertuta egon da Euskal Herriaren historia gehienean, baina marjinazio horren modua, irispena eta ondorioak ez dira berdinak izan ez garai guztietan, ez toki guztietan, ez arlo guztietan. Administrazioari dagokionez, XIII. mendetik —eta lehenagotik— agintarien hizkuntza ezartzen zen euskal lurraldeetan, baina horrek ez zuen eragin handirik izaten herritarren eguneroko bizimoduan, administrazioko hizkuntza agintearekin harremana izateko bitartekoa besterik ez baitzen (Euskaltzaindia, 1979a, or. 29–31). Hiribilduetan, baina, ondorioak nabarmenagoak izan ziren, hiriguneetako harreman sozial, ekonomiko eta juridiko konplexuagoek euskarari atzera eragin baitzioten, desagerrarazi barik, hala ere (ibid., or. 31-32). Bizirik iraute horrek agerian jartzen du ezagutza sakonagoa behar dela euskararen aldiz aldiko egoera eta erabilera modu zehatzagoan interpretatzeko. Joseba Intxaustik (2007, or. 1249) ohartarazi bezala, XX. mendearen aurretik ere, euskarak ofizialtasuna izan du, ez beste hizkuntza batzuena bezalakoa, eta ez garai, toki eta eremu guztietan, baina bai erabileraren errealitateak ezarria. «Ofizialtasun hori ez da izan sekula ezer beregain 102 isolatua, inguruak baldintzatu eta mugatua baizik» (ibid.). Aztertu besterik ez dago euskarak mendeetan izan duen eliz erabilpena (ibid., or. 1238-1241). XIX. mendean, baina, Frantziako Iraultzak eta, batez ere, ostean etorri zen Liberalismoak hizkuntza-politika berria ekarri zuten bai Frantses Estatuan, bai Espainiar Estatuan, herrialdeko aniztasun linguistikoa ezereztatzera heldu nahi zuena (Intxausti, 2007, or. 1243–1244). Politika horren ondorio dira, besteak beste, Frantzian eta Espainian XX. mendea baino lehen eskolak —hurrenez hurren— frantsesera eta espainolera bihurtzeko neurriak, XX. mendearen lehen erdira arte bere horretan iraun zutenak (Garabide Elkartea, 2010, or. 37–38). Aldi berean, euskal gizartean, hizkuntzaren kontzientziak gora egin zuen eta, Hego Euskal Herrian batez ere, hizkuntzaren aldeko asmoak eta ofizialtasunaren erreibindikazioa esparru publikora atera ziren aukera egon zen bakoitzean (Intxausti, 2007, or. 1245–1247). Ahalegin horren emaitza Espainiako II. Errepublikaren azkenetan etorri zen, Euskadiri autonomia onartu zitzaionean. 1936ko urritik 1937ko ekainera iraun zuen epealdi hartan, autonomia-estatutuaren bertutez, euskarak ofizialtasuna izan zuen, gaztelaniarekin batera. Hala, euskarak bere lekua egin zuen administrazio publikoan. Jaurlaritza eratu berriaren aginpidea baliatuz, euskarazko lehen egunkaria ere sortu ahal izan zen, Eguna, Francoren bandoak Bilbo mendean hartu zuenean itxia, Hegoaldeko euskarazko agerkari guztiak bezala (Alkorta & Zuberogoitia, 2009, or. 40–41). Hego Euskal Herrian, Frankismoak isilduta eduki zuen euskara komunikabideetan, eta egoera horretatik irteteko aukera bakarra Eliza Katolikoak eta ordena erlijiosoek eskaini zuten (Díaz Noci, 1998, or. 443–445). Prentsan, aipatzekoak dira Zeruko Argia, Anaitasuna eta Jakin aldizkariak —lehena, kaputxinoena, eta beste biak frantziskotarrena—, Trantsizioan funtsezko zeregina izan zutenak euskararen normalizazioan. Irratigintzan, ez dira ahaztu behar Segura Irratia eta Arrate Irratia parrokialak, ezta Eliza Katolikoaren herri-irratiak ere —Donostia, Iruñea, Loiola eta Bilbokoa—. Iparraldean, euskararen aurkako debekurik gabe —ekimen pribaturako, behintzat— Herria aldizkaria zen euskarak XX. mendearen lehen erdi luzean komunikazio publikoan zuen leku bakarra, eta gero eta gehiago murriztuz joan zen frantsesezko komunikabideen indarragatik, frantses hutsez ari zen hezkuntza-sistemaren eraginagatik, eta Iparraldeko gizarte-sarearen ahuleziagatik (ibid., or. 443). 103 2.2.3.2. Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Konstituzioak euskararentzat jasotzen zuen ofizialtasunaren aukera 1979. urtean gauzatu zen Euskal Autonomia Erkidegoan, Gernikako estatutuaren bidez. Estatutuaren 6. artikuluan, euskararen eta gaztelaniaren ofizialtasuna ezarrita, euskararen ezagutza eta erabilera Euskadiko herritar guztien eskubide gisa jasota dago, eta aginte publikoei egozten zaie ezagutza ziurtatzeko, erabilera bermatzeko eta ofizialtasuna erregulatzeko neurriak erabakitzea eta baliabideak ezartzea. Erantzukizun horri helduta, Euskararen Normalizaziorako Legea onartu zuen Eusko Legebiltzarrak 1982an. Aurreko azpiatalean esan dugunez, EAEn, euskara sustatzeko jarrera hautatu du hizkuntza-politika ofizialak. Hala dago jasota Euskararen Normalizaziorako Legearen 26. artikuluan eta, jarrera horren ifrentzu gisa, EAEko herritarrek hizkuntza-arloan dituzten eskubideak arautzen dira 5. artikuluan: a) Hizkuntza ofizial biak ezagutzeko eta erabiltzeko eskubidea. b) Administrazio publikoetara euskaraz zein gaztelaniaz jotzeko eskubidea. c) Ikasketak hizkuntza ofizial bietan egiteko eskubidea. d) Komunikabideak euskaraz hartzeko eskubidea. e) Lan-arloko eta politikagintzako jarduerak euskaraz betetzeko eskubidea. f) Edozein bilkuratan euskaraz aritzeko eskubidea. Legearen bigarren idazpuruko lehen kapituluan, administrazio publikoa arautu zen; bigarrenean, hezkuntza; hirugarrenean, komunikazio publikoa, eta laugarrenean, euskararen gizarte-erabilera. Lehenago esan bezala, EABk administrazioan, hezkuntzan eta hedabideetan ezarri zituen hizkuntza-politikaren lehentasunak. Administrazio publikoari dagokionez, herritarrei euskaraz zein gaztelaniaz aritzeko eskubidea aitortzeak esan nahi du euskarazko dokumentuek eta izapideek balio osoa dutela, are Justizia administrazioaren aurrean ere. Ildo beretik, EAEn ezarrita dauden aginte publikoek euskaraz eta gaztelaniaz erredaktatu behar dituzte araudiak, xedapenak, jakinarazpenak, inprimakiak eta formularioak. Seinaleztapena ere, euskaraz eta gaztelaniaz egin behar da, eta, horrekin lotuta, toki-izenek forma ofizial bat izan behar dute. Hori guztia behar bezala bete dadin, Euskararen Normalizaziorako Legeak dio administrazioko pertsonala euskaldundu egin behar dela. Horretarako lehen urratsa 104 Funtzio Publikoaren Legea izan zen, 1989an. Bosgarren tituluan, legeak dio euskara eta gaztelania direla Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioen hizkuntza ofizialak, bai barneko, bai kanpoko harremanetan, eta, hori bermatzeko, hizkuntza-eskakizunak ezarriko direla lanpostu publikoetan. Hizkuntza-eskakizunen garapenerako, hainbat dekretu onartu ziren hurrengo urteetan. EABk hizkuntza-politikan ezarri zituen lehentasunetako bat komunikazio publikoa zen. EAEko gizarte-komunikabideak EiTB sortzeko legearen bitartez eratu zituen Eusko Legebiltzarrak 1982. urtean. Legeak, besteak beste, euskal hizkuntza eta euskal kultura sustatzeko betekizuna egotzi zien irrati eta telebista publikoei, bai eta —bion programazioak osatzeko orduan— EAEn euskarazko eskaintza orekatzeko ardura ere. Legea 1982ko maiatzekoa da, Euskara Normalizatzeko Legea baino urte erdi lehenagokoa eta, hortaz, Euskadi Irratiari eta Euskal Telebistari modu generikoan egokitu zien eginkizun bat euskararen normalizazioan. Eginkizun generiko horrek zer inplikatu duen, hurrengo kapituluetan aztertuko dugu. EABk ezarritako hirugarren lehentasuna ere, hezkuntza, aurrerago aztertuko dugu zehazki, jabekuntza-plangintzaz dihardugunean. 2.2.3.3. Nafarroa Nafarroan, alde batera utzi zuten estatutuaren bidea autogobernua lortzeko eta, horren ordez, Espainiako Konstituzioaren lehen xedapen gehigarria —eskubide historikoen aitorpena egiten zuena— baliatuz, foru-erregimena hobetzea eta eguneratzea hautatu zuten. Nafarroako Aldundiak parlamentuari aurkeztu zion zirriborroan, hizkuntzen arazoa aipatu ere ez zen egiten baina, horrek gizartean eta hainbat sektore politikotan eragin zuen erreakzioaren ondorioz, parlamentuak hainbat aldaketa egin, eta azkenean onartu zuen testuak hizkuntzen gaia jaso zuen, euskarari eta gaztelaniari ofizialtasuna aitortuz (Monreal, 2003, or. 10). Espainiako Gobernuarekin eta Parlamentuarekin egin ziren negoziazioetan, ordea, beste interes batzuk gailendu zitzaizkion Nafarroako parlamentuak onartutako testuari eta, Foru Hobekuntzako Legea indarrean sartu zenenean, 1982an, euskararen ofizialtasuna eremu batera murriztuta eta behin betiko zehaztu gabe geratu zen: 105 «9.artikulua 1. Gaztelania da Nafarroako hizkuntza ofiziala. 2. Euskara ere hizkuntza ofiziala izanen da Nafarroako eremu euskaldunetan. Foru lege batek eremu horiek zehaztu, euskararen erabilpen ofiziala arautu eta, Estatuko legeria orokorraren xedearen barruan, hizkuntza honen irakaskuntza ordenatuko du». Nafarroako Hobekuntza nabarmen urrundu zen hizkuntzaren gaian Gernikako estatututik eta beste autonomia-estatutu batzuetatik (Monreal, 2003, or. 11): a) Ez zuen euskara hizkuntza propiotzat jo. b) Euskararen ofizialtasunaren aitorpena eta kudeaketa geroago erredaktatu eta onartu beharreko lege baten pentzudan utzi zuen. c) Etorkizun zen ofizialtasun horri lurralde-murrizketak jarri zizkion. Nafarroan euskararen erabilera ofiziala arautzeko eta eskualde euskaldunak zein ziren zehazteko legea —Euskararen Foru Legea— 1986. urtean onartu zuen Nafarroako parlamentuak. Legearen 2. artikuluak dio Nafarroako berezko hizkuntzak gaztelania eta euskara direla, eta herritar guztiek dutela biak jakiteko eta erabiltzeko eskubidea. Legean zehar, eskubide horren zehaztapena bi arlotan gauzatzen da, administrazio publikoan eta irakaskuntzan, kasuan-kasuan Nafarroan bereizirik dauden hiru hizkuntza-eremuak aintzat harturik. Euskararen Foru Legeak, 5. artikuluan, hiru eremu bereizten ditu Nafarroan: eremu euskalduna, eremu mistoa eta eremu ez-euskalduna. Eremu bakoitzeko herritarrei hizkuntza-eskubide ezberdinak aitortzen zaizkie foru-legeak arautzen dituen gaietan. Euskararen Foru Legeak hiru artikulutan arautzen du euskarak zer toki duen administrazio publikoan. Eremu euskalduneko herritarrek administrazio publikoetara euskaraz zein gaztelaniaz jotzeko eskubidea dute, eta administrazio publikoek herritarrek aukeraturiko hizkuntzan erantzun beharko diete. Eremu mistoko eta eremu ez-euskalduneko herritarrek badute administrazio publikoetara euskaraz jotzeko eskubidea, baina administrazio publikoak ez daude euskaraz erantzutera behartuta. Gainera, eremu ez-euskaldunean, euskaraz aurkezten duten dokumentazioaren 106 gaztelaniazko itzulpena eska diezaiekete herritarrei. Euskararen Foru Legeak aitorturiko eskubide horien erabilera bermatzeko lege-garapena handik hamar urtera egin zen. Komunikazio publikoaren esparruan, bestalde, Euskararen Foru Legeak bi betebehar egozten dizkie administrazio publikoei, honela adierazita 27. artikuluan: «1. Administrazio Publikoek bultzatuko dute euskararen mailaz mailako presentzia komunikabide sozial publiko eta pribatuetan. Horretarako, eta komunikabideek euskara gero eta gehiago eta ohiko moduan erabil dezaten, Nafarroako Gobernuak diruz eta materialez laguntzeko planak gauzatuko ditu. 2. Foru Komunitateak gestionatzen dituen telebista eta irrati emisora eta gainerako komunikabideetan, Nafarroako Gobernuak euskararen presentzia egokia begiratuko du». Nafarroan ez da komunikabide publikorik antolatu, eta euskaraz diharduten irrati eta telebista gehien-gehienak proiektu lokalak dira. Gobernuak 27.1. puntuan aipaturiko diru-laguntzen bidea baino ez du erabili euskara hedabideetan sustatzeko, baina Nafarroako euskaldunek sentitzen dute euren erkidegoan euskararen normalizazioak porrot egin duela komunikazio publikoaren arloan (Bidador, 2003, or. 62–63). Hurrengo kapituluan ikusiko dugunez, ETBren harreraren bitartez gainditu nahi izan da porrot hori, ez zailtasunik gabe. 2.2.3.4. Eragile ez-instituzionalak Euskalgintzako eragileek funtsezko bultzada eman zioten euskarari ofizialtasunak irekitako hainbat esparrutan, hamarkada batzuk lehenagotik euskara biziberritzen egindako lanaren ildotik jarraituta. Euskararen normalizazioaren lehen aldian, euskal kulturaren sustapenak pisu handia izan zuen beraien helburuetan, eta horren emaitza garrantzitsutzat jo daitezke Durangoko Liburu eta Disko Azoka, bertso-eskolak, eta Euskal Kantagintza Berria. Normalizazioaren bigarren aldian, euskalgintzako eragileak ugaritzearekin batera, hizkuntzaren sustapenak erabateko pisua hartu zuen beraien ahaleginetan. 107 Arloz arloko laburbilpen batean (Garabide Elkartea, 2010, or. 44–56), nabarmena da euskalgintzaren hainbat ekimen funtsezkoak izan zirela euskararen ofizialtasuna kudeatzeko. Aipatzekoa da Itzultzaile Eskola, Donostian 1980an sortua, UPV/EHUk itzulpengintza-ikasketak eskaini arte euskararen estatus berriak hain beharrezko egin zituen itzultzaileak prestatu zituena. Aipatzekoak dira, era berean, euskara-elkarteak, euskararen normalizazioa maila lokalean bultzatzeko helburuarekin sortuak. Arrasate Euskaldun Dezagun (AED) izan zen lehena, 1983an, eta atzetik 90 baino gehiago etorri ziren. 1986an, AEDren eskutik, lan-munduan euskararen erabilera sustatzeko lehen ekimena abiarazi zen, harrezkero enpresetako euskara-planetan eta Elhuyar Aholkularitza gisako zerbitzuetan jarraipena izan duena. Komunikazioaren esparruan, EiTBren salbuespenarekin, euskarak euskalgintzako eragileen eta —XX. mendearen erdialdean— Eliza Katolikoko instantzia euskaltzaleen ekimenari esker izan du sarbidea komunikabideetan. Euskara hutsezkoei dagokienez, gogoan hartzeko dira Argia astekaria (1921), euskal prentsaren dekanoa, Eguna (1937), euskarazko lehen egunkaria, eta Nafarroako eta Iparraldeko irrati lokalak, administrazioak bere gain hartu ez duen eginkizun bat betetzeko ahalegina izan direnak: Xorroxin Irratia (1981), Euskalerria Irratia (1984), Gure Irratia (1981), Xiberoko Botza (1982) eta Irulegiko Irratia (1982). Bai sortu zituzten denboragatik, bai sortu zituztenen ahaleginaren zentzuagatik, toki-irratiok euskararen normalizazioaren bigarren aldiari dagozkio. Orobat dagozkio herri-aldizkariak eta Euskaldunon Egunkaria. Euskarazko lehen toki-aldizkaria Arrasate Press izan zen, 1988an sortua, herriko gaiei eta herriko protagonistei zabalkundea emateko asmoarekin. Lehena izate hutsagatik baino gehiago, Arrasate Press kudeaketa-ereduagatik izan zen bidegile, kazetaritza profesionalaren eta publizitate bidezko finantzazioaren alde egin baitzuen (Alkorta & Zuberogoitia, 2009, or. 140–142). Beraren arrakastaren ildotik, urte gutxiren buruan, 30 toki-aldizkari baino gehiago argitaratzen ziren euskaraz Euskal Herrian. Eguneroko prentsari dagokionez, 1980ko hamarkadaren azken urteetan proiektu bi landu ziren. Bata Eusko Jaurlaritzak bultzatzen zuen; bestea, irismen nazionala eman nahi zitzaiona, euskalgintzako hainbat eragilek, besteak beste, Argiak eta Euskal Kultur Erakundeak. Lehen proiektua bertan behera geratu zen, eta bigarrena 1990eko abenduan eraman zen burura, Euskaldunon Egunkaria argitaratzen hastearekin batera. 108 2.2.4. Euskararen jabekuntza-plangintza: hezkuntza-ereduak Azpiatal honetan, euskararen normalizazioaren bigarren aldiko jabekuntza-plangintzaz arituko gara, alegia, hezkuntza-sistemaren bidezko euskararen transmisioaz eta helduen euskalduntzeaz. Lehenik, plangintzaren aurreko egoeraren deskribapena egingo dugu, Euskal Herri osoa aintzat hartuta (ikus 2.2.4.1.). Ondoren, sakonago begiratuko diegu Euskal Autonomia Erkidegoko 1980ko hamarkadako plangintzari (ikus 2.2.4.2.) eta Nafarroakoari (ikus 2.2.4.3.). Azkenik, Ipar Euskal Herrian eragile ez-instituzionalen lanari esker egin ziren urratsez jardungo dugu (ikus 2.2.4.4.). 2.2.4.1. Plangintza aurreko egoera Hezkuntzatik, komunikabideetatik eta beste hainbat esparrutatik baztertuta, euskarak familia barruan iraun du mendeetan (Euskaltzaindia, 1979a, or. 75–76), baina horrek ez du esan nahi intimitatetik kanpoko esparruak guztiz arrotzak izan zaizkionik. Euskara hezkuntza-arlora ekartzeko lehen ahaleginak XIX. mendearen amaierakoak dira, baina behin betiko bideari 1950eko hamarkadaren amaieran ekin zitzaion, ikastolen sorrerarekin (G. Agirre, 2003, or. 19). Lehenagoko ekimenen aldean, ikastolek euskara kontserbatzeko funtzioa gainditu, eta euskara berreskuratzeko zeregina ere hartu zuten euren gain. 1977ko maiatzean, Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako, Nafarroako eta Iparraldeko ikastolen ordezkariek batzarra egin zuten Gasteizen, eta Euskal Herriko Konfederazioa eratzea erabaki zuten. Une hartan Euskal Herrian 189 ikastola zeuden, eta 45.000 haur baino gehiago biltzen zituzten —eskola-umeen % 10 baino gutxiago (Euskaltzaindia, 1979a, or. 175)—. Ikastolak sortu eta garatu ziren garai bertsuan, euskaldunak alfabetatzeko eta euskararik ez zekiten helduak euskalduntzeko ahaleginak apaltzat jo behar dira 1970eko hamarkadatik aurrera egin zirenekin alderatuta (Iztueta, 1992). Prozesu bietatik, euskalduntzeak izan zuen garrantzirik handiena, baina ez ziren gutxi alfabetatzera zuzendutako ekimenak, besteak beste, Eliza Katolikoaren pastoralarekin loturikoa, Derioko uda-ikastaroak eta Kili-Kili mugimendua. Ekimen horietatik lehena alfabetatze-batzordeak izan ziren, 1966an abiaraziak bereziki Rikardo Arregiren eskutik 109 eta Euskaltzaindiaren babespean. Apurka-apurka, helduen euskalduntzea bilakatu zen eginkizun nagusia mugimendu horretan, zatiketa ideologikoa gertatuaz batera. Zatiketaren ondorioz, talde batzuk Euskaltzaindiaren babes ofizialetik at geratu ziren eta, 1975ean, bat egin, eta Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea (AEK) sortu zuten. Handik urte bira, koordinakundeak Altsasun egin zuen batzarrean, proiektu nazionalaren izaera eman zion bere alfabetatze- eta euskalduntze-lanari. Beste talde batzuek euren bidetik jarraitu zuten. Hurrengo hamarkadan, goraldia gertatu zen helduen alfabetatze eta euskalduntzean, eta euskaltegiak Euskal Herri osoan ugaritu ziren. Gaur egun, euskaltegi pribatuak 100 baino gehiago dira, federazioetan elkartuta —AEK, IKA, Elkarlanean— zein elkartu gabe (HABE, 2012). 2.2.4.2. Euskal Autonomia Erkidegoa Euskararen Normalizaziorako Legeak dioenez, ikasleak euskara zein gaztelania erabil dezake irakaskuntzan, eta unibertsitateko mailara heldu arte derrigorrezkoa izango da hizkuntza ofizial biak ikastea. Legeak jasotako eskubide eta eginbehar horiek hainbat eredutan antolatu zituen Euskara EAEko Hezkuntzan Arautzeko Dekretuak 1983an. A ereduan, irakaskuntza-mintzaira gaztelania da, eta euskara beste ikasgai bat baino ez da. B ereduan, euskara eta gaztelania, biak dira ikasgai, eta biak erabiltzen dira irakaskuntzan; gaztelania, idazkuntzan eta matematikan, eta euskara, gainerako ikasgaietan. D ereduan, irakaskuntza-mintzaira euskara da, eta gaztelania beste ikasgai bat baino ez. Euskarazko irakaskuntzan jardun behar duten irakasleek EGA titulua edo baliokidea eduki behar dute, dekretuaren arabera. Helduen alfabetatzeari eta euskalduntzeari dagokienez, Euskararen Normalizaziorako Legean, eginkizunon ardura Eusko Jaurlaritzari egotzi zitzaion eta, ardura horri erantzuteko, berariazko organo bat sortzea aurreikusi zen —egun Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntze Erakundea (HABE) dena—. Goi-hezkuntzan, euskararen aldeko urrats asko irakasleen militantziari eta ahaleginari esker egin ziren, eta, hein handi batean, ikasleen eskariak bultzatuta ere bai. Gotzon Garate (2006) idazlearen ekimenez, Deustuko Unibertsitateak Euskal Filologiako ikasketak jarri zituen abian 1976an. Urte berean, euskarazko lehen tesia defendatu zuen 110 Rikardo Arrue sendagileak Medikuntza Fakultatean. Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) sortu baino ez, 1977 urtean, hainbat ikasgai euskaraz ematen hasi ziren fakultate batean baino gehiagotan eta, 1979/80 ikasturtean, Biologiako lehen maila osoa euskaraz eskaini zen Leioako Zientzia Fakultatean (Zenbait Egile, 2010). UPV/EHUren 1985eko estatutuetan, Euskararen Normalizaziorako Legearen ildotik, ikasleek aitortua dute ikasketak edozein hizkuntza ofizialetan egiteko eskubidea, eta unibertsitateko komunitatearen kideek, UPV/EHU barruan eta UPV/EHUrekin, euren hautazko hizkuntza ofizialean komunikatzeko eskubidea. Bestalde, estatutuetan, euskararen erabilera normalizatzen laguntzeko agintzen zaio Unibertsitateari. Horrek guztiak asko bultzatu du euskalduntzea UPV/EHUn, baina are gehiago bultzatu dute lehen eta bigarren hezkuntza euskaraz egina duten ikasleek. 1995ean heldu zen unibertsitatera aurreko hezkuntza-prozesu osoa euskaraz egina zuen lehen belaunaldia (ibid.). 2.2.4.3. Nafarroa Hezkuntzaz denaz bezainbatean, Euskararen Foru Legeak dio eremu euskalduneko umeen eskolatzea gurasoek aukeraturiko hizkuntza ofizialean egingo dela, eta unibertsitateaz azpiko mailetan derrigorrezkoa izango dela bai euskararen, bai gaztelaniaren irakaskuntza, halako moduz non oinarrizko hezkuntza amaitutakoan ikasleek gutxieneko gaitasun-maila izan beharko baitute hizkuntza bietan. Eremu mistoan, gurasoek eskatuz gero, umeak euskaraz eskolatu ahal izango dira, eta, era berean, gurasoek eskatuz gero, umeei euskara irakatsiko zaie, halako moduz non oinarrizko hezkuntza amaitutakoan ikasleek euskararen gutxieneko ezagutza-maila izan beharko baitute. Eremu ez-euskaldunean, aginte publikoek eskaeraren arabera babestu eta finantzatuko dute euskararen irakaskuntza. Euskara Nafarroako Hezkuntzan Arautzeko Dekretuak, 1988an, hiru eredutan antolatu zuen euskara hezkuntzaren barruan. A ereduan, umeak gaztelaniaz eskolatzen dira, eta euskara ikasgai modura dute maila guztietan. D ereduan, umeak euskaraz eskolatzen dira, eta gaztelania ikasgai modura dute maila guztietan. B eredua erdibidekoa da; umeek ikasgai batzuk euskaraz egiten dituzte eta besteak gaztelaniaz; euskara eta gaztelania ikasgai modura dituzte maila guztietan. Dekretuaren arabera, eremu 111 euskaldunetik kanpo, bazegoen eskolan batere euskararik ez emateko aukera ere eta, eremu ez-euskaldunean, aukera bakarra euskara ikasgai modura hartzea zen. Helduen alfabetatze- eta euskalduntze-arloan, zentro publikoak eta pribatuak bereizten dira Nafarroan. Gobernuak bi zentro publiko sortu zituen 1989an foru-dekretu baten bidez: irakasleak birziklatzeko ikastegia, eta Miluze helduentzako euskaltegia. Urte batzuk geroago, ikastegi bi horiek berrantolatu, eta euskara irakasteko baliabide-zentroa eta Zubiarte euskaltegia bihurtu ziren hurrenez hurren. Funtzionarioentzako euskaltegia deritzona 1991n sortu zen, Nafarroako Foru Erkidegoko administrazio publikoetan diharduten langileei euskarako prestakuntza eskaintzeko. 2.2.4.4. Ipar Euskal Herria Frantziako ordenamendu juridikoak oso modu uzkurrean egin die tokia irakaskuntzan frantsesari ez beste hizkuntzei, eta administrazioak pauso oso geldoak eman ditu bide horretan. Deixonne legeak, 1951n, berariaz baimendu zuen euskara, bretoia, katalana eta okzitaniera irakastea, bai eta hizkuntza horietako bakoitzari datxekion kultura ere, eta hortik aurrerako irakaskuntza-legeek gauza bera jaso dute. Praktikan, 1975ean Haby legea onartu arte ez zen ezer gauzatu hezkuntza-sistema publikoan. Iparraldean, zentro pribatuetan egin zuen euskarak lehen urratsa, 1960ko hamarkadaren bigarren erdian; lehenengo, haur-eskola katolikoetan, handik gutxira, ikastoletan, eta 1983 arte ez zen zentro publikoetan sartu (Euskal Kultur Erakundea, 2004). 1986an, guraso eta irakasle batzuek Ikas-Bi elkartea sortu zuten, ikastetxe publikoetan irakaskuntza elebiduna (euskara-frantsesa) sustatzeko. Informazio- eta kontzientziazio-ekintzez gainera, elkarteak lan handia egin du ikasmaterialen eta baliabideen sorkuntzan (ibid.). Helduen alfabetatze eta euskalduntzea, bestalde, 1970eko hamarkadan abiatu zen Ipar Euskal Herrian, Hegoaldean euskararen eta euskal kulturaren aldeko mugimendua piztearekin batera, eta orduan sorturiko talde gehienek AEKrekin egin zuten bat 1980ko hamarkadan (Bortairu, 2007, or. 83). Unibertsitatearen atea 1951ko Deixonne legeak ireki zion euskararen eta euskal literaturaren irakaskuntzari, baina ez zen aukera baliatu. 1986an sinatu zuten 112 hitzarmenaren bertutez, Bordele-3 unibertsitateak eta Paueko eta Atturriko Unibertsitateak Euskal Ikasketen Departamentua ezarri zuten Baionan (Euskal Kultur Erakundea, 2004). Elkarlanean kudeatzen duten departamentu horretan, Euskal Ikasketen gradua egin daiteke, eta, ikasketekin jarraitu nahi izanez gero, gradu ondokoa egin daiteke Frantziako Gobernuaren CNRSk 1999an antolatu zuen IKER laborategian. Euskal Ikasketen Departamentuak, bestalde, euskarari dagokion bigarren hezkuntzarako gaitasun agiria (CAPES) prestatzeko ikastaroak ematen ditu, eta Bordele-3ko eta Paueko eta Atturriko Unibertsitateko ikasleei euskal ikasketekin loturiko ikasgaiak hautatzeko aukera eskaintzen die. 2.2.5. Estatus berrirako corpus-plangintza Euskararen corpus-plangintzak urrats handiak egin zituen 1970eko hamarkadan, baina corpus-premia berriak eta urgenteak sortu ziren 1980ko hamarkadan, ofizialtasunaren bertutez euskara irakaskuntzaren, administrazioaren eta hedabideen hizkuntza bihurtu zenean. Baliabide lexiko eta diskurtsibo berriak landu behar izan ziren erabilera-esparru horietan eta beste askotan aritzeko, eta eginkizunaren parterik handiena esparru bakoitzeko eragileek hartu zuten euren gain. Lau dimentsioko HPP ereduan (1.2.3.1. puntuan) ikusi dugun terminologia erabiliz, esango dugu euskararen normalizazioaren bigarren aldian lantze funtzionalera zuzendu zirela nagusiki corpus-plangintzako ahaleginak. Euskararen kodifikazioa, hala eta guzti, ez zegoen erabat amaituta. Gramatikalizazioari dagokionez, euskara baturako funtsezko arau morfologikoak eta ortografikoak normalizazioaren aurreneko aldian eman ziren, eta falta zirenak —adizki alokutiboena eta hitz-forma batuen zerrenda— hirugarren aldian etorri ziren. Hemen aztergai dugun bigarren aldian, Euskal Gramatika. Lehen Urratsak (EGLU) proiektua abiarazi zuen Euskaltzaindiak (1985), sintaxiari eta morfosintaxiari zuzendurik. XIX. eta XX. mendeetako euskal idazleen testuetan oinarrituta, helburua zen euskararen gramatika deskribatzaile bat prestatzea, baina euskararen gramatika arauemaile eta batu baten zain zeuden irakasle, idazle eta gainerako profesional euskaldunak gogoan edukita (ibid., or. XXVIII). Alegia, erabiltzaileen premia euskara estandarizatu eta moderno bat zela 113 konturatuta, akademiak euskara horren oinarria eta abiapuntua jarri nahi izan zuen EGLU proiektuaren bidez. Aztergai dugun euskararen normalizazioko bigarren aldi honetan, izenari eskainitako lehen liburukiaren ostean, beste hiru etorri ziren: EGLU II —aditza— (Euskaltzaindia, 1987), EGLU III —lokailuak— (Euskaltzaindia, 1990), eta EGLU IV —juntagailuak— (Euskaltzaindia, 1994a). Euskararen kodifikazioa Euskaltzaindiaren eginkizuna zen, baina lantze funtzionala, berriz, gorago azpimarratu bezala, arloan arloko eragile eta erabiltzaileen ahaleginaren emaitza izan zen, batik bat nabarmendu nahi ditugun hiru esparruetan: administrazioan, hezkuntzan eta hedabideetan. Euskara administrazioko eginkizunetan txertatzeari dagokionez, tradiziorik eza izan zen abiapuntua 1980ko hamarkadaren hasieran eta, horrekin batera, administrazioko langileen artean oso-oso gutxik izatea beharrezko hizkuntza-ezagutza euskaraz lan egiteko. Itzulpena izan zen, beraz, normalizatzeko ahaleginen oinarria (Berriozabal, 1992, or. 133). Berasategiren (1989, or. 36–37) iritziz, horrek erabat markatu zuen euskarazko hizkera juridiko-administratiboa, batetik, gaztelania izan zelako euskaraz sortuz joan ziren terminologiaren eta esapideen erreferentzia bakarra eta, bestetik, itzultzaile gehienek, hasierako unean, ez zutelako prestakuntzarik arlo juridiko-administratiboan. Arlo juridiko-administratiboan ari ziren itzultzaile haien artean, Berasategik (1989, or. 38–39) bi joera, bi hizkuntza-ideologia aipatzen ditu. Lehena tradizio puristan koka zitekeen, eta bigarrena, euskararen normalizazioaren mugimenduan. Joera bi horien ondorioa izan zen hizkuntza-eredu bi agertu zirela administrazioko euskaran, bata, maileguak baztertu eta euskarazko testuari autonomia eman nahi ziona gaztelaniazko testuarekiko, eta bestea, maileguak arazo barik onartzen zituena, eta hizkera hiritarrera hurbiltzen ahalegintzen zena. Esperientzia metatuak eta lantzen joan ziren materialek eredu biak bakarrera ekartzen lagundu zuten. Materialgintzan, IVAP Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak garrantzi handiko lanak prestatu zituen, besteak beste, Administraziorako Euskal Eskuliburua (IVAP, 1986) eta Euskal Herriko Herri Erakundeen Barne Errotulazioa (IVAP, 1992). Beste erakunde batzuen lanak ere izan ziren: Zuzenbide Hiztegia (UZEI, 1985), Agintaritza-Aldizkarietatikako Hitz-Bilduma (Eusko Legebiltzarra, 1985a). 114 Irakaskuntzarekin loturiko corpus-plangintzari dagokionez, 1980tik aurrera, B eta D ereduak hedatu ahala, euskarazko ikasmaterialgintza bere bidea egiten joan zen, bai liburuetan, bai ikus-entzunezkoetan, bai softwarean (Zalbide, 2007, or. 1354). Administrazioan ez bezala, bide hori euskaratik bertatik egitea izan zen askoren nahia eta ahalegina eta, denborarekin, pauso garrantzitsuak eman ziren. Oro har, testuotan, ondo zaintzen zen hizkuntza-zuzentasuna, baina zailtasunak igartzen ziren. Zalbidek (1994, or. 177–178) testuen hizkuntza-kalitateari egotzi dizkio zailtasunak, besteak beste, esamolde traketsak, esaldi-egitura okerrak, eta pasarte lehor eta ilunak aurki daitezkeela argudiatuta. Kalitatearen kezkari erantzuteko eta, horrekin batera, euskarazko ikasmaterialaren sorkuntza eta zabalkundea bultzatzeko, EAEko Hezkuntza Sailak EIMA programa abiarazi zuen (Zalbide, 2007, or. 1351). Zalbidek aipatzen dituen zailtasun horien oinarrian, euskara tekniko-zientifikoaren garapen urria zegoen hein handi batean. Garapen horrek aurre egin beharreko arazo gehienak euskararen egoera soziolinguistikoaren ondorioa ziren (Zabala & Elordui, 2005, or. 24): zenbait hiztunek hizkuntza-gaitasun mugatua izatea, euskararen estilo zaindua egonkortze-prozesuan egotea, eredu modura erabil zitekeen testu egokirik ez edukitzea, eta jakintza-arloko hiztunen harreman-sareak geldoak izatea. Hala, oso zail zeukaten aditu euskaldunek euskararen baliabideen artean testuingururako egokiena aukeratzea euren ideiak hitzetan eta enuntziatuetan jartzeko. Baldin egoera ideala bada jakintza espezializatuarekin batera ikastea hizkera espezializatua, euskaraz, oraindino ere, belaunaldiak beharko dira horra heltzeko; beheragoko mailan, berriz, testuinguru didaktikoan, euskarazko zientzia-hizkeraren garapena nabarmena izan da (ibid., or. 23). Nolanahi ere den, normalizazio-bidean dagoen hizkuntza baterako, garrantzi handia dute beheragoko espezializazio-mailako testuek, ikasliburuetan, entziklopedietan eta dibulgazioan aurki ditzakegun testuek (Zabala & Elordui, 2005, or. 29). Esan liteke euskalgintzak hala ulertu zuela, hizkuntza-baliabide ugari prestatu baitziren 1980ko hamarkadatik aurrera ikasliburu, entziklopedia eta dibulgazio-lanetara zuzenduta, besteak beste, hiztegi elebakarrak —definizioak (Uribarren et al., 1986), sinonimoak (Uribarren et al., 1988), laburtzapenak (UZEI, 1988), eta errimak (UZEI, 1994a)—, entziklopedia-gaien azterketa sistematikoak —munduko lekuak (Elhuyar, 1990), eta historiako pertsonak (Elhuyar, 1992)—, eta hizkuntzaren azterketak —maileguzko hitzak (UZEI, 1982), eta hitz-elkarketa (LEF Batzordea, 1986, 1990, 1992)—. 115 Hedabideetan ere, oso erabilgarri izan ziren baliabide horietako gehienak euskaraz ari ziren komunikatzaileentzat eta, horrez gainera, berariazko materialak gertatu ziren, asko lehen urteetako esperientziaren emaitza gisa. Hala dira Euskara (erabileraz) 1 (Euskal Irrati Telebista, 1989a) eta Euskara (erabileraz) 2 (Euskal Irrati Telebista, 1989b), Euskaltzaindiak EiTBko informatzaileentzat prestaturiko erabilera eredugarrien bildumak. Urte batzuk geroago, euskarazko hedabideen lehen estilo-liburuak etorri ziren, bai irrati-telebistan (Arrasate, 1992), bai prentsan (Euskaldunon Egunkaria, 1992). Aldi berean, erabilera-esparruak irabazi ahala euskarak aurkituriko zailtasunak gainditzen eta eginiko okerrak zuzentzen laguntzeko materialak ere argitaratu ziren, gehienetan kazetarien testuei begiratzen zietenak berariaz, besteak beste, Erdarakadak (Garate, 1988) eta Idazkera-liburua (P. Esnal & Zubimendi, 1993). Azpimarratzekoak dira, orobat, hedabideetan leku handia hartzen zuten gaiei buruzko hiztegi espezializatuak, hala nola, futbolekoa (UZEI, 1994c), pilotakoa (UZEI, 1994d) eta atletismokoa (UZEI, 1994b). Informaziorako euskara-ereduaren garapenari berriro helduko diogu, sakonago, hurrengo kapituluetan. 2.3. EUSKAREN NORMALIZAZIOAREN HIRUGARREN ALDIA Ricentok (2000) azaltzen duenez, 1980ko hamarkadaren erdialdean hirugarren aldi bat zabaldu zen HPParen historian. Migrazioek, Europar Batasunaren eta estatuz gaindiko beste erakunde batzuen eraketak eta, oroz gain, merkataritza- eta komunikazio-bide berriek eragindako globalizazioak ondoz ondo eta elkarren aurkako lehian jarri zituen toki-hizkuntzak eta nazioartekoak. Mundu globalizatuan, HPParen arretaren parte handi bat hizkuntza gutxituen galerara zuzendu zen, eta munduko hizkuntza-aniztasuna iraunarazteko kezkak hizkuntza-ekologiaren paradigma ekarri zuen XX. mendeko azken urteetan, bai eta botere-ideologien eta hizkuntza-politiken arteko harreman konplexuak hobeto ulertzeko ikerketak ere. Euskararen normalizazioan, ordea, urrun zeuden mundu globalizatuagatiko kezkak. 1980ko hamarkadaren erdialdean, lehen urratsetan baino ez zeuden ofizialtasunaren eskutik etorri ziren sustapen-plangintzak —Hegoaldean, beraz—, eta hamarkada bat geroagora arte ez zen atzeman euskararen normalizazioa aldi berri batean sartzea. 116 1990eko urteen erdialdean, EAEko Hizkuntza Politikarako idazkari nagusiak (M. K. Garmendia, 1994, or. 19) lau arrazoi eman zituen Eusko Legebiltzarraren aurrean normalizazio-aldi berri bat hastear zegoela azaltzeko. Lehenik, igartzen hasten zirela aurreko urteetako lanaren emaitzak. Bigarrenik, ordezkari politikoen artean oinarrizko akordioa zegoela hizkuntza-politikan. Hirugarrenik, euskararen sustapenera bilduta zeudela lehenago euskarari arrotz izandako hainbat pertsona eta eragile. Laugarrenik, gero eta aukera gehiago zegoela aginte publikoen eta herri-eragileen arteko elkarlanerako. Lehen arrazoiari dagokionez, azpimarratzekoa da 1991n lehen inkesta soziolinguistikoa egin zela Euskal Herri osoan, Euskararen jarraipena (Aizpurua, 1995) izenarekin argitaratu zena, eta bigarrena 1996an etorriko zela. EAEko Hizkuntza Politikarako idazkari nagusiaren agerralditik hilabete batzuetara, Euskaltzaindiak XIII. Biltzarra egin zuen UPV/EHUren Leioako campusean, bere 75. urteurreneko ospakizunekin lotuta. Biltzarrean, bultzada berria eman nahi zitzaion estandarraren kodifikazioari, eta hain izan zen erabakigarria euskara batuaren araugintzak bultzada horren ondorioz hurrengo urteetan hartu zuen dimentsioa, ezen 1994ko biltzar hura har baitezakegu euskararen normalizazioaren 3. aldiaren munarritzat. Horrek ez die garrantzirik kentzen orduko giroan aldi-aldaketa agerrarazten zuten gainerako zantzuei, baina agerian jartzen du aldi berrian ez zela pentsaera berririk edo ikuspegi berririk etorri euskararen normalizazioan. 1990eko azken urteetan, euskara sustatzeko plangintzetako diskurtsoa 1980ko lehen urteetakoaren antzekoa zen. EAEn, esaterako, normalizazio-plangintza publikoak 1998ko planera arte ez zituen aintzat hartu datu soziolinguistikoak, ez politiken eraginkortasuna ebaluatzeko, ez ekimenetan lehentasunak ezartzeko. Iparraldean, berriz, lehen aldiz normalizazio-plangintza publiko bat egiteko aukera sortuta, Hegoaldean 1980ko urteetan onartu eta inplementatu ziren plangintzen moldeari jarraitu zitzaion, berezitasun juridikoak gorabehera. Euskararen normalizazioaren hirugarren aldian, hartara, mundu globalizatua ez zen izan plangintzak markatu zituzten faktoreetako bat. Globalizazioaren inpaktuak eta hizkuntza-aniztasunaren kontserbazioak eragindako kezka hamarkada bat geroago egin zen argumentu euskararen normalizazioan, 2007an EAEko aginte publikoek Euskara 21 izeneko plangintza lantzeari ekin ziotenean. Ahots batzuek, Sagarnak (1997), besteak beste, lehenagotik ohartarazi zuten euskarak erronka berriei egin beharko ziela aurre 117 teknologia digitalaren aroan, baina esan daiteke 2007ko plangintza horretara arte euskararen normalizazioa ez zela Globalizazioari begira jarri. Beraz, une hori euskararen normalizazioko aldi berri baten hasieratzat hartuko dugu, eta horrek esan nahi du hor jarriko dugula 3. aldiaren amaiera. Atal honetan, horrenbestez, lehenengo, mende-aldaketako hizkuntza-politikez jardungo dugu (ikus 2.3.1.). Ondoren, hizkuntza-plangintza izango da gure arretagunea: estatusa (ikus 2.3.2.), jabekuntza (ikus 2.3.3.) eta, azkenik, corpusa (ikus 2.3.4.). Aurreko ataletan bezala, lurralde bakoitza bere aldetik aztertuko dugu. EAEn, azpimarragarriena 1998ko plana da, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN). Ipar Euskal Herrian, euskararen sustapenerako plangintza publikoa prestatzeko aukera lurralde-plangintzari lotuta sortu zen, ingurabide moduko bat aurkituta gai korapilatsu bitan: hizkuntzaren estatusa, eta herritarren hizkuntza-eskubideak. Nafarroan, azkenik, erakunde publikoek euskararen normalizazioan jarrera nabarmenki oztopatzailea edo —onenean— pasiboa hartzea izan daiteke aurreko aldiarekiko aldea. 2.3.1. Ziklo-aldaketa hizkuntza-politikan Gorago esan bezala, EAEko Hizkuntza Politikarako idazkari nagusia euskararen normalizazioaren aldi berri batez mintzatu zen 1994an. Berez, hurrengo urteetan EAEko normalizazio-plangintza publikoa bideratu zuten lerroak aurreko aldian zehazturiko berak izan ziren, baina zilegi da hizkuntza-politikako ziklo berri batez hitz egitea, lerro haiei ildo bat erantsi zitzaielako: ebaluazioa. Izan ere, beharrezkotzat jotzen zen euskararen sustapenerako erabakien eta ekimenen baliozkotasuna aztertzea. Nafarroan ere, ildo politiko berriak urratu ziren, baina euskararen normalizazioaren aurkako diskurtsoak markaturiko testuinguru batean. Hala, ildo horiek euskara sustatzeko politikak ahultzeko norabidea hartu zuten. Ipar Euskal Herrian, ziklo berri baten erakusle garbia izan zen lehen aldiz euskara sustatzeko plangintza publiko bat onartzea eta inplementatzea. Hegoaldeko plangintzekin alderatuta, oso ezberdina zen Iparraldekoari eusten zion legaltasuna. Izan ere, Frantzian herritarrei ez zaie hizkuntza-eskubiderik aitortzen eta, hortaz, euskararen 118 sustapena bestela planteatu behar izan zen; lurralde-plangintzari lotuta, hain zuzen ere. Hau da, hizkuntzari loturiko ekimenak formazioaren, kulturaren eta komunikazioaren sustapenari atxikita ulertu behar izan ziren, lurraldea sozialki eta ekonomikoki garatzeko plangintza baten barruan. Azpiatal honetan, xeheago aztertuko ditugu ziklo berriko hizkuntza-politika horiek. EAEtik hasiko gara (ikus 2.3.1.1.); Nafarroaz arituko gara ondoren (ikus 2.3.1.2.), eta hirugarrena Ipar Euskal Herrikoa izango da (ikus 2.3.1.3.). 2.3.1.1. EAEko Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia 1990eko hamarkadarako, hainbat urrats eginak ziren euskararen normalizazioaren bidean EAEn, eta Jaurlaritzak erabaki zuen ordura arte eginikoaren baliozkotasuna neurtu beharra zegoela. Alde batetik, erroldako datuen azterketa eta lehen inkesta soziolinguistiko biak —1991koa eta 1996koa— abiarazi zituen. Beste alde batetik, ordu arteko urratsak ebaluatzeko eta, era berean, aurrera begirako plan estrategiko bat zirriborratzeko eginkizuna bere gain har zezan, Euskararen Aholku Batzordea eraberritu egin zuen. Plan estrategiko hari Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) deritzo, eta 1998an onartu zen, sei urterako. Hizkuntza-politikaren ikuspegitik, EBPNren aurrerapauso garrantzitsua ebaluazioaren ideia izan zen: euskararen aldeko politiken eraginkortasun-maila neurtzea (Euskararen Aholku Batzordea, 1998, or. 20). Ordu arteko normalizazio-plangintza ebaluatzeko, EABk analisi kualitatibo bat egin zuen normalizazioak ukitzen dituen esparru bakoitzean ahuleziak, indarguneak, mehatxuak eta aukerak aztertuz. EBPNn, hiru ildo estrategiko edo ardatz nagusitan elkartuta daude esparruok (Euskararen Aholku Batzordea, 1998, or. 21): transmisioa, erabilera, eta elikadura. EBPNk aintzat hartzen dituen 16 esparruak honela daude banatuta hiru ildo estrategikoetan: a) Euskararen transmisioa: hezkuntza, helduen alfabetatze-euskalduntzea, familia bidezko jarraipena, eta corpusa eta hizkuntza-kalitatea. b) Euskararen erabilera: arlo sozioekonomikoa, IKTak, administrazio publikoa, aisialdia, kirola, eta erlijioa. 119 c) Euskararen elikadura: liburugintza, kultur ekoizpenak, irratia, telebista, prentsa, publizitatea. Aurrera begira, planeko esparru bakoitzari atxikitako helburu zehatzen eta egitasmoen betetze-mailari neurtzeari zegokionez, EPBNk zioen batzorde bat sortu behar zela, ebaluazio-adierazleak finka zitzan eta horien jarraipena egin zezan (ibid., or. 69). Ez da inoiz sortu halako batzorderik EABren barruan. Ebaluazio-beharraz harago, EBPNn jasota dagoen hizkuntza-politika EAEn ordura arte aurrera eraman zenaren berrespena da. Oso garbiro atzeman daiteke planaren helburu nagusiaren formulazioan (Euskararen Aholku Batzordea, 1998, or. 51): euskaraz bizi nahi duten herritarren eskubidea bermatzea, horretarako norbanakoen, gizarte-eragileen eta erakunde ofizialen ahaleginak batuz, azkenean euskararen iraupena ziurta dadin. Helburu nagusi hori lortzeko hizkuntza-politikak, Euskal Autonomia Erkidegoan, lau zutabe dituela esaten da EBPNn (Euskararen Aholku Batzordea, 1998, or. 24–25): a) Printzipio demokratikoa: herritarren gehiengoaren nahi eta beharrizanetara egokitu behar da aldian-aldian hizkuntza-plangintza. b) Egoerarik ahulenean dagoen hizkuntzaren aldeko akzio positiboa: herritarren oinarrizko eskubideak zanpatu gabe, egoera ezberdinetan dauden hizkuntzei politika ezberdinak ezarri behar zaizkie, bien arteko aldea orekatzeko. c) Hizkuntza propioaren aitorpena. d) Aginte publikoak eta gizarte-ekimena elkarren osagarri izatea: administrazio publikoari oinarri demokratikoa jartzea dagokie eta, hortik aurrera, norbanakoek eta gizarte-eragileek egin dezaketena sustatzea eta, behar izanez gero, osatzea. Lau zutabe horiek EAEko hizkuntza-politikari 1980ko hamarkadatik eusten dioten zutabe berak dira. 2.3.1.2. Nafarroako hizkuntza-politikaren ahultzea Nafarroan, 1986ko Euskararen Foru Legea garatzeko lehen urratsak —70/1994 eta 135/1994 foru-dekretuak— bertan behera geratu ziren, baina normalizazioaren aurkako diskurtsoa irazeki zuten erakundeak zuzentzen zituzten alderdietako ordezkarien artean eta haien inguruko hainbat gizarte-eragileren artean Nafarroako hizkuntza-politika 120 aldatzeko helburuarekin. Ordezkari eta eragileok euskaldun ez zirenen iritzian eragiteko argudioak zabaltzen hasi ziren, hala nola, haien eskubideen zapalkuntza, diskriminazioa, muturreko nazionalisten independentismoa, eta euskararen erabilgarritasun urria (Erize, 2003). Diskurtso horren ondorio zuzena izan zen euskara sustatzeko politika ahulduz eta aintzat hartu gabe geratuz joan zela. Hala, aplikatu gabe geratu ziren dekretu bi haiek ordezkatzeko araudiak —372/2000 dekretua eta horren akatsak zuzentzera etorri zen 29/2003 dekretua— euskara «arrotz eta gaizki-etorria» (Epaltza, 2017) bihurtu zuen Nafarroako instituzioetan. Hainbat herritarrek urraturik sentitu zituzten euren hizkuntza-eskubideak, eta Nafarroako arartekoari, 2001 eta 2009 artean 265 kexa helarazi zizkioten (Defensor del Pueblo de Navarra, 2010). Kexetan errepikatzen ziren bost gai nagusiek garbi erakusten dute Nafarroako erakunde publikoetan hizkuntza-politika ahulduz joan zela euskararen kaltetan. Hauek dira bost kexa-gaiok: herritarrekiko harreman idatzietan, euskaraz ez erantzutea; herritarrekiko ahozko harremanetan, euskarazko arretarik ez eskaintzea; inprimaki, liburuxkak eta dokumentuak gaztelania hutsean egotea; administrazio publikoan sartzeko probetan, euskara eskakizunetatik kanpo uztea edo merituetan gutxiestea; seinale eta errotuluetan, euskara kanpo uztea edo irakurtezin bihurtzea. 2.3.1.3. Ipar Euskal Herriko lurralde-plangintza eta hizkuntza-normalizazioa 1990eko hamarkadaren erdialdean, euskara normalizatzeko nahiak Ipar Euskal Herrian ere aktibatu zituen gizarte-eragileak. Estatu frantseseko legeak ez dio ofizialtasunik aitortu inoiz euskarari eta, horrez gainera, antolamendu juridikoak itxita dauka Hego Euskal Herrian hizkuntza-politikari eutsi dioten irizpideez baliatzea. Izan ere, hizkuntza-eskubideak, lurraldetasuna eta hizkuntza lokalen erabilera publikoa Frantziako Konstituzioaren aurkako hiru printzipio dira, Frantziako Kontseilu Konstituzionalak 1999an —Frantziak Eskualdeetako eta Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna sinatu zuenean— ebatzitakoaren arabera. Hortaz, euskararen sustapenak beste euskarri batzuk baliatu behar izan zituen baina, hala ere, plangintza publiko bat osatzen jakin zen. 121 Legarra eta Baxokek (2005) bi euskarri aipatzen dituzte: bata, lurralde-plangintza, eta bestea, komunikazio- eta adierazpen-askatasuna. Lehenarekin hasita, Frantziako estatuan, lurralde-plangintzako proiektuak lantzeari ekin zitzaion 1993an, eskualdeen garapen ekonomiko eta kulturalaren helburuarekin. Ipar Euskal Herriari zegokionez, euskara lurralde-kohesioa atxikitzen zuten elementuetako bat zela ulertu zuten eragile instituzionalek eskualderako prestatu zuten plangintzan, Euskal Herriko Garapen Hitzarmenean (Frantziako Estatua, Akitaniako Eskualde Kontseilua, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusia, & Euskal Herriko Hautetsien Kontseilua, 1997) eta, hortaz, euskara sustatu beharra zegoela erabaki zuten. Bigarren euskarriari dagokionez, Frantziako Konstituzioan jasotako komunikazio- eta adierazpen-askatasunaren izenean, euskarak bere lekua izan dezake hezkuntzan, hedabideetan eta administrazioan. Euskal Herriko Garapen Hitzarmenean euskararen sustapenaren aldeko jarrera erabakita, dokumentuaren bosgarren eranskinean zehaztu zen Ipar Euskal Herrirako hizkuntza-politika. Lau lehentasun edo helburu finkatu ziren: 1) Euskara hezkuntza-sisteman txertatzea, bai ikasgai gisa, bai irakaskuntzako hizkuntza gisa. 2) Helduen alfabetatzeari eta euskalduntzeari bultzada ematea. 3) Seinaleztapenean euskara erabiltzea eta, horrekin lotuta, euskal toponimia sustatzea. 4) Euskarazko hedabideak babestea, bai elkarteen titulartasunekoak, bai publikoak. 2.3.2. Menpekotasun-egoera agerian euskararen estatus-plangintzan Normalizazioaren ikuspegitik, gertakari garrantzitsua izan zen 1978an Hego Euskal Herrian euskarak estatus koofiziala lortzea gaztelaniaren parean baina, zenbait hamarkada geroago, Iparraldean zein Hegoaldean, euskararen egiazko egoera erdararekiko menpekotasuna zen. Esparru juridiko-politikoan, Hegoaldeko koofizialtasuna mugatua zen, konstituzionalki derrigortasun bakarra gaztelania jakitea baitzen, eta Iparraldean, berriz euskara koofiziala ere ez zen (Martínez de Luna, 2001, or. 60). Gizarteko gainerako esparruetan, hala nola, lan-munduan, aisialdian, erlijioan, komunikabideetan eta kulturan, oso erakunde gutxik egina zuten euskaraz —edo 122 euskaraz ere— funtzionatzeko hautua, eta horren ondorioa zen gehienez ere euskara toleratua zela erakundeotan (ibid.). Euskararen menpekotasun-egoera agerian geratu zen XX. mendeko azken urteetan prestatu ziren plangintzetan. Euskal Autonomia Erkidegoan, EBPNk egoera hartatik irteteko bide bat urratu nahi zuen (ikus 2.3.2.1.). Nafarroan, ostera, erakunde publikoetatik etorri ziren ekimenak euskararen menpekotasuna areagotu egin zuten (ikus 2.3.2.2.). Ipar Euskal Herrian, inolako aitorpen ofizialik izan gabe ere, euskarari lehen aldiz eman zitzaion gizartean ikusgai egiteko aukera (ikus 2.3.2.3.). Euskalgintzari dagokionez, azkenik, menpekotasun-egoeraren ondorioei aurre egiteko lanean, taldeek elkarte gero eta antolatuago eta egituratuago bihurtzeko bidetik jo zuten (ikus 2.3.2.4.). Horren adibide garbia da komunikazioaren arloa. 2.3.2.1. Euskal Autonomia Erkidegoa EBPNn ordura arteko normalizazio-plangintzaz eginiko ebaluazioan, bazen egitate bat, hizkuntza-politikako helburuak lortzeko oztopotzat jotzen zena. Hain zuzen, erakunde publikoek zein pribatuek erdaren aldeko arau sozialen pean jarraitzeko inertzia zutela (Euskararen Aholku Batzordea, 1998, or. 49). Beste hitz batzuekin esanda, euskararen koofizialtasuna bigarren mailan zegoela gaztelaniaren aldean gizarte-esparruetan. Horri aurre egiteko, EBPNk hiru ildo estrategiko finkatu zituen, euskararen iraupena ziurtatzeko helburu nagusiaren zehaztapena zirenak (ibid., or. 51-52): 1) Transmisioa: euskara belaunaldiz belaunaldi eta etenik gabe geroratzea lortu behar zen. 2) Erabilera: euskara tresna baliagarria izatea zaindu behar zen familian, eskolan eta bizi-ingurune hurbileko zerbitzuetan (osasuna, aisia, kirola). 3) Elikadura: euskararen ezagutza sendotzeko eta harreman-sare euskalduna zabaltzeko, kalitatezko produktuak eskaini beharra zegoen literaturan, prentsan, irratian eta telebistan. Ildo horietako bakoitzean, EBPNk hainbat ekimen proposatu zituen hurrengo hamar urteetarako, jarduera-esparruen eta lehentasunen arabera antolatuta. Proposamenen bizkarrezurra transmisioa zen, eta gainerako ahaleginak euskara hiztunaren inguru 123 hurbilean atxikitzera zuzendu behar ziren. Estrategia hori bat zetorren Fishmanek (1991) hizkuntza-ordezkapena itzularazteko landutako ereduarekin, eta bat zetorren Euskararen Politikarako Oinarrizko Irizpideak (Euskararen Aholku Batzordea, 1993) txostenetik hautaturiko bidearekin. Administrazioari dagokionez, 1989ko Funtzio Publikoaren Legeak eman zion bultzada garrantzitsua euskarari, lanpostu publikoetan hizkuntza-eskakizunak ezarriz. Ondorengo urteetan eskakizunen inplementazioari buruz ekoitzitako legeria guztia Euskara Administrazioan Normalizatzeko Dekretuan jaso zen, 1997an. Hizkuntza-eskakizunak II. kapituluan definitu ziren eta, aurretik, I. kapituluan, bost urteko plangintzaldiak ezarri ziren administrazio publikoetan, euskararen normalizazioa aurrera eramateko. Dekretuak esparru hauek hartzen ditu: a) EAEko administrazio orokorra eta horren erakunde autonomoak. b) Herri Kontuen Euskal Epaitegia. c) Lan Harremanen Kontseilua. d) Foru- eta udal-administrazioak, eta horien erakunde autonomoak. e) Lurralde historikoetako batzar nagusiak. f) Euskal Herriko Unibertsitateko administrazio eta zerbitzuetako langileak. Lehenengo plangintzaldia 1995eko uztailean amaitu zen, eta bigarrenak 1997tik 2002ra iraun zuen. Lehenean, ahaleginak langile publikoak alfabetatzera edo euskalduntzera zuzendu ziren, eta bigarrenean, berriz, administrazio publikoetan euskararen erabilera areagotzea (Azkue & Zeberio, 1996, or. 341). Bigarren plangintzaldian, helburu nagusia administrazio publikoetan euskararen erabilera erreala areagotzea izanda, hainbat azpiegitura sortzen joan ziren, besteak beste, administrazio-euskararako terminologia, eta behar bezalako hizkuntza-prestakuntza zuten langileak. Hirugarren plangintzaldiak 2003tik 2007ra iraun zuen, eta lehentasuna herritarren arretan ipini zuen. Lehenengo aldiz, hizkuntza-plangintza egiteko metodologia bat proposatu zen, AEBEMET izenekoa, aurretik Euskadiko udalerri txiki eta ertainetako euskara-planetan erabilia. 2.3.2.2. Nafarroa Euskararen Foru Legea onartu, eta hamarkada bat atzeratu zen Nafarroan herritarrei aitorturiko hizkuntza-eskubideen erabilera bermatzeko lege-garapena. Prozesuan, 124 behaztopak izan ziren, eta etekin murritza atera zitzaion ordenamendu juridikoaren potentzialari (Rodríguez Ochoa, 2001, or. 591). Erakundeei eusten zieten alderdiek euskararen normalizazioaren aurka zerabilten politika inplizituak baldintzatutako giro hartan, Nafarroako administrazio publikoetan euskara arautzeko lehen urratsa 70/1994 Foru-dekretua izan zen. Dekretu moderatua zela eta Nafarroako legediaren murriztapen guztiak —eremu-banaketa eta ofizialtasun-maila ezberdinak— errespetatzen zituela zirudien, baina aplikatu barik geratu zen, gobernuko alderdian bertan Konstituzioaren aurkakotzat zeukatelako hainbat kidek. Haren ordez, 135/1994 Foru-dekretua onartu zen, aurrekoaren ia funtsezko elementu guztiak gordeta, baina euskararen eskakizuna nabarmen jaitsita, batik bat eremu mistoari zegokionez. Ez zen ezertan gauzatu, 1996an gobernu-aldaketa gertatuta. Gobernu berriak dekretu berria prestatu zuen —372/2000 Foru-dekretua—, eta auzibide luze bati ekin zitzaion. Auzitegiek baliogabetu egin zuten, prozedurazko akatsengatik. Prozedura zuzenduta, hainbat udalek eraman zuten auzitara testu berria, besteak beste, Nafarroako langile publikoen euskararen ezagutza baloratzeko moduagatik. Epaileek balio gabe utzi zituzten testu berriko hainbat artikulu, eta Nafarroako Gobernuak 55/2009 Foru-dekretuaren bidez ekarri zuen baliogabeturikoa berriro ere ordenamendu juridikora. Laburki azalduta, 1994tik hona hartu diren neurrien ondorioa da Nafarroan seinaleztapena gaztelaniaz egin behar dela —eremu euskaldunean, euskaraz ere bai—, eta herritarrei zor zaien euskarazko arreta itzulpen-unitate batekin ematen dela konpondutzat. Administraziotik harago, Nafarroako Gobernuak ez du berariazko egitasmorik landu euskararen gizarte-erabilera normalizatzeko eta sustatzeko helburuarekin (Monreal, 2003, or. 15). Euskararen Foru Legearen inplementazioa foru-dekretuen bidez bakarrik eraman da aurrera, EBPNren antzekorik landu gabe, eta euskararen gizarte-erabilera normalizatzeko eta sustatzeko planak prestatzea, udalerri bakoitzak hartu du bere gain. Haien arteko koordinazioa eta elkarlana bideratzeko, hainbat elkarte sortu dira, besteak beste, Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea eta Nafarroako Euskara Teknikarien Lanbide Elkartea. Geroago, Euskarabidea sortu da 183/2007 Foru-dekretuaren bidez, Nafarroan euskararen normalizaziorako egitasmo eta plangintza guztiak beraren ardurapean har 125 ditzan, eta herritarrei euskara ezagutzeko eta erabiltzeko eskubideak berma diezazkien. Institutu berria Hezkuntza Departamentuari atxiki zaio, eta bere egin ditu lehendik euskararen alorrean ari ziren beste organismo eta zerbitzu publikoen eskumenak; besteak beste, 1988an sortutako Hizkuntza Politikarako Idazkaritzarenak. Urteetan, ez da erakunde operatiboa izan (M. Arregi, 2015). 2.3.2.3. Ipar Euskal Herria Frantziako legeak ez dio estatus ofizialik onartzen euskarari baina, Ipar Euskal Herrian, lurralde-plangintzarako egitasmoetan, eskualdearen kohesiorako elementua izatea aitortzen zaio. Horrek eta komunikazio- eta adierazpen-askatasun konstituzionalak hezkuntzaren, administrazioaren eta hedabideen atea ireki diote euskarari. Frantzian, berez, frantsesak ere ez du estatus ofizialik izan XX. mendeko azken urteetara arte baina, de facto, Frantses estatuak frantsesez funtzionatu du Luis XIII.aren erregealditik (XVII. mendea). Frantziako gainerako hizkuntzei zegokienez, jakintzat ematen zen legeak berariaz baimentzen ez zuena debekatuta zegoela (Schiffman, 2007, or. 120). Bas-Lauriol deritzon legeak, 1975ean, frantsesa ezarri zuen ondasunei edo zerbitzuei loturiko hizkuntza-agerpen guztietan (publizitatean, garantietan, fakturetan, jarraibideetan...). 1986an, Léotard legeak urrats bat aurrerago eraman zuen frantsesaren aldeko politika, eta frantsesaren nahitaezkotasuna ezarri zuen ikus-entzunezko erakundeen eta zerbitzuen emisioetan eta publizitate-mezuetan. 1992ko ekainaren 25ean, Frantziako Konstituzioa erreformatu, eta 2. artikuluaren hasieran esaldi hau erantsi zen: «Errepublikaren hizkuntza frantsesa da». 1994an Toubon legeak, urte bi lehenagoko konstituzio-erreforman oinarrituta, testu zabal batean jaso zituen frantsesaren aldeko xedapenak. Frantsesaren derrigortasunak esfera publikoaren esparru guztiak ukitzen zituen: ondasun eta zerbitzuen prestazioa, irrati eta telebista bidezko komunikazioa, lan-harremanak, argitalpenak, idazkunak, seinaleak eta abar. Euskararen eta beste toki-hizkuntzen estatusari dagokionez, Toubon legearen 21. artikuluak dio testuan xedatutakoa aplikatzeak ez diela kalterik ekarri behar hizkuntza horien gaineko lege eta araudiei, eta legea ez doala hizkuntza horien 126 erabileraren aurka. Izan ere, herritarrei adierazpen-askatasuna aitortzen die Konstituzioak, nahi duten hizkuntza erabiltzea barne (Baxok, 2006, or. 933). Errepublikak, gainera, eskualde-hizkuntzak ondare nazionaltzat onartzen dituenez, badu mintzaira horiek zaintzeko eginbeharra. Hortaz, gizabanakoen hautua eta nahimena euskara —edo beste edozein toki-hizkuntza— erabiltzea delarik, estatuaren eginbidea da berori ikasteko eta erabiltzeko zerbitzu publikoak eskaintzea (ibid., or. 934). Iparraldeko herritarrek, lurralde-plangintzaren markoan, Euskal Herriko Garapen Hitzarmenean (Frantziako Estatua et al., 1997) adierazi zuten euren hautu eta nahimena euskara sutatzea zela. Dokumentuan erabakitako hizkuntza-politika ekimen bihurtzeko bi egitura sortu ziren, Euskal Herriko Garapen Kontseilua eta Euskal Herriko Hautetsien Kontseilua, eta plan zehatz bat prestatu zuten elkarlanean 2001-2006 epealdirako: Euskal Herriko Hitzarmen Berezia (Frantziako Estatua, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusia, & Euskal Herriko Hautetsien Kontseilua, 2000). Euskal Herriko Hitzarmen Berezian hamar arlo adostu ziren. Hizkuntza-sustapenaren arloan, besteak beste, euskararen kontseilu bat eratzea jaso zen, erakunde horrek har zezan bere gain euskara babesteko eta sustatzeko ardura. Kontseilu hori 2004. urtean sortu zen, Euskararen Erakunde Publikoa (EEP) izenarekin. EEPri eginkizun nagusi bi egotzi zitzaizkion. Batetik, euskararen aldeko hizkuntza-plangintza publikoa eta hitzartua zehaztea eta aurrera eramatea eta, bestetik, plangintza horri loturiko ekintzetan behar ziren finantza-baliabideak eskuratzea. EEP sei urterako antolatu zen, bazkide guztiak ados egonez gero epea luzatzeko aukerarekin. 2.3.2.4. Eragile ez-instituzionalak 1970eko eta 1980ko hamarkadetan euskalgintzaren esparruan sortu ziren hainbat talde, hala nola, UZEI, Elhuyar eta UEU, apurka antolatuago eta profesionalago eginez joan ziren, eta 1990eko hamarkadarako beste edozein enpresak bezala eskaintzen zituzten euren zerbitzuak merkatuan, irabazi-asmorik gabeko erakundearen nortasun juridikoa hartuta. Euskararen normalizazioaren hirugarren aldian, antolakunde bihurtzeko bidea aukeratu zuten euskara gizarteratzeko ahaleginari heldu zioten taldeek ere. Taldeontzat, ofizialtasunaren onurak gorabehera, agerian zegoen euskarak lan-munduan, kirolean, komunikazioan eta beste edozein esparrutan gaztelaniarekiko / frantsesarekiko 127 menpekotasun-egoeran segitzen zuela. Errealitate horretan esku hartzeko, egitasmorik berritzaile eta garrantzitsuena Bilboko Zenbat Gara elkartearena da (Garabide Elkartea, 2010, or. 54–55), 1995ean Bilboko Kafe Antzokia ireki zuenetik euskara sustatzeko guztietako ekimenak eraman baititu aurrera, modu guztietakoak, esate baterako, Bilbo Hiria irratia, Gara argitaletxea, Algara konpartsa, eta Ondarroa, Durango, Elgeta eta Donostiako kafe-antzokiak. Euskarazko komunikabideetan, antzeko bilakabidea gertatu zen, alegia, gero eta egitura sendoagoa eratzearekin batera, euren jarduera-esparrua zabaldu egin zuten. Hala, 1990eko urteen hasieran euskarazko tokiko prentsak izan zuen loraldiaren ondoren, mendearen aldaketarekin, herri-mailatik eskualde-mailara egin ziren urratsak (Tokikom, 2013, or. 12). Arrasate Press aitzindaria Debagoieneko beste toki-aldizkari batzuekin batu zen 2000an, eta hortik Goiena Komunikazio Taldea sortu zen, 1990ean abiatutako Arrasate Telebista ere biltzen zuena. Geroago, Goienak Interneterako jauzia ere egin zuen, Goiena eta Sustatu atariekin. Durangaldean, 2001ean, Anboto aldizkaria agertu zen, eta horrek ere webgunea ireki zuen. Nafarroan, 1981ean modu amateurrean sorturiko Ttipi-Ttapa aldizkariak Bortzirietatik Nafarroako ipar-ekialde osora zabaldu zuen bere eragin-eremua apurka eta, 1996an, webgune bat ireki zuen bere edukiak eskegitzeko. Euskarazko lehen hedabidea izan zen Interneten. 2006an, Hamaika Telebista antolatu zuten Euskal Herriko hainbat komunikazio-enpresak, euskara hutsez emititzeko Euskal Herri osoan LTDz zein kablez. Sendotze- eta hedatze-prozesu horretan, atzerakadak ere izan ziren, hein batean euskararen menpekotasun-egoeraren ondorioz. Nafarroan, Ttipi-Ttapa telebistak bertan behera utzi zituen emanaldiak 2009an finantzatzeko zailtasunengatik eta, 2013 arte, foru-erkidegoan, euskarazko telebista-emanaldi bakarrak analogikoak izan ziren, Xaloa telebistarena eta ETBrena, Nafarroako Gobernuak ez baitzion LTDko lizentziarik eman euskarazko proiektu bati ere. Oso atzerapauso latza, euskal gizartea asko asaldatu zuena, Euskaldunon Egunkariaren itxiera izan zen, 2003an gauzatu zena Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz. Oso denbora gutxian, 2003an bertan, herri-ekimenak beste proiektu bat abiarazi zuen, Euskarazko Komunikazio Taldea (EKT). Euskaldunon Egunkaria itxi eta hilabete gutxira, 2003ko ekainean, EKTk Berria egunkaria jarri zuen Euskal Herri osoko 128 kioskoetan. Urte berean, euskal herritarren eta eragileen artean eguneroko prentsa lokalaren beharra eta eskaria bazeudela eta (Alkorta & Zuberogoitia, 2009, or. 147), eskualde-gehigarriak argitaratzen hasi zen Hitza izenarekin, urte gutxiren buruan Euskal Herriko zortzi eskualdetan hedatzea lortu arte. Berriak webgunea ere izan du lehen unetik eta, horrenbestez, Interneteko bertsioa. Informazio-euskarri horiek guztiak ekoizteko eta ekoizpenari eusten dioten banaketa, publizitate-kontratazioa eta gainerako zerbitzuak emateko, EKT enpresa-talde gisa antolatuta dago, Euskal Herriko beste edozein normalizazio-eragile ez-instituzionalek baino harago eramanez hirugarren aldi honetako profesionalizazioa eta dibertsifikazioa. 2.3.3. Normalizazio-abiadura ezberdinak agerian jabekuntza-plangintzan Hamar urte ziren euskara hezkuntzan ezarrita zegoela —EAEn, bai, behintzat—, eta gero eta gehiago ziren euskara eskolan ikasitako pertsonak. Zalbideren (1994, or. 183) arabera, euskalduntze-sistema horrek ez zituen hiztunak hizkera formaletik haragoko hizkuntza-baliabideez hornitzen, eta horrek erabateko eragina zuen hiztunok erabiltzen zuten euskararen errepertorioan. Goikoetxearen (2003, or. 234–235) arabera, euskara familia barruan ikasitakoen artean ere, handia zen haurrek malgutasun, aberastasun eta zuzentasun urriko eredu bat bereganatzeko arriskua baldin eskolan ez bazen egiten etxeko euskaratik euskalki literariora eta hortik euskara batura doan bidea. Euskararen normalizazioaren hirugarren aldian, hartara, jabekuntza-plangintzari dagokionez, kezka handietako bat hiztun-belaunaldi berrien hizkuntza-ezagutzaren kalitatea zen. Beste kezka handia zen jabekuntza-plangintzan lehentasun ezberdinak zeudela erkidego batetik bestera eta, horren ondorioz, normalizazioa abiadura ezberdinean zihoala erkidego bakoitzean. Jarraian gainbegiratuko dugunez, EAEn, arreta handia ipini zen kalitatearen gaian hirugarren aldi honetan (ikus 2.3.3.1.). Nafarroan, hizkuntzaren kalitatearen kezka bazegoen arren, ardura handiagoa zen euskararen eta euskarazko irakaskuntza erkidego osora zabaltzea (ikus 2.3.3.2.). Iparraldean, 2006ko plangintzaren testuinguruan —zeinak helburu nagusitzat transmisioa baitzeukan—, eskola publikoan euskararen eta euskarazko irakaskuntza ezartzeko ahaleginean ari ziren (ikus 2.3.3.3.). 129 2.3.3.1. Euskal Autonomia Erkidegoa EBPNk, ordura arte EAEn aurrera eramandako normalizazio-plangintzen arrakasta aitortuta, elkarloturiko hiru ildok zekartzaten arazoetan sakontzean oinarritu zuen hurrengo urteetarako egitasmoa. Hiru ildoak transmisioa, erabilera eta elikadura (sorkuntza eta kontsumoa) ziren, eta hiruren arteko lokarrietako bat, oso garrantzitsua, hiztunen euskararen kalitatea. Euskaldunak bizitzako edozein esparrutan eroso eta egoki moldatzeko moduko euskararen jabe egin ezean, ondorioak euskararen transmisioaren, erabileraren eta elikaduraren kalterako izango ziren. EBPNk (Euskararen Aholku Batzordea, 1998, or. 41) kausa biri egotzi zien euskararen kalitatearen galera. Bata eskola bidezko euskalduntzea zen. Euskara hezkuntza-sisteman sartzeak igoera handia eragin zuen euskaldunen kopuruan, baina eskolak ez zien eguneroko bizitzarako hizkuntza-baliabiderik eskaintzen horrela euskaldundutako haurrei eta, horrez gainera, gutxi egiten zuen tokian tokiko euskalkia eta ahozko eredua zaintzeko eta zabaltzeko. Beste kausa euskararen lantze funtzionalerako plangintzarik eza zen. Arlo batzuetan, lan handia eginda zegoen terminologia osatzeko, baina ez zegoen lehentasunik finkatuta, eta emaitzak ez zeuden behar bezala gizarteratuta. Aldi berean, oso arreta gutxi jartzen zen beste alor batzuetan; nabarmenki, hizkera kolokialean, eta horrek gazteen euskaran gaztelania erruz sartzea eragiten zuen. Horren aurrean, besteak beste, jarduera hauek proposatu zituen EBPNk elikaduraren ildoari loturik (Euskararen Aholku Batzordea, 1998, or. 61): a) Irakasleak prestatzea euskara batuaren eta tokiko euskalkiaren artean zubiak egiteko gai izan zitezen. b) Terminologia-lanaren plangintza egitea. c) Hizkuntza-paisaian euskara presenteago egitea, eta euskara horren zuzentasuna eta egokitasuna zaintzea. d) Hobekuntza-ikastaroak antolatzea komunikabideetako esatari eta kazetarientzat eta euskaltegietako irakasleentzat. Egiatan, elikaduraren ildo osoari ematen zitzaion zentzua zen euskaraz eroso eta erraz hitz egiten trebatzea hiztuna (ibid.). Hala, telebistaz diharduenean, EBPNk euskaldun berriari euskararen ezagutza sendotzen laguntzeko eginkizuna aipatzen du eta, orobat, 130 euskarazko produktuen ekoizpenaz eta kontsumoaz diharduenean. Telebista —irratia eta prentsa bezala— ez du ikusten herritarra informatzeko, hezteko eta mundura ateratzeko bitarteko gisa, baizik eta euskara hiztunaren inguru hurbilean, alegia, aisialdiko jardueretan atxikitzeko tresna gisa: «VI.3.3.e. Telebista Aisialdian euskararen erabilera ziurtatzea nahi badugu ezinbestekoa da telebista orokorra egitea: familia osoarentzako programak, irekiak, denontzako modukoak, jende guztiarengana heltzeko modukoak eta arrakastatsuak». (Euskararen Aholku Batzordea, 1998, or. 62) Euskarazko telebistaren lehentasunezko xede-audientzia gisa, umeak, gazteak eta euskalduntze-alfabetatzeko ikasleak aipatzen ditu EBPNk (Euskararen Aholku Batzordea, 1998, or. 63) eta, programazioa osatzeko, besteak beste, kultur saioak, hizkuntza-ikastaroak, literatur tertuliak eta euskal musika eskatzen dizkio (ibid., or. 62). 2.3.3.2. Nafarroa Nafarroako Gobernuak ia lehen momentutik hizkuntza-normalizazioan hartu zuen jokabidea oso eragin sakonekoa izan zen hezkuntzaren alorrean. Urteetan, seme-alabek eskola publikoan euskara eta euskaraz ikastea nahi zuten gurasoentzat, zailtasun ia gaindiezinak izan ziren Euskararen Foru Legea eta gobernuari eusten zioten alderdien jarrera immobilista, batik bat eremu mistoan eta erdaldunean (Colomo, 2011). Horren aurrean, hainbat ekimen hasi zituzten guraso haiek 2008. urtean, beraien nahia babes zezakeen lege-aldaketa sustatzera zuzenduta. Goi hezkuntzari dagokionez, Euskararen Foru Legeak ez zuen aipatu ere egiten baina, 19. artikuluan, atea irekita uzten zion euskarari, bai baitzioen «herritar guztiek dute hezkuntza mailetan irakaskuntza euskaraz eta gaztelaniaz izateko eskubidea». Hala ere, Legarrak eta Baxokek (2005, or. 28) diote foru-gobernuaren ekimenak euskarari unibertsitatean bigarren mailako lekua uztera zuzendu zirela. Unibertsitate pribatuan, ez zegoen euskarazko eskaintzarik. Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP), egonda ere, euskarazko kredituen eskaintza gaztelaniazkoaren % 5 baino ez zen 1999-2000 131 ikasturtean (Aldasoro, 2003, or. 50). NUPren estatutuetan (2003), erakundearen barruan euskaraz zein gaztelaniaz komunikatzeko eta ikasteko eskubidea aitortu zitzaien unibertsitateko komunitatearen kideei. Ikasteko eskubide horren zehaztasunak NUPren euskara-planak (2007) jaso zituen, zeinak oso anbizio apala agertu baitzuen euskarazko eskaintzarako asmoetan. 2.3.3.3. Ipar Euskal Herria Normalizazio-plangintza publikoak lehen ekimenak abiarazi zituen arte, ia berrogei urtez, behetik gorako eragintza izan zen Iparraldean euskarak eskolarako bidea urratzeko modu bakarra. Lehen ekimen haiek Hizkuntza Politikako Proiektuan (Euskararen Erakunde Publikoa, 2006) adostu ziren eta, ordurako, 2000ko hamarkada bigarren erdian zegoen. Proposatu dugun denbora-antolamenduaren arabera, euskararen normalizazioko laugarren aldia hastear zen, baina Iparraldeko plangintza publikoa 3. aldian ainguratuta zegoela esan daiteke. Batetik, Hizkuntza Politikako Proiektua kate baten hirugarren begia zen, aurretik Euskal Herriko Garapen Hitzarmenak (Frantziako Estatua et al., 1997) eta Euskal Herriko Hitzarmen Bereziak (Frantziako Estatua et al., 2000) osaturiko ildoari eransten zitzaiona. Bestetik, ez zuen ageri mundu globalizatuak euskararen normalizazioan izan zezakeen eraginari buruzko kezka, zeina laugarren aldiaren bereizgarritzat jo baitugu. Esan bezala, hortaz, Hizkuntza Politikako Proiektua izan zen EEPk 2006-2011 epealdirako prestatu zuen normalizazio-plangintza, Euskal Herriko Hitzarmen Berezian jasotakoa betetzera zetorrena. Plangintza hartan, transmisioa zen aintzat hartu ziren hiru esparruetako bat. Zehatzago esanda, hiztun osoen kopurua handitzeko helburu nagusiarekin, hiru esparru landu beharra zehaztu zen: 1) euskararen transmisioa, 2) euskararen gizarte-erabilera, eta 3) euskararen bizkortzea. Euskadiko 1998ko EBPNk bezala, Iparraldeko plangintzak ere Fishmanen (1991) ereduari jarraitu zion eta, hala, beste esparru biak transmisioaren euskarri eta osagarri modura planteatu ziren. Erabilpenaren esparruan, hiztunek euren hizkuntza-gaitasuna indarrean jar zezaten lortu nahi zen, erabiltzaile aktibo bilaka zitezen, eta horretarako beharrezkoa zen euskarak 132 bere tokia egitea gizarte-bizitzan, besteak beste, aisialdian, argitalpenetan eta hedabideetan —euskara erabiltzeko espazioa izateaz gainera, euskara ikasteko eta hobetzeko tresna ere izan behar zutenak— (Euskararen Erakunde Publikoa, 2006, or. 42). Bizkortzearen esparruan, euskara transmititzeko gogoa eta posibilitatea sustatzea zen helburua, besteak beste, hizkuntzaren kalitatea zainduz, motibazioa emendatuz eta ikasleen gurasoak euskaldunduz (ibid., or. 70-73). Iparraldeko erakunde ofizialen aldetik, helduen alfabetatze eta euskalduntzearen lehen aitorpena hainbat udalek AEKri emaniko diru-laguntzak izan ziren. Euskal Herriko Hitzarmen Berezian, eskola-umeen gurasoen eta helduen euskalduntzea zehaztu zen administrazio publikoek finantzatu beharreko ekimenen artean, eta hala jaso zen 2006-2011ko plangintzan. 2.3.4. Kodifikazioaren hirugarren ekinaldia, eta kezka berriak Lehen kapituluan (1.2.3.1. puntuan) ikusi dugun lau dimentsioko HPP eredua gogoan hartuta, euskararen normalizazioaren lehen aldia kodifikazioaren aldia izan zela esan dezakegu nolabait, eta bigarren aldia, inplementazioarena. Hirugarren aldi honetan, Leioako batzarrean, beste bultzada bat eman zitzaion kodifikazioari, gramatikalizazioan eta grafizazioan batez ere. Neurri batean, euskara estandarraren inplementazioaren lehen urratsek izan zuten arrakastaren ondorioa izan zen bultzada horren beharrizana. Normalizazio-plangintzak, urte gutxiko tartean, 1970eko urteetan imajina ezin zitekeen tamaina eman zion euskarari. EAEn, hezkuntza-sistemari esker, 5 eta 14 urte bitarteko haurren artean, elebidunen kopurua % 40ra iritsi zen 1991an, 1981ean baino bi aldiz gehiago (M. K. Garmendia, 1994, or. 9). 1986tik, euskarazko programazio etengabea zegoen irratian eguneko 24 orduetan (Euskal Irrati Telebista, 1997, or. 55), eta 1997tik, telebistan ere bai (EiTB, 1998, or. 12). 1970ean, 71 liburu argitaratu ziren euskaraz — 22 ikasliburuak ziren—; 1980 urtean, 209 liburu —116, ikasliburuak—, eta 1990ean, 828 liburu —305, ikasliburuak— (Zalbide, 2007, or. 1355). Testu administratiboetan ere, euskarak orrialde asko betetzen zituen urtero; Euskadiko aldizkari ofizialean bakarrik, 6.500 inguru (Berasategi, 1989, or. 32). Esparru horietan sortuz zihoazen hizkuntza-premiei erantzuteko, normalizazioaren bigarren aldian, aurrerapen handia egin zen euskararen lantze funtzionalean ere. Halaz 133 guztiz, halako hedapen eta produkzioak eredu estandarraren kodifikazio-maila altuagoa eskatzen zuen, zeren 1970eko hamarkadako bi ekinaldiak ia-ia gramatikalizaziora mugatu ziren eta, hor ere, alderdi batzuk normatibizatu barik utzita. Horren ondorioz, euskara-eredu finkatuagoa eskatzen zuten arlo profesionaletatik —hedabideetatik eta testugintzatik—, estilo-liburuak eta antzeko materialak landu ziren 1990eko lehen urteetan, gorago esan dugunez (2.2.5. azpiatalean). Euskaltzaindiak Euskera aldizkarian bertan atzeman zuen euskarazko testugintzak kodifikazioan aurrera segitzea eskatzen zuela, eta arau berriak emateko unea zela erabaki zuen (Zuazo, 2005, or. 183). 1991n, Arantzazuko biltzarraren 25. urteurrena begi bistan, Euskara Batuko Batzordea eratu, eta aholku eta gomendioak lantzeko eginkizuna egotzi zitzaion, hizkuntza-erabiltzaileek ezagutu eta eztabaidatu ondoren arau bihurtzeko asmoarekin. Hala urratzen hasitako bidea Leioako biltzarrerantz zuzendu zen. Azpiatal honetan, Euskaltzaindiaren biltzar hura izango da gure lehen arretagunea (ikus 2.3.4.1.). Bestalde, hiztunak eta erabilera-esparruak irabazteak hizkuntza-kalitatearen kezka ere ekarri zuen, jabekuntza-plangintzaz aritu garenean azpimarratu dugunez. Horixe izango da gure bigarren arretagunea (ikus 2.3.4.2.). Jarraian, euskara batuak eragin zuen erreakzioaz arituko gara. Izan ere, hizkuntza-kalitatearen kezkaz gainera, hiztunak eta erabilera-esparruak irabaztearen ondorioz, euskara estandarra esparru zainduetatik harago zabaldu zen —batuaren hasierako planteamenduak gorabehera—. Horren aurrez aurre, bernakularizazio-joerak azaldu ziren, batik bat hedabideetan (ikus 2.3.4.3.). 2.3.4.1. Leioako biltzarra eta hurrengo urteetako araugintza Euskaltzaindiak 1994ko urrian ipini zuen bere XIII. biltzarra, Euskal Herriko Unibertsitatearen Leioako campusean, Arantzazuko Biltzarraren 25. urteurreneko ospakizunen azken ekitaldi gisa, euskara batuaren ibilbidean mugarri garrantzitsua izango zela jakitun (Haritschelhar, 1994). Akademia ohartuta zegoen aurrera egin behar zuela Arantzazuko eta Bergarako biltzarretan abiarazitako kodifikazioan, eta aurreikusten ziren pausoak ez ziren txikiak. Villasantek (1994) ideia nagusi biren bitartez zehaztu zuen pauso horiek hartu behar zuten norabidea. Lehen ideia zen antzina euskara osoarena zena eta artean parte handi batean bizirik zegoena hartu behar zela 134 euskara batuaren oinarrirako, esate baterako, instrumentala eta mugagabea/mugatua bereizketa. Zatiketa dialektalaren aurretik euskara osoarena zer zen neurtzeko, euskal literatura zaharra zen erreferentzia eta, hortaz, nahitaezkoa zen ikerketa egitea euskara baturako arauak onartzerakoan. Bigarren ideia zen euskara idatzia nazioarteko prosaren mailara jaso behar zela, bai sintaxi aldetik, bai lexiko aldetik . Ematen ziren pausoak ematen zirela, euskararen batasunean aurrera egiteko bost mugarri hauen barruan ibili behar zela pentsatzen zen (Salaburu, 1994, or. 680): lehenik, edozein hiztunek ulertzeko moduko arauak eman behar ziren; bigarrenik, arauok tradizio idatzian eta ahozkoan oinarrituta egon behar zuten; hirugarrenik, eredu batuak bokazio nazionala izan behar zuen, alegia, euskararen eskualde guztietarako balio behar zuen; laugarrenik, Euskaltzaindiari arauak erabakitzeko eta eredua zehazteko zilegitasuna aitortu behar zitzaion eta, azkenik, batasuna hizkera zaindurako baino ez zen planteatuko, batik bat, irakaskuntzarako, administraziorako eta hedabideetarako. Gramatika-gai zehatzei dagokienez, arau-premiak lau arlo nagusitan igartzen ziren Leioako biltzarrari begira (Salaburu, 1994, or. 687–693): 1) Hiztegi batu bat behar zen, hots, hiztegi ortografiko batu bat, euskal ondareko hitzen zein maileguzko hitzen forma finkatuko zuena. 2) Euskaltzaindiak aurreko urteetan zunda gisa zabaldutako gomendioak, hala nola, 'bat' eta 'batzuk' zenbatzaileen deklinabidea, eta hitz elkartuen osaera eta idazkera, arau bihurtu behar ziren. 3) Exonomastika finkatu beharra zegoen, eta esparru guztiak ziren urgenteak: pertsona-izenak, leku-izenak, artelanen izenburuak, gertakari historikoen deiturak, objektuen izenak, eta beste. 4) Hizkuntza mintzatuan ere, batasuna egin beharra zegoen, hau da, ahoskera batu bat zehaztu behar zen. Biltzarrean, akademiako, unibertsitateko, hedabideetako eta euskalgintzako 61 adituk hartu zuten parte, eta haien hitzaldiak eta txostenak zazpi bloke tematikotan bereizi ziren (Euskaltzaindia, 1994c): 1) Euskaltzaindiaren gomendio-erabakiak, 2) gramatikari buruzko proposamenak, 3) hitanoa, 4) hiztegigintza, 5) euskal metrika, 6) exonomastika, eta 7) ahoskera. 135 Biltzarraren amaierako adierazpenean, Euskaltzaindiak (1994b) hitzeman zuen hurrengo hilabeteetan hasiko zela erabakiak hartzen Leioan azterturiko gaiei buruz, bereziki gramatikari eta exonomastikari buruz, eta ahaleginak egingo zituela ahalik eta lasterren argitaratzeko hiztegi batuari eta ahoskerari zegozkienak. Eginkizuna antolatzeko eta koordinatzeko ardura Euskara Batuko Batzordeari egotzi zitzaion, eta lehen 29 arauak handik hile gutxitara argitaratu ziren, gehienak lehenagoko gomendioetan oinarrituta, karpeta batean bildurik jendeari eskura jartzeko (Salaburu, 1995). Geroago, Euskaltzaindiak berariazko gune bat6 egokitu die arauei bere atarian. Hedabideetako hizkuntza-erabileraren ikuspegitik, hauek dira urteokaz argitaratu diren baliagarrienak: adizki alokutiboak (14. araua, 1994), hitz elkartuen osaera eta idazkera (25. araua, 1995), neurri-adnominalak (34. araua, 1995), orduak nola esan (35. araua, 1995), munduko estatuak, hiriburuak, herritarrak eta hizkuntzak (38. araua, 1995), munduko mendiak, ibaiak eta itsasoak (52. araua, 1995), munduko uharteak (70. araua, 1997), ahoskera batu zaindua (87. araua, 1998), Hiztegi Batua (2000), eta onomastikaren arloko gainerakoak. Ekoizpen oparo horretan, ezinbestez, eginkizunei ezin izan zitzaien denei batera heldu, eta hutsuneak gertatu ziren. Bi arlotan igarri ziren gehien: ahoskeran eta lexikoan. Ahoskerari dagokionez, 87. arau hura —Euskara Batuaren ahoskera zaindua (EBAZ) (Euskaltzaindia, 1998)— oso oinarrizko araua izan zen, fonemak eta erregela morfofonologiko batzuk besterik jaso ez zuena. Edozelan ere, eta izenean maila jakin bati dagokiola aldarrikatu arren, EBAZ arauak hori baino irismen zabalagoa dauka, puntu gehienetan zaindutik beherako hizkuntza-mailei dagozkien ebakerak ere agertzen baititu, bai eta maila bakoitzean euskalkiaren arabera izan litezkeen alternatibak ere. Eredua, oro har, nahiko bat dator EITBren ordura arteko praktikarekin, bestela ezin zenez, EITBk parte-hartze zuzena izan baitzuen hainbeste urtez araua lantzeko prozesua aurrera eraman zuen Ahoskera Lantaldean (Oñederra, 1998, or. 379). EBAZen osagarri gisa, kanpoko leku-izenak euskaraz ahoskatzeko irizpideak gomendio batean bildu ditu Euskaltzaindiak (2009). Ahoskerako araugintzan, beraz, hutsunea prosodia da, alegia, azentuak, etenak eta doinuera. 6 http://www.euskaltzaindia.eus/arauak 136 Lexikoari dagokionez, Euskaltzaindia Leioaz geroztik apailatzen hasitako hiztegiaren lehen bertsio osoa, Hiztegi Batua (Euskaltzaindia, 2000), biltzarretik hainbat urtetara argitaratu zen eta, hala eta guztiz ere, grafizazio-fasean geratu zen: «Argi dago Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua lehen idatzaldi honetan, ortografia hiztegia dela batez ere, hau da, hitzen forma egokiaz ari dena» (ibid., or. 483). Euskara estandarraren kodifikazioan, baina, grafizazioaren lehen urratsak Arantzazuko biltzarrean egin ziren, kapitulu honetako lehen atalean esan dugunez. Denboran hainbeste luzatu den lana izanda, ez da harrigarri egiten Hiztegi Batuan lexikalizazio-faseari dagozkion elementuak aurkitzea, esate baterako, euskalkiak, hizkuntza-mailak eta jakintza-alorrak adierazteko ikurrak. Edozein modutara ere, lexikalizazioari ez zaio heldu bete-betean Euskaltzaindiaren Hiztegia prestatu den arte, zeina baita «Hiztegi Batuaren osatze bat, hura definizioz eta erabilera-adibidez hornitze bat» (Euskaltzaindia, 2012, or. VIII). Aurrerago jardungo dugu fase horretaz (2.4.6. azpiatalean). Lexikalizazioarekin intrintsekoki loturik dagoen prozesu bat lantze funtzionala da. Kapitulu honetako bigarren atalean, administrazioko, hedabideetako eta esparru akademikoko eragileei aitortu diegu euskararen lantze funtzionala abiaraztea euskarak Hego Euskal Herrian estatus ofiziala lortu berritan eta, ondoren, urrats handiak egitea terminologiaren zein diskurtso-baliabideen sorkuntzan, baita erreferentzia-materialen prestaketan ere. Lantze funtzionalak hein batean euskara batuaren hiztegiari aurrea hartzea handicap bat izan da, sasoi batean erabiltzaileek arduratu behar izan zutelako hainbat hitzen forma finkatzeaz, semantika zehazteaz edo erregimena argitzeaz. Lan horren aurrean Euskaltzaindiak zer jarrera hartuko zuen, kezka zen eragile haientzat, orduko testuetan jaso bezala —ikus J. R. Etxebarria (1992, or. 109–110)—. Lehen une hura igarota, Leioako biltzarraren ostean batik bat, hizkuntza-erakundeak ere inplikatu ziren komunikazio espezializaturako hizkuntza-baliabideen garapenean, arlo batzuetan —esaterako, Eusko Jaurlaritzaren eskumeneko gaietan— ardura osoa euren gain hartuta. Erakundeotatik, aipagarri dira Euskaltzaindia, UPV/EHUren Euskara Zerbitzua, EIMA eta Terminologia Batzordea —azken biak, Jaurlaritzarenak—. Euskararen lantze funtzionalean gertatu den bilakaera horretan, Zabalak (2018) ezaugarri bi nabarmendu ditu. Batetik, erakundeek arreta gehiago zuzentzen dutela hiztegi-sorkuntzara eta estandarizaziora, eta arreta gutxiago diskurtso espezializatuan 137 txertatzen diren terminoen motibazio semantiko-pragmatikora. Bestetik, euskaran gertatuz joan den terminologi aldakortasuna asistematikoa dela gehiago —hizkuntza gutxituetan ohi den bezala—, eta gutxiago funtzional eta diskurtsiboa. Elordui eta Zabalak (2009) aldakortasun asistematikoa harmonizatzeko aukera modura ikusten dute Euskaltzaindiaren lexikalizazio-lana baina, aukera izan dadin, eta ez oztopo, funtsezkotzat jotzen dute euskara estandarraren arautzeak ikuspegi funtzionala aintzat hartzea, Izan ere, Hiztegi Batua prestatzeko prozeduran, irizpide soziopragmatikoen falta hauteman dute, bai corpusen aukeraketan, bai hiztegi-sarreren, adieren eta erabileren hautapenean eta deskripzioan, bai tradizioaren eta oraingo erabileren azterbideetan —nabarmenki, azken alderdi horri dagokionez, esparru akademikoan egon zen garapenari ezikusia egitea, horretan jardun zuten eragileak beldur ziren bezala—. 2.3.4.2. Euskararen kalitatea Hizkuntzaren kalitatea ardura gero eta handiago bilakatuz joan da euskararen normalizazioan. Bigarren aldian, euskara esparru berriak konkistatuz joan zen eran, hizkuntzaren lantze funtzionalean zihardutenen artean sortu zen kezka, lehenago esan dugunez (2.2.5. azpiatalean). Hirugarren aldian, euskararen kalitatearen ardura jabekuntzaren arloan piztu zen. Hala, lehenago esan dugunez, EBPNn (Euskararen Aholku Batzordea, 1998, or. 41), gaztetxoei hezkuntza-sistemaren bidez eskaintzen zitzaien euskarara zuzendu zen arreta, eta hainbat ekintza proposatu ziren euskara horren kalitatea hobetzeko. Horrez gainera, hirugarren aldi honetan, kalitatearen gaia euskararen batasunaren helburuak lausotzeko kezkarekin ere lotu zen. Abisua ematen lehenetakoa Salaburu (1994, or. 677) izan zen, Leioako biltzarraren sarrera-ekitaldian, esanez Iparraldeko eta Hegoaldeko euskaren artean gero eta leize handiagoa zabaltzeko arriskua sumatzen zuela. Gutxira, Sarasolak (1997, or. 7–11) leize hori bazegoela baieztatu, eta batasuna bide okerretik zihoala adierazi zuen, eredu bereizi bi, euskalki bi eratuz zihoazela atzeman baitzuen, Hegoaldekoa eta Iparraldekoa. Hegoaldeko hedabideetan, eskoletan eta esparru teknikoetan nagusi zen euskara-eredua espainolaren mende ikusten zuen; Iparraldekoa, frantsesaren mende, eta biak ere, naturaltasun eta txukuntasun urrikoak, ez kalitate onekoak. Denbora laburrean, hainbat 138 lanetan (Juan Garzia, 1997; Larringan, 2000; Zubimendi, 1997) erabili zen euskararen kalitatearen gaia eta, EBPNn, konponbidean jartzeko proposamenak ere egin ziren. Haatik, arazoaz konturatuta eta arduratuta ere, ez zirudien gauza bera ulertzen zuela mundu guztiak «euskararen kalitatea» esaten zenean, Euskararen Aholku Batzordeak (2004) ohartarazi bezala, eta kontzeptua zedarritzeko saiakera monografiko bat landu zuen. Saiakera hark hedatu zuen euskara zuzena / jatorra / egokia mailaketa (ibid., or. 24-27). Hiru kategoria horien aurreko jokabidea esparruz esparru aztertuta, zabalkunde nazionaleko hedabideei zegokienez, idatziak eta ikus-entzunezkoak bereizi zituzten: «Kalitatearekiko ardura handiagoa erakutsi dute orain arte idatzikoek ikus-entzunezkoek baino. Kalitatea zaindu duten kasuetan ere, zuzentasunari —eta, neurri apalagoan, jatortasunari— erreparatu izan diote orain arte hedabideek, eta, salbuespen gutxi batzuk salbu, egokitasuna bermatzea ez da lehentasunen artean agertzen». (Euskararen Aholku Batzordea, 2004) Aurrera begirako proposamenak ere esparruz esparru aurkeztu zituen. Hedabideen atalean, hauek ageri dira (Euskararen Aholku Batzordea, 2004, or. 54–55): a) Programa bat edo telesail bat sortzen denean, aldez aurretik zehaztu eta landu dagokion hizkera, batik bat haur eta gazteentzako programazioan. b) Hedabide nagusiak, Euskaltzaindia eta sektore profesionalen ordezkariak biltzeko foro bat sortzea, arloz arlo terminologia zehatza lantzeko, haur eta gazteentzako hizkerak lantzeko, eta ekoitziriko materiala sistematizatu, gordailuratu eta zabaltzeko. c) Iragarle euskaldunak ohartaraztea publizitatearen prozesuan ezinbestekoa dela euskararen presentzia hasierako unetik bermatzea. Hedabideei zuzenduriko proposamen horiek zein saiakeran jasotako gainerakoak, funtsean, EBPNko jardueren ildo beretik datoz, non eragileen arteko elkarlana, baliabideen prestaketa eta partekatzea, eta motibazioaren sustapena baitira gakoak. 2.3.4.3. Batuaren kontestazioa eta bernakularraren aldarrikapena Euskara batuari lehen urteetatik egotzi zitzaion graziarik eta estilorik eza, bizitasuna zuzentasunaren mendean jartzea. Izagirrek (1981, or. XXIII), adibidez, «idazleak 139 idazkari egin dira» esaldiarekin adierazi zuen batuaz idatzitako liburuetan zer hizkuntza igartzen zuen: literatur konpromisorik gabea sortzaileen aldetik, eta irakurlearen gutizia zapuzten zuena. Hizkera adierazkorrago baten bila, hainbat erabiltzailek euskalkietara itzuli zuten begirada, eta indar handiz aldarrikatu zituzten toki-hizkerak eremu jakin batzuetan, hala nola, herri-aldizkarietan eta telebistako umore-saioetan. Gure marko teorikoa ezarri dugunean (1.4.2.3. puntuan), esan dugu joera bera atzeman dela beste hizkuntza gutxitu batzuetako hedabideetan mende berrian, eta Couplandek 'bernakularizazio' terminoarekin izendatzen duela estandarrak beretzat izan dituen erabilera-eremuetan beste aldaera linguistiko batzuek euren lekua egite hori. Euskararen kasuan, hedabideei dagokienez batik bat, bernakularraren aldarrikapenaren sorburua Eibarren jar daiteke. Eibarko Euskara Batzordeak herriko hizkera jasotzeko eta ezagutarazteko proiektuari ekin zion 1990eko hamarkadaren hasieran (Argoitia, Azkarate, & Gezuraga, 1995). Hitz, lokuzio eta esamoldeen bilduma bat prestatu eta argitaratu ondoren, Eibarko euskara ikertzen jarraitu zuten eta, besteak beste, aditz-taula osoak jaso zituzten eskuliburu batean (Eibarko Euskara Batzordea, 1998). Ordurako jauzi kualitatiboa egina zuten, eibarreraz idazteko irizpideak (Eibarko Euskara Batzordea, 1997) landuz. Irizpideon funtsa zen idatzian ematea Eibarko euskararen ezaugarri fonologikoak eta morfofonologikoak. Euskara batuak 30 urteko ibilbidea egina zuen, eta ez zuten uste euren hautuak euskara estandarra atzera egiteko arriskuan jarriko zuenik (Eibarko Euskara Batzordea, 1998, or. 8). Eibarko Euskara Batzordearen bernakularrera itzultze hori beste herri askotan imitatu da, prentsan ez ezik, irratian eta telebistan ere. Zuazo (2000, or. 104–125), mendebaldeko euskararen eremuko hedabideak aintzat hartuta, lau jokabidez mintzo da bernakularraren erabilerari dagokionez. Lehena, hizkuntza-elementu bitxiak eta ondo errotu gabeak bultzatu direla. Zuazok aipatzen duen bigarren jokabidea da euskalki osoaren ikuspegia galdu, eta txokoko formak lehenetsi direla. Hirugarrena, euskalkiaren berezko ezaugarriak alde batera utzi, eta horien lekuan euskara estandarrarenak sartu direla dio. Laugarrena eta azkena, helburua euskalkia sustatzea izan den arren, ez dela asmatu euskalkia zelan baliatu eta erdararen erasoari zelan aurre egin. Hedabideez landa, XX. mendearen amaieran erabiltzen zen euskaraz ari dela, Zuazok (2000, or. 137–155) antzeko lau jokabide aipatzen ditu —berak 'gaitz' esaten die—. 140 Lehena da hizkuntzaren tradiziotik aldentzea, eta hitz, hitz-erabide eta esamolde arrotzei oztoporik gabeko sarbidea ematea. Bigarrena, hizkera-mailen arteko bereizketa lausotzea eta, horren ondorioz, batik bat hizkuntza jasoko hitzak, esapideak eta egiturak edozein esparrutan eta edozein mailatan erabiltzea. Zuazok aipatzen duen hirugarren jokabidea da nahasketa, euskalki bateko eta besteko elementuak aliritzian elkartzea, testu bakarrean ez ezik, esaldi bakarrean ere. Laugarrena da erdararen eragina pairatzea, eta Zuazok azpimarratzen du erdara ezberdin bi direla eragina dutenak. Egoera horri nahi ez bezalakoa iritzita, Zuazok (2000, or. 161–213) corpus-plangintza berbideratzea proposatzen du. Hartzen duen abiapuntua da elkarren kontrajarritzat ez ikustea batua eta euskalkiak, elkarren osagarri baizik. Corpus-plangintza berri horretan, euskara batu bi bereizi beharko liratekeela dio: estandar nazionala edo nazioko batua, batetik, eta eskualdeko batua, bestetik. Eskualdeko batua, funtsean, euskara batua da, eskualdeko lexikoa, sintaxia eta zenbait ezaugarri fonologiko eta morfologiko darabiltzana. Euskalkiei dagokienez ere, mota bi bereizi beharko liratekeela dio: jasoa eta lagunartekoa. Euskalki jaso horren kodifikazioak, Zuazok proposatutakoaren arabera, euskara batuaren kodifikazioaren ildoari jarraitu beharko lioke; ortografian, zorrotzago; morfologian, sintaxian eta lexikoan, euskalkiaren ezaugarriak errespetatuz, baina euskara batuak eskaintzen dituen alternatibez baliatuz. Nazioko batua, eskualdeko batua, euskalki jasoa eta lagunarteko euskalkia elkarren osagarri izan litezke, Zuazoren planteamenduaren arabera. Hiztunei dagokienez, horrela osaturiko hizkuntza-errepertorioa eremu euskaldunetako hiztun natiboentzat proposatzen du Zuazok (2000, or. 109–213) eta, eremu erdaldunetako euskaldun berrientzat, beste errepertorio bat proposatzen du, nazioko batuak eta herrialdeko batuak osatua. Herrialdeko batuak herrialde osoko lexikoa, sintaxia eta ezaugarri morfologikoak jaso beharko lituzke. Erabilera-esparruei dagokienez, jardueraren irismenaren arabera zehaztu beharko litzateke noiz erabili nazioko batua, eskualdeko batua. euskalki jasoa eta lagunarteko euskalkia. Komunikazioaren arlorako, Zuazoren (2000, or. 176–177) proposamena da euskalki jasoa edo, aukeran, eskualdeko batua erabili beharko litzatekeela hedabide lokaletan, eta hedadura nazionala dutenetan, berriz, estandar nazionala. Euskaltzaindiak 141 (2004) euskalkien erabileraz eginiko adierazpenean, euskalkiak eta euskara batua hedabideetan, irakaskuntzan zein administrazioan elkarren osagarri izan daitezkeelako ideia hori bera darabil. Komunikabideen arlorako, Akademiak erakutsitako ildoa da hedadura orokorrekoetan euskara batua erabiltzea, eta eskualde- eta herri-mailako komunikabideetan, berriz, euskalki landua zein euskara batua, bai eta biak batera ere, atal berean nahasi ezean. Jardueraren irismenean oinarritzen den hizkera-banaketa horrek argudioak kentzen dizkie euskararen estandarizazioak dialektoak desagerraraziko zituela esaten zutenei. Nolanahi ere den, euskalkiek oso bizirik jarraitzen dute 2010eko urteetan, eta euren lekua egin dute hedabideetan, hurrengo atalean ikusiko dugunez. 2.4. EUSKARAREN NORMALIZAZIOAREN LAUGARREN ALDIA Ricentok (2000) HPParen historian proposatu duen aldi-banaketa mende berriraino heltzen da, baina tesi honetako behatokia handik hamabost urte baino geroagokoa da. Bitarte horretan, urrats berriak egin dira bai HPPko ikerketetan, bai euskararen normalizazioan. HPPko ikerketei dagokienez, hedabideen rolaz dihardutenak nabarmen daitezke. Euskararen normalizazioari dagokionez, XXI. mendearen hasierako mundu globalizatuan kokatzeko kezka azpimarratu behar da. Euskarak 1990eko urteetan egin zituen lehen urratsak Interneten, baina hamarkada bat behar izan da erakunde publikoek eta euskalgintzako eragileek euren normalizazio-plangintzetan aintzat har dezaten zer eragin izan dezakeen euskararen biziraupenean Internetekin eta IKTekin etorri den mundu globalizatuak. Globalizazioari eta beraren ondorioei —marko teorikoaren kapituluan (1.2.2. azpiatalean) ikusi dugunez— 1990eko lehen urteetan eman zitzaien arreta HPParen alorrean. Garai hartan, euskararen normalizazioan, lehen plangintzen emaitzak eta berorien arabera urratu beharreko ildo berriak ziren arretaguneak eta, hartara, beste hizkuntza batzuen kasuan baino geroago ipini da ardura mundu globalak eragindako arazoetan. Erreakzioa, esan dugun legez, 2000ko azken urteetan gertatu da, eta ordutik hona doan hamarkada luze hau euskararen normalizazioaren laugarren aldi modura bereizi dugu. 142 Laugarren aldi honetan, eragile instituzionalen aldetik, batez ere EAEn, euskara mundu globalarentzako ekarpen edo ondasun modura ikusten da, zaindu behar dena, eta, ikuspegi horretatik datozen hizkuntza-politiketan, euskal gizarteko barne arazoak dira nagusi; funtsean, euskarari beraren lekua egitea gaztelaniaren/frantsesaren alboan, transmisioa ziurtatuz eta hedabideetan, teknologia berrietan —IKTetan— eta beste hainbat esparrutan erabiltzeko aukerak sortuz. Gizarte-eragile batzuek, ordea, ohartarazi dute globalizazioak eragin negatiboak izan ditzakeela euskararentzat, beste arrazoi batzuen artean, ingeles ahaltsua gehitzen duelako lehiara, eta hizkuntza txikiak suspertzearen aurkako iritzia zabaltzen duelako. Iritzi horretakoek, Artetak (2008, or. 59–60) bezala, globalizazioa darabilte, hain zuzen, argudio modura. Testuinguru berri honetan, euskararen sustapena aldezten duten eragileek hizkuntza-ekologiaren paradigman aurkitu dituzte ingelesaren nagusigoari eta kultur homogeneizazioari aurrez aurre jar dakizkiekeen argudioak lantzeko euskarri ideologikoa. Euskal gizartearen egoera dela eta, azken hamarkadetako bilakaera soziolinguistikoa arrakastatsua izan da euskararen ezagutzaren datuei begiratuz gero, baina ez horren arrakastatsua erabilera-datuei begiratuz gero. Horregatik, azken urte hauetan, erabileraren bultzadan bildu dira aginte publikoen eta gizarte-eragileen ahaleginak. Izan ere, badira kezkatzeko arrazoiak. Batetik, euskara erabilera-eremu guztietan dago presente neurri batean edo bestean, baina konkista horrek ez du ekarri kaleko erabilera gehitzea. Bestetik, aldaketak gertatu dira ideologia linguistikoetan azken urteetan, eta ondorioak, batzuetan, euskararen erabileraren kalterako izan bide dira. Bernakularrarekiko atxikimendua da aldaketa horietako bat, euskarazko hedabideetan oso modu berezian errotu dena. 2000ko hamarkadan, programetako pertsonaiak karakterizatzeko erabiltzen hasi ziren euskalkiak, umorean bereziki. Hamarkada horretako azken urteetatik —komunikazioan eta, batik bat, Internet bidezko hedabide berrietan norbanakoen parte-hartzea eta ekimena sendotzearekin batera—, hiztunek euren ahotsak bereizteko jo dute euskalkietara. Praktika hori bat dator Androutsopoulosek hedabideetako egungo hizkuntza-erabileraz egin duen deskribapenarekin (1.4.2.3. puntuan ikusi duguna), baina hori ez da polemika pizteko eragozpena izan. Batzuen iritziz, urrunegi heldu da praktika hori, euskara erabiltzera desanimatzeraino. Leonek (2017), esate baterako, honela dio: «nik zinez eskertuko nuke 143 norbaitek [...] azalduko balit [...] ea estrategia onuragarria den, jendea euskara ikastera ez ezik euskaraz bizitzera ere gonbidatzen ari garen honetan, hainbat euskaltegitan eginahalak ari diren ikasleei erratea ikasten ari diren hori bigarren mailako deusetarako balio ez duen hizkera akademiko porkeria dela». Hurrengo lerroetan, zehatzago deskribatuko dugu euskararen normalizazioaren azken urte hauetan gertaturikoa. Lehenengo eta behin, Euskal Herriko egoera soziolinguistikoaz arituko gara, 1980ko hamarkadatik 2016. urtera arteko ezagutza- eta erabilera-datuen bitartez (ikus 2.4.1.). Jarraian, egoera horren ahulguneei —mundu globalizatuak eta euskararen erabilerak eragiten dituztenei— konponbidea ematera zuzendutako hizkuntza-politiketan egin diren azken urratsetan jarriko dugu arreta. Batetik, administrazio publikoen politikez arituko gara, EAEko Euskara 21 egitasmoa nabarmenduta (ikus 2.4.2.). Bestetik, Euskal Herriko gizarte-eragileek euskara sustatzeko hizkuntza-politikei buruz egin dituzten gogoetak, landu dituzten diskurtsoak eta abiarazi dituzten ekimenak bilduko ditugu (ikus 2.4.3.). Ondoren, XXI. mendearen hasieran euskararen sustapenean eman nahi diren pausoak aztertuko ditugu, bi alderdi bereizita: euskarak gizartean duen lekua sendotzeko estatus-plangintza (ikus 2.4.4.), eta euskararen transmisioa sendotzeko jabekuntza-plangintza (ikus 2.4.5.). Atala ixteko, corpus-plangintzari begiratuko diogu, globalizazioak hil edo biziko erronka jo baitio euskarari IKTen bitartez (ikus 2.4.6.). 2.4.1. Egoera soziolinguistikoa Euskal Herrian XXI. mendearen hasieran XXI. mendeko bigarren hamarkadan gauden honetan, mende erdi da Euskaltzaindiaren Arantzazuko biltzarraren inguruan euskararen normalizaziorako lehen urratsak egin zirela. Ordutik hona indarrean izan diren hizkuntza-politikek, aurrera eraman diren hizkuntza-plangintzek, erakundeek zein euskalgintzako eragileek egin dituzten ahaleginek euskarari bultzada handi samarra eman diote euskal gizartean, ikerketa soziolinguistikoetako datuen arabera. Euskararen zerbitzura jarritako baliabideei esker, normalizazio-ahaleginen emaitza positiboa da; are positiboagoa munduko beste hizkuntza gutxitu gehienen bilakaerarekin alderatuz gero (Iurrebaso, 2012a, or. 120). Azpiatal honetan, euskal gizartearen azken mende erdiko eboluzio soziolinguistikoaren xehetasunetan murgildu nahi dugu. 144 Euskal Herrian, ikerketa soziolinguistikoaren oinarria bi ekimen estatistiko dira: Inkesta Soziolinguistikoa (ISL) eta Euskal Herriko Hizkuntza-erabileraren Kale-neurketa (EHKN) (Iurrebaso, 2012b, or. 90). EHKN Siadecok abiatu zuen 1989an, Euskal Herriko kaleetan zenbat euskara entzuten den neurtzeko helburuz. Azken datu-bilketa —zazpigarrena— 2016n egin zen, Soziolinguistika Klusterraren ardurapean. ISL, bestalde, Euskal Herriko hiru erkidegoetako gobernuen arteko lankidetzaren bitartez eramaten du aurrera. Lehen inkesta 1991n egin zen, eta ikerketa honen unera arteko azkena —seigarrena—, 2016an. ISLk Euskal Herri osoa hartzen du, eta ezagutzari, jokabideei eta jarrerei buruzko datuak biltzen ditu. Datuek diotenaren arabera, Euskal Herriko egoera soziolinguistikoaren eboluzio positiboa, batez ere, euskararen ezagutzan gertatu da, eta erabileran, ez hain positiboa. Horrek kezka eragin die normalizazio-eragileei, eta berriro ere pentsarazi die normalizazioaz, zeren ikerketa soziolinguistikoetako datuek ezagutzaren eta erabileraren arteko desfasea baino gehiago erakusten baitute. Izan ere, euskararen erabilerak asko egin du atzera tradizionalki sendo egon den arloetan: adinekoen multzoan, lurralde euskaldunetan, eta eremu ez-formaletan. Euskal gizartearen azken urteetako bilakaera soziolinguistikoa xehekiago aztertzeko, jarraian, euskararen ezagutzaren eboluzioan (ikus 2.4.1.1.) eta erabileraren eboluzioan (ikus 2.4.1.2.) ipiniko dugu arreta. 2.4.1.1. Euskararen ezagutzaren eboluzioa Azken lau hamarkadetan, euskararen ezagutzak eboluzio positiboa izan du Euskal Herrian (ikus 3. irudia). Euskara ez dakitenak —'erdaldun' deritzenak— gutxituz joan dira, eta gehituz euskara dakitenak, alegia, hizkuntza-trebetasun guztiak dituztenak —'euskaldun' edo 'elebidun' deritzenak— nahiz trebetasun pasiboak bakarrik dituztenak —'elebidun pasibo' edo 'euskaldun hartzaile' deritzenak—. Erkidegoka, 1991ko eta 2016ko ISLen datuak alderatuz gero, euskaldun-kopuruaren igoerarik handiena EAEn gertatu da. 1991n, euskaldunak % 24,1 ziren eta, 2016an, % 33,9. Nafarroan, askoz txikiagoa izan da euskararen ezagutzaren emendioa. Hogeita bost urteko bilakaeran, tasa % 9,5etik % 12,9ra igo da. Iparraldean, ostera, euskaldunak gutxitu egin dira: % 34,2tik % 20,5era. 145 2.4.2. Eragile instituzionalen XXI. mendearen hasierarako hizkuntza-politika XXI. mendearen hasieran eragile instituzional eta ez-instituzional askok euskaragatik sentitzen duten kezkaren arrazoi nagusiak bi dira: mundu globalizatua eta erabileraren galgatzea. Erakundeen aldetik, kezka horri erantzuteko hizkuntza-politika Euskara 21 deritzon egitasmoaren barruan landu da EAEn (ikus 2.4.2.1.). Nafarroan, 2015eko hauteskundeek ekarri zuten koalizio-gobernu berriak hizkuntza-politika berri bat abiaraztea jaso zuen 2015-2019 epealdirako gobernu-programan, eta erabaki horren emaitza Euskararen Plan Estrategikoa da (ikus 2.4.2.2.). Iparraldean, 2017an abian jarri zen Euskal Hirigune Elkargoak euskara biziberritzeko estrategia berri bat landu eta plazaratu du 2018an (ikus 2.4.2.3.). 2.4.2.1. EAE: Euskara 21 egitasmoa Euskal Autonomia Erkidegoan, EBPN urrats garrantzitsua izan zen euskararen normalizaziorako, plangintza publikoak lehen aldiz hartu baitzuen aintzat bere eraginkortasuna neurtzeko beharra. EBPNn, analisi kualitatibo bat egin zen, baina normalizazio-eragileek adierazle kuantitatiboei ere begiratu zieten laster. Aurreko azpiatalean ikusi dugun bezala, adierazle horiek aditzera ematen zutena zen XX. mendean euskara normalizatzeko plangintzak eraginkorrak izan zirela ezagutza hedatzeko, baina ez horren eraginkorrak erabilera sustatzeko. Horren aurrean, beharrezkotzat jo zen hizkuntza-politika berri bat XXI. menderako, euskararen erabilera egiazki indartzera zuzendua. 2007an, EAEko aginte publikoek Euskara 21 deritzon prozesua abiarazi zuten, hizkuntza-politika berri horren funtsak gogoetaren eta debatearen bidez ezartzeko helburuarekin. Prozesuaren hasiera Hizkuntza-politika aurrera begira (Eusko Jaurlaritza, 2005) deritzon dokumentua izan zen, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 2005-2009 aldian jorratu nahi zituen ildo, oinarri eta jarraibide nagusiak biltzen zituena. Dokumentuan, azpimarra jartzen zitzaion gizartean hizkuntza-politikaren gaineko gogoeta eta debatea sustatzeko beharrari (ibid., or. 46) eta, behar horri erantzunez, 2008an, EABk XXI. mende hasierarako hizkuntza politikaren oinarriak txostena 150 prestatu zuen, gogoetaren eta debatearen abiaburu modura balia zedin. Jarrera horretatik ondoriozta daitekeenez, EAEko aginteak ohartuta zeuden igaroa zela normalizazioa erakundeetatik ezartzen eta zabaltzen zen garaia eta gizarte-taldeen eta norbanakoen parte-hartzea behar zutela. Parte-hartzezko prozesu horretan egin ziren ekarpenetan agertu zen lehen aldiz testu instituzionaletan hizkuntza-politika mundu globalizatuari adi ipintzeko beharra. Ordura arteko testuetan, mundu globalizatuan euskarak berezko tokia izango balu bezala hitz egiten zen, eta ideia Euskara 21eko oinarrizko txostenean errepikatu zen. «Globalizazioaren munduan gaude, eta badirudi hegemonikoa den guztiak ororen gainetik nagusitu nahi duela modernitatearen eta efikaziaren izenean. Baita hizkuntza kontuetan ere. Ezberdinak gara, hizkuntzak ere ezberdin egiten gaitu, eta ezberdinek osaturiko anizkoiztasunaren aberastasunean sinesten dugu. Eleaniztasuna, beraz, mundu globalizatu honetan, zaindu eta sustatu beharreko balio aberats eta aberasgarria delakoan gaude». (Euskararen Aholku Batzordea, 2008a, or. 49) Oinarrizko txostenaren gainean gizarte-eragileek egin zituzten gogoetetan, Amonarrizek mehatxu gisa aurkeztu zuen globalizazioa, eta ez hizkuntza-aniztasuna eta ezberdintasuna zaintzeko eta sustatzeko aukera gisa. «Globalizazioak, harreman ekonomikoen mundializazioa, deslokazioa edo inmigrazio masiboa bezalako fenomenoak eragin ditu, eta gure gizarteko hizkuntzen arteko harreman eta gatazketan elementu berriak erantsi». (Euskararen Aholku Batzordea, 2008b, or. 17) Globalizazioak gure gizarteko hizkuntza-ingurunean erantsi dituen elementu berrien artetik, Amonarrizek bi aipatu zituen: ingelesa —munduko lingua franca bihurtu eta guztiz etxekotuta geneukana—, eta normalizazio-prozesuen aurkako jarrerak. Amonarrizen ikuspegi hura berria zen, normalizazio-eragile batzuk fase berri batean zeudela erakusten zuena, baina ez zen bete-betean islatu hizkuntza-politikaren zutabeak 151 berritzeko kontsentsua jasotzen zuen azken txosten ofizialean, Itun berritu baterantz (Euskararen Aholku Batzordea, 2009) izenekoan. Azken batean, kontsentsurako espazioa erakundeetatik zehaztuta zetorren. Halaz ere, ahotsak eta ekarpenak biltzeko ahalegina zinezkoa zen, eta beste bide bat gehiago urratu zuen. Komunikazioaren munduaz ezagutza zuten 17 adituri txosten bana eskatu zitzaien euskarazko hedabideei eta euskarak hedabideetan zuen presentziari buruz, eta haien ekarpenak Euskara hedabideetan (Eusko Jaurlaritza, 2008) izeneko bilduman jaso ziren. Euskara 21 egitasmoaren lantze-prozesua azalduta, hurrengo lerroetan Eusko Jaurlaritzak bildutako gizarte-eragileen gogoeta-prozesua deskribatuko dugu. EABren abiaburuko gogoetak euskararen erabilera areagotzea zuen asmo nagusi modura. Abiaburuko oinarrizko txostenean esaten zenez, euskararen erabilera indartzea eta etengabe areagotzea nahi bazen, beharrezkoa zen herritarrek euskara erabiltzeko gaitasuna, aukerak eta borondatea izatea (Euskararen Aholku Batzordea, 2008a, or. 43). Euskara erabiltzeko gaitasuna izatea, aukerak izatea eta borondatea izatea herritarren eskubideak dira; herri-aginteek eskubide horiek zaindu, eta herritarrek balia ditzaketela bermatzeko neurriak hartu behar dituzte (ibid., or. 30). Euskara-gaitasunari, alegia, euskararen ezagutzari dagokionez, EABren txostenak aitorpena egin zion eskolaren euskalduntze-lanari, baina beste faktore batzuk bazeudela azpimarratuta. «Ikasleek eskura dezaketen euskara-gaitasun neurria ez dago bakarrik irakasleen hizkuntza-prestakuntzaren eta hizkuntza ereduaren esku. Faktore ugari dira ikaslearen euskara-gaitasunean eragiten dutenak, eta eskolaren esku ez daudenak: hala nola, esate baterako, gurasoen eta familiako hizkuntza, udalerriko egoera soziolinguistikoa, ikaslearen harreman-sare natural ez formaletako hizkuntza, ikaslearen aisialdirako jarduera eta askotariko baliabideetako hizkuntza, eta abar». (Euskararen Aholku Batzordea, 2008a, or. 35) Hizkuntza erabiltzeko aukerak bermatzea dela eta, euskara da hizkuntzarik ahulena, egoera gutxituan dagoena, eta horrek esan nahiko luke aginte publikoek euskararentzat sortu beharko lituzketela aukerak (Euskararen Aholku Batzordea, 2008a, or. 48). Nolanahi ere den, horrek ez luke ekarri behar erabilera-eremu guztietan eta lurralde 152 guztietan berdin ahalegintzea; estrategia egokiagoa litzateke eremu eta lurralde bakoitzean berariazko trataerak diseinatzea eta aurrera eramatea (ibid., or. 53). Gogoetaren azken puntua ebaluazioari zegokion: ezinbestekotzat jo zen unean uneko sustapen-ahaleginak ebaluatzea, ondo egindakoak indartzeko eta areagotzeko, gaizki egindakoak zuzentzeko, eta hiztunen behar berriei antzemateko (ibid., or. 53). Gogoeta horiek gizarte-eragileen ekarpenekin osatuta, Itun berritu baterantz txostenean, alde batetik, komenigarritzat jo zen XXI. mendean euskaldun izatea zer zen zehaztea. Lehen normalizazio-plangintzetako bereizketak alde batera utzita, txosten honetan, euskarara hurbiltzen ziren guztiak hartzen ziren euskalduntzat, hurbiltze horretan ezagutza-maila pasiboraino bakarrik heldu arren, besteak beste maila horretatik ere ekarri handia egiten zitzaiolako bizikidetzari (Euskararen Aholku Batzordea, 2009, or. 26). Beste alde batetik, ikuspegi horren arabera, 25 urteren buruan Euskadiko gizartean herritar gehienak elebidunak izatea aurreikus zitekeen, baina ez denak maila berean eta toki guztietan homogeneoki banatuak. Lortzeko modukoa zen, beraz, gizarte elebidun baten helburua, baina gizartearen elebitasun hori geografikoki eta funtzionalki asimetrikoa izango zela onartuz gero (ibid., or. 28). Itun berritu baterantz txostenean, elebitasun asimetrikoari ez zitzaion irizten euskararen biziberritzearen aurkakoa, baina beharrezkoa ikusten zen euskarari bere espazioak garantizatzea. Bi ahalegin aipatzen ziren (Euskararen Aholku Batzordea, 2009, or. 30): a) Ikuspegi geografikotik, arnasguneak —alegia, euskara nagusi den erabilera- eta transmisio-eremuak— zaindu, sortu eta indartu egin beharko ziren. b) Ikuspegi funtzionaletik, euskarari gero eta funtzio gehiagotarako bidea ireki beharko zitzaion. Halako elebitasun asimetrikoa zelan artikula litekeen erakusteko, administrazioaren adibidea erabili da askotan. Euskal administrazioetan, eguneroko errealitatea da gaztelania hutsezko jarduna, besteak beste, bileretan, testu-ekoizpenean eta herritarrentzako ekitaldietan. Jardun hori eragozten ez den bezala, ez litzateke euskara hutsezkoa oztopatu behar. Alegia, ikastaro batera apuntatu diren herritar euskaldunei 153 euskaraz eman dakieke ikastaroa beste barik edo, 1. gune soziolinguistikoan8, ikastaro hori bera euskaraz egin ahal izateko, herritarrak, agian, ondoko herri batera joan beharko du. Horrek esan nahi du behin betiko gainditu behar dela administrazioek euskaraz eman behar duten zerbitzua itzulpen baten bidez konpon daitekeelako ideia, euskararen arnasguneetan batez ere. Arnasguneetan, Itun berritu baterantz txosteneko proposamenaren arabera (ibid.), aldez aurretik antolatu eta onartu beharko litzateke hizkuntzen arteko banaketa funtzionala. Logikoa da txostena hizkuntzen arteko banaketa funtzionalaz mintzatzea, arnasguneen soluzioa —Fishmanek hizkuntza gutxituen iraupenerako proposatua— diglosian oinarritzen baita. Horrek goganbeharra sortu du HPParen arloan, marko teorikoaren atalean nabarmendu dugunez (1.2.3.2. puntuan). Lehenik eta behin, egungo munduan, modernizazioa, hezkuntza eta kultura toki guztietara hedatu diren honetan, ezinezko egiten da esparruen banantze zurrun bat. Beraz, azkenean, gizarte elebidunetan, hizkuntza hegemonikoak etxe barruko esparrua ere irabazten du, hain zuzen, erdietsi nahi denaren kontrara. Egiatan, euskararentzako arnasguneen aldezleak konturatuta daude ezinbestekoa dela konpartimentazioa apur bat malgutzea hizkuntzen arteko esparru-banaketari dagokionez, are arnasguneetako famili giroan ere (Zalbide, 2011, or. 123). Arazo nagusia informazioaren eta komunikazioaren esparrua da. Hedabideek, herritarren jakingura, interes eta zaletasun guztiak euskaraz ase ezinda, arnasguneen indargabetzaile gisa joka dezakete, baina posible da, hala ere, herritarren interes hurbila ukitzen duten gaien esparrua irabaztea, eta gaiok euskaraz lantzea eta zabaltzea (ibid.). Bigarrenik, konpartimentazioak hizkuntza mehatxatuaren estatusa apal dezake, esparru prestigiodunak ixten badizkio. Ez da euskarari esparruak ixtea, baina, Itun berritu baterantz txostenean proposatzen dena, baizik eta, esan bezala, gero eta funtzio gehiagotarako bidea irekitzea. Hala, euskararentzako arnasguneen defendatzaileek, konpartimentazioa malgutzeaz dihardutenean, intimitatearen esparrutik gorakoak ere hartzen dituzte aintzat (Zalbide, 2011, or. 123–124). Izan ere, arnasguneen ereduak belaunaldi berrien euskarazko sozializazioari aitortzen dio lehentasuna euskararen sustapenean, baina euskaldun-komunitateak ez dio uko egin nahi goi-mailako irakaskuntza, hedabideak eta zerbitzuak euskaraz edukitzeari (Kasares, 2011, or. 204). 8 1. gune soziolinguistikoa: euskaldunak herritarren % 25 baino gutxiago. 154 Bestalde, Euskara 21 egitasmoaren barruan euskarazko komunikazioaz egindako gogoetari dagokionez, Euskara hedabideetan txosten-bilduman garrantzi handia aitortu zitzaien hedabideei euskararen erabilera jardunbide orotan normalizatzeko, hain baitzen handia beraien eragina pertsonen eguneroko bizimoduan (Eusko Jaurlaritza, 2008, or. 17). Gainerakoan, euskararen normalizazioaren testuinguruan, hedabideetara zuzendutako ekintzetan, gazteak jotzen ziren lehentasunezko taldetzat eta, hortaz, gazteentzako edukiak eta kanalak bultzatu behar ziren (ibid., or. 36-37). Kanal horietatik, Interneti arreta berezia eman behar zitzaion. Ikus-entzunezko hedabideei ere, arreta berezia eman behar zitzaien, gizarteak horietan ematen baitzuen aisialdiaren parte handi bat. Horrekin lotuta, EiTBrentzako plan integral eta estrategiko bat landu behar zen. Euskarazko hedabideetan, aniztasun ideologikoa behar zen eta, edukietan, arintasuna. Sektorearen barruan, elkarlana bultzatu behar zen eta, aldi berean, sektorearen eta aginte publikoen artean ere bai. Aginte publikoek, azkenik, komunikabideei emandako laguntzen eraginkortasuna neurtu beharra zuten. Harrigarriro, Euskara hedabideetan txostenean oharkabean pasatzen da konbergentziaren gaia9. Aro digitalean, hedabideek konbergentzia-prozesuen bidez erantzuten diete egun lurbira osoa hartzen duen komunikazio-merkatuaren erronkei, aurreko kapituluan esan dugunez (1.4.1. azpitalean). Hala, EiTBn, 1999an hasi zen zuzendaritza berriak konbergentzia jarri zuen bere kudeaketa-ereduaren muinean, nahiz eta, Larrañagaren (J. Larrañaga, Agirreazkuenaga, Larrondo, Martínez, & Meso, 2011, or. 195) arabera, 2007an Taldearen egoitza nagusia Bilbora aldatu zenean, oso urrats gutxi eginak ziren bide horretan. Eragintza ez-instituzionaleko hedabideetan ere, konbergentzia-prozesuak ipini ziren abian kanal digital berriek eta komunikazio-talde handiek egin zezaketen lehiaren aurrean. Goiena taldeak, adibidez, kezka horrengatik ekin zion Goienkaria aldizkarian, Goitb telebistan, Arrasate Irratian eta Goiena.net 9 'Konbergentzia' hitza ez da behin ere aipatzen. Edozelan ere, ideia nolabait presente dagoela uler daiteke. Sintesi txostenean (Eusko Jaurlaritza, 2008, or. 38), euskarazko hedabideek elkarlana eta sareak landu beharra jasotzen da etorkizunari begirako gogoeta modura, baliabideen eta produktuen optimizazioa eta koordinazioa bultzatu behar direla esanez. Kruzeta (2008, or. 246), bere aldetik, multiplataforma-estrategiaz mintzo da, esanez eduki bat lantzean ahalik eta hedabide gehienetan zabaltzeko ahalegina egin behar litzatekeela. Agerian dago, beraz, EiTBn bazela gaiaren kezka. Kruzetak (ibid., or. 237-238), haatik, EiTBtik kanpo ikusten ditu urrats gehiago konbergentziaren bidean; oso ezbaikoak, hala ere. 155 webgunean sinergiak aprobetxatzeari eta taldearen barruko antolakuntza eta funtzionamendua egokitzeari (J. Larrañaga, 2008). 2.4.2.2. Nafarroa Nafarroan, hizkuntza-politika 1986ko Euskararen Foru Legean ezarritakoa da eta, urteetan, administrazio publikoak eraiki duen tresneria juridiko-administratiboak politika hori ahuldu egin du, gizartean euskararen normalizazioari buruzko debaterik sustatu barik. Horren erakusgarria da Nafarroan euskararen normalizazioa jagoteko eginkizunarekin eratu diren erakundeen ibilbidea. EAEko Euskararen Aholku Batzordearen antzera, Nafarroan, 135/1996 Foru Dekretuak Euskararen Nafar Kontseilua sortu zuen, beharrezko ikusi zelako euskararen sustapenean ari ziren pertsonak, taldeak eta erakundeak aginte publikoen partaide izatea zeregin horretan. Kontseiluaren lehen bilera handik hamabi urtera izan zen (Nafarroako Gobernua, 2008), barne-erregelamendua prestatzeko eta Euskarabidearen kudeaketa-plana ezagutzeko. Euskarabidea 183/2007 Foru Dekretuak sortu zuen, Hezkuntza Departamenduari atxikita, beraren barruan bil zitezen lehendik euskararen alorrean ari ziren beste organismo eta zerbitzu publiko guztiak eta haien eskumenak, besteak beste, Euskararen Nafar Kontseilua. Praktikan, Euskarabidea organo aholkulari batera murriztuta egon da 2015eko gobernu-aldaketara arte (M. Arregi, 2015). Gobernu berriak erakundeetan euskarari bere lekua emateko jarrera ekarri du, eta hala islatu du 2015-2019 aldirako gobernu-programan. Urrats zuhurrak emanez joan nahi dute, gizarteko sektore erdaldunak euskararen aurka ipintzeko beldurrez baina euskaldunak urrunarazteko arriskuarekin (Epaltza, 2017). Lehendabiziko urratsa hizkuntza-politika berria diseinatzea izan zen. Koalizio-gobernuko lau alderdiek adostu zutenaren arabera, ezaugarri hauek izan behar zituen politika berriak (Nafarroako Gobernua, 2017a, or. 8): zeharkakoa, progresiboa, eraginkorra eta parte-hartzezkoa; herritarren hizkuntza-eskubideak legez babesten dituena; euskarari gizartean prestigioa ematen diona, eta herritarren askatasuna eta borondatea errespetatzen dituena. Ezaugarri horiek aintzat hartuta, hainbat ardatz ezarri zituzten hizkuntza-politika berrirako. Nafarroa osoan ziurtatu nahi zen haurrek D ereduan ikasi ahal izatea. Foru 156 Erkidegoko erakundeetan, euskarari presentzia egokia eman nahi zitzaion. Horrekin lotuta, administrazioaren esparruan, herritarrei euskaraz egiteko eskubidea bermatu nahi zitzaien. Euskara esparru sozioekonomikoan erabiltzea bultzatu nahi zen. Euskarazko hedabideentzako diru-laguntzak hobetu nahi ziren, eta Nafarroako herritar guztiei euskarazko hedabideak erabili ahal izateko neurriak hartu nahi ziren. Politika hori gauzatzeko, plan estrategiko bat lantzea erabaki zen eta, aldez aurretik, egoeraren diagnostiko bat egitea. Behin-behineko idatzaldia 2017ko urtarrilean aurkeztu zitzaion Euskararen Nafar Kontseiluari eta, hark oniritzia emanda, Nafarroako Gobernuak behin betiko onetsi zuen 2016-2019ko Euskararen I. Plan Estrategikoa (Nafarroako Gobernua, 2017a, or. 13). 2.4.2.3. Ipar Euskal Herria Ipar Euskal Herriari dagokionez, 2017ko urtarrilean abiatu da erkidego osoa biltzen duen lehen egitura administratiboa, Euskal Hirigune Elkargoa, herritarrei zerbitzuak emateko eta lurraldearen garapena sustatzeko helburuarekin, besteak beste, hizkuntzaren normalizazioaren arloan (Dolosor, 2017). Normalizazio horretarantz eginez, Elkargoak euskara eta gaskoi-okzitaniera Ipar Euskal Herriko hizkuntza ofizial gisa aitortu ditu frantsesaren ondoan. Aitorpen horretatik hilabete batzuetara, erakundeak Euskara jalgi hadi plazara (Euskal Hirigune Elkargoa, 2018) dokumentua argitaratu du, euskara biziberritzeko erabaki duen hizkuntza-politika jasoz. Politika horren helburu nagusia hiztun osoak sortzea da, eta beraren mugak Garapen Hitzarmenean (Frantziako Estatua et al., 1997) zehaztutako politikaren muga berak dira. Batetik, euskararen ofizialtasunak, Jean-René Etchegaray Elkargoko lehendakariaren hitzetan, ez du «frantsesari aplikatzen zaizkion preskripzio juridikoen kontra joateko edo haien ahultzeko xederik» (Euskal Hirigune Elkargoa, 2018, or. 3). Bestetik, Elkargoak hizkuntza-politika bat erabakitzeko duen eskumena ez doa erakundean bildu diren udalerriei dagozkien eskumenetatik harago, alegia, beraren markoa Frantziako lurralde-plangintzako proiektuena da. 157 2.4.3. Gizarte-eragileak eta euskararen sustapena XXI. mendearen hasieran Ricento eta Hornbergerren (1996) azterketek agerian ipini dute gizarte-taldeek eta norbanakoek rol garrantzitsua betetzen dutela hizkuntza-normalizaziora zuzendutako ahaleginetan. Euskararen kasuan, norbanakoak eta gizarte-eragileak lehen unetik izan dira funtsezkoak. Hala, nahitaezko eginkizuna bete dute corpus-plangintzan, bai kodifikazioan, bai lantze funtzionalean. Hizkuntzaren estatusari lotuta, euskarazko hedabide asko, ikastolak, Korrika eta beste hainbat ekimen, euskalgintzako eragileek sustatu eta gauzatu dituzte. Euskalgintzan, era berean, ideia eta gogoeta aberasgarriak landu dira euskararen normalizazioari buruz, hizkuntza-politika ofizialetan eragina izatera heldu direnak, batik bat EAEn Euskararen Aholku Batzordearen bitartez. Norbanakoen eta gizarte-eragileen rol hori —behetik gorako eragintza— ardatz nagusi bat da Ricentoren (2000) arabera Globalizazioaren aldian HPParen alorrean sortu den paradigma berrian, hizkuntza-ekologiaren paradigman, zeinaren beste bi ardatzak hizkuntza-ekologiaren teoria eta hizkuntza-eskubideen defentsa baitira, gure marko teorikoa osatzean (1.2.2. azpiatalean) ikusi dugunez. Hain zuzen, Marko eta Urangak (2011, or. 109–111) diotenez, azken urteetan euskalgintzako eragileek abiarazi dituzten ekimenetan eta egin dituzten gogoeta eta diskurtsoetan hizkuntza-ekologiaren teoria eta kontzeptuak aplikatu dituzte. Hortik, diskurtso eta argudio interesgarriak ekarri dituzte euskal gizartean euskara sustatzeko politikaz dagoen debatera. Atal honetan, lau multzotan bilduko ditugu diskurtso eta argudio horiek. Lehen multzoa hizkuntza-eskubideen ingurukoa da (ikus 2.4.3.1.). Normalizazioaren lehen unetik izan dira hizkuntza-politika publikoak zalantzan ipini dituzten eragileak, baina azken hamarkadan ozenago mintzatu dira. Eragileok gogor egin dute Espainiako hainbat erkidegotan erabaki diren hizkuntza-politiken aurka, argudio modura hiztunen eskubideak erabiliz —hizkuntzen hedadurarekin batera—. Hain zuzen, eskubideen argudio horri berari heldu diote beste eragile batzuek euskararen aldeko politikak sostengatzeko. Bigarren argudio-multzoa globalizazioaren ingurukoa da (ikus 2.4.3.2.). Globalizazioak euskararen normalizazioan izan ditzakeen ondorioengatik kezkatuta, eragile batzuk kontsentsu eta gizarte-pertzepzio berriak lantzeko ahaleginean murgildu dira. Helburua da euskararen sustapenaren alde orain arte erabili diren arrazoiketak gainditu eta zoru partekatu bat bilatzea. 158 Hirugarren argudio-multzoa hizkuntzen bizikidetza da (ikus 2.4.3.3.). Ildo hori jorratzen duten eragileek aldarrikatzen dute posible dela gizartean hizkuntza bat baino gehiago egotea, hots, ez dagoela zertan gatazkatzat hartu euskal gizartean euskararen ondoz ondo erdara bat edo gehiago existitzea. Azkenik, fokua hizkuntza-ohituretan jarri duten argudioez arituko gara (ikus 2.4.3.4.). Ideia nagusia da euskararen erabilerak susperraldi bat behar duela, hizkuntza-ohitura berrien ondorioz bakarrik etor daitekeena. Horregatik, dei egiten zaie norbanakoei, taldeei eta erakundeei, hizkuntza-ohitura zaharrak apurtu eta berriak eratzen laguntzeko giroa sor dezaten. 2.4.3.1. Euskal herritarren hizkuntza-eskubideak Hego Euskal Herrian, 1980ko hamarkadako euskara-legeetatik aurrera, hiztunen eskubideak izan dira ardatz nagusia euskararen sustapenaren aldeko diskurtsoan —Ipar Euskal Herrian, berriz, herritarren komunikazio- eta adierazpen-askatasuna—. Azken urteetan, eskubideen argudio bera erabili da —hizkuntzen hedadurarekin batera— lege haietatik hona hizkuntza-normalizaziorantz egin den bidea kritikatzeko diskurtsoan. Normalizazioa aldezteko eta kritikatzeko diskurtsoak aztertuz gero, ezberdintasunak igar daitezke hiztunen eskubideak ulertzeko moduan. Euskal gizartean, sinpatiarekin begiratu izan zaio lehenengotatik euskararen normalizazioari baina, agerpen publikoetan nagusi izan den jarrera horrekin batera, herritar askok jarrera ezaxola edo aurkakoa izan dute, gehiegizkoak eta are alferrekoak iritziz euskara gaztelaniarekin parekatzeko ahaleginei. 1980ko azken urteetan eta 1990ekoetan, alderdi politiko eta gizarte-sektore batzuk euskararen aldeko jarrera eta atxikimendua abandonatzen hasi ziren, 1982ko kontsentsua bera zalantzan ipintzeraino. Ahots kritiko horiek zerabilten ideia-multzoari diskurtso edo framing uzkurra esan zaio (Martínez de Luna, 2013, or. 19). Nafarroan, aginte publikoek eurek izan dute urteetan halako jarrera uzkurra euskararekin, eta ondorioak erkidegoko hizkuntza-politikan antzematen dira (Kasares, Aleman, & Zapata, 2011). Euskal Autonomia Erkidegoan, berriz, ez aginte publikoen aldetik, ez gizarte-eragileen aldetik, ez da euskararen normalizazioaren aurrean kritika ozenik entzun 2000ko azken urteetara arte. Euskara 21 ekimenaren aurrean, eta 159 Espainiar Estatuko beste erkidego batzuetako hizkuntza-politikak kritikatzen dituzten ahotsak atxikita —esate baterako, Manifiesto por la lengua común (Vargas Llosa et al., 2008) adierazpenaren sinatzaileak—, eragile batzuek auzitan ipini dute EAEko hizkuntza-politika ofiziala, euren burua pentsaera liberalaren etiketarekin aurkeztuta. Pentsaera liberal horretatik, pertsona bakoitzak bere identitateari —bere hizkuntza eta kulturari— eusteko eskubidea duela ukatu barik, inposiziotzat jotzen dute gizarte osoan hedatzea norberaren hizkuntza gordetzeko eskubidea berma dezakeen antolamendu bat (Ruiz Soroa, 2008). Izan ere, euskara eta euskal kultura gordetzeko nahimenaren atzean arrazoi kulturala baino ez dagoela irizten diote, hots, pertsonen askatasunen aurretik inola ere ezin jar daitekeen arrazoi bat —bide batez, 'kultural' etiketa 'funtzional' etiketaren antonimo dela iradokiz, eta, 'gordetzea', mundutik isolatzearen sinonimo—. Ildo berean, jarrera liberaletatik, sektarismoa eta diskriminazioa (López, 2008, or. 168), eta gaztelaniadun elebakarrak desabantaila-egoeran ipintzea (J. Arregi, 2008, or. 157) egozten diete euskara bultzatzeko ekimenei. Areago, ekimen horietan baliabide publikoak xahutzen direla salatzen dute (Maneiro, 2008, or. 178). Euskal Telebistan gastatzen den diru publikoa, hain zuzen ere, aspalditik dago debate publikoaren mahai gainean (Iglesias-González, 1991). Euskararekiko posizio uzkur horren ikuspegitik, kontsentsu demokratikoa nekez izan daiteke gizarteko hainbat gatazka konpontzeko bidea, zehazkiago esanda, euskal gizartean euskaldun elebidunen eta gaztelaniadun elebakarren artean gertatzen dena. Hala, kontsentsu demokratikoan oinarrituta egonda ere, uko egiten diote hizkuntza gutxituen sustapenari, eta zorrozki kritikatzen dituzte sustapen-egitasmoak, besteak beste, Euskara 21. Kritika horretan esaten denez, EAEn, bai herritar elebidun euskaldunen hizkuntza-eskubideak, bai herritar elebakarrenak bermatzeko helburua duen hizkuntza-politika batek aintzat izan beharko luke eskubide guztion baturak % 100 baino gehiago ematen duela. Eskubide-gatazka hori konpontzeko, mailak bereizi behar direla esaten da: elebidunak euskararen bitartez bere identitatea aldarrikatzeko duen eskubidea —euskara erabiltzea hautazkoa zaion aldetik— ezin daiteke egon elebakarrak komunikatzeko duen eskubidearen maila berean, eta, horrenbestez, administrazio publikoek gaztelania hutsean funtzionatzeak ez luke herritarren funtsezko eskubiderik urratuko (J. Arregi, 2008). 160 Eskubide-gatazkaren argudioa gezurtatuz, lehenago esana dugu (Larrinaga, 2015a) herritarren eskubideak legean zehaztuta daudenak baino ez direla. Edozelan ere, gatazkaren argudioa gezurta daitekeela baino nabarmengarriagoa da badirela beraren aurrez aurre jar daitezkeen beste argudio batzuk, euskararen normalizazioa bermatzen eta aldezten dutenak. Hala, kontsentsua gutxiesten duen iritziaren aurka, beste posizio ideologiko batzuek diote gizarte demokratiko batean kanal eta prozedura demokratikoak erabiltzeak egiten duela zilegi gizarte osoaren gainean ezartzea hizkuntza mehatxatu baten aldeko politika, eta politika hori aurrera eramateko behar diren baliabide publikoak esleitzea (Laitin & Reich, 2003, or. 93). Euskal gizartean, hain zuzen ere, prozedura demokratikoak baliatu dira euskara berreskuratzeko eta suspertzeko politiken inplementazioan, eta EAEko administrazioak esplizituki aipatu ditu arau demokratikoak bere jarduera-esparruaren muga modura (Euskararen Aholku Batzordea, 1998, or. 25). Esparru demokratiko horretan kokatuta, legean zehaztu da zein diren herritarren hizkuntza-eskubideak, eta beroriek egin dira normalizazio-plangintzaren oinarri. EAEn eta Nafarroan, garbiro. Iparraldean ere bai, baina, hiztunen eskubideak esplizituki aipatu barik, «gizarte-eragileen hautu librearen eta hiztunen nahikundearen errespetua» (Euskararen Erakunde Publikoa, 2006, or. 10–11) aipatuta. Denborarekin, nazioarteko ordenamenduaren berrespena izan dute hiztunen eskubideen defentsan oinarrituriko hizkuntza-politikek. Europan, Eskualdeetako eta Eremu Urriko Hizkuntzen Gutunean, hizkuntza gutxituak bizitza pribatuan zein publikoan erabiltzeko eskubidearen aitorpena jasotzen da (Europako Kontseilua, 1992). Eskubide hori, gainera, Nazio Batuek zein Europako Kontseiluak onartu dituzten giza eskubideen adierazpenetan jasotako espirituarekin bat datorrela azpimarratzen da gutunaren hitzaurrean. Eskualdeetako eta Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunak 7. artikuluan ezarritako printzipioei jarraituta, Euskal Autonomia Erkidegoko ESEPk irizpide bi finkatu zituen hizkuntza-eskubideen tratamenduan (Euskararen Aholku Batzordea, 2012, or. 16): progresibotasuna eta erritmo-aniztasuna. Progresibotasunak esan nahi du eskubideok ez direla egun batetik bestera gauzatuko, baizik modu mailakatuan, eta erritmo-aniztasunak esan nahi du hizkuntza-plangintzak aintzat hartu beharko duela toki bakoitzeko errealitate soziolinguistikoa hizkuntza ofizial bakoitzari ematen zaion tratamenduan. 161 Azpimarratzekoa da irizpide horiek ekarri zituen gogoetan aintzat hartu zela herritarren eskubide batzuek eta beste eskubide batzuek elkar baldintzatzen dutela (Euskararen Aholku Batzordea, 2009, or. 39). Gogoeta ideia bitatik abiarazi zen. Batetik, administrazio publikoak eredugarria izan behar duela herritarren hizkuntza-eskubideak defendatzeari dagokionez (ibid., or. 31). Bestetik, hezkuntza-sistemak ekarpen garrantzitsua egin duela irakaskuntzako hizkuntza aukeratzeko eskubidearen eta ikasleei bi hizkuntza ofizialetan gaitasun nahikoa bermatzeko betebeharraren arteko harmonizazioan (ibid., or. 48). 2.4.3.2. Euskararen gaineko oinarrizko diskurtsoak Eskubideen eta plangintzen gainetik, normalizazio-eragileek gero eta garbiago dute euskararen etorkizuna iritzi publikoaren baitan dagoela eta, Globalizazioak izan dezakeen eragin negatiboaren aurrean, kontsentsu eta gizarte-pertzepzio berriak landu behar direla gizartearen zatirik handiena euskararen normalizazioari buruz parteka dezakeen diskurtso bat osatzeko. Martínez de Lunak (2013) bi jarrera10 nagusi atzeman ditu euskarari buruz euskal gizartean, aldarrikatzailea eta uzkurra deitu dituenak. Hizkuntza-politika eraginkor, zilegi eta sustatzaile bat abiarazteko, beharrezkotzat jotzen du jarrera nagusi biok gainditu eta gehiengo zabal batek bere egin dezakeen planteamendu berri bat eraikitzea. Planteamendu berria eraikitzeko zutabeak hizkuntza-ekologiaren paradigman aurkitu ditu. Hala, ekosistemako osagai guztiak —hizkuntza guztiak— hartuko dira berdin, baliotsu eta zaindu beharrekotzat. Horretarako, funtzio-banaketa egin beharko da hizkuntzon artean, subsidiaritate-printzipioari jarraituz: hizkuntza txikiak bete ditzakeen funtzioak hizkuntza horretarako gordeko dira. EAEko eragile instituzionalen aldetik ere, garrantzitsutzat jo da euskararen egungo egoera ulertzeko eta euskararen sustapena babesteko ikuspegi partekatu bat zabalduta egotea euskal gizartean. Hain zuzen, Euskararen Aholku Batzordeak (2016a), 20132014 aldirako eginkizunen artean, euskararen gaineko oinarrizko diskurtsoak aztertzea, kontrastatzea, berritzea eta bateratzeko bidean jartzea onartu zuen. Eginkizuna Euskara 10 Berak 'framing' terminoa darabil. 162 21 batzorde-atalaren esku ipini zuen eta, aurrera eramateko, Euskararen Gaineko Oinarrizko Diskurtsoen lanketa (EGOD) izeneko egitasmoa abiarazi. 'Diskurtso' terminoaren bidez, mundua irudikatzeko eta baloratzeko enuntziatu-multzo bat adierazi nahi da (Euskararen Aholku Batzordea, 2016a, or. 18–19). EGOD egitasmoan, euskarari buruz aurki daitezkeen bost diskurtso nagusietako enuntziatuak aztertu dira, euskal gizartean onarpen zabaleko zoru diskurtsibo partekatu bat osatzeko aukera badagoelako hipotesitik abiatuta. Azterketak frogatu du hipotesia zuzena dela, eta badagoela zoru hori, hiru balio edo funts filosofikotan datzana (ibid., or. 134). Hiru balio edo funts horiek paradigma ekologikoan errotuta ikusten ditugu. Lehena da elkarren arteko errespetua; euskara erabiltzen dutenen eta ez dutenen arteko harremanetan, bizikidetza eta errespetua nagusitu behar dira. Bigarren funtsa da euskararen balio pragmatikoa; euskarari, gizarte osoaren altxorra dela ez ezik, hizkuntza modura balioa duela ere aitortu behar zaio. Hirugarrena da euskaren aldeko jarrera; diskurtso-lanketa honek euskararen sustapenaz dihardu, eta euskararen sustapenak ezagutzan eta erabileran aurrera egitea du helburu modura. Euskararen plangintza zoru partekatutik abiatuta garatzen bada, aukera handiagoa izango du eraginkorra izateko ezagutza eta erabilera emendatzeko helburuari dagokionez. 2.4.3.3. Euskararen eta erdaren arteko bizikidetza Euskararen normalizazioan lehen urratsak egin zirenean, erakundeetatik kanpoko eragileek Euskal Herri euskalduna jarri zuten azken helburu modura. Hamarkada batzuk geroago, XXI. mendeko lehen urteak igarota, eragileok uste dute une honetan ez dela bideragarria euskara hizkuntza nagusi den Euskal Herri bat (Sarasua, 2011, or. 135136). Alternatiba bat hizkuntza-ekologiaren diskurtsoan aurkitu dute (Marko & Uranga, 2011). Ikuspegi ekologikotik, ez dago zertan gatazkatzat hartu gure gizartean hizkuntza bat baino gehiago existitzea, alegia, ez dago zertan bakarra aukeratu etorkizuna berarena izan dadin. Hizkuntza-politikaren helburua euskararen eta erdaren bizikidetza izan daiteke, hots, etorkizun partekatu bat, non euskarak beste hizkuntza batzuekin batera iraun baitezake gizarte-ekosisteman. 163 Hein handi batean, Euskal Autonomia Erkidegoko normalizazio-eragile instituzionalek ere partekatzen dute hiztunen eta hizkuntzen bizikidetzaren diskurtsoa, XXI. menderako hizkuntza-politikari dagokionez (Euskararen Aholku Batzordea, 2009, or. 29). Euren lehentasunetan, euskararentzako arnasguneak ipini dituzte baina, guneok funtsezkotzat emanda ere, euskara biziberritzeko estrategia ez dute horietara mugatzen. Horrekin batera, espazio publikoan euskararen eta erdararen erabilera arautu beharra aldarrikatzen dute, arautze horretan ahulenaren alde egin beharra dagoela azpimarratuta. Ikuspegi ekologikotik, urrats bat aurrerago egin da. Espazio publikoan, hizkuntzen arteko bizikidetza horretan, euskarari gune batzuk —'habitat' batzuk— bermatu behar zaizkiola diote, hor hizkuntza hegemonikoa izan dadin. Euskarak bizirik irauteko, funtsezkotzat jotzen dira 'hegemonia-gune' deritzen horiek (Garabide Elkartea, 2010). Halako guneetan, euskarak izan behar du hizkuntza nagusia, baina guneok esparru ireki modura ulertzen dira, beste hizkuntza batzuek ere lekua izan baitezakete. Ikuspegi ekologikoaren aldezleen arabera, euskararentzat erreserbatu beharko litzatekeen hegemonia-gunerik garrantzitsuena hezkuntza izan beharko litzateke. Izan ere, hezkuntza hizkuntza gutxituan jasotzea ia ezinbestekoa da hizkuntza horretan hiztun osoa izatera iristeko. Hezkuntzak euskaraz izan beharko luke, beraz, baina, hegemonia irekian ulertzen denez gero, gaztelania/frantsesa lantzeari uko egin gabe. Hala jokatuz gero, ikasleak hizkuntza hegemonikoan ere hiztun osoak izatera iritsiko dira. Hezkuntzatik harago, euskararentzako beste hegemonia-gune batzuk webgune bat, telebista bat edo unibertsitateko fakultate bat izan daitezke. Horrelako guneetan euskaraz bizitzeko hautua egitea zeharo bateragarria da beste hizkuntza batzuk erabiltzen segitzearekin eta, horrez gainera, euskaldunei aukera bat ematen die momentu honetan, komunitate saretu gisa bada ere, komunitate bat izaten jarrai dezaten euskarak lurralde-hegemoniarik izan gabe (Sarasua, 2011, or. 135–137). 2.4.3.4. Hizkuntza-ohituren aldaketa Kike Amonarriz soziolinguista eta showmanak (2018ko udazkenean Euskal Herri osora eraman duen Euskaraldia orain, zergatik eta zertarako tituluko motibazio-saioan) 164 bidegurutzearen irudia erabili du euskara 2010eko hamarkadaren amaieran zein egoeratan dagoen adierazteko. Oraingo belaunaldi gazteek, gizartearen inertziak bultzatuta, esandako bidegurutze horretan euskara ez erabiltzeko zidorretik jarrai dezakete eta, hamarkada gutxiren buruan, Euskal Herrian, Irlandako historia errepikatuko da: hizkuntza gutxituaren ezagutza unibertsala izango da, baina erabilera, hondarrekoa. Kontrara, euskal gizartean indarrean dauden hizkuntza-ohiturak hausten badira, ezagutzagatik eta baliabideengatik euskara erabiltzea erraza duten belaunaldi gazteak euskara normalizatzeko zidorretik abia daitezke. 2010eko hamarkadaren bigarren erdian, euskalgintzako eragileak halako diskurtsoa zabaltzen hasi dira, eta hizkuntza-ohiturak aldatzen laguntzeko saiakeretan murgildu dira. Saiakera horietan, aitzindaria da Aldahitz ikerketa. Jauregi eta Suberbiolak (2017) 'egitasmo' kontzeptua darabilte Aldahitz kalifikatzeko, urte gutxiren buruan asko ugaldu direlako ekimenak eta jarduerak 2010ean Soziolinguistika Klusterrak abiarazi zuen ikerketa haren inguruan. Beraren helburua zen EAEko zortzi enpresa publiko zein pribatutako langileen harremanetan euskara erabiltzen hasteko gakoa non zegoen aztertzea. Bi baldintza identifikatu ziren: euskararik ez zekiten lankideak euskalduntzea, eta, horien oniritziarekin, lankide euskaldunek beti euskarari eusteko konpromisoa hartzea. Batzuen eta besteen arteko elkarrizketetan, euskalduntzen hasitakoek erdarara jo zezaketen zailtasunen aurrean, baina horrek elkarrizketa elebakarretara heltzeko bidea urratzen laguntzen zuen. Ikerketaren emaitzetan oinarrituta, Eusle metodologia landu zen eta, 2013an, lantokietan aplikatzen hasi zen. Metodologiaren helburua hizkuntza-ohiturak aldatzea da, eta taldea du oinarri. Taldea lan-jarduerengatik harreman estuan egoten diren hamabost bat langilek osatzen dute eta, denen artean, eusle bat aukeratzen dute. Esperientziak irauten duen bi hileko epean, eusleak talde horren barruan euskaldun elebakar gisa jokatzeko konpromisoa hartzen du, eta gainerakoek —nahitaezkoa da denak euskara ulertzeko gai izatea— euren adostasuna agertu behar dute. Hainbat esperientziaren azterketak erakutsi du «metodologia horrek baduela ahalmena lankide horien arteko hizkuntza ohiturak gaztelaniatik euskarara aldatzeko» (P. Jauregi & Suberbiola, 2017, or. 50). Hizkuntza-aholkularitzako enpresen bitartez Eusle metodologia Euskal Herri osoko lantokietara zabalduz zihoala, hizkuntza-ohiturak aldatzeko beste esperientzia bat abiatu 165 zen herri eta auzoetan, 2018an Euskaraldia ekarri duena. Esperientzia berriaren aurrekaria 2015ean dago, Lutxo Egia idazleak bere buruari performance eran Bilbon 30 egun gaztelaniarik gabe igarotzeko erronka planteatu zionean (Erostarbe, 2015). Ideia horri jarraituta, Donostiako Egia auzoko pertsona-talde batek astebete euskaraz bizitzeko konpromisoa hartu zuen hilabete batzuk geroago (argia.eus, 2015). Ariketa Irurtzunen, Basaurin, Altzan eta beste hainbat herri eta auzotan errepikatu ostean, 2018an ahalik eta leku gehienetan aldi berean gauzatzea nahi izan da, Euskaraldia izenaren pean. Sustatzaileak, besteak beste, Euskal Herri osoko administrazio publikoak, hedabideak eta euskalgintzako elkarteak dira, eta asmoa izan da azaroaren 23an hasi eta abenduaren 3an amaitzea, alegia, Euskararen Nazioarteko Egunean. Euskaraldiaren helburu nagusia euskararen erabilera suspertzea da eta, horretarako, euskaldunek eguneroko jardunean hizkuntza-ohiturak eta inertziak apurtu beharra dutela aldarrikatzen da. Parte hartzeko, nahitaezkoa izan da euskara ulertzea, eta 16 urtetik gorakoa izatea, ariketa sozial honetan parte hartzea hautu kontziente bat izan behar delako, pertsonak gutxieneko heldutasuna behar duelako bere eguneroko bizitzan harrapatzen duten hizkuntza-ohiturez konturatzeko eta horiek aldatu nahi izateko. Euskaraldiaren hamaika egunetan erabiliko den dinamika, bestalde, Eusle metodologian datza. Zehatzago esanda, parte-hartzaileek rol bi hauetako bat bete dezakete: a) ahobizi: lehen hitza euskaraz egiteko konpromisoa hartu behar du, eta b) belarriprest: euskara dakitenei berarekin euskaraz egitera gonbidatzeko konpromisoa hartu behar du. Eusle metodologiak, Euskaraldiak eta azken urteetan izan diren ildo bereko beste ekimen batzuek dimentsio berri bat ekarri dute euskara sustatzeko hizkuntza-politikara. Euskal gizartean euskararen ezagutza hedatzeko helburua alde batera utzi barik, orain helburu berri bati ematen zaio lehentasuna: indarrean dauden hizkuntza-ohituretan aldaketa eragin eta euskaraz dakitenak euskararen erabileran aktibatzea norbanako bakoitzaren konpromisoari dei eginez. 2.4.4. Euskararen lekua sendotzeko estatus-plangintza Euskarak toki garrantzitsua egin du euskal gizartean azken hamarkadetan —Iparraldean, gainera, ofizialtasunaren babesik gabe— baina, oraindik ere, toki hori irmoago eta zabalago egiteko beharra sentitzen da. Euskal Autonomia Erkidegoan, Euskara 21 166 egitasmoaren markoan, motibazioan eta euskaren proiekzioan ipini da enfasia (ikus 2.4.4.1.). Nafarroan ere, lauko gobernu berriaren plangintzan, atal garrantzitsua da euskararen aldeko jarreren lanketa (ikus 2.4.4.2.) Ipar Euskal Herrian, Elkargoak ofizialtasuna aitortu dio euskarari, baina beraren eskumenen esparruan (ikus 2.4.4.3.). 2.4.4.1. Euskal Autonomia Erkidegoa Euskara 21 egitasmoak txosten bi utzi zituen EAEko XXI. mendeko hizkuntza-politika oinarritzeko: Itun berritu baterantz eta Euskara hedabideetan. Txosten biotan zehaztu ziren ildoetatik abiatuta, EABk hizkuntza-plangintza zehatz bat prestatu zuen 2013 eta 2023 arteko epealdirako: Euskara sustatzeko ekintza plana (ESEP) (Euskararen Aholku Batzordea, 2012). Plangintza horren giltza euskararen bilakaeraren indarguneak bilatzea eta ahuleziak zuzentzea da (ibid., or. 10). Horretarako, ESEPren lehen atalean, diagnostiko bat dator, egoeraren azterketa egiten duena planeko hamasei esparruetako bakoitzerako eta, ostean, hobetzeko erronkak gehitzen dituena. Diagnostiko horretatik ondoriozta daiteke euskara isolatuta hautematen dela EAEko gizartean. Batetik, diagnostikoaren arabera, ezagutza asko zabaldu den arren, erabileran ez da gauza bera gertatu, zeren oraindino ere, euskaraz egiten dutenak, kalean, lantokian, kartel eta seinaleetan, bezeroekiko harremanean, aisialdian zein administrazioaren aurrean, euskara familia barruan jaso dutenak baitira. Bestetik, diagnostikoak azpimarratzen duenez, euskarazko sorkuntza eta produkzioa gizarte-talde jakin batzuei zuzentzen zaizkie —haurrei eta gaztetxoei, nagusiki—, esparru jakin batzuetara mugatzen dira —literaturara eta kulturgintzara, batez ere—, eta oso zabalkunde txikia dute. Diagnostikoaren ostean, ESEPk hainbat ekintza proposatzen ditu esparruz esparru. Azken esparru biak motibazioa eta euskararen zabalkundea dira, zehar-lerro gisa planteatuta daudenak nahitaezkotzat jotzen direlako gainerako esparruetako helburu estrategikoak lortzeko orduan. ESEPn, euskara erabiltzeko motibazioa lantzera eta euskarari barruko zein kanpoko proiekzioa ematera zuzenduta dauden ekintzak alde batera utzita, gainerako gehienen arreta baliabideen kudeaketan ipinita dago. Ekintza bakar batek hartzen du aintzat legegintza: 4.5.3. zenbakikoa, prozedura judizialak 167 euskaraz ere egin ahal izateko lege-aldaketak egitea jasotzen duena. EAEn, baina, herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko helburuz aurrera atera den azken legegintza-ekimena duela hamarkada batekoa da, 123/2008 Dekretua, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideei buruzkoa. Administrazio publikoei dagokienez, alde batetik, Jaurlaritzak bost urteko plangintzekin jarraitu du. Laugarren plangintzaldiak 2008tik 2012ra iraun zuen, helburu nagusi honekin: EAEko administrazio orokorreko beharginen artean euskara laneko hizkuntza normal bihurtzea eta, batik bat, euskaraz sortzeko jokabidea sustatzea. Bosgarren plangintzaldian, lehen aldiz bildu da Euskal Irrati Telebista Euskadiko gainerako erakunde eta sozietate publikoekin batera. 2013tik 2017ra iraun du, eta euskara administrazio publikoetan ohiko lan-hizkuntza bihurtzeko helburua izan du. Seigarren plangintzaldia 2018an hasi, eta 2022ra arte zabalduko da. Helburu nagusia, 2010eko azken urteetan indartuz doan joerarekin bat, euskararen erabilera suspertzea da, eta urrats bat egitea aurrera, euskaraz ere lan egiten eta produzitzen duen administrazioa bilakatzea ez dadin izan «kasuan kasuko langilearen borondatearen ondorio, erakundearen gogoetaren ondorio baizik» (Eusko Jaurlaritza, 2018, or. 20). Beste alde batetik, 2013-2016 epealdirako, Eusko Jaurlaritzak (2014a) Euskararen Agenda Estrategikoa onartu du, ESEPko proposamenak garatuz eta ekintza berriak gehituz. EAEko administrazioari dagokionez, sail bakoitzean erabilera-plana prestatzea erabaki da, euskara zerbitzu-hizkuntza eta lan-hizkuntza gisa bultzatzeko neurriak zehatz daitezen. Osakidetzan, Euskal Herriko Unibertsitatean, Ertzaintzan eta Justizia Administrazioan gauza bera egin dadila esaten da. EiTBn, ordurako, onartua zen lehen euskara-plana, eta inplementatzen hasia zen. Administrazio publikoari dagozkion asmoekin batera, Euskararen Agenda Estrategikoak hedabideetan, kulturan, arlo sozioekonomikoan eta irakaskuntzan herritarrak nahi duen hizkuntza ofizialean aritzeko eskubidea babestea eta sendotzea jasotzen du. 2018-2021 epealdirako, Jaurlaritzak euskararen bigarren agenda estrategikoa osatzea erabaki du. 2.4.4.2. Nafarroa Nafarroan, itxaropenez begiratu diote 2015eko gobernu-aldaketari euskararen sustapenean ari diren gizarte-eragileek, bai eta gainerako arloetakoek ere, baina 168 aurrerapauso gehiago eta arinagoak nahiko lituzkete gobernuaren aldetik (Letona, 2016). Koalizio-gobernu berriak bere denbora behar izan du gobernu-programan zehazturiko hizkuntza-politika aurrera eramateko planaren prestaketan, eta Nafarroako gizarte-eragileen babesa bilatu du Euskararen Kontseiluaren bidez. Planari Euskararen I. Plan Estrategikoa (Nafarroako Gobernua, 2017a) deritzo, 2019. urtera arteko indarraldiarekin, eta hiru bloke estrategiko ditu. Lehen bloke estrategikoa gizarteari zerbitzuak ematea da, hiru helburu nagusirekin: 1) euskara bizitzako arlo guztietan erabiltzeko modua erraztea hiztunei; 2) hiztunak irabaztea, Nafarroa osoan bermatuz haurrak nahiz helduak euskalduntzeko prozesua, eta 3) administrazio publikoak zerbitzua euskaraz emateko gaitzea eta zerbitzu publikoetan euskararen eskaintza handitzea. Bigarren blokea euskararen ikuskera berri bat zabaltzea da, bi helbururekin: 1) euskara balio positiboekin lotzea gizartean, eta 2) euskara balio erantsi gisa lotzea industriarekin, teknologiarekin eta berrikuntzarekin. Hirugarren blokea planari —eta, beraren bidez, herritarren hizkuntza-eskubideei eta adostutako hizkuntza-politikari— estaldura ematea da, batetik, datu soziolinguistikoak bilduz eta, bestetik, behar diren lege eta araudiak indarrean jarriz. Estaldura hori ematera dator 9/2017 Foru Legea, Euskararen Foru Lege berria, 1986koan aldaketa esanguratsuak ezarri dituena. Lehena sinbolikoa da, zeinaren bidez 'vascuence' terminoaren ordez 'euskera' jarri baita legearen gaztelaniazko testuan. Gainerako aldaketek herritarren hizkuntza-eskubideak ukitzen dituzte. Batetik, udalerri gehiago jaso dira eremu euskaldunean eta eremu mistoan eta, bestetik, toki-entitateei eskumena aitortu zaie euren esparruan euskararen erabilera sustatzeko eta arautzeko ordenantzak onar ditzaten. Horrez gainera, Nafarroako Gobernuak beste legegintza-proiektu bi dauzka tramitazioan 2017ko udan euskararen normalizazioaren arloan. Lehena Nafarroako administrazioan euskararen erabilera arautzeko foru-dekretua da, herritarrek administrazioarekiko harremanetan euskara erabili ahal izatea bermatzeko helburua duena. Horretarako, departamentu bakoitzak lanpostu eta zirkuitu elebidunen planifikazioa egin beharko du (Gobierno de Navarra, 2017b). Bigarren proiektua herriguneen izen elebidunei buruzko foru-dekretua da, besteak beste, Euskaltzaindiak normalizaturiko euskal izenak ofizial egiteko prozeduraz diharduena (Nafarroako Gobernua, 2017b). 169 2.4.4.3. Ipar Euskal Herria Ipar Euskal Herrian 2017an hasi den aldi berrian, Euskal Elkargoak ofizialtasuna aitortu dio euskarari —baita gaskoi-okzitanierari ere— bere eskumenen esparruan, eta frantsesa ukatzeko asmorik gabe. Estatus berri hori gauza dadin, Elkargoak bi lan-ildo zehaztu ditu, bere euskararen aldeko proiektuko esku-hartzeetan jarraitu beharrekoak: «biztanleendako zerbitzuetan eskaintza elebiduna egituratzea», eta «biztanleen informatzea eta sentsibilizatzea» (Euskal Hirigune Elkargoa, 2018, or. 15). Hala, bada betebehar bat, ia esku-hartze guztietan errepikatzen dena: «komunikazio-euskarrietan elebitasuna bermatzea». Adibide modura, Elkargoaren eta beraren egituren bizitza eta funtzionamenduari dagokionez, betebehar horrek dakar, besteak beste, «behar diren baliabideak mobilizatzea protokolozko eta hedabideekiko gertakarietan euskarazko hitz hartzeak izan daitezen» (ibid., or. 63). 2.4.5. Euskararen transmisioa sendotzeko jabekuntza-plangintza Euskal Autonomia Erkidegoan, Euskara 21 egitasmoaren bitartez, helburu zehatza jarri zaio XXI. mendearen hasierarako normalizazio-plangintzari: euskararen erabilera gehitzea mundu globalizatuaren testuinguruan. Hirugarren aldian bezala, laugarren aldiko normalizazio-plangintza horrek Fishmanen (1991) ereduari jarraitzen dio, non transmisioa baita giltzarria. Hala, Euskara Sustatzeko Ekintza Planean, giltzarri horrek eusten dio euskararen erabilera areagotzeko helburu nagusira zuzendutako estrategia guztiari (ikus 2.3.5.1.). Nafarroan, 2016-2019rako Euskararen Plan Estrategikoa onetsita, helburu nagusien artean ipini dute haurren eta helduen euskalduntzea (ikus 2.3.5.2.). Iparraldean, aurreko epealdiko planteamenduari jarraituta, eta Euskadin bezala, 2011-2016ko normalizazio-plangintza eta 2018ko proiektuko esku-hartzea Fishmanen ereduaren arabera osatu dira (ikus 2.3.5.3.). 2.4.5.1. Euskal Autonomia Erkidegoa Euskara 21 egitasmoan, hizkuntza-politika zehaztuta, hurrengo urratsa 2013-2023 epealdirako hizkuntza-plangintza lantzea izan da, eta horren emaitza, ESEP (Euskararen Aholku Batzordea, 2012). ESEPek helburu nagusi bat du, euskararen erabilera 170 sustatzea, eta hiru helburu estrategiko hauek: 1) Euskararen jabekuntza: herritarrek euskara eskuratzea jotzen zen estrategia guztien oinarritzat, eta aintzat hartzen ziren hizkuntza eskuratzeko hiru esparruak —familia, eskola, euskaltegia—. 2) Euskararen erabilera: eskuraturiko hizkuntza erabiltzea sustatzeko, baldintza batzuk ziurtatu behar ziren, besteak beste, euskaraz egin ahal izatea zerbitzuetan eta gizarteko jarduera- eta harreman-esparruetan. 3) Euskararen elikadura: hiztunari, euskara eroso eta erraz erabiltzeko gai izan zedin, euskarazko edukiak eskaini behar zitzaizkion kulturan, argitalpenetan eta hedabideetan. Eduki horietako euskarari zegokionez, zuzentasunetik harago, arreta komunikagarritasunean eta adierazkortasunean ipintzeko garaia zela aldarrikatzen zen. Helburu estrategikoez gainera, ESEPk bi zehar-lerro ditu: a) Euskararen aldeko mobilizazioa: funtsezkotzat jotzen zen, batetik, euskara familian jaso ez zuten herritarrak euskalduntzera animatzea eta, bestetik, euskara erabiltzeko argudioak eta estrategiak lantzea eta zabaltzea. b) Euskararen zabalkundea: beharrezkotzat jotzen zen euskararen irudiari prestigioa ematea, bai euskal gizartean, bai kanpoan. Helburu horietarako, ESEPk hainbat neurri eta ekintza proposatu ditu eta, aurrera eraman beharreko neurri eta ekintzokin batera, adierazle-sistema bat dakar, jardueren eraginkortasuna neurtzeko eta planaren ebaluazioa egin ahal izateko. Lehenago EBPNn izan zen bezala, ESEPk (Euskararen Aholku Batzordea, 2012, or. 13) hizkuntzaren geroratzea (transmisioa) jartzen du gainerako helburu estrategikoen oinarrian. Horrekin batera, hiztun-kopurua eta hiztunon gaitasuna emendatzearen garrantziarekin batera, ESEPk (ibid.) funtsezkotzat jotzen du euskara hiztunaren hurbileko harreman-sarean atxikitzea, besteak beste, familian, lagunartean eta auzoan. Alegia, berriro ere, EAEko hizkuntza-plangintzaren giltza Fishmanek (1991) hizkuntza-ordezkapena itzularazteko landutako eredua da. ESEPn, jabekuntzarekin loturiko neurriak eta ekintzak antolatzeko, hiru esparru bereizten dira: familia bidezko transmisioa, irakaskuntza, eta euskalduntzea eta 171 alfabetatzea. Hiru esparru horietan, motibaziora eta baliabideen antolakuntzara zuzendutako neurriekin batera, badira jabekuntza bera mugarriztatzera zuzendutakoak ere. Hiru hauek (Euskararen Aholku Batzordea, 2012, or. 40): a) Egungo euskalduntze curriculumak Europako Erreferentzia Marko Bateratura egokitzeko eta Marko Bateratua bera euskarara egokitzeko bideak aztertu eta garatzea. b) Euskara gaitasuna egiaztatzeko azterketa-sistemaren inguruko hausnarketa egin eta hobekuntzak praktikara eramatea. c) Helduen euskalduntzearen kalitate-irizpideak adostu eta finkatzea. Euskara 21 egitasmoko elebitasun asimetrikoaren ideiaren testuinguruan kokatzen bagara, neurrion atzean, hiztunei —bakoitzari bere mailan— hizkuntza-ezagutza bermatzeko ahalegin bat atzematen dugu. ESEPko gainerako esparruetan ere, badira elebitasun asimetrikoaren ideiaren testuinguruan ulertu behar diren neurriak, hain zuzen, hizkuntzak erabiltzeko irizpideei dagozkienak. a) Administrazioaren esparruan, hizkuntza ofizial biak erabiltzeko irizpideak finkatzea proposatzen da (Euskararen Aholku Batzordea, 2012, or. 45). b) Esparru sozioekonomikoan, enpresen jardunean hizkuntza-irizpideak ezartzeko pausoak ematea proposatzen da (ibid., or. 53). c) Aisiaren eta kirolaren esparruan, gazteei zuzendutako modako ekimen guztietan euskara lehenestea proposatzen da (ibid., or. 59). Hortaz, hainbat esparrutan, elebitasun asimetrikoa antolatzearen alde egiten du ESEPk, edo euskararen presentzia bermatzeko, edo euskara lehenesteko. Aurreko lerroetara aldatu ditugun neurriak, ESEPn proposatzen diren gainerako neurri eta ekintzak bezala, plangintzarekin bat egiten duen erakunde eta enpresa bakoitzak bere errealitatera egokitu beharko ditu lehentasunei, epeei, adierazleei eta partaide izan ditzakeen eraileei dagokienez (Euskararen Aholku Batzordea, 2012, or. 31). Eragile horietako bat EiTB da, honako neurri hauetan aintzat hartua. a) Liburugintzaren esparruan, irakurzaletasuna bultzatzea (ibid., or. 63). b) Kulturgintzaren esparruan, euskarazko kultur produktuen zabalkundea egitea. c) Hedabideen esparruan, komunikabide publikoen hizkuntza-betekizunei buruzko gogoeta bideratzea. 172 d) IKTen esparruan, Interneten euskarazko edukiak sustatzea. e) Euskararen barruko proiekzioan, erakundeen arteko elkarlanean aritzea. f) Euskararen kanpoko proiekzioan, horretan diharduten eragileekin elkarlana areagotzea. EiTBk oso presentzia txikia du ESEPn. gehien-gehienetan euskararen eta euskarazko produktuen zabalkundearekin lotuta. Oro har, hedabideek presentzia txikia dute, nahiz eta Euskara 21 egitasmoaren barruan berariazko arreta eskaini zitzaien. ESEPn, hedabideen esparrua elikaduraren helburu estrategikoari atxikita ageri da, zazpi neurri hauekin (Euskararen Aholku Batzordea, 2012, or. 73–76): 1) Erakundeen artean, euskarazko hedabideei zuzendutako laguntzen irizpideak adostu eta finkatzea. 2) Euskarazko hedabideen garapen iraunkorra ahalbidetzeko neurriak hartzea. 3) Hausnarketa bideratzea hedabide publikoen hizkuntzarekiko betekizunei buruz. 4) Euskarazko hedabideen garapen industrial eta teknologikoa bultzatzea. 5) Hedabideen ezagutza, hedapen soziala eta erakargarritasuna bultzatzea. 6) Erdal hedabide publiko zein pribatuetan, euskarazko edukiak areagotzea. 7) Hedabideetako hizkuntzaren kalitatea bermatzea. Zail egiten da zazpi neurri horietan Euskara hedabideetan txosteneko gogoetei antzematea. ESEPko zazpi neurrietatik, lau euskarazko hedabideen finantzazioaz eta alderdi enpresarialez ari dira; bat, hedabide publikoen eginkizunez; beste bat, euskara erdarazko hedabideetan ikusgai egiteaz, eta azkena, hedabideetako hizkuntzaren kalitateaz. Urte batzuk lehenagoko Euskara hedabideetan (Eusko Jaurlaritza, 2008, or. 38) txostenean, berriz, adostasun handieneko ideiak beste ildo batetik zihoazen: gazteentzako kanalak eta edukiak bultzatu behar zirela, arreta berezia ikus-entzunezko hedabideei eta Interneti eskaini behar zitzaiela eta, oro har, euskarazko hedabideen eskaintzan eduki arinagoak eta pluralagoak behar zirela. 2.4.5.2. Nafarroa Nafarroan, gizartearen zati baten aspaldiko nahia zen seme-alabak hezkuntza-sare publikoan euskaldundu ahal izatea, bizi ziren eremuan bizi zirela, baina, urteetan, zailtasun ia gaindiezinak izan ziren Euskararen Foru Legea eta gobernuari eusten zioten 173 alderdien jarrera. Horren aurrean, gurasoek hainbat ekimen hasi zituzten 2008. urtean, beraien nahia babes zezakeen lege-aldaketa sustatzera zuzenduta. Azkenean, 2015ean lortu zuten Nafarroako legebiltzarrak aldaketa onartzea. 4/2015 Foru-legean jasotakoaren arabera, Nafarroako Gobernuak bere ardurapean hartu behar du eremu erdaldunean ere ikastetxe publikoetan euskarazko eredua ezartzea, eskabideen arabera. Nafarroako Gobernu berriak legezko betebehar horretan urrats bat gehiago egin du, eta Euskararen I. Plan Estrategikoan (Nafarroako Gobernua, 2017a, or. 44) helburu zehatz modura jarri du Nafarroa osora zabaltzea euskaraz eskolatzeko aukera. Gai honek segitzen du, edozelan ere, istiluak eragiten nafar gizartean. Iruñeko udalak, esate baterako, haur-eskoletan euskarazko eskaintza handitzeko erabakia hartu zuen 2016an, hogei urtez hiriko 17 eskoletatik bitan baino ez baitzen egon euskararen aukera, eta, hartara, beste bitan ireki zuen euskarazko lerroa (Euskalerria Irratia, 2016). Herritar batzuek, bat etorri ez, eta auzitara jo zuten, sektore batzuek euskararen ezarpentzat ulertu zuten erabaki haren aurka: «Un juez suspende la imposición del euskera en las escuelas infantiles de Pamplona» (Ojer, 2016). Azkenean, epaitegiek udalaren erabakia ezereztatzeko erabili zituzten oinarri juridikoen ildoari jarraituz, Nafarroako Gobernuak hartu zuen Iruñeko haur-eskoletan euskararen eskaintza handitzeko erabakia (Gobierno de Navarra, 2017a). Euskararen Plan Estrategikoak, hiztun berriak irabazteko helburu nagusira zuzenduta, garrantzi handia ematen dio haurren eta helduen euskalduntzeari baina, horrekin batera, ezinbestekotzat dauzka euskararen familia barruko transmisioa eta sozializazioa. Hortaz, helburu zehatzen artean, batetik, udalerri euskaldunetan euskararen erabilera indartzea jasotzen du (Nafarroako Gobernua, 2017a, or. 41). Bestetik, euskara erabiltzeko aukerak, espazioak, baliabideak eta produktuak erraztea nafar guztiei. Planean, honelako ekintzak proposatzen dira (ibid., or. 38-40): a) Administrazioak antolatzen dituen kultura- eta kirol-jardueretan, euskarazko eskaintza handitzea. b) Eskolaz kanpoko eta aisialdiko jardueretan euskarari lekua egiteko estrategiak lantzea arloko eragileekin. c) Saltokietan, zerbitzu profesionaletan eta enpresetan euskararen erabilera areagotzeko planak abian jartzen laguntzea. d) Euskarazko kultur sormena sustatzeko diru-laguntzak ematea. 174 Ildo beretik, euskarazko komunikazio-eskaintza zabaltzeko helburuz, euskarazko hedabideen finantzazioa hobetzeko formulak bilatzea proposatzen da eta, horrekin batera, Foru Administrazioaren eta sektorearen arteko lankidetza-guneak sustatzea. Bestalde, euskarazko hedabideen zabalkundean oztopoak daudela ohartuta, euskarazko eskaintza herritar guztiengana heltzeko ekimenak abiaraztea proposatzen da, beren beregi, ETB3 haur eta gazteentzako kanal tematikoa Nafarroa osoan hartzeko ekimenak. 2.4.5.3. Ipar Euskal Herria Ipar Euskal Herrian, 2006-2010 epealdirako plangintzaren emaitzetako bat EiTBren Iparraldeko hedapen digitala izan zen (EiTB, 2011, or. 36). Beste bat, gazteen euskararen ezagutzan inflexio-puntu bat gertatzea. Hurrengo plana, 2011-2016rako Jokabide Esparrua (Euskararen Erakunde Publikoa, 2010), aurrekoaren jarraipena zen eta, beraz, Fishmanen 1991ko ereduan oinarritua. Helburu nagusi modura hiztun osoen kopurua emendatzea jarrita, horrek sortzen zituen erronkak hiru esparrutan bilduta ageri dira planean: 1) euskaren transmisioa, 2) euskararen erabilera, eta 3) zeharkako jarduerak, hala nola, helduen euskalduntzea, hizkuntzaren kalitatea eta motibazioa. Aurreko plangintzaren aldean, 2011-2016koan, aintzat hartu zen euskara unibertsitatean eta lanbide-heziketan sartu beharra (ibid., or. 23). Ildo horretan, 2017-2018 ikasturtean eraikin berria estreinatu zuen Seaskaren Baionako Etxepare Lizeoak lehenengo aldiz eskaini zuen lanbide-heziketa euskaraz (Etxegarai, 2017). Jokabide Esparruaren ondotik, Euskal Hirigune Elkargoak (2018) prestatu duen proiektua sartu da indarrean. Berriro ere hiztun osoak sortzea helburu, 21 eremutan esku hartzea aurreikusten du oraingo proiektuak. 2006-2010eko eta 2011-2016ko planetan bezala, hiru multzotan bildu dira oraingo 21 eremuak: 1) euskararen transmisioa, 2) euskararen erabilpena, eta 3) sostenguko eta zeharkako funtzioak. Aurreko planen aldean, 2018koan ez dira hedabideak aintzat hartzen. 2.4.6. Corpus-plangintza eta teknologia berriak Leioako biltzarraz geroztiko araugintzan, hutsune bi aipatu ditugu gorago (2.3.4.1. puntuan): hiztegia eta ahoskera. 2010eko hamarkadan, arlo bietan eman dira pausoak, 175 hein handi batean aro digitaleko teknologiek ahalbidetu dituzten lan-metodoei eta ezagutzei esker. Hiztegiaren arloan, euskara batuaren lexikalizazioak aurrerapauso handia egin du. Ahoskeran, aurrerapausoa txikiagoa izan da, baina oso esangarria, euskararen aldagarritasunaren kezka izan baitu ardaztzat. Izan ere, normalizazioaren laugarren aldi honetan, euskara era askotako hiztunen ahotan eta denetariko esparruetan dabil. Ildo horretatik, nabarmentzekoa da hiztunari hizkuntzaren erabilera errazten dioten baliabideak garatu ahal izatea ekarri dutela teknologia digital berriek, besteak beste, hiztegi elektronikoak eta zuzentzaile ortografikoak. Teknologia berriak —komunikazio- eta informazio-teknologiak (IKTak), zehatzago esanda— elementu bereizgarria dira hizkuntzalarien azken urteetako lanean. Izan ere, informazioa sortzen, manipulatzen, biltegiratzen eta zabaltzen laguntzen duten teknologietan, badira batzuk, hizkuntza-teknologia deritzenak, hizkuntzaren tratamendura zuzentzen direnak: ahotsaren edo hizketaren ezagutza, ahotsaren edo hizketaren sintesia, karaktereen ezagutze optikoa, itzulpen automatikoa, ahozko datuen ulertzea, eta audio-datuen meatzaritza (Diez de Lezana, 2008, or. 28). Halako teknologiak funtsezkoak dira gaur egun hizkuntza baten iraupenerako, eta arloan lanean zihardutenek garbi ikusi zuten lehen urratsetatik euskarak hor egon beharra zuela. Teknologia berrien garapenarekin bat eginez gero, euskarak erabilgarritasuna, prestigioa eta erakarpena irabaziko zituen; kanpoan geratuz gero, euskara promozio profesional eta sozialerako oztopo bihurtuko zen (Sagarna, 2008, or. 18). Urteotako ibilbidea ikusita, esan liteke euskaldun-komunitateak kanpoan ez geratzeko borondatea izan duela. Interneten —ahaleginaren neurri bat ematearren—, euskaldun-komunitatea aktiboa eta saiatua da. Hizkuntza handiagoen aldean, blog eta Wikipediako artikulu gehiago ekoizten du hiztun bakoitzeko, baina komunitatearen tamainak muga garbiak jartzen ditu, hizkuntza txiki baten produkzio absolutua ez baita hizkuntza handi batenera hurbildu ere egiten (Sagarna, 2008, or. 21). Euskarazko softwarearen ekoizpena ere ez da txikia baina, hein handi batean, Interneteko presentzia bezala, ahalegin boluntarista baten emaitza da, eta horrek ez du urruntzen euskara IKTen erronkatik kanpo geratzeko arriskua (Sagarna, 2008, or. 2223). Arazoaz jabetuta, EAEn, Eusko Jaurlaritzak hainbat ekimen eta plangintza eraman ditu aurrera urteokaz IKTen arloan eta, EBPN-n, esplizituki lotu du eginkizun hori 176 euskararen normalizazioarekin (Diez de Lezana, 2008, or. 29). Ekimenetako bat euskarazko baliabide guztiak inbentario batean jasotzea izan da, dagoeneko Interneten11 erabilgarri dagoena (ibid., or. 32-34). Besteak beste, sistema eragileak, hiztegi elektronikoak, bulegotika-paketeak, zuzentzaile ortografikoak, hizketa sintetizatzeko aplikazioak, hizkuntza-corpusak, itzulpen-memoriak, lematizatzaileak, itzulpen automatikorako tresnak, eta abar aurki daitezke. Erakunde akademikoetan ere, badago euskara eta IKTak uztartzeko kezka, euskararen normalizaziorako funtsezkoa dela jakitun. Kezka horretatik sortu zen IXA taldea Euskal Herriko Unibertsitatearen barruan (Alegria, Artola, Diaz de Ilarraza, & Sarasola, 2008, or. 45). IKTen erronkak boluntarismoa eta ahalegina baino gehiago behar zuela jabetuta, estrategia bat diseinatu zuen, eta beraren emaitza dira, besteak beste, Xuxen zuzentzaile ortografikoa eta Euslem lematizatzaile-etiketatzailea. Estrategia horren ideia nagusiak dira hasieran oinarrizko baliabide eta tresna sendoak sortzea, formatu estandarrez baliatzea, ahal den guztietan software librea erabiltzea eta sortzea eta, horrez gainera, lankidetza-sareak antolatzea Euskal Herriko eta atzerriko enpresekin, erakunde publikoekin, eta beste ikerketa-zentro batzuekin (ibid., or. 53-54). Hain zuzen, teknologiak partekatzearen eta lankidetzaren aldeko estrategiatik jo ezean, nekez izan dezake euskarak bere lekua egungo Europa eleaniztunean behar diren zerbitzu eta produktuetan, esate baterako, itzulpen-aplikazioetan, bilaketa-sistema eleaniztunetan, e. a. (Sagarna, 2008, or. 24). Euskararentzako produktu espezifikoak ere nekez presta daitezke arlo askotako erakundeen lankidetzarik gabe, eta hori arazo larria da, zeren halako produkturik ezean arriskuan jar baitaiteke euskararen estandarizazioa eta lantze funtzionala bide egokitik eramatea. Izan ere, egun, hizkuntzaren estandarizaziorako eta lantze funtzionalerako erabakiek hizkuntza-corpusen euskarria behar dute, ikerketa linguistikoak, hizkuntzen irakaskuntzak eta beste hainbat arlok bezala (Areta, Gurrutxaga, & Leturia, 2008, or. 73). Hizkuntza-teknologien garapenean, oinarrizko baliabideak dira hizkuntza-corpus handiak —hamarka milioi hitzekoak— eta, euskaraz, ia-ia iritsi ezinezko bolumena litzateke digitalean argitaratzen den guztia sistematikoki bildu ezean (Alegria et al., 11 www.euskara.euskadi.eus/ikt_inbentarioa 177 2008, or. 56–57). Gainera, bolumena ez ezik, finantzazioa, ikuspegi-aniztasuna eta tresnak ere behar dira corpusak osatzen direnean (Areta et al., 2008, or. 87). Hala, Euskaltzaindiak oso corpus xumea —XX. mendeko euskararen corpus estatistikoa— baliatu zuen 1990eko hamarkadan hiztegi batuaren lanak aurrera eramateko (Oyharçabal, 2004, or. 49–50). Hamarkada bat geroago, euskara batuko lexikoaren erabilera aztertzeko eta hiztegi-arau berriak emateko helburuarekin, Lexikoaren Behatokia deritzon egitasmoa onartu zuen, corpus monitore baten diseinuan zetzana, eta lehen unetik bertatik beharrezkotzat jo zuen lankidetza, IXA taldearena, UZEIrena eta Elhuyarrena (Urrutia & Kintana, 2009, or. 375). EiTBrena ere gutxira bildu zuen. Urteokaz, corpusetan oinarrituriko hizkuntzalaritzak garrantzi handia hartu du euskaraz osatuz joan diren bildumei esker. Aipagarri dira UPV/EHUko Euskara Institutuaren ardurapeko corpusak, hala nola, Egungo Testuen Corpusa, Ereduzko Prosa Gaur eta Euskal Klasikoen Corpusa, eta, horiekin batera, Elhuyarren corpus elebakarra eta corpus paraleloa, eta, halaber, Eroski Consumer Corpusa. Lexikoaren Behatokiari, gainerako corpus horiei eta beste baliabide batzuei esker, jauzi handi bat gertatu da euskara estandarraren hiztegi arauemailean. 2000ko Hiztegi Batua —funtsean ortografi hiztegi bat zena— Euskaltzaindiaren Hiztegia (Euskaltzaindia, 2012) bihurtu da, milaka hitz berri gehituta, eta adierak eta adibideak erantsita. Adieren eta adibideen eransketak lexikalizazio-fasea osatu du euskararen kodifikazioan baina, hori baino garrantzitsuago dena, pentsaera-aldaketa baten berri ematen du. Akademia jabetuta dago hiztegi arauemaileak, edizioz edizio, hizkuntzaren bilakaerara egokitzen joan beharko duela (ibid., or. VII) eta, erabiltzailearentzat, esangurak zehatz-mehatz argitzea baino, garrantzitsuagoa dela hitzaren erabilera erakustea: «Beste hitz batzuekin esateko, hitzaren definizioa, eduki semantikoa baino areago, hitz hori ager daitekeen testuinguruen multzotzat hartzen da gaur egun» (ibid.). Hiztegi-arloa bideratuta, kodifikazioan dagoen azken hutsunea ahoskerakoa da, prosodia landu barik baitago oraindino. Lanketa hori orientatzeko, funtsezko ekarpena izan da Euskaltzaindiaren Ahoskera batzordearen txostena (Ahoskerak axola du) (Oñederra et al., 2015). Txosteneko ideia nagusia da euskararen ahozko erabileraren normalizazioan estandarraren ahoskera arautzea bezain garrantzitsua dela aldaera estilistikoena eta dialektalena garatzea. Garapen horretarako, txostenak azpimarratzen du EBAZ arauko 178 irizpide fonemikoak behar bezain malguak direla. Prosodiari helduta, alde batetik, txostenak nahitaezkotzat jotzen du euskalkietara begiratzea eredu bila eta, euskara batuan, eredu prosodikoak askotarikoak izan daitezkeela defendatzen du; tokiz toki ezberdinak, eta baita erregistroz erregistro ere ezberdinak. Beste aldetik, eredu prosodikoen irakaskuntza dela eta, esaldi osoen azentuak eta doinuak irakastea proposatzen du, berbaka jardun barik. 179 3. EUSKARAZKO IKUS-ENTZUNEZKO KOMUNIKAZIOAREN HASTAPENAK. ZERBITZU ALDIA ETA EUSKAL TELEBISTAREN SORRERA Aurreko kapituluan ikusi dugunez, Frankismoaren osteko urteetan, Hego Euskal Herrian, abagune historikoa izan zuen euskarak, desagerpenerantz zeraman bidetik irten zedin. Abagune horren gakoa ofizialtasuna izan zen, aurretik inoiz ezagutu gabeko estatusa, Espainiako 1978ko Konstituzioak aitortu ziona. Ofizialtasunak euskararen normalizazioari modu antolatuan ekiteko aukera ekarri zuen 1980ko hamarkadako lehen urteetatik, baina euskalgintza Franco hil orduko hasi zen hizkuntza sustatzeko ahaleginetan. Lehenagotik ere, pauso garrantzitsuak emanak zituen, estandarizazioan eta euskara gizarteratzeko ekimenetan batik bat. Euskalgintzaren lehen ekimen haietan, arreta gehiena gizarte-esparru bitan ipini zen, hezkuntzan eta komunikazioan, eta, geroago ere, administrazioarekin batera, esparru biok hartu ziren estrategikotzat euskara normalizatzeko plangintzetan. 1980ko hamarkadaren hasieran, Euskal Telebistaren bidez garatu zuten Euskal Autonomia Erkidegoko eragile instituzionalek iritzi hura. ETB, beraz, euskararen sustapenaren testuinguruan sortu zen ―ez horretarako bakarrik, halaz guztiz ere― eta, ahalegin horrekin lot daitezkeen proiektuetatik, garrantzitsuenetako bat da. Kapitulu honetan eta hurrengoan, garrantzi hori agerian jartzea izango da gure helburua. Horretarako, alde batetik, ETBren sorrera eta garapena deskribatuko ditugu eta, beste alde batetik, ETBk 181 aurrera eraman dituen ekimen eta jardueretatik euskararen normalizazioarekin lot daitezkeenak identifikatuko ditugu. Azterketa antolatzeko, aintzat hartuko dugu Pietikäinen eta Kelly-Holmesek (2011) hizkuntza gutxituko hedabideen garapenean HPParen ikuspegitik proposatu duten aldibanaketa. Ikerketa honen marko teorikoaz aritu garenean azaldu dugun bezala (1.3. atalean), Pietikäinen eta Kelly-Holmesek hiru aldi bereizi dituzte: dohaintza aldia, zerbitzu aldia eta performantzia aldia. Dohaintza aldia hizkuntza gutxituek komunikabideetan egin zituzten lehen agerpenei dagokie. Agerpen haiek hizkuntza gutxituari estatuaren hedabideetan utzitako tarte testimonialak baino ez ziren. Pauso garrantzitsua izan zen, geroago, komunitate gutxituek euren hedabideak sortzea, euren hizkuntzan eta euren gizarte-bizitza ardazteko helburuz. Pauso horrek zerbitzu aldia ekarri zuen. Mende berriarekin, azken aldia etorri da. IKTak bitarteko direlarik, estatuaz eta komunitateaz gainera, beste eragile batzuk hasi dira parte hartzen hedabideen arloan eta, hizkuntza gutxituei dagokienez, beraien praktikek erronka jo diete HPPan ezarritzat jotzen ziren ideia eta jokabideei; oso modu nabarmenean, hizkuntza estandarraren ideologiari. Azken aldi honi performantzia aldia deritzo. Euskarazko ikus-entzunezko hedabideen kasuan, ibilbide berdina egin dela igar daiteke eta, hortaz, hiru aldiok bereiziko ditugu gure ikerketan. Euskarazko ikus-entzunezko komunikazioan, dohaintza aldia 1970eko hamarkadaren bigarren erdian kokatuko dugu nagusiki, euskarak telebistan lehen agerraldiak egin zituenetik 1982. urtean ETB sortu zen arte. Guk hor jarri dugu zerbitzu aldiaren hasiera. Izan ere, ETBren sorrera enpresa bat ezartzea baino gehiago izan zen. Euskarazko komunikazioari dagokionez, guztizkotasun funtzionala lortzeko zinezko lehen urratsa izan zen. Hizkuntzari dagokionez, dohaintza aldiko emanaldien funtzio sinbolikotik ETBren funtzio pragmatikora jauzi egitea izan zen, alegia, telebista-zerbitzu bat euskaraz eskaintzera jauzi egitea. Gizartearen begietara, euskara inguruko hizkuntza handien parean ipintzea izan zen, modernotasunaren ikurra baitzen une hartan telebista. Euskarazko ikus-entzunezko komunikazioan, performantzia aldiaren hasiera 2000. urtean jarriko dugu, urte hartan abiarazi zuelako EiTBk bere plangintza estrategikoa, zeinak mende berrian bera bezalako hizkuntza gutxituko hedabide bati agertuko 182 zitzaizkion erronkei erantzuteko prestatu behar baitzuen. Gure ikergaia ETB izanda, kapitulu bana eskainiko diegu ETB protagonista duten aldi biei. Kapitulu honetan, dohaintza eta zerbitzu aldiak bilduko ditugu, dohaintza aldia kapituluaren sarrera modura planteatuta, eta hurrengo kapitulurako utziko dugu performantzia aldia. Zerbitzu aldiaz denaz bezainbatean, euskarazko telebista-eskaintza bat aurrera ateratzeak erronka handiak ekarri zizkion ETBri. Lehenengo eta behin, artean hizkuntza kodifikazio-fasean egoteak zalantza prosodiko, ortografiko, lexiko, morfologiko eta sintaktiko eragozgarriak sortzen zizkien komunikazioaren profesionalei eta, horrez gainera, ez zuen behar bezalako oinarria eskaintzen telebista-programetan behar ziren hizkera ezberdinak garatzeko. Bigarrenik, ETBren euskarazko zerbitzutik kanpo geratuko zen EAEko biztanleriaren portzentaje handi bat, zeren, alde batetik, euskara zekiten herritarrak gutxiengoa baitziren eta, beste alde batetik, euskaldunen artean ere, euskaraz alfabetatuta zeudenek multzo txikia osatzen baitzuten. Erakunde berriak, hortaz, bere zerbitzu publikoa gizarte osoari zabaltzeko modua aurkitu behar zuen. Hirugarrenik, beste edozein hizkuntzatan aurki zitekeen bezalako programazioa euskaraz osatu nahi bazen, industri azpiegitura bat antolatu beharko zen saioak ekoizteko edo kanpoan erositakoak euskaraz jartzeko. Hizkuntza zuzen-zuzenean ukitzen duten erronka horiek izango ditugu hizpide kapitulu honetan. 3.1. atalean, euskarazko hedabideen dohaintza aldiaz arituko gara. Sarrera orokor modura, euskarazko lehen komunikabideen gainbegiratua egingo dugu eta, ostean, euskarazko telebistagintzaren aurrekarietan jarriko dugu arreta. Ez aurrekari horiek, ez ―oro har― euskarazko komunikabideek egindako bidea, ez ziren izan euskara eta euskaldun profesionalak 1980ko hamarkadan sortuko zen ETBren beharrizanetarako prestatzeko modukoak. Hartara, kapitulu honetako 3.2. atalean ikusiko dugunez, lehenago ez bezalako azpiegiturak eta giza baliabideak atondu ziren, aldez aurretik berariazko lege-euskarria onartzeaz gainera. Legeak zerbitzuaren logikan txertatu zuen hedabide berria. ETBk eman beharreko zerbitzuaren definizioan, euskararekin batera, legeak beste elementu batzuk aipatzen zituen, eta beraren interpretazioa eztabaidarako gaia da, oraindino ere, ETB euskararen sustapenerako tresna baino ez dela diotenen eta gehiago ere badela defendatzen dutenen artean. 183 Nolanahi ere den, batzuentzat zein besteentzat, ETB euskararen estatus berri baten sinboloa izan zen. 3.3. atalean arituko gara horretaz, esanez ETBk, euskarazko hedabide bat zen aldetik, euskara garaiko bizimoduan txertatua erakutsi zuela mundu osoaren aurrean eta, aldi berean, euskarari eta euskaldunei buruzko estereotipoak gainditzen lagundu zuela. Hedabide-funtzio hori betetzeko, euskarriak behar izan zituen. Hasteko, industria bat antolatu zen ETBren inguruan, pantaila euskarazko ikus-entzunezko produktuz hornitu ahal izateko. Horrekin batera, euskarak bere komunikazio-esparrua garatzen jarraitu behar izan zuen, geldi geratzeak atzera egitea esan nahi baitu hain lehia handikoa den hedabideen arloan. 3.4. atalean, EAEko hizkuntza-politiketan jarriko dugu arreta, ETB airera irteteko zela hizkuntzarekin loturiko hainbat erabaki hartu behar izan baitziren. Batetik, gizarte elebiduna lortzeko helburua pantailara zelan eraman erabaki behar izan zen eta, bestetik, euskara ―pantailan ematen zitzaion tokia ematen zitzaiola― zer euskara-mota izango zen ebatzi beharra ere egon zen. Lehen unean, behintzat, ETB kanal elebiduna izango zela erabaki zen, eta beraren euskara, berriz, estandarra edo batua izango zela. Erabaki bion inplementazioaz, ondorengo atal bietan arituko gara. 3.5. atalean, euskara izango da gure arretagunea, erronka handia izan baitzen estandarizazioa hasi berritan euskaraz orotariko programazio bat prestatzea. Pantailarako aukeratu zen euskara batua guztiz finkatu barik egoteaz gainera, pauso bat ere ez zegoen emanda programa-mota bakoitzerako behar ziren hizkuntza-erregistroen garapenean. Hedabide berriko komunikatzaileek, horrenbestez, era guztietako zailtasunak aurkitu zituzten, hasi ortografia eta ahoskeratik, askotariko esapide eta terminoetaraino eta, besterik ezean, ETBko profesionalek eurek eman zituzten lehendabiziko irtenbideak. Zailtasunez jabetuta, ETBk hizkuntzalariak kontratatu zituen albistegien eta programa bikoiztuen hizkuntza-kalitatea zain zezaten eta, atzetik etorri zen arlo biotarako euskararen lantze funtzionalean inplikatzea. 3.6. atalean, ETBn emisio elebiduna eta euskara batua inplementatzeko antolatu behar izan ziren bitartekoekin jarraituta, telebista-zerbitzua izango da gure arretagunea. Beharrezko euskara-maila ez zeukaten herritarrengan pentsatuta, ETBk gaztelaniazko azpidatzien bitartez eskaini zizkien ele bitan lehenengo urteetako emanaldiak, eta 184 berariazko saioen bitartez erraztu zien euskaldun egiteko aukera. Bestalde, euskara batuan izan behar zuten emanaldietako hizkuntza-kalitatea zaindu beharra zegoela igarrita, hizkuntzalariak kontratatu ziren. Euskararen kalitatea zaintzeko eginkizunari, laster, hizkuntzalariok telebistarako euskararen lanketa ere hartu behar izan zuten euren gain eta, orduan, beharrezko egin zen haien arteko koordinazioa bermatzea, bai eta haien betekizunari aitorpena egitea ere enpresaren barruan. Egitura berria, Euskara Saila deritzona, harrezkero, tresna garrantzitsuenetako bat da ETBren hizkuntza-hautuen inplementazioan, programen hizkuntza-kalitatea zainduz, telebistarako euskara landuz, hizkuntza-irizpideak eskainiz, eta profesionalei hizkuntza-prestakuntza emanez. 3.1. DOHAINTZA ALDIA EUSKARAZKO IKUS-ENTZUNEZKOETAN Atal honetan, gainbegiratua emango diogu plangintza ofizial bat osatu eta indarrean jarri aurretik euskarazko komunikazioak egindako ibilbideari. Ikus-entzunezkoei dagokienez, plangintza ofizialarekin loturiko lehen ekimena Euskal Telebista izan zen, eta bera baino lehenagoko ibilbidea oso laburra izan zen zentzu guztietan. Denboran, 1970eko hamarkadaren erdialdetik 1980ko lehen urteetara doan tartea hartu zuen nagusiki, baina hasierako unea 1950eko hamarkadaren bigarren erdian ezarri behar dugu, euskarari Eliza Katolikoaren irratietan lehen tarteak egin zitzaizkionean. Denbora horri dohaintza aldia esango diogu Pietikäinen eta Kelly-Holmesen aldi-banaketa euskarazko hedabideen kasura egokituta. Gure gainbegiratu honen helburua bikoitza da. Batetik, euskararentzat komunikazioaren esparrua irabazteko prozesuak zer ahalegin eskatu zuen agerraraztea. Bestetik, prozesu horretan, ETBren egitasmoa zer testuinguru mediatikotan landu zen ezagutzea. Izan ere, orduko egoeraren ondorio izan ziren hedabide berriari hurrengo urteetan ―eta geroago ere― aurrez aurre jarri zitzaizkion erronketako asko, hala nola, profesional prestatuen falta, azpiegiturarik eza, eta euskara ikus-entzunezkoetarako landu beharra. Lehenik, euskarazko komunikazioaren aitzindarietan ipiniko dugu arreta (ikus 3.1.1.). Euskal Irrati Telebistaren aurretik, garrantzitsuenak komunikabide idatziak izan ziren, 185 1950eko hamarkadan hasitako euskarazko irrati-emanaldiek oso irismen eta helburu lokalak izan baitzituzten. Ondoren, 1970ko hamarkadaren erdialdean jarrita, euskarak telebistan eginiko lehen urratsak deskribatuko ditugu (ikus 3.1.2.). Espainiako eta Frantziako hedabide publikoetan utzitako tarte batzuk baino ez ziren, hiztunen interesei baino gehiago agintarien interesei erantzuten zietenak. 3.1.1. Euskarazko lehen komunikabideak Euskarak komunikabideetan egin zituen lehen urratsen bila, XVIII. menderaino egin dezakegu denboran atzerantz, baina horrek ez du esan nahi kate bat osa dezakegunik ordutik hona euskara hedabideetara eraman duten ekimen guztiekin. XX. mendera arte, banakako ekimenak izan ziren eta, euskarazko komunikazioan, ez zuten urratu inongo ildorik, geroagoko euskarazko komunikabideren batek jarraituko zionik. Iparraldeko eta Hegoaldeko ekimenak, gainera, kontaktu gabeko errealitate paralelo bi izan dira XX. mendearen erdialdera arte. Nolanahi ere den, gure helburuetarako, nahikoa da gaingiroki berrikustea euskarazko kazetaritzaren historia, 1970eko hamarkadan euskarazko komunikazioa zein egoeratan zegoen jakitun ipintzeko. Díaz Nocik (2007) eginiko azterketari jarraituz, euskarazko hedabide aitzindari guztietan aipagarriena Escualduna da, Baionan argitaratua 1887 eta 1944 artean. Díaz Nocik kaskartzat dauka Escualdunaren kazetaritza-eredua eta, batik bat, hizkuntzaren aldetik iruditzen zaio aipagarri ―nafar-lapurtera literarioa haren orrialdeetan oratu baitzen―. Gainerakoan, XX. mendeko lehen lau hamarkadetan, euskal kazetaritzaren panorama ordena erlijiosoen aldizkariek eta talde politikoen prentsak osatu zuten. Agerkari haietatik, bazen euskara hutsezkoren bat. Argia astekaria 1921 eta 1936 urteen artean argitaratu zen, Donostian, euskarazko kazetaritza sendotzeko zinezko ahaleginean. Euskarazko lehen irratsaioak ere Argia hartako bi kazetarik egin zituzten, 1925 urtean, Radio San Sebastián irrati sortu berrian (M. A. Gutiérrez, 2002, or. 26). Eguna euskara hutsezko lehen egunkaria, berriz, Bilbon argitaratu zen, 1937ko urtarriletik ekainera, Estepan Urkiaga Lauxetaren ekimenez (Díaz Noci, 2007, or. 6). Horren ondoren, berrogeita hamar urtez ―1940ko hamarkadatik 1980kora, biak barne― euskarazko kazetaritza idatziak ez zuen aldizkari formatutik aurrerago egin 186 (Sarasua, 1996, or. 109–114). Iparraldean Herria astekariak bete zuen Escualdunak utzitako hutsunea 1944an bertan, eta gaur egun arte iraun du. Hegoaldean, gerraostea igarota, 1954an berriro irten zen plazara Zeruko Argia. 1980an jabetza aldatu, eta handik aurrerako ibilbidea Argia izenarekin egin du. Zeruko Argiaren garai bertsuan, 1953 eta 1982 artean, beste aldizkari bat plazaratzen zen, Anaitasuna. Biak argitaratu ziren erlijiosoen lanari eta babesari esker, eta biek jasan zituzten euskal gizartea asaldatu zuten arazoak, besteak beste, agintarien debekuak eta euskara batuaren gatazka. Euskarazko komunikabide guztien artetik, Anaitasuna izan zen euskara batuaren aldeko hauturik garbiena egin zuena (Díaz Noci, 1998, or. 456). Batuko lehen testuak 1970ean argitaratu zituen eta, aurrera egiteko jarrera hartuta, Xabier Kintanaren eta Gabriel Arestiren lanak ezagutarazi zituen, ortografia berria bere egitearekin batera. Jakin ere batasunaren bultzatzaile irmoa izan zen eta, 1970eko lehen urteetan, aro emankorra bizi izan zuen (Kintana, 1992, or. 34). 1975erako, Hego Euskal Herriko komunikabide idatzi guztiak euskara batuan ari ziren, baina askok ez zuten modua aurkitu ez elebakartasunaren alde egiteko, ez militantismoaren euskarria alde batera uzteko, eta ez zuten 1980ko lehen urteetatik harago iraun (Díaz Noci, 1998, or. 446). Euskara hutsez, egunero eta Euskal Herri osora heltzen zen lehen kazeta profesionala 1990eko abenduan sortu zen: Euskaldunon Egunkaria. Irratiari dagokionez, Radio San Sebastiáneko irratsaio hari bere lekua aitortuta, euskarazko irrati-tarte aurrendariak 1950eko hamarkadakoak dira, Hego Euskal Herrikoak. Gutiérrezek (2002, or. 54–56) egin duen azterketari jarraituz, tarte aurrendari haiek potentzia txikiko eta estaldura oso mugatuko irrati parrokialetan eskaintzen ziren —ezagunenak, Segura Irratia eta Arrate Irratia—, baserritarrei zuzenduak, haien beharrizan erlijioso eta kulturalak asetzeko. Irrati parrokialek bizitza laburra izan zuten eta, haien ordez, Eliza Katolikoak COPE katea sortu zuen 1959an. Hego Euskal Herrian, lau irrati atxiki zitzaizkion COPEri: Iruñeko herri-irratia, Bilbokoa, Donostiakoa eta Loiolakoa. 1976ko martxoaren 27an, lau irratiok euskarazko 24 orduko baterako programazioa eskaini zuten, 24 Orduak Euskaraz, José Ramón Belokik zuzenduta, hainbat kazetari, kultur-eragile eta gizarte-ordezkariren parte-hartzearekin, beste nazio-eskakizun batzuekin batera euskarazko komunikazioa aldarrikatzeko helburuarekin (ibid., or. 70-73). 187 1970eko eta 1980ko hamarkadetan, euskarazko irratigintzari loturiko ekimen gehienak nekez heldu ziren herri-irratiek urraturiko bidea baino harago. Lehenik, irrati libreak aipatu behar dira, normalean pirata modura hasi zirenak (M. A. Gutiérrez, 2002, or. 104–116). Oso gutxik iraun zuten 1980ko hamarkada baino harago, baina iraun zutenen artean Ipar Euskal Herrian sorturikoak daude, Gure Irratia, Xiberoko Botza eta Irulegiko Irratia, alegia, 1982an Fillioud legeak ekarri zuen egoera berriaz baliatuta agertu zirenak (ibid., or. 120-122). Nafarroakoek ere iraun zuten, baina denek legez kanpo, Nafarroako Gobernuak urteetan behin eta berriro utzi baitzituen maiztasun-banaketetatik kanpo euskaraz emititzeko asmoz aurkezten ziren irrati-proiektuak, Euskalerria irratiarena, besteak beste (ibid., or. 132-135). Bigarrenik, irrati komertzialak aipatu behar dira. Ahalegin sinbolikoren bat egin zuten 1980 inguruan, baina laster egin zioten muzin euskarari diru-laguntza publikorik ezean (M. A. Gutiérrez, 2002, or. 72). Gauzak hala, euskarazko irratigintzan aldi berri bat ireki zuen ekimena erakunde publikoen eskutik etorri zen, 1982an, Eusko Jaurlaritzak Euskal Irrati Telebista komunikazio-talde publikoa sortu zuenean. 3.1.2. Euskarazko ikus-entzunezko komunikazioaren lehen urratsak Euskarazko komunikazioan, 1970eko hamarkadan, borborkada moduko bat bizi izan zen. Euskararen komunikazio-esparrua konfiguratzen hasia zen, batik bat aldizkariei esker, eta Hego Euskal Herrikoek —Zeruko Argia, Anaitasuna eta Jakinek—, euskara batuaren hautua eginda, dimentsio nazionalagoa hartu zuten. Uhinetan, Eliza Katolikoak lehendik zeuzkan irratiei estazio libreak gaineratu zitzaizkienean, aukera gehiago izan zituzten entzuleek, eta Euskal Herriko leku gehiagotan. Telebistan ere, orduan izan ziren euskarazko lehen emanaldiak. Pietikäinen eta Kelly-Holmesek (2011, or. 57–58) Dohaintza aldia deritzote hizkuntza gutxituek irrati-telebistetan egin zituzten lehen agerpenen aldiari, agerpenok estatuaren dohaintza moduko bat izan zirelako. Estatuak, herrialdeko hizkuntza-aniztasuna kudeatzeko beharrari erantzuteko keinu gisa, tarte bat uzten zien hizkuntza gutxituei bere titulartasuneko hedabideetan, eta hizkuntza gutxituek aitorpena eta ikusgaitasuna lortzen zituzten horrela. Euskarazko ikus-entzunezko komunikazioaren aurrekariak 188 ondo laburbil daitezke deskribapen horren bidez eta, horrenbestez, aurrekari horien denborari —ETBren sorrerak gauzak aldatu zituen arte iraun zuena— dohaintza aldia esango diogu. Euskarazko ikus-entzunezko komunikazioan, edozelan ere, dohaintza aldiak ezaugarri berezi bat izan zuen beste hizkuntza batzuen kasuaren aldean, alegia, euskarari bi estatutako telebista publikoetan utzi zitzaizkiola tarteak. Hauek dira euskarazko lehenengo telebista-emankizunik aipagarrienak (Torrealdai, 1985, or. 12–14): 1) 1975eko abendutik 1977ko abuztura, TVEren Euskadiko eskualde-zentroak Euskalerria programa eman zuen; astean behin, ordu erdi. Erreportaje bi eta haurrentzako Pinpilinpauxa saiotxoa eskaintzen zituen. 2) 1977ko urritik 1983ko martxora, Al fondo el hombre asteroko elkarrizketa-saioa euskaraz eskaini zuen TVEren Euskadiko eskualde-zentroak hiru asterik behin. 3) 1976an, FR3 magazin bat emititzen hasi zen Bordeletik; hamabostean behin, ordu laurden. 1984an, astean behin izatera igaro zuten, eta ordu laurden gehitu zioten euskara irakasteko. 4) 1981ean, TVEren Nafarroako eskualde-zentro ireki berriak minutu bateko emanaldia jarri zuen euskaraz egunero. Halako saioek ez zieten erantzun euskaldun-komunitatearen behar eta nahiei, lehenengo eta behin, oso koiunturalak izan zirelako. TVEren kasuan, keinu moduko bat egin zitzaion euskarari Franco hil ondoren, baina proiektuari profesionalik, azpiegiturarik, hizkuntza-eredurik eta, oroz gain, gogoetarik eskaini barik (Torrealdai, 1985, or. 13–14). Hizkuntza-ereduari dagokionez, azpimarratu behar da TVEko zein FR3ko euskarazko emanaldi haietan euskalkia hautatu zela, alde batera utzita kodifikatzen hasi berria zen euskara batua. Pietikäinen eta Kelly-Holmesek (2011) dohaintza aldian identifikatu duten jarreraren aurka, hortaz, euskarazko lehenengo telebista-emanaldi haiek ez zuten komunitate oso bat —euskaldun-komunitate osoa— ikuspegian. Bigarrenik, edukiak bigarren mailakoak ziren, besteak beste, haurrentzako entretenigarriak, eta ohitura eta bizimoduei buruzko erreportajeak. FR3k, esaterako, ez zuen aktualitatea lantzen bere magazinean (Torrealdai, 1985, or. 12). Hirugarrenik, gutxieneko duintasuna ere ez zitzaion ematen produktuari hainbat kasutan, ikusleek 189 isekatzat hartzeraino, TVEk Nafarroan euskaraz eskaintzen zuen minutu hura bezala (ibid.). Urte asko joan dira eta, egun, Nafarroako minutu bateko eredu horretara murriztu ditu TVEk bere emanaldiak Euskadin (Díaz Noci, 1998, or. 446), eta FR3k Iparraldean (Frantziako Estatua et al., 2000, or. 20). Frantziako eta Espainiako telebista estatalek oraindino ere euskarari ematen dioten tratamendua ez doa dohaintza aldiarekin lotzen diren tarte sinbolikoetatik harago. 3.2. ZERBITZU ALDIA EUSKARAZKO IKUS-ENTZUNEZKOETAN Legeak ofizialtasuna aitortuta, Hego Euskal Herrian, euskalgintzako eta euskal erakundeetako eragileek estatus berria baliatu, eta euskararen erabilera-esparruak gehitzera eta zabaltzera zuzendu zuten euren ahalegina. Telebistaren arloan, Jose Mari Iriondo, Jose Mari Otermin, Xabier Kintana eta beste euskaltzale batzuen ekinari esker, TVEk Euskalerria saioa aireratu zuen bi urtez, baina hura ez zen izan euskararentzat ezein esparru irabazteko edo sendotzeko moduko urratsa. Pauso hori estatuaren aldetik etorriko ez zelakoan, bide berriak urratu ziren. Iñaki Beobide kultur eragilea, adibidez, telebista pirata bat antolatzekotan ibili zen, eta EAEko instituzioek, hainbat negoziazio eta aurreproiekturen ondoren, telebista propio bat sortzea erabaki zuten. Euskal Telebistaren sorrerak, 1982. urtean, munarri bat ezarri zuen ordura arte euskarak ikus-entzunezko komunikazioan egindako ibilbidean, bi arrazoirengatik. Batetik, halako hedabide bat sortzeko bultzada euskal gizartetik zetorren, 24 Orduak Euskaraz enblematiko hark frogatzen duenez, eta hedabidea sortzeko erabakia eta bitartekoak ere euskal gizartearenak izan ziren, ez estatu batenak edo enpresa batenak. Bestetik, hedabide berriari esleitzen zitzaizkion eginkizunak funtzio sinbolikotik baino askoz harago zihoazen; hedabide berria, EiTB sortzeko 5/1982 Legean jaso bezala, informazioaren, hezkuntzaren, kultur sustapenaren eta hizkuntza-normalizazioaren zerbitzura ipini behar zen. Esan dezakegu, hortaz, 1982 hartan aldi berri bat hasi zela euskarazko ikus-entzunezko komunikazioan, ezaugarrietan bat zetorrena hizkuntza gutxituko hedabideen bilakaeran Pietikäinen eta Kelly-Holmesek (2011) bereizten duten zerbitzu aldiaren ezaugarriekin. 190 ETBrekin batera hasitako zerbitzu aldi hori 2000. urtean amaitu zela esan daiteke, EiTBren lehen plan estrategikoa indarrean sartu zenean. 2000ko plan estrategiko hark —hurrengo hamarkadetan ikus-entzunezko komunikazioaren esparruan aurreikusten zen testuinguru berrirako prestatua— EiTB ulertzeko pentsamolde berri bat ekarri zuen, apurka azaleratzen joan zena, askotan pentsamolde zaharraren aurka lehian eta beste askotan nolabaiteko elkarbizitzan. Hori dela eta, zerbitzu aldiari eskainitako atal honetan eta hurrengoetan aztertuko ditugun hainbat gai, hala nola, EiTBk eman beharreko zerbitzuaren zehaztapena, edo ETBren jardunak behar dituen azpiegituren ezarpena eta garapena, 2000. urte horretatik harago doaz. Atal honetan, gure arretagune nagusia zerbitzu aldiaren hasiera izango da. Lehenik, euskararen normalizazioaren testuinguruan kokaturik, 1970eko eta 1980ko hamarkaden arteko urteetan euskara komunikabideetara eramateko nahia zertan zen aztertuko dugu (ikus 3.2.1.). Izan ere, Frantziako eta Espainiako hedabide estataletan euskarari eskaintzen zitzaizkion tarteak ez ziren euskal gizartearen gogobetegarri. Ondoren, ETB sortzeko prozesu konplexua deskribatuko dugu, EiTB osoaren ikuspegia hartuta (ikus 3.2.2.). Komunikabide berria ezerezetik altxatu zen, esan nahi baita berariaz prestatu behar izan zela dena, hasi legeditik eta talde profesionaleraino. 3.2.1. Dohaintzatik zerbitzura Euskal gizarte eleaniztunean, 1970eko hamarkadaren azken urteetan, telebista estatalek ez zuten behar bezalako erantzuna ematen herritarren premien eta nahien aurrean. Euskararen normalizazioaren lehen aldian egin zen ikerketa baten arabera, Euskal Herriko familia euskaldunetan, hamar pertsonatik bederatzik telebistan euskarari tokia egitearen aldeko jarrera zuten (Euskaltzaindia, 1979a, or. 132). Toki hori egiteko moduaz itaunduta, % 77,3k zioten euskarari eta erdarari tarte berdina eman behar zitzaiela hedabideetan, eta % 6,5ek zioten euskarak bere hedabideak izan behar zituela, eta erdarak, bereak (ibid., or. 133). Familia erdaldunetan, proportzioak aldatu egiten ziren, baina nagusi zen euskarari hedabideetan tokia egitearen aldeko jarrera. Hamar pertsonatik zortziri ondo iruditzen zitzaien telebistan euskarari tokia egitea eta, tokia egiteko moduaz itaunduta, % 43,5ek uste zuten hedabideetan tarte berdina eman behar 191 zitzaiela hizkuntza biei, eta % 23,7k uste zuten egokiagoa zela hizkuntza bakoitzak bere hedabideak izatea (ibid., or. 139). Ikerketa hartan, balio sinbolikoari loturiko diskurtsoa nabari daiteke euskararentzat nahi ziren hedabideez aritzean: «hizkuntzaren zabalkunderako garrantzia» (Euskaltzaindia, 1979a, or. 132), «euskara ez-euskaldunen aurrean ikusgai egitea, eta euskara berreskuratzeko prozesua azkartzea» (ibid., or. 139), «hedabide batzuk euskaraz soilik eta beste batzuk gaztelaniaz soilik izateak euskara behin betiko kondenatuko luke ghettora eta egoera diglosikora, guztiz desagerrarazteraino» (ibid., or. 140). Urte gutxiren buruan, berriz, ETB abian zela, euskarazko telebistaren balio pragmatikoaren diskurtsoa zebilen euskaltzaleen artean (Torrealdai, 1985, or. 187–190). Ideia nagusia zen ETBk komunikazio-hizkuntza bihurtzen zuela euskara. Diskurtso berria bat zetorren 1970eko eta 1980ko hamarkadetan beste komunitate gutxitu batzuetan hedabide propioen sorrera bultzatu zuten eragileen eta erabiltzaileen pentsaerarekin. Pietikäinen eta Kelly-Holmesek (2011, or. 59–60) deskribatu bezala, komunitateak sortutako hedabideok komunitatearentzat ziren, eguneroko bizitza beraren mintzairan egin ahal izateko zerbitzu bat, komunitatea munduan txertatzeko bide bat. Horrez gainera, aldi berean, hedabideok erronka handia ziren hizkuntzarentzat berarentzat, eguneratzea eta terminologia eta adierazpide berriak lantzea exijitzen baitzioten eurek eraturiko ingurune berrian baliagarria izan zedin. Hortaz, lehenago esan dugunez, ETBren sorrera mugarri bat izan zen, euskarazko komunikazioan zerbitzu aldiaren hasiera formalki markatu zuena; ETB sortuta, posible egin zen guztizkotasun funtzionalaren erronkari erantzuteko urratsak ematen hastea. Erantsi behar dugu, denbora berean, gizartean errotuz zihoan euskarazko zerbitzuen beharraren pentsaera izan zela ETB sortzea ekarri zuena. Pentsaera horrek arrastoa du, oraindino, XXI. mendean euskarazko komunikazioaz erabiltzen den diskurtsoan, Zerbitzu aldia igarotzat eman daitekeen arren. Izan ere, Pietikäinen eta Kelly-Holmesek (ibid., or. 62) ohartarazi bezala, hizkuntza gutxituko ikus-entzunezko hedabideekin loturiko prozesu, eragile eta ideietan, eboluzioak ez ditu beti aurreko urratsak ixten eta, hortaz, gainezartzeak gertatzen dira. 192 3.2.2. ETBren sorrera 1980ko hamarkadaren hasieran, euskara normalizatzeko plangintza antolatuaren lehen urratsetan, nabarmentzekoa da Euskal Telebista oso proiektu konplexua izan zela, eta ez da harritzekoa, hortaz, beraren sorrerari buruzko kontakizunean kutsu epikoa atzematea12. Egiatan, zailtasun askori egin behar izan zitzaien aurre, ETB —Euskal Irrati Telebista osoa— ezerezetik sortu baitzen, lehenago ere esan dugunez (Larrinaga, 2007b, or. 84): egoera legala badaezpadakoa zen; erabili nahi zen hizkuntzak hamabost urte ere ez zituen eginda batasunaren eta kodifikazioaren bidean, ikus-entzunezko hedabideetan esperientzia zuten euskaldun profesionalak urriak ziren, eta azpiegiturak berriren berri jarri beharra zegoen. Azpiatal honetan, enpresa eratzeko prozesuan ipiniko dugu arreta. Lehenik, EAEn euskarazko komunikabide publikoak eratzeko aukera eskaini zuen legeriaz arituko gara (ikus 3.2.2.1.). Legeria horren euskarri nagusia Gernikako Estatutua izan zen; berari esker lortu zuen EAEko administrazioak Estatuko administrazioaren pasibotasuna saihestea euskara hedabideetan bultzatzeari zegokionez. Jarraian, EiTB sortzeko legeak erakunde berriari atxiki zion zerbitzu publikoaren betebeharraz jardungo dugu (ikus 3.2.2.1.). Betebehar horren deskribapenean, euskara sustatzeko eginkizuna ageri da, batzuek lehentasunezkotzat daukatena, eta beste batzuek gainerako eginkizunen mailan ipintzen dutena. Azkenik, EiTBren lehen urteetako garapena deskribatuko dugu (ikus 3.2.2.3.). Enpresa gisa, azpiegiturak eta langile-talde bat prestatu behar izan zituen eta, komunikazio-talde gisa, hainbat kanal abiarazi behar izan zituen irratian, telebistan eta, geroago, Interneten. 3.2.2.1. Lege-euskarria Euskararen Normalizaziorako Legean xedatutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrek aitortua dute informazioa euskaraz zein gaztelaniaz jasotzeko eskubidea, eta Euskadiko erakundeek, 22, 23 eta 24. artikuluetan, bere egina dute 12 Ikus, esate baterako, Díez Urrestarazuk (2003) edo Otermin eta Díez Unzuetak (2006) zelan azaltzen duten. 193 EAEko hedabideetan ―prentsan, irratian, telebistan, zineman, antzerkian eta ikuskizunetan― euskara sustatzeko erantzukizuna, hizkuntza ofizial bien erabilera parekatu arte. Erantzukizun horri aurre egiteko, Euskal Autonomia Erkidego sortu berrian, hiru aukera jarri ziren mahai gainean telebistari dagokionez (Torrealdai, 1985, or. 21). Lehen aukera Televisión Españolaz baliatzea zen, Madrileko emisio-zentroan prestaturiko programazioaren hutsarteak euskarazko saioetarako utzita. Bigarren aukera Televisión Españolak hirugarren kanal bat sortzea zen, programazioa euskaraz izan zedin oso-osorik. Hirugarren aukera, telebista arras propioa eratzea. Gernikako Estatutuak bazeuzkan aurreikusita bigarren eta hirugarren aukerak. Bigarrenari zegokionez, Estatutuaren 19.2 artikuluak eta bigarren xedapen iragankorrak ziotenaren arabera, Estatuak EAEko esparrurako hirugarren kanal bat sortuz gero, EAEko erakundeen esku utz zezakeen kontzesio-erregimenean, alde bien akordio baten bitartez. Hirugarren aukerari dagokionez, Gernikako estatutuaren 19.3 artikuluak eskumen osoa aitortzen zion erkidegoari bere irrati, telebista, prentsa eta beste edozelako komunikabide propioak arautzeko, sortzeko eta mantentzeko. EAEko agintariek bigarren epealdi baterako pentsatua zuten telebista propio bat antolatzea, lehen epealdian TVEren kanal bien eta abiaraztekoa zen hirugarrenaren bidetik igaro ondoren, baina 1980an negoziazioei ekin zitzaienean ez TVEk, ez Espainiako Gobernuak aurrera egiteko jarrerarik ez zutela jabetuta, Eusko Jaurlaritzak komunikazio-talde propioa edukitzea erabaki zuen (Torrealdai, 1985, or. 27). Lehen urratsa, 1981ean, Radio Vitoria erostea izan zen, Estatuaren hertsidura hausteko helburuz (Ibáñez Serna, 1995, or. 48). Izan ere, Gernikako Estatutuak Eusko Jaurlaritzari aitortzen zizkion eskumenak, praktikan, irratiaren kasuan, erabat mugatuta zeuden maiztasun ertainean, Espainiako Gobernuaren ordezkariek esaten baitzuten banda komertzial horretan ez zegoela toki librerik Jaurlaritzari sintonia bat esleitzeko. Radio Vitoria erosi eta hurrengo urtean, Eusko Legebiltzarraren 5/1982 legearen bitartez, Euskal Irrati Telebista herri-erakundea eratu zen, Kultura Sailari atxikia, eta Radio Vitoria bertan integraturik utzi zuen lehen xedapen gehigarriak. Hilabete batzuk geroago, 1982ko uztailean, 157/1982 dekretuaren bidez, Kultura Sailak Euskal Telebista SA sortu zuen eta, 158/1982 dekretuaren bidez, Eusko Irratia SA. Enpresa berri bion akziodun bakarra EiTB herri-erakundea zen. Radio Vitoria ere akziodun bakarreko sozietate anonimo gisa antolatua zuen 77/1984 dekretuak. 194 3.2.2.2. Zerbitzu publikoa helburu Eusko Legebiltzarraren 5/1982 Legeak zerbitzu publikoaren esparruan kokatu zituen beraren bitartez sortzen zen Euskal Irrati Telebista herri-erakundearen eginkizunak. Kontzepzio hori bat zetorren beste komunitate gutxitu batzuek euren hedabide propioak eratzea ekarri zuten ideiekin ―zeintzuengatik Pietikäinen eta Kelly-Holmesek 'zerbitzu aldia' izena proposatu baitute―, baina beraren gaineko gogoeta hamarkada bat geroago hasi zen. 2010eko urteetan ―euskarazko ikus-entzunezko komunikazioa performantzia aldian dagoela―, EiTBk eman beharreko zerbitzu publikoaren ideiak segitu du gizartean debatea pizten. 5/1982 Legeak honela zioen atarikoan: «Eskumen hori erabiliz, eta zerbitzu publikoaren funtsezko kontzeptua errespetatuz, lege honen gai diren gizarte-komunikabideak tresna gisa eratzen dira, nahitaezkoak Euskadiko herritarren informaziorako eta parte-hartze politikorako, gure hezkuntza-sistemarekin kooperatzeko, euskal kulturaren sustapen eta zabalkunderako eta, oso aintzat hartzekoa dena, euskararen sustapen eta garapenerako [...]». EiTB, beraz, EAEko aginte publikoen esku ipintzen zen tresna bat zen, zerbitzu publikoa emateko helburuz. Legeak hiru esparru bereizten zituen zerbitzu publiko horretan: herritarren informazioa eta parte-hartzea, hezkuntza, eta euskal hizkuntza eta kultura. Legearen testu horren interpretazioak, baina, eztabaida bi eragin zituen ia lehen unetik, oraindino itzali ez direnak. Bata zen ea hiru esparruko zerrendatze hura exhaustiboa zen, ala EiTBren zerbitzu publikoak beste esparru batzuk ere uki zitzakeen. Beste eztabaida lehentasunei zegokien: esparru guztiak maila berean zeuden, ala horietako bat, euskararen sustapena, hain zuzen, beste guztien aurretik jarri behar zen? Euskal Telebistaren hasierako urteetan, emanaldi elebidunek eragin zuten debate publikoan, iritzi-emaile askok euskararen sustapena azpimarratu zuten hedabide berriaren berezko helburutzat, eta ETBren bultzatzaileen asmoei eta legearen letrari aurka egiten zien ezbehartzat jo zuten gaztelaniaren presentzia, Joan Mari Torrealdai (1993, or. 154–155) euskarazko komunikazioaren eragileak bezala: 195 «Azpimarra dezagun euskararen promozioa eta euskararen erabilpena, biak printzipio-mailan dauzkagula hemen [5/1982 Legean] emanik. Maila bera du, baita ere, gero ikusiko dugun eskaintza orokorra orekatu beharrak. Oso inportantea. Printzipio fundazional honen izpirituari telebista-sortzaileen gogoa eta borondate politikoa erantsi behar zaio. Euskara hutsezko telebista arrunt eta osoa izan behar zuen ETBk, hauen ustetan, sekula lortu ez bazuen ere lortu osoki euskarazkoa izatea, nahiz eta beti izan den antidiglosikoa. (Borondate politiko horren frogak eta testigantzak mila dira)». Hortaz, hala pentsatzen zutenek zioten euskararen normalizaziorako tresna bat sortzea izan zela euskarazko telebistaren alde jardun zuten bultzatzaileen eta proiektua aurrera atera zuten ordezkari politikoen lehendabiziko asmoa. Iritzi hori zutenen arabera, enpresaren arduradunek bestelako interesak bide zituzten, jatorrizko espiritu hartatik aldentzea ekarri zutenak. Interes haiek gaztelaniazko kanalaren sorrerak atera zituen agerira, Hasier Etxeberria (2000, or. 119) idazlea eta ETBko lehenetako kazetaria izan zenaren iritziz: «1986garren urtean, Jose Maria Gorordok, orduan Euzko Alderdi Jeltzaleko esperantza zuria zenak, ETB2 sortu zuenetik, ez gara sekula gehiago Euskal Telebista izan. Euskal Telebista Bat izatera pasatu ginen. [...] Anaia txikia bihurtu ginen. Azpiegitura eta dirua banatu behar izan zen bi kateen artean [...]. Aldaketa kualitatibo handia izan zen hura. Sortze helburu zehatzak zituen Telebisio Publiko izatetik, inguruko telekatea pribatuekin lehiatzera sartu ginen. Ohi denez, txikienak galdu zuen, ETB1ek: ia mutu bihurtu zen gure katea». Beste jarrera baten arabera, Euskal Telebista eredu jakinik gabe sortu zen, EAEko gizarteak komunikabide propioak edukitzeko zuen eskubidean oinarrituta. Hala defendatzen du Bingen Zupiria (2002, or. 2) kazetaria eta ETBren zuzendari ohia denak: 196 «Sortu orduko aginte publikoak euskarazko programazio horretan gaztelaniazko albistegi batzuk txertatzeko beharra ikusi zuten. Gero etorri zen bigarren katea sortzeko erabakia eta hizkuntza bakoitzari kate bat ematea. Sorreran gizarte honek komunikabide batzuk edukitzeko zuen eskubidea zegoen, baina eredu jakinik ez». Kontakizun hori darabiltenen arabera, proiektuari helduleku politiko bat emateko erabili zen euskara, nahiz telebista hark elebiduna izan behar zuela erabakita egon hasieratik, aurrerago azalduko dugunez (3.4.1. azpiatalean). Argudio hori darabil Martin Ibarbia (2002, or. 3) ETBko lehen Programazio zuzendariak: «Proiektua politikoki jantzi behar zen eta euskarak presentzia handia hartu zuen hura justifikatzeko, nahiz eta euskaraz eta gaztelaniaz izan behar zuela ere esaten zen». ETBren sorrera hedabide propioak izateko nahiarekin lotzen dutenek bigarren mailakotzat dauzkate informatzea ez diren eginkizunak. «Gizarte honi lotutako komunikazio taldea behar du [izan EiTBk]. Ez luke inola ere alde batera utzi beharko, beraz, bere helburu nagusia komunikazioa dela, hedabide izatea, alegia; eta bere eginkizun nagusiak informazioa eskaintzea, entretenitzea, gizartean txertatuta egotea eta ahalik eta tokirik gehienetara iristea —Euskal Herri osora, jakina, eta ahal den neurrian mundura—. Zilegi izan liteke, horretarako adostasuna lortuz gero, beste eginkizun batzuk ere eman nahi izatea [...]». (Zupiria, 2013, or. 14) Hala pentsatzen dutenek komunikazioari ematen diote lehentasun osoa, eta hizkuntza komunikaziorako bitartekotzat baino ez dute. «Hedabideak ez ditugu ikusi behar —nahiz eta funtzio hori ere bete dezaketen— hizkuntza-normalizaziorako tresna gisara. Komunikazioa dute helburu, eta hizkuntza bitartekoa da». (Zupiria, 2008, or. 330) 197 3.2.2.3. Antolaketa eta azpiegiturak EiTB sortzea erabakita, erakunde berriak azpiegitura eta instalazio handiak behar zituen, baina beharrezkoagoa zitzaion profesional-talde egoki bat, ondo prestatua alderdi guztietan: hizkuntzan, gorputz-adierazpenean, idazketan eta esataritzan. Egoitza nagusiko obrak egiten ziren bitartean, irrati eta telebista publikoetan arituko ziren aurkezle, antzezle, esatari, erredaktore eta bestelako profesionalei prestakuntza ematea erabaki zuen Eusko Jaurlaritzak eta, helburu horrekin, Irrati eta Telebista Eskola sortu zuen 1980ko udazkenean, Donostian (Larrinaga, 2007b, or. 85). Ikastaroak emateko, aditu-talde zabala bildu zuten, eta, besteak beste, albiste-idazketa, kazetaritzako testuen euskaratzea, lokuzioa eta ahotsaren erabilera landu zituzten. Prestakuntza teknikoari dagokionez, berariazko ikastaroa antolatu zen kazetari, kamerari eta operadoreentzat Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan eta, ondoren, Euskal Telebistako lehen langileak izango zirenak Hanburgora bidali zituzten, hamar astez ikasketak osatzera Studio Hamburgen instalazioetan. EiTBren egoitza nagusia Durangon altxatu zen, desanexioaren ondoren egun Iurretakoa den Gaztañatza auzoan, Oiz mendiaren magalean, tontor hartan aurkitu baitzuten erdigunerik egokiena EAE osoa estali behar zuen mikrouhin-sarerako (Díez Urrestarazu, 2003, or. 34). Egoitza nagusia —aldi berean emisio-zentroa eta telebistako albistegien zentroa ere bazena— 1982ko udazkenean ireki zen, eta Euskal Telebistaren produkzio-zentroa, 1987ko otsailean, Donostiako Miramon auzoan, programagintzarako behar zen azpiegitura guztiarekin (Euskal Irrati Telebista, 1997, or. 80). Euskadi Irratia (EI) eta orduan Euskadi Gaztea zena 1996ko udaberrian ezarri ziren Miramongo zentroan, Donostiako hirigunea utzita (ibid., or. 133). Euskadi Irratia —Eusko Irratiak ekoitziriko euskarazko lehen irrati-kanala— 1982ko azaroaren 23an hasi zen emititzen, eta ETBk —EiTBren orduko telebista-kanal bakarrak— 1982ko Gabon Zaharrean egin zuen lehen emanaldia. ETBren emisio erregularrak 1983ko abendura hasi ziren eta, 1986ko maiatzean, emanaldiak bikoiztu egin ziren, euskarazko kanal bat —ETB1— eta gaztelaniazko kanal bat —ETB2— bereizita (Ibáñez Serna, 1995, or. 206). Gaztea, gazteentzako irrati-formula musikala, 1990eko martxoan abiarazi zen Euskadi Gaztea izenarekin eta, 1994ko Urteberritatik, 200 euskara hutsean emititzen du (Euskal Irrati Telebista, 1997, or. 117). Nazioarteko emisioaren lehen esperientzia Galeusca TV izan zen, satelite bidezko kanal bat, 1996ko azken egunean emititzen hasi zena ETBren, TVCren eta TVGren elkarlanaren emaitza gisa (Euskal Irrati Telebista, 1997, or. 135). Galeuskak handik urte eta erdira amaitu zuen emisioa, telebista bakoitzak bere nazioarteko kanala abiarazi zuenean. Interneti dagokionez, EiTBk 1996ko abenduan erregistratu zuen bere lehen domeinua, eitb.com. Nazioarteko hedapena garrantzitsua izanda ere, are garrantzitsuagotzat jo behar da EiTBren emanaldiek euskararen komunikazio-eremu osoa hartu zutela aireratu eta urte gutxira. ETBri dagokionez, beraren emisioa 1988an heldu zen Nafarroara eta Ipar Euskal Herrira, Iruñeko eta Baionako ordezkaritzak ireki ziren aldi berean (Díez Urrestarazu, 2003, or. 100–101). Horretarako, beharrezkoa izan zen errepikagailuak ezartzea eta, Nafarroan bereziki, erakundeek jarritako zailtasunak eta agerturiko aurkakotasuna gainditzea. Eragozpenei aurre egiteko eta eginbeharrak betetzeko eginkizuna euskararen eta euskal kulturaren arloko hainbat elkartek hartu zuten euren gain, Nafarroan argudio biri eutsita, Nafarroa osorako telebista bat behar zela, eta Nafarroan euskarazko telebista bat behar zela (Torrealdai, 1985, or. 152–156). 3.3. EUSKARAREN ESTATUS-PLANGINTZA ETA ETB ZERBITZU ALDIAN 1980ko urteetan, euskarak Hego Euskal Herrian lortutako ofizialtasunari esker, eta EAEko aginte publikoek estatus berri horretan pausoak emateko agertu zuten borondateari esker, euskara presenteago egin zen euskal gizarte osoan, eta transmititzeko eta erabiltzeko aukerak ugaritu egin ziren. Hamarkada batzuk lehenago ezkutuan iraun behar izan zuen euskaldun-komunitateak beretzako zerbitzu-eskaintza bat aurkitu zuen hezkuntzan, aisialdian, osasun-arretan eta komunikazioan, eta euskara, Espainiako Gerra Zibilaren ondorengo garaian hiztun askorentzat estigma izan zena, harrotasunez erabiltzen hasi ziren herritar asko. Euskararen estatusaren bilakaera horretan, Euskal Telebista izan zen elementu esanguratsuenetako bat, atal honetan ikusiko dugunez. 201 Hasteko, ETB sinbolo bat izan zela esango dugu, gizarte osoaren aurrean ikusgai egin zuena euskararen estatus berria (ikus 3.3.1.). ETBren emanaldiek euskara garaiko bizimoduan txertatuta zegoela irudikatu zuten, eta aldaketa garrantzitsua eragin zuten euskarari eta euskaldunei buruzko estereotipoetan. Estatus-plangintzaren ikuspegitik, nabarmendu beharra dugu, halaber, ETB sortzea urrats erabakigarria izan zela euskarak komunikazio-arloa irabaz zezan. Pantailara eramanez, euskaldunei erakutsi zien beraien hizkuntza baliagarri izan zitekeela hedabideetan informatzeko, entretenitzeko, lan egiteko eta eguneroko bizitzako beste hainbat helburutarako. Telebistako pantailatik harago ere, ETB eragile eta bultzatzaile garrantzitsua izan zen euskarazko komunikazioa sendotzeko. Batetik, industria bat sorrarazi zuen bere inguruan, euskal ikus-entzunezko industria (ikus 3.3.2.). Bestetik, ETB —Euskadi Irratiarekin batera— funtsezkoa izan zen euskararen komunikazio-esparruak guztizkotasuna, irismen nazionala eta izaera profesionala lortzeko prozesuan (ikus 3.3.3.). Azken azpiatal bi horietan, Euskadiko ikus-entzunezko industriari eta euskararen komunikazio-esparruari buruzko kontakizunean, 2010eko hamarkadaren erdialdera arte helduko gara, baina ikuspegia berbera izango da denbora guztian, alegia, zer zerbitzu eskaintzen zaion komunitateari komunikazioaren esparruan. Izan ere, XXI. mendean euskarazko komunikazioan beste kezka eta pentsaera batzuk aurki daitezkeen arren, hala nola, parte-hartzea eta interakzioa, instituzioetan —enpresa, elkarte eta erakundeetan—, oraindino ere, komunitateari zerbitzua ematea da beraien helburu eta eginkizun nagusia. 3.3.1. ETBren balio sinbolikoa Euskararen historian, Euskal Telebistaren agerpena balio sinboliko handiko ekimena izan zen, bertakoen eta kanpokoen hizkuntza-jarrerak aldatzen lagundu zuena. Euskaraz ziharduen telebista baten sorrera ez ezik, ETBk lehen garaian aurrera eramandako hainbat ekimen ere oso lagungarriak izan ziren jarrerak eta iritziak gainditzeko, euskaldunei buruzko estereotipoak batik bat. ETBk berak eragindako inpaktutik hasita, euskara bizitza modernoan txertaturik zegoela irudikatzen zuen. 202 «Telebistari esker, Marconi Galaxian, oraingo modernitatean, eskubide osoz eta ate handitik sartzen da euskara. "Orain dute phorogatu / engainatu zirela" euskara mundu modernorako ez zela gai uste zutenek. Zeren eta "orai ezta edireiten / heuskararen parerik". Inprimategiak 1545ean eta Telebistak 1983an, bitarteko tekniko hutsak izanik ere, lehen mailako garrantzia hartzen dute hizkuntza minorizatu eta "atzeratu" baten bizit[z]an. Bai, telebistak "heuskarari eman dio / behar duen thornuya"». (Torrealdai, 1985, or. 187) Modernotasun-irudia erakusteko aukera (tornu) horretaz gainera, ETBk mundu osoaren bistan ipini zuen euskara komunikazio-tresna baliagarria zela, estereotipo asko gezurtatuz: «Gaur normaltzat dauzkagun bi gauza horien argazki normaldua ematen, euskara izan badela eta gainera zernahitarakoa dela, asko lagundu du ETBren jarduerak». (Etxeberria, 2000, or. 118) Hizkuntza-jarrerak aldatzeko, oso garrantzitsua izan zen euskara zernahitarako hizkuntza zela frogatzea, baina ez garrantzi txikiagokoa euskararen alderdi soziala agerraraztea. Euskal herrietako festak, bertsolari-saioak, ikastolen aldeko jaialdiak edo pastoralen emanaldiak pantailaratuz, euskara denbora-pasa izan zitekeela erakusten zen, euskararen inguruan lagunak eta ezezagunak elkartzen zirela, eta euskarak edozein espazio publiko okupa zezakeela. Aldi berean, telebistan, euskal kulturaren espresioek gizartean erreproduzitzen jarraitzeko mekanismo bat gehiago aurkitu zuten. Hitzetik Hortzera saioa, adibidez, bertsolaritzaren bultzagarri garrantzitsua izan da azken hogei urtean, nahiz eta, Siadecok (1995a) nabarmendu bezala, telebistak bere "morrontzak" ezartzen dituen (esate baterako, bertso onak bakarrik aireratzen dira). ETBren lehen garaian hizkuntza-jarreren aldaketan eragin zuten faktoreen artean, azpimarragarria izan zen, halaber, pertsona ezagunak pantailan euskaraz berbetan agertzea, esaterako, Firin Faran debate-saioan. Programa hasi zenean, zailtasun handia izaten zen astero politikaz eta aktualitateaz ondo argudia zezaketen solaskideak programara joateko prest aurkitzea, baina Firin Faranen biltzen ziren aitzindari apur 203 haiek, euskaldun isilkor eta showrik ez egiteko zalearen irudia suntsitu, eta bidea urratu zieten ondoren etorri diren beste eztabaida-saio askotako iritzi-emaile eta adituei, Aldamiz-Etxebarria saioaren zuzendari eta aurkezleak baieztatu bezala (2015ean komunikazio pertsonal batean). ETBk ekoitzitako telesailetan ere, euskaldunen eta euskal komunitatearen gaineko hainbat estereotipo atera ziren agerira, ez istilu barik. Esate baterako, Benta Berri umorezko telesailean Euskaltzaindiaren batzarrei buruzko esamesa baten oihartzuna gag batera eramateagatik, hainbat euskaltzainek kritika oso saminduak eta latzak egin zituzten ETBren aurka (Artime & Portell, 1997): ETBko langile askok gaizki hitz egiten zutela euskaraz; ez zutela ezer irakurtzen; ETBren programazio gehiena telezaborra zela, eta ia-ia euskaldun izateari traizio egin zitzaiola. Beste gizarte-eragile batzuek, ordea, euskal komunitateak behar zuen normalizazioaren seinale moduan ulertu zuten telesailarekin gertatutakoa. Honela zioen Mikel Elorza (1997) Euskaldunon Egunkariako iritzi-emaileak: «Umorea gauza sanoa da, eta adar jotzea are sanoagoa. Beharrezkoa. Gainera, ukiezinik ez dago; denek merezi dugu bizitzan gutxienik txiste edo bertso-ziri bat. Euskaltzainek ere bai». Izan dira, edozelan ere, ETBri estereotipoetan eta aurreiritzietan jaustea egotzi diotenak. Fermin Etxegoien (1996) telebista-kritikariaren arabera, ETBk ikusle-mota jakin bat («Arralde bezalako herri bateko biztanlea») zuen gogoan ETB1eko programazioa prestatzeko orduan, eta beste mota jakin bat («euskalduntasun izpirik ere ez duen erdaldun hutsa»), ETB2koa prestatzeko orduan. ETBren arduradunek, ordea, bestelako kategoriak erabiltzen izan dituzte programazioaren analisietan. Goenkale-z mintzatzean, esate baterako, «senideren bat euskalduna ez den familiak» eta «euskaldun berriak» aipatzen zituzten (Ordóñez, 1998). 3.3.2. Euskadiko ikus-entzunezko industria 1980ko hamarkadaren hasieran, ETBk inguruko hizkuntza handien mailarantz jaso zuen euskara komunikazioari zegokionez baina, telebista-zerbitzu hura eskaintzen segitzeko, eta beste batzuk agertzea eta garatzea ahalbidetzeko, beharrezkoa zen ikus-entzunezko 204 sektore baten euskarria. Sektore hori ETBri esker sortu zen. Hasteko, ETBk altxatu eta antolatu zuen lehen azpiegitura, eta beste azpiegitura batzuk era zitezen arduratu zen, bultzagile-rola jokatuz eta finantzazioa bideratuz. Horrez gainera, talentuaren, hau da, giza baliabideen prestakuntza eta garapena sustatu zuen, euskarak ikus-entzunezkoetan irauteko berme gisa. Euskadiko ikus-entzunezko sektorea aztertu zuen liburu zurian (Eusko Jaurlaritza, 2003, or. 58–60) jasota dagoenez, 1960ko hamarkadan, euskal kultur sortzaileak jabetu ziren euren ekoizpena industria —kultur industria— bihurtu behar zutela, nazioartetik eta estatutik zetozen fluxuen aurrean iraun ahal izateko, eta arlo batzuetan, hala nola, arte plastikoetan eta pop musikan, arrakasta lortu zen. Edozelan ere, musikagintza kenduta, nekez lortu zen kultur industria horretan euskarari eta euskal kultur elementuei lekua egitea, eta kontsumitzaileek eurek, gainera, alde batera utzi zuten euskara, oso nabarmenki masa-komunikazioan. Testuinguru horretan, euskal zinemagintzak loraldi moduko bat izan zuen Franco hil osteko urteetan baina, esandakoaren haritik, ia-ia gaztelaniaz baino ez zuen produzitu eta, edozelan ere, urte oparo haietako ekoizpena ez zen nahikoa izan Euskal Herrian ikus-entzunezko industriarik finka zedin. EiTBk harro baina kezkaz ohartarazi bezala —ikus nola kontatzen den lehen plan estrategikoan (EiTB, 2000, or. 60)—, ikus-entzunezko sektorea berari lotuta eratu zen Euskadin; berak egin zuen produkzio guztiaren «indar zentripetoa». Lehen azpiegitura ETBrena izan zen, eta ETBtik kanpo altxatu zena ETBk sustatu zuen. Hala, komunikazio-taldea sortu zenean, besterik ezean, EiTBk berak bete behar izan zituen industria horretako balio-katearen maila guztiak (sorkuntza, ekoizpena eta banaketa) (Zallo, 2003, or. 23). EiTBtik kanpo, bikoizketa izan zen bidea urratu zuen jarduera. Euskarazko bikoizketaren historian (Larrinaga, 2007b) jaso dugunez, lehen estudioa, Eresoinka, 1982an ireki zen, Donostiako Irrati eta Telebista Eskolaren barruan taxutzen hasia zen bikoizketa-azpiegituraren garapena Eusko Jaurlaritzak ekimen pribatuaren eskuetara igarotzea bultzatu zuenean. Urte hartan bertan, Galdakaon beste estudio bat sortu zen eta, 1986an, K2000 izena hartuta, produkzio-etxe ere bihurtu zen. Enpresan ziharduten hainbat profesionalek nahiago izan zuten bikoizketaren arloan bakarrik jarraitu eta, 1985ean, Edertrak 205 estudioa sortu zuten Bilbon. K2000k krisian murgildu zen 1992an, eta enpresa uztea erabaki zuten langile batzuek Tinko elkartea sortu zuten, euskara zinema-aretoetan sustatzeko helburuarekin. Behar zituzten bikoizketak egiteko, REC estudioa antolatu zuten 1996an. ETBk bikoizketa-zerbitzua kontratatzeko lizitazioa atera zuenean, 2004an, Irusoinen bikoizketa-atalak eta Edertrackek bat egin zuten, Mixer izenarekin, eta lizitazioa euren estudio berriari esleitzea lortu zuten. Harrezkero izan diren beste hiru lizitazioak ere Mixerrek irabazi ditu; azkena, 2018an. Lehen aldi hartan, EiTBk bere beharrizan gero eta handiagoak esternalizatzeak industri sare gero eta handiagoa eratuz joatea ekarri zuen. Horri esker, ETBn ez ezik, ETBren inguruko produkzio-etxeetan ere, profesional euskaldun askok euskaraz lan egiteko aukera aurkitu dute. Hain zuzen ere, profesionalek —euskaldunak eta euskaldunak ez direnak— osatzen dute Euskadiko ikus-entzunezko industriaren indargunea, EiTBk (2000, or. 61) bere lehen plan estrategikoan azpimarratu bezala. ETBren historiako programa ikur asko Euskadiko profesionalen irudimen eta jakintzak sortuak dira. Euskarazkoetan, aipagarri dira Goenkale, Euskal Herria lau haizeetara, Betizu edo Martin. Euskal talentuaren erakusgarri, programa horietako batzuen formatuak beste telebista batzuei saltzea lortu da, esate baterako, Mihiluze eta Oh happy day. Nolanahi ere den, aintzat hartu behar da saio horiek sortu dituen talentuaz —profesionalez— ari garenean, aurkezleak, aktoreak eta gidoilariak baino gehiago ditugula gogoan, Odile Kruzeta (2008, or. 250) EiTBko zuzendaritzan hainbeste ardura izan dituenak azpimarratu bezala: «Euskarazko ikus-entzunezko erakargarriak lortzeko, batik bat telebistako fikzioaren munduan, haren oinarrizko industriak ere sendo egon beharko du: gidoigileak, aktoreak, zuzendariak, musikariak, showman-showomanak, bikoiztaileak. Beraz, ikus-entzunezkoen aldeko apustua egiterakoan, estrategia integral bat pentsatu eta prestatu behar da inguruko industria aintzakotzat hartuta». Estrategia integral horren parte bat formazioa izan behar zela ulertu zen eta, hala, EiTBk (2007) bere bigarren plan estrategikoan prestakuntzara zuzendutako ekintzen beharra jaso zuen. Talentua formatu beharra azpimarratzen zen eta, horrekin batera, ekipoen 206 arduradunek pertsonen eta baliabideen kudeaketan prestakuntza behar zutela. Plan estrategikoak, enpresako talentuaz gainera, euskal ikus-entzunezko sektore osoko profesionalak hartzen zituen aintzat, horientzako ikasketa- eta formazio-programetan kolaboratzaile-eginkizuna egotziz EiTBri. Eginkizun hori, neurri batean, sektoreko klusterraren bitartez eraman da aurrera urteokaz. Kluster horren premia 2000ko hamarkadaren hasieran atzeman zen. Alde batetik, Euskadiko ikus-entzunezko industriaren fakturazioak inflexio-puntua izan zuen 1993an (Eusko Jaularitza, 2003, or. 73). Urte hartan, telebista pribatuak agertu ziren, eta ETB produktu lehiakorragoak eskatzen hasi zitzaion Euskadiko ikus-entzunezko industriari. Halako produktuetarako zeukan aurrekontua, ordea, murriztuz zihoan aldi berean. Beste alde batetik, Euskadin, ikus-entzunezko industria oso atomizatuta zegoen eta enpresa gehienek EiTB zuten bezero bakartzat; etorkizunari begira, enpresek kudeaketa-eredu lehiakorragoa ezarri behar zuten, eta kanpora zabaltzeko estrategiak zehaztu (ibid., or. 71). Aginte publikoen aldetik, EiTB izango zen sektorea berrantolatzen laguntzeko bitartekoa. Horretarako, esternalizatzen segitzea eskatzen zitzaion, jarduera pribatuari behar bezalako bolumena emateko, eta, horrez gainera, azpiegiturak eta ekipamendua partekatzea, Euskadiko produkzioen barruko zein kanpoko banaketa erraztea, eta formatu eta proiektu berrien garapenean laguntzea (ibid., or. 126-127). Sektorearen berrantolaketan urrats gehiago emateko, 2004. urtean, EIKEN Euskadiko ikus-entzunezkoen klusterra eratu zen, foro bakarrean bil zitezen produkzio-enpresak, balio-kateko beste eragile batzuk —hala nola Euskaltel— eta EiTB bera (EIKEN, 2014). Berrantolaketaren ardatz nagusi modura, nazioarteko zabalkundea, berrikuntza eta kooperazioa ipini ziren eta, horiekin batera, talentuaren formazioa. Interes enpresarialak babesteko helburuarekin, euskal ikus-entzunezko sektorean, beste elkarte batzuk sortu dira. Aipagarrienak, EPE/APV eta IBAIA produktore-elkarteak, zeintzuekin ETBk hitzarmena sinaturik baitauka zinemagintzan inbertitu behar duen dirua zelan banatu adosteko (A.E., 2013). Neurri batean, ETBren bokazioa euskal ikus-entzunezko industria sustatzea da baina, zinemari gagozkiola, ezin utzizko eginbeharra da Europar Batasuneko legeriak telebistei ezartzen dizkien produkzio-kuotak errespetatzea. Euskadiko produktoreek auzitara 207 eraman nahi izan zuten ETB 2004an kuota horiek ez betetzeagatik, eta konponbidea hitzarmena sinatzea izan zen, lehena 2005ean. Funtsean, kontratu hartan eta hurrengoetan, ETBri dagokion partea finantzazioa da, zeren proiektuak onartzeko edo errefusatzeko irizpideak teknikoak baitira soilik —hala nola, aurrekontuaren ehuneko jakin bat EAEko ekipoen kontrataziora bideratzea, Gizarte Segurantzako ordainketak egunean eramatea, edo produkzio-enpresa ondo tinkatuta egotea (ETB, IBAIA, & EPE/ APV, 2008)—, aintzat hartu barik ETBren estrategiak edo programazio-beharrak. Euskara ikus-entzunezko arloan normalizatzearen argudioarekin, pelikulen gutxieneko kuota bat euskaraz sortu beharra ezarri da hitzarmen guztietan. Horri esker, 1980ko urteetan euskarazko zinemagintza abiarazteko eta 1990eko urteetan berori iraunarazteko izan ziren saiakera hutseginen ondoren, euskarazko produkzioak jarraipena lortu du eta, hori baino garrantzitsuagoa, inpaktua ere bai, Loreak, Handia eta beste hainbat lanekin (filmen datu zehatzak 2. taulan kontsulta daitezke). Euskarazko bikoizketa, ordea, gainbehera etorri da. Batetik, Euskal Telebistak enkargatutako bikoizketa-orduetan, murrizketa zorrotza gertatu da (M. Aranburu, 2013). 1980ko hamarkadan, ETBk 1.800 ordu bikoizten zituen euskarara urtean. 1990eko hamarkadaren erdialdean, urteko 1.000 ordura jaitsi zen bolumena. 2009-2012 artean, 450 ordu bikoiztu ziren urtean, eta 2013an, 100 ordu baino ez. Bestetik, ETBtik kanpo, murrizketa hein berekoa izan da. Bikoizketaren hasierako urteetan, Euskal Telebista zen bezero bakarra baina, geroago, beste batzuk agertu ziren (Larrinaga, 2007b): Eusko Jaurlaritza, zinema-banatzaileak, elkarte pribatuak eta Donostiako Zinemaldia. Horietatik guztietatik, egun, Jaurlaritzaren Zinema Euskaraz programak baino ez dirau: 2014an, 4 filmen eta 8 marrazki-film luzeren bikoizketa lagundu zuen diruz, alegia, 20 ordu baino gutxiago (Zineuskadi, 2014a, 2014b, 2014c). 3.3.3. ETB eta euskararen komunikazio-esparrua Aurreko azpiatalean azaldutakotik ondoriozta daitekeenez, Euskal Telebista barik ez zatekeen ikus-entzunezko industriarik izango Euskal Herrian —ez euskaraz, ez beste hizkuntza batean—; gehienez ere, Madrilera edo beste produkzio-gune handi batera begirako ekoizpen-etxeren bat edo bikoizketa-estudioren bat sortuko zen. Modu berean, 208 Euskal Irrati Telebista barik, nekez izango zukeen euskarak komunikazio-esparrurik, ez, behintzat, idatzitik harago. ETB, Euskadi Irratiarekin eta Gaztearekin batera, berealdiko elementua da euskaldunen komunitateari informazioa, ezagutza, norbere ahotsaren oihartzuna eta entretenimendua eskaintzen dizkioten hedabideen artean. Horrez gainera, euskararen komunikazio-esparru osoari eusten laguntzen du, besteak beste, azpiegiturak eta giza baliabideak profesionalizazioaren ildorantz eramanez, eta herritarrak euskarazko produktuen kontsumora erakarriz. Jarduera horien zehaztasunak jasotzeko helburuz, euskararen komunikazio-esparruaren deskribapena egingo dugu. Lehenik, komunikazioaren alorrean euskaraz egiten den eskaintzan jarriko dugu arreta (3.3.3.1.), eta ETBk —EiTBk, oro har— zer parte duen aztertuko dugu, guztizkotasunaren baldintza aintzat hartuta. Bigarrenik, euskarazko esparruaren ezaugarri nagusiez arituko gara (3.3.3.2.), eta ETBk esparrua bilbatzeko eta sendotzeko zer garrantzi duen aztertuko dugu. Azkenik, euskarazko hedabideak zenbat erabiltzailerengana heltzen diren jakiteko datuak bilduko ditugu (3.3.3.3.) eta, berriro ere, Euskal Telebistak euskarazko komunikazioaren bizindarrari egiten dion ekarpenean jarriko dugu arreta. 3.3.3.1. Guztizkotasuna euskararen komunikazio-esparruan Ikerketa honetako marko teorikoaren deskribapenean agertu genuenez, Moringek (2007) nahitaezkotzat jotzen du komunikazio-eskaintzak guztizkotasun instituzionalaren eta genero-guztizkotasunaren baldintzak betetzea, komunikabideek komunitate gutxituari eguneroko bizitza bere hizkuntzan egitea ahalbide diezaioten eta, horrenbestez, hizkuntza gutxituaren normalizazioan baliagarri izan daitezen. Baldintza bietako lehena betetzeko, mota guztietako hedabideak eta plataformak izan behar ditu eskura hizkuntza-komunitateak. Hedabide-mota bakoitzean, gainera, genero-guztizkotasunaren baldintza beteko bada, formatu eta genero guztiak eskaini beharko dira. Azken hogeita hamar urteetan euskarazko komunikazioaren arloan egin diren ahaleginak guztizkotasun hori lortzera eta zaintzera zuzendu dira. Mende berrian, hedabideen erabiltzaileek ikuspegi eta beharrizan berriak dituzte, zerbitzuaren eta 209 guztizkotasunaren ideietatik oso aldenduak, baina euskaldun-komunitateak, horretan salbuespena ez delarik, ahalegin handia egiten du oraindino era guztietako komunikabideak eta generoak ziurtatzeko. Euskararen komunikazio-esparruan guztizkotasuna lortzeko eta zaintzeko ahaleginei kanpotik ipini zaizkien oztopoek agerian uzten dute ideia onartua dela komunitate gutxitu batentzat funtsezkoa dela beraren komunikazio-esparrua edukitzea eta esparru hori behar bezala hornituta egotea. Euskaldunon Egunkaria itxiarazi zuen auzibidea, esate baterako, gako horrekin interpretatu zuten Euskal Herrian Euskararen Aholku Batzordeak (Deia, 2003), Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak (M. Jauregi, 2003), Egunkariako langileek eurek (Gara, 2003) eta beste hainbat gizarte-eragilek. Euskararen iraupenerako beraren komunikazio-esparruan guztizkotasunaren baldintza betetzea funtsezkotzat hartzen dela ezarrita, deskribapena egiteko, guztizkotasun instituzionalari helduko diogu lehendabizi. 2010eko hamarkadan kokatuko gara, eta lau arlo bereiziko ditugu: prentsa, irratia, telebista eta Internet. Lauretan, pisu handia dute hedabide lokalek (arlo bakoitzeko kopuru zehatzak 3. taulan kontsulta daitezke). Prentsari dagokionez, Euskal Herrian, hamar egunkari argitaratzen dira guztira, frantsesez, gaztelaniaz eta euskaraz argitaratzen direnak batuta, eta, horiekin batera, hamarkadaren hasieran, kanpoko egunkari batzuek bazuten berariazko euskal edizioa. Egunkari guztion artean, bakarra da Euskal Herri guztirako eta osorik euskaraz: Berria, 2003an sortua herri-ekimenez, urte berean itxiarazi zuten Euskaldunon Egunkariaren oinordekotzat jo daitekeena. Berriak kazeta lokalak ateratzen ditu egunero Euskal Herriko hainbat eskualdetan, Hitza izen generikoarekin. Euskal Herrian zabaltzen diren erdarazko egunkarietan, euskara ez da heltzen % 20ko presentziara eta, horrez gainera, gai eta sekzio jakinekin lotuta agertu ohi da (Arana et al., 2010, or. 35). Asteroko gehigarrietan, ordea, badira batzuk oso-osorik euskaraz direnak, esate baterako, Ortzadar —Deia-k eta Noticias taldeak 2007tik ateratzen dutena— eta Zabalik — Vocentok 1999tik 2005era atera zuena—. Euskarazko astekariak bi dira, Argia (euskarazko prentsaren dekanoa, 1919an sortua) eta Herria (Iparraldeko hiru herrialdeetan zabaltzen dena). Orotariko informazioa jorratzen dute biek, euskaraz kaleratzen diren toki-kazetek bezala. Euskarazko aldizkari 210 espezializatuetan, ehun bat izen aurki daitezke, gai oso ezberdinetara zuzenduta, hala nola, gazteak, zientzi dibulgazioa, hezkuntza, erlijioa eta literatura. Euskal Herrian erdaraz argitaratzen diren aldizkarietan, euskarari egiten zaion lekua anekdotikoa da, erakunde publikoek argitaratzen dituzten agerkari ofizial elebidunak alde batera utzita (Arana et al., 2010, or. 35). Irratira aldatuta, Ipar Euskal Herrian, Frantziako hiru irrati-talde publikoak sintoniza daitezke —Radio France, RFO eta Radio France Internationale—, hiru irrati-talde pribatuak —Europe1, RTL eta NRJ—, eta hainbat eta hainbat elkarte-irrati. Hego Euskal Herrian, alde batetik, irrati publikoak daude: EiTBren bost kanalak —Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Gaztea eta EiTB Musika— eta RTVEren beste bostak. Beste alde batetik, eskaintza komertzialean, talde multimedia handien irrati-kateak dira nagusi —SER, Onda Cero eta COPE—, eta badira, horrez gainera, irrati lokalak. EiTB Taldea salbuetsita, irrati publikoek eta irrati komertzial handiek ez diote euskarari lekurik uzten. Horrenbestez, oso esparru murritza geratu da euskararentzat: irrati lokalak —batzuk publikoak, beste batzuk komertzialak, eta beste batzuk elkarteetakoak—, irrati komertzial txikiak —besteak beste, Bizkaia Irratia eta Euskalerria Irratia— eta EiTBren irratiak —Gaztea eta Euskadi Irratia—. Euskaraz, guztira, 20 bat kanal dira, baina Euskal Herri osora heltzen diren bakarrak, Gaztea eta Euskadi Irratia. Telebistaren panoramak irratiarenaren antza du. Alde batetik, telebista-talde publikoak daude, bai Iparraldean —RTF—, bai Hegoaldean —TVE eta ETB—. Bestetik, telebista komertzialak daude, audientziarik handienekoak direnak bai Iparraldean —besteak beste, TF1 eta M6—, bai Hegoaldean —besteak beste, Tele5 eta Antena3—. Telebista lokalak, azkenik, publikoak, pribatuak edo elkarteetakoak izan daitezke. Guztira 60 bat izatera heldu dira Euskal Herrian eta, Arana, Amezaga & Azpillagak (2010, or. 21) diotenez, ETBrekin batera, eginkizun garrantzitsua dute ikus-entzunezko eskaintza Madriletik eta Parisetik heltzen diren emankizunen menpekotasunetik askatzen, batik bat mende berriak satelitearen eta kablearen bidez har daitezkeen kanalen kopurua hainbeste handitzea ekarri duenetik. Hizkuntzaren arloan ere, ETBri eta telebista lokalei esker hausten da frantsesaren eta gaztelaniaren erabateko nagusitasuna, Parisetik eta Madriletik heltzen diren kanalek ia ez baitiote lekurik egiten euskarari. ETBk kanal bi ditu oso-osorik euskaraz —ETB1 eta ETB3— eta, euskarazko eskaintza lokalean, aipagarri dira Goiena Telebista, Xaloa Telebista, Kanaldude eta Hamaika Telebista. 211 Azkenerako geratu dira Interneteko hedabideak. Egun, Euskal Herrian ekoizten diren hedabide guztiek gune bat dute sarean, baina gehienek leku marjinala baino ez diote eskaintzen euskarari, lekurik eskaintzekotan. Komunikabide publikoen webguneetan euskarazko bertsio bat egon daiteke —eitb.eus/eu—, erakunde eta organismo publikoen guneetan ohi denez. Euskara hutseko informazio-webguneei dagokienez, badira hedabide konbentzionalen atariak —berria.eus, goiena.eus—, paperezko aldizkarien edizio elektronikoak —Elhuyar, Argia, Hitza—, onlineko albistariak —Sustatu, Erabili, ZuZeu—, era guztietako blogak, eta Interneteko hedabide lokalak. Azpiatal honetan eman ditugun kopuru guztiak batuz gero, guztira, euskarazko hedabideak ia berrehun dira, eta mota guztietakoak aurki daitezke. Jauzi kuantitatibo eta kualitatibo handia dago Euskal Telebista sortu zen garaitik hona. Azpimarratzekoa da jauzi horretan komunikazio publikoaren sektore guztietara heldu direla hedabide nagusiak —major media deritzenak, eduki orokorrak, zabalkunde orokorra, eta eguneroko edo asteroko maiztasuna dutenak—, eta, Fernandez-Astobiza eta Zabaletak (2017) diotenez, horrek esan nahi du euskarazko komunikazio-esparruak baduela gutxieneko egitura, eta egitura horrek egonkor iraun duela azken urteetan. Edozelan ere, inguruko hizkuntzen komunikazio-esparruekin konparatuz gero, urriagoa da, aukera bakarreko eskaintza egiten baitie euskaldunei toki-hedabideen mailatik gora (Larrarte, 2005, or. 129). Interneten nonahikotasuna aintzat hartu gabe, gutxieneko egitura osatzen duten hedabide nagusiak lau dira: prentsan, Berria egunkaria eta Argia astekaria; irratian Euskadi Irratia, eta telebistan, ETB, azken biak EiTB Taldearenak. Euskaraz aurki daitezkeen komunikabideak deskribatuta, genero-guztizkotasunari helduko diogu orain, baina telebistaren arloa eta, zehatzago esanda, Euskal Telebista bakarrik aintzat hartuta. ETBk orotariko eskaintza egiten du bere kanal nagusi bietan, ETB1en eta ETB2n, eta, bakoitza genero jakin batzuetan espezializatuz joan dela egozten zaien arren, euskarazko programazioan era guztietako saioak emititu dira lehen urteetatik, hala nola, lehiaketak, gastronomia, magazinak eta erreportaje-saioak (A. Aranburu, 1998). Euskal hiztunak ziurtaturik dauzka ETB1en informazioa, entretenimendua, dibulgazioa eta parte hartzeko tarteak. Euskarazko telebista ez da izan aitzindaria, ez formatuetan, ez argumentuetan, baina ez dago telebistagintzaren korronte eta joera nagusietatik bazter, lehenago esana dugunez (Larrinaga, 2013c). Adibidez, 212 ETBren euskarazko eskaintzan ez da falta ez entretenimendurik, ez film edo telesailik, ez informaziorik, ez eta publizitaterik ere; alegia, telebista-programazioaren lau osagai nagusiak aurki daitezke. Lau multzo handi horien barruan, arreta berezia ematen zaie gizarte-sektore zabalen gustuko saioei, adibidez, kirol-probei eta marrazki bizidunei, eta ahalegin handia egiten da uneko modako programak ere parrillara ekartzeko, direla lehiaketak, direla realityak. Euskal hizkuntzaren eta kulturaren sustapenak, gainera, tokia du beti berariazko programen bidez. Ezin daiteke esan, beraz, euskarazko telebistan ez denik genero-guztizkotasunaren baldintza betetzen. 3.3.3.2. Komunikazio-arloaren egitura euskararen esparruan Hizkuntza da euskararen komunikazio-esparruaren ezaugarri definitzailea (Basterretxea & Zuberogoitia, 2005, or. 32). Hizkuntzak konektatzen ditu, alde batean, informazioa eta entretenimendua euskaraz jaso nahi dituzten herritarrak eta, beste aldean, informazioa eta entretenimendua euskaraz ekoizten dituzten enpresak. Loturak iraun dezan, nahitaezkoa da alde bien inplikazioa; herritarren aldetik, euskarazko eskaintza kontsumituz, enpresen aldetik, euskarazko produkzioa industria bihurtuz. Herritarren kontsumoaz, hurrengo azpiatalean jardungo dugu eta, honetan, euskararen esparruko komunikazio-enpresak aztertuko ditugu. Azteketa hori egiteko, enpresen funtzionamenduari begiratuko diogu. Gutiérrez eta besteri (2005) jarraiturik, bost arlo edo ardatz hauek hartuko ditugu aintzat: 1) Insituzionalizazioa: enpresaren jabetza eta kudeaketa-mota. 2) Profesionaltasuna: kazetaritzaren eta edukien kalitatea. 3) Militantzia: enpresarekiko eta kazetaritzarekiko jarrera eta konpromisoa. 4) Komertzialtasuna: komunikazio-enpresen finantzazio-bideak. 5) Multimediatasuna: edukien lanketarako eta banaketarako plataformak. Euskarazko komunikazioaren sektorea industria bilakatzeko ahaleginean, ETB izan da bide-urratzailea eta, bilakaera horren berri ematen duten azterketa-ardatzetan, ETBk markatzen du gainerako enpresak erdiestera lehiatzen diren posizioa. Instituzionalizazioaren ardatzari dagokionez, euskarazko komunikabideak sortzeko indar nagusia herri-ekimena izan da, instituzioen ekintzaren aurretik. Herri-ekimenaren adibide nabarmenak toki-hedabideak eta Euskaldunon Egunkaria dira. Ardatzaren beste 214 muturrean, Euskal Irrati Telebista dago, erakunde publikoen ekimenez eratua. Bigarren ardatza, profesionaltasuna, aurretiazko baldintza da ETBn eta Euskadi Irratian. Profesionaltasunak esan nahi du langileek komunikaziorako ikasketa espezifikoak izatea eta lanaldi osoan komunikazio-arloan jardutea, eta nahitaezkotzat jotzen da kalitatezko eskaintza ekoizteko. Herri-ekimenetik sortutako komunikabideetan, borondatezko lana izan da nagusi hasieran eta, denboragarrenean, EiTBren bidetik, profesionalizatzera jo dute. Agertzen azkenak, Euskaldunon Egunkaria / Berria bereziki, ia osorik plantilla profesional batekin sortu dira. Militantziaren ardatzean, nahiko bat datoz euskaraz diharduten komunikabide guztiak. Neurri handiagoan edo txikiagoan, euskararen normalizazioaren aldeko betekizuna hartzen dute denek euren gain. Hala ere, herri-ekimeneko komunikabideetan gerta litekeenaren aurka, EiTBn, enpresaren idearioak ez dio ildo bereko militantzia eskatzen langileari. Komertzialtasunaren ardatzean ere, mutur berean daude guztiak, denek behar baitute diru-laguntza publikoa. Oraindino ez dago publizitatearen bidez soilik finantzatzen den euskarazko hedabiderik baina, edozelan ere, EiTBren kasuan, badago diferentzia kualitatiboa. EiTBren kontabilitate-datuen arabera, 2017. urtean, ETB1ek eta ETB3k elkarrekin erakarri zuten publizitatea ETB2k erakarri zuenaren heren bat izatera heldu zen. ETBren euskarazko emisioek, oro har, diru-sarrera esanguratsuak lortzen dituzte publizitate komertzialaren bidez, batik bat, programazio-atal jakin batzuetan, hala nola, haurrentzako saioetan eta kirol-emankizunetan. Inflexio-puntua 1989-1990 denboraldia izan zen, FORTAk Espainiako Futbol Ligaren telebista-eskubideak eskuratu zituenean, partiduekin batera publizitatea ere etorri baitzen. Irratian, EiTBren euskarazko kanalek (Euskadi Irratiak eta Gazteak) elkarrekin erakarri zuten publizitatea erdarazko kanalek (Radio Euskadik eta Radio Vitoriak) elkarrekin erakarri zutenaren erdia izatera heldu zen, urteko aurrekontuaren ia % 20 estaltzeko beste. EiTBren irratiek, oro har, oso dirubide garrantzitsuak izan dira komunikazio-talde osoarentzat hasieratik, krisiaren urteak —2007 eta 2014 arteko epealdia— kenduta. 2015etik, Euskadi Irratian batez ere, goranzko joera adierazgarria izan dute publizitatearen bidezko diru-sarrerek. Multimediatasunari begiratuta, azkenik, lau eredu daude euskararen esparruan (A. Gutiérrez et al., 2005, or. 100). Lehenik, hedabide bakarra kudeatzen duten 215 komunikazio-enpresak daude. Duela denbora gutxi arte, hori izan da eredu bakarra eta, oraindino ere, indar handia du hedabide lokaletan. Horrekin batera, gero eta zabalduago dago kate-eredua hedabide lokaletan. Multimedia-eredua Euskal Irrati Telebistarekin ezagutu zen euskararen esparruan eta, harrezkero, ugarituz joan dira mota bi edo gehiagoko hedabideak kudeatzen dituzten komunikazio-enpresak, besteak beste, Goiena, Euskarazko Komunikazio Taldea, Ttipi-ttapa Fundazioa eta EiTB, denbora honetan bere hedabide-eskaintza zabaldu egin duena. Laugarrenik, multizerbitzu-eredua dago. Kasu honetan, enpresa batek, hedabideak kudeatzeaz gainera, bestelako zerbitzu batzuk ere eskaintzen ditu (hala nola, euskaltegia, taberna eta kulturgunea). Era horretakoa da Bilboko Zenbat gara? enpresa, Bilbo Hiria Irratia ekoizten duena. Azken hamarkadetan, beraz, euskarazko hedabideetan, EiTBren eredu industrialera jo da. Lehenengo eta behin, instituzionalizazioa gertatu da, euskalgintzaren beste sektore batzuetan bezala. Azpiegitura sendoko komunikazio-enpresak agertu dira, soldatapeko langileak dituztenak, eta, ingurune horretan, norbanakoaren ahalegin militantea enpresa horien esku uztea etorri da (Landa, 2005, or. 411). Azpiegitura sendotzearekin batera, enpresek hedabide-eskaintza zabaldu egin dute, eta gero eta ohikoagoa da EiTBk hasieratik izan duen eredu multimedia. Finantzazioari dagokionez, euskarazko hedabideetan, erabatekoa da aurrekontu publikoen menpekotasuna, hiztun gero eta gehiago izateak ez baitu kontsumoa handitzea ekarri, eta, ondorioz, arriskuan dago une oro euskarazko komunikazio-proiektuen iraupena (Elosegi, 2005, or. 190). EiTB Taldeak, edozelan ere, erakutsi du publizitatea erakartzea eragozten edo zailtzen duena ez dela euskara. Finantzazio-zailtasunez eta gizarte-inpaktu txikiaz gainera, beste alderdi negatibo bat azpimarratu behar da euskararen komunikazio-esparruan: lankidetzarik eza. Oro har, euskarazko hedabideak elkarri bizkarra emanda aritu dira beti, bata bestea konpetentzia gisa ikusiko balute bezala. Irizarren (2005, or. 45) ustez, EiTB taldea izan litekeela beharrezko lankidetza horren lidergoa har lezakeena, sektorearen profesionalizazioan giltzarria bera izan den bezala. Bide horretan lehen urratsa, hurrengo kapituluan ikusiko dugunez (4.3.3. azpiatalean), 2010eko hasierako urteetan gertatu da, EiTBren eta Tokikomen eskutik gertatu ere, baina beharrezkoa izan da mundu globalizatuak agerian jartzea lankidetza horren beharrizana. 216 3.3.3.3. Irismena eta kontsumoa Euskararen komunikazio-esparruaren deskribapena osatzeko, funtsezkotzat jotzen dugu zenbat erabiltzaile dituen jakitea. Kontsumo-datu zehatzak eman aurretik, berorien inguruan dagoen debateaz arituko gara, inoiz argudio modura erabili baitira diru publikoarekin finantzatzen den ETB zalantzan ipintzeko. Ondoren, euskarazko komunikabideen audientzia-datuetan euretan jarriko dugu arreta, informazio jakingarria eman dezaketelakoan euskararen komunikazio-esparruaz, hala nola, zein diren kontsumo-joerak, eta zein EiTB Taldearen posizioa. Horretaz diharduten ikerketetan, komunitateari bere hizkuntzan eskaintzen zaion zerbitzuaren ebaluazio modura interpretatzen dira audientzia-datuak, hots, zerbitzu aldiko pentsaeran txertatuta daude. Hortaz, kapitulu honetan berrikusiko ditugu, eta hurrengorako utziko dugu komunikazio-enpresek audientzia-datuez egiten duten irakurketa berria, performantzia aldiko pentsaeran txertatuta baitago. Euskal Telebistaren audientziari buruzko debatearen eragilea finantzazio publikoa da. Euskalgintzatik, aspaldi ohartarazi zen ETBren aurka egiteko argudio modura erabil zitezkeela gizartearen zati esanguratsu batera ez iristea, zeren, zerbitzu aldiko logikan, audientzia-datuak apalak izateak esan nahiko luke komunitateari ez zaiola ematen eskatzen duen zerbitzua eta, hortaz, gastua ez dagoela justifikatuta. «[...] gurean audientziaren arazoa gehiegitan hizkuntz arazo bilakatu da, lehentxeago aipatu dudan bezala. Hau da, euskarazko telebista ukatzeko bide berri bat. Euskarazko telebistaren markoa, horientzat, gizarte osoa da, eta ez euskaldungoa, bere marko naturala. Horrela bada, ikusentzulegorik handiena harturik ere, eta programazio bikainenarekin ere, audientzi-neurketaren arabera ezingo luke bere burua justifikatu ETB euskaldunak». (Torrealdai, 1993, or. 158) ETBren iraupena mehatxatuta egon den arren, esan daiteke zerbitzu publikoaren kontzeptuak audientziaren debatetik eta, ondorioz, deslegitimazio-arriskutik kanpo utzi duela euskarazko telebista publikoa. 217 «En una sociedad bilingüe, con dos lenguas propias, una televisión en euskera es imprescindible, tanto para hacer efectivo el derecho a elegir la lengua de acceso a este medio como para la promoción de la propia lengua». (Guevara, 2010) Zerbitzu publikoaren kontzeptuak, hala ere, ez ditu audientziaren kezkatik salbuetsita uzten diru publikoz finantzatutako hedabideak. Ez zaie eskatzen datu altuengatik lehiatzea, baina gizartean nolabaiteko irismena izatea bai. Hori adierazteko, «ikusleria potentzialaren parte adierazgarri batekin konektatzea» (Albornoz, 2002, or. 13) eta halako kontzeptuak erabiltzen dira. Ildo horretatik dator 2000ko hamarkadan ETBren zuzendari izan zenaren gogoeta: «Norentzat ari garen jakitea oso garrantzitsua da. Gure ikusle potentzialak 1.000.000 pertsona dira, euskara hitz egiteko edo ulertzeko gai direnak. Oso zaila da etxeko berezko hizkuntza euskara ez den familia batean lehenengo aukera ETB-1 izatea. Etxean euskara erabiltzen dutenen kopura 500.000koa da, azkenean EAEn. [...] Ez dut uste inoiz ezerk, Goenkalek egin duen bezala, bildu duenik 100.000 euskaldun une berean gauza bera ikusten euskaraz. Agian ETB-1en neurria % 6-7koa da». (Zupiria, 2002, or. 7) Kalkulu horiek egin zireneko testuinguruan, telebista-erabiltzaileen jokabidea zerbitzu aldiko logikan koka zitekeen eta, egungo egunerako baliozkoak ez diren bezala, beste hedabide mota batzuetarako ere ez dira. Hala eta guzti, aipagarria da zein alde handia zegoen ETB1en ikusleria potentzialetik (milioi bat pertsona) benetakora (ehun mila pertsona, kasurik onenean). Zerbitzu aldikotzat jo dezakegun ikuspegitik, Zupiriak hiru faktoreri egozten zien alde hori: hizkuntza-gaitasuna, familiako hizkuntza-erabilera, eta eskaintzaren erakargarritasuna. Jarraian egingo dugun berrikusketan, beste bat azalduko da: eskaintzaren tamaina. CIESen datuen arabera, euskarazko hedabideak erabiltzen dituzten pertsonak, Hego Euskal Herrian, edozein urtetan, hamar eta are hogei bider gutxiago dira gaztelaniazkoak erabiltzen dituztenak baino (zenbaki zehatzak 4. taulan kontsulta 218 daitezke). Denboran zehar, komunikabideetan gero eta euskara gehiago erabiltzera jo da baina, edozelan ere, euskarazko hedabideen kontsumo-datuak urrun daude euskararen ezagutza-datuetatik, eta agerian jartzen dute herritarren zati handi batek ez daukala ohiturarik euskarazko hedabideetara jotzeko. Euskarazkoetara jotzen dutenean —taulan bilduta dauden datuek erakusten dutenez—, nahiago dituzte irratia eta telebista; komunikabide idatziak (prentsa eta Internet) baino bi eta hiru aldiz nahiago. EiTBren ikuspegitik, azpimarratzekoa da ETBk, Euskadi Irratiak eta Gazteak euskarazko beste edozein hedabidek baino hainbat aldiz audientzia handiagoa dutela. Hots, kontsumoaren aldetik, EiTB da euskararen komunikazio-esparruan erreferentzia nagusia. CIESen datuek euskarazko komunikabideen erabiltzaileak kopuru absolutuetan gutxi direla erakutsita ere, irakurketa positiboak egin dira. Hala, Iurrebasok (2008) eginiko azterketaren arabera, euskararen komunikazio-esparruaren hornidura handitzeak igoera ekarri du hedabideen euskarazko kontsumoan. Hori bat dator beste hizkuntza gutxitu batzuetako hedabideen erabilerari buruzko ikerketetan (Moring, Lojander-Visapää, Nordqvist, Vincze, & Mänty, 2011, or. 297–298) aurkitu den joerarekin. Nolanahi ere den, Iurrebasok dioenez, hizkuntzaren ezagutza faktore baldintzatzailea da: hiztunek euskaraz zenbat eta gaitasun handiagoa izan, orduan eta gehiago kontsumitzen dituzte euskarazko komunikabideak. Adinari dagokionez, ikerketa egin zuen garaian, Iurrebasok aurkitu zuen hamabost urtetik beherako haurren artean euskarazko telebistaren kontsumoa ia gaztelaniazkoaren parekoa zela. Proportzioa gorabehera, umetako jokabidea euskarari leku zabala egitea dela esan daiteke. Gogoan izan behar da, horrekin batera, euskal gizartean euskararen ezagutza gero eta handiagoa dela. Leize bat igartzen da, beraz, gorago aurkeztu diren kontsumo-datuekin. Leize hori azaltzeko, Iurrebasok dio nerabezaroan atzeraldi bat gertatzen dela euskararen aldeko jokabidean; erdalzaletze bat izaten dela. Pavón eta Zuberogoitiak (2011), Leintz bailarako nerabeen artean eginiko ikerketa batean, haurrentzako euskarazko programa-eskaintza zabala dela diote, baina koskortzen direnean nekez aurki dezaketela euskaraz euren gustukorik. Esate baterako, nerabeek atsegin dituzten saioak aipatzean, zerrendan ageri den euskarazko lehena Kirolez kirol da —gaztetxoen % 3,4k aipatua—, eta bigarrena, Goenkale —% 2,9k aipatua—. 219 Bada hirugarren azalpen bat, leizearen ikusalde zeharo ezberdina eman dezakeena: euskarazko eta erdarazko eskaintzen arteko desoreka. Euskarazko hedabideen kopurua oso-oso gutxi handitu da azken urteetan; erdarazkoena, ostera, biderkatu egin da (zenbaki zehatzak 5. taulan kontsulta daitezke). 1980ko hamarkadaren bigarren erdian, euskarazko eta gaztelaniazko hedabideen arteko proportzioa 1:4 zen; 2010eko hamarkadaren erdialdean, berriz, 1:10. Hala ere, Hego Euskal Herrian, euskarazko hedabideen audientzia ez da murriztu —ez, behintzat, hein horretan—. Horrek euskarazko hedabideen kontsumitzaileen leialtasuna erakusten bide du. Hego Euskal Herriko telebista-kontsumoen azterketatik, antzeko ondorioa atera daiteke, hots, 2010eko hamarkadan ETBren euskarazko emanaldiek 1990eko hamarkadan baino bost aldiz gaztelaniazko lehiakide gehiago izan arren (hala ikusten da 5. taulan), euskarazko emanaldi horien erabiltzaileak erdira ere ez dira jaitsi (4. taulak dioenaren arabera). Kantar Media merkatu-ikerketako agentziak emandako audientzia-datuen bidez, azterketa zehatzagoa egin daiteke 2010eko urteetan EAEko telebista-kontsumoan izan diren joerei buruz: a) Kanalik indartsuenen audientzia-kuota (sharea) % 10 inguruan dago, Tele5ren salbuespenarekin. b) Urtetik urtera, kuota-datuen aldaketak hamarren gutxikoak dira. c) ETB1en kuota % 2 ingurukoa da, kanal tematikoena baino bi aldiz handiagoa. d) ETB3ren audientzia-kuota kanal tematikoen datuetara heltzen da. e) ETB1en eta ETB2ren kuotarik altuenak albistegiek lortzen dituzte, eta Teleberrik, gainera, beste kanaletako albistegiek baino altuagoak. f) Urteko audientzia metatuetan ere, gorabehera oso txikiak daude. ETB1ek 300.000 ikusle ditu egunero, eta ETB3k, 140.000 inguru. Espainiar estatuko kanal autonomikoen audientziei begiratuta, ETB lau handietako bat da, Kataluniako, Galiziako eta Andaluziako telebisten pareko datuekin. 3.4. EAEko HIZKUNTZA-POLITIKA ETA ETB ZERBITZU ALDIAN Atal honetan, Euskal Telebistaren lehen urratsekin jarraituta, EAEko 1980ko urteetako hizkuntza-politikak zelan ukitu zuen aztertuko dugu. Euskal gizartearen orduko egoera 220 soziolinguistikoa deskribatzean esan dugunez (2.1.1. azpiatalean), euskara zekiten herritarrak ez ziren biztanleriaren laurdenera ere heltzen, eta euskaldun gehienek, bestalde, euskara ahozko erabilerara mugatzen zuten, intimitatearen esparruan. EAEko aginte publikoek egoera hura aldatzea erabakita, ikusi dugu (2.2.2.1. puntuan) gizarte osoa elebidun bihurtzea jarri zutela helburu nagusi modura euren hizkuntza-politikan eta, horretara iristeko prozesuan, hiru eremuri aitortu zietela lehentasuna: hezkuntzari, administrazioari, eta kulturari ―hedabideak barne―. ETB politika haren emaitza izan zen eta, aldi berean, politika hark zehazturiko ildotik zuzendu zuen bere jarduera hizkuntzari zegozkion gaietan. Jonesek (2013b) hizkuntza gutxituko hedabideetan identifikatu dituen hizkuntza-praktikez aritu garenean (1.3.2.2. puntuan), zortzi gai aipatu ditugu. ETBren hasierako urteetan, arretarik gehiena gai haietako bik hartu zuten. Lehena zen euskal gizarterako nahi zen elebitasuna ETBn ere kudeatzea, eta bigarrena, ETBn ere ezartzea hezkuntza, administrazioa eta kultur arloa irabaziz zihoan euskara-eredua. Elebitasunaren kudeaketa diogunean, hedabideak hartzaileei zuzentzeko komunitateak darabiltzan hizkuntzetatik zein eta nola hautatzen duen adierazi nahi dugu. ETBk, lehenengotatik, EAEko hizkuntza ofizial biak hautatu zituen bere emanaldietarako, baina bien arteko banaketa arian-arian zehazten joan zen (ikus 3.4.1.). Hizkuntza-ereduaz ari garenean, bestalde, emanaldietako euskararen kanona zein den adierazi nahi dugu. ETBk —Euskadi Irratiak bezala—, Zeruko Argiak, Anaitasunak eta Jaurlaritzak berak urraturiko bideari jarraituta, euskara batua hautatu zuen (ikus 3.4.2.). 3.4.1. Elebitasunaren kudeaketa Pentsa zitekeenaren aurka, oso konplexua izan da ETBren emanaldien hizkuntza zehazteko prozesua, EiTB sortzeko legean ez baita ezer zehazten horretaz, eta, ondorioz, denboran zehar, eredu bat baino gehiago egon da indarrean hedabide publikoan gizarteko elebitasuna kudeatzeko. Bat baino gehiago izanda ere, eredu guztiek hartu dute aintzat EAEn 1980ko lehen urteetatik hizkuntza-politikan finkatu zen asmo nagusia, zeina baita elebitasun osoko gizartea eratzea, euskararen normalizazioaren bigarren aldiaz aritu garenean esan bezala (2.2.2.1. puntuan). Gizarte elebidunaren asmo horrek eragin zuzena izan du ETB antolatzeko moduan. 221 Hala, Eusko Jaurlaritzako hainbat arduradunek egin zituzten adierazpen maximalistak gorabehera, ETBren emisio erregularrak hasi zirenean, 1983ko abenduan, agerian geratu zen ETBrentzat eredu elebiduna nahi zela (Torrealdai, 1985, or. 48–50): egunean albistegi oso bat egiten zen gaztelaniaz, eta beste bat euskaraz; hizkuntzak ez zuen ezelan ere mugatzen albistegietarako adierazpenen erabilera; publizitatean, gaztelaniari ez zitzaion oztoporik jartzen, eta filmak eta telesailak euskaraz bikoiztuta eta gaztelaniaz azpidatzita ematen ziren. Zerbitzu aldiaz aritu garenean (1.3.2. azpiatalean), elebakartasun paralelo gisa ezagutu dugu praktika hori. Horrek protestak eragin zituen berehala euskal gizarteko sektore batzuetan. Honela zioen Xabier Kintana (1984a) euskaltzainak: «Herriak nahi eta behar duen telebista omen da, zuen hitzez, gurea. Bai ote? Nahi, agian bai, herriak euskarazko telebista gura duela bistan baitago, erdara sartzeagatiko protestak lekuko. Baina horrela ari den telebista hori behar ote du gure herriak?». Hiru argudio nagusi erabili ziren emanaldien elebitasunaren aldeko hautu hori justifikatzeko (Torrealdai, 1985, or. 44–47): a) Euskal Autonomia Erkidegoko herritar elebakarrek ere, bazutela eskubidea EAEtik informatuta egoteko. b) Orobat, bazutela eskubidea ETB kontsumitzeko. c) Azpidatziak euskara ikasteko baliabide bat izan zitezkeela. Neurri oso handian, zerbitzu publikoaren definizioan erabiltzen ziren ideiekin lotuta zeuden hirurok. Emanaldi erregularrak egiten hasi eta hiru urtera, 1986ko maiatzaren 31n, Euskal Telebistak kanal bitan banandu zuen emisioa: ETB1, euskara hutsez, eta ETB2, gaztelaniaz. Bigarren kanala sortuta, Euskal Telebistak bazeuzkan herritar guztiengana heltzeko bitartekoak —ETB2, alegia—, eta ETB1 elebidunak zentzua galdu zuen. Publizitatea gaztelaniaz sartzen jarraitu zen, eta adierazpenen interes informatiboak lehentasuna izaten segitu zuen hizkuntzaren aurretik baina, horren guztiaren gainetik, ETB1i kanal elebidunaren irudia ematen ziona gaztelaniazko azpidatziak ziren. Haur eta gazteentzako programetan, ETB2 sortutakoan kendu ziren, EAEko haur eta gazteek bai 222 baitzuten euskararen ezagutza —handiagoa edo txikiagoa— irakaskuntzaren bitartez baina, gainerako azpidatziak erabat kendu arteko bidean, ETB1en audientzia jaitsiko ote zen beldurrak markatu zuen debatea. Azpidatziak 1993an kendu ziren behin betiko, aurrerago azalduko dugunez (3.6.2. azpiatalean), eta ETB1ek kanal elebakar baten itxura hartu zuen, ETB2 bezain elebakarra. Hala eta ere, ezin daiteke esan, beste barik, harrezkero Euskal Telebistan gizarteko elebitasuna kudeatzeko modua kanal elebakar bi ekoiztea izan denik. Ibáñez Sernak (1995, or. 248) dioenez, bigarren kanala sortu zuen zuzendaritzak (1985-1986 epealdia bete zuena) filosofia berri bat ekarri zuen ETBra, ardaztzat enpresaren lehiakortasuna eta errentagarritasuna zeuzkana. Filosofia hark ondorioak izan zituen elebitasunaren kudeaketan, eredu berri bat ezarri baitzen, lehenengotan de facto. Edorta Arana (2002, or. 4) UPV/EHUko irakasleak jakinarazi bezala, urte gutxiren buruan idatziz formalizatu zen: «92an, Joseba Arregi Kultur sailburu zela, Eusko Jaurlaritzak txosten mardul bat egin zuen. Hor aipatzen zen lehenengoz zeintzuk izan behar duten sorrera legetik aparteko bidean telebistak eman beharreko pausoak». Txosten hori Euskal Irrati Telebistaren Legebiltzar Kontrolerako Batzordeak landu zuen eta, berorretan oinarrituta, Eusko Legebiltzarrak ebazpen bat onartu zuen 1993ko uztailaren 22an, eredu berria formalizatu zuena. Ebazpenak dikotomia moduko bat ezarri zuen: EiTBk euskaraz eskaini behar zuen telebista-programazio bat, euskararen gizarte erabilera normalizatzeko helburuarekin, eta, horrez gainera, EiTBk gaztelaniaz ere izango zuen telebista-programazio bat, euskararik ez zekiten herritarrei zerbitzua emateko. Eredu horri Amezagak (2013, or. 27) duala esaten dio, bana-banako erlazioa ezartzea ekarri duelakoan kanalen eta EiTB sortzeko legean herri-erakundeari egozten zaizkion zerbitzu publikoko eginkizunen artean, modu honetara: euskarazko kanalari hizkuntza-normalizazioko eginkizuna lotu zaio, eta gaztelaniazkoari, parte-hartze politiko eta sozialeko eginkizuna. Hainbeste urteren buruan, eredu dualak programazio osoa baldintzatu du. Lehenago ere deskribatu dugunez (Larrinaga, 2014b), gaztelaniazko kanalera zuzendu dira nagusiki 223 informazioa, analisi politikoa, debatea eta kanpo-produkzioko fikzioa, eta ETB1era kultura, kirola, umorea, barne-produkzioko telesailak eta umeentzako saioak batez ere. Amezagaren (2013, or. 30–34) iritziz, hiru ondorio azpimarragarri izan ditu programazio-eredu dualak: a) ETB2k, euskararen normalizazioa ez ezik, euskararen unibertsoaren zabalkundea ere utzi du bertan behera. b) Bai ETB1, bai ETB2 orotariko kanalak izanda, audientzia natural berbera dute, eta ETBren audientzia-igoera ETB1en kostura gertatu da. c) Euskarari, bigarren mailako eginkizunekin lotuz, prestigio soziala galarazi zaio. Beste ahots batzuen arabera, ordea, lehen mailako eta prestigio handiko edukiak dira banaketa horretan ETB1erako lehenetsi zirenak. ETBren zuzendari izandako L. A. Aranberri (1995, or. 84–85) honela mintzo zen ETB1en 1990eko lehen urteetako eskaintzaz: kirola, partikularki Espainiako futbol-liga, «merkatuan zegoen (eta dagoen) kirol-emanaldirik erakargarriena, preziatuena, estimatuena eta ikusiena»; haurrentzako saioak, «ikus-entzulerik esker onekoenak»; ETBren telesailak, «euskal produkzioaren sustapena (aktore-aktoresak, gidoigintza, errealizazioa etab.) inork zalantzan jartzen ez duen bokazioa». Programazio hori osatzeko euskarazko informazioaren aldeko apustu ageria zegoela gaineratuta, Aranberrik (ibid.) honela kalifikatu zuen eskaintza: «Zeharo oker ari da, bestalde, ETB1en albistegiak testimonio samarrak direla uste duena. Gauza bat da gaztelaniazkoen ondoan euskarazko albistegien gizarte-eragina bigarren mailan gelditzen dela aitortu beharra, eta beste bat, guztiz ezberdina, euren garrantzia gutxiestea». Horrekin batera, nabarmendu beharra dago ETB2ren sorreraz geroztik hizkuntza bietan ekoizten direla —ETB1erako euskaraz, eta ETB2rako gaztelaniaz— informazio-saio asko, hala nola, Egunbete / Cámara 24, Hemen eta munduan / Informe 2 eta Sustraia, bai eta barne-produkzioko dokumentalak ere, adibidez, Gerra Zibila Euskadin / La Guerra Civil en Euskadi, Gure lanbide zaharrak / Oficios tradicionales, Zinea Euskadin / El cine en Euskadi Gehienetan, albistegien ereduari jarraituta, lantalde berak egiten ditu bertsio biak, euskarazkoa eta gaztelaniazkoa. ETBk, 2005ean Euskadiko 224 produktore-elkarteekin sinaturiko hitzarmenetik, zinema ere ekoizten du. Pelikulak bertsio bakarrean filmatzen dira, euskaraz edo gaztelaniaz, baina, pantailarako, bigarren bertsioa ere prestatzen da, gaztelaniaz azpidatziz —euskarazkoak— edo euskaraz bikoiztuz —gaztelaniazkoak—. 3.4.2. Hizkuntza-eredua EiTB sortzeko legeak, herri-erakundean elebitasuna kudeatzeko modua zehaztu gabe utzi zuen bezala, hizkuntza-ereduaz ere ez zuen ezer jaso, baina gizarte-eragile gehienek jakintzat ematen zuten, euskaldun guztientzat izanda, Euskadi Irratian eta ETBn euskara batua erabili behar zela, Jaurlaritzak administraziorako eta hezkuntza-sistemarako erabaki zuen bezala. Edozelan ere, bokazio nazionaleko komunikabideentzat, Zeruko Argia eta Anaitasuna aldizkariek erakutsi zuten bidea 1970eko hamarkadan, euskara batuaren hautua eginda. Hautu hura bat zetorren komunitate bat hizkuntza bat aldarrikatzen zuen pentsaerarekin. Euskara batuaren hautua eginda, lau erronka aurreikus zitezkeen EiTBrentzat: euskalkiei zegokien lekua, ahozkotasuna, ulergarritasuna eta hizkeren bereizketa. Lau erronka horiek zer esan asko eman zuten, komunikazio-taldearen barruan ez ezik, debate publikoan ere. Batik bat, debate publikoan. Euskalkiei zegokien lekutik hasita, euskara batuaren hautuaren aurkako kritikak Bizkai aldetik eta partidu espainolisten aldetik entzun ziren batez ere (Torrealdai, 1985, or. 141–144). Aldi batez, eztabaida oso bizia izan zen. Izan ere, sektore politiko batzuen eta euskaldun multzo batzuen iritzia zen ETBk baztertu egin nahi zituela eurei arrotz eta ulergaitz omen zitzaien euskara baten bidez, eta polemika ETBren beraren pantailetaraino eraman zuten (Argia, 1985b). Hedabideetan ez ezik, eztabaidak Eusko Legebiltzarrean ere izan zuen bere lekua. Jaime Mayor (1984) legebiltzarkideak legez besteko proposamena aurkeztu zuen: «En atención a lo hasta aquí expuesto, en el deseo de contribuir a la mejora y mayor difusión de los servicios de ETB, el Grupo Popular somete a la consideración de la Cámara la siguiente PROPOSICION NO DE LEY: 225 Pello Esnalek (1991) ahozko kazetaritzaz eginiko lana aipatu behar da. Edozelan ere, euskara batuaren kodifikazioan, ahozkotasunari beste alderdi batzuei baino geroago heldu zitzaion —ahoskeraren araua 1998koa da—. Horren ondorioa izan zen irratiko eta telebistako euskaran hizkuntza irakurria nagusitu zela, bazter utzita ahozko erabilera tradizional asko. Honela zioen Patxi Perurena (1984) idazleak: «Azken bolada honetan franko mintzatzen ari da jendea euskararen aferaz: gaizki erabiltzen diren azepzioetaz, garbizalekeriaz, Euskal Telebistan erabiltzen den euskaraz, irratikoaz, eta azkenik baita euskaraz idatzia eta mintzatuaren arteko gorabeheretaz ere. Guzti hau ezin gustorago irakurri dut, baina halere gauza batek harritu nau, alegia, inork ez duela hitz erdi bat ere esan gaur egun ahozko komunikabideetan erabiltzen den fonologiaz. [...] euskara idatzi batua euskararen fonologi usario tradizionalaren aurkako gertatu zaigu. [...] bada garaia, euskara mintzatuari buruz zerbait esaten hasteko eta egiteko ere, Euskararen normalizazioari begira, euskara mintzatua nagusitzen ari baitzaio euskara idatziari, telebista, irrati eta beste eguneroko komunikabide publikoek direla medio». Hedabideetan, ahozkotasunaren arazoa txikia ez eta, gainera, euskal hiztunengana heltzeko erronka zegoen, euskara ulergarria erabiltzeko erronka. Aintzat hartu behar da euskararen estandarizazioari ekin berritan euskaraz irakurtzeko eta idazteko gai ziren euskaldunak gehienez ere % 25 zirela (Euskaltzaindia, 1979a, or. 75), eta euskara hedabideetan (aldizkarietan) kontsumitzen zuten euskaldunak % 15 ere ez zirela (ibid., or. 107). ETBk ahalegina egin beharko zuen euskararen ohiturarik ez zuten euskaldunen gehiengo horretara heltzeko, Rosa Miren Pagola (1984a) Deustuko Unibertsitateko irakasleak azpimarratu bezala: «Euskara hizkuntza idatzira iritsi zen une beretik azaleratu zen hizkuntzek bere berea duten arazoa: ulerkerarena, Leizarragak zioen bezala, hainbeste aldatzen zirelarik mintzatzeko manerak. Ez da hizkuntzaren batasun arazo hutsa [...]. Orain euskara ikusentzunezko 227 komunikabideetan sartu da, eta hemen ere arazo berbera geratzen da, hizkuntza mintzatuari dagokiolarik bada ere». Ulergarritasuna lantzeko ahaleginean, euskararen txukuntasuna izan zen ETBko profesionalei azpimarratu zitzaien gakoetako bat. Beste gako batzuk —ez hain begi bistakoak, beharbada, eta interesgarriagoak horregatik— euskara batua ulertzeko moduarekin lotuta zeuden. «Lokutoreek eta periodistek erabiltzen duten euskarak landua eta txukuna izan behar du, eta guri hori eskatzea dagokigu. Baina landuak ez du esan nahi mota edo era konkreto batekoa. Kalean egiten diren erreportaietan, edo baserritar bati entrebista egiteko, edo arrantzaleei beren arazoez galdetzeko, ez al da egokiago, eta legezkoago, entrebistatuaren euskalkira hurbiltzea?». (Pagola, 1984b) Hurbiltzeko ahalegin hori egin beharra onartuta, eta euskara batuan batez ere Gipuzkoa aldeko hizkuntza-formak nagusituz zihoazela konturatuta, EiTBn, kazetari eta esatariak euren euskarako hitz, esamolde eta joskerak erabiltzera animatu ziren, «deklinabidea, aditza eta ortografia batukoa eginez gero, gainerakoan zabal jokatu» zitekeelakoan (I. Etxebarria, 1996, or. 555). Edozelan ere, urte batzuk igarota, esan zitekeen euskara ulergarriaren erronka gaindituta zegoela, eta ETBk —Euskadi Irratiak bezala— euskaldunei erraza zitzaien euskara-eredua zerabilela. Albiste-testuetan, bai, behintzat, Gorka Palazio (1991, or. 106) UPV/EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio arloko katedradunaren iritziz:. «EITB erakundeak erroak bota ditu ikusentzule-kopuru dexente batengan eta hasierako zalantzak eta beldurrak (zein lexiko izango ote, euskalkiak erabiltzea zilegi ote, adizki batuak erabili behar ote...) desagertuz joan dira eta hainbat kazetari alfabetaturi esker, bai telebistaz, bai irratiz, gehienentzat ulergarriak diren albistegiak egitea lortu da». 228 ETBren euskarari, gainera, jatorri dialektal ezberdinetako hitzak eta esamoldeak integratzen jakitea aitortu zitzaion eta, ahalegin horretan, programa batzuk eredugarritzat jotzen ziren. Kintanak (1999) Goenkale. nabarmendu zuen: «Goenkale-n euskalki desberdinak tartekatuz maiz egiten den ahalegin hori, ene ustez, txalogarria dela eta, oreka mantentzen den artean, eredugarria ere bai, geroko euskara, koine guztien antzera, euskaldun guztion artean eginiko hibridoa izango baita, nahitaez». Herritarren aldetik, Euskal Telebistaren euskarak laster erdietsi zuen oniritzia, ziurrenik herritarrek ETBren euskararen balio identitarioa lehenesten zutelako ulergarritasunaren, sinesgarritasunaren eta beste faktore batzuen aurretik. Hala ondoriozta daiteke Siadecok (1991, or. 23–24) ETBren enkarguz bikoizketako euskarari buruz egindako ikerketatik. Aipatu dugun azken erronkari dagokionez, telebista batentzat, nahitaezkoa da programetan edukiaren eta egoeraren araberako hizkerak baliatu ahal izatea. Euskararen kasuan, ordea, ETB aireratu zen garaian, kodifikazioa estandarraren bizkarrezurra osatzera iritsia besterik ez zen, eta lantze funtzionalaren lehen ahaleginak hezkuntzara eta administraziora zuzendu ziren nagusiki. Hortaz, ETBk bere gain hartu zuen saioetarako behar zituen hizkeren garapena, ez gizarteko sektore guztien oniritziarekin. Euskarazko telebistarako hizkeren lanketak eragin zuen debateaz, debate horretan azaldu ziren jarrerez, bai eta ETBn lehen urte haietan arlo horretan egin zen lanaz ere, aurrerago arituko gara zehatzago (3.5.2.1. puntuan). 3.5. EUSKARAREN CORPUS-PLANGINTZA ETA ETB ZERBITZU ALDIAN Zaratek (1978, or. 559) 'bozkario' eta 'zoragarritasun' hitzekin deskribatu zuen euskara batuak 1970eko urteetan euskaldun gazteen artean piztu zuen kontzientzia, zeinak norberaren «euskaratxoa» gainditzeko eta euskara batu hura alde guztietara zabaltzeko nahia eragin baitzien; elkarrizketa, kantu zein idazkietara. Euskarak telebistan egin zituen lehen agerraldietan, ordea, batua kanpoan utzi zen. Gorago jaso dugunez (3.1.2. azpiatalean), agerraldion sustatzaileen interesa politikoa zen, eta proiektuari ez zioten 229 eskaini nahiko ardura eta baliabiderik. Nekez kezkatuko ziren hizkuntza-ereduaz. Pantailaratu ere, saio arinak pantailaratu zituzten, konplexutasun linguistiko txikikoak. Horrenbestez, 1980ko hamarkadan Euskal Telebista emititzen hasi zenean, euskara zaildu barik zegoen ikus-entzunezko ingurunean, eta —hori baino kontu handiagoan hartzekoa zena— estandarizazioa abiatu berria zen. Hala eta guzti, ez ETBren proiektua aurrera atera zuten arduradun politikoen artean, ez euskalgintzako eragileen artean, ez ziren asko izan euskarazko telebista bat edukitzeak hizkuntzaren corpusaren arloan planteatzen zituen erronkez jabetu zirenak. Horren ondorioa izan zen ETBn bertan atondu behar izan zirela irtenbideak erronka haietako askorentzat. Atal honetan, ETBren ekimen zehatzak aztertuko ditugu baina, lehenago, gizartean ekimenon zilegitasunaz piztu zen debatean jarriko dugu arreta (ikus 3.5.1.). Izan ere, Euskaltzaindiarekin loturiko hainbat gizarte-eragilek ez zioten ETBri inongo zilegitasunik aitortzen euskararen lanketari heltzeko, ezta telebistako erregistroetarako euskararen lanketara mugatzen bazen ere. ETB ez zen debatean murgildu. Beraren ardura euskarazko programazio bat osatzea zen, egunero, gaztelaniaz edo beste hizkuntza batean osa zitekeenaren parekoa dibertsitatean eta kalitatean. Lau telebista-genero nagusietatik (entretenimendua, informazioa, drama —fikzioa ere esaten zaiona— eta publizitatea), zerbitzu aldian, informazioa eta drama izan ziren ETBren hizkuntza-lanketaren arretagune behinenak. Informazioa egunero azaltzen da ETBren pantailan, eta ahaleginik handiena barne-produkzioko informazioan egiten da. Arlo horrek dauka lantalderik zehaztuena eta finkatuena, hizkuntzalariak barne. Horri esker, arreta handiagoa eman ahal izan zaio genero honen lanketari, eta bera da ETBn egiten den hizkuntza-lanketa guztiaren oinarria. Lehen pausoak 1980ko azken urteetan eman ziren (ikus 3.5.2.). Dramatikoetan, filmak eta telesailak biltzen dira. Lehen garaian, kanpo-produkziokoak baino ez ziren eskaintzen ETBn eta, euskarara ekartzeko, bikoizketa hobetsi zen lehenengo unetik. Aho-sinkronizazioaren teknika eta antzezpena berehala menperatu ziren arren, ez zen berdin gertatu jatorrizko gidoien itzulpen-egokitzapenarekin (ikus 3.5.3.). Atalaren amaieran, modu bereizian aztertuko dugu kanpo-produkzioko entretenimendua (ikus 3.5.4.). Beraren kasuan ere, bikoizketa aukeratu zen euskarara 230 ekartzeko eta, jarduera horretan, dramatikoen bikoizketako zailtasun berak aurkitu ziren. Hala ere, berariazko arreta eskaintzea erabaki dugu, dibulgazio-programa baten euskarapenak agerian jarri zuelako ETBk eta estudioek oso ezberdinki ulertzen zutela bikoizketarako euskararen lanketa. 3.5.1. Corpus-plangintzaren eskumena eta irismena Euskal Telebista emititzen hasi eta gutxira, kritika latzak egin zitzaizkion pantailan azaltzen ziren hizkuntza-akatsengatik, kontrol bat ezar zedin eskatzeraino. Baziren hizkuntza-aditu batzuk —Pagola (1984a, 1984b) eta, berarekin bat etorriz Lizarralde (1984a)— aldarrikatzen zutenak hedabideetako euskararen auzian ikuspegia komunikazio-prozesu osora zabaldu beharra zegoela, gramatika-arazoetara mugatu barik, baina, euskara estandarraren kodifikazioa hasi berria zeneko garai haietan, kezka handia zegoen euskalgintzan hizkuntzaren zuzentasunarekin. Euskaltzaindiak berak (Euskal Irrati Telebista, 1989a, or. 3), EiTBko arduradunen laguntza-eskakizunari erantzunez, «esaldi gaiztoen zuzenketak» eskaintzea lehenetsi zuen, estandarrerako arau gehiago ematen hasi aurretik. Euskara-erabiltzaile askok —tartean, euskarazko hedabideetako komunikatzaileak—, horrekin nahikoa ez, eta estandar finkatuago bat erreklamatzen zuten. Beraz, Euskaltzaindiak arautu barik zeuzkan hizkuntza-gaietan, beste erreferentzia batzuetara jo behar izan zuten, hala nola, Oinarri bila (Txillardegi, 1977) eta Euskara hobean hobe (Salaburu & Kintana, 1982). Horiek baino jarraibide-bilduma informalagoak ere ibili ziren sasoi batean eskuz esku EiTBko erredakzioetan. Aurrez aurre aurkitu zituzten Euskaltzaindiarekin loturiko eragileak, batuaren arauak erabakitzeko eskumen esklusiboa Akademiari aitortzen ziotenak. «Euskara batuan mintzatzea Euskaltzaindiak ematen dituen normetara lotuta mintzatzea dela ulertzen dut nik, normak emateko erakunde bakarra Euskaltzaindia bait da. [...] Txit harriturik gelditzen naiz euskara batuaren izenean hauen antzerakoak irakurtzen ditudanean: 'Lokutoreak honela esan du eta horrela ahoskatu du, eta beste honetara ahoskatu edo esan beharko luke'». (Pagola, 1984a) 231 Edozelan ere, kodifikazioaren eskumena zuen erakundea —Euskaltzaindia— eta erabiltzaileak beste arazo batek jarri zituen aurrez aurre modu latzagoan: lantze funtzionalak. Euskara telebistarako lantzea premia larria eta urgentea zen ETB hasi berrian. Komunikatzaileentzat, ortografia edo morfologia ardura handiak izanda, ardura handiagoak ziren ekonomiako terminologia eta esamoldeak, mundu osoko toponimia, edo haurrentzako hizkera. Askotan, komunikazioaren negozioak ez baitu geroratzerik onartzen, komunikatzaileok euren gain hartu behar izan zuten erantzunak eta irtenbideak ematea eta, hor, Euskaltzaindiari loturiko eragileen jarrerarekin egin zuten topo. ETBn egin zitekeen hizkuntza-lanaren aurrean, oso jarrera mesfidatia zen, ETBko hizkuntza-erabiltzaileei hiztun arrunten sormena ere ukatzen ziena, eta laneko prozesuak kolapsatuko lituzketen irtenbideak proposatzen zituena. Pello Salaburu (1984a) euskaltzainak honela agertu zuen bere jarrera: «Askotan, ETBko arduradunak, ez dagozkien kontuetan sartu zaizkigula ematen du: telefilme bat itzultzerakoan hitz berriak asmatzeko premiaz aurkitzen dutenean bere burua, ez da beraien lana hitz horiek asmatzea. Horretarako espezialistak egoten dira eta badaude, ez ETBn baizik eta Filologiako Fakultateetan, Euskaltzaindian edo gure artean dauden hiztegigileen inguruan». Ahozko komunikazioaren profesionalei literatura eta ikasliburuak aurkeztu zitzaizkien hizkuntza-lanketarako jarraibide gisa. «Ene ustez, euskal telebistaren akats handienetako bat honetan datza. Bertako aurkezle-informatzaileen zerrendari begiratuz gero, laster asko ikusiko dugu —orain arte euskal kultur munduan erabat ezezagun direnez aparte— gehientsuenak komunikabide ezidatzietatik etorriak direla, hau da, idazteko eta irakurtzeko hainbeste beharrik eta ohiturarik ez omen duten irrati giroetatik. [...] Gure literaturan eta textuliburuetan egiaz idazten denaz ongi jabetu eta informaturik egon beharrean (horrexeri esaten omen zaio profesionaltasuna, ez da?) hortxe ari zaizkigu hiztegi-kolpez nola edo hala gauzak asmatzen, aurreko urteetan hainbat kazetari eta idazleren ahalegin ezordainduei esker finkaturiko lexikoa eta esaerak jakin gabe». (Kintana, 1984c) 232 Beste aldean, berriz, ETBn edo ETBrako lanean ziharduten profesionalen artean ez ziren falta izan telebistarako euskararen garapenean Euskaltzaindiak zer esana izatea zalantzan ipini zutenak, adibidez, bikoizketako euskararen egokitasuna debatera atera zenean —aurrerago ikusiko dugunez—. ETBko kazetariek ere kezka zuten, ez ote zitzaion garatzeko aukera zapuztuko telebista-kazetaritzarako euskarari arreta gehiena zuzentasunean eta zuzenketan jarrita «Neurri handi batean, beraz, nola-halako euskara erabiltzen duten kazetari, aurkezle eta bikoiztaileen bizkarretik hazitako euskara da eta izango da etorkizunean gurea. Adierazteko gaitasunean eta ñabarduren aberastasunean baino gehiago, zuzentasun aseptiko eta akademikoan oinarritzen dena; akats edo hanka sartzearen beldurrez adierazpide berrien sorkuntzatik urruntzen gaituena». (Etxeberria, 2000, or. 118) Hasierako garai haietako adierazpenak hain gogorrak izan ziren arren, eta pertsona batzuen jarrerek bere horretan iraun duten arren, erakunde-mailan, EiTBk Euskaltzaindiarekin kolaboratzeko ildoa urratu du lehen urteetatik eta, hala, oinarri sendoagoen gainean bermatu ahal izan da Euskal Telebistak corpusaren arloan egin duen lana, esate baterako, albistegietarako euskararen garapena, Euskaltzaindiak 1989an prestaturiko hizkuntza-gomendioei asko zor diena. 3.5.2. Barne-produkzioko informazioa ETBren eskaintzan, atal garrantzitsua izan dira lehen emanaldietatik barne-produkzioko informazio- eta aktualitate-programak, besteak beste, Gaur Egun albistegi orokorra, Hemen eta munduan erreportaje-saioa, Euskadi zuzenean eta Euskal Herria zuzenean albistegi lokalak, edo Egun on Euskadi eguneko lehen kronika. Nahi eta nahi ez, beraz, ETBko profesionalek hasieratik moldatu behar izan zuten eguneroko informazioak eragiten zituen hizkuntza-zailtasunei erantzuteko, helburua baitzen euskaraz ere eskaintzea beste edozein hizkuntzatako produktu informatiboetan aurki zitekeen kalitatea. Une haietan inprobisazio hutsa zen lana antolatuago eta planifikatuago bihurtuz joan zen ETBk hizkuntzalariak kontratatu zituenean. Albistegietarako 233 hizkuntza-lanketa antolatzearen emaitza modura, baliabideak sortu ziren, azpiatal honetan aztertuko ditugunak: 1. Euskara (erabileraz) liburuxkak (1989), Euskaltzaindiarekin elkarlanean 2. Kazetarientzako eskuorriak 3. Euskarazko albistegietarako esku-liburua (1992) Euskal Telebistaren plantillako lehen hizkuntzalariak 1987. urtean hasi ziren lanean, Albistegi eta Kirol Sailean, produktu informatiboen hizkuntza-kalitatea kontrolatzeko eta hobetzen laguntzeko. Hizkuntza-irizpideetan Euskaltzaindiaren babesa bilatu zuten, eta horren emaitza liburuxka bi dira: Euskara (erabileraz) 1 (Euskal Irrati Telebista, 1989a), apirilekoa, eta Euskara (erabileraz) 2 (Euskal Irrati Telebista, 1989b), uztailekoa. Jean Haritschelhar, Patxi Altuna, Joan Mari Lekuona eta Miren Azkarate euskaltzain eta hizkuntzalarien aholku eta begirapean eginak, liburuxka bietan jasota dauden euskara-ereduaren eta jarraibideen gakoa —aurreko azpiatalean esan dugun bezala— akatsen zuzenketa da, euskaraz itzulpen-bikoizketak egiteko eta informazioa lantzeko tradizio murritzaren aurrean lanabesa zaindu eta eguneratu beharra zegoela argudiatuta. «Egunero, behin eta berriz errepikatzen diren esaldi gaiztoek kalte larria ekar diezaiokete euskerari. Eta hori gertatu baino lehen zuzenketak egitea ezinbestekotzat jo dugu. Hurrengo batean -lasterEITBko profesionalei eta bertarako lan egiten dutenei hizkuntza arau eta ereduak ematen ahaleginduko gara zehatz-mehatz bete daitezen». (Euskal Irrati Telebista, 1989b, or. I) Lehen liburuxkan 86 puntu daude, bakoitza hitz bati edo morfema bati buruzkoa. Gehienetan, albiste-testu batetik jasotako esaldi erreal akastun bat dator, eta azpian, berorren zuzenketa. Gainerako puntuetan, gramatika-azalpen moduko bat ematen da. Bigarren liburuxka lehenaren jarraipena da asmoan eta egituran, eta puntuak 101.etik 143.era doaz. Liburuxka bietan jasotako gaietatik, gehienak gaztelaniaren interferentziekin lotuta daude. Solezismoak ere hainbestetan ageri dira, besteak beste, postposizioen eta aditzen erregimena, neurri-sintagmak, perpaus osagarri izenlagunak, eta adierazpen-perpaus osagarriak ukitzen dituztenak. 234 1992an, zuzendari nagusiaren eskariz, Manu Arrasatek Euskarazko albistegietarako esku-liburua prestatu zuen. Testuan, egileak, ETBko albistegietan zuzentzaile modura lortutako esperientziaz gainera, Ibon Sarasola euskaltzainaren eta ETBko zein kanpoko hainbat hizkuntzalari, zuzentzaile eta kazetariren esperientzia eta aholkuak jaso zituen (Arrasate, 1992, or. 21–22), estilo-liburu baten formatuan. Ez zen, hala ere, hedabideen ohiko estilo-liburuen erakoa, eduki bakarra hizkuntza baitzen, alderdi ideologikoa eta editoriala ukitu gabe. Eskuliburua zati bitan banatuta zegoen, "Gramatikari buruzko zenbait ohar" eta "Hiztegia". Lana kazetariei eta, batez ere, Euskal Telebistako kazetariei lagungarri izateko asmoarekin osatu zen baina, testua antolatzeko orduan, kontzeptu linguistikoei jarraitu zitzaien. «Gainetik begiratuta, bi zati nagusi bereiz daitezke liburuxka honetan. Lehendabizikoan, bost atal ditugu, gramatiketan ohizkoak diren atalak, alegia: lexikoa, deklinabidea, joskera, aditza eta ahozkera. Bigarren zati nagusia berriz, hiztegi antzekoa dugu. [...] Zenbaitetan, hitzari buruzko azalpena ematen da, bestetan sinonimoak, egiturak edo arlo bereko hitzak gogorarazten dira». (Arrasate, 1992, or. 23) Arrasateren eskuliburua munarri bat izan zen, baita aurrera egiteko bultzagarri bat ere. Hala, ETBko Euskara Sailak hizkuntza-zailtasunen bilketa sistematiko bati ekin zion informazio-saioetan, eta irtenbideak prestatzeko eta jakinarazteko eginkizunean murgildu zen. Hiztegiari zegokionez, premia lexiko eta terminologikoak detektatu, eta glosarioak eta zerrendak prestatzen hasi zen, albistegietan gaiak agertu ahala. 1990eko hamarkadaren bigarren erdian, hitz-zerrenda hauek ekoitzi ziren: Gerrak eta gatazkak, Hauteskundeak, Burtsa, eta Zuzenbidea. Glosario haiek Word formatuko taula sinpleak ziren, gaztelaniari eta euskarari zegozkien zutabeekin, eta jakingarrien zutabearekin, adiera zehaztu behar zenerako, erabilera adibideen bitartez erakutsi behar zenerako, edo bestelako datuak jaso behar zirenerako. Euskal Telebistako eta Euskadi Irratiko erredakzioetan, fotokopia bidez zabaltzen ziren. Morfologiari, fraseologiari, egitura sintaktikoei eta testugintzako baliabideei zegokienez, ETBko hizkuntzalariak kazetarien zalantzak eta zailtasunak biltzen hasi ziren 1993an eta, gaiak aztertutakoan, kazetariei azalpenak eta argibideak eskuorri 235 formatuan jakinaraztea erabaki zuten, 'zabalkunde-orri' izen generikoa erabiliz (Larrinaga, 2012, or. 7). Eskuorrietan, ETBko testuetatik jasotako esaldi errealak ziren abiapuntua. Esaldi mordoxka batez ilustratzen zen okertzat edo zalantzagarritzat jotzen zen egitura eta, zegokion gramatika-azalpenaren ondoren, esaldien bertsio berriak eskaintzen ziren, gehienetan hobekuntza moduan, zuzenketa hitza saihestearren. Orriotan, gaiak informazioaren edukiekin estuki lotuta egoten ziren, adibidez, susmoak eta hipotesiak adierazteko modalizazioak («bihar erabaki dezakete»), gertakarien denbora zehazteko aditz-baliabideak (esate baterako, etorkizunaz aritzeko, -ko, -tzeko izan eta behar), edo bikote-elkarteak («seme-alabak»). Horrez gainera, oroigarri modura, behin baino gehiagotan jaso ziren Euskaltzaindiak prestaturiko liburuxketan eta Arrasateren eskuliburuan landuta zeuden gaiak, esate baterako, neurri-sintagmak («21 tantora jokatu»), ere eta beste lokailu batzuen posizioa, eta perpaus osagarri izenlagunak («zerbait gertatu den susmoa»). ETBko hizkuntzalariak eskuorriak prestatzen hasi ziren sasoian, zalantzak kontsultatzeko eta hizkuntza-ikerketak egiteko erreferentziak gutxi ziren; baliagarriena, Orotariko Euskal Hiztegia. Paperezko edizioaren kontsulta nahiko nekeza izanda, corpus osoaren kopia elektroniko bat eskatu zion ETBren zuzendariak (Zupiria, 2001) Euskaltzaindiari 2001. urtean, bai eta lortu ere. Euskaltzaindiak hiztegi osoa 'pdf' formatuan zabaldu duen arte, corpusaren kopia bat Euskara Zerbitzuko ordenagailuetan instalatuta egon da. Edozelan ere, Orotariko Euskal Hiztegia hizkuntza-ikerketak egiteko funtsezko erreferentzia izan arren, ez da ETBko hizkuntzalariek esku artean izan duten bakarra. Horrez gainera, eskuorrietan jasota dauden beste gai batzuetan igar daitekeenez, beste hedabide batzuetan eta beste erakunde batzuetan lantzen ari ziren ereduen jakitun zegoen Euskara Saila, eta EiTBko kazetariak jakitun ipintzen zituen. Perpausetan aditza azken-azken posizioan ez uzteko gomendioa, mugagabeari buruzko oharrak, adizkien denbora- eta aspektu-balioei buruzko jarraibideak orduko beste eskuliburu batzuetan lantzen zirenen ildotik zetozen. Eskuliburu haien artetik, aipagarri dira Euskaltzaindiaren lehen lau EGLU liburukiak (1985, 1987, 1990, 1994a), Garateren 236 Erdarakadak (1988), Euskaldunon Egunkaria-ren Estilo-liburua (1992), eta Esnal eta Zubimendiren Idazkera-liburua (1993). Zabalkunde-orriak lantzeari 1996an utzi zion Euskara Sailak, gaiak agortutzat emanda, baina laster ikusi zuen orri haietako gramatika-azalpenak gogorarazteko premia zegoela, bai eta beste hizkuntza-gai batzuk ikuspegi ez hain gramatikaletik lantzeko beharrizana ere. Horrenbestez, 1999an Euskara tantaka izeneko proiektuari ekin zion. Asmoa zen gai bakoitzaren alderdi guztiei heltzea era praktikoan, azalpen eta argibide gehiagorekin, batetik besterako tartea aurreko orrietan baino luzeagoa izan arren, eta emaitza asmoarekin bat zetorrela esan daiteke. Orriak —egiatan, liburuxkak— ez ziren asko izan, hiru baino ez, 1999 eta 2000 artean ekoitziak, baina hor esandakoak soka luzea ekarri du ETBko hizkera informatiboan, eta zuzentasunetik harago joateko lehen saiakera izan da. Hiruretako lehenean (Euskara Saila, 1999a), trafikoaren berri emateko hizkuntza-alderdi guztiak aztertu ziren: errepide motak eta nomenklatura, zirkulazioa, istripuak, eta zaurituak eta hilak. Orri hark, geroztik, hainbat bertsio izan zituen, bai telebistan, bai irratian, trafikoaren gaineko informazioak tarte handia hartzen du eta. Bigarren orrian (Euskara Saila, 1999b), albisteetako protagonisten adierazpenen berri emateko modua aztertu zen: estilo zuzena eta zehar-estiloa, adierazpen-aditzak, eta adierazpenak pilatzen direneko testuen estiloa txukuntzeko eta arintzeko gomendioak. Bigarren orri hark ere hainbat bertsio izan ditu. Hirugarren orrian (Euskara Saila, 2000), kirol-taldeak —funtsean, futboleko ekipoak— euskaraz aipatzeko jarraibide batzuk jaso ziren: esateko modua, taula eta grafikoetan jartzeko modua, izenetan azaltzen diren toponimoak tratatzeko modua, eta beste gorabehera batzuk. Jarraibideok Euskaldunon Egunkariako hizkuntzalari-taldearekin adostu ziren, eta oraindino aplikatzen dira, bai ETBn eta Euskadi Irratian, bai euskarazko egunkarian —Berrian—. Ordukoak dira, besteak beste, 'Real Madril' eta 'Atletico Madril'. Ikusle arrunten batek batzuetan bestela pentsatu duen arren, azaldua dugu (Larrinaga, 2009) jarraibideok kirol-taldeen jatorrizko izena bere horretan errespetatzea gomendatzen dutela baina, horrekin batera, gure inguruko hizkuntzetako hedabideetan ohi denez, euskaratik moldaturiko deitura bat proposatzen dela ahozko zein idatzizko aipamenetan erabilgarriago izan daitekeena. 237 3.5.3. Kanpo-produkzioko dramatikoak Euskal Telebistak 1980ko eta 1990eko hamarkadetan hizkuntzaren lanketaren arloan aurrera eraman zituen ekimenen bigarren multzo handia kanpo-produkzioko saio dramatikoei dagokie. Ikuspegi linguistikotik, kanpo-produkzioko film, telesail eta animazioek lehenago ezagutu gabeko ahots-mota, gizarte-maila, giro eta egoeretara eraman zuten euskara, eta bikoizketaren ardura izan zen presentzia berri hori sinesgarri egitea (I. Etxebarria, 1994, or. 52). Euskaraz, berehala menperatu zen bikoizketaren teknika, baina huts handiak egin ziren bikoizketa-politikan edo, Eguskizaren (2017) hitzekin esanda, metodologian. Arazo nagusi bi aztertuko ditugu. Lehena da zehaztu barik zegoela zer programa-mota bikoiztu euskarara. Bigarrena, zehaztu barik zegoela bikoizketarako euskara-eredua. Azpiatal honen ardatz nagusia bigarren hori izango da. Hasteko, esan beharra dago euskarazko bikoizketan jardun duten profesionalek garbi daukatela lotura dagoela arazo bien artean, hau da, programa arin eta tribialagoek euskara-eredua lantzen joatea erraztuko zuketela (Larrinaga, 2013d). ETBk, baina, ez zuen aukerarik izan zein programa-mota bikoiztu nahi zuen erabakitzeko, lehenengo urteetan zailtasun handiak izan zituelako nazioarteko telebista-merkatuetan interesatzen zitzaizkion programak erosteko. Díez Urrestarazuk (2003, or. 26–27) dio ETBk bere aurkako debekuren bat atzeman zuela garai hartan, eta saldu nahi izan ziotena erostea beste irtenbiderik ez zuela izan. Berdin zion marrazki bizidun bulgariarrak izan (ibid.) edo Shakespeareren antzerkia izan (Eguskiza, 2017). ETBren proiektuan zihardutenek nekez aurreikus zezaketen halako zailtasunak izango zirela produktu egokiak eskuratzeko. Bikoizketarako euskara-eredua ere, batzuentzat baino ez zen izan arduratzeko gaia. Hala, 1981ean, Ramon Labaien Kultura sailburuak Martin Ibarbia kultur sustatzailea aukeratu zuen euskarazko lehen telebista izango zenaren Programazio zuzendarirako, eta Ibarbiak, oso garbi izanik ETBren programazioan bikoizketak tarte handia izango zuela, funtsezkotzat jo zuen berak 'euskarazko hizkera dramatiko estandarra' zeritzona sortzea. Ibarbiak Xabier Mendiguren Bereziartu itzultzaileari eman zion eginkizunaren ardura eta, lehen urratsak Irrati eta Telebista Eskolan egin ziren, 1981-82 ikasturtean (Larrinaga, 2007b). 238 Irrati eta Telebista Eskolan bikoizketa-ikastaro bat antolatu zen, bikoizle jardungo zuten profesionalak prestatzeko. Bikoizketarako testuei dagokienez, 1981-82 ikasturtearen hasieran Mendigurenek Filmen Bikoizketarako Zentroa (FIBIZE) antolatu zuen eskolan bertan, eta bulego horren ardurapean geratu zen gidoiak euskaratzea eta egokitzea. Ibiliaren ibiliaz, Ibarbiak nahitaezkotzat jotzen zuen hizkera dramatikoa osatzeko lehen urratsak egin ziren. Orduan finkatu ziren, esate baterako, 'txanda' eta 'kito' pelikuletako polizien irrati-komunikazioetarako, ingelesezko over eta out hitzen ordainez. Irrati eta Telebista Eskolan itzultzaileentzat prestatu ziren hizkuntza-jarraibideetan, bi azpimarratu ditu Mendigurenek berak (1983). Lehen jarraibidea zen Euskaltzaindiaren arauak eta gomendioak maila guztietan betetzea. Bigarrena, itzulpenean audientzia euskaldunaren baldintzetara egokitzea, honela: a) euskara mintzatua eta idatzia hurbiltzen ahaleginduz; b) bizkaieraren eta gipuzkeraren artean zubia egiten ahaleginduz; c) «lokalismo nabariak», «mordoilokeria nabariak» eta «hitz puristak» baztertuz, d) itzulpen literalak baztertuz. Jarraibide horiek gorabehera, euskarazko bikoizketaren lehen urte haietan ez zegoen inolako koordinazio edo baterakuntzarik itzultzaileen lanean. Bakoitza bere aldetik ari zela, zazpi urteko ibilbidea egin zuen ETBrentzako euskarazko bikoizketak eta, hala, euskara-ereduari zegokionez, irizpideak eta baliabideak zehaztuz joan ordez, kezkak handitu egin ziren. Agirrek (1989a, 1989b, 1989c, 1989d, 1989e) Argia aldizkarian euskarazko bikoizketari buruz argitaratu zuen seriean, langintzarekin loturiko protagonista guztien ahotik jaso zituen kezka haiek, bat zetozenak zerbitzu aldian ikus-entzunezkoetarako gaitu eta eguneratu beharra izan zezakeen edozein hizkuntza gutxitutan sor zitezkeenekin: a) ETBn erabiltzen zen euskara-eredua filmetako egoerei behar bezala egokitzen ote zitzaien. b) Eredu haren emaitza produktu ulergaitz, ezeroso, sinesgaitz eta euskara bizitik urrundua ote zen. c) Bikoizketako hizkuntza euskara batu idatziari lotuegia ote zen. d) Bikoizketarako euskararen lanketan, ez ote zituzten erakundeek euren gain hartu behar koordinazioa eta kalitatearen kontrola. ETB jabetuta zegoen kezka horietaz eta, ordurako, bazuen abian ekimen bat. 239 Ekimenari Control de calidad lingüístico-artístico (A. Aranburu, 1988) esan zitzaion, eta Aurkezpen eta Emisio Sailak eraman zuen aurrera. Sail horri atxikita, ETBk bi hizkuntzalari kontratatu zituen, eta ekintza-plan bat prestatu zuen. Lehenik, astero heltzen ziren programa bikoiztuen kalitate linguistikoaren eta artistikoaren kontrola egiteko ardura eman zitzaien bi hizkuntzalariei eta, handik bi hilera, txosten bat eskatu zitzaien. Ondorio nagusia zen alderdi teknikoan ez zela arazo berezirik igartzen baina alderdi linguistikoan, ordea, nahiz eta programa gehienek gutxieneko maila eman, bide luzea zegoela kalitate gogobetegarri batera iristeko. Hortaz, bigarrenik, hiru ekimen prestatu ziren bide horretan laguntzeko. Hasteko, harreman zuzen eta etengabea ezarri behar zen estudioekin, irizpide linguistikoetan, bai eta tekniko-artistikoetan ere, adostasuna lantzen joateko. Bigarrenik, hizkuntza-irizpideetan behar zen adostasun horretara euskara-aditu prestigiodunen iritzia bildu behar zen. Azkenik, Aurkezpen eta Emisio Saileko hizkuntzalariei berariazko formazioa eskaini behar zitzaien. Formazio modura, ETBk Bartzelonara bidali zituen hizkuntzalari biak, Kataluniako telebista autonomikoa (TVC) eta hango bikoizketa-estudio bat bisitatzera (I. Etxebarria & Kalzakorta, 1988). Bidaian ikasi zutenaren arabera, Kataluniako estudio bakoitzean, TVCk homologaturiko hizkuntzalari batek egiten zuen produkzio osoaren kontrol linguistiko-artistikoa, eta TVCk, estudioetatik hartzen zituen bikoizketen gutxieneko kalitate-maila ziurtatutzat emanda, lagin baten azterketa baino ez zuen egiten. TVCk, ordurako, bazeuzkan hainbat hizkuntza-irizpide finkatuta, hizkuntza-normalizazioaren eta telebistako hizkuntzaren uztarketa gidatzeko. Horrez gainera, TVCko Hizkuntza Normalizaziorako Taldea aldizkari bat kaleratzen hasia zen egituretan, erabileretan eta esapideetan izan zitezkeen zalantzak argitzeko. Euskarazko bikoizketan, nekez inporta zitekeen Kataluniako eredua, besteak beste, estudio bakoitzak bere egitura antolatua zuelako, baina agerian geratu zen ETBrekin koordinatzeko eta irizpideak bateratzeko beharra. Erabakia izan zen 1988an hasitako kontrolekin segitzea. Aurkezpen eta Emisio Sailera atxikitako hizkuntzalariek programa bikoiztu bakoitzaren azterketa linguistiko-artistikoa egin behar zuten eta, aurkituriko arazoak eta proposaturiko irtenbideak ebaluazio-txosten batean jasota, estudio bakoitzarekin bi edo hiru jarraipen-bilera egiten ziren urtean. Bilera haietako ebaluazioa ETBk erreferentziatzat hartzen zuen hurrengo epealdiko lanak estudioen artean banatzeko orduan. 240 Jarraipen-bileren sistema oso aukerakoa izan zen ETBren eta estudioen artean beharrezkoa zen irizpideak bateratuz joateko. Alderdi tekniko-artistikoan, irizpide hauek izan ziren lehenak (A. Aranburu & Lejarza, 1991): a) Programari jatorrizkoaren ordez euskarazko izenburu bat jartzen bazitzaion, pantailan idatzita eta/edo soinu-bandan lokutatuta eskaini behar zen jatorrizkoa izenburua agertzean. b) Lokuzioan hizkuntza arrotz bat agertuz gero, hizketa gisa zein kanta gisa, pantailan euskarazko azpidatziak jarri behar ziren argumentuaren hariari jarraitzeko garrantzitsua zenean. Apur bat aurrerago, abestiak euskaraz berriz sortzeko irizpidea eman zen, marrazki bizidunetako karetetan eta azken kredituetan ia salbuespenik gabe bete behar zena (Kalitate Kontrola, 1992). Hizkuntza-irizpideak bateratzeko beharra zela eta, 1990. urtean, bikoizketaren ordura arteko emari lexiko-terminologikoa aztertzea erabaki zen (A. Aranburu, 1990). Egitasmoa Hizkuntza Politikarako idazkariari aurkeztu zitzaion, Jaurlaritzatik babesa eta finantzazioa jasotzeko helburuarekin (Anasagasti, 1990). Aurkezpen-txostenak (Kanpo Produkzioa, 1990) zioen ETBk 8.000 ordu inguru edukiko zituela euskarara bikoiztuta baina, material horretan azaltzen ziren zailtasun lexiko, fraseologiko eta terminologikoak handiak izan arren, bikoizketa-estudio bakoitza bere aldetik ari zela, eta estudio bakoitzaren eta beraren itzultzaile-egokitzaileen artean ere koordinazioa oso apala zela. Egitasmoaren ardatzak, beraz, bateraketa eta gordailuratzea ziren. Ordura arteko bikoizketen lagin bat osatu, hustuketa egin, eta erabilgarri ziruditen hitzak eta esapideak datu-base batean bildu behar ziren, ikus-entzunezkoak euskaratzen zihardutenen esku jartzeko. Lana 1993an amaitu zen, eta paperean inprimatuta zabaldu zen, gaika antolatuta —legea, armada, polizia, medikuntza, to miss, hitz-jokoak, eta beste hogeita bost gai— (Kalitate Kontrola, 1993). Bilduma zabaldu zenerako, material gehiena zaharkituta zegoen. Euskara-adituei kontsultatzeko asmoa zela eta, panel bat osatu zen 1990ean, eta inkesta bat banatu zitzaien, Ron eta Ron, abenturak eta kalenturak eta Ederra eta piztia telesailetako kapitulu banatan oinarritua (Kalitate Kontrola, 1990b). Euskarazko bikoizketetan igartzen ziren arazoak hiru hitzekin laburbil zitezkeen: sinesgarritasuna, 241 egokitasuna eta adierazkortasuna. Kapitulu haiek bikoizteko, hortaz, eredu berri bat probatu zen, ahoskeran oinarritzen zena —laburdurak, bokal arteko kontsonanteen galera, aditz nagusiaren eta laguntzailearen amalgama—. Adituen erantzun gehienak bat zetozen eredu berriak ez zituela konpontzen sinesgarritasun- eta egokitasun-arazoak (ibid.). Herri-hizkerara hurbiltzeko modu hura adierazkortasuna hobetzeko baliabide bat izan zitekeela onartu zuten adituek, baina bikoizketako eredua Gipuzkoako euskararantz makurtuko zuela zeritzoten. Haien ustez, gainera, beste baliabide batzuk erabil zitezkeen ulergarritasuna, sinesgarritasuna eta hurbiltasuna lortzeko, hala nola, erritmoa, doinuera, sintaxia, testuaren egokitzapena, dramatizazioa, eta ahotsen aukera. Saiakera hura, horrela itxi ordez, harago eraman nahi izan zen eta, adituen iritzia biltzeko inkestaz gain, ikusleen erreakzioak jasotzeko ikerketa bat antolatu zen (Kalitate Kontrola, 1990a). Ikerketa hura Siadeco enpresari agindu zitzaion (Kalitate Kontrola, 1991). Hiru eszena prestatu ziren ikerketarako, eta hamar talde antolatu 1991n Euskal Herri osoan, bi adin-tartetan banatuak —20-35 urte artekoak eta 35-60 artekoak—, eta homogeneoak hizkuntza-gaitasunean —euskaldun zahar alfabetatu gabeak, euskaldun zahar alfabetatuak eta euskaldun berriak—. Eszenetako bat Bagdad kafe telesailekoa zen; beste bat, Cagney eta Lacey telesailekoa, eta azkena, Bikote xelebrea filmekoa. Hiru eredu erabili ziren eszena bakoitza bikoizteko: a) Eredu estandarra edo ohikoa: idatziari jarraitzen zion ahoskera, euskara batuko lexikoa eta morfologia, eta, kolokialtasun-ezaugarri modura, hikako tratamendua hala zegokionean. b) Laburduraduna: laburdurak eginez, 1990ean Ederra eta piztian bezala. c) Kolokiala: itzulpen askeagoa eginez eta gipuzkera kolokiala sartuz. Bikote xelebrearen eszena laugarren modu batean ere bikoiztu zen, zuka eta laburdurarik gabe, modu estandarrean hika jarri baitziren elkarrizketak. Iritzi-emaileen artean, multzo bi bereizi ziren oso garbiro (Siadeco, 1991, or. 4–6). Lehen multzoan, euskaldun zahar alfabetatuak eta euskaldun berri natibizatuak zeuden, eredu kolokiala nahiago izan zutenak. Bigarren multzoan, euskaldun zahar alfabetatu gabeak eta euskalduntzea burutu gabeko euskara-hiztunak zeuden, eredu estandarra nahiago izan zutenak. Aukerak aukera, batzuek eta besteek eragozpenak topatu zituzten eredu bietan. Estandarrari naturaltasuna falta zitzaion. Eredu kolokiala ez zen ulertzen 242 erraza, eta erabilitako euskalkiaren hiztunei bakarrik iruditzen zitzaien naturala. Horren aurrean, bikoizketetan eredu estandarra erabiltzea proposatu zitzaion ETBri, baina ohar batzuk erantsita (ibid., or. 19-21). Lehena, hiztegia erraztea, berba jasoak eta gizartean hedadura txikia zutenak baztertuta. Egiturak erraztu beharra ere bazegoen, esaldi ez hain luzeak eginez eta subjuntiboa gutxiago erabiliz. Hitanoa testuinguru jakinetarako uztea gomendatu zen, eta, azkenik, adierazkortasuna eta doinuera lantzea. Itzulpenak zirela eta, aipamen berezia zegoen, literaltasuna alde batera utzi eta egokitzapenera jo zedin. Ikerketako emaitzetatik harago, Siadecok ohar soziolinguistiko bi erantsi zituen txostenean, bata telebista-ereduari buruzkoa, eta bestea euskara-ereduari buruzkoa (Siadeco, 1991, or. 23–26). Siadecoren arabera, ikerketa egin zen denboran, Euskal Telebista bere balio erantsiengatik aukeratzen zuten ikusleek, baina hori fase iragankor bat zen eta, etorkizunari begira, euskara-ereduaren eztabaida baino lehenago, hedabidearen beraren nortasuna eta irudia jarri behar ziren mahai gainean. Erabiltzen zen euskaran, bestalde, aniztasuna behar zen, baina kontrolpeko aniztasuna, eredu erreferentzial batean oinarritua. Euskara-eredu erreferentzial horren lekua, gutxienez, albistegiak, barneko eta kanpoko produkzioa, kirol-saioak, eta haur eta gazteentzako saioak izango ziren eta, linguistikoki, parametro hauek definituko zuten: indarreko hizkuntza-arauak, artikulazio argia, intonazio naturala, batasun fonikoa. Bikoizketako euskara lantzeko hainbeste saiakera eginda ere, Euskal Telebistan kezka zegoen bikoizketaren irudi txarragatik eta, 1990eko hamarkadaren erdialdean, telebista pribatu hasi berrien lehiak eta euskarazko bikoizketa-orduen murrizketarako planek handiago egin zuten kezka, ETB1en kanpo-produkzioko fikzioan audientzia-galera larria gerta zitekeelakoan. Horren aurrean, 1996an, ekimen berezi bat abiarazi zen Zine Oro saioaren barruan, ordura arteko ikusleak fidelizatzeko eta berriak erakartzeko helburuz, arreta euskalduntze-prozesuan ari ziren helduengan jarrita (Aurkezpen Saila, 1996). Kanpainarako sei pelikula hautatu ziren. Bikoizketa osoa ardura handiz zaindu zen, ETBko hizkuntzalarien kontrol handiagoarekin, eta material berezia prestatu zen euskaltegietan zabaltzeko (Euskara Saila, 1996b): film bakoitzari buruzko liburuxka bat, eta inkesta bat —filmari berari, emanaldiari eta bikoizketari buruzko galderekin—. Ekimenak ez zuen emaitza garbirik izan euskarazko bikoizketaren promozioaren ikuspegitik, ezta jarraipenik ere. 243 EiTBren ekimenetatik guztiz bereiz, 1990eko hamarkadaren hasieran, Iñaki Zubizarreta Irusoin bikoizketa-estudioko euskara-arduradun eta EIZIE itzultzaile-elkarteko zuzendaritza-kide zenak antolatuta, mintegi bat sortu zen EIZIEren egoitzan Irusoineko itzultzaile-egokitzaileentzat (Larrinaga, 2007b, or. 93). Mintegia EIZIEko Komunikabide Saila bihurtu zen eta, 1992ko martxoan, solasaldiak egiten hasi ziren hilero Ibon Sarasolarekin, bikoizketako zalantzak argitzeko helburuz. Zalantzak morfologikoak ('galderak erantzun' / 'galderei erantzun', 'milana' / 'mila bana', 'balitz bezala' / 'bailitzan'…), lexikoak ('kontzentratu', 'obulu', 'neutro', 'kontsulta'…) zein bestelakoak ('astotik jaitsi' / 'asto gainetik jaitsi', 'mundu-gerra' / 'gerra mundial'…) izaten ziren (Zulueta, 1992). Solasaldi haietan a posteriori lan egiteak —batzuetan, programa bikoiztu eta denbora luzera, gainera— ez zuen gauza handirik konpontzen ordurako emititua zen materialean, baina funtsezkoagoa zen solasaldi haietan ez zuela bikoizketaren sektoreak parte hartzen, Komunikabide Sail hartan ez baitzen inor ari, ez ETBren izenean, ez bikoizketa-estudioen izenean (Larrinaga, 2007b, or. 94). 3.5.4. Kanpo-produkzioko entretenimendua Kanpo-produkzioko entretenimenduak sail txikia osatu du beti ETBren programazioan, eta programa-motak ere ez dira asko izan, besteak beste, dibulgazioa —Beakmanen mundua—, zirkua —Solstrom— eta kontzertuak —Abbey Road zuzenean—. Dibulgazioa kenduta, hitz gutxiko programak izan dira eta, beraz, bikoiztu edo azpidatzi beharrekoa ere, gutxi. Kanpo-produkzioko entretenigarrien hizkuntza-eredua filmak eta serieak bikoizteko erabiltzen den bera da eta, alde horretatik, ez luke merezi berezko azpiatal bat egitea. Halaz guztiz, sail honek badu interesa bikoizketarako euskararen lanketaz dihardugula, 1994ko gertakari batek ondo erakusten duelako zein zen zailtasun handienetako bat: eragile ezberdinek zein ezberdinki ulertzen zuten lanketa hori. 1994ko azaroan, Beakmanen mundua dibulgazio-saioaren bikoizketak aurrez aurre jarri zituen ETB eta K2000. ETBk saioaren hizkuntza-zuzentasuna zaintzea eskatzen zion K2000ri, eta horrek zuzentasuna gainditu beharra zegoela erantzuten zion. Sánchez (1994) K2000ko bikoizketa-zuzendari zenaren iritziz, eurek hautaturiko bikoizle-taldea ezin hobea zen; itzulpenak, onak, txiste eta hitz-joko guztiak errespetatzen zituztenak, 244 eta postprodukzioa, garbia eta dotorea. Horrez gainera, ez zion inola ere lagungarria irizten ETBk egiten zuen kontrolari. Batetik, Sánchezek ez zuen akatsik aurkitzen ETBk zuzentzera bidaltzen zituen esaldi gehienetan. Bestetik, ETBk proposatzen zituen hobekuntzei Sánchezek programaren kalterako irizten zien. K2000koek zioten ETBkoek istorioak ulertu ere ez zituztela egiten, eta gehiegizko ardura ipintzen zutela hizkuntzaren zuzentasunean, kalitate artistikoan ipini beharrean. K2000ren eta ETBren arteko tentsioak hilabeteak iraun zuen. ETB —harreman hartako bezeroa— denboraren eta baliabideen inbertsioa egiten ari zen pantailaratu nahi zuen euskararen lanketan eta, beraren iritziz, Beakmanen mundua bakarrik ez, K2000ren bikoizketa guztiak ez ziren zuzentasunera ere heltzen. K2000ko bikoizketa-taldeak, berriz, lan bikainak egiten zituela aldarrikatu eta, hornitzailea izanda ere, ez zituen aintzat hartu nahi ETBk helarazten zizkion ohar eta irizpideak. Harreman hura normalizatzeko lehen urrats gisa, González (1996) K2000ko gerente berriak lan-sistema aldatzeko agindu zuen, eta kalitatearen kontrolerako lan-eskema berri bat ezarri zuen. Bigarrenik, telebistako euskarari buruzko mintegiak antolatu zituzten K2000n bikoizketa-arloan ari ziren langile guztientzat eta itzultzaile-egokitzaile autonomoentzat, Xabier Amuritza, Andu Lertxundi, Miren Azkarate eta Andoni Aranburu hizlari zirela, eta bikoizleei foniatria ikastaroa eman zieten. Edozelan ere, alde handia zegoen hizkuntza-irizpideetan ETBko eta K2000ko euskara-arduradunaren artean, eta tentsioa ez zen erabat lasaitu 1997an K2000k arduradun berria jarri zuen arte (Zulueta ETBko hizkuntzalariak 2015ean komunikazio pertsonal batean kontatu bezala). 3.6. ETBren HIZKUNTZA-HAUTUEN INPLEMENTAZIOA ZERBITZU ALDIAN Kapitulu honetan dagoeneko azpimarratu dugunez, Euskal Autonomi Erkidegoko gobernuak 1982an telebista-zerbitzua euskaraz eskaintzeko erabakia hartu zuenean, agertu ziren zailtasunen artetik, hizkuntzarekin loturikoak handiak ziren. Euskara hainbat dialektotan zatituriko hizkuntza zen, hamarkada bat egina zuena estandarizazioaren bidean. Telebista ez zitzaion guztiz arrotza —komunikazioa are gutxiago—, ezta irakaskuntza edo beste gizarte-eremu batzuk ere, baina ezin zitekeen 245 esan eremu horietan ez hedatuta zegoenik, ez egokiro aritzeko bezain landuta zegoenik. Horretaz guztiaz gainera, 1980ko urteen hasieran, euskara hizkuntza gutxitua zen euskal gizartean eta, hortaz, ETB atzitzeko langa bat izan zitekeen herritar askorentzat, ez zekitenentzat zein intimitaterako bakarrik erabiltzen zutenentzat. Atal honetan, zailtasun horiek kudeatzeko hartu ziren erabakiez jardungo dugu. Aurreko atalean ere, horretaz aritu gara, arretagunea euskaran jarrita. Batetik, egoera soziologikoari erantzunez, ETB elebidun egitea erabaki zela esan dugu eta, bestetik, euskara batua aukeratu zela emanaldietarako, urte haietan euskarazko komunikazioan eta euskararentzat irabazi nahi ziren gainerako erabilera-esparru estrategikoetan urratzen hasia zen bidetik jarraituta. Orain, telebista-zerbitzuan bertan ipiniko dugu arretagunea, eta ETBn emisio elebiduna eta euskara batua inplementatzeko antolatu behar izan ziren bitarteko eta egiturez arituko gara. Hurrengo lerroetan, ETBn hizkuntza-zailtasunei aurre egiteko antolatu ziren bitartekoen gainbegiratua egingo dugu. Lehenengo eta behin, euskara oztopo izan zekiekeen ikusleentzat ipini ziren gaztelaniazko azpidatziez arituko gara (ikus 3.6.1.). Azpidazketa izan zen, hain zuzen, ETBren emanaldiak elebidun egiteko baliatu zen bitarteko nagusia. Horrez gainera, ikusle beroriengan pentsatuz, euskara irakasteko saioak ekoitzi ziren (ikus 3.6.2.). Halako saioak ekoizten segitu duen aldetik, ETBk eginkizun garrantzitsua bete du elebitasuna —pantailatik harago— gizarte osoan hedatzen. Amaitzeko, ETBko profesionalentzat eratu zen hizkuntza-zaintzako egituraz jardungo dugu (ikus 3.6.3.). Aurreko atalean ikusi dugu hizkuntzalarien kontratazioak albistegien eta programa bikoiztuen hizkuntza-kalitatearen kontrola izan zuela helburutzat eta eginkizun horri erantzuteak, ondorio gisa, euskararen lanketari ekitea ekarri zuela. Atal honetan azalduko dugunez, hurrengo urratsa hizkuntzalariak egitura bakarrean biltzea izan zen, irizpideak koordinatu beharra zegoelako, eta enpresaren funtzionamenduan berezko tokia izatea komeni zelako. Hala eratu zen Euskara Sailak beste eginkizun garrantzitsu bat hartu zuen bere gain: komunikatzaileen hizkuntza-prestakuntza. 3.6.1. Gaztelaniazko azpidazketa Euskal Telebistaren lehen urteetako emanaldietan eredu elebiduna inplementatzeko, azpidazketa izan zen gakoa. Albistegi oso bat egiten zen egunero gaztelaniaz, eta beste 246 albistegi bat, arratsaldekoa, euskaraz, eta gainerako programak —kanpo-produkzio guztia eta barne-produkzioko dokumentalak eta bestelakoak— euskarazko lokuzioarekin eta gaztelaniazko azpidatziekin eskaini ziren hasierako unetik. Horretarako, orduko bitarteko teknikorik onenak nahi izan ziren. Lehendabiziko azpidazketak Madrilen egin ziren, Atanor enpresan, Chyron markako idazkun-makina berriekin, zinez berriak, Televisión Españolarentzat ere lehen probak izan baitziren (Larrinaga, 2007b, or. 86). Azpidatziak programaren euskarri fisikoan bertan ezartzen ziren gaininpresio gisa, eta horren ondorioa da orduko materialak ez daudela berriz erabiliak izateko moduan14. Haur eta gazteentzako programetan, ETB2 sortutakoan kendu ziren gaztelaniazko azpidatziak, EAEko haur eta gazteek bai baitzuten euskararen ezagutza —handiagoa edo txikiagoa— irakaskuntzaren bitartez baina, gainerako programetan erabat kendu arteko bidean, ETB1en audientzia jaitsiko ote zen beldurrak markatu zuen debatea. Azken erabakia hartzeko, ikerketa bat baliatu zen. Berez, ikerketa hura, 1991n Siadeco enpresari enkargatu zitzaiona, bikoizketako euskarari buruzkoa zen (3.5.3. azpiatalean ikusi dugunez), alegia, haren helburua zen ETBk eskaintzen zituen film eta telesailetan erabiltzen zen euskararen gainean ikusleek zer iritzi zuten aztertzea. Ikerketan (Siadeco, 1991, or. 17) bildutako datuen arabera, ikusleen iritzia, nagusiki, gaztelaniazko azpidatzien aurkakoa zen eta, euskara ikasten laguntzeko funtzioa izan zezaketela defendatzen zuten apurren aldean, ikusle gehienek uste zuten azpidatziak oztopo zirela, begirada erakartzen zutelako lokuzioa ulertu zein ulertu ez. Siadecok (1991, or. 17–18) ETB1en euskarazkoak ez ziren azpidatziak kentzea gomendatu zuen, arrazoi hauengatik: a) Ikuslearen arreta galarazten zuten. b) Ikusle euskaldunek telebistako euskararen ulermena lantzeko eta garatzeko eragozpen bat ziren. c) Euskararen mendekotasun-irudia indartzen zuten. Azpidatziak kentzen baziren, erabaki atzeraezina izan behar zela ulertu zen, eta arazoa ondo pentsatzeko denbora hartu zuen ETBk. Azkenean, 1993. urtearen hasieran, behin betiko kendu ziren gaztelaniazko azpidatziak ETB1etik. 14 Tamalgarria da, esate baterako, Aita Barandiarani egindako elkarrizketa interesgarri batzuetan ez dagoela irudi garbirik, artxiboan gordeta dagoen materiala gaztelaniazko azpidatziekin ageri baita. 247 Inoiz, ordea, frantsesezko azpidatziak erabili dira, Ipar Euskal Herriari begira, baina ez, inola ere, ETBren hasierako urteetan erabili zen eredu elebiduna berreskuratzeko edo errepikatzeko asmoarekin. Frantsesezko azpidatziak erabili zituen programa Iparraldea izan zen, 1998-1999 aldian. Saioa euskaraz eskaintzen zen, eta lokuzioa eta txertatzen ziren euskarazko adierazpenak frantsesez azpidazten ziren; frantsesezko adierazpenak, berriz, euskaraz azpidazten ziren. 3.6.2. Euskararen ezagutzaren sustapena EAEko hizkuntza-politikak 1980ko urteetan helburutzat jarri zuen gizarte elebiduna emisio elebidun gisa inplementatu zen ETBren pantailan. Horren parez pare, ETB baliabide garrantzitsu bat izan zen hasieratik euskal gizartean elebitasuna hedatzeko. Telebistak hainbat eratara lagundu zuen elebitasunaren hedapenean: euskara ikasteko giroa faboratuz, euskara arrotz zitzaien herritar askori lehen kontaktua erraztuz, eta euskararen irakaskuntzarako berariazko programak ekoitziz. Euskalduntzea bultzatzeko eginkizunean, beraz, ETBk rol garrantzitsua izan zuen eta, estandarraren ezagutza zabaltzen ere, asko lagundu zuen, euskaldun natibo askorentzat telebista eta, berarekin, irratia izan baitziren euskara batura iristeko modua. Euskarazko telebista bat agertze hutsa bultzagarri bat izan zen jende asko euskara ikastera anima zedin, eta euskaldun profesional askok euren hizkuntza-maila jaso zezaten —telebistako pantailan aditu modura agertzeko edo enpresa barruan lan egiteko aukeraren aurrean—. Horrez gainera, ETBk rol aktiboa ere jokatu zuen gizartean euskararen ezagutza sustatzen, lehenengo eta behin, bere programazio-politikaren bitartez. Haurrei eta kirolzaleei zuzenduriko programak ingurune euskaldunean murgiltzeko aukera bat izan ziren xede-multzo horientzat —haurrentzat, batez ere—. Bigarrenik, ETBk euskara ikasteko zein hobetzeko programak ekoitzi zituen. Euskalduntzen ari ziren ikasleengan pentsatuta, Bai horixe! telesaila pantailaratu zuen HABErekin elkarlanean, ondoren euskaltegietan erabiliko baitzen material didaktiko gisa15. Balinda saioak, berriz, euskararekin jolastu bitartean hizkuntza-ezagutza emendatzeko aukera eskaintzen zien ikusle euskaldunei. 15 Programa, 1980ko hamarkadan produzitu zen arren, oraindik aurki daiteke euskaltegietan eta telebista lokalen baten emanaldietan. ETBren euskarazko telesailetan ezagun egin diren hainbat aktorerentzat, gainera, berealdiko antzerki-eskola izan zen 248 Eskola-garaian euskara ikasteko aukerarik izan ez zuten euskaldun askorentzat, telebista eta irratia izan ziren eredu estandarra ezagutzeko aukera bakarra. Bada aldea, dena dela, eredua ezagutaraztetik funtzio didaktikoa betetzera, beharbada orduan ulertzen ez zena, Salaburu (1984b) euskaltzainaren hitz hauetatik ondoriozta daitekeenez: «Aurkeztaileek, nire ustez, batuaren formak zaindu beharko lituzkete, orain arte egiten duten baino neurri handiago batean. Ulergarritasunari ez lioke inolako kalterik egingo horrek. [...] Euskara batuaren arau urri horiek zainduko balituzte gure komunikabideek hain beharrezkoa dugun funtzio didaktikoa ere beteko lukete bide batez [...].». Telebistaren ahalmena ulertzeko modu horrek —berak bakarrik ez, dena dela— kritika gogorrak eragin zituen lehen garaian ETBren aurka, hurrengo azpiatalean ikusiko dugunez. Beharbada, euskarazko hedabideetan ipinitako itxaropenak ez ziren errealistak. Urte batzuk geroagoko ikerketen berrikuspena egin dugunean esan bezala (1.3.4.3. puntuan), funtsezkoa da hiztunaren motibazioa telebistak eragina izan dezan hizkuntzaren jabekuntzan. 3.6.3. Hizkuntza-zaintza ETBn Euskal Telebista abian jartzea ez zen izan askok espero zuten panazea. Hizkuntzari zegokionez, TVEren euskarazko bertsio moduko bat aurkituko zutelakoan zeuden gizarte-eragile ez gutxi, baina euskara ez zegoen gaztelaniaren pareko egoeran. Euskararen estandarizazioa hasi berria izanda, pantailara irteten ziren euskarazko produktuek nekez izan zezaketen beste hizkuntza batzuetako produktuen kalitate linguistikoa. Kalitate horren kaltetan, gainera, ETBren lehen garaiko komunikatzaileen artean baziren euskaraz alfabetatu gabe edo ia alfabetatu gabe zeudenak, eta are euskara trakeski zekitenak edo batere ez zekitenak ere. Itxaropenak zapuzturik ikusi zituztenek kritika gogorrak egin zizkioten ETBri. Kritika haien aurrean, ETBk hizkuntzalariak kontratatu zituen, albistegien eta programa bikoiztuen hizkuntza-kalitatearen kontrola egin zezaten. Hizkuntzalariok, urte batzuk 249 igarota, egitura bakarrean bildu ziren, Euskara Saila izenarekin (ikus 3.6.3.1.). Izan ere, kontrol hark zer esparru hartu behar zuen zehaztu zenean, eta berarekin beste ardura batzuk zekartzala ikusi zenean, besteak beste, irizpideak bateratzea, beharrezko egin zen hizkuntzalariei euren zeregina eta euren tokia aitortzea enpresaren jardueraren barruan. Ia aldi berean, Euskara Sailak ETBko profesionalen premietan ipini zuen arreta, eta garrantzia eman zion komunikatzaileen etengabeko hizkuntza-formazioari (ikus 3.6.3.2.). Bada, telebistarako euskararen lanketa arrakastatsua izango bazen, kazetariak eta aurkezleak funtsezko katebegia ziren: landuz zihoazen hitz, termino, esamolde eta hizkuntza-jarraibide berrien jakitun egon behar zuten, baliagarri eta egoki iritzi behar zieten, eta, azkenean, aplikatzeko urratsa egin behar zuten. 3.6.3.1. Euskara Sailaren sorrera ETBk lehen urratsak egin baino ez, agerian geratu zen euskara zailtasun bat zela, pantailara irteten zen produktua ez baitzen inguruko hizkuntzetan eskaintzen zen produktuaren mailakoa zuzentasun, jatortasun eta adierazkortasun linguistikoari zegokienez. ETBk ekoitzitako albistegietan, are kritikoagoa zen zailtasuna, lantalde berak egiten baitzituen euskarazko eta gaztelaniazko bertsioak —zeina baita gaur egun ere indarrean jarraitzen duen produkzio-eredua—. Komunikatzaileek, beraz, euren lanean egiaztatzen eta pairatzen zuten hizkuntza bien arteko aldea eta, besterik ezean, bakoitza ahal zuen bezala moldatzen zen euskara estandarizatzen eta garatzen hasi berri harekin. Hurrengo lerroetan azalduko dugunez, ETBk egoera horretan pantailaratzen zituen programen hizkuntza-kalitateak kritikak eragin zituen, eta zuzendaritzaren erantzuna hizkuntzalariak kontratatzea izan zen. Hizkuntzalariok programazio-arlo bakoitzaren premien arabera hartu ziren baina, urte batzuen buruan, beraien lanaren berezitasunak komenigarri egin zuen berariazko sail batean biltzea denak. Lehen emanaldietatik, ETBk aireratzen zuen euskarak kezka eta kritikak eragin zituen. Hala, Euskararen Aholku Batzordeak (1983, or. 29), eratu baino ez, irrati eta telebista sortu berrietan erabiltzen zen euskararekin kontuz ibili behar zela ohartarazi zuen eta, batzordea berriztatu zenean, 1984ko otsailean, arazo nagusitzat jo zen telebistako euskara (Eusko Legebiltzarra, 1985b, or. 14). Gaia debate publikoan ere bazegoen. 250 ETBren hizkuntza-egoerari buruz. Otaegik (1985), albistegi eta programei zegokienez, Muruak lehenago seinalaturiko gaitzak aipatu zituen berriro, eta epe laburrerako hiru ekintza proposatu zituen: zuzentzaileak jartzea, testuak orrazteko; esatariak aukeratzea, testuak behar bezala irakurtzeko, eta kazetariak prestatzen segitzea. Bikoizketari zegokionez, egokitzapenean aurkitu zituen arazoak: itzulpenetan, egitura ez oso jatorrak, esamolde bortxatuak, eta jatorrizkoari lotuegiak; hiztegian, garbizalekeria; eta dramatizazioan, doinuera ezegokiak. Txostenak larritzat jotzen zuen, halaber, ETBren eta estudioen artean hizkuntza-koordinaziorik ez egotea. Otaegiren proposamenaren ardatza ETBren barruan Hizkuntza Arduralaritza sortzea zen16, bere gain har zitzan hizkuntzarekin lotutako alderdi guztiak: normalizazioa, hizkuntza-koordinazioa, zuzentzaile-zerbitzua eta prestakuntza-ikastaroak. Otaegi 1986. urtearen amaieran irten zen Euskal Telebistatik, eta handik hilabete gutxitara hasi zen ETB hizkuntza-teknikariak kontratatzen, lehenengo Albistegi eta Kirol Sailean, eta geroago kanpo-produkzioan eta programaren batean, baina bakoitza bere arlorako, berariazko sailik eratu gabe. Hizkuntzalarien lanak, gainera, mesfidantza piztu zuen batzuengan. ETBko albistegietako erredakzioari zegokionez, mesfidatien iritzia zen hizkuntzalarien kezkak oso urrun zeudela komunikatzaileen premietatik. Iritzi horren oihartzuna da Arrasatek (1992, or. 22) EiTBrako lehen eskuliburuaren sarreran emandako azalpena: «Albistegien barneko antolamendua eta funtzionamendua ezagutu ezean, erraz gerta liteke oharrak, teorikoegiak edo zehaztasunik gabeak izatea edo orohar, besterik gabe, euskal albistegietako euskara ona ez dela edo txarra dela esatea. Honelako kritika zabalorokorregiak baina, ez dira gehinetan lagungarri izaten, errazagoa baita, teoriaz hizkuntzak nolakoa izan behar lukeen adieraztea, akats konkretuak zeintzuk diren eta nola konpon daitezkeen zehaztea baino». Bikoizketa-arloko hizkuntzalariak, bi, 1988an kontratatu ziren. Aurkezpen eta Emisio Sailera atxikita, hizkuntzalarion ardurapean geratu zen programa bikoiztuetan ahotsak, 16 Otaegik Kataluniako TVC erakundean 1980ko urteetan antolatu zen hizkuntza-zaintza hartu bide zuen eredutzat bere proposamenerako. Alderaketa egin nahi izanez gero, irakur bedi Faura (1997). 252 dramatizazioa, soinu-nahasketak, jatorrizkoaren fideltasuna eta sinesgarritasuna egiaztatzea, labur esanda, kalitate linguistiko-artistikoaren kontrola egitea. Prozedura berriak —Kalitate Kontrola izenez ezagunak— tentsioa eragin zuen ETBren eta bikoizketa-estudioen artean abian ipini baino ez. Begoña del Teso (1988) Egunako telebista-kritikariak eman zuen tentsio horren berri: «Euskararen kalitate kontrola dela eta... txarraskiloa kontatuko dizuet. Ni ez naiz "omenka" arituko baina zuek, bada ezpada ere, nahi duzuen adina ezarri. Ba, zera, euskararen kontrola daramatenek "Magnum" telesail osoa atzera bota nahi izan zuten. Enpresa bikoizleak su ta gar, borroka egin ondoren, atal bakarren bat bidali diete berregiteko. Atal hori herrialde honetako itzultzailerik onenetako batek egina zegoen». Euskarazko bikoizketan ziharduten itzultzaileek ez zuten nahi kontrolik, bikoizketako euskara asmatzeko askatasuna baizik, eta mesfidati hartu zituzten ETBren aldetik heltzen hasi zitzaizkien jarraibideak, besteak beste, Euskaltzaindiak 1989an ETBren eskariz prestatu zituen Euskara (erabileraz) liburuxketan jasota zeudenak. Txiliku (1989) K2000rako ari zen itzultzaileak honela zioen: «Ni filme itzultzaile-egokitzailea naiz, lan horretan urte batzuk daramatzana, eta ez zait iruditzen asmatu beharra daukagun hizkuntza modu bati laguntzeko modurik egokiena martxa eman beharrean frenoa jartzea denik [...]. Euskal idazleak —gure kasuan itzultzaile-egokitzaileak— beti izan ditu burutik behera mokoka gaizki esaleak, eta orain ere ezin falta. Lanaren kalitatea neurtuko duten "etsai" berriak jarri dizkigute. Jatorzaleak deituko nieke nik, guztiz beharrezkoak direnak, nahiz eta zalantzan jartzen dudan hartu duten bidearen zuzentasuna. [...] Errespetagarriak iruditzen zaizkit artikuluaren hasieran aipatu lau pertsonaiak [Altuna, Lekuona, Azkarate eta Haritschelhar euskaltzainak], eta oso kontutan hartu beharrekoa heuren iritzia, baina ez dut uste lauretako inork inoiz filmeren bat itzuli eta egokituko zuenik». 253 Giro horretan, Iñaki Zarraoak EiTBko zuzendari nagusiren kargua hartu eta gutxira, ETBko hizkuntza-jarraipenaren gaineko txostena eskatu zitzaion Andoni Aranburu Emisio arduradunari. Aranburuk (1991) etorkizunerako proposamen bat landu zuen bere txostenean, hiru puntutan banatuta. Lehenik, Euskara Saila sortu behar zen Euskal Telebistaren barruan, arduradun batekin eta beste zortzi hizkuntzalarirekin: bi bikoizketarako, hiru albistegi eta kiroletarako, eta beste hiru barne-produkziorako. Bigarrenik, estilo-liburu bat behar zen albistegi, kirol-saio eta barne-produkzioko programetarako. Bikoizketan, oinarri moduko bat izango zen liburu hori, baina, horrez gainera, berariazko gidaliburu bat beharko zen. Izan ere, hirugarrenik, bikoizketak azterketa xehe bat behar zuen hizkuntzarekin zerikusia zuten alderdi guztietan: ahotsetan, euskara-ereduan, hizkeretan eta gidoien itzulpenetan. Hizkuntzalarirako oposizioak 1991ko udan deitu ziren, eta deialdi gehiago izan dira handik aurrera, baina langile-kopuruak ez dira inoiz Aranbururen txostenean jarritakoetara heldu. ETBko Euskara Sailaren antolaketak, ordea, Aranbururen txostenari jarraitzen dio. Hizkuntzalari batzuk kanpo-produkzioan (bikoizketan) ari dira; beste batzuk, albistegietan, eta beste batzuk, barne-produkzioan (programagintzan). 1993an, EiTBko zuzendari nagusiak Euskara Saileko lehen burua izendatu zuen, Igone Etxebarria, hizkuntza-zaintza koordinatzeko, irizpideak bateratzeko, hizkuntza-gaien azterketa eta ikerketa ahalbidetzeko, eta gai horiei zabalkundea emateko ardura izan zezan ETBn, bai eta EiTB osoan ere (I. Etxebarria, 1996). Estilo-liburuari zegokionez, Manu Arrasate ETBn ibilitako lehen hizkuntzalarietako bati eman zitzaion prestatzeko eginkizuna. Euskarazko Albistegietarako Esku-liburua (Arrasate, 1992) zeritzon liburu hark okerrak zuzentzeko irtenbideak eskaintzea zuen helburu nagusitzat. Arrasate jakitun zen zuzentze-soluzioak emateko orduan iritzi bat baino gehiago izan zitezkeela —batik bat, estandarizazioaren une hartan—, eta zer esana zuten guztienak jasotzen saiatu zen. Zerrenda luzea da: Euskaltzaindiko kideak, Itzulpen Zerbitzu Ofizialeko arduradunak, Hezkuntza Saileko eta Hizkuntza Politikarako Idazkaritzako ordezkariak, ETBko hizkuntzalariak, komunikazioan eta beste arlo batzuetan ziharduten hizkuntzalari eta filologoak, EiTBko kazetariak eta, horrekin batera, euskal gramatika, hiztegi eta eskuliburuen autoreen ekarria. 254 Bikoizketaren arlorako, Aranbururen 1991ko txostenak berariazko gidaliburu bat prestatzea proposatzen zuen, oinarri birekin: bata, estilo-liburu orokorra, 1993an Arrasatek apailatu zuena; bestea, bikoizketako euskararen azterketa xehea, ordurako abian zena, gorago azaldu dugunez (3.5.3. azpiatalean). Gidaliburua egin barik geratu zen, baina beraren oinarrirako eskuliburu eta ikerketak eta Euskara Saila bera babes handia izan ziren bikoizketa-arloko hizkuntzalarientzat, mesfidantzen eta tentsioen artean bermea ematen zietelako beraien irizpideei, eta ETBko zuzendaritzaren ahotsarekin hitz egin zezaketelako estudioekiko harremanetan. Albistegietako eta programetako hizkuntzalarientzat ere, onuragarria izan zen Euskara Saila eratzea, telebistako euskara aztertzen eta lantzen jarraitzeko azpiegitura eskaini zielako, eta zuzendaritzak euskara-eredu jakin bat ezarri nahi zuela irudikatzen zuelako ETBko komunikatzaileen aurrean. Zalantzarako tarterik ez uzteko, 1994an, Albistegi zuzendariak batzar batera deitu zuen ETBko erredakzioa, eta jakinarazi zion Euskara Saila zela informazio-saioetako euskara lantzeko eta kontrolatzeko arduraduna. ETBtik kanpo, Euskara Sailaren sorrerak ez zuen ekarri ETBren euskararen kritiken amaiera. Denen artetik, aipagarri da Xabier Amuriza bertsolariak argitaratu zuen artikulu-saila, ETBren euskararen zuzentasuna behar bezalakoa ez zela salatuz. Hasteko, ez zuen gutxieneko zuzentasun-maila ere hautematen Firin Faran-en erako saioetako solaskideen artean zein kirol-emankizunetako hainbat adituren artean (Amuriza, 1996a). Programetan azaltzen ziren ETBtik kanpoko aurkezleen euskara ere jasanezin egiten zitzaion (Amuriza, 1996b). Ezin jakin, ordea, nor ziren aurkezle haiek baina, programa bakoitzean bi edo gehiago zirela zioenez, pentsatzekoa da, saioaren aurkezleak barik, adituak edo gonbidatu bereziak izango zirela. Enpresa barruko aurkezle eta kazetariei zegokienez, euskara-maila hobea zutela onartu arren, akatsak erraz eta oharkabean zabaltzen zirela ikusten zuen (Amuriza, 1996c). Horren aurrean, kontrolaren beharra aldarrikatu zuen. «Badakit oso programa ezberdinak daudela eta denak zaku berean sartzerik ez dagoela, baina, oro har, euskara txarreko programek besteek baino eragin handiagoa daukate. Eta horren guztiaren barruan ez da ikusten kontrolik. Kontrola esatean, ez da akatsak moztea bakarrik, batez ere soluzioak eskaintzea baizik. Zergatik ez dago Euskal Telebistan euskararen kontrolik?». (Amuriza, 1996d) 255 Itauna erretorikoa zen, eta Amurizak bazekien kontrola bazegoela, bikoizketako itzultzaile ibilia zelako. Artikuluotan, baina, agerian jarri zuen ez zetorrela bat kontrol horren irizpideekin. Lehenik eta behin, euskara-maila baztergarria izatea eskatzen zuen saioetara eramaten ziren aditu, gonbidatu, solaskide eta esatari-laguntzaileak hautatzeko orduan. ETBren arduradunek, ordea, euren eskumenetik kanpo ikusten zuten euskaraeredu jakin bat ezartzea ETBkoak ez ziren pertsonei eta, areago, urte batzuk geroago, hurrengo kapituluan ikusiko dugunez (4.4.3. azpiatalean), EiTBk aurkako irizpidea hobetsi zuen EiTBrako hizkuntza-funtsak izeneko dokumentuan. Bigarrenik, akatsaren aurrean, okerraren hedapena moztea eta soluzioak eskaintzea eskatzen zuen. Hain zuzen, okerrak zuzentzeko irtenbideak eskaintzea izan zen helburua Arrasatek Euskarazko Albistegietarako Esku-liburua osatu zuenean. Liburu horren ostean Euskara Saila prestatzen hasi zen eskuorrietan ere, gramatika eta zuzentasuna izan ziren lehen leitmotiva, baina egokitasunari gero eta arreta handiagoa emanez joan zen, performantzia aldian ardura nagusia izateraino, hurrengo kapituluan esango dugunez (4.5.1. azpiatalean). 3.6.3.2. Profesionalen etengabeko hizkuntza-formazioa Lehen urteetan ETBren euskarak debate publikoan eragin zituen arduretan, arretagune nagusia hizkuntza bera izan zen, besteak beste, euskaldunen artean eredu okerra zabal zitekeela, edo akademiaren arauak bete beharra zegoela, baina ez zen kezka berezirik nabaritu, ordea, komunikatzaileek zailtasunik izango ote zuten euren eginkizunean euskara estandarizatzen eta ikus-entzunezko hedabideetara egokitzen hasi berria izateagatik. ETBren proiektua aurrera zeramaten arduradunen artean ere, euskararen egoeraz jabetuta egon arren, zailtasunei ez zitzaien euren neurri osoan antzeman eta, hortaz, aurkezle, esatari eta kazetariak ETBrako erabaki zen euskara-ereduan trebatzeko prestatu zen ekimen bakarra —Irrati eta Telebista Eskola— eznahikoa izan zen. Handik aurrera, ETBn komunikatzaileentzat abiarazi ziren inplementazio-ekimenak beharrizanak agertu ahalako erantzunak izan ziren. Haien berrikusketa egiteko, multzo bi bereiziko ditugu; batetik, formazioarekin loturiko ekimenak eta, bestetik, euskararen kodifikazioaren eta lantze funtzionalaren zabalkundearekin loturikoak. 256 Jaurlaritzak euskarazko telebista bat eratzea erabaki zuenean, kazetari euskaldunen artean, oso apala zen euskara-gaitasun profesionala. Karrera erdaraz egina zuten denek; lana ere erdaraz egiten zuten gehien-gehienek, eta irratian edo telebistan esperientziaren bat zutenak gutxienak ziren. Egoera hartan, ekimen bakarra eraman zen aurrera, Irrati eta Telebista Eskola sortzea, 1980ko udazkenean ireki eta EiTBren emanaldiak hasi ziren urtean —1982an— itxi zena. Iraupenez laburra, eta irismenez ere laburra izan zen, batetik, hasiera-hasierako komunikatzaileak baino ez zirelako aritu eta, bestetik, hizkuntza-ikasgaiak —esataritza eta teletipoen itzulpena— ez zeudelako orientaturik normalizazio-prozesua burutu gabe zuen hizkuntza baten zailtasunetara. Egoera prekario hartan, ETB kanal elebidun moduan abiatzeak beste zailtasun bat gaineratu zuen, lehen garai haietan egin ziren kontratazio askotan ez zitzaiolako begiratu kazetariaren euskara-mailari. Beraz, haien artean, baziren behar bezala alfabetaturik ez zeudenak, euskaraz inoiz ezer idatzi gabeak, eta euskaraz ezer ez zekitenak ere bai. Garai hartan Zuzendaritzari aurkeztu zitzaizkion txostenak zein egunkarietan argitaratu ziren iritzi-artikuluak bat zetozen ETBko kazetariek ez zutela, oro har, ETBrako espero zen maila ematen, eta batzuei neurri drastikoak hartzeko moduko egora iruditzen zitzaien. «Erdaraz estuvistes, me se ha caído, para que haiga más, es por eso que, bezalakoak irakurriz barra-barra esango lituzkeen aurkezlea, besterik gabe kaleratuko litzatekeen bitartean, euskal telebistan, aldiz, datozte, aste hontan, ditzazkezue, duzute, degu, ohituratuta, heriotzea ospatu, ikasketak jarraitu (eta ez dut bat ere asmatu) lasaitasunik handienaz esan eta errepika daitezke, interesatuari horregatik, inork, dirudienez, deus esan beharrik gabe». (Kintana, 1984b) Egoera hura bideratzeko asmoz, euskara-ikastaroak antolatu ziren ETBko kazetarientzat 1985eko martxoan HABEren Hondarribiko barnetegian. Helburua zen euskara batuaren arauak irakastea. Urte apur batzuk geroago, lehen hizkuntzalariak kontratatu zirenean, estandarraren inplementazioa izan zen atzera ere erakundearen ardura: profesional batzuen gabeziak beste profesional batzuek konpentsatuko zituzten. Euskara Sailaren sorrerak nahiko aldatu zituen gauzak, arreta ETBko komunikatzaileengan eta haien 257 premietan ipini baitzen. Hala, kazetariek euren testuak sortzeko zituzten zalantza eta zailtasun lexiko eta terminologikoak, morfologikoak, fraseologikoak eta sintaktikoak zein Euskaltzaindiaren arauei buruz izaten zituzten hutsuneak aztertzeari eta irtenbideak bilatzeari ekin zion Euskara Sailak, gorago azaldu dugunez (3.5.2. azpiatalean). Helburua zen komunikatzaileen esku ipintzea irtenbide horiek, eta bitarteko baliagarria eskuorri-formatua izan zen. Lehen eskuorriak —'zabalkunde-orriak' zeritzenak— 1993an banatzen hasi ziren ikasturteko aste guztietan, bai Euskal Telebistan, bai Euskadi Irratian, bai beste erakunde eta komunikazio-enpresa batzuetan ere. Ikasturtearen amaieran, bilduma prestatzen zen: Zabalkunde orria (Euskara Saila, 1994), Zabalkunde orria-2 (Euskara Saila, 1995a), eta Zabalkunde orria-3 (Euskara Saila, 1996a). Azken kurtso horretan, hainbat egunetako mintegi bat antolatu zen, parte-hartze librekoa, kazetariekin batera aztertzeko eta eztabaidatzeko albistegietarako landuz zihoan euskara-ereduari buruz. Eskuorrietan oinarrituriko bigarren ekimena Euskara tantaka izenekoa izan zen, 1999 eta 2000 artekoa. Orri soilak barik, liburuxkak ziren, baina logistika aurreko ekimenekoaren berdina izan zen. 258 4. EUSKARAZKO IKUS-ENTZUNEZKO KOMUNIKAZIOA MUNDU GLOBALIZATUAN. PERFORMANTZIA ALDIA ETA EUSKAL TELEBISTAREN HELDUAROA XX. mendearen amaieran, teknologia digitalaren garapenak aldaketa handiak iragarri zituen ikus-entzunezkoen sektorean, eta enpresak eta administrazio publikoak prestakizunak egiten hasi ziren aurreikusten zen testuinguru berrira egokitzeko. EiTBren kasuan, prestakizunak lehen plan estrategikoan (EiTB, 2000) jaso ziren. Planak, hurrengo urteetan osatu beharreko ibilbidea zehazteaz gainera, ikuspegi eta jarduteko modu berriak ekarri zituen Euskal Herriko komunikazio-talderik garrantzitsuenera eta, horregatik, euskarazko ikus-entzunezko komunikazioan aldi berri baten hasiera markatu zuen, hain zuzen, mende berria ere hasten zen unean. Aldi horri performantzia aldia deritzogu, Pietikäinen eta Kelly-Holmesen (2011) denbora-banaketari jarraituta. Aldi berri honetan, errealitateak gainez egin die ikus-entzunezko komunikazioaren eboluzioaz egin ziren aurreikuspen guztiei. Teknologia berriei esker, suntsitu egin dira kontsumorako denbora- eta espazio-mugak. Teknologiok, horrez gainera, funtsezkoak izan dira ikus-entzunezkoen produkzioan behetik gorako eragintzak hain indar handia har zezan, esate baterako, Youtube bezalako plataformekin, baina, aldi berean, industria inoiz baino sendoago dago. Netflix plataformak, adibidez, mundu osoko ikusleengana heltzen asmatu du eta, Espainiar Estatuan, Atresmedia eta Mediaset taldeek eguneko telebista kontsumoaren erdia baino gehiago bereganatzen dute. Testuinguru horretan, 259 zelan molda daiteke hizkuntza gutxituko hedabide (HGH) bat ikus-entzuleengana heltzeko? Zelan egin diezaioke aurre hizkuntza-normalizazioan laguntzeko erronkari? Euskal Telebistari dagokionez, galdera horiei erantzutea da gure helburua kapitulu honetan. Aurreko kapituluan, ETBren sorrera eta bilakaera aztertu ditugu, eta ikusi dugu nahitaezko faktorea izan zela euskararen zerbitzurako ikus-entzunezko industria bat erne zedin eta euskarazko komunikazio-eremua osa zedin. Herritarrei beste edozein hizkuntzatan aurki zitekeen bezalako programazioa eskaini zien euskaraz eta, ahalegin horretan, euskara eta euskaldunak prestigiatu, eta hizkuntzaren lantze funtzionalean lagundu zuen, euskara —estandarizazioan abiatu berria zena— zaildu barik baitzegoen telebistan. XXI. mendean, horiek dira abiapuntuak ETBk aurrera eraman dituen ekimen eta jardueretatik euskararen normalizazioarekin lot daitezkeenak aztertzeko. Lehenik eta behin, gure azterketa euskarazko komunikazioan kokatuko dugu. Horretarako, kapitulu honen 4.1. atalean, euskarazko ikus-entzunezkoen XXI. mendeko testuingurua deskribatuko dugu, batetik, sektorea nola dagoen osatuta eta zer ezaugarri dituen eta, bestetik, euskal erakunde publikoek zelan esku hartzen duten arloan. Euskarazko hedabideei kanpotik datorkien lehia gogorra izan arren, sektoreak aurrera jarraitzea lortu du, euskara bultzatzeko konpromisoari atxikita. Politika publikoek euren ekarpena egin dute euskarazko ikus-entzunezkoen sustapenean, baina ez beti sektorearekiko sintonia bilatuta. Euskal Telebista bera ere alboratuta hautematen da zenbaitetan politika horietan, batik bat teknologia digitalek ekarri dituzten hedabide berriei dagokienez. ETBri, baina, ezin dakioke egotzi berrikuntza horietarako prest ez egotea. Izan ere, dagoeneko esan dugunez, Euskal Irrati Telebistak plangintza estrategiko bat abiarazi du mende-aldaketarekin batera aldi berriko erronkei aurre egiteko helburuz. Plangintza horretan, aurrekontuez, teknologiaz, kanalen edukiez eta beste alderdi batzuez gainera, euskara eta euskararen normalizazioa hartzen dira aintzat, eta Eusko Jaurlaritza ere inplikatuta dago EiTBrekin sinatzen duen programa-kontratuaren bitartez. 4.2. atalean, batetik, plangintza estrategikoa osatzen duten egitamu guztiak ezagutuko ditugu, EiTBko zuzendaritza bakoitzarenak epealdi batean banatuz, eta, bestetik, planak gauzatuz joan diren heinean ETBk zer bilakaera izan duen aztertuko dugu. Ohartarazi 260 behar dugu EiTBren plangintza estrategikoaz mintzatzeak EiTBren eta ETBren arteko muga lausotzea dakarrela —paragrafo honetan bertan legez— eta, agian, nahasgarri gerta daitekeela kapitulu honetako testuan orain ETB orain EiTB esatea. ETBren bilakaeran, eragile nagusi bat dago, teknologia digitalera egokitu beharra, lehenik eta behin, egoitzen birmoldaketa ekarri duena, egoitza nagusiaren Bilborako lekualdaketa barne. Teknologia digitalak, aldi berean, plataforma gehiagotan eta kanal gehiagotan jardutea ahalbidetu dio EiTBri, eta komunikazio-talde multimedia bihurtu du. EiTBk bezala, beste komunikazio-talde batzuek antzeko bilakaera izan dute, eta horrek oso lehia gogorra piztu du ikus-entzunezkoen arloan. Testuinguru horretan, audientziek eta ikusle-kopuruek baliagarritasuna galdu dute telebista baten emaitzak neurtzeko orduan, eta beste adierazle batzuekin osatu behar izan dira. EiTBn, inpaktuari ematen zaio garrantzia, hots, gizarte-prestigioari, eta programazio-estrategiek inpaktu hori handitzea hartzen dute aintzat. EiTBren beste estrategia batzuk —hauek ere digitalizazioak behartuak— taldearen antolakuntza eta prozesuak optimizatzera zuzendu dira. Hortik etorri da EiTB guztirako euskara-zerbitzu bat eratzeko erabakia. Hala, ETBko hizkuntzalari-taldearen ardura EiTB osora zabaldu, eta baliabide digitalak integratu behar izan ditu eskaintzen duen zerbitzuan. Edozelan ere, teknologia digitalak ekarri duen mundu globalizatuan, komunikazioa esparru oso zaila bilakatu da hizkuntza gutxituentzat. Euskararen normalizazioaren ikuspegitik, ordea, nahitaezkotzat jotzen da euskara hedabideetan indartzea. 4.3. atalean aztertuko dugu XXI. mendearen hasierako aldi honetan EiTBk zer egiten duen euskara hedabideen arloan indartzeko. Hiru arretagune izango ditugu. Lehendabizikoa, euskal ikus-entzunezko industria eta ingurune digitala. Bigarren arretagunea, euskararen komunikazio-esparrua, eta berari eusteko hurbiltasunaren eta lankidetzaren estrategiak. Hirugarrena, interes-talde jakinentzako produktu espezializatuen euskarazko eskaintza. 4.4. atalean, normalizazio-plangintza publikoetan zehazturiko politikak EiTBn zelan inplementatu diren aztertuko dugu. EAEn, azken urteetako hizkuntza-politika publikoek ideia zentral bat dute, elebitasun asimetrikoa, alegia, gizarte osoan hedatutako elebitasuna, baina ez homogeneoki toki guztietan eta esparru funtzional guztietan (2.4.2.1. puntuan ikusi dugunez). Ideia horren haritik, eguneraketak behar izan dira 261 EiTBk lehendik zehaztuta zeuzkan hizkuntza-hautuetan. Hala, 2013ko plan estrategikoan, hasteko, telebistako kanaletan hautematen zen hizkuntza-muga hautsi, eta euskara denetan ikusgai egitea erabaki da. EiTBn erabili beharreko hizkuntza-ereduan ere, euskara ezberdinak eta komunikazio-interes ezberdinak dituzten pertsonak aintzat hartu, eta euskara batua ez diren beste mintzamolde batzuei eman zaie euren tokia genero eta programa jakinetan. Euskara-maila ezberdinak dituzten hiztunei ere egin nahi izan zaie tokia, pantailaren alde bietan, programetako gonbidatu eta elkarrizketatu gisa, eta ikusle gisa. EiTBren barruan, azkenik, laneko jarduera eta harremanetan euskararen erabilera bermatzearen alde egin da, eta berariazko plangintza prestatu. 4.5. atalean, ETBren euskaran jarriko dugu arreta. Lehen urteetan zuzentasunak eragin zuen kezka gaindituta, eta albistegietan eta bikoizketan kalitatearen bidean lehen urratsak eginda, ETBk euskara lantzen eta hizkuntza-baliabideak sortzen jarraitu du mende berrian. Informazioa eta bikoizketa alde batera utzi barik, ahalegin handia egin da gainerako programa-motetan ere, eta eboluzio bat egon da hizkuntza-kalitatea ulertzeko moduan, zuzentasunetik egokitasunera. 4.6. atalean, ETBn lantzen den euskara-eredua, sortzen diren hizkuntza-baliabideak eta, oro har, euskararen erabileran hobesten diren hautuak enpresan inplementatzeko zer egitura eta zer bitarteko dauden aztertuko dugu. Euskarazko emanaldietara iristeko zailtasuna izan dezaketen ikusleengan pentsatuta, ETBk euskarazko azpidatziak eskaintzen ditu, bai eta euskararen ezagutza hobetzeko motibazioa eta materialak ere. Lanean euskaraz ari diren komunikatzaileengan pentsatuta, euskara-zerbitzu bat dago, hizkuntzaren arloan formazioa, baliabideak eta irizpideak eskaintzen dituena. 4.1. PERFORMANTZIA ALDIA EUSKARAZKO IKUS-ENTZUNEZKOETAN Pietikäinen eta Kelly-Holmesek proposaturiko aldi-banaketaren deskribapena egin dugunean esan bezala (ikus 1.3.3.), performantzia aldia mundu globalizatuaren aroa da, non teknologia digitalek denboraren eta distantziaren hesiak suntsitu baitituzte informazioaren zirkulazioan eta pertsonen arteko harremanetan. Testuinguru horretan, ideia, eragile eta jokabide berriak agertu dira komunikazioaren arloan, askotariko ondorioekin, besteak beste, debatea piztea hizkuntza gutxituko hedabideen (HGHen) 262 betekizunaz. Izan ere, dohaintza alditik performantzia aldira, ez da eboluzio artez eta etengabe bat gertatu HGHei buruzko ikuspegi eta ideietan (1.4.2. azpiatalean ikusi dugunez). Bestela esanda, aldi berriko ikuspegi eta ideiek ez dituzte lehenagokoak ordezkatu edo bazterrarazi, eta hala gertatu da komunitatearen barruan eragile ezberdinek iritzi ezberdinak izatea HGHek euren gain hartu beharreko eginkizunez. Teknologia digitalek, bestalde, ikus-entzunezko hedabideetan parte hartzeko modu berriak ekarri dituzte, sektorean inpaktu handia izan dutenak, baita HGHetan ere. Parte hartzeko modu berrietan, azpimarratzekoa da edukien hornitzaile berriak azaldu direla ekoizpen-zirkuitu tradizionaletik kanpo: eduki horien kontsumitzaileak eurak, zeintzuek edukiak ez ezik kanalak ere sortzen baitituzte. Kontsumitzaile-hornitzaileok ohitura berriak ekarri dituzte ikus-entzunezko produktuen kontsumo eta ekoizpenean. Lehenik, hiztunaren hizkuntza-errepertorio osoa baliatzen dela edukietan. Bigarrenik, bakarka kontsumitzera jotzen dela eta, gailu berriei esker, edozein momentutan eta edozein lekutan egin daitekeela, telebistaren pantailari atxikita egon barik. Hirugarrenik, interakzioan eta parte-hartzean oinarritzen diren formatu berriak esploratzen direla etengabe, esate baterako, tutorialak, zuzeneko galde-erantzun saioak, joko-streamingak, bideoegunkariak edo webserieak. Formatu berriok —gazteen gustu eta estiloekin lerrokatuagoak— lekua kendu diete pelikulei eta ikus-entzunezko beste formatu klasikoago batzuei aisialdiko kontsumoan. Performantzia aldiko mundu globalizatu eta digitalizatua, beraz, erronka handia da euskarazko komunikazioarentzat. Lehenik eta behin, euskaraz diharduten hedabideek testuinguru berrira egokitzeko erronka dute, bizirik jarraitu nahi badute. Bigarrenik, hizkuntzaren normalizazioan baliagarri izaten segitu nahi badute, erronka da aro berriko baldintza eta betekizunen sintonian jartzea beraien normalizazio-helburuak. Hedabide publikoen kasuan, sintonia hori lortzeko, lagungarritzat jotzen da administrazioak ildo batera ekartzea bere hizkuntza-politikak eta hedabide-politikak. Atal honetan, euskarazko hedabideen XXI. mendearen hasierako arloaz arituko gara, testuinguru berrira zelan egokitzen den aztertzeko helburuz. Lehendabizi, euskararen komunikazio-esparru osoaren gainbegiratua egingo dugu (ikus 4.1.1). Oro har, aurrera segitzeko moldatzen da, eta euskara bultzatzeko konpromisoari eusten dio, nahiz 263 finantzazioa eta audientzia ez diren zailtasun txikiak. Ondoren, Euskal Herriko erakunde publikoek jokatzen duten rolean ipiniko dugu arreta (ikus 4.1.2.). Denek eskaintzen dizkiete diru-laguntzak eta babesa euskararen sustapenarekin konpromisoa duten hedabideei baina, hortik aurrera, Eusko Jaurlaritzak baino ez dauka berariazko politika bat inplementatzeko aukera, EiTB talde publikoaren bitartez. Nabarmentzekoa da, ordea, EAEko hizkuntza-politika eta hedabide-politika elkarrengandik nahiko aldenduriko ildoetatik doazela eta, areago, Eusko Jaurlaritzak hainbat ekimen daramatzala aurrera hedabideetan euskara sustatzeko, EiTB partaide egin barik. 4.1.1. Euskararen komunikazio-esparrua XXI. mendearen hasieran Mende berri baten hasieran gauden honetan, euskarazko komunikazioaren sektoreak dinamikoa izaten jarraitzen du: komunikabide berriak sortzen dira, ekimen berriak gauzatzen dira, eta gogoeta egiten da sektorearen izatasunaz eta etorkizunaz. Euskararen normalizazioari dagokionez, gogoeta horretan, funtsezkoa da oraindino lehenagoko garaietako pentsaera eta, hala, garrantzia ematen zaio euskaldun-komunitatearen zerbitzura egoteari eta, zerbitzu hori betetzeko, modu guztietako komunikabideak eta aukerak eskaintzeari. Ondoz ondo, kezka berriak ere badira, globalizazioak euskara sustatzeko eginkizunean izan dezakeen eraginarekin lotuak. Kezka horietatik, garrantzitsuena da mundu globalizatuak ez ote dituen larrituko euskarazko komunikabideen arazo nagusi biak: euskararen presentzia mediatiko txikia, eta euskarazko hedabideen audientzia txikia. Euskararen komunikazio-eremuan ari diren eragileek uste dute autozentramendua izan daitekeela irtenbidea. Basterretxea eta Zuberogoitiaren (2005, or. 40–41) arabera, autozentramendua da euskaldunen komunitatea jartzea euskarazko hedabideek erabiltzen dituzten erreferentzien erdigunean eta sorburuan. Euskaldunen komunitateari begiratu eta beraren egoeraz jabetuz gero, prestatzen den eskaintza mediatikoak balio gehigarriak izan ditzake hartzailearentzat —adibidez, identitatea, munduari begiratzeko ikuskera berezi bat, edo produktu originalak—. Autozentratzeko saiaketari errazago eta hobeto ekin dakioke sistema integratu batean, eta ez hedabide bakoitza, katebegi bakartu gisa, bere aldetik ibilita (Basterretxea & 264 Zuberogoitia, 2005, or. 40). Euskarazko hedabideek estrategia bi erabili dituzte integrazioari begira: multimediatasuna eta lankidetza. Multimediatasunak esan nahi du eduki bera ahalik eta hedabide gehienen bidez zabaltzea, eta gakoa teknologia digitala da, hedabideen konbergentzia ahalbidetu baitu, mende berriko komunikazio-sektorearen deskribapena egitean esan dugunez (ikus 1.4.1.). Goiena taldeak, adibidez, telebista digital berriek eta komunikazio-talde handiek egin zezaketen lehiaren aurrean, sinergiak aprobetxatzeari ekin zion Goienkaria aldizkarian, Goitb telebistan, Arrasate Irratian eta Goiena.net webgunean eta, horrekin batera, taldearen barruko antolakuntza eta funtzionamendua egokitzeari (J. Larrañaga, 2008). Konbergentzia, gehienetan, paperetik Internetera joan den prozesu bat izan da. Hala, Goiena taldea Arrasate Press aldizkaritik abiatu zen bezala, Euskarazko Komunikazio Taldea (EKT), Berriatik, eta Erran Prentsa, Ttipi-ttapa aldizkaritik. Edozelan ere, esperientziak askotarikoak dira. Lankidetza-esperientziak ere, askotarikoak dira. Euskarazko hedabide lokalek Topagunean dute plan eta zerbitzu komunak antolatu, arautu eta garatzeko elkartokia, enpresa bakoitzak bere autonomiari uko egin barik (Mendizabal, 2005, or. 141). Topagunea, euskara-elkarteen federazioa, 1996an sortu zen, bazkideei promozioa, administrazioa eta kudeaketa, informazio-azpiegiturak, prestakuntza eta zabalkundea eskaintzeko helburuarekin, eta toki-hedabideen sektorea da federazioan biltzen diren bazkideen bost jarduera-arloetako bat. Sektoreak mundu globalizatuan iraungo badu, nahitaezkotzat jotzen da Topaguneak hedabide lokalei eskaintzen dien partekatze-aukera hori eta, halaber, ahal den guztietan, egitasmoetan lankidetza sustatzea, bai beraien artean, bai komunikabide publikoekin, tokiko beste erakunde eta enpresa batzuekin, hedabide nazionalekin, zein euskalgintzako beste elkarteekin. Antzeko gogoeta batean oinarrituta, Ipar eta Hego Euskal Herriko hainbat irrati lokalek koordinazio- eta produkzio-zentro bat ireki zuten Arrosan 2001. urtean, edukiak eta formatuak trukatzeko eta euren emanaldiak osatzeko helburuarekin. Iparraldeko hiru irratiak —Gure Irratia, Irulegiko Irratia eta Xiberuko Botza—, 2001-2006rako Euskal Herriko Hitzarmen Berezian proposaturiko ekimenari jarraituta, harago joan dira, bakoitzak bere izena erabiltzeaz gainera Euskal Irratiak izen generikoa erabiltzen baitute, frantsesezko irrati-eskaintza zeharo zabal baten erdian marka modura nabarmentzeko (Arana et al., 2010, or. 28). 265 Urte batzuk geroago, 2012an, euskarazko toki-hedabideek Tokikom elkartea sortu zuten, hiru helbururekin, hirurak lankidetzan zeutzanak (Tokikom, 2013, or. 18): 1) Esparru komunak zehaztea eta kudeatzea. 2) Solaskidetza bakarra izatea sektorearekin eta erakundeekin. 3) Integrazio funtzionala lantzea. 2010eko hamarkadaren erdialderako, euskarazko komunikabide lokalen sektorean, Tokikomek 30 bat bazkide biltzen zituen. Topaguneko hedabide gehienak Tokikomen barnean ere baziren, 10 bat argitalpen izan ezik, eta, horrez gainera, EKTren sei Hitzak, hainbat udal-aldizkari eta udal-irrati, eta bestelako elkarteen hedabideak zeuden. Euskarazko herri-ekimeneko hedabideek Hekimen elkartea sortu zuten 2012an, euskarazko hedabideen sektorean ikuspegi orokorragoa hartzeko eta Tokikomen helburu berak aurrera eramateko (Tokikom, 2013, or. 18). Ikuspegi orokorrago horretatik, euskarazko hedabideen sektorea solairu biko etxe baten antzera ikusten zen (ibid., or. 28). Lehen solairuan, hedabide lokalak zeuden; bigarrenean, hedabide nazionalak. Solairu bien artean, "igogailuak" jarri beharra zegoen, lankidetzan eta bateragarritasun teknologikoan oinarrituta. Lankidetza horretarako lehen urratsak 2013an eta 2014an egin zituzten EiTBk eta Tokikomek, ahotsak eta informazioen jarraipena trukatzeko hitzarmenen bitartez (Komunikazio Saila, 2014). Euskarazko komunikazio-sektoreak, beraz, XXI. mendearen hasierako globalizazioak eragindako kezken aurrean, lehenagoko pentsaeran errotuta dauden erantzunak eskaintzen ditu neurri handi batean. Enfasia hedabideen indarrean jartzen du, eta ez du horren aintzat hartzen ez euskarazko komunikazio-eskaintza, ez komunikazioaren kontsumitzaile aktiboa —prosumitzailea, marko teorikoa landu dugunean (1.4.2.1. puntuan) azaldu den terminoarekin esanda—. Azken urteetan, ordea, beste hizkuntza askotan gertatzen den bezala, euskarazko komunikazioari —ikus-entzunezkoari batik bat— bizirik eta dinamiko eusten dioten ekimen asko ez dituzte ekartzen hedabideen arloko enpresek edo eragileek, baizik kontsumitzaile aktiboek. Beroriei zor zaie euskarazko eskaintzaren zati garrantzitsu bat, bai eta eskaintza horretarako irispidea ere. Hala, bada, Youtuben sortu diren euskarazko kanalekin batera, aipagarri dira Interneteko gordailuak, adibidez, marrazkiak.euskal-encodings.com, ETBn ematen diren marrazki 266 bizidunak, filmak eta dokumentalak —barneko zein kanpoko produkziokoak— grabatu eta eskuragarri jartzen dituena, edo azpitituluak.com gunea, euskarazko azpidatziak eskaintzen dituena beste hizkuntzetako film eta telesailetarako17. Antzeko ildotik dator CodeSyntax IKTen arloko enpresakoek 2018ko urtarrilerako iragarri duten JarriOn aplikazioa, telefono mugikorrean zein tabletan eskuragarri jarriko dituena euskarazko hainbat telebista lokalen edukiak, Berria TBrenak, eta euskarazko zenbait webgune eta atarirenak (Urkizu, 2017). 4.1.2. Eragintza publikoa euskarazko komunikazioan XXI. mendearen hasieran Euskararen komunikazio-esparrua osatzen duten hedabideek bezala, Euskal Herriko erakunde publikoek ere kezka dute aldi berri bat ekarri duen mundu globalizatuak euskarazko komunikazioan izan dezakeen eraginagatik baina, oraindino ere, beraien politikak komunikabideetako euskararentzako diru-laguntzetan dautza nagusiki. EAEn izan ezik, ez dago alde handirik performantzia aldiko eta zerbitzu aldiko politiken artean. EAEn, 2013-2023 epealdirako normalizazio-plangintza publikoak hainbat ekintza proposatzen ditu euskarazko hedabideekin loturik eta, horrekin batera, Jaurlaritzak beste hainbat egitasmo abiarazten edo babesten ditu komunikazioaren arloan euskara normalizatzera zuzenduta. EAEn, gainera, elementu bereizgarri bat ere badago, EiTB, titulartasun publikoko komunikazio-taldea, 2000. urtean aldi berriko erronken aurrean plangintza estrategiko bat lantzeari ekin ziona. Edozelan ere, EAEn, hizkuntza-politika eta hedabide-politika publikoak harremanetan jartzen dituzten ekintzak eta egitasmoak hainbeste izan arren, politika biak ez doaz ildo beretik, hurrengo paragrafoetan azalduko dugunez. Deskribapen zehatzagoa egiten hasita, Ipar Euskal Herrian, XXI. mendearen hasierako hizkuntza-politikaren ardatzetako bat euskarazko hedabideak babestea da, hizkuntzaren erabilerari eusteko funtsezko esparru bat osatzen dutela ulertuta. Babes hori, azterketez 17 Prosumitzaileen entusiasmo eta bultzadak badu beste aurpegi bat: proiektuak bertan behera uzten direla gutxien espero den unean. Hori da azpitituluak.com ekimenaren kasua. Berorren arduradunak (Fernandez, 2018), 2018a hastearekin batera, jakinarazi du 1.000 izenburuko katalogoa osatzen duenean izoztu egingo duela webgunea, nekeagatik. 267 eta jarraipenez harago, ETBrentzako eta gainerako komunikabideentzako diru-laguntza gisa gauzatzen da nagusiki, esate baterako, 2017ko jarduera-programan (Euskararen Erakunde Publikoa, 2017, or. 13–14). Nafarroan, antzera. Euskararen Lehen Plan Estrategikoan (Nafarroako Gobernua, 2017a, or. 39–40), euskararen erabilera gizarteko esparru guztietan errazteko helburu nagusiaren barruan, hedabideen arloan proposatzen diren ekintza nagusiak diru-laguntzekin loturikoak dira: euskarazko komunikabideen finantzazioa hobetzea, eta finantzazio publikoa jasotzen duten gaztelaniazko komunikabideetan euskara-kuota bat ezartzea. Euskal Autonomia Erkidegoan ere, euskarazko komunikaziorako diru-laguntzak oso elementu garrantzitsua dira normalizazio-plangintza publikoan. Hala eta guzti, eredua berriztatu beharra aldarrikatu zen, are krisi ekonomikoak astindu aurretik ere. Honela zioen Gotzon Loberak (2005, or. 334–335), Bizkaiko Foru Aldundian Euskara Sustatzeko zuzendari nagusia zenak: «[...] Administrazioaren barrutik erauzi behar dugu ikusmolde jakin bat, hau da, euskara agertzen denetan, halako egitasmoak nahitaez euskararen arlora bidaltzekoa, eta hori ez da erraza, baina ikuspegi horretarantz lan egin behar da; bestetik, euskarazko hedabideetan diharduzuenok jabetu behar duzue, eta ozen aldarrikatu, zenbateko aberastasuna sortzen duen Euskadirentzat zuen eguneango lanak, eta [...] hitz egin behar duzue sortzen dituzuen lanpostuen gainean, zuen izakundeetan erabiltzen dituzuen teknologia berrien inguruan, Herri Ogasunari ordaintzen zaizkion zergei buruz, gizarteak berak jasotzen duen aberastasunaz... Horretara, bada, diru-laguntzen politika aldatu behar da: [...] industri arloko beste edozein enpresak jasotzen dituen diru-laguntzak jasotzeko eskubide bera izan behar dute euskarazko hedabideek, eta eurek bete beharko dituzte besteek betetzen dituzten baldintza berak [...]». Diru-laguntzen politikaren aldaketa ESEPrekin (Euskararen Aholku Batzordea, 2012) etorri da. 2013-2023 epealdirako plangintza horretan, ardatzetako bat euskarazko komunikazio-sektorea sendo zaintzea da eta, besteak beste, euskarazko hedabideen 268 behatokia sortzea proposatzen da, administrazioaren eta sektorearen arteko lankidetzaren eta akordioaren oinarriak finkatzea, beste bi erkidegoetako administrazioekin koordinatzea, euskarazko hedabideen eta produktuen ezagutza sustatzea, eta euskarazko hedabideentzako diru-laguntzen irizpideak zehaztea. Sektoreak salatu duenez (Hekimen, 2015), Jaurlaritzak ez du akordioaren bidetik jo euskarazko hedabideei zuzendutako diru-laguntzen irizpideak zehazteko eta, 2014tik, hedabidearen irismenaren irizpidea lehenesten du diru-laguntzak banatzeko, aintzat hartu barik euskara hutsezko hedabideek nagusiki gaztelaniazkoak direnek baino publiko potentzial txikiagoa dutela. Euskarazko komunikazio-sektorearen sendotasunari dagokion ardatzaz gainera, ESEPn, proposamen bi gehiago baino ez daude. Bata komunikabideetako euskararen kalitatea zaintzea da, eta bestea, hedabide publikoen hizkuntzarekiko betekizunen gaineko gogoeta bultzatzea. Gastu publikoa hainbeste neurtzen den garai honetan, gogoeta horrek hartu beharko lukeen ildoak sintonian jarri beharko lituzke EiTBk hedabide modura eta normalizazio-tresna modura dituen helburuak, Elorduik (2013, or. 255) HGH publikoei buruz ohartarazi bezala. Amonarrizek (2008, or. 61) ez du igartzen EiTBn ildo horretako gogoetarik egin denik: «Alde honetatik, oso faltan sumatzen dut, hedabideek oro har, eta medio publikoek (EITBk, batez ere) hizkuntza-normalizazio prozesuan betetzen duten funtzioaren inguruko hausnarketa eta eztabaida. Ikuspegi hori ez da lantzen, horretaz ez da hitz egiten eta, salbuespenak salbuespen, ez dago barneratuta (ez behintzat EITBn edo EITBrentzat lan egiten duten profesionalen artean)». Kapitulu honetako hurrengo ataletan ikusiko dugunez, ordea, EiTB 2000. urtetik dabil murgilduta komunikazioan eta euskararen normalizazioan dagozkion helburuen gaineko gogoetan bere plangintza estrategikoaren barruan. EiTBren plangintza estrategikoan, preskriptore nagusia Eusko Jaurlaritza da eta, horrenbestez, administrazioa ere inplikatuta dago komunikazio-talde publikoak euskararen normalizazioan izan behar lukeen eginkizunari buruzko gogoetan. Edozelan ere, Jaurlaritzak euskara sustatzeko estrategia paralelo bat darama hedabideen arloan EiTBtik aparte. Horregatik esaten 269 dugu EAEn hizkuntza-politika eta hedabide-politika ez doazela ildo beretik. Jaurlaritzak bai sustatzen du euskara hedabideetan normalizatzea, baina aro berriko erronkei erantzuteko ekimenak EiTB ez beste eragile batzuekin eramaten ditu aurrera. Halako ekimena da Zinema Euskaraz programa. Programaren helburua da zinemak uztartzen dituen bi arlotan normalizatzea euskararen erabilera, kultur produkzioan eta aisialdian (Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, 2016). Horretarako, denboraldi bakoitzean EAEtik kanpo ekoitzitako hainbat film bikoizten dira —egun, denak haurrentzako pelikulak—, areto komertzialetan estreina daitezen. Era berean, areto komertzialetara bideratzen dira ETBren eta EPE/APV eta IBAIA produktore-elkarteen arteko hitzarmenaren bidez finantzatzen diren pelikulak. Geroago, finantzazio publikoa izan duten film horiek emanaldi-zirkuitua osa dezaten sustatzen da: DVD formatuan merkaturatzea, udal aretoetan edo ikastetxeetan antolatzen diren ekitaldietan eskaintzea, eta Interneteko plataformetan zintzilikatzea. Orduan gertatzen da ETBren parte-hartze bakarra —EAEko zinema-produkzioa finantzatzera lotzen duen hitzarmenetik harago—, plataforma horiek EiTBren webgunea eta EiTB Nahieran dira eta. ETBk are parte-hartze hutsalagoa du 2014. urtean Eusko Jaurlaritzak Canal Plus satelite eta kable bidezko telebista-hornitzailearekin sinatu zuen hitzarmenean. Helburua zen plataforma horretako filmen eta serieen estreinaldietan euskarazko azpidatziak ere eskain zitezen 2014 hartako azken hilabeteetatik 2016aren amaiera arte (Azpitituluak Euskaraz, 2017). Hitzarmenaren klausuletako bat zen azpidatziok jabetza publikokoak izango zirela epe baten ondoren, eta akordioaren berri ematean esan zen egitasmo osoa pauso garrantzitsua zela euskararen normalizazioan (Eusko Jaurlaritza, 2014b). Egitasmoak ez du jarraipenik izan 2017. urtean eta, boladan zeuden filmak eta telesailak euskaratu ziren arren, produkzioen aukeraketa Canal Plusen programazio-interesen araberakoa izan zen. Hala, ez dago denboraldi bat baino gehiagoko serie osorik (Game of thrones-en kasuan, adibidez, 5. denboraldia baino ez). ETBk, bestalde, ezin dezake azpidatzion erabilerarik egin, ez baitauzka dagozkien produkzioen emisio-eskubideak. Oraingoz, azpitituluak.com plataforman baino ez dute tokia izango, zeren zirkuitu komertzialeko beste etapa batzuetan ere —zinema-aretoetan eta DVDan— produkzioen eskubideen arazo bera gertatzen baita. 270 2Deo egitasmoan ere, ETBk ez du inolako parte-hartzerik. Egitasmoa Gipuzkoako Aldundiak bultzatu, eta Mondragon Unibertsitateak eta Goiena komunikazio-taldeak landu dute, Donostiako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin (Sustatu, 2017). 2Deo euskarazko ikus-entzunezkoen laborategi bat izango da, Donostiako Tabakalera eraikinean kokatua, eta hainbat esparru jorratu nahi dira hurrengo urteetarako aurreikusi diren proiektuetan: azpidatziak, animazioa, bideojokoak, webserieen produkzioa eta zabalkunde-plataformak. Eusko Jaurlaritzak EiTBtik bereizitako estrategia horretan bultzatu dituen egitasmoek euskarazko ikus-entzunezko produktuen eskaintza ugaritzea eta plataforma digitaletan eskuragarri jartzea dakarte. Egitasmo horiek performantzia aldiko kontsumo eta erabilpen berriei erantzuten diete, beraz, eta, alde horretatik, Jaurlaritza Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (Euskararen Aholku Batzordea, 2012) baino zenbait urrats aurrerago dabil, Euskadiko normalizazio-plangintza publikoak zerbitzu aldian ainguraturik ematen baitu. Izan ere, alde batetik, ESEPren 12. esparruan komunikazioaren arlorako egiten diren proposamen gehienak hedabideak indartzera eta guztizkotasun instituzionala bermatzera zuzenduta daude. Beste aldetik, ESEPren 13. esparrua euskarak ingurune digital berriarekin bat egiteaz ari denean, jasotzen diren proposamen gehienetan ez dira hedabideak funtsezko eragiletzat hartzen. 4.2. EUSKAL TELEBISTA PERFORMANTZIA ALDIAN Euskarazko komunikazioaren performantzia aldiko egoera orokorra deskribatuta, atal honetan, Euskal Telebistara zuzenduko dugu arreta. ETBren mende berriko ibilbideaz aritu nahi dugu, hurrengo ataletarako ezaguna izan dadin ETBk aldi honetan euskararen arloan aurrera eramaten dituen ekimenen eta betetzen dituen jardueren testuingurua. Deskribatzera goazen ibilbide hori ideia bakarrean laburtu behar izanez gero, esan daiteke ETBk etengabeko ahalegina egin behar duela lehiatik kanpo eta tokirik gabe ez geratzeko Euskadiko ikus-entzunezko komunikazioan. Lehendabizi, ahalegina zelan planifikatzen den aztertuko dugu (ikus 4.2.1.). Ildoak zehazteko eta ekimenak erabakitzeko orduan, komunikazio-talde osoaren ikuspegia 271 hartzen da eta, hortaz, gu ere EiTBren plangintza estrategikoaz arituko gara, alegia, ETB baino esparru zabalagoa hartuko dugu aintzat. Ondoren, ikuspegi zabal berarekin jarraituta, EiTBren azken urteetako garapenaz jardungo dugu (ikus 4.2.2.). Lehian jarraitzeko plangintzaren ondorioz, komunikazio-taldea haziz joan da, kanalak gehitu ditu, eta egokitzapen eta berrikuntzak egin ditu azpiegituretan eta ikus-entzuleekin harremana sustatzeko sistemetan. Atalaren amaieran, arreta berezia emango diogu ETBren erreferentzia-esparruari (ikus 4.2.3.). Izan ere, euskararekin erabat loturik dagoen gai hori izan da ETBren garapenaren ibilbidean orientazio-aldaketarik garrantzitsuena eragin duena. 4.2.1. EiTBren plangintza estrategikoa Euskal Irrati Telebistan, zuzendaritza berri bat sartu zen 1999. urtean eta, EiTBren ardura hartu baino ez, plan estrategiko bat lantzeko prozesua abiarazi zuen, Eusko Jaurlaritzaren burubideari jarraiturik. Urte gutxiren buruan testuinguru berri bat sortuko zela aurreikusten zen ikus-entzunezkoen arloan, non euskarrien, kanalen eta edukien ugaltzea eta ikus-entzuleen parte-hartze aktiboa izango baitziren alde nagusiak aurreko testuinguruarekiko. Eszenatoki horretan, EiTBk protagonismoa izan nahi zuen, aktore soil modura geratu barik. Hortaz, gogoeta egin behar zen hedabide modura eta euskararen normalizaziorako tresna modura zegozkion helburuei buruz, eta estrategiak erabaki behar ziren helburuok eszenatoki berrian aurrera eramateko. EiTBren Plan Estrategikoa (2000), lehena izango zena, Zuzendaritza Nagusiak koordinatu zuen, Administrazio Kontseiluaren jarraipenarekin, eta erakunde barneko zein kanpoko eragile, aditu eta profesionalen ideiak, gogoetak eta ekarpenak bildu zituen. Lehen plan estrategiko hark 2007. urtera arteko indarraldia izan zuen eta, atzetik, plan estrategiko berriak etorri dira; orain arteko azkena, 2017-2020 epealdiari dagokiona. Urteokaz, plan estrategikoetan jasotakoaz gainera, EiTB beste dokumentu batzuetan landuz eta zehaztuz joan da aldian aldiko bere helburuak, ildoak eta jardunbidea. Lantze horrek EiTBren plangintza estrategikoa osatzen du, eta hiru hanka nagusi ditu: 1) plan estrategikoa, 2) programa-kontratua, eta 3) EiTBren gizarte-erantzukizuna. Atal honetan, plan eta dokumentu guztiak ezagutzea eta nondik nora sortu ziren azaltzea da 272 gure asmoa, funtsezko erreferentziak izango baitira aurrerago jasoko dugun informaziorako, bereziki, EiTBn performantzia aldian hizkuntzaren arloan hartu diren erabakiak, eman diren jarraibideak eta abiarazi diren ekimenak dokumentatzeko. Plan estrategikoan, epealdi jakin batean EiTBk bere buruari ezarritako helburu estrategikoak jasotzen dira, esaterako, informazioan liderrak izatea edo ikus-entzunezko sektorearen garapena bultzatzea (EiTB, 2009b, or. 12). Programa-kontratua Eusko Jaurlaritzaren eta EiTBren arteko akordio bat da, erakunde biek euren gain hartzen dituzten konpromisoak jasotzen dituena (ibid., or. 13): Jaurlaritzaren konpromisoa finantzazioarekin egoten da lotuta, eta Euskal Irrati Telebistarena, zerbitzu publiko gisa atxikitzen zaizkion betebeharrekin. EiTBren gizarte-erantzukizuna gizarteko eragileekin eta interes-taldeekin komunikatzeko esparru bat da, EiTBko beste prozesu guztiek bezala bere ekintza-plana izaten duena (ibid., or. 18). Planen eta beraien testuinguruen aurkezpena errazteko, 2000. urtetik honako denboran lau epealdi bereizi ditugu, planen eta zuzendaritza-taldeen indarraldiak aintzat hartuta: a) 2000-2007 epealdia (ikus 4.2.1.1.); b) 2007-2009 epealdia (ikus 4.2.1.2.): c) 20092013 epealdia (ikus 4.2.1.3.); d) 2013-2019 epealdia (ikus 4.2.1.4.). 4.2.1.1. 2000-2007 epealdia EiTBren lehen plan estrategikoa Andoni Ortuzar buru zuen zuzendaritzak onartu zuen 2000. urtean, eta zazpi urte egon zen indarrean. Planean, bederatzi lerro estrategiko zehaztu ziren, eta lerro bakoitzean, helburu nagusi bat. Hauek ziren lerroak eta helburu nagusiak (EiTB, 2000, or. 94–99): 1) Plataforma eta eduki berriak. Berrikuntza teknologikoak zekarren aro berrian, EiTB komunikazio-taldeak kanal berriak sortu behar zituen plataforma digital berrietan, eta kanalok edukiz eta programazioz hornitzeko prestatu behar zuen. 2) Nazioarteko zabalkundea. EiTBk mundu zabaleko euskaldunei arreta eskaini beharko zien, hurbileneko komunitate kultural eta linguistikotik hasita. 3) Giza baliabideak. Komunikazio-taldeko langileen funtzionamenduari eta prestakuntzari buruzko diagnostikoa egingo zen. 273 4) Ebaluazio-eredua. EiTBren jarduera kontrolatzeko ebaluazio-sistema bat ezarriko zen, bai ikuspegi kuantitatiboa, bai kualitatiboa erabiliz. 5) Euskadiko ikus-entzunezko produkzioa. EiTBk industria horren bultzagile izaten segitu beharko zuen, baina alde bien arteko harremana berriro aztertu ondoren. 6) Euskadiko irratigintza publikoa. Aro berriaren aurrean, bultzada bat eman behar zitzaien EiTBren irratiei, formatu eta edukiak bateratuz, kanal berriak sortuz, eta telebistarekin lankidetzan arituz. 7) EiTBren kudeaketa. Sistema bateratua ezarriko zen komunikazio-talde osoan. 8) Finantzazioa. Erakundearen eginkizunei aurre egiteko baliabide ekonomiko nahikoak lortu beharko ziren. 9) Euskara. Lerro honetako helburua euskara ikus-entzunezkoen arloan normalizatzea zen. Euskara ikus-entzunezkoetan normalizatzeko helburu hori Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren enborretik zetorren adar gisa ulertu behar zen (EiTB, 2000, or. 214) eta, EiTBren plan estrategikoan, bost helburu xehetan zehaztu zen (ibid., or. 220-223): 1) EiTBn erabiltzen zen euskararen kalitatea hobetzea, eta hedabide baten premietarako aberastea. 2) Herritar guztiei irekita egotea, euskaraz jakin zein ez, baina batik bat haurrak eta gazteak aintzat hartuta. 3) Euskarazko produkzioa gehitzea eta zabalkunde-plataforma guztietara eramatea, batez ere Internetera. 4) Euskarazko programen produkzioa eta zabalkundea errazteko lankidetza bultzatzea. 5) EiTBn euskaraz jardun ahal izateko proiektu bat prestatzea. Helburu horiek bete zitezen, zazpi ekintza aurreikusi ziren (EiTB, 2000, or. 223–225): a) Hizkuntza-kontroleko taldea EiTBren Kalitate Sailaren barruan kokatzea, eta beraren zerbitzua —profesionalen prestakuntzan eta bakarkako arretan oinarrituta— EiTB talde osora zabaltzea. b) Kanpo-produkzioaren bikoizketa zaintzea. c) Telebistan eta Interneten, haur eta gazteei zuzendutako edukiak lehenestea. d) Euskarazko informazioa eta entretenimendua gehitzea telebistan, irratian eta Interneten. 274 e) Lankidetza-eremu bat sortzea irrati eta telebista lokalekin. f) Euskaltzaindiarekin eta euskarari lotutako gainerako erakundeekin harremanak estutzea. g) Prestakuntza-programa bat garatzea, bosgarren helburuarekin lotuta. Plan estrategikoa abian jarri eta bi urtera, EiTBk eta Jaurlaritzak Euskal Irrati Telebista herri erakundearen 2002-2005 aldirako programa-kontratua (Eusko Jaurlaritza & EiTB, 2002) sinatu zuten, esandako epealdian gobernuaren eta irrati-telebista publikoaren arteko harremanak zehazteko helburuz. Harreman horretan, Jaurlaritzak bere gain hartu zuen konpromisoa finantzazioa zen, diru-ekarpenak egitea EiTBren ustiapen-gastuak, azpiegitura- eta teknologia-inbertsioak, inbertsio finantzarioak, eta euskal ikus-entzunezko sektorean egindako inbertsioak berdintzeko (ibid., or. 9-10). EiTBk, bere aldetik, irrati-telebistako zerbitzuarekin eta zerbitzu horren kudeaketarekin loturiko konpromisoak hartu zituen bere gain (Eusko Jaurlaritza & EiTB, 2002, or. 6–9). Irrati-telebistako zerbitzuarekin loturik, EiTBk bere programazioaren edukiari buruzko betekizunak hitzartu zituen Jaurlaritzarekin. Batzuek euskararen normalizazioa ukitzen zuten: gutxienez telebista-kanal bat eta irrati-kanal bat euskara hutsez ekoiztea, ohiko programazioan euskalkien erabilera bultzatzea, euskarazko bikoizketen kalitatea hobetzea, euskararen ulermena hobetzen lagun zezaketen programak ekoiztea, eta euskarari eta euskal gaiei buruzko programak ekoiztea. Zabalkundea zela eta, EiTBri ezartzen zitzaion bere emanaldiek Nafarroara eta Ipar Euskal Herrira heldu behar zutela, bai eta diasporako euskal komunitatera ere. Programazioaren edukiari buruzko beste betekizun batzuek emanaldien herritarren ezagutza eta formazioa ukitzen zituzten, eta beste batzuek EiTBren audientzia eta irudia. Horrez gainera, irrati-telebistako zerbitzuarekin loturik, EiTBk euskal ikus-entzunezko sektoreari eta informazioaren gizarteari buruzko betekizunak hitzartu zituen Jaurlaritzarekin. Zerbitzuaren kudeaketari loturik, bestalde, EiTBk bere gain hartu zuen betekizunik garrantzitsuena izan zen EFQM europar eredura aldatzea enpresa kudeatzeko sistema, eta bide berri horretan bikaintasun-ziurtagiria lortzea. Kudeatzeko modu berri hori eta EiTBk bere gain harturiko gainerako eginkizunak 2000ko plan estrategikoaren ildotik zetozen. Programa-kontratuan, betebeharrak ekintzatan zehaztu, 275 eta aldian-aldian beraien jarraipena eta ebaluazioa egiteko adierazleak ezarri ziren. Ordutik aurrera, horrela funtzionatu du EiTBk. EiTBren plangintza estrategikoak agerian jarri zuen ordura arteko hainbat prozedura eta jokabide berrikusi eta eguneratu beharra zegoela, finantzazioan eta kudeaketan bezala, beste arlo batzuetan ere. Horietako bat EiTBren hizkuntza-eredua zen. Jaurlaritzarekin hitzarturiko programa-kontratuan euskalkiak bultzatzeko konpromisoa hartuta, ordura arte baino are nabarmenago egin zen euskara batuaren aldeko hautuak airean uzten zituela arazo garrantzitsuak. Horiei irtenbide bat eskaintzeko ahaleginean, EiTBrako hizkuntza-funtsak (Euskal Irrati Telebista, 2005b) deritzon dokumentua aurkeztu zuen EiTBko Zuzendaritzak Administrazio Kontseiluan, ordura arte Euskal Telebistan eta Euskadi Irratian euskara-ereduaz eginak ziren gogoetak jasota. 4.2.1.2. 2007-2009 epealdia EiTBren lehen plan estrategikoaren indarraldia amaitzeko zela, Ortuzarren zuzendaritzak bigarrena onartu zuen: EiTBko Estrategia-gestiorako Plana 2008-2011 (EiTB, 2007). Bigarren plan hartan, asmo nagusia zen 2010ean EiTB informazio-talde liderra izatea Euskadin eta, beraren eskaintza multimediaren bidez, euskal herritarrak txunditzeaz eta atsegintzeaz gainera, entretenimendua euskararen garapenerako oinarri bihurtzea (ibid., or. 4). EiTBren lehen plan estrategikoaren aldean, 2008koak kalitatezko kudeaketaren arloko txostenen ereduari jarraitzen zien: sarrera labur bat EiTBren misioa, ikuspegia eta ildo estrategikoak azaltzeko eta, ondoren, estrategia bakoitzeko atal bat, abiapuntuak, helburu zehatzak, adierazleak eta aurrera eraman beharreko ekintzak jasoz. Egitura bera izan dute hurrengo plan estrategiko guztiek. Bigarren plan hark bost ildo estrategiko nagusi zituen, eta lau euskarri; euskara lauretako bat, helburu xehe hauekin (EiTB, 2007, or. 21): a) Euskararen bitartez audientzia biltzeko eta fidelizatzeko aukera ematen zuten nitxoak identifikatu egin behar ziren. b) Umeak eta gazteak euskaraz dibertitzeko eskaintza osatu behar zen. c) 30-45 urteko ikus-entzuleei EiTBko euskara eskuragarri egin behar zitzaien. 276 d) Interneten, gazteei informazioa eta formatu berritzaileak eskaini behar zitzaizkien euskaraz. e) EiTBren webguneek gazteentzako erreferentzia izan behar zuten parte-hartzean, harremanetan eta interes-komunitateetan. f) Gazteari bultzada bat eman behar zitzaion. g) EiTB Taldea goreneko posizioan jarri behar zen euskarazko komunikazioan eta, horretarako, euskarazko ikus-entzunezko edukien sorkuntzan partaide bihurtu. h) Euskadiko erakundeekin elkarlanean, erantzuna eman behar zitzaien euskararen inguruan agertutako erronka berriei —nazioarteko interesari, immigrazioari eta abarri— eta, horrekin batera, euskararen erabilera indartu egin behar zen komunikazio-taldearen barruan. Asmo horiek aurrera eramateko, hainbat proiektu zehaztu ziren, batzuk beren beregi telebistari zegozkionak (EiTB, 2007, or. 22): 1) Gaztea irratiaren izen berria ezagutarazteko promozioa egitea, beraren webgunea prestatzea, eta Gazte Kluba sortzea. 2) Gazteentzako ekitaldi bat antolatzea EiTB markaren pean. 3) EiTBren webguneetan euskara ikasteko eta lantzeko baliabideak txertatzea. 4) ETB3 kanal berrian gazteentzako programazioa eskaintzea. 5) EiTBren egoitzetan, hizkuntza-paisaia euskaraz agerraraztea. 6) ETBren euskara informaziorako euskara-eredu bihurtzea, BBCren ingelesa eredu den bezala. 7) HIKEA hizkuntza-kontsultetarako aplikazioa Interneten jartzea. EiTBren Zuzendaritzak plan estrategiko berria aurkeztu zuen hile berean, Kontratu Programa Euskal Irrati Telebista herri erakundearekin 2007-2010 aldirako (Eusko Jaurlaritza & EiTB, 2007) sinatu zuen Jaurlaritzarekin, lehen programa-kontratuaren indarraldia 2006 urtera luzatu ondoren. Bigarren horretan, aurrekoaren egiturari jarraituta, EiTBk irrati-telebistako zerbitzuarekin eta zerbitzu horren kudeaketarekin loturiko konpromisoak hartu zituen bere gain. Irrati-telebistako zerbitzuarekin loturik, hauek nabarmen daitezke hizkuntza-normalizazioaren ikuspegitik (ibid., or. 6-12): a) Nafarroako eta Iparraldeko zabalkundea maximizatzea. b) Nazioarteko emisioen bitartez, euskal kultura eta aktualitatea ezagutaraztea munduan, eta euskarari eta euskarazko edukiei zabalkundea ematea. 277 c) Irrati eta telebistako eskaintzan, euskarari toki handiagoa egitea. d) Haur eta gazteei zuzendutako edukietan, euskara lehenestea. e) Hizkera eta estereotipo sexistak baztertzea. Bestalde, kontratuko zazpigarren atarikoan zioenez, epealdi horretako gertakaririk garrantzitsuena lurreko emisio analogikoen itzalketa izango zen, 2010eko apirilerako aurreikusita zegoena, eta, haien lekuan, emisio digitalak hasiko ziren. Ikus-entzunezko panorama berri horretan, EiTBk bere kanal digitalak ekoizteko konpromisoa hartu zuen bere gain eta, programa-kontratuan, definituta utzi ziren (Eusko Jaurlaritza & EiTB, 2007, or. 10–11). ETBk lau kanal izango zituen lurreko telebista digitalean (LTDean): 1) ETB1, orotariko telebista euskaraz. Informazio-eskaintza eta gazteentzako pelikula bikoiztuak gehitu egin beharko zituen, eta euskara lantzeko saioak eskaini beharko zituen. 2) ETB2, orotariko telebista gaztelaniaz. Albistegietan euskara ikusgai egin beharko zuen protagonisten adierazpenen bidez, eta euskarazko mundua gaztelaniazkora eramateko zubi modura lan egin behar zuen. 3) ETB3, euskara hutsean. 30 urtez azpikoentzako programazioa izango zuen. 4) ETB4, informaziorako kanal elebiduna. Albistegi bereziei, dokumental eta erreportajeei, interakzioari, kultur programazioari eta formatu berriei eman beharko zien arreta, euskaraz eta gaztelaniaz proportzio berean. Irratian, bost kanal ekoitziko ziren: 1) Euskadi Irratia: orotariko irratia, euskaraz. 2) Radio Euskadi: orotariko irratia, gaztelaniaz. 3) Radio Vitoria: orotariko irratia, gaztelaniaz, Arabara zuzenduta. 4) Gaztea: gazteentzako irrati-formula, euskaraz. 5) EiTB Musika: irrati-formula tematikoa, elebiduna. Interneten, orotariko kanalak eta kanal tematikoak eskaini behar ziren: 1) eitb24.com: etengabeko informazio-kanala, lau bertsiotan —euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez—. 2) eitb.com: komunikazio-taldeko irratien eta telebisten programazioa azaltzeko kanala, euskarazko eta gaztelaniazko bertsioarekin. 278 3) betizu.com: haurrentzako kanala, euskaraz. 4) gaztea.com: gazteentzako kanala, euskaraz, baina gaztelaniazko eta ingelesezko edukiekin. Horrez gainera, lehen programa-kontratuan bezala, EiTBk euskal ikus-entzunezko sektoreari eta informazioaren gizarteari buruzko betekizunak hitzartu zituen Jaurlaritzarekin, bai eta zerbitzuaren kudeaketari zegozkion betekizunak ere. Jaurlaritzaren konpromisoa, berriro ere, finantzazioa zen, EiTBren konpromisoen betetze-mailaren arabera gauzatuko zena. Horrenbestez, kontratuaren eranskinean, kontrolerako eta jarraipenerako adierazleak zehaztu ziren. EiTBren kudeaketa-sisteman aipatu dugun hirugarren hanka, gizarte-erantzukizunari dagokiona, 2007-2010eko epealdi honetan abiarazi zen. Halako kudeaketa-erremintetan ohi denez, EiTBk gizartearen aurrean jasangarri izateko konpromisoa hartu zuen, hiru arlotan: enpresaren kudeaketan, pertsonen kudeaketan eta ingurugiroaren kudeaketan. Horrez gainera, beste erakunde batzuen aldean, EiTBk beste konpromiso batzuk hartu nahi izan zituen euskal gizartearen aurrean. Beste horiek zehazteko lehen urratsa world cafe bat antolatzea izan zen, 2008ko udaberrian, 120 gizarte-ordezkarirekin, EiTBren Bilboko egoitzan (EiTB, 2009a, or. 4). Ekimen haren emaitza modura, EiTBk euskararekin, euskal gizartearen garapenarekin, eta euskal gizartearen nazioarteko proiekzioarekin hartu zuen konpromisoa (A. Aranburu, Agirre, & Castilla, 2008). EiTBren gizarte-erantzukizunak, hortaz, sei dimentsio ditu guztira. Euskara da horietako bat, non EiTBk ahalegin-plus hauek egin baitzuen 2007-2008 epealdian (EiTB, 2009a, or. 29): 1) Olentzeroren irudia gaurkotzea, 2) euskara entretenimenduarekin eta aisialdiarekin elkartzea, 3) euskarazko komunikatzaile berriak prestatzea, eta 4) euskararentzat espazio berriak sortzea. 2009-2010 epealdian, ahalegin bat gehiago egin zuen: 5) euskarazko musika bultzatzea (EiTB, 2011, or. 32). EiTBk urte birik behin prestatzen duen gizarte-erantzukizuneko memoriak, euskarari dagokion atalean, erregistratzeko eta nabarmentzeko plataforma bat eskaintzen die EiTBk aurrera eramaten dituen ekimenetatik euskararen sustapenarekin loturaren bat izan dezaketenei. 279 4.2.1.3. 2009-2013 epealdia EAEko hauteskundeek kolore berri bateko gobernua ekarri zuten 2009an eta, EiTBra, zuzendaritzaren aldaketa, Alberto Surio buru. Europan, sistema digitalera igarota zegoen lurreko telebista ia gehiena; gero eta ohikoagoa zen ikus-entzunezkoak Interneten eta gailu eramangarrietan kontsumitzea; bereizmen handia (HD) ezartzen hasia zen; komunikazio-talde handiak edukien ekoizpen multimediarantz jotzen hasiak ziren, negozioak, erredakzioak eta prozesuak integratuz; kontzentrazio-eragiketen ondorioz, operadore pribatuen kopurua murriztuz joango zela antzematen zen ikus-entzunezkoen mapan eta, eszenatoki berri horretan, EiTBk eragile-rola nahi zuen. Horretarako, EiTB 2010-2013 estrategia (EiTB, 2010) zeritzon plana landu eta onartu zuen zuzendaritza berriak, zortzi helbururekin. Aipagarri dira informazio-liderrak izatea telebistan, irratian eta Interneten; sinergiak lortzea EiTBko lantaldeetan eta prozesuetan, eta teknologiaren abangoardian joatea, besteak beste, ikus-entzunezko edukien kudeaketari, HDari eta Interneteko telebistari dagokienez. Laugarren helburu estrategikoa telebistako, irratiko eta Interneteko euskarazko eskaintza birdiseinatzea zen (EiTB, 2010, or. 8). Hauek ziren estrategia horren ildoak: a) Euskarazko telebista erakargarri bihurtu behar zen euskaldunentzat, gero eta hiritarrago, dinamikoago eta mundura irekiago zirela aintzat hartuta. b) Programazioa ondo antolatu behar zen, ordutegiak behin eta berriro aldatzen ibili barik. c) Audientzia gehiago erakarri behar zen, ondo landutako produktuekin, eta sinesgarritasuna eta hurbiltasuna eskainiz. d) Euskaldun-komunitate guztien arteko lotura egin behar zen, «errealitate ezberdinak errespetuz eta adeitasunez hartuta». e) Hizkuntza erraza eta kalitatezkoa erabili behar zen. f) Euskararen erabilera normalizatu egin behar zen, bai pantailan, bai enpresa barruan, enpresako profesionalekin eta kanpoko kolaboratzaileekin elkarlana bultzatuz eta erakundeekin akordioak eginez. Estrategia hori aurrera eramateko, proiektu hauek pentsatu ziren (EiTB, 2010, or. 13). a) Euskarazko telebista-kanalak birdefinitu egingo ziren: ETB1, orotarikoa; ETB3, 280 haurrentzat eguneko ordu-tarteetan eta gazteentzat iluntze-gauetan; ETB4, kiroletan espezializatua eta eleaniztuna. b) Radio Euskadin eta ETB2n, euskarazko kanaletara hurbiltzera gonbidatuko ziren herritarrak. c) Nahierako telebista-zerbitzua ezarriko zen. d) Bikain ziurtagiriarekin loturiko egitasmo bat landu beharko zen 2011-12rako. Euskararen normalizazioaren ikuspegitik begiratuta, 2010-2013 epealdiko planean, egitasmo interesgarri bat jaso zen Euskadin plataforma guztietan informazio-liderrak izateko helburu estrategikoarekin lotuta, zeina baitzen beste hedabide batzuetan ohi den bezalako irizpide-liburu bat prestatzea. Estilo-liburu hark EiTBren lerro editorialari gizartearekin sintonizatzen lagundu behar zion. Proiektuak polemika eta errefusa eragin zituen EiTBren barruan, Zuzendaritza Nagusiak UPV/EHUko irakasle-talde bati enkargatu baitzion testua prestatzea. Aurrera egiteko, nahitaezkoa izan zuen EiTBko profesionalen ekarpena atal guztietan, batik bat, komunikazio-taldearen izaerari eta eginkizunei buruzkoetan. Eranskinak EiTBko profesionalek prestatu zituzten osoosorik. Euskal gizarteko eragileei ere aukera eman zitzaien euren ekarpenak egin zitzaten, besteak beste, Emakunderi, Ihoberi eta giza eskubideen arloan ari diren hainbat norbanakori. Estilo-liburua lantzeko prozesua zailtasunez beteta egon zen, baina emaitza kontsentsuzko testu bat izan zen. EiTBren Estilo Liburua. Informazioa eta Aktualitatea (Martin, Cantalapiedra, & Zalbidea, 2013) agintaldiaren amaierarako burutu zen, baina egitasmoaren sustatzaileak berak —Zuzendaritza Nagusiak— kendu zion zilegitasuna, «proiektua» etiketarekin argitaratzea agindu baitzuen. Estilo-liburuak zortzi kapitulu zituen: 1. EiTB Taldearen aurkezpena, 2. EiTBren informazio-misioa, 3. Etika, deontologia eta jardunbide profesionala, 4. Legezko erantzukizuna, 5. Informazioa lantzeko irizpideak, 6. Jardunbide profesionalerako jarraibideak, 7. EiTBren Erredakzio Estatutua, eta 8. Eranskinak. Kapitulu gehienetan jasotzen ziren irizpide eta jarraibideak EiTBren normalizazio-eginkizunari, hizkuntza-ereduari eta euskara-ereduari buruz, ia denak lehenagoko dokumentuetatik jasoak. Xehetasunak aurrerago emango ditugu. EiTBren finantzazioari zegokionez, aurreko epealdiko programa-kontratua urtebete luzatu zen eta, krisi ekonomiko sakonak EAEko diru-sarreren gaineko ziurgabetasuna 281 eragiten zuenez gero, Eusko Jaurlaritzak eta EiTBk 2012rako baino ez zuten hitzartu programa-kontratu berria, 2012-2015 epealdi osorako sinatzeari zail iritzita (Irekia, 2012). Urtebeteko programa-kontratu horrek. Surioren agintaldian sinaturiko bakarra izan zenak, aurrekoen egitura bera zuen, EiTBk bere gain hartu beharreko konpromisoak aurrekoen errepikapena ziren, baina baziren berritasunak. Zerbitzu publikoaren definizioan, espresuki aipatu ziren biktimak, balio demokratikoak, eta Euskadiren azken urteetako historiari buruzko kontakizuna eraiki beharra eta, programazioarekin eta Euskadiko ikus-entzunezko industriaren sustapenarekin loturiko konpromisoen deskribapenean, 'euskal kultura' kontzeptuak errealitate plural bat biltzen zuela ematen zen aditzera. EiTBren gizarte-erantzukizunaren esparruan, 2011 eta 2012 urteetako plangintzan, aurreko plangintzetako sei dimentsio berak hartu ziren aintzat. Euskararekin loturik, EiTBk sei ahalegin egin zituen (EiTB, 2013a, or. 31): 1) gazte-aisialdia, 2) komunikatzaile-eskola, 3) publizitatea, 4) euskal musika, 5) ikasmateriala, eta 6) euskararen kodifikazioa eta lantze funtzionala. Berez, aurreko urteetako ahaleginen jarraipena ziren baina, sailkapenean eta izendapenean, presenteago daude hizkuntzaren normalizazioan erabiltzen diren kontzeptuak. 4.2.1.4. 2013-2020 epealdia EAEko hauteskundeek kolore-aldaketa eragin zuten Eusko Jaurlaritzan atzera ere 2012an, eta horren ondorioa izan zen 2013an zuzendaritza berri bat sartu zela EiTBn. Maite Iturbe zuzendari nagusi berriak, bere taldea osatzeko, enpresa barruko pertsonak deitu zituen, denak lehenagoko zuzendaritzetan ardura-postuetan arituak, bera bezala. Zuzendaritza berriak Plan estrategikoa 2013-2016 (EiTB, 2013b) onartu zuen bere agintaldirako. Planak zortzi lerro estrategiko zituen, besteak beste, informazioan eta aktualitatean Euskadiko komunikazio-talde liderra izatea, EiTBko lan-ekipoen konbergentzian urratsak egitea, eta enpresaren iraunkortasuna ziurtatzea. Horrek esan nahi zuen, batetik, antolaketa profesionala modernizatzea eta langileak beharrizan funtzional eta teknologiko berrietarako prestatzea eta, bestetik, kudeaketan, finantzen oreka bermatzea eta eraginkortasunez, gardentasunez eta kalitatez jardutea. 282 Hirugarren lerro estrategikoa euskarari zegokion, eta horren helburua zen euskal herritar eleaniztunen artean hedabideetan euskara kontsumitzeko jarrera sustatzea eta normalizatzea eta, hala, EiTBren audientzia euskalduna sendotzea. Helburu horretara heltzeko, ETB1en egunero hamar orduko eduki-ekoizpen berria eskaintzeko konpromisoaz gainera, bi proiektu zehaztu ziren (EiTB, 2013b, or. 21): 1) EiTBren kanaletan erabiltzen zen euskararen gaineko gogobetetasuna handitzea, euskaldun berriei eta erdi euskaldunei parte hartzeko aukera emanez. 2) EiTBren erdal kanaletan euskara txertatzea eta ikusgai egitea. Euskara EiTB osoan ikusgai egiteak komunikazio-taldearen hizkuntza-eredua berritzea esan nahi zuen. Berritze horretan, kontsentsu zabala bildu nahi zen EiTBren barruan eta, hartara, lehentasunak ezarri ziren identifikatu ziren ekimen posibleetan. Abian jarri zen lehen ekimena herritarren adierazpenen erabilerari zegokion. Zuzendaritzak oinarrizko dokumentu bat prestatu zuen, eta EiTBko Erredakzio Kontseiluaren ekarriekin osatu. Asmoa zen dokumentu horrek EiTBren estilo-liburuko 20. kapitulua ("Adierazpenen hizkuntza-tratamendua") ordezkatzea enpresa barruko erabileran. 20. kapitulu horren bertsio zaharra eta berria oso ezberdinak ziren, baina pentsaera bakarra zetzan bietan: elkarrizketatuen hizkuntza-hautuak errespetatuz, EiTBren kanal guztiak baliatzea euskarari prestigioa eta ikusgaitasuna emateko. Aldea zen bertsio berrian askoz zehatzago azaltzen zitzaiela kazetariei zelan bildu adierazpenak egoeraz egoera, eta zer tratamendu eman bildutakoari kanal bakoitzean. Dokumentu berria 2015ean adostu zen eta, ondoren, komunikazio-taldearen barruan ezagutarazteko eta praktikan jartzeko prozesu luze eta konplexu bat abiarazi zen, euskalgintzako eragile batzuen aldetik jarraipen oso zorrotza eta kritikoa izan zuena (4.3.1. azpiatalean ikusiko dugunez). 2013-2016rako plan estrategikoaren indarraldia amaituta, EiTBko Zuzendaritzak hainbat proiektu prestatu ditu 2017-2020 epealdirako, zortzi lerrotan elkartuta (EiTB, 2018). Zortzi lerroen bildumari ez dio 'plan estrategiko' izena eman, ezelan ere ez baldintzatzearren Legebiltzarrean EiTBren erreforma aztertzen ari den lantaldearen eginkizuna18. Edozelan ere, zortzi lerro horiek azken plan estrategikoan jasotako zortzi 18 Azkenean, Eusko Legebiltzarraren eskariz, EiTBko Zuzendaritzak plan estrategiko oso bat idatzi du 2017-2020 epealdirako —zortzi lerroen bildumatik abiatuta— eta EiTBren Administrazio Kontseiluari aurkeztu dio 2018ko abenduaren 18ko batzarrean. 283 lerroen jarraipena dira, eta —idazpuruen literaltasunari dagokionez, behintzat— 2008az geroztiko plan guztietako bertsuak. Euskarari dagokionez, ikus-entzunezko edukiak euskaraz kontsumitzeko ohitura sustatzearen helburuari lotuta (3. lerroa), azpimarragarria da Euskaraldiarekin, Gipuzkoa Labekin eta euskararen normalizazioan sortzen diren ekimen berritzaileekin konpromisoa hartzeko proiektua. 2017-2020rako proiektu-bilduma hori abian ipintzerako, EiTBko Zuzendaritzak eta Eusko Jaurlaritzak sinatua zuten Programa-kontratua Euskal Irrati Telebista herri erakundearekin 2016-2019 aldirako (Eusko Jaurlaritza & EiTB, 2016). Aurreko plan estrategikoaren zikloa, 2013-2016 epealdikoa, finantzazioari loturiko arazoek baldintzatu zuten, urtez urte luzatuz joan behar izan baitzen 2012an sinaturiko programa-kontratua krisi ekonomikoaren ondorioz. Hainbat urtetan izoztuta egon ziren finantza-baliabide haiekin, Zuzendaritzak komunikazio-taldearen iraupena eta beraren informazio-eskaintza bermatzea lehenetsi zuen (EiTB, 2017a, or. 3). Programa-kontratu berrian, aurrekoen ereduari jarraituta, EiTBk hamaika konpromiso hartu ditu bere gain (Eusko Jaurlaritza & EiTB, 2016, or. 12–34): 1) Irratiko, telebistako eta Interneteko kanalen profilak zehaztea. 2) Aro digitalean EiTBren zerbitzu publikoa Internetera zabaltzea. 3) Kalitatezko informazioa eskaintzea 4) Euskararen eta euskal gizarte elebidunaren normalizazioa sustatzea. 5) Euskal kultura zabaltzea. 6) Euskal kirola sustatzea. 7) Gizarte-normalizazioko plangintza instituzionalekin bat egitea. 8) Euskal erakundeen Bake eta Bizikidetza Planarekin bat egitea. 9) Euskadiko ikus-entzunezko industria bultzatzea. 10) Ekoizpen- eta banaketa-teknologiak berritzea. 11) Kudeaketa aurreratu, arduratsu eta gardenaren printzipioak aplikatzea. Eginkizun horiei aurre egiteak EiTBri dakarzkion gastuak konpentsatzeko, Jaurlaritzak EAEko aurrekontuetatik EiTBri ekarpen hauek egiteko konpromisoa hartu du: 2016an, 122 milioi euro; 2017an, 124 milioi euro; 2018an, 125 milioi euro, eta 2019an, 131 milioi euro. 2012ko programa-kontratuan, aurreikusitako ekarpena 132 miloi eurokoa zen. Publizitatearen eta produktu-salmentaren bidezko diru-sarreretan ere, EiTBk 284 jaitsiera izan du, 2012. urtean zenbatu zituen 22 milioi euroetatik 2016an zenbatu zituen 14 milioi euroetara. Lau urte behar izan dira Jaurlaritzak EiTBren finantzazioa segurtatzeko, baina lau urte horien ondoren egin diren murrizketek oso egoera prekarioan jartzen dute EiTB, bete beharreko konpromisoak lehenagoko bertsuak eta gehiago baitira. Konpromiso horietatik, laugarrena euskararen normalizazioari dagokio. Jaurlaritzarekin sinaturiko programa-kontratuan jasotzen denez, EiTB euskaldunen hedabide erreferentzial bihurtzen saiatuko da, lehentasuna haur eta gazteei emanda. Euskarazko albistegiei balio erantsia ematen saiatuko da, edukietan globaltasuna hurbiltasunarekin eta berehalakotasunarekin bateratuz, eta testuetan ikusle ororentzako hizkera egokia landuz eta erabiliz. EiTBren gaztelaniazko kanaletan, euskara eta euskal gizarte eleaniztuna ikusgai egingo dira. Kanpo-produkzioan, gazteentzako film eta telesailak jatorrizko bertsioan eta euskaraz azpidatzita eskaintzea aztertuko da. Horrez gainera, berrikuntza teknologikoaren ostean, kanalen profilak zehazteko konpromisoari dagokionez, ETB1 eta ETB2 bereizmen handira pasatuko dira, hots, ETB1HD eta ETB2HD izatera. EiTBren zerbitzu publikoa Internetera zabaltzeko konpromisoa dela eta, eitb.eus atariarekin eta Nahieran gordailuarekin batera, euskara hutsezko kanal bi ekoitziko dira: Hiru3, haurrentzat, eta Gaztea, gazteentzat. Gaingiroki aztertu dugun 2013-2019ko plangintza estrategikoan, badira euskararen normalizazioa ukitzen duten egitasmo bi, arreta apur bat gehiago eskaini nahi diegunak. Lehen proiektua, informazio-lidertzarako estrategiari lotua, estilo-liburua eguneratzea eta inplementatzea da (EiTB, 2013b, or. 20). Bigarrena, enpresaren iraunkortasunerako estrategiari atxikia, euskara-plana egitea da (ibid., or. 33). EiTBren estilo-liburua eguneratzeko lehen urratsa adierazpenen hizkuntza-tratamenduari buruzko dokumentua lantzea izan zen, gorago esan bezala, estilo-liburuko 20. kapitulua ordezkatuko zuena. Dokumentu horren lanketan, EiTBren Zuzendaritzak eta Erredakzio Kontseiluak hartu zuten parte. Gainerako liburuaren berrikusketan, jatorrizko enkargua jaso zuen UPV/EHUko irakasle-taldeak ere jardun zuen. EiTBren estilo-liburua. Informazioa eta aktualitatea (Martin, Cantalapiedra, & Zalbidea, 2016) lehen erreferentzia bilakatu da EiTBren hizkuntza-ereduari dagokionez. 285 Bigarren egitasmoa, euskara-plana, EiTBren barruan laneko harreman eta jardueretan euskara erabiltzea sustatzeko ekimen bat da. Aspaldi entzuten ziren kexak langile erdaldunek euskarazko lan-katea hautsi egiten zutelako (Aranberri, 1995, or. 85–86), baina, hala eta guzti, esana dugunez (Larrinaga, 2005b), politika eta plan zehatzik egon gabe ere, EiTB beste enpresa asko baino hainbat urrats aurrerago joan da euskarazko kudeaketan, bai ezagutzari dagokionez, bai laneko zereginei dagokienez, bai beharginen arteko harremanei dagokienez. EiTBko langileen artean ere, hori zen hautemana eta, 2008an enpresako hizkuntza-politikari buruzko inkesta egiten zaienetik, haien gogobetetasuna nahiko handia da (Hauteman eta Informazio Saila, 2014). Eusko Jaurlaritzarentzat, horrenbestez, EiTB ez da lehentasuna izan euskara administrazioan normalizatzeko ahaleginetan baina, lehen lau plangintzaldietan pauso handiak eman eta gero, Jaurlaritzaren 1/2014 Ebazpenak V. plangintzaldiarekin bat egitea eta euskara-plan bat prestatzea ezarri zion EiTBri. Ordurako, plana eginda zegoen. EiTBren euskara-planak 2008 urtean du sorburua. ETBko lan-hitzarmenean, Zuzendaritzak eta sindikatuek euskalduntze-plan bat prestatzea adostu zuten, Prestakuntza Batzordearen bitartez aurrera eraman behar zena (M. Agirre et al., 2008). Batzordeak 2010ean ekin zion planari, hurrengo urtean osatu, eta EiTBko Zuzendaritzak oniritzia eman zion. Planaren helburu nagusi modura, hauxe jarri zen: «Euskarak Euskal Irrati Telebistan lan eta betekizunen arloan orain arte izan duen posizioa bermatzea, sendotzea eta areagotzea». (Prestakuntza Batzordea, 2011) Hartara, planaren esparrua ETBtik EiTB osora zabaldu zen. Beraren izaera ere, zabaldu egin zen, euskalduntze-plan soiletik guztizko euskara-planera. Plana garatzeko, Prestakuntza Batzordeak hainbat lan-ildo erabaki zituen; lehena, enpresaren egoeraren diagnostikoa egitea. Diagnostikoa egiteko, kanpoko enpresa bat kontratatu zen eta, aldi berean, Prestakuntza Batzordean adostutako planaren jarraipena egiteko, EiTBko Euskara Batzordea eratzea adostu zen (Euskara Batzordea, 2011). Diagnostikoa 2012ko lehen hilabeteetan egin zen eta, haren emaitzak eta Prestakuntza Batzordean erabakitako lan-ildoak aintzat hartuta, euskara-planaren ildo estrategikoak eta helburu zehatzak finkatu ziren, Euskara Batzordeak 2012ko apirilean onartuak. Ondorengo urratsa, 286 2012ko maiatzean, 2013-2016 epealdirako ekintza-plana osatzea izan zen eta, azkenik, EiTBren Zuzendaritzak 2013ko apirilean abiarazi zuen euskara-plana (Euskara Batzordea, 2013b). Beraren indarraldia amaituta, EiTBren 2017-2020ko euskara-plana (Euskara Batzordea, 2017a) prestatu eta abiarazi da. 4.2.2. EiTBren garapena Euskararen komunikazio-esparruaren egitura aztertu dugunean esan bezala (3.3.3.2. puntuan), euskarazko hedabideek euren enpresa-eredua EiTBren eredu industrialerantz eraman dute azken hamarkadetan, besteak beste, langileak profesionalizatuz, azpiegiturak sendotuz eta komunikazio-talde multimedia bihurtuz. EiTBk berak ere, 2000. urtetik aurrera, plangintza estrategikoan jasotako proiektuak gauzatu eta ekimenak aurrera eraman diren heinean, urrats gehiago egin ditu bide beretik. Alde batetik, XXI. mendearen hasieran, EiTBk egoitza berriak ezarri, eta zaharrak birmoldatu egin ditu, eta kanal-eskaintza ugaritu egin du (ikus 4.2.2.1.). Aro digitalera egokitu beharrak ekarri duen garapen horretan, nabarmengarri dira Interneterako jauzia, egoitza nagusi berria, eta bereizmen handiko telebista-kanalak. Beste alde batetik, aro digitalak audientziarekin konektatzeko bide berriak saiatu beharra ere ekarri du (ikus 4.2.2.2.). Saiakera horretan, audientzia-datuak irakurtzeko modu berriak landu dira eta, horrekin batera, ikusleak erakartzeko modu berriak, pantailatik harago dozenak. XXI. mende honek ekarri duen testuinguruak, azkenik, EiTBren barne-antolakuntza ere ukitu du. Ikerketa honetan, hizkuntza-zaintzako egiturak izan duen bilakaeraz arituko gara (ikus 4.2.2.3.). Hizkuntzalari-taldeak bere lekua zehaztu behar izan du EiTBren produkzio-prozesuetan, eta berak ere IKTak txertatu behar izan ditu bere jardunean. Azkenik, EiTBren barruan laneko jarduera eta harremanetan euskararen erabilera sustatzeko erabakiaz arituko gara (ikus 4.2.2.4.). Erabaki horrek euskara-plan bat lantzea eta inplementatzea ekarri zuen. 4.2.2.1. Antolamendua eta azpiegiturak Euskarazko komunikazioan, EiTBk markatu zuen gainerako hedabideek 1980ko eta 1990eko hamarkadetan euren enpresa-ereduetan izango zuten bilakaera eta, mende 287 berrian, ostera ere, EiTB hainbat urrats aurrerago doa bere enpresa-eredua egokitzeko eginkizunean. 2010eko hamarkadako azken urteetara arte gertatu den prozesua 2000ko plan estrategikoan zirriborratu zen, teknologia digitalak beste testuinguru bat zekarrela ikusita. Laburki azalduta, plataforma digital berrietan —Interneten eta LTDan— kanalak sortzea eta berariazko edukiak ekoiztea izango zen EiTBren ardura eta, horretarako, teknologia digitalez hornitu behar zituen bere egoitzak. Gizarte-erantzukizuneko azken memorian (EiTB, 2017b, or. 8) jasota dagoenez, EiTB Euskadiko komunikazio-talde publiko multimedia da. Juridikoki, Eusko Jaurlaritzaren mendeko sozietate publiko bat da eta, gizarteari ematen dion ikus-entzunezko zerbitzurako, EiTBk lau sozietate anonimo unipertsonalen bidez jarduten du, hiru plataformatan —telebistan, irratian eta Interneten—, euskaraz eta gaztelaniaz. Telebistako eskaintza Euskal Telebista SAUren ardura da. Irratian, Radio Vitoria SAUk kanal bat ekoizten du, Radio Vitoria, gaztelaniaz, eta EiTBren gainerako eskaintza guztia Eusko Irratia SAUren ardura da. Interneti dagokionez, 2003an, Jaurlaritzaren 100/2003 Dekretuaren bidez, baimena eman zitzaion EiTB herri-erakundeari Eitbnet sozietate filiala sor zezan beraren ardurapean uzteko plataforma digital berrietarako ikus-entzunezko eskaintza (6. taulan ikus daiteke EiTB Taldearen hedabide eta kanal guztiek denboran zehar izan duten eboluzioa). Zerbitzu korporatiboak herri-erakundean bilduta daude, hala nola, Aholkularitza Juridikoa, Administrazioa eta Pertsonal Saila. Multimedia kontzeptua EiTBk eta Jaurlaritzak 2007-2010 aldirako sinatu zuten programa-kontratuan agertu zen lehen aldiz, esanez edukiak eta komunikazio-zerbitzuak sortzeko eta emateko orduan EiTBk plataforma multimediak ere hartu behar zituela aintzat, hots, irrati eta telebista digitalak, Internet, eta telefonia-euskarriak. Geroago, 2008-2011 aldirako landu zuen plan estrategikoan, EiTBk komunikazio-talde multimedia gisa definitu zuen bere burua, eta beraren eskaintza multimedia izan zedila jarri zuen helburu modura. Horrek esan nahi zuen —programa-kontratuak zioenaren arabera— berariazko programazioa prestatu behar zuela irratian, telebistan eta Interneten zeuzkan edo sortu behar zituen kanaletarako. Plan estrategikoak ñabardura bat eransten zuen: ikuspegi multimedia hartu behar zela, alegia, edukiak edozein unetan, edozein lekutan eta edozein plataformatan zabaltzeko modua esploratu behar zela. 288 Plataforma multimedietan kanalak sortu eta berariazko produktuak ekoitzi ahal izateko, EiTBk teknologia digitala inplementatu behar zuen bere zentroetan baina, hasteko, Iurretako egoitza nagusia ez zen egokia halako egitasmo baterako. Egoera haren adierazlea da Eitbeneten lehendabiziko lantokia Zamudioko parke teknologikoan instalatu izana. Hortaz, EiTBk teknologia digitalera jauzi egiteko proiektu bat diseinatu zuen, DIGIBat izenekoa, non ekimenik garrantzitsuena komunikazio-taldearen egoitza nagusiaren lekualdaketa izan baitzen, Iurretatik Bilbora, 2007an gauzatua, hiru helburu nagusirekin: azpiegiturak digitalizatzea, EiTBren hedabide guztiak zentro bakarrean biltzea, eta sailak harreman funtzionalen arabera kokatzea (Otermin & Díez Unzueta, 2006, or. 259–260). DIGIBat proiektu horren barruan, egoitza berri bat eraiki zen Gasteizen, Radio Vitoria eta EiTBk hiriburuan zeuzkan gainerako zerbitzuak hartzeko. EiTBk, beraz, hiru egoitza ditu —Bilbokoa, Donostiakoa eta Gasteizkoa— eta, horiekin batera, zentro bana Iruñean eta Baionan —EiTBren hedabide guztiek erabiltzen dituztenak—, eta zortzi berriemaile-bulego iraunkor —Madril, Bartzelona, Paris, Brusela, Londres, Beijing, New York eta Hego Amerika—. Aro digitalak halako sarearen eraketari mesede egin dion bezala, hedapen-arazoak ere eragin ditu. ETBren emisio analogikoak 1988tik heltzen ziren Nafarroara eta Ipar Euskal Herrira, baina egoera hori 2010ean amaituko zen, urte hori ipini baitzuen Espainiako Gobernuak epemugatzat emisio analogikoak itzali eta lurreko telebista digitala (LTD) ezar zedin. LTDak, erronka teknologikoaz gainera, mugak zekartzan EiTBren emanaldietarako, hedapen-sistema berriak oztopoa ipintzen baitzion seinaleari erkidegotik kanpo banatzeko. Digitalizazioaren ondorioak aurreikusita, 2007ko programa-kontratuan, EiTBk eman beharreko zerbitzu publikoaren zehaztapenean, emisioak Nafarroara eta Ipar Euskal Herrira heldu beharra ezarri zen. Bide horretan lehen urratsa 2009an eman zen, Euskadiko gobernu sozialistak eta Nafarroako gobernu erregionalistak protokolo bat sinatuz ETBk zerbitzua ematen jarrai zezan foru-erkidegoan. Protokolo hura ez zen ezertan gauzatu, egitasmoari oztopo ugari jarri baitzizkioten Nafarroako Gobernuaren ezbetetzeek eta alderdi erregionalisten helegiteek (Arnedo, 2016). Azkenean, Nafarroako Gobernuaren zeinu politikoa aldatuta, 289 erkidego bietako agintarien borondateak bat etorrita, eta Espainiako Gobernuak ipini zituen zailtasun guztiak gainditzeko modua aurkituta, ETB LTDko kanal lokalen bidez hasi zen emititzen Nafarroan, 2016ko uztailean (ibid.). Ipar Euskal Herrian, bestalde Hizkuntza Politika Proiektuak (Euskararen Erakunde Publikoa, 2006, or. 43) jasotakoa betez, 2006-2010 aldian eraman zen aurrera ETBren seinale digitala hedatzeko ekimena. Bien bitartean, DIGIBat proiektuaren bidez erronka teknologikoari erantzun eta gero, EiTBren hurrengo erronka konbergentzia-prozesuetan murgiltzea izan da. Aro digitaleko mundu globalizatuan, hedabideek konbergentziaren bidez egiten diete aurre lurbira osoa hartzen duen komunikazio-merkatuaren erronkei. EiTBk egoitza nagusia Bilbora aldatu zuen urtean, konbergentziaren bidean eginiko urratsik gehienak alderdi teknologikoari zegozkion; oso gutxi zegoen aurreratuta edukien plangintzan eta langileen antolaketa eta profesionalizazioan (J. Larrañaga et al., 2011, or. 195–196). Azken urteetan, mila pertsona inguruko langile-taldea ari da EiTBn, enpresa guztiak batuta (7. taulan, EiTBko langileen 2017ko erretratua ageri da, hedabideen arabera antolatuta eta hizkuntza-gaitasunaren datua gehituta). Langile horien antolakuntzan zegoen hutsuneari aurre egiteko, 2010eko plan estrategikoak EiTBko lantalde eta prozesuetan sinergiak lortzea jarri zuen helburu modura. 2013ko plan estrategikoak helburu esplizituagoa ipini zuen: konbergentzian lider izatea. Asmoa zen informazioagenda partekatzera heltzea EiTB Talde osoan, baliabide informatiko bateragarriak erabiltzea, lantaldeak berrantolatzea ekoizpen multimediara jotzeko, eta sistema profesionalak hedabidearen ikuspegitik produktuaren ikuspegira aldatzea. Plan estrategikoaren indarraldia amaituta, alderdi horietako gehienean eginiko aurrerapena ez da oso handia izan (EiTB, 2017a, or. 35). 4.2.2.2. Irismena eta kontsumoa Performantzia aldian, hedabideen erabiltzaileak euren identitate-sentimendu, interes eta zaletasunen arabera biltzen dira eskaintza batera eta, aitzitik, audimetrian aintzat hartzen diren beste aldagai batzuk —hala nola, sexua eta adina— ez dira lehenago bezain erabakigarriak. Aldi berean, gero eta aukera zabalagoa aurkitzen dute, hedabide-motak, 290 kanalak eta kontsumitzeko gailuak ugaritu egin direlako, Horrek guztiak audientziak zatitzea eta eskaintza bakoitzaren erabiltzaileak gutxitzea eragin du, hedabide batzuen etorkizuna zalantzan uzteraino. Hedabide baten audientzia eta etorkizuna lotzen dituen arrazoiketaren ildotik dator Rosa M. Martin (2017) UPV/EHUko Komunikazio arloko irakasleak EiTBz eginiko gogoeta: «Oraingoan, ikusle datuek izan duten malda-behera etengabeak eragin du [EiTBren] eredua birplanteatu beharra. Baina sinplekeria litzateke pentsatzea eredua aldatzeak berez ekarriko dituela ikus-entzuleak. Eta sinplekeria ikus-entzule asko izatea EiTB ondo ari delako seinaletzat hartzea. Hala izan liteke. Edo ez». Performantzia aldian, audientzia zatituen testuinguruan, audientzia-datuak modu berri batean irakurtzen hasi dira. Martinek dioenaren ildotik, datuok ez dira hartzen bere horretan eskaintza baten arrakastaren edo onarpenaren neurritzat, zerbitzu aldian izaten zen bezala. Hala hartu ordez, eskaintza batera biltzea hautatzen duten ikusleekin izaten den elkarrizketa gisa ulertzen dira. Beraz, audientzia-datuen bidez izaten den feedback hori hedabideek beste ebidentzia batzuekin osatu beharra dute, euren irismena ebaluatzeko. Horrekin batera, euren irismena handitzeko eta ikusle gehiago erakartzeko jarrera aktiboa hartu dute azken urteetan, promozio-jarduerak estrategiko bihurtzeraino. Berdin gertatzen da ETBn ere. ETBn, Goenkalek ilustra ditzake hedabidearen eta ikus-entzunezkoen kontsumitzaileen artean audientzia-datuen bidez izaten diren elkarrizketak. Datu jakingarri asko Anjel Lertxundi gidoilari-buruak eman ditu, Mario Esnal (2010) gaitzizenarekin sinaturiko artikuluan. Goenkale 1994ko urrian hasi zen, eta 1994ko Gabonak arte iraun behar zuen. Kontratuan aurreikusita zegoen 1995eko ekainera arte luzatzea audientzia-datuak aldekoak izanez gero. Hain izan ziren aldekoak, ezen azken kapitulua 2015ean emititu baitzen. Tarte horretan lan-gatazkak izan ziren aktoreekin eta, inoiz, irtenbidea kontratua ez berriztatzea izan zen arren, beste inoiz, pertsonaia —hain zen ikusleen kutuna— ospitalean eduki zuten aktorearekin adostasunera heldu arte. Hainbeste urtetan, beherakadak ere izan ziren audientzietan, eta lehen erantzuna gidoi-mailan eman zen, istorioak birplanteatuz, sorpresa berriak pentsatuz, pertsonaien profilak korapilatuz, luze zihoazen argumentuak laburtuz, eta proposamen ausartagoak bideratuz. 291 Sortzailearen ikuspegitik mintzatuz, Lertxundik 'tirania' hitza darabil audientzien eragina aipatzeko. Egiatan, ikusleen fideltasuna zama bat izan liteke, alde bientzat, ordea. Goenkalek astegun guztietako prime timea bete —eta "bahitu"— egin zuen urteetan, beste era bateko programei tokirik utzi gabe, 2006an astean birritan eskaintzen hasi zen arte (egunean bina kapitulu). 2015eko urtarriletik aurrera, aurrekontuekin loturiko arazoak tarteko, baina kanalaren batez besteko audientziatik nahiko gorago ari zen telesailari uko egin gabe, ekoizpen-erritmoa jaitsi, eta astean behin emititzera igaro zen (astelehenetan, kapitulu bi). Pentsa liteke zerbitzu publikoak ez lituzkeela horren aintzat hartu behar audientziak. Hain zuzen, EiTBren betekizuna zerbitzu publiko gisa definitzen da dokumentu estrategiko guztietan, hala nola, azken programa-kontratuan (Eusko Jaurlaritza & EiTB, 2016) eta azken plan estrategikoan (EiTB, 2013b). Dokumentuotan, lehenagoko beste hainbatetan esan denaren haritik, EiTBri herritar guztientzako zerbitzua ematea eskatzen zaio, irratian, telebistan eta Interneten, euskaraz eta gaztelaniaz, kalitatezko programazio batekin, eta informazio independente eta sinesgarriarekin. Horrekin batera, performantzia aldiko ikus-entzunezkoen kontsumo-era berriei erantzutea ere eskatzen zaio, besteak beste, sarean aktibo diren pertsonekin konektatuz, Interneterako produktuak ekoitziz, edukiak nahierako plataformetan jarriz, eta sarean sortzen diren eduki-proposamenak jasoz. Eginkizun horiek zenbateraino betetzen diren egiaztatzeko eta ebaluatzeko, adierazle-sistema bat adosten da, non, datu ekonomikoekin batera, audientziak izaten baitira neurgailurik garrantzitsuenak. Ebaluazio-beharrak dakar, horrenbestez, audientzien ardura, ETBk sinatzen dituen kontratuetaraino heltzen dena. EiTBren plangintza estrategikoan audientziarekin loturiko adierazleak jasotzen hasi zirenetik, ikusle-kopuru jakina eskatzen zaio telebistarako programa berri bakoitzari kontratuz. Azkenaldian, kontratu horietako eskakizunak malgutu egin dira, adierazle estrategikoetan audientzia-eskakizunak malgutu diren heinean. Hala, lehen programa-kontratuan (Eusko Jaurlaritza & EiTB, 2002, or. 7), ETBren audientzia-emaitzak hobetzea jarri zen helburutzat, neurgailu jakinik edo gutxieneko zifrarik aipatu barik. Hurrengo programa-kontratuan (Eusko Jaurlaritza & EiTB, 2007, or. 27), eguneko audientzia metatua erabili zen neurgailu modura, eta helburua zen 2010ean 500.000 ikuslera iristea. Une honetan indarrean 292 dagoen programa-kontratuan (Eusko Jaurlaritza & EiTB, 2016, or. 16), are neurgailu malguago bat erabili da, urteko audientzia metatua, eta helburutzat ipini da 1.250.000 ikuslera iristea ETBren kanal guztiak batuta. Audientzia-helburu horietan gertatu den malgutzeak performantzia aldiko kopuruen jaitsiera du atzean. EiTB eta Jaurlaritza jakitun daude digitalizazioaz geroztik audientziak ezin daitezkeela 1990eko hamarkadan bezala interpretatu. Oraindino ere, adierazle baliagarriak izan daitezke EiTBk gizartean duen irismena aztertzeko, baina adierazle osagarrien beharra igartzen da. Osagarri horietako bat inpaktua izan daiteke, Grin eta Vaillancourtek proposatu bezala (ikus 1.3.2.1.). EiTBk gizarte-prestigioa esaten dio inpaktuari, eta oraingo zuzendaritzak lehentasun estrategikoen artean ezarri du bera sendotzea (EiTB, 2013b). Zuzendari nagusiak EiTBren Kontrolerako Legebiltzar Batzordean azaldu bezala, «gizarte-prestigioaren bidez, ageriko egiten da gizartearen onespena» (Iturbe, 2018, or. 3). EiTBrentzat, hartara, ikus-entzuleen onespena ez da audientzia-datu kuantitatiboek erakusten dutena soilik. Inpaktuari —izen onari— ere garrantzi handia ematen dio eta, hori neurtzeko, azterketa kualitatiboak enkargatzen ditu. Urteak dira OCA Audientzia Behatoki Kualitatiboa deritzon azterketa egiten duela, eztabaida-taldeen teknika erabiliz (R. Garai & Arana, 2013, or. 28). Datu kualitatiboek erakusten dutenez, ikusleen gogoko kanalen sailkapenean, ETB2 lehen postuan dago, eta ETB1, bigarrenean (Gizaker, 2014). Balorazio horretan EAEn zabaltzen diren telebisten ezaugarriak konparatzen dituztenean, ikusleek gainerakoen aurretik jartzen dute ETB objektibotasunean, informazioan, profesionaltasunean eta sinesgarritasunean. Antzeko ideiak aurki daitezke EiTBri buruzko diskurtso espontaneoan Kualitatek (2018) EAEko herritarren artean egin berri duen ikerketa kualitatiboan19: 1) EiTBk hurbiltasuna transmititzen du; 2) komunikazio-talde erreferentziala da; 3) informazio sinesgarria eskaintzen du; 4) denborarekin, jakin du mundu globalera irekitzen eta teknologia berrietara egokitzen, eta —hau du ahulgunea— 5) telebistaren merkatuan lehiatzeko zailtasuna du. 19 Ikerketa hori 67. Euskal Soziometroaren osagarri modura enkargatu du Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak, EiTBren erreformarako legebiltzar-lantaldeari bere lanean baliagarri izan dakion. 293 EiTBk, bere inpaktu edo izen ona zaintzeko eta hobetzeko helburuz, jarrera aktiboa hartzen du. Ahalegin horretan, promozio-jarduerak eta programazioarekin loturiko ekimenak bereiz daitezke. Promozio-jarduerarik nabarienak promozio-kanpainak dira, baina EiTBk bestelako ekimenak ere eramaten ditu aurrera, askotan beraren izena euskararekin eta euskal kulturarekin lotzen dutenak: informatzaile-guneak ikastolen jaietan, Durangoko Azokan eta halako gertakizunetan; ekitaldi sozialak —adibidez, Iparragirre sariak, 1995 eta 2007 artean ikus-entzuleen gogoko saioak bereizi zituztenak, edo Zu zara EiTB galak, 2016 eta 2017 artean Hego Euskal Herriko hainbat hiri garrantzitsutan egin zirenak—, eta ate irekiko jardunaldiak. Programazioaren arloan, hainbat ekimen lot daitezke EiTBren prestigioa edo inpaktua handitzeko ahaleginarekin. Multzo batean, erabiltzaileen interes espezifikoei erantzuten dieten ekimenak daude. Beste multzo batean, ikus-entzunezko eskaintzari elementu bereizgarriren bat eransten diotenak. EiTBren kasuan, elementu bereizgarria edukien bertako nortasuna da, hots, komunitatearen kulturan, izaeran eta ikuspegietan erroturiko osagaia. Honela dio Martin Ibarbia (2002) euskal produktoreak: «Azken urte eta erdian ahalegin nabarmena egin da [ETBn], esaterako, kanpoko korrespontsalek nortasun propioarekin informazioa garatzeko. Lehenago ez zegoen horrelakorik eta gaur asko eskertzen da New Yorketik, Paristik eta beste hainbat lekutatik egiten ari den ahalegin hori». Ibarbiak gaineratzen du informazioan ez ezik, nortasun propioa osterantzeko generoetan ere agerraraz daitekeela. Izan ere, elementu bereizgarriak eransteak ez du esan nahi originala izatea eta, esate baterako, ETBren barne-produkzioko telesailek, Estatu Batuetako edo Espainiako telebistetan egiten dituztenen imitazioa izan arren, euskal kulturan eta izaeran aurkitu dute arrakastaren gakoa. Azkenik, erabiltzaileen interes espezifikoetara zuzendutako ekimenez, aurrerago jardungo dugu (4.3.3. azpiatalean). 4.2.2.3. Euskara Zerbitzuaren sorrera Euskal Telebistan, 1986an kontratatu ziren lehen hizkuntzalariak eta, 1993an, EiTBko zuzendari nagusiak haietako bat buru izendatuta, ETBko Euskara Saila eratu zen. 2000. 294 urtean, sail horren erantzukizuna EiTB osora zabaldu zen, Euskara Zerbitzua izenarekin, eta, aldi batez, hizkuntza-aholkulari baten gidaritza izan zuen. Hurrengo paragrafoetan, egitura horren ibilbideaz arituko gara, digitalizazioak komunikazio-talde osoaren antolakuntzan eragin dituen aldaketen testuinguruan kokatuta. Batetik, euskara-zerbitzu bat eratzeko erabakia EiTBko produkzio-prozesuetan izandako berregituratzearen parte bat izan zen. Bestetik, zerbitzu berriak baliabide digitaletara egokitu behar izan du bere jarduera, erabiltzaileen beharrizan eta eskakizun berriei erantzuteko, HIKEA aplikazioaz dihardugunean zehazkiago ikusiko dugunez (4.6.3.3. puntuan). Hasteko, baina, EiTBko hizkuntza-erabileraren kontrolak eragiten duen debatean jarriko dugu arreta. Izan ere, kontrol horren preskriptore guztiek eta erabiltzaile potentzial guztiek ez dituzte beharrizan, eskakizun eta helburu berdinak. Ez dago iritzi-batasunik, ezta komunikatzaileak aukeratzeko orduan ezarri beharreko kontrolari buruz ere. Honela dio Ibon Gaztañazpi (2013) ETBko kazetariak: «Nire ustez, euskarazko komunikabideetan, oro har anabasa, dezentea dago egin behar den euskararen inguruan. Uste dut ahal duenak ahal duena egiten duela. Badira, noski, hizkuntza zaindu eta hizkuntzaren kezka duten kazetariak. Euskara landu eta ekarpenak egiten dituztenak. baina uste dut gutxiengoa direla; oro har, euskara gero eta gutxiago zaintzen dela, ez dela estimatzen, ez dela lantzen, ez dela exijitzen. Zer hobesten da euskarazko telebista edo irrati batean euskaraz jardun behar duen kazetari bat hautatzean? Ibilbide profesionala, ezagutzak, kontaktuak, adina, itxura fisikoa eta edertasuna; edo komunikatzeko eta ikuslearengana heltzeko gaitasuna?». Lanean diharduten komunikatzaileei egiten zaien kontrola dela eta, batzuek zorrotzagoa izatea nahi lukete, euskaraz zein gaztelaniaz. Iritzi horretakoa zen Henrike Knorr (2007) UPV/EHUko Euskal Filologiako katedraduna: «EITB ha demostrado durante años que no se toma en serio, o que no da la importacia debida, al buen uso de las dos lenguas oficiales. Ha 295 sido imposible establecer un verdadero servicio lingüístico en esa casa (que es un ente público, no lo olvidemos), y lo único que se ha hecho es poner algunos parches, echando mano de algunas personas y tres o cuatro cursillos. Muy, pero que muy lejos, de lo que se necesita». «Egiazko hizkuntza-zerbitzua» zer den zehazteak, beharbada, amairik gabeko eztabaida ekarriko luke, iritzi batzuk zein aldenduta dauden ikusita. Xabier Euzkitze (2013) bertsolari eta komunikatzaileak, adibidez, telebistaren beraren esparrutik kanpora ere zabalduko luke hizkuntza-kontrola: «Galdu dudan borroka izan da, Euskal Telebistak pilotari bakoitzari nahi duen bezala jartzen utzi diolako abizena gure errotulazioan. Baina tira, inork ezin nau pilotarien abizenak gaizki ahoskatzera derrigortu, eta horretan behintzat eusten diot neure horri». Luis Alberto Aranberri (1995, or. 87) ETBren zuzendari izandakoaren iritziz, ostera, hizkuntza-zaintza oztopo bat da kazetariek euren lanaren ardura har dezaten: «Nik neuk, behintzat, betidanik defendatu izan dut Unibertsitatean bost urtez aritu eta Administrazio Publikoan sartzeko azterketa gainditu duen profesionalak ezein zuzentzaileren laguntzarik gabe lan egiteko beste euskara —eta erdara— jakin beharko lukeela. Nire esperientziaren arabera, bere burua zuzentzaileen laguntzaz babesturik sumatzen duen kazetariak ardurabako galanta izaten amaitzeko arrisku handia du, bere erantzukizunari uko eginez eta bere erruak inoren bizkar jaurtiz». Horrela mintzatzen direnek kazetari beregainaren figura defendatzen dute —beregaina hizkuntzaren arloan, ez beste arlo batzuetan—, argudio bi erabiliz. Batetik, ETBk egin dituen urteetan, behin eta berriro errepikatzen eta zuzendu behar izaten direla hutsegite berberak. Bestetik, hutsegiterik handienak, edozelan ere, ez direla ez morfologian, ez lexikoan egiten, komunikazio-estrategietan baizik. Ideia horiek eragina izan dute EiTB osoan. Euskadi Irratian, kazetari beregainaren figura gailendu zen hasieratik, eta 296 erredakzioan ez da inoiz hizkuntzalaririk aritu; bai egon zen, 1990 ingurutik 2010eko lehen urteetara, euskararen erabileraren jarraipena egiten zuen pertsona bat, kazetari bat zena. Eitbneten ere, euskara zaintzearen ardura hartu duten pertsonak edukien arloko profesionalak dira, testuak sortzen dituzten kazetariak bezala. ETBko erredakzioari dagokionez, kazetari beregaina egunen baterako asmo gisa aipatzen da EiTBrako hizkuntza-funtsak (zabalkundea) (Zupiria, 2005) dokumentuan. Asmoak asmo, 2000ko plan estrategikoan, oso ibilbide zehatza marraztu zitzaion EiTBren barruan hizkuntza-zaintzari hurrengo hamarkadarako. Ikus-entzunezkoen merkatuan digitalizazioak eragingo zuen eszenatoki berrian, komunikabide bakoitzak bere estrategiak eta jarduketa-lerroak diseinatu behar zituen, eta EiTBk, besteak beste, «barne-egituraren kudeaketa bateratua lortzea» (EiTB, 2000, or. 99) jarri zuen helburu modura. Bateratasun horren ildotik, ETBko hizkuntzalari-taldea EiTBko Euskara Zerbitzuan biltzea eta haien eginkizunak eta ardurak komunikazio-talde osora zabaltzea erabaki zen20, ETBren Zuzendaritzaren mendean ipinita. Estrategia berri horren xedea zen «komunikazioan prestakuntza bultzatzea, bai eta Taldeko profesionalen beharrizanei modu espezializatuagoan erantzutea» (EiTB, 2000, or. 223). Komunikatzaileei eskaini beharreko prestakuntza eta arreta espezializatu horietaz gainera, produktuaren hizkuntza-kalitatearen arloan, haur eta gazteentzako programak eta kanpo-produkzioaren bikoizketa ezarri ziren lehentasun modura, ordurako informazio orokorrean, kirol-informazioan, fikzioan eta entretenimenduan euskara normaltasunez erabiltzen zela iritzita Euskara-zaintzaren berrantolakuntza horri lotuta, EiTBk aholkulari baten laguntza nahi izan zuen hizkuntza-arlo osorako. Zerbitzu tekniko errepikatuak egiteko kontratua (EiTB & EHU, 2000) sinatuta, Miren Azkarate UPV/EHUko irakaslea hasi zen EiTBko hizkuntza-aholkulariaren zereginean, bai euskarazko, bai gaztelaniazko saioetarako. Urteagarrenean, Lourdes Oñederrak ordezkatu zuen Azkarate hizkuntza-aholkularitzan EiTB eta EHUk (2001) kontratuari gehituriko eranskin baten bidez. Kontratua 20 Euskara Zerbitzuan, hizkuntza-teknikari kategoria duten pertsonak baino ez daude. Irratian eta Eitbneten euskararen zaintzan aritu diren edo ari diren pertsonek Euskara Zerbitzuaren irizpide eta jarraibideak betetzen dituzte, eta irizpide eta jarraibide horien lanketan har dezakete parte, baina ez dute Euskara Zerbitzua osatzen. 297 lankidetza-hitzarmen gisa berritu zuten EiTB eta EHUk (2003), eta bertan zehatzago deskribatu ziren hizkuntza-aholkulariaren eginkizunak. Euskararen arloan, funtsezko egitekoa ikerkuntza izango zen, Euskaltzaindiaren arauak EiTBren irrati eta telebistetan zenbateraino betetzen ziren jakiteko, betetzea eragozten zuten zailtasunen diagnosia egiteko, eta konponbiderako irizpide teknikoak garatzeko. Lehenik, hiru urterako hizkuntza-normalizazioko plangintza bat prestatuko zuen EiTB osorako. Hiruhileko bakoitzaren hasieran, EiTBko hizkuntzalari-taldearen egitasmoek aholkulariaren oniritzia beharko zuten aurrera egiteko, eta hizkuntzalarion proposamenek aholkulariaren irizkidetza beharko zuten EiTB osorako erabaki bihurtzeko. EiTBko hizkuntza-aholkulari berriak prestaturiko lehen txostenetan —ETB1-eko albistegietako hizkuntzaren inguruko gogoetak (Oñederra, 2002) eta Euskadi Irratiko albistegietako hizkuntzaren inguruko gogoetak (Oñederra, 2003c)—, funtsezko ideia beregaintasun linguistikoa zen: ez zen hautematen euskara beregaina zenik, albistegietan behintzat, eduki asko hizkuntza nagusiago batean kodeturik heltzen zirelako eta, gainera, hainbatetan, beste hizkuntza batek iragazita. Txostenon arabera, euskararen beregaintasunik ezak irtenbide bi izan zitzakeen albistegietan: 1) Iparraldeko euskara aintzat hartzea, bai ahoskeran, bai hiztegian —Sarasolak (1997) urraturiko bidetik—, 2) hizkera zaindua erabiltzea, beraren berezko homogeneotasuna gordeta. Irtenbide horiek muga bi izango lituzkete: erakargarritasuna, testuak ulertzen errazak izatea, eta aberastasuna, euskalkietako formak eta esamoldeak jasotzea. Diagnostiko gisa, ez zen egoera txarrik aurkitu, kazetariz kazetari alde garrantzitsuak bazeuden ere, bai telebistan, bai irratian. Lankidetza-hitzarmenean zehaztutakoa betez, aholkulariak 2003-2004 ikasturterako gaiak eta lehentasunak (Oñederra, 2003a) aurkeztu zuen, albistegiei buruzko txostenetan oinarritua. EiTBn, hizkuntza-arloan, albistegiak izango ziren lehentasuna fikzioaren aurretik, eta betekizun nagusiak, hiru. Lehenik, bait- morfemaren, "z" eta "j" letren, eta 'joan' aditzaren "h"-dun flexioen ahoskera zaindu behar zen. Bigarrenik, kazetarien banan-banako jarraipena egin behar zen, ereduaren onarpen-maila ezagutzeko. Azkenik, jarraipenetatik sortutako corpusaren arabera zehaztu behar zen zein gramatika-egitura eta hiztegi-elementu zaindu behar ziren hurrengo. EiTBko hizkuntzalariek prestatu behar zituzten kazetarientzat ahoskerari buruzko jakingarriak. 298 Kazetarien jarraipen pertsonala egitea eta gramatika-egituren eta hiztegi-elementuen gaineko azalpenak prestatzea ere, ohiko eskuorrien formatuan, beraiei egotzi zitzaien, aholkulariak gainbegiratuta. Hizkuntza-aholkulariak 2006an egin zuen azken urtea EiTBn, baina jarraipen pertsonalaren dinamika 2007-2008 ikasturtera arte bete zen. Digitalizazioak EiTBren antolakuntzan eragindako aldaketen testuinguruan, jarraipen pertsonalak komunikatzaileen beharrizan eta eskakizun berriei erantzutea zuen helburu modura, baina ez zen ekimen bakarra izan, ezta garrantzitsuena ere. 2004an, EiTBren 2000ko plan estrategikoari jarraituta, euskara-arlora ere heldu zen enpresa osora zabalduz zihoan kalitatezko kudeaketaren dinamika eta, ekainean, Euskara Zerbitzuaren PDCA21 bilera antolatu zen. EiTBren barnean arlo horrekin loturaren bat izan zezaketen sail guztietako ordezkariak deitu ziren eta, bileran, euskara arloaren jarduera hobetzeko eta enpresaren barruan zeuden beharrizanetara egokitzeko gogoeta egin zen. Gogoetarekin batera, hainbat helburu eta ekintza adostu ziren, eta honela zehaztu zen Euskara Zerbitzuaren betekizuna: «EITBren euskarazko emanaldiak jasotzen dituzten ikusentzuleentzako produktu egokiak egiten laguntzea hizkuntzaren ikuspegitik, aholkua eta jarraipena emanez». (EiTBko Kalitate Zuzendaritza, 2004b) Laguntza horren hartzaileak —Euskara Zerbitzuaren bezeroak— EiTB osoan identifikatu ziren: Eusko Irratia, Euskal Telebista eta Eitbnet; Salmenta Saila eta Publizitate Saila; Albistegiak, Barne-produkzioa eta Kanpo-produkzioa. PDCA batzarrak 2004tik 2009ra egin ziren, eta Euskara Zerbitzuari ezarri zitzaizkion ekintzen artetik, bost azpimarratuko ditugu, hurrengo ataletan —corpus-plangintzari buruzkoan batez ere— erreferentzia garrantzitsuak direlako. Lehenengo, Euskaltzaindiarekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlana abiaraztea euskararen arloan. Bigarren, aplikazio bat diseinatzea hizkuntza-kontsultak egiteko. Hirugarren, ordura arteko hizkuntza-orriak bildu eta eskuliburu bat prestatzea. Laugarren, EiTBren intranetean, 21 PDCA deritzo prozesuen hobekuntzan eta arazoen ebazpenean erabiltzen den dinamika bati, lau urratsetan —plan (planifikatu), do (egin), check (aztertu) eta act (zuzendu)— banaturiko zikloak osatzean datzana. 299 Euskara Zerbitzuaren atala sortzea. Bosgarren, lantalde mistoak abian jartzea. Urteokaz, denak bete dira eta, gehiago edo gutxiago, denetan egon dira inplikatuta IKTak. Euskaltzaindiarekiko elkarlana 2003an sinaturiko hitzarmen baten markoan eramaten da aurrera (4.6.3.4. puntuan ikusiko dugunez). Euskal Herriko Unibertsitatearekin, ikerketa-proiektu bi egin dira, Kalkoen Behatokia, 2011. urtean unibertsitatearen webgunean kontsultagai ipini dena (EiTB, 2013a, or. 35), eta Euskarazko Diskurtso Markatzaileen Hiztegia, 2010 eta 2012 bitartean. Aplikazioari dagokionez, HIKEA deritzo, eta 2005ean sortu zen EiTBko Sistema Sailaren laguntzarekin (4.6.3.3. puntuan azalduko dugunez). Hizkuntza-kontsultak egiteko aplikazio horren osagarri garrantzitsua Euskarazko albistegietarako esku-liburua II (Larrinaga, 2007a) izan zen, urte batzuk geroago beste edizio bat izan zuena Albiste testu bikainak (Larrinaga, 2012) izenarekin. Eskuliburuaren oinarria osatu zuten eskuorriak eguneratzeko eta berriak zabaltzeko, Euskara Zerbitzuaren gunea sortu zen 2010ean Tortolikan, EiTBren intranetean. Lantalde mistoak, azkenik, Euskara Zerbitzuaren erabiltzaileak beraren jardueran inplikatzeko ekimen interesgarri bat izan zen, 2008an saiatu zena (4.5.2. azpiatalean arituko gara haietaz eta eskuliburu eta eskuorriez). EiTBren berrantolakuntza bideratutzat emanda, 2008ko plan estrategikoak beste dinamika batzuk ezarri zituen komunikazio-taldean eta, besteak beste, ez zen beharrezkotzat jo PDCA batzar gehiago egitea. Euskara Zerbitzuak, harrezkero, EiTBren barruan bere lekua eginda, aldaketa gutxirekin jarraitu du. Aldaketarik aipagarriena EiTBren organigramarekin dago lotuta. Euskara Zerbitzua, 2004an sortu zenetik 2007ra arte, ETBren Zuzendaritzaren menpe egon zen. 2008an, EiTBko Irratien Zuzendaritzaren menpera igaro zen eta, 2011. urtean, Estrategia Zuzendaritzara. Toki batean zein bestean, Euskara Zerbitzuak komunikazio-taldeko beste arloen onespena du, 19tik gorako balorazioa jartzen baitiote urtez urte 0-25 eskalan, 17 puntu ingurukoa izanda batezbestekoa EiTBko arlo eta sailek bata besteari buruz egiten dituzten ebaluazioetan (EITB, 2014, or. 5). 4.2.2.4. Enpresako lan-hizkuntza Harrigarria dirudi baina, EiTB sortu zenean, euskarazko produktuak ekoitzi behar zituen lantegia izanda ere, jakintzat eman bide zen gaztelaniaz funtzionatuko zuela. Hala 300 ondorioztatu behar da langileei ezarri zitzaizkien hizkuntza-eskakizunetatik. Gauzak urte gutxiren buruan aldatu ziren ETBn eta, aurrerago, komunikazio-talde osoan. Esan liteke 1990eko eta 2000ko hamarkadetan EiTB enpresa eredugarria izan zela euskara barne-kudeaketan erabiltzeari zegokionez eta, euskara-planen bitartez, ez du egoera horretan atzera egin nahi izan 2010eko hamarkadan. Asmo horretan, bat egiten du EAEko bosgarren eta seigarren plangintzaldiek administrazio eta erakunde publikoetan euskara lan-hizkuntza efektibo bihurtzeko ezarri duten betebeharrarekin (2.2.3.2. puntuan ikusia). EiTBko lanpostuak betetzeko egin ziren lehen deialdi publikoetan, irizpide ezberdinak erabili ziren aldi batetik bestera eta lanpostu batetik bestera euskararen eskakizunean. Oro har, eskakizun-maila ez zen oso altua eta, halaz guztiz, 1983an, Administrazio Kontseiluak are gehiago jaitsi zuen, euskararen ezagutza baldintzatik meritura aldatuta. Torrealdaik (1985, or. 69) dio erabaki horren atzean euskara beti pertsegitu duen mamu bat egon zela: euskara vs profesionaltasuna dikotomia. Kontseilari batzuen iritziz, gero eta zailtasun handiagoa zegoen deialdi publikoetan gaitasun profesional oneko langile euskaldunak aurkitzeko. Iritzi hori eta 1983ko erabakia, edozelan ere, ez ziren islatu EiTBk 1986ko abuztuan langileekin sinatu zituen lehen lan-hitzarmenetan, eranskinetan kategoria profesional guztiei atxiki baitzitzaien euskararen ezagutza, handiagoa edo txikiagoa funtzioen arabera. Honela adierazi zen: «En los puestos señalados con (*) se exige dominio oral y escrito de las dos lenguas oficiales de la Comunidad Autónoma Vasca, graduándose dicho dominio en virtud de la especificidad del puesto. En el resto de los puestos se exige dominio oral». Hain adierazpen lausoak arazoak sortzen zituen langile berrientzako hautaprobetan; lanpostu batzuetan, ez zegoelako garbi nahitaezkoa ote zen euskara eskatzea; beste lanpostu batzuetan, ez zegoelako irizpiderik euskara-maila ebaluatzeko. Urte batzuen buruan, ETBko sindikatuek (ez beste enpresetakoek) kategoria profesional bakoitzaren hizkuntza-eskakizuna hobeto zehazteko eskatu zioten Zuzendaritzari, sistema berria jasotzen zuen dokumentuan bertan Teresa Elizari Giza Baliabideen Zuzendariak (2000) azaldu bezala. Lau mailako sistema ezarri zen, administrazioan erabiltzen zenaren antzekoa, eta, handik aurrera, ETBk deitutako oposizio guztietan erabili zen. 301 Gorabehera horien guztien ondorioa da 2000ko hamarkadaren hasieran EiTB osoan langileen % 8k lanposturako espero izatekoa zen hizkuntza-maila baino baxuagoa edukitzea, beste % 5ek euskaraz ez jakitea eta, zehazkiago, Radio Euskadin eta Radio Vitorian euskaraz ez zekitenen kopurua % 40raino heltzea (Larrinaga, 2005b, or. 36). Erabilerari zegokionez, euskara ohiko hizkuntza zen lan-harremanetan EiTB osoan eta, Radio Euskadin eta Radio Vitorian ere, behargin euskaldunek sarri erabiltzen zuten euskara euren lankideekin (ibid.). Alde horretatik, EiTB enpresa eredugarri modura ageri zen aipatu dugun garaian. Horrek ez du kentzen langile euskaldunen artean kexarik ez egotea. Honela agertu zuen bera Hasier Etxeberria (2000, or. 118) idazle eta ETBko kazetariak: «Alabaina, handik hona, ederki ikasi behar izan dugu zenbait kazetari euskaldunek erdaraz. Ez dut alderantzizkorik ikusi: beti bezala euskaldunoi egokitu zaigu elebidunak izatea eta gainera bi hizkuntzetan artez ibiltzea». Enpresaren aldetik ere, bazegoen posizio eredugarri horretan atzera ez egiteko kezka eta, 2008-2011ko plan estrategikoan, EiTB Taldearen barruan euskararen erabilera sendotzeko egitasmoa jaso zen. Bestalde, 2008ko urte hartan ETBko Zuzendaritzak eta sindikatuek sinatu zuten lan-hitzarmenean euskalduntze-plan bat lantzea hitzartu zuten. Formazio Batzordeak heldu behar zion eginkizunari, baina 2010eko urrira arte gauzak geldi egon ziren. ETBko euskalduntze-plana osatu zenean, egitasmoari dimentsio handiagoa ematea izan zen erabakitako neurririk garrantzitsuena. 2008ko egitasmo estrategikoarekin bat egin, eta plana EiTB osora zabaldu nahi izan zen, helburu nagusia euskalduntzetik erabilerara aldatuta, hots, euskara-plan bilakatuta. Beraren ardura har zezan, EiTBko Euskara Batzordea eratu zen, 2011ko urrian, eta, urtebeteren buruan, prest egon zen EiTBren lehenengo euskara-plana. Euskara Batzordeak (2015) bere dokumentazioan jaso bezala, orduko zuzendaritzak ez zuen onartu, eta 2013ko apirilera arte itxaron behar izan zen zuzendaritza berriak plana bere egin, onartu eta indarrean ipini arte. Horixe egitea eskatzen zuen, gainera, urte hartan bertan Euskadiko erakunde eta sozietate publikoetan abiatu zen euskararen normalizaziorako V. plangintzaldia, zeinak EiTB ere biltzen baitzuen lehen aldiz. 302 EiTBren lehen euskara-planak ildo estrategiko bi zituen, eta bakoitzean hainbat helburu ezarri ziren, guztira hamar. Hauek ziren ildo estrategiko biak: «1. Euskal Irrati Telebistak euskaraz funtziona dezake. 2. Euskal Irrati Telebistak euskaldun irudia zabaltzen du kanpoan». (Euskara Batzordea, 2013a) Hamar helburuetatik, nabarmendu beharrekoa da Euskal Irrati Telebistaren enpresa guztietako lanpostu guztietan ezarri behar zela euskara-eskakizuna, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia-Esparru Bateratuaren arabera definituta. Oinarri modura ETBn erabiltzen zen sistema hartu zen, eta gainerako enpresetara egokitu, kategoria profesionalen eta hizkuntza-eskakizunen taulak lan-hitzarmenetan ofizializatuta uzteko asmoarekin. Zuzendaritzaren eta sindikatuen arteko gatazkak zail egin du lerro hauek idatzi diren unera arte lan-hitzarmenak berriztatzea, baina hizkuntza-eskakizun berriak de facto egin ziren ofizial Eusko Irratiaren 2014ko lan-eskaintza publikoan aplikatu zirenean. Langile batzuen aldetik, ezadostasun handia egon zen22. «Pero lo más grave es que nunca en estos años un directivo de EITB ha exigido euskera a los periodistas o técnicos que trabajan en las emisoras en castellano. En las mal llamadas "OPEs" siempre se ha valorado como mérito nunca como requisito para optar a trabajar en una emisora de EITB en castellano». (DespidosRadioEuskadiIrratia, 2014) Lehen euskara-planaren balantzea egitean, Euskara Batzordeak (2017a) azpimarratu du EiTBko lanpostu guztiek daukatela hizkuntza-eskakizuna esleituta eta, sistema indarrean dagoenetik, EiTBra lan egitera joan diren pertsona berrien % 100ek bete dutela zegokiena. Azpikontratetan ere, kopuru hori % 60ra heldu da. Langile guztiak batera hartuta, EiTBn, euskararen ezagutza handia da. Lanpostuaren araberako eskakizunak alde batera utzita, EiTBko langileen erdiek daukate EGA titulu ofiziala (C1) edo goragokoa (C2). Hala ere, oraindino % 20 ez dira heltzen euren kategoria 22 Argitu beharra dago lan-eskaintza publiko hura lan-erregulazio bati lotuta joan zela, eta plaza atera ez zuten behargin ez-finkoak lan-posturik gabe geratu zirela. 303 profesionalaren eskakizunera gorago zirriborratu dugun historiaren ondorioz. Hutsunerik handienak ETBko errealizadore, operadore eta ingeniari postuetan eta Radio Euskadiko eta Radio Vitoriako kategoria guztietan daude. EiTBren bigarren euskara-planaren indarraldia 2017tik 2020ra doa, eta aurrekoaren ereduari jarraitzen dio. Hauek dira ildo estrategikoak: «1. Euskal Irrati Telebistak euskaraz funtziona dezake. 2. Euskal Irrati Telebistako langileak euskara enpresan normalizatzeko prozesuan inplikatzen dira. 3. Euskal Irrati Telebistak euskaldun irudia zabaltzen du kanpoan». (Euskara Batzordea, 2017a) Bigarren euskara-planean, garrantzitsu iritzi zaio langileen inplikazioari, ildo estrategiko bihurtzeraino. Erabaki horren atzean euskararen erabileraren kezka dago: «EiTBren bigarren euskara-planean, helburu garrantzitsu bat da euskararen erabilera suspertzea, bai laneko jarduerak egiteko eta idatziak sortzeko orduan, bai lankideekin erlazionatzeko orduan» (Euskara Batzordea, 2017b). Erabilera areagotzeko, euskararen normalizazioan 2010eko azken urteetan indartuz doazen pentsaerarekin eta praktikarekin bat eginda, nahitaezkoa iritzi zaio enpresaren barruan hizkuntza-ohitura berriak sustatzeari, eta horretarako Eusle metodologian oinarrituriko dinamika probatu da 2017. urtean. Jarraipen gisa, 2018an, EiTBk Euskaraldiarekin bat egin du: «Euskaraldiaren hamaika egunetan erabiliko den dinamika, gainera, ezaguna da EiTBn. 'Eusle dinamika' deritzo eta, funtsean, ariketak irauten duen denboran euskara erabiltzeko konpromisoan datza» (Euskara Batzordea, 2018). 4.2.3. ETBren erreferentzia-esparrua Euskal Telebista euskarari lotuta sortu zen eta, euskal gizartearen begietara, beste barik esplikatzen zuen horrek ETBk euskara egitea bere erreferentzien ardatza. Pantailan agertzen zen lurraldea euskararen lurraldea zen —Euskal Herria, alegia—, eta albistegietako eta saioetako gai nagusiak Euskal Herri osoan biltzen ziren. 1980ko eta 304 ditu: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa (EAE); Nafarroa (NFE); eta Nafarroa Beherea, Lapurdi eta Zuberoa (Ipar Euskal Herria)» (ibid., or. 159). EiTBren estilo-liburua kontsentsu askoren emaitza izateak indargabetu bide du erreferentzia-esparruaren gaineko debatea. 4.3. EUSKARAREN ESTATUS-PLANGINTZA ETA ETB PERFORMANTZIA ALDIAN Euskal Herriaren XXI. mendearen hasierako egoera soziolinguistikoaz mintzatu garenean (2.4.1. azpiatalean), 1980ko urteetatik hona euskararen ezagutzaren etengabeko emendioa gertatu dela nabarmendu dugu, eta erabileran, ordea, hasierako igoera apal baten ostean, geldialdia dagoela. Horregatik, erabilera ere sustatzeko helburuz, euskararen estatusa sendotzea izan da ardatzetako bat erakunde publikoek mende honen hasieran prestatu dituzten normalizazio-plangintzetan eta euskalgintzako eragileek landu dituzten diskurtsoetan. Lehentasunen artean, hedabideen esparruan lan egin beharra nabarmendu da. Izan ere, hedabideek eragina dute hizkuntza-jarreretan eta, aldi berean, hizkuntza erabiltzeko esparru zabal bat eskaintzen dute, eguneroko bizimodua, aisialdia eta arlo profesionala uztartzeko bezain zabala. EiTBk hala egiten zuela erakutsi zuen zerbitzu aldian, eta hala egiten segitu nahi du performantzia aldian. Mundu globalizatuaren testuinguruan, ordea, komunikazioa esparru oso zaila bilakatu da hizkuntza gutxituentzat. Batetik, ingelesa nagusitu da mundu osorako lingua franca modura eta, horrekin batera, normalizazio-prozesuen aurkako jarrerak zabaldu dira. Komunikazio-taldeak gero eta handiagoak dira, gero eta gutxiago, gero eta multimediagoak —digitalizazioak ahalbidetu dituen konbergentzia-prozesuei esker—, eta erabiltzaile globala hartzen dute aintzat. Bestetik, HGHen arduradunek txikitasunaren bertigoari aurre egiten jakin behar dute25, beraien hizkuntzek eta 25 ETBren arduradunek ez dute hala egiten jakin une historiko bitan, eta kaltea egin diote euskararen estatusari Komunikazioaren arloan. 2001eko irailaren 11n, New Yorkeko Dorre Bikietan Al-Qaidaren eraso terrorista izan zenean, ETBko Zuzendaritzak uko egin zion ETB1en eguerdiko Bertatik Bertara saioa luzatu eta gertakizunen jarraipena egiteari, eta ordu-tarte horretan ohikoa zen dokumentala sartu zuen. 2016ko martxoaren 22an, Bruselan tren-geltokiko eraso jihadista izan zenean, ETBko 309 hedabideek mundu globalizatuko komunikazioan tokia izaten jarri dezaten. Erronkak handiak dira, hortaz, euskara normalizatzeko plangintzetarako. Mende berri honetan, EAEko normalizazio-plangintza publikoak, ordea, ez du islatzen hizkuntza gutxituko hedabideei euren hizkuntzaren estatusa sendotzeko aitortzen zaien garrantzia. ESEPn (Euskararen Aholku Batzordea, 2012), komunikazioaren arlorako proposatzen diren ekintzetatik, lau euskarazko hedabideen finantzazioaz eta alderdi enpresarialez ari dira; bat, EiTBren hizkuntzarekiko betekizunei buruz gogoeta egin beharraz; beste bat, euskara erdarazko hedabideetan ikusgai egiteaz, eta azkena, hedabideetako hizkuntzaren kalitateaz. Euskararekiko jarrerak eta motibazioa hobetzeko ekintzen atalean ere, hedabideekin loturiko proposamen guztiak —hala nola, euskarazko ekitaldien informazioa ematea, edo publizitatea euskaraz eskaintzea— berdin-berdin egin daitezke gaztelaniazko irrati-telebistetan. EiTB, ordea, jabetuta dago funtsezko betekizuna dagokiola euskara komunikazioaren arloan sendotzeko eta, performantzia aldian, aintzat hartzen du bere plangintza estrategikoan. EiTBren 2013-2016ko plan estrategikoan, adibidez, zortzi helburuetatik, hau da hirugarrena: «Euskarazko audientzia indartzea, euskararen gizarte-prestigioa eta erabilera sendotzeko». Euskara hedabideetan indartzeko eginkizun hori izango da atal honetako aztergaia. Lehenik, EiTBk euskal ikus-entzunezko industria bultzatzen du baina, kapitulu honetako ikuspegitik, 2000ko eta 2010eko hamarkadetan ahaleginak ingurune digitalera zabaldu direla azpimarratu nahi dugu (ikus 4.3.1.). Bigarrenik, euskararen komunikazio-esparruari eusten jarraitzen du EiTBk. Kanpotik iristen zaigun ikus-entzunezko eskaintzaren aurrean, EiTBk hurbiltasunaren eta lankidetzaren estrategiak urratzen ditu, bertoko eskaintzari balio erantsia emateko (ikus 4.3.2.). Horrez gainera, espezializazioaren estrategiaren bidez, egiazko alternatiba bat eskaintzen die euskaraz interes-komunitate jakin batzuei ikus-entzunezko aisialdian (ikus 4.4.3.). Zuzendaritzak uko egin zion ETB1en goizeko Egun on Euskadi saioa luzatu eta gertakizunen jarraipena egiteari, eta ordu-tarte horretan ohikoak ziren errepikapenak sartu zituen. Kasu bietan, berehala aktibatu ziren mekanismo guztiak ETB2n gertakizunen jarraipen zabala egiteko zuzenean. 310 4.3.1. Euskadiko ikus-entzunezko industria Euskal Telebista funtsezko sustatzaile eta euskarri izan da euskal ikus-entzunezko sektorearentzat 1980ko hamarkadatik. Berak antolatu zuen lehen azpiegitura, eta beste azpiegitura batzuen eraketa bultzatu eta finantzatu zuen. Modu berean, talentuaren garapenari lagundu zion, talentua zelakoan euskarak ikus-entzunezkoetan irauteko bermea. 2010eko urteetan, euskarri eta sustatzaile garrantzitsua izaten segitzen du baina, telebistako atzerapausoagatik paralizatuta gelditu barik, eremu zabalagoa hartuta, Internetera eta komunikazio digitaletara ere jauzi egin baitu. Eremu zabalago horretan, EiTBk produktuen ekoizpenean eta zabalkundean jarri du ardura, zeintzuk baitira egungo munduan hizkuntza gutxituek komunikazioaren arloan dituzten erronkei aurre egiteko aipatzen diren gakoak (1.4.3. azpiatalean ikusiak). Edukien ekoizpenarekin eta zabalkundearekin estuki lotuta, IKTen garapenari heldu dio EiTBk performantzia aldi honetan. Aurreko zerbitzu aldian bezala, arretagune garrantzitsua da oraindino ere talentuaren prestakuntza, bai ikus-entzunezko industrian pentsatuta, bai industriatik kanpo euskal ikus-entzunezkoei euren ekarpena egiten dieten eragileengan pentsatuta. Egun, ikus-entzunezkoen produkzioan norbanakoen ekimena gero eta garrantzitsuagoa den honetan, EiTBk (2011, or. 54) gizartearen aurrean duen erantzukizunaren partetzat jotzen du talentu hori sustatzen laguntzea. Horretara zuzendutako ekintzarik esanguratsuenetako bat 2009an abiarazi zuen EIKEN klusterrarekin batera: Gidoi Faktoria. Helburua zen telebistarako gidoilarien harrobi bat prestatzea, euskal industrian pentsatuta. Hiru edizio izan zituen eta, 2012an, ikuspegi zabalagoa eman zitzaion, esku artean proiektu interesgarriak zituzten bertako talentu gazteak erakarriz eta berariazko prestakuntza eskainiz, profesionalen tutoretzaren bidez eta ikastaro espezializatuen bidez (EiTB, 2013a, or. 48). EIKENek eta EiTBk talentuaren alorrean aurrera daramaten elkarlan horrek eboluzionatuz jarraitu du eta, 2015ean, EIKEN Talent eta Next Station programak abiarazi dituzte, ikus-entzunezko proiektu original bat eduki bai baina edukien sektoreko enpresaren batean ari ez diren gazte sortzaileei zuzenduak (EiTB, 2017b, or. 72). Programa horien emaitzetako bat da Puntu koma, 4K teknologia erabiliz euskaraz eginiko lehen telesaila, Interneten eskainiko dena (Vélez, 2018). 311 Modu berean, ikus-entzunezkoen produkzioan talentu berriak eta ekoizpen-sistema berriak sustatzeko asmoz, EiTBk SmartBerri lehiaketaren lehen deialdia egin du 2017an (Gandul, 2017). SmartBerri oso-osorik telefono adimendunez sortu eta ekoitziriko erreportajeen lehiaketa bat da, Euskal Herriko Unibertsitatearekin, Mondragon Unibertsitatearekin, Deustuko Unibertsitatearekin eta Nafarroako Unibertsitatearekin lankidetzan antolatua. Diruzko sariaz gainera, erreportaje irabazleari EiTBren plataformetan emango zaio zabalkundea. Talentu lokala prestatzearekin batera, ETBk ekoizpen lokala sustatzea lehenetsi du. Horrela eginez, produktu lehiakorrak sortzeaz gainera, gizartera itzultzen dira eskuratzen dituen finantza-baliabideak. Honela esplikatu zuen Pello Sarasola (2013, or. 7) ETBren zuzendari izendatu berriak: «Zinemaz eta kirolaz ari naiz. Horien nazioarteko eskubideetan gutxiago gastatu behar da, eta gehiago barne-produkzioan. EITBk diru-laguntza bidez 100 euro jasotzen baldin baditu, 100 euro horiek baino gehiago inbertitu ditzake herri honetan [...] publizitatearekin jasotakoaren zati bat gehitzen zaiolako. Eta horiek %100 hemen geratzeko barne-produkzioa da aukera». Kirolaren, zinemaren eta ikuskizun handien eskubideetan gastatzen denean, euskal ekonomiak ez du onurarik hartzen, baina ezta euskarazko ikus-entzunezko eskaintzak ere. Horren adibide bat ikusi dugu Canal Plusek euskaraz azpidatzitako film eta serieez aritu garenean (4.1.2. azpiatalean), eta antzeko arazoa gertatzen da euskaraz bikoizten diren filmen banaketa-zirkuituarekin. Zirkuituak gero eta kate-begi gutxiago ditu eta, dagoeneko, nekez heltzen dira gai interesgarriko film bikoiztuak ikastetxeetara, duela urte batzuk Belokik (2008, or. 152) lehentasuntzat jo zuen arren. Halako zailtasunen atzean, ez dago eskubideen prezioa bakarrik; eskubideen kudeaketaren konplexutasunak ere asko zailtzen ditu programen banaketa eta zabalkundea. Horregatik, Erresuma Batuko telebista publikoak 2000ko hamarkadan bere ikus-entzunezko edukiak Interneten libreki partekatzeko abiarazi zuen ekimena bertan behera utzi zuen urte gutxira (BBC, 2014). Euskararen Aholku Batzordeak (2012, 312 or. 77, 2016b, or. 74) ekimen hura izan du eredu modura euskarazko edukiak Interneten bidez libre eta eskuragarri jartzeko gomendioa egin duenean, baina EiTBk aspaldi saiatu eta baztertu zuen, eskubideen arazoagatik ez ezik, baita edukiak bilatzaileetan ondo kokatuta eta eskuragai edukitzeko egin behar diren etengabeko jarraipen eta egokitzapenengatik ere. Azken urteetan, eskubideen kudeaketak korapilatzen dituen jardunbideak eta/edo norbere edukien eskuragaitasuna zailtzen duten bitartekoak baztertu, eta EiTBk (2010, or. 29) beste bide batetik zuzendu du bere estrategia: euskal ikus-entzunezko sektorean broadcaster rola betetzea. Horrek esan nahi du EiTBk edukiak sortzea sustatu eta eduki horien zabalkundea egiten duela. Informazioaren lanketaren salbuespenarekin, EiTBren eduki-ekoizpena euskal ikus-entzunezko sektorearekiko elkarlanean datza, bai irratirako eta telebistarako, bai hedabide berrietarako (new medietarako). Estrategiaren bigarren adarra eduki horiek kontsumitzaileei eskueran jartzea da, estrategia krosmediei eta transmediei jarraituz. Horretarako, EiTBk bere plataforma propioak ditu: irratia, telebista eta ingurune digitala —webguneak, EiTB Nahieran eta gailu adimendunetarako appak (beherago aipatuko ditugunak)—. Zabalkunde-eginkizun horren barruan, eta bere gizarte-erantzukizunarekin lotuta, EiTBk (2013a, or. 23–28) hainbat esperientzia abiarazi ditu 2010eko urteetan Euskadin ekoitzitako ikus-entzunezkoei nazioarteko ikusgaitasuna emateko. Produkzio horiei bere Interneteko, sateliteko eta kableko kanalak eskaintzeaz gainera, beste hainbat aukera ematen die Euskal Herriko mugez harago egin dezaten euren bidea. Helburu horren ildotik, lankidetza-hitzarmena sinatu zuen Etxepare Institutuarekin 2010ean. Ildo beretik, Europako zein Amerikako zinema-jaialdirik garrantzitsuenetara eramaten ditu EPE/APV eta IBAIA produktore-elkarteekin sinaturiko hitzarmenaren bitartez ekoitzitako filmak. 2018an, Zineuskadi elkartearen bazkide gisa, stand bat jarri du Cannesko zinemaldiko merkatuan azken euskal produkzioentzat (Zorita, 2018). Aipagarria da, era berean, ETBren bi zinema-produkzio, Handia eta Errementari, Netflix plataforma bidez banatu direla mundu osoan, euskaraz eta beste hizkuntza batzuetan (Urkizu, 2018b). Nolanahi ere den, euskarazko produktuen kontsumitzaileei askotan entzun dakieke Mejutoren (2018) salaketa bera: ikus-entzunezko plataforma 313 multinazionalek ez dutela ezer egiten euskarazko eskaintza bat osatzeko. Film bakanen bat gorabehera, euskarak ez du sarbiderik halako plataformetan, eta ez dirudi konponbidea hizkuntza-eskubideen erreibindikaziotik etorriko denik. EiTBk euskal ikus-entzunezko sektorean bete duen bultzatzaile-lanaren deskribapena amaitzeko, esan behar da garapen teknologikoa helburu nagusietako bat izan dela EiTBren plan estrategiko guztietan 2008tik aurrera. Lehenago ere, EiTB jakitun zegoen aro digitalean ikus-entzunezko edukien diseinuan, garapenean eta kontsumoan IKTak nahitaezko baliabidea zirela eta erronka horri heldu behar ziola (Euskal Irrati Telebista, 2005a, or. 29–31). Ikus-entzunezkoen sektorea, beraz, osatu beharra zegoen, edukien sorkuntza eta ekoizpenaren arloko industriara mugatu barik. Hortik etorri zen, besteak beste, EiTB Vicomtech teknologia-zentroaren sorreran bultzatzaile eta bazkideetako bat izatea 2001ean. Vicomtechek EiTBrentzat interesgarri diren hainbat proiektu eraman ditu aurrera, esate baterako, euskararako eta beste hizkuntza batzuetarako baliagarri izan daitekeen azpidazketa-sistema automatiko baten garapena (Del Pozo, 2008). Azken urteetan, EiTBk telefono mugikorrerako eta telebista adimendunerako aplikazioen garapena bultzatu du, euskarazko ikus-entzunezkoak eskuragarri egiteko kontsumo-modu berrietan. Lehentasuna haur eta gazteen arloan jarri du, eta horren emaitza dira Hiru3, Gaztea eta Go!azen appak, Akting ingeniaritza enpresarekin batera garatuak (EiTB, 2017b, or. 24). EiTBk Tokikomekin duen lankidetza-hitzarmenaren markoan, Hiru3 aplikazioaren teknologia Goiena komunikazio-taldearen esku jarri da, beraren nahierako aplikazioa gara zezan (Goiena, 2018). EiTBk garapen teknologikoan egiten duen ahaleginak, beraz, sektore osoari ematen dio bultzada. Beste adibide bat da bereizmen handiaren inplementazioa. ETBk jauzi hori egin duenean, nahitaezko egin da ekoizpen-kate osoa sistema berrira migratzea (Eusko Jaurlaritza & EiTB, 2016, or. 32). 4.3.2. ETB eta euskararen komunikazio-esparrua XXI. mendearen hasieran, komunikazioaren merkatuan ingelesez eta mundu osorako ekoizten duten enpresak nagusi direla, funtsezkoa da euskararen komunikazio-esparrua iraunaraztea eta sendotzea. Horretarako egin diren proposamen batzuk finantzazio 314 publikoa gehitzean dautza, baina krisialdi ekonomikoak gastu neurtuaren kultura ekarri du eta, oraingoz, behintzat, bide hori itxita dago. EiTBk beste estrategia bi urratu ditu: hurbiltasuna eta lankidetza. Performantzia aldian, kanpotik datorren eskaintzaren aurrean, hurbiltasunak eta lankidetzak balio erantsia eman diezaiokete berton sortzen den eskaintzari. HGHei mundu globalizatuan azaldu zaizkien konplexutasunez aritu garenean ikusi bezala (1.4.2.2. puntuan), baliabide digitalek audientziaren konfigurazio berria ekarri dute. Kontsumitzaileak sakabanatuago daude geografikoki, eta zatikatuago zaletasunengatik, adinagatik, bizimoduagatik eta beste ezaugarri batzuengatik. Euskalgintzako ahots batzuen iritziz, ETB ezin daiteke izan audientzia zatikatu horren premiei erantzuteko modu bakarra eta, beraz, euskarazko telebista-kanal gehiago erreibindikatzen dituzte. Jon Sarasua (2013, or. 93) Mondragon Unibertsitateko irakaslea «eredu monista» gainditu beharraz mintzo da: «Euskarazko telebista esparruaren matrizea bera birpentsatu behar dugu: eredu monista batetik eredu konbinatu batera pasatzeko abagunea dator. Hori baliabide publikoak gehitu eta modu konbinatuan banatzetik hasten da. Horretarako arrazoirik sakonena euskal hiztun komunitatearen ehun-egiturari erantzutea izan liteke. Baina bada xumeago azaldu litekeen arrazoi bat: eredu monistak jadanik ez du irtenbide onik gure kasuan. ETB bost aukeratik bat zenean, inbertsio handia eginda audientzia txukun xamarrak lor zitzakeen. Gaur egun dozenaka aukerako menu zabal batean euskarazko ikusle potentzial fragmentatua ukitzeko beste bide batzuk behar dira, arazoa ez da kate baten programazioan asmatzea bakarrik». Finantzazio publikoa gehitzea eta beste barik hainbat hedabideren artean banatzea ez dator bat ESEPk zehaztu dituen irizpideekin (4.1.2. azpiatalean aipatu ditugunak). Edozelan ere, egun, baliabide publikoak modu eraginkorrean kudeatzeko kezka piztu zuen krisialdiaren ostean, badirudi euskarazko komunikazioan estrategiarik onena ez 315 dela kanal-ugaritasunean oinarrituriko telebista-eskaintza profesionala26. ETBk, behinik behin, gorago esan dugunez, beste estrategia bi urratu ditu, hurbiltasuna eta lankidetza. Biek ematen diote balio erantsia euskarazko komunikazio-eskaintzari. Hurbiltasuna EiTBren aktibo nagusietako bat izatea nahi da lehen programa-kontratutik (Eusko Jaurlaritza & EiTB, 2002, or. 5) eta, horretarako, parte-hartzea eta elkarrizketa soziala sustatzea eskatzen zaio komunikazio-taldeari. EiTBren egoitza nagusia Bilbora aldatu osteko plan estrategikoan (EiTB, 2007), berriro ere, ideia nagusietako bat da hurbiltasuna, presente egotea, herritarrei irispidea eta arreta eskaintzea, lurraldean zabalduta egotea. Hain zuzen, horixe izan zen egoitzaren lekualdaketarako erabili zen diskurtsoa, aro digitalak ezartzen zituen baldintza teknologikoetara egokitu beharraz gainera. Hari horretatik, Ascorbebeitiak (2013) honelako azalpenak bildu ditu: EAEko informazio gehiena Bilbon sortzen dela, egoitza berria gonbidatuentzat iristen errazagoa dela, eta erdigune mediatikoan dagoela (produkzio-guneen eta beste hedabide batzuen ondoan). Euskararen komunikazio-esparruaren ikuspegitik, gainera, agerian geratu da Bilbon eta Bilbo Handian nahi beste aukera dagoela informazioa euskaraz lantzeko, Durangaldera edo beste eskualde landatarrago batera jo beharrik gabe. EiTBren egoitza nagusia lekualdatzeak Bilbon ipini du euskarazko komunikazioaren epizentroa eta, EiTBrentzat, gastu txikiagoarekin gehiago eta komunitatean errotuagoa egiteko aukera izan da. Baliabideak modu eraginkorrean kudeatzeko eta produktuak kontsumitzaileen nahi eta gustuetara egokitzeko beste aukera bat lankidetza da. EiTBk euskararen komunikazio-esparruan bilatu duen lankidetza new medietan gauzatu da bereziki, agerian jarriz oso arlo dinamikoa direla —non irudimena finantzazioari gailen baitakioke etekinetan—, eta indar handia dutela euskararen komunikazio-esparruko eragileak elkarretaratzeko. Euskarazko komunikabide publiko eta pribatuen arteko lankidetza ESEPn (Euskararen Aholku Batzordea, 2012, or. 74) proposatu zen lehen aldiz eta, asmo horrekin bat 26 LTDaren inplementazioaren ostean, euskarazko telebista lokalek —eskualdeko gehienez ere bat bakarra dagoen arren— kate-eredura eta behin eta berriroko berremanaldietara jotzea beste irtenbiderik ez dute. Alegia, nekez iristen dira denen artean parrilla bat osatzera. Beharbada, Goiena Telebista izango da bere kabuz gutxieneko programazio bat taxutzea lortzen duen bakarra. 316 eginez, EiTBren 2013-2016ko plan estrategikoak euskarazko komunikabideekin lankidetza-egitasmoak aurrera eramateko proiektua jaso zuen. Lehen urratsak 2013an eta 2014an egin ziren, EiTBk eta Tokikomek solaskideak eta informazioak trukatzeko hitzarmena sinatuta (Komunikazio Saila, 2014). Hitzarmen berorren barruan, aurreko azpiatalean aipatu dugunez, EiTBk Goiena komunikazio-taldearen esku jarri du Hiru3 aplikaziorako garatu duen teknologia, Debagoienekoek euren nahierako zerbitzua eskain dezaten. EiTBk bestelako lankidetza-modu batzuk ere esploratu ditu. 2009tik, deialdia zabaltzen zien euskal blogariei Bilboko egoitzan elkar zitezen hauteskunde-gauaren jarraipena egitera eta euren postak eta txioak bertatik sareratzera. 2012ko udal-hauteskundeetan, dei berezia egin zitzaien blogari euskaldunei (Sustatu, 2012). Lankidetza-modu berri bat da, era berean, 2015etik euskararen komunikazio-esparru ia osoa Korrikaren inguruan biltzen duena. Urte hartako edizioan, 19.ean, egunez eguneko jarraipena egin zuten besteak beste, ETBk, Kanaldudek, Argiak, Berriak, Goienak eta Hamaikak ekipo bakar batek prestatzen zituen albiste, argazki, zuzeneko streamming eta infografien bidez (EiTB, 2017b, or. 37). Elkarlaneko jarraipen horrek Internet eta hedabide berriak izan zituen batik bat itu modura, eta beraren arrakastaren berri ematen duen datua da 150.000 erabiltzaile izan zituela eitb.eus-en. 2017ko edizioan, berriro errepikatu da esperientzia. 4.3.3. Orotariko eskaintza bakarretik espezializaziora Aro digitalak ekarri duen ikus-entzunezko eskaintza ugari eta zabalaren testuinguruan, zaharkituta geratu dira lehenagoko programazio-ereduak, esate baterako, familia osoari zuzentzea. Euskararen Aholku Batzordeak (1998, or. 62) halako proposamena egin zuen urte batzuk lehenago, euskarak errazago egingo zuelakoan bere tokia Euskal Herriko etxeen telebista-kontsumoan. Egun, komunikazio-enpresek ez dute helburu modura etxe guztietara eta pertsona guztiengana heltzea. Audientzia-datuak erlatibizatu, eta hedabide batzuek espezializaziora jo dute gizartean duten irismena sendotzeko estrategia gisa. EiTBk 2008-2011ko plan estrategikoan jaso zuen lehen aldiz interes-komunitateak aintzat hartzea, batik bat, haurrena eta gazteena. Funtsean, asmoa zen orotariko 317 programazioa baztertu barik berariazko programazioa prestatzea haurrentzat eta gazteentzat, euskaraz, eta ikuspegi multimediarekin, alegia, EiTBren hedabide ezberdinak bateratuz. Euskararen normalizaziotik begiratuta, EiTBren erabiltzaileei arreta ezberdina eskaintzeak bat egiten du Euskadiko hizkuntza-politika publikoak mende berrirako ezarri duen elebitasun asimetrikoaren ideiarekin. Zentzu horretan, Zupiriak (2008, or. 330) dio egun publiko guztiei zuzendutako produktuek ez dutela funtzionatzen eta, baliabide mugatuekin merkatu osora eta talde guztietara iritsi ezinda, haur eta gazteentzako eskaintzan ipini behar direla ahaleginik handienak, beraiengan baitago euskararen biziraupenaren giltzarria. Ohartarazi behar da, edozelan ere, ume-programazioak tarte zabala izan duela lehenengo momentutik ETBren euskarazko emanaldietan. Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoek, esate baterako, hogei urtetik gora egin zituzten euren saioekin: Don Don Kikilikon, Barre Busa, Altzaporru eta Trikitraka Trikitron. 2000ko urteen hasieran, Betizu kutxa-programak haurren parte-hartzean oinarrituta zeuden saioak ekarri zituen, besteak beste, Euskaraokea, Betizuzenean, Betishowa eta Betizu Arena. Haur eta nerabeentzako magazinak eta programa hezigarriak ere ez dira falta izan, adibidez, Ikusgela, KTM eta Beakmanen mundua. Gazteentzako programazioan, kanpo-produkzioko serieak izaten ziren edukirik ohikoenak, hala nola, Lehenengo musuak, Parker Lewisek ez du sekula galtzen, Bosteko familia eta, geroago, Madison, Powder park, Sheena edo Dr. Who. Umeentzat, telesail bakan batzuk baino ez ziren bikoiztu; aipagarriena, Pippi Galtzaluze. Gazteentzat, berriz, gutxiago izaten ziren barne-produkzioko saioak. Zupiriaren (2008, or. 334–335) arabera, 15-24 urte artekoetan, telebistaren kontsumoa beste adin batzuetan baino baxuagoa da, eta gustuak, nahiko zehatzak: lehen mailako kirola, realityak, eta fikzioa —umorea—. Hala, bera zuzendari zen garaian, futboleko eta saskibaloiko emanaldiak, Basetxea eta Bost txakur realityak eta Wazemank umorezko saioa izaten ziren ETB1en gazteen gogokoenak. Espezializatzeko eta interes-komunitateak aintzat hartzeko saiakerak ere ez dira 2008ko plan estrategikoaren ostekoak. Umeen arloan, fidelizazio-klubak izan ziren aitzindariak. Lehen kluba Superbat kutxa-programari lotuta jaio zen, 1993an, Kataluniako 318 telebistaren Super3 klubaren ideia eta kontzeptua inportatuta (Erasun, 1995). Lekukoa Betizu kutxa-programak hartu zuen 2000. urtean eta, berarekin batera, Betizu Kluba jaio zen, 70.000 bazkide baino gehiago izatera heldu zena (Zupiria, 2008, or. 339). ETBren lehen kanal tematikoa Betizu klubari lotuta egon zen: Betizu kanala, 2002an sortua Euskaltelen kable bidezko telebista-plataforman. Programazioa marrazki bizidunez osatuta zegoen, eta 2011an ETB3 eraberrituak ordezkatu arte iraun zuen. Telebistako programaziotik harago, Betizu klubak hainbat euskarri antolatu zituen, neska-mutilen artean irismena handitzeko ahaleginez. a) Urteroko jaia egiten hasi zen 2002an. b) 2005. urtean, "Karramarro" aldizkaria banatzen hasi zen, hiru hilean behin, edizio birekin: bata, 4-7 urtekoentzat, eta bestea 8-14 urtekoentzat. c) Interneten, betizu.com webgunea ireki zuen 2006an, euskara hutsez, haurrentzako edukiekin. d) Urteetan zehar, Betizuk hainbat produktu merkaturatu zituen bere logoarekin, esaterako, musika CDak, DVDak eta ipuin-liburuak. Betizu saioa 2011n amaitu zen, eta klubaren lekukoa Hiru3 Komunitateak hartu zuen (Hiru3 Komunitatea, 2011). Komunitate berriak haurrekin konektatzeko baliabideak antolatzen segitu du —azkena eta aipagarriena, Hiru3 appa— baina, osterantzean, Betizu Klubak urraturiko bide berdinetik jarraitu du. 2008ko interes-komunitateen estrategiak, ordea, bazuen berrikuntza bat, programazio berezia eta beraren inguruko osagarriak prestatzea baino harago zihoana: ikuspegi multimedia, alegia, plataforma guztietan aritzea. Telebistan, irratian zein Interneten, komunitate bientzako kanalak sortzea zen EiTBren proiektua, 2007-2010 aldirako Eusko Jaurlaritzarekin sinatu zuen programa-kontratuan hartutako konpromisoa gauzatzera zetorrena. Telebistan, 30 urtetik beherakoentzako edukiz hornitu behar zuen kanal berria —ETB3—, euskara hutsez. Irratian, gazteentzako irrati-formula musikal bat ekoitzi behar zuen —Gaztea— eta, Interneten, kanal bat ekoitzi behar zuen haurrentzat, euskaraz, eta beste bat gazteentzat, euskaraz nagusiki. EiTBn, ahalegin gehiago egon dira interes-komunitateei kanal tematikoak eskaintzeko, baina ez dute irautea lortu, eta ez dute hain konpromiso garbia izan euskararen 319 normalizazioarekin. 2008ko plan estrategikoan, umeekin eta gazteekin batera, gastronomia izan zen hirugarren arretagunea. Kanal bi eratu ziren —bata euskaraz, bestea gaztelaniaz— EiTBren Interneteko atarian, baina ez zuten luzaro jarraitu. 2011. urtean, kirolari lotutako ekimen bat egon zen. Asmoa zen 2009an aireraturiko ETB4 kanal elebiduna ETBK/Sat bihurtzea eta egunean hamasei orduz kirola eskaintzea, nagusiki euskaraz. Momentu hartan, ETBk kirol-eskaintza zabala eta kalitatekoa zuen: Espainiako Futbol Liga eta ACB saskibaloi-liga, Europako Txapeldunen Liga, pilota, arrauna, boxeoa, herri-kirolak eta txirrindularitza. Eta eskaintza horrek audientzia-datu onak ematen zituen. EiTBk (2006, or. 51–52) bere memorian jaso bezala, kirol-programazioaren shareak bikoiztu egiten zuen ETB1en batez besteko sharea 2000ko lehen urteetan, eta hori futbolaren audientzian 10 puntuko beherakada gertatu ondoren ordainpeko telebistengatik. Audientzia on hark esan nahi du kirol-emanaldiek euskaldun ez zirenak ere erakartzen zituztela euskarara. Urte batzuk geroago, baina, ordainpeko telebistek kirolaren emisio-eskubideengatik piztutako lehiak kirol-kanal tematikoa ezinezko bihurtu zuen, eta ETB4 izatera itzuli zen 2014an. Gazteentzako ahaleginak ere gorabeherak izan ditu, batez ere telebistan. ETB3n, 2008an kanal tematiko modura sortu zenean, eskaintzak ordutegiaren arabera banatzen ziren: egunez, haurrentzako saioak, eta iluntzetik aurrera, gazteentzako programazioa. Bigarren ordu-tarte horretan, formatu berritzaileko saioak eskaintzen ziren, hala nola, Martina, Nick dut Nik eta Burp. 2010-2011 kurtsoan, beste telebista batzuen estrategiari jarraituta, Euskal Telebistak ETB3ra eraman zuen haurrentzako programazio osoa, eta gazteentzako saioak kentzen joan zen. Pavón eta Zuberogoitiak (2011, or. 46) aipatzen duten arrazoia da 14-25eko adin-tartea ez dela errentagarria telebista batentzat. Handik aurrera, ETB3ren eskaintza, nagusiki, marrazki bizidunek osatzen dute, baina badira bestelako osagaiak ere —2016tik 3txulo izen generikoa daramatenak—, adibidez, erreportajeak, lehiaketak, irudi errealeko pertsonaien abenturak eta eskulanak. Gazteentzako saioak telebistatik desagertuta, 2012tik, EiTBren gazte-eskaintza irratira eta Internetera mugatu zen, Gaztea markaren pean. Gizarte-erantzukizuneko memorietan jasotzen denez, EiTBrentzat, konpromiso bat da gazteen aisialdian presente egotea euskarazko eskaintza batekin. Hala, telebistako programaziorik gabe ere, hainbat 320 ekimen eraman ditu aurrera azken urteetan musika, gau-giroa eta IKTak uztartuz, esaterako baterako, "Gaztea Dantzan" bideoklip-lehiaketa, "Behobia Gaztea" 14-18 urtekoentzako ibilbidea Donostia-Behobia lasterketan, "Disko Festa" DJ saio ibiltaria, Maketa Lehiaketa edo beldurrezko film laburren lehiaketa. Ekimen horietako askok Interneteko plataformak27 elikatzen dituzte, parte-hartzaileek eurek sortzen dituzten euskarazko edukiekin. 2013an hasi zen zuzendaritzak berriz heldu zion gazteentzako programazioari ETB1en, eskaintza osatzeko umorea —Zuek hor eta gu hemen— eta telerrealitatea —Gu ta Gutarrak— hautatuz (Lakunza, 2014). Aurrerago, Go!azen nerabeentzako telesailaren denboraldi berria grabatzeari ekin zion. Gu ta Gutarrak programa, lehenengo unetik, ikus-entzunezkoen kontsumitzaile berrien ohiturek markatu zuten. Reality show baten formatua hartuta, ikusleak eurak bihurtu ziren saioko partaide eta protagonista. Komunikazio-kanalak ireki ziren EiTBren wegbunean, Youtuben eta sare sozial nagusietan. Gaztea irratiko hainbat saio edukiz eta solaskidez hornitu ziren estrategia transmedia baten bidez. Oroz gain, azpimarratu nahi dugu ETBn lehen aldiz jatorri soziolinguistiko oso ezberdinetako hiztunak biltzen zirela saioan, bakoitza bere nortasunarekin eta bere bizipenekin, eta testuinguru horretan oso urrats serioa egin zela egun —HGHetan diren joerak deskribatu ditugunean esan bezala— gazteentzako saioetan nabari den praktika heteroglosikoaren bidean. 2017ko udazkenean beraren lekua hartu duen Gure kasa saioak bide beretik jarraitzen du. Horrenbestez, EiTBrentzat, gorago (4.2.2.2. puntuan) genioenaren haritik, orotariko programazioaren ondoz ondo interes-komunitateentzako eskaintza multimedia prestatzeko ideiak atarramendu ona izan du beraren irismena handitzeko estrategia gisa. Historia dira ume euskaldunek ETBren lehen kanaletik begirada kentzen ez zuteneko sasoiak —Erasunek (1995) bezala adierazita— baina, 2010eko hamarkadaren bigarren erdialdean, oraindino ere, ETB erreferentzia garrantzitsua da haur eta nerabe euskaldunentzat, Urkizuk (2018a) Go!azen seriearen 4. denboraldiko audientzia-datuez eginiko azterketatik ondoriozta daitekeenez. 27 Nagusiki, EiTBren webguneko Gaztea kanala, EiTB Nahieran, EiTBren Youtubeko kanala eta sare sozialak. 321 Gazteen artean ere, audientzia absolutuetan datu ikusgarririk lortu ez arren, Gu ta Gutarrak saioak % 15etik gorako pantaila-kuota lortzen zuen EAEn bere xede-taldean, 14-25 urtekoen artean. Datu garrantzitsua da, baina egiatan garrantzitsua programaren inpaktua izan zen. Gu ta Gutarrak saioa, besteak beste, nerabe eta gazte askoren aisialdiko solasgai eta interesgune bihurtu zen, eta parte hartzera erakarri zituen telebistan interesik ez zuten profilak, esate baterako, 19-20 urteko mutilak (Akuilua, 2015). Sare sozialetan, oihartzun handia izan zuen, eta Gaztea irratia edukiz eta partaidez hornitu zuen. Gure kasa saioak, bere aurrekoaren estiloari eta ereduari eutsita, audientziaren igoera ekarri du, datu absolutuetan zein xede-taldean. Halako emaitzen aurrean, hizkuntzaren normalizazioaren ikuspegitik nabarmendu daitekeena da espezializazioaren estrategiari esker euskarak sendoki eusten diola bere estatusari EAEko haur eta nerabeen ikus-entzunezko entretenimenduan. Ez da gauza bera lortu kirol-emankizunen kasuan emisio-eskubideen auziagatik. Tamalgarria da horren ondorioz euskara euskal esparru tradizionalarekin identifikatzea eragin dezakeela pilotaz, arraunaz eta herri-kirolez osatutako ETBren egungo kirol-eskaintzak. Tamalgarria da, era berean, espezializazioaren eta kanal tematikoen estrategia esandako hiru esparruetan —haurrak, gazteak eta kirola— besterik ez dela saiatu. Aukera garbi bat euskal gizartean erroturiko fikzioa zen, baina azken urteetako ekoizpena hain izan da urria —produkziorik aipagarrienak, Eskamak kentzen telesaila, eta Loreak, Handia eta Errementari filmak—, ezen ETB1eko prime timean tarte finko bat betetzeko ere ez baitu ematen. Dena dela, badirudi EiTBk ildo berri bat esploratu nahi duela fikzioaren ekoizpenean, webserieena, Interneten kanal tematiko bat sortzea ekar dezakeena. Oraingoz, 2018an, bi ekoitzi dira: Puntu koma eta Gutuberrak. 4.4. EAEko HIZKUNTZA-POLITIKA ETA ETB PERFORMANTZIA ALDIAN Euskal Autonomia Erkidegoan, XX. mendeko normalizazio-plangintzak nahiko zabaldu zuen gizartean euskararen ezagutza, baina ez horrenbeste erabilera eta, horren aurrean, beharrezkotzat jo zen XXI. menderako berariazko hizkuntza-politika bat zehaztea. Ikusi dugunez (2.4.2.1. puntuan), 2007an, EAEko aginte publikoek Euskara 21 deritzon gogoeta-prozesua abiarazi zuten, eta handik atera zen ondorioa izan zen lortzeko 322 modukoa zela gizarte elebidunaren helburua, baldin eta asimetria geografiko eta funtzionala onartzen bazen. Egoerarik ahulenean zegoena euskara izanda, zilegi irizten zitzaion aginte publikoek euskara sustatzeko ahalegina egiteari. Ahalegin horretan, estrategia egokitzat jotzen zen lurralde bakoitzean eta erabilera-eremu bakoitzean asimetrikoki jokatzea eta berariazko planak inplementatzea. Hiztunen gaitasunean ere, egokitzat ematen zen asimetria. Euskara 21 prozesuan, euskaldun izatea zer zen birpentsatu zen eta, lehenagoko bereizketak alde batera utzirik, irizpide berri bat atera zen, zeinaren arabera euskarara hurbiltzen ziren guztiak baitziren euskaldunak, hurbiltze horretan ezagutza-maila pasiboraino bakarrik iritsita ere. Atal honetan, asimetrian oinarrituriko politika horrek EiTBren hizkuntza-hautuetan zer isla izan zuen aztertuko dugu eta, horretarako, gainbegiratu bat emango diegu Jonesek (2013b) HGHen hizkuntza-praktiken gaineko debateetan identifikatu dituen gaiei. Gai horietatik, hiruk izan dute berariazko arreta EiTBren plangintza estrategikoan azken hamarkada eta erdian: gizarteko elebitasunaren kudeaketa, EiTBren hedabideetarako hizkuntza-eredua, eta EiTBn erabiltzen den euskararen kalitatea zaindu beharra. Performantzia aldian, asimetriaren politikarekin bat eginda, EiTBk hizkuntzen eta kanalen banan-banako erlazioa gainditu nahi izan du, eta euskara kanal guztietan bultzatu, baita gaztelaniazkoetan ere. Horretarako ekimenik garrantzitsuenetako bat informazioetako protagonisten adierazpenen hizkuntza-tratamenduarekin lotuta dago (ikus 4.4.1.). EiTBn erabili beharreko hizkuntza-ereduan ere, eboluzio handi bat gertatu da. Zerbitzu aldian, euskara batua egin zen orotarako eredua EiTBren euskarazko hedabideetan. Performantzia aldian, lehenik, aditu, herritar eta gainerako gonbidatuei euren hautuko euskaran mintzatzeko eskubidea aitortu zitzaien eta, aurrerago, EiTBko komunikatzaileei ere beste euskara-mota batzuk erabiltzeko aukera ireki zaie, programa eta tarte jakinetan (ikus 4.4.2.). Hizkuntza-kalitatea zaintzeko politikan, bestalde, aldaketak nabarmenak dira. Lehen aldaketa da egokitzat jo dela hizkuntza-gaitasun apaleko hiztunek ere parte hartzea EiTBren euskarazko kanaletan. Bigarrena da azken programa-kontratuaren bitartez Jaurlaritzak euskaldun berriak aintzat hartzeko eta beraientzako moduko hizkera komunikatiboa eta ulerterraza erabiltzeko eginkizuna ezarri diola EiTBri (ikus 4.4.3.). 323 4.4.1. Elebitasunaren kudeaketa Euskarazko ikus-entzunezko komunikazioan zerbitzu aldi modura bereizi dugun denboran, EiTBk telebista-kanal bi eratu zituen, ETB1 euskaraz eta ETB2 gaztelaniaz, horrela erantzunez gizarteko elebitasunari. Amezagak (2013) eginiko azterketaren arabera, kanal-banaketa hori berak dual deritzon eredurantz lerratuz joan zen, hizkuntza bakoitzari eduki jakinak elkartzearen ondorioz: euskaraz, haur eta gazteentzako edukiak, kirola, kultura eta barne-produkzioko telesailak; gaztelaniaz, debatea, analisi sozial eta politikoa, eta kanpo-produkzioko fikzioa. Amezagak aurkezturiko ereduari ñabardurak egin dakizkioke (3.4.1. azpiatalean aritu gara horretaz). Edonola ere, performantzia aldian, EiTBren eskaintzan ETB3 eta ETB4 gehitzearekin batera, modu berri batean kudeatu nahi izan dira euskal gizarteko hizkuntzak EiTBn, euskarari gaztelaniazko kanaletan sarbidea emanez. Proiekturik garrantzitsuena 2013-2016ko plan estrategikoan abiarazi da baina, lehenago ere, urrats garrantzitsuak egin dira EiTBrako hizkuntza-funtsak dokumentuan, testimonio eta adierazpenen eta Euskal Herriko toponimoen tratamendurako jarraibideekin. Euskal gizartean errealitate bat izanda, euskarak beti izan du presentzia naturala ETB2n eta Radio Euskadin, baina idatzizko lehen jarraibideak EiTBrako hizkuntza-funtsak (Euskal Irrati Telebista, 2005b) deritzon dokumentuan eman ziren. Testua EiTBko Zuzendaritzak prestatu zuen, eta Administrazio Kontseiluari aurkeztu, ordura arte Euskal Telebistan eta Euskadi Irratian euskara-ereduaz eginak ziren gogoetak jaso eta komunikazio-talde osorako irizpideak zehazteko asmoz. Dokumentuan ez zen berariaz aipatzen gizarteko elebitasuna baina, albistegi eta kirol-saioetarako EiTBtik kanpoko pertsonei eskatzen zaizkien adierazpenak direla eta, jarraibide hau eman zen: «V. Albistegietako kazetariak euskarazko albiste-saioetarako euskarazko adierazpenak lortzen ahaleginduko dira beti. Euskal Irrati Telebistak ez du inor derrigortuko nahi ez duen hizkuntzan hitz egitera. Kazetariak hainbat baliabide ditu —azalpena, bikoizketa, azpidazketa— albistegiko hizkuntzan ez dauden adierazpenez baliatzeko». 324 EiTBko erredakzioetan, dokumentuaren berariazko bertsio bat zabaldu zen, EiTBrako hizkuntza-funtsak (zabalkundea) (Zupiria, 2005), fikzioari eta bikoizketari buruzko atalak gabe. Administrazio Kontseiluan aurkezturiko dokumentuari fidela bazitzaion ere, luzeago ari zen albistegiko hizkuntzan ez dauden adierazpenen tratamenduaz. ETB1en, gaztelaniazko edo beste hizkuntza bateko adierazpenak bikoiztu egin behar ziren edo, osterantzean, kazetariak bere hitzez azaldu behar zuen eledunak esandakoa. Protagonista eta haren hitzak garrantzi berezikoak izanez gero, beste barik txerta zitezkeen gaztelaniazko adierazpen laburrak; beste hizkuntzetakoak, euskaraz azpidatziko ziren. ETB2n, euskarazko adierazpenak gaztelaniaz azpidatzita pantailaratu beharko ziren. Gaiari EiTBren estilo-liburuan heldu zitzaion berriro, 20. fitxa eskainiz adierazpenen hizkuntza-tratamenduari. Estilo-liburuan, lehendabiziko aldiz aipatu zen euskararen ikusgaitasunaren kontzeptua, honelako esaldiekin: «Gaztelaniazko kanaletako kazetari, aurkezle, gidari eta esatariek ikusgai egingo dute euskara, modu naturalean» (Martin et al., 2013, or. 21). Ildo beretik, 20. fitxan honela esaten zen euskarazko adierazpenak zirela eta: «Erdarazko hedabideetan euskara ikusgai egin behar da» (ibid., or. 82). Horrekin batera, kazetarientzako jarraibideak zetozen, adierazpenak biltzeko orduan zelan jokatu jakin zezaten. Euskararen ikusgaitasunaren kontzeptuari 2013-2019 epealdiko plangintza estrategikoan eman zaio arreta, gogoeta baten ondorioz: euskal gizartean eboluzioa gertatu dela egoera soziolinguistikoan. Izan ere, 2010eko hamarkadaren erdialdean, Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleriaren zati handi batek badaki euskaraz, batik bat 45 urtetik beherakoen artean (2.4.1.1. puntuan ikusi dugunez). Horren aurrean, EiTB komunikazio-taldea jabetu zen berari interesatzen zitzaion audientzia-multzoa nagusiki euskaldunez osaturik zegoela eta, hartara, euskarazko audientzia sendotzea erabaki zuen 3. lerro modura plan estrategikoan (EiTB, 2013b, or. 21). Helburua zen herritarren artean hedabideak euskaraz kontsumitzeko ohitura sustatzea eta normalizatzea, eta horra iristeko proiektuetako bat diziplina arteko lantalde bat eratzea izan zen, gaztelaniazko kanaletan euskarari gero eta ikusgaitasun handiagoa emateko modua azter zezan. Lantalde haren emaitza nabarmenetako bat estilo-liburuko 20. fitxa berriztatzea izan da, 325 hizkuntza-adierazpenen tratamenduari buruzkoa, alegia. Fitxan bertan, honela dago azalduta ematen diren jarraibideen testuingurua: «1.1. Hizkuntza bat baino gehiago dituen gure gizarte honetan, EiTBrentzat ildo estrategiko bat da hedabideetan euskara kontsumitzeko jarrera sustatzea eta normalizatzea. 1.2. Normalizazio horretan, urrats garrantzitsua da euskarari gaztelaniazko kanaletan ere toki bat egitea. Helburua da euskal gizartearen errealitate elebiduna ikusgai egitea eta euskara prestigiatzea, betiere interes informatiboaren eta audientzien kaltetan izan gabe». (Martin et al., 2016, or. 82) Foro publikoan, ordea, iritzi zabaldua da EiTBk euskara ezkutatu egiten duela gaztelaniazko kanaletan. Hala dela uste du Ander Gortazar (2015) arkitekto eta hirigintza-aholkulariak: «Halaber, simulakroa da ETB2 ere, ikusle erdaldunari existitzen ez den errealitate elebakar bat erakusten diolako, eroso senti dadin bere baskotasunean, euskaldunon kontu linguistiko ziztrin horietaz arduratu beharrik gabe». Iritzi zabaldu horren arabera, ETBk erdaraz eginarazten die euskaldunei ETB2n ateratzeko, eta horrek euskal gizartearen eta, batez ere, euskara hizkuntza nagusi den eskualdeen errealitate linguistikoa desitxuratu egiten du (Lartzanguren, 2014). Euskal Herriko hainbat gizarte-eragileren aldetik bazegoen horren gaineko kezka, eta bilerak egin zituzten EiTBko Zuzendaritzarekin euren kezka helarazteko eta ekimenak eskatzeko (Deogracias, 2014). Ordurako, azaldu bezala, EiTBk abian zuen euskara kanal guztietan ikusgai egiteko proiektu estrategikoa, eta beraren bitartez urrats interesgarriak egin direla egiaztatu ahal izan da (Larrinaga, 2015b). Adierazpenen tratamendutik harago, EiTBren gaztelaniazko kanaletan euskara ikusgai egiteko proiektuan, beste aukera batzuk aztertu ziren. Izan ere, ordurako bide bat bazegoen eginda, Radio Vitoriaren euskarazko programekin, adibidez. Ez zen igarri ETB2n edo Radio Euskadin gauza bera egiteko beharra zegoenik, baina bai autopromozioa euskaraz eman zitekeela, edo publizitate komertziala euskaraz eskain 326 zitekeela (3.2. Diziplina Arteko Lantaldea, 2014). Proiektuaren beste ondorio bat izan da ETB2ko programetan euskarari bidea egiten uztea. Tertulietan eta analisi-saioetan, nahi duten iritzi-emaileak euskaraz sartzen dira, eta aurkezlearen ardura izaten da euskara ez dakiten ikusleei gonbidatuak zer esan duen jakinaraztea28; realityetan bere horretan pantailaratzen dira ―azpidatzien laguntzarekin― parte-hartzaileek euskaraz izaten dituzten elkarrizketak; Ander Gonzalez sukaldariak eta beste aurkezle euskaldun askok naturaltasun osoz tartekatzen dute euskara euren programetan. Dagoeneko, nekez esan daiteke ETBk eredu dual baten bidez kudeatzen duela gizarteko elebitasuna, baina euskara kanal guztietan ikusgai egiteak ez du ekarri euskara nagusi den telebista-eredua, Amezagak (2013, or. 43) proposatzen zuen bezala. Gorago aipatu denez, Euskal Herriko toponimia da EiTBren gaztelaniazko kanaletan euskarari sarbidea emateko beste modu bat, performantzia aldia baino lehenagotik landu dena. Berez, toki-izenen gaia konplexua da, arau-emaile bat baino gehiago daudelako, interes ezberdinekin. 1990eko hamarkadan EiTBko Euskara Saileko buru izan zen Igone Etxebarriak (komunikazio pertsonal batean, 2015ean) azaldu bezala, EiTBn lehen urteetan ezarri zen praktika izan zen euskarazko kanaletan Euskaltzaindiak erabakitako izena erabiltzea eta, gaztelaniazko kanaletan, Jaurlaritzak, foru-aldundiak, udalak edo organo eskumendunak erabakitako izen ofiziala29. 2005ean, EiTBko Zuzendaritzak irizpide berri bat eman zuen, Lourdes Oñederra EiTBko hizkuntza-aholkulari izendatu berriak prestatu zuen EiTB - Euskal Herriko leku izenak (Oñederra, 2003b) txostenean oinarrituta. Irizpide berriak polemika piztu zuen EiTBren barruan eta, Urkizuk (2003) argitara aterata, publiko egin zen EiTBko hizkuntza-aholkulariaren eta Euskara Zerbitzuko hizkuntzalarien artean desadostasuna zegoela gai horretan. Euskal Herriko toponimoen tratamendua ez zen formalki itxi EiTBren estilo-liburu landu zen arte. 28 Urkizuk (2014) dakar adibide zehatzen bat. 29 Euskaltzaindiak eskainitako lehen erreferentzia ETB sortu baino lehenagokoa da: Euskal Herriko udalen izendegia (Euskaltzaindia, 1979b). Horko hainbat forma zaharkituak, desegokiak eta geroago finkaturiko euskararen kontrakoak zirela aitortuta, akademiak Euskal Herriko udal-izendegi osoa berriztatzeari ekin zion, hamar arau emanez. Lehena, 92.a, irizpideen berrikuntzaz mintzatzen zena, Zuberoako herri izendegia (Euskaltzaindia, 1999) izan zen. Gainerakoen zenbakiak, hauek: 99, 108, 122, 128, 133, 140, 145, 150, 155. 327 Estilo-liburuaren bertsio bietan, 37. fitxa Euskal Herriko toki-izenei eskainita dago, eta lehen jarraibidea da EiTBn toponimoak forma bakarrean erabiliko direla. Forma ezberdin bi daudenean —'Pamplona' eta 'Iruñea', kasu—, euskarazko kanaletan euskarazkoa erabiliko da, eta gaztelaniazkoetan, bestea. Horren ondorioa da, esate baterako, Ipar Euskal Herriko herrietan euskarazko formari ematen zaiola ikusgaitasuna EiTBren gaztelaniazko kanaletan, hizkuntza horretan forma errotua dutenak ('San Juan de Luz') salbuetsita. Jarraibide horiek aplikatuz, eranskin bi eskaintzen dira. Lehenean, Euskal Herrian bereiz daitezkeen egitura politiko-administratiboen deiturak jasotzen dira, besteak beste, 'Euskal Herria', 'Euskadi' eta 'País Vasco'. VII. eranskinean, Euskal Herriko udalerri-zerrenda dator. 4.4.2. Hizkuntza-eredua ETBk euskara batua egin zuen bere hizkuntza-eredua hasieratik, Eusko Jaurlaritzaren hautuarekin bat etorriz, eta bokazio nazionaleko komunikabideek hamarkada bat lehenagotik urraturiko bidetik jarraituz. Zerbitzu aldian, ahots batzuek euskalkiak (bizkaiera) baztertzea egotzi zioten ETBri; beste ahots batzuek, berriz, euskalkiak (gipuzkera) erabiltzea proposatu zuten telebistako fikzioan behar ziren hizkerak lantzeko, baina ez batzuek, ez besteek, ez zuten ETBren hizkuntza-ereduan aldaketarik gertarazi. Performantzia aldian, ostera, aldaketak izan dira, ez programa guztietan, entretenimenduarekin eta herritarren parte-hartzearekin lotura handiagoa dutenetan baizik, eta ez gizarte-eragileen kritika edo proposamenengatik, ideologia linguistiko berriek eraginda baizik. Albistegietan eta tonu formaleko saioetan, ez da aldaketarik gertatu hizkuntza-ereduan eta, nolabait, beroriek dira ETBren euskararen gordailuak. Alde horretatik esan behar da hemen ere betetzen dela Bellek (1983) deskribatutako dinamikaren antzekoa (1.3.4.2. puntuan aztertu duguna): Euskal Telebistak eta Euskadi Irratiak gizarteko goi instantzietan prestigiozkotzat zeukaten hizkera —euskara batua— hartu zuten euren hizkuntza-eredurako eta, gurpilaren bira batean legez, EiTBren emankizunetan agertzeagatik, batuak prestigioa irabazi du gizarteko instantzia guztietan eta, euskaldunentzat, EiTB bilakatu da euskara estandarraren erreferentziarik 328 garrantzitsuena, izan diren gorabeherak eta zailtasunak izan direla. Batetik, gizartearen aurrean —Begiristainentzat (2010), esate baterako— euskara-erabiltzaile eredugarri bihurtu diren komunikatzaileak daude, hala nola, Andoni Aizpuru eta Euzkitze. Bestetik, programak eurak daude. Adibide modura, Lizartzak (2009) Goenkale telesaila aipatzen du, zeinari esker hitanoko flexio estandarrek onarpena irabazi baitute hiztunen artean. Erreferentzialtasun horren erakusgarri da, halaber, Euskal Telebistaren —eta Euskadi Irratiaren— testuak corpusak osatzeko baliatzen direla, besteak beste, Euskaltzaindiaren Lexikoaren Behatokirako, UPV/EHUko Euskara Institutuaren Kalkoen Behatokirako, eta UPV/EHUko Euskara Institutuaren Egungo Testuen Corpusa (ETC) delakorako. Era berean, EiTBko Euskara Zerbitzuaren buruak Eusko Jaurlaritzaren Terminologia Batzordean hartzen du parte 2006. urtetik aditu modura, EiTBren ezagutzaren eta esperientziaren ekarria eginez. EIMAren estilo-liburuen lanketan ere, iritzi-emaile gisa jardun du, horra ere EiTBren ezagutza eta esperientzia biltzeko. Nolanahi ere den, azpiatal honetan azpimarratu nahi duguna da, ETBren programa formalagoetan hizkuntza-ereduan jarraitutasuna egon den bezala, entretenigarrietan eta herritarrak parte-hartzaile diren programetan aldaketak gertatuz joan direla euskaldunen artean hizkuntzari inguruan pentsaera berri bat zabaldu ahala. Hizkuntza gutxituko komunikabideen egungo testuinguruaz aritu garenean (1.4.2. azpiatalean), pentsaera berri horren ondoriotzat eman dugu aldaera bernakularrek era guztietako hedabideetan irabazi duten presentzia. Bernakularizazioa genero jakin batzuekin lotuta agertu da hasieran, batik bat umorearekin. ETBn ere, hala gertatu da, Sorginen laratza izanik aitzindaria. Saioan Anjel Alkainek gauero egiten zituen karikaturen funtsezko osagaia erabiltzen zuten euskara zen (30. oin-oharrean dihardugu apur bat luzeago Sorginen laratza-ren hizkuntza-ereduaz). Gaur egun, aldaera bernakularrak, gero eta gehiago, karikaturak egiteko ez, baizik parte-hartzaileek euren ahotsak bereizteko modu bat dira. Praktika heteroglosiko horrek berariazko ingurunea aurkitu du gazteek erabiltzen dituzten hedabideetan, eta EiTBn ere hala dela egiaztatu du Elorduik (2016) Gaztea irratiaz egindako ikerketan. Hizkuntza-ideologia berriek eragindako praktika horiek errotzen hasita zeudela, EiTBk bere hizkuntza-eredua lehen aldiz idatziz zehaztea erabaki zuen, aurreko azpiatalean 329 aipatu dugun EiTBrako hizkuntza-funtsak deritzon dokumentuan, hain zuzen. Lau funts edo oinarri finkatu ziren: «1. Euskal Irrati Telebistak, komunikazio-talde bakarra izanda, hizkuntza-eredu bakarra izango du bere euskarazko kanal guztietan ―irratian, telebistan eta Interneten―. 2. Telebistagile bakoitzak, irratigile bakoitzak eta webgile bakoitzak euskara normalizatzeko eta sustatzeko betekizuna bere eginda, egokiro jarduteko gaitasuna eta erantzukizuna landu behar dituzte. 3. Euskal Irrati Telebistaren hedabideak herritarren zerbitzurako tresna direnez, irratigileek, telebistagileek eta webgileek darabilten euskarak ahalik eta euskaldun gehiengana heldu behar du, oinarria zuzentasuna izanda, eta nahitaezko baldintza, komunikazioa. 4. Euskal Irrati Telebistaren euskara-eredua euskara batua da, Euskaltzaindiak bere arau eta gomendioetan zehaztu eran». (Euskal Irrati Telebista, 2005b) Oro har, funtsetan esaten zena bat zetorren euskalgintzako eragileek euskararen eremu osora iristen diren hedabideei dagokien hizkuntza-ereduaz pentsatzen zutenarekin. Jean Haritschelhar (2007, or. 368) euskaltzainburuak honela esplikatu zuen hedabideetan euskara batuari eta euskalkiei egokitu behar litzaiekeen tokia: «Gauza berbera gertatzen zaie bertze komunikabideei, irrati edo telebistei. Bakoitzak ukanen du bere hizkuntza politika ikusiz nori mintzatzen zaion eta nor mintzo den. Zazpi eremuetara bota behar den mezua euskara batuan joanen da, mugatua den mezuak, aldiz, euskalkia baliatuko du». Funtsek, edozelan ere, ez zieten lekua ukatzen euskalkiei. Hasteko, zerbitzu alditik zetorren ildoari jarraituz, euskara batuari buruzko ikuskera zabal bat ematen zen: «Euskara batua ez da hizkera itxia eta zurruna. Hiztun bakoitzak bere hizkerako hitz, lokuzio, esapide eta egiturekin aberats dezake». Gaztea irratiari eta ETBk ekoitzitako 330 fikzioari zegokien atalean, dokumentuak berriro zioen aurkezleek, programa-gidariek, musika-animatzaileek, esatariek eta kontalariek batuan mintzatu behar zutela ikusle eta entzuleentzako jardunean, euren arteko hizketaldietan eta elkarrizketetan, baina bazirela beste egoera batzuk batuan zertan bideratu ez zutenak: «-Egungo edo garai bateko Euskal Herri erreala erakutsi nahi duten saioak. -EiTBren izenean ez, baizik eurenean agertzen diren kolaboratzaileak. -Esketxak eta pertsonaiak». Hiru irizpideok markatu zuten «ohiko programazioan euskalkien erabilera bultzatzea» esaldiarekin deskribaturiko ekintza aurrera eramateko bidea. Ekintza hori 2002-2007ko programa-kontratuan jaso zen, euskararen normalizazioan laguntzeko konpromisoarekin loturik, baina, ordurako, ETBk baziharduen horretan. Gorago esan bezala, programetan, Sorginen laratza-n egin ziren lehen urratsak. Oro har, ekimena arrakastatsua izan zela esan daiteke. Xabier Kintana (1999) euskaltzainak, hala eta guzti, euskalkien erabilera urrunegi eraman zela zeritzon. «Oso ondo iruditzen zait, horrelako elkarrizketa biziak darabiltzaten programetan, euskalkiei lekua ematea, euskara on eta argia izanez gero. Besterik da, ordea, euskalkien aitzakian euskara lokalistegiak, laburdura eta fonetismo pitxienekin aseak, barra-barra zabaltzea, ikusentzuleen ulermenaren kaltetan». EiTBrako hizkuntza-funtsetan, beste toki garrantzitsu bat aitortzen zitzaien euskalkiei: herritar arrunten parte-hartzeetan. «Euskal Irrati Telebistak begirunez errespetatu behar du herritar bakoitzak bere hizkera erabiltzea hedabide publikoetan. Areago, EITBk erraztasunak eman behar ditu, herritarrak bere buruarengan konfiantza izan dezan, bere hizkera balioets dezan, eta komunikazioarazorik izan ez dezan». Bazegoen lehendik kezka, ETBk egiten zuen telebistak ez ote zituen herritarrak modu jakin batean hitz egitera behartzen. Honela zioen Bingen Zupiria (2002, or. 15) ETBren zuzendariak: 331 «Bestalde, oso jende gutxi ateratzen da telebistan euskaraz hitz egiten. Egiten dugun telebistan presentzia handia dute aurkezle eta aktore profesionalek, baina oso gutxitan ateratzen dugu kaleko jendea bere modura hitz egiten». Hitza ikusleei eman zaien programetan —aspaldiko Bakarrik zein oraintsuko Gu ta Gutarrak, bi aipatzearren—, bakoitzak bere euskalkia erabiltzea ez da izan elkar ulertzeko oztopoa eta, Bakarrik-en zuzendari izan zen Estepan Aldamiz-Etxebarriakoeñ (2015ean, komunikazio pertsonal batean) nabarmendu bezala, hiztunek badakite komunikazio-estrategiak erabiltzen, euskalkia urruntzeko faktorea izan beharrean hurbiltzeko faktorea izan dadin. Komunikatzaileek jakinaren gainean erabiltzen dituzte halako estrategiak. Ilaski Serrano (2011) Euskadi Irratian esatari eta ETBn aurkezle ibili denak honela deskribatu du berea: «Nire berba egiteko era bizkaiera da [...]. Harreman pertsonaletan batuaz egiten badut, ez naiz neu, ezta erdaraz egiten badut ere, baina zerbait aurkezten banabil, formatuaren arabera, batua erabiliko dut. Lanean beti egon naiz harremanetan jendearekin, eta irratian telefonoa hartzen nuenean norbaitek Gipuzkoatik deitzen bazuen, nik berak ulertzeko moduan erantzuten nion. Baina ondoren Gernikako batek deitzen bazuen bizkaieraz egiten nion». Dagoeneko, gaindituta dago telebistako —eta irratiko— lehen garaiko hizkuntza-eredu uniformea. Hala eta guztiz, debatea eragiten du oraindino ere komunikatzaile profesionalek euskalkia erabiltzeak, egoera zeinahi dela ere, eta beste aukera batzuk proposatzen dira. Zabaleta (2007, or. 348), adibidez, 'euskara batu bertaratu'-az mintzo da, euskararen normalizazioaz jardun dugunean (2.3.4.3. puntuan) aipatu dugun 'eskualdeko batu'-aren parekoa bide dena. 4.4.3. Hizkuntzaren kalitatea Jonesek (2013b) hizkuntza gutxituko hedabideen praktika linguistikoei buruzko debateetan identifikatu dituen gaietatik, emanaldietako hizkuntzaren kalitatea —alegia, zuzentasun gramatikala— izango da EiTBn politikarik konstanteena atxikita eduki 332 duena. Lehendabiziko momentutik, kalitate oneko euskara hobetsi zen eta, hain zuzen, arazoak atzemateak ekarri zuen ETBko Euskara Sailaren sorrera (3.6.3. azpiatalean ikusi dugunez). Iritzi publikoak, oro har, babestu du politika hori, egun ere indarrean dagoena, baina kritikak ere izan dira, esanez oso hizkuntza zainduak euskara-gaitasun apaleko hiztunei EiTBren atea ixtea ekar lezakeela ondorio modura. Azpiatal honetan aztertuko dugu zelan kudeatu den arazoa. Euskal Irrati Telebistan, 2000ko plan estrategikoak aldi berri baten hasiera markatu zuen, neurri handi batean politika eta eginkizunak erabakitzeko moduagatik, eta neurri txikiagoan politika eta eginkizunon edukiagatik. Programetan erabili beharreko euskararen kalitateari dagokionez, behitzat, ez zen etenik gertatu lehenagoko politikekin. Hala, lehen plan estrategiko hartan (EiTB, 2000, or. 220–223), euskararen arloan, helburuetako bat euskararen kalitatea hobetzea izan zen, lehendik zetorren ildotik jarraituta. Jaurlaritzak eta EiTBk 2002an sinatu zuten programa-kontratuan, berriro errepikatu zen EiTBk bere ekoizpenetan zein kanpokoen bikoizketan zerabilen euskararen kalitatea zaintzeko helburua. Harrezkero, ideia plan estrategiko eta programa-kontratu guztietan egon da presente; azkenengoetan, ikuspegi helduago batekin, euskara egokia, irisgarria, komunikagarria nahiz gogobetegarria aipatu baita. Estilo-liburuan ere, jasota dago: «EiTBko Zuzendaritzak eta profesionalek hizkuntzaren kalitatea bermatuko dute zerbitzu eta saio guztietan» (Martin et al., 2013, or. 19). Ildo horretatik, euskara normalizatzeko plangintza publikoan —ESEPn (Euskararen Aholku Batzordea, 2012, or. 76), adibidez—, euskararen kalitatea bermatzea jasotzen da hedabideentzako helburu modura. Alabaina, ez normalizazio-plangintza publikoan, ez EiTBren plangintza estrategikoan, ez da aintzat hartzen irrati eta telebistako programetan hizkuntza zaindua erabiltzea oztopo bat izan litekeela euskara-ezagutza apaleko ikusleentzat eta, ondorioz, neurriak hartu beharko liratekeela halako pertsonei euskarazko kanalen kontsumoa errazteko. ETBk norabide horretan egin dituen urratsak txikiak dira oraindino ere (4.6.1. azpiatalean ikusiko dugunez), baina bai egin du, ordea, gogoeta interesgarria euskararen kalitatearen zainketan dagozkion ardurei buruz. EiTBrako hizkuntza-funtsetan (Euskal Irrati Telebista, 2005b), bi ardura bereizi ziren. Batetik, EiTBko komunikatzaileek euskara zuzena erabili behar zuten eta, horrez gainera, egokia eta komunikagarria, alegia, komunikazio-egoeraren araberakoa eta 333 euskaldun gehienengana heltzeko modukoa. Bestetik, gonbidatu, elkarrizketatu, inkestatu eta gainerako herritarrei hedabide publikoetan euren hizkera erabiltzeko eskubidea aitortzen zitzaien, eta EiTBren erantzukizuna zen erraztasunak ematea euren buruarengan konfiantza izan zezaten komunikazioan oztoporik gertatu gabe. Praktikan, politika horrek, euskalkian mintzo ziren pertsonei ez ezik, euskara-maila apalekoei ere ireki zizkien EiTBko mikrofonoak. Aurrerago, Jaurlaritzak eta EiTBk 2016an sinatu duten programa-kontratuan, aintzat hartu da euskaldun-komunitatean aldaketa gertatu dela hiztunen gaitasunari dagokionez, euskaldun natiboen ondoan beste hiztun-multzo handi bat dagoelako, euskara bigarren hizkuntza gisa ikasi duten belaunaldi gazteek osatzen dutena. Horren aurrean, EiTBri informazio- eta dibulgazio-saioetan hiztun horiei egokituriko hizkera erabiltzea ezartzen zaio. 4.5. EUSKARAREN CORPUS-PLANGINTZA ETA ETB PERFORMANTZIA ALDIAN Euskararen normalizazioaren hirugarren aldian (2.3.4. azpiatalean ikusi dugunez), euskararen kalitatearen kezka piztu zen. Euskara batuaren kodifikazioan eta lantze funtzionalean aurrerapauso esanguratsuak eginak izanik, erabiltzaile askok euskara zuzena baino gehiago espero zuten kontsumitzen zituzten testu eta produktuetan. Testuaren edo produktuaren ezaugarriei egokiro erantzungo zien euskara espero zuten, eta gertatu zena izan zen testu- eta produktu-ekoizle asko ere euskara egokiaren ahaleginean murgildu zirela. 1990eko hamarkadan, hizkuntza-erakundeak inplikatu ziren eginkizunean eta, 2000ko urteetan, IKTak aplikatu ziren. ETBn bertan, albistegiek eta bikoizketak lehenengotan izan zuten zuzentasun-arazoa bideratuta utzi zen zerbitzu aldian. Performantzia aldian, aurrerapausoak egin, eta genero bakoitzerako behar diren erregistroak eta hizkuntza-baliabideak garatzera zuzendu da corpus-arloko lanen ardura. Atal honetan, garatze hori izango da arretagunea baina, aurretik, gizartean egon den debateko iritziak laburbilduko ditugu, ikusleek ETBren aldetik zer espero izan duten ezagutzeko helburuarekin (ikus 4.5.1.). Moduren batean, euskaraz guztiz garatu barik zegoena eskatzen zioten: kasuan kasurako hizkuntza-erregistroa. Euskal Telebistako komunikatzaileentzat ere, berariazko erregistroak gero eta beharrizan handiagoa izan 334 dira telebistako programazioan genero berriak eta joera berriak agertu ahala. Beharrizan horri ETBren barruan erantzun zaio, baina Euskaltzaindiaren arauek mugaturiko esparrua aintzat hartzeko eta euskalgintzako beste erakunde batzuek landutako hizkuntza-baliabideetan ekarpenak gehitzeko jarrerarekin. ETBren performantzia aldiko hizkuntza-lanketa aztertzeko, lau genero bereiziko ditugu, telebistako lau genero nagusiak direnak, horrela ETBren lanaren ikuspegi osoa eman baitezakegu eta, aurreko kapituluan planteatu dugun eskemari jarraituta, barneko eta kanpoko produkzioak bereiziko ditugu. Barne-produkzioko informazioa: albistegiak eta erreportajeak (ikus 4.5.2.). Kanpo-produkzioko informazioa: dokumentalak (ikus 4.5.3.). Barne-produkzioko dramatikoak: telesailak (ikus 4.5.4.). Kanpo-produkzioko dramatikoak: filmak eta telesailak (ikus 4.5.5.). Barne-produkzioko entretenigarriak: magazinak, umorezko saioak, kirol-emankizunak, lehiaketak eta telerrealitatea (ikus 4.5.6.). Kanpo-produkzioko entretenigarriak: telerrealitatea eta ikuskizunak (ikus 4.5.7.). Kanpo-produkzioko publizitatea: iragarkiak (ikus 4.5.8.). Horrez gainera, berariazko arreta emango diogu ETBren eredu prosodikoaren lanketari (ikus 4.5.9.). 4.5.1. Egokitasunaren erronka Hizkuntza-egokitasunaren ideia 1990eko azken urteetatik dago presente euskararen normalizazioarekin loturiko testuetan. EBPNk (Euskararen Aholku Batzordea, 1998, or. 41) normalizazioaren menpe jartzen du «zuzentasun-egokitasun-jatortasun auzia». ETBri dagokionez, gaia mahai gainean jarri zen unean bertan heldu zion egokitasunaren erronkari eta, 2001ean, Euskaltzaindiaren XV. nazioarteko biltzarrean, txosten bat aurkeztu genuen (Larrinaga, 2008), ordura arte ETBn eginiko bidearen berri emanez. ETBrentzat, zuzentasuna «gramatikaren arauak betetzea» da (Larrinaga, 2004a, or. 65), eta egokitasuna, «komunikazio-egoeraren eskakizunei ondo erantzutea» (ibid.), eta horrek dakar programa-mota bakoitzean sortzen diren komunikazio-egoeren araberako hizkuntza-aldaerak lantzea. Egokitasunaren kezkan bide-urratzailea izanda ere, ETBri kritikak zuzendu zaizkio debate publikoan. Telebista eta hizkuntza-egokitasunaren gaiari buruzko debatean, sustatzaile bi egon dira. Bata, telebistaren eredugarritasuna. Marko teorikoa landu dugunean (1.3.4.3. puntuan) ikusi bezala, hiztunek hedabideen bitartez ezagut ditzakete hizkuntza-elementu berriak, 335 eta eredutzat hartu. Euskalgintzako eragileen aldetik, ETBk horretarako balio zezala espero izan da hasieratik. Beste sustatzailea telebistako komunikatzaileen premiak izan dira. Beraiek jabetu ziren, inor baino lehenago eta argiago, ETBren lehen denboretan nagusitu zen euskara uniformea ez zela nahikoa. Debatean azaldu diren iritziek ez dute beti berdin ikusi telebistan erregistroak eta hizkerak zelan kudeatu behar diren, baina bultzagarri bat izan dira ETBk egokitasunaren erronkari hel ziezaion. Euskalgintzako eragileen iritziei dagokienez, zuzentasuna eta egokitasuna nahasita agertu dira hasieratik debate berean eta, ondorioz, bestela zentzurik izango ez luketen iruzkinak egin dira, esaterako, Kintanak (1984c) ETBren akats handienetakotzat jotzea aurkezle eta informatzaile gehienak «komunikabide ezidatzietatik» zetozela eta, haientzat, euskal literaturan eta ikasliburuetan idazten zena proposatzea euskara-eredu modura. Kontrara, ETBko komunikatzaileen artean nagusi zen iritziaren arabera, hizkuntzaren adierazkortasunean eta, beraz, funtzionaltasunean ondorio negatiboak izan zitzakeen ETBko euskara —eredugarria izan behar zuelako aitzakian— idatzirako arau akademikoen ildo estutik sartzeak. Hasier Etxeberria (2000, or. 118) idazle eta ETBko kazetariak honela azaldu zuen: «Neurri handi batean, beraz, nola-halako euskara erabiltzen duten kazetari, aurkezle eta bikoiztaileen bizkarretik hazitako euskara da eta izango da etorkizunean gurea. Adierazteko gaitasunean eta ñabarduren aberastasunean baino gehiago, zuzentasun aseptiko eta akademikoan oinarritzen dena; akats edo hanka sartzearen beldurrez adierazpide berrien sorkuntzatik urruntzen gaituena». Horregatik, lerro batzuk aurrerago, telebistarako euskararen egokitasunaren alorrean ahalegin handiagoa egiteko beharra aldarrikatu zuen, baina jabetzen zen zelako gurpil zoroa sortzen zen: «Hizkuntzaren aldetiko gurari batzuk aipatuak ditugu lehenagotik: errejistro ugaritasuna, euskalkien presentzia, argot ezberdinen beharra... zailak dira konpontzen horiek guztiak. Ezin eska dakioke ETBri gizarteak berak sortzen ez duen eredurik eskeintzeko. Artifizio 336 hutsean oinarritzeko, alegia. Gehienez ere hitz bat edo beste jar dezake modan, puztarriak, esaterako, baina hortik hizketa eredu osoak proposatzera badago tartea. Gizarteak berak sortu behar du hori lehenik. Baina, nola sortuko du gizarteak halakorik iturri nagusienetakoa duen telebisioak ez badio eskeintzen zer kopiaturik?». (Etxeberria, 2000, or. 118) ETBk, jarrera pragmatikoa hartuta, 1990eko urteetan heldu zion, esan bezala, bere programetarako behar zituen erregistroak eta hizkerak garatzeari eta, hurrengo azpiataletan zehatzago ikusiko dugunez, albistegietan eta bikoizketan hasitako lana beste genero batzuetara zabaldu zuen 2000ko hamarkada hasi baino ez. ETBtik kanpo, ordea, ez bide zen ahalegina igarri; Euskararen Aholku Batzordeak (2004), behintzat, ikus-entzunezko hedabideen hizkuntzarekiko ardura, gehienez ere, zuzentasunean ipinita atzeman zuen. Pantailan, ordea, agerikoa zen ETBn ahalegina egiten zela genero bakoitzari bere hizkera egokitzeko, emaitza denen gustukoa izan ez arren. Andres Urrutia (2005) euskaltzainburua honela kexatu zen: «Beharbada batez besteko ikuslea ohitu egingo zen eta eroso ere sentituko da akaso, esate baterako Sorginen Laratza ikusita, baina euskararekin lan egiten duenak belarria minduta amaitzen du ETB1eko butaka-saio baten ostean. Kiroletan, adibidez, maila ona lortu da urteekin, eta kirol bakoitzerako terminologia ere sortu da. Umeen saioetan ere (marrazki bizidunetan eta) esango nuke euskara bizia eta egokia dela. Dokumentaletan ere bai. Baina, hain zuzen ere, horixe da tristeena: ze programa salbatzen den aukeratzen ibiltzea, eta beste guztietan belarria minduta ibili beharra». Sorginen laratza-z esaten dena irakurri eta, saioko hizkuntza-eredua30 jakinaren gainean erabaki zela aintzat harturik, ondorioztatu behar da Euskaltzaindiko preskriptoreen 30 Saioak gidari bi zituen, nolabait pailazo-rol ezberdinak esleituta zeuzkatenak: Xabier Euzkitze, aurpegizuria, eta Klaudio Landa, augustoa. Rolak hizkuntzaren bidez ere markatzen ziren: Euzkitzek euskara batu jasoa, oparoa, jario arinekoa erabiltzen zuen, eta Landak, euskara batu narrasa, lotsarik gabea eta erdaraz kutsatua. Saioko aktoreek antzezten zituzten pertsonaiak ere hizkuntzaren bidez markatzen diren, besteak beste, gudari zaharra, euskara aranatarrarekin, eta platoaren garbitzailea, Goierriko euskararekin —biak Anjel Alkainek antzezturiko karikaturak—. 337 hizkuntza-kezkak ez direla telebistagileenak. EiTBn, corpusaren arloan, programetako komunikazio-egoerek ezartzen dituzten hizkuntza-beharrei erantzutea izan da kezka nagusia. Hala agertu dugu hainbatetan (Larrinaga, 2008, 2011b, 2011d, 2013e, 2014a) debate publikoan. Hurrengo azpiataletan aztertuko dugu zelan landu den erantzun hori programa-mota bakoitzean, besteak beste, literatur tradiziotik baliagarri zirudiena jasoz, komunikatzaile bakoitza bere euskarako hitz, esamolde eta joskeretan bere ahotsa aurkitzera animatuz, eta ikusleek espero dituzten erreferentziak aintzat hartuz. 4.5.2. Barne-produkzioko informazioa Zerbitzu aldian, informazioaren lanketari dagokionez, hizkuntza-eredu homologagarri bat osatu zen Euskal Telebistan, eta baliabideak ekoitzi ziren enpresako zein kanpoko komunikatzaileengan pentsatuta. Eredu hartan, ardura zuzentasunean ipini zen nagusiki eta, hala, prestatu ziren baliabideetan, esaldi edo egitura okerren gaineko azalpen gramatikalak ziren funtsa eta edukia. 1990eko azken urteetan, era horretako materialak prestatzeari utzi zitzaion, eman zezaketena emana zutelakoan, eta albistegietarako interesgarri ziren gaiak modu osoagoan lantzeari ekin zitzaion. Informazio-saioetarako hizkuntza-ereduaren garapenean, hura izan zen lehen urratsa egokitasunaren bidean. Performantzia aldian, bide horretatik jarraitu da eta, aurreko esperientzian oinarrituta, baliabide iraunkorragoak eta eskuragarriagoak sortzeko ahalegina egin da. Ekimen eta emaitza guztien kontakizuna egiteko, lau atal bereiziko ditugu: komunikabideen lantaldea, eskuorriak, eskuliburuak, eta ETBko komunikatzaileekiko elkarlana. Komunikabideen lantaldea Miren Azkarate Euskaltzaindiko Corpus batzordeburuaren ekimen bat izan zen, 1999ko otsailean aurkeztua. Lantaldea Corpus Batzordearen menpe antolatuko zen, Euskaltzaindiko ordezkariak eta Euskal Herriko hedabideetako euskara-arduradunak bilduta, eta hizkera informatiboarekin loturiko helburuak izango zituen. Komunikabideen lantaldeak 2000ko ekainean ekin zion lanari. EiTBk eta Euskaldunon Egunkariak landutako eta ekoitzitako materialetan oinarrituta, eguneroko informazioan beharrezko iruditzen zitzaizkien hitzen eta esamoldeen zerrenda prestatzeko eginkizuna hartu zuen bere gain, Hiztegi Batua osatzeko helburuarekin (Euskaltzaindia, 2001). Lantaldeari, funtsean, materiala biltzeko, sistematizatzeko eta 338 glosario gisara atontzeko lan neketsua egotzi zitzaion, beste batzorde batzuen esku utzi baitzen zerrendak osatzeko irizpideak zehaztea eta hitz eta esamoldeei Hiztegi Baturako onespena ematea. Honela azaldu zuen Miren Azkarate (2001, or. 315) euskaltzain eta lantaldeko buruak: «Lantalde horretatik datozen proposamenak Euskara Batuko batzordeak eta euskaltzain osoek aztertu ondoren, argibide gehiagoren beharra ikusiko balitz, lantaldeari eskatuko litzaioke informazioa osatzea (nahiz honek ez duen baztertzen Hiztegi Batuko lantaldeari ere argibiderik eman dezakeen galdetzea)». Lana antolatzen hasi baino ez, 2001ean, Azkaratek Corpus batzordeburu izateari utzi, eta komunikabideen lantaldeak ez zuen asko gehiago iraun (Iñigo, 2012, or. 468). Euskaldunon Egunkaria ere orduantxe itxi zuten. EiTBk, lehenago bezala, bere aldetik segitu du albistegietarako hizkeraren garapenean, batik bat eskuorrien bitartez. Serierik osatu barik, EiTBko hizkuntzalari-taldeak berariazko eskuorria prestatzen du gairen bat aztertzeko beharrizana atzematen duenean. Aldi honetako orriotan, gorago azpimarratu bezala, ardura ez da erabilera eta egitura okerrak zuzentzea, baizik informazio-saioetan egokitasunez aritzeko hizkuntza-baliabideak eskaintzea komunikatzaileei. Horren adibidea da Zelan prestatu esateko diren albisteak (Euskara Saila, 2005a, 2005b) orri bikoitza, honelako jarraibideak jasotzen zituena: «Tartekirik ez. Entzuleek hobeto aditzen dituzte errenkadan esandakoak». «Ahozko katean, erosoago aditzen dira deklinatutako osagaiak, zehatzagoak dira eta». «Hobe da entzuleari kontzeptuak errepikatuta esatea, izenorde, sinonimo eta ordain ilunagoetara jo beharrean». «Aditza atzeregi botaz gero, haria galtzeko arriskua dago». Lehen eskuorriak, 1990eko urteetan, fotokopia bidez zabaldu ziren EiTBko erredakzioetan. Geroago, posta elektronikoa baliatu zen orriak banatzeko eta, 2010tik, orriak EiTBren intranetean —Tortolika izenekoan— eskegita uzten dira, Euskara Zerbitzuaren gunean, noiznahi kontsultatzeko moduan. Aldian-aldian, lehenagoko gairen bat gogorarazteko, finkatzeko edo sakontzeko premia atzematen bada, mezu laburrak bidaltzen dira posta elektronikoz, behar diren argibideekin eta dagokion orria erantsita. Horrez gainera, EiTBko komunikatzaileei beste erreferentziazko lan batzuetatik jasotako ereduak eta ezagutzak jakinarazteko baliatu dira eskuorriak. 339 Lan horietako hainbatetan, EiTBko hizkuntzalariek aholkulari eta berrikusle moduan jardun dute eta, hala, EiTBren eskuorrietan artikuluaren eta 'bat' zenbatzailearen arteko lehiaz, gaztelaniaren kalkoez, mintzagaiaren eta galdegaiaren garrantziaz, hainbat lokailu eta menderagailuren erabilera desegokiez, erlatibo hautsiez eta beste hainbat hizkuntza-arazoz ematen diren argibideak bat datoz Garziaren (1997) Joskera lantegi, Alberdi eta Sarasolaren (2001) Euskal estilo libururantz, Garziaren (2005) Kalko okerrak eta Petrirenaren (2011) Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak lanetan ematen direnekin. EiTBn ere, halako erreferentziazko lan bat gertatzeko proiektua sortu zen 2002an. Ordura arteko eskuorri guztiak bilduz, asmoa zen, ohiko estilo-liburu bat baino gehiago, kazetarientzako idazkuntza-liburu bat osatzea. Testu hartan, Euskal Telebistan landutako hizkuntza-gaiak sistematizatzeko eta atontzeko ahaleginaz gainera, bazegoen ekarpen inportante bat: albistegietako hizkera definitzeko ahalegina. Larrinagak (2008) Euskaltzaindiaren XV. biltzarrean31 aurkeztutako komunikazioaren haritik, albistegiei hizkera zaindua zegokiela esaten zen, hizkera jasora edo goi mailakora heldu gabe; estilo neutrokoa, ez kolokiala, ez adeitasunezkoa, eta erregistro mistokoa, idatziz prestatua ahoz erabiltzeko. Ezaugarri bakoitzak zer esan nahi zuen argitzeko, euskarazko hitz eta egituren bidez ematen ziren adibideak. Azalpen haiek guztiak ordenagailuan gordeta geratu ziren, argitara irten gabe. Euskal Irrati Telebistaren egoitza nagusia Bilbora aldatu zen urtean, 2007an, ordenagailuan gordeta zegoen material hari etekina ateratzeko aukera sortu zen. Izan ere, Zuzendaritza Nagusiaren ekimenez, etapa berria Arrasateren 1992ko eskuliburua eguneratzeko egokiera zela pentsatu zen. Euskarazko albistegietarako esku-liburua II (Larrinaga, 2007a) titulupean, lehen eskuliburuaren emaria eta ordura arte landutako eskuorrietako ezaguera jaso ziren. Berme akademikoa biltzeko asmoz, Juan Garzia (Euskal Herriko Unibertsitatea), Beñat Oyharçabal (Paueko Unibertsitatea), Rosa Miren Pagola (Deustuko Unibertsitatea) eta Beatriz Zabalondo (Mondragon Unibertsitatea) adituei testua berrikusten eta orrazten laguntzeko eskatu zitzaien. 31 Biltzarra 2001eko irailean egin zen, baina komunikazioak ez ziren zazpi urte geroagora arte argitaratu. 340 Bigarren eskuliburuak asko zor dio 2002ko estilo-liburu abandonatuari kontzeptuan eta antolamenduan. Hura bezala, hedabideetan ohi diren estilo-liburuen kutsua barik, idazkuntza-liburu baten taxua du. Bost kapitulutan antolatuta dago, eta komunikatzeko estrategia nagusietako bat albiste testu bikainak prestatzea dela baieztatzetik abiatzen da: «Irratian edo telebistan ari den kazetariak komunikatzeko darabilen estrategia nagusietako bat albiste-testu bikainak prestatzea da» (Larrinaga, 2007a, or. 11). Baieztapen horren ondoren, aurkibidea dator, kazetariari albiste-testu bikainak zelan prestatu behar dituen erakusteko gida bat izango balitz bezala. Gida moduko horrek bost alderdi hartzen ditu aintzat, eskuliburuko bost kapituluak direnak: albiste-testuen ezaugarriak; antolamendua eta egitura; bost arretaguneak (nor, zer, noiz, non eta zergatik); albisteen ohiko beste osagai batzuk (informazio-iturriak, zenbakiak, hipotesiak eta inguruabarrak), eta ahoskera eta intonazioa. Urte batzuk geroago, edizio berrikusi, eguneratu eta emendatua argitaratu da bikaintasunaren ideia nabarmenduta, Albiste testu bikainak (Larrinaga, 2012), urteokaz EiTBko Euskara Zerbitzuan landu diren hizkuntza-gaien ekarpenarekin eta adibide berriekin. Albistegietarako euskararen garapenean, laugarren ekimen-multzo bat aipatu dugu, hizkuntzalarien eta komunikatzaileen arteko elkarlana. 2008an, lantalde ireki edo misto batzuk antolatzea pentsatu zen Euskara Zerbitzuaren PDCA bileran, informaziorako hizkuntza lantzeko helburuarekin. Lau lantalde aurreikusi ziren: 1) bizkaiera, 2) Gaztea, 3) saskibaloia, 4) jakingarriak. Lantaldeak mistoak izateak esan nahi zuen interesa zeukaten guztiek har zezaketela parte, hizkuntzalari zein kazetari, dena delako hizkera erabili behar zuen programan jardun, zein beste programa batean jardun. Lan-prozedura ahalik eta arinena eta dinamikoena izan zedin, lantaldearen ekimena hizkuntzalariek hartu zuten, euren ohiko jardueren barruan. Hizkuntzalarien eginkizuna izango zen datuak biltzea, eta materialak prestatzea eta zabaltzea. Gainerako partaideei iritzia eta ikuspegia eskatuko zitzaien: zein arlo edo ildo landu behar zen esatea, prestatutako materialaz iritzia ematea, proposamenak helaraztea, eta ikus-entzuleen eta beste lankideen iritziak jasotzea. Bizkaieraren lantaldeari zegokionez, detektatuta zegoen albistegietako eta kiroletako profesionalen artean bazirela bizkaieraren eremukoak, baina euskara batuaren ideia 341 jakin bategatik, euren hizkera baztertu eta beste batzuen euskara-ereduari jarraitzen ziotenak (Euskara Zerbitzua, 2008a). Horrek kolorea eta freskotasuna kentzen zien komunikazioan eta, hortaz, lantaldearen helburua zen mendebaldeko euskaratik abiaturiko batuan jardunez profesional haiek erosoago sentiaraztea eta, horrekin batera, EiTBko ikus-entzuleen zati handi batetik hurbilago egotea. Lantaldeak hainbat eginkizun hartu zituen bere gain. Lexikoan, hedabideetako euskara batuan baztertuta edo ahaztuta geratu diren Bizkaiko berben eta esapideen zerrenda osatzea. Sintaxian, Bizkaieraz ideiak elkartzeko ohikoak diren lokailuak eta joskerak biltzea eta gogoraraztea. Eginkizun horien emaitza hainbat zerrenda izan ziren, kazetarien artean banatu zirenak. Gaztea lantaldeari zegokionez, irrati-formularen entzuleek, webgunearen erabiltzaileek eta telebista-saioaren ikusleek atsegin eta erraztzat jotzen zuten esatarien hizkera, baina esatariek eurek hizkera hori landu beharra igartzen zuten, batetik, beste hizkuntza batzuetako irrati-formuletan eta gazte-kanaletan hizkerari atzematen zitzaizkion kolore kolokiala, indarra eta gazte-ukitua euskaraz ere lortzeko eta, bestetik, erabiliaren erabiliaz higatuta eta zaharkituta geratzen ziren esamoldeak berriztatzeko (Euskara Zerbitzua, 2008b). Egin beharreko lehen urratsa bilketa zen. Alde batetik, Los 40 Principales kanalak erabiltzen zuen gaztelaniaren hustuketa egingo zen, erreferentzia gisa erabiltzeko. Bestetik, Gazteako esatarien testuak hustuko ziren, eguneroko jardunean asmatzen eta sortzen zituzten hitz eta adierazpide baliagarriak jasotzeko. Horrekin batera, irrati-formulako diskurtsoan gako ziren hitzak identifikatu behar ziren, horietan gertatzen baitzen nagusiki higatzea eta zaharkituta geratzea. Hurrengo urratsak material guztia zerrenda gisa antolatzea, eta euskararen hutsuneak betetzeko proposamenak lantzea izango ziren. Lantaldeak emaitza urria utzi zuen; abiapuntu modura nahi zen zerrendaren zirriborroa baino ez. Saskibaloiaren lantaldeari zegokionez, kirol arloko komunikatzaileek ontzat ematen zuten ETBren 25 urteko bizitzan hizkera eroso eta komunikatiborantz egindako bidea, baina eguneroko zereginek eta programazioa aurrera atera beharrak ez zieten gogoeta egiteko aukerarik ematen. Kirol-kazetariek sentitzen zuten, beraz, bai saskibaloian, bai gainerako kiroletan, urrats gehiago egin behar zirela hizkera zehatzagoa, oparoago eta ikus-entzuleentzat gozagarriagoa izan zitekeena lantzeko (Euskara Zerbitzua, 2008d). 342 Lantaldeak hiru arlo jorratu zituen. Lehena saskibaloiko hiztegi teknikoa izan zen. Bigarrena, EiTBko esatariek saskibaloi-partiduen kontaeran erabiltzen zituzten eta behar zituzten hitzak eta esapideak. Azken arloa onomastika zen, alegia saskibaloiko taldeak izendatzeko eta aipatzeko modua —Euskara tantakaren 2000ko orrian futbolerako egin zen lanketaren ildotik joan zena—. Saskibaloiaren lantaldeak prestatu zuen material guztia HIKEA EiTBren datu-base lexiko eta terminologikoan kargatu zen (4.6.3.4. puntuan arituko gara datu-baseaz). Jakingarrien lantaldeari zegokionez, hizkuntzaren ikuspegitik egin nahi izan zen gogoeta albistegietan urte guztietan finkoak izaten ziren zenbait gairi buruz —hala nola, festak, azokak, egun izendatuak, eta eguraldiak markaturiko gertaerak—, albistearen egikeran eta hizkeran behin eta berriro errepikatzen baitziren topiko berak eta adierazpide berak (Euskara Zerbitzua, 2008c). Lantaldearen helburua bikoitza zen: lehenik, gai horiekin erabiltzen ziren esamoldeak landu eta aberastea eta, bigarrenik, albiste horiei, betikoak izanda ere, freskotasuna eta berritasuna ematea. Emaitza modura, 'giro aparta', 'jendea erruz', 'eguraldia lagun', 'txikiek ederki gozatzen dute' eta klixe bihurturiko beste esamolde batzuk berriztatzeko ahalegina egin zen. Horrekin batera, halako gaiei heltzeko sistemaren gainean gogoeta egin zen, eta hiru dokumentu idatzi ziren, EiTBko kazetariengan pentsatuak, tratamendu berriak, ikuspegi berriak, eduki berriak eta kontaera berriak proposatzeko. Lantalde horien esperientziak kurtso bat baino ez zuen iraun, eta ez zuen jarraipenik izan. Horrek ez du esan nahi gainerakoan euskarazko hizkera informatiboaren lanketan EiTBko kazetarien parte-hartzea ezdeusa izan denik. Gertatzen dena da, eguneroko albiste-erredakziotik eta -kontakizunetik harago, ez dagoela espresuki jasota EiTBk prestatu dituen eskuorri eta osterantzeko materialetan. Bada salbuespen aipagarri bat, eguraldiaren iragarpenerako hizkeraren garapena. Aipagarri da eguraldiaren tarteak berezko entitatea duelako barne-produkzioko informazioaren barruan, eta aipagarri da pantailan bertan atzeman ahal izan delako berriemaile bakoitzak hizkeraren garapenari egin dion ekarpena. Ikuspegi linguistikotik ere, aldeak daude. Izan ere, albistegietarako hizkeraren garapenean, arretaguneak hiru izan dira: hizkeraren maila (zaindua vs arrunta), estiloa 343 (formala vs kolokiala), eta erregistroa (idatzia vs ahozkoa). Eguraldiaren iragarpenak beste arretagune bat jarri du agerian, espezializazioa. Espezializazioa ardatz gisa irudikatuta, mutur banatan, hizkera teknikoa eta hizkera arrunta daude eta, eguraldiaren tarterako testuetan, ardatzaren erdialdean ibiltzeko ahalegina igartzen da. Beste arlo batzuetako berriemaileek ere, antzera jarduten dute, oso nabarmenki ekonomiarekin edo zuzenbidearekin lotutako albisteak jorratzen direnean, baina eguraldi-aurkezleek jakinaren gaineko hautu bat eta lanketa bat egiten dute euren testuetan, EiTBko hizkuntzalariek lagunduta. Gaur egun eguraldiaren iragarpenean erabiltzen den hizkera garatzeko prozesuan, lau une bereizi ditugu (Larrinaga, 2013a) espezializazioari dagokionez. Lehen unean, EiTBren hastapenetan, eguraldiaren iragarpenaren hizkera Pello Zabalak moldatu zuen Euskadi Irratitik. Telebistan, lehen eguraldi-aurkezleak Zabalaren hitz egiteko modu herrikoiari jarraitzen zion, meteorologo batek gaztelaniaz prestatzen zuen iragarpena euskaraz azaltzen zuenean. Bigarren unea UZEIren Meteorologia hiztegia argitaratzeak markatu zuen, 1988an. Hiztegiak proposatzen zituen 'brisa', 'itsaskirri' eta beste termino asko betiko itsatsi ziren eguraldiaren iragarpenean, eta bereizketa garbi bat egiten hasi zen herri-hizkera soilaren eta eguraldiko aurkezleen mintzamoldearen artean. Bereizketa horrek ekarri zuen, esate baterako, behar bezalako bermea zuen terminologia eskatzea eski-estazioen berri ematen hasi zenean, 1992-93ko neguan. Hartara, ETBko Meteorologi Zerbitzuak eta Euskara Zerbitzuak Euskaltzaindiraino helarazi zuten 'udaberri-elur', 'elur-hauts' eta gainerako elur motei zegozkien terminoen kontsulta. Hirugarren unea 1990eko hamarkadaren erdialdean etorri zen. Euskal Telebistak lehen aldiz izan zituen meteorologo euskaldunak iragarpena euskaraz prestatzeko, eta eguraldiaren tartea kontzeptu meteorologikoen azalpenekin hornitzen hasi ziren. Iragarpena teknikoago bihurtu zen edukiz, baina aurkezleek jakin zuten azalpenak zelan eman diskurtso iritsi-erraz baten bidez, Andoni Aizpuruk herri-hizkeraren ildotik oratu zuen ereduari jarraituta. Laugarren unea hizkuntza-baliabideak bildu eta sortzeko unea izan zen. Eguraldiko berriemaile-taldea handituz zihoan, eta Euskara Zerbitzuak, berriei laguntzeko eta pantailako eredua aberatsago egiteko helburuz, herri-hizkeran eguraldiaz mintzatzeko erabiltzen diren hitz eta esamoldeak biltzeari ekin zion. Emaitza EiTBren datu-basean kargatu zen, 'Eguraldia' azpigaian. Geroago, 2000ko hamarkadaren 344 erdialdean, EiTBk iragarpena prestatzeko eta pantailaratzeko Euskalmetekin hitzarmena egin zuenean, hango meteorologoei komunikatzaile-prestakuntza ematea hitzartu zuten erakunde biek. Prestakuntza-saioak 2008-2009 epealdian eraman ziren aurrera, eta emaitza interesgarri bat utzi zuten: Euskaltermen euskarazko terminologia finkatzea. Saio haien aitzakian, Euskalmeteko meteorologoek, EiTBko Euskara Zerbitzuaren laguntzarekin, euren terminologia guztia bildu, sistematizatu, eta definitu egin zuten. Ehun erregistrotik gorako taula bat osatu zuten, euskarazko terminoen ondoan gaztelaniazko, frantsesezko eta ingelesezko ordainak zituena. Taula, Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuko lantaldeari aurkeztu zitzaion 2008an EiTBren eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetza-hitzarmenaren markoan, eta akademiak hainbat ohar eta iradokizun egin zituen. Taularen behin betiko bertsioa HIKEA datu-basean kargatu zen, 'Meteorologia' azpigaian. HIKEAk garbi islatzen du, beraz, zein diren eguraldiaren iragarpenerako hizkeraren mutur biak, herri-hizkera ('Eguraldia') eta hizkera teknikoa ('Meteorologia'). 4.5.3. Kanpo-produkzioko informazioa Euskal Telebistaren eskaintzan, kanpo-produkzioko genero informatiborik garrantzitsuena dokumentalak dira, gainerako generoak —erreportajea eta elkarrizketa, besteak beste— ETBn bertan ekoitziak izaten baitira. Badira barne-produkzioko dokumentalak ere, ETBren finantzazioarekin eta, hainbatetan, ETBren baliabideekin ekoizten direlako, baina, dokumental horiek ere, kanpo-produkziokoen sail honetan bil daitezke hizkuntza-tratamenduari dagokionez, gehien-gehienetan gaztelaniaz sortzen delako jatorrizko bertsioa, eta itzulpen bidez, geroago, euskarazko bertsioa. Hortaz, Euskal Telebistan, dokumentaletarako euskararen lanketa bikoizketako euskararen garapenari lotuta joan da nagusiki. Edozelan ere, hizkuntza-ezaugarri jakin batzuk berariaz aztertu eta landu behar izan dira kanpo-produkzioko informaziorako. Hiru ezaugarri hauek, nagusiki: kontakizunaren tankera, lexikoa, eta kultur transferentziak. Kontakizunaren tankerari dagokionez, Euskara Sailak (1995b, 1995c) albistegietarako landutako ereduan, iraganeko gertaerak 345 iraganaldiko aditz-flexioen bidez kontatzea gomendatu zuen baina, dokumentaletarako, orainaldian oinarrituriko kontaera bat landu du, bigarren eskuliburuan (Larrinaga, 2007a, or. 71) jasota dagoena. Dokumentaletako kontakizunaren tankerarekin loturiko beste gogoeta bat hizkuntza-mailak eragin du. Izan ere, Larrinagak (2001, or. 118) dioenez, dokumentalen bikoizketan, ingeleseko hitz arrunten ordainez euskaraz teknizismoetara jo behar izaten da askotan eta, hortaz, konpentsazioak egin behar izaten dira euskarazko bertsioaren hizkuntza-maila ez dadin gera jatorrizko testua baino askoz gorago. Lexikoari dagokionez, Euskal Telebistak urteetan naturari buruzko dokumentalak eskaini baitzituen ia egunero, lan handia egin behar izan zen dokumentalotan azaltzen ziren bizidunak —animaliak zein landareak— euskaraz izendatzeko. ETBko eta bikoizketa-estudioetako hizkuntza-arduradunek (ETB, Edertrack, Irusoin, & K2000, 2004b) irizpide zehatz batzuk eman zituzten izenak sortzeko, eta denborarekin osatuz joan ziren zerrendak HIKEAn kargatu ziren, biologiari dagokion atalean. Horrez gainera, bizidunen taxonomia ere aztertu behar izan zen, dokumentaletan ohikoak ziren taxonak euskaraz egokiro aipatzeko. Hala, primateak (ETB, Edertrack, Irusoin, & K2000, 2004a), Camelus generoa eta Alligatoridae familia (ETB & Mixer, 2007b) aztertu ziren, besteak beste. Kultur transferentziei dagokienez, dokumentalen euskarapenak erabaki jakin batzuk harrarazi zizkien ETBko eta estudioetako hizkuntza-arduradunei, kontakizunean, edukiaz harago, jatorrizko testuaren hizkuntzarekin eta gizarte-usadioekin loturiko arazoak sortzen zirelako, eta, hortaz, jarraibideak behar ziren euskarara eta euskal gizartera egokitzeko. Esaterako, bihurtze-taula batzuk osatu ziren Estatu Batuetatik eta Erresuma Batutik heltzen ziren gidoietako neurri-unitateak euskaraz emateko (ETB, Edertrack, Irusoin, & K2000, 2003), edo ideia batzuk proposatu ziren jatorrizko gidoietan agertzen ziren hitz markatuen gainean jatorrizko hizkuntzan eskaintzen ziren azalpenak euskarara moldatzeko (ETB & Mixer, 2006). 4.5.4. Barne-produkzioko dramatikoak Sail honetan, Euskal Telebistak produzitzen dituen teleserieak, filmak eta —2018an hasita— webserieak biltzen dira. Hizkuntza egokiaren lanketari dagokionez, ahaleginik 346 handiena barne-produkzioko teleserieetan egiten da, filmetan erabakitzeko oso ahalmen mugatua uzten baitio —hizkuntza-tratamenduaz zein bestelako alderdiez— EPE/APV eta IBAIA produktore-elkarteekin sinatzen duen hitzarmenak. Egiten den ahalegin horren helburua da fikzioan agertzen diren pertsonaiak hizkuntzaren bidez karakterizatu ahal izateko irizpideak lantzea eta baliabideak garatzea, batik bat arlo bitan, euskalkien erabileran eta hizkera kolokialean. Barne-produkzioko telesailetan, oinarria euskara batua izaten da, eta pertsonaien karakterizaziorako hitz egiteko modu ezberdinak batu horren gainean eraikitzen dira. Goenkale telesaila izan daiteke eredu horren paradigma. Oinarria euskara batua izanda, Otermin eta Díez Unzuetak (2006, or. 209–211) diotenez, elkarrizketak biziak dira, pertsonaia bakoitzak bere gizarte-mailaren eta jatorriaren araberako hizkera dauka eta, behar denean, euskal hitz eta esapide zaharrak erabiltzen dira eta, behar denean, hitz eta esapide modernoak. Seriearen arrakasta eta iraupena euskara-eredu horri egotz dakioke hein handi batean, telesaila kontsumitzeko eta balioesteko faktore nagusietako bat beraren euskara izan baita lehen unetik, aktoreekin eta gaiekin batera (Siadeco, 1995b, or. 24). Nolanahi ere den, esana dugu (Larrinaga, 2011b, or. 41) pertsonaia bakoitzaren hizkera aktorearen usadio eta ezintasunetara egokitzeko joera egon dela ETBk ekoitziriko lehen telesailetik32, serie batzuetan ia-ia aktorearen euskalkia izateraino. Ikusleek nahiko erraztzat jotzen zuten Goenkale-ko euskara-eredu horretatik aldentzen lehena Ertzainak telesaila izan zen, 1999an. Serie hark berrikuntza asko ekarri zituen Euskal Herriko telebistagintzara. Alde batetik, generoa ―polizi generoa― inoiz erabili gabea zen eta, bestetik, fikzioa errealitatetik gertu ibiltzea nahi zuten sortzaileek. Hizkuntzari dagokionez, Euskal Herriko errealitate soziolinguistikoaren ispilu ona izango zelakoan, gidoilariek Bergara aukeratu zuten gertalekutzat, bizkaieraren eta gipuzkeraren arteko mugan (Tentazioak, 1999, or. 2). Pantailara era guztietako hiztunak ateratzen ziren, euskal gizartean aurki zitezkeen pertsona errealen ispilu modura: bizkaieradunak, gipuzkeradunak, euskaldun berriak, euskaldun zaharrak, jario onekoak, traketsak. Berdin jokatu da geroago beste serie batzuetan, adibidez, Brinkola eta Mugaldekoak entzutetsuetan, eta serieetako pertsonaien hizkeretan euskalkiak erabili 32 Telesail hura Hau da A. U. izan zen, 1990ean. 347 ahal izateko irizpidea EiTBrako hizkuntza-funtsak dokumentuan jasota geratu zen 2005ean, lehenago ere aipatu dugun bezala (4.4.2. azpiatalean). Hizkera kolokialari dagokionez, esan beharra dago ETBren serieetan garapen urria izan duela. Normalean, erregistro informala, kolokiala edo lagunartekoa (hiru moduotan izenda baitaiteke) euskalkietara joz konpondu da eta, horrez gainera, hitanoa erabili da, osagarri modura batzuetan, alternatiba modura beste batzuetan. Martin telesailean hala jokatu zen, eta eredu bera erabili da ETBren barne-produkzioko hainbat programatan, Wazemank sagan, adibidez. Gazte-giroko serieetan, ordea, ez da eredu hori baliatu, elkarrizketa errealistagoak lortzen baitziren lokuzio eta esapide jakin batzuk tartekatuz Goenkale-n erabiltzen zen bezalako euskara batuan. Izan ere, telebistan ez da derrigorrezkotzat jotzen pantailan erabiltzen diren hizkerak mintzamolde errealen erreprodukzio fidelak izatea; lehenago ere azaldu dugunez (Larrinaga, 2005c, or. 49), nahikotzat jotzen da hiztegiko eta sintaxiko ezaugarri batzuk agertzea hizkera karakterizatzeko. Hala eta guzti, gazteen arteko hizkerari dagokionez, gutxieneko hori ere landu barik zegoen 2001ean Hasiberriak ekoiztea erabaki zenean. Horren aurrean, preprodukzio fasean, ETBko hizkuntzalariek ekimen bi abiarazi zituzten gidoilariei laguntzeko helburuz (Larrinaga, 2008, or. 45–46). Lehen ekimen gisa, hiztegi-inkesta bi prestatu zituzten, bata sexuari buruzkoa eta bestea drogari buruzkoa, eta haien bitartez hainbat hitz eta esamolde jaso zituzten euskal hiztunengandik. Geroago, HIKEA datu-basean kargatu ziren denak, hizkera kolokialaren atalean. Bigarren ekimen gisa, gidoilarientzako gida moduko batean jaso zituen gazte-hizkerak edozein hizkuntzatan dituen ezaugarri diskurtsiboak. «[Gazte-hizkera] estilo kolokialekoa da, eta erdiko mailatik goragokoa inoiz ez. Sintaxian, esate baterako, ezaugarri hauetan gauzatuta dago izaera hori. · Gazte hizkeran hitzen ekonomia da lege: berba egitean adierazteko modu motz eta bizietara jotzen da. · Perpausa osatzen duten elementuak ordenatzeko, ahozko erabilera izan behar da gogoan eta informazioa helaraztea jarri behar da lehentasuntzat». (Larrinaga, 2008, or. 46) 348 ETBren serieetan, berriro ez da azaldu halako gazte-hizkera kolokialaren premiarik eta, oro har, kanpo-produkzioaren bikoizketarekin loturik egon da beroren garapena. 4.5.5. Kanpo-produkzioko dramatikoak Zerbitzu aldian, lorpen bi nabarmendu behar dira ETBk erosten dituen film eta telesailen bikoizketa-prozesuari dagokionez: hizkuntza-eredua finkatu zela, eta ETBren eta estudioen arteko elkarlanaren oinarriak ezarri zirela. Hortik abiatuta, aurrerapausoak egiten hasi ziren 2004an, Euskal Telebistak bikoizketa-zerbitzuaren lizitazioa atera eta kontratua Mixer estudioari esleitu zitzaionean. Mixer ETBren hornitzaile estrategiko bihurtuta, Euskara Zerbitzuak bere kalitate-dinamikan txertatu zuen (Larrinaga, 2007b, or. 101). Hala, 2004ko abenduan, Euskal Telebistak estrategia-batzar batera deitu zituen ETBn eta Mixerren bikoizketa-prozesuarekin lotura zeukaten arduradun guztiak. Bileran egon zen iritzi-truketik, aurrera begirako ekintza batzuk erabaki ziren (EiTBko Kalitate Zuzendaritza, 2004a): a) euskarazko bikoizketarako hizkuntza-irizpideak lantzen jarraitu behar zen, ikusleei produktu gero eta erosoagoak eskaintzeko helburuz; b) ETBren eta Mixerren arteko elkarlanean sakontzen jarraitu behar zen, bikoizketen kalitatea hobetzeko helburuz, eta c) negozioaren etorkizuna planifikatu behar zen. Laburbilduz, aldi berri honetan, hizkuntza-ereduaren egokitasunean eta ikus-entzunezko industriaren antolakuntzan egin nahi ziren aurrerapausoak. Hizkuntza-ereduaren egokitasunari dagokionez, lanketak ildo bi izan ditu. Lehenean, ardura nagusia gramatikako eta hiztegiko gaiak izan dira eta, lanketa horretatik, itzulpenaren zailtasunak gainditzeko argibideak zein baliabideak sortu dira. Bigarren ildoa, berriz, eredua bera definitzera eta zedarriztatzera zuzendu da eta, emaitza modura, hizkuntza-hautuak egiteko irizpideak eskaini dira. Bigarren ildo honen barruan, azpidatziak prestatzeko irizpideak bilduko ditugu. ETB1en kanpo-produkzioko film eta telesailak bikoiztuta eskaintzea erabaki zen lehen unetik baina, hala eta guzti, euskaraz azpidatziriko jatorrizko bertsioen lehen eskaintza ere hasierako urteetakoa da, Buster Keaton programan (Larrinaga, 2007b, or. 98). Eskaintza horrek tamaina garrantzitsua hartu zuenean, azpidazteko irizpide batzuk eman behar izan ziren. 349 Gramatikako gaien lanketatik hasita, ETBk eta hiru estudioek baterako saiakera bat egin zuten 2001ean, eta film eta telesail bikoiztuetan hitanoa zelan erabili adostu zuten Tratamenduak ETBko fikzioan (Euskal Telebista, Edertrack, Irusoin, & K2000, 2001) izeneko dokumentuan. Hurrengo saiakera 2003an abiarazi zuten, Bikoizketan elkarlanean zeritzen orriak prestatzen hasi zirenean. Urtean bi edo hiru ale ateratzea zen asmoa, euskarazko bikoizketan arazoa ematen zuten hizkuntza-gaiak landuz, hala nola, Estatu Batuetako epaiketetako esapideak, any ingeles determinatzailearen euskarazko ordainak, filmetan errepikatzen diren esaldi eginen euskarazko bertsioa, eta dardarkarien ahoskera. 2004ko hobekuntza-batzarraren ostean, Mixerrek eta ETBk erabaki zuten biak bietara arituko zirela hizkuntza-ereduaren lanketan. Beste sei urtez atera zuten Bikoizketan elkarlanean, gai berriekin, hala nola, 'g' eta 'j' letren ahoskera, iragarkietako prezio-esapideak, ingelesez never aditzondoaren bidez osatzen diren ezezko perpausak, eta interjekzioak. Adibide moduan ipini diren gai horiek eta gainerakoek euskarazko itzulpengintza osoa uki dezakete, baina batzuek garrantzi berezia dute bikoizketan. Gai horietako bat ingeleseko past simple eta frantseseko passé composé aditz-aldiei euskaraz dagozkien ordainen gainekoa da, Bikoizketan elkarlanean (XIII) (ETB & Mixer, 2008) orrian aztertua. Oso itzulgai garrantzitsua da, denboran behar bezala kokatzeko film eta telesailetan kontatzen diren gertakizunak. Halako beste gai bat esaldi amaierako galdegaien gainekoa da, Bikoizketan elkarlanean (XVII) (ETB & Mixer, 2010) orrian aztertua. Hori ere oso itzulgai garrantzitsua da, diskurtso-baliabide ahaltsua delako filmen eta telesailen gidoietan, besteak beste, ezusteko informazioa emateko, jakin-mina sortzeko, zein datu igartzen errazak isiltzeko. Marrazki bizidunen salbuespenarekin, euskarazko bikoizketa 2010eko lehen urteetan amaitu zen eta, hortaz, hizkuntza egokia lantzeko ahalegina ere bai. Tesi honen egileak eskura dituen datuen arabera, ETBk euskarara bikoizteko enkargatu zuen azken filma Gran Torino izan zen, 2011ko urrian. Azken dokumental-saila, Good Morning Kalimatan, 2012ko otsailean. Azken teleseriea, Chuck. Lehendabiziko denboraldia 2011ko ekainean eman zen, ETB3n, eta bigarrena —2012ko abenduan bikoizten amaitu zena— ez zen emititu 2014ra arte, ETB1en. 350 2017-2018 denboraldian —aspaldiko partez— Merlí telesail katalana euskarara ekartzeko aukera sortu dela eta, bikoizketako euskara lantzeko beste saiakera bat egin behar izan da, hizkuntza-ezaugarri oso bereziak baititu. Merlí (pilotua) (ETB & Mixer, 2017) txostenean aztertu bezala, pertsonaia gazteek euren garaiko hizkera informala darabilte, eta horrek berriro ekarri du ETBra gazteen arteko euskara kolokialaren erronka. 2001ean Hasiberriak ekoitzi zenetik, ETBko hizkuntzalariek inkestak eta arakatzeak egiten segitu dute, gazteek euskaraz erabiltzen dituzten lokuzioak eta esamoldeak jasoz. Helburua da saioetan eta bikoizketan euskara kolokial kaletarragoa eta garaikideagoa erabili ahal izatea. Behar izan denean, Merlí-ren kasuan bezala, asmatu ere egin da —adibidez, «mola dit» (atsegin dut), «behingo puta batean» (behingoz), «begikarratu» (ikastuna)—. Ohi denez, HIKEAn gorde da guztia. Horrez gainera, pertsonaiek hitz egiteko modu desberdinak dituztela igartzen da jatorrizko bertsioan eta, euskarazko bertsioan ere, ugaritasuna erakutsi nahi izan da. Alde batetik, pertsonaietako batzuen hizkerak mendebaldeko euskara du abiapuntu modura. Beste alde batetik, tratamendu berezia eman zaie birao eta gordinkeriei. Bikoizketan elkarlanean (XI) (ETB & Mixer, 2007a) egin zen lehen lanketa film eta serieetako hizkera gordina euskarara ekartzeko eta, 2017an, Merlí-ren bikoizketarako, gordinkerien graduazioak proposatu dira, adibidez, «ostia!» eta «ostra!» haserrea adierazteko biraoetan, edo «alua», «lerdoa» eta «tontoa» iraintzeko kalifikatzaileetan. Kalifikazioak gordinki botatzeko moduak ere landu dira, esate baterako, «aspergarri mortala da» edo «zabor totala zara». Hizkuntza egokiaren lanketarekin lotuta, baina gramatikako eta hiztegiko gaiak alde batera utzita, ETBk eta Mixerrek ETB-1entzat bikoizteko irizpide nagusiak (Zulueta & Eguskiza, 2005) izeneko dokumentua sortu zuten. Bertan, euskarazko bikoizketarako hizkuntza-eredua deskribatu zen, helburua izanik ikusle euskaldunari beste edozein hizkuntzatan aurki zitezkeen bezain bikoizketa kontsumierrazak eskaintzea. Irizpide nagusia zen euskara batua erabiltzea. Batua eredu behar bezain zabal eta aberastzat jotzen zen jatorriko programaren hizkuntza-ugaritasunari erantzuteko. Eredu batu horren barruan, gainera, itzultzaileak ez zeukan zertan uko egin bere hizkuntza-usadioei. Filmetan, irakaskuntzako, literaturako eta hedabideetako testuetan toki egindako hitzak eta egiturak hobetsiko ziren eta, hizkuntza-aldaeretako hutsuneen aurrean, unean uneko 351 irtenbideetatik harago, bilketa eta luzera begirako lanketa egin behar zen. Lehentasun modura, publizitateko, umoreko eta lagunarteko hizkerak landuko ziren. Azpidatziak prestatzeko irizpideei dagokienez, bestalde, beharrizana Klasikoak jatorriz zinema-zikloak ekarri zuen 2000. urtean. Zikloaren barruan, hogeita hamar film baino gehiago eskaini ziren. Azpidatzietarako jarraibideak —hala nola, lerroen neurria, justifikazioa, eta pantailan utzi beharreko denbora— ETBko eta bikoizketa-etxeetako euskara-arduradunek landu zituzten, Ivarssonek (1992) azpidazketaz egindako estudioa aintzat hartuta. Lehen jarraibide haiek urteetako esperientziarekin aberastu ziren, eta Bikoizketan elkarlanean (XVIII) (ETB & Mixer, 2011) orrian jaso ziren, gorrentzako azpidazketa egokituan bete beharreko arauak eta prozedurak gehituta. Arau eta prozedura horiek AENOR-ek 2003an eman zuen UNE 153010 arauari jarraitzen zioten. ETBk eta Mixerrek 2004an egin zuten estrategia-batzarrean, hizkuntza-eredua lantzen jarraitzeaz gainera, ikus-entzunezko industriaren antolakuntzan aurrerapausoak egitea erabaki zuten, bikoizketen kalitatearen hobekuntza helburu. Guztira, zortzi bat urteko epean, hiru ekintza abiarazi ziren. Lehen ekintza, 2005ean, aginte-koadro bat prestatzea izan zen, hainbat adierazlerekin. Hizkuntza-arlokoak bi ziren: euskarazko gidoiaren hizkuntza-kalitatea eta euskarazko audioaren kalitate prosodiko-artistikoa (Higuera & Gurrutxaga, 2005). Programa bikoiztuetan, laginketa bat egiten zen, eta lagin bakoitzari 0 eta 5 arteko puntuazioa jartzen zion ETBk adierazle bakoitzean, erakunde biek adostutako irizpideen arabera. Urtea amaitutakoan, lagin guztien batezbestekoa egiten zen generoka —filmak eta serieak; dokumentalak; marrazki bizidunak—, eta urtearen hasieran jarritako helburuak betetzen ote ziren aztertzen zen. Aginte-koadroan (Marcos, 2008, 2011) jasotako datuen arabera, hobekuntza esangarria gertatu zen 2005 eta 2011 urteen bitartean euskarazko bikoizketan. Elkarlanean sakontzeko bigarren ekintza modura, Euskara Zerbitzuak eta Mixerrek (2007) 'pilotu' zeritzen txostenetan oinarrituriko prozedura bat onartu zuten, telesailen eta animazio-serieen bikoizketa prestatzen eta bideratzen laguntzeko. Programa berri bat etortzen zenean, Mixerrek txosten bat landu behar zuen bikoizketarako irizpide eta jarraibideen aplikazioa azalduz: izenburua euskaratuko zen ala ez; pertsonaia bakoitzari zer izen ipiniko zitzaion euskaraz; zer berezitasun zeukan pertsonaia bakoitzaren jatorrizko hizkerak, eta zelan emango zen euskaraz; nor izango ziren bikoizleak; 352 pantailan zer idatzi agertuko ziren; abestiak euskaraz berregingo ziren ala ez. Pilotua dokumentu irekia zen Euskara Zerbitzuak bere iradokizunak egin zitzan. Prozeduraren osagarri modura, urtean bi edo hiru aldiz, jarraipen-batzar batean biltzen ziren ETBko euskara-arduradunak eta Mixerreko euskara-arduradunak, areto-zuzendariak eta itzultzaile-egokitzaileak, bikoizketako zailtasunak eta gorabehera aztertzeko. Hirugarren ekintza bikoizketaren negozioa planifikatzera egon zen zuzenduta. Lehenik eta behin, 2000ko hamarkadaren erdialdean, Mixerrek itzultzaile-egokitzaileen eta bikoizleen merkatuaren datuak jaso zituen. Datuek erakutsi zuten gabezia zegoela bikoizketarako ahotsetan, eta estudioak ETBri ekintza-plan bat aurkeztea erabaki zuen: Reflexión estratégica: El doblaje al euskara en Euskadi (Mixer, 2008). Plan haren abiapuntua zen bikoizketaren negozioak erreferentziazko bezero bat zuela, Euskal Telebista, eta lan-bolumen apala, itzultzaile zein bikoizle profesional gehienei bizibidea bermatzeko bestekoa ez, behintzat. Euskal Telebistak jarraipen eta ebaluazio zorrotza egiten zion bikoizketako profesionalen lanari baina, edozelan ere, euskarazko bikoizketa ez zen ikusleengana heltzen. Horren aurrean, etorkizunari begira, sei lan-ildo proposatu ziren Mixerren planean. Beharrezkotzat jotzen zen administrazio publikoek ikus-entzunezkoen euskarazko eskaintza sendotzeko ekimenak sustatzea. Telebistan, serie eta filmen programazioa gehitu egin behar zen. Mixerren planean, lan-ildo garrantzitsua zen bikoizle berrien prestakuntza. Itzultzaile-egokitzaile berrien prestakuntza ere bai. Sektoreko enpresetan, kalitatea eta lehiakortasuna bilatu behar ziren. Publikoa, azkenik, euskarazko bikoizketara erakartzeko ahalegina egin behar zen. Bikoizketaren gaineko gogoeta estrategiko hori eta bertan jasotako lan-ildoak Jaurlaritzaraino heldu ziren. Hala eta guzti, administrazio publikoei eskatzen zitzaien rolari zegokionez, Jaurlaritzaren Euskara Sustatzeko Ekintza Planak, 2012an, ez zuen ekimenik proposatu ikus-entzunezkoen euskarazko eskaintza sendotzera zuzenduta. ETBren aldetik, kanpo-produkzioko film eta telesailen eskaintza, gehituz joan beharrean, urrituz joan zen 2010eko lehen urteetan, eta guztiaren ondorio da, gorago esan bezala, hamarkadaren erdialderako euskarazko bikoizketa ia-ia desagertu dela. Bikoizketarako euskara egokiaren lanketa ere, beraz, neurri handi batean, bertan behera geldituta dago, Merlí-rekin abiatu bezalako ekimen puntualak salbuetsita. 353 4.5.6. Barne-produkzioko entretenimendua Askotariko programak biltzen dira sail honen barruan, besteak beste, magazinak (Bertatik Bertara, Sautrela, Hitzetik Hortzera), kirol-emankizunak, lehiaketak (Axut, Mihiluze), telerrealitatea (Basetxea, Barnetegia) eta oholtzako ikuskizunak (Funtzioa, Barre busa, Euskaraokea), ohikoenak aipatzearren. Horietako batzuk 1980ko hamarkadatik egiten ziren ETBn, eta hainbati hizkuntzalari bat atxiki zitzaien 1990eko urteetan, baina hizkuntza-zaintzaren arreta zuzentasunean jarrita zegoen. Hortaz, ia 2000ko hamarkadaren erdialdera arte, oso gutxi aurreratu zen hizkuntza-ereduaren egokitasunean. Euskararen lanketari ekin zaionean, arazo jakin batzuk atzeman dira programa-mota bakoitzean, baina multzo bitan bil ditzakegu gehienak: hiztegi-premiak, eta kolokialtasunarekin loturiko zailtasunak. Hiztegi-lanketarekin hasita, kirol-emankizunetan beharrezkoak ziren hitz eta esamolde asko informazio-saioetan ere behar ziren eta, hala, premiei erantzuna emateko lehen saiakera albistegietarako beste glosario batzuen prestaketarekin batera etorri zen 1990eko azken urteetan. Lehen gaiak automobilismoa, atletismoa eta igeriketa izan ziren. Saskibaloiko glosarioa 2008ko lantalde mistoetan osatu zen eta, aurrerago, beste zenbait egin dira. Bestelako saioetan, premiak sortu ahala gertatu dira hitz-zerrendak, esate baterako, jantziei eta modari buruzkoa Itxuroso saiorako, edo sukaldaritzari buruzkoa Otorduan, Karlos Arguiñano programarako. Halako glosario eta zerrendak komunikatzaileen lana errazteko helburuz osatzen dira gehien bat, eta ez euskaraz landu barik egon daitekeen arlo batean terminologia finkatzeko asmoz. Kolokialtasuna dela eta, harira dator euskara estandarra literaturarako sortu zela gogoraraztea, edo, Salaburuk (2.3.4.1. puntuan ikusi dugunez) Leioako biltzarraren atarian esan zuen bezala, hizkera zaindurako. Errealitateak erakutsi du, ordea, euskara batuak erregistro guztietan funtzionatu behar duela eta funtziona dezakeela, idatzian zein ahozkoan, zainduan zein bat-batekoan, formalean zein kolokialean, eta euskarazko telebista da froga. Horrek ez du esan nahi hiztun guztien komunikazio-premia guztiak betetzen dituenik. Euren premiak betetzeko modua euskara batutik kanpo bilatzen duten hiztunak debate publikoan mintzatzen direnean, argudio nagusia izaten da batuak ez duela malgutasunik, kolore bakarrekoa dela. Beste hiztun batzuentzat, berriz, 354 gaitzesgarriak dira batuan aurkitzen ez den malgutasunaren bila egiten diren hautuak. Azken iritzi horretakoa da Anjel Lertxundi (2015) idazle eta gidoilaria: «Eta malgutasunik ez duenez, qué subidón! bezalako haize biguinak hauspotzen dizkiogu barra-barra irrati-telebistatik, gure solasetatik. Nekez ezer malgu esker onekoagorik haize hegoaren gau epela baino. Dakiena mintza bedi, baina ni nago batuaren noranahikoa ukatzen duenak ez duela tutik, izpirik, mistik, fitsik ulertu zer den batua. Ez du zipitzik aditu, piperrik konprenitu, koskorrik jaso, zakilik usaindu zer den estandarra». ETBn eskaintzen diren programen kasuan, umorezkoetan geratu da agerien hiztun batzuentzat euskara batua hankamotz geratzen dela informaltasun eta kolokialtasunaren esparruan. Iritzia, hala eta ere, ez da aho batekoa. Xabier Euzkitze (2012) bertsolariak, telebistan Sorginen laratza eta beste saio asko aurkeztu dituenak, uste du batua oinarri baliagarria izan daitekeela umorean: «EITBko euskal kateetako umore saioetan ere joera horren aldeko apustua egin zuten. Euskara batuan grazia aparta leukaketen umorista bikainak gipuzkera itxi eta presakakoan aritzen dira etengabe. [...] Niri tristura eragiten dit, moztasun eta estrategia erabat okerra adierazten duela iruditzen baitzait. Euskara batua, graziaz erabiltzeko gai ez direnen ahotan bakarrik da lotua eta artifiziala». Nekez uka daiteke, edozelan ere, ETBren telesailetarako eta bikoizketarako landu den euskara kolokiala —hitz- eta esamolde-zerrenda batzuk, sintaxiari buruzko gomendio batzuk— oso urrun dagoela umorezko programetan izaten diren hizkuntza-premietatik. Esketxak, monologoak, txisteak eta imitazioak eskaintzen dituzten programetan, hizkerak adierazkortasuna behar du. Hizkera adierazkorra, nagusiki, lagunarteko egoerekin eta kolokialtasunarekin lotzen da —hain zuzen, umorean ohi diren bezalako egoerekin— baina, egokitasunetik urrats bat aurrerago eginda, hizkuntza-baliabide markatuak33 erabiltzea eskatzen du (Larrinaga, 2014c). 33 'Hesteak bota' (barrez lehertu) esapidea edo hitanoa [+ informal] ezaugarriarekin markatuta dauden bezala. 355 Baliabide markatu horien bila, ETBren umorezko programetako aktore, zuzendari, gidoilari eta elkarrizketalariek bide propioa urratu dute, EiTBko Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean aritzea baztertuta. Txiskola eta —hein apalagoan— Irrikitown saioak salbuetsita, bide propio horrek euskalkietara eta gaztelaniara eraman ditu. Umorean euskalkiak ustiatzen, aitzindaria Sorginen laratza izan zen eta, atzetik, Wazemank programa-saga etorri zen. Wazemank sagan, asmatze ontzat eta arrakastaren gakotzat jo daiteke pertsonaiak eta egoerak euskalkien eta euskararen beste aldaera batzuen bidez karakterizatzeko saiakera baina, aldi berean, lehenago esana dugunez (Larrinaga, 2014c), sagako euskaran ez da igartzen euskal ikusle guztiengana heltzeko kezkarik, ezta beste programa edo egoera batzuetan erabilgarri izan daitezkeen adierazkortasunbaliabideak lantzeko kezkarik ere. 4.5.7. Kanpo-produkzioko entretenimendua Kanpo-produkzioko entretenimenduak oso tarte txikia hartzen du egun ETBren euskarazko programazioan —bikoizketa guztiaren tartea bera oso txikia baita—, eta saio gehienak telerrealitatearen esparrukoak dira; beste hainbat, zirkuko ikuskizunak. Lehenago bezala, zerbitzu aldian ez da hizkuntza-lanketa berezirik egin entretenigarriak bikoizteko, baina euskaratzeko formula berri bat probatu da. ETBk Supernanny ren eskubideak erosi eta euskaraz emititzea erabaki zuenean, 2006. urtean, Euskara Zerbitzuak pentsatu zuen produktuak berariazko hizkuntza-tratamendua behar zuela, euskal ikusleei jatorrizko ikusle britainiarren emozio bertsua sentiarazteko helburuz. ETBko hizkuntzalariek proposamen bat landu zuten eta, bikoizketa-estudioko arduradunekin eta ETBko programazio-buruekin aztertu ondoren, tratamendu horretan bikoizketa eta azpidazketa konbinatzea adostu zen (Larrinaga, 2013c, or. 196–197). Bikoizketa deskribapenetan, kontakizunetan eta azalpen egoeretan baliatuko zen, eta azpidazketa, egoera emozionalagoetan. Irudiak hitzak baino adierazkorragoak zirenean, bere horretan utziko ziren, euskarazko inolako bertsiorik gabe. Bikoizketa eta azpidazketa txandakatzeko teknika hori, harrezkero, kanpo-produkzioko telerrealitatean eta dokumentaletan erabili da. 356 4.5.8. Kanpo-produkzioko publizitatea Hizkuntza-lanketaren ikuspegitik, ETBk euskaraz emititzen duen publizitatea bikoizketaren arloari dagokio, hutsaren hurrengoa baita euskaraz sortzen diren iragarkien edo kanpainen kopurua. Euskaraz lokutaturiko iragarkiak 1990eko lehen urteetan heldu ziren ETB1era modu esanguratsuan baina, EiTBko Euskara Zerbitzuaren aldetik, hamarkada horren amaieran ekin zitzaion iragarkietako euskara zaintze eta lantzeari, bikoizketa-estudioekiko harremanak normalizatzen hasi zirenean. Azken urteetan, arreta handia eskaintzen zaio zaintze eta lantze horri, EiTB Talde osoarentzat konpromiso bat baita gizarteak axolazkotzat dauzkan esparruekin elkartzea euskara. Debate publikoan, ideia onartua da euskarazko publizitate-sorkuntzak ekarri garrantzitsua egin diezaiokeela euskararen sustapenari. Errealitatea da, ordea, ETBn nahiz gainerako hedabideetan euskaraz zabaltzen diren publizitate-testuak arakatuz gero ia guztiak itzulpenak direla. Kasurik onenean ere, alegia, euskararekin konpromisoa duten iragarleen kasuan ere, erdaraz egiten da sormen-prozesu guztia. Hala salatu du Iñigo Fernández (2009) publizistak: «Euskaltelen "publizitate-kanpainek elebidunak izan behar dute", hala dio enpresak berak bere webgunean, "hizkuntza-politika" atalean. Baina hori ez da nahikoa, jarri ditugun adibideek argi erakusten dutenez. Euskaltelek jakin behar luke bi hizkuntzetan sinatu eta zabalduko dituen publizitate kanpainak, ele bietan "egon" ez ezik, ele bietan "funtzionatu" ere egin behar dutela». Etorkizunera begiratuta, badirudi euskarazko publizitateak itzulpenaren morroi izaten jarraituko duela. Estitxu Garai (2013) UPV/EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko irakasleak publizitate-agentzietan egindako ikerketaren arabera, kanpaina elebidunak egiten dituzten publizitate-agentziek gaztelaniaz eramaten dute sortze-prozesu osoa, eta euskarazko bertsioa azken unean eta itzulpen bidez prestatzen da. Hori baino gehiago: «Publizitate agentzien sormen prozeduran urrats orokor batzuk zehaztu daitezkeen arren, publizitate elebiduna sortzeko eredu estandarrik ez dago, lan egiteko era aldatu egiten baita agentziaz 357 agentzia. Are gehiago, publizitate-agentzia bat beraren baitan ere kanpainaz kanpaina lan egiteko modu ezberdinak daude, unerik une sortutako beharrizan edo arazoak tarteko. Horrek adierazten du elebitasunari eta hizkuntzaren gaiari garrantzia handirik ez zaiola ematen». (E. Garai, 2013, or. 148) Garaik egindako inkestetan agerturikoaren arabera, gainera, publizisten artean, ideia zabaldua da euskarazko publizitate-mezuak gaztelaniazkoak baino makalagoak direla hizkuntzaren egitura eta baliabideak direla kausa. Publizitatea euskaratzen aritzen diren itzultzaileen iritziz, ordea, makaltasun hori gaztelaniaren menpekotasunaren ondorioa da. Fernándezek (2010a) ohartarazi bezala, erdararen hitz-joko edo esamoldeetan oinarritzen diren kanpainek nekez funtziona dezakete euskaraz ere. Alde horretatik, pentsa daiteke itzulpenaren bidez zail egiten dela publizitate-testuak zuzenak eta jatorrak baino gehiago izatea, alegia, eraginkorrak izatea Fernándezek berak (2010b) aipatzen duen ikuspegi komunikatibotik. Zailtasunak zailtasun, gure ustea (Larrinaga, 2007b, or. 99) da ETBn zalantzatik kanpo utzi dela bikoizketa bidez behar bezalako publizitate-testuak ekoitz daitezkeela euskaraz. Gauza bera esan behar da Euskadi Irratiari buruz. Horren frogatzat har daitezke EiTBk euskarazko kanaletara doan publizitatearen bidez lortzen dituen diru-sarrerak (3.3.3.2. puntuan aztertu ditugunak). ETB2 sortu zen arte, Euskal Telebistara oso publizitate gutxi heltzen zen, eta euskaraz, ia iragarki bat ere ez. ETB1entzat, 1989-90 denboraldia izan zen inflexioaren unea. Denboraldi hartan, FORTAk Espainiako futbol-ligaren telebista-eskubideak eskuratu zituen eta, futbolarekin batera, publizitate-pakete garrantzitsua. ETBk euskarazko kanalera zuzendu zituen partiduen emankizunak, gainerako kirol-emankizunak bezala, eta futbolari atxikita zetorren publizitateak ETB1en gaztelania sartzea ekarri zuen. 1991n, EiTBk euskarari publizitatearen arloan bultzada bat emateko konpromisoa hartu zuen bere gain, eta ETBra zihoazen iragarkiok euskaratuta emititzea erabaki zuen, bikoizketa bidez euskaratzeko kostua bere gain hartuta. Futbolak urratu zuen bidetik, beste kanpaina batzuk etorri ziren geroago ETB1era. Erakunde publikoek eta enpresa batzuek —hala nola, Baqué, Kaiku, Euskaltel eta Codorníu— euskaraz ekarri dituzte euren iragarkiak hasieratik, euren kontura 358 bikoiztuta. ETBk doan eskaintzen die hizkuntza-aholkularitza. Gainerakoen iragarkien itzulpena eta bikoizketa, esan bezala, ETBk bere diruarekin ordaintzea erabaki zuen, eta lana bikoizketa-estudioei agintzea. Gehienetan, ETB1era doan iragarkiaren euskarazko bertsioa nekez izaten da lokuzioa euskaraz berregitea baino gehiago. EiTBko Zuzendaritzak, edozelan ere, irmoki eusten dio euskara publizitatean sustatzeko konpromisoari eta, 2000. urtetik, publizitate-kanpaina gaztelaniazko kanalean sartu nahi duten enpresei euskarazko kanalean ere sartzeko gonbita egiten zaie negoziazioetan. EiTBren konpromiso horrek helburu bikoitza du (EiTB, 2011, or. 33). Lehenengo, euskarak emaitza komertzial onak izan ditzakeela erakustea, eta gure hizkuntza beti baliorik gabeko esparruekin lotzen duen irudia gezurtatzea. Bigarren, iragarleei ikusaraztea badutela beste bide bat euskal gizartera iristeko. Enpresak bere gain hartu duen arduraren aurrean, Euskara Zerbitzuak publizitateari eta publizitateko hizkerari berariazko arreta emanez erantzun du, bikoizketa-estudioekin elkarlanean. Hiru izan dira arretaguneak. Lehena, iragarkietan agertzen diren hainbat produktu euskaraz nola izendatu, esate baterako, panpinen objektu eta osagarriak, edo bizarra kentzeko tresna. Bigarren arretagunea publizitatean ohikoak diren esaldi eta esapide eginak euskaraz emateko formulak finkatzea izan da, adibidez, produktuak erakunde baten edo enpresa baten bermea duela adierazteko. Hirugarren arretagunea erdarazko publizitate-testuetan ohikoak diren zenbait gramatika-egitura euskarazko testuetara ekartzeko modua izan da, adibidez, ondorio-perpausak, edo prezioei dagozkien egiturak. Aipaturiko hizkuntza-gai horiek guztiak Bikoizketan elkarlanean orrietan jaso ziren. Egun, ez da orririk ateratzen, baina Euskara Zerbitzuak segitzen du hizkera publizitarioa lantzen. Besteak beste, iragarkietan informazio osagarria emateko formulei eman zaie arreta (Euskara Zerbitzua, 2016). 4.5.9. ETBren eredu prosodikoa Euskal Telebistak euskararen corpusaren arloan egin duen lanaren azterketa osatu eta biribiltzeko, pantailarako eredu prosodikoaren garapenean ipiniko dugu arreta. Azterketaren lehenengo ideia aipagarria da euskara batuari, zeina idatzirako pentsatua baitzen, Euskal Telebistan eta Euskadi Irratian eman zitzaiola ahotsa hein handi batean. 359 EiTBren lehendabiziko unetik, jarraibide prosodiko batzuk prestatu ziren, oso sinpleak, eta beste hizkuntza batzuen eredu estandarrerako ematen direnen oso parekoak. Euskaltzaindiak hainbat urte geroago eman zuen ahoskeraren araua jarraibide haien ildotik etorri zen, EiTBk parte-hartze zuzena izan baitzuen beraren prestaketan (2.3.4.1. puntuan esan dugunez). EiTBk bere emanaldietarako aukeratu zuen euskara estandarra ahoskatzeko lehen gomendioak Donostiako Irrati eta Telebista Eskolan landu ziren, esatari eta aktoreak euskarazko ahoskeran, azentuan eta intonazioan trebatzeko (Mendiguren Bereziartu, 2012, or. 499). Estandarretan ohi denez, idatziari hurbiletik jarraitzea zen ereduaren muina eta, banakako hotsei dagokienez, txistukariak ondo bereiztea azpimarratzen zen, harmonia bokalikoak eta sinkopak baztertu egiten ziren, eta —irizpide zorrotz bat ezarri ezinda— nahiko libre uzten zen "j" letraren eta "il" eta "in" digrafoen ebakera (Larrinaga, 2011b, or. 44–45). Prosodiari dagokionez, EiTBrako hobetsi zen irizpidea izan zen euskararen berezko eredutzat har zitezkeen guztiak ontzat ematea (Larrinaga, 1998, or. 465). Horretan, Vallverdúk (1986, or. 323) dioenaren arabera, berdin jokatu zuen TVC telebista katalanak. Jarraibide prosodiko zehatzagoak, esate baterako, berbaldiko etenei, hitz-andanei, edo galdegaiaren eta mintzagaiaren doinuerei buruzkoak, askoz urte geroago eman dira, Euskarazko albistegietarako esku-liburua II (Larrinaga, 2007a, or. 118–120) prestatu zenean. 4.6. ETBren HIZKUNTZA-HAUTUEN INPLEMENTAZIOA PERFORMANTZIA ALDIAN Aurreko kapituluan bezala honetan ere, azken atalean aztertuko dugu ETBk —EiTBk, oro har— zer egitura eta zer bitarteko antolatu dituen bai profesionalengan, bai ikusleengan pentsatuta, performantzia aldian egin dituen hizkuntza-hautuak erakundean inplementatu eta euskarazko emanaldiak aurrera atera ahal izateko. Hautu horiek honela laburbil daitezke: gizarte elebidun bati ikus-entzunezko zerbitzua ematea; zerbitzu horretan euskararen kalitatea zaintzea, eta zerbitzu horretarako euskara lantzea. ETBren lehen aldiko hautu berak dira, baina, jakina, arlo bakoitzean aurkitzen diren zailtasunak, inplementatu behar diren neurriak, eta intereseko diren arretaguneak ez dira lehengoak, eboluzio bat egon delako euskararen normalizazioan eta ETBren HPPan. 360 Euskal gizartean, euskararen ezagutza —oinarrizkoa, behintzat— asko zabaldu da, eta herritar askoren interesa ezagutza hori hobetzea da. Orain, herritar gehienentzat, duten ezagutza-maila dutela, hizkuntza ez da ETBren euskarazko emanaldiak kontsumitzeko muga bat, eta ETBk, irismenaren kezkarik gabe, arreta bere produktuen kalitatean jar dezake. Kalitate orokorraren osagai garrantzitsu bat hizkuntza-kalitatea da, baina ez orain urte batzuk bezala ulertuta, hizkuntza-kalitatearen ideian ere eboluzioa gertatu baita. XXI. mende honetan, komunikatzaileei ez zaie bakarrik eskatzen zuzen aritzea; egoki ere jardun behar dute (zuzentasuna eta egokitasuna 4.5.1. azpiatalean azaldu dugun bezala ulertuta), eta EiTBren beste politika batzuk —generoaren arlokoa, adibidez— hizkuntzaren erabileran integratzeko ardurarekin. Interes, arretagune eta ardura horiei zuzenduta dauden bitartekoen gainbegiratuan, lehenik, azpidazketaz arituko gara (ikus 4.6.1.). ETBren lehenengo azpidatzien aldean, oraingoak euskarazkoak dira, eta beraien helburua ez da EAEn telebista publikoa euskaraz eta gaztelaniaz eskaintzea, baizik ekarpen bat egitea euskal gizartean gero eta pertsona elebidun gehiago egon dadin. Jarraian, ETBk helburu berarekin egiten duen beste ekarpen batez jardungo dugu (ikus 4.6.2.). ETBk euskara ikasten laguntzen du, bi eratara lagundu ere: motibazioan eraginez, eta ikasteko materialen ekoizpenean parte hartuz. Azkenik, ETBko euskara-zaintzaz arituko gara (ikus 4.6.3.). Izan ere, ETBn, hizkuntzalari-talde bat dago, komunikatzaileei hizkuntzaren arloan formazioa, baliabideak eta irizpideak eskaintzen dizkiena. 4.6.1. Euskarazko azpidazketa ETBren lehen urteetan, emisioak gizarteko ele bietan eskaintzeko bitarteko modura ezarri ziren azpidatziak, gaztelaniaz, baina, 1986an ETB1 euskara hutsezko kanal bihurtuta, azpidatzi haiek erabat desagertu ziren urte batzuen buruan. Harrezkero, ETB1en, euskarazko azpidatziak baino ez dira erabili; hala eta guzti, gutxitan. Alde batetik, pastoraletan eta gorrentzako zerbitzuan. Euskarazko azpidatziok irispidea errazten diete euskarazko emanaldietara ikusle-talde jakinei eta, gaztelaniazko haiek bezala, hizkuntza bi darabiltzan gizarte baten testuinguruan ulertu behar dira. Beste aldetik, bikoizketaren alternatiba diren euskarazko azpidatziak ere badaude. Ia ez dute 361 lekurik izan eta, dagoeneko, saiorik gogoangarriena aipatu dugu (4.5.5. azpiatalean), Klasikoak jatorriz. ETBren historian beste bat baino ez da egon 2010-2011 kurtsoan: Zinemateka. Gorabehera politikoak tarteko, ETBri osorik eginda eman zitzaion programa bat izan zen, ekoizpen prozesuan parte-hartzeko aukerarik eskaini gabe; beraz, ez gara honetaz gehiago luzatuko. Gizarteko elebitasuna kudeatzeko azpidatzietara itzulita, beraz, hizkuntza gutxituko telebista batzuek azpidatziak zabalkiro erabiltzeko jarrera izan dute. TG4 irlandarrak, esate baterako, estandarrean azpidatzi dituzte hainbat programa, terminologia berria arrotz zaien ikusleei, etxeko dialektoa bakarrik ezagutzen dutenei edo hizkuntzan ikasten ari direnei laguntzeko (O'Connell, 2007, or. 259). Euskal Telebistari, antzera ez jokatzeagatik, kritika egin dio Josu Amezaga (2013, or. 38–39) UPV/EHUko irakasleak: «ETBren joera nagusia honakoa izan da: euskaraz ondo ulertzen dutenentzako programazioa egitea, kontuan hartu gabe euskara ikasten ari direnen edo ulermen mugatua dutenen beharrak, erraz erabil litezkeen baliabideak (soinuzkoak zein idatziak) profitatu gabe». Pastoralen kasuan, ETBren ohiko ikusleak ere ulermen-arazoak izango zituela pentsaturik, lehenengotatik ezarri ziren euskarazko azpidatziak. ETB1 1995eko Aste Santuko programazioan hasi zen emititzen aurreko urteko udan Zuberoan grabaturiko pastorala, euskara batuan azpidatzita (Larrinaga, 2011c). Lehenengo garaian, errespetu gutxi izaten zitzaion jatorrizko testuari, baina ordutik hona azpidatziak prestatzeko irizpideak asko aldatu dira, helburu bikoitz batekin: jatorrizko hitzei leial izatea eta ikusleari ulertzen laguntzea. Leial izateko asmoa errazago eraman ahal izan da aurrera 2002az geroztik, urte horretan hasita EiTBren webgunean jartzen baita pastoralaren testua formatu paraleloan —zubereraz eta batuan— telebistako emankizuna baino egun batzuk lehenago. Pastoraletako azpidatziak irekiak dira, hots, irudiekin bat eginda pantailaratzen diren gaininpresioak dira. Badaude azpidatzi itxiak ere, ikusleak berak bere aparatuan aktibatu behar dituenak. Azpidatzi itxiak gorrei zuzendutako zerbitzu bat izaten dira printzipioz baina, gizarte elebidunean, hizkuntza-ezagutza mugatua duten ikusleei ere izaten zaizkie 362 lagungarriak. ETBn, albistegietako azpidatzi itxiek «informazioa eskuratzeko aukera bermatzen diete pertsona gorrei edo entzumen urrikoei» (Martin et al., 2013, or. 56). Halakoen eskaintza 1996an hasi zen, gaueko Teleberri albistegian, alegia, gaztelaniaz. Gaur Egun euskarazko albistegia 2009an hasi zen gorrentzat azpidazten. 2010ean, Espainiako Parlamentuak 7/2010 Lege Orokorra onartu zuen, ikus-entzunezko komunikazioari buruzkoa, zeinak 8.2. artikuluan programen % 75 gorrentzat azpidaztea ezartzen baitzien estaldura estatala edo autonomikoa zuten telebistei. Legea betez, Euskal Telebista hainbat film, telesail eta saio azpidatzita aireratzen hasi zen euskarazko zein gaztelaniazko kanaletan. Euskaraz, 2012an iritsi zen eskaintza mailarik gorenera (emisioen % 23 ETB1en, eta % 51 ETB3n), tartean zirelarik Gaur Egun albistegia, bikoiztutako pelikula, dokumental eta marrazki bizidunak, eta Teknopolis, Mihiluze eta beste hainbat programa. Aurrekontuetako zailtasunen ondorioz, 2012an zehar, bertan behera utzi ziren azpidatziak barne-produkzioan eta Gaur Egun albistegian. Ordutik, ETB2ko albistegia da gorrentzat azpidazten den programa bakarra. Hala ere, azpidatzi berririk ez egiteak ez du esan nahi eginda dagoena edo eginda datorrena ez denik aprobetxatzen. ETBren asmoa, edozelan ere, berriro azpidatziak gehitzen joatea da. Euskarari dagokionez, Go!azen telesailaren laugarren denboraldia (2017-2018ko neguan emititu dena) azpidatzita eskaini da ETB1en eta ETB3ko berremanaldietan. 4.6.2. Euskararen ezagutzaren sustapena Aurreko aldian urratzen hasitako ildotik, performantzia aldi honetan ere, EiTB euskararen ezagutzaren bultzatzaile garrantzitsua da. Euskaldun natibo askorentzat, oraindino, eredu estandarra eta beste euskalki batzuk ezagutzeko bidea da. Horrez gainera, euskal gizartean elebitasuna hedatzen laguntzen du, atal honetan aztertuko dugunez. Lehenik, ikusleak euskara ikastera eta hobetzera motibatzen ditu. Bigarrenik, euskara ikasteko euskarri eta materialen lanketan hartzen du parte, zuzenean edo beste erakunde batzuekin kolaboratuz. Hirugarrenik, Komunikazioaren arloko ikasleei euskaran trebatzeko aukera eskaintzen die formazio-jarduera praktikoen bitartez. Motibaziotik hasita, hedabideetan zabal daitezkeen mezuez gainera, hedabideak eurak eta, areago, egungo hedabide elektronikoak izan daitezke euskara ikasteko eta 363 hobetzeko motibazioa, gazteentzat batez ere. Hala uste du Aingeru Epaltza (2008, or. 181) idazle eta kazetariak: «Argi eta garbi erratera, gure nerabeek Euskal Hizkuntza eta Literatura klasean Izen Sintagmarekin eta idazle klasikoekin borrokan egin beharrean, denbora webgunez webgune pasatuko balute (Euskadi Gaztea, Sustatu, rock taldeak, Berria, ETB, Literaturaren Zubitegia...), guztiz bertzelako emaitzak izan genitzake epe ez luzeegian». Euskararen ikaskuntzan laguntzea dela eta, alde batetik, ETBk berariazko programa bat ekoitzi zuen 2010eko lehen urteetan, Kerman mintzalagun bila. HABErekin elkarlanean, saioz saio, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikuluko edukiak telesail gisa landu ziren, euskaltegietako ikasleentzat klasearen indargarri edo osagarria izan zedin. Beste alde batetik, EiTBren programak, telebistakoak zein irratikoak, ikasmateriala prestatzeko erabili dira. 2007-2008 ikasturtean, orduan ere HABErekin elkarlanean, EiTBk ikus-entzunezko material ugari jarri zuen euskara-ikasleen eskura Ikasbil webgunean. 2010. urtean, Ele-alea irratsaioaren grabazioak Gasteizko IKA euskaltegiari utzi zitzaizkion, ikasmaterialaren sorkuntzan erabil zitzan. 2015. urtean, Tribuaren berbak saioa oinarri hartuta, euskarari eta Euskal Herriko eleaniztasunari buruzko oinarrizko ezagutza soziolinguistikoa lantzeko material didaktikoa sortu da, Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioaren ekimenez. EiTBk euskararen ikaskuntzan egiten dituen ekarpen horiek gizarte-erantzukizuneko memorian jasotzen dira. Euskara ikasteko baliabideak sortzen laguntzeaz gainera, EiTBk Komunikadore Eskola deritzon ekimena dauka abian bere gizarte-erantzukizunarekin lotuta. Komunikadore Eskolak ikasketa teorikoak jarduera praktikoekin osatzeko aukera ematen die karrera profesionala euskaraz egin nahi duten komunikatzaileei (EiTB, 2011, or. 33). Aukera horretan, euskara beti da lantzen den gaietako bat eta, ekintza zehatzen artean, bi aipatu behar dira. Lehenengoa graduko ikasleentzako praktika-aldia da, 1980ko hamarkadarik urtero eskaintzen dena, eta egun ETBko albistegietan eta programetan diharduten profesional askoren lehen sarbidea izan dena. Bigarren ekimena Multimedia Komunikazioa masterra da, graduondoko ikasleei zuzendua, eta 2009-2010 ikasturtetik UPV/EHUrekin batera antolatzen duena. 364 4.6.3. Hizkuntza-zaintza ETBn Euskal Telebistan, hizkuntza-zaintzako talde profesional bat dago, 2000. urtean EiTBko Euskara Zerbitzua izatera igaro zena. Euskara Zerbitzuak funtsezko zeregina betetzen du ikus-entzunezko hedabideetarako euskara egokiaren lanketan, baina beraren lehen eginkizuna komunikatzaileei zerbitzua ematea da, eta zerbitzu horren gakoa, EiTBren hizkuntza-politikako lerro nagusi bat: emanaldietako euskararen kalitatea zaintzea. EiTBk euskararen kalitatearekin daukan konpromisoari erantzuteko Euskara Zerbitzuak ematen duen zerbitzuaren berrikusketan, lehenik eta behin, EiTBko komunikatzaileei eskaintzen dien hizkuntza-formazioan jarriko dugu arreta (ikus 4.6.3.1.). Batzuetan, Euskara Zerbitzuak berak hartu du bere gain formazioaren ardura eta, beste batzuetan, Prestakuntza Sailarekin batera antolatu ditu ekimenak. Bigarrenik, Euskara Zerbitzuak EiTBren euskara-eredua kanpoan ezagutarazteko egiten duen lanaz arituko gara (ikus 4.6.3.2.). Izan ere, kanpoko komunikatzaileei begirako lan hori eragin positibo modura itzultzen da EiTBn erabiltzen den euskarara. Ondoren, Euskara Zerbitzuak aurrera atera duen HIKEA aplikazioaz arituko gara (ikus 4.6.3.3.). Komunikazio-taldeko erabiltzaileei hiztegi-kontsultak errazteko proiektu gisa sortu zena, azkenean, EiTBren hedabideetan hautu lexiko eta terminologikoak bateratzeko eta kanpoan ezagutarazteko tresna bilakatu da. Azkenik, EiTBko hizkuntzalari-taldearen eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetzan jarriko dugu arreta (ikus 4.6.3.4.). Lankidetza horren tresnarik garrantzitsuena EiTBk eta Euskaltzaindiak 2003tik daukaten hitzarmena da. 4.6.3.1. Hizkuntza-prestakuntza ETB sortu eta gutxira, agerian geratu zen zailtasunak zeudela pantailara ateratzen zuen produktua inguruko hizkuntzetan eskaintzen zituztenak bezain linguistikoki zuzena eta adierazkorra izateko. Euskarak berak eragiten zituen zailtasun batzuk —bere zinezko lehen urratsak egin behar baitzituen telebistan, hain zuzen, estandarizazioa hasi berria zen unean—, eta beste zailtasun batzuk komunikatzaileen hizkuntza-prestakuntzatik zetozen. Azken horiek konpontzeko, besteak beste, ikastaroak antolatu ziren HABEren eskutik. Urteak dira berriro ere ETBko komunikatzaileei hizkuntza-prestakuntza 365 eskaintzen zaiela baina, oraingoan, EiTBk emanaldietako euskararen kalitatearekin daukan konpromisoari erantzuteko. Prestakuntza horren barruan, hiru eratako ekintzak bereiz daitezke. Multzo nagusi bat Euskaltzaindiaren arauak ezagutaraztera zuzenduta dago, eta beste multzo nagusi batek EiTBren barruan landutako euskara-eredua eta hizkuntza-baliabideak jakinaraztea du helburutzat. Hirugarren multzokoak, azkenik, EiTB Taldearen beste politika batzuk hizkuntzaren erabileran integratzeko irizpideen eta baliabideen lanketa eta zabalkundera zuzendutako ekintzak dira. Euskaltzaindiaren arauak ezagutarazteko ikastaro eta ekintza aipagarrietatik hasita, Euskara Batuaren ahoskera zaindua argitaratu eta hilabete gutxira, 1999-2000 kurtsoan, berariazko ikastaroa antolatu zen EiTB osoko esatari eta kazetarientzat. 2003. urtean, EiTBko hizkuntza-aholkulariak saio bat gertatu zuen EiTBko kazetarientzat Hiztegi Batuari buruzkoa, non Euskal Telebistako eta Euskadi Irratiko albistegietako euskararen gaineko txostenetan adierazita zeukan ikuspegia azaldu baitzuen, alegia, Iparraldeko euskara aintzat hartzea eta hizkera zaindua erabiltzea zirela euskararen beregaintasunik eza konpontzeko irtenbideak —albistegietan, behintzat—. 2005-2006 kurtsoan, ikastaro osagarri bat atondu zen, ahoskeraren gaineko arauak gogorarazteko, eta testugintzaren eta intonazioaren arteko konexioa aztertzeko. 2010etik, Tortolika EiTBren intranetean, komunikatzaileei interesgarri izan dakizkiekeen arauen azalpenak zintzilikatzen dira, hala nola, zenbakiak nola esaten diren (Euskaltzaindiaren 7. araua), astroen izenak (173. araua), edo atzerriko-pertsona izenak euskaraz nola eman (186. araua). Komunikatzaileak EiTBren barruan landutako hizkuntza-jarraibideen jakitun ipintzeko ere, hainbat ikastaro eta ekintza eraman dira aurrera. Esan gabe doa ekintza garrantzitsuenetako bat komunikatzaileentzat prestatzen diren eskuorriak direla, egun posta elektronikoz eta Tortolikan zabaltzen direnak. Horrez gainera, Tortolikan bertan, Prestakuntza atalean, hizkuntza-ikastaro elektronikoak eskaintzeko esperientzia abiarazi zen 2016an. Oraingoz, bi daude —hitz-amaiera ezberdinen deklinazioa, 2016koa, eta toponimoen deklinazioa, 2017koa—, gaiari buruzko azalpenekin eta ariketekin. HIKEA aplikazio lexiko eta terminologikoa erabat inplementatuta zegoela, 2008an, bera ezagutarazteko eta erabiltzen irakasteko saioak antolatu ziren EiTBko erredakzio guztietan. Eusko Jaurlaritzako EIMA programak bere estilo-liburuen bilduman puntuazioari buruzkoa argitaratu zuenean, 2013. urtean, egilearekin puntuazioari eta perpausaren antolamenduari buruzko mintegi bat eraman zen EiTBra. 366 EiTBren estilo-liburuarekin loturik ere, hainbat ekimen izan dira. Hala, 2013an, mintegi bat egin zen ETB osoan bigarren eranskinean jasota zegoen prozedura —adierazpenen itzulpenen azpidatziak prestatzeko eta pantailaratzeko prozedura— kazetariei azaltzeko eta praktikak egiteko. Bestalde, Euskal Irrati Telebistako Zuzendaritzak eta Erredakzio Kontseiluak adierazpenen hizkuntza-tratamenduari buruzko dokumentu berria adostu zutenean, 2015. urtean, mintegi bat egin zen EITBko erredakzioetan, kazetari guztiak jakitun ipintzeko. Handik denbora batera, kazetari berriengan eta praktikako ikasleengan pentsatuta, mintegian landutako edukia bideo batean jarri zen, eta bideoa EiTBren intranetean zintzilikatu. Praktikak egiteko EiTB aukeratzen duten komunikazio-arloko ikasleengan pentsatuta, halaber, astebeteko formazio-egitaraua prestatzen da urtero eta, horren barruan, saioetako bat euskara-ikastaroa izaten da, EiTBko hizkuntza-zaintzaren berri emateko. Horrez gainera, 2006tik 2008ra, ETBko kazetarien banakako jarraipena egin zen EiTBko hizkuntza-aholkulariak landutako plangintzari jarraituta (4.2.2.3. puntuan azaldu dugunez). Ekimenaren lehen helburua ahoskera-ereduaren onarpen-maila ezagutzea zen baina, hizkuntzalariek kazetariekin urtean behin egiten zituzten aurrez aurreko jarraipen-saioak baliatuta, bakoitzari bere euskaran hobetu zitezkeen erabilerak jakinarazten zitzaizkion, EiTBk bere eskura jarrita zeuzkan hizkuntza-baliabideak gogorarazten zitzaizkion, eta hizkuntzaren lanketarako iradokizunak eskatzen zitzaizkion. Postdata programako erreportariekin jarraipen zehatzagoa probatu zen, asteroko saioen bitartez, doinueraren lanketan zentratuta. Oso bestelako esperientzia izan da 2017an egindako formazio-saioa. Albistegietan epaiketekin loturiko informazioak hain osagai garrantzitsua izanda, Euskara Zerbitzuaren ekimenez, astebeteko mintegi bat antolatu zen prozedura judizialari buruz hizkuntzalarientzat eta kazetarientzat, euskaraz, UPV/EHUko Zuzenbide arloko irakasleekin, gaiaren alderdi biak batera lantzeko: euskara eta Zuzenbidea. Hizkuntza-formazioan bereizi dugun azken ekintza-multzoa duela denbora gutxi hasi da garrantzia hartzen. EiTBn estilo-liburu bat osatzeak, 2013an, mugarri bat ezarri du hainbat gairi buruzko tratamendu informatiboan. Besteak beste, terrorismoaz, desgaitasunaz, immigrazioaz eta gizon-emakumeen arteko berdintasunaz informatzeko jarraibideak eman dira, hizkuntzaren erabileran ere ezarri behar izan direnak. Euskara 367 Zerbitzua partaide da estilo-liburua jorratzeko eta eguneratzeko ardura duen batzordean eta, jarraibideen lanketan esku hartzeaz gainera, komunikatzaileak jakitun ipintzeko ekimenak eramaten ditu aurrera, batik bat jarraibideok hizkuntzaren erabilera ukitzen duten aldetik. Ekimen bi dira aipagarriak. Bata, zalantza eragin dezaketen hitzen glosarioa, 2017an osatzen hasia, esate baterako, 'migratzaile', 'etorkin', 'asilo-eskatzaile' eta 'errefuxiatu' hitzen erabilerari buruzko argibideekin. Bestea, Berdintasun Batzordeak eta Euskara Zerbitzuak (2018) elkarlanean prestaturiko erredakzio-eredua, indarkeria matxistak eragindako heriotzei buruzko albisteetan titularrak idazteko lagungarria. 4.6.3.2. ETBko euskara-ereduaren kanpo-zabalkundea Hizkuntza-formazioa enpresako profesionalei zuzenduta dagoen bezala, Euskal Telebistak hainbat ekimen eramaten ditu aurrera lantzen duen euskara-eredua eta prestatzen dituen hizkuntza-baliabideak enpresatik kanpo ezagutarazteko. Zabalkunde horri esker, Euskal Herriko unibertsitateetatik irteten diren komunikatzaileek, beste hedabide batzuetan ari direnek zein publikoki euskaraz egokiro aritzeko ardura duten edozelako hiztunek badute EiTBn egiten den hizkuntza-lanaren berri, ondo baloratzen dute, eta baliatu egiten dute. EiTBren hizkuntza-ekoizpenaren kanpo-zabalkunderako, funtsezko bitartekoak izan dira kazetarientzat argitaratu diren eskuliburuak. Arrasate (1992, or. 22) zabalkunde horren garrantziaz ohartuta zegoen EiTBrentzat lehen eskuliburua prestatu zuenean eta, ordutik hona, beraren ikuspegiarekin bat eginda, beste hainbat ekimen eraman dira aurrera komunikazio-taldean helburu horrekin. Nabarmendu beharrekoak, beste erakunde batzuen webguneetan parte hartzea ekarri dutenak. Hala, 2003. urtean, Bikoizketan elkarlanean txostenak Azpeitiko Euskara Patronatuaren erabili.com atarian argitaratzen hasi ziren serie modura. Hurrengo urtean, 2004an, EiTBko kazetarientzat gertatzen zituen eskuorrekin beste serie bati ekin zitzaion wegbune berean eta, 2011. urtean, berariazko artikulu-sorta bat prestatu zen. Euskara Sailak (2004) helburu bikoitza zuen Azpeitiko Euskara Patronatuarekin kolaboratzen hasi zenean. Lehenik, beste hedabide batzuetako kazetarientzat eta euskal 368 itzultzaileentzat baliagarri izan zitezkeen materialak erraz eskuratzeko eta kontsultatzeko moduan jartzea. Bigarrenik, EiTB komunikazio-taldearen barruan hizkuntza zaintzeko, eguneratzeko eta tresna gisa doitzeko egiten ziren ahaleginak kanpoan jakitera ematea. Kolaborazio hark 2012ra arte iraun zuen, eta emaitzak oraindino Interneten aurki daitezke34. Ildo beretik, Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak 2012an 31eskutik.com bloga abiarazi zuenean, EiTBko hizkuntzalariek euren postak zintzilikatu zituzten hilero, 2016an itxi zen arte. Post haietako askok hedabideetako euskarari buruz ziharduten35, zela gogoeta gisa, zela EiTBren lanaren berri gisa. Webguneetan ez ezik, hizkuntzalariok beste euskarri batzuetan ere argitaratzen dituzte euren lanarekin loturiko artikuluak36, eta hitzaldiak37 ere eskaintzen dituzte. Helburu espezifikoagoarekin, komunikatzaileentzako ikastaro eta formazio-saioetan ere hartzen dute parte38. 4.6.3.3. HIKEA aplikazioa EiTBko profesionalentzat hizkuntza-zaintzaren arloan aurrera eraman diren ekimenetatik, garrantzitsuenetako bat HIKEA aplikazioa izan da. Berez, hiztegi elektroniko baten moduko aplikazioa da, EiTBren datu-base lexiko eta terminologikoa 34 Bikoizketako txostenak: www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1328861139 Kazetarientzako orriak: www.erabili.eus/zer_berri/berriak/1084490076 Erabili.com-erako berariazko sorta: www.erabili.eus/zer_berri/muinetik/1321604960 35 Adibidez, Etxetik botatzetik etxegabetzera (I. Goikoetxea, 2012), Nazio Batuakek (I. Goikoetxea, 2013), Euskarazko bikoizketaren historia sentimentala (Larrinaga, 2013d), Saria edo ziria (Larrinaga, 2013f), Txahal inkatuaren sindromea (Larrinaga, 2014a). 36 Adibidez, ETBren zenbait gomendio (I) (Menika & Larrinaga, 1995), ETBren zenbait gomendio (II) (Menika & Larrinaga, 1996). 37 Adibidez, Hizkuntzalariak telebistagintzan (Larrinaga, 2004b), Gazte hizkera telebistan (Larrinaga, 2005c), Pantaila euskarazko hitzez mintzo (Larrinaga, 2011b). 38 Adibidez, EiTB eta UPV/EHUren Multimedia Komunikazioa masterreko mintegia, Egokitasuna eta kalitatea. Euskarazko testuetan nola? (Larrinaga, 2005a) ikastaroa, edo Ikus-entzunekoetarako euskara: kazetarientzako baliabideak eta HIKEA aplikazioa (Larrinaga, 2011a) saioa. 369 elikatzea eta kontsultatzea ahalbidetzen duena. Hurrengo paragrafoetan aztertuko dugu zein helbururekin sortu zen, eta zer eduki aurki daitekeen. EiTBn datu-base lexiko eta terminologiko bat antolatzeko eta berorren kontsultarako aplikazio bat sortzeko erabakia Euskara Zerbitzuaren 2005eko PDCA batzarrean hartu zen, komunikazio-taldeko kazetariek eta sortzaileek tresna erraz bat izan zezaten EiTBrako egokiagotzat edo lehentasunezkotzat jotzen ziren hitzak begiratzeko. Izan ere, lehenago (Larrinaga, 2013b) azaldu dugun bezala, telebista-programetan ari diren profesionalek era bitako beharrizanak dituzte hiztegiarekin lotuta: kontsulta, alegia, hitzak aurkitzeko baliabideak eskura eta ondo hornituta egotea, eta egokitasuna, alegia, proposatzen diren hitzak ezagunak, zehatzak, harrapatzen errazak, eta sintaktikoki moldaerrazak izatea. Horregatik, HIKEAko fitxetan, hitz asko esanguren gaineko argibideekin, erabilera zehazteko oharrekin, adibideekin eta bestelako jakingarriekin hornituta daude. 'Piromano' fitxan, adibidez, ohar hau dator: «Basoetako suteei buruzko albiste gehienetan "piromano" oker erabiltzen da». Ondoren, 'piromano' eta 'sutzaile' hitzen definizioak ematen dira. 'Brasil' fitxan, toponimoa Euskaltzaindiaren 38. arauan finkatu dela argitzeaz gainera, herritarren izena dator —brasildar—, futbol-selekzioko jokalarien goitizena —canarinhoak—, eta hiriburua den 'Brasilia' fitxarekiko lotura. Urteetan, zalantza lexiko eta terminologikoen aurrean, EiTBko hizkuntzalariek, galdera puntualen erantzunetatik harago, hitz-zerrendak prestatu dituzte kazetarientzat, esamoldez eta adibidez hornituta, komunikazioaren gakoa hitzetan ez baizik esaldietan dagoela iritzita. Eginkizun horretan, hitz berriak sortu eta asmatu behar izan dira batzuetan eta, inoiz, beste inork asmaturiko berbak erreskatatu dira jaio zireneko liburu eta hiztegietatik. Ikus-entzunezko hedabideek erakutsi dute baliabide ahaltsua direla hitz eta esamolde berrien zabalkundean. Hala, EiTBk arrakastaz hedatu dituen hitzen artean, informazioaren arloan, artezilari, labe garai, zerga iraultzaile (geroago, iraultzarako zerga gisa zuzendua), etxegabetze eta birfindegi aipa daitezke. Fikzioan, oin-handi, Bizarzuri eta pottoki. Programetan, puxtarri, jatorri-izen, marrazain, bizar-mozteko eta Gilda eskote. Telebistagintzarekin lotuta, marrazki bizidun, irudi-gidoi, kilker, telesail, albistegi eta artezle. Barne-produkzioko dramatikoetako elkarrizketetan, kirioak airean, kirioak dantzan, zokor-mazo, emaziringa, azaren kirtena, ziraun-kume, zorne-zaku, zorne-zorro eta lepatente. 370 EiTBko hizkuntzalarien helburuetan, material lexiko eta terminologiko guztia erraz kontsultatzeko eran ipintzea bezain garrantzitsua bateratasuna zen, hau da, Euskal Telebistan, Euskadi Irratian, eta Eitbneten hiztegi-erabilera bateratzea eta koordinatzea. Datu-base batek asko lagunduko zuen eginkizun horretan eta, modu berean, erabakiei iraupena emango zien, arazo lexikoa edo terminologikoa atzera ere beste albistegi, dokumental, magazin edo telesail batean agertzen zenerako. Horregatik, datu-basea ordura arte Euskara Zerbitzuak landuta zeuzkan zerrendekin kargatzen amaitutakoan, 2006an, kontsulta-interfazea Tortolika EiTBren intranetean txertatu zen. EiTBren hizkuntza-lanari kanpoan ere zabalkundea emateko ekimenekin lotuta, 2009an, HIKEA EiTBren webgunean jarri zen euskaldun guztiek erabilgarri izan zezaten. 2013. urtetik, HIKEA aplikazioa Euskalbar Firefoxerako gehigarrian ere txertatuta aurki daiteke. Euskalbarren egiazta daitekeenez, egun, ugari dira kontsulta-baliabide lexiko eta terminologikoak euskaraz. Horregatik, irizpide nagusi bi erabiltzen dira HIKEA osatzen jarraitzeko. Lehen irizpidea da kazetari eta komunikatzaileek esku-eskura behar duten informazio onomastikoa jasotzea —hala nola, toponimoak, errege-erreginak, artelanak eta aldi historikoak—. Bigarren irizpidea da beste hiztegi batzuetan ez dagoena eskaintzea, batik bat, eguneroko informazioarekin eta aktualitatearekin lotuta badago. Horrez gainera, programa jakin baten beharrizanei erantzuteko, hiztegi-lantze sistematikoak egiten dira. Esate baterako, Merlí telesailaren bikoizketarako, gotik behera berrikusi, orraztu, eguneratu eta osatu behar izan da HIKEAko hizkera kolokialaren saila. Horrelako lanketek ikus-entzunezkoetan erabilera-eremu jakin baten hiztegiak izan duen eboluzioa aztertzeko aukera eman dute. Dagoeneko (4.5.2. azpiatalean), eguraldi-iragarpenarena azaldu dugu. Sukaldaritza-saioena, Interneten aurki daiteke, EiTBren sukaldaritza-hiztegia, eitb.eus-en eskuragarri (EiTBko Euskara Zerbitzua, 2016) izenarekin. 4.6.3.4. Euskaltzaindiarekiko hitzarmena ETBko hizkuntzalariek, corpusaren arloan egin duten lanean, Euskaltzaindiaren babesa eta kolaborazioa bilatu dute lehenengo urteetatik. 2003an, erakunde bien arteko harremana hitzarmen baten bidez formalizatu zen, aldian-aldian berrituz joan delarik. 371 Maila sinbolikoan, hitzarmenak balio handia izan du, ikusgai egin baitu euskara sustatzeko interes komunak elkarloturik sentitzen direla erakunde biok. Praktikan, tresna bat gehiago da EiTBren hizkuntza-erabileran Euskaltzaindiaren arauak inplementatzeko, eta inplementazio hori egokiro egiten dela egiaztatzeko. Hala eta guztiz ere, hitzarmenak ez du ekarri Euskaltzaindiaren aldetik EiTBrekiko hurrekotasun handiagoa akademiak aurrera eramaten dituen ekimenetan. Euskaltzaindiaren eta EiTBren arteko lehen kolaborazioa albistegien arloan gertatu zen (3.5.2. azpiatalean ikusi dugunez). EiTBko Zuzendaritzaren eskariz, Euskaltzaindiak hainbat hizkuntza-gomendio jaso zituen liburuxka bitan, Euskara (erabileraz) (Euskal Irrati Telebista, 1989a, 1989b) izenarekin. Albistegietarako euskararen garapenean, oinarri garrantzitsua izan dira gomendio haiek. Kronologikoki jarraituta, 1995 eta 1998 urteen artean, EiTBk Euskaltzaindiaren Ahoskera Lantaldean hartu zuen parte, euskara batuaren ahoskerari buruzko arauaren prestaketarako. 2001ean, EiTBko zuzendaritzak eskatuta, Euskaltzaindiak Orotariko Euskal Hiztegia-ren corpusa eskuratu zien komunikazio-taldeko hizkuntzalariei, beraien kontsultak eta ikerketak errazteko helburuarekin. Era berean, 2000 eta 2003 urteen artean, EiTBk Euskaltzaindiaren Komunikabideen Lantaldean hartu zuen parte. Elkar-aditzezko testuinguru horretan, 2003an, Euskaltzaindiak eta Euskal Irrati Telebistak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten, EiTBren hedabideetan euskararen erabilera ona sustatzeko helburuarekin, batik bat hiru esparrutan: 1) lexikoan eta, bereziki, onomastikan; 2) gramatikan; 3) ahoskeran. Erakundeok betekizun osagarriak edukitzea aitortzen zioten elkarri: Euskaltzaindia erakunde arau-emailea zen, eta EiTB, arauen hedatzailea (Haritschelhar, 2003; Ortuzar, 2003). Bakoitza bere rolean arituta, Euskaltzaindiak aholkularitza-, kontsulta- eta prestakuntza-zerbitzuak eskaini behar zizkion EiTBri esandako hiru esparruetan eta, horrekin batera, formatu elektronikoan helarazi behar zizkion bere arauak eta zerrenda onomastikoak. Hitzarmenaren markoan, Euskal Irrati Telebistako hizkuntza-aholkulari Lourdes Oñederrak (2004) EiTBko albistegietako euskararen kalitateari buruzko iritzia eskatu zion Euskaltzaindiari. Erantzunak urte batzuk behar izan zituen, aurrerago azalduko dugunez. Euskaltzaindiak eta EiTBk beste hiru urterako berriztatu zuten hitzarmena 2006an, betekizun bi erantsita. Lehena zen Euskaltzaindiak lehentasuna emango ziela, 372 berariazko batzordean, EiTBk kontsulta gisa bidal zitzakeen hitz-zerrenda eta glosarioei. Bigarren betekizuna zen erakunde biek txosten-eredu bat hitzartuko zutela, Euskaltzaindiak EiTBko albistegietako hizkuntza-ebaluazioaren emaitzak aurkezteko erabil zezan, eta ebaluazio hori egiteko materiala EiTBk eskuratuko ziola Euskaltzaindiari. Bigarren hitzarmenak eranskin bat izan zuen 2009ko martxoan, esanez EiTBk Lexikoaren Behatokiaren garapenean lagunduko zuela Euskaltzaindiaren esku jarriz 2000. urtetik aurrera komunikazio-taldean sortutako testu-masa. Hitzarmenaren hurrengo berriztapenak 2010-2012rako, 2013-2016rako eta 2017-2019rako egin dira. 2013ko berriztapenaren kariaz zabaldu zen albistean (Komunikazio Saila, 2013) jaso bezala, Euskaltzaindiaren eta EiTBren arteko hitzarmenak emaitza onak izan ditu. Inportanteenetako bat da Euskaltzaindiak erabakitzen dituen toki-izen guztiak HIKEA EiTBren datu-basean eransten direla, kazetariei kontsulta erraztearren. Oro har, hitzarmena tresna baliagarri bat izan da Euskaltzaindiaren araugintza EiTBn hedatzeko, bai eta hedapen hori egokiro egiten dela egiaztatzeko ere. Gorago aipatu dugunez, 2004. urtean, Euskaltzaindiari ETB1eko eta Euskadi Irratiko informazio-saioetako hizkuntzaren kalitateari buruzko iritzia eskatu zion EiTBko hizkuntza-aholkulariak, eta akademiak ez zuen arazo handirik aurkitu bere ebaluazioan: «Euskaltzaindiaren iritziz, oro har, egokia da aztertutako programetan EITBko hedabideek darabilten euskara, bai zuzentasunari dagokionean eta bai egokitasunari dagokionean; nahiz eta prosodiaren eta oratoriaren ikuspegitik zer hobeturik sumatzen den esatari eta aurkezle zenbaitengan». (Euskaltzaindia, 2006) Hiztegiaren arloan, EiTBk prestatu dituen hainbat glosario Euskaltzaindiak aztertu eta balioztatu ditu: Euskal Herriko hondartzak, Euskal Herriko mendateak, kirol-probak, musika klasikoko obrak, eta ikus-entzunezko hedabideen terminologia. Hitz guztiak HIKEAn kargatu dira, eta erregistro bakoitzean espresuki jakinarazi da euskarazko formak Euskaltzaindiaren onespena duela. 2008an, Euskalmet meteorologia-zerbitzuak erabiltzen zuen terminologia glosario gisa atondu zuen EiTBko hizkuntzalarien laguntzarekin eta, EiTBren eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetza-hitzarmenaren markoan, akademiara bidali zen. Euskaltzaindiaren iradokizun eta hobekuntzekin, 373 glosario hori ere HIKEAn kargatu zen. 2010ean, hiztegiaren arloko kolaborazioan, ildo berri bati ekin zitzaion. Gorago esan bezala, urte horretatik aurrera, Lexikoaren Behatokiaren corpusa EiTBren irratiko, telebistako eta Interneteko testuekin elikatzen da. Ohiko albisteez gainera, Behatokiarentzat interes handikoak diren ahozkotasunaren esparruko materialak bidaltzen dira, besteak beste, telesailetako gidoiak. Hitzarmena urrats bat gehiago izan da EiTB eta Euskaltzaindia 1980ko hamarkadan urratzen hasi ziren lankidetzaren bidean eta, aurreko urrats guztiek bezala, emaitza interesgarriak izan ditu. Halaz guztiz, erakunde bien arteko harremanean itzalak ere badaude. Euskaltzaindiarekin loturiko eragile batzuek garai batean agertu zuten mesfidantza edo urteokaz plazaratu dituzten gaitzespenak gogoratu beharrik gabe ere, EiTB jarduera akademikoetatik urrun edukitzen dela atzematen da Euskaltzaindiaren jokabidean, adibidez, lankidetza-hitzarmena bera kudeatzeko moduan. EiTBren kontsultetan, jarrera proaktiboa igartzen da askotan: bete-beteko itaun bat egin ordez, irizpide-beharra duen hizkuntza-gai bat seinalatzen da. Euskaltzaindiaren erantzunetan, berriz, nekez aurki daiteke hiztun arrunt bati Jagoneten emango litzaiokeen baino azalpen tekniko edo espezifikoagorik, eta ez dira aintzat hartzen EiTBren kontsulten atzean egon litezkeen ekarpenak. EiTBtik bidalitako glosarioei eurei, Euskaltzaindiak ez die ez arau-maila eman, ez toki bat egin arautu beharrekoen zerrendan. Urteak garrenean, Euskaltzaindiak arauak eman ditu EiTBren kontsultetan seinalaturiko hainbat gaiez, esaterako, kanpoko-pertsona izenen deklinabideaz, arabieraren transkripzioaz, edo Euskal Herriko eta mundu osoko toponimoez. EiTBri ez zaio eskaini arauok jorratu dituzten batzorde edo lantaldeetan parte hartzea edo mintzatzea. Euskaltzaindiaren lantalde eta batzordeetan, euskaltzainez gainera, hedabideetako eta euskalgintzako erakundeetako pertsonak izendatzen dira kide, baina oso gutxitan hartu dira aintzat EiTBko pertsonak corpusaren arloko langintzarako. Birritan baino ez: 1995 eta 1998 artean funtzionatu zuen Ahoskera Lantalderako, eta 2000an hasi eta 2003an bertan behera geratu zen Komunikabideen Lantalderako. Egungo Ahoskera Batzordean ez dago EiTBko pertsonarik. Euskara Batuaren Eskuliburuaren batzorde suntsikorrean ere ez da egon EiTBko pertsonarik, baina bai beste hedabide batzuekin lotura duten kideak. Ez dirudi harreman normalizatu batez hitz egin dezakegunik. 374 5. IKUSPEGI OROKORRA ETA AZKEN GOGOETAK Euskal Telebista debate publikoaren erdigunean dago 1980ko hamarkadaren lehen urteetan sortu zenetik, besteak beste, zalantzan jartzen delako Euskadiko gizarteari eman behar dion zerbitzua ematen ote dion. Eusko Legebiltzarraren 5/1982 Legeak, Euskal Irrati Telebista herri-erakundea sortu zuenak, hiru esparru bereizten zituen zerbitzu horretan —herritarren informazioa eta parte-hartzea, hezkuntza, eta euskal hizkuntza eta kultura— eta, hirugarren esparruari dagokionez, legeak euskara sustatzeko eta zabaltzeko betebeharra egozten zion hedabide berriari. Guk, hain zuzen ere, euskararekiko betebehar horretaz ikertzeko interesa geneukan. Zehazkiago esanda, tesi honen helburua izan da ETBk euskararen normalizazioan izan duen eginkizuna aztertzea. Zer ondoriotara heldu garen azaldu aurreko kapitulu honetan, osatu dugun ikerketaren ikuspegi orokorra emango dugu. Gure azterketako lehen urrats gisa, lehenengo kapituluan, tesi honi euskarria eskaintzen dioten ikerketen eta eredu teorikoen berrikuspena egin dugu, hiru arretagunerekin: 'hizkuntza-normalizazioa' kontzeptua, hizkuntza-normalizaziorako egitasmoen diseinua eta inplementazioa, eta hedabideen normalizazio-eginkizuna. 'Hizkuntza-normalizazioa' terminoa hizkuntza gutxituen iraupenarekin lotutako ikerketetan eta jardueretan azaltzen da, hizkuntza bat baino gehiagoko gizarteetan gutxituaren ordezkapena gelditzera eta beraren erabilera berpiztera zuzentzen den prozesua izendatzeko. Normalizazioak atal bi ditu. 1) Hizkuntza-politika: helburuak 375 hautatzeari dagokion atala. 2) Hizkuntza-plangintza: hiztunen jokabideetan eragiten ahalegintzeko jarduerei dagokien atala. Atal bien artean harreman bereizgaitza dagoela agerrarazteko, hizkuntza-politika eta -plangintza (HPP) terminoa nagusitu da literatura soziolinguistikoan, normalizazioaren sinonimotzat jo duguna. HPPari lotutako ideietan, eboluzio bat gertatu da, zeinean Ricentok (2000) hiru aldi bereizi baititu. Deskolonizazioaren aldian, 1960ko urteetan, hizkuntza-aniztasuna nazio berrien modernizaziorako eragozpen gisa ikusi zen, eta planifikatzaileen proposamena izan zen erabilera formalen eremua lehengo metropoliko hizkuntzari uztea eta, gainerako eremuetarako, nazio-estandar bat eraikitzea. Gutxira, Neokolonialismoaren aldian, agerian geratu zen Europatik zuzendutako modernizazio-ahaleginak desegokiak zirela eta, hizkuntzari zegokionez, herrialde bakoitzaren testuinguru soziokulturalean kokatu behar zela normalizazio-plangintza. Globalizazioaren aldian, 1990eko urteetatik aurrera, hizkuntza gutxituen galera bihurtu da HPParen arretagune nagusia. Mundu globalizatuan, ingelesa da hizkuntza hegemonikoa, eta hizkuntza gutxituen hiztunei ez zaizkie eskubideak errespetatzen. Horren aurrez aurre, HPParen arloan hizkuntza-ekologiaren paradigma eratu da. Paradigma berri horretan oinarritzen den hizkuntza-politikak hiru ardatz izan behar ditu. 1) Hizkuntza-aniztasuna babestea, biodibertsitatea zaintzen den bezala. 2) Herritarrari bere hizkuntza-eskubideak bermatzea. 3) Behetik gorako (bottom up) eragintza, hots, gizarte-taldeen eta gizabanakoen parte-hartzea. HPParen alderdi aplikatuari dagokionez, euskararen normalizazioan eredu bi dabiltza: Haugenena (1983) eta Fishmanena (1991). Haugenek aldaera estandarren eraketaren behaketatik osatu zuen berea, eta lau dimentsio bereizi zituen. 1) Hautapena: estandarrerako hizkuntza-aldaera bat aukeratzea. 2) Kodifikazioa: zuzentasun-arauak zehaztea. 3) Inplementazioa: estandarra erakundeetan finkatzea eta hiztunen artean zabaltzea. 4) Lantze funtzionala: estandarraren etengabeko eguneratzea, kulturak, teknikak, irudimenak eta emozioek sortzen dituzten beharrizanei erantzuteko. Haugenek ardatz biren bidez antolatu zituen lau dimentsioak. Estatus-plangintzaren ardatzean, hautapena eta inplementazioa jarri zituen. Corpus-plangintzaren ardatzean, kodifikazioa eta lantze funtzionala. Hornbergerrek (2007), hizkuntzaren transmisioarekin loturiko jarduerak biltzeko, estatus-plangintzatik jabekuntza-plangintza bereizi du. 376 Fishmanek, berriz, hizkuntza gutxituen ordezkapena itzularazteko kezkatik sortu du bere eredua. Zortzi mailako eskala baten itxura dauka, eta ideia nagusia da hizkuntzak ez duela irauten baldin eta belaunaldi batetik hurrengora ama-hizkuntza gisa igarotzen ez bada eta intimitatearen esparrua —familia, auzoa, komunitatea— gordetzen ez bazaio. Eskalan transmisioa baino gorago dauden mailak (eskola, hedabideak, lana eta administrazioa) ez ditu baliagarritzat jotzen hizkuntza bat ama-hizkuntza bihurtzeko; bakarrik familia barruko transmisioaren aldeko kontzientzia sortzeko. Fishman erreferentzia garrantzitsua da 1990eko urteetatik euskara normalizatzeko gogoeta eta plangintza guztietan. HPPko ereduetan, ez Fishmanenak, ez besteek, ez diete toki berezirik eskaintzen hedabideei. Hala eta guzti, hizkuntza gutxituek 1950eko hamarkadan egin zituzten lehen agerraldiak hedabideetan eta, ordutik hona, eboluzio bat egon da hedabideei hizkuntza gutxituen normalizazioan aitortzen zaien eginkizunari buruzko ideietan. Pietikäinen eta Kelly-Holmesek (2011) hiru aldi bereizi dituzte eboluzio horretan. Dohaintza aldian, hizkuntza gutxituek lehen agerpenak egin zituzten hedabideetan, hizkuntza handi baten programazioan txertatuak, helburu testimonial hutsez. Zerbitzu aldian, komunitate gutxituek euren hedabideak eratu zituzten —askotan erakunde propioetatik, Euskadin bezala—, komunitateari egungo bizimoduan behar diren zerbitzuak —informazioa, entretenimendua eta formazioa— eskaintzeko helburuz. Performantzia aldian, mundu globalizatu eta digitalizatu baten testuinguruan, hizkuntza gutxituko hedabideek (HGHek) euren arduren lehen lerroan ipini dute komunikazio-produktuen ekoizpena, eta atzerago utzi dute hiztunen hizkuntza-eskubideak bermatzea edo hizkuntza gutxituari leiho bat ematea. Dohaintza aldian, agerian jarri zen hedabideek hizkuntzaren estatus-plangintzan laguntzen dutela, komunitate gutxitua eta beraren hizkuntza ikusgai eginez. Zerbitzu aldian, HGHei baliagarri iritzi zitzaien hizkuntzaren iraupenerako. Hala izan zitezen, Moringenek (2007) baldintza bat deskribatu zuen: guztizkotasuna. Hiztunari bere hizkuntzaren komunikazio-esparruan mota guztietako hedabideak eskaini behar zaizkio (guztizkotasun instituzionala) eta, hedabide bakoitzean, formatu edo genero guztiak (genero-guztizkotasuna). Jonesek (2013b) HGHen hizkuntza-praktikak aipatu ditu hedabideok hizkuntzaren sustapenean baliagarri izatea baldintza dezaketen faktore 377 modura, besteak beste, elebitasunaren kudeaketa eta emanaldietako hizkuntza-eredua. Zerbitzu aldian, bestalde, corpus-plangintzan ere, baliagarri iritzi zitzaien HGHei; estandarraren zabalkunderako eta hizkuntza-baliabideen lanketarako. Performantzia aldian, jabekuntza-plangintzaren ikuspegitik, hiztunaren eta hizkuntzaren arteko harremanak gertaleku berri batean kokatzea aitortu zaie hedabideei. Hiztun motibatuak hedabideetan aurkitzen ditu interesatzen zaizkion eredu berriak eta behar dituen hizkuntza-baliabideak. Mundu globalizatu eta digitalizatuak asko aldatu du komunikazio-sektorea eta, beraz, horrek HGHen normalizazio-zereginean hainbat eragin izan ditu. 1) IKTei esker, norbanakoak ekoizle eta kontsumitzaile aktibo bihurtu dira, batez ere Interneten, eta hedabideetan logika berri bat zabaldu dute: aritzea, erabiltzen den hizkuntzaren kezka izan barik. 2) Ekoizleak ugarituta, eskaintza ere ugaritu da. Horrek produktuak espezializatzea eta audientziak zatikatzea ekarri du. Orain, ez da komunitate osoarentzat ekoizten. 3) Ekoizleak ugarituta, hizkuntza-moldeak ere ugaritu dira. Ikus-entzunezko produktuetan, hizkuntza-aldaera estandarrak tarte zabalak utzi behar izan dizkie aldaera bernakularrei. 4) Areago, Internet bidezko hedabide berrietarako ekoitzitako produktuetan batik bat, komunitateko hizkuntza-dibertsitate osoa islatzen da. Bigarren kapituluan, begirada xehea eman diogu euskararen normalizazioari, Euskal Telebista prozesu horretan kokatzeko helburuarekin. Ricentok (2000) HPPari buruzko ikerketetan proposatu duen aldi-banaketari jarraituta, euskararen normalizazioan lau aldi bereizi ditugu, bakoitzaren hasieran mugarri bat identifikatuz. Lau mugarriok euskararen corpus-plangintzari edo estatus-plangintzari lotutako gertaera nabarmengarriak dira: 1) Euskaltzaindiak 1968an Arantzazun antolatu zuen biltzarra, 2) Espainiako 1978ko Konstituzioaren onarpena, 3) Euskaltzaindiaren 1994ko Leioako biltzarra, eta 4) euskararen Interneterako irteera 2000ko urteetan. Normalizazioaren aurreko egoera dela eta, euskarak aro historikoan zatikatze dialektala eta etengabeko murrizketa geografiko eta soziala jasan ditu. Horri aurre egiteko lehen ekimen planifikatua Euskaltzaindiaren 1968ko biltzarrean eraman zen aurrera. Biltzar hartan, euskara batuaren (estandarraren) oinarriak ezarri ziren eta, horregatik, normalizazioaren lehenengo aldian kodifikazioa jo daiteke ardaztzat. Euskararen 378 iraupenerako, garrantzi handikoa irizten zitzaion euskaldun guztientzako kode literario bat edukitzeari, baina beharrezkotzat jotzen zen, halaber, euskal gizarteak burujabetza izatea; politikoa eta ekonomikoa eta, batez ere, kulturala. Burujabetza hori garatzeko bideak markatu zuen euskararen normalizazioaren bigarren aldia. Hego Euskal Herrian, bideari 1978an ekin zitzaion, Espainiako konstituzioa onartzearekin, zeinak, besteak beste, euskal lurraldeei autonomia eskaintzen baitzien, eta euskarari, ofizialtasuna. Autonomiaren aukera baliatuta, 1980ko hamarkadan Hego Euskal Herrian Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroa eratu ziren, eta normalizazio-plangintzari ekin zioten erkidego biek euskararen ofizialtasuna inplementatzeko. EAEn, euskal gizarte elebidun bat lortzeko helburua zehaztuta, euskarari hezkuntzan, administrazioan eta gizarte-bizitzako arlo guztietan egin zitzaion lekua 1982ko Euskararen Normalizaziorako Legearen bidez. Komunikazioari zegokionez, EAEko administrazioak hartu zuen bere gain leku hori bermatzea, 1982an Euskal Irrati Telebista sortuz. Nafarroan ere, erritmo motelagoan, hezkuntzan, administrazioan eta beste hainbat arlotan eman zitzaion sarbidea euskarari, baina euskararen ofizialtasuna ezberdinki inplementatuz legez ezarritako hiru hizkuntza-eremuetako bakoitzean. Administrazioen ekimenekin batera, euskalgintzako eragileenak nabarmendu behar dira 1980ko urteetan, euskara sustatzeko saiakerak Iparraldera ere zabaldu zituztenak. Ekimenok, sarri, 1970ko hamarkadan eta lehenago ere hasitakoen jarraipena izan ziren: ikastolak, helduen euskalduntze eta alfabetatzea, herriko bizitza eta lantokia dinamizatzeko euskara-elkarteak, eta euskarazko tokiko irratiak. Horrekin batera, euskalgintzako eragileek oso zeregin garrantzitsua bete zuten euskararen corpus-plangintzan: euskarak konkistatu berri zituen eremuetan (nagusiki, administrazioan, irakaskuntzan eta hedabideetan) behar ziren baliabide lexiko eta diskurtsiboen garapenean inplikatu ziren, eta hizkuntza-kontsultarako materialak prestatu zituzten. Lantze funtzionalean halako pausoak eman ahala, beharrezkoago egiten zen kodifikazioan ere ematea, euskararen batasuna ortografiara eta morfologiara mugatuta baitzegoen 1970eko urteetatik. Hain zuzen, araugintzaren bultzada berria da euskararen normalizazioaren hirugarren aldiko ardatzetako bat. Araugintzari berriro ekiteko helburuz, Euskaltzaindiak biltzarra antolatu zuen Leioan 1994an. Biltzarrean, hurrengo urteetan urratu beharreko bidea marraztu zen: ahoskera, hiztegia, onomastika, 379 hitanoa, eta zalantza eragiten zuten hainbat gai morfologiko. Estandarizazioa aurrerantz zihoala, baina, euskalgintzako sektore batzuetan, tokiko komunikabideekin loturikoetan batez ere, euskalkietara itzultzeko joera agertu zen, euskara batuan nahi bezalako grazia eta bizitasuna aurkitzen ez zituztelakoan. Kodifikazioaren bultzadarekin batera, euskararen gizarte-estatusa jasotzeko ahalegina da hirugarren aldiko beste ardatzetako bat. Euskalgintzako eragileentzat, ofizialtasunaren onurak gorabehera, agerian zegoen euskarak lan-munduan, kirolean, komunikazioan eta beste edozein esparrutan erdararekiko menpekotasun-egoeran segitzen zuela, eta hainbat ekimen abiarazi zituzten hori aldatzen ahalegintzeko. Komunikazioaren arloan, esaterako, hedabide lokalen loraldia izan zen. Plangintza publikoei dagokienez, EAEn, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) onartu zen 1998an. EBPNk —Fishmanen 1991ko ereduan oinarriturik— hiru helburu estrategiko finkatu zituen: transmisioa, erabilera eta elikadura. Estrategiaren funtsa euskararen belaunaldiz belaunaldiko jarraipena (transmisioa) ziurtatzea zen, eta gainerako ahaleginak euskara hiztunaren inguru hurbilean atxikitzera zuzendu behar ziren: eguneroko harremanetan (erabilera), eta aisialdiko eta kulturako kontsumoan (elikadura). Nafarroan, Gobernuak euskararen sustapena oztopatzeko jarrera hartu zuen, batez ere legeriaren irakurketa murriztailea eginez. Iparraldean, euskararen ofizialtasuna onartu gabe ere, hizkuntza-plangintza publikoari lurraldea sustatzeko egitasmoen barruan ekin zitzaion. Hiztun osoen kopurua handitzeko helburu nagusiarekin, hiru esparru hartu ziren aintzat, EBPNko bertsuak: 1) euskararen transmisioa, 2) euskararen gizarte-erabilera, eta 3) euskararen bizkortzea. 2000ko hamarkadaren bigarren erdian, euskarak Interneten presentzia sendoa erdietsita, normalizazio-prozesua aldi berri batean sartu zen. Presentzia hori, hein batean, euskarak IKTen arloan egin dituen urratsei zor zaie. IKTek, gainera, euskararen corpusean lan egiteko modu berriak ahalbidetu dituzte eta, horri esker, lexikalizazioan aurrerapen handia gertatu da. Halaz guztiz, Internetek eta IKTek eragin duten mundu globalizatuan, kezkatzeko arrazoiak ere badaude, ingelesaren mehatxuagatik eta normalizazioaren aurkako jarreren zabalkundeagatik. Euskal gizartean, gainera, egoera soziolinguistiko konplexua utzi dute 1980ko hamarkadan abiarazi ziren egitasmoek: asko gehitu da 380 euskararen ezagutza, belaunaldi gazteetan batez ere, baina kaleko erabilera geldituta dago hasierako igoera baten ostean. Egoera horren aurrean, estrategia ezberdinak hautatu dituzte gizarte-eragileek eta erakunde ofizialek. Euskalgintzako eragileek erabilera sustatzeko jarreren eta diskurtsoen lanketan ipini dute arreta, argudio nagusi hauekin: euskal herritarren hizkuntza-eskubideak, kontsentsua, hizkuntzen elkarbizitza, eta hizkuntza-ohituren aldaketa. Erakundeen plangintzak, berriz, euskararen erabilera sustatzeko baliabideak antolatzera zuzendu dira nagusiki. EAEn, Euskara 21 egitasmoa dago abian 2007tik. Egitasmoak, lehenik, XXI. menderako hizkuntza-politika berri baten oinarriak ipini ditu. Oraindino ere, helburua gizarte osoaren elebitasuna da, baina asimetriaren ideia gehituta: baliabideak errealitate soziolinguistikoaren arabera antolatuko dira. 2012an, Euskara 21 egitasmoak Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) eman du. ESEPren giltza euskararen bilakaeraren indarguneak zaintzea eta ahuleziak zuzentzea da eta, horretarako, hainbat ekintza proposatzen dira esparruz esparru. Nafarroan, 2015ean, gobernu-aldaketa egon zen, eta agintari berriek euskara sustatzeko jarrera ekarri dute. Horretarako, Euskararen I. Plan Estrategikoa landu dute 2016-2019 epealdirako. Iparraldean ere, Euskara jalgi hadi plazara izeneko plangintza prestatu dute, 2017an Euskal Hirigune Elkargoa abiarazi ondoren. Elkargoak, lehen aldiz historian, erakunde bakarrean elkartu ditu Ipar Euskal Herriko lurralde guztiak, eta ofizialtasuna aitortu dio euskarari bere eskumenen esparruan. Hirugarren kapituluan, Euskal Telebistak euskararen normalizazioan izan dituen eginkizunak aztertzeari ekin diogu. Azterketa kronologikoki antolatu dugu, Pietikäinen eta Kelly-Holmesek (2011) hizkuntza gutxituko hedabideen garapenean proposatu duten aldi-banaketari jarraituta. Euskararen kasuan, dohaintza aldia, 1970eko urteetan kokatu behar da. Garai hartan, euskara batua lehen urratsak egiten hasia zen, eta euskarazko komunikabide idatziek —Zeruko Argiak eta Anaitasunak— euren euskara-eredu egin zuten. 1976an, euskarazko komunikazioa aldarrikatzeko helburuz, 1950eko hamarkadatik euskarazko programak eskaintzen zituzten lau herri-irratiek baterako programazioa aireratu zuten 24 orduz. Giro hartan, Espainiako eta Frantziako telebista nazionalek tarte bat ireki zioten euskarari astero, 1975ean eta 1976an hasita hurrenez 381 hurren. Oso denbora gutxi iraun zuten ekimenak izan ziren, balio sinboliko hutsekoak eta, azpimarratzekoa dena, ikus-entzunezko komunikazioan euskarari eta euskaldun profesionalei bidea urratzen lagundu ez zietenak. Euskal gizartean, asteroko tarte haiek baino toki handiagoa nahi zen hedabideetan euskararentzat eta, EAE eratu berrian, nahi horri erantzuteko, proiektu konplexu bat eraman zen aurrera euskara normalizatzeko plangintzari lotuta. 1982an, Eusko Legebiltzarrak Euskararen Normalizaziorako Legea onartu zuen, herritarrei hedabideetan eta gizarte-bizitzako gainerako arloetan euskaraz aritzeko eta euskarazko zerbitzua jasotzeko eskubidea bermatzen ziena. Urte berean, Eusko Legebiltzarrak Euskal Irrati Telebista herri-erakundea sortzeko legea onartu zuen, besteak beste, euskara eta euskal kultura sustatzeko helburua zuena, eta herritarrei hedabideetan euskaraz aritzea eta euskarazko zerbitzua jasotzea ahalbidetuko ziena. Horregatik, ETBren sorrera da zerbitzu aldiaren hasiera euskarazko ikus-entzunezko komunikazioan. Dena dela, horrek ez du definitzen erakundearen izaera. Gaia, egon ere, debate publikoan dago oraindino. Batzuen ikuspegitik, ETB euskararen normalizaziorako tresna bat da funtsean. Beste batzuen ikuspegitik, berriz, komunikabide bat da, euskaraz emititzen duena (eta gaztelaniaz ere bai). ETBren sorrerara itzulita, proiektua zailtasunez beteta egon zen. Legeari zegokiona laster konpondu zen, Gernikako Estatutuak EAEri aitortzen zizkion eskumenak baliatuz. Beste zailtasun bat enpresa gisa behar zituen azpiegiturak eta langile-taldea antolatzea izan zen. Ezerezetik hasi behar izan zen. Lehenengo, profesionalak bilatu behar izan ziren, eta formatu. Ia aldi berean, egoitza bat eraiki behar izan zen, eta mikrouhin-sare bat osatu. Urte gutxiren buruan, beharrizanak gehitu ahala, produkzio-zentro bat egin behar izan zen. Zailtasunik handienak, edozelan ere, hizkuntzarekin loturikoak izan ziren eta, hein handi batean, horiek gainditzeko saiakerak izan dira ETBk euskararen normalizazioan egin dituen ekarpenak. Ekarpen horietatik, lehenik eta behin, euskararen estatusarekin loturikoak azpimarratu behar dira. ETB euskararen estatus ofizialaren irudia izan zen hasierako unetik, eta euskarari eta euskaldunei buruzko aurreiritziak aldatzen lagundu zuen. Horrez gainera, hedabide gisa, euskarari komunikazioaren arloa irabazten lagundu zion. Batetik, 382 hizkuntza baliagarri egin zuen egungo munduan informatuta egoteko, entretenitzeko zein lan egiteko. Bestetik, ETB nahitaezkoa izan zen euskarazko ikus-entzunezko produktuak ekoizteko industria era zedin. Azkenik, Euskadi Irratiarekin batera, funtsezkoa izan zen euskararen komunikazio-esparruak guztizkotasuna, irismen nazionala eta izaera profesionala lortzeko prozesuan. ETBk, erakunde publikoa den aldetik, bere egin ditu EAEko hizkuntza-politika publikoak, eta horrek asko baldintzatu du euskararen normalizazioan jokatu duen rola. 1980ko urteetan, euskara zekiten herritarrak ez ziren biztanleriaren laurdenera ere heltzen, eta EAEko aginte publikoek, egoera hura aldatzea erabakita, gizarte osoa elebidun bihurtzea jarri zuten helburu nagusi gisa. Elebiduna izan behar zuen gizarte baten tresna gisa, ETBk EAEko hizkuntza ofizial biak hautatu zituen bere emanaldietarako. Hasieran, ETBren kanal bakarra elebiduna izan zen eta, horretarako, egunean albistegi bat euskaraz egiten zen, beste bat gaztelaniaz, eta gainerako saioak euskaraz mintzatu eta gaztelaniaz azpidazten ziren. 1986an ETB2 sortuta, kanalak eta hizkuntzak banatu egin ziren, ETB1 euskaraz, eta ETB2 gaztelaniaz, eta euskarazko saioetatik gaztelaniazko azpidatziak kenduz joan ziren. Pantailarako hizkuntza-eredu modura, bestalde, euskara batua aukeratu zuen, Jaurlaritzak administraziorako eta hezkuntzarako erabaki bezala. Telebista-emankizunak euskara batuan eskaintzeak esan nahi zuen pantailan zaildu barik eta estandarizazioan abiatu berri zegoen hizkuntza bat erabili behar zela. Erronka handi bat zen hori euskararen corpusaren arloan eta, aldez aurreko prestakuntzarik ezean, ETBren barruan eman behar izan zitzaizkion irtenbideak. Horrek debatea piztu zuen gizartean, Euskaltzaindiarekin loturiko hainbat gizarte-eragilek ez ziotelako ETBri zilegitasunik aitortu euskararen lanketari heltzeko. Euskal Telebistak, ordea, nahitaezkoa zuen berariazko hiztegia, esamoldeak eta bestelako hizkuntza-baliabideak garatzea programa-mota bakoitzerako. Lau telebista-genero nagusietatik, zerbitzu aldian, informazioa eta drama izan ziren lantze funtzional horren helburuak. Informazioa egunero azaltzen da ETBren pantailan, eta berari eskaintzen zaio ahaleginik handiena euskararen lanketan. Lehen pausoak 1980ko azken urteetan egin ziren, Euskaltzaindiari laguntza eskatuta, eta emaitza esaldi 383 okerren eta esaldi haien bertsio hobetuen bilduma bi izan ziren. Hurrengo urteetan, ETBko hizkuntzalarien eskutik, albistegietako lanera zuzendutako hizkuntza-baliabide ugari prestatu ziren, zuzentasunaren ardura alde batera utzi barik, baina egokitasuna lehenetsita, alegia, komunikazio-egoeraren araberako hizkuntza-erabilera hartuta kezka nagusitzat. Emaitza nagusiak eskuliburu bat eta eskuorri-bilduma bat izan ziren. Dramatikoei dagokienez, lehen garaian, kanpo-produkziokoak baino ez ziren eskaintzen ETBn eta, euskarara ekartzeko, bikoizketa hobetsi zen. Bikoizketaren teknika denbora gutxian menperatu zen baina, jatorrizko gidoien itzulpen-egokitzapenetan, zailtasun handiak aurkitu ziren, eta ez zen gogobetetasuna erdietsi. Bi izan ziren aurrerapauso aipagarriak: euskara batu irakurria finkatzea hizkuntza-eredu gisa, eta bikoiztetxeak ETBko hizkuntzalariekin koordinatzeko sistema bat antolatzea. Hizkuntzalariak programa-arlo jakinei atxikita hasi ziren lanean ETBn, arlo bakoitzean sortzen ziren hizkuntza-premiei erantzuteko. Lehen premia pantailara ateratzen zen euskararen zuzentasuna bermatzea izan zen eta, horren ondorioz, arlo bakoitzerako euskararen lanketari ekin behar izan zitzaion. Lan hori albistegietan eta bikoizketan hasi zen, eta hurrengo urratsa lana koordinatzea izan zen. Helburu horrekin, eta enpresaren jardunean hizkuntza-zaintzak berezko tokia izatea komeni zelako, Euskara Saila eratu, eta hor bildu ziren hizkuntzalari guztiak. Gutxira, Euskara Sailak ETBko komunikatzaileen hizkuntza-formazioaren eginkizuna ere bere gain hartu zuen. Laugarren kapituluan, Euskal Telebistak euskararen normalizazioan izan dituen eginkizunak aztertzen jarraitu dugu, 2000. urtetik gaur egunera arteko denbora-tartean kokatuta. Urte hartan, EiTBk bere lehen plan estrategikoa aurkeztu zuen, eta horrek performantzia aldiaren hasiera markatu zuen euskarazko ikus-entzunezko komunikazioan. Mundu osoan, komunikazioaren arloan, aldaketa handiak gertatzen hasiak ziren teknologia digitalaren eskutik eta, handiagoak etortzekoak zirela aurreikusita, EiTBk testuinguru berrirako prest egon nahi zuen. XXI. mendeko mundu globalizatu eta digitala, EiTBrentzat ez ezik, euskarazko komunikazioaren arlo osoarentzat ere, erronka handia da. Erronka horren aurrean, euskarazko hedabideak aurrera segitzeko moldatzen dira, euskara bultzatzeko eginkizunari eutsita, gainera. Zailtasunetako bat irismena da eta, horregatik, euren 384 erreferentzien erdigunean euskaldunen komunitatea jartzeko estrategia darabilte. Beste zailtasun garrantzitsu bat finantzazioa da, eta denek behar dituzte diru-laguntza publikoak. Euskal Herriko erakunde publikoek ezinbesteko eginkizuna dute horretan. Horrez gainera, EAEn, Eusko Jaurlaritzak hainbat egitasmo bultzatzen ditu plataforma digitaletan euskarazko ikus-entzunezko produktuen eskaintza ugaritzera eta eskuragarri jartzera zuzenduta. Egitasmo horietan, ez du EiTB partaide egiten. EiTBri dagokionez, 2000ko plan estrategikoak, hurrengo urteetan egin beharreko ibilbidea zehazteaz gainera, ikuspegi eta jarduteko modu berriak ekarri zituen komunikazio-taldera. Jardunbide berri horren barruan, 2002an, EiTBk eta Eusko Jaurlaritzak lehen programa-kontratua sinatu zuten, bien arteko harremanak zehazteko. 2008an, EiTBk ekitaldi bat antolatu zuen euskal gizarteko ordezkari eta eragileekin, haien ideiak eta proposamenak entzunda, bere gizarte-erantzukizuneko plana abiarazteko. Plan estrategikoak, programa-kontratuak eta gizarte-erantzukizuneko planak EiTBren plangintza estrategikoa osatzen dute, eta aldika berriztatzen dira, normalean zuzendaritza berriztatzen denean. Edukiari dagokionez, EiTBren jarduera osoa ukitzen dute, besteak beste, kudeaketa ekonomiko-administratiboa, egoitzak, teknologia eta ekoizten diren kanalak eta produktuak. Euskara ere, atal garrantzitsua da eta, hala, plangintza estrategikoaren dokumentuetan jasota daude performantzia aldian EiTBk euskararen arloan izan dituen helburuak eta konpromisoak, eta aurrera eraman dituen jarduerak eta ekimenak. Plangintza estrategikoan zehazturiko ildoari jarraiturik, 2000tik hona, EiTBk teknologia digitala inplementatu du ekoizpen- eta emisio-prozesuetan; komunikazio-talde multimedia bihurtu da, Internetera jauzi eginda; Bilbora ekarri du egoitza nagusia, eta bere emaitzen ebaluazioa egiteko sistemak ezarri ditu. Euskararen arloan, ETBko Euskara Saila EiTB osoarentzat lan egitera igaro da, Euskara Zerbitzua izenarekin, eta euskara-planak jarri dira abian, laneko harreman eta jardueretan euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin. EiTBren lerro editorialari dagokionez, estilo-liburu bat prestatu da, informazioaren eta aktualitatearen lanketarako irizpideak emanez. EiTBren estilo-liburuak parte-hartze zabala eta kontsentsua bilatu ditu eta, horri esker, irtenbidea eman ahal izan dio EiTBren historian tirabirarik garrantzitsuenak eragin dituen gai bati: erreferentzia-esparruaren zedarritzea. Estilo-liburuak ontzat eman du urteetan de facto erabili den irizpidea, zeina baita euskara dela EiTBren erreferentzien ardatza. 385 EiTBk azken hamarkadetan euskararen normalizazioan bete duen rolari dagokionez, euskararen estatusari egin dizkion ekarriak aipatu behar dira lehenik. XXI. mendean, euskal gizartean euskararen ezagutza zabalduz doalarik, normalizazio-plangintzetako kezka eguneroko bizitzako erabilera sustatzea da eta, horretarako, lehentasuntzat jartzen da euskara hedabideen esparruan sendotzea. EiTB funtsezkoa da eginkizun horretan. Alde batetik, aro digitalean, euskal ikus-entzunezko industria bultzatzen segitzen du eta, hainbat ekimenen bitartez, edukien ekoizpen eta zabalkundea eta talentuaren prestakuntza ingurune digitalera egokitzen laguntzen dio. Beste alde batetik, euskararen komunikazio-esparruari iraunarazten eta sendotzen laguntzen dio, hurbiltasunaren eta lankidetzaren estrategien bidez. Horrez gainera, ingurune digitalean gertatu den audientzia-zatiketaren aurrean, EiTBk espezializatzeko eta interes-komunitateak aintzat hartzeko estrategiara jo du. Apustu hori oso garbia da haurrentzako eta gazteentzako eskaintzetan. Bigarrenik, hizkuntza-politika publikoek ETBren jardueran duen eragina dela eta, XXI. mendearen hasierarako EAEn zehaztu den hizkuntza-politikak gizarte elebiduna du helburutzat, elebitasun horretan asimetria geografiko eta funtzionala onartuta. Asimetriaren ideiara lerratu dira, beraz, EiTBk zerbitzu alditik zehaztuta zeuzkan hizkuntza-hautuak. Hala, gizarteko elebitasunaren kudeaketari dagokionez, EiTBk hizkuntzak kanalen arabera banatzeko eredua gainditu, eta euskarari komunikazio-talde osoan eman nahi izan dio ikusgaitasuna, baita gaztelaniazko kanaletan ere, besteak beste, informazioetako protagonisten adierazpenen bitartez. Telebistako hizkuntza-ereduan ere, eragina izan du asimetriaren ideiak. Albistegietan eta programa formaletan, ez da aldatu euskara batuaren hautua, baina entretenimenduarekin eta herritarren parte-hartzearekin loturiko programetan lekua egin zaie euskalkiei. Lehen irizpide zehatzak 2005ean eman ziren EiTBrako hizkuntza-funtsak izeneko dokumentuan. Bertan, emanaldietako euskararen kalitateari buruzko irizpideak ere eman ziren. Komunikazio-taldean, lehen unetik zaindu eta bultzatu da kalitate oneko euskara erabiltzea baina, Euskal Herriko errealitate soziolinguistiko berriaz ohartuta, Funtsetan, EiTBko komunikatzaileei eskatzen zitzaien euren euskara zuzena ez ezik egokia eta komunikagarria ere izan zedila. Gonbidatu, elkarrizketatu, inkestatu eta gainerako herritarrei, berriz, EiTBn euren hizkera erabiltzeko eskubidea aitortzen zitzaien. 386 Euskara egoki eta komunikagarriaren erronkari erantzuteko, performantzia aldian EiTBn corpus-arloan lan handia egin da, genero bakoitzerako behar diren erregistroak jorratuz eta hizkuntza-baliabideak garatuz. Baliabide horietatik, 2007ko Euskarazko albistegietarako esku-liburua II aipatu behar da (2013an Albiste testu bikainak izenarekin, edizio emendatua izan zuen). HIKEA ere aipagarria da, zeina baita EiTBn hitzen eta terminoen erabilera bateratzeko datu-base bat. Erregistroaren garapenari dagokionez, zerbitzu aldian bezala, arretarik gehien albistegietan eta bikoizketan ipini da. Azken arlo horretan, itzulpen-egokitzapenerako irizpideak bikoizketa-estudioekin batera lantzeko dinamika egon zen 2003tik 2011ra, eta emaitzak Bikoizketan elkarlanean dokumentu-sortan jaso ziren. ETBren barne-produkzioari dagokionez, kolokialtasuna izan da arreta gehien eskatu duen gaia. Erregistroen garapenerako zereginaren pisurik handiena EiTBko Euskara Zerbitzuak du bere gain. Euskara Zerbitzuak du bere gain, era berean, hizkuntzaren lanketan Euskaltzaindiarekin harremanean egotea, hizkuntza-formazioa eskaintzea, eta EiTBren euskara-ereduari eta hizkuntza-baliabideei zabalkundea ematea. Egiteko horiek komunikatzaileei zuzenduta daude, eta beraien beharrizana EiTBren hizkuntza-hautuen inplementaziotik sortu da. Hortik, ETBren ikusleei zuzendutako beste egiteko batzuen beharrizana ere sortu da. Lehen egitekoa, programen azpidazketa. ETB1en, 1990eko urteetan utzi ziren gaztelaniazko azpidatziak baina, mende berrian, euskarazkoak ezarri dira, ikusleei euskarazko saioen irispidea errazteko helburuz, esaterako, pastoralen emankizunetan eta gorrentzako zerbitzuetan. Bigarren egitekoa euskararen ezagutzaren sustapena izan da, alegia, ikusleak euskara ikasteko motibatzea, eta euskararen ikaskuntzan laguntzeko saioak eta bestelako baliabideak ekoiztea. Gure ikerlanaren ikuspegi orokorra emanda, lau ideiaren gaineko gogoeta egin nahi dugu hurrengo paragrafoetan. Lehen ideia da hizkuntza-normalizaziorako eredu batean oinarritzea aukeratu dugula azterketa antolatzeko eta emaitzak aurkezteko, eta aurrez ikus zitekeela horrek gure lan osoa baldintzatuko zuela, azterketaren ondorioetan eragina izateraino. Aukerarik logikoena Fishmanen 1991ko ereduak zirudien, 1990eko urteetatik euskara sustatzeko plangintza guztiek berorri jarraitu baitiote, baina ez, hain zuzen ere, gure ikerketan funtsezkoa den alderdi batean: normalizazio-plangintzetan zer toki egokitzen zaien hedabideei. Fishmanek bigarren mailako tokia egozten die. 387 O'Connellek (2004), berriz, hizkuntza-plangintzaren atal guztietan deritze baliagarri hedabideei. Azterketa honetan O'Connellek landutako hamaika ataleko zerrendaren parez pareko bat osatu bagenu, oso egokiro bilduko genituzkeen ETBk euskararen arloan aurrera eraman dituen ekimenak eta jarduerak, sail koherenteak osatuz, baina ekimen eta jarduera horien atzean egon litezkeen arrazoi, inguruabar eta loturak aipatu ere egin gabe. Gure ikerketarako, Hornbegerren 2007ko HPPko eredu integratzailea iruditu zaigu egokiena. Eredu integratzaileak hizkuntza-normalizazioan ohikoak diren kategoriak jasotzen ditu (estatusa, jabekuntza eta corpusa), eta hedabideei —gainerako baliabide, esparru eta arretaguneei bezala— planifikatzaileek eurek erabakitzen duten tokia aitortzen die. Eredu integratzaileak, beraz, aukera eskaintzen zigun ETBk euskararen arloan egin dituen ekimen eta jarduerak kategoria horietan koherenteki biltzeko eta, gainera, ekimen eta jarduerok kategoria horiexen bidez konektatzeko euskararen normalizazioari zegozkion ideia, helburu, egitasmo eta prozesuekin, berdin-berdin aldiune batean zein epealdi oso batean. Izan ere, ikerketa honetan nahitaezkotzat geneukan denboraren ikuspegia hartu ahal izatea, Euskal Telebista momentu historiko jakin baten emaitza delako, hain zuzen ere, batetik, euskararen normalizazioa eta, bestetik, euskal gizartearen burujabetza politiko, sozial, ekonomiko eta kultural handiagoaren nahia bidean gurutzatu ziren momentuaren emaitza. Hala iritzita, azterketa osoa kronologikoki antolatu dugu. Euskararen normalizazioaz aritzeko, Ricentok 2000an HPPko ideien eboluzioan proposatu duen aldi-banaketa hartu dugu aintzat, Euskal Herriko hiru erkidegoak bereizita. ETBren sorreraz, garapenaz eta euskararen sustapenarekin duen erlazioaz aritzeko, berriz, Pietikäinen eta Kelly-Holmesek 2011n hizkuntza gutxituko hedabideei normalizazioan aitortu zaien ideien eboluzioaz proposatu duten aldi-banaketari jarraitu diogu, Ricentoren banaketarekin kongruentea dena. Aldi-banaketa horien aplikazioz, periodizazio bana landu dugu euskararen normalizazio-prozesurako eta euskarazko ikus-entzunezko hedabideen historiarako. Euskara normalizatzeko prozesuan, lau mugarri identifikatu, eta lau aldi bereizi ditugu. Lehen aldia 1968an hasi zen, Euskaltzaindiak Arantzazun antolatu zuen biltzarrarekin; 388 hori da, beraz, lehen mugarria. Bigarrena Espainiako 1978ko Konstituzioaren onarpena da. Hirugarrena Euskaltzaindiaren 1994ko Leioako biltzarra da, eta laugarren mugarria, euskararen Interneterako irteera, 2000ko hamarkadaren bigarren erdian koka dezakeguna. Euskarazko ikus-entzunezko komunikazioaz denaz bezainbatean, hiru aldi bereizi ditugu. Lehena, dohaintza aldia, 1970eko hamarkadaren bigarren erdian koka dezakegu nagusiki. 1982an, ETB sortu, eta munarri horrek zerbitzu aldiaren hasiera markatu zuen. Oraingoz azken aldia dena, performantzia aldia, 2000. urtean hasi zen, EiTBk bere plangintza estrategikoa abiaraztearekin batera. Azken gogoeta honetara ekarri nahi dugun bigarren ideia da Euskal Telebistaren hizkuntza-alorreko hautuen eta ekimenen gaiak bat datozela Jonesek (2013b) hizkuntza gutxituko hedabideen hizkuntza-praktikei buruzko debatean identifikatu dituen gaiekin. Hiru hamarkada baino gehiagoko ibilbidean, gainera, ETBk bere praktikak aldatu egin ditu gai horietako batzuetan. Gizarteko elebitasunaren kudeaketatik hasita, ETB kanal elebidun modura sortu zen 1982an. 1986an emisioak kanal bitan banatu zirenetik, eredu duala deritzona ezarri zen: kanal bietako bat (ETB1) osorik euskaraz, eta bestea (ETB2) osorik gaztelaniaz. Dualtasun horrek edukietan izan zuen korrespondentzia alde batera utzita, hizkuntzen banaketa zurruna gainditzeko saiakerak 2000ko azken urteetatik datoz eta, EiTBren 2013-2016ko plan estrategikoan, hautu garbia egin da EiTBren gaztelaniazko kanaletan euskara ikusgai egin dadin. Emanaldietako hizkuntza-ereduari dagokionez, ETBk euskara batuaren alde egin zuen lehen unean. 2000ko hasierako urteetatik, Sorginen laratza-rekin batik bat, euskalkiei ere lekua egin zitzaien gonbidatuen eta fikzioko pertsonaien ahotan, eta gaur arte dirauen eredu hori 2005ean finkatu zen EiTBrako hizkuntza-funtsak deritzon dokumentuan. Gonbidatuen euskara zela eta, zehazki, «gonbidatu, elkarrizketatu, inkestatu edo ikus-entzule bakoitzak bere hizkera erabiltzea» errespetatu behar zela esaten zen Funtsetan eta, hala, euskalkian ari ziren euskaldunei ez ezik, edozelako hizkuntza-gaitasuna zuten euskaldunei ere ireki zitzaizkien EiTBren mikrofonoak. Horrek ez du esan nahi ordutik politika berri batek gidatu duenik emanaldietako euskararen hizkuntza-kalitatea (Jonesek identifikaturiko beste gai bat). Euskal Telebistak bere programetan kalitate oneko euskara erabiltzeko politikari jarraitu dio lehen unetik, eta aldaketa edo —hobeto esanda— eboluzioa 'hizkuntza-kalitate' 389 kontzeptua ulertzeko moduan gertatu da. Hasieran, kalitatea eta zuzentasuna berdintzat hartzen ziren eta, 1990eko hamarkadatik, beste irizpide batzuk gehitu dira; garrantzitsuena, egokitasuna —komunikazio-egoeraren premien araberakoa izatea—. Egokitasunaren ideiak Jonesek aipaturiko beste bi gai barne hartzen ditu: emanaldietako hizkuntzaren estiloa —formala edo kolokiala— eta maila —zaindua edo arrunta—. ETBko euskara-lanketan, kolokialtasuna izan da erronkarik zailena, eta oraindino ere bada. Bide bat baino gehiago jorratu dira, gainera. Lehena, 2000. urtean Hasiberriak telesailerako, Goenkale-ko euskararen tankerakoa saiatu zen; euskara batuan oinarritua, beraz. Wazemank umore saioan —eta 2005ean hasi zenetik hamar urtez atzetik ekarri zuen programa-agan—, hizkera kolokial lokalak (dialektalak) erabili ziren. Bikoizketan, jatorrizko produktuak lagunarteko hizkeraren beharrizana sortu duenean, Hasiberriak seriearen ereduari jarraitu zaio, baina euskara kaletarragoa eta garaikoagoa oratzeko ahalegina eginda. 2017-2018 denboraldian, Merlí telesail katalana bikoizteko, beste urrats bat egin nahi izan da jatorrizko bertsioko hizkera-ugaritasuna islatzeko. Horretarako, bertsio bikoiztuan, pertsonaia batzuen hitz egiteko modua mendebaldeko euskaratik abiarazi da eta, biraoetan, graduazioak landu dira, esate baterako, 'ostia' (gordinagoa) eta 'ostra' (leunagoa). Azken gogoeta honetako hirugarren ideia ETBri buruzkoa da. Lehen kapituluan egungo ikus-entzunezko komunikazioari buruz jardun dugunean, IKTek eragin duten iraultza deskribatu dugu: produktuen zabalkundea eta kontsumoa oraintsu arte ezagutu ditugun azpiegitura eta gailuetatik askatu direla, eta ekoizpena bera ere oraintsu arteko planteamendu eta egikeretatik askatu dela, besteak beste konbergentzia-prozesuak eta estrategia krosmediak eta transmediak tarteko. Testuinguru horretan, komunikazioaren arloko enpresek korporazio multimedia bihurtzera jo dute. Alegia, gero eta lausoagoak dira garai bateko dibisioak (irratia, telebista, Internet edo beste), eta enpresok gero eta arreta handiagoa ematen diote euren produktuak posible zaien formatu eta plataforma guztietan kokatu eta zabaltzeari. Euskal Irrati Telebista ere modu bereko transformazio batean murgilduta dago azken urteetan eta, horregatik, zentzu gutxi du ETBri banakako enpresa modura edo komunikazio-talde bateko telebista-dibisio modura begiratzeak eta, era berean, zentzu 390 gutxi du ETBren irismena audientzia-datu tradizionalen arabera epaitzeak. ETBk, gaur egun, telebistarako, Interneterako, zinemarako eta appetarako ekoizten du, plataforma bakoitzerako berariazko produktuak zein produktu krosmediak eta transmediak ekoitzi ere, EiTBk eskaintzen dion euskarri tekniko, administratibo eta finantzarioaz baliatuz, eta EiTBk ezartzen dizkion irizpide eta lerro estrategikoei jarraituz. Hortaz, berdin dio ETBz zein EiTBz hitz egin. Ikuspegi historikotik, ordea, nahitaezkoa da ETB bere horretan hartzea 1980ko eta 1990eko hamarkadetan, ez baitago esandako transformazio horren aztarnarik 2000ko plan estrategikoaren aurretik. Azken gogoeta hau ixteko, laugarren ideia gure ikerketan esku artean erabili ditugun dokumentuekin lotuta dago. Dokumentazioaren bilketan, antolaketan eta kontserbazioan egin dugun lana onura handikoa izango da, bai Euskal Telebistarentzat berarentzat, bai atzetik etor daitezkeen beste ikertzaile batzuentzat. Izan ere, agirien multzo handi bat barruko erabilerakoa zen; ezezaguna, beraz, enpresatik kanpo, baita enpresa barruan ere sarritan. Asko galtzeko zorian egon ziren egoitza nagusiaren lekualdaketagatik. Egun, dokumentu guztiak EiTBren Artxiboan daude, dosierretan bilduta eta katalogatuta. 391 6. ONDORIOAK Euskararen normalizazioaren ibilbideari eta ETBren jardunbideari egin diegun gainbegiratutik, hamalau ondorio atera ditzakegu, multzo bitan banatuko ditugunak: euskararen normalizazio-prozesuari dagozkionak, eta ETBk euskararen normalizazioan izan duen eginkizunari dagozkionak. Euskararen normalizazio-prozesuari dagozkion ondorioak azalduko ditugu lehenik. • Euskararen egoera normalizatua ulertzeko eran eboluzio bat gertatu da, sasoi bateko eragile euskaltzaleen idealismotik («Euskal Herri euskalduna») egungo eragile instituzionalen pragmatismora («gizartearen elebitasun asimetrikoa»). Pragmatismo horrek ez dakarkio euskararen hautua egin duen herritarrari bere bizitzan esparru batzuk itxita aurkitzea baina bai, beharbada, murrizketak pairatzea, esate baterako, haurrak etxetik kilometro batzuetara apuntatu behar izatea pintura-ikastaro baterako. • Euskararen normalizazio-prozesuan, Euskal Autonomia Erkidegoko plangintza publikoa izan da aitzindaria, bultzatzaile nagusia, eta urratsik irmo eta ausartenak egin dituena, Euskal Telebista sortzea tartean. • 2010eko hamarkadaren bigarren erdian, aldi berri bat hasi da euskararen normalizazioan. Hiru dira horren adierazleak. Lehenik, 2017. urtetik, hiru 393 erkidegoek daukatela euskara sustatzeko hizkuntza-politika bat zehaztuta eta dokumentu batean jasota. Bigarrenik, euskararen ezagutzak gora egin duela lehen aldiz hiru erkidegoetan 16-24 urtekoen tartean 2016ko Inkesta Soziolinguistikoaren datuen arabera. Hirugarrenik, erronka nagusia euskararen kaleko erabilera areagotzea izanik, norbanakoaren hizkuntza-ohituren aldaketan oinarrituriko ekimen berritzaileak gailendu direla 2015etik erakunde publikoen zein euskalgintzako elkarteen plangintzetan. Ekimenon artetik, Euskaraldia da aipagarriena. Jarraian, Euskal Telebistak euskararen normalizazioan izan duen eginkizunarekin loturiko ondorioak azalduko ditugu. • Eboluzio bat gertatu da ETB —EiTB— euskararen normalizazioaren testuinguruan ulertzeko eran, garai batean gauza subsidiariotzat hartzetik («normalizazio-tresna») egun berezko izatea duela aitortzera («Euskal Herriko komunikazio-maparen barruan eragile nagusia», EiTBren 2013-2018ko plan estrategikoak dioenez). Paradoxa dirudien arren, tresna izateko ideia hori atzean geratuz joan den heinean eta ETB bere hedabide-izaeraz ohartuago egin den heinean, ikuspegi helduago batetik inplikatu da euskararen sustapenean. Hala egiazta daiteke EiTBren 2000tik aurrerako plangintza estrategikoan. • Euskarazko ikus-entzunezko komunikazioan, suspergarri baten beharra dago, euskara atzerantz egiten ari dela igartzen baita. Alde batetik, EiTBren eskaintza asko murriztu da fikzioan, entretenimenduzko ikuskizunetan eta eliteko kirolean. Beste alde batetik, euskarak sarbide zaila du ikus-entzunezko plataforma digital handietan, egun aisialdiko lehen aukeretako bat direnak. Horretaz guztiaz gainera, EiTBren plangintza estrategikoa inertziaz doa aurrera. Izan ere, oraingo goi zuzendaritza aurreko ekipoetako pertsonek osatzen dute, eta denak dira plantillako langileak, EiTBn urte asko egin dituztenak. Era berean, 2010eko hamarkadaren amaieran onartu diren planak (2016-2019ko programa-kontratua eta 2017-2020ko plan estrategikoa) biziraupen-neurritzat har daitezke, Eusko Legebiltzarrean egitekoa den EiTBren erreformak zer dakarren zain. 394 ETBk euskararen normalizazioan izan duen eginkizunarekin loturiko ondorioen multzoan, euskararen estatus-plangintzari buruzkoak aipatuko ditugu jarraian. • Euskal Telebistak balio sinboliko oso handia izan du lehenengo momentutik. Funtsezkoa izan da euskara egungo mundurako baliagarria dela frogatzeko, eta euskaldun-komunitatea egungo munduko kulturen artean kokatzeko. Horrekin batera, euskal erkidego guztiek aitortzen, babesten eta partekatzen duten erakunde bakanetako bat da. • ETB sortzeak Euskadin ikus-entzunezko industria bat garatzea ahalbidetu zuen eta, industria horren bitartez, euskarazko ikus-entzunezko produktuak ekoiztea eta merkaturatzea. • Euskal Telebista eta, berarekin batera, Euskadi Irratia eta EiTB talde osoa nahitaezko elementuak dira euskararen komunikazio-esparruan. EiTB taldeak profesionalizazioa ekarri du euskarazko komunikaziora, eta irismen nazionala eman dio irratian eta telebistan. Euskararen corpus-plangintzari dagokionez, hauek dira ondorioak. • EiTBk rol erabakigarria izan du kodifikazioan. Izan ere, EiTBko hizkuntzalariek ahoskera batuaren arauaren prestaketan hartu zuten parte eta, egun, Lexikoaren Behatokiaren bidez, EiTBren testu-ekoizpenak eragina du lexikalizazioan. • EiTBk ekarpen handia egiten du euskararen lantze funtzionalean. Batetik, aurreneko lerroko eragileetako bat da euskara informatiboaren garapenean eta, ahozko informazioan, buru-buruko eragilea. Bestetik, bere saio eta bikoizketen bidez, EiTB nahitaezkoa da hizkuntza-aldaeren jorraketan; bereziki aipatzekoak dira dibulgazioaren esparruko erregistroak eta batuaren hizkera kolokiala, zeina, egin den bidea egin dela, oraindino ere batuaren erronka nagusia baita. Beste erakunde batzuen kolaboratzaile modura, gainera, lantze funtzionalaren zereginean urrunago heltzeko aukera izan du: EiTBk Eusko Jaurlaritzaren Terminologia Batzordearen lanetan hartzen du parte, eta iritzi-emaile gisa jardun du EIMAren estilo-liburuetan. 395 Euskararen jabekuntza-plangintzari dagokionez, hauek dira ondorioak. • EiTBk gizarte osoan zabaldu du euskararen estandarraren ezaguera; lehenengo, euskara batua delako beraren hizkuntza-eredua; bigarren, euskara ikasteko edo hobetzeko berariazko saioak ekoitzi dituelako eta, hirugarren, euskaltegietarako ikasmateriala sortzeko erabili direlako EiTBren programa eta testuak. • Arlo profesionalean, EiTB berealdiko eskola da komunikatzaile euskaldunentzat. Taldeko kazetariei, beste hedabide batzuetakoei nahiz unibertsitatean ari diren ikasleei zuzenduta, ekimen eta baliabide ugari prestatu ditu hasierako urteetatik hona, besteak beste, eskuliburuak, etengabeko formazioa, hasiberrientzako ikastaroak eta master bat (Multimedia Komunikazioa masterra, 2009tik UPV/EHUrekin batera antolatzen duena.). • Komunikazioaz besteko profesionalen kasuan ere, EiTBn lan egiteko zein EiTBren saioetan parte hartzeko aukera hizkuntza-trebetasunak emendatzeko suspergarria izan da. Laburbilduz, Euskal Telebistak eginkizun oso garrantzitsuak bete ditu eta oraindino ere betetzen ditu euskararen normalizazioan alderdi guztietatik begiratuta eta, beraz, 5/1982 Legeak euskararen arloan ezarri zion betebeharrari erantzun dio. Hala ere, azken ondorio deigarri bat aipatu beharra dago. • ETBk ez du lortu normalizazio-eragile instituzionalen plangintza eta jardueretan euskararen sustapenarekin lotuta bete dezakeen rolaren neurriko tokia. Euskaltzaindiaren aldetik, EiTB urrun edukitzera jotzen da ekimen eta lan akademikoetan. Jaurlaritzaren aldetik, euskara normalizatzeko plangintzetan zein EiTBrekin sinaturiko programa-kontratuetan, EiTBri ezartzen zaizkion betekizunak nekez doaz alderdi sinbolikotik harago: euskarazko kanalak eskaintzea komunikazio-plataforma guztietan; kanal horietan euskararen kalitatea zaintzea (kalitatea zuzentasun modura ulertuta), eta erdarazko kanaletan euskararen aldeko jarrera sustatzea. 396 Ondorioen azalpena amaituta, aurrera begira jarri nahi dugu. Euskal Telebistak euskararen normalizazioan izan dituen eginkizunak testuinguratzeko, arakatzeko eta aurkezteko, Hornbergerren 2007ko HPPko eredu integratzaileaz baliatu gara eta, hortaz, politika, estatusa, corpusa eta jabekuntza izan dira gure diskurtsoaren ardatzak, bai eta gure ikuspegiaren mugak ere. Ohartzen gara muga horietatik haragoko ikuspegiak hartuta ikerketa berriak egin daitezkeela ETBren normalizazio-eginkizunaz. Ikerketa berrien helburua, gainera, esploratzea izan daiteke, hau da, eginkizun hori betetzeko bide berriak bilatzea. Guk hiru iradokizun egingo ditugu. Lehenik eta behin, ikerketa-ildo interesgarria izango litzateke ETB hizkuntza gutxituko beste komunitate batzuen telebistekin konparatzea, arretagune nagusi hauekin: zein den komunitate bakoitzaren egoera soziolinguistikoa, eta telebistak zelan erantzun dion horri bere programazioaren bidez eta bere hizkuntza-hautuen bidez. Ikerketa horretan, Kataluniako TVCk eta Galiziako TVGk arreta berezia mereziko lukete, ETBren abagune historiko berean sortu zirelako eta, ordutik hona, testuinguru soziopolitiko eta mediatikoaren zati bat partekatu dutelako. Bigarrenik, aberasgarria litzateke ETBri gizarte-kohesioaren eta norbanakoaren promozioaren ikuspegitik begiratzea, eta ikertzea zer espazio eta soluzio mediatiko eskaintzen dituen hizkuntza inplikatzen duten egungo bizimoduko kezketarako. Halako kezkak dira, besteak beste, herritarren parte-hartze sozial eta politikoa, identitatea, ezagutzaren sozializazioa, migratzaileen integrazioa, edo informazio fidagarriaren atzipena. Gure azterketa honetan, zantzu batzuk baino ez dira agertu, baina sinetsita gaude ETBren —eta, oro har, hizkuntza gutxituko hedabideen (HGHen)— ekarpena handia dela alor honetan. Hirugarrenik, bide berrien esplorazioarekin lotuta, beharrezkoa iruditzen zaigu IKTek egungo gizarteetako hizkuntza-aniztasunaren kudeaketan zer aukera eskaintzen dituzten aztertzea eta aukera horiek ETBn eta HGHetan zelan aplikatu ikertzea. Teknologiak irismena eta potentziala emendatzea ekar diezaieke HGHei, batik bat baliabide teknologiko berriekin hizkuntzen tratamendu berriak konbinatuz gero, esaterako, ETBk Supernanny-ren euskarapenean saiatu zuena, bikoizketa eta azpidazketa konbinatuz. 397 Gizarte elebidunetan, badira ahots batzuk, HGHekin oso kritikoak direnak. Hedabideoi aurka egiteko argudio nagusi modura, gizartean hesiak altxatzea eta finantza-baliabide publikoak gutxi batzuen interesetan xahutzea egozten diete. Argudio ekonomikoa sendotasun gutxikoa da, diru-sail publiko gehienak interes partikularreko sektore edo helburuetara zuzentzen baitira. Hesiak altxatzea dela eta, ez dirudi zentzu handikoa denik halakorik egoztea kultur aniztasuna, gizarte-kohesioa eta norbanakoaren promozioa sustatzen dituen erakunde bati. Proposatu ditugun hiru ikerketa-ildoek ETB halako erakundea dela frogatzen lagun lezakete eta, halaber, ETBk euskararen normalizazioan ikuspegi berritzaileekin eta eginkizun garrantzitsuekin inplikatzen jarrai lezakeela. 398 I. ERANSKINA: TAULAK Testuan ematen diren hainbat informazio osatzeko datuak taula gisa jaso ditugu. 1. taula: Belaunaldi arteko etenaren eskala (Fishman, 1991a, or. 87–109) 8. maila 7. maila 6. maila 5. maila 4. maila 3. maila 2. maila 1. maila Xera39 dakiten azken hiztunak zaharrak eta sakabanatuak dira, eta Xera haien ahotik eta memoriatik jaso eta osatu beharra dago, heldu banaka batzuei irakasteko. Xera dakiten hiztunak ondo integratuta daude gizartean, etnolinguistikoki aktiboak dira, baina igaroa dute haurrak hazteko adina. Xera da belaunaldien artean ahozko informalean erabiltzen den hizkuntza. Xerak idatzizko erabilera ere badu etxean, auzoan eta eskolan (alfabetatzeklaseetan). Xerak badu tokia derrigorrezko lehen (4a) eta bigarren (4b) hezkuntzan. Xerak badu tokia lan-harreman informaletan, tartean Xtarrak eta Ytarrak direnean. Xerak badu tokia administrazioaren eta hedabideen beheko mailetan. Xerak badu tokia hezkuntzaren, administrazioaren eta hedabideen goiko mailetan (ez du, ordea, independentzia politikoak eskaintzen duen segurtasuna). 39 Fishmanek X eta Y letretan oinarrituriko notazioa darabil. Xish: hizkuntza mehatxatua. Xman: jatorriz hizkuntza mehatxatua darabilen komunitateko kidea. Yish: hizkuntza menperatzailea. Yman: jatorriz hizkuntza menperatzailea darabilen komunitateko kidea. Guk honela egokitu ditugu, hurrenez hurren: Xera, Xtar, Yera, Ytar. 437 7. taula: EiTBko plantilla 2017ko martxoan, langileen hizkuntza-gaitasunaren arabera (Egileak prestatua) Postuko hizkuntza-eskakizuna gaindituta ez edukitzeko arrazoiak 4.2.2.4. puntuan azalduta daude SOZIETATEA B2 C1 C2 GUZTIRA ETB langile kop. 134 362 156 652 gaindituak 121 312 156 589 IRRATIAK langile kop. 10 70 211 291 gaindituak 7 49 132 188 EITB langile kop. 74 74 gaindituak 62 62 EITBNet langile kop. 8 40 48 gaindituak 8 40 48 EITB herri-erakundea langile kop. 144 514 407 1.065 gaindituak 128 431 328 887 Laburtzapenak langile kop.: hizkuntza-eskakizun jakin bat atxikita daukaten lanpostuetan ari diren langileen kopurua gaindituak: EiTBra sartzeko probetan lanpostuko hizkuntza-eskakizuna gainditu zuten langileak B2: Euskararen ezagutza ertainari dagokion hizkuntza-eskakizuna, Europako Erreferentzia Marko Bateratuko kodearen bidez adierazia. EiTBn, heziketa profesionaleko titulazioa behar duten lanpostuetan eskatzen da. C1: Euskararen ezagutza onari dagokion hizkuntza-eskakizuna, Europako Erreferentzia Marko Bateratuko kodearen bidez adierazia. EiTBn, gestore-postuetan, unibertsitateko titulazioa behar duten lanpostuetan eta administrazio-laguntzaileko postuetan eskatzen da. C2: Euskararen ezagutza bikainari dagokion hizkuntza-eskakizuna, Europako Erreferentzia Marko Bateratuko kodearen bidez adierazia. EiTBn, kazetariei eta hizkuntzalariei eskatzen zaie. 444 III. ERANSKINA: EiTBrekin LOTURIKO PERTSONAK Zerrenda honetan, testuan aipatzen diren pertsonetatik EiTBrekin loturaren bat dutenak bildu ditugu. Batzuk EiTBn edo EiTBrako ibili dira lanean; beste batzuk EiTBz aritu dira hedabideetan, telebista-kritikari zein iritzi-emaile gisa, eta beste batzuek EiTBri buruz ikertu dute. Agirre, Lorea (Beasain, 1968): Kazetaria, antropologoa eta Mondragon Unibertsitateko irakaslea. 2014tik, Jakin aldizkariaren zuzendaria da. Agirre, Mikel (Anberes [Belgika], 1955): Ekonomialaria. 1984an hasi zen ETBn, eta hainbat kargu bete ditu. 2013an, Alberto Surio EiTBren zuzendaritza nagusian ordezkatzeko hautagaia izan zen, baina uko egin zion. 2013tik Eitbneten zuzendaria da. Aizpuru, Andoni (Gabiria, 1964): Irakasle eta komunikatzailea. 1999an, ETB1en eguraldiaren tartea aurkezteko aukeratu zuten audizio batean eta, harrezkero, horretan ari da. Tarteka, beste saio batzuk ere aurkeztu ditu, hala nola, Bertatik Bertara eta Barnetegia. Aldamiz-Etxebarria, Estepan (Caracas [Venezuela], 1956): Kazetaria. ETBren sorreratik dihardu enpresan. Informazioko zein entretenimenduko programak egin ditu, aurkezle gisa eta, askotan, zuzendari gisa ere bai, besteak beste, Firin Faran, Bakarrik, Bertatik Bertara eta Egun on Euskadi. Altuna, Patxi (Azpeitia, 1927 - Azpeitia, 2006): Jesuita, idazle eta euskaralaria. 1976tik 2001era, Deustuko Unibertsitatean jardun zuen, Euskal Filologiako karreran irakasle. 1965ean, Euskaltzaindian sartu zen eta, 1980an, euskaltzain oso aukeratu zuten. ETBn, Berbetan saioan jardun zuen 1985ean Miren Azkaraterekin batera. Amezaga, Josu: Kazetaria eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea Komunikazio eta Publizitate arloan. EiTBren Administrazio Kontseiluko kide izan da 1999-2002 legegintzaldian Euskal Herritarrok alderdiaren ordezkari gisa. 449 Amonarriz, Kike (Tolosa, 1961): Soziolinguista eta umorista. ETB1en, hainbat saio egin ditu gidoilari, aktore zein aurkezle gisa, besteak beste, Funtzioa, Hau da A. U., Balinda, Txiskola eta Mihiluze. Amuriza, Xabier (Zornotza, 1941): Bertsolari, idazle eta politikaria. ETBrako bikoizketetan egin du lan, itzultzaile gisa, besteak beste, "Dragoi Bola Z" mitikoan. Anasagasti, Koldo (Cumaná [Venezuela], 1952): Ikus-entzunezko produktorea. ETBn Produkzio zuzendaria eta Programazio zuzendaria izan ondoren, ETBren zuzendaria izan zen 1987 eta 1989 artean. 1989 eta 1992 artean, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiarena. Arana, Edorta: Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea Komunikazio eta Publizitate arloan. EiTBren Administrazio Kontseiluko kide izan da 2006-2009 aldian EHAK alderdiaren ordezkari gisa, eta 2013-2016 aldian LAB sindikatuaren ordezkari gisa.. Aranberri, Luis Alberto "Amatiño" (Eibar, 1945): Kazetaria. 1983an, ETBko Informazio Zerbitzuen zuzendari izendatu zuten, eta "Gaur Egun" albistegiaren editore eta aurkezle ere aritu zen. Geroago, 1985-1986 eta 1991-1995 epealdietan, ETBren zuzendari izan zen. Aranburu, Andoni (Andoain, 1956): Filosofia eta Letretan lizentziatua. ETBn artezle moduan hasi zen 1985ean eta, harrezkero, hainbat ardura bete ditu komunikaziotaldean: 1986an, ETBko Emisio eta Aurkezpen burua; 1996an, Nazioarteko Kanalaren zuzendaria; 1999an, EiTBko Kalitate zuzendaria; 2013-2016 aldian, EiTBko Estrategia eta Komunikazio zuzendaria. Aranburu, Miren: Kantaria, aktorea eta bikoizlea. ETBn, "Hamaika korapilo" saioa aurkeztu zuen, eta "Goenkale" seriean aritu zen. Areizaga, Andoni (Donostia, 1934 - Donostia, 2012): Politikaria. 1982 eta 1985 arteko aldian Euskal Irrati Telebistaren zuzendari nagusia izan zen. 450 Arrasate, Manu (Mutriku, 19961): Hizkuntzalaria eta itzultzailea. 1987 eta 1991 artean, zuzentzaile jardun zuen ETBko albistegietan. 1992an, Euskarazko albistegietarako esku-liburua prestatu eta argitaratu zuen, EiTBko zuzendari nagusiaren eskariz. 1995-1996 aldian, urtebeterako hartu zuen EiTBko Euskara Sailaren ardura, Jaurlaritzako zuzentzaile-postuan eszedentzia eskatuta. Aurrekoetxea, Josu (Bilbo, 1976): Mediaset taldeko Global In Media enpresako burua. 2014ko urriaren 22an, hitzaldia eman zuen EiTBren Bilboko egoitzan, sare sozialek telebista-audientzietan duten eraginari buruz. Arregi, Joseba (Andoain, 1946): Politikaria. 1984-195 eta 1987-1995 aldietan, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu izan zen EAJtik. 2004an, alderdia utzi, eta Patxi Lopez PSE-EEkoa lehendakarirako babesten zuen plataforma bat bultzatu zuen. Azkarate, Miren (Donostia, 1955): Hizkuntzalaria eta politikaria. Euskal Herriko Unibertsitatean, Filologiako katedraduna da eta hainbat ardura-postu izan ditu. 1992an, euskaltzain oso aukeratu zuten. 2000 eta 2001 artean, EiTBko hizkuntza-aholkularia izan zen. 2001-2009 aldian, Kultura sailburua izan zen. Azpillaga, Patxi (Azpeitia, 1959): Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea Komunikazio eta Publizitate arloan. Barambones, Josu (Gateiz, 1963): Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea Filologia Ingeles eta Alemanean. Euskarazko bikoizketan, itzultzaile-egokitzaile aritu da inoiz. Basterretxea, Jose Inazio (Galdakao, 1959): Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea Komunikazio eta Publizitate arloan. 2009-2013 legegintzaldian, EiTBren Administrazio Kontseiluko kide izan zen Aralar alderdiaren ordezkari gisa. Baztarrika, Patxi (Ataun, 1958): Hizkuntzalaria eta politikaria. 2005etik 2009ra eta 2012tik egun arte, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea izan da. Begiristain, Xanti (Etxarri, 1958): Idazlea eta irakaslea. 451 Beloki, Julián (Legazpi, 1956): Geografia eta Historian lizentziatua. Donostiako Herri Irratitik, Euskadi Irratira igaro zen 1982an. 1991n, Euskadi Irratiaren zuzendari izendatu zuten. 1999an, EiTB Irrati Taldearen zuzendari, 2009 arte. Beobide, Iñaki (Zumaia, 1934): 1960ko eta 1970eko hamarkadetan, euskara eta euskal kultura sustatzeko ekimen ugari eraman zituen aurrera eta, 1980ko hamarkadaren hasieran, ETBren proiektuan hartu zuen parte. Harrezkero, jubilatu arte, ETBn egin zuen lan, Produkzio Sailean. Cantalapiedra, María José: Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea Komunikazio eta Publizitate arloan. Del Teso, Begoña (Donostia, 1955): Kazetaria, besteak beste, zinema- eta telebistakritikan jarduten duena. Deogracias, Marijo (Antzuola, 1973): Kazetaria. EiTBn hainbat saiotan ibili da. Díaz Noci, Javier (Gasteiz, 1964): Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea Komunikazio eta Publizitate arloan. Díez Unzueta, José Ramón (Durango, 1950): Kazetaria. 1982an, Radio Euskadin hasi zen. 1983an, Radio Vitoriaren zuzendari izendatu zuten, eta 2009ra arte bete du kargua. Díez Urrestarazu, Rosa (Donostia, 1963): Kazetaria. ETBn, 1982an hasi zen. 20092010 aldian, Euskadi Irratiaren zuzendari izendatu zuten. 2010-2011 aldian, ETB1eko Eduki zuzendaria izan zen. 2011n, Eusko Jaurlaritzako Kultur Saileko komunikazio zuzendaria izan zen. Dolosor, Frank (Senpere, 1977): Senpertar kazetaria. Ipar Euskal Herriko berri ematen du EiTBren hedabideetan, bai eta beste egunkari eta irrati batzuetan ere. Eguskiza, Jesús "Eguzki" (Arrazola, 1946): Filosofia eta Letretan lizentziatua. Bilboko Herri Irratian hasi zen komunikazioan, eta bikoizketan, Xoxoa grabazio-estudioan 452 1982an. 1985ean, Edertrack estudioa sortu zuen, K200tik alde egindako kide batzuekin. Euskarazko bikoizketan, erreferentziazko bikoizlea eta itzultzaile-egokitzailea izan da. Elosegi, Olatz: Kazetaria eta Zabalikeko erredakzio-burua. Epaltza, Aingeru (Iruñea, 1960): Kazetaria, idazlea, eta Nafarroako Gobernuko itzultzailea. Esnal, Pello (Andoain, 1950): Pedagogian lizentziatua, HABEko arduradun didaktikoa izan zen jubilatu arte. 1991n, euskaltzain urgazle izendatu zuten. Etxarri, Tonia: Correo/Vocento taldeari lotutako kazetaria. 1990ko urteetatik, ETB2ko hainbat debate-saiotan hartzen du parte. 2010-2013 aldian, beraren senarra, Juan Carlos Viloria kazetaria, ETBko Politika arloburua izan zen, Vocentoko talde editoriala utzita. Etxebarria, Igone (Bedia, 1962): Filologoa. 1988an hasi zen ETBn, saio bikoiztuen kalitate-kontrola egiten. 1991n, oposizioak gainditu, eta ETBko Albistegi Sailera igaro zen zuzentzaile moduan. 1993an, EiTBko zuzendari nagusiak EiTBko Euskara Saileko buru izendatu zuen. 1999an, ETBko erredakziora itzuli eta, 2002an, Labayru Fundazioan hasi zen teknikari moduan. 1996an, euskaltzain urgazle izendatu zuten. Etxeberria, Hasier (Elgoibar, 1957): Idazle eta kazetaria. 1984an hasi zen ETBn, kultur saioetan lehenengo, eta albistegietan geroago. Hainbat programa aurkeztu eta zuzendu ditu; "Sautrela", bere kutuna. Etxegoien, Fermin (Oñati, 1966): Idazle eta kazetaria. ETB1en, era askotako saioetan aritu da gidoilari eta, 2005etik 2013ra, Euskadi Irratian ere jardun du. Euskaldunon Egunkarian eta Berrian telebista-kritikako zutabea idatzi zuen hainbat urtez. Etxezarreta, Ramón (Urrestilla, 1964): Idazle, itzultzaile eta politikaria. 2009 eta 2010 artean, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea izan zen. 1984-1987 eta 1987-1988 aldietan, EiTBren Administrazio Kontseiluko kide izan zen Euskadiko Ezkerraren ordezkari gisa. 453 Euzkitze [Xabier Peritz] (Azpeitia, 1966): Bertsolari eta komunikatzailea. 1988tik, pilota-emankizunetako esataria da ETB1en eta, horrez gainera, hainbeste saio aurkeztu ditu, hala nola, Gaur Egun, Sorginen laratza, eta Euskal Herri zuzenean. Fernández, Iñigo (Orio, 1974): Publizista, eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea Komunikazio eta Publizitate arloan. Hainbat urtez, EiTBren promozio-kanpainen kontuaren arduraduna izan zen Publis agentzian. Fraga, Monika (1971): Psikologian lizentziatua. 1996tik dihardu ETBn gaztelaniazko albistegian gorrentzako azpidatziak prestatzen, Igon enpresarekin hasieran eta Multisignes enpresarekin 2015etik. Garai, Rebeka (1968): Soziologoa. 1997an hasi zen EiTBn, eta Ikerketa eta Audientzia burua da. Garmendia, M. Karmen (Ormaiztegi, 1947): Irakaslea, kazetaria eta politikaria. 1985 eta 1994 artean, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako idazkaria izan zen. 1995- 2001 aldian, Kultura sailburua. Garzia, Joxerra (Legazpi, 1953): Kazetaria eta idazlea. Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea Komunikazio eta Publizitate arloan. ETBn, Hitzetik Hortzera saioaren sortzailea izan zen, eta beraren aurkezlea eta zuzendaria 1988 eta 1993 artean. Garzia, Juan (Legazpi, 1955): Idazlea, euskaralaria eta itzultzailea. Lehen gidoilaritaldean aritu zen Goenkale telesailean. 2013an, euskaltzain urgazle izendatu zuten eta, urte berean, puntuazioari buruzko mintegia eman zuen EiTBn. Gaztañazpi, Ibon (Orio, 1977): Arraunlaria, arrauneko entrenatzailea eta kazetaria. 2008an hasi zen ETBn, albistegietan, eta hainbat programatan aritu da harrezkero, besteak beste, estropaden emanaldietan esatari moduan Goikoetxea, Iratxe (Bilbo, 1968): Hizkuntzalaria. 1993an hasi zen Euskal Telebistako Euskara Sailean. 454 González, Ricardo: K2000 produkzio- eta bikoizketa-estudioaren gerentea 1996tik. Guevara, Emilio (Gasteiz, 1941): Abokatua eta politikaria. 1979 eta 1983 artean, Arabako ahaldun nagusia izan zen EAJtik. Hainbat aldiz izan da parlamentari Eusko Legebiltzarrean, lehenengo EAJtik, eta 2005-2006 aldian PSE-EEtik, 1999an bere lehen alderditik bereizteko prozesua hasi ondoren. Gurrutxaga, Juan Mari: Ekonomialaria. Edertrack eta Mixer bikoizketa-estudioetako gerentea. 2010 eta 2016 artean, EIKEN klusterreko presidentea izan zen. Gutiérrez Paz, Miren Arantza: Irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatean Komunikazio eta Publizitate arloan. Haritschelhar, Jean (Baigorri, 1923 - Biarritz, 2013): Literatura-ikertzailea. 1962-1986 aldian, Euskal Hizkuntza eta Literaturako katedra izan zuen Bordeleko Unibertsitatean. 1962an, euskaltzain oso aukeratu zuten eta, 1989tik 2004ra, euskaltzainburua izan zen. Hidalgo, Bittor (Ordizia, 1956): Filologoa, idazlea eta euskara-irakaslea. Higuera, Jesús (1952): Ingeniari teknikoa. ETBn, 1985ean hasi zen, eta Programa Erosketako burua da. Ibáñez Serna, José Luis: Irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatean Komunikazio eta Publizitate arloan. 1995ean, ETBren sorrerari eta garapenari buruzko gaineko tesia defendatu zuen. Ibarbia, Martin (Beasain, 1943): Ikus-entzunezko produktorea eta kultura-sustatzailea. 1982tik 1983ra, ETBko Programazio zuzendari gisa jardun zuen, hasieran Jaurlaritzako Kultura Sailetik. 1999tik 2005era, Euskadiko Filmategiko presidentea izan zen. Ibarretxe, Juan José (Laudio, 1957): Politikaria eta Enpresa-zientzietan lizentziatua. Hainbat kargu publiko bete ditu EAJtik. 1999-2009 aldian, Eusko Jaurlaritzako lehendakaria izan zen. 455 Iglesias, Leyre (Bilbo, 1985): Kazetaria. EiTBko Zuzendaritza Nagusia Maite Iturbek hartu zuen aldian, telebista-kritikaren ardura izan zuen El Mundo egunkarian. Iriondo, Jose Mari (Urrestilla, 1938): Kazetaria, eta euskararen eta euskal kulturaren sustatzailea. Funtsezko lana egin zuen euskarak ikus-entzunezkoen esparrua irabaz zezan; 1960ko urteetatik, Loiolako Herri Irratian; 1970ko hamarkadaren bigarren erdian, Televisión Españolan, eta 1983tik aurrera, Euskadi Irratian eta Euskal Telebistan. Jubilatu arte, hainbat ardura-postu bete zituen EiTBn. Irizar, Mikel (Ormaiztegi, 1954): Enpresa Zientziak ikasi zituen, eta lana Kutxan egin du, berriki ardura politikoak hartu dituen arte. Eragile gisa, euskarazko komunikazioa bultzatu du Arrasaten eta Debagoiena eskualdean, Arrasate Komunikabideen presidente eta Goienaren zuzendari nagusi izateraino. 2015ean, Hizkuntza Berdintasunerako zuzendari nagusi izendatu zuten Gipuzkoako Foru Aldundian. Iturbe, Maite (1959): Enpresa-zientzietan lizentziatua. 1984an hasi zen ETBn, Produkzio Sailean. 1986an, Programa Produkzioko buru izendatu zuten; 1989an, Produkzio koordinatzaile; 1991n, Produkzio zuzendari. 2013an, EiTBko zuzendari nagusi izendatu zuten. Jones, Elin Haf Gruffydd: Hizkuntzalaria, Aberystwytheko Unibertsitateko irakaslea Hedabideen eta Sormen Industrien arloan, eta Galesko Hizkuntza eta Kultura Sailaren zuzendaria. Mercator hedabide, hizkuntza eta kulturen institutuaren zuzendaria 1989tik. Kalzakorta, Jabier (Markina-Xemein, 1961): Filologoa eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea. 1988 eta 1989 artean, bikoizketen kalitate-kontrola egin zuen ETBn. 1996an, euskaltzain urgazle izendatu zuten; 2013an, euskaltzain oso aukeratu. Kintana, Xabier (Bilbo, 1946): Euskaralaria, idazlea eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle jubilatua. 1966an, euskaltzain urgazle izendatu zuten; 1993an, euskaltzain oso aukeratu. 456 Knorr, Henrike (Tarragona [Katalunia], 1947 - Gasteiz, 2008): Hizkuntzalaria eta idazlea. UPV/EHUko Euskal Filologiako katedraduna izan zen; 1977tik, euskaltzain oso eta, 1999-2002 aldian, EiTBren Administrazio Kontseiluko kide Euskaltzaindiaren ordezkari gisa. Labaien, Ramón (Tolosa, 1928 - Donostia, 2013): Politikaria eta enpresaria. Hainbat kargu izan zituen EAJtik eta, 1980-1983 aldian, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu. Agintaldi horretan antolatu zen EiTB. Lakunza, Rosana: Kazetaria. EiTBko Zuzendaritza Nagusia Alberto Suriok bete zuen aldian, telebista-kritikaren ardura izan zuen Deia egunkarian. Landa, Josu (Altza, 1960): Filologoa, idazlea eta editorea. 1980tik 1986ra Argiako erredakzioan jardun zuen, eta aldizkariak Zeruko Argiatik Argiara egin zuen bihurketaren sustatzaileetako bat izan zen. Lejarza, Mikel (Bilbo, 1956): Geografia eta Historian lizentziatua, eta Komunikazioan doktoratua. 1983an, Radio Euskadiren zuzendari izendatu zuten eta, 1987an, Euskal Telebistara igaro zen, Programa zuzendari gisa. ETBn, Programa eta Programazio zuzendari izatera heldu zen eta, 1995ean, Telecincora igaro zen. Lertxundi, Anjel (Orio, 1948): Filosofia eta Letretan lizentziatua eta idazlea. Zineman egin zituen lehendabiziko urratsak ikus-entzunezkoetan, bere eleberrietako batzuk pantaila handirako egokitu zirenean. ETBn, Goenkale-ko eta beste telesail batzuetako gidoilari-burua izan da Pausoka produkzio-etxearekin. 1983an, euskaltzain urgazle izendatu zuten. Lizartza, Ritxi (Donostia, 1965): Itzultzailea. Goenkale-ren lehen hamar denboraldietan, gidoien zuzentzaile aritu zen. López, Patxi (Barakaldo, 1959): Politikaria. Eusko Legebiltzarreko eta Espainiako Kongresuko diputatua izan da PSOEtik. Eusko Jaurlaritzako lehendakaria izan zen 2009-2012 artean. 457 Manias, Miren: Ikus-entzunezko Komunikazioan doktore UPV/EHUtik. Hizkuntza gutxituen ikus-entzunezko egitura ikertzen segitu du doktoretzaren ostean, lehienik, 2016an, Glasgowko Unibertsitatean eta, 2017tik, Edinburgoko Unibertsitatean. Urte beretik, telebista-kritika idazten du Berrian. Marcos, Daniel (1962): Filosofian lizentziatua. 1989an hasi zen ETBn eta, 1992tik, Kanpo Produkzioko Sailean dihardu. Martin, Rosa María: Kazetaria eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea Komunikazio eta Publizitate arloan. Mendiguren Bereziartu, Xabier (Ezkio, 1945): Idazlea eta itzultzailea. 1980-1982 aldian, Irrati eta Telebista Eskolan, hizkuntza-prestakuntzaren ardura izan zuen eta, eskola horren barruan, 1981ean, FIBIZE sortu eta zuzendu zuen. 1975ean, euskaltzain urgazle izendatu zuten. Menika, Igone (Bilbo, 1968): Hizkuntzalaria. 1993an hasi zen ETBko Euskara Sailean. Murua, Gabino: Eusko Jaurlaritzako euskara-teknikaria. 1984 eta 1985 artean, ETBko euskara-arduraduna izan zen. Oñederra, Miren Lourdes (Donostia, 1958): Hizkuntzalaria eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea Filologia arloan. 2001-2008 epealdian EiTBko hizkuntzaaholkularia izan zen. 1996an, euskaltzain urgazle izendatu zuten; 2007an, euskaltzain oso aukeratu. Ortuzar, Andoni (Abanto-Zierbena, 1962): Informazio Zientzietan lizentziatua. Jaurlaritzan aritu ondoren, 1999-2008 aldian, EiTBko zuzendari nagusia izan zen. EiTB utzi zuenetik, kargu organikoak ditu EAJn. Osoro, Jasone (Elgoibar, 1971): Kazetaria eta idazlea. ETBn, hainbat saiotan hartu du parte aurkezle, gidoilari zein solaskide gisa. 458 Otaegi, Lourdes (Beizama, 1959): Hizkuntzalaria eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea. 1985tik 1986ra, ETBko hizkuntza-aholkularia izan zen. 2003an, euskaltzain urgazle izendatu zuten. Otamendi, Jaime (Elduain, 1966): Kazetaria. Euskadi Irratian egin zen ezagun eta, Estatu Batuetan ikastaldi bat eginda, ETBko Albistegi zuzendaria izan zen 1999tik 2009ra. 2013an itzuli zen ETBra, eta hainbat saio aurkeztu eta zuzendu ditu, 2015ean Donostia Kulturara joan arte. Otermin, Jose Mari (Amezketa, 1948): Kazetaria. 1983an hasi zen EiTBn, eta hainbat ardura izan ditu, besteak beste, Euskadi Irratiaren zuzendaria, ETBko Programazio zuzendariordea. 2013an jubilatu zen. Oyharçabal, Beñat (Paris [Frantzia], 1949): Euskal Ikasketetan eta Hizkuntzalaritzan doktorea, Bordeleko Unibertsitateko irakaslea eta CNRSko Ikerketa burua. 1983an, euskaltzain urgazle izendatu zuten eta, 1990ean, euskaltzain oso aukeratu. Pagola, Rosa Miren (Iruñea, 1949): Hizkuntzalaria, politikaria eta Deustuko Unibertsitateko katedraduna. 1991n, euskaltzain urgazle izendatu zuten. 2013-2016 aldian, EiTBren Administrazio Kontseiluko kidea izan da Eusko Ikaskuntzaren ordezkari gisa. Pastor, José María (Barakaldo, 1961): Kazetaria eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea Komunikazio eta Publizitate arloan. Pavón, Amaia (Arrasate, 1984): Mondragon Unibertsitateko irakaslea, ikus-entzunezko komunikazioan espezializatua. Petrirena, Patxi (Sunbilla, 1963): Itzultzaile eta zuzentzailea. Euskaldunon Egunkarian, EHUn eta Elhuyarren aritu da, besteak beste, eginkizun horietan, eta Euskaldunon Egunkariaren eta EIMAren estilo-liburuen prestakuntzan hartu du parte. 459 Rotaetxe, Karmele (Bilbo, 1932 - Bilbo, 2013): Hizkuntzalaria; Euskal Herriko eta Deustuko unibertsitateetan jardun zuen irakasle. 1979an, euskaltzain urgazle izendatu zuten eta, 2004an, euskaltzain ohorezko. Salaburu, Pello (Arizkun, 1951): idazlea, euskaralaria eta Euskal Herriko Unibertsitateko katedraduna. 1996 eta 2001 artean, EHUko errektorea izan zen eta, aurretik eta ondoren, hainbeste ardura-postu bete ditu erakundean; asko, euskararekin lotuak. 1983an, euskaltzain urgazle izendatu zuten; 1984an, euskaltzain oso aukeratu. Sánchez, Álvaro (1960): K2000ko bikoizlea eta bikoizketa-zuzendaria 1986tik. Santos, Antonio: Kazetaria. EiTBko Zuzendaritza Nagusia Maite Iturbek hartu zuen aldian, telebista-kritikaren ardura izan zuen El Correo egunkarian. Sarasola, Ibon (Donostia, 1946): Idazlea, hizkuntzalaria eta Euskal Herriko Unibertsitateko katedraduna. Ikasketaz ingeniaria izanda, Mitxelenaren laguntzailea izan zen Orotariko Euskal Hiztegiaren prestakuntzan eta, haren heriotzaren ondoren, berak hartu zuen zuzendaritza. 1966an, euskaltzain urgazle izendatu zuten eta, 1988an, euskaltzain oso aukeratu. Sarasola, Pello (Hernani, 1964 - Sopela, 2015): Soziologoa. 1989an hasi zen EiTBn, audientzia eta ikerketako teknikari moduan. 1995ean, ETBko Programazio zuzendari izendatu zuten; 1999an, Programa eta Programazio zuzendari. 2005ean, Antena3ra joan zen, Antena zuzendari postua betetzera. 2011n, ETBra itzuli, eta Eduki zuzendari postua bete zuen. 2013an, ETBren zuzendari izendatu zuten. Sarasua, Jon (Aretxabaleta, 1966): Bertsolaria, kazetaria eta Mondragon Unibertsitateko irakaslea. 1996an, doktoretza-tesia defendatu zuen, gaitzak euskarazko kazetaritzako hizkera zeukana. Serrano, Ilaski (Bermeo, 1976): Kazetaria. Euskadi Gaztean egin zituen lehen urratsak komunikatzaile modura eta, telebistan, 1999an hasi zen, KTM saioan. Harrezkero, hainbat programatan hartu du parte; aipagarrienak, Mihiluze eta Ahoz aho. 460 Surio, Alberto (Donostia, 1963): Kazetaria. 2009-2013 aldian, EiTBko zuzendari nagusia izan zen. Ondoren, Diario Vascora itzuli zen. Torrealdai, Joan Mari (Forua, 1942): Idazlea, kazetaria eta soziologoa. 1975ean, euskaltzain urgazle izendatu zuten eta, 2007an, euskaltzain oso aukeratu zuten. 1985ean, doktoretza-tesia defendatu zuen, gaitzat euskal telebistaren sorrera zeukana. Txiliku [Jose Luis Aranguren] (Zarautz, 1961): Itzultzaile-egokitzailea. Itzulan enpresatik, K2000rentzat eta beste bikoizketa-estudio batzuentzat egin du lan eta, 2006tik 2015era, platoko euskara-arduradun aritu da "Goenkale" telesailean. Urkizu, Urtzi (Lezo, 1975): Kazetaria. Telebistako berrien atala darama Berrian. Urrutia, Andres (Bilbo, 1954): Notarioa eta idazlea. 1997an, euskaltzain oso aukeratu zuten eta, 2005ean, euskaltzainburu. Urrutia, Santi: Soziologoa. Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea Komunikazio eta Publizitate arloan. Xamardo, Nicolas: Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea Komunikazio eta Publizitate arloan. Zabaleta, Iñaki (Leitza, 1952): Idazlea, kazetaria eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea Komunikazio eta Publizitate arloan. Zabalondo, Beatriz (Elgeta, 1961): Itzultzailea eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea Komunikazio eta Publizitate Sailean. 1997 eta 2004 artean, K2000ko Euskara arduraduna izan zen bikoizketa-arloan. Euskaldunon Egunkaria-ren eta Berria-ren estilo-liburuen erredakzioan hartu du parte. Zalbidea, Begoña (Bilbo, 1954): Kazetaria eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea Komunikazio eta Publizitate arloan. 461 Zallo, Ramón (Gernika, 1948): Zuzenbidean lizentziatua eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea Ekonomia eta Komunikazio arloetan. 1999-2002 aldian, EiTBren Administrazio Kontseiluko kidea izan zen ELA sindikatuaren ordezkari gisa. Zarraoa, Iñaki (1947): Politikaria. 1991 eta 1999 arteko aldian Euskal Irrati Telebistaren zuzendari nagusia izan zen. Zuazo, Koldo (Eibar, 1956): idazlea eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea Dialektologia eta Soziolinguistika arloetan. Zuberogoitia, Aitor (Etxebarria, 1972): Idazlea eta Mondragon Unibertsitateko irakaslea Komunikazio arloan. Zubimendi, Joxe Ramon (Usurbil, 1952): Irakasle, itzultzaile eta idazlea. Jagonet zerbitzuaren arduraduna izan da sortu zenetik. 1996an, euskaltzain urgazle izendatu zuten. Zubizarreta, Iñaki (Azpeitia, 1947): Linguistika Erromanikoan lizentziatua; kazetaria, idazlea, itzultzailea eta euskara-sustatzailea. 1983an hasi zen bikoizketan, Irusoineko euskara-arduradun moduan. 2004ran, Mixerrera igaro zen, jubilatu arte. Zulueta, Ana (Getxo, 1962): Filosofian lizentziatua. 1990ean hasi zen ETBn eta, 1992tik, Euskara Sailean dihardu. Zupiria, Bingen (Hernani, 1961): Filosofia eta Letretan lizentziatua. 1983-1989 aldian, ETBren eguneroko albistegien editorea izan zen, eta Gaur Egun-en aurkezlea. 1989- 1999 aldian, Lehendakaritzako Komunikazio zuzendaria. 1999-2009 aldian, ETBren zuzendaria. 2012tik 2016ra, Deia-ren zuzendaria. 2016an, lehendakariak Kultura sailburu izendatu zuen. 462 IV. ERANSKINA: ETBren EUSKARAZKO SAIOAK Zerrenda honetan, testuan aipatuta dauden ETBren euskarazko saio guztiak bildu ditugu. Lehen emanaldiaren urtea(k) parentesi barruan adierazi ondoren, programa bakoitzaren deskribapen labur bat eskaini da eta, amaieran, produkzio-etxea ageri da, letra etzanez. Datuak ETBren artxiboan bildu dira. 3txulo (2016 - egun): ETB1eko eta ETB3ko haur-programazioa biltzen duen kutxasaioa. 2015eko irailetik 2016ko urtarrilera, Sorgintxulo izena eman zitzaion. Pertsona errealek antzeztutako pertsonaiak agertzen dira (2ttor, 4ra eta Xbel, nagusiki), Gorritxo izeneko galtzagorri birtual baten ondoan. Haurrei pertsonaia horien abenturak, tarte didaktikoak, zuzeneko lehiaketak eta beste gauza asko eskaintzen dizkiete. Baleuko Abbey Road zuzenean [Live from Abbey Road] (2009 - 2011). Pop eta rock izarren estudioko saioak, zuzeneko publikorik gabeak. Izarrok esaten zituzten hitz apurrak, bikoiztu beharrean, euskaraz azpidatzita eskaintzen ziren. Michael Gleason Ahoz aho (2016 - egun): Bazkalosteko magazina. Puxtarri Altzaporru (2002): Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen ikuskizuna. Puxtarri Axut (1998 - 1999). Kultura orokorreko galderetan oinarritzen zen lehiaketa, ETB2n 1994tik arrakasta itzela zuen El Rompecabezotas programaren euskarazko bertsio modura sortu zena. Pausoka Bagdad cafe (1991): Izen bereko filmean oinarrituriko umorezko telesaila. New World Pictures Barre Busa (2000 - 2001): Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen ikuskizuna. Basetxea (2002 - 2008): Elkarbizitza-lehiaketa, Big brother-en ildoari jarraitzen diona. Globo Media 463 Bai horixe (1986 - 1990): Ikus-entzunezko euskara-ikastaroa. ETB Balinda (1993 - 1994): Hizkuntza eta umorea ardatz zituen lehiaketa, Andoni Egañak aurkeztua, Miren Azkarate eta Kike Amonarriz hizkuntza-adituen laguntzarekin. Ikuskin Bakarrik (1998 - 2009): Gauerdi osteko programa, gidariak ikusleekin telefonoz izaten zituen solasaldiekin osatzen zena. Irratietan garai hartan moda ziren saioetan inspiratuta zegoen eta, haietan bezala, gidariak egiten zuen errealizazioa ere. ETB Barnetegia (2004): Elkarbizitza-lehiaketa, Basetxea-ren ildoari jarraitzen ziona. Gertalekutzat euskara ikasteko barnetegi bat zuen. 3Koma93 eta Mediapro Beakmanen mundua [Beakman's world] (1993 - 1994): Zientzialari xelebre baten laborategian girotutako zientzia-saioa, gaztetxoei zuzendua. Columbia Benta Berri (1997 - 1998): Turismo-baserri batean giroturiko umorezko telesaila. Pausoka Bertatik Bertara (1995 - 2005): Informazio lokala eta soziala lantzen zuen magazina, Euskadi zuzenean albistegi lokalaren eboluzioz sortua. ETB eta K2000 (2005) Betizu (2001 - 2011): Haurrentzako kutxa-programa, animaziozko betizu batzuek gidatzen zutena. Kutxan eskaintzen ziren programez gainera, Betizu markak beste hainbat sortu zituen, hala nola, Betizu Arena eta Betizuzenean. Baleuko Betizu Arena (2000 - 2001): Umeentzako ginkana estiloko lehiaketa. Baleuko Betishow (2001 - 2003): Haurrentzako talentu-lehiaketa. Baleuko Betizuzenean (2004): Umeen zuzeneko telefono-deietan oinarritutako saioa. Baleuko Bi eta bat (1991 - 1993 eta 2012): Donostian elkarrekin bizi diren hiru pisukideren gorabeherak kontatzen dituen umorezko telesaila. Orio Produkzioak 464 Ederra eta piztia [Beauty and the beast] (1990): Akzio-telesaila, emakumezko abokatu bat eta ahalmen harrigarriak dituen gizonezko bat protagonista dituena. Republic Pictures Corporation Egun bete (1992 - 1994): Profesional baten eginkizunen 24 orduko jarraipena eskaintzen zuen erreportajea. ETB Egun on Euskadi (2013 - egun): Goizeko lehen orduko albistegi orokorra, aktualitateari buruzko elkarrizketekin eta tertulia batekin osatua. Saioa ETB2n hasi zen 2009an, gaztelaniaz, eta zuzendaritza berriak ETB1era eta euskarara aldatu zuen. ETB Elkartasunaren bideak (1996 - 2007): Erreportaje-saioa, Eusko Jaurlaritzak Afrika, Asia eta Amerikako herrialdeen garapenera zuzendutako dirua zelan erabiltzen den erakusten zuena (60 min.). Joserra Producciones Ertzainak (1999): Ertzain-talde baten gorabeheretan oinarrituriko telesaila, gertaleku nagusitzat Bergarako ertzain-etxea daukana. Tentazioak Eskamak kentzen (2016): Mutrikun eta bertako kontserba-lantegi batean giroturiko telesaila, herrira itzuli berri den negozio-emakume bat protagonistatzat duena. K2000 Euskadi zuzenean (1994 - 1995): Albistegi lokala, ETB2n denboraldi bat lehenago hasitako Euskadi directo-ren euskarazko bertsioa. ETB Euskal Herria zuzenean (2013 - 2015): Informazio lokalari eskainitako albistegia, albistegi orokorraren aurretik sartzen zena. Media Producciones Time Euskaraokea (1996 - 1999): Umeentzako karaoke ibiltaria. Baleuko Finlandia (2011): Wazemank sagako gau-saioa (night showa). Gorringo Firin Faran (1994 - 1996 / 2001 - 2009): Telebistan euskaraz egin zen lehen debateeta analisi-saioa, Estepan Aldamiz-Etxebarriak sortua, zuzendua eta aurkeztua. ETB 466 Funtzioa (1989 - 1992): Xabier Otaegik eta Piter Ansorenak gidatutako saioa, oholtzako ikuskizunak eta esketxak tartekatzen zituena. Gaur Egun (1983? - egun): Albistegi orokorra, eguerdiko eta iluntzeko edizioak dituena. ETBren hasieran, asteburuko edizioari Jai Egun zeritzon. ETB Gerra Zibila Euskadin (1996 - 1997): Espainiako Gerra Zibilak Euskadin izan zituen episodioei buruzko dokumental-saila. Baleuko Go!azen (2009 - 2018): Gaztetxoentzako telesail musikala. Film gisa estreinatu zen 2008an eta, 2009an, 12 kapitulu atera ziren material osagarriarekin. Seriearen inguruan telebista-fenomeno bat erne da: antzezlana, talent-showak, berariazko appa. Lehen emanaldia ETB1en eskaintzen da, eta berremanaldiak, ETB3n. Pausoka Goenkale (1994 - 2015): Fizkiozko itsas herri batean giroturiko telenobela, lehen urteetan eguneroko maiztasuna eta azkenean asterokoa izan zuena. Guztira 3.708 kapitulu ekoitzi ziren. Pausoka Good Morning Kalimantan (2013): Borneoko basabizitza mehatxatua salbatzeko ahaleginei buruzko dokumental-saila. Mike Birkhead Associates Gran Torino (2012): Clint Eastwood zuzendari eta protagonista duen filma, narrazioaren hari modura Ford Torino markako auto bat darabilena. Warner Bros. Gure kasa (2017-egun): Gazteentzako saioa, late night show baten formatuari jarraitzen diona. New Media Euskadi eta Orio Produkzioak Gure lanbide zaharrak (1996 - 1999): Euskal Herriko langintza tradizionalei buruzko dokumental-saila. Videodifusión Gu ta Gutarrak (2014 - 2015): Gazteentzako errealitate-saioa, parte-hartzaileen arteko harremanetan eta elkarbizitzan sortzen diren gorabeheretan oinarritua. New Media Euskadi eta Orio Produkzioak 467 Gutuberrak (2018): Etxegabetzearen mehatxupean bizi den familia batean oinarrituriko webseriea. Erronka Berriak Hamaika korapilo (1998 - 1999): Solas-saioa, Oprah Winfreyk egiten duenaren estilokoa. Gestmusic Hasiberriak (2001 - 2002): Nerabeentzako fikziozko telesaila (135 kapitulu, 25 min.). Goenkale-ren spin-off bat izan zen. Pausoka Hau da A. U. (1990 - 1991): Umorezko telesaila, artista-agentzia batean inguruan girotua. Ikuskin Hemen eta munduan (1988 - 1991): Euskal Herriko eta nazioarteko aktualitatea jorratzeko erreportajeak biltzen zituen asteroko informazio-saioa. ETB Hitzetik Hortzera (1988 - egun): Bertsolaritzari buruzko magazina. Hainbat formatu izan ditu historian zehar. ETB eta Bertsozale Elkartea Ikusgela (1997 - 2006): Gaztetxoentzako magazin hezigarria. Pausoka Iparraldea (1998 - 1999): Ipar Euskal Herriko gizarteari, kulturari eta ekonomiari buruzko saioa. Eusko Jaurlaritza eta Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusia Irrikitown (2012 - 2014): Umorezko esketxez osaturiko saioa. Pausoka Itxuroso (2014): Protagonistari look-aldaketa egiten zion programa. Bainet Jaun ta jabe (1996 - 1998): Umorezko telesaila, telebistan lortutako famari esker lehendakari hautatu duten sukaldari bat protagonistatzat duena. ETB Kerman mintzalagun bila (2010 - 2011): Euskara ikasten ari diren helduentzako hizkuntza-klaseak, umorezko telesailen formatuan. 3Koma93 468 Kirolez kirol (1983 - egun): Programazio-premien araberako formatua hartzen duen kirol-saioa. Euskal Telebista Klasikoak jatorriz (2000 - 2001): Programa zinematografikoa, kultuko film klasikoak jatorrizko bertsioan eta euskaraz azpidatzita eskaintzen zituena. Kontuz atsuak (2012): Anjel Alkain eta konpainiaren umorezko dokudrama, Wazemank sagakoa. On Time KTM / Kate Mundiala (1999 - 2000): Gaztetxoentzako magazina. K2000 Lehenengo musuak [Premiers baisers] (1992 - 1994): Frantziako lizeo batean girotutako telesaila. A. B. Productions Madison (1997 eta 2000): Vancouverren bizi diren gazte batzuen gorabeherak. Martin (2003 - 2009): Umorezko telesaila, Martin deritzon kirol-esatari baten eta beraren familiaren gorabeherak kontatzen zituena. Tentazioa. Martina (2008 - 2009): Martina zeritzon neska gaztearen gogoetak jasotzen zituen saio onirikoa. Orio Produkzioak. Merlí (2018): Bigarren hezkuntzako institutu batean giroturiko teleserie katalana, Merlí izeneko filosofia irakaslea protagonistatzat duena. Veranda TV Mihiluze (2006 - 2013): Eguneroko lehiaketa, hitzetan eta hizkuntzaren bitxikerietan oinarritua. Orio Produkzioak Mugaldekoak (2010): Argumentu nagusitzat Comète sarea duen telesaila. Tentazioa Noaoa (2007 - 2008): Anjel Alkain eta konpainiaren esketx-saioa, Wazemank sagakoa. On Time 469 V. ERANSKINA: TELEBISTAKO TERMINOLOGIA Zerrenda honetan, testuan azaltzen diren telebistaren arloko hitz teknikoak bildu ditugu, bakoitzaren definizioarekin. Definizioetarako, Harluxet Hiztegi Entziklopedikoaren eta Euskaltzaindiaren Hiztegiaren laguntza izan dugu. antena-eskubide.- Ikus-entzunezko obra bat emititzeko eskubideei ematen zaien izen berezia preprodukzio fasean eskuratzen direnean. agenda informatibo.- Hedabide batek lehentasunezko arreta ematen dien gaien zerrenda. audizio.- Ikus-entzunezko produkzio baten parte-hartzaileak aukeratzeko proba. albistegi.- Programa mota bat, informazioaren generoaren barrukoa. Egunerokoa izaten da, edizio bakarrarekin edo gehiagorekin, albiste nagusien kontaketa egiteko. app.- Internetera konekta daitezkeen gailuetan instalatzen den tresna (aplikazioa), erabiltzaileari atazaren bat egitea ahalbidetzen diona. Ikus-entzunezkoen arloan, irratiko, telebistako eta Interneteko operadoreen eskaintza atzitzea ahalbidetzen dio. argumentu.- Telesail edo film baten historia-hari edo gai bakoitza. audientzia.- Programa baten ikusle-kopurua. audientzia metatu.- Programa jakin bat gutxienez minutu batez ikusi duten pertsona guztien batura. audientzia-kuota.- Programa jakin bat ikusi duten pertsonen portzentajea, programa horren ordutegian telebistari begira zeuden pertsona guztiekiko. audio.- Programa baten entzunezko edukia, giro-soinuek, elkarrizketek, zaratek eta musikek osatua. 473 audio-banda.- Ikus-entzunezko euskarri batean, programa baten audioa daraman partea. azpidatzi.- Ikus-entzunezko produktuak beste hizkuntza batera aldatzeko modalitateetako bat, pantailan xede-hizkuntzazko bertsioa idaztean datzana. banaketa.- Telebistagintzako balio-katean, produktua kontsumitzaileari helarazteko fasea. banda komertzial.- ik. 'maiztasun ertain' banda zabal.- Informazio-bolumen handia garraia dezakeen telekomunikazio-sarea. barne-produkzio.- Telebista-enpresa batek bere baliabideen bitartez ekoizten dituen programen multzoa. bereizmen handi.- Telebista-pantailetan, 1920 x 1080 pixeleko bereizmena, emisio digitalekin batera etorri dena. berremanaldi.- Lehendik emandako saio bat berriro ere pantailaratzea. bikoizketa.- Ikus-entzunezko produktuak beste hizkuntza batera aldatzeko modalitateetako bat, jatorrizko soinu-bandaren ordez xede-hizkuntzazko soinu-banda ezartzean datzana. bikoizketa-estudio.- Bikoizketak egiten dituen grabazio-estudioa. bikoizketa-etxe.- ik. 'bikoizketa-estudio' bikoizle.- Bikoizketan jarduten duen aktorea. dokumental.- Programa mota bat, informazioaren generoaren barrukoa, egitate baten berri ematen duen kontakizunean datzana. 474 drama.- telebistako lau genero nagusietako bat, bizitzako gertaera erreal edo asmatuen antzezpenean datzana. ekoizpen.- Telebistagintzako balio-katean, ikus-entzunezko produktua grabatzeko fasea. Balio-kate osoa biltzen duen prozesuari ere, 'ekoizpen' esaten zaio. ekoizpen-etxe.- Ikus-entzunezko produktuak ekoizten dituen enpresa. elkarrizketalari.- Telesailetan, kapitulu bakoitzaren gidoian azaltzen diren elkarrizketak idazten dituen pertsona, gidoilariek zehaztutako ildoei jarraituz. emanaldi (1).- ik. 'emisio' emanaldi (2).- ik. 'emankizun' emankizun.- Entretenimenduaren generoko programa, ekitaldi publiko bat telebistaz eskaintzean datzana. emisio.- Telebistako edo irratiko seinalea hartzaileen aparatuetara helarazteko ekintza eta prozesua. emisio analogiko.- Teknologia analogikoa darabilen emisioa. emisio digital.- Teknologia digitala darabilen emisioa. emisio-zentro.- Ikus-entzunezko enpresa batek bere seinaleak emititzeko erabiltzen dituen instalazioak. entretenigarri.- Programa mota bat, entretenimenduaren generoaren barrukoa, izaera eta eduki ezberdinetako atalez osatua. entretenimendu.- Telebistako lau genero nagusietako bat, denbora-pasako helburu orokorrak definitzen duena. 475 erreportaje.- Informazio-saio bateko pieza bat, gertakari baten berri ematen duen kontakizunean datzana. erreproduzitu.- Ikus-entzunezko produktu baten edukia ikusgai eta/edo entzungai egin. estaldura.- Igorgailu baten seinalea behar adinako indarrarekin eta kalitatearekin jasotzen den eremu geografikoa. euskarri.- Ikus-entzunezko obra bat edukitzeko erabiltzen den tresna fisikoa. fidelizazio-klub.- Programa baten jarraitzaileak beste aukera batzuetara aldatzea eragozteko eta jarraitzaile berriak biltzeko helburua duen tresna, klub baten forma hartzen duena. fikzio.- ik. 'drama' film.- Programa mota bat, dramaren generoaren barrukoa, gertaera bat ikus-entzunezko hizkuntzan kontatzen duena, nagusiki 90 bat minutuko formatuan. formatu.- Programa bat deskribatzen duten ideia nagusia, abiapuntua, mekanika, girotzea, marka eta beste zeinahi elementu. gailu.- Ikus-entzunezko produktuak biltegiratzen dituzten plataformak atzitzea eta arakatzea eta nahi den produktua hautatzea eta erreproduzitzea ahalbidetzen duen aparatua. gailu eramangarri.- Erabiltzaileak aldean eraman dezaken gailua. gaininpresio.- Telebistako irudi baten gainean ezartzen den beste edozein irudi edo idazkun. gidoilari.- Film edo telesail baten historia, argumentuak eta pertsonaiak asmatzen dituen sortzailea. 476 HbbTV.- ik. 'telebista hibrido' hedabide konbentzional.- Publiko-multzo zabalei zuzentzen zaizkien hedabideak. hedabide lokal.- Herri, hiri edo eskualde jakin bat zerbitzatzen duen hedabidea. ikus-entzunezko industria.- Ikus-entzunezko programak ekoizten dituen industria. informazio.- Telebistako lau genero nagusietako bat, erakundeek, gizarte-elkarteek, gizarte-eragileek eta herritarrek bata besteari bidaltzen dizkieten mezuak bildu eta ezagutaraztea ardaztzat duena. interaktibitate.- Ikus-entzunezko zerbitzuen hornitzailearen eta kontsumitzailearen arteko erlazioa, zerbitzuaren beraren kanalean zehar bideratzen dena. iragarki.- Programa mota bat, publizitatearen generoaren barrukoa. Iragarkiak pieza laburrak izaten dira, normalean 20 segundo baino gehiagokoak ez, eta kontsumitzaileei produktu edo zerbitzu bat ezagutaraztera edo gogoraraztera zuzenduta egoten dira. irrati (1).- Soinua igortzea eta erreproduzitzea ahalbidetzen duen sistema. irrati (2).- Irrati-enpresa. irrati (3).- Irrati-kanala. irrati (4).- Irrati-aparatua. irrati komertzial.- Dirua irabazteko helburua duen irrati-enpresa. irrati lokal.- Herri, hiri edo eskualde jakin bat zerbitzatzen duen irratia. irrati publiko.- Erakunde publikoek finantzatzen eta kontrolatzen duten irratia. 477 irrati-formula.- Genero bakarrari eskainitako irratia, programazioa saiotan garbiro banatuta ez daukana. itzultzaile-egokitzaile.- Bikoizketan, jatorrizko hizkuntzako gidoia xede-hizkuntzara itzultzen eta itzulpena aho-mugimenduetara egokitzen duen pertsona. kable-operadore.- Komunikazio-zerbitzuak kable bidez eskaintzen dituen enpresa. kanal.- Uhin elektromagnetikoen tarte jakin bat, irrati-programazio edo telebistaprogramazio zehatz batek okupatzen duena. kanal anitzeko eskaintza.- Telebista-enpresa batek prestatzen duen ikus-entzunezko eskaintza hainbat kanaletan bereizita aireratzea. kanal tematiko.- Genero bakarrari eskainitako kanala. kanpo-produkzio.- Telebista batek merkatuan erosten dituen programen multzoa. kate-eredu.- Hainbat irrati lokalek edo hainbat telebista lokalek programa bera aldi berean emititzean datzan eredua. konbergentzia.- Teknologia digitalak baliatuz, komunikabide-mota baterako prestaturiko edukiak beste komunikabide-mota batzuetara bideratzea ahalbidetzen duten lan-prozesuak antolatzea. kreditu (pluralean erabiltzen da).- Ikus-entzunezko obra batean parte hartzen duten guztien izenak eta eginkizunak eta obran azaltzen diren irudien, hitzen eta soinuen erreferentziak zehazten dituen zerrenda, hasieran eta/edo amaieran gaininpresio gisa agertzen dena. krosmedia.- Hedabide batean baino gehiagotan zabaltzen den ikus-entzunezko kontakizuna, hedabide bakoitzean ingurunearen ezaugarri teknikoetara egokitzen dena. 478 kutxa-programa / kutxa-saio.- Formatu zehatzik gabeko programa, izen bakar baten pean eta programazio-tarte finko batean biltzen dituena edukiagatik edo beste ezaugarriren bategatik erlazionatuta dauden saio independenteak. late night show.- Egunaren amaierako saioa, aktualitatearen analisia umorez egiten duena elkarrizketak, esketxak, monologoak eta musika tartekatuz. lehiaketa.- Programa mota bat, entretenimenduaren generoaren barrukoa, partehartzaileak nor baino nor gehiagoka jartzen dituena era guztietako probetan. lokuzio.- Telebistako programa baten ahozko partea; bereziki, esatari nagusiak estudio batean grabatzen duena. lurreko telebista digital.- Telebista-seinale digitala lurreko erreplikagailuen bidez zabaltzen deneko sistema. magazin.- Programa mota bat, entretenimenduaren generoaren barrukoa, orotariko gaiei buruzko elkarrizketekin eta erreportajeekin osatua. maiztasun ertain.- Uhin elektromagnetikoen tarte jakin bat, irrati komertzialean oso erabilia sasoi batean estaldura zabala eskaintzen duelako. marrazki bizidun.- Programa mota bat, dramaren generokoa, umeei zuzendua batik bat. Istorioak, hezur-haragizko pertsonen ordez, irudi animatuen bidez kontatzen dira. mikrouhin.- Uhin elektromagnetikoen tarte jakin bat, telekomunikazioetan oso erabilia atmosferan interferentzia gutxiago jasaten duelako. multimedia.- Informazioaren zabalkundean komunikabide bat baino gehiago erabiltzean datzan sistema. multiplex.- Seinale-pakete bakarrean emititzen diren ikus-entzunezko zerbitzuen multzoa, hartzailearen aparatuan bereizten eta banatzen dena. 479 new media.- Internetek eta IKTek ahalbidetu dituzten sareetan garatu diren komunikabide berriak. nahierako telebista.- Interneteko plataformetan oinarrituriko telebista-sistema, ikusleari bere gustuen eta interesen araberako programak hautatzea ahalbidetzen diona. onlineko albistari.- Albisteak eskaintzen dituen webgunea. ordaindu eta ikusiko sistema.- Harpidetzan oinarrituriko telebista-zerbitzua; ikusleak kontsumitzen duen programa bakoitzagatik baino ez du ordaintzen. orotariko telebista.- Ikusle-mota guztientzako programazioa eskaintzen duen telebista. parrilla.- Telebista-kanal baten programazioaren eskema, programa bakoitzaren hasierako eta amaierako ordua erakusten duena. Metonimiaz, programazioari berari esaten zaio horrela. plataforma.- Programak biltegiratzeko eta kontsumitzeko inguruneak. Plataforma nagusiak telebista eta Internet dira. Interneten, aldi berean, hainbat plataforma bereiz daitezke, esate baterako, hainbat enpresak eskaintzen dituzten nahierako zerbitzuak. postprodukzio.- Telebistagintzako balio-katean, produktua grabatu osteko prozesu guztiak (editatzea, lokuzioa, e. a.) biltzen dituen fasea. preprodukzio.- Telebistagintzako balio-katean, grabatzen hasi aurreko fasea, besteak beste, sorkuntza, gidoien prestaketa, audizioak eta kokalekuen bilaketa biltzen dituena. produkzio.- ik. 'ekoizpen' produkzio elkartu.- Hainbat produkzio-etxe eta telebista-enpresa elkartzea eta, adosten dituzten heinetan, ikus-entzunezko obra baten ekoizpenean partaide izatea finantzazioa, azpiegitura eta / edo talentua eskainiz. 480 produkzio-zentro.- Telebista-programak ekoizten direneko tokia. programa.- Irratiko edo telebistako emanaldia, aldez aurretik zehazturiko eta egituraturiko iraupena eta edukia dituena. programa hezigarri.- Haurrak hezteko helburua duen programa. programazio.- Irrati edo telebista bateko emisio-denbora betetzen duten programen multzoa. promozio.- Programa, programazio, kanal nahiz komunikazio-talde oso bat ezagutarazteko eta haren irudia hobetzeko zeregin eta jardueren multzoa; zeregin eta jarduera horien ardura duen saila. publizitate.- Telebistako lau genero nagusietako bat, kontsumitzaileari zerbitzuen eta produktuen berri emateko helburua duena. reality.- ik. 'telerrealitate' saio.- ik. 'programa' satelite.- Telebistako edo irratiko seinaleak zabaltzeko sistema, Lurraren orbitan jarritako aparatu batez baliatzen dena. seinale (1).- ik. 'kanal' seinale (2).- Telebista- edo irrati-kanal batek transmititzen duen uhin elektromagnetikoa. serie.- ik. 'telesail' share.- ik. 'audientzia-kuota' 481 sorkuntza.- Telebistagintzako balio-katean, produktua asmatu eta diseinatzeko fasea. streaming.- Audio eta bideo digitalak banatzeko sistema bat; seinalea bidaltzeko Internetez baliatzen da, eta erabiltzaileari seinalea jasotzen doan eran ahalbidetzen dio pieza entzutea eta ikustea. talentu.- Ikuskizunetan, publikoa erakar dezakeen edozer gauza egiteko berezko gaitasuna. Hala esaten zaio, halaber, gaitasun hori daukan pertsonari. telebista (1).- Irudia eta soinua aldi berean igortzea eta erreproduzitzea ahalbidetzen duen sistema. telebista (2).- Telebistagintza-arloko enpresa. telebista (3).- Telebista-kanala. telebista (4).- Telebista-aparatua. telebista digital.- Produkzio- eta emisio-sistema digitala darabilen telebista-kanala. telebista hibrido.- Telebista digitala eta Internet bateratzen dituen teknologia. Internetera konektaturiko telebista-aparatu adimendun baten bidez, ikusleari zerbitzu berriak eskaintzen dizkio, besteak beste, airean den programa hasieratik ikusteko aukera. telebista komertzial.- Dirua irabazteko helburua duen telebista-enpresa. telebista lokal.- Herri, hiri edo eskualde jakin bat zerbitzatzen duen telebista. telebista publiko.- Erakunde publikoek finantzatzen eta kontrolatzen duten telebista. telebistagintza.- Telebistako programak sortzeko, ekoizteko eta emititzeko prozesuak biltzen dituen langintza. 482 telerrealitate.- Entretenimenduaren arloko azpigeneroa, jende erreala itxuraz gidoirik ez duten egoera errealetan jarraitzeko aukera eskaintzen duena. telesail.- Programa mota bat, dramaren generoaren barrukoa, aldi jakin batean behin emititzeko ataletan banatuta dagoena. tertulia.- Programa mota bat, informazioaren generoaren barrukoa, aktualitatea aztertzeko solasaldi batean datzana. toki-hedabide.- ik. 'hedabide lokal' toki-irrati.- ik. 'irrati lokal' toki-telebista.- ik. 'telebista lokal' transmedia.- Hedabide batean baino gehiagotan zabaltzen den ikus-entzunezko kontakizuna, hedabide horietako bakoitzean hari eta eduki ezberdinak garatzen dituena interakzio-aukeren eta ingurunearen ezaugarrien arabera. umore.- Entretenimenduaren arloko azpigeneroa, barrea ardaztzat duena. ustiapen-eskubide.- Ikus-entzunezko obra baten autoreak obra horren erabileragatik etekin ekonomikoa eskuratzeko duen eskubidea. VHS.- Etxeko kontsumo zuzendutako bideo-formatua, kasetetan bildutako bideo-zinta darabilena. webgune.- Pertsona, enpresa, elkarte edo erakunde batek kudeatzen dituen webfitxategi guztien multzoa, sarrerarako fitxategi edo orri nagusi baten inguruan antolatua. webserie.- Interneteko plataforma digitaletan banatzeko sortzen den ikus-entzunezko seriea, 5-15 minutuko kapituluekin osatuta egoten dena. 483 VI. ERANSKINA: LEGERIA Zerrenda honetan, testuan aipatzen diren legeak bildu ditugu, administrazio publikoaren eta dataren arabera antolatuta. V.1. EUROPA 1992: Eskualdeetako eta Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna. V.2. ESPAINIA 1978: Espainiako Konstituzioa 2010: 7/2010 Lege orokorra, martxoaren 31koa, Ikus-entzunezko komunikazioari buruzkoa V.3. FRANTZIA 1951: Deixonne legea / 51-46 Legea, 1951ko urtarrilaren 11koa, tokiko hizkuntzetan eta dialektoetan emandako irakaskuntzari buruzkoa 1975: Haby legea / 75-620 Legea, 1975eko uztailaren 11koa, irakaskuntzari buruzkoa 1975: Bas-Lauriol legea / 75-1349 Legea, 1975eko abenduaren 31koa, Frantsesaren erabilerari buruzkoa 1982: Fillioud legea / 82-652 Legea, 1982ko uztailaren 29koa, Ikus-entzunezko komunikazioari buruzkoa 1986: Léotard legea / 86-1067 Legea, 1986ko irailaren 30ekoa, komunikazioaskatasunari buruzkoa 1992: Frantziako Konstituzioa 1994: Toubon legea / 94-665 Legea, 1994ko abuztuaren 4koa, frantsesaren erabilerari buruzkoa V.4. EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA 1979: Gernikako Autonomia Estatutua 1982: 5/1982 Legea, maiatzaren 20koa, Euskal Irrati Telebista herri-erakundea sortzeari buruzkoa 1982: 157/1982 Dekretua, uztailaren 19koa, Euskal Telebista SA sortzeari buruzkoa 485 1982: 158/1982 Dekretua, uztailaren 19koa, Eusko Irratia SA sortzeari buruzkoa 1982: 10/1982 Oinarrizko legea, azaroaren 24koa, Euskararen erabileraren normalizazioari buruzkoa 1983: 138/1983 Dekretua, uztailaren 11koa, EAEn hizkuntza ofizialen erabilera unibertsitateaz azpiko heziketan arautzen duena 1984: 77/1984 Dekretua, martxoaren 29koa, Radio Vitoria SA sortzeari buruzkoa 1989: 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskadiko funtzio publikoari buruzkoa 1989: 224/1989 Dekretua, urriaren 17koa, EAEko administrazio publikoetan euskararen erabilera normalizatzeko plangintzari buruzkoa 1997: 86/1997 Deretua, apirilaren 15ekoa, Euskararen erabilera EAEko administrazio publikoetan normalizatzeari buruzkoa 2003: 100/2003 Dekretua, maiatzaren 6koa, Eitbnet SA sortzeari buruzkoa 2004 15/2004 Ebazpena, abuztuaren 2koa, EAEko administrazio publikoetan euskararen erabilera normalizatzeko plana onartzeari buruzkoa 2008: 123/2008 Dekretua, uztailaren 1ekoa, Kontsumitzaile eta erabiltzaileen hizkuntzaeskubideei buruzkoa 2008: 9/2008 Ebazpena, uztailaren 2koa, EAEko administrazio publikoetan euskararen erabilera normalizatzeko plana onartzeari buruzkoa 2014: 1/2014 Ebazpena, urtarrilaren 3koa, EAEko administrazio publikoetan euskararen erabilera normalizatzeko plana onartzeari buruzkoa 2018: 62/2018 Ebazpena, otsailaren 27koa, Eusko Jaurlaritzan euskararen erabilera normalizatzeko plan ngausia onartzen duena VI. Plangintzaldirako (2018-2022) V.5. NAFARROAKO FORU ERKIDEGOA 1982: 13/1982 Lege organikoa, abuztuaren 10ekoa, Foru Erregimena Berrezarri eta Hobetzeari buruzkoa 1986: 18/1986 Foru-legea, abenduaren 15ekoa, Euskarari buruzkoa 1988: 159/1988 Foru-dekretua, maiatzaren 19koa, Nafarroan euskararen erabilera unibertsitateaz azpiko heziketan arautzen duena 1994: 70/1994 Foru-dekretua, martxoaren 21ekoa, Nafarroako administrazio publikoetan euskara arautzeari buruzkoa 486 1994: 135/1994 Foru-dekretua, uztailaren 4koa, Nafarroako administrazio publikoetan euskara arautzeari buruzkoa 1996: 135/1996 Foru-dekretua, martxoaren 11koa, Euskararen Nafar Kontseilua sortzeari buruzko 2000: 372/2000 Foru-dekretua, irailaren 11koa, Nafarroako administrazio publikoetan euskara arautzeari buruzkoa 2003: 29/2003 Foru-dekretua, otsailaren 10ekoa, Nafarroako administrazio publikoetan euskararen erabilera arautzen duena 2007: 183/2007 Foru-dekretua, irailaren 10ekoa, Euskararen Nafar Institutua sortzeari buruzkoa 2009: 55/2009 Foru-dekretua, ekainaren 15ekoa, Nafarroako administrazio publikoko plantilla organikoan euskararen ezagutza arautzeari buruzkoa 2015: 4/2015 Foru-legea, otsailaren 24koa, Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legea hein batean aldatzen duena 2017: 9/2017 Foru-legea, ekainaren 27koa, Euskararen Foru Legearen izenburua eta artikuluak aldatzekoa 487
science
addi-b55ad79cd1b5
addi
cc-by-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/33225
Mikroegiturako akatsek, ni-oinarridun heusler aleazioen transformazio martensitikoan eta propietate magnetikoetan duten eraginaren azterketaa
Unzueta Solozabal, Iraultza
2019-03-14
partikulak matrize polimerikoetan txertatzearena ere. Honen ondorioz, mikropartikulak eta nanopartikulak elementu aktibo gisa erabiltzearen planteamendua konponbide eraginkor bezala finkatzen ari da azken urteotan. Hala ere eskala hauetan, akatsen, dislokazioen, hutsuneen, tokiko esfortzuen, tentsioen etab.-en kontrola ezibestekoa bilakatzen da. Hauek transformazio martensitikoan zuzenean eragiten dute. Horrela, mikroegituraren gaineko kontrolak oraindik eta garrantzi handiagoa hartzen du hauts erako laginekin lotutako propietate multifuntzionalak doitzerako orduan. Laburbilduz, hauts erako mikropartikula eta nanopartikulen erabileraren bitartez, bulk laginen propietate eskasak gainditu daitezkela esan daiteke, baina mikro eta nano eskalan egonik, beste arazo berri batzuk kontutan hartu behar dira. Nahiz eta akatsek, propietate magnetiko zein egiturazko propietateetan izan ditzaketen eragina zehaztera bidean ikerketa asko burutu diren, oso ikerketa gutxi burutu dira akatsek transformazio martensitikoan zein mikro eta nano eskalako partikulen propietateetan izan ditzaketen eraginaren azterketan. Ikerketa hauek guztiz beharrezkoak dira Ni-oinarridun Heusler aleazioen hauts-laginen portamoldea ulertzeko. Partikula hauen aurretiazko ezaugarritze orokorrak ere berebiziko garrantzia dauka partikula hauen portamoldea aurresan ahal izateko. Ale-tamainak, barne tentsioek edota tokiko esfortzuek energia elastikoaren osagaiean duten eragina dela eta, zuzenean eragiten die transformazio martensitikoari eta honen ezaugarriei. Konposizioaren eta mikroegituraren eraginaz gaindi, irispide luzeko ordena atomikoak Ni-Mn-Z (Z = Sn, In) eta Ni-Fe-Ga aleazioen transformazioa, transformaziotenperatura eta propietate magnetikoak ere baldintzatzen ditu. Bestalde, hainbat ikerketen emaitzek erakusten duten bezala, Ni-Mn-Z (Z = In, Sn) aleazioen egiturazko ordena Z elementuaren independentea izan arren, egonkortasun ordena guztiz ezberdina da aleazio hauetan. Honek, aleazio hauetan akatsen dinamikak duen garrantzia azaleratzen du. Izatez, Ni-Mn-Ga aleazioetan buru diren ikerketek aurreko hipotesia baieztatzen dute. Hala ere, akatsen izaera saiheskorra dela eta, hauek transformazio martensitikoan eta propietate magnetikoetan duten eragina ez da guztiz ondo ulertzen oraindik ere. Hutsune erako akatsen dinamika eta ordena atomikoaren mekanismoak guztiz lotuta daude. Biek irispide luzeko ordena atomikoan eragiten dute, eta ondorioz, transformazio martensitikoaren tenperaturan eta trantsizio-magnetikoari dagokion tenperaturan. Horrela, Ni-Mn-Sn, Ni-Mn-In eta Ni-Fe-Ga sistemetan behatutako ordenamendu prozesuen ezberdinek aukera ezin hobea eskeintzen dute hutsuneen dinamika eta ordena atomikoaren arteko erlazioa aztertzeko. Laburbilduz, Ni-oinarridun Heusler aleazioen propietate multifuntzionalen abaintailak baliatze aldera, elementu-eragileen miniaturizazioak emaitza itxaropentsuak eman ditu orain arte. Izan ere, miniaturizazio hau, bulk laginek erakusten dituzten propietate mekaniko eskasak gainditzeko ikuspuntu baliagarri bezala finkatzen ari da. Hala ere, eta aurretik eztabaidatutakoarekin batera, mikro eta nano eskalako akatsek propietate estruktural eta magnetikoetan duten eragina oso handia da. Hutsuneek, tokiko tentsioek, esfortzuek eta mikroegituraren akatsek transformazio martensitikoan eta propietate magnetikoetan duten eraginaren ezaugarritzea ezinbestekoa da. Ezaugarritze honek, Ni-oinarridun Heusler aleazioak aplikazio eremu zabaletan vii erabili ahal izateko behar duten garapena ahalbidera dezake. Guzti hori dela eta, tesi honetan, akatsek Ni50Mn50−xZx (x = 25, 20, 16, 15, 13 , 10) eta Ni-Fe-Ga aleazioen transformazio martensitikoan eta propietate magnetikoetan duten eragina aztertu da. Sarrerako atalean, azterturiko aleazioen ikuspegi orokor bat ematen da. Bertan aleazio hauen egiturazko propietateak, propietate magnetikoak eta tenperatura bereizgarriak erakusten dira, baita aleazio hauek horren interesgarri egiten dituzten propietate multifuntzionalak zeintzuk diren. Alezio hauen gaur eguneko egoera aztertuz, hauen abantaila eta desabantailak ere aipatzen dira, eta horrekin lotuta tesi honen helburuak finkatzen dira. Bigarren atalean, hau da, atal esperimentalean, tesi hau aurrera eramateko erabili diren ezaugarritze teknika ezberdinak erakusten dira. Lehenik eta behin, sintetizatze eta ezaugarritze-teknika arruntak azaltzen dira, hala nola, ekorketa diferentzialeko kalorimetria, ekorketako mikroskopio elektronikoa, neutroi-difrakzioa, X izpien difrakzioa eta suberaketa teknikak, besteak beste. Ondoren, erabilitako bi teknika nuklearrak, positroi-deuseztapen bizidenboren espektroskopia eta Mössbauer espektroskopia, sakonki aztertzen dira, hauen printzipio fisikoetan arreta berezia jarriz. Bide batez tesi hau burutzeko egin diren muntaia esperimentalak ere ageri dira atal honetan. Adibidez, hauts-laginak suberatzeko montatu den labe baten muntaiaren prozesua azaltzen da. Bestalde, eta positroi neurketak burutu ahal izateko, PALS espektrometro baten muntaia eta optmizazioa ere azaltzen da. Azkenik, igorpenezko Mössbauer neurketak egiteko garatu den espektrometro baten muntaia ere deskribatzen da. Hirugarren atalean, bolaz ehotako Ni50Mn34In16 hauts-lagin nano eta mikrometrikoen egitura magnetikoa eta kristalizazio-prozesua aztertzen da. Atal honetan zehar plazaratuko den bezala, bolaz ehotako laginek, egitura kristalografiko amorfoaz gain, espin-beira kanonikoarekin bateragarri den egitura magnetikoa erakusten dute. Ondoren, laginak suberatu egin dira eta kristalizazio-prozesua aztertu da jarraian. Kristalizazio-prozesuaren hasieran, egitura amorfoak B2 erako kristal egiturara kristalizatzen du. Horrela, ehotze- eta suberaketa-tratamendu egokiak konbinatuz, tenperatura altuko B2 fasea askoz ere tenperatura baxuagoetan lor daitekeela erakusten da. Bolaz ehotako Ni50Mn34In16 laginek egitura amorfoa erakusten dute, eta ondorioz, lagin hauek ez dute transformazio martensitikorik jasaten. Neurketa magnetikoek bestalde, ehotako laginen egitura magnetikoa espin-beirazko egiturarekin bateragarriak direla adierazten dute. Jarraian, lagin hauen ordenamendua aztertzen da. Suberaketa-tenperatura igo ahala, erlaxazio-prozesu batekin batera B2-L21 ordenamendu-prozesua gertatzen da. Prozesu honekin lotuta, espantsio termiko anomalo bat gertatzen da. Bi prozesu hauek ahalbideratuta, transformazio martensitikoa berreskuratzen da bolaz ehotako hauts-laginetan. Bukatzeko, hasierako soleteko aleazioan eta bolaz ehotako hauts-laginetan efektu magnetokalorikoari lotutako hozte-ahalmen erlatiboaren balioak aztertzen dira, ehotze- eta suberaketaprozesuen konbinazio egokiak erabiliz, hozte-sistema magnetikokdun aplikazioetan erabiliak izan daitezkeen Ni-Mn-In nanopartikulak sintetizatzea posible dela erakutsiz. viii Laugarren atalean, Ni-Mn-Sn sistema aztertzen da. Aurreko ataleko emai-tzak kontutan hartuz, ehotzea era kontrolatuago batean egin da lagin hauetan. Tratamendu termomekanikoen bidez lortutako mikroegitura ezberdinak era sistematiko batean aztertzen dira. Ehotako laginak suberatu ahala, inklusio ez magnetikoekin eta dislokazioekin lotutako tentsio-eremuak desargetu egiten dira, honek, asetasunekomagnetizazioaren balio handitzen duelarik. Zehazki, Mn atomoen arteko mihiztadura ferromagnetikoa izatetik antiferromagnetikoa izatera igarotzen da anti-fase mugen inguruan. Hauek propietate magnetikoetan eta asetasuneko-magnetizazioan eragiten dute. Berreskurapen honen ondorio da ere transformazio martensitikoa hedatzen den tenperatura-tarteak jasaten duen murrizketa. Atal honetan ikusiko den bezala, suberaketan zehar jasandako aldaketa hauek efektu magnetokalorikoa hobetzen dute. Azkenik, Ni-Mn-Sn sisteman burututako lan hau beste konposizio batzuetara hedatzen da, adibidez, Co-z dopatutako Ni-Mn-Sn laginera. Azken honetan ere, ehotako laginen efektu magnetokalorikoa aztertzen da. Lortutako emaitzek erakusten dutena da termomekanikoki eragindako mikroegituraren aldaketa dela Ni-Mn-Sn aleazioen propietate multifuntzionalak doitzeko modurik egokiena. Gainera, ehotze-prozesuan zehar eragindako mikroegituraren distortsioa, 119Sn-MS espektroek erakusten duten osagai ez-magnetikorekin erlazionatuta dagoela ikusten da. Emaitza honek, akatsek transformazio martensitikoan duten ekarpena zenbatestea ahalbideratzen du. Azkenik, suberatutako laginekin alderatuz, ehotako Ni-Mn-Sn-Co aleazioetan lortzen den efektu magnetokalorikoak erakutse du nola, akatsak, propietate multifuntzionalak kaltetzetik haratago, hauek doitzeko erabili ahal direla. Atal honen amaieran, ISOLDE (CERN)-en eginiko igorpenezko Mössbauer neurketen emaitzak azaltzen dira. Ni-Mn-Z (Z = In, Sn) laginetan 119Sn denez Mössbauer nukleo bakarra, aurreko atalean egindako azterketa ezin da Ni-Mn-In-ko sistemetara hedatu. Arazo honi aurre egiteko, igorpenezko Mössbauer neurketak egin dira ISOLDE-n (CERN), non aztergai diren laginak ioi erradiaktiboekin ezartzen diren. Esperimentu hauek IS578 proiektuarn baitan burutu dira. Horrela, azterturiko laginetan 57Mn eta 119In ioiak ezarri dira, 57Fe eta 119Sn igorpenezko Mössbauer neurketak burutzeko. Neurketa hauek erakusten dutena da, inplantazioaren ondorioz eragiten diren tokiko tentsio eta esfortzuek (ezarpen-kaltea) maila atomikoko magnetismoa suntsitzen dutela. Horrela, eta ioi-ezarpenarekin erlazionatutako kaltea gutxitzeko, lagin hauek suberatu egin behar dira. Ioi-ezarpen osteko suberaketa eta tratamendu termikoen bidez, zunda atomoaren inguruko distortsioa berreskuratu daiteke. ISOLDE- n burututako tenplaketa esperimentuen atariko emaitzek erakusten duten bezala, tenperatura altuan ezartutako Ni50Mn25Sn25 laginak nitrogeno likidora tenplatzen direnean osagai magnetiko handiago bat erakusten du. Ezarpen-kalteatenperatura altuetan, kaltearen berreskurapena ia bat-batekoa da, eta ondorioz, zunda atomoaren ingurunea askoz ere homogeneoagoa da. Hala ere, 57Mn eta 119In ioien erdibizitzadenbora laburra dela eta (1.42 eta 2.4 minutu, hurrenez hurren), inplantazio osteko suberaketak egitea ez da posible, minutu gutxiren buruan laginen aktibitatea ia nulua bihurtzen delako. Arazo hau erdibizitza-luzeko ioi erradioaktiboak erabiliz konpondu daiteke, hala nola, 119mSn eta 57Co ioiak. Nukleo hauen erdibizitza 293 ix eta 271 egunekoa dira, hurrenez hurren. Horren ondorioz, posible da ioi-ezarpen osteko suberaketak burutzea, laginaren aktibitatearen galera adierazgarririk izan gabe. 119mSn ioiekin ezartutako Ni-Mn-Sn laginetatik ateratako behin-behineko ondorioek ikuspuntu honen baliogarritasuna frogatzen dute. Azkeneko atalean, Ni-Mn-In, Ni-Mn-Sn eta Ni-Mn-Ga sistemen hutsuneak aztertzen dira PALS teknikaren bidez. Ni-Fe-Ga aleazioaren kasuan gainera, hutsune-kontzentrazioaren eta transformazio martensitikoaren tenperaturaren arteko elazioa ere aztertzen da. Neurketa esperimental guztiak Dentsitate-Funtzionalaren Teorian oinarritutako kalkulu teorikoekin alderatzen dira. Honekin lotuta, hasierako zatian DFT teoriaren zertzelada batzuk ematen dira. Gainera, positroiaren presentziak eragiten duen dentsitate elektronikoaren hazkundea modelizatzen duen gehikuntza-faktorearen parametrizazio ezberdinak ere aztertu dira. Zehazki, bost parametrizazio ezberdin aztertu dira Ni-Mn-In, Ni-Mn-Sn, eta Ni-Fe-Ga aleazioetan. Atal honetan ikusiko den bezala, neurketa esperimentalak hobekien aurresaten dituen gehikuntza-faktorearen parametrizazio egokiena Boronski-Nieminen-en parametrizazioa da. Parametrizazio honen balioak eta emaitza esperimentalak konbinatuz, aztertutako aleazioetan ageri den hutsune mota, Ni hutsunea dela frogatzen da. Are gehiago, literaturako Ni-Mn-Ga PALS emaitza esperimentalez baliatuz, eztabaida Ni-Mn-Ga sistemetara ere hedatzen da. Ni-Mn-Ga aleazioetan gertatu ez bezala, Ni-Mn-In eta Ni-Mn-Sn aleazioek oso hutsune-kontzentrazio altuak erakusten dituzte. Gainera, hutsuneen kontzentrazioa ez da Ni-Mn-Ga aleazioetan bezain errez aldatzen eta tratamendu termikoen eragina ez da horren adierazgarria alezio hauetan. Ni-Fe-Ga aleazioaren kasuan baina, transformazio martensitikoaren tenperaturaren aldaketaren eta hutsuneen bilakaeraren arteko erlazioa zuzena dela ikusten da. Tenplaketa- eta suberaketa-tratamenduak erabiliz, transformazio martensitikoak jasaten duen aldaketa (50 K-erainokoa) hutsuneen kontzentrazioarekin erlazionatzen da zuzenean. Bestalde, B2 edo L21 fasetik tenplatutako Ni-Fe-Ga laginen hutsunekontzentrazioaren dinamikak ezberdinak direla frogatzen da. Emaitza hauek, transformazio martensitikoaren tenperaturaren doikuntzan hutsuneek duten garrantzia frogatzen dute. Honekin lotuta, Hedayati et al.-ek lortutako emaitzak gezurtatzen dira. Hauek, Ni-Mn-Sn aleazioen transformazio martensitikoa Sn atomoen hutsuneen kontzentrazioaren bidez alda daitekela baieztatzen dute. Hala ere ez dute Sn atomoen hutsuneen inongo froga esperimetalik plazaratzen. Tesi honetan Ni-Mn-Sn aleazioetan agertzen diren hutsuneak Ni atomoaren hutsuneak direla frogatzen da. Bestalde, hutsune hauen kontzentrazioa oso handia dela frogatzen da, edozein delarik lagin hauei egiten zaien suberaketa-tratemendua. Horrela, tratamendu bidez hutsuneak kontrolatzearen atazak ez dirudi eraginkorra denik Ni-Mn-Sn laginetan. Bukatzeko, azkeneko atalean tesi honen ondorio nagusiak azaltzen dira eta atal bakoitzean lortutako emaitza eta ondorio aipagarrienak laburbiltzen dira x 1.3 Ni-Fe-Ga eta Ni-Mn-Z (Z = Sn, In) Heusler Aleazioak bezala, konposizioaren arabera aldatzen da. 1.4 Irudian ageri den bezala, L21 egituran Ni atomoak 8c posizioetan kokatzen dira, eta Fe eta Ga atomoak aldiz, 4a eta 4b posizioetan, hurrenez hurren. TM-aren ondorioz, L21 egitura L10 kristal-egiturara transformatzen da. Hala ere, posible da martensita modulatu bat lortzea edota transtsizio intermartensitikoak ematea 10M (5 modulazio-peridoduna) eta 14M (7 modulazio-periododuna) egituretan zehar. 14M martensita modulatua, 1.4 Irudian ikus daiteken bezala, gelaxka unitate monoklinikoa du oinarri bezala [28]. NiGa fasea Fe-z dopatzean, TM-a ahalbideratzeaz gain, L21 krista-egiturak izaera ferromagnetikoa erakusten du. Ni-Fe-Ga aleazioen magnetismoa eroapen-elektroien bidez artekaritzen den Fe-Fe atomoen zeharkako truke-elkarrekintzen bitartez gauzatzen da [38, 39]. Zehazki, truke-elkarekintzek erakusten duten izaera oszilakorra dela eta, hauek, Ruderman-Kittel-Kasuya-Yosida (RKKY) elkarrekintzen bidez azal daitezke [33]. Horrela, Fe atomoek berebiziko garrantzia dute propietate magnetikoetan. Fe atomoen arteko elkarrekintza askoz ere indartsuagoa da azpisare ezberdinetan zehar dauden Fe atomoen artean, azpisare bereko Fe atomoen artean baino. Ondorioz, propietate magnetikoak azpisare ezberdinen arteko elkarrekintzek baldintzatzen dituztela esan daiteke. Ni-Mn-Ga aleazioetan ez bezala, non azpisare ezberdinen arteko Mn-Mn elkarrekintzak gehienbat antiferromagnetikoak diren, Ni- Fe-Ga sistemetan elkartrukea ferromagnetikoa da [33]. Adibidez, konposatu estekiometrikoetan Fe atomoen momentu magnetikoaren balioa 2.9µB da. Estekiometriatik kanpoko konposatuetan, Ni posizioetan kokaturiko Fe atomoen momentu magnetikoaren balioa 1.99µB da, eta nahiz eta balio txikiagoa izan, positiboa izaten jarraitzen du. Bestalde, Ga posizioetan kokatzen diren Fe atomoen momentu magnetikoaren balioa 3µB [33] da. Forma-oroimendun aleazio ferromagnetikoen kasuan (Ni-Mn-Ga eta Ni-Fe-Ga kasu), TM-a propietate magnetiko antzekoak dituzten austenita eta martensita egituren artean gertatzen da. Hala ere, forma-oroimen magnetikoa ahalbideratzeko, transformazioa gauzatzea ahalbideratzen duten indar eragileak, martensita-aldaeren edota fase-mugen mugimendua ahalbideratzeko bezain indartsuak izan behar dira. Aleazio ferromagnetikoetan, austenita eta martensita faseen arteko magnetizazioaren diferentzia (∆M) oso txikia da. Austenita eta martensita faseek duten propietate magnetiko antzekoen ondorioz, eremu bidez eragindako transformazioa behatzea oso zaila izaten da [40], eta praktikan, egoera oso berezi batzuetan soilik gerta daiteke; Aa tenperaturatik gertu edota fase konkretu batzuk agertzen direnean, ain zuzen ere [41]. Testuinguru honetan, forma-oroimendun aleazio metamagnetikoek Ni-Mn-Z (Z = In, Sn, Sb), arreta berezia piztu dute, aleazio hauen propietate metamagnetikoak, eremu bidez eragindako TM-a ahalbideratzen dutelako. Ni-Fe-Ga eta Ni-Mn-Ga [42] aleazioetan ez bezala, forma-oroimendun aleazio metamagnetikoen kasuan, TM-a austenita ferromagnetikoaren eta magnetikoki ahulagoa den martensita fasearen (edota paramagnetikoa) artean gertatzen da [26]. TM-an zehar ematen diren distantzia interatomikoaren aldaketek elkarrekintza magnetikoak aldatzen dituzte. Horrela, martensita fasearen propietate magnetiko edota ordenamendu magnetikoak guztiz ezberdinak izan daitezke austenita faseari dagokienekin alderatuz [15]. Austenita eta martensita faseen arteko ∆M-k Zeeman en- 8 1.4 Transformazio Martensitikoaren Doiketa zk. 123), egitura hau oinarrizko NiMn konposatuaren berbera izanik [20]. Ni-Mn-Z (Z = Sn, In, Sb) aleazio metamagnetikoen magnetoegiturako mihiztaduraren ondorioz, TM-an ematen den egituraren aldaketa, maiz aldaketa magnetikoekin batera ematen da. Nahiz eta konposatu hauek metal izaera duten, momentu magnetikoa Mn atomoetan konfinatzen da gehienbat (≈ 4µB balioduna). Mn atomo ezberdinei dagokien 3d elektroiak ez dira gainontzeko Mn atomoenekin bereziki gainezartzen. Horrela Ni-Fe-Ga aleazioetan gertatzen den bezala, aleazio metamagnetikoetan izaera ferromagnetikoa zeharkako truke-elkarrekintzen bidez gauzatzen da. Elkarrekintza hau eroapen-elektroien bitartekaritzarekin burutzen da, eta RKKY elkarrekintza bidez deskribatzen da. Ondorioz, aleazio metamagnetikoen egiturazko propietate zein propietate magnetikoak, balentziako e/a elektroien-dentsitatearen arabera sailkatzen dira. 1.5 Irudian ikus daiteken bezala, e/a ratioa konposizioa aldatu ahala ere aldatzen da, eta Tc eta TTM tenperaturak, e/a ratioaren funtzio linealak dira. Lehenago ikusi den bezala, TM-aren ondoriozko distantzia interatomikoaren aldaketek Ni-oinarridun Heusler aleazioen egiturazko propietateetan zein propietate magnetikoetan eragiten dute [15]. Bestalde, sare-parametroa eta erabilgarri dauden balentzia elektroien kontzentrazioa Z elementuaren arabera ere alda daitekenez, truke-elkarrekintzaren intentsitateak Z elementuaren mendekotasuna ere erakusten du. Nahiz eta baldintza estekiometrikoetan Mn arteko mihiztaduran ferromagnetikoa izan, Ni50Mn50−xZx (x = 25, 20, 16, 15, 13 , 10) lagin ez estekiometrikoetan, Mn atomoek Z-ren posizioak betetzen dituzte [44, 16]. Ondorioz, Mn atomoen arteko distantzia aldatu egiten da eta 4a eta 4b posizioetan kokaturiko Mn-en arteko mihiztadura antiferromagnetikoa izan daiteke. Honen ondorioz, estekiometriatik geroz eta urrunago dauden laginetan, magnetizazio makroskopikoa jaitsi egiten da. 1.4 Transformazio Martensitikoaren Doiketa Ni-oinarridun Heusler aleazioen propietate multifuntzional anitzak TM-arekin daude zuzenean lotuta, ikus 1.6 Irudia. Aleazioen egitura-oreka zein TM-a baldintzatzen duten parametroen gaineko kontrola ezinbesteko bihurtzen da material hauen propietate multifuntzionalak optimizatzeko. Horrela, TTM-aren eta TM-aren propietateen gaineko kontrola izatea ezinbestekoa da, TTM-ak finkatzen baitu propietate multifuntzionaletaz baliatzeko edukiko den tenperatura-tartea. Era honetan, TTM-a eta honekin lotutako ezaugarriak dira aplikazioen ikuspuntutik garrantzi handiena hartzen duten parametroak. Adibidez, material hauetan oinarritutako etxeko aire girotuak egiteko TTM-a giro-tenperaturatik hurbil egon behar da. Testuinguru honetan, laginaren konposizioa da TTM-an gehien eragiten duen parame-troa [26, 16, 44, 24]. 1.5 Irudian ikus daiteken bezala, konposizioaren aldaketa txikiek TTM-aren eta Tc-aren aldaketa oso handiak eragin ditzateke. Horre10 1.4 Transformazio Martensitikoaren Doiketa abantaila aipagarriak erakusten dituzten, eskala hauetan, akatsen, dislokazioen, hutsuneen, tokiko esfortzuen, tentsioen etab.-en kontrola ezibestekoa bilakatzen da. Hauek TM-an zuzenean eragiten dute [60, 61, 62]. Horrela, mikroegituraren gainerako kontrolak oraindik eta garrantzi handiagoa hartzen du hauts-laginekin lotutako propietate multifuntzionalak doitzerako orduan. Ikerketa berriek erakusten duten bezala, mikroegituraren kontrol zehatz batekin posible da TM eta propietate multifuntzionalak aldi berean doitzea [63, 64, 65]. Laburbilduz, hauts erako mikropartikula eta nanopartikulen erabileraren bitartez, bulk laginen propietate eskasak gaiditu daitezkela esan daiteke, baina mikro eta nano eskalan egonik, beste arazo berri batzuk kontutan hartu behar dira. Azken urteotan ikerketa asko burutu izan dira, akatsek propietate magnetiko zein egiturazko propietateetan izan ditzaketen eragina zehaztera bidean. Ikerketa hauek, laser erauzketa bidez eta bola-errota bidez prestatutako Ni-Mn-Ga, Ni-Mn-In eta Ni-Mn-Sn aleaziotan burutu dira gehienbat [66, 67, 68, 69, 70]. Hala ere, oso ikerketa gutxi burutu dira akatsek TM-an zein mikro eta nano eskalako partikulen propietateetan izan ditzaketen eraginaren azterketan. Ikerketa hauek guztiz beharrezkoak dira Ni-oinarridun Heusler aleazioen hauts-laginen portamoldea ulertzeko, noski. Partikula hauen aurretiazko ezaugarritze orokorrak ere berebiziko garrantzia hartzen du partikula hauen portamoldea aurresan ahal izateko. Ale-tamainak, barne tentsioek edota tokiko esfortzuek energia elastikoaren osagaiean duten eragina dela eta [61], zuzenean eragiten die TM-ari, baita honen ezaugarriei ere. Jakina da hondar tentsio zein esfortzu lokalen presentziak, TM-aren histeresi termikoa eta itzulezintasuna handitzen dutela [71]. Lagina TM-an zehar behin eta berriz ziklatzen denan, tokiko tentsio eta esfortzuak sortzen dira [72], formaoroimenaren, deformazio-portamoldearen eta TM-aren degradazioaren arrazoi nagusiak direlarik [73]. Ondorioz, mikropartikula eta nanopartikulen sintesi prozesuan (bola-errota, laser-ablazio edota hariaren eztanda elektrikoaren bidez) sor daitezkeen akatsek eta tentsioek TM-a galarazi dezakete [74]. Gainera, akatsek elkarrekintza ferromagnetikoa alda dezakete [75, 64], eta ondorioz, baita ezaugarri magnetikoak ere. Laburbilduz, sintesi prozesuan eman daitezkeen akatsen ezaugarritzeak, berebiziko garrantzia dauka mikro- eta nano- eskalan. Konposizioaren eta mikroegituraren eraginaz gaindi, irispide luzeko ordena atomikoak Ni-Mn-Z (Z = Sn, In) [49, 63, 15, 76, 77, 78] aleazioen TTM-a, MT-a eta propietate magnetikoak ere baldintzatzen ditu. Adibidez, Ni-Mn-Ga eta Ni-Mn-In laginei dagokienez, eta Sanchez-Alarcos et al.-ek [76] frogatu zuten bezala, posible ta Tc, TTM, eta magnetizazioaren balioak tenplaketa bidez aldatzea (1000 K eta 1200 K arteko tenperaturetatik tenplatuta). Tenperatura altu hauetan, Ni-MnZ eta Ni-Fe- Ga aleazioen fasea B2 fasea da (ikus 1.4 Irudia). Tenplaketan zehar, B2 fase horren frakzio bat harrapatuta gelditzen da [63], eta ondorioz, ordena atomikoa aldatzen da. Bestalde, tenplaketan zehar hutsune erako akatsak ere sortzen dira, eta hauek ordena atomikoa aldatzen dute. Tenplaketa bidez eragindako ordena atomikoaren aldaketek eta jarraian eginiko suberaketa-prozesuek eragin handia dute aleazio hauen tenperatura bereizgarrietan, ∆TTM ≈ 100 K-eko aldaketak behatu daitezkeelarik [49]. Beraz, tenplaketa eta 13 1.5 Tesiaren Helburuak eta Egitura suberaketa tratamenduen konbinazio egoki batez posible da TTM eta Tc tenperaturak nahi bezala aldatzea. Bi teknika hauekin irispide luzeko ordena atomikoaren maila alda daiteke, eta ondorioz, tenperatura bereizgarriak ere bai. Hala ere, Ni-Mn- Sn sistemetan ez da horrelakorik gertatzen. Lagin hauetan L21 kristal-egituraren egonkortasun handia dela eta, desordena atomikoa ez da Ni-Mn-Ga eta Ni-Mn-In sistemetan egin daitekeen bezain erraz eragiten [63]. L21 kristal-egituraren egonkortasun handia dela eta, Ni-Mn-Sn aleazioek ez dute L21-B2 trantsiziorik jasaten. Horrela, eta nahiz eta Ni-Mn-Z (Z = In, Sn) aleazioen egiturazko ordena Z elementuaren independentea izan, ordenamendu-egonkortasuna guztiz ezberdina da. Honek aleazio hauetan akatsen dinamikak duen garrantzia azaleratzen du. Izatez, Ni-Mn-Ga [79, 80] aleazioetan buru diren ikerketek aurreko hipotesia baieztatzen dute. Hala ere, akatsen izaera saiheskorra dela eta, hauek TM-an eta propietate magnetikoetan duten eragina ez da guztiz ondo ulertzen oraindik. Hutsune erako akatsen dinamika eta ordena atomikoaren mekanismoak guztiz lotuta daude. Biek irispide luzeko ordena atomikoan eragiten dute, eta ondorioz, TTM eta Tc-an. Horrela, Ni-Mn-Sn, Ni-Mn-In eta Ni-Fe-Ga sistemetan behatutako ordenamendu-prozesu ezberdinek aukera ezin hobea eskeintzen dute hutsuneen dinamika eta ordena atomikoaren arteko erlazioa aztertzeko. Laburbilduz, Ni-oinarridun Heusler aleazioen propietate multifuntzionalen abaintailak baliatze aldera, elementu-eragileen miniaturizazioak emaitza itxaropentsuak eman ditu orain arte. Izan ere, miniaturizazio hau, bulk laginek erakusten dituzten propietate mekaniko eskasak gainditzeko ikuspuntu baliagarri bezala finkatzen ari da. Hala ere, eta aurretik eztabaidatutakoarekin batera, mikro- eta nano-eskalako akatsek propietate estruktural eta magnetikoetan duten eragina oso handia da. Horrela, hutsuneek, tokiko tentsioek, esfortzuek eta mikroegituraren akatsek TM-an eta propietate magnetikoetan duten eraginaren ezaugarritzea ezinbestekoa da. Ezaugarritze honek, Ni-oinarridun Heusler aleazioak aplikazio eremu zabaletan erabili ahal izateko behar duten garapena ahalbideratu dezake [58, 81]. 1.5 Tesiaren Helburuak eta Egitura Tesi honen helburu nagusia ondorengoa da: mikroegiturako akatsek, Ni50Mn50−xZx (x = 25, 20, 16, 15, 13 , 10) eta Ni-Fe-Ga aleazioen TM-an eta propietate magnetikoetan duten eragina aztertzea. Ni-oinarridun elementu-eragileen miniaturizazioaren planteamenduaren arrakastaren baitan, akatsek propietate multifuntzionaletan eta TM-an duten eraginaren ezaugarritzea ezinbestekoa da. Nanoeskalako akatsen hautematearen zailatsuna gainditze aldera, tesi honetan, ezaugarritze-teknika arruntak, bi teknika nuklear berezirekin bateratu dira; positroi-deuseztapen bizidenboren espektroskopia (PALS) alde batetik, eta Mössbauer espektroskopia (MS) bestetik. Teknika nuklear hauen erabileraren helburua maila atomikoko egiturazko ezaugar14 1.5 Tesiaren Helburuak eta Egitura ritzea, zein ezaugarritze magnetikoa burutzea izan da. Helburu hauek lortzeko, tesia ondorengo eran antolatu da: • Hasiera batean, 2. Atallean, tesi hau aurrera eramateko erabili diren ezaugarritze teknika ezberdinak laburbiltzen dira. Lehenik eta behin ezaugarritzeteknika arrunten berriskuspen bat egiten da, hala nola XRD, PND, SEM etab. Ondoren, PALS eta Mössbauer espektroskopien oinarri teoriko zein praktikoak era sakon batean aztertzen dira. Teknika hauetaz gain, tesi hau burutu ahal izateko garatu diren beste gailu batzuen muntaia eta doiketa-prozesuak ere azaltzen dira. Atal honen bukaeran, tesian zehar erabilitako laginak deskribatzen dira. • 3. Atallean, mekanikoki eragindako akatsek, Ni50Mn34In16 laginaren propietate magnetikoetan duten eragina aztertzen da. Bola-errota teknika, material nanoegituratuak lortzeko biderik merke eta errezena izaki, Ni50Mn34In16 oinarritutako mikropartikula eta nanopartikuak lortzeko erabili dena izan da. Atal honetan, bola-errota bidez lortutako hauts-laginak, ezaugarritze-teknika askoren bitartez aztertzen dira. Hasiera batean, lortutako hauts-laginen izaera magnetikoa neurketa magnetiko anitzekin ezaugarritzen da. Ondoren, lagin hauen suberaketa prozesuan zehar ematen den kristalizazio-prozesua aztertzen da, kristalizazio-fase ezberdinak identifikatuz. Bukatzeko, Ni50Mn34In16-ko hautslaginek eta bulk laginek erakusten duten efektu magnetokalorikoaren arteko alderaketa bat egiten da. Alderaketa honen helburua, Ni50Mn34In16 laginen propietate multifuntzionalak hobetzera bidean bola-errotaren eta ondorengo suberaketen arteko elkarketaren egokitasuna aztertzea da. • 3. Atalleko emaitzak kontutan izanik, 4. Atallean Ni-Mn-Sn sistemak ikertzen dira. Hala ere, atal honetan, bola-errota prozedura alde batera utzi eta hautslaginak agata mortero baten bitartez lortu dira. Aldaketa honen arrazoia ehotze-prozesuaren kontrol hobeago bat edukitzearena izan da. Ni-Mn-Sn sistemek erakusten duten L21 kristal-egituraren egonkortasun handia dela eta, atal honen helburu nagusia, sistema hauen TM-aren ezaugarriak doitzeko beste modu bat aurkitzea da. Ehotze-prozesuan eragindako tokiko tentsioen eta esfortzuen ezaugarritzea 119Sn-MS teknika erabiliz burutzen da. Ikusiko den bezala, teknika honek TM-aren zabaleraren bilakaera zehaztea ahalbideratzen du. Honekin batera, mikroegituraren egoera, propietate magnetikoek eta egiturak erakusten duten bilakaerarekin lotzen da. Ondoren, ikerketa Ni50Mn37In13 eta Ni45Co5Mn37In13 aleazioetara hedatzen da. Azkenik, akatsek efektu magnetokalorikoari egiten dioten ekarpena Ni45Co5Mn37In13 laginean aztertzen da. • 5. Atallean, Ni-Mn-Z eta Ni-Fe-Ga aleazioetan ager daitezkeen hutsune erako akatsak aztertzen dira. Honekin batera, hutsueenek TTM-an izan dezaketen eragina ere aztertzen da. Hasteko, Ni-Mn-Sn eta Ni-Mn-In laginen konposiziotarte handi batearako PALS neurketak burutzen dira. Emaitza esperimental hauek, elektroi-positroi kalkulu teorikoekin bateratzen dira. Ni-Mn-Ga aleazioetan existitzen diren PALS neurketa esperimentalez baliatuz, ikerketa, 15 1.5 Tesiaren Helburuak eta Egitura lagin hauetara ere hedatzen da. Guzti honekin, eta neurketa esperimental eta teorikoak elkartuz, Ni-Mn-Z (Z = Ga, Sn, In) laginetako balizko hutsuneerako akatsak eztabaidatu eta zehazten dira. Azkenik, ikerketa hau Ni-Fe- Ga aleazioetara hedatzen da. Tenplatutako eta suberatutako Ni55Fe17Ga28 aleazioetan behatzen den TTM-aren bilakaera hutsuneen dinamikarekin erlazionatzen da. • Bukatzeko, azkeneko 6. Atalean tesi honetako emaitza eta ondorio nagusiak laburbiltzen dira. 16 2 Teknika Esperimentalak M ikroegiturako akatsek, Ni-oinarridun Heusler aleazioen TM-an eta propietate magnetikoetan duten eraginaren azterketa burutzeko, arlo ezberdinetako hainbat teknika esperimental erabili dira. Atal honetan, tesian zehar azterturiko laginen sintesi-prozesua, prestatzea eta ezaugarritzea ahalbideratzeko erabilitako prozedurak azaltzen dira. Ni-Mn-Z (Z = In, Sn) lagin guztiak arku elektrikozko fusio-labea erabiliz sintetizatu dira. Ni55Fe17Ga28 aleazioak aldiz, indukziozko fusio-labe bat erabiliz sintetizatu dira. PND eta Mössbauer ikerketak burutzeko, sintetizatutako lagin batzuk hauts moduan prestatu dira, ehotze-teknika desberdinen bidez. Positroien azterketarako, bulk laginak zenbait tratamendu termikoren bidez doitu dira, hala nola suberaketa isokrono eta tenplaketa tratamenduekin. Aztertutako laginek duten magnetoegituraren mihiztaduraren ondorioz, ezaugarritzea ikuspuntu magnetiko eta estrukturaletik bideratu da. Erabilitako tekniken deskribapena bi zatitan banatzen da. Lehenik eta behin, ohikoak diren ezaugarritze teknikak deskribatzen dira, hala nola DSC, neurketa magnetikoak, SEM eta abar. Ondoren, PALS eta Mössbauer berariazko espektroskopia teknikak aztertu eta azaltze dira era sakonago batean, oinarri teorikoa eta neurketa esperimentalen garapena aurkezten direlarik. Azkenik, aztertutako lagin guztien hasierako ezaugarritzearen emaitzak laburtzen dira. 17 2.1 Laginen Prestatzea diren, hurrenez hurren. Gainerako elementuen masak prozedura berari jarraituz kalkulatzen dira eta arragoan kokatzen dira. Ondoren, fusio-ganbera 3-4 aldiz purgatzen da Argon gas-fluxua erabiliz. Azken purgaketaren ondoren, ganbera 1.5 baretan mantentzen da Argon atmosferapean. Atmosfera horrek, elementuen oxidazioa (bereziki Mn-arena) ekiditzeaz gain, deskarga elektrikoa gertatzeko beharrezko baldintzak ahalbideratzen ditu. Arku elektrikoa gertatzeko, punta baten eta arragoan kokaturiko barra baten arteko tentsio-diferentzia eragiten da. Tentsio altu hori transformadore batek elikatzen du. Punta, labearen kanpoan dagoen helduleku baten bidez kontrolatzen da, eta wolframiozko barrara hurbildu ahala, bat-batean haustura dielektrikoa gertatu eta arkua sortzen da. Arkuaren kokapena erraz egokitzen da helduleku horren bidez. Ondoren, arkua, elementuak dauden lekuan koka daiteke. Prozesu horretan lortzen diren 4000 K-erainoko tenperaturek, elementu guztien fusioa bermatzen du, eta, ondorioz, elementu guzti hauen nahasketa duen tanta bat sortzen da. Arragoa ur konstanteko korronte batek hozten du azpitik, gainberotzea saihesteko. Bukatzeko, tentsioa itzali egiten da eta arkua desagertu egiten da; tanta, berriz, segundo gutxiren buruan solidotzen da. Prozesu hori zortzi aldiz errepikatzen da sintetizatutako laginen homogeneotasuna ziurtatzeko. 2.1.2 Hauts-Laginen Prestazea Hasierako bulk laginak hauts moduan lortzeko, 2.2 Irudian ageri diren hiru ehotzeteknika ezberdin erabili dira. Lehenengo metodoa, agata mortero bat erabiltzean datza. Ni-Mn-Z (Z = In, Sn) laginen hauskortasuna dela eta, erraz hausten dira partikula txikietan. Agata mortero baten bidez, lortutako aleazio-partikulen tamaina mm-tik behera murriztu daiteke. Agata morteroan ehotako laginak ez dira esanguratsuki amorfizatzen, eta horrek lortutako mikropartikulen kristalinitate-maila egokia bermatzen du. PM 400 Emax Agata Morteroa 2.2 Irudia: Ezkerretik eskuinera, agata morteroa, PM400 bola-errota planetarioa eta Emax gailua. Kreditua: Retsch 19 2.1 Laginen Prestatzea 2.1.3.2 Tenplaketa Tenplaketa-prozesua, tenperatura altuan dauden laginak azkar hoztean datza. Tesi honetan laginak 273 K-tan dagoen uretara tenplatu dira (ur izoztua). Prozesu hau zenbait propietate lortzeko erabiltzen da, hala nola egitura gogortzeko, orekatik kanpoko faseak lortzeko eta abar. Tesi honen baitan, tenplaketa ondorengo helburu hauek lortzeko erabili da: i) aztertutako laginen egiturazko-desordena lortzeko, eta, ondoren, propietate magnetikoak berreskuratze-prozesuan zehar nola aldatzen diren ikertzeko, eta ii), tenperatura altuko B2 fasetik L21 fasera tenplatutako laginetan hutsuneen-kontzentrazioa eraldatzeko. Tenplaketa prozesua, bertikalki egokitutako labe batean egiten da. Hauek dira labearen osagaiak: labea, tenperatura-kontrolatzailea, kuartzo-hodia edo ganbera, Argon gas-hornidura, huts-ponpa eta lagina kuartzo-hodiaren barruan eusten duen euskarria. Hasieran, lagina euskarritik zintzilik dago, eta labearen erdialdean kokatzen da tenperatura uniformea izan dezan. Sistema osoa zigilatuta uzten da kanpoko airea sartu ez dadin. Ondoren, ganbera behin baino gehiagotan purgatzen da, huts-ponpa erabiliz. Purga bakoitzean, kuartzozko hodia Ar gasarekin betetzen da gainerako aire-molekulak kentzeko. Azkenik, kuartzozko hodia Ar gasez betetzen da 800 mbareko presiora. Tenplaketa hasi aurretik, lagina berotu egiten da nahi den tenperaturara, eta 30 minutuz mantentzen da termalizazio egokia ziurtatzeko. Tesi honen baitan aztertutako lagin guztiak 1173 K-tik tenplatu dira. Ar gasak 1173 K-ean duen espantsioaren ondorioz, suberaketa-ganberaren barruko presioa (lagina dagoen lekuan) handitu egiten da hasierako 800 mbar-etik 950 mbar-era gutxi gorabehera. Ganberaren kanpoaldearen eta barrualdearen arteko presio diferentzia txikiari esker, erraz ken daiteke kuartzozko hodiaren behealdean jarritako brida. Aldi berean, laginari eusten dion euskarria askatzen da, eta lagina labearen azpian dagoen ontzi batean erortzen da, ur izoztua duena. 2.1.3.3 Suberaketa Isotermo eta Isokronoak Suberaketa-tratamenduak, termikoki aktibatutako prozesuak behar bezala ezaugarritzeko materialaren zientzian gehien erabiltzen diren tratamenduetako bat dira. Suberaketa-tratamenduei dagokionez, bi mota erabili dira tesi honetan. 2.3(a) Irudiko kurba berdeak erakusten duen bezala, suberaketa isotermikoan, laginak tenperatura jakin bateraino berotzen dira, ahalik eta berotze-abiadura azkarrenarekin. Ondoren, lagina tenperatura horretan uzten da denbora jakin batean, eta ikertu beharreko magnitudearen bilakaera T tenperaturaren eta t denboraren funtzio gisa aztertzen da. Bestalde, suberaketa isokronoko tratamenduetan, laginen berotzea eta hoztea abiadura kontrolatuan egiten da. Tesi honetan erabilitako suberaketa isokronoen zikloen ilustrazio eskematikoa 2.3(a) Irudian ikus daiteke. Lagina berotze-abiadura konstantean berotzen da giro-tenperaturatik gehienezko Ti tenperaturara. Aurrerago aipatu 21 2.2 Suberaketa-Labe Baten Garapena eta Doiketa Z (Z = In, Sn) hauts-laginek Mn-aren kantitate handia dutenez, gerta litezken oxidazio-prozesuak oso kezkagarriak dira. Lagin hauen elementu eratzaileen lurrunpresio txikia dela eta (bereziki Sn, In eta Mn), hutsune ultra altuko baldintzetan burututiko tenperatura altuko suberaketek elementu hauen lurruntzea eragiten du, konposizio-aldaketak eraginez. Bestalde, tenperatura altuko baldintzetan, hutsa zigilatzeko erabiltzen diren ohiko sistemek dituzten prestazio baxuen ondorioz, suberaketetan Ni-Mn-Z (Z = In, Sn) hauts-laginak guztiz oxidatzen dira. Hala, Ni-Mn-Z (Z = Ga, In, Sn) hautsen tenperatura altuko suberaketa egokia ahalbideratzeko, suberaketa-labe bat diseinatu, eraiki eta doitu da. 2.2.1 Labearen Zehaztapenak eta Bete Beharreko Baldintzak Aurretik azaldutako beharretara egokituko den suberaketa-labeak, suberaketa-ganbera (hodi bat) barruan barnebilduko duen labe batez osatuta egon beharko da. Gainera, hodi hori gai izan behar da suberatuko diren hauts-laginak bere baitan sartu eta kontrolatutako atmosfera bat jasateko. Suberaketa-ganberak egonkortasun ona izan behar duenez tenperatura altuetan, Sandvic-en bidez eskuratutao Khantal APMTM–ko hodi bat (FeCrAl) erabili da. Zehazki, burdin-kromo-aluminio ferritikozko aleazio bat da, 1520 K-erarteko tenperaturak jasateko gai dena. Ni-Mn-Z (Z = In, Sn) laginen suberaketa-tenperatura inoiz ez da 1120 K baino handiagoa izango; beraz, hodiaren egonkortasuna bermatuta dago suberaketetan zehar. APMTM Khantal eta DN40 CF bridaren arteko akoplamentua, soldadura bidez burutu da. Erabilitako prozedura 2.4 Irudian ikus daiteke. Hasiera batean, DN40 CF brida zulatu egin da, APMTM Khantal hodiaren kanpo-diametroarekin bat etor dadin. Ondoren, brida mutur batera soldatu da, eta hodiaren beste muturra zigilatu egin da, APMTM Khantal–ko pieza bat erabiliz. DN40 CF brida ISO-K DN25 erreduktore batekin lotzen da, kuprezko iragazgaitasun-juntura bat erabiliz. Sistema honen bidez, < 10−9 mbar l/s-ko ihes-abiadurak bermatzen dira. Suberaketa-atmosferaren eskakizunari dagokionez, gas noble erreduzitzaile bat erabili da tratamenduetarako. Zehazki, Ar + H2 nahasteko gasa aukeratu da. Hala, suberaketa-ganbera barruan gelditu daiteken oxigeno desiragaitza (oxidazioa eragiten duena ain zuzen ere) H2-arekin erreakzionatuko du lehenik, eta hauts-laginak osatzen dituzten elementuak ez dira oxidatuko. Bestalde, lagina suberaketa-ganberan sartu/atera eta nahi den atmosfera sartzea prozesu erraza izan behar da. Suberaketa-ganberaren eta instalazioaren gainerako zatiaren arteko lotura (ponpaketa, presioaren irakurketa eta gasa sartzeko sistema) ohiko KF briden eta O-eraztunen bidez egin da. Muntaiaren benetako irudia eta diagrama 2.5 Irudian ageri da. Brida desmuntagarriaren (zati atxikigarria) ezker aldean dagoen sistema guztia, suberaketa-ganbera eta labearen independenteak dira. Biak bereizita eraldatu daitezke, eta, hala, laginak erraz sartu eta kendu daitezke. APMTM tutuak suberaketa-prozesuan hartu dezakeen duen tenperaturari dagokionez, O-eraztuna kokatuta dagoen zati desmuntagarriaren tenperatura, eraztuna kaltetzen hasten deneko tenperatura baino baxuagoa dela ziurtatu behar da. Horretarako, hozte-sistema bat gehitu da: ur-fluxu konstantez betetako kuprezko-hodi bat da, la- 23 2.2 Suberaketa-Labe Baten Garapena eta Doiketa runtzea ekiditzeko, ganbera presio jakin batean uzten da pixka bat murriztailea den atmosfera erabiliz. Hainbat proba egin ondoren, presio egokia ≈ 200 − 600 mbar tartekoa dela behatu da. Hala ere, suberaketa-prozesuan, gasa berotu egiten da eta ganberaren barruko gasa hedatu eta presioa handitzen da. Hodiaren barruko presioak giro-presioaren hurbileko balioak lortu edo gainditzen badu, orduan hutsa zigilatzeko osagarrien eraginkortasuna galdu egiten da, zigilatzea bera arriskuan jarriz. Beraz, suberaketa-prozesuan lortzen diren presio maximoa, hutsa mantentzeko erabiltzen diren osagarrien eraginkortasuna egokia izateko tarte batean egon behar da (giro-presioaren zertxobait azpitik egonik, osagarriek zigilatzea errazten baitute). Hala, suberatzean lortutako presio maximoa hasierako presioaren eta suberaketatenperaturaren funtzio gisa zenbatetsi da. Demagun Ar + H2 gasa, gas ideal bezela deskribatu daitekeela, eta ondorioz, PV = nRT ekuazio ezagunaren bidez definituko da. Hasierako unean, hau da, giro tenperaturan, bolumena, presioa eta tenperatura Pi, Vi eta Ti bidez adierazten dira, hurrenez hurren. Beraz, hasierako tenperatura Ti giro-tenperatura da, ≈ 300 K. Bestalde, suberaketa-prozesuan lortutako tenperatura maximoko unean gasaren presioaren, bolumenaren eta tenperaturaren balioa P ′, V ′ and T ′ badira, tratamendu Presio-Neurgailua Ur-sarrera Labea HozteZirkuitua Ur-Irteera Ar + N2 Ar + H2 Atal atxikigarria Atal finkoa HutsPonpa Laginak sartzeko zati atxikigarria Purgaketa Ihes-balbula Hutsa 2.5 Irudia: FUPOG Labearen Osagarrien Irudia. Labea suberaketa-ganberaren eskuin aldean dago eta hutsaren ponpaketa-estazioa ezker aldean. APMTM Khantal-ezko ganbera inguratzen duen hozte-sistemak kontaktu termiko ona izan dezan, tutua koprezko xafla batez inguratu behar da. DN40 CF brida pieza erreduktore bati konektatuta dago, eta pieza hori, era berean, T pieza bati konektatuta dago. T pieza horri esker, presioa irakurri, gasa sartu eta sistema bi balbulen bidez ponpatzen da. 25 2.3 Ohiko Ezaugarritze Teknikak tentzen diren. Tesi honen baitan, berotze- eta hozte-abiadura 10 K/min izan da. Ziklo termikoan laginak fase-trantsizio bat edo erreakzio kimiko bat jasaten badu (adibidez, oxidazio-prozesu bat), laginaren tenperatura konstante mantentzeko behar den bero-kantitatea eta erreferentziazkorena ezberdina izango da. Desbideratze hori behatuz, berotze- zein hozte-prozesuetan gertatzen diren fase-trantsizioak eta erreakzio kimikoak aztertu daitezke, baita prozesu horien tenperatura bereizgarriak eta dagokien entalpia zehaztu ere. Adibidez, lagin baten urtze-prozesuan (demagun izotza-ura fase-trantsizioa) bero gehiago jariatu behar da laginera, erreferentziako-laginaren tenperatura eta urtzen ari den laginaren tenperaturak berdin mantentzeko. Laginak beroa xurgatzen duenez, prozesu endotermiko gisa islatzen da bero-fluxuaren diagraman. Era berean, laginak prozesu exotermiko bat jasaten badu (adibidez, kristalizazioa), erreferentziakolaginaren tenperaturara egokitzeko behar den bero kantitatea txikiagoa da. Hain zuzen, kristalizazio-prozesuan zehar laginak beroa igortzen duenez, piku exotermiko bat sortzen da. DSC ezaugarritze-teknika, Tc eta TTM trantsizio-tenperaturak zehazteko erabili da, baita TM-aren gailur exotermiko zein endotermikoen ezaugarriak neurtzeko ere. 2.9 Irudian (ezker aldean), transformazio martensitikoa zein Curie-ren trantsizio magnetikoa erakusten duen lagin baten DSC termograma prototipiko bat ageri da. Hain zuzen, hozte-prozesuan piku exotermiko handi bat behatu daiteke 350 K-tan, TM-arekin lotuta dagoena ain zuzen ere. Bestalde, 385 K-tan behatutako hondokolerroaren aldaketa (λ erakoa) Tc trantsizio magnetikoarekin lotuta dago. DSC neurketak, 2.9 Irudiko (eskuin aldean) TA Q2000 ekipo batean burutu dira. Lagina aluminiozko arrago batean muntatzen da eta erreferentzia gisa, hutsik dagoen beste aluminiozko arrago bat erabiltzen da. Bi laginak tenperatura berean mantentzeko behar den beroa alderatzean, fase-trantsizioak neurtu daitezke. Tesi honen testuinguruan, DSC neurketak 100 - 673 K-ko tenperatura-tartean burutu dira. 2.3.2 Mikroskopia Elektronikoa eta Energia Dispertsiozko Analisia Mikroskopio elektronikoek, ohiko mikroskopio optikoek ez bezala, fokalizatutako elektroi-sorten bidez irudiak sortzen dituzte. Mikroskopioen bereizmena lagina ikertzeko erabilitako erradiazioaren uhin-luzeraren araberakoa denez, mikroskopio elektronikoek, optikoekin alderatuz duten abantailarik nagusiena, lor dezaketen bereizmen hobetua da. Mikroskopio elektronikoen garapena, elektroien uhin-luzerak eskaintzen dituen aplikazio potentzialen aurkikuntzarekin batera hasi zen. De Broglieren hipotesiaren arabera, partikula guztiek, ez fotoiek bakarrik, uhin izaera dute [83], non partikularekin erlazionatutako uhin horren λ, partikularen p momentuaren proportzionala den; λ = h/p (h Planck-en konstantea da). Argi ikusgaiaren uhin-luzera 400 - 700 nm bitartekoa izan arren, elektroien uhin-luzera erraz aukeratu daiteke, materiapartikula baten uhin-luzera, partikularen energia zinetikoaren mendekoa dela kontutan hartzen badugu. 29 2.3 Ohiko Ezaugarritze Teknikak Mikroskopio elektronikoetan, elektroiak V tentsio altuekin azeleratzen dira. Horren ondorioz, eV energia potentzial elektrostatikoa, 1/2mev2 energia zinetiko bihurtzen da: λ = h mev = h me 1 q 2eV me = s h2 2meV e = 1.23 √ V , (2.6) non me elektroiaren masa den. Azken ekuazioaren arabera, elektroien uhin-luzera eta, ondorioz, mikroskopioaren bereizmena erraz doi daitezke V -ren balio egokia hautatuz. Lagina erasotzen duten elektroiak filamentu espezifiko batean sortzen dira (LaB6, W, etab.), eta 40-400 keV bitarteko tentsio altuko etapa bat erabiliz azeleratzen dira. Ondoren, elektroi sorta zenbait lente elektromagnetikoren bidez fokalizatzen da, eta lente horren bidez definitzen dira irudiaren ezaugarriak. Sorta maneiatu eta fokatu ondoren, elektroiek aztertu beharreko laginarekin elkarreragiten dute. 2.10(a) Irudiak elektroi energetikoek materiarekin elkarreragiten dutenean gertatzen diren prozesuak erakusten ditu. Prozesu-mota bakoitzak informazio zehatz bat ematen du. Adibidez, elkarrekintza-bolumenaren barruan sortzen diren bigarren mailako elektroiek zein retrosakabanatutako elektroiek irudi-eraketa helburuetarako erabiltzen dira nagusiki. Bi elektroi mota hauen igorpena eraso-angeluaren eta laginaren zimurtasunaren araberakoa da. Aztertu beharreko laginaren eremu laukizuzen bat, elektroisorta fokatu batekin zundatzean denean (Ekorketako Mikroskopio Elektronikoa, SEM), laginaren gainazalaren kalitate handiko irudiak lor daitezke. Bigarren mailako elektroien, Auger elektroien eta retrosakabanatutako elektroien igorpenarekin batera, X izpien igorpena ere gertatzen da. X izpien espektro jarraiaz gain, X izpi bereizgarriak ere igortzen dira, eta horiek atomo igorlearen izaeraren mendekotasuna dute soilik. Horren ondorioz, sakabanatutako X izpien anala) b) Lagina Elektroi-Sorta Bigarren Mailako Elektroiak informazio topografikoa (SEM) Auger Elektroiak gainazal atomikoaren konposizioa X-Izpiak (EDX) lodiera, konposizio atomikoa Katodoluminiszentzia egoera elektronikoen informazioa X-Izpi Jarraituak (Bremmsstrahlung) Sakabanaketa Ez-Elastikoa konposizioa eta egoera lotuak Sakabanaketa Elastiko Inkoherentea Transmititutako Elektroiak informazio morfologikoa (TEM) Sakabanaketa Elastikoa egituraren azterketa (difrakzioa) Retrosakabanatutako Elektroiak zenbaki atomikoa eta faseen zehaztapena 2.10 Irudia: (a) Energia altuko elektroien eta materiaren arteko elkarrekintzarekin lotutako hainbat prozesu. (b) Laginak ezaugarritzeko erabiltzen den mahaigaineko SEM ekipoaren irudia. 30 2.3 Ohiko Ezaugarritze Teknikak J ∝ sin φ cos eΦ h + 2V R , (2.7) non V potentzial-diferentzia den, R lotuneen erresistentzia eta φ, lotune bakoitzaren muturren arteko supereroankortasuna eragiten duten Cooper bikoteen portaera kuantikoa deskribatzen duen uhin-funtzioaren fase-diferentzia den. Beraz, fluxu magnetikoan aldaketa txikiak gertatuz gero, neurtutako J korrontea aldatu egingo da. Hala ere, eraztun supereroalea ez denez lagin-euskarri bat barnebiltzeko behar bezain handia, neurtu beharreko eremu magnetikoa beste eskuratze-begizta supereroale baten bidez jasotzen da (ikus 2.11(b) Irudia). Eskuratze-begiztan induzitutako superkorrontea sarrerako harilkatura eramaten da. Azken harilak sortutako fluxua da beraz SQUID-aren bidez neurtzen dena. SQUID-ean neurtutako fluxutik, aztertutako laginaren momentu magnetikoa lortu ahal izateko, magnetometroa Paladiozko erreferentzia-lagin bat erabiliz kalibratzen da. Tesi honetan Quantum Design MPMS- 2 SQUID VSM ekipoa erabili da. Tresna honek, neurketak 1.7 K-tik 400 K-era bitarteko tenperaturetan egitea ahalbideratzen du, aplikaturiko eremu magnetiko maximoa 7 T-koa izanik. Laginen tenperatura altuko ezaugarritze magnetikoa egiteko, lagin dardarkorreko magnetometroa (VSM) erabili da [85, 86]. Honen bitartez, M(T) eta M(H) zikloak neurtu daitezke 77 K eta 673 K-ko tenperatura-tartean 1.8 T-ko eremu magnetikoarekin. VSM batean, material magnetiko bat eremu magnetiko uniforme baten barruan bibratzen jartzen da. Eremu magnetiko hori elektroiman batek edo iman supereroale batek sor dezake, ikus 2.11(b) Irudia. Faraday-ren legearen arabera, lagin magnetikoaren bibrazioak eragindako fluxu-aldaketak indar elektroeragile bat eragiten du, eta indar elektroeragile hori neurtzeko xedearekin, bi neurketa-haril jartzen dira. VSM bateko neurketa-hariletan induzitutako Vvsm tentsioa honela adierazten da: Vvsm = AνG(z)m, (2.8) non A bibrazio-anplitudea den, ν bibrazio-maiztasuna eta m laginaren momentu magnetikoa. G(z), laginak neurketa-harilekiko duen posizioaren eragina barnebiltzen duen sentikortasun-funtzio bat da. Hala, induzitutako Vvsm tentsioa momentu magnetikoarekiko proportzionala da. 2.3.4 Difrakzio Neurketak: X Izpiak eta Neutroi-Difrakzioa Ehotze-prozesuak Ni-Mn-In eta Ni-Mn-Sn hauts-laginen magnetoegiturako propietateetan duen eragina bi difrakzio-teknikaren bidez aztertu da: X izpien difrakzioa (XRD) eta hautsen neutroi-difrakzioa (PND). Difrakzio-teknika horiek erabiltzearen helburu nagusietako bat, suberaketa prozesuek ordena atomikoaren bilakaeran duten eragina aztertzea izan da, baita ehotako laginen kristalizazio-prozesua ere. XRD teknika, X izpien interferentzia eraikitzaile eta suntsitzailean oinarritzen da. Aztertutako laginak osatzen dituzten atomoak, X izpien kanpo-iturri bat erabiliz irradiatzen dira. Tesi honen baitan, λ = 1.5418 Å-ko Cu Kα erradiazioa erabili 32 2.3 Ohiko Ezaugarritze Teknikak da. Laginera irradiaturiko X izpiak, xurgatu eta igorle puntual gisa igortzen dira. X izpi horiek, detektatu bitartean jarraitu duten ibilbidearen diferentziaren arabera, interferentzia suntsitzailedun edo eraikitzailedun patroia behatzen da. Baldintza hori Bragg-en legearen [87] bitartez azaltzen da: 2dhkl sin θ = nλ (2.9) non dhkl, Miller-en h, k, l indizeek definitzen duten planoen arteko tartea den, λ X izpi erasotzaileen uhin-luzera, θ Bragg-en angelua, eta n islapen-ordenaren zenbakia. X izpien neurketak, islapen-geometria egokian egokitutako Siemens X-Ray Diffractometer D5000X-Ray espektrometro batean burutu dira (Bragg-Brentano-ren konfigurazio bezala ezagutzen dena). Konfigurazio horretan, bai X izpien iturria bai detektagailua 2θ-ko angelua osatuz kokatzen dira. Neurketa-prozesuan, iturria eta detektagailua batera mugitzen dira, 2θ-dun geometria denbora osoan mantenduz. Tresneriaren konfigurazio errazak eta laginak egoera ezberdinean aztertzeko egokitasunak, espektrometro hauek ezin hobeagoak bihurtzen dituzte hauts-laginetan X izpien difrakzio-neurketak egiteko. Ni-oinarridun Heusler aleazioek erakusten duten magnetoegiturazko mihiztadura dela eta, lagin hauen egitura-aldaketak aldaketa magnetikoekin batera izaten dira maiz, eta alderantziz. Hala, XRD neurketak difrakzio teknika osagarri batekin bateratu dira, hautsen neutroi-difrakzioaren teknikarekin alegia (PND). Teknika honek, laginen egiturazko propietateen zein propietate magnetikoen aldibereko ezaugarritzea halbideratzen du. Neutroien difrakzioan erabiltzen den uhin-luzera, X izpien kasuan erabiltzen denaren antzekoa den arren, neutroien uhin-luzera doitu egin daiteke energia zinetikoa aldatuz5. Horretaz gain, eta X izpiek ez bezala, neutroiek berezko momentu magnatikoa dute, eta ondorioz, egitura magnetikoarekiko zunda sentikorra da. Neutroi bat solido batean sartzen denean, nukleoekin eta atomo-elektroiekin elkarreragiten du. Neutroien eta nukleoen arteko elkarrekintza indar nuklear indartsuak bitartekatzen du, simetria esferikoa duen sakabanatze-prozesua eraginez. Indar nuklear indartsuaren elkarrekintza-luzera ∝ 10−15 m denez, neutroien egiturabereizmena XRD teknikarena baino hobea da. Gainera, XRD-n gertatzen denaren kontra, elkarrekintza nuklear indartsuaren zeharkako sekzioa ez dago angeluaren mende, eta neutroien islapenen intentsitatea ez da angeluaren arabera murrizten. Bestalde, momentu magnetiko intrintsekoaren ondorioz, neutroiak lagineko elektroi guztiekin ere elkarreragiten du. Nolanahi ere, elektroi binakatuen ekarpena zero den bitartean, elektroi binakatugabeekin zerikusia duen neutroien sakabanatzearen ekarpena da nagusi. Ondorioz, neutroi-difrakzioaren teknikaren bidez, egitura magnetikoa ere bereizi daiteke. Hala ere, XRD-n gertatzen den bezala, ekarpen magnetikoaren intentsitatea txikitu egiten da sakabanatze-angelua handitzen den bitartean. Neutroien difraktogramak aztertutako laginaren egoera magnetikoaren araberakoak dira. Ni-Mn-Z (Z = In, Sn) laginei dagokienez, ferromagnetismoa eta para5(2.6) ekuazioko adierazpenari jarraituz, neutroien uhin-luzera, hauen energia zinetikoa aldatuz aukeratu daiteke. Hala ere, berezimen egokia izateko, difrakzio-teknika hauetan aztertutako sistema fisikoaren magnitude-ordena bereko uhin-luzera erabiltzen da. 33 2.3 Ohiko Ezaugarritze Teknikak 20 30 40 50 60 µ [111] [200] [220] 400 K 270 K Suberatua Ehotakoa Intentsitate Normalizatua 20 30 40 50 60 (º) 20 30 40 50 60 2.12 Irudia: Egoera ferromagnetikoan eta paramagnetikoan neurtutako Ni50Mn35Sn15 hautsen neutroidifrakzio espektroak. Egoera FM eta PM-ko ekarpen magnetiko ezberdinak 111 gailurraren intentsitate ezberdinetan behatu daitezke (urdina eta berdea, hurrenez hurren). magnetismoa ageri dira batez ere. Horren ondorioz, ekarpen magnetikoa, ekarpen estrukturalari edo hondoko zaratari gainjartzen zaio (ferromagnetismo edo paramagnetismoa, hurrenez hurren)6. Efektu hori 2.12 Irudian ikus daiteke, Ni50Mn35Sn15ko laginean, ekarpean magnetikoa egiturazko gailurrekin nola gainezartzen diren azaltzen delarik. 2.12 Irudiko ehotako eta suberatutako laginak egoera ferromagnetikoan (270 K, lerro berdea) eta egoera paramagnetikoan (400 K, lerro urdina) neurtzen dira. 4. Atalean ikusiko den bezala, intentsitatean dagoen diferentzia espektroari egindako ekarpen magnetikoa da. Horrela, Mn atomoen mihiztadura FM eta AF kuantifikatu daitezke. Egitura-parametroak eta parametro magnetikoak difrakzioespektroak doituz lortzen dira. Hala ere, XRD eta PND espektro esperimentalen doiketa-prozesua oztopatu egiten da maiz, islapen ezberdinei dagozkien gailurren arteko gehigizko gainjartzea dela eta. Muga hori, doiketak egiteko erabiltzen den Rietveld-en metodoaren bidez gainditu daiteke [88, 89]. Rietveld-fintzean, egituraparametroak, hondoko koefizienteak eta espektroekin lotutako parametroak karratu txikien erregresioa erabiliz doitzen dira, espektro esperimentalen eta simulatuen arteko adostasun egokia lortu arte. Ni-Mn-Z (Z = In, Sn) ezaugarri magnetikoak eta mikroegituraren propietateak elkar erlazionatzeko, arreta berezia jarri zaie Rietveld analisitik ateratako hiru parametrori. 6Orokorrean, ekarpen magnetikoa eta egiturazko-ekarpenak ez dira zertan berdinak izan behar. Egiturazko difrakzioaren gailurrez gain, egitura magnetikoari lotutako gailur gehigarriak ager daitezke. 34 2.4 Mössbauer Espektroskopia non c hutseko argiaren abiadura baita eta M nukleoaren pausaguneko masa. Adibidez, 57Fe-aren kasuan ER = 1.95 · 10−3 eV [91] da. Beraz, deskitzikatzeprozesuan igorritako γ izpiek ez du nukleoaren oinarrizko egoeraren eta egoera kitzikatuaren arteko energia-diferentzia oinordekotzen, energiaren zati bat atzeratutako nukleora transmititzen delako. Horren ondorioz, (2.10) ekuazioan adierazitako igorritako γ izpien energia-banaketa lerratu egiten da −ER balioaz. Era berean, nukleo bat oinarrizko egoeratik egoera kitzikatura kitzikatzeko behar den energiak +ER-eko energia gehigarria behar du. 2.13 Irudian ikus daitekenez, igorpen- eta xurgapen-banaketak gainjartzen direnean bakarrik gertatzen da xurgapen erresonantea. Gainezarpen hori igorpeneta xurgapen-banaketen berezko zabaleraren (Γ) araberakoa ere bada. Heisenbergen ziurgabetasun-printzipioaren arabera, egoera kitzikatu baten bizidenbora, honen E0 energiaren alderantzizkoa da. 57Fe-aren kasuan adibidez, egoera kitzikatuaren batezbesteko bizidenbora ≈ 10−7s da, eta ondorioz, ΓFe ≈ 10−9 eV. 57Fe-aren atzerapen-energia 10−3 eV ingurukoa dela kontuan izanda gutxi gorabehera, igorpeneta xurgapen-banaketen arteko desplazamendua ∝ 106 ordenakoa da. Funtsean, xurgapen erresonantea ez da gertatzen nukleo askeetan. Hala ere, igorpen- eta xurgapen-lerroen Γ zabalera efektu termikoen bidez handitu daiteke. T ̸= 0-an dagoen nukleo bat bibratzen hasten da eta energia termiko horrek igorpen- eta xurgapen-lerro bereizgarriak handitzen ditu. Doppler efektua, igorlearen eta xurgatzailearen v abiadura erlatiboarekiko proportzionala dena, lerro bereizgarri hauek zabaltzeko erabili daiteke. Doppler zabalkuntzaren ondoriozko handitzea honela ematen da: ∆ED = E0v c . (2.12) Doppler efektuaren bidez, aurretik azaldutako 2ER-en diferentzia hori ∆ED-z txikitu daiteke. Horrela, aldi baterako, igorpen- eta xurgapen-banaketen arteko gainjartzea lortzen da, xurgapen erresonantea ahalbidetuz. Hala ere, γ izpia igorri duen nukleoaren espezie berdineko nukleo hartzailea solido batean dagoenean, atzerapen-energia hori sare-kitzikapen kolektiboetara transmititzen da (adibidez, fonoiak). Izan ere, fonoien energia-eskala bereizgarria eta atzerapenenergia magnitude-ordena berekoak dira, ≈ meV . Hala ere, atzerapen-energia ez bada nahikoa energia txikieneko fonoia kitzikatzeko, atzerapen-energia hori solido/kristal osora transmititzen da. Solido baten masa, gutxi gorabehera, atomoen masa baino 1030 aldiz handiagoa denez, atzerapenik gabeko xurgapen erresonantea gertatzen da. Atzerapenik gabeko nukleoei Mössbauer nukleo deritze. Horren ondorioz, 2.13 Irudian ageri diren igorpen- eta xurgapen-lerroak asko gainjartzen dira ER = 0 delako, xurgapen erresonantearen prozesua ahalbideratuz. 2.4.2 Mössbauer Efektuaren Neurketa-Prozesua Xurgapen erresonantea solidoetan gertatzen den arren, energia-maila nuklearrak nukleoaren ingurune atomikoarekiko oso sentikorrak dira. Nukleoaren eta sare atomikoaren arteko elkarrekintza elektromagnetikoa, egitura nuklearra baldintzatzen duen 37 2.4 Mössbauer Espektroskopia elkarrekintza nuklearrarekin alderatuta oso ahula den arren (10−10 aldiz txikiagoa), nahikoa da energia nuklearraren mailak pixkat aldatu eta xurgapen erresonantea suntsitzeko. Izan ere, sare atomikoaren eta nukleoaren arteko elkarrekintza hauen energia-eskala ≈ 10−6 eV ordenakoa da, Γ-rena baino hiru magnitude-orden handiagoa. Horrek esan nahi du xurgapen erresonantea desagertu egin daitekeela zundaatomoaren ingurune atomikoaren ondorioz; izan ere, ingurune hori benetan sentikorra da aldaketa kimiko eta estruktural txikiekiko. Nukleoaren eta ingurune atomikoaren arteko elkarrekintzei elkarrekintza hiperfinak deritze. Hala, elkarrekintza hiperfin hauek esparru teoriko egoki batekin aztertuz gero, zunda-atomoa inguratzen duen ingurune atomikoaren azterketa burutu daiteke, eta, horren ondorioz, lagin baten egitura-propietateak eta propietate magnetikoak eskala atomikoan aztertu. Hain zuzen, horixe da Mössbauer espektrometriaren atzean dagoen ideia nagusia. Lehenago esan bezala, zunda-atomoen ingurune atomikoak energia nuklearretako mailetan eragindako aldaketek, xurgapen erresonantearen fenomenoa murriztu ditzake. Hala ere, (2.12) ekuazioan deskribatutako efektuaren ildotik, maila nuklearretako energia-aldaketak Doppler efektuaren bidez ekortu daiteke. Igorritako γ izpiaren energia, v abiaduran bibratzen duen transduktore baten bidez handitzen/txikitzen da. Horrela, xurgatzailearekiko, igorritako γ izpiaren E′ γ energia, E′ γ = 1 ± v c E0 (2.13) da. Beraz, nukleo igorlearen egoera kitzikatuaren eta oinarrizko energiaren arteko energia-diferentziari dagokion γ izpiaren E0 enegia, elkarrekintza hiperfinen energiaeskalaren ekorketa ahalbideratzeko moduan lerratzen da. Hain zuzen ere, v = 1 mm/s-ko abiadurak 10−6 eV-ko ekorketa-energia suposatzen du, ain justu elkarrekintza hiperfinaren magnitude-ordena berekoa dena. Hala, elkarrekintza hiperfinen ondorioz aldez aurretik suntsitu den xurgapen erresonantea berreskuratu egiten da, horretarako, Doppler efektuaren bidez, γ izpiari energia gehigarria gehituz edo kenduz. Mössbauer neurketa, ikertutako laginean dagoen Mössbauer nukleo egonkor egoki baten xurpapen erresoanantea detektatzean datza [92]. Tesian zehar burututako Mössbauer transmisio-esperimentuetan erabilitako nukleo igorlea, Ca119mSnO3 lagin erradioaktiboko Sn atomoa da. Xurgatzailea aldiz, tesian zehar aztertutako Ni- Mn-Sn eta Ni-Co-Mn-Sn aleazioen Sn atomo egonkorra da. Transmisio-geometrian, lagina (xurgatzailea) Mössbauer iturriaren eta detektagailu baten artean jartzen da. Xurgapen erresonantea gertatzen bada, laginaren bidez transmititutako γ izpien kopurua murriztu egingo da. Hala, detektatutako izpien murrizketa abiadura erresonanteen funtzio aztertuz, Mössbauer espektroa lortzen da. Elkarrekintza hiperfinak ekortzen dituen energia aldakorreko γ izpia, iturriaren eta xurgatzailearen arteko abiadura erlatiboa sortzen duen transduktore baten bitartez lortzen da. Transduktoreak mm/s-ko abiadurekin bibratzen du, eta, hala, Doppler efektuagatik γ izpien energia modulatzen du. Igorpen- eta xurgapen-banaketen arteko gainezarpena 2.14 Irudian ageri da. Transmisiogeometrian, Ca119mSnO3 iturria +v abiadura handitik −v abiadura txikietara mugitzen da. Xurgatzailea (lagina) pausagunean dagoenez, iturriaren γ izpiak lerratu egiten 38 2.4 Mössbauer Espektroskopia zehar ezarpen-ganbera behin eta berriz irekitzen denez laginak sartu ahal izateko, zenbait balbulen bitartez hutsune hori mantentzen dela egiaztatzen da. 2.20 Irudian ageri den bezala, ioiak laginaren ˆn normalarekiko θi = 30oerasoangeluan ezartzen dira, eta neurketa θm = 60o-tara egiten da (θi +θm = 90o). Erresonantziazko detektagailua atxikitua duen azelerazio konstanteko Mössbauer unitatea ezarpen-ganberaren kanpoaldea kokatzen da, ioi-sortaren norabidearekiko 90o-tara ain zuzen ere. β− desintegrazioan sortzen diren energia altuko elektroiak kentzeko, Beriliozko lehio bat jartzen da ezarpen-ganberaren hutsune altuetarako lehioan (ultra high vacumm, UHV). Iragazki horrek elektroiak blokeatzen ditu, eta Mössbauer trantsizioekin lotutako γ izpien transmisioa ahalbidetzen du, %90 batean. Transmisiogeometrian ez bezala, eMS-n laginak iturri gisa jokatzen du, ioi erradioaktiboak laginaren barruan ezartzen baitira. Segurtasunaren eta praktikotasunaren aldetik, lagin erradioaktiboa geldi mantentzen da ezarpen-ganberan, eta detektagailua, xurgatzaile gisa aritzen dena, Mössbauer unitatearekin bat mugitzen da. eMS neurketak hainbat baldintza esperimental ezberdinetan egiteko, xede anitzeko ezarpen-ganbera erabiltzen da. Ganbera horren gainean jartzen diren estalki ezberdinak 2.21 Irudian ageri direnak dira. Tenperatura altuko eMS neurketak lau posizioko estalkia deritzona erabiliz egin dira. Lagin mugikorreko euskarri batek laginaren posizioa aldatzeko aukera ematen du estalkia kendu gabe, eta, hala, estalkiak kendu eta muntatzeko behar den denbora aurrezten da, neurketa-denbora lehiakorragoak eginez. Estalkiari akoplatutako beroketa-lanpara bati esker, eMS-ren neurketak 300 - 800 K-ko tenperatura-tartean burut daitezke. Beste neurketa batzuk egiteko biraketa-estalkia deritzona erabili da. Estalki honeri esker lagina biratu egin daiteke neurketa-prozesuan zehar, eta jasotako espektroaren mendekotasun angeluarra zenbatetsi daiteke. Hasieran, laginean ioiak lau minututan zehar ezartzen dira, neurketa burutzen den bitartean (online neurketa, θi = 30o edota θm = 60o). Denbora horren ondoren, ioi-sorta itzali egiten da eta estalkia biratu egiten da laginaren ˆn-a detektagailuaren paraleloa izan arte (θi = 90o, ikus 2.20 Irudia) eta desintegrazio-erradiazioa beste lau minutuz neurtzen da. Prozesu osoa hainbat aldiz errepikatzen da estatistikak hobetzeko. Estalki honen bitartez Mössbauer-igorpenaren angelu-mendekotasuna ere aztertu daiteke. Laginaren atzealdean NdFeB edo SmCo iman iraunkorrak itsatsiz, laginaren ˆn-rekiko Bext = 0.6 T-ko eremu magnetikoak lortu daitezke. Tenperatura baxuko neurketak egiteko, beste lagin-euskarri bat erabili da, estalki hotza deritzona. Tenperatura kontrolatzeko, lagina hozten duen hagatxo hotz baten bidez N2 likidoa xurgatzen da. Neurketa-tenperatura 90 - 300 K bitartekoa da, eta k motako termopare batek kontrolatzen du. Estalki honen laguntzaz tenplaketaesperimentuak ere egin daitezke. 4. Atalean ikusiko den moduan, ioiak ezartzean eragindako ezarpen-kaltea arubiagarritzat hartu daiteke tenperatura altuetan egiten denean. Hala ere, tenperatura baxuetan, ezarpen-kaltearen osagaia, informazioa lortzea ekiditzen duen Mössbauer espektroaren osagai nagusia izatera heldu daiteke. Tenperatura baxuaren propietateak aztertzeko eta ioi-ezarpenak eragindako kaltea gainditzeko, tenplaketa esperimentuak burutu dira. Lagina giro-tenperaturen gaineko tenperatura altu batera berotzen da (adibidez, 700 K-tara), eta ondorioz ez da 48 2.4 Mössbauer Espektroskopia tarako espektrometro egokia duen laborategi gainbegiratu bat behar da. 2.4.5 Off-Line Neurketetarako eMS Espektrometro Baten Muntaia Lineatik kanpoko eMS neurketak egiteko, lehenik eta behin laginak erdibiditza luzeko isotopo zehatz batekin ezartzen dira, uneko kasuan, 119mSn alegia. Printzipioz, ≈ 3µCi-ko (0.1 MBq) altibitatea duen lagin bat nahikoa da urtebetez offl-line neurketak egitea ahalbideratzen duen iturri erabilgarri bat izateko [98]. Ioi-ezarpena egoera solidoko fisika-ganberan egiten dira (SSP, ikus 2.21 Irudia), eta sortaren fluxua kontuan hartuta, nahi den aktibitatedun iturri bat lortzeko dagokion denbora-tarte jakin batean ezartzen da lagina. Ioi-sortaren azalera ≈ 0.3 cm2-koa denez, laginak nahiko txikiak izaten dira. Ioi erradioaktiboak zuzenean laginean ezartzen dira, eta, horren ondorioz, offlline neurketetan lagina γ izpien iturria da. Beraz, igorpen-espektroa neurtzeko xurgatzaile egokia duen detektagailua behar da. Horretarako, erresonantzia-detektagailu bat erabiltzen da. Xurgatzaile/detektagailu baten xaflan dauden Mössbauer atomoak deskitzikatzean sortutako konbertsio-elektroiak dira jasotzen direnak. Iturri gisara jokatzen duen laginetik eratorritako Mössbauer trantsizioko γ izpiak detektagailuak xurgatzen ditu, xafla horrek erresonantzia-xurgapena ahalbidetzen duen isotopo egokiak baititu (adibidez egonkorra 119Sn isotopo egonkorra). Detektagailuan dagoen nukleo egonkorrak xurgapen erresonantearen ondorioz γ izpia xurgatzen duenean, nukleoa egoera kitzikatura igarotzen da, eta egoera hori berriro oinarrizko egoerara itzultzen da. Trantsizio horretan, dagokion γ izpiaren igorpenarekin batera, konbertsio-elektroiak ere sortzen dira. Hala, 119Sn nukleoaren deskitzikatzeprozesuaren ondoriozko konbertsio-elektroien detekzioa, xurgatze-gertaeren detekzioaren sinonimoa da (hau da, lagin erradiaktiboko ezartutako ioien igorpen-gertaerak). Hala ere, konbertsio-elektroiek suposatzen duten karga ez da nahikoa seinale erabilgarri bat sortzeko. Hala, erresonantzia-detektagailua, 2.22 Irudian ikus daiteken xafla paraleloz osatutako elektroi-olde detektagailua batez hornitzen da (PPAD). PPAD bat bi plaka paralelo eroalez osatzen da, eta horien artean tentsio-diferentzia bat aplikatzen da eremu elektriko homogeneoa sortzeko. Xafletako bat Mössbauer erradiazioa xurgatzen duen material xurgatzailez egina dago (xurgatzailea), eta detektagailu guztia gasez betetzen da (kasu honetan azetona). Detektagailuaren helburua hasierako seinale ahula elektroi-olde baten bitartez anplifikatzea da. Detektagailuaren presioa gasaren haustura dielektrikoaren balioaren arabera ezartzen da, eta tentsio hori, era berean, xurgatzailearen eta kolektore-xaflen arteko distantziaren eta presioaren araberakoa ere bada (Paschen-en Legea [102]). Detektagailua azetona-gasaren 25 mbar-eko presioarekin betetzen da [101]. Haustura dielektrikoaren tentsioa gasaren presioaren eta honen izaeraren mende dagoenez, azetonagasaren edukiontzi bat ere erabiltzen da, denborarekin detektagailuaren baldintzak astiroago aldatzeko. Hala, laginetik igorritako γ izpi bat detektagailuak xurgatzen duenean, konbertsio-elektroiak azeleratu egiten dira xurgatzailetik katodoraino (kolektorea), eta konbertsio-elektroiek eragindako elektroi-oldearen proportzionala den pultsu bat detektatzen da. PPADaren bereizmen-denbora azkarrak (10−9 s) eta seinale- 50 2.5 Positroi-Deuseztapen Bizidenboren Espektroskopia (PALS) D(t) = k+1 X i=1 Iie−t/τi (2.30) lortzen da. Aurreko adierazpen honek, t aldiunea igarota positroia ez deuseztatzeko probabilitatea adierazten du. (2.30) ekuazioan ikus daiteken bezala, probabilitatea esponentzialki murrizten denbora igaro ahala. Deslekututako egoerako τb berariazko-denboraz gain, akats mota bakoitzak, τi berariazko-denbora konstante bat dauka, akatsaren izaeraren eta inguruko ingurunearen araberakoa dena ain zuzen ere [106]. Gainera, intentsitate guztien baturak Pk+1 i1 Ii = 1 izan behar du. Hala, F(t) positroi-bizidenboren espektroa D(t) funtzioaren denborarekiko deribatua da, eta t aldiune batean, positroiak deusezteko duen probabilitatea adierazten du [106]: F(t) ≡ s h a 1 _ b a s e 6 4 = " ( n u l l ) " > ( n u l l ) < / l a t e x i t > Kanalak Log[Kontuak] 2.28 Irudia: PALS espektro esperimental baten adibidea, berau osatzen duten osagaiak agertzen direlarik. τ laginean bertan deuseztatzen diren positroiekin erlazionatuta dago, eta τSL eta τSK osagaiak aldiz, iturriosagaiko azpiosagaiak dira. ekarpenak barnebiltzen ditu τ osagaiak. τSL eta τSK osagaiek, iturri-osagaia izenez ezagutzen dena osatzen dute. 2.27 Irudiko txertaketan erakusten den bezala, 22Na iturria 7.5µm-ko lodierako Kapton c ⃝ xafla baten barnean biltzen da. Horrela, positroi batzuk Kapton c ⃝-ean bertan deuseztatzen dira eta neurtutako PALS espektro esperimentalean ere agertzen da osagai hori. Hala ere, Kapton c ⃝-ean deuseztatutako positroiekin erlazionatutako bizidenboraren balioa zehaztasun handiz ezagutzen da eta 382 ps-koa da [119, 120]16. Iturri-osagaiaren bigarren gaia, τSL, laginaren eta iturriaren arteko interfasean sortzen den positronioarekin dago erlazionatuta eta 1500 ps-ko bizidenbora du gutxi gorabehera [121, 122]. Horrela, espektro esperimentalak aztertu aurretik ezinbesteko da neurtutako espektroetan bi osagai hauek erauztea. Prozesu horri, iturri-zuzenketa deritzo eta hondoko zarataren erauztearen prozesuarekin batera erakusten da 2.29 Irudian. 2.5.8 PALS Espektrometro Baten Garapena eta Doiketa Hainbat material-mota ezaugarritzeko, PALS espektrometro bat garatu eta doitu da tesiaren neurketak egiteko. Gainera, etorkizuneko aukerak kontuan hartuta, 10 K - 350 K tenperatura-tartean jarduteko diseinatu da. Horren ondorioz, espektrometroa ezartzeko, huts-sistema ultra altua, tenperatura-kontrolatzailea, tenper16Nahiz eta xafla 7.5µm-koa izan, laginean islatutako positroiak bueltan datozenean deuseztatzen dira, eta beraz, efektu hau kontutan hartu behar izaten da [121]. 62 3.5 Kristalizazio-Dinamikaren Azterketa Espero bezala, kristal-tamainaren handitze-tasa handiena 800 K-etara ematen da. Prozesu hau zehazki, mikroesfortzuek jasaten duten jaitsierakin ondoriozta daiteken berreskurapen prozesuaren ondoren ematen da. Bestalde, 3.13 Irudian ikusten den bezala, In16-40 laginaren sare-parametroaren balioak aldaketa nabaria jasaten du 700 K eta 800 K tartean. Prozesu hau B2-L21 ordenamendu-prozesuarekin eta erlaxazio prozesuarekin batera ematen da. Horrela, bi gertaera-segidatan gertatzen den espantsio-termiko ez-ohiko bat behatzen da bolaz ehotako In16-40 laginetan. Lagin hauen magnetoegituraren mihiztadura dela eta, egituraren berreskurapenean ematen den bilakaerak zuzenean eragiten du propietate magnetikoetan. Honekin lotuta, eta 3.3. Atalean ikusi denaren hildotik, bolaz ehotako In16-40 lagina suberatu ahala, magnetizazioaren balioak ere gora egiten duela ikusi da. 3.5.2 Kristalizazio-Prozesuko Magnetismoaren Indarberritzea P1 eta P2 kristalizazio-prozesuekin lotutako magnetizazioaren indarberritzea aztertzeko, Tc tenperaturaren inguruan neurketa magnetikoak burutu dira. Horretarako, In1640 lagina 538 K eta 630 K-etara suberatu da. Ehotako laginari dagokion Tc-a, 3.7 Irudiko ezker aldean ikusten den magnetizazioaren bat-bateko jaitsierak definitzen du, 240 K-tara ikus daitekena ain zuzen ere. Hori dela eta, magnetizazioaren neurketak 175 K eta 275 K bitartean egin dira eta eremu magnetiko maximoaren balioa 6 Tkoa izan da. Neuketa hauek 3.14 Irudian ageri dira. 630 K-etara suberatutako In16-40 laginari dagokionez, M(H) kurben formak trantsizio paramagnetiko-ferromagnetiko baten eite berbera dute. 3.14 Irudiko eskuin aldean ikus daiteken bezala, tenperatura altuetan (Tc-ren gainetik), magnetizazioaren balioa linealki handitzen da aplikatutako eremu magnetikoarekiko. Bestale, Tc-ren azpitik, magnetizazioak bat-bateko igoera erakusten du eremu magnetiko baxuetan, eta azken hau handitu arren, magnetizazioren balioa ez da horren azkar handitzen. Hala ere, eremu magnetiko handien kasurako (6 T), magnetizazioa asetasun balioruntz hurbiltzen da (≈ 75 Am2/Kg). Bestalde, 538 K-etara suberatutako laginaren kasuan (ikus 3.14 Irudia, ezker aldea), magnetizazioaren balio ez da inolaz asetasunezko baliorantz hurbiltzen. Eremu ferromagnetikoan egonik ere, ≈ 24 Am2/Kg balio maximoa erakusten du magnetizazioak. Balio baxu honen zergaitia desordena magnetikoaren, homogeneitatemagnetikoaren gabeziaren edota sorta antiferromagnetikoen presentzien ondorio izan daiteke. Izaera hauek zehazte aldera, irispide laburreko korrelazio-magnetikoak eta trantsizio-magnetikoaren ezaugarriak berretzaile kritikoen analisiaren bitartez aztertu dira. Lehenik eta behin Arrott-en metodoa erabili da. Metodo hau Arrott-Noakes-en egoera-ekuazioetan oinarritzen da [147]; H M 1/γ = aϵ + bM 1/β (3.5) non ϵ = (T − Tc)/Tc tenperatura-laburtua den, a eta b konstanteak, eta γ eta β berretzaile kritikoak. Azken bi hauek bigarren ordenako trantsizio-magnetikoaren izaera zehazten dute (Tc-n ematen dena). γ eta β, bat-bateko magnetizazioaren 87 3.6 Efektu Magnetokalorikoaren Ebaluazioa kasurako. Aldiz, P2 gailurrari dagokion tenperaturatik gora suberatutako laginari dagokionez, lortutako balioak β = 0.47, γ = 1.21 eta Tc = 233 K dira. Balio hauek, Arrot metodoaren bidez lortutako balioen oso berdintsuak dira. Hala ere, aipatzekoa da P2 gailurrari dagokion tenperaturaren gainetik suberatutako In1640 laginaren Tc-aren balioa 14 K-etan handitzen dela. Hau B2 kristal-egituraren ordena-parametroaren handitzearekin bat datorrelarik. Bi doiketa metodoekin lortutako balioak proposatutako Ising modeloarekin bat datoz (γ = 1.24) [149], baita batezbesteko eremu-teoriarekin (β = 0.5). Balio hauek, B2 egiturarekin loturiko irispide luzeko eta irispide laburreko mihiztaduren arteko elkarrekintzak adierazten dituzte. Erabilitako berretzaile kritikoen bi metodoen emaitzak oso berdintsuak dira 538 K eta 638 K-etara egindako suberaketen kasuan. Horrela, P1 eta P2 gailurreki lotutako kristalizazio-prozesuaren izaera berdintsua dela esan daiteke. 3.6 Irudian adierazten den ∆M ezberdintasunak B2 kristal-egituraren orden handiago baten ondorio izan daitezke. Alta, posible da ere kristalizazio-prozesu hori ez bukatzea 538 K-tan eta amorfizatutako frakzioren bat oraindik kristalizatzeke egotea. Edozein kasutan, ez da P2 gailurrari loturiko egiturazko trantsizio eta trantsizio-magnetiko adierazgarririk behatzen. 3.6 Efektu Magnetokalorikoaren Ebaluazioa 3.3. Atalean ikusi den bezala, bolaz ehotako laginak 1173 K-tara suberatu ondoren berreskuratzen da TM-a, B2-L21 trantsizioa eta mikroegituraren erlaxazioa eman ondoren, zehazki. 3.7 Irudian ikusi bezala, bolaz ehotako In16-40 laginaren M(T) kurbaren bilakaera eta erreferentziazko bulk aleazioaren kurbaren bilakaera (ikus 3.1 Irudia) berdintsuak dira. Hala ere, eta partikula tamaina txikiaren ondoriozko esfortzuenergia ahalmen handiagoa dela eta, ehotako laginaren kasuan TM-a tenperatura tarte handiagoan zehar hedatzen da. Bi lagin hauen propietate multifuntzionalen alderaketa bat egite aldera, bulk laginarekin eta In16-40 laginarekin lotutako efektu magnetokalorikoa aztertu da. Lehenik eta behin, In16-40 eta Ni50Mn34In16 bulk laginentzako, eremu magnetiko ezberdinetan neurtutako hainbat termomagnetizazio kurba neurtzen dira. Adibidez, eta In16-40 kasurako neurtu diren M(T) kurba ezberdinak 3.16 Irudian erakusten dira (bulk laginari dagokizkionak ez dira hemen erakusten). Bi lagin hauetan, TMarekin lotutako magnetizazioaren jaitsiera (∆M) bereizgarria, geroz eta tenperatura baxuagoetan ematen da, eremu magnetikoa handitu ahala. TTM-ak, aplikaturiko µ0H eremu magnetikoaren mendeko erakusten duen desplazamendua jarraian ageri den Clausius-Clapeyron izenaz ezagutzen den ekuazioak azaltzen du, 90 3.6 Efektu Magnetokalorikoaren Ebaluazioa 0.01 T - 6 T TTM 100 150 200 250 0 20 40 60 80 100 3.16 Irudia: µ0H-ren funtzio (0.01-6 T), In16-40 laginean neurtutako M(T) kurbak. Eremu magnetikoa handitu ahala, TTM-a jaitsi egiten da. dTMT dH = −µ0 ∆M ∆S (3.10) non ∆S TTM-arekin lotuta dagoen entropia-aldaketa den. Austenita eta martensita faseen arteko elkartruke-elkarrekintza ezberdinak direla eta, entropia magnetikoaren aldaketak etenaldi bat erakusten du. Horrela, TTM-tik hurbil aplikaturiko eremu magnetikoen ondorioz posible da TM-a eragitea, eta beraz, entropia magnetikoaren aldaketa eragitea; efektu magnetokalorikoa eragitea ain zuzen ere. Baldintza isotermotan ematen den entropia-aldaketa magnetizazioaren tenperaturarekiko deribatu numerikoaren bitartez kalkula daiteke. Zehazki, ondorengo adierazpenaren bitartez kalkulatzen da [150], ∆Siso = S(T, H) − S(T, 0) = Z H 0 ∂M ∂T H dH (3.11) Erreferentziako bulk laginaren TM-arekin lotutako efektu magnetokalorikoa 3.17 Irudiko ezker aldean ikus daiteke, tenperaturaren eta eremu magnetikoaren funtzio adierazten dena. TM-rekin loturako goranzko gailur bat ikus daiteke (alderantzizko efektu magnetokalorikoa dena). 6 T-ko eremuak aplikatuz, ∆S = 12 J/KgK-ko balioak lor daitezke, aurreko lan batzutan lortutako balioekin bat datozelarik [151]. Bolaz ehotako In16-40 laginari dagokionez, honek TM-arekin lotutako alderantziko efektu magnetokalorikoa ez ezik, bigarren ordenako fase-trantsizio magnetikoarekin lotutako efektu magnetokaloriko zuzena ere erakusten du. Lagin honetan lortutako entropia-aldaketa positiboaren balio maximoa ∆S = 2 J/KgK-koa da, 6 T-ko eremu magnetikoa aplikatuta lortzen dena. Nahiz eta balio hau erreferentziazko bulk 91 mendu motak. Horrela, Ni-Mn-Sn aleazioen TM-a eta honekin lotutako propietate multifuntzionalak doitzeko modu bakarrenetarikoa, akatsen konfigurazioan egon daiteke. Testuinguru honetan Mañosa et al.-ek [154] frogatu dute, histeresi termikoa, propietate multifuntzionalak degradatu ordez, propietate hauek hobetzeko erabili daitekela (Ni-Mn-In aleazio batean). Efektu magnetokalorikoa handitu ahal izateko, TM-arekin lotuta dagoen histeresi termikoa txikitu egin behar denaren ustearen aurka, Mañosa et al.-ek, histeresi honetaz baliatuta efektu magnetokaloriko hobeak lor daitezkeela frogatu dute. Jakina da Ni-Mn-Sn aleazioen TTM-a ez dela tokiko tentsio eta esfortzuen ondorioz aldatzen (L21 egituraren egonkortasunaren hildo beretik), baina TM-a hedatzen den tenperatura-tartea asko handitu daiteke [155, 156]. Ehotze kontrolatu baten bidez eragindako tokiko tentsio eta esfortzuak izan daitezke TMaren zabaltze horren arrazoia, eta efektu hau, efektu magnetokalorikoa hobetzeko erabili daiteke. Aipatzekoa da, tokiko tentsioen suberaketak elkarrekintza ferromagnetikoan, elkartruke-zehartuan eta efektu magnetokalorikoan duten eragina [75, 74]. Horrela, atal honetan, Ni-Mn-Sn aleazioen TM-aren ezaugarriak aldatzeko beste modu bat ikertzen da. Helburu nagusiena, aleazio hauetan mikroegituraren desordena kontrolatu bat eragitearena da, eta horren ondorioz, TM-aren ezaugarriak aldatzea posible den ikustea ere. Ikerketa hau burutzeko Ni-Mn-Sn laginak agata mortero batean ehotu dira, lagin hauen mikroegituraren distortsio neurtuak eraginez. Eragindako tokiko tentsioek, esfortzuek eta akatsek Ni-Mn-Sn aleazioen TM-an duten eragina aztertzeko, ezaugarritze-teknika arruntak erabili dira, hala nola, DSC, PND eta neurketa magnetikoak. Ezaugarritze hau 119Sn Mössbauer espektroskopiaren bidez (119Sn-MS) osatu da. Mössbauer espektroskopiaren bidez, maila atomikoko mirkoegitura eta propietate magnetikoen ezaugarritzea burutu daiteke. Aleazio hauek erakusten duten magnetoegiturako mihiztadura dela eta, 119Sn-MS espektroskopia oso baliagarria izan daiteke Ni-Mn-Sn aleazioak ikertzeko. Nahiz eta Fe-z dopatutako Ni-Mn-Sn sistemetan egindako 57Fe-MS ikerketak asko diren [75, 157, 158, 159], 119Sn-MS oso gutxitan erabili izan da material hauek aztertzeko [160]. 119Sn- MS teknikak ez du dopaketaren beharrik eta Sn atomoen inguru kimikoa zehatz aztertzea ahalbideratzen du. Horregatik, 119Sn-MS bidezko ikerketa oso baliagarria izan daiteke Ni-Mn-Sn aleazioen kasurako, nanoeskalako propietateak TM-rekin lotzea ahalbideratu dezakeelarik. Tratamendu termomekanikoen bidez lortutako mikroegitura ezberdinak era sistematiko batean aztertzen dira. Halaber, egoera hauek eta Ni-Mn-Sn aleazioen magnetoegiturako propietateak era kuantitatibo batean erlazionatzen dira. Ikusiko den bezala, transformazioaren zinetika, tokiko magnetismoaren eta magnetismo makroskopikoaren zinetika, zuzenean erlazionatzen dira barne-esfortzuen eta tentsioen egoerarekin. Ehotako laginak suberatu ahala, inklusio ez magnetikoekin eta dislokazioekin lotutako tentsio-eremuak desargetu egiten dira, honek, asetasuneko-magnetizazioaren balio handitzen duelarik. Zehazki, Mn atomoen arteko mihiztadura ferromagnetikoa izatetik antiferromagnetikoa izatera pasatzen da anti-fase mugen inguruan (APB). Hauek propietate magnetikoetan eta asetasuneko-magnetizazioan eragiten dute. Berreskurapen honen ondorio da ere TM-a hedatzen den tenperatura-tarteak jasaten duen murrizketa. Atal honetan ikusiko den bezala, suberaketan zehar jasandako al94 4.1 Prozedura Esperimentala daketa hauek efektu magnetokalorikoa hobetzen dute. Nahiz eta ehotze-prozesuak eta ondorengo tratamendu termikoek ez duten TTM, Tc-a ezta ordena atomikoa aldatzen, ehotzean zehar eragindako mikroegituraren distortsiok eragin handia dute TM-aren zabaleran. Azkenik, Ni-Mn-Sn sisteman burututako lan hau beste konposizio batzuetara hedatzen da, adibidez, Co-z dopatutako Ni-Mn-Sn laginera. Azken honetan ere, ehotako laginen efektu magnetokalorikoa aztertzen da. Atal honetan lortutako emaitzek erakusten dutena da, behin konposizioaren bidez TTM-a finkatu ostean, termomekanikoki eragindako mikroegituraren aldaketa dela Ni-Mn-Sn aleazioen propietate multifuntzionalak doitzeko modurik egokiena. Gainera, ehotzean zehar eragindako mikroegituraren distortsioa, 119Sn-MS espektroek erakusten duten osagai ez-magnetikorekin erlazionatuta dagoela ikusten da. Emaitza honek, akatsek TM-an duten ekarpena kuantifikatzea ahalbideratzen du. Azkenik, suberatutako laginekin alderatuz, ehotako Ni-Mn-Sn-Co aleazioetan lortzen den efektu magnetokalorikoak erakutse du nola, akatsak, propietate multifuntzionalak kaltetzetik haratago, hauek doitzeko erabili ahal direla. 4.1 Prozedura Esperimentala Akatsek, tokiko tentsioek eta esfortzuek TM-an duten eraginaren azterketan hiru Ni-Mn-Sn aleazio ezberdinetan burutu da. Beraz, TM-rik erakusten ez duten laginak (Ni50Mn25Sn25 eta Ni50Mn30Sn20) azterketa honetatik kanpo utzi dira. Ikerketa Ni50Mn35Sn15 laginean egin da, non TTM= 220 K eta Tc= 310 K. Horrela, austenita fasea ferromagnetikoa den tenperatura-tartea zabala da. Aurrerago ikusiko den bezala, austenitaren izaera ferromagnetikoak, osagai magnetikoaren eta osagai ez-magnetikoaren arteko bereizmen egokia ahalbideratzen du, baita akatsek TM-an duen eragina zehaztea ere. Ondoren, ikerketa hau Ni50Mn37Sn13 eta Ni45Co5Mn37Sn13 aleazioetara hedatzen da, bi aleazio hauetan lortutako emaitzak alderatzen direlarik. Ni50Mn35Sn15 aleazioaren lingote polikristalinoa purutasun handiko elementuekin sintetizatu da arku elektrikozko fusio-labearen bidez, argon atmosferapean. Lortutako aleazioa 24 orduz 1173 K-ean homogeneizatu da eta bere konposizioa EDX-en analisiaren bidez egiaztatu. Tokiko tentsioak eta akatsak eragiteko asmoz, aleazioa mekanikoki ehotu da agata mortero batean. Hautsa egoera egonkor batera heldu dela ikusi arte (≈ 20 min) ehotu da (119Sn-MS erabiliz). SEM bidez neurtutako partikula-tamainaren bateztebestekoa 10 µm-koa izan da. Ondoren, eta mikroegituraren bilakaera aztertzeko asmoz, ehotako laginaren (EL) 5 hauts-lagin hartu dira eta bakoitza 573, 673, 773 eta 873 K-eko tenperatura ezberdinetara suberatu da 5 minutuz (laginak, S573, S673, S773 eta S873 eran izandatu dira, hurrenez hurren). Neurketa kalorimetrikoak (DSC), 10 K/min-ko berotze/hozte- abiaduran burutu dira TA Q100 DSC tresnan, eta ezaugarritze magnetikoa, berriz, 95 4.2 Tokiko Tentsio eta Esfortzuen Eragina Ni50Mn35Sn15-n QD MPMS XL-7 SQUID magnetometro baten bidez egin da (0.01 T eta 6 T bitartean neurtuak). Mikroegituaren bilakaera XRD neurketen bitartez ezaugarritu da (girotenperaturan), Cu Kα erradiazio erabiltzen duen Siemens Diffractometer D5000 aparailu batean. Bestalde, hauts-laginen neutroi-difrakzio neurriak (PND) LaueLangevin Institutoko (Grenoble-Frantzia) D2B instrumentuan (λ = 1.59 Å) egin dira [161]. PND eta XRD espketruen Rietveld finketa FullProf programaren bitartez egin da [139]. Mössbauer espektroak transmisio-konfigurazioan neurtu dira 270 K-tara (austenita ferromagnetikoa) Ba119mSnO3 iturri bat erabiliz. Neurketak 8, 12 eta 16 mm/s-ko abiaduretan egin dira (uhin triangeluarrak erabiliz) eta NORMOS programaren bidez egokitu dira [103]. 4.2 Tokiko Tentsio eta Esfortzuen Eragina Ni50Mn35Sn15-n 4.2.1 Neurketa Kalorimetriko eta Magnetikoak Ni50Mn35Sn15 Aleazioan 4.1 Irudian, bai EL-ean zein S673 laginentzat, tenperaturaren araberako M(T) magnetizazio-kurbak irudikatzen dira, 0.01 T (goian ezker aldean) eta 6 T-ko eremu magnetikoak aplikatuz, (goian eskuin aldean). Eremu baxuko magnetizazioaren neurketek adierazi bezala, suberatzeak ez du Curie-ren tenperaturan (Tc) ezta TTM-an eragiten. Suberatutako eta ehotako laginen arteko ezberdintasun nagusiena, magnetizazioaren aldaketa da. Portamolde hau, eremu magnetiko handiak aplikatuz (6 T) lortzen diren austenita zein martensita faseko magnetizazioen kurbetatik berresten da, suberatutako laginaren eta ehotako laginaren tenperatura bereizgarriak berdinak direlarik (ikus 4.1 Irudia, goiko eskuin aldeko irudia). Bestalde, 4.2.4. Atalean ikusiko den bezala, 270 K-tan neurtutako M(H) ziklo normalizatuek erakusten duten asetasuneranzko joera ezberdinak, ehotako laginean momentu magnetikoen ekarpen antiferromagnetikoa handiagoa dela islatzen du, suberatutako S673 laginarekin alderatuz gero. Aipatzekoa da M(H) kurba hauek austenita ferromagnetikoari dagokion fasean neurtu direla. Ehotako eta suberatutako laginen artean ikusten den Tc eta TTM tenperaturen aldaketa eza, DSC neurketetatik ere ondoriozta daiteke, ikus 4.1 eta 4.2 Irudiak. S673 laginean, TM-a hedatzen den tenperatura-tartea txikiagoa da EL-ean behatzen denarekin alderatuz. Aldaketa hau suberaketaren ondoriozko energia elastikoaren murrizketarekin azaldu daiteke [61]. Efektu hau suberatutako gainontzeko laginetan ere behatzen da. 4.2 Irudian ehotako eta suberatutako lagin guztien DSC neurketak ageri dira, TTM-aren inguruan neurtu direnak zehazki. Hozte- eta berotze-prozesuan zehar ikus daitezkeen gailur exotermiko eta endotermikoek TM-a adierazten dute. Bestalde, 325 K-etra ikus daiteken λ erako gailurra trantsizio magnetikoarekin dago erlazionatuta, eta Tc-a adierazten du. DSC neurketa hauetatik kalkulatutako TM96 4.2 Tokiko Tentsio eta Esfortzuen Eragina Ni50Mn35Sn15-n 4a Posizioa 4b Posizioa 8c Posizioa Okupazioa µ(µB) Okupazioa µ(µB) Okupazioa Mn 0.95(4) Mn 0.41(4) Mn 0.08(1) EL Ni 0.05(4) 1.26(6) Ni 0.02(0) -0.45(6) Ni 0.92(1) Sn (—) Sn 0.57(4) Sn (—) Mn 0.94(3) Mn 0.43(3) Mn (—) S673 Ni 0.06(3) 2.58(2) Ni 0.05(0) 0.37(2) Ni 1(-) Sn (—) Sn 0.52(3) Sn (—) 4.2 Taula: EL eta S673 laginetan, Rietveld fintzearen bidez lortutako 4a, 4b eta 8c posizioen okupazio eta momentu magnetikoen (µ) balioak. 8c posizioarentzat, µ = 0 finkatu da. EL-ren espektroak bi osagai ditu; nagusia, singlete ez-magnetiko batez osatutakoa, eta hondar ekarpen bat, guztiz bereizi gabeko osagai magnetiko batez osatuta dagoena. Bi osagaien arteko intentsitate erlatiboa pixkanaka-pixkanaka aldatu egiten da suberaketa-tenperatura handitu ahala, eta S873 laginaren kasuan azpi-espektro magnetikoa da ia espektroaren ekarpen bakarra. Horrela, espektro guztiak bi ekarpen diskretu hauekin soilik egokitu dira. Mössbauer espektroen egokitzapenetik lortutako balioak 4.3 Taulan ageri dira. Ezaugarri nagusienak, suberaketa-tenperatura handituz doan heinean, singlete ekarpenaren intentsitatearen (Is) txikitzea, eta Bhf eremu magnetiko hiperfinaren handitzea dira. Lagin guztietan bi azpi-ekarpen hauei dagokien δ aldaketa-isomerikoaren antzeko balioak lortzen dira, Sn atomoen inguruko ordena kimikoa berdina izaten jarraitzen duela adieraziz, zeinahi delarik ere suberaketa-prozesua [165]. Hala ere, 4.3 Taulan ageri den lerro-zabaleraren Γ parametroa txikituz doa suberaketatenperatura handitzen doan heinean. Γ parametroa Mössbauer zunda-atomoen inguruko distortsio txikiekiko sentikorra denez [166], balio honen txikitzeak Sn atomoen ingurune atomiko hurbileko mikroegituraren berreskurapena adierazten du. Guzti honekin, eta propietate magnetikoen eta TM-aren zabaleran behaturiko aldaketekin batera, ehotzearen bidez tokiko tentsioak eta akatsak sortzen direla ondoriozta daiteke. Aurreko XRD eta PND neurketekin batera, 119Sn-MS neurketek ere berresten dute irispide luzeko ordena atomikoa berdina dela EL-aren eta suberatutako laginen artean. TM-aren zabaleran behatutako bilakaera halaber, Mössbauer espektroskopiaren bidez behatuta Γ parametroaren txikitzearekin erlaziona daiteke, Γ parametroaren aldaketa, mikroegitura-parametroen bilakaera adierazten duelarik. Horrela, ∆T-ren aldakuntza ehotzean eragindako akatsen eta barne tentsioen eboluzioarekin azaldu daiteke. Aurretiaz ikusi izan den bezala, Heusler-en aleazio batzuetan tratamendu mekanikoen bitartez (hau da, hotzeko konformazioaren bidez) tokiko distortsioak (dislokazioek sortuak) eta akatsak sor daitezke desordena atomikorik eragin gabe [167, 168]. Ni- Mn-Sn-aren kasuan supersare dislokazioak anti-fase mugekin (APB) batera agertzen 103 4.2 Tokiko Tentsio eta Esfortzuen Eragina Ni50Mn35Sn15-n APB hauetan, Mn atomoen bigarren bizilagunak 4b posizioetan kokaturiko Sn atomoak izan arren, estekiometriatik kanpoko baldintzetan, Mn atomo soberakinak 4b posizioak betetzen dituzte (ikus 4.6 Irudia). EL-an, 4.2 Taulan zerrendatu bezala, 4a eta 4b posizioen mihiztadura gehienbat antiferromagnetikoa da. Hala ere, laginak suberatu ondoren, mihiztadura ferromagnetikoa berreskuratzen da. Antiferromagnetikoki mihiztatutako Mn atomoen kopurua dislokazio-dentsitatearen proportzionala dela kontuan hartuz [169], dislokazioen ezabapenak APB dentsitateen beherakada bat ere suposatzen du. Horrela, antiferromagnetikoki mihiztatutako Mn atomoen kopurua ere txikitu egiten da eta ondorioz elkarrekintza ferromagnetikoa berreskuratu egiten da. Horregatik, S673 laginaren magnetizazioa handiago da EL-an neurtutakoarekin alderatuz. Gainera,4.1 Irudian erakusten den bezala, S673 laginaren M(H) magnetizazioa era hobean hurbiltzen da asetasuneko baliorantza EL-an baino. Dislokazioen ezabapenak suberaketaren ondoriozko Γ parametroaren txikitzea eta PND gailurren estutzea azaltzen dute ere [172]. Dislokazioekin loturiko tokiko tentsioen lasaikuntzak Sn atomoen ingurunea homogeneizatzen du eta, ondorioz, Γren balioa txikitzen da. 4.3 Taulan ageri den bezala, Γ-ren berreskurapenik esanguratsuena lehenengo bi suberaketa-prozesuetan ematen da, 573 K eta 673 K tenperaturetara hain zuzen. Tenperatura-ordena horietan ematen diren dislokazioen deuseztapenenak beste Heusler aleazio batzuetan ere behatu izan da lehenago [167, 170]. Hala ere, 119Sn-MS bitartez, 4.5 Irudian ikus daiteken bezala, berreskurapen prozesuak 673 K baino tenperatura handiagoetan ere jarraitzen du, nahiz eta Γ-ren aldaketa esanguratsurik ez den ikusten. Tenperatura-eskualde horretan, hutsune motako akats puntualen deuseztapenek artekarituko lukete berreskurapena [79]. Sn atomoak ez du momentu magnetiko intrintsekorik, baina hurbileko ioi magnetikoetatik (Ni-Mn-Sn aleazioaren kasuan, Mn-ak) transferituriko eremu hiperfinak eragina izan dezake nukleoan [95]. Horrela, 119Sn-MS espektroek, orokorrean, Sn atomoek sentitutako tokiko eremu magnetikoa islada dezakete. Hala ere, 119Sn-MS espektroetan behatzen den Is osagai ez-magnetikoak (ikus 4.5 Irudia), dislokazioek eta APB-ek eragindako tokiko tentsioen ondoriozko eremu magnetikoaren gabezia adierazten du. Horrela, osagai honek APB-ren eragite-eskualdean ordena ferromagnetikoa aldatu egiten dela adierazten du, izan ere, Sn atomoen kokapenetara transferituriko eremu dipolar osoa zero da. Tenperatura handiagoetara suberatzean aldiz, dislokazio kopurua eta APB-ak deuseztatzen dira eta ondorioz Is txikitu egiten da. Aitzitik, 4b posizioetako Bhf handitu egiten da (ikus 4.3 Taula). Izan ere, Bhf ≈ 27% handiagoa da S673 laginean EL-ean baino; hau da, 4.1 Irudian ikus daiteken bezala, 270 K-etan behatzen den M(T)-ren diferentzia zehazki balio berekoa da, %27koa ain zuzen ere. Bhf-ren gehikuntzak zunda atomoak somatzen duen eremu magnetikoaren sendotzea adierazten du, akatsen birkonbinazioa eta mihiztadura ferromagnetikoa berreskuratzearekin zerikusia duena. 4.2.4 Ezaugarrize Magnetikoa Suberaketa-prozesuan mikroegiturak jasaten duen bilakaerak propietate magnetikoetan duen eragina aztertzeko, neurketa magnetikoak burutu dira tenperatura baxuetan. 106 4.2 Tokiko Tentsio eta Esfortzuen Eragina Ni50Mn35Sn15-n tentsio eta barne esfortzuen gutxitxeak, TM-aren zabaleraren bilakaeran eragin zuzena duela espero daiteke. 4.11 Irudian, T0 oreka-tenperaturak eta ∆T-rak suberaketatenperaturarekiko duten mendekotasuna erakusten da. T0 ●● 70 75 80 85 90 95 ●● ●● ●● ●● ▼ 300 400 500 600 700 800 900 180 190 200 210 220 ▼ ▼ ▼ ▼ ∆T (K) (nul) (nul) (nul) (nul) ∆T (K) (nul) (nul) (nul) (nul) EL S573 S773 S873 S673 Suberaketa Tenperatura (K) 4.11 Irudia: Suberaketa-tenperaturarekiko T0 (triangeluak) eta ∆T (zirkuluak) parametroen bilakaera. Alde batetik, austenita eta martensita faseen arteko T0 oreka tenperatura ez da suberaketa-tenperaturarekiko aldatzen. T0 balio hau, zuzeneko eta alderantzizko TM-ri dagokien tenperaturen batezbesteko bezala kalkultzan da; T0 = (Ms − Mf) − (As − Af) 2 (4.3) Nabarmentzekoa da eskala atomikoko magnetismoaren berreskurapenak eta dislokazioen eta akatsen gutxitzeak ez diotela eragiten fase austenitikoaren eta martensitikoaren arteko T0 oreka tenperaturari. 4.11 Irudian ikus daitekenez, suberaketatenperatura edozein izanik ere, T0-ren balioa berdina izaten jarraitzen du. T0 ordena atomikoarekiko oso sentikorra den parametroa izaki [15], ikertutako laginen arteko ordena atomikoen arteko ezberdintasun eza berresten du. Hala ere, 4.11 Irudian ikus daiteken bezala, TM-a ematen den tenperatura-tartea ∆T, 92.5 K-tik 70 K-ra jaisten da EL eta S873 laginen artean. Suberatze tenperatura handitzen denean, dislokazioen inguruko eskualde ez-magnetikoak gutxituz doaz eta beraz, 119Sn-MS-k erakusten duen Is osagai ez-magnetikoaren intentsitatea horrekin batera gutxitzen da. Mössbauer espektroetan ageri den singletea, TM-an eragiten duten barne tentsio eta eskualde distortsionatuekin zuzenean lotuta dago. Hori dela eta, mikroegituraren berreskurapenak TM-an duen eragina zuzenean azter daiteke 119Sn-MS-ean ageri den osagai ez-magnetikoa behatuz. Horri dagokionez, 4.12 Irudiaren txertaketak agerian erakusten du Is eta ∆T-ren lotura zuzena dela. Bestalde, 4.12 Irudiak 119Sn-MS bidez neurtutako Is eta barne esfortzuen arteko erlazioa zuzena dela ere erakusten du. 4.4 Irudian ikus daiteken ∆T eta barne esfortzuen arteko erlazioa kontutan hartuta, zuzenean ondoriozta daiteke 109 s h a 1 _ b a s e 6 4 = " ( n u l l ) " > ( n u l l ) < / l a t e x i t > Barne Esfortzuak ( ‰) 4.12 Irudia: Goiko irudiak, TM-ren tenperatura-tarteak (∆T), singletearen Is (%) osagaiaren funtzio duen bilakaera erakusten du. Azpiko irudiak aldiz, Is eta barne tentsioen arteko erlazioa erakusten du. Is-ak zuzenean kuantifikatzen duela distortsionatutako eskualdeen ekarpena. Gainera, Is-ren desagerpenak Bhf-ren berreskurapena ere suposatzen du (eta alderantziz), 4.1 Irudian ikus daiteken magnetizazioaren berreskurapena azaltzen duelarik. Suberaketaren eraginez eskualde ez-magnetikoak murriztuz doazenez, ∆T-ak modu berean egiten du, eta bilakaera hau 119Sn-MS bitartez kuantifika daiteke. 4.3 Co-aren Dopaketaren Eragina Ni50Mn37Sn13 Laginean: Ikerketa Konparatiboa 4.2. Atalean burututako ikerketaren ondorio nagusienetako bat 119Sn-MS-aren bidez neurtutako singletearen intentsitateak, tokiko tentsioen eta esfortzuek TM-ari egiten dioten ekarpena zehazteko erabili daitekela da. Izan ere, TM-aren zabaleraren eta 110 4.3 Co-aren Dopaketaren Eragina Ni50Mn37Sn13 Laginean: Ikerketa Konparatiboa daitekeela hondoan. Osagai magnetiko txiki hau nabarmenagoa egiten da tenperatura baxuagoetan, 200 K-tara neurtutako espektroan adibidez (ikus 4.13 Irudia). Ni50Mn37Sn13 laginean ikusitakoa guztiz ezberdina da 4.2. Atalean Ni50Mn35Sn15 aleazioan ikusitakoarekin alderatuz. 119Sn-MS espektroetan ez da aintzat hartzeko eraginik ikusten ehotako Ni50Mn37Sn13 laginaren era suberatutako laginaren artean. Are gehiago, Ni50Mn37Sn13 laginean ez da posible tokiko tentsio eta esfortzuekin erlazionatutako singletearen Is osagaia bereiztea. Singletearen nolabaiteko bilakaera hautemangarria, 77 K-tara neurtutako Sn13EL eta Sn13S laginen artean ikus daiteke soilik, ikus 4.13 Irudia. Ni50Mn37Sn13 laginean neurtutako singletearen eta osagai magnetikoaren arteko bereizmen eza bi arrazoi nagusiren ondorio da. Alde batetik, eta lagin honen Tcren balioa kontutan hartuta (giro-tenperaturatik oso gertu), osagai magnetikoaren adierazgarritasuna tenperatura erlatiboki baxuetan ikusten da soilik. Bestalde, lagin hauen izaera metamagnetikoa dela eta, martensitaren magnetismoa oso baxua da. Horrela, 119Sn-MS bidez neurtutako ⟨Bhf⟩-a23 askoz ere txikiagoa da Ni50Mn35Sn15 laginean neurtzen denarekin alderatuz. Horrela, singletearen eta osagai magnetikoaren arteko bereizmena egitea ez da posible izan Ni50Mn37Sn13 laginean. Ni45Co5Mn37Sn13 laginean bestalde, ⟨Bhf⟩-ren balioa askoz ere handiagoa da bere kide ternarioarekin alderatuz gero. 4.13 Irudian ikusten den bezala, lagin honetan neurtutako espektro guztiek ezaugarri magnetikoak erakusten dituzte. 295 K eta 200 K-tara neurtutako Sn13CoEL laginen kasuan, disortsionatutako inguruarekin erlazionatutako singletearen osagaia erraz identifika daiteke begi hutsez. Laginak suberatu ostean, osagai ez-magnetikoaren intentsitatea guztiz ezabatzen da, eta ondorioz, espektroek osagai magnetikoa bakarrik erakusten dute. Horrela, Sn13CoEL eta Sn13CoS laginak alderatuz, barne tentsio eta esfortzuekin lotutako singletearen osagaia errez identifika daiteke lagin kuaternarioan, 4.2.3. Atalean Ni50Mn35Sn15 aleazioaren kasurako behatutakoarekin bat datorrelarik. Horrela, Co-aren eraginaren ondorioz, posible da singletearen osagaiaren jarraipen bat egitea. Nahiz eta Co-arekin dopatzeak Ni-Mn-Sn laginen izaera metamagnetikoa handitu, 4.13 Irudiko espektroetan ikus daiteken bezala, 200 K tara eta 77 K-tara neurtutako Sn13CoS laginen sakabanaketa magnetikoa oso antzekoa da. Martensitaren magnetismoa austenitarena baino askoz txikiagoa dela jakinik, 119Sn-MS bidez neurtutako eremu hiperfinaren balioak ere hildo beretik jarraitzea da espero beharko litzatekeena. 4.3.2 Neutroi-Difrakzio eta Neurketa Magnetikoak Ni45Co5Mn37Sn13 laginaren austenita eta martensita faseen arteko ∆M neurtzeko asmoz, neurketa magnetikoak burutu dira Sn13CoEL eta Sn13CoS laginetan. 6 Ttara neurtutako M(T) kurbak 4.14 Irudian ikusi daitezke (ezker aldean). Aldiz, austenita (225 K) eta martensita (10 K) faseetan neurtutako M(H) kurbak eskuin aldean ageri dira. 23Ehotako eta suberatutako laginen 119Sn-MS osagai magnetikoa eremu hiperfinen distribuzioak erabilita modelatu denez, ⟨Bhf⟩ eremu hiperfinaren batezbesteko balioaren bidez adierazi da. 113 4.4 eMS Neurketak Ni-Mn-Z (Z = In, Sn) Aleazioetan datza. Horrela, laginak iturri bezala jokatzen du igorpenezko Mössbauer neurketetan, xurgatzailea aldiz detektagailua delarik. Tesi honen baitan ezartutako ioi erradioaktiboak 57Mn eta 119In ioiak izan dira. Ioi horrek laginean inplantatzen direan, pikosegundu gutxiren buruan termalizatzen dira. Ondoren, 57Mn kasuan adibidez, ioiak Mn atomoei dagokien posizio atomikoetan kokatzen dira [101]. Azkenik, βdesintegrazioaren bidez (1.42 minutuko erdibizitza denbora) 57Fe-ko Mössbauer egoerara desintegratzen da. 119In-aren kasurako prozesua berdina da. 119In ioiaren erdibizitza denbora 2.4 minutukoa da, non β− desintegrazio bidez, 119Sn 3/2+ Mössbauer egoerara transmutatzen den (ikus ?? Irudia). 57Mn eta 119In ioi erradioaktiboen ezarpenak, Mn eta In posizio atomikoen eremu hiperfinuak ezaugarritzea ahalbideratzen du. Ioi-ezarpena eta eMS teknika konbinatuz 10−4 at. %ko ezpurutasunak azter daitezke, materialen propietate intrintsekoen ezaugarritzea ahalbideratuz. Bestalde, desintegratutako atomoaren atze-rapen-energiaz baliatuz, akats interstizialak ere sortu eta aztertu daitezke. Ezartutako dosi baxua dela eta (∝ 1012 ioi/cm2), ezartutako atomoak ez dira hauspeatzen. 4.4.1 57Mn eta 119In Ioi-Ezarpen Ondorengo eMS Neurketak 57Mn eta 119In ioi erradioaktiboak ISOLDE-n sortzen dira. Horretarako, energia altuko protoiekin bonbardeatuz, UC2 ituaren fisioa eragiten da. Laser-ionizazio hautakor etapa baten ostean, ioi erradioaktiboak 50-60 keV-etara azeleratzen dira eta 108 ions/s ioi-sortak lor daitezke. Ioi erradioaktiboen ezarpena Mössbauer-ganbera batean egiten da. Ioi-sorta erradioaktiboak 30oangeluarekin inziditzen du lagina (laginaren azaleraren normalarekiko). Detektagailua aldiz, laginaren normalarekiko 60ora kokatzen da. 57Fe-eMS eta 119Sn-eMS neurketei dagokionez, neurketa-abiadurak α-Fe eta BaSnO3 konposatuekiko ematen dira eta neurtutako espektroak VINDA programarekin doitu dira [104]. Hasieran, eta ezarpenak eragindako eraginak ulertu ahal izateko, 57Mn eta 119In ioi erradioaktiboen ezarpenak Ni50Mn25In25 lagin estekiometrikoan (erreferentzia gisa erabiliko dena) burutu dira. 4.17 Irudiko neurketa magnetikoek erakusten duten bezala, lagin honek ez du TM-rik jasaten, eta 320 K-tara ikusten den magnetizazioaren bat-bateko jaitsierak Tc-a adierazten du. Horrela, ezarpenak propietate magnetikoetan duen eragina aztertzeko, neurketak Tc-aren goitik eta azpitik egin dira. Ni50Mn25In25 laginean burututako 57Fe eta 119Sn ioi-ezarpenen ondorengo eMS neurketa esperimentalak eta doiketak 4.18 Irudian ageri dira. Espektro esperimentalen doiketarik zehatzenak osagai ez-magnetiko zabal bat erabiliz lortu dira. Espektro hauen ezaugarririk harrigarriena, Tc-ren goitik eta azpitik neurtutako espektroen antzekotasuna da. Alde batetik, eta austenita paramagnetiko batean egindako neurketetan espero daiteken bezala, 57Mn-z ezartutako Ni50Mn25In25 laginak ez du ezaugarri magnetikorik adierazten (ikus 4.18 Irudian, goiko eskuin aldeko irudia). Neurketa bera Tc-ren azpiko tenperaturetan egiten denean baina, espektroaren forma ez da aldatzen. δ-ren eta zabaleraren aldaketa txikietatik aparte, 270 K-tara neurtutako espektroak ez du ezaugarri magnetikorik erakusten (ikus reffigIS:18 Irudian, 119 5.1 Kalkulu Teorikoak: Elektroi-Positroi DFT Teoria Oinarrizko egoerari dagokion uhin-funtzioa, minimizazio-prozesutik kalkulatutako λ1, . . . , λn balioak erabiliz lortzen da25. Aipatu beharra dago, hala ere, metodo bariazioanalaren bidez lortutako oinarrizko egoeraren energia beti izango dela benetako sistemari dagokiona baino handiagoa. Kasurik onenean, hau da, proba-funtzioa sistema definitzen duen benetako funtzioa denean, lortutako emaitza oinarrizko egoerari dagokionaren berdina izango da. Definizioz, sistema bat ˆH Hamiltondarraren bidez deskribatzen bada, oinarrizko egoera energia minimoari dagokion egoera da; ˆH |0⟩ = E0 |0⟩ . (5.3) Egoera kitzikatuak aldiz, energia handiagoa dute ˆH |n⟩ = En |n⟩ En > E0. (5.4) Hasierako |b0⟩ proba-funtzioa orokorrean benetako |0⟩ uhin-funtzioaren ezberdina dela kontutan izanik, proba-funtzio hori, ˆH Hamiltondarraren uhin-funtzioen konbinazio lineal bezala adierazi daiteke |b0⟩ = ∞ X n=0 |n⟩ ⟨n|b0⟩ = ∞ X n=0 cn |n⟩. (5.5) Proba-funtzioa sistema kuantikoaren oinarrizko egoera definitzen duen benetako uhin-funtzioaren berdina denean, cn = 0 dira, eta ondorioz, c0 = 1. Kasu horretan energiaren itxarotako balioa, ⟨b0| ˆH|b0⟩ = |c0|2E0 + X n̸=0 |cn|2En ≥ E0 (5.6) da. Frogapen honetan ikusten den bezala, oinarrizko energiaren balioa inoiz ezin da gutxietsi. Beraz, ezinezkoa da metodo bariazionalaren bidez sistemaren oinarrizko egoerari dagokion E0 energia baino balio txikiagoak lortzea. 5.1.2 Dentsitate-Funtzionalaren Teoria, DFT Dentsitate-funtzionalaren teoria, materiaren egitura elektronikoa simulatzeko hurbilketametodo bat da, aurreko atalean azaldutako metodo bariazionalean oinarrituta dagoena. DFT teorian baina, atomo multielektroniko, konposatu eta molekulen oinarrizko egoerak, dentsitate elektronikoaren mendekoa den energia funtzionala minimizatuz lortzen dira. DFT teorian, aztergai den sistema ezaugarritzen duten magnitudeak funtzionalak dira, hau da, beste funtzio baten menepekotasuna duten funtzioak. Kasu honetan, mendeko funtzio hori n(r) dentsitate elektronikoa da. DFT teoria, Hohenberg-Kohn-en bi teoremetan [199] oinarritzen da. 25Hasierako proba-funtzioa benetako uhin-funtzioren adierazpenera hurbildu ahala, lortutako emaitzak are eta zehatzagoak izango dira. 128 5.2 PALS Neurketak Ni-Mn-Ga, Ni-Mn-In eta Ni-Mn-Sn Aleazioetan 175 180 185 190 175 180 185 190 175 180 185 190 175 180 185 190 Ti (K) 175 180 185 190 175 180 185 190 175 180 185 190 300 400 500 600 700 800 900 175 180 185 190 AQ 175 180 185 190 300 400 500 600 700 800 900 175 180 185 190 AQ Ti (K) 5.2 Irudia: Inx laginetan neurtutako positroi-bizidenboren batezbesteko τ balioak. Gorriz inguratutako puntuek AQ egoeran neurtutako τ balioak dira. Gainontzeko puntuak Ti-ren funtzioan lortutako τ balioak dira. Puntuak lotzen dituzten lerroak gida-lerroak dira eta erroreak puntuen tamainaren ordenakoak dira. elektronikoa txikiagoa da sare perfektuenarekin alderatuz. (5.23) ekuazioan ikus daiteken bezala, dentsitate elektroniko txikiago batez inguratutako positroiaren kasuan λ txikitu egiten da. Horrela, deslekututako egoera batetik deuseztatzen den positroiaren λv deuseztapen-abiadura, deslekututako egoeratik deuseztatzen den positroiren λb deuseztapen-abiadura baino txikiagoa da. Ondorioz, hutsune erako akatsetan lekututako positroi-bizidenboraren balioa, deslekututako egoeratik deuseztatzen denarena baino handiagoa da, eta τv > τb betetzen da. Horrela, 5.1 eta 5.2 Irudietan ikus daiteken τ-aren balio ia konstantea azaltzeko, bi agertoki ezberdinekin plantea daitezke. Alde batetik, demagun laginean bolumen askeko akatsik ez dagoela (hutsunerik ez). Egoera horretan positroi guztiak deslekututako egoera batetik deuseztatuko dira, eta esperimentalki neurtutako balioa τb-ren oso hurbilekoa izango da. Bestalde, hutsuneen kontzentrazio oso handi baten ondorioz posible da neurtutako τ magnitudearen ekarpenik nagusiena hutsuneetan deuseztatzen direnen positroiena izatea. Kontzentrazio oso altu baten ondorioz, positroi denak hutsuneetan harrapatuta gera litezke, eta deslekututako egoeratik deuseztatzen diren positroien ekarpena nulua izango litzateke. Azken egoera honetan, neurtutako τ balioa, hutsuneekin erlazionatutako τv balioaren oso berdintsua izango litzateke. 137 5.2 PALS Neurketak Ni-Mn-Ga, Ni-Mn-In eta Ni-Mn-Sn Aleazioetan Γ eta L puntuetan burutu dira, baita Γ eta L puntuetako positroiaren uhin-funtzioaren bateztebesteko balioa kalkulatuta ere. Simulazioak supergelaxkak erabilita egin dira. Estekiometriatik kanpoko laginen supergelaxkak sortzeko, lagin estekiometrikoen konfiguraziotik abiatu da. Mn atomoak Sn/In atomoez ordezkatu dira laginen konposizio zehatza lortu arte. Horren ostean, supergelaxka hauek, kalkulaturiko bizidenboren balioak 0.1 ps-an konbergitzeko adina handitu dira. Hutsuneen kalkuluetan aldiz, muga-baldintza periodikoen ondoriozko akats-akats itxurazko elkarrekintza baztertzeko, hutsunedun supergelaxken tamainua are gehiago handitu da. Konbergentziaren balioa berriz ere 0.1 ps-koa izatera behartu da positroi-bizidenboretan, eta 0.01 eV positroien lotura-energian. Hutsuneen kalkuluetan erabilitako atomo kopuru maximoa 500 atomokoa izan da austenita fasean, eta martensita fasean berriz, 512 atomokoa. Horretarako hasierako gelaxka 5×5×5 eta 4×4×4 alditan handitu da, hurrenez hurren. Bi faseetako Brillouinen zonaldea 1603 tamainuko sarean zatitu da. Azkenik, (5.25) ekuazioan definitutako V+(r) potentziala (positroiek somatzen duten potentziala) eta γ(r) gehikuntzafaktoreak kontutan hartuz, Schrödinger-en ekuazioa iteratiboki ebatzi da sareko puntu bakoitzean erlaxazio metodorean bitartez [216]. Bertatik, positroiaren uhinfuntzioak eta energiak lortzen dira eta (5.23) ekuazioko λ parametroa zenbatesten da. Snx eta Inx laginen sare perfektuaren eta akatsdun sarearen kalkulu teorikoak ATSUP metodoaren erabiliz egin dira. Kalkuluak hutsune mota ezberdinak kontsideratuz egin dira. 5.3 Irudian austenita eta martensita faseen egitura ikus daiteke, baita atomo bakoitzaren lehen bizilagunak zeintzuk diren ere. Fm3m egiturako austenita estekiometrikoaren kasuan, Ni atomoek 8c posizioak betetzen dituzte, Mn atomoek 4a posizioak eta (Ga/Sn/In - Z) atomoek 4b posizioak. Baldintza ez estekiometrikoetan aldiz, Mn atomoen kantitatea handitu egiten da Z atomoen kontura. Horrela, Mn atomoak 4b posizioak betetzen dituzte [16, 44]. Horren ondorioz, estekiometriatik kanpoko laginetan, bi Mn atomo ez-baliokide aurki daitezke. Azterturiko Snx eta Inx laginetan Ni elementuaren kantitatea %50ean finkatu da eta Mn/Z ratioa izanda konposizio ezberdinak lortzeko aldatu dena. Horrela Mn, In eta Sn atomoen hurbileko bizilagunak (4a eta 4b posizioena ain zuzen ere) Ni atomoak dira Snx eta Inx lagin guztietan. Ni atomoei dagokienez bi egoera bereizi daitezke. Baldintza estekiometrikoetan, Ni atomoa 4 Mn atomoz eta 4 Z atomoz inguraturik dago. Baldintza ez-etekiometrikoetan aldiz, Mn kantitatea handitu ahala, Ni atomoa geroz eta Mn atomo gehiagoz koordinatuta egoteko probabilitatea handiago da. Horren ondorioz, Ni - Z atomoen arteko koordinazio-probabilitatea jaitsi egiten da. Hutsuneen kalkuluetarako beraz, Ni, Mn eta Z hutsuneetatik gaindi (VNi, VMn eta VZ izendatutakoak, hurrenez hurren), baldintza ez-estekiometrikoetan ager daitezkeen hutsuneak ere kontsideratu dira. Alde batetik Vas Mn, 4b posizioetan kokaturiko antikokapen erako Mn atomoaren hutsuneari dagokiona, eta bestetik, Vi Ni hutsuneak. Azken hutsune hauek Mn/Z ratio ezberdinei dagozkioen Ni atomoen hutsuneak dira. Deskribapen hau martensita fasera ere hedatu daiteke. Hala ere, TM-aren ondoriozko gelaxkaren uzkurdura dela eta, simetria kubikoa hausten da eta Ni atomoen hurbileko bizilagunak ere bai. 5.3 Irudian ikus daiteken bezala, martensita fasean 139 5.2 PALS Neurketak Ni-Mn-Ga, Ni-Mn-In eta Ni-Mn-Sn Aleazioetan τ1 = 1 λb + κv , τ2 = 1 λv , I2 = κv λb − λv + κv I1 = 1 − I2. (5.32) diren. Cv oso handia denean positroi gehienak hutsuneetan harrapatuta gelditzen dira, eta ondorioz lekututako egoeratik deuseztatzen dira. Horrela, limκv→∞ Cv = ∞ and limκv→∞ I2 = 1. Bestalde, Cv balio handientzat eta I1 = 1 − I2 dela kontutan izanik, (5.31) ekuazioko lehen osagaia desagertu egiten da (hau da, I1 → 0). Aipatzekoa da ere limκv→∞ τ1 = 0 dela. limκv→∞ τ1 = 0. Kontutan izan behar da harrapaketa-bakarreko eredua-ren baitan, τ1 dela esperimentalki neurtzen den denbora dela (τ2-rekin batera, noski) eta ez τb. Beraz, hutsuneen kontzentrazioa handia denean, positroi gehienak lekututako egoeratik deuseztatzen dira eta τ1 eta I1 → 0. Asetasun-harrapaketaren eskualdean, positroiaren desintegrazio-espektroan osagai bakar bat agertzen da, τ2 = λ−1 v = τv ain zuzen ere. Osagai hau ain justu, hutsuneetatik deuseztatzen diren positroien ekarpena da. Beraz, eskualde honetan τ≈ τv. Esperimentalki neurtutako τ balioetan orduan, AQ egoeran neurtutako τ balioak izango dira beraz, hutsuneekin erlazionatutako positroi-bizidenboretara hobekien hurbilduko diren balioak. 5.4 eta 5.5 Irudietan, esperimentalki neurtutako τ balioak (gorrian) eta teorikoki kalkulatutako balioak gainezartzen dira. Aurretiaz esan bezala, badirudi GGA bidez kalkulatuko balioak altuagoak direla esperimentalki neurtutako balioekin alderatuz. Izan ere, VIn eta VSn hutsuneen kasuetan, aurresandako balioak 210 ps tik gorakoak dira eta esperimentalki neurtutako τ balioena (178 - 190 ps) baino 20 ps handiagoak. Hala ere esan beharra dago honek ez duela zuzenean frogatzen γ(r)GGA- ak aurresandako balioak gaizki daudenik. Printzipioz, (2.40) ekuazioaren arabera, asetasun-harrapaketaren eskualdetik kanpo posible da τv > τ > τb izatea. Baina γ(r)GGA-ren bidez aurresandako balioak ongi baleude, orduan τ ez litzateke asetasunharrapaketaren eskualdean egongo, eta ondorioz, espektroen deskonposaketa egitea posible izango litzateke. Deskonposaketa egitea ezinezkoa denez, γ(r)GGA-ren bidez kalkulatzen diren balioak ez direla egokiak ondoriozta daiteke. Beste alde batetik, LDA hurbilketaren baitan, bai γ(r)AP1 LDA baita γ(r)AP2 LDA parametrizazioekin eginiko kalkuluek ere τ-ren balioa gutxiesten dutela esan daiteke. Zentzu honetan, τ ≤ τv (limκv→∞ τ = τv) baldintza beti behar denez, γ(r)AP1 LDA eta γ(r)AP2 LDA- kin kalkulatutako balioek ezin dezakete esperimentalki neurtutako τ balioak azaldu. 5.5 Irudian ikus daiteken bezala, In15 laginaren kasurako bakarrik hurbiltzen dira esperimentalki neurtutako balioak, eta Vas Mn eta VIn hutsuneen kasurako aurresaten diren bizidenboren balioak (γ(r)AP1 LDA eta γ(r)AP2 LDA erabiliz). Baina kalkulatutako balio hauek oraindik ere AQ egoeran neurtutako balioetatik urruti daude. τ balioen azpiko mugak ez du hutsunearekin erlazionatutako bizidenboren balioa islatzen. Suberaketaprozesuaren ostean posible da hutsuneen kontzentrazioa aldatzea eta τ τv-tik aldentzea. Horrela, kasu honetan ere ondoriozta daiteke γ(r)AP1 LDA eta γ(r)AP2 LDAparametrizazioekin kalkulatutako balioak ez direla egokiak. Bukatzeko, eta γ(r)BN LDA-en bidez kalkulatutako positroi-deuseztapen denboren balioak, GGA eta γ(r)AP1 LDA eta γ(r)AP2 LDA parametrizazioek aurresandakoen bitartean daude. 5.4 eta 5.5 Irudietan ikusi daiteken bezala, badirudi parametrizazio honek au- 145 5.2 PALS Neurketak Ni-Mn-Ga, Ni-Mn-In eta Ni-Mn-Sn Aleazioetan erlazionatu dira lan hauetan, eta estimatutako Cv-a 1000 - 2000 ppm ingurukoa izan da. Horrela, Ni2MnGa laginean burutako positroi-deuseztapen bizidenboren kalkulu teorikoak bat datoz Merida et al.-ek lagin hauetan lortutako hutsuneekin erlazionatutako τ balio esperimentalekin (gogoratu asetasun-harrapaketaren eskualdean τ≈ τv dela). Snx eta Inx laginei dagokionez, emaitza esperimentalak hobekien aurresaten dituen parametrizazioa γ(r)BN LDA da. Horrela, puntu honetatik aurrera, γ(r)BN LDA bidez lortutako emaitza eztabaidatuko dira soilik. 5.2.5 Hutsune-Mota eta Hutsune-Kontzentrazioaren Zehaztapena γ(r)BN LDA parametrizazioaren bidez kalkulaturiko positroi-bizidenboren balioak 5.3 Taulan ageri dira. Alde batetik, Vas Mn eta VZ hutsuneekin erlazionatutako balioak berdinak direla ikusi daitezke. 5.2 Irudian azaldu bezala, Mn atomo soberakinak Z atomoei dagozkien posizioak betetzeko joera dute. Horrela, Z atomoen eta antikokapen erako Mn atomoen ingurune hurbila berdina da (8 Ni atomo). Horren ondorioz, bi akatsa hauekin erlazionatutako bizidenboren balioak berdinak dira. Bestalde, VSn eta VIn hutsuneen balioak dira bizidenbora balio handienak erakusten dituztenak, Inx lagin batzuen kasuan, 200 ps-tik gorakoak direlarik. VMn eta Vas Mn atomoen hutsuneekin erlazionatuko balioak dira jarraian handienak direnak, esperimentalki neurtutako τ balioetatik nahiko urrun gelditzen direnak alegia. Snx eta Inx laginetako konposizio guztien kasuan, VNi da positroi-bizidenbora baliorik txikienak erakusten duena. Balio hau gainera, estekiometriatik haratagoko konposizioetan txikitu egiten da, 190 pstik hasi eta 181 ps-raino. Bestalde Vi Niekin erlazionatutako bizidenboren balioa handitu egiten da Mn atomo gehiagok 4b posizioak bete ahala (lagin konkretu bakoitzaren baitan). Izatez, Ni atomoaren inguruan Mn atomo bat baino gehiago kokatuta, positroi-bizidenboren balioak batezbestean ≈ 2 ps handitzen dira, ikus 5.3 Taula. Sn eta In atomoak elektroi gehiago dituzte Mn atomoekin alderatuz. Horrela, Mn atomoak 4b posizioak betetzen dituztenean Ni atomoaren inguruko dentsitate elektronikoa txikitu egiten da. (5.23) ekuazioaren arabera, dentsitate elektroniko txikiago batek λv deuseztapen-abiadura txikiagoa suposatzen du, eta ondorioz, hutsune horrekin erlazionatutako positroi-bizidenbora balioa handitu egiten da Akats-motaren zehaztapenarekin amaitzeko, 5.3 eta 5.4 Irudietan ikusi daiteken bezala, VNi-ri dagokion bizidenbora da AQ laginen τ balio esperimentalak hobekien aurresaten dituena (lerro gorria). Snx sisteman, Sn25, Sn20, Sn13 eta Sn10 laginen kasurako, τ balioak eta VNi-ren balioak guztiz bat datoz. Sn15-aren kasurako aldiz, desbiderazioa 1 ps-koa da. Gainontzeko akatsekin erlazionatutako balio teorikoen eta esperimentalen arteko desadostasuna 4 ps ingurukoa da. Inx sistemari dagokionez, balio esperimentalak hobekien aurresaten dituen hutsune mota VNi da berriz ere. In16 eta In13 laginen kasuetan adibidez, balio esperimental eta teorikoak guztiz bat datoz, eta In20 eta In25 kasuan aldiz, desbiderapena 2 ps ingurukoa da. Horrela, datu esperimental eta teorikoek babestuta, eta Ni2MnGa sisteman eginiko kalkuluetan frogatu den γ(r)BN LDA parametrizazioaren zehaztasunarekin, Ni-Mn-Sn eta Ni-Mn-In lagine hutsune-mota VNi dela baiezta daiteke. 147 5.3 PALS Ni-Fe-Ga Aleazioetan termikoki sortutako hutsuneak desordena handiagotzen du (L21 ordena txikitu), eta ondorioz TTM handitu egiten da. Q873 laginaren kasurako 5.17 Irudiak erakusten duen bezala, TTM eta τ-ren arteko erlazioa zuzena da, eta ondorioz CNi v -ren eta TTM-aren arteko erlazioa zuzena da ere. Suberaketa-prozesuen ostean, TTM monotonikoki jaiste da eta ez du Q1173 laginaren jokaera berdina erakusten. Hala ere, Q873 laginean TTM-ren aldaketa CNi v -ren bilakaerarekin bat dator. Q1173 eta Q873 laginen CNi v -ak Ti-rekiko erakusten duen mendekotasun ezberdinak, TL21-B2-ren azpitik eta goitik tenplatutako laginen hutsune-dinamika ezberdina dela frogatzen du. Honek TTM-ak Ti-rekiko erakusten duen bilakaera ere baldintzatzen du. Bi laginetan behatu den CNi v eta TTM-aren arteko erlazio zuzenak, hutsuneek TTM-an duten eragina islatzen dute. Puntu honetan aipatzekoa da TTMak suberaketa-prozezuan zehar jasaten duen ordenamendua, tenplatutako AQ1173 eta AQ873 laginetan harrapaturako ordena atomikoaren mailaren araberakoa dela. Hutsuneek TM-an duen eraginaren mekanismo fisikoa hainbat faktorek baldintza dezakete, hala nola, dislokazioekin erlazioantutako hutsuneak [227] eta hutsuneak transforamzioaren blokeo-zentru bezala jokatzea [232, 198], beste askoren artean. Zehazki, Ren-ek eta Otsuka-k [233, 234] frogatu dute faseen arteko irismen laburreko ordena egokitzeko laginak zahartu egin behar direla, eta horrek hutsuneak egokitzeko denbora gehigarria ematen du. Simetria berriari dagozkion puntu-akatsen difusioa, TM-aren ezaugarriak aldatu ditzaken mekanismo onargarri bat izan daiteke. Hala ere 5.18 Irudian ikusten den bezala, Ni55Fe17Ga28 aleazioan burutako neurketa hauek, hutsuneek TTM-an duten eragina azaleratzen dute. 162 Ondorioak 6 Ondorioak T ESI honetan, mikroegiturako akatsek Ni-Mn-Z (Z = Ga, In, Sn) eta Ni-Fe- Ga aleazioen propietate magnetikoetan eta transformazio martensitikoan duten eragina aztertu da. Horretarako, ezaugarritze-teknika orokorretatik haratago, bi teknika nuklear berezi erabili dira, positroi-deuseztapen bizidenboren espektroskopia, eta Mössbauer espektroskopia. Positroien neurketak egin ahal izateko, PALS espektrometro bat diseinatu eta garatu da. Espektrometroa Bi2Se3 lagin bat erabiliz probatu da (ikus [125] Erf.). Mössbauer espektroskopiari dagokionez, igorpenezko Mössbauer espektroskopiaren neurketak egiteko espektrometro bat ere diseinatu da. Bukatzeko, hauts-laginak suberatzeko atomosfera kontrolatuko labe bat ere diseinatu da. Tesi honen ondorio nagusiak honako hauek dira. • Mekanikoki eragindako akatsek bolaz ehotako Ni-Mn-In hauts-laginen propietateetan duten eraginari dagokionez, ehotze-denbora luzeek (≈ 40 ordu) laginaren amorfizazioa eragiten duela ikusi da. Ondorioz, irispide luzeko ordena atomikoa desagertzen da, baita TM-a ere. Ehotzearen ondorioz, frustratutako egoera magnetiko bat lortzen da. Ehotako Ni50Mn34In16 hauts-laginen egoera magnetikoa espin-beira kanoniko bezala sailkatu da. 163 6. Ondorioak • Bolaz ehotako mikro- eta nano-partikulez osatutako laginen kristalizazio-prozesua aztertu da tesi honetan. Kristalizazio-prozesu hori bi fase ezberdinetan gertatzen da. Ehotako hauts-laginak berotzean bapateko kristalizioa gertatzen da 500 K inguruan, kristalizatzen den egitura B2 delarik. Hala ere prozesu hau ez da nahikoa TM-a berreskuratzeko. Berotze-prozesuak jarraitu ahala, erlaxazio prozesu bat ematen da 700 K-etara, eta honen segidan B2-L21 ordenamendua. Honekin lotuta, bi gertaera-segidatan ematen den espantsio-termiko ez-ohikoa behatzen da. Emaitza honek, ehotze- eta suberaketa-prozesu egokiak konbinatuz tenperatura altuko B2 fasea askoz tenperatura baxuagoetan lor daitekeela erakusten du. Bukatzeko, suberatutako mikro- eta nano-partikulek efektu magnetokalorikoarekin lotutako hozte-ahalmen erlatibo egokia erakusten dute. Emaitza hauek, bolaz ehotako laginek nanoeskalako hozte-sistema magnetikodun aplikazioetan erabiliak izan daitezkeela erakusten dute. • Ni50Mn35Sn15 laginean mikroegituraren zenbait egoera ezberdin aztertu dira tramendu termiko eta mekaniko neurtuak erabiliz. Ni50Mn35Sn15 laginak eskuz ehotuz, tokiko tentsio eta esfortzu handiak eragin dira, ale-tamaina ere txikitu delarik. Honen ondorioz, transformazio martensitikoa hedazten den tenperatura tartea zabaldu egiten da, nahiz eta honek ez duen martensitaren eta austenitaren oreka-tenperaturaren aldaketarik eragiten. 119Sn-MS bidez egindako neurketen bidez, transformazio martensitikoaren eta mikroegituraren arteko erlazioa zehaztu da. Suberaketa prozesuan zeharreko transformazio martensitikoaren berreskurapenaren eta 119Sn-MS bidez neurtutako osagai ezmagnetikoaren arteko erlazioa zuzena dela zehaztu da. Ni-Mn-Sn sistemen L21 kristal-egituraren egonkortasuna handia dela eta, emaitza hauek, Ni-Mn-Sn sistemen propietate multifuntzional anintzak hobetzeko bide berri bat erakusten dute. Ikuspuntu teknologiko batetik, behin trantsizio-tenperatura finkatuta dagoenean, transformazio martensitikoaren ezaugarriak tratamendu termomekanikoen bidez doitu daitezkela erakusten du lan honek. • Tokiko tentsioek eta esfortzuek transformazio martensitikoan duten eraginaren azterketa beste konposizio batzuetara hedatu da. Ni45Co5Mn37Sn13 laginean eragindako mikroegiturako akatsek efektu magnetokalorikoa hobetzeko erabili ahal direla ikusi da. Dislokazioekin lotutako antifase-mugen presentzia dela eta, austenita eta martensita faseen arteko Mn arteko elkartruke-elkarrekintzak ezberdinak dira. Horren ondorioz, transformazio martensitikoa gertatzen den magnetizazioaren aldaketa handiagoa da ehotako laginean suberatutakoan baino. • Ni50Mn50−xSnx (x = 25, 20, 15, 13, 10) eta Ni50Mn50−xInx (x = 25, 20, 16, 13) laginetan PALS ikerketa teorikoa eta esperimentala burutu da. Sistema hauetan lortutako PALS emaitza esperimentalak hobekien aurresaten duen gehikuntza-fakorearen parametrizazioa γ(r)BN LDA dela frogatzen da. Are gehiago, sistema hauetako hutsune mota zehaztea ere lortu da, VNi ain zuzen ere. Akats honekin lotutako positroi-bizidenboraren balioa 181 - 191 ps bitartekoa da. Suberaketa-prozesu ezberdinen funtzio ere, VNi hutsune-konzentrazioak neurtu dira. 164 Ondorioak • PALS ikerketa Ni55Fe17Ga28 aleaziora hedatu da. Elektroi-positroi kalkulu teorikoak eta emaitza esperimentalak batuz, lagin hauetan agertzen den hutsune mota VNi dela zehaztu da. Bestalde, TL21-B2 tenperaturaren azpitik eta gainetik tenplatutako Ni55Fe17Ga28 laginek erakusten duten TTM-aren eta hutsuneen arteko erlazioa frogatu da, baita lagin hauek hutsune-dinamika ezberdina dituztela ere. Azkenik, Ni55Fe17Ga28 aleazioan esperimentalki frogatzen da TTM-aren bilakaera eta CNi v -aren bilakaera elkar lotuta daudela. Ikerketa honek, hutsuneak erabiliz TTM-aren ≈ 50 K-erainoko aldaketak eragin daitezkela erakusten du. 165
science
addi-5509baf12cbf
addi
cc-by-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/33225
Mikroegiturako akatsek, ni-oinarridun heusler aleazioen transformazio martensitikoan eta propietate magnetikoetan duten eraginaren azterketaa
Unzueta Solozabal, Iraultza
2019-03-14
finkatzen ari da. Eskala hauetan, akatsen, dislokazioen, hutsuneen, tokiko esfortzuen, tentsioen etab.-en kontrola ezibestekoa bilakatzen da. Hauek transformazio martensitikoan zuzenean eragiten dute. Horren harira, mikroegituraren gaineko kontrolak oraindik eta garrantzi handiagoa hartzen du hauts erako laginekin lotutako propietate multifuntzionalak doitzerako orduan. Laburbilduz, hauts erako mikropartikula eta nanopartikulen erabileraren bitartez, totxo-laginen propietate eskasak gaiditu daitezkela esan daiteke, baina mikro eta nano eskalan egonik, beste arazo berri batzuk kontuan hartu behar dira. Akatsek, propietate magnetiko zein egiturazko propietateetan izan ditzaketen eragina zehaztera bidean ikerketa asko burutu diren arren, oso ikerketa gutxi burutu dira akatsek transformazio martensitikoan zein mikro eta nano eskalako partikulen propietateetan izan ditzaketen eraginaren azterketan. Ikerketa hauek guztiz beharrezkoak dira Ni-oinarridun Heusler aleazioen hauts-laginen portamoldea ulertzeko, noski. Partikula hauen aurretiazko ezaugarritze orokorrak ere berebiziko garrantzia hartzen du partikula hauen portamoldea aurresan ahal izateko. Ale-tamainak, barne tentsioek edota tokiko esfortzuek energia elastikoaren osagaian duten eragina dela eta, zuzenean eragiten die transformazio martensitikoari eta honen ezaugarriei. Konposizioaren eta mikroegituraren eraginaz gaindi, irispide luzeko ordena atomikoak Ni- Mn-Z (Z = Sn, In) eta Ni-Fe-Ga aleazioen transformazioa, transformazio-tenperatura eta propietate magnetikoak ere baldintzatzen ditu. Hainbat ikerketen emaitzek erakusten duten bezala, Ni-Mn-Z (Z = In, Sn) aleazioen egiturazko ordena Z elementuaren independentea izan arren, egonkortasun ordena guztiz ezberdina da aleazio hauetan. Honek aleazio hauetan akatsen dinamikak duen garrantzia azaleratzen du. Izatez, Ni-Mn-Ga aleazioetan buru diren ikerketek aurreko hipotesia baieztatzen dute. Hala ere, akatsen izaera saiheskorra dela eta, hauek transformazio martensitikoan eta propietate magnetikoetan duten eragina ez da guztiz ondo ulertzen oraindik ere. Hutsune erako akatsen dinamika eta ordena atomikoaren mekanismoak guztiz lotuta daude. Biek irispide luzeko ordena atomikoan eragiten dute, eta ondorioz, transformazio martensitikoaren tenperaturan eta trantsizio-magnetikoari dagokion tenperaturan. Horrela, Ni-Mn-Sn, Ni-Mn-In eta Ni-Fe-Ga sistemetan behatutako ordenamendu prozesuen ezberdinek aukera ezin hobea eskeintzen dute hutsuneen dinamika eta ordena atomikoaren arteko erlazioa aztertzeko. Laburbilduz, Ni-oinarridun Heusler aleazioen propietate multifuntzionalen abaintailak baliatze aldera, eragile-elementuen miniaturizazioak emaitza itxaropentsuak eman ditu orain arte. Izan ere, miniaturizazio hau, totxo-laginek erakusten dituzten propietate mekaniko eskasak gainditzeko ikuspuntu baliagarri bezala finkatzen ari da. Aurretik eztabaidatutakoaren harira, mikro eta nano eskalako akatsek propietate estruktural eta magnetikoetan duten eragina oso handia dela esan daiteke. Hutsuneek, tokiko tentsioek, esfortzuek eta mikroegituraren akatsek transformazio martensitikoan eta propietate magnetikoetan duten eraginaren ezaugarritzea ezinbestekoa da. Ezaugarritze honek, Ni-oinarridun Heusler aleazioak aplikazio eremu zabaletan erabili ahal izateko behar duten garapena ahalbidera dezake. Tesi honetan, akatsek Ni50Mn50−xZx (x = 25, 20, 16, 15, 13 , 10) eta Ni-Fe-Ga aleazioen transformazio vii martensitikoan eta propietate magnetikoetan duten eragina aztertu da. Sarrerako atalean, azterturiko aleazioen ikuspegi orokor baten azalpena ematen da, aleazio hauen egiturazko propietateak, propietate magnetikoak eta tenperatura bereizgarriak erakutsiz, baita aleazio hauek horren interesgarri egiten dituzten propietate multifuntzionalak aipatuaz ere. Aleazio hauek gaur egungo egoeran dituzten abantaila eta desabantailak ere aipatzen dira. Azkenik, tesi honen helburuak finkatzen dira. Bigarren atal batean, atal esperimentalean, tesi hau aurrera eramateko erabili diren ezaugarritze teknika ezberdinak erakusten dira. Lehenik eta behin, sintetizatze eta ezaugarritze-teknika arruntak azaltzen dira, hala nola, ekorketa diferentzialeko kalorimetria, ekorketako mikroskopio elektronikoa, neutroi difrakzioa, XIzpien difrakzioa eta suberaketa teknikak. Ondoren, erabilitako bi teknika nuklearrak, positroi-deuseztapen bizidenboren espektroskopia eta Mössbauer espektroskopia, sakonki aztertzen dira, hauen printzipio fisikoetan arreta berezia jarriz. Tesi hau burutzeko egin diren muntaia-esperimentalak ere ageri dira atal honetan. Adibidez, hauts-laginak suberatzeko montatu den labe baten muntaiaren prozesua azaltzen da. Positroi neurketak burutu ahal izateko, PALS espektrometro baten muntaia eta optmizazioa ere azaltzen da. Amaitzeko, igorpenezko Mössbauer neurketak burutzeko garatu den espektrometro baten muntaia ere deskribatzen da atal honetan. Hirugarren atalean, bolaz ehotako Ni50Mn34In16 hauts-lagin nano eta mikrometrikoen egitura magnetikoa eta kristalizazio prozesua aztertzen da. Kapitulu honetan zehar plazaratuko den bezala, bolaz ehotako laginek, egitura kristalografiko amorfoaz gain, espin-beira kanonikoarekin bateragarri den egitura magnetikoa erakusten dute. Ondoren, laginak suberatu egin dira eta kristalizazio-prozesua aztertu da. Kristalizazio-prozesuaren hasieran, egitura amorfoa B2 erako kristal-egiturara eraldatzen da. Ehoketa eta suberaketa tratamendu egokiak konbinatuz, tenperatura altukoa den B2 fasea askoz ere tenperatura baxuagoetan lor daitekeela erakusten da. Bolaz ehotako Ni50Mn34In16 laginek egitura amorfoa erakusten dute, eta ondorioz, lagin hauek ez dute transformazio martensitikorik jasaten. Neurketa magnetikoek, bestalde, ehotako laginen egitura magnetikoa espin-beirazko egiturarekin bateragarria dela adierazten dute. Jarraian, lagin hauen ordenamendua aztertzen da. Suberaketa-tenperatura igo ahala, erlaxazio-prozesu batekin batera B2- L21 ordenamendu-prozesua gertatzen da. Prozesu honekin lotuta, espantsio termiko anomalo bat gertatzen da. Bi prozesu hauek ahalbideratuta, transformazio martensitikoaren gertaera behatzen da bolaz ehotako hauts-laginetan. Bukatzeko, hasierako totxo-aleazioan eta bolaz ehotako hauts-laginetan efektu magnetokalorikoari lotutako hozte-ahalmen erlatiboaren balioak aztertzen dira, ehoketa eta suberaketa prozesuen konbinazio egokiak erabiliz, hozte-sistema magnetikokdun aplikazioetan erabiliak izan daitezkeen Ni-Mn-In nanopartikulak sintetizatzea posible dela erakutsiz. Laugarren kapituluan, Ni-Mn-Sn sistemak aztertzen dira. Aurreko ataleko emaitzak kontutan hartuz, ehoketa era kontrolatuago batean egin da lagin hauetan. Tratamendu termomekanikoen bidez lortutako mikroegitura ezberdinak era sistematiko batean aztertzen dira. Ehotako laginak suberatu ahala, inklusio ez magnetikoekin eta viii dislokazioekin lotutako tentsio-eremuak desargetu egiten dira, honek, asetasunekomagnetizazioaren balio handitzen duelarik. Zehazki, Mn atomoen arteko mihiztadura ferromagnetikoa izatetik antiferromagnetikoa izatera pasatzen da anti-fase mugen inguruan. Hauek propietate magnetikoetan eta asetasuneko-magnetizazioan eragiten dute. Transformazio martensitikoa hedatzen den tenperatura-tarteak jasaten duen murrizketa, berreskurapen honen ondorio da. Atal honetan ikusiko den bezala, suberaketan zehar jasandako aldaketa hauek efektu magnetokalorikoa hobetzen dute. Azkenik, Ni-Mn-Sn sisteman burututako lan hau beste konposizio batzuetara hedatzen da, adibidez, Co-z dopatutako Ni-Mn-Sn laginera. Azken honetan ere, ehotako laginen efektu magnetokalorikoa aztertzen da. Lortutako emaitzek erakusten dutena da termomekanikoki eragindako mikroegituraren aldaketa dela Ni-Mn-Sn aleazioen propietate multifuntzionalak doitzeko modurik egokiena. Gainera, ehoketan zehar eragindako mikroegituraren distortsioa, 119Sn-MS espektroek erakusten duten osagai ez-magnetikorekin erlazionatuta dagoela ikusten da. Emaitza honek, akatsek transformazio martensitikoan duten ekarpena kuantifikatzea ahalbideratzen du. Suberatutako laginekin alderatuz, ehotako Ni-Mn-Sn-Co aleazioetan lortzen den efektu magnetokalorikoak erakutsen du nola, akatsak, propietate multifuntzionalak kaltetzetik haratago, hauek doitzeko erabili daitezkeela. Kapitulu honen amaieran, ISOLDE (CERN)-en eginiko igorpenezko Mössbauer neurketen emaitzak azaltzen dira. Ni-Mn-Z (Z = In, Sn) laginetan 119Sn denez Mössbauer nukleo bakarra, aurreko atalean egindako azterketa ezin da Ni-Mn-In- ko sistemetara hedatu. Arazo honi aurre egiteko, igorpenezko Mössbauer neurketak egin dira ISOLDE-n (CERN), aztergai diren laginak ioi erradiaktiboekin inplantatuz. Esperimentu hauek IS578 proiektuarn baitan burutu dira. Azterturiko laginetan 57Mn eta 119In ioiak inplantatu dira, 57Fe eta 119Sn igorpenezko Mössbauer neurketak burutuz. Neurketa hauek erakusten dutena zera da, inplantazioaren ondorioz eragiten diren tokiko tentsio eta esfortzuek (inplantazio-kaltea) maila atomikoko magnetismoa sun-tsitzen dutela. Inplantazioarekin erlazionatutako kaltea gutxitzeko, lagin hauek suberatu egin behar dira. Inplantazio osteko suberaketa eta tratamendu termikoen bidez, zunda atomoaren inguruko distortsioa berreskuratu daiteke. ISOLDE-n burututako tenplaketa esperimentuen atariko emaitzek erakusten duten bezala, tenperatura altuan inplantatutako Ni50Mn25Sn25 laginak nitrogeno likidora tenplatzen direnean osagai magnetiko handiago bat neurtzen da. Inplantatutako tenperatura altuetan, kaltearen berreskurapena ia bat-batekoa da, eta ondorioz, zunda atomoaren ingurunea askoz ere homogeneoagoa da. Hala ere, inplantaturiko 57Mn eta 119In ioien erdibizitza-denbora laburra dela eta (1.42 eta 2.4 minutu, hurrenez hurren), inplantazio osteko suberaketak egitea ez da posible, minutu gutxiren buruan laginen aktibitatea ia nulua bihurtzen delako. Arazo hau bizidenbora-luzeko ioi erradioaktiboen inplantazioak eginez konpondu daiteke, hala nola, 119mSn eta 57Co ioiekin. Nukleo hauen erdibizitza denbora 293 eta 271 egunekoa da, hurrenez hurren. Horren ondorioz, posible da inplantazio osteko suberaketak burutzea laginaren aktibitatearen galera adierazgarririk izan gabe. 119mSn ioiekin inplantatutako Ni-Mn- Sn laginetatik ateratako behin-behineko ondorioek ikuspuntu honen baliogarritasuna ix frogatzen dute. Azken kapituluan, Ni-Mn-In, Ni-Mn-Sn eta Ni-Mn-Ga sistemen hutsuneak aztertzen dira PALS teknikaren bidez. Ni-Fe-Ga aleazioaren kasuan, hutsune-kontzentrazioaren eta transformazio martensitikoaren tenperaturaren arteko erlazioa ere aztertzen da. Neurketa esperimental guztiak Dentsitate-Funtzionalaren Teorian oinarritutako kalkulu teorikoekin alderatzen dira. Hasierako zatian DFT teoriaren zintzelada batzuk aipatzen dira. Positroiaren presentziak eragiten duen dentsitate elektronikoaren hazkundea modelizatzen duen hobekuntza-faktorearen parametrizazio ezberdinak ere aztertu dira. Zehazki, bost parametrizazio ezberdin aztertu dira Ni-Mn-In, Ni-Mn-Sn, eta Ni-Fe-Ga aleazioetan. Kapitulu honetan ikusiko den bezala, neurketa esperimentalak hobekien aurresaten dituen hobekuntza-faktorearen parametrizazio egokiena Boronski-Nieminen-en parametrizazioa da. Parametrizazio honen balioak eta emaitza esperimentalak konbinatuz, aztertutako aleazioetan ageri den hutsune mota, Ni hutsunea dela frogatzen da. Haratago joanaz, literaturako Ni-Mn-Ga PALS emaitza esperimentalez baliatuz, eztabaida Ni-Mn-Ga sistemetara ere hedatzen da. Ni-Mn-Ga aleazioetan gertatu ez bezala, Ni-Mn-In eta Ni-Mn-Sn aleazioek oso hutsune-kontzentrazio altuak erakusten dituzte. Gainera, hutsuneen kontzentrazioa ez da Ni-Mn-Ga aleazioetan bezain erraz aldatzen eta tratamendu termikoen eragina ez da horren adierazgarria alezio hauetan. Ni-Fe-Ga aleazioaren kasuan, aldiz, transformazio martensitikoaren tenperaturaren aldaketaren eta hutsuneen eboluzioaren arteko erlazioa zuzena dela ikusten da. Tenplaketa eta suberaketa-tratamenduak erabiliz, transformazio martensitikoak jasaten duen aldaketa (50 K-erainokoa) hutsuneen kontzentrazioarekin erlazionatzen da zuzenean. Bestalde, B2 edo L21 fasetik tenplatutako Ni-Fe-Ga laginen hutsunekontzentrazioaren dinamikak ezberdinak direla frogatzen da. Emaitza hauek, transformazio martensitikoaren tenperaturaren doikuntzan hutsuneek duten garrantzia frogatzen dute. Emaitza hauekin lotuta, Hedayati et al.-ek lortutako emaitzak eztabaidatzen dira. Hauek, Ni-Mn-Sn aleazioen transformazio martensitikoa Sn atomoen hutsuneen kontzentrazioaren bidez alda daitekela baieztatzen dute, baina ez dute Sn atomoen hutsuneen inongo froga esperimetalik plazaratzen. Tesi honetan Ni-Mn-Sn aleazioetan agertzen diren hutsuneak Ni atomoaren hutsuneak direla frogatzen da. Bestalde, hutsune hauen kontzentrazioa oso handia dela frogatzen da, lagin hauei egiten zaien suberaketa-tratemendua edozein delarik ere. Horrela, tratamendu bidez hutsuneak kontrolatzearen atazak ez dirudi eraginkorra denik Ni-Mn-Sn laginetan. Bukatzeko, azken kapituluan tesi honen helburu nagusiak azaltzen dira, kapitulu bakoitzaren kasurako lortutako emaitzak eta ondorioak laburbilduz. x Aknowledgments "Eta mundu zabor honek ezin dastatu, zapore hori, zapore hori..." - Doktors Klub, Papargorrixe Lehenik eta behin, bost urte hauetan tesia aurrera eramaten lagundu didaten Jose Angel eta Fernando Plazaolari eman nahi dizkiet eskerrak, batez ere doktoretza egiteko aukera eman eta nigan konfidantza izatearren. Sekula ez dut ahaztuko eman didazuen aukera, horri esker bait nago gaur hemen. Eskerrik asko, benetan! Bestalde, ikerketa munduan emaniko lehen urrats hauetan eman didazuen laguntza ere eskertu nahi dizuet, baita ikerketa-eremutik kanpo erakutsi didazuen guztia ere. Mundu honetan murgiltzeko jakin behar denaren zati handi bat zuei esker ikasi dut. Bigarrenik, eskerrak eman nahi dizkiet Aitziber Anakabe eta Nerea Otegiri ere, doktoretza egitearen zalantzak nituenean animoak eman eta saiatzeko esan zidatelako. Une horretan zin egin nion nire buruari, egunen batean tesiren bat egin eta bukatzen banuen, eskerretan agertuko zirela. Bestalde, hasiera batetik laborategian lagundu didaten David Merida, Estibaliz Legarra eta Eneko Axpe doktoreak (ea espaziotik noiz jeisten zaren....jajaja) ere eskertu nahi ditut, gaur egun laborategian dakidan dena zuek ereindako hazitik sortu delako. Zentzu honetan Jose Angeli ere esker bereziak eman nahi dizkiot, bere laguntza teknikoa izugarria izan baita! xi
science
addi-5fdd6e83f684
addi
cc-by-nd 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/33245
Termoekonomia. Eraikinen sistema termikoetan energia eta ekonomia ebaluatrzeko tresna.
Picallo Pérez, Ana
2019-01-08
Nahiz ez sinetsi hiruki baten barruan dagon begian, gezur guztitan dago egi bat eta gezur bat egian. Naufragatuta baldin bazaude itsasoraren erdian errezazazu tarteka baina segi zazu igerian Jon Martin Bertso berriak itxaropenari jarriak Mikel eta Irenerentzat Irene eta Mikelentzat Nahiz ez sinetsi hiruki baten barruan dagon begian, gezur guztitan dago egi bat eta gezur bat egian. Naufragatuta baldin bazaude itsasoraren erdian errezazazu tarteka baina segi zazu igerian Jon Martin Bertso berriak itxaropenari jarriak I ESKERRAK Eskerrak eman nahi dizkiot, egun hauetan edo aurreko edozein unetan, Tesia errealitate bihurtzea ahalbidetu duten pertsona guztiei. Hasteko, Pr. José María Sala Lizarraga eskertu nahi dut, tesia burutzeko aukera emateagatik, konfiantzagatik eta haren etengabeko ikuskapenagatik. Ezbairik gabe, lan hau ezinezkoa baita bere ezagutza, motibazio eta interes handirik gabe. Hiru hilabeteko egonaldietan jasotako laguntza ere ezagutzera eman nahi dut. Lehenengoa, Berlineko TU Energia Ingeniaritza Institutuan, Pr. George Tsatsaronis-en gainbegiradan. Nire jakituria garatu eta hedatu egin baitzuen Exergia Garatuaren Analisian haren esperientziarekin eta ardurarekin. Bigarrena, Palermo Unibertsitateko DEIMen, non Pr. Antonio Piacentino-ren dedikazioa eta gidaritza ezinbestekoak izan ziren hotz eta girotze sistemen analisietarako. Haren ikerketa taldearekin lan egiteko eman zidan aukera ere eskertu nahi diot. Hirugarrena, Padova Unibertsitateko Ingeniaritza Industrialeko Departamentuan, Pr. Andrea Lazzaretto-ren zuzendaritza jarraituarekin. Hark nire ideak antolatu zituen, tesiaren egitura inspiratuz eta gogoeta egitera bultzatuz. Zaragoza Unibertsitateko Pr. Miguel Ángel Lozano eta Pr. Luís Serra ere aitortu nahi ditut, ikerketaren hobekuntza sakatu zutelako. Eusko Jaurlaritzaren Eraikinen Kontrol Kalitaterako Laboratorioa (EKKL) aipatu behar da, bereziki Etxebizitzako Zuzendaria D. Agustin de Lorenzo zeinek azterketetarako entseguak baimendu zituen. Ezin dira ahaztu, jakina, Termika Saileko lankideak: Iván Flores, César Escudero, Imanol Ruiz de Vergara, Eider Iribar, Carlos García, Daniel Pérez, zeintzuek modu eskuzabalean tesiaren hobekuntza erraztu zuten. Saincal Taldea, batik bat José Luis Cortijo, teoriari praktikotasuna eta errealismoa emateagatik. Dudarik gabe unibertsitateetako lankide eta lagunak: Irati, Cata, Niko eta Erik, Bilbon horien solasaldiengatik eta geldialdi bizigarriengatik, Saeed eta Mathyas, euren denboragatik eta laguntzagatik; eta baita Andreas eta Elisa ere, horien energia positiboak eta humore onak Berlineko egun grisak kolorez pintatzen zituztelako. Pietro, hainbestetan entzun, pentsatzera derrigortzen eta barre eginarazten ninduelako. Niko, gogoberotasunagatik eta Gianluca, Padovaren ingurutik deskonektatzeko txangoan eramateagatik. "Kuadrillako" neskak, behar ditudanean hortxe egoteagatik eta "los truchas" egunak argitzeagatik; eta gainontzeko lagun guztiak ikerketa hau merezi duen abentura bilakatzeagatik. Ama, Aita, Laura eta Maria, munduko pertsonarik ikaragarrienak direlako. Mikel eta Irene, dauden lekuan daudela, haien bizitza zati bat dudalako barnean. IKERKETAREN LABURPENA Europar Batasuneko helburu garrantzitsuenen artean lehen mailako energiaren kontserbazioa dago, mundua jasaten ari den klima aldaketa etengabea medio. Eraikinak amaierako energiaren ia % 40aren arduradun dira EBean eta Espainian, aldiz, eraikin arloak kontsumo totalaren % 28 behar du. Beraz, guztizko energia kontsumoan sektore horren rola nabarmena da eta espezialista ugari eraikinen eraginkortasun energetikoa sustatzeko lanean dago. Eraikinetan exergia kontzeptuaren onurak ezagunak dira jadanik, energiaren erabilera egokiaren oinarrirako eta energia kalitateen arteko moldaketarako funtsezkoak baitira. Azkeneko gertakaria eraikinetan oso erabilgarria da energia kalitate baxuko eskariak daudelako, kasurako, berokuntza, hozkuntza eta etxeko ur beroa. A Kapituluaren asmoa energia etekinaren hobekuntza aukera handiak erakustea da, zein ezin den ohiko energia analisiarekin lortu; bietan, bai eraikin berrietan bai etxebizitza birgaituetan. Eraikinak denboran zehar uneoro aldatzen direnez, modelo dinamikoak inperatiboak dira. B Kapituluan bi metodo berritzaile garatzen dira horien adierazpen trantsitorioentzako. Gainera, exergia analisiak edozein energia bihurketa faseko kostu ekonomiko formakuntzaren identifikazioan laguntzen du, zein, zehazki, C Kapituluaren xedea den. Ikasketa hori termoekonomiaren oinarria da eta, beste aplikazioen artean, osagai bakoitzaren exergia aldagaiak lotzen ditu. Atal berritzailea dinamismoaren barneraketan datza eta, gainera, Eranskineko software dinamikoarekin sostengatzen da. Are gehiago, diagnostiko termoekonomikoaren helburua osagaien anomaliak identifikatzea da horien sintomak etekin exergetikoen aldakuntzen arabera aztertuz eta horien berreskurapen faktorea zenbatuz; zoritxarrez, teoria zenbait alderdietan erren dago. D Kapituluak aplikazioaren hainbeste puntu gainditzen ditu eta diagnostiko dinamikoaren problema zuzena egoki ebazten du. E Kapituluan, aldiz, exergia analisi aurreratu dinamikoa aplikatzen da eraikinetan lehen aldiz. Beraz, erronka dinamikoen arazoak ebazten dira. Ikerketaren osotasuneko asmoa eraikinen sistema termikoetan bigarren legearen aplikazioen alde onak eta txarrak erakustea da. Azken batean, zentzu kritikoa baita edozein aplikazioaren oinarri nagusia eta eraikinen energia eta ekonomia aurrezpenaren oinarrirako bide zuzen bakarra. A KAPITULUA: BEHARREZKO ENERGIA AURREZPENA A.0. LABURPENA Sarrera kapitulu honek energia sistemetan Termoekonomia aplikatzeko motibazioa justifikatzen du. Horretarako, lehenik eta behin tesiaren helburuen eta metodologia jarraituaren azalpen laburra egingo da. Ostean, eraikinen energiaren egungo egoera labur aipatuko da jarraian exergiaren kontzeptua barneratuz. Azken finean, nahiz eta eraikinak energia kontsumitzaile handiak izan horien energia aurrezpen potentziala izugarri handia da. Horregatik Europar direktibek ia energia kontsumorik gabeko (iEKG) eraikinak sortzeko bidea eta eraikinen birgaitzeak bultzatzen dituzte. Zoritxarrez, hobekuntzak ezin dira guztiz sustatu energia parametroa soilik erabiliz; exergia erabili behar da energia kantitateaz gain kalitatea aintzat hartzen duelako. Eraikinen exergia analisia energia transformazio kate osoan zehar aplikatu behar da (hots, energia sorkuntzatik energia kontsumora iritsi arte). Beraz, exergia eskariaren kalkulurako giltzarriak garatzen dira. Exergiak barneratuz eraikinen energia aurrezpen potentzialak eta hobekuntzak bi adibideen bidez adierazten dira: lehenengoak energia azterketa soilaren mugak azpimarratzen ditu iEKG eraikin batean. Bestalde, bigarrenak exergia eskariaren kalkulu metodoa justifikatzen du eta sistemen berrikuntzak alderatzeko exergiaren erabilera bidezkotzen du. 1. Datuak jaso. Lehenengo urratsa termodinamikaren aldagaien lorpenean datza; esaterako, giro baldintzak edota eraikinaren/instalazioaren beharrizanak. 2. Modelo termikoa. Masa eta energia balantzeen arabera, bi metodologia sinpleren bidez osagai bakoitza eta sistema osoa adierazten dira hortik fluxuen exergia kalkulatzeko beharrezko datuak jasotzeko. 3. Egitura produktiboa. Energia sistemaren analisi kritikoa egin behar da kostu kontaketa metodo baten bitartez (edo bigarren legearen aplikazioarekin). Horretarako, osagaiak zein exergia fluxuak sailkatu behar dira. 4. Kostu kontaketa. Exergian oinarritutako kostu kontaketa inplementazioarekin exergia kostu unitarioak eta bestelako emaitza erabilgarriak lortzen dira. Gainera, superegitura berritzaile batek, STan oinarritua, barne loturen adierazpenak ahalbidetzen ditu. 5. Softwarea. Programa dinamiko berri batek sistema errealen aplikaziorako hobekuntza eta kostu kontaketarako inplementazio oro jasotzen ditu. Horrela, emaitzen analisi kritikoarekin prozesuko puntu berezienak identifikatu eta ondorengo aplikazioak gehi daitezke. 6. Ahultasunen balioztatzea. Exergia analisiaren ekarpen bat energia katean zeharreko exergia suntsiketen kokapena eta kuantifikazioa da zein ahalik eta gehien minimizatu behar den. 7. Diagnostikoa. Lehen aldiz, anomalien detekziorako eta horien eraginen kontaketarako diagnostiko termoekonomikoaren problema zuzena ebatzi egiten da. Gainera, anomaliak konponduz eta exergia suntsiketak murriztuz, eraikinen energia sistemak optimizatu edota berritu daitezke. Irudia A. 1 Eraikinetan termoekonomia aplikatzeko urratsak 8. Saihe(sgarri)tsezin. Exergia analisi aurreratuaren aplikazioak exergia narriaduraren zein zati ekidin daitekeen eta zein teknikoki mugatua dagoen adierazten du. 9. (en)Exogenoa. Are gehiago, osagaien jarrerarekin harremana duten zein kanpoko elementuekin lotuta dauden eraginak zenbatetsi daitezke. Berriro ere, AEA metodologia era dinamikoan lehen aldiz aplikatzen da. Ondorioz, lehen aldiz dinamismoa hartu da kontuan termoekonomia aplikazioetan. Are gehiago, teoria bakoitzaren onurak eta desabantailak ematen dira puntu ahulak ebatziz. Emaitza gisa, termoekonomia mundu mailako eraikinetan energia aurrezteko, ekonomia murrizteko eta iraunkortasuna sustatzeko tresna egokitzat jotzen da. A.2. SARRERA A.2.1. Beharrezko energia aurrezpena Baliabide naturalek giza ekintzak ahalbidetzen dituzte. Tamalez, iturri ez berriztagarrien akidura saihestea ia ezinezkoa da eta izakien etorkizunerako arrisku nabaria da. Hortaz, kontsumoaren murrizketa nahitaezko beharra da prozesuen diseinurako eta operaziorako. Halere, gizakia maila altuko konfortera horrenbeste ohitu da, ustiapen abiadurak eta baliabideen birsorkuntzak ezin baitute bat egin; gutxiago oraindik populazio handitzeak dakartzan egoera iraungaitzak kontuan hartuz gero. Ondorioz, energia eskaria murrizteko gizartearen grina jadanik jakina da. Are gehiago, Europar Batasunaren egungo helburu nagusietako bat lehen mailako energiaren kontserbazioan eta CO2 isurien beherapenean datza, munduaren etengabeko klima aldaketa medio. Erref. [1]-en adierazi lez, energiaren erabilera joerak berdin jarraituz gero, 2007.urtetik 2035.urtera fuel olioaren igoera % 30 izango da eta ikatzaren eta gas naturalaren joera % 50. Gainera, eraikinen energia kontsumoa azkar batean igo da azken urteotan, beste gauza batzuen artetik, populazio handitzeagatik, osasun beharrizan zorrotzengatik, barne giro erosotasun handiagoagatik, etab. Europako egoeraren arabera, hirugarren sektorea (eraikinak eta zerbitzuak) amaierako energia kontsumo totalaren % 40aren arduraduna da eta CO2 guztizko igorpenen % 50arena [2]. Espainian, ordea, nazioko energiaren % 28 erabiltzen da eraikinetan, % 18 etxebizitzetan eta gainontzeko % 10 zerbitzuetan, [3]. Zorigaitzez, egungo joerak ehunekoen igoera asaldagarria dakar. Orduan, energia kontsumoa jaisteko behar larria dago, batez ere berokuntza, aireztapen eta aire girotu sistemetan (HVAC&R) [4]. Edonola ere, eraikinen bizitzan zehar (eraikuntzan, erabileran eta deuseztapenean) energia kantitate handiak erabiltzen dira beharrezko zerbitzuak eskaintzako eta eraikuntza materialen sorkuntzarako. Ondorioz, datozen urteotan energia hobekuntzarako potentzial nabarmenak daude. Testuinguru horrek energia aurrezpenerako Europar politika berriak ekarri zituen, esaterako, energia etekinerako direktiba (EED) eta eraikinen erabilera energetikoaren direktiba (EPBD). EPBDaren 2010eko azken eguneratzearen arabera, 2020.urtetik aurrera eraikin berri guztiak ia energia kontsumorik gabeko (iEKG) eraikinak izan behar dira, eta hori da, hain justu, energia positiboen aitzineko urratsa. Horregatik, sistemen eraginkortasun energetikoa oso garrantzitsua da ikerketa ekintza askoren helburu nagusia bilakatuz [5]. Alde batetik, urte hauetan zehar aurrerapen handiak egin dira material, fatxada eta estalki berrien aplikazioetan energia sistemen garapenerako; batik bat instalazio hibridoetan energia berriztagarrien barneraketarekin. Aurrekari horien arabera, Passivhaus estandarteak energia eskari baxuko eraikina adierazten du eta iEKG eraikinen erreferentziatzat erabiltzen da. Proiektuaren diseinuan era eraikuntzan zehar prozedura oso zehatzean oinarritzen da eta energia eskari baxua ahalbidetzen du. Beste alde batetik, berritzapenen inbertsioak erakargarri egiteko potentzial handia dago (egoitzetan zein hirugarren sektorean), azalera guztizko % 1 soilik urtero birgaitu arren. Errealitate hori aldatzeko, EBak zeinbat direktiba proposatu ditu energia efizientzia hobetzeko. Hala eta guztiz ere, eraikinak diseinatzeko energia oinarrizko parametrotzat erabiltzen da eta, beranduago frogatu antzera, zenbait inkongruentzia sor daitezke analisi horrekin. Eraikin arloko azterketa gehienek termodinamikaren lehen legean dute funtsa, alegia, bai energia etekinen bai lehen mailako energiaren bai CO2 jarioen arabera gauzatu dira, adibidez [6]. Energiaren kalitateak ez dira aintzat hartzen eta galerak bakarrik dira erabili gabeko energiak, oro har bero fluxuak, taldeen perfekzio ezak eta galera gehigarriek dakartzaten itzulezintasunak kontuan hartu gabe. Sistematik informazio erabilgarria lortzeko, energia analisiaz gain exergia analisia egin behar da; lor daitekeen lan erabilgarri maximoa zenbakitzen baitu [7] energia kalitatea eta kantitatea batuz [8]. Exergiak, energiak ez bezala, ez du kontserbazio legerik jarraitzen eta suntsitzen da prozesuen atzeraezintasunen energia narriadurarekin [9]. Beste era batean esanda, eraikinen sistema energetikoen diseinurako, analisirako eta optimizaziorako oso erabilgarria da prozesuan zehar zeozer suntsi daitekeen ideia. Energia balantzeak ez ditu efizientzia gabezia errealak identifikatzen eta, horregatik, energian soilik kontzeptuak oinarritzea ez du zentzurik eta emaitza okerrak ekar ditzake. Energia mota batzuk lanean guztiz eralda daitezke (energia elektrikoa, kasurako) eta, hortaz, energia oro exergia da. Baina, beste energia mota batzuen zati bat baino ezin da lanean bilakatu (beroa, adibidez); ondorioz, zati bat baino ez da exergia. Exergiak termodinamikaren lehenengo eta bigarren legeak batzen ditu itzulezintasunek efizientzia ezak barneratuz [10]. Hori dela eta, energiaren degradazioa adierazten du [11] eta informazio termodinamikoaren sintesia da; horregatik osagaien jarrera teknikoa deskribatzeko erabilgarria da [12] eta sistema ezberdinen arteko alderaketa baimentzen du. Gainera, lana eta kapitala exergia termikoetan adieraz daitezke eta horien baliokideak exergia metodo hedatuetan sar daitezke [13]. Alabaina, exergia zentzugabea da lan erabilgarriaren muga edo ahalmena adierazteko erreferentzia girorik edo "giro hilik" gabe; hortaz, exergia analisiaren arazo larriena erlatibitatea da [11]. Are gehiago, termoekonomia parametroak aldagai fisikoen zenbait nahasketekin egiten direnez, exergia parametroa magnitude fisikoetatik lortzean informazioa galtzen da. Ondorioz, bigarren legeak ez du eraginkortasunaren "esanahia" adierazten (parametro fisikoak edo geometrikoak behar dira). Edozein kasutan, exergia aldagai termodinamikoaren multzo dependentea izanagatik ere [14], energia sistemen diseinurako, optimizaziorako eta mantenurako informazio garrantzitsua eskaintzen du. Abantaila horiengatik guztiengatik, exergia analisia tresna egokia da itzulezintasunak murriztuz energia efizientziaren hobekuntza bultzatzeko. Industria mailan anitz erabili denez industria prozesuekin eta energia plantekin lotuta erreferentzia ugari daude, esaterako, PEM fuel zelulak [15], azukre plantak [16] edo lehor plantak [17]. Bestalde, exergia analisia eraikuntza arloan askoz gutxiago erabili da eta oso argitarapen gutxi daude nahiz eta gero eta ospe handiago izan (adibidez low-ex eraikinen aplikazioen bitartez). Esaterako, azterketa exergetikoak egin dira aire-lurreko bero ponpekin [18]-[19] edota eguzki bero biltzaileekin [20]. Antzeko eran, simulazio metodologietan zenbait exergia analisi gaineratu dira, hala nola ospitale baten trigenerazio sisteman [21]. Exergiaren eraikinetan barneratzeko zailtasunen zenbait arrazoi ondorengoak izan daitezke:  Giro baldintzatik urruneko sistemetan, industria aplikazio gehienetan adibidez, giro baldintza estandarte finkatuak erabil daitezke emaitzen zehaztasunean galera nabarmenik gabe. Eraikin zerbitzuek, aldiz, giro baldintzetatik gertu egiten dute lan eta, beraz, ezinbestekoa da horien aldakuntzak barneratzea. Ondorioz, exergiak giro tenperaturaren aldaketen arabera fluktuatzen du eta hori aztertzeko zenbait ikerketa egin dira, besteak beste, eraikin zerbitzuetan [22], [23], [24] edo lur bero ponpetan [25].  Gainera, eraikinen exergia analisiek etekin exergetiko oso baxuak erakusten dituzte. Hala nola EUB sorkuntzarako efizientzia exergetikoa % 3,2-10,8 [26]; berokuntzarako % 2,5 to 7,4 [27] edo aire girotzerako sisteman % 3,4 [28] dira zeintzuek publizitate txartzat jo daitezkeen. (Eraikin sistemen ikerketa exergetikoaren informazio eta zehaztasun gehiago [29]-n dago). A.3. ENERGIA KALITATEA ERAIKINETAN Eraikinen energia eskariak kalitate ezberdinak dauzka eta asko dira horiek asetzeko iturburuak. Argindarra etxetresna elektrikoetan eta argiztapenean erabiltzen da eta energia kalitateko altuko bestelako baliabide batzuk, ordea, berokuntzarako, aireztapenerako edota EUBrako erabiltzen dira (alegia, gas naturala edo erregai fosilak). Elektrizitate eskaria, berokuntza, hozkuntza edo EUB eskariak ez bezala, energia kalitate altua da. Azkenekoen helburua baita barne tenperatura kanpo girotik pare bat gradu gorago edo beherago mantentzea. Beraz, energia sorkuntza kalitatearen eta eskari kalitatearen artean ez dago elkarrekikotasunik, [30]. Emaitza gisa exergia suntsiketa nabarmenak daude (kalitate narriadurak) eta energia galerak baino askoz garaiagoak dira. Irudia A. 2ak energia baliabidearen arabera erabilpen egokia erakusten du. Low-ex eraikinak, iEKG eraikinak ez bezala, eskariak asetzeko energia kalitate ezberdinetatik probetxua lortzen du. Horiek energia galerak eta exergia suntsiketak murrizten dituzte. Beraz, sistemaren eraginkortasunaren igoerak itzulezintasunen jaitsiera adierazten du eta, ondorioz, energiaren erabilpen egokiagoa. Eraikinen exergia etekinetan funtsa du [31] lanak. Eraikuntza arloan azterketa energetikoa aunitz arruntagoa izanagatik ere, exergia aplikatu behar da. Analisi hori bietan egin behar da, etxebizitzen azalean eta sistemetan. Helburua prozesu guztiko urratsen optimizazioa da: eraikinaren diseinutik hasita, eraikuntza eta azterketa faseekin jarraituz, kontrola eta mantenua hobetu arte. A.3.1. Berokuntza eta EUB eskariak Azken urteotan zehar energia eraginkortasunen esfortzuak bi norabideetan egin dira: alde batetik, azaleko elementuak hobetu dira (fatxadak, leihoak, estalkiak, etab.) eta, bestetik, sistemak (berokuntza, hozkuntza, aireztapena eta argiztapena). Halere, osagaien hobekuntza indibiduala ez da nahikoa: eraikinak oso sistema konplexuak dira eta azalak, giroak zein sistemak osotasunean egiten dute lan modu integratu batean. Irudia A. 2Energiaren erabilera egokia energia horniketaren arabera Eraikin baten energia hornitzeko sistemaren kudeaketak (aireztapenerako, hozkuntzarako, berokuntzarako edota EUBrako) energia kargen aurretiazko zenbaketa behar du. Eraikin motaren arabera zehaztapen ezberdinak bete beharko dira [32], besteak beste, konfort termikoa [2] eta barne aire kalitatea (IAQ) [33]. Hortaz, energia eskaria eraikinaren ezaugarriekin, erabiltzaileen patroiekin eta lekuko klimarekin bat dator. Energia galeren eta irabazien balantzeetatik karga profil oso irregularrak lortzen dira [34]. HVAC&R sistemek beharrizan horiek asetzea dute xedea energia transformazio prozesuen bitartez. Plantaren sarreran energia kanpo baliabideak kontsumitzen dira zeintzuen kantitatea eta igorpenak mugatu edo minimizatu behar diren. Orduan, energia eskaria (𝑄̇ℎ𝑒𝑎𝑡) erabiltzaileentzako barne giroa konfort baldintzetan mantentzeko beharrezko energia kantitatea da eta ISO 13790 (2008) araua jarraituz kalkulatzen da. Berokuntza periodoari dagokionez, eskari totala guztizko galerak (hormetan zeharreko transmisioa, aireztapena eta infiltrazioak) ken irabaziak (eguzki zein barne) da: 𝑄̇ℎ𝑒𝑎𝑡 = (𝑄̇𝑡𝑟𝑎𝑛𝑠 + 𝑄̇𝑣𝑒𝑛𝑡 + 𝑄̇𝑖𝑛𝑓) − (𝑄̇𝑔𝑠𝑜𝑙𝑎𝑟 + 𝑄̇𝑔𝑖𝑛𝑡) (A. 1) Aitzineko balantzea eraikinaren zona orotan burutzen da eta ondoren eraikinaren eskari orokorrean batzen da. Eremu termikoen balantzeak bero eta materia fluxuak barneratzen ditu, adibidez aireztapena eta infiltrazioa, baina ez ditu hezedura edo hezetasun galtzea kontuan hartzen. Berokuntzarako exergia eskaria (𝐸̇ℎ𝑒𝑎𝑡) energia eskariaren baitan kalkulatzen da eta energia horren exergia edukia adierazten du, alegia, barnealdea konfort egoeran mantentzeko beharrezko lan minimoa. Hortaz, gehiegizko exergia horniketa erabilpen galeretan edo exergia suntsiketetan bihurtzen da berokuntza (edo hozkuntza) sistema eta eskari puntuaren artean. Bi metodo daude 𝐸̇ℎ𝑒𝑎𝑡 kalkulurako: sinplifikatua eta zehaztua. Nahiz eta lehenengoa gehiago erabili, esaterako [35] lanean, bigarrena erabiliko da. Biak Annex 49 [36] dokumentuan sakonki garatzen dira. Zehaztuaren ezberdintasuna da exergia eskaria aireztapenarekin eta gainontzekoarekin bereizten dituela. Bietako batek ere ez ditu exergia kimikoak ezta konbekziozko exergien eta erradiazio exergien hormen trukeak kontuan hartzen. Ideia nagusia da 𝑇𝑜𝑝 tenperaturako barne energia baten kalitate faktorea (exergiaren eta energiaren arteko harremana, 𝐸/𝑄) txikiagoa dela 𝑇𝑜𝑝 tenperatura berdineko bero energiaren kalitate faktorearekin konparatuz. Era horretan, exergia eskaria zehaztu beharrean, lehenik eta behin aireztapenerako eskariaren zein zati berotu (edo hoztu) behar den aztertu behar da eta, ondoren, gainontzekoa giroa tenperatura operatibora eramateko beharrazko exergia kalkulatu behar da. Laburtzeko, exergia eskarirako bi osagai bereizten dira: lehenik kanpoko aireztapeneko airea egokitzeko exergia beharra zehazten da eta, bigarrenik, exergia eskari gehiago badago, bero moduan entregatu behar da 𝑇𝑜𝑝 tenperatura operatiboan. Hortaz, bero eskaria bi sarreretan banatzen da: kanpo airearen aurretiazko prestakuntzan eta barneko girotzean. Energia balantzea egitean, energia eskaria totala 𝑄̇ℎ𝑒𝑎𝑡 aireztapen galerekin konparatzen da. Guztizko eskaria baino txikiagoa bada, aireztapen airea 𝑇𝑜𝑝 tenperatura operatibora igo behar da. Horrela exergiaren ekarpen minimoa ziurtatzen da datorren adierazpenarekin kalkulatuz: 𝐸̇𝑣𝑒𝑛𝑡 = 𝑄̇𝑣𝑒𝑛𝑡 · [1 − 𝑇0 (𝑇𝑜𝑝 − 𝑇0) · 𝑙𝑛 (𝑇𝑜𝑝 𝑇0 )] (A. 2) 𝑇0 giro tenperatura eta 𝑄̇𝑣𝑒𝑛𝑡 barne airea girotzeko beharrezko beroa dira, alegia: EUBa hornitzeko energia eskaria (𝑄̇𝐷𝐻𝑊) beharrezko set-point tenperaturaren eta emariaren araberakoa da. Antzeko moduan, exergia eskaria set-point tenperaturaren eta emariaren funtzio da. A.3.2. Eraikinaren sistema termikoa eta eskariaren asetzea Eraikinaren energia horniketarako zenbait osagaiek hartzen dute parte zeintzuek estalduratik hasita sorkuntzara iritsi arteko katean ondorengoak diren: eraikinaren azala, elementu Irudia A. 3 Eskaria asetzeko ohiko energia katea terminalak, energia banaketa eta biltegiratze sistemak, sorkuntza elementuak eta energia bektoreak (fuela, argindarra, energia termikoa, etab.). Jomuga konfort eskariak asetzea da lehen mailako energia berriztagarriak eta fosilak eraldatuz, energia katea zeharkatuz eskariak bete arte, ikus Irudia A. 3. A.4. IKERKETA KASUA Teoria hobeto ulertzeko bi adibideetan aplikatuko da. Lehenengoaren helburua eraikinaren energia kate osoan zehar energia eta exergia eraginkortasunen arteko ezberdintasunak adieraztea da. Horretarako, lehen mailako energiatik hasiko da beharrezko eskari estaldurara iritsi arte. Helburu horrekin Arabako, Espainiako iparraldea, iEKG eraikin bat aztertuko da (Passivhaus ziurtagiriarekin) eta termodinamikaren lehenengo eta bigarren legeak urteko analisi dinamikoak aplikatuko dira. iEKG eraikinen hainbat oztopo azpimarratuko dira. Bigarren adibidearen xedea energia kate osoko eraginkortasunaren hobekuntza adieraztea da berokuntza eta EUB eskariko sistema berriztatu batean exergia analisiaren bitartez. Birgaitzea sistema termikoan baino ez denez egin, eraikinaren aurretiazko eta egungo eskariak berberak dira. Exergia metodo zehaztuaren eta sinplifikatuaren arteko bereizketa ere egiten da eta egokiagotzat zehaztua hautatzen da. A.4.1. (i) iEKG eraikinaren ikerketa kasua Teoria iEKG etxebizitza batean aplikatu zen eraikinen exergia erabilpena egokiago ulertzeko. Familia bakarreko etxea da guztizko 176 m² azalera erabilgarriarekin eta Araban (Espainiako iparraldean) dago D1 klima eremuan. Urteko berokuntza eskaria mugaren azpian egoteagatik Passivhaus ziurtagiria dauka [37], ikus Irudia A. 4. A.4.1.1. Energia eta exergia eskariak Hasteko, familia bakarreko etxearen modelo termiko dinamikoa egin zen EnergyPlus softwarearekin eta urte beteko datu monitorizatuekin kalibratu zen [38]. Bero irabaziak, Irudia A. 4 Arabako familia bakarreko etxebizitza aireztapena eta transmisio galerak modeloaren eta datu errealen alderaketekin zehaztu ziren. Horrela, Ek.(A. 1) jarraituz berokuntza eskaria orduz ordu lortu zen, non sarrera fluxuak irteerakoekin orekatzen diren. Exergia bero eskaria metodo zehaztuarekin kalkulatu zen. Irudia A. 5 (a)-n urteko energia balantzearen energia pilatua erakusten da m²-ko eta (b) irudian, ordea, exergia balantzea. Balioen arteko alde handia eta exergia suntsiketa exergia eskari totalaren % 21 balioa nabarmendu behar dira. Beraz, suntsiketa horiek saihesteko hobekuntza nahiko gauza daitezke. Horrez gain, Irudia A. 6n energia irabazien eta galeren hilabeteko balioak agertzen dira eta Irudia A. 7n, aldiz, balio berdinak exergia terminoetan irudikatzen dira. Bi kasuetan kanpo airearen tenperaturaren (𝑇0) eta barneko tenperatura operatiboaren (𝑇𝑜𝑝) profilak barneratzen dira eskariaren ulermena errazteko. Exergia grafikoaren kWh/hilabete eskala aipatu behar da, energia baino 5 aldiz txikiagoa baita. Irudia A. 5 (a) Eraikinaren energia balantzea. (b) Eraikinaren exergia balantzea Irudia A. 6 Hilabeteko energia galerak eta irabaziak A.4.1.2. Eskaria hornitzeko eraikinaren sistema termikoa Sistema termikoak berokuntzarako biomasa galdara bat dauka (2.4 - 9 kW). EUB ura aurreberotzeko eguzki panel baten bidez (2,3 m2ko moduluarekin eta biltegi batekin) eta aireur bero ponpa (3,6 kW) batekin asetzen da, 300 l-ko EUB biltegiarekin, ikus Irudia A. 9. Etxebizitzak bero berreskurapeneko aireztapen sistema dauka zeinek uda garaian bypasseatu eta hozkuntza aktiboa ekidin egiten duen. Irudia A. 7 Hilabeteko exergia galerak eta irabaziak Irudia A. 8(a) berokuntzaren eta (b) EUBren Q eta E eskariak neguko ohiko egun batean A.4.1.3. Sistemaren energia eta exergia analisia Sistema Trnsys v17 [40] programarekin simulatu zen. Ikerketa kasuko osagaiak softwarearen liburutegiko modelo sinplifikatuak aukeratuz errepresentatu ziren, ahalik eta modu zorrotzenean errealitatera hurbilduz. Gainera, EUB eta berokuntza eskarik une berean barneratu ziren. Modeloa urtebete batean simulatu zen orduko denbora tartearekin. Simulazioaren ostean, fluxu bakoitzeko datu termodinamikoak lortu eta orduko energia eta exergia balioak bildu ziren. Beraz, urteko 𝑄 and 𝐸 balio pilatuekin Irudia A. 10 eraiki zen non bost fase hartu ziren kontuan; baliabideen erdiespenetik produktuaren eskaintzara arte dira: lehen mailako energia, sorkuntza, banaketa, biltegiratzea eta eskaria. Irudia A. 9 Berokuntza eta EUB hornitzeko sistemaren ikerketa kasua Irudia A. 10 Instalazio termikoaren katean zehar energia eta exergia eraldaketak Marra urdinarekin energia bihurketa katea adierazten da eta laranjarekin, aldiz, exergia eraldaketa. Gainera, marra beteek guztizko emaitzak irudikatzen dituzte (𝑄𝑇𝑂𝑇 eta 𝐸𝑇𝑂𝑇), puntukako lerroek EUB zirkuitua (𝑄𝐷𝐻𝑊 eta 𝐸𝐷𝐻𝑊) eta marra etenek berokuntza zirkuitua (𝑄ℎ𝑒𝑎𝑡 eta 𝐸ℎ𝑒𝑎𝑡). Eskariaren energia kalitatea erdiesteko grafiko erabakigarria da hori eta, ikus daitekeen lez, exergia kurba energiarena baino nabarmen baxuagoa da. Lehen mailako energia eta sorkuntza faseen arteko 𝑄𝑇𝑂𝑇 eta 𝐸𝑇𝑂𝑇 lerroen aurkako noranzkoa arraroa gerta daiteke, lehenengo parametroa gora baitoa eta bigarrena behera. Horren arrazoia bero ponparen eraginkortasun koefizientea (COP) da. Kondensadorearen bero eskaintzaren eta elektrizitate kontsumoaren arteko lotura adierazten du. Adibidez, 3 balioko COParen arabera, 1 kW elektrizitate behar dira kondentsadorean 3 kW lortzeko. Ondorioz, beti unitatea baino altuagoa da. Alabaina, energiaren kalitate faktorea aintzat hartuz gero (hau da, exergia), balioa errotik aldatzen da. Finean, argindarra exergia purua da eta beroaren zati bat baino ezin da lan erabilgarrian bilakatu; beraz, definizioz, exergia etekina beti da unitatea baino txikiagoa. Adibidearen arabera, nahiz eta urteko bero ponparen batez besteko COPa 2,85 izan, exergia etekina 𝜀𝐻𝑃 = 0,28 da. Antzeko zeozer gertatzen da biltegiekin: energia analisian kontuan hartutako galera bakarrak bero galerak direnez, etekinak % 100eko idealtasunetik gertu daude (pilaketa adiabatikoetan gertatu lez). Aitzitik, tenperatura ezberdineko fluxuen nahasketen itzulezintasunak ez dira bertan ikuskatzen, esaterako sareko ur hotzaren eta biltegiaren barneko ur beroaren arteko nahastea. Adibide honetan, EUB biltegiaren urteko batez besteko etekin energetikoa 𝜂𝑇1 = % 81 izanagatik, etekin exergetikoa 𝜀𝑇1 = % 54 da. Era berean, 𝐸𝑇𝑂𝑇 exergia profilaren gainbegiradarekin exergia suntsiketa nagusien lekuak ikusten dira: lehen mailako energiaren transformaziotik zirkuitua berotzeko fasean eta biltegieen irteeratik azkeneko eskariaren tarteetan. Gehitzeko, energiaren eta exergiaren arteko eskala ezberdintasunak berehala antzeman egiten dira. A.4.2. (ii) Eraikin birgaituaren ikerketa kasua Ikerketa kasua lau blokeen sistema termikoan datza, denek baitute berokuntza eta EUB hornitzeko instalazio berbera. Etxebizitzak Espainiaren iparraldean daude, Bilbao, eta 70ko hamarkadan eraiki ziren; (I) blokeak 190 egoiliar dauzka, beste bi blokek (II eta III) 108 bana eta laugarrenak (IV) 160 bizilagun, ikus Irudia A. 11. Energia sistema horniketa birgaitu egin da eta, azalduko den antzera, galdarak eta zirkulazio ponpak aldatu egin dira. Lau eraikinek antzeko egitura ezaugarriak dauzkate, ikus Taula A. 1. Eraikinaren energia erabilera Trnsys v17 software dinamikoaren bidez analizatu zen. Modeloa eremu anitzeko osagaietan oinarritu zen eta zona bakoitzean energia balantzea gauzatu zen non propietate arkitektoniko eta materialen ezaugarri termiko oro leialki adierazi ziren. Modeloaren zehaztasun matematikoak Trnsys erabiltzaile gidaliburuan daude. Taula A. 1 Blokeen egitura ezaugarriak Eguraldiaren data simulazioa orduz ordu ezarri zenez, berokuntza eskaria ere orduz ordu kalkulatu zen. Bilboko klima Meteonorm softwarearekin sartu zen [41] zeinek orduko data azkeneko 30 urteen datuen batez bestekoekin ematen duen. Simulazio baldintza definitzeko (aireztapena, infiltrazioak eta irabazi termikoak), eraikuntzaren kode teknikoaren HE1-ko C eranskinaren balioak hartu ziren [42]. 20 °C-ko konfort termikoaren tenperatura erabili zen eta gaueko atzerapena 23:00tik 6:00ra hartu zen 4°C-ko tartearekin. Berokuntza egutegia azaroaren 1ean hasi eta apirilaren 30ean bukatzen da eta kanpo tenperatura 15 °C-tik behera badago edota azken 18 orduen batez besteko tenperatura 15 °C baino gutxiago bada berokuntza pizten da. Ondorioz, berokuntza eskariak Espainia Iparraldeko etxebizitzen ohiko eskari profila dauka [43]. EUBcalc tool erabili zen EUB [l/h] eskaria kalkulurako. Programak eskaria era estatistikoan banatzen du urtean zehar. Beraz, bloke bakoitzeko erabiltzaileak kontuan hartzen ditu eta eskaria orduz ordu banatzen du; 55 °C-tan bultzatzen da EUB iturrietara. Irudia A. 12 urteko berokuntza eta EUB eskariak irudikatzen dira. A.4.2.1. Energia eta exergia eskariak Urteko energia balantzea Irudia A. 13n dago. Eskumako zutabeko galerak eraikinaren azalean zeharreko bero transferentziak, 𝑄̇𝑡𝑟𝑎𝑛𝑠 (965 𝑀𝑊ℎ); aireztapeneko bero sentikorraren galerak, 𝑄̇𝑣𝑒𝑛𝑡 (410 𝑀𝑊ℎ) eta zirrikituetatik kontrolatu ezinezko aire galerak 𝑄̇𝑖𝑛𝑓 (332 𝑀𝑊ℎ) dira. Bestalde, irabaziak eguzki irabaziak 𝑄̇𝑠𝑜𝑙 (386 𝑀𝑊ℎ) eta barne Irudia A. 12 Guztizko berokuntza eskaria [kJ/h] eta EUB totala [l/h] urtean zehar Irudia A. 13 Energia balantzea irabaziak 𝑄̇𝑖𝑛𝑡 (312 𝑀𝑊ℎ) dira eta Irudia A. 13 ezkerreko zatian daude. Gainera, gezi bertikal berdeak beharrezko berokuntza eskaria adierazten du (1,009 𝑀𝑊ℎ). Berokuntza eskaria kalkulatu ostean, exergia eskaria (𝐸̇ℎ𝑒𝑎𝑡) metodo sinplifikatuarekin eta zehaztuarekin lortu ziren. Bi metodoen emaitzak Irudia A. 14an erakusten dira. Erref. [36]-an gomendatu antzera, kanpoko airea hartu zen giro erreferentziatzat (𝑇0). Metodo zehatzaren urteko exergia eskaria (26,804 𝑘𝑊ℎ) metodo sinplifikatuaren eskaria (33,074 𝑘𝑊ℎ) baino nabarmen baxuagoa da. Horren arrazoia da aireztapen eta infiltrazio gelerak bero eskaria baino handiagoa direla, eguzki eta barne irabaziak medio. Emaitza lez, aireztapena ez da barne tenperaturara iritsi arte aurretiaz berotu behar, orduko egoera termodinamikoaren araberako tenperatura baxuago batera baizik. Horretaz gain, [36]-an justifikatu bezala, zenbat eta 𝑇𝑜𝑝 tenperatura operatiboa giro tenperaturatik gertuago egon, orduan eta handiagoa izango da metodo zehaztuaren eta sinplifikatuaren arteko aldea. Beraz, metodo zehaztua aplikatuko da hemendik aurrera ikerketan. A.4.2.2. Eskaria hornitzeko eraikinaren sistema termikoa Egungo eraikuntza araudien arabera, eraikinaren energia birgaitzea azaleko etekin energetikoa maximizatuz hasten da eta, ondoren, sistema termikoan barneratzen dira hobekuntzak. Irudia A. 14 Exergia balantzea Taula A. 2 Urteko bero eta EUB eskarien energia eta exergia pilatuak Ikerketa kasu honetan, aldiz, instalazio zaharraren arazoak eta baliabideen eskasia medio, auzoko lagunek sistema termikoan berritzapenak egitea erabaki zuten. Horregatik, eraikinaren azala ez zenez hobetu, sistema termikoaren eraldaketen aurretik eta ostean berokuntza eta EUB eskariak berdin mantendu ziren. Aldakuntzak jarraian zerrendatzen dira. ① Instalazio zaharrean hiru fuel olio galdara zeuden, 2325 kW-ko bi eta 1162 kW-ko bat. Horiek gas naturaleko galdarekin ordezkatu ziren, behe tenperaturako 1900 kW-ko bi galdarekin eta 1150 kW-ko kondentsazio galdararekin ②. Azkenekoak errekuntza gasen beroaren berreskurapenerako trukagailu bat dauka. Bi sistemen zirkuitu hidraulikoak, zaharra eta berriztatua, berdinak dira. Galdarak banaketa zirkuitura biltzaile hidrauliko baten bidez lotzen dira zeinen helburua berokuntza eta EUB zirkuituak bereiztea den. Berokuntza banaketa lau zirkuitu hidraulikoetan adarkatzen da, bloke bakoitzeko bana. EUB banaketak bi adar ditu: bat solairu baxuetara doa eta bestea goiko solairuetara. Gainera, beheko zirkuituak 3500 l-ko biltegi bi dauzka eta goikoak 4000 l-ko bat. ③ Zirkuitu zaharreko ponpak fluxu konstantekoak ziren eta berriak, aldiz, abiadura aldakorra daukate. Horren arabera, zirkuitu zaharreko berokuntza adarretan 3-bideko balbulek berokuntza tenperaturaren beharrezko set-point-ra moldatzen zuten. Sistema berriztatuak ponpen aldakuntzen abantaila duenez ez da 3-bideko balbularik behar. Irudia A. 15n sistema irudikatzen da zeinetan berritzapenak borobil moreekin adierazten diren; gainera, Taula A. 3n instalazio zaharraren hobekuntzak laburtzen dira. Irudia A. 15 Instalazio berriaren eskema. Berritzapenak borobil moreekin adierazten dira Sistemaren kontrola hurrengoa da: EUBak berokuntzarekiko lehentasuna dauka; EUB urtean zehar dago, berokuntza, aldiz, dagokion periodoan baino ez. Biltegiak uneoro monitorizatzen dira 60 °C-tik gorako tenperaturan egoteko. Berokuntza garaian biltzailearen tenperatura 60 °C-tik behera badoa, galdarak ur jauzi eran piztu egiten dira. Eraikuntza energia sistemaren bihurketa faseak aurreko A.2.2 ataleko Irudia A. 3aren horiek dira, alegia: lehen mailako energia (L.M.-P.E.); bero sorkuntza (Sork.-Gen.); biltzailea (Bilt.Col.); bero eta EUB banaketa (Banak.-Dist); bero banaketa eta EUB biltegiratzea (Pil.-Stor.); berokuntza igorpena eta EUBren asetzea (Igorp.-Emis.); barne airea (B.A.-R.A.) eta azala (Giro.Env.). Bi instalazioak urte osoan zehar simulatu dira 0,5 h-ko denbora tartearekin aurreko atalean kalkulatutako eskariak kontuan hartuz, 𝑄̇𝐷 = 𝑄̇ℎ𝑒𝑎𝑡 + 𝑄̇𝐷𝐻𝑊. Simulazio horiek fluxu energetikoak eta exergetikoak kalkulatzeko beharrezko parametro termodinamikoen bilketa ahalbidetzen dute. Ikerketa era dinamikoan burutu zen eta, ondoren, urteko balioak bildu ziren. Hainbeste datu egoteagatik, otsailaren 5eko orduko datu energetikoak eta exergetikoak irudikatu dira Irudia A. 16n gainontzeko grafikoen egitura jarraituz. Taula A. 4 (a)-n, instalazio zaharraren urteko lehen mailako energia zein exergia baliabide sarrera, osagai nagusien energia zein exergia sarrera, irteera eta etekina adierazten dira eta Taula A. 4 (b)-n, ordea, instalazio berriaren antzeko balioak batzen dira. Bi taulak Irudia A. 3ko geruza berdinetan banatzen dira eta sistema berriko lauki azpimarratuak kondentsazio galdararen berokuntza berreskurapenaren sarrera gehigarria adierazten du. Lehenengo mailako energiaren koefizientea 1,12 da fuel oliorako eta 1,07 gas naturalerako; eta kalitate faktoreak, aldiz, 1,07 eta 1,04. Antzeko eran, era grafikoan aurreko taulen informazioa batzeko Irudia A. 17 eraiki da. Energia eta exergia bihurketak konparatzeko eta sistema zaharra eta berria alderatzeko laburpen bat da. Grafikoak, taulen antzera, Irudia A. 3ko geruzetan banatuta daude. Energia jarrera instalazio zaharrean eta berriztuan alderatuz gero, datorrena ondorioztatzen da: . Taula A. 4 Instalazio (a) zaharraren eta (b) berriaren urteko energia eta exergia balioak A.4.2.4. Emaitzen eztabaida EUB eta berokuntza eskari energetikoak eta exergetikoak kalkulatu dira ondorioztatuz exergia eskariaren metodo zehaztua sinplifikatua baino hobea dela; aireztapenagatik eta infiltrazioagatik galera anitz baitaude. Exergia analisiak birgaitzearen hobekuntza adierazten du, zein % 2,55 urteko batez besteko etekin exergetikotik abiatuta % 4,01 baliora heldu den (energia etekina, ordea, % 59,90 zen sistema zaharrean eta % 91,64 berrian). Pentsa zezakeen antzera, itzulezintasun handienak Irudia A. 17 Instalazio zaharrean eta berrian energia eta exergia diagrama fluxuak galdaretan daude zeintzuek exergia suntsiketa osoaren % 81 diren. Berokuntza banaketak eta igorpenak ere atzeraezintasunak dauzkate (% 11). Beraz, berrikuntzak hainbat hobekuntza ekarri arren, etekin exergetikoan oinarrituz gero, oraindik aukera ugari daude: sorkuntza eta eskari kalitateen artean lotura hobea lortu behar da. Informazio hori bigarren legearen aplikazioarekin soilik ikus daiteke. A.5. ONDORIOAK Eraikuntza arloak ia mundu mailako energia kontsumo totalaren heren bat kontsumitzen du eta, horregatik, energia etekina hobetzeko giltzarria da. Beraz, azken hamarkadan energia araudietan hainbeste aurrerapen egin dituzte; gainera, 2010/31/UE Direktibak iEKG eraikinen definizioa bultzatzen du eta 2020ko abenduaren 31 epemuga lez jartzen du eraikin berri guztiak iEKG izan daitezen. Ezbairik gabe, hori da energia positiboko eraikinen aitzinako urratsa. Horretaz gain, 2012/27/EU EEDaren esanetan, eraikin publikoak eredugarriak izan behar dira. Beraz, 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera, eraikin publikoen azal berotuaren eta aireztatuaren % 3 izan behar da urtero birgaitua, gutxienez estatu kide bakoitzaren etekin energetiko minimoa izateko. Testuinguru horretan autore askok egin dute lan eraikin sistema termikoen optimizazioan eta diseinuan baina, tamalez, gehiengoak ikuspegi guztiz energetikoarekin egin du. Energia ikasketa orokorrek termodinamikaren lehenengo legean dute funtsa. Analisi mota hori energia zenbaketara mugatzen da energia sarrerak eta irteerak kuantifikatuz. Horrela, fuelen, elektrizitatearen, masa emarien, eta abarren energia amaierako produktuetan eta sasiproduktuetan agertu behar dira. Ikuspegi horren arabera, energia galerak soilik dira erabili gabeko bero fluxuak. Beraz, lehen legearen analisiaren esanetan, talde edo prozesu baten etekin galera bero xahutua baino ez da. Zenbait modu daude lehen printzipioaren ikusmiratik sistema edo osagai baten etekin energetikoa definitzeko baina horietako batek ere ez du energiaren kalitatea aintzat hartzen. Ondorioz, etekin definizio horiekin energia mota ezberdinei pisu berdina esleitzen zaie, horien kalitatea edozein izanagatik ere. Hortaz, zenbait eragozpen daude, adibidez, Carnot taldearen etekina Carnot-faktorea izatea eta ez, aldiz, unitatea (talde idealaren etekinari legokion balioa); edota bero ponpen etekina COParen bidez adierazi beharra (unitatea baino altuagoko balioa); etab. Are gehiago, planta termoelektriko handiek, zeintzuek energia bihurketa sistemen artean onenen artean dauden, eraginkortasun baxuak dauzkate (%  40-55 ); bestalde, ur berorako ohiko galdara indibidualak, ikuspegi termodinamikotik etekin gutxiagokoa, etekin garaiagoa dauka (% 90), gertakari kontraesankorra, alegia. Exergia etekinek, alderantziz, hobe adierazten dituzte baliabideen erabilpenak eta egin daitezkeen hobekuntzen gidaliburu lez har daitezke. Exergia suntsiketa zein entropia sorkuntza baliagarriak dira prozesuaren itzulezintasuna adierazteko. Hala eta guztiz ere, entropiaren erabilpena zailagoa da atzeraezintasunen galerak irudikatzeko. Gainera, exergia metodoak prozesuaren galera errealak zuzenean zenbatesten ditu, hots, lan erabilgarriaren murrizketa ebaluatzen du bihurketen itzulezintasunak medio eta sistemen alderaketarako tresna giltzarria da. Orduan, itzulezintasunek sistemen etekina neurtzen dute eta exergia metodoak horiek kuantifikatu eta kokatzen ditu, datorren sistemaren sintesirako edo birgaitzerako. Hortaz, exergia aplikazioaren onurak kontuan hartuz, analisia tresna egokitzat har daiteke eraikinen energia aurrezpenerako. Gainera, eta tesiaren jomuga aintzat hartuz, exergian oinarritutako ikerketa sakonagoek (termoekonomia kostu kontaketa eta diagnostikoa) puntu ahulak identifikatzeko eta horien energia erabilera hobetzeko balio dute kontsumoa zein ekonomia kostuak zein ingurugiro igorpenak murrizteko. Hori da, preseski, termoekonomiaren analisi dinamikoa lehen aldiz eraikinetan aplikatzeko motibazioa. Eraikinen adierazpen dinamikoa B KAPITULUA B KAPITULUA: ERAIKINEN ADIERAZPEN DINAMIKOA B.0. LABURPENA Kapitulu labur hau energia sistemen modeloan oinarritzen da. Nahiz eta exergia ikuspunturik behar ez izan, modelo termikoa ezinbestekoa da bigarren legeko edozein aplikaziorako. Emaitza guztiak adierazpenaren kalitatearen araberakoak dira. Eraikinak denboran zehar etengabean aldatzen doazelako, modelo dinamikoak nahitaezkoak dira. Bi metodo berritzaile garatzen dira ohiko bi egoera ebazteko: lehenengoa, sistema termikoen eraikuntzan datza erabiltzaileen beharren arabera. Bigarrenean, aldiz, sistemaren modeloa egiten da monitorizazio datuetatik abiatuta. Bi metodologiak adibideen bitartez garatzen dira. Ondorioz, termoekonomia aplikaziorako lehenengo halabeharrezko urratsa modu aurrendarian ebazten da. B.1. SARRERA Sistema baten jarrera termodinamikoa modelo termikoaren bitartez adierazten da eta hori, batez ere, masa eta energia balantzeetatik dator. Adierazpena ikerketa termodinamikorako giltzarri izateaz gain, exergiaren kostu kontaketarako eta diagnosiaren inplementaziorako ezinbestekoa da. HVAC&R sistemen jarrera egonkorra ez izateagatik, modelo dinamikoak behar dira zentzuzko emaitzak lortzeko. Eskakizun hori bereziki garrantzitsua da energia berriztagarriak darabilten sistemetan, biltegiratzeak beharrezkoak baitira erabiltzaileen beharrak bermatzeko iturria erabilgarri ez dagoenean. Gainera, sistemaren konfigurazioa (osagaien pizketa eta itzaltzea) etengabe aldatzen doa erabiltzaileen beharren eta kanpo giroaren aldakuntzen arabera. Beste batzuen artean, bi egoera nagusi bereiz daitezke: (1) sistema ez dagoenez eraiki egin behar da etxe zehatz baten eskariak asetzeko edo (2) sistema badago eta (zenbait) datu dinamiko monitorizaziotik lor daiteke. Lehenengo kasuak simulazio dinamikoaren beharra du eta bigarrenak, ordea, karakterizazio dinamikoa. Esan lez, bi kasuen emaitza modelo termikoaren adierazpena da eta bertatik, denbora tarte bakoitzean, beharrezko datu termodinamikoak lortuko dira. B.2. ERAIKINEN SIMULAZIO DINAMIKOA Lehenengo atalean eraiki beharreko instalazioaren lorpen dinamikoa azaltzen da. Hautabide sinplifikatua da, finean, sistemen diseinua arlo oso zabala baita eta ez da tesiaren helburua. B.2.1. Simulazioaren metodologia Irudia B. 1n aplikazioan jarraitzeko urratsak erakutsi eta jarraian garatzen dira zehaztasunak: 1. Eraikinaren izaera. HVAC&R sistemen diseinurako aurretiazko datuen jasoera lehenengo urratsa da: lekua, klima, eraikin mota, azala, erabiltzaileen jarrera, etab. 2. Eraikinaren simulazioa. Datu horiekin analistak eraikinaren modeloa egin eta simulazio dinamikoaren bitartez eskariak kalkulatzen ditu. 3. Sistemaren diseinua. Azken batean, HVAC&R sistema gai izan behar eraikinaren beharrizanak asetzeko eta, beraz, ezaugarriak eta kontrol estrategia zehaztu behar dira (berokuntzarako, hozkuntzarako eta aireztapenerako set-point-ak determinatuz) 4. Datuen egiaztapena. Trnsys modelo bat eginez eta simulatuz, beharrezko datuak lortu eta egiaztatzen dira. Metodologia proposatua eraikin publiko batean aplikatuko da zeinek oso mugatuta dituen berokuntza, EUB eta hozkuntza eskariak eta zorrotz mantendu behar duen barneko aire kalitatea (IAQ). Horrela, metodoa egiaztatzen da. B.2.2. (iii) Eskola baten ATU ikerketa kasua Eraikina Palermoko (Italia) 6 ikasgelako eskola bat da, denak daude lurzoru solairuan, ikus Irudia B. 2. Estatuko hezkuntzarako egitura denez, IAQaz gain barneko tenperaturaren eta hezetasun erlatiboaren konforta egiaztatu behar dira. Beharrizan horietarako, aire tratamendurako unitate bat bi fan-coil terminal laguntzaileekin eraiki da. Irudia B. 1 Eraikinen simulazio dinamikorako metodologia Irudia B. 2 Ikerketa kasuaren eraikinaren irudia B.2.2.1.1. Eraikinaren izaera Esan lez, lehenengo urratsa eraikinaren beharrizanen kalkulua da ondoren dagokion sistema termikoa erabakitzeko. Ondorioz, eraikinaren egitura ezaugarriak eta giro baldintza Trnsys-eko ([1] Transient System Simulation Tool) TRNBuild interfazean. Egitura simetrikoa denez, eskola bi zona termikoetan banatu zen: bakoitzak hiru ikasgela eta bolumen totalaren 6300 m3 barneratu eta 7560 kJ/K-ko kapazitantzia ditu. Gainera, leiho bana daukate: lehenengoa hegoaldera begira dago eta bigarrena, aldiz, iparraldera. Taula B. 1n hormen eta leihoen ezaugarri fisiko eta termiko nabarmenak agertzen dira. Barne irabaziak eraikinaren erabileraren arabera barneratu ziren: argiztapena asteko egunetan zehar 8:00tatik 19:00tara piztuta dago; ikasleak (ikasgelako 25) goizeko 9:00tan iritsi, 14:0015:00 tartean bazkaldu eta 19:00tan bukatzen dituzte ikasgaiak; ordenadoreak (1 gelako, guztira 6) gendea barruan badago martxan jartzen dira; informazioa Taula B. 2n laburtzen da. Taula B. 1 Eraikinaren hormen eta leihoen egitura eta ezaugarri termikoak Klima datu prozesatzaile batek Palermoko eguraldia sartzen du Meteonorm [2] softwaretik. Irudia B. 3n urte meteorologikoaren araberako hiriaren tenperatura (T) eta hezetasun erlatiboa (RH) irudikatzen dira; hala eta guztiz ere, operazio denbora tartearen balioak baino ez dira agertzen, hots, gauen edo asteburuen balioak ezabatu dira. Beraz, kanpoko batez besteko tenperatura eta hezetasun erlatiboa berokuntza periodoan zehar (azaroaren 1etik maiatzaren 15era) 14 ᵒC eta % 68 da eta hozkuntza periodoan (maiatzaren 16tik urriaren 31ra) 23 ᵒC eta % 76. B.2.2.2. Eskariaren kalkulua Edozein instalazio, talde edo kontrol barneratu baino lehen eskaria kalkulatu behar da. Hasteko, konfort termikoaren beharrak zenbatetsiko dira (bakarrik tenperaturaren eta hezetasunaren murrizpenak) eta, ondoren, bigarren simulazio batekin airearen kalitate onargarria lortzeko baldintzak barneratuko dira (alegia, aireztapen emaria minimoa). Lehenengo fasearen emaitzaren arabera, Irudia B. 4(a)-n beharrezko hilabeteko berokuntza (HeatingDemand) eta hozkuntza (CoolingDemand) eskaria agertzen da barne tenperatura neguan 21 ᵒC-tan eta udan 25 ᵒC-tan mantentzeko. Hilabeteko batez besteko tenperatura (T0) eta zona bakoitzeko tenperatura (Tzone) ere barneratu dira. Antzeko moduan, hilabeteko eskari latentea (LatentDemand) Irudia B. 4 (b)-n erakusten da; barne irabaziak orekatu eta Irudia B. 3 Palermoko urteko tenperatura eta hezetasun erlatiboa (Meteonorm datuak) Irudia B. 4 (a) Eskolaren hilabeteko berokuntza eta hozkuntza eskaria barne tenperatura set-point-arekiko; (b) eskari latentea hezetasun set-point-arekiko barne giroa % 60ko hezetasunean (HRzone) mantentzeko bero latenteari dagokio. Kanpoko hilabeteko batez besteko hezetasun erlatiboa ere gehitu da (HR0). Emaitzen arabera, eta COP=4 balioko hozkailu eta 𝜂 = % 90 etekineko galdara bat kontuan hartuz, hotz makinak beharrezko potentzia nominal minimoa 14 kW da eta galdarak 44 kW. Bestalde, zonako gehiegizko bero latentea 𝑄̇𝑧𝑜𝑛𝑒𝑀 𝑙𝑎𝑡 = 66700 𝑘𝐽/ℎ da. Bigarren urratsa barne aire kalitatearekin (IAQ) bat dator. Kalitatea, berez, aireztapenaren bidez orduko aire aldaketa balioarekin lortzen da [3]. Bi irizpide erabaki ziren eskolaren erabilpenaren arabera: ikasleak barruan badaude, aireztapen emari minimoa 12,5 l/s·perts da eta inor ez badago baina erabilera piztuta egonik 0,83 l/s·m2 baino handiagoa izan behar da. Premia horiek jarraituz, hurrengo simulazioak kutsatzaileak ezabatzeko aireztapen beharra kontuan hartuz kalkulatzen du eskaria, ikus Irudia B. 5. Orduan, egoera horretako hotz makinaren gutxieneko potentzia 50 kW da eta galdararen balio minimoa 77 kW. Irudia B. 5 (a) Eskolaren hilabeteko berokuntza eta hozkuntza eskaria barne IAQarekiko; (b) eskari latentea hezetasun IAQarekiko Instalazio hautatua airearen tratamendurako unitate (ATU) bat da eta bi fan-coil lagungarri ditu, ikus Irudia B. 6; osagaiak zenbakitu eta labur deskribatzen dira Taula B. 3n. Eskeman erakutsi lez, ATUak ondorengo osagaiak dauzka: airearen bero berreskuratzailea (HR); hozkailuak edo galdarak elikatutako hotz harila (CC) eta bero harila (HC); hezedura sistema (H) eta banaketa osagaiak (D eta M3). Bestalde, bi zirkuituk fan-coilak (FC1 eta FC2) hornitzen dituzte urtean zeharreko hozkuntzarako edo berokuntzarako. Alde batetik, bero zirkuituak 80 kW-ko galdara bat (B) eta 2500 l-ko biltegi termiko bat (T) dauzka; ur beroa ATUra zein FCetara doa 3-bideko balbularen (Mh) modulazioaren bitartez. Beste alde batetik, hotz zirkuituak 100 kW-ko hozkailuarekin (CH) du harremana eta bere banaketa sistemarekin (Mc). Bi zirkuituen terminaletan osagai hidraulikoak daude (M1 eta M2). B.2.2.3.1. Instalazioaren kontrola Irudia B. 6 Sistemaren eskema fisikoa Taula B. 4 Urteko set-point eta ordutegi nagusien zerrenda  Aireztapenerako emariak ATUa zeharkatzen du airea lantzeko. Xedea IAQa eta karga latentearen kontrola direnez, eskari denbora tartearen funtzio dago:  Uda garaian, CC eta HC elkarrekin daude lanean eta H hezegailua itzalita dago. Aire tratatu kantitatea minimoa da eta CCaren helburua hezetasuna kentzea da; gero, HCak beroa 14℃-ra igotzen du aire banaketa egokia ziurtatzeko.  Negu garaian, CC beti dago itzalita eta HC lanean dago (beraz, B ere pizten da), H-k oso gutxitan hartzen du parte. Aireztapenak barneko airearen hezetasun erlatiboa kontrolatzen du. Bestalde, HCren irteerako tenperaturaren kontrola konfort baldintzak asetzeko eragiten da.  Uneoro aire akitua eta garbia aire-aire bero berreskurapen sistematik (HR) igarotzen dira.  Fan-coil-ak elementu lagungarriak dira beharrezko bero sentikor gehigarria jaurtitzeko.  Udaran, hozkailuak hotza barneratzen du konfort baldintzak asetzeko, neguan, ordea, berokuntza sistema erabiltzen da. Bero zirkuituko galdararen funtzionamendua T biltegiaren set-point-en arabera da. B.2.2.3.2. Datuen balioztatzea Osagai eta kontrol horiek guztiak Trnsys-en Simulation Studio-ko interfazean programatu ziren eta urteko 8760 orduetan zehar egin zen simulazioa 3 minutuko denbora tartearekin. Irudia B. 7 (a)-n urtean zeharreko batez besteko tenperatura erakusten da eta (b)-an, aldiz, bi zonetako RH. Gainera, kanpoaldeko baldintzak (hodei puntuak) eta konforterako mugak (lerroak) barneratzen dira; operazio tarteko balioak adierazi dira soilik, hots periodo itzaliak (gauak, asteburuak, etab.) deuseztatu dira. Ikus antzera, eremuen barneko tenperaturen % 94 dago behe eta goi limiteen (LL,HL) tartean eta RHaren % 93. Ondorioz, kontrola egoki moldatu da behar izanetara. Irudia B. 7 (a) Urteko zonako batez besteko tenperatura, kanpo tenperatura eta konfort tartea; (b) batez besteko RH, kanpo RH eta konfort RH Irudia B. 8n urtean zeharreko CCaren (ChCC), HCaren (BHC) zein FCen (BFC eta ChFC) berokuntzarako eta hozkuntzarako kontsumoak agertzen dira dagokion elikatze osagaiaren arabera (B edo Ch). Erakutsi antzera, ez dago hotz kontsumorik berokuntza periodoan zehar eta bero kantitate txikia erabiltzen da hozkuntza tartean zehar barne aire banaketa 14 ℃-tan bermatzeko; ia bero guztia CCan eta HCan erabiltzen da, FCak bigarren mailako talde laguntzaileak direlako. Hilabeteko balioak ez direnez adierazgarriak eta orduz orduko (edo gutxiagoko) tarteek hobe erakusten dute eskolaren erabilpena Irudia B. 9 eta Irudia B. 10ak sartu dira. Neguko (urtarrileko lehen astea) eta udako (abuztuaren lehen astea) bi aste esanguratsu adierazten dira. Irudia B. 9 aurreko irudiaren Irudia B. 8 deskripzioa orduz ordu jarraitzen du eta bigarren grafikoak, ordea, eremuetako eta kanpoko tenperatura eta hezetasun erlatiboa irudikatzen ditu erabilera periodoaren funtzio. Halere, berokuntza eta hozkuntza kontsumoen arteko eskala ezberdintasuna aintzat hartzen bada, pentsa daiteke hozkuntzarako inertzia sistema bat behar dela (buffer bat adibidez) hozkailuaren pizketa eta itzaltze kantitateak murrizteko (berokuntza zirkuituan biltegi bat dagoen antzera). Hiru minutuko denbora tartea kontuan hartuz gero, sorkuntza taldeak sakonki azter daitezke eta horien funtzionamendu modua atera. Orduan, ordu bateko on-off kantitatea 8 baino altuagoa bada, sistema inertziala barneratu beharko da. Irudia B. 8 Hilabeteko CC, HC eta FC osagaien bero eta hotz kontsumoa eta kanpo eta barne batez besteko tenperatura Irudia B. 9 CC,HC, eta FCs orduz orduko balioak; irteera eta sarrera tenperatura (a) urtarrileko aste eta (b) abuztuko aste batean zehar Irudia B. 11 (a)-n galdararen eta hozkailuaren aktibazio kantitate maximoak adierazten dira urteko 8760 orduetan zehar; Irudia B. 11 (b)-k, bestalde, urteko 365 egunetan zeharreko operazio orduak erakusten ditu. Eztabaidatu antzera, ez da inertzia sistemarik behar B-ren eta Ch-ren pizketa kantitate maximoa ordu batean 1 delako. Gainera, (b) atalean erakutsi lez, hozkailua hozkuntza periodoan 11 orduz piztuta dago, alegia, erabiltzaileen denbora tartea (aireztapena behar denean, zehatz). Hortaz, instalazio proposatuak egoki asetzen ditu eskolaren urtean zeharreko beharrizan dinamikoak. B.3. ERAIKINAREN KARAKTIZAZIO DINAMIKOA Bigarren egoera sistema monitorizatu baten datu errealen karakterizazio dinamikoan datza. Irudia B. 10 Kanpo eta barne tenperatura eta RH erabilpenaren arabera (a) urtarrileko eta (b) abuztuko aste batean Irudia B. 11 Sorkuntza taldeak (a) Urtean zeharreko pizketa kopurua ( b) Urtean zehar guztizko funtzionamendu orduak Datu esperimentaletatik modelo termodinamiko matematikorako jauziaren urratsa da. Dauden datuez baliatuz, instalazioaren osagai bakoitza zehatz eta era dinamikoan adierazi behar da errealitatea ahalik eta zintzoen erakusteko. Eraikinaren energia sistema era xehatuan errepresentatzeko arazo bat beharrezko sarrera datuen kantitatea da [4]. Praktikan, sarrera balio batzuk ez daude edo ezin dira lortu. Beraz, karakterizazioa estuki lotuta dago datu esperimentalen eskuragarritasunarekin. B.3.1. Karakterizaziorako metodologia Irudia B. 12n eraikinen azterketa dinamikoa aplikatzeko urratsak adierazi eta jarraian zehazten dira: 1. Datuen erdiespena. Sistemaren osagaien diseinu zehatzerako lehenengo urratsa datu monitorizatuak jasotzea da (masa emariak, tenperaturak, presioak, etab.) eta osagaien berariazko ezaugarriak (edukia, bolumena, bero transferentzia koefizientea, etab.). 2. Karakterizazio indibiduala. Aurreko datuen arabera Trnsys liburutegiko modelo bat aukeratu eta moldatu egiten da. 3. Fintasuna eta karakterizazioa. Ostean, Trnsys-en irteerak datu errealekin alderatzen dira eta Matab erabiltzen da osagaiak hobetzeko eta jarrera errealak ezaugarritzeko. 4. Sistemaren simulazioa. Osagai indibidual denen modeloak elkarrekin lotu eta kontrola barneratzen da. Beraz, datuak atera eta egiazta daitezke. Orduan, sistema errealen karakterizaziorako metodologia berria proposatu eta sakonki garatuko da jarraian. Trnsys eta Matlab softwareen barne modeloen konplexutasunak aintzat hartuz, biltzailearen adibide erraza baino ez da erakutsiko. Irudia B. 13n galdara karakterizatzeko urratsak adierazten dira era eskematikoan non datu errealen, Trnsys simulazioko datuen eta Matlab-en arteko loturak irudikatzen diren. Bestalde, Irudia B. 14k biltzailearen (C) eta bero trukagailuaren (HX) karakterizazio era azaltzen du Trnsys-en Simulation Studio-ko interfasean. Irudia B. 14n erakutsi antzera, modulu ezberdinek hartzen dute parte modeloen moldakuntzan eta hobekuntzan: • Osagaia, berez, Trnsys liburutegitik hautatzen da eta erdian dago (C edo HX). Lehenengo, Trnsys-etik aukeratu eta, gero, ezaugarri errealak barneratu behar dira. Trnsys-en Type-en parametroak eraldatuz egiten da hori. • User Type-ak, osagaiaren inguruan agertzen dira (𝑇𝑖 𝑅𝑒 izendapenarekin) eta kanpo datu esperimentalen irakurketetarako osagaiak dira. Horietan sistema errealeko datu monitorizatuak dagokien denbora tartearen arabera idazten dira. User Type kopurua sentsoreek irakurritako datu kopurua da. • Bi User aldagai mota daude: independenteak (𝑇𝑖𝐼𝑛𝑑 𝑅𝑒 ) eta dependenteak (𝑇𝑖𝐷𝑒𝑝 𝑅𝑒/𝑇𝑟/𝐶𝑎𝑙𝑐), "Ind" eta "Dep" azpiindizeekin, hain zuzen. Aldagai independenteak osagaiaren sarrerak dira eta Irudia B. 14ko ezkerraldean daude. User aldagai dependenteak, ostera, esperimentuko aldagaiak dira (Trnsys-en irteera aldagaien baliokideak) eta eskumaldean daude. Horiek Trnsys-eko balioekin uneoro alderatu behar dira osagaiaren jarrera erreala ahalik eta modu leialean adierazteko. Laburtzeko, hiru Irudia B. 13 Galdararen simulaziorako modeloa lortzeko eskema Irudia B. 14 C eta HX osagaiak ezaguarritzeko eskema Trnsys-en SIimulation Studio interfazean B.4. ONDORIOAK Eraikin sistemen ezaugarri nagusien artean dinamismoa dago, azken batean ezin baita egoera egonkor batekin horien eskaria ezta energia horniketa adierazi. Ondorioz, edozein kalkuluren aurretik osagai bakoitzaren eta instalazio osoaren modelo termodinamiko sinesgarria eraikitzea ezinbestekoa da. Beste batzuen artean, bi egoera aurki daitezke: lehenengoa instalazioaren sorkuntzan datza eraikin zehatz batzuen beharrak asetzeko. Eskari oso konplexuak izanagatik ere, metodologiak gogobeteko emaitzak eskaintzen dituela frogatzen da. Bigarren kasua datu erreal monitorizatuekin sistemaren ezaugarritze dinamikoan datza. Kutxagris modeloan du funtsa eta Trnsys eta Matlab programen konbinazioarekin lortzen da. Proposamen berritzaile honek ere aldeko emaitzak ematen ditu. Bi metodologiek sistemaren fluxu bakoitzaren aldagai termodinamikoak lortzeko balio dute. Balio finkoak C KAPITULUA: TERMOEKONOMIA ANALISIA ERAIKINETAN LABURPENA Termodinamikaren bigarren legearekin termoekonomiak energia bihurketa prozesuen fisika eta ekonomia batzen ditu. Energia karga profil oso irregularrengatik eta plantaren operazio desorekatuagatik termoekonomia aplikazioa eraikinetan mugatuta dagoenez, metodoa zailtzen duen ikuspegi dinamikoa behar du horrek. Termoekonomia sinbolikoaren (ST) garapen historikoarekin eta laburpenarekin, kapituluaren lehen atalak termoekonomiaren potentziala nabarmentzen du erabakiak hartzeko, berezko kostuen eta efizientzien arteko erlazioa azpimarratzeko gaitasunagatik. Bi ikerketa kasurekin azalduko dira STaren nondik norakoak. Bigarren atalean aplikazioaren hobekuntza egiten da metodologian eraikinen energia sistemetan dinamismoa inplementatuz. Egitura produktiboaren gakoak ebazten dira, zehazki, horren ohikoak diren 3-bideko balbulak eta osagai inertzialak. Disipazio osagaien rola ere azaltzen da ikerketa kasuekin. Guztira, kapitulu honek termoekonomia aplikazioaren sendotasunak eta eskasiak azpimarratzen ditu eta eraikinen erabilpenerako hobetzen da. C.1. SARRERA Energia sistemen bigarren legearen analisiek 60ko hamarkadaren erdialdean eragin nabarmena izaten hasi ziren, hortik aurrera egun arte, hainbeste aurreratze izan dituzte. Exergia metodoaren inplementazioaren lorpenetan nagusia, 80ko hamarkadan garatua, termoekonomiaren zientziako exergia kostuen kalkulua izan zen, zeinek prozesuaren itzulezintasunen arabera fluxuei kostuak lotzen dizkion. Termoekonomiak ekonomia eta termodinamika analisiak batzen ditu sistemaren produktuei prezio arrazionalak esleitzeko, efizientzia gabeziak detektatu eta horien eragin ekonomikoak zenbatesteko, diseinu aukerak ebaluatzeko, prozesuaren unitateen aldagai zehatzak optimizaziorako, etab. [1]. 90ko hamarkadan metodo bakarra ez zegoenez, teknika ezberdinak konparatu eta bateratzen ahalegindu ziren CGAM (C. Frangopoulos, G. Tsatsaronis, A. Valero eta M. von Spakovsky) problemaren bitartez, ideia nagusia exergia kostua kokatzeko bide bakarra erabiltzea zen. Beraz, kostua exergiaren arabera kokatzen da, alegia, energia prozesuaren itzulezintasunekiko era proportzionalean. Zehazki, exergia kostuak zenbat exergia unitate behar diren produktu jakin bat sortzeko adierazten du eta hiru baldintza bete behar dira: (1) sistemaren mugak aurretiaz definitu behar dira; (2) osagaien arteko loturak ezagunak izan behar dira (modelo termodinamikoa) eta (3) osagai bakoitzaren produkzio helburua zehaztuta dago (egitura produktiboa) [2]. Modelo termodinamikoa osagaiaren sarrera eta irteera fluxuak determinatzeko erabiltzen da, modelo produktiboak, ordea, fluxuak fueletan (F), produktuetan (P) eta hondarretan (R) banatzen ditu [3]. Orduan, exergia balantzeaz gain osagai bakoitzean ekonomia xedea ere aitortu behar da. Izan ere, exergia fluxua egoeraren eta osaeraren araberako propietate termodinamikoa izan arren, kostua fluxua eratzeko prozesu zehatzaren funtzio da. Ondorioz, fluxu berberak osatzeko prozeduraren arabera exergia kostu ezberdinak izan ditzake [4]. Kasu horretan, exergia kostuak energia kateko puntu zehatzera iristeko bildu dituen itzulezintasunak zenbakitzen ditu. Hortaz, parametroak gainontzeko osagaien eragin zuzenak eta zeharkakoak barneratzen ditu eta baita fluxuen arteko kostu ezberdinen justifikazioa ere. Gainera, batez besteko kostuek, egitura kostuek eta kostu marginalek matematika formulazio analogoa daukate [5] (izatez, kostu marginalen eta batez besteko kostuen arteko ezberdintasuna kapitalaren amortizazio kostua baino ez da [6]). Are gehiago, kostu exergetikoa osagaien eraginkortasun termodinamikoa eta kostuen efizientzia ebaluatzeko alternatiba da plantaren osagaientzako zein sistemen loturentzako. Tarteko eta bukaerako kostuen zehaztapena oso erabilgarria da elementuak eta ekonomia kontzeptuak erlazionatzeko. C.2. TERMOEKONOMIA SINBOLIKOA C.2.1. Eraikinetan termoekonomia sinbolikoaren analisia Termoekonomia sinbolikoa (ST) egitura produktiboaren analisirako eta baliabide naturalen kontsumorako metodologia bat da kostu formakuntzen zergatiak identifikatzeko. Exergia kostuen teorian (ECT) du funtsa eta ekuazio orokorrak lortzea baimentzen du; horiek energia sistema baten guztizko eraginkortasuna beste aldagai termodinamiko batzuekin, hala nola, fuela, kostu exergetikoa, etab. eta osagai bakoitzaren etekinekin lotzea baimentzen du. Azken batean, kostu kontaketarako metodologiak (ECT bezala) zenbakizko teknikak dira eta ekuazio linealen sistemak ebatziz kostuen kalkulu zehatza ahalbidetu arren, ez dute kostuen formakuntza prozesuaren kausa identifikatzen. ECT eta konputazio sinbolikoa nahastuz gero (konputazio sinbolikoaren paketeen bitartez, adibidez, Mathematika edo Matlab), edozein energia sistemaren formulazioa lor daiteke, ikus Irudia C. 2. STaren helburua osagaien arteko loturak eta produkzio prozesua adieraztea da fuel-produktu adierazpenaren bitartez. Horretarako, sistemako elementu bakoitza kutxa beltzat hartu eta sarrera-irteera parametroekin ezaugarritzen da zentzuei Fuela eta Produktua deritze. Adierazpen horrekin edozein osagaiaren aldaketak plantan zelan eragiten duen ikus daiteke. Gainera, kostuak eta sistemaren osagai askeen arteko adierazpen analitikoak lortzen dira, Irudia C. 2 Metodoaren deskripzio orokorra Horregatik, STarekin sistema baten edozein egoera determinatzeko emaitza orokorrak lortzen dira. Labur esanda, ekuazio orokorrekin lan egiten bada arazo jeneralen emaitza orokorrak lortzen dira. Beraz, ST kostu zenbaketarako erraminta sendoa da. Industria prozesuetan eta planta termikoetan STaren aplikazioa aski ezaguna izanagatik ere [34], eraikinetan STaren aplikazioa askoz eskasagoa da. Alabaina, azken urteotan zenbat lan argitaratu dira, besteak beste, kontrol estrategientzako aireportuen HVAC sistemen lanak [35], gas hedapenen sistemak hozkuntza planta konbentzionalean [37], etab. Azkenekoak matematika tresna sofistikatuen beharrik ez dagoela azpimarratzen du, tratamendu metrikoak egin baitaitezke. STarekin lan egitean bi egoera ager daitezke, ikus Irudia C. 3. Batetik, baliabideen kontsumoa ezarrita egon daiteke (𝐹𝐼𝑁 𝑓𝑖𝑥) eta, orduan, produktuak plantaren egituraren arabera aldatuko dira. Hori banaketa koefizientekin (𝛼𝑖𝑗), osagaien efizientziekin -edo horien alderantzikoagatik, kontsumo exergetikoekin (𝑘𝑖)-, eta sarrera ezaugarriekin (𝜔𝑖𝑛) osatzen da: 𝑃 = 𝑃( 𝛼𝑖𝑗, 𝑘𝑖, 𝜔𝑖𝑛). Horri FP adierazpena edo horniketak sustatutako modeloa deritzo. Bestetik, beste egoera batean produktua finko egon daiteke (𝑃𝑂𝑈𝑇 𝑓𝑖𝑥 ). Adibidez, berokuntza eta EUB sistemak hornitu behar du berokuntza eta EUB, aire girotuko sistemak hozkuntza eskaria eman behar du, etab. Beraz, beharreko baliabidea plantaren egituraren araberakoa da eta birzirkulazio koefizienteekin (𝑟𝑖𝑗), exergia kontsumoarekin (𝑘𝑖) eta kanpo ezaugarriekin (𝜔𝑜𝑢𝑡) deskribatzen da: 𝐹 = 𝐹( 𝑟𝑖𝑗, 𝑘𝑖, 𝜔𝑜𝑢𝑡). Formulazio hori PF adierazpena edo eskariak sustatutako modeloa bezala ezagutzen da. STak termoekonomia propietateak bi adierazpenen aldagai kanonikoen menpe lortzea ahalbidetzen du, esaterako, exergia eta kostuak. Bi errepresentazioak, jakina, estuki lotzen direnez batetik besterako jauzia egin daiteke. STa energia sistemen diseinurako tresna baliagarria da eta sistema konplexuen simulazioen edo ohiko optimizazioen teknikak osatzen ditu. Irudia C. 3 Horniketak sustatutako eta eskariak sustatutako modeloen eskema C.2.1.1. STaren laburpena eskariak sustatutako modeloan Sistemak eskaria hornitzeko beharrezko baliabideak era sinbolikoan lortuko dira (PF modeloa). Beraz, sarrerak plantaren egituraren funtzio izango dira, alegia, birzirkulazio koefizienteak, osagaien exergia kontsumo unitarioak eta amaierako irteera produktuak. C.2.1.1.1. Egitura fisikoa Bedi energia sistema bat 𝑛 osagaiz eta 𝑚 masa edo energia fluxuen loturez osaguta. Fluxuen eta osagaien arteko erlazioak Α (𝑛, 𝑚) intzidentzia matrizearekin adierazten dira. Horrek masa, energia, exergia eta kostu balantzeak modu matrizialean ebazten ditu. Zenbat eta agregazio maila txikiagoa izan orduan eta zehatzagoa izango da intzidentzia matrizea eta, beraz, kostuak eta efizientzia gabeziak hobe egongo dira definituak; baina, datu kantitate gehiago beharko denez, instrumentazioaren kalitatea altuagoa izan beharko da. Egitura fisikoa definitu osteko urratsa egitura produktiboaren determinazioa da azpisistema bakoitzaren baliabideak eta produktuak adierazteko. Fluxuak osagai bakoitzaren fueletan eta produktuetan taldekatu behar dira. Horrela, fuelen Α𝐹 eta produktuen Α𝑃 intzidentzia matrizeak eraikitzen dira. 𝐤𝐃 bada osagaien kontsumo unitarioaren matrize diagonala (𝑛, 𝑛) eta exergia balantzeari dagokionez, idazten da: (𝚨𝐅 − 𝐤𝐃 · 𝚨𝐏) · 𝐄 = 𝟎 (C. 1) non (𝚨𝐅 − 𝐤𝐃 · 𝚨𝐏) eta 𝐉 deritzon. ECT proposizioekin (𝑚 − 𝑛) ekuazio gehigarri lortzen dira. 𝑠 bada amaierako produktuen kantitatea, orduan, 𝑠 ekuazio gehigarri izango dira irteera fluxuak, 𝛂𝐬 · 𝐄 = 𝐄𝐬 eta (𝑚 − 𝑛 − 𝑠) ekuaziok birzirkulazioak adieraziko dituzte, 𝛂𝐫 · 𝐄 = 𝟎. Horregatik, 𝕁r matrize hedatua (𝑚, 𝑚) eta 𝔽r bektore hedatua (𝑚, 1) eraiki daitezke. Azkeneko bektoreak produktu totalen exergia fluxuak barneratzen ditu [𝟎(𝑛,1);𝐄𝐬(𝑠,1); 𝟎(𝑟,1)], eta egiaztatzen da: 𝕁r · 𝐄 = 𝔽r (C. 2) C.2.1.1.2. Egitura produktiboa Nahiz eta ECTak fluxuen kostuak eta fuelen zein produktuen kostuak kalkulatzen dituen, FuelProduktu errepresentazioarekin adierazpen zuzenagoak lortzen dira. Egitura produktiboa Fuel/Produktu taula edo diagramarekin adieraz daiteke eta estuki lotzen da Leontief-en sarrera-irteera ekonomia analisiarekin, halere, fluxuak exergia balioetan daude. Horren arabera, osagai bakoitza kutxa beltz lez adierazten da F sarrerarekin eta P irteerarekin. Zenbait konponente birtual gaineratzen dira baturak (zirkunferentziak) eta banaketak (diamanteak) irudikatzeko. Birzirkulazioak 𝑖 produktutik datorren 𝑗 osagaiko baliabideen (𝐹𝑗) proportzioa dira: Hondakinen kostu exergetikoa (formazio kostua) eta horien garbiketarako baliabideen kostua (murriztapen kostua) sorkuntza unitate produktiboan kokatu behar da eta baita ere plantaren amaierako produktuetan. Hondakinak identifikatu ostean, bakoitzaren formakuntza prozesua jarraitu eta horien jatorria zehaztu behar da. Kostu exergoekonomikoak ikertuko dira. Hondakina 𝑟 osagaiean disipatzen bada eta beste zenbaitetan badu jatorria, hondakinaren kostua banatu egiten da talde sortzaileen artean: 𝑃𝑟∗ = ∑ 𝑃𝑟,𝑖 ∗ 𝑖𝜖𝑝𝑟𝑜𝑑𝑢𝑘 STaren moldagarritasuna kontuan hartuz, kostu formakuntzaren zehaztapena handitzen da instalazioaren azpisistema kantitatea handitu heinean. Beste hitz batzuetan, zenbat eta zehaztasun gehiago izan azpisistemetan orduan eta ulermen handiagoa egongo da kostuen formakuntza prozesuan. C.2.2. Ikerketa kasua Aurreko teoria sakontzeko bi adibide garatuko dira: Lehen adibidearen jomuga laburpen gisa eta modu konpaktuan ST metodologia aurkeztea da, aldagai termoekonomikoen adierazpen orokorrak barneratuz osagaien kontsumo unitateen, birzirkulazio koefizienteen eta amaierako produktuen menpe, alegia, eskariak sustatutako metodoaren arabera. Adibide sinplea bilatu denez, ikerketa kasua EUB instalazio soil bat da. Bigarren adibidearen helburua STaren moldagarritasuna eta kostuen kontaketarako eraginkortasuna azpimarratzea da. Aurreko A Kapituluko (ii) Birgaitze ikerketa kasua hartuko da non bi sistema termiko konparatzen diren eta bertatik berrikuntzak dakartzan onura ekonomikoak nabarmenduko dira STaren aplikazioarekin. Irudia C. 4 EUB sorkuntzarako instalazioaren eskema Irudia C. 5 Fluxuen eta osagaien zenbaketa C.2.2.1.1. Adierazpen sinbolikoak Taula C. 1 (a)-n egitura produktiboaren analisia batzen da. Taula honetan osagai bakoitzaren fuela zein produktua, exergia kontsumo unitatea, plantaren kanpo produktua eta hondakinak daude3. Soilik 14 fluxua da hondakina zein galdararen tximinia irteerako errekuntza gasekin lotzen den eta, beraz, 15 garbiketaren ondoriozko hondakina da. Taula horretatik fuel 𝐀𝐅 eta produktu 𝐀𝐏 matrizeak berehala lortzen dira. EUB biltegian fuel gehigarritzat hartu da simulazio periodoko exergia igoera (∆𝐸̇12). Taula C. 1 (b)-en, 𝛼𝑟 matrizea sortzeko bidebanatze ekuazioak agertzen dira. Instalazioaren produktuak bi direnez, 𝛼𝑠 (2,7) matrizea eraikitzen da. Amaitzeko, 𝕁r matrizea (𝐉 ≡ 𝐀𝐅 − 𝐤𝐃 · 𝐀𝐏, 𝛂𝐬 eta 𝛂𝐫 matrizeen konposaketa) eta 𝕐𝐒 bektore hedatua lortzen dira, ikus Taula C. 2. Ek.(C. 2)-ko ekuazio matriziala ebatziz eta 𝐉𝐫 matrizearen alderantzizkoarekin, fluxu bakoitzaren adierazpen sinbolikoak lortzen dira, exergia kontsumo unitarioaren, birzirkulazio koefizienteen eta plantaren irteeren arabera, ikus Taula C. 3. Taula C. 1 (a) F/P/R Taula eta osagai bakoitzaren exergia kontsumo unitarioa (b) bidebanatze ratioak C.2.2.1.1.1. Kostu exergetikoa Unitate bakoitzeko fuelen eta produktuen kostuak kalkulatzeko, 〈𝐅𝐏〉, 〈𝐊𝐏〉 eta 〈𝐊𝐑〉 matrizeak behar dira, Ek.(C. 7), (C. 10) eta (C. 36) ekuazioen menpe. Emaitzak Taula C. 4n erakusten dira. Taula C. 2 JR eta Ys matrize hedatuak Taula C. 3 Fluxu bakoitzaren adierazpen sinbolikoak C.2.2.1.2. Zenbakizko emaitzak Modelo termikoa lortzeko aldagaiak Trnsys-en simulazio dinamikoarekin lortzen dira. Eraikinaren erabiltzaileez eta erabileraz gain, kokapena, klima eta sareko tenperatura kontuan hartzen ditu [42]. EUB eskarirako banaketa estandarraren probabilitate Gaussiar eta eskailera funtzioak erabiltzen dira [43]. Sareko ur tenperaturaren eta EUB eskariaren profilak simulazioaren hiru egunetarako Irudia C. 6n daude. Taula C. 8n fluxu bakoitzeko exergia balio pilatuak daude periodoaren amaieran. Irudia C. 6 EUB eta ur hotzaren tenperatura profilak hiru egunetan zehar Taula C. 8 fluxu bakoitzeko exergia balio pilatuak hiru egunetan zehar Taula C. 9n, fuelen, produktuen eta hondarren balioak daude. Hiru eguneko periodoaren bukaeran pilatutako exergia kontsumo unitarioa eta produkzio totala ere barneratu dira. C.2.2.1.2.2. Kostu exergoekonomikoa Kostu exergoekonomikoak kalkulatzeko beharrezko informazioa hiru eguneko periodoaren amortizazio zein mantenu kostuak eta gas naturalaren zein ur hotzaren kostu unitarioa dira. Informazio hori Taula C. 11n dago. Energiaren menpe jarri ahal dira adierazpenak energia/exergia koefizienteengatik biderkatuz gero. Taula C. 13n osagai bakoitzaren produktuen kostu unitarioa eta hiru egunetako totala dago (𝑐𝑃𝑖, 𝐶𝑃𝑖). C.2.2.1.3. Emaitzen eztabaida Termoekonomiaren gaineko zentzua eta metodologiaren helburua kostu formakuntza prozesuaren lorpena da. ST tresnari esker osagaien arteko loturak lortzen dira sistemaren egitura produktiboan oinarrituz eta era sinbolikoan erakutsiz. Beraz, plantaren guztizko etekina parametro baten aldakuntzak zelan eragiten duen ikustea erraza da. ECTarekin elkartzen denez, kostuaren aldaketa parametro baten eraldaketaren bidez ere aztertzen da. STak adierazpen orokorrak baimentzen ditu eta ondorengoko edozein egoeratan fuelen, produktuen, kostuen eta abarren zenbakizko balioak lortzeko erabil daitezke. Formulan balioak barneratzeko fluxuen datuak behar dira. Presioa, tenperatura, masa emarien balioak, etab. modelo termikorako bildu behar dira eta, gero, aldagai termoekonomikoak kalkulatu behar dira plantaren edozein egoerarako. Emaitzen arabera, zeinbait taldeen kanpo baliabideekin lotutako kostua handiena da, adibidez galdaran (0.42 [ € 𝑘𝑊ℎ𝑒𝑥]); bestalde, mantenuarekin eta amortizazioarekin erlazionatutako kostua da beste osagai batzuetan garaiena, esaterako, biltegian (1.12 [ € 𝑘𝑊ℎ𝑒𝑥] ). Hondakinen arazo konplexua ere hartu da kontuan. Hondakinen kostuak (errekuntza gasak) talde sortzailean kokatu dira, sorkuntza prozesuan parte hartu duten taldeei kostua esleitzearen irizpidea aintzat hartuz. Osagai batzuetan, kasurako galdaran, kostuan hondakinen eragina murritza da (0.01 [ € 𝑘𝑊ℎ𝑒𝑥]); beste batzuetan, ordea, biltegietan adibidez, efektua hirukoizten da kate energetikoaren kokapenaren eraginez (0.03 [ € 𝑘𝑊ℎ𝑒𝑥]). Taula C. 13 Osagai bakoitzeko produktuaren kostu energetiko unitarioa eta totala Instalazio zaharra 27 azpisistemetan, 70 fluxuetan eta 7 irteeretan banatzen da (4 berokuntza irteera eta 2 EUB txorrota; osagai hautatuak Irudia C. 7n daude). Instalazio berria, ordea, 20 azpisistemekin, 62 fluxurekin eta 7 irteerekin adierazten da. Nahiz eta egitura sinboliko ezberdinak izan, azpisistemak talde berdinak sortzeko konbinatu ziren instalazioen arteko alderaketa gauzatzeko. Analisian erabilitako taldeen zerrenda Taula C. 14n dago non izendapena eta bakoitzaren deskripzio laburra dagoen. Modelo produktiboa, bi instalazioentzat amankomuna, Irudia C. 8n erakusten da. Gezi gorriek barne girorako sistemaren produkzioa seinalatzen dute (B.A.) eta gezi berdeek, aldiz, sarrera baliabideak, alegia, galdaren erregaia (marra zuzenak), ponpen elektrizitatea (marra puntuetenak) eta sareko ur hotza (marra etena). Gainera, marra eten gorri bat dago instalazio berriaren kondentsazio galdararen eta berreskuratzailearen eraginez sarrera gehigarria zeinek adierazten duen. Sarrera-irteera analisi tipikoa sekuentziala egin daiteke ia osagai denetan 3- bideko balbulan izan ezik (auzi hori ondoren garatuko da C kapituluan). C.2.2.2.1.1. Kostu exergetikoa Azpisistema bakoitzaren fuelen eta produktuen kostu unitarioa (𝐤𝐅 ∗ eta 𝐤𝐏 ∗) talde amankomunen arabera kalkulatu eta bateratu egin zen. Taula C. 15k instalazio zaharraren eta berrituaren kostu exergetiko unitarioak jasotzen ditu. Azpisistema bakoitzaren itzulezintasuna adierazten da fuelaren eta produktuaren kostuen arteko diferentziarekin. Kutxa urdinek EUBaren goi eta behe planten kostu exergetiko unitarioa erakusten dute. Era berean, kutxa gorriek berokuntza zirkuituen kostuak erakusten dituzte. Berokuntza igorleak bero katearen azken tokian egoteagatik itzulezintasun asko jaso eta kostu altuak dauzkate. Instalazio zaharra eta berria alderatzen badira, bai berokuntzan bai EUB zirkuituan aurrezpenak daude. Hasierako instalazioan berokuntzaren batez besteko exergia kostu unitarioa 47,8 zen eta berrian, aldiz, 25,3. Antzeko moduan, EUBaren batez besteko exergia kontsumo unitarioa 22,7 zen eta sistema berrituan, ordea, 20,2. Taula C. 15 (b)-ko kostuaren aurrezpena ere T2-aren bero berreskuratzailean datza, zeren kFT2 ∗,new = 7,02 baxuagoa da kFT2 ∗,old = 9,46 baino kondentsazio galdararen sarrera gehigarria medio. Irudia C. 8 Productive model of both facilities C.2.2.2.2. Emaitzen eztabaida Analisi exergetikoak energia fluxuak homogeneizatzen ditu energia kalitatearen arabera eta sistemen eta osagaien alderaketa baimentzen du. Horregatik birgaitze sistemen aurrezpenak ikertzeko giltzarria da. Gainera, exergia kostu termoekonomikoa esleitzeko oinarrizko parametroa da sistema baten puntura arteko itzulezintasun pilaketen arabera. Exergia kostua STarekin konbinatzen bada, metodo moldagarri mekanikoa lortzen da. Adibidearen helburua energia sistema zahar eta berritu baten arteko konparaketa da. Beraz, bi instalazioen egitura produktiboa eta azpisistema multzo berdinak definitu ostean, fluxu bakoitzaren kostu exergetikoa eta exergoekonomikoa kalkulatu dira. Amaierako produktuei dagokionez, berokuntzarako balioak 47,8 eta 25,3 dira eta EUBerako 22,7 eta 20,2. Horien arabera hobekuntza adierazten da. Antzeko moduan, kostu exergoekonomikoen balioak (inbertsio kostuak saihestuz) 15,93 𝑐€/𝑘𝑊ℎ𝑒𝑛 eta 5,21 𝑐€/𝑘𝑊ℎ𝑒𝑛 dira berokuntzarako eta 10,04 𝑐€/𝑘𝑊ℎ𝑒𝑛 eta 4,87 𝑐€/𝑘𝑊ℎ𝑒𝑛 EUBrako; bertan ere nabarmentzen dira fuelei dagozkion aurrezpen handiak instalazio birgaituan. C.3. ST ERAIKINEN SISTEMA DINAMIKOETAN B Kapituluan esan gisa, eraikinen beharrizanak etengabean aldatzen doaz erabiltzaileen eta ingurugiroaren lotura estuagatik. Ondorioz, eraikinen energia instalazioek uneoro aldatzen dituzte funtzionamendu moduak (piztuz, itzaliz eta modulatuz) kontsumitzaileen beharretara moldatzeko. Horregatik, konfigurazio fisikoa eta egitura produktiboa aldatzen doazelako, sistema super-egitura baten lez har daiteke osagaien (𝑖, 𝑗) eta giroaren (𝑒) arteko elkarrekintzen bitartez. Irudia C. 9 Exergia suntsiketa eta kostu exergoekonomiko unitarioa (a) instalazio zaharrean eta (b) berrian Eraikinen jarrera dinamikoa aintzat hartuz (eta beraz, egitura produktiboaren dinamismoa), ST sistematika hauta daiteke kostu exergetikoa modu orokorrean ebazteko. Helburua super-egitura bat sortzea da konfigurazio guztiak barneratuz. Horrela, denbora tarte bakoitzean egitura produktibo espezifikoa aktibatuta egongo da zein baldintza partikularretara egoki moldatuko den. Berez, super-egituraren azpi-konbinaketa bakoitzak kostu formakuntza ezberdina izango du osagaien nahasketa ezberdina egongo delako. Atal honetako ekarpenaren berrikuntza egoera dinamikoentzako kostu termoekonomikoen aplikazio dinamiko berritzailea da. Oinarria eraikinen jarrera dinamikoaren konplexutasuna da zeinek, aldi berean, kostu kapitalen eta eraginkortasunaren arteko harremana anitz zailtzen duen. Gainera, erabilgarritasun nabarmenagatik, bi osagai sakonki ikertuko dira, alegia, 3-bideko balbulak eta biltegi inertzialak. C.3.1. Osagaien modelo produktiboen sakonketa Egitura produktiboa horren estu ikasita dagoelako, atal hau 3-bideko balbulen (V3V) eta osagai inertzialen aurkezpen termoekonomikoan oinarrituko da; azken batean, HVAC&R sistemetan ezinbesteko elementuak dira eta ikasketa arretatsua merezi dute. Biak hartu behar dira osagai dinamikotzat eta horien egitura produktiboa sistemaren beharrizanen arabera aldatuz joango da. Irudia C. 10n eraikin bateko kasu sinple ohikoa agertzen da zein galdara (B) batek orekatzaile hidraulikoa (HC) elikatzen duen eta 3-bideko balbularekin modulatzen den. Hiru konfigurazio aztertuko dira hiru egitura produktiboekin; horien izendapenak dira: sinplifikatua, inkrementala Irudia C. 10 V3V osagaiarentzako egitura produktiboaren interpretazio ezberdinak eta disipatiboa (ulermena errazteko, produktu nagusia fluxu bakartzat hartu da 6) Osagai bakoitzaren F eta P dagozkien fluxu zenbakien arabera definitu dira eta Irudia C. 10ren azpiko atalean daude. Lehenengo kasua sinplea da zeinetan 3-bideko balbula banagailuan (D1) eta nahasgailuan (V1) bereizi den eta zeinen fuela eta produktua dagozkion sarrera eta irteera fluxuak diren, [44]an egin lez. Bigarren kasuan, V1en fuela fluxu beroaren eta nahastuaren arteko exergia tartea da eta produktua, aldiz, nahasketaren eta fluxu hotzaren arteko jaitsiera [13]. Azkeneko kasuak V3Va modu konpaktuan ikertzen du eta disipazio elementutzat hartu; hau da, helburu produktiborik gabeko elementutzat hartzen da (exergia suntsitzen du soilik) eta beharrezkoa da sistemaren eragiketa egokirako. Kasu horretan, exergia suntsiketa zerbitzatzen duen osagai produktiboan kokatu behar da [39]. Exergia balantze bat eta F zein P proposizioak barneratzen badira osagai bakoitzean, fluxuen exergia kostu unitarioak lortzen dira; balantzeak, proposizioen aplikazioa eta ebazpena Irudia C. 11n dago. Jakina, kasu orotan, produktuaren 𝑐6 kostua berdina da eta 𝐸7/𝐸6 balioa du; 1. kasuaren eta 2. kasuaren tarteko fluxuen kostuak berdintsuak dira, 3. kasuak, ordea, ebazpen guztiz ezberdinak ditu. C.3.2. Ikerketa kasua Bi ikerketa kasu garatuko dira aurreko ideiak indartzeko: Lehenengoa eguzki energiako biltzaileen instalazioari dagokio. Egitura produktiboa urratsez urrats definituko da eta V3Varen 1. eta 2. kasuen adierazpenak erabiliko dira. Termoekonomia analisia era dinamikoan irudikatuko da. Bigarren adibidea B Kapituluaren (iii) Eskola baten ATU ikerketa kasuaren jarraipena da. Helburua exergia eta termoekonomia aplikazio zehatza egitea da IAQ eta konfort termikoa asetzeko sistema konplexu batean. Aireztapen helburua medio, disipazio osagaiak giltzarria dira; gainera, V3Varen 3. kasuko adierazpena erabiliko da. Izan ere, egileak dakiela, orain arte ez da inoiz ATU baten ikasketa termoekonomikorik egin. C.3.2.1. (v) Eraikinean eguzki sistemaren ikerketa kasua Eusko Jaurlaritzaren eraikinen kontrol kalitaterako laborategian (EKKL) egokitu zen instalazio esperimentala zeinek etxe familia-anitzerako EUBren eta berokuntzaren eskariak asetzen dituen. BaxiRoca 24 BIOS galdara bat da 28 kW termikoekin eta fabrikatzaileen arabera % 97ko efizientziarekin (behe bero ahalmenean oinarritua); eguzki biltzaile sistema lagungarria dauka 2,5 m2-ko gainazaleko seriezko panelekin. Eguzki zirkuituak Roca 500-E 500 litroko biltegia dauka eta 2,8 kW-ko elektrizitate erresistentzia du zeinek beharrezko inertzia eragiten duen eguzki moduluen sarrera uraren tenperatura konstante mantentzeko. EUB zirkuituak 95 cm-ko diametroko eta 2,25 m-ko altuerako Lapesa CV-1000RB 1000 litroko biltegi bat ere badu. Bero disipazioa 5RYardi HP 250 fan-coil bateria batekin eta 2 tutuko sistemarekin egiten da. Gainera, tarteko 3-bideko balbulak, bero trukagailuak eta orekatzaile hidraulikoak daude beroa banatzeko. Kontrolak galdara pizten du bero eskaria badago edota EUB biltegiaren tenperatura 62 ᵒC-tik behera badoa legionala bakteria saihesteko. Kasu horretan, EUB pilaketa sistema martxan jartzen da bero trukagailuaren primarioko sarrera tenperaturaren eta tankearen batez besteko Irudia C. 12 T1 tankearen aukerazko konfigurazioak masa emari eta egitura produktiboaren arabera tenperaturaren artean 7 ᵒC baino gehiago badago. Eguzki biltegia, antzeko eran, eguzki panelen eta tankearen batez besteko tenperaturen artean 7 ᵒC edo gehiago badago piztuko da. Esperimentua hiru egunetan zehar egin zen eta datuak 10 segundoko jaso ziren monitorizazio eta kontrolaren inplementazio zehatzari esker; 120 sentsore baino gehiago baitaude instalazioan zehar. Irudia C. 13n eskema printzipala irudikatzen da eta sisteman zeharreko sentsoreak adierazten dira. Banaketarako 3-bideko balbulek (V3V) jarrera ezberdina daukate helburuaren arabera: berokuntza sistemako balbula eskaria asetzeko modulatu egiten da. Bero trukagailuaren aurrekoa dena-ezer ez balbula da, beraz, dena pasarazten utzi edo bypaseatzen du. Galdarako eta eguzki zirkuituko V3Vak segurtasun arrazoiengatik barneratu direnez (edota bestelako operazio moduentzako) ez dute horien egoera aldatzen. C.3.2.1.1. Jarrera errealaren karakterizazioa B Kapituluan aipua egin antzera, sistemaren modelo termikoa giltzarria da. Instalazioaren modelizazioa osagaien karakterizazio indibidualarekin hasten da, datu esperimentalen arabera, Matlab [45] eta Trnsys [42] softwareen nahasketarekin. Elementu ororen simulazioa egin eta gero, horien arteko loturak eta kontrola inplementatzen dira. Ondorioz, simulazio dinamikoa 10 segundoko egin zen datu errealen bitartez. Irudia C. 13 Berokuntza eta EUB instalazioaren eskema printzipala eta horren sentsoreak Irudia C. 14n ikerketan zehar erabilitako zenbaketa eta nomenklatura erakusten dira. Ikusi antzera, V3Varen adierazpen ezberdinak medio, 1. eta 2. kasuak hautatu ziren: lehenengoa guztia-ezer ez egoerari dagokio (V1,V2,V3,V5) eta bigarrena modulazio balbulari (V4). Are gehiago, biltegiak (T1 eta T2) modu globalean deskribatu ziren dagozkien konfigurazio ororen arabera (ikus 𝑖𝑠𝑡=𝐸27, 𝐸28 eta 𝑜𝑠𝑡=𝐸45, 𝐸46 fluxu birtualak Irudia C. 14n). Irudia C. 14 Instalazioaren deskripzioa V3V-ren egitura produktibo zehatzarekin Beraz, modelo termoekonomiko "estatiko" bat eraiki zen aukera dinamiko denak barneratzeko. Osagai nagusi ororen kostu balantzea eta dagozkion ekuazio gehigarriak Taula C. 17ren ezkerreko partean batu dira. Taula C. 17ren eskumako atalak, aldiz, osagai bakoitzaren fuela eta produktua deskribatzen ditu; Irudia C. 14ko izendapenak erabili dira. Areago, kanpoko sarrera globalak gas naturala zein exergia irradiazioak (𝐸29, 𝐸30) eta tankeen deskarga (𝐸27, 𝐸28) dira; irteera totalak, ordea, EUB eta berokuntza exergia eskariak (𝐸25 − 𝐸29, 𝐸26) eta tankeen pilaketa dira 𝑚̇ 𝑠 ez badago (𝐸45, 𝐸46). Irudia C. 15n egitura produktiboa erakusten da (Fuel/Produktu diagrama) zeinek aukera guztiak dituelako, programatzen erraza den. Ondorioz, denbora tarte bakoitzeko egitura produktibo dinamikoa soilik parte hartzen ez duten fluxuak zeroz biderkatuz lortzen da; Irudia C. 16ak t1 eta t2 kasuak erakusten ditu. Lehenengoan, 𝐸5, 𝐸6, 𝐸10, 𝐸14, 𝐸15, 𝐸16, 𝐸26, 𝐸31, 𝐸32, 𝐸33, 𝐸34, 𝐸43, 𝐸44, 𝐸45, 𝐸46 fluxuak 0 dira eta bigarrenean, bestalde, 𝐸1, 𝐸2, 𝐸4, 𝐸3, 𝐸20, 𝐸21, 𝐸22, 𝐸23, 𝐸29, 𝐸30, 𝐸31, 𝐸32, 𝐸34, 𝐸45, 𝐸46 fluxuak. Dagozkien ekuazioak eta egitura produktiboak Irudia C. 17 - Taula C. 18 eta Irudia C. 18 - Taula C. 19an daude. Hori dela eta, sistemaren termoekonomia analisia denbora tarte bakoitzean aplikatzen da; horrela, kostu zenbaketa dinamikoaren lehen helburua lortzen da. Irudia C. 15 Instalazioaren egitura produktibo orokorra Irudia C. 16 Bi funtzionamendu kasu t1 eta t2 denbora tartearen arabera Irudia C. 17 t1 kasuaren egitura produktiboa Taula C. 18 t1 kasuaren termoekonomia modelorako ekuazioak eta egitura produktiboa Irudia C. 18 t2 kasuaren egitura produktiboa Taula C. 19 t2 kasuaren termoekonomia modelorako ekuazioak eta egitura produktiboa C.3.2.1.3. Zenbakizko emaitzak Aurretiaz esan antzera, 3 eguneko azterketa egin zen EKKLko instalazio esperimentalean. 30 Pt 100 1/10DIN sentsore termiko erabili ziren 0.15 °C −+ –ko ziurgabertasunarekin eta 7 Siemens SITRANS FM emari kontagailu elektromagnetiko % ± 0.1-ko ziurtasunarekin; halaber, 1 Itron Gallus Class 1.5 gas neurgailu batek galdararen fuel kontsumoa neurtzen du eta 3 piranometro erabili ziren erradiazio lauso eta global horizontala zein bertikala neurtzeko. Datuak 10 segundoko batu ziren. C.3.2.1.3.1. Proba eta datuak Irudia C. 19n erradiazio erasotzailea, gas natural kontsumoa eta berokuntza zein EUB eskariak agertzen dira. Azaldu gisa, lehenengo urratsa osagai errealen karakterizazio matematikoan datza horien modelo termikoa eraikitzeko. Ostean, osagaiak lotu eta kontrola inplementatzen da Trnsys-en Simulation Studio-an. Beraz, instalazio osoaren modelo dinamikoa lortzen da. Gero, Irudia C. 14¡Error! No se encuentra el origen de la referencia.ko fluxu bakoitzaren aldagai termodinamikoak (masa emariak, tenperaturak, etab.) 10 segundoko lortzen dira eta dagokien fluxu exergetikoak kalkulatzen dira formularen arabera [7]. Irudia C. 19 Irradiazio, gas kontsumo, berokuntza eta EUB eskarien datuak esperimentuan zehar C.3.2.1.3.2. Analisi termoekonomikoa Analisi termoekonomiko dinamikoa fluxuen aldagai termodinamikoak (eta, ondorioz, exergiak) ezagutu ostean egin zen. Taula C. 17ko adierazpen orokorrak programatuz eta 10 minutuko balio pilatuak kontuan hartuz kostuak kalkulatu ziren. Osagai nagusien fuelen eta produktuen kontsumo exergetiko unitarioak Irudia C. 20n erakusten dira eta, Taula C. 20k, aldiz, ikasketa periodoaren batez besteko balioak barneratzen ditu (jakina, batez besteko balioen esanahia ez da guztiz zehatza eta ezin da oinarritzat erabili, finean, osagaien pizketa eta itzaltze egoeren araberakoa baita; halere, erreferentziatzat har daiteke). Analisi termoekonomikoak sisteman zeharreko kostuek kokapen argazkia eskaintzen du. Batetik, produktuen eta fuelen kostu exergetiko unitarioen arteko aldeak (𝑘𝑝,𝑖 ∗ (𝑥̅) − 𝑘𝐹,𝑖 ∗ (𝑥̅)) 𝑖 osagaiaren itzulezintasunak adierazten ditu; alegia, beharrezko balioen eta lortutako produktuaren arteko energia narriadura. Ondorioz, itzulezintasun handieneko osagaia hobekuntzaren ikuspuntu izan behar da; adibidez, H elementuaren suntsiketak nabariak dira energia kalitate altua erabiltzen delako giro baldintzetatik gertuko gela bat berotzeko; are gehiago, oso aldakorra da. Beste alde batetik, fuelen exergia kostu unitarioak (𝑘𝐹,𝑖 ∗ (𝑥̅)), 𝑖 osagaira heldu arteko itzulezintasun pilatuak adierazten ditu. Hori dela eta, balibaideen kostu unitarioa sistema osoaren konfigurazioaren araberakoa da eta bertara iritsi arteko energia narriadura oro Irudia C. 20 Osagai nagusien fuel eta produktu kontsumo exergetiko unitario dinamikoa Emaitzen eztabaida Eraikuntza sistema baldintza aldakuntzen oso menpekoa izateagatik, ST era dinamikoan aplikatu behar da. Hortaz, modelo termikoak uneoro aldatzeaz gain, fluxuen kostuak etengabe aldatzen doaz. Adibidearen helburua egitura produktiboarekin lotutako arazoak era globalean ebaztea zen. Horretarako, V3Vak ikuspegi sinpletik eta inkrementaletik ikasi dira: konfigurazio sinplea denaezer ez balbulak adierazteko erabili zen eta bigarren adierazpena, ordea, modulazio balbulentzako. Gainontzeko osagaien konfigurazio aukerak super-egituran barneratzen dira. Emaitza gisa, berogailua oso osagai itzulezina da eta kostuen aldakuntza nabarmena du giro baldintzen menpekotasun handia medio. Horrela kostu dinamikoen esleipena justifikatzen da: osagai bakoitzaren fuelen eta produktuen kostu exergetiko unitario aldakari hori ikerketa periodoan zehar 10 minutuko kalkulatu zen. (iii) Eskola baten ATU ikerketa kasua Adibide hau B Kapituluko (iii) ikerketa kasuaren jarraipena da non Palermoko eskola baten bero sistema garatzen den berokuntza, hozkuntza, aireztapena eta EUB eskariak asetzeko. Eskema fisikoa eta dagokion fluxuen eta osagaien izendapena Irudia C. 21n adierazten dira. Irudia C. 21 Instalazioaren eskema fisikoa Termoekonomia aplikatzeko, azpisistema bakoitzaren exergia fluxuak (guztira 50, ikus Irudia C. 21) kalkulatu behar dira urteko 8760 orduetan zehar. ATUrekin udaran (edo neguan) airea hoztu eta hezetasuna kentzen (edo berotu eta hezetasuna gehitu) zaionez, exergia kimikoa gehitu da analisian [46]. Exergia fisikoari dagokionez, zati termikoak baino ez ziren aintzat hartuz, atal mekanikoekin lan egiteak fluxuen bikoizketa dakarrelako [47]. Edozein kasutan ere, termikoaren ehunekoa nabari altuagoa denez, zati mekanikoa deusezta daiteke. Nahiz eta horren ezabatzeak ponpak eta haizagailuak era indibidualean ez hartzea eragiten duen, horien kontsumo elektrikoak zirkuituaren osagai nagusien barnean hartu ziren kontuan. Gainera, 𝑅 fluxuak giltzarri dira osagaien nortasuna adierazteko disipazio elementuak talde produktiboekin lotzen baitira. Disipazio elementuak bi konfigurazioetan ager daitezke: sistema-giroa edo sistema-sistema. Ondorioz, alde batetik, disipazio osagaiak 𝑅 ingurugirora jaurti baino lehen koka daitezke eta oro har legeekin eta araudiekin erlazionatzen dira. Adibidez, galdararen tximiniako irteera gasak iragazteko (Bc) non keak garbitzeko (𝑅𝐵𝑐 = 𝐸47) kostua galdarari lotzen zaion. Beste alde batetik, disipazio elementuak tartekoak izan daitezke eta sistemaren barnean daude energia zikloa ixteko. Oro har beharrizan termodinamikoekin bat datoz. Kasurako, 3-bideko balbulen 3. kasuko adierazpena (Mh, Mc, M1, M2, M3): exergia suntsiketa bat dago (𝑅𝑀𝑖 = 𝐸𝐷𝑀𝑖) tenperatura ezberdineko fluxuak nahasten direlako; alabaina, exergia suntsiketaren minimizazio nahi bada, kontrol sistema baten bitartez itzulezintasun horiek guztik ekidin daitezke. Datorren Taula C. 23an batzen dira osagai produktiboak. Temoekonomiaren modelo dinamikoa Jomuga nagusia urtean zeharreko super-egitura dinamikoarentzako prozedura orokor bat sortzea da. Kasu honetan era PF formulazioa erabili zen STaren garapenerako (eskariak sustatutako modeloa). PF adierazpena baita egokiena sistema baten produkzio zehatzerako beharrezko baliabideak zenbatzeko eta kanpo fuelen kostu unitarioen araberako kostuak lortzeko. Baina, sinplifikazio arrazoiak medio, 〈𝐏𝐅〉 matrizea FP (eskariak sustatutako modeloa) eta PF adierazpenen arteko harremanetatik lortu zen. Azken finean, 〈𝐅𝐏〉 matrizea eraikitzea franko errazagoa da eta esanahi fisikotik gertuago dago. Beraz, ikerketa PF modeloa erabiliz egin arren, sarrera aldagai independenteak ① kanpo baliabideak 𝐸𝑒; ② bidebanatze eta banaketa parametroak 𝛼𝑖𝑗, 𝜓𝑖𝑗 (izendapenak argiago egiteko 𝛼 𝑗 𝑖 eta 𝜓 𝑗 𝑖 erabili ziren aitzinakoen ordez); eta, ③ osagaien exergia kontsumo unitarioak 𝑘𝑖 izan ziren. Horren ostean, PF adierazpena bi modeloen arteko loturengatik lortu zen. ③ Azkeneko 𝑘𝑖-aren kalkulua fuelaren eta produktuaren arteko zatiketa lez kalkulatzen da. Taula C. 23k osagaien sistema produktiboa dauka eta horien fuela, produktua eta hondakina adierazten dira. Helburua urtean zehar lan egiteko formula orokor eta dinamiko bat lortzea izan arren (nahiz eta kontrola etorkizunean aldatu), zenbait fuel eta produktu (eta baita hondakin) definizio lotu zaizkio osagai batzuei hozkuntza edo berokuntza periodoen arabera (𝑓𝐶𝐶, 𝑝𝐶𝐶, 𝑝𝐻𝐶, 𝑓𝐻, 𝑝𝐻); jarraian azalduko dira. Irudia C. 22n eta Irudia C. 23n hozkuntza eta berokuntza periodoen egitura produktiboa irudikatzen da; itzalitako osagaiak lauso marraztu eta parte hartu gabeko fluxuak gurutzatu dira. Horrela, super-egituraren diagrama funtzional orokorra interpretatzen da. Irudia C. 22 Berokuntza periodoan diagram funtzionala dagokion kontrolarekiko Diagrama funtzionaletan, bi osagai berri barneratu dira ZONE1 eta ZONE2. Ez dira errealak baina eskolako produktu nagusiak irudikatzeko jarri dira: 𝑃𝐷𝑒𝑚1 · 𝛼 𝑍1 𝐷𝑒𝑚1 eta 𝑃𝐷𝑒𝑚2 · 𝛼 𝑍2 𝐷𝑒𝑚1. Eraikinaren exergia eskariarekin bat datoz eta ikur positiboa zein negatiboa izan ditzakete. Batetik, 𝑃𝐷𝑒𝑚𝑖 · 𝛼 𝑍𝑖 𝐷𝑒𝑚1 > 0 eraikinaren beharrak asetzeko exergia esan nahi du. Bestetik, 𝑃𝐷𝑒𝑚𝑖 · 𝛼 𝑍𝑖 𝐷𝑒𝑚1 < 0 guztiz nahi ez den egoera adierazten du sartu baino exergia gehiago kendu dela adierazten duelako; edo, beste modu batean esanda, gunea exergia suntsiketarako osagai lez lan egiten duela (disipazio elementu bezala). Irudia C. 23 Hozkuntza periodoan diagram funtzionala dagokion kontrolarekiko C.3.2.1.4. Emaitza numerikoak Trnsys simulazioaren bitartez, fluxuen datu termodinamikoak 3 minutuko lortu ziren eta orduko pilatu ziren urteko 8760 orduetan zehar. Irudia C. 24n osagai produktiboen hilabeteko pizketa orduak irudikatzen ditu (B, Ch, T, FC1, FC2, CC, HC, HR, H). Gainera "May" bitan banatu da (MAYh eta MAYc) berokuntza periodoaren lehenengo hamabostaldia eta hozkuntzaren gainontzeko egunak bereizita erakusteko (ikus kontrolaren baldintzak B.2.2.2.1 atalean). Osagai produktibo bakoitzaren 𝑘𝑖 balioa kalkulatu ondoren Irudia C. 25n batzen da. Ezkerreko grafikoan sorkuntza eta fan-coil laguntzaile taldeak batzen dira (B, Ch, FC1, FC2) Bero-hotz zirkuitua izendapenarekin; bestalde, eskumako grafikoan aire tratamendurako unitateak daude (CC, HC, HR eta H) zeintzuek AHU zirkuitua izenpean dauden. Orduan, periodo bakoitzeko osagai aktiboak erraz azter daitezke (esaterako, orientazioa dela eta, FC2 ia ez dago neguan piztuta eta HC, ordea, disipazio osagaia da uda garaian). Irudia C. 24 Sistemako osagaien pizketa eta itzaltzea urtean zehar Irudia C. 25 Urtean zeharreko hilabeteko batez besteko kontsumo unitarioa Hilabeteko batez besteko kostu exergetikoaren balioa baldintza dinamikoen arabera aldatzen doa. Azken finean, 𝑘𝑖 osagaien parametro estatikoez gain (bero transmisio koefizientea, biltegiaren bolumena, etab.) termodinamika aldagai aldakorren (pilatze tenperatura, galdararen karga partziala, etab.) zein kanpo baldintzen arabera ere baitago (tenperatura eta hezetasuna). 𝑘𝐵-ren arabera, adibidez, galdarak kontsumoa handitzen du hozkuntza periodoan Bren itzulera tenperatura gertuago baitago bultzatze tenperaturatik 𝑇𝐵 𝑜𝑢𝑡, nahiz eta etekin energetikoa konstante mantendu. Tamalez, 𝑘𝑖 kurba ez konstanteek funtzio-oker induzituak deitutako efektuak eragiten dituzte eta funtzionamenduan aldaketak eragin ditzakete. Termoekonomia aplikazioetan aintzat izan behar dira horiek, kasurako, diagnosian edo sistemen optimizazioan. Gainera, sorkuntza taldeekin bat datozen itzulezintasun handiak ikus daitezke: nahiz eta Baren etekin energetikoa % 95 baliotik gertu egon, exergetikoa % 12 baino baxuagoa da barne errekuntzaren energia narriadurak tartean. Era berean, Ch-aren etekin energetikoa unitatea baino handiagoa izan arren (EER > 4), etekin exergetikoa % 30 baliotik gertu dago kalitate altuko elektrizitatea erabili baita kalitate baxuko bero fluxua lortzeko. C.3.2.1.4.1. Kostu exergetikoak Irudia C. 26n osagai produktiboen kostu exergetiko unitarioak agertzen dira berokuntza eta hozkuntza periodoko bi hilabeteetan zehar. Gainera produktuen kostua 𝑘𝑃𝑖 ∗,𝑒eta 𝑘𝑃𝑖 ∗,𝑟 balioetan banatu da. Esan lez, osagaiaren produktuaren eta fuelaren kostu unitarioaren aldeak (𝑘𝑃𝑖 ∗ − 𝑘𝐹𝑖 ∗ ) muga teknikoen eta efizientzia gabezien itzulezintasunak adierazten ditu (beraz, bakoitzaren 𝑘𝑖 kontsumoarekin lotzen da). Bestalde, fuelen kontsumo unitarioak (𝑘𝐹𝑖 ∗ ) osagai bakoitzaren kokapen erlatiboarekin bat dator gainontzeko sistemen itzulezintasunak barneratuz (hortaz, Irudia C. 26 Kostu exergetiko unitarioak udarako eta neguko hilabete esanguratsuetan Emaitzak hozkuntza garaian ebaluatuz gero ikusten da:  Kostu formakuntza prozesua oso sentikorra da hozkuntzako hilabeteekiko.  Hozkuntzarako uraren kostu unitarioa 𝑘𝑃𝐶ℎ ∗ maiatzetik abuztura igotzen da 𝑘𝐶ℎ-ren igoera medio (exergia etekinaren jaitsiera). Kostu hori 𝑘𝐹𝐶𝐶 ∗ formakuntzaren arduraduna ere bada. Gainera, 𝑘𝐹𝐶𝐶 ∗ balioan parte hartzen dute: CCaren ponpa elikatzeko elektrizitateak eta HCaren exergia suntsiketa (zein 𝑘𝐵-arekin lotzen den). Halaber, 𝑘𝑃𝐶𝐶 ∗ lotuta dago 𝑘𝐶𝐶arekin eta abuztuan jaitsi egiten da.  FCen hotz produkzioaren kostuak (𝑘𝑃𝐹𝐶1 ∗ , 𝑘𝑃𝐹𝐶2 ∗ ) ATUaren produkzio kostuen antzekoak dira 𝑘𝐹𝐶 balio altuengatik. Hortaz, bigarren legearen ikusmiratik, FCaren erabilpena sorkuntza laguntzaile gisa ez da aukerarik egokiena. Taula C. 24 Kanpo datuak: osagaien erosketa kostua eta datu ekonomikoak Hozkuntza periodoko hilabetearen (abuztua) emaitzak Irudia C. 27n daude non produktuen kostu unitarioa formakuntza prozesuaren arabera banatu den: 𝑐𝑃𝑖 𝑒 produktu erabilgarriaren, 𝑐𝑃𝑖 𝑟 hondakinen eta 𝑐𝑃𝑖 𝑧 kanpo baliabideen formakuntza kostuan, hain zuzen. Kostu exergoekonomiko unitarioaren joera (c€/kWex) eta kostu exergetikoaren joera (kWex /kWex) berdintsuak dira nahiz eta itzulezintasunen kostu kokapenaz gain datu ekonomikoak erabili (€) diren 𝑐 kalkuluentzako. Irudia C. 27n 𝑐𝐹𝑖-aren orduko kostu exergoekonomikoak barneratu ziren termoekonomiaren moldagarritasuna adierazteko asmoz. Emaitzak energia terminoetan emateko, Irudia C. 28n hilabeteko batez besteko kalitate faktoreak erakusten dira. ATU eraldaketa katearekin kalitate oso baxuak lotzen dira: berokuntzaren batez bestekoa 𝑄𝐹𝑃,𝐴𝐻𝑈 𝐻𝑒𝑎𝑡 , 57,84 da eta hozkuntzaren balioa 𝑄𝐹𝑃,𝐴𝐻𝑈 𝑐𝑜𝑜𝑙 = 51,18. Amaierako produktuen hilabeteko kostu ekonomiko totala (Zone1 eta Zone2-ko eskariak) Irudia C. 29n batzen dira eta horien zenbakizko datuak Taula C. 25n daude. Irudia C. 27 Batez besteko eta orduko kostu Exergoekonomikoa hozkuntza periodoan Irudia C. 28 Urtean zeharreko batez besteko kalitate faktorea Emaitzen eztabaida Termoekonomia analisiak energia sistema baten kostu formakuntza prozesua ulertzen laguntzen du. Exergia parametro arrazional gisa erabiltzen da eta kostua itzulezintasunen arabera kokatzen da. Ikerketa egin aurretik exergia balio totalekin ikasketa egingo den edota, alderantziz, exergiaren atal kimikoan, termikoan eta mekanikoan bereiztuko den erabaki behar da. Banaketak emaitzak hobetzen ditu baina esfortzua askotan handiagoa da ebazpenen aurreratzea baino. Beraz, kasu horietan ondorioak antzekoak dira eta ez dago konplexutasuna gehitzeko arrazoirik. Adibide honetako (iii) ikerketa kasuan, metodo sistematiko eta zalantzarik gabekoa garatu da lehen aldiz Palermoko (Italia) eskola bateko ATU sistemetan termoekonomia dinamikoaren azterketa aplikatzeko; sistemak konfort termikoa asetzen baitu barneko aire kalitatea eta tenperatura eta hezetasun baldintzak kontuan hartuz. Proposamen orokorra ematen zaio ST aplikazioari. Super egitura batekin operazio baldintza dinamiko guztiak jasotzen dira (nahiz eta kontrola etorkizunean aldatu). Zenbait osagaiek horien egitura produktiboa aldatzen dutenez urtearen periodoaren arabera (baita osagai produktibo izatetik disipazio elementura igaro ere) zenbait doikuntza egin dira. Horrela, osagai Irudia C. 29 Amaierako produktuaren batez besteko kostu totala urtean zehar Taula C. 25 Hilabeteko kostu totala produkzioarekin eta hondar sorkuntzarekin zein kostu finkoekin lotua bakoitzeko kostu exergetiko eta exergoekonomiko unitarioak erraz kalkulatzen dira dagokion denbora tarteko egitura produktiboaren arabera. Zenbait gako ematen dira bigarren legearen moldagarritasunari eta aplikazioari dagokionez. Sistema osoaren kanpo baliabideen kontsumoarengatik urteroko kostua 19.502 € da eta inbertsio, mantenu eta operazio kostuen balioa 2.785 € da. ONDORIOAK Exergiaren metodo arruntak ez du baliabide osotasunarentzako osagaien itzulezintasunen araberako eragina adierazten, hau da, ez da gai kostuaren zein zati dagoen talde bakoitzaren exergia suntsiketarekin lotuta ebaluatzeko. Helburu hori betetzeko, ordea, termoekonomia sortu zen termodinamikaren bigarren legea ekonomia kontzeptuekin batzeko. Beraz, kostu exergetikoak itzulezintasun bakoitzari sistemaren osotasunaren arabera pisu bat emateko erabiltzen da eta, exergia kostuak ikasteko, instalazioaren egitura produktiboa eraiki behar da. Termoekonomia sinbolikoak (ST) analisi hori baimentzen du eta guztiz egokia da eskala handiko instalazioentzat. Izatez, kostuak sistemaren energia bihurketen eraginkortasunak estuki lortzen ditu; beraz, plantan zeharreko kostuen mapak ahalbidetzen ditu puntu kritikoen zehaztapenak eta premia handieneko hobekuntza estrategikoentzako identifikazioak. Giltzarria kostuaren definizioan datza eta ikerketa hori exergian oinarritzen da. Orduan, edozein prozesuko itzulezintasuna (𝐸𝐷) sistemaren sarreraren eta irteeraren arteko exergiaren aldea lez kalkulatzen denez sistema termodinamikoaren baldintza fisikoekin estuki lortzen da. Bestalde, kostu exergetikoak prozesu produktiboan du funtsa eta ez baldintza termikoetan, beraz, prozesuaren perfekzio mailaren araberakoa da. Hortaz, egitura fisiko bakar batek egitura produktibo ezberdinak dauzka F-ren eta P-ren definizioa eztabaidagarria izan daitekeelako. Orduan, analistaren helburuaren eta irizpidearen arabera moldatzen da. Hori da, preseski, termoekonomiaren arazoetan handienetako bat. Horretaz gain, B Kapituluan esan antzera, masa eta energia balantzeak nahikoak dira energia sistema bat diseinatzeko, optimizaziorako eta diagnosirako. Exergia balantzea berez beharrezkoa ez izan arren, informazio gehigarria ematen du fluxu bateko lan erabilgarriaren arabera. Erabilgarritasunaren kontzeptua erabiliz (ikuspegi ekonomikoa barneratuz, alegia), sisteman zehar energia narriadura prozesuaren arabera kostu exergetikoaren banaketa irudia lortzen da. Lortutako aurrerapenak aintzat hartzeagatik ere, datorren galdera sortzen da: zergatik da erabilgarria edo beharrezkoa sistema baten jarrera dinamikoaren irudi exergoekonomiko bat izatea? Erantzuna eztabaidagarria da zeren, azken batean, helburua diseinua hobetzea izaten ohi da (diseinurik egokienak bizitzan zeharreko kostuak minimizatzen ditu) eta, horretarako, diseinu aldagaiak (𝜏̅) moldatu behar dira. Jakina denez, exergia zenbait parametro intentsiboekin eta estentsiboekin eraikitzen da. Bestalde, diseinuaren optimizazioa prozesu iteratiboa da eta optimo global bat lortu arte errepikatu behar da; beraz, exergoekonomiari dagokionez, egiazko optimo bat ezin da exergien loturen ondorioz lortu (𝐸1 = 𝑓(𝜏̅), 𝐸2 = 𝑓(𝜏̅), 𝐸1 = 𝑓(𝐸2)). Hala eta guztiz ere, exergia analisiak fluxuak homogeneizatzen ditu energiaren kalitatearen arabera eta osagaien eta sistemen arteko alderaketa egokiagoa ahalbidetzen du. Beraz, exergia kostua minimizatzea helburutzat hartu behar da, baina, bidea diseinu parametroen 𝜏̅ eraldaketa izan behar da. Eraikinaren energia sistemaren kudeaketak jarrera dinamikoa eskatzen du etengabeko eraldaketengatik. Horregatik, STaren prozedura dinamiko bat garatu da, non era globalean ebazten dituen egitura produktibo aldakorraren gakoak (gainera, termoekonomiaren aplikazio dinamikorako software bat Annex-ean garatzen da). Halaber, arreta berezia eman zaie 3-bideko balbulei eta inertzia osagaiei. V3Vak hiru ekonomia ikuspuntutik ikasi dira: sinplea, inkrementala eta disipazio ikuspegitik, eta, konfigurazio horiek ikerketa kasu ezberdinetan aplikatu dira. Era berean, inertzia osagaiak adierazteko egitura produktiboa garatu da 𝑖𝑠𝑡 eta 𝑜𝑠𝑡 fluxuen bitartez. Nahiz eta aldakuntza dinamikoak konplexutasunak barneratu, beharrezkoa da eraikinekin lan egin nahi bada. Beraz, oso ikerketa kasu zaila analizatu da metodoaren aplikazio gida izan dadin non osagai batzuen jarrera produktiboa edo disipatiboa urtearen periodoaren araberakoa den. Exergia oinarri berdinetan du exergoinguru zientzia arloak zeinek ingurugiro inpaktuak itzulezintasunen arabera zenbakitzen dituen. Biek, exergoekonomiak zein exergoinguruak energia auditoretzetan erabil daitezke galera lekuak identifikatzeko eta kostu ekonomikoen zein inguru kostuen arabera sailkatzen dituen etorkizuneko hobekuntzak egiteko. Gainera, sintesirako eta diagnosirako inplementa daitezke, kostu formakuntza prozesuaren informazioa eta termodinamika, ekonomia zein ingurugiro inpaktuen parametroen arteko loturak eta osagaien zein sistemen arteko elkarrekintzak ematen dituelako. Beraz, termoekonomia metodologiaren helburua hobekuntza sustatzea da eraginkortasuna igotzeko, gastuak murrizteko eta kutsatzaile igorpenak jaisteko. Tamalez, teoria ez dago guztiz osatua iragarpen estatistikoetan, erabaki eztabaidagarrietan, kostu estimazioetan, eta abarretan oinarritzen delako. Halere, bigarren legearen aplikazioa mundu mailan ospea hartzen ari da eta erabakiak hartzeko tresna baliotsua da. Horri esker, energia aurrezpenaren eta ingurugiro zainketaren helburuak pixkanaka lortzen hasi dira. D KAPITULUA: ERAIKINETAN TERMOEKONOMIA DIAGNOSTIKOA D.0. LABURPENA Kapitulu honen helburua HVAC&R sistemetan diagnostiko termoekonomikoaren problema zuzena ebaztea da. Ideia nagusia irakurleei teoriaren onurak eta desabantailak adieraztea da ikuspegi kritikoa emateko. Azken batean, kapitulu honetan zeharreko ikuspegi zorrotzak eta garapenak ahalbidetzen baitu diagnosirako erabakia egitea. Lehenengo atalean, fuel inpaktu metodologia aztertzen da eta bi adierazle berri proposatzen dira osagai bakoitzaren funtzio-oker kostua zenbatzeko. Gainera, adierazpen berriak ondorioztatzen dira anomalien eta kontrol sistemaren esku hartzearen kostu ekonomikoa kalkulatzeko. Halere, fuel inpaktu metodologia ez da guztiz eraginkorra anomalien sorburua identifikatzeko. Bigarren sekzioan, fuel inpaktu formula nolakotasun kurbekin lotzen da aurreko anbiguetateak konpontzeko. Aurkikuntzaren gakoa bi metodologiatik bat ere ez dela hobeagoa da, biak osagarriak direlako. Bi teoriak batuz gero, anomalia bakoitzaren fuel inpaktua kalkula daiteke diagnostikoa modu errepikakorrean aplikatuz. Azkeneko alderdian, diagnosiaren aplikazio errealerako bidea definitzen da aitzinako metodologia hobetuz. Prozedura zuzena eta argia garatzen da diagnostikoa eraikinen sistema energetikoetan era mekanikoan aplikatuz. D.1. SARRERA Instalazio bat ikuspegi ekonomikotik zein gizarte edo giro ikuspuntutik optimizatzen denean, prozesuko fase guztiak kontu handiz aztertu behar dira: talde egokien hautaketa, kontrol onenaren aplikazioa eta mantenu optimoa. Egoera errealean anomalia bat balego, erreferentziazko operazioa erraz zapuztu daiteke fuel kontsumoa igoz eta, ondorioz, operazio kostuak. Sistemak oro har eskas mantentzen dira eta eraginkortasunaren narriadura lazgarria jasaten dute urteak aurrera joan ahala eta funtzio-okerren edo akatsen eragina medio [1]. Anomalia horiek ez dute funtzionamendua gelditzen baina plantaren etekinean degradazioa eragiten dute eta nahi ez diren eragin induzituen iturri izateaz gain, operazio nominalaren baldintza larriki kaltetu dezakete. Definizioz, diagnostikoak gaixotasun edo arazo baten natura identifikatzeko zientzia da horren sintomak aztertuz. Beraz, termoekonomia diagnostikoa operazioa analizatzeko bigarren legeen oinarritutako teknika da. Jomuga anomalia (funtzio-oker) batek eragindako osagaiaren identifikazioa du exergia etekinen aldakuntzen analisiaren bitartez (edo horren alderantzizkoarekin, kontsumo exergetiko unitarioaz, 𝑘). Sistemaren energia berreskurapenaren potentziala kuantifikatzea ere du asmoa, egungo (operazio) eta egoera idealaren (erreferentzia) arteko baliabide kontsumo gehigarria ebaluatuz. Nahiz eta (erakutsiko den antzera) anomalien detekzioak ez duen termoekonomiaren beharrik, diagnostiko termoekonomikoaren funtsezko ideia da osagai ezberdinetan itzulezintasun aldakuntza berdina gertatu arren, produktu berdina mantentzeko baliabide gehigarrian eragin ezberdina daukala kokapenaren arabera [2]. Are gehiago eta beste metodologiak ez bezala, exergia eta termoekonomia analisiak teknika sistematikoak direnez edozein sistemetan aplika daitezke [3]; beraz, termoekonomia diagnostikoak anomalia guztietarako errepikapena ahalbidetzen du eta, horregatik, metodologia orokorra da. Alderdi positiboak egonagatik ere, zenbait ahuldura dauzka diagnostiko termoekonomikoak. A.1.2 Atalean adierazi lez, exergiak termodinamikaren informazio sintetikoa erakusten duenez osagaien arteko harremanak aztertzeko ez da tresnarik egokiena. Osagaien arteko elkarreragiketa fisikoak oso konplexuak dira eta anomaliak kuantifikatzeko eta kokatzeko jarduera gai korapilatsuagoa da [4], zeinek exergia kontsumo unitarioaren konparaketa baino gehiago behar duen (beste hitz batzuetan, ezagutza termodinamiko gehigarria behar da). Hortaz, diagnostiko termoekonomikoaren aplikazioak, zenbaitetan, matematika ikuspegitik ahultasunak izan ditzake [2]. Halaber, efizientzia gabezien zergatiek ez dutenez zertan itzulezintasunen kokapenekin bat egin [5], ondorengo pausu bat behar da. Gainera, diagnosi termoekonomikoaren teoria batez besteko kostuetan oinarritzen da eta horiek ez dira diagnostiko helburuetarako balore objektiboak: alde batetik, batez besteko kostuek ez dute etorkizunean espero gabeko eraginen informaziorik ematen eta, beste batetik, ez dute sortutako lehenengo eta azkenengo produktuaren artean bereizten. Izatez, optimizazioa ere inplementatu nahi bada, kostu marginalak erabili behar dira. Ondorioz, termoekonomia adierazleen aplikazioak beti direnez subjektiboak [6], diagnostiko termoekonomiko klasikoa ikuspegi termodinamikotik aplikazio egokirako moldatu egin behar da eta hori da, preseski, kapitulu honen helburua. D.1.1. Diagnostikoa aplikazio ez industrialetan C.1 Atalean aipatu antzera, diagnostiko termoekonomikoaren garapena batez ere industrian izan da. Berez, energia plantetan akatsen detekzioa eta diagnostikoa ondo egonkortuta badago ere, haurtzaroan dago berokuntza, aireztapen, aire girotu eta hozkuntza (HVAC&R) sistemetan. Izatez, ikerketa ez zen 80ko hamarkadaren bukaerara eta 90ko hamarkadaren hasierara arte hasi [7], beste gauza askoren artean, datozen arrazoiak medio:  Orokorrean, eraikin gehiengoen HVAC&R sistemek sentsore kantitate mugatua daukate (kontrol helburuetarako beharrezkoak soilik daude) eta prognosia, ordea, sistemaren operazioa uneoro monitorizatuz lortzen da.  Eraikin askoren eraginkortasun arazoak kontrolaren oreka automatikoarekin berdintzen direnez, erabiltzailerik ez dute deskonforta somatzen, nahiz eta energia kontsumoa eta operazio kostua igo [8].  Diagnosirako edo detekziorako metodoak hautatu aurretik, akatsen aurre ulermen sakona beharrezkoa da. Tamalez, metodo oso gutxik diagnostika dezakete akats baten sintoma ezberdinak denbora tarte ezberdinetan eta sistemaren operazioaren dinamismoaren arabera daude.  Aldibereko akats anitzek kausak eta eraginak determinatzeko zailtasunak barneratzen dituzte. Mugak egon arren, zenbait diagnostiko metodo eta mota garatu ziren HVAC&R sistemetarako azken hamarkadetan eta Irudia D. 1n batzen dira (berrikusketa sakona Erref. [9]-an dago). Alabaina, metodologia horiek akats jakinak identifikatu arren, ez dute (1) akatsak larriak edo mesprezagarriak diren adierazten, ezta (2) akatsaren eraginez sistemaren eraginkortasunaren narriadura era kuantitatiboan ebaluatzen. Bestalde, aurreko metodologia termoekonomikoek (1) diseinuz kanpoko operazio baldintzak analizatu, (2) aldi baterako akatsak identifikatu (banakakoak edo anitzak) eta (3) akats bakoitzaren "fuel inpaktua" neurtzen dute ohiko diagnosi metodoarekin bi operazio baldintzak alderatuz [10]. Aitzitik, ez dute akatsek bultzatutako eraginkortasun ezak murrizteko estrategiarik eskaintzen [11]. Hala eta guztiz ere, eta bigarren legeko aplikazioetan oinarrituz gero, zenbait termoekonomia diagnostiko aplikatu ziren HVAC&R sistemetan 2010ko hamarkadan eta, kapituluaren helburua aintzat hartuz, aipamen berezia behar dute. Termoekonomiaren aplikazio konbentzionala egin zen aire giroturako sistema batean [12] non, energia plantetan ez bezala, amaierako produktuan aldakuntza dagoen. Gainera, sistemaren produkzio egituraren definizioan arazoak zeuden. Finean, anbiguotasun kontzeptualak zeudelako bereziki kondentsadorean (disipazio osagaia) eta itotze balbulan (zeinek exergia mekanikoaz elikatu eta hozkarian exergia termikoaren igoera eragiten duen) [13]. Halere, soluzioak eskaini ziren, alde batetik, akatsak eragindako disipazio unitatetako exergia suntsiketaren aldakuntza kokatuz eta, bestetik, exergia fisikoa zati termikoan eta mekanikoan bereiztuz [1]. Are gehiago, zenbait hobekuntza metodologiko barneratu ziren diagnostiko termoekonomikoa inplementatzeko: (1) fikziozko osagaien distortsioak horiek egitura produktibotik ezabatuz saihestu ziren, (2) amaierako produktuaren aldakuntza nulua onartu zen exergia fluxu oro hozkuntza ahalmen faktore batekin biderkatuz [12] eta (3) hozkariaren eragin gutxietsiak iragazi ziren. Gainera, diagnosi teknikaren sentikortasun analisia eztabaidatu zen [13] eta Erref.[1]-n funtzio-okerrak bereizteko beste aukera bat eskaini zen. Ikerketa kasu Irudia D. 1 HVAC&R sistemetan diagnosi metodoen deskripzio laburra D.1.2. Orokortasunak Diagnostiko termoekonomikoaren lehenengo urratsak eta horien garapena [16]-n daude. Esan moduan, diagnostikoaren prozedurak sistemaren bi lan baldintzen alderaketan oinarritzen dira: erreferentzia operazio egoera, anomaliarik gabe (0 azpiindizearekin adierazten da eta oro har diseinu baldintza da) eta operazio egoera erreala (plantaren momentuko egoerari dagokio eta, orokorrean, guztizko efizientzia txikiagoa dauka gutxienez akats bat duelako). Beste hitz batzuetan, anomalia edo funtzio-oker intrintseko batek operazio egoeran aldakuntzak eragiten ditu erreferentzia baldintzarekin alderatuz bero, zenbait parametro konstante mantentzean; adibidez, produkzio berbera mantentzen bada, baliabide kontsumoa erreferentzia egoeraren ezberdina izango da osagai batzuen funtzio-oker intrintsekoek ∆𝑘 = 𝑘 − 𝑘0 bat eragingo dutelako. Lan baldintza biak sistema berberari dagozkionez, egitura sinboliko berbera daukate [17]. Diagnostikoa gai izan behar da etekinaren desbideraketak antzemateko, zergatien sustraiak kokatzeko eta horien eraginak kontsumo gehigarrian edo inpaktu ekonomikoan adierazteko. Alabaina, diagnostikoa aplikatzean, analistak ez daki zenbat anomalia dauden ezta horien kokapena ere; halaber, itzulezintasunen kokapenak ez du kausalitatearekin bat egiten. Diagnostiko termoekonomikoa aplikatzeko aurretiazko zenbait eskakizun daude:  Erreferentzia egoeraren definizio egokia behar da.  Operazio eta erreferentzia baldintzak aski gertu egon behar dira modelo lineala egiaztatzeko (perturbazio txikien hipotesia) [4].  Diagnostikoaren xederako, kontrol bolumen definizio zehatza eta egitura produktiborako fluxuen zehaztapena behar dira. Hori ezin da exergia balantze soilekin lortu eta C. Kapituluko bi termoekonomia kontzeptu behar dira: egitura produktiboa eta kostu exergetikoa. Fuel inpaktu erlazioa diagnosirako tresna lez erabiltzean zenbait alderdi izan behar dira kontuan [5]: • Osagaiak funtzio-okerrik ez badu eta gainontzeko osagaietan disfuntziorik induzitzen ez baditu, haren funtzio-oker kostua nulua da. • Osagai bakoitzaren funtzio-oker kostua berdina da osagaiak baldintza errealetan behartzen duen fuel kontsumo gehigarriarekin. • Kanpo produktuaren aldakuntza badago, aldaketa horrek eragindako fuel inpaktu proportzioa aintzat izan behar da. Ondorioz, 𝑖 osagaiaren funtzio-oker kostuak 𝑀𝐹𝑖 ∗ exergia aurrezpen potentziala erakusten du osagai horretan erreferentzia egoera berrezarri egiten bada; eta produkzio kostuaren 𝑀𝐹𝑒,𝑖 ∗ informazioa da nahi gabeko amaierako produkzio gehigarriak eragindako kostu saihetsezina zein funtzio-okerra zuzenduz soilik aurreztu daitekeen. Guztizko fuel inpaktuarekiko funtzio-oker kostuaren eta osagai bakoitzaren produkzio kostuaren esanahiak ulertzeko, bi 𝜓 adierazle proposatzen dira: 𝜓𝑀𝐹𝑖 ∗ = 𝑀𝐹𝑖 ∗ Δ𝐹𝑇 (D. 21) Baliabide kontsumo gehigarri gehiena eragiten duena𝜓𝑀𝐹𝑖 ∗ adierazlerik handieneko osagaia izango da, beraz, akastun nagusia. Fuel inpaktuaren bukaerako laburpena lez, bi ikuspegi daude. Alde batetik,①-en osagai bakoitzaren itzulezintasunaren aldakuntza da osagai bakoitzaren anomaliek eragindako funtzio-okerren eta disfuntzioen arteko gehiketa eta, hortaz, plantaren fuel inpaktu totala da osagai bakoitzaren itzulezintasunaren aldakuntza gehi plantaren produktu totalaren aldaketa. Beste alde batetik,② ikuspuntutik, osagai bakoitzaren fuelaren inpaktu totala da osagai horretako kontsumo exergetiko unitarioaren aldakuntzarekin lotutako itzulezintasun kuotaren eta amaierako produktuen aldakuntzaren eragin induzituen gehiketa. Irakurleak diagnosiaren sustraiak sakondu eta matematika adierazpenak garatu nahi baditu, [19] eta [15] erreferentziak dauzka. D.2.2. Nahi gabeko eraginen iragazkiak Baldintza errealen eta erreferentziaren arteko alderaketa baliagarria egiteko, zenbait eragin aurretiaz hartu behar dira kontuan [20]: kontrol sistema esku-hartzearen eragina eta amaierako produkzioaren eragina. D.2.2.1. Kontrol sistemaren eragina Adierazpen orokortzat, instalazio baten kontrol sistema osagai jakinen aldagaien set-pointetan oinarritzen da, esaterako, tenperaturak. Tenperatura horien balioak sistemaren egoera termodinamikoaren araberakoak dira. Anomalia batek gorabeherak sortzen ditu baloreetan eta kontrol sistemaren esku-hartzea dakar zeinek erreferentzia baldintzak aldatu eta funtziookerraren hedapenak saihesten dituen. Kontrol eragin hori iragazi egin beharko da erreferentzia eta operazio baldintzak ahalik eta hoberen konparatzeko eta jarrera baliokidea izateko. Baldintza artifizial bat lortzen da egoera errealetik erregulazio berdina inposatuz zeini baldintza askea deritzon eta era birtualean lortu behar den. Horrela, diagnosia baldintza askearen eta erreferentziaren arteko alderaketarekin egingo da eta, hortaz, funtzio-okerrak ez du erregulazio sisteman eragingo. Baldintza askeak baldintza errealeko akats (anomalia) berberak dauzka, baina kontrolaren komandoak erreferentziarekin bat datoz. Aitzinako lanetan, baldintza askea ikuspegi matematikotik lortzen zen [20]. Anomaliak aski txikiak izateagatik, egoera erreala eta erreferentzia gertu daude eta erregulazio parametro bakoitzaren eragina linealtzat har daiteke. Parametro bakoitzaren erregulazio ekuazioak idatzi ostean eta kontrol sistemarekin bat datozen Lagrange biderkatzaileak kalkulatu eta gero, planta modelatu egiten da egoera askearen balioak lortuz. Halere, kapitulu honetan erregulazio sistemaren eragina iragazteko metodo berria aurkezten da. Matematika garapenaren ordez, baldintza askean simulazioaren bidez lortzen da zuzenean; egoera artifizial hori lortzeko erreferentzia baldintzatik hasi eta operazio baldintzan inposatzen da haren kontrola. Irudia D. 2n hiru baldintzak laburtzen dira: erreferentzia, erreala eta askea. Irudia D. 2 Baldintza askea lortzeko era D.2.2.2. Guztizko produkzioaren eragina Aurreko lanetan, diagnosia kanpo aldakuntzarik gabeko sistemetan aplikatzen zen [21]. Are gehiago, Erref. [6]-an diagnosia definitzen da anomaliak kokatzeko eta horiek eragindako kontsumo gehigarriak kalkulatzeko metodologia lez amaierako produktuaren ezaugarriak eta kantitateak konstante mantenduz gero. Alabaina, arestiko zenbait lan argitaratu dira amaierako produktu bakarraren aldakuntzarekin, adibidez [13], non aldakuntza bakarra era errazean iragazi egiten den. Hala eta guztiz ere, eraikinen energia horniketa sistemetan, oro har, amaierako produktu nagusi bat baino gehiago dago, besteak beste, berokuntza, hozkuntza edo EUB eskariak. Irteera anitzak medio, produkzio aldakuntzaren eragina (𝚫𝐏𝐒) kontuan izan behar da. D.2.4. Ikerketa kasua Esan antzera, nahiz eta diagnosiaren helburu erreala problema zuzenaren ebazpena izan, ikerketa kasuak aurkako bidea jarraitzen du teoria aplikatzeko eta interpretatzeko. Beraz, datorren prozedura jarraituko da: instalazioa era dinamikoan modelatuko da Trnsys v17 programarekin [22] eta simulazio bikoitza gauzatu. Simulazio batek erreferentzia baldintza adierazten du eta besteak, aldiz, operazio baldintza anomaloa. Azkenekoak akats ezagun bat izango du osagai zehatz batean. Ondorioz, sortutako narriadura fuel eta ekonomia inpaktuen, funtzio-okerren, disfuntzioen eta funtzio-oker kostuen bidez ikasiko dira emaitza orokorrak era zorrotzean eta kritikoan ebaluatzeko. Gainera, diagnostiko prozedurak kontrol sistemaren eraginak kontuan izango ditu horiek iragaziz. Diagnosi metodologiaren ekarpen berritzaile bat erakusten da non erregulazio sistemaren eraginak saihesteko bidea erakusten den. Baldintza askea garapen matematikotik lortu ordez, simulazioz lortzen da. Are gehiago, amaierako produktuaren aldakuntza kontuan hartuko denez fuel inpaktua lotzen da anomalien itzulezintasun handitzearekin eta amaierako produktuaren aldaketarekin. D.2.4.1. (vi) Berokuntza eta EUB sistemaren ikerketa kasua Ikerketa kasua Bilboko (Espainiaren iparraldea) 16 bizilagunentzako etxebizitzaren berokuntza eta EUB sistemaren instalazioari dagokio. Sistema hori Euskadiko ohiko berokuntza instalazioa da [23]. Energia horniketa sistema BaxiRoca 24 BIOS/82F markako kondentsazio galdara da. Irudia D. 4 Ikerketa kasuaren instalazioaren eskema Tenperatura altuan lan egitean, katalogoaren arabera 28 kW potentziara irits daiteke % 97-ko etekinarekin (% 17-ko etekin exergetikoarekin). Instalazioko gainontzeko osagaiak orekatzaile hidrauliko bat, 3-bideko balbulak, bero trukagailu bat eta 1000 litroko EUB biltegi bat dira. Horretaz gain, hiru ponpa hidrauliko daude, bat sorkuntza zirkuituan, bestea banaketa zirkuituan eta azkenekoa EUB sorkuntza zirkuituan, ikus Irudia D. 4. Berokuntza eskaria disipaziorako erradiadore sistemaren eta 3-bideko balbularen bitartez adierazten da. EUB biltegitik lortzen da eta 3-bideko balbula batek ziurtatzen du ur beroa tenperatura konstantean. Esan antzera, analisia Trnsys v17-arekin egin zen. Berokuntza eskariak Espainia Iparraldeko eraikinen ohiko profila jarraitzen du [24], zein Trnsys-eko type 56-aren bitartez estimatu zen ordu bateko denbora tartearekin; EUB Task 26 Domestic Hot Water calculator programarekin kalkulatu zen [25]. Bi eskariak orduko biltegiratu ziren kanpo artxiboetan eta gero diagnosi simulazioan inplementatu. Ikerketa kasuko osagaiak Trnsys liburutegiko modelo sinplifikatuekin simulatu ziren. 13 osagai eta 24 fluxu hartu ziren analisian, ikus Irudia D. 5. Bi kanpo sarrera hartu ziren kontuan: gas naturala (𝐸̇20) eta tankearen ekarpena (∆𝐸̇21), zein periodoko hasierako eta bukaerako exergia aldakuntzaren berdina izan eta gezi berdeekin adierazten den. Gezi horiek sistemaren irteerak adierazten dituzte, EUB (𝐸̇23) eta berokuntza (𝐸̇19). Ikusi lez, hiru zirkulazio ponpak ez dira kontuan hartu horien potentzia txikia medio. Analisi zehatz eta erreal baterako, osagaien exergia alderdi termikoan eta mekanikoan banatu beharko da. Berez, anomaliak emari masikoa aldatzen badu, sistemaren guztizko etekina jaitsiko zen [26] eta orduan ponpak disfuntzioen edo eragin induzituen iturri izango ziren; aitzitik, gehiegizko nomenklaturarekin nahasketak saihesteko, ez dira kontuan hartu. Beraz, kalkuluek ez dute ur emariaren exergia adierazpenean presioaren eragina barneratu. Irudia D. 5 Fluxuen zenbaketa eta sistemaren osagaien izendapena Analisirako osagaien zerrenda Taula D. 1n dago non zenbaketa eta laburpena adierazten diren. Plantaren kontrolaren arabera, EUBak lehentasuna dauka berokuntzarekiko. Unitateak aktibatu eta itzali egiten dira batez ere biltegiaren tenperaturaren (𝑇19) eta berokuntza profilaren arabera. Pilaketa tenperatura 62 ºC-ren azpitik badoa, galdara aktibatu egiten da 70 ºC-tara iritsi arte. Bero trukagailuaren sarrera tenperaturaren eta biltegi tenperaturaren arteko aldea 7 ºC baino altuagoa bada, EUB sorkuntza pizten da; aldea 4 ºC baino gutxiago bada, 3- bideko balbulak (bero trukagailutik uretan gora kokatua) beroa orekatzaile hidraulikoarekin bypasseatzen du. Berokuntza eskaria kanpo tenperaturaren eta ordutegi finko baten arabera piztu egiten da. Beraz, berokuntza profila medio (𝑄̇ℎ𝑒𝑎𝑡), galdararen itzulera tenperatura (T2) jaitsi egiten da eta 60 ºC-tik behera joanez gero, galdara piztu egiten da. EUB irteeraren 3-bideko balbula ur beroa (𝑚̇ 𝐷𝐻𝑊) 𝑇𝐷𝐻𝑊 =55 ºC tenperaturan emateko moldatu egiten da. Aitzinako arrazoiak medio, kontrol sistemaren esku-sartzea ekidin behar da baldintza askearen bitartez. D.2.2.1 Ataleko urratsak jarraituz, Irudia D. 6n Trnsys v17-aren interfazea erakusten da non baldintza erreala eta askea simulazio berean lortzen diren. ERREF adierazlearekin erreferentzia baldintza ezagutarazten da eta ASKE izenarekin, ordea, baldintza askea (ikus AKATSA Irudia D. 6aren azpialdean). Irudian kontrola eta osagaien loturak ere adierazten dira. Kontrola erreferentzia sistemaren goialdean dagoenez (ikus goiko aldeko kontroladore diferentzialen ikurrak) osagaien pizketa zein itzaltze eta erregulazio komandoak agintzen ditu set-point-en arabera (ikus ERREF instalazioko gezi gris etenak eta Kontrol ERREF-etik ERREF sistemara doazen gezi berdeak). Modu berean, komando horiek operazio baldintzako instalazioan barneratzen dira (ikus gezi berdeak Kontrol ERREF-etik ASKE sistemara) hasiamatatu aginte berberak jasotzeko (espazio arrazoiengatik eta irudia argi erakusteko, ponpen komandoak baino ez dira marraztu eta 3-bideko balbulen komandoak ez daude ikusgai). Kasuan, aurretiaz esan antzera, bero eskaria bero eskari balio diskretuekin adierazi da (ikus Bero eskaria [kJ] User sinboloa). EUB eskaria 3-bideko balbularen modulazioaz definitzen da zeinek sareko ur hotza (ikus Sareko ur T User ikonoa) eta tankearen irteerako EUB emaria (ikus EUB eskaria [l/h] ikonoa) batzen dituen. Beraz, bi baldintzek eskari eta giro baldintza dokumentu berberak banatzen dituzte (ikus gezi moreak eta Bilbao T type). D.2.4.1.4. Zenbakizko adibidea Erreferentziazko eta baldintza askea berokuntza garai osorako simulatu ziren, alegia, azaroaren 1etik apirilaren 30era, 30 segunduko denbora tartearekin. Berokuntza periodo osoaren irudia ikuskatzen gatza izateagatik, urtarrileko bost eguneko profilak baino ez dira marraztu Irudia D. 7n. Behin hiru simulazioak eginik eta beharrezko datuak jasoz, denbora tarte bakoitzeko fluxuen exergiak kalkulatu ziren. Grafikoak argi irudikatzeko, Irudia D. 8k urtarrilaren 5 eguneko CBaren gas natural exergia kontsumoa erakusten du. Ikus antzera, marra urdinak eta gorriak erreferentzia eta baldintza askea adierazten dituzte eta ixa ardatzean memento berberean piztu eta itzaltzen dira. Marra berdeak, aldiz, operazio baldintza adierazten du eta denboran zehar une ezberdinetan hartzen du parte, haren kontrol sistemak eragitean hain zuzen. Irudia D. 7 Urtarrilaren 5 egunetan zehar berokuntza eta EUB eskariak Berokuntza amaieran fluxu bakoitzeko exergia pilatua hiru baldintzetan kalkulatu egin zen: erreferentzian, egoera askean eta errealean, ikus Taula D. 2ko balioak. Exergia balioak kalkulatu ondoren termoekonomia diagnostikoa aplikatzen da. D.2.4.1.4.1. MF eta DF analisia Taula D. 3n diagnostikoaren emaitzak agertzen dira Ek.(D. 7) ikuspegitik. Zutabeetan amaierako produktuaren aldakuntza (𝚫𝐏𝐬), funtzio-okerra (𝑀𝐹𝑒,𝑖 + 𝑀𝐹𝑖) eta disfuntzio (𝐷𝐹𝑒,𝑖 + 𝐷𝐹𝑖) balioak agertzen dira osagai bakoitzerako. Azkeneko lau zutabeen gehiketak itzulezintasunaren igoera adierazten du (𝚫𝐈), hau da, fuel inpaktuaren kuota anomaliaren ondorioz. 𝐹𝑇 0 eta 𝐹𝑇 𝑓𝑟𝑒𝑒 balioek instalazioaren erreferentziako eta baldintza askeko fuel kontsumoa adierazten dute, preseski. Bi balioen arteko aldea eta baita Taula D. 3ko gelaxka guztien batura ere, anomalien fuel inpaktua da [Δ𝐹𝑇 𝑎𝑛𝑜𝑚 = 3010 𝑀𝐽]. Emaitzak analizatzean datozen puntuak nabarmentzen dira: • RS osagaiaren ∆𝐏𝐬 balioa [∆𝑃𝑠10 = 0 𝑀𝐽] nulua da eta M4-aren amaierako produktua negatiboa da [∆𝑃𝑠12 = −105 𝑀𝐽]. Emaitza horrek berokuntza sorkuntzaren produktu konstantea eta EUBaren murrizketa azpimarratzen ditu. • 𝐌𝐅 funtzio-oker bektorea aintzat hartuz gero, pentsa daitekeen lez, RSak eraginik handiena dauka [𝑀𝐹10=382 MJ], halere, CBren eragina nabaria da [𝑀𝐹1=147 MJ]. Gertakari hori ulertzeko, MF osagaia exergia kontsumo aldakuntzaren 𝑀𝐹𝑖 eta kanpo Taula D. 2 Exergia balio pilatuak erreferentzia, operazio eta baldintza askean [𝑮𝑱𝒆𝒙] Irudia D. 8 Urtarrilaren 5 egunetan zehar galdararen operazio, erreferentzia eta baldintza askea 𝐃𝐅𝐞 bektorearen bidez. Orduan, disfuntzio horiek ez dute berezko eragin negatiborik, amaierako guztizko produktuaren aldakuntzarekin harremana baitute. Analisi sakonerako eta diagnosia hobeto ulertzeko, disfuntzioak adierazteko aukera Ek.(D. 13)- ko matrizea da eta Taula D. 4n dago. Horren arabera datozen gogoetak egiten dira:  ∑ 𝐷𝐹𝑖𝑗 𝑗 lerroaren gehikuntza 𝑖 osagaiaren disfuntzio totala da eta Taula D. 3ren 𝑖 osagaiaren balioarekin bat dator. Adibidez, [∑ 𝐷𝐹1𝑗 = 3640 𝑀𝐽 𝑗 ] CB-ren disfuntzioak dira eta Taula D. 3ren [𝐷𝐹1 = 3640 𝑀𝐽] balio berbera dute.  Taula horren bitartez 𝑗-tan funtzio-oker bat egoteagatik 𝑖 osagaiaren eragin induzituak ikuskatzen dira. Esaterako, [𝐷𝐹1,8 = 204 𝑀𝐽] M2-ren funtzio-okerrak CB-an induzitutako disfuntzioa da. D.2.4.1.4.2. Funtzio-oker kostua Taula D. 5k diagnostikoa beste ikuspegi batetik adierazten du, Ek.(D. 19). Azkeneko bi zutabeek adierazle giltzarriak erakusten dituzte fuel inpaktuaren eta funtzio-oker kostuaren arteko harremana nabarmentzeko. Zenbait gertakarik D.2.1.2 Ataleko gogoetak egiaztatzen dituzte:  Funtzio-oker kosturik nabarmena RSan dago [𝑀𝐹10 ∗ = 2683 𝑀𝐽]. Horrek eragindako itzulezintasun oro jasotzen baita terminoan. Beste hitz batzuetan, 𝑀𝐹10 ∗ RSarekin lotutako funtzio-okerrak eta disfuntzioak balioak barneratzen ditu eta berdina da RSk eragindako fuel kontsumo (Taula D. 3ko 𝑀𝐹10 gehi Taula D. 4ko ∑ 𝐷𝐹𝑖,10 𝑖 zutabea).  Funtzio-okerrik gabeko eta beste osagaietan disfuntzioaren eraginik gabeko osagaien funtzio-okerren kostua zero da.  Funtzio-okerren zenbait kostu negatiboak dira [𝑀𝐹2 ∗ = −73 𝑀𝐽] eta [𝑀𝐹3 ∗ = −396 𝑀𝐽] disfuntzio induzituak gainontzeko osagaietan negatiboak direlako; horregatik, erreferentzia baldintzarekin alderatuz gero osagaien lekuko produkzioan murrizketa eragiten dute. Beraz, disfuntzio negatiboa eratzen dute (ikus ∑ 𝐷𝐹𝑖,2 𝑖 eta ∑ 𝐷𝐹𝑖,3 𝑖 zutabeak Taula D. 4n). Taula D. 4ren eta Taula D. 5ren emaitzak era grafikoan aurkezten dira Irudia D. 9 (a) eta (b)n. Lehenengoak funtzio-okerrak, disfuntzioak eta produktu totalaren aldakuntza erakusten du erreferentzia eta baldintza askeen artean. CB-a disfuntziorik handieneko osagaia da. Bigarren irudiak fuel inpaktuko funtzio-okerren kostuak erakusten ditu eta erregaiaren kontsumo gehigarriaren arduradun nagusia RS da. D.2.4.1.4.3. Inpaktu ekonomikoa Fuel inpaktu ikerketa osatzeko, Taula D. 6n anomaliekin lotutako kostu ekonomikoa erakusten da (∆𝐶𝐹𝑇 𝑎𝑛𝑜𝑚 ) funtzio-okerrari dagokion kostu ekonomikoan (𝐂𝐌𝐅∗) eta baldintza askearen eta erreferentziaren arteko amaierako produktu aldakuntzaren kostu ekonomikoan (𝐂𝐌𝐅𝐞∗) bananduta. Datozen gogoetak egiten dira: Irudia D. 9 (a) Osagaien MF eta DF analisia (b) Osagaien funtzio oker kostuen analisia • Nabaria zenez, anomaliako RS osagaia funtzio-okerraren kostu exergoekonomiko altueneko osagaia da [𝐶𝑀𝐹11 = 147 €]. • Anomaliaren presentziaren kostu ekonomikoa berokuntza periodoan [Δ𝐶𝐹 = 164 €] da. Hori osagai bakoitzaren ekarpenaren gehiketa da eta 𝜓𝑀𝐹∗ adierazlearen arabera dago, alegia, 8 € CB-ren funtzio-oker induzituagatik, -22 € D1-en eta 23 € M3-n induzituagatik. D.2.4.1.5. Kontrol sistema operazioaren kostua Ek.(D. 23)-aren bidez operazio baldintza errealaren eta baldintza askearen arteko kostua kalkulatzen da. Emaitzak Taula D. 7n jasotzen dira. Datozen gertakariak daude: • Baldintza askea lortzeko erreferentziazko kontrol operazioa baldintza errealetan aplikatzean kostua igotzen da. Beraz, kontrol sistemaren jarrerak inpaktu negatiboa dauka kostuan [-64€]. Azken finean, operazio baldintza errealetan set-point-ak kontrol sistemak kontrolatu eta aldagiak balio tarte baten barruan mantentzen ditu (hots, galdararen itzulera tenperatura minimoa, tankearen biltegiratze tenperatura, etab.). Baldintza askean, ordea, balore horiek ez dute mugarik. Ondorioz, galdarak beharrezko sarrera askoz baxuagoa da (ikus 𝐸2 eta 𝐸20 balioak Taula D. 2n). • Emaitza gisa, erradiadore sistemaren % 10eko energia etekinaren narriadurak eragindako kostu gehigarri totala 102€ da. D.2.4.2. Emaitzen eztabaida Termoekonomia metodologia oso erabilgarria da funtzio-okerren eraginak kuantifikatzeko. Hala eta guztiz ere, Lazzaretto-k [6] nabarmendu antzera, 𝑀𝐹𝑖 gaiek ez dute soilik funtzio-oker intrintsekoen eragina erakusten, kontsumo exergetiko unitarioaren aldakuntza gorabehera induzituek ere sor ditzaketelako. Emaitzek erakutsi bezala, osagai anomaloak (RS) funtzio-oker kostua izateaz gain, gainontzeko osagai gehienek ere dute kostua (CB, HC, D1, M2, M3, V3, D2). Osagaien etekinak lan egoeraren oso menpekoak dira; beraz, funtzio-oker intrintsekoa askotan lotzen da funtzio-oker induzituekin eta, osagaiek egitura produktiboaren arabera erlazio estua dutenez, sisteman zehar eragin induzituak nabarmen hedatzen dira. Ondorioz, 𝐷𝐹𝑖𝑗 osagaien informazioa eragin induzitu totalen zati bat baino ez da. Orduan, lan honetako metodologia anomalien iturria identifikatzeko ez da eraginkorra, soilik kontsumo gehigarri gehiengoa eragiten duen osagaia hautemateko, 𝜓𝑀𝐹𝑖 ∗ adierazle handieneko elementua hain zuzen (baina ezin da jakin osagai horrek anomalia duen). Berez, zenbait eragin induzitu ager daitezkelako, 𝜓𝑀𝐹∗ adierazleak zerotik balio ezberdina izan dezake nahiz eta anomalia intrintsekorik ez izan. Haatik, bi aukera daude: 1) soilik 𝜓𝑀𝐹∗ zutabeko elementu batek dauka zeroren balio ezberdina edo 2) gainontzeko gaiek antzeko 𝜓𝑀𝐹∗ balioa dute. Lehenengo kasuan, diagnostikoaren problema guztiz ebatzita dago. Anomalia bakarra dago plantan eta, beraz, baldintza askearen eta erreferentziaren arteko fuel inpaktu dena horren menpe dago. Akats hori guztiz konpontzen bada lortuko den energia aurrezpena fuel inpaktuaren balio bera da. Bigarren kasuan, ezin da aurretiaz problema ebatzi eta instalazioaren modelo matematikoa behar da [21]. Azken finean 𝜓𝑀𝐹∗ metodoak exergia kontsumo unitarioaren araberako adierazlea erabiltzen baitu eta aldagai termodinamikoen arteko egiazko dependentzia ezkutatzen da horrela, esaterako, tenperaturen, presioen, masa emarien eta osaeraren arteko harremanak. Aldagai independenteen arteko metodo matematikoa behar da. D.2.5. Fuel inpaktu diagnostikoaren mugak Aurreko eztabaida aintzat hartuz eta laburbilduz, MF eta DF analisian bakarrik oinarritutako funtzio-okerrak baliagarriak dira baldin eta: (1) 𝑖 osagaiaren produktua lekuko aldagaia da eta erreferentziazko baldintzetan askatasun gradu bakarra dauka eta (2) 𝑘𝑖𝑗 balioa ez dago produktuaren menpe [5]. Aurreikusi daitekeen lez, baldintza horiek ez dira errealistak eta exergia kontsumoen arteko loturak askotan nabarmenak dira. Kasu horietan gainezartze printzipioak ere ez du funtzionatzen, operazio baldintzen fuel inpaktua ezberdina baita anomalia indibidualek eragindako fuel inpaktuen gehiketarekin [27]. Beraz, ∆𝐹𝑇 fuel inpaktu formula ez da nahikoa aldagai independenteen arteko eraginen jarrerak kontrolatzeko. Horiei funtzio-oker induzituak deritze zeintzuen ezagutza diagnostikoaren inplementaziorako ezinbesteko urratsa den [28]. Besteen artean, funtzio-oker induzitu ezberdinak daude (mota bakoitza Irudia D. 10n izendatu eta labur azaltzen da): (i) inguru baldintzen aldaketek eragin ditzakete, (ii) fuel kalitate aldaketek, (iii) plantaren produkzio ezberdinek, (iv) kontrol sistemaren esku hartzeak edota (v) barne esku-sartze termodinamikoek eragin ditzakete. Ondorioz, funtzio-okerren eta disfuntzioen analisiak ez duenez eragin induzituen eta intrintsekoen artean bereizten, ezin da guztiz baliagarritzat hartu. Azken batean, soilik sistemaren aldagai exergetikoak erabiltzen badira, aldagai termodinamikoen arteko hartu eman errealak (tenperaturen, osagaien, emari masikoen eta abarren arteko erlazioak) ezkutatuta daude. Metodologiaren arazo horiei aurrea emateko aukera berriak sortu ziren. Besteak beste, [27] lanean barne eraginei pisua emateko era berri bat garatu zen iragazi progresiboen bitartez: esan antzera, kontrol ekintzak ekidin egin egiten dira baldintza askearen bitartez eta etekin kurben linealtasun gabeziak iragazi egiten dira. Halere, baldintza askea ez da beharrezkoa funtzio-okerren zergatia aurkitzeko baina egokia da kontrol sistemaren fuel inpaktua estimatzeko [2]. Linealtasun gabeziak kalkulatzeko, aldiz, anamnesia erabiltzen da: analisia plantaren bizitza erabilgarrian zehar errepikatzen da eta emaitzak konparatu egiten dira. Anomalia errealen eta osagaien ez linealtasunek eragindako "istiluen" artean bereizmena [29] plantaren analisi historikoa erabiltzen da. Erref. [27]-eko lanean, modelo hori neurona sarearekin egiten da eta operazio baldintzen datu baliagarri anitz behar dira. Iragazpen horien ostean, hondar anomalia intrintsekoekin eraginak zuzenean lotzen dira. Eragin induzituak bereizteko beste aukera bat aldagai termodinamikoen arteko harreman funtzionalak kontuan hartzea da osagaien nolakotasun kurbekin CC [2]. Balio exergetikoek ez dutenez beharrezko aldagai independenteen kopuru jakina ahalbidetzen, horiek bigarren urrats batean kalkulatzen dira eta lan erabilgarriaren homogeneotasuna alderaketak egiteko erabiltzen da [10]. CCen aplikazio matematikoa eta grafikoa Erref. [30]-n erakusten da. CCaren ahuldura da osagaiaren CC ezagutu ezean moduren batean bere jarrera simulatu behar dela. Halaber, funtzio-okerreko osagaiak azpimarratzeko balio badu ere, osagai bakoitzaren fuel inpakturik ez du azaltzen; teoria modu indibidualean aplikatu eta ikuspegi orokorra galtzen baita (halere, potentzialitatea kontuan hartuz, datorren atalean metodologia hau garatu egiten da). Irudia D. 10 Funtzio-okerren sailkapena Beraz, prozedura orokor bat ezartzen da operazio akastun baldintzaren funtzio-oker intrintsekoen eta induzituen iturriak kokatzeko non ziurgabetasun ezaren iturri bakarra osagaiaren nolakotasun kurba eraikitzeko era den datu eskuragarrietatik. D.4. BI METODOLOGIEN BERRIKUSKETA Bi diagnostiko teknika termoekomikoek berezko informazioa eskaintzen dute:  Funtzio-oker eta disfuntzio diagnostikoaren prozedurak Fuel-Produktu egitura produktiboa erabiltzen du osagaien sarrerak eta irteerak gainontzeko azpisistemekin lotzeko. Funtzio-oker intrintsekoen eta induzituen artean ez du bereizten, baina, 𝑖 osagaiko funtzio-okerrak 𝑗-tan sortutako disfuntzioak kalkula daitezke eta baita ere kanpo produktuarekin lotutakoak. Gainera, instalazio osoaren efizientziaren aldaketa edozein osagaiaren aldakuntzarekin zelan aldatzen den ikusten da. Are gehiago, kostu kontaketarako egitura produktiboa erabiltzen denez, fluxu baten zein instalazio osoaren bai kostu exergetikoak bai kostu ekonomikoak kalkula daitezke [19], eta baita anomalien kostu inpaktua ere [15].  Nolakotasun kurbek ikuspegia aldatzen dute eta osagaiak modu indibidualean ikertzen dituzte. Metodoak funtzio-oker induzituen eta intrintsekoen arteko bereizketa ahalbidetzen du aldagai termodinamiko independenteen arteko loturak (presioak, tenperaturak, emari masikoak eta osaerak) eta exergia kontsumo unitarioak aintzat hartuz. D.4.1. Bi metodologien nahasketa Demagun funtzio-oker intrintseko bat baino gehiago daudela sisteman. Jakina denez, MF eta DF diagnostikoa ez da gai bakoitzaren eragina guztizko fuel inpaktuan ezberdintzen, finean, itzulezintasun aldakuntzak fuel inpaktu ezberdina eragiten baitu osagaiaren posizioaren arabera. Sisteman zenbait anomalia badaude, bakoitzak eragin ezberdinak sortuko ditu; hala nola, 𝑗 osagai akastuan bertan ∆𝑘𝑗,𝑖𝑛𝑡 (funtzio-oker intrintsekoa) aldatuko da eta gainontzeko 𝑖 osagaietan exergia kontsumo unitarioa ∆𝑘𝑖,𝑖𝑛𝑑 (funtzio-oker induzitua) zein lekuko produkzioa Δ𝑃𝑖 (disfuntzioak) aldatuko dira. Helburua anomalia bakoitzak eragindako ∆𝑘𝑖,𝑖𝑛𝑑 eta Δ𝑃𝑖 artean ezberdintzea da kontsumo gehigarria 𝑗 osagai akastuarekin lotzeko. MF eta DF diagnostikoarekin, azkeneko kontsumo gehigarria 𝑗 akatsarekin erlazionatutako Δ𝑃𝑖 aldakuntza 𝐷𝐹𝑖𝑗 gaiarekin ezagutarazten da baina, halere, informazio gehiago behar da gainontzeko funtzio-okerren eraginak bereizteko. Ondorioz, diagnostikoaren informazioa nolakotasun kurben analisiarekin batzen bada, funtzio-oker intrintseko handieneko azpisistema ezagutu eta osagai askatuentzat jo daiteke. Haatik, baita une horretan ere, ∆𝑘𝑖,𝑖𝑛𝑑 aldakuntzak eragindako kontsumo gehigarria ezin zaio osagai bati esleitu ezta Δ𝑃𝑠 amaierako produktuaren aldakuntzaren zergatirik ere, analisi hori era indibidualean gauzatzen baita eta eragin induzituak osagai batek baino gehiagok sor ditzakelako. Muga horiek egonagatik ere, nolakotasun kurben analisiarekin akats nagusiko osagaia identifikatzen da (bedi 𝑗) zein era birtualean ezabatu eta bigarren diagnostiko ikerketa burutu kenketa erraz baten bidez kalkulatzen da. Funtzio-oker intrintseko kopuru adinetan errepikatzen baldin bada prozedura, diagnostiko arazoa guztiz ebazten da. Irudia D. 12n metodologiaren errutina erakusten da. D.4.2. Ikerketa kasua Metodologia konbinatua (fuel inpaktu formula eta nolakotasun kurben nahasketa) aurreko kasuko (vi) Berokuntza eta EUB sistemaren ikerketa kasuan aplikatuko da. Alabaina, kasua erakutsi baino lehen eraikinen instalazio termikoek azterketa dinamikoak behar dituztela gogoratu behar da jarrera etengabean aldatzen baita, klima, erabiltzailearen eskaria eta abar medio; horrek instalazioko elementuen pizketak eta itzaltzeak eragiten baititu. Beraz, Irudia D. 12 Diagnostiko metodologia MF&DF eta nokakotasun kurben nahasketarekin diagnostikoa bi baldintza aldakorren arteko alderaketan datza eta era dinamikoan inplementatu behar da. D.4.2.1. (vi) Berokuntza eta EUB sistemaren ikerketa kasua Instalazio orokorra aurreko (vi) ikerketa kasukoa da (Irudia D. 4) non deskribapen osoa dagoen. Jakina denez, lehenengo urratsa, eta analisirako sentikorrena, denbora tarte bakoitzeko egitura produktiboaren definizioa da C.3.1 Ataleko pausuak jarraituz. Esan lez, sistemaren jarrera dinamikoak osagaien modulazioa eragiten du eta, beraz, egitura produktiboa aldatuz doa osagaien pizketa eta itzaltze uneen arabera. Irudia D. 13k (Irudia C.16ren analogoa) bi kasu posible irudikatzen ditu: t1 kasuak EUB eskaria soilik dagoeneko egoera erakusten du eta t2 kasuak, aldiz, bakarrik berokuntza dagoenean. Argi dago biek egitura produktibo ezberdina dutena. C.3.2.1.2 Atalean egin antzera, guztizko modelo termoekonomiko "estatikoa" eraiki daiteke egoera dinamiko posible oro errepresentatzeko. Taula D. 8k osagai bakoitzeko F, P eta k balioak zehazten ditu Irudia D. 5ko izendapena jarraituz. Irudia D. 13 Operazio egoera ezberdinak egitura produktibo ezberdinekin lotuak D.4.2.2. Zenbakizko adibidea EUB eta berokuntza eskariak aurreko adibidearen berdinak dira. D.4.2.2.1. Akats-anitzak Esan bezala, akats bat RS erradiadore sisteman dago eta etekinaren % 10 murrizten du eta, bigarrena, HX bero trukagailuan dago eta bero transferentzia koefizientziaren % 35eko jaitsiera da. Adibidearen helburua anomalia intrintsekoen diskriminazioa da nolakotasun kurben metodoa eta MF eta DF metodoa modu paraleloan erabiliz. Irudia D. 15n osagai horien erreferentzia baldintzako eta operazioko nolakotasun kurbak erakusten dira horien aldagai independente baten aldakuntzarekiko (gainontzekoak konstante mantenduz). D. 2.4.1.2. Atalaren arabera, exergia fluxuen balioak operazio baldintzetan (akats egoera erreala), baldintza askean eta erreferentzia baldintzan lortzen dira. Berokuntza periodoko balio pilatuak Taula D. 9n erakusten dira. Alabaina, baldintza askeko egoera (hori izango da erreferentziatzat hartutakoa) eta anomaliaren erreala erakusten dira soilik; finean, adibide honen jomuga akats anizdun sistema batean MF eta DF teoriaren aplikazioa baita. Nahiz eta orduz-orduko simulazioa egin exergia fluxu pilatuen balioak aurkezten dira. Hasteko, funtzio-okerren eta disfuntzioen matrizea Taula D. 10n erakusten dira. Lehenengo zutabeak dagokion zenbakiarekin osagaia izendatzen du; bigarren zutabeak funtzio-okerra erakusten du (𝑀𝐹𝑖) eta jarraian disfuntzio matrize zabaldua erakusten da. Matrize horretan kanpo baliabide kontsumoen disfuntzioak (𝐷𝐹𝑒,𝑖) eta gainontzeko taldeei dagozkion (𝐷𝐹𝑖𝑗)ak erakusten dira. Azkenengo zutabeak produkzio totala erakusten du. D.4.2.2.3. Nolakotasun kurben diagnostikoa Analisi alternatiboa orduko egin zen nolakotasun kurben metodologiaren diagnostikoaren arabera eta emaitzak Taula D. 11n batu ziren. 𝐌𝐅𝐢𝐧𝐭 𝟏. zutabean funtzio-oker intrintsekoak daude eta 𝐌𝐅𝐢𝐧𝐝 𝟏. zutabean, ordea, funtzio-oker induzituak; horiek osagaien nolakotasun kurbak lerro horizontalak ez direlako sortzen dira. Bi zutabeen gehiketak osagaien funtzio-oker totalak adierazten ditu. Azken zutabean, bestalde, disfuntzioak aurkezten dira. Datozen gogoetak egin daitezke, beraz: • Nolakotasun kurben metodoarekin funtzio-oker intrintsekoaren eta induzituen arteko bereizketa egiten da. Horrela, taulan funtzio-oker intrintsekoen osagaiak, hain zuzen, HX eta RS [𝑀𝐹6,𝑖𝑛𝑡 1. = 323 𝑀𝐽] eta [𝑀𝐹10,𝑖𝑛𝑡 1. = 1212 𝑀𝐽] dira. • Alabaina, metodologiak ez du bakoitzaren disfuntzioen jatorria ahalbidetzen, taldeen guztizko disfuntzioak soilik zenbatzen dituelako, 𝐷𝐹𝑖 1.. D.4.2.3. Bi metodoen nahasketa Funtzio-oker intrintsekoen osagaiak identifikatu direnez, hurrengo urratsa pisu handieneko funtzio-oker intrintsekoa ezabatzea da (RS). Hori konpondu ostean eta, berriro ere, osagai oro erreferentzia baldintzetara eramanez, simulazioa burutzen da. Modu horretan lehenengo eta bigarren simulazioaren arteko fuel inpaktuaren murrizketa kalkulatzen da. Lekua aurrezteko bigarren analisiko nolakotasun kurben 𝐌𝐅 emaitzak batzen dira Taula D. 12n, beste diagnosiaren 𝐃𝐅, 𝐃𝐅𝐞 eta amaierako produktuaren aldakuntzarekin batera. • RS osagaiaren anomalia ezabatzean akatsa soilik HXan dago eta horregatik funtziookerra 𝑀𝐹6,𝑖𝑛𝑡 2. = 317 𝑀𝐽 da. Anomalia intrintseko horiek aurreko simulazioarekiko zertxobait aldatu dira; finean, taldeen operazio baldintzak ere pixka bat aldatu direlako. • 𝐷𝐹𝑖,0 2. narbamena da. Izatez, HX osagaian akatsa dagoenez, EUBaren amaierako produkzioa erreferentzia baino txikiagoa da eta horrek kontsumoan du eragina (∑ 𝐷𝐹𝑖,𝑒 2. = −792 𝑀𝐽 𝑖 ). • Anomalia intrintsekoen kopurua murriztu denez, guztizko produkzioaren aldakuntza ∆𝑃𝑠𝐷𝐻𝑊 2. zerotik gertuago dago. • Bi anomalia intrintseko egoteagatik fuel inpaktua ∆𝐹𝑇 2. = −590 𝑀𝐽 da. Laburbilduz eta Ek.(D. 40)-ren arabera, RS ezabatzean lortutako aurrezpenak ∆𝐹𝑎𝑢𝑟𝑟𝑒𝑧 = 6886 𝑀𝐽 dira. Beraz, RSren anomaliak induzitu duen funtzio-okerra da: ∑ 𝑀𝐹10𝑗,𝑖𝑛𝑑 1𝑠𝑡 10 = −695 𝑀𝐽. Taula D. 13n anomalien emaitza orokorrak batzen dira. 𝑀𝐹𝑖𝑛𝑡, ∑ 𝑀𝐹𝑖𝑛𝑑 eta ∑ 𝐷𝐹 ilarak osagai akastunen funtzio-oker intrintsekoak zein induzituak eta osagaien disfuntzioak dira; 𝐷𝐹𝑒+∆𝑃𝑠 lerroak, ordea, amaieraren produkzioaren gaineko eraginak erakusten ditu. Azkenik, ∆𝐹𝑎𝑛𝑜𝑚𝑎𝑙𝑖𝑎 adierazlearekin anomalia bakoitzaren fuel inpaktua laburtzen da. Horrela, osagai bakoitzeko anomaliaren fuel inpaktua kalkulatzen da: • Beraz, RS osagaiak 6886 𝑀𝐽-ko kontsumo gehigarria eragiten du eta horietako 7599 𝑀𝐽 berezko anomaliagatik datoz eta, gainontzeko -714 𝑀𝐽-a amaierako produktuaren murrizketagatik. • Bestalde, HX elementuaren anomaliak −590 𝑀𝐽-ko gainkontsumoa eragiten du eta 277 𝑀𝐽 akatsarengatik eta −867 𝑀𝐽 EUB sorkuntzaren murrizketagatik dira. D.4.2.4. Emaitzen eztabaida Anomaliak kokatzeko diagnostiko metodologia berria proposatu da bi tekniken nahasketaren bitartez. Berez, ez da posiblea anomalia detektatzea eragin induzituak eta intrintsekoak matematika teknikaren bidez bereiztu gabe. Alde batetik, nolakotasun kurben diagnostikoak osagai bakoitzaren funtzio-oker intrintsekoak eta induzituak modu indibidualean banatzea ahalbidetzen du. Beste alde batetik, ohiko fuel inpaktu diagnostikoa sistema osoaren egitura produktiboa aintzat hartuz lortzen da. Giltzarria da ez dagoela metodologia hobeagorik biak osagarriak baitira diagnostiko egokirako. Funtzio-oker eta disfuntzio metodoen bidez, funtzio-oker bakoitzaren fuel inpaktua eta amaierako produktuaren aldakuntzak eragindako disfuntzioak ikas daitezke. Halere, metodologiak ez du bereizten eragin induzituen eta intrintsekoen artean. Bestalde, nolakotasun kurben analisi indibidualak bereizten ditu. Bi teoriak nahastuz, anomalia bakoitzaren fuel inpaktua kalkula daiteke ikasketa errepikakorraren bidez. Orduan, metodologiak osagaiak lekuko eran ikastea ahalbidetu eta eragin globala zenbakitzen du. Beraz, osagai anomaloen eraginkortasun narriaduraz gain, bakoitzaren baliabide kontsumo gehigarria kontatzen da. Teoria hori etxebizitza baten EUB eta berokuntza sisteman aplikatu da bi akatsekin zeinetan RSren anomalia ezaugarritu den osagai akastuen eran. Horren kontsumo gehigarria berokuntza periodoan zehar 6886 𝑀𝐽 da, beste osagaietan induzitutako eraginengatik (6387 𝑀𝐽), bere gain sortutako kontsumo handitzeagatik (1212 𝑀𝐽) eta amaierako produktuaren aldakuntzagatik (−714 𝑀𝐽). D.5. PROBLEMA ZUZENAREN EBAZPENA Honaino, diagnostikoaren zeharkako problema guztiz ebatzi da, alegia, anomalia jakinen ezagutzarekin prozedurak horien eraginak kalkulatzen ditu fuel inpaktuaren eta funtzio-oker kostuen bitartez. Halaber, metodologia berria erakutsi da eragin induzituak eta intrintsekoak ezberdintzeko. Azken batean, akats bat badago (funtzio-oker intrintsekoa) osagai akastuen nolakotasun kurbak alteratu egiten dira eta akatsik gabeko osagaien kurbek operazio moduan baino ez dute aldaketarik jasaten lotura termodinamiko estuak medio. Helburua, hortaz, eragin intrintsekoak eta induzituak bereiztea denez, oinarria sistemaren modelo termodinamiko zuzena eraikitzean datza. Nahiz eta diagnostiko metodologia erakargarria proposatu, aplikazioa era birtualean egin zen eta akatsen kokapenaren aurretiazko ezagutza zegoen. Gainera, nolakotasun kurbak eraikitzeko modua, kasu batzuetan, zaila eta traketsa izan daiteke ziurgabetasun iturri bihurtuz. Gertakari horiek medio, eragin induzituak iragazteko era berritzailea eratu da diagnostikoaren problema zuzena anbiguotasunik gabe eta modu sistematikoan ebazteko. Gainera, metodologia hori egoera erreal batean inplementatu zenez, aplikazio errealen arazoak (esaterako, baldintza askearen lorpena) gainditu ziren. Irudia D. 16n diagnostiko aplikaziorako lan fluxua erakusten da: hasteko, planta erreala ikasten da, lehenengo urratsa erreferentziazko baldintzaren modelo termodinamikoa eratzea delarik (B Kapitulua). Modelo termoekonomikoa definitu behar da ondoren (C Kapitulua). Datorren urratsa akatsen detekzioan datza simulazio teknika berri baten bitartez zeinek era zuzenean zenbatzen baititu funtzio-oker intrintsekoak. Metodologia hori ikasketa praktiko baten bidez erakutsiko da. Irudia D. 16 Metodologia zuzenaren lan katea D.5.1. Ikerketa kasua Ikerketa kasu hautatua C Kapituluko (v) Eraikinean eguzki sistemaren ikerketa kasua da. Bada, lehenengo bi urratsak (erreferentzia egoeraren modelo termikoa eta modelo termoekonomikoa) guztiz osatu dira C.3.2.1 Atalean. Esan antzera, ideia nagusia diagnostikoaren problema zuzena HVAC&R sistemetan inplementatzeko gida egitea da. D.5.1.1. (v) Eraikinean eguzki sistemaren ikerketa kasua Instalazioa (v) adibidea da zeinen osagaien zerrenda Taula D. 14n dagoen. Esan lez, erreferentzia egoera guztiz modelatu da Trnsys simulazio eta Matlab softwareen bitartez datu errealekin. Modelo termiko horrekin, bi akats barneratu ziren osagai ezberdinetan horien parametro fisikoak aldatuz: lehenengoa orekatzaile hidraulikoan jarriz zen horren galera koefizientea (kJ/hm2K) 4 aldiz handituz eta bigarrena eguzki tankean parametro berdina 1,5-en handituz. D.2.5 Atalean aurretik aipatutako (i) eta (ii) funtzio-oker induzituak saihestu ziren erreferentzia egoerako ingurugiro baldintza dinamiko eta fuel kalitate berdinak hartuz. Plantaren produkzio totala (iii), ordea, ezin izan zen baliogabetu, berokuntza eskaria [kWh] berdin mantendu arren ∆𝑃𝑠ℎ𝑒𝑎𝑡 = 0, EUB eskari exergetikoa [l/h] tanke tenperaturaren menpe dagoelako eta, beraz, anomaliarekin zuzenki eraginda ∆𝑃𝑠𝐷𝐻𝑊 ≠ 0, lehen adierazi lez. Gainontzeko funtzio-oker induzituak, berriz, Trnsys simulazio berberean saihestu ziren (hau da, hain zuzen, aplikazioaren berrikuntza bat). Beste alde batetik, (v) eragin induzitua ekiditeko nolakotasun kurben aplikazio indibiduala egin zen: osagai bakoitzaren modelo termikoa banaka barneratu zen eta operazio baldintzen aldagai independenteen balioa aldakorrak (𝑥̅) hartu ziren kontutan. Banatuta egin beharrean, (D.4.2.1.1 Atalean bezala), CC aldi berean inplementatu zen akats egoerako operazio aldagaiak aintzat hartuz. Horrela, anomaliarik gabeko osagaien irteera dependenteak operazio aldagai dependenteekin bat (eragin induzituak soilik edukitzeagatik, operazio puntua bakarrik mugitu da nolakotasun kurbaren gainean); bestalde, balio horiek desberdinak dira osagai akastuetan (zeren horien CC modeloa aldatu egin baita). Beste alde batetik, (iv) kontrol sistemaren esku hartzearen eragina erreferentzia baldintza bortxatuarekin iragazi egin da. Azken finean, operazio baldintza kontrol sistemaren menpe dagoenez, nolakotasun kurba gehigarria barneratzen baitu (sistemen aldagaien arteko harremana, alegia). Erreferentzia baldintza bortxatu hori aurreko baldintza askearen antzekoa da baina, operazio baldintza erreferentzia kontrola aplikatu beharrean, alderantzikatu egiten da egoera eta operazio baldintzako kontrola era birtualean erreferentzian aplikatuz. Nagusiki, kontrola ponpen eta 3-bideko balbulen modulazioarekin lotzen da (edota aktibazioarekin zein itzaltzeekin). Alderantzikatzearen zergatia diagnostikoaren aplikazio errealean datza, azken batean operazio baldintza baita monitorizatutakoa eta, beraz, kontrolak zuzenean eragingo du bertan eta ez erreferentzian. Konfigurazio berriaren baldintza Trnsys simulazio berberean lortzen da D.2.2.1 Atalean esan antzera, baina operazio kontrola erreferentzian barneratuz. Irudia D. 17n Trnsys-en akats egoera, nolakotasun kurben aplikazio indibiduala eta erreferentzia baldintza bortxatua elkarrekin zelan lortu erakusten da (leku murrizketak medio, soilik hiru osagaien nolakotasun kurbak agertzen dira). Hori konfiguratu ondoren, diagnosi formulak denbora tarte bakoitzean aplikatzen dira; beraz, baldintza akastuaren, nolakotasun kurben eta erreferentzia baldintza bortxatuaren arteko alderaketa egiten da osagai bakoitzaren funtzio-oker intrintsekoak 𝑀𝐹𝑖𝑛𝑡𝑟 𝑖 zein induzituak 𝑀𝐹𝑖𝑛𝑑𝑢 𝑖 eta disfuntzioak 𝐷𝐹𝑖 lortzeko. D.5.1.1.1. Zenbakizko emaitzak Irudia D. 17 Datu akastuen, erreferentzia baldintza bortxatuaren eta nolakotasun kurben aldi bereko lorpena Esan bezala, sistemak bi akats dauzka (bat orekatzaile hidraulikoan eta bestea eguzki biltegian). Erreferentzia baldintza bortxatua eta nolakotasun kurben irteera balioak aldi berean lortu ziren baldintza akastuarekin. Hamar segundoko ateratzen ziren datu termodinamikoak eta diagnostikoaren ekuazioak hamar minutuko balio pilatuekin egin ziren; Taula D. 15n guztizko balioak biltzen dira. Hortaz, akats horien ondoriozko fuel inpaktua ∆𝐹𝑇 2𝐻𝐶,𝑇2 = 777 𝑘𝐽 zen zeintzuetatik HCren anomaliak eragin intrintsekorik handiena duenez (𝑀𝐹𝑖𝑛𝑡𝑟 𝐻𝐶 = 119 𝑘𝐽), konpontzen lehenengoa izan beharko litzateke. Esan antzera, ezin da EUB produkzio berdina mantendu anomalia T1 tenperaturarekin zuzenki erlazionatzen baita, beraz, ∆𝑃𝑠𝐷𝐻𝑊 = 1 𝑘𝐽. Funtzio-oker intrintsekoen eta induzituen arteko bereizketa ez bada nolakotasun kurbekin egiten, B galdara har daiteke (modu erratuan) osagai akastu lez (ikus haren funtzio-oker induzitu eta disfuntzio balio altuak 𝑀𝐹𝑖𝑛𝑑𝑢 𝐵 = 106 𝑘𝐽, 𝐷𝐹𝐵 = 605 𝑘𝐽). Ondorio gisa, hurrengo urratsa anomalien konponketarekin bat dator. Taula D. 16ean, hasteko, HC konpondu osteko emaitzak barneratzen dira eta, geroko taulan, ordea, T2 osatzerakoan. Horien arabera, T2ak funtzio-on bat sortzen du erreferentzia baldintza bortxatuko kontsumoa altuagoa baita operazioarekin alderatuz gero (∆𝐹𝑇 1𝑇2 = −78 𝑘𝐽). Kontrol sistemaren esku hartzearen iragazkiarekin zerikusia du galdararen eragin negatiboak murriztu eta EUB produktua jaisten baitu. Bestalde, HC osagaiko anomaliak eragin nabaria dauka (∆𝐹𝑇 1𝐻𝐶 = 860 𝑘𝐽), bereziki galdararen eraginkortasunean; are gehiago, eguzki adarra ez dago eraginda. D.5.1.1.2. Emaitzen eztabaida Ikerketa kasu honen emaitzen arabera, baldintza anomaloak bi akats dauzka: bat orekatzaile hidraulikoan dago (HC) eta bestea eguzki tankean (T2). Nahiz eta anomaliak jakinaren gainean barneratu emaitza "itsu" lez hartu behar dira, monitorizazio bidez lortuko balira bezala. Horrela, diagnostikoaren problema zuzena era errazean ebazten da erreferentzia baldintzaren modelo dinamikoa izanez gero. Halaber, simulazio bakarreko metodologia bat garatu da eragin induzitu oro aldi berean ezabatzeko. Erreferentzia baldintza bortxatua eta nolakotasun kurben irteera dependenteak akats operazio baldintzaren simulazioan bertan lortu dira; operazio kontrol berdina inposatu zaio erreferentzia baldintzari eta aldagai independente berberak ezarri zaizkio osagai indibidual bakoitzaren modeloari. D.6. ONDORIOAK Kapitulu honen helburua diagnosiaren problema zuzena ebazteko anbiguotasunik gabeko prozedura eraikitzea zen. Horretarako, HVAC&R sistemen diagnosi metodoak laburbildu dira eta termoekonomia diagnostikoa era teorikoan eta praktikoan eztabaidatu da; diagnostiko termoekonomikoaren onurak eta desabantailak deskribatu dira eta horien ahultasunei irtenbidea aurkitu zaie. Termoekonomiaren diagnostikoa lehen aldiz era dinamikoan inplementatu da eraikinen energia sistemetan. Kasuan, aurretik egin ez bezala, energia horniketaren dinamismoa kontuan hartu da haren egoera uneoro aldatzen doalako berokuntza, EUB edota aireztapen eskarien aldakuntza medio. Arazoen eta ezaugarri berezien artean hurrengoak azpimarra daitezke:  Produkzio anitzaren helburuak kontrol komandoaren etengabeko esku sartzea dakar.  Egitura produktiboaren definizioa eztabaidagarria da dinamikoa baita. Sistemak egitura produktibo ezberdina izan ditzake osagaien pizketak eta itzaltzeak medio.  Edozein osagaiaren eraginkortasuna estuki eraginda dago gainontzeko elementuen oreka nahiagatik.  Amaierako produktuaren aldakuntza ezin da saihetsi eta diagnosirako kontuan hartu behar da. Barneratutako berrikuntzen artean daude: (1) diagnostikoa bai exergia bai moneta terminoetan definitu da, (2) ∆𝐹𝑇 eta CC analisien konbinaketa berritzailea egin da eta (3) kontrolaren esku hartzearen eta osagaien loturen funtzio-oker eraginak iragazteko era berria garatu da simulazio bakarrarekin. Gainera, diagnostiko termoekonomikoaren irmotze nagusia egin da: problema zuzenaren ebazpena. Helburua (1) akatsen kokapena eta (2) horien sintomen ezagutza du sistema berriaren eraginkortasuna erreferentziakoarekin alderatuz. Justifikatu antzera, xedea funtzio-oker induzituen eta intrintsekoen artean ezberdintzea denez, sistemaren modelo termodinamiko zuzena funtsezkoa da. Beraz, akatsak soilik detekta daitezke aldagai termodinamikoak aztertuz eta exergia parametro agregatuak baztertuz; beste hitzetan, osagaien nolakotasun kurba eraldatuak ikuskatuz. Adierazpen hori egonagatik ere, diagnostiko termoekonomikoak osagaiak lotzen ditu eta sisteman zeharreko kostu aldakuntzak identifikatzen ahalbidetzen du. Are gehiago, egitura produktiboa aurretiaz definitu bada (esaterako, C Kapituluko exergia kostu kontaketa helburuentzako), diagnostiko termoekonomikoak ez du beharrizan konputazional handiagorik behar. Ondorioz, funtzio-okerren detekzio soilak ez du bideratzen diagnosi problemaren ebazpena; anomalien eraginak jakinak direnean soilik erabaki daitekelako tratamendua. Hortaz, anomalien inpaktuen informazioa ematen duenez, diagnostiko termoekonomikoa tresna egokitzat har daiteke erabaki eta hautaketa prozesuetarako, besteak beste, mantenurako edota optimizazio prozesuetarako. Termoekonomia informazioa gehitzen bada, nahiz eta akatsak topatzeko zorrozki beharrezkoa ez izan, funtzio-oker bakoitzaren garrantzia identifikatzen da. Finean, diagnostiko termoekonomikoak akatsei pisua esleitzen die eta horien eraginak zenbakitzen ditu kostu exergetikoaren igoeraren arabera. eta norberaren buruak eragindako itzulezintasuna, ordea, exergia suntsiketa endogenoa da (𝐸𝐷 𝐸𝑁). Hortaz, bi exergia suntsiketen arteko bereizketarekin sistemen osagaien arteko loturak egokiago ulertzen dira optimizazio prozedurak aplikatzeko. Hala eta guztiz ere, 𝐸𝐷 𝐸𝑁eta 𝐸𝐷 𝐸𝑋 kalkulua zailagoa da 𝐸𝐷 𝑈𝑁 eta 𝐸𝐷 𝐴𝑉baino eta hori da, preseski, AEAren gakoa. Gainera, 𝐸𝐷 saihesgarria eta saihestezina endogenoarekin eta exogenoarekin erlaziona daiteke. Informazio hori baliagarria da hurrengorako: (1) osagaia berez hobetuz zein itzulezintasun ekidin daitekeen ikertzeko (𝐸𝐷 𝐸𝑁.𝐴𝑉), (2) sistema osoaren egitura hobekuntzaren bitartez edo beste osagaien hobekuntzarekin lor daitekeen onura ikusteko (𝐸𝐷 𝐸𝑋.𝐴𝑉), eta (3) zein (4) ekidin ezinezko mugak hautemateko (𝐸𝐷 𝐸𝑋.𝑈𝑁eta 𝐸𝐷 𝐸𝑁.𝑈𝑁 balioen bitartez). Ondorioz, AEAren informazioarekin sistemaren diseinua, kontrola edo mantenua hobetu daitezke. Kapitulu honen alderdi berria eta originaltasuna AEAren aplikazioa eraikinetan egitean datza, batez ere egoera egonkorreko baldintzak dinamikoekin ordezkatzean. Horregatik, metodologia proposamen berri honi exergia analisi aurreratu dinamikoa (DAEA) deitu zaio, zeinek egoera egonkorreko AEA ikerketei alde berriak gehitzen dizkion. Beraz, kapitulu honen jomuga DAEA eraikinetan zelan aplikatzeko gidaliburua egitea da. Literaturan, AEAren zenbait aplikazio egin dira eraikinetan. Esaterako, [10] lanean AEA aire girotze sistema batean inplementatzen da batez besteko balioak erabiliz egunean zeharreko hozkuntza prozesua aztertzeko eta gaueko pilaketa ikertzeko. Erref. [11]-ean AEA eraikinen berokuntza sistema exergia-baxuetan aplikatzen da. Antzeko eran, [12] lanak berokuntza distritu sistema geotermiko bi alderatzen ditu AEAn oinarrituz. Teoria eraikinetan aplikatu bada ere, batek ere (edo bestelako beste lanek) ez du sistemaren egoera dinamikoa aintzat hartzen. Hori dela eta, DAEA aplikazioaren lehenengo lana dugu hau. Bestalde, AEA zenbait industria mailako lanetan aplikatu da. Erref. [6] eta [13]-tan metodoa energia planta konbinatuetan aplikatzen da; [3]-k AEA analisi zehaztua egiten du xurgatze hozkuntza makinetan eta [14] lanak bero ponpa gas makina ikertzen du lehorketa sistemetarako. Kogenerazio sistemen AEA [15] lanean egiten da. Nahiz eta AEA lan anitz egon, esan lez, denak egin dira egoera egonkorrean. DAEA aplikazioa era garbian egiteko, (vii) Stirling eta galdara ikerketa kasua garatuko da; beraz, alderdi teorikoa eta aplikazioa era bateratuan egingo dira. E.2. IKERKETA KASUA Eusko Jaurlaritzaren eraikinen kalitate kontrolerako laborategia (EKKL) erabili zen beharrezko data jasotzeko. DAEA aplikaziorako instalazioak Stirling mikro-kogenerazio motore bat eta kondentsazio galdara bat dauzka (Stirling osagaia barneratu zen eraikinen energia sistema berriztagarritzat). Evita 28c motore bat da Remeha-k sortua zeinek 1 kW elektrizitate eta 3,7-5 kW energia termiko eratzen dituen errekuntza gasen berotik, operazio tenperaturaren eta modulazioaren arabera. Halaber, galdara lagungarri baten bitartez 20 kW potentzia gehigarria sor dezake. Bestalde, BaxiRoca 24 BIOS markako eta 28 kW-ko kondentsazio galdara bat dago, katalogoaren araberako % 97 energia etekinarekin (behe bero ahalmenean oinarritua). Osagai horiekin Vitoria/Gasteizko (Espainiako iparraldea) familia bakarreko eraikinaren berokuntza eta EUB eskariak asetzen dira. EUBaren adarrean bero trukagailu bat dago eta 1.000 litroko biltegia. Berokuntzarako bero emaria fan-coil baten disipazio bidez egiten da 3- bideko balbula batekin. Orekatzaile hidrauliko bat, zirkulazio ponpak, banaketa tutuak eta 120 sentsore daude tenperaturak, presioak eta fluxuen denboran zeharreko emariak neurtzeko, ikus Irudia E. 1. EUB eskari profila fluxu emari neurgailu zehatz batekin aurretiaz diskretizatu, programatu eta kontrolatu egin zen. Profilak 5 minutuko baloreak erabiltzen ditu eta instalazioko datuekin uneoro alderatu egiten ziren. Berokuntza eskaria 5RYardi HP 250 fan-coil bateria batekin eta 3- bideko balbularekin emulatu zen, eta hori ere aurretiaz Trnsys simulazio batekin definitu zen. Kontrol estrategiaren arabera, Stirling motoreak lehentasuna dauka kondentsazio galdararekiko eta, beraz, bai bero eskaria badago bai EUB tankearen tenperatura 60 °C-tik behera badoa piztu egiten da. ET200S markako PLC Siemens IM 151-8 PN / FP CPU bat eta hedapen modulu bat dauzka eta PCra Ethernet baten bidez konektatzen da. E.2.1. Osagaien hautaketa Analisia hasi aurretik ikerketa funtzionala kontuan hartuz osagaiak erabaki behar dira. Batzuk beste batzuekin elkartu behar dira prozesu produktibo batekin lotzeko. Adibidez, joaneko eta itzulerako biltzaileak banaka hartuz gero, ez dute helburu produktiborik; baina, batera aztertuz gero, talde bakarrean, (C taldea) horien jomuga berokuntza eta EUBaren horniketa da. Antzekoa banatzailearekin eta nahasgailuarekin gertatzen da eta horiek ere talde bakarrean sartu dira (V1 taldea); 3-bideko balbulekin eta nahasgailuekin (V2 eta V3 taldeak) ere. Elkarrekin lotuz gero horien helburua EUBaren edota berokuntzaren banaketa da. Hortaz, talde hautatuak Taula E. 1n erakusten dira. B Kapituluko gida jarraituz, osagai indibidualen modeloak eraiki ziren eta sistema osoa bateratu zen (masa eta energia balantzeak betez), horrekin DEAEa has daiteke. Lehenengo urratsa exergia analisi ohikoa aplikatzea da osagai bakoitzaren exergia suntsiketa eta etekin exergetikoa ikertzeko. Exergia etekin dinamikoaren definizioa pausu fina da eta baliteke ikerketa osatzeko garrantzitsuenetako bat izatea. Aitzinean esan antzera, osagai baten eraginkortasuna ikuspegi termodinamikotik anbiguotasunik gabe ezaugarritzeko parametroa exergia efizientzia da, alegia P produktuaren eta F fuelaren arteko zatiketa [5]. Sistematizazio hori egonagatik ere, F eta P balioen definizioak arreta handiz aukeratu behar dira egoera dinamikoetan salbuespenak egon daitezkelako (ikus C.3 Kapituluaren azpi atala). C.3.1 Ataleko gogoetak kontuan hartuz, exergia analisi konbentzional dinamikoa egin zen. Osagai bakoitzaren mugak giro erreferentzia dinamikoan daudela jotzen denez, ez da elementuekin exergia galerarik lotzen [16]. Orduan, exergia galerak soilik agertuko dira sistemaren osotasunean eta osagai bakoitzaren F eta P arteko aldea exergia suntsiketaren balioa 𝐸𝐷 izango da. E.2.3. Exergia suntsiketa saihesgarria eta saihetsezina Aurretik aipa lez, exergia suntsiketa saihetsezinak teknologia mugak zehaztuz, osagai bakoitza era isolatuan hartuz (hots, sistematik at) eta operazio baldintza onuragarrienak aintzat hartuz kalkulatzen da. Baldintza horiekin exergia suntsiketarik murritzena lortuko da eta tenperatura alde txikiekin eta galera termiko zen mekaniko murritzekin bat dator [6],[17]; halaber, produkzio sorkuntza aldatu gabe mantenduko da. Dena den, exergia suntsiketa saihetsezinak kalkulatzeko onarpenak ingeniariaren berezko esperientzian eta helburuan oinarritzen dira eta, hortaz, hautazkoak dira hein batean. Sistemaren 𝑘 osagaiaren exergia suntsiketa sahisgarria (𝐸𝐷,𝑘 𝐴𝑉) exergia suntsiketa totalaren eta saihetzezinaren arteko aldea da: Beraz, exergia suntsiketa saihesgarriak eta saihetsezinak era indibidualean lortzen direnez, gainontzeko osagaien jarrera aldaketen eraginak ez dira aintzat hartu. Hala eta guztiz ere, aldagai independente errealak hartzen dira, edo beste era batean esanda, exergia suntsiketa saihesgarria kalkulatzean, sarrera datu errealak barneratzen zaizkio osagaiari eduki daitekeen teknologia onenaren ezaugarriak ikertzeko. Ondorioz, 𝐸𝐷,𝑘 𝑈𝑁 eta 𝐸𝐷,𝑘 𝐴𝑉 aldagaiek bai kalitate hobeagoko taldea ez erabiltzearen itzulezintasun kantitatea bai osagaien arteko loturak ekidin osteko itzulezintasun kantitatea barneratzen dituzte. Horregatik daude, hain zuzen, 𝐸𝐷,𝑘 𝑈𝑁·𝐸𝑁/ 𝐸𝐷,𝑘 𝑈𝑁·𝐸𝑋 eta 𝐸𝐷,𝑘 𝐴𝑉·𝐸𝑁/𝐸𝐷,𝑘 𝐴𝑉·𝐸𝑋 konbinazioak. E.2.3.1. Eraikinaren sistema termiko esperimentalean aplikazioa Exergia suntsiketa saihetsezina talde bakoitza banaka hartuz kalkulatzen da; isolatu eta egoera onuragarrienetan lanean jartzen dira. Baldintza horiek produktu kantitate bera hornitzeko bero transmisiorako tenperatura aldakuntza txikiak eta karga galera txikiak ohi dira. Beraz, baldintza horien irizpidea zertxobait ausazkoa eta ikertzailearen esperientziaren eta helburuen araberakoak dira. Jarraian instalazioaren osagai bakoitzaren exergia suntsiketa saihetsezina definitzeko irizpideak daude: • C/V1/V2/V3) Talde horien itzulezintasunak tenperatura eta presio ezberdineko emariak nahastean sortzen dira. Orduan, kontrol sistemak alde horiek ekidin egiten baditu, itzulezintasun guztiak nuluak dira; beraz, suntsiketa oro saihesgarria da. • ITF) Talde honen helburua kondentsazio galdararen sarrerako emariaren tenperaturaren kontrola da. Beraz, fluxu hori jatorritik behar bezala sartzen bada itzulezintasun oro saihesgarria da. • FC) Exergia suntsiketa saihesgarria merkatuko fan-coil-rik eraginkorrena hautatuz definitzen da. • HX) Bero trukagailuetan entropia sorkuntza dago. Berez, exergia suntsiketa beti egongo da pinch-point bat dagoelako 𝛥𝑇𝑃 [18]. Halere, 𝐸𝐷,𝐻𝑋 balioa datozen modutan murritz daiteke: (1) antzeko bero ahalmeneko emariak batzean tenperatura profil paraleloak lortuz; (2) bero eta hotz batez besteko tenperaturen artean tenperatura ezberdintasun txikiak hautatuz; (3) bero trukagailu adiabatikoa kontuan hartuz; (4) presio galerak mesprezatuz; eta, (5) bero transferentzia koefiziente erabilgarri maximoa aukeratuz. • HC/T) Osagai horien itzulezintasun zergati nagusia pilaketa barnealdeko tenperatura altuko eta baxuagoko emarien arteko nahasketa dira. Horien bilketa eraginkortasuna igotzeko, nahasketa galerak murriztu behar dira bero emaria dagokion tenperatura geruzan barneratuz, hau da, estratifikazio egoki baten bitartez bero injekzioa beharrezko maila termikoan sartuz [19]. Halaber, estratifikazio maila handitu ahala exergia pilaketa ahalmena igotzen da. Gainera, exergia ahalmena handiagoa da pilaketa tenperatura girotik gertu badago eta jaitsi egiten da giro tenperaturarik urrundu ahala. Are gehiago, sarrera tenperaturaren eta beharrezko karga mailaren arteko konpromezu bat behar da kargan tenperatura ahalik eta baxuen izateko eta ahalik eta altuen deskargan [20]. Exergia suntsiketa jaitsi egiten da bero trukagailuaren bero konduktibitatea igotzean [20]. Era berean, muga baldintza adiabatikoak jarriz gero bero galerak ekidin egiten dira, alegia, isolamendu maila hobetuz. Hori guztia buruan izanik, HC eta T osagaietan 𝐸𝐷 𝑈𝑁 kalkulatzeko irizpideak dira: (1) bero transferentzia fluxuen sarrera eta irteera posizioak finkoak direnez, sarrera ezin da geruza zehatzetan egin. Dena den, estratifikazio profil maximoa hautatu da; (2) RITEren legedi beharrizanak medio [21], pilaketa tenperatura 60 °C baino garaiagoa izan behar da legionalaren formakuntza ekidin ahal izateko eta arau berberak eragina dauka sarrera tenperaturan; (3) EUBaren karga eta deskarga erabiltzailearen eskariaren araberakoa da eta, hortaz, ezin dira bero jario periodoak optimizatu; (4) EKKLko planta esperimentaleko biltegian ez dago bero trukagailurik; (5) azkenik, isolamendu termikoa tankearen gainazalean jarri da adiabatiko bilakatuz. • S/CB) Errekuntza sistemak, oro har, exergia suntsiketa altueneko osagaiak direnez exergia analisi banatua eta zehaztua behar dute. Errekuntza prozesuaren efizientzia gabeziaren zergati nagusiak marruskadura, nahasketa, erreakzio kimikoa eta bero transferentzia dira [22], eta horietako bakoitzak datozen ezaugarriak dauzka: (a) marruskaduraren 𝐸𝐷 erreakzio kimikoen zein bero transferentziaren balioa baino baxuagoa da; (b) nahasketa isobarikoaren 𝐸𝐷, berriro ere, tenperatura eta osaera kimiko ezberdinengatik dator batik bat. Exergia suntsiketa zenbatitean ekidin daiteke baina, askotan guztiz ezinezkoa da; (c) erreakzio kimikoen 𝐸𝐷 oreka termodinamikotik gertuko giroetan murrizten da; halere, erreakzioen exergia suntsiketak oso garaiak dira askotan; (d) bero trukeen 𝐸𝐷 balioan eragiten dute (1) errekuntza gasen eta emari beroaren arteko batez besteko tenperatura termodinamikoen aldaketak eta (2) transferentziaren tenperatura maila. Nahiz eta 𝐸𝐷 parametroa justifikatzeko lau arrazoi eman, prozesua aldin berean gertatzen da eta ez seriean [22]. Aurrekoak aintzat hartuz, 𝐸𝐷 𝑈𝑁 kalkulurako hipotesiak dira: (1) errekuntza prozesuan ez dago presio jaitsierarik, (2) erreakzio kimikoen exergia suntsiketa minimizatzeko errekuntza estekiometrikoa da (λ=1) (errekuntza adiabatikoaren tenperatura eta bero transferentziaren itzulezintasunak igo arren) eta (3) bero transferentziarako ahalik eta tenperatura tarte txikiena lortzea ezinezkoa da. Orduan, errekuntza gasen osaera egoera saihetsezinean ezberdina izango da kasu errealarekin konparatuz gero. Osagai bakoitzaren ezaugarriak hautatu ostean itzulezintasunen esanahiak batzeko eta horiek zelan ekidin ikasteko Taula E. 2 bete zen; helburua 𝐸𝐷 saihesgarriaren kalkulua baita. sentikorrean datza eta ondorengoko adierazpen grafikoetan [25]; beraz, matematika lan neketsua behar dute. Exergia balantze metodoetan edo horren baliokideetan oinarritzen dira. Beraz, eragozpen nagusia ohiko softwareekin egin ezinezko simulazio ez-estandarren beharra da [26]. Alabaina, berriki, denbora aurrezteko metodologia zuzenago bat garatu da [27] zein diseinu prozesuak eta sintesi printzipioak era sistematikoan eta orokorrean ikasten dituen. Ondorioz, metodologia hori laburbilduko eta inplementatuko da ondoren. Deskonposizio metodoaren oinarria exergia kontzeptua egitura osoarekiko independente delako gertakarian datza. Beraz, osagai bakoitzaren 𝐸𝐷,𝑘 𝐸𝑁 balioak dagozkien ezaugarriekin era indibidualean iker daitezke. Horrela, instalazioa azpitalde itzulgarrietan zein itzulezinetan bana daiteke. 𝐸𝐷,𝑘 𝐸𝑁 terminoa 𝑘 osagaia operazioko etekin exergetikoan (𝜀𝑘) lanean jarriz lortzen da eta gainontzekoak, ordea, jarrera guztiz itzulgarri batekin, alegia % 100ko exergia etekinarekin [27]. Sinplifikazioak egonagatik ere, gainontzeko osagaien "idealizazioak" ezin du sistema osoaren egitura eta antolakuntza moldatu, osagai horren exergia suntsiketa endogenoa eta exogenoa kalkulatzeko erabiltzen baita. Gainera, guztizko produktua(k) instalazio errealaren berdinak izan behar dira. Hortaz, osagaien produkzio ekarpena eta itzulezintasunak identifikatzeko balio du. Metodoaren adierazpen grafikoa Irudia E. 2n dago. Goiko aldean ikerketarako instalazioa dago zeinetan baliabide sarrera errealak eta amaierako produktuak marrazten diren. Beste lau irudiek exergia suntsiketa endogenoa kalkulatzeko modua erakusten dute S, V2, HC eta HX osagaietan; beraz, horien 𝜀𝑘 zein amaierako produktua(k) balio errealekoak dira (marra etenak). 𝑘 osagaiaren exergia suntsiketa endogenoa kalkulatu ostean exogenoa guztizko exergia suntsiketari 𝐸𝐷,𝑘 kenduz lortzen da: 𝐸𝐷,𝑘 𝐸𝑋 = 𝐸𝐷,𝑘 − 𝐸𝐷,𝑘 𝐸𝑁 (E. 2) Orduan, 𝐸𝐷,𝑘 𝐸𝑋 balioak 𝑘 osagaiaren exergia suntsiketa adierazten du gainontzeko osagaien itzulezintasun ezak eta sistemaren egitura elkarrekintzak medio. E.2.4.1. Etxebizitzen instalazio termiko esperimentalean aplikazioa Ikerketa kasuko osagai ororen 𝐸𝐷,𝑘 𝐸𝑁 balioak kalkulatu baino lehen 𝑃𝑘 definitu behar da. Horrek osagaiaren erabilpena justifikatzen baitu eta baldintza errealetan ikasi behar da (alegia, itzulezintasunekin) eta gainontzeko osagaiak operazio idealean (hipotetikoan) jarri behar dira lanean (hots, itzulezintasunik gabe). Aitzitik, etxebizitzen instalazio termikoetan DAEA aplikatzeko datozen gogoetak ezinbestekoak dira: • EUB instalazioaren amaierako produktua da eta produkzio katearen azkeneko T biltegiak hornitzen du. Orduan, EUBaren egoera pilaketa sistemaren egoerarekin estuki lotzen da eta ez, ordea, gainontzeko elementuen pizketekin ezta amatatzeekin. Bi kasu erakutsiko dira aurreko gogoeta argi ulertzeko (C.3.1.1 Atalaren antzekoa da). Lehenengo aukeran, EUB tankearen deskargarekin guztiz hornitzen da eta bigarrenean, aldiz, ez dago EUB eskaerarik; halere, tankearen tenperaturaren araberako kontrola medio, bero sorkuntza taldeak aktibatzen dira biltegiaren set-point- a lortzeko asmoz. Orduan, EUB eskaria tankearen produktu lez hartu behar da soilik Instalazioaren zenbait elementuk, sarrera tenperatura finkatzailea (ITF) edota ponpak, esaterako, ez daukate helburu produktiborik. Horien asmoa galdararen baldintza zehatzak bermatzea edota presio galerak ekidin ahal izateko masa emariaren sorkuntza delako, preseski. Orduan, instalazioaren operazioa ahalbidetzeko baino ez daude. Horien 𝐸𝐷 guztiz exogenoa da gainontzeko osagaien operazio baldintzek eragin baitute. kontsumorako eta CVM-NRG96 Class 1-eko neurgailu elektriko 1 Striling-aren elektrizitate sorkuntzarako. EUB eta berokuntza eskariak Trnsys v17-aren bidez kalkulatu ziren eta zegokion kontrol sistema aplikatu zen. Eskariak Irudia E. 5n daude. Nahiz eta datuak 10 segundoko jaso, modelo matematikoak 5 minutuko denbora tarteekin eraiki ziren, horrekin nahikoa baita era zehatzean osagaien pizketa eta itzaltze eremu trantsitorioak adierazteko. B.3.1. Atalean eztabaidatu gisa, osagai bakoitzaren ezaugarritze matematikoa lortu zen Trnsys eta Matlab konbinazioaren bitartez. Datu esperimentalen eta simulazio emaitzen arteko errore erlatiboa osagai indibidual bakoitzerako % 3 −+ baino txikiagoa zen. Baina, azpisistema oro lotu ostean, instalazioaren errore maximoa % 9 −+ baliotik behera dago. Errore hori osagai indibidualen errorea baino altuagoa da osagaiak aldi berean modelatzean ziurgabetasuna igotzen baita. E.3.1. Ohiko exergia analisia Ohiko exergia analisiarekin osagai bakoitzaren denbora tarteko exergia suntsiketa (𝐸𝐷,𝑘) kalkulatzen da. Haatik, osagai bakoitzean eta sistemaren osotasunean exergia balantzea aplikatzean berdina lortzen da. Irudia E. 6n 4 eguneko exergia suntsiketa totala (𝐸𝐷 𝑇𝑂𝑇 = 1259 𝑘𝑊ℎ) eta osagai bakoitzaren ehunekoa marrazten da. 𝐸𝐷,𝑘 sorkuntzaren zergatiak E.2.3.1 Atalean era bananduan justifikatu dira eta ¡Error! No se encuentra el origen de la referencia.n batu. Irudia E. 5 Berokuntza eta EUB eskariak instalazioak asetzeko Pentsa bezala, errekuntza osagaiek exergia suntsiketa garaiak dauzkate. Kontrol estrategia medio, CB galdara laguntzailea da eta S taldea baino denbora gutxiagoan hartzen du parte. Halere, guztizko exergia suntsiketaren % 46 burutzen da CBn eta Sn, aldiz, % 27. 𝐸𝐷,𝑆 balioa 𝐸𝐷,𝐶𝐵 kantitatea baino baxuagoa da Sk beroa eta elektrizitatea era berean sortzen dituelako eta, berez, exergia etekin 𝜀𝐶𝐵 altuagoa duelako. Gainera, CBaren ahalmen nominala Sa baino askoz altuagoa da. E.2.3.1 Atalaren (S/CB) zatiko instrukzioak jarraituz, suntsiketak datozen taldeetan bana daitezke: (1) marruskadura, (b) nahasketa, (c) erreakzio kimikoak eta (d) bero transferentzian. Emaitzen arabera, suntsiketa gehiena azkeneko bi zatietan gauzatzen da, Sn eta CBn, % 59,7 eta % 64,3 errekuntza erreakzioengatik dator eta % 40,2 eta % 35,6 bero transferentzietatik, hain zuzen (ikus Irudia E. 7). E.3.2. 𝑬𝑫 saihesgarria eta saihetsezina Irudia E. 6 Osagai bakoitzaren 𝑬𝑫,𝒌 aldagaiaren batez besteko ekarpena guztizkoaren arabera Irudia E. 7 Exergia suntsiketaren banaketa errekuntza osagaietan, Erref. [22]-an oinarrituz Osagai bakoitzaren 𝐸𝐷 saihetsezin eta saihesgarria aurreko urratsak era dinamikoan jarraituz lortu ziren eta batez besteko ehunekoen balioak datorren Irudia E. 8n jasotzen dira. Instalazioaren modelo fisikoaren ondorioz, 𝐸𝐷 balioak HC igaro ondoren nabari jaisten dira, hau da, itzulezintasunak murriztu egiten dira energia HC osagaia zeharkatu ondoren. Azken batean, Irudia E. 8 Osagai bakoitzaren ehuneko exergia suntsiketa saihetsezina eta saihesgarria Taula E. 4 DAEAren eta ohiko analisiaren batez besteko balioak E.3.3. 𝑬𝑫 endogenoa/exogenoa Lau egunetako entseguan osagai bakoitzaren exergia suntsiketa exogenoa eta endogenoa Irudia E. 9n dago. Osagaiaren exergia suntsiketa exogenoa gainontzeko elementuen eraginak aztertzeko bana daiteke elkarrekintza binarioen bitartez. Irudia E. 10n elkarrekintza binario horiek exergia suntsiketa terminoetan marrazten dira eta osagai bakoitzaren jatorriaren araberako kolore bat daukate. Irudia E. 9 Osagai bakoitzaren exergia suntsiketa endogenoaren eta exogenoaren banaketa E.3.4. Nolakotasun kurba errealak kontuan hartuz DAEA aplikazioan aurrerapauso bat egin daiteke osagai bakoitzaren exergia suntsiketa endogenoa exergia etekinaren kurba errealarekin (𝜀′𝑘) egiten bada, balio konstante bat erabili beharrean, sistemaren egoera denbora tarte bakoitzean aldatu ahala. Metodo honekin lortutako exergia suntsiketa endogenoaren eta deskonposiziotik lortutakoaren aldea (∆𝐸𝐷,𝑘 𝐸𝑁) aztertuz esan daiteke, kasu batzuetan ε konstantearen sinplifikazioak 𝐸𝐷,𝑘 𝐸𝑁 kalkulatzeko emaitza eztabaidagarriak ekar ditzakela. Irudia E. 11n sistemako osagai bakoitzaren 𝐸𝐷,𝑘 𝐸𝑁 eta 𝐸𝐷,𝑘 𝐸𝑁∗ balioak konparatzen dira. Alderik nagusiena kondentsazio galdaran dago efizientzia exergetikoaren kurba (𝜀′𝐶𝐵) laua ez baita eta nabarmen jaisten baita eskaria jaistean. ∆𝐸𝐷,𝑘 𝐸𝑁 handiko beste osagaiak horniketa eta Irudia E. 10 Exergia suntsiketa exogeno binarioaren batez besteko balioak osagaietan Irudia E. 11 Osagaien exergia suntsiketa endogenoa deskonposizio metodoaren (𝐸𝐷,𝑘 𝐸𝑁) eta nolakotasun kurben (𝐸𝐷,𝑘 𝐸𝑁∗) arabera itzulera biltzailea (C) eta orekatzaile hidraulikoa (HC) dira, horien exergia suntsiketa endogenoa tenperatura ezberdineko emariak batzean sortzen baita eta horrek sistemaren egoerarekiko menpekotasun handia dauka. Gainontzeko osagaien exergia suntsiketa endogenoa bi metodoetan oso antzekoa da. E.3.5. UN/AV, EN/EX exergia suntsiketa zatien konbinazioa Amaitzeko, osagaien exergia suntsiketa saihesgarria eta saihetsezina nahastean exergia suntsiketa exogenoarekin eta endogenoarekin gertakari berriak identifikatzen dira. DAEA aplikazioaren emaitzak 4 eguneko periodoko etxebizitza instalazio baten aplikazioan Taula E. 5n daude; osagaiaren hobekuntza potentziala modu horretan ikuskatzen da. Antzeko eran, Irudia E. 12n sistema osoaren lau konbinazioak irudikatzen dira. Beraz, exergia suntsiketa totalaren zati gehiena saihetsezina da zeinen % 39 osagaien barne mugetatik datorren eta gainontzeko % 61 elementuen arteko elkarrekintzengatik eta egitura mugetatik. Exergia suntsiketa saihesgarriari dagokionez, guztizko 𝐸𝐷aren % 8 baino ezin da murriztu merkatuko teknologiarik onenak hautatzean eta % 15, aldiz, sistemaren osagaien arteko elkarrekintzak hobetuz, adibidez, kontrol sisteman eraginez. Laburbilduz, DAEA azterketaren emaitzen arabera, sistemaren hobekuntza potentziala oso baxua da eta mugatuta dago. Era berean, 𝐸𝐷 𝐴𝑉.𝐸𝑋 balioa 𝐸𝐷 𝐴𝑉.𝐸𝑁 emaitza baino altuagoa izateak sistemaren arteko elkarrekintzak oso gogorrak direla adierazten du eta, beraz, kontrol estrategiaren hobekuntza izan behar dela aldatzen lehen gauza. Alabaina, 𝐸𝐷 𝐴𝑉.𝐸𝑋 terminoak osagaien arteko loturen perfekzio gabeziak eta banakako itzulezintasunak aintzat hartzen ditu, merkatuko ekipamendurik onena ez erabiltzeagatik. Informazio hori guztia kontrol estrategiaren optimizaziorako erabil daiteke edota akatsen detekziorako zein diseinurako. . E.4. ONDORIOAK Exergia analisi aurreratu dinamikoa (DAEA) lehen aldiz aplikatu da eraikin bateko energia termikoaren hornikuntza sisteman. Eraikinek lehen mailako energia eskariaren ekarpen nagusia izateagatik horien hobekuntza potentzialaren jakintza oso garrantzitsua da energia eskaria murrizteko eta CO2 igorpenak jaisteko. DAEA aplikazioaren bitartez egin daiteke kapitulu honetan zehar erakutsi antzera. DAEAk mugapen teknikoen suntsiketaren zati ekidingarria antzeman egiten du exergia suntsiketa alderdi saihesgarriarekin eta saihetsezinarekin. Gainera, DAEAk osagaiak berak eragindako itzulezintasunak identifikatzeaz gain, gainontzeko osagaien efizientzia ezen atzeraezintasunak neurtzen ditu exergia suntsiketa endogenoaren eta exogenoaren terminoak erabiliz. Ondorioz, exergia analisi ohikoarekin lortu ezinezko emaitzak ematen ditu. Alabaina, nahiz eta analisia oso erakargarria izan, zenbait oztopo zerrendatu behar dira. Hasteko, exergia suntsiketa saihetsezinak ingeniariaren ikuspegiaren eta irizpidearen araberakoak dira; horregatik, kapituluan zehar irizpide hautatuak zehaztasunez garatu dira. Gainera, 𝐸𝐷 endogenoaren zein exogenoaren kalkuluan, zenbait informazio gal daiteke kantitate termodinamiko errealak erabiltzen ez badira, esaterako, exergia etekinaren aldakuntza. Baina, arazo hori osagaien nolakotasun kurben barneraketarekin gainditzen da. Amaitzeko, 𝐸𝐷 balioaren banaketa zehaztua egiteaz gain, DAEAren aplikazioaren abantaila da ez dela inolako erreferentzia baldintzarik definitu behar sistemaren eraginkortasuna hautemateko. Beraz, metodo orokorra da zein kontrolerako, diagnostikorako edota diseinu helburuetarako erabil daitekeen. Are gehiago, oinarri parametroa exergia suntsiketa izateagatik, sistemaren osotasunarekiko osagai bakoitzaren ekarpen erreala erakusten da. Hori exergia etekinaren (𝜀) bezalako parametro adimentsionalak erabilita ez da ikusten, nahiz eta uretan gorako efizientzia etekinak uretan behekoak baino handiagoak izan, exergia suntsiketa handiagoak dakartelako exergia kantitate handiagoarekin lan egiten baitute. Adibidez, horniketa eta itzulera biltzailearen (C) eta fan-coil-aren (FC) arteko kasua. Emaitza gisa, zenbait informazioa gaizki interpreta daiteke 𝐸𝐷 balio globala erabiltzen ez bada. ONDORIOAK • EKARPENAK • ETORKIZUN LERROAK Tesi honen berebiziko erronka eraikinen energia sistemetan termoekonomia analisi dinamikoak aplikatzea da. Horretarako, edozein teoriaren inplementazioa irizpide kritikoz aztertu behar denez, oinarrizko baldintzetatik moldaketa zehatzetara igarotzen da. Egun, eraikinen arloa bigarren legearen analisiak aplikatzeko inguru ezin hobea eskaintzen du batez ere ikerketa dinamiko berritzaileentzako. Azken batean, eraikinen energia aurrezpena mundu mailako behar agintaria baita eta exergia aplikazioak horretarako erabiltzen baitira. Gogoeta horien arabera, A Kapituluan exergiaren erabilera justifikatzen da ondorioztatuz exergia etekinek baliabideen erabilpena hobeto erakusten dutela eta baita energien arteko loturak ere, sistemen sintesirako eta optimizaziorako funtsezko giltza izanik. Gainera, energia ikasketek emaitza eztabaidagarriak edo zalantzazkoak ekar ditzakete, exergia azterketek, ordea, osagaien eta sistemaren arteko alderaketa ahalbidetzen dute. Tamalez, kapitulu horretan azaldu gisa, oso gutxitan aplikatu da exergia eraikinetan, finean, inplementazioan arazoak daudelako, zeintzuek, preseski, tesi honetan ebazten diren. Ondorioz, eraikinen arloari dagokionez, dinamismoa oinarrizko egoera denez ikasketa egonkorrek ez dute zentzurik eta azterketa aldakorrak, aldiz, analisiaren bizkarrezurra dira (nahiz eta bibliografia hedatuak beharrizan hori eskas erabili). Orduan, termoekonomia analisiak egoera zehatzetara egokitu behar dira eta inplementazioaren urrats bakoitza kontu handiz aplikatu behar da teoriaren erabilpen egokirako eta emaitzen interpretazio zuzenerako. ¡Error! No se encuentra el origen de la referencia.ek tesian zeharreko helburu nagusiak j asotzen ditu. Hortaz, B Kapituluak modelo termiko dinamikoen erabilera justifikatu eta bi metodologia berri proposatzen ditu: lehenengoak ez dauden sistemak konfiguratzeko eta, bigarrena, instalazio monitorizatuak simulatzeko. Erakutsi lez, lehenengo legearen modelaketa funtsezko pausua da bigarren legearen datozen aplikazioetarako. Exergiaren oinarrizko erabilpenak kontsumoaren garapena eta kostuak kokatu ez arren, ekonomiaren ikuspegiarekin konbinatuz kostu formakuntzaren irudia lortzen da. Are gehiago, termoekonomia sinbolikoak (ST) analisia exergia sistema osoaren kontsumoarekiko itzulezintasun bakoitzaren pisu faktoretzat hartuz ahalbidetzen du. Aurrerapen lez, C Kapituluak eraikinetan ST zelan aplikatu erakusten du, ahalik eta sakonen, onurak zein desabantailak analistaren helburuaren eta irizpideen arabera deskribatuz. Jomuga lortzeko, super-egitura proposamen bat dago zein denbora tarte bakoitzean instalazioaren konfigurazio zehatzetara egokitzen den. Hala eta guztiz ere, egitura produktibo dinamikoaren definizioa anbiguoa izan daiteke eta hori da, hain zuzen, termoekonomia aplikazioaren muga nagusia. Gainera, exergia kostuaren murrizketa xedetzat hartu behar da baina benetako bidea diseinu parametro elementalen eraldaketan datza. Helburu praktikoa Eranskinean garatzen da termoekonomian oinarritutako eraikinen instalazio termikoentzako software dinamiko baten bitartez. Alabaina, oztopo handia da emaitzen zehaztasuna zuzenki lotzen dela sentsoreen kopuruarekin. Tesiaren beste helburu bat eraikinen aplikazioetan bigarren legearen diagnostikoa inplementatzea da. Finean, termoekonomia informazioa gehituz gero, nahiz eta akatsak identifikatzeko guztiz beharrezkoa ez izan, anomalien garrantziaren informazioa eskaintzen baitu. Hasteko, fuel inpaktuaren ohiko formula begi kritikoz analizatu eta hobetu egiten da nolakotasun kurben gehikuntzarekin. Orduan, D Kapituluan diagnostiko termoekonomikoaren problema zuzena sistema errealetan lehen aldiz ebazten da (alegia, sintomen arabera anomaliaren determinazioa); zeren, tesi hau baino lehenagoko diagnostiko termoekonomikoak akatsa ezagun izanik horien efektuen kuantifikazioan oinarritzen baitira. Kasu horretan ere, teoriaren onurak eta oztopoak azaltzen dira eta teoria berria ikerketa kasuekin egiaztatzen da. Ondorioz, iradokitako diagnosi metodologiak funtzio-okerrak detektatzeaz gain, eraginak ere zenbatzen ditu egin daitekeen tratamendua erabakitzeko. Bigarren legean oinarritutako beste aukera bat exergia analisi aurreratua (DAEA) da zeinek osagaiaren beraren itzulezintasunak eta besteen efizientzia ezen atzeraezintasunak zenbatzen dituen exergia suntsiketa saihesgarria/saihetsezina zein endogenoa/exogenoa terminoen bitartez. Gainera, E Kapituluaren ezaugarri berritzailea DAEAren azterketa dinamikoaren barneraketa da. Berriro ere, horren abantailak eta desabantailak laburtzen dira. Ekarpen teorikoez gain, zazpi etxebizitzen energia termiko sistemen ikerketa kasuak erabiltzen dira tesiaren helburuak betetzeko: Irudia F. 1 Tesiaren helburuen lan katea Era berdintsuan, justifikatu antzera, bigarren legeko edozein aplikaziorako beharrazko datuak ohiko energia ikerketarako datuen berdinak dira (tenperaturak, masa emariak, kontzentrazioak, etab.) baina exergia aldagai agregatuak erabiltzen dira. Beraz, bigarren mailako analisia izanagatik ere, informazio gehigarri erabilgarria eskaintzen du energia sistemen ulermena handituz. Hortaz, ikerketa hau eszeptizismo osasuntsuz eraiki da, alegia, bigarren legearen analisien teoria eta ideia inposatuak zuhurtzia handiz aplikatuz. Emaitza orokorra da, nahiz eta azterketa zailagoa izan, termoekonomia aplikazioak merezi duena eta erabakiak hartzeko tresna egokia dena. Horri esker, energia aurrezpenaren eta ingurugiro zainketaren xedeak pixkanaka lor daitezke. IKERKETAREN EGUNGO EKARPENAK Datozen Taula F. 1 eta Taula F. 2etan PhD-aren ekarpenak jasotzen dira (argitarapenei eta kongresuei esker) zeintzuek tesiaren edukiari zurruntasuna ematen dioten. Bakoitza dagokion kapituluaren gaiarekin lotzen da. Ikerketaren aplikazio praktikoari dagokionez, proposatutako termoekonomia softwarea anitz hobetu daiteke: kosturik gabeko aplikazio bat eraikitzea hobe da lizentzia beharrezkoa duten Matlab eta Excel programen ordez. Gainera, kalkulu abiadura, programazioa, prozedura, etab., asko hobetu daitezke erabiltzen erraza eta kostuen kontaketarako erabilera askoko tresna sortzeko. Gainera, termoekonomia diagnostikoa software berberean barnera daiteke. Azken batean, erreferentzia sistema definituta badago, termoekonomia diagnostikoak ez du datu gehigarririk behar aurreko kostu kontaketaren ikerketarekin alderatuta. Programa hori giltzarria bilaka daiteke eraikinen instalazio termikoen kudeaketarako, mantenurako eta optimizaziorako, sistemaren jarrera anomaloak kokatu eta nahi ez diren etenaldiak edota kostuen penalizazioak ekidin egiten dituelako. Nahiz eta software hori eraikinen sistema energetikoak optimizatzeko zein mantentzeko oso eragingarria izan, oztoporik nagusiena sentsoreen muga da zeinek denbora errealeko monitorizazioan eta emaitza erreakzioan eragiten duen. Orduan, eraikinen energia sistemetan neurketarako elementu gehiago lekukotu beharko dira kudeaketa egokia eta optimoa bideratzeko. Beste ikuspegi bat diagnostikoaren problema zuzenaren hobekuntzarekin bat dator, teknika berritzaile bat izanik, hondakinak ez baitira ikerketan zehar kontuan hartu. Beraz, datorren urratsa disipazio osagaien barneraketa izan daiteke eraikin sistemen aukera oro kontuan hartzeko. Aireztapen sistemak, esaterako, funtsean disipazio instalazioak dira eta egoitza arloko barne airearen kalitate beharrizanak medio hirugarren sektorean gero eta gehiago hedatu dira. Tamalez, oso sistema konplexuak direnez, horien jarrera termoekonomikoa era lausoan aztertu da. Izatez, oinarrizko ideia kanpo baliabideak kontsumitzea da barneko aire prozesatua kanporatzeko (ondorioz, aire horrek kostua dauka) eta kanpoko aire batekin ordezkatzeko (aurretiaz tratatu behar da konfort baldintzak lortzeko). Beraz, aireztapenaren helburua exergia suntsitzeko ordaintzea/kontsumitzea da; orduan, aireztapen sistemaren anomaliak exergia suntsiketa gutxiago eragingo du, hain zuzen, kontraesankorra dirudien gertakaria eta, beraz, sakonki ikertu beharreko kontua. irudi energetiko, ekonomiko eta ingurugiro argazki orokorra lortzeko. Esan lez, haren inplementazioa azaldutakoaren analogoa da baina hemen, ordea, bizitza ziklo analisiaren datuak behar dira. Horrela, analisia sehaskatik hilerrira egiten da. Amaitzeko eta garatutako arrazoiak kontuan hartu, EBaren Direktibak zein nazioko gobernu probintzialek exergia analisien barneraketa kontsideratu beharko lukete informazio gehigarri erabilgarria eta helburuak era azkar batean lortzeko. Azken batean, tesiaren ondorioak bigarren lege analisiak babesten eta sendotzen dituzte mundu mailako beharrizanak argitzeko eta hobetzeko. ERANSKINA: TERMOEKONOMIA KALKULU DINAMIKORAKO SOFTWAREA ERANSK.0. HELBURUAK Eranskin honen helburua eraikinen energia instalazioentzako kostu kontaketa eta ikuspenerako software orokor baten eraikuntza da C Kapituluko teoria eta urratsak jarraituz. Produktuen kostu termoekonomikoak (berokuntza, hozkuntza, EUB, etab.) eta barne fluxuen kostuak denbora tarte bakoitzeko zenbatzen dira dagokion kontrol estrategiaren arabera. Beraz, osagai bakoitzaren egiazko galerak zein eraginkortasunak zehazten dira. Orain artera, programa Matlab-en eta Excel-en konbinazioaz egiten da; lehenengo programan kalkuluak egiten dira eta, bigarrenean, ordea, datuak erregistratu eta erakusten dira. Hiru azpiataletan banatzen da programa Irudia Eransk. 1n erakutsi antzera: 1. Sistemaren parametro orokorren definizio sinbolikoa (soilik behin, hasieran). 2. Balio numerikoak (denbora tarte bakoitzean). 3. Kalkuluak eta emaitzen lorpena (denbora tarte bakoitzean). Irudia Eransk. 1n adierazi lez, lehenengo bi faseak (sinbolikoa eta zenbakien zehaztapena) instalazioaren definizioari dagozkio; hirugarren fasearen oinarria matrizeen ebazpenean datza. Lehenengo urratsa Excel-en egiten da sistemaren definizio sinbolikoa bideratuz, beste hitz batzuetan, sistemaren egitura estatiko orokorra zehazten da. Gero, zenbakizko data barneratzen da eta denbora tarte bakoitzean kalkuluak burutzen dira Matlab-en laguntzaz. Horren ostean, egitura produktibo dinamikoa deribatzen da; dagozkion emaitzak Excel-en batzen dira. ERANSK.1. BALORE SINBOLIKOAK Hautaketa bakarrik behin egiten da Excel-en interfazean eta instalazioaren egitura estatikoaren determinazioari dagokio. C.3 Atalean garatu lez, egitura horrek sistemaren konfigurazio oro barneratzen ditu eta nahikoa da parte hartu gabeko fluxuei zero balioa esleitzea denbora tarte bakoitzeko egitura dinamiko aktiboa lortzeko. Irudia Eransk. 1 Programaren hiru fase nagusiak Eransk.1.1. Instalazioaren zehaztapena Sistemaren konfiguraziorako lehen urratsa datuak idaztea da, ikus Taula Eransk. 1. Ondorioz, sistemaren fluxuak 1 zenbakitik 𝑖-ra izendatzen dira. Era berdinean, 𝑖 zenbakien arabera sarrerak (𝑒) zein irteerak (𝑠 eta 𝑟) definitzen dira. Gainera, horien 'TYPE'arekin eta 'Ext.Val' (kanpo ebaluaketa) ezaugarriarekin lotutako balioak gehitzen dira.  'TYPE' atalak baliabide izaera adierazten du (ikus Taula Eransk. 2 (b)).  'Ext. Val' zatia kanpo balorazioarekin lotzen da, hots, ez badago kanpo ebaluaketarik '1' jartzen da eta, bestalde, dagokion balorea. Datorren urratsa 𝑛 azpisistema identifikatzean datza instalazioaren egitura fisikoa eta produktiboa aintzat hartuz, ikus Taula Eransk. 3.  Egitura fisikoa determinatzeko, sarrera fluxuei dagozkion 𝑖 fluxu izendapena jartzen da lehenengo zutabean eta bigarrenean, aldiz, irteera fluxuaren zenbakia.  Ondoren, osagai bakoitza kutxa beltzat hartzen da egitura produktiboaren identifikaziorako zeinen sarrera 𝐹 eta irteera 𝑃 (edota 𝑅) diren; horiek sarrera eta irteera fluxuen bitartez eratzen dira. Lehenengo osagai produktiboak adierazten dira eta ondoren disipazio osagaiak. Hortaz, 𝐹, 𝑃 eta 𝑅 ezberdinak kortxeteen bidez '[ ]' banatzen dira dagozkien fluxu zenbakiaren arabera. Alegia, kortxeteen barnean baliabide edo produktua mugatzeko fluxu multzoaren konbinazioa dago. Taula Eransk. 5 Kanpo baliabideen eta osagaien kostuak eta datu ekonomikoak Kostu exergoekonomikoen kalkuluak kanpo informazioa behar du. Beraz, 𝑒 kanpo baliabideen kostu ekonomiko unitarioak [€/kWh] (fuela, elektrizitatea, ur hotza, etab.) behar dira eta baita 𝑛 osagaien erosketa, operazio eta mantenu kostuen bektorea [€] ere. Bestelako datu ekonomikoak behar dira, esaterako, interes efektiboa eta osagai bakoitzaren bizitza erabilgarria; informazio hori guztia Taula Eransk. 5n dago. Denbora tarte bakoitzean baliabideen kostuak aldatuz badoaz, taula horiek eguneratu beharko dira. ERANSK.2. ZENBAKIZKO BALOREAK ETA KALKULUAK Egitura produktibo estatikoa definitu ostean, denbora tarte bakoitzean zenbakizko datuak jaso eta beharrezko emaitzak lortzen dira. Fase horiek lau urrats nagusitan banatzen dira Irudia Eransk. 2n erakutsi lez: 1. Simulazio datuen edo datu monitorizatuen transferentzia eta egiaztapena. 2. Datuetatik abiatuz fluxuen exergia kalkulua (Excel-en). 3. Egitura dinamikoaren hautaketa, kalkulu matrizialak eta emaitzen lorpena (Matlab-en bidez). 4. Analisiaren emaitzen erregistroa eta grafikoak. Lehen pausua datuak sentsoreetatik edota simulaziotik jasotzea da. Gainera, zaraten iragazpena eta egiaztapena egiten da. Sentsore denen balioak Excel-en jaso ondoren, dagozkien exergia fluxuak kalkulatzen dira horien formula sinbolikoan oinarrituz (zenbait fluxuk zero balioa izan ditzakete). Gero, denbora tarte zehatzerako operazio modu aktibatua identifikatzen da, alegia, une hartako osagai piztuak detektatzen dira. Horrela, instalazioaren egitura fisikoa eta produktibo dinamikoa memento horretarako definitzen dira. Jakina denez, elementuen pizketa/itzaltzea ponpen zein 3-bideko balbulen posizioen araberako da (hots, fluxu deuseztatuen menpekoa). Matlab-en barne programak azpitalde aktiboak identifikatzen ditu 𝑛𝑖 𝑂𝑁, 𝑑𝑖 𝑂𝑁, 𝑖𝑖 𝑂𝑁, 𝑟𝑖 𝑂𝑁, 𝑒𝑖 𝑂𝑁, 𝑠𝑖 𝑂𝑁 (aktibatu gabeko taldeek produktu eta fuel nuluak izango baitituzte 𝐹𝑂𝐹𝐹 = 0 edota 𝑃𝑂𝐹𝐹 = 0) eta, beraz, lortutako matrizeak eta bektoreak dagokion termoekonomia ikasketarekin lortuko dira. Azkenengo urratsa emaitzen kalkuluarekin eta analisiarekin bat dator. Oro har, sentsoreen datuak dira:  Tenperaturak (𝑇𝑖)  Entalpiak (𝑚𝑖 · ∆𝑇𝑖)  Balbulen irekiera eta itxiera proportzioak (𝑣𝑖)  Fuel kontsumoa (gasolioa, gas naturala, elektrizitatea, etab.) (𝐹𝑖)  Ponpen aktibazioa, itzaltzea eta modulazioa (on-off 𝐵𝑖0/1, ehunekoak 𝐵𝑖%) Zerrenda hori eginagatik, ikerketaren helburuaren arabera erakutsi nahi diren emaitzak aukera daitezke. Beraz, zenbait taula eralda edota ezaba daitezke eta taula berriak zein grafiko erakargarriak barneratu. ERANSK.4. ONDORIOAK Eranskin hau C Kapituluaren aplikazio praktikoa da: termoekonomia oinarrizko software bat garatu da etxebizitzen energia instalazioak ikuskatzeko. Programaren erabilerak ohiko energia azterketen datu termodinamiko berberak behar ditu (tenperaturak, masa emariak, kontzentrazioak, etab.). Ondorioz, oso tresna erabilgarria da zeinek ez duen datu gehigarririk eskatzen eta, haatik, kostu formakuntza prozesua ulertzeko informazio ezin egokiagoa eskaintzen duen. Datuekin osagai bakoitzaren eta sistemako fluxuen kostuen kalkulu dinamikoa era sistematikoan egiten da. Orduan hobekuntzarako punturik ahulenak eta kontrolaren optimizaziorako giltzarriak identifika daitezke. Orain artean, programa Excel-en eta Matlab-en konbinaketa lez dago baina helburura lizentzia beharrik gabeko tresna bat eraikitzea da termoekonomiaren aplikaziorako. Datorren urratsa termoekonomia diagnostikoaren inplementazioarekin bat dator (D Kapitulua) zeinek, operazio baldintzaren eta erreferentziaren arteko alderaketaren bitartez, sistemaren jarrera anomaloak identifikatzen dituen, gerta daitezkeen etenaldiak ekidin egiteko eta kostuen penalizazioak saihesteko. ZUZENDARIA:
science
addi-8a96776b2305
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/34703
Parekoen behaketa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan: VEO sistema eta errubrika konparatuz
Hormaetxe Ibarretxe, Garazi
2019-06-27
IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan Berezko Tituluko Proiektua Parekoen behaketa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan: VEO sistema eta errubrika konparatuz Egilea Garazi Hormaetxe Ibarretxe Zuzendaria(k) Mikel Iruskieta Montse Maritxalar Lan honen helburua ahozkoak ebaluatzeko VEO sistema eta paperezko errubrika konparatzea da. VEO ahozko jarduna edo klaseak iPad bidez grabatzeko sistema da, aurretik ezartzen diren etiketa batzuen bitartez erabiltzaileak funtsezko momentu eta elementuak markatzeko balio duena. Hori burutze aldera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasle-talde batean eginiko praktika aurkezten da; hau da, ikasleek parekoen behaketa egingo dute VEO sistema eta errubrika erabiliz. Ondoren, bi inkesta baten bidez. Bukatzeko, ikasleen esperientzia oinarritzat harturik, ikasleen parte-hartzea nolakoa den deskribatu nahi da eta komunikazioko arloari erreparatuz Lan hau Aitortu - EzKomertziala - Berdin Partekatu (BY-NC-SA) lizentziapean dago. Honen arabera, lan originalaren eta izan daitezkeen lan eratorrien erabilpen komertzialik ez da baimentzen eta lanen banaketa lizentzia berberarekin egin beharko da, beti ere, egilea aipatuz. 2 Laburpena 2 Gaien aurkibideak 3 Irudien aurkibidea 4 1. Sarrera 6 2. Proiektuaren helburuak 8 3. Proiektuaren garapena 10 3.1. Teknologia berriak Hezkuntzan 10 3.2. IKT-en papera Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan 11 3.3. Parekoen behaketa ikasleen artean 12 3.4. Behaketarako tresna: VEO 13 4. Metodoa 16 4.1. Ikasleen antolaketa 16 4.2. Esku-hartzea 16 4.3. Tresnak eta etiketak 19 4.4. Ikasleei emandako jarraibideak ataza egin aurretik 20 4.5. Ikasleek egindako emaitzak analizatzeko modua 21 4.6. Inkesta ikasleen asebetetzea lortzeko 21 5. Emaitzak 23 6. Ondorioak 30 3 Irudien aurkibidea askotan izan du eragina eta nola ez, hezkuntzan ere bere egina egiten hasia da. Gaur egungo hezkuntza-sistemak, etorkizunean euren gizartera eta ingurura ahalik eta ondoen egokitzeko pertsonak sortu nahi ditu. Baita mundu profesionalean aurki ditzaketen egoera guztiei erosotasunez aurre egiteko gai diren pertsonak sortzea esanda, IKTak txertatzeko aurrerapausoak ematen hasi dira, ikasleek euren ikaskuntza-prozesuetako lehen etapetatik IKT tresnak ezagutu eta erabiltzen ikas txertatzearekin, ikasleen gaitasunak lantzeko metodoak aldatu edo beharrizan uztarturiko IKT jarduerak egiten dituzte, beste ikastetxe batzuetan, ordea, erabateko digitalizaziorako bidea eraikitzen ari dira jada. Hau da, testu-liburuen lekua txikituz doa eta gailu elektronikoek hartzen duten espazioa gero eta handiagoa da. Gailu egun ikastetxeetan eskolak emateko jadanik prestaturik dagoen material andana ez dute eta horien bitartez klaseko jarduerak egin ditzakete. Merkatuan hezkuntzarako baliagarriak izan daitezkeen gailuen eskaintza zabala hartzea ezinbestekoa da, hezkuntzaren arloan batez ere, epe luzera egiten diren inbertsioak izan daitezkeelako. Horregatik, gailuaren prezioa faktore garrantzitsuena aplikazioa erabiliko da eta egun, Apple enpresak duen IOS sistema operatiboan soilik erabil daiteke. Ondorioz, Ipada izango da ikasleekin ataza burutzeko erabiliko den izan ere, teknologiak aurrera egin ahala ebaluazioak egiteko sistemak ere aldatu egin dira. Orain arte, ikasgeletan ahozko adierazmenaren balorazioa egiteko errubrikak erabili izan ditut ikasleen lana behatzeko, eta hainbat saiakera egin ondoren ikasleek balorazioak jaso bai, baina egindako balorazioaren hausnarketa egiten ez zutela agerikoa zen. Akatsak ezagutzen zituzten, baina ondorengo praktiketan errepikatu egiten ziren. Beraz, arrazoi hau izan da lan hau burutzeko motibazio edo abiapuntu nagusia: ikasleek euren gabeziak identifikatu eta komunikatzeko gaitasuna eta hizkuntzaren garapena hobetze aldera, hausnarketa hori sustatzeko baliabideak mugatu du neurri batean. Ikasleentzat praktika eta aplikazio ezezagunak izatearen emaitzak ez dira espero zirenak, esan bezala ohitura-falta nabarmena delako. zehar ebaluatzeko sistema bera sarritan erabiliko balitz eta azken produktu bateko 2. Proiektuaren helburuak idatzizko errubrikak erabili dira, ikasleek egingo dituzten eztabaida/elkarrizketak koebaluatzeko eta koebaluazio horren emaitzak lortzeko, ikasleei inkesta bat egin zaie. Kontuan izan behar da ahozkoak zuzentzeko metodo erabilienak errubrika bidezko ebaluazioak direla eta IPadean VEO aplikazioa erabiliz DBH2. mailako ikasleen artean elkarrizketa/eztabaidaren ahozkoak zuzentzeko beste modu bat aurkeztu nahi da; beraz, errubrikak eta VEOk eskaintzen dutena aurrez aurre jartzea erabilera aztertu ondoren, batak eta besteak dituzten ahulgune eta indarguneak ezagutzea. Halaber, lan honen bitartez zenbait hipotesi egiaztatu nahi dira eta hipotesi horiek baloratzeko ikasleei VEO eta errubrikaren bidez ebaluazioak egitean, indikadore ezberdinak erabiliko dira aipatuko ditugun hipotesiak egiaztatze aldera: - H1. Ikasleen pareko behaketa IKTekin egitean, ikasleen parte-hartzea eta inplikazioa handituko da. Hori baloratzeko inkestan feedback aberatsagoa zein etiketak baliagarriak izan zaizkien ere galdetu zaie hipotesia egiaztatzeko gehiago galdetu zaie, hau da, VEOrekin edo errubrikarekin. 8 duten gehiago galdetu zaie. Azkenik, VEO eta errubrikaren arteko konparazioa egiteko bi tresnen ahulguneak eta indarguneak zeintzuk diren identifikatzeko eskatuko zaie. izan du eragina eta horietariko bat eskola izan da. Lehen ez bezala, teknologia berriek iraganean izan ez duten lekua hartu dute. Azken bi urteetan maiz hitz egin izan da Web 2.0 delakoaz; izan ere, 2005. urtean Tim O´Reillyk terminoa sortu zuenetik, Interneten elkarrekintza eta elkartrukea ahalbidetzen duen sareko bertsio berriari erreferentzia parte-hartzea eta elkarlana ahalbidetzen eta sustatzen duen tresna bilakatu da; erabiltzaileak sarearen eraikuntzan inplikatuz. Horregatik, Web 2.0k dimentsio ezberdinetan eragiten du eta nola ez, hezkuntzan ere bai. Blogger, Wikipedia edo YouTube bezalakoak Web 2.0aren adibide batzuk dira eta aukera interesgarriak suerta IKTek duten eragina neurtzea zaila da. Hala ere, ikerketari esker, IKTek ezagutzaren kudeaketan autonomia sustatzen duela erakutsi ahal izan da. Horrez gain, talde-lanaren bidez ezagutza eskuratzea errazten du eta ikaskuntza-prozesuen inguruan gogoeta egitera bultzatzen ditu ikasleak. Pugak (2006) ere hezkuntzan ikertu ditu IKTak eta hainbat etapa edo hamarkada bizi izan dituela dio. Eremu horretan, hezkuntza-ikerketak zeresan handia izan du eta etorkizunean ere halaxe izaten jarraituko du, bertan interes ekonomiko, dira, baina Hezkuntza Teknologiaren eta ondorengo garapenaren giltzarria 50. eragin handia izan zuten eta eragin horrek aldaketak ekarri zituen esparru guztietara, didaktikoarekin erabiltzea ekarri zuen eta ordenagailu pertsonalek hainbat aukerari ordenagailuak ekarri zituen eta horiekin batera ordenagailuen erabilera hezitzaileak. Ordenagailu pertsonalen etorrerarekin, hezkuntza digitalizatzeko aukerak biderkatu egin ziren eta irakaste-prozesuan erritmo ezberdinak eta norbanakoaren datu anitzetan zentratzea ahalbideratu zuen. 80. hamarkadaren hasieran eta erdigunean, teknologia horiek eskolan integratzeak datuetan oinarrituriko ikerketa asko bideratu zituen, baita hezkuntzarako zuen baliagarritasunaren aurkako zenbait kritika ere. Pugak (2006) dioenez hainbat arrazoiak planteatzen zituzten: praktikak enpirikoegiak zirela edota ikerketak hamarkadatik, ordea, Hezkuntza Teknologiak garrantzia galduz joan dira eta IKTak arretagune nagusi bihurtu dira hezkuntza arloan. Azkenik, Pugak (2006) dio prozesu konplexua dela IKTak eskoletan txertatzea. izan da eta IKTen erabilera ebaluatzeko hutsuneak ageri izan dira egungo hezkuntza-sisteman. Integratzaileak diren proposamenez gain, IKTak hezkuntzan txertatzea kasu, beharrezkoa omen da helburu batzuk ezartzea eta hori lortzeko oraindik, eremu horretan, egiteko handia dagoela aipatzen du. Orobat, gure hezkuntza IKTak Bigarren Hezkuntzan ere lanabes baliagarriak izan daitezke duten informazioa bilatu dezakete eta komunikazio-ingurune aberatsa eskain dezakete. Horrez gain, sarean eztabaidak antolatzeko aukera ahalbideratzen dute eta ikasleek euren iritziak eta pentsamenduak libreki azaleratzeko euskarri elektronikoak erabiltzeko aukera ere eskaintzen dituzte (Ríos eta Figueroa, 2013). IKTek diziplina ezberdinetako jarduerak egiteko aukerak ematen badituzte ere, konplexuena, IKT horien erabilera egokia egitea da. Alde batetik, irakasleak gaitasun ugari eskuratu behar dituelako IKTen erabilerarako eta, bestetik, beharrezkoa den formakuntza eskuratu behar dutelako bere ikasleekin erabiltzeko. Zentenoren eta Jorgeren (2011) ustez, arazoa ez da ikastetxeetako berrikuntza-falta, baizik eta askotan elkarrekin loturarik ez duten proiektu gehiegi aurkezten direla eta, ondorioz, arazoa beste bat dela diote: berrikuntzen jarraipena eta transferentzia, alegia. Horrez gain, profesionalizazioa eta intentsifikazioa hezkuntza konplexuago bihurtzearen azalpen bat izan daiteke, intentsifikazioak lanaren gainkarga kroniko bat barruan berrikuntza ekartzea galarazi dezake. Hala ere, orokorrean, ikerketa anitzen arabera (Zenteno eta Jorge, 2011) zuzeneko eta zeharkako hobekuntzak nabaritu irakasleen lana eta prestakuntza da, Zentenoren eta Jorgeren (2011) hitzetan funtsezko elementuak baitira IKTak modurik egokienean txertatuak izateko. Egia omen da, ordea, erdi-mailako eta goi-mailako hezkuntza-sistemetan ez direla teknologia hauek gehiegi zabaldu eta arrazoi horregatik, ikerketa gehiagoren beharra dago teknologia berritzaileen eta hezkuntza-prozesuen inguruan. ebaluazioa egiteko ahozko eztabaida edo elkarrizketa baten gainean; hau da, parekoen behaketa egingo da. Parekoen behaketa edo koebaluazioa prozesu bat da, non ikasle zein honetako ebaluazioaren bidez ikasleek euren ikaste-prozesuan barneratutakoa koebaluazioa baliagarria izan daiteke euren ikasketa antolatzeko, indarguneak eta ahulguneak identifikatzeko edota beste arlo batzuetara transferitu ditzaketen ebaluatzeko aukera eskaintzen digute, baina emaitza hobeak lor daitezke Horrela, ebaluatzeko kontuan hartuko diren irizpideak zeintzuk diren eta ariketak konpetentzien ezaugarriak zehatz-mehatz ezagutzen badituzte ere eta konpetentzia baten ondorio zuzena justifikatzeko zein indizio behatu behar dituzten jakin arren, uste dugu sistema honekin euren ikaskuntza eskuratu beharreko helburuan jarriko dutela arreta. Eredu hau ikaskuntza estrategikoari begira dagoen ebaluazioaren eskutik dator eta honen bidez, inguru profesionaletan pairatzen diren aldaketei eraginkortasunez eta modu azkarrean egokitzeko behar dituzten konpetentziak bultzatuko dituzte (Navarro eta González, 2010). Autoebaluazioak zein parekoen ebaluazioak taldeka egin daitezke ebidentziak eta eztabaidak kontuan hartuz. Edozein kasutan irakasleak behatutako errealitatea eta ebaluazioa bat ez badatoz, irakaslearen eta parte hartu duten ikasleen arteko elkarrizketak lagun dezake. Horrez gain, lagun dezake, aurkeztutako estrategia honetan, aurretik eduki teoriko batzuk eta konpetentzia batzuk barneratzea; izan ere, ebaluatuko dira eta konpetentziak, aldiz, modalitate ezberdinetan egingo dira (Navarro klaseak iPad bidez grabatzeko sistema bat da, irakasle-lana bera abiapuntu hartuta hobeto irakasten ikasteko (ikus 1. irudia). Irudian ebaluazioa egingo duen pertsonak (erabiltzaileak nahi dituen tokian jar ditzake) eta zuzenean atzamarraz ukitzen dira​. 13 1. irudia: VEOrekin grabaturiko saioa. Behatutako klaseko funtsezko momentu eta elementuak markatzeko etiketa-sistema bat erabiltzea da tresnaren oinarria. Ezaugarriak bideoan markatuta geratzen dira, erabiltzaileak gero zuzenean joan ahal izan daitezen klaseko funtsezko momentuetara, grabatu ondoren bideoa ikusten dutenean. Aukeratutako momentura zuzenean joan ahal izateko moduan ezartzen dira etiketak. Era berean, erregistratutako jarduerari buruzko estatistika gordinak ere ematen ditu programak, eta behatzaileak bideoan gehitzen duen etiketa bakoitzari lotutako oharrak eta iruzkinak gehitzeko aukera ere behatu nahi diren elementuen arabera erabiltzaileak etiketak sortuko ditu, zortzi gehienez, eta etiketa bakoitzaren barruan nahi beste azpietiketa, mugarik gabe (ikus 2. irudia). Azpietiketak sortzean bakoitza positibo edo negatibo moduan markatu daiteke edo galdera-markaz adierazi momentu horretan balorazioa jarri nahi ez badu. ​Irudian etiketa bakoitzaren barruan aurki daitezkeen azpietiketak ageri dira. "+" eta "-" ikurren bidez, modu 2. irudia. Jariotasunaren azpikontzeptuak. dira aurretik ezarritako guztiak eta ahozkojarduna aurrera joan ahala ebaluatzaileak momentuan ikusten dituen gertaerak seinala ditzake, gertaera bakoitzerako etiketa egokia aukeratuz. Grabazioa bukatzean, informazioa hodeira edo lainora doa eta kuantitatiboa (grafiko bidezkoa) edo behatzaileak berak grabaketa egin ostean parte-hartzaileek bideoak ikusi eta iruzkinak egin ditzaten; modu horretan, komunitate antzeko bat sor daiteke elkarlanean praktika erreflexiboa egiteko (Batle, 2017). antolaketa azalduko dugu, 4.1. azpiatalean hartutako ikasleen ezaugarriak zeintzuk diren eta ikasgela nola antolatu den azaltzeko asmoz. 4.2 azpiatalean, ikasleekin egindako esku-hartzea zertan datzan azalduko da, eta 4.3 azpiatalean, berriz, VEO tresnaren eta beronen etiketen inguruko informazioa emango da. Ondoren, 4.4 atalean, ataza egin aurretik ikasleei emandako jarraibideak zeintzuk diren azalduko dira eta atalean, ikasleen asebetetzea lortzeko egindako inkestaren nondik norakoak azalduko dira egindako esku-hartzearen emaitzak ezagutzeko asmoz. 4. 1- IKASLEEN ANTOLAKETA Ikasleekin egingo dugun jarduerak ​Eztabaidatu eta behatu dezagun ​du izena eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailako ikasleekin egiteko diseinatu da. Gela 29 ikaslez osatutako taldea izanik, 4 partaideko taldeetan banatuko ditugu ikasleak (talde batean 5 kide izan beharko dira). Elkarrizketak binaka egin eta grabatuko dituzten arren, lauko taldeak diseinatu ditugu ebaluazioari begira; hau da, ahozko elkarrizketa burutzeaz gain, VEO tresna eta errubrika erabiltzea izango da; Ondoren, klasean egingo dugun esku-hartzea azalduko dugu eta honako atal nagusiak izango ditu: 1) Beroketa ariketak, 2) Lanketa eta 3) Ebaluazioa. 4. 2- ESKU-HARTZEA Eztabaidatu eta behatu dezagun -Zer egingo dugu? 16 DBH 2. mailako ikasleek ahozko adierazmena lantzeko jarduera batzuk egingo dituzte. 1) Beroketa-ariketak Lehenik eta behin ikasleak egin beharrekora gerturatu behar ditugu eta aurretik idatzizko lana egin dutenez, testu hori sortzeko erabili diren gaiak erabiliko dira eztabaidak edo elkarrizketak prestatzeko. Horrela, gaiak ezagunak izango dira eta argudioak ematea errazagoa izango da haientzat. Gaiak ikasleei emateaz gain, VEO tresna ere aurkeztuko zaie, izan ere, errubrika ikasleentzat ezaguna den arren, parekoen behaketa egiteko VEO bezalako tresna bat erabiliko dute lehenengoz eta tresnaren erabileraren inguruko argibideak ematea funtsezkoa da erabilera hori zuzena izan dadin. Aurreko lerroetan aipatu bezala, die eskura, ikasle bakoitzak nahi bestetan ikus dezan (ikus 3. irudia). 2) Lanketa ● 1. saioa: Ataza 4 partaideko taldeak eginez osatuko da; talde bakoitzean gai bakarra aukeratuko dute euren eztabaidan erabiliko dutena; gaiak irakasleak proposatuko ditu eta talde zaizkie: bi gaiaren alde agertu beharko dira eta beste bi kontra egongo dira. Binaka jarrita emandako gaiaren aldeko/kontrako argudioak prestatu beharko dituzte IPadetan oharrak hartuz eta interneten ere argudio horiek garatzeko beharrezkoa duten informazioa kontsulta dezakete. IPadetan instalaturik izatea (gutxienez bikote bakoitzetik batek) eta gutxieneko erabilera arau batzuk ezagutzea. Horretarako, aurreko lerroetan aipatu bezala, irakasleak Moodlen bideo-tutorial txiki bat prestatuko die oinarrizko erabilera egiteko 3) Ebaluazioa ● 4.saioa: Aurreko saioetako lana ebaluatu eta baloratuko dute. Horretarako, bikote batek beste bikotearen elkarrizketaren gaineko iruzkinak egingo ditu eta VEOrekin egindako etiketak kontuan hartuz ahozkoaren balorazio orokor bat egingo dute. Zazpi etiketa erabiliko dira orotara: egokitasuna, koherentzia eta kohesioa, zuzentasuna, aberastasuna, jariotasuna, intonazioa eta bolumena. Hauek kontuan izanda, lehendabizi balorazioa VEOrekin egingo dute eta, ondoren, gauza bera egingo dute VEO erabili gabe eta beste pertsona batekin; hau da, ikasle eta ikasle bakoitzak eginiko etiketak hizlariekin batera ikustea modu honetan ikasleen ● 5.saioa: Ikasleek grabaketak egin eta ikaskideak baloratu ostean irakasleak eginiko inkesta bat beteko dute: ​Nola ikasi dut gehiago? izenpean joango dena. Egindako jarduera 1 baloratzeko eta jardueraren inguruan ekarpenak egiteko baliagarria izango da. 4. 3- TRESNAK ETA ETIKETAK Arestian aipatu bezala, ikasle guztiek bi tresna erabiliko dituzte parekoen arteko behaketa egiteko. Alde batetik, VEO aplikazioa erabiliko dute eta, beste alde batetik, errubrika. Aurreko lerroetan azaldu den moduan, VEO aplikazioa erabiltzeko iPad gailua eskaintzen duelako aukera. Errubrikari dagokionez, ikasle bakoitzak berea izango du eta kide batek bere errubrikan zazpi adierazlez osatutako ebaluazioa egingo dute: egokitasuna, koherentzia eta kohesioa, jariotasuna, zuzentasuna, aberastasuna, intonazioa eta bolumena. Egokitasunaren barruan hizlariak testuingurura egokitzeko duen gaitasuna baloratuko da: gaiaren nolakoa kontuan hartzeko gai izan behar du eta emandako informazioa ekintza komunikatiboak eskatzen duenera egokitzen jakin beharko du. Horrez gain, lexikoak egokia izan behar du eta errepikapenak saihestu beharko ditu. Koherentzia eta kohesioari dagokionez, elkarrizketa arruntak burutzeko gai diren baloratuko da. Hainbat esapidez baliatzeko eta oinarrizko kohesio-formak erabiltzeko gai izan behar du, baita esaldien arteko kateamendu logikoa egiteko gai ere. Diskurtsoa hari nagusi baten inguruan egin eta josten duen baloratuko da eta ebaluatzaileak. Hizlaria erritmo naturalean aritzeko gai den eta arrazoi ezberdinengatik bere diskurtsoa moteldu egiten den ala ez identifikatu beharko du. Aberastasuna behatzeko orduan, ebaluatzaileak hizlariak dituen dituen akatsak identifikatu beharko ditu eta batez ere beste hizkuntza baten eragina ere, gauzatzen ari diren jarduera egiteko hizlariek doinu eta tonu egokia erabiltzen duten hartu beharko dute kontuan. Orotara, VEOn zein errubrikan zazpi etiketa izango dituzte; baina aipatu beharra dago horrez gain, VEOk azpietiketak jartzeko aukera duenez, etiketa bakoitzaren barruan adierazle zehatzagoak jarriko zaizkiela eskura, akatsak modu errazago batean identifikatzeko asmoz. Etiketa guztiek ez dituzte azpietiketak izango; akatsa zein motatakoa den errazago markatzeko. Koherentzia eta kohesioan, ideiak behar badituzte ere, azpietiketen bidez ezaugarri edo akats horiek identifikatzeko sarbide zuzena izango dute atal bakoitzaren barruan. lanketa bat egitea. Alde batetik, ikasleei VEO aplikazioaren erabilera zertan datzan azaldu behar zaie; bideoa grabatzen hasteko pausuak zeintzuk diren eta etiketak non aurkituko dituzten adieraziz. Beste aldetik, azpietiketa bakoitza non dagoen ere jakin behar dute, ebaluazioa zuzen egiteko funtsezkoa baita etiketak gertaerak jazo ahala ahalik eta arinen jartzea. Errubrika, irakaslearen eta ikasleen artean osatzea proposatzen da, horrela jakingo dute eta elkarrizketa ebaluatzerako orduan zehazki zer behatu beharko duten kontuan; alde batetik irakasgaiaren barruan ebaluazioa egiteko baliagarri izango zaion laginak hartu ditzake (bideoak) eta bestetik VEO tresnarekin egin duten erabilera ere ikasleen konpetentziak baloratzeko erabili dezake. Bideoak baliagarri izan daitezke Euskara eta Literatura ikasgaian ahozko mintzamena ebaluatzeko; izan ere, bideoak lainoan gordeta geratzen direnez, irakasleak ere nahi beste aldiz ikus ditzake. Horrez gain, ikasleek egindako etiketak eta oharrak kontuan hartuz, irakasleak berak ere ohar gehiago gehitu ditzake bideoan. Modu horretan irakasleak hizkuntzaren garapenari erreparatu diezaioke eta bideoetan gehien erabili diren etiketak edo egin diren akatsak zeintzuk izan diren aztertu dezake. Etorkizuneko praktikei begira, bere ikasleek ahozko jardunean egiten dituzten akats ohikoak zeintzuk diren identifikatu dezake eta errazago jar dezake arreta zuzendu beharreko akats horietan. VEOren eta iPadaren erabilera ere irakasleak konpetentzia bezala ebaluatu duenez, bai erabilitako aplikazioaren eta gailuaren erabileraren inguruko balorazio orokor bat ere egin dezake. Gainera, irakasleak etorkizunean tresnak erabiltzeko beharrezkoak diren azalpenak eta informazioa gehiago zehaztu daitezke, etorkizunari ikasleei ebaluazioa egiterako orduan, akatsak identifikatzeko eta akats horiek zuzentzeko eta hobetzeko tresna egokiagoa zein izan daitekeen jakin dezake. Ikasleen jarduna eta komunikazio-gaitasuna hobetze aldera, hobetu beharrekoak errazago barneratzeko etorkizuneko praktikei begira tresnaren aukeraketa zuzena egin dezake. Etiketen erabileraren inguruan ere irakasleak informazioa jasotzea interesgarria izan daiteke eta, horretarako, etiketa-sistema erabilgarria iruditu zaien galdetuko zaie. Horri loturik, etiketa erabilienak zeintzuk diren jakiteko ere aukera anitzeko galdera egingo zaie, etiketa guztien izenak jarriz eta bat baino gehiago markatzeko aukera eskainiz. Irakaslearentzat oso baliagarria izan daiteke ikasleen artean ohikoenak diren ahulgune nagusiak zeintzuk diren jakiteko. Irakaslearentzat oso baliagarria izan daiteke ikasleek zein tresnaren bidez ikasten duten gehiago jakitea, hau da, akatsak identifikatzeko eta hobetu beharrekoei erreparatzeko zein tresna iruditu zaien eraginkorrena. Bukatzeko VEO zein errubrikaren indarguneak eta ahulguneak zeintzuk diren dezake irakasleak tresna bakoitzari egin dakizkiokeen hobekuntzak kontuan hartzeko 5. Emaitzak Arestian formulatu ditugun hipotesiei erantzuteko eta laneko helburuak nahi izan dira kontuan emaitzak ateratzeko. Inkestaren barruan, galdera batzuk bai/ez erakoak izan dira, edota aukera bakarrekoak; emaitza zehatz bat ateratzeko asmoz. Beste batzuk ordea, aukera anitzekoak izan dira eta azkenik beste galdera batzuk ikasleek euren erantzunak garatu ahal izateko espazioak izan dira. H1 hipotesiari erantzuteko hainbat galdera egin ditugu. Lehen galderan ikasleei feedback aberatsagoa nola eman duten galdetu zaie eta irudian ikusi daitekeen bezala, 4.irudia: Ikasleek egindako asebetetze inkesta: feedback aberatsagoa nola eman duten galdetzen zaie. Galdera horrek, esan bezala, ikasleen zergatiak idazteko espazioa zuen euren arrazoiak ezagutzeko eta iritzia garatzeko. Ikasleek adierazitakoaren arabera, VEO bidez zuzenketak egitea askoz errazagoa da errubrikarekin baino; izan ere, VEOk eskaintzen dituen etiketen bidez errazagoa egiten zaie akatsak identifikatzea eta akats horiek zehaztasun batekin erregistratzea. Unean uneko errakuntzak markatu ahal izatea eta azpietiketen bidez aukera anitz izatea VEOren abantailarik nagusienetariko dela azaltzen dute; eta jakina, bideoen grabazioak gordeta gelditzen direnez, grabaketetan akatsak banaka aztertzeko eta horien gainean oharrak egiteko ematen duen erraztasuna oso aberasgarria dela azpimarratzen dute. Izan ere, errubrikarekin balorazio oso orokor bat ematen dela uste dute, ezin direlako akats zehatzak jarri eta ahozko jarduna bukatu arte kalifikazioak jartzea ezinezkoa dela diote. Horrez gain, VEO erabiltzean eta ikaskideei balorazioa egiterako orduan etiketak baliagarriak izan zaizkien galdetu zaie eta % 96,6k baiezkoa erantzun du. Hala 5.irudia: Ikasleek egindako asebetetze inkesta: etiketak baliagarriak iruditu zaizkien galdetzen zaie. Ikasleen gehiengoari oso baliagarriak iruditzen zaizkio etiketak; batez ere akatsak zehaztasunez jarri daitezkeelako eta kideari ebaluazioa egiterako orduan askoz errazago erakusten zaiolako noiz eta zertan egin duen kale. Horrez gain, atzamarren erabilerarekin egin beharra dagoenez, sistema azkarra dela diote eta horri erabiltzerako orduan eta sarritan ez duela jakin akatsa zein etiketaren barruan kokatu egitean, ikasleen parte-hartzea eta inplikazioa handituko da" bete egin dela. H2 hipotesiari dagokionez, ikasleei euren esperientziaren arabera zein tresnarekin ikasi duten gehiago galdetu zaie, eta emaitzetan adostasun osoa dagoela 6.irudia: Ikasleek egindako asebetetze inkesta: zein sistemarekin ikasi duten gehiago galdetzen zaie. Idatzizko erantzunetan ere, adostasuna erakusten dute emandako arrazoien batean erregistratzen dira eta horiek banaka entzuten eta ikaskidearekin horien gaineko oharrak edo zuzenketak egin daitezke, gerora akats horiek ez errepikatzeko erantzunen bitartez, etiketen erabilera ere neurtu nahi izan da, eta horretarako etiketak zerrendatu dira ikasle bakoitzak gehien erabili dituen etiketak zeintzuk diren jakiteko dituzten etiketak: 19 ikaslek (% 65,5k, 29tik 19k) zuzentasunari loturik dagoen etiketa laburretara mugatzen dutela adierazten du. % 41,4k egokitasunari dagokion etiketa zailtasunak izan dituela edo emandako informazioa ekintza komunikatibora egokitzen ez dela adierazten du. Grafikoak adierazten duenaren arabera jariotasunean (%37,9), aberastasunean (%20,7), intonazioan (%10,3) eta bolumenean (%17,2) egin dituzte akats gutxien ikasleek. Azkenik, ikasleei errubrikaren eta VEOren indarguneak eta ahulguneak aipatzeko eskatu zitzaien. VEO erabilera errazeko tresna dela uste dute, eta etiketen batean identifikatu ahal izatea eta akats horiek momentuan edo gerora justifikatu ahal izatea ikasteko oso erabilgarria dela uste dute; etiketekin lortzen dena ezin jarri ahal izateko azpietiketa bakoitza non dagoen ondo jakin beharra dago, bestela akatsa markatzen den momentuan hizlariak aurrera egin du eta ebaluatzaileak adierazitakoaren eta akatsaren artean segundo batzuen arteko aldea egon daiteke. bete dela esan daiteke. Etiketak edo akatsak markatzeko modua zehatza denez, errakuntza horietan arreta gehiago jartzen dutelako eta ikaskideari gaizki egindako eta erabiltzen zuten lehen aldia dela eta askorentzat tresna arrotza izan dela saiakera hau Errubrikaren alde positiboen eta negatiboen inguruan ere iruzkinak egiteko eskatu zitzaien eta Interneta edo sarea behar ez izatea abantaila dela uste dute. Gailuek bateria eta interneterako sarbidea behar dute VEO erabiltzeko eta errubrikak irakurri eta ulertu beharra dagoela diote eta ez duela balio akats zehatzak markatu eta justifikatzeko eta baituelako horretarako sistemarik eskaintzen. Beraz, errubrika erabiliz ebaluazio edo zuzenketa on bat egitea zailagoa delakoan daude. Halaber, VEOn ikasleek erabili dituzten etiketak bildu eta horren emaitzak etiketa positiboa edo ondo egina; - = etiketa negatiboa edo zuzendu beharrekoa. dagokionez: a) badaude bikoteak etiketa bakarra eta behin jarri dituztenak (B7 eta etiketak unean jartzeko aukerarik ez izatea izan daiteke. Aurreko lerroetan aipatu zehatzean eta modu egokian jarri ahal izateko. b) Beste bikoteek etiketa bakarra jarri, baina kopuru handiagoa (B11 eta B13). c) Gehienek bi etiketa edo hiru jarri dituzte (B2, B5, B6 eta B9). d) Badaude 4 etiketa edo gehiago jarri dituztenak (B1, B3, B4 eta B8) gehiago jarri dituztenak. Horren arrazoiak bi izan daitezke: alde batetik VEOren akatsak identifikatzeko eta etiketak jartzeko aparteko zailtasunik ez izatea. Bestalde, gehien erabili duten etiketa "jariotasunarena" izan dira (instantzia negatibo gehien izan duena) eta, ondoren, "zuzentasunarena" (instantzia guztiak modu positiboan). Hala ere, datuak ikustean ikasle batzuek zuzentasuna modu positiboan daiteke. Hau da, zuzentasuna baloratzeko orduan, "+" ikurra zapaldu dute "-" ikurrari eman beharrean. Beraz, ezin ditugu zuzentasuneko instantzia guztiak modu positiboan baloratu, oharretan antzeman daitekeelako zuzenketa egin nahi izan dutela etiketa horren gainean. Bestalde, nabarmentzeko beste etiketa bat "bolumenarena" izan da. Beste guztien maiztasuna 5etik beherakoa da. Horiek horrela, ikasle hauek uste dute gehien landu behar duten arloa jariotasuna dela (B1, B2 eta B3) eta gehien erabiltzen dituzten arloak zuzentasuna, jariotasuna eta bolumena dira. 5. Ondorioak eta errubrika konparatzea izan da eta ondoren, VEOk eta errubrikak dituzten ahulguneak eta indarguneak zeintzuk diren ezagutzea. Ikasleek bi tresnak erabili ondoren inkesta bete dute eta emaitzei esker aurretik aurkeztutako hipotesiak baloratu ahal izan dira. Egindako saiakeraren bitartez, ikasleen gehiengoak VEO hobesten duela esan egindako behaketaren bidez. Behaketa IKTen bidez egitean, ikasleen parte-hartzea eta inplikazioa ere handitu egiten dela esan daiteke eta ondorioz, hizkuntzaren VEO bezalako tresna bat parekoen arteko feedbacka emateko eta euren ikasketa prozesuaren inguruko hausnarketa egiteko ere, VEO sistemarekin gehiago ikasi dutela uste dute, inkestetatik ondorioztatu denez. Hala ere, lan honek mugak ere izan dituela azpimarratu beharra dago. Izan ere, errubrika ikasleen artean jada ezaguna den tresna bada ere, VEO aplikazioa guztiz berria izan da eta ikasleek inkestetan adierazi bezala, balorazio aberatsak eta kalitatezkoak eman ahal izateko, erabiltzaileak tresna ondo ezagutu behar du. Horregatik, VEO maiztasun batekin erabili izan balitz, emaitzak aberatsagoak eta osoagoak izango lirateke. Horrez gain, inkestetatik ateratako emaitzek adierazten duten bezala, etiketa batzuk zenbaitetan gaizki erabili izan dituzte; hau da, akatsa etiketatzerakoan ikurrak kontuan hartu ez dituztela nabari da. Horiek kontuan izanik, zuzena izango litzateke. Honen inguruko prospektiba egite aldera, etorkizunean VEO ikasturte hasieran ikasleei; eta ebaluazioa aberatsagoa izateko asmoz, VEO ikasleekin osatzea aukera
science
addi-10bc98a5e4cf
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/34704
Korporazio teknologiko handiak: gazteengan duten eraginaren azterketa
Solis Uitzi, Mattin
2019-06-27
IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan Berezko Tituluko Proiektua Lan honek "Lab-etan entzuten diren teknologiaren ahotsak" ikerketan du funtsa, bertan garbi azaltzen baita korporazio teknologiko handiek nola eragiten duten gure kulturan, aplikazio horien menpeko bilakatzeko. Lan hori oinarri hartuta gure helburua gazteek korporazio teknologiko horien aplikazioetan zenbat denbora igarotzen duten ikertzea izan da 11 egunetako jarraipen bat eginez, korporazio horiek euren helburua lortzen duten ikertzearekin batera. Azterketa metodologiko mixto batetik abiatuta, gazte desberdinen artean egin dugu azterketa. Emaitzetatik jasotako datuen analisitik zenbait ondorio atera dira gazteek aplikazio desberdinetan igarotzen duten denbora eta kontzientzia mailaren, gehien erabiltzen dituzten aplikazio teknologikoen eta teknologien erabilerarekiko generoen arteko desberdintasunen inguruan. Bukaeran hainbat ondorio atera ditugu emaitza horietatik abiatuta, ikerketa hau hobetze aldera etorkizuneko urratsak zentzuk izan litezkeen aipatzearekin batera. Irudien aurkibidea "Lab-etan entzuten diren teknologiaren ahotsak" ikerketan garbi geratzen da korporazio teknologiko handiek (instagram, whatsapp, youtube…) nola eragiten duten pertsonengan beraien intereserako. Korporazio teknologietako arduradunek eskura dituzten baliabideak erabiltzen dituzte erabiltzaileak aplikazioetan sar daitezen, dependentzia sorraraziz, euren helburua erabiltzaileak etengabe aplikazioetan sartzea baita. Izan ere, nola lortzen dituzte bada, korporazio desberdinek, hainbeste etekin dohain deskargatzen diren aplikazio batzuetatik? Publizitatetik, jakina. Marka handiek inbertsioak egiten dituzte aplikazioetan eta, beraien helburua, erabiltzaileen jarduerak neurtuz, aplikazioetan ahalik eta denbora gehien pasatzea bultzatzea da. Modu honetan, beraz, korporazio hauek zeharka beraien aplikazioekiko menpekoak diren biztanleak nahi dituztela sortu erabiltzaileentzat erakargarriak diren baliabideak eta aukerak eskainiz: argazki idealak igotzeko, bideoak partekatzeko, mezu-zuzenak bidaltzeko… eta konturatu gabe denbora asko pasatzen dugu pantaila baten aurrean. Zentzu honetan, proiektu hau egin beharra aprobetxatu nahi izan dut korporazio teknologiko hauek euren helburuak lortzen dituzten ikusteko. Gazteek aplikazio teknologiko desberdinetan zenbat denbora igarotzen duten ikertu nahi izan dugu, korporazio teknologiko hauek gazteak menpeko bihurtzen dituzten aztertzearekin batera. Lan hau burutzeko adin-tarte bereko gazte talde bat hartu dugu, 15-16 urte tartekoak eta, aplikazio baten bidez, 11 egunez euren aktibitatea zein izan den neurtu eta adierazteko eskatu zaie modu indibidualean, datu guztiak fitxa batean apuntatzeko eskatuz. Honekin batera, hasieran galdetegi bat bete behar izan dute gazteen iritziak ezagutu aldera eta, amaieran, 11 egunetako esperientziaren balorazioa egin dugu. Lan guztia eta aipatutako helburuak aurrera eramateko lehenik eta behin, gure lana justifikatzen duen atal teorikoa osatu dugu, proiektuari oinarri sendo bat emateko asmoz. Ondoren, azterketaren fasean, lan honen helburu orokor eta espezifikoak finkatu dira, hemen azalduko dira ere lan hau egiteko erabili den metodologia, erabilitako teknikekin batera. Gazteengandik jasotako datuen bidez lortutako emaitzak adierazi eta interpretatu dira, baliagarria den informazioa bilduz beti ere finkatutako helburuei erantzuna emateko asmoz. Azkenik, lanaren amaierako ondorioak atera ditugu eta etorkizunerako hurrengo urratsa zein izango litzatekeen adierazten saiatu gara. 2. Proiektuaren helburuak Lanaren nondik norakoak zeintzuk izango diren azaldu ondoren, jarraian ikerketaren helburuak zeintzuk diren aurkeztuko dira. Bi helburu mota bereizi dira: ikerketa gidatu dutenak batetik, hots, helburu orokorrak eta helburu espezifikoak bestetik, pauso bakoitza zehatzago gidatzen lagundu dizkigutenak: Helburu orokorrak: - Gazteek aplikazio desberdinetan igarotzen duten denbora zenbatekoa den ikertu eta neurtu 11 egunetan zehar. - Korporazio teknologiko handiek, gazte horiekin, euren helburua lortzen duten ikusi, hau da, aplikazioetan denbora asko igarotzen duten ikustea. Helburu espezifikoak: - Gazte hauen datuek nolako eboluzioa izan duten ikusi egunak aurrera joan ahala. - Gazteek aplikazioen erabilerarekiko izan duten kontzientzia neurtu 11 egunetan zehar eta erabilera horrekiko zein mailako kontzientzia duten ikusi. - Gazteek zein aplikazio teknologiko erabiltzen duten gehien behatu eta horietan zenbat denbora igarotzen duten neurtu, horiek erabiltzeko arrazoiak zeintzuk diren identifikatuz. - Korporazio teknologiko handien kulturak gazteen artean nola eragiten duen aztertu. - Generoan artean teknologien erabilpen mailarekiko desberdintasunik dagoen ikertu. Aurretik aipatu bezala, lan honen funtsak edo ideiak "Lab-etan entzuten diren teknologiaren ahotsak" (Bebea, Franco, Padilla eta Soria, 2018) ikerketan du abiapuntua. Ikerketa horrekin Tabakaleran kokatua dagoen Hirikilabs laborategian gertatzen zena ikusi eta aztertu nahi zuten. Lan horretako autoreek esaten duten bezala, laborategi horrek liburutegi bat balitz bezala funtzionatzen du, baina kasu honetan kultura-digital eta teknologikoan du oinarria, teknologien erabilera sozial, kritiko, sortzaile eta kolaboratiboaren baitan egiten delarik lan. Hala ere, arazoa ez dago laborategi hauetan egiten den lanarekin (zer), lan hau nola egiten den ikertzean sortzen da arazoa, hau da, espazio horietan pertsonak beste kideekin, teknologiarekin edota ingurunearekin nola jokatzen duten eta nola harremantzen diren ikusten denean. Azken finean, lan egiteko moduak pertsonen arabera egiten dira, eta hauek erreproduzitu egiten dira. Izan ere, gizakiaren historian zehar, betidanik izan da garrantzitsua besteen ekintzak erreproduzitzea, horregatik, Carr-ek (1990) dioen bezala, hezkuntza kritikoa eskuratzea garrantzitsua da, baliabideak eskaintzen dituelako tradizio eta ideologiarengandik askatzeko eta, horrela, autokontrol arrazional handiagoa edukitzeko. Bestalde, garrantzitsua da ekintza baten aurrean erabaki egoki bat hautatzeko, Carr-en (1996) testuan agertzen den eta Aristotelesek aipatzen duen terminoa gogora ekartzea: Phronesisa (ezagutza praktikoa). Hitz hau egoera konkretu batean zein printzipio etiko den egokiena erabakitzeko gaitasuna adierazten du. Esan daiteke, ezagutzaren abiapuntua tradizioan dagoela oinarrituta eta honek askotan modu intuitiboan jokatzea eramaten gaituela ekintza desberdinetan, egindakoa arrazoitu gabe. Modu honetan, ezagutza lortzeko garrantzitsua da, autore honek dioen bezala, gure tradizioaren errebisioa egitea hausnarketa kritiko baten bidez, norberaren baitan kontzientzia bat piztuz. Garrantzitsua da etengabeko hausnarketa bat gauzatzea ekintza desberdinen inguruan, hausnarketa kritiko bat egon behar du, autoezagutza bat egoteko. Hausnarketa honetatik arrazonamendu praktikoa sortzen da, hau da, zein printzipio etiko orokor aplikatu behar den jakitea egoera jakin desberdinetan. Modu honetan, hausnarketa eta arrazionalizazio prozesu horren ondorioz Phronesisa (ezagutza praktikoa) lortzen da, egoera batean nola eta zergatik jokatzeko erabaki egokia hartzeko gaitasuna eskuratuz. Schön-ek (1992) esan bezala, hausnarketa hau modu desberdinetan eman daiteke, ekintzan hausnartuz edo ekintzari buruz hausnartuz. Lehenengoaren kasuan, hausnarketaren bidez, praktika berrantolatzen da momentuan bertan, egoeraren arabera erantzun bat emanez eta egoera batetik bestera pasaz. Bigarrenaren kasuan, hausnarketa ez dator bat ekintzarekin zuzenean, pausa bat gertatzen da. Hausnarketa hau ekintza ondoren eman daiteke, lasai, edo ekintzaren erdian pausa bat egin daiteke praktika zuzena bideratzeko. Horrela, aurreko ikerketako edukira itzuliz eta Bebea, Francok, Padillak eta Soriak (2018) garbi azaltzen duten bezala, laborategi horietan garbi irudikatzen dira pertsonok teknologiarekiko izaten ditugun jarrera eta jokaerak, modu honetan, pertsonen arteko elkarreraginaren ondorioz, besteengandik jasotakoa barneratzen dugu, guk erakutsitakoa besteei transmititzen diegun bezala. Ikerketa horretan jasotako esperientzia horietatik abiatuta eta Hirikilabs-en antzemandako jarrera eta jokaeretatik hasita, ikerketa bat egiteko beharra ikusi zuten, erreprodukzio modu horiek homogeneoak ikusten zituztelako, nahiz eta perfil desberdinetako pertsonak bildu eremu horretan. Horrela, ikerketako hipotesi bezala, ondoko galdera plazaratu zuten: Laborategi-herritar guztietan korporazio teknologiko handietako kultur (balore) berdina nabarmentzen da? Hau da, Google bezalako korporazio teknologiko handi batean eta Hirikilabs bezalako laborategi batean on bezala baloratzen diren jarrera eta portaerak berdinak dira? Lau ikerlari hauek garbi ikusten dute teknologiek boterea dutela orainaldiari itxura emateko, kulturaren, jendartearen, politikaren eta ekonomiaren baitan garatzen direlako. "Teknologiak pertsonok egiten ditugu pentsatzeko eta sentitzeko moduekin, teknologietan islatzen diren mentalitate eta joerekin. Teknologia pentsatzen eta egiten duten pertsona guztiak berdinak badira gure jendarteak berdina izaten jarraituko du. (…) Patroiak erreproduzitzen jarraituko dira." (2018: 15). Ikerlari hauen hitzetan garbi geratzen da laborategitan ikusten ditugun jarrerak eta bertan antzematen diren kultura teknologikoak erlazionaturik daudela. Jarrera horiek omen dira kulturaren alderdi esplizituenak, agerian islatzen direnak, ideiak, baloreak eta diskurtsoak dira aldiz, alderdi ikusezinak (ahotsak). Ahots hauek normalean anitzak izan ohi dira, batak ez ditu besteak isilarazten, hala ere, batzuek bakarrik hartzen dute normalean protagonismoa, jendarteko beste alderdi guztietan bezalaxe. Botereak edo pribilegiozko postuak beti laguntzen du (Gutierrez, 2005). Gehiago entzuten dira Harvard edo Oxford bezalako unibertsitate ospetsuetako ahotsak. Badirudi, egunerokoan zeharkatzen ditugun espazio gehienek ere egoera hauek erreproduzitzen dituztela, non boterea duten korporazioek besteen ahotsak "isilarazten" dituzten (Bebea, Franco, Padilla eta Soria, 2018). Ikerlari hauek, beraz, garrantzitsutzat hartu dute beraien lanean, lehenik eta behin, munduko ahots hegemoniko teknologikoak zeintzuk diren identifikatzea. Ikerketa horretan kasu desberdinak aukeratu zituzten lana burutzeko, kasu azterketa erabiliz metodo bezala. Korporazio teknologiko desberdinen inguruko analisi sakon bat egin nahi izan zuten gure munduan eta teknologiekin zein logikarekin harremantzen garen ulertzeko asmoarekin. Lan horretan Instagram edo Google bezalako korporazio teknologikoak ikertu zituzten besteak beste, hala ere, gure lanean beste aplikazio batzuk sartu nahi izan ditugu, gure gazteen artean zabalduen dauden aplikazioak zeintzuk diren kontutan hartuz, beti ere we are social1 marketing agentziako datuetan oinarrituz, Espainia mailan gehien erabiltzen direnak hartuz hasiera batean, eta beste aplikazio ezagun batzuk gehituz ondoren. 3.2. SARE SOZIALAK: Lan honen oinarria nondik datorren azaldu eta horren baitan aipamen batzuk sartu ondoren, sare sozialen ezagutzaren inguruko lanketa txiki bat egingo dugu, hauen funtzionamendua hobeto ulertzeko. Honekin batera, aplikazio hauen erabilpen desegokiek zein eragin izan ditzaketen azalduko ditugu. Gaur egun jendarte osoan zehar zabalduak dauden aplikazioak dira, kaletik ikusten dugu edonor bere mugikorrarekin sare sozial edo aplikazio desberdinekin solasean. Pertsonen artean sortzen den elkarreragin desberdinen ondorioz ez da harritzekoa aplikazio hauek helburu desberdinetarako erabiltzen ikustea jendea. Aspaldiko lagunekin kontaktua mantentzeko erabiltzen dira, gai desberdinen inguruan eztabaidatzeko, ekitaldi desberdinak iragartzeko edota entretenimendurako. Jendarte guztiaren eskura dagoen zerbait izanik, zaila da fenomeno honi bizkar ematea eta pasatzen uztea, horregatik beharrezkoa da instituzio desberdinen aldetik esku-hartze bat gauzatzea gure gazteak konpetentzia digitaletan trebatzeko (de Haro, 2010). Hala ere, lan honen funtsa ez doa norabide honetan, eta nahiz eta gai interesgarria izan konpetentzia digitalena, ez naiz honetan luzatuko. Autore horren beraren hitzetan, sare sozialak pertsonez edo beste gizaerakundez osatutako egiturak dira, non harreman baten edo batzuen bidez dauden elkar-konektaturik (lagunartekoak, lan arlokoak, hartu-eman ekonomikokoak edo beste interesetakoak). Bestalde, Boyd eta Ellisonen (2007) hitzetan, sare sozialak (1) sistema mugatu batean norbanakoei profil publiko edo erdi-publikoa sortzea ahalbideratzen dutenak dira; (2) beste erabiltzaileen lista bat artikulatzen ahalbideratzen dutenak dira, konexio bat elkarbanatzen dutenekin eta (3) norberaren eta beste erabiltzaileen konexioen lista sistema barrutik ikustea eta jarraitzea ahalbideratzen du. eginkizunak erabiltzaileak finkatzen dituelako. Sare sozial zorrotz hauen barnean, bestalde, horizontalak eta bertikalak bereizten ditugu. Horizontalak jada existitzen diren eta milaka erabiltzaile dituzten aplikazioek osatzen dute, eta hemen sartzen dira Facebook bezalako sare sozialak. Bertikalak berriz, erabiltzaileek beren kabuz sortzen dituzten sare sozialek osatzen dute eta kanpoko eraginetatik "isolatuak" daude. Bertan sartzeko, beraz, sare horretako kide izan beharra dago, pribatutasuna bertako kideetara bakarrik mugatzen delarik. Bestetik, sare sozialen ezaugarriak dituzten 2.0 zerbitzuak kokatzen dira. Mota honetako sareak helburu batean zentratzen dira, besteak beste bideoetan, aurkezpenetan, irudietan edota dokumentuetan. Adibidez, sailkapen honen barruan sartzen dira Youtube, Slideshare, Scribd edo Flickr bezalako aplikazioak. Bukatzeko, microblogginga kokatzen da, testu laburreko mezularitzan oinarritzen direnak alegia. Hauen artean ezagunena duguna Twitter da. Sailkapen hau DIGCOMP sailkapeneko hiru eremutan dago oinarrituta. Lehenengo eremuan, hots, Informazioa eta informazioa alfabetatzea eremuan, informazioa gordetzeko, argitaratzeko eta hedatzeko aukera ematen duten baliabideak sartuko lirateke (Diigo, Feedly edota Google Drive). Komunikazio eta kolaborazio eremuan sare sozialak sartuko lirateke, baina baita komunitate birtualak sortzeko eta elikatzeko aukera ematen duten baliabideak (Twitter, Blogger edota Skype). Bukatzeko, eduki digitalak sortzeko eremuan, ezagunena izan daitekeena, objektu digitalak sortzeko eta argitaratzeko aukera ematen duten baliabideak sartuko lirateke (Genially, Educaplay edota Adobe Spark). 3.2.2. Gazteak eta sare sozialak: Gaur egun gazteak, inoiz baino gehiago bizi dira elkar konektaturik, aldi berean jende askorekin komunikatzeko gai izaten dira, baita informazioa eta berriak momentuan eta uneoro elkarbanatzeko ere. Klik batez nahi duten informazio guztia eskura dezakete, horrela ikasi eta ikusi dutelako txikitatik. Prensky-k (2001) aipatzen duen bezala, natibo digital bezala izendatu ditzakegu jada gazte hauek, txikitatik ezagutu izan dutelako IKTeekin bizitzea zer den, ez bakarrik beraien etxeetan, baita eskoletan ere 2009ko Eskola 2.02 planarekin ikusi dugun bezala. Plan honen bidez ikasgelako teknologien modernizazioa gauzatu nahi izan zen, ikasle bakoitzari ordenagailu eramangarri bat emanez eta ikasgelak baliabide teknologiko modernoez hornituz, arbel-digitalekin adibidez. Hala ere, oso arriskutsua izan daiteke zuzenean gazte guztiei natibo digital izendatzea, batze ere Prensky-k aipatzen duen zentzuan. Bere arabera natibo digital hauek IKTak menperatzen dituzte, txikitatik hauekin trebatu direlako. Hala ere, Adsuara-k (2017) garbi azalatzen duen bezala, 90eko hamarkadatik aurrera jaio diren gazte hauek ingurune digital batean egoteak ez du esan nahi Internet benetan nola funtzionatzen duten dakitenik. Gazte belaunaldi honek lortu duena teknologia hauek modu naturalean erabiltzea da, baina teknologiekiko duten ezagutza superfiziala da, ez dutelako teknologien ezagutzan sakontzen. Beraz, IKTen oinarrizko erabilpenera bakarrik mugatzen dira orohar (Rodriguez de Paz, 2013). Aipatutako hau nahiko argia izanda, kontutan izan behar ditugu eskura ditugun hainbat datu. Izan ere, 2018ko datuen arabera, biztanleriaren %82,5ak erabili du Internet astean gutxienez behin eta interneterako konexioa duten etxeak %86,4 dira (INE, 2018). INEren arabera ere, gazteen adin-tartea (16-24) da Internet gehien erabiltzen duena, tarte horretako gazte gizonezkoen %98,3ak eta emakumezkoen %98,7ak erabili duelako Internet 2018ko azken hiru hilabeteetan. Gure gazteentzat guztiz normala bilakatu da Internet erabiltzea eta, honekin batera, eskura dituzten sare sozialak, duela ez urte asko telebista ikustea edota irratia entzutea ohiko bilakatu zen bezala (Bernete, 2009). Gaur egungo gazteen prototipo batez pentsatzen hasten garenean mugikor edo aparatu teknologiko batekin irudikatzen ditugu, horrela, gazte belaunaldi hau Net Belaunaldi bezala ere izendatu dute hainbat soziologok (Dominguez, Jaen eta Ceballos, 2017). Autore hauen arabera, belaunaldi horretako gazteak teknologian jaioak dira eta oso edukazio onekoak, kulturaniztunak eta bakartiak, ez dutelako euren gurasoekin egoteko denborarik izaten, hauek egun guztia pasatzen baitute lanean. Etengabeko mezu isurketa jasotzen dute medioen aldetik, indarkeria egoeretara daude ohituak, erosketarako ahalmena dute eta eragina edo boterea duten kontsumitzaileak dira. Gazte hauek milioika euro mugiarazten dituzte urtero beraientzat zuzenduta dagoen merkatu batean. Dominguezek, Jaenek eta Ceballosek (2017) garbi adierazten dute gaur egungo gazteek nahiago izaten dutela bitarteko digitalak erabili informazioa bilatzerako orduan beste edozein baliabideen aurretik. Teknologikoki pertsona helduek baino gaitasun gehiago erakusten dituzte, izan ere, horiek erabiltzerako orduan ez dute beldurrik agertzen. Horrela, egoera hau azaldu eta gero, gaur egun gazte hauek geroz eta adikzio teknologiko kasu larriagoak erakusten dituzte, denbora luzea pasatzen baitute mugikorreko pantailaren aurrean lagunekin solasean edo txateatzen. Gure gazteak, askotan ez dira kontziente izaten teknologiek izan ditzaketen ondorioez, inork gutxik eman dizkielako hauen inguruko berririk. Gazteek ez dituzte arrisku hauek zuzenean ikusten, kostatu egiten zaielako mezu bat bidaltzeak, argazkiak publikatzeak edota datu-pertsonalak hirugarren pertsona bati emateak izan ditzakeen ondorioak ikustea. Argazkiak edo datu-pertsonalak esparru pribatutik publikora pasa daitezkeenaren gogoetarik egin gabe ibiltzen dira sarean (Dominguez, Jaen eta Ceballos, 2017). Zalantzarik gabe, sozializatzeko eta komunikatzeko gizakiak bizi izan dituen eta oraindik bizi dituen moldatzeko moduetara egokitzea izaten ari da sare jendarte honen ondorioetako nagusi bat. Gizabanakoaren sozializazio tradizionalean aldaketak eragin ditu prozesu honek, izan ere, sozializatzeko bitarteko birtualek espazioa irabazi dute, pertsonen arteko konexioak handituz (Garcia Galera eta del Hoyo, 2013). Gainera, sare sozialek, ez dakigu nola eragin dezaketen jendartean. Zaila da mota honetako bitartekoen erabilpena deuseztatzea, hauen helburua sormena eta komunikazioa bideratzea eta garatzea direlako, ondorioz, bitarteko hauek ere jendartearen erritmora egiten dute aurrera, atzean geratzeko aukera gutxi utziz (Castro eta Hernandez, 2019). Sare sozialen bitartez informazio asko jasotzeko aukera dugu, mota guztietakoa, guztioi eragiteko modukoak. Baina bereziki gazteei eragiten die, gai orokorren inguruko ezjakintasunak fakenewsen inguruan ahul bilakatzen dituelako, ideia baten edo bestearen inguruan eraginez. Sare sozialen bidez erraz zabaltzen dira albisteak eta horiek gugan dute eragina, horrela, gazteen eta sare sozialen inguruan hitz egin ondoren, hauek nola eragiten duten aztertuko dugu, lehenengo hauek barrutik nola funtzionatzen duten ezagutuz eta alderdi positiboak eta negatiboak zeintzuk diren adieraziz bigarrenik. 3.2.3. Zer dago sare sozialen atzean? Esan bezala, aparatu teknologiko hauen erabilpenak izan ditzakeen ondorio negatibo zein positiboak aztertu baino lehenago, garrantzitsua deritzogu hauen atzean zer dagoen ikustea. Esaten denaren arabera, teknologiek eragiten duten inpaktua horiekin egiten den erabilpenaren araberakoa da. Horrela, teknologiaren erabilpen on edo txarra egin daitekeela aipatzen da, aukerak eta arriskuak existitzen direla IKTen erabilpenaren inguruan. Gainetik egindako balorazio hauek, ordea, ez dute kontutan hartzen zein motatako izaera duten teknologia hauek, neutralak ez direla alegia. Izan ere, aplikazioaren diseinuak agindu, eragin eta lana errazten du, gauza batzuk gertatzea eta besteak ez gertatzea ahalbidetuz. Bebea, Franco, Padilla eta Soriaren (2018, 22. or.) hitzak jarraituz, zera esaten dute: "teknologia erabiltzen dugun bitartean kultura jakin batean gaude murgildurik". Honek garbi erakusten digu aplikazio hauetako batean sartzen garenean euren menpeko bilakatzen garela eta beraiek nahi dutena egiten dugula, euren kulturan erabat sartuz eta beraiek nahi dutena eginez inkontzienteki (argazkiak igo, atsegin dut sakatu, historiak igo, bideoak ikusi…). Gauzak horrela, Bebea, Franco, Padilla eta Soriak (2018) euren lanean azaltzen dute arraroa egiten zaigula ikusteak nola mota honetako sare sozialek milioika euroko etekinak izaten dituzten, erabiltzaileek euro bakar bat ere gastatzen ez dutenean horiek erabiltzeagatik. Aplikazio batzuk ordaindu behar badira ere, Netflix bezala, gehiengoak doakoak dira. Nola lortzen dute orduan horrenbeste diru irabaztea? Publizitatean oinarritzen den negozio eredu batean oinarritzen direlako. Marka desberdinek ordaindu egiten dute beraien iragarkiak sare sozial horietan ager daitezen eta, bestalde, erabiltzaileen jarduera neurtzen duten algoritmoak sortzen dituzte, gure tartea denbora xahutzen pasatzeko eta aplikazioen barruan ahalik eta denbora gehien egoteko, iragarki horiek kontsumituz. Finean, Pepe Mujikak zioen bezala, "ez da dirua gastatzen ari garena, bizitzako denbora baizik" (Aipatuta: Bebea, Franco, Padilla eta Soria, 2018: 22). Erabiltzaileak harrapatzeko metodo hau garbi azaltzen du Nir Eyal-ek (2015), bere esanetan gantxoaren metodoa erabiltzen baitute korporazio teknologiko hauek. Erabiltzaileak atera ezineko zirkulu batean sartu nahi dituzte, ekintza erakargarriak kontrola-ezineko bulkada bihurtuz. Metodo honen bidez aplikazio horiekiko menpeko bihurtzen gaituzte, jasotzen dugun edozein notifikaziok aplikazio horietan sartzea bultzatzen gaituztelako, askotan kontziente izan gabe. Gantxoaren metodoa oso erraz azaldu daiteke, eta Nir Eyal-ek garbi azaltzen du. Metodo hau psikologiako teoria konduktistetan oinarritzen da, non errefortzu positiboen bidez portaera egokiak eragin nahi diren, Skinnerek 1930eko hamarkadan txakurrekin egin zuen esperimentuan bezala. Gantxo hau lau urratsetan banatzen da: 1. Kanpoko detonatzailea: Notifikazio bat jasotzen duzu. 2. Ekintza: Detonatzaile horrek aplikazioa zabaltzea eragiten dizu. 3. Ordainsari aldakorra (Gratificación): Argazkia ikustea, besteen "atsegin dut" jasotzea eta besteek idatzitako mezuak. 4. Inbertsioa: Zure like edo zure iruzkina idazten duzu, prozesu guztia berriz errepikatzea bultzatzen duena. Satisfazio ikaragarria sorrarazten digu besteen oniritzia jasotzeak. Besteen mezuak jasotzen baditugu, norbaitek jarraitzen bagaitu, norbaitek txio bat idazten badigu edota like bat jasotzen badugu momentuko plazer bat sentitzen dugu. Sentitzen dugun plazer horrek aplikazio horietan behin eta berriro sartzea bultzatzen gaitu, gustatu egiten zaigulako sentsazio hori bizitzea, inportante sentitzea, eta horrela, korporazio handiek euren helburua betetzen dute, denbora asko aplikazioetan pasatzea. Gainera, aplikazioek duten funtzionatzeko moduagatik, erabiltzaileok produktoreak gara ere, edukiak etengabe sortzen ditugulako, gure produkziorik gabe aplikazioa hutsik egongo litzateke (Bebea, Franco, Padilla eta Soria, 2018). Hau guztia gainetik azaldu ondoren eta sare sozial edo korporazio teknologiko hauen aplikazioek nola funtzionatzen duten ikusita eta ideia orokor bat hartuta, goazen funtzio hauek izan ditzaketen ondorioak zeintzuk diren ezagutzera. Askotan ikusi izan dira sare sozialak entretenimendurako aplikazio edota komunikazio eta sozializaziorako aparatu gisa. Bestalde, arriskutsu bezala ere ikusi izan ditugu, gazteek egiten duten erabilpenari dagokionez (aurretik aipatu bezala), askotan ez direlako kontziente izaten euren jarduerek izan ditzaketen ondorioez. Batetik, aparatu hauekiko sortzen den menpekotasuna dago. Aurretik esan bezala, korporazio teknologiko hauen asmo eta helburu nagusia erabiltzaileak euren aplikazioetan ahalik eta denbora gehien igarotzea izaten da, etekin ekonomikoak izan ditzaten. Horrela, ez da arraroa izaten aplikazioen gehiegizko erabilera egiten duten pertsonak ikustea gure jendartean, mugikorra etengabe eskuetan dutela. Gainera, denbora luzez mugikorraren aurrean egoteak ez du aspektu fisikoetan bakarrik eragiten, askoz larriagoak izan ohi dira aspektu psikologikoarekin zerikusia duten arazoak. Bebea, Franco, Padilla eta Soriak (2018) azaltzen duten bezala, aplikazio eta sare sozial hauetan egunean bi ordu baino gehiago igarotzen duten gazteek osasun mentala sufritzeko erraztasun handiagoa dute, batez ere estutasuna eta antsietate sintomak eta depresioarekin zerikusia dutenak. Royal Society of Public Health-ek (2017) egindako ikerketa batek erakusten du Instagram dela osasun mentalerako sare sozialik kaltegarriena, autoestimuari asko eragiten baitio, lo orduei zuzenean eragiten diolako eta ekitaldietatik kanpo geratzeko beldurra sustatzen duelako (FOMO: fear of missing out). hartuz. Hala ere, datu horien beraren arabera, biztanleriaren laurden batek 100 eta 200 baino gehiagoren tartean begiratzen du mugikorra egunean. Horrela, ikusten dugu nola korporazio teknologiko handiek euren helburuak lortzen dituzten, mugikorraren menpeko bilakatuz eta aplikazioetan etengabe sartzea bultzatuz biztanleria. Modu honetan garbi ikusten dugu korporazio teknologiko handiek nola gugan eragiten duten, biztanlegoa beraien nahiak asetzera bultzatuz. Pentsamendu kritikorik ez duten biztanlegoak nahi dituzte sortu, beraien helburuak betetzea bideratutako jendartea garatuz. Korporazio teknologiko hauen inguruko funtzionamenduan aditu bezala Tristan Harris dugu. Bera Googleko diseinatzaile etikoa izan zen, horrela, jendearen pentsamendua modu etikoan nola kontrolatu zitekeen ikertzen zuen. Tristan Harrisek (2017) TEDeko bere aurkezpen bideoan garbi azaltzen du konpainia hauek gugan nola eragiten duten, horretarako adibide sinple bat aipatuz: Imajina ezazue gela batean sartzen zaretela. Jendez betetako kontrol-gela batean; dial txikiekin idazmahaietan konkortuta dauden ehunka pertsonez lepo… eta kontrol-gela horrek bilioika pertsonen pentsamenduak eta sentimenduak moldatzen dituela. Zientzia-fikzioa ematen du honek, baina gaur egun benetan gertatzen den zerbait da. Adibide sinple honekin garbi geratzen da zein asmorekin lan egiten duten korporazio teknologikoek, eta nola gure pentsamoldeak kontrolatzen eta moldatzen saiatzen diren, kasu gehienetan helburua lortuz, aurretik ikusi dugun bezala. Rachel Metz-ek (2017) idatzitako artikulu batean garbi azaltzen du Tristan Harrisek industria teknologiko horiek inoiz eraiki diren pertsuasio sozialerako makina boteretsuenak direla, eta aipatzen du kezkatuta dagoela industria horiek gu erabiltzeko edo guri eragiteko duten botereaz. Hala ere, Harrisek garbi du hau guztia aldatu daitekela eta jendartearentzat onak diren gauzetara ere bideratu gaitzaketela aplikazio teknologiko hauek, nahiz eta oraintxe bertan ez izan hori euren helburua. Aplikazio hauek gugan nola eragiten duten erakusteko ez dugu oso atzera joan beharrik, hor baititugu Joseba Elolak (2018) bere artikuluan aipatu bezala Brexiteko eta Donald Trumpen aukeraketaren kasuak, non sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten jendea alde batera edo bestera konbentzitzeko garaian. Noticias basura deritzon terminoak eragina izan zuen kasu hauetan, Estatu Batuetako kasuan ustez Errusiak agente batzuk erabili baitzituen Clintonen aurkako albisteak sare sozialetan zabaltzeko, Trumpi mesede egiteko asmoarekin. Baina hau ez da guztia, sare sozialek ia dena dakitelako guri buruz. Artikulu horretan bertan azaltzen da nola Facebookek algoritmo batzuk erabiltzen dituen gure gustuen araberako publizitateak eta albisteak bidaltzeko. Horrela, Facebookek gurekiko duen ikuspegiaren arabera, mota bateko edo besteko albistea emango digu, beti ere gure pentsamenduarekin eta ideologiarekin zerikusia dutenak. Beraz, gertaera baten inguruko ikuspegi bakar bat bakarrik erakusten digute, gure profilera hoberen egokitzen dena, eta horrek ideia baten inguruan erradikalizatzen gaitu. Jendeak irakurtzen duena manipulatzen dute, gure ideologiaren bidea markatuz. Hala ere, kontutan izan behar da hau ez dela Facebooken arazoa bakarrik, hau plataforma guztiekin gertatzen dela. Sare sozialek beraz, gure ideiekin zerikusia duten informazioa bidaltzen digute eta hauek gure ideiak indartzen ditu. Honek guztiak gure pentsamenduan zuzenean eragiten du, izan ere, ez dugu gure pentsamendu kritikoa indartzen gure ideiekin zerikusia duten albisteak bakarrik jasotzen baditugu. Ez dugu sakontasunean pentsatzeko gaitasunik lantzen, besteen "aholkuak" behar izaten ditugulako gai baten inguruan zer pentsatu behar dugun jakiteko. Cialdinik George Anders-i (2015) eginiko elkarrizketan garbi azaltzen du ongi joango zaigula jendartearen babesa jarraitzen dugun bitartean, baina arazoa da pentsatu gabe jarraituko dugula, besteen iritzien arabera erreakzionatuz egoera baten aurrean. Pentsatzeko gaitasuna izatea da Cialdinik babesten duena, bestela jendarte ahul bat izaten jarraituko dugu, babesgabe izanez. Tristan Harrisek (2017) hiru aldaketa proposatzen ditu teknologian eta jendartean egoera guzti honi aurre egiteko. Batetik, limurtzaile garela onartu beharra dugu. Behin gure burua kontrolatua izan daitekeela onartuta dugula hura babesteko esfortzua egin beharko genuke Harrisen arabera. Bigarren aldaketa ardura eredu eta sistema berriak behar ditugula konturatzean datza. Sistema hau zalantzan jartzen dutenekin mundua denboran hobetzen eta limurtzaileago bihurtzen den neurrian, kontrol-gela horretako pertsonak arduratsuago eta gardenago ere bihurtuko dira, publizitate negozioa zalantzan jarriz horrela. Bukatzeko, diseinuaren berpizkundea proposatzen du, korporazio teknologiko handiak gizateriaren diseinu mimetikoaren menpe gera ez daitezen. Honekin lortu nahi dena da, gure arreta benetan nahi dugun horretara itzultzea, gure denbora-lerroaren kontrola berreskuratuz. Sare sozialek aurkezten duten beste arazoa pribatutasunaren gaia da, non askotan gure bizitza pribatuko datuak agerian uzten ditugun edonorren eskura. Rodriguezek eta Magdalenak (2016) euren ikerketan azaltzen duten bezala, gazte asko ez dira kontziente izaten pribatutasunak dituen ondorioetan. Sare sozial batean erregistratzen direnean edota sareko edozein orrialdetan izena ematen dutenean, egiten duten lehen gauza beraien datu pertsonalak ematea izaten da, horrela, hasieratik, beraien menpeko bihurtzen dira gazte horiek. Gainera, sare sozialetako pribatutasunaren konfigurazioa ez moldatzeak ezagutzen ez dugun jendea gure profilean sartzea ahalbideratzen dute, gure datu eta argazkiak eskuratzeko ate guztiak zabalduz. Autore horien hitzetan, gazteak ez dira kontziente izaten izaera pertsonaleko informazioa mundu birtual horretan proportzionatzeak eta errazteak izan ditzakeen ondorioez. Informazio hori hertsatzeko edota xantaia egiteko erabili dezakete beste erabiltzaileek. Daniel Ortegak (2011) Hezkuntza, Kultura eta Kirolaren ministerioari eginiko artikuluan garbi azaltzen du jende askok, exhibizionismoarengatik, bere datuak agerian uzten dituela, baita bere geolokalizazioa ere. Horren aurrean, artikulu horretan bertan, hainbat sare sozialetan pribatutasunaren konfigurazioak nola funtzionatzen duten azaltzen du, bakoitzean zein urrats jarraitu behar diren azalduz. 3.2.3.2. Sare sozialek eskaintzen dituzten aukerak: Kontutan izan behar dugu, baita ere, sare sozialek eskaintzen duten guztiak ez duela txarra izan beharrik edo eragin negatiboa duenik, modu egokian erabiliz gero aukera egokiak eskaintzen dituzte gure bizitzak hobetzeko asmoarekin, jarraian ikusiko dugun bezala. Errebisatutako bibliografian antzeko argudioak erabiltzen dituzte sare sozialen onuren inguruan hitz egiterakoan. Molina eta Toledok (2014) garbi azaltzen dute sare sozialek edo mota honetako aplikazioek ekarri duten onura handiena pertsonekin mantendu dezakegun harremanarena dela. Aplikazio hauen bidez nahi dugun pertsonarekin edozein momentutan kontaktatu dezakegu inongo esfortzu ekonomiko edo materialik egin gabe. Aspalditik ikusten ez genituen familiar edo lagunekin hitz egiteko aukera eskaintzen digu, harremanik ez galtzeko aukera eskainiz. Esan daiteke beraz, alde positibo bat pertsona ezagunekin kontakturik ez galtzearena dela. Ildo beretik doaz Castro eta Hernandezen (2019) hitzak, baina beraiek aplikazio hauek duten zabalkundea ere nabarmentzen dute. Munduko edozein lekutara iristeko aukera ematen digute korporazio teknologiko hauen aplikazioek, gure beharrak eta nahiak asetzeko baliabideak eskainiz. Modu honetan, edozeinekin kontaktua mantendu dezakegu, bai harremanak sortzeko edota interes profesionalekin zerikusia duten aukerak lortzeko, baita informazioa eta jakintzak partekatzeko ere besteak beste. Gainera, autore hauek nabarmentzen duten bezala, teknologiek eskaintzen dituzten baliabideei esker, kontaktu guzti hauek zuzenekoak izan daitezke, denbora errealean eginak. Bukatzeko, de Harok (2010) sare sozialak hezkuntza munduan nola txertatu daitezkeen azaltzen du bere artikuluan, eta bide berdina jarraitzen du Buxarrais-ek (2016) bere artikuluan. Bere hitzetan, sare sozialak hezkuntzan txertatzeak onurak ekar ditzake 5 arrazoirengatik: Lehenengo, jakintzen transmisioa eta pertsonen arteko kolaborazioa ahalbideratzen du, beharrezko konpetentzia digitalak garatzearekin batera; bigarrenik, taldean lan egiteko gaitasunak eta jarrerak lantzeko aukera eskaintzen dute, kolaborazioak duen garrantzia azpimarratuz; hirugarrenik, ikasgaiarekin zerikusia duten edukia lantzeko motibatzen ditu ikasleak, beraien partehartze aktiboa ahalbideratzen dutelako; laugarrenik, ikasleen lan autonomoa bultzatzen da lan egiteko informazioaren bilaketari eta aukeraketari dagokionez. Azkenik, ikasirakaskuntza prozesurako erreminta interaktibo eta eraginkorrean bilakatzen dira, partaidetza eta elkarrizketa bideratuz. 3.3. APLIKAZIO TEKNOLOGIKOEN AUKERAKETA: Atal teoriko guzti hau landu ondoren, oinarritzat hartuko ditugun aplikazio teknologikoak zeintzuk izan diren azalduko dugu. Gazteen artean asko dira erabiltzen dituzten aplikazio teknologikoak, eta Bebea, Franco, Padilla eta Soriak (2018) beraien lanean egin bezala, guk ere aplikazio teknologiko jakin batzuk hartu ditugu oinarri bezala ikerketa honetan. Lan honetan, beraz, gazteen artean zabalduen dauden aplikazio teknologiko desberdinak aukeratu ditugu, beti ere gehien erabiltzen dituztenak zeintzuk diren identifikatuz eta ondoren ikasleei beste aplikazio batzuk gehitzeko aukera eskainiz. Horrela, gure asmoa gazteek aplikazio desberdinetan igarotzen duten denbora zenbatekoa den 11 egunetan zehar ikertzea eta neurtzea izanik, ondorengo aplikazioak hartuko ditugu kontutan, beti ere gazteen erabilpenaren baitan besteren bat gehitzeko aukera utziz: Instagram: Aplikazio hau 2010ean sortu zen argazkiak editatzeko eta elkarbanatzeko helburua zuen sare sozial bezala. 2012an Facebookek Instagram erosi zuen 1000 milioi dolarren truke. 2013an irabaziak lortzeko asmoarekin Instagramek publizitatea eta marketing tresnak txertatu zituen aplikazioan. 2016ean negozio profilak zabaldu zituen eta datu-analitikak txertatu zituen erabiltzaileentzat, bistaratzeak eta likes (gogokoak) deritzonak neurtu eta erakusteko. Aplikazio honek 900 milioi erabiltzaile aktibo inguru ditu gaur egun3. Facebook: Facebook 2004an sortu zen gizarte-sare zerbitzu bat da. Harvard Unibertsitateko ikasleentzat sortu zen, baina orain mundu guztiari irekita dagoen sare bat da. 2012an burtsara egin zuen salto 104 mila milioi dolarreko balorazioa lortuz. 2012ean Instagram erosi zuen aurretik aipatu bezala eta 2014ean Whatsapp ere erosi zuen 16.000 milioi dolarren truke. 2018an Cambridge Analytica Facebookeko erabiltzaileen datuak eskuratu izana akusatu zuten, hauek iragarki politikoak sortzeko asmoa zutela leporatuz. Facebookek 2.200 milioi erabiltzaile aktibo inguru ditu.4 Youtube: Interneten bidez bideo digitalak partekatzeko aukera ematen duen webgunea da Youtube. Gune hau 2005ean sortu zen, eta 2006az geroztik Googleren esku dago 1.650 milioi dolarren truke erosi eta gero. Youtubek 24 herrialde desberdinen blokeoa jasan izan du, bakoitza arrazoi desberdinengatik. Horien artean Saudi Arabia, Bangladesh, Txina, Pakistan eta Turkia aipa ditzakegu, baita Alemania ere 2009an, autore eskubideekin arazoak izan ondoren.5 TikTok/Musical.ly Musical.ly bideoak sortzeko eta zuzeneko emankizunak erakusteko aplikazioa zen, 2014ean sortua. Aplikazioaren bitartez, erabiltzaileek bideo laburrak sor ditzakete, gehienez minutu bateko iraupena dutenak, eta atzetik musika sartu, ondoren bideoaren abiadura editatzeko aukera izanik modu errazean. 200 milioi erabiltzaile izatera iritsi zen 2017an. Hala ere, urte horretan bertan, Bytedance Technology-k Musical.ly erosi zuen 1.000 milioi dolarren truke, TikToken jabea ere bazena, horrela, 2018an biak integratu zituen eta TikTok izena bakarrik mantendu zuten. Orain 500 milioi erabiltzaile ditu aplikazio honek.6 Whatsapp: Whatsapp berehalako mezularitzarako aplikazioa da, mezuak bidali eta jasotzen dituena Interneten bidez; 2009an sortu zen. 2014ean Facebookek erosi zuen 16.000 milioi dolarren truke. Aplikazio honek 1.500 milioi erabiltzaile inguru ditu dagoeneko.7 Netflix: Netflix entretenimendura zuzenduta dagoen enpresa komertzial bat da, hileroko harpidetza baten truke eduki multimediak partekatzen dituena, pelikulak, serieak eta dokumentalak gehienbat. Enpresa hau 1997an sortu zen eta 2009rako 10 milioi harpidedun zituen. 2011ean 26 milioi izatera iritsi zen, 2015ean 60 milioi eta 2016rako 89 milioi zituen jada. Gaur egun 140 milioi harpidedun ditu gutxi gorabehera.8 Fortnite: On-line aritzeko bideojoko bat da 2017an sortu zena. Jokalarien artean zabalkunde handiena lortu duen bertsioa Battle Royale da, doakoa. Gaur egun, Fortnitek hiru bertsio eskaintzen ditu: Fortnite Save the world izenekoa, gehienez lau jokalari zonbi moduko izakien aurka borrokatzen eta jokalariek eraikitako gotorlekuekin objektuak defendatzen jartzen dituena; Fortnite Battle Royale izenekoa, gehienez ehun jokalari hartzen dituena, bizirik irauten duen azken pertsona izateko borrokatzen dutena; eta Fornite Creative, jokalariei munduak eta jokalekuak sortzeko erabateko askatasuna ematen diena. Lehen bi bertsioak 2017an plazaratu ziren, aurretiko sarbideko titulutzat; eta Creative bertsioa 2018an. 9 Ondorengo lerroetan ikerketaren diseinuan burutu diren aspektu esanguratsuenak azalduko dira. Honekin batera, azterketa honen jomugak zeintzuk diren aurkeztuko dira modu argi eta zehatzean, lan hau egiteko erabilitako metodologia azaltzearekin batera. Hau egin eta gero, gazteen mugikorren erabileratik jasotako emaitzak interpretatuko ditugu eta, bukatzeko, lanaren ondorioak emango dira gomendioekin batera. 4.1. METODOLOGIA: Jendarte zientzietan bi aukera metodologiko bereizten dira ikerketa objektua aztertzera iristeko gaur egun. Bat kuantitatiboa eta bestea kualitatiboa. Bi aukera hauetako bat aukeratzerako orduan beharrezko ikusten da metodologia kualitatibo batez eta metodologia kuantitatibo batez hitz egiten ari garenean zertaz ari garen jakitea. Esan beharra dago, biak errealitate sozial bat hautemateko formak direla, baina, hala ere, desberdintasun nabarmen batzuk dituzte: Metodo kuantitatiboak: "ikasitako egoeraren aurretiko-ezagutza ahalbideratzen du eta, honek, hipotesien formulazioa, kontzeptuen erreferente enpirikoak mugatzen eta informazioaren bilketa estrategia diseinatzen errazten laguntzen du". (Bonilla eta Rodriguez, 2005: 105). Metodo kualitatiboa bestetik, esango digu Sandin-ek: Hezkuntza eta jendarte fenomenoen sakoneko ulermenera bideratutako, praktiken eta egoera sozio-hezitzaileen eraldaketara, erabaki hartzeetara eta ezagutzaren garapen eta aurkikuntzara bideratutako ekintza sistematikoa da. (Aipatuta; Bisquerra, 2012: 276). Gure lana aurrera eramateko bi metodologia hauek uztartzea egokia iruditu zaigu bi metodoek guk nahi ditugun ñabardurak bilatzeko aukera ematen digutelako. Taylor eta Bogdan-ek (1987) aipatzen duten bezala, metodologia kualitatiboak errealitatea modu holistiko batean ulertzen laguntzen du, errealitatea modu naturalean ikusiz eta ikuspegi desberdin guztiak kontutan hartuz. Massot-ek bere aldetik, ikerketako partaideak horren parte aktibo bilakatzearen garrantzia nabarmentzen du, modu honetan, ikerketan parte hartzen dutenek, balioa ematen diote egindako lanari beraien iritzia kontutan hartzen dela ikusten dutelako. Ikerketa kualitatiboaren funtsa beraz, pertsonen mundu subjektiboan murgiltzea eta hau azaleratzea da. Finean, metodologia kualitatibo baten bidez protagonisten pertzepzio, sinesmen eta esanahietatik interpretazio, ulermen edo eraldaketa bat bilatu nahi da (Aipatuta; Bisquerra, 2012). Metodologia hau erabili dugu adibidez azken ebaluazioa egiterako orduan, aurrerago azalduko duguna. Bestetik, metodologia kuantitatiboak errealitatearen ikuspegi objektibo, positibista eta egiaztagarria ahalbideratzen du, gainera, lagin adierazgarri batetik abiatuta emaitzen orokortzea bilatzen du. Azken finean, metodologia kuantitatiboaren asmoa errealitatea zein den ulertzea eta ezagutzea da, teoria desberdinetatik abiatuta (Latorre, Del Rincón eta Arnal, 2003). Metodologia hau erabili dugu adibidez hasierako galdetegiaren eta ondoren partaideek bete behar izan duten taularen azterketa egiteko, aurrerago azalduko duguna. 4.1.1. Datuen bilketa eta interpretaziorako tresnak: Gure kasuan, helburu nagusia gazteek aplikazio desberdinetan igarotzen duten denbora zenbatekoa den neurtzea izanik, lagin esanguratsu bezala adin bereko 14 gazte hartu dira kontutan. Informatzaileen hautapena ahalik eta nabarmenena izan zedin ezaugarri desberdin batzuk hartu ditugu kontutan, adibidez gazteen generoarena bezala. Modu honetan, neska eta mutilen arteko kopurua antzekoa izaten saiatu gara, adin berdineko gazteak aukeratzearekin batera, aurretik esan bezala, 15-16 urte dituzten gazteak hartuz. Pentsatu dugu adin-tarte honetan dela aproposena azterketa burutzea, oraindik gaztetxoak izanik, askatasuna izan ohi dutelako mugikorra erabiltzerako orduan, gainera, garapen prozesuan egonda, askotan ez dira kontziente izaten mugikorreko aplikazioen erabilpenaz. Partaide guzti hauengandik informazioa jasotzeko metodo desberdinak baliatu ditugu. Hasieran, galdetegi egituratu bat pasa diegu partaide guztiei ikerketa prozesuari sarrera emateko eta gazteek aplikazioen erabilpenaren inguruan duten iritzia zein den gertutik ezagutzeko, baita guk finkatutako helburuak lortzeko asmoarekin (ikusi eranskina I). Galdetegi hau atal desberdinez banatu dugu eta 5 galderez osatu dugu, horietatik 3 galdera itxiak dira eta 2 galdera irekiak. Ondoren, gure asmo nagusia 11 egunetan zehar gazteek aplikazio desberdinetan igarotzen duten denbora zenbatekoa den aztertzea izanik, galdetegiarekin batera taula bat pasa diegu gazteei (ikus eranskina II), bertan 11 egunetan zehar, egunean aplikazio bakoitzean igarotzen duten denbora zenbatekoa den apuntatu behar izan dute. Hau egiteko, galdetegian, mugikorreko aplikazio bat deskargatzeko eskatu diegu, QualityTime deiturikoa. Baliabide honek aplikazio bakoitzean zenbat denbora igarotzen dugun adierazten du, beraz, bertan agertutako denbora guztiak taula horretan apuntatu behar izan dituzte egunero 11 egunetan zehar. Lan honen bidez, aplikazio bakoitzean egunean zenbat denbora igarotzen duten ikusi ahal izango dugu, mugikorrean egun bakoitzean zenbat denbora pasatzen duten ikustearekin batera, edota zein aplikazio den gehien erabiltzen dutena. Bukatzeko, prozesu guzti hau egin ondoren, ebaluazio bat egin dugu partaideekin 11 egun horietako esperientzia nolakoa izan den gertutik ezagutzeko. Ebaluazio honetarako 6 galderez osatutako txantiloi bat (ikusi eranskina III) erabili dugu, kontutan izanda gure asmoa gazteen iritzien berri ematea izan dela ebaluazio honen bidez. Taldeko balorazioa egiteko, lehenik eta behin bi talde handi bereizi ditugu partaide guztien artean zozketa bidez eta denbora bat eman zaie galderen inguruan eztabaidatzeko. Ondoren, bi talde nagusi hauek hiru talde txikitan banatu ditugu, eta berriz ere galderen inguruan hausnartzeko eskatu zaie 10-15 minutuz. Talde txiki bakoitzeko bozeramaile bat izendatu behar izan dute, hitz egindako guztia beste kideei azaldu ahal izateko ahots altuan. Hau guztia egin eta gero, talde handiko hausnarketa bideratu dugu, aplikazio teknologikoen inguruko errealitateari buruz duten iritzia eta jakintza zein den ezagutzeko asmoarekin. Datu guztiak biltzeko estrategia desberdinak erabili dira. Batetik, hasierako galdetegitik jasotako datuak eta iritziak eta azken ebaluaziotik jasotakoak bildu egin ditugu. Hauengandik jasotako informazioa sailkatzeko kategorizazioaren estrategia baliatu dugu, hau da, galdetegiko emaitzetatik eta ebaluazioko emaitzetatik ateratako datu komunen multzokatzea, bakoitza modu independentean (galdetegiko emaitzak alde batetik eta ebaluaziokoak bestetik). Fase honetan, jasotako datuak multzokatu egin dira antzekoak diren patroiak identifikatzeko (Bisquerra, 2012). Kategoriak izan daitezke: iritziak, jarrerak, sentimenduak, prozesuak, jokaerak, lekuak, uneak, pertsonen ezaugarriak etab. Kategorizazioa informazioa klase edo kategoria kopuru txikiago batera ekartzea da beraz (Gil eta Perera, 2001). Bestetik, taula bidez jasotako datuak ere bildu egin ditugu jarraian egin beharreko emaitzen interpretazioa errazteko asmoarekin. Bukatzeko, azterketa osatu dugu dokumentuen analisia eginez. Del Rincón, Latorre, Arnal eta Sans-ek (1995: 342) dioten moduan: "Dokumentuen analisia egoera jakin baten inguruko, fenomeno baten edo programa zehatz baten inguruko atzera begirako eta erreferentziazko informazioa jasotzeko iturri garrantzitsua da, eta erabilera handikoa". Bereziki azterketa bibliografikoaren azterketan zentratu gara. 4.2.2. Emaitzak: Atal honetan, gazteengandik jasotako datuak zeintzuk izan diren irudikatuko ditugu. Honetarako, atal desberdinak bereiziko ditugu, datuak jasotzeko erabili dugun baliabide edo metodoaren arabera. Horrela, lehenik eta behin, hasierako galdetegitik jasotako datuen inguruko emaitzak azalduko ditugu, bigarrenik, gazteek eguneroko taulan apuntatu dituzten datuen inguruko emaitzak analizatuko ditugu eta bukatzeko azken ebaluazioan gazteek aipatu dituzten ideiak plazaratuko ditugu.  Hasierako galdetegitik jasotako emaitzak: Metodologian azaldu bezala, hasieran gazteei pasatako galdetegia bost galderez dago osatuta, horietatik lehen hiru galderak itxiak dira eta bi irekiak. Lehen galderarekin gazteek gehien erabiltzen dituzten aplikazio teknologikoak zeintzuk diren ezagutu nahi genuen. Honetarako, zerrenda bat ipini genien aplikazio desberdinez osatuta eta, beraiek, erabiltzen dituzten aplikazioak zeintzuk diren markatu behar zituzten, aukera bat baino gehiago aukeratzeko posibilitatearekin. Ikusi dugun bezala, bertan adierazi genituen batzuk gazte guztien artean oso zabalduak daude beste batzuekin alderatuta, taulan ikus daitekeen bezala. 4.1. grafikoa: Aplikazioen erabilpena Modu honetan, ikusi dugunaren arabera, gazte guztiek erabiltzen dituzte Instagram eta WhatsApp aplikazio teknologikoak, eta YouTube ere oso zabalduta dagoen aplikazio bat da, gazte batek bakarrik adierazi duelako ez duela erabiltzen, beste guztiek baietz erabiltzen dutela adierazi duten bitartean. Zabalduta dagoen beste aplikazio bat Snapchat da. Hasieran, aplikazio hau ez genuen ipinia galdetegian, baina gazte asko izan dira aukera hau idatzi dutena beste aplikazioen artean. 10 gaztek erabiltzen dute Snapchat gainera nahiko oreka handia ikusten da generoen arteko erabilpenean, 5 neskek eta 5 mutilek esan dutelako erabiltzen dutela aplikazio hau. Bestetik, ikusi dugu gazteen artean nahiko zabalduta dagoen beste aplikazio teknologiko bat Netflix dela. Galdetegian guztira 5 gaztek adierazi dute aplikazio hau erabiltzen dutela, hala ere, eguneroko taulan ikusi dugu 7 direla guztira Netflix erabiltzen dutenak, hau da, parte hartzaileen erdiak. Genero arteko bereizketa egiten badugu Netflixen erabilpenaren inguruan ikusten dugu nahiko orekatua dela, 4 neskek erabiltzen dutelako eta mutilen artean 3k. Lehen galdera honekin bukatzeko, gutxiago erabiltzen dituzten beste aplikazio batzuk agertu dira ere. Horrela, 2 gaztek esan dute erabiltzen dutela Twitter, beste 2 gaztek erabiltzen dutela Fortnite, batek Facebook erabiltzen duela, beste batek TikTok, beste batek NBA live eta azken batek erabiltzen duela Amerigo. Gainera, azkenik, ikusi dezakegu orokorrean aplikazioen erabilpenaren inguruan oreka handia dagoela generoen artean, desberdintasun nabariena Fortniten erabilpenean ikusten delarik, bi mutilek erabiltzen dutelako eta nesken artean inork ez. 0 2 4 6 8 10 12 14 16 14 14 13 10 7 2 2 1 1 1 1 WhatsAppInstagram Youtube Snapchat Netflix Twitter Fortnite Facebook TikTok NBA live Amerigo Aplikazioen erabilpena Neskak Mutilak Bigarren galderari dagokionez, aplikazio horietan zenbat denbora igarotzen duten ezagutu nahi genuen, kontutan izanda galdetegi hau azterketa egiten hasi aurretik egin dutela, hau da, 11 egunetan zehar beraien erabilpena zein den ezagutu gabe. Modu honetan, ikusi dugu kasu batzuetan aplikazio horien erabilpenaren inguruan duten pertzepzioa oso baxua dela. Galdera honetan bost aukera ematen genizkien eta horietatik bat aukeratu behar zuten. Aukerak hauek ziren: ordu erdi baino gutxiago erabiltzen dituztela aplikazio horiek, ordu erdi eta 1h artean, 1h eta 2h artean, 2h eta 3h artean edo 3h baino gehiago erabiltzen dituztela. 4.2. grafikoa: Aplikazioan igarotzen duten denbora Taulan garbi azaltzen den moduan, ikusten dugu gazte batek adierazi duela aplikazio horietan ordu erdi eta 1h artean pasatzen duela, aurrerago ikusiko dugun bezala motz xamar geratzen da aukera hau. Bestetik, 4 gaztek adierazi dute 1h eta 2h artean erabiltzen dituztela aplikazio hauek, 6 gaztek 2h eta 3h artean erabiltzen dituztela eta 3 gaztek adierazi dute 3 ordu baino gehiago igarotzen dutela aplikazio horietan. Nesken eta mutilen arteko bereizketa egiten badugu ikusten dugu, orokorrean nahiko orekatuta dagoela denboren banaketa, nahiz eta neskek adierazi ordu batetik gora erabiltzen dituztela aplikazio hauek eta mutil batek bakarrik adierazi 30 minutu eta ordu bete tartean erabiltzen duela. Modu honetan ikus daiteke aplikazio horietan igarotzen duten denboraren inguruko pertzepzioa kasu batzuetan ez dela zuzena, eta uste dutena baino denbora gehiago igarotzen dutela. Hirugarren galderaren bidez aplikazio horiek zergatik erabiltzen dituzten ezagutu nahi genuen, eta taulan ikusten den bezala, antzeko erantzunak eman 0 3 3 1 1 1 3 2 1 4 6 3 30M I N ‐ 1H 1H ‐ 2H 2H ‐ 3H 3H + Aplikazioetan igarotzen duten denbora Neskak Mutilak Esan bezala, nahiko erantzun antzekoak eman dizkigute bai neskek baita mutilek ere aplikazioak erabiltzearen inguruko arrazoiei dagokienez. Batetik, partehartzaile guztiek adierazi dute aplikazio teknologiko horiek entretenitzeko edo denbora librea betetzeko erabiltzen dutela, hau da, aplikazio horiek erabiltzen dituzte entretenituak egoteko, baita ezer egiteko ez dutenean ere. Azkenean, dena loturik dago, gehien erabiltzen dituzten aplikazioak Instagram eta WhatsApp direlako, ikusi dugun bezala, eta hauek erabiltzeko "behar" edo "arrazoi" bat behar izaten da, kasu hauetan mezu bat jaso edo gustuko bat jaso duzunaren inguruko notifikazio bat. Horrela, notifikazio bat jaso baduzu horri erantzuten saiatuko zara, eta horri erantzunez beste batek jasoko du notifikazioa, amaierarik ez duen kate bat sortuz. Bigarren arrazoi nagusia lagunek ere erabiltzen dutelako eta beraiekin kontaktua mantentzeko da, kasu honetan 7 mutilek (denek) adierazi dute arrazoi hau eta 4 neskek. Nesken artean, beraz, 3 dira arrazoi hau adierazi ez dutenak, kontutan izanda denek erabiltzen dutela besteak beste WhatsApp, kontaktua mantentzeko aukera eskaintzen duen aplikazio bat. Ondoren galdetu genien galderak zera zioen: Uste al duzu erabiltzen dituzun aplikazio teknologiko horiek produktu desberdinak kontsumitzeko zure gogoan eragiten dutela? Zergatik? Galdera honen bidez aztertu nahi genuen gazteak ea kontziente izaten diren aplikazio teknologikoek duten botereaz beraiek eragiteko, beti ere aplikazioek asmo ekonomikoak kontutan izanda. Erantzun gehienak bat datoz adierazten produktu desberdinak kontsumitzeko gure gogoan eragiten dutela aplikazio teknologikoek, esaten dutenez produktu desberdinen iragarkiak jartzen dituzte, eta horrek, produktu horiek kontsumitu nahi izatea eragiten omen digu. Hau da, partaide gehienek ikusten dute aplikazio hauek publizitatez gainezka egon ohi izaten direla, normalean interesatzen zaizkien gauzen ingurukoa, eta horrek bultza egiten diela produktuak erosi nahi izatera. Hona hemen erantzun batzuk: Bai. Era batera edo bestera beti jartzen dituzte zuri interesatzen zaizkizun iragarkiak edozein aplikazioetan. (ikusi 91. orrialdean) Bai, Instagramen adibidez erosteko gauza pila daude. (79. orrialdean) Bai, iragarkiak daudelako. (81, 85, 87. orrialdeetan) Bai, "modan" dagoena erakusten duelako. (77. orrialdean) Bai, aplikazio horietan produktu desberdinen iragarkiak eta iritzi desberdinak jasotzen ditugulako eta horrek produktu horiek kontsumitzea edo kontsumitu nahi izatea eragiten duelako. (73. orrialdean) Hala ere, badira horrela pentsatzen ez duten bi pertsona, biak neskak. Gazte hauen iritziz, beraiek erabakitzen dute zer kontsumitu, aplikazioek ez omen dute inongo eraginik gauza bat edo beste kontsumitzerako garaian. Ez, azkenean nik erabakitzen det zer kontsumitu edo zer ez, aplikazioak ez dute zer ikusirik. (75. orrialdean) Erantzun hauetan ikusten dugu, beraz, gazte gehienek bai uste dutela aplikazioek gugan eragiten dutela bertatik publizitate asko jasotzen dutelako, produktu horiek kontsumitzeko euren gogoan eraginez. Hala ere, ikusi dugun bezala, badira horrela pentsatzen ez duten bi gazte, nahi dituzten produktuak kontsumitzen dituztela ikusten dutelako, erabaki horretan aplikazioek esku-hartzen ez dutela pentsatuz. Galdetegiko azken galderan Tristan Harrisek (2017) bere aurkezpen bideoan aurkezten duen egoera planteatu genien, kontrol-gelarena alegia (ikusi lan honen 18. orrialdean). Esaldi horrekiko zein iritzi duten ezagutu nahi genuen galdera honen bidez, eta baita aplikazioek horrela funtzionatzen duten uste al duten eta kontrolpean bizi garen uste duten. Jasotako emaitzetatik ikus daiteke ia gehienek uste dutela hau gertatzen dela eta gaizki iruditzen zaiela egoera hau gertatzea, hau da, kontrolatuta egotea. Uste dute, baita ere, honetan eragina duela aplikazio hauei gure datuak ematea. Gaizki iruditzen zait hori egitea. Bai, horrela funtzionatzen dutela uste dut. Kontrolpean bizi gara, momenturo eskuan dugun trastoak non gauden kontrolatzen gaitzalako. (ikusi 71. orrialdean) Gaur egungo aplikazioen errealitatea da, izan ere, aplikazioei gure datuak errazten dizkiegu, eta hortaz, gure dena dakite momentu oro. (65. orrialdean) Ez zait ondo iruditzen aplikazio batek pertsonen pentsamenduak eta sentimenduak moldatzea. Baina, kontrolpean bizi garela uste dut, eta kontrolatzen digutela ere. (77. orrialdean) Batzuk adikzioaren kontua ere aipatzen dute, jende asko omen dagoela mugikorrik gabe ezin duena bizi, eta beraz, guztiz kontrolpean daude aplikazio hauekiko. Nire ustez aplikazioek ez dituzte bilioika pertsonen pentsamendu eta sentimenduak moldatzen era esageratu batean, baina pixka bat bai. Bestalde, badago jendea, mobilaren kontrolpean bizi dena eta ezin duena 2 minutu egon mobila gabe. (91. orrialdean) Bestetik, hausnarketa interesgarriak atera dira ere erantzun honetan, asko hurbiltzen direnak aplikazio teknologikoen funtzionamendura. Gazte baten iritziz aplikazioek beharrak sortzen dizkie gazteei bertan sartzeko, aplikazioentzat ezinbestekoa baita bezeroak aplikazio horiek etengabe erabiltzea. Beste gazte batek dioenaren arabera, aplikazio teknologiko hauek gure datuak saltzen egiten dute lan, beraz, bezeroak behar omen dituzte bizirauteko, %100 kontrolatuak biziz. Nire iritzia esaldi horrekiko gizartean eragin negatiboa duela da, izan ere, jendeari aplikazio horietan sartzeko beharra sortzen die. Bai, aurretik aipatutako aplikazioek horrela funtzionatzen dutela pentsatzen dut. Modu librean jarduten dugula pentsatu arren, kontrolpean bizi garela esango nuke, ezinbestekoa delako aplikazio hauentzat gure erabilpena eta beraz notifikazioak bidaltzen dizkigute. (73. orrialdean) Zoritxarrez, kontrolpean bizi garela uste dut, eta gustatuko litzaidake hala ez dela esatea. Baina enpresa handi horiek (Google, Facebook…) gure datuak saltzen lan egiten dute. Hau kontutan izanik %100 kontrolatuak bizi garela uste dut. (89. orrialdean) Bukatzeko, gazte batek uste du, alde batetik, aplikazioek bai funtzionatzen dutela horrela, hau da, botere handia dutela gure pentsamendu zein sentimenduetan eragiteko. Baina, bestalde, uste du modu librean jarduten dutela gazteek, nahiz eta kontrol handia egon. Uste det egia dela, bilioika pertsonen pentsamenduak, sentimenduak eta egiten dituzten ariketak sare sozialetan daude, eta edozeinek ikusi dezake egunero pertsonek egiten dituzten gauzak. Nik uste det modu librean jarduten dugula baina baita ere jende askok kontrolatzen gaituela. (75. orrialdean) Jasotako erantzun hauekin ikusten dugu, beraz, gazteak orokorki kontziente izan daitezkeela aplikazioen funtzionatzeko moduan, eta ez zaiela batere ongi iruditzen kontrolpean bizitzea. Finean, kontrolatuak bizi direla uste dute, eta kontziente dira aplikazio teknologikoek duten botereaz. Modu honetan, aplikazio horietan denbora asko igarotzen dute modu inkontziente batean, aurrerago ikusiko dugun bezala.  Aplikazioen eguneroko erabilpena: Oraingo honetan, lanaren funtsaren inguruko emaitzak azalduko ditugu, hau da, 11 egunetan zehar gazteek apuntatu dituzten datuak zeintzuk izan diren azalduko dugu, aplikazio desberdinetan emandako denbora zenbatekoa izan den adieraziz. Jasotako datu guztietatik begi-bistara etortzen zaigun lehen gauza egunean aplikazio horietan guztira zenbat denbora pasatzen duten ikustea da. Modu honetan, datu guztiak aztertu ondoren, ikusi dugu guztira 4 ordu eta 7 minutu pasatzen dutela egunean bataz beste mugikorrean azterketan partehartu duten gazteek. Hala ere, jarraian ikusiko dugun grafikoaren arabera, ikusten da erabilpena desberdina izan dela egunaren arabera. 4.4. grafikoa: Erabilpena egunetan zehar (orduak eta minutuak) 3:35 3:42 4:31 3:45 3:59 5:31 4:13 3:44 3:50 4:16 4:08 Erabilpena egunetan zehar 1 eguna 2 eguna 3 eguna 4 eguna 5 eguna 6 eguna 7 eguna 8 eguna 9 eguna 10 eguna 11 eguna Ikusten den bezala, erabilera nahiko homogeneoa izan da 11 egun horietan zehar, piko baxuena lehen egunean harrapatuz (3h eta 35min) eta altuena seigarren egunean (5h eta 31min). Piko altu hori asteburuko egunekin harrapatu du, gazteek mugikorra erabiltzeko denbora gehien dutenean alegia. Hala ere, esan bezala, ikusten da nahiko modu erregularrean erabili dituztela aplikazio hauek denbora aldetik, ez da beheranzko edo goranzko joera nabarmenik nabaritzen 11 egun horietan zehar. Neska eta mutilen arteko bereizketa egiten badugu desberdintasun txiki bat aurki dezakegu, izan ere, neskek 3h eta 52 minutu igaro dituzte egunean bataz beste aplikazio teknologiko desberdinetan 11 egunetan zehar eta mutilek, aldiz, 4h eta 23 minutu. Nahiz eta, ikusiko dugun bezala, aplikazio gehienetan antzeko denbora igarotzen duten, aplikazio batzuetan desberdintasun handiak ikusi dira erabilpen aldetik, batez ere Youtubeko erabilpenean. Ondorengo grafikoan nesken erabilpena 11 egun horietan zenbatekoa izan den ikus daiteke. 4.5. grafikoa: Nesken erabilera (orduak eta minutuak) Aurreko grafikoan ikusi bezala erabilera nahiko homogeneo mantendu da egun guztietan zehar, eta hemen ere ez da beheranzko edo goranzko joerarik nabarmentzen. Piko altuena asteburuko egunarekin kointziditzen duela hartu behar da kontutan, kasu honetan 4h eta 27 minutukoa izanik. Esan bezala, nesken bataz besteko erabilera 3h eta 52 minutukoa da egunean. 3:48 3:54 3:29 3:33 3:28 4:27 3:30 3:49 4:17 3:58 3:40 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 Nesken erabilera 4.6. grafikoa: Mutilen erabilera (orduak eta minutuak) Mutilen kasuan ere ez da beheranzko edo goranzko joerarik nabari, baina kasu honetan salto handiak ikusten dira egun batetik bestera. Izan ere, datu baxuenaren (3h eta 22min) eta altuenaren (6h eta 35min) artean 3 ordu eta 13 minutuko desberdintasuna dago, nesken kasuan ordu bete eskaseko aldea besterik ez dagoenean gailur altuena eta baxuenaren artean. Pentsatzen dugu asteburutako denbora asko eskaintzen diotela mutilek, aste barruan denbora gutxiago dedikatuz aplikazio teknologikoetan. Beraz, ikusten denaren arabera, neskek nahiko maila antzekoan erabiltzen dituzte aplikazio hauek, egunen artean bereizketa handirik egin gabe. Mutilen kasuan, aldiz, ikusi dugu ez dela hain homogeneoa erabilpen hau, eta egun batetik bestera asko aldatzen dela aplikazio desberdinen erabilpena. Instagramen guztira (mutilen eta nesken bataz bestekoak batuta) 3h eta 9 minutu igarotzen dituzte gure gazteek, bataz beste, 11 egun horietan zehar, 1h eta 34 minutu igaroz. Grafiko horretako datuetan ikusten dugun bezala neskek (1h eta 45min) mutilek (1h eta 24min) baino denbora gehiago igarotzen dute aplikazio horretan, zehazki 21 minutu gehiago. Hala ere, hemen ere datu oso desberdinak aurki ditzakegu, izan ere, mutiletako batek egun batean 7h eta 19 minutu igaro zituen Instagramen. Beste aldean, mutiletako beste batek 5 minutu bakarrik egin zituen aplikazio horretan datuak jasotzen hasi zen lehen egunean. Orokorrean, beraz, ikus dezakegu neskek gehiago erabiltzen dutela aplikazio hau, nahiz eta bi generoen artean zabalduta egon erabilpena. WhatsApp da gehien erabili duten hirugarren aplikazioa, aurreko bi aplikazioetatik nahiko urrun, bataz beste 36 minutu egon direlako bertan egun guztietan zehar (neskak 41 minutu eta mutilak 32 minutu). Ikusten dugu nahiko erabilera antzekoa ematen diotela aplikazio honi bai mutilek bai neskek, 9 minutu eskaseko tartea bakarrik dago bien artean. Gaur egun, eta gazteen hitzak jasota, denetarako erabili daiteke Instagram, baita mezularitza zuzenerako ere eta, beraz, bertan pasatzen dute denbora gehien lagunekin kontaktua mantenduz. Kasu honetan bi gaztek bakarrik igaro dute aplikazio honetan bataz beste ordu betetik gora, 1h eta 8 minutu eta 1h eta 4 minutu hurrenez hurren (neska eta mutil bana). Jarraian, Netflix aurkitzen dugu, baina kasu honetan, aurrekoetan ez bezala, aplikazio hau ez dute gazte guztiek erabiltzen, guztira 6 partaidek neurtu dute aplikazio honetako erabilera, 3 neskek eta 3 mutilek. Gazteen artean aplikazio honen erabilpena zabalduta ez egotea ordainpekoa delako izan daiteke. Horrela, bataz beste 34 minutu igaro dute aplikazio honetan 11 egunetan, 41 minutu neskek eta 28 minutu mutilek. Kasu honetan, egunaren arabera erabilera oso desberdina izan da, horrela 66 egunetatik 25etan bakarrik neurtu da aplikazio honen erabilera, bataz beste 2,64 egunetan. Twitterri dagokionez, eta nahiz eta nahiko media altua atera (egunean 24 minutuko erabilera izanez) parte-hartzaile guztien artean bik bakarrik egiten dute aplikazio honen erabilpena. Neskaren kasuan egunean 23 minutuko erabilpena egiten du, eta mutilaren kasuan, berriz, 25 minutukoa, biak nahiko erabilera antzekoa izanda. Bi kasu hauetan, eguneroko erabilpena egiten dute Twitterren, erabilera handieneko egunean 52 minutu eginez aplikazioan eta, erabilera baxuenean, aldiz, 5 minututako erabilera eginez besterik ez (bi kasu hauek neskaren taulan jaso dira). Fortniten kasuan, bildutako datuak, mutilen taulan bakarrik jaso dira, azterketan parte-hartu duten neskek ez dute aplikazio honen erabilpenik egin 11 egun horietan zehar. Hala ere, bi mutilek bakarrik jaso dituzte aplikazio honen erabilera, egunean bataz beste 31 minutu eginez. Bietako mutil batek 4 egunez egin du aplikazio honen erabilpena eta besteak 3 egunetan zehar erabili du Fortnite. Edozein kasutan ere, erregistratutako 7 egun horietan egindako erabilpena bataz beste 1h eta 41 minutukoa izan da, horrela ikusten dugu Fortnite erabiltzen duten egun gutxi horietan denbora nahiko sartzen dutela, erabilera baxuena 30 minutukoa izanik eta altuena 3h eta 42 minutukoa. Honek erakusten digu aplikazio honek gazteak harrapatzeko duen boterea zenbatekoa den. Jarraian, eta bukatzeko, neskek bakarrik errejistratu dituzten hiru aplikazio teknologiko ditugu, Amerigo, Facebook eta TikTok. Facebooken kasuan, neska batek bakarrik bildu ditu datu hauek, bere eguneko bataz besteko erabilera 21 minutu eskasekoa izanik. Neska honen kasuan, egunero bildu ditu aplikazio honen datuak, eta eguneko erabilera 6 minutu eta 42 minuturen artean kokatu da. Azkenik, Amerigo eta TikTokena datuak neska berdinak bildu ditu, lehenengo aplikazioaren kasuan 22 minutuko erabilera eginez eta bigarrenaren kasuan 7 minutukoa besterik ez. Amerigori dagokionez 9 egunetan erregistratu ditu datuak, erabilera altueneko egunean 45 minutu igaroz eta gutxienekoan 3 minutu besterik ez. TikToken kasuan, 8 egunetan erregistratu ditu datuak, eta eguneko erabilera 3 minutu eta 15 minuturen artean kokatu da. Bukatzeko, ikusi dugu aplikazio desberdinen artean egiten den erabilera ez dela berdina eta aplikazio batzuk beste batzuk baino gehiago erabiltzen dituztela, Instagrameko erabilera gehien nabarmenduz. Hala eta guztiz ere, Fortniten erabilera ere kontutan hartzekoa da, nahiz eta jende gutxik erabili, bertan denbora asko pasatzen dutelako aplikazioa erabiltzen dutenek. Bestetik, ikusi dugu generoen arteko erabilera nahiko antzekoa dela aplikazio guztietan, desberdintasun handienak Youtuben eta Snapchaten identifikatuz mutilen partetik. Beste kasu batzuetan, erabilera nesketan edo mutiletan bakarrik erregistratu dira, azken aplikazioetan ikusi dugun bezala.  Azken galdetegitik jasotako erantzunak: Emaitzen atalarekin amaitzeko bukaeran gazteekin egindako ebaluazioaren inguruko emaitzak zeintzuk izan diren azalduko ditugu, bertan egondako hausnarketak plazaratuz. Ebaluazio honetan 6 galdera planteatu genizkien partaideei, gure asmoa 11 egun horietan zehar izandako bizipenak gertutik ezagutzea izanik, aplikazioen teknologikoen inguruko gogoeta bideratzearekin batera. Metodologiaren atalean azaldu bezala, ebaluazio hau taldeka egin dugu, hasiera batean talde handia bitan banatuz galderen inguruan hasierako hausnarketak egiten has zitezen. Ondoren, talde txikiagotan, hitz egindakoa paperean bildu zuten ondoren ahots altuan besteei azaltzeko eta gogoeta bideratzeko. Horrela, lehenengo galderan, 11 egun horietan zehar nola sentitu ziren galdetzen zitzaien, orokorrean antzeko erantzunak jasoz. Denek aipatu dute normal sentitu direla, ez direla desberdin ikusi, nahiz eta talde batek adierazi normal sentitu arren, aplikazioetan uste baino denbora gehiago pasatzen dutela ikusi dutela (92 eta 93.orrialdeetan). Bigarren galderan beraien buruan aldaketarik ikusi duten galdetu genien, aplikazioen erabilpenaren baitan. Denek aipatu dute baietz ikusi dutela aldaketa, orain kontziente omen direlako denbora asko pasatzen dutela zenbait aplikazioetan edo mugikorrean, orokorrean. Talde batek dion moduan, konturatu dira aplikazio batzuk gehiegi erabiltzen dituztela eta hori gutxitzen saiatuko direla etorkizun batean (93. orrialdean). Hirugarren galderan galdetzen genien ea aplikazio horietan egiten duten erabilera handia edo txikia den eta kontziente diren erabilera horrekiko. Talde guztiak bat datoz esaten erabilera handia egiten dutela aplikazio desberdinetan, bereziki bi aplikazioetan, talde batek nabarmentzen duen bezala. Gainera, denak bat datoz esaten ez direla kontziente izaten momentuan erabilera handi horrekiko, nahiz eta aurreko galderan aipatu bezala orain bai ikusten dutela zein egoeran dauden (92 eta 93. orrialdeetan). Hurrengo galderan zera galdetzen genien: Uste duzue aplikazio horiek euren helburua lortzen dutela, hau da, erabiltzaileak aplikazioetan ahalik eta denbora gehien pasatzea bultzatzea? Denak daude ados honekin, hau da, uste dute aplikazio horiek lortzen dutela horietan denbora asko igarotzea, inkontziente bada ere. Beraien hitzen arabera, mugikorra beharrezko zerbait bezala ikusten dute eta etengabe erabiltzen dute, aplikazio horien helburuak betez. Azken gogoetan aipatu duten bezala, orain konturatu dira notifikazioek aplikazio horietan sartzea bultzatzen diela konturatu gabe, edota Youtubeko eta Netflixeko bideoak bakarrik erreproduzitzen direla, bertan hasieran nahi zutena baino denbora gehiago igarotzera "behartuz" euren buruak. Bostgarren galderan aplikazio baten erabilera konkretu bat nabarmenduko luketen galdetzen zitzaien, onerako edo txarrerako. Denek nabarmentzen dute, guztien gainetik, aplikazio baten erabilera txarrerako, Instagramena. Esaten dute bertan behar dutena baino denbora gehiago pasatzen dutela (92. orrialdean), aplikazio horretako historien erabilera nabarmenduz. Beraien hitzetan asko "engantxatzen" die aplikazio horrek (92. orrialdean), Instragramekiko menpekoak bihurtuz, bertan sartzeko nahia etengabe sorraraziz. Azken galderan galdetzen genien zein balorazio egiten duten orokorrean lanaren inguruan, eta denek esaten dute konturatu direla mugikorra gehiegi erabiltzen dutela. Talde batek nabarmentzen du aplikazioek menpekotasun handia sortzen diela eta geroz eta erabilera handiagoa ematen diela (92. orrialdean). Beste talde batek aipatzen du kontrolik gabe ikusten direla mugikorra gehiegi erabiltzen dutela ikusten dutelako. Esaten dutenaren arabera, beraien burua ez dute gai ikusten aplikazio horiek gabe egoteko "egun bat ere ez" (92. orrialdean). Hala ere, beste talde batek esan duen moduan, egoera hau aldatzen saiatu behar dira (93. orrialdean). Talde balorazio honen bidez ikusi dugu ariketa honek balio izan diela ikusteko denbora asko pasatzen dutela mugikorreko aplikazio desberdinetan eta lehen ez zutela erabilera horrekiko kontzientziarik. Orain kontzienteago ikusten dute beraien burua mugikorraren erabilerarekiko. Bestetik, denek nabarmendu dute Instagram txarrerako ikusten dutela, bertan denbora asko pasatzen dutela eta menpekoak direla aplikazio horrekiko. Esan daiteke beraz, beraiek esandakotik abiatuta, baliagarria izan zaiela lan hau egoera zein den ezagutzeko eta horri buelta ematen saiatzeko. 5. Ondorioak: Behin parte-hartzaileengandik lortutako emaitzak aztertuta, ondorioak lotzeko ordua dugu. Lanaren helburuak kontuan hartuta, atal ezberdinetan antolatu ditugu ateratako ondorioak. Oro har, esan dezakegu, gure azterketaren helburuak bete ditugula neurri handi batean. Gazteen datuetatik abiatuz sakondu dugu aplikazio desberdinetan igarotzen duten denboraren inguruan, denbora horren kontzientziaren inguruan, gehien erabiltzen dituzten aplikazio teknologikoen inguruan eta teknologien erabileran inguruko generoen arteko desberdintasunean.  Gazteek aplikazio desberdinetan igarotzen duten denbora eta kontzientzia maila Lehen atal honekin hasteko esan beharra dugu finkatutako lehen helburua bete dugula, hau da, gazteek aplikazio desberdinetan igarotzen duten denbora zenbatekoa den ikertu eta neurtu dugu 11 egunetan zehar. Horrela, gazteengandik jasotako emaitzetatik ikusi dugu denbora nahikotxo pasatzen dutela aplikazio teknologiko horietan, erreferentzia bezala Baraniuk-ek (2017) artikulu batean Psychological Science-k diona hartzen badugu. Bertan aipatzen denaren arabera, mugikorra gehienez 1h eta 57 minutu erabiltzea gomendatzen da eta, emaitzetan ikusi dugunaren arabera, gure gazteek gomendio horren bikoitza baino gehiago erabiltzen dute mugikorra (4h eta 7 minutu). Gainera, emaitzetan jaso ditugun erantzunen arabera, egunean erabiltzen duten kopuru hori ez da murrizten joan egunak aurrera joan ahala, mantendu egin baita. Gure beste helburu espezifiko bat gazteen datuek zein nolako eboluzioa zuten ikustea zen eta ikusi dugu, aipatu bezala, mantendu egin dela, ez dela goranzko edo beheranzko joera nabarmenik ikusi datuetan. Ikusi dugu, hala ere, gazteak kontziente direla mugikorra gehiegi erabiltzen dutela, kasu batzuetan aipatuz saiatuko direla erabilera hau murrizten. Joera hau, ordea, ez dugu 11 egun horietan zehar ikusi, aipatu bezala. Beraiek aipatu bezala, gazte asko ikusten dituzte ezin dutenak mugikor gabe egun bakar bat ere egon. Gure lanaren beste helburu nagusia korporazio teknologiko handiek, gazte horiekin, euren helburua lortzen duten ikustea zen, hau da, aplikazioetan denbora asko igarotzen duten ikustea. Horrela ikusi dugu baietz lortzen dutela euren helburua, denbora asko pasatzen baitute aplikazio desberdinetan. Baina aplikazio teknologiko horiek gazteengan eta gugan orokorrean nola eragiten dute? Jasotako emaitzen arabera esan daiteke gazte gehienek uste dutela publizitatearen bidez eragiten dutela gugan, aplikazioetatik asko jasotzen dituztelako, produktu desberdinak kontsumitzeko euren gogoan eraginez. Hala ere, ikusi dugun bezala, badira horrela pentsatzen ez duten gazteak ere, nahi dituzten produktuak kontsumitzen dituztela ikusten dutelako, erabaki horretan aplikazioek esku-hartzen ez dutela pentsatuz. Horrela, esan daiteke publizitatearen bonbardaketak eragiten duela baita ere aplikazioetan denbora gehiago igarotzeak, bertan egotea behartzen dituelako modu esplizitu batean erabiltzaileak. Bestetik, esan daiteke beraz, korporazio teknologiko handien kulturak gazteengan transmititzen direla, gure gazte hauek kontsumitzaile hutsak bihurtzen dituztelako korporazio hauek, publizitatearen bidez beraiek nahi dituzten produktuak kontsumitzea bultzatzen dituztelako hein handi batean. Gazteak orokorki esan daiteke, beraz, kontziente izan daitezkeela aplikazioen funtzionatzeko moduan, eta ez zaiela batere ongi iruditzen kontrolpean bizitzea, nahiz eta aplikazio horien tranpan erori. Finean, kontrolatuak bizi direla uste dute, eta kontziente dira aplikazio teknologikoek duten botereaz.  Gehien erabiltzen dituzten aplikazio teknologikoak Jasotako emaitza guztiekin batera hasieran finkatutako beste helburu espezifiko bat neurtzea lortu dugu, izan ere, gazteek zein aplikazio teknologiko erabiltzen duten gehien aztertzea lortu dugu eta horietan zenbat denbora igarotzen duten neurtu, horiek erabiltzeko arrazoiak zeintzuk diren identifikatuz. Horrela, gehien erabiltzen duten aplikazio teknologikoa Instagram dela ikusi dugu, nahiko aldearekin gainera beste aplikazioekin alderatuz. Gaur egun, eta gazteen hitzak jasota, denetarako erabili daiteke Instagram, baita mezularitza zuzenerako ere eta, beraz, bertan pasatzen dute denbora gehien lagunekin kontaktua mantenduz. Gainera, gazte guztiek erabiltzen duten aplikazio bat da hau, asko erakartzen baitie hau erabiltzea. "Lab-etan entzuten diren teknologiaren ahotsak" ikerketan garbi azaltzen da zein estrategiak erabiltzen dituzten jendea erakartzeko, azterketa honetan bertan azaldu dugun bezala eta Nir Eyal-ek (2015) aipatzen duen bezala. Atal teorikoan ikusi bezala satisfakzio ikaragarria sorrarazten digu besteen oniritzia jasotzeak. Besteen mezuak jasotzen baditugu, norbaitek jarraitzen bagaitu, norbaitek txio bat idazten badigu edota like bat jasotzen badugu momentuko plazer bat sentitzen dugu. Sentitzen dugun plazer horrek aplikazio horietan behin eta berriro sartzea bultzatzen gaituzte, gustatu egiten zaigulako sentsazio hori bizitzea, inportante sentitzea, eta horrela, korporazio handiek euren helburua betetzen dute, denbora asko aplikazioetan pasatzea. Gainera, aplikazioek duten funtzionatzeko moduagatik, erabiltzaileok produktoreak gara ere, edukiak etengabe sortzen ditugulako, gure produkziorik gabe aplikazioa hutsik egongo litzateke (Bebea, Franco, Padilla eta Soria, 2018). Funtzio guzti hauek Instagramen aurki ditzakegu eta gazte asko bertan harrapatuak daudela esan genezake. Gazte guztiek erabiltzen duten beste aplikazio bat WhatsApp da, nahiz eta denbora aldetik Instagram-en baino dezente denbora gutxiago igaro. Gazte hauek Instagram-ek eskaintzen dien mezularitza zuzenerako baliabidea aprobetxatzen dute beraien lagunekin zuzenean komunikatzeko. Beraiek aipatu bezala, honek, WhatsApp gutxiago erabiltzea eragiten die. Gazteen artean, erabilera aldetik, zabalduta dagoen beste aplikazio bat Youtube da. Hemen ikusi dugu mutilek denbora gehiago igaro dutela 11 egun horietan zehar neskekin alderatuta, horrela, bigarren aplikazio erabiliena izan dela ikusi dugu. Kasu honetan, gazteak konturatu dira bertan denbora nahikotxo pasatzen dutela. Youtubek aukera eskaintzen dielako nahi dituzten bideo guztiak ikustea etenik gabe bideoak automatikoki erreproduzitzen dizkielako aplikazioak. Hala eta guztiz ere, Fortniten erabilera ere kontutan hartzekoa da, nahiz eta jende gutxik erabiltzen duen aplikazio bat izan, bertan denbora asko pasatzen dutelako Fortnite erabiltzen duten gazteek.  Generoen arteko desberdintasunak teknologien erabilerarekiko Azterketa honen bidez ikertu nahi izan dugun beste aspektu bat generoen artean teknologien erabilpen mailarekiko desberdintasunik dagoen ikertzea izan da. Ikusi dugunaren arabera bi genero hauen arteko desberdintasuna ez da hain handia izan, kasu honetan, mutilek denbora gehiago igarotzen dute aplikazio teknologiko hauetan egunean, 4h eta 23 minutu hain zuzen ere. Neskek, bestalde, mutilek baino 31 minutu gutxiago erabili dituzte aplikazio hauek egunean. Hala ere, grafikoetan ikusi ahal izan dugun bezala, aplikazio gehienetan antzeko denbora igarotzen dute bai neskek eta baita mutilek ere, nahiz eta beste aplikazio batzuetan desberdintasun handiak ikusi diren erabilpen aldetik mutilen eta nesken artean. Desberdintasun handienak Youtuben eta Snapchaten identifikatu ditugu, bi kasutan mutilen alde. Beste kasu batzuetan, nesketan identifikatu dira erabilpen maila altuagoak mutilekin alderatuz, Instagram, WhatsApp eta Netflix-ekin ikusi dugun bezala, nahiz eta egoera hauetan bien arteko desberdintasunak ez izan oso handiak. Gehien nabarmendu diren aplikazio hauek antzeko funtzioak dituzte euren artean. Batetik, Instagram, Snapchat-ek eta WhatsApp antzeko funtzionatzen dute, batez ere lehenengo bi kasutan. Esan genezake, Instagramek beste bi aplikazio horiek uztartzen dituela, bi aplikazio horien funtzio desberdinak barneratzen dituelako: irudiak partekatzea Storyen bidez eta mezularitza. Bestalde, Youtube eta Netflix ditugu, biak bideoarekin zerikusia duten aplikazioak. Bi kasu hauetan bideoak bakarrik erreproduzitzen zaizkie erabiltzaileei, aplikazioetan denbora gehiago egotera bultzatuz. Beste kasu batzuetan, aplikazio desberdinen erabilera nesketan edo mutiletan bakarrik erregistratu direla ikusi dugu. Nesken kasuan Amerigo, Facebook eta TikTok erabili dituzte eta mutilen kasuan Fortnite eta NBA live. Bestetik, eguneroko erabilpenaren eboluzioari dagokionez, eta ikusten denaren arabera, neskek nahiko maila antzekoan erabili dituzte aplikazio hauek 11 egun horietan zehar, egunen arteko desberdintasuna txikia izanik. Mutilen kasuan, aldiz, ikusi dugu ez dela hain homogeneoa izan erabilpen hau, egun batetik bestera salto handiak ikusi ditugulako, hau da, ikusi dugu asko aldatu dela aplikazio desberdinen erabilpena egun desberdinetan zehar. Hala ere, hasieran esan dugun bezala, genero hauen artean ez ditugu desberdintasun nabarmenak edo esanguratsuak ikusi, nahiko erabilera antzekoa egiten dute teknologien erabilerari dagokionez. 5.1. HURRENGO URRATSAK: Egindako lan guzti honen bidez gure asmoa gazteek aplikazio teknologiko desberdinetan zenbat denbora igarotzen zuten aztertzea zen, kontutan izanda korporazio teknologiko handiek euren helburuak lortzen dituztela, hau da, gazteak euren aplikazioen menpeko egitea. Beste azterketa bat mereziko luke ziurrenik, aplikazio horietan egiten duten erabilera espezifikoa, baina ez zen lan honen helburua. Hasieratik, gure asmoa, ikerketa hau gazte talde handi batean egitea zen, lagin adierazgarri bat izan zitekeena, bertako emaitzak ahalik eta gehien orokortu aldera, baina ezinezkoa izan da. Hala ere, aukeratutako lan taldean aniztasuna izatea bilatu dugu horren ordez. Orokorrean, gure asmoa bete dugula esan daiteke, antzeko adineko gazteen artean egin dugulako ikerketa, hau da, 15-16 urte inguruko gazteen artean egin dugu azterketa, baina ez dugu bigarren funtsa guk hasieratik nahi izan dugun bezala bete, 14 gazteen artean egin dugulako bakarrik azterketa hau. Murrizketa hau azken orduan egin behar izan dugu, hasiera bateko asmoa ikerketa hau Errenteriako ikastola bateko kurtso bereko ikasleen artean egitea zelako. Hala ere, ikasleek ikerketan parte-aktiboa hartzeko arazoak ikusten zituztenez gure eskaintza baztertzea erabaki zuten. Beraz, etorkizunera begira, gure asmoa ikerketa hau ikasturte bereko ikasleen artean berriro egitea izango litzateke jarraian azalduko dugun prozesua jarraituz: - Lehenik eta behin, kurtso bereko ikasle talde handi hori 3 taldetan banatuko genuke, gelen arabera. - A gelako ikasleei, ikerketan aurkeztutako aplikazioaren bidez (QualityTime), 11 egunez euren aktibitatea zein izan den neurtu eta adierazteko eskatuko litzaieke modu indibidualean guk sortutako eguneroko jasoketa taulan. - B gelako ikasleei ere neurketa berdina egiteko eskatuko litzaieke baina, kasu honetan, egun horietan zehar neurtutako aktibitatea modu publikoan adierazi beharko lukete gelan jarriko litzaieken eguneroko jasoketa taulan, ikasle bakoitzak bere datuak publikoan taula horretan adieraziz. - C gelako ikasleei mugikorreko aplikazioa deskargatzeko eskatuko litzaieke, baina ez lukete aktibitatearen eguneroko jarraipenik egin beharko. Ikasle hauek, azken egunean (hamaikagarrenean), egun horietan zehar izandako aktibitatea adierazi beharko lukete. Jarraipen hau lan honetarako finkatu ditugun helburu berdinak lortze aldera egingo genuke berdin-berdin. Baina kasu honetan, hiru talde handi bereizita daudenez eta bakoitzak jarraipen mota desberdin bat egin behar duenez, talde bakoitzean emaitza desberdinak atera litezke, talde bakoitzeko 11 egunetako eboluzioa desberdina izanik. Interesgarria izango litzateke beraz, etorkizunean, talde bakoitzean atera litezkeen emaitza desberdin guzti horiek analizatzea. Horrekin gero, kontzientziazio edo lanketa espezifikoak egin ahal izateko etorkizunean. Ikerketaren deskripzio laburra: Udako Euskal Unibertsitatean (UEU) burutzen ari naizen "IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan, etengabeko formakuntzan, eta hizkuntzen irakaskuntzan" berezko tituluari amaiera emango dion ikerketa lana da hau. Lanaren helburua gure gazteek aplikazio desberdinetan igarotzen duten denbora zenbatekoa den ikertzea eta neurtzea izango da 11 egunetan zehar. Aplikazio bat deskargatzeko eskatuko dizugu, QualityTime eta 11 egunez mugikorreko aktibitatea (zenbat denbora igaro duzun aplikazio bakoitzean eta desblokeoak) zein izan den neurtu eta adierazteko eskatuko zaizu modu indibidualean, horretarako prestatuta dagoen eguneroko fitxan datuak jasoz. Hau egiten hasi aurretik, galdetegi hau betetzeko eskatu nahiko genizuke teknologia berrien inguruan duzun erabilpena zein den ezagutzeko eta hauen baitan duzun iritzia zein den gertutik ezagutzeko. Jasotako informazioa Proiektuko Lana burutzeko soilik erabiliko da, beti konfidentzialtasuna eta anonimatua bermatuz. Behin proiektua bukatuta dagoela, lana osorik nahi izanez gero, ikertzailearekin kontaktuan jartzea besterik ez duzu izango. Beste edozein zalantza, galdera edota azalpen behar izanez gero, zuen esanetara gaude. ☐ Lagunek ere erabiltzen dituztelako eta beraiekin kontaktua mantentzeko. ☐ Egondako albiste eta ekitaldietan eguneratua egoteko. ☐ Jende berria ezagutzeko.  "Imajina ezazue gela batean sartzen zaretela. Jendez betetako kontrol-gela batean; dial txikiekin idazmahaietan konkortuta dauden ehunka pertsonez lepo… eta kontrol-gela horrek bilioika pertsonen pentsamenduak eta sentimenduak moldatzen dituela. Zientzia-fikzioa ematen du honek, baina gaur egun benetan gertatzen den zerbait da." TALDE BALORAZIOA Taldeko balorazioa egiteko, lehenik eta behin bi talde handi bereiziko ditugu partaide guztien artean eta denbora bat emango zaie galderen inguruan eztabaidatzeko. Ondoren, bi talde nagusi hauek lau talde txikitan banatuko dira, eta jarraian azaltzen diren galderen inguruan berriz hausnartzeko eskatuko zaie 10-15 minutuz. Talde txiki bakoitzak bozeramaile bat izendatuko du, ondoren hitz egin dena besteei adierazteko. Hau egin eta gero, hausnartutakoa talde handian plazaratuko dute, talde handiko hausnarketa bideratuz. 1. Nola sentitu zarete 11 egun hauetan zehar? 2. Aldaketarik ikusi duzue zuen buruan aplikazioen erabilpenaren baitan? 3. Orokorrean, aplikazio teknologiko hauetan egin duzuen erabilpena handia edo txikia dela esango zenukete? Kontziente zarete erabilera horrekiko? 4. Uste duzue aplikazio horiek euren helburua lortzen dutela, hau da, erabiltzaileak aplikazioetan ahalik eta denbora gehien pasatzea bultzatzea? 5. Aplikazio baten erabilera konkretu bat nabarmenduko zenukete, onerako edo txarrerako? 6. Zer balorazio egiten duzue orokorrean?
science
addi-d3ece0ae9a2a
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/34705
Idazketa aberasteko Edmodo plataforma digitala
Etxeandia Palacio, Haize
2019-06-27
IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan Berezko Tituluko Proiektua Egungo ikasleek duten idazteko gaitasun mailari erreparatuz eta trebetasun honen baloratzea da abiapuntua. Horregatik, lan honek hizkuntza ekoizpenaren, zehazki idazmenaren, eta komunikazio teknologien erabileraren arteko uztartzea zein neurritan Hezkuntzako ikasleekin narrazio testuen idazketa lantzeko egin da esku-hartzea, motibazioa eta jarrera aldatze aldera. Egindako esku-hartzearen balorazioa, aurten Edmodo LMSa idazketarako baliatu duten irakasleei egindako inkesta bidez egin da. Aipatzekoak dira inkesta horretan jasotako balorazio positiboak, ikasgela birtualen eta onurak azpimarratuz. Jasotako emaitzak oinarri izanik, hurrengo ikasturterako (2019-2020) sekuentzia didaktikoaren proposamena egin da. Idazmena, prozesu isolatu bat bezala ulertzetik izan ditzaketen aukerak aztertuko dira. Lan hau Aitortu - EzKomertziala - Berdin Partekatu (BY-NC-SA) lizentziapean dago. Honen arabera, lan originalaren eta izan daitezkeen lan eratorrien erabilpen komertzialik ez da baimentzen eta lanen banaketa lizentzia berberarekin egin beharko da, beti ere, egilea aipatuz. 3.2.1. Kondaira eta mitoen irakurketa eta ulermena 32 3.2.2. Kondaira eta mitoen ezaugarri eta egituraren azterketa 33 3.2.3. Mitoen ekoizpena 34 3.3. Edmodoren erabileraren balorazioa 36 4. Lortutako emaitzak 38 5. Sekuentzia didaktikoa 46 5.1. Narrazioak lantzeko jarduerak 46 5.2. Ikasgela birtuala: Edmodo 50 6. Ondorioak 52 Bibliografia Irudien aurkibidea 1. irudia: ​Edmodore aukerak 18 2. irudia: ​Taldeko hasierako-egoerak 25 3. irudia: ​Ramon Rubial lehiaketa 26 4. irudia: ​Ramon Rubial irabazlea 2018 26 5. irudia: ​Ipuinaren zeregina 27 6. irudia: ​Ipuina idazteko baliabideak I 28 7. irudia: ​Ipuina idazteko baliabideak II 28 8. irudia: ​Hasierako egoera azalpena 29 9. irudia: ​Ikasleen iruzkinak 29 10. irudia: ​Arazoak eta ekintzak I 30 11. irudia: ​Arazoak eta ekintzak II 30 12. irudia: ​Oharra I 31 13. irudia: ​Oharra II 31 14. irudia: ​Mitoa eta kondaira baliabideak I 32 15. irudia: ​Mitoa eta kondaira baliabideak II 34 16. irudia: ​Mitoa zeregina 35 17. irudia: ​Kalifikazioa eta iruzkinak 38 18. irudia: ​Ikasle berrikusketak I 39 19. irudia: ​Ikasle berrikusketak II 40 20. irudia: ​Ikasle berrikusketak III 40 21. irudia: ​Ikasle berrikusketak IV 41 22. irudia: ​Irakaslearen iruzkinak 41 23. irudia: ​Edmodo balorazioa I 42 24. irudia: ​Edmodo balorazioa II 42 25. irudia: ​Edmodo balorazioa III 43 5 26. irudia:​ Edmodo gelan I 43 27. irudia:​ Edmodo gelan II 43 28. irudia: ​Edmodo gelan III 44 29. irudia:​ Edmodo eta idazmena I 44 30. irudia:​ Edmodo eta idazmena II 44 31. irudia: ​Edmodo eta idazmena III 45 32. irudia:​ Edmodo eta idazmena IV 45 Gaur egungo ikasleek ez dakite idazten edo ez daude ohituta esaldi bat baino luzeagoa den testua idaztera. Hainbeste ordenagailu eta Ipad gero idazten ez jakiteko. Zenbat aldiz entzun dugu irakasleok, are gehiago hizkuntza irakasten dugunok, lelo bera behin eta berriro. Badirudi hezkuntza tradizionalak gaur egungoari ez diola ezer zor eta hori gutxi balitz, gauzak hobeto egiten zirela gaur egungo teknologiarik duten idazketa gaitasunaren mailaren arrazoi eta faktoreak? Hautatzen diren bide eta moduetan dago gakoa eta bide horiei lotutako proposamenari heldu nahi zaio lan honetan; hau da, hizkuntza konpetentziaren baitan, idazketari eman beharreko bidea dela IKTek eskaintzen dizkiguten baliabideak ikasle eta irakasleen esku jartzea. Ezin uler daiteke idazketa prozesu isolatua bezala, irakasleak agindutako egiteko soil bat bezala. Idazketa, oro har, komunikazio bidea da eta horregatik, komunikazioa eta interakzioa bermatu beharra dago ikasleen artean ikas-emaitzak bestelakoak izateko. Idazketa prozesuan beharrezkoak dira irakurketa, elkarlana, zuzenketa eta berrikusketak, ataza bakoitzean ekoiztutako hori ulergarria izateko eta ataza horiek duten funtzioa betetzeko. Horretarako, IKTak eta baita ikas-plataformak ere lagungarriak izan daitezke beste hainbat plataforma digitalen artean, esaterako, Lan honen helburua da Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko ikasleek Euskara aurreko saioen osagarritzat hartuz idazmena lantzeko. Egindakoa ebaluatzeko, ateratako emaitzekin. Emaitzei dagokionez, balorazio positiboak gailendu dira eta ditzakeen aukerak eta onurak azpimarratu dira. Bukatzeko, aurton izandako esperientzia kontuan izanik datorren urtean narrazioa lantzeko Edmodorekin inplementatzeko asmoa den sekuentzia didaktikoa proposatzen da. Marko teorikoan, idazmena den hizkuntza trebetasuna lantzeko oinarriak azalduko dira. Lehenik eta behin, idazmena zer den azaldu eta honen didaktikari buruz arituko da, testu-motaren lanketarako oinarriak aipatuko dira. Azkenik, idazmenaren lanketan teknologiak, eta zehatzago ikasgela birtualek idatzizko ekoizpenari egin diezaioketen ekarpenak aipatuko dira. 2.1. Idazmena Idazmena, idatziz egiten den hizkuntza ekoizpenari deritzo, hau da, edozein komunikazio egoeran, idatziz egiten den bideari. 2. 1. 1. Hizkuntza ekoizpena Hizkuntza ekoizpena mintzamena eta idazmenari lotua doan kontzeptu gisa ulertu izan da beti, eta kontrara, irakurmena eta entzumena hartzaileak jasotzen duen trebetasun gisa. Baina, nahiz eta lau trebetasun horiek identifikatu, berezi eta sailkatu, denak doaz eskutik, hau da, batak bestearengandik behar dute hizkuntza ekoizpenerako. Hizkuntza ekoizpenean, hiru fase nagusi bereizi izan dira (Richards et al.,1992: 336): 1. Konstrukzioa: hitz egin edo idatzi nahi duenak, egoera komunikatibo batean nahi duena adierazteko proposizioak sortzen ditu. 9 2. Artikulazioa: esan nahi dena linguistikoki kodifikatzen da. 3. Burutzea: mezua jasotzeko moduan adieraztea hitzez edo idatziz. Esan bezala, aipatutako trebetasunek, badute bere eragina beste trebetasunetan eta horren adibide garbia da idazmena edo idazteko gaitasuna. Idazmena oso konplexua den prozesua da eta beste trebetasunek zuzeneko eragina dute idazketan. Ulermena (ahozkoa zein idatzizkoa) eta mintzamenak, erlazioa dute idazketarekin eta, ondorioz, idazmena behar bezala lantzeko hauek ere kontuan izatea guztiz beharrezkoa da. Horrez gain, idazketa prozesuak ere bere barnean beste hainbat ekintza uztartzen ditu. Idazketa planifikatzerako orduan, hainbat faktore izan behar dira kontuan (testuingurua, komunikazio-egoera, ideien antolaketa eta ipuin-egitura) eta lantzen direla eta aldea planteamendu bakoitzak oinarrian duen enfoke eta indargunean dagoela. Hortaz, baten aldeko apostua egitea ez litzateke egokia izango tradizioz erabiliena eta zaharkitua egon daitekeena, eta beste hirurek ikuspegi garapen eta eboluzio bat izan du eta garai bateko praktikak guztiz aldatu dira. Eboluzio aukeraketa, antolaketa, garapena, idazketa eta berrikusketa) garrantzia hartu duten kode linguistikoaren (hizkuntzaren gramatika) erabilera zuzenaren aurrean. Helburua guztiz aldatuta, gramatika idazketarako beharrezko tresna da, baina ez da lehentasuna (Cassany, 1996). Hala ere, gramatika, hizkuntza ondo erabiltzeko tresna da eta argi dago ezin daitekeela alde batera utzi, hizkuntzaren oinarria gramatikan dagoelako. Baina, hizkuntza komunikaziorako tresna lez ulertuta, komunikazio horren baitan, ezin da gramatika izan maila goreneko alderdia. Esan bezala, hizkuntza-komunikazioan, beste aspektu batzuek ere badute bere garrantzia eta hortaz, gramatikarekin batera landu beharrekoak. 2. 1. 3. Idazmenaren lanketa markoa Horrez gain, idatzizko komunikazioaren lanketa markoa zehazteko, ezinbestekoa da Heziberri (2020) EAEko hezkuntzarako dekretuak idatzizko komunikazioari buruz dioena kontuan hartzea. Hauek dira idatzizko komunikazioaren lanketarako zehazten diren atalak: ➢ Hainbat euskarritan dauden idatzizko testuak ulertzea eta interpretatzea, pertsona arteko harremanen, hedabideen eta ikaskuntzaren arlokoak, batik bat narrazio-, azalpen- eta instrukzio-testuak. ➢ Hainbat euskarritan dauden idatzizko testuak sortzea, aldez aurretik egindako plangintza bati jarraituz: pertsona arteko harremanen, hedabideen eta ikaskuntzaren arlokoak, batik bat narrazio-, azalpen- eta instrukzio-testuak, hizkuntzaren eta komunikaziorako osagaien sexista ez den erabilpena ziurtatuz. ➢ Planifikatu ondoren informazioa bilatu, testu bihurtu eta berrikustea, hainbat euskarritan idatzitako testuak sortzeko, lagunduta, lehenbizi komunikazio-egoeraren ezaugarriak identifikatuta. ➢ Teknika eta tresna digitalak erabiltzea, lagunduta, idatzizko testuak ulertu eta sortzeko. ➢ Hainbat helburu dituzten idatzizko harremanetan parte hartzea, sareko baliabideak erabiliz, errespetuz eta lankidetzan. ➢ Ikastetxeko liburutegia eta mediateka, mediateka publikoa eta liburutegi erabiltzea, lagunduta. ➢ Idatzizko testuak ulertzeko eta sortzeko estrategiak erabiltzea, lagunduta. ➢ Edozein hizkuntzatan garatutako hizkuntza-ezaguerak erabiltzea, lagunduta, beste hizkuntzetan idatzitako testuak hobeto ulertu eta sortzeko. ➢ Idatzizko komunikazioaren ezaugarri nagusiak. ➢ Aurrez landutako idatzizko generoen ezaugarri nagusiak: helburua, erregistroa, egitura, hizkuntza-elementu bereziak... ➢ Ikasturtean zehar landutako idatzizko genero digital berrien ezaugarriak. ➢ Idatzizko testua menderatzeak duen garrantzi pertsonalaz eta sozialaz ohartzea. ➢ Idazketa informazio- eta ikaskuntza-iturritzat hartzea, norberaren esperientziak, ideiak, iritziak eta ezaguerak komunikatzeko modutzat. ➢ Idatzizko testuen edukiari buruzko gogoeta egitea. HEZIBERRIn (2020) zehaztuta dauden azpiatalak asko dira eta oso modu orokorrean daude zehaztuta, baina aurretik aipatu dugunarekin lotuta dago zeharo. Idatzizko gaitasunean ez da soilik gramatika ondo baliatzea eta guztiz zuzena den idatzia ekoiztea, beste hainbat aspektu daude presente izan beharrekoak hizkuntza genezake, narrazioa testuinguru zehatz batean pertsonaia jakin batzuei gertatzen zaizkien ekintzen kontaketa da. Kontaketa hau erreala edo fikziozkoa izan ahal da. gertaerak, eta iii) bukaera. Hala ere, egitura hau ez da aldaezina, eta kontaketan idazleak.. Narrazioak dituen elementuei dagokienez, hauek dira narrazio testu bat 1 osatzerako orduan kontuan izan beharreko elementuak: a) Ekintzak edo argumentua Narrazioaren nondik-norakoa da eta ekintza bakarra izan daiteke edo ekintza bat baino gehiago ager daiteke, ekintza bat delarik nagusia. Ekintza hauek ​benetakoak edo ​alegiazkoak ​izan ahal dira. Ekintza, istorio, pasadizo horien multzoak osatzen du narrazioaren ​argumentua. b) Gaia Kontaketak aditzera eman nahi duen mezua, ekintzen atzean idazleak duen idatz-asmoa da. c) Narratzailea / Fokalizazioa Istorioaren kontaketa nork egiten duen zehaztu behar da. Narratzaile-orojakilea, narratzaile-pertsonaia edo narratzaile-lekukoa izan ahal da. d) Lekua Lekua narrazioaren osagai garrantzitsua da. Pertsonaiek nahita nahiezkoa dute espazioa, tokia, ekintzak aurrera eramateko. Inguruak pertsonaien izaera, jokabide eta leku bakar eta mugatua batean ala leku desberdin askotan gara daiteke. e) Denbora Kontakizuna gertatzen deneko garaia da denbora historikoa. Narrazioaren barruan bestelako denbora batzuk aipatu eta bereizi behar izaten dira: - Fikzioaren denbora: Fikziozko gertakizunak noiz gertatzen diren, noiztik noiz arte (adibidez: protagonistaren jaiotzetik heriotzara artekoa). - Narrazioaren denbora: narratzaileak noiz narratzen dituen. Berarentzat ekintza horiek iraganekoak, momentukoak ala etorkizunekoak diren. f) Pertsonaiak Ekintzan parte hartzen duten pertsonak edo izakiak (errealak edo alegiazkoak) narrazioko pertsonaiak dira. Narrazio batean pertsonaia guztiek ez dute garrantzi maila bera. Protagonismoaren arabera, pertsonaia nagusiak eta bigarren mailakoak izan ohi Narrazioko arazo eta ekintzak korapiloa sor dezaten, norbait agertu behar zaio Pertsonaia hauek narrazioaren haria aurrera eramaten dute. g) Ahotsak Ikuspuntu narratiboarekin zehazten da nork egiten duen narratzailearena. Narratzailea​, kontakizunaren barnean dagoen ahots bat dugu: ipuin edo eleberriko istorioa kontatzen digun bitartekoa. Idazleak ​narratzailea erabiltzen du zerbait kontatzeko. Narratzailea egilearen eta narrazioaren arteko zubia da. Ikuspegiaren arabera hurrengo narratzaile mota hauek daude: 14 - Pertsonaia-narratzailea: Kontalaria kontakizuneko pertsonaia bat da, hau da, lehenengo pertsonan kontatzen da istorioa. Narratzailea, autobiografikoa (protagonista) edo lekukoa izan ahal da. - Narratzaile ez-pertsonaia: Kontalaria istoriotik kanpo dago; ez du ekintzan parte hartzen eta gertatutakoa hirugarren pertsonan kontatzen du. Narratzaile hau orojakilea edo objektiboa izan daiteke. h) Diskurtso motak Narrazioa edo kontaketa bi eratara egin daiteke, estilo zuzenean edo aldiz, narratzailearen hitzek egiten dute kontakizuna. i) Egitura Narrazioan kontatzen diren gertakariek batasuna izan behar dute eta ordena eta egituraketa egokiaz aurkeztu behar dira. Ekintza antolatzeko modu desberdin asko izan daitezke, baina gehienetan, hiru ataletan banatua aurkezten zaigu: - Hasierako egoera: Idazleak protagonista bat aurkezten digu egoera konponbidea aurkitu nahi dio. Gerora etorriko diren beste ekintza edo gertakarien abiapuntua izango den lehen ekintza burutuko du. denboraren eta giroaren aurkezpena egiten du idazleak. - Korapiloa: Atal honetan hasierako ekintzaren ondorioz sortutako ekintza eta gertakizunak kontatzen zaizkigu. Apurka-apurka gertaerak kateatu beste narrazio edo hari batzuk nahastuz, besteak beste. - Amaiera: Atal honetan ekintza azken ondorioetara iristen da. Bukaerak kontakizunaren azken giltza ematen digu, testuaren azken esanahia 2.2. Teknologiaren ekarpenak idazmenaren lanketan 2. 2. 1. Ikasgela birtualak aurrez aurrekoaren osagarri Dekretuak argi dakar tresna eta baliabide digitalak idazketan laguntza eskaintzen dituzte ikasleen idazketa prozesu eta elkarlanerako baliagarriak izan komunikazio bideak, elkarlana eta idazketa asinkronoa da ikasgela birtualek eskaintzen dutena. Esandakoaz gain, ikasleek konpetentzia digitala garatzeko bide bat ere bada, informazioaren eta edukien kudeaketa eta sorkuntzarako espazioa, lan kooperatiborako aukera eta komunikaziorako aukera eskaintzen duena. Ikasgela edo hezkuntzarako plataforma digitalaren adibide bat da Moodle edota deskribatuko da, plataforma hori erabiliko delako deskribatuko den metodologian. 2. 2. 2. Edmodoren aukerak Edmodo irakaskuntzarako plataforma digitala da, doakoa eta segurua ikasle, irakasle eta ikastolentzat. Segurtasun hori, bertan parte hartzeko irakasleak sortzen duen pasahitz pribatuaren bidez bermatzen da. Plataformaren erabilera oso intuitiboa da; izan ere, plataformak berak taldeak, datuak, zereginak eta kalifikazioak modu egituratu batean antolatzen ditu (​Learning eskuratutakoak izan daitezke, baina horrez gain, igo edo gordetako dokumentu, artxibo, argazki, audio, argazki edota bideoen biltoki lez ere funtzionatzen du erabiltzaile guztientzat ikusgai dagoen egutegian zeregin, galdetegi edo data garrantzitsuak zehazteko aukera ematen du Edmodok, ikasketa prozesuaren antolaketarako. Komunikazioari dagokionez, edozein momentutan idatzi beharrekoari buruzko zalantzak argitzeko mezuak bidali eta jasotzeko aukera eskaintzen du, ikasle-ikasle eta ikasle-irakasle arteko kolaborazioa erraztuz. Mezuak, irekian, taldean edo pribatuan informazio edo eduki trukaketa eta transferentzia egin daiteke, gelako ordu mugetatik at. Bestalde, Edomodoren segurtasuna ere bada aipatzeko alderdia. Irakasleak, posta elektroniko helbideen beharrik gabe, gelak eta ikasleak kudeatzen ditu. Horretarako, plataforman sartzeko kode bat dago, irakasleak ezagutuko duena eta aritzeko aukera dutela, baina beti ere argi izanda irakaslearen kontrolpean dagoen Edmodo bada idazketarako jarduera horiek aurrera ateratzeko baliagarria eta jarraipena eta ebaluazioa. ● Edmodo eta parte-hartze aktiboa Idazketa prozesua ez da soilik idazketa formal eta neurtura mugatzen, beharrezkoa da ikasleek naturaltasunez eta modu informalean idaztera bultzatzea eta hori Edmodoren bitartez posiblea da plataformak duen sare sozial itxura eta 3232) Parte-hartzea bultzatzeko ariketak proposatuz, ikasleei galdera zuzenak eginez eta euren ekarpenak eta iritziak guztiontzat partekatzeko eskatuz, Edmodok deun hasierako orrri-arbelean egiteko aukera aproposa da. Ariketa hauek bultzada bezala (ikasleentzat) izendatuta dagoen atalak ematen du. Bertan, irakasle zein ikasleek (bakoitzaren geletan) idazketarako edo testu-lanketarako partekatutako eduki, baliabide eta estekak gorde egiten dira. Biltegiaren erabilera eta kudeaketa irakasle eta ikasleek egin dezakete, rol bakoitzak baimentzen duenaren arabera. Halaber, biltokitik bertatik, edukiak antolatu eta idatziak sortzeko aukera dago. Sortutako artxiboak igotzeko aukera dago eta karpetak sortzeko ere aukera izango dute erabiltzaileek. Aipatutakoaz gain, biltokia edo liburutegia norberaren Google Drive kontuarekin sinkronizatzeko aukera dago. Honela, bertatik bakoitzaren idatzi eta artxiboetara sarbidea izango dute irakasle eta ikasleek. ● Edmodo elkarlanerako plataforma Arestian esan bezala, komunikazioa eta kolaborazioa badira tresna honek bermatzen duen zerbait. Irakasle eta ikasleak elkarlanean ibiliko dira jarduera ezberdinen aurrean. Kolaborazioa, maila ezberdinetan ematen da: gela osoan eta talde Gainera, ikasle guztiek dute irakasle zein ikaskideek idatzitakoa baloratzeko zein iruzkintzeko aukera. Plataformako hasierako arbelean, argitaratzen den oro ​atsegin dut adierazteko aukeraz gain, iruzkintzeko nahiz partekatzeko aukera ematen da, erabiltzaileen arteko interakzioa bultzatuz. Ikasleek egiten den guztia ezagutu, baloratu eta hausnartzeko aukera dute eta horretarako komunitatean parte-hartzeak, idatzirako jarrera eta lanketa aberastuko du. ● Ikasleen jarraipena Ikasketa prozesu orok izan behar du bere jarraipen eta ebaluazioa, baita idazketa prozesua lantzeko jarduerek ere. Narrazioa lantzeko hiru faseetan zehar, galdetegi eta zeregin ezberdinak daude proposatuta ikasleen ikasketa prozesuaren jarraipena egin ahal izateko. Edozein lanketa egin eta gero, ikasleek zenbateraino barneratu duten landutakoa neurtzeko frogak proposatzen dira, azken ekoizpenarekin Edmodok frogak eta zereginak sortzeko aukera eskaintzen dio irakasleari, hala froga ezberdinak (galdetegiak, inkestak) sortzeko edo bankutik berreskuratzeko aukera dago. Honez gain, zereginak ere sortu daitezke, bete beharreko irizpideak eta epeak zehaztuz. Froga eta zereginetan, kalifikazioaz gain, zuzenketak eta iruzkinak egiteko aukera izango dute ikasleek, eta baita irakasleak ere. Ikasgaiaren jarraipenerako beste baliabide bat eskuragarri dagoena egutegia da. Egutegiaren bitartez, irakasleak hiru motatako jakinarazpenak idazteko aukera izango du: frogak, zereginak eta jazoera bereziak edo ohartarazpenak. Egutegiak funtzionamendu bikoitza izango du; alde batetik, irakaslearen plangintzarako izango aurrerapenari buruz ere informazioa eskaintzen du. Jasota dagoen informazioa irakasle kalifikazioak CSV formatuan esportatzeko aukera izango du irakasleak behar izanez gero, ikasleak ebaluatu ahal izateko. 2. 2. 3. Erabiltzaileen rola Erabiltzaileez ari garenean, bi dira finean zehaztu beharrekoak: irakaslea eta ikaslea. Ikaslearen rolaz eta jarreraz jardun aurretik oso garrantzitsua da irakaslearena ere zehaztea. Irakaslea jarrera aktibo eta positiboa izan behar duen erreferentea izan behar da, parte-hartzearen bultzatzaile eta dinamizatzailearen rola hartu behar duena, ikasleak Edmodo erabiltzera motibatzea eta parte hartzaile aktibo bihurtzea. Irakaslea esku ere egongo da jardueren azalpen eta hauetarako beharrezkoa den materiala eta Ikaslearen rolaz ari garenean, ikasleak idazketa prozesuan aktibo bihurtzeko prozesu formal horretatik harago, komunikatzeko, galdetzeko, lan egiteko eta iritzia emateko jarrera aktiboa izango duten ikasleak dira erabiltzaile idealak. Ikasleak ez dira entzule eta ekoizle sinpleak, idazketa prozesuan murgilduta egongo dira Edmodo plataforman izango duten presentzia eta lanketari esker, idazketari zentzua eta egiteko ikasleak, ikasle hetereogenoz osatutako taldeetan elkarbizitza eta zereginen banaketan bermatuko baita ikasle guztiek euren ekoizpenaren berrikusketa eta balorazioa izatea, zuzenketarako tartea eskainiz. Azalduta geratzen dira beraz, idazmenaren lanketan kontuan izan beharreko hizkuntzaren aspektuak eta hauek nola eragin dezaketen honen lanketan. Esan zehazki, hau zertan datzan deskribatuz eta horretarako hezkuntza dekretuak zehazten da. Hain zuzen ere, narrazio testuen lanketan Edmodo plataforma digitala ekoizpen aktibo, komunikatibo eta kolaboratibo bihurtzeko jarraitu diren pausoak narrazioa lantzea izan da helburua eta Edmodo plataforma baliatu da idazketarako baliabide gisa. Edmodoren erabilera aurrez aurreko saioen osagarri gisa egin da. Ikasleei ikasketarako eta lankidetzarako tresna bezala aurkeztu izan zaie, erabilera eta kudeaketaren azalpenak emanaz. Ondoren, Edmodoren erabilera aurrera eramandako bi proiektutan nolako izan den azalduko da. Bi proiektuetan, idazmena hiru pausotan landu da, Edmodo batez ere idazmena lantzeko baliagarria izango dena. 3.1. Lehenengo proiektua: Ipuin-lehiaketa Lehenengo hiruhilabetean, narrazioaren baitan, ipuina izan da landutako beraz ipuinak idatzi eta aurkeztu ahal izateko, lehenengo eta behin zer diran, zer ezaugarri daukien eta zer egitura jarraitzen daben aztertuko ekoizpena. 3.1.1. Ipuinen irakurketa eta ulermena Ipuinen irakurketa eta ulermenarekin hasi aurretik, irakurketa eta idazketari buruzko gogoeta txiki bat egin da ikasleen perfilak ezagutu eta barne hausnarketa txiki bat egite aldera. Ondoren, ikasgaiari dagokion testu-liburuan jasotako testuen irakurketa egin da. Irakurketa eta gero, irakurritakoaren gaineko ulermen galderen didaktikotik: "Inoiz idatzi gabeko ipuinak". 3.1.2. Ipuinen ezaugarri eta egituraren azterketa Fase honetan, ipuinen irakurketa egin eta gero, istorioaren kontaketak dituen ezaugarriak aztertu dira. Honako hauek aztertu izan dira banan-banan: lekua, denbora, pertsonaiak, narratzailea, diskurtso mota, argumentua, ekintzak eta egitura. Elementuak testuan identifikatu eta gero, egiturari loturiko ariketak egin da. Horretarako, ikasleak talde txikitan (3-4 ikasleko taldeak) batu eta hasiera bat proposatu dute. Hasiera horiek, gelan komentatu eta gero, Edmodon partekatzeko eskatu zaie ikasleei (ikus 2. irudia). 23 3.1.3. Ipuinen ekoizpena Ipuinen ekoizpenarekin hasi aurretik, berriro aipatu da idazketaren helburua eta Ramon Rubial narrazio lehiaketaren oinarriak eta baldintzak azaldu zaizkie ikasleei. Baldintza horiek, testu formatuari eta jorratu beharreko gaiei buruzkoak izan dira. Lehiaketak, urtero gai posibleak proposatzen dizkie ikasleei, lehiaketaren irudian 3.irudia: ​Ramon Rubial lehiaketa 4. irudia: ​Ramon Rubial irabazlea 2018 Eredu gisa, ikasleek zer egin behar duten jakiteko, iazko irabazlearen entregatzeko baldintza eta zuzenketa irizpideak. Baldintza eta irizpideak gelan nahiz Edomodon sortutako zereginean izan dituzte beti ikasleek ikusgai (ikus 5.irudia). 5. irudia: ​Ipuina zeregina Idatzi beharrekoaren baldintzez gain, idazterakoan baliagarriak izan ahal zaizkien liburuko informazio-iturrien orrialdeak zein bestelako baliabideak ere partekatu dira ikasleekin (ikus 6 eta 7. irudiak). 26 6. irudia: ​Ipuina idazteko baliabideak I 7. irudia: ​Ipuina idazteko baliabideak II Egitekoa azalduta, idazketa zatika egitea bideratu da, ipuinen egitura ikasle guztiek errespeta zezaten, idazketa antolatze eta egituratze bidera.Horrela, ikasleei hasierako 8. irudia: ​Hasierako-egoera azalpena Ikasleek euren hasierako egoerak gelakide guztiekin partekatu dituzte. Partekatze horren bidez, batak besteak idatzitako irakurtzeko aukera izan dute eta berrikusketarako tartea ere bai. Ikasle zuzentzaile eta dinamizatzaileek, egokitutako kideen hasierako egoerak berrikusi dituzte, iruzkin bidez zuzenketak proposatuz (ikus 9.irudia: ​Ikasleen iruzkinak 28 Hasierako egoerak idatzi eta berrikusita, arazo eta ekintzen idazketarekin jarraitu da (ikus 10.irudia). Ikasleek, arazo eta ekintzen idazketa gainontzeko ikaskideekin partekatzen jarraitu dute, beraiek idatzitako hasierari iruzkin bat eginez 10.irudia: ​Arazoak eta ekintzak I 11.irudia: ​Arazoak eta ekintzak II 29 Ipuinen idazketa amaituta, eta guztiek Edmodon partekatuta. Azken berrikusketa egin dute ikasleek, hasierako-egoerarekin egin bezala. Entregatze-data idazketa fasearen hasieratik ezagutu izan dute ikasleek, beraz berrikusketak eta azken zuzenketak eginda, ikasle bakoitzak bere lana zereginean atxikitu du irakasleak zuzendu eta ikasleak, zuzenketa eta kalifikazioak jasotzeko. Entregatzeko momentuan sortu diren arazoak ekiditeko laguntza-mezuak idatzi dira 3.2. Bigarren proiektua: Grezia eta Erroma Bigarren proiektua, proiektu interdiziplinarra izan da Euskera, Erlijio eta Gizarte mito baten bideo grabaketa egin behar izan dute; bideo grabaketa horren oinarrian, idatziz egindako mitoaren idazketa izanik. Proiektuaren aurkezpenean, guk irakasleok grabatutako mito baten bideoa erakutsi izan zaie ikasleei, azken egitekoa edo helburua zein den azaltzeko. Ikasgaien arteko lotura honako hau izan da: Gizarte eta Erlijio ikasgaietan, Grezia eta Erromako gizarteak landuko dituzte, gero ikasitakoa, eurek idatzitako landuko dira, azken produktuaren oinarri izango direnak. 3.2.1. Kondaira eta mitoen irakurketa eta ulermena Kondairatik hasita, kondaira ezberdinen irakurketa egin da ozenean eta gero, DBH 2.mailako liburuko testu eta galderak dira erabili direnak. Honen ondoren mitoen irakurketarako baliabidea partekatu izan zaie ikasleei, bakoitzak nahi duen mitoa irakur zezan (ikus 14.irudia). 14. irudia: ​Mitoa eta kondaira baliabideak I 3.2.2. Kondaira eta mitoaren ezaugarri eta egituraren azterketa Bi narrazio hauen arteko aldea ulertzeko, ikasleei, eurek irakurritako testuan oinarrituta bakoitzaren ezaugarriak idaztea eskatu izan zaie. Lehenengo ariketa hau bilatuz, aurretik egindako lanari justifikazio bat emateko. Ikasle guztiak bi ariketa hauek eginda, bi elementu konparatzeko pentsamendu errutina erabili da, ​konparatu eta alderatu errutina. Bi pausotan egin da; lehenik ikaslean talde txikian adostu dute eta ondoren, talde handian talde txikiek erabakitakoa adierazi da. Errutinan jarri beharreko informazio guztia, ikasleek ekarritako bilaketa horretan oinarritu da; hau da, irakasleak ikasleen hitzak guztiz errespetatu ditu baloraziorik egin gabe. Errutinaren azken pausoan, behin aldeak konparatuta, ikasleak ondorio batzuk atera behar izan dituzte. Errutina hau osotuta, irakasleak kondaira eta mitoei buruzko azalpena egin du gelan. Azalpena egin eta gero, aurreko errutinak betetako informazioaren kontrastatzea egin da, zegoena ontzat edo desegokia den erabakitzeko. Azalpenerako erabilitako ikasleek aurretik landutako guztia kontuan hartuta eta irakaslearen laguntzaz, mitoaren ezaugarri eta hauen funtzioaz hausnartzeko, osoa eta zatiak pentsamendu errutina erabili da. Errutina honen bidez, azken ekoizpenerako "Mito perfektua" idazteko beharrezkoak diren zatiak identifikatu ahal izan dituzte. 32 15. irudia: ​Mitoa eta kondaira baliabideak II 3.2.3. Mitoen ekoizpena Mitoaren ekoizpenerako, Gizarte eta Erlijio ikasgaietako taldeetatik abiatu egin da idazketa. Hasierako egoeraren idazketarako, taldean adostu dituzte mitoak izan behar dituen ezaugarrietako bakoitza. Hau egin eta gero, taldekideen artean hasierako-egoera bat idatzi dute, gero bakarkako ekoizpenaren hasiera izango dena. Ariketa hau gelan eginda, bakoitzak idatzi behar duen mitoaren idazketarekin hasi dira. Oraingoan ere, aurreko proiektuan bezalaxe, idazketa Edmodon egin dute berrikusketa sistema bera jarraituz eta zeregin batean zehaztu zaie ikasleei mitoa idazteko baldintzak eta azken entregarako epea (ikus 16. irudia). 33 3.3. Edmodoren erabileraren balorazioa 2018-2019 ikasturtean, lau irakasle izan dira idazketa Edmodo plataforma bitartez bideratu dutenak. Hauetariko bik, batxilergoan iruzkin kritikoa lantzeko eta plataformaren erabilera eta plataforma bera idazmenerako baliagarria den baloratzeko kontuan hartuko da, idazmenaren lanketan mesedegarria den baloratzeko. Hurrengo atalean aipatutako emaitzak adieraziko dira baliabide honen balorazioa neurtzeko. 4. Lortutako emaitzak Emaitzak aztertzerakoan bi arlo hartu izan dira kontuan. Lehenengoa, aztertu nahi izan da. Bigarrena, irakasleok Edmodoren erabilerari buruz izandako balorazioa aztertzea. Lehenengo arloari dagokionez, ikasleek Edmodon izan duten parte hartzea aztertuta, ikasleen gehiengoak parte hartze aktibo bat izan du plataforman. interesa piztu du eta ondorioz parte hartzea bermatuz (ikus 17.irudia). eta hori askorentzat abantaila izan omen dela jakinarazi didate, mezuak eta idazketa etxetik eginaz. Honekin lotuta doa ere, kalifikazio eta iruzkinak ikusi eta erantzuteko aukera izatea (ikus 18. irudia). 18. irudia: ​Kalifikazio eta iruzkinak Bigarren arloari dagokionez, idazmenari berari ekarri dizkion onuren artean, alde batetik ondoriozta daiteke sistematikoki egiten dituzten akatsak identifikatzeko gai direla. Nahiz eta bakoitzak bere testuan egiten dituen akatsak zailago diren aurretik hauek zuzentzeak, irakaslearen zuzenketak eta iruzkinak beste maila batera igarotzea ekarri du; testuari eta diskurtsoari lotutako iruzkin eta zuzenketak, alegia (ikus 18.irudia). Bestalde, bakoitzaren diskurtsoa aberasteko iturria ere izan da Edmodon egin diren idatzizko ekoizpenak. Besteek idatzitakoa irakurtzera bideratuta ikasleak, eredu ezberdinak irakurriz norberaren lana elikatzeko balio izan du. Honen adibide da, hasierako-egoerak taldean idatzi behar izatea. 38 dituztela. Edmodok eskaintzen dituen aukerak, oso ondo baloratuak izan dira eta guztiz aproposak ikusten dira ikasleekin erabili eta hauen idazmenerako motibazioa eta jarrera aktiboa bultzatzeko. Lau irakasleren emaitzek baiezkoa erakusten dute (ikus honako irudiak: 23, 24 eta 25). 23. irudia: ​Edmodo balorazioa I irudia). Irakasleen egitekoetan zentratuz, komunikaziorako, baliabide banku, zereginak sortzeko eta ikasleen jarraipena egiteko tresna da Edmodo (ikus 27. eta 28. irudiak). batasunik ez egon arren, gehiengoak idatzizko ekoizpenari mesede egin dakiokeen baliabidetzat du. 29. irudia: ​Edomodo eta idazmena I 30. irudia:​ Edomodo eta idazmena II 43 31. irudia: ​Edomodo eta idazmena III 32. irudia: ​Edmodo eta idazmena IV gehiengoak aipatutako alderdietan guztiz lagun dezakeela edo gutxienez laguntza hori aitortzen du (ikus honako irudiak: 29, 30, 31 eta 32) . Emaitzok ikusita, nabarmentzekoa da irakasleen artean harrera ona izan duela ikasturterako proposamen didaktikoa aurkezten da. Aurten egindako esku-hartzearen ondotik, hurrengo ikasturtera begira, proposamena egin da. Sekuentzia didaktiko honetan, narrazio testuen lanketa eta idazketa, ikasgela birtual edo LMS bidez lantzeko proposamena da. Horretarako, narrazioa lantzeko jardueren sekuentzia eta hauen azalpena egin da. 5.1. Narrazioak lantzeko jarduerak Ikasleek narrazioak lantzeko proposatzen diren jarduerak hiru bloke nagusitan arabera moldatu daitezkeenak. ● Hurbiltze jarduerak Hurbiltze jardueren helburua ikasleak narrazio testua ezagutu eta ulertzea da, edukietan eta testuinguru zehatz batean kokatzea. 1. jarduera: Ikasleei erantzuteko hiru galdera proposatuko zaizkie euren aurrezagutzak ezagutzeko eta hauei buruz hausnartzeko. - Zer dira narrazioak? - Zer dira ipuinak? - Aipatu ezagutzen dituzun pare bat narrazioren izenburuak. 2. jarduera:​ Ikasleek emandako erantzunak baliatuz, eztabaida edo tertulia bat egin. 3. jarduera: ​Ahozko narrazioak eta idatzizko narrazioen ikus-entzuna egin eta - Ahozko eta idatzizko narrazioek, biek, al dute helburu eta funtzio bera? Zein da ariketak egin. ● Miatze jarduerak Miatze jarduerak, behin ikasleak narrazioen testuinguruan kokatuta, aztertze lana bideratzeko proposatutako jarduerak dira. Hau da, narrazio testuen ezaugarriak, egiturak eta bereizgarriak ezagutu eta ulertzeko jarduerak dira. Miatze jarduerak talde kooperatiboetan landuko dituzte ikasleek. Taldeak lau 3 ikaslez osatutakoak izango dira eta irakasleak egindakoak ikasleen beharrizan eta horren gainean, talde bakoitzak ondorengo aspektuak identifikatu beharko ditu: - Edukia: pertsonaiak, lekua, denbora, narratzailea eta gaia. - Egitura: hasiera, ekintza nagusia, amaiera. Identifikatu beharrekoari buruz, irakasleak informazio edo estekak partekatuko taldeek. Ekintza nagusitik abiatuta, ekintzak zerrendatu beharko dituzte, narrazioaren denbora kontuan izanik. Hau egin eta gero, ekintzen arteko loturak aztertu beharko dituzte testu/denbora antolatzaileak identifikatuz. Horretarako ANALHITZA (Otegi et al., 2017) baliabidea erabiliko da eta 4 bertako konjuntzio zerrendan identifikatu beharko dituzte zeintzuk diren zehaztutako antolatzaile horiek. Identifikatutako antolatzaile guztiekin zerrenda orokor bat osatuko da. 7. jarduera: ​Narrazio testuetako lexikoa lantzeko erabiliko da jarduera hau. Testuan beharko dute ikasleek. Talde bakoitzeko zerrendak, guztiontzat eskuragarri oinarri izanik, "Lema" atalean ezagutzen ez dituzten hitzak azpimarratu ahalko dituzte eta honen erabilera maiztasuna ikusi. Osatutako zerrenda orokor hori oinarri, ikasleek hiztegi froga bat burutu hala nola, hutsuneak betez, hitzak ordezkatuz edo lekuz kanpoko hitzak identifikatuz. 8. jarduera: Aurreko jarduerarekin lotuta, honetan izen-adjektiboak aztertuko dituzte talde kooperatiboek. Narrazio testuetan adjektiboak identifikatuta eta zein izeni egiten dioten erreferentzia ezagututa, adjektibo horiek irakasleak zehaztutako taula batean kokatu beharko dituzte. Hemen ere, 6. jarduerako ANALHITZAko dokumentua erabiltzeko aukera izango dute ikasleek. Horrez gain, irakasleak taula eta adjektiboaren sailkapenari aldera, talde bakoitzak bere dekalogoa osatu beharko du. Dekalogoa zer den eta adibideak emateaz irakaslearen esku lotuko da. Behin zehaztuko da. 10. jarduera: ​Azterketa faseari amaiera emateko, ikasle bakoitzak taldean landutakoa testu horren gainean ikasle bakoitzak bere analisia egin beharko du, aurreko eta kontrol zerrenda adostuko da Driven partekatutako dokumentu batean.. ● Ekoizpen jarduerak Ikasleek dagoeneko badakite narrazio testu bat zertan oinarritzen den, zeintzuk diren bere ezaugarriak eta egitura. Hau horrela dela ulertuta, praktikara eroateko ordua da. Fase honetan narrazio testuen ekoizpenerako jarduerak proposatzen dira. 12. ​jarduera: ​Kate narratiboa. Irakasleak zehaztutako galdera zerrenda bati bakoitzak zenbaki bat izango du eta zenbakien hurrenkeran joango dira erantzuten istorioa osatuz. Galderak erantzuteaz gain, 6. jardueran eta 7. jardueran osotutako dagokion galderaren erantzuna formulatzerakoan. Hauek izango dira galderak: - Nor zen? - Non zegoen? - Zer egiten zuen? - Baina egun batean... - Orduan… - Baina berak… - Eta… - Azkenean... 13. jarduera: ​Kate narratibo erraldoia. Aurreko jardueran planteatzen den sistema antzekoa da, baina jarduera honetan ikasle guztiek hartuko dute parte istorio bera osatzeko. Zerrenda hurrenkeran, ikasle bakoitzak bere aurreko ikasleak izango da: ​Zeri buruz idatziko zenuke istorio bat? Lortutako emaitzak ikasleekin partekatu eta gai zerrenda erabakiko da. 48 15. ​jarduera: ​Narrazioaren idazketa. Ikasle bakoitzak landutako guztia praktikan ipintzeko momentua da eta bakoitzak bere narrazio testua idatzi beharko du. Horretarako, aurreko jardueretako baliabideak erabiltzeko aukera izango du. Horrez gain, miatze fasean zehaztutako dekalogoa, errubrika eta kontrol-zerrenda kontuan izan beharko ditu narrazioa egokia izan dadin. 16. ​jarduera: ​Narrazioak partekatu eta berrikusi. Jarduera honetan, ikasleek gainontzeko ikaskideekin partekatu beharko dute eurek idatzitakoa. Berrikusketa sistema ona bermatzeko, aurretik sortutako talde kooperatiboak oinarri izanik, irakasleak talde bakoitzean bi zuzentzaile izendatuko ditu. Zuzentzaile horiek, beste kideen lanak irakurri eta iruzkindu beharko dituzte, beti ere aipatutako errubrika eta kontrol zerrenda oinarri izanik. Sisteman honen bidez, ikasle bakoitzak bere idatziaren bi berrikusketa izango ditu; zuzentzaileen kasuan, batak bestearena eta irakaslearena. Berrikusketak egin eta gero, ikasleek euren idatzian egin beharreko moldaketak egiteko aukera izango dute, azken bertsioa entregatu aurretik. Idazlanaren azken bertsioa entregatuta, irakasleak, ikasleen arteko iruzkinak ikusi ahal izango ditu, aldaketak egin diren baloratu eta gero berorren iruzkin eta zuzenketak helaraziko dizkio ikasleari. Behin hauek ikasleak jasota, idatzia zuzendu eta berriro entregatzeko aukera izango du ikasleak. Irakasleak, lehen bertsioa nahiz azkena izango ditu kontuan. 5.2. Ikasgela birtuala: Edmodo Jardueretako hiru faseetan daude ikasleen parte-hartze aktiboa bultzatzeko ikasleei galdera zuzenak eginez eta euren ekarpenak eta iritziak guztiontzat partekatzeko eskatuz. Galdera eta erantzunak publikoak dira eta edozein ikaslek izango du aukera bestearen ekarpena irakurri eta erantzuteko aukera. Foro edo blog antzeko erabilera hau, Edmodok duen hasierako orri-arbelean egiteko aukera oso aproposa da. Lehenengo atalean aipatutako parte-hartze jardueretan, komunikazioa eta kolaborazioa, bakarkako lanetik abiatuta, talde osoan izango da. Jarduerak arbelean, argitaratzen den oro ​atsegin dut adierazteko aukeraz gain, iruzkintzeko nahiz partekatzeko aukera ematen da, erabiltzaileen arteko interakzioa bultzatuz. Bestalde, miatze jardueretarako proposatutako talde kooperatiboetan egin beharreko ariketak, taldean egiteaz gain, gainontzeko taldeekin partekatzea eskatuko osoarekin partekatuta. Ikasleek egiten den guztia ezagutu, baloratu eta hausnartzeko aukera izan behar dute eta horretarako beharrezkoa da elkarlana eta partekatzea. Zenbat eta eredu gehiago izan, aberasgarriagoa izango da lanketa eta ikasketa. Ondorioak Hasierako lerroetatik hasita, idazmena nola ulertu behar den zehaztu da. Hizkuntza trebetasunen arteko hartu emanaz gain, idatzizko ekoizpenari bere testuingurua edo bere lekua eskaintzeak, ikasleen jarreran eta motibazioan eragina izan dezakeela ikusi da. Ataza hori IKTen bidez ere egin daiteke eta IKTek eskaintzen dituzten baliabideak aurrez aurreko saioen osagarri gisa erabil ditzaketela erakutsi da eta baliagarria izan daitekeela bai irakasleentzat, bai ikasleentzat. Lan hau narrazioaren didaktikan oinarritu da, 2018-2019 ikasturtean egindako esku-hartzearen justifikazioa eta metodologia zein izan den azaldu da. Narrazio testuek dituzten ezaugarri eta egitura aztertzeaz eta lantzeaz aparte, ikasleei egoera edo proiektu bat aurkeztu zaie eta honen lanketarako baliatuko dan ikasgela birtualaren jarduera eta lanketa azaldu da. Horrez gain, Edmodon egindako ikasgela birtuala, idazmenean izan duen lanketa eta eskaini dituen aukerak azaldu dira. Ikasgela birtual horrek berebiziko garrantzia izan du ikasleen parte hartzean eta berrikusketa sisteman, lerroetan. Balorazioa egiteko erabili diren arloen emaitzek argi erakutsi digute komunikaziorako teknologiek eta zehatzago ikasgela birtualek eguneroko aurrez aurreko eskolez gain, ikasleen idatzizko adierazmenean ekar ditzaketen onurak; hala eta hauen zuzenketa azken entrega egin aurretik, eta beste ikaskideen ekoizpenen positiboak izan dira oro har. Garrantzitsuenen artean aipa daitezke ikasleen berrikusketarako tartea eskaintzen dela eta berrikusketa horretatik ikasleek euren akatsetatik eta besteenetatik ikasteko aukera dagoela. Emaitza positiboak izanik, hurrengo ikasturtera begira, 2019-2020, sekuentzia didaktiko zehatzago eta garatuago baten proposamena egin da Bigarren Hezkuntzako Edmodo ikasgela birtualaren eta IKTen arteko uztartze sakonagoa proposatzen da, aukerak eta erabilerak ikusita, hauek ahalik eta gehien testuaren lanketan baliatzeko. Horrela, idatzizko ekoizpenean ikasleen jarrera, motibazio eta kolaborazioari garrantzia ematen zaie. Horrez gain, berrikusketari ere izan beharreko lekua eskaini zaio. Guzti hau, testuinguru eta testu errealetan egituratu da. ​Laburtuz, azpimarratu behar da idazmenaren didaktikan eta hizkuntzen irakaskuntzan badagoela hausnarketa sakona egiteko beharra eta metodologietan aldaketa emateko beharra. Behar honi erantzuteko asmoz, egin da lan honetako idazmenaren lanketaren azterketa eta baita aurrera begirako proposamen didaktikoa ere. Bukatzeko, lan honetan aitortu beharreko mugak izan dira, denbora faltagatik handiagoa emateko, ikasleei ere inkesta edo galdetegia pasatzea falta izan da. Hau, proposatzen den sekuentzia didaktikoa martxan jartzean, ezinbesteko atala izango da aldiz erabiltzeak, tresna honek eskaintzen dituen aukera guztien jabe ez izatea ekarri du eta ondorioz, esku-hartzeari atera ahal litzaiokeen etekina xumeagoa edo apalagoa izan da. Bestetik, egin den esku-hartzean eta baita sekuentzia didaktikoaren etorkizunera begira proposamena osotzeko egiteke egongo litzateke.
science
addi-7e5c9a13c76f
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/34708
Konpetentzia digitala Lehen Hezkuntzan
Fernandez Perez, Urtzi
2019-06-27
IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan Berezko Tituluko Proiektua "Konpetentzia digitala Lehen Hezkuntzan" MOOCaren diseinu didaktikoa Urtzi Fernandez Perez Zuzendaria Amaia Arroyo Sagasta 2018/2019 Laburpena Proiektu honen ardatza Konpetentzia Digitalaren inguruan LHko irakasleoi zuzendutako ikastaro bat diseinatzea da. Asmoa gai honen inguruan dagoen informazioa eskuragarri jartzea da, irakasle bakoitzak, dituen ahulezia eta indarguneez jabetuta, norberak identifikatutako beharrak bideratzeko aukera eskaintzea eta ikasleekin modu egokienean nola landu daitekeen hausnar araztea. Ikastaroa baliabide digitalen bitartez era autonomoan lantzeko proposatu dugu eta modu irekian eskaintzeko diseinatu dugu, hau da, egindako lana sarean dagoen edozein pertsona euskalduni edonondik sartzeko aukera irekiz eta, honenbestez, euskal komunitateari ekarpena eginez. Beraz, proiektu honetan Konpetentzia Digitala LHn izeneko MOOC baten diseinu didaktikoa aurkezten dugu, Edx plataformaren bitartez. 2 1.KAPITULUA Sarrera _____________________________________________________________________________ Konpetentzietan oinarritutako i(ra)kaskuntzan gabiltzan honetan, gero eta agerikoagoa da gure jardunean etengabeko formakuntzan aritzearen beharra. Hori dela eta, Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) bitartez, 2018/19 ikasturtean aritutako "IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan, etengabeko formakuntzan, eta hizkuntzen irakaskuntzan" graduondoko honetan Konpetentzia Digitalaren inguruan ikasitakoak hezkuntza alorreko lankideekin partekatu asmoz, LHko irakasleoi zuzendutako ikastaro bat diseinatzea izan dut buruan. Ikastaroa baliabide digitalen bitartez, era autonomoan lantzeko proposatu dugu, irakasle bakoitzak, dituen ahulezia eta indarguneez jabetuta, norberak identifikatutako beharrak bideratzeko aukera eskaini eta ikasleekin modu egokienean nola landu hausnartu asmoz. Ikastolako lankideekin Konpetentzia Digitalaren inguruan barneratutako edukiak, baliabideak… modu praktikoan partekatzeko Moodle bat diseinatzeko hasierako asmotik, euskal komunitatearekin MOOC ireki bat diseinatzera igaro gara, Open edX LMSan (Learning Management System) online ikastaro bat euskaraz diseinatzera, alegia. Ikastaroa, edozein pertsona euskalduni edonondik sartzeko aukera ireki eta, horrenbestez, euskal komunitateari ekarpena egitea da asmoa, gai honen inguruan dagoen informazioa sarean euskaraz eskuragarri jarriz. Interneten euskararen presentzia zabaltzeko bidean, euskaraz nabigatzeaz gain, eduki digitalak euskaraz izatea ere garrantzitsua da. Ildo horretan, beste urrats bat eman nahi dugu, formakuntza alorrean ere, euskal erabiltzaileok geure hizkuntza eskubideak bermatuak izateko bidean. 5 2.KAPITULUA Proiektuaren helburuak Hona hemen proiektu honen helburu nagusia: ● Lehen Hezkuntzan Konpetentzia Digitala lantzeko oinarriak eta gidalerro didaktikoak eskaintzen dituen euskarazko MOOCa diseinatzea. Era berean, proiektu honek bigarren mailako helburu hauek ditu: Ikasleekin Konpetentzia Digitala lantzeko beharra eta moduaren inguruko kontzientzia piztea. LHko Irakasleentzako Konpetentzia Digitalaren inguruko formakuntza autonomoa ahalbidetzea. Euskal hezkuntza-komunitatean, Partekatzearen Kultura sustatzeko ekarpena egitea, euskarazko baliabide digital irekia eskainiz. Euskararen erabilera ingurune digitalean aktibatuz, euskal komunitatea sendotzea: baliabide digitalak euskaraz sortuz eta erabilera errazteko bidea eginez. 3.KAPITULUA 6 1. irudia: "Introduction to Artificial Intelligence" Iturria: Pernías eta Luján (d.g.) Hurrengo arrakasta esanguratsuena 2012. urteko udaberrian antolatutako "Circuits & Electronics" ikastaroa izan zen, Massachusetts Institute of Technology (MIT)-ko Agarwal-ek bere MITx plataforman eskainitakoa. Mundu osoan zehar, 120.000 ikaslek izena eman zuten. Bi ikastaro horien ustekabeko arrakasta gaur egun MOOC ikastaroek daukaten harreraren jatorria izan zen. Gutxira, Stanford University-ko Ng y Koller irakasleek Coursera plataforma sortu eta 2012. urteko apiriletik aurrera online ikastaroak eskaintzen hasi ziren. Urte bereko maiatzaren 2an, printzipioz EEBB-ko unibertsitate onenen lehian aurkari handiak ziren MIT eta Harvard University, beraien elkarlanaren ondorio zen edX proiektua aurkeztu zuten, irabazi asmorik gabeko MOOCak eskaintzeko plataforma garatzea helburu izango zuena. Ordutik, eta proiektu honetara bateratzea erabaki duten beste erakunde batzuekin, Internet bitartezko ikastaroak dohainik eskaintzen dituzte, elkarlanean oinarritutako proiektuan, unibertsitate hezkuntza tradizionalarekin apurtu nahian. 2012. urteko udazkenean, edX bere lehen MOOC ikastaroa eskaintzen hasi zen, berriro ere, "Circuits and Electronics". Kasu honetan, 370.000 ikaslek izena eman zuten. Aurrekari horiek direla eta, New York Times-ek 2012a MOOCen urtea izendatu zuen. Iturri ezberdinen arabera, 2012an 100 milioi dolar baino gehiago inbertitu ziren Coursera, edX eta Udacityn. Lortutako arrakastari jarraituz, MOOCak eskaintzen dituzten erakunde ezberdinak sortu dira eta gehienek ez dute ezer kobratzen ikastaroa egiteagatik; hala ere, ikastaroa egin izana frogatzen duen agiria emateagatik kobratu ohi dute. 8 Euskaraz zuzenduriko lehen MOOC ikastaroa Udako Euskal Unibertsitateak eta Asmoz fundazioak antolatu zuten 2013ko otsaila eta apirila bitartean, Android sistema eragileari buruz (Wikipedia, d.g.). Teknologiaren garapenaren eraginez, MOOCen zabalkundea oso arin hedatzen dabil, etengabeko formakuntzaren beharrari erantzuteko, ikastaro zehatzen eskaintza handituz. Gaur egun, milaka MOOC eskaintzen ari dira. Aipagarria da mugimendu honek 101.000.000 ikasletik gora, 900 unibertsitatetik gora eta 11.000 ikastarotik gora dituela. 3.1.2. Zergatiak eta abantailak MOOCen gaiari buruzko ikuspegia izateko, Agarwalen azaldutakoaren arabera (2014), arrakasta honetarako gako garrantzitsuenak hurrengo hauek dira: 1) Ikaskuntza aktiboa (Active learning): bideo laburrak ikusi eta ariketa interaktiboak egitea proposatzen dira. Craiken eta Lockharten hitzetan, ikaskuntza eta atxikipena, buruko prozesamenduaren sakonerarekin lotuta daude eta, beraz, ikaskuntza eraginkorragoa da materialarekin elkarreraginean gaudenean (Craik eta Lockhart, 1972). Barne bakea (Self pacing): aurrez aurrekoan oso erraza da une batez arreta galtzea eta gaiaren haria galtzea; baina, online teknologiekin, bideoa zein beste baliabide interaktiboei esker, gura beste alditan gelditu, atzera jo, berrikusi… dezakegu proposatzen zaigun edukia, norberak bere beharren arabera egokitzeko aukera eskainiz. Berehalako feedbacka (Instant feedback): ordenagailuak momentuan zuzentzen eta emaitzak bidaltzen ditu, ikasleei berehala feedbacka jaso, erantzunak zuzendu, berriro saiatu eta ikaskuntza une horretan egiteko aukera emanez, egindakoaren emaitza jakiteko zain egon beharrik gabe. Berehalako feedbackari esker, irakaskuntza-uneak ikaskuntza-emaitza bilakatzen dira. Gamifikazioa (Gamification): jokoen osagai eta mekanikak oinarri hartuz, ikaskuntzari aplikatu eta online laborategiak sortu daitezke, jolasaren antzeko egitura duen ikaskuntza jarduerak diseinatuz eta sormena landuz. 9 Berdinen arteko ikaskuntza (Peer learning): komunitate aktiboa sortzeari garrantzia handia ematen zaio eta ez irakasle-ikasle artekoari bakarrik, baizik eta bereziki ikasleek beraien artean ikaskuntza sortzeari. Espainiar estatu mailan, formakuntza modalitate horietan aintzindaria da Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y Formación del Profesorado (INTEF) erakundea, irakasleen formakuntza eta IKTak unibeertsitatez kanpoko hezkuntza etapetan integratzearen arduraduna. MOOCei lotutako beste online bidezko auto formakuntza esperientzia batzuk ere eskaintzen dira, oinarrian ikastaro irekiak izanda, ikaskuntza behar ezberdinak asetu asmoz ezaugarri ezberdinekin diseinatuta daudelarik: ● NOOC (Nano Open Online Course): iraupen laburrekoak dira, behar zehatzagotara zuzendutako formakuntza ikastaroa baitira. Ordu betetik, 20 ordu inguruko dedikazioa izan dezakete. Erregistroa, hasiera eta bukaera data dute, izena ematen duen edonork, bertako edukiak Creative Commons lizentziapean erabiltzeko eskuragarri ditu hasiera egunetik eta baita epea bukatu ondoren ere. Online dira, edonondik sarearen bitartez, irisgarritasuna zabalik dute eta parte hartzaileek eskuratutako ikaskuntza, lortutako helburua eta garatutako konpetentzia ziurtatuko duen egiaztagiria lortuko du, ikur edo domina digital baten bitartez. SPOOC (Self-Paced Open Online Course): norberaren erritmora egokitutako online ikastaro irekia da, denbora mugarik gabekoa. Ikaslearen behar zehatzagoetara egokitu asmoz diseinatuak daude. Online egiteko ikastaroak dira, ikas komunitatearekin elkarlanean, ikaskuntza modu autonomoan kudeatu eta eraikitzeko, jakintza zein sortutako edukiak testuinguru digitalean partekatuz eta komunitateari ekarpena eginez. 10 Atal honetan aipatutakoak oinarri hartuta, MOOCa proiektu honen hasieran planteatutako helburu nagusiarekin uztartzen den bitarteko egokia dela ondorioztatzera iritsi gara: Lehen Hezkuntzan Konpetentzia Digitala lantzeko oinarriak eta gidalerro didaktikoak eskaintzen dituen euskarazko ikastaro bat diseinatzea. Hori da MOOC baten diseinua egitearen arrazoia, izan ere, arestian irakurritakoei jarraituz, formatu honek dakartzan abantailak agerian geratzen dira eta i(ra)kaskuntza eraikitzen laguntzeko baliabide eraginkorra dela argudiatu dezakegu. Horrekin batera, euskal komunitateari, pertsona kantitate mugarik gabe eta munduko edozein bazterrean dagoela ere, aukera emango litzaioke kosturik gabe, Konpetentzia Digitalaren inguruan euskaraz elkarlanean ikaskuntza eraikitzen aritzeko. Gaur egungo gizarte eraldatzailean, edozein lanean ezinbestekoa dugun etengabeko formazioa, edonondik, euskaraz aurrera eramateko aukera ahalbidetuz eta euskararen normalizazio prozesuan aurrerapauso bat eginez, gure hizkuntza sarean erabiltzeko aukera eskainiko digun beste baliabide digital bat eskuragarri jarriz. Izan ere, gaur egun, hizkuntza batek biziraun nahi badu, Interneten presentzia izan behar baitu. 3.1.3 MOOCen diseinu didaktikoa MOOCek daukaten ezaugarrien artean, irekiak izatea azpimarratu behar dugu. Horrek bi alorretan eragiten dio diseinu didaktikoari: edonorentzat parte hartzeko aukera irekia izateaz gain, ikaskuntza prozesuan zehar planteatzen diren eduki digitalak zein ikasle komunitateak sortzen dituenak halakoak dira, modu irekian eskaintzen baitira. Beraz, ikasle komunitateak garrantzi handia hartzen du, ikaskuntza prozesuaren ardatzean kokatzen delako eta, norberaren ikas autonomiaz gain, baliabide teknologikoen bitartezko elkarren arteko lankidetza zein partekatzea sustatzen delako. Horixe izaten da mota honetako ikastaroen arrakastaren gakoetako bat. Bestalde, sarearen bitartez izanda eta ikasle kopuru mugarik ez izatean, edozein lekutako ikasleak edozein ordutegitan aritzea dakar. Horrek, aurretik aipatutako ikas komunitatea asko aberasten du, izan ere, lantzen diren gaien inguruko esperientzia ezberdinak partekatzeko aukera eskaintzen baitu, parte hartze aktiboaren bitartez ikaskuntza prozesua eraikitzea sustatuz. Hala ere, komunitate tamainak dakartzan interakzio kopurua kontuan hartu beharra dago, plataforma bera gaitasun aldetik prest egoteaz gain, ikastaroaren diseinu didaktikoa horretara egokitzea ere eskatzen baitu. 14 Atal honen hasieran aipatutako INTEFek antolatzen dituen MOOCen diseinu didaktikoa aztertuz, gehienetan, bideo laburrak, ariketa interaktiboak, feedback zuzenak, ikasleen arteko komunitate aktiboa ahalbidetzen duten portfolioak, foroak, sare sozialak… ohiko baliabideak izaten dira, ikastaro mota honen ezaugarrietara egokitzeko. Hasieran, ikastaroaren nondik-norakoak azaltzen dituen sarrera atal bat eskura izaten da. Bertan, honako informazio-mota eskaintzen da: ikastaroaren antolatzaile eta antolamenduaren inguruko informazioa, epea, iraupena, helburuak, edukiak, metodologia, jarduera motak, ebaluazioa… Askotan, bideo-aurkezpen batekin ere eskaintzen da informazio hori guztia. Badago ikasleei proposatzen zaizkien jarduerak agerrarazten duen atal bat, aurreko saioan utzitako lekuan abiarazten dena eta alboan unitateen antolamenduaren eskemaz lagunduta dagoena, ikas-norabidean lagungarritzat. Beste atal batek, ikasebidentziak jasotzen ditu: ikaskideek burututako jarduerak modu irekian igo ditzakete eta norberak jarduerak egiterakoan lagungarri izan daitezke. Era berean, badago norberaren ikas-prozesuaren garapena laburtzen duen beste atal bat. Bertan, egindako aurrerapena, unitatez unitate, modu grafikoan agerrarazten da. Hiru horiek (jarduerak, ikas-ebidentziak eta ikas-prozesua)ikastaroaren oinarria izaten dira, norberaren eginbeharrekoak, horien eredu lagungarriak eta burututako ikasketaren garapena eskura izateko. Hainbat jarduera, eduki osagarri... ikasleekin partekatzeko zein iritziak eman eta jasotzeko portfolioa eta sare sozial ezberdinak ahalbidetzen dira, ikasleen arteko elkarreragina sustatu eta parte hartzaile bakoitzaren PLE (Personal Learning Environment) edo NIA (Norberaren Ikas-Alorra) garatu eta eraiki asmoz. Baliabide horiek norberak bere ikas-helburuen araberako informazioa partekatzea ahalbidetuko dute, informazio-iturri, esteka, baliabide, esperientzia… jaso zein helarazteko helburuz, eta parte hartzaile aktiboa izatea eskatuz. Laguntza espazio bat ere eskaintzen da, foro baten bitartez, ikas-bidean sor daitezkeen zalantzak elkar argitzen laguntzeko helburuz. Horretan, eta ikasle kopuru handia izan daitekeela aurreikusiz, ezinbestekoa da edozein gai berriren inguruan galdetu aurretik jada sortuak dauden gaien inguruko mezuak irakurtzea, daukagun zalantza aldez aurretik erantzun izana ohikoa izaten baita. Horrela, denbora modu eraginkorrean erabiltzeaz gain, beste kideena ere alferrik ez galtzea sustatzen da. Elkarrizketak gaiaren arabera bilatzeko, egindako ekarpenen balorazio positibo zein negatiboak adierazteko, elkarrizketak jarraitzeko… aukerak ahalbidetzen dira, ikasle 15 kopuru handiak sor ditzakeen elkarrizketa bolumena norberak bere beharretara egokitu ditzan. Ikastaroa osatzen duten unitateak agerian erakusten dira eta bakoitzaren barne antolamenduak eskema bera jarraitzen du, gainean klikatuz irekitzen dena. Unitate guztietan, lortu beharreko helburua, edukia (bideo laburren zein hainbat azalpen bisual, infografia, esteka… bitartez osatzen dira) eta epe batean egin beharreko jarduerak. Modu horretan, edukiak norberaren behar, erritmo, denbora eta zailtasuna egokitzeko aukera ematen da: behar beste aldiz ikusi, gelditu, atzera jo, azpitituluak jarri, kendu, hizkuntzaren arabera egokitu, testua irakurri, entzun… Eduki hori jarduerak egiterakoan ere eskuragarri dugu, horiek osatzerakoan lagungarri izateko. Unitatean zehar jasotakoa barneratu dugun egiaztatu asmoz, jarduera digital ezberdinak ere planteatzen dira. Horietako batzuek feedback automatikoa izaten dute eta egin eta berehala erantzunaren egokitasuna, egindako akatsen zergatia… agerrarazten dute. Horrela, aldez aurretik jasotako edukiak eta momentuan egindakoaren inguruan hausnartu, zuzendu, osatu… egiteko aukera ematen da. Unitatearen bukaeran, badaude, epe muga batean, ikasleek ekoitzi eta plataforman igo beharreko ikas-ebidentzia moduko jarduerak ere. Unitatean zehar jasotako informazioan oinarrituz eta ikastaroaren helburua zein azken jarduera betetzeko, jarduera digitalak sortzea eskatzen zaie ikasleei. Horiek egiterakoan, lagungarri gisa, baliabideak eskaintzen dituen atala ere erabilgarri izaten da (proposatutako baliabideen gidak, bideo-tutorialak, estekak…). P2P (peer to peer) edo parekoen arteko jarduerak zein ebaluazioak ere izaten dira, aldez aurretik ezarritako irizpideekin osatutako errubriketan oinarrituz. Bukaerako galdetegia batzuk ere egoten dira, norberaren asebetetze mailaren inguruko datuak jaso eta ikastaroan hobekuntzak egiteko helburua dutenak. Bukaeran, eta MOOCaren jarduera planaren %50 gainditzen bada, ziurtagiri edo ikur digital bat eskuratzen da, egindako ikastaroaren gainditzea adierazten duena. Domeina horiek motxila birtual batean gordetzen dira, parte hartzailearen etengabeko formakuntzaren eta aktibotasunaren adierazgarri gisa. 16 3.2. Konpetentzia Digitala 3.2.1 DigComp markoa Konpetentzia Digitala zer den definitzeko, konpetentzia beraren definiziotik hasiko gara, testuinguruan kokatu asmoz. Konpetentzia eskaera konplexuei erantzuteko eta zereginak egoki burutzeko ahalmena da. Trebetasun praktikoak, jakintzak, motibazioa, balio etikoak, jarrerak, emozioak eta gizartearen eta jokabidearen beste osagai batzuk elkarrekin mobilizatzea eskatzen du, ekintza ganorazkoa izan dadin (ELGA, DeSeCo, 2005). Definizio hori abiapuntu izanda, Konpetentzia Digitala, gailu teknologikoen erabilerari dagokion trebetasun praktikoaz haratago, hauek, jakintza, motibazioa, balio etikoak, jarrerak, emozioak eta gizartea bezalako beste osagaiekin uztartzean datza, eta eskaera konplexuei erantzun eta zereginak modu egokian burutzeko ahalmena litzateke. Konpetentzia Digitala garatzea, gaur egun teknologiak gure eguneroko bizitzaren alor ezberdinetan duen presentzia ikusita, ezinbestekoa da, bizitzako esparru ezberdinetan (pertsonalean, akademikoan, lan arloan zein gizartean) topatuko ditugun arazo zein erronka ezberdinei aurre egiten lagunduko baitigu. Arroyok sortutako kronograman ikus dezakegun bezala (5. irudia), azken urteetan asko aurreratu da Konpetentzia Digitala garatzeko asmoz, marko teorikoak zehaztu eta eguneratze aldetik: 17 5. irudia:"Konpetentzia Digitala. Erreferentziazko marko orokorren kronograma" Iturria: Arroyo, 2017 2010 eta 2011ko Gaztela Leon eta Unescoren dokumentuetan adierazten den bezala, irakasleok, irakasle lanetan aritzeko bete beharreko Oinarrizko Konpetentzien artean dago. Izan ere, ikasleekin konpetentzia hau garatu ahal izateko, ezinbestekoa baita irakasleok eremu digitalean konpetenteak izatea eta eremu honek hezkuntzari egiten dion ekarpenaz jabetu eta baliatzea. 2013an, Ferrarik DIGCOMP proiektuaren txostena argitaratu zuen, eta Europako markoan Konpetentzia Digitalaren bost eremuak zehaztu zituen. Esan genezake hori dela konpetentzia honen ikuspegi orokorra zehaztasun handiagoz ulertzen laguntzen duena: ● Informazioa Komunikazioa Edukiak sortzea Segurtasuna Arazoak ebaztea Urte berean, Estatu mailan, INTEFek DIGCOMP marko europarraren moldaketa egin zuen, zeinetan irakasleok konpetentzia hau garatzearen beharra azpimarratzen den, ikasleekin Konpetentzia Digitala garatzeko helburuarekin. 2015ean, Extremadurako Gobernuak, portfolio bat sortu zuen, DIGCOMP markoan zehaztutako 5 eremuetan oinarrituta, irakasleak digitalki konpetenteak direla ziurtatzeko, ebidentziak jasotzearen beharra azpimarratuz eta konpetentzia horri lotutako zer esperientzia eta jarduera egiten dituen aztertu eta jasotzea ezinbestekoa dela zehaztuz. 2017an, DIGCOMP markoko 5 eremuak eguneratu eta hauetariko eremu bakoitzean zehazten diren 21 azpikonpetentzietan mailaketa handitu zuten, zortzi maila ezarriz. Hona hemen eremuen eguneraketa: Informazioa eta informazio alfabetatzea. Komunikazioa eta kolaborazioa. Eduki digitalak sortzea Segurtasuna Arazoak ebaztea 18 Azkenik, urte berean, INTEFek irakasleen markoa ere eguneratu zuen, jarduera pedagogikoekin lotutako eguneraketak eginez, eta irakasleok konpetentzia digitalaren ebidentziak jasotzeko ingurune digitala argitaratu zuen (Portfolio de Competencia Digital Docente). Arroyok sortutako infografiaren bitartez (6. irudia), Konpetentzia Digitalaren erabilgarritasunari helduz, argi ikus dezakegu jorratzen dituen bost eremuen garrantzia eguneroko jardunean, bai irakasle eta baita ikasleei dagokionez: 6. irudia: "Konpetentzia Digitalaren 5 eremuak" Iturria: Arroyo, d.g. Azken finean, esparru akademikoan, pertsonalean, lanbidean, zein gizartean izango ditugun erronkak arrakastaz gainditzeko, teknologiak eskaintzen dizkigun aukerak baliatzeko Konpetentzia Digitala garatzea ezinbestekoa da. INTEFek deskribatutako DigComp 2.1ko 5 eremu hauetako 21 azpi konpetentzia bakoitzeko 3 konpetentzia maila zehazten ditu: A (Oinarrizkoa), B (Bitartekoa) eta C (Aurreratua) eta bakoitzaren barnean 2 azpimaila (A-1, A-2, B-1, B-2, C-1 eta C-2) Konpetentzia Digitalaren garapenaren jarraipena ahalbidetzen duten 6 azpi maila definituz (7. irudia). 19 7. irudia:INTEF-en irakasleen Konpetentzia Digital mailak. Iturria: INTEF (2017) 3.2.2 Heziberri 2020 Konpetentzia Digitalaren testuingurua aztertuta, gurera etorriz, 2014an Eusko Jaurlaritzak hainbat hezkuntza eragilerekin elkarlanean "Heziberri 2020" Hezkuntza eredu pedagogikoaren markoa argitaratu zuen, Europako esparruan hezkuntzaren eta prestakuntzaren arloan 2020rako ezarritako berrikuntza ildo estrategikoak bateratzeko helburuz, etorkizuneko belaunaldiak ongi prestaturik egon daitezen bai Euskal Herrian bai munduan bizitzeko. Plan hori egiteko, hiru iturri hartu ziren kontuan, nagusiki: Europar Batasunak 2020rako ezarritako hezkuntza‐xedeak; Eusko Jaurlaritzak proposatutako hezkuntza‐politika; eta euskal hezkuntza‐sistemak dagoeneko lortuak zituen emaitzak. 20 Heziberri 2020 planaren lehen proiektu hori ardatz hartuta, bigarren proiektua Curriculum Dekretuak egiten hastea litzateke eta horrek hirugarren proiektu bati, Euskal Eskolaren Legeari, ekiteko bidea irekiko luke. Hezkuntza eredu pedagogikoaren markoak ikasleen irteera‐profil orokorrak definitzen ditu, ikasleak Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntza amaitzean lortu behar dituen oinarrizko konpetentziak, hezkuntza‐ xedeak lortzeko eta bizitzaren arloetan eta egoeretan moldatzen jakiteko. Irteera‐profil orokorra ardatza da, bai ikastetxearen izaera berezia edo bere Hezkuntza Proiektua definitzeko, bai Oinarrizko Hezkuntzaren etapa guztien hobekuntza‐planak, programazioa, garapena eta ebaluazioa bideratzeko, bai irakasleen prestakuntza planifikatzeko. Konpetentzia eta oinarrizko konpetentziaren definizioa Europako Legeriaren arabera, ELGAren DeSeCo (2005) txostenean egindako konpetentziaren definizio proposamenetik abiatuko gara: "ezagueren eta trebetasunen gainetik daude konpetentziak. Eskaera konplexuei erantzuteko abileziak dira konpetentziak, eta horretan, zenbait baliabide psikosozial (tartean, baita trebetasunak eta jarrerak ere) hartzen ditu oinarri, testuinguru jakin batetik abiatuta, betiere". (Heziberri 2020, 9. orria) Europako Erkidegoen Batzordeak proposatutakoaren arabera (2006), oinarrizko edo funtsezko konpetentziak dira: Pertsona guztiek behar dituztenak beren burua errealizatzeko eta garatzeko, bai eta herritartasun aktiborako, inklusio sozialerako eta enplegurako ere. Hasierako hezkuntza eta prestakuntza amaitzean, gazteek behar hainbat garatuta eduki behar dituzte funtsezko konpetentziak, helduarorako prest egon daitezen, eta konpetentziak garatzen, mantentzen eta eguneratzen jarraitu behar dute, etengabeko ikaskuntzaren baitan. (Heziberri 2020, 9. orria) Oinarrizko konpetentziak formulatzeko orduan, oinarrian bi erreferentzia nagusi hartu dira kontutan: ● Alde batetik, Jacques Delors‐ek zuzendutako UNESCOrentzako txostena (1996) non hezkuntzak lau zutabe edo oinarri dituen: Ezagutzen ikastea Egiten ikastea Elkarrekin bizitzen ikastea Izaten ikastea 21 Lau zutabe horiek zeharkakoak edo berdinak dira diziplina‐arlo guztietan eta, oro har, beharrezkoak dira bizitzaren arlo eta egoera guztietan. ● Beste alde batetik, Europako Erkidegoen Batzordeak aurkeztutako oinarrizko konpetentziei buruzko gomendioa (2006), formulazioaren oinarri izan dena Espainian eta Frantzian: Ama‐hizkuntzan komunikatzea Atzerriko hizkuntzetan komunikatzea Matematikarako konpetentzia eta zientzia eta teknologiarako oinarrizko konpetentziak Konpetentzia digitala Ikasten ikastea Pertsonarterako eta gizarterako konpetentziak Ekintzaile‐espiritua Kultur adierazpena Oinarrizko konpetentzia batzuk zeharkakoak dira: hizkuntza‐komunikazioa, konpetentzia digitala, ikasten ikastea, pertsonarterako eta gizarterako konpetentziak eta ekintzaile‐espiritua. beste batzuk, ordea, espezifikoak dira diziplina batean edo batzuetan: matematikarako konpetentzia, zientziarako konpetentzia, teknologiarako konpetentzia eta kultur adierazpena. Bi txostenetan aipatutako guztiak dira oinarrizko konpetentziak, hots, bizitzarako beharrezkoak eta ezinbestekoak; baina bereiztea eta erlazionatzea komeni da. Oinarrizko zehar‐ konpetentziak, ondo ikasi eta ebaluatuko baditugu, integratu egin behar baitira diziplina baitako oinarrizko konpetentziak garatzen dituzten arloen edukiak ikasteko prozesuan. Baina erlazionatzea ere komeni da, oinarrizko zeharkonpetentzien bitartekaritza beharrezkoa baita diziplina baitako oinarrizko konpetentziak eskuratzeko (Eusko Jaurlaritza, 2015). Hezkuntzaren helburuak lortze bidean, hau da, Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntza amaitzean ikasleek irteera profil orokorra lortu dezaten, garatu beharreko bi Konpetentzia maila ezberdintzen dira eta bakoitzaren barnean zeintzuk dauden ere zehazten da: ● Oinarrizko zehar konpetentziak edo orokorrak: Hauen bidez, bizitzaren eremu eta egoera ezberdinetako problemak (pertsonalak, sozialak, akademikoak eta laboralak) arrakastaz konpontzen trebatzea da asmoa, bai diziplina arlo guztiekin lotutako egoeretan, baita, eguneroko bizitzako egoeretan ere. Zeharka arlo guztietan lan eginez garatu beharrekoak, ikasgai guztietan integratuz eskuratu eta aplikatzen dira. 22 ● Diziplina baitako edo Diziplina arteko konpetentziak: Hauen bidez, bizitzaren eremu eta egoeretako problemak (pertsonalak, sozialak, akademikoak eta laboralak), arrakastaz konpontzen trebatzea da asmoa, diziplina‐arlo jakin baten baliabide espezifikoak erabiliz. Diziplina‐arlo jakin baten baliabide espezifikoak landuz garatu behar dira, diziplina horri lotutako egoerak/problemak konpontzeko aplikatzen dira. 8. irudian ikus dezakegunez, Oinarrizko Konpetentzien artean ezartzen diren lau oinarrizkoekin uztartuta, zutabe bertikalean denei eragiten dien Komunikazio Konpetentzia eta Konpetentzia Digitala: Komunikatzen Jakitea agerrarazten da. Honez gain, Konpetentzia Espezifikoei dagokienez, horietako bat Teknologiarako Konpetentzia da. 8. irudia: Hezkuntza eredu pedagogikoaren markoa. Iturria: Eusko Jaurlaritza (2015) Beraz, agerikoa da Konpetentzia Digitala bai zeharka eta baita zehazki garatzeak duen garrantzia, Konpetentzietan oinarritutako hezkuntza eredu honetan. Zentzu honetan, Heziberri 2020k (Eusko Jaurlaritza, 2015) irakatsi eta ikasteko prozesuetan IKTak txertatzeko orientabideak ere ematen ditu: Oinarrizko hezkuntza amaitzen duen ikasleak konpetentzia digitala eta mediatikoa eduki behar du, hau da, egungo herritarrek eskatzen duten alfabetizazio edo trebakuntza funtzional osoa. Hori ez da ebaluatzen baliabide horiek zenbat eta zenbateko maiztasunez erabiltzen diren neurtuta, baizik eta bizitzaren eremu eta egoeretan egoki, ganoraz eta arduraz aplikatzen diren ikusita. (Eusko Jaurlaritza, 2015, 33.orria) 23 Oinarrizko Hezkuntza amaitzean, ikasle guztiek eduki behar dute PLE delakoa (Norberaren Ikaskuntza Ingurunea), hau da, norberak erabiltzen dugun tresna, zerbitzu eta konexioen multzoa, konpetentzia berriak eskuratzearekin lotutako helburuak lortzeko eta bizian zehar ikasteko. (Eusko Jaurlaritza, 2015, 33.orria) Helburu horiek lortzeko, Irakatsi eta ikasteko prozesuetan IKTak integratzea da proposatzen dena, diziplina arlo guztietan normalizaturik egotea, alegia. IKTak integratu eta curriculumean sartzeko, eta Konpetentzia Digitala curriculumean garatzeko, hiru ikuspuntu osagarri erabili eta mailaka ezarri behar dira: ● Konpetentzia Digitala, jakintza arlo gisa (IKTez ikastea). Konpetentzia Digitala, curriculum‐arloetako eduki didaktiko multimediekin jarduteko (IKTetatik ikastea). Konpetentzia Digitala, ikaskuntzarako eta jakintza eraikitzeko tresna gisa (IKTekin ikastea). Konpetentzien araberako hezkuntzan, konpetente izateko, adierazpenezko, prozedurazko eta jarrerazko edukiak jakin behar dira: ● IKTak oso lagungarriak izan daitezke bitarteko tresna gisa, ikasleek adierazpenezko edukiak ikas ditzaten eta irakasleek hobeto irakats dezaten. IKTak oso lagungarriak izan daitezke ikaskuntza‐prozesuak hobetzeko, zeharkako eta diziplina baitako prozeduren tresna bitartekari moduan. IKTak oso lagungarriak izan daitezke modu ordenatuan eta berreskuragarrian biltegiratu eta aurkezteko irakatsi eta ikasteko prozesuaren edukia, prozesuak eta produktuak. IKTak lagungarriak izan daitezke ohitura eta jarrera batzuk garatzeko ere: prozesu kognitiboak (arreta, jakin‐mina, interesa, motibazioa...) eta, batik bat, prozesu metakognitiboak (kontzientzia hartzea eta autorregulazioa); komunikazio‐prozesuak (entzute aktiboa, errespetua...); lankidetzarako ohiturak eta jarrerak, sareko elkarlana, etab. Alde horretatik, gizakia errespetatzea eta erabiltzaileen eskubide nahiz betebeharrak aintzat hartzea oinarri duten printzipio etikoekin bat datozen ohituretan eta jarreretan heztea ezinbestekoa da, besteekin batera bizitzeko eta digitalki komunikatzeko. (HeziBerri 2020, 34.orria) 3.2.3 Irakasleen konpetentzia digitala 24 Eusko Jaurlaritzak 2012an IKANOS proiektua martxan jarri zuen, EAEko herritarrei konpetentzia digitalen ahalduntze prozesuan lagundu eta esparru profesional guztietan langileak prestatzeko estrategiak eman nahian. Irakasleoi ere antzeko estrategiak eskaintzea hobetsi izan da "autoebaluazio" baten bitartez, irakasle bakoitzak edota klaustro osoak konpetentzia digitaletan dituzten hutsuneak antzeman eta, ondoren, Berritzegunearekin batera formazio ekintzak antolatu ahal izateko. DIGCOMP Europar markoan oinarrituta, Gaitasun Digitalen 5 eremuen 21 azpikonpetentziak laburbiltzen dituen irudia, 5 dimentsio mailak ere zehazten dituelarik: 9. Irudia: Gaitasun Digitala Iturria: Ikanos (d.g.) HeziBerri 2020an agertarazitakoari garapena eman nahian, Irakasleen Konpetentzia Digitala argitaratu zuen Berritzegune nagusiak, 2015eko abenduan Irakaslearen Konpetentzia Digitalaren formazio eraginkorra ahalbidetu asmoz. Bertan, Euskal hezkuntza sistemako irakasle ororen erreferentziazko profil bat zehaztu nahi izan zen, berau, INTEF-eko " Marco Competencia Digital Docente" delakoan oinarrituta. Horrela, profilean zehazten diren azpi Konpetentzia Digitalak irakasleenformazio ekintzetan aintzat hartuko direlakoan elkarbanatzen dira. 25 Helburu horretan aurrera egin asmoz, 2013ko DIGCOMP markoan zehazten diren 21 azpi konpetentzietan oinarrituta, Berritzegune Nagusiak irakasleentzat Konpetentzia Digitalaren mapa sortu zuen. Hauek dira Konpetentzia Digitalaren 5 eremuen banan banako azpi konpetentzietan Berritzegune Nagusiak sortutako mapan agerrarazten direnak: 10. irudia: "Irakasleen Konpetentzia Digitalak. Informazioa" Iturria: Berritzegune Nagusia (2013) 11. irudia:"Irakasleen Konpetentzia Digitalak. Komunikazioa" Iturria: Berritzegune Nagusia (2013) 12. irudia:"Irakasleen Konpetentzia Digitalak.Edukia sortzea" Iturria: Berritzegune Nagusia (2013) 26 13. irudia:"Irakasleen Konpetentzia Digitalak. Segurtasuna" Iturria: Berritzegune Nagusia (2013) 14. irudia:"Irakasleen Konpetentzia Digitalak. Arazoak ebaztea" Iturria: Berritzegune Nagusia (2013) Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak bultzatutako zentroa da Tknika, Lanbide Heziketari aplikatutako Ikerketa eta Berrikuntzako EAEko Zentroa. Bere barne dago ETHAZI (Etekin Handiko Zikloak) proiektua eta Konpetentzia Digitala lantzeko baliabideen ETHAZI Biltegia sortu du, DIGCOMP markoan adostutako 5 eremuetako 21 azpi konpetentzietarako jarduera praktikoak proposatuz, irakasle zein ikasleen Konpetentzia garatu asmoz. 27 15. irudia: Gaitasun Digitalak (ETHAZI) Iturria: Tknika (d.g.) 3.2.4 Lehen Hezkuntzako irteera-profil digitala Aurreko atalean aztertutako irakasleen Konpetentzia Digitalaren inguruko informazioa, irakasleok alor honetan konpetenteak izateko lortu beharrekoak adierazten dizkigute. Azken finean, irakasleok formatu eta prestatu egin behar gara, ikasleak Gaitasun Digital maila jakin bat izatea lortze bidean. Asmo horrekin sortu du Berritzegune Nagusiak Lehen Hezkuntzako ikasleren irteera profila Konpetentzia Digitalean: 28 16.irudia: LHko ikaslearen irteera profila Konpetentzia Digitalean Iturria: Berritzegune Nagusia 3.2.2.atalean aipatu bezala, Heziberri 2020 planaren Hezkuntza eredu pedagogikoaren markoa, lehen proiektua ardatz hartuta, bigarren proiektua Curriculum Dekretuak egiten hastea litzateke eta horrek hirugarren proiektu bati, Euskal Eskolaren Legeari, ekiteko bidea irekiko luke. Hezkuntza eredu pedagogikoaren markoak ikasleen irteera‐profil orokorrak definitzen ditu, ikasleak Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntza amaitzean lortu beharko lituzkeen oinarrizko konpetentziak, hezkuntza‐ xedeak lortzeko eta bizitzaren arloetan eta egoeretan moldatzen jakiteko. 29 Irteera‐profil orokorra ardatza da, ikastetxearen izaera berezia edo bere Hezkuntza Proiektua definitzeko, Oinarrizko Hezkuntzaren etapa guztien hobekuntza‐planak, programazioa, garapena eta ebaluazioa bideratzeko zein irakasleen prestakuntza planifikatzeko. Irakasleen Konpetentzia Digitala garatzeko mapan egin bezala, ikasleen Konpetentzia Digitalaren irteera profila garatu du Berritzegune Nagusiak, bai Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleekin garatu beharreko 5 eremuetako 21 azpi konpetentzietako lorpen maila adieraziz eta baita Lehen Hezkuntzako ikasleekin ere. Modu honetan, ikasleek Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntza bukatzean lortu behar dituen oinarrizko Konpetentzia Digitalak zehazten dira, berauek lortzeko mailak ezarriz. Hauek lirateke beraz, Lehen Hezkuntzako ikasle batek, 6. maila bukatzean Konpetentzia Digitalari dagokionez, eremuz eremu eta garatua izan beharko lituzkeen 21 azpi konpetentzien maila: 1.EREMUA: INFORMAZIOA ETA INFORMAZIO ALFABETATZEA: 1.1 Interneten nabigatzea, informazioa bilatu eta iragaztea: Sarean bilatzea eta eskuratzea; informazio-beharrak era antolatuan azaltzea; adierazgarria topatzea; baliabideak eraginkortasunez hautatzea; informazio-iturri desberdinak kudeatzea eta informazio-estrategia pertsonalak sortzea. TARTEKO MAILA Gai naiz nire informazio digital beharrak adierazteko. Interneten nabiga naiteke, informazioa lortzeko eta sarean informazioa bila dezaket. Aurkitzen dudan informazio egokia aukeratu dezaket. 1.2 Informazioaren, datuen eta eduki digitalen ebaluatzea: Informazioa, datuak eta eduki digitalak modu kritikoan biltzea, prozesatzea, ulertzea eta ebaluatzea. TARTEKO MAILA Informazio iturri ezberdinak konpara ditzaket eta informazio iturri ezberdinen fidagarritasuna ulertzen dut. 1.3 Informazioan, datuak eta eduki OINARRIZKO MAILA 30 digitalak biltzea eta berreskuratzea. Informazioa, datuak eta eduki digitalak kudeatzea eta metatzea, berreskurapena errazteko eta informazioa eta datuak antolatzeko. Artxibo eta eduki ezberdinak (testuak, irudiak, musika, bideoak, webguneak…) gordetzen badakit. Badakit gordetako txata, Informazioa eta edukiak partekatzea: Aurkitutako informazio eta edukien partekatzea, ezagupena, edukiak eta baliabideak partekatzeko prest egotea eta gai izatea, bitartekari gisa aritzea, berri, eduki eta baliabideen hedapenean proaktiboa izatea, aipamen eta zitazioaren praktika ezagutzea, izatedun ezagutza multzoari informazio berria txertatzea. OINARRIZKO MAILA Badakit artxiboak eta edukiak nola partekatu, bitarteko sinpleen bitartez (postaz artxibo erantsien bidez, interneten argazkiak igoz….). Jarrera proaktiboa adierazten dut, baliabide, eta jakintza partekatzerakoan. 31 2.3 Online hiritargoan parte hartzea: Online parte hartzearen bidez gizartean inplikatzea, teknologia eta ingurune digitalei dagokienez ahalduntze eta autogarapenerako aukera teknologikoak bilatzea, duen potentzialaz kontzientzia izatea. OINARRIZKO MAILA Badakit teknologia zerbitzu ezberdinekin interakzioak sortzeko erabili daitekeela eta hezkuntza eremuan hauetako batzuen erabilera pasiboa egiten dut. 2..4 bitartez kolaboratzea: Talde-lanerako, elkarlan prozesuetarako, eta elkarren artean sortu eta eraikitako baliabide, ezagupen eta edukientzat teknologia eta bitartekoak erabiltzea. TARTEKO MAILA Baliabide digital sinpleak erabiltzen dituzten beste pertsonekin eztabaidatu eta edukiak sor ditzaket. 2.5 Netiketa: Online elkarrekintzetan, portaera araudiekin ohituta egotea, kultur aniztasunarekiko kontzientzia izatea, online arriskuen aurrean norbera eta besteak babesteko gai izatea (adibidez ziber jazarpena), portaera ez-egokiak identifikatzeko bitartezko komunikazioaren oinarrizko arauak ezagutzen ditut. 2.6 Nortasun digitala kudeatzea: Nortasun digital bat edo batzuk sortu, egokitu eta kudeatzeko gai izatea, norberaren ospea babesteko gai izatea eta kontu eta aplikazio desberdinekin sortutako datuak kudeatzea. OINARRIZKO MAILA Nortasun Digitalaren onuren eta arriskuen jabe naiz. 3.EREMUA:EDUKIAK SORTZEA 32 3.1 Edukiak garatzea: Hainbat formatutan edukiak sortzea, multimedia edukiak sartuz, norberak edo beste batek sortutako edukiak editatzea eta hobetzea, bitarteko digital eta teknologikoen bitartez eta sormena erabiliz, adierazpenak egitea. TARTEKO MAILA Eduki digitalak formatu ezberdinetan ekoizten ditut online aplikazioak erabiliz, adibidez, testu dokumentuak, multimedia aurkezpenak, irudien diseinua, bideo edo audio grabaketak. 3.2 Eduki digitalak integratzea eta berregitea: Eduki eta ezagutza berri, original eta nabarmenak sortzeko aurretik dauden baliabideak aldatzea, hobetzea eta konbinatzea TARTEKO MAILA Beste batzuen baliabideak aldatu eta egokitzeko gai naiz. 3.3 Egile eskubideak eta lizentziak: Informazioari eta eduki digitalei egile eskubideak eta lizentziak nola aplikatzen zaizkien ulertzea. OINARRIZKO MAILA Interneten banaturiko eduki batzuk egile eskubideak dituztela kontziente naiz. 3.4 Programazioa Programa gailuetan aldaketak egitea, programazioaren oinarriak ulertzea, programa baten atzean zer dagoen ulertzea. OINARRIZKO MAILA Software eta aplikazioen funtzio erraz batzuk aldatzen ditut, oinarrizko konfigurazio maila batean. Programazioaren oinarrizko funtzioak ezagutu eta jarduera sinpleak egiten ditut testuinguru baliabideren batekin (Adb: Scratch) 4.EREMUA:SEGURTASUNA 4.1 Gailuak eta identitate digitala babestea: Norbere gailuak babestea eta sareko arriskuak eta mehatxuak ulertzea, babes eta segurtasun neurriak ezagutzea OINARRIZKO MAILA Erabiltzen ditudan gailu digitalen babeserako oinarrizko neurriak hartzen ditut. pribatutasuna errespetatzea, mehatxu, iruzur eta ziber erasoetatik norbere burua babestea. OINARRIZKO MAILA Online, nire buruari zein besteei buruzko informazio mota batzuk soilik partekatu ahal izateaz ohartzen naiz. 4.3 Osasuna eta ongizatea babestea: Teknologiaren eta erantzun teknologikoak identifikatzea: dagokionean konponbide egokiak esleitu, behar pertsonaletara tresnak egokitu eta konponbide eta OINARRIZKO MAILA Eguneroko lanean ikaskuntza-beharrak asetzeko eta arazo teknologikoak ebazteko zenbait tresna eta baliabide digital erabiltzen ditut. Eguneroko jarduera hezitzaile baterako tresna digitalen bat aukeratzekoan, erabakiak hartzen ditut. 34 tresna digital posibleak modu kritikoan baloratzea. 5.3 Berriztatzea eta teknologia era sortzailean erabiltzea: Teknologia erabiliz, ekoizpen multimedia eta digital partehartzaileetan modu aktiboan parte hartu, bitarteko digital eta teknologikoetan sortzailean adierazpenak egin, ezagutza sortu eta arazo kontzeptualak ebatzi tresna digitalen laguntzarekin. OINARRIZKO MAILA Teknologia digitalak ikaskuntzarako jarduerak errazteko erabili ditzakedala badakit. Tarteka era sortzailean erabiltzen ditut. 5.4 Gaitasun digitalen hutsuneak identifikatzea: Norbere gaitasunaren hobetze eta eguneratze beharrak ulertzea, besteei beraien gaitasun digitala garapenean lagundu. OINARRIZKO MAILA Teknologia erabiltzen dudanean ditudan muga edo gabezien jabe naiz. 3.3 MOOCen arlo teknikoa 3.3.1. LMSak eta MOOCak LMS (Learning Management System) ikaskuntza online egitea ahalbidetzen duen sistemari deritzo, ikasgaietako edukiak modu digitalean eskuragarri izateaz haratago, ikasleen arteko elkarrekintza izateko, jardueren feedbacka jasotzeko, zein tutoreekin ebaluaketa hezigarria izateko aukera ahalbidetzen duena. LMS sistema hauen arrakasta handitzearen ondorioz, hainbat plataforma garatuz joan dira, bakoitza bere ezaugarriak izanik. Gaur egun, sarean, MOOCak eskaintzen dituzten plataforma ezberdinak aurki ditzakegu: Coursera, Udacity, Miriadax, Canvas LMS, Sakai, Blackboard, d2l, Moodle, edX… Coursera, Udacity eta MiriadaX MOOCak egiteko diseinatuta daude, baina plataforma itxiak dira. Canvas, Sakai, Blackboard eta d2l -en inguruan, Moodlek zein edXek duenarekin konparatuta - batez ere Euskal Herria mailan - komunitate txikiak eta itxiak dira (nahiz 35 eta ez da gauza bera gertatzen Estatu Batuetan...). Hortaz aparte, ez daude MOOCak egiteko pentsatuak. EdXen aldea, MOOCak eskaintzen dituzten beste erakundeekiko: ● Unibertsitateek sortua eta oraindik ere zuzenduak dira. Irabazi asmorik gabeko eta kode irekiko MOOC hornitzaile bakarra da. Open EdX, ikastaroak gidatzen dituen iturburu irekiko plataforma da eta doakoa da, edozein erabiltzailerentzat eskuragarri. Open edX-ekin, hezitzaile eta teknologoek ikaskuntza tresnak sor ditzakete eta funtzio berriak ekarriko dituzte plataformara, mundu osoko ikasleei mesede egiteko irtenbide berritzaileak sortuz. 3.3.2. edX plataforma Hardvard Universityk eta Massachusetts Insittute of Technologyk (MIT) 2012an sortua, edX online ikaskuntzarako baliabidea da. Unibertsitate zein erakunde onenen kalitate handiko MOOCak eskaintzen die mundu osoan zehar dauden ikasleei. Irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta hiru helburu hauek bultzatzen ditu: ● Guztientzat, nonahi, kalitate handiko hezkuntza sarbidea handitu. I(ra)kaskuntza hobetu, aurrez aurre zein sarean. Ikerketaren bidez i(ra)kasteko aurrerapena egin. Esan genezake, beraz, azken urteetan i(ra)kaskuntza iraultzen ari dela, online eskaintzen diren ikastaroak direla eta. Teknologiek eraginda, egungo gizarteak daraman eraldatze prozesuaren ondorioz, testuinguru gehienetan sortzen ari diren beharretara egokitzeko asmoz sortu izan mota honetako ikastaroak. Modu autonomoan eta munduko beste edozein tokitako ikas komunitatearekin elkarrekintzan ikaskuntza sortzeko helburuarekin, arrakasta handia lortu dute. EdX, 2012an sortua, iraultza honen aitzindaria da. Gaur egun, 130 erakunde global baino gehiagorekin elkarlana egiten dute, hauen artean, mundu osoko unibertsitate zein irabazi asmorik gabeko erakunde ezagunak. mundu osoan 16 milioi ikasle eta 2000 ikastaro inguruko eskaintza dituelarik. EdX bitartez eskaintzen diren online ikastaroen ezaugarriak hobeto ezagutzeko, lagungarri izan zait, ikaskuntza modu autonomoan eginez plataforma honetan eskuragarri dauden MOOC bi aztertzea: ● Demo X (aurkezpen bideoa) 36 (aurkezpen bideoa) Ikastaro bat sortzen ikasteko aukera eskaintzen da, 3 astetan 4-6 orduko asteroko dedikazioarekin eta epe muga izanda, kasu honetan 2019ko maiatzak 14an): https://www.edx.org/course/studiox-creating-a-course-with-edx-studio 3.3.3. Zergatik edX eta ez Moodle? Open edX hasieratik izan zen MOOCak aurrera eramateko diseinatuta eta sisteman ikasle kopurua eskalatzeko erraztasunak eskaintzen ditu zein telefono mugikorretan erabilgarritasuna ahalbidetzen duen diseinuarekin sortu zen. Moodlekin MOOC bat aurrera eramateko aukera egon arren, ez dago horretarako hain ondo prestatuta eta mugikorretan erabili ahal izateko modua ere, gerora diseinatutako funtzionalitateak dira. Hala ere, gure beharretara hoberen egokitzen dena zehazteko, bakoitzaren historia, ezaugarriak eta beraien arteko desberdintasunak aurkeztu egingo ditugu. Alderatu ditzagun, bada, Open edX eta Moodle: Grooves 2018an ,Open edX vs. Moodle: A Comparison" artikuluan aipatzen duenaren arabera, "Biak dira sorburu irekia duten ikaskuntzarako online plataformak, pedagogia, hartzaile eta ikasteko erabilera kasu ezberdinetarako helburuz sortuak. Bi plataformen iturburu irekiaren izaera dela medio, komunitatearen ekarpenei esker lortutako etengabeko hobekuntzaz baliatzen dira". Bien arteko aldea ikusten has gaitezke, bakoitzak bere burua deskribatzen duen moduaren bidez: Open edXek (d.g.) iturburu irekiko eta doako ikastaroen kudeaketa sistematzat (CMS) deskribatzen du bere burua, mundu osoan zehar erabiltzeko eta esparru anitzetako Massive Open Online Ikastaroak (MOOC) , klaseak eta prestakuntza moduluak eskainiz. 37 Moodlek (d.g.) eraikuntza sozialaren pedagogiak gidatuta dabilen plataforma gisa deskribatzen du bere burua eta ikaskuntzan oinarritutako tresnak eta lankidetzaikaskuntza ingurune indartsu bat eskaintzen du, bai irakaskuntza eta baita ikaskuntza ere ahalbidetuz. Azken finean, Moodle online moldeko ikastaroak sortzeko programa-multzoa da. Garabidean dagoen kode irekiko proiektua da eta giza konstruktibismoak gidatutako hezkuntza-egoerak bultzatu nahi ditu. Doan banatzen da Software libre moduan (Open Source) GNU Lizentzia Publikoaren baitan. Horrek esan nahi du Moodle-ek egileeskubideak (copyright) dituela, baina hainbat kontu egiteko askatasuna dugula. Moodle kopiatu, erabili eta aldatu daiteke, baldin eta ondokoak onartzen badira: iturburu kodea aske uztea, jatorrizko lizentzia eta egile-eskubideak ez aldatzea edo ezabatzea, eta lizentzia hori bera Moodletik eratorritako beste edozein lani aplikatzea. Moodle hitzak ingelesez, Modular Object-Oriented Dynamic Learning Environment delakoaren akronimoa da (Objektuetara bideratutako Ikas-Ingurune dinamikoa eta Modularra). Horrez gain, zerbaiten inguruan bueltak eman eta gehiegi kezkatu gabe burura datozkigun gauzak egiteko prozesuari dagokion aditza ere bada; aktibitate atsegina barneko hausnarketa eta sormena eskatzen dituena, alegia. Kontzeptu hori Moodle garatu zen moduari, eta irakasle eta ikasleak online ikastaro batean aplikaziora hurbiltzeko moduari ere badagokie. Wikipediaren (d.g.) datuen arabera, 2018ko maiatzean Moodle-ren gune ofizialean erregistratutako guneek guztira 129.000.000tik gora erabiltzaile dituzte, 120 hizkuntza baino gehiagotara itzulita dago (euskarara ere bai), mundu osoko 230 herrialdetan ari dira erabiltzen, 100.000 gune baino gehiagotan. Moodle-ek esperientzia handiago dauka, izan ere, 2001ean iritsi zen online hezkuntza mundura eta Open edX-k 2013an ireki zuen bere kodea. Hau dela eta, komunitate indartsuagoa dauka zalantzak argitze aldera, hizkuntza ezberdinetan, besteak beste, euskara. Bertsio eguneraketen aldetik ere, nahiko modu erregularrean argitaratzen ditu eta bere proiekzioa nahiko jarraia dela esan dezakegu. ● Helburuak: Biak diseinatu ziren helburu hezitzaileekin. Hala ere, urteetan zehar plataforma bakoitzak bide desberdina hartu izan du, hartzaile desberdinetara egokitzeko asmoz. Moodle sare bitartezko ikasgelako eredu tradizionalago baterako eraiki zen, non online ikasgelako tamainak normalean 5-30 ikasle bitartekoa zen. Batez 38 ere goi mailako hezkuntzan oinarritzen diren bezero zabalak ditu, besteak beste, The State University of New York eta London School of Economics. Presentzia handia dauka mundu akademikoan. Open edX, ordea, MOOCen lineako eta norberaren erritmoaren ikasketarako diseinatu zen. Oso eskaintza zabala du eskala handiko ikusleei bideratuta, eta plataforman ikasle gutxi batzuetatik, milioika ikasleetara erraz eskalatu daiteke. Horregatik, plataformak, goi mailako irakaskuntzako ohiko publikoetatik haratagoko oihartzuna du, eta ongi finkatu da elkarte ezberdinekin, gobernuz kanpoko erakundeekin, irabazi asmorik gabekoekin eta startup txikiekin. Adibide moduan, bezeroetako batzuk, Starbucks, Mongodb, RedisLabs... dira. Open edX-en MOOC estiloaren konfigurazioa ere parte-hartze interaktiboagoa ahalbidetzen du, online ikasgela sinple batek baino. Elementu interaktiboak gehitu daitezke ikastaroetan X blocks pluginekin, ia mugarik gabeko malgutasuna ematen dutenak. XBlocks delakoak dira, Open edX-en ikastaroen egileei, administratzaileei eta hezitzaileei, forma eta tamaina ezberdinetako erakundeak izatearen arrazoi handietako bat da. Bi plataformek bideoak, galdetegiak eta azterketak bezalako ezaugarriak gehitzeko aukera ematen dute. Moodlek erabiltzaileentzat erabilgarri dauden koadroetatik kanpo eskuragarri dauden pluginen liburutegi handiagoa dauka: baina, bolumenean irabazten duena, Open edX-ek kalitatezko esparruan irabazten du, XBlocks-ek egile-esperientziarekin eta diseinatzeko errazago integratzen baitira. Hona hemen bien plataformen artean hautatzerakoan izan ditzakegun zalantzak argitu eta bategatik zein besteagatik hautua egiten lagun gaitzaketen azken argudioak: ● Komunitateak: Komunitatea garrantzitsua da plataforma aukeratzeko garaian. Biek dituzte beraien plataforma garapenaren norabidea gidatzen dituzten komunitate desberdinak, baina, aktiboak. Moodle komunitateak K-12 (Kindergarten 12. maila, hainbat herrialdeetan, EEBB, Kanada, Ecuador... Oinarrizko Hezkuntza izendatzeko terminoa, 4-6 urterekin hasi eta 17-19 urte bitarteko adina arte, alegia) ) oinarrietatik atera zen, eta Open edX komunitatea goi mailako hezkuntzan sortu zen, MOOCen bidez informazio konplexu eta aurreratuagoa partekatzeko asmoz. 39 ● Erabilgarritasuna: Moodle plataforma egonkorra da, baina zenbait erabiltzailerentzat funtzioak ez dira oso naturalak. Gainera, itxura aldetik, pixka bat zaharkitua geratu dela deritzote. Horrez gain, ez du mugikorrentzako garapenean lehentasunik jarri edo APIak lehenetsi, eta horrek erabiltzaile batzuei zailtasunak ekarri dizkie. Open edX, erabilgarritasun aldetik, APIak errazago erabiltzeko aukera ematen du. Gainera, Apps zein Tahoe bezalako zerbitzuak daude, alderdi teknikoak zaintzen laguntzeko eta plataformaren erabilera are errazagoa izan dadin. Bezeroak: Batzuetan, bi produktuen arteko desberdintasunak produktuen erabileen arabera azaltzen dira. MIT, Harvard eta Stanford bezalako erakunde ospetsuak, baita Google, Amazon Web Services eta IBM enpresa berritzaile handiek ere, Open EdX erabiltzen dute. Moodle-ren erabiltzaileen artean, New Yorkeko Estatuko Unibertsitatea, London School of Economics eta Shell bezalako enpresak daude. Euskal Herri mailan ere, hezkuntza erakunde garrantzitsuek Moodle erabiltzen dute, beraien eguneroko lanean zein eskaintzen dituzten online ikastaroetan: Euskal Herriko Unibertsitateak, Udako Euskal Unibertsitateak, Eusko Jaurlaritzak, Ikastolen Elkarteak, HABEk … Azken ezaugarriak: Moodle eta Open edX plataforma aurreratuak dira eta bakoitzak bere abantailak ditu. Moodle-k duen plataformaren itxura, aukerarik egokiena da, esperientzia tradizionaletan oinarrituta ikaskuntza prozesua burutu nahi duten hartzaileentzat. Bestalde, modernoagoa den ikas baliabidea bilatzen ari diren hartzaileentzat, erabiltzaile-base masiboa lortu zein aldakortasun eta malgutasun handiagoa eskaintzen duen zerbaiten bila ari direnentzat, Open EdX da aukera egokiagoa. Ikastaroak erraz konfiguratzeko aukera eskaintzen du, oso parametro zehatzak kontrolatu beharrik gabeko jarduera konplexurik gabe, diseinu eta interfaze moderno eta sinple batekin. Moodle konfigurazio aldetik aukera gehiago eskaintzen dituenez, ikastaro bat abian jartzeko zereginak lan handiagoa ekar dezake. Konfigurazioa: Moodle 40 konfigurazio aldetik aukera gehiago eskaintzen dituenez, ikastaro bat abian jartzeko zereginak lan handiagoa ekar dezake. EdX-en editatzeko Studio tresna, konfigurazio aukera gutxiago izanik, arina da. ikastaro bateko segurtasun kopiak inportatzea edo esportatzea edo kalifikazioak kudeatzea bezalako prozesuak errazagoak dira. Pereira, Sanz-Santamaría eta Gutiérrezek, 2014an, Comparativa técnica y prospectiva de las principales plataformas MOOC de código abierto lizentzia irekiko MOOC plataforma nagusien konparaziozko azterketa teknikoa egin zuten. Bertan, hezkuntza eragileen arduradunek ikastaro masiboak diseinatzerakoan edukiak baimendu eta garatuko dituzten plataformaren inguruan dituzten erabakiak har ditzaten gakoak eskaintzen dira. Sagastume eta Morales-ek, 2018an, Libro guía sobre aspectos tecnológicos en relación a los MOOCs en Educación Superior lanean, LMSen azterketa teknikoa egiten du, azpiegitura eta ekoizpen teknikoaren inguruko informazioa aurkeztuz. Ideia garrantzitsuenen artean, aipatzen dute MOOCak sortzeko eta garatzeko interesa duten erakundeak informatuta egon beharko liratekeela eta MOOC zerbitzuen produkzioa gauzatzeko behar duten azpiegitura ezagutu beharko luketela. Kontuan hartu beharreko alderdiak honako hauek direla azpimarratzen dute: MOOC-ak inplementatzeko plataforma, bideoak grabatzeko hardwarea eta bideoak editatzeko softwarea. Horien bidez, irakaskuntza metodologia birtual hori garatzen hasiko diren erakundeen erreferentzia gisa erabil daitezkeen azpiegitura eta ekoizpenaren inguruko alderdi teknikoen inguruko informazioa aurkezten da. Bi LMSen ezaugarriak alderatuta, Konpetentzia Digitala Lehen Hezkuntzan MOOCaren bitartez proposatutako helburuak betetzeko, Open edX da egokiena. Izan ere, hasieratik izan da MOOCak garatzeko diseinatuta eta honek parte hartzaile kopuru aldetik eskalatzeko aukera hobeak eskaintzen ditu. Ikastaroak konfiguratzeko erraztasun handiagoa ere ematen du, nahiz eta aukera gutxiago izan, nahikoak izango baitira ikas prozesuan aurre ikusitakoa betetzeko. Honekin batera, segurtasun kopiak inportatu zein esportatu eta kalifikazioak kudeatzeko prozesua ere arintzen du. Azkenik, baina ez garrantzia gutxiagorekin, euskara, milioika erabiltzaile eta hainbat erakunde esanguratsu dituen Open edX bezalako plataforman sartzeko aukera ederra ere badela deritzot, munduan zehar sakabanatuta bizi diren 41 euskaldunei eskaintzeaz gain, euskarak eremu digitalean aurrera pausuak egiten jarraitzeko bidea jorratuz. 42 Unitatea Helburuak Edukia Jarduerak Ebaluazioa 2. Informazioa eta informazioalfabetatzea Irakaslearen konpetentzia digitalaren hobekuntza garatzea, DIGCOMP markoko "Informazioa eta informazio alfabetatzea" eremuan: *Sarean informazioa modu eraginkorrean bilatzea eta eskuratzea. *Informazio iturri desberdinak kudeatu eta informazio estrategia pertsonalak sortzea. *Informazioa irizpide kritikoz sailkatzea (biltzea, prozesatzea, ulertzea eta ebaluatzea). *Informazioa eta edukiak kudeatzea (antolatzea eta berreskuratzea) *Bilatzaile ezberdinen ezagutza eta bilaketa estrategiak Bilatzaile ezberdinetan informazioa formatu ezberdinetan bilatu Bilaketa aurreratuak Berariazko bilatzaileak (Google akademikoa eta Youtube Edu) *Iturri fidagarrien erabilera (erakunde, elkarte esanguratsuen ezagutza) eta esteken biltegiratzea Diigo ikasgelan erabiltzeko gako batzu Diigo (bideotutoriala) Feedly (bideotutoriala) *Hodeian biltegiratzeko aukera ezberdinak ezagutu: Hodeia… *Hezkuntza dilema: Google-dependentzia /Software askea: Software askeak, ikasle askeak garatzeko Librezale Ikas ebidentzia *Ikasleekin praktika: HItz gakoak erabiliz bilaketa aurreratuak egin Interneteko helbide edo esteka interesgarriak gorde Autoebaluzio Galdetegia *Edukien ulermena Onyx editor Elkarlaguntza Foroa *Ondorioak partekatu Autozuzenketa (feedback jarraia) 45 Blokeak Helburuak Edukia Jarduerak Ebaluazioa 3. Komunikazioa eta kolaborazioa *Irakaslearen konpetentzia digitalaren hobekuntza garatzea, DIGCOMP markoko "Komunikazioa eta kolaborazioa" eremuan: *Gailu zein aplikazio digital ezberdinen bid ez interakzioan jardutea, komunikazio formatu desberdinak kontuan hartuz zein komunikazio estrategiak behar eta hartzaileen arabera egokituz. *Informazioa eta edukiak modu aktiboan partekatzea. *Beste pertsonekin online komunikatzeko baliabide, ezagutza eta bitarteko teknologiko ezberdinak erabiltzea. *Interakzio birtualerako portaera arauak ezagutzea eta online babesteko gai izatea. *Nortasun Digitala sortzea, egokitzea eta kudeatzea(erabilitako aplikazio eta kontu ezberdinen bitartez sortutako datuak kudeatzeko gai izatea). *Komunikaziorako baliabide digital ezberdinen ezaugarriak. Posta, Hangouts, Blogger, Youtube... Blogger (bideotutoriala) *Lankidetzan aritzeko tresna digital ezberdinen ezagutza. Drive (bideotutoriala) Dropbox Tori.eus *Netiquette kontzeptuaren ezagutza eta erabilera egokiaren garrantzia. Zer da Netiketa? Netiketa (ikasleek azalduta) *Nortasun Digitalaren ezagupena: onura eta arriskuak Reda eta Netoren abenturak (Kontuz Datos) Pantallas amigas Ikas ebidentzia Ikasleekin praktika: *Online elkarbizitza osasuntsurako jarrera dekalogo bat bikoteka sortu eta kideekin digitalki partekatu. Elkarlanean dokumentu bat sortu Sareko 10 portaera egokiak Autoebaluazio Galdetegia *Edukien ulermena Onyx editor Elkarlaguntza Foroa *Ondorioak partekatu Autozuzenketa (feedback jarraia) 46 Blokeak Helburuak Edukia Jarduerak Ebaluazioa 4. Eduki digitala sortzea *Irakaslearen konpetentzia digitalaren hobekuntza garatzea, DIGCOMP markoko "Eduki digitalen sorkuntza" eremuan: *Formatu ezberdineko eduki digitalak sortzea. * Sarean aurkitutako eduki digitalak editatu eta berrerabiltzeko aukerak eta baliabide ezberdinak ezagutzea *Egile eskubide eta lizentziak eduki digitalei nola aplikatzen zaizkien ulertzea. *Programazioaren oinarriak ulertzea, programa baten atzean dagoena ulertzea. *Helburuen araberako eduki digitalak sortzeko baliabide ezberdinak aurkeztu (audioak, bideoak, infografiak, aurkezpenak, jarduerak,galdetegiak, errubrikak… webgune zein bideo tutorialak) Tresna Digitalen sailkapena KDren eremuen arabera Audacity (bideotutoriala) Bideo edizioa Movie maker (bideotutoriala) Genially Corubrics (bideotutoriala) *Baliabide Digitalen biltegi ezberdinak ezagutu Educaplay Constructor *Creative Commons (semaforoa) *Programazio digitalaren eta pentsaera konputazionalaren oinarrizko kontzeptuak scratch.edu code.org Ikas ebidentzia: *Ikasleekin praktika: Egile eskubideen eta lizentzien kontzientzia Autoebaluazio galdetegia *Edukien ulermena Onyx editor Elkarlaguntza foroa *Ondorioak partekatu Autozuzenketa (feedback jarraia) 47 MOOCak atal ezberdinak izango lituzke. Lehenik eta behin, Ikastaroa. Honetan sartzean, 5 ikas unitateen izenburuak agertzeaz gain, bakoitzaren gainean klikatzean edukiak eta eginbeharreko jarduerak ikusi araziko lirateke, aritu zein egindakoetan ikur batez adieraziz, ikas prozesuaren antolamendua errazte aldera. Behin hauetako batean sartuta, erdigunean irekiko litzateke, goialdean garapenaren araberako ikurrak agerraraziko liratekeelarik, egindako jardueretan atzera jotzeko aukerarekin. Hurrengo atala, Elkarlaguntza foroa litzateke, elkarrizketak gaika aukeratzeko iragazkiekin, parte hartzaile kopuru handiarekin erosotasunez kudeatu ahal izateko. Ikas prozesuaren garapena adieraziko lukeen atalean, grafiko bat ikusteko aukera izango genuke, lortutako emaitzak edo kalifikazioak adieraziko liratekeelarik. Oharrak edo hartutako apunteak biltegiratzeko atala. Ikas unitatean zehar eduki ezberdinen inguruan hartutako apunteak, idatzitako oharrak… gordetzeko atala. Taldeak izenarekin osatutako atalean, edX komunitatean dauden parte hartzaileak gaien araberako talde ezberdinetan antolatutako ikasleak multzokatuko lirateke, norberaren interesaren arabera PLEa edo NIA garatzen lagunduko lukeena Behealdean, edX plataformaren inguruko dokumentu legalak, laguntza, baldintzak… Azkenik, porfolioa, sare sozialak zein bloga ikurrak izango genituzke , ikaslearen ikas ebidentziak igo zein ikaskideenak ikusi eta partekatzeko aukera ahalbidetuz. 4.2 Edukia: materialaren azalpena 5 unitatez osatutako online ikastaroa litzateke "Konpetentzia Digitala Lehen Hezkuntzan" izeneko MOOC honen egitura. Unitate hauetako bakoitzeko edukiak bideo zein infografia bitartez aurkeztuko lirateke, parte hartzaileek beraien beharren arabera egokitzeko aukera ahalbidetuz (proposatutakoak eredu bat baino ez dira, hauek garatu, hobetu, berritzea etengabeko lana izatea aurre ikusten baitugu). Honez gain, bibliografia ere eskuragarri jarriko genuke, edukian sakondu beharra sentitzean, esteken bitartez erraztasunez erabiltzeko aukera izan asmoz. Unitate bakoitzean 3 jarduera mota burutzea planteatuko lirateke: Ikas ebidentzia, unitatean proposatutako edukia ikasleekin praktika egitearen bitartez planteatuko litzateke, elkarrekin eginez ikasteko helburuz. Lehenengo unitatean, hasiera galdetegian lortutako emaitzekin norberaren profil digitala aurkeztea litzateke, Konpetentzia Digitalaren inguruan hausnartu eta beharrak identifikatzen laguntzeko. 49 Autoebaluazio galdetegia, feedback zuzena jasoko genukeen galdetegi laburra litzateke, edukia barneratu den ziurtatzeko helburuz. Elkarlaguntza foroa ikaskideekin ikas ebidentzietako esperientziak, sortutako edukiak modu irekian partekatzeko eta elkarrengandik ikasteko helburuz. Ebaluazioari dagokionez, unitate guztietan feedback jarraia izango lukeen galdetegi laburra legoke eta azken unitatean autoebaluaketa (galdetegia), aldez aurretik ezagutuko luketen ikas ebidentziaren inguruko errubrikan oinarritutako irakaslearen feedbacka eta azkenik, ikaskide baten ikas ebidentziaren inguruko koebaluaketa bitartez, honetan ere aldez aurretik oinarri bezala errubrika eskuragarri izango luketelarik. 1. Konpetentzia digitalaren ikuspegi orokorra Hasierako unitate honen helburu nagusia, LHko irakasleak, ikasleekin landu beharreko Konpetentzia Digitalaren testuinguruan kokatzea, honen inguruan hausnartzea eta arlo honetan irakasle bakoitzak dituen beharrak identifikatzen laguntzea litzateke. Lehenik eta behin Konpetentzia Digitalaren bilakaera historikoa aurkeztuko genuke, bideo labur baten bitartez. Hurrengo edukia, DigComp 2.1 marko europarra eta honek zehazten dituen Konpetentzia Digitalaren 5 eremuen 21 azpi konpetentziak izango lirateke. Aurrekari hauek, Euskal Herrian dakarten konpetentzien inguruko hezkuntza aldaketen proposamenak, hala nola, Heziberri 2020 eta Euskal Kurrikuluma zein hauek garatzeko sortutako irakasleen Konpetentzia Digitalen mapa, ikasleen irteera profila garatze bidean. Atal honetan irakasleok eremuz eremu izan beharko genukeen mailaz hausnartzea da asmoa, honekin batera bakoitzak bere beharrak identifikatu ditzan, ikastaroan zehar, behar handienak dituen azpi konpetentzietan pausuz pausu aurrera egiteko baliabideak eskainiz. Lehenengo jarduera IKANOS autodiagnosirako testa egitea proposatzen da eta norbere profil digitalaren aurkezpen bat egitea, nahi duen formatuan. Aurkezpen horretan, bere LHko maila zein den, zenbat ikasle dituen... esan beharko du, baina baita bere konpetentzia digitalari buruz jaso duen emaitzaren inguruan pentsatzen duena (indarguneak eta ahulguneak, adibidez). 50 Gainerako edukien ulermena bermatzeko, horien inguruko galdetegi bat presta daiteke, autoebaluazio gisara. Elkarreragina sustatzeko ekintza bezala, Ikasnos testaren ondorioekin sortutako Norberaren Profil Digitala aurkeztea eska genezake, plataformaren Blogean, Elkarlaguntza foroan parte-hartzaileen artean komunikazioa eta elkarlana sustatzeko asmoz. Hurrengo 3 unitateetan, DigComp 2.1 markoaren lehen 3 eremuak landuko genituzke, 5 izan arren, azken bi eremuak (Segurtasuna eta Arazoen ebazpena) zeharka lantzea proposatzen baita. Bide batez, hauek hurrengo MOOC batean lantzeko aukera zabalik utziko genuke. 2. Informazioa eta informazio-alfabetatzea Gai honetan, sarean informazioa modu eraginkorrean bilatzeko estrategiak garatuko genituzke. Honetarako, bilatzaile ezberdinen ezagutza eta bilaketa estrategiak landuko ditugu. Honez gain, informazioa irizpide kritikoz biltzeko iturri fidagarrietan bilatzen trebatu eta webgune, blog...estekak modu praktikoan biltegiratuko ditugu, ahal nola, informazioa edozein gailutik era berreskuragarrian antolatzen ikasi. Azkenik, Google bezalako enpresen "dohaintasunaz" hausnartzea proposatuko dugu, hala nola, sofware askearen alde komunitatean lan egitearen errealitatearen ezagutza. Jarduera bezala, edukietan barneratutakoa norberaren ikasleekin praktika bitartez lantzera bideratuko ditugu, edukiak praktikan jarri eta eginez ikasi asmoz. Atal honetan, informazio bilaketa landuko dugu, nabigatzaile ezberdinetan bilatze estrategiak erabiliz. Honez gain, informazioa lortzeko webgune zein blog ezberdinen estekak gordetzen ikasteko ariketa ere aurrera eramango dugu. Autoebaluazio jarduera labur bat ere planteatuko dugu, edukiak barneratu dituztela ziurtatzeko eta unitate honetan ikasitakoaren ondorioak Elkarlaguntza foroan partekatzera bideratuko ditugu, parte-hartzaileen artean komunikazioa eta elkarlana sustatzeko asmoz. 3. Komunikazioa eta kolaborazioa 51 Gailu zein aplikazio digital ezberdinen bidez interakzioan aritzeko, baliabide ezberdinen ezaugarriak landuko dira bideo tutorialen bitartez, beharraren arabera tresna aukeratuz eta komunikazio estrategiak egokituz. Taldean lan egiteko baliabide ezberdinen ezagutza eta honekin batera interakzio birtualerako portaera arauez jabetu eta erabiltzea. Azkenik, norberak bere Nortasun Digitala sortzearen ardura izatearen garrantziaren kontzientzia piztea tea erabilitako aplikazio eta kontu ezberdinen bitartez sortutako datuak kudeatzeko gai izatea. Jarduera bezala, edukietan barneratutakoa norberaren ikasleekin praktika bitartez lantzera bideratuko ditugu, edukiak praktikan jarri eta eginez ikasi asmoz. Atal honetan ikasleek bikoteka dekalogo bat sortzea izango litzateke, onlne elkarbizitza osasuntsu baterako jarrera arau garrantzitsuenak zehaztuz, gero taldekideekin digitalki partekatuko dutelarik. Autoebaluazio jarduera labur bat ere planteatuko dugu, edukiak barneratu dituztela ziurtatzeko eta unitate honetan ikasitakoaren ondorioak Elkarlaguntza foroan partekatzera bideratuko ditugu, parte-hartzaileen artean komunikazioa eta elkarlana sustatzeko asmoz. 4. Eduki digitala sortzea Helburuen araberako eduki digitalak sortzeko baliabide ezberdinak aurkeztu (audioak, bideoak, infografiak, aurkezpenak, jarduerak, galdetegiak, errubrikak…) webguneen esteka zein bideo tutorialen bidez. Zer egin nahi dugun eta zertarako erabaki ostean, zein baliabide erabiliko genukeen proposatutako helburua lortzearen garrantzia azpimarratzea eta horren arabera aukeratzea. Baliabideen aukera mugagabea dela jakinda, helburua ez da baliabideetan trebatzea. Baliabide Digitalen biltegi ezberdinak ezagutu, sortuta daudenak berrerabiltzeko zein sortzen ditugunak komunitateari eskaintzeko. Egile eskubideen lizentziak ezagutzea eta errespetatzea, edukiak erabiltzean zein sortzean aplikatuz. 52 Jarduera bezala, edukietan barneratutakoa norberaren ikasleekin praktika bitartez lantzera bideratuko ditugu, edukiak praktikan jarri eta eginez ikasi asmoz. Atal honetan, eduki digitalen inguruko egile eskubideen inguruan trebatzeko jarduera bat aurkeztuko da, honen inguruko kontzientzia piztu eta edukiak berrerabiltzerakoan kontuan izan asmoz, zein edukiak sortzean aplikatzen ikas dezaten.. Autoebaluazio jarduera labur bat ere planteatuko dugu, edukiak barneratu dituztela ziurtatzeko eta unitate honetan ikasitakoaren ondorioak Elkarlaguntza foroan partekatzera bideratuko ditugu, parte-hartzaileen artean komunikazioa eta elkarlana sustatzeko asmoz. 5. Ikasleen konpetentzia digitala sustatzen Ikastaroan zehar ikaskuntza autonomoan zein elkarrekintza bitartez barneratutako kontzeptuak ikasleekin unitate didaktiko batean Konpetentzia Digitala zeharka lantzeko proposamena litzateke. Horretarako, hainbat baliabide praktiko eskainiko dira eta parte hartzaileak erabakiko du jada diseinatuta dagoen unitate batean zeharka lantzeko proposamena egitea, ikasle talde batekin praktikan jarri asmoz edo unitate berri bat diseinatzea helburu berdinarekin. Honenbestez, irakaslea praktikaren bitartez, Konpetentzia Digitalean trebatzen eta bere maila handitzen joango da, ikasleenarekin garatzearekin batera. Hau da, praktikaren bitartezko ikaskuntza da proposatzen dena, ikasleekin batera proposatutakoa aurrera eraman eta akatsetatik ikasiko duelarik, bizitako esperientzia eta emaitzetatik, aurretik proposatutakoan aldaketak eginez, etengabeko hobekuntzan murgilduz. Azken atal honetan, ebaluazioan ere sakonduko dugu, errubrika ezberdinetan oinarrituta, norberak bere burua ebalua dezan, irakasleak aldez aurretik aurkeztutako errubrikan oinarrituta, Konpetentzia Digitala lantzeko unitatea ebaluatuko du eta ikasleen arteko koebaluketa ere egingo da, besten lanak aztertuz eta ikasleen artean lanak partekatu dezaten. 53 4.3 Baliabideak MOOC honetarako erabiliko dugun Open edX plataforma izango da baliabide tekniko garrantzitsuenetako bat, garrantzitsuena ez bada. Izan ere, plataforma honek ahalbidetuko baitu "Konpetentzia Digitala Lehen Hezkuntzan" izeneko MOOCa munduan zehar, edozein bazterrean sakabanatua dagoen euskaldun orori ikastaro hau modu irekian aurrera eramatea. Honekin batera, Open edXrekin harremanean, MOOCaren diseinu teknikoa egituratzen, kudeaketa arduran... arituko litzatekeen informatikan aditua den pertsona bat behintzat izatea ere ezinbestekoa da. Baliabide pertsonalei dagokionez, informatikan aditua den perfila behar izateaz gain, beste bizpahiru profil ere beharko lirateke: Alde batetik, irakasleak. Konpetentzia Digitalean aditua den pertsona bat behintzat zein eduki digitalak sortze eta berrerabiltze lanetan aritua. Beste batetik, tutoreak edo dinamizatzaileak, ikasleen tutoretza lanak egiten zein datu analitikak aztertzen eta jarraipena egiten, irakasleen arteko koordinazioaren arduraduna, ikastaroaren gidaritzan trebakuntza, zein euskara irakasle lanetan online esperientzia mugagabea… Azkenik, Lehen Hezkuntzan esperientzia duten hezitzaileak, bertako ikasleen zein irakasleen rolean jarri, ikastaroko edukien beharrizana aztertu, eguneratu, praktikara eraman, kideen artean zabaldu… egingo luketenak. Baliabide teknikoei dagokionez, ikastaroa aurrera eraman asmoz, materiala sortzeko, gordetzeko… zein bideoak grabatzeko prestatutako material digital egokia, ordenagailuak eta gela bat, behar izango lirateke, batik bat. Baliabide digitalei dagokienez, hainbat eduki sortu beharko lirateke, beste hainbat Creative Commons lizentziapean erabili, zein dagokien erakundeei baimena eskatu. 54 5.KAPITULUA Ondorioak Proiektu hau garatzen hastean definitu genuen helburu nagusiari atzera begiratuz gero, Lehen Hezkuntzan Konpetentzia Digitala lantzeko oinarriak eta gidalerro didaktikoak eskaintzen dituen euskarazko MOOCa diseinatu egin izanaren ebidentzia, txosten hau da. Era berean, zehaztutako bigarren mailako helburuei dagokienez, aurkeztutako MOOCaren diseinu teorikoa aztertuta, ikastaroa martxan jartzearekin batera lortuko ditugulakoan nago: Ikasleekin Konpetentzia Digitala lantzeko beharra eta moduaren inguruko kontzientzia piztea. LHko Irakasleentzako Konpetentzia Digitalaren inguruko formakuntza autonomoa ahalbidetzea. Euskal hezkuntza-komunitatean, Partekatzearen Kultura sustatzeko ekarpena egitea, euskarazko baliabide digital irekia eskainiz. Euskararen erabilera ingurune digitalean aktibatuz, euskal komunitatea sendotzea: baliabide digitalak euskaraz sortuz eta erabilera errazteko bidea eginez. Beraz, diseinu teoriko hau oinarri izanda eta egin beharreko zuzenketa, ekarpen eta osaketak eginda, errealitate bihurtu eta martxan jartzeko baliabideak lortzea izango da erronka honen bigarren pausua. Proiektua sortze bide honetan, nik neuk jada bigarren mailako helburuak lortzen hasia naizela sentitzen dut, oraindik bidea hasi baino egin ez badut ere, asko baitaukat aurretik sakontzeko. Aipatu bezala, Konpetentzia Digitala Lehen Hezkuntzan MOOCa errealitate bihurtzea izango da erronka honen hurrengo urratsa. 55 6.KAPITULUA Mugak eta aurrera begirakoak Proiektuaren mugei dagokienez, honako hauek aipatu daitezke: Alde batetik, halako lan akademikoak egiteko ohitura ez izateak berrikuspen bibliografikoa eta marko teorikoa egiteko denbora asko eskaintzea ekarri du, ondorioz, proposamen didaktikoan sakontzeko denbora gutxiago edukiz. Hau dela eta, lan honetan aurkezten dena proposamen bat baino ez da, abiapuntu bat, alegia, Konpetentzia Digitalaren inguruan LHko irakasleak garenon artean, erronka honi nola heldu hausnartzen jarri eta norberaren hausnarketatik abiatuta, ikasleekin garatu beharrekoei zein moduari ekiteko oinarri bat sortu eta partekatzeko helburuz. Beste alde batetik, MOOCaren diseinu didaktikoa egitean, komenigarriena parte hartuko duen adituekin batera diseinua eraikitzea dela deritzot. Lan honetan aurkeztu diren helburuak, baliabideak, jarduerak eta edukiak aztertu, berrikusi, hobetu, aldatu, osatu... elkarlanean arituz eta denon arteko adostasuna oinarri izanda, ikastaroaren beraren koherentzia lortu asmoz. Aurrera begirakoei dagokionez, teoriatik praktikara jauzia egin eta ikastaroa aurrera eramatea da lehentasuna. Horretarako, honako pausuak aurreikusten dira: 1. MOOCean parte hartuko duten adituak zehaztea. Egin beharreko hobekuntzak detektatzea. Iraupena eta estimatutako lan dedikazioa argitzea. UEUrekin elkarlana zehaztea, ikastaroa aurrera eramateko. Datak adostea eta materiala sortzea. MOOCa aurrera eramatea. 56 Erronka honetan egindako ahaleginak, bidean ikasitakoagatik bakarrik jada merezi izan duen barne sentsazioarekin, eskerrik asko bihotzez, ikaskuntza hau posible egin duzuen HEZikt (IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan, etengabeko formakuntzan, eta hizkuntzen irakaskuntzan) kide guztiei. Plazer handia izan da. 57
science
addi-410b3e4c8446
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/34711
Entzumena garatuz Haur Hezkuntzan musikarekin eta IKTekin: Arbela Digital Interaktiboan aplikatzeko proposamena
Gorrochategui, Iñigo
2019-06-27
IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan Berezko Tituluko Proiektua Entzumena garatuz Haur Hezkuntzan musikarekin eta IKTekin: Arbela Digital Interaktiboan aplikatzeko proposamena Laburpena Proiektu honetan Haur Hezkuntzako etapan entzumena garatzea helburua duen arbela digital interaktiboan erabiltzeko material didaktiko digitala sortu dugu. Horretarako, IKTek musika arloan duten lekua eta zeregina aztertu dugu, hezkuntza musikaleko hainbat eszenatoki digital ikusiz, eta musikako i(ra)kaskuntza prozesuetan IKTen integrazio optimoa aztertuz. Era berean, Haur Hezkuntzako etapan zentratu gara teknologiek haurrengan dituzten onurak azalduz eta etapa honetan eskain ditzaketen hainbat baliabide eta tresna digital ezagutuz. Tresnen artean, arbela digital interaktiboaren (ADI) aukerak aztertu ditugu musikari eman diezazkiokeen ekarpenak erakutsiz. Horrez gain, proposaturiko sekuentzia didaktikoa gamifikazioan eta musika klasikoan oinarritzen da eta haurren entzumena garatzea du helburu. Eskoletan erabiltzeko asmoarekin, arbela digitalean egindako zatia deskargatzeko: https://content.smarttech.com/#!/share/e156d534-0d53-4b52-8fd4-7f841a08b69f. Hitz gakoak: IKT, musika, Haur Hezkuntza, gamifikazioa, ADI, entzumena. Lan hau Aitortu - EzKomertziala - Berdin Partekatu (BY-NC-SA) lizentziapean dago. Honen arabera, lan originalaren eta izan daitezkeen lan eratorrien erabilpen komertzialik ez da baimentzen eta lanen banaketa lizentzia berberarekin egin beharko da, beti ere, egilea aipatuz. Irudien aurkibidea Teknologiaren agerpenak gizartean aldaketak ekarri ditu hezkuntzaren paradigma aldatuz. Dagoeneko irakaslea ez da informazio iturri bakarra, IKTek informazioaren irisgarritasuna erraztu dute eta dagoeneko metodologia transmisiboak zaharkitu egin dira. Egungo ikasgela gehienak teknologiez hornitzen ditugu, gure edukiak digitalizatzen ditugu baina irakasteko orduan, kasu gehienetan ikaskuntza-irakaskuntza prozesuak ez dira digitalak, tradizionalak baizik. Pedagogia digital horretan lan egin behar dugu eta horretarako irakasleen formazioa beharrezkoa da, IKTak metodologia berritzaileetan integratzen jakiteko, IKTak erabiltzen jakiteko eta IKTek eskaintzen dituzten aukerak ezagutzeko. Musika arloan egoera berbera ematen ari da: teknologiek musikaren irakaskuntza eraldatu dute. Egia da musika ikasgaia gorputzarekin fisikoki bizitu behar den arloa dela, mugimenduarekin, gorputz adierazpenarekin, zentzumenekin, baina era berean esan behar da IKTek musika sortzeko, entzuteko, aztertzeko, gordetzeko edota zabaltzeko modu berriak ekarri dituztela, horregatik, hezkuntza musikala ere ez da atzean gelditu behar, teknologiekin beste gaitasun musikalak garatu baititzakegu. Lan honekin azkeneko ideia hori erakutsi nahi dugu. Hori dela eta, Haur Hezkuntzako 5 urteko haurrei zuzendutako musika arloko proposamen berritzailea diseinatu dugu. Proposamen honek entzumena garatzea du helburu eta gamifikazioaren metodologia aktiboan oinarriturik, arbela digital interaktiboan (ADI) aplikatzeko sortua izan da. 2. Proiektuaren helburuak Proiektu honen helburu nagusia Haur Hezkuntzako 5 urteko gelan musika arloan entzumena garatzeko material didaktiko digitala sortzea da. Horretarako, ADIrako diseinatutako proposamena erabiliko dugu. Xede nagusia lortzeko ondorengo helburu espezifikoak ditugu: ● IKTek musikaren didaktikan eta ikaslearen garapenean izan dezaketen onuren eta abantailen berri ematea. ● IKTek Haur Hezkuntzako musika arloan eskaini dezaketen tresna eta baliabide digitalen berri ematea. ● Gamifikazioaren edo jolasaren bidezko metodologia erabiliz, konpetentzia digitala gara dezakeen musikarako proposamena diseinatzea. ● Musika arloko Haur Hezkuntzako irakasleei euskarazko baliabide berritzailea eskaintzea eta proposamen berriak diseinatzera bultzatzea. ● Ikasleei kalitatezko musika estilo ezberdinak erakustea. 3.1. IKTak eta hezkuntzaren paradigma: informazioaren gizartea Gaur egun bizi garen informazioaren gizarte honetan informazioaren erabileran eta banaketan iraultza teknologiko bat dagoela esatea begi bistakoa dirudi. Arosteguiren (2005) esanetan, telebista eta irrati digitalak, banda zabaleko interneterako konexioa, besteak beste, eguneroko errealitate bihurtu dira jende kopuru handi batentzat, mendebaldeko munduan behintzat, eta aldaketa hori hasi besterik ez da egin. Internet informazioaren gizartearen adierazgarri nagusi bihurtu da. Eremu guztiak barne hartzen ditu, zientifikotik ludikora, komertzialetik artistikora, munduan dauden milioika pertsonen interesen gune bilakatuz. Internet informazioz beterik dago, baina informazio gehiago edukitzeak ez du esanahi jakintza gehiago izango dugunik (Giráldez, 2005). Egoera hau hezitzaile baten ikuspuntutik oso garrantzitsua da, gure eskema mentalak aldatu behar ditugulako; izan ere, ezagutza eza informazio ezarekin erlazionatzen dugu, baina hori egun erabat aldatu da. Ezagutza ezaren arrazoietako bat gehiegizko informazioa (kasu askotan informazio okerra izanik) da, bai eta informazio hori prozesatzeko gaitasun eza ere. Lehengo beharrezko ziren trebetasunek (informazio asko lortu eta eraiki), gaur behar direnekin (eskura dugun informazio anitza kudeatu) ez dute inolako zerikusirik. Giráldezek (2005) dio gizarte egoera horrek hezkuntza metodo tradizionalaren krisia ekarri duela. IKTen bilakaerak, gizartea pairatzen ari den transformazioarekin batera, gure hezkuntza sistemako oinarrien berrikuspena eskatzen du. Horregatik, Camarero-Canok eta Arroyo-Sagastak (2018) hezkuntza, gizabanakoen eta gizartearen beharretara prest egon behar dela aipatzen dute. Horretarako, gaur egungo beharretara ere egokitu behar da eta eredu pedagogiko eguneratua eskaini, balio transmisibo hutsean oinarritzen ez dena. Hori dela eta, hezkuntza berrikuntza, hezkuntza organismoek eta irakasleek gogoan eta eguneratua izan behar duten faktore garrantzitsua da. Ikasleak partaide bihurtu behar ditugu, euren ikaskuntza prozesuaren sortzaile bihurtu, eszenatoki elkar-sortzaileak sortuz eta garatuz, non partaidetzaren kultura prozesuaren protagonista izango den. Ikaskuntza irakaskuntza prozesuetako bat, konpetentzietan oinarrituriko metodologia dugu. Giráldezek (2015) dioenez, hezkuntza sistemak ikasleen konpetentzien garapenean lagundu behar du bizitza osoan zehar, modu honetan, garapena integrala, globala, pertsonalki pozgarria eta sozialki onartua izateko. Gainera, gero eta konplexuagoa den gizarte teknifikatu honetan, beharbeharrezkoa da ikasleak zein irakasleak konpetentzietan trebatzea. Suarez et al.-en hitzetan (2013), konpetentzietan lan egiten irakasteko eta ikasteko, prozesu pedagogikoen nahitaezko berrikuntza eskatzen du, non informazioaren tratamenduak eta konpetentzia digitalak gaur egungo ikaskuntza egoerei aurre egiten lagun dezaketen, ikasle kritikoak garatuz. Marko konpetentzial honetan, irakasleak paper garrantzitsuena du; izan ere, IKTen integrazio prozesuaren figura nagusienetakoa da, honek erabakitzen baitu ikaskuntza-irakaskuntza prozesuetan zein baliabide teknologiko erabiliko dituen eta bere helburu didaktikoetara hobekien nola atxikituko diren. 3.2. IKTak hezkuntza musikalean Musika, teknologiaren laguntzaz, gizarte aldaketekin kontaktu zuzenean dago, eta beti, errealitate ezberdinekin elkarreraginez transferitzen da. Beraz, teknologiaren determinismoa ekiditeko, gako nagusia testuinguruaren eta teknologiaren arteko interakzioan hausnartzea da, teknologia musikaren irakaskuntzan nola erabili daitekeen ulertzea, prozesu didaktikoak hobetzeko. Zentzu horretan, Cózar et al.ek (2015) diote musikako irakasleen formazioa berebizikoa dela gizartean agertzen ari diren teknologia berriak ezagutzeko, hauen potentzialaz jabetzeko eta, batez ere, ikaskuntza-irakaskuntza prozesuetan integratzen jakiteko. Musika Hezkuntzan teknologien integrazioak eta erabilerak, aukera ugari ireki ditu hezkuntza prozesuetan, bai irakasleen irakaskuntza prozesuetan eta bai ikasleen ikaskuntza prozesuetan ere. Hau guztia jakinik, Masdeuk (2018) IKTek musikari eskaini diezaioketena ondorengo lerroetan aipatzen digu, zenbait autorek egindako lanak aipatuz: ● Irakasleen praktikak hobe ditzakete IKTek, ikasgelako esperientzia musikala aberastu dezakete eta irakaslearen planifikazio zein kudeaketa didaktikoetan lagundu dezakete (Torres, 2011). ● IKTek ikasle bakoitzak bere erritmoan musika ikasteko aukera ematen dute (Kassner, 2010). ● IKTek musikaren ikaskuntza aktiboa sustatzen dute eta ezagutzaren eraikuntzan laguntzen dute (Graesser et al., 2008). ● IKTek egungo gizarteak musika sortzeko eta entzuteko dituen moduak musika irakaskuntzari lotuta egotea ahalbidetzen dute (Fuertes, 1997). ● IKTek ikaslearen sormena, imajinazioa eta musika berrikuntza sustatzen dute (Savage, 2005). Horrez gain, Díazek (d.g.) dio IKTek, batetik autoikaskuntzan eta ikaskuntza kooperatiboan laguntzen dutela, etengabeko feedbackak eskainiz eta autoebaluazioa sustatuz. Bestetik, ikaskuntza azkarragoa eta eraginkorragoa izatea ahalbidetzen dute. Horrenbestez, ikusita IKTek Hezkuntza Musikalari onurak ekar diezazkioketela, egungo irakaskuntza praktikak gainbegiratu beharko genituzke ikaskuntzairakaskuntza prozesu berritzaileak proposatuz eta teknologiak musikako ikasgeletan egokitasunez integratzeko. 3.2.1. IKTen aplikazio motak eta erabilera didaktikoak musikaren irakaskuntzan Musika arloan IKTen aplikazio motak eta erabilera didaktikoak anitzak izan daitezke, eta guztiak aztertuko ditugu; izan ere, gure proposamenerako aplikazio mota egokiena nahi dugu. Hasteko, Vivancosek (2014) bere lanean IKTek curriculumean izan duten bilakaera azaltzen du, non teknologiak curriculumarekin izan dituen erlazioak 4 eremutan ezberdintzen dituen: ● Erlazio gehigarriak curriculumaren eta IKTen alfabetizazioaren arteko banantzea ezartzen du, espazio (ordenagailu gela), denbora (informatika ikas arloa) eta pertsona (informatikako irakaslea) terminoetan. ● Osagarritasunaren modeloak, curriculumaren eremu edo ekintza batzuetan IKTen erabilera behartzen du. ● IKTen integrazio curricularrak, ikasgeletan teknologiaren eskuragarritasun osoa eskatzen du, ikaskuntza-irakaskuntza prozesuak behar duenerako. ● IKTen bustidura modeloa, curriculumaren eta teknologiaren arteko heldutasun maila altuena duen fasea da. IKTak ikusezin bihurtzen dira, momentu oro ikasle zein irakasleen eskura egongo direnak. Bustidura egoera honek IKTekin gehiago eta hobeto ikastea ekarri du. Gure proposamenerako IKTen bustidura modeloa bilatu nahi dugu, teknologien erabilera ikasgeletan normalizatua egotea eta IKTak ikusezinak bihurtzea. Modelo honek, ikas arloetan zeharka beranduago hitz egingo dugun konpetentzia digitala garatzea du xede, orain aipatu bezala IKTekin hobeto eta gehiago ikasiz. Hala ere, IKTek curriculumean izandako bilakaeraz aparte, hezkuntza zentroek azkeneko hauen integrazio ezberdinak egiten dituzte. Zentzu horretan, Aviramek (2002) hiru paradigma posible izendatzen dizkigu: ● Paradigma teknokrata: hezkuntza zentroen egokitzea minimoa da. Ikasleen alfabetizazio digitaletik hasten dira, horrela IKTen erabilerarekin euren produktibitatea hobetzeko. Aurrerago, informazio eta baliabide didaktikoen iturri bezala erabiliko dute teknologia. ● Paradigma erreformista: kasu honetan, orain aipaturiko bi pausu (IKTen inguruan ikasi eta IKTekin ikasi) horiez gain, IKTetan oinarrituriko irakaskuntza metodo berriak aplikatzen dira (IKTekin ikasi). ● Paradigma holistikoa: hemen, hezkuntza zentroan berregituraketa sakona burutzen da. Aviramen eta Comeyen (2002) esanetan, IKTen inguruan irakastea ez da nahikoa izango, baizik eta teknologia honek hezkuntza zentroen aldaketa sorrarazi behar du, ingurunearen aldaketak aintzat harturik. IKTen bilakaera eta hezkuntza zentroen izaerak kontuan izanda, irakasleek IKTei zer nolako erabilera didaktikoak ematen dizkieten aztertuko dugu. Horretarako, Niederhauser eta Stoddart (2001) ikerlariek, musika arloko irakasleei eginiko azterketa baliatuko dugu. Azterketa horren xedea irakasle hauek IKTei ematen dioten erabilera didaktikoa ezagutzea da. Emaitzak erabilera-mailaren arabera sailkatuak daude, altuenetik baxuenera: 1. IKTen erabilera musikaren irakaskuntza erakargarriagoa eta motibagarriagoa bihurtzeko, hau da, irakasleek IKTak motibazioaren funtzio didaktikotzat dute (paradigma teknokrata). 2. IKTak musikaren curriculumeko helburuak lortzeko beste tresna bat gehiago da. Ikuspegi honetan pertzepzio tradizionala nabaria da, curriculumeko helburuen lorpenean oinarritua (paradigma teknokrata). 3. IKTak edukien errefortzu baliabide bezala eta ikasleen erritmora egokitzen da (paradigma erreformista). 4. Irakasleek erabilera didaktiko eraikitzaileak jorratzeko erabiltzen dituzte IKTak, hala nola, ikasleekin lan kolaboratiboak egiteko, ikasleek euren ezagutza eraikitzeko eta ikaskuntza prozesu esanguratsuak eta abar (paradigma erreformista eta holistikoa). Beraz, guzti hau kontuan harturik, gure proposamena bustidura egoeran egoteaz gain, paradigma holistikoa jarraitzen duen hezkuntza zentro batean aplikatzeko eta IKTak erabilera didaktiko eraikitzaileak sustatzeko erabiliko dugu. Gainera, erabilera honek beste hiru aplikazio motak barne hartzen ditu, esaterako, lan kooperatiboak motibazioa sustatzen du, ikaskuntza esanguratsuak ikasleen erritmoak errespetatzen ditu, eta guzti hauek curriculum dekretuko helburuak lortzeko aplikatu ditzakegu. 3.2.2. IKTen integrazioa hezkuntza musikalean Arestian aipatu bezala, teknologiek musikako metodologietan aldaketak ekarri dituzte eta, gainontzeko arloetan bezalaxe, musikari ere onurak eskain diezazkioketela ikusi dugu. Teknologiak musikako ikasgeletan ditugu jada, baina irakasleoi IKTak pedagogikoki egokitasunez integratzen ditugun, zalantza sortzen zaigu. Hori dela eta, atal honetan hezkuntza musikalean IKTak zelan integratu behar diren azalduko dugu. Hasteko, esan beharra dago IKTek musika hezkuntzan potentzial handia eskaintzen dutela; izan ere, baliabide orokorrez gain, teknologia musikalak baliabide espezifikoak eskaini ditzake aplikazio didaktiko anitzak eman ditzakeena. Hau jakinik, Mishrak eta Koehlerrek (2006) IKTen integrazioaz hitz egiteko momentuan irakasleen formazioaren programen diseinurako TPACK (Technological Pedagogical Content Knowledge) modeloa proposatzen dute, Musika Hezkuntzan aplikatu daitekeena. Modu honetan, Shulmanen (1986) aurreko modeloari, PCK (Pedagogical Content Knowledge) modeloari, curriculumaren ezagutzari eta pedagogiaren ezagutzari, teknologiaren ezagutza gehitu behar diogu, horrela, IKTekin hezkuntza praktika egokia jorratzeko. Ondorioz, musikako irakaslearen heziketan, teknologiaren, curriculumaren eta pedagogiaren dimentsioak presente egon behar dira kalitatezko hezkuntza praxia burutzeko. Hiru arlo hauen interakzioari esker, bai teorian eta bai praktikan, ezagutza malgutasun nahikoa ekoizten da IKTak modu egokian irakaskuntzan integratzeko. Hezkuntza musikalaren irakaskuntzan oinarrizko lau faktore kontuan hartu behar ditugu IKTak integratzeko garaian (Masdeu, 2018): 1. Konpetentzia digital musikalak. Lehen faktore honetan, konpetentzia digital musikala dugu eta lau konpetentziatan oinarritzen da, hurrengo atalean aipatuko ditugunak. Konpetentzia hauek musikako hezkuntzako helburuei erreferentzi egiten diete eta teknologien erabilera barne hartzen dute. Gainera, musika eremuko konpetentzien jabetzaz gain, konpetentzia digitaleko ezagutzen, trebetasunen eta jarreren jabetzan laguntzen du. 2. Estrategien planifikazioa. Bigarren faktore honetan, hezkuntza zentroaren araudi eta kudeaketa egituren elementuak ditugu: hezkuntza politikak eta zentroak IKTekiko egiten duen kudeaketa. 3. Irakaskuntza giroa. Musika ikasgeletako ekintza formatiboaren planifikazioari dagozkion elementuak ditugu hirugarren faktore honetan: estrategia didaktikoak, ikasgelaren curriculum diseinua, musikako ikasgela, ikasleen identitatea eta teknologia. 4. Irakaslearen konpetentzia. Laugarren faktore honetan irakaslearen profil profesionalarekin hertsiki erlazionatuak dauden bi elementu ditugu: i) irakaslearen ezagutzak eta trebetasunak eta ii) garapen profesionala. Lau faktore hauen sinergiari esker lortuko dugu musikako ikasgeletan IKTen integrazioa eta bustidura egoera hori. 3.2.3. MUSIKA ETA KONPETENTZIA DIGITALA Egungo hezkuntza konpetentzien garapenean oinarritzen hasi da. Musika arloari dagokionez, garrantzitsua da konpetentzia musikal espezifikoak garatzea, baina aldi berean, oinarrizkoak ditugun gainontzeko konpetentziak ere zeharka lantzea inportantea da. Horietako bat, dagoeneko Heziberri 2020 curriculumean dugun konpetentzia digitala da. Arroyo-Sagastak dio (2017) konpetentzia digitalei esker, ikasteko, komunikatzeko eta kolaboratzeko aukerak zabaltzen dituela. Era berean, hezkuntza berritzailearen prozesuak ikaskuntza prozesuak bezala ulertzen baditugu, argi dago konpetentzia digitalen garapenak berrikuntzan hobetzeko aukera ematen digula; izan ere, prozesu hauetarako palanka motibagarria eta bultzatzailea izango da (CamareroCano eta Arroyo-Sagasta, 2018). Horrez gain, Europako herrialde guztien artean konpetentzia digitalaren garapen, ulertze eta adostasun hoberena izateko, Europako Batzordearen Hezkuntza eta Kultura Zuzendaritza Nagusiak DIGCOMP proiektua martxan jarri zuen Curriculumeko eta ziurtagirietako erreferentzia gisa. DIGCOMP 2.0 markoak ondorengo gaitasunak barne hartzen ditu (Marta-Lazo, 2018) : Konpetentzia digital musikala, ondorengo lau konpetentzia hauetan oinarritzen da. Konpetentzia hauek musikako hezkuntza helburuei erreferentzi egiten diote non teknologien erabilera barne hartzen duten (Masdeu, 2018): 1. Lehen konpetentzia pertsonen arteko komunikazioa eta elkarrekintza dugu. Konpetentzia honek, pertsonen edo talde lanen arteko esperientzien, sentimenduen eta/edo emozioen elkar trukeen lan prozesuetan oinarritzen da: komentatu, partekatu, parte hartu, transmititu eta erabili. Adibide bat, lau konpasez osaturiko patroi bat sortzea izan daiteke Noteflight editorearekin1 ondoren emaitza ikasgela birtualeko foroan partekatuz. 2. Bigarren konpetentzia informazioaren kudeaketa dugu. Bertan, lengoaiaren bilaketa, manipulazioa eta tratamendua aurkitzen ditugu: atzitu, aztertu, sailkatu, elkartu, ikertu, laburtu eta erabili. Adibide bat, abesti baten erritmoa eta melodia aztertzea izan daiteke MusicTime programa erabiliz.2 3. Hirugarren konpetentzia trebetasunen jabetzea dugu. Lengoaia musikalaren elementuen pertzepzioarekin, ezagutzarekin eta ulermenarekin erlazionaturiko ekintzak ditugu: aztertu, ebaluatu, sailkatu, alderatu, ezberdindu, entzun, irakurri, barneratu, pertzibitu, errekonozitu, gogoratu eta erabili. Adibide bezala, ikasleek orkestra batean aurki ditzakegun instrumentuen inguruko ezagutza ebaluatzea izan daiteke. Horretarako, ondorengo test digitala balia dezakegu: http://www.xtec.cat/trobada/musica/jocs/pregunt/question.htm 4. Laugarren konpetentzia, sormena eta interpretazioa dugu. Sonoritatearen sormena aukeren adierazpenarekin eta esperimentazioarekin erlazionaturiko ekintzak ditugu: aplikatu, ulertu, sortu, exekutatu, esperimentatu, inprobisatu, ikertu eta erabili. Adibide gisa, taldeka Toc and Roll tresnarekin musika produkzio xumeak sortzea.3 Lau konpetentzia hauetan trebatzeak, musika eremuko konpetentzien jabetzaz gain, konpetentzia digitaleko ezagutzen, trebetasunen eta jarreren jabetzan laguntzen du. 3.3. IKTak eta musika Haur Hezkuntzan Musika, arte adierazpena izateaz gain, baliabide pedagogiko aberatsa da, Haur Hezkuntzako haurrei adimenaren, motrizitatearen eta hizkuntzaren garapenean laguntzen diena, memoria, atentzioa, pertzepzioa eta motibazioa bezalako prozesu kognitiboen lanketaren bitartez (Díaz, Morales, eta Díaz, 2014). Panagiotakouk eta Pangek (2010) diote, haur baten lehen 5 urteak kritikoak direla garapen musikalari dagokionez. Musika irakurriz eta joaz garunaren area garrantzitsuak estimulatzen dira (McKinnon, 2005). Software musikalak haurrei aukera berriak eskain diezazkieke, prozesu musikal konplexuetan parte hartzera bultzatuz eta soinuekin zein sinbolo bisualekin lotura duten alfabetizazio forma berriak erabiliz (McDowall, 2003). Nahiz eta IKTek Haur Hezkuntzako ekintza baliotsuenak ez ordeztu (dantza, mugimendua, jolasak, ipuinak, antzerkia eta eskulanak, besteak beste), ordenagailuekin burututako musika ekintzek ikaslearengan eragin positiboa izan dezakete, beti ere, haurrak bere bizipen birtuala errealitatera konektatzeko gaitasuna badu (Nardo, 2008). 3.3.1. Baliabide eta tresna digitalak Gomezek (2015) Haur Hezkuntzako etapara begira, hiru eremutan sailkaturiko baliabideak proposatzen dizkigu, lortu nahi den helburuaren araberakoak: i) Entzunaldia garatzeko programak: eremu honetan audio-editore programek berebiziko garrantzia dute. Hauek, entzunaldiaren esparruan zuzenean sartzen dira; izan ere, Musika Hezkuntza bizipen ikaskuntza da eta editoreek musika gure gustuen arabera edukitzeko, moldatzeko eta erabiltzeko aukera ematen digute. Baliabide hauek eskaintzen dizkiguten funtzio nagusiak, audioak erreproduzitzea eta grabaketa dira. Ohiko formatuak mp3 eta wma dira. Magix, Gold Wave, Wave Lab, Cool Edit, Sound Forge edo Audacity bezalako programek soinuekin prozesu interesgarriak eskaintzen dituzte; hala nola, audioak moztu, moldatu, errepikatu edota efektuak aplikatu (distortsioa, oihartzuna eta transposizioa). Era berean, Microsoft Home edo Classical Plus programek, obra klasikoen entzunaldiak jorratzeko gidak eskaintzen dizkigute, eta Ear Training edo Hear Master programek, entzutearen entrenamendu espezifikoagoa burutzeko aukerak. ii) Lengoaia musikala lantzeko programak: partituren editoreez hitz egiten dugunean, lengoaia musikalari erreferentzia egiten diogu; hortaz, Finale⁴, Sibelius⁵, eta Encore, besteak beste, aproposak dira xede honetarako. Bestalde, Music Ace edota Practica Musica programak ditugu, lengoaiaren entrenamendurako lagungarriak direnak. iii) Instrumentuen praktikarako eta diskriminaziorako programak: IKTen bitartez, esparru instrumentala landu daiteke, bai ikasleek instrumentuen tinbreak ezagutzeko eta bai haien tekniketara hurbiltzeko. Batetik, arestian entzumena garatzeko aipatutako Microsoft Home programak, instrumentuen ezaugarriak ezagutzeko aukera ematen digu, eta bestetik, Singstar, WiiMusic eta GuitarHero bideo-jokoak ditugu, non jolasaren bitartez instrumentuak jo ditzakegun. ⁴https://www.finalemusic.com/ ⁵https://www.avid.com/sibelius-ultimate Bestalde, Haur Hezkuntzako geletan tabletekin esku-hartzeak diseinatzen hasi dira eta Giráldezek (2015) jolasaren eta sormenaren bidez tableta digitalak erabiliz musika lantzeko Haur Hezkuntzako etapara bideratutako APP batzuk proposatzen dizkigu: ● Melodien eta kantuen entzunaldia: Music box, Mozart Interactive, Piano Carnival eta iTubeList. ● Instrumentu eta tresna digitalen errekonozimendua: MelTouch Lite, Percussion for Kids, Paint Melody. ● Melodien eta abestien ekoizpena: Tune Train, Jelly Band. Erabiltzen dugun teknologia garrantzitsua da baina ez nahitaezkoa; izan ere, egunero teknologia gehiago eta hobea dago. Garrantzitsuena, teknologia horri eman nahi diogun erabilpena eta teknologia horrekin lortu nahi ditugun helburuak zehaztea da, gure kasuan, entzumena garatzea delarik. 3.3.1.1. Arbela digital interaktiboa (ADI) Egungo hezkuntzan gero eta indar handiagoa hartzen ari den tresna teknologikoetako bat Arbel Digital Interaktiboa (ADI) da. ADIri esker, ordenagailuan sortzen ditugun prozesuak azalera horretan proiekta ditzakegu, bertan informazio hori aldatzeko eta editatzeko aukera dugularik. Gómezek (2015) dio arbela digitala, irakasleen garapenerako laguntza handiko tresna bihurtu dela ikas arlo guztietarako. Arbela bezalako tresnan, idazteko, marrazteko, edota prozesu informatikoak erreformatzeko aukera izateak, gela osoarekin prozesu horiek partekatzea askoz xumeagoa eta interaktiboagoa bihurtu du, musika arloan ere, baliabide honi etekin izugarria atera diezaiokegularik. Haur Hezkuntzako etapan ikaskuntza prozesuak osagai kolektiboa du, non ikasleek ikaskuntza bizitu eta partekatu egiten duten. Musikak bere osagaiak (notak, figurak, estiloak) eta perspektibak (erritmoa, melodia, armonia) ditu, eta ADIari esker, elementu hauen batura kolektibo batean lantzea sustatzen du, asimilazioa eraginkorragoa eta errazagoa bihurtuz. Hala ere, musika diziplinak bere dimentsio indibiduala ere badu, baina hasierako ikaskuntza prozesua kolektiboa bezala jorratzen badugu, aberasgarriagoa, dibertigarriagoa eta eramangarriagoa izango da, haurren kolaborazioa bultzatuz. Piagetek eta Vygotskyk haurraren psikologiaren garapenaren inguruko ikerketa eta teoria garrantzitsuenetarikoak idatzi zituzten. Lehenak epistemologia genetikoa izeneko teoria idatzi zuen. Lan honek dio gizabanakoak inguruko elkarrekintzen eraginez eraikitzen duela ezagutza. Haurrek pertsonekin eta objektuekin ematen duten interakzio horretan, adimena eta ezagutza garatuko dute. Hortaz aparte, haurraren grapena lau estadiotan banatu egiten du: i) zentzumenei eta mugimenduei dagokien estadioa (lehen haurtzaroa), ii) eragiketa aurreko estadioa (2-7 urte), iii) eragiketa konkretuen estadioa (7-12 urte) eta iv) eragiketa formalen estadioa (nerabezarotik aurrera). Bigarrenak, teoria soziokulturala garatu zuen eta lan honek dioenez, gizakia izaki soziala da eta ikaskuntza pertsonen arteko elkarreraginarekin ematen da (Lizaso et. al, 2013). Horrenbestez, ADI tresnak bultzatzen dituen ikaskuntza prozesu kolektibo horiek Haur Hezkuntzako etapan positiboak eta aberatsak dira. Modu berean, Harlow et al.-ek (2010) ADIaren garrantzia azpimarratzen dute esanez haurren ikaste prozesuan eskaintzen duen potentziala oso altua dela oinarrizko konpetentziak garatzen lagunduz. Baliabide honi esker, haurrak ikasle aktiboak bihurtzen dira eta lorpenaren sentimenduan sinisten dute. ADIa izan da partaidetza pedagogiaren kultura sustatu duen giltzarri nagusienetakoa. ADIak musika arloari aukera anitzak eman diezazkioke: programekin lan egin, esploratu, aplikazioak erabili edota formatu anitzak probatu, besteak beste. Aplikazioak izugarriak dira eta etengabeko hazkundean ditugu: idazketa musikala lantzeko aplikazioak aurki ditzakegu, instrumentu birtualak, abestien eta irudien bankuak, ipuin musikatuak, partitura digitalak, batzuk aipatzearren, denak ADI tresnarekin erabiltzeko diseinatuak (Gómez, 2015). 3.3.2. Entzumenaren garapena, musika eta IKTak uztartuz Musika ikasgeletan IKTen erabilera dela medio, entzuten irakasteko estrategietan, ikus-entzunezko materiala integratzea bezalako ideia berria sortu da. Irudien bidez errazagoa da entzunaldia ulertzea eta bertan parte hartzea, formatu berriekin eta bistaratzeko eta elkarreraginerako aukera gehiagorekin. Entzumenaren garapena musika arloko helburu nagusienetako bat da eta entzunaldiei esker landu egiten da. Montorok (2004) esaterako dio Hezkuntza Musikala bi zutabe garrantzitsutan oinarritzen dela: pertzepzioa eta adierazpena. Eta pertzepzio prozesuak entzunaldiaren oinarri nagusiak dira. Willems (1981) pedagogoak entzunaldia irudimenaren soinuen entzute, jasotze eta ulermena bezala definitu zuen. Modu honetan eta musika konposizioen bitartez, gizakiaren momentu historiko guztietako estetika ezberdinetara sar gaitezke, bai eta musikagile ezberdinek egindako ekarpenak ezagutu ere. Horrez gain, entzunaldiaren helburu nagusia entzuteko modu aktiboa bultzatzea da, hezkuntza praktika honen bidez musika lanaren ulertzea bultzatuz. Entzute aktiboa zer den ulertzeko, azkeneko honekin hertsiki erlazionatuta dauden bi kontzeptu ezberdintzea garrantzitsua da. Entzun eta aditu aditzek esanahi ezberdina dute. Batak, belarriarekin soinuak hautemateari erreferentzi egiten dio eta besteak, entzuten dugun horri arreta eskaintzeari. Musika aditze prozesu hori entzute aktiboa deritzo eta musika irakaskuntzako parte garrantzitsuenetarikoa da, izan ere, ikasleak musikara hurbiltzeaz gain, musika hori ulertzen lagunduko diegu. Honekin jarraituz, haurraren lehen urtetatik entzute aktiboa lantzea garrantzitsua da eta Wuytackek (1998) entzute aktiboaren hiru plano proposatzen dizkigu: ● Plano sentsoriala: eremu honek, musikak helarazten dituen sentsazioak eta emozioak deskubritzea du helburu. ● Plano deskriptiboa: istorioen bidez egoera errealak zein irudipenezkoak erabiltzea. ● Plano musikala: soinuaren ezaugarri ezberdinak (altuera, denbora, intentsitatea eta tinbrea), sekuentzi melodikoak eta erritmo bitarrak zein hirutarrak errekonozitzea. Era berean, Wuytackek (2009) berak 70eko hamarkadan, musikograma izeneko entzute aktiboa garatzeko baliabidea sortu zuen. Honen helburua, haurrei musikaren ulermena erraztea da, obra bateko egitura, instrumentuak eta elementu musikalak ezagutzeko. 1.irudia: musikograma propio baten eredua. Eredu honetan Verdi musikagilearen Nabucco lanaren musikograma dugu. Lerro bakoitza denbora tarte bati dagokio (azpian denborak markatuak daude) eta ikurrek musika elementu ezberdinak adierazten dute: puntu txikiak eta handiak intentsitate ezberdinaren isla dira, goitik behera edo behetik gora doazen ikurrak altuera erakusten dute eta makilak, tarte horren parte fuerteak (azentua). Irakurketari dagokionez makila bezalako euskarria erabili egiten da eta partitura normalak bezalaxe ezkerretik eskuinera irakurri behar da. Musikogramaren helburu nagusia, obraren estruktura osoaren pertzepzioan laguntzea da. Irudikapen bisualak, ez ditu irudi ez musikalak iradoki behar entzuleari, hau, ezinbesteko printzipioa da. Musikograman forma eta elementu musikalak (erritmoa, melodia, testura, tinbrea, denbora) adierazita daude. Irudi geometrikoak, sinboloak eta koloreak, errazago hauteman daitezkeen elementu musikalak adierazteko erabili ohi dira (Wuytack eta Boal, 2009). Baliabide hau erabiltzearen abantailak ugariak izan daitezke, hala nola, i) musika lanaren irudikapen erraza da, ii) musika-lana entzumena eta analisia egiteko baliabidea da, iii) irudiak direnez, ulertzeko erraza da eta honek ikaslea motibatzen du eta iv) bakarka, talde txikitan edota talde osoan erabili daiteke. Honez gain, musikogramak musika klasikoari orientatuak daude. Obra egokienak, musika instrumentala eta orkestralak dituztenak dira. 3.3.2.1. Gamifikazioa Jolasa, estrategia didaktiko eraginkorra eta erakargarria da eta gaur egun, interneten, web 2.0 eta bideo-jokoen etorrerak jolasaren dinamikak eta mekanikak ludikotasunarekin zerikusia ez duten esparruetan ere aplikatzea ahalbidetu du. Praktika hau gamifikazio bezala ezagutzen dugu. Gamifikazioaren helburua ohituren barneratze prozesua erraztea, motibazioa sustatzea, kontzentrazioa eta esfortzua, eta bestelako balio positiboak helaraztea da (Timon, 2017). Horrez gain, Arearen eta Gónzalezen (2015) esanez, hezkuntzan jokoen elementuak eta mekanikak txertatuz, ikaskuntza prozesuko eskola uzteak, motibazio ezak, gogo ezak edota konpromiso ezak murriztuko lituzke konpetentzietan oinarrituriko irakaskuntza prozesuak sustatuz. Gamifikazioak hezkuntza munduan ikasleari bere ikaskuntza prozesuan ondorengo elementuetan lagun diezaioke (Marquis, 2013): ● Konpromisoa: ikasten ari diren horretan interes maila altuagoa izaten laguntzen du. ● Malgutasuna: gamifikazioari esker, ikasleak malgutasun mentala gara dezake, bai eta arazoak ebazteko trebetasuna landu ere. ● Lehiaketa: jolasak eta jolasetan oinarrituriko ikaskuntza elementuak, gizakiak konpetentziekiko duen desio natural horrekin erlazionatuak daude, non kasu honetan, ikasleek euren akatsez ikas dezaketen, errore horrengatik zigorrik jaso gabe. ● Kolaborazioa: hiperkonexioz beteriko mundu honetan, ikasleek besteekin kolaboratzeko gaitasuna izan behar dute bai aurrez aurre eta bai eremu digitalean edo on-line ere. Haur Hezkuntzako etapan zentratuz, Laguiak eta Vidalek (2008) diotenez jolasa ikaskuntza-irakaskuntza prozesuen bitarteko egokiena da. Plazera baino gehiago da, haurraren lehen ikaskuntza instrumentua da haurra bera eta inguratzen duena ezagutu ahal izateko. Hortaz aparte, jolas goiztiarra haurraren garapenarentzat behar-beharrezkoa da. Garaigordobilek (2007) ondorengo onurak zerrendatzen dizkigu: ● Biologikoki jolasak burmuinaren hazte prozesuan laguntzen du; izan ere, nerbio sistema zentralaren garapena indartzen du. ● Garapen psikomotorrean laguntzen du, haurrek jolasaren bidez gorputza eta zentzumenak estimulatzen baitituzte. ● Jolastuz, pentsamendua eta sormena bezalako gaitasunak garatzen dira garapen kognitiboan lagunduz. ● Jolasaren bitartez sozializazioa sustatzen da, ikasleak euren artean elkarreraginez. ● Azkenik, haurrak jolasaren bidez bere energia kanalizatu dezake eta bizitzan topatzen dituen arazoei ebazpena bilatu, horregatik, jolasak ere garapen afektibo-emozionala trebatzen du. Jolas-eredu honek ikasleak motibatzea ahalbidetzen du, pertsonen arteko konpromisoa garatuz eta hobetzeko zein arazoak gainditzeko gogoak sustatuz. Horregatik, gamifikazioa, musika, entzumena eta IKTak inguratzen dituen proposamena aurrera eramateko metodologia ezin hobea izan liteke, egoki aplikatuz gero. 3.3.2.2. Musika klasikoa Musika ikasgaian entzunaldi saio egokiak jorratzeko ikasleei estilo ezberdinetako musika eskaini behar diegu, baina ez edozein musika, kalitatezko musika baizik. Gure kasuan, kalitatezko musika klasikoan zentratuko gara. Zoltan Kodaly musikagile hungariarra zen eta "Kodaly metodoa" izeneko hezkuntza musikalerako kantua zein entzumena garatzeko metodologia sortu zuen. Lucatok (2001) dio, kantu popularrak eta musikagile klasiko handienetariko obrak erabiltzen zituela helburu horietara ailegatzeko; izan ere, Kodalyren esanetan "soilik hoberena da nahikoa". Era berean, Velillak (2008) dio entzunaldiak prestatzeko, edozein musika mota erabili dezakegula; hala ere, betidanik musika klasikoa erabili izan du. Izan ere, ikerketa ugari daude bere onurak erakusten dituena eta gutxi dira etxeetan musika mota hau entzuten dutenak. Musika klasikoa entzunez gero, gure arrazonamendu espaziala hobe dezakegu, batik bat, musika klasikoa entzuteko garunean erabiltzen ditugun bideak, arrazonamendu espaziala garatzeko erabiltzen ditugun bide berberak baitira. Hortaz, musika klasiko estilo ezberdinak entzuteak guregan eragin positiboak izan ditzakeela errealitate bat da, Cambellek (1998) ere ondorengoak aipatzen ditu: ● Kantu gregorianoak, arnasketa naturalaren erritmoak erabiltzen ditu espazio zabala eta erlaxatuak sortzeko. Ikasteko, meditatzeko eta estresa murrizteko paregabea. ● Musika barrokoak (Bach, Vivaldi, Haendel) egonkortasun, ordena eta aurreikuspenaren sentsazioak helarazten ditu eta mentalki estimulagarria den testuingurua sortzen du. ● Musika klasikoak (Haydn eta Mozart) kontzentrazioa, memoria eta espazio pertzepzioa hobetzen du. ● Musika erromantikoa (Schubert, Chopin, Liszt) sentimendua eta adierazpena handiagotzen du; zentzu honetan, maitasuna, elkar ulertzea eta errukitasunak garatzen ditu. ● Musika inpresionista (Debussy, Faure, Ravel) gogo aldarte eta jariotasun askeko inpresioetan oinarritzen den musika da, non irudi onirikoak oritzen dituen. Musika honek, sormen inpultsoak desblokeatu egiten ditu eta inkontzientearekin konektatu. Honekin batera, Wuitackek eta Boal Palheirosek (2009) ikerketa interesgarria jorratu zuten musikogramaren efektuek haurraren eta musika klasikoaren artean izan dezaketen eragina aztertuz. Bertan, haurren pertzepzioa eta musikarekiko gustua ikertuz, ondorioztatu zuten musikogramaren laguntzari esker ikasleek musika hobeto jazo, ulertu eta memorizatu zutela. Gainera, musikaz gehiago disfrutatu zuten eta entzunaldi saioarekiko jarrera positiboagoa erakutsi zuten. Amaitzeko esan, beste musika estiloak ez ditugula alde batera utzi nahi. Bai musika popularra, rocka, jazza, edota musika tradizionala ikasleei eskaini behar diegun estiloak dira, guztiak aberatsak eta baliozkoak baitira. Gu soilik kalitatezko musika klasikoan zentratu gara, baina gainontzeko estiloak ere, kalitatezko musikaz josita daude. 4.1. Proposamenaren deskribapena Berrikuntza proposamena Haur Hezkuntzako 2. zikloko 5-6 urteko ikasleentzat eta arbela digital interaktiboan (ADI) aplikatzeko diseinatua izan da. Etapa honetako Heziberri curriculuma kontuan harturik eta gamifikazioan oinarriturik, entzute aktiboa garatzea xede duen material didaktikoa sortu da. Material hau sortzeko, SMART Notebook programa erabili da, arbelak jatorriz instalatua duena. Musika, entzumena eta IKTak proposamen honen zutabe nagusiak dira eta programa honek azkeneko hauen garapena bermatzen du. Proposamen honetarako, "Elaia eta musikagileak" izeneko 5 ipuin musikatu interaktibo sortu dira. Ipuin musikatuez gain, istorio bakoitzaren amaieran, ipuinean agertu den pertsonaia bakoitzeko (3 pertsonaia/musikagile istorio bakoitzeko) 4 jolas diseinatu dira kontakizun guztietan berberak izango direnak. 4.2. Curriculumaren elementuak Atal honetan, 237/2015 dekretuaren (Heziberri 2020) eta proiektuaren, oinarrizko zehar konpetentziak, oinarrizko diziplina-konpetentziak, proiektuaren helburu orokorrak eta curriculumeko helburu eta eduki orokorrak aurkituko ditugu. Oinarrizko zehar konpetentziei dagokionez, proiektuan honako konpetentzia hauek landuko dira: A. Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia. B. Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia. C. Elkarbizitzarako konpetentzia. D. Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia. E. Izaten ikasteko konpetentzia. Arloko edo oinarrizko diziplina konpetentziei dagokionez, hauek dira proiektuan zehar landuko direnak: ● Hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia. ● Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia. ● Teknologiarako konpetentzia. ● Arterako konpetentzia. ARLOA HELBURU OROKORRAK (OCD) EDUKI OROKORRAK (OCD) Musika Arte-produkzioetan (ikusentzunezkoen, teknologiaren, antzerkiaren, musikaren eta, besteak beste, gorputzaren bidez sortutako produkzioetan) parte hartzea, askotariko teknikak erabilita, komunikazio-aukerak arakatu eta kultura bera ulertzen hasteko. (1,2,3,4,5) Soinu eta erritmo errazak sortzea melodiak edo beste elementu batzuk (testuak, irudiak, etab.) interpretatzeko. (3) Inguruko soinuak eta haien ezaugarri eta kontraste oinarrizkoak (zarataisiltasuna, luzea-laburra, ozena-eztia) bereiztea. (3) Arte-adierazpenak baliatuz adieraztea eta komunikatzea gertakariak, sentimenduak, emozioak, bizipenak eta ametsak. (5) Teknologia Gailu teknologikoak erabiltzen hastea eta haien komunikazio-ahalmena balioestea, eta, arianarian, haiek informazioa eskuratzeko, ikasteko eta plazera lortzeko erabiltzea. (1,2,3,4,5) Nortasuna Ohartzea norbera pertsona berezia dela eta nork bere buruaren gaineko irudi orekatu eta positiboa osatzea, norberaren nortasuna eraikitzeko. (1,2,3,4,5) Gorputza kontrolatzeko bidea urratzea, zentzumen-pertzepzioa lantzea eta testuinguruaren ezaugarrietara doitzea mugimenduaren tonua, oreka eta koordinazioa, ekintzetan dituen ahalmenak eta mugak deskubritzeko. (1,2,3,4,5) Norberak zer emozio eta sentimendu dituen ezagutzea eta horiez jabetzea, horiek guztiak komunikazio-asmoz adierazteko eta, arian-arian, gainerako pertsonenak aintzat hartzeko. (5) Errespetu, laguntza eta lankidetzako jarrerak eta ohiturak lantzea, norberaren jokabidea erregulatu eta norberaren eta gainerako pertsonen beharrizanetara egokitzeko, eta sumisio nahiz nagusitasuneko jarrerak baztertzea. (1,2,3,4,5) Zentzumenak gorputza eta kanpoerrealitatea arakatzeko erabiltzea eta zer sentsazio eta pertzepzio izaten dituen ezagutzea. (1,2,3,4,5) Norberaren ezaugarriak, ahalmenak eta mugak balioetsi eta, arian-arian, onartzea. (1,2,3,4,5) Jolasaren bidez (jolas motor, zentzumenezko, sinboliko eta arautuen bidez) arakatzea ingurunea. Disfrutatzeko eta harremanak izateko bitarteko gisa balioestea jolasa. (2,3,4,5) Konfiantza izatea norberaren ekintzaahalmenean eta jolasetan parte hartzea eta saiatzea. (1,2,3,4,5) Informazio, beharrizan, emozio eta gogoak hitzen bidez adierazi eta azaltzea eguneroko bizitzako egoeretan. (5) Hizkuntza eta komunikazioa Hainbat kultura-tradiziotako testu batzuk ulertzea, azaltzea eta moldatzea, haiekiko interesa izateko, haiek balioesteko eta haiekin gozatzeko. (1, 2) Hizkuntza askotarikoen komunikazio-tresnak eskuratzeko bidea egitea eta tresna horiez gozatzea, norberaren egoera pertsonal, fisiko eta sozialeko beharrizanak, sentimenduak eta bizipenak adierazi eta azaltzeko. (1, 2) Hizkuntzak eta dialektoak erabiltzeko interesa izatea eta haiek begirunez begiratzea. (1,2) Literatura-testu errazak, tradizionalak eta garaikoak, entzutea, ulertzea eta errezitatzea, plazera sentitzeko eta ikasteko. (1) Ahozko adierazpenetan, gero eta egokitasun handiagoz erabiltzea lexikoa, sintaxi-egiturak, intonazioa, keinuak eta ahoskatzea. (2) Idatzizko hizkuntzara hurbiltzea, komunikatzeko, informatzeko eta gozatzeko bitarteko izan dakien. (2) 4.3. Sekuentzia didaktikoa Arestian aipatu bezala, berrikuntza proposamen honek ipuin musikatuetan du abiapuntua. Guztira 5 ipuin musikatu izango ditugu bakoitza 4 jolasekin osatua egongo dena. Beheko lerro hauetan, material didaktiko honen sekuentzia didaktikoa azalduko dugu. 1. IPUIN MUSIKATU INTERAKTIBOAK Helburu didaktikoak: ● Ikasleen entzumena garatzea ipuinaren bidez. ● Musikagileak ezagutzea eta haien obrak entzutea. ● Herrialde ezberdinetako kulturak ezagutzea musika eta hizkuntzaren bitartez. ● Giza balioen lanketa sustatzea. ● Ikaslearen jarrera aktiboa sustatzea ipuin digital interaktiboa eta arbela digital interaktiboari esker. ● Entzunaldiarekiko errespetuzko jarrera lantzea. Deskribapena Jarduera hau aurrera eramateko bi aukera posible egon daitezke, bata, ipuina irakasleak berak kontatzea eta bestea, kontakizuna ilustrazioetan agertzen diren audioen bidez entzutea. Irakasleak erabakiko du taldearen izaeraren arabera, bata ala bestea erabili. Hala ere, ipuina kontatu edo ez kontatu, irakasleak ilustrazioetan elementu interaktiboak izango ditu ikasleekin erabiltzeko, parte hartze aktiboa sustatzeko eta ipuinaren ildoa egokitasunez jarraitzen ari diren edo ez jakiteko. Kontakizunek dinamika berbera mantentzen dute ipuin guztietan. Elaia istorioen protagonista dugu eta ipuin bakoitzean 3 pertsonaia/musikagile ezagutuko ditu. Kontakizunean, pertsonaia horren izena entzuten denean, autore horren musika zatia entzungo da eta ilustrazioetan ere, pertsonaiaren irudia ukituz, musika hori entzun ahal izango da. Hasieran esan bezala, irakasleak ere istorioa kontatu dezakeenez, garrantzitsua da audioetako eredua aintzat hartzea eta musikagilearen izena aipatzean, ilustrazioan ageri den pertsonaia ukitzea musika zatia entzuteko. Ilustrazio guztiak eskuz eginak izan dira eta eskanerrarekin digitalizatu ditugu SMART programan txertatzeko. Haur Hezkuntzan marrazkia izugarri erabiltzen den baliabidea denez, haurrak marrazki horiekin identifikatuak sentitzea da helburua. Gainera, etorkizunera begira ikasleek ere ipuin musikatu propioa sor dezakete euren marrazkiekin. Hortaz aparte, ipuina amaitutakoan, jolas txiki batekin topo egingo dugu. Jolas honetan, ipuinean agertutako 3 pertsonaien irudiak eta musika zatiak izango ditugu. Jolasaren helburua, irudi horiek dagokien musika zatian kokatzea izango da eta ondo edo gaizki dagoen jakiteko, ariketak feedback automatikoa izango du. Ondo egonez gero, irudiak birak emango ditu, aldiz, gaizki kokatuz gero, irudia bere lekura itzuliko da. 4.irudia: ipuinen jolasaren eredua. Haurrek jarduera honi esker, entzuten jakiten ikasiko dute, musika sentituko dute eta ipuinetako istorioetan barrena murgilduko dira. Entzunaldi hauei esker, musikagileak ezagutzeko eta euren musika entzuteko parada izango dute; gainera, musikagile hauen herrialdeetako kulturetako elementuak zeintzuk diren ikasteko aukera izango dute. Horrez gain, ipuinak giza balioez josiak daude (elkartasuna, eskertasuna, lagunartekotasuna); beraz, irakaslearen laguntzaz haurrekin istorioetan ateratako balioen errepaso eta lanketa egin daiteke. Konpetentzia digitala Informazioa Komunikazioa ● Informazioa arakatzea, bilatzea eta bahetzea. ● Teknologien bidez interakzioa jardutea. 2. NOR DA? Helburu didaktikoak: ● Idatzizko eta ahozko komunikazioa garatzea musikagilearen izena nola idazten eta ahoskatzen den ikasiz. ● Herrialde eta kultura ezberdinetako hizkuntzen berezitasunak eta ezaugarriak ezagutzea eta praktikatzea. ● Musikagilearen inguruko informazioa ezagutzea. Deskribapena Jarduera honen helburua musikagilea ezagutzea izango da eta bi atal izango ditu. Batetik, musikagilearen izena ahoskatzea eta bestetik autorearen izena idaztea. Musikagilearen izena ahoskatzeko, lehenik irakasleak ikasleei autore horren izena ahoskatzeko eskatuko die. Ondoren, izenaren txartelean ukitu beharko du bertan konpositore horren izena nola ahoskatzen den audioa entzungo baita. Hura entzundakoan, ikasleak intonazio eta azentu berberarekin izena ahoskatzen saiatuko dira. Jarraian ondorengo galderak egin diezazkiegu:  Hasieran ahoskatu duzuen izena eta amaieran ahoskatu duzuena, berdinak izan al dira?  Zein ezberdintasun nabaritu dituzue lehenengo eta bigarrengo saiakeran?  Izena ahoskatzea zaila egin zaizue? Erraza? Zergatik? Jardueraren bigarren atala idatzizko komunikazioa garatzeko pentsatuta dago. Horretarako, egun horretako arduraduna arbelera irtengo da eta ikaskideen laguntzarekin (izenaren hizkiak banan-banan errepikatuko dituzte) izena kutxa zuri batean idatziko du. 5.irudia: lehenengo jolasaren eredua. Kultura eta herrialde ezberdinetako konpositoreak ezagutuko dituztenez, herrialdearen arabera izenen ezaugarriak ezberdinak direla jabetuko dira. Ahozkotasuna esaterako, musikagile errusiarren izenak ahoskatzea zailagoa (kontsonante asko eta bokal gutxi) egingo zaie, italiarrenak baino. Azentuak eta intonazioak ere herrialde bakoitzean ezberdinak direla nabarituko dute. Idazketari dagokionez, egoera berbera emango da. Izen batzuk luzeak irudituko zaizkie, beste batzuk laburrak, kontsonante asko dituztenak edota ezagutzen ez dituzten hizkiak dituztenak. Hortaz aparte, musikagilearen inguruko informazioa duen audioa topatuko dute ikasleek, pertsonaia hau nongoa zen, zer egiten zuen edota zein instrumentu jotzen zuen ezagutzeko. Konpositorearen irudi bat ere edukiko dute fisikoki nolakoak ziren eta garai hartan nola janzten ziren ezagutzeko. Konpetentzia digitala Edukiak sortzea ● Edukiak garatzea. 3. MUSIKAGILE BIHURTU GARA Helburu didaktikoak: ● Ikaslearen entzute aktiboa garatzea musikogramaren bidez. ● Musikagilearen obra ezagutzea, ulertzea (nola dagoen antolatuta) eta gozatzea musikogramaren bidez. ● Soinuaren ezaugarriak (altuera, iraupena, intentsitatea, tinbrea) ezagutzea eta identifikatzea. ● Musikogramak sortzen hastea. Deskribapena Jarduera hau jorratzeko 3 fasetan antolatu behar da: sortuta dagoen musikograma ulertu, sortuta dagoen musikograma osatu eta musikogramak sortu. Ariketa hau egun ezberdinetan osatzea gomendatzen da fase bakoitza egun ezberdin batean landuz. 1. Sortuta dagoen musikograma ulertu. Ekintza honen lehen pausua, arbelean beheko partean eredu bezala dagoen musikogramaren bideoa ikustea da. Bideo horretan, ekintza horretan txertatu den musika zatiaren musikograma bat ikusiko dugu. Interesgarria da bideoa behin baino gehiagotan ikustea haurrek musikograma egokitasunez barneratzeko. 2. Sortuta dagoen musikograma osatu. Bideoa aztertu eta gero, ikasleek arbelean arestian ikusitako musikograma berbera topatuko dute baina osatugabea. Musikogramak hutsuneak ditu eta ikasleek arbelak eskaintzen dituen tresnak baliatuta hutsune horiek osatu beharko dituzte. 6.irudia: bigarren jolasaren eredua. 3. Musikogramak sortu. Musikograma osatuta, ikasleak musikagile bihurtzeko unea iritsi da. Horretarako, bakoitzak paper fisiko batean ariketa horretako musika zatiaren musikograma sortuko du. Ondoren, argazki bat aterako diegu eta "musikogramen erakusketa" izeneko erakusketa ingurune birtualera igoko ditugu. Behin igota, edozein ikaslek bere musikograma hartzeko aukera izango du eta osatugabe dagoen musikogramaren espazioa baliatuko dugu bertan ikasleei egindakoa erakusteko. Gainera, arbelak eskaintzen dituen tresnekin, musikograma editatu dezakete, beste ikaskideek ekarpenak eman ditzakete,besteak beste. Konpetentzia digitala: Informazioa Komunikazioa Edukiak sortzea ● Informazioa arakatzea, bilatzea eta bahetzea. ● Kanal digitalen bidez lankidetzan jardutea. ● Edukiak garatzea. ● Informazioa ebaluatzea. ● Integratzea eta berregitea. ● Egile-eskubideak eta lizentziak. 4. BELARRI PUZZLEA Helburu didaktikoak: ● Entzumena garatzea obraren sekuentzia kronologikoa ezagutuz. ● Denbora nozioa garatzea. ● Elkarlanean puzzlea sortzeko jarrera aktiboa erakustea. Deskribapena Jolas honen betebeharra musikagilearen musika zatia kronologikoki egokitasunez ordenatzea da. Zenbait kasutan, musika zatia 3 zatitan banatuta egongo da eta beste kasutan 4 zatitan. Gauza da zati bakoitza talde bat izango dela; beraz, zatien arabera gela 3 edo 4 taldetan banatuko dugu. Talde bakoitzari, puzzle zati kolore bat esleituko zaio eta musika zatia osatu beharko dute giza puzzlea egokitasunez ordenatuz; horretarako, lurrean batetik hirura/laura zenbakiak utziko ditugu eta talde bakoitzak uste duen zenbakian kokatu beharko da. Behin kokatu direla, egun horretako arduradunak ordena hori erabiliko du arbelean puzzle zatiak modu berberean kokatzeko. Emaitza entzungo dute, eta eredu duten musika zatiarekin bat egiten ez badu, taldeak berriro ere antolatu beharko dira emaitza egokia lortu arte. 8.irudia: hirugarren jolasaren eredua. Konpetentzia digitala Informazioa ● Informazioa arakatzea, bilatzea eta bahetzea. ● Informazioa ebaluatzea. 5. MUSIKAGILE SENTIKORRA Helburu didaktikoak: ● Musika zatiak entzuterako momentuan hauek entzundakoan sentitutakoa helaraztea. ● Errespetuzko jarrera erakustea entzunaldi guztietan zehar. ● Musika zatiaren entzunaldiaz gozatzea, gustura egotea eta ondo pasatzea. Deskribapena Jarduera honetan musikagilearen 3 musika zati egongo dira, ikasleak musika zatiak entzuterakoan bakoitzarekin nola sentitu diren adieraziko dute. Gomendagarria da egun batean 3 musika zatiak ez entzutea, gehiegi izan daiteke eta. Aproposena, hiruetatik bat aukeratzea da eta entzunaldi saio egoki bat prestatzea (argiak itzali, isiltasuna, erosotasuna). Argiak itzaliz estimulu eta dispertsio elementu gutxiago izango ditugu, entzute prozesua eraginkorragoa bihurtuz. 9.irudia: laugarren jolasaren eredua. Konpetentzia digitala Informazioa ● Informazioa arakatzea, bilatzea eta bahetzea. ● Informazioa ebaluatzea. Musikograma fisikoak zein digitalak sortzeko gai da. Musikograma jarraitzeko eta ulertzeko gai da. Musikagile ezberdinak ezagutzen ditu. Jolasek eskaintzen dituzten baliabideak eta aukerak erabiltzeko gai da. Nortasuna Entzunaldietan entzundakoa emozioekin transmititzeko gai da. Hizkuntza eta komunikazioa Ipuin musikatua jarraitzeko gai da. Musikagileen izenak idazteko gai da. Ahozkotasunaren ezaugarri (intonazioa, azentua) ezberdinak erabiltzeko gai da. Kultura ezberdinetako ezaugarriak ezagutu ditu. 4.5. SMART Notebook diseinuaren azalpena Proposamen hau aurrera eramateko, SMART Notebook programa erabili da. Ikaskuntza kolaboratiboko software honek sormena garatzeko aukera izugarriak eskaintzen ditu eta erreminta zein ezaugarri intuitibo ugariz hornituta dago. Horregatik, aukera egokia ikusi dut proiektua koaderno digital honekin sortzea. Proposamenaren diseinu teknikoarekin hasi baino lehen, garrantzitsua ikusten dut SMART Notebook programaren interfazea aztertzea. Interfaze hau lau atalez osatuta dago: ● Menuen atala: programaren funtzioetara (artxiboa, edizioa, ikusi, txertatu) sartzeko erabiltzen den atala (1. zenbakia). ● Mahaigaina edo lantokia: esparru honetan ekintzak sortu eta exekutatu egiten dira (2. zenbakia). ● Ikonoen atala: erreminta eta funtzio konkretuetara iristeko atala (3. zenbakia). ● Hegaleko atalak: atal honek programaren zenbait elementuetara iristeko aukera ematen digu; hala nola, orriak, irudiak, koloreak, formak eta abar (4.zenbakia). 10.irudia: programaren interfazea. Lantokia eta ikonoen atalak izango dira ikasle zein irakasleek gehien erabiliko dituzten esparruak; izan ere, lehenengoan, ipuin musikatuak eta jolasak topatuko ditugu eta bigarrengoan, eduki horiekin interaktiboki jarduteko tresnak. Lantokian ditugun edukietan zentratuz, orain esan bezala 5 ipuin musikatu eta ipuin bakoitzarekin 4 jolas ditugu, guztira 116 orriko materiala osatuz. Eduki guzti hauekin ez galtzeko, orrien arteko loturak ezarri dira ipuinen eta jolasen arteko kohesioa bermatzeko. Edukiei dagokienez, esan behar dugu eduki batzuk kanpotik hartuak izan direla eta beste batzuk SMART programatik: ● Kanpoko materiala: ipuinen ilustrazioak (ekoizpen propioa), ipuinen testuen PDFak, musikogramen bideoak, musikogramen emotikonoen .doc fitxategia, audioak eta irudiak. SMART Notebookean txertatuak izan diren irudi guztiak copyright gabekoak dira, musikagileena (CSS propiety) izan ezik. ● SMART Notebookeko materiala: irudiak, ikonoak (karratuak, geziak, botoiak, emotikonoak). Amaitzeko, garrantzitsua ikusten dugu aipatzea orri guztietan elementu gehienak (mugitzea behar ez dutenek) posizioz blokeatuta idaudela, hatzarekin arbela erabiltzean enbarazurik ez izateko. Zenbait jolasetan ikonoen atalaren tresnekin lantokian idatzi behar dute, musikogramak egin behar dituzte; beraz, diseinua egokia izan behar da jolasaren helburu horiek bete ahal izateko. 5. Emaitzak eta ondorioak Lanaren garapena ikusita esan dezakegu proiektuan ezarritako helburu nagusia bete egin dugula; hau da, Haur Hezkuntzako 5 urteko haurrentzat musika arloan entzumena garatzeko eta arbela digital interaktiboan aplikatzeko material didaktiko digital egokia sortzearena alegia. Gainera, egindako proiektuaren zati bat eskoletan erabiltzeko asmoarekin, deskargatzeko moduan jarri dugu hemen (CC-BY-SA): https://content.smarttech.com/#!/share/e156d534-0d53-4b52-8fd4-7f841a08b69f. Hortaz aparte, helburu nagusi hau lortzeko helburu konkretuek betetze maila hau izan dute: ● Hasteko, IKTek musikaren didaktikan eta ikaslearen garapenean izan dezaketen onuren eta abantailen berri eman dugu. Alderdi teorikoko 3.2 azpiatalean aipatu bezala ikaskuntza eraikitzaileak eta aktiboak sustatzen dituzte, eta imajinazioa edo sormena bezalako gaitasunak garatzen lagun dezakete besteak beste. ● IKTek Haur Hezkuntzako musika irakasgaian eskain dezaketen tresna eta baliabide digitalen berri eman dugu 3.3.1 atalean. Hezkuntza-etapa honetan eskura ditugun tresna eta baliabide digital zerrenda luze bat izendatu dugu eta teknologiek musika hezkuntzan duten lekua zehaztu dugu, marko teorikoan erakutsiz. Hala ere, zoritxarrez euskaraz ez dugu baliabiderik topatu, horregatik gure proposamenarekin hemengo irakasleak horrelako ekimenak egitera motibatu nahi ditugu. Horretarako, hemen egindako lanaren zati bat lan honekin batera eskaintzen dugu (CC-BY-SA). ● Gamifikazioaren edo jolasaren bidezko metodologia erabiliz, musika eta IKTak uztartuz, konpetentzia digitala gara dezakeen proposamena sortzea zen beste helburuetako bat. Gamifikazio metodologia berritzailearen inguruan hitz egin dugu 3.3.2.1 atalean eta proposamena ere metodologia honetan oinarritu da. Jolasa eta ikaskuntza dira metodo honen gakoak eta IKTekin batera ikaskuntza prozesu erakargarria sortu dugu ikasleen motibazioa eta parte hartze aktiboa sustatuko dituena. ● Musika arloko Haur Hezkuntzako irakasleei euskarazko baliabide berritzailea eskaintzea eta proposamen berriak diseinatzera bultzatu ditugu. Diseinatutako proiektuak zabalkundea izango du irakasleek eskura izan dezaten eta horrez Musika ikasgaia, gorputza adierazpenarekin, mugimenduarekin, zentzumenekin bizitu behar da eta normala da zenbait irakaslek teknologiarekin mesfidati egotea. Baina lan honekin erakutsi dugu teknologiak ere arlo honetan bere lekua duela, hau da, musika eta teknologia elkarren osagarri direla eta gorputza adierazpena, zentzumenak eta bestelako arloak IKTekin ere gara ditzakegula. Gure proposamenean esaterako entzumena garatuko dugu, eta zentzumen hau lantzeko emozioak (gorputz adierazpena) landuko ditugu, eskuzko musikogramak egingo ditugu (piskomotrizitate fina) edota arbelean musikogramak osatuko ditugu (grafomotrizitatea). Proposamen didaktikoa Proposamenari dagokionez esan, hasiera batean APP bat sortu nahi genuela erabilitako helburu eta metodologia berdinak aplikatuz, baina azkenean Arbela Digital Interaktiboaren aukera bideragarriagoa ikusi dugu. Egia esan espero genuen emaitza berbera edota hobeagoa izan dela esan genezake. Aurrerago garatu beharreko alderdiei dagokionez, hasteko denboralizazioa zehaztu behar da. Agian jolasei eta ipuinei denbora muga bat zehaztea falta izan zaigu, baina nahiago izan dugu irakasleen eskura uztea. Haur Hezkuntzan ordutegien kontua malgua izaten da eta ikasgelen izaerak (talde mugitua, lasaia) anitzak. Horregatik nahiago dugu eurek erabakitzea materialarekin zenbateko denbora pasatuko duten. Bestalde, irakasleek proposamena egokitasunez eta modu optimo batean erabiltzeko instrukzioak diseinatuko ditugu. Material asko dago eta aplikatzeko garaian irakasleek argibideak izatea eskertuko dute. Hala ere, nahiz eta momentuz instrukziorik ez egon, materialak berak jolas bakoitzean azalpen txikiak ditu. Hortaz aparte, lanarekin mugak izan ditugu, esaterako proposamenean partehartze aktiboa bilatze aldera orduak eman ditugu. ADI tresnak alde positiboak ditu baina baita negatiboak ere; izan ere, ikasgela osorako tresna bakarra dela kontuan hartu behar da. Hasieran proposaturiko jolasak arbelera bakarka ateratzeko ekintzak izan ziren, ikasleen partaidetza sustatzen ez zutenak. Honenbestez, jolasak birmoldatu behar izan genituen, eta ADIren aukerak baliatuz aktibotasun hori lortu dugula esan dezakegu. Lan honen muga nagusia hezkuntza munduan proposamenaren aplikazioa izan da. Proiektua hurrengo fase batean praktikan jarriko dugu eta bertan ateratako emaitza eta datuekin, benetan zertan asmatu dugun eta zertan hobe dezakegun ikustarazteko eta aztertzeko aukera izango dugu. Momentuz probatu ez dugunez, ezin dezakegu balorazio sakonik egin. Etorkizunerako erronkak Proiektu hau etorkizunean Haur Hezkuntzako 5 urteko geletan erabilia izateko diseinatu da eta esan daiteke 1.0 bertsioan dagoela oraindik. Ideia polita izan daiteke material hau irakasleei helaraztea geletan aplikatzeko eta diseinatutakoa garatzeko bertsio berriak sortuz. Azken finean horretarako sortua izan da, denek eskura izateko eta elkarrekin gero eta bertsio garatuagoa eta osoagoa lortzeko. Hortaz aparte espero dugu proiektu hau Haur Hezkuntzako zein goragoko hezkuntza etapetako irakasleei horrelako egitasmoak egitera bultzatzea, euskaraz aurki dezakegun musikako material didaktiko digitala urria baita. Azkenik, hausnarketa txiki batekin amaituko dugu. Proposameneko entzunaldietarako erabili dugun musika mota, klasikoa izan da. Marko teorikoan ondo azaldu dugunez musika estilo honek haurrarengan eragin positiboak ditu, baina zoritxarrez denbora pasa ahala, geroz eta ahaztuagoa eta estigmatizatuagoa (musika konplexua, zaharrek entzuten dutena, dirudunek, aspergarria) dugun musika da, eta pena da, musika oso aberatsa baita. Horregatik, erabaki dugu proposamena musika klasikoaren inguruan jorratzea, nolabait hezkuntza munduan irakasleek musika hau gehiago baliatzeko, eta ikasleek musika estilo gehiago entzuteko. Ikasleei estilo ezberdinak eskaini behar dizkiegu, etapa honetan musikarekiko gustua eraikitzen hasten baitira. Gainera, honek ere nortasunaren eraikuntzan eragin zuzena du, horregatik, kalitatezko musika eskaintzea garrantzitsua da.
science
addi-c9fdeae37652
addi
cc-by 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/34752
Demokrazia parte hartzailea eta intersekzionalitatea: Lizarrako partaidetzazko aurrekontuak aztergai
Blanco Aramendia, Nerea
2019-07-22
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea Data, 2019ko maiatzaren 22a Demokrazia parte hartzailea eta intersekzionalitatea: Lizarrako partaidetzazko aurrekontuak aztergai "Gradu Amaierako Lanaren egileak adierazten du lan original eta propio honetako datuak benetakoak direla, eta hala izan ezean bere gain hartzen duela jokabide ez-egokien (plagioen, irudien erabilera bidegabeen eta abarren) erantzukizuna. Irudien copyrighta haien jabeena edo lizentziadunena da. Dibulgazio helburuekin baino ez dira erabili hemen, lanaren berean, Jone Martínez-Palaciosek bazterketa problematizatzeko eta ikertzeko proposatutako koadroa marko kontzeptualean azaldu da, eta analisia koadro horretaz baliatuz burutu da. Demokrazia parte hartzailea eta intersekzionalitatea: Lizarrako partaidetzazko Demokrazia parte hartzailea eta intersekzionalitatea: Lizarrako partaidetzazko Hala, parte hartzearen eta sakontze demokratikoaren izenean, botere-esparruan kokapen dominante bat dutenei bozgoragailua ematen zaie, ahots horiek gainordezkaritza lortuz, eta arrakastatsuena partaidetzazko aurrekontuak dira. Horren adierazle gisa Euskal Herriko udalerri anitz ditugu: Gipuzkoako Alegia, Donostia, Hernani eta Bizkaiko Dima, besteak hartzailearen profila zein den ikusiko da, zein gai planteatzen dituen eta zein kokapenetik. Horrela, dagoeneko ordezkaritza duten ahotsak indartuz, eta ondorioz, bazterketak zein den, eta nondik planteatzen duen dispositiboa aztertuko da. hurbiltzea da. Horrela, bazterketak instituzionalizatzen diren moduak identifikatzeko eta aztertzeko. Horretarako, intersekzionalitatea tresnarik aproposena dela egiaztatu nahi da. Izan ere, honek, dominazioak elkar gurutzatzen diren ardatzak bezala ulertzen ditu; eta ez intersekzionalitatearen tresnarekin identifikatu eta aztertu. 1.2.​ ​Helburu zehatzak ● Prozesu parte hartzaileetan nagusitzen den esparru politikoa eta botere esparru dominatzailea zein den identifikatzea. ● Prozesu parte hartzaileek mantentzen duten ​habitus parte hartzailea zein den Demokrazia parte hartzailea eta intersekzionalitatea: Lizarrako partaidetzazko jartzea eta partaidetzazko aurrekontuetan jazotzen diren bazterketak identifikatzea. arestian aipatutako legez, demokraziaren eta parte hartzearen instituzionalizazioa azalduko da. Ildo beretik, honek sortzen dituen bazterketak ere identifikatuko dira. Bigarren atalean, 2 dominazio matrizea tresna gisa aurkeztuko da. Bestalde, esparruak eta habitus-​ak dituzten 3 azalduko da, hori da, Lizarrako froga enpirikoa aztertzeko erabiliko den eredua. esparruaren eta ​habitus parte hartzailearen arauak ezartzen laguntzen die. Hala izanik, baliabide horiek ez dituen agentea baztertua izaten da, dominatua, eta parte hartzeko inguruan hausnartzeko, eta horrela, dominazio forma guztiak identifikatzeko. Hala gurutzatzen diren ardatzak direla azaltzen du; beraz, dominazioen aurka egiteko, ez dira Amaitzeko, ikerlan hau aurrera eramateko bidean lagundu duten pertsona eta eragile guztiei eskerrak eman behar dizkiet. Hasteko, nire zuzendaria izan denari: Jone dizkidalako. Bestetik, Lizarrako Udalari esker onak, erraztutako informazio guztia errazteagatik. Azkenik, Lizarrako Udaleko Partaidetzako zinegotziari ere, bere anonimotasuna mantenduz, eskerrak eman behar dizkiot; informazioa helarazteagatik eta Demokrazia parte hartzailea eta intersekzionalitatea: Lizarrako partaidetzazko Asko ikertu da demokrazia parte hartzailearen eta sakontze demokratikoaren hurrengo hauek dira: ordezkaritza printzipioari muga zorrotzak jartzen dizkio; oligarkiaren hori gauzatzeko baldintza egokiak sortu nahi ditu. Azkenik, demokrazia parte hartzaileak 90eko hamarkadan parte hartzearen eta deliberazioaren ideiak sakontze demokratikoa lortzeko bitartekotzat hartzen dira. Horregatik, parte hartzerako eta ondoriotzat eta berrikuntza demokratikoak honen erantzun gisa ikertzen hasi ziren. Horretaz Hala izanik, administrazio publikoak burutzen duen sakontze demokratikoa, "berrikuntzaren merkatura" bideratzen denez, baztertzailea izaten da. Bi arrazoi nagusitzen Demokrazia parte hartzailea eta intersekzionalitatea: Lizarrako partaidetzazko Bitartekari hori agente teknikoa da, prozesu parte hartzailearen diseinua egingo duena; eta horren arabera, neurri handiago ala txikiago batean, esparruan dauden dominazioak eta botere-harremanak erreproduzituko dituena (Lee, 2011 eta Mansbridge et gainordezkaritza ekiditeko edota hitz egiteko aukeren birbanaketa egokia egiteko izan behar da. Izan ere, agente teknikoak, esparru politikoan duen kokapena isla lezake, bere arauak eta kode sozialak ezagutzen dituen talde dominatzailearen parte hartzeko aukerak eta normatiboan​, lehen aipatutako demokrazia parte hartzailearen ezaugarriekin talka egiten du. Izan ere, barne-hartzearen printzipioa betetzeko, dauden errealitate anitz zein aunitzak aitortu behar dira; eta hauei irtenbide ezberdinak eman. 12 desberdintasuna aitortzeko modu bat "konplexutasun intrakategorikoa" da. "Hau kategoria 2.1.2. Parte hartze elitista eta baztertzailea Desberdintasun sozialen eraginez, gizartean eragile dominatzaileak eta dominatuak daude. Hala izanik, dominatzaileak arauak eta balioak ezartzen dituztenak dira; hauen bidez, zenbait ideia edota eskaera esparru publikotik aldentzen dituzte (Bachrach eta ezarritako arauak ikasteko zailtasunak izaten dituzte. Izan ere, zapalkuntza zenbait pertsonari gizarte egituretan komunikatzeko ikasi behar diren oinarriak ikasten oztopatzea Demokrazia parte hartzailea eta intersekzionalitatea: Lizarrako partaidetzazko 102). Hauek, dominatuek (arrazializatutako pertsonak, emakumeak....) eraikitzen duten gehigarriak, autonomoak edo asimetrikoak alde batera uztea zentzuzkoa da (Collins, 2017). azpiratuen erresistentzia teorizatzeko oinarria, zein talde hauen barne dauden norbanakoen ekintza politikoa da. Bazterketa honek, aldi berean, arazoaren konponbide eraginkorra mugatzen puntu hauetako bat edo gehiago, tresna honekin lotzen dira: "1- Arrazakeria, sexismoa, klase esplotazioa eta antzeko zapalkuntza-sistemak elkarri konektatuak daude eta elkar eraikitzen dira. 2- Desberdintasun sozialen konfigurazioak zapalkuntzen testuinguruan osatzen dira. 3- Arazo sozialen ikuskerek, aktore sozialak, testuinguru historiko eta sozial zehatzen botere-harremanen barruan kokatuak daudela islatzen dute 4-Zapalkuntzen intersekzioan, norbanakoak eta taldeak, modu ezberdinean kokatuak daude. Fenomeno sozialen inguruan, ikuspuntu bereizgarriak dituzte" (Collins eta Bilge heuristiko bat da. < > desberdintzapen kategoriak-konplexuak ezberdinei, eta aldi berean, hauen arteko interakzioak galdekatzen dituenari Beraz, Patricia Hill Collinsen eta Sirma Bilgen ezaugarriak eta definizioak uztartuz, sexualean… oinarritutako harremanen konplexutasuna, eta hauetan dauden botere harremanak ulertzeko tresna heuristikoa dela. arabera, "pertsonek zapalkuntzak hiru mailatan jasaten eta erresistitzen dituzte: maila biografikoan, arrazak, generoak eta klase sozialak markatutako testuinguru kulturalak Demokrazia parte hartzailea eta intersekzionalitatea: Lizarrako partaidetzazko aurrekontuak aztergai sortutako talde edo komunitate mailan, eta instituzio sozialekiko erlatiboa den maila desberdintasuna arazotzat hartu izan da, desberdintasun horiek sortzen dituzten Instituzioek, zapalkuntza zehatz bat modu zehatzean konpondu nahi dute; horrek ondorio latzak dakartza: esparruko dominatzaileek baliabideak eskuratzeko duten erraztasuna eta azpiratutako taldean dauden interakzioen gainean duten kontrola lausotzen du. Ondorioz, dominatzaileen ikuspuntuak azaleratzen dira eta azpiratuen ekintza dituela jakin behar da. Lehena, boterea testuinguruaren arabera dinamikoa dela da, agente bera zapaltzailea, zapaldua eta zapaltzaile zapaldua izan daitekeelarik. Bigarrena, "botere esparruen arabera dominazioaren egiturek intersektatzen direla" da. Hala izanik, prozesuan inguruan baieztapen kausak, teorikoak egiten ditu" ez dago menderakuntza jakin bat beste testuinguruaren arabera, agente bat dominatzailea, eta aldi berean, dominatua izan daiteke hartzen diren teoriak, dominatzaileak ordezkatzen dituzten teoria zehatzak izaten dira bilatzen duten proiektuak dira". Horren bila, "ekintza politikoaren eta oinarrian dauden gizarte mugimenduekin, arazoak konpontzen ditu eta praktikan jartzen da" (Collins eta Bilge Demokrazia parte hartzailea eta intersekzionalitatea: Lizarrako partaidetzazko hartzailea aztertzeko, intersekzionalitatea tresna gisa proposatzen da. Botere harremanak, eta hauetan oinarritzen diren bazterketak elkar-ekiten aztertzeko​ ​(Collins, 2017:22). Hala izanik, honakoa dio Javierak: "Matrize honek, zapalkuntza sistema ezberdinak interakzioan, interdependentzian eta zenbait talde zapaldu eta zapaltzailearen egoeran egon daitezke aldi berean (Afrikatik datozen patriarkatuaren eta antzeko dominazio formen bidez, modu desberdinean antolatutako antzeko printzipioetan oinarritu daiteke". Aipatutako dominazio forma horiek, eta arrazakeria edota heteroaraua bezalako beste batzuk existitzen direla aipatu da. Kontuan izan beharrekoa da, intersekzionalitateak lehenik eta behin, dominazioa ez dela modu isolatuan etortzen, beste batzuekin duen interakzioarekin baizik etortzen dela aipatzen du. Hala ere, erresistentzia eta zapalkuntza, batzuk, beste batzuen gainetik lehenesten dira. Azkenik, zapalkuntzen interakzioan konplexutasunak, erraztasun handiagoz ikus ditzakegula azaltzen du. Hau, ikuspegi Demokrazia parte hartzailea eta intersekzionalitatea: Lizarrako partaidetzazko aurrekontuak aztergai 2.2.3. Botere esparrua eta esparru politikoa ezberdinez ari da. Hori, teoria kritikoaren ikerketa askorekin bat egiten du. Besteak beste Pierre Bourdieuren ikuspuntu genetikoarekin; izan ere, ikuspuntu genetikoak, dominazio Botere esparruak osatzen dituztenak dominazio forma ezberdin horiek dira, elkar kokapena izateko beharrezkoa duten kapitala izatean, komunean duten botere-harremanen dituen dominazio forma horiek sortzen eta erreproduzitzen dituzte. dituzten esparrua da. Hiritarrak, kontsumitzaile gisa hartzen dira; hauek produkzio tokiekiko eta hauen mugak zein arauak zehaztuko dituzten botere-harremanak. demokratikoari dagokionez, "parte hartzearen eta deliberazioaren definizioak" dira zehazteke daudenak. Hala izanik, ohikoa izaten da, kontzeptu hauen inguruko ikuskera Demokrazia parte hartzailea eta intersekzionalitatea: Lizarrako partaidetzazko "deliberazioaren eta parte hartzearen kontzeptu mugatuan oinarrituriko sakontze demokratikoak, arau batean (komunikaziokoa, gorputzekoa, jarrerakoa etab.) doitzen ez (hizkuntzarena esate baterako) esparruan balio handia dutenak. "Esparruan sarrerako eta irteerako arauak (adibidez, herri parte hartzearen hizkuntza eta gorputz kodeak, teorikoki unibertsalak direnak ezagutzea) eta genero arauak (zuhurtasuna edo ardura, adibidez) gurutzatzen dira". Horrela, zenbait agenteren parte hartzea ekiditen edo mugatzen dute agente teknikoak, dispositibo parte hartzailea diseinatzen duenak, bere iritziarekin (esplizituarekin zein inplizituarekin) beste agenteen jarrerak baldintza ditzake interes kolektiboetarako trantsizioa egitea da. Baina bide horretan, dominazioa ez jazotzea da erronka horren gakoa eta benetako zailtasuna (Mansbridge, 1990; 2004; hemen aipatuta: Kapital ezberdinek agenteak esparruan duen kokapena baldintzatzen dute: "Agente baten kokapena esparru sozialean, dituen kapitalek baldintzatuko dute (...) Berrikuntza demokratikoko prozedurek, kapital hauen birbanaketa zuzena egiteko gaitasun handiagoa dute erabaki agregatiboetan oinarritutako boterea burutzeko beste eredu klasikoek Azaldu den moduan, esparruak muga eta arau jakin batzuk ditu, horiek agente dominatzaileek zehazten dituzte; eta agente horiek ​habitus bat dute. Ondorioz, ​habitus​-a ere esparrua zehazten laguntzen du. Hala izanik: "esparruak esparrua eraikitzen duten goi-mailako ikasketak jaso dituztenek, kapital-kultural, ekonomiko eta sozial handiko pertsonek, zuriek, ezkertiarrek, ikasketa-maila altuko eta bataz-besteko soldataren gainetik dominatzaileek zein dominatuek partaidetzazko demokraziaren alde agertu; parte hartzeko aukerak, eta bakoitzaren boterea zeharo ezberdina izatea eragiten du (Collins, 2017). 12 Demokrazia parte hartzailea eta intersekzionalitatea: Lizarrako partaidetzazko aurrekontuak aztergai Hala izanik, parte hartzeko, nahiz eta idatziak ez egon, arau batzuk egoten dira: "komunikatzen jakin, argudioak zuzenki adierazten jakin, ahotsa erregulatu… desapasionatua edo deserantsia jorratu (Young, 2000) eta objektiboa eta neutrala iruditu dominatzaileak direnak, "klase sozial ertain-altukoak, hezkuntza-maila altukoak, politikoa edo instituzioak dominatzen dituztenen profil bera duen aztertu behar da zuzentasunak, ahoskera ​outsider ikusgarria ez duenak, argudiaketa teknikoan oinarritutakoak, (...) hezkuntza-maila, hizkuntza, arraza eta genero Dominazio Matrizea dagoela adieraz lezake" erresistentziak, politikaren testuinguruaren eta boterearen esanahiaren ikuskerarako angelu barruan norbanakotasunerako eta gizatasunerako esparruak eskaintzen dituzte" (Collins, prozesu barne hartzaileagoak baimentzen dituen iraultza sinboliko bat posible izatea" Demokrazia parte hartzailea eta intersekzionalitatea: Lizarrako partaidetzazko instituzionalizatuan, desberdindua izan behar den egoera objektibatua. Izan ere, hezkuntzaren edo txikiagoa lortuko du agenteak. Hau da, kapital ekonomikoarekin alderatuz, modu 2.2.5.2. ​Kapital ekonomikoa Kapital mota guztien iturria ekonomikoa dela esan genezake; zuzenean oinarria da. Hala izanik, kapitalak beren eraldaketarako, eta beraz, erreproduzitzeko gaitasunaren arabera ezberdindu daitezke. Eta erreprodukzioak ekintza hori bera lotuta daude. (...) Modu berean, izen komun baten ezarpenarekin sozialki instituzionalizatu eta Kapital sozialaren erreprodukzioak sozializazioa behar du; "zenbat eta handiagoa izan agentearen kapitala (kulturala zein ekonomikoa) bere harreman batean metatutako Horregatik, agente teknikoek parte hartzearen eta deliberazioaren eredu dominatzailearen sorreraren inguruko hausnarketa egiteko beharra dute. Bestela, kapitalen sozial dominatzaileen ​habitus​-a zein den ikertu beharra dago. Talde dominatzaileak identifikatu behar ditu agente teknikoak; hitzak duena zein kapital dituen aztertu behar du. ere, esparruan, jakina da, ahots guztiek ez dutela balio bera, ez baitute kapital sinboliko bera Demokrazia parte hartzailea eta intersekzionalitatea: Lizarrako partaidetzazko aurrekontuak aztergai Sakontze demokratikorako prozesu baten baitan, hizkuntza kapitala (hitz egiteko eta adierazteko modua, diskurtsoa garatzeko gaitasuna) eta kapital politikoa (agente horren interpretazio politikoak, gizartean onarpena izateko gaitasuna) berebiziko garrantzia dute Adimenaren edo egitura erantsiaren eta objektibatuaren artean bereizketa bat egin behar dugu. Batetik, ikasten den eta ezartzen den adimen eredua da erantsia. Bestetik, aitortza sozialak eratzen du, sinbolikoa edota lausoa da. Egitura objektibatua, aldiz, Estatuak kodifikatutako eta bermatutakoa da; beraz, burokratizatutako egitura ere bada (Pierre dirudi; modu berean, egitura objektibatuarekin adostuta dagoela dirudi. Bestalde, Berrikuntza eta dispositibo demokratiko zein parte hartzaileak instituzionalizatzearen ondorioz,"berrikuntzaren merkatua" sortu da. Beraz, lehen aipatu den moduan, bertatik Eman beharreko hiru pauso daude merkaturatze honek eragindako bazterketak eta botere-harremanak azaleratzeko: "Lehenengo, martxan jarriko diren dispositibo parte hartzaileen esparru politikoaren kokapena; eta behar da: agenteak, instituzioak eta esparrua osatzen duten produktuak, jokatzen diren kapitalak eta litzateke. Eta honen eta berrikuntza dispositiboa diseinatzen duen agente teknikoaren ​habitus-​aren ​arteko Bazterketa feminismotik irakurtzeko, hiru puntu hauek kontuan izan behar dira: 1- Bazterketa prozesuak ​habitus-​etik etortzen dira. 15 Demokrazia parte hartzailea eta intersekzionalitatea: Lizarrako partaidetzazko aurrekontuak aztergai 2- Hezkuntza klase-sozialaren sistemaren erreprodukziorako gakoa da. 3- Testuinguru arrazista eta patriarkal batean, arrazak zein generoak "koefiziente sinboliko problematizatzeko eta ikertzeko: 1.Taula. Proposatutako marko interpretagarriaren laburpena 16 LEHENENGO ATALA. Demokrazia berritzailearen dispositiboak ikertu, botere esparru bezala. ● Botere esparruaren barruan, partaidetzazko dispositiboak igortzen diren esparru politikoaren kokapena ikertzea. ● Esparru politikoaren barne egitura aztertzea: agenteak, instituzioak eta osatzen dituzten produktuak, jokatzen duten kapitalak eta esparruan esanahia izateko behar den ​habitus-a​. ● Kokapen hauek betetzen dituztenen ​habitus-​en sorreraren inguruan hausnartzea. BIGARREN ATALA. ​Habitus​-aren Dominazio Matrizea ikertu. ● Dispositiboaren ​habitus​ parte hartzaileak duen Dominazio Matrizearen ardatzak identifikatu. ● Dominazio Matrize ezberdinek maila biografikoan, taldekoan eta instituzionalean eragiten duten moduak ikertu eta erresistentziak identifikatu. Iturria: Jone Martínez Palacios. Egileak itzulia. "intersekzionalitatearen eta esparruaren arteko eztabaida" beharrezkoa da Ikerketa ongi egiteko: "Konplexuena, eta agian, horregatik, premiazkoena, elkarrizketa kontzeptuak eta epistemologikoaren elkartasun harremanak ezartzea da. Demokrazia parte hartzailearen inguruko ikerketa eta praktika oro, bere genealogia antiarrazistari eta erradikalki barne-hartzaileari Demokrazia parte hartzailea eta intersekzionalitatea: Lizarrako partaidetzazko izan ere, ikertzaile kaulitatiboek lortzen dituzten irudiak zehaztasun handikoak dira. Zenbait ikertzaileren helburuek, estrategia analitiko ezberdinen arteko nahasketa eskatzen Atal kualitatiboari dagokionez, sakoneko elkarrizketa bat egingo da Lizarrako dioenez, barne egitura baten barruan erabakiak nork hartzen dituen aztertzeko oso teknika egokia da. Modu zehatzago batean azaltzeko, elkarrizketa sakon hau zuzendua zein fokatua izango dela esan beharra dago. Izan ere, elkarrizketa honen helburua gai zehatz bat lantzea izango da (Patxi Juaristi, 2003): aurrekontu parte hartzaileak ezartzearen, dispositiboaren diseinuan, prozesuan eta emaitzetan jazotzen diren bazterketak identifikatzea, hain zuzen ere. Hau da, agente teknikoaren elkarrizketan, lau fase horietan jazotzen den da. Modu berean, aipatu den legez, elkarrizketa zuzendua izango da; elkarrizketatzaileak, gidoia jarraikiz, elkarrizketa zuzenduko duelarik. Horretaz gain, ​Antolakuntza, kudeaketa eta erabaki publikoa ikasgairako Lizarrako partaidetzako zinegotziari eginiko beste elkarrizketa sakon bat ere erabiliko da. Kasu honetan ere, elkarrizketa fokatua eta zuzendua izan zen. Izan ere, gidoia jarraikiz, partaidetza sailaren inguruko eta partaidetzazko aurrekontuen eskuragarritasunaren, gardentasunaren, metodologiaren eta barne hartzearen inguruko gaia jorratu zen. Gerturatze kuantitatiboa burutzeko, bigarren mailako datuetan oinarritutako lanketa egin da. Beraz, 2018an Lizarran erroldatuta zeuden eta 16 urtetik gorakoak ziren biztanleen eta 2018ko Lizarrako partaidetzazko aurrekontuetan boza eman zuten biztanleen erroldari 2018. urteko Lizarrako partaidetzazko aurrekontuak ekainaren 16an bozkatu ziren; beraz, data hori taldeak sailkatzeko muga izan da. Hortaz, 1957an, 1972an edo 1987an jaio direnak, baina ekainaren 16a baino beranduago urteak betetzen dituztenak urte bat Demokrazia parte hartzailea eta intersekzionalitatea: Lizarrako partaidetzazko 16an 61 urte edo gehiago zituztenek osatzen dute. Bigarren taldea, aldiz, 46 eta 60 urte artekoek. Hirugarren taldea 31 eta 45 artekoek. Azkenik, laugarren taldea 16 eta 30 urte artean zeudenek osatzen dute. lagina, erroldatutako pertsona guzti horietatik bozkatu duten 820 pertsona izango dira esan bezala, Unibertsoa Lizarran erroldatuta dauden eta 16 urtetik gorakoak diren biztanleak dira. Lagina berriz, bi baldintza horiez gain, 2018ko partaidetzazko tratatuko ditugu. Izan ere, udalak dagoeneko ez du biztanle horien genero eta adin geratu da. Demokrazia parte hartzailea eta intersekzionalitatea: Lizarrako partaidetzazko Demokrazia parte hartzailea eta intersekzionalitatea: Lizarrako partaidetzazko Ikerketa honen marko kontzeptuala landu ostean, honako hauek dira gure hipotesiak: 3.3.1. Intersekzionalitatea bazterketa guztiak identifikatzeko eta hauen konplexutasuna ulertzeko tresna baliagarria da. dominatzaileen artean, genero, arraza, adin eta orientazio sexual bat nagusitzen da. Gizon, zuri, adin ertainekoa eta heterosexuala dena. Demokrazia parte hartzailea eta intersekzionalitatea: Lizarrako partaidetzazko aurrekontuak aztergai 3.3.3. Lizarrako partaidetzazko aurrekontuak zuzentzen dituen agente teknikoak, Lizarrako partaidetzazko aurrekontuetan parte hartzen duten agente dominatzaileekin kokapen soziala (generoa, arraza, adina eta orientazio sexuala) konpartitzen du. dituzten proiektuak, agente dominatzaileenak baino gehiago, bestelako agente dominatuei zuzenduak izaten dira. gazteak zein agureak eta heterosexualak ez direnak dira. Demokrazia parte hartzailea eta intersekzionalitatea: Lizarrako partaidetzazko aurrekontuak aztergai egun bi ez dauden atxikituta, alderdiarekin desadostasunak izan dituztelako) eta Partido sortu zen, eta honen ardura instituzionala EH Bilduko zinegotzi batek hartu zuen; hala ere: "Kontzeptua legealdi honen aurreko legealdian ere planteatu zen, eta EH Bildun garai horretan zeuden zinegotziek planteatu zuten batzorde bat antolatzeko beharra. Kontua da (indarrez) gehiengoa etzuela… eskuinak eta soeren (PSNren) laguntzarekin, lortu zen batzorde bat eratzeko aukera. Kontua da hori, alkatetzaren esku geratzen denez, bada… bueno, sortu zutela, esango genuke modu testimonialean, baino etzuen bilera bat bera ere izan ez da posible, kontratazio gehiago ezin ditugu egin, baina beno, etorkizunerako izan daiteke partaidetzazko aurrekontuak antolatu ziren; 2017an eta 2018an ere dinamika bera errepikatuz. Hala ere, 2016an Ordenantza izan gabe antolatu ziren: "Egia da lehenengo urtean egin zela ez ordenantzaren arabera, baizik eta guk ordenantzan jarri nahi genuenaren arabera. Oraindik ordenantza ez zegoelako lotua. Noski hor ikusten dituzu ere Proiektuak aurkezteko, maiatzaren bukaera aldera, 15 eguneko epea irekitzen da. Hauek baldintzak betetzen dituzten errebisatzeko epe bat egoten da, Parte hartze saileko buruak eta hirigintza eta zerbitzuetako teknikariek errebisatzen dituzte. "Gero, egia da, hor ateratzen diren proiektuak askotan, normalki behintzat izaten direla hirigintzarekin lotuak. Orduan bai hirigintza ataleko teknikari edo arkitektoarekin kasu honetan, eta 17 Antolakuntza, Kudeaketa eta Erabaki Publikoa irakasgairako nik eginiko lanetik ateratako informazioa. Blanco-Aramendia, Nerea (2018). "Lizarrako partaidetzazko aurrekontuak". Leioa: argitaratu gabeko lana. 22 Demokrazia parte hartzailea eta intersekzionalitatea: Lizarrako partaidetzazko aurrekontuak aztergai zerbitzuetako buruarekin hartu emanean aritzen naizela proiektu horiek garatu ahal izateko, m? Baldintzak betetzen dituzten proiektuak eta hauen sortzaileak prentsan azaltzen dira proiektuen oinarriak azaltzeko. Ondoren, bozketa egiten da, modu presentzialean nahiz e-postaz egin daiteke; aukeratu diren lau proiektuak prentsan azaltzen dira berriro ere. Proiektua aurrera ateratzeko baldintzak, hurrengoak dira: "Izan behar du herria hobetzeko, izan behar du interes orokorra, ez du izan behar pertsona batentzat (irribarrez, kasu ezagunak ditu) onura. Onura izan behar da, pixka bat auzoarentzat edo dagoen gunearentzat, diru kopuru bat ezin du pasa, 25.000 eurotatik ezin da pasa, eta gero noski, legea bete behar du. Eta udalak dituen ordenantza eta legedia bete behar Esandako legez, lau proiektu aukeratu behar dira, eta lehentasunen arabera egin behar da. Hala izanik, herritar bakoitzarentzat lehentasun handiena duen proiektuari "1" proiektu bozkatuenak, Udalarentzat lehentasun handikoenak izango dira; urteko aurrekontuetan, osotara 100.000€ izango dituzte; proiektu bakoitzak 25.000€. Zinegotziak, azaldu duenez, proiektuak lehentasunen arabera aukeratzeko arrazoiak badaude: "Jende askok bere burua bakarrik ikusten duenez, edo bere txilborrari bakarrik egiten lehen lehentasun moduan, baino gure helburua da ere jendeak herri ikuspegia izatea, orduan berak bere auzoan izango duen proiektu horretaz gain, zein iruditzen zaio egokia herriarentzat, Bestalde, jendea informatzeko eta proiektuak aurkeztu ditzakeenaren berri emateko, behean agertzen den esku orria etxe guztietara banatzen da. Horretaz gain, sare sozialetatik ere zabaldu egiten da. Esku orria, euskaraz zein gazteleraz banatzen da; nahiz eta hemen dugun irudia, euskara hutsean izan. Demokrazia parte hartzailea eta intersekzionalitatea: Lizarrako partaidetzazko aurrekontuak aztergai 1. Irudia. Prozesua azaltzeko etxeetara bidaltzen den eskuorria. denez, proiektu bat aurkezteko inprimaki bat bete behar da. Zinegotziaren arabera, prozedura azaltzeko egiten den ekintza bakarra etxeetara eta sare sozialetan esku orria banatzea da, oso erraza delako. Bere esanetan, hori da jardunaldiak edota tailerrak ez guztia edo proiektuaren garapena azaldu behar da. Zergatik, zer lortu nahi duen, eta badaude puntu batzuk oso garbi jartzen direnak, eta inprimaki hori bete behar dute, eta postontzi horietan uztea, ez du beste… misteriorik. Beraz, erraza da. (Konbentzimenduz)" ​(Z1, 2018; Zinegotzia; erreferentzia eginez-). Azken finean oso sinplea da. Ez da zailtasunik, beraz… horrekin nahiko eta Demokrazia parte hartzailea eta intersekzionalitatea: Lizarrako partaidetzazko aurrekontuak aztergai 4.3. Proposatutako marko interpretagarria bazterketak ikertzeko botere esparrua: "Botere esparrua agenteek eta instituzioek, esparru ezberdinetan dominatzailearen kokapena izateko beharrezkoa duten kapitala izatean, komunean duten da; hau baita agente sozialek eta teknikoak harremana sortzen duten esparrua. honetan, agente teknikoaren kokapen politikoa ezagutu behar da; bera baita dispositiboaren sortzailea. 19 "Ez dakit ondo geratzen den esatea (azkar), baina, bai. Nere ekarpen txiki bat izan zen arautegi bat saiatu nintzen osatzen… gobernukideekin ere amankomunean jarri, eta hor zegoen Partaidetzako zinegotzia adin-ertaineko eta klase sozial ertaineko gizon zuri, Martínez-Palacios, 2017b:58). Hortaz, bere kokapen politikoa, agente dominatzailearena da. hartzaileetan. Hasteko, dinamizazioa modu askotan egin dezakeelako, eta interakzioan paper ezberdinak har ditzakeelako. Bigarrenik, agente teknikoaren iritziak (inplizitua zein esplizitua) beste agenteen jarrerak baldintza ditzakeelako. Azkenik, deliberatzeko arauen interesetatik, interes kolektiboetarako trantsizioa egitea da. Baina bide horretan, dominazioa orokorrera igarotzea da. Baina ez ditu prozesu horretan gerta daitezkeen dominazioak aipatzen. Modu honetan, bazterketak instituzionalizatzen dira: "Batzuk kezkatzen direla soilik (isiltasuna), eta normala da, ez? Agian. Baino bere auzoa edo bere guneaz, ez? Eta… bueno, saiatu izan dira ere proiektu bat baino gehiago aurkezten… Demokrazia parte hartzailea eta intersekzionalitatea: Lizarrako partaidetzazko (indarrez). Gure helburua delako diru hau zabaltzea herrian ahalik eta modurik justuenean, ez? 4.3.2. ​Esparru politikoaren barne egitura aztertzea: agenteak, instituzioak eta osatzen duten teknikoaren kokapena ikertu berri dugu. Bestetik, agente sozialen kokapena ikertzeke dago. profila aztertzeko, 2018ko partaidetzazko aurrekontuetan boza eman zuten herritarren generoa eta adina ezagutu nahi izan da. Gizonetatik, 116k 61 urte edo gehiago dituzte, 83k 46-60 artean, 84k 31-45 artean eta 18k 16-30 artean. Emakumeetatik, 156k 61 urte edo gehiago dituzte, 106k 46-60 artean, 119k 1. Grafikoa. 2018ko Lizarrako partaidetzazko aurrekontuen boza emaleen generoa Iturria: egileak berak eginikoa. Datuak: Lizarrako Udala. Honako grafikoan boza emaleen generoa aztertu da, emakumezkoak %58,1 direlarik, eta gizonezkoak, berriz, %41,9. Beraz, emakumezkoak %16, 2 gehiago dira. Demokrazia parte hartzailea eta intersekzionalitatea: Lizarrako partaidetzazko aurrekontuak aztergai 2. Grafikoa. 2018ko Lizarrako partaidetzazko aurrekontuen boza emaleen adina Iturria: egileak berak eginikoa. Datuak: Lizarrako Udala. taldean 2018ko ekainaren 16an 61 urte edo gehiago zituztenak sartzen dira. Bigarrenean, aldiz, 46 eta 60 artean zeudenak. Hirugarrenean, 31 eta 45 urteen artean zeudenak. Azkenik, laugarrenean, 16 eta 30 urteen artean zeudenak. Grafikoari so eginez, ikus daiteke lehenengo taldeak gehien parte hartzen duena dela, eta laugarrena, berriz, gutxien. Ehunekoei dagokienez, boza emaleen %37,9 lehenengo taldekoa da, %26,3 bigarrenekoa, %28,3 hirugarrenekoa, eta soilik %7,5 laugarren taldekoa. 3. Grafikoa. 2018ko Lizarrako partaidetzazko aurrekontuen boza emaleen generoa 1. Demokrazia parte hartzailea eta intersekzionalitatea: Lizarrako partaidetzazko aurrekontuak aztergai Iturria: egileak berak eginikoa. Datuak: Lizarrako Udala. 61 urte edo gehiago dutenen artean, %57,4 emakumeak dira, eta %42,6 gizonak; beraz, emakumeak %14,8 gehiago dira. Iturria: egileak berak eginikoa. Datuak: Lizarrako Udala. 46 eta 60 urteen artean daudenen %56,1 emakumezkoak dira, eta %43,9 gizonezkoak. Beraz, emakumeak %12,2 gehiago dira. 28 Demokrazia parte hartzailea eta intersekzionalitatea: Lizarrako partaidetzazko aurrekontuak aztergai Iturria: egileak berak eginikoa. Datuak: Lizarrako Udala. 31 eta 45 urteen artean dituzten boza emaleen %58,6 emakumeak dira, eta %41,4 Iturria: egileak berak eginikoa. Datuak: Lizarrako Udala. Demokrazia parte hartzailea eta intersekzionalitatea: Lizarrako partaidetzazko aurrekontuak aztergai Azkenik, 16 eta 30 urte artean daudenen %66,7 emakumezkoak dira, eta soilik %33,3 gizonezkoak. Hala izanik, emakumezkoak %33,4 gehiago dira. 7. Grafikoa. Lizarrako 2018ko partaidetzazko aurrekontuen boza emaleen generoa Iturria: egileak berak eginikoa. Datuak: Lizarrako Udala. Azken grafiko honetan adin-tarte bakoitzean, ehunekotan zenbat emakume eta zenbat gizon diren azaltzen da. Hala, beraz, modu adierazgarri batean talde gazteenean, emakumeak, boza emale modura, gizonak bikoizten dituzte. Bestalde, emakume eta gizonen arteko alde txikiena bigarren taldean dago, %12,2ko aldearekin. Honen oso antzeko hirugarren taldea dago, %17,2ko aldearekin. Ondorioz, aipatu bezala, azken taldeak alde nabarmenena du. Bestetik, bitxia da, hirugarren taldea, bigarren gazteena dena, hurrengo gehiengoa dela ere aipatzekoa da, boza emaleen %37,9 izanik. Laugarren taldea, soilik %7,5 delarik. Generoari dagokionez, orokorrean, emakumezkoak gehiengoa dira, bataz beste %58,1 emakumezkoak dira. Esan bezala, agente sozialek ere, proiektuak aurkezten dituzte; beraz, proiektuen aurkezlearen profila aztertu behar da. Horretarako, 2016ko, 2017ko eta 2018ko proiektuen aurkezlearen izaera (banakoa ala taldea den) eta banakoa izatekotan, honen generoa, Demokrazia parte hartzailea eta intersekzionalitatea: Lizarrako partaidetzazko aurrekontuak aztergai 3. Taula. 2016ko partaidetzazko aurrekontuetan aurkeztutako proiektuak Proiektua Aurkezlea: banakoa/taldea Aurkezlearen generoa Aurkezlearen adina Desfibriladoreak Lizarrako kaleetatik jartzea Gurutze Gorria San Migel auzoan hiri hobekuntzak egitea Taldea: San Migel Auzo Elkartea Foru Plazako komun publikoak egokitzea Banakoa Gizona 2. Taldea Banku gehiago jartzea Banakoa Gizona 1. Taldea Haurrentzako parke gehiago jartzea Banakoa Emakumea 3. Taldea Asfaltatze hobekuntzak eta Lizarra elizako elizpearen egokitzea Banakoa Gizona 3. Taldea Ofizialtza eta Puyko basilika gunean ur-drenatze lubakien eraikuntza Banakoa Gizona 3. Taldea Ur gaziko igerilekuen sarreraren hobekuntza Karlos VII. guneko hobekuntzak Banakoa Gizona 1. Taldea Remontibal guneko hobekuntzak Banakoa Gizona 2. Taldea 20 AMIFE: aniztasun funtzionala duten pertsonen elkartea Lizarraldean. 31 Demokrazia parte hartzailea eta intersekzionalitatea: Lizarrako partaidetzazko aurrekontuak aztergai Las Hayas gunean (ospitalean) haurrentzako jolas parke baten eraikuntza Banakoa Emakumea 3. Taldea Los Llanos Kafetegian txikipark bat jartzea Banakoa Gizona 3. Taldea Odol-emaleen pasabidearen lekualdaketa Banakoa Gizona (aniztasun funtzionala) 1. Taldea Bolante gunean "pi-pi can" bat jartzea Banakoa Emakumea 3. Taldea Zenbait bihurguneren espaloiak babestea Demokrazia parte hartzailea eta intersekzionalitatea: Lizarrako partaidetzazko aurrekontuak aztergai Iturria: egileak berak eginikoa. Datuak: Calle Mayor aldizkaria eta Lizarrako Udala. proiektutik 17 banakoek aurkeztu zituzten; horietatik, 13 gizonek aurkeztuak eta 4 emakumeek aurkeztuak. Esanguratsua da emakume guztiak 3. adin-taldekoak direla. Esan adin-tartekoengatik aurkeztua izan ziren, 3 1. adin-tarteko jendearengatik, 2 2. 8. Grafikoa. 2016ko Lizarrako partaidetzazko aurrekontuetan aurkeztutako proiektuen Iturria: egileak berak eginikoa. Datuak: Calle Mayor aldizkaria eta Lizarrako Udala. Demokrazia parte hartzailea eta intersekzionalitatea: Lizarrako partaidetzazko Kultur Etxeko patioa beirazko teilatuaz estali Banakoa Gizona 1. Taldea Zezen-plaza haur jolasez hornitu urtean zehar erabilera izan dezan Banakoa Gizona (etorkina) 2. Taldea Hirian dauden hainbat puntu pertsona ezinduen erosotasunerako egokitu Taldea: AMIFE. Botatako eraikinek utzitako horma desitxuratuetan lorategi bertikalak edota muralak ipini Banakoa Gizona 3. Taldea Gazteluetako inguruak berritu: eskailerak, barandak Banakoa Gizona 1. Taldea Merkataritzan euskara sustatzeko Taldea: Garean Euskaldunon Demokrazia parte hartzailea eta intersekzionalitatea: Lizarrako partaidetzazko aurrekontuak aztergai diru-laguntzak eman Elkartea Iturria: egileak berak eginikoa. Datuak:Lizarrako Udala eta Calle Mayor aldizkaria. 9. Grafikoa. 2017ko Lizarrako partaidetzazko aurrekontuetan aurkeztutako proiektuen Iturria: egileak berak eginikoa. Datuak: Lizarrako Udala eta Calle Mayor aldizkaria. (gainontzeko seiak taldeek aurkeztu dituzte). Zazpi horietatik, soilik proiektu baten aurkezlea emakumezkoa da. 31 eta 45 urteen artean dagoen emakume batena, Las Hayasen haur arte bakarra izan da), Zezen Plaza haur jolasez hornitzea proposatu duena, hain zuzen ere. Gizon hau 46 eta 60 urte artekoa da. Bestalde, 16 eta 30 urte bitarteko jendeak ez du proiektu bat bera ere aurkeztu, eta 61 urtetik gorako taldetik, soilik bi gizon zurik. 5. Taula. 2018ko partaidetzazko aurrekontuen proiektuak eta aurkezleen generoa eta adina Proiektua Aurkezlea: banakoa/taldea Aurkezlearen generoa Aurkezlearen adina-tartea Zakur-parkea Carlos VII inguruan Banakoa Emakumea 3. Taldea Curtidores inguruko zubixka eta altzariak berritu Banakoa Gizona 3. Taldea Geltoki ondoko aparkalekuan Banakoa Emakumea 3. Taldea 35 Demokrazia parte hartzailea eta intersekzionalitatea: Lizarrako partaidetzazko Udaleko informazio eta ekintzen berri emango duen aplikazioa gauzatu Banakoa Emakumea 3. Taldea "Agua Salada" igerilekuetan konponketak Banakoa Emakumea 2. Taldea Hazi-Biltegia sortu Estella-Lizarran Taldea: elkartea Demokrazia parte hartzailea eta intersekzionalitatea: Lizarrako partaidetzazko aurrekontuak aztergai Zakur arriskutsu eta inguruko xendak kontuan izango dituen plana eratu Banakoa Gizona 2. Taldea Jolas-parkea erabiltzen ez den lekuan Banakoa Gizona 2. Taldea Bide gorria handitu Aiegi eta Estella-Lizarra batuz Banakoa Gizona 3. Taldea Abeq Seraq kalea berritu eta egokitu Banakoa Emakumea 2. Taldea "Desvelados" parkea egokitu Banakoa Gizona 1. Taldea Autokarabanentzat aparkalekua eraiki Banakoa Gizona 3. Taldea Lizarra-auzoan konponketak Taldea: auzo elkartea. Iturria: egileak berak eginikoa. Datuak: Lizarrako Udala eta Calle Mayor aldizkaria. 10. Grafikoa. 2018ko Lizarrako partaidetzazko aurrekontuetako proiektuen aurkezleen Demokrazia parte hartzailea eta intersekzionalitatea: Lizarrako partaidetzazko aurrekontuak aztergai Iturria: egileak berak eginikoa. Datuak: Lizarrako Udala eta Calle Mayor aldizkaria. Azken urtean ere 16 eta 30 urte arteko jendeak ez du proiektu bat ere aurkeztu. dute proiekturen bat, horietatik zortzi emakume dira eta bederatzi gizon. 31 eta 45 urteen arteko taldetik, hiru emakume dira, eta bost gizon. 46 eta 60 urteen artean, aldiz, bost emakume eta hiru gizon. Aipatu bezala, falta den gizona, 61 urte baino gehiagokoa da. Kasu bat, eta 16 eta 30 urteko adin-tartetik, soilik bik aurkeztu dute proiekturen bat. Aipatzekoa Demokrazia parte hartzailea eta intersekzionalitatea: Lizarrako partaidetzazko aurrekontuak aztergai 11. Grafikoa. 2016, 2017 eta 2018ko Lizarrako partaidetzazko aurrekontuen proiektuen Iturria: egileak berak eginikoa. Datuak: Lizarrako Udala eta Calle Mayor aldizkaria. aurkeztu dute proiekturen bat. Hauetako guztiak gizonak eta zuriak dira. 16 eta 30 urteren dominanteak 46 eta 60 artekoa eta 31 eta 45 urte artekoa dira; 11 eta 22 proiektu aurkeztu dituzte adin-tarte hauetako pertsonek hurrenez hurren. 31 eta 45 urteen arteko aurkezleen artean, 12 gizonak dira eta 10 emakumeak; hau da adin-talde dominatzaileena. Bestalde, 46 eta 60 urteen arteko aurkezleetatik 8 gizonak dira eta 3 emakumeak. Ondorioz, adin-tarte baztertuetatik, soilik gizon zuriek aurkezten dituzte proiektuak. Aurkezleak diren emakume gehienak (13tik 10) 31 eta 45 urteen arteko adin-tartean horietatik 31 eta 45 urteen arteko taldean kokatzen direnak, 22 dira; hau da, erdia baino gehiago. Beste hiru emakumeak 46 eta 60 adin-tartekoak dira, hau, 3. Taldearen atzetik, nagusitasun handiena duena da. daiteke, eta pentsatzen dut heterosexuala, gehiengoa behintzat" (Z2, 2019; Zinegotzia). Demokrazia parte hartzailea eta intersekzionalitatea: Lizarrako partaidetzazko aurrekontuak aztergai 12.Grafikoa. 2016, 2017 eta 2018ko Lizarrako partaidetzazko aurrekontuen proiektuen Iturria: egileak berak eginikoa. Datuak: Lizarrako Udala eta Calle Mayor aldizkaria. dituztela ikus daiteke. Izan ere, 41 aurkezletik 28 gizonak dira eta 13 emakumeak. Gainera, da, dominatuak dira adinaren ardatzari dagokionean, baina dominatzaileak dira arrazari eta generoari dagokionean. Izan ere, genero aldetik, emakumeen kopurua bikoizten dute, eta Demokrazia parte hartzailea eta intersekzionalitatea: Lizarrako partaidetzazko aurrekontuak aztergai jartzea 3. Adin-tarteko emakumea 411 Iturria: egileak berak eginikoa. Zinegotziak emandako datuekin. 8. Taula: 2018ko partaidetzazko aurrekontuetan irabazitako proiektuak PROIEKTU IRABAZLEAK AURKEZLEAK BOZA KOPURUA Santiago Plazako hesi arkitektonikoen deuseztatzea Amife 790 Geltokiko haur parkearen hobekuntza eta irisgarritasuna 3. Adin-tarteko emakumea 742 San Migel auzoko aparkalekuaren hobekuntza San Migel auzo elkartea 739 Ega hondartzan igerileku naturala jartzea 3. Adin-tarteko emakumea 537 Iturria: egileak berak eginikoa. Datuak: Lizarrako Udala eta Calle Mayor aldizkaria. AMIFEk eta San Migel auzo elkarteak, urtero proiekturen bat aurkeztu dute, eta urtero irabazi dute. Bi elkarteek hirigintzari begirako proiektuak aurkezten dituzte, San Migel auzo Demokrazia parte hartzailea eta intersekzionalitatea: Lizarrako partaidetzazko aurrekontuak aztergai "Jendea mobilizatzen dutelako. Azken finean proiektuak nik uste dut egokiak direla, San Migel auzoa ere urte askoan nahiko utzia egon delako, eta nik uste azpiegitura aldetik ere behar dutela bultzada txiki bat. Baino auzo elkarteak ba funtzionatzen du nahiko ongi (konbentzimenduz) eta jendearen artean hitz egiten dute, bizilagunei helarazten zaie auzorako aurkeztu dela proiektu bat, eta nola gauzatuko den aukeraketa eta hori guztia. Eta jendea bozkatzera joaten da (tinko, konbentzimenduz, funtzionatzen duela azaldu nahian). AMIFEk ere bazkide asko ditu, egia da eragiten duela gero, aukeratua izateko… baino arrazoia hori da. Azkenean, mugitu egiten direlako eta marketing pixka bat egiten dutelako beraien proiektuak saltzeko (konbentzimenduz). Eta hori proiektua proposatu eta irabazi zuen. Hala izanik, orotara, 12 proiektu irabazletik, 8 talderen batek aurkeztuak izan dira. Zortzi horietatik, hiru San Migel Auzo Elkarteak aurkeztu ditu, eta beste hiru AMIFE elkarteak. Beste lau proiektu irabazleak norbanakoek aurkeztu dituzte: 2016koa 46-60 adin-tarteko gizona, 2017koa eta 2018ko beste biak 31-45 adin-tarteko hiru emakume. 4.3.2.2. ​Instituzioak osatzen duen produktua Partaidetzazko aurrekontuak, produktu gisa uler ditzakegu; beraz, azpisistema politikoaren logikak"; eta ondorioz, "sistemaren eraginak" ikus daitezkeela ohar gaitezke Partaidetzazko aurrekontuetan, bizilagunentzat garrantzitsuak ziren gaiak lantzen hala izanik, herritarrek auzokideak… mobilizatu behar dituzte; beren proiektuek arrakasta izateko (Ibidem, hemen aipatuta: della Porta, 2017). Lehenago aipatu den moduan: "Jendea mobilizatzen dutelako. (...) eta jendearen artean hitz egiten dute, bizilagunei helarazten zaie auzorako aurkeztu dela proiektu bat, eta nola gauzatuko den aukeraketa eta hori guztia. Eta jendea bozkatzera joaten da (tinko, konbentzimenduz, funtzionatzen duela azaldu sor dezakeela jendearen artean, eta horrek ere eragiten duela gero, aukeratua izateko… baino arrazoia hori da. Azkenean, mugitu egiten direlako eta marketing pixka bat egiten dutelako beraien proiektuak saltzeko (konbentzimenduz). Eta hori da helburuetako bat ere, jendea pixkat mugitzea" (Z2, 2019; Zinegotzia). "Egia da batzuk kezkatzen direla soilik (isiltasuna), eta normala da, ez? Agian. Baino bere auzoa edo bere guneaz, ez? Eta… bueno, saiatu izan dira ere proiektu bat baino gehiago Lizarrako partaidetzazko aurrekontuek ere, parte hartze izaera duten erabakiak, ahalik eta denbora gutxienean hartzearen logika jarraitzen dute. Horrek, Nonjon, Hendricks eta Carsonek azaltzen dutenez, "parte hartze instituzionalaren merkatu baten existentzia" Demokrazia parte hartzailea eta intersekzionalitatea: Lizarrako partaidetzazko aurrekontuak aztergai lehenago aipatu diren baldintzak betetzen dituztela ziurtatzen denean, prentsan aurkeztu eta zehaztutako datan bozketa egiten da. Horietatik, boza gehien lortu dituzten lau proiektuek 100.000 euroko partida izango dute; 25.000€ bakoitzak. Horretaz gain, Lizarrako partaidetzazko aurrekontuetan, banako modura aurkezten dituzten proiektuetan, printzipioz, proiektuak adosteko asanbladak egiten dira. Baina, hauetan, udalak ez du inolako esku hartzerik ezta presentziarik ere: "Bada, badakit asanbladan antolatzen dutela (taldeek aurkezten dituzten proiektuak bakoitzeko juntak edo asanbladak markatzen dituzte pixkat zeintzuk diren beharrak, lehentasunak "Ez, ez, ez… ez, ez (asanblada horietan nolabaiteko eskumenik duten galderari erantzunez). Aurkezteko… zera guztia, prozesu guztia, librea da. Gero noski, aurkezten dutena, ikusi behar da teknikoki ba udaletxeak gaitasuna baduen hori garatzeko. Orduan ba bueno, hartu emana aurkezlearekin izaten da ehuneko ehuna (indarrez, adostasunez). Hitz egiten da, ez badago zerbait egiteko aukerarik, proposatzen da alternatibaren bat bilatu, eta egokitzen da proiektua kasuren batean, baino bestela aurkezteko proiektuak, nahi dutena aurkeztu dezakete" Hau da, behin proiektua garatuta dagoela eta taldeak aurkezten duela, errebisatzen da eta taldetik aurkeztu duen pertsonarekin harremanetan jartzen dira. Baina proiektua erabakitzeko, garatzeko eta zehazteko prozesuan Udalak ez du inolako eskumenik; agente teknikoak ez du asanblada horietan parte hartzen. Modu honetan, agente teknikoak ezin du aipatutako legez: "zenbat eta handiagoa izan agentearen kapitala (kulturala zein ekonomikoa) bere gaitasuna dute; horren ondorioa urtero beren proiektuek irabazi dutela da. Bestalde, beste bi elkarteen atzean ezkutatzen diren agenteen kokapena ezagutu behar da. Hasteko, Plisti-Plasta Familia Guneko proiektua aurkeztu zuena, urte askoan Arieta Haur Eskolako zuzendaria izandako 46 eta 60 adin-tarteko gizon, zuri eta heterosexuala da, kapital kultural hobekuntza eta irisgarritasuna proiektu irabazlea proposatu zuen 31 eta 45 urte arteko emakume, heterosexual, zuria, kapital kultural handikoak eta euskaraz zein gazteleraz dakienak, garun-paralisia duen Lizarrako haur baten ama da. Honen kapital sinbolikoa oso esanguratsua da, 2017an Lizarran Jaialdi bat antolatzea lortu zuten, eta osotara, ia 28.500€ lortu zituzten bere alabarentzat. jartzea proposatu eta irabazi zuen; 31 eta 45 adin-tarteko emakume, heterosexual zuria da, Demokrazia parte hartzailea eta intersekzionalitatea: Lizarrako partaidetzazko emakumea da, baina Lizarrako gizartean erabat politizatuta dagoena. Batez ere, mugimendu feministarekin lotura estuak dituen agentea da. Izan ere, lehenago aipatu den Horregatik, aipatu da, agente teknikoek parte hartzearen eta deliberazioaren eredu dominatzailearen sorreraren inguruko hausnarketa egin behar dutela. Aitzitik, kapitalen teknikoak agente sozial dominatzaileen ​habitus-​a zein den ikertu eta talde dominatzaileak hizkuntza kapitala, instituzioari eta publikoki aurkezteari dagokionean, desaktibatuta sozial ertain-altukoak, hezkuntza-maila altukoak, euskararekin harreman bibalentea proiektuak aurkezteko parte hartzen duen agente dominatzailea gizon, zuria, heterosexuala eta adin ertainekoa (31 eta 60 urte artekoa) dela ikusi da. lehenago. Beraz, ​habitus parte hartzailea, esparru politikoa edo instituzioak dominatzen Lizarrako partaidetzazko aurrekontuen dispositboa sortu duen agente teknikoa ertainekoa, heterosexuala eta elebiduna (euskaraz zein gazteleraz hitz egiten du) da. partaidetzazko aurrekontuetan proiektuak aurkezteko beharrezkoa den ​habitus parte hartzailea baldintzatu duela esan daiteke. izanik, dominazio ardatz hauek norbanakoak hasieratik gurutzatzen dituztela ulertzen da. eragiten dute; ardatz hauek gurutzatzen dituen norbanakoa dominatua izango da, eta Demokrazia parte hartzailea eta intersekzionalitatea: Lizarrako partaidetzazko aurrekontuak aztergai ardatzak zehazteko aukera duen norbanakoa dominatzailea izango da. (gizona, zuria, Botere esparruaren mugak agente dominatzaileek ezartzen dituzte, hala izanik, agente dominatua ala dominatzailea izateko, hasieratik agenteek dituzten ezaugarrietan eragina izango du. Hala, muga horien barnean daudenak agente dominatzaileak izanik, eta eta adin ertainekoa ​habitus parte hartzailea zehazten duena da. Bestalde, emakumea, etorkina, heterosexuala ez dena eta gaztea edo nagusia dena, ​habitus parte hartzaile horren menpe dagoena da, agente hau parte hartzen ez duena da, errealitatea sortzeko aukera murritzak dituena. identifikatu Arestian, aztertutakoa ikusita, Lizarrako partaidetzazko aurrekontuen dispositiboak duen ​habitus parte hartzailearen Dominazio Matrizearen ardatzak hauek dira: generoa, ertainekoa agente dominantea da. Beraz, emakume, heterosexuala ez dena, etorkina eta gaztea edo adin nagusikoa dena agente dominatua da. Lizarrako 2018ko partaidetzazko aurrekontuetan boza eman zuen agente dominantea, aldiz, adin nagusiko emakumea da. Agente dominatua, berriz, gizon gaztea da. eragiten duten moduak ikertu eta erresistentziak identifikatu Maila biografikoan, aipatu berri den agente dominatua eta dominatzailea egotea eragiten du. Hau da, proiektuak aurkezten duen agente dominatzailea (modu aktiboagoan emakume, heterosexuala ez dena, etorkina eta gaztea edo adin nagusikoa agente dominatua da. horietatik bakarra etorkina delarik, eta soilik bi 16 eta 30 urte artekoak dira. Emakumeen artean, berriz, 13 dira, denak zuriak, 10 31 eta 45 urte artekoak eta soilik 3 46 eta 60 urte artekoak. hirigintzari zuendutakoak dira. Hala, San Migel Auzo Elkarteak eta AMIFEk urtero irabazi lotuta dago, eta auzoaren biziberritzearekin, ez? Auzoa populazio aldetik altu xamarra baldin bada, proiektu hauetan hirigintza, aisialdia ere asko ikutzen da… eta AMIFEren kasuan, hirigintzarekin ere erabat lotua dago. Asoziatibaa hori, ez? Bada, ezinduen ibilbideak eta garbitzeraa edo… hori ez? Ezinduen bizibaldintzak hobetzeko, ez? Planteatuak daude" (Z2, 2019; Zinegotzia). Demokrazia parte hartzailea eta intersekzionalitatea: Lizarrako partaidetzazko aurrekontuak aztergai Instituzioari erreparatuz, agente teknikoaren eta proiektuen aurkezleen profila bat Azkenik, marko kontzeptualean azaldu den moduan, dominazioak eta erresistentziak agenteren erresistentzia ikus daiteke. Adinari dagokionez, bi gizon 16 eta 30 urte artekoak proiektuak aurkeztu dituzte, eta beste sei 61 urtetik gorakoak. Bestalde, gizon etorkin batek dituztela, 13 emakume identifikatu daitezke erresistentzia modura. Batez ere, 46 eta 60 arteko taldea, dominatuagoa izanik, soilik 3 aurkezle egon dira. 31 eta 45 urteen artean, Demokrazia parte hartzailea eta intersekzionalitatea: Lizarrako partaidetzazko froga enpirikoak bildutako informazioa, analisirako erabili dena, kontuan hartuko da. eta hauen konplexutasuna ulertzeko tresna baliagarria da​. hauek zein diren eta zein bazterketa jasaten duten identifikatzea zaila izan daiteke. Hortaz, bazterketa ezberdinak identifikatzeko, eta hauen atzean dauden agente sozial ezberdinak hauetako puntu bat edo gehiagorekin lotzen dela azaldu da: "1- Arrazakeria, sexismoa, klase esplotazioa eta antzeko zapalkuntza-sistemak elkarri konektatuak daude eta elkar eraikitzen dira. 2- Desberdintasun sozialen konfigurazioak zapalkuntzen testuinguruan osatzen dira. 3- Arazo sozialen ikuskerek, aktore sozialak, testuinguru historiko eta sozial zehatzen botere-harremanen barruan kokatuak daudela islatzen dute 4-Zapalkuntzen intersekzioan, norbanakoak eta taldeak, modu ezberdinean kokatuak daude. Fenomeno sozialen inguruan, ikuspuntu bereizgarriak dituzte" (Collins eta Bilge Lehenengo puntua erreferentziatzat hartuta, zapalkuntzak, eta hauek eragiten dituzten bazterketak elkarri lotuta daudela ulertzen da. Ondorioz, ezin dira bazterketa horiek ulertzeko, intersekzioan aritzen direla ulertu behar da. gazteak identifikatzen ditu: "nik faltan bota izan dudana batez ere gazteek proposatutako proiekturen bat. Egia da, urteren batean proposatu zituztela… edo proposatu zutela halako kontzertu ziklo bat edo… egitea da oso bozka gutxi atera zituela, eta bozka gutxi atera zituen gazte jendeak etzuelako parte hartu erabili, gazte izatearen zapalkuntza, Lizarrako testuinguruan, zein beste zapalkuntzarekin erabilita, jakin da, soilik bi proiektu aurkeztu dituztela gazteek, eta bi gazte horiek gizonak, zuriak eta heterosexualak direla jakin izan da. Bestalde, modu pasiboago batean parte hartzeko, bozketan, hain zuzen ere; gazteek soilik %7,5 izan dira, eta horietatik %66,7 emakumeak, eta %33,3 gizonak. Ondorioz, lehenengo hipotesia baieztatutzat emango da. Demokrazia parte hartzailea eta intersekzionalitatea: Lizarrako partaidetzazko adin eta orientazio sexual bat nagusitzen da. Gizon, zuri, adin ertainekoa eta Hasteko, Lizarrako partaidetzazko aurrekontuetan parte hartzeko modurik aktiboena proiektuak aurkeztea da. Proiektu aurkezle modura aritu direnen artean, 41 norbanako izan dira. Horietatik 28 gizonezkoak dira, eta soilik 13 emakumezkoak. Ondorioz, agente dominatzailea gizona da. Arrazari dagokionez, 41 pertsonetatik, bakarra etorkina da, gizona pertsona 61 urte edo gehiago dituzte, eta soilik 2 16 eta 30 urte artean; denak gizonak. Beraz, adin-tarte dominantea ere badago: 31 eta 60 artean. Honen barne, 31 eta 45 arteko adin-tartea nagusitzen da. Talde dominatzaile honetan ere, emakume gehienak biltzen dira: 10; gizonak, berriz, 12. Bestalde 46 eta 60 urteen artean soilik 3 emakume daude, eta 8 bada… 40-50 urte tartean, gizona izan daiteke, eta pentsatzen dut heterosexuala, heterosexuala dela ondorioztatuko da. Hortaz, bigarren hipotesi hau ere baieztatutzat eman Hirugarren hipotesiak honakoa dio: Lizarrako partaidetzazko aurrekontuak zuzentzen dituen agente teknikoak, Lizarrako partaidetzazko aurrekontuetan parte hartzen duten agente dominatzaileekin kokapen soziala (generoa, arraza, adina eta Aurreko hipotesian baieztatu da, proiektuak aurkezten dituen agentearen profila gizon, zuri, 31 eta 60, eta batez ere, 31 eta 45 urte artekoa eta heterosexuala dela. Jakinda agente teknikoa gizon, zuri, 40 urte ingurukoa, heterosexuala, kapital kultural handikoa eta Demokrazia parte hartzailea eta intersekzionalitatea: Lizarrako partaidetzazko aurrekontuak aztergai ikusi denez, hiru urteetan etorkin bakarrak parte hartu du, gizona da eta 45 eta 60 urte artekoa da. Beraz, dominatua da etorkina delako, baina dominatzailea da gizona delako, eta 31 eta 60 urte arteko adin-tartean dagoelako. Bestalde, 61 urte baino gehiagoko aurkezleen artean 6 norbanako ditugu, seiak zuriak eta gizonak dira. Hortaz, dominatuak dira adinarengatik, baina dominatzaileak dira, behintzat, arrazarengatik eta generoarengatik. Gauza bera gertatzen da 16 eta 30 urteko bi baina dominatzaileak dira arrazarengatik eta adinarengatik. Beraz, hipotesi hau ere baieztatuta dago. agente dominatuek aurkezten dituzten proiektuak, agente dominatzaileenak baino gehiago, bestelako agente dominatuei zuzenduak izaten dira. Agente dominatuek aurkeztu dituzten proiektuak, osotara 22 dira. 13 emakumeek aurkeztuak, 6 61 urtetik gorako gizonek, 1 46 eta 60 arteko gizon etorkin batek eta 2 16 eta 30 urte arteko bi 22 proiektu horietatik 8 bestelako agente dominatuei zuzenduak dira. Hauek dira: gazte kontsumoen aurkako kanpaina, 5 haur parke gehitzea edota egokitzea eta bi zakur parke jartzea. Bestalde, 31 eta 60 urte arteko gizon zuriek 19 proiektu aurkeztu dituzte, gainontzekoak, taldeek aurkeztutakoak dira. 19 horietatik, soilik bi hirugarren pertsonen zaintzarako edo bestelako agente dominatuentzat zuzenduak dira. Hauek dira: jolas parkea erabiltzen ez den lekuan jartzea eta Los Llanos kafetegian txikipark bat jartzea. Hala ere, aipatu behar da, agente dominatuen artean, 8 proiektu horietatik, 7 emakumeek aurkeztuak izan direla, eta Zezen plazan haur parkea jartzea gizon etorkinaren proiektua da. Hortaz, ondoriozta daitekeena, emakumeek hirugarren pertsonentzat zuzendutako proiektuak aurkezteko joera handiagoa dutela da. Beraz, hipotesi hau ere baieztatutzat eman daiteke. dira. Hauek emakumeak, etorkinak, gazteak zein agureak eta heterosexualak ez Lizarrako partaidetzazko aurrekontuetan parte hartzeko modurik pasiboena boza dituzten asanbladetan parte hartzea da. Boza emaleei dagokienez, gehiengoa emakumeak dira, eta 61 urtetik gorakoak. Izan ere, boza emaleen %58,1 emakumeak dira, eta gizonak, berriz, %41,9; hau da, emakumeak %16,2 gehiago dira. Bestalde 61 urtetik gorakoak %37,9 dira; horien artean, emakumeak %14,8 gehiago dira. Bestalde, 46 eta 60 urteen arteko boza emaleak, %26,3 dira, eta emakumeak %12,2 gehiago dira. 31 eta 45 urte artekoen artean, %28,3 dira, eta emakumeak %17,2 gehiago dira. Azkenik, 16 eta 30 urte artekoak soilik Hala ere, proiektuak aurkezten dituzten agenteei erreparatuz, taldeak aparte utzita, 28 gizonak dira, eta 13 emakumeak. Beraz, gizonak emakumeen bikoitza baino gehiago Demokrazia parte hartzailea eta intersekzionalitatea: Lizarrako partaidetzazko aurrekontuak aztergai dira. Gainera, 61 urtetik gorakoen artean eta 16 eta 31 urte artekoen artean, ez dago emakumerik. Bestalde, boza emaleen artean 61 urtetik gorakoak gehiengoak izan arren, Baina, ni 2017ko partaidetzazko aurrekontuen bozketarako mahaian izan nintzen, eta ez Kasu honetan, 61 urtetik gorakoen egoera, argi eta garbi ikusten da. Izan ere, hauek boza emale modura gehiengoa izanik, proiektuak aurkezteko talde baztertua dira: "Agian bai hartzen du parte bozketan, heldua esan nahi dut jubilatua. Baino proposatzerako orduan ez dute proposatzen askorik. Hori bai (indarrez), batzordeetan eta horrelako auzo batzordeetan eta, egia da, jende gehiena, jende heldua dela etortzen dena, eta aportatzen du (tinko) eta eskatzen du etab. Baino holako gauza formal bat edo egiteko, nik uste bota… ez dakit, atzera botatzen dute aukera hori, ez? Ez dute sartu nahi hor. Nahiz eta ditzakete proiektuak, baino paperean idatzita, udaletxean bertan eskaini ere bai. Orduan, ez da biderik eta ez daukatelako (indarrez). Baino ez dakit (baxu, ez daki zergatik ez duten proiekturik proiektuak aurkezten ez. Hala ere, ez daki zergatik den, ez du bere kokapenaren deliberaziorik aipatu behar da. Taldeek aurkezten dituzten proiektuak prestatzeko, esan bezala, zinegotziaren arabera, asanbladak egiten dituzte, baina Udalak bertan ez du inolako eskumenik. Ondorioz, dispositibo honetan ez dago deliberaziorako esparrurik, eta deliberazioa dagoenean, Udalak ez du eskumenik, eta beraz, ezin du jakin zein den bertako Uste da, erabaki publikoak hartzerako orduan, partaidetzazko agente teknikoak proiektuak aurkezteko egiten diren batzarretan ikuskari lanak egin beharko lituzkeela. Eta parte hartzen dutela da. Hau da, gizon, zuri, adin ertainekoak eta heterosexualak. Baina, Demokrazia parte hartzailea eta intersekzionalitatea: Lizarrako partaidetzazko aurrekontuak aztergai modu pasiboago batean 61 urtetik gorako herritarrak gehiengoa dira, eta adin-tarte guztietan, emakumezkoak gehiago dira. Are gehiago, emakume eta gizonen aldea, bi dominatuek parte hartu nahi dutela; behintzat heldutasunari eta generoari dagokionez. dute, lau urte bakoitzeko; horietatik 8 talderen batek aurkeztutakoa da. Gainera, 8 horietatik arrakasta handiena dutenak taldeak dira, beren mobilizaziorako gaitasunarengatik, alegia. Gainera, partaidetzazko aurrekontuek izaera lehiakorra dutela ere ondoriozta daiteke. Izan ere, ikusi denez, San Migel eta AMIFE elkarteak urtero irabazi dute, eta urtero aurkeztu dira ere. Bestalde, 16 eta 30 urte arteko bi gizonen proiektuak lehenengo urtean izan ziren, hurrengo urteetan ez da adin-tarte horretako proiekturik egon. Izan ere, hauek ez zuten gutxi atera zituela, eta bozka gutxi atera zituen ba gazte jendeak etzuelako parte hartu lekurik ez duenarentzat ez dago beste biderik. Bestalde, taldeen kapital sinbolikoa handia da, beren mobilizaziorako gaitasunean islatzen da, eta hori, dispositiboaren emaitzetan. Halaber, agente teknikoak hausnarketa sakonagoa egiteko aukera izan beharko aurkitu dutela proposamenak aurkezteko. Gauza bera gertatu da emakumeekin eta gazteekin. Ondorioz, dominazio ardatzen eta jazotzen diren bazterketen hausnarketa egitea beharrezkoa ikusten da, hauek desaktibatu ahal izateko. jakinda, gehien parte hartzen duen herritarra 61 urtetik gorakoa dela, eta gero honek sexualean botere esparrua konpartitzen duela ikusi da. Beraz, kapital kulturalean eta klase Demokrazia parte hartzailea eta intersekzionalitatea: Lizarrako partaidetzazko aurrekontuak aztergai Zintzotasunez baloratzeko, argi izan behar da Partaidetzako zinegotzia ez dela balorazioa ere. Hala izanik, ezin izan dituzte bazterketak identifikatu. Horregatik, apaltasun direla ikusi delako. Hauek lirateke: emakumeak, etorkinak, adin nagusikoak, gazteak eta partaidetzazko aurrekontuetan ordezkaritzarik gabe geratzen diren agenteei barne-hartzaileak izan behar dutelako. 3. Nortzuk? Proposamena hurrengo legegintzaldiari begira izango da, beraz, jakinda Partaidetza saila egoera prekario batean dagoela, generoaren, arrazaren, adinaren eta heterosexualitatearen dominazioak desaktibatzeko proposamena izango da. Emakumeekin lan egingo da, udalak, dagoeneko, Lizarrako Mugimendu Feministarekin harremana du, lan hori errazagoa izango da, beraz. Kontuan izan beharreko aldagaia bakoitzarekin harremanetan jartzea izango da. Ezin da ahaztu mugimenduaren barruan etorkin talde bat eta ijito talde bat daudela. Horiek ordezkaritza izan behar dute prozesu adinaren auziari arreta jarriko zaio, 61 urtetik gorako helduei eta 16 eta 31 urte arteko gazteei, hain zuzen ere. Helduen artean, auzo batzordeetan parte hartzen dutenekin, zein egingo da. Horretaz gain, Lizarrako jubilatuen eta pentsionisten elkartearekin hitz egingo da, eta antolaturik ez dauden helduei ere parte hartzeko gonbitea luzatuko zaie. Bestetik, gazteei dagokienez, antolaturik ez dagoen edozein gazteri gonbitea egingo zaio. Horretaz Demokrazia parte hartzailea eta intersekzionalitatea: Lizarrako partaidetzazko Udala. Elkartea Udalaren eta etorkinen artean bitartekaria izango da, hauen parte hartzea errazteko. Izan ere, legez kanpo dauden horiek parte hartzeko zailtasun handiagoak izango dituzte. Bestalde, legez onartuak dauden horiekin harremana hastea Udalaren lana har ditzakegunak, kolektiboaren parte direlako eta publiko egin dutelako. Pertsona horiekin harremanetan jartzea ezinbestekoa izango da; hauek ere bitartekaritza lanak egin ahalko dituzte beste batzuekin. 4. Nolako arauak? -Aldatu ezin diren arauak: ● Errespetuz hitz egin. ● Txandak errespetatu. ● Denbora guztiona da. Modu orekatu batean hitz egiteko denbora banatzen saiatu. -Aldatu daitezkeen arauak: ● Mundu guztiak hitz egin arte, ez zaio inori bigarren aldiz hitza emango (norbaitek hitz egin nahi ez izatekotan, araua aldatuko da). ● Lizarrako mapa linguistikoa ezagututa, hizkuntza nagusia gaztelera izango da, baina norbaitek beste hizkuntza batean hitz egin nahi badu, itzulpena egingo da. (Beharrezkoa bada, hizkuntzaren arabera egingo dira taldeak). jarri beharko da, bere lanak kontratatzeko. ● Zinegotziak teknikari lanak egiten ditu, horregatik, formakuntza emango zaio. -Prozesuaren muga ekonomikoak: ● 200.000€-ko aurrekontua izango da. Horrekin, kontsultoriari ordainduko zaio, zinegotziari formakuntza emango zaio eta guneren bat alokatu behar bada ere, horrekin egingo da. Gastu gehiago egongo dira, geroago, aurrekontuan azalduko direnak -Eztabaidagaiaren edukia: Bost eztabaida talde egingo dira: bat gazteekin, beste bat agureekin, beste bat bakoitzean aniztasuna bermatu nahi da. Hau da, gazteen taldean genero aldetik, Demokrazia parte hartzailea eta intersekzionalitatea: Lizarrako partaidetzazko aurrekontuak aztergai orientazio eta identitate sexual aldetik eta jatorri aldetik aniztasuna bermatu nahi da. Gauza bera, gainontzeko talde guztietan. Amaitzeko, prozesuan parte hartu duten guztiekin batzar orokor bat egingo da. ● Eztabaida taldeak agente baztertu horiek Lizarran dituzten beharrez jardungo dira. ● Azken batzar orokor horretan, agente dominatuen artean kontsentsu eta kohesio bat bilatzen saiatuko gara. Horretaz gain, agenteen balorazioa ere jakin nahi da. -Prozesuen emaitzekin hartutako konpormezua: ● Udalak herritar hauen partaidetzarekin, behar horiei erantzuna eman beharko die. 5. Nola? 1. Kokapen politiko eta metodologikoa​: aurreko puntuetan azaldutakoa parte hartzaileei adieraziko zaie. 2. Zenbait ikuspegitatik egindako azterketa​: zer dagoen eta nola dagoen ikerlan honetan ikusi dena da. Orain, ordezkaritza ez duten agenteei hitza emango zaie, eta haien artean harremanduko dira. 3. Eztabaida​: eztabaida talde bakoitzetik ateratako ondorioak, batzar orokorrean azalduko dira. Berotzeko dinamika baten bidez, 8-10 pertsonetako taldeak osatuko dira. Bertan, ikuspegi anitzak egongo dira, bakoitzak taldeetan ateratako ondorioak bat izango du dinamizatzaileak, eztabaida gidatzeko eta sustatzeko helburuarekin. Gero, talde bakoitzean emandako kontsentsuak azalduko dira eta talde handian eztabaidatuko dira. 4. Jarduketa-proposamenak​: talde bakoitzak bere taldeko bi arduradun aukeratuko ditu, soziokraziaren bidez. Horiek hurrengo batzar batean elkartuko dira helburu komunak zehazteko, eta beren taldeari azaldu beharko dizkiete. 5. Erabakiak hartzeko prozesua​: aukeratutako talde bakoitzeko bi arduradun horiekin elkartuko gara, eta hauek izango dira helburu horiek betetzeko aurrera eraman beharreko ekintzak zein diren zehaztuko dituztenak. 6. Itzulera​: prozesuan parte hartu duten herritar guztiak bilduko dira, erabakitakoa zabala eta kohesioa espero dira. 7. Ekintzen ezarpena​: Udalaren eta herritarren artean harreman estua mantendu beharko da, ekintza horiek aurrera eramateko. Horretarako, derrigorrezkoa izango da hilero batzar bat antolatzea, ekintzen prozedura nola doan azaltzeko eta balorazioa eta jarraipena konpartitua izateko. 8. Saioak zuzenekoak izango dira, 2020ko Udan antolatuko dira eta Lizarra frontoian zainduko dira, horregatik, berotzeko dinamikak egiteaz gain, lehenengo batzarrean herri bazkaria egingo da. 6. Noiz? Esan bezala, udan izango da, Lizarrako gazte asko, urtean zehar kanpoan bizi baitira. Bestalde, batzarren ordua eta eguna partaideekin zehazten saiatuko gara. Uste da, ez da saio bakoitza hiru orduetatik pasako; beti hasiera eta amaiera orduak zehaztuko Demokrazia parte hartzailea eta intersekzionalitatea: Lizarrako partaidetzazko egingo da. Lizarrako erdingunean dago, eta leku zabala da. Hala ere, beste irtenbide bat Sugarra Gaztetxea izan daiteke, beren baimenarekin, noski. Lizarra Frontoia Lizarrako herritarrek aski ezagutzen dute. Hala ere, Gazteriaren Etxe ondoan dagoela azalduko da, Berri tabernaren aldaparen igoeraren amaieran. 8. Nolako baliabideak? -Pertsonalak: ● Taldeak kontratatutako adituek dinamizatuko dituzte, talde hauetan sortzen diren dominazioak desartikulatzen saiatzeko helburuarekin. ● Udala prozesu osoaren gidaria eta ikuskaria izango da, taldeek aukeratutako arduradunekin batera. ● Adin txikikoak zaintzeko Udaleko zerbitzuak. ● Itzulpengintza. -Materialak: ● Lizarra Frontoia. ● Boligrafoak eta paperak. ● Udaleko aulkiak. ● Lizarrako Festa Giro-ri mikrofonoa eta bozgoragailua eskatuko zaio. ● Grabagailua. -Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak: ● Nahiago duenari e-postaz helaraziko zaio, eta nahiago duenari etxera gutuna bidaliko zaio. ● Mundu guztiari telefonoz deituko zaio, ez badu, etxeko txirrina joko zaio beharrezkoa bada. -Aurrekontu ekonomikoa: 200.000€-koa izango da. ● Kontsultoriaren kontratazioa. ● Lekua. ● Lan egiteko materialak (boligrafoak, pepera…). ● Grabagailua. ● Itzulengintza. ● Adin txikikoen zaintza. ● Eskutitzak. -Denbora: ● Bost eztabaida taldeak 2020ko ekainean egingo dira. ● Hurrengo batzarrak uztailan eta irailean izango dira. ● Jarraipen batzordeak hilero egingo dira helburuak bete arte. Hori kontsultoriaren eta itzulpengintzaren zerbitzurik gabe egingo da. 1. Informazioa eta komunikazioa -Lehenengo maila: ● Prozesuan modu zuzenean parte hartzen ari ez den herritar oro Udalera joan daiteke informazio eske. -Bigarren maila: ● Prozesuan modu zuzenean parte hartzen ari diren herritar guztiek, batzar Demokrazia parte hartzailea eta intersekzionalitatea: Lizarrako partaidetzazko aurrekontuak aztergai orokorretan, galderen eta oharren txokoa izango dute. Bertan, modu publikoan esatera ausartu ez direna esateko edota idazteko esparrua izango da. -Hirugarren maila: ● Jarraipena egiteaz arduratuko direnei, bai e-postaz edo eskutitzez bai beraiekin zaie. 2. Jarraipena eta ebaluazioa Batzar bakoitzaren amaieran, balorazio-orri bat pasatuko zaie parte hartzaileei, bertan hurrengoa baloratuko da (1-10 eskalan): ● Emaitza bereziak: proposamenak, konpromiskoak, helburuen lorpena. ● Prozesua: ekintzak, partaideen kopurua, proposamen kopurua… ● Gai ukiezinak: sortutako harremanak, trebakuntzak, pertzeozioak... Ondoren, talde handian hitz egingo da. 3. Konpromisoak ● Izendatutako arduradunek, egokitutako kargua onartu behar dute. Horrek, helburuak zehazteko, ekintzak erabakitzeko eta jarraipenerako egingo diren batzordeetara bertaratzera behartzen ditu. ● Udalak eta herritarrek harremana jarraitzeko konpromezua hartu behar dute. ● Udalak, helburuak bete arte, aurrera jarraituko dela bermatu behar du. ● Partaidetza-prozesu honek, hezkuntza-prozesua izateko konpromezua hartu behar du. Boterearen banaketaz eta elkarbanaketaz lortutako herritarren ahalduntzea ez galtzeko. Iturria: egileak berak eginikoa. Datuak: EUDEL. Demokrazia parte hartzailea eta intersekzionalitatea: Lizarrako partaidetzazko Demokrazia parte hartzailea eta intersekzionalitatea: Lizarrako partaidetzazko gabeko eskuizkribua.
science
addi-e72090c97947
addi
cc-by 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/34752
Demokrazia parte hartzailea eta intersekzionalitatea: Lizarrako partaidetzazko aurrekontuak aztergai
Blanco Aramendia, Nerea
2019-07-22
Horretarako, 2018ko partaidetzazko aurrekontuetan izandako boza emaleak eta hiru Antolakuntza, Kudeaketa eta Erabaki Publikoa irakasgairako eginiko elkarrizketaren gidoia Kaixo berriz ere _, dakizunez, ni Nerea naiz eta Politika Zientzietako ikaslea naiz Euskal Herriko Unibertsitatean. Aurrekoan Lizarrako Udalaren egitura politikoaz zein administratiboaz eta 2015eko hauteskundeetatik ateratako gobernu berriaren antolaketa eta kudeaketaz mintzatzen aritu ginen. Orain, gobernu-talde berriak martxan jarritako aurrekontu parte hartzaileak aztertzeko eta hauen inguruko analisi zein ebaluaketa egiteko helburuarekin nator zuregana. Zu parte hartze sailaren burua izanik eta EH Bilduko baimenarekin elkarrizketa grabatuko dut. Hala ere, elkarrizketa anonimoa izango da eta Beroketa: ● Noiz eta nola hasi zinen parte hartzearekin harremana izaten? ● Nola erabaki zenuen parte hartzearen ardura hartzea? Zergatik? Zein lanketa egin hartzetik? ● (Auzoen batzordeen inguruan) Zein zen auzoen sentsazioa eta zein da orain? Datuak: ● Zenbat jendek parte hartu izan du azken hiru urteetan bozkaketetan? ● Zenbat jendek parte hartu izan du azken hiru urteetan proiektuak aurkezten? ● Hiru urteetan aurkeztutako proiektuetatik, zenbat aurkeztu ditu norbanakoren batek? Eta zenbat talderen batek? ● Taldeek aurkeztutako proiektuen kasuan, badakizue nola egiten den haien arteko Metodologia: ● Zein da aurrekontu parte hartzaileak egiteko egin den aurre lanketa? ● Zein da aurrekontu parte hartzaileen prozesua? (noiz egin, ireki epeak, proiektuen lanketa, aukeraketa…)? Hau da, zeintzuk izan dira faseak? ● Zein proiektu bete dituzue dagoeneko? ● 100.000 euroko aurrekontua lau proiektutan banatuta izaten da. Zein irizpideren arabera zehaztu duzue diru kopurua? ● 100.000 euroko diru kopurua herritarrek erabakitzeko ezartzea, diru kopuru handia ala txikia dela iruditzen zaizu? ● Zein irizpideren arabera zehaztu duzue herritarren erabakitzeko modua (bozketa)? Zeintzuk izan dira zuen iturriak? Hau da, nondik hartu duzue metodologia honen Eskuragarritasuna: ● Zeintzuk dira aurrekontu parte hartzaileetarako dituzuen giza baliabideak eta baliabide teknikoak? Hau da, nork eramaten du aurrera prozesu osoa bai udaletxean lanean dagoen jendea eta bai kanpoan dagoen jendea kontuan hartuz. ● Aski dira baliabide horiek herritar guztien parte hartzea bermatzeko? (Gizarteko (adina, generoa…)? ● Zein da proiektuak proposatzen dituzten herritarren profila? Eta proiektuak proposatzen dituzten taldeena? ● Profil hauen heterogeneotasuna zenbatekoa da? Zein faktoretan nabarmenduko ● Mekanismo horiek prozesuaren zein momentutan aktibatzen dira? ● Nola eta noiz esaten zaio jendeari nola aurkeztu behar dituen bere proiektuak? Nola jardunaldiak…) ● Proiektuak aurkezten dituzten pertsonen edota taldeen eta zuen arteko harremana nolakoa izaten da? (Nola, noiz eta zenbat harremantzen dira). ● Herritar hauek proiektuen garapenaren inguruko kontrolik al dute? Hau da, behin beren proiektua aurrera eramateko? ● Proiektuak aurkezten dituzten pertsonen ebaluaziorik jasotzen duzue? ● Parte hartzeari dagokionez, oposizioko alderdiekin lanketa motaren bat egin duzue? hobetzekoak? ● Proiektu zehatz honi dagokionez, zein dira zuen erronkak? Eta parte hartzeari dagokionez? ● Burututako ekimen parte hartzaileek herriko kultura politikoan eragin dutela uste naiz Euskal Herriko Unibertsitatean. Aurrekoan Lizarrako gobernu-talde berriak martxan Amaierako Laneko gerturatze kualitatiboa burutzeko helburuarekin etorri naiz. Lan honen helburua Intersekzionalitatea bazterketak identifikatzeko tresna egokia dela egiaztatzea da. egiteko, lehenengo identifikatu behar dira. Zu parte hartze sailaren burua izanik eta EH zure baimenarekin elkarrizketa grabatuko dut. Hala ere, elkarrizketa anonimoa izango da eta klase soziala). 4. Eta nork proposatu zuen lehenengo aldiz, partaidetzazko aurrekontuak egitea. Nondik kulturala eta klase soziala). 3. Zer hartu da kontuan dispositiboa diseinatzeko (Lizarrako gizartearen ezaugarriren bat, 4. Emaitzen azterketa agente teknikoaren ikuspegitik 1. Egindako hiru urteetako partaidetzazko aurrekontuen zein balorazio egiten du agente irizpidea. 3. Aurkeztu diren proiektuen zein iritzi du agente teknikoak. 4. Zergatik irabazten dute urtero zenbait elkartek (Amife edota San Migel auzoa). 5.Izaera zehatz bateko proiektuak arrakasta izaten dute, eta beste izaera zehatz batekoak Agente teknikoaren esperientzia parte hartzearekin ​Parte hartzearen esanahia ​Parte hartze diseinurako kontutan hartutakoa ​Parte hartzearen zabalera ​Proposatzailearen profila gustokoenak agente teknikoarentzat ​Aurkezle batzuen ikuskera berekoia ​Elkarte irabazleak TRANSKRIPZIOA N: Kaixo berriz ere Unai, dakizunez, ni Nerea naiz eta Politika Zientzietako ikaslea naiz Euskal Herriko Unibertsitatean. Aurrekoan Lizarrako gobernu-talde berriak martxan jarritako Laneko gerturatze kualitatiboa burutzeko helburuarekin etorri naiz. Lan honen helburua Intersekzionalitatea bazterketak identifikatzeko tresna egokia dela egiaztatzea da. egiteko, lehenengo identifikatu behar dira. Zu parte hartze sailaren burua izanik eta EH zure baimenarekin elkarrizketa grabatuko dut. Hala ere, elkarrizketa anonimoa izango da eta esperientziarik izan duzu? Z2:​ parte hartzean, esan nahi duzu? Z2: Bai, bueno, ba ​Bildu barruan egin ditugunak, ee hautagaiak aukeratzeko… eta kontu asanblada egiten dugu, eta asanbladan erabakitzen dira hainbat gauza. Zentzu horretan bai. ezberdinak, ez? Alde batetik, ee parte hartzeko informazioa euki behar da. Nik uste dut inguruan, (konbentzimenduz) eta gero behar duguna ere, ee erabakitzeko ahalmena, ez? Hori da pixka bat parte hartzea. Informazioa izan, erabakitzeko ahalmena izan, eta gero mugitzen diren pertsonaia batzuei ba erabakitzeko eskubide guztia ematea (indarrez, egiteko aukera ematen diela, erabakitzeko aukera ematen diela… eta aktiboki ba bere herria sortu zen edo. Ee ea nork izan duen parte hartzearen ideia, udalean barneratzearen lehen ideia. Nork esan zuen EH Bildun lehenengo aldiz, ba sartu behar dugu udaletxean… plateatu zuten baa… batzorde bat ee antolatzeko beharra. Kontua da (indarrez) gehiengoa etzuela… eskuinak eta soeren laguntzarekin, lortu zen batzorde bat eratzekooo… ba etzuen inongo ibilbiderik izan, m? (Egoeraz jabe da). Aurten izan zen, ba bueno, gu iritsi N:​ eta badakizu nor izan zen hori esan zuen lehenengo pertsona? Osea, esan zuena… N:​ bale, eee etaa nork proposatu zuen lehenengo aldiz partaidetzazko aurrekontuak egitea? ekarpen txiki bat izan zen (barrezka), baina bueno, azken finean eee… ni izanik parte hartze gobernukideekin ere ee… amankomunean jarri, eta hor zegoen puntuetako bat ba Z2: bueno, nik uste parte hartzeak azken finean, udaletxeko kudeketari ee begira, ba azken dela (indarrez), infomazioa jasotzeko, ba buenoo, bide batzuk badira, eta aurrekontu parte zenbat diru ee mugitzen den aurrekonotu batzuetan, beraien udalerrian. Eta gero, horretaz gain, baa parte hartzeko ze aukera izan ditzaketen, ezta? Orduan, bi helburu hoiek zeuden, etaa… uste dut juan egin naizela pixka bat galderatik (barrez), zein zen? ez? Informazioa eskuragarri izatea, eta erabakitzeko aukera izatea. Orduan noski, hor erabakitzeko aukera haundiena behintzat, hemengoo udalerr… udalean, ba hori da, ez? Aurrekontuak, aurrekontuetan, markatzen delako gutxi gora behera, urte bakoitzean, zer eskua sartzeko aukera baldin baduu… herritarrak, ba nik uste parte hartzearen maila sortzea, ez? garela ere, eta herritarrekin harremana izan behar dugula (indarrez, ados dago esan duenarekin). porzedura… Bueno, suposatzen dut zu izan zarela. hartzerako, aurrekontu parte hartzaileak ere arautegian zegoen puntuetako bat da. Etaa taldeen artean. Orduan proposamena nere aldetik etortzen da, eta gero, ba adostasuna batek herri guztietarako. Nik uste bakoitzak bere berezitasunak dituela herri bakoitzak, leku batzuetan baa auzo batzordeak egiten dira, eta auzo bakoitzak dauka bere batzordea… izan dezake? Baa lan daitezkelaaa gai asko, eta eztabaida daitekela gauza askori buruz… eta ba denentzat agian interesa ez duela, ez? Baino aldi berean ere, positiboa da zergatik? Ba auzo batean bizi denak, bere arazoak ikusten ditu, baino aldi berean ikus ditzake ere beste auzokide batek bestea auzo bateko kide batek izan ditzakeenak. Orduaan ​herri N: bai, bai, bai, bai. Eta aurrekontuu… parte hartzaileak zehazkii diseinatzeko? Osea, Z2: bai, bai noski. Azkenean ​aurrekontua zenbatekoa den, aurrekontu horren ze portzentai erreala (egoeraz jabetuz). Azken finean, ee gure udalerrian aurrekontuaren %55 dagoeneko finkoa da. Ba langileak ordaintzeko… argia, konsumoak… eta beste hainbat gauza, ez? Beraz, geratzen zaizu 45a, 45 horretatik ere kendu behar dira hainbat gauza eta N:​ hori, 25.000 proiektu bakoitzeko. izan zitekela, m? Horrek ez du esan nahi, gero beste gauza asko ez direnik erabakitzen ere proiektu parte hartzail hoiek daude aurrekontu parte hartzaile barruan, ez? Eta aurrekontu daitezken gauzak… eta hori guztia gero, trasmititzen dugu, edo txertatzen dugu N: hori da, bai, bai, bai. Osea, ez da bakarrik lehenengo lau proiektuak, baizik eta denak, bideetatik etortzen diren proiektu eta etortzen diren proposamenek ere, aurrekontuetan parte hartu izan dute boto zenbaketan, irekia izaten delakoo ee alderdi guztientzat eta etorri nahi duenarentzat. Eta egia da, bueno, jendea etorri izan dela, bai. Baino, diseinuan… daiteke, eta pentsatzen dut heterosexuala, gehiengoa behintzat​. N:​ eta zuria, ez? Z2: ​ez, teknikaririk eta ez dagoenez… kasu hontan… bai. Gero egia da, hor ateratzen diren hirigintzaa ataleko teknikari edo arkitektoarekin kasu honetan, etaa zerbitzuetako buruarekin hala uste du). Eeee egia esan, bai emakumezkoak eta bai gizonezkoak, nik uste dut %50ean ez dakit, baina portzentaian nahiko orekatua dagoela. Adina bai izango litzateke, ba jende gutxi (indarrez), eta jende heldua ere gutxi​ (indarrez), egia esan… bai. N:​ eta arraza? Zuriak, ez? Gehien-gehienak behintzat. Marrokiarrak, bai. Adibidez… proiektuak planteatu izan dituztenak… bai, ajam. Bueno, hor bat, azkeneko edizioan behintzat, ba bai izango zen 50 urte inguruko marrokiar bat, gizonezkoa, bai. esan dizut, zerbitzuetako arduraduna eta gero hirigintzako ba arkitektoa. Gero hor denon N:​ etaa zer egiten da baliagarria ez den proiektu batekin? pasa hurrengo fasera, edo bozketa fasera, etaa bueno, informatzen da, eta… eta bueno, Gertatu izan dena da, batzutan 25.000 euro hoietatik pasa egiten delaa baino buenoo ikusi jartzeko beste bide bat, eta egin izan da, m? Baina bueno, printzipioz ezin bada gauzatu 5. Emaitzen azterketa N: bale, azken atala izango litzateke ee emaitzen azterketa ee bueno zure ikuspegitik. Egindako hiru urteetako partaidetzazko aurrekontuen zein balorazio egiten duzu? 11 dela, parte hartzea eta benetan jendearen… ba hori, ez? Eee kezka bultzatzeko modu bat, gauza… edozein pertsona, esan nahi dut… ulelrtzen da (urduri, okertu da eta zuzendu nahi Z2: bozkatzailearena? Ajam baa ​bozkatzailearena… aurkezlearena ez bezela, nik uste beherakoa… agian gutxiago… bainooomm bestela orokorrean, nik uste emakumezko eta gizonezkoak nahiko orekatuak direla, etaa aurkezle ez bezela, jende jubilatuak eta helduak, jubilatuak eta batez ere, komilla artean, zaharrak ere bozkatzekoo aukera probesten duelaa​, hartzea txikia izango da, baino bueno, batzuk etortzen dira​, bai. Etorri izan zaizkigu ere bozkatze egunean ba… bertakoak izan baino gero bertan erroldatuak ez daudenak, ez? (Penaz). Eta interesa daukatela bozkatzeko etabar, baino ezin izan dute bozkatu, horrelakoak ere egon dira. N:​ ee eta zergatik jartzen da 16 urtetik aurrera, eta ez 18? Eta zergatik jartzen da adinez nagusi izatearena 18rekin ez? Beste leku batzutan 21 ere erabakiak hartzeko. (Isiltasuna). Askotan ba bizi diren auzoa edo bizi diren inguruko kontuak badirelako, ez? Ee ​aurten gainera gabonetan jarri zen ee zera… umeentzako kutxa txiki bat hoietako batzuk jartzea, ez? (Irribarrez, pozik dago ekimenarekin). Hori zen gehien eskatu zen gauzetako bat, ta bueno ba ikusten duzu, azken finean, ba ez dakit, ez? Ume txikiek ere ba badituztela beren nahiak, beren kezkak (indarrez) eta batzutan ez ditugula kontutan da zuretzat interesgarriagoa edoo… gutxien? azken finean, leku ireki bat delako, doakoa, eta edonork aprobetxa dezakeena, ez? Eta uste hori ere ba ondo dagoela, ez? Eta gutxien? Bueno ez dut esango gutxien, bainoo… ez dakit, batzuuk… bai ikusten duzu adibidez ba ​batzuk kezkatzen direla soilik (isiltasuna), eta normala da, ez? Agian. Baino bere auzoa edo beree guneaz, ez? Etaa… bueno, saiatu izan diru hau zabaltzea herrian ahalik eta modurik baa… justuenean, ez? Eta ez dena fokalizatu uste dut aurkeztu diren guztiak ondo… ondo egon direla. N: bai, osea, baa jorratzen dituztela igual gai batzuk zehatzak, eta normalean izaten direla azpiegiturekin erabat lotuta dagoo, eta auzoaren biziberritzearekin​, ez? ​Auzoaa mm aisialdia ere asko ikutzen da… eta ​AMIFEren kasuan, hirigintzarekin ere erabat lotua dago​, Ezindueen bizibaldintzak hobetzeko, ez? Planteatuak daude. Baino hirigintza lotuaa… hirigintzarekin lotua dago. (Isiltasuna) Perfil hori, batez ere, hirigintza​. Z2: bueno, ez dakit, ​nik faltan bota izan dudana batez ere ee gazteek proposatutako proiekturen bat. Egia daa, urteren batean proposatu zituztelaa… edo proposatu zutela adibidez, negu bateaan edo horrelako zerbait. Baino egia da oso bozka gutxi atera zituela, eta bozka gutxi atera zituen ba gazte jendeak etzuelako parte hartu bozketan​, m? Bueno, holako kontu bat benetan interesgarria bada herriarentzat, edo gazteen kezkak edo edozer eta lorpenak eskura daitezke. Beraz, hori bai bota dut faltan, agian, m? heldua esan nahi dut jubilatua eeh. Baino proposatzerako orduan ez dute proposatzen askorik. Hori bai eeh (indarrez), batzordetan eta horrelakoo auzo batzordetan eta, egia da, jende gehiena, jende heldua dela etortzen dena, eta aportatzen du ​eeh (tinko) eta eskatzen botatzen dute aukera hori, ez? Ez dute sartu nahi, mm? Hor. Nahiz eta erraztasunak jartzen proiektuak, baino paperean idatzita, ee udaletxean bertan eskeini ere bai, m? Orduan, ez da parte hartzen ez duten profil hoiek parte hartzeko. ez dakit (pentsakor), beraiekin hitz egitea izan daiteke, ez? Auzo batzordeak erabiltzea, tresna daukaten. Nahiz eta oinarriak, prozedura eta guzti etxe guztietara banatzen den Beraz, izan daiteke esparru hori aprobetxatzea (berak, konponbidea soilik komunikazioan
science
addi-c81145b1a262
addi
cc-by 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/34756
Etxebizitza-turistikoen araudien analisia. Madril, Bartzelona eta Donostiako kasuak.
Iriondo Otxotorena, Andoni
2019-07-22
Etxebizitza turistikoen araudien analisia. Madril, Bartzelona eta Donostiako kasuak. Egilea: Andoni Iriondo Otxotorena Zientzia Politikoak eta Kudeaketa Publikoa Tutorea: Helena Franco Ibarzabal Donostia- Leioa 2019ko maiatza Andoni Iriondo Otxotorena Etxebizitza turistikoen araudiak 2019ko maiatza Eskerrak eta eskaintzak Eskerrak ezagutza gizartearen eskuetan jartzeko lan eta borroka egiten duen guztiei: irakasleei, ikerlariei, Alexandra Elbekayani eta liburutegietako langileei. Lan hau beren etxea etxebizitza turistiko batengatik ordezkatu dieten guztiei, BiziLagunEkin plataformari eta turismoaz arduratzen diren auzokideei eskaini nahi diet, euren lanak eta borrokak aurki fruituak emango dituelakoan. Laburpena Etxebizitza turistikoen fenomenoa turismo helmuga diren hirietara zabaldu da, turismoak azken urteotan izan duen gorakada jarraituz. Fenomeno horrek, ordea, hainbat gatazka sortu ditu bizilagun eta turisten artean, bi taldeek hiria egiteko duten forma desberdinduak direla eta. Hori saihesteko, hiriek, araugintza eskumen bitartez, araudiak sortu dituzte etxebizitza turistikoen baimenak kontrolatzeko. Madril, Bartzelona eta Donostia araudiak egin dituzten hiriak izanik ere euren artean turismoaren kontzeptualizazio desberdin bat baliatzen dute, hori dela eta, hiru araudi horien arteko analisi konparatiboa dugu orain gure esku artean. Hitz-gakoak Etxebizitza turistikoak, araugintza, esku hartzea, AirBnb, zonifikazioa, hirigintza 2 Andoni Iriondo Otxotorena Etxebizitza turistikoen araudiak 2019ko maiatza 1.Sarrera Turismoa gizartearen aisialdia pasatzeko ekintza izatetik ekintza sozial bat izatera pasa da, are gehiago, beharrezko ekintza bat. Gaur egun zenbat dugun izatetik zenbat esperientzia bizi izan ditugun izatera pasatu gara (edo pasa gaituzte), hots, materialetik bizitakora, kotxe handiak izatetik bidai original eta errepika ezinak izatera. Baina esperientziez osatutako izaerek arazo bat daukate, esperientzia hori partekatu behar dela balioa izateko eta esperientzia horiek errepikakorrak, zehatzak eta "enpaketatuak" izan behar dutela, beste modu batera esanda, eta Frankfurteko Eskola jarraiki, turismoa industrializatu egin da esperientziak saltzeari ekinez. Turismoaren industria, bereziki egokia da kapitalarentzat, turismoaren fenomenoak lau kapitalak jartzen baititu mugimenduan. Kapital ekonomikoaren kasua argienetakoa dugu, izan ere turismoa egiteko dirua beharrezkoa da, geroz eta gehiago izan geroz eta leku gehiagotara (eta "hobeetara") joateko aukera izango zenuke. Kapital soziala, ordea, ez da hain erreza apreziatzen baina turista den orok kontaktu sare bat osatzen du, geroz eta turismo gehiago eginez sare hori zabaltzen da horrek ematen dituen aukerak zabalduz. Kapital kulturala lekuarekin oso atxikiturik dagoen kapitala litzateke, Guggenheim edo Pariseko Louvre bisitatzen duenak kapital kultural gehiago irabazten du Meatzaritza museotik pasatzen dena baino. Azkenik, kapital sinbolikoa genuke, kapital hau gizarteak ezartzen du eta lehen esan moduan esperientzia zirraragarrienak eta originalenak duenak jasotzen du kapital sinboliko gehiena. Gizarteak turismoaren garrantzia eta balioa ikusita, eta daukan kapitala erakusteko bide izanik, hainbat mekanismo eta estrategia berritu ditu. Historikoki nahiko ohikoa izan da beste batzuen etxean ostatu hartzea, izan familiakoak, izan lagunak edo lagunen lagunak ere. Baina internetak eta hiperkonektibitateak sortutako egoera berriak horrelako estrategiak modu masibo batean egitearen aukera ireki du. Horretarako hainbat plataforma sortu dira, batez ere truke horretarako konfiantza areagotzeko, besteak beste AirBnb. Plataforma hauek turismoa egiteko aukera berriak zabaldu dituzte, baina hainbat arazo ekarri dituzte beraiekin batera: batetik, hirien turistifikazioak sortzen dituen arazoak atxiki daitezke; bestetik, gentrifikazioa eta etxebizitzen garestitzea; eta azkenik, iruzur fiskala. Arazo hauen aurrean hainbat administrazio publikoek arautegiak egin dituzte modu honetako etxebizitzak arautzeko. 4 Andoni Iriondo Otxotorena Etxebizitza turistikoen araudiak 2019ko maiatza Ikerketa honen helburua etxebizitza turistikoen arautegi horien analisi bat egitea da, akademian eta administrazioan egon diren eztabaidak oinarri hartuta Madril, Bartzelona eta Donostiako udalek aurrera eramandako arauak aztertuz. Araugintza gaur egun administrazio publikoek ekonomian esku hartzeko duten tresna garrantzitsuena izanik, merkatu berriztatu honetan esku hartzeko modu zuzenena da arauak sortzea, batez ere politikoaren eta merkatuaren arteko hierarkia zehazteko. Beste modu batera esanda, araugintzaren bidez bizilagunen hirirako eskubidea bermatu daiteke merkatuak sortzen dituen erasoei aurre egiteko estrategiak bilduz. Ikerlan honen prozesua eta metodologia lehen eta bigarren mailako iturrien analisian oinarritu egin da, horretarako lehenik eta behin irakurketa teoriko baten bidez araugintza publikoa eta hirigintzaren arteko hartu-emana ikertu dugu. Ondoren, irakurketa teorikoa jarraituz, turismoaren industriak hirian duen eragina eta turismoaren jarduketa ekonomiko berrien analisia burutu dugu. Zati hau osatzeko asmoz, munduan zehar dauden beste hirietan etxebizitza turistikoen jarduketa arautzeko ahalbideratutako bideak izan ditugu hizpide. Behin irakurketa teorikoa osatuta, Madril, Bartzelona eta Donostiako kasuak izan ditugu aztergai. Lehen atalean, hiri horiek egoeraren inguruko diagnostikoa baliatu dugu jakiteko turismoaren jarduketa ekonomikoak duen pisua lekuko gizartean. Hurrengo eta azken atalean Espainiar estatuko hiri hauek aurrera eramandako arauak ikertu ditugu, dituzten argi-ilunak deskubritzeko asmoz. 5 Andoni Iriondo Otxotorena Etxebizitza turistikoen araudiak 2019ko maiatza 2. Hurbilketa teorikoa 2.1 Ekonomia politikoa eta araugintza 2.1.1 Estatuaren funtzioak ekonomian Estatuaren interbentzioa ekonomian antzinatik egon den errealitatea da, txanponak, errepideak eta beste hainbat dispositibo estatu edo proto-estatuek egiten zituzten komertzioa bultzatzeko. Jordán Galdufek (2003:21) dioen moduan, politika ekonomikoa da gobernuak esku hartzeko duen bidea, helburu sozial eta ekonomiko batzuk lortzeko egina hainbat bitarteko eta tresna bidez. Herrialde garatuetan estatua marko instituzional konkretu baten sortzaile eta bermatzaile ere bada, zeinaren barruan aktore ekonomikoek lan egiten duten, joko-arau batzuk errespetatuz (Jordán Galduf, 2003:23). Gure kasu honetan joko-arau batzuen moldaketa edo sorrera izango dugu hizpide, etxebizitza turistikoen fenomenoa berrikusi nahi duten arauak alegia. Testuinguru honetan, beraz, estatuek bi funtzio nagusi dituela esan dezakegu: batetik, marko instituzional horren sorrera eta araudia, bestetik ekonomian modu aktibo batean parte hartzea marko horren barneko aktore izanik. Bi funtzio hauei Walter Euckenek ordenazio politika eta prozesu politika moduan definitzen ditu (Jordán Galduf, 2003:28). Ez da ahaztu behar, Galdufek aipatzen duen moduan (2003:35), gobernuaren interbentzioaren helburu nagusia behar sozial eta kolektiboak asetzea dela, preferentzia indibidual eta kolektiboen arteko oreka lortuaz denboran zehar. Hots, interbentzioak ongizate handiago baten emaitza izan behar du, esku hartze honen barnean sor daitezken gatazkako partaide oro irabazle suertatu dadin. Helburuak horiek izanik ere, estatuaren esku hartzea modu oso ezberdinetan eraman daitezke aurrera, hori dela eta, hainbat teoria ekonomiko baliatu dira erabilera horiek aztertzeko. Cuadrado eta bere kideen liburua oinarri hartuz (Cuadrado et al, 2010:111-126) teoria horien deskribapen txiki bat aipatuko dugu gure lanean, batez ere, aurrera eraman nahi diren esku hartzeak zein testuinguru ideologiko-teorikoetan egiten diren ezagutzeko: 6 Andoni Iriondo Otxotorena Etxebizitza turistikoen araudiak 2019ko maiatza 1.- Ongizatearen Ekonomia: Marshall ekonomialariak hainbatetan erabilitako terminoak izan ziren, ekonomiak ongizatea produzitu behar zuenaren ideia izanik garrantzitsuena. Hala ere, ez zituen modu eztabaidaezin batean zehaztu zein faktore eta kausa ekonomikok parte hartzen zuten ongizate eta zoriontasun lotura horretan. Ondoren Pigou eta Marshallek ongizate materialaren inguruko teoriak garatu zituzten baina ongizatearen teoria sendoenetakoa sortu zuena Pareto izan zen bere "optimo Paretianoaren" ideia garatuz, indibiduo baten garapenak beste indibiduo batena mugatzen ez duenean gertatzen den egoera hain zuzen ere. Teoria honen pean dauden egileek, estatuaren esku hartzea begi onez ikusiko dute ongizate sozial totala hobetzen duen kasuetan eta beraz ongizate horrek izan behar zuen esku hartzearen ardatz. 2.- Public Choice: Politika Ekonomikoak ongizatea helburu duenaren kritika "Public Choice" izeneko eskolapean agertzen diren teorikoek egiten dute, aurreko teoria zalantza jartzen dute gobernuaren helburuak beste batzuk direlakoan. Alegia, gobernuaren helburua ez da soilik ongizate soziala, euren interes propioak, izan alderdiarenak edo hauteskunde helburuak, lantzen dituzte politika ekonomikoen bidez. (Cuadrado et al., 2010:125). Teoria honen barnean bi ikuskera daude: • Normatiboa: bi ikas lerro izan ditu: batetik justizia eta ekitatearen arteko oreka (maximin, ignorantzia beloa etab.) batik bat Rawls izanik teoriko nagusia; bestetik, kontratu konstituzionalaren beharra agertarazten duena, konstituzioa gobernarien abusuei aurre egiteko helburu politiko ekonomiko batzuk zehaztearen ideiapean. • Positiboa: hau izan da zabalena historian zehar eta lau lerro daude barnean, bakoitzak politiko ekonomikoaren erabilera modu ezberdinetan azalduz baino beti ere ongizateaz gain dauden helburuak aintzat hartuaz: a) Bozkaketen teoria, b) teoria burokratikoa c) Ilusio finantzieroarekin lotutako fenomenoak eta d) interedependentzia politiko-ekonomiaren teoriak. 3.- Merkatu perfektuaren kritikoak: Ikuskera honen arabera, aurretik aipatutako bi teoriek ilusio bat dute abiapuntu eta oinarri, hots merkatu perfektua: agente ekonomiko txiki eta anitzek produktu homogeneo bat saltzen dutela eta aktore guztien helburua irabazien maximizazioa delaren ideia. Gainera prezio malguak, gastu konstanteak eta merkaturatzea askatasunez egiteko bideak 7 Andoni Iriondo Otxotorena Etxebizitza turistikoen araudiak 2019ko maiatza daudela zehazten du merkatu perfektuak. Ideia horri bi aldetatik egiten zaio kritika: bata informazioaren ingurukoa litzateke, zeinak etorkizunaren ziurgabetasunak merkatu perfektuaren desoreka dakarrela defenditzen du. Bestea, kanpo efektuak eta haien eragina aintzat hartzea eskatzen duena litzateke, ondasuna publikoak eta merkatu batzuetan monopolioak onartzea hartzen ditu kontuan merkatu perfektuaren ideia desafiatuz. Beraz, teoria horiek onartzen dute aginte arautzaile baten beharra dagoela merkatua erregulatzeko (Bono, 2003:88-90). Aginte arautzaile baten beharrezkotasuna defenditzen duten teorien arabera, aginte horrek hainbat arazori egin beharko lioke aurre, besteak beste informazio falta, instrumentu egokien falta eta abar. Fernando Tobosok (2003:52) dioen moduan diru-sarrera eta gastu modura neurtzen ez diren eraginak ez dute normalean informazio ugaririk, beraz aginte erregulatzaile modura lan egiten duten entitateek, estatal edo ez-estatalek (Udaletxeak, diputazioak eta abar) euren araugintza eta ordenantzak informazio falta handi baten aurrean geratzen dira. Azken hauen kasua bereziki larria izanik, euren araugintza eskumena normalean nahiko murritza izan ohi delako. Fernando Tobosok ordenazioko politika makroekonomikoak gobernu zentralei atxikitzen badizkie ere, gobernu ez-zentraleei beste araugintza esparru batzuetan izan dezaketen garrantzia ere onartzen die, nahiz eta aurrez aipatutako informazio faltaren aurrean egon: "Ordutegiaren araudiak, araudi urbanistikoa, emergentziazko irteeren eta suteen prebentzioen inguruko araudi espezifikoak etab. gobernu maila batek zein besteak onar ditzake, esku hartze hori efikazia eta efizientzien argumentuak lehenetsi gabe" (Toboso, 2003:68)." 8 Andoni Iriondo Otxotorena Etxebizitza turistikoen araudiak 2019ko maiatza 2.1.2 Araugintza eta lehia Aurrez hitz egindako araugintzak eta marko instituzionalak lehian izan dezakete eragina, marko horiek interes partikular eta orokorren arteko gatazkan artekari izan ohi direlako eta batzuetan alde batera edo bestera bideratzen direlako. Miguel Angel Fernandez Ordoñezen (2000:18-21) ustetan lehiari murrizketak jartzeak boterea ematen die marko barruan geratzen direnei eta murrizketak kentzeak, aldiz, boterea kentzen die agente ekonomiko horiei. Ez hori bakarrik, murrizketa horiek oso handiak edo espezifikoak badira araugintza aginteak monopoliooligopolio baten sorkuntza bultzatu dezake. Beraz, lehia ez da soilik estatu eta indibiduoen arteko elkarrizketa bat, baizik eta, hiru aktoreen artekoa hitzaldia da: estatuak, indibiduoak eta monopolistak batzen dituena. Era berean, autore beraren esanetan (Fernandez Ordoñez, 2000:65-69) araugintza beharrak ez du zertan lehia bertan behera utzi behar, baina estatuaren interbentzioa lehian kaltegarriak izan daitezke hazkunde ekonomikoarentzat eta beraz gizartearen ongizaterako. Hori dela eta, oreka bat bilatu beharraren garrantzia azpimarratzen du, interesen arteko gatazka ongi analizatuz eta dauden murrizketa mota egokiena bilatuz oreka hori mantentzeko. Fernandez Ordoñezek (2000:78-80) murrizketa motak bi taldeetan multzokatzen ditu, batetik araudi sozialak eta bestetik ekonomikoak: a) Murrizketa sozialak: Hauen adibiderik ohikoena segurtasun uhalen derrigortzea litzateke, hots, kotxegileei jartzen zaien murrizketa bat segurtasun uhalak jartzea da. Uhal horiek jartzerakoan diru galera bat izan dezakete baina ez du zertan lehia murriztu beharrik. Autoreak murrizketa hauen beharrezkotasuna azpimarratzen du osasunarekin edo antzeko gaiekin erlazionatua dagoenean. b) Murrizketa ekonomikoak: Betirako lizentzia baten esleipena, adibidez, taxien kasuan. Honek lizentziadunen arteko oligopolio bat sorrarazten du, beste edozein gidarik merkaturatzeko aukerak itxiaz. Murrizketa mota hauek, lehen aipatu moduan, kaltegarritzat ditu ekonomiarentzat egileak. 9 Andoni Iriondo Otxotorena Etxebizitza turistikoen araudiak 2019ko maiatza Emérit Bono (2003:99) Miguel Angel Fernandez Ordoñezen alde agertzen da, batik bat murrizketa sozialen inguruko hausnarketan. Bere ustez, araudi sozialek ez dute zertan lehia galarazi behar, hori dela eta gobernu ez-zentralak ekonomiaren esku hartzea honelako murrizketen bidez egitearen onurak azpimarratzen ditu. David Harvey (2012:139-143) geografo estatubatuarraren iritziz administrazioek eginiko murrizketen azkeneko helburua monopolioak eta bertan sortutako monopolio-errentak ezeztatzea da, horiek agente sozial konkretu batzuen irabazi korronteak bihurtzen direlako. Irabazi horiek produktu edo artikulu baten gaineko kontrol baztertzailean oinarritzen dira, merkantilizatutako artikulu horiek bakarrak eta errepikaezinak izanik sarbide bakarra agente horien esku egonik. Hala ere egileak monopolio-errentek bi kontraesan nagusi dituztela dio: a) Batetik, produktu bat edozein delarik, prezio bat izan behar du komertzializazioa gauzatzeko, beraz, geroz eta komertzializatzeko bide errazagoak egon geroz eta produktu errepikakorragoa izan daiteke. Beste modu batera esanda, komertzializazioak dakarren homogeneitateak monopolio-errenten abantailak kendu egiten ditu produktua ez delako jada bakarra eta monopolio desegin egiten da. b) Bestetik, egilearen ustetan lehiak monopoliorako bidea hartzen du, hau da lehia geroz eta basatiagoa izan orduan eta monopoliorako joera handiagoa. Horrek edozein produktu edo jarduera ekonomikoaren zikloa itxi egiten du, hasiera batean monopolio bat sortuz (produktua edo jarduera abiarazten duenak), gero lehia egoera bat sorrarazten da prezioen arteko desberdintasunak egonik eta azkenik lehia horrek monopolio egoera berriak sortzen ditu. 10 Andoni Iriondo Otxotorena Etxebizitza turistikoen araudiak 2019ko maiatza 2.1.3 Lehia eta tokiko garapena Hau guztia aztertu ondoren, ondorioztatu dezakegu enpresarien helburua monopolioerrentak sortzea eta mantentzea dela. David Harveyen ustez (2012:151-156) edozein toki-garatze zeinatik monopolio-errenta bat sortuko den interesgarria da inbertsoreentzat, nahiz eta toki-garatze horrek lekuan klima politikoa gaiztotu dezakeen. Baina toki-garatze horiek errentagarriak izateko erantsitako kapital sinbolikoa behar dute, hori lortzeko euren kapital sinbolikoaren koefizientea igo behar dute "garbitze kanpainen" bidez eta euren bereizketa markak areagotuz, honela euren bereizitasunak oinarria izango luke eta monopolio-errentzat espazioa sortua legoke. Adibide modura, Harvey Euskal Herriko egoeraz mintzatzen da: "Euskal Herria konfigurazio kultural interesgarri bat izan daiteke bere bereizitasuna dela eta, baino ETAk, independentzia exigentziarekin eta ekintza biolentoak aurrera eramateko gaitasunarekin, komerzializaziorako oztopo izan daiteke" (Harvey, 2012:151). Hala ere, geografoak aipatzen duenez (2012:11-39) toki-garatzeak prekariatuak deituriko klase sozialak sortu eta mantentzen ditu, honek dakartzan berkonfigurazioekin. Horien artean biziestiloa eta bizi-kalitatea bera produktu merkantilizatzea dira aipagarrienetakoak, kontsumismoa, turismoa, ekintza kulturalak eta abar; hirien ekonomia politikoko oinarri bihurtuz. Bizi-estilo eta bizi-kalitate merkantilizatuak azken finean monopolio-errenta atxikirik dutenak dira, Engelsek aipatzen zuen moduan " arrazoiak desberdinak izan arren, emaitza beti berdina da: kalexka iskanbilatsuak desagertu egiten dira burgesiaren poz handiz" (Engels, 1872. Hemen aipatua: Harvey, 2012:34). Hau da, monopolio-errentarik ez duten konfigurazio kulturalsozialak desagertu egiten dira arrazoi ofizialak segurtasuna, garbitasuna edo besteren bat izan arren. Prozesu honen aurrean Harveyek dio bizitza urbanoan sortutako ondasunen gaineko kontrol demokratiko handiago behar dela, hau da, ondasun horien erabilera beraien produkzioan parte hartu duten orori aitortu behar zaio. (Harvey, 2012:123). 11 Andoni Iriondo Otxotorena Etxebizitza turistikoen araudiak 2019ko maiatza Hirirako eskubide modura ere ezaguna da azken ideia hori. Eskubide honen garapen ideologiko eta teorikoak Henri Lefebvrek egin zuen XX. mendean zehar. Bere ustetan, gizakiaren eta gizartearen oinarrizko eskubidea izan beharko luke, gizarte zibilak hiriak birsortzeko misio komun eta kolektiboa gauzatuz. (Costes, 2011:1). Costesek (2011:3) aipatzen duen moduan Henry Lefebvrek hiri-eredu tradizionalak industralizazioan kolapsatu egin ziren, mozkin- eta produktibitate-logika inposatuz. Honek sorkuntza eta berezkotasun forma oro suntsitu egin ditu, egunerokotasuna bera erasotuz eta honela bizitza soziala eta bizitza mentala alienatua eta desintegratua geratuz. Beste modu batera esanda, hiria hizkuntzak, kodeak eta ehun sozial komunak bateratzen zituen "obra kolektibo" bat zen eta hori produktu bilakatu egiten da industralizazioaren bidez. "Komunitatea desegin egiten da, auzoteria erori" (Lefebvre, 1972:85). Hala ere, Costesek (2011:9) Lefebvreren inguruan egiten duen irakurketaren ustez urbanismoa ezingo da inoiz ehuneko ehunean mozkinen pean egon, praktika sozialak eta gizatasuna ezin direlako guztiz desegin eta biak badirelako hein batean urbanizazio prozesuaren parte. Beraz, gizartearen esku dago mozkinaren logikapean dauden espazioei amaiera ematea, lurralde autogestionatuak sortzea, ondare historikoa ez baztertzea, espazioa hiltzen ez uztea eta espazio hauek sorkuntza tokiak izatea, izan lana edo urbanismo. 12 Andoni Iriondo Otxotorena Etxebizitza turistikoen araudiak 2019ko maiatza 2.2 Turismo industria eta hirigintza 2.2.1 Hiriak eta turismoa Henry Lefebvrek aipatutako hirien industralizazioa hainbat industria bidez gauzatu da, izan industria astun bidez edo izan beste motako industria bat. Horietako bat turismoaren industria genuke, Daniel Hiernauxek aipatzen duen moduan, hirietako turistifikazio bidez hiri konkretu batzuk "industrializatu" egin dira (Hiernaux, 2005. Hemen aipatua: Hiernaux eta Imelda, 2014:56). Fainsten eta Juddek (2003:262-267), Tourist City liburuan eginiko hiri turistikoen sailkapena baliatzen dute Hiernaux eta Imeldak (2014:57). Sailkapenean hiru hiri turistiko mota bereizten dira: a) Helmuga turistikoak: ad hoc turismoarentzat sortutakoak direnak, besteak beste Cancún edo Benidorm. b) Turismo historikoko hiriak: non turismoaren eta gentrifikazioaren arteko harremana handiagoa den, Donostia edo Madril esaterako. c) Turismora bihurtutako hiriak: Museo, azpiegitura eta beste modu bateko ekintzailetza bidez sortutako hiri turistikoak , adibidez Bartzelona joku olinpikoen ostean edo Bilbo Guggenheim eraiki ondoren. Turismoak monopolio-errentak sor ditzake, batik bat, zoruaren inguruan dauden merkatuekin. Azken finean zorua ez baita merkantzia arrunt bat, etorkizuneko errentetatik eratortzen den kapital fiktizioa da. (Harvey, 2012: 53). Kapital fiktizio horren maximizazioak gentrifikazioa ekarri dezake, prezioak igoaz bertako bizilagunak auzotik kanporatuz. Baina turismoak sortutako gentrifikazioak ez da bizilagunen edo jarduera ekonomikoaren aldaketa soila, turisten eta bizilagunen arteko interakzio bilduma bat dakar ez soilik alor materialean baizik eta alor sinbolikoan ere. (Hiernaux eta Imelda, 2014:58). 13 Andoni Iriondo Otxotorena Etxebizitza turistikoen araudiak 2019ko maiatza Turismoaren industriarekin bat datorren edozein ekintza ekonomikok berebizikotzat du hiriaren marka salgarri bat sortzea, honela merkantilizazioa errezagoa baita. Marka hori sortzeko Harveyek esan zuenarekin bat etorriz, Hiernaux eta Imeldak (2014:61) diote hiri baten inguruan mito bat sortu daitekeela, adibidez zentro historikoetan, kulturaren edo historiaren adierazpen bidez. Egin dugun azterketatik eta laburbilduz honakoa ondorioztatu dezakegu: hiri tradizionaletik hiri berrietara eginiko saltoa industrializazio prozesu baten bidez gauzatu da; industralizazio horrek turismoaren industria hirietara erakarri du, batez ere azkeneko urteetan, hainbat tresna erabiliz horretarako, hala nola, hiri-marka, hirien mitoa etab. Turismoaren industria horrek monopolioerrenta berriak sortu ditu hala nola terrazak, oroigarri dendak, garraioak etab. Monopolio-errenta berrietako bat zoruaren merkatuan sorrarazi dute, batik bat etxebizitza turistikoen kasuan, alokairu arruntetik etxeak atereaz. Beraz, bi arazori aurre egin behar zaio modu teoriko batean: batetik monopolio berrien sorrera, lehiaren eztabaida alboratu gabe etxebizitza turistikoak onartuz eta erregulatuz; beste alde batetik, turismoan oinarritutako hiri eredu batean bizilagunen edo turisten beharrak zein nolako interakzioa behar duten hiriaren eskubidea errespetatuz. 14 Andoni Iriondo Otxotorena Etxebizitza turistikoen araudiak 2019ko maiatza 2.2.2Turismoa eta lurralde garapena: Zenbait datu. Turismoa, arestian aipatu moduan, lurraldearen aldaketa eragile nagusienetako bat bihurtu da, batik bat itsasaldean eta zentro urbanoetan. Turismoaren indarraren zergatietako bat da zuzenki erlazionatua dagoela aisialdiarekin, hots, ez da industralizazioaren hasieran bezala, non lantegi handiek eraldatzen zuten lurraldea, gaur egungo errealitatean aisialdiak eta pertsonen bizi-ereduak dira lurralde aldaketen oinarri. (Cabrerizo, 2016:30). Gainera herrialde azpigaratuentzat sistema kapitalistan sartzeko bide azkar eta "atsegina" da turismoa, kostu gutxirekin errentagarria den merkatu batera bideratzen delako ekonomia. Are eta gehiago, Turismoaren Munduko Erakundeak (TME) herrialde horien erreminta bakarrenetako bezala definitzen dute turismoa herrialdearen garapenerako (TME, 2005). Turismoaren industriak hainbat onura dakartza, batik bat, enplegua eta hazkunde ekonomikoa, eta nahiz eta galera batzuk sortu, besteak beste ingurugiroan edota gizartean, ukaezina da diru fluxuak sortzeko duen potentzialitatea. Hori dela eta turismoa politika publikoen zentroan kokatu da bai tokiko, erregio edo estatuen mailan. Honen adibide da G20ak Los Cabosen (Mexiko) 2012an sinatutako protokoloa, zeinetan turismoari hazkunde ekonomikoan paper zentral bat esleitzen zitzaion (Cabrerizo, 2016:31-32). 15 1. grafikoa: Munduko Turista kopurua (milioi pertsona) Iturria: TME (2018) UNWTO Tourism Highlights: 2018 Edition (4. orrialdea) Andoni Iriondo Otxotorena Etxebizitza turistikoen araudiak 2019ko maiatza 2.3 Etxebizitza turistikoak 2.3.1 AirBnb: disrupzioa eta arauak Turismoaren merkatuan AirBnb bezalako plataformen sarrera "berrikuntza disruptibo" modura analizatu zuen Daniel Guttentagek 2015ean. Clayton Christensen teoria baliatzen du Daniel Guttentangek berrikuntza disruptibotzat ulertuz prozesu hori zeinean produktu batek merkatua bera eraldatzen duen, aurretik dominanteak ziren enpresak iraultzeraino batzuetan (Guttentag, 2015. p:1194). AirBnbk bere burua konfiantzan oinarritutako merkatu komunitate gisa definitzen du, zeinean mundu guztiko ostatuak erregistratu, begiztatu edo erreserbatu daitezkeen (Airbnb, 2013. Hemen aipatua: Guttentag, 2015. orr:1193). Alegia, online plataforma bat zeinean edozein pertsonek euren bizilekuak alokairuan jarri ditzaketen espazio laburretako maizterrentzat. Ekonomia kolaboratiboaren partaide ere kontsideratzen da Airbnb, ekonomia forma honek dituen betebeharrak betetzen baititu: batetik, online plataforma bat da; eta bestetik, aktibo batek duen erabilera gabeko denbora alokatzea ahalbidetzen duelako, bizilekuak AirBnb edo HomeAwayren kasuan, edo kotxeak (BlaBlaCar edo Uber) edo gida turistikoak (Toursbylocals). Gaur egun etxebizitza turistikoak alokatzeko online plataforma gehiago egonik ere AirBnb lehena izan zen sortzen, 2007an, eta merkatuaren zati oso esanguratsua dauka. Beraz, AirBnbk sortzen dituen arazo eta onurak estrapolatu daitezke online bidez iragartzen diren pisu guztiei. Arestian aipatu moduan, AirBnb berrikuntza disruptibo gisa deskribitu genezake, ez soilik turismoaren merkatuan sortu duen iraultzagatik, helmuga lekuetan sortu dituen ondorioengatik ere. Guttentagek (2015:1993) dioen moduan helmuga gehienetan etxebizitza turistikoak ilegalak edo alegalak dira, eta egoera horren aurrean zer nolako erantzuna eman garrantzitsua da, batik bat horrelako jarduerek izan dezakeen zabalkundea kontuan izanik. 17 Andoni Iriondo Otxotorena Etxebizitza turistikoen araudiak 2019ko maiatza Momentu honetan AirBnb sektore "informalean" dagoela uste du Guttentagek (2015:1200), hau da, gobernuek arautu gabeko eremu batean dago kokatua jarduera ekonomiko hau, operazio bolumena txikia izanik eta sarbide mugak nahiko baxuak diren. Hala ere, bere ustetan, hiriek hainbat arrazoi dituzte eremu hori erregulatzeko: a) Batetik, turisten ostatuak, izan hotelak izan alokairuko etxebizitzak, segurtasun eta garbitasun minimo batzuk bete behar dituzte eta betekizun horiek ziurtatzeko araudiak sortzea da bidea eremua arautzeko. b) Bestetik, turistek sortzen dituzten zaratak eta bizimoduak ezberdinak dira bizilagun "arruntei" erreparatuz gero, honek ere arazoak sor ditzake eta hauek ekiditea ere bada bide bat lege horiek sortzeko. c) Beste alde batetik hiri handi batzuek etxebizitza arazoak dituzte eta horrelako alokairu motak min egin dezakete jadanik arrisku egoeran dagoen merkatu bati. d) Azkenik, etxebizitza turistikoetan ematen den jarduera ekonomikoa ez dago normalean kontrolatuta, beraz hainbat eta hainbat tasa eta zerga jasotzeari uzten diote gobernuek, kasu hauek kontrolatzeko bide bat izan daiteke araudiak sortzea. Daniel Guttentagek (2015:1200) araugintzarako beste bide bat eskaintzen du alor pribatutik, bizilagun komunitateek legedi propioak osatzean datza, hala etxebizitza turistikoak euren komunitatean ez ahalbidetuz edo bidea zailduz. Araugintza mota honen onura nagusiak bi dira batez ere: a) Araugintza pribatutik eginiko araudiak azkarrago jar litezke martxan eta b) enpresa pribatuentzat, AirBnb kasu, bizilagun komunitateek sortzen dituzten legedia propioak zailagoak izan daitezke aurkaritza egiteko (lobby lana ezin delako modu hain masibo batean egin). Honen arazoa, komunitate batzuetan jendearen diru nahiak edo diru-beharrak handiagoak izan daitezkeela da, komunitate zehatz batzuetan sortu daitezken barne arautegiak onuragarriak izanik AirBnb bezalako enpresentzat. 18 Andoni Iriondo Otxotorena Etxebizitza turistikoen araudiak 2019ko maiatza 2.3.2 Etxebizitza turistikoen argi-ilun nabarmenenak Javier Gil, Madrileko soziologoaren ekarpena AirBnbk sorturiko argi-ilunetan zentratzen da. Lehenik eta behin bere ustez ekonomia kolaboratibo moduan definitze diren plataformak ezin dira modu bateratu batean epaitu, bere ustez plataforma horietan hainbat errealitatek parte hartzen dute. Adibidez, AirBnbren kasuan alde batetik P2P (peer to peer edo pertsonatik pertsonarako) erabiltzaileak leudeke, zeintzuek baliabide baten "erabili gabeko denbora" monetizatzen duten. Beste alde batetik, ordea, ekintza komertzialetako alokairuak leudeke, zeinak etxebizitza huts bat plataforma hauen bidez alokatzen duten (Gil, 2017). Autoreak lau multzotan sailkatu ditu AirBnb anfitrioiak: a) Noizbehinkakoa: Urtean behin edo bitan alokatzen dutenak, hau da, beren etxetik oporretara doazenean edo beste lekuren batera. b) Iraunkorra: Hilabete bukaerara iristeko baliatzen dutenak AirBnb, hau da, AirBnb dirusarrera osagarri modura ulertzen dutenak. Bi azpimultzo daude: batetik, prekarioak (AirBnb behar dutenak minimoetara iristeko eta hainbat logela alokatzen dituztenak eurak bertan bizi diren bitartean); eta bestetik, erdi-mailakoak (status sozial bati atxikitutako diru edo sarrera mailetara iristeko nahi dutenak) c) Profesionalak: Eurak bizi ez diren baina jabetzan dituzten logelak eta etxebizitzak AirBnb bidez alokatzen dituzten norbanakoak, merkatu "normalean" beharrean turismora bideratutako etxebizitzetan. d) Inbertsoreak: Enpresa handiak edo etxebizitza kopuru handia mugitzen duten taldeak izan ohi dira, euren helburua errentagarritasuna lortzea izanik. Profil horiekin, bere ustez benetako ekonomia kolaboratiboa lehen eta bigarren profilek betetzen dute soilik, beste bi profilak aldiz, ezin dira ekonomia kolaboratibotzat hartu. Munduko AirBnb datuak ikusiz gero, soilik 6 hiri globaletan P2P bezalako anfitrioiak dira merkatuaren erdia baino gehiago eta inoiz ez %66tik gora. Madril eta Bartzelonan aldiz %30 inguru dabiltza, hau da, AirBnbko 10 etxetik 7 profesional edo inbertsoreen esku daude (Gil, 2017). Etxebizitzen jabeez gain, AirBnb enpresak herriei onurak ekartzen dizkienaren ideia babesten dute batzuek, besteak beste: onura ekonomikoak; bidezkoagoa den banaketa, hots, turismoaren sektorean jende gehiago barnebiltzen delako; eta tokiko merkataritza sustapena. 19 Andoni Iriondo Otxotorena Etxebizitza turistikoen araudiak 2019ko maiatza Javier Gilek (2017) onartzen du kasu batzuetan onura horiek egon daitezkeela baina beti ere banaketa proportzional bat badago eskaintzen artean. Alegia, eskaintzen kontzentrazio espaziala egonez gero tokiko komertzioa transformatu egiten da, luzerako alokairuen prezio igoera gertatzen da bertako bizilagunak desplazatuz eta hiri plangintzak turismora bideratzen dira bertako bizilagunak gutxiagotu egiten baitira. Mundu mailako datuei erreparatuz gero Viena, Bosta eta Los Angeles dira lurralde banaketa egokienak dutenak, gune bakoitzean eskaintzak %10a baitira. Madrilen, ordea, eskaintzen %50a zentroko distrituan kokatzen dira, honek dakartzan arazoekin. Bartzelonan %32a Ciutat Vellan kokatzen da, eta beste %21a bigarren zonaldean edo Ciutat Vellaren ondoko lekuetan hain zuzen ere. Beraz, bi kasu hauetan lurralde banaketa desegoki bat dago eta AirBnbren onurak gutxiagotu egiten dira eta aldiz kanpo-eragin negatiboak handitu. (Javier Gil, 2017). Gilek, bere konklusioetan erregulatzeko hainbat gai jartzen ditu mahai gainean: a) Erabiltzaile bakoitzak izan ditzakeen eskaintza kopurua mugatzea, honela inbertsoreak merkatutik atereaz. b) Ostatu motak arautzea, hots, pisu konkretu batzuk soilik utziaz (sarbide propioarekin adibidez). c) Beste gai bat urtean zehar izan daiteken erabilgarritasuna, hau da, urteko egun tope bat jartzea (San Francisco esate baterako 90 egun urteko da muga). d) Beste kontu bat diru-sarrerak kontrolatzea da, batetik ekintza ekonomiko hori zergapetzea eta bestetik muga bat jartzea edo ez. e) Lurralde araudi bat jartzea litzateke, hau da, hiria bera zonaldeetan banatzea eta bertan honelako etxebizitzen kopuru zehatz bat jartzea. Araudi hauek modu bateragarri batean erabili daitezke beti ere hauen helburua P2P bezalako espazioak onartzea izanik ekintza komertzialetakoak alboratuz. (Javier Gil, 2017). 20 Andoni Iriondo Otxotorena Etxebizitza turistikoen araudiak 2019ko maiatza 2.3.3 Egindako araugintzak Charles Goettlieb (2013:4-5) udal gobernuek epe laburreko alokairuen araudia mintzagai zuen artikulua osatu zuen. Bertan, abiapuntu du aldi luzerako eta epe laburrerako diren bizilagunen arteko gatazkak, batik bat azken hauek ez daudelako hiri edo gune horri atxikita. Sortutako gatazka horiei aurre egiteko bide ezberdinak daudela jasotzen ditu Goettilebek bere lanean (2013:4-5): 1.- Etxebizitza turistikoen alokairuen debekua: Hau muturrenekoa den erabakia izango litzateke. Honen adibidetzat San Franciscon egondako erreferenduma har genezake, zeinean bertako hiritarrek AirBnb bezalako plataformak debekatzea bozkatu zuten. Emaitza ezezkoa izan zen, besteak beste AirBnbk egindako lobby lanaren ondorioz (8 milioi dolarretako kanpainaz lagunduta) (Javier Gil, 2017). 2.- Etxebizitza turistikoen kokapenaren arauketa: Floridako Venice hirian soilik txalet guneetan jarri daitezke halako alokairuak. Beste hirigune batzuk, aldiz, epe laburreko alokairuen arteko distantzia mugatu dute, 200 metroko espazioa behartuz (San Luis Obispo, California) edo 13 "epe luzeko etxebizitzako" epe laburreko bat onartuz (Mendocino, California). 3.- Egun-mugak: Epe laburreko alokairuan egon daitezken egunak ere erregulatuak izan dira, San Francisco esate baterako erreferendum osteko legediak 90 eguneko topea jartzen du urteko eta Venicen, Florida, gehienez hiru aldiz urtean alokatu dezakete euren etxea 30 egun baino gutxiagoko kontratuetan. Charles Goettlieben (2013:7) ustez honelako merkatu berriak erregulatzeko modurik hoberena epe luzeko helburu logiko bidez egitea da, hots, ezin dela araugintza modu ezkor eta azkar batean sortu baizik eta eztabaida eta hausnarketa prozesu luze baten ondorioz ahalik eta jende gehien batuaz legedi berrira. 21 Andoni Iriondo Otxotorena Etxebizitza turistikoen araudiak 2019ko maiatza 3. Hirietako diagnostikoak Behin turismoa eta industria horrek sortzen dituen jarduketa ekonomikoak ikusita, pisu turistikoen alokairuak esaterako, hauek hiru hiritan duten eragina eta eragin horiei aurre egiteko proposamenak ikusiko ditugu. Hiru hiriak Madril, Bartzelona eta Donostia dira, hiru hauek baitira turismoaren jarduketa ekonomiko konkretu hori, etxebizitza turistikoena, jasaten dituzten hiru hiri garrantzitsu. Madril eta Bartzelona konkretuki Espainia mailako kopuru handienak dituzte, Donostia, aldiz, iberiar penintsularen iparraldean dagoen hiririk garrantzitsuenetakoa da. Hala ere, hiru hirietako eraginak ez dira berdin neurtzen eta proposamenak ere ez dira berdinak, beste modu batera esanda, hiri bakoitzean pisu turistikoak modu ezberdin batean ulertzen eta arautzen dira. 3.1 Madril Madrileko diagnostikoa egiteko bertako udal entitateak 2018an egindako "Plan Especial del Uso de Servicios Terciarios en la clase de Hospedaje" (Madrileko udala, 2018) erabiliko dugu, hau baita gero ikusiko dugun arauak ulertzeko udaletxeak berak erabiltzen duen diagnostikoa. Madrilek, Espainiar estatuko hiriburu gisa eta dituen konposizio kultural-historikoengatik rol garrantzitsua betetzen du Espainiako turismoan. Txostenak, aurrekoaren berri izanik ere, ulertzen du prozesuak martxan jarri behar direla turista horien kontzentrazioa zabaltzeko hiri guztira, eta ez konposizio horiek dauden lekuetara soilik. 2017. urtean eginiko ikerketa batean ere, Madrilgo udalak onartzen du Sol eta Cortes auzoetan (Madril zentroan) turismoaren intentsitatea bereziki altua zela ostatuen inguruan, baina ez zituztela tresna egokiak eragina ondo ikertzeko, etxebizitza turistikoak kanpo gelditzen zirelako (Madrileko udala, 2018:3). Beraz, aurretik esan moduan lehen arazoetako bat etxebizitza turistikoen araugintzan informazio eta datu-bilketa mugatuan dago, baita Madrilen ere. Hori dela eta, plan horrek bi helburu lituzke, batetik kontrola eta datu-bilketa hobetzea eta bestetik egoera legala ordenatzea, turismoari uko egin gabe hiribizitzarekin duen harremana hobetzeko asmoz. 22 Andoni Iriondo Otxotorena Etxebizitza turistikoen araudiak 2019ko maiatza Madrileko plan honek turismoa praktika sozial modura ulertzen du, hau da, gizarte garatuetako biztanleriaren bizitzetan txertatua dagoen ekintza bat zeinak hiriak bizitzeko forma berriak erakusten dituen. Gainera bat egiten du arestian aipatutako ikuspuntuarekin, turismoaren baitan hainbat kontsumo aldaketa egon direla besteak beste eta modu handi batean ekonomia kolaboratzailearena. Aurreko ideia azpimarratzeko, txostenak Excelturren (Espainiako turismoaren elkartea) datuak aipatzen ditu ikuspegi hau babesteko, P2P merkatuak kategoria berri bat sortu duela, difusio bideak zabalduz eta bizitokientzako eskaintza merkaturatuz. Kuantitatiboki Espainiar estatuko hiri eskaintza turistikoaren %48a etxebizitza turistikoetan oinarritzen da, eskaintza hauek hirigunearen zentroetan edo zona turistikoetan kokatuz (Madrileko udala, 2018:6). Aldi berean azken urte hauetan Madrileko udaletxeak hainbat esfortzu egin ditu turismoaren datuak hobetzeko eta honela eskaintza turistikoa ere, saiakera hauek, txostenean aipaturik, 2011ko eta 2015ko Plan Estrategikoetan kristalizatu dira. 2011-2015eko planak bidaiarien kopurua handitzea zuen helburu nagusitzat, bidaiari bakoitzaren gastua ere zabalduz. 2015-2019ko planaren helburua Madril Europako hiri turistikoen top-5ean sartzean datza, honetarako gaua ematen duten turistak %30ean handituz. Plan hauek Madrid Destino udal enpresa bidez gauzatu, turismo urbanoaren promozioa izanik helburu nagusia. Estrategia global hau ondo gauzatzeko ugariak izan dira arautegi aldaketak, besteak beste ostatu mota berriak ezartzeko, hotelen sektoreko aspaldiko erreguei men eginez (Madrileko udala, 2018:9). Estrategia hauek eragina izan dute turisten kopuruan, 2010etik aurrera igoera egon baita 2017an 9,4 miloi turisten errekorra markatuz. Bisitari horien jatorria erdia nazionalak lirateke eta bestea atzerritarrak, guztira 19,2 milioi gau emanez bataz beste 2,06 gau izanik. Horietatik 642.000 pertsonek Airbnbn hartu zuten ostatu, bataz bestekoa 4,2 gauetaraino handituz(Madrileko udala, 2018:10). Turisten datu hauek ostatu-tokien igoera azkarra ekarri du, 2000 urtean 794 ostatu erregularrek (29.642 logelek) osatzen zuten Madrileko eskaintza, 2016an, aldiz, 1.147 ostatu erregularrek (54.134 logelekin). Beste modu batera esanda, 16 urteetan 353 ostatu erregular berri ireki dira eta 24.500 logela berri merkaturatu. 23 Andoni Iriondo Otxotorena Etxebizitza turistikoen araudiak 2019ko maiatza Arestian komentatu moduan Madrilen (2018:19) ostatu erregularrak 1.147 ziren 2016. urtean (Área de Gobierno de Desarrollo Urbano Sosteniblearen arabera), baina hauei etxebizitza turistikoak batu beharko lirateke, hau egiteko Inside AirBnb, datu bilduma erabiltzen du txostenak, honela Madrilen guztira 9.805 ostatu egonik (7.938 etxebizitza turistiko eta 1.147 ostatu erregulatu). Honekin ikusten duguna da eskaintzaren %85a baino gehiago AirBnb eta antzeko ostatu motak direla. Hala ere, datu hauek eskaintzen diren plazekin alderatu behar dira ondorioak ateratzeko. Guztira Madrilen 150.730 plaza daude, 108.268 eskaintza erregulatuan (merkatuaren %70a baino gehiago) eta 42.462 plaza etxebizitza turistikoetan (%28 inguru). Beraz, egia da kopuru osoetan etxebizitza turistikoek pisua dutela Madrilgo turismo merkatuan, baino oraindik ere hotelek pisu handiagoa dute (ia %50a). Orain etxebizitza turistikoen eskaintzaren banaketa ikusiko dugu, txostenaren datuak baliatuz. 7.938 etxebizitza oso eskaintzen dira, horiei 5.205 logela pribatu eta 192 elkarbanatutako logela batu behar zaizkio, guztira 13.335 eskaintzako zifrara heltzeko (42.462 plaza guztira). Eskaintza horietako gehienak, 23.381 plaza zentroko distrituan kokatzen da, hau da, eskaintzaren erdia baino gehiago distritu batean soilik kokatzen da horrek ekar ditzakeen arazoak medio. Txosten honetan ere etxebizitza turistikoen dinamika aztertzen du, horretarako hainbat datu bilduma baliatuz. Datu-bilduma horien sorrera eta argitaratzea data ezberdinetan izanik, kopuruen arteko desberdintasunak daude (Madrileko udala, 2018:30). Fevitur Inside AirBnb Hippodata.org Bildumaren data 2016 2017 2018ko Maiatza Etxebizitza kopurua 10.895 13.335 (soilik Airbnb) 21.275 24 1. taula:Madrilgo etxebizitza turistikoak Iturria: Egileak egina, datuak Madrilgo diagnostikotik atereak Andoni Iriondo Otxotorena Etxebizitza turistikoen araudiak 2019ko maiatza Hala ere txostenak berak ere onartzen du etxebizitza merkatuaren igoerak bi ondorio izan ditzakeela: batetik, zentroa errenta altuko pertsonentzat izatea bizileku eta beraz biztanle gazteen ordezkapen bat klase altuko jendearengatik. Bestetik, etxebizitzen erabileraren aldaketa bat ematen ari da, lukroa helburu duen ekintza komertzial bat bultzatuz. Ekintza komertzial hau egiten duten pertsonen sailkapen bat proposatzen du planak, ikusiko dugun moduan Gilek eginiko sailkapenaren antzekoa izanik (Madrileko udala, 2018:58): a) Euren ohiko etxebizitza alokatzen duten pertsonak, opor garaian edo urtean zehar logelaren bat alokatzen dutenak. b) Hainbat etxebizitzen jabeak, euren bigarren erresidentzia edo besteak merkatu turistikora bideratzen dituztenak. c) Inbertsio-funtsak sektore turistikoan inbertitzen dutenak eta etxebizitza bolumen handia kudeatzen dituztenak Eragin hauek gutxitzeko txostenak beste elkarte eta ikerketek eginiko hainbat proposamen edo kritika barnebiltzen ditu egin nahi den araudi berriaren norabidea markatzeko (Madrileko udala, 2018:72-73): 1.- 79/2014 dekretuak, Madrilgo autonomia erkidegoan onartutakoak, ez ditu etxebizitza turistikoen beharrak asetzen ezta segurtasun juridikorik eskaintzen. 2.- Madrilgo udaletxeak ez du turismorako eskumenik, beraz urbanismotik egin behar dira legeak. 3.- FRAVMek, Madrilgo auzo elkarteen federazioak, egiten dituen proposamenak aberasgarriak dira bizilagunak eztabaidan txertatzeko. Horien artean, 30 eguneko maximoa alokairu turistikoentzat edo moratoria bat zentroan edozein motako ostatuentzat. Hala ere txostenak ohartarazten du moratoria batek hainbat arazo izan ditzakeela, batez ere CNMCk helegitea jarri lezakeelako aurretik onartuak dauden ostatuentzat monopolioa geratuko litzatekeelako eta merkatuan sartzeke egongo liratekeen lehiatzaileak diskriminatu egingo liratekeelako. 26 Andoni Iriondo Otxotorena Etxebizitza turistikoen araudiak 2019ko maiatza 3.2 Bartzelona Bartzelonako kasuan ez dugu pisu turistikoak modu soil batean ikertzen dituen txostenik udaletxearen partetik. Hori dela eta pisu turistikoen diagnostikoa bi lekutan topa dezakegu: batetik 2020ko Turismoaren Plan Estrategikoan - PET20 (Bartzelonako Udala,. 2016); eta bestetik, araugintza (PEUAT – Plan Especial Urbanístico de Alojamiento Turístico) herritarrei azaltzeko web orrian. Hala ere, adierazgarria da Bartzelona bezalako hiri batek etxebizitza turistikoak turismoaren orokortasun batetik ulertzea, alegia, ez dela fenomeno soil bat, baizik eta turismoaren dinamikekin erlazionatua dagoen gertakari bat dela. Honekin ikusten da Bartzelonak turismoaren gaia osotasun batean ulertzen duela eta turismoa eta turismo eredua plazaratzen du arazogune modura eta ez soilik etxebizitza turistikoak. PET20a, 2016ko Irailean Turismoaren zuzendaritzak eginiko planak, hiru helburu nagusi ditu: 1.- Hurrengo bost urteetarako egingo diren politika turistikoen ibilbide orria markatzea, beti ere diagnosi parte-hartzaile batez lagunduta. 2.- Eztabaida publikoa eta turismoaren inguruan elkarbanatutako ezagutza sortzea, gaur egungo errealitatetik abiatuta etorkizuneko agertokietaraino. 3.- Turismoaren inguruko jarrera hartze partekatu eta globala izatea hiriko lan esparru guztietan, Udal Jarduketa Planetik (PAM) hasita Turismo Inklusiboko Planeraino, PEUATa edo Mugikortasun Turistikoa Plana barnebilduz. PET20ak PET15ak hartutako bidea jorratzea du helburu, 2008-2010 artean eginiko planak momentu horretara arte turismoa ulertzeko kontzeptua erabat aldatu baitzuen (Bartzelonako udala, 2016:13). PET2015ak bi helburu nagusi zituen: batetik, jarduera turistikoaren alde egin Bartzelonan eta bestetik, turismoa eta hiriaren arteko harremana hobetu. Kontzeptu aldaketarekin batera hiru aldaketa metodologiko ekarri zituen planak: 27 Andoni Iriondo Otxotorena Etxebizitza turistikoen araudiak 2019ko maiatza 1.- Hiria eta turismoa batera doazen kontzeptu gisa tratatzen ditu, ulertuz ezin direla errealitate independentetzat hartu baizik eta batak bestea eraikitzen duela. 2.-Turismoa industria soil gisa ulertzetik errealitate anizkoi eta transbertsal modura ikertzen du, hau da, gizartea osotasun batean eragiten duen ekintza dela. 3.- Turistaren kontzeptua eraldatu egiten du, turistaren espektro klasikoa alde batera uzten du eta turista aldibaterako herritar modura ulertu zuen planak. Hala ere, plan berriak, PET20ak, beste errealitate bat dauka ikertzeko, aldaketa kontzeptual horiek aintzat hartu arren etxebizitza turistikoen sorrerak, turisten ugaltzeak eta beste hainbat aldaketek plan berri bat osatzera eraman zuten udala (Bartzelonako udala, 2016:16). Plan berriak PET2015az gain beste hainbat konpromezu eta deklarazio barnebildu egin zituen. 2015. urtean, adibidez, "Barcelona, ciudad y turismo" lemapean elkarrizketa partehartzaileak aurrera eraman ziren aktore guztien presentzia bultzatuz, bai enpresak eta politikoak baina baita herritarrak ere. Bertatik zazpi oinarri atera ziren: fluxu turistikoen banaketa proportzionala; turismoaren eragin negatiboen murrizketa; turismoaren finantziaketa eta gobernantza modelo berriaren eratzea; antolamendu, arauak eta kontrola areagotzea; Bartzelona hiriaren identitatearen eta berezitasunaren sustapena; turismoaren irabazien banaketa ekitatiboagoa eta zeharkakoagoa; turismoaren onuren aldeko sentsibilizazioa bultzatzea. PET20 prozesuari Bartzelonako udalak hartutako beste hainbat konpromezu batzen zaizkio turismo sustengarri eta arduratsuaren partetik. Bartzelonako hiriak hainbat gutun eta adierazpen sinatu dituelako, aipagarrienak hauek izanik: -La visión por el turismo responsable de Cataluña: la declaración de Barcelona: Adierazpen hau Turismo Arduratsuaren Nazioarteko VII. Konferentzian sinatu zen, Bartzelonan izan zena. Bertan herritarrentzat ona dena turismoarentzat ona denaren ideia azpimarratzen da, hots, bizitzeko leku ona dena turismoarentzat ere ona dela. Alegia, turismoa hirian txertatua dagoen praktika sozial modura ulertzea. 28 Andoni Iriondo Otxotorena Etxebizitza turistikoen araudiak 2019ko maiatza -Carta Mundial del Turismo Sostenible +20 1995ean sinaturiko gutunaren berritzea da 2015ean Vitoria-Gasteizen sinaturiko gutun hau. Bertan Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuak barne biltzen dira honela turismoa bide jasangarri eta integratzaileetara bideratuz. Gainera gutun bertan zehazten da helmugek edukiera mugatu bat dutela, ez soilik leku naturaletan, baita hiri eremuetan ere bertako herritarren bizitza arriskuan jartzen denean. Aurrekari hauekin PET20aren hasierako xedapenak azaltzen dira, gure ikerketarako esanguratsuenak hauek izanik (Bartzelonako udala, 2016:22): 1.- Hiriaren eta turismoaren arteko harreman osagarria: Bartzelona azken hamarkadetan hiri industrial izatetik hiri turistikora egin du saltoa, batez ere Olinpiar Jokoekin hasiz bidea gaur egun helmuga turistiko nagusienetako izanik bai Europa mailan baita mundu mailan ere. Hala ere, turismoa hiriarekiko fenomeno exogeno moduan ulertzen da askotan, batez ere alteritate oso markatua duelako (turistak-herritarrak). Plan honek ulertzen du turismoak hiria sortzen duela eta hiriak ere turismoa sortzen du aldi berean. Beraz, lehen aipatu moduan, turistak ez dira hiriaren agente pasiboak baizik eta aktiboak. 2.- Turistatik bisitarira: turismoaren espektroa zabalduz: Gaur egun turistikoa dena eta ez denaren arteko muga itxuragabetua geratu da, batik bat turisten praktikengatik. Orain dela urte batzuk argi zegoen zer egiten zuten turistek eta zer hiritarrak, gaur egun aldiz muga horiek ez dira hain argiak. Turistek "benetako" esperientzia bizi nahi dute, herritarren bizimoduak ikuskizun eta merkantzia bihurtuz. Gainera, turisten arteko espektroa ireki egin da, turistak jada ez dira gauza konkretu horiek egiten zituztenak, baizik eta, txangozaleak batu zaizkie, bisitariak ere... Beraz turistaren kontzeptua zabaldu egin behar dela uste du PET20ak bisitari kategoria erabiliz guztientzat. 3.- Turismoa eztabaida kolektiboa: Turismoa gizartean gai zentral bat bihurtu da, batez ere uda partean. Iritzi publikoan eta hedabideez gain esparru politikoan ere eztabaida sortu da turismoaren inguruan. Jadanik ezin da ulertu turismoa gai sektorial baten modura, baizik eta, gizarteak edo hiri batek egiten duen hautu politiko gisa. Turismoaren gaiak enpresariak, marketing eta promozio kideak, politikoak, administrazioko langileak eta herritarrak barne biltzen ditu eta eztabaida horrek publikoa izan behar duela dio planak. 29 Andoni Iriondo Otxotorena Etxebizitza turistikoen araudiak 2019ko maiatza 4.- Turismoaren kudeaketa integrala: Ikusi dugun moduan turismoak hainbat esparrutan du eragina, hala nola, mugikortasuna, segurtasuna etab. Honek turismoaren kudeaketan aldaketa bat ekarri behar du, promozio eta erakartze soiletik gaur egun turismoaren kudeaketa modu zabal eta transbertsal batean heldu behar zaio. Turismoaren kudeaketan lidergo publikoa azpimarratzearen beharra adierazten du planak, lidergo honek ekintza turistikoen araugintza eta koordinazioaren gaiari heldu beharko lioke beti ere inplikatuak dauden sentsibilitateak aintzat hartuz. Xedapen hauek aurrera eramateko garrantzitsua da kontuan hartzea nolakoak diren turismoaren datuak Bartzelonako kasuan, Madrileko kasuarekin egin genuen moduan. Zorionez Bartzelonak 1989tik estatistika propioak lantzen ditu baina aurreko kasuaren moduan praktika berriek datu horien onesgarritasuna ez da erabatekoa. Euren kalkuluen arabera Bartzelonak (2016:31) urtean 30 milioi bisitari jasotzen ditu, horietatik erdiak gaua bertan eginez (turistak) eta beste erdia egun pasa doan bisitaria (txangozalea) izanik. Beraz, kalkulu honen arabera 15 milioi turista izango lituzke hiriak. Hala ere, datu zehatza soilik hoteletan gaua hartzen duten turistena da, 8,3 milioi pertsonek 2015ean (aurreko urtearekiko %6 igoaz). Turista fluxuak ezagutzeko mugikortasun datuak ere adierazgarriak izan daitezke. Turisten %76a hegazkinez iristen da Bartzelonara, Prateko aireportuak 40 milioi erabiltzaile izan zituen 2015. urtean. Gurutzeontzien datuak ere ezagunak dira kontrolatzeko erreza baita, 2018an 3 milioi izan ziren guztira. Txangozaleen datuak jakitea ordea zailagoa da, batik bat tren eta autobusen bolumenak ez direlako errazak kontabilizatzeko. Planaren helburuetako bat big dataren jakintza datu hauek biltzeko erabiltzea da. Turista bolumen horretarako ostatu eskaintza garrantzitsu bat behar da eskakizun guztiak erantzun ahal izateko (Bartzelona, 2016:44-45). Hori dela eta 2015. urtean 123.000 plaza arautu zeuden (2010ean 70.000 plaza). Plazen artean lau ostatu mota desberdintzen ditu planak: Hotelak (381 establezimendu, 67.000 plazekin), etxebizitza turistikoak (9.606 etxebizitza 40.462 plazekin), aterpetxeak (111 ostatu, 9.000 plazez osatuak) eta azkenik 268 pentsioa eta hostalak (6.000 plaza). 30 Andoni Iriondo Otxotorena Etxebizitza turistikoen araudiak 2019ko maiatza 5 urtetan egondako igoera hiru fenomenoekin azaltzen du planak (Bartzelonako udala, 2016:44): 1.- Hotelen hazkunde konstantea 5 urteetan 53 hotel berri eta 6.000 plaza gehiago sortuaz. Honen arrazoi nagusia hotelak aktibo finantzarioak bihurtu direlako da (2015ean hoteletako inbertsioen %60a inbertsio-funtsek egin zuten). 2.-Etxebizitza turistikoen hazkundea, 2011ean Sinplifikazio Administratiboko Legea onartzerik batera etorri zen, lege honek erraztu egiten baitzuen etxebizitza turistikoen sorrera. 2010. urtean 2.349 etxebizitza izatetik 2014ean 9.606ra pasa zen, hiru urteetan lau aldiz biderkatuz kopurua. 3.- Etxebizitza turistiko ilegalen hazkundea 2014. urtetik aurrera. Lizentzia gabe operatzen duten etxebizitza turistikoen estimazioa 4.000koa da eta 6.500 elkarbanatutako pisuetako logelak. Hala ere, azken etxebizitza turistiko hauek ez dute argi nolako arauketa beharko luketen. Eskaintzaren banaketa espazialari erreparatuz gero argi ikusten dugu lehen zonak, hiri guneak, jasaten duela turisten bolumen handiena, bertan kokatzen baitira 95.000 plaza baino gehiago 2019. urtean, plaza guztien %60a. Bigarren zonaldean ia 45.000 plaza daude, eskaintzaren %30 inguru. Etxebizitza turistikoen plazak aztertuz gero, lehen gunean 33.240 plaza daude (%56a) eta bigarrenean 20.000 inguru (%33a). Beraz, esan dezakegu banaketa oso irregularra dela plaza turistikoen datuak aztertzen baditugu (Bartzelona, 2019). 31 1. Irudia: Turismo ostatuen banaketa Bartzelonako zonaldeka Iturria: Bartzelonako PEUATaren web-orria http://ajuntament.barcelona.cat/pla-allotjaments-turistics/es/ Andoni Iriondo Otxotorena Etxebizitza turistikoen araudiak 2019ko maiatza Datu hauen aurrean PET20ak hainbat lanketa-ardatz aintzat hartzen ditu turismoa modu global batean ulertuz, enplegu mundutik ekintzailetza jasangarriraino dauden gaiak barnebilduz. Guk bi puntu hauek azpimarratuko ditugu: 1.- Ekonomia kolaboratiboak eta beste ekonomia prokomunak turismoa eta hiriaren arteko harremana hobetzeko: Bertan hiru klabe zehazten dira: batetik, ekonomia kolaboratiboaren baitan ematen diren ekintza komertzialen arteko desberdintasunak bereiztea; bestetik, praktika kolaboratibo prokomunak bultzatzea modelo ekonomiko justuago eta banatzaileago batera bideratzeko turismoa; eta azkenik, berrikuntza soziala helburu duten mekanismoak bultzatzea. 2.- Planifikazio eta kudeaketa urbanistikorako instrumentuak Lanketa-ardatz honetan turismoak urbanismoan duen eragina zehazten da. Turismoa motor ekonomikotzat duten hiri postindustrialetan, ondasun higiezinen dinamikak bateraezinak dira herritarren bizitoki iraunkorren mantentzearekin. Beste modu batera esanda, turismoaren dinamikak ezinezko bihurtzen du bertakoak zonalde turistiko horretan bizitzea. Ez soilik etxebizitzaren merkatuan sortzen den presioa, baizik eta tokiko ekonomiaren baitan lehia bortitza ere sortzen da. Beraz, planaren ustez marko normatiboa aldatu beharko litzateke espekulazioa eteteko jabegoaren funtzio soziala betetzen ez duten etxebizitzetan. 32 Andoni Iriondo Otxotorena Etxebizitza turistikoen araudiak 2019ko maiatza 3.3 Donostia Donostiako kasuan Hirigintza Sostengagarriko, Etxebizitzako eta Hiriko Proiektuetako zinegotzi ordezkariak 2017an eskatutako diagnostikoa dugu aztergai. Txosten hau, Donostiako udalak sinatuta, "Donostian Etxebizitzak Turismo Bizitegi moduan erabiltzeari buruz eztabaidatzekoa" izenpean, bertan etxebizitza turistikoen gaiari lehen hurbilketa bat egiten da erantzun biribilik eman gabe. Lehen xedapen orokorrak hauek dira ikerlanaren arabera (Donostiako udala, 2017:4-5): - Etxebizitza turistikoak, erabilera ez-komertzialetik turistikora pausu eman dutenak, prozesu eta fenomeno handiago baten menpe daude, turismoarena hain zuzen ere. Beraz, etxebizitza turistikoak "geratzeko etorri direnaren" ideia onartzen du eta hurrengo urteetan biderkatu egingo direla azpimarratzen du. Egoera honen aurrean etxebizitza turistikoen araugintza eta kudeaketaren alde agertzen da txostena, hain zuzen ere etxebizitza turistikoen inguruan lan egiten duten multzoen arteko aurrez aurreko bat saihestu nahian. -Munduan zehar etxebizitzen fenomenoak indarrez sartu diren lekuetan administrazioek ez dute egoki jorratu gaia, kontrol gutxi jarriaz, helburu argirik gabe. Utzikeria horren muga hirigatazkek markatu du, alegia, hirigune batzuetan fenomenoak herritarren bizimoduarekin aurkaritza sortutakoan. -Gatazka hori sortzerakoan gunekako ordenazioa izan da teknika erabiliena, hau da, gatazka eremuetan murrizketak jarri eta beste eremuak libre utziaz. Txostenaren ustez Donostiako kasuan etxebizitza turistiko batek erabilera aldaketa bat izan duela azpimarratu behar da, indarrean dagoen legedia baliatuko bagenu. Legedi horretan zehazten da erabilera aldaketa etxebizitza arruntetik turistikora (ostatugintzara) soilik lehen pisuetan egin daitekeela. Beste modu batean esanda, 2010eko Plan Orokorrak zehazten duen arautegia aplikagarria litzateke gaur egungo egoerara, hain zuzen ere, bertan zehazten baita erabilera turistikora bideratu nahi bada etxebizitza bat soilik lehen solairuan egin ahalko litzatekeela. 33 Andoni Iriondo Otxotorena Etxebizitza turistikoen araudiak 2019ko maiatza Ondoren txostenak etxebizitza turistikoen fenomenoak sortzen dituen eragin positibo eta negatiboak analizatzen ditu (Donostiako udala, 2017:9-15): Positiboak: -Etxebizitzen eraberritzeari ekarpena: Europako hainbat hirietan, Lisboan adibidez, zentroan zeuden etxebizitza utziak edo gaizki zainduak eraberritzea bultzatu dute etxebizitza turistikoen jabeak. Donostian, zentroan eta Alde Zaharrean daude etxebizitzak handiak izanik, hauen zatitzea eta berritzea izan da ohiko praktika bat. Batzuetan obra hauek etxebizitzaren titularra aldatzean eman da, hau da, inbertsio funts batek etxea erostean. -Eraikuntzako langileei ekarpena: 2008ko krisiarekin batera eraikuntza sektoreak murrizketa sakonak izan zituen, aurrez aipatutako berrikuntzek sektoreari merkatu-hobi bat eman diote bizirauteko. - Ekonomia familiarrei ekarpen ekonomikoa: Etxebizitza turistikoen jabeek ekintza komertzial honen bidez euren ekonomiari bultzada bat emateko aukera dute. Hala ere txostenak aipatzen duen modura, hau etxebizitza propioa turismora bideratzen bada soilik gertatzen da, hau da, Javier Gilek lehen eta bigarren anfitrioi modura sailkatzen zituen kasuetan. Negatiboak: -Bizi kalitatearen eta herritarren elkarbizitzaren narriadura: Etxebizitza turistikoak eremu konkretu batean kontzentratzen direnean hainbat gatazka sortzen dira bertako bizilagunekin. Hala nola, zarata eta eragozpenak, garbitasun arazoak, mantenu gastuen handitzeak (igogailuak, etxe atariak...), segurtasun galera eta bizilagunen arteko gertutasun galerak. Arazo hauei auzoan gertatzen diren kanpo-efektuak batu behar zaizkie, trafiko dentsitatearen igoera, espazio publikoen galera eta auzo nortasunaren balio-galera adibidez. 34 Andoni Iriondo Otxotorena Etxebizitza turistikoen araudiak 2019ko maiatza -Bertakoen nahigabeko desplazamendua: Efektu honetan bi faktore eragile zehazten ditu txostenak: batetik, faktore soziala izango litzatekeena, auzoan bizitza "normala" eramateko eragozpenak; bestetik, faktore ekonomikoa etxebizitzen prezioen igoerarengatik. Azken honetan zehazten da igoera ez dela soilik turismoaren erruz, baizik eta higiezinen espekulazioarengatik ere gertatzen dela, azken finean turismoa mozkinak lortzeko bide bat gehiago baita. -Etxebizitzaren murriztea eta prezioen igoera: Turismoak eragina duen eremuetan etxebizitzen salmenta prezioak gora egin du, batik bat inbertsio funtsek ahalmen ekonomiko gehiago baitute prezio altuagoak ordaintzeko. Gainera, alokairuen kasuan etxebizitza turistikoen errentagarritasuna handiagoa izanik alokairuak igo egin dira eta etxebizitzen merkatua murriztu egin da etxe hutsak merkatu honetara bideratu direlako. - Bertako merkataritzaren edo/eta eskaintza komertzialaren gutxitzea, ostalaritza eta aisialdiaren komertzioak handituz Bertakoen pisua gutxitzean komertzioak turismora bideratzen dira, honela bertako merkataritza desagerraraziz eta aldi berean turismora bideratutako jatetxe eta aisialdiko guneak ugarituz. -Espazio publikoan, garraioan eta hiri-zerbitzuen gaineko presio handitzea Hiri-zerbitzuek eta hiriaren espazio publikoaren antolaketa desberdin bat bideratzen du turismoaren gainkargak. Ur eta zabor gehiagoren erabilera gertatzen da, garraiobideak asetuz eta espazio publikoak pribatizatu egiten dira ostalaritza zerbitzuen faboretan. Honen aurrean tasa turistikoak jarri dira hiri batzuetan, baina etxebizitza turistiko gehienak ez dute tasa hau ordaintzen. -Tokiko enpleguan afekzioa bai zuzenki erlazionatutakoa baita zeharkako enpleguan Exceltur turismo elkartearen datuen arabera eskaintza erregularrean (hotelak, aterpetxeak...) 100 plazako Donostian 33,6 lanpostu sortzen dira. Etxebizitza turistikoek ordea 100 plazako 2,9 lanpostu sortzen ditu zuzenean. Zeharkako enpleguaren sorreran ere desberdintasun handiak dira, 20,6 izanik hoteletan eta soilik 3,9 etxebizitza turistikoetan. Datu hauei lanpostu horien kualifikazioa eta ordainsaria batu behar zaio, izan ere altuagoa baita eskaintza erregularrean. 35 Andoni Iriondo Otxotorena Etxebizitza turistikoen araudiak 2019ko maiatza Honez gain, zonifikazio bat ere dakar Plan Orokorrak, Alde Zaharra (a.10), Zabalgunea (a.20) eta Eraikuntza Irekiko bizitegi-zonetan (a.30) arautegi bat ezarriz etxebizitzen erabilpenaren aldaketa baldintzatzen duena. Aldaketa bi modutan baimentzen du: batetik, partzela osoa hartuaz (gaur egun hotel berriak egiten ari direna Donostian). Bestetik, etxebizitzetan behe solairuan eta lehen solairuan 250 m2 baino gutxiagokoa bada edo sarbide propioa badu. Beraz, lege honek gaur egun martxan dauden etxebizitza turistiko batzuk legez kanpo utziko lituzke (Donostiako udala, 2017:18). Etxebizitza turistikoen datuak ere aintzat hartzen dira txostenean. 1.300 etxebizitza turistiko zeuden 2017ko urtarrilean txostenen datuen arabera, horietatik 766 Eusko Jaurlaritzan izen emanda. Hala ere datua ez da batere fidagarria, batik bat etxebizitza turistikoen eskaintzak azkar biderkatzen direlako eta hauek kontrolatzea zaila delako. Horien banaketa hurrengo koadroan dugu. Datu hauek adierazten digute etxebizitzen %80ak ez duela 2010eko Plan Orokorra betetzen, berez legearen aurkakoa dira inolako araugintzan aldaketak egin gabe. 37 2. taula: Etxebizitza turistikoen erregistroak Donostian Iturria: Donostiako udala (2018:23) Andoni Iriondo Otxotorena Etxebizitza turistikoen araudiak 2019ko maiatza Banaketa geografikoari erreparatuz gero, honako datu hauek dauzkagu: Ikusi dezakegun moduan ia etxebizitzen erdia zentroan kokatzen da, hots, oso kontzentrazio datu altuak ditu Donostiak. Bigarren auzoa batuz gero, etxebizitzen %75era iritsiko ginateke ia-ia, honekin argi ikusten dugu arazo hau oso lokalizatua dagoela hiriguneko bi eremuetan batik bat. Hala ere, etxebizitza turistikoak ez dira iristen Donostiako etxebizitzen %1,5 izatera, gehienez zentroan %5a dira. Honekin adierazi nahi duguna da Donostian etxebizitza arazoa ez dela soilik etxebizitza turistikoen fenomenoagatik sortua izan, baizik eta faktore askok parte hartu dutela arazoaren sorreran eta horietako bat tratatzen ari garen jarduketa dela (Donostiako udala, 2017:27). Txostenak ez du zehazten Donostiak dituen ostatu plazak, soilik etxebizitzen kopurua adierazten digu. Guk Lab Monterako kideek eginiko ikerketa erabiliko dugu kopurua zehazteko, bertan adierazten denez 2017ko apirilean Donostiak 9.700 plaza erregular zituen eta 7.349 AirBnb plataformak. Gainera plaza horien banaketa oso kontzentratua dago AirBnbn iragartzen diren jabe batzuen eskuetan, hurrengo irudiak erakusten digun moduan 10 jabeek plazen %32a kontrolatzen dutelako. Datu hauekin esan genezake Donostiako AirBnbk ez duela lehia perfekturik, lehiakide batzuek merkatuaren kontrola dute eta (Lab Montera, 2017). 38 3. taula: Etxebizitza turistikoen auzoetako banaketa Iturria: Donostiako udala (2018:24) Andoni Iriondo Otxotorena Etxebizitza turistikoen araudiak 2019ko maiatza Etxebizitza turistikoen arazoari aurre egiteko ikerlanaren hainbat proposamen plazaratzen ditu, horietako batzuk hartuko ditugu (Donostiako udala, 2017:33-45): -2010eko Plan Orokorrak planteatzen dituen murrizketak aintzat hartzea, besteak beste egiten den zonifikazioa eta erabileren arteko portzentajeak, eta gehiago zehaztea erabilera aldaketak batik bat segurtasun eta irisgarritasun aferetan. -Masifikatuak dauden auzoetan hotel-erabilpen lizentziarik ez ematearen beharrezkotasuna aztertzea, beste auzoetan erabilpen lizentzia horiek bultzatuz. -Eraikuntza osoetan biltzea eskaintza turistikoa, hau da, eraikin osoak hartzea edo hotelak edo Airbnbko apartamentuak. -Logelen alokairu turistikoa baimentzea ohiko etxebizitzetan, kasu hauen erregistroa eta kontrol administratiborako tresnak sortuaz. -Lizentzia tenporalak ematea eta ez behin betikoak, bide hau baliatuz monopolio-errentak ekiditeko eta etxebizitza konkretu batzuen prezioen igoera saihesteko. -Erabilpen aldaketan bizilagunen komunitateak zeresana izatea. 39 3. grafikoa: Etxebizitza turistikoen kontzentrazioa Iturria: Lab Montera, https://lab.montera34.com/airbnb.v1.0/donostia/ Andoni Iriondo Otxotorena Etxebizitza turistikoen araudiak 2019ko maiatza Aparteko Planaren balorazioa Ikusi dugun moduan Aparteko Plan honen helburu nagusia zonifikazio bat sortzea da turismoarekin erlazionatutako ostatugintza osoan eta ez soilik etxebizitza turistikoetan. Turismoaren olatuari aurre egiteko modu sinple eta nahiko mugatua izan arren, marko teorikoan esan moduan berehalako erantzun bat da soilik. Aparteko plana bera luzea izan ez arren nahiko konplikatua da, batez ere legegintza eta araugintzan arituak ez direnentzat. Konplikazioaren iturri nagusia Hirigintza Antolamenduko Plan Orokorrari egiten diolako erreferentzia da, hots, HAPOa nahiko termino orokorretan pentsatutako araua da bertan hirian zehar ematen diren jarduera guztiak daudelako barneratuak, beraz Aparteko Plana egitean ez da definizio zehatzagoak egiten baizik eta aurretik zeudenak baliatzen dira. Planak diagnosian zehar agertzen diren arazoak bakarrera mugatzen ditu, hots, diagnosian agertzen diren arazoei erredun bakarra topatzen die, turismo ostatuen kontzentrazioa. Geografia espazial horri aurre egiteko ez du hazkunde negatibo bat proposatzen baizik eta moratoria bat sortzen du lehen zonan ostatu-etxe gehiago ez sortzeko. Honek jadanik daudenei monopolio-errenta baten sorrera eskaintzen die, azken finean eurek kudeatuko dutelako espazioa hainbat urteetan. Etxebizitza turistikoen kasuan, alde batetik ostatugintza erregularreko industriarekin alderatzen ditu, batek eta besteek dituzten beharrak eta sortzen dituzten eraginak kontuan hartu gabe. Gainera ez ditu kontrol mekanismoak zehazten ezta legea ez betetzeagatik egon daitezken zigorrak azaltzen. Aipagarria da Aparteko Planak etxebizitza turistikoen jabeak ez dituela sailkatzen (diagnosian egin moduan) eta beraz, hotel handi batek edo etxebizitza baten jabeak alokatzen duen logela ia maila berean jartzen ditu aparteko plan honek. Arautegian zehar ikusten duguna da aparteko plan honek ez duela jarraibide luzeegirik, turismoaren industrian dauden jarduerak anitzak baitira eta ezin dira zaku berean ipini. Egia da, hala ere, Madrileko udalak ez duela turismoaren eskumenik beraz bere lana zaildu egiten da, baina aurrerago ikusiko ditugun tokiko legedien kasuetan posible da araugintza zabalagoa egitea. Nire ustez plan hau abiapuntu moduan ulertu behar dugu, batetik udalak dituen eskumen murritzengatik eta bestetik turismoaren industriak berak eskatu duelako nolabaiteko diskriminazioak sortzea. 45 Andoni Iriondo Otxotorena Etxebizitza turistikoen araudiak 2019ko maiatza 4.2 Bartzelona Bartzelonako kasuan ere antzeko prozedura bat baliatu zuten araudia osatzeko. Aparteko Plan baten bidez egin zuten araua, hots, urbanismoko Plan Orokorrak baliatzen duen araugintza espezifiko baterako plan bat osatu zuten ekonomiako sektore honentzat. "Pla Especial Urbanistic per a la regulacio dels establiments d'Allotjament Turistic, albergs de joventut, residencies col lectives d'allotjament temporal i habitatges d'us turistic a la ciutat de Barcelona" -PEUAT (Bartzelonako Udala, 2017) izenpean onartu zen akordioa 2017ko urtarrilean, Martxoak 6an aplikatzen jarriaz. Madrileko planarekin konparatuz gero honako hau luzeagoa dugu (25 artikulu eta hainbat xedapen gehigarrirekin) eta zabalagoa da aterpetxeak eta antzeko ostatuak ere barnebiltzen dituelako. PEUATaren I. eta II. kapituluan xedapen orokorrak azpimarratzen ditu zortzi artikuluetan. Xedapen horien artean arauaren aplikazio eremua (Bartzelona osoa) zehazten da (1. art), zein marko legaletan kokatzen den araua (4. art) eta zein ekintzei egiten dien erreferentzia agertzen dira (2. art eta 4tik 8ra). Azken honek, erabilpen hauek barnebiltzen ditu definizio zehatz hauekin: a) Ostatu turistikorako establezimenduak: Bi azpi-talde ditu: a.1) Ostatuak: Hotelak, ostatu eta pentsioak barnebiltzen ditu. a.2) Apartamentu turistikoak: Eraikin osoak edo elkartuak, zeintzuetan esplotazio enpresarial berdinak euren zerbitzu turistikoak eskaintzen dituen. b) Gazte-aterpetxeak: Gazteei ostatu, pasaleku edo ekintzak egiteko erabiltzen den instalazio oro. Kasu batzuetan ere familiak, helduak eta haur taldeak onartu ditzake. c) Ikasle egoitza kolektiboak: Ikasleak modu orokor batean ostatu hartzen duten eraikina, izan publikoak edo pribatuak. d) Etxebizitza turistikoak: Jabeak zuzen edo zeharkako modu batean hirugarren bati lagatzen dion etxebizitza, lagapen hori errepikakorra, kontraprestazio ekonomiko batekin eta aldi baterakoa izanik. III. Kapituluak lehen hiru erabilpenei (ostatu turistikoak, gazte-aterpetxeak eta ikasle egoitza kolektiboak) inguruan dauden baldintza urbanistikoak zehazten ditu. Hiru establezimendu mota hauei dagokienez, baldintza aipagarrienak etxebizitza helmuga duten eraikinetan debekua eta 46 Andoni Iriondo Otxotorena Etxebizitza turistikoen araudiak 2019ko maiatza eraikin osoa erabili beharra izango lirateke. Horrez gain zonifikazio bat ere onartzen da, lau zonetan zatituz hiria: • Lehen zona, erdialdea litzatekeena, txiki natural bezala zehazten da beraz ezingo litzateke inongo establezimendurik ireki eta jadanik daudenak ezingo lukete plazarik handitu. • Bigarren zona, mantenu zona moduan definitzen da. Ezin da jadanik zehaztuta dagoen plaza gehiagorik sortu. • Hirugarren zona, gelditutako handitze modura definitzen da eremua. Hau da, zehaztuta dagoen zenbaki bat gainditu gabe onartu egingo lirateke establezimenduak. 2. zonarekin desberdintasuna kuota horren kopuru handiagoa litzateke. • Laugarren zona, garapen eremua bezala dago onartua, beraz bertan horrelako establezimenduak irekitzea onartua legoke (beti ere limite eta araudi batzuen barnean). 47 Iturria: Bartzelonako PEUATaren web-orria http://ajuntament.barcelona.cat/pla-allotjaments-turistics/es/ 3. irudia :Bartzelonako zonifikazioa Andoni Iriondo Otxotorena Etxebizitza turistikoen araudiak 2019ko maiatza IV. Kapitulua etxebizitza turistikoei egiten die soilik erreferentzia, hau da, espezifikoki guri interesatzen zaizkigun establezimenduak hartzen ditu aintzat. Alderdi aipagarrienak 21. artikuluak zehazten ditu, bertan etxebizitza turistikoak dagokion ordenantza munizipalean izen eman behar dutela, hots, establezimendu horiek alta eman behar dutela dagokion prozedura jarraituz. 22. artikuluan etxebizitza turistikoen kokapenari eginiko baldintzak azaltzen dira: a) Establezimenduak altan egon beharko dute. b) Ezingo da etxebizitza erabilerara zuzenduta dagoen eraikinetan ireki ezta behe solairuetan ere. c) Erabilera Plan Orokorrak onartua izan beharko du. d) Zonifikazioaren baldintzak (23. artikuluan) errespetatu beharko ditu. 23. artikuluak honela zehazten ditu zonalde bakoitzeko baldintzak: Zona Baimen berririk? Nola? 1. ZONA EZ ZE1eko baja batek, baimen bat ZE3n 2. ZONA Bai Baja egonik 3. ZONA Bai ZE1, ZE2 , ZE3n baja egonik limite* bateraino 4. ZONA Ez Ciutat Vella Deshazkundea Eraikinak bateratu *Limitea: Zonaldeko etxebizitzen %1,48a Honez gain 23.6 azpiartikuluak irekiera berri bakoitzeko eraikineko bizilagun edo jabeen %100ak onartu beharko luke erabilera aldaketa. Honek Guttentagek proposatutako araugintza pribatuaren aplikazio zuzena litzateke, eta bizilagunak araugintza prozesuaren barnean sartzen ditu bete-betean. Azkenik 24 eta 25 artikuluek etxebizitza turistikoen errolda baten sorreraz mintzo dira, honela etxebizitza hauek kontrolatzeko eta kudeatzeko aukerak zabalduz. Gainera xedapen iragankorretan eta gehigarrietan kontrol eta kudeaketa nola eramango den eta abar zehazten dira. 48 6. taula: Bartzelonako etxebizitza turistikoen baimen baldintzak Iturria: Egileak egina BOPB (2017), PEUAT legeko 23. artikuluan oinarrituta Andoni Iriondo Otxotorena Etxebizitza turistikoen araudiak 2019ko maiatza Balorazioa Bartzelonako udalak eginiko arautegia zabalagoa dela esan genezake Madrilekoarekiko, batez ere diagnositik turismora gerturatzeko modua desberdina delako. Adibidetzat turismoaren deshazkundera eginiko hautua genuke Bartzelonan, Madrilen aldiz hautua turismo sostengarri bat da. Araugintzaren eremuaren barnean, ostatugintza desberdinen diskriminazioa genuke abiapuntutzat. Hau da, Madrileko kasuan ostatu forma guztiei arau bera aplikatzen zaie, Bartzelonan, aldiz, aterpetxe, etxebizitza turistiko, erresidentzia eta hotelen artean sailkapen bat osatzen du arauak euren artean egon daitezken desberdintasunak aintzat hartzeko asmoz. Madrileko kasuan bezala zonifikazio bat abiarazten du Aparteko Planak, hiria 4 eremuetan zatituz. Bien helburua berdina bada ere, turismoaren kontzentrazio espaziala saihestea, desberdintasun nagusi bat dute. Bartzelonako kasuan, lehen zonan moratoria bat aplikatzeaz gain ostatuen itxiera edo murrizketa bilatzen du legeak, honela turista kopurua jaisteko asmoa erakutsiz. Elementu positibo modura ere erroldaren sorkuntza aipatu genezake, jakinik etxebizitza turistikoak kontrolatzeko dauden arazoei aurre egiteko. Errolda publiko eta ireki batek biztanleria eta batez ere bizilagunak hirigintza prozesuan sartzen ditu, bide batez kontrola erraztuz. Hala ere, Aparteko Plan honek hainbat zulo edo hutsune uzten ditu eta horiek berrikustea beharrezkotzat dut: • Zonifikazio bat egiteak monopolio-errenten sorrera dakar atxikiturik, bertan daudenak legalizatu egiten dituzulako eta haiei espazioa "pribatizatu". Erreza ez bada ere, eta jakinik zonifikazio batek izan ditzakeen onurak, uste dut behin betiko lizentziak ematetik udalek honelako kasuetan lizentzia tenporalak eman beharko lituzketela, honela monopolioerrentak modu batean mugatuz. • Etxebizitza turistikoen eskaintzaren barnean ez dago diskriminaziorik, hots, Javier Gilek egindako sailkapena ez dute kontuan hartzen eta jabe profesionalak eta ez-profesionalak zaku berean sartzen ditu, bi formatuek sortzen dituzten eraginak desberdindu gabe. Honi aurre egiteko hainbat modu leudeke, baina egun-muga jartzea ikusten dut mekanismorik sinpleena, hainbat lekutan egin den moduan (San Frantzisko, Amsterdam...). 49 Andoni Iriondo Otxotorena Etxebizitza turistikoen araudiak 2019ko maiatza 4.3 Donostia Donostiako kasuan beste bi udalen moduan urbanismo bidez egin dute etxebizitzaturistikoak erregulatzeko arauak. Kasu honetan ordenantza baten bidez egin da, eta ez Aparteko Plan bat baliatuz Madril eta Bartzelonaren antzera. "Etxebizitza turistikoaren erabilera eta ohiko etxe bizitzetako logelak erabilera turistikorako alokatzea arautzen dituen udal ordenantza" izenpean onartu zen 22 artikuluz osatutako ordenantza 2018ko Martxoaren 1ean. (Donostiako Udala, 2018). Lehen orrialdeetan zioen azalpena ageri zaigu, bertan Donostiak izan duen turismo datuen igoeraz hitz egiten da batez ere ETAren jardunaren etetearen ostean. Onartutako legearen aburuz gatazka horrek Donostia ez zuen bere garapen turistikoa maximoetan garatzen uzten, beraz, terrorismoaren etetearekin batera eta munduko fenomenoa jarraiki turismoa modu esponentzial batean igo da Gipuzkoako hiriburuan. Beste hainbat lekuen moduan igoera horrek turismoaren baitan zeuden ekintza komertzialen areagotzea ekarri du, besteak beste etxebizitza turistikoen kasua litzateke. Jarduera horiek Plan Orokorreko Hirigintza Arauan jasoak izan arren ordenantza espezifiko baten beharra zehazten da zioan, batez ere jarduera horrek bete behar dituen arau urbanistikoak eta zonifikazioa gehiago sakonduz. 50 Iturria: Donostia Hirigintza saila. https://www.donostia.eus/ataria/documents/7597897/7602748/planos.pdf/2 766e470-0cd2-4c38-821e-d08edc99a103 4.irudia:Donostiako zonifikazioa Andoni Iriondo Otxotorena Etxebizitza turistikoen araudiak 2019ko maiatza Zioen azalpenaren ostean artikuluak dauzkagu. Lehenak ordenantzaren helburua markatzen du, lehen esan moduan Donostiako Hiri Antolamenduko Plan Orokorra garatzea izanik helburua. Baita ere zehazten da soilik bizitegi eraikinetan aplikatuko dela ordenantza hau, debekatua egonik beste motatako eraikinetan etxebizitza turistikoak egotea. 2. artikuluak marko legalari egiten dio erreferentzia, hots, zein legedipean garatzen den arau berri hau. 3. artikuluak ordenantza aplikatzeko esparru materiala zehazten du, hau etxebizitza turistikoen erabilera duten bizitegiak dira, honek kanpoan uzten du sarbide independentea duten etxebizitzak edo eraikin osoa helburu horietara bideratzen den eraikuntza oro. 4. eta 5. etxebizitza eta logela turistikoen kontzeptua definitzen du: -Logela turistikoa: Ohiko etxebizitzaren (bertan izenpetua dagoen pertsonaren bizilekuaren) zati baten lagapena da, hirugarren pertsona batek lagapen horren truke ordain ekonomiko bat ematean berehala erabiltzeko. Etxebizitzak jantokia, komuna, logela bikoitza eta esekileku bat izan beharko du eta turismora bideratutako zonak ezingo du etxebizitzaren erdia baino gehiago izan 125m2 limitearekin. -Etxebizitza turistikoa: ordenantza definitzen dena: "hirigintza erabileraz bestelako hirigintza erabilera bat da, bizitegi eraikin batean kokatutako higiezin bat (a lursaila) pertsonak ostatatzeko jarduera gauzatzeko erabiltzean datzana, higiezin hori osorik eta aldi baterako lagaz, ordain ekonomiko baten truke" Hurrengo artikuluek ordenantzak dituen dokumentuak zehazten ditu, baita ustezko erabilera turistikoa definitzeko prozedura ere agertzen da. Bigarren eta hirugarren kapituluek etxebizitza turistikoek jasango duten arauak zehazten dituzte, hots, zein betekizun behar dituzten lizentzia lortzeko eta hiriko zein zonetan lortu dezaketen lizentzia hori. 11. artikuluak baldintza orokorrak zehazten ditu bost azpi-artikulu bidez. Lehenak bizitegi eraikinak etxebizitza modura erabiltzeko lehentasuna zehazten du. Bigarren azpi-artikuluak etxebizitza turistikoak soilik bizitegi eraikinetan ireki daitezkeela dio. Hirugarrenak eta laugarrenak etxebizitzak eta eraikinak bizigarritasun baldintzak bete behar direla gogorarazten du, hala nola sarbideak, suteen aurkako babesak etab. Azkenik, bosgarren azpi-artikuluak debekatu egiten du etxebizitza turistikoen irekiera babes ofizialetako etxebizitzetan. 12. artikulutik 17.eraino zonfikazioan inguruko xehetasunak agertzen dira. Hiria hiru zonetan sailkatzen da sailkapen horiek aldatzeko aukera utziaz. 51 Andoni Iriondo Otxotorena Etxebizitza turistikoen araudiak 2019ko maiatza -A zona (Zona aseak): Erabat debekatua geratzen da etxebizitza turistikoak ezartzea. Ordenantza honen aurretik baimena lortu zuten higiezinek ez dute ordenazio honen eraginik pairatuko. -B zona: Hiru irizpide aipatzen dira erabilera baimentzeko: 1.- Beheko solairua bada. 2.- Lehen solairuan 250 m2 baino txikiagoa bada. 3.- Lizentzia bat onartuko da eraikineko, lehen solairutik gorako bizitokietan. Beti ere etxebizitza turistikorik ez badago eraikinean eta 250 m2 baino txikiago izanik. Beste lizentzia bat onartuko litzateke 6 solairu berri bakoitzeko. -C zona: Edozein solairuetan baimenduko da etxebizitza turistikoaren ezartzea, gehienez bi etxebizitza onartuz lehen zazpi solairuetan eta beste bi sei solairu berri bakoitzeko. Azken bost artikuluetan lizentzia edo baimena lortzeko prozeduraz mintzo da ordenantza, besteak beste komunikatzeko bideak, bete beharreko betekizunak etab. Baita ere lizentzia gabe operatzeak izango lukeen santzioak eta santzio horien legeak zehazten dira. Azkenik, lehen xedapen gehigarrian etxebizitza turistikoen errolda baten irekiera aipatzen da, udalak kudeatuko duena datubaseen legeak betez. 52 Andoni Iriondo Otxotorena Etxebizitza turistikoen araudiak 2019ko maiatza Balorazioa Plan honen helburua zonifikazio bat sortzea izanik etxebizitza turistikoen kasurako esan genezake helburua ondo betetzen duela. Are eta gehiago, errolda baten sorrera ere zehazten da arauan zehar, beraz helburuak betetzen dira. Hala ere, arau nahiko lausoa dela esan dezakegu. Lehenik eta behin, beste bien kasuekin konparatuz, soilik etxebizitza turistikoei jartzen dizkie mugak. Hau da, espresuki ostatugintza mota hori arautzen da, turismoak dituen hainbat forma eta moduak aintzat hartu gabe. Honekin ikustarazten dena, modu batean behintzat, marketing arau bat dela, helburua etxebizitza turistikoek duten fama txarraz babesteko egina baina turismo eredua kontuan hartu gabe. Gainera, arau honek faktuzko legalizazio bat ekarri du. 2010eko Plan Orokorrak jarritako mugak eta neurriak ez dira betetzen, baina aparteko plan honetan neurriak aldatuak daude.. Beraz, aurretik ekintza komertzialaren lizentzia zuten etxebizitza turistiko "ilegalak" legalizatzeko aukera izan dute ordenantza berria bete gabe. Bartzelonako legediak duen beste arau bat ere ez du sartzen, bizilagunen komunitatearen baimenari buruzkoa. Bartzelonan lizentzia tramitatzeko bizilagunen baiezkoa derrigorrezkoa da, Donostiako kasuan, aldiz, ez dago horrelako beharrik. Azkenik, Bartzelona eta Madrileko kasuan bezala bi hutsune nagusiak errepikatzen dira araudi honetan: • Batetik, monopolio-errenten sorrera zonifikazioa dela eta, betirako lizentziak eta gune batean instalatzen den moratoriak honako efektua sortzen du. • Bestetik, etxebizitza turistikoen jabeen artean ez dago desberdintasunik, ekintza profesionalak eta gainsaria behar edo nahi duten jabeak berdin tratatuz. 53 Andoni Iriondo Otxotorena Etxebizitza turistikoen araudiak 2019ko maiatza 5. Ondorioak Egindako analisitik hiru ondorio-multzo bateratu ditzakegu: alde batetik, hirien arteko kontsentsuak edo puntu amankomunak ditugu; beste alde batetik, eginiko araugintzetan eta ikerketa teorikoaren artean aurkitzen diren hutsuneak ere multzokatu daitezke; eta azkenik onartutako arau hauen testuingurua aipagarria da ere. Aztertutako hiru kasuetan antzekotasun nabarmenenak hauek dira: 1.- Zonifikazioa: Hiru hirietan zonifikazioaren aldeko hautua egin dute, gehienetan zona horietan aurretik zegoen errealitatea onartuz, baina egoeraren areagotzea mugatuz. Araugintza mota horrekin ikusten duguna da etxebizitza turistikoen efektua batik bat hirigune konkretu batzuetan gertatzen dela, eta ez hiri osoan. Hala ere honelako zonifikazioek hainbat arazo edo hutsune dituzte, eta askotan honelako araugintzak ez dira efektiboak eta marketing politikorako balio dute soilik, batez ere aurretik zegoen errealitatea onartzen bada, Madrileko edo Donostiako kasuan bezala. 2.- Etxebizitza turistikoak: Hiru hirietan antzeko modu batera definitu dituzte etxebizitza turistikoak, eta diagnosi partekatu bat egin dute hiru kasuetan. Hots, etxebizitza turistikoak alokairu motzetan oinarritzen diren etxebizitzak direla, etxebizitza horiek alokairu erregularretik ateratakoak izanik. Ateratze horren arrazoiak batik bat ekonomikoak dira, hala ere, kasu batzuetan etxebizitza turistikoak iragartzeko plataformetan beste etxebizitza mota batzuk topa daitezke, hala nola, logela soilak edo etxebizitza turistiko partekatuak jabeekin. Azken bi mota hauen eraginak ezberdinak badira ere ez dira errealitate aipagarriena plataforma horietan (%10 inguru). 3.- Hirigintza eta turismoa: Turismoaren sektoreak pisu garrantzitsua du hiru hiri hauetan, BPGren zati handi bat ekintza honetatik dator eta. Beraz, hirigintza egiteko ardura dutenek bi ikuspuntu kontrajarri topatzen dira turismoarekin, batetik turismoa hobetzeko askatasuna eskatzen dutenak eta bestetik hiria bere originaltasunean bermatu nahi dutenak. Etxebizitza turistikoen kasua talka honen adibide bat da soilik, turismo ereduak hainbat ertz ditu eta. Hirietako botereek bi eredu hauen artean oreka bat bilatu behar dute, euren ideologia agerraraziz. Donostiako kasuan, EAJ eta PSEren arteko gobernuak, araugintza oso gai konkretu bati atxiki zaio, etxebizitza turistikoena, eta ez da turismoaren ereduko hausnarketa batean sartu. Beste modu batera esanda, Donostiako araua, 54 Andoni Iriondo Otxotorena Etxebizitza turistikoen araudiak 2019ko maiatza bere argi-ilunekin, ez dago txertatua turismoaren ereduaren aldaketa edo diagnosi batean. Bartzelonako kasuan, aldiz, turismoaren eraginak direla eta, araua turismo ereduaren osotasun batean kokatzen da, turismoaren deshazkundean hain zuzen ere. Madril erdibideko kasua litzateke, araugintzak turismoaren hainbat kasu aintzat hartu arren ez da turismo ereduaren inguruko ideia orokorrik isladatzen. Halaber, onartu behar da hiriek ez dutela turismoaren inguruko eskumenik, beraz, turismo ereduak ere ezin dituzte guztiz aldatu. 4.- Araugintzak: Hiru hiriek, aurretik aipatutako eskumen muga kontuan hartuaz, Aparteko Planen bidez egin dituzte arauak. Hau da, araugintzak Hirigintza Antolamenduko Plan Orokorraren eranskinak izan dira, beraz esan dezakegu HAPOak direla etxebizitza turistikoak erregulatzeko tresnarik zuzenenak. Hau dela eta Hirigintza departamentuek izugarrizko erantzukizuna dute berez euren sektore barnean kokatzen ez den gai bat arautzeko. Gainera, Donostiako kasuan gutxienez, Aparteko Planak aurretik zegoen araua aldatu egin du hein batean, diagnosian agertzen zenaren aurka joanez. Hots, ez da 2010.urtetik zegoen araua errespetatu, honela, hein batean, etxebizitza turistikoen jabe batzuk lagunduz ez baitute gaur egungo arautegia betetzen. Aztertutako ondorio-multzoan hainbat hutsune edo eztabaida gai batzuk daudela ikusi dugu, bai araugintzan bertan baita etxebizitza turistikoen kontzeptualizazioan bertan ere. Orain hutsune horiek mugatzeko hainbat proposamen txertatuko ditut beste hainbat arauetan oinarrituta, adibidez: 1.- Aldi baterako lizentziak: Zonifikazioek dakarten moratoriak jadanik bertan dauden jarduera ekonomikoei monopolio-errentak sorrarazten dizkie, hauek ez dutelako itxi beharrik araudi berriak ez baitira atzeraeraginezkoak. Kasu honi aurre egiteko aldi baterako lizentzien baliagarritasuna azpimarratu nahi dut, honelako instrumentuek monopolio-errenta tarte hori murriztu egiten dutelako eta 3-5 urte pasa ondoren lizentziak berriro ere esleituko lirateke merkatuan egon nahi duten guztientzat. Egia da, honek esleipen horretarako borroka sorrarazi dezakeela eta gune horretako etxebizitza guztiak esleipen horien eske egotea, baina 3-5 urteko tartean lizentzia lortu ez duten etxebizitzak alokairuen merkatura bidera litezke horretarako politikak eginik. Alegia, aldi baterako lizentzien bidez merkatuan dauden eta sartu nahi duten artekoen lehiaketa bat egingo litzateke udaletxeak antolatua, horietako x zenbakiri lizentzia esleituz 3-5 urte bitarterako eta gainontzekoentzat alokairu merkatura bideratuko lirateke. 55 Andoni Iriondo Otxotorena Etxebizitza turistikoen araudiak 2019ko maiatza 2.- Egun-muga: Arestian aipatu moduan etxebizitza turistikoen plataformetan hainbat jabe modalitate daude, eta hauen eragina ezberdina da. Javier Gilen desberdintasuna baliatuz bi multzo handi aipatuko genituzke, batetik "erresistenzia jabeak" (diru-sarrera hori hilabete bukaera iristeko behar duten jabeak) eta mozkin bilatzaileak. Bigarren hauen eraginak bortitzagoak izanik hauen kopurua jaistea izan beharko litzateke helburu, honetarako egun-muga jartzea aukera bat izan daiteke lehen multzoa galarazi gabe. Hainbat eredu daude baina 60 egunetako gau limitea jarriz ia astebururo alokatzea onartuko litzateke (lehen multzoko erabilera orokorra onartuz) edo uda garaian bi hilabeteko maximoa onartuko litzateke (bide batez alokairu erregularra onura ekonomiko gehiago sortuko duenaren posizioan utziaz). Hala ere nahiko zaila egiten da kontrol on bat eramatea, beraz, aplikazio zaila duen dispositiboa litzateke hau ez badago plataformaren laguntzarik. 3.- Bizilagunak: Bartzelonako araugintzak honen inguruko zeozer aipatu arren, bizilagunak garrantzi handiko aktoreak dira egoera honetan. Bizilagunek bi lanetan izan daitezke erabilgarri, batetik errolden etengabeko berritzea lortzeko, eta bestetik, lizentzia ematerakoan euren oniritzia jasotzeko. Bigarren lan honetarako lizentziak onartzeko prozeduretan txertatua egon beharko litzateke. Onartutako arauak testuinguru instituzional eta sozial batzuetan kokatu behar ditugu gure analisia osatua izan dadin. Lanean zehar aipatu dugun moduan etxebizitza turistikoen jarduketa ekonomikoa kontrolatzea oso zaila, bide berriak topatzen baititu aurrera egiteko. Hori dela eta, argi izan behar dugu jarduketa honen araugintza bereziki zaila izango dela, batez ere informazio falta dagoelako, bai jarduketaren espezifikotasunagatik baita udalen eskumenengatik. Hori dela eta, hiru gai dira bereziki garrantzitsuak geroz eta araugintza hobe bat sortzeko: a) Baliabideak: Administrazioek kontrol efektibo bat eman dadin, baliabide ekonomiko eta pertsonal jarri behar dituzte, gai honetan espezializatuak eta jardun hau izango dutena soilik. b) Zigorrak: Araua sendoagoa izan dadin ere zigorrak ere baliatu litezke, beti ere lor daitezken onura ekonomikoetatik harago doazenean. Alegia, zigorra ekonomikoki kaltegarriagoa izanik lor litezkeen irabaziak baino. c) Administrazioen arteko lankidetza: Administrazioen arteko hartu emana berebizikoa da, aipatutako moduan etxebizitza turistikoen fenomenoak hainbat ertz dituelako eta horietako bakoitza eskumen ezberdinetan dago zehaztua. Espainiako kasuan autonomi erkidegoek dituzte turismoaren eskumenak, EAEren kasuan ogasunetik ere lagundu liteke kontrola hobetuz eta hiriek hirigintza 56 Andoni Iriondo Otxotorena Etxebizitza turistikoen araudiak 2019ko maiatza eskumenak dituzte. Bi edo hiru eskaletako administrazio estruktura honetan zailtasunak asko izan daitezke datuen arteko trukea egiteko, eta egoera honek araugintza ahuldu egin dezake. Azkeneko ondorio moduan, azpimarratu behar dugu hirien eta plataformen arteko talka ez dela maila berean ematen, plataformek hirien arteko lehia sustatzen dutelako, Europar Batasuneko eta zenbait estatuetako goi mailako karguekin harremanak erabiltzen baitituzte. Hots, hiri soil bat AirBnb bezalako plataforma baten aurrean sor lezakeen elkarrizketa-mahaian botere-harreman oso desorekatuak egongo lirateke. Hori dela eta, hiriak eta hiritarrak derrigortuak daude hiriaren inguruko hausnarketa bat egitera, botere politiko eta sozialak bideratutako hirigintza bat edo botere ekonomikoak gidatutako baten artean erabakitzera. Turismoa orokorrean sektore oso garrantzitsua bihurtzen ari da mundu osoan eta sektore ekonomiko askoren moduan onurak dakartza, baina baita galerak ere, bi eragin arteko balantza eta oreka bilatu behar da beti ere guztion "hirirako eskubidea" bermatze bidean. 57
science
addi-007c3dadfbfe
addi
cc-by 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/34757
Fotokazetaritza eta memoria historikoa: egungo egoera hobien bilaketatik omenaldietara
Amatriain Jiménez, Sara
2019-07-22
"1936ko Gudatik 83 urte igaro diren arren, memoria historikoak gatazkak sortzen ditu oraindik. Toki ezezagunetan lurperatutako gorpuzkiak, eta horrek urteetan eragindako ezinegona da gatazka horien eragile nagusiena. Proiektu pertsonala bihurtu da fotokazetaritza lan hau, nire familian trebatzeko lagungarria izan delako eta alderdi ezezagunak zehakatu ditudalako." Sara Amatriain Jimenez Hiru gehiago hiru gutxiago ere badira San Kristobaleko kartzelan izandako hiru presoen gorpuzkiak aurkitu dituzte Etulainen (Nafarroa). Aranzadi Zientzia Elkarteak abenduaren 16an gauzatu du deshobiratze prozesua. Hiru presoen adina 20 eta 23 urte bitartekoa zen. Hauek fusilatu eta gero, leku berean lurperatu zituzten gorputzak. SALAKETA FOTOERREPORTAJEA Amaia Kowasch gizarte langile eta ikertzaileak ikerketa sakon bat gauzatu du garaiko emakumeek presoei eskainitako laguntzaren inguruan. Kowaschek Sreak ehotzen: San Kristobal Fuerteko presoekin elkartasuna izan zuten emakumeak (1934 - 1945) liburuan jaso ditu ikerketaren emaitzak. Bere informazioen arabera, erregimenak bi alderdi nagusitan zigortu zituen familiak. Batetik, errepresioa eginez, hau da, hauek umiliatuz eta ondasunak eta lana kenduz, eta bestetik, bere ahaide presoak beste lurralde batzuetara bidaliz. "Ihes egin zuten preso guztien artean soilik hiruk lortu zuten Frantziako muga gurutzatzea", aipatu du Santiago Macíasek Las Fosas de Franco liburuan gertaera honen inguruan. "1915/38 sumarioaren arabera, goseak eragindako etsipena eta tuberkolosiak eragindako hildako kopurua izan ziren presoek ihesaldira gehitzearen arrazoi nagusiak", aipatu du Ezkietak testigantzaz jositako liburuan. "Ihesaldia sustatu zutenen artean aldiz, arrazoi politiko bat ere bazegoen: Errepublika laguntzea", gehitu du. E s a n g u r a t s u a k dira Los fugados del Fuerte de Ezkaba liburuan Ezkietak eskaintzen dituen datuak: " G o t o r l e k u k o ihesaldian 795 preso dokumentatuk egin zuten ihes, eta horietatik 206 mendian tiroz hil zituzten". Fermin Ezkieta idazleak Lucía Larramendi eta Fermina Iraizoz garaiko auzotarren testigantzak jaso zituen Los Fugados del Fuerte de Ezkaba liburuan eta hauek, beharrezkoak izan dira informazioa lortu eta gorpuzkiak lurpetik ateratzeko. Francisco Etxeberria forentsearen arabera, 2015. urtetik 84 biktimen gorpuzkiak atera dira hobitik. 1936. urteko estatu kolpetik 80 urte baino gehiago pasa diren arren, oraindik ere familiak daude euren senitartekoen gorpuzkiak non dauden jakin gabe. Hobi batzuetan ez da ezaguzen dauden gorpuzkien kopurua. Zenbaitetan, 20 baino gehiago zenbatzen dira. Garaiko bertsio ofizialak hilketak justifikatu zituen, Ezkietak bere liburuan aipatu duen moduan, "harrapatuak izatean erresistentzia jartzeagatik, eta indar publikoaren autoritatearen aurrean desobedientzia egiteagatik eta horren aurka armak egiteagatik". Nafarroako Memoria Historikoaren Dokumentu Funtsaren datu basearen arabera, 14.502 lagun izan ziren Iruñeko Herrialdeko Espetxean gatibutasun egoeran eta Ezkabako Gotorlekuko Presondegian. 2017. urte bukaeran, Nafarroako hobien maparen arabera, soilik Nafarroan, 60 hobi baino gehiago falta ziren esku hartu eta hustutzeko. Ezkabako presoen ihesaldia 1938. urteko maiatzak 22an gauzatu zen. "1999. urtean Olagüeko (Anue Bailara) errepidea handiagotzean, hiru biktimen gorpuzkiak aurkitu zituzten, eta hauek Etulaingo hilerriko hezurtokian bota ziren", aipatu du Fermin Ezkieta idazle eta ikertzaileak aurkikuntzaren harira. Gaur egun arte, ihes egindako presoen 45 hilobi izan dira deshobiratuak eta ateratako gorpuzkiak familiei emanak. Aranzadi Elkarteko kideak eta Fermin Ezkieta ikertzailea hiritar askoren eskaerarekin ados daude: Frankismoaren biktimen bilaketa eta identifikazioaren beharra, urteak iraun duen ezjakintasuna alde batera utzi ahal izateko. Ezkietak "oinarrizko justizia" bat dela azpimarratu du. Etxeberriaren arabera, Aranzadi Zientzia Elkartea 2000. urtean hasi zen deshobiraketak gauzatzen. Etxeberria forentseak iturrien beharra azpimarratu du: "Lizarrustiko portuan hobi baten bila ibili ginen eta garaiko haur batek erakutsi zigun lekua. Oso pertsona zaharra zen eta arazoak izan genituen mendira igo behar izan ginelako" Deshobiratze prozesuaren iraupenaren inguruan Lizarrustiko portuaren adibidea gehitu du Francisco Etxeberriak: "Orain dela bi urte jakin izan genuen bertan hobi bat zegoela. Dokumentu batzuei esker tokia aurkitu dugu orain". urte hauetan, zonaldea erakutsi zigun garaiko haur hori hil da", gehitzen du forentseak. Aranzadi Zientzia Elkarteko kideek dokumentuak maneiatzen dituzte 1936ko Gudako fusilatu eta biktimen inguruan. Prozesu honetan zehar, kasu batzuetan lekukoak, informazio iturri beharrezkoak bihurtzen dira hobiak aurkitzeko orduan. Aranzadi Zientzia Elkartearen langileen zenbatekoari dagokionez, Etxeberriaren arabera, hamar eta hogeita hamar langile bitartean jarduten dira, hobien tamaina, tokiaren urruntasuna eta beste faktoreen arabera. Momentuan, Urbikainen (Nafarroa) aurkitutako buruezur bat aztertzen daude elkarteko antropologoek, horren sexua, adina, garaiera eta gaixotasunen bat zuen zehazteko helburuarekin. Deshobiraketa eta ikerketak gauzatzeko elkarte gehienek baliabide propioak erabili behar izaten dituzte. Biktimen hezurrak laborategian ikertu eta gero, Aranzadi Zientzia Elkarteak biktimen senitartekoei ematen dizkie, komenigarri deritzeten omenaldi eta agurrak egin ditzaten. Estatu mailari dagokionez, Jaenen (Andaluzia), adibidez, lehenengoz 2018. urte bukaeran Sorian, hobi posible bat aztertzen dabiltza ere Zientzia Elkartean. "Aurkitzen badugu, lurpetik atera, analisiak egin eta gorpuzkiak entregatzen ditugun arte, urte osoa pasa daiteke", azpimarratu du forentseak. Garaiko lekukoen edo familiakideen testigantzak beharrezkoak dira gehienetan deshobiratze prozesua martxan jartzeko. Elkarte askok bazkide eta norbanakoen erkapenei esker egiten dute lan, hala nola, Memoria Historikoa Berreskuratzeko Elkartea. Hobietan, sarri, 1936ko Gudan fusilatutako pertsonen objektuak topatzen dituzte, baita balak ere. Oscar Rodríguez boluntarioak salatu du deshobiraketak pribatuen esku dagoen zerbait dela. "Arrazoi politikoengatik hil eta bota zituzten, eta arrazoi politikoengatik daude oraindik hor", gehitu du. Aranzadi Zientzia Elkarteko laborategiko eraikina Donostin dago eta ikerketak alderdi zientifiko derberdinetan gauzatzen dituzte. Forentsearen arabera, hobiak hustu eta gero, batzuk hutsik geratzen dira, besteetan landa geratzen da eta beste batzuetan, monolito bat egiten da. "Giza kontuengatik" Hildakoen identifikazio eta lurperatzearen inguruan argi mintzatzen da Francisco Etxeberria. 1936ko Gudako bi bandoko biktimen tratamenduaren artean desberdintasun nabarmenak daude haren ustez. Forentsearen arabera, Valle de los Caídosen dauden 1936. urteko Gudako biktimen gehiengoa frankisten aldeko biktimak dira eta euren familien borondatez daude bertan. Etxeberriak dio, horren arrazoi nagusi bat, hilerriko tasak ez zituztela, eta gaur egun ere ez dituztela ordaindu behar da. "Falangisten gorpuren bat bilatzeko saiakerak egin ditzakegu, giza kontuengatik, baina ez gara alderdi honen biktimetan zentratuko, hauek hilerri batean daudelako, izen batekin eta omenduta", azpimarratu du. Forentsearen arabera, Gasteizetik 700 gorpu eraman zituzten Valle de los Caidos-era, Donostitik 125, Irunetik 60 eta Tolosatik 40. Historia ez dadila errepikatu Nafarroako Gobernuak Memoria Historikoaren tokiak babesteko ekintzak martxan jarriko ditu. Zenbait puntu Memoria Historikoko tokiak izendatuko dira, horiek mantendu, babestu, seinaleak jarri eta zabaltzeko helburuarekin. FOTOERREPORTAJE ARTISTIKOA Errepresio frankistaren sinbolo bat da 1988. urtean Ezkaban eraikitako eskultura. 2018. urtean berreraiki behar izan zen hainbatetan eraso zutelako. Nafarroako zonalde erdian kokatzen da Azkoien, gaur egun 5.800 biztanle dituen herria. Frankismoan errepresioa pairatutako emakumeen omenez egindako eskultura 2016. urtean eraiki zen, UPeI herriko ezker alderdi politikoaren gobernupean. Juan Carlos Castillo herriko alkatearen arabera, emakumeak izan dira oroimena bizirik mantendu dutenak. Herritarren partaidetza sustatu nahi izan da ere irudi hauen bitartez. Izan ere, harrietan esaldi eta aldarrikapenak idatzi dituzte herriko bizilagunek. Alargunen Herriko Elkartea eta Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkartearen eskutik jaio zen Sartagudako memoria parkea, 2008. urtean aurrekoak omendu eta gaurkoak sentsibilizatzeko helburuarekin. Paolo Albanese Sartagudako alkatearen arabera, herriko biztanle guztien artean harrera ona izan du parkeak hasiera eman zitzaion egunetik. Frankismoaren biktimen izenak idatzirik daude parkeko gune batean. Alargunen herria deitu zitzaion Gernikako arbola irudikaturik dago parkean, zuhaitz txiki baten bitartez. Bestetik, eta apur bat beranduago, "milaka juduen kontzentrazio-esparru izan zelako". Urtero hainbat belaunalditako jendea hurbiltzen da Gursen egiten den omenaldira. Nahiz eta hasiera batean errefuxiatuen eremu bat bezala jaio, berehala kontzentrazio esparru bat izatera pasa zen. Jose Ignacio de Sola bertan egon zen bere amarekin 6 urte zituelarik. Irunen jaio zen, baina guda zibila bukatu eta gero ez zen inoiz ez bere jaioterrira bueltatu. 1936ko Gudan nazioarteko brigadan bigarren errepublikaren alde borrokatu zuten pertsona batzuk gerturatu dira omenaldira. Ana Ollok gogorarazi du aurten 1936ko Guda eta frankismo hasierako 80. urteurrena dela eta azpimarratu du giza eskubideen urrapenak gogoraraztea ezinbestekoa dela milaka pertsonen familiak erreparatzeko. "Gizarte demokratiko bat ezin da inoiz ez gizarte amnesiko bat izan", gehitu du kontseilariak. Ollok "memoria gune" bezala definitu du Gurs, eta hauek babesteko garrantzia azpimarratu nahi izan du: "Gurseko kontzentrazio-esparrua memoria gune bikaina da, eta aipatu ditugun balioen transmisio tokia, zeinengatik hainbeste pertsona erail eta errepresioa pairatu zuten". Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak bere partetik, gaur egungo errefuxiatuek bizi duten errealitatearekin parekatu nahi izan du Gurseko kontzentrazio esparruan bizi izandako egoera. Erkorekak bestalde Ana Olloren adierazpenekin bat egin du memoriaren garrantzia azpimarratzean, eta errefuxiatuen heren bat Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiatik joan zirela nabarmendu du. "Milaka pertsona euren ingurunetik aldendu behar izan ziren, senideak atzean utzita eta frantzia errepublikarrean erbesteratu ziren", aipatu du. "Gurseko kontzentrazio-esparruan aldiz, ez zuten bilatzen zuten ezer ez aurkitu. Memoria berreskuratzea ez da bakarrik iraganera joatea, memoria oraina ere bada", gehitu du bozeramaileak memoriaren kontzeptuaren harira. Omenaldian gainera, Errenteriako "Dantzaz" dantza taldeak parte hartu du, espetxe eta erbestearen irudikapen bat eginez. Gurseko hilerrian ehundaka hilarri daude eta horietako batzuei izena falta zaie. Gabezia horrek izenik gabe hobietan dauden pertsonak irudikatzen du. Ana Ollo kontseilariak eredugarri bezala definitu ditu Gursen izandako pertsonen jarrera. "Gurs elkartasun gune bat izan zen barnean zeuden pertsonen artean eta emakumeak ahalduntzeko gune bat ere, bizi baldintza izugarri gogorren aurrean. ", aipatu du. Emandako hitzaldia bukatzeko Ollok berriro ere memoria nabarmendu nahi izan du: "Memoria, ez ahazteko. Memoria, ekintza tragiko horiek errepikatu ez daitezen". 83 urte geroago Frankismoaren biktima izandakoen gorpuzkiak non dauden jakitearekin nahikoa dute askotan gaur egun horien senideek. Batzuk informazio hori jaso gabe hiltzen dira, bizitza osoa horren atzetik ibili eta gero. Hildakoen informazio dokumentu desberdinak berreskuratu eta denboran atzera egitea beharrezkoa da horiek aurkitzeko. Memoriaren Nafarroako Institutuak Lur azpian izeneko erakusketa aurkeztu du Nafarroako deshobiraketen prozesuen inguruan. Horren arabera, pertsona batzuk etxetik atera eta zuzenean hiltzera eraman bazituzten ere, gehienetan lehenbiziko atxilotu egin zituzten, eta espetxeren batera eraman. FOTOERREPORTAJE SOZIALA Lidia Languizek 80 urte ditu eta Nafarroako herri txiki batean bizi da 26 urte zituenetik. Haur bat izanda bizi zuen 1936ko Guda, baina hau hasi eta urte batera, bere osaba etxetik atera eta hil zuten. Mariano Laguarta deitzen zen bere osaba. Senideek ez dute inoiz ez jakin non bota zuten bere gorpua. " Nekazaria zen, baina bere garaierako aurreratu bat zen. Nire aitonari askotan esaten zioten: Pobreen alde dagoela dirudi, esaiozu kontuz ibiltzeko", azaltzen du Lidia Languizek. "Azkenean begiratu zer gertatu zen", gehitu du. "Bi edo hiru egun egoten zen kanpoan baina gero etxera bueltatzen zen. Etxetik kanpo eraman zuten bostgarren aldian ez zen gehiago bueltatu", azaldu du. Languizen arabera, frankista ez izateagatik hil zuten bere aitona. "Dirua zor zion gizon batek salatu zuen", gehitu du. "Nire izeba hiru seme-alabekin geratu zen, (horietako bat oso gaixo zegoen), eta gainera bere aita-amaginarreben zaintzaren kargu", azaldu du Lidia Languizek. "Hasieran ezin zen ezer ez egin edo esan, nire izeba mehatxatu zuten. Nire lehengusinak hil ziren eta ez zuten noiz ez jakin non zegoen euren aita", dio bizi izandakoaren inguruan. Joaquin Urtasunen osaba San Kristobalen preso egon zen lau urtez. Bertatik irten eta gero, berriro atxilotu eta Alcalá (Madrilgo probintzia) eta Guadalajaran (Gaztela Mantxa) egon zen preso. Rafael Echarte deitzen zen Urtasunen osaba. "Zurgaina zen eta altxamendua egin zenean alderdi sozialistan modu aktiboan parte hartzen zuten, bai nire amak eta baita nire osabak ere", aipatu du Rafaelen ilobak. "San Kristobalen egondako lau urte horietan presoen ihesaldirik handiena egiten da. Nire osabak ez zuen ihesaldian parte hartu, etorkizun argirik ikusten ez zutelako", gehitu du gertakizun horren inguruan. Joaquín Urtasunen arabera, bere osaba San Kristobalen preso egon zen denboran, bere ahizpak ia egunero igotzen ziren janaria ematera. "Ihesaldiaren egunean, goizean, nire ama eta beste bi ahizpa gehiago bertan egon ziren eta ezusteko handia jaso zuten arratsaldean ihesaldiaren berri izan zutenean", dio. Familia askotan, isiltasuna gailentzen zen gerora gai honen inguruan hitz egitean. Rafael Echarteren familiaren kasuan ere horrela izan zen. Informazio guzti hau urteak pasa eta gero jaso du Urtasunek. "Nire etxean ez zen inoiz ez hitz egiten gai horri buruz, eta nire osaba nirekin bizi izan zen hil zen arte", azpimarratu du bere ilobak. Alcalá eta Guadalajarako kartzeletatik pasa eta gero, epaiketa bat egin zen Burgosen, eta heriotza zigorra ezarri zioten Rafaeli. Azkenean, 30 urteko zigorrarengatik ordeztu zuten eta hau, 15 urteko zigorra izatera pasa zen. "Zentzu horreran zortea izan zueneteakoa izan zela esan dezakegu", gehitu du Urtasunek. Joaquinen ama ere kartzelan egon zen, ezagutzen ez dituen arrazoiengatik. Rafaelen ilobak gordetzen dituen dokumentuak bere osaba hil eta gero berreskuratu ditu. "Nire osabaren delitua langile-klasea defendatzea eta ideologia sozialista izatea izan zen. Ez armarik ez ezer ez", aipatu du Urtasunek. Bere hitzetan, familia osoak pairatu zuen frankismoaren errepresioa. "Fotokopia bat daukat, eta bertan aipatzen da nire ama kartzelan egon zela, ez dakigu zergatik. Hilerik gabe utzi zuten", dio. Anai gazteena, bestalde, gerran egon zen, alderdi Nazionalean. "Nahitaez, imaginatzen dut", gehitu du horren inguruan. "Horretaz gain, nire izeba, Dora Echarte, Frantziara joan zen, garaian zeukan mutilagun bat joan behar izan zelako eta Dora, bere bila joan zen", aipatu du bere familiaren inguruan. "Beste beste ahizpa batek Doraren izenean egin behar izan zuen lan, bere ihesaldia ezkutatzeko". Joaquín Urtasunek, familiak etorkizunean izandako ondorioen inguruan, azaltzen du azken ahizpa honek ezin izan zuela erretiroa hartu egokitzen zitzaionean, bere ahizparen izenean lan egin zuelako zenbait urtetan. 1952. urtean libre atera zen Rafael eta 1986. urtean hil zen, 76 urtekin. Mertxe Benedék 72 urte ditu eta azken urteetan jakin izan du bere osabak bizi izandakoa. "Nire aita eta bere anaiak CNTko militanteak ziren, hau da, langile sindikalistak. Errepublika garaian jarduten ziren eta horregatik seinalatu zituzten. Anai gazteena San Kristobalen fusilatu zuten", aipatu du. Jose Benedéri indultua aitortu zioten, baina ez zen San Kristobaletik bizirik atera. "Heriotza-agirian aipatzen da ihesaldian hil zela. Baina ordutako aske egon behar zen. Berez, aske utzi zuten eta kartzelatik alde egiteko esan zioten", aipatu du. Heriotza-agirian traumatismo baten ondorioz hil zela esaten da. Mertxeren hitzetan, "tiro batek eragindako traumatismo baten ondorioz". Bizi izandako errealitatea islatzen duen istorio bat kontatu du, bere ama gogoratuz: "Familia, atxilotu eta San Kristobalen zegoela enteratu zenean nire ama bisitan joan zen, nire anai nagusienarekin." Presoaren ilobak dio bere osabak bere lehen ilobari muxu bat ematea posible zen galdetu ziola guardiari. "Nire amak esaten zuen honek kolpe bat eman ziola armarekin eta bisita bukatu zela", gehitu du. Ez zuten gehiago ikusi, ez zuten ezer ez jakin berari buruz. Miguel Torregrosa Mertxeren familiakidea da. Haren ustez, emakumeei esker mantendu ziren familiak. "Zalantzarik gabe emakumeak izan ziren aurrera jarraitzea lortu zutenak, hilea soildu eta errizino-olioa hartzera behartzen zituztenean. Emakumeei esker seme-alabak aurrera atera ziren", aipatu du. Mertxe Benedé: "Nire aitak ez zuen inoiz ez horri buruz hitz egin. Herri txiki batean bizi ziren, non bi alderdikoak ezagutzen ziren. Ez dugu inoiz ez ezer ez jakin eta sinestarazi egin digute garaileena lorpen handi bat izan zela, krudelkeria bat izan zenean.". Garaiko familiakideen arteko eskutitz ugari gordetzen ditu Mertxek. Luzaroan iraun duen isiltasuna eta horrek eragin duen ahazteak dira errepresioa jasandako familietan errepikatzen diren bi ezaugarri. Mertxe Benedék aipatzen du familian gehienetan gaiari buruz hitz egiten ez zen arren, osaba batek kontatzen zizkiola garaiko zenbait istorio. "Nire aitaren beste anai batekin, urteak pasa eta gero apur bat hitz egiten nuen gaiari buruz. Baina kanpotik galderak egiten ziotenean ez zuen erantzun nahi", esan du. "Nik esaten nion bizirik geratzen zen azken anaia zela eta gauzak idatzita utzi behar genituela, baina ez zuen nahi", gehitu du isiltasunaren inguruan. Gizarteak gaur egun duen erantzunkizuna azpimarratu du preso izandakoren ilobak: "Parte hartu, hitz egin eta eztabaidatu behar dugu. Hori da gure aurrekoek utzi diguten mezua". Aurrera egin, gogoan izanda Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen elkarteak urtero antolatzen du frankismoaren errepresioa pairatu zuten pertsonak aitortzeko omenaldi bat, Iruñako Gaztelugibel kaleko plazan. Aurten apirilaren 13an izan da omenaldia, Bigarren Errepublikaren eguna baino egun bat lehenago. Nagusiak dira beti ekintza honen protagonistak, eta malkoak, oroitzapenak, solasaldiak eta baita barreak ere partekatzen dituzte bertara hurbiltzen direnen artean. KALE-FOTOERREPORTAJEA Trini Larraza omenaldiaren protagonistetako bat da. 1941. urtean jaio zen. "Guda hasi zenean Arbizun hiru emakume irakasle zeuden: nire izeba eta beste bi. Euskararen jarraitzaile izateagatik zigortuak izan ziren", aipatu du. Hiru urtez ezin izan zuten lan egin. "Etxarrin emakume eta irakasleei hilea mozten zien gizon bat zegoen. Nire ama beti beldurrez bizi zen, bere buruari galdetzen nire izeba noiz hilko zuten", gehitu du. "Beldurra" hitza behin eta berriz aipatzen du Trini Larrazak. Fusilatutakoen senideak hurbildu dira omenaldira eta publikoaren lehen ilarako esertokiak bete dituzte. Aurtengo omenaldian aipamen berezia egin zaio Mariano Saez nafarrari. Saez, abokatua, irakaslea eta Iruñako zinegotzia izan zen 1931. urtetik 1934. urtera bitartean, magisteritza eskolako zuzendaria, UGTko irakaskuntza federazioko presidentea eta PSOE alderdiko militantea. Ripan hil zuten 1937ko otsailaren 10ean. Sara Cordón Mariano Saezen biloba, Gaztelugibel plazan egon da eta bere aitonaren garrantzia maila profesional, politiko eta sindikalean azpimarratu nahi izan du. Sara Cordónek horrela azaldu du garaiko egoera: "Hezkuntza lehentasun bat izan zen bigarrren errepublikako gobernuarentzat. 1931. urtean, analfabetismoak biztanleria osoaren %30-50ari eragiten zion", dio. Cordónen arabera, soilik Nafarroan, 300 irakasle baino gehiagok pairatu zuten errepresioa, eta bere aitona horietako bat izan zen. Sara Cordónen amona ere irakaslea izan zen eta zigorrak ere jasan zituen. "Bere senarra galtzeak suposatzen zuen minaz gain, nire amonari denbora luzez lan egitea debekatu zioten, bost seme-alaba mantendu behar zituelarik", azaldu du Cordónek. Patxi Telletxeak aurkeztu du ekimena eta guda zibilean erahildako 3.452 nafarri eskaintzen zaiela omenaldia azpimarratu du. "Gizon eta emakume horiek delitu bakar batengatik sinatu zuten euren heriotza-epaia: bere eskubideengatik borroka egitea", esan du. Lore gorriak eta bandera errepublikarrak omenaldiko sinbolo ikur izan dira. Amaia Lerga Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteko presidenteordea da eta omenaldian izan da. Bere mintzaldiaren bitartez, 1936ko Guda eta frankismo garaia gogoratu nahi izan du, egoera desberdinak azpimarratuz. "Frankismoak, lurren banaketa, emakumeen eskubideak edo estatuaren laikotasuna aurrera ez egitea eragin zuen. Genozidio bat burutu zen eta oraindik ez da zigortu", esan du. Erbesteko errealitatea ere azaldu du, pertsona horien guztien aitorpena eginez. Lergaren hitzetan, ia milioi erdi errepublikarrek gurutzatu behar izan zuten muga. "Horien heren bat, emakumeak, adinekoak eta haurrak ziren.", dio horren harira. Lergak Julia Alvarez irakasle eta abokatuaren adibidea aipatu du eredu bezala: "Liburutegi baten sorrera bultzatu zuen bere herrian eta probintzia bateko lehen emakume agintaria izan zen". "Erbesteratu ziren pertsonen eta euren familien mina aitortu nahi dugu gaur, badakigulako injustiziak oraindik min egiten duela", nabarmendu du Nafarroako Fusiltuen Senitartekoen Elkarteko presidenteordeak. Bestalde, aipamen berezi bat egin du bere diskurtsoaren bitartez, eta kolektibo desberdinak aipatu ditu salaketa bat eginez: "Torturak jasan, atxilotuak, fusilatuak, lapurtuak edo bazterturik izan ziren pertsonak. Emakumeak, LGTBIQ kolektiboa, gogoan zaituztegu". Erorien monumentuaren auzia ere aipatu du Amaia Lergak, Iruña eta Nafarroako irudia "zikindu" egiten duela nabarmendu duelarik. "Heriotzaren monumentua, goiko puntatik beheraino bota beharko zen monumentua", salatu du. Buakatzeko, Lergak, hobiak hustutzeko garrantzia azpimaratu du: "Hobi zail edo bideraezinak ez daitezela egon. Errepideak altxatu, hezurtokietan bilatu eta lur tonak nahasi behar badira, egin dadila". Ekimenari emaiaera emateko, Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteko boluntario eta bertaratutakoek lore eskaintza bat egin dute plazan dagoen harrizko monolitoan. Esan bezala apirilaren 13an egin da ekimenn hau aurten, Bigarren Errepublikaren eguna baino egun bat lehenago. Aurten, memoria historikoa hain gertu eta aldi berean hain urrun dagoen egunetan. Kolektibo desberdinek eskatzen dituzten bitartean, elkarteak beharrezkoak direlako oraindik prozesu horiek aurrera eraman ahal izateko.
science
addi-8febd3961dd6
addi
cc-by 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/34757
Fotokazetaritza eta memoria historikoa: egungo egoera hobien bilaketatik omenaldietara
Amatriain Jiménez, Sara
2019-07-22
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea 2019ko maiatzaren 28a Memoria historikoa eta fotokazetaritza: Egungo egoera hobien bilaketatik omenaldietara Aurkibidea Memoria historikoa eta fotokazetaritza: Egungo egoera hobien bilaketatik omenaldietara 1 1. Sarrera Proiektuaren ardatz nagusia memoria historikoa da eta horren aukeraketak ikuspegi sozialarekin du zerikusia. Izan ere, gertaera historikoak gaur egun gizartean duen zuloa eta horrek sortu dituen gatazka sozial, kultural eta politikoa erreparatu eta gero, proiektu honen ideia sortu zen. Ikuspegi sozial horrek lotura emozionala sortu du proiektuan zehar, informazio-iturri batzuekin sortu den harremana dela-eta, eta baita nire familiarekin ere, azken atalean azalduko den bezala. 2. Proiektuaren ikuspegia Gradu Amaierako Lan honetan gaurkotasunezko gai baten aukeraketa egin eta fotokazetaritza ikuspegitik bost fotoerreportaje garatzea eskatzen da. Bost fotoerreportajeen gai nagusia berdina izan arren, hauek desberdinak behar zuten izan. Hau horrela izanda, salaketa fotoerreportajea, fotoerreportaje narratiboa, artistikoa, soziala, eta kale-fotoerreportajea izan dira egin beharreko bost fotoerreportajeak. Bestalde, horien garapena azaltzen duen memoria bat eskatzen zen, hain zuzen ere, hemen aurkezten dena. Memoria historikoa eta fotokazetaritza: Egungo egoera hobien bilaketatik omenaldietara 2 Gaur egungo fotokazetaritzaren inguruko proiektua izanik, gaurkotasunezko gertaera baten beharra sortzen da, eta aldi berean bost fotoerreportaje desberdin egiteko eduki adina sor dezaken gaia. Zenbait alderdi politiko eta gizartearen parte batek Memoria Historikoaren Legea eraberritzeko egiten duten eskaera eta ohiartzun soziala ikusita, gai hori gehiago aztertzearen nahia sortzen da. Gaia hori izanda, errealitate ezkutatu baten inguruan informatu eta salatu nahi izan dut eta horretarako sentimenduetara jo nahi izan dut ateratako argazkiekin, helburu hori modu horretan lor nezakeelako. Fotokazetaritza proiektua izanik, hasteko Imágenes de un siglo en España: una mirada a la historia y la vida cotidiana (Armada eta Sánchez, 2010) argazki liburu bat erreparatzen egon nintzen, horien izaera ikusi eta ideiak hartzeko helburuarekin. Aipatutako lanean, bereziki deigarriak eta aldi berean gogorrak iruditu zitzaizkidan 1936. urtetik aurrera eta gerraostean ateratako argazkiak. 1936ko Gudan eta frankismo garaian desagertutako pertsonak eta horien gorpuzkiak inoiz ez ez agertzeak familia askoren baitan zulo bat osatzen dutela ikusi nuen hainbat albistetan behin baino gehiagotan. Gaur egun egoera hori deshobiraketen beharrean eta horien eskaeretan laburtzen da. Izan ere, eldiario.es egunkari digitalak 2015. urteko abuztuaren 10ean argitaratutako albiste baten arabera, 2000. urtetik 2012. urtera arte (12 urtean), 332 hobi ireki ziren deshobiraketak gauzatzeko (Baquero, 2015). "Gobernuak 2000 ehorzketa zenbatzen ditu baina ARMH erakundeak (Memoria Historikoa Berreskuratzeko Erakundea), bikoitza baino gehiago egon daitezkela, baina ikerketa seriorik egon ez dela salatzen du", gehitu zuen egunkariak albiste horren harira. Francisco Etxeberriari abenduaren 5ean nik egindako elkarrizketan, forentseak alderdi frankisteko biktimak hilobietan eta familia kideek egin nahi izan dituzten omenaldiekin daudela aipatu zuen. 1936ko Gudako biktimen tratamenduaren aldea eta batez ere desoreka ikusita, beste arrazoi bat sortu zen proiektu honen fotoerreportajeak lotzen dituen gaia memoria historikoa izateko. Fotokazetaritza proiektu honen azken emaitza lortu arte, hainbat zati lotu behar izan dira, eta zati hauek, hasierako ideia orokorra sortu zenetik osatzen dira, ikasturtea iraun duen prozesu baten ondoren. Fotokazetaritza proiektu hau garatu ahal izateko bilaketa eta ikerketa sakon bat egin da, ideia orokor batetik abiarazi eta orain aurkezten den proiektura iritsi ahal izateko. Aipatzekoa da bestalde, Nafarroa hartu dudala eredutzat fotoerreportajeak egitean, baina beste kokapen batzuk zehazteko ahalegina egin dut, hala nola Aranzadi Zientzia Elkartera hurbildu nintzenean edota Gurseko omenaldian egon nintzenean. Hortaz, Nafarroa abiapuntu hartu dudala esan dezaket eta horren arrazoia gertutasuna izan da batez ere. Memoria historikoa eta fotokazetaritza: Egungo egoera hobien bilaketatik omenaldietara 3 Proiektuari forma eman ahal izateko helburuarekin, Rosa Isabel Vázquez (2017) argazkilari eta irakaslearen El proyecto fotográfico personal liburua erabili dut gida bezala. Proiektu hau gauzatzeko argazkilariak aipatzen dituen honako urrats hauek eman dira, jarraian azalduko direnak: • " Ideia edo gaia aukeratzea • Ikertzea eta proiektuaren dokumentazioa • Saiakuntzak egin • Proiektua zehaztu • Argazkiak atera • Editatu • Azken aurkezpenerako formatua definitu " (Vazquéz, 2017: 24-25) Fotokazetaritza proiektu honen kasuan, aurretik aipatutakoaz gain, beste urrats bat gehitu da, funtsezkoa proiektuaren azken emaitzarako: Maketazioa InDesign programaren bitartez, bost fotoerreportajeak elkartzen dituen dokumentu bakar bat sortu dudan arte. 3. Erabilitako materialak 3.1 Argazki-kamera Argazkiek osatzen dute proiektuaren ardatz nagusia. Nikon D3300 reflex argazki kamera erabili da hauek ateratzeko, eta 18-55mm AFP CX VR objektiboa. Ateratako argazki guztien artean ahalik eta informazio gehien eskaintzen dutenak aukeratu ditut fotoerreportaje guztietan, aldi berean emozioetatik distantzia hartuta. 3.2 Ahots-grabagailua Informazio-iturrien elkarrizketak eta testigantzak grabatzeko telefono mugikorrean daukadan ahots grabagailua erabili dut. Hau aukeratu dut Internet bidez grabaketak nire e-posta pertsonalera bidali eta horrela, hauek gordetzeko aukera izan dudalako. Elkarrizketak ez nituela galtzen ziurtatu dut horrela. Osotara, bost fotoerreportajeak egiteko hamasei ahots-grabaketa egin ditut, elkarrizketak eta hitzaldiak kontuan hartuta. 3.3 InDesign Proiekturako erabilitako material fisikoez gain, InDesign ordenagailu programa aipatu nahi dut, beharrezkoa izan delako bost fotoerreportajeen azken emaitzarako. Proiekturako Windows ordenagailu bat erabili dut eta InDesign programa lortzeko, Adobe Creative Cloud bitartez, hau deskargatu, eta zortzi hilean 24, 19 euroko kuota ordaindu dut. Memoria historikoa eta fotokazetaritza: Egungo egoera hobien bilaketatik omenaldietara 4 4. Estetikaren intentzionalitatea 4.1 Alde fotografikoa Fotoerreportaje bakoitza egiteko 40 argazki inguru atera ditut eta horietatik 30 – 35 aukeratu eta maketatu ditut. Argazkiak ateratzeko orduan, planoen nolakotasuna kontuan hartu dut eta informazio gehien eta konposizio aldetik egokien ateratakoak aukeratu ditut. Irakurleak jasotzen dituen konnotazio ideologikoak etengabe ager daitezkela kontuan izan dut. Irudien itxuraren harira, Kazetaritza Graduko Fotokazetaritza irakasgaiaren programa teoriko-praktikotik abiatu dut lana. Hau horrela izanda, programan azaltzen diren eta jarraian aipatuko ditudan kodeak erabilgarriak izan dira argazkiak atera, moztu eta maketatzeko orduan: Kode guztien artean aipatzekoak izan dira bereziki espazio, keinu eta sinbolo kodeak proiektuan zehar, hauek izan baitira material informatiboa produzitzeko orduan gehien errepikatu direnak. Jarraian, prozesu honen alderdi deigarrienak aipatuko dira. Espazio kodeari dagokionez, errealitate mugatua eta informazio gehien eskaintzen duena aukeratu dut. Hau da, argazkietan agertzen diren subjektuak baliagarriak izaten saiatu naiz, baina beharrezkoa den irudietako airea hartuta. Kode honi dagokionez, salaketa fotoerreportajean eta fotoerreportaje sozialean lehen plano eta xehetasun planodun argazkien kopurua handia edo gehienena izan da, izan ere baliabide hori erabili nahi izan dut argazkien indarra eta esanahia handitzeko helburuaz. Plano orokorreko argazkiak urriak izan dira bi fotoerreportaje hauetan eta erabili ditudanak fusilatutako presoek egindako ibilbidea erakusteko izan dira. Sinbolo kodean nabarmentzekoak izan dira gorpuzkiak, batez ere buruhezurrak. Heriotzaren ikurra transmititu nahi izan dut horiekin eta kode berdinarekin jarraituz, fotoerreportaje artistikoan loreen presentzia azpimarratu nahi dut, loreek biktimekiko errespetua irudikatzen baitute. Horregatik fotoerreportaje artistikoan irudi handi batean lehen orrialdean kokatu dut lore baten irudia, arreta deitzeko modu bat bezala. Azkenik, kaleko soslaiaren fotoerreportajean bandera errepublikarrak nagusitu dira sinbolo bezala. Azken hauek, sinbolo oso indartsuak dira. Erlazio kodeari dagokionez, proiektu osoan zehar egindako argazki guztietan helburu berdina izan dut kontuan, eta hortaz argazkietako elementuen arteko erlazioarekin emozioa transmititu nahi izan dut. 4.2 Maketazio irizpideak InDesign CC 2019 programarekin maketatu ditut bost fotoerreportajeak. Programa honekin izandako aurretiko esperientzia oso murritza zen eta beraz, esan dezaket hasieratik ikasi behar izan dudala hau erabiltzen eta jakintza hori erreportajeek eskatzen zutenera moldatzen. Bost fotoerreportajeak DIN A4-ko formatuan maketatu ditut, formatu bertikalean. Hortaz, fotoerreportajeen lehen orri guztiak orri bakarrera maketatu ditut eta lehen orrien aurrean orri txuri bat erantsi dut. Times New Roman izan da bost erreportajeetarako erabilitako letra tipoa. Tituluetarako tamaina aldakorra izan da, izan ere lerro bakarrera maketatu ditut, eta horregatik horien luzeeraren arabera, handiagoa edo txikiagoa ipini dut. Hau horrela izanda, erabilitako tamainarik handiena 50 puntukoa izan da. Erreportajeen gorputzetarako 18 puntuko tamaina erabili dut eta argazki-oinetarako 16 puntukoa. Bestalde, fotoerreportaje mota zehaztu dut hasieran goiko eskuineko zatian. Hau 18 puntuko tamainarekin, letra larriz eta Baskerville Old Face letra tipoarekin adierazi dut. Argazkiak maketatzeko orduan fotoerreportajeen egiturari dagokionez, salaketa fotoerreportajean eta fotoerreportaje sozialean garrantziaren arabera ordenatu dira argazkiak. Horrez gain, fotoerreportaje guztietan, lehen orrialdean iruditu zaizkidan ateratako argazkirik deigarrienak ipini ditut, horiei garrantzia gehitzeko. Bestalde, argazki guztiak azpigaika multzokaturik maketatu ditut, hau da, orrialde bakoitzean, ezaugarri berdinak edo zerbait komunean duten argazkiak ipini ditut. Fotoerreportajeen koherentzia mantentzea izan da horren helburua. Orrialdeen fondoa txuri kolorez mantentzea erabaki dut, argazkiak direlako elementu garrantzitsuenak bost erreportajeetan eta iruditu zait modu honetan, hau da, fondo txuriarekin, argazkiak modu argiago batean ikusten direla eta eman nahi izan diedan garrantzia ez dela galtzen. Bestalde, testua hobeto irakurtzen dela iruditu zait, bisualki orokorrean argitasun handiagoa dagoelako. Maketazioarekin jarraituz, orrialdeen ertzetan erreportajeen gai orokorra azpimarratu nahi izan dut eta horretarako argazki zahar baten markoa erabili dut, irakurlea 80 urte atzera garraiatzeko eta aipaturiko gai nagusia, memoria historikoa, azpimarratuz. Bost fotoerreportajeen aurkibidea izan da maketatu dudan azken elementua. Izan ere, hauek bukatuta izatea beharrezkoa zen, batetik, portaden argazkiak tamaina txikian jarri ditudalako, eta horretarako beharrezkoa zen argazki hauek zehaztuta izatea, eta bestetik, fotoerreportaje bakoitza zer orrialde zenbakian hasi eta zeinean bukatzen den zehazteko. Memoria historikoa eta fotokazetaritza: Egungo egoera hobien bilaketatik omenaldietara 6 Fotoerreportajeen kokapenaren ordena hauek produzitu eta garatu ditudan dataren arabera ordenatu ditut eta aurkibidean ere horrela ordenaturik daude. Aurkibidea bi orrialdeetan maketatu dut, argazkiak gehitu ditudalako eta horien tamaina txikia izan arren, orrialde bakar bat mugatuegia zela iruditu zaidalako bost fotoerreportajeak aukibidean iragartzeko. Hau horrela izanda, aurkibidearen ezkerreko orrialdean "aurkibidea" titulua, salaketa fotoerreportajea eta fotoerreportaje narratiboaren tituluak, orrialdeak, eta dagozkien portaden argazki txikiak adierazi ditut. Eskuineko orrialdean bestalde, fotoerreportaje artistikoa, soziala eta kale-soslaiaren fotoerreportajeen datuak ageri dira. Aurkibidearen maketazio-irizpideei dagokienez, fotoerreportajeetan erabilitako marko berdina erabili dut, argazki zahar baten fondoa irudikatzen duena hain zuzen ere, bost fotoerreportajeekin koherentzia mantentzeko eta aurkibidearekin lotura bat egiteko asmoz. Aurkibidean erabilitako letra tipoa Times New Roman izan da, fotoerreportajeetan erabilitako berdina, tipografia argia dela iruditzen zaidalako, eta gaur egun kasu batzuetan ohitura aldatu eta beste tipografiak erabiltzen diren arren, prentsan asko erabili den letra tipoa delako. Izan ere, infoGráfica diseinu webgunearen arabera (Colon, 2013), Times New Roman egunkarien iturri tipografiko erabilitakoenen artean dago. Aurkibidearen fondoa ere, fotoerreportajeetan bezala, txuria mantendu dut, argitasuna eskaintzeko asmoz, letra eta zenbakiak hobeto desberdindu eta ulertzen direlako. Letren tamanari dagokionez, aurkibidearen titulua letra lodiz eta 75 puntuko tamainakoa idatzi dut. Fotoerreportaje motak desberdintzeko, bakoitzaren tituluaren gainean, zein motari dagokion idatzi dut: 1. Salaketa fotoerreportajea, 2. fotoerreportaje narratiboa, 3. fotoerreportaje artistikoa, 4. fotoerreportaje soziala eta 5. kale-fotoerreportajea. Hauek letra larriz idatzi ditut, 26 puntuko tamainarekin. Tituluak aldiz, kurtsiban idatzi ditut, 32 puntuko tamainarekin, eta orrialdeen zenbakiak formatu normalean eta 28 puntuko tamainarekin. Orrialdeen zenbakiak zenbatzeko orduan orri txuriak kontutan hartu ditut eta aurkibidean zenbakiturik azaltzen dira. Hau da, fotoerreportajeak orri txuriarekin hasten dira. Aurkibidearen bi orrialdeen espazioa ondo banatu eta fotoerreportaje bakoitza hobeto sailkatzeko, bost laukizuzen sortu ditut, eta bakoitzean, dagokionaren izenburu eta orrialdeen zenbakiak, portadako argazkiarekin batera jarri dut. Hau, InDesigneko laukizuzen tresnarekin egin dut, eta forma hauek ikusteko beltz kolorez jarri ditut laukizuzenen ingurua. Proiektuarekin izandako arazo handiena maketazio atalarekin izan da. Aurretik aipatu bezala, proiektua egiten joan naizen heinean ikasi behar izan dut InDesign programa erabiltzen. Hasieran, horizontalean eta 1366 x 768 px tamainako formatuan hasi nintzen maketatzen, eta salaketa fotoerreportaje osoa formatu horretan maketatu nuen, bertikal bikoitzean maketatzea erabaki nuen arte. Proiektuan zehar sortutako bigarren arazoak portadako orrialdearekin du zerikusia. Izan ere, ez nuen kontutan hartu lehen orrialdea bakarrik doala eta maketatzen hasi nintzen portadako orrialde hori aintzat hartu gabe. Aldaketekin jarraituz, argazkiak behin aukeratu eta maketatuta nituenean, horietako batzuei bi orrialdeetako espazioa eskaintzea erabaki nuen bi arrazoiengatik: Batetik, argazki horien garrantzia handitzea, eta bestetik, fotoerreportajeak arin eta ikusgarriagoak egitea. Azken honekin jarraituz, zuzendu beharreko Memoria historikoa eta fotokazetaritza: Egungo egoera hobien bilaketatik omenaldietara 7 hurrengo pausoa, aipatutako bi orrialdeko argazki horiek bi orrien erdigunea zeharkatzea zen, mugarik ez dagoela erakusteko. Hala ere, aurretik aipatu ditudan arazo edo aldaketak erraz zuzendu nituen eta ez zuten denbora askorik behar izan. Proiektuan zehar maketazioarekin izandako arazo nagusia testuarekin izan zen, hain zuzen ere, paragrafoak argazki eta orrialde bakoitzaren egituran egokitzearekin, eta ezbehar hau fotoerreportaje guztietan errepikatu da. Izan ere, zerbait idatzi, eta testu justifikatuan jarri eta gero, paragrafoetako lerro batzuetan hitz solteak geratzen zitzaizkidan. Horren ondorioz, testu zati horiek goitik behera berrikusi behar izan ditut eta lerroen artean gutxi gora behera hitz kopuru berdina zeudela ikusi eta gero, ordenagaiuko "enter" teklaren bitartez lerro hauek moztu ditut. Horrela, testu zatiak orrialdeen egitura osoarekin integratzea lortu dut. Aipatzekoa da bestalde, hasieran aurreikusita nituen testu zati batzuk kendu ditudala gerora, batez ere argazki-oinetan jarritako esaldiak. Horietako batzuk kentzea erabaki dut egindako azken berrikusketetan, informazio gehiegi edo egindako maketazioa kargatuegia zegoela iruditu zaidalako eta esan bezala, proiektuaren garrantzi gehiena argazkiei eman nahi izan diedalako. Maketazioarekin zerikusia duen azken aldaketa bost fotoerreportajeak bukatu eta aurkibidea egin eta gero egin behar izan dut. Aurretik aipatu bezala, formatu bertikal bikoitzean maketatzea erabaki dut eta horrela eginda, erreportaje bakoitzaren lehen orria txuriz utzi behar da, PDF formatura pasatzean binaka azaltzen baitira. Azken horretaz bost erreportajeak eta aurkibidea PDF formatu bakarrean jarri nahi izatean ohartu naiz. Hortaz, fotoerreportaje bakoitzaren egitura aldatu dut eta orri txuri bat gehitu dut bakoitzaren azken bertsioaren aurrean. Behin dokumentu hauek modu egokian maketaturik izanda, aurkibidea eta erreportajeen bost artxiboak batu ditut, denak PDF formatuan. Azken hau, Adobek eskaintzen duen artxiboak konbinatzeko aukeraren bitartez egin dut. Azkenik, aurkibidearen lehen bertsioan jarritako orrialde zenbakiak ere aldatu ditut, txertatutako orri txuriak ere zenbatu ditudalako. Memoria historikoa eta fotokazetaritza: Egungo egoera hobien bilaketatik omenaldietara 8 Ordena hau proiektua aurrera joan ahala erabaki dut, eta prozesu horretan erabakigarriak izan dira fotoerreportajeen gaien aukeraketa eta baita informazio-iturrien eskuragarritasuna ere. Hauek jarraian dauden azpiataletan azalduko dira xehetasun handiagoarekin. Erreportajeen dokumentazioa eta horiek sortzeko informazioa lortzeko, iturri pertsonalak eta iturri dokumentalak erabili ditut. Proiektuan zehar agertutako iturri bat, Francisco Etxeberria forentsea, horren bitartez lortutako informazioa dela-eta, bi erreportajeetan erabili dut: salaketa eta fotoerreportaje narratiboan. Jarraian fotoerreportaje bakoitzerako erabilitako iturriak zehaztuko dira, baita horiekin kontaktua ezartzea nolakoa izan den. 5.1 Salaketa-fotoerreportajea Salaketa-fotoerreportajea Etulainen (Nafarroa) egindako deshobiraketa baten ingurukoa da eta salaketa ikuspegia emateko argazki deigarriak ateratzen ahalegindu naiz. Ateratako argazki guztien artean hogeita hamabi argazki aukeratu eta maketatu ditut. Hauek, abenduaren 16an atera nituen. Jarraian, fotoerreportajeak osatzeko erabili ditudan iturri personal eta dokumentalak azalduko ditut. Informazio-iturri pertsonalak Francisco Etxeberria Memoria historikoaren gaia zehaztu eta gero, berehala Aranzadi Zientzia Elkartearekin kontaktuan jarri nintzen e-posta bitartez. Elkarteko idazkaritzatik Francisco Etxeberria antropologo forentsearekin kontaktuan jarri zidaten bere e-postaren bitartez eta geratzeko egun eta hitzordua zehaztu eta gero, abenduaren 5ean Aranzadi elkartera hurbildu nintzen forentseari elkarrizketa bat egiteko asmoz. Iturri pertsonal honek eskainitako informazioa deshobiraketa lanen helburua ezagutarazteko eta lan prozesua nolakoa den ikustarazteko baliogarria izan da batez ere. Bi helburu hauek salaketa eta narrazio fotoerreportajeen bitartez transmititu nahi izan ditut hurrenez hurren. Etulainera hurbildu nintzenean deshobiraketaren argazkiak ateratzeko abenduaren 16an, Fermin Ezkieta idazlea zegoen, izan ere bera izan zen bertan egon zitezkeen gorpuzkien berri informatu zuen pertsona. Ezkieta idazle eta ikerlaria da eta Los Fugados del Fuerte de Ezkaba (Ezkieta, 2017) liburua idatzi du San Kristobalgo kartzelako ihesaldiaren inguruan urteak ikertzen egon ostean. Aranzadi elkarteko kideek deshobiraketa gauzatzen zihoazen bitartean, idazleak datuak eskaini zituen biktimen inguruan eta informazio hori eta horren ostean egindako elkarrizketa bat informazio bezala erabili ditut erreportaje honetarako. Memoria historikoa eta fotokazetaritza: Egungo egoera hobien bilaketatik omenaldietara 9 Hainbat ikertzaile eta adituren liburuak izan dira fotoerreportaje hau osatzeko erabili ditudan iturri dokumental esanguratsuenak. Hasteko, iturri pertsonaletan aipaturiko Ezkietaren (2017) Los fugados del Fuerte de Ezkaba liburua baliagarria izan da presoen eta kartzelaren datu kuantitatiboak ezagutzeko, eta baita kartzelaren barneko egoeraren ideia bat egiteko ere. Liburuekin jarraituz, Memoria Historikoa Berreskuratzeko Elkartearen sortzaile den Emilio Silvaren eta Santiago Macías idazlearen liburu bat kontuan izan dut: Las fosas de Franco: los republicanos que el dictador dejó en las cunetas (Silva eta Macías, 2003: 307) Gainera, Amaia Kowaschen (2017: 42) liburu bat erabili dut, emakumeek garaiko presoekin izandako elkartasuna eta horien beharra islatzen duena: Sareak ehotzen: San Kristobal Fuerteko presoekin elkartasuna izan zuten emakumeak (1934-1945). Iturri dokumentalekin jarraituz, Nafarroako hobien zenbatekoa erakusten duen mapa bat erabili dut, gutxi gorabeherako kopuruen berri izateko. Mapa horretan (Nafarroako Gobernua, 2017), esku hartu den hobien zenbatekoa, esku hartu ez den hobien zenbatekoa, aztertu diren hobiak eta bestelako tokiak azaltzen dira irudikaturik. Ezkaba aldizkariko urtarrileko zenbakian argitaratutako artikulu bat erabili dut bestalde (Abasolo, 2019: 14-15), Nafarroan frankismo garaian bizi izandako egoeraren inguruan hitz egiten duena. Azken informazio honekin lotuta, Diario de Noticias egunkarian argitaratutako berri bat erabili dut (Iribarren, 2018: 8), batez ere biktimen kopuru zehatza ezagutzeko. Azkenik, 2018ko azaroaren 27an Pla, Querejeta eta Errastiren (2018) Lur azpitik lur-azeleratuz erakusketa dokumentala ikustera hurbildu nintzen, San Kristobal gotorlekua eta bertan preso izandakoen berri izateko. 5.2 Fotoerreportaje narratiboa Fotoerreportaje narratiboa Aranzadi Zientzia Elkarteko deshobiraketa lanen prozesuan zentratu dut eta hori islatzeko hogeita hamabi argazki maketatu ditut. Abenduaren 5ean atera nituen argazki hauek eta jarraian azalduko direnak dira erabilitako iturriak. Aurretik aipatu bezala, abenduaren 5ean Aranzadi elkartean egon nintzen, e-posta bidez bertakoekin hitzordua adostu eta gero. Etxeberria forentsearen hitzak oso erabilgarriak izan dira erreportaje honetan, izan ere erakutsitako argazki eta informazioen bitartez, elkarteko lan prozeduraren nolakotasuna erakutsi nahi izan dut. Egun honetan egindako elkarrizketa hau zatika bereizi dut eta salaketa fotoerreportajerako eta fotoerreportaje narratiborako erabili dut. Abenduaren 5ean argazkiak ateratzen nituen bitartean, laborategian Nicole Lambacher antropologarekin egon nintzen buruezur bat aztertzen zebilen bitartean. Berarekin hizketan egon nintzen eta bere lana ezagutzeko aukera izan nuen. Memoria Historikoa Berreskuratzeko Elkartearekin e-postaz kontaktuan jarri eta gero, Oscar Rodríguezen telefono zenbakia lortu nuen. Berarekin elkarrizketa bat izan nuen telefono bidez otsailaren 27an eta lortutako informazioa Espainia mailan memoria historikoaren egoera ezagutzeko eta hau, gainetik bada ere, islatzeko erabili dut. Informazio-iturri dokumentalak Fotoerreportaje honen iturri dokumentalei dagokienez, albiste bat izan da lagungarria, aipatutako iturri pertsonalekin informazio nahikoa bainuen. Hau horrela izanda, CanalSur telebista eta irrati hedabidearen (2019) online albiste bat erabili dut, urtarrilaren 8an argitaratutakoa, Andaluziako Marmolejo herrian egindako omenaldi baten inguruan. Azken hau, Espainia mailako memoria historikoaren egoerarekin alderaketa egiteko asmoz erabili dut gehien bat. 5.3 Fotoerreportaje artistikoa Fotoerreportaje artistikoa memoria historikoaren inguruko eskulturen inguruan egin dut. Egun desberdinetan atera ditut argazkiak hainbat lekutan egon naizelako. San Kristobalgo eskulturaren argazkiak martxoaren 11n atera nituen, Peralta herrikoak apirilaren 1ean, Sartagudako Memoria Parkeko argazkiak apirilaren 3an eta Gurseko omenaldikoak apirilaren 7an. Osotara, hogeita hamahiru argazki maketatu ditut honetan. Paolo Albanese Sartagudako alkatea da eta memoria parkearen argazkiak fotoerreportaje artistikoan sartzeko, parkeko bere ikuspuntua ezagutzea beharrezkoa zela iruditu zitzaidan. 2019ko martxoaren 30ean Sartagudako Udalarekin e-postaz kontaktuan jarri nintzen eta alkateak egunean bertan erantzun zidan. E-postaz galdera batzuk bidali nizkion, eta horrela behar nuen informazioa jakinarazi nion. Galdera horiek erantzuteko prest zegoela esan zidan eta nire telefono zenbakia eskatu zidan. Apirilaren 11n bere deia jaso nuen eta telefonoz hitz egin genuen. Ana Ollo eta Josu Erkoreka Apirilaren 7ko Gurseko omenaldian, Ana Ollo Nafarroako Hiri eta Instituzio harremanen kontseilaria eta Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea egon ziren eta ekitaldian zehar hitza hartu zuten. Horien berbaldietako ahots grabazioak hartu nituen eta euren ikuspuntua Gurseko omenaldiaren zatian islatu ditut. Jose Ignacio de Sola Jose Ignacio de Sola Irunen jaio zen eta 1936ko Gudan Frantziara erbesteratua izan zen bere familiarekin batera. Gurseko kontzentrazio-esparruan egon zen sei urte zituelarik eta 2019ko apirilaren 7ko omenaldira hurbildu eta bere bizipenak kontatu zituen. Bere istorioaren ahots grabaketa bat egin nuen eta hau ere fotoerreportajean aipatu dut. Castillo herriko alkatearen hitzaldi bat azaltzen da eta horren aipamen bat erabili dut fotoerreportaje honetan. Sartagudako memoria parkeko zatirako, bi informazio-iturri dokumental erabili ditut. Hasteko, Sartagudako Udalaren webgunea kontsultatu eta bertan Alargunen Elkartearen eta memoria parkea sortzearen helburuak hartu ditut informazio bezala. Bestalde, Nafarroako turismoaren webgunea parkeko informazio orokorra ezagutzeko erabilgarria izan da (Navarra.es, 2019). Fotoerreportaje honen gaia aukeratzean testigantzei eta horien protagonistei eman nahi izan diet garrantzia. Horregatik, 1936ko Gudako biktimen senideak bilatzea izan da lehen pausoa. Hogeita hamahiru argazki maketatu ditut osotara eta hauek egun hauetan atera ditut: Lidia Languizen etxean apirilaren 3an egon nintzen, Joaquín Urtasunen etxean apirilaren 8an egon nintzen eta Mertxe Benedérekin apirilaren 10ean egon nintzen. Iturri hauen inguruko informazioa jarraian azalduko da eta baita erabilitako informazio-iturri dokumentalak. Informazio-iturri pertsonalak Lidia Languiz Ezagun baten amona da eta horren bitartez jarri nintzen kontaktuan berarekin. Hasieran telefonoz hitz egin genuen eta geratzeko egun eta ordu bat zehaztu eta gero, Apirilaren 3an goizean bere etxera joan nintzen argazkiak atera eta berarekin hitz egiteko helburuarekin. Lidia Languiz Zangotza (Nafarroa) ondoko herri txiki batean bizi da eta bere etxean garaiko argazki gutxi dituen arren, jasotako testigantzak interesgarriak izan ziren. Mertxe Benedé eta Joaquín Urtasun Txinparta Fuerte San Cristobal elkartearekin kontaktuan jarri nintzen e-posta bidez martxoa bukaeran, esanez 1936ko Gudako testigantzen bila nengoela. Egun berean jaso nuen erantzuna eta Mertxe Benedé eta Joaquín Urtasunen telefono zenbakiak bidali zizkidaten. Bi pertsona hauek deitu eta lehenengo momentutik prest egon ziren nirekin hitz egiteko. Euren etxean geratu nintzen biekin, izan ere bertan dituzte gordeta familia kideen dokumentu, argazki, epai eta bestelakoak. Aipatzekoa da bestalde, biek proposatu zidatela euren etxeetan geratzea, aurretik aipatutakoaz gain, erosotasun kontuengatik ere. Joaquín Urtasunekin apirilaren 8an arratsaldean geratu nintzen, berarekin hitz egin eta aste bat geroago. Aipatu bezala bere etxera hurbildu nintzen eta bere familiaren istorioa kontatu zidan. Urtasunen osaba San Kristobalgo kartzelan egon zen eta heriotza zigorra ezarri zioten. Guadalajara (Gaztela-Mantxa) eta Alcalá de Henareseko (Madrilgo Erkidegoa) kartzeletan ere egon zen. Urtasunek datu hauek bere osaba hil eta gero lortu ditu, izan ere familiak ez zuen horren inguruan hitz egiten. Istorio hau kontatu eta gero, bere osaba izandakoaren kartzeleko dokumentuak erakutsi zizkidan eta bere argazkiak eta dokumentu horien argazkiak atera nituen. Ordu bat inguru egon nintzen berarekin. Mertxe Benedérekin apirilaren 10ean goizean egon nintzen bere etxean. Benedéren osaba San Kristobalgo kartzelan preso egon zen eta fusilatu zuten. Kasu honetan, Mertxe Benedék ez zuen bere osaba ezagutu, eta aurreko kasuan bezala, familiak ez zuen inoiz ez gaiaren aipamenik egin. Mertxe Benedérekin bi ordu inguru egon nintzen eta erakutsi zizkidan dokumentuen artean, bere familiako argazki zaharrak, bere osabaren heriotza-ziurtagiria eta bestelako kartzeleko dokumentuak zeuden. Miguel Torregrosa Miguel Torregrosa Mertxe Benedéren senarra da eta frankismoaren biktimak izan diren senideak ditu. Mertxe Benedérekin bere etxean geratu nintzen egunean bere senarra ere bertan zegoen eta fotoerreportajean Benedéren istorioan zentratu naizen arren, Torregrosak ere bere senideek bizi izandakoaz hitz egin zuen eta bere modu laburrean bada ere, bere ikuspuntua erakutsi nahi izan dut. Aipatzekoa da lau informazio-iturriek oso jarrera aktiboa erakutsi zutela beraiekin lehenengoz kontaktuan jarri nintzen momentutik, eta hunkitu zirela euren senideen inguruan hitz egitean. Informazio-iturri dokumentalak Iruñeko planetarioan aurkeztutako Bajo Tierra - Lur azpian izeneko erakusketara (Nafarroako Memoriaren Institutua, 2019) hurbildu nintzen apirilaren 2an, eta bertan informazioiturri bezala erabilgarriak ziren zatien argazkiak atera nituen, informazio bezala interesgarria zena erreportajean islatu ahal izateko. 5.5 Kale-fotoerreportajea Fotoerreportaje honen gaia Iruñako Gaztelugibel plazan Errepublika egunean urtero ospatzen den omenaldia da eta bertaratutakoak dira fotoerreportaje honen protagonistak. Hogeita hamabi argazki maketatu ditut osotara fotoerreportaje honetan. Apirilaren 13an izan zen omenaldia eta hortaz argazkiak egun horretan atera nituen. Jarraian azalduko diren informazio-iturri pertsonalak ere egun horretan lortu nituen. Informazio-iturri pertsonalak Kale-fotoerreportajea Iruñeako Gaztelugibel plazan egindako Apirilaren 13ko omenaldian zentratu dut, erabilitako informazio-iturri pertsonalak egun horretan gerturatutakoen artean lortu nituen, eta egun horretan egin nituen elkarrizketen eta hitzaldien ahots grabaketak. Omenaldiko plazara iristean elkartu nintzen Trini Larrazarekin. Larraza, ezagun baten ama da eta hasieran ez nuen bere familiaren istorioa ezagutzen baina berarekin hitz egiten hasi nintzen eta bere izebak pairatutako errepresioaren inguruan hitz egin zidan. Horren ahots grabaketa bat egin nezaken galdetu eta baietza jaso eta gero, informazio bezala erabili nituen bere adierazpenak. Amaia Lerga eta Patxi Telletxea Patxi Telletxea omenaldia aurkezteaz arduratu zen, eta ekitaldiaren sarrera eta bukaera hitzaldiak egin zituen. Iraupen handiko berbaldia ez izan arren, adierazpen labur batzuk erabilgarriak izan dira, eta horrela bestalde, iturri pertsonalen kopurua handitu dut. Amaia Lerga Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteko presidenteordea da eta hitza hartu du omenaldiaren bukaera aldera. Lergak, bere hitzaldiaren bitartez, garrantzia eman nahi izan die erbesteratuak izandako pertsonei, errepresioa pairatutako emakumeei eta LGTBI+ kolektiboari. Bere adierazpenak, berari egindako argazki eta plano orokorreko zenbait argazkiekin batera erabili ditut. Omenaldiko protagonista nagusia Mariano Saez Morilla izan zen, abokatua, irakaslea eta politikaria izandakoa, eta errepresioa sufritu eta gero, fusilatua izan zena frankismo garaian. Sara Cordón Mariano Saezen biloba da eta familiaren ordezkaria moduan egon zen omenaldian hitzaldi bat emateko eta bere aitonaren gorpuzkiak bilatzeko prozesua nolakoa izan den azaltzeko asmoz. Informazio-iturri dokumentalak Politikarien presentzia garrantzitsua izan da ekitaldi honetan eta garrantzia bertaratutakoei eman diedan arren, Ana Ollo eta Uxue Barkos ikusi nituen bertan. Politikari gehiago zeuden egiaztatzeko helburuarekin apirilaren 14ean, hau da, omenaldiaren hurrengo egunean, prentsa bisitatu eta Noticias de Navarra interneteko egunkariaren albiste bat erabili dut, omenaldiaren egun berekoa, bertaratutako politikarien berri izateko. 6. Etorkizuneko proiektuak Aurkeztutako proiektuak denboran jarraitutasuna izatea du xede, hasieran zehaztutako helburuak bete direlako, denboran luzatzeko aukera dagoelako eta beste eremu batera eramatea posible delako. Proiektuan zehar garatutako fotoerreportajeak Nafarroan zentraturik daude eta dokumentazio lanerako eta informazio-iturrien bilaketarako Nafarroako hainbat elkarterekin jarri naiz kontaktuan, fotoerreportajeetan ikusi, eta gero prozesu hori azaldu dudan moduan. Elkarte hauetako kideen jarrera oso positiboa izan da eta informazioa eskaintzeko prest egon dira hasieratik. Hau horrela izanda, proiektua memoria historikoarekin zerikusia duen eta hau ekintza desberdinen bitartez sustatzen duen Nafarroako elkarte batean aurkeztea planteatu dut. Proiektua euskaraz idatzita dagoela ikusita, Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkartean aurkeztea aukera onena dela uste dut. Dena den, Txinparta elkartearekin e-postaz kontaktuan jarri naiz ere eta proiektua eskaini eta hau aurkezteko proposamena plazaratu dut, gaiaren inguruan informatzeaz gain, sentsibilizazio ariketa bat egitea izan delako helburu nagusietako bat eta horretarako, elkarte hauek beharrezkoak direla uste dudalako. Eremu pertsonalean ere bere tokia izan du proiektu honek. Fotoerreportaje sozialerako informazio-iturriak bilatzen negoela, nire familia kidei frankismo garaiko errepresaliaturen bat ezagutzen zuten galdetu nien, horrela bazen, istorioa entzuteko asmoz. Horien artean nire amona zegoen, eta bere osaba baten inguruan hitz egin zidan lehenengo aldiz. Izan ere, fotoerreportaje sozialean elkarrizketatutako pertsonen egoera errepikatu da nire familian ere: Gaiari buruz ez hitz egitea. Nire amonaren osaba 1937. urtean etxetik atera eta atxiloturik kamioi batean sartu zuten beste pertsona batzuekin batera, eta hori izan zen horren berri izan zuten azken eguna. Nire amonak ez zuen bere osaba ezagutu baina bere izebaren hitzak gogoratzen ditu gaur egun. Ez zuten inoiz ez jakin non lurperatu zuten gorputza. Nire amonaren familia osoa Aragoiko herri batean bizi zen garai horretan eta gertaera honen berri izan nuenean A.R.I.C.O Aragoiko Memoria Berreskuratzeko Elkartearekin jarri nintzen kontaktuan e-postaz, bertako biktimen inguruko dokumentazioa izango zutelakoan. Maiatzaren 9an jarri nintzen beraiekin kontaktuan eta egunean bertan jaso nuen erantzuna. Miguel Angel Capapé elkarteko buruak artxiboetan horren inguruko dokumentazioa bilatzen zeudela aipatu zidan. Momentuan, horren erantzunaren zain nago. Kazetaritza proiektu honekin harreman zuzenik ez izan arren, nire familian sakontzeko balio izan dit lan honek, eta etorkizun ez oso urrun batean nire amonaren osabaren gorpuzkien bilaketak, jarraikortasuna emanen dio proiektuari. 7.2 Elkarrizketak eta hitzaldiak Amaia Lerga, Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteko presidenteordearen hitzaldia (2019-04-13). Ana Ollo, Nafarroako Hiri eta Instituzio Harremanen kontseilariaren hitzaldia
science
addi-45344068a719
addi
cc-by 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/34758
Gazteen harreman afektibo-sexual heterosexualetan gauzatzen den sexu-indarkeriaren analisia: Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleen kasua.
Santesteban Aristu, Naroa
2019-07-22
Leioa, 2019ko maiatzaren 18a. "Gradu Amaierako Lanaren egileak adierazten du lan original eta propio honetako datuak benetakoak direla, eta hala izan ezean bere gain hartzen duela jokabide ezegokien (plagioen, irudien erabilera bidegabeen eta abarren) erantzukizuna. Irudien copyrighta haien jabeena edo lizentziadunena da. Dibulgazio helburuekin baino ez dira erabili hemen, lanaren marko teorikoa edo analisia ilustratze aldera". Esango nuke ahobero entzuteak sortzen didan suminak eta sozialki deserosoa denarekiko dudan jakin-goseak bat egin dutela lan honen abiapuntuan. Edozein gizatalde zapalduren bizipenak zalantzan jartzeko edo baliogabetzeko kutsua duen oro iraingarriegia iruditu zait beti. Azpiazu-k (2017) aipatzen duen subjektu zapalduaren begirada pribilegiatua-ri esleitzen ez zaion eta daukan balioa zor diogulakoan nago. Goazen, orduan, begirada horietako batzuen betaurrekoak janztera, horren xedea izan baita ikerketa hau aurrera eramatera bultzatu nauena. Aztertuko dugun ikergaia hurrengoa izango da: Gazteen harreman afektibo-sexual heterosexualetan jazotzen den sexuindarkeriaren analisia: Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleen kasua. Gai hau ikertzea interesgarria eta beharrezkoa iruditzen zait. Izan ere, gure gizartean hezkuntza afektibo-sexualak gabezia kezkagarriak ditu nire iritziz. Hezkuntza formalaren markoan, nekez jasotzen dugu honen inguruko informazioa, eta jasotakoa oinarri heteropatriarkal nabaria duela uste dut. Nire eta nire ingurukoen esperientzian oinarrituz, etxean ere ez da ohikoena auzi hauei buruz modu hezigarri batean mintzatzea, batez ere emakumeon kasuan. Faktore sozializatzaileengandik jasotzen ditugun estimuluek sexu-harremanen egitura biolentoa naturalizatzen eta legitimatzen dute, eta bakoitzak elkarrekintza horretan izango duen rola barneratzen du bere sexuaren arabera. Honen ondorioz, uste dut harreman afektibo-sexualen barneko (bikoteetan, aldizkako harreman sexualetan...) sexu-indarkeria normalizatuta eta ezkutatuta dagoela gehienetan. Erlazio hauetan norbanakook, emakumeok bereziki, sarritan sexuharremanak izateko betebeharra sentitzen dugula iruditzen zait, gure ezezkoa automatikoki baliogabetzen duen kontratu bat sinatu izan bagenu bezala. Indarkeria sexualaren iruditeri kolektiboak eta mitoek sinestarazten digute ezinezkoa dela bikotekide batek bestea bortxatzea, edo desirarekin hasi den harreman sexual bat eraso bilakatzea. Gainera, indarkeria-dinamika hau haustea zaila dela uste dut, arlo "pribatuan" garatu eta geratu ohi delako. Gure aurreiritzia emakumeak indarkeria honen biktima nagusiak izango direla da, sistema heteropatriarkalaren eraginez. Hala ere, emakumeak eta gizonak aztertuko ditugu, bi sexu/generoek errealitate berdina nola ulertzen eta bizitzen duten behatzeko. Era berean, sexu-harreman heterosexualetan jarriko dugu arreta soilik, gure ustez botere-dinamika sendoak garatzeko potentzial handiena izan dezaketelako. Adinari dagokionez, gazteria ikertzea erabaki dugu arrazoi desberdinak direla bide. Gai sexualei buruz arituko garen heinean, emaitza errealago eta fidagarriagoak lortu ahal izango ditugula uste dugu. Izan ere, helduagoak maiz ez daude bereziki prest haien esperientzia sexualei buruz hitz egiteko. Era berean, indarkeria mota honen inguruko kontzientzia gazteriaren artean helduagoen artean baino zabalduagoa dagoela iruditzen zaigu, eta datu esanguratsuagoak biltzea ahalbidetuko digu honek. Honi tiraka, interesgarria izan daiteke gazteek duten ezagutza eta kontzientzia maila ezagutzea, bide horretatik hezkuntza afektibo-sexualean dituzten gabeziak behatzeko aukera izango baitugu. Eremua mugatzeko xedez, EHU-ko ikasleak aztertzea erabaki dugu gure inguruko egoera ezagutzeko asmoz. Bide batez, honi buruz jada ikertutakoa ezagutzeko aukera emango digu honek, eta gure emaitzekin bat egiten duen ala ez behatu ahal izango dugu. Bestalde, zehaztu nahi dugu lan honetan ez dela aurkituko biktimen eta erasotzaileen profil-eraketa saiakerarik, askotan egiten den legez. Gaur egun agerian dago ez dela existitzen biktima edo erasotzaileen bereizgarririk, beraz, ez diogu zentzurik ikusten hau egiteari. Bada, esparru pribatuan gauzatzen den sexu-biolentzia hau publikotzeko saiakera apala izango da ikerketa hau. Hurrengoak dira ikerketaren ardatz izango diren helburuak: Helburu zehatzak: 1. Biolentzia sexual hau pairatzen duten emakumeen eta gizonen kopuruak erkatzea. 2. Indarkeria sexual hau ezartzeko erabiltzen diren taktikak eta aurrera eramaten diren praktika nagusiak identifikatzea. 3. Indarkeria horren aurrean gazteek dauzkaten erreakzioak edota erantzunak ezagutzea. 4. Sexu-biolentzia hau zer nolako maiztasunarekin gertatzen den behatzea. 5. Biolentzia hau norabide bakarrean edo bitan gauzatzen den ikustea, hau da, indarkeriaren biktimak ezartzaileak ere diren ala ez. 6. Gaiaren inguruan dagoen kontzientzia maila eta ezagutza kolektiboa aztertzea. Indarkeria sexualari buruzko lana egingo dugun heinean, ezinbestekoa da honen kontzeptualizazioa egitea. Sexu-indarkeria definitu ahal izateko, lehenengo kontzeptuak marko legalean izan duen eboluzio historikoa ezagutu behar dugu. Ondoren, autore desberdinek indarkeria sexualari esleitu dioten zenbait esanahi emango ditugu aditzera. Bukatzeko, ikergai honetan indarkeria sexualak izango duen definizioa zehaztuko dugu, eta lanean zehar termino hau aipatzen dugunean, definizio horri egingo diogu erreferentzia. Eboluzio historikoa marko legalean Emakume guztion askatasun sexualaren aitorpen legala berri samarra da. Egun, zigor-kodea da askatasun sexualaren kontrako delituak tipifikatzeko erabiltzen den erreferentzia-marko legala. Hurrengo lerroetan delitu sexualen eta, bide batez, indarkeria sexualaren eboluzio historiko, legal eta soziala ezagutuko dugu laburki (Fortún, 2014): K. a. 130 eta k. o. 530 bitartean, Corpus Iuris Civilis edo Zuzenbide erromatar pribatuak jada legezko abisuak zeuzkan hurrengo titulu orokorraren barne: "Atentados al pudor de una mujer honrada o de un impúber" (Fortún, 2014: 53). Indarkeriak suposatzen zuen irainarekin lotzen zen. Foru Juzgo-ak, bere aldetik, emakume alargunak eta birjinak hartzen zituen biktima bezala, eta birjintasuna edo kastitatea ziren babestutako ondasun juridikoak. Beraz, gainerako emakumeak ez zituen indarkeriaren biktimatzat jotzen. Espainiako Foru Errealean, delitu sexualen epigrafea hurrengoa zen: "De los que roban o engañan a las mujeres" (Fortún, 2014: 53). Honen kasuan, erasotzailea bakarra zenean, emakume ezkongabeak, senardunak, ezkonberriak edo mojak hartzen ziren kontuan, eta emakume guztiak erasotzaile bat baino gehiago baldin bazegoen (Fortún, 2014). Definizio desberdinak eta gurea Ikusi dugun bezala, kontzeptuak eboluzio legala eta soziala izan du denboran zehar. Osborne-ren (2009) arabera, feminismoak lortu du indarkeria sexuala emakumeen menderakuntzan elementu garrantzitsu gisa identifikatzea. Familien ohorearen kontrako delitutzat jotzetik, emakumeen aurkako ezezagunen zein hurbileko pertsonen eraso bezala hartzera igaro da. Indarkeria sexualaren inguruan jardungo dugun heinean, marko legalean izan duen ibilbidea ezagutzeaz gain, gure ikerketan izango duen definizioa jorratzea ere berebizikoa da. Horretarako, lehenenik eta behin, kontzeptuaren inguruan lan egin duten autore edota erakunde desberdinen hainbat esanahi, hautemate edota eztabaida aditzera emango ditugu. Xehetasun ugari izan dezakeen terminoa dela behatuko dugu hurrengo lerroetan zehar. Hasteko, Osasunaren Mundu Erakundeak (2002) ezarritako definizioari helduko diogu: desiratzen ez den ekintza sexual, ekintza sexuala burutzeko saialdi edota komentario edo intsinuazio sexual oro, edo hertsapenaren bitartez pertsona baten sexualitatea erabiltzeko edo merkaturatzeko ekintzak, harreman mota edozein dela ere, edozein esparrutan, etxea zein lantokia barne. Indarkeria sexualak, beraz, ekintza anitz hartzen du barne, hala nola, hertsapenaren bitartez gauzatutako harreman sexualak afektibotasunaren testuinguruan. Giza, Sexu eta Ugalketa Eskubideak urratzen ditu. Giza Eskubideen bortxaketen artean, ikusgaitasun gutxien eta hedapen gehien duenetarikoa da (OME, 2002). Fortún-ek (2014) azaltzen duen bezala, beste edozein biolentzia motaren antzera, sexualak ondorengo ezaugarriak ditu: lege-zigorra dauka; ondorio fisiko edota emozional garrantzitsuak izan ditzake; kontrol-, dominazio- eta uzkurtze-modua da; gatazka pertsonalekin edo amorru zein frustrazio sentimenduekin borrokatzeko hartzen den jokabidea da. Bestalde, López-ek (2012) pertsona baten askatasunaren kontra egiten duen edozein sexu-izaerako ekintza dela adierazten du, eta bere funtsa pertsona horren baliozko onespenaren falta dela (Fortún, 2014). Ideia hauek berresten dituzte García, Olivares, San Vicente & Jaime-k (2004): biolentzia sexualak pertsonen sexu-askatasuna bortxatzen du, giza-askatasunaren barneko funtsezko eskubidea dena. Bere oinarria da pertsonek harreman sexualak noiz, nola eta norekin izaten dituzten erabaki ahal izatea, hertsapenik gabe. Antona-k eta Madrid-ek (2007) adierazten dute sexu-indarkeria hainbat modutan ager daitekeela, halaber, hertsapena bikoteetan, abusuak, prostituzio behartua, pertsonen salerosketa, sexu-jazarpena, bortxaketak, genitalen mutilazioa edo ezkontza goiztiarra. Hortaz, praktikak askotarikoak izan daitezke: sexu-harremanen inposatzea, objektuak bagina edo uzkian sartzea, beste pertsonak egin nahi ez dituen praktikak aurrera eramatera derrigortzea, onespenik gabe biluzien argazkiak ateratzea, exhibizionismoa, antisorgailuak erabiltzeko edota sexu-transmisioko gaixotasunen kontrako neurriak erabiltzeko eskubidea ukatzea, abortatze behartua… García-k et al.-ek (2004) biolentzia sexuala gauzatzen den eremuaren arabera sailkatzeko proposamen bat daukate. Batetik, eremu familiarrean jazotzen dena, adibidez, bikote batek ezarritakoa edo gurasoek adostutako genitalen mutilazioa. Bestetik, familiaren eremutik at gertatzen dena, ezezagun edo ezagun ez-familiar batek ezarritakoa, laneko sexu-jazapena edota emakumeen salerosketa, esaterako (Fortún, 2014). Fortún-ek (2014) esaten duenaren arabera, indarkeria sexualaren tipifikazioan, hurrengoa da sailkapena: ➢ Sexu-agresioa: onespenik gabeko harreman sexualak, larderia edo bortizkeriaren bidez inposatutakoak. ➢ Sexu-abusua: onespenik gabeko harreman sexualak, larderia edo bortizkeriarik gabe gauzatutakoak. ➢ Sexu-jazarpena: onespenik gabeko eta izaera sexualeko ahozko, ez-ahozko edo fisikoak diren jokabideak lan- edo irakaskuntza-eremuan. Osborne-k (2001), bere aldetik, sexu-agresioa definitzeko, hertsaduraren elementuan jartzen du arreta nagusiki. Definizio juridikoak ez bezala, alde batera uzten ditu indarkeria hori ezartzeko erabiltzen diren bitartekariak. Ulertzen du pertsona baten nahien kontra aurrera eramaten den edozein ekintza sexuala dela, ezartzeko modua edozein dela ere. Ildo honetatik doaz Corral, Echeburúa eta Amor (1997) ere, agresio sexualean biktimaren pertzepzioa lehenesten baitute, erasoaren forma zein egoeraren aurrean. Sexu-agresioen barnean, lau mota sailkatu daitezke erasotzailearen eta biktimaren arteko erlazioari erreparatuz: ezezagunek egindako erasoak, ezagunek egindako erasoak, bikote-harreman baten testuinguruan gertatutakoak eta taldean egiten diren erasoak. Bikote-harremanen testuinguruan gertatutakoetan arrisku handiagoa dago etorkizunean erasoak jazotzeko (Fortún, 2014). Gure kasuan, harreman afektibo-sexualei buruzko ikerketa burutuko dugun heinean, ezagunek egindako eraso sexualetan eta bikote-testuinguruan gauzatutako eraso sexualetan sakonduko dugu zertxobait gehiago, Fortún-en (2014) eskutik: ➢ Sexu-erasotzailea ezaguna denean: izan daiteke laguna, auzokidea, lankidea, lagunen laguna edota biktimarekin intimitate mailaren bat duen pertsona. Alkohola dagoen testuinguru sozialetan gertatu ohi da. Suerta daiteke borondatez izaera sexualeko ekintza bat hastea, eta momentu jakin batean biktimak praktika batzuk egin nahi ez izatea. Une horretan erasotzaileak biktima derrigortzea da kategoria honen adibide bat. Autore batzuk hertsadura sexualerako estrategiak edota taktikak identifikatzen dituzte. Livingston, Buddie, Testa eta VanZileTamsen-en (2004) kasuan, lau estrategia sailkatzen dituzte: ➢ Ahozko pertsuasioa: hemen taktika negatiboak (atsekabe adierazpenak, ahozko erasoak, uzkurtasuna…), positiboak (hitzezko sedukzioa…) eta neutroak (karga emozionalik gabekoak) bereizten dira. ➢ Ekitea: etengabe erabilitako ahozko taktikak edo taktika fisikoak dira. ➢ Pertsuasio fisikoa: laztan eta musuetatik, eraso sexualeraino hartzen du barne. ➢ Sarbide-irabaztea: hurbiltzeko aitzakiak bilatzean datza. Struckman-Johnson, Strucman-Johnson eta Anderson-i (2003) dagokionez, taktiken sailkapen bat ere proposatzen dute. Hauek hertsadura eta agresioa abusumaila desberdinetan banatzen dituzte, larritasun gorakorrekoak: 1. Maila: kitzikapen sexuala, ez ahozkoa (laztanak, arropa kendu…) 2. Maila: manipulazio emozionala (ahozko ekitea, uzte-mehatxuak, xantaia…) 3. Maila: sarbidea errazten duten taktikak (alkoholaren kontsumoa aprobetxatu edo suspertu…) 4. Maila: indar-fisikoaren erabilera 2.2 Maitasuna eta menderakuntza Jakina denez, lan honetan aztertu nahi den indarkeriak heteropatriarkatuaren sistema zapaltzailea du oinarri. Hortaz, berebizikoa da honen inguruko teoria desberdinen eta, batez ere, ekarpen feministen berrikuspen bibliografikoa egitea, aztertuko ditugun dinamiken esanahia ulertu nahi badugu. MENDERAKUNTZA Millet-ek (1986) aldarrikatzen duen bezala, sexua politikoa da, eta politika botere-harremanetan oinarritzen da. Botere-harremanen bitartez, gizarte-talde batek beste gizarte-talde bat menperatzen du. Bada, politika kontzeptua zabaltzen du pertsonala politikoa denaren aldarri entzutetsuaren bitartez. Politika sexualaren ideia garatzen du eta patriarkatua identifikatzen du: gizonek emakumeen gain ezartzen duten dominazioa. Millet-ek hiru kategoria bereizten ditu: estatusa, izaera eta rola. Genero maskulinoak goreneko estatusa dauka, eta honetan oinarrituz garatzen edo barneratzen ditu bere izaera eta rola, esleipen naturala izango balitz bezala. Halaber, generoak eraikuntza sozialak dira eta bakoitzari izaera desberdina esleitzen zaio: kategoria femeninoari otzantasuna, lasaitasuna, besteen zaintza… eta kategoria maskulinoari boterea, bortizkeria, indarra... Sistema patriarkalak barne-kolonizazioa eramaten du aurrera: genero-kategoriak gure baitan txertatu eta sexuaren arabera, pertsonak femenino edo maskulino bihurtzen ditu jaiotzatik. Honela, kategoria hauen arteko botere-harremana barnerarazten du eta emakumeak gizonen menpe uzten dituen ordena sozial bat finkatzen du, non gizonezkoek botere-instituzio guztiak dominatzen dituzten. Izan ere, Amurrio-k (1995) azpimarratzen duen legez, emakumeek garrantzia daukate instituzio bakar batean, familian, eta garrantzi hori euren menpekotasun eta jazarpenean oinarritzen da. Honi tiraka, aipatzekoa da Beauvoir-ek (1975) behatu zuena: eme ugaztun guztietatik emakumea da alienatuena, eta alienazio hau gehien ukatzen duena. Bera da organismoaren esklabizazio sexuala erraztasun handiagoz onartzen duena. Bada, nola gertatzen da barne-kolonizazio hau? Hau ulertzeko, Bourdieu-k (1997) azaldutako botere eta sistema sinbolikoak dira gako: sistema sinbolikoak, errealitatea ezagutzeko eta interpretatzeko balio duten tresnak dira, hala nola, lengoaia, erlijioa, artea… Hauen bidez, ezagutza sortu, eta kontsentsu soziala lor daiteke. Tresna hauek eliteek sor edo kontrola ditzakete: sinbolo hauen ekoizpen baliabideak euren esku daude, hau da, botere sinbolikoa daukate. Modu honetan, errealitatea ulertzeko modu bat inposatzen dute, haien interesen alde. Sistema hau errealitate unibertsal moduan aurkezteak talde batzuen arteko ezberdintasunak bermatzen ditu, ezarritako jazarpena ezkutatuz. Sistemak eta ordenak bere birsorkuntza eta batasuna bermatzen ditu, eta legitimazioa eskuratzea lortzen du. Beste era batera esanda, gizonen agindupean dauden botere-instituzio horiek botere sinbolikoaren bitartez eskuratzen dute errealitate soziala sortzeko ahalmena eta, bide batez, denboran irautekoa. Gauzak zer diren, zer ez diren eta zer izan daitezkeen erabakitzeko gaitasun hori dominazio-tresna gisa erabiltzen dute, biolentzia sinbolikoa ezartzen dute, eta emakumeen aurkako biolentzia normalizatzen dute. Izan ere, menperatzeko zilegitasuna eskuratzen dute, menderatuek ez dutelako zapalkuntza hautematen. Sistema eta eredu kultural honen baitan sozializatu diren heinean, zentzu bat ematen diote menderakuntzari, logika bat, eta indarkeria hori hautemateko zailtasunak izan ohi dituzte (Bourdieu, 1997). Etengabe birsortzen den ordena honek gizonezkoen menperakuntza berresten duen makina sinboliko baten moduan jarduten du, sexuen araberako banaketan oinarritutako egitura inposatuz: lanaren banaketa, esparru publiko eta pribatuaren banaketa, betebeharren banaketa… Hau gorputzen eraldaketa sakon eta konplexu baten bidez gauzatzen da, non gizonak gizontasuna erakustea eta emakumea feminitatearen adierazle izatea legitimatzen den (Bourdieu, 2000). Emakumeak jarrera otzana erakustera derrigortuta dauden era berean, gizonek menperatzaile rola bereganatzeko presioa daukate, eta uste dute gizontasuna indarkeriaren bitartez erakutsi behar dutela sozialki onartuak izateko (Bourdieu, 2000). Gizonek omen duten presio honen ildora, Hardy-k eta Jiménez-ek (2001) ideia interesgarriak plazaratzen dituzte: kultura patriarkalak gizonei botere-abantailak ematen dizkien era berean, bakoitzaren nortasuna baliogabetzen duten estereotipoen gatibu egiten ditu, eta beren askatasuna zapaltzen du. Honen adibide dira sarritan hartzen dituzten arriskuak, batzuetan emakumeen aurkako indarkeria bilakatzen direnak. Adibidez, gizonak erabakitzea preserbatiboa ez erabiltzea harremansexualetan, emakumea guztiz ados ez egon arren. Emakumeenganako biolentzia bilakatzen diren ekintzeekin lotu dezakegu artikuluaren hurrengo adierazpena: arau patriarkalaren arabera, sexu-bulkadak kontrolatzeko ezintasuna gizontasunaren ezaugarria da. Ondorioz, beti sexualki ase egon behar duela uste du gizonak, eta ezin duela asetzeko aukerarik galdu (Hardy eta Jiménez, 2001). Maskulinitatearen ezaugarriei jarraiki, elementu nagusia boterea dela iragartzen dute autoreek. Botereak, sentimendu, emozio eta behar afektiboen kontrola dakar berekin. Kontrol hau galtzekotan, besteek ezaugarri femeninoak esleitzeko arriskua egongo litzateke, guztiz arbuiatzen direnak. Gizonak, afektua adieraztekotan, berriro amaren menpeko ume bilakatuko dela uste du. Hau dela eta, emakumeekiko garatzen dituen harremanak ez dira afektiboak, boterezkoak dira, eta emakumearen jabe izateko derrigorra sentitzen du (Hardy eta Jiménez, 2001: 80). Osborne-k (2009) azaltzen duenarekin lotura zuzena dauka honek: maskulinitatearen bereizgarria da "femeninoa" den ororen ukapena eta debaluazioa. Izan ere, emakumea "bestetasuna" da, gizona EZ dena (Beauvoir, 1975). Gizarte patriarkalean gizonak nagusigoa dauka ordena guztietan, batez ere emakumearekin dituen harremanetan, eta gehiagotasun horri eusteko emakumea azpiratu behar du. Gizonak ez du emakume erreala hautematen, estereotipo bat baizik. Honela, bera dagoen plano berdinean kokatzeko erresistentzia egiten du. Ez da elkarrekikotasun bat existitzen (Osborne, 2009). Gil Calvo (1997) bat dator baieztapen hauekin, izan ere, maskulinitatea ideologia desberdinen sustapenaren ondorioa dela dio. Besteak beste, ideologia patriarkala nabarmentzen du, aita-gizonaren ideia sostengatzen duena, non gizonak boterea eta kontrola duen seme-alaben, emakumeen eta munduaren gain. Modernitatearen ideologia indibidualistaren garrantzia ere azpimarratzen du: banakoa da funtsezko elementua, arrazionala eta jakintsua, boterea erabil dezakeena bere borondatea inposatzeko. Aipatutako guztia dela eta, Hardy-k eta Jiménez-ek gizonezkoek gaur egun dilema bat dutela adierazten dute: nola izan gizon, horrek dakarren rol eta estereotipoekin, eta aldi berean, emakumezkoak berdintasunez eta modu bidezko batean tratatu? Hau da gaur egungo gizonezkoen erronka, izan ere, generoaren eraikuntzak ekintza eta jarrera zehatz batzuk suspertzen ditu, aldebakarreko botereharreman gisa materializatzen direnak: "dominazio maskulinoa versus otzantasun femeninoa" (Hardy eta Jiménez, 2001: 79). Honi tiraka, azaltzen du krisi edipikoaren prozesuan zehar umeek kultura falikoa barneratzen dutela. Faloa zakilari esleitutako esanahien multzoa da, ez kastratua, gizona. Emakumea esanahi horiek betetzen ez dituena da, kastratua. Faloa maila goreneko sexu-organoa dela eta bagina behe-mailako genitala dela ikasten dute. Ondorioz, neskek genital-gutxiagotasuna sentitzen dute. Hurrengoa da krisi edipikoaren prozesua sexuaren arabera (Rubin, 1986): ➔ Mutilak bere ama faloaren truke aldatzen du. Falo hori etorkizunean emakume baten truke aldatu ahal izango du. ➔ Neskak ez du falorik, eta faloa da emakume batengatik truka dezakeen ezaugarri bakarra. Hau dela eta, genital-gutxiagotasuna sentitzen du, derrigorrezko heterosexualitatearen ondorioz. Hau honela, neskak amarekiko, aitarekiko eta bere buruarekiko harremanak birdefinitzen ditu eta bere desira aktiboaren jazarpena gertatzen da honela: erotismo klitorianoaren zapalkuntza vs. erotismo baginalaren hobespena. Azkenik, emakume femenino, pasibo eta heterosexual batean bihurtzen da. Kultura faliko honen ondorio izan daiteke Hardy-k eta Jiménez-ek (2001) behatutakoa: maskulinitatea sexu-organoaren geometriarekin erlazionatuta dago gizon askoren ustez, eta gizontasuna neurtzeko tresna bezala erabiltzen dute. Baita Bourdieu-k (2000) ondorioztatutakoa ere: organo sexualen arteko desberdintasunak eraikuntza sozialetik jaioak dira, androzentrismoaren desberdintasun printzipioetan dute oinarria eta gizona eta emakumea bi aldaera ezberdin gisa ikustea eragiten dute: gorenekoa eta behekoa. MAITASUNA Maitasun erromantikoaren mitoa, maitasunaren benetako izaeraren inguruan gizartean onartzen den eta egiaztatu gabeko sinesmen multzoa da. Maitasun eta harremanei buruzko iruditeria kolektibo honek ondorio anitzak ditu sistema patriarkalean sozializatzen diren pertsonengan, hala nola, barne-gatazkak edota zuzena sexu-egitura hegemonikoaren nahitaezko mekanismotzat hartu. Emakumeen autoritatearen sortze eta berrespenaren gatazkaren aurrean gaude (Jónasdóttir, 1993). Maitasun erromantikoa, eredu kultural bezala sozializazio prozesuan, emakumeen uko egite pertsonal bezala ulertzen da oraindik ere, gizonekiko dependentzia eta otzantasun jarrerak suspertzen dituen ematea bezala. Emakumeek ikasten dute bizitzaren zentzua gizonei atsegin ematean datzala: beren itxura fisikoa estereotipoekin bat etortzea, seduzitzeko gaitasuna edukitzea… Feminitatearen ideal bilakatzea, hain zuzen ere. Hau zinez kaltegarria da harreman afektibo-sexualentzat, bestearen desirak asebetetzea bilakatzen delako helburu nagusia, "ni"-aren sakrifizioa berekin ekarri arren (Bartolomé, 2018). Emakumea besteen mesederako existitzen denaren ideia honek emakumeen gorputzengan eragin zuzena dauka. Arcarons-en (2017) aburuz, emakumearen gorputza dominazio eta indarkeria espazio izan da historian zehar, territorio okupatua. Emakumeen emantzipazioa suertatzeko, sexualitatearen xede patriarkalak deuseztatu behar dira, izan ere: Sistema patriarkalak emakumearen gorputza kolonizatu du, eta bere bizitza kontrolatzeko mekanismo bezala erabili du modu anitzetan historian zehar. Emakumeen ahalduntze sexualak eskatzen du emakumeek haien gorputzen gaineko boterea eta kontrola edukitzea, ezagutzea, ulertzea eta bakoitzak berearekin egin nahi duena erabakitzeko eskubidea eta askatasuna izatea. Emakume heterosexualen kasuan, berebizikoa da gizonek harreman sexualen eraldaketan parte hartzea, berdintasunean eta elkarrekiko errespetuan oinarritutako erreferentzia-eredu alternatiboak sortzeko (Pérez, 2018). 2.3 Gaiaren inguruko ikerketak eta datu enpirikoak Nazioartean eta Espainia mailan Fortún-ek (2014) adierazten duen moduan, indarkeria sexuala gutxi ikertutako fenomenoa da, batez ere, biktima errealen kopurua kuantifikatzeko konplexutasuna dela medio. Honen inguruko datuak, nagusiki, salaketen edo hospitalen erregistroen bitartez eskuratzen dira. Alabaina, datu hauek balioespen partzialak dira gutxien salatzen den delituetakoa delako arrazoi desberdinenak direla medio: lotsa; beldurra; larritasunaz kontziente ez izatea; eskubide eta babes-sistemak ez ezagutzea; indarkeria sexualaren biktima batzuk ez jotzea hospitaletara laguntza eske, eta batzuk bere burua biktimatzat ez jotzea, bikotekidearen biktimek, esaterako (Fortún, 2014; de Miguel Luken, 2015; Emakunde, 2017). Izan ere, harreman interpertsonaletan gauzatzen den indarkeria identifikatzea zaila da gehienetan, espazio pribatu batean garatzen delako, batik bat (Rivas, Lozano eta Gómez, 2003). Indarkeria sexuala identifikatzea eta agerian jartzea zailtzen dute mitoek. Hauek erasotzaileei, biktimei eta eraso berei buruzko uste faltsuak, estereotipoak edo aurreiritziak dira. Gizon batek emakume bati sexu-erasoa egitea justifikatzeko erabiltzen dira eta genero-estereotipoak ugaltzen dituzte. Emakumeek sexu-erasoa pairatzeko duten beldurra elikatzen dute, eta ematen dioten esanahia zein horren aurrean dituzten erreakzio eta erantzunak baldintzatzen dituzte. Biktimak isilarazten dituzte, inguruaren erantzunaren beldur direlako eta beren buruak erasoaren erantzule bezala ikustea eragiten dutelako (Fortún, 2014; Hernández et al., 2015). Hurrengoak dira imajinario kolektiboan dauden sinesmen faltsuetako batzuk (Fortún, 2014): ➢ Erasotzailearen inguruan: • Erasotzaile sexualak zoroak edo sexu-erreprimituak dira • Gizon batek ezin du bere burua kontrolatu berotzen denean • Erasotzaile gehienak helduak dira • Erasotzaile gehienak ezezagunak dira biktimentzat • Erasotzaile gehienek tratu txarrak edo indarkeria sexuala pairatu dute haurtzaroan • Erasotzaile sexualak itxura eta jarrerengatik identifikatu daitezke • Erasotzaile sexual gehienek sexu-desira dela eta erasotzen dute ➢ Biktimaren ingurukoak: • Emakumeak erresistentzia egiten dio harreman sexualari. Ezezkoak ez du ñabardurarik • Askotan emakumeek salaketa faltsuak egiten dituzte mendekua hartzeko edo haurdunandiak justifikatzeko • Emakumeek erasoak probokatzen dituzte beren jarrerekin • Prostitutek ezin dituzte bortxaketak pairatu • Maila ekonomiko eta kultural baxuko emakumeek pairatzen dituzte erasoak • Erresistentzia indartsu batek bortxaketa galarazten du ➢ Erasoaren ingurukoak: • Sexu-delitu guztiak biolentoak dira • Eraso sexualak leku ilun eta bakartietan gertatzen dira • Eraso sexualak inguru marjinaletan gertatzen dira • Sexu-iraultzaren ondorioz eraso sexualak ugaritu dira • Ezkontza barruko bortxaketak ez dira delitu • Erraza da eraso sexual bat detektatzea Errealitatea guztiz desberdina ozan ohi da. Emakumeen aurkako Indarkeriari buruzko 2015eko makroinkestaren arabera, Espainian sexu-erasotzaileen %97,5a gizonak dira. Bortxaketen kasuan, erasotzaile mota nagusia ezagunak edo lagunak dira (%46,43), familiarren bat aita izan ezik %20a eta ezezagunak %18,57. Beste sexuindarkeria modu batzuen kasuan, %44,02an erasotzailea ezaguna da, ezagun zein lagunak (%31,05) eta familiarrak (%12,97) batuz. Gainera, zenbatesten da beren bikotekide edo bikotekide ohiaren biolentzia nozitzen duten emakumeen % 48ak ez duela jo erregistroa ahalbidetzen duen lekuren batera, beraz, ez daude erregistratuta (de Miguel Luken, 2015). Eraso sexualak aztertzean soilik bikote-testuingurua kontuan hartzen baldin bada ezezagunen erasoak alde batera utzita, zifrek gora egiten dute nabarmen. OMSen (2002) arabera, emakumeen %6,2-46,7ak eraso sexuala pairatu du bere bikotearen partetik noizbait, eta %1,3-27ak azken urtean. Herrialdeen artean desberdintasun anitzak egon arren, tasak altuak dira guztietan, beraz, mundu osoko emakumeek pairatzen duten gaitza da (Echeburúa eta Redondo, 2010; OMS, 2002; hemen aipatuta: Fortún, 2014). Fortún-ek (2014) aztertutako kasuen %31,2an erasotzailea ezezaguna zen, %19,5ean duela gutxiko ezaguna, %18,2an laguna, %10,4ean bikotekidea, %10,4ean lan-harremana zeukaten eta %5,2an familiako kide zen. Honek esan nahi du biktimak erasotzailea ezagutzen zuela kasuen %63,7an, eta %28,6ean harreman afektibo-sexual esturen bat zeukatela, erasotzaileak bikotekide edo lagunak baitziren. Ikerketa honen emaitzak indarkeria sexualaren inguruko mito batzuk deuseztatzeko baliagarriak dira. Izan ere, aditzera ematen dute erasotzailea gehienetan ezaguna izan zela eta lesio fisikoak kasu gutxitan jazo zirela. Gainera, lagineko elementu gehienek bigarren mailako eta unibertsitateko ikasketak zituzten (Fortún, 2014). Bada, mitoen eta jasotzen diren datuen artean alde nabarmena dago, baita datu horien eta zifra errealen artean ere. Kuantifikatzen omen ez den indarkeria izan ohi da: harreman sexual behartuak bikote ezkondu edota maitasun-erlazioetan, eta xantai, mehatxu edo etengabeko eskarien ondorioz izandako harreman sexual ez desiratuak (Fortún, 2014). Bi azpimultzo hauek gure aztergai den indarkeria motaren parte dira. Ildo horretan, 2015eko makroinkestak adierazten du bikotekide edo bikotekide ohiarengandik indarkeria sexuala sufritu duela noizbait Espainian bizi den 16 urte edo gorako emakumeen %8,1ak, halaber, 1.599.107 emakumek. Azken urte emakumeei, emakumeek bikotekide gizonei baino gehiago. Alabaina, biktimizazioan gizonek emakumeek baino gehiago adierazten dute pairatu izana (Lozano, 2008). ReyAnacona-n (2009), aztertuen %8,3ak iragarri zuen noizbait tratu-txar sexualak jaso izana bikote-harreman batean, eta kasu honetan ere gizonek hauen berri emateko joera handiagoa zeukaten emakumeek baino. Fuertes, Ramos, De la Orden, Del Campo eta Lázaro-ren (2005) ikerketan, gizon nerabeen %15,3ak aitortu zuen harreman sexualak izan zituela neska batekin honen borondatearen kontra, hertsadura mailaren bat erabiliz (Fuertes, Ramos eta Fernández-Fuertes, 2007). Nazioarteko ikerketa gehienek, ordea, ondorioztatzen dute biktimak, orokorrean, emakumeak direla. Foshee et al.-en (1996; hemen aipatuta: Rivas et al., 2003), nerabe emakumeen %14,5ak eta nerabe gizonen %6,9ak adierazi zuen beren bikotekideen biktimak izan zirela. Hird-ek (2000; hemen aipatuta: Rivas et al., 2003) azaleratu zuen emakume ikasleen %17,9a behartua izan zela harreman sexualak izatera (penetrazioarekin edota gabe) beren bikotekideen partetik. Hernández et al.-en (2015), 630 ikasletatik, %51ak hertsadura sexuala ezarri edo pairatu zuela adierazi zuen. Ezarri zutenetatik (%27,5), gizonak %71,1 ziren eta emakumeak %28,9. Pairatu zutenetatik (%23,5), gizonak %45,3 ziren eta emakumeak %54,7. Villaseñor-Farías eta Castañeda-Torres-en (2003) ikerketan, agerian geratu zen indarkeria sexualaren biktima nagusiak emakumeak direla, gazteak batez ere. Mutil gazteek ez dute beren burua subjektu biolento bezala ikusten, eta are gutxiago biktima bezala. Neska gazteek subjektu biolento bezala ikusten dituzte mutilak, eta euren hezkuntza zein izatasunari atxikitzen diote hau. Neska zein mutilen iritziz, gizon batek "poco hombre" (VillaseñorFarías eta Castañeda-Torres, 2003: 48) izan behar du emakume baten biktima sexuala izateko, gizonen bereizgarria delako sexu-desira izatea beti. Bestalde, Ortega et al.-en (2008) arabera, bikotekideen arteko sexu-biolentzia ohikoagoa da bikote-harreman serioetan. Hau izan daiteke, bikote-harremanak egonkortasuna eskuratu ahala, denbora gehiago igarotzen dutelako bikotekideek elkarrekin, eta ondorioz haien arteko gatazka gehiago edota dominazio-dinamikak agertzen dira. Catieli-k (2016) bat egiten du honekin: bikote-harreman bat gero eta iraunkorragoa izan, orduan eta zailagoa dela mugak ezartzea adostasuna segurutzat jotzen delako; hau da, bikotekideek jada ez dute berbarik egiten akordio batera heltzeko, ekintzak aurrera eramaten dira kontsultatu gabe. Alabaina, Harned-ekin (2001) egiten dute talka, ondorioztatu baitzuen eraso sexuala iraupen motzeko harremanetan suertatzeko aukera gehiago dagoela. Ortega et al.-en (2008) emaitzek ere erakusten dute gazte ugarik rol bikoitza daukatela, hau da, erasotzaileak eta biktimak dira aldi berean. Honek bikotekideen arteko egiturazko dinamika biolento baten ezarpena ekar lezake, denboran irauteko erraztasun handiagoa eskuratuz. Lozano-n (2008) ere, ohikoena da sexu-indarkeria elkarrenganakoa izatea. Lozano-k (2008) adierazi bezala, harreman sexualak izatea bikotekidearen eskubide eta betebeharra dela uste dute askok oraindik. Biolentziari eta, zehazki, bikote-harremanetako sexu-indarkeriari buruz gazteek duten hezkuntza eza kontuan hartuta, arreta eskaini behar zaio. Izan ere, ikerketa gehienek baieztatzen dute egoera hau ohikoagoa dela bikotekide gazteen artean bikotekide helduen artean baino. Ondorioztatzen du indarkeria sexuala gazte eta nerabeen bikote-harremanen osagaia dela, eta emaitzek informazio interesgarria ematen dute: Inkestatuen %20 inguruk onartzen du bikote-harremanetan indarkeria sexuala ezarri edo nozitu izana. Indarkeria sexuala ezartzeko taktika nagusia ahoz ekitea da, %17,8k aitortzen du erabiltzen duela. Katz, Carino eta Hilton-en (2002; hemen aipatuta: Rivas et al., 2003) arabera ere, bikotekideari hertsadura sexuala ezartzen dioten unibertsitate-ikasleen (%33) gehiengoa (%25) sexu-harremanak izaten tematzen da, indarkeria fisikoa erabili gabe, bikotekideak nahi ez duenean. Saldívar et al.-ek (2008) dioten legez, posizio desberdinak direla eta, hertsadura ezartzeko taktikak desberdinak izan ohi dira sexuaren arabera. Biek taktika ez-zuzenak (xede sexuala ezkutatzen dutenak) zuzenak baino gehiago erabili arren, emakume gazte heterosexualek gehien sufritzen dutena ahozko presioa dela diote. Bat egiten dute, hortaz, Smith, White eta Holland-en (2003) ikerketarekin, eta desadostasunean daude Stets eta Pirog-Good-enarekin (1989), hemen bikotekidearen borondatearen kontrako gerturatze sexualari ekitea baitzen gailentzen zen jokabidea. Villaseñor-Farías eta Castañeda-Torres-en (2003), pertsona batek bere borondatearen kontrako praktika bat egitea lortzeko taktiken artean aipatu zituzten indarkeria fisikoa, horren mehatxua, arrazoiaren baliogabetzea alkohol edo narkotikoen bidez, inposatzea, konbentzitzea eta sexu-bulkadaren sortzea edo probetxu ateratzea. Inposatzea harreman afektibosexualen abusuarekin lotu zuten: laguntasuna edo lotura familiarrak, estutasunean ipintzea edo maitasun-froga eskatzea. Konbentzitzearen barne sartzen zuten xantaia, engainua, promesak… Lozano-ra (2008) bueltatuz, eustea edo indar fisikoa erabiltzeko mehatxua gutxien erabiltzen diren taktikak dira, %0,9 baino gutxiagoko ehunekoarekin. Catieli-k (2016), bere aldetik, taktiken inguruko emaitza interesgarriak azaleratzen ditu: Taktika nagusiek bikotekidea behartuta sentiaraztea eragiten duten presioa edo xantaia inplikatzen dute, hala nola, manipulatzea egoera dramatiko baten edo "jada ez nauzu maite" bezalako adierazpenen bidez. Ukituei, gainean jartzeari edota musuei bestearen borondatearen kontra ekitea ere oso ohikoa da. Batzuk estrategia sotilagoak erabiltzen dituzte bikotekidea konbentzitzeko, adibidez, jokabide gozo eta atseginaren plantak egitea, ondoren desagertuko dena. Bikotekidea leku bakartietara edo etxeetara eramatea inor ez dagoenean askotan indarkeria suposa dezake. Izan ere, unibertsitarioak izatean, normalean gurasoen dependiente dira eta ez dute etxebizitza propiorik, ezta intimitatea lortzeko erraztasunik ere. Horregatik, leku hauetan bikotekideren batek nahi ez izan arren harreman sexualak izateko derrigorra senti dezake (Catieli, 2016). Indarkeria sexual honen atzean dagoen iruditeria behatu nahian, zenbait ikerlarik genero-rolek daukaten garrantzia aztertu dute: Benlloch, Campos, Sánchez eta Bayot-en (2008) emaitzen arabera, maskulinitate eta feminitatearen eredu identitario hegemonikoek bizirik jarraitzen dute, krisian. Diskurtsoaren eta praktikaren artean aurkitutako aldeak dominazio maskulinoaren alderdi ezkutuena agerian uzten du, jada azaldu dugun dominazio sinbolikoa, alegia. Hau nabaria da neska nerabeek harreman afektibo-sexualen esparruan adierazten dituzten behar zein esperientzietan, eta mutil nerabeek generoestereotipoen urratzearen aurrean erakusten duten errefusean. Emakumeen menderakuntza legitimatzen duten diskurtsoekin egiten dugu topo, harreman afektibo-sexualetan rol femenino eta maskulinoaren irautea suspertzen dutenak. Gazteek berdintasun formalaren diskurtso sozial hegemonikoa onartzen dute modu ezkritikoan. Honek askotan genero-sistemaren efektuak ezkutatzen ditu eta ekintza kolektiboa makaltzen du (Benlloch et al., 2008). Genero-rol trazionalen onarpena arrisku-faktore bat da. Estereotipo hauek bikote-harremanetako indarkeriaren aldeko pertzeptzioa suspertzen dute (Davis y Liddell, 2002; Wade y Brittan-Powell, 2001; hemen aipatuta: Lozano, 2008), eta zenbait ikerketek aditzera ematen dute genero-estereotipo zurrunak jarraitzen dituzten gizonek eraso sexualak egiteko probabilitate gehiago dituztela (Check y Malamuth, 1983; Koss, Leonard, Beazley y Oros, 1985; hemen aipatuta: Lozano, 2008). Delpino, Eresta eta Rivas-en (2013), genero-rolek ezarritakoa jarraitzeko joera ikusten da. Honen adierazle dira bikotekidearen ezaugarrien balorazioan agertutako desberdintasun nabariak. Bikotekide batean gehien baloratzen dituzten ezaugarrien artean, itxura fisikoa aipatzeko orduan, mutilen ehunekoa %53,1-ko izan zen, eta neskena %26,2-koa. Bestetik, begirunea erakusteari emakumeek emandako garrantzia (%40,2) gizonek emandakoaren (%19,9) bikoitza izan zen. Neskek eta mutilek bikote-harremanen inguruan dituzten itxaropenek ere genero-desberdintasunak islatzen dituzte, lotura afektiboen garapenean eragina izango dutenak eta erlazio asimetrikoak eraikitzeko oinarri direnak. Itxaropen hauetan identitate femeninoa maskulinoarekin aurkakotasunean agertzen da. Femeninoa pasibitate, ahultasun eta gutxiagotasunarekin lotzen da, mendekotasun afektibo eta besteen zaintza bezala materializatzen dena. Maskulinoa nagusitasunarekin lotzen da, hauek, boterea mantentzeko edo gatazkak konpontzeko indarkeria-jarrerak legitimatzen dituzte, eta maiz harreman heterosexualak nola garatu behar diren agintzen duten gidoi sexualak eratzen dituzte. Bikote-harreman heterosexualetan hertsadura iraunarazteko eta barkatzeko erabiltzen dira, nola jokatu behar den zehazten dutelako: nork izan behar duen gerturatzeko inizatiba, bikotekide batek edo biek erabakitzen duten nolakoa izango den harremana… Emakumeak gizonen eskura dauden objektu sexualtzat jotzen dituen egitura patriarkalaren ondorioz, emakumeak hertsadura sexualaren biktima nagusiak dira. Hernández et al.-en (2015) ikerketak informazioa ematen du estereotipo eta mitoek indarkeria sexuala ezarri edo pairatzeko esperientziarengan daukaten efektuari buruz, testuinguru erromantiko batean. Gizonek biolentzia sexualaren erantzukizuna edota errua biktimei egozten diete, emakumeek baino gehiago (Jenson eta Gutek, 1982; hemen aipatuta: Lozano, 2008; Henández et al., 2015). Gizonek bere burua gutxiagotan ikusten dute indarkeriaren erantzule gisa, bidezkotzat jotzen duten heinean (Lejeune y Follette, 1994; hemen aipatuta: Lozano, 2008). "Emakumeak bortxatzen dituzte oharkabetzen direlako, arriskuan jartzen direlako edo gizonengan desira sexuala probokatzen dutelako" bezalako adierazpenak justifikatzeko joera erakutsi zuten. Mezua da emakumeek beren jokabidearen ondorioz merezi duten zigorra jasotzen dutela (Henández et al., 2015). Rivas et al.-ek (2003) aurkitu zuten aztertutako gizon zein emakumeek emakumeei egozten zietela hauen biktimizazioaren errua. Honek ondorio larriak izan ditzake, izan ere, emakumeak uste duenean bera dela bikotekidearen indarkeriaren arrazoia, gertagarriagoa da barkatzea eta harremana iraunaraztea (Rivas et al., 2003). Espainian egindako ikerketa batzuk emaitza esanguratsuak lortu dituzte hertsadura eta eraso sexualen inguruan, hala nola, neska unibertsitarioen %33,2ak aitortzen duela sexu-hertsadura moduren baten biktima izan dela ezagun baten partetik (Sipsma et al. 2000; hemen aipatuta: Hernández eta González, 2009). Hernández eta González-en (2009) arabera, praktika hauek bikotekideen artean oso zabalduta daude. Izan ere, bikotekidearen abusu sexualak nozitzen dituzten emakumeek beren burua indarkeria-biktimatzat jotzeko zailtasun gehiago dituztela diote, beste ikerlari batzuekin bat eginez (Rivas et al., 2003; Fortún, 2014; de Miguel Luken, 2015; Emakunde, 2017), eta azkenaldian indarkeria fisikoaren ukatze soziala ugaritu den arren, hertsadura sexuala sarritan onartzen dela oraindik (Hernández eta González, 2009). Emakume eta gizonek ez dituzte jarrera koertzitiboak identifikatzen harreman afektibo-sexualetan eta maitasun edo arau sozialen diskurtso batekin estaltzen dituzte (Saldívar et al., 2008; Henández et al., 2015), batik bat, biolentzia hau tradizionalki arlo pribatura mugatuta egon delako (Rivas et al., 2003; Henández et al., 2015), baita horren inguruko hezkuntza gabeziaren ondorioz ere. Biolentziaren justifikazio hau arau sozial izateak eragin dezake biktimek indarkeria-egoerak jasangarritzat hartzea eta harreman biolentoei eustea (Malik et al., 1997; hemen aipatuta: Lozano, 2008). Jarrera abusiboen naturaltasunaren ideia erauzi behar da sexu-harremanak negoziatzeko gaitasunak garatzen dituen genero ikuspegiko hezkuntza sexual baten bitartez (Henández et al., 2015). Izan ere, Delpino et al.-ek (2013) adierazi bezala, nerabezaroan kezka eta egonezina sortzen duen gai konplexua izan ohi da sexualitatea. Sexu-askatasuna eta informazioa eskuragarri egon arren, parte hartzaileen %70ak adierazi zuen neskak eta mutilak sexualitateari buruz hitz egiteko beldur direla. Honekin lotu genitzake gurasoek seme-alabei sexualitatearen zein osasun sexual eta ugaltzailearen inguruan ematen dizkieten aholkuak: Mutilen %60,7ak eta nesken %35,5ak ez du jasotzen sexualitatean aritzea eragozte aldeko aholkurik. Gurasoek sexua ez izatea gomendatzen diete nesken %45,9ari eta mutilen %23,8ari. Honek erlazioa izan dezake harreman sexualetan hasteko arrazoiekin, desberdintasun aipagarri batzuk baitaude sexuaren arabera. Maiteminduta egotea nesken %64,1aren arrazoia da, eta mutilen %55,3arena. Dibertitzea eta disfrutatzea nesken %30,9arena eta mutilen %45,3arena. Era berean, ez hasteko arrazoietan aldeak ere badaude: pertsona egokia ez aurkitzea edo beldurra da arrazoia nesken %71,4arentzat eta mutilen %45,3arentzat. Bestalde, bikotekidearekin elkartzean preserbatiboa beti eramateko aholkuaren kasuan, aitek gehiago ematen diete mutilei (%16,3) neskei baino (%2,4). Aholku hau gurasoen partetik jasotzen ez zuten nesken ehunekoa (%41,1) mutilena (%23,5) baino handiagoa zen (Delpino et al., 2013). Villaseñor-Farías eta Castañeda-Torres-en (2003) ikerketa hezkuntza eza honen adibide argia da. Gazteak aztertu ziren, eta haien artean eztabaida piztu zen alderdi desberdinen inguruan. Adibidez, zein egoeratan justifika daitekeen edota desiragarria den indarkeria sexuala: bortxatzaileek berdina senti dezaten, prostituta baldin bada, ezkonduta badaude ez da biolentzia… Sexu-indarkeria zer den zehazteko ere zailtasunak izan zituzten. Lehenengo bortxaketarekin lotzen zuten, eta sakontzean beste biolentzia-moduekin erlazionatu zuten, batez ere emakumeek: beren borondatearen kontrako ukituak, gerturatzeak zein musuak; jazarpena; harreman sexualak izateko ekitea… Gizonek, emakumeen beste ekintza batzuk sexu-biolentzia bezala identifikatu zituzten: desleialtasuna; arropa erakargarria janztea gizonak harrapatzeko; probokatzea gero beren burua biktimizatzeko eta salatzeko (VillaseñorFarías eta Castañeda-Torres, 2003). Gizon biolentoak buru-gaixotasunen bat edo traumaren bat zutela adierazi zuten neska zein mutilek, heldugabeak eta gaiztoak zirela. Alabaina, itxuragatik gizon biolento hauek identifikatzea zaila dela esan zuten. Erasotzeko arrazoien artean, hurrengoak proposatu ziren: alkohola, plazerra edo dibertsioa, mendekua, urduritasuna edo haserrea, arreta deitzea, besteen aurrean ondo geratzeko… Bestalde, kontsideratu zuten parekoen artean, heldu eta indar berdinekoen artean, ezin zela indarkeria jazo (Villaseñor-Farías eta Castañeda-Torres, 2003). Mutilek emakume batek "ez" ez esateko arrazoi bezala hurrengoak planteatu zituzten: konorterik gabe dagoelako, onuraren bat ateratzeko edo, gehienetan, harreman sexuala inplizituki onartzen duelako. Neskek, berriz, arrazoi anitz adierazi zituzten: beldur da, mehatxatuta sentitzen da, ez daki nola esan ezetz, ez daki ezetz esan dezakeela, egiteko konpromisoa sentitzen du, uste du ezetz esan arren ezin izango duela gelditu, segurtasun-gabezia, jasaten du hori irakatsi diotelako… Mutilek hasieran kontsideratu zuten emakumeek ezetz esan behar dutela, eta ez badute esaten beren ardura dela. Alabaina, elkarrizketa aurrera egin ahala emakumeen ezezkoaren inguruko argudio kontraesankorrak adierazi zituzten: ezetz esan arren konbentzitu behar zaie, ez zaio kasurik egin behar ezetzari, ezetza esateko moduaren arabera kasu egin behar zaio edo ez, nahi duen ala ez begi-bistan ikus daiteke… Polemika egon zen amore ematearen inguruan: neskak maite bazaitu, nahi ez duen arren onartzen du; mutilak maite bazaitu, ezetz esaten badiozu errespetatuko du (Villaseñor-Farías eta Castañeda-Torres, 2003). Batzuk ere baieztatu zuten, emakumeak hasieran nahi ez duenean gizonen gaitasun sexualak hori alda dezakeela, eta esperientzia sexual biolento hori atsegina bilakatu daitekeela. Honen atzean dauden ideia sinbolikoak argiak dira: batetik, sexubotere maskulinoak indarkeria gertaera atsegin bilaka dezake; bestetik, biolentzia gizonen ezaugarri naturala dela uste den era berean, emakumeen ezaugarri naturala biolentziaren gozamena dela (Villaseñor-Farías eta Castañeda-Torres, 2003). Biktima erasoaren eragiletzat jotzea subjektu biolentoa errutik salbuestea bilatzen du. Biktimei erantzukizuna esleitzen zaie kontra ez egiteagatik, probokatzeagatik, kexatzeagatik edo ez kexatzeagatik. Gizonek ezarritako biolentziaren legitimazioaren beste adierazle bat emakumearen ezezkoaren interpretazioa eta horren aurreko erantzunak dira, erabaki femeninoa zalantzan jartzen eta baliogabetzen baitute. Indarkeria sexuala ongiaren eta gaizkiaren arteko leku zalantzagarrian geratu zen, permisibitatearen muga lausoekin. Eztabaidaren atzean, balio ideologikoek biolentzia legitimatzen dute imajinario indibidual eta kolektiboan gizon heterosexualen onurarako (Villaseñor-Farías eta Castañeda-Torres, 2003). Limurtzea elkarrekintza sexualaren hasierako ezinbesteko osagaia da. Alabaina, limurtzeak dakarren elkarrekiko adostasuna desagertzen denean eta helburua elkarrekintza desiratzen ez duen pertsona bat behartzea bilakatzen denean, hertsadura agertzen da. Harreman afektibo-sexualei ekiteko unean norbanakoek jakin beharko lukete zertan datzan elkarrekintza hori, baina gehiengoa ez da kontziente eta Egungo ikerketak eta datu enpirikoak EAE-n Gure ikerketa objektua Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleak direnez, Euskal Autonomia Erkidegoko testuinguruan ikergaiaren inguruan dagoen egungo informazioa ezagutu nahi dugu lehenengo. Alabaina, nekez ikertuta dagoen auzia da, eta ezinezkoa izan da ikerketa edo datu espezifikoak aurkitzea. Aintzat har dezakegun bakarra, emakumeen aurkako indarkeriari buruzko datuak dira, sexu-biolentzia orokorra barne hartzen dutenak. Emakunde-ren (2017) txostenak emakumearen aurkako biolentziaren berri ematen digu, sexualean gehiegi sakontzen ez duen arren. Hala ere gako batzuk ematen dizkigu. 2016ko erregistroen arabera, EAE-ko emakumeen aurkako indarkeria kasuen %74ean erasotzailea bikotekidea edo bikotekide ohia izan zen, %20an familiako beste gizon bat eta %6an aurreko kategorietatik kanpoko indarkeria sexuala erregistratu zen. 2017ko lehen erdialdean %5,92 igo zen emakumeen aurkako biolentzia. Dena den, jada esan bezala, erregistroen eta errealitatearen artean alde handia dago. EAE-n, Emakumeen aurkako indarkeria matxista EAEn: pertzepzioa, eragina eta segurtasuna (2012) txostenaren arabera, 16 urtetik gorako emakumeen %12,5ak emakumearen kontrako biolentzia moduren bat jasan du, eta horietatik %7,5ak (138.934) bikotekide edo bikotekide ohiaren partetik indarkeria sufritzen du. Txosten berean, inkestan %0,4k adierazi zuen noizbait azken urtean presio egin ziotela sexuharremanak izateko, nahiz eta jakin ez zuela nahi edo ez zuela gogorik, %0,3k aitortu zuen maiz edo noizean behin gertatzen zitzaiola hau (Emakunde, 2017). Honek gure ikergaiarekin lotura estua dauka, izan ere, presioa indarkeria sexuala ezartzeko taktika ohikoa da ikusi dugunaren arabera. Ildo berean, txosten horretan bikotekideak edo bikotekide ohiak indarkeria ezarri izana adierazi zuten emakumeen %10ak aitortzen du indarkeria sexuala jasan izana, halaber, sexu-erasoak zein -abusuak, jazarpena etab. (Emakunde, 2017). Emakunde-ren (2017) adierazle gakoen atalean, gure interesekoak diren datu batzuk aurki ditzakegu. Biolentzia eraren bat jasan dutenak sailkatu dira erasotzailearekin duten harremanaren arabera. Ikus dezakegun legez, oro har, erasotzaile eta biktimen artean harreman afektibo-sexualen bat egotea gailentzen da goranzko joerarekin (Emakunde, 2017). Aztertutakoa aintzat hartuta, hurrengo hipotesiak formulatu ditugu: H1: Emakumeek gizonek baino gehiago adieraziko dute ikerketan indarkeria sexuala pairatu izana, eta gizonek ingurukoei indarkeria pairatu izana ez kontatzeko joera handiagoa izango dute. H2: Taktikak eta praktikak desberdinak izango dira indarkeria ezartzen duenaren sexu/generoaren arabera. H3: Emakumeen erreakzioak gizonenak baino pasiboagoak izango dira. H6: Emakumeek gizonek baino kontzientzia eta ezagutza handiagoa erakutsiko dute gaiaren inguruan. Gure unibertsoa EHU-ko ikasleak dira. Elementu guztiak ikertzea ezinezkoa den heinean, lagina aukeratzea berebizikoa da. Horretarako, laginketa prozesua eramango dugu aurrera. EHU-n matrikulatuta dauden ikasleen kopurua ezagutu daiteke. Alde horretatik, Juaristi-k (2003) azaltzen duenaren arabera, laginketa probabilistikoa egin liteke. Gure kasuan, ordea, unibertsoko elementu guztiek ez dute izan laginean aukeratuak izateko probabilitate berdina, ez dugu EHU-ko ikasleen zerrendatik hautatu lagina. Beraz, laginketa ez probabilistikoa izan da. bidali diegu, eta ikasle horiek ere beste EHU-ko taldeetan zabaldu dute. Batek EHU-ko online ikastaro batean ere eskegi zuen. Beraz, elur bolaren bitartez egindako laginketa ere bada, lagina osatzen duten elementu batzuek inkesta helarazi dietelako beste elementu potentzial batzuei. Lagina EHU-ko ikasleek osatzea erabaki dugu, batetik, marko teorikoaren atalean EAE-n gaiaren inguruan dagoen informazio hutsune horren eraginez, eta bestetik, ikerketa egiteko baliabideak zein denbora mugatuak direnez, laginean elementu eskuragarriak aukeratzea premiazkotzat jo dugulako. Emakume eta gizon inkestatuen kopuru orekatua lortzen saiatu gara, bi sexu/generoek errealitate berdina nola ulertzen eta bizitzen duten behatzeko, eta emaitzek marko teorikoan jorratutakoarekin alderatzeko. Hala ere, emakumeek erantzuteko gogo handiagoa erakutsi dute eta kopuruak %59-%41 geratu dira azkenean. Adin-tarteen ehunekoak oso desorekatuta dauden arren ez diogu garrantzirik emango, adina inkestatuak finkatutako adin-tarteren batekoak direla ziurtatzeko erabili baitugu soilik. Gure aztergaia ikertzeko erabiliko dugun teknika inkesta izango da. Izan ere, gure xedea ez da kasu gutxi batzuetan izugarri sakontzea, baizik eta jokaera sozial eta kolektiboen inguruko azterketa egiteko adina datu erreal lortzea. Inkesta iruditu zaigu teknika egokiena, izan ere, "Informazio iturri aberatsa da" (Juaristi, 2003: 86) eta "Teknika oso egokia da, erraz zenbatu daitezkeen fenomenoak aztertzeko. Inkestaren bitartez gizarteen […] jarrera eta balioak oso erraz ezagutu daitezke" (Juaristi, 2003: 86). Dena den, kontuan hartu behar dugu datuak ez direla izango estatistikoki esanguratsuak. Izan ere, segidan azalduko ditugun arrazoiak direla medio gure lagina aztertzeko teknika kuantitatiboa erabiliko dugun arren, ikerketa honek alde kualitatiboa duela azpimarratu nahi dugu. Honek esan nahi du ez garela mugatuko inkestan jasotzen ditugun datuak islatzera. Emaitzen eta marko teorikoan aditzera emandako teoria zein literaturaren arteko loturak ezartzea ezinbestekotzat jotzen dugu ondorioak osatzeko, batak bestetik edaten baitu, eta alderantziz. Juaristi-k (2003) azaltzen duen legez, inkestak desabantailak ditu, baina gure kasuan desabantaila horietako batzuk abantaila bilakatzen dira. Hau da, gure ikergaia deserosoa eta modu irekian azaltzeko zaila da. Horregatik egokiagoa iruditzen zaigu inkesta idatzi bat proposatzea, non inkestatua erantzuteko denbora, anonimotasuna eta askatasuna daukan: Whatsapp bidezko inkesta. Egia da teknika kualitatiboen xehetasunak galtzen direla, baina pertsona kopuru handiago baten informazioa biltzeko aukera daukagu, eta inkestatuek gehitutako oharrak ere aintzat hartuko ditugu. Gainera, jasotako emaitzak marko teorikoan landutako edukiarekin lotu eta sakontasun batera helduko garelakoan gaude. Era berean, erantzun errealagoak lor ditzakegu erantzunak baldintzatuta egoteko arriskua murrizten delako: anonimotasunak zein denborak presioa baretzen eta politikoki zuzena izateko joera urritzen dute, ez dagoelako besteen iritziaz arduratu beharrik. Bestalde, ulertzeko zailtasunak eragozteko, sarrera bat prestatu dugu kontzeptu nagusien azalpenarekin, eta inkesta zabaldu baino lehen talde txiki batean pretesta egingo dugu, sor daitezkeen zalantzak argitzeko. Gai honen inguruan egindako ikerketa gehienek, marko teorikoan ikusi dugun bezala, teknika hau erabili izanak ere gure iritzia babesten du. Are gehiago, gure inkesta osatzeko, Lozano-ren (2008) ikerketa abiapuntu bezala izan dugu atal batzuetan, gure edukia desberdina izan arren. Gure inkesta sei ataletan antolatuta dago, helburu eta hipotesien arabera. Hasieran inkesta betetzeko argibideak daude, Lozano-tik (2008) maileguz hartutako ideia dena. Gurera ekarri dugu galdera batzuen norabide bikoitza ere, erasotzaile zein biktimen erantzunak jasotzeko asmoz. Ezarritako taktika, estrategia eta praktika batzuek ere ikerketa horretan eta Catielirenean (2016) dute oinarri. Hipotesietan aldagai desberdinen arteko loturak ezarri ditugu, eta gure inkesta egituratuko dutenak izango dira. Honela sailkatu ditugu: Emakumeek, osotara, 35 aldiz adierazi dute sexu-indarkeria pairatu izana. Hauen barnean, sexu-harreman puntualen eta bikote egonkorren markoa dira nagusiak, galderen arteko aldaera nabariarekin, kopuruak gutxi gorabehera bikoizten baitira: bakoitza 13 kasutaraino (%37,1) igotzen da bigarren galderan. Harreman sexualak izaten EZ dituzten lagun/ezagunen arteko indarkeriaren markoan ere, kopurua bikoiztu da: 3 kasutik (%8,5) 6era (%17,1) igaro da. Harreman sexualak izaten dituzten lagun/ezagunen arteko indarkeriaren markoan, ez da egon aldaerarik: 3 kasutan (%8,5) adierazten dute pairatu izana (3. Grafikoa). Iturria: norberak egina. Maiztasunekin bukatzeko, harreman sexualak izaten EZ dituzten laguna/ezagunen markoan indarkeria sexuala sufritu duten emakume gehienek berriz ere aitortzen dute pertsona desberdinekin behin baino gehiagotan gertatu zaiela (%66,7) eta gizonen %100ak dio pertsona desberdinekin behin baino gehiagotan gertatu zaiola. Guztira, 66 aldiz aipatu dute praktikaren bat. Ia guztiak aipatu dira behintzat behin, "objektu/elikagaiak erabiltzea", "begiak estaltzea" eta "argazkiak edo grabaketak egitea" izan ezik. Aipatu diren praktiken artean, aho-sexua, penetrazio anala eta penetrazio baginala gailentzen dira, 11 aldiz (%16,7) bakoitza. Bigarren maila batean aipatu dira "preserbatiboa ez erabiltzea" 8 aldiz (%12,12) eta "ukitu motaren bat" 7 aldiz (%10,6). Ondoren "masturbazioa" eta "sexu-harremanak izatea leku publikoetan edo beste pertsona batzuekin begira" agertzen dira, 5 aldiz (%7,6) bakoitza. Gizonen kasuan, 2. Diagrama, 10 aldiz aipatu dute baten bat. Gehiengoa ez da behin ere agertu, beraz, ez dugu hainbeste aniztasunik. Aipatu diren praktiken artean, aho-sexua (4 aldiz; %40) eta "preserbatiboa ez erabiltzea" (2 aldiz; %20) gailentzen dira. Inkestatuak ezarritako indarkeriari egiten diote erreferentzia 3. Eta 4. diagramek. Emakumeen kasuan, erantzun oso mugatuak ditugu: emakume bakar batek praktika bakar bat aipatu du, "penetrazio baginala". Gizonen kasuan, 51 aldiz aipatu da praktikaren bat, eta gehienak behintzat behin aipatu direla ikusten dugu, baina nagusiak "preserbatiboa ez erabiltzea" (12 aldiz; %23,5), "penetrazioa anala" (11 aldiz; %21,6) eta "aho-sexua" (10 aldiz; %19,6) dira: Indarkeria hau ezartzeko erabilitako taktikei ekingo diegu orain. Besteak erabilitako taktikei dagokionez, emakumeek 98 aldiz aipatu dute baten bat. Mehatxuak izan ezik, beste guztiak agertu dira behintzat behin, 5. Diagraman ikusten dugunez: PRAKTIKAK Aho-sexua Penetrazio anala Penetrazio baginala Masturbazioa Preserbatiboa ez erabiltzea Ukitu motaren bat Eiakulazioa ahoan, baginan edo uzkian Sexu-harremanak izatea leku publikoetan edo beste pertsona batzuekin begira Grabaketak edo argazkiak egitea 5. diagrama: EMAKUMEEK PAIRATUTAKO INDARKERIA SEXUALA: TAKTIKAK EHUNEKOTAN. Iturria: norberak egina. TAKTIKAK Xantaia Manipulazioa Behartzea Ekitea, tematzea Mespretxatzea Larderia, beldurraraztea Ultimatuma Indar fisikoa Gaitzespena, aurpegiratzea Bere burua biktimizatzea Alkohola edo beste substantzia batzuk Zu estimulatzen edo berotzen saiatzea Zu zalantzan jartzea Zu barregarri uztea Jokabide maitekorraren plantak egitea Gerturatzeko aitzakiak bilatzea Inguratu/onartzeko derrigorra sentituko duzun leku batera eramatea Beste batzuk Taktiken atal honetan inkestatuek gehitutako oharrak aipatzeko modukoak dira. Emakume batzuk beren borondatearen kontrako taktikak sakontasun gehiagorekin azaldu dituzte: Erreakzio, jarrera eta jokatzeko moduek ere hainbat bestelakotasun dituzte sexuaren arabera. Agerikoa da emakumeek gizonek baino kasu gehiagotan sexu-harremanak hasi eta momenturen batean gelditu nahi izaten dutela (38 alditan emakumeek, 18tan gizonek) (15. Grafikoa). Horren aurrean, gizonek baino bikoitzetan (proportzioan, gizonek kasuen %14ean eta emakumeek %28an) ez dute hitzez adierazten baina jarrera pasiboa hartzen dute, gizonek baino gehiagotan egiten dituzte nahi dutenaren plantak (11tan emakumeek, 4tan gizonek); eta gizonek gehiagotan esaten dute ez dutela jarraitu nahi (proportzioan, emakumeek kasuen %52,6tan eta gizonek %71,4tan) (9. Eta 10. Diagramak). Era berean, argi geratzen da emakumearen borondatea gizonena baino askoz gutxiago errespetatzen dela: emakumeen hitzezko ezezkoa 23 aldiz baliogabetu dute (5 aldiz gizonezkoena) (16. Grafikoa) eta jarrerarekin erakutsitako gogo eza 18 aldiz (5 aldiz gizonezkoena) (15. Eta 16. Diagramak). ERREAKZIOAK Ez da gelditu Tarte batean jarraitzen saiatu da eta azkenean gelditu da Gelditu da eta haserretu da Gelditu da eta atsekabea erakutsi du Gelditu da eta bere jarrerak deseroso, barregarri edota errudun sentiarazi zaitu Gelditu da eta aurpegiratu dizu noizbait (berehala edo ostean) Gelditu da eta bere jarrerak EZ zaitu deseroso, barregarri edota errudun sentiarazi. Baliogabetze honi tiraka, 13. diagraman ikusten dugu emakumeek ezezkoa emandako ia kasuen erdian (35etik 16tan) azkenean sexu-harremana jazo zela modu batean ala bestean, nagusia gelditzen ez saiatzea eta jarrera pasiboa hartzea izanda (7 kasutan). Azpimarragarria da emakumeek 2 kasutan aipatu izana gelditzen saiatu zirela baina indar bidez menderatu zituztela. Izan ere, datuek argi uzten dute sexuharremanetan batek jarraitu edo hasi nahi ez duenean, gizonek emakumeek baino erreakzio bortitzagoak eta "inbaditzaileagoak" dituztela, baita beren nahigabea erakusteko joera handiagoa ere daukatela (11. Eta 13. Diagramak). Ez kontatzeko edo kontatzea kostatzeko arrazoietan datu interesgarriak ditugu. Gizonen 18 erantzun ditugu, eta gehiengoak adierazten du arrazoi moduan garrantzi gehiegirik eman ez izana (9tan, %50); eta bigarren maila batean lotsa (4tan %22,2); edo gertatzen zenarekiko kontzientzia eza (3tan, %16,7). Emakumeek, ordea, 40 erantzun eman dituzte, eta gehiengoak adierazten du arrazoi nagusiak kontzientzia eza (11tan, %27,5), pertsona hori babestea/kalte ez egitea eta errudun sentitzea (6tan bakoitza, %15) dira; garrantzi gehiegirik ez ematea, lotsa eta beldurra ere arrazoi moduan agertu dira (5etan bakoitza, %12,5). Beraz, gizonen kasuan esleitutako garrantzi eza da ez kontatzera bultzatzen dituena nagusiki, eta emakumeen kasuan kontziente izatea kostatzea eta ardura euren gain hartzearekin erlazionatutako arrazoiak (kalte ez egitea, errudun sentitzea). Bestade, gizon zein emakumeen kasuan, batek ere ez du salatu (17., 18., 19., 20., 21., 22. Diagramak). Erreakzio eta jokaeren atalean ere, zenbait emakumek gehitutako oharrak aipatzekoak dira: Salatu dut Aho betez hitz egin dut egoeraren inguruan Gertuko norbaiti kontatu diot Gertuko norbaiti kontatu diot, erlazioa amaitu ondoren Ez dut kontatu Bukatzeko, 15. Eta 16. grafikoetan ikusten dugun legez, gizonek emakumeek baino ezagutza handiagoa adierazten dute beren inguruko sexu-indarkeriaren gainean. Bestalde, emakume zein gizonen gehiengoak adierazi du nagusiki emakumeak direla biktimak eta gizonak ezartzaileak. Hala ere, ezartzaileei buruzko ezagutza eza gailendu da. Iturria: norberak egina. Aipagarria ere bada indarkeria EZ pairatu izana adierazten dutenak, galdera honetan ezagutza eza gehiago erakusten dutela, oro har. Hasieran indarkeria pairatu izana adierazten ez duten baina aurrerago baietz aitortzen dutenen kasua ere berdintsua da. Lan honen aztergai EHU-ko gazteriaren harreman afektibo-sexual heterosexualetan jazotzen den sexu-indarkeria izan da. Berretsi nahi dugu datuak ez direla estatistikoki esaguratsuak, analisiak metodologia kuantitatiboa oinarri duen arren. Alabaina, ikerketan alde kualitatiboak duen garrantziak gure helburuak betetzea, hipotesiak egiaztatzea (edo ezeztatzea) eta ondorio interesgarrietara heltzea ahalbidetzen du. Sexu/generoen arteko desberdintasunak ardatz izan dituen ikerketa izan da hau. Sexu-biolentzia hau pairatzen duten emakumeen eta gizonen kopuruak erkatzean, ikusi dugu emakumeek gizonek baino gehiago adierazi dutela pairatu izana, eta gizonek gehiago adierazi dute ezarri izana. Bestalde, gizonek ingurukoei indarkeria pairatu izana ez kontatzeko joera handiagoa erakutsi dute. Aurrerago gehiago sakonduko dugu kontu hauetan, baina momentuz, lehenengo hipotesia baieztatu dugula esan dezakegu. Ikertutako indarkeria sexuala osatzen duten taktika zein praktikek ere berebiziko garrantzia izan dute gure azterketan. Emakumeek beren borondatearen kontra egin dituzten praktika nagusi bezala "aho-sexua", "penetrazio anala", "penetrazio baginala", "preserbatiboa ez erabiltzea" eta "ukitu motaren bat" aipatu dituzte. Honek, hein handi batean, bat egiten du gizonen aitortzekin, inposatu edo inposatzen saiatu diren praktika nagusi bezala "preserbatiboa ez erabiltzea", "penetrazioa anala" eta "aho-sexua" aipatu dituzte. Bestalde, gizonek beren borondatearen kontra burutu dituzten praktika nagusitzat "aho-sexua" eta "preserbatiboa ez erabiltzea" jo dituzte. Emakume bakar batek inposatu duten praktika bakar bezala "penetrazio baginala" aipatu dute. Sexu/generoen arteko talka nagusia penetrazio baginalean daukagu. Nesken kasuan, beren borondatearen kontra egindako praktiketan, gehien aipatu denetarikoa da, baina gizonek ez dute uste gehien inposatzen dutenetarikoa denik. Honek zerikusia izan dezake Arcarons (2017) eta Romera-k (2018) azaldutako hezkuntza sexual koitozentrista eta heteronormatiboarekin. Balio heteropatriarkalek zehazten dute sexualitatearen arloan egokia dena eta plazerra genero-rolen arabera banatzen dute. Ondorioz, gerta daiteke emakumeek penetrazio baginala esperientzia desatsegin eta biolento bezala bizitzea maiz, baina gizonek hori ez sumatzea, batetik, sexuharremanen oinarri eta praktika egoki gisa barneratu dutelako, eta bestetik, ez diotelako garrantzirik ematen emakumearen plazerrari. falozentristaren (Zamora, 2018) eta genital maskulinoen nagusitasun ikasiaren (Rubin, 1986) adierazle da. Sexu/generoen araberako desberdintasun nabaria geratzen da agerian: gizonek, praktika nagusi horietako batzuk beren borondatearen kontra gutxi batzuetan egin dituztela aitortzen dute, baina emakumeek aditzera ematen dute praktika nagusi guztiak gehiagotan, eta gainontzeko gehienak ere noizbait, beren borondatearen kontra egin dituztela (gizon ezartzaileekin ere bat etorriz). Taktiken kasuan, emakumeek bere aurka erabili dituzten taktika nagusi bezala identifikatzen dituzte "Ekitea, tematzea", "Zu estimulatzen edo berotzen saiatzea", "Alkohola edo beste substantzia batzuk", "Bere burua biktimizatzea" eta "Jokabide maitekorraren plantak egitea". Gainontzeko ia guztiak behintzat behin aipatu dituzte, mehatxuak izan ezik. Gizonek bestearen aurka erabilitako taktika nagusi bezala aipatu dituzte "Ekitea, tematzea" eta "Estimulatzen edo berotzen saiatzea". Gizonek bere aurka erabili dituzten taktika nagusitzat jo dituzte "Ekitea, tematzea" eta "Zu estimulatzen edo berotzen saiatzea". Emakumeek bestearen aurka erabilitako taktika bakarra aipatu dute: "Estimulatzen edo berotzen saiatzea". Ikusten dugu, taktiken kasuan ere, emakumeek beren aurka erabili dituzten taktiken berri gizonek baino gehiagotan ematen dutela (98-38), eta gizonek emakumeek baino gehiagotan bestearen kontra erabilitako taktiken berri ematen dute (1-42). Praktikekin gertatzen den bezala, taktika batzuk ("Ekitea, tematzea", "Zu estimulatzen edo berotzen saiatzea", "Alkohola edo beste substantzia batzuk", "Bere burua biktimizatzea", "Jokabide maitekorraren plantak egitea") gailentzen dira harreman afektibo-sexualetako sexu-indarkerian. Eta oraingoan ere, gizonen kontra erabili dituzte taktika nagusi horietako batzuk, baina emakumeen kontra guztiak eta gehiagotan erabili dira, baita gainontzeko gehienak ere noizbait. Izan ere, sexu/generoen arteko desberdintasun adierazgarria da, gizonek aipatu ere ez dituzten hurrengo taktikak agertu direla emakumeen kasuan, gizonek aipatutako gehienak baino maizago: "jokabide maitekorraren plantak egitea", "Inguratu/onartzeko derrigorra sentituko duzun leku batera eramatea" eta "indar fisikoa". Era berean, taktiketan oharrak utzi dituzten emakumeek agerian uzten dute gizonak manipulatu zituela eta errudun sentiarazi zituela. Gure emaitzek Caiteli-k (2016) lortutakoekin antzekotasun handia daukate. Bi sexu/generoen kasuan, gehien agertzen diren taktikak "ekitea" eta "estimulatzen edo berotzen saiatzea" dira. Dena den, aipatutako taktika kopuruan aurkitzen dugun aldea kontuan hartuta, esan dezakegu gehienbat gizonek erabiltzen dituztela emakumeen kontra. Gainera, uste dugu esanahia ez dela berdina, emakumeek presio gehiago sentitzen dutela gizonak taktika horiek erabiltzean, gizonek emakumeek erabiltzean baino. Izan ere, beren desira bigarren maila batean dagoenez, uste dugu gertagarriagoa dela benetan nahi ez izan arren, onartzea. Gizonek goreneko eta emakumeek beheko kokapena duten heinean, ukaezina da ekintza berak esangura eta ondorio desberdinak dituela bakoitzaren kasuan. Gure inkestan honen adierazle da ezezkoa ematean bestearen jarrerak deseroso, barregarri edo errudun sentiarazten dituela emakumeak gizonak baino gehiago. Beraz, gure bigarren hipotesia baiezta dezakegu, orokorrean identifikatu ditugun praktika zein taktika nagusien artean, emakumeen borondatearen kontra guztiak hainbatetan ezartzen edo erabiltzen direlako, eta gizonen borondatearen aurka soilik batzuk gutxiagotan. Bestalde, ikusten dugu emakumeen gehiengoak adierazten duela pertsona berdinaren partetik behin baino gehiagotan pairatu izana, eta gizonek kontrakoa, gehienek soilik behin pairatu dute pertsona berdinaren partetik. Emakumeek zein gizonek sexu-indarkeria gehien pairatu duten harreman afektibo-sexuala bikote egonkorra da, 13tan eta 10etan, hurrenez hurren. Maiztasunekin erkatuz, ondoriozta dezakegu gizonek behin pairatu dutela kasu gehienetan, eta emakumeek behin baino gehiagotan. Gainera, emakumeentzat indarkeria pairatu izanaz kontziente izatea zailagoa da harreman mota honetan besteetan baino, ia erdia galdetegia egin ahala konturatu baita. Gure iritziz, Jónasdóttir-ek (1993) aipatutako "libreki" ematen den maitasunarekin lotura handia dauka egoera honek. Emakumeek maite dutenen parteko sexu-indarkeria identifikatzeko eta aurre egiteko daukaten tresna gabeziaren ondorioz, gizonak, emakumearekin gero eta harreman estuagoa izan, orduan eta botere gehiago ezartzeko gaitasuna eskuratzen duela eta biolentzia-dinamikak naturalizatzen dituela uste dugu. Bada, agerian geratzen da emakumeen kontrako sexu-indarkeria sistemikoa dela, eta gizonek pairatzen dutena bakanagoa. Honek gure hirugarren hipotesiraino garamatza. Baiezta dezakegu, desiratu gabeko sexu-harreman baten aurrean emakumeek jarrera pasiboak hartzen dituztelako gizonek baino gehiagotan. Honen arrazoia izan daiteke orain arte behatu dugun emakumearen borondatearen baliogabetze eta deuseztapen sistematikoa. Honek ezetz esatera ez ausartzera bultza ditzake emakumeak, gizonen erreakzio desatseginen zein bortitzen beldurrez. Beren nahimena adieraztea ezertarako balio ez duela ere pentsa dezakete, Villaseñor-Farías eta Castañeda-Torres-ek (2003) behatu bezala, ikusten baitugu emakumeek ezezkoa emandako kasu askotan sexu-harremana burutu zela berdin-berdin. Jokaera hauek bat datoz Pérez-ek (2018) rol generizatuei buruz azaldutakoarekin: emakumeen rol sexuala desira-objektuarena da, eta gizonena subjektu desiratzaileena. Argi geratzen da gizonek beren borondatea adierazteko askatasun handiagoa sentitzen dutela, eta bestearen erreakzioak eragin txikiagoa duela gizonengan emakumeengan baino. Izan ere, aipatu bezala, emakumeek baino gutxiagotan adierazi dute deseroso, barregarri edota errudun sentitu direnik ezezko bat ematean. Gure seigarren hipotesiak bi atal ditu. Lehenengoak auziaren inguruko kontzientziari egiten dio erreferentzia. Ez kontatzeko edo kontatzea kostatzeko arrazoietan oinarrituz, ezezta genezake hipotesi hau, behatzen baitugu gizonen arrazoi nagusia esleitutako garrantzi eza dela, eta emakumeena kontzientzia eza. Alabaina, denboran zehar gertaerari emandako trataerari arreta eskaintzen badiogu, laster ohartuko gara emakumeek kontzientzia handiagoa erakusten dutela: Batetik, ezartzailearekin zein ingurukoekin gertakizunaren inguruan hitz egiteko joera kontzientzia handiagoaren adierazle da. Gainera, kasu konkretu baten berri izan dugu: taktiketan gehiago zehaztu duen gizonaren oharrean, ikusten dugu indarkeria ezartzen ziola bere bikotekideari larritasunaz jabetu gabe, eta bikotekidea ere ez zen kontziente. Erlazioa bukatu ondoren, emakumea bizi zuenaz ohartu zen, eta gizonari azaldu zion. Beraz, gizona kontziente da emakumeak berarekin hitz egin duelako soilik. Bestetik, hasieran indarkeria EZ pairatu izana aitortzen dutenak baina ondoren baietz esaten dutenei arreta eskainiz, ikusten dugu emakumeen ehunekoek aldaera txikiagoa daukatela, beraz, galdetegi hasieratik kontzientzia handiagoa zeukaten esperientzia horien inguruan, beharbada iraganekoak direlako. Beraz, esan genezake, hasiera batean emakumeek kontzientzia eza nahiko erakutsi arren, denbora igaro ahala gertaeraren inguruan gizonek baino kontzientzia handiagoa garatzen dutela, eta arazo moduan identifikatzen dituztela dinamika hauek gizonek baino gehiago. Gure ustez, hau gertatzen da beren buruak zalantzan jartzen dituztelako. Halaber, sistema heteropatriarkalaren botere sinbolikoak ahalduntze eta askatasun sexualaren ilusio faltsuak txertatzen ditu emakumeengan, sinestaraziz honela eremu horretan libreki erabakitzeko nolabaiteko boterea daukatela. Horregatik, beren buruak biktima gisa hautematea deseraikitze prozesu baten ondorio da, hasierako ukapenetik hasten dena. Bada, esan dezakegu seigarren hipotesiaren lehen atala baieztatzen dela. Ez da harritzekoa emakumeek arazoaren inguruko kontzientzia handiagoa garatzea lortutako emaitzak behatuta, beldurra bizitzen baitute. Honen adierazle dira erreakzio eta jokaeren atalean idatzi dituzten oharrak. Izan ere, batzuk aditzera ematen dute emakumeak beren buruak mehatxatuta ikusten dituztela sexu-indarkeria egoeretan, arrisku errealean. Bestalde, ohar batzuk agerian uzten dute emakumeek ardura beren gain hartzeko joera, arriskutsua dena Rivas et al.-en (2003) arabera, emakumeak uste badu bera dela indarkeriaren arrazoia, gertagarriagoa delako barkatzea eta harremana iraunaraztea. Lehenengo oharrak, erasotzailea errugabetzeko asmoa erakusten du. Honek, ez kontatzeko edo kontatzea kostatzeko arrazoietan emakume dezentetan behatzen diren joeretara eramaten gaitu: erasotzailea babestekoa eta errudun sentitzekoa. Joera hauek maitasun erromantikoarekin eta emakumeak bertan duen rolarekin lotzen ditugu guk, Bartolomé-k (2018) aipatutako uko egite pertsonal horrekin. Gizonaren desirak betetzeko sakrifikatu behar da emakumea, eta egin ezean, errudun sentitzen da eta gizonari "oraindik kalte gehiago" ez egiteko erantzukizuna bere gain hartzen du, besteen iritzietatik babestuz. Bere rolari jarraiki, besteen zaintza edozerri gailentzen zaio, eta oharretan aipatzen duten bezala, arazoduna bera izango da beti, ez indarkeria ezartzen dion gizona. Gizonen kasuan, ordea, garrantzi eman ez izanaren ondoren, agertzen den arrazoia lotsa da. Zeren lotsa? Kasu honetan ere, beren rolarekin lotzen dugu. Izan ere, gizontasun hegemonikoaren parte da sexu-harremanak izateko prest egotea beti, eta arau hori ez betetzeak lotsa sor diezaieke. Bukatzeko, ikusi dugu seigarren hipotesiaren bigarren atala, ezagutzari dagokiona, ez dela konfirmatzen eta kontrakoa gertatzen dela, gizonek emakumeek baino ezagutza handiagoa adierazten baitute beren inguruko sexu-indarkeriaren gainean. Aipatzekoa da biktima eta ezartzaileei buruz jasotako erantzunen arteko aldea. Biktimei buruz galdetzean, gehiengoak (emakume zein gizonak) "emakumea" erantzun du. Hau aurreikusteko modukoa zen, ez soilik emakumeek sexu-indarkeria gehiagotan pairatzen dutelako, baita pairatzen duten gizonek ez kontatzeko joera daukatelako ere. Ezartzaileei dagokionez, ordea, bi sexuen gehiengoak adierazi du ez duela ezartzailerik ezagutzen. Deigarria da biktimen artean emakumeak guztiz gailentzea, baina erasotzaileen artean ezjakintasuna nagusitzea. Erasotzailea babesteko joera horren isla izango al da? Ikusten dugunez, harreman afektibo-sexual heterosexualetan jazotzen den sexu-indarkeria konplexua da, eta bere atzean marko kultural-ideologiko indartsu bat aurkitzen dugu. Aipatzekoa da nozitu duen batek ere ez salatu izana, kontzientzia erreal ezaren edota erabateko naturalizazioaren adierazle baita. Sexu-harremanak hitzartutako betebeharra direnaren ideia oso sustraituta dagoela behatzen dugu. Honek, batez ere emakumeen askatasunaren kontra jotzen du. Izan ere, ikusi dugu gizonek ere pairatzen dutela sexu-indarkeria, baina emakumeengan inpaktu sakonagoa dauka, nabaria dena zehaztasunez azaldutako esperientzietan edo gertaera tratatzeko moduan. Esan bezala, emakumeen borondatea sistematikoki baliogabetzen da, plazer propioa alboratzen irakatsi diete eta ondorioz, ez dute bere burua sexualki ezagutzeko eta asetzeko baliabiderik. Subjektibitate eta legitimitate oro kentzen zaie emakumea besteen mesederako existitzen direnaren ideiaren, kosifikazioaren eta sexualizazioaren bidez. Uste dugu berebiziko papera jokatzen dutela paternalismoak eta emakumeen infantilizazioak ere: emakumea gustatzen zaiona erabakitzeko gai ez den kontsumo maskulinorako desira gabeko objektu sexuala da, eta gizona emakumeak behar eta nahi duena aukeratzeko zilegitasuna daukan subjektu boteretsua da. Gizonen sexubulkaden kontrolatzeko ezintasuna, biolentziaren erakargarritasuna eta emakumeen borondatea eraldatzeko gaitasun sexual mirariatsuaren uste faltsuak islatzen dira emakumeen nahien kontra jarduteko saiakeretan. Honi tiraka, kezkagarria iruidtzen zaigu gizonen gaitasun eza (ez daukatelako edo ez dutelako eduki nahi) emakumeen gorputz-espresioak interpretatzeko. Pasibotasunaren aurrean hartzen dituzten jarrera inbaditzaileek agerian uzten dute sexu-harremanetan generoen artean dagoen komunikazioa ideal estereotipatu eta falozentristetan oinarritzen dela. Izan ere, Pérez-i (2018) erreferentzia eginez, gizonek emakumeak desira gabeko objektu sexual bezala ikusten baldin badituzte, ezinbestean biolentzia bidez erlazionatuko dira beraiekin. Gizonek beren buruak emakumeen gorputzen gaineko eskubidedun gisa ikusten dituzten heinean, boterea ezartzen dute, eta horren bidez osorik menderatzen dituzte, barne-gatazkak sortuz. Hauen adierazle da erasotzailea babesteko emakumeen joera nabaria. Ondoriozta genezake, beraz, gazteen jarduera sexuala gizarte heteropatriarkalaren dimentsio guztien isla zintzoa dela, pribatuki normalizatua eta publikoki isilarazia dena. Pairatzen eta ezartzen dutenek detektatzeko zaila da. Balio, estereotipo zein iruditeri zurrun batek sostengatzen du, emakumeen menderakuntza eta gizonen botere eta pribilegioak oinarri. Hezkuntza afektibo-sexualak izugarri kezkatzen gaitu. Ukaezina da esparru sexualean gazteek ez daukatela tresna adina besteekin komunikazio arin eta enpatiko bat garatzeko. Sexu/generoen pertzepzioen arteko talka da honen adibide: neskek gehiago adierazten dute pairatu izana, gizonek ezarri izana baino, eta gizonek gehiago adierazten dute pairatu izana, neskek ezarri izana baino. Argi dago ez dagoela ulermen zubirik norbanakoen artean, eta gizarteak bakoitzarengandik espero duenari erantzuteko grinean, sexu-harremanak zapuzten dira dominazio-harreman bilakatuz. Larritzekoa da plazerra oinarri izan beharko lukeen ekintza biolentzia iturri bilakatzea hainbestetan. Gizarte hipersexualizatu honetan, funtsezkoa iruditzen zaigu, batetik, hezkuntza afektibo-sexualaren erabateko deseraikitze eta destrukzioa, oinarri feministak dituen berreraikitze bati leku uzteko. Bestetik, ikusi dugun informazio hutsunea dela eta, berebizikoa da ikerketa lerroak irekitzea, aurrerantzean sexuindarkeria mota zehatz honi beharrezko arreta eskaintzeko, ikusgaitasuna delako emakumeak ahalduntzeko eta horren kontra egiteko lehen urratsa, dinamika horietan harrapatuta geratzea saiheste aldera. Era berean, genero eredu hegemonikoak ahultzeko pausoa izan daiteke, sexualitatearen ikuspegia zabaltzeko eta praktika sexualen mailakatze heteronomatibo zein koitozentrista deuseztatzeko. Dena dela, esanguratsu eta positibotzat jotzen dugu emakumeen hainbeste aitorpen jaso izana. Eredu hegemonikoei egiten dieten erresistentziaren adierazle dira, apurka plazerraren kokapena zein jabetza zalantzan jartzen ari direla behatzen dugu eta paradigma aldaketa baterantz sareak ehuntzeko ardatz izan daiteke hau. PRAKTIKAK Aho-sexua Penetrazio anala Penetrazio baginala Masturbazioa Preserbatiboa ez erabiltzea Ukitu motaren bat Eiakulazioa ahoan, baginan edo uzkian Sexu-harremanak izatea leku publikoetan edo beste pertsona batzuekin begira Grabaketak edo argazkiak egitea 5. diagrama: EMAKUMEEK PAIRATUTAKO INDARKERIA SEXUALA: TAKTIKAK EHUNEKOTAN. Iturria: norberak egina. TAKTIKAK Xantaia Manipulazioa Behartzea Ekitea, tematzea Mespretxatzea Larderia, beldurraraztea Mehatxuak Ultimatuma Indar fisikoa Gaitzespena, aurpegiratzea Bere burua biktimizatzea Alkohola edo beste substantzia batzuk Zu estimulatzen edo berotzen saiatzea Zu zalantzan jartzea Zu barregarri uztea Jokabide maitekorraren plantak egitea Gerturatzeko aitzakiak bilatzea Inguratu/onartzeko derrigorra sentituko duzun leku batera eramatea Beste batzuk TAKTIKAK Xantaia Manipulazioa Ekitea, tematzea Larderia, beldurraraztea Mehatxuak Ultimatuma Gaitzespena, aurpegiratzea Bere burua biktimizatzea Alkohola edo beste substantzia batzuk Zu estimulatzen edo berotzen saiatzea Zu zalantzan jartzea Zu barregarri uztea Gerturatzeko aitzakiak bilatzea TAKTIKAK Zu estimulatzen edo berotzen saiatzea Beste batzuk TAKTIKAK Xantaia Manipulazioa Ekitea, tematzea Ultimatuma Gaitzespena, aurpegiratzea Bere burua biktimizatzea Alkohola edo beste substantzia batzuk Zu estimulatzen edo berotzen saiatzea Zu zalantzan jartzea Zu barregarri uztea Jokabide maitekorraren plantak egitea Gerturatzeko aitzakiak bilatzea Iturria: norberak egina. JOKAERAK Jarraitu nahi ez duela esan du Ez du hitzez adierazi gelditu nahi izana, baina jarrera pasiboa hartu du Ez du esan eta nahi zuenaren plantak egin ditu JOAKAERAK Jarraitu nahi ez duela esan du Ez du hitzez adierazi gelditu nahi izana, baina jarrera pasiboa hartu du Ez du esan eta nahi zuenaren plantak egin ditu
science
addi-aea406a8acb2
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/34762
Moda eta Street Stylen eragina eta eboluzioa (XX. mende amaieratik – gaur egunera)
Gorostidi Zarraga, Ainhoa
2019-07-22
Moda eta street stylen eragina eta eboluzioa (XX. mende amaieratik – gaur egunera) Moda eta street stylen eragina eta eboluzioa (XX. mende amaieratik – gaur egunera) Moda eta street stylen eragina eta eboluzioa (XX. mende amaieratik – gaur egunera) Moda eta street stylen eragina eta eboluzioa (XX. mende amaieratik – gaur egunera) Moda eta street stylen eragina eta eboluzioa (XX. mende amaieratik – gaur egunera) Moda eta street stylen eragina eta eboluzioa (XX. mende amaieratik – gaur egunera) Moda eta street stylen eragina eta eboluzioa (XX. mende amaieratik – gaur egunera) Moda eta street stylen eragina eta eboluzioa (XX. mende amaieratik – gaur egunera) Moda eta street stylen eragina eta eboluzioa (XX. mende amaieratik – gaur egunera) Moda eta street stylen eragina eta eboluzioa (XX. mende amaieratik – gaur egunera) Moda eta street stylen eragina eta eboluzioa (XX. mende amaieratik – gaur egunera) Moda eta street stylen eragina eta eboluzioa (XX. mende amaieratik – gaur egunera) Moda eta street stylen eragina eta eboluzioa (XX. mende amaieratik – gaur egunera) Moda eta street stylen eragina eta eboluzioa (XX. mende amaieratik – gaur egunera) Moda eta street stylen eragina eta eboluzioa (XX. mende amaieratik – gaur egunera) Moda eta street stylen eragina eta eboluzioa (XX. mende amaieratik – gaur egunera) Moda eta street stylen eragina eta eboluzioa (XX. mende amaieratik – gaur egunera) Moda eta street stylen eragina eta eboluzioa (XX. mende amaieratik – gaur egunera) Moda eta street stylen eragina eta eboluzioa (XX. mende amaieratik – gaur egunera) Moda eta street stylen eragina eta eboluzioa (XX. mende amaieratik – gaur egunera) Moda eta street stylen eragina eta eboluzioa (XX. mende amaieratik – gaur egunera) Moda eta street stylen eragina eta eboluzioa (XX. mende amaieratik – gaur egunera) Moda eta street stylen eragina eta eboluzioa (XX. mende amaieratik – gaur egunera) Moda eta street stylen eragina eta eboluzioa (XX. mende amaieratik – gaur egunera) Moda eta street stylen eragina eta eboluzioa (XX. mende amaieratik – gaur egunera) Moda eta street stylen eragina eta eboluzioa (XX. mende amaieratik – gaur egunera) Moda eta street stylen eragina eta eboluzioa (XX. mende amaieratik – gaur egunera) Moda eta street stylen eragina eta eboluzioa (XX. mende amaieratik – gaur egunera) Moda eta street stylen eragina eta eboluzioa (XX. mende amaieratik – gaur egunera) Moda eta street stylen eragina eta eboluzioa (XX. mende amaieratik – gaur egunera) Moda eta street stylen eragina eta eboluzioa (XX. mende amaieratik – gaur egunera) Moda eta street stylen eragina eta eboluzioa (XX. mende amaieratik – gaur egunera) Moda eta street stylen eragina eta eboluzioa (XX. mende amaieratik – gaur egunera) Moda eta street stylen eragina eta eboluzioa (XX. mende amaieratik – gaur egunera) Moda eta street stylen eragina eta eboluzioa (XX. mende amaieratik – gaur egunera) Moda eta street stylen eragina eta eboluzioa (XX. mende amaieratik – gaur egunera) Moda eta street stylen eragina eta eboluzioa (XX. mende amaieratik – gaur egunera) Moda eta street stylen eragina eta eboluzioa (XX. mende amaieratik – gaur egunera) Moda eta street stylen eragina eta eboluzioa (XX. mende amaieratik – gaur egunera) Moda eta street stylen eragina eta eboluzioa (XX. mende amaieratik – gaur egunera) Moda eta street stylen eragina eta eboluzioa (XX. mende amaieratik – gaur egunera) Moda eta street stylen eragina eta eboluzioa (XX. mende amaieratik – gaur egunera) Moda eta street stylen eragina eta eboluzioa (XX. mende amaieratik – gaur egunera) Moda eta street stylen eragina eta eboluzioa (XX. mende amaieratik – gaur egunera) Moda eta street stylen eragina eta eboluzioa (XX. mende amaieratik – gaur egunera) Moda eta street stylen eragina eta eboluzioa (XX. mende amaieratik – gaur egunera) Moda eta street stylen eragina eta eboluzioa (XX. mende amaieratik – gaur egunera) Moda eta street stylen eragina eta eboluzioa (XX. mende amaieratik – gaur egunera) Moda eta street stylen eragina eta eboluzioa (XX. mende amaieratik – gaur egunera) Moda eta street stylen eragina eta eboluzioa (XX. mende amaieratik – gaur egunera) Moda eta street stylen eragina eta eboluzioa (XX. mende amaieratik – gaur egunera) Moda eta street stylen eragina eta eboluzioa (XX. mende amaieratik – gaur egunera) Moda eta street stylen eragina eta eboluzioa (XX. mende amaieratik – gaur egunera)
science
addi-9adf12710d4e
addi
cc-by-nc-nd 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/35283
Joxe Azurmendiren nazioa Nazionalismo Ikerketen argitan. Abertzaletasun kulturalaren defentsa Euskal Herri garaikidean
Azurmendi Arrue, Haritz
2019-07-09
«Aske izateko lehenik eta behin askatasun hori nondik gauzatuko duzun erabaki, hautatu beharra dagoela. Horrek zenbait gauzari uko egitea suposatzen badu ere. Askatasuna ez baita pikuan gauzatzen den abstrakziorik.» Alaitz Aizpuru Joaristi Ander Iturriotzek eta Joseba Agirreazkuenagak daukadan eskerrik onena merezi dute lau urtetan zehar konfiantza osoa eman didatelako, askatasuna utzi eta bidea erakutsi, biak egin dituzte neurrian. Anderrek bultzarazi ninduen Master Amaierako Lanetik Doktorego Tesirako zubia pasatzera eta ondorengo bidean ere behar nuen aldiro egin izan dizkit oharrak, gomendioak eta gidari lanak. Joseba, berriz, batere ezagutzen ez ninduela batu zen proiektura hasiera hartan; laguntza, berme eta gidari izan da edukian eta prozeduretan. Bi-biek labirinto administratibo honetan sortu diren arazoak saihesteko izan duten jarrera ere bereziki eskertu nahi diet. Modu batera edo bestera bidea erraztu didaten Saileko kideei ere mila esker. Egunerokotasunean egon gabe ere bertakotu naute, edozein tramiterekin laguntzeko prest agertu dira Asier Blas eta Andere Ormazabal. Iñaki Barcenak, berriz, burokraziarekin borrokan lagundu dit lau urtez. Berak ere merezi ditu nire eskerrak. Era berean, HEFA Fakultateak Joxe Azurmendiren lankideen aldamenean ikertzeko lekua eman zidan hasieratik. Fakultate horixe izan da ikertzen nuen bitarteko nire bigarren etxea. Bertan nire irakasle ohiengandik ikasten jarraitu dut, Mintegi Ireki osteko otorduetan. Ezin ditut aipatu gabe utzi Leioan eta Donostian ezagututako doktoregaiak. Elkartze bakoitzean partekatutako kexa, animo eta irtenbideek babes-sare itzela osatu dute. Euskal Herriko Ikerlarien Asanbladak babes-sare hori eragile bihurtu du egiten dugun lana merezi bezala aitortzeko bidean. Bizitza motza izan dezala asanbladak! Compostelako lagunei 2016ko udazkenean nazio galegoaren historiaren eta kulturaren ate bat irekitzea eskertu nahi diet. Handik erreferentzia teoriko interesgarri mordoa ekartzearen meritua, berriz, Ramón Máizek du. 2018aren azkeneko lau hilabeteak gozatu zizkidaten Renoko lagunei ere eskerrik asko. Beste hainbeste Joseba Zulaikari, beretzat bizitza eta niretzat historia ziren istorioak kontatzeagatik. Eta zer esan nire bizitzako lehenengo thanksgivinga eman zidaten bi familiei, Iñaki, Eli eta txikiei batetik; Xabier, Txispi eta seme-alabei bestetik. Hurrengoan lan gutxiagorekin itzuliko naiz. Azurmendiren lanak ikertzeak pozak eta nekeak ekarri dizkit. Pozik handienak talde-lanak eman dizkit dudarik gabe. Joxe Azurmendi Kongresuaren eta horrekin batera doanaren antolakuntza taldeak ilusioa eta sua haizatu dizkit. Mila esker bihotzez Alba, Ekai, Haritz, Iñaki, Antonio eta abarrei. Tesia proiektu handiago baten parte bilakatzea lortu duzue. Beste hainbeste lortu duzue gaiarekiko interesa partekatzen duzuen Alaitz, Andoni, Pako eta konpainiak. Talde-lan horren plazarik izan bada, berriz, hori JAKIN izan da, hamarkadetan egin duen moduan. Esker bereziak Joxe Azurmendiren obra digitalizatu izanagatik. Lorea Agirre, Paulo Agirrebaltzategi, Xabier Eizagirre, Joan Mari Torrealdai eta beste, mila esker. Joxeri ere bai, noski, badakit ez zaizkiola gauza hauek gustatzen. Hurbilagora etorrita, alegialdeko filosofo kuadrillari ere eskerrik asko, luxu bat duk inguruan zuek bezalako jendea izatea (eta Orendaingo elkartean biltzea). Berezko kuadrillari ere mila esker, zuekin tesiaz ahaztea lortzen nuen aldiro. Uganetarrei ere bai, kezkak atzean utzi eta burua egurasteko gordelekurako atea irekitzeagatik. Purrustadak, kexuak eta ausentziak beti eta hobekien etxekoek aguantatzen dituzte. Eskerrik asko dendenagatik ama, aita eta Ekhi. Amaitzeko, Alba, ondo baino hobeto dakizu buruhauste hau ez zela bide onera etorriko zugatik ez balitz. Lan erdiak eginak dauzkagu. Pentsatzen dut tesi gehienek izango dutela atzetik historia pertsonalen bat egilea hartaratu duena, ezin baitut bururatu beste arrazoirik lau urteko iraupen proba horri ekiteko. Filosofia ikasle hasiberria nintzela, 2009/2010 ikasturtean, Ibaetako Filosofia Fakultatean barrena bulego artean norbaiten bila ari nintzenean kokatzen dut nirea. Laukizuzen zuri horietako batean topatu nuen nire abizen berbera zeukan irakasle haren izena, kasualitate hutsez, eta etxeratzean gurasoei komentatu nien. Ez dut gogoan lehenago Joxe Azurmendiri buruz jakin izana, nahiz eta badauzkadan arrazoiak pentsatzeko etxean hartzen zen egunkariak edo institutuko Filosofia irakasleek noizbait jarri izango zutela nire begien aurrean. Dena dela, ondo gogoan daukat aitak «uste dut badaukagula bere liburu bat!» esan zidala. Aita liburuaren bila ari zen bitartean amak Azurmendi Txillardegiren eta Paulo Agirrebaltzategiren laguna zela kontatuko zidan. Kontuak kontu, gau hartan Espainolak eta euskaldunak irakurtzen hasi nintzen. Agian garrantzitsua da ohartzea gurea izan zela Azurmendi irakasle izan ez zuen lehenengo promozioa, eritasunak klaseak uztera eraman zuelako. Baliteke horrek eman izana bere obra ikergaitzat hartzeko beharrezko distantzia. Euskal Nazionalismoa XXI. mendean ikerketa masterra egiten hasi orduko ikusi nuen Azurmendi, oraindik aktibo dagoen pentsalaria izateaz gain, aurkezten zizkiguten autore erreferentziazkoen (Gellner, Hobsbawm, Smith, Connor...) pareko iturria izan zitekeela nazio auziaz jarduteko. «Hori Azurmendiren lanen batean bazegok», «Hori Azurmendik esaten dik» edo «Horri erantzuten ziok Azurmendik» gisako esaldiak behin eta berriro etortzen zitzaizkidan burura mintegietan auziak ikasterakoan edo oinarrizko bibliografia irakurtzerakoan. Intuizio horri jarraituz iritsi zen «Nazioaren Paradigma Modernoaren kritika Joxe Azurmendiren obran» Master Amaierako Lana, tesi honen aurrekari zena. Eta ikerketa honek ere intuizio horri erantzuten dio. Hain zuzen, ikerketa-urte horietan zehar konturatu naiz antzeko auziak partekatu, partekatzen dituztela Azurmendik eta aipatu autoreek, baina batak eta besteek lan egiteko modu oso desberdina daukatela. Nazioaz arduratzen diren «zientzialariek» nazionalismoaren kausa orokorrak bilatzen zituzten bitartean, Azurmendik Euskal Herriaz, nazio gatazka konkretu horrexetaz, ziharduen. Renanez, nazionalismo zibiko eta etnikoaz edo Volksgeist eta esentzialismoaz diharduenean ere, kontu horiek gure artean duten zentzuaz edo gabeaz idazten duela ikasi dut. Eta horrek zailtasun puntu bat gehitu dio ikerketari: motibazio desberdinez ari diren autoreak elkarrizketan jartzea ez da beti erraza suertatzen. Horri, gainera, gehitu behar zaio Azurmendik beretik esplizituki nekez hitz egiten duela. Ez da politikoa, ez dizu bere nazioaren doktrina emango; akademikoa ere, gaurko esanahi murriztuan behintzat, oso akademikoa ez da eta ez ditu irakurlearentzat ondorioak begietan jotzeraino errepikatzen. Azurmendi filosofoa da, pentsalaria, eta problemak pentsatzen ditu.1 Eta oraindik hobe, problemak pentsarazten ditu. Zailtasunak zailtasun, ikuspegi desberdin horregatik aukeratu dut Azurmendiren obra ikergai gisa. Bere lanak iturri emaritsuak direla, egileak jasotako aitorpen ofizialek adina erakusten dute saiakeragile gisa aitortua duen erreferentzialtasunak. Ander Iturriotzek Zergatik Azurmendi? galderari emandako erantzunetik abiatu naiz ni ere: Hegats aldizkariaren ale honetan Azurmendiri buruzko monografia bat zergatik aurkezten dugun esplikatzea lan arras astuna da, nabarmenkeria bat argitzea edo tautologia bat zuritzea bezain hutsala da. Azurmendiren obra monumentala ezagutzen duenak badaki hautu erabat justifikatua dela honakoa; areago, harritu ere egingo da askoz lehenago ez delako inon ezer argitaratu, ganoraz, Zegamako pentsalari handiari buruz. Azurmendi filosofo garrantzitsua da, zalantzarik gabe; Euskal Herrian eta Euskal Herriarentzat lehenik, baina, orobat, nazioarteak sortu dituen filosofo handien artean dago. (Iturriotz 2010b) Azurmendiren obra ikertzearen garrantzia haren hedadurak eta sakontasunak ematen du. Haren baitan tradizio filosofiko mendebaldarraren gako nagusiak agertzen dira, filosofia garaikideko eztabaida gehienak jorratzen ditu. Ondorioz, obra ikertzeak lana eskatzen du, erreferentzia horiek kontrolatzea esan nahiko baitu; baina esker oneko ere izan ohi da, Azurmendik erreferente filosofiko zabalduenak Euskal Herriko auzi konkretuei aplikatzen baitizkie. Ikaragarri ikasten da liburuen irakurraldi bakoitzarekin. Asko eta askotarikoak dira Azurmendik biltzen dituen urak. 60ko hamarkada urrun hartan idatzitako poemetan nabari dira bere saiakera filosofikoetan jarraituko duten gaiak. Koldo Izagirrek dioen bezala (J. Azurmendi 2000), poemetan ni bakartia ari da hizketan; geroko saiakeretan korronte filosofiko desberdinen elkarrizketak Azurmendiren jarrera lerro artera ezkutatuko du. Baina bi-bietan antzeko gaiak daude presente, poesia sozialago eta existentzialagoetan (Estankona 2010). Izan ere, Azurmendi existentzialismo/pertsonalismoen bueltan aritu da behin baino gehiagotan, poemagintza goiztiarrean adina Salbatore Mitxelenaren edo Karlos Santamariaren lanak aztertzerakoan. Jarrera horietatik nahiko goiz mugitu zen marxismoaren irakurketa ortodoxoa salatu baina sozialista izan nahi zuen abertzaletasunera, Txillardegiren bidean eta Simon Weil edo Frankfurteko Eskolako pentsalariei jarraika. Pentsamendu sozialean, 70eko hamarkadako sozialismo abertzaletik kooperatibismora egin zuen bidea gero, Arizmendiarrietaren lanak irakurtzearen eraginez. Hizkuntzaren eta kulturaren garrantzia gizaberearengan ere aski goiz nabarmendu zituen, Adam Schaff eta Leszek Kolakowskirekin, horiek azpiegitura ekonomikoen kontraispilatze gisara ulertzen zituen marxismo dogmatiko baten aurka. Ildo beretik aritu zen gero arrazionalismo modernoaren alternatiba bila Herder, Humboldt eta 1 Oraindik ikerketaren seriotasuna hartu ez dudanez, diferentzia hori erakusteko anekdotatxo bat kontatzea zilegi izango da. Politologo bati ikerketaren gaia kontatu nioenean gutxi gorabeherako erantzuna zera izan zen: ez ote litzatekeen hobea – efektiboagoa, ulertzen da – izango, norbaiten nazio ideia jakin nahi bada, hari elkarrizketa luze eta sakon bat egitea. Klasikoen liburuak emandako erantzunengatik irakurriko balira bezala, planteatzen dituzten problemengatik beharrean. euren irakurle garaikideekin (Cassirer, Berlin). Horiekin defendatuko du nazioaren ulerkera kulturalaren zentzua ere, estatu moderno absolutuaren aurrean. Esan liteke Azurmendiren obra osoa ezaugarritzen dutela gizaberea – konstituzio irekiko abere hori – zer den eta hobeto nola bizi daitekeen galderek; eta erantzunak garai eta leku konkretuari lotuta ematen dituela. Galderak jartzeko moduak eta entseatu dituen bide desberdin horiek guztiek obra benetan interesgarria jartzen digute ikertzeko. Euskal Herrira azken 50 urteetan (Azurmendik jardun duen urte-tartean) heldu diren korronte filosofiko desberdinak eztabaidatuz eta horietatik edanez garatu du Azurmendik bere lana; azkenerako garai bakoitzeko eztabaiden eta jarreren lagin zabala utzi digu. Tesiaren ikergaiaren garrantzia, beraz, berez dator. Denbora tarte horretan nazioaren auzia etengabe jorratu izan da, aldez edo moldez. Gaur egun ere, eztabaida politikoaren erdigunean erraz aurki daiteke. Horrenbestez, ikergaia – Azurmendiren obra – garrantzitsua bada, horren baitan aukeratutako esparrua ere ez da munta gutxiagokoa. Esan dudan bezala, Azurmendiren lan guztietan aurki daitekeen pentsamendua zabalegia eta anitzegia da tesi bakar batera ekartzeko eta, ondorioz, ezinbestean aukeratu behar izan dut hura fokuratzeko leiarren bat. Obrara nazio auziari buruzko kezkarekin eta, zehazkiago, Nazionalismo Ikerketetako hurbilpen ereduekin gerturatzeak hura antolatzeko modu bat ematen du. Horretaz gain, ordea, Euskal Herrian nazionalismoaz jarduteko modu ezohikoago bat ere badakar. Izan ere, nazioa, nazionalismoa eta Euskal Herria aintzat hartzen dituen ikerketak, normalean, euskal nazionalismoaren historia edo Euskal Herriko mugimendu nazionalisten azterketa soziologiko nahiz politikoa egitera bideratzen dira. Hemen nazioaren auzira filosofiatik egin litekeen ekarpen modu bat entseatu da, nazioari buruzko teoriaren premisa edo aurretiazko filosofikoak eztabaidatzen dituena. Horrela, Azurmendiren nazio ikuspegia Nazionalismo Ikerketetako autoreekin eztabaidan jarri dut, hurbiltasunak eta desadostasunak non dauden argituz. Nazioak eta nazionalismoak, praktika politikotik harago, pentsamendu mailan zein ulerkera izan dituen bilatzen da Azurmendirengan.2 Okerra litzateke, ordea, Azurmendiren obra ideien multzo isolatu baten antzera bururatzea. Azurmendik erreferentziak tradizio filosofiko mendebaldarrean bilatzen baditu ere, bere obran ez dute gutxiago eragin hurbilagoko belaunkideek. Iritsi zaigun euskal pentsamendu garaikidea3 talde-lana izan dela azpimarratzen da nonahi, 56ko belaunaldia deitu izan zion horrena, hain zuzen. Nik neuk gurearen eginbehar gisa jartzen dut, eztabaidak zaharberritzen ari garen honetan, «geure zaharren» irakurle ez ezik ikertzaile ere izatea. 56ko belaunaldi horren bakeak eta gerrak, eztabaidak eta (des)adostasunak, aztertzea ezinbestekoa da egungo eta etorkizuneko auziak enegarrenez zerotik ez hasteko. Eginbehar hori ikerketa bakar batek bete dezakeenik ez dut uste. Epe luzerako ikerketa-lerro bat irekitzea ezinbestekoa izango da, honakoa gaiari buruzko tesi bakarra izan ez dadin. Garrantzitsua da, horregatik, ildo hori jorratuko duten elkarlanak abian jartzea (bidean dauden Katedrak eta Kongresuak luzerako bide-urratzaile behar lukete). Horrez gain, ordea, akademiaz kanpoko elementurik anitzenek (literaturak, eguneroko komunikabideek, pelikulek...) bermatuko dute benetan aurreko belaunaldietako gorabeheren transmisioa; transmisio horrek, halaber, gure belaunaldiak bere erreferentzietatik pentsatzea etorkizuna. (Nemesio Etxaniz apaizaren poemagintza erotikoa parodiatzen duen meme popularizatu bat da gure utopia arlo horretan.) Esan dudanez, Azurmendiren lana garrantzitsua da 56ko belaunaldiaren baitan. Batez ere, garrantzia hori eztabaidei heltzeko modutik dator. Belaunaldiaren ohikoa izan da bertako arazo konkretuak eta erreferentzia «unibertsalak» uztartzeko ahalegina. Azurmendik ere gauza berbera egin du, mendebaldeko filosofiaren tradizioa erabiliz Euskal Herri garaikidea pentsatzeko. Garrantzi horretatik eratortzen da, beraz, oraintxe aipatu dudan eginbehar zabalari Azurmendiren obratik heldu izana. Era berean, Azurmendiren obra osora nonbaitetik hurbildu behar zenez, nazionalismoaren teorietatik egitea erabaki dut, horrela aurreko belaunaldiko autore esanguratsu bat ikertzeaz gain, Euskal Herriaren historia hurbilean oinarrizkoa izan den nazioaren auziari ere heltzeko aukera ematen duelako. Azurmendiri buruzko lehenengo doktore tesirako, bere obrara gure gaien artean sonatuenetako batekin, nazio auziarekin, hurbiltzea erabaki da. Lehenengo doktorego tesia izanda ere, ordea, ez da haren obrara hurbiltzeko lehenengo saiakera; ikerketa oro bezala, hau ere ez da hutsetik abiatu. Izan ere, Azurmendiren lanek, bere neurrian hartuta, irakurle masa esanguratsu bat duela pentsa daiteke. Irakurle horietako batzuek lanak ikertzeko jauzia ere egin dute eta saiakera solte batzuk aurki daitezke han-hemen. Orain arteko hurbilpenak bi motatan bana daitezke, gutxi gorabehera: batetik, Azurmendiren obra eta pentsamendua antolatu eta modu koherentean ezagutarazteko piezak daude; bestetik, berriz, Azurmendiren ideia zehatz batzuk hartu eta horiek eztabaidatzen dituzten lanak daude, beste egileren batzuekin konparatzen dituztenak. Lehenengoek indarra, batez ere, dibulgazioan jartzen dute; Azurmendiren jardunaren emaitzak publiko zabalari eskuragarri jartzean. Horretarako bere lanaren ikuspegi orokorra, errepaso historikoa eta ideia nagusien azalpena jorratzen dituzte. Baliagarri dira gure ikergaiaren nondik norakoen sarrera gisa. Aurrekari gisa har daiteke 2011. urtean Alaitz Aizpuruk eta Andoni Olariagak ondu zuten UEUko ikastaroa, «Joxe Azurmendiren lana eta pentsamendua» izenburuarekin. UEUk berak argitaratutako Euskal Herriko pentsamenduaren gida (A. Aizpuru et al. 2012) izeneko liburuan ere bada Azurmendi hizpide duen atala, biobibliografia laburra eta pentsamenduaren oinarrizko ardatzak ezagutarazten dituena. Koldo Izagirreren eskutik, berriz, Azurmendiren poemagintza jasotzen duen antologia bat ondu zen XX. mendeko poesia kaierak bildumaren baitan (J. Azurmendi 2000), Izagirreren beraren sarrerarekin. Esan bezala, lan horien helburu nagusia Azurmendiren testu eta ideietarako sarbide bat eskaintzea da; hortaz, ikerketa horiek Azurmendiren obra ahalik eta zintzoen jasotzea dute helburu. Bada, ordea, dibulgazioaz bestelako helburuekin idatzitako lanik ere, gehiago hurbiltzen direnak ikerketa-artikulu estilora. Horietako bat da Iñaki Aldekoaren «Ramon Saizarbitoria eta Joxe Azurmendirekin solasean» testua, EGAN literatur aldizkarian argitaratua (Aldekoa 2018). Bertan euskal gatazkaren inguruan biek egin izan dituzten interpretazioak jartzen dira elkarrizketan. Literaturaren esparrutik dator bigarren ikerketa-artikulua ere, ikerketa akademiko ohikoen eran idatzi baitzuen Beñat Sarasolak bere «Bernardo Atxaga y su defensa de la autonomía de la literatura» (Sarasola 2017), non Atxagaren literatura ulertzeko modua Azurmendiren eta Txillardegiren proposamenekin kontrajartzen den. Aurrekariekin bukatzeko ezin da aipatu gabe utzi Hegats literatur aldizkariak argitaratutako 45 zenbakia, Azurmendiren lanari eskainia dagoena esklusiboki. Bertan, bereizi ditudan bi ildoak tartekatzen dira: badaude obrako eta pentsamenduko atal konkretu batzuen azterketak, bere editore lanaz diharduena kasu (Agirrebaltzategi 2010), baita heriotzaren eta erlijioaren lekua Gandiagaren Azken Egunaken (Zapiain 2010) edo konkretutasunari ematen dion balioa (Iturriotz 2010a) aztertzen dutenak. Badaude, baita ere, Azurmendiren poemagintza (Estankona 2010) eta saiakeragintza (Rodríguez 2010), bere estilo literarioa, aztertzen dituzten artikuluak. Eta ikuspegi orokor bat eman nahi duten artikuluak ere badaude bere obraz (Mendiguren Elizegi 2010) eta pentsamenduaz (Olariaga eta Jiménez 2010). Azken hamarkadan argitaratu dira aipatu diren lan guztiak. Horrek erakusten du badagoela, aurretik ez bezala, Azurmendiren lana ikertzen hasteko adinako talde bat. Partekatzen duten beste ezaugarria, ordea, ubide sendorik gabe, tantaka-tantaka, sakabanatutako ekarpenak izatea da. Plaza eta momentu desberdinetan heldu zaio gaiari eta sakondu ezinik geratu diren mokokaden antza hartzen zaie. Tesi hau ere ikerketa proiektu bakartia zen 2015 hartan, Euskararen Arloko Errektoreordetzak tesiak euskaraz egiteko deialdian aurkeztu nuenean.4 Lau urte beranduago badirudi ikerketa-lerro egonkorrago bat zabaltzeko aukera egon daitekeela, egiteko den Joxe Azurmendiri buruzko kongresuak eta sortzeko den Katedrak erakusten dutenez. 4 Dena esateko, hurrengo urtean Ikerketaren arloko Errektoreordetzak hartu zuen bere gain. Horrek diferentzia txiki bat ekarri zuen proposamenak baloratu behar zituen organoaren eraketan, aditu euskaldunez osatutako epaimahaia deuseztatu eta erabakimena Madrilera pasa baitzen. Hori ikusita zalantza pizten zait ea tesi hau, 2016ko deialdian baloratzen ziren irizpideekin, berdin lagunduko ote zuten. SARRERA Asmoak, helburuak eta hipotesiak vii ASMOAK, HELBURUAK ETA HIPOTESIAK Esan dut lehenago ere, ezer baino lehen interes pertsonal batetik dator tesi hau egiteko lehen asmoa; nire irakurraldietan topatu ditudan lanik emankorrenetakoak dedikazio osoz jorratzeko erabili nahi nituen doktoretza urteak, filosofian eta nazio arazoan sakontzeko, Azurmendik ematen zuen ikuspegi berezitik. Baina horrekin batera, errepika dezadan berriro, gure belaunaldiaren eginbehartzat daukadan helburuetako bat ere urratu nahi du tesi honek: epe luzerako jomuga behar genuke, modu batean edo bestean, iritsi zaigun euskal pentsamendua gaur egungo egoeratik landu, berrikusi, kritikatu eta eguneratuko duen jardun akademiko eta sozial bat martxan jartzea. Azurmendiren lana hor zati bat besterik ez da, baina azken 50 urteetako auzi gehienak nola edo hala presente dauden heinean helburu kolektibo horretara ekarpen garrantzitsua dela esan daiteke. Doktorego tesi bat asmo zabalegiek itotzen dute, ordea. Azurmendiren eta 56ko belaunaldiaren lanak ikertzea jatorrizko akuilu-asmo izan badaiteke ere, ikerketa bakar batek eman dezakeenaz jakitun, lan hau ezaugarrituko duen helburu mugatuago eta zehatzago baten beharra ikustera heldu nintzen. Mira findu behar zen, hortaz, obrarako hurbilpen posible guztien artean bakarra aukeratzeko. Ondorioz, tesi honek Azurmendiren obran nazioaren inguruan dauden ideiak aurkitu nahi ditu. Zehatzago esateko, gizarte zientzietako «Nationalism Studies» (Nazionalismo Ikerketak) deituriko diziplinarteko esparru akademikoan sortutako auzi nagusiak Azurmendiren obran nola tratatzen diren ikusteko helburu konkretuarekin antolatu da ikerketa. Beste era batera esanda, doktorego tesi honen xede nagusia da Azurmendiren obran nazioari buruz dauden ideiak argitzea, horiek Nazionalismo Ikerketetako auzi eta autoreen erreferentzian garatuz. Esparru akademikoko auzi eta autoreak zedarritzeko Anthony D. Smith ikertzailearen lan oinarrizkoa hartu da (Smith 1998). Egileen arteko elkarrizketa bilatu da testuan zehar, auzi konkretuak seinalatu ostean Azurmendiren eta autore nagusien arteko aldeak eta hurbiltasunak azaltzeko asmoz. Hain zuzen, helburu horretarako bidean, gauzarik zailena konparaziorako kategoria baliokideak bilatzea izan da. Izan ere, bi arlo guztiz desberdin uztartzea bilatu da: batean, gizarte zientzietako aldaera desberdinak, gero eta teknifikatuagoak; bestean, Azurmendiren filosofia modua, ideien historian eta auziak bere testuinguruan ulertzeko saiakeran oinarritua. Horretaz gain, ordea, nazioaren eta nazionalismoaren arazoa ere interes desberdinekin tratatzen da batean zein bestean. Nazionalismo Ikerketetan teoria orokor bat eman nahi da, orohartzailea eta fenomenoaren azalpen zientifiko bat emango duena. Azurmendik, aldiz, bere testuinguru hurbilaz gogoeta egiteko hartzen du aintzat nazioaren gaia. Euskal Herriaren kasu konkretua buruan duela hurbiltzen da teoria desberdinetara. Hitz bitan esateko: Nazionalismo Ikerketetan azalpen teorikoa eman nahi da, Azurmendik bere inguruko praktika nazionalisten zentzuaz egin nahi du gogoeta. Horregatik aipatu dut ideien arteko elkarrizketa dela helburua, teorien konparazio sistematikoa baino. Bi lerroen arteko zubiak topatuko badira kontzeptuak malgutasunez hartu beharko dira, ezinbestean. Konparazio horren baliozkotasuna erakusteko Azurmendiren testuinguru hurbila aztertu da. Kontuan hartzekoa da, bai Nazionalismo Ikerketen esparrua eta bai Azurmendiren obra, garai bertsuan garatu direla, 70eko hamarkadatik gaur egunera arte. Ondorioz, obra sortu den garai osoan zehar, espero izatekoa da ikerketa horien oihartzuna heldu izana. Horregatik, Azurmendik bere lana sortu duen testuinguru historikoaren azterketa labur bat tartekatu da lanean, elkarrizketan jarri nahi ditudan bi ildoak noiz, nola eta nolako eztabaiden inguruan gurutzatu ziren zedarritzeko helburuarekin. Helburu nagusiaren makulu gisa balioko duen bigarren mailako bat dago, beraz. Joxe Azurmendiren nazio ideiak Nazionalismo Ikerketen argitan aztertzeko, Euskal Herriko nazio auzi(et)an horiek noiz eta zein testuinguru konkretutan topa daitezkeen begiratu beharko da. Laburbilduz, beraz, tesiaren helburu nagusia Joxe Azurmendiren nazioari buruzko ideiak Nazionalismo Ikerketen argitan aztertzea da. Bigarren maila batean, berriz, helburu nagusi horri lagundu asmoz, Azurmendik nazioari buruzko ideiak garatu dituen garai desberdinetako giroa eta eztabaidak berritzea ere bilatu dut. Jomuga horiek buruan direla jarri ditut datozen hipotesiak, lanaren norabidea zehaztu eta berorri zentzua ematen diotenak. Helburu horiek buruan izanda zehaztu dira ikerketaren hipotesiak: 1. Ikerketa osoa sostengatzen duen oinarrizko hipotesia lanaren bi ildoen konparagarritasunarena da. Beste era batera esanda, espero da Azurmendiren nazioari buruzko ideiak, testuinguru hurbilari erantzunez garatu izan arren eta gogoeta filosofiko gisa garatu arren, Nazionalismo Ikerketekin konparagarriak izatea. Badago elkargunerik Azurmendiren lanaren eta Nazionalismo Ikerketen artean. Horrek esan nahiko luke Azurmendiren arlo honetako lana, euskal pentsamenduan ekarpen historiko izateaz gain, nazioari buruzko gogoeta orokorrerako planteamendu esanguratsua dela. SARRERA Asmoak, helburuak eta hipotesiak ix SARRERA Ikerketaren egitura eta metodologia xi IKERKETAREN EGITURA ETA METODOLOGIA Hipotesi horiek frogatze aldera hartu du lan honek bere egitura. Hiru atal nagusi bereizi ditugu: marko teorikoa, marko historikoa eta Azurmendiren obraren azterketa. Lehenengoaren helburua Nazionalismo Ikerketak diogunean zeri buruz ari naizen argitzea izango da. Azurmendiren lanean murgildu aurretik, eta asmoa bi arloen arteko elkarrizketa egitea izanda, saihetsezina da Nazionalismo Ikerketen esparrua definitzea. Noski, definizio hori mugatua izango da, kontua ez baita diziplina bera aztertzea. Aldiz, tesiaren berariazko ikergaia – Azurmendiren lana – aztertzeko gidalerroak bilatuko dira marko teoriko horretan. Horrela, diziplina garatu den azken mende erdian zehar eztabaidatu diren gaiak errepasatuko dira lehen atalean: nagusi den paradigma modernoaren tesiak erakutsiko dira aurrena, gero horien zenbait kritika eta alternatiba kontrajartzeko. Amaieran, berriz, gaur egungo zenbait proposamen errepasatuko dira, nazioaren ikuspegi konstruktibista osatzen dutenak. Hori guztia biltzeko, erreferentziazko autoreen lanak aurkeztu ditut, Nazionalismo Ikerketen baitako ikuspegi adierazgarriak erakusteaz gain Azurmendiren ideiekin konparatzeko joko gehien ematen zutenak lehenetsiz. Bigarren atalean, marko historikoaren bitartez Azurmendiren lanak idatzi diren garai desberdinetako giroa ekarri nahi da, Nazionalismo Ikerketen garapen urte berberak direnak. Aztergai dudan obrari testuinguru historikoa jartzea da asmoa, Azurmendiren liburuak nolako egoerari eta zein eztabaidari erantzuteko idatzi diren. Era berean, bigarren hipotesiari jarraiki, Nazionalismo Ikerketetan defendatutako ideiak eta teoriak Azurmendiren testuingurura zein erreferentziaren bitartez heldu diren ere ikusi nahi da. Errepasoak 60ko hamarkadatik gaur egunerako tartea hartzen du, bere ikasle garaitik erretirorainokoa. Asmo horiek berek emango lukete tesi baterako adina, ordea. Horregatik, nahita urrundu naiz ikerketa modu historiko edo biobibliografikotik; hurbilpen subjektibo bat bilatu dut, betiere alderdi bakar batera mugatu gabe. Atalaren zentzua Azurmendik nazioari buruz idatzi duen garaia islatzea da eta hori egin nahi izan dut iturri desberdinekin hainbat ahotsetako irudi bat osatuz. Behin marko teorikoan Nazionalismo Ikerketen esparrua definituta eta Azurmendiren lanaren testuinguru historikoaren berri emanda, hirugarren atalean heldu diot bere obra aztertzeari, bertan dauden nazioari buruzko ideiak sistematizatu eta egoki denean Nazionalismo Ikerketetako egileekin eztabaidan jartzeko. Nazioaren eta nazionalismoaren azterketetan agertu ohi diren gaiak hartu dira hizpide: besteak beste, gizakiaren, gizartearen, hizkuntzaren, kulturaren, historiaren eta estatuaren zein filosofiarekin diharduen. Horiek behar bezala argitu eta Nazionalismo Ikerketekin alderatu ostean soilik eman daiteke Azurmendiren nazio ideiaren berri eta, era berean, marko teorikoko erreferentziekin dituen aldeak eta hurbiltasunak aurretiazko filosofiko horiek aintzat hartuz bakarrik ulertuko dira bere sakontasunean. Aipatu diren hiru ataletan lan egiteko modua ia berbera izan da; iturri bibliografikoak, batez ere liburu eta artikuluak, oinarri hartuta Azurmendiren ideiak bildu, ordenatu eta hipotesiak egiaztatzeko interesgarrien zirenak azpimarratu ditut. Salbuespena testuinguru historikoak jartzen du, erdizka. Izan ere, bigarren atalean aurrez aurreko bost elkarrizketa tartekatu dira, Azurmendiren testuinguru historikoan zeresan bereziren bat izan zezaketen pertsonei egindakoak. Esan bezala, atala bera modu berezian planteatua baita, elkarrizketa horiek ere ez dira modu sistematikoan egin, soslai zehazki definituen bila. Ikerketa prozesuan zehar modu batera edo bestera laguntzeko prestutasuna eta euren denbora eskaini didaten jendearen testigantzak dira, bilatzen nuen garaiaren islari euren ahotsa eskaini dietenak. Alabaina, horrek ez du esan nahi elkarrizketak irizpiderik gabe egin direnik. Irakurleak nabarituko duen bezala, elkarrizketatuek ibilbide eta esparru ideologiko desberdinen ahotsa dakarte testura. Elkarrizketek kontatu nahi den historiaren zati osagarriak jartzen dituzte mahai gainean eta, gainera, bestelako iturriekin osatu dira gelditzen ziren hutsuneak. Ondorioz, ikerketa historiko zientifiko bat izan gabe ere, marko historikoak Azurmendiren garaiko nazioari eta nazionalismoari buruzko eztabaidak tentuz errepasatzen ditu. Nolanahi ere, elkarrizketatuen artean emakumezko ahotsik ez aurkitzeak esan nahiko du garaiaren isla ez dela erabatekoa testuan. Ildo beretik jarraitu nahi duen ikerketa historikoak ezinbestean hartu beharko ditu aintzat hemen ekarri ez ditudan profil horiek. Sarrerarekin amaitu aurretik erabilitako Azurmendiren erreferentziei buruz ere ohar bat egin beharra dago. Kontuan hartuta Azurmendiren obraren zati handi bat maneiatu beharko dugula testuan zehar, liburuak izendatzeko laburdurak erabili dira ohiko erreferentzien ordez, ikerketa humanistiko zenbaitetan egin ohi den moduan. Azurmendiren artikuluak, berriz, gainerako erreferentzien estilo eta modu berberean aipatu ditut. Liburuen erreferentziak osorik «Bibliografia eta sorburuak» atalean topa daitezke. KRONOGRAMA 1941 Zegaman (Gipuzkoa) jaio zen martxoaren 19an. 1951 10 urterekin, Arantzazuko frantziskotarren ikastegira joan zen. Hurrengo urteetan filosofia ikasi zuen Erriberrin (Nafarroa). 1958-1959 bitartean Hitz Berdeak bilduman agertuko ziren hainbat poema idazten hasi zen, nahiz eta biziera gehiena gazteleraz egin. 1959-1960 Arantzazura itzuli zen. Euskara berreskuratzen hasi zen eta Villasanterekin Axularren Gero editatuko zuen. 1960-1963 Lehenengo artikuluak argitaratu zituen JAKINen eta Anaitasuna-n. JAKINeko kide egin zen Joseba Intxaustiren eskutik. 1961ean aldizkaria argitaratzeari utzi bazioten ere, «Jakinlarien bilerek» jarraituko zuten eta Azurmendi taldearen zuzendari izango zen 1961-1963 bitartean. 1962 Bitoriano Gandiaga adiskidearen Elorri poema liburua editatu zuen. 1964 Foruan irakasle aritu zen, latina eta euskal eta espainiar literatur klaseak emanez. Francisco Zalakain Alderdi Komunistako kideak gonbidatuta bakearen aldeko kongresu batera joan zen Finlandiara. Parisen (Frantzia) eta Budapesten (Hungaria) ere egon zen, harik eta Erroman (Italia) amaitu zuen arte. 1965-1966 Teologia ikasketak egin zituen Erroman, Pontificia Università Antonianum-en. 1965ean euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak. 1966 Münster-era (Alemania) joan zen, Westfälische Wilhelms-Universität Münster-en Teologia ikasketekin jarraitzera. Han korronte marxista berriak ezagutu zituen, Frankfurteko eskolaren ildokoak. Txillardegirekin harremana sendotu zuen Bruselan (Belgika) eta Krutwig-ekin ere kontaktuak izan zituen. Fronte Kulturalaren proiektuaren baitan Hizkuntza, Etnia, Marxismoa liburua lantzen hasi zen. Ikasleen errebolta giroa nabari zen kaleetan. 1967 «Zergatik eta zertarako euskaldun?» polemika gertatu zen. Hurrengo urteetan zehar poesiatik saiakeragintzara lerratu zen, marxismoaren irakurketa garaikideak lantzera. Hizkuntza, etnia, marxismoaz gain, Kolakowski eta literatura sobietarrari buruzko liburuak eta zenbait artikulu atera zituen Euskal Herriko marxismo tradizionalaz bestelako erreferentzien bila. 1970-1975 Teologia ikasketak amaitu eta Filosofiari ekin zion bost urtez, Münsterren bertan. 1971 Hitz berdeak poema bilduma eta Hizkuntza, etnia, marxismoa saiakera argitaratu ziren. 1973 UEUko lehen ekitaldietan hartu zuen parte, Alemaniatik Ipar Euskal Herrira etorrita. Besteak beste, Manex Erdozaintzi eta Piarres Xarriton ezagutu zituen Iparraldera egindako bidaietan. Münsterreko Volkschochschule herri-unibertsitatean irakasle izan zen 1977 arte. 1974 Urte horretan zehar Carrero Blancoren hilketarekin zerikusia izatea egotzi zion Espainiako Poliziak eta Alemaniakoak babestuta izan zuen hilabetez. Fronte Kulturalaren berraktibaziorako zenbait testu idatzi zituen, PSOE eta abertzaletasuna, Nazionalismo-Internazionalismo Euskadin eta Arana Goiri-ren pentsamendu politikoa liburuak izango zirenak. 1975 Gizona abere hutsa da liburua argitaratu zuen Lazkano Mendizabal izengoitiarekin, zentsuraren beldur. Gizaberearen bakeak eta gerrak ere orduan idatzi zuen. Franco hil ostean Euskal Herrira itzuli zen, nahiz eta harrezkero ia urtero joango den Alemaniara hiruzpalau hilabeteko egonaldiak egitera. JAKINeko Joseba Intxausti eta Joan Mari Torrealdairekin Donostian kokatu zen. Apaizgoa utzi zuen garai horretan. Orixeri eta Miranderi buruzko ikerketak argitaratu zituen. Euskarazko kulturgintza mugimenduan kide aktiboa izan zen; besteak beste, Donostiako Bilintx liburu dendaren irekieran lagundu zuen. 1976 Andima Ibiñagabeitia Saria jaso zuen, «Espainolak eta Euskaldunak» idazlanarengatik. 1978-1981 EUTGn eskolak eman zituen, Deustuko Unibertsitatean. Garai bertsuan Arizmendiarrietaren lanak ikertzeko enkargua iritsi zitzaion JAKINera Mondragon Kooperatibatik. Bi egonaldi egin zituen Münsterreko Unibertsitatean. Irun Hiria Saria jaso zuen «Mirande eta kristautasuna» lanarengatik. 1982 EHUra igaro zen, Deustuko Unibertsitateak Letren Fakultatea ixtearekin batera, eta Zorroagako fakultatean eskolak ematen hasi. JAKINetik sortutako UZEI lexikografia eta terminologia zentroarekin hainbat elkarlan egin zituen, batez ere, hiztegigintzan. 1984 Arizmendiarrietari buruzko bere ikerketa argitaratu zuen, El hombre cooperativo izenburupean, japonierara eta ingelesera itzulia izango zena hurrengo urteetan. Ikerketa bera doktore tesi modura aurkeztu zuen EHUn, Víctor Gómez-Pin eta Julio Caro Barojak zuzenduta. Lau hilabeteko egonaldia egin zuen Münsterreko Unibertsitatean. 1986 EHUko irakasle titular izendatu zuten. Erretiroa hartu arte hainbat hilabetetako egonaldiak egin zituen, hala nola, Koloniako, Paduako, Ruhrreko Unibertsitateetan. Modernitatea, arrazionaltasunaren paradigma modernoa eta horren kritikoak aztertzeko iker-ildoa hartu zuen. 1990 Euskaldunon Egunkaria sortu zen, Azurmendi kolaboratzaile izango zuena. 1991 Gizaberearen bakeak eta gerrak argitara eman zen. «Klasikoak» bilduma abian jarri zuten filosofiako oinarrizko pentsalarien lanak euskarara itzultzeko, Azurmendiren parte-hartzearekin. Ehun aletik gora argitaratu ziren bilduman, horietako zenbaiten berrikusle izan zen Azurmendi. 1992-1995 Espainolak eta euskaldunak liburua argitaratu zen, 1976an idatzitako izkribuari hainbat moldaketa eginda. Azurmendiren lanik arrakastatsuena izan zen eta gaztelerara ere itzuli zuten, laburtuta. 1992- 1995 artean Eusko Ikaskuntzako Batzorde Iraunkorreko kide izan zen, EHUko errektorea ordezkatuz. 1993 EHUko Filosofia Modernoko katedradun izendatu zuten. 1994-1998 RIEVen Erredakzio Kontseiluko kide izan zen. 1995 Filosofia Saileko doktorego-ikastaroen zuzendari lanetan hasi zen. 1997 Demokratak eta biolentoak artikulu bilduma argitaratu zuen; handik bi urtera, Euskal Herria Krisian. Bietan hamarkada horretan zeharreko hainbat polemika sozial eta filosofiko zituen hizpide, modernitatearen krisiarekin lotuta. Urte beran Jakin irakurgaiak bildumaren zuzendari izendatu zuten, 48 liburu argitaratu dira bertan 2019 arte. 1998 Irun Hiria Saria jaso zuen Teknikaren Meditazioa liburuarengatik. Bertan aurreko urteetan aztertutako Karlos Santamaria oinarri hartuta modernitateari buruzko gogoeta egin zuen. Urte berean Oraingo gazte eroak argitaratu zuen, gogoeta bat ETAren sorrera garaiaz. 2003 Euskaldunon Egunkaria itxiarazi zuen Espainiako Audientzia Nazionalaren aginduz, ETAren tresna izatea leporatuta. Azurmendi ere ikertua izan zen, baina ez zuten auzipetu. 2010ean lekuko moduan deklaratu zuen epaiketan. 2006-2007 Bere trilogia entzutetsua argitaratu zen, Espainiaren Arimaz, Humboldt: hizkuntza eta pentsamendua eta Volksgeist – Herri Gogoa aleekin. Humboldti buruzko liburuak Juan San Martin ikerketa beka jaso zuen. 2009 Azken egunak Gandiagarekin argitaratu zuen, zortzi urte lehenagoko adiskidearen heriotzatik abiatuz idatzitako liburua. Hurrengo urtean Euskadi Literatura Saria jaso zuen, saiakera alorrean, idatzi horrengatik. 2010 Ohorezko euskaltzain izendatu zuen Euskaltzaindiak. 2011 EHUko Katedradun emeritu izendatu zuten. 2012 Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria jaso zuen. Urte berean, Dabilen Elea saria ere eman zioten. 2014 EHUtik erretiratu zen. Urte berean, JAKIN taldeko zuzendaritza utzi eta ohorezko kide bihurtu zen. Historia, Arraza, Nazioa saiakera argitaratu zuen, Renan eta nazionalismoa gai nagusi zirela. Jakin.eus atarian bere 2013ra arteko obra digitalizatua eskegi zuten. 2015 Euskadi Literatura Saria jaso zuen, saiakera alorrean, Historia, arraza, nazioa lanagatik. 2018 Gipuzkoako Foru Aldundiak Urrezko Domina eman zion Paulo Agirrebaltzategirekin, Joseba Intxaustirekin eta Joan Mari Torrealdairekin batera, Jakin Taldeak izandako ibilbidea aitortuz. Lehenengo zatia Nazioarteko testuingurua Joxe Azurmendiren obra testuinguru konkretu bati lotuta garatu da gehienetan. Baina pentsamendua, gizarteari lotua batik bat, inoiz ez da isolatua izaten. Joxe Azurmendiren pentsamendua, pentsamendu den heinean, lotuta dago beste bazterretakoekin. Hain zuzen, unibertsitateko pentsamendua testuinguru konkretu horietatik abiatuz, konparatuz, ondorioak ateraz… sortzen da. Horregatik bilatzen dira hemen pentsamendu akademikoaren («unibertsalaren») eta Joxe Azurmendiren arteko zubiak. Nolanahi ere, pentsamendu akademiko hori ez da sistema koherente lineala. Nazionalismo Ikerketen diziplina oinarrizko hainbat galderek osatzen dute lehen lehenik. Galdera horien inguruan osatutako teoria desberdinak dira, hain zuzen, nazioari buruzko ulerkerak ematen dituztenak. Zentzu horretan, galderei emandako erantzunen ideia orokor batek nekez emango ditu Azurmendiren lana xehetasunez ulertzeko nahikoa gako. Horregatik, helburua Nazionalismo Ikerketen argitan Joxe Azurmendiren obra aztertzea izanda, lehen pausoa diziplinaren bilakaera historikoa ikustea izango da, nabarmendu diren autoreen lanak errepasatuz. Finean, obra aztertzeko giltzarriak emango dituen marko teorikoa edo «state of the art» kapitulua izango da lehenengoa. Nazionalismoari buruzko teorien sailkapen eta sistematizazioan saiatu direnen artean Anthony D. Smith-en lanak izan du arrakastarik handiena. Bere Modernism and nationalism-en (Smith 1998) ordura arteko korronteak aztertu eta kontrajarri zituen, onarpen eta zabalkunde nahikoa izan duen Nazionalismo Ikerketen mapa bat osatuz. Hein handi batean, garai bertsuko beste sailkapenek ere berretsi egiten dute Smithek osatutako mapa hori (Özkirimli 2010). Ondorioz, lehen atal honen antolaketan ere eskema bera jarraituko da, 2000. urtera arteko teoriak sailkatzerako orduan. Hortik aurrekoetarako, berriz, hurbilpen berrien ezaugarri komunak erakutsiko dira, azken bi hamarkadetako teorien sailkapen zehatz eta onarturik ez baitago oraindik. Horrela bada, Smithen lanari jarraika, ohikoa da diziplinaren jatorria Bigarren Mundu Gerraren ostean kokatzea, XX. mendeko lehen erdian jazotako gertakariek haizatuta. Hasiera hartan nazionalismoaren ulerkera jakin bat nagusitu zen, «nazioaren paradigma modernoa», 90eko hamarkadara arte eragin nabarmena izango zuen. Nazionalismo ikerketen lehen fase horretako galderak, batik bat, nazioak zer diren eta zein funtzio duten argitzera bideratutakoak ziren. Nazioak errealitatearen berezko unitateak al dira, mugimendu nazionalistetan adierazi ohi den bezala? Zergatik, zer arrazoi historiko-politiko-soziologikogatik sortu dira? Oro har, paradigma modernoak azpimarratu du nazioen izaera asmatua, eraikia, eta nazionalismoak modernizazio prozesuekin duen lotura. Ondoren, tesi nagusi horiei egindako kritikak eta alternatibak aztertuko dira. Izan ere, nahiz paradigma modernoak indar handia hartu izan, oker legoke ikuspegi bakartzat aurkeztea. Hainbat korrontek paradigma bera auzitan jarri bazuten, ez ziren gutxiago izan osorik baztertu ez arren kritika esanguratsuak egin zituztenak. Dena dela, nazionalismoei buruzko kasu-azterketa garaikideak ikusita, nekez baiezta daiteke ikuspegi modernista alde batera geratu denik. Beraz, aurkeztutako ikuspegi kritikoek paradigma ordezkatu ez, baina aldaketa sakon batzuk ekarri zituztela ondorioztatu beharko da. Atalaren amaieran nazionalismoari buruzko hurbilpen teoriko berri batzuk azalduko dira, jarrera konstruktibista osatzen dutenak. Azken zati horretan diziplinak hartu duen norabide berria aztertuko da, diziplina jaio eta mende erdira, XXI. mendean sartzearekin batera, gizarte zientzietan nagusitu den konstruktibismoak nazionalismoari buruz esateko duena adieraziz. Hemen galderak ez doaz nazionalismoaren zentzu historikoa edo haren errealtasun ontologikoa argitzera. Milurteko berrirako ia topikoa da nazioak eraikuntza sozialak direneko aldarria (gizarte zientzietako beste hainbat elementuren gisan), baina jarrera horietatik ez da euren garrantzi gabezia ondorioztatuko. Aitzitik, konstruktu sozial horien eraikuntza/deseraikuntza prozesuez eta identifikazio etniko edo nazionalen dinamikez arduratzen da ikuspegi berri hori. Zein agentek hartzen dute parte naziogintzan? Nolakoa da horien arteko botere harremana? Nola ematen da eskuragai dauden elementu etnikoen (mitoak, memoria partekatuak, hizkuntza...) artikulazioa uneko testuinguru politikoan? Zertan datza identifikazio nazionala? Zergatik ematen da portaera etnikoa? Galdera horiek osatzen dute gaur egun nazioaz dihardutenen agenda nagusia. Hori erakusteko pentsalari garaikideen hainbat lan errepasatuko dira, azpimarratutako ideiak teoria konkretuetan nola aurkitzen diren ikusteko. Nazioaren gaia galdera horien bitartez planteatzeak bide bat irekitzen du Azurmendiren obrarekin elkarrizketa hasteko. Izan ere, galdera horiei modernismoak, etnosinbolismoak eta gainerako hurbilpenek emandako erantzunetan proposamen bakoitzak dituen aurretiazko edo premisa filosofikoak agertzen dira. Esan nahi da proposamen teorikoen atzean Azurmendik jorratzen dituen esparru filosofikoetako hainbat tesi hartzen direla aintzat; hain zuzen, aztergai ditudan bi ildoen arteko zubia aurretiazko horietan bilatzea izango da elkarrizketarako bide eraginkorrena. Hor egiten dute topo, teorikoki, Azurmendiren eta Nazionalismo Ikerketetako kezkek eta gaiek. Lehenengo lana, beraz, teoria esanguratsuak errepasatzea izango da, zubi-lana egingo duten auzi filosofiko orokor horiek nazionalismoa ikertzerakoan hartzen duten forma konkretua ikusteko. EZTABAIDA KLASIKOA XX. mendea bi Mundu Gerraren, gerra arte garaiko nazionalitateen supiztearen eta gatazka etniko bizien ondoren sartu zen bere bigarren erdira. Horrez gain, deskolonizazio prozesuak eta mugimendu gerrillari iraultzaile «nazionalistak» ezagutu zituen, Gerra Hotzarekin batera. Testuinguru horretan sortzen da Nazionalismo Ikerketen diziplina, fenomeno nazionalistaren bitartez iragana azaldu, oraina ulertu eta etorkizuna bideratzeko giltzarri bila. Jarrera nagusia XIX. mende amaierako eta XX. hasierako joera «esentzialista» edo «arrazista» baztertu eta ikuspegi guztiz politiko-instituzional batetik aztertzea izango da. Eguna joan eta eguna etorri, 60ko eta 70eko hamarkadetako deskolonizazio prozesuek erakusten zuten, batetik, nola pitz zitezkeen leialtasun berriak Nazio-Estatu sortu berrietan eta, bestetik, nola atxikimendu etnikoek estatu horien egonkortasuna pitzatu eta integrazioa mehatxatzen zuten. Ez da harritzekoa beraz, garaiko tesi nagusia nazio eraikuntzarena («nation building») izatea. Paradigma modernoaren erdigunean kokatuko da ideia, nazioak artifizialki sortu, eraiki, egiten direla, nahiz eta korronte desberdinek sorrera hori azaltzeko bide desberdinak erabili. Smithek modernismo deitu dio garai horretan sortu eta diziplinaren lehen paradigma ezarri zuen korronte teoriko horri. Nazioak ulertzeko ikuspegi berri horrek nazionalismoari buruzko teoriak sailkatzeko bi ardatz ekarri zituen, bi galdera nagusiren arabera zehaztu zirenak. Nazioak berriak, politikoki sortuak eta artifizialak direla defendatzeak auzi jakin batzuk indartu zituen: ezinbesteko bihurtu zen horiek noiz sortu ziren argitzea, baita zergatik, nolatan, zeri erantzunez sortu ziren azaltzea ere. Modernismoak, bi galdera horien bitartez, aurreko hamarkadetako pentsamendu nazionalistatik urrundu eta ikerketarako beharrezko distantzia hartu nahi izan zuen. Horrela, nazioak noiz sortzen diren galderari buruz, mugimendu nazionalistek oro har euren antzinakotasuna defendatzen bazuten – perennialismo deitu izan den jarrera –, ikuspegi berritik haren berritasuna azpimarratzen da, Antzinako Erregimenaren gainbehera eta mundu modernoaren sorrerarekin lotuz fenomenoa. Azken ikuspegi horri deitzen zaio modernismo. Era berean, nazioen sorreraren kausari dagokionez ere dikotomia planteatzen da: nazionalistentzat nazioak errealitatean berez dauden zerizanak lirateke, primordialak; modernisten esanetan, berriz, interes eta prozesu jakin batzuei erantzuten diete nazioek, hau da, instrumentalak dira. Primordialismoaren eta perennialismoaren aurkako jarrera horretatik ikertuz eratu zen Nazionalismo Ikerketetan luzaroan nagusi izan den ulermoldea. Geroago ikusiko diren aldaerak aldaera, Smithek honela definitu izan du paradigma modernoaren oinarrizko ideia multzoa, oraindik baliagarri suertatzen dena (Smith 1998, 21–22): - Nazioak guztiz modernoak dira zentzu bikoitzean; batetik, duela gutxi sortuak direlako, Iraultza Frantsesetik aurrera zehazki, eta bestetik, modernitate berriaren aroko osagaiak dituztelako edo, bestela esanda, haren parte direlako. - Nazioak modernitatearen produktu dira; euren elementuak, berriak izateaz gain, «modernizazio» prozesu baten ondoren sortuak direlako, baldintza modernoetan eta politika modernoen ondorioz. - Nazioak ez dira historian oinarritzen, modernitateko iraultzen ondorio dira eta horien ezaugarri zein baldintzen menpe daude; ondorioz, ezaugarri horiek ezabatu eta baldintzak aldatzen direnean nazioak ere desagertu egingo dira apurka edo ordezkatuak izango. - Nazionalismoak ordena modernoranzko trantsizio prozesuen parte dira, modernizazioarenak. Hori dela eta, prozesu horiek burututakoan euren zentzua galduko dute, ahuldu egingo dira eta desagertu. - Nazioak eta nazionalismoa eraikuntza sozialak dira, modernitatearen sorkari kulturalak, iraultzaren eta masa mobilizazioaren garairako pentsatuak; aldaketa sozial azkar horiek kontrolatzeko ezinbestekoak. Nazioen modernotasunaren, iragankortasunaren eta izaera eraikiaren azpimarra da tesi modernisten errepika. Ikerlariek aldaera desberdinak proposatu dituzte: batzuk ideologikoagoak, besteak materialistagoak; prozesu soziologikoetan oinarrituz edo historikoetan, prozesuen nahitaezkotasuna edo ekiditeko bideak azalduz… Kontuak kontu, guztiek modernitatearen bueltan kokatzen dituzte nazioak eta sutsuki ukatzen dute horiek Erdi Aroko nahiz antzinagoko etniekin lotzea. Nazioaren paradigma modernoaren sorreran eragin nabarmena izan zuten XIX. mendeko hainbat pentsalari ezagunek. Hemen helburua paradigma bera zedarritzea denez, ez naiz horien azterketa sakonagoetan sartuko, baina Azurmendik hainbatetan mintzagai dituen autoreak aipatu beharrekoak dira. Smithek aipatzen ditu paradigma modernoaren oinarri intelektualak (Smith 1998, 11 eta hurr.), besteak beste, marxismoaren bilakaera historikoaren irudia, psikologia soziala edo masen psikologiaren azterketa modua, Max Weber-en nazioaren eta estatu modernoaren irudikapena edo Émile Durkheimen kontzientzia kolektiboaren ulerkerak barne hartzen dituena. Horiek guztiak Azurmendiri ezagunak zaizkio eta, geroago ikusiko den eran, bere argudiaketan eragina izango dute, bai aldeko eta baita kontrako jarrerekin ere. Garrantzitsua izango da, beraz, ohartzea paradigma modernoaren jatorrian oinarrizko pentsalari horien ideiak daudela; horrela, Nazionalismo Ikerketak zuzenean aipatzen ez dituenean ere, Azurmendi antzeko gaiez ariko da pentsalari horiek hizpide hartzen baditu. Datozen pasarteetako helburua izango da, lan konkretuetako proposamenak ikusiz, paradigma modernoak izan dituen aldaeretako batzuk errepasatzea. Adibideen aukeraketa Nazionalismo Ikerketen baitan bakoitzak izan duen erreferentzialtasuna eta proposamenek Joxe Azurmendiren ideiekin duten egokitasuna kontuan hartuz egin dira. Horrela, lehenik eta behin, Elie Kedourie-ren lana hartu da, autonomoa da, norbere barneari jarraika soilik aurki baitaiteke inperatibo kategorikoa. Itzulia burutzen da horrela: orain subjektuak, bere barne legeei jarraika, autonomoki, oinarritzen ditu objektibitateak.5 Kedouriek itzuli kantiarra politika egiteko modu berriarekin eta iraultzaren bidearekin lotzen du (Kedourie 1966, 27–28), konparazioa gehiegi behartuz batzuetan.6 Dena den, Kanten pentsamenduak ekarri zuen aldaketa bistakoa da, besteak beste, gizarte hitzarmeneko bake egoera beste balio batek ordezkatzen baitu: «A good man is an autonomous man, and for him to realize his autonomy, he must be free. Self-determination becomes the supreme political good» (Kedourie 1966, 29). Ideia horrekin, fokua autoerrealizazioan, jendearen heziketan (Schiller-en gutunak), Bildung-ean jarriko da. Jauzi horren isla, Kedourieren lanean, Fichte-k ematen du. Haren Ni absolututik eta kontzientzia unibertsaletik eratortzen du, besteak beste, nola indibiduoak aske izateko kontzientzia horretan, osotasunean, urtu behar duen (Kedourie 1966, 37-38). Estatuak osotasun hori irudikatu behar du, norbanakoei kultura emanez eta autoerrealizaziorako bidea jarriz. Era berean, indibiduoak estatuan organikoki txertatu behar du aske izango bada: «The individuals leads a full, free, satisfactory life only if he and the states are one». Kedouriek egiten duen azalpenean urruti daude hiritarren segurtasuna eta bakea bermatzeaz soilik arduratzen diren estatuak. Estatuaren teoria guztiz berri bat ikusten da. Modernismoaren baitan ohikoa den berritasunaren ideiaz gain, ordea, beste bat ere ematen zaigu aditzera zeharka. Kedouriek arrazoi soziologiko bat gaineratu zion bilakaera ideologikoari (Kedourie 1966, 43 eta hurr.). Nobleziak hartutako administrazio batean intelektualeria berriak ez zuen lekurik aurkitzen, bizi zuen gizartea hotz eta arrotz zitzaion (monarkia absolutua, zorrotz mailakatutako gizartea) eta erreforma kulturalerako biderik ez zuen. Horren aurkako erreakzio gisara aurkeztu zuen Kedouriek bilakaera ideologikoa. Gauzak horrela, Prusiako makineria administratiboaren aurrean estatu berri bat aldarrikatu zen, gizakiaren barne gaitasunak heziko lituzkeena borondateen fusioaren bitartez. Ikus daitekeenez modernismoaren beste tesia ere, nazionalismoa talde interesen mesederako asmatu zela, presente dago. Estatuak indibiduoak hezi behar baditu eta indibiduoak estatuan urtu behar badira, estatu horren gidariak hezitzaileak eta kulturgileak izango dira, intelektualeria orokorrean. Politikaren eta estatuaren ulerkera aldatzearekin batera, doktrina nazionalista osatzeko hirugarren hanka aurkeztu zuen Kedouriek: kultura eta historia ikusteko modu berri bat, aniztasunaren eta diferentziaren balioespena defendatzen zuena (Kedourie 1966, 51 eta hurr.). Diferentziaren 7 Ez da ahaztu behar Fichtek Europa osoa gerran ikusi zuela Frantziar Iraultzaren ondorenetik, 1792tik aurrera (Fichte 1814ean hil da eta ez du Vienako Kongresua ezagutu) eta taigabe. Jakina da gerraok garaiko ideia aurrerakoien zabalbideak izan zirela, besteak beste nazionalismo modernoarenak (Conversi 2015). Horregatik, harrigarria egiten da historiako gerra eta txikizioen zentzu «objektibo» aurrerakoia Fichterengan soilik topatzea, Hegel edo Renanek (bi bakarrik aipatzearren) berdin-berdin defenda zezaketelako antzeko jarrera, hirugarren atalean Azurmendik esango duen bezala. 8 Euskarazko itzulpena dago Juan Garziaren eskutik (Gellner 2009). Hemen jatorrizko bertsioari lotuko gatzaizkio, dena den. Gellnerrentzat modernitatearen iraultza nagusia industriarena da, pentsamendu moderno unibertsal eta zientifikoaren ondorioa. Horregatik, garrantzi berezia hartzen du bere ikerketan. Horren arabera, progresuaren ideia bera hedatuko da ekonomian barrena, hazkunde etengabearena, giza jarduerak eta rolak ere aurrerabidearen mesedetan instrumental bilakatuz: «The vision of a society which has become dependent on both cognitive and economic growth (the two being, of course, linked to each other) concerns us here, because we are primarily interested in the consequences of an ever-growing, ever-progressing society.» (Gellner 1983, 23) Gizarte horren nolakotasunak dira, hain zuzen, nazioak eta nazionalismoak sortuko dituztenak. Izan ere, gizarte industrialeko produkzioaren hazkuntzak lan banaketa konplexu eta dinamiko bat eskatzen zuen. Produktibitate handiko gizarteak merkatuaren aldaketen arabera moldatu behar zuen, errendimendu handiena ematen zuen hartara unean-unean egokituz. Ondorioz, langileen eginkizuna ere aldatu egin zen. Gizarte tradizionalean lurrari etekina ateratzea eta bizirik irautea bazen, industriagizartean lan-merkatua elikatzea bilakatu zen langileen betebeharra. Horrek esan nahi du langileriak mugikorra izan behar zuela, hau da, produkzio sistemaren beharren arabera ibili behar zuela lurralde osoan zehar (Gellner 1983, 24). Jatorriaz landa, estatuaren lurralde osoan barrena ibiltzeko gauza izan behar zuten langileek. Horrek igualitarismo zentzu bat eman zion lehen maila desberdinetan banatuta zegoen gizarteari. Ez du esan nahi klase sozialik ez zegoenik, baina bai klase desberdin horiek osotasun baten parte zirela, ohitura eta kultur antzekotasunek areagotuta. Gizarte industrialean talde desberdinen arteko komunikazioa oztopatu beharrean bultzatu egingo da, ohitura, kultura eta hizkuntza partekatu bat sortuz. Komunikazioen areagotze hori garapen tekniko modernoak biderkatu zuela topos ohikoa da modernitatea eta nazionalismoa uztartzen dituzten ikerketetan; prentsa idatziaren zabalkundea edo garraiobide modernoen garapena (trena) adibide argigarriak dira kasu horietan. Komunikazioa errazteak lan merkatuaren beste behar bati ere erantzun zion. Industria-gizarteak ez baitzuen lana leku eta sektore guztietan modu berean sortzen, nahitaezkoa zen hizkuntza eta ohiturak partekatzeaz gain, jakintza teknikoa ere partekatzea (Gellner 1983, 35). Gellnerrek horri goi kultura deitzen dio (laster-elearen kultura basari kontrajarrita), kulturaren ulerkera tekniko-zientifikoa nola lehenesten duen erakutsiz. Kontuak kontu, goi kultura edo jakintza teknikoa ezinbestean gizarte osora zabaldu behar zen gizarte industrialean eta horretarako nahikoa baliabide eta botere estatu modernoak soilik ematen zuen. Oinarrizko hezkuntza tekniko horrek ahalbidetzen zion langile industrialari unean uneko lanpostuak eskatzen zuen espezializaziorako gai izatea eta era berean lan munduak eskatzen duen trukagarritasuna mantentzea. Dagoeneko ezagutzen ditugu gizarte industrialaren eskakizunak: langileek prest egon behar zuten lan eskari handia zen lekuetara mugitzeko, bizitza osoa zoko berean igaro beharrean. Mugikortasun horrek jaioterriaz gaindiko igualitarismo bat eskatzen zuen, aurrerapen teknikoek gainera, prozesu sahiestezintzat aurkezten da, historiaren joanak horretara behartzen baititu herriak (gizataldeak, kulturak) betirako galduko ez badira. Gellnerren eskeman etorkizunari buruzko albo-ondorioa paradigma modernoaren oinarrizko beste ideia bat da. Nazionalismoa, gizarte industrialean sakonki errotutako fenomenoa izanda, baldintza horien transformazioarekin batera itxuraldatzea espero izatekoa da. Gellnerrek mundu gero eta industrializatuagoan, komunikatuagoan, desberdintasunek arintzera joko zutela espero zuen, nahiz eta nazionalismoaren printzipioak iraun. Horregatik, gatazka nazionalek zentzua galduko zutela uste zuen (Gellner 1983, 120–21). Gellnerren aurreikuspenetan kulturak gero eta estandarizatuagoak izatea espero zen, trukagarriagoak, eta, ondorioz, desberdintasunak desagertuz joatea. Nazio-Estatuen aroa modernitatearekin eta industria-gizartearekin lotu-lotua ulertzen zenez, aro industriala gainditzean nazioek ere euren indar historikoa galtzea espero zuen. Nolanahi ere, XX. mende amaierako eta XXI.eko hainbat gatazka nazionalek aurreikuspen hori zuzentzera eraman ditu ikertzaile garaikideak. Ikusiko den eran, Azurmendi kritikoa da Gellnerrek defendatzen dituen tesi modernistekin. Industrializazioak eta masa gizarteak nazio kontzeptuan ekarri zuen aldaketa ez du oharkabean uzten, hala ere. Kontua da modernitateko aldaketa horiek ulertzera hurbiltzeko bestelako aurretiazko filosofikoak darabiltzala. Esate baterako, kritikoa da historiaren filosofia lineal eta objektibistarekin, baita kulturaren ulerkera instrumentalarekin ere. Ondorioz, nazioaren eta komunitate kulturalaren burutapen desberdina izango du. monarkia indartsu gai izan ziren herri hizkuntza batzuk estatu zentralizatu absolutuen hizkuntza bilakatzeko, kristautasun batuaren imajinarioa are gehiago higatuz. Hizkuntza bakar unibertsalaren aurrean munduko hizkuntza-aniztasunaren patua onartuta, komunikazio esparru berriak sortu ziren lurralde definituen baitan, latinaren eremuaren azpitik, baina tokian-tokiko hizkuntzen gainetik (Anderson 2006, 44). Horrez gain, ordea, prentsa idatziak finkotasuna eman zien hizkuntzei, nazioen diskurtsoan hain ohikoa den iraunkortasun zentzua gehituz. Are gehiago, idatzitako hizkuntza horiek botere harreman berriak sortu zituzten esparru administratiboetan; uler daitekeen eran, idatzitako hizkuntzara gehiago gerturatzen diren «dialektoen» hiztunak hobeto kokatuta baitzeuden komunikazio esparru berrian. Komunikazio esparru imajinario horrek lehenengoz XVIII. mendetik XIX.erako itzulian utzi zion aukera pentsagarri soil izateari eta estatu konkretuetan egikaritu zen. Modernitateko fenomeno dira, beraz, nahiz eta prozesu luzeen ondorio izan. Dena den, Andersonek ez du sorrera Frantzian edo Alemanian kokatzen, modernismoan ohikoa den eran; aitzitik, Ameriketako estatu postkolonialak ikusten ditu horren isla. Estatu horiek dira, aurreko salbuespenez landa, sistematikoki eta kontzienteki errepublika forma hartu zutenak; baita euren burua naziotzat hartu zutenak ere. Andersonen galdera interesgarriena ez da estatu horien independentzia nola etorri zen, handik sortutako estatuak emozionalki posible nola gertatu ziren baizik. Nola pasa ziren administrazio esparru kolonial hutsak aberri izatera? (Anderson 2006, 53) Beste arrazoi batzuen artean, garrantzitsuena proposatzen duen erromesaldiarena («pilgrimage») da. Komunitate erlijiosoen antzera, inperio ertarotarrek zentroak zituzten, haren inguruan joan-etorrian osatzen zen komunitatearekin batera. Baina, lurralde kolonialetako kreoleek legez itxita zuten metropolirako atea; beraz, euren erromesaldia esparru administratibo-kolonialen mugen baitan ematen zen. Bide horretan, kreoleak elkar ezagutu eta topatzen ziren partekatzen zutenaz kontzientzia hartuz, baita metropoliarekiko zuten desberdintasuna azaleratuz ere. Bizi-esperientzia horiek garatu zuten, hain zuzen, estatu postkolonialetan argitaratuko zen nazioarekiko lotura emozionala. Hemendik aurrera, Andersonen ideia nagusia honakoa da: Europan herri hizkuntzak ziren prentsan idazten zirenak (Ameriketan hizkuntza kolonialak ziren bezala) eta horrek kreoleen kasuan ez zuen presentzia ematen die herri hizkuntzei nazionalismo europarrean (Anderson 2006, 67 eta hurr.). Herri hizkuntzen goratzeak klase alfabetatu berri bat sortu zuen, inprentaren merkatua zabalduz eta klase apalagoei ideia berriak eskura jarriz (Anderson 2006, 75). Hain zuzen, klase eskolatu baina apal horrek bultzatu nahiko zituen ideia liberal eta aurrerakoiak nobleziaren aurka. Horretan, Kolonietako iraultzen zein frantziarraren lorpenak jarraitu nahi zituzten. Alabaina, horiek aurrez inongo kalkulurik gabe emandako gertakari historikoak baziren, Europako nazionalismo berriak haiengandik ikasita jaio ziren, imitatzeko eredu bat zeukaten (Anderson 2006, 81). Horrela bada, nazionalismoa edo Nazio-Estatua egoera berriari buruz pentsatzeko kontzeptuak bilakatuko dira, herrialde bakoitzak bere erara imitatzeko; izan estatuaren boteretik bultzatako nazionalismo ofiziala edo haren aurka zuzendutakoa. Ikus daiteke Andersonen teorian modernismoaren oinarrizko ideiak betetzen direla. Nazioak modernoak dira, klase sozial jakin bati erantzuten die (prentsa-kapitalismoaren eskutik haizatutakoarenari) eta ez dira naturalak, imajinarioak baino. Hala ere, Andersonen ekarpena benetan da interesgarria, batez ere, modernismoan oinarrizko diren ideia horiek bere teorian ez direlako erdigune. Andersonek komunitatea imajinatzeko modu berriaz hitz egiten du, horretarako eman beharreko baldintzez eta imajinatzeko modu berri horren baitan dauden aukerez. Berak ikertu nahi duena modernitatean sortu zen komunitate politiko berria da. Beste era batera esanda, Andersonek Nazio-Estatuaren baitako nazioa imajinatzera nola iritsi garen bilatu nahi du. Horretan datza Azurmendirekin duen alderik handiena: Azurmendiren interesa estatu moderno horien menpe geratu diren – nazio hegemoniko ez diren – komunitateek euren burua, herrenka bada ere, nola imajinatu duten ikustea baita. Bestela, Azurmendik ere ohartzen du modernitateko aldaketa horien eragina. Eta imajinazio prozesuari berebiziko garrantzia ematen dio,10 nazio kontzientziaz jarduterakoan. Aldea, beraz, abiapuntua bera izango da: nazioa subiranotasun politiko modernoarekin lotzen den nahitaez, eta ondorioz estatuarekin, edo hori nazio kontzeptu konkretu bat gehiago den besteen artean, bere bilakaera historikoa duena. gizarte kapitalistaren baitan sortu zen munduko merkatua osatuko duten unitate ekonomiko beregainak eratzeko, baina XIX. mende amaieran kutsu erreakzionarioa hartu zuen unitate horiek desegitera bideratu zenean. Ikusiko den bezala, horren zergatiak azalduz ondutako lana da Nations and nationalism since 1780. Bertan esaten da nazioak jatorrizko esanahiaren bestelakoa irabazi zuela XVIII. mendean, batez ere Iraultza Frantsesaren ostean. Aurretik jatorria, ohitura konpartituak eta askazia adierazten bazituen, «nazio» hitzak esanahi politikoa hartu zuen orduan, herri subiranoarena (Hobsbawm 1992, 18). Nazioaren zentzu politiko berritzailea azpimarratzea ohikoa da, dakigun bezala, egile modernistengan. Naziokide ez da ezaugarri etniko batzuk partekatzen dituena, bizitza politikoan parte hartzen eta interes komuna lehenesten duena baizik, estatu aferetan gero eta gehiago esku hartuz (Hobsbawm 1992, 20). Hobsbawmek nazio kontzeptuaren bilakaeran egiten duen errepasoan hurrengo aldia Napoleonen gainbeheraren ostean zabaldutakoa da. Bertan nazioaz arduratzen dena liberalismoa da, monarkien erreakzioaren aurrean. Adam Smith-en eskolako ekonomialari liberalen tentsioak aipatzen dira, merkatu librearen defentsa klasikoa eta nazioa uztartzeko (Hobsbawm 1992, 24 eta hurr.). Bien sintesia Erresuma Batuaren hegemoniaren azpian burua altxa nahian zebiltzan estatuetan egin zen. Horietan aurkitu zuen Hobsbawmek nazio liberalaren oinarrizko ezaugarria: nazioak, halakotzat hartuak izango baziren, bideragarri izan behar zutela; hau da, gutxieneko tamaina bat behar zutela Nazio-Estatuek ekonomikoki bideragarria izan zitezen. Horrela argudiatuz ikusten ditu garaiko ekonomialari liberalak, egiteko nagusia estatuan oinarritutako merkatu nazional bat sortzea ikusten zutenak, merkatu internazionalean parte hartu ahal izateko. Argudiaketa hori Ekonomia Historikoaren Eskola Alemaniarrean ikusten du Hobsbawmek, besteak beste (Hobsbawm 1992, 30). Ideia hori berretsiko luke, gainera, Giuseppe Mazzini bezalako nazionalisten jarrerak, teorikoki nazionalitateen printzipioarekin argudiatuta ere, praktikan nazio handiak soilik zituztelako buruan. Nazioen eraikuntzarako joera historikoa estatuen espantsioa zen, unitate handietan integratzea. Horrek bistako egiten zuen Nazio-Estatu handiak anitzak, nazionalitate desberdinen nahasketak, izango zirela; baina Hobsbawmen esanetan hori ez zen arazo gisara ikusten, garaiko pentsamenduan eta Hobsbawmen garaian bertan ere, sumatzen da, nahiz eta ez den argi aitortzen – herri atzeratuek mesede besterik ez zutelako hartzen estatu aurreratuetan integratuta. Horrela antolaera berri bat sortu zen, alde batetik, Nazio-Estatua bere hizkuntza eta kultura nazionalarekin, eta haren baitako nazionalitate desberdinak, desagertzera edo folklorikoki mantentzera halabehartuak (Hobsbawm 1992, 34–36). Nolanahi ere, antolaera berri horiek arrotzak ziren industrializatu aurreko gizarteetan, batez ere beste era bateko atxikimenduak bizi zituen herritarren gehiengoarentzat. Hobsbawmek protonazionalismo herritarra deitzen die lotura horiei eta bi eratakoak izan daitezke (Hobsbawm 1992, 47–48): espazio errealei lotu gabekoak leudeke batetik– santu baten adorazio lokalak komunitate Aldaketa hori gutxieneko tamainaren atalasea uztean hasten da, bideragarritasun printzipioa alde batera utzita bere burua naziotzat duen ezein taldek autodeterminazio eskubidea aldarrikatu baitezake. Horrek, ordea, nazio potentzialak biderkatu zituen, ordura arte historian agertu ez ziren gizataldeak ere erreibindikazio politikoetara engaiatuz. Hortik aurrera, ez historia politikoak eta ez tamaina minimoak, irizpide etniko-linguistikoak izango dira bakarrak. Irizpide horiek, era berean, eskuin muturrarentzat bazka izango dira industria-gizarteko migrazio handiei erantzun atzerakoia emateko (vs internazionalismo proletarioa, Hobsbawmen eskeman) eta purutasun zein originaltasun erromantikoaren bilaketari laguntzeko (Hobsbawm 1992, 102 eta hurr.). Zentzu horretan, XIX. mendeko zientziaren kategoria nagusi zen «arrazak» bultzakada eman zion ikuspegi etnikoari (Hobsbawm 1992, 108). Ikus daitekeen eran, Hobsbawmek egiten duen kategoria etnikoen irakurketa guztiz bat dator paradigma modernoan ohikoa den nazioaren ulerkera hertsiki politikoarekin; hizkuntza, ohiturak, arraza... eta bestelako kategoria «etnikoak» nazionalismoak bere helburu politikorako argudio gisara erabiltzen direla esango du. Nazioaren ulerkera horrekin lotzen du Hobsbawmek, XX. mendean jada, Woodrow Wilson AEBetako presidentearen autodeterminazio nazionalaren ikuskera. Nazionalitate bakoitzak autodeterminatzeko aukera izanda, mugimendu nazionalistak asko hazi ziren, baita Nazio-Estatu txiki berriak erruz sortu ere. «What remained of the old liberating and unifying nationalism?» penatzen da Hobsbawm (Hobsbawm 1992, 139). Minoria txikien separatismoa geratzen da gerra arteko Europan, nazionalismo etnikoan oinarrituta; baina, batez ere, Nazio-Estatuen nazionalismo irredenta geratzen da, inperialismo etnikoaren haizatzailea (Hobsbawm 1992, 143). Azken batean, Hobsbawmen tesia da behin nazionalismoak tamainaren atalase printzipioa baztertutakoan izaera integratzailea galdu zuela eta, ordutik aurrera, naziotasuna erreibindikatzeak arazo gehiago sortu zituela soluzioak baino. Horrekin batera, bi Mundu Gerrak pasa ostean, Hobsbawmek nazioek garrantzia galtzeko joera dutela adierazten du. Nazioen Ligak, Europako Ekonomia Erkidegoak eta antzekoek nazioen subiranotasuna higatu dutenez, batetik, eta enpresa transnazional handien bidetik, mugak gainditu direnez, bestetik, Wilsonen eta Lenin-en eredua krisian zegoela esan zitekeen. Pixkanaka, tesi modernista ohikoa hau ere, nazioek eta Nazio-Estatuek zentzua galduko zutela espero zuen Hobsawmek 90eko hamarkada hasieran; globalizazio politiko eta ekonomikoak subjektu historiko globalak ekarriko zituela, alegia. Azurmendik Hobsbawmen tesiekin duen lotura Gellnerren atalean esandakoaren antzekoa da. Kontua ez da Azurmendik modernitatearen eragina ukatzen duela. Ikusiko den eran, oso ongi daki estatu modernoak, Nazio-Estatuak, merkatu nazionala integratzeko ematen zuen bidea eta horrek nazio kontzeptuan ekarri zuen eragina. Nazio kontzeptua justu Nazio-Estatura aldebakartzearen kontrakoa da, ordea; hori bilakaera historikoan besterik gabeko emaitza neutraltzat hartzearen aurka idazten du Nazioaren paradigma modernoaz berriro Behin paradigma modernoaren aldaera batzuk ikusi ostean, komenigarria da ideia nagusiak errepasatzea, ikusitako kasuen adibideekin uztartuz. Hasieran esan dut ikuskera horretan nazioak modernitatearekin estuki lotuta daudela hainbat zentzutan. Ikusi dugun eran, Hobsbawmek, Andersonek, Gellnerrek eta Kedouriek nazioen modernotasunean azpimarra berezia jartzen dute eta ideia horrek euren teorien erdigunea hartzen du. Esate baterako, modernitateko iraultzek duten garrantzia bistakoa da. Historikoki, Amerikako Iraultzatik hasi eta Latinoamerikako independentzia prozesuetara doan lurrikara politikoaren erreferentzia nabaria da guztiengan. Hobsbawmek zein Kedouriek Frantziar Iraultza nazionalismoaren ispilu garrantzitsutzat daukate, Andersonek kontzientzia-modu nazionalaren eredua kolonietako iraultzetan dakusa; Gellnerrek zuzenean azpimarratu gabe ere, Antzinako Erregimenarekin haustura azpimarratzen du nabarmen. Baina iraultza historikoez gain, modernitatearen sakoneko beste hainbat ezaugarrirekin elkarlotuta ikusten da nazionalismoa. Kedourieren lanean (Europako) pentsamenduan emandako hainbat aldaketarekin azaltzen da fenomenoa: Frantziar Iraultzarekin politika modu berria, Kantekin filosofia, Herderrekin kultura eta historia, Fichterekin nazionalismoa bera… guztiak modernitateko pentsamendu berriaren erakusgarri dira. Gellnerrentzat industrializazioaren aldaketak dira, Europan XVIII. eta XIX. mendean eman zirenak oro har, nazionalismoa piztu zutenak. Horrekin zuzenki lotuta azaltzen da kapitalismoaren garapena, Hobsbawmentzat zein Andersonentzat – azken horrentzat prentsa-kapitalismoa batez ere – oinarrizko ezaugarria nazioei dagokienez. Era berean, komunikazio bide modernoek ere, garraiobideek zein hedabideek, euren pisua dute egileongan. Funtsean, ikusi ditugun pentsalariek modernitatea ertz desberdinetatik aztertzen dute; azterketa horietan topatzen dituzten transformazio prozesuen baitan ulertzen dute nazionalismoa, izan aldaketa ideologikoa, sinbolikoa, sozioekonomikoa edo historikoa. Ikuspegi horren bigarren aldea da behin prozesu modernizatzaileak burura eramandakoan nazionalismoa ahultzea espero dela. Kedourieren kasuan nazionalismoaren bilakaera ideologikoa arbuiagarria denez hura baztertzea bilatzen da. Gainerakoentzat mundu gero eta globalizatuagoan Nazio-Estatuak, nazio burutuen formak, lekua galduz joango dira ekonomia, estatu-egitura eta kultura gero eta partekatuagoen ondorioz. Nazioen modernotasunaz gain, paradigmaren beste oinarrizko ideia da nazioak eraikuntza sozialak direnarena. Horren arabera, kulturak edo etniak ez du berezko pisurik nazioen konfigurazioan, Smithen kritikak modernismo orokorrari baino haren aldaerei eta, batez ere, egile nagusiei daude zuzenduak. Modernismoaren ertz guztiak ukitu ezin eta aukeraketa bat egin behar izan dudanez, Smithen objekzioekin ere beste hainbeste egingo dut, aipatu diren autoreei buruzkoak hartuz batik bat. Kritika horietan bi ildo nagusi ikusten dira: batetik, Smithek ez du onartzen nazionalismoaren bilakaerarentzat eredu bakar bat proposatzea, berdin balioko lukeena Europa mendebaldean, Asia postkolonialean edo Afrikan; bestetik, modernismoak masa gizartea ulertzeko duen erarekin ez dator bat, horiek manipulagarriegitzat hartzen dituztelakoan. Lehen objekzioari heltzeko, adibidez, Kedourie har daiteke. Dakigun bezala, bere ustez nazionalismoa doktrina bat da, XIX. mende hasierako pentsamendu erromantiko alemanak sortua eta gero mundu osora hedatua. Smithentzat, ordea, eredu difusionista horrek ez du balio, ezin duelako ideia horiek testuinguruz aldatzean sortzen diren aldaketen berri eman (Smith 1998, 107). Beste era batera esanda, doktrinaren hedapenean ez du hartzailearen partea kontuan hartzen. Gizarte auzietan alde subjektiboa gutxiestearen kritika dakar horrek gogora, ideien historia objektibistegirako joera salatzen duena. Antzeko erreparoa dio Gellnerren teoriari ere, nazionalismoa modernizazio prozesuaren ondoriotzat agertzen duenean. Izan ere, Gellnerren teorian nazionalismo orok azpian duen logika bakarra azaleratzen da. Smithen esanetan, baina, herrialde bakoitzean dagoen klase, elite, interes, azpi-talde… aniztasuna ikusita eta kasu bakoitzak erakutsi duen bakantasuna begiratuz zalantzazkoa da logika bakar hori egon dagoenik ere (Smith 1998, 37). Horrez gain, Gellnerrek nazionalismoari esleitzen dion helburu behinena, goi kultura homogeneo bat ezartzea, nazionalismoaren egiazko bertsio bakar batetik abiatuta topatzen du (Smith 1998, 40); funtsean testuinguru jakin bat hartu («German Romantic») eta unibertsalizatu egiten du. Historiak erakusten du, ordea, nazionalismo batzuek homogeneizazioa ez den beste irtenbideak ere saiatu dituztela. Hobsbawmi dagokionez, Smithek onartzen ez duen logika nazionalismoari egozten dion bilakaerarena da. Hobsbawmentzat, oroitarazi dezadan, nazionalismoa gizarte kapitalistak behar dituen erako estatuak sortzeko mugimendua da. Premisa marxistei jarraiki, historiaren bilakaerak ezinbesteko bihurtu zuen nazionalismoa Hobsbawmentzat XIX. mendean. Hasierako nazionalismo zibikointegratzailetik bukaerako etniko-separatistara doan hari luzea agertzen du, amaieran argudiatzeko mundu globalizatuan nazionalismoak bere zentzu estatu-eraikitzailea galdu duenez zentzu historikorik ez duela. Smithek, ordea, ez du onartzen etniko/zibiko bereizketa horrek mugimendu konkretuen berri ematen duenik; ezta batetik bestera hari historiko lineal bat dagoenik ere (Smith 1998, 126). Bi eredu tipikotzat ditu berak, mugimendu konkretuetan tipo bien nahasketa ematen baita beti. Hobsbawmekin jarraituz ikus daiteke argien Smithen objekzioen bigarren ildoa, masa manipulagarriena. Izan ere, bere teorian nazioaren berritasuna azpimarratzeko hura modernitate aurreko gizarteetan eman ohi ziren atxikimendu protonazionalekin alderatzen du, bien artean zubi posibleak etnikoa («ethnic core») bilatzeari, behin XIX. mendean piztu ziren nazionalismoek (hauek bai, mugimendu moderno moduan ulertua) hartu zuten forma osotasunean ulertzeko. Onartuz bideak anitzak eta kasuan-kasukoak izan daitezkeela, bi prozesu ideal bereizten ditu Smithek (Smith 2009, 53–55): bata lurralde zabaletan zehar hedatutako «zehar-etniena» («lateral ethnies») da; etnia horiek erreinuetako aristokrazienak, goi kleroenak eta merkatari handienak izan ohi dira eta euren menpeko herrietatik bereizten dira. Horrela, etnia mota horiek nazio bilakatzeko prozesua inkorporazio burokratikoarena («bureaucratic incorporation») da; eliteek, estatuko botereguneak erabiliz, menpekoen asimilazioa bilatzen dute eta elkarreragin horretatik sortzen da nazio konkretua. Adibidetzat jartzen ditu, besteak beste, Ingalaterra, Frantzia, Espainia,… Bigarren bidea etnia bertikalena da, lurralde txikiago batean, baina lotura estuagoz bildutako kideek osatua. Horien nazioratzea herri-mobilizazioaren («vernacular mobilisation») bitartez ematen da, inperio handiagoen menpe dauden talde berezituetan intelligentsia batek hasten duen borrokak sortzen du komunitate nazionala eta autonomia nahia. Bigarren bide horren erakusgarri dira, esate batera, Balkanak eta Europa Ekialdea. Iraupen luzeko prozesu horien bitartez adierazi nahi da nazioak imaginatzea edo sortzea egoera zehatz batzuetan ematen dela eta ez dela hutsetik egiten (Smith 2009, 57). Era berean, ordea, erakusten du nazioen prozesuak eta estatuenak, batera eman badaitezke ere, bi gauza desberdin direla (Smith 2009, 58–59). Ondorioz, Smithek argi utziko du nazionalismoa nazioari – hau da, mito, sinbolo, ohitura… partekatuak lantzen dituen komunitateari – dagokion doktrina bat dela, ez estatuari. Nahiz eta nazionalismoak bere helburuak lortzeko estatua erabili maiz, ez da ezinbesteko baldintza (Smith 2009, 61). Izan ere, modernismoaren kontrara, etnosinbolismoan nazionalismoaren helburua ez da estatu propio bat eraikitzea (ideia hori garatzera etorri da batez ere azken lanetan, Hutchinsonekin batera). Etnosinbolismoak xede zerrenda bat ematen du nazionalismo bakoitza ulertzeko: autonomia, batasuna, identitatea, originaltasuna, lurraldetasuna, duintasuna, jarraikortasuna eta patu komuna (Smith 2009, 62–63). Horietako bakoitzak, ohar daitekeenez, pisu desberdina har dezake testuinguruaren, aroaren eta kasu konkretuaren arabera. Etnosinbolismoaren berritasuna, ordea, nazionalismoaren helburua eremu estatalean kokatu ordez bere baitan mantentzea da, estatu propiorik ez duten nazioentzat ere balio dezakeen teoria bat eskainiz. Esandakoa kontuan hartuz, ikusten da etnosinbolismoa Smithek modernismoari ikusten dizkion ahulguneak gainditzen saiatzen dela. Nazioaren politikotasuna onartu bai, baina hura estatutik bereiziz, haren izaera aldakor eta eraikia aintzat hartuz, baina tabula rassa eta nahierako moldagarritasuna baztertuz, orduko ikuspegi nagusiari kontrapuntu garrantzitsua eskaini zioten Smithek eta gainontzeko etnosinbolistek. Ikusi dugun eran, oraindik ere indarra duen korrontea da etnosinbolismoa, nazioaren pisu etnikoa aztertzerakoan batez ere. Paradigma modernoaren aldean, Azurmendiren nazioari buruzko ideiak hurbilago daude Smithek planteatzen dituenetik. Bere kulturaren eta hizkuntzaren filosofian «material etniko» horiek nork, zein testuingurutan, zer asmorekin... lantzen diren, horren arabera osatzen da komunitatearen nolakotasuna. Arreta berezia jartzen da horien berrinterpretazio prozesuetan eta bere jardunean ere antzeko ikuskerarekin jokatzen du Azurmendik. Eta hala ere nekez esan daiteke Azurmendik etnosinbolismoaren baitatik pentsatzen duenik nazioa. Zuzenagoa litzateke, hasiera batean behintzat, Azurmendik giltzarri diren elementu batzuen inguruan (kultura, hizkuntza edota mitoak) modernismoarekiko baino etnosinbolismoarekiko hurbiltasun handiagoa duela esatea. aldaketa handien aurrean komunitateko zenbaitek hartutako jarrera kontserbadorea. NKk erakusten duena izango da, ordea, kulturalista horiek zinez mugimendu modernizatzaile bat jartzen dutela martxan, sinbolo tradizionalei esanahi berria emateko saiakera (Hutchinson 1987, 31–33). Hirugarren, beraz, nazioetan sinboloen berrinterpretazio hori behin eta berriro ematen denez, Hutchinsonek ukatu egiten du NKren iragankortasuna; alegia, hura nazionalismo politikoaren lehen fase bat balitz bezala ulertzea baztertzen du (Hutchinson 1987, 40). Artikulu berriago batean (Hutchinson 1999), antzeko ideiak errepikatu ditu, bere jarrera mantentzen duen seinale: NKn identitatea ez du zentzu itxian ulertutako hizkuntzak ematen, ez da atzerakoia eta iragankorra ere ez. Hutchinsonen ustez NKean helburu nagusia ez da estatu autonomo propio bat eratzea, modernismoaren nazionalismo politikoan bezala; aitzitik, komunitatearen berregite eta eraberritzea nahi du. Zentzu horretan, iragan arkadiko baten laudorioa ez da hara itzultzeko desiratzat hartzen, komunitateari etorkizunerako bultzada emateko akuilutzat baizik (Hutchinson 1987, 9). Hutchinsonentzat nazionalista kulturalak berritzaile moralak dira («moral innovators»), krisi egoeran dagoen komunitatea modernizatu nahi dute eta horretarako berrinterpretatzen dituzte elementu nazionalak. Gainera, sinbolo horiek modu pragmatikoan aukeratzen dira, zabalagoa den tradizioaren baitatik. Horrek esan nahi du nazioaren interpretazio desberdinak egon daitezkeela eta sinbolo bakar batek ezin duela nazio osoa islatu, baita denboran zehar aldatuz joan daitezkeela ere (Hutchinson 1987, 20–21). Horrela nazionalismoarekin lotzean kulturak hartzen zuen esanahi esentzialista baztertu eta nazioaren irudikatze kulturalean ematen den etengabeko prozesu dinamikoaz ohartarazten gaitu. Ikus daitekeenez, NKren fokua komunitatea bera da. Bertan ematen dira tradizioa eta modernitatea uztartzeko borrokak, sinbolo desberdinak berreskuratzeko prozesuak eta horietako batzuk gailentzeko mugimenduak. Estatua akzidentala da ikuspegi horretan eta, ikuspegi herdertarra aintzat hartuz, gizadia indar kreatibo gisa ikusten da. Nazioak indar hori gauzatzen den izaki organikoak dira (betiere zentzu metaforikoan), norbanako guztiek balio berdina duten gizataldeak (Hutchinson 1987, 13). Hurrengo urteetan nazioak gatazka-eremu (Hutchinson 2005) gisara definitu dituenean ere komunitatearen baitako pluraltasuna aintzat hartuko du, sinboloen interpretazio desberdinen arteko gatazka azpimarratzen baitu. Ikuspegi berriago horretan ere gatazkak ez du komunitatea ezabatzen, ordea, hura irudikatzeko eta birsortzeko modu desberdinak erakusten ditu. Nolanahi ere, okerra litzateke NK politikatik at dagoen mugimendutzat hartzea. Berez ez dago estatu independente baten aurka, hark komunitatearen biziberritzea eta euren bereizgarriak garatzea ahalbidetuko badu; dena den, bereizi egiten dute nazioarekiko leialtasun emozionala eta estatuarekin egiten duten aliantza (Hutchinson 1987, 16). Are gehiago, zirkunstantzia arruntetan NKk ez du masen gidaritza bere gain hartzen eta euren instituzionalizazioa kazetetan zein talde kulturaletan eman ohi da (ibid.). Bere esparrua ez baita egunerokotasun politikoa, ez dira nazioaren mesederako neurri politikoekonomiko konkretuak pentsatzen; horiek oinarrituko dituen pentsamendu eta tradizio nazionala sortzea eta birsortzea da helburua, gero etorriko diren koadroek programa ekonomiko, sozial eta politikoak gara ditzaten (Hutchinson 1987, 9). Laburbilduz, Hutchinsonek proposatzen duena zera da: nazionalismoaren fenomenoa beti estatua eraikitzeko prozesuekin lotu beharrean, bertan helburu anitzak batzen direla pentsatzea. Hori frogatzeko erakusten du NK ezin dela nazionalismo politikoaren baitan ulertu, helburua komunitate nazionalaren birsorkuntza morala delako. Horrek estatukoa ez den eremu politiko bat aurkitzera darama, kulturaren baitan dauden prozesu dinamikoak aztertuz. Ondorioz, nazioaren irakurketa kulturalaren subordinazioarekin eta hori esentzialistatzat hartzearekin hausten du. Ematen duen irudia ez da modernizazio eredu bakar baten pean agertzen diren nazionalismo desberdinena, ezpada helburu desberdinei erantzuten dieten modernizazio prozesuena, betiere nazioaren tradizio baten baitatik ulertuz. Hutchinsonekin ere, Smithekin bezala, Azurmendik hainbat gertutasun dauzka. Baina ez da soilik kultura eta elementu sinbolikoen berrinterpretazioa berdintsu ulertzen. Hutchinsonen nazionalismo kulturalaren oinarriak, komunitatea berregitera bideratutako jardun kulturala izateak hain zuzen, Azurmendiren naziogintza bete betean deskribatzen du, naziogintza kultural horrek estatuarekin duen harremana bezalaxe. Azurmendiren teorizazioa modernitatean zehar desegin den komunitatea berregitera bideratutako nazio ideia bat sortzeko izan da, Euskal Herriko testuinguru konkretura atxikia beti. Gero, Hutchinsonen azterketak XIX. mendeko pizkundeak – batez ere irlandarrak – dituenez oinarri, proposatzen dituen erreferentzia filosofikoak ere hala moduzkoak dira eta hor egon liteke alderik Azurmendirekin. Nolanahi ere, Azurmendiren ideiek eta praxiak zerikusi zuzena dute NK eta horren gaurkotze saiakera bezala uler daiteke. hartuz; bestetik estatu horiek auzikatzen dituzten nazionalismo etnikoak edo suharrak («hot nationalism»13), gatazkaren testuinguruan kokatuak beti. Horrela, nazionalismo suharraren gain erortzen dira oihartzun negatibo guztiak, nazionalismo zibikoa eremu neutro demokratiko eredugarritzat jarriz. Nolanahi ere, Billigek ukatu egingo du patriotismoa nazionalismoaren bestelako zerbait denik. Haren esanetan Nazio-Estatuetan jendeak duen leialtasuna «patriotismo», «leialtasun» edo «identifikazio sozial» gisa katalogatzeak ezkutatu egiten du sentimendu horren objektua bera ez dela ezein estatu, Nazio-Estatua bera baizik (Billig 1995, 16). Azken finean, defendatzen duena zera da: hala modernismoan, nola haren zenbait kritiketan (Connor, esaterako) bi fenomenoak bereizi izan badira ere, funtsean nazionalismoaren eta patriotismoaren artean ez dagoela alderik psikologiaren aldetik (Billig 1995, 56). Alegia, biak bereiztea ez datorrela emozioak pizteko moduaren desberdinetik – bata arrazionala, bestea irrazionala –, gizarte zientzietako aurreiritzietatik baizik (Billig 1995, 51–52). Ikuspegi horretatik soilik da posible egunero eskolan bandera nazionala agurtzen duen gizarte estatubatuarra ez-nazionalistatzat hartzea. Bereizte horren aurka garatzen du Billigek nazionalismo banalaren kontzeptua. Bere oinarrizko tesia da demokrazia liberal egonkorretan gure naziotasuna ahaztu ez badugu, hori egunerokotasunean guztiz presente dagoelako dela (Billig 1995, 93). Nazionalismo banalaren kontzeptuak jendearen ohiturarik arruntenetan nazioaren errepresentazioa erroetaraino sartuta dagoela adierazi nahi du; Billigen liburua naturalizazio prozesu horien analisia da, Nazio-Estaturik «aurreratuenetan» egunerokotasuna baldintzatzen duten gaietan sakonduz. Teorien errepaso honetan ezinezkoa da gai bakoitza osotasunean aztertzea. Hala ere, kasu batzuk aipa daitezke adibide gisara. Billigek eguneroko diskurtso politikoa aztertzen du ikusteko horren inguruko konbentzio guztiak nazioa haizatzera (flagging) bideratuta daudela etengabe: lehenengo pertsona pluralaren erabilerak edo deitikoenak behin eta berriz azpimarratzen dute esaten ez den baina jakintzat ematen den topos erretorikoa, denek buruan duten Nazio-Estatua (Billig 1995, 95–96). Era berean, politikariek eurek hartzen dute nazioa egunero irudikatzeko ardura. Beraien hierarkiak, etengabeko publikotasunak eta hizkera bateratuak eremu nazional konpartitua irudikatzen dute; politikarien izaera sinbolikoa hain da sakona ezen maiz euren diskurtsoaren edukia baino, esatearen ekintza bera baita esanguratsua, ez gizon-emakume politikaria, haren kargua baizik. Zentzu berean ulertu daitezke berripaperetako deitikoen erabilera – lokala eta unibertsalaren arteko bitarte guztiak antolatuz – edo eguraldi mapena, baita kirolaren dimentsio nazionala. 13 Nazionalismo suharraren eta zibikoaren bereizketa Michel Ignatieff-en lanean topatzen du Billigek (Ignatieff 1993). Horrela, ikerketen fokua nazionalismo suharraren egoeretan jartzen da, zibiko izendatutako egoeren nazionalismoak bereizi ondoren «ahaztuz». Funtsean, ordea, nazioak eta nazionalismoak bereizteko betiko eskema dikotomikoaren aldaera bat gehiago da. Nazionalismo banalaren kontzeptua sortzearekin batera, Billigek nazionalismoa bera ulertzeko modu alternatiboa plazaratzen du zeharka. Izan ere, nazioa egunerokotasunaren gurpilean sartzen denean haren eta gizabanakoen artean suposatu ohi den tartea murrizten da. Hau da, egunero-egunero birsortzen den praktika sozial bihurtzen da, eginbehar bat (Billig 1995, 25), eta ez estatua sostengatzen duen zerizan transzendentalen bat. Errepikapenaren errepikapenaz, praktika horiek Pierre Bourdieu-ren habitus moduko bat sortzen dute, tradizioa – iragana – egunerokotasunean ikusezinki txertatuz (Billig 1995, 42). Horrela, norbanakoaren eskumenetatik kanpo kokatzen da nazioa, hark bere osotasunean aldatu ezin duelako; baina hala ere ez da esentzia transzendental bilakatzen, gizartearen eguneroko praktikek birsortu eta aldatzen dutelako. Nazionalismoaren ideologia zabaldu zen ber eran hedatu zen mundua naziotan banatuta zegoenaren ideia, zentzu komun politikoa konfiguratzeraino (Billig 1995, 29). Horrek esan nahiko du nazioaren kategoriak identitateak partikular egiten dituen bezalaxe egiten dituela unibertsal, gainontzeko nazioen pareko. Norbaiti nazio batekoa izateak ematen dio besteek berdintzat ezagutzeko aukera.14 Horregatik, nazionalismoa eta internazionalismoa bata bestearen segidan ikusten dira, ez aurkari moduan (Billig 1995, 61). Azken batean, nazioa ez baita egitura politiko jakin batzuei buruzko diskurtso soila, mundu ikuskera oso baten elementua baizik. Mundu ikuskera hori postmodernitatean desagertzeko bidean doala, tesi modernista nagusietako bat, errotik ukatzen du Billigek (Billig 1995, 128). Izan ere, nazionalismo printzipioaren amaiera predikatzen dutenen artean, berdin identitate nazionala ukatzen dutenen artean ere, nazionalismorik eza baino horren banaltasuna ikusten da. Bere nazioa egonkortuta, Nazio-Estatu bilakatuta, daukanak soilik ikusten baitu printzipioa lekuz kanpo, hor nabaritzen da nazionalismo banala zenbateraino naturalizatu den (Billig 1995, 139). Jakina baita, hasieran abisatzen duen eran, nazionalismotzat haren forma suharra soilik hartuz gero, Nazio-Estatuetakoa bidean galtzeko aukera handia dagoela. Nazionalismo banalari Azurmendik kontzeptualizazio koherente bat eman ez badio ere, bere ironiaren itu nagusia izan ohi da nazioaz jarduterakoan. Nonahi aurki daiteke egonkortutako estatuen nazionalismo ikusezinaren salaketa, gehienetan Frantzia edo Espainiaren kasua hizpide hartuta. Bestalde, ordea, Azurmendik, komunitatea berregiteko duen helburuarekin, nazioa egunerokotasunean oinarritzea bilatzen du, beti auzitan egongo ez den praxi komunitario bat berregitea. Izatekotan, Azurmendiren nazio berreginaren eta nazionalismo banalaren arteko diferentzia bigarrenak daukan maila estatala da, nazionalismo banala estatuak birsortzen dituen mekanismoen multzoa baita, hiritarren komunitatea atxikita mantentzeko.15 Guztiaren ondorioa da Nazio-Estatuen formakuntza beharrean, galdera nazioen bilakaeran, eraldaketa historikoan eta ahots desberdinen artikulazioan kokatzea. Diziplinaren barne garapenaz gain, ordea, testuinguru historikoak ere ordura arteko kategoriak errepasatzeko parada eman zuen. Sobietar Batasunaren desegiteak eta Yugoslaviaren desintegrazioak galderak aldatu zituzten, teoriak berkokatzeko beharra azaleratu zuten. Horren berri ematen du, esate baterako, Daniele Conversi-ren Reassessing Current Theories of Nationalism (Conversi 1995) lanak edo Rogers Brubaker-en Nationalism Reframed (Brubaker 1996) liburuak. Teoria klasikoen inguruko eztabaidaren ezaskitasuna gero eta argiago zegoen. Dena dela, irudipen okerra emango genuke teorien birkokatze horretatik orain arte ikusi ditugun eztabaiden gainditze bat atera zela esanez gero. Funtsean, modernismoaren oinarriak zutik diraute gaur egun ere, etnosinbolismoaren eta gainontzeko kritiken ukituak gehituta. Horregatik, hurrengo atalean ikusiko diren proposamenak ez dira orain artekoen ukapenak izango, bai ordea horien fintze eta gaurkotzeak. Gauzak horrela, esan daiteke milurteko berrian Nazionalismo Ikerketen diziplina nazionalismoari buruzko ikuspegi anitzekin sartu zela, gaur egun arte bere horretan jarraitzen duena. Horrek ahots eta ikuspuntu desberdin askotatik idazten duten autoreen lanak aurkitzea ahalbidetuko du, baina baita matrize teoriko orokor bat gabe lan egin beharra ere. 16 'Nazioa' eta 'etnia' kategoria irristakorrak izaki, ezin esan daiteke batak bestea ordezkatu zuenik. Egiaz nazioei buruzko ikerketak oraindik ere osasuntsu daude. Baina nazioei buruzko ikerketea berrietan ere etnizitateari buruzko galdera oinarrizkoagoa da. Gaiarekiko hurbilpenaren aldaketa adierazten du: gizatalde (nazional) batek estatuarekin duen erlazioaren bilakaeretatik, taldearekiko identifikazio modu batek (etnizitateak) estatuen baitan sortzen dituen dinamika sozialetara. Batetik, nazionalismoa nazio minoritarioek autogobernua edo autonomia eskatzeko duten modutzat ulertuko da. Sezesioa, estatu propioaren eraikuntza ez da baztertuko, baina nazio ororen helburua hori den, ala izan beharko lukeen, auzitan jarriko da. Teoria politikoaren eginbehar nagusia estatuek minoria horiekin zer egin dezaketen argitzea da. Ez da harritzekoa, beraz, federalismoaren teoriek hartu zuten gorakada. Kymlicka da hain zuzen, federalismoaren inguruan gehien aritu denetako bat. Bere ustez identitate nazionalak onuragarriak dira elkartasunerako sarea eskaintzen duten heinean; baina naziotasun minoritarioa deuseztatzearen poderioz identitate nazional propioa indartzea hipokrita iruditzen zaio. Horregatik: «las unidades políticas pertinentes no pueden ser los Estados. Debemos pensar en un mundo, no de Estados-nación, sino de Estados multinacionales. […] debemos renunciar al tradicional objetivo del nacionalismo liberal […] y pensar en cambio en los Estados como en federaciones de pueblos autogobernados.» (Kymlicka 2003, 262) Guztiek ez dute bat egingo Kymlickaren planteamenduarekin, baina planteamendu federalista horrek, Quebeceko esperientzia historikoarekin, ildo berri bat zabaldu zuen estatu baten subiranotasuna ulertzeko eran. Labur esateko, Nazio-Estatuaren soberaniaren iturburu gisa nazioak hartua zuen funtzioa auzitan jarri zuen. Era berean, atea ireki zion esparru teoriko berri bati, federalismoari eta sezesioari buruzko ikerketekin, prozesuok nazionalismoarekin baino demokratizazioarekin lotuz (Gagnon 2009; Goikoetxea 2014, 2017b, 2017a). Ildo horretako eztabaidak nazioaz propioki baino demosgintzan eta estatugintzan zentratzen direnez, hemen ezin dira aipatu besterik egin, ikerketaren markoa gainditzen baitu.17 Izan ere, bigarren ondorioa gehiago lotzen da Azurmendik nazioaz diharduenean lantzen duen pentsamenduarekin. Nazioek teorian subiranotasun-iturri izateari uzten bazioten, gizartean zuten eragina beste era batera pentsatu behar zen. Horri jarraika sortu zen nazioen eta naziokideen arteko identifikazio dinamikenganako interesa. Izatez, identitate nazionalek eta etnikoek norbanakoen bizitzan, biziaukeretan eta jokabideetan duten pisua aintzat hartzea modernismoan ez zegoen intuizioa da. Izan ere, nazioaren paradigma modernoan identitate horiek eliteek edo egitura politikoek induzituak izanik ez zuten garrantzirik euren baitan. Ondorengo hainbat alternatibek ikuspegi horri bi kritika nola egin zizkioten esana dago: batetik, modernitate aurretiko identitate etniek euren pisua izan zutela nazio modernoen eraikuntzan; bestetik, nazio modernoetan ere identitate gatazkak, kultura eta nazioa ulertzeko modu anitzak bilakaeran daudela etengabe. Bi kritika horien oinordeko da etnizitatearen inguruan sortzen den galdera sorta: naziokideen identifikazioak zer identifikazio-objektu daukan atzean, nola aukeratzen diren talde etniko baten baitan oinarrizkoak diren elementuak, portaera etnikoa edo talde portaera oinarrizko giza mekanismo bat den edo gizartean garatzen den,… Atal teoriko honen azken orrialdeak eztabaida horri eskainiko zaizkio, azkenaldian nagusi den ikuspuntu konstruktibista aztertzeari, zehazki. Naziotasuna eta etnizitatea ikuspegi konstruktibistan Xehetasunetan sartu aurretik, ezinbestekoa da ohartarazpen bat egitea «nazio» eta «etnia» terminoen erabilerak honezkero hartu duten esanahi nahasgarriaz. Kontzeptuon arteko desberdintasunak hain lanbrotsuak izanik, egile bakoitzarengan esanahi bereziak hartzen ditu eta tesiaren lehen kapitulu honetan egiten ari garen errepasoan nekez sar gaitezke horiek xeheki argitzera. Marko teorikoaren helburu nagusia teoria desberdinak aurkeztea da. Hala ere, ezinbestekoa iruditzen zait konstruktibismoa aztertzeko bi kontzeptuen erreferentziak intuitiboki bada ere bereiztea. Asmo horri segika, esan daiteke gaur egungo Nazionalismo Ikerketetan nazio hitza erabiltzen denean estatu batekiko erreferentzia sistemaren baitan erabili ohi dela. Talde nazional hori estatu batean instituzionalizatua aurki daiteke, Nazio-Estatuen eredura edo autogobernatutako erkidego baten eran. Halaber, gerta liteke oraindik autogobernurik ez duen talde bat naziotzat hartzea ere, batez ere horren eskakizunak bideratuta badoaz botere estatal osoa edo partekatua eskuratzera. Nazioaz dihardutenean, beraz, egile horiek gertuago daude tradizionalki politika publikoaren esfera gisara ulertu izan den horretatik: aukera politikoez dihardute, estatuaren edo gizarte zibil antolatuaren eremuak lantzen dira eta ekintza kolektibo politikoez arduratzen dira. Askotan, nazioaz beharrean nazionalismoaz aritzen dira, ondorioz ekintza politikoa azpimarratuz. Noski, eskakizun horien zehaztapenetan, taldearen trinkotasunean edo ekintza politikoen arrakastan euren pisua dute haren konfigurazio kulturalak eta oinarrizkotzat hartzen diren elementuek. Etniaren kasuan fokua elementu kultural/etnikoetan jartzen da. Ez da hainbeste adierazten potentzialtasun politikoa; aldiz, bereizgarri horiek taldearen sorkuntzan zein birprodukzioan hartzen duten lekua, taldekideen identifikaziorako mekanismoak eta identifikazio horien aldaketa-joerak hartzen dira kontuan. Identitateaz, kategoria sozialez eta gu/haiek dinamiken eraikuntzez eta deseraikuntzez dihardute. Jakina, kategorizazio horietan edo identitateen bilakaeran botere harremanek eta testuinguru politikoak berebiziko garrantzia dute. Dena den, eta etnizitatearen baitan politikak duen pisua ahazteke, fenomenoarekiko hurbilpena ez da ekintza politiko kolektibotik abiatzen, ezpada identifikazio etnikoaren oinarrietatik eta kategoria etniko horien osaera-moduetatik. Azken batean, eta egile bakoitzak egin ohi dituen ñabardurak alde batera utzita orain, aldea fenomenoa aztertzeko perspektiban dago. Nazioaz dihardugula, politika publikoaren eremuan kokatu ohi gara; subjektua taldea bera da eta hark estatuarekin (kanpora begira) edo berari buruzko diskurtsoekin (barrura begira) dituen dinamikak aztertzen dira. Etniaren bitartez, berriz, abiapuntua norbanakoetan jartzen da; haren identifikazio prozesuetan eta taldearekin dituen harremanetan. Biek dute botere harremanetik eta kutsu politikotik, baina esan bezala, abiapuntuak desberdinak dira. Konstruktibismoak, zentzu horretan, paradigma berri bat eman du naziotasuna zein etnizitatea ulertzeko. Argi utzi behar da, ordea, naziotasunaren eta etnizitatearen arteko diferentzia hori ez dela finkatuta dagoen ezer. Hemen sartu badut datorren hurbilpen konstruktibistan garatuko diren ideiak hobeto ulertzeko izan da. Hori horrela, definizioaren balioa ere bere neurrian hartu behar da; nazio ikerketak eta etnizitatearenak batera jarri ditudan atal honetan irakurlea nahas ez dadin balio du, baina ikerketa akademikoetan bataren eta bestearen arteko harremanei buruzko eztabaida amaitzetik urrun dago. Makulutarako balio duen bereizketa intuitibo gisara hartu behar da, beraz. Horrez gain, kontuan hartu behar da Azurmendiren obran zehar ere terminologia hori ez dela erabiltzen. Esana dago, Azurmendik Nazionalismo Ikerketen esparrua ez den beste tradizio batzuetatik edaten du, bere interesa ere ez da kasu guztietarako balio duten teoria orokorretarako kontzeptuak argitzea. Aipatzen duen gai, garai edo autorearen araberako terminologia erabiltzen du Azurmendik normalean, erabilitako hitzek hartzen dituzten zentzuak iruzkinduz eta horien gainean gogoetatuz. Horrela, marxismoari buruzko lehen lanetako «etniak», adibidez, ez du zer ikusirik izango Ernest Renan- i buruzko liburuan hitzak duen erabilerarekin; batean tradizio marxistan duen zentzua hartuko du, bestean Renanen lanetan ematen zaiona duen bitartean. Sarreran esan dudan bezala, Nazionalismo Ikerketen eta Azurmendiren obraren arteko elkarrizketa kontzeptuen definizio estuan baino auzi eta ideien artean bilatzen da. Horregatik da garrantzitsua, beraz, marko teorikoan dauden xehetasunak jasoko dituen bereizketa hori; nahiz eta hitzak berak aldatu daitezkeen, identitate/identifikazioaren esparrua eta estatuaren erreferentzian eratzen den komunitate politikorena bereiztea ahalbidetzen digulako. alternatibak ikusterakoan azaldu dira eta hemen konstruktibismoaren baitan agertzeak zentzu argi bat du: atal honetan erakutsi nahi dudana da, gaur egungo teorietara etorrita, aipatuko diren ideiek ikerketetako oinarria jartzen dutela. Nazioen edo etnien izaera eraikia, eraikuntza sozialak izatea, horiek aztertzeko abiapuntu da gaur egun, ez horien faltsutasuna ondorioztatzeko tesia. Ondorioz, gaur egungo ikerketa gehienek onartzen duten ideia-multzoa da datorrena. Ikuspegien arteko desberdintasunak eremu partekatu horren baitan ematen dira. Prozesu-ikuskera dinamikoa Nazioak eraikuntza sozialak zirela lehenago ere esana zegoen arren, Brubakerrek ikuspegi horretan ere ohikoa zen joera bat kritikatuko du, groupism izena eman ziona. Gizarte Zientzietan nazioak (taldeak orokorrean) konstrukto sozialtzat hartzea arrunt zabaldua badago ere, Brubakerrek horien azterketa zailtzen duen joera bat ikusten du. Liburuko lehenengo kapituluan, hizkera akademikoan oraindik «etniak» mundu sozialean substantzialki dauden gauzak adierazten dituela dio, reifikaziorako joera dagoela (Brubaker 2004, 7–8). Horren arrazoia praktika sozialerako kategoriak (etniak, nazioak) hartu eta ikerketetarako akritikoki erabiltzea da. Praktika soziala eta analisi soziala bereizi behar dira, beraz, eta «nazio» edo «etnia» bezalako kontzeptuak analisi sozialerako kategoria gisa erabiltzea ekidin (Brubaker 2004, 10). Joera horren alternatiba etnizitatea edo naziotasuna prozesu dinamiko eta erlazional moduan ulertzea litzateke (Brubaker 2004, 11); maila sozial, politiko, kultural eta psikologikoan batera ematen diren prozesuak. Horrela, oinarrizko kategoria analitikoak ez lirateke taldeak berak, taldekotasuna («groupness») baizik. Taldekotasun hori historian zein lurraldean barrena aldatu egiten da eta trinkotasun fase desberdinak ditu. Gauza bat baino, gertakari bat da taldekotasuna, saiakera taldegileen («group-making efforts») arrakasten edo porroten arabera hobeto edo okerrago ematen dena (Brubaker 2004, 12). Taldeak egon ez daude, beraz; trinkotu edo saretu egiten dira hainbat agenteren saiakerek duten arrakastaren arabera. Ramón Máiz-ek ikuspegi berberarekin egiten du lan. Haren azterketetan prozesuaren dimentsio politikoa azpimarratzen da (Máiz 2003), nazionalismoaren esparru guztietan ematen dena. Máizek bere ikuspegia hainbat azterketa garaikideren azpian dagoen logika baten aurka planteatzen du, argudiaketa espresibo deiturikoa. Argudiaketa espresibistan, nazionalismoa Aro Modernoan eta estatu modernoaren abaroan sortutako fenomenoa izanda ere, ongi definitutako etnia baten gainean egiten da. Máizek defendatuko du identitate pre-politiko (etniko) hori ere aldakorra dela eta interakzio politikoan zehazten dela. Identitate etnikoa ez litzateke nazionalismoaren bitartez politizatuko, orduan; orainaldira iritsitako identitate etniko hori bera politizazio baten emaitza izango litzateke. Nazioaren «produkzioa» prozesu konplexuago bat izango da, orduan. Prozesu horretan esanguratsuak diren lau eremu bereizten ditu (Máiz 2008, 146–47): batetik, aurrebaldintza etnikokulturalak leudeke; baina, oraintxe esan den moduan, aurrebaldintza horiek berak ez dira datu hutsak izango, iraganeko produkzio interesatu eta subjektiboen emaitzak baizik. Bestetik, aurrebaldintza sozioekonomikoak sartuko lirateke jokoan. Esaterako, gizartean orokortu daitezken interes partekatuak18 badaude, beste talderen batekin kontrajarri daitezkeenak, baliatu litezke talde nazionala trinkotzeko. Era berean, modernizazio prozesuek dakarten gizarte tradizionalaren krisiak ere ekar ditzake beharrezko aurrebaldintza sozioekonomikoak. Alabaina, aurrebaldintzak emanda ere nazioaren produkzioa egikaritu egin behar da. Horixe da, hain zuzen, Máizek bereizten duen hirugarren eremua: Aukera Politikoaren Egitura egoki bat behar da. Hori izan liteke formala, deszentralizazio politikoa ematen den testuinguru batean, adibidez; baina informalki ere gerta daiteke, esate baterako, bat ez etortze elektoral edo ideologiko nabarmena dagoenean taldeen artean. Azkenik, aurrebaldintza eta aukera horiek arrakastaz probestuko dituen mobilizazio politiko arrakastatsu bat beharko da, gaitasun diskurtsibo handikoa, nazioa sozialki presente egin eta mantenduko duena. esaterako, interes komun orokorgarriak, beste talderen batekin kontrajarri daitezkeenak edo modernizazio prozesuen ondoriozko gizarte tradizionalaren krisia. Ikuspegi horretan prozesua zirkularra da eta esparru guztiek eragiten dute nazioaren (ber)produkzioan. Esan dudan bezala, ikuspegi horretan etnizitatea ez da datua, ezpada borrokaleku bat gehiago, interpretazio gunea; diskurtso zahar eta berriak gune horretan sortu eta lehiatuko dira. Gainera, eta honekin Brubakerrengana itzuliz, lehia hori etniak berak ez, baizik eta «agente etnopolitiko» deitzen dituen instituzio konkretuek egiten dute (Brubaker 2004, 14–16). Prozesu ikuskera dinamiko horrekin, beraz, nazionalismoa ulertzeko logika espresibista horren parean joan-etorriko prozesu dinamiko eta zirkularra jartzen da. Komunitategintzan sartzen diren faktoreen eta aldagaien konplexutasunaz neurri egokiagoa ematea ahalbidetzen du, horrela, ikuspegiak. Lehengai etnikoak eta identitate aktibatuak Prozesu horien baitako dinamiketan nazioari buruzko diskurtso desberdinak lehian daudela aurreko ataleko kritiketan ere aurki daiteke. Konstruktibismoak lehia horren azterketarako ikusmolde bat eskaintzen du, non, alde batetik, material etniko anitzen errepertorio zabal bat dagoen eta, bestetik, aukera guztien artean diskurtso posibleak harilkatuko lituzkeen identifikazio-moduak dauden. Horrek aukera ematen du indarrean dauden nazio/etnia diskurtsiboen arteko lehia ulertzeaz gain, beste egoera batean aktibatu litezkeenak imajinatzeko; baina era berean, errepertorioaren unean uneko mugak 18 David Laitin-ek dauka antzeko argumentazio bat, nazionalismoa interes jakin batzuen aldeko ekintza koordinatutzat hartzen duela (Laitin 2007). zentzu genetikoan erabiltzen; aitzitik, mundu sozialera jaiotzean guraso edo arbaso jakin batzuk izatearren jasotzen diren atributuez dihardu, jaiotzaren zirkunstantzia konkretuarengatik eskuratuak direnez, alegia. Horien artean aurkitzen dira, adibidez: arraza, eskualdea, erlijioa, sekta, hizkuntza familia, hizkuntza, dialektoa, kasta, klana, tribua, naziotasuna edo bakoitzaren ezaugarri fisikoak. Zentzu horretan, jasotzen dituzten ondorengotza bidezko ezaugarriek banakoei hainbat talde etnikotako kide izateko aukera ematen diete. Indibiduoak dituen ezaugarri horiek osatzen dute indibiduo horren identitate etniko nominalen errepertorioa. Horietatik batzuetan norbanakoak bere kidetasuna profesa dezake, baita besteren batek kidetasunen bat egotzi ere. Errepertorio osotik borondatez edo inposizioz piztutako kategoriek osatzen dute bere identitate etniko aktibatua, egunean zein bizitzan zehar aldatuz joan daitekeena aktibatzen diren kategorien arabera. nolabaiteko zori partekatuaren zentzuren bat ageri ohi da (Hale 2008, 35–36). Taldekatze horietan, kategorizazio etnikoa bereziki arrunt eta erabilgarria da. Sailkatze horretarako zenbait kategoriak berezko erabilgarritasuna erakusten du taldeak bereizteko, horien artean hizkuntza garrantzitsuenetakoa izanik. Beste batzuek, berriz, garrantzi berezia hartzen dute testuinguru sozial konkretuek inposatuta, azalaren koloreak kasu. Nolanahi ere, etnizitatea hain garrantzitsu egiten duena makulu-arau19 («rule of thumb») gisa daukan baliagarritasuna da (Hale 2008, 37); hau da, testuinguru sozial batean ageriko ezaugarriren batetik (azal beltza) datu ez hain agerikoak (Afroamerikarra,…) ondorioztatzeko ematen duen bideak. Izan ere, honezkero jakina da kategoria etnikoek hainbat ezaugarriren artean loturak daudenaren ideiak transmititzen dituztela, horiek egiazko edo faltsu izan. Etnizitateak banakoari mundu soziala sinpletzen laguntzen dio, beraz. Kategorizazio etnikoa, ordea, ez da banako bakoitzak bere interesen arabera egiten duen munduaren antolaera. Aitzitik, interesak egon daitezen aurrebaldintza dela esango du Halek. Izan ere, interesen araberako hautuak egon daitezen, utilitate-kalkulua egon dadin alegia, beharrezkoa da arriskua edo sarien eta zigorren sistema bat izatea. Alabaina, ziurgabetasuna eta arriskua fenomeno psikologiko desberdinak dira (Hale 2008, 47). Arriskuaren esparruan egoerak izan ditzakeen bilakaera posibleen artean dago zalantza, baina bakoitzari probabilitateren bat esleitu diezaiokegu; ziurgabetasun egoeran, berriz, ez dago tresnarik probabilitaterik esleitzeko, egoeraren bilakaera posibleak berak ikusteko modurik ez dagoelako, ezin delako ezeren araberako judiziorik sortu. Horrela, bada, bi esparru ditugu: bata, interesen eta utilitatearen kalkuluena, politikoa; bestea, berriz, hori ahalbidetzen duena, kognitiboa. Ondorioz, Halek etnizitatea – kognitiboa, mundu soziala antolatzea ahalbidetzen duena – eta politika etnikoa bereizten ditu. Politika etnikoak jada utilitate-kalkulurako sistemaren bat aurresuposatzen du, hain zuzen, mundu sozialaren kategorizazio etnikoaren bitartez eratzen dena. Kategoria konkretuak, makulu-arauek dakartzaten ezaugarrien asoziazio konkretuak, aldakorrak izan daitezke, noski. Baina kategorizazioa bera ezinbestekoa dela esango du Halek, bestela banakoak ezingo lukeelako bere interesen araberako hauturik egin. Konstruktibismoak hurbilpen berri bat eskaintzen du bi esparruak – etnizitatea eta politika etnikoa – lantzeko. Politika etnikoak aztertzeko interes-kalkulua, jokoen teoria edo sare sozialena (aukera batzuk aipatzearren) erabiltzen dugun, horrek adieraziko du gizarteaz eta banakoen arteko interakzioez daukagun ikuskera. Egiaz, interesaren kontzeptua bera ere baztertu liteke moraltasunaren bestelako ikuspegi batekin ordezteko. Era berean, etnizitateaz aritzen garen moduak erakutsiko du gizabanakoaz eta hark munduan daukan lekuaz daukagun ikuspegia. Interesgarriena, ordea, orain bi 19 «Rule of thumb» ingelesezko esamoldea da. Normalean, esperientzia praktikoaren bitartez lortutako printzipio bat adierazten du, orokorrean baliagarri dena, baina egoera guztietarako akatsik gabeko zehaztasuna ematen ez duena. Ikasteko eta aplikatzeko erraza izan ohi da. ITXIERA. Nazionalismo Ikerketen mapa bat Nazionalismo Ikerketen diziplina bere sorreratik gaurdaino asko zabaldu den esparrua da. Hemen aurkeztu dudana ezinbestean da, hortaz, esparru horren baitako hautaketa bat. Bi irizpide nagusi jarraitu ditut hautaketa hori egiteko: batetik, aukeratutako teoriek esanguratsuak izan behar zuten diziplinaren baitan, euren eraginagatik eta diziplinaren bilakaera adierazteko zuten indarragatik; bestetik, ordea, beharrezkoa zen Azurmendiren obran zeharreko gaiak era batean edo bestean jorratu izana. Aukeratutako teoriek konparagarriak behar zuten Azurmendiren lanarekin. Horrez gain, ikerketaren helburuari begira, garrantzi gehiago eman diot Azurmendiren lanarekin elkarrizketan jarri nahi nituen nazioari buruzko teorien multzoa definitzeari, Nazionalismo Ikerketen bilakaeraren errepaso sakona egiteari baino. Garbi esanda, ixtera goazen atal honen zentzua ikergaia aztertzeko marko teoriko bat osatzea da, burutu nahi dudan elkarrizketarako giltzarriak ematea, alegia. Autore bakoitzaren ekarpenaz gain, beraz, giltzarri horiek errepasatuz bukatzea komeni da. Azpimarratzekoa da diziplinaren jaiotzan nazioen eta nazionalismoaren azterketak helburu nagusi bati erantzuten ziola: munduan zehar sortu ziren eta sortzen ari ziren Nazio-Estatu berriei azalpen bat eman nahi zitzaien. Nazionalismoa estatu moderno berriak eta frontera politikoak sortu eta mantentzeko mugimendu politikoa izango da beraz. Eta ikerketen helburuak halako egitura soziopolitikoak zeri erantzunez jaio ziren argitzea beharko du. Nazioaren paradigma modernoa jomuga horrek ezaugarritzen du oinarri-oinarrian. Gizarte modernoaren definizioak, masen mobilizazio politikoak, nazionalismoa sostengatzen duen ideologia, kultura nazionalaren asmakuntza... izango dira oinarrizko gakoak diziplinaren ildo horretan. Bereizi den bigarren ildoan ere badago paradigma modernotik. Baina fenomeno nazionalarekiko hurbilpenak desberdinak dira gehienetan. Nazio-Estatuen eraikuntza prozesu historikoak aztertzeaz gain, horien irudikapen kulturalean, etnizitatean, taldetasun berezi horren ezaugarrietan, identifikazio prozesuan... jarriko da arreta. Lehen baino garrantzi handiagoa izango dute, beraz, naziotasunaren azterketek. Kontua ez baita modernitateko mugimendu eta prozesu politiko batzuk soilik azaltzea izango, ezpada naziotasunaren eta etnizitatearen fenomeno soziala nola ematen den ikustea. Bi hurbilpen desberdin daude, beraz, kontrajarriak izan gabe ere, nazioaren gaia desberdin jorratzea ahalbidetzen dutenak. Gero ikusiko den eran, Azurmendi bereziki kritikoa da nazioaren auzia estatugintzara erreduzitzen duten ikuskerekin. Paradigma modernoari nazionalismo moderno politikoaren azalpenean ekarpenak egin izana aitortzen badio ere, ez du onartzen nazioaren inguruko auziak horretara mugatzen direnik. Ondorioz, garrantzi berezia aitortuko die nazioa osatzen duten elementu kulturalei eta naziokideek erreferentzia horiekiko dituzten harremanei. Baina teoria batekiko edo bestearekiko izan dezakeen gertutasunaz gain, Azurmendiren benetako ekarpena nazioaz jarduterakoan jokoan dauden aurretiazko filosofikoak eztabaidatzea da. Horri jarraika aurrera daiteke, adibidez, elkarrizketaren gakoa ez dela izango Azurmendi paradigma modernoaren zein punturekin dagoen desados ebaztea; benetan ekarpen interesgarria desadostasun horren atzean dauden historiaren, kulturaren, gizaberearen... filosofia desberdinen arteko eztabaida aurkitzea izango da. Marko teorikoak desberdintasun horiek bilatzeko gida jarri du eskura. Ikerketaren lehen hipotesiak zioen Azurmendiren nazioari buruzko lanen eta Nazionalismo Ikerketen artean bazegoela eztabaidarako nahikoa gai. Hipotesiak berak erakusten duen bezala, ordea, lotura ez da begi-bistakoa. Orain arte aurkeztu ditudan eztabaidak akademian emanak dira eta askok unibertsitatea ez bada aldizkariren bat edo bestelako espazio akademikoren bat partekatzen dute. Korronte batzuen eta besteen arteko eztabaidak agerikoak izan dira beti, mintegiak eratu dituzte, euren arteko kongresuak egin, liburuei buruzko iruzkinak partekatu... Horrekin esan nahi da Nazionalismo Ikerketena ohiko esparru akademiko bat dela, egile eta teoria bakoitza elkarreraginean aritu da etengabe. Azurmendiren obra, berriz, unean uneko beharrei edo Euskal Herriko gatazka kultural, etiko, politiko desberdinei erantzunez joan da hazten. Konparaziorako bi gaien historia desberdina da oso. Horregatik du zentzua bigarren hipotesi gisa Nazionalismo Ikerketen eta Azurmendiren arteko zubia obraren testuinguru historiko hurbilak jartzen duela planteatzeak. Obran islatzen diren hurbileko polemika eta eztabaidetan marko teorikoan aurkeztu ditudan hainbat tesi modu agerian topa daitezkeela defendatuko dut. Beste zenbait antzekotasun, berriz, Azurmendik bere jarduna eskaintzen dion euskalgintzak edo kulturgintzak hartutako jitearen ondorioz etorri dira. Zalantza handirik gabe esan liteke Azurmendiren lan ia guztien atzean Euskal Herriko auzi konkreturen bat ageri dela, dela behar bati pentsamenduzko oinarri bat ematea edo indarrean dagoen ideiaren bat deseraikitzea. Datorren atala obraren testuinguru historikoaren bilakaera kontatzera dator. Kontatzera diot, berariaz hartu dugulako ahots desberdin bat atal honetan. Izan ere, Azurmendiren lana garatu den bitartean jazotako gorabehera historikoak aztertzea bera da doktorego tesi baterako gaia. Hemengo helburua, horregatik, garaiak berreraikitzea da ahots desberdinen bitartez. Ez da, beraz, ikerketa sakon batek ematen duen objektibitatea bilatzen; baina ez da subjektibo hutsa ere. Ahotsen pluraltasunak bermatzen du hamarkada desberdinei buruzko irudi koherente bat osatu dela, sakontzen jarraitu behar bada ere, nire ikerketan duen funtzioa betetzeko egokia. Gainera, historia berreraikitzen baino, Azurmendiren obran eragiten duten gertakari, egoera eta eztabaida konkretuak azaleratzen saiatu naiz. Azurmendiren ibilbideari jarraitu diot hortaz, Arantzazutik Alemaniara eta handik bueltan Euskal Herrira. Atentzio berezia jarri dut gero EHUko Filosofia fakultatean, bai hango irakasle izan zelako, baina batez ere, hor aurkitzen direlako nazionalismoaren inguruan marko teorikoan ikusi ditugun zenbait tesi. Horiekin zuzenean eztabaidatuz ez bada ere, bere lanetan bistakoa da aipatu tesiei kontrapuntua jartzeko dagoen asmoa. Nazionalismoaz eztabaidatzeko Euskal Herrian zegoen giroaren islatzat aurkezten dira Zorroagako eta Ibaetako fakultateak. Azken TESTUINGURU HISTORIKOA Gazteria berria. Nazioa abertzaletasun berriaren eta komunismoaren artean 57 GAZTERIA BERRIA. Nazioa abertzaletasun berriaren eta komunismoaren artean Joxe Azurmendi Arantzazuko Euskaltzaindiaren Biltzar Irekian, 1963an, koka daiteke bere obra testuinguratzen hasteko, Euskal Herriko beste zenbait esparrutan bezala, euskalgintza berriak hitza hartzen duen hamarkada baita 60koa (Torrealdai 2014). Azurmendiren orduko hitzaldia irudi ezin hobea da: 22 urteko apaiz gaztea, Arantzazun hiru urte eskas daramatzana eta JAKINeko zuzendari taldekoa dena gonbidatzen dute ikasle-aldizkariaren gorabeherak kontatzera. Ezetz erantzungo du, «ni ez naiz inor» (J. Azurmendi 1963). Baina azkenean, inor gutxi zegoela inguruan nonbait, Joseba Intxausti laguna ere bertan zela, eta dakien huraxe egiten du, testuak hartu, irakurri eta aztertu. Jartzen da besteak beste Luis Villasanteren, Jean Haritxelarren edo Julene Azpeitiaren parean, hasten da umiltasunetik hitz eginez bere indarren araberako «testimonioa» eskaintzen eta bera baino jende helduago, arituago eta adituagoei JAKIN euskalgintzaren etorkizunerako eredutzat proposatzen amaitzen du. Orduan autoritatea, lana, gerraren sakrifizioa irudikatzen zuten euskaltzaleen aurrez aurre altxatzen da belaunaldi berria, 60. hamarkadak dakarren mundu berriari euskara berria emateko. Kontuan hartzen bada zer hauts zeuden harrotuta, ez da hutsala aldaketa. Euskara batuaren eztabaida gordin piztua zuen ordurako Txillardegik, nobelagintzan ere izan zen zakarkeriarik Leturia zela eta ez zela, Intxaustik bere Illobira bultzaka (J. Intxausti 1959) atera zuen argitara Orixe zaharraren eskandalurako, handik apur batera Rikardo Arregik Euskaltzaleon jainkoa ill behar dugu (Arregi 1967). Hots, belaunaldi etena bistan zen. Txillardegi izan zen gerrako belaunalditik gerraostekora zubia egin zuena; zubiak (besteak beste) JAKINera zeramala aldarrikatu zuen Azurmendik, denek guztiari buruz euskaraz eztabaida zezaketenen elkargunera. Paulo Agirrebaltzategik20 gogoratzen du kongresuan Azurmendiren parte hartzeak nola atentzioa eman zuen eta baita, pixkanaka, nola joan ziren bere gaitasunak nabarmentzen ere: «autoridade enuke esango momentu horretan gaztetxoa eta… baina bai, hemen badago betiko eskemekin eztagoen bat inteligentea, argia eta bestelako aire batzuk nahi dittuena, edo bultzatzeko edo mugatzeko.» Gazte ero horiek parean zituztenak ez ziren gutxiestekoak, ordea. Franko sufrituta eta lana beltz egina, Txillardegik erretratu ederra jartzen dio aurreko belaunaldiari (Alvarez 1994, 3. kapitulua). Don Resurrección-ekin biltzen ziren, RIEV-en sortzaile Urkijoren etxean «ardo bat edo nik dakita zer» hartu, bertan Karlos Setimo-ren argazkia ikusi eta karlista zela ohartu. Orixe ikusi zuten Santurtziko portura iristen bere distira euskaltzalearekin eta Euskaltzaindia berpizten lagundu. Garbizaletasunak presentzia 20 Paulo Agirrebaltzategi (Araotz, Oñati, 1942) fraile frantziskotarra, Teologian doktorea eta kultur ekintzailea, Joxe Azurmendiren aspaldiko laguna da. JAKINen zuzendaritzako laukote historikoaren parte da Joseba Intxausti, Joan Mari Torrealdai eta Azurmendirekin batera. Horretaz gain, EKBko buru ohia eta ohorezko euskaltzaina ere bada. Elkarrizketa 2016ko apirilaren 1ean egin genuen, Donostian, Atotxako frantziskotarren etxean. Besterik esan ezean, testuan zeharreko aipuak elkarrizketatik hartutakoak izango dira. nabarmena zuen garaian, euskaltzainen bilerak heinik handienean erdaraz egiten zituztela ohartu ziren. 56ko belaunaldia deiturikoak bere burua horien ondorengotzat ikusten zuen, loriatutako figura horien itzalean lan egin zuten, haiei ikasiz eta haiekin desengainatuz. Euskaltzaindiak irudikatzen zuen orduko euskaltzaletasuna, bere argi-itzalekin. Euskaran zegoen boteretxo zaharrena zen eta berritu egin nahi zuten. Gerra ezagutu ez zuen lehen belaunaldi horren hitzartzearekin euskararen gogoetak beste kolore bat hartu zuen, praxiarena. Apur bat lehenago Txillardegik, Krutwigek, Villasantek eginak zituzten lehen aldarriak. Jakina da Krutwigen obsesioa euskara Europako kulturara jasotzeko. Txillardegik bere etsipen mingotsa adierazi zien euskaltzainei euren epeltasunagatik: «Euskaltzaleak ez ziren euskaraz bizi; bantueraren espezialistak bantueraz mintzo ez diren bezalaxe, euskaltzaleak Ahuñemendiko mendebaltar "indioen" espezialistak ziren. Baina at zeuden.» (Alvarez 1994, 133) Euskalgintza berriaren oinarriak egon bazeuden, beraz. Euskara modernoa eta bizia, baserrietatik plazara, hirira aterako duena aldarrikatzen zen. Baina bazterreko ahotsak ziren, aristokrata germaniar eta bazternahasle porrokatuenak. Gerraosteko belaunaldiak aldarriari forma eman zion; nukleo txikiak jaio ziren lehen pertsona bakunak zeuden tokian. Kulturgintzan eta politikan taldetxo berriak sortu ziren:21 EKINETA, Jarrai, hainbat kultur aldizkari, Euskal Kantagintza Berria, GAUR, Gogor,… Itxuraz talde anitz eta desberdinak, guztiek egiten zuten bat tradizioarekin hausten. Garrantzitsua da hori ohartzea. Azurmendi pentsamendua garatzen hastearekin batera, bere obra gidatuko duten auzi gehienak mahai gainean daude: hizkuntza batu eta jaso nahi zen, kultura eta artea modernizatu, fedea askatu... JAKINek sarbidea eman zion eztabaida horien plazara. Eta horrekin batera beste ibilbide batzuetatik zebilen jendea ezagutzea ere ahalbidetu zioten JAKINek eta Arantzazuk. Vatikanoko II. Kontzilioak (1962-1965) haize berriak ekarri zituela oroitzen da Agirrebaltzategi: «Orduan Kontzilioa izan zen guretzat eta, danontzat nik uste, Joxerentzat ere bai, fenomeno oso inportantea, ez hainbeste beharbada kontzeptu aldetik, bueno eliza barrura bai. Baina bueno, gero bestelako aireak ere zabaldu zituelako giza eskubideenak, libertade erlijiosoarenak…» JAKINen asmoa gai guztiak euskaraz eztabaidatzea zen. Kontzilioak, neurri batean, izan zezakeen bekatua kendu zion asmo horri. Lehendik Arantzazu desberdinen elkargune bazen, Eliza Katolikoaren irekiera horrek are errazago bihurtu zuen kanpokoen joan-etorria. Urte horietan, Euskal Herri osoan zeuden eztabaidanukleo txikien bidegurutzeetako bat bilakatu zen Arantzazu. Giroaren iruditarako Agirrebaltzategiren hitzak: TESTUINGURU HISTORIKOA Gazteria berria. Nazioa abertzaletasun berriaren eta komunismoaren artean 59 Bertako giroa zen kontradiktorioa, beharbada. Erromesen giroa oso tradizionala izan zitekeen, baina bueno, ja Joxeren garaian ETA ere bazebilen, Joxeren oso lagun Kepa, Kepa Enbeita esate baterako, handik Arantzazu utzi eta ETAra edo ETArekin harremanetan hasi zen. Eztakit zenbateraino egon zen organizazioan, baina bai… Orduan mogimendu hori oso bizia zen, Arantzazun ere bizi genuen, eztabaidak, orduko mogimendu berrien taktikak… mundu hori bizi du. Zurrunbilo horretan bildu ziren Euskal Herriaz gogoeta egin zuten asko eta asko, zetozen ideia berrien erronkari heltzera. Geroago ateo, komunista sutsu, sozialista, etakide… izango ziren makina bat elkartu zituen santutegiaren itzalpeak. Kontaktu horiei balio handia aitortzen die Agirrebaltzategik, bai Euskal Herrian zeuden ideiak ezagutzeko eta eztabaidatzeko, baina baita Europako korronte berriak ezagutzeko ere. Bereziki interesgarria da aipatzea José Ramón Recalde hitzaldiak ematera gonbidatu zutela Agirrebaltzategik-eta: Hori ere [Recalde] hitzaldiak ematen eta Arantzazun euki genuen… Joxek enago seguru hori ezagutu zuen, baina badakit hori esate baterako eraman genuela hitzaldi bat ematera, kongresu moduko bat baina seminaristena, ez Arantzazukoa bakarrik. Organizatzaile ofiziala zen nafar bat, apaiza, eta hori eraman genuen, organizatu Arantzazutik organizatzen genuen, eta misioei buruzko zerbait zen. Nik uste Agirretxeren bitartez, orduan izan daiteke Joxe momentu hartan han ez egotea. Momentu horretan, badaukat hitzaldi hori baina eztut gogoan zertaz hitz egin zuen, baina ikaragarrizko zalaparta sortu zuen hango antolatzaile ofizialen aldetik. Recalde gero «Frente de Liberación Popular»-aren sortzaileetako bat izan zen, borroka antifrankistan nazio-arazoa langile borrokaren mende jarri eta langile antifrankista guztien batasuna aldarrikatu zuena. Hamarkada pare bat beranduago La construcción de las naciones liburua argitaratu zuen nazioaren paradigma modernoaren eragin bistakoaz, Nazio-Estatuaren pentsamenduan sakonduz. Azurmendi hitzaldi hartan izan ez bazen ere, euren bideak (ideologikoak bederen) gurutzatu zirela bistakoa da. Recaldek nazionalismo zibikoa eta etnikoa bereizten ditu, integratzailea eta baztertzailea; euskal kasuan bi ereduak ikusten ditu ordezkatuak: esentzialista, nazioa herria baino lehen definitzen den kasua, desberdina baztertuz; eta herritarra («popular»), defentsa kulturala banakoaren eskubidetzat duena eta euskal nazioaren eraikuntza komunitate nazional espainiarraren baitan egiten duena (Recalde 1977, 1982). Ageri da Recaldek interpretazio modernista darabilela, bere gabezia eta guzti. Beste batzuk, ordea, langile borrokaren eta nazionalaren uztarketa, sozialismoarena/komunismoarena eta abertzaletasunarena, beste era batera jorra zitekeela pentsatu zuten, dikotomia dogmatikoetatik at. Hor dago 60ko hamarkadan piztu zen beste eztabaida bat, urte luzez iraun duena. Izan ere, abertzaletasun tradizionalarentzat komunismoa etsaia zen, komunismoarentzat abertzaletasuna burgesa, are etsaiagoa, zen bezala. Baina 60ko eta 70eko hamarkadetan gazteak zirenek etsaigo horren sintesia saiatu zuten mila modu desberdinetan. Jose Ramón Castaños Troglo-k22 bere adinkide askoren bidea ezagutu zuen jardun zuen, harik eta 2018an hil zen arte. Elkarrizketa 2016ko apirilaren 3an egin genuen, Bilboko bere etxean. Besterik esan ezean, testuan zeharreko aipuak elkarrizketatik hartutakoak izango dira. TESTUINGURU HISTORIKOA Gazteria berria. Nazioa abertzaletasun berriaren eta komunismoaren artean 61 23 Txillardegiri lotu zitzaiola, Azurmendik Agirreri aitortzen dio elkarrizketan. Horrez gain, bere belaunaldiarentzat bide berria urratu zuten hiru erreferentzien artean aipatzen du Azurmendik Txillardegi, Aresti eta Krutwigekin batera, hari eskainitako liburuaren hitzaurrean (Rubio 2019). Horregatik, 64ean komunistekin (marxistekin, beraz) elkarrizketa eskatzen bazuen, 68an «zein marxismo da hori?» izango da galdera, elkarrizketan jarri beharrekoa. Are gehiago, marxismoaren zerumuga zabaldu zitzaion bezala, Europan barrenako bidaian bizitzako beste esparruetara ere hedatu zen Azurmendiren gogo zabalkundea. Agirrebaltzategi bere ostean joan zen Erromara eta, batera egon ez ziren arren, ongi daki Arantzazuko mendiartetik behialako Inperioaren bihotzera salto egiteak zer ekarri zien apaiz gazte horiei: Eta, jakina, nik Erroman ezagutu ez, baina berari entzunda han deskubrimentu haundia izan zen Erroma, arte aldetik, historia aldetik. […] Bai, poesi gai zera… horrek ikaragarrizko edangura eta jangura ikaragarriarekin bizi izan zuen, nik uste, baina zera… grina ikaragarriarekin bizi izan zuela Erromako hori. Hori berari entzunda eta idatzitako gauzak ere badittu. Eta gero kapazidade haundia du, besteok edo beste batzuk ez duguna, ba ikusten duena eta bizitzen duena gero barrura sartu, beharbada pentsatu eta askoz gehiago gelditzen zaio bere bizikizunetatik eta ikusten duenetatik. Erroman giroa nahiko itxia zen, barruan, internadua zen eta bizi izan zen Erroman ere hemengo internadu baten bezela. Bakarrik irtetzeko eta bakoitzak bere bidea egiteko askatasun gehixeago bazegoen edo ihes egiteko behintzat, eta bestetik hoixe, hiri haundi bat zen eta etzen Arantzazu. Alde hortatik, nik uste, Joxe bete egin zela han, berari entzunda, Erroman sortu zitzaion bizitzari beste zera bat emateko… hala ere, seguruenik bere pentsakeran estu ere ikusten zuen Erroma. Eta hala zen, Kontzilioa pasata edo pasatzen ari zen, baina Erromako eliz giroa eta etzen… gure ikasketan ere, berak Teologia ikasi zuen, denetik zegoen eta Kontzilioko haize berria sartzen ari zen, baina etzegoen artean… seguru deseroso sentitzen zela eta horregatik seguruenik alde egin zuela Alemaniara. Joxe Azurmendi oraindik poeta baita Erroman, poesian geratzen dira Erromako paisaiak. Hitz berdeak deitu zieten Azurmendiren poesia bildumari eta han topa daitezke Erromako zenbait poema. Egia esan, JAKINen pare bat artikulutan ere ematen du hiriaren berri, elizei eta katakonbei buruz idatziz. Azaleko irudi horien azpia poesiak adierazten du, ordea. Izenburuetan «Piazza del Popolo», «Via Appia» edo «Porta San Giovanni» aurki daitezke, baina poemek Agirrebaltzategi berresten dute: eliz giroak ez zuen asebetetzen. «Ez da Jainkorik agiri» oihukatzen dute hitzek. Ba noa Erromatik. Jainkoa asmatu behar dut. Edo, beharbada, gizona. Eta askatasun gehiagorekin, aski eza. Arantzazun baino libreago eta, agian horregatixe, ase ezinda, Azurmendi Alemaniara joan zen, gizon berri baten bila. Han, mundu berri hartan, giza aberea aurkitu zuen. Poesia utzi eta filosofiari eman zitzaion, irakurtzeari eta idazteari. Gizakiari zer eskatu eta harengandik zer espero daitekeen argitzeari. Eta galdera deserosoak egiteari ere bai. Izan ere, gizakiaren bila doanak bere burua xerkatzen du. Alemanian gustura bizi da, badu bere lekutxoa, mantentzen du harremana Euskal Herriarekin, Txillardegiren bitartez, JAKINen bitartez… baina aukeratu beharra datorkio ezinbestean. Azurmendiren belaunaldiaren beste ezaugarrietako bat TESTUINGURU HISTORIKOA Gazteria berria. Nazioa abertzaletasun berriaren eta komunismoaren artean 63 horixe da: atzerri gozotik bueltatzea erabaki behar izan zutela, nora eta puskatuta zegoen euskarazko herri hartara. Zertara itzuli ordea? Zertarako? «Nik aukera errealtzat ikusi dut, ez aleman bat, baina bai Alemaniako hiritar bat izatea», aitortzen dio Agirreri elkarrizketan (J. Azurmendi d. g.). Gaztetako asmoa Japoniara misiotara joatea zuen Agirrebaltzategik ere egin behar izan zion buru aukeraketa zail horri: Bai, bai. Problema hori bizi izan dugu jende askok, garai hartan batez ere. Gaur, edo orduan ere batzuentzat ebidentea, eta gaur normalagoa izan daiteke, ebidentea ez baino. Baina garai hartan batez ere, horixe, mundu txiki baten bizi eta gero irekitzen zaizunian beste zerak eta zalantzan jartzen dizunian guztia, zure bizi eskema guztiak ordun galdera hori badator. Nik misiotara Japoniara joan beharren hemen geldittu, bueno aukera bat izan zen baita ere. Joseba Intxaustik ere Bartzelona utzi eta JAKINera itzultzea erabaki zuen, bizitza on bati uko eginez Agirrebaltzategik oroitzen duenez: «Josebaren historia oraindik mingarriagoa da alde horretatik. Josebak aukera oso ona zeukan Bartzelonan irakasle izateko. Bazeukan bere babeslea ere.» Inoren bizitza hainbeste baldintzatuko duen erabaki kontziente bat hartzeko, ordea, gogoeta sakon bat beharrezkoa da. Ez da zaila imajinatzen bizi izan zuten krisialdi egoera. «Zergatik eta zertarako euskaldun?» krisialdi horretatik sortutako galdera izan zen24. Galdera hori lotu izan da Espainiako 98ko belaunaldiaren krisialdiarekin, Intxaustik bere erantzunean egin zuen bezala. Niri, ordea, Stefan Zweig-ek bere memorietan adierazten duen pasarte baten oihartzuna ekartzen dit. Hark dioenez, Lehen Mundu Gerra amaitu osteko Austria deuseztatua, birrindua eta garaitua zegoen. Berreraiki behar zen puskatua geratu zen herri hura. Zeregin horretan parte hartzera zerk bultzatu zuen pentsatzean hitz hauek idazten ditu idazleak: Ni yo mismo puedo explicarme ahora qué fue lo que me impulsó a volver voluntariamente a un país que pasaba por la peor época de su historia. Pero los hombres de la preguerra nos habíamos criado, a pesar de todo y de todos, con un sentido del deber muy fuerte; creíamos que más que nunca formábamos parte de una patria y una familia que sufrían momentos de extrema necesidad. (Zweig 2001, 358) Itxuraz, 98koek Espainiarekin eta Azurmendik Euskal Herriarekin hautu berbera egin zuten. Burua altxatzeko borrokan ari zen herriari kulturaren alde lotu zitzaizkion, Hutchinsonek deskribatutako kulturgileen eran. Baina Azurmendiren eta izan zituen aldezle apurren hautuaren atzean bestelako gogoeta bat zebilen. Halako zalaparta sortu zuen euskalduna zertarako izan behar zen galdetzeak, ezen beste ezerk baino gehiago erakutsi baitzuen pentsalari gazte batzuen etena. Zweigen betebehar sena, patriotismo klasikoaren intuizioa, ez zuten Joxe Azurmendik eta Joseba Intxaustik argudiatu; bai ordea euren kritiko gehienek. Irakurtzekoak dira, gerora izan duen bilakaera ideologikoagatik, Mikel Azurmendiren kritikak, EHUn lankide ziren garaian ere kritiko izango zuelako, polemika horretan berak defendatzen zuen huraxe Joxe Azurmendiri egotzirik, hain zuzen. Ez da atal honen helburua polemika hura xehe-xehe jarraitzea, izango baita horretarako betarik hirugarren zatian ere, baina merezi du izan zuen garrantzia ohartarazteak. Inon baino argiago ikusten da afera horretan jokoan zegoen etena: nazionalismo klasikoaren ulermoldeak agertu ziren batetik, alde zein kontra; hala jaio izanak egiten omen du euskaldun izatea eta hura aldatzeko motiborik ez dagoela, are hura horregatixe defendatu behar dela, berezitasun oro balio bat dela eta hura mantendu behar dela… Bestetik, Azurmendiren eta Intxaustiren erantzunak guztiz garaikideak begitantzen dira gaur egunetik: adibidez, kontua ez dela zein hizkuntzetara jaiotzen zaren, baizik eta aukeratu duzun hizkuntzan zer egiten duzun; ez izan-jaio, izan-ekin baino. Euskaldun izateko motibazio indibidualak pertsonak adina daudela, baina horrek gizarteari zer zentzu ematen dion dela auzia; Vietnamgo gerra bete betean, euskalduntasuna herri zapaldu guztien aldeko borroka dela, jarrera etiko bat den heinean… Ordukoa hizkuntza-nazionalismoarekin berdindu izan da gerora (Odriozola eta Zabalo 2014). Orain begiratuta asoziazio horrek oinarri-oinarrizko bereizketa bat ezabatzen duela dirudi. Izan ere, hizkuntza-nazionalismoaz hitz egin ohi den eran, badirudi hizkuntzak kutsu objektibo eta estatikoa duela. Aitortzen da nazioaren oinarri hizkuntza jarrita, arraza-nazionalismoarekin konparatuz adibidez, nazioak ez duela objektu baztertzailerik oinarrian. Baina oraindik, aipatu artikuluan bertan, esaterako, hizkuntza abertzaletasunaren sinbolotzat hartzen da. Polemikako alde batean egia izan badaiteke ere, Azurmendiren kasuan hizkuntza zerizan beharrean zeregin gisara ulertzen da, baliotzat hizkuntza bera ez, baina harekin gizarteari eman daitekeena hartzen da; finean, hizkuntza ez da borrokagai (objektu), borrokaleku baizik, komunitate (subjektu). Edo hobeto esanda, euskara modernizatzea helburu denean ere, hura jardunaren objektu izanik kasu horretan, hori herrigintzarako bide bat gehiago bezala hartzen da; euskara landu, orduko eta etorkizuneko euskaldunen komunitatea eraberritzeko egiten da. 60ko hamarkada praxiaren aldarriarekin hasi zuen Azurmendik, noranahiko euskara bat eraikitzeko helburuarekin. 70ekora iristerako eztabaida pil-pilean dago, ez da bantueraren antzeko aztergai hutsa, gizartearentzako balioak eraman nahi ditu bere baitan. Ekintzaren balioa du aldarri eta ekintza nagusia «Euskaltzaleen jainkoa hiltzea» da. Arantzazutik Erromara eta Erromatik Münsterrera egina du bidea Azurmendik. Beste zenbait kidek ere atzerrira egin du jakintza eta erreferentzia berri bila. Gazteria, ikasia eta ekintzailea, eztabaida liburuz betetzen hastera doa 70eko hamarkada. bestetik, Azurmendirengan esku bakarraz zenbatu daitezke hain testigantza argi eta esanguratsuak bere parte hartze pertsonalaz. Horregatik, garrantzi azpimarragarria du osorik ekarri dudan 1979ko orrialdeparetxo honek, izatez bost urte lehenago argitaratzeko zen lan baten sarrera gisa idatzitakoak: Trocadero, 1974. Uste dut 74ean izan zela, bai: urteak beti nahasten ditut. Uda zen. Han nengoen ni, Joanitarekin, egun seinalean eta leku jakinean, orduko gure non topo egin klandestinoei zegokien bezala, zein ez nekien baten zai, naturaltasun guztiarekin kafe hartzen eta lasai asko, Parisen klandestinitatera jostatzen zuten haiekin harremanetan ibiltzeak ematen zuen alaitasunarekin Nire apunteekin etorri nintzen, harro-harro: hemen doazkizun apunteokin... Han nengoen ni, bada, Ipar Euskal Herritik etorri behar omen zuenaren zai, ezertaz enteratu gabe oraindik. Nik eginda neukan nire partea: Lehenengo trilogia ttipi bat, militantziak behar omen zuen oinarrizko literatura politiko apur bat eginez joateko euskaraz. interpretatzeko zeuden dibergentziak leuntzeko asmoz, jakintza gizarteratzeko helburuak indar handiagoa hartu zuen euskal mundu kulturalean. Behinola seminarioetan eta apaiztegietan zebiltzan gazteak atzerriko unibertsitateetan zeuden eta han ikasitakoa ekarri nahi zuten herrira. UEUk desira horri erantzuten ziola dirudi, linbo modukoa zen Iparraldeak ematen zuen aukera baliatuz. 1973tik aurrera hitzaldiak eta mintegiak errenkadan etorri ziren, koherentzia bilatuz baino gehiago zegoenari tiraka. Goizean matematika eta arratsaldean historia lantzera bildu ziren erreferente zaharrak (Barandiaran, esaterako), garaikoak (Villasante, Txillardegi, Xarriton…) eta indarrean zetorren intelektualeria berria (Azurmendi, Agirrebaltzategi, Sarasola…) ehundaka ikasle interesaturekin. Pertsonen topaleku izateaz gain, zientzia euskaraz lantzeko helburuarekin ziharduten taldeen (EKT edo Elhuyar, besteak beste) elkargune izatea ahalbidetu zuen UEUk lehen bi urteetan (Irazabalbeitia eta Mujika 1990). Erakunde politikoen liskarretatik nolabaiteko distantzia hartu eta, zientziaz beste, Euskal Herriaren etorkizunerako ezinbestekotzat jotzen zen erakundea jorratzen hasi ziren bertan kideak: Euskal Unibertsitatea deitu izan zaion ametsa (Udako Euskal Unibertsitatea 2002). gutxitutako komunitatearentzat kultura modernoa landuko zuten instituzio kulturalak sortzea bilatu zen eta horien artean unibertsitatea izan zen apustu sendoenetako bat. Euskal Unibertsitatearen eztabaida garrantzitsua da bi arrazoirengatik: Azurmendik berak zein bere inguruak ekarpenak egin zituztelako batetik, baina baita gerora bere bizitzaren bilakaeran parte handi bat hartu zuelako ere, filosofia irakasle 40 urtez aritu baita EHUn. Azurmendiren lana unibertsitateari begirakoan garbia izan da: oinarrian euskaraz funtzionatuko duen eta euskaraz pentsamendu-tradizio propioa sortuko duen erakunde bilakatzeko baliabideak jartzea. Baliabide horiek ez dira ekonomiko edo egiturazkoak, edukiari lotuak baizik. Zentzu horretan ulertu behar dira Azurmendik euskal autoreak Europako korronte filosofikoekin elkarrizketan jartzeko egin zituen lanak. Eta ordura arte arau zen erreferentzietatik kanpoko pentsamendua sortu nahiak ekarriko du susmorik, ikusiko den bezala, euskal unibertsitatea euskaratik sortu nahiak Kedourieren nazionalisten tesi soziologikoa betetzen ez ote duen. Dena den, hasiera hartan pentsamendua sortzeko oztoporik inork gutxik jarriko zuen (laguntzarik jarri ez zuen bezalaxe). Eztabaidak ez ziren zilegitasunaz arduratzen, nolakotasunaz baizik. Gauza batean ados zeuden eztabaidakide gehienak, erreferentzia Europa zen, ez Frankismotik zetorren unibertsitatea: «ohikoa izan zen espainiar unibertsitatea baztertu nahia, horren hutsune eta gabezien ondorioz; eta jarrera horrek bazuen jarraitzailerik 1977an.» (M. Aizpuru eta Jimeno 2002, 27). Baina euskarak zein toki izan behar zuen bertan eta, batez ere, euskararen ezartze erritmoak nolakoa behar zuen eztabaida garrantzitsu bilakatu zen. Beste auzia unibertsitate barruti propioa izatea bilakatu zen, ordura arte hegoaldeko euskal lurraldeetan zeuden unibertsitateak espazio berean biltzeko. Horrela, Euskal Unibertsitatea, euskaraz irakatsi eta funtzionatuko zuena, eta Euskal Herriko Unibertsitatea, euskal gaiak jorratuko lituzkeena eta barruti propioa lukeena, bereizi ziren. Garaiko erreferente zenbaitzuk, Karlos Santamariak edo Koldo Mitxelenak esaterako, bi ereduak uztargarriak zirela defendatu zuten (M. Aizpuru eta Jimeno 2002, 28 eta hurr.), baina azkenean hastapenetako helburuetatik bat ere bete gabe geratu zen: euskaraz modu integralean jardungo zuen unibertsitaterik ez zen osatu eta Nafarroa bereizita geratu zen barruti berriaren eraketan. Eztabaida horietaz ezer gutxi idatzi du Azurmendik hala ere, nahiz eta gaia agendaren lehen lerrora ateratzearekin batera itzuli zen Alemaniatik. Gutxienik, bitxia egiten da isiltasun hori eta zail egiten da azalpen bat topatzea, ez bada berak bere buruari egozten dion eskema politikoen gabezia edo Agirrebaltzategik aipatzen duen enpresari izaera txarra, azken batean, programa eta borroka politikorako zentzumenik eza. Salbuespena «Unibertsitatea eta Euskara» izeneko artikulu laburra da (J. Azurmendi 1983); Unibertsitatearen purismo akademiko bat ezetz, hizkuntza-egoera konkretuari erantzungo dion jardun unibertsitarioa eskatuz; euskalduntzea Unibertsitatearen lana ez dela diotenen aurka, beste edozein toki bezain egokia dela horretarako argudiatuz. Asmo horrekin sartu zen, bada, Azurmendi lehenengo EUTGn, Txillardegiren alboan, eta ondoren EHUn, gero 1984an doktorego tesia aurkezteko. Agirrebaltzategik, ordea, Unibertsitatean sartze hori erlatibizatzen du: Txillardegi ere unibertsitatean zebilen EUTGn eta Joxeren irtenbide normala izan zen ze UZEIn JAKINeko beste bat sartzea ere etzen. Batetik hori eta gero Joxe bulego lan horretarako ere ez da nik uste. Hura zen fitxatxoak egin eta zera […].Unibertsitatean, orduan, hor hasten da, baina beti erlatibizatuz, bera unibertsitatea bai, bizibide bezela eta bere irtenbide zena seguruenik, baina ez akademiko bihurtuta. Sekula ez da izan batetik Unibertsitatean dauden ohitura txarrengatik ere bai, besteren artean kongresuak, turismo kongresista egiteko. Horri ihes egin dio. Gero titulaje edo estatus edo eskalafoiak bilatzen uko egin dio danari, hau da, euskaraz idatzi du eta euskerak ez dio balio horretarako ere, ezta kreditutarako ere. Alde horretatik, beste batzuk egongo dira baino, atipikoa izan da. Ez du karrera egin unibertsitatean, baizik unibertsitatea erabili du. Beretzat zentroa ez da unibertsitatea, baizik JAKIN da, JAKINen ingurua nahi baldin baduzu. Hor dago bere interes nagusia eta horrera, horren ildotik, aportatzen du baitare unibertsitatean. Alde horretatik, nik uste dut oso inportantea izan dela unibertsitatean egotea aukera, eman diolako ikasteko eta irakurtzeko eta idazteko eta harremanak egiteko ere bai. Baina hoixe, ez du karrera egin. Nahiz eta gero Azurmendi katedradun izatera iritsi, Agirrebaltzategik arrazoi du esatean garai hartako bere kezkak eta ikergaiak ez zirela filosofia akademikoari dagozkionak. Alemaniatik itzuli urtean bukatzen du Orixeri buruzko bikotea, jatorriz liburu bakarra zena – Zer dugu Orixeren alde? (ORA) eta Zer dugu Orixeren kontra? (ORK). 1977an Jon Miranderi eta Salbatore Mitxelenari buruzko lanen batzuk argitaratu zituen JAKINen. Urtebete beranduago, 1978an, Irun Hiria Saria irabazi zuen Mirande eta kristautasunarekin (MIK). Euskal pentsamenduan erreferentziazko izan daitezkeen autoreak lantzeari ekin zion, pentsamendu-tradizio propio bat harilkatzeari. Gauzak perspektibaz ikusteko, Azurmendi Kanten espezialista izaki, prusiarrari buruzko lehen artikulua 1994ean argitaratu zuen, Filosofia fakultatean izan zen lehen Ontologia Kongresuaren baitan. Horrek ez du esan nahi unibertsitateko bere lanak «ohiko» filosofiarekin loturarik izan ez zuenik, jakina baita Kanti buruzko klaseak ematen zituela EHUn hasiera-hasieratik. Baina idaztetik argitaratzera salto handia dagoenez, urte haietako liburuei erreparatzeak neurria ematen du ikusteko Azurmendik zeri ematen zion lehentasuna argitaratzerakoan. Unibertsitaterako testu akademiko arruntak beharrean, euskal autore zenbaiten azterketa da hamarkada bukaera aldera esku artean daukana, Euskal Herriaren pentsamendu propioaren atzetik-edo. Bertako autoreak eta Europako tradizio filosofikoa elkarrizketan jartzea bilatzen du. Horren adibidea da, esaterako, Schopenhauer, Nietzsche, Spangler Miranderen pentsamenduan (MIR) lana, 1981ean Koloniako egonaldian idatzia, nahiz eta 1989an argitaratu. Enkarguz iritsi zitzaion, ordea, gerora sakon aztertu duen autorea lantzeko aukera. Ogibide gisa hasi zuen Jose Maria Arizmendiarrietaren pentsamenduaren azterketa. Berari utziko diot ikerketa horren historia kontatzen: Hasiera-hasieran, [Alemaniatik] etorri nintzenean, ez neukan lanik. JAKINen laguntzen nuen, hori da beti egin izan dudana, lagundu. […] Arizmendiarrieta hil zen, eta kooperatibistek zerbait egin nahi zuten haren omenez. Eskatu zituzten proiektuak Deustuko Unibertsitatean eta beste toki batzuetan, eta baita JAKINen ere. […] Eta, nire disgusturako, nire gainera etorri zen, ni aski ezkertiarra bainintzen orduan, edo uste nuen nintzela, kooperatibismoaren kontra egoteko. Ezkertiar denak kontra baitzeuden. Moda hori zen. Eta nik aurreiritzi hori neukan, beste informaziorik eduki ere ez neukalako. Orduan hasi nintzen Arizmendiarrieta nor ote zen serio bilatzen. Horretarako, joan nintzen lehenengo Arrasatera, ez dakit zenbat aldiz. Eta han, kooperatibistek, zorionez, den-den- den-dena jasota zeukaten. Hautsez beteta, baina han, leihorik gabeko gela ilun batean, zeukaten dena. Hasi nintzen haiek ordenatzen, irakurtzen bere idatziak, fitxak hartzen, notak egiten. Eta, poliki-poliki, Arizmendiarrieta aurkitu nuen, eta aurkitu nuen benetan buru interesgarri bat dela, gizon interesgarri bat. (J. Azurmendi d. g.) Lau urte inguru pasa zituen ikerketa horrekin eta, azkenean, El hombre cooperativo izenburuarekin 800 orrialde pasatxoko liburua argitaratu zuen. Era berean, ikerketa hori doktorego tesi bihurtu zuen EHUn aurkezteko. Horri gehitzen bazaizkio urte berberetan EUTGn ematen zituen testu kritikako eskolak eta EHUkoak, eguzkiz eguzki lana besterik egiten ez zuen ikerlari bat etortzen da burura. Behinolako apaizgai gaztea, JAKINeko artxiboak sistematikoki aztertu zituena, berrogei urte betetzean euskarazko egileak aztertzen ari da seta berberarekin, Alemanian ikasitako diziplina protestantez. Bitarte horretan guztian HUZEIn kolaborazio batzuk, JAKINen edo eraberritutako ARGIAn artikuluren batzuk bai, baina sakonean tratatutako gai berririk ez da sumatzen. Esana dago jada, 1975etik 1985era Azurmendik lana berak euskal kultura baterako ezinbestekotzat jotzen dituen autoreen (Mirande, Mitxelena, Arizmendiarrieta,…) eta horien bitartez ekarritako eztabaiden plazaratzea bilatuz egin zuela, haien pentsamendua analizatuz, beren testuinguruan kokatuz eta Euskal Herritik kanpoko pentsamendu iturriekin alderatuz. Ideia hau azpimarratuz bukatzeko, nabarmentzekoa da Azurmendik bere tesiaren motibazioa nola azaltzen duen haren sarreran. Pasarteak erakusten du garai hartarako bere obra ezaugarritzen duen ildoetako bat, pentsamendu propioa lantzearena, kontzienteki ari dela garatzen; Hutchinsonen Baina denboran aurreratu baino lehen merezi du Zorroagari buruzko kontakizun «ofizialak» dioena errepasatu eta egiaztatzea. Izan ere, kontakizun horrek zerikusi handia du gerora Euskal Herrian nazionalismoa ulertzeko ezarritako hainbat ideia oinarrizkorekin. Ur horietatik sortu ziren gero Azurmendiren lanean hain oinarrizko diren «demokraten eta biolentoen» arteko bereizketa, abertzaletasunaren erru morala edo euskal gizartearen hoben kolektiboaren salaketak, askotan protagonistak ere errepikatuz. Ikusi dugu Zorroaga testuinguru zail batean jaio zela, baliabide urriz eta borondate indar ikaragarriz. Urrezko aro bat ere bizi izan zuen, «egiazko» filosofia egiten zena klase egituratuez gaindi, izen handiko irakasleen bisitarekin. Nolanahi ere, abertzaletasuna unibertsitatea kontrolatzeko saiakeretan hasi zenean giroa gaiztotu zen eta lehengo askatasun izpiritua ilundu zen. Ondorioz, irakasle batzuk ihes egin behar izan zuten azkenean eta geratu zirenek Ibaetan jarraitu behar izan zuten abertzaletasun itogarri horren aurka borrokan. Fakultatea sortu izana lorpen harrigarria dela ezin da zalantzan jarri. Fito Rodríguezek25 dioenez fakultatea sortzeko hainbat gauza hartu behar izan ziren kontutan. Estatu espainiarra jasaten ari zen berregituraketa autonomikoa errespetatu behar zuen, baita aurretik zeuden unibertsitate pribatuak ere, Opus Dei eta Deusto, hain zuzen. Hutsetik eta bere kabuz sortu zen, beraz, Psikologia, Pedagogia eta Filosofia irakatsiko zituen Donostiako fakultatea. Titulazio bakoitza abiarazteko hainbat kontaktu egin zituen Ramón Valls Dekanoak: Pedagogian eta Psikologian bertako irakasle batzuk parte hartu zuten bitartean, Filosofian Bartzelona inguruko jendea batu zuen. Era berean, Juan Carlos Rodríguez26 irakasleak ere meritua ematen dio fakultatearen sorrera hari: «El 78, 79, 80 yo lo que quiero dejar claro es que el que se cree una facultad de Filosofía me parece una ventaja, un lujo que hay que celebrar. Y que se creara de un modo no estrictamente académico también.» Agustin Arrietak,27 berriz, oroitzapen ona gordetzen duen arren, fakultateko prekarietatea gogoan du: 25 Adolfo Bronaetxea Rodríguez (Gasteiz, 1955), Fito Rodríguez izenarekin ezagunagoa, idazlea eta EHUko irakasle ohia da. Fakultatean bezala kulturgintzan ere Joxe Azurmendirekin harremana izan du, UEU gisako proiektuetan, adibidez. Ezker abertzaletik hurbil kokatu izan da politikoki. Zorroagara 1981ean iritsi zen, Madrilen Filosofia eta Hezkuntza Zientziak ikasi ondoren, irakasle lanetara eta bertan doktoratu zen. Argitalpen zerrenda luzea du gai desberdin askoren inguruan. Elkarrizketa Ibaetako HEFA fakultatean egin genuen, 2016ko uztailaren 4ean. Gerora liburua atera du gai honi buruz Angel Gonzalezekin batera (Rodríguez eta González 2017). Besterik esan ezean, testuan zeharreko aipuak elkarrizketatik hartutakoak izango dira. 26 Juan Carlos Rodríguez Delgado (Donostia, 1950) EHUko irakaslea izan zen Balioen eta Gizarte Antropologiaren Sailean, harik eta 2018an erretiratu arte. Besteak beste, aditua da Grezia Klasikoan eta Kulturaren FIlosofian. 70eko hamarkadaren hasieran Parisko Vincennes-en ikasle izan zen eta ezker muturreko taldeekin (Barnuruntz, Komunisten Batasuna – Unificación Comunista) harremana izan zuen; gerora ez da inongo talde politikotara lotu. Zorroagan ikasle 1981etik eta irakasle 1986a ezkero, aipagai ditugun gertakari gehienak hurbiletik bizi izan ditu. Ibaetako HEFA Fakultatean izan genuen 2016ko ekainaren 22an. Besterik esan ezean, testuan zeharreko aipuak elkarrizketatik hartutakoak izango dira. 27 Agustin Arrieta Urtizberea (Errenteria, 1962) idazlea eta EHUko irakaslea da, Logika eta Zientziaren Filosofiako Sailean. Bi ipuin bilduma argitaratzeaz gain, Filosofiaren baitako hainbat gai jorratu ditu bere ibilbidean zehar eta ahalegin berezia jarri du dibulgazioan. 70eko hamarkadaren azken aldera gazte mugimendu ezkertiar abertzalearen bueltan ibili ostean, filosofia ikasteari ekin zion Zorroagan 80eko hamarkada hasieran. Jarraian irakasle jarraitu zuen, doktoretza egitearekin batera. Harrez gero fakultatean egon da eta gertutik bizi izan ditu jorratzen ari naizen eztabaida gehienak. Elkarrizketa bertan egin genuen, 2016ko ekainaren 1ean. Besterik esan ezean, testuan zeharreko aipuak elkarrizketatik hartutakoak izango dira. bueltakoak; askok El País, PRISA eta Taurusekin lotura zutela oroitzen da Fito Rodríguez. Bestalde, abertzaleek ere bazuten presentzia Jesus Mari Larrazabal, Txillardegi, Fito Rodríguez… eta antzekoekin; baita, modu diskretuago batean Joxe Azurmendirekin ere. Baina bi bandoen karakterizazioari zehaztasuna ukatzen zaio. Fito Rodríguezenak dira hitzak: Hombre, hori gauza guztiak bezela sinplismo bat da eta gauza guztiak bezela… zenbaitetan elkarrekin ere azaldu ziren, gero bereizi eta gero elkartu… Nik esan dezaket testimonio pertsonala bezela, 82an ni detenitua izan nintzela irakaslea nintzela, torturatua izan nintzela, 10 eguneko inkomunikazioa izan nula eta hortan ba ia ia irakasleri osoa bat egin zan nere defentsan eta ahaleginak eta bost egin izan ziren, manifak eta abar, bai instituzioak eta bai norbanakoak. Gero gainera egin zan torturari buruzko jardunaldiak, nik uste inportanteak izan zirenak, […] hain zuzen jende gehiena hor zeolako. Hor zeon Savaterrengandik Txillardegiraino ez, ze nik uste oaindik etzegola lanean, baina bai… Nere juizioan, adibidez, deklaratzea alde jun ziren Javier Echeverría, Dekanoa zana garai hartan, eta Piarres Xarriton, nere tesi zuzendaria. Ordun, sinplismo batetik esan daiteke bi lerro zeudela, baina sinplismo guztiek bezela badaukate beren oinarria, baina askotan horrek ere lanbrotu edo lausotu egiten du begirada eta ez du ikusten uzten, ezin du erakutsi, zenbait momentutan baterakuntzak zeudela, adibidez, torturaren aurkako gauza hartan. Hori horrela izanda ere, jakina da 80ko hamarkadan ekinean zebiltzan talde armatuen ekintzei buruzko eztabaidak polemikoak izan zirela garai hartan. Era berean, ordea, bistakoa da gerora sortuko diren jarrera hartze trinkoen arrastorik ez dagoela. Jose Luis Álvarez Santacristina Txelis-en irudia nahasmendu horren isla garbia da, Zorroagan ikasle izatetik erbesteratu eta ETAko buruzagi izatera pasa baitzen 80ko hamarkadako bigarren zatian, tarte guztian pentsaera desberdineko irakasle askorekin tratu adeitsua mantendu zuen bitartean. Ludwig Wittgenstein-en Tractatus-a itzuli zuen eta Víctor GómezPinenen laguntzaz Pierre Aubenque irakasle ospetsuarekin tesia bideratu zuen erbestealdian zela. Berriro, lubaki abertzale-biolento eta espainol-demokrata ongi definituaren hipotesia egiaztatu nahi duenarentzat nahaste-borraste handiegia. Balizko bi bandoen harreman ez hain txarraz gain, bakoitzaren barneko eztabaidak hartu behar dira kontutan. Ondoriozta daiteke, beraz, nola Zorroagaren urrezko aro armoniatsua deuseztatu zuen balizko fronte abertzalea, fakultatea beretzat hartu nahi zuena ETAren mamua aprobetxatuz, ez den hain «frontea» eta ezta guztiz «abertzalea» ere. Zurrunbilo eferbeszente baten antza gehiago du, itxuraz. Arrietaren oroitzapenek ematen dute horren berri, adibidez: Gogoratzen det eztabaida oso desatsegina prentsan Larrazabalen eta Savaterren artekoa, irainak, ja Txelis pasillo hoietatik ibiltzen zan, gero jun zan eta irakasle batzuek pixkat lagundu zioten tesia egiteko, oso langillea zan antza eta beste batzuk haserretu ziren ikaragarri, elkarrekin ibilitakoak, Gomez-Pinen eta Savaterren artean egon ziren txinpartak. Hori alde horretan, baino beste aldean ere bai Txillardegi eta Larrazabalen artean ere egon ziren gauzak. Juan Carlos Rodríguezek inpresio argia dauka: «Yo antes de los 90 no vi bandos. Bandos, a ver, había gente que tenía sus críticas y sus opiniones, no se hacían públicas, ni mucho menos en una forma grupal o asociada, que yo conozca.» Fakultatea bezain anitza eta nahasia zen, antza, hango irakasle eta ikasleen multzoa. Eta multzo nahasi horretan giroa ere, bi bando argitan bereizia, abertzale/ez-abertzale, demokrata/biolento, edo antzekoen maneran ez da agertzen. Pentsa liteke batzuentzat presentzia abertzalearen igoera ez zela besterik fakultatean euskal kulturak eta euskarak tokia hartzea baino. Lehen ikusi dugu nola 2000. urte inguru horretan, Zorroagaren mitoa errelato bihurtzen hasten denean, euskal adarraren eta abertzaletasun erradikalaren arteko asoziazioa egiten zuen Savaterrek. Irakasle euskaldunen kontratazioa jartzen da horren adibidetzat, besteak beste, baita klaseetako edukiaren partzialtasuna ere. Izatez euskal adarraren garapena prozesu luze bat izan da, lehenengo urteetan euskarazko klase gutxi batzuekin hasi eta gaur egungo bi enborrak gehi hautazko gutxi batzuekin bukatzeko. Agustin Arrietak, lehenengotako belaunaldikoa bera, kontatzen du ikasgai bakarra izan zuela euskaraz, «Euskara Zientifikoa». Bera amaitzen zihoan heinean sortu zen adarra, betiere pixkanaka, eta horrekin erreferentzia berriak sartu zirela bistakoa da: «Bueno, bai, ez dakit nola esan, sortu zan beste mundu bat. Oaindikan hemen ere badaude aldeak bi adar hoien artean, nik uste irakasle guztiok antzematen ditugula alde hoiek. Eta han hori gertatu zan, bueno, euskal adar bat zegoen, irakasle euskaldunekin, nik uste det sortu zala mundu berri bat, pixkanaka, hoi izan zan prozesu bat, pixkanakako prozesua.» Apurka-apurka irakasle euskaldunak sartu ziren, beraz, beste erreferentzia eta ideiekin. Prozesu horri buruz Fito Rodríguezek hitz egiten du, gertutik jarraitu zuenaren xehetasunaz. Bere inpresioa: Bueno, Filosofian nik ikusi nun haiek zirela gehienbatean kanpotikan etorritakoak. Pedagogian jende gehiena euskalduna zan, lotura zun euskararekin, irakaskuntzarekin eta, beraz, lurrarekin. Psikologian gehienak etortzen ziren Salamancatik, baina Salamancatik etortzen ziren hemendikan jundakoen bueltan; alegia, hemengo jende asko zihoan Salamancara, batik bat hor biltzen ziren publikoa eta Pontificioa, lotura zuten hemengo Deustorekin eta ordun hona etorri ziren asko ta asko hemengoak ziren Salamancatik pasatakoak. Baina Filosofiakoa etzan lurra, zan zerutik zetorren jendea, alegia, paratxutistak. Fakultatean botere banaketa ez zen, ordea, hiru titulazioen arabera egin: Ordun, garai hartan ikusten dugu hiru lerro aurrea dihoaztela, bai klaustroan bai funtzionatzeko bidean, Dekanotza berdina zan denontzat… baina garrantzi berezia hartu zun Filosofiak ze Dekanotza urte askotan euren eskutan egon zan. Dekano izan zan Valls eta gero Javier Echeverría, gero Víctor Gómez-Pin, gero Javier Echeverría, idazkaria izan zan Marysol de Mora; alegia, de facto bai ordezkaritza kanpora begira eta bai aginte-makila barrura begira Filosofiaren esku zegon. Ordun, hor erakutsitako eta sortutako eredua izan zan gehien batean Filosofiak markatua. Filosofiak markatutako eredua, lehen esan bezela, ez proiektu baten inguruan Euskal Herriko Unibertsitateak zer behar zun eta zertara eraiki, baizik eta Trantsizioan sortutako estatu ereduaren arabera zeuden baliabideen berrantolaketa. Ordun, etzan benetan glotopolitika finko bat eraman. Argi dago euskarak gero eta leku gehiago izan zuela denbora joan ahala, batez ere lehen zuen lekurik ezarekin konparatuz. Horren kausa instituzio politikoen lana, fakultateko agintariena edo euskaltzaleena izan den ikusteak luze emango luke eta ez da hemengo lana. Gainera, kausa bat baino gehiago egongo dira prozesuan nahastuta ezinbestez. Dena den, goian aipatu diren Savaterren euskararekiko ideiak ikusiz – nola nahi zuenarentzat klaseak jartzen saiatu ziren eta ahalegindu ziren ikasleen eta orduko autoreen arteko zubi lana egiten – nabaritzen da Dekanotzak ez zuela euskararentzat plan bat buruan eta gehiago bideratu zituela indarrak ikasleen eskakizunak betetzera. Euskal lerroaren garapen prozesuan irakasle euskaldunen kontratazioak garrantzi berezia du, lehen ikusi dugun kritikarengatik eta, hemengo ikerketara hurbilduz, Joxe Azurmendi bera ere prozesu horren baitan sartu zelako EHUn irakasle. Irakasle euskaldunak kontratatzerakoan erabili ziren irizpide zehatzak jakiteko ikerketa lan zehatza egin beharko litzateke, hemengo lanaren markoak gainditzen dituena. Zorionez, eta xehetasun zorrotzenetan sartu gabe, zeharkako bideak badaude euskal adarrari egiten zaion kritikak zenbaterainoko funtsa duen ikusteko. Lehena, Agustin Arrieta elkarrizketatuaren kasua. Esan denez, oraindik euskal adarrik ez zegoen garaian ikasle Zorroagan, Euskara Zientifikoa soilik eman zuen Miren Azkarate, Pilar Etxeberria eta Mikel Azurmendi irakasleekin. Karrerako azken urtean logikako apunteak euskaraz prestatzeko beka bat jaso eta klaseak hartzea, ematea eta apunteok prestatzea izan zituen eginbide. Gero, soldaduskan denbora libre gehiegi nonbait eta logizismoari buruzko tesina bat egin zuen, ele bitan. Handik bueltan, bai, logikako plaza bat atera zela eta oposizio egin zuen. Euskal adarra abertzale santu hartuentzat gordetzen zenaren ideiaz galdetuta, erantzuna: Bueno nik hoi ez det uste hala denik nere kasuan. Eta nik ez neukan curriculumik, hoi garbi daukat, baino bueno, ez dakit hauei gehiegi eskatu zitzaienik han sartzeko eta nola sartu ziren hoiek ere… badago aukera, nik ez det ikertu gehiegi hori, baino seguru asko gauza asko daude. Eta euskal adarrean nola jun ziren gauzak, nik nere kasuan oso argi daukat: orduak sartzen logika egiten, beka horri esker halako merituak lortu nitun, tesina egin nun euskeraz-gaztelaniaz eta hori zan nere merituen zerrenda. Hori justua, injustua… Hori justua edo injustua den ebazteko orduko kontratazio irizpideak erabili beharko lirateke. Berriro, ezin sar gaitezke horiek zehatz-mehatz aztertzen, baina zenbait lekukotzak laguntzen du asmatzen akreditaziorik eta argitalpen entzutetsurik nekez eskatuko zela. Adibidez: Cada uno procuraba incorporar en el equipo a la gente intelectual y humanamente más interesante que conocía. Así yo «pesqué» para la causa a los navarros Aurelio Arteta (que después me sucedió en mi cátedra de Ética) y Pedro Arrarás, así como a Juan Berraondo, con quien había compartido toda la primera mitad de mi vida. También fuimos sumando al claustro los alumnos de nuestras primeras promociones, como Mikel Iriondo, por quien siempre he sentido un afecto casi empalagosamente paternal. (Savater 2003, 297–98) Kontratazio irizpideak intelektualki eta «humanoki» estimagarri iriztea edo lehenengotako urtetako jendea, estimazio aitatiarra diozuna, izatea ez da oposizio epaimahai baten inpartzialtasunaren froga, nahiz eta agian egungo kontratazioetan aspektu humanoa gutxietsia izan. Dena den, badirudi kontratazio bizioak, halakorik balira, unibertsalak zirela eta ez euskal adar partikularrarenak; izatez, ezta Baliteke irakaskuntza eredu horren ondorio izatea Agustin Arrietak Filosofia Politikoari buruz daukan inpresioa: Nik politika ia-ia ezer ez. Nik nahiko filosofia klasikoa, bueno Filosofia Politikoa ere klasikoa da baino, ez ez, oso kuriosoa zan. Eta uste dut oraindikan egoera hori mantentzen dala neurri batean. Badago halako desproportzio bat ikasgela barruan egiten denaren eta kanpoan dagoenaren artean. Uste dut Euskal Herria dela leku nahiko egokia filosofia politiko indartsu bat garatzeko eta ez det uste sekula egin danik. 80ko hamarkadak aukera ematen zuen, zinez, Filosofia Politikoari heltzeko. Filosofiako fakultate bat leku ezin egokiagoa da giro borrokalari, aktibo, bat-batekoa hautsi eta gogoeta pausatuetarako. Gainera, gairik ez zen falta: ETAk inoiz baino atentatu gehiago egin zituen, torturak, gerra zikinak eta langile borrokak etenik ez zuten, baina era berean instituzioak garatzen ari ziren herri mugimenduaren paralelo eta, gainera, hamarkada bukaeran Argeleko elkarrizketak eman ziren. Horrek guztiak, bat-bateko eztabaidagaiez gain fenomenoen ulerkera sakonagoa bilatzera bultza zezakeen, nazioarteko eztabaiden argitan edo klasikoen eguneratzean: Sartre-ren eta Camus-en arteko polemikak edo Makiavelo-ren ideiek, ikusi dugun Nazionalismo Ikerketen diziplinak edo estatu modernoaren teorialari Hobbes, Locke eta enparauek… guztiek zuten lotura momentuarekin eta tresnak eskaintzen zituzten ikasleen kritikotasuna garatzeko. Baina dirudienez aukera horiek ez ziren ahal bezain beste probestu. Arrietak: «Nik ez nun irakurri Aristotelesen Politika edo Platonen Errepublika edo Makiaveloren edo Marxen… nik Marx irakurrita neukan baina kanpoan… edo Locke edo Rousseau… Da fenomeno kurioso bat, ez det gehiegi aztertu, baino da fenomeno kurioso bat nola ematen zun politika geratzen zala gelatik kanpo.» Filosofia Politikoarena adibide soil bat besterik ez da eta nekez ondoriozta daiteke horretatik lizentziatura guztiko klaseen maila. Esanguratsua bada nazionalismoak hain presentzia handia duen herri batean, estatuaren demokratizazioa bultzatzen ari diren momentuan, biolentzia politikoa erabiltzen den garaian eta gizartea ohikoa baino politizatuago dagoen unean hutsune hori nabaritu izana. Horrek, ordea, ez zuen eragotzi zenbaitek ikasketa modu libreago hura probestu izana euren intereseko esparruetan sakontzeko, euren kasa izanda ere. Arrietak bere esperientziatik kontatzen du: Esate baterako, gogoratzen naiz oso ondo egiari buruz egin genion Víctor Sánchez Zabalari lan bat, izango zan 4-5. mailan eta kriston lana, ez dakit 150 folio, eta bakoitzak enfoke bat; Gotzonek egin zun Aristoteles, ni gogoratzen naiz egin nula Tarski eta… bakoitzak bere ikuspuntutik eta gogoratzen dut Víctorrek etzula onartu lan hura. Luzeegia, gaizki planteatua… halako arrazoi batzuk. Kriston lana egin genun, kriston lana, orduak eta orduak, alde horretatik esaten det kriston lana. Eta horrela ikasgai askotan geneukan aukera, taldeka lan egin eta guk aukera hoiek guztiak aprobetxatu genitun ba murgiltzeko gai batean, egile batengan, egile baten obran… Askatasun hura nik oso gustora hartu nun. Pixkanaka-pixkanaka, ordea, Frankismo osteko lehen urteen bizitasun hura itzaltzen joan zen. Fakultateak ere bide bera eraman zuela esan daiteke, maldan behera joan zirela izpiritu bereizgarri hura eta eraikin fisikoa. Lehena akademiaren barrunbeetan sartu zen, bigarrena Ibaetako zelaira jaitsi 1992an. berrian, AEBen aliatuak geratu ziren. Aliatu horiek estatu demokratiko liberalak ziren, estatubatuarren lidergoa onartu eta haren pean ekiten zutenak. Estatu Batuen autoafirmazio horrek nahitaez ekarri zuen berarekin «Mundu Librearen» etsaien zerrendatzea. Zerrendatze hori, ordea, ez zen interes kontrajarrien edo indar-erlazioen arabera egin (maila diskurtsiboan, betiere); kontrara, termino moraletan bereizi ziren: alde batean, demokrazia liberalek hezurmamitzen zuten Ongia bazegoen, bestean haren etsaiek irudikatzen zuten Gaizkia («the Evil») jarri zen. Gaizki horrek, gainera, ez zeukan gaizkia egitea beste motibaziorik, beraz, ezin zitekeen haren arrazoien azterketarik egin. Munduaren ulerkera berri horrek ekarri zituen aldaketen artean aurkitzen da, berriro, patriotismoaren ideiaren indartze bat, estatu demokratiko liberalen defentsarekin identifikatu zena eta positibotzat hartuko zena. Horren ifrentzua patriotismo horren aurkako jarreren arbuioa izan zen, terrorismoarekin izen belztuz gehienetan. Arrisku horiek, gainera, berdin topa zitezkeen maila internazionalean, terrorismoa babesten zuten estatuetan, zein estatu barruko nazionalismo separatistetan. Guztia batera jartzeko: Mundu Ordena Berriak patriotismoaren gorazarrea dakar estatu demokratiko liberaletan, hura askatasunaren eta «Mundu Librearen» defentsatzat hartzen baita. Horregatik, positiboa da Alemania konstituzio liberal baten pean batzea edo errepublika sobietar ohi batzuen independentzia. Alabaina, Gaizkiaren errepresentazio izango dira «nazionalismoak» (patriotismoarekin kontrajarrita ikusiko da, orain), estatu liberalen aurkako mugimenduak diren heinean, eta etsai terroristatzat hartuko. Lan honen azterketa kasuari lotuz, Joxe Azurmendik giro dogmatiko horren aurka idatzi zituen 90eko hamarkadako hainbat testu. Aipagarriak dira, artikuluak alde batera utziz orain, Demokratak eta Biolentoak (jatorriz 1989-90 urteetan idatzitako testuen bilduma), El hecho catalán, el hecho portugués edo Euskal Herria Krisian. Mirande, Jünger, Nietzsche, Renan, Herder eta literatura portugaldarra aitzakiatzat harturik nazionalismo etniko-separatistari egozten zitzaizkion hainbat gaizkintza ikuspegi historikoz erlatibizatu eta oinarrizko dogmak kritikatzeko saiakerak dira denak. Garrantzitsua da ohartzea testuinguru horretan eta gai horiei buruz idatziz itzuli zela Azurmendi nazioaren auzira. Naziora eta nazionalismora hurbiltzeko beste modu bat aurki daiteke hemen. Orain arte Azurmendi nazioaz bi eratara arduratzen ikusi dugu. Batetik, bere belaunaldiko sozialismo abertzalearen entseguari heldu zion, marxismotik borroka nazionala burgeskeriatzat hartzen zutenen aurka. Bestetik, kulturaren modernizazioan, hizkuntzaren batasunean eta euskarazko pentsamenduaren eraberritzean ziharduen. 90eko hamarkadan, ordea, Billigekin ikusi ditugun auziek hirugarren bide bat ireki zuten, gogoeta etikarantz daramana. Estatu liberalaren eta patriotismoaren kritika errotikoa dago, hura nazionalismo etnizistari kontrajartzen zaionean; nazionalismoaren apriorizko hobena eta irrazionaltasuna defendatzen duen kritika moralari erantzuten dio Azurmendik. konstituzionalismoaren aitzakian Nazio-Estatu espainiarra (eta frantziarra) banalki nola defendatzen den erakutsi eta salatu nahi zuen, estatu modernoaren eta arrazionaltasun kontzeptu jakin baten deseraikuntzarekin. Euskal gaiekin lotuta, garaiaren adibide garbi bat izan daiteke Zulaikaren lanen inguruan sortu zen polemika, Zulaikak berak bilduma batean jaso zuena (Zulaika 1999) eta, ondoren, Juan Aranzadiren El escudo de Arquíloco lanaren bueltan errepasatu zuena (Zulaika 2002). Zorroagan lankide izan zituen batzuek, baita bere ostean fakultatera iritsi ziren beste batzuek ere, kritika gogorrak argitaratu zituzten Zulaikaren lana gazteleraz argitaratu zenean (Zulaika 1990); harrotutako hautsen goria nabarmen geratzen da urte batzuk lehenago ateratako ingelesezkoak (Zulaika 1988) izan zuen harrerarekin konparatuta. Savaterrek, Gorriaranek edo Juaristik kritika gogorrak egin zizkion abertzaletasuna eta borroka armatua antropologikoki ulertzeko saiakera horri. Polemikan argi ikusten dira orain arte zerrendatu ditudan dogmak, baita logika dogmatikoa ere. Hasteko, bandoak ongi bereizita daude abertzale etniko, irrazional, terrorista-konplizeen eta joera horrekin hausten dutenen artean. Tonuak ere eztabaida antropologikotik baino gehiago du akusazio ideologikotik, zeinetan akusaziorik larriena ETAren eta abertzaleen mesedetan idaztea den. Nazionalismoari buruzko kritiketan aurki daitekeen eduki ohiko bat da Hobsbawmen eta Andersonen ideia: nazioak edo kulturak nazionalak asmatuak edo imajinatuak direla; noski, hori Hobsbawmen faltsutasun zentzuan hartuta, inoiz ez Andersonen sinbolikoan. Euskal nazionalismoak nazioaren ideia faltsu bat defendatzen zuela argudiatzen zen, mito irrazionalez osatua eta kaltegarria, euskal herritarrak ideia horietara makurrarazten zituena. Mitologia hori deslegitimatu egin behar zen, borrokatu, ez antropologikoki leukaken zentzua ulertzen saiatu. Joxe Azurmendik bere obran ez die bando-polemika horiei ia lekurik eskaintzen. Baina jakina da afera hura jarraitu zuela, besteak beste, Fito Rodríguezen hitz hauengatik: Hor dakak beste bat. Ni goatzen nauk Joxek behin esan ziala: «Hi, zerbait egin behar dek ze hauek ari dituk, [Juan] Aranzadi, Joseba Zulaika eta beste antropologoen artean sekulako diskusioan.» Ordun, bazegon aldizkari bat, uain badago beste bat izen berekoa, Larrun, eta ordun nik idatzi nian «Euskal antropologiaren eztabaida zahar-berriak» edo halako zerbait. Garai hartako diskusio hori dela-eta, idatzi nun nik besteak beste Joxek esan zialako. Hau da, Joxek ezagutzen zitun diskusio hoiek, baino beak etzun parte hartu nahi zuzenean polemikan. 28 Horretaz gain, Cassirerren euskararako itzultzailea Azurmendiren lagun eta hemengo elkarrizketatu Agirrebaltzategi bera da, haren Essay on Man ekarria baitu. bortxaren kondena eskaerak eskatzen zuen politikaren ulerkeraren salaketarekin; bestetik, berriz, abertzaletasunaren inguruko topiko zaharberrituen deseraikuntzari bete-betean lotu zitzaion. Lehen ildoaren erakusgarri nagusia Barkamena, Kondena, Tortura (BKT) artikulu bilduma da, hain zuzen, milurteko berriaren lehen hamarkadan zehar idatzitako artikuluak jasotzen dituena. Hala ere, bigarren ildoan jarri zuen Azurmendik enpeinurik handiena, bere argitalpenak aztertuz ikus daitekeenez. 2006-2007 urteen artean, bere pentsamenduan eta obran mugarri den trilogia argitaratu zuen, estuki lotua dagoena nazionalismoaren inguruko hainbat eta hainbat gairekin. Trilogiaren lehen alean, Humboldt: hizkuntza eta pentsamendua (HUM) liburuan, XIX. mende hasierako hizkuntzaren eta izpirituaren filosofia sakonki errepasatzen dira, banan-banan helduz Kedouriek doktrina nazionalistaren oinarritzat dauzkan garaiko planteamendu filosofikoei. Volksgeist – Herri Gogoa: Ilustraziotik nazismora (VOL) ere horri lotuta dago, «Volksgeist» ideiaren errepaso historikoa baitu hizpide Ilustraziotik nazismora doan sokan. Hirugarren liburuan, berriz, Espainiaren Arimaz (ESP) izenburua daukanean, XIX. eta XX. mendeko pentsamendu espainolean herri gogoaren ideia horrek zeukan lekua arakatzen da. Hirukote hori ez zaio zuzenean nazio auziari lotzen, baina nazioaren inguruko ideia guztiak errepasatzen dira bertan, zeharka Euskal Herriko eztabaida konkretuei keinu eginez. 1990eko eta 2000ko hamarkada horietan jorratzen dira sakonen nazioaren eta nazionalismoaren inguruko ideiarik gehienak, Nazionalismo Ikerketekin elkarrizketan jartzeko puntu interesgarrienak. Aurretik marxismoaren eta abertzaletasunaren arteko uztarketa eta abertzaletasun klasikoaren eraberritzea bilatzen bazen, bi hamarkada horiek Nazio-Estatuaren errotiko kritika ekarriko dute, nazionalismo etniko/zibiko bereizketaren deseraikuntzarekin eta nazionalismo banalaren salaketarekin. Horrez gain, pentsamendu propioa sortzeko bidean, autore euskaldunen lanketak jarraituko du. Etienne Salaberry-ri buruzko liburua – Etienne Salaberry II (SAL) – zentzu horretan dator; neurri batean, Azken egunak Gandiagarekin ere sail horretan koka daiteke, nahiz eta harekiko zuen laguntasunak liburua Azurmendiren lanik berezi eta intimistena bihurtzen duen. Horrela, bada, Azurmendiren obrako ildo nagusiak, 2000ko hamarkada horretan jada finkatuak ez ezik aski garatuak daude. Datozen urteetan horiek borobiltzera itzuliko da, gehienez ere, Azurmendi. BELAUNALDI BERRI BAT ATE JOKA hAUSnART aldizkariak bere lehen alea 2011n kaleratu zuenean «Gazte eroak berriro?» galderarekin irudikatu zuen ahots eta belaunaldi berriak zetozela eztabaidara. Horietatik asko Azurmendiren ikasle izanak, aitortuki lotzen zitzaizkion maisu ohiari, orain arte aipatutako gairen batean edo bestean. Zerbait mugitzen ari zen euskarazko pentsamenduan: ziklo bat ixten ari zela, paradigma berriak zetozela, garai berriak irekitzen ari zirela politikan, euskalgintzan... antzeko mezuak hanhemenka zabaldu ziren. Belaunaldi aldaketaren lehenengo zantzua Azurmendik berak eman zuen, bere burua JAKINeko lehen lerrotik kentzean. 2006koa da bere agur testua (nahiz eta harrezkero artikulu seinalatu bbetikogitaratu dituen) eta trantsizio baten baitatik idazten duela nabari zaio. 2014an JAKINeko zuzendaritza berria aurkeztu zen, Lorea Agirre buru zela, eta «Talde Historikoari» – Paulo Agirrebaltzategi, Joxe Azurmendi, Joseba Intxausti, Joan Mari Torrealdai – erreleboa hartu zitzaion (ARGIA 2014). Era berean, Azurmendik EHUko irakasletza utziko zuen pixkanaka, adinak eta eritasunak behartuta, harik eta 2014an erretiroa hartu zuen arte. Bere ibilbide oparoari eskainitako sariak eta aitortzak bata bestearen atzetik etortzen hasi ziren ondoren. Garai berrien esamoldea, ordea, Euskal Herrian kultur munduko belaunaldi aldaketari buruz baino, gertakari historiko baten erreferentzian erabiltzen da: ETAk bere jardun armatua behin-betiko utzi zuen 2011n eta, gizarte zibilaren bultzadari esker, 2017an armagabetu egin zen. Azkenik, 2018an egitura guztiak desegin zituen ETAk. 50 urteren ostean, ezinbestean aldatu behar zituen gertakari horrek Euskal Herriko politikaren ertzak. Jokalekua aldatu zen eta, horrekin batera, ordura arteko abertzaletasunaren eta independentismoaren birmoldaketaz hizketan hasi ziren sektore ezberdinak. Bestelako zantzuak ere ageri ziren Euskal Herriko politika instituzionalean: lehenibizikoz Nafarroako Foru Erkidegoan lehendakari abertzale bat izango zen 2015etik aurrera. 2016an, berriz, Euskal Hirigune Elkargoa eratu zen, Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako udalerri guztiak lehen aldiz aterki instituzional beraren pean elkartuko zituena. Gizarte mugimenduei dagokienez, erabakitzeko eskubidean sakondu eta egikaritzeko jaio zen Gure Esku Dago dinamika. Egoera aldatzen ari zela begibistakoa zirudien eta naziotasuna ulertzeko moduan ere aldaketak sumatzen ziren. Testuinguru zabalagoan, betiere nazionalismoaren gaira mugatuz, beste bi gertakarik eragin zuten hamarkadako eztabaidetan. Lehenengoa estatu espainiarreko espazio politikoaren bermoldaketa izan zen: 2011ko M-15katalanarenondoren, Podemos alderdia jaio zen, diskurtsoan erabakitzeko eskubidea eta autodeterminaziorakoa aintzat hartuko zituena eta aurreko konstituzionalismo espainiarrarekin hautsi nahi zuena. Horrekin batera, ordea, Latinoamerikako «aberriaren» kontzeptua eta Ernesto Laclauren teoria populista ekarriko zituzten praktika politikora, demokrazia espainiarraren berregituraketa bilatuz. Horrela, Podemosen baitako nazionalismo banalaren eztabaida piztu zen zenbait kasutan. 2010etik aurrera nazionalismoaren gaia mahaigaineratu duen gertakari nagusia, ordea, Kataluniako «prozesu subiranista» izan da. Ikerketarako interesgarria da, gertakari politikoen segida baino, independentismo katalanaren nolako irakurketak zabaltzen diren ikustea. Errepaso labur bat nahikoa izango da ikusteko 90eko hamarkadako euskal abertzaletasuna eta 2010etik aurrerako katalana intelektualeria eta politikari espainiarraren gehiengoak argudiaketa (topiko) berberekin karakterizatzen dituela. Nazionalismo Ikerketetan aldaketak egon badira ere, estatuko kasu horien marko orokorra modernismoaren oinarrizko ideiek osatzen dute. Ez dira, ordea, tesi modernisten bariazioak soilik errepikatzen. Beste batzuen artean, Savater, Mikel Azurmendi, Martínez Gorriarán edo Arteta irakasleak, luze ikusi ditugunak orain arteko eztabaidetan, indar berberarekin aurki daitezke garai honetan ere abertzaletasun katalanaren aurkako eta konstituzionalismoaren aldeko mugimenduetan. Sánchez-Cuencaren azterketara itzuliz berriro, prozesu katalanaren aurrean esandako hainbat tesi zerrendatzen ditu (Sánchez-Cuenca 2016, 137 eta hurr.). Horien artean aurki daiteke, esate baterako, nazionalismo kataluniarrak historia faltsifikatzen eta asmatzen duenaren salaketa. Beste batek, berriz, independentismo kataluniarra elite batzuen asmakuntza dela esango du, jende arrunta engainatua duena. Sezesioaren ideia bera historiaren joanaren aurkakoa dela ere errepikatuko da independentziaren aurkako argudio gisara, mundua kosmopolitismorantz doala esanez. Azkenik, abertzaletasuna txokokeriarekin parekatu eta internazionalismoari kontrajartzea ere ohikoa izan dela dio SánchezCuencak. Errepaso labur horrekin bakarrik ere ondorioa begi-bistan geratzen da: Azurmendik auzitan jarri nahi izan dituen tesiak osasuntsu zeuden 2010eko hamarkadan intelektual espainiarren artean. Argudiaketa katalanak, ordea, beste bide batetik garatu direla dirudi. Hala erakutsiko luke, adibidez, nazionalismo modernoaren ohiko irudiari lotzen ez zaizkion proposamenek: nazionalismo modernoaren kritiketatik abiatzen den independentismoa, marko teorikoan ere aipatu dudan erabakitzeko eskubidean oinarritzen den demosgintza edo errepublikanismoa azpimarratzen duena. Hain zuzen, korronte horiek lotura zuzena dute Euskal Herriko mugimendu abertzale edo/eta independentistaren baitako eztabaida gaurkotuenari. Tamalez, testu hau idazten ari naizen bitarte berean ari da garatzen eztabaida, eta auzia ikerketaren oinarri ez denez, ez dut behar adina sakondu ziurtasunez hitz egiteko. Azurmendiren lanak testuinguratzeko, ordea, nahikoa onartutako zenbait gako badaudela esan daiteke. Izan ere, eztabaida handirik ez du sortuko abertzaletasunaren subjektua ezbaian dagoela esateak. Galdera zabaldu ere zabaldu da paradigma berri bat irekitzen ari ote den nazioari buruzko diskurtsoan, elementu kulturalak erdigunetik alboratu eta borondatean oinarrituz (Zabalo eta Odriozola 2017). Bada euskalduntasuna postnazionalismoa eta globalizazioaren ikuspuntutik berrirakurri beharra aldarrikatu duenik ere, Joseba Gabilondo kasu. Era berean, feminismoaren gorakadak ere euskalduntasuna eta feminismoa lotzeko bide berriak ireki ditu. Nazioaren eta klasearen arteko harremanen eztabaida zaharberritu dela ere badirudi. Bukatzeko, estrategia independentista bera naziotik deslotzea ere proposatu da. Proposamen horietatik gehienak JAKINek jaso ditu bere aldizkarian: 208, 214, 215-216, 219, 221-222 zenbakiak dira horren lekuko. Eztabaida-giro berria nabar da azken urteetan eta Azurmendik ere hartu du parte horretan. Zehazki bi ekarpen nagusi egin ditu nazioaren bueltan, hizpide 2010eko hamarkadan zehar. Horietako bat JAKINek eta UEUk antolatutako udako ikastaro baterako sarrera hitzaldia izan da, gero Hizkuntza, Nazioa, Estatua (HNE) liburuan jaso dena. Bertan egungo eztabaidari bere belaunaldiaren esperientzia transmititu nahia adierazten du, baina bere-berea den nazioaren irakurketa bat ere ekarri du, interesgarria dena Azurmendiren nazioari buruzko ideiak ezagutzeko. Irakurketa propioago hori Joseba Sarrionandia-ren Moroak gara behelaino artean? laneko nazioaren azterketarekin osatuko du (J. Azurmendi 2015). Bigarren ekarpena, berriz, gorago aipatu den trilogiaren jarraipentzat har daitekeen ikerketa itzela da, oraingoan Renanen pentsamenduaren inguruan ondua, Historia, Arraza, Nazioa (HAN); XIX. mendeko nazioari buruzko eztabaida desberdinen errepaso kritiko emankorra. Horrekin batera, ordea, beste zenbait liburu ere argitaratu ditu Azurmendik, zuzenean nazioaz izan ez arren hemengo ikerketan zeresana izango dutenak. Lehenengoak bere obran zehar konstante bat den euskal autoreen errepasoari heltzen dio. 2013koa da Karlos Santamariari buruzko lana, Karlos Santamariaren pentsamendua (KSP), haren ideien eta proposamenen azterketa helburu duena. 2016an, berriz, Azurmendi bere hastapenetako ikergaietara itzultzen da Gizabere kooperatiboaz (GKO) liburuan, bere gizaberearen ikuspuntua berrituz. Esan daiteke, beraz, Azurmendik azken hamarkada honetan bere obran zehar garatu dituen ildo guztiei jarraitu diela nolabait, 50 urtetako ildoak gaurkotuz. ITXIERA. Bizi osorako proiektu bat unean-unean berritzen dena 56ko belaunaldiaren ezaugarri nabarmena da hautuarena. Azurmendiren garaikide gehienek egin behar izan zuten euskara erabili eta lantzearen edo euskal komunitatearen aldeko borrokaren hautua, era batera edo bestera. Horrek ematen dio koherentzia Azurmendiren obrari ere. Agertzen diren gaietatik eta jorratzen diren eztabaidetatik, ia denak dira euskaldunen komunitatearen baitan sortutako auziei tiraka ekarriak. Azurmendik euskaldunentzat pentsatu du, ia beti euskaraz. Darabiltzan erreferentziak, beste herrialdeetako esperientziak, beste garaietako planteamenduak... euskararen komunitateari aplikatzen dizkio zuzenean ez bada zeharka. 60ko hamarkadan jada, Azurmendi proiektu horri lotua ageri da. «Zergatik eta zertarako euskaldun?» galdera bera euskararen alde egin edo ez erabaki ezinik dabilenaren galdera ez dela bistakoa da; egina daukan hautuaren zentzua da polemika hartan ezbaian jartzen dena. Azurmendi gazteak zer eta zenbat zor dien Intxaustiri, Txillardegiri eta erreferentetzat aitortzen dituen gainontzekoei aurreragoko ikerketa batek sakondu beharko du. Hemen egindakoak, ordea, balio izan du ia 60 urtetan zehar osatu duen obraren irudi orokor bat egiteko eta, horri esker, 60ko hamarkada horretan egindako hautu hark ekarritako sokan txirikordatzen diren hiru hariak zehatz daitezke. Izan ere, Azurmendiren lanek intentzio desberdinak dituzte nahiz eta euskaldunei buruzko gogoeta egiteko helburuari jarraitu. Horrela, lehenengo, esan daiteke Azurmendik bere obran zehar euskara lantzea bilatu duela. Lantze horren abiapuntua hizkuntza batuaren defentsa eta erabileran ikus daiteke, atala irekitzen zuen Arantzazuko topaketan bertan ikus daitekeenez. Hortik aurrera, noranahiko euskara sortzen ikusi dugu: saiakera estiloa jorratuz oroz gain, filosofia euskaraz eginez, Klasikoak bilduman filosofiako autore esanguratsuenen itzulpenak bultzatuz... Ez da, ordea, paperean egindako lana soilik izan. Ikusi dugunez, Azurmendik hizkuntza landu, komunitatea janzteko landu du, hizkuntza noranahikoa sortzeak, edonorentzako euskara izatea baitzekarren. Horregatik idaztearekin batera bilatu du, elkarlanean, euskaraz funtzionatuko zuten hainbat instituzio sozial martxan jartzea. JAKIN horietan oinarrizkoa izan bada, ez dira atzean geratzen Euskal Unibertsitatearen aldeko borroka, UZEIren proiektua edo Elkar argitaletxearena, batzuk aipatzearren. Errepasatutako garai bakoitzaren atzean agertzen da hizkuntza lantzeko grina hori, komunitatea gaurkotzeko bideen urraketa. Hala ere, Azurmendik eginahalik handiena euskaldunen pentsamendu propio bat sortzen jarri du. Bereizi nahi ditudan beste bi hari-muturrak horri dagozkio, hain zuzen. Pentsamendu propiorako erreferentziazkoak jotzen dituen hainbat autoreren irakurketa sakona egiten ikusi dugu Azurmendi 70eko hamarkadatik gaur egun arte. Horrekin batera, ordea, ezarrita zeuden hainbat pentsamolde deseraiki eta auzitan jartzen ere azaldu da Azurmendi. Oinarrizko zenbait euskal pentsalari landuz eta ezarritako diskurtsoak deseraikiz nahi izan du pentsamendu propioa sortu; horregatik, esan liteke bere ekarpena zer pentsatu esatea baino gehiago izan dela pentsatzeko heldulekuak proposatzea. Bigarren ildo hori ere – autore euskaldunen lanketa intelektualarena – aipatu diren garai guztietan dago. Hala ere, ikusi dugu 70eko eta 80ko hamarkadetan zehar idatzitakoak direla Orixeri, Miranderi edo Arizmendiarrietari eskainitako lanik mardulenak. Euskarazko pentsamendua jorratzea bera esplizituki nola aipatzen duen ere erakutsi da bere doktorego tesiaren sarreran. Denbora tarte hartan landu du ildo hori gehien, nahiz eta hurrengo hamarkadetan ere izan dituen Salaberry edo Santamariaren lanak ikergai. Ikerketa lerro horrek erakusten du argien pentsamendu propioa sortzerakoan Azurmendik egin duen ekarpen positiboa, eraikitzailea. Alabaina, hirugarren ildoan tratatu du sarrien nazionalismoaren teorizazioa. Inguruan sumatzen dituen eztabaidetako tesi «okerren» deseraikuntza bilatzen du lerro horretan. Ez da kasualitatea gaia 6070eko hamarkadetan ateratzea lehenengo, zenbait irakurketa marxistak abertzaletasunaren inguruan egiten zuen irakurketa ezkorra desegin nahian. Marxismoaren irakurketa jakin batetik eginiko nazio auziaren interpretazioak deseraiki nahi zituen Azurmendik eta, bide batez, zenbait tesi modernista eztabaidatzen ditu. Oroz gain hizkuntza eta kultura gainegituraren parte direla eta, ondorioz, horienganako kezkak bigarren mailakoak direla zioen argudioaren aurka aritu zen batez ere garai hartan. Nazioaren gaia berriro hartzen duenerako, 90eko hamarkadan jada, gaia aldatuta dago. Nazioa ulertzeko modua Euskal Herriko gatazka politikoaren muinean aurkituko da eta planteamenduak berak ere aski dogmatikoak irudituko zaizkio Azurmendiri. Nazionalismo zibikoa/etnikoa, demokratak eta biolentoak, Erromantizismoaren gaitzespena, irrazionalismoa... horiek izango dira auzi berriak. Garai horretan jada zuzenean ikus daitezke nazioaren paradigma modernoaren eraginak eta tesiak. Euskal nazionalismoa etnikotzat hartuta, haren kaltegarritasunaz, irrazionalismoaz, tradizio asmatuez ohartu eta hura borrokatzen duen pentsalari talde oso bat dago, estatu espainiarraren eta konstituzionalismoaren defentsan. Azurmendik, ordea, betiko jarduna aplikatuko die gai berriei ere: irakurketa sinplifikatuak eta eraikuntza interesatuak deseraikitzen jardungo du XIX. mendeko pentsalari alemanen, Volksgeist ideiaren edo planteamendu etiko-politikoaren kritika baliatuz. Normalean ez da gatazkatestuinguruetako polemika intelektualetan sartuko, baina horiek izango ditu abiapuntu bere ikerketarik emankorrenetarako. Horrek berriro hirugarren ildoa nabarmentzera garamatza. Izan ere, Azurmendik zuzenean polemiketako beste aldeei ez erantzutearen zentzua, gaztelaniaz idatzitako kritika askoren gaia berak euskaraz jorratzearena, horren baitan soilik ulertzen da. Polemika horien deseraikuntzarekin helburua euskarazko pentsamenduan desegokitzat dauzkan planteamenduak ekiditea izango da, dikotomia sinpleak eta kategorizazio okerrak salatzea horiek euskal pentsamenduan ez errepikatzeko. Amaitu baino lehen, berriro merezi du atal honen sarreran aipatutakoa gogorarazteak. Hemen egindakoa ez da ikerketa sakon bat. Helburua aztergai dudan obrari testuinguru historikoa jartzea zen eta horretarako osatu da ahots desberdinez eraikitako kontakizun subjektibo hau. Argi dago ez dela orohartzailea, beraz, eta kontaketa gehiago egiteak ertz gehiago azaleratuko lituzketela; zer esanik ez Nazionalismo Ikerketen diziplina jaio, modernitatean estatu egiturak nola sortu ziren aztertzeko jaio zen. Hortik dator modernismoarentzat nazioaren auzia kulturaren instituzionalizazioan, NazioEstatuaren eraikuntza prozesuan eta horien arrazoi sozioekonomikoen araketan hasi eta bukatzea. Korronte horren hurbilpen ezberdinek nazionalismo modernoan eragin zuten baldintza sozioekonomikoak, mobilizazio politikoaren gakoak, Nazio-Estatuen eraikuntza prozesuak... argitu ditu. Nolanahi ere, diziplina garatu ahala, bestelako hurbilpenak agertu ziren. Nazioek euren burua irudikatzeko zerabilten baliabide sorta ikertu, irudi horren transformazio historikoa aztertzeko bideak urratu eta modernismoak bigarren mailan uzten zuen produkzio kulturalaren eragina nabarmentzen joan zen. Gorago ikusi diren korronte teoriko desberdinek hartzen dute ildo batetik edo bestetik, gehiago ala gutxiago. Argi dago hurbilpen bakoitzaren atzean, nazioaren kontzeptu zehatz bat baino gehiago dagoela jokoan. Kultura baldintza sozioekonomikoen agerpentzat hartua badago, edo nazionalismoa eliteek gidatutako mugimendu politikoa bada, gero herritarrak erakarriko dituena, gizartearen, historiaren eta gizakiaren ikuspegi ezberdinekin ari gara jokatzen. Nazioaren teoria bat inoiz ez da zerizan sozial konkretu horri buruzkoa soilik izango; munduaren, unibertsalaren eta partikularraren, kulturaren filosofia desberdinak barnebilduko ditu. Ez baita berdina izango XIX. mendeko premisa positibistetatik abiatzea edo XX.eko pertsonalistetatik. Aurretik esandakoa aintzat hartuz, garrantzitsua da nazioaren ideia berri batera hurbiltzen bagara jakitea zein testuingurutan idatzia izan den, zein korronte teorikotatik abiatzen den ikertzailea. Askotan iturri horiek ontzat emanda idatzi ohi da, oinarriak inplizituan utziz eta horiek zalantzan jartzeko astirik hartu gabe. Ikerketa zientifikoak horrela jarduten du normalean eta emaitzak lortzeko bide eraginkorra izan liteke. Berriro, ikus besterik ez dago modernismoan oinarritutako zenbat kasuikerketa egin izan diren mugimendu nazionalista desberdinak aztertzeko. Hala ere, filosofiaren lana oinarri horiek azaleratu, auzitan jarri eta mugak azaleratzea izango da. Horixe da Joxe Azurmendiren lan egiteko modua ere. Kontziente da nazio arazo bakoitzaz jardutean hartzen diren hautu teoriko eta filosofikoez. Hala erakusten du bere lan goiztiarretan, marxismoak nazio arazoari, hizkuntzari eta kulturari zein oinarri ematen dion kritikoki aztertzen duenean. Gauza bera agertzen du azken lanetan ere: Euskal Herriko edo Bretainiako nazio arazo itxuraz nimiño eta mugatutxoa bezalako baten aurrean, ez dugu galdetzen Estatu ereduaz bakarrik; horrez gain, zer gizatasun bilatzen dugun geuretzat eta guztientzat, zer batasun edo askotarikotasuneko mundu ideal hobesten dugun unibertsalki, zein eratan lotzen dugun banakoa eta gizartea, nola irudikatzen dugun elkarbizitza herrien artean, handi eta txiki, etab., etab., izango dugu auzitan, itxura gutxikoa baita halako gai ezberdinetan aburuak dikotomia errigoros batean, bi zutabe garbitan partitu ahal izatea. (HAN 500) Nazioa ulertzeko proposamen bakoitza xehe-xehe tesi elkar baztertzaileetan sailkatu ordez, hemengo hurrengo lana izango da Nazionalismo Ikerketetako autoreen eta Joxe Azurmendiren ikuspegi filosofikoak elkartzea gizabanakoari, gizarteari, kulturari, historiari, estatuari eta abarri dagokionean. Horrek emango du Azurmendik teoria desberdinen mapan hartzen duen lekuaren berri, baita diziplinaren baitan auzitan dauden ikuspegi filosofikoei zein ekarpen egin diezaiekeen argitu ere. Gauzak horrela, hasi Azurmendik gizakiaz duen ikuspegia aztertzen hasiko naiz. Zer nolakoa da naziotan bizi omen den gizabanako hori Azurmendirentzat? Zer esan nahi du gizabere kontzeptuak? Nola ematen dira batera gizabere horretan hiztun, sozial eta kooperatibo izatea? Eta, batez ere, ikusiko da gizaberearen ikuspegi horrek egiten dien ekarpena lehen atal teorikoan aipatutako nazioaren ikuspegi desberdinei. Ondoren, gizaberearen sozialtasunetik ondorioztatzen den kulturaren esparruari helduko diot. Nazioaren gaian oinarrizkoetako bat izanik, kulturari buruzko eztabaidak garrantzi berezia du Nazionalismo Ikerketetan. Kulturaren eta naturaren harremana, komunitate/nazio kulturalen arteko erlazioak eta mailakatzeak aztertzeko baliatuko dut atal hau. Joxe Azurmendik izpiritua, gogoa (herri gogoa) bezalako ideiekin adierazten duena jarriko da harremanetan gainerako autoreenekin. Historiaren filosofia aztertzerakoan nazioek historian duten lekuaz eta historia bera ulertzeko modua begiratuko dut. Nazionalismo Ikerketetan auzi garrantzitsuenetakoa izan den nazioen sorreraren auzia jarriko da erdigunean horrela: ea modernitatean hutsetik sortuak diren ala tradizioaren baitatik eratorriak, zein arrazoi historikori erantzuten dion nazionalismoaren agerpenak edo nazioaren historia ulertzeko subjektu egokiena zein den gisako auziei erreparatuko diet. Azurmendik duen historiaren filosofiak hermeneutikaren eskutik sortzen dituen galderak jarriko ditut nazionalismoaren teoriekin elkarrizketan. Behin hiru arlo nagusi horiek ikusita, Azurmendik nazioaren fenomenoa bere obran nola tratatzen duen ikusiko da. Aro historiko bakoitzean nazioari lotutako elementuak zein eratan topatzen dituen, zer zentzutan dioen nazioak ez direla modernitateko kumeak, Nazio-Estatu modernoaren inguruan zer pentsatzen duen azalduko dut, baita estatu liberal garaikideari ikusten dizkion mugak ere. Horrek lagunduko du ikusten nazioaren ideia zein testuingurutan darabilen Azurmendik eta Nazionalismo Ikgainerakogiten den erabilerarekin alderatu ahalko da. Ibilbide horren guztiaren ostean, nahikoa tresna izango dut Joxe Azurmendik nazioari buruz dauzkan ideiak zehazteko. Bere nazioa ulertzeko modu antropologiko-kulturala nolakoa den, zer esan nahi duen haren naturaltasuna aitortzeak eta nola ulertzen dituen nazioaren baitako praxia nahiz kontzientzia nazionala. Horretarako, jakin behar da Joxe Azurmendik nekez eman izan duela kasu guztietarako balio duen definizio itxi bat. Aldiz, nazioa ulertzeko gako nagusiak topatzeak bide emango du gainerako teorialarien proposamenekin konparatu eta hasieran jarritako hipotesiak egokitzeko. GIZABEREA Giza aberea Joxe Azurmendiren obran garrantzitsua da ohartzea bere pentsamenduaren oinarrizko kategorietako bat dela gizaberearena. Nazioaz diharduenean ere, azpian nabari daiteke gizakiari buruzko ikuspegi desberdinen eztabaidak nola baldintzatzen duen bere jarrera. Auzi horretan, gizaberea nola ulertu behar den, obraren hastapenetatik ikusten da Azurmendiren ikuspuntua. Lehenengotarik idatzi duen Gizona abere hutsa da (GAH) liburuan jada planteamendu materialista garbia topa daiteke, izenburuak dioen bezala.30 Hala dio garai hartan idatzitako beste testu batean: «Gizona abere bat da. Gizona, lehen-lehenik eta beste ezer baino lehen, izaki bizia da. Organismo bat. Gorputz bat. Animalia bat. Hauxe da gizonari buruzko edozein beste kontsiderazioren oinarria.» (GBG, 61) Argi utzi nahi du Azurmendik ez duela onartzen gizakiari dagokion ezein afera animaliatasun horretatik kanpo kokatzea, izan erlijioa, morala edo antolaketa politikoa. Horrela, bada, gizakiaren definizio klasikoa hartu eta esanahia zehaztuko du. Bere esanetan, gizakia abere arrazoimenduna izateak ez du esan nahi hura bi ezaugarri bereiziren jabe denik; ez da gizakia alde batetik naturako animalia bat dela, bestetik arrazoizko izaki bat den bitartean. Aberetasunak, bere izaera naturalak, arrazoizko eta kultural izatea ekartzen diola ulertu behar da (GAH 145). Ohartzen bagara, Azurmendiren idazki horiek eta Nazionalismo Ikerketak garai bertsuan ari ziren garatzen, 70eko hamarkadan. Gizakiaren aberetasunaren azpimarra garaiko ikuspegi instrumentalisten eta arrazionalisten aurrean hartutako jarrera da. Baldintza sozioekonomikoek, arrazoi unibertsal abstraktu batek edo ikuspegi idealistak ezaugarritzen duen gizakiaren kontra, abiapuntu eta oinarri abere gorputz bat kokatzeko asmoa dago atzean. Zentzu horretan dator Azurmendik dagien gizaki modernoaren kritika ere. Descartesen gizaki arrazional hutsa baztertu eta ikuspegi dualista horretatik eratortzen diren planteamenduak berrikusi beharra aldarrikatuko du Azurmendik, hortxe ikusten baitu garaiko planteamendu gehienen hutsunea: «Problema da gure kultura guzia, beraz, juzkaerak eta problemak planteatzeko moduak berak ere, gizona animalia zenik edo animaliatik datorrenik ez zekiten mendeetako eta mendeetako tradizioek moldaturik dagoela.» (GBG, 143) Gizakiaren arrazionalitatea, gizatasuna bera hain zuzen, animaliatik ahalik eta gehien bereizteak zekarrela pentsatzea ohikoa baitzen filosofia moral eta politikoan, helburua instintu irrazional horiek ezabatzea izango da garai hartan. 30 Merezi du izenari arreta jartzeak. Gogoratu behar da Oteiza, Txillida eta hutsaren inguruko artea boladan zegoen garaikoak direla gizabereari buruzko bere lehen lanak. Hori kontuan izanda ikusten da abere hutsaren esanahi bikoitza: batetik, gizakia abere soil dela, ez aingeru edo izaki izpiritual; bestetik, ordea, hutsune hori ez dela ezereza, baizik eta espazio ireki bat, gizabere bakoitzaren proiektuak eta nortasuna garatzeko. determinismo hutsean ere eroriko. Ez du onartzen gizakiaren naturak haren erabakimena kateatzen duenik, naturalki programatua balego bezala (GAH, 39). Azurmendik defendatzen duena da gizakia, lehenik, konstituzio irekiz jaiotzen dela. Bere eboluzio naturalean zehar gizakiak, senaz gain, bestelako gaitasun bat garatu du: Gizonak esperientzia kontserbatzen, polo baten inguruan organizatzen eta konbinatzen daki eta, beraz, situazio posibleak aldez aurretik imajinatzen. Gizonak hitz egiten daki, batez ere [...]. Gizonak, Huxley-k dion moduan, eboluzio metodu berri bat asmatu du: esperientzia organizatua trasmititzeko, istintiaz ez baino tradizioaz baliatzea. Bizitzaren ardatza, organizazio moldeen eragilea, tradizioa da. Zuzenago esanda, hizkuntza. Baina hau, guzti hau, bizitzaren progresoaren lineari jarraituz doa, eta azpiko oinarria behin ere galdu gabe. (GAH 114) Pasarte horrek nahitaez dakar gogora goran ikusi dugun Haleren proposamena. Hark etnizitatea munduan egotearen esperientziak sortzen zuen ziurgabetasuna gutxiagotzeko tresnatzat zeukan eta egitura horiekin egiten zituen etorkizunaren aurreikuspenak. Azurmendik aipatzen duen esperientzia organizatzeko eta konbinatzeko gaitasunak antzeko zentzua iradokitzen du. Gaiari heltzen dion liburuetan etengabe azpimarratzen du Azurmendi gazteak konstituzio irekiaren ideia eta bere bi aldeak: naturaz dauzkan disposizioak eta bere naturak uzten dion irekitasuna etorkizunari begira. Hala, batean esan dezake: «gizona beste ezein abere baino gehiago, norbera konportatzen da. Ezin esan liteke bere barneak "konportatzen duenik".» (GAH, 136). Baina beste batean: «soineko organoak bezalaxe, aberearen bilakaeran bilakatu diren konportaerak, usantzak eta tornuak ere badaude. Indibidualki aldaezinak diren tornuak eta hazturak, alegia.» (GAH, 119) Beti bi aldeak uztartu nahian ibiliko da bere azterketetan, azpimarratuz gizakia konstituzio batekin bai, baina irekita sortzen dela, proiektuan.31 Ikuspegi materialista horrekin, gizabereak daukan «alde izpiritualak» ere beste zentzu bat hartzen du. Jada ez da izango objektu itxi bat, esentzia moduko bat, gorputzetik kanpora edo burmuinean txertatuta dagoena. Aldiz: «Arima pentsa liteke dohain pertsonal edo ahalmen bat bezala, zaindu eta garatu beharra dagoena, adimena landu eta eskolatu behar den bezala. Segun nola ariketatu, halako arima. Hazi bat bezalakoa, bizi ahala egiten dena, nortasunaren eran.» (MIR, 68) Metafora bat da arima hemen, gizaberearen hezur-haragitan dauden garapenen posibilitatea, pixkanaka, bizitzan zehar forma bat eta beste hartzen ari dena egindako hautu eta bizitako esperientzien arabera. Komeni da gogoratzea, Azurmendik arimaz edo izpirituaz idazten duenean, nola ulertzen duen hura gorputzari estuki lotuta, ez objektu itxi independente bezala, bere planteamenduak idealismo arrunt batekin ez nahasteko. Orain artekoa biltzeko, beraz, hemen interesgarria da ikustea hizkuntza, tradizioa, kultura, norbanakoa eta antzeko kontzeptuak Azurmendik ez dituela beste ezeren epifenomeno gisara ulertzen. Saiakera oso goiztiarra dago Azurmendiren obran natura eta gainegitura (kultura) segidan ulertzeko (GBG, 172) eta gizatiarra den fenomeno oro hori kontuan harturik interpretatzeko. Horrela, nazioaren gaian hain garrantzitsu diren elementu horiek naturalizatu egiten dira, gizakiaren bere-berezkotzat aurkezten; testuinguruko baldintzek moldatuak izanik ere. Horrekin, hala ere, ezin da ulertu nazio ideia naturala denik edo gizaberearen animaliatasunean txertatuak dagoenik. Are gutxiago modernismoak definitzen duen nazioaren ikuspegi politiko-instituzionalarekin ari bagara. Azurmendik esan nahi duena da, gizakiak berezko dituela hizkuntzaren, kulturaren, komunitateko partaidetzaren fenomenoak eta akatsa dela horiei garrantzirik aitortu gabe saiatzea gai antropologikoetan. Jarrera horrek hainbat tesi modernistaren parean kokatzen du, nahitaez. Gizabere soziala Gizaberea, ordea, ez da bakarrik bizi. Etnizitatearen eta gatazka etnikoei buruzko azken urteetako lanetan gizabereak taldeka antolatzeko duten joeren inguruan eztabaidatu da, taldetasunaren eta haren oinarri psikologiko nahiz sozialez galdezka; adibidez, goian aipatutako Haleren lanaren eskutik (Breuilly, Hechter, Sasse, & Hale, 2011). Eztabaidak gai tekniko konkretuagoetan badabiltza ere, bide ematen du gizaberearen oinarrizko beste dimentsio bat ekartzeko. Sozialtasun hori, etnien arabera biltzea bera, esaterako, berezkoa da? Interesen araberakoa? Bizirauteko borrokagatik batzen al dira banakoak taldetan, beste talde batzuekin lehiatzeko, agian, edo berezkoa dute kooperaziorako joera hori? Honela planteatzen du Azurmendik auzia: Badago, ordea, arazo antropologiko-filosofiko aurretiazko bat gizakiaren berezko izaerari buruz, kooperazioaren posibilitateari eta zentzuari zuzenean erasaten diona. Zer da berez gizakia: Hobbesen otsoa otso artean, elkarrekin beti lehian eta borrokan, eta, beraz, naturala kapitalismoa da?, ala Rousseauren gizakume bihozbera lagunkoia? Naturala ala antinaturala da kooperatibismoa? (GKO, 8) Hemen kooperatibismoa ekonomikoan baino zentzu zabalagoan ulertu behar da, noski. Galdera, azkenean, zera da: interesen maximizaziorako batzen da jendea saldotan ala berezkoa du talde izaera? Merezi du ataka horretan Halek egiten duen bereizketa bergogoratzea (Hale, 2008). Halek desberdindu egiten ditu etnizitatea, banakoek mundua eta euren buruak etnien arabera sailkatzea eta politika etnikoa, nazionalismoa adibidez. Lehena munduaren konplexutasuna arintzeko baliabidea da, mundua (eta norbere burua) taldetan eta etnizitateari jarraituz antolatzera daraman «radar sozial» moduko bat . Eta ikuskera horren baitatik soilik eman dezake batek interesen kalkulurako saltoa, politika etnikoen esparrurakoa. Gainera, mundua etnizitatearen arabera antolatzeko joera giza eboluzioaren teoriarekin bateragarri dela argudiatzen du Halek, kategorizazio etnikoa egokitzapenerako lagungarria den giza garunaren mekanismo gisa ulertuz (Hale 2008, 51–52). Ez da, orduan, zuzenean munduan dagoen egitura sozial konkretu bati buruz ari, ezpada gizabereak garatu zukeen «sen» moduko batez gizatalde konkretuen arabera antolatzeko. Azurmendik ere antzeko bi plano bereizten ditu, batetik gizakiari berezko zaion izaera komunitarioa, bestetik joera horrek hartzen dituen egituraketa desberdinak. Hasteko, gizakia berez (naturalki) komunitatean jaiotzen dela defendatuko du. Ez dagoela indibiduo komunitate gaberik, alegia. Komunitate hori naturala da, beraz, ez interes edo kalkulu baten arabera eraikia, gizarte itunaren forman, adibidez. Beste era batera esanda, kontua ez da gizakiarentzat taldean parte hartzea hobea den edo ez; baizik eta izan ere ezin duela izan talderik gabe, sozialtasunik gabe. «Gizona abere bat da, borrokaria, eta une berean gizartezalea da. Soziala. De facto gizartean bizitzeak ez du esan nahi gizartea maite duenik. Elkartasunean bizi dela, esan nahi da. Eta bakardadean ezaindu egiten dela, komunikazio gabe.» (GBG, 97) Bere naturaren parte da izaki komunitario izatea, berak nahi ala ez. 70eko hamarkadako gizabereari buruzko bere lehen liburuetatik 2016ko Gizabere kooperatiboaraino mantentzen den ideia da gizakiak berezkoa duela taldekotasuna. Gizabere kooperatiboa liburuan, hain zuzen, sozialtasun horren oinarri naturalaz eman diren azalpenak aztertzen ditu, gizakiaren berezko lehiarako eta egoismorako joeraren defendatzaileetatik, berezko altruismo eta kooperaziorako joeraren aldezleetaraino. Darwinen lanari helduz, hark ezarritako paradigmak izan duen eraginaz ohartzen du Azurmendik. Biziagatiko borroka espezieen eboluzio printzipioa dela onartzeak lehiaren ideia lehen planoan jartzen du. Darwinen beraren idatzietan ere altruismoaren eta berezko taldetasunaren zantzuak egon badauden arren, darwinismoaren eragin nagusia izan da hain zuzen, lehendik ere bazetorren naturaren baitako borroka amaigabea metodo zientifikoz finkatzea (GKO, 12). Horrela laburbilduko du Darwinen eragina: «Aro garaikidean Darwinekin Naturak Ezjainko diaboliko baten itxura hartu du: munduaren zati guztiak elkarrekin etengabeko borrokan geologiatik biologiaraino.» (GKO, 28). Egia da Darwinengan ere kooperazio, talde izaera edota moraltasuna oinarri naturaletatik ulertzen direla zenbaitetan, ongi komunaren kontsiderotik hain zuzen (GKO, 36). Baina moraltasun hori komunitate biologikora mugatzen baita, erraz konbinatzen da taldeaz kanpokoenganako ezmoraltasunarekin. Azkenean, ikuspegi horretan, «moralak tribuaren bizi-borrokari zerbitzatzen dio (ez, esaterako, tribuaren barruan jendearen helburu espiritualen bati)» (GKO, 41). Moraltasuna, kooperazioa, lehiaren printzipioaren pean ulertzen dira ezinbestean. Naturala eta bizi-borrokaren printzipioa berdinduz moraltasunari leku estua geratzen zaio naturaren baitan. Hori da, hain zuzen, Thomas H. Huxley-ren eskutik planteatzen den auzia. Sozialdarwinismoak natura darwindarraren legeak sublimatzen baditu – inperialismoari edo arrazismoari bide emanez, besteak beste –, Huxleyk moraltasuna maila berean mantendu nahi baitu, ez dauka beste erremediorik aberezko natura eta gizatasunezko kulturak bi mundu desberdintzat aurkeztea baino (GKO, 56). Bizi-borrokaren printzipioa gizartera aplikatzearen kontra altxatzen da horrela, Alfred R. Wallace-k egin bezala. Baina paradoxa batean jausten da ber eran, morala naturatik badator ere, naturaren legearen aurka doala ikusten baitu. Eta horrela, moraltasuna, sozialtasuna abere naturala gaindituz bakarrik da posible Huxleyren ustez (GKO, 57-58). Antzeko tentsioan aurkezten da Richard Dawkins-en Gen berekoia (Dawkins 1976). Bertan egoismoak ez du kooperazioa ukatzen, baina berriro, bere menpean jartzen du (GKO, 81-82). Dawkinsen proposamenean gene berekoiek naturalki berekoi egiten dute gizakia, baina era berean, gizakia da horren aurka errebelatu daitekeen abere bakarra. Berriro ere natura eta kultura (morala) oposizioan ikusiz, gizakia bere naturaren kontra egin dezakeen abere gisa aurkezten da. Onberatasun hori jendea «ergelki» eskuzabala, errukiorra, laguntzailea nola den konturatzean ikusten da, adibidez (GKO, 88). Dawkinsen eskeman altruismo hori irrazionala da, egoismoa baita arrazoiak berez eskatzen duena. Goresgarri izatekotan ere, ez da gutxiago antinaturala izango gizaberearengan. Horrek guztiak eman lezake zerikusi handirik gabekoa nazioaren gaiarekin. Baina izan baditu elkarguneak eta askotan ez dira garrantzi gutxikoak. Esate baterako, modernismoak zein hautaketa arrazionalaren teoriek antzeko moduan azaltzen dute mobilizazio nazionalista edo identifikazio etnikoa: banako batzuen interesak asetzeko talde mobilizazio gisa aurkezten da nazionalismoa; nazioa eliteen asmazio irrazional baten modura, estatu egituren jabe egin eta boterea eskuratzeko. Eskema horretan, martiriak eta altruistak engainatutako jendea dira, euren pasio irrazionalen menpe dabiltzanak (oroitu Kedourieren nazionalista gazte konspiratzaileak, adibidez).32 Azurmendik, ordea, natura eta elkarren arteko borroka lotzeko joerari beste tradizio bat kontrajartzen dio. Piotr Kropotkin-en saiakera ekartzen du gogora, Darwinen ikerketetatik abiatuz moral kooperatiboa naturan oinarritzekoa: Kropotkinek ez du eboluzioa eta hautespen naturalaren printzipioa eboluzioarentzat ukatzen. Esaten duena da Huxleyk, eta Darwinen zenbait jarraitzailek, gaizki irakurtzen duela Darwin, eta hautespen naturalaren printzipioa oker interpretatzen duela, hori funtsean existentziako bizi-borrokarekin identifikatuz. Horrela Natura gerra etengabeko bat bihurtzen dute denona denekin, norbere biziraupenerako bakoitzak beste denak akabatu beharra dagoela. […] Nondik dauzkagu, orduan, sentimendu moralak, ongi eta gaizkiaren kontzeptuak, obligazioaren kontzientzia. (GKO, 60) Sentimendu morala aipatzea ez da kasualitatea. Morala, eraikuntza arrazional edo erlijiosoa izan baino lehen, gizakiaren berezko osagarri dela esaten du. Era berean, sentimenduei arrazoiari adinako balio funtsezkoa ematen die. Bere jarrera tradizio jakin batean kokatzen du horrela, Errenazimentuan hasi eta Hume, Spinoza, Kant, Adam Smithi jarraika (GKO, 66-67). Kropotkinek gogoratzen du Darwinek ere bizi-borrokarekin batera ematen dituela kideenganako sinpatia eta elkarlaguntzazko egintzen berri. Ondorioz, gertatzen da gizartean borroka eta kooperazioa, bietatik dagoela (GKO, 69). Hori da Kropotkinen abiapuntua, eta hortik eratortzen du moraltasunaren, solidaritatearen, eta, azken batean, komunitatearen naturaltasuna (GKO, 71). Borrokaren naturaltasun berbera duen elkar laguntze komunitarioa balioan jarri eta eredu bihurtzea da Kropotkinek bilatzen duena, gizarte hobe bati begira. Liburuan zehar Kropotkinen ildoari jarraitzen dio hurrengo orrietan, gaur egungo zientzialarien ikerketak baliatuz, erakusteko sentimendu moralak eta elkarlaguntzarako joerak naturalak direla bai gizakiarentzat, baita primateentzat ere. Behin eta berriz azpimarratuko du ideia: «Aberezko bilakaerak berak bihurtu zuen gizaberea elkarkoi, altruista, kooperatibo, homo sapiens izateratu baina askoz lehenagotik, eta eboluzionatu ahala geroz eta gehiago.» (GKO, 105) Baieztapen horien oinarri ikerketa ildo-desberdinak aurkezten ditu gero: «nitxo eraikuntzaren teoria» diziplinartekoa, Bowles/Gitinsen ikerketa biologikoa eta teoria ekonomiko kritikoa lotzeko saiakera edo eboluzioan zehar kooperazioa nola lehenetsi den azaltzen duen Martin Nowak-en lana (GKO, 107). Lan honetan Azurmendik seinalatzen dituen ikerlerro horien baliagarritasuna eta gaurkotasuna eztabaidatzea urrunegi geratzen da. Baina nazioari buruzko bere ideian leku garrantzitsua du kooperazioaren eta elkarteetan biltzearen naturaltasuna azpimarratzeak. Esan beharrik ez dago, noski, Nazionalismo Ikerketetan nazio hitzarekin ulertzen denetik distantzia handira dagoela hori guztia. Berak ere hala aitortzen du: «Abereen territorio konportaerak ezin esanaraziko digu, jabegoa besterik gabe naturala denik. Edo abertzaletasuna. Baina nekez esan liteke, jabegoak edo aberriarekiko atxekitasunak, naturarekin zerikusirik ez dutenik, eta alferrikako asmazio kultural soilak direnik, naturan inolako oinarririk gabe.» (GAH, 131) Berezko joeretatik joera horien egituraketa historikora, naturatik kulturara doan haria mahaigaineratzen ari da Azurmendi. Puntu horretan interesatzen zaiona gizakiaren izaera komunitarioa azpimarratzea da, berezkoa eta ez eratorria, ez hainbeste komunitate horiek naziotzat noiz har litezkeen argitzea. Gellnerrek tentu handiz bereizten ditu modernitate aurretik dauden elkarteak eta nazioak,33 beste premisa eta interesetatik hurbiltzen baita gaira. Beste hainbeste dagi Hobsbawmek ere atxikimendu protonazionala eta nazionalismoa bereizten dituenean. Azurmendik ez du ukatuko industrializazioak, kapitalismoak, munduaren ulerkera modernoak eta abarrek jatorrizko bulkada horrek hartzen duen forma historiko konkretuan eragina duenik. Baina komunitate forma desberdin horiek erradikalki bereizten direnean, Azurmendik gogorarazi nahiko du oinarrian dagoena gizabere taldekoi hura dela, bere lehiarako eta 33 Gellnerren ustetan nazio modernoa baino lehenago zeuden gizataldeak kulturak edo talde etnikoak eta estatuak ziren, baina horiek naziotzat hartzea mito nazionalista onartzea iruditzen zaio (Gellner 1983, 49). Gizabere hiztuna Dagoeneko aipatu dira nazioaz jarduterakoan ezinbestean agertzen diren elementu gehienak: tradizioa, moraltasuna,34 kultura, gizatalde edo komunitatea... Aipatu ez dudana, nahita, hizkuntzaren fenomenoa da. Ohikoa da nazioaz jarduterakoan ohitura komunak, kultura, lurraldea eta abarrekin batera hizkuntza propioa aipatzea. Halakoetan, hizkuntza beste elementuen parean geratzen da, nazioaren edo komunitatearen beste sinbolo bat gehiago balitz bezala. Azurmendiren pentsamenduan, ordea, hizkuntza gizaberearen oinarrizko aspektua da. Zinez, sozialtasunaren ifrentzua da hizkuntza; batera ematen dira gizaberearengan hiztuna eta taldekoia izatearen ezaugarriak. Hizkuntzaren naturaltasuna, haren animaliazko izaera, Azurmendik ez du bukatuta dagoen auzi gisara aurkezten. Gaiaren zailtasuna mahaigaineratzen du behin eta berriro, erantzun sinpleegiak alde batera uzteko. Ertz asko ukitzen ditu: animaliek hizkuntzarik ba ote duten, zein den hizkuntzaren jatorria bera, zer harreman dagoen arrazoiaren, pentsamenduaren eta hizkuntza konkretuaren artean edo zein den hizkuntzaren funtzioa bera, besteak beste. Bere ekarpenetan, ordea, oinarrizko ideia batzuen alde egiten du Azurmendik. Herder (HUM, 53) edo Humboldt gisako autoreen hitzak ekarriz, adibidez, joera bat behintzat azpimarratzen du: «Ez dago irudikatzerik batetik gizaki osoa (bere kontzientzia beteginaz), bestetik hizkuntza, gizakia tantaka asmatzen ari dena.» (HUM, 110) Hizkuntza eta kontzientzia, hizkuntza eta pentsamendua, elkarrekin harreman estuan dauden bi elementu direla defendatuko du. Harreman hori nolakoa den, berriz, hurbilpen desberdinak eskainiko ditu bere obran zehar. Gaiarekiko interesa oso testuinguru konkretuan sortu zitzaion Azurmendiri, eztabaida jakin batzuk hauspoturik. Eztabaida hori, aurreko atalean ikusi duguna, Euskal Herrian 70eko hamarkadaren bueltan zeuden herritartasuna, abertzaletasuna eta hizkuntza ulertzeko moduen artekoa izan zen. Azurmendik, hor bai, jarrera argia dauka: Txillardegiren ildotik, hizkuntzak mundua ulertzeko dugun moduan eragin zuzena duela defendatuko du hasieratik. Aldiz, jarrera horren aurka zegoen marxismoaren interpretazio jakin batentzat, hizkuntza ez zen komunikatzeko tresna soil bat baino. Horrekin eztabaidan hasten da Azurmendi gizaberearentzat hizkuntzaren garrantzia azpimarratzen. Hizkuntzak nolabait behartu egiten duela gizaberea esango du lan goiztiarretan, marko bat ematen diola bere nortasuna eratzeko. «Ikuspide horretan hizkuntzak ez dirudi «gainegitura» antzeko ezer (ezta kultura ere). Hizkuntza, gure organismoaren eboluzioan, haragi bihurtu da.» (GAH, 152) Hizkuntza gorputzeko beste edozein atal bezain berezkoa zaiola gizakiari, alegia. Gainegituraren aipua ez da kasualitatea. Euskal Herrian zein nazioartean, hizkuntza gainegitura, komunikazio bide gisa ikustea ohikoa zen garai hartan. Ez da ahaztu behar Kedourie, Hobsbawm eta abarren garaian gaudela. Nazioaren interpretazio modernista bete-betean iritsia zen Euskal Herrira, alde marxista «ez-abertzalera» batik bat. Gorago esan dudan eran, Recalderen lanak (Recalde 1982) bikain laburbiltzen ditu teoria modernistaren oinarriak, baita haren interpretazioa ere euskal abertzaletasunaz eta hizkuntzaz. Hizkuntza merkatuak edo estatuak bildutako komunitatearen komunikazio tresna da, objektua, beste zerbaiten eratorkia. Baina hizkuntza beste zerbaiten epifenomeno moduan ikusteak tradizio luzea dauka. Azurmendik berak egiten du haren errepasoa Aristotelesen Peri hermeneias-eko zati bat iruzkinduz (HUM, 35). Alde batetik, zerki edo gauzak leudeke, berdinak mundu osoan; bestetik, gauza horiek eragiten dituzten arimako afekzioak. Hirugarren datoz zeinu edo sinboloak, arimako afekzioak errepresentatzeko erabiltzen direnak. Gauzak, arimak eta arimaren afekzioak (ideiak) berberak dira mundu guztiarentzat; zeinuak (hizkuntza) dira konbentzionalak. Mendebaldeko filosofian hizkuntzaren ikuspegi hori, arimaren/kontzientziaren espresabide mekanikoa izatearena, modu batean edo bestean interpretazio ohikoena izan da Erdi Aroan eta modernitatearen zati handi batean zehar, zenbaitetan egun ere agertzen dela ahaztu gabe. Tradizio honetan guztian hizkuntza, harengandik menpegabe eta beregain dagoen eduki izpiritual baten zeinu adierazlea bainoago, komunikaziorako bitartekotzat hartzen da. Pentsamendu edo arimako afekzioek, beren errealitate propioa hizkuntzatik menpegabeki dute osoa. Hizkuntza, barneko errealitate haren (pentsamendua) kanpoko ontzi baten gisara begiesten da pentsamenduaren forma kanpotiko bat, filosofian Logikak estudiatzen duen a–, berak balio ezagutzaile edo ezagutza eratzailerik eduki gabe. (HUM, 37) Errenazimentuan horren aurrean Erretorikak indar hartu bazuen ere, modernitateak ideia garbi eta unibertsalen ideala berreskuratu zuen, Descartes adibide argi dela. Hitzek arrazoimen garbia iluntzeko joera dutela ohiko ustea izan zen lehen modernitatean zehar (XVIII. mendera arte), handik aurrera ere logika hutsa, hitzek kutsatu gabekoa, bilatzeko saiakerak falta izan ez direla. Pentsatzen bada modernismoak hizkuntza ikusteko duen eran nahiko nabaria da tradizio horren eragina. Hizkuntzak mundua ikusteko eran eragiten duenaren tesia dogma nazionalista irrazionalari atxikitzeko joera ia automatikoa aparte, hizkuntza komunitate nazionalen gainegiturako elementutzat hartzea da ohikoena. Gellnerren kasua adibide argia da. Gellnerrentzat hizkuntza nazionalak lanmerkatu industrialak behar duen langile masa elkarrekin komunikatzeko balio du. Hizkuntza txiki landugabeak estatuko hizkuntza kultuaren azpian urtzen dira modernizazioaren bultzadaz, gainditu egiten dira, eta homogeneizazio linguistiko bat ematen da. Langileek euren hizkuntzak bultzada horren eraginez aldatzen dituztenean ez da kode aldaketa bat besterik gertatzen, irismen laburreko kodetik («laster-elea») industrializazioaren behar tekniko-kulturalak betetzen dituen hizkuntza nazionalera. Horren aurrean, Smithek hizkuntza eta kultura aldaketa ulertzeko Gellnerren teoria mekanikoegia dela salatzen du; horretan hiztunen emozio eta desirak jokoan daudela gogoraraziz. Hutchinsonek, berriz, nazionalismo kultural askoren grina gogoratuko du, hizkuntza landuagoak aldamenean izanda ere, propioak landu eta modernizatzeko. Tresna soil bat izateko, atxikimendu biziegia sortzen duela erantzungo dute etnosinbolistek. Era berean egin du Azurmendik ere, lehen izkribuetatik, hizkuntzak errealitate materialaren sorkari mekaniko diren ideiaren kontra (HEM, 198-200). Bada nolabaiteko erdi bidea bilatu duenik ere munduko gauzen eta hizkuntzen arteko harremanean, «mentalesaren» kasuak erakusten duen bezala. Azurmendik mentalesaren hipotesiak dakartzan eztabaidei heltzen die, Jon Sudupe eta Luis Haranburu Altunarekin eztabaidan. Bi idazleek «logokraten» aurka egiten dute, hau da, hizkuntzak pentsamendua determinatzen duela diotenen aurka. Bi maila bereiziko dira: batetik sakoneko giza mintzaira unibertsal bat – mentalesa– eta bestetik hizkera konkretuak (euskara, ingelesa). Horrela jasotzen du Azurmendik Jon Suduperen aipua: (Logokraten) arabera, hizkuntzak gizonaren izaera determinatzen du, baina [H.A.ren arabera] hizkerak, hots, euskarak, ingelesak edo gaztelerak, ez du bere izaera determinatzen. Eragin kulturala du hizkerak gizonarengan, baina ez du determinatzen bere izaera ontologikoa. Hizkuntzak bai, baina hizkerak ez. Gizonaren izaera sakona ez datza hizkera baten baitan; gizonaren izaera kultural eta historikoaren zerikusia du hizkerak, baina ez du bere sakoneko izaera primordiala tankeratzen. (J. Azurmendi 2007, 93) Ikuspegi horri Azurmendik arazo dezente ikusten dizkio. Lehena da, hitza bera ekidin arren, azpian funtzionatzen duena eskema esentzialista dela, «metafisika neotomista txar baten esentzia eta akzidenteen eskemagaz pentsatua dago dena» (ibid.). Gizakia «abere huts» legez aurkezten du (eta ez Azurmendiren gizaberearen zentzuan preseski), inongo kultura, historia, harreman sozialik gabekoa, instintu hutsekoa, berdina lurraren eta historiaren luze zabalean, eskema mental esentzialekin. Horren ondorio ikusten du, halaber, Steven Pinker eta beste batzuekin gertatzen den suposizioa errepikatzen dela: kontsideratu beharra hiztunak hizkuntza konkretu horretan hitz eginik ere, pentsatu pentsamenduaren hizkeran egiten dela, Jerry Fodor-ek «mentalese» izendatu zuena. Azurmendik ez du hipotesia onartzen, «suposizio alanbikatuegia» eta «esperientzia arruntenari itxura guztiz iseka egiten diona» delako (J. Azurmendi 2007, 94). Azken batean, «mentalese» edo gogoera bat postulatzeak hizkuntza konkretuak berriro ere epifeno gisara ikustea dakar, gizakiaren antolaera unibertsal baten gainean etzaten diren bigarren mailako aldaerak. Munduko gauzak eta arimaren ideiak bere horretan diraute, adierazpideak aldatzen dira, berriro ere. Hizkuntzak mundu-ikuskera bat ematen duenaren tesiak, ordea, ideiaren, arimaren, kontzientziaren eta hitzen artean zegoen arrakala kentzen du. Normalean Erromantizismoaren tesia izan ohi da Nazionalismo Ikerketetan, nazionalisten oinarrizko ideietako bat (Herder aipatu ohi da beti), edo gutxienez tradizio alemaneko tesia. Izatez, ordea, pentsamendua eta hizkuntza nola uztartzen diren auziaren hasiera-hasieratik dago presente, Ilustrazioan bertan ere. Errepaso sakona egiten die sustrai horiei Azurmendik, Hans Helmut Christmann-en ideia ekarriz: alegia, hizkuntzaren mundu ikuskeraren tesiaren jatorria Erromantizismoan ez, baina Ilustrazio europarrean bilatu behar dela (HUM, 215). Tradizio frantsesera mugatuz, Condillac eta Rousseau aipatzen ditu Iraultza garaian ohiko ideia zela erakusteko. Gero, Bertrand Barère eta Grégoire abadearen hizkuntza politika jakobinoa aztertzean, tesi berbera ikusten du oinarrian. Kritikoagoa da, ordea, kasu horretan: «Ez legoke horri buruz zer esanik, filosofoon autoritatearen itzalpean egiten duena, autoritateon filosofiaren manipulazio politikoa ez balitz zuzen-zuzen.» (HUM, 220 eta hurr.) Izan ere, hizkuntza bakoitzak mundu ikuskera bat ematen duenaren ideia, Grégoirerentzat, patoisen pentsamendu iraultzailea emateko berezko ezintasunaren froga bihurtzen da. Antzeko da Barèrerentzat ere. Bientzat, estatu iraultzaile demokratikoan ezin da pentsatu beste mundu ikuskerarik egon behar duenik, iraultzailea (frantsesa) ez bada.35 Hizkuntza aniztasuna monarkia eta feudalismoaren hondakin bat besterik ez da ikuspegi horretan. Azurmendik egiten duen errepaso hori ikusita, gutxienik harrigarria da mundu ikuskeraren filosofia hori Erromantizismo alemanari egoztea. Are harrigarriagoa da, hala ere, ikustea Gellnerrek nazionalismo homogeneizatzailearen zergatiak azaltzerakoan emandako argibideek pentsamendu jakobinoarekin duten antza, nazionalismoaren eredu bakartzat Frantzia iraultzailea hartu eta arau soziologikora jaso izan balu bezala. Azalpen horretan hizkuntzen berezko ezintasunak beharrean arrazoi utilitaristak aldezteak desberdintasun puntua jartzen badu ere, antzekotasunak handia izaten jarraitzen du. Izan ere, hizkuntzak aintzat hartzeko zilegitasuna ez dago euren baitan, estatu moderno baten hizkuntza bilakatzeko zori historikoa izan duen edo ez begiratzean baizik. Eta oinarri filosofiko horretatik abiatuz ezinbestean geratzen da konprometitua nazionalismoa ulertzeko modua. Hizkuntzaren mundu ikuskeraren edo, nahiago bada, hizkuntzak pentsamenduan duen eraginaren ideia Azurmendik beste era batera jorratzen du, Humboldten ildora gehiago hurbilduz. Hain zuzen, horixe da bere liburu garrantzitsuenetako baten gaia, Humboldt: hizkuntza eta pentsamendua (HUM). Bertan, aurreiritziak deseraikitzeko deia egiten du lehen-lehenik: Hizkuntzak egiten al gaitu? Aurreiritzi asko dago kapitulu horretan. «Hizkuntza partikularrak –hots, euskarak, ingelesak – ez du inoren izaera, zerizana determinatzen», protestatzen dizute azkar asko, hizkuntzazko mundu-ikuskerarik aipatu orduko. Gizakia abere mintzoduna dela nornahik onartuko dizu, baina hizkuntza partikularrak gehienez ere eragin soziologiko edo kultural azaleko bat izan dezakeela pertsonen gainean, ametituko dizute, baina inola ere ez duela ukitzen nortasun sakona, gizatasuna: esentzia (berba hori saihestu egingo dizute, baina horixe da hizkuntza partikularrek ukiezina suposatzen dizutena, «mintzodun» izate abstraktu, hots, esentzialaren erreserba platonikoa: euskara, ingelesa, mintzodun izatearen akzidenteak baino ez dira. Gero besteak dira esentzialistak!)... Ematen du hizkuntzaren mundu-ikuskeraren hipotesiak beldurra eragiten duela, herriak eta kulturak (hizkuntzak) bata besteagandik banatu eta bakandu beharko balitu bezala, mundu diferenteetan biziaraziz, gizadia elkarrekin komunikaziorik gabeko Robinson irlen 35 Antzeko ondorioa ateratzen dute Xabier Irujok eta Santi Urrutiak autore berberak aztertuta. Hizkuntza frantsesaren ideologia horietatik abiatuz Estatuan zeuden gainerako hizkuntzen aurkako politikak eta legeak ezarri zituztela frogatzen dute euren A Legal History of the Basque Language azterketan (Irujo eta Urrutia 2009). artxipelago bat bihurturik (herri/hizkuntza bakoitza monada bat bere baitan itxita); eta, okerrago, hizkuntzen eta herrien artean hierarkia bat ere agerraraziz hizkuntzazko mundu-ikuskeraren kalitate hobe ala eskasagoaren arabera herri/hizkuntza/kultura gorago ala beheragoetan. (HUM, 213) Kedouriek horrela deskribatzen du doktrina nazionalistako hizkuntzaren filosofia. Aldiz, Azurmendik Humboldtekin aurkezten duen ideia ez da hori, ezta hurrik eman ere. Hasteko, espresuki ukatzen du tesia politikoa izatea (HUM, 214). Inoiz ez du ondorioztatuko hizkuntza batek hiztuna bere baitan itxiko duenik. Lehen sozialtasunarekin aipatutako operazio berbera egiten du, Haleren bi pausutako eskema bera. Gizaberea hiztuna da berez, ezin du hizkuntzatik kanpo bizi. Hizkuntza hori ez da arau aprioristiko batzuen multzo abstraktua, bere historia, tradizioa, belaunaldien esperientzia pilatua dauka; bere kultura beti konkretua eta historikoa da. Baina hiztuna hor kokatzeak ez du pentsamendua muga horietara hertsatzen; aitzitik, oinarri horretatik abiatuz jalgitzen da mundura bere ibilbide propioa eratuz. Hizkuntzak, Halerentzat etnizitatearen oinarrizko elementuetako bat, mundu sozialean jartzen zaitu; handik aurrera hasten da gizaberearen nortasun-abentura. Ikus dezagun Azurmendiren ideia hori nola josten den pausoz pauso. Jada 1971rako hizkuntzaren eta pentsamenduaren batasuna egon badagoela defendatzen du Azurmendik. Auzia batasun horren modua litzateke, orduan (HEM, 212-213). Batasuna faltsutzea hura muturrera eramateak ekarri dezakeela abisatzen du: hura absolutizatzea litzateke gaizki-ulertuetarako bide bat, hizkuntza determinante guztizko eta bakartzat joz; baita, kontrako bidean ere, haren eragina erabat gutxiestea, gehiegi erlatibatzea, alegia. Adam Schaff filosofo poloniarra aipatzen du garaiko erreferentziatzat: haren ustez, hizkuntzek, duten abstrakziorako gaitasunari esker, bizimoldeek sortzen dituzten esperientziak pilatu eta nahasi egiten dituzte. Hiztunen geografiak, giroak, lan-premiek, ondasun-motek eragindako abstrakzioek osatzen dute, horrela, hizkuntza bakoitzaren nolakotasuna (HEM, 214). Bizimoldeak eramaten du hizkuntza norabide baterantz eta, era berean, hizkuntza horrek sortutako kategoriek jartzen dutela gizaberea ere norabide batean. Baina, hizkuntzetan sortutako kategoriak historikoki erlatibo izanik ere, alde batetik, hizkuntza horietan objektibo lirateke (hiztun guztiek partekatzen dituztelako hein batean), bestetik, gainontzeko hizkuntzetan emangarriak diren ideiak adieraziko lituzkete, nahiz eta itzulpen erabatekoa ezinezko izan. Unibertsaltasunaren eta diferentziaren (patikulartasunaren) auzia mahai gainean dago honezkero. Atentzioa ematen du, ideia horiek Humboldti buruzko liburuarekin konparatuz gero, auziak banan-banan nola errepikatzen diren ikusteak, 40 urte beranduagoko eztabaidetan berrituta. Azken batean, Azurmendik ez ditu ikerketa eta eztabaida zientifiko partzial txikiak aztertzen, nahiz eta askotan horietan oinarritu. Horiek planteatzeko moduari heltzen dio normalean, filosofiatik hurbilduz. Horregatik, hizkuntzaren sinkronia eta diakronia, kategorien erlatibotasuna eta unibertsaltasuna eta antzeko harreman dialektikoak nondik eta nola planteatzen diren galdegingo du. Horixe da, hain zuzen, Hizkuntza, etnia eta marxismoan Schaffekin egiten duen kritika: zenbait marxistek uko egiten dietela aski onartuak dauden hizkuntzaren zenbait eragipen aintzat ere hartzeari, XIX. mendeko postulatuei eustearren (HEM, 218).36 XXI. mende hasieran Humboldt oinarri hartuta mundu ikuskeraren tesiaren errepaso sakona egiten badu, topikoek irauten dutelako da, besteak beste, Nazionalismo Ikerketetan. Topiko horien gainean eraikitako lanak hanka-motz geratzeko arriskua dutela usteko du Azurmendik, gizakiaren edo kulturaren ikuspegi murritzegia erabiltzeagatik naziotasunaren dimentsio guztiak kontuan ez hartzea lekarkeelako. Eta kritika horrek berdin balio du euskal edo espainiar azterketentzat zein modernismoa oinarri duten ikerketa akademikoentzat. Humboldten pentsamendua aitzakia hartuta, beraz, uste errepikatu horien kritika egin nahiko du Azurmendik. Ideia ulertzeko lehen pausoa filosofia modernoaren momentu erabakigarrietako batean kokatzen du, Kantetik Humboldtengana doan haria ikertzean (HUM, 12 eta hurr.). Interesgarria da ikustea Kedouriek aztertzen duen garai historiko eta pentsamenduaren bilakaera berbera hizpide hartuta ere, guztiz bestelako ondorioak nola ateratzen dituen hemen. Bientzat abiapuntua Kant izango da, baina hortik aurrera ezin dute balioespen kontrakoagorik izan. Filosofia berriak ezagutzaren filosofian goitik beherako aldaketa bat ekarri bazuen, hartarako baldintzak subjektuarengan jarri zituelako izan zen. Hemen gaian sakondu ezin bada ere, esan daiteke jada ez dela, alde batetik, munduko gauzak eta, bestetik, arima hartzaile pasiboa egongo. Gauzek ez dute arima era batera edo bestera afektatuko; «arima» horrek, subjektu ezagutzailea hemendik aurrera, sentsuek jasotzen duten informazioa antolatzeko bere forma dauka, bere kategoria transzendentalekin. Alabaina, Kanten ni transzendental hori ez da adimen bat, ez arima bat; da ezagutza oro posible izan dadin aurrebaldintza bat, munduan leudeken (berbaitango) gauzen eragina ezagugarri diren objektu bilakatzen duen galbahe moduko bat. Gizakiak ezagut dezakeen errealitatea, horrela, subjektu transzendental horren prismatik pasata eraikitzen den objektu multzoa litzateke, subjektua bera horren aurrebaldintza dela (HUM, 89). Humboldten subjektua Kanten iraultzaren ondorio da, baina bere bilakaera propioa du Kantengandik: Kantek subjektu transzendentala eta adimenaren kategoria eta arrazoimen hutsaren printzipioak ipini dituen tokian, hizkuntza ipiniko balitz, munduaren eratzaile, kreatzaile, subjektuaren hipostasi? Humboldten hizkuntzaren filosofia gaizki ulertzen da jarraikitasun hori kontuan hartu gabe. Kanten arrazoimena (adimena) bakarra da, eta ez du jendarte bizitzarik, ez historiarik; unibertsal abstraktua da. Humboldtek gizaki askotariko, historiko bizi, bariatuan bilatzen du subjektu traszendentala. (HUM, 22) Humboldt oinarri hartuta, Azurmendik ere itzuli bera ematen dio Kanten subjektuari. Hizkuntza, adimenaren edo beste ezein subjekturen (klase, arraza, nazio...) adierazpide, objektu, epifenomeno izan beharrean, bera jartzen da subjektu gisa. Alabaina, subjektu hori ez da behinolako ni kartesiar gotorra izango, ziurtasunaren aingura; aldiz, hezur-haragizko gizabere konkretuen arteko elkarreragin-multzoa izango da: Garaiko inguru filosofikoan eskandalua ematen du Humboldt-en ni hauskor, iheskor, kasik postmodernoak (postnietzschearrak), ez gauza, ez kontzeptu, zeinu puntual huts bat berbetaren jarioan, nolabait berriro Hume-rengana itzultzen gaituenak: hizketak ezarria, baden ez denezko, irristakor, aldabera, ez leku eta ez entitate propio jakineko (oraingo nia gero hi bilakatzen da solasean), haren errealitatea solasarekin batera sortzen da eta desegiten da ilusio baten antzera, isurian beti, joan-etorri, agertu-desagertu, iraunbakotasun huts. Ez da ni –nigabetasun– budista bat, alabaina. Bere presentzia du, eraginkorra. Izpiritua bezala, ekintzetan ageriratzen da, hau da, ekintza da hautematen dena, eta asmatu egiten da nia han ezkuta-agertzen ari, misteriotsuki ahaltsu. Nia beti eginean dago (banakoa, nazioa, gizadia), beti izatera bidean, inoiz ez bukatua, bilakaera geldigabean dabil, helburua ordea nia bera besterik ez dela. Ezer ez da, izan. Ez da substantzia bat, historia bat da. Erlazio bat. Hitz bat, besterik ez, kostarik gabeko hizkuntzan igerian. (HUM, 105-106) Pasarte erdi-poetiko horretan daude gizabere hiztunaren ezaugarri nagusiak. Subjektua hizkuntza bera da, baina hizkuntza hori ez da gizabereari lepora lotzen zaion uztarria, eragiten dion indar bat baizik. Berak ematen dio munduan egoteko modua, berak ahalbidetzen du giza bizitza eta komunikazioa. Hizkuntzak eramaten du nahaski aurkezten zaion zerki anonimoa, objektu jakin bat izatera arimarentzat. Hau da, mintzaera kantiarrean, hizkuntzak bihurtzen ditu zernahiak objektu, zerbaitak zer adigarriki eratu. Bestela esan, hizkuntzak jasotzen ditu inpresioak objektibotasunera, hau da, arimarentzat objektuak izatera, hots, arimaren gain, kanpotikoa bezala, botere bat, «eragipen arrotz bat» bihurtzera. Arimaren gainean honezkero botere bat bilakatua den objektu hori – kontzeptuahitzean errotzen da. (HUM, 79-80) Hizkuntza ziurgabetasuna gutxiagotzeko tresna gisara agertzen da ia literalki, Halek etnizitatea aurkezten duen bezalaxe. Eta etnizitatearen antzera, hizkuntza ere ez da zerbait indibiduala, objektibatua agertzen baita beti, bi subjekturen artean objektuak partekatzeko gaitasunarekin. Baina era berean, hizkuntzaren agerpen oro, hizketa ekintza guztiak gizabanako konkretuek eginak dira, banako bakoitzak beste banakoentzat eginak. Hizkuntzaren eragina bi ertzetakoa da orduan, gainontzeko hiztunekin partekatzen duzun esanahi eta ikuskera multzo bat ematen dizun bezala(objektiboa), hizketa guztiz indibiduala garatzen uzten dizulako (subjektiboa). Anbibalentzia hori hiztun singularraren eta hiztun komunitatearen arteko dialektika da, finean. Gogora dezagun nola, mundu sentigarriaren begiespenari lehen unetik datxekion subjektibotasun parteagatik jada, banako bakoitzak mundu-ikuskera propio bat ordezkatzen duen hizkuntza baino lehendik ere. Subjektibotasun hori (bakoitzaren sentsibilitate modua, irudimena, interes intelektual espezifikoak, etab.) hizkuntzaren hastapenetan jarraitzen da, indibidualean hala nazionalean, gero komunikazio arruntean eta historian mundu-ikuskera egin baten moldea hartuz doala. […] Inolaz ere ulertu behar ez dena da hizkuntzak inoren, ez pertsonen ez herrien, pentsamendu edo adimena berak sortuko lukeelakoa, eta ezta, zorrozki, pentsamendua lotu ere. Kreazio poetikoa, filosofikoa, sorkuntza artistikoa bezala, izpirituaren ariketa librea da. Beraz, ez dago hizkuntzaren hertsaketa, premiaketarik; hizkuntzak behartuko lukeen munduaren ikuskera gatiburik. (HUM, 235-236) Dagoena da, alde batetik, hizkuntza konkretu bat bere kategoria eta esanahiekin munduaren informazio anabasa ulergarri egiten diona hiztunari eta, beste aldetik, gizabere hiztuna, kategoria eta esanahi horiek modu librean erabiltzen dituena ideia berri eta propioak emateko. Eta, era berean, dagoena da, hizkuntza bateko hiztunen artean dagoen intersubjektibitatea bezalaxe, hizkuntza desberdinen arteko intersubjektibitatea. Hizketa pertsonal librea eta hura hizkuntzakideei nahiz besteetakoei ulertarazteko grina, hain zuzen. Hizkuntza baten baitan sortzea ariketa librea dela defendatzeko dago idatzita «Hizkuntza, askatasunaren espazioa» artikulua (J. Azurmendi 2007). Izan ere, ohikoa baita, esana dagoen eran, hizkuntza batek pentsamenduan eragiten duela defendatzen duenari determinismoa leporatzea. Alabaina, Azurmendik hainbat erreferentzia ekartzen ditu kontrakoa argudiatzeko, nahiz eta erantzun absoluturik ez daukan. «Hizkuntza eta pentsamenduaren erlazioa oraintxe asko ikertzen ari den arlo bat da; ez, inola ere, argitua dagoena jada.» (J. Azurmendi 2007, 89) Autore horiekin aipatu tesiaren eta determinismoaren arteko lotura zuzena erlaxatu nahi du, tarteko bideak badaudena azalduz. Horrela, George Steinerren bitartez, esango du hizkuntza dela hain zuzen gizakia bere gorputzean dauzkan kode deterministetatik askatzen duena, hura beste abereetatik bereiziz (J. Azurmendi 2007, 85). Gizakiaren aberetasuna eta hizkuntzaren naturaltasuna ez dira baztertzen, baina aberetasun horretatik sortutako hizkuntzak gainontzeko animaliengandik desberdina den mundu bat sortzen duela iradokitzen da. Izan ere, orain Emile Benveniste-ri eta Víctor Gomez-Pin-i jarraika, azpimarratuko du hizkuntza informazioa transmititzeko tresna soil gisa ikustea motz geratzen dela, horretarako kode mugatu bat nahikoa baita; hizkuntzaren bitartez, ordea, bizi ingurune materialarekin eta uneko determinazio biologikoarekin zerikusirik ez daukan munduak espresa ditzake gizabereak (J. Azurmendi 2007, 88). Azken finean Adam Schaffekin aspaldi esana zeukan ideia berritzera dator Azurmendi, hots, hizkuntzak abstrakziorako ematen duen gaitasunarekin, amaigabeko ahaltasun jarioak eta hizkuntzaren gainean gogoetatzeko posibilitatea (abstrakzio bikoitza) dela bereizgarri gizaberearengan (HEM, 202). Abstrakzio horri esker gizakiak galderak egin litzake, artikuluan Karl Lowith-ekin dioen moduan (J. Azurmendi 2007, 89). Horrela, emanikoa auzikatzen da, ez da onartzen jasotakoa gainezartzerik, aldiz, hura egokitzen saiatzen da, distantzia hartze horrek bere naturatik, bere baitatik, aldentzea ekarri badezake ere. Kontua da datu gordinetatik distantzia hartzeak fikzioak sortzeko gaitasuna ematen diola gizakiari eta horrek beste plano bat irekitzen diola. Metaforak sor ditzake inguruko esperientzietatik abiatuz, fikzioak, irrealitateak (naturan ez dauden errealitateak), gezurrak. Gezurrez gezur, hizkuntzak munduaren hieroglifoa eraikitzen du, historia eraikitzen du, datu gorrien «errealitatea» gainditzen eta berregiten du, utopia giza bizitzako errealitate bihurtzen du. […] Hizkuntzan, eta hizketan, gizakiak bere burua eta bere ikuspidea esaten du gauzak baino gehiago. Eta bere asmoen zerbitzuan erabiltzen ditu hitzak. Hitzak beren-beregi manipulatzeko politika, politikan bezala eguneroko solasean dago, eta filosofia eta teologian ere. (103) Baldintzak, ahalerak, denbora desberdinak… hizkuntzan agertzen dira eta lege mekanikoen eta beharrizan fisiologikoen giltzarrapoa irekitzen dute. Horiek guztiak hizkuntza guztietan daude, baina bakoitzak bere modura antolatzen du. Ondorioa ez da itxitasun determinatua, errealitatera leiho desberdinak irekitzea baizik: Seguru asko ez da komeni hizkuntza bakoitzaren mundu-ikuskeraren tesia bandera bihurtzea. Ez da komeniagoa horren panikoa, politikoa batik bat. Ez baita inhumanoa pentsatzea, hizkuntza bakoitza bere prehistoria eta historiaren fruitu dela; bakoitzak dauzkala bere era, bere baliabideak, bere fikzioak eta fikzioen memoria: bakoitzak bere modura ahalbidetzen duela eta gauzatzen duela askatasuna. (105) Hizkuntzak irekitzen duen aukera infinitu horrekin zer egin, nola ekin hizkuntzarekin, norberaren interes, balio eta esperientzien menpe egongo da, gainontzeko gizabereekin harremanetan sortzen zaizkion egoeren katean. Azurmendirentzat ikuspegi horrekin ahalbidetzen da hizkuntzaren osatzen duten komunitatearen – eragina guztiz ukatu gabe banakoaren askatasuna mantentzea. Abere hiztun eta komunitarioa Orain arte ikusi ditugun hiru aspektuak – gizakiaren aberetasunarena, sozialtasunarena eta hiztun izatearena – gizaberearen oinarrizkoak dira. Behin baino gehiagotan azpimarratzen du Azurmendik Aristotelesen gizaki kontzeptuan ez direla gizakiaren ezaugarri desberdinak zenbatzen, ezpada ezaugarri beraren alde desberdinak adierazi. Horrela, abere izan eta hitz egiten duen izaki hori, hitz egiteagatik beragatik da komunitarioa, soziala. Era berean, hiztun izateagatik da arrazionala gizaberea, logos hitzaren jatorrizko esanahia berreskuratuz. Aristotelesen definizio maiz errepikatu honek –zoon politikon kai logon ejon, zehazki: abere hiritar eta mintzoduna– ohartxo bat behar du. Gizon-emakumea ez da hitz egiten duen aberea soilik, baizik ere hitz eginez hiria sortzen, fundamentatzen duena; hau da, elkarbizitza bat, barbaroena ez bezala, denen artean adostua eta librea. Hitz egitearen ekarpena da hiria; hitz egitearen sorkuntza gizonemakume zibilizatua bera, politikoa. (J. Azurmendi 2007, 87–88) Ez da hemengo lana esaldiaren interpretazioa zenbateraino den egoki edo ezegoki ebaztea. Interesatzen zaiguna da ikustea Azurmendirentzat gizabereari berez datorkiola hiztun eta politikokomunitario izatea. Eta hori azpimarratzen du Azurmendik, Aristotelesen barbaro/ez-barbaro bereizketa kritikatzean John Searle-ri jarraika; Aristotelesentzat barbaroak erdi-hiztun, erdi-arrazional eta, beraz, politikarako ezaskiak baziren, Azurmendik barbaroak ere errekuperatu egingo ditu. Datorren pasarte honetan aipatutako ideia guztiak txirikordatzen dira: Norbaitek hitz egiten duen hizkuntzak, hura, komunitate, kultura, historia batean txertatzen du. Horrela ulertu behar da urteotako Txillardegiren kritika ere askatasun existentzialistari, «absolutua», indibidualista. Askatasuna ez da bakarka eduki edo erdiets genezakeen deus; lagunekin batera eta lagunekiko lotura artean –loturei eskerrak!– irabazten dugu. Aristoteles-en esana, gizakia abere logiko eta politikoa omen dela, errepikatu ohi da; ia beti ahaztuz, esaldi horretan hitz biok sinonimotsuak zirela harentzat. Logosak komunitateko abereak egiten gaitu, taldekoak soil gabe (ardiak edo inurriak legez). Gure ahoko hitz bakoitzean unibertso baten –Logos – oihartzuna durundiatzen da. Mintzatzen dugun hitz bakoitzean hildakoak entzuten dira –arbasoak. Garaikide biziak mintzo dira, familia, non ere baitugu hitz egiten ikasi; lagunak, zeintzuekin ere komunikatu ohi baikara, hitz horiekin elkar ulertuz eta mundua geureganatuz. Lagunek ulertuak izateak bihurtzen ditu nire hitz-hotsok hizkuntza. Gizakiaren hizkuntzazkotasuna, ordea, ez da behin bateko gertakari bat bukatua dagoena. Alde batetik, beti hizkuntza ikasten ari gara (batez ere euskaldunok!). Haurrak hizkuntzarekin batera ikasi du bera eta bestea bereizten, ingurua «ikusten», klasifikatzen, «logika» erabiltzen, arrazoitzen eta argudiatzen, eta nor izaten. Eskolan hizkuntza ikasten jarraitzen du, eta hizkuntzarekin bereganatuko ditu jakintzaren edukiak eta harreman sozialak. Irakurtzen dugun egunkarian, nobelan, entzuten dugun konferentzia, irrati-trasmisio, bertso-saio, antzerki, film bakoitzean, hizkuntza ikasten ari gara. Bestetik, geu ere hizkuntza egiten, sortzen ari gara, mintzatzen edo idazten dugun oro. Hizkuntzan bizi gara, eta hizkuntza – komunitate – horren konbentzio edo usadioaren arabera ebakiko dugu natura, antolatuko ditugu kontzeptuak, eratxikiko ditugu esanahiak: ezin da hitz egin, hizkuntzan bideratua dagoen bezala baino (hizkuntzaren aurka denean ere) – eta horrekin ez da esaten hizkuntzaren presoak garenik. (HUM 321-322) Lehenik eta behin, ohartzen garena da Azurmendirentzat hizkuntza ez dela arau gramatikal multzo bat hiztegi batekin. Hizkuntza bizia bere manifestazioetan ikusten da, elkarrizketetan, ekitaldi komunitarioetan, gizartean. Gizaberearen sozializazioa azaltzen du, hori hizkuntzaren bitartez eta hizkuntzan egiten baita. Eta ohartzen du hizkuntza, hiztun komunitate bizi hori, ez dela abstraktu eta hutsa, ez dela edozein gizarte, beti komunitate konkretu bat izango dela: bere indar eta miseriekin, bere iraganeko memoria eta etorkizuneko asmo multzoekin, bere botere harreman eta instituzioekin. Horrela ulertuta, zail egiten da hizkuntza eta kultura bereiztea eta, askotan, badirudi Azurmendik berak ere ez dituela garbiki banandu nahi. Gainera, hizkuntzaren ikuspegi zabal horrekin hurbildu egiten da Hutchinsonen komunitate kulturalera, hizkuntza ez baita objektu gisara tratatzen (sinbolo nazionala), subjektu bezala baizik (hiztunen komunitatea bera). Hutchinsonen kulturalistek ez dute hizkuntza bakarrik lantzen, komunitatearen mundu sinboliko osoa baizik. Azurmendik gogorarazten duena da lanketa hori ere hizkuntzan egiten dela. Horren guztiaren adibidea datorren pasarte honek jar lezake, erakusten baitu Azurmendik zer ulertzen duen hizkuntzak ematen duen mundu horrekin: Euskarazko nobela batek izenburua «Berriro igo nauzu» baldin badu, euskarazko irakurlearentzat Lizardiren oihartzun ilun bat entzunabartzen da hor. Titulu horren gaztelaniara itzultzeak berez ez du neke handirik; baina gaztelaniaz Lizardi ez da entzungo, alegia, ezingo da entzun. Berdin da, euskaraz ere den-denek ez dutela igarriko; baina egon hor dago. Ezein hiztun ez da hizkuntza osoaren jabe. Hala ere, posibilitate hori Lizardiri antzematekoa, euskaran badago eskainita; gaztelanian, ez. (HUM, 324) Baina hizkuntzak ez du gizaberea gizarteratzeko, kulturaren jabe egiteko, bidea bakarrik jartzen. Norbanakoek elkarrekin dituzten harremanak ere bideratzen ditu. Harremanen sarea osatzen du: Hizkuntzaren funtzioa komunikazioa dela, ez dago dudarik. Baina, haur txikiari so, badirudi, hizkuntzaren aurren-aurreneko betekizuna, zerbait komunikatzea baino lehen, norbaitekin komunikatzea dela, harreman soziala sortzea eta antolatzea; Humboldtegaz esateko ni, hi eraikitzea. Hizkuntzak, gauzen mundua taxutzen duen bezala, giza harremanak eratzen ditu, giza unibertsoa egituratzen du. Eta gramatika horretako hizkuntzetan ni, hi, ha-rena bezala antolatuko da mundua. (HUM, 310) Giza unibertso horretan, noski, hizkuntza bereko hiztunak eta beste hizkuntzetakoak sartzen dira. Hori gogoan izanda, nabarmentzekoa da Azurmendik nola erakusten duen Humboldten saiakera giza ezagutzan objektibotasuna hizkuntzaren bitartez oinarritzeko. Itxura batean zuzenean loturarik ez badago ere, ohartzekoa da giza ezagutzaren objektibotasunak hizkuntza desberdinen arteko zubiak inplikatzen dituela. Leibnizen monadak bezala, hizkuntza guztiak guztiekin harremanetan daude, guztiak guztiengan eragiten eta eraginak izaten ari direla, zuzenean ala artekotuki. Itsasoak nola, hizkuntzak ere hala egiten baitu, herriak banatu eta aldi berean elkartu; ezerk ez du gizadia gehiago eta sakonkiago batzen, banatzen duen hizkuntza berak baino. Gizadia dagoenez gero, talde, adin, sexu, herri, nazio guztiak hizkuntzaren bidez elkarri eragiten ari zaizkio, gizatasunaren mundu ideal komun bat denen artean eraikitzen. (HUM, 83) Abiapuntu filosofikoa beraz, hizkuntza guztiek guztiekin harremana dutela da. Harreman horren posibilitatea gizaberearentzat, de facto, hizkuntza konkretu bat izatea da. Hau da, eman lezakeenaren kontra, hizkuntza batek ez du inor bere mugen itxituretara lotzen. Hizkuntza konkretu bat izateak irekitzen du beste hizkuntzetarako atea, gizabereak ezin baitu hizkuntzaren batean ez egon. Horrela, objektibitatea, ez da berez datorren zerbait, une oro bilatu behar dena baizik, elkarrizketan, harremanak bilatuz eta eraginez: Horrekin esantsua dago, objektibotasuna –Humboldt-en zentzuan– ez dela puntu finko batean erdietsi eta bukatua gelditzen den zerbait, baizik eta prozesu etengabe bat, helburu bat, zer ere ari baitira banakoak zein nazioak eta gizadi osoa eraikitzen erlkarlanean, izpirituaren lan azkenbakoa. Objektibitatea eginez doa giza historian. (HUM, 84) Norbanakotik hasi eta gizadi osoraino, objektibitatea azken helburu gisa aurkezten da. Indibiduoa bera munduaren aurrean irekitzen den ikuspuntu singularra da, hizkuntzaren bitartez harremanetan jartzen dena beste indibiduoekin. Elkarrizketa horretan finkatzen da, norbanakoen ikuspegien artean, lehen objektibazioa. Beste plano batean, hizkuntza bateko hiztunek euren arteko elkarrizketa eta harremanekin egiten dute hizkuntzaren objektibazioa, aldakorra izanik ere sinkronikoki zein diakronikoki, munduaren aurrean esperientzia eta historia bat gordetzen duena. Eta era berean, herrien arteko harremanek, (hizkuntzazko) munduaren ikuskera partzial horien arteko zubiak eraikiz, gizadiaren batasun bat bilatzea ahalbidetzen dute (HUM, 85). Objektibotasuna eginbehar bat izateak esan nahi du ez dela nahitaezkoa. Harreman horiek nolakoak diren, mundu ikuskera bakoitzak zenbateraino lantzen eta errespetatzen diren, halakoa izango da azken emaitza. Hizkuntzak, norbanakoari indibidualki zein hiztun komunitateari, mundua ikusteko bidea jartzen dio, leihoa irekitzen du. Ikusi, ordea, mundua ikusi gabe ematen du hizkuntzak; ikustea etorkizunari begira egiten den gauza da, norbanakoak egin behar duena unean uneko bere asmo, testuinguru eta balioekin: Ikus-keratik ikus-ketara arrunt aldea badago, are gehiago dago hizkuntza baten ikus-kera edo lexiko eta gramatikatik herri horren filosofia eta jakintzara. Hizkuntzak perspektiba bat, ikuspegi bat ematen du, nola ikusi, baina ez du ikusita ematen: ikusi norberak egin behar du, eta are gehiago ikusitakoa interpretatu eta ulertu. (HUM, 346) Hizkuntzaren eta pentsamenduaren arteko lotura gizaberean egiten da, ikusketa prozesu horietan, praxian, hain zuzen. Azurmendik hiru elementu horiek aintzat hartzen duen bidea hobesten du, aspektu bakar bat lehenetsi beharrean: Zergatik ez hain zuzen dialektikoki, batzuetan pentsamendua eragile hizkuntzan, eta lantzean behin hizkuntza eragile pentsamenduan, hastapenak iradokitzen zuen moduan, jokalege zurrun aurredeterminaturik gabe? Pentsamendu marxistan – hobeto esanda engelsistan, kasu honetan – badago ikuspegi bat promesatsua, hizkuntza eta pentsamendua hirugarren elementu batekin batera kontsideratzekoa, hirurek elkarri eragiten diotela: hizkuntza, pentsamendua, eta gizaberearen bilakaera (ontogenesia) eta praxi soziala, non ere baitago aurreko bien arteko jokoa. (HUM, 292) Azurmendiren ikuspegi hau guztia, hizkuntzaren azterketa zientifiko bat ohiko erara egitera etorriz gero arrotz gera daiteke. Ez da abiapuntu zientifiko bat, filosofikoa da; eta ez da Azurmendik bere kasa asmatua ere. Donatella di Cesare-k gogoratzen du Humboldten irakaspenak gaur egunean oraindik interesgarri direla (Di Cesare 1999). Ez da esaten zein teknika den hizkuntza bat edo gizabere hiztuna aztertzeko egokiena. Baina ez da antzua ere. Ikuspegi horretatik gizadiaren, komunitateen, norbanakoaren ideia konkretuak eratortzen ditu Azurmendik, garrantzi berezia dutenak haren nazioa ikusteko moduan. Diferentziaren balioespenaren tradizioan kokatuko du, herriek beren kulturak lantzea defendatuko du eta horretarako, euren arteko harremanak ahalik eta orekatuenak izatea bilatuko du. Ikuspegi moralista hutsa ere ez da; gizadia ulertzeko, objektibotasunerako, markatutako bideak gida bat marrazten du auzi sozialetara hurbiltzeko. Ez da alferrik Humboldt, Azurmendik hainbeste edaten duen iturriaz gain, linguistika konparatuaren hain aldezle goiztiarra. Physis [Natura] grekoak, berak sortzen zituen jainkoak eta gizakiak eta gauzak. Ez zuten jainkoek egin mundua, baizik munduak haiek; ez ziren izan jainkoak, baizik mundua, betierekoa. Physis grekoan, Heideggerrek ohartarazi zuen legez, dena barnehartzen da: zerua, lurra, haitzak zein landareak eta animaliak, gizakiak eta historia gizakion eta jainkoen arteko obra gisa, jainkoak berak halabeharrak zorrotz gobernatuta beti. (Schopenhauer 1994, 22) Ez da bereizten substantzia desberdinen artean, natura antzeztoki bizi bat da, gauzak eta izakiak bere baitatik agerrarazi eta desagerrarazten dituena. Horregatik, kontzeptua bera guztiz bestelakoa da: Physis kontzeptuaren hagitz adiera zabala, natura itzuli izan da (De natura rerum), baina berdin izan daiteke ahalmena, boterea, potentzia, indarra, bizitasuna, edo objektu zehatz baten izaera, auirria: phyo aditzaren errotik dator etorri eta honek egin, eratu, hazi, sortarazi esangura lezake (aita, umearen sortarazlea, physas da). Physis edo natura grekoa, hortaz, kreatzaile eta kreazio (ekintza) eta kreatura dena batean, existentziaren iturria da, kreazioko aktua, den oro izanarazten duen indarra eta bultzada, mugimenduaren printzipioa, izan eta ez izan [...]. Physian sustraitzen dira izatea zein bilakatzea. (ibid.) Azurmendik kontzeptu grekoa hainbestetan ekartzea ez da kasualitatea, bi modernitateen arteko itzulian esanguratsua baita. Modernitateko lehen eta bigarren paradigmaren artean Grezia klasikoaren berraurkikuntza dago, batez ere, Johann Joachim Winckelmann-en ildotik (HUM 260-261), eta ondorengo korronteentzat erreferentzia bilakatzen da nahitaez. Aurretik, ordea, naturaren balorazioa bestelakoa zen: Arrazoimen modernoak Descartesez gero – kristaua baita – Jainkoa, Pentsamendu edo Izpiritua, Mundua, hiru susbtantzia autonomo (eta neurri handian kontrario) beriezi eta urrunduko ditu. Partikularki Natura, hedadura hilotz, mintzaira matematikoan idatzitako testua izango da berarentzat, ez physis bizi gainezkor baten kreazio aberatsa bere-bere erraietatik, baizik adimen arkitekto arrotz baten laborategiko kalkulu mekaniko eta geometrikoa. (Schopenhauer 1994, 23) Subjektu arrazional modernoak natura objektu inerte gisara behatzen du. Errepikakor, aldaezin, parean bere baitatik at daukan gauzen multzoa izango da berarentzat. Gizaberearen gorputza bera, emozioak edo pasioak, subjektuaren arrazoia eta askatasuna eragozten zuten elementutzat hartzen ziren. Salbuespenei euren lekua aitortuz, horrela deskribatzen du naturaren ulerkera horren irudi orokorra: XVI, XVII. mendeetan eta XVIII.ean ere aurreratsu sartu arte, giza esperientziak naturako bizitzaren gogorra, patua, heriotza, gaixotasuna, lana, gosea, izurria, grinak, anaiarteko borrokak, gerrak ikusi ditu: guztiak guztiekin gerrakoa eta beldur ikarakoa bezala definitzen da gizonemakumearen «naturako egoera» (Hobbes). Natura negatiboa da («bekatua»). Gizakia, beraz, naturatik salbatu beharreko izakia da, dela bataio eta erlijioz, dela zientzia eta kulturaz. Nola erlijioa hala zientzia eta kultura, batez ere Modernian, biak dira gizakiaren bere burua eta bere burutik erredimitzeko ahaleginak. Zientziak kanpoko natura menperatu behar zuen; kulturak gizakiaren barnekoa. (HUM, 17-18) Natura hemen izpirituari, arimari, adimenari kontrajartzen zaiona da, mundutarra den oro; hasi mendiko harroketatik eta behar fisiologiko zein pasioetaraino. Kontrolatu beharreko zerbait da, haren eragin negatiboak leuntzeko. Kontrol hori ezagutzaren bitartez egingo da: mundua, baliabide naturalak, teknikaren bitartez bideratu gizakiaren mesederako; gorputza eta pasioak neurtu kulturaz eta heziketa moralaz. Teoria politiko modernoa oinarri horien gainean eraikitzen da (GBG, 109 eta hurr.). Bestalde, esana dago, lehen modernitateko natura ez da izango zer ezezagun hori, Jainko misteriotsu batek sortua. Aldiz, arkitekto unibertsalaren planoak bilatuko dira. Gizaki arrazional horrek, sinesmen metafisiko eta grinak alboratuz gero, mundua ezagut zezakeela uste zen. Beste era batera esanda, ikuspegi newtondarra zen nagusi, arrazionalki ezagut zitezkeen legez arautua zegoen objektuz betetako mundua zen naturak aurkezten zuena. Ikuspegi horretatik eratortzen da naturala den oro aldaezintzat hartzearen ideia: «Fenomenoen mundu naturalean –newtondar edo mekanikoan– dena kausalitateak determinatua dago, askatasunarentzat ez dago tokirik. Natura hori, bada, natura moralaren, edo historiaren, uko-ukoa izango litzateke.» (HUM, 196) Politikan ere, lege naturalak lege haustezinki obligatua esan nahiko du (HUM, 18). Nazioak naturaltzat aurkezten badira, kontzeptu horrekin dabilenak perennialismoari egozten zaizkion ezaugarri guztiak ikusiko ditu, nahitaez: esentzialismoa, ahistorikotasuna, aldakaitz izatea... Esan liteke kritika modernista, oro har, paradigma horretan mugitzen dela nazioari buruzko ideiak interpretatzerakoan. Nazioaren irudi aldakaitz hori izan zela, ez dago dudarik. Adibide argi bat, naturarekin zuzenean lotua, muga naturalen kontua da, Azurmendik luze aztertu duena Historia, arraza, nazioa liburuan, «Frontera naturalen kontua» kapituluan (HAN, 223-241). Bere errepasoa jarraituko da ikusteko, batez ere, muga naturalen ideia ez zela XIX. mendeko erromantiko edo nazionalista etnikoen kontua. Izan ere, frontera naturalen lehen aipu idatzia Frantziari gagozkiola Richelieu Kardinalaren Testamentu Politikoan aurkitzen du, naturak Galiari eman dizkion frontera naturalak Frantziar koroari emateko asmoa izan duela dioenean (226). 1648an bertan Rhin ibaia mugatzat hartzen da (226-227). Alabaina, Iraultza Frantsesean gorpuzten ei da nazioaren naturaltasunetik mugen aldaezintasuna eratortzea: Etorri lehendik bazetorren ere, muga naturalen ideia Iraultzak bihurtu du Errepublikaren (Nazioaren) kontzeptuaren oinarri. Bazterturik nazioaren orain arteko zimenduak –erregea, erlijioa–, geratzen den eustazpia Natura da, hori bakarrik da razionala; eta hizkuntza, etab. Baztertu eta gero (Errepublikak ez du batasun linguistikorik), geratzen dena Frantziaren batasun geografiko «naturala» da. Batasun hori ez da kontsideratzen erregeek konkistatua-edo, baizik «betikoa». Esentzia nazional bat. Horrela, lehen erregearen ia gerra bakoitzarekin mugak aldatzen zituen erresuma aldabera, «une et indivisible» bihurtu da, zirimola historikoen gainetik; eta Iraultzarekin eskubide natural bat eta obligazio patriotikoa bilakatu da jatorrizko muga naturalan (bir)konkistatzea – noizbait galdu egin zirela suposatzen baita. (HAN, 227-228, nire azpim.) Azurmendik Josef Smets-en lanari (Smets 1998) jarraitzen dio esateko nazioaren muga naturalen ideiak Iraultzan 1790etik aurrera eta jakobinoen artean hartu zuela indarra batik bat. 1792- 1793 urteetan Savoia, Niza eta Monako inbaditu zituen (Alpeak muga natural), datozen urteetan Herbehereak eta Belgika (Rhin ibaiaren ezkerraldea). Napoleon osteko garaian ere, Vienako Kongresua eta gero, 1840ko «Rhinaren krisian» ibaia Frantziaren muga naturaltzat ikustea ohikoa izan zela azaltzen du Víctor Hugok, adibidez. Nazionalismo alemanaren gorakadan ere nabari da krisia eta Rhin- ideia da naturari dagokiona, ekintza kontzienterik gabe, berez, emanda datorren hori hartzen da naturaltzat. Naturalak esentzia metafisikoekin zerikusirik ez dauka, eta animaliekin ere ez. Naturala jendeak naturaltzat, hots normal-normaltzat daukana da. Ez dauka zerikusirik esentzia edo esentzialismoarekin. Pixka bat konplikatuago esateko: naturala kontzientzia kolektiboak beragandik ez menpeko uste duen errealitatea da; hots, bere aurretiko datutzat edo berezkotzat daukana, eta kuestionatzeak zentzurik ez duela deritzona. (HNE, 57-58) Azurmendik berak ematen du hori argitzeko adibidea: Homosexualitatea naturala al da? Kultura batzuetan bai, inkultura batzuetan ez, tamalez. Pena ematen duena, batzuk horren naturaltasunaren probak abereen munduko adibideetan bilatzen ikustea da, eta Naturaren kontzeptu zaharkitu bat berresten horrela, patarietan «ereduzko natura» suposatuz, adimenik eta kulturarik baino lehenagokoa. Homosexualitatearen naturaltasunaren kontzientzia kolektibora pertsona ororen berdintasunaren ezagutzetik iristen gara, ez animaliekin konparatzetik. (HNE, 58) Homosexualitatea ez da naturala, beraz, animalia batzuk halako portaerak erakusten dituztelako. Naturala da giza espeziea den horren banako batzuk, berez, portaera horixe daukatelako, inork hartara bultzatu gabe; gizabere bakoitza delako espeziearen agerpen natural eta singular bat, beste agerpenen azpitik jartzerik ez dagoena. Berdin gertatzen da kulturarekin ere: gizabanakoari naturala zaio hizkuntza eta berarekin datorren kultura, horrek esan nahi gabe lege hautsezinik ezartzen dionik gainean. Naturalki, berez eta emantzat jasotako mundu horrekin harreman dialektikoan birsortzen du kultura gizabereak, tradizioak eraberrituz eta emandakoa aldatuta itzuliz. Hori horrela esanda, ordea, abstraktuegi geratzen da. Zein da kulturaren subjektua? Herri/nazioa? Norbanako hiztuna? Izpiritua? Eta nola ematen da hainbeste aipatu den sorkuntza? Zer gertatzen da subjektu horren eta azken emaitza diren objektu kulturalen (nazio irudi, herri kanta, mitologia...) artean? Galdera horiek dira, azkenean, kulturaren filosofia zehazten dutenak. Orain arte Azurmendirentzat kultura edo hizkuntza gizabereari naturalak zaizkiola azaldu da, horrek esan nahi duela: 1) ez direla gizatasunaren edo egitura sozialen gehigarri bat gehiago, beste zerbaiten epifenomeno antzera; eta 2) naturaltasun horrek ez dakarrela berarekin esentziarik edo aldaezintasunik. Kontua izango da, gizaberearen naturaltasunaren eta jasotzen duen kulturaren dialektikan, horiek nola aldatzen diren ikustea. Kulturaren subjektuaren auzia Nazio bat ezaugarritzen duen kultura, normalean, hainbat «produktu» edo objektu kulturalen multzoak osatzen duela pentsatzen da. Mito fundatzaileak, historiaren irakurketa nazionalak, hizkuntza bera, folklorea... bezalako fenomenoei autoretza edo iturriren bat bilatzea ikerlarien oinarrizko lana izan ohi da. Nazioaren ikerketa modernistetan ohikoa da esatea nazionalismoak kultura horren jatorria mistifikatu egiten duela, «herri» imajinario bat asmatu eta hari egozten diola kulturaren autoretza. Ideia horren agerpenak izaten dira, adibidez, poeta edo kantaria aspalditik datorren herriaren izpirituak agintzen diona bozgoratuz ari dela pentsatzea. Hobsbawmen «tradizio asmatuak» edo Kedourieren organizismoaren salaketak ikuspegi horren faltsutasuna erakutsi nahi dute: nazionalistek aurkezten duten ikuspegi mistifikatu hori, egiaz, faltsua ez ezik euren interesen arabera moldatua dela argudiatuko dute. Azurmendik, jatorrizko herri sortzaile hura baztertuta ere, 39 ezin du aipatu autoreon ondorio bera atera: ez du onartuko «herritasunaren» defentsa horretan faltsifikazioa eta esentzialismoa soilik kabitzen direnik. Herriaren autoretza kontzeptu erromantikotzat aurkeztea da, ia beti, salaketa horri jarraitzen diona. Erromantiko alemanengan herriaren mistikaren bat egon daitekeenik ez du ukatzen Azurmendik. Testuinguruan jartzen du nolanahi ere: goi klaseek eta koroak kultura alemana bazter utzi eta herriak soilik eutsi diola idazten du August Wilhelm Schlegel-ek 1802an (VOL, 77). Beste hainbat estatutako kasua – modernismoak nazionalismo «aurrerakoiaren» eredutzat hartzen duena askotan – betetzen ez zela ikusita kultura alemanaren modernizazioari ikuspegi herritarra eman die autoreok. Herriko jende xume burgo eta landatarra da hizkuntza eta literatura alemanari eusten diona. [Jacob] Grimm-entzat, hastapenetako herri kolektiboa da balada eta ipuinen «autorea». Egon daiteke hor herriaren mistika erromantiko bat; baina batez ere dagoena da, batetik, ikertzailearen perplexitatea eskuetako material errealak aintzinate ainubeko autore posibleari buruz zehazki galdekatezko, bestetik biltzailearen esperientzia, literatura hori ez dela jauregi eta erresidentzietan kausitzen, baina herritar xumeen supazterretan; handizuek, goi mailek, hori ez dutela bizi, ez sortu, ez gorde, baizik herriak bizi duela eta ezikasien ahotik egunero berriro sortzen dela, beti berdin eta beti bestelako, beti berri, oso antzekoa Frantzia, Eskandinavia, Alemaniako herri xumeetan, Europa eta Asian, orain eta orain dela milaka urte; eta Afrika eta Ameriketako herri primitiboetan ere naturala dela literatura modu hori. (ibid.) Ikusten da Azurmendik erdi-barkatzen40 duen herriaren mistika egon badagoela, antzinako garaietan sustraitutako herri baten suposizioa bildutako kantu eta kontuen sorburu gisa; baina, era berean, bistakoa da pasarteko «herri» hori ez dela estatu moderno baten printzipio legitimatzaile gisa aurkezten. Kontzeptu anbibalentea da, esan nahi baitezake kultura konkretu bat duen eta elkargoan bizi Egia da, Gellnerren kasuan adibidez, garrantzi handirik ez dutela sorkuntza kultural horien gorabeherek. Nazio batek hizkuntza bat ala bestea, mito eta balio hauek edo haiek izan akzidente hutsa dira bere pentsamenduan. Modernitatean forma nazionala da beharrizan objektiboa, kultura estandarizatu homogeneoa estatu mugetan zehar, ez nazio bakoitzak izango duen «kolorea». Kultura konkretu horiek garrantzia galtzen dute nazio industrialetan, nahieran moldatuak baitira eliteen aldetik. Era berean, Hobsbawmen interesa ere gehiago da kultura nazionalen faltsifikazioak azaleratzea, elementu kulturalen berrinterpretazioa nola eta nork egiten duen aztertzea baino. Ikuspegi horretan eliteek guztiz aske dirudite inguruko testuingurutik, elementu kulturalen edozein konbinazio arbitrariorekin, nahiko botere izanez gero, kultura nazional erabat berria osatu ahal izateraino. Masak, berriz, hartzaile hutsak dira. Baina Azurmendik defendatzen duen kulturaren eta sorkuntzaren ikuskera gehiago gerturatzen da marko teorikoko hurbilpen berrietara, modernismoaren asmakuntzaren tesira baino. Atentzio berezia jartzen da elementu sinbolikoen (ber)interpretazio prozesu horietan. Azurmendiren komunitate kulturalaren dinamikak – aldagai batzuk aipatzearren, literaturak nola laguntzen duen elementu sinbolikoak eta erreferentzia partekatuak (bir)sortzen, unibertsitatea edo aldizkari kulturalen gisako instituzio kulturalek duten eragina talde kontzientzian – asko gerturatzen dira Brubakerrek aipatzen dituen «etnietako» taldegintza proiektuetara. Eta sorkuntza bera ematen den testuinguruari buruzko bere irudiak «prozesu ikuskera dinamikoa» atalean azaldutakoaren antz handia hartzen du batzuetan. Geroxeago datorren izpirituaren metaforarekin eta kulturan herriak duen lekua aitortzearekin, prozesu horretan ematen diren erlazio konplexuak barnebiltzeko modu bat proposatzen du. Marko teorikoan ikusitako autoreek soziologiatik aztertzen bazuten, ordea, Azurmendik hizkera eta erreferentzia filosofikoak erabiliko ditu. Masak edukiontzi soiltzat izatearen ifrentzua da eliteei lehentasun aitortzeko joera. Hori, baina, ez da berria tradizio filosofikoan. Ilustrazioan bertan topa daiteke, hainbat autoreren lanetan. Horregatik, ez da harritzekoa modernismoan ere haren zantzuak topatzea, Gellnerrek berak aitortuki haren segidan kokatzen baitu bere burua, Postmodernism, reason and religion liburuan egin bezala (Gellner 1992). Jose Ortega y Gasset-en eliteen teoriaz diharduela, Azurmendik sustrai horiek arakatzen ditu: Pentsamendu «ilustratua» da – kontzeptuaren adiera txarrenean: Voltaire-k jada saldoa tentel zozoilotzat zeukan, eta herri gogo edo izpiritua, esaten zuen, gutxiengo batean inkarnatzen da, horretan mamitzen da nazioaren funtsa (kulturan, politikan), jende-masa artalde esanahibakoa. Halatsu arestiko krisi eta dekadentzia diskurtso nahinon arruntuan ere, V. Pareto eta G. Mosca-k, R Michels-ek, nolabait Max Weber-ek berak, bere «buruzagi karismatikoarekin», gizartearen biltzeko eta artikulatzeko eliteen noraezeko rola erremarkatzen zuten. Ortega-ren elitismoak, bada, aurrekari eta maisuak sobera izan ditu; masaren –demokraziaren– gutxiespena, destaina ez esateko, eta eliteen goratzapena, intelektual kritikoen artean franko zabaldua zegoen. Heroi erromantikoen ametsa, eliteen ametsa bilakatu da. Baina horiek soziologoak dira. (ESP, 199) buruzko saiakera saritu bazuen ere). Kedouriek Herder, Fichte eta ingurukoez duen irudia handinahikeriaren eldarnioan diharduten idazle gauzaez batzuena da, irrazionalismora abandonatuak. Azurmendik, berriz, balio gehixeago aitortzen dio Herderri, besteak beste, Isaiah Berlini (Berlin 1976) jarraika: «I. Berlin-entzat nazionalismoak ez dira denak berdinak eta unibokoak, eta nazionalismo asko gaiztoa bada, beti ez da derrigor gaiztoa. Herder nazionalista da: baina da nazionalismo bat propioki kulturala, humanitarioa, bake eta askatasunzalea, ezpolitikoa, esijentziak badituen arren politikarentzat.» (VOL, 92). Livoniako jazoera bere interes pedagogikoa azpimarratzeko ekartzen du: Alde guztietatik interesatu da Herder hizkuntzaz: linguistikatik, filosofiatik, antropologiatik ez gutxi, batez ere literaturaren aldetik eta kulturaren historatik, eta beti hezkuntzaren eta pedagogiaren arduratik. Ez da aski erremarkatzen, Herder-en interes askotarikoen artean hatsarrehatsarrekoa gaztetandik interes pedagogikoa dela, «pastorala» esango genuke, eta arras proiektu ilustratuaren barruan txertatzen da gure autorea hein horretan ere. [...] Herder-ek iraultza egin nahi du, errepublika berri bat sortu: baina eskolarekin! [...] Horretarako gura du bere burua hezi eta prestatu. Ez, ordea, hezkuntza liburuzorroz, bizitzatik ikasiz baizik, ez ideiei eta diskusio teorikoei begira, eta bai gizon-emakume norbanakoei. (VOL, 93-94) Biek eskaintzen duten Herderren irudia kontrajarria da. Hemengo asmoa ez da Herderren motibazio eta interes edo eldarnio pertsonalak arakatzea, nolanahi ere. Baina balio du Nazionalismo Ikerketetan topiko bilakatu den irudiari zalantza batzuk gehitzeko. Eta eliteez ari garela, herria euren interesetarako erabili beharrean, motibazio pedagogikoz (ere) diharduen kulturgileen posibilitatea mahaigaineratzen du. Azken batean, ez herriaren metafisikarik eta ez eliteen gidaritza absoluturik dagoela nahiko adostua dago gaur egun. Konstruktibismo deitu dudan korrontean nazioaren iruditeria agente desberdinek osatzen dute, elkarrekin borrokan askotan interes eta logika desberdinak adieraziz. Hutchinsonek ere antzeko hipotesia darabil nazioak «gatazka eremu» gisa izendatzean. Beraz, argitu beharrekoa ez da izango honezkero zein den subjektu bakar unibokoa, baizik eta zer interakzio dauden agente desberdin horien artean. Izpirituaren filosofiak, Azurmendiren erara ulertzekotan, balio dezake kulturgintzan gurutzatzen diren ardatz desberdin horiek guztiak, erlazio eta interakzio denak, modu bateratuan adierazten saiatzeko. batetik nazioa eta bestetik haren adierazpideak leudekeen ikuskera, baztertzea eskatzen du: komunitatea, kultura, jardunean, erlazionatze horretan «egiten» dela adierazten baitu. Zer da, orduan, kultura edo izpiritu hori? Kontzeptua problematikoa zela, orduko kontzeptuaren erabiltzaileak berak, gaur egungo kritikoak bezain jakitun nola ziren gogoratzen du (VOL, 54-55). Voltairerentzat metafora bat zen izpiritua. Humboldtentzat beste hainbeste. «Izpiritua –etimologikoki: hatsa; hortik, arima, bizia–, askatasuna eta kreatibitatea da, berria sortzeko ahalmena.» Berriro lehengora etorriz, ez da sorkuntzaren atzean datzan zerki eragilea, esentzia burutua, sorkuntza bera da, kultura birsortzeko disposizioa. (Geist euskarara nola itzuli den ikusteak eman lezake pistarik hori guztia hobeto ulertzeko. Adieraren arabera bi itzulpen eman zaizkio gutxienez: bata «izpiritu», bestea «gogo».42 Hain justu, alemanezko Geist euskaraz «gogo»-rekin itzultzen denean nabarmen geratzen da ez garela ezer objektibo edo esentzialez ari. Izan ere, euskaraz norbait kanturako gogogabetuta dagoenean ez dugu uste izaten ezer substantzialik galdu duenik; aldiz, ulertzen dugu disposiziorik ez duela orduantxe kantuan jartzeko, animorik, berorik gabe dagoela horretarako. Alderantziz, norbaiti xextrarako gogoa piztu bazaio, ez zaio bere gorputzari gehigarririk erantsi, indar edo kemena baizik borrokarako. Indarra, kemena, gogoa, ohartzen gara ez direla objektuak, baina euren efektua dutela ikusten da ber eran.) Lehen begiratuan, baina, arazoa da izpiritua, sorkuntzarako indar edo disposizio hori, ez dela zuzenean inon atzematen. Ikusi, haren sorkariak ikusten dira. Izpiritua ez dugu inon bera zuzenean atzematen ahal. Horregatik batzuentzat ez da erreala, eta «nazio izpiritua» edo «euskara Euskal Herriaren arima» bezalako uste «irrazionalak» erdeinagarritzat dauzkate. Epistemologia naibo batek erraz edukitzen du razional(ista)tzat bere burua. Baina zein da irrealagoa, «euskara», «Euskal Herria», «arima»? Voltaire-k arrazoi du esatean, «izpiritu» bezalaxe, «presque tous les mots qui experiment des idees de l'entendement sont metaphores». Ez adimenaren ideiak bakarrik [...], adimena, nahimena, arima, baina baita ere pertsona eta beste guztiak berak ere, metaforak dira denak! Eta hala ere daukagu, gizon-emakumeak errealki existitzen direla, eta adimen eta nahimen bat errealki dutela, agian baita arima – edo izpiritu – pertsonal bat ere, ez dakigu zergatik Euskal Herriak edo Txinak eduki lezaketena baino errealagoa. (VOL, 55) Izpiritua metafora bat da, beraz, Azurmendirentzat. Esplizituki ere esaten du hori, Hegelentzat duen errealtasunetik aldenduz (VOL, 139). Metafora horrek zer barnebiltzen duen esana dago gorago: objektu/produktu kulturalak sortzearen atzean dagoen indar, disposizio, energia sortzailea adierazi nahi da; kulturako elementu desberdinen arteko lotura eta interakzio bideak. Max Weber-en izpirituaren adibidea ekartzen du Azurmendik, mamuak uxatzen bukatzeko; harrigarria baita Geist edo izpirituaren ideiari akademian zaion herrarekin batera, arazorik gabe onartzen dela Max Weberren lana aitzindaritzat Nazionalismo Ikerketetan adibidez. Weberrentzat izpiritua banako historikoei («historisches Individuum») aplika dakieke, errealitate historikoko loturen bilduma bati, kontzeptualki biltzen ditugunak osotasun batean, esangura kulturalaren ikuspuntutik. Azurmendik: Bilduma edo osotasun bat beraz, «gauzena» baino, hainbat erlazio edo elkarloturena (kidetasunezkoak, kausalak, etab.), erreferituak fenomeno bati, horren esanahia bere «berekitasun indibidualean» baitatza hain zuzen, hura behatzailearen ikuspegitik justifikatzen delarik – ondorioz, behatzaile ezberdinei ezberdina agertuko zaiena. [...] Hori horrela, edozein «indibiduo historikorekin» berdintsu da, izan dadila hori karlistada, edo Waterlooko bataila, edo kapitalismoa (edo, baita ere, Napoleon, edo Zumalakarregi): aurrena indibiduoa «eraiki» egin behar da, erreferentzia batzuetatik abiaturik; hots, indibiduoa beti «emaitza» da («Ergebnis»), behatzailearen ikuspegiarena, aintzat hartzen diren erlazioena, etab., sasierrealismo naibo batek suposatu gura izaten duenaren aitzi; eta hastean berean da jada «teoriagintza» baten emaitza eta parte, ez ikerketaren buruan soilik. (VOL, 57-58) Adibide praktikoa ere jartzen du Azurmendik: Honek denak «Izpiritu grekoa» emaitza da, produktua da, grekoen aktibitate artistiko, moral, politiko, zientifiko, militar, nahi diren jardunbide guztiena, zein ere baita manifestatzen mentalitate, aiurri, kreatibitate, moral karakteristiko batean, hori atzera kausa bezala sumatzen baitugu nolabait jende haren jarduera artistiko, moral, politiko eta abarren modu «grekoan». Izpiritua produktu enpirikoa da –ez noumenoa–, baina produktu bizia, eraginkorra, bere autonomia duena: grekoek kreatua eta grekoen kreatzailea. Humboldt-ek hizkuntzaz dioenaren modura, energeia da, ez ergon. (VOL, 58) «Grekoek kreatua eta grekoen kreatzailea» esaldiak dagoeneko ikusia dugun dinamika bergogorarazten du: hizkuntzak tradizio eta erreferentzia sistema batean kokatzen gaituela, baina era berean tradizio horretatik berritzen dugula. Ergon beharrean energeia izateak horixe esan nahi du, ez dela itxitako produktu bat grekoei iristen zaiena, energia bat baizik hartatik gauza berriak sortzeko. Era berean, Gizarte Zientzietako auzi klasikoa ekartzen du gogora: nola behatu historia, gizagintza, behatzailea bera haren parte denean? Nazioari helduz, Azurmendiren jarrerak irauli egiten du ohiko hurbilpena. Ez da nazioaren kontzeptua definitzen, gero errealitate historikoan haren agerpenak bilatzeko. Ez du esango euskal izpiritua elementu kultural jakin batzuen (txapela, euskara, txistua, zazpi probintziak eta beste) batura denik, gero hori errealitatean bilatzeko. Alderantziz, garai eta testuinguru bat aztertuko du, bertako elementuak eta euren loturak aztertu eta amaieran «euskal izpiritu» horrek zein forma lukeen eraikitzen da. Espero izatekoa da metodo hori Nazionalismo Ikerketen diziplinan ez oso «zientifikotzat» izatea. Izan ere, konparatzen bada Nazionalismo Ikerketen bilakaerarekin, nabari da lehen aro osoan, modernismoan gehienbat, nazioaren definitzailea zen elementu horren bila zeudela bideratuta ikerketak. Nazioa estatu modernoarekiko definitzen zen, Nazio-Estatu zen ala lortzeko mobilizatzen zen gizataldea hartzen zen nazio burutu gisa. Connorrek, berriz, «ahaidetza komunaren ustea» jartzen zuen nazioaren oinarrizko elementu gisa. Conversiren artikuluak joera horri buelta emateko bidea urratu zuen, nazioa bera kategoria definitzailea izanik, ezin dela haren definizio unibertsalik eman esanda. Brubakerren «group-making events» horiek, izan litezke izpirituaren agerpenak beste ikuspegi horretan, zentzua gehiegi eraldatu gabe. Agian Azurmendik erabiltzen duen hiztegia arrotzegia edo negatiboki kargatuegia da; batez ere, izpirituaren filosofia eta Erromantizismoa nazismoaren galbahetik pasata pentsatzen duenarentzat. Baina funtsean, izpirituaren filosofia horrekin Azurmendi errealitate sozialera hurbiltzeko gida bat ari da eskaintzen, bere zentzuan hartuz gero, gehiegi urruntzen ez dena hurbilpen konstruktibistatik. Konstruktibismo hori, noski, ez da abiatzen asmakuntza oro faltsua eta, beraz, ontologikoki bigarren mailakoa dela ebatzita. Baina nazioa den konstruktu soziala eratzeko material etnikoa (tradizio kulturala) eta mobilizazio politiko-kultural dinamiko bat (kreazioa) behar direla dioen konstruktibismoa ez dago izpirituaren ikuspegi horretatik hain urruti. Diferentzia, agian, gizarte zientzia egitetik filosofia egitera dagoena izango da; gertakari konkretuak azaltzetik, gertakarien zentzua ulertzera dagoena. Arazoa sortzen duena izpirituaren ulerkera substantzialista batean dagoela dirudi, hura behaketatik eraikitako indibidualtasun historiko gisa ikusteko zailtasunean, hori herri edo nazioari aplikatutakoan batez ere. («Modernitatea», «kapitalismoa» edo «industrializazioa» eta antzeko kontzeptuekin operatzen ohitua dago, bestela, Nazionalismo Ikerketen diziplina; kontzeptuok fenomeno historiko hain desberdinak biltzen dituzten arren, arazorik gabe aitortzen zaie historian agentzia.) Herri gogo hori nola ulertu den eta Azurmendik hortik zer atera nahi duen zehaztu beharko da, orduan. du: «Volksgeist berba Hegel-ek (1770-1831) asmatua da, esan ohi denez, gazterik irakurritako Montesquieu alemanera itzuli beharrak horrela konposarazita.» (VOL, 138) Jatorria, beraz, ez da bereziki alemana, ezta XIX. mendekoa ere. Datorren pasartea testuinguru espainiarrari begira idatzita dago, baina ia berdin-berdin balio du hemengo ikerketarako: Hasteko, historia sinplifikatzen da, hots, kultura herritarraren birbalioespen oro Volksgeistarekin zerikusian dago, Volksgeist Herder da eta Herder Volksgeista; Volksgeistarekin zerikusirik daukan idazki edo bilketa orok, Herder-ekin du zerikusia eta harengandik dator (berak nahi edo jakin gabe ere). Europan ez da egon nonbait MacPherson eta, mugimendu ingeles nahiko zabal bat, baina Frantzian eta beste toki batzuetan ere bai, (a) «erroen» biltzaile eta (b) populista, Alemaniatik menpegabe eta lehenagokoa, horren barruan ikusi behar baita Herder-en fenomenoa, eta ez horren kreatzaile bezala ezerezetik (Herder-ek berak aski adierazia duenez). (ESP, 48) Herri gogoaren ideia tradizio moderno europarrean erruz aurki daitekeela erakusten du Azurmendik, Berlini jarraika: ideia arrunta da Vico eta Montesquieu-rengan ez ezik, Karl Friedrich von Moser publizistaren, Bodmer eta Breitinger literato suitzarren edo Hamann eta Zimmermann alemaniarren lanetan ere. Herderren «Auch eine der Geschichte zur Bildung der Menscheit» lanaren itzulpen frantseseko sarreran Azurmendik beste hauek aurkitzen ditu aurrekaritzat: Saint-Evremont, Du Bos, Montesquieu (frantsesak), W. Robertson (ingelesa), I. Iselin eta J. Wegelin (suitzarrak), J. Moser (alemana) (VOL, 39). Herri gogoaren fenomenoa Herderrekin soilik lotzearen aurkako adibideak jartzeko aurkezten dira denak. Izatez, pentsamendu horren iturburua Errenazimentuan kokatzen du: Birjaiokundeak pozkidaz beterik naturaren ugaritasun eta aberastasun argitsua deskubritu duen moduan, giza jendearen herri eta ohitura, hizkuntz eta erlijio ugaritasun kolorezkoa miresten eta maitatzen ikasi dizu. [...] Naturan zernahik, izpi niminoenak ere, berea aportatzen du guztiaren betegintzarrerako. Hala berean hizkuntzek izpirituaren aberastasun eta ederrerako. Ernazimentua, horregatik, kultura greko-latinoaren birjaiokundea den bezala, hizkuntza bulgare edo ama hizkuntzen pizkundea da orobat. (VOL 39-40) Diferentziaren edo, hobeki esan, aniztasunaren gorazarrea ez da, ageri denez, Herderren ekarpen originala, Kedourieren esanak gorabehera. Horren ondorio gisa, hizkuntza edo nazio bakoitzak bere jeinua zeukala, aztertzea eta garatzea merezi zuena, pentsabide arrunta zela erakusten da. Akademia Frantsesean bertan, XVII. mendean, hizkuntzaren edo herriaren gogo, jeinu, karakterea (balio berdinez erabiliak hirurak) presente zeudela gogoratzen du Azurmendik, Christmannen erreferentzia lagun: «Ongi ikusten da, hizkuntzaren jeinua, birjaiokundetarki, talentu, dohain, trebetasun bezala ulertzen dela, pertsona bakoitzak bere talentuak dituen bezalaxe dituenak hizkuntza bakoitzak bereak. Hala hizkuntza bakoitza nortasun bat da, bere aiurriaz, eta bakoitzak bere koloreekin pintatzen du mundua» (VOL, 42). Izpiritua gaitasunaren zentzu hori izatera nola iritsi den ere argi azaltzen du: Izan ere, gertatu da, Birjaiokundeak latinezko genius eta ingenium biak bat bihurtu dituela. Ingenium dohain intelektual edo natural bat bada, Genius Erroman etxeko bizitza jaiotzatik heriotzaraino zaintzen zuen jainko familiar babeslea zen. Baina hiri edo herri bakoitzak ere bere emakumea eta haren sentimenduak, Parlamentuan eta legeetan gabe, naturan bilatuko da. Estatu modernoaren aurka egin dute, baina ezein erromantikok –notarazten du R. Huch-ek– ez du Erdi Arora itzultzean momentu bat inoiz pentsatu. Egungo Europa honen aurka, zatikatua, mugaz eta armadaz itxituraturikoa, kantatu dute Erdi Aroko Europa zabal irekia, hizkuntza eta herrietan ugaria, erlijioak eta izpirituak bakarrik batua, eta ez Printzeen itun militarrek. Erromantizismoa libertarioa izan da. Eta, bere moduko nazionalismoarekin herri xume, hizkuntza, literaturarena, antinazionalista izan da, Paris eta Berlingo gobernuak esijitzen ari ziren Estatu/Nazio/Aberri politikoaren nazionalismoaren aurka. (VOL, 79-80) Azurmendik Herder, Humboldt, erromantikoak... erreferentziatzat baditu, horregatik ere bada; estatu moderno nazionala hainbesteko gainbeheran (omen) dagoen honetan, XX. mendean hainbestetan kritikatu izan den egitura horren kontrario goiztiarrak izan zirelako. Horregatik da hain garrantzitsua beretzat Herderren edo erromantikoen Volksgeistak estatu modernoarekin zerikusirik ez duela erakustea, euren flakia aitortuz halaber: «Erromantikoei egin dakiekeen erantzukia da, ez nazionalistak izatea edo nazionalismoari bidea urratzea, ezpada batere ohartu ez izatea estatu modernoaren eta nazionalismoaren aroa gainera zetorrela» (VOL, 80). Aurreraxeago berdin: «Belaunaldi aleman honek historia politikoa ezpolitikoki irakurtzen du, beti bere idealetan irmo: herriak (nazioak) gizadiaren pusketak dira, denak anaiak, bakea besterik ez dute nahi.» (VOL 81) Desgaraiko gogoetak dira honezkero, XIX. mendean sartu eta berehala nazionalismo moderno hori, estatu-nazionalismoa, nagusituko baita. Baina balio du, Azurmendirentzat bederen, estatu modernoaren teorizazioarekin nagusitu ziren politikaren, kulturaren, nazioaren ulerkerak (modernismoak bere egiten dituenak kategoria esplikatibo gisara) hasieran bertan auzikatuak izan zirela gogoratzeko. Volksgeist politikoa. Estatuaren kultura Nazionalismo Ikerketetan ohiko ikuspegia da kultura botereak bere egiten duen elementutzat hartzea, tresna gisara ulertzea boterearen helburuetarako. Nazionalismoa frontera politikoak eta kulturalak berdintzea helmuga duen mugimendu politikoa izanda, kulturaren erabilera politikoa da arau. Are, nazionalisten erreibindikazio kulturalak askotan asmakuntza edo aitzakia gisa ikusi ohi dira, NazioEstatu erako antolaketa bat sortzeko. Ikusi dugu Herder, Humboldt eta erromantiko gehienen kasuan, horien jarduera kulturaletik zuzenean Nazio-Estatuaren aldeko jarrera ondorioztatzea Azurmendirentzat ez dela onargarria. Baina horrek ez darama asoziazio hori ukatzera. Herri gogoaren eta izpirituaren filosofiaren erabilera politikoa egon badago; Azurmendik herri gogo kultural horretatik Volksgeist politiko-estatalerako jauzia aztertzen du. Diagnosia modernismoaren antzekoa da: XIX. mendean nazionalismo modernoa jaiotzen da eta horrek joko-zelaia aldatzen du. Izatez, nazionalismo modernoaren ideia antzekoa dauka Azurmendik ere eta industrializazioak, kapitalismo berriak, iritzi publikoak... duten garrantziaren jakitun da. Desberdintasunak historiaren eta kulturaren filosofian bilatu beharko dira, XIX. mendearen irakurketan baino gehiago; eta aipatutako pentsalarien balioespenean ere bai, modernismoan nazionalismo itxi emandako irudiarekin. Horregatik ekingo zaio beste bide bati, Hobsbawmen lantuaren oihartzuna eman lezakeen galdera abiapuntu hartuta. Azurmendiren galdera da honakoa: «nola bilakatu da Volksgeista arrazaren izpiritu?» (VOL, 209). Erantzuna ezohikoa da guztiz Nazionalismo Ikerketetan eta erakusten du XIX. mendean nola ari den herri gogoaren ideia arrazarantz irristatzen: E. Renan izan da seguruenik hizkuntza eta arrazaren izpiritua bata bestearekin uztartu dituen lehena (jada 1848ko bere gaztaroan), bion esteka hori ondoriotsuenik baliatu duena behintzat, herriaren gogo edo izpizirtua arrazaren 'izpiritu' ('ez-izpiritu' alegia) itzuliz, arrazaren bizi-indar, instinto, genie de race [...]. J. H. Steinthal eta Herri Psikologiarentzat (1851), nahiz eta positibismoan sartuak, oraindik idealismoaren tradizioarekin guztiz eten gabe, hizkuntzaren (berdin, mitoaren, etab.) iturburua giza kontzientzian dago, ez instintoan (naturan); hizkuntza ez da fakto «natural» bat (inkontzientearen kontzepturik oraindik ez dago), eta hizkuntzaren jatorri eta izaeraren esplikazioa izpirituan –psykhean– jarraitzen da bilatzen: hori bai, psykhe indibidualaren jardunetatik aparte, hizkuntzak eta mitoak Volksgeist edo «Gemeingeist», izpiritu komunaren emaitzak irizten dira, izpiritu hori orain herri-psikologiaren maneran ulertzen bada ere. Humboldten izpiritu humanista, unibertsal-historiko, gura bada metafisikoarekin konparatuta, Steinthal-en izpirituak murrizketa eta estuketa bat suposatzen du, psikologiko soilera. Aldiz Renan jada izpirituaren aurkako polemikan kokatzen da: hizkuntzak ez dira Jainkoaren errebelazioak (Adani Paradisuan, edo Babelgo Dorrean herri bakoitzari emanak): ez dira urratsez urrats eta zatiz zati asmaturiko adimenaren produktuak ere, baizik eta bat-bateko sakeak bai (Herder eta Humboldtengan bezala), baina arrazaren intuizio edo sormen instintiboarenak. Hizkuntza berriro tresna bihurtzen da, eta are instintoarena orain. (ibid.) 2007ko liburu horretan aurreratuta, 2014ko Historia, arraza, nazioa-n ezin xehekiago aztertua dago Renanen arraza. Guztian jarraitzea luzeegi geratuko litzatekeen arren, puntu batzuk seinalatu beharrekoan dira: hasteko, Renanen pentsamenduan arrazaren kategoria oinarrizkoenen artean dago, haren gizadia arrazatan banatzen da eta historia ulertzeko ere arrazez baliatzen da (HAN, 113). Hori, ordea, ez da Renanen esklusiboa, alde batetik, garaian ohikoa zela erakusten baita Tzvetan Todorovekin; bestetik «arraza semitikoen» gutxiespen hori Ilustrazioaren haurra da eta Renanek hortik edaten du antisemitismo «zientifiko» eta politikoa (HAN, 175-176). Renanen lanetan arraza hain ohikoa izanagatik ere, Nazionalismo Ikerketetan ez da bereziki azpimarratzen den zerbait. Renan marko teorikoan aipatu ditudan autore gehienentzat nazionalismo zibiko borondatezkoaren teoriko nagusia da, Zer da nazioa? hitzaldikoa, nazio objektibo esentzialaren kritikoa, zeina ikerketa okerrenetan Herderrek (100 urte lehenagokoa) edo beste autore alemanen batek (Meinecke, Mommsen) adieraziko lukeen.44 Azurmendik ez dio estimu handiegirik Renanen irudi horri, faltsifikazioa irizten baitio. Helduko zaio berriro hitzaldiaren gaiari nazioaren atalean. Dena dela, ez da kasualitatea Hobsbawmek nazionalismoaren transformazio horren abiapuntua, liberal-bateratzailetik etniko-separatistarakoa, 1870ean kokatzea. Ikerketaren gutxi gorabeherako data bat da, baina ez da edozein urte. Frantzia-Prusia Gerraren urtea da, estatu frantsesak Europan hegemonia militar galtzen duen gertakari historikoarena. Egoera horretan sortu zen interpretazio arrazistaren 44 Testuaren euskarazko itzulpena Esteban Antxustegik egin zuen (Renan 2004). Edizioaren sarreran Antxustegik berak ematen du nazioaren irakurketa dikotomiko horien berri. inguruko polemika, Renanek parte hartu zuena. Testuinguru horretan hasi zen garatzen arrazismoaren, germanismoaren eta nazionalismo alemanaren asoziazioa. Berebiziko garrantzia aitortzen dio Azurmendik garai horri, batetik, pertsonalki Renanentzat erreferentzia alemanekiko dakarren balioespen aldaketa dakarrelako (HAN, 187-188). Baina batez ere, intelektual frantses eta alemanen arteko ideia truke bizia aurki daitekeelako. Arrazaren kapitulura mugatuko naiz segidan. Gerraren interpretazio arrazial eta xenofoboa alde bietan egin bide da. Hala ere, Azurmendik bereizi egiten ditu ateraldi arrazista topikoak, kaleko erabilera arrunta islatzen dutenak, eta asmo edo oinarri «zientifikoz» egindakoak. Eta gerraren irakurketa arrazial «zientifikoa» Armand de Quatrefagesek egin zuela irakurtzen dio Poliakovi. Quatrefagesen testuan propaganda arrazista alemanei egozten zaie, baina Azurmendik ez du topatu izen edo erakunde alemanen baten aipurik salaketa horietan. Quaterfagesek berak, bai, kategoria arrazialak darabiltzala ikusten du (HAN, 327 eta hurr.). Tonu berbereko erantzun alemanen bat egon zen, Adolf Bastian antropologoak eman zuen (HAN, 332). Baina Quaterfagesen artikuluko ikuspegi arrazialista horren aurka beste antropologo bat ere atera zen, Virchow prusiar abertzalea, arraza puruaren ideia bera gaitziritziz. Gainera, itxuragabea iruditzen zitzaion gorabehera politikoetan arrazak aipatzea, antzina desagertutako leinuetan oinarritutako estatu modernorik ezin delako bururatu ere egin (HAN, 336). Azurmendik errepaso historiko horrekin ondorio bat atera nahi du, batez ere, eta da nazioaren ulerkera dikotomiko famatuan arrazak hartzen duen lekua auzitan jartzea. Arraza eta nazioa uztartzea ez da espezifikoki alemana eta kritikatua izan zen XIX. mendean zehar, baita nazionalista/abertzale prusiar/aleman direnen aldetik ere. Eta bide batez, Renanena bezala aurkeztu ohi den jarrera ere erlatibizatu nahi du: Virchowren arrazoi moduok Renanek errepikatuko ditu gero, adibideetako batzuk kopiatu ere eginez. Baina propaganda frantsesak hark alemanen aurka esandakotzat saltzea lortuko du –erabili ere tamalez halakoxe itxuran erabili du Renanek– eta nazioaren kontzeptu frantses jatorraren espresiotzat. Eta akademiko askok, berak kontrolatu ordez errepikatu egiten duenak, errepikatzen jarraitu du. (ibid) Azurmendik salatzen du Renanek eztabaida faltsuki planteatzen duela. Zer da nazioa? konferentzian nazio modernoen eta arrazaren arteko asoziazioa alemanek egiten dutela iradokitzen da, baieztatu eta frogatu behin ere egin gabe (HAN, 445). Berdin egiten du David Friedrich Strauss-ekin izandako gutun truke publikoan ere, hitzaldia baino urte batzuk lehenago, Renan bera omen baita Straussek ezertarako aipatzen ez duen arrazismoa behin eta berriz darabilena alderdi alemanari aurpegiratzeko. Dikotomia finkatuta dauka: Hemen, gu eta zuek, garbi definituak geratzen dira jada fronteak. Gu, demokratak (askatasunaren eta giza eskubideen aldekoak); zuek, antidemokratak eta arrazistak. Hemendik aurrera, «Zer da nazioa?»raino, eskema sinple honek ia dogmaren indarra eta sua hartuko du. Hura ez inoiz frogatu, ez autore edo testu konkreturen batzuk gutxienez adibide gisa alegatu, ezta sikeran arrazismoa omen den horren zentzua inoiz esplizitatu beharrik ere gabe, Renanen arrazoibideetan, nazioaren teoriko alemanen eta arrazismoaren identifikazio arrunta, topiko ebidente bat bezala inposatuko da. Kreazio kulturala: asmakuntza, imajinazioa, berrikuntza Azurmendiren obran Volksgeistari buruzko irakurketa sakona nahiko berandu badator ere, horrek ez du esan nahi kulturaren ulerkera dinamikoa lehendik ez zuenik. Azurmendirentzat kultura bat bilakaeran dagoela, aldatu egiten dela eta kulturgileek kulturaren eraberritzean duten oinarrizko lekua ez dira ideia filosofiko batzuk bere ikerketei esker jositakoak. Lehen pertsonan bizi izan duen prozesua da euskal kulturaren gaurkotzea, bere eztabaida eta auzi guztiekin. Izan ere, Azurmendi ezertan busti bada, praktika «nazional(ista)» bat garatu badu, hura euskarazko kultur komunitatea modernizatzen eta lantzen izan da. Azurmendirentzat kultura zerbait estatiko, ideia edo molde esentzialen batzuen arabera mantendu beharrekoa legez bururatzea zentzugabea da; daukan pentsamenduagatik eta, batez ere, ibilbide pertsonalagatik. Bere belaunaldia da euskara batu eta modernoaren proiektuari heldu eta itxura eman ziona, kulturaren espresio garaikideak (kantuan, antzerkian, literaturan...) produzitu zituena eta pentsamenduaren korronte berriak euskaraz eman dituena. Bistakoegia da dinamismoa eta kulturaren birsorkuntza. Eta hala ere, berrikuntza horien lekuko izateak, Azurmendiri ez dio eragozten denboran zehar iraun duen tradizio kultural baten baitan ulertzea euren jarduna. Modernizazioak, gaurkotzeak, askotan aurreko belaunaldien aurka bazen ere komunitate kulturala termino berrietan berrasmatzeak, ez zuen nazio berri bat ex nihilo asmatzea esan nahi; iturri zaharretik edaten jarraitzen zuten, baina ur berria zen. Eta edaleak ere, berriak ziren. Azurmendiren jardun osoa dago, modu batean edo bestean, helburu horri lotuta. Hemen, ordea, adibide batekin erakutsiko dut Azurmendik nola interpretatzen duen kultura «nazionalaren» bilakaera hori. Ez da kasualitatea 1976-1977 urteetan, kultura berriaren proiektua bide egiten ari zen une berean, Zer dugu Orixeren aurka? eta Zer dugu Orixeren alde? argitaratu izana. Tradizioarekin kontuak egitea du helburu liburu bikoteak, berez batera atera behar zuenak. Aurreko belaunalditik zer hartu eta zer utzi gogoetatzen da, Euskal Herri garaikiderako moduko kultura bat sortzeko bidean. Proiektua bera da nazionalismo kulturalaren definizioa, kultura herritar eta modernoa sortzea. Hizkuntza eta kultura modernizatzeko jardun horretan sortutako auzia jatortasunarena da, neurri ematen duena Azurmendik nola ulertzen zuen kulturaren bilakaera garai hartan. Interesgarria da ikustea Azurmendik berak nola aitortzen duen erdal hitzen eraginaren aurrean «beldur eta soluzio trukoak» erabiltzen dituela. Ez dago posizio argirik berarengan eta hizkuntza egokitu beharraren larria lehen pertsonan erakusten du. Baina aldatu beharra ez da balizko euskararen izaera esentzial, intrintseko baten izenean eskatzen; ez da hizkuntza purifikatu behar, modernismoak hizkuntza nazionalismoari egozten dion eran. «Hitz batek mila alde –historiko, psikologiko, soziologiko, ideologiko, mitiko eta ez dakit beste nolako– diferente du. Horik ahanztea hizkuntza bizia ahanztea da.» (ORK 126) Hor ez dago euskararen mistikarik eta aipatzen diren ezaugarriak ez dira hizkuntzaren sakoneko esentziarenak, ezpada mugimenduan, are krisian, dagoen komunitate baten hizkuntzarenak. Horregatik esango du filosofo ez dela inoiz jakinzale izango. Oinarrizko diferentzia bat dago Orixeren eta Azurmendiren artean. Hizkuntza guztiek modernizazio bidea hartu dutela eta Orixek euskarari horixe eragotzi nahi dio, jakintza modernoetan ez sartuz, bere edertasun jatorrizkoa, antzinakotasuna, mantenduz. Azurmendiren erantzuna guztiz kontrakoa da: Gogoeta harrigarriak, benetan... Historiari atzeraka ibilarazi nahi lioke Orixek. Hizkuntzaren ikuseta sentiera estetikoen domeinu zeharoko honekin, eta hizkuntzaren ederra baloratzeko modu horrekin, Orixek euskara hizkuntza modernuen komunitatetik kanpora utzi behar zuen derrigor. Baina zertan ari da euskalduna, hizkuntza modernu horiekin eta historiarekin berarekin polemizatzen? Beren bidean joango dira... Hori dena konprenigarri zaigu, artistaren protesta bezala. Beharbada, horixe esatea zegokion artistari, eta ez besterik. Baina hizkuntzak ez die artistei bakarrik zerbitzen. (ORK, 144) Azurmendik ez du hizkuntza «purua» bilatzen, garaiko egoeran baliagarri izango dena baizik, bere on eta miseriekin. Azurmendiren jarduna hizkuntza edo kultura nazionalismoa bada, erreakzionarioa ez da. Egoeraren diagnosian ez dago modernismotik horren urruti; badaki gaurkotzeak kultura estandarra eskatzen duela eta horretan eraldatu beharko duela hizkuntzak. «Erdaren mende ibiltzea dela esan lezake norbaitek. Eta bai, hori ere bai. Nola ez, ba? Alabaina, erdarak berak ere mendean darabiltzaten errealitate batzuren mende ibiltzea da, batez ere. Bakarrik, erdarek poliki-poliki egin dutela bide hori. Gizarte modernuan hizkuntza modernu guztiek ezinbestezkoa dutena besterik ez.» (ORK, 149) Azurmendirentzat kultura modernizatzea bada ezinbestekoa; baina nahitaezkotasun horrek ez dakar berarekin Nazio-Estatua, kultura homogeneoa, politika nazionalistaz ulertzen eskuarki ulertzen dena. Modernismotik aldentzen duena kulturaren beraren kontsiderazioa da: ez da objektu bat elite politikoek Nazio-Estatu homogeneo baten mesedetan manipulatu dezaketena, komunitatea zerbitzatzen du, haren behar eta erlazioen arabera. Hor baitago beste desberdintasun bat Orixeren eta hurrengo belaunaldiaren artean. Orixerentzat euskarak inguruko hizkuntzek baino jatorrago, herritarkiago, eman zitzakeen ideiak (ORK, 166). Eta herritartasun hori baserritarrarekin identifikatzen zuen, landa eremuetan, hirietatik kanpo bizi zen komunitate tradizionalarekin. Horiengandik eta horientzat ari da Orixe euskara birsortzen; komunitate hori modernitatearen gainbeheretatik babesteko. Alabaina, Azurmendiren erreferentzia ziren Mitxelena, Txillardegi, San Martin-Otsalar, Aresti... herritartasunaren beste kontzeptu batekin zebiltzan (ORK, 167). Eta ondorioz, Azurmendirentzat ere, euskaldun jatorra ez da nahitaez baserritarra izango: Gaur egunotan berdinkuntzok hautsi egin dira. Baserri kontzentzia eta herri kontzientzia, esate baterako, banatu egin dira: ez dugu pentsatzen, euskaldun jatorrak baserritarrak direnik (baina ez, ez direlako; izateak inportantzia galdu duelako baizik); euskara ona baserriko euskara denik (baina ez, ez delako), eta abar. Aldatu direnak asmoak dira batez ere. Badakigu, Euskal Herri modernuan egin ahal ezinezkoa dela guztiz, nekazalgoa buru jartzea, klase nagusiaren sentido hartan batik-bat. Ikastoletako kalekume horien euskara entzun, eta, nik behintzat, ez dut zalantza haundirik, edozein baserri bazterreko umek euskara «hobea» egiten duela, harkatz esaten ez badaki ere. Baina ez dute horregatik pentsatzen, kalekumeari baserrikumearen euskara eman behar diogunik eta kitto egiazko euskara ona baserrikoa dugunik– horrekin ez dugu ezer soluzionatu eta. (ORA, 24) Helburua ez da euskal mundu tradizionala mantentzea, baserritartasuna eta haren euskara salbatzea, kontrakoa baizik: gizarte moderno batean dauden klase, talde, instituzio desberdinen ikuspegia euskaraz eman nahi da. Euskara edonorako egin nahi da, alegia: politikan eragiteko, saiakerak idazteko, edozertaz hitz egin ahal izateko segituan erdarara pasatu gabe (ORK, 167). Oinarrizko aldaketa bat dago horren guztiaren atzean: euskara talde baten objektu izatetik (baserritarrena, bertakoena...) subjektu izatera pasatzen da; hiztunek, hiztun komunitateko partaide guztiek, bere barrutik edozein errealitate sortu dezakete. Neurri batean, aldaketa horren lehen zantzuak hamarkada bat lehenagoko polemika batean topa daitezke, Azurmendiren artikulu baten harira (J. Azurmendi 1967a). Galdera horrek ekarri zuen soka gerora «Zergatik eta zertarako euskaldun? polemika» moduan ezagutzen da eta jada aipatu da bigarren atalean, testuinguru historikoaz jardutean. Besteak beste, Azurmendiren bigarren gutunean (J. Azurmendi 1967b), aurki daiteke bereizketa hori. Azurmendik euskaldun izatearen – euskal kulturaren baitan kokatzearen – oinarrizko elementua jaiotza denik ukatzen duenean horixe besterik ez du egiten, euskalduntasun objektibo apriorizko bat kentzea. Horrela, euskaldun izan, ekinez izaten dela adieraziko du Azurmendik: «ez gurasoek, ez lagunek, herriak emandako euskerak, ezpada horietxengana euskeraz itzultzeko erabakiak (honen ondoriozko ekintzak, sakonago finkatuz) egin hau euskaldun. Alegia, ez euskera jakitearen errealidadeak ezpada errealidade hau aktibatzeak. (Eta euskaldunarentzako nabarmentzekoa da literatura sobietarraren ikerketa horietan «tradizio herri-romantizista» arbuiatuz egiten duela, oraindik Humboldt eta Herder gisako autoreak sakonki ikertzera itzuli ez denaren seinale (ISL, 55-56). Hain zuzen, herriaren mistika horretatik aldentzeko eraberritze kultural horretan, are kontzientzia iraultzailea sortzean, intelligentsiak duen garrantziaz ohartarazten du (ISL, 13). Dena dela, jarrera horretan ez da ulertu behar elite kultural berritzaileen lehentasun absolutua herri pasiboaren edo tradizioaren aurrean, modernismoaren elite nazionalistaren tankeran. «Kulturan ez dago, tradizioarekin hautsiz, erabateko berritasunak sortzerik. Kultura paraje berriak zehar etorkizunerantz doan ibaiaren antzeko da.» (KPR, 47) Kultura erabat berria, kutsadura burgesik gabea eta iraultzaren mesedetara emana, proletkulturalistek zuten helburua zen. Azurmendik artea, kultura, politikaren helburuetara menperatzea kaltegarritzat dauka. Kulturak bere-bere logika du, politikarekin, oinarri ekonomikoarekin harremanetan egon bai, baina horietara erreduzitzen ez dena. Azken batean, nazionalismo kulturalaren postulatuak errepikatzen dira hemen ere: kultura eta kultur komunitatea ez daudela nazionalismo politikoaren edo politika iraultzailearen menpe, euren bidea egiten dutela. Artearen autonomiaren eztabaida da erdigunean dagoena; eta Azurmendik baieztapen kontrajarriak dauzka garai horretako idatzietan. Esan bezala, Proletkulturalismoaren iraultza-asmo politikoei literatura ez azpiratzea defendatzen du alde batetik: «Hemen ez dago aitzakiarik: edozeren alde eta edozeinen kontra, artearen –literaturaren– beregaintasuna defendatu behar da, bai teorikoa eta bai organizazio mailakoa» (ISL, 129) Horren aurrean, ordea, Sarasolak erakutsi du Azurmendiren jarrera, Euskal Herriari dagokionez, bestelakoa ere izan dela (Sarasola, 2017), kulturgintzaren proiektu komunitarioan idazlearen konpromisoa eskatuz. Ez da harritzekoa berez, Azurmendik artea eta literatura herrigintzaren parte ulertzen baitzituen: Zenbat artistak «arte hutsa» sortu nahi du. Edertasuna. Eta ez zait iruditzen hura besterik gabe kondenatzea dagoenik [...] Egia da, gizarte batzuek edertasuna gozatzen egoteko aukerarik apenas dutela. Hauk daude alienatuta, gizarte hauk: goseak alienatuta, zapalketak alienatuta edo betetasunak alienatuta, konpetentzia burrukak alienatuta, irabaz-grinak alienatuta, edo zernahi bestek. Eta egia da: hauentzat premiazkoago da, edertasunarekin liluratzea baino, burruka egitea. Baina ez ditzagun horregatik arras despertsonalizatu, burruka faktore soil bezala hartuz. (AG, 1112) Artista, idazlea, kulturgilea... Azurmendik herrigintzara lotzen du. Esan behar da, dena den, horrek ez duela nazionalismo politikoaren zentzuan ulertu ohi den kulturaren sakrifizioa eskatzen. Azurmendik ez du eskatzen kulturgilea ideologia, mugimendu politiko edo erakunde konkretu batekin lerrokatzea; baina eskatzen du artistaren konpromisoa bere kulturaren gabeziak lantzeko, hizkuntza garatzeko, kultur komunitatearen kontzientzia – bere publikoarena azken finean – indartzeko. Nolanahi ere, herrigintzaren zentzua artistarentzat ez da haren bozeramaile akritiko izatearena: «artea herriarena da, ta herriaren alde jokatuz –burrukatuz– desarroilatu behar du. Herri lausengari ez baino herritiar izanez, noski.» (AG, 92) Herriaren alde jokatzea zer den, ordea, artista bakoitzak izango du bere ideia; horregatik, Azurmendiren artistarekiko eskakizunak ez du hura ideologia baten bidean jartzen, nahiz eta norabide bat eskatzen dion. Auzi horri tiraka heltzen da, urte batzuk beranduago, XIX. mendeko Alemaniako berrikuntza kulturala aztertzera, Goethe, Humboldt eta abarrak protagonista zituena. XIX. mende hasieratik XX.eko bigarren erdialdera, distantziak distantzia, ispilu bat da Azurmendirentzat hizkuntza eta kultura alemanaren XIX. mendeko pizkundea. Garai hark bere obran duen pisu nabarmenaz aparte, behin eta berriro errepikatzen dira egoeraren antzekotasunak. Esate baterako, «Goethe: literatura nazional unibertsala» (J. Azurmendi 1999) artikulua hartuz gero, kultural nazional baten lanketa sakona errepasatzen ikus daiteke, horrek unibertsaltasunarekin kontrajartzen ez duela erakusteko, era berean. Lehen esan bezala, Goetheren garaiko Alemaniaren egoera berezia zen. Politikoki printzerri desberdinetan banatua zegoen, Germaniako Erromatar Inperio Santuan elkartuta. Kulturalki, berriz, alemana zientziaren, filosofiaren, artearen, literaturaren goi eremuetatik desterratua zegoen frantsesaren mesedetan. Inongo gortek edo goi klasek ez zuen hizkuntza alemana jasotzeko asmorik, hizkuntzen kontsideroan frantsesa zen arrazoimenaren hizkuntza. «Eskoletan alemanez mintzo diren haurrak zigortu egiten dira (alemana oztopo bat kontsideratzen da kulturarako). Prusiako Federiko II. Handiak barbaro hustzat dauzka bere meneko alemanak, eta azotearekin eta frantsesarekin zibilizatu nahi ditu.» (J. Azurmendi 1999, 75) Egoera horretan hasten da aleman literarioa lantzen, kultura moderno baterako hizkuntza sortzen. Azurmendik kulturgileen lan egiteko modua seinalatzen du: Atentzioa ematen duen gauza bat guretzat interesantea literatura alemanaren Pizkunde honetan da, autore gazteek taldeka lan egiten dutela. Beren ideiak eztabaidatuz, irakurketen berri elkarri emanez, bakoitzak idatziari besteek zuzenketak eginez, bilera periodikoak eta Shakespeareren Eguna bezalako ospaketa jaiak antolatuz afizioen arabera. Hamabost urte geroago oraindik bere zuzenketa eder ugariengatik eskerrak emanez idazten dio Goethek Napolitik Herderri. (J. Azurmendi 1999, 71) Begi-bistakoa da Azurmendik bere esperientzia konkretuarekin egiten duen lotura. Taldeka biltzea eta idazkiak partekatzea gaztetatik ezagutzen dituen praktikak dira, euskara eta euskal kultura eraberritzen zihardutenekoak. Praktika horri hizkuntzaren filosofia berri batek laguntzen dio Goetheren garaian, hain justu, goran ikusi den hizkuntzaren filosofia herdertar edo humboldtarraren zentzu antzekoan: Hizkuntzak eta nazioak bizitzan bat egiten dute (h. d., nazioak eta nazio bat eguneroko praktika bizian nola mintzatzeak, inolako esentzialismorik gabe). Nazioaren bizitzaren espresioa da hizkuntza. Hasteko, bada, iraultza litararioaren mamian hizkuntzaren filosofia berri bat dago. Hizkuntza sentitzeko, hizkuntza zer den teorizatzeko eta balioesteko gisa berri bat. (J. Azurmendi 1999, 80) Hizkuntzaren alderdi subjektiboaz interesatzen dira autoreok; eurentzat hizkuntza lantzea hiztun komunitatea, hizkuntzaren subjektua, hezteko bidean jartzea da. Hasieran antzerkiaren46 bitartez eta ondoren literaturan ekinez, hizkuntza landu nahi zuen Goethek, horrela nazioa jaso eta zibilizatuz, «beste nazioen parean» jarriz. Azurmendirentzat garaia den ispiluaren beste adibide bat: Harrigarri gure antz-antzeko kezkak erabili ditu aleman «batu» literarioaren eta dialektoen arazoaz (dialektoek aleman literarioa aberastu beharraz; dialektoak berak ere aleman literarioaz aberastu beharraz orobat, batetik besterako itzulpenekin adibidez norabide bietan). Aleman literarioaren normalizaziorako, teatroko deklamazio onari aparteko garrantzia ematen dio (irratirik eta telebistarik ez dago noski) [...] Normalizazioaren – eta idazten hasten denaren – arazo elemental bat lexikoarena izaten da, idazkeraren nahiz esanahiaren aldetik (normalean, normalizazioaren arazoa duten hizkuntzetako idazleek, beste hizkuntza normalizatuago baten erreferentziekin jokatzen dute, beraiek hizkuntza hartan estudiatu edo literaturzaletu baitziren). Zer da doi-doi «jatorra»? [...] Nola jokatu: garbi?, mordoilo? Antzeko arazoei irtenbidea bilatzeko orduan, zerikusi handia du, hizkuntzaren zer filosofiarekin funtzionatzen dugun. Eta horrelakoetan ohi denez, Alemanian ere joera diferenteak ibili dira norgehiagokan, Goethe eta lagunen joera nagusitu arte. (J. Azurmendi 1999, 81–82) Kezka horiek denak, hala ulertu nahi bada, nazio alemana modernizatu eta jasotzeko mugimendu nazionalistaren baitan eman dira. Nazionalismo Ikerketetan esan ohi den bezala, kultura ezinbesteko erreferentzia da XIX. mende goiztiarreko nazio alemanean. Eta Azurmendik testuan zehar errepikatzen duen bezala, horretan Goethe ez zebilen Herderren edo Humboldten oso filosofia desberdinarekin herri-nazio eta hizkuntzaren filosofietan. Baina azpimarratu behar da berriro, Azurmendirentzat esanahi handia duen garai horretan, sorkuntza eta berrikuntza kulturala ez direla Kedouriek agertzen duen esentzialismoaren tankera baztertzailean ematen. Ez dira irlak bilatzen, isolatuta dauden kultura itxiak. Hain itxi eta beste kulturen itsu aurkeztu ohi diren autore «erromantikoon» irudiarekin talka egiten du Azurmendik etengabe gogorarazten duen errealitate batek: Herder, Schlegel anaiak... poliglotak eta hizkuntza nahiz kultura desberdinen kuxkuxeroak izan zirela, literatur ikerketa konparatuen aldezleak eta obra anitzen itzultzaileak (J. Azurmendi 2007, 99). Hain zuzen, itzulpenen harira datorren Goetheren gogoeta dakar: Ezein naziok, eta gutxiago naizo modernok, izan dezake originaltasun absolutuaren pretentsiorik, dio eskolako ikasliburu baten hitzaurrean (eta Goethe honela arrazoitzen ikusteak badu bere interesa: nazio alemanak ez du zergatik lotsatu, bere garapen kulturala [Bildung], kanpotik hartua badu, «nazio arrotzetatik», eta poesian bereziki. «Ondasun arrotza geure-geure jabego bilakatu baita». Nazioek elkarri ikasten diote. (Laster aurkituko dugunez, «literatura unibertsalaren» kontzeptuarekin honek badu zerikusirik.) (J. Azurmendi 1999, 85) Nazio baten garapen kulturala beste kulturekin elkarrizketan ulertzen da. Ez dago mantendu beharreko esentzia idealik edo bereizi beharreko kulturarik; ez dago alde handirik ere Humboldt edo Herderren pentsamenduarekin puntu horretan. XIX. mendeko Alemanian edo XX.eko Euskal Herrian erreferentziak erdaretatik hartzea errealitate bat zen, saihestezina, kultura eraberritzerakoan. Hortaz, autoreok defendatzen zuten originaltasuna ezin uler daiteke itxitasunetik; baina hala ere, horrek ez du esan nahiko erdararen baten eredua goitik behera kopiatu beharra. Originaltasuna, zentzu horretan, komunitate kultural edo nazio bakoitzak bere bidea urratzea izango da, besteengandik ikasiz, elementu bat eta bestea hartuz, nahasiz eta bereganatuz. Eta kontzeptu horrekin, berriro, kultura (literatura) nazionala eta unibertsala ez dira kontrajartzen. Kultura nazional konkretu bakoitza giza izpirituaren agerpena izanik, horietako bakoitza lantzea gizatasunaren aspektu bakoitza garatzea bezala izango da. Azpian dagoen printzipio filosofikoa ezaguna da jada: herrien arteko elkar ezagutza eta desberdintasunaren errespetua, guztien arteko anaitasuna giza izpiritu unibertsalean, presente dagoena Goetherengan bezainbat (J. Azurmendi 1999, 96) Herderrengan ere (VOL, 92). Herri gogoa, izpiritua, ideia horiei segika azaltzen ditu Azurmendik. Ideiak errepikatu egiten dira, kontzeptuak nahasi. Izpirituaren filosofiarekin eta herri gogoaren ideiarekin batera, hizkuntzaren edo nazioaren karakterearen metafora aztertzen du Azurmendik, garaiko pentsamendu alemanaren ispiluko beste aspektu bat. Berriro, karaktere nazionalez hitz egitea bera, modernismoaren parametrotan, nazionalisten faltsifikazio bat edo fikzio politiko bat da gehienez, asmatutako kultura zein tradizio nazional iraunkorraren esentzia moduko bat. Goian ikusi dugu Azurmendik errealismo suerte batetik karakterearen edo izpirituaren ideiari egiten zaion kritikari emandako erantzuna. Humboldt irakurriz, adibidez, Azurmendik erakusten du komunitate kultural edo hizkuntzazko batek dauzkan harreman eta sorkuntza moduak adierazten dituela karaktereak; azken batean, herri gogoa, hizkuntzaren karakterea eta izpiritua XIX. mendearen bueltan aski eta nahaski erabiliak baitziren. Izpirituak duen zentzu berbera dauka Humboldtentzat karaktereak; osotasuna eta nortasuna irudikatzen ditu: Karaktereaz galdetzea, nortasunaz galdetzea da; eta nortasunaz galdetzea, osotasunaz galdetzea. Nortasuna dagiena, ez da osagarri hau edo hori, baizik eta osagarri gutziek elkar osatzeko modua. Ez, ordea, osagarrion batuketaren emaitza, baizik elkar osatzeko jarduna bera jardunean. [...] Gizakiok bereizten gaituena, hortaz, ez indar horiek berak diferenteak izatea (gizon-emakume guztiak, indar berdinek osatuak dira), baizik eta ezingo da izan besterik, indar horien higidura, norabide, erlazio, jarduera, erritmo diferenteak baino. Nortasun bezala, edozein pertsonak, beste edozein pertsonak daukan dena dauka, baina modu diferentean (berdin, edozein herrik, etab.). Karakterea, bada, ezin atzemango da alderdi edo puntu konkreturen batean –estatikoki–, baizik eta bizitza osoan eta jardun osoan, eta jardunean hain zuzen. [...] Beraz. Karakterearen ezagutza ezin da izan zientifikoa. Horrek ez du esan gura, karakterearen – beraz, hizkuntzen, herrien – ezagutzarik batere posible ez denik (nahiz ez izan zientifikoa zentzu kantiarrean), ezagutza mailan zilegizko dena, eta giza helburu moral eta politiko-sozialei begira probetxugarri eta beharrezkoa. (HUM, 193) Karakterea, beraz, ez da zientifikoki ezagutuko; hau da, karakterearen «ezagutzarekin» ezingo da komunitateko banako guzti-guztien ezaugarri esentzialik deduzitu, ezta komunitateak izango duen bilakaera historikoa aurresan ere. Hitz bitan esanda, ezingo da bide horretatik komunitateen fisika newtondarrik egin. Hemen lagungarri izango litzateke Azurmendik gizabereari buruz daukan ideia gogoratzea: gizabereen arteko diferentzia ez da bakoitza materia desberdinarekin egina egotea, guztiek baitute hizketarako, ibiltzeko, ikusteko... beharrezko dena; eta hala ere, nortasun desberdinak hozitzen dira gizaberearen indar horretatik, euren bizitzan zehar indar horiek norabide, erlazio, jarduera, erritmo Bilakaeran dagoen komunitate kultural horren irudia, metafora, ematen du karaktereak. Ez du esentziarik adierazten, beraz; kausa kultural-politikoak eta inguruak jarritakoak ekartzen ditu, komunitatearen jarduera, jendearen erlazio modua, beste komunitateekin harremantzeko moduak ulertzeko giltzarri batzuk ematen ditu. Eraikuntza artifizialak badira, ez dira zerotik nahieran asmatutako istorioak, euren logika duten kontakizunak baizik. Unamunok Euskal Herri tradizionalari atxikitako karaktere mitikoa filosofia positibistarekin nola baztertzen duen erakutsi ostean Azurmendiren gogoeta honakoa da, mitoaren balioespen guztiz bestelakoarekin: Unamunori buruz hitz egiten dugunak hura gogoko dugunok izan ohi gara. Espero dut ez dela horregatik bakarrik, neuri bederen, Unamuno mitokritikoa egungo bere kopiatzaileak baino arrazoizkoago edo ulergarriagoa agertzea. Besteak beste, gaur badugu nahikoa patxada eta nahikoa eskuabes zientifiko, mito haien jatorria eta eginkizun soziala historiko-kulturalki, politikoki, sozialki eta psikologikoki esplikatzeko, beren garaiko eta gizarteko baldintzetan arrazoizkotzat edukitzeko, beraz –haien ez-zientziazkotasuna osoki ezagutuz ber denboran–, garai hartako musika edo pintura ulertzen ditugun bezalaxe. XIX. mendeko filosofia positibistekin, Unamunok ez zuen holakorik ezer. Kritikak hari mundo sinboliko maitatu bat errausten zion, ez zion laguntzen bestelako mundu sinboliko bat bezala berrulertzen. (BAK, 126-127) Azurmendik beste bide bat eskatzen du iraganeko mito horien zentzua ulertu ahal izateko, filosofia positibista horrek eskaintzen dituen tresnek horiek irrazionaltzat edo asmakeria interesatutzat soilik aurkeztu baititzake (Hobsbawmek edo Kedouriek egin bezala, bestalde). Caro Barojaren beste pasarte bat aipatzen du, hain zuzen, aski interesgarri deritzona (HUM, 191, 750. oin-oh.). Bertan esaten da karaktere nazionalaren mitoa tradizio bati lotzen zaiola, zientifikoki behagarri diren elementuetan baino, azalpen popularretan etzaten dena eta uste baino gehiago doana aldatuz. Mito horiek psikologikoki edo soziologikoki ikertu daitezkeen bezala, Barojarentzat, produktu historiko eta literario gisara ere ulertu daitezke, bere forma eta formalismoekin eta mitoen arteko elementu partekatuekin. Konpara bedi Azurmendik onirizten duen karaktere nazionalen azterbide hori hemen sakondu ezin den Joep Leerssen-en «The Rhetoric of National Character: A Programatic Survey» (Leerssen 2000) artikuluan proposatzen diren ikerketarako oinarriekin, jarrera bien antz-antzekotasuna ohartzeko. Izan ere, mitoen balioespen negatibo hori, Gizarte Zientzietatik nazionalismoa ikertzerakoan jaun eta jabe dena ia beti, literaturaren edo filosofiaren esparruan nahikoa eztabaidatua izan da. Bere burua ildo horretan kokatuz, Azurmendik iraganeko mitoen azterketa beregaina eskatzen du, batetik; bestetik, ordea, gaur egun operatzen duten mito eta metaforak ikusarazi nahi ditu. Izan ere, Azurmendirentzat mito horiek, bereziki pertsonifikazioek, balio handia dute errealitate konplexuak adierazterakoan. Eros, Filosofia, Errukia, Atenas… errealitate guztiz konplexu eta diferenteak agertzen dira brontzean, marmolean, literaturan pertsonifikatuta. Herri gogoak edo karaktereak ez dira salbuespena. «Nola adierazi labur-labur, zer den Erroma, Frantzia, Alemania, h.d., errealitate konplexuak, irudi batekin baino hobeto? Edo nola argitu, ez kontzeptua bakarrik, baizik esanahia, garrantzia? Zeren-eta Frantzia, Alemania, izenak edo kontzeptuak baino gehiago baitira.» (VOL, 314) Horretan Georg Lakoff-i eta Mark Johnson-i aitortuki lotzen zaie, pertsonifikazioek munduko Kultura aurreratuago eta atzeratuagoak Azurmendiren kulturen edo herrien filosofia horrek erlatibismo bat iradokitzen du, Herderren pentsamenduari jarraiki. Kedourierentzat Herderren ideien arrisku handienetakoa zen bere aniztasunaren balioespenetik erlatibismorako jauzia ia berez zetorrela. Munduko agerpen desberdin guzti-guztiek baldin badute euren balio intrintsekoa, ezerk ez du beste ezerk baino balio gehiagorik. Kritiko gehienek erlatibismoaz egin izan duten irakurketa da hori, hura nahitaez nihilismoarekin lotuz. Baina Azurmendik, Cassirerri jarraituz, Herderren posizioaren inplikazio iraultzaileena haren balio absolutuen ukoa izan litekeela azpimarratzen du. Izan ere, Azurmendiren erlatibismoak balio absolutuak ukatzen ditu, ez balioak bere horretan. Printzipiozko jarrera bat da, balioei buruzko eztabaida Jainkoaren edo metafisikaren zerutik gizaberearen lurrera ekartzeko. Hori ulertuta irakurri behar da datorren pasartea: Printzipioz, kultura bat, gizon-emakumeak gizatasuna gauzatzeko bide bat da. Eta gizatasuna osoki gauzatzeko posibilitate osoa berdin-berdin eskaintzen dute Amazoniako indioen biziera bakunak ala New York-eko konplikatuak. [...] Aro bakoitza, herri bakoitza, norbera da bere baitan – ez da fase bat beste goragoko baten zerbitzuan –, bere baitan bakarrik izan behar du balioetsia. Ez du zentzurik Atenasko bertute eta bizioak gaurko kanonekin juzgatu gura izateak. Kulturak, aldiak, konparaezinak dira. Aldi bakoitzak, herri bakoitzak bere balioak dauzka, haien arabera bizi da, eta bizi behar du: zentzurik ez du, halaber, gaurkoek atenastarrak edo ertarotarrak izan gura izateak. (VOL, 125-126) Herderren planteamendua izpirituan errotzen da eta horrek ahalbidetzen dio gizadiaren batasun eta berdintasun izpirituala diferentzia horiekin mantentzea: giza izpiritu unibertsala, printzipiozkoa, herri eta indibiduoetan hezurmamitzen da konkretuki, mailaz maila. Azurmendi, gizaberearen materialtasunetik abiatuta ere, gizabere guztiek berezko duten kulturarako (komunitaterako, beraz) eta nortasunerako disposizioaren bidetik iristen da unibertsaltasunera. Banakoek eta komunitateek euren bidea urratzeak, eta ez aurrez ezarritako eredu bat jarraitzeak, egiten ditu horiek unibertsal, parekatzen ditu beste banako eta herri guztiekin. Subjektuen arteko elkarrizketa horrek egiten du unibertsaltasunerako bidea; unibertsaltasuna, hemen, printzipioz, kultura eta banako guztietan dagoen posibilitate ireki bat da, guztiak direlako munduko elkarrizketan subjektu izateko gai. Goethek itzulpengintzari ematen zion garrantzia gogoratu daiteke hemen. Hark esaten zuen ez dela inongo nazioren lotsaizuna beste nazioetatik ikastea; besteengandik hartu eta bereganatuz goratzen direlako kulturak. Itzulpenek kulturartekotasun hori azaleratzen dute, baina baita herri bakoitzak duen berezitasuna, itzulpen erabatekoaren ezina ere: Hizkuntza lantzeko, ikusi dugu itzulpenen munta. Aldi batean alemana txiroa zen, eta itzulpena, beste hizkuntzetatik alemanera egiteko zerbait bezala bakarrik kontsideratu da. Itzulpena aberasgarria da. Hurrengo aldi batean, ordea, obra alemanak frantsesera eta ingelesera ere itzuli dira, Goetherenak guztiz gain. Eta bere obrak itzulita ikusiz Goethek ikusi du, lehen obra frantsesak edo ingelesak alemanera itzultzeko problemak bazeuden, bere itzultzaile frantsesek eta ingelesek ez dauzkatela orain problema txikiagoak. Beraz, itzulpenak literatura bat nolabait unibertsaldu egiten du (literatura bat unibertsala bihurtzen du). Eta –originaletik ikusita– bere itzulezintasuna ebidentziatzen du berdenboran... (J. Azurmendi 1999, 92) Pasarte hori irakurriz, era berean, ikusten da herriren bat, hizkuntzaren bat, landugabea, atzeratua, izatea ezaugarri erlatiboa dela bi zentzutan: batetik, kultura guztiak giza espresio guztiak azaltzeko gai direnez, testuinguru eta baldintza historikoek emango diote unean uneko abantaila edo gabezia egoera, eta ez ezintasun intrintsekoren batek. Alemanak beste edozein hizkuntzak bezalaxe har zezaken hizkuntza literario baten forma, landuz gero. Bestetik, berriz, gerta daiteke kultura hori aspektu batzuetan landugabe dagoen bitartean, besteetan, izan duen bilakaera historikoagatik, konplexutasun maila handira iritsi izana. Aurreratu eta atzeratu, aurrez ezarritako parametro batzuen arabera soilik neurtu daiteke. Erlatibotasun horren azpian dago hain zuzen hizkuntza edo kultura guztiak, bakoitzak bere eran, izan daitezkeela landu eta garatuak nahi edo behar den edozertan trebatzeko; eta lanketa hori hiztun komunitateak, nazio kulturalak, egiten duela ikusi ditugun gorabehera eta mediazioen bitartez. Goethe, Humboldt, Herder gisako pentsalarientzat kultura nazionalaren lanketa hori gizadiari begira egin beharreko zerbait da, gizadiari nazio bakoitzaren baitatik berea emanez: Humboldten gardiz hala behar du, identitate nazionalak gordetzea merezi, besterenganako pasabidea denean merezi baitu, hots, banakoa eta gizadia nobleagotzeko balio duenean, zer ere baita giza ahalegin guztien azken jomuga, ez nazioa bere baitan ixten duen itxitura bada. Hizkuntza bikain askoak «mordoiloak» dira, baina horregatik ez da murrizten haien aiurri eta nortasuna, zernahi hartzen dutelarik ere edonondik, euren aiurriaren arabera hartzen eta moldatzen baitute, aiurri horren markak are areagotuz. (HUM, 206) Leerssenen «Nationalism and the cultivation of culture» artikulua (Leerssen 2006) ikustea besterik ez dago Azurmendik ekartzen duen puntua ezaguna dela ohartzeko. Izan ere, Leerssenen kritika da Nazionalismo Ikerketetan auzi nazional oro nazionalismo politikoaren arabera ulertzen dela. ikasteko aukera eta premia, mailaketen erlatibotasuna... Esan bezala, herrien edo kulturen arteko mailaketak beste oinarri batzuk behar ditu, autore alemanok espresuki baztertu zituztenak askotan. Alabaina, kulturen edo herrien aurrerakoitasun edo atzerakoitasun adibideak modernitatean zehar ohikoak izan direla erakusten du Azurmendik. Esate baterako, hizkuntzen egokitasun arrazionalaren auziak azaleratzen du kulturen artean Herderrena baino bereizketa negatiboagoak nola egin daitezkeen. XVI. mendean zehar eztabaidatu zen zein den hitzen ordena «naturala», natura eta arrazoia bategina agertzen ziren une berean. Ulrich Ricken-en azterketaren arabera, garaiko pentsamendu ilustratuan esaldiaren ordena naturala frantsesak ematen zuela ondorioztatu zen (HUM, 151). Horrela, hizkuntza frantsesa argitasunaren eta zehaztasunaren hizkuntza zenaren ideia garaiko pentsamendu frantsesean arruntean ebidentzia izatera iritsi zen: Maupasengandik, Descartes eta Port Royal-go Gramatika barna, Diderotenganaino. Ondorioz, logikoki, hizkuntza (eta herri) bretoia, euskalduna, okzitaniarra... ezingo dira arrazoimenaren hizkuntza hain garbiak izan (HUM, 152). Hizkuntza arrazionalago eta nahasiagoen bereizketa horrek datozen mendeetan ere jarraitu duela ebidentzia historikoa da, gizadi unibertsalaren hizkuntza bakarrak frantsesak beharko lukeela esateraino. Jatorriz, frantsesaren argitasun eta bikaintasunaren ideologia hori, beste hizkuntzenak bezalaxe, «Birjaiokundeko humanismo abertzale eta filologia abertzainaren ekarpenak» izan direla gogoratuko du Azurmendik (HUM, 156). Espainolak eta euskaldunaken aztertua du Berpizkundeko ideologia hori, non kultura batzuk, botereguneetan latinari gainartzen ari zitzaizkionak berdenboran, unibertsaltasunaren ikur bihurtu ziren (gogoratu Anderson). Justu gailentasun diskurtso horren aurka altxatu zen, besteak beste, Herderren planteamendu pluralista. Azurmendik ere botereguneetako hizkuntzen kontsideroa naturala eta arrazionala baino, ideologikoa dela gogoratzeko bergogoratzen ditu Herder eta Humboldten ideiak. Izan ere, hizkuntza/kultura gutxituetan ohikoa baita hizkuntza propioaren gailentasunaren ifrentzua topatzea. Botere-hizkuntza gailenaren aurrean, hizkuntza propioaren ezdeus, antzinako altxor bai, baina pentsamendu modernorako ezaski ere ikusten baita maiz (EE, 264). Hizkuntza frantsesaren gailentasun ideologia, ordea, ez zen nazio frantsesaren baitan soilik geratu. Errenazimentuko giroan hizkuntza guztiak bazebiltzan greko eta latinaren parean jarri nahita, XVIII. menderako hizkuntza eta pentsamendu frantsesa Argien Mendeko erreferentzia nagusi bilakatua zegoen. Frantsesa hizkuntza nazionala zen, Gortean eta ilustratuen luman jasoa, baina era berean Europako lingua franca bilakatu zen ordurako. Progresuaren puntan ikusten zen kultura frantsesa. Horren adibide da Azurmendirentzat, XVIII. mendean, Antoine de Rivarol-ek Berlingo Akademiaren lehiaketan saria jaso izana, beste hizkuntza guztien aurrean frantsesaren onurak «erakusten» zituen testuarekin. Akademiaren galdera bera ere esanguratsua da, batetik, laguntzen duelako ulertzen Goetheren belaunaldia zergatik sentitzen zen bazterrean alemana lantzerakoan; bestetik, erakusten duelako hizkuntza frantsesaren kontsideroa zein zen Frantziatik kanpo ere. «Qu'est-ce qui a rendu la langue française la langue universelle de l'Europe? Par où mérite-t-elle cette prérogative?» galdetzen zuen Akademiak. Abiapuntuan bertan da, beraz, frantsesa hizkuntza unibertsala eta kontua da hizkuntzak horretarako zein meritu duen argitzea. Azurmendiren iruzkina honakoa da: Rivarol ez da mugatzen frantses hizkuntzaren bikaintasuna festatzera, edozein hizkuntzarenak bezalaxe munduan, ezpada bere egiazko gaia da nabarmentzea frantsesaren gehiagotasunak beste guztien gaingoitik eta enaparatu gaixuon ezaintasun biluzgorriak frantsesarekin konparazioz: ingelesa, bihurri, literatura narraseko; italianoa, femenino eta zerimoniatsu, poesiarako bakarrik malgu, ezgauz prosa zainarterako, etab. [...]. Finean, bada: kontu eginez, hizkuntzen ugaritasuna kalamitate bat dela jeinuarentzat, eta kulturako jende guztiarentzat nonahi hizkuntza bat bakarra egotea dela komenigarriena, konklusioa da, hizkuntza hori frantsesa dela, zeren-ta, bere dohain guztiengatik, «la langue française, c'est la langua humaine». Horregatik hautatu bide dute Europako errege eta Gorte guztiek hizkuntza diplomatikotzat. Baina, kultura eta hizkuntza kaskarrago (alemana-eta, ingelesa-eta!) horien onerako, komeni da urrats bat aurrerago joatea, munduko altxor literario guztiak frantsesera itzuli eta frantsesean gordez. Bestela, ebidentea baita arrazoimenaren progresoarekin hiltzera kondenatuta daudela, betiereko ahazturan galduko dira. (HUM 155-156) Azpimarratu behar da diskurtso hau ez dela frantses nazionalista bazterrekoren baten idazkia, Europako Akademia batean erdi bana lehen postua irabazi duena baino. Aditzera ematen du nolako eskemekin zebilen intelektualeria nagusia. Ordurako Herder-ek proposatua zeukan bere hizkuntzen jatorriaren azalpena, ikusia dugunez, hizkuntza guztien printzipiozko berdintasuna eta edozer emateko ahala postulatzen zituena. Baina Rivarol-en diskurtsoan hizkuntza bakoitzak bere jeinua, bere natura izateak esan nahi zuen ezaugarri finko horiei lotua dagoela; horregatik, frantsesa soilik da egiaz progresuaren kultura sortu dezakeena. Esan beharrik ez, Azurmendi kritikoa da jarrera horrekin; kulturen eta hizkuntzen arteko harremana printzipiozko berdintasunetik ez planteatzearekin. Zentzu horretan ulertu behar dira Herder edo Humboldti buruzko bere ikerketak. Baina izatez, jarrera hori lehenagokoa da, Espainolak eta Euskaldunak liburuaren amaieran esaten duenagatik (gogoratu behar da liburua 1976rako idatzia zuela gehiena, nahiz eta beranduago argitaratu): Euskaldunek besteek baino kultura gehiago ala gutxiago duten, horixe da testuinguru honetan onartzen ez dugun planteamoldea. Kultur masa handiagoak eta txikiagoak daude, noski, bai zabaleroz, bai historiaz. Kultur historia handia du Egiptok. Zabalero handirik ez. Kultur historia nahiko berria ingelesak. Bai zabalero galanta. Eta zer? Kultur masa esan dut apropos, kalitate kontua baztertzeagatik. Ez bait dakit, holandresak eta italianoak, esaterako, ingelesek baino kultura gutxiagokotzat jotzea zer abelera litzatekeen. Eta edonola ere: zer inporta dio handi ala txiki, eskubideen eta errespetuaren maila honetan? Etsi-etsian, balorazioak ere onar genitzake. Onar genezake espainola eta frantsesa kultura baliosago direla, handiago, ederrago, aberatsago, eta hor eta hurago, euskalduna baino. Eta zer, halere? Horrek ez du esan nahi, frantsesak eta espainolak pertsona kulturadunagoak direnik berak euskaldunok baino. Batez ere, ez du esan nahi, abantaila horiek inor zapaltzeko printzipio bihur litezkeenik. Harremanak pertsona eta herri arteko gorabeherak dira. Eskubideak pertsonek dituzte; ez gauzek. Herriek dituzte, ez kulturek. Galileiren pertsegizioa ez dago gaizki, Galileik arrazoi zuelako; izan ez balu berdin-berdin da. Triskatu ziren eskubideak, ez ziren zientziarenak; Galileiren eta gizon guztien eskubideak ziren. Eta pertsegitu zena Galilei zen, eta Galileiren pertsonan gizon guztiak ziren, ez zientzia. Euskararen pertsegizioa ez ondo dago eta ez gaizki dago, kultura handiren ala txikiren baten pertsegiziorik delako; herri baten pertsegizio delako, gaizki bakarrik dago eta beste ezer ez. Herri txiki eta indefentsoa bada herri hori, aldiz, hainbat okerrago. (EE, 574) Paragrafo horietan daude gerora Herder, Humboldt, Cassirer, Berlin eta gainontzeko pentsalariekin jantziko dituen intuizioak, euskarazko kulturaren behar gorrietatik ikasitako irakaspenak besterik ez direnak. Kulturak, tradizio eta objektu kultural gisa ulertuta, badaude handiagoak eta txikiagoak, horiek sortu eta birsortu dituen komunitatearen –herriaren– historiaren araberakoak. Baina tradizioa, objektu kulturalen multzo hori, ez da berez subjektua; horiek bizi(arazten) dituen komunitatea bai. Eta komunitate horiek, herriak, subjektu bizi eta aldakorrak direlako dago hitz egiterik kultura guztien printzipiozko berdintasunaz. Unean uneko kulturaren egoera erlatiboa delako, herrien gaitasun kulturala, berriz, edozer eman ahal izateko modukoa. Nolarebait herri baten zibilizazioa eta kultura herriaren historia da. Baina historia bizia. Frantsesak ez dira gaur besteak baino demokratago, 1789an iraultza bat egin zutelako. Grekoak ez dira kultur herri nagusirik munduan, noizbait hala izan zirelako. Eta euskaldunak VII. edo IX. mendean sevillanoak (?) baino barbaroago baziren, horrek ez gaitu sekula santa guztirako barbaroago uzten sevillanoak baino. Planteamolde horiekin ez goaz inora, inbezilitatera ez bada. (EE, 573) Puntu honetan ezinbestekoa da azpimarratzea, berriro, Azurmendirentzat kulturak duen zentzu zabala. Badaki, noski, erregistro desberdinak bereizten. Badaki «goi» kultura, hizkuntza teknikoa ezinbestekoa dela, are gehiago modernitateko teknifikazioaren ostean. Horixe zen Orixerekin zegoen eztabaidetako bat, hizkuntza modernizatze aldera (ORK, 130). Azurmendik egiten ez duena zera da: Gellnerrek laster-ele deitzen duen inguru hurbileko hizkuntza, behe kultura, goi kultura modernoari azpiratu; kultura moderno-teknikoa herritarraren gainditze bezala hartu eta biak elkar baztertzen dutela postulatu, komunitatearen bizitzan biak batera eman ezingo balira bezala. Gellnerrentzat kultura tresna bat da, bereizia komunitatetik, jendearengandik. Are gehiago, bere eskeman jendeak behe kultura, testuinguru hurbilarekin lotura duena, sentimenduzkoa, galdu egiten du Nazio-Estatuaren eskoletan, non goi kultura teknikoarekin ordezkatzen den. Prozesu hori mekanikoki ulertzen du, industrializazioaren beharrizan objektiboek eraginda, jendeak tresna bat utzi eta beste eraginkorrago bat hartuko balu bezala. Fenomeno kulturalaren burutazioan dago aldea: Gellnerrentzat jakintza tekniko multzo bat da kultura eta modernitatean goi kultura da gizarte industrialari ondoen egokitzen zaiona. Ondorioz, industrializaziora kultura jasorik gabe iritsi diren komunitateak NazioEstatuetan urtuko dira, kultura nazional modernoa harturik. Ez dago argi, ordea, Gellnerren eskeman kultura bateratu teknikoa sortzearen prozesua zein zentzutan azaltzen den. Dudarik ez da Frantzia Iraultzailearen kasuan goi eta behe kultura horien desberdintasuna – desberdintze ideologikoa – nabarmena zela (ikusi dugu Rivarolen adibidea), baita iraultza osteko politika linguistikoa termino horiexetan eman zutela ere. Gellnerrek, ordea, arau soziologiko bat proposatzen duela dirudi, industria- HISTORIA Historiaren zientzia ala filosofia? Gellnerren edo Hobsbawmen teoriak aztertzera hurbiltzean ikusten da euren teorietan garrantzi berezia dutela Historiaz duten ikuspegiak. Lehenak lan banaketan oinarritutako historiaren ikuspegi batekin dihardu, ehiztari-biltzaileen gizartetik nekazarira eta hortik industrialetara doan haria postulatzen duen Historiaren filosofiarekin. Bigarrenaren kasuan marxismotik abiatzen den Historiaren irakurketa aplikatzen da nazionalismo modernoa ulertzeko. Bi-biek nahi dute nazionalismoa definitu, haren kausa historikoak arrazionalki argitu eta fenomenoaren zentzu historikoa ebatzi. Gizarte Zientzia egin nahi dute. Azurmendiren begi filosofikoak, ordea, ezer baino lehen, Historiaz gogoetatzen du. Nola hurbil gaitezke historiara hura aztertzeko? Zer eragin du daukagun historiari buruzko ikuspegiak gure azterketetan? Hemen «historiaren zientziaren arazoa» deitu dudana ikustea ezinbestekoa da Azurmendik nazioa eta haren historikotasuna nola ulertzen duen ezagutzeko. Izan ere, gogoeta horrekin modernismoan oinarrizkotzat jo diren hainbat kontzepzio zalantzan jarri ohi ditu. Nazionalismoa historikoki ikertzeko, lehenik eta behin, ebatzi behar da giza historiako zein aspektu diren esanguratsuenak (ekonomikoak, kulturalak, moralak...), nola elkarlotzen diren arrazoi historikoak eta historiaren parte diren jendeak. Azurmendirentzat, horregatik, ikerketa historikoa hasi aurretik jada, hautaketa bat dago fokua non jartzen den erabakitzerakoan. Gogoeta horiek darabiltza lan goiztiarretan jada: Batzuetan uste izaten da posible direla errealidadearen ikuskera eta ezagupen arras «objetibuak». [...] Ezagupide historikoa, dio Kolakowskik, azterkariari bere garaiak ezartzen dizkion betekizunen funtzio bezala kontsidera liteke. Betekizunok historigileari gai edo materia historikoa ebaki eta, bere garaiak eta ingurune sozialak ezarritako inportantzia erizpideen arabera, gaiari dagokion konzeptu tresneria hauta arazten diote. (KOL, 132) 1972an Kolakowskiren eskutik dio historiagileak materia historikoa garaiak edo testuinguruak baldintzatuta ebakitzen duela. 2007an, Hegelen historiaren kontzeptuaz diharduela, beste hainbeste dio: Jakina, historia unibertsalaz berba egitea problematikoa da. Gaurko historialariek historia mugatuak lantzen dituzte [...] H.d., gaurko historialariek oso «zientifikoak» izan gura izaten dizute; eta estreina, «zientifiko»arekin teknika ulertuz hasten dira, zientziaren ordez: behaketako metodo estriktoak, ikergai eremutxo zehatza. Teknikaren jabetasuna zientziaren garantiatzat hartuz. (VOL, 141) Iker-objektua mugatuz hura sakonkiago aztertzen saiatzen da «gaurko historialaria», den guztiaren historia zabal saretua egin beharrean, puntuz puntu ezagutza trinkoa josteko. Eman lezakeenaz bestalde, Azurmendik ez du horren kontra egiten, baina gogorarazi egiten du mugaketa horiek ez direla neutralak. Azurmendirentzat, ordea, ikusi dugu izpirituaren filosofiaz aritzerakoan, izaera eraikiak ez dakar berarekin faltsutasunik nahitaez. Weberri tiraka, indibiduo edo subjektu historikoa erlazio anitz eta diferenteak biltzen dituen eraikuntza «izpirituala» da. Ideologia nazionalista hemeretzigarrengoetan subjektu historiko gisa nazioa hartzeak izan zezakeen historian zehar esentzialki dirauen komunitate baten zentzua. Baina horrek ez du esan nahi Herderrek hala ulertzen zuenik, gutxiago herri-nazio historiko horri Nazio-Estatua zor zaionik haren hitzetan (azaldu dira Herderren bestelako balioespenak ere). Eta batez ere, esan nahi ez duena da fenomeno nazionala termino sozioekonomikoetan edo politiko-instituzionalean arakatu nahi duen ontologia XIX. mendeko nazionalismoaren parametrotan dabilenik. Horrela argudiatzen du berak: Historiak ez du a priori berak egin-eginda historialariari ematen dion objekturik (subjekturik). Orain alde batera utzita eraikuntza horiek –subjektu historikoak– denak objektu «mitikoak» direla, gogoan har dezagun, Frantzia adibidez, edo Euskal Herria, kontzeptu berak, eraikuntzak direla beti, eraikuntza konplexuak (historiko, kultural, politiko, juridiko, etc.) eta «interesatuak». Kognitiboki, politikoki, etc. Interesatuak (askatasun mito bat ez da inperialismoaren mito baten balioberdina moralki). Gero, objektu horri historia bat, hots, jarduera eta jasaera bat suposatzen zaio, kreazio batzuk, espiritu edo arima bat nolabait, aiurri edo arima delako hori are gehiago baita eraikuntza. Eta arima horren jatorri eta leinu historikoa omen dena (Sanchez Albornozen zeltak, iberoak) eraikuntza bat izaten da orobat. Historia eraikuntza da. Ez da objekzio bat historiari: hain zuzen ere, errealitatea eraikuntza da. (BJE, 78) Azurmendik mahai gainean jartzen duen puntua ez da, egoki ulertu nahi bada, idealismo izpiritualista baten aldarri modura pentsatu behar. Paradigma konstruktibista serio hartzeko deia da aurreko pasartea. Nazioak eraikuntza direla esan eta hortik euren garrantzi eza ondorioztatzeari uko egitea da, historian nazioak ez ezik estatuak edo aroak ere berdin direlako eraikuntzak; Tradizioen asmakuntza manipulazio hutsa ez, baina komunitateak historian bere burua nola proiektatzen duen aditzeko ikergaia dela ikustea. Historian kausez gain zentzua ere bilatzea da: Hasteko, ezagutza historikoaren izaera bera zein da: azalpena (Erklären), h. d., gertakari historikoa araukotasun batean subsumitzea, nolabait esan katalogatzea; ala ulerpena da (Verstehen), gertakariaren esanahi edo zentzu inmanentea testuinguruan argitzea eta nolabait balioestea? Lehenak gertakaria historiako «legeen» orokortasunean kokatu gura du, kasuaren indibidualtasuna galtzeko eta haren esanahia neutralizatzeko arriskuaz; bigarrenak, orokortasun historikoa galtzeko arriskuaz, gertakari bakoitzaren indibidualtasunean kokatzen du historia, beharbada historiaren kontzeptu funtsean moral batekin. (VOL, 142) Argi dago nazionalismoaren teoria orokor bat egin nahian dabilena – lehen atalean landu diren autore gehienak beraz – arau historikoen bila dabilela. Azurmendiren lana bera, berriz, bigarren zentzuan hobeto egokitzen da; euskalduntasunetik, abertzaletasunetik, euskal kulturaren eraberritzetik eratorritako auzi konkretuei lotuta ibili da, bere lanik «filosofikoenetan» ere. Historia eta ikerketa historikoa fenomeno konplexuen azterketa konplexuago bat dira; horregatik, Azurmendiren jarrera hurbilpen modu desberdinak entseatzea da, eta guztiak elkarrizketan jartzea, horrela bakoitzaren posizio filosofikoek dituzten indar eta ahulguneak azaleratzeko. Ikerketa guztiak subjektu «egiazko» batera ez erreduzitzea, hain zuzen, ikertu nahi dugun horren arabera gure subjektuak ahalik eta egokien aukeratzeko, adibidez, Fernand Braudel-ek egin zuen bezala, subjektu historiko itsaso bat hartuz Errege edo estatuen aurretik. zehar arrazoimena nola agertu den erakutsi. Ez dago garai historikoaren eta haren iragankortasunaren kontzientziarik, bigarren paradigmako autoreen zentzuan; dago mundu bat naturalki arrazionala aspektu guztietan, fisikak aztertzen duena gauzei dagokionez, eta historia moralak gizakien jardunari dagokionez (Gizarte Zientzien kontzepturik berarik ere ez dago oraindik). Hala ikusi du Azurmendik: Historiak «plan»en bat izatea, ez da beste ezer funtsean, historiaren kontzeptu (gogoeta, ikerketa, filosofia, zientzia) razional bat, diskurtsu logiko bat historiari buruz, posible dela suposatzea baino. Fisikak, bere eskema juridikoekin, unibertsoa gauzen «gizarte» legalki arautu bat dela suposatzen du, berdin-berdin, eta natura gobernatzen duen legeria, natur-legeak, saiatzen da deskubritzen. (GBG, 22) Ikuspegi hori kraskatzen Kantekin hasten da (VOL, 132); hain zuzen, Azurmendik modernitatearen bi paradigmen erdian jartzen duenarekin. Izan ere, Kantentzat historian progresuaren ideia – gizakia moralki aurreratzen ari dela, alegia – «heuristikoa» da (GBG, 24). Heuristikoa izateak esan nahi du, ideia hori bilatzekoa dela. Bestela esanda, progresu morala, arrazoimena, ez direla munduaren edo historiaren berezko ideiak, subjektuak errealitateari aplikatzen dizkionak baino. Progresuaren ideia historiako gertakarien zirimola antolatzeko printzipioa da, horrela. Historiari buruzko diskurtso arrazional bat posible da, baina ez arrazionalitate hori munduan dagoelako, subjektu kantiarrak ezinbestean aplikatzen diolako baizik. Kanten ekarpen hori biraketa baten baitan ematen da: «Filosofia bat berria propio historiarentzat lantzea –zientzia historikoaren printzipioak– Ilustrazio frantsesaren herentzia alemanaren esku gelditu da, Herder eta Kant-engandik, Schiller pasatuz, Hegel eta Marx-enganainoko ahaleginean.» (VOL, 135). Ilustrazioak arrazionalismoaren ideia, berdina denboraren eta lurraren luze zabalean, historian nola agertzen zen bilatzen zuen eta hori helburu moralek bultzatuta egiten zuen gainera –gizadiaren progresu morala, arrazionalismoaren zabalpena. Modernitatearen bigarren paradigman, berriz, arrazoi «metafisikoa» historizatu egiten da. Kontua ez da izango historia aztertuz, gertaera historiko batzuetan arrazionalitatea topatzea, antolaera edo jokabide batzuk arrazionalak iriztea eta beste batzuk ez; 48 aitzitik, historiaren bilakaera bera aztertuko da, nola doan giza izpiritua aroz aro antzaldatzen eta eraberritzen. Izan ere, Frantziar Iraultzak ordura arteko erakundeak eraitsi ostean, horien historikotasunaren kontzientzia gero eta handiagoa zabaldu zen. Eta, ondorioz, interesa piztu zen historia zerk mugitzen duen, zerk dakarren aroz aro orainaldiraino. XIX. mendean kontzientzia berri bat piztu zela ohartua du Azurmendik: Ez dakit zergatik, XIX. mendeak uste zuen historiaren azken gailurrera heldua zela behin eta berriro, aurreko guztiari prehistoria modu bat iritziz. Hala da Hegelen espakulazioan, hala gero Marxen iraultzaren teorian. Hala Spencerren positibismoan. Hala izango da oraindik Nietzscheren filosofian bertan eta gizagaindikoaren agintzarian. Hala da, batez ere, Comteren eskema hirukoitzean. (BAK, 70) 48 Voltairerentzat, adibidez, Mogol Handiaren erresuman jabegorik ez egotea emaitza kultural antinaturala da, irrazionala (VOL, 49). Historia, hain zuzen, emaitza kultural horiek aurkitzeko eremua da. priori seinalatzearekin batera, markatutako bidea jarraitzen ez duten subjektuak de facto historiarik kanpo uzten direla. Renanen lana aztertzerakoan antzeko historiaren filosofia aurkitzen dio Azurmendik. Batetik, historiaren arrazionaltasun guztizkoa defendatzen du Hegelen antzera: Historia gidatzen duen Probidentzia naturgaindikorik ez dago; alegia, ez dago historia eta gainera Jainkoa, ez dagoen bezala Natura eta gainera Jainkoa: historian, historia bera da bere buruaren –eta zuzentasunaren– Probidentzia. Gertatu dena, gertatu delakoxe, arrazoizkoa da, eta beraz bidezkoa. Historian ez dago desegigorik, edo desegigoak diruditenak berak osotasunaren barruan itzulinguruak baino ez dira, gertakari positiboak eta garaipenak dira beti helburuari buruz, Naturak halaxe nahitakoak. (HAN, 97) Historiak bere baitan duen martxarekin gertaera oro dago hari menderatua. Martxa horren aurkako diruditen hainbat gertakari ere, azkenean, historiaren ibilbide objektibora errenditzen dira: «Historia, berak izan behar duena da, ez gizakion desirek edo intentzioek nahi luketena. Gizonemakumea alferrik ahalegintzen da historiari bere gogoko norabidea ezarri guran; hark beti bere nahitaezko bidea darama aurrera, beti aurrera.» (HAN, 99) Helmuga hori Renanentzat arrazoimenaren eta zientziaren zabalkunde guztizkoa da, naturgaindiko oro ukatzea – beraz, berriro, naturaren filosofia bat adierazten du, arrazen pisu handiarekin, ikusi dugun eran. Horrela, bada, historia eta zientzia historikoa ez da besterik arrazoimen horren zabalkundea baino. Azurmendirentzat gizakiaren aspektu arrazionala soilik hartzea naturaltzat hanka motz geratzea baita, galdera ezinbestean luzatzen du: Zientziari rol erabakigarri hau egozten zaion pentsamenduan, zein egiteko geratzen zaio herriari edo politikari? Renanek, funtsean beti berdin pentsatuz, beti ez du berdin epaitu. Gogoeta hauetan egon den Renanen eboluzioari so, hauxe ageri zaigu: gaztetan –Zientziaren Etorkizuna–, matxinada giroak kutsatuta, arrazoimenaren progresoak andre-gizon guztien askatasuna ekarriko duela irudikatu du; zahartzaroan –Elkarrizketa Filosofikoak–, Pariseko Komuna bizi izan eta gero, arrazoimenaren progresoak zientifikoen aginte zorrotza eta gizon-emakumeen ibilkapen tiranikoa ekarri behar duela konbentzitu da. (HAN, 102) Renanentzat, beraz, historiaren zeregina daukan arrazoimenaren ideia ezartzea da, aroz aro, progresuaren eboluzio linealean. Historiaren filosofia moderno horren oinarrizko hainbat ideia oraindik ere topa daitezke ikerlari modernista batzuetan. Esate baterako, Gellnerren planteamenduari begiratuz gero, lehenik eta behin, ikusten da historiako aro desberdinak argi eta garbi bereizten dituela, bakoitza bere ezaugarri tipikoekin eta bata besteari kontrajarriz: «Mankind has passed through three fundamental stages in its history: the pre-agrarian, the agrarian, and the industrial.» (Gellner 1983, 5) Gero ikusten da bilakaera historikoan lege edo arau batzuk proposatzen dituela, aro bakoitzaren nolakotasun konkretuak moldatzen dituena. Eta bukatzeko, nabaria da derrigortasunaren ideiak duen pisua Gellnerren teorietan, behin baino gehiagotan kritikatua izan dena, bestalde (Meadwell, 2012, 2014, 2015). Hobsbawmen historiaren filosofia marxismoak sakonki baldintzatua dagoen heinean, historia aroz aro linealki aurrera doanaren ikuspegi nabaria du. Hobsbawmentzat, esana dago, nazionalismoa aro kapitalistaren ondorio da eta hartan soilik du zentzua. Horregatik bereiz ditzake nazionalismo integratzaile positiboa eta separatismo negatiboa, lehena historiaren norabidean doalako kapitalismoko merkatu unitateak sortuz, bigarrena jada ezarritako Nazio-Estatuen aurka doan bitartean. Horrela, behin aro kapitalista horretatik mundu globalizatura pasatzean zentzua eta indar historikoa galtzen du nazionalismoak: nazionalismoa mundu garaikide globalean atzerakoia izango da nahitaez. Interpretazio horretan argi ikusten da historiaren martxa arrazionalaren eta gertaera historikoen artean talka dagoenean, historiaren filosofia modu horrek hartzen duen jarrera: 1990eko hamarkadan, mugimendu nazionalista berrien goraldi bete-betean, Hobsbawmek horien inportantzia historiko urria eta izaera atzerakoia nabarmentzen jarraitzen du, historiaren joanaren aurkako erreakzio soiltzat hartuz. Esan daiteke, beraz, modernismoak nazioen eta mugimendu nazionalen etorkizunari buruz egiten dituen prospekzioek erakusten dutela argien azpian datzan historiaren ikuspegi lineala. Azurmendik historiaren filosofia modu horren aurrean dituen errezeloak nabariak dira, baina ez du haren baliogabetasun guztizkoa defendatuko. Historiaren zientziaren arazora itzuliz, ikusi dugu nola den kontziente osotasun historikoaren ideia bat beharrezkoa dela, gertaera historikoen anabasa ordenatzeko. Alabaina, bilakaera historikoaren ikuspegi objektibistegiaren arriskuak ondo nabarmentzen ditu: Historia unibertsalaren teoria bat gabe –historiaren kontzeptu legitimatu bat gabe, hortaz– historia partzialak egitearen oinarrigabekoaz mintzatu gara goian. Alderantziz, historia partzialen ordez historia bat unibertsala pentsatzearen arriskuak ikusi gura dituenak, ikustea asko du Hegel, esango genuke. Batetik irudi lezake, kultur eremu ezberdinetako bakoitzak (artea, erlijioa, ekonomia, politika49) autonomia eta nortasun guztia galtzen duela, bere aurpegia bezala, osotasun teorikoan ganduturik (artea eta erlijioa filosofiaren aurreganbarako ariketak bihurturik; edo, borroka politikoa, gainegiturako jardun soila). Baina baita, hobea ez dena, errealitatea teoriaren Prokruste ohean doitzearren, datuak berak mutilatzea edo luzatzea ere, desfiguratzea. (VOL, 150) Azken batean, Azurmendik historiaren interpretazio absolutuak baztertu nahi ditu, bilakaera lineal monistak eta beharrezkotasun historikoak. Eta batez ere, halako historiaren filosofia batek ekarri ohi duen ondorio politikoa da salatu nahi duena, non komunitate batzuk ezgai gertatzen diren aro historiko batetik bestera igarotzeko, historian subjektu izateko: Gaztea nintzenean –aspaldi samar, beraz–, estrukturalismoa modan zegoen. Levi-Straussek, Antropologia Estrukturalaren Sarrerako kapituluan, historiaren eta etnologiaren arteko erlazioak eztabaidatzen ditu. Historiak herrien bizitza aurrerapen terminotan kontsideratzen du: Europako herriak aurreratuak dira. Etnologiak herri «primitiboak» iraupen terminotan ikertzen ditu. Hau da, historiak etapak dauzka: herri batzuek etapa horietan egiten dute aurrera; beste batzuek hasierako Historiaren subjektua(k) Filosofian eta literaturan négritude mugimendua eta pentsamendu antikoloniala garatzen ari ziren bitartean, Nazionalismo Ikerketetan arreta berezia jarri zitzaien mugimendu nazionalista antikolonialei. Bi hurbilpenen arteko aldea, ordea, bistakoa da. Ikuspegi modernistaren ezaugarria da, hain zuzen, mugimendu nazionalisten baitan sortutako «arazo identitarioak» bigarren mailako kontsideratzea: Gellnerrentzat, esaterako, ardura duena sortuko den Nazio-Estatuetan goi kultura homogeneo bat izatea da, hura kolonizatzailearena den edo ez axola gabe. Estatuko kideei dagokienez, subjektiboki, auziak garrantzirik izan badezake ere, modernizazio eskakizun objektiboei begira ez du munta handirik. Historiaren martxan Nazio-Estatu modernoa eraikitzea da aroari dagokion helburua, XIX. mendeko Europan bezala XX.eko Asian eta Afrikan. Hobsbawmen kasuan, berriz, deskolonizazio prozesu horietatik sortzen diren Nazio-Estatuak zibiko-integratzaileak kontsideratzen dira, hain zuzen, etnia desberdinetako jendea bateratuz, kapitalismo globalerako unitateak sortzen dituztelako. Azurmendik aintzat hartzen dituen auzi kultural horiek, herrien arteko auzi iruditzen zaizkionak, sakonekoago den prozesu historiko baten emaitza legez ulertzen dituzte aipatu autoreek. Horren azalpen bat, seguru asko, subjektu historikotzat zer ulertzen den galdetuz eskuratuko da. Ikusi dugu Gellnerrentzat eta Hobsbawmentzat bereziki eta modernismoarentzat oro har, nazionalismoa eta nazioa aro historiko konkretu bateko emaitzak direla, baldintza sozioekonomiko eta politiko konkretuen ondorena. Ikuspegi hori, aipatu dut, historiaren filosofia modu jakin batetik eraikitzen da, non modernitatea bilakaera historikoaren etapa bat gehiago den, historia aurrera daramaten lege jakin batzuen baitan. Horrela, bada, arau hori modernismoan egitura sozioekonomikoetan bilatzen da oro har (Kedourie da salbuespen bakarrenetakoa, ideien historian jarriz arreta). Paradigma horretan, zein dira modernitateari ondoen egokitzen zaizkien egitura soziopolitikoak, historiaren martxa hobekien irudikatzen dutenak? Helburua, nazionalismoaren zeregin historikoa, Nazio-Estatuak osatzea da; kulturaren eta estatuaren mugak berdintzea, Gellnerrekin esateko. Modernitateak dituen eskakizunak asetzen dituen subjektu historikoa politikan Nazio-Estatua da, beste era batera esanda. Honezkero nahikoa aipatua dago, baina berriro azpimarratuko dugu: ikuspegi horretan nazionalismo konkretuen gorabeherak, imajinatzen dituzten nazioak eta jendearen praxia bigarren mailakoak dira. Modernitateko mugimendu nazionalisten historia norabide jakin batetik behatzen da, gertaerak Nazio-Estatuaren eraikuntzan duten paperagatik soilik baloratuz. Horrela bakarrik ulertzen da, adibidez, Hobsbawmek nazionalismo integratzaile positiboa eta baztertzaile negatiboa bereiztea. Nazionalismo positiboa Nazio-Estatua eraikitzera bideratzen dena da, negatiboa jada «eraiki» diren Nazio-Estatuen aurka doana. Horregatik gerta daiteke, adibidez, Frantziar Iraultzako praxi nazionalista «integratzailea» izatea, hizkuntzaren atalean jartzen duten enpeinu guztiarekin ere, eta XX. mende bukaeran sortutako Europa Ekialdeko estatuen praxia, edukian berdina izanda ere, «etnikotzat» hartzea (Kuzio 2001). Integratu, zerbaiten erreferentzian integratzen dira eskualdeak eta jendeak; separatu ere erreferentzia jakin batetik separatzen da. Erreferentzia hori Nazio-Estatua izatea, ordea, ez dator berez; historiaren filosofia jakin batetik justifikatzen da. Baina filosofia horrek berarekin bestelako efektu batzuk ere badakartza. Izan ere, Nazio-Estatua teoria horietan forma abstraktua da, berez. Hau da, materialki kontingenteak dira modernitatean sortuko diren nazioak: modernitate aurreko kulturen (lotura protonazionalen) eta nazioen artean loturarik ez dago, mugak historian zehar ausaz ezarriak dira... Aldiz, formalki nazioak denak berdin-berdinak dira, guztiak kultura homogeneodun estatuak baitira, eta gainera hala behar dute izan nahitaez. Historiaren zientzia bat egiteko, beraz, garrantzia hartzen duen aspektua ez da Nazio-Estatu bakoitzen esperientzia konkretua, ezpada Nazio-Estatuaren eredua osatzeko garatzen diren logikena. Eta alderdi objektiboa horrela lehenetsiz, modernitatearen luze-zabalean errepikatzen den logikari soilik erreparatuz, Azurmendik gaztetatik kritikatu duen puntu batera iristen gara: bilakaera historikoaz gogoetatzean alderdi subjektiboaren erdeinatzera. Lehenik eta behin, marxismoaren interpretazio batzuen joera objektibistegia salatzen du Azurmendik, historiako faktore determinatzaile bakartzat klase borrokak jartzen dituena. Azurmendiren gaztaroko enpeinua da erakustea historia ulertzeko klaseak subjektu garrantzitsuak badira, beste faktore batzuk ez direla munta gutxiagokoak: «Kondaira-aurretik, beraz, klaserik izan aurretik datorkigun hamaika dohain ere ba dago gaur berton: hizkuntza, etnia, kultur-agerkizun zenbait, sikologiak azterkatzen duen hainbat barnetasun, etc.» (HEM, 63) Behin eta berriro azpimarratzen du gizaberea garaiko marxismoak kontsideratzen zuena baino konplexuagoa dela: Subjektuaren kontzeptua guztiz konplexua bihurtu bada Marxez gero (antropologia, soziologia, psikologia, biologiarekin, etab.: zientzia modernoekin hain zuzen), ezer ez da aurreratzen, berplanteamendu bat entseiatu ordez, hura (subjektua) planteamendutik zeharo baztertuz, edo konplexutasun hori arras ignoratzen enpeinatuz, sasi-aitzakia teorikoetan babespetuta. (GBG, 2122) Azurmendiren obraren zati handiena subjektuaren ikuspuntu konplexu hori garatzera bideratuta dago eta, neurri batean, orain arte ikusitako guztia hartzen du gizabere sozialaren eta kulturaren kontzepzio zabalduarekin. Aldarri bat da subjektu moderno arrazionalaren eta hiritar homogeneo estatuko kide soilaren irudiak bere neurrian kontsideratzeko: ez aro baten produktu nahitaezko bezala, gutxiago gizaberearen eta gizataldeen ulerkera egokiena gisa, baizik eta korronte filosofiko konkretu baten ikuspegiaren antzera, Aro Modernoan bertan ere auzikatua. Argigarria suerta liteke, agian, filosofia horren nagusitasunaz ohartzeko estatua historiako lehentasunezko subjektu noiz bihurtu zen ikustea. Aro Modernoan Filosofia Politikoa estatuaren teoria berri bat lantzen hasi zela aski onartutako ideia da. Hala ere, lehen esan bezala, estatuaren teoria horiek bideratuago zeuden «gobernu onaren» ideia garatzera, gizakiak gizakia gobernatzeko justifikazioa ezartzera. Bilakaera historikoaren ideia, historikotasunaren zentzua, estatuaren teoria horrek XVIII. mende amaierako iraultzetan goia jo ostean sartzen da filosofia politikoan. XIX. mendean «mentalitateen iraultza» bat gertatzen dela dio Azurmendik, hainbat faktoreren eraginez: XIX. mendeak uste izan du berak deskubritu duela historia (E. Cassirerek aspaldi erakutsi zuen hori ez dela egia) eta historiaren aroa dela berea (hori egiagoa da). Edonola ere, razionalismoak eta Iraultzak egitura sozial eta erakunde tradizionalak eraisten zituen bitartean, kreazio berrien eztabaidarekin, interesa piztu da zahar haiek noiz eta nola sortuak ziren aztertzeko, zer ziren eta zer balio zuten ulertzeko bide gisa [...]. Erromantizismoak ere Estatu moderno europarrak Erdi Arora 51 Bide batez, harrigarria egiten da Kedouriek Hegel doktrina nazionalistaren sorburuen ikerketatik kanpo uztea, Kant bera ere sartzen duenean (Herder edo Fichte ez aipatzeko). Kedourierentzat Hegelek ez du nazionalismoarekin zer ikusirik, bere gogoetetan Estatuaz hitz egiten omen duelako eta beti perspektiba unibertsalistarekin diharduelako (Kedourie 1966, 36, 1. oin-oh.). Baina, izatez, Kant, Herder eta Fichte 1815a baino lehen hil ziren, estatu eta nazionalismo modernoaren fenomeno historikoa ozta-ozta ezagutu zuten, ezagutu bazuten. Fichtek estatuaz gogoeta berri bat hasi bazuen, eta horregatik lekua badu Kedourieren azterketan, gutxiengutxienik partziala da Hegel horretatik kanpo uztea. Dena den, Hegel edo Fichte nazionalistak ote ziren galdetzea, nazionalismoak gaur egun dituen adiera guztiekin, anakroniko samarra gera liteke. Horregatik, José María Ripaldaren La nación dividida (Ripalda 2016) liburuak salbuespena jartzen du, nazioaren ulerkera berrian Hegelek duen papera eztabaida filosofikoen erdigunean kokatzerakoan. Herriak, kulturak. Beste historiaren filosofia bat Hegelen planteamenduarekin izan daiteke bat kritiko, adibidez, haren idealismoarengatik edo bere aroa azken estadio gisara planteatzen zuelako. Nazionalismoaren teoria modernistek badute kritika horietatik. Baina esan bezala, nazionalismoaz jarduterakoan Aro Modernoak nahitaez eskakizun konkretu batzuk ezartzen dituela eta eskakizun horiek asetzeko egitura behinena Nazio-Estatua dela, zeina eratzea den nazionalismo ororen zentzu historikoa, zutik dirauen tesia da korronte horretan. Eta jarrera hori XIX. mendeko historiaren filosofiarekin lotzen da, Hegelek abiatutako historia moduarekin. Bada, ordea, Hegelen belaunaldian bertan, historiarik gabeko herri hegeldarren kontsiderazio guztiz bestelakoa duenik. Ez da kasualitatea Azurmendik horretan ere Humboldt erreferentetzat izatea. Estatu gisa eratu eta modernitatera egokitzen ez diren herri horiek subordinatuta, historian nor izateko Nazio-Estatuen bizkar ibiltzera kondenatuta, kontsideratu beharrean subjektutzat hartzeko bidea jartzen du Humboldtek. Ez da estatua ekuaziotik kentzen, baina nazioen bilakaeraren historia egiteko estatua deszentratzen da. Ondorioz, XIX. mendean jada hasia zen mugimendu nazionalisten bestelako interpretazioa egiten du. Ezaguna da euskararekin eta euskal nazioarekin izan zuen harremana52 eta Azurmendik hori erabiltzen du aldea erakusteko: Gure artean Humboldt eta euskara aipatzen denean, ia beti haren prognosi zori dohatsuz okerra gogoratzen da, euskara laster galduko zela, ez omen zuela beste ehun urte iraungo. Eta, bitxiro, arrazoia inoiz ez da aipatzen (berak erabiltzen du «euskararen pertsegizioa» berba), Humboldt-ek euskararen heriotza natural batean-edo pentsatu izan balu bezla, hura bidaia-egunkari eta idazkietan errepikatuta dagoen arren: euskara euskaldunek berek pertsegitua dagoela eskoletan («Verfolgung des Baskischen in den Schulen», eraztunaren sistema aipatzen du); eskolan ez irakastean, jende xumeak gutunik arruntena bera gaztelaniaz idazten duela; jauntxo eta ilustratuek baztertua daukatela, eta, aldi berean, Estatu modernoan hizkuntza ofizialak laster ezofizialak ito egiten dituela, metropolian (Euskal Herria, Bretaina, Gales) nahiz kolonietan ikusten den legez. Euskararen biziraupena zailtzen komunitate hiztuneko klase goren ezaxola dago, eta Estatuaren presioa dago, biak batera (kausa bi horien artean lotura estua nola dagoen, ez du gehiago jorratzen). Humboldt-ek ongiegi zekien, hizkuntzak ez direna berak hiltzen; baina badaudela, hilarazten dituzten fenomeno sozial eta politikoak. (HUM, 30-31) Humboldten deskripzio horrek jada aipatutako fenomeno bat erakusten du. Beste ikuspuntu batetik begiratuta, euskararen galera estatuko kultura frantses edo espainolaren goititzearen ondorio da, 52 Iñaki Zabaleta Gorrotxategi izan da Humboldtek Euskal Herriarekin izandako harremana sakonen ikertu duena (Zabaleta 2017). Humboldten pentsamenduan Euskal Herria eta euskara dekubritu izanak izan zuen garrantziaz ohartzen du bertan, hizkuntzak ikertzera bultzatu zuen esperientzietako bat gurera egindako bidaia izan baitzen. Nazio-Estatu modernoen eraikuntzan historiaren pausu beharrezkoa, objektiboa (amorala, beraz; ez dago moraltasunik historiaren ikuspegi «zientifikoan»). Gellnerrentzat prozesua subjektiboki mingarria izan liteke, baina historia objektiboaren ikuspuntutik ezinbestekoa da hizkuntza eta kultura (subjektu) batzuen desagerpena. Unamunok aplikatu izan zion horrelako eskemarik euskarari; hark bete betean esaten ditu mende erdi lehenago, modernismoan ere entzungo diren argudio antzekoak. Izan ere, Unamunok uste zuen euskara «por ley de vida» ari zela hiltzen. Azurmendik, ordea, lege hori Unamunorengan bertan ere erlatiboa dela argudiatuko du, hau da, ez dela hizkuntzaren berezko ezgaitasunagatik ondorioztatzen, hizkuntzarenak ez diren arrazoi batzuengatik baizik. Bereziki arrazoimen ekonomikoa aipatzen du Azurmendik Unamunoren aipua ekarriz: «nos cuesta menos esfuerzo aprender el castellano que transformar el vascuence.» Eta hala jarraitzen du Azurmendik beretik: «Beraz, ahalegin gehixeagoz, baina ezin-ezinezkoa ez da euskara antzaldatzea, eta literatura eta zientziarako trebatzea.» (ESP, 104). Unamunok euskara Gellnerren laster-ele edo txoko hizkuntzaren pare ulertzen zuen eta horixe da modernotzat ez hartzearen arrazoia. Azurmendik Unamunori Smithek Gellnerri erantzuten dion ildotik – gorago aipatua – ematen dio arrapostua: hizkuntza eta kultura baten landugabetasunetik ez da ondorioztatzen zuzenean hura zerraldoan sartzea. «Euskararen pobre eta trakestasunaren behaketatik (hori teoriko hutsa – «teorian»!), uztagun hiltzen edo hilaraz dezagun praktikora, hautu baten jauzi kualitatiboa dago –salto mortal logiko bat–, hautuak barnebiltzen duen arrazoi-mundu linguistiko, politiko, humano artzakonplexu guztiarekin.» (ESP, 108) Euskararen edo edozein kulturaren landugabetasuna historikoa da Azurmendirentzat, ez hizkuntzarena berarena. Eta horregatik ez du onartzen zirkunstantzia historiko bat arau saihestezin bihurtzea. Azurmendik hiztun komunitateari historian eragiteko askatasuna onartzen dio printzipioz. Ondorioz, faktore politiko, ekonomiko eta abarrek baldintzatu bai, baina determinatu ez dute egiten.53 Ildo horretan, Humboldt erreferentzia nagusi du Historiaren Filosofia berri bat pentsatzerakoan, herri kulturak, nazio kulturalak, subjektutzat izango dituena (J. Azurmendi 2003). Humboldtek ere, den bezala Ilustrazioaren seme, historiaren legea topatu nahi du, bere helburua. Baina Humboldt ez da propioki filosofoa, ez da den guztiaren espekulazioetan jarduten. Banako konkretuari atxikitzen zaio, bere hiztun komunitatea duen horri, gizatasunaren agerkera konkretuari. Eta ondorioz, helburua ere ez da arrazoimen absolutu, objektibo baten azken estadioa, baizik eta kultura bakoitzaren garapena eta parte hartzea gizadi unibertsalean, gizatasuna garatzeko bide gisara. Kultura edo nazio54 bakoitzaren bilakaera historikoa bilatzen da (ez nazio kontzeptu ideal estatiko baten agerkera historian zehar, nazionalismo ohikoaren eran). Hor modernitatea aro 53 Eragiten duela aitortzeak, ez dakar nahitaez arau normatiborik, ordea. Beste era batera esanda, industrializazioak, kapitalismoak, modernitateak nazioarekin zerikusi handia izan du, baina hortik, Azurmendik ez du ezinbestean izan behar duenik ondorioztatuko. 54 Azurmendik normalean nazioarekin batera aipatzen ditu kultura edo hizkuntza gisako kontzeptuak. «Kultura definitzeko hamaika saio egin da, ia beti hori gizon-emakumearen eskusibo bihurtzen dela. Beraz abere zenbaitek kultura duenik a priori ezintzea badago? […] Kontzeptu askoren definizioak ez du beste xederik, guk nahi ditugun errealitateak sortzea baino. Nazioaren kontzeptu edo definizio askorekin horixe jazotzen da (Akademia Espainolaren hiztegian, adibidez).» (J. Azurmendi 2015, 25) Esanahiaren inguruan ekibokoak nagusitzen dira horrelako kontzeptuekin; azpian, berriz, botere harremanak. Ikerlariaren eginbeharra horiek aintzat hartuta ikertzea izango da. 55 Maila oinarrizkoago batean, Azurmendirentzat bere gogoetaren abiapuntua eta subjektua pertsona da, banako konkretua bere komunitatearekin: «nire gogoeta ere, nolabait, beti pertsonarekin eta pertsona horren komunitatearekin lotuago dago bere mundu ekonomikoarekin baino.» (J. Azurmendi d. g.) gain, kritikatzen duena historiaren ulerkera objektibista horren emaitza zabaldu bat da, azalpen historiko batetik (modernizazioa horrela izan da) lege eta ondorio politiko-moralak eratortzea (horrela izan behar du); historian arraziozkotasun uniboko bat bilatzea eta hura absolutizatzea. Horretan, bai, Herderrek, Humboldtek eta abarrek proposatzen zuten «bakoitzak bere bidea» egin beharraren filosofiari lotzen zaio. Zentzu horretan, ezin da Herderren Auch eine Philosophie der Geschichte zur Bildung der Menschheit [Hau ere historiaren filosofia bat gizadiaren heziketarako] izenburuaren oihartzuna ezentzun, Espainolak eta Euskaldunak lanaren sarreran, liburua «Euskal Herriko historiaren beste filosofia baterako zirriborro» gisa definitzen duenean.56 (EE, 7) Modernitateko galtzaileen historia Azurmendiren Historiarekiko jarrera harengan gogoetagaia bilatzekoa da. Ez da historialaria, ez du historiografia egiten. Ez da soziologoa, ez du arau eta definizio analitikorik bilatzen. Horregatik hurbilpena ere halakoa da, filosofia egiten du Historiari begira. Oraingo gazte eroak liburua, hain zuzen, gogoeta bat da Euskal Herriko pentsamenduaren historia hurbilari buruz, bere gaztaroko erreferente filosofikoak eta auziak errepasatzen dituena. Arrazoi horrexegatik, interesgarria da bertan Aro Modernoaz egiten duen gogoeta, bertan ikusten baita, besteak beste, modernitatearen historiaz nolako irakurketa egiten duen eta nondik hurbiltzen zaion. Liburu horretan argi, baina nolabait obra osoan daude presente bere erreferentziak. Ilustrazioaren eta modernitatearen alderdi iluna azaleratu zuten Simone Weil, Max Horkheimer edo Walter Benjamin dira Azurmendik jarraitzen dituenak; Aro Modernoak ekarri dituen deserrotze desberdinen kritikoak guztiak. Izatez, modernismoaren oinarrizko elementu bezala aurkezten du Smithek modernizazio prozesuek dakarten eragin deserrotzailearen jakitun izatea. Baina Hobsbawmen edo Gellnerren ildoarentzat trantsizio aro gorabeheratsu horren emaitzak dira nazionalismoa eta NazioEstatua, aro historiko berriaren ordena berria, araua, arrazionalitatea, irudikatzen duten mugimendu eta egitura berriak. Esanahien mundu tradizionala desegin ostean, nazionalismoak irudikatzen duena mundu alternatiboa da, modernitateak eskaintzen duen helduleku berria. Nazionalizazio prozesua, NazioEstatuetako jendea hiritar bihurtze hori, gizatalde premodernoen birkokatze bat da, integrazio bat unitate handiagoetan, unibertsalizaziorantz doan historiaren martxan. Funtsean Hegelek inauguratutako 56 Beti ere gogoan izanik Azurmendik lanari berari ez ziola balio gehiegirik aitortzen: «Solas horiekin enplegatzen da liburu hau. Ez dakit merezi duen. Esan bezala Sanchez Albornozen deklarazio batzuek sortarazi zuen oinarrizko testua eta beste mila zapi eta adabaki gehitu zaizkio gero. Ikerketa bat halere ez da. Jolas bat, agian: ez, ordea, gogoetatxo bat ere izateko guztiz asmo gabe. Eta haserre bada, umorez ere bai: gure ilustratzaile eternoak atzera ilustratzeko ez bada –euskaldunentzat idazten dut– gure barregileei barregiteko balio diezagun pixka bat ausaz, arratsalde libreetako irakur orduetan.» (EE, 13) Liburu osoan dagoen jarrera deseraikitzailea, ordea, Azurmendirengan oinarri-oinarrizkoa da. historiaren filosofiak jarraitzen du; aurrerabidearen itxaropenak eta historiaren bilakaera arrazionalaren bilaketak. Horren guztiaren aurka, Frankfurteko Eskolarentzat edo Weilentzat estatu moderno hori, hiritarra bera, deserrotzearen agerpen bat gehiago dira. Auzitan ez dago nazionalismoaren bilakaera, hasierako zibiko-integratzailetik bukaerako etniko-baztertzailera eta nazismora; filosofia modernoaren oinarrizko premisak daude jomugan. Esate baterako, Historia handi hori dago auzitan, unibertsala eta printzipio garbi batek bidatzen duena: Gero, biktimak ginela oroitzen ginen; eta biktimak sekula absolbitzen ez dituen Historia hori – Jainkoa bezala singular absolutuan deklinatzen dena– utzi, eta gure egokierako lanaren eta borrokaren beste kontzeptu baten bila, han-hemengo historia txikar apaletan, herrien eta patuen aniztasunean aurkitzen genuen bidea Camusekin, gure askatasunaren filosofia txiki, tesirik gabeko batzuetan... (OGE, 39) Aipu horrek barnebiltzen ditu Azurmendiren historiarekiko oinarrizko elementuak: ez historia bakar unibertsala, historia txikien multzoa baizik; ez printzipio handien dialektika historikoa, ezpada herrien borroka konkretuak. Modernitatearen kritika horretan aurkitzen ditu Azurmendik lehentxeago aipatutako erreferentziak. Esate baterako, Weilek historiaren filosofia marxistari egindako kritiketatik abiatuz, Azurmendik bide zuzena ikusten du bere herri-nazioaren irakurketara. Izan ere, Weil eszeptiko agertzen da Marxi zerion optimismoarekiko, batez ere aurrerapen teknikoaren emaitza emantzipatzaileei zegokienean. Bere ustez, proletariotzaren emantzipazioaren arazoa ez da lanaren (produkzioaren) organizazioarena bakarrik, oinarrizko giza beharrak ere ekonomikoak soil ez diren legez (OGE, 102). Azurmendiren gizaberea ulertzeko moduarekin alderatuz gero ezinbestean hartzen zaio antza: gizakia ez du lanak bakarrik egiten, ez da lan banaketak edo produkzio harremanek historian lekutzen duten puntu bat. Haren askatasun beharra ez da ekonomiko soila, politikoa, kulturala, soziala, morala... da. Horregatik, Weilen historia nazionalen berrirakurketa guztiz kritikoari lotzen zaio. Frantziako historia, monarkiatik hasi eta Errepublikara, Boteretik egin eta eragindako herrien, probintzien, eskualdeen eta nazioen «deserrotze» historia bat bezala irakurtzen zuen, jendemasa deserrotuekin Estatu-makina inpertsonal abstraktu bat osatzeko. [...] Okerrena da, proletargoa askatu nahi omen dutenek berek ere, desaskatasun historia horrixe konformatu zaizkiola, hura ukatu beharrean jarraipena emanez (OGE, 102). Boterearen eraikuntzaren filosofia historian aplikatzearen aurka agertzen da Azurmendi Weilekin, horrekin ezer eraldatzailea topatu nahi bada behintzat. Berriro ere, kontua ez da Azurmendik ez aintzatestea Boterearen eraikuntzan nazionalismo modernoak duen papera; horretaz ohartzen delako kontrajartzen dio beste historiaren filosofia bat, herriak subjektutzat izango dituena eta Nazio-Estatua ezinbesteko neutral gisara aurkeztuko ez duena. «S. Weilek historia modernoan Estatuaren eta nazioaren [pays] artean oposizioa, ez berdintasuna, erakusten zuen, denborarekin hor Estatuak nazioa irentsi egin baitu.» (OGE, 104) Modernismoak, aldiz, kontrakoa aldarrikatzen du. Weilen estatu hori da nazio deitzen zaiona eta Modernitatean zehar eginkizun zentrala aitortzen zaio. Gellnerrek, esate baterako, lanaren banaketan oinarritzen du bere historiaren filosofia guztia – ehiztari-biltzaileetatik nekazarietara eta handik industrialismora –; Hobsbawmek, berriz, premisa marxistei jarraiki, bilakaera ekonomikora. Horregatik, Weilen eta horien artean dagoen zanga ez da nazioaren kapituluan amaitzen: Estatu irenslearen kritikaren azpianago dagoena, gizon-emakumeak errogabetu eta barne hustu dituen Moderniaren kritika da. Unibertsalismo abstraktu eta mundu-hiritar lauaren aurka, «aberria», h. d., lurra, etxea, historia lokala, tradizioa, nazioa, gizon-emakumeak barnetasunez janzten eta hornitzen dituena, errebindikatzen du S. Weil judu frantsesak. Arras berria zen guretzat hori dena hain zuzen militantzia ezkertiar erradikaletik bindikatuta aurkitzea! (OGE, 104) Izan ere, Azurmendik ezkerretik jaso izan zuen tradizioa gaztaro hartan guztiz bestelakoa zen, ikusi ditugun premisa moderno/modernistetan oin hartuz. Gazte garaian idatzitakoak dira sozialismo klasikoaren eta abertzaletasunaren arteko tirabirak aztertzen dituen liburu parea, Nazionalismo/Internazionalismo Euskadin eta PSOE eta euskal abertzaletasuna (1894-1936). Bertan argudiatzen da sozialista klasikoen historiaren filosofia burgesia liberal zentralistaren berbera dela (PSOE, 23). Bietan historiaren ulerkera unibertsalista berbera partekatzen da, progresuaren lege orokor baten baitan. Historiaren joera arrazionala herriak, kulturak, nazioak – gizadia, azken batean – bateratzea eta berdintzea da ikuspegi horietan, partikularkeriak gaindituz (NIE, 16-17, 46-47). Gellner bera, industria-gizartea deskribatzen ari denean, munduaren ulerkera moderno horren barruan kokatzen da, jada esana dagoen moduan. Eta ikusia dugu, historiaren behaketatik lege unibertsal normatiboak deduzitzen dituen filosofia horrekin, Azurmendiri interesatzen zitzaizkion banako konkretuak, herriak eta kulturak historiaren bazterrean geratzen zirela Nazio-Estaturen baten bitartez goratzen ez baziren. Horregatik, Azurmendi beste tradizio batean kokatzen da. Errepika dezadan: ez da nazionalismo modernoari ez ikusiarena egitea, interesatzen ez zaiolako; da uko egitea Nazio-Estatuaren printzipio den filosofia modernoa kontsakratzeari, progresuaren historiaren aingeruak bazterretan uzten dituen puskak, kulturak eta filosofiak berreskuratzen saiatzea. Hor sartzen dira, Frankfurteko Eskolaren ekarpenak historiari eta modernitateari buruz. Horkheimer eta Adornoren Ilustrazioaren dialektika jartzen da ekarpen horren adibide: Irakurketa berri honetan hain zuzen biktimek – gutxiengoek, marginatuek, gazteria matxinatuak paperik positiboena aurkituko dizute historian. Izan ere, modernitatearen prozesua desberezitzailea da, ugaritasun eta diferentzia oro zapalduz eta Bat absolutuan hurrupatuz doana, pertsonak, taldeak, eskualdeak, azkenean denak sistema abstraktuarekin bat—bat egiten duen arte. (Faxismoak Ilustrazioan dauzka bere erroak: mendebalearen «razionalizazio» prozesu horren fruitu heldua baizik ez baita faxismoa Horkheimer eta Adornoren balioespenean). Progresoaren izenean diferentziak inausi egin behar dira. (Foruak «diferentziak» dira; gero hizkuntza ere bai). […] Beraz, erresistentzia oro helburu horren aitzi, progresoaren aurkako antimodernia eta erromantizismo irrazionaltzat erdeinatuko da. Razionala makina bihurtzen uztea da. Makurtzea, berdintzea, amen esatea. (OGE, 106-107) Jarrera horrekin nabarmentzen da konkretuaren beharra, justiziaren aldarri unibertsalak baino, unean uneko pentsamendu eta borrokak aintzat hartzearena. Ildo horretan ulertu behar da, hain zuzen, Azurmendik nazioaren teoria orokor bat, historiaren filosofia definitu bat edo pentsamendu sistematizaturik ez plazaratu izana. Problemak pentsatzen jardun du eta historiaz edo nazioaz ere euskaldunen problematik pentsatzen du (Frankfurteko Eskolak Auschwitzetik pentsatu duen bezala). Abiapuntura itzultzeko, beraz, Azurmendirentzat historia gogoetagaia da. Gogoeta hori, gainera, Walter Benjaminen zentzuan dakar, «izan gabeko historia» formulapean: «Progreso historiaren aurka, hots, status quoa legitimatzeko irakurketaren aurka, Walter Benjaminek lehentasuna txikizio historia edo anti-historia bati, egin ezin izan denaren historiari ematea proposatu du.» (J. Azurmendi 2015, 21) Edo bestela: «Historia progresoaren eta progresoa irabazleen lana bezala kontzebitzea nagusiari arrazoi ematea da.» (J. Azurmendi 2015, 23) Benjaminekin Azurmendi Modernitate triunfalaren kritikara etortzen da, Nazio-Estatu homogeneizatzaileen ukora. Historia objektiboa Botereak ezartzen duela oroitzen du; nazioaren historiaren interpretazioa, estatuak. Eskema horri jarraika, historia nazionalen kritikan entseatzen diren autore askok filosofia berdin-berdinetik egiten dutela esan daiteke, baina euren buruak hurrengo Aroan kokatuz, aro globalean. Horixe litzateke nazioen gainditzea pentsamendu horretan: Aro Modernoan Nazio-Estatua kontsakratzea, postmodernoan gainditutzat jotzeko. Azurmendiren nazioa, ordea, modernitatetik puskatuta atera da eta postmodernitatean ez da hobeto moldatzen. Eta horregatik izan ez zenaren memoria aldarrikatzen du. Horren adibide bat Azurmendik euskal nazionalismoaren eztabaida klasiko bati buruz ari dela ematen du: Nafarroako Erresumarena. Ezaguna da Azurmendik historia anbizio nazionalen justifikatzaile ideologiko gisa kritikatu izan duela (VOL, 270), historiak eskubide nazionalik ematen duela espresuki ukatu du (HNE, 38). Eta hala ere, historiak baztertuarentzat, ukatuarentzat, estaturik ez duen nazioarentzat ere balio bat badu: Gu ere azken urteotan, nazio eta estatugintzaren gogoeta suspertu ahala, Nafarroako erresuma ohiaz interes berrituz interesatzera etorri gara. Badakigu historiak argumenturik ez digula emango, baina bai gogoetagaia. Gogoeta horretan eztabaidarik falta ez bada ere, eta beharbada formulazioak orrazten jarraitu beharko dugun arren, garrantzizkoena da, Walter Benjaminekin esateko, posible izan zenaren eta izan ez zenaren memoria piztu dela. Nazioaren historia ikusteko modu berri bat. Ikusteko zergatik gauden, gauden puntuan. Irabazle ustetan, galtzaileen historiaren oinordeko garela. (HNE, 43) Gizarte Zientzietako historiaren kontzeptutik hain urrun gabiltzala ere, Benjaminen historia ez da guztiz arrotza Nazionalismo Ikerketetako zenbaitentzat. Smithek esana du nazioetan iragan etnikoa berrinterpretatzea ohikoa dela, unean uneko beharrei forma emateko (Smith 1999). Berrinterpretazio hori estatutik boterea indartzeko egiten den edo estaturik gabeko nazioen kontzientzia indartzeko egiten den, aldea egongo da. Are gehiago, berrinterpretazio horretan jomuga estatu bat eskuratzea den edo komunitate bat biziberritzea nahiz bizirik mantentzea den, iraganaren memoriak bide desberdinak hartuko ditu. Zentzu horretan, Hutchinsonentzat iraganaren eta galdutako Urrezko Aroaren memoriaren interpretazioak etorkizuna irabazteko bideak eskaintzen dizkie nazionalistei, ekintza komunitarioa azkartzen du (Hutchinson 1999). Antzeko balioa du Azurmendirentzat Historiak, Pruden Gartziaren liburu baten epilogoan dioen moduan (Gartzia 2015, 125): Azkenaldian gure jendea asko ari da begiak Nafarroa zaharrerantz itzultzen. Iraganari begira etorkizuna ikusi nahiz. Izan ahal izan zen eta izan ez zen euskal historia birreskuratu guran, esango liguke W. Benjaminek. Belaunaldi berrien buru eta bihotzetan, egin ez genuen eta egin beharra daukagun Ernazimentu, ez erromatarra hain zuzen ere, ezpada geure-geurearen gogoa nabaritzen da pil-pil, nik uste. Nafarroa hura mito bat da, esango dizute (Espainiaren mitoa maiteago dutenek). Eta? Utopia da, erantzungo diegu. Mitoak ez dira beti txarrak. Izarrak dira gau ilunean. Eta utopiaren eta maite dugun mitoaren balio positiboaz eta bien arteko zerikusiaz gogoetatzea eta gure nabigazioko iparrorratza izateko biak doitzen asmatzea izango dugu egitekoa. Hori da historia, eta historiaren balioa. Ernazimentua maite badugu, ez da dena Rafael eta Michelangelo delako. Nafarroa maite badugu, ez da ilargiko Euskal Herri ideal baten ipuinak maite ditugulako. Nafarroako historia ez da ideala. Baina guretzat, bere arriskuekin ere, Nafarroa da gure mitoa, gure utopia. Horixe da Azurmendik Historiatik hartu nahi duena, ez iragan perfektu baten bilaketa, etorkizunerako bideetarako irakasgaiak baizik. Batzuetan begirada baikorragoarekin eta besteetan ezkorragoekin, baina beti gogoetagaia bilatzen du esperientzia historikoen irakurketatik. 57 Izurra izurtzeko, konparazioa estutu daiteke, etorkizuneko azterketa bati bidea seinalatzkeo bada ere. Hobsbawmek ariketa interesgarri bat egiten du, Real Academia Española-ren hiztegi desberdinetan nazioaren zein definizio ematen den ikusiz. Bere ondorioa da, 1884 arte nazioak ez duela zentzu modernorik hartzen. Edizio hori baino lehen nazioa probintzia, herrialde edo erreinu bateko biztanleen multzoa zen; hortik aurrera, berriz, nazioa gobernu beraren peko biztanleria dela azpimarratuko da. Hizkuntza nazionalak ere herrialde bateko hizkuntza ofiziala eta literarioa esan nahi du. Hobsbawmek ondorioztatzen duena da nazio modernoaren zentzua oso dela modernoa (Hobsbawm 1992, 14–15). Eta Hobsbawmen abiapuntua horixe da, kontzeptu hori nazionalistek nola erabiltzen duten. Azurmendik ere gauza bera egiten du, ordea, Frantziako kasua hartuta (HAN, 485 eta hurr.). Horrela erakusten dena ez da nazioaren zentzu modernoa berria dela bakarrik, baizik eta hiztegigintza erabili dela nazioaren definiziotik elementu «etnikoak» kendu eta gizarte zibilera lerratzeko – 1971ko Laroussen zuzenean nazioa kendu eta «État» sarrera seinalatzen da. Gaur egungoan berriro nazioaren definizio anbiguoa berreskuratzen da, adiera politiko eta kulturalak bereiziz. Azurmendik hortik nazioaren kontzeptu modernoaren modernotasuna baino, hiztegiek eta Akademiek ideologia nagusia oinarritzeko duten rola ateratzen du garbien. Hobsbawmentzat egitate bat denak, Azurmendirentzat susmoa pizten du. Hobsbawmen ildoari jarrika, berak utzitakoa jarrai dezakegu ikusteko 2014ko RAEren hiztegian aldaketa berriak etorri direla, «nacionalidad» sarreran erreferentzia nazioa izatetik estatura pasaz adibidez. Horrela, orain naziotasuna estatutik eratortzen da hiztegiaren arabera (Zaldua 2014). Hiztegiak, bada, konstatazio unibokoak bilatzeko baino hizkuntzan azaleratutako borrokak sumatzeko leku hobeak ematen dute, kontzeptu polemikoetan behintzat. Hobsbawmen eta Azurmendiren arteko aldea duten historiaren filosofia desberdinak azaltzen du. Hobsbawmentzat historiaren Aro Modernoan soilik daude nazioak, horiek zentzu politiko modernoan soilik behatzen baititu. Horrela, azterketarako eremu mugatu bat du, bere historiaren bilakaerari buruzko ideia orokorrarekin mugatua, eta Nazio-Estatu modernoaren sorrera nahiz eboluzioa azaldu ditzake. Ordainetan, Modernitatea baino lehenago eta ondoren «nazio» edo kolektibitateekin duten harremana azaldu gabe uzten da. Azurmendik, berriz, nazio ideia lauso bat erabiltzen du historian zeharreko agerpen desberdinak biltzeko. Horrek ahalbidetzen dio historiaren luze zabalari begiratzea, ez nazioen betierekotasun esentzialen bat frogatzeko, ezpada kontzeptuaren bilakaera ez lineala eta askotan kontraesanezkoa ulertzen saiatzeko. Ikuspegi horretatik, lehenengo, modernismoari egiten dion kritika eratortzen da: nazioa eta nazionalismoa nazio eta nazio kontzientzia modernoen parametroetan definitu, eta hori Modernia baino lehen kokatzea anakronismoa dela deklaratzea, falazia inuzente samarra baizik ez dela (J. Azurmendi 2015, 34–35). Hau da, gaur egunetik begiratuta, berez ez dagoela zertan nazioaren kontzeptu egokiagoa iritzi moderno-estatalari beste edozein baino. Horren egokitasuna testuinguru eta asmo jakin batzuen baitan bakarrik epai liteke, aurrez erabakiak daudenak. Finean, nazio modernoaren historia egin nahi bada, ezinbestekoa izango da hori nazionalismo modernoaren arabera ulertzea (abiapuntu tautologikoa horretan geratzekotan), baina nazioaz adiera politiko-estatal horretan jardun beharra dagoenik zentzuz hitz egitekotan, onartzen ez duen inferentzia da. Azurmendiren ustez, nazioa historia guztian eta orokorki hartu nahi bada, kontzeptu guztiz ekibokoa da. Historian zehar izan duen polisemiaz gain, Goetherengan aurkitzen dituen esanahi desberdinak zerrendatzen ditu hori erakusteko (HUM, 177). Horregatik, bere soluzioa nazio kontzeptuaren erabilera bakoitza testuinguruan jartzea eta hortik abiatuta aldaketak ulertzen saiatzea da, bere konplexutasun osoan: «Nazioaren kontzeptuan soziologia eta psikologia soziala, antropologia, filosofia, politika, etab., artekotzen dira, geu eta gure autokontzientzia sartzen gara tartean; historia eta historiaren gure filosofia nahasten dira. Historiak, jendeen eta herrien errealitatea aldarazten badu, hura kontatu ahal izateko berben esanahia eta balioa ere aldarazten du.» (J. Azurmendi 2015, 25) Horregatik, Azurmendik ez du nazioaren kontzeptu itxi bat bilatzen, kontrara, historian luze-zabalean hartu dituen elementu eta esanahi desberdinak arakatzen ditu. Nazioaz jarduterakoan erroak eta eraginak historian hain urrunean kokatzea horrela ulertu behar da; eta ez modernismoak kritikatzen duen perennialismo arruntaren zentzuan. Ez da modernitatean eta Grezia klasikoan nazio kontzeptu berbera dagoela, ezpada autokontzientzia kolektiboaren zenbait elementu mantentzen direla baizik, testuinguru historikoa aldatuz doan heinean kontzeptua eraberrituz: «Nazioa eboluzioan dagoen kontzeptua da (nazionalismoa ere beti eboluzioan dago); beraz, ekibokoa da, esanahi bakarrean erabili nahi bada.» (HAN, 503) Antzinate Klasikoa, Erdi Aroa Bere obraren azken aldera batez ere, Azurmendi nazionalismo modernoaren iturriak mendebaldeko tradizioaren hastapenetan kokatuz hasten da. Horretarako Hans Kohn-i erreferentzia egiten dio (HAN, 503; HNE, 13), tradizio judu-biblikoa eta grekoa abiapuntu jartzen baititu.58 Abiapuntua, beraz, nazioen aipuak antzinatik daudela agerian jartzea da, Varro (K.a. 116- K.a. 27) aipatuz, adibidez. Gero, oharra egiten da: «Horien esanahi sozial eta politikoa nola interpretatu da arazoa, eta esan gabe doa esanahi hori historian ez dela beti berdina izan.» (HAN, 10) Nazioak aipatu aspaldidanik egiten dira, beraz, zentzu desberdinak hartuz doazela garai bakoitzean. Azurmendiren esanetan, ordea, nazioari atxikitzen zaizkion elementu ia gehienak jada Herodoto-rengan topatu daitezke, grekoei buruz ari dela (HAN, 503; HNE, 18 eta hurr.). Hor aipatzen dira «arraza», XIX. mendeko kontzeptuarekin zerikusirik batere ez duena, eta hizkuntza komuna, kultura partekatua, usadioak, ekandu berak... Interesgarria da, behin puntu honetara iritsita, Connorren eztabaida terminologikoak gogoratzea. Hain zuzen, Connorren tesia da naziotasunaren ezaugarria jatorri komunaren kontzientzia dela, ahaidetza bat partekatzea. Azurmendik, berriz, gogorarazten du Tuzididesek nola azaltzen zuen grekoen jatorria: grekoa ulertzen zuten tribu eta hiri ezberdinak elkartuz gorpuztu zen nazio heleniarra, hizkuntzan elkarganatuta odol bereko, jatorri bereko, bihurtu ziren denak. «Odol bereko» horrek, hain zuzen, familia bat iradokitzen zuen, ahaidetza beraz. Eta horrexegatik zituzten Jainko eta kultu berak, lege berak, ohitura berak. Horri deitzen dio Azurmendik nazio klasikoa. Connorrek, zentzu berbera guztiz mantendu gabe ere, nazionalismoaren esanahi jatorrizkoan antzeko elementuak kokatzen ditu. Horregatik kontrajartzen dio nazionalismoaren ulerkera modernistari bere «etnonazionalismoa», ikuspegi estatalistatik bereizteko, baina elkarren arteko leialtasunari uko egin gabe (identitate indibidualean erori gabe). Gauza bera bilatzen du Azurmendik ere: Herodoto baitan daukaguna nazioaren kontzeptu «kulturala» da, esan ohi denez esateko; baina kontzeptu «politikoa» da orobat –abertzalea–, testuinguruan garbi dagoenez: Atenasko hiriaren interes partikularren gainetik, ekonomikoak-edo, solidaritate nazionala dago, hiritarrak prest egoteraino haurride grekoen alde bizia emateko atzerritarren aurka (barbaroak). Nazio grekoa senitarte grekoa da; nazionalitatea haurridetasuna da. Hori da Herodotok ematen duen nazioaren kontzeptua. (HAN, 503) Connorren eta Azurmendik Herodotorekin ekartzen duen nazio kontzeptuaren antza nabarmenegia da ez ohartzeko. Biek jotzen dute nazioaren esanahi hori jatorrizkotzat (Connorrek «pristine» dio)59. Azurmendik, gainera, tradizio hebrearra gehitzen dio greko klasiko horri: «Hebrearrek herri hautatua uste zuten euren burua, Abraham patriarkaren etorkiko haurrideak aitortzen ziren, iraganeko sufrimendu eta garaipenen memoria komun batekin eta etorkizunerako igurkaritza mesianikoarekin, etab., eta atxikimendu beroenarekin "euren" lurrari.» (HAN 503-504) Guztiarekin, nazioaz jardutean atera ohi diren elementu gehienak atera dira dagoeneko jokora. Gero, ordea, Erromatar Inperioaz jardutean, kontua konplikatu egiten dela ohartzen du (HAN, 504). «Natio» hitzaren esanahia zabaldu egiten da, grekotik funtsean urruntzen ez bada ere. Batetik, pertsonaren edo jendearen jaiotza, jatorria esan nahiko du: sorlekua, odola, leinua, askotan populuaren sinonimo. Bestetik, ordea, Erroma Hiriarekin kontrastean, landatarrak edo konkistatu gabeko herri basak ere esan nahiko du. Horiekin batera, nazio hitzak leinu aristokratikoak ere adierazi ahalko ditu, jaiotzak sozialki bereizten duen jendea. Bukatzeko, berriz, multzo sozial bereziren bat ere adierazi lezake, «epikurotarren nazioa» kasu. Erdi Aroaz ari dela (HAN, 504eta hurr.), berriz, nazio hitzak oraindik herriei egiten diela erreferentzia ohartzen du, maiz kristauak ez den jendea adieraziz. Horrekin batera, lurralde kristauetan jende bat nazio izendatzean «orain etnia edo nazio etnikoa esaten dena» esan nahiko du. Gero, Erdi Aro Klasikoan Eliza bere kontzilioak nazioka antolatzen hasiko da eta hori «inportantea izango da ikuspide eta interes "nazionalen" artikulazioa garatuz joateko». Unibertsitateek ere beste hainbeste egingo dute. Merkatariak atzerriko hirietan nazioka antolatzen dira. Azurmendik ateratzen duen ondorioa da Behe Erdi Arorako interes «nazionalen» kontzientzia eta espresio antolatuak daudela talde mugatu batzuetan behintzat, taldeotan norberaren nazioaren harrotasuna agertzen dela eta beste nazioekiko burla eta irainezko estereotipoak ugaritzen hasten direla. Laburtuz, beraz: «Erdi Aro guztian nazioaren kontzeptua funtsean tradizionala da, hizkuntza eta kulturazkoa edo etnikoa. Karakteristika politiko nazional edo nazionalista oinarrizkoak garatzen hasiak dira, ordea – nazioen arteko lehiak edo "gu onak haiek gaiztoak" gisako eskemak.» (HAN, 508-509) Tradizio eliztarraren ezagutzaile, Azurmendik behin eta berriro errepikatzen du, gaztaroko lanetatik berantiarretara, Erdi Aroan zehar nazioaren ulerkera arruntena hura hizkuntzarekin lotzen duena dela, Tomas Akinokoaren «linguae, seu nationes» gogoratuz. (HEM, 45; HUM, 175-176; HAN, 507) Errenazimentua, Lehen modernitatea Azurmendik nazioez zerbait errepikatu badu da horiek Errenazimentuan argi aurki daitezkeela, bizi-bizi: herri subiranoaren zentzu hemeretzigarrenean ez bada ere, norbere nazioaren eta kulturaren harrotasuna, historia mitikoa eta beste kulturen erdeinua adierazten duten elementuak zentzu abertzale batean («aberriaren amodioagatik») produzitu dituela erakutsi nahiko du (EE, 336-339). Erdi Arotik aldaketa sumatzen da: «Erdi Aroa kristaua izan da eta, beraz, unibertsalista, txinparta "nazionalista" bakanak aparte (frankoen loriak-eta). XV. mendean, estreina zisma eta heresiekin, gero humanismoaz eta hizkuntza nazionalen pizkundeaz unibertsalismo hori urratzen hasi da, interes eta kontzientzia berdinduz, XVII. menderako gero eta pisu handiagoa hartuko dute estatuek eta horietan dauden nazioek. Subjektutasun berri hori islatuko luke, besteak beste, arte barrokoan herri eta jende konkretuak beharrean pertsonifikatutako eta karakterizatutako nazioak berak agertzeak. Era berean, Azurmendik fenomeno berri bat seinalatzen du, nazioaren ikerketa feministetan ere ohartu izan dena: «aberria (patria) maskulino izatetik ama izatera pasatzen da, behin kontsolagarri eta kontsolatzaile, bestean heroisa, beti nahiko esijente. [...] Hots, orain, jendeak – erregeaz gain – ama bat du bera maite-maite duena, eta berak maitasuna eta leialtasuna zor diona.» (HAN, 514) Nazioen pertsonifikazio eta feminizazioaren adibide modura, besteak beste, Simon Vouet-ek (1601-1643) Luis XIII.ari egindako erretratua aipatzen du, Erregea erdian zutik eta albo banatan makurtuta bi andre (Frantzia eta Nafarroa) dituela. Horrekin batera, erlijio gerren testuinguruan ere nazioaren ulerkera bat jokoan dagoela adierazten du Azurmendik (HAN, 516-518). François Hotman protestanteak, San Bartolome gaueko sarraskitik hiru urtera, lan bat argitara eman zuen, Francogallia, antzinateko errege franko-galiarrak herriak hautatuak omen zirela eta herriak eraits zitzaketela argudiatuz. Jean Bodin-entzat, berriz, absolutismoaren teoriko goiztiarretakoa bera, nazioa agintariaren menpekoen batuketa besterik ez da. Era berean konparatzen ditu Thomas Hobbes eta John Locke: Hobbesen teorian politikoki existitzen dena estatua da, nazioa boterearen inguruan biltzen da; Lockerengan, berriz, estatua «herritik» sortzen da, egoera naturaleko gizabanako libreen itunetik, beti aginte mugatuarekin. Honezkero nazio klasikotik aski urrunduta gaude. Azurmendik erlijio gerren baitan nazio kontzepturen bat jokoan dagoela esan, Frantzia eta Ingalaterra zer diren edo izan beharko luketen diskurtso eta ideien eztabaida dagoelako esaten du. Horrek Azurmendiren nazioaren ideiaren zenbait zantzu erakusten ditu: kasu konkretuez arduratzen da, horien konparazioaz, ez teoria orokorrak bilatzeaz. Hortik iristen da Hobbes edo Locke aipatzera, nahiz eta Nazionalismo Ikerketetatik urruti geratu ohi diren autoreok.60 Horien atzean historia konkretuak eta nazio konkretuei buruzko kezkak daudelako dira esanguratsuak teoria absolutistak eta horien kritikoak, baita horietatik eratorriko direlako ondorengo nazio kontzeptu zenbait ere (ik., HAN, 518, 2098. oin-oh.). Eta, ondorioz, Azurmendi jakitun da nazio berari buruz, nazio beraren baitan, hari buruzko ideia desberdinak kabitzen direla, erlijio gerretako Frantziaz diharduenean bezala (HAN, 512). Nolanahi ere, abiapuntuan zegoen nazio klasiko horretatik beste esparru batzuetan gaude jada: Lehen Modernian barrenduak garelarik jada, nazioaren arazo-marazoa zenbat antzaldatuz doan ikusten da: kontzeptuaketa ertarotar pragmatikoetatik (unibertsitateko ikasleen edo Kontzilioetako kardinalen nazioak) mitologia nazional humanistetara iragan da, eta orain mitologiatik filosofiara, eta filosofiako razionalismoaren arora hain zuzen. Historia nazional konkretuetatik (zeltak eta germaniarrak gora eta behera) naziora abstraktuki kontsideratuta, gizarte politikoaren («corps Azurmendik Sieyès irakurtzen duenean, batik bat, bere zibikotasuna auzitan jartzeko irakurtzen du. Horretan bat dator Máizekin: nazioaren kontzeptu horrek bide ematen dio Nazio-Estatuari, homogeneizazioari eta nazionalismo politikoari. Baina, ikusiko den bezala, Máizek tentsio bat sumatzen badu planteamenduaren erradikaltasunaren eta inposibilitatearen artean, Azurmendik nazionalismo gorria ikusten du zuzenean. Abiapuntuan bertan dago lehenengo arazoa, biek nabaritu dutena: nazio natural soziologikoaren momentu teorikoan bertan nazioaren hedaduraren hautua egina dago. Batetik, nazioa ez dute frantses guztiek osatzen, alde batera uzten baitira produzitzaileak ez diren guztiak. Nazio zibiko hori printzipio baztertzailea da, barne frontera bat ezartzen du (HAN, 548; Máiz 2008, 24). Bestetik, ordea, definizioan bertan erabakia dago bere hedadura, kanpo muga: nazioa lurralde osoan, Koroa Frantsesaren pean, dauden 40.000 parrokietan dagoela esanda, Sieyèsek guztiak nazio bakar gisa hartzen ditu, apriorizko datu enpiriko huts bat balitz bezala. Azurmendik hautu ustez neutral hori seinalatzen du: «Inkoherentzia grabea da, historia baztertu eta argumentua Naturan oinarritu gura omen delarik, abiapuntutzat hartzen den gizartea/nazioa, hor Frantzian historiak, ez Naturak, bildu duen samalda horixe izatea. Bestela esan: nazioaren fundamentua Natura omen da, ez erregea, baina erregeek ezarri dizkioten fronterak dauzka.» (HAN, 551) Máizek bi momentu teoriko – bata soziologikoa, estatua oinarritzen duena, eta bestea politikoa, estatuan haragitzen dena – bereizten ditu bere ikerketan, Azurmendi bi momentu teoriko horiek praktikan bat direla esatera dator; eta errealitate konkretuak aurretiazko teorikoei problema handiak sortzen dizkiela ohartzera. Izan ere, aurretiazko filosofiko horiek oinarrizkoak dira mataza ondo ulertzeko. Arrazionalismo jakin bati jarraiki, Sieyèsek aintzat hartzen duen abiapuntua subjektu moderno kartesiarrarena; lehenlehenik eta beste ororen gainetik banako arrazionala dena. Horrela, gizartea arrazionaltasun horren arabera ulertzen da. Publikoa interes eta zirkunstantzia «partikularrak» ezabatu osteko elkargoari dagokiona da, hau da, merkatuko gizartea. Hortik ulertzen da nazioa eta hori hartzen da naturaltzat. Baina, gorago ikusi den bezala, nazioaren irakurketa feministak publikoaren eta pribatuaren bereizketa hori naturala ez beste edozer dela erakutsi du; bestela esanda, nazio politiko-estatalaren eta indibiduoaren artean badagoela esparru sozial bat, indibiduoen batura soilak baino bestelako elementuek (ere) ezaugarritzen dutena, dela generoa edo kultura. Ildo beretik, Azurmendik ere Sieyèsen premisa «burgesa» kritikatzen du, nondik ere ulertzen baita diferentzia oro automatikoki pribilegio legez. Izan ere, naturazko indibiduo guztien berdintasuna horrela predikatzen bada ezin da ulertu zergatik mugatzen den pribilegioen ezabaketa lurralde frantziarrera: «Logikoa balitz, hiritar frantsesek Afrikako jendeen aldean zituzten pribilegio guztiak ezabatzea esijituz jarraitu beharko» zukeela ondorioztatzen du Azurmendik arrazionalki, gero, ironiaz, «baina Natura frantsesaren legea Frantziara mugatzen da nonbait» eransteko. Giza naturaren ikuspegi arrazionalista-mekanizista horrekin, esfera publikotik produkzioari eta merkatuari ez dagokien oro erauzten da: «Foruak-eta historiaren zaborra dira, "gotikoa". Denak lege bakarraren pean ibili behar du.» (HAN, 550-551) Horrekin guztiarekin Azurmendik ondokoa ebazten du: Dagoena ez da nazioaren kontzeptu berri diferente bat: dagoena, nazioa nazio gisa zentzu klasikoan aintzat ez hartzea da soil-soil (dudarik gabe horiek errealitatea «gotikoak» iruditzen zitzaizkion, modernian ahazgarriak); h.d., jendetza sail bat gizarte zibil heinean soilik aintzat hartzea, hots, produzitzaileen multzo bezala eta Estatu makinari erreferitua bezainbatean bakarrik. Kasu, ez da kontuan ez hartzen metodiko, teoriko bat, unean uneko situazioarengatik-edo sori izan litekeena; ez hartze politikoa da, horrela jendetza horretako nazio ezberdinetan halako bat oso kontuan hartzen dela ezkutatzen duena: frantsesa. (HAN, 551) Frantziar Iraultzan, diferentziak diferentzia, Azurmendik ikusten du, batetik, herriaren edo nazioaren ulerkera abstraktu bat teorian, nazio klasikoari jaramonik egiten ez diona; bestetik, praktika nazionalista suharra Nazio Handiaren izenean. Eta tesi hori bere lehenengo lanetatik azkenekoetaraino errepikatu da (HEM, 41), ikuspegi horretan lotzen baitira Botere politikoa eta nazio teorian abstraktu, praktikan etnikoa. Nazionalismo moderno politiko ohikoaren abiapuntua hortxe dago. adibidez (OGE, 103, 74. oin-oh.; J. Azurmendi 1996). XIX. mendearen ezaugarria izango da Azurmendirentzat ere estatu moderno berri horren eta nazioaren arteko harreman tirabiratsua, interes ideologiko eta politikoen arabera era batean edo bestean txirikordatuko dena (VOL, 66). Erreferentzia horiek (Herder, Humboldt, Goethe) berariaz utzi dira errepaso honetatik kanpo, aurreko kapituluetan sakon landu direlako. Dena dela, ez da ahaztu behar Humboldten nazio linguistiko-kulturala aldarrikatzearen zentzua estatu moderno makina horren kontrapisu bezala bururatzen dela beti. Azurmendiren lehen lanetan badago ikuspegi modernistatik. Kedourieren antzeko eskemak erakusten ditu «abertzaletasunaren» bilakaera Europan nola eman zen azaltzean; Iraultzarekin piztu, Napoleonekin ideia liberalak zabaldu eta Errestaurazioaren desengainuarekin iraultza liberalei bide eman zitzaiela adierazten du (HEM, 31, 41; ISL, 37-39). Era berean, burgesia handia estatuaren eta ordenaren defentsara nola lerratzen den ere ohartzen du, mendeak aurrera egin ahala, iraultzak oro irrazional deklaratuz (VOL, 69). Dena den, Azurmendik modernismoaren oinarrizko ideia beti auzikatuko du. Nazioa eta estatua bere obra osoan zehar ondo bereizita mantenduko ditu. Eta era berean, ukatu egingo du XIX. mendeko nazio ulerkera nagusia «nazionalitate printzipioaren» araberakoa denik. XIX. mendean nazio kontzeptua hara-hona nola ibili den, interes desberdinei erantzunez eta testuinguru historikoaren arabera aldatuz, Renanen pentsamenduak ematen du irudia. Ez alferrik, Azurmendik nazioari propioki eskaini dion lan mardulena harengan dago oinarrituta. Renan aitzakia hartuz Azurmendik garaiko Frantziaren inguruko eztabaidak errepasatu ditu eta, ondorioz, Frantzia eta Alemaniaren artekoak.62 Pretentsio unibertsalistarik gabe, baina nazio kontzeptuaren bilakaera modernoan erabakigarriak izan diren momentu historikoak analizatuz, Azurmendik nazioaren inguruan zebiltzan eztabaidak biltzen du. Ildo horretan, XIX. mendeko bigarren erdirako eztabaida bizia zegoen Frantziak izan behar zuenari buruz. Aurreko 50 urteetan Iraultza, Errestaurazioa, beste bi iraultza, monarkiak eta errepublikak bata bestearen atzetik jazo ziren Frantzian. Monarkiazaleak eta errepublikanoak, liberalak eta kontserbadoreak, guztiek euren Frantziaren filosofia ondu zuten hari egokien zer zegokion argudiatuz. Interesgarria, hemen, da ikustea nola argudiaketa horiek elementu etnikoz beteak egoten diren alde guztietan, gehienak arrazialistak. Monarkikoentzat Frantzian bi nazio (bi arraza) daude, nobleena eta herriarena; demokratek, berriz, herri bakarra bilatzen dute eta euren asmo politikoen arabera onduko dute nazio kontzeptua.63 Iraultzaren berritasunari dagokionez, batekoentzat egiazko Frantzia Antzinako Erregimenekoa da eta Iraultzak hura desegin du; bestekoentzat, berriz, Frantzia batua Iraultzak abiatu 62 Gogoratu behar da Azurmendiren asmoa inoiz ez dela izan nazio kontzeptu desberdinen eta nazionalismoaren analisi sistematikoa egitea. Horregatik, emaitza ere bere asmoen araberakoa izango da. Hau da, alferrik bilatuko da Azurmendirengan berak egin nahi ez zuen nazioaren teoria orokorrik edo mugimendu nazional historikoen analisi soziologikorik. Azurmendik nazioaren inguruko hainbat ideia (nazionalitate printzipioa, nazio zibiko/etnikoa) filosofiatik arakatzen ditu, horiek sortu ziren testuinguru eta kezkak aintzat hartuz. 63 Aipatu beharrik ez dago hemen ikusi berri dugun Sieyès abadearen epaia, nobleak eta produzitzaileak ez diren gainontzekoak atzerritartuz. du, bi aldeen anaitasunarekin (François Guizot) edo arraza galiarraren garaipenarekin (Augustin Thierry). Renan bera monarkiazaleen aldean kokatzen da, tradizio alemanaren oinordeko deklaratuz eta Volksgeistaren filosofiarekin argudiatuz halaber, Herder eta erromantikoak baino deterministago (HAN, 159-163). Nazioaren ulerkera desberdinak agertzen dira jokoan beraz, batzuk elitistagoak eta besteak herri-xumezaleagoak, guztiak ere euren mitoekin. Horregatik, XIX. mendean zehar bi nazionalismo bereiztea, bata zibiko-frantsesa eta bestea etniko-alemana, sostengaezina begitantzen zaio Azurmendiri. Aspektu teorikoagoak gerorako utzita, Renanen eta haren garaiaren azterketarekin dikotomia horren sorburura joaten da, bi nazionalismo mota horien bereizketa zein testuinguru historikotan sortzen diren ikustera. Azurmendik bezala, Máizek ere XIX. mende amaiera aldera kokatzen du bereizketa ezegoki horren jatorria, hain justu, Renan eta Meinecke irakurriz (Máiz 2008, 76 eta hurr.). Aldiz, Hobsbawmentzat esaterako, Renanen Zer da nazioa? testua XIX. mendeko nazioari buruzko onenen artean dago (Hobsbawm 1992, 2). Euskal Herrian Renanek zer prentsa duen, nazio zibiko-boluntarista-integratzailearen aitzindari gisa, Azurmendik berak biltzen du bere ikerketaren hasieran (HAN, 18 eta hurr.). Topiko horren aurrean, ordea, ondorio guztiz bestelakoa ateratzen du: «Konklusioa da Renanen konferentzia famatuko kontzeptu bereizketa, jirabuelta, eta argumentazio guztiak itxuraz errigortsuak, xede sinple bakarraren zerbitzuarena beste zentzurik ez dutela: Frantziaren batasun hautsezinaren defentsa patriotiko itsua, erretorika sasiakademiko distiratsuaren azpian kuku.» (HAN, 33) Tesia argia da, beraz: nazio boluntaristaren teorizazio renandarra eraikuntza interesatu bat da, gerraosteko egoeran Frantziaren batasuna segurtatzeko. Azurmendik bezala, Máizek ere ohartzen du Renanen nazio kontzeptua, haren obra osoa kontuan hartzen bada, borondatezko nazioaz ulertzen dena ez dela. Horrez gain, ordea, konferentzian bertan ere, nazioarentzat elementu objektiboen multzoa baztertu ostean, nazio bat egiten dutenak, nahiaz gain, historia, iragan loriatsua eta eginandiak dira Renanentzat (HAN, 77-78). Konferentziaren salbuespen izaera Renanen pentsamenduan momentu historikoaren larriak emango luke; hau da, nazioaren kontzepzio boluntarista formulatu bazuen, Máizen ustez, hori Frantzia-Prusia Gerraren ostean Alsazia eta Lorena anexionatzearen justifikazio bezala alemanek erabilitako argudio etnikolinguistikoetatik distantzia hartzeko izan zen. Gerra garai hori sakonean aztertu du Azurmendik eta bestelakoa irizten du, ordea. Garaiko testuak aztertuz ikusten du probintziok anexionatzeko argudiaketa nagusia ez dela nazioaren kontzeptu etnikoarengatik edo nazionalitate printzipioagatik egiten: Mommsen irakurtzen duenak irakurtzen duena da inoiz ere ez dela anexioa nazioaren kontzeptu aleman etnikoren bategatik, versus zibikoa, justifikatzen haren testuan. Eta irakurtzen jarraitzen duenak irakurtzen duena da alemanak milioika daudela Austrian, Suitzan, Frantzian, Errusian ere (Frantzian ere alemanak, italiarrak, etab., daudela), eta hori bere horretan onartzera etsi beharra dagoela, absurdoa dela alemanak direlako aleman denak Estatu bakarrean biltzeko ametsa, sekulako triskantzak eragin gura ez badira (bitxiki, Mommsenek berak aurretik esana egon arren, zenbait eztabaikidek hala ere Mommsenen aurka aterako du arrazoi hau, eta Renanek errepikatu egingo du joko hori). (HAN, 271) Izan ere, Alsazia eta Lorena anexionatzeko emandako arrazoi behinena, Azurmendik nekagarriraino errepikatzen du, muga seguruak izatearena da (HAN, 267,269,289,293); alderantziz, horretarako argudioak nazionalitate printzipioa eta nazioaren ulerkera etnikoa direnik ukatu egiten dira. Azurmendiren esanetan, Prusiaren aldetik zentzugabea zen horrela argudiatzea, laster etorriko litzaiokeelako bueltan berak lurralde eslaviarrak izatearen kontra-argudioa. Gainera, Prusiak lurralde garbiki frantsesak ere bereganatu nahi zituela gogoratzen du, hain zuzen, estrategikoki aproposak zirelako (HAN, 289, 1215. oin-oh.) Gauzak horrela, Azurmendiren posizioa puntu honetan, hemen xeheki jarraitu ezin dioguna, zera da: alderdi frantsesetik, eta gerraren ostean, Alsazia-Lorena polemikako argudiaketa faltsutu nahi izan dela eta horretarako konkistarako ahotan hartu ez diren argudioak jartzen zaizkiela alemanei.64 Operazio horretan problematizatzen dira nazioa eta nazionalitate printzipioa, erakusteko alemanek ez dituztela egoki erabiltzen (Frantziak erabiliak ditu ordura arte politika europarrean): Errealitate nazionala bera ulertzen da gaizki, hitza ulertzen da gaizki, hitz berarekin errealitate diferenteak adierazten dira gaizki...? Nazioaren kontzeptu tradizionalak ez baitie mesederik egiten, apologista frantsesak nazioarekin (lehendik bazegoen pendura bati lotuz) Estatua adieraztera etorriko dira. Baina Estatua ote da alemanek gaizki edo frantsesengandik diferente ulertzen dutena?... Eskrima dialektiko larriak baino izan ez direnak, posizio teoriko irmoak bezala salduko dira azkenean. (HAN, 289-290, nire azpimarra) Azken esaldi horrexek ematen du Azurmendiren ideia. Nazio kontzeptuaz jarduteko eskema zabalduena testuinguru historiko gatazkatsu batetik sortutako karakterizazioetan oinarritzearen gabeziak jarri nahi ditu mahai gainean. Karakterizazio horren aurka aurkezten dira gorabehera historikoak, ikusteko nazio ideia bakoitza arazo konkretu batzuen eta filosofia orokorragoen erantzule dela. Zentzu orokorragoan, horixe besterik ez du egiten Azurmendik nazioaz diharduenean. Izan ere, zergatik bestela horrelako enpeinua nazio kontzeptuaren anbiguotasuna, esanahi askotarikoa eta erabileraren «antzinakotasuna» erakusten? Azurmendik nazio kontzeptuaren genealogia hain zabala egiten badu modernismoaren ikuspegi erreduzitua zabaltzeko da. Nazioa, historiaren ikuspegi horrekin, ez litzateke historiaren bilakaeraren une jakin batean sortzen den kontzeptu zehazki definigarria; aldiz, ideia lauso bat litzateke, aldatuz doan errealitatea islatzeko esanahi desberdinak hartzen dituena unean uneko interes politiko eta aurretiazko filosofikoen eraginez. Nola heldu, orduan, gaiari? Irtenbide bat Sarrionandiagan ikusten du: Nazioaz modu batean zein bestean mintzatu, nazioaren teoriaren bat beti konprometatzen duzu. Sarrionandiak badaki hori eta, arazoa datorrenean, bera ez baitago eskrima teorikoetan interesatua, izkintxo bezala egin eta beste maila batera pasarazten gaitu. Ondo egiten duela, uste dut. […] Nazioaren teoria konpleto bat, hortaz (zer izan liteke hori?) edo definizio akabaila bat, eskuliburuetako maneran, ez du eskaintzen, inon ez du bilatzen ere. Hurbilketak probatzen dira, problemaren unean uneko haztamuak, perspektiba ezberdinen esperimentatzeak behin eta berriro. (J. Azurmendi 2015, 44-45. Nire azpim.) Horixe egiten du Azurmendik ere. Nazioaren hurbilpen desberdinak aurkeztu, denboran zehar bezala garai bakoitzaren barruan aurki daitezkeenak, eta bakoitzaren ahalak eta ahulguneak ikusi. Behin hori eginda, bere helburuei eta posizio etiko-filosofikoei gehien egokitzen zaion nazio ideia bat osatuko du, betiere bere erreferentzia historiko konkretuari lotuta: Euskal Herriari. horietan ikusten da, hain zuzen ere, gizakiaren aspektu guztiak efizientziaren araberako arrazoimen mekanikoarekin ulertzeko ezintasuna. Horregatik, Azurmendi alde desberdinetatik saiatzen da arrazoimenaren kontzeptu mekaniko-utilitarista horren erredukzionismoa erakusten. Hasteko, Errenazimentuaz ari ginela, modernitatearen hastapenetan bertan ere mugimenduaren izaera anbiguoa azpimarratu du Azurmendik: batetik, zientzia galilearrak irudikatzen duen arrazoiaren erabilera dago, baina bestetik, genealogia nazionalen mitifikazioak daude eta poesia nazional gorazarrezkoak daude: Garrantzitsua duzu, alabaina, kontu guztiok Moderniaren jatorri-jatorrizkoak direla, ongi ohartzea. Ez dira Erromantizismoaren eldarnioak. Hain zuzen, Erdi Aroaren aurka, modernotasunaren karakteristikoak dira. Tipikoak. Autokontzientzia modernoaren osagarri oinarrizkoak. Zientzia galileanoa, humanismoa, edo filosofia kartesianoa bezain «razionalitate moderno»aren produktu autentikoak, hasiera-hasieratik. Beste guztia ignorantzia eta gezurra da, «Pseudo-Ilustrazio» orain inbentatu baten izenean. (EE, 148) Esan bezala, zientzian eta epistemologian arrazoimen modernoak eredu bat ematen du, Gellnerrek modernitate osoaren arau bihurtzen duena. Baina eredu zientifiko horren alboan arrazoimen modernoak beste etorki batzuk ere sortzen ditu, berebiziko garrantzia hartzen dutenak nazioaz jarduterakoan, garaiko literaturan nabaritzen den eran. Nazioei buruzko poemetan, adibidez, autokontzientzia arranditsua adina beste nazioekiko mespretxua adierazten zela ikusi dugu. Azurmendik gogorarazi nahi du horiek ez direla salbuespenak, modernitatearen izpirituko oinarrizko elementuak baizik. Horrez gain, ordea, Ilustrazioaz dagoen irakurketa monista ere kritikatzen du. Izan ere, arrazoimen modernoaren erakusburu nagusitzat hartzen den Ilustrazioa mugimendu anitza izan zen: «Ilustrazioak ere diferenteak egon dira, hots, arrazoimen ilustratuaren tipo ezberdinak.» (VOL, 181) Hemengo gaira etorrita, ez da nazioen ulerkera berdina eratortzen, guztiak arrazoimen modernoaren kume izanda ere, Voltaireren edo Montesquieuren lumatik, Rousseauren edo d'Alembertenetik, zer esanik ez Humerenetik. Gellnerrek guztiak berdintzen baditu ere, arrazoimen modernoaren eredutik ez da nahitaez modernismoak ondorioztatzen duen nazionalismo eredua ateratzen. Horrexegatik, Azurmendik askotan azpimarratzen du Montesquieuren konkreturako joera, gobernuek herri desberdinen ohiturak eta biziera kontuan hartzeko beharra, Voltaireren printzipio arrazional abstraktuen parean. Jarrera homogeneizatzaile horren erreferentzia kritiko moduan hartzen ditu Azurmendik Herder edo Humboldt. Izan ere, arrazoimen eredu ilustratua ere modernitatean bertan eztabaidatua, berrinterpretatua eta moldatua izan da. Nazionalismo Ikerketetan anti-ilustratu, ez-moderno eta irrazional fama duen Herderri bestelako balio bat Azurmendik nola aitortzen dion aipatua dago lehenago, ikuspegi hori Berlinengan edo Cassirerrengan oinarrituz aldi berean. Subjektu moderno abstraktu horren kritiko moduan estimatzen du Azurmendik Herder: «Egia da, Herder kritikoa da, bere buruarekin izan ezik beste guztiekin kritikoa den moderniarekin. Erdi Aro gaitziritzia ez ezik, hainbat kultura antzinatar edo herritar ezmodernoren balioa errebindikatu du, artzain jende primitiboen poesia judua edo herri nordikoen epika barbaroa, adibidez.» (VOL, 84) Modernizazio prozesuak besterik gabe fenomeno naturaltzat jo eta kritikatik apartatzearen aurka, progresuaren legeen saihestezinaren kontra, Herderrek bestelako erreferentziak galdegiten ditu. Eta kritika hori modernitateari ikusten dizkion eragin negatiboetatik jaulkitzen du: Herder-en modernitatearen kritika harrigarriro gaurkoa begitantzen zaigu. «Kultura berria deritzon hori» mekanikoa da eta gizon-emakumeen arimen makina-bihurtzaile. Izpiritu berria nortasunen berdin-zapaltzaile da, bizi indarraren itogarri, makinak egiteko makina: eskola, elizetako predikazioa, arte neoklasiko eta barokoa (Elizen eta Gorteen –hots, Boterearen– arte), drama klasizista, filosofia txit ilustratua, literatura, dena «globalizatua», razionala dena eta arau estriktoek arautua [...]. Despota ilustratuen pean herriak filosofikoki gobernaturiko eliak bihurtu nahi dira («rebaños filosóficamente regidos»), edonongo gizabanakoak txotxongilo denak berdinduak [...]. Gizarteak eta herriak kasernak bihurtu dira [...]. Kritika, Ilustrazioa, librepentsamendua libre: baina, kontuz, monarkaren autoritatea eta ordena soziala inoiz ukitu gabe! Argien Mendea libertateaz eta librepentsamenduaz harrotzen da; baina askatasuna jolas bat den artean bakarrik. Libertatea saloietan bakarrik dago libre. (VOL, 95-96) Pasarte horretan Azurmendik Herderren ahotik dakarren kritika multzoak lotura harrigarri bat du Nazionalismo Ikerketekin. Banakoak eta gizarteak estatuari azpiratzea Kedourierentzat doktrina nazionalistak agintzen zuen. Doktrina nazionalistaren filosofiarekin jendea gobernatu eta osotasunean urtu ere nazionalistek egiten zuten Nazionalismo Ikerketetako gehienentzat. Horregatik, Herderri horren kontrako kritikak entzuteak harrigarria dirudi, bera jarri ohi denean nazionalismoaren sorburuan. Baina Herderren kritikak, estatuaren lekuan nazioa edo Nazio-Estatua jarriz gero, ezagutzen diren arriskuen zerrenda gogorarazten du. Eskola, kultura, kasernak... agente nazionalizatzaileen zerrenda dirudi. Herderrek, orduan, nazionalismo politiko modernoaren kritiko papera hartzen du; kritiko goiztiarrarena, gainera: Herderrentzat nazionalismo modernoa ez dago gaizki desgaraikoa delako, oinarri filosofikoan bertan ditu mesfidantzak. Ez da garrantzirik gabea lotura hori, Azurmendiren argudioak antzekoa baitio: nazionalismo moderno iraultzatik sortua, subiranotasunaren arloko berrikuntzak berrikuntza, estatuaren ulerkera absolutista berbera heredatu zuela Frantzian eta nazio konkretu baten eta estatuaren ezkontza ekarri zuela, estatuko gainontzeko herri/nazioak desagertuz. Herderrekin batera, Humboldti ere antzeko kritika irakurtzen dio Azurmendik. Aipatzen du nola Humboldtek Luis XIV.aren garaiko kultura uniformista, eta bereziki klasizismoa, salatzen dituen, gizatasunaren eta kulturaren eredu absolutu bakarra ezagutu duelako (ofizialki «frantsesa», h.d, Gortekoa). Azurmendiren ondorioa argia da: «Hortaz politika iraultzaile uniformista baino lehen, Frantzian kultura bat egon da uniformista eta zentralista, 1789ko iraultzaileak hortxe haziak eta eskolatuak izango baitira.» (OGE, 103, 74. Oin-oh.) Azurmendi, ordea, ez da konformatzen modernitatearen irakurketa ohikoaren alderdi negatibotzat dituenak Herder eta Humboldtekin salatzen. Bi autoreokin hasita, arrazionalismo absolutistaren eredu alternatiboak, XVIII-XIX. mendeetatik bat, mitoari bere arrazionaltasun modua aitortuko diona, Cassirerrekin landu du. Erreferentzia horietatik abiatuta ere, Azurmendik modernitateari buruzko gogoeta sakonena euskal autore baten aitzakian osatu du. Zentzu horretan, Karlos Santamariari buruzkoa da oinarrian Teknikaren Meditazioa liburua Aro Modernoaz XX. mendean sortu ziren auzien errepasoa egiten duena, Santamariarengandik abiatuz. Orain arte esan da Azurmendi modernitatearen irakurketa kritiko-alternatiboak erakusten tematu dela; hala ere, ez da gutxiago jardun modernitatearen ohiko adieraz, modernismoak bere egiten duenaz, gogoetatzen. Horretan ez da gehiegi aldentzen autore modernista gehienen deskripziotik: atzematen ditu Andersonek, Gellnerrek, Hobsbawmek, Kedouriek... bakoitzak bere erara deskribatzen dituzten aldaketa filosofiko-kulturalak. Alegia, Azurmendik ere «ikuste berri bat» ikusten du modernitatearen hastapenetan: Nolabait esateko laburbilduma gisa, gauzak xinpletuz: Modernia «ikuste berri» batetik sortu da; ikuste berri intelektual horren muinean, (nahimenaren) hautapen bat dago, etikoa beraz, munduaren aurrean modu batean paratzeko eta ez beste batean; munduaren aurrean harturiko postura honetatik sortu da zientzia; zientziarekin garatu da teknika modernoa; teknikarekin gure lan eta produzio sistema, Estatua, gizartea, bakea eta gerra. (TEK, 120) Hor ikus daiteke, batetik, Azurmendi modernitatearen hatsarreko anbiguotasuna seinalatzen; hau da, aroari esleitzen zaizkion nahitaezko elementuak erlatibizatzen, bestelako bideak hartzeko elementuak bazeudela baieztatzen. Bestetik, berriz, ikuskera horren eragin zabalaz jakitun dela erakusten du. Hau da, batetik, baieztatzen da Aro Modernoan ikuspegi horrek izan zuen eragina; baina, bestetik, horren nahitaezkotasuna, arau saihestezin bihurtzea, baztertuko du. Ondorioz, modernitatearen deskripzioa ere bestelakoa da. Ikuste berriaren ezaugarri bat da, hain justu, Gellnerrek aipatzen zuen errealitate osoa eredu bakarrarekin aztertzeko printzipioa. Metodologia zehatza, bat eta bakarra, erabili nahi da natur objektuentzat zein izpiritu edo giza gaientzat. Azurmendik ohartzen du, ordea, praktikan etika bat more geometrico edo estetika arrazional bat, edo historia zientzia zehatz bezala, zailtasunez betea agertzen direla. «Baina, idealki bederen, natur zientzien "eredu matematikoak" eredu unibertsaltzat balio du jakite ororentzat. Eredu horri egokitzen ez zaiona, ez da zientzia (beraz, iritzia da, "subjektiboa" da, etab.); are laster, ez du errealitaterik izango.» (TEK, 120) Jarrera horretatik eratortzen da, hain zuzen, modernismoaren eta etnosinbolismoaren talka nagusietako bat: tradizioak, kultura nazionalak, asmakuntzak edo eraikuntzak direla esateak, batzuentzat haren berezko balioa ukatzen du; besteentzat, ordea, tradizioa nortzuk, nolakoa eta nola eraikitzen duten, nazioaren fenomenoa ulertzeko ezinbesteko giltzarri bilakatuko dira. Asmakizun horiek baliagarritasun handia erakutsi dutenik ez da ukatzen, ordea. Zinez, horixe da instrumentalismoaren tesia: asmakuntza horiek elite nazionalistentzat bereziki aprobetxagarri suertatu dira Nazio-Estatua eraiki eta masak nazionalizatzeko. Horixe da Azurmendik aipatzen duen modernitateko bigarren elementua: baliagarritasuna 66 Nazio-Estatuaren eta modernizazio prozesuen eraikuntzak «Hirugarren Mundura» aurrerapen tekniko zientifikoak eta ideia ilustratuak ekarri zituztela argudiatu ohi da, herrialde horien antolaera primitiboetatik gizarte bizitzarako jauzia emanez. modelatzen eta produzitzen du. Horrela, gizartea saldo-gizarte bilakatzen da. Politika bera ere «tekniko» bihurtu dela eta politikoa teknikoengan babestu dela salatuko ditu: «Abere erraldoi» bilakatu den Estatua —pertsonak nahierara maneiatzeko, makineria guztiz efikaza izateko— sentimendu kolektiboen, premien, beldurren produkzioa eta kontrola bere eskuetan hartuz eta monopolizatuz (Elizarekin konkurrentzian) joan da XX. mendean aurrera. Fenomeno horren azalpenean luzatu gabe, aski izan daiteke, Kafka, Orwell, eta abarren izenak bakarrik aipatzea. (KSP, 190) Billigek aztertu zuen nazionalismo banalaren kontzeptua bete betean lotzen zaio Azurmendiren ideiari. Estatu modernoek nazioa etengabe haizatu behar dutela Billigek testuinguru amerikarrean ikusi badu, Azurmendik behin eta berriro errepikatuko du fenomeno bera Europan erruz aurki daitekeela, adibidez, besteak nazionalistatzat deklaratzen dituen «ez-nazionalismo» espainiarrean edo patriotismo frantsesean. Billigen eta Azurmendiren antzekotasuna puntu horretan benetan aipagarria da. Nazionalismoa Nazio-Estatua sortzeko mugimendua dela diotenen kontra, Azurmendik eta Billigek XIX. mendeko estatuen eraikuntzaz gain, XXI.ekoen defentsa eta erreprodukzioa ere termino nazional(ist)etan egiten dela defendatuko dute. Egonkortutako estatuon nazionalismoari deitzen dio Billigek nazionalismo banala. Hau da, biek azpimarratzen dute XXI. mendeko estatu eredua ere neutrala ez beste guztia dela nazioari buruzko diskurtsoan. Horrela, egonkortutako Nazio-Estatuen ezaugarri nagusia da naziotasunaren ukoa euren buruaz jarduterakoan eta periferietako mugimenduen salaketa, nazionalismo irrazional arriskutsu izendatuz. Kasualitate guztiz esanguratsua da, kasualitaterik bada, Billigek liburua George W. Bush presidente ohi estatubatuarrarekin hastea, Azurmendik ere aipatzen baitu (BKT, 22). Billigentzat Golkoko Gerrara deitzen zuen hitzaldi hura nazio kontzeptu batek eusten zuen, Mendebaldeko publikoak erraz identifika zezakeena guztiz arrunta zelako egunerokotasunean (Billig 1995, 1–4). Gerrara naziotasunaren izenean deitzen zuen presidenteak, nazio lagun eta etsaien artekoa zen gerra eta nazioaren segurtasunaren izenean eskatzen zitzaien soldadu eta hiritarrei sakrifizioa. Moraltasunari67 buruzko diskurtso oso bat dago, terrorismoaren aurkako gerran esplizituki agertu zena. Estremisten, muturreko erradikalen eta terroristen aurka Ordena Berria ezartzera zihoazen nazioen koalizioa eratzen ari zen. Logika horixe ikusten du Azurmendik, hain zuzen ere, euskal testuinguruan 90eko hamarkadan hainbeste zabaldu zen demokraten eta biolentoen arteko bateraezintasunaren diskurtsoan. Hasteko, jada ikusitako nazionalismoaren karakterizazioa topatzen dute atzean: alde batean, hiritarrak oinarri dituen nazionalismo zibikoa edo patriotismoa legoke, instituzio demokratikoenganako leialtasun positiboa; bestetik, ordea, nazionalismo muturrekoa, ideia etnikoek eta emozioek sostengatua 68 Ohar bedi pasartean Azurmendik kulturari ematen dion zentzua. Demokrazia herri batek historian zehar landutako kultura (politikoa) dela esateak erakusten du Azurmendirentzat kulturak duen esanahi zabala. Ez da soilik kulturak bi adiera dituela, bata literatura eta arteari lotuagoa eta bestea politikoa, baizik eta bi adierek bat egiten dutela komunitatearen jardun diren heinean. Kultura politikoa ere hizkuntza, tradizio, literatura, jarduera sozial, politiko, ekonomikoarekin batera lantzen da. Alegia, nazionalista espainol izatea ez dela nazionalista izatea. Hori «natural» edo iruditzen bait zaie... (PSOE, 101) Ez dago aipatu beharrik Billigek nazionalki pentsatzea gaur egunean zenbateraino naturalizatuta dagoen erakusten duela, habitus kontzeptua berreskuratuz. Horrela, XX. mende hasieratik amaieraraino doan nazionalismo banal espainiarraren soka erakutsi nahi du. Baina, trantsizio garaiko sozialistengandik gaur eguneraino luzatzen du soka gero. Izan ere, bigarren adibidea Azurmendik jasotzen duen Rosa Díez-en artikulu bat da (HNE, 4445), Jose Luis Rodríguez Zapatero orduan presidenteak nazioak ulertzeko modu bat baino gehiago zeudela esan ostean (Kataluniako estatutuaren aferari buruz berriro, baina orain XXI. mendean). Bertan, Díezek salatzen du Zapaterok ez ohartzea ez dagoela beste nazio politikorik, nazio juridikorik baino. Nazioa legeak egiten duela, ez sentimendu identitarioak, ez hizkuntzak, ez folkloreak, ezta atabismo historiko gehiago edo gutxiago asmatuak. Díezek defendatzen duena nazio demokratiko hiritarra dela eta «¡¡¡Viva la Constitución!!!» oihukatzean horixe defendatzen dutela, «¡¡¡Viva España!!!» oihukatzen dutenean bezalaxe. Azurmendik adibide horrekin irudikatu nahi du konstituzionalismoari egiten dion kritika: hasteko, ikuspuntu horrekin nazioa nazio politikora erreduzitzen dela eta politikoa juridikora; azkenean, nazio juridikoa konstituziora erreduzitzen da, eta konstituzioa Espainiaren gorazarre edo defentsara. Erakunde demokratikoaren defentsa ustean estatu-nazionalismoa, alegia. Azurmendi kritikoa da patriotismo konstituzionala nazioaren teoriatzat hartzearekin, 69 batez ere Espainiako trantsizioari aplikatzen bazaio (BKT, 82). Bere esanetan, Habermasen planteamenduak ez du bazter uzten konstituzioaren oinarrian jende konkretua dagoela, bere kultura eta identitate sinboloekin, bere nazioarekin, alegia. «Habermasek hori dena suposatu eta baietsi egiten du, horren garrantzia erremarkatzera jartzen ez den arren, hain zuzen oinarri-oinarrizkoa eta elementala eta unibertsala delakoxe.» (HAN, 491). Habermasena estatua antolatzeko printzipio batzuen proposamena da; ez nazioaren kontra (nazio juridiko konstituzionalaren mesedetan), horretatik abiatuz, baizik. Atzean dagoena, Azurmendirentzat, nazioa eta estatua nahastearen betiko arazoa da. Beste era batera esanda, nazioaren dimentsio ez-estatala, irakurketa feministek edo kulturalistek antzeman dutena, kontenplatu ez eta nazioa gizarte zibilarekin berdintzea da akatsa: Egon, Alemanian ez eta Frantzian bai dagoena [tradizio errepublikar frantsesaz ari da], nazioaren ukazioa da –Nazioaren eta Nazio Handiaren paroxismoa ere ez da horixe baino–, kontzeptuaren desberdingo bezala saldua. Nazioa berdin gizarte zibil zeharo abstraktua, orri zuri-zuria, zeinen eskubideak eta askatasuna eta obligazioak Estatuak emanak omen baitira, eta hizkuntza eta kultura eta identitatea ere Estatuarenak suposatzen baitzaizkio. (HAN, 489) 69 Zentzuren bat aitortzekotan, 80ko hamarkadako alemanian aitortzen dio, nazioaren birbateratzea justifikatzeko bidean aldarri modura, identitate aleman berri bat ontzeko xedean balio unibertsalak (giza eskubideak etab.) lehenetsiz. Berriro esanda, teorikoki gizaberearen sozialtasuna bera estatuaren galbahetik pasa ostean soilik ulertzearen emaitza da, besteak beste, egonkortutako estatuen nazionalismoa ez ikustea edo hura zibikotasunera erreduzitu eta onbera juzgatzea. Horregatik, Azurmendiren ustez abertzaletasun konstituzionala nazioaren teoriatzat hartuz gero, kontraktualismoari beti egin zaizkion objekzio guztiek harrapatzen dute.70 Jarraian datozen kritikek nazioaren ikuspegi zibikoaz zien estatu liberalaren oinarritzeaz Azurmendiren jarrera laburbiltzeko balio du. Abiaburuan, Azurmendirentzat, nazio zibikoa, indibiduo arrazionalen multzoa dena eta estatua bere erabakiz sortzen duena, fikzio bat da: «Estatu demokratikoen abiapuntuan erabaki indibidual eta partaidetza librea suposatzea ideal batetik edo mito batetik abiatzea da.» (HAN, 490) Horrek esan nahi du, praktikan, teoria horren arabera justifikatu ohi diren estatu ereduek ere historia bat eta gizajende konkretua izango dutela abiapuntu. Horregatik, hastetik bertatik da errealitatearen murrizte bat hiritar libre –borondate huts– eta berdinak postulatzea. Izatekotan, hiritar aske eta parekoen komunitatea helburu izan liteke, ez abiaburu. Baina horretaz gain, abiapuntu teoriko bezala ere, bere zilegizkotasuna ez da begi-bistakoa. Denik eta konstituzio liberalena osatzen duen estatu batek ere justifikatu beharra leukake zergatik barnebiltzen dituen banako batzuk eta besteak kanpoan utzi. Izan ere, printzipio liberalak, berez, unibertsalak dira: Arrazoi liberal unibertsalen mailan zeharo inmorala eta inzibikoa da Andaluziari laguntzen zaion izari berberean Maroko edo Protugali ez laguntzea. Eta «inmigrazio ilegala» bezalako kontzeptu batek logikoki inposiblea izan beharko luke. H.d, printzipio unibertsalekin errepublika unibertsala justifikatzen da, ez berein errepublika. Zer da, orduan, Konstituzioan liberalismoa eta norbanakoaren burujabetasuna baietsiz de fakto hura punturen batean mozten eta ukatzen duena, Estatu liberal konstituzional guztiak euren baitan berdin berdinak ez izateko eta denak ez izateko bat bakarra? (HAN, 490-491) Azurmendik berak ematen du erantzuna: estatu liberaletan ere lurraldearen mugak, bertako hizkuntzak, ohitura partekatuak izateak edo sinbolo jakin batzuekin identifikatzeak erakusten duena nazioaren existentzia bera da, ikuspegi dikotomikoaren funts errealik eza.71 Beste aldera esan nahi bada, estatu liberalen atzean ere nazioaren ideiaren batek tinko jarraitzen duela XIX. mendeko nazionalismoetan bezalatsu. Horren adibideak topa daitezke oraintxe aipatutako estatuaren edo konstituzioaren funtsatzean bertan. Baina Billigek esan bezala, nazionalismoa egunerokotasunean ere erruz aurki daiteke. Ondo daki 70 Harrigarria gertatzen da, horregatik, XIX. mendeko estatuetan Weberren estatu arrazionalaren eraikuntza historikoa, printzipio demokratikoen izenean egina, baina iraultza eta bortxaren historia dela antzeman ostean, hainbat ikerlarik ez antzematea egungo estatu liberalak horien oinordekoak direla: Nazio-Estatuak, azken finean, nazionalismorik aipatu gabe ere hiritarrak nazionalizatzen jarraitzen dutenak. 71 Nazio etniko/zibiko eta eratorritako bikoteei Azurmendik baliagarritasunen bat ikustekotan pedagogikoa ikusten die. Horiek errealitatera eramateak, ordea, ikuskera okerrak eta balorazio ideologiko-moral desegokiak sortzen ditu. NAZIO KULTURALA Nazioa estatua baino lehenagoko Nazioari buruzko bere azken hitzaldi-liburuan, 2017ko Hizkuntza, Nazioa, Estatuan, Azurmendik mailukaden intsistentziarekin errepikatzen du nazioa eta estatua nahiz nazio «naturala» eta «politikoa» bereizi beharraz. Bere naturaren, kulturaren eta estatuaren filosofiak gogoan hartuta, bereizketa horiek argiago uler daitezke. Herodotoren adibidearekin erakusten du nazio naturalaren jatorrizko zentzua: «Polis greko diferenteak daude, baina nazio greko bakarra. Polisa (Estatua) artifiziala da. Polisa eta nazioa, artifiziala eta naturala bezala bereizten dira.» (HNE, 23) Horrek jada abiapuntu konkretu batean jartzen gaitu, Grezia klasikoan naturaltasunari eta artifizialtasunari esleitzen zaizkion konnotazio guztiekin. Xehetasunetan sartu gabe, esan liteke naturalaren kontzeptu hori Grezia klasikoan berezkotasunarekin lotzen dela, sorkuntza eta hazkuntzarekin; artifiziala, berriz, teknikarekin dago erlazionatuta, gizakiak eraikitzen duenarekin. Zuhaitzaren metaforak arruntak izan ohi dira bereizketa hori irudikatzeko: zuhaitza, baso naturaletan, berez hazten da lurretik, ingurunearen arabera forma hartuz. Baratzean erabili ohi den zurkaitza (parra, parda), ordea, ezin da inongo bazterretan topatu, eraiki beharreko tresna bat da. Biak dira egurrezkoak, baina izaera guztiz desberdina dute. Noski, Azurmendik ez du bereizketa klasiko hori zuzenean naziotasunera aplikatzen. Gizaberearen eta kulturaren kapituluetan ikusia daukagu beretzat naturaltasunak berezkotasunaren ideia mantentzen badu ere, ez daudela gizakiaren esku-hartzetik haraindiko eremu zerutarren batean. Era berean, ordea, Azurmendik bera ere natura dela ahaztua duen gizaki modernoa jomugan dauka eta, horregatik, beretzat natura ez da gizakiak ustiatzeko eremu soila izango. Naturalaren eta kulturalaren arteko oposizio eta hierarkizazioa da baztertu nahi duena, kultura artifizio moduan aurkezten denean: Natura eta kultura bata besteari kontrajarriak bezala ulertzen dituenak, kultura naturaren gaindipentzat hartuz, Polis edo Estatuan nazioaren uko eta gaindipena ikusiko du. Natura eta kultura bata bestearen jarraipen eta are egile bezala ulertzen dituenak, Estatua eta nazioa ez ditu kontrajarriko, erlkarren osagarritzat hartuko baizik, eta Estatuak/artifizioak errespetatu egin behar duela Natura/nazioa pentsatuko du. (HNE. 23-24) Azken finean Azurmendik naturalaren eta artifizialaren jatorri eta bilakabide desberdinak aintzat hartzea eskatzen du bereizketa horrekin, hurbilpen desberdinak aitortzea bakoitzari. Hori, baina, ez du bere azken lanetan soilik defendatu. Berezkotasunaren edo oinarrizkotasunaren zentzua nazioari hastapenetatik atxikitzen dio Azurmendik, justuki, hura estatugintza prozesuei soilik ez dagokiola gogorarazteko (HEM, 79, 168). Naziotasuna, komunitate kulturalaren zentzua, XIX. mendeko forma konkretutik harago doan fenomenoa da, gizaberearen sozialtasunarekin erlazionatua. Horregatik, Azurmendirentzat «nazio arazoa faltseatzea da problema guztia separatismo/ez-separatismo puntura mugatzea.» (PSOE, 145) Izan ere, nazio arazoa horrela planteatzeak naziotasuna estatu modernoaren tresna bilakatzea ulertzea dakar, planteamendu modernista funtsean. Azurmendiren kezka da nazioa politikarekin lotzen denean, estatuarekin finean, komunitate politiko bakartzat estatuko hiritarren komunitatea hartzen dela. Horri deitu ohi zaio nazio politikoa eta, horrela ulertuta, estatuaren produktu politikoa litzateke. Horregatik, Azurmendik nazioa estatuarena eta banakoarena ez den esparru soziala erreibindikatzeko erabiltzen du. Beste era batera esanda, paradoxikoa bada ere, nazioaren politikotasuna ukatuz, nazioak (komunitate kulturalak) politikan duen eragina azpimarratzen du: Nazioa ez da politikoa (itzuliko naiz nire burua zuzentzera). Nazioaren kontzeptua zentzu batez ere edo soil politikora uzkurtzea, gutxienez arriskutsua da. Esaterako, adiera antropologikoari kontrajartzen bazaio, politikarekin zerikusirik duena «nazio politikoa» bakarrik balitz bezala. Honela moduzko eskemak erabiltzen direnean, adibidez, nahiko arrunta baita: «behiala nazio kulturala zen, gero nazio politiko bilakatu zen». Hori, zuzen ulerturik, zuzena izan liteke, baina errazegia da oker ulertzea (Katalunia nazio kulturala da, ez da nazio politikoa). Okerrago dena, askotan oso interesatua izaten baita murrizketa hori, politikaren eta Estatuaren kontzepzio jakin bat errebelatzen du. (HNE, 44) Apur bat erreparatuz gero, ikusten da Nazionalismo Ikerketetan «etnia» kategoriarekin erreferitzen dena daukala buruan Azurmendik. Izan liteke Azurmendik naziotasun deitzen duena, beste tradizioan etnizitateak adieraztea. Baina Azurmendi fenomeno horri nazio deitzen tematzen bada, ez da tradizio desberdintasun hutsagatik soilik. Izan ere, komunitate politikoa (nazioa) eta etnia (kultura) beti bereizi badira ere, Gellnerrek berak modernitate aurreko kulturak eta modernitateko nazioak bereizten dituen bezala, kategorizazio horretatik bertatik garrantzi handiko ondorioak eratortzen dira. Nazionalismo Ikerketetan etniek leku desberdina hartzen dute. Hobsbawmentzat, esaterako, etniak modernitate aurreko elkarteak dira, Nazio-Estatuak eraikitzean gainditu eta nazionalitate estatalek ordezkatzen dituztenak. Smithen kasuan ere modernitate aurreko komunitateak adierazten ditu, nazio modernoek berrinterpretatuko dituzten memoriak eta elementuak sortu izan dituztenak. Ikerketa garaikideetan, normalean, etnizitatea jaiotzarekin lotzen diren ezaugarriek adierazten dute, azalaren koloreak kasu, eta ia beti minoriak edo talde babesgabeak izendatzeko erabiltzen da. Horregatik, Azurmendik ez du bereziki gustuko etnien eta nazioen arteko bereizketa hori. Etnia beti politika arruntetik at, estatuaren funtzionamendu ohikoan ezkutuan geratzen da; testuinguru gatazkatsuetan (nazionalismo etniko-suharra) edo desberdintasun sozialei buruzko kezketan soilik agertzeko, betiere estatuaren baitan eta hiritartasunaren abizen gisara. Horrelakoetan, kategoria esplikatzaile adina arma ideologiko iruditzen zaio Azurmendiri, nazionalismo banalaren euskailu. Izan ere, nazioa, historikoki elementu kulturalek ezaugarritua, pixkanaka gizarte zibilarekin berdinduz eta estatuarekin identifikatuz joan denez, adierazlerik gabe geratu den zerki kultural horrek etnia izena hartzen du: Nazio berbari eboluzio hori ibilarazi zaionez, haren tokian orain etnia erabiltzen da askotan. [...] Hitzak hitz, betiko tranparekin autoengainatzen da: «ethnie basque» bai, edo «litterature ethnique occitane», entzuten da; Frantzian etniak daudela ere irakurtzen duzu, «ethnie alsacienne», «ethnie flamande» (kilometro batzuk harago nazioak direnak), edo inmigranteak, sorterrian hegazkinera nazio batekoak igo zirenak eta Frantzian etnia batekoak jaitsi, etab., baina «ethnie française» edo «litterature, culture ethnique française», holakorik ez da existitzen (Espainian «etnia espainol»ik). (HAN, 489) Lehengoan gaude berriro. Etniak Nazio-Estatu konkretuetan normatik ateratzen den taldea izendatzen du, asimilatu ezin dena. Jende multzo hori gehienez ere multikulturalismoaren eskutik babestuko da, baina inolaz ere ez du estatua bera zalantzan jartzeko zilegitasunik izango,73 hiritarraren ezaugarri bat izanik, estatuari baitagokio horiek aitortu eta babestea. Horren guztiaren aurrean, Azurmendik proposatzen duena nazioaren bi zentzuak gordetzea eta elkarreraginean ikustea da. Agian lagundu dezake Karlos Santamaria iruzkinduz dakarren bereizketa, Santamariak berak Robert Lafont-i hartu omen diona: Santamariak Euskadi eta Euskal Herria kontzeptuak bereizi egingo lituzke, Lafonten bi nazio kontzeptuen eran. Gauza bat baita nazio etnologikoa —herri bat bere hizkuntza, usadio, tradizio zaharrekin, eta abarrekin— eta oso beste bat nazio politikoa, bere egitamu, antolaketa, lege, erakunde eta gainerakoekin. Nazio etnologikoa kulturala eta antropologikoa da. Nazio politikoa, kontzeptuala eta ideologikoa. Natura ezberdinekoak dira bata eta bestea. Horregatik, nazio etnologikoa noizbait aparatu politiko propioa, gutxi-asko autonomoa, edukitzera iristen bada ere, inoiz ez da horren (nazio politikoaren) berdin-berdina izango. (KSP, 210) Esan liteke Azurmendik ere ñabardura berbera gorde nahi duela «Euskadi» (geografikopolitikoa) eta «Euskal Herria» (kulturala) bereiztean (HNE, 75). Baina bereizketa horretan ez da kultura nazio politikoaren menpera jartzen; gizaberearen bi esparru elkarreraginkor hartzen dira aintzat, bakoitza bere baitan ikertuz. Bi komunitate mota aurkezten ditu Azurmendik, ez elkar baztertzen, gizaberearen bi aspekturi erantzuten baizik. Horregatik, nazio kulturalaren aldarria Azurmendiren ustez estatuaren absolutizazioaren aurka egiten da, bere burua baino ezagutzen ez duen komunitate politikoestatalaren filosofiari kontrajarrita: Barkatuko didazue insistitzen jarraitzen badut: gizon-emakume izatea bezalaxe, gutako bakoitzaren identitate pertsonala bezalaxe, identitate nazionala prepolitikoa da, normalean (edo beti) politizatua etortzen den arren. Politikaren eraginpean dago, baina ez da politikaren produktua. Lehenagokoa da politika baino (lehenagotasun logiko nahiz ontikoan, ez derrigor denborazkoan). Horregatik eduki ahal ditu esijentziak eta «eskubideak» edozein politikarekiko, edozein Estaturekiko. Eta hau (oinarriztapen razional erlatibokoa izanik ere) ez da posizio esentzialista, fundamentala baizik, politikaren absolutizazioari eta, ondorioz, Estatu Boterearen arbitrarietate totalari à la Hegel, edo à Nazioaren naturaltasuna Azurmendik nazio naturalari buruz esaten duenak bi plano irekitzen ditu. Alde batetik, galde liteke gizabereak zer dakarren berezkotik nazioari dagokionean. Galdera horrek mahaigaineratzen duena naziotasunari buruzko auzia da, hau da, nazio deitzen duen komunitate horren aspektu formalari buruzkoa. Bestalde, ordea, naziotasun hori beti historian agertzen da, elementu konkretuekiko erreferentzian. Hizkuntzarekin egin ohi den eran, teorian bereizi litezke aspektu formala – naziotasuna – eta nazio konkretua. Baina praktikan gizaberearengan horrelako bereizketarik ez dago, gizaberearengan naziotasuna beti nazio konkretu baten forman ematen da. Funtsean, nazio konkretuak, historian zehar bilakaeran daudenak, ez dira jende multzo baten eta elementu kulturalen arteko harreman partekatuak baino. Nabari daitekeenez, bereizketa hori ikerketa etnikoetan ematen den etnizitatearen eta talde etniko konkretuen artekora estuki hurbiltzen da. Lotura hori argi geratzen da Azurmendiren hainbat pasarte Haleren ideiekin konparatuz gero. Esate baterako, 70eko hamarkadako Euskal Herrian nazio arazoaz marxismoaren inguruan zeuden eztabaidak hizpide hartuta, Azurmendik nazioaren deskribapen hau egiten du: Nazioa, historian zehar sentido diferentetan erabili den konzeptua da. Horrek ez dio asko inporta. Nazio errealitatea ere historikoa da, ez metafisikoa. Baina gizona gizon denez gero —eta izaki historikoa da gizona—, situatu egiten da, muga batzuen artean bere identitatea ere mugatzen du: kalendario bat asmatzen du, denboran situatzeko; leku izenak eta asmatzen ditu, espazioan situatzeko; eta gizadian ere situatzen da, mugatzen da, identifikatzen da, beste gizonekiko erreferentziaz. Hola sortutako espazio sozialak, norbera situatzeko eta identifikatzeko, desberdinak dira: familia, hauzoa, tribua, herria... Baina ez da dudarik, identifikazio erreferenzia inportante batzuk, betidanik, nazioaren osagarri horiek direla, hizkuntza esate baterako: kanpo aldera hesi bat eta barne aldera koherentzia faktore bat. [...] Faktoreon efikazia ez da beste gabekoa. Baina norbaitek kanpotik erasotzen badu, adibidez, faktoreok berehalaxe aktibatzen dira. (NIE, 121-122. Nire azpim.) Haleren teorian (Hale 2008, 33–56) etnizitateak munduaren aurrean gizabereak duen joera bati erantzuten dio. Zehazki, etnizitateak gizabereari jasotzen duen informazio andana antolatzeko balio dio. Horrela, identitate etniko-nazionala mundu soziala nabigatzeko jendeak duen erreferentzia-sorta bat da, informazio kantitateak sortutako ziurgabetasuna gainezar ez dakion. Antzekotasun hori gutxi balitz, Halek ere berezko garrantzia aitortzen dio hizkuntzari (tradizio, ohitura eta abarren gainetik), gizataldeak bereizteko beste ezein elementuk baino erabilgarritasun handiagoa izan ohi duelako. Horrekin guztiarekin batera, etnizitatearen azken ezaugarria interes kalkuluen aurretikoa izatea da. Halek bere egiten du politika utilitatearen maximizazioari dagokion esparrua denaren tesia, baina etnizitatea, interesen epifenomeno edo irrazionalaren emaitza baino, horren guztiaren aurrebaldintza dela esango du, «prerrazionala» alegia. Konparaziorako: Nazioa, organizazio modu bat da: organizazio soziala eta politikoa; baina, barrenago, intelektuala, sentimentala, kulturala. Mundua eta gizadia diren kaos honetan organizazioa, identifikazioa, ordenua, bilatzen duen izaki arrazional eta sozialaren oinarrizko kategoria kultural eta sozial bat da (gizaditik gizartera ailegatzeko) eta ekintza etengabe bat, azken finean nazioa egiten duena: beti konstante, antzinako tribuetatik Estatu-nazio modernoraino. Nazioa kategoria politiko bat da; baina gizakiaren kategoria epistemologiko bat dela, esan genezake. Identifikazio eremu bat. Hein honetan, agian nazioak berak ez, baina nazioa zerk egiten duen hura, betikoa dela, ikusten da. Gizartearekin batera hasten da. Gizarte zibilaren hasiera da. (NIE, 122. Nire azpim.) Alferrik bilatuko da Halerena bezalako zientzia politikoetako edo psikologiako terminologiarekin idatzitako testurik Azurmendirengan, tradizio filosofikotik idazten duenean. Are gehiago, aipu horiek Euskal Herriko 70eko hamarkadako gazteentzat idatzitako eskuliburuak izanik. Eta hala ere, etnizitatearen ulerkera horrek antza nabarmena du Azurmendiren jarrerarekin. Bietan azpimarratzen da naziotasunak (etnizitatearen zentzuan hartuta hemen) baduela aspektu bat kontzientzia aurrekoa dena, prepolitikoa, errealitatea antolatzen laguntzen diona. Adostasuna dago, halaber, hor ez dela auzia hasi besterik egiten. Munduaren ordenamendu horrek gizabereari aukeren sorta irekitzen diola bere bizitza soziala nabigatzeko. Nazioa munduko objektu bat izateaz gain – eraikia eta praxi kolektiboaren produktua –, errealitatea antolatzeko modu bat dela ulertzeak ahalbidetzen du Haleren ikuspegi kognitibista. Zentzu horretan gogoratu liteke Brubakerren esaldia ere, nazioak munduan dauden gauzak baino, munduarekiko gure ikuspegiak direla defendatzen duena. Azurmendik, bere obra osoan zehar, ez ditu bi plano horiek sistematikoki bereizten. Normalean nazio hitzaren pean aipatuko da, hitzaren anbibalentzia azpimarratuz (ikusi dugun «nazio grekoa, grekoek kreatua eta grekoen kreatzailea» bezalako formulekin). Beste batzuetan, aberriaren osagai «eternalak» aipatuko ditu Leninen eskutik, herri guztietan modu batean edo bestean errepikatzen diren elementuak (NIE, 131). Hala ere, bi plano horien zentzuren bat beti nabari da nazioaz jarduterakoan. Izan ere, 70eko hamarkadan marxismoarekin lotuta hartzen bazuen luman, auzia Humboldtekin berpiztuko du hizkuntzaren eta pentsamenduaren elkarreragina aztertzean. Humboldt: hizkuntza eta pentsamendua liburua, hain zuzen, prusiarraren gorabeheren errepasoa da hizkuntza gizakiaren elementu aprioristiko eta fenomeno sozial bezala batera pentsatzeko. Auzi horren XX. eta XXI. mendeko nondik norakoak errepasatuz amaitzen da liburua, psikologiatik filosofiara eta hizkuntzalaritzatik zientzia kognitiboetara. Puntu honetan interesgarria da ikustea Azurmendik aldarrikatzen duen hizkuntzaren ikuspegia ez dela gramatikara mugatzen, ezpada haren erabilera arruntera, hizketara eta horrek kokatzen gaituen testuinguru konkretura: «bizi dugun, gaituen, garen hizkuntza, ez da hori, bere gramatika bezala bere historia, literatura, kantak, eskolak, auzo-hizkuntzak, mugak dituena baizik. Eta bere politikoak, propaganda-mekanismoak, elizak, influentzia ideologiko eta sozialeko aparailuak. Unibertso bat da bere baitan osoa.» (HUM, 415) Azurmendik aipatzen dituen hizkuntzaren elementu horiek asko gerturatzen dira banakoaren identifikazio etniko-nazionala ahalbidetzen duen erreferentzia sistemako elementuetara, baita unean-unean zein elementuri garrantzia aitortu erabakitzen duten instituzio ideologiko-politikoetara ere (Hale 2008, 42–46). Inork ondorio okerrik atera ez dezan, ordea, esan behar da Azurmendiren eta ikerketa horietako autoreen arteko konparazioak ez duela bi jarreren berdintasuna frogatzen. Horretarako zehazki auzi horri helduko dion ikerketa sakonago bat ezinbestekoa da. Nolanahi ere, orain artekoak erakusten du Azurmendik nazioaren naturaltasuna edo naziotasunaren elementu batzuen gizaberearenganako oinarrizkotasuna azpimarratzen badu, hori ezin dela modernismoak borrokatzen zuen perennialismo arruntaren zentzuan ulertu.74 Azurmendiren ustez, gizabereak munduan zehar bere bidea egingo badu, naziotasunari lotzen zaizkion hainbat elementu ezinbestekoak direla ikusten du, ez dagoela naziotasunik gabeko pertsonarik. Azken batean, oinarri-oinarrizko abiapuntura iritsi gara, nazioa estatu modernoari lotuta beharrean, partikularra eta unibertsala, gu/haiek eta antzeko bereizketak egiteko erreferentziatzat hartzera.75 Bereizketa horiek historikoak izango dira eta eraikiak izango dira. Baina mundua antolatzeko gizaberearen beharra, ordea, eta antolaketa hori nazio edo etnia deitzen den makuluen bitartez egiteko joera bere-bereak izango ditu. Gure ustez, bada, nazio ezaugarri objetiboak (naziorik egoteko aurretiazko bat) ez dago bere hortan, estatiko, isolaturik, kontsideratzerik, dauden artean oso-osorik eta beti identiko daudenak eta noizpait ezaugarri bat bakarra suntsitzen bada nazioa ere suntsiarazten dutela; baizik eta erreferentzia sistema dinamiko, aldakor batetan ikusi behar dira, zirkunstantzia historikoei erreferentziaz, komunitate nazionalaren une historiko bakoitzeko konzientziari erreferentziaz batez ere, konzientzia historikoari berari erreferentziaz ez azkenik. Komunitate batek dauzkan naziotasun ezaugarri objetiboak eta haren konzientzia nazional historikoa (nazioa biok osatzen bait dute), elkarrekiko dialektika etengabean ari dira historian. [...] Kontuan hartu beharra bait dago, ez bakarrik ezaugarri nazionalak osorik eta garbi al dauden, baina komunitate nazional batek, historiarekiko eta etorkizunarekiko erreferentzietan, bere burua nola ikusten duen. Situatzen duen. Komunitate nazional hori, nahiz orain deseginda egon, bere historia propiorik eta bere hizkuntzarik bazuen garaiarekin identifikatuz jarraitzen badu, eta berriro hartaratzeko borrokan saiatzen bada, nazio bat da, iraganaldiari eta geroari egiten dizkien erreferentzien arabera; berregin beharrezko nazio bat, noski. Nazio bat, nazio nahia ERE bai bait da. (ARA, 88-89) Pasarte horretan argi eta garbi daude jada Azurmendik nazioan ikusten dituen bi aldeak. Alde batetik, nazio ezaugarri objektiboak daude eta horiek gabe ezin du naziorik egon. Horrek etnosinbolismora garamatza, baina baita Máizen planteamendura ere. Máizek nazioak egoteko aurrebaldintza etniko-kulturalen beharra aipatzen du; beste era batera esanda, errepertorio kultural bat, komunitatearentzat helduleku moduan funtzionatuko duena. Beste aldetik, ordea, elementu horien interpretazioa egin behar duen komunitatearen zirkunstantzia historikoa dago. Hor eliteen jokabidea, komunitateak eskura dituen tresna politiko eta sozialak edo mobilizazio gaitasuna har litezke kontuan eta, kasu horretan, aldeak nabarmenak izango dira. Ikusi dugu komunitate nazionalak estatu modernoaren gerizpean nazioaren elementu horiekiko harremana naturalizatu eta habitus bilakatzeko prozesura ere irits litezkeela. Kasu horietan iraganetik etorkizunera doan haria estatuak bermatzen du. Azurmendik buruan duen komunitate hautsian, ordea, iraganetik etorkizunerako soka borondate kontziente eta eragilea – are engaiatua – eskatuko du (hautua, beraz), elementu objektiboen eta praxi komunitarioaren dialektika biziberritzeko. Zentzu horretan erreibindikatzen da, hain zuzen, mitoen, istorioen eta kontakizun literarioen balioa. Mito horiek, Azurmendirentzat, munduari esanahia ematen diote, komunitateen beldur eta desirak islatzen dituzte. Eta joera hori, arrazoimen moderno zientistaren aurkakoa izanda ere, erroerrotik humanotzat du, gizakia ez delako zientzian bakarrik bizi: Ez ditugu alorrak eta moduak nahastuko: historilariak, soziologoak, zientzia egin nahi dutenek, zientzia egin behar dute, zientziaren agindu eta arau guztien pean, besterik ez. Gertakariak zeintzu izan ziren egiztatu, azalpena bilatu, kausak eta -ahal bezainbat- historian agintzen duten legeak ezarri, konstataziora eta esplikaziora estriktoki mugatuz. Baina hori ote da gizon-emakumeak historiarekin duen harreman eta zerikusi guztia? Gizakia hein batean «mundua» bada, izan -natur legeen eta beharraren erresuma-, askoz gehiago historia da, bere buruaren egintza inmediatoa. (TEK, 156) Historialariena ez den «historia» horretan, gertakari historikoen datuak baino horien oroitzapen eta kontakizun subjektiboetan (kultura tradizionalean) oinarritzen denean, bilatzen ditu Azurmendik komunitate nazionalean eragiten duten elementuak. Adibide bat mahaigaineratuz, bereizi egingo ditu Orreagako guduaren inguruko gertakarien azterketa eta haren inguruan sortutako poema bat, errigortsuki historikoa izan beharrik ez duena. Gertakari historiko haren irakurketak, poesia bitartez egin daitezkeenak, subjektiboak izango dira eta beraz pluralak. Eta horregatik egin ahalko da hartzailearen ikuspegitik ere hura interpretatzeko saiakera, datu huts bat beharrean elementu kultural oso bat delako. Chanson de Roland izan liteke poema bat ez oso fina historikoki, baina mendez-mende nazio kultural frantsesaren elementuetako bat izan da, garai bakoitzak desberdin interpretatu badu ere. Hori guztia aintzat hartuta, Azurmendik ezin ditu elementu kulturalak besterik gabe baztertu. Elementu horiek balio bat dute, oroitzapen eta sentipenen transmisore dira. Politika arrazionaltasunaren eta kalkuluaren eremutzat edo lege historikoen bilakaeraren agertokitzat hartuta mito horiek esanahirik gabekoak edo irrazional kaltegarritzat edukitzea izango da normalena. Eta zientifiko arrazionalaren eginbeharra horiek deuseztatzea izango da.76 Baina elementu sinboliko horiei beste potentzialik aitortzen bazaie, taldetasuna irudikatzeko elementuak eskaintzea eta balio batzuk transmititzea esaterako, horienganako jarrerak ezin izango du besterik gabe baztertzearena. Hau da, Azurmendiri harrokeria eta handikeria nazionaleko mitoak, kantuak edo poemak ez zaizkio gehiegi gustatzen; ez ordea mitoak direlako eta errealak ez direlako, ezpada handikeria horiek «gizagintza positiborako» elementurik iruditzen ez zaizkiolako baino. Ukoa ez da arrazionalismotik egiten, mundu-ikuskera eta printzipio jakin batzuetatik baizik. Horregatik juzga ditzake beste mito batzuk positibo edo, gutxienez, baliagarri: Baina eman dezagun beste poema bat, hau herri txiki menditar batena, errege barbaro baten inperialismoari iharduki zaiona eta sakrifizio handiekin bere askatasuna salbatu duena, etc., askatasun «mito» bat... Nik, behintzat, ez nuke inolako objekziorik izango. Ala herri txikiek, askatasun politikoa, kultura, hizkuntza, dena kendu eta gero, memoria historikoa ezabatu behar zaie eta, sekula ametsik ere ez dezaten egin, debekatua daukate irudimena bera eta beren gurari sekretuen eta itxaropenen edozein fantasia sinboliko ukatu behar zaie? Pinturak eta poesiak mundua bezala, mitoak historia janzten du eta bizigarri egiten du gizakiarentzat. (TEK, 157) Azurmendik mito horietan ez du iraganetik datorren esentzia nazionalen baten agerpenik ikusten. Kontrara, orainaldira iritsi diren elementu sinboliko-kultural horietan tradizio bat aurkitzen du, egungo naziokideak horiekiko erreferentzian (positiboki edo negatiboki) kokatzeko. Beretzat, «historia eta tradizioak inbitazio bat dira meditazio kritiko bat egiteko, arbasoengandik zer hartu dugun eta zer utziko diegun ondorengoei.» (TEK, 141) Historiari buruzko kontakizunek, erregeen loriek eta herrikantek, ohiturek eta karakterizazioek, nazioaren errepertorio kulturala osatzen dute, etengabe eraberritzen dena. Azurmendik tradizioaren eta berrikuntzaren tenka horrela ulertzen duela ez dute soilik bere ideiek adierazten. Azterketa zabalak dauzka idatzita, besteak beste, Espainolak eta Euskaldunak liburuan zehar jatorriaren mito desberdinak errepasatuz, tradizio nazional eta garai desberdinetan izan dituzten funtzioak bilatuz – batzuk Boterearen justifikatzaile (jainkozko ahaidetzak), besteak haren akolito (antzinatasun noblea). Esanguratsua da Miranderen proposamena aztertzen duen modua bera ere: bere antikatolizismotik eta antidemokratismotik abiatuta, Mirandek euskaldun kristauaren irudiaren aurrean paganismoaren mitoa asmatzeak bere garaiko egoerari gehiago erantzuten ziola argudiatuko du. Modernitateak dakarren gainbeheraren aurrean euskaldunen, bereziki jeltzaleen, otzantasunarekin atsekabetuta, euskalduntasunarentzat beste mundu sinboliko bat bilatuko du Mirandek bere mitoekin. Hortik, Azurmendik euskaldunentzat lekurik uzten ez duen modernitatearen alternatiba bilaketa hartzen du, baina alternatiba hori antzinatean kokatzea kritikatzen dio: «Abertzale sabindiarrek antzinatea hartzen zuten eredu. Mirandek horixe bera egin du: baina antzinatea antzinagora eramanez. Alegia, sabindiarren antzinate jatorra bera ukatzen zuen antzinate antzinagoko eta jatorrago batetara itzuli da.» (MIK, 62) Miranderen paganismoak bazuen bere azalpena eta «arrazoia»; Azurmendik horiek aintzat hartzen ditu, baina soluzioa bereganatu gabe. Antzeko gauza gertatzen da Orixeren Euskaldunak poemaren inguruko gogoetekin: ulertzen da komunitatea modernitatearen eraginez hausten doan garaiko sorkuntza gisa, baina soluzioa ez da mito horietako nazio idealera itzultzea. Azken batean, jasotako tradizioa gaur gaurkoz nahi genukeena ez dela eta bota beharrean, erreferentzia horietan kritikoki orientatzeak dakar haren eraberritzea Azurmendiren ustez. Horren alternatiba, kontzienteki edo kontzientziagabe naturalizatuago dauden beste «mito» batzuen arabera pentsatzea izan baitaiteke. Azurmendirentzat tradizioko pieza horiek eraikiak dira, baina horrek ez die baliorik ukatzen. Euren testuinguruan ulertzea da gakoa beretzat, euren garaiko funtzio sozialak identifikatu eta horien arabera erabakitzea zer hartu etorkizunerako eta zer utzi iraganean. Horrela, «tradizio asmatuen» kontzeptuaren kritikara itzul gaitezke une batez, ikusteko Azurmendik Hobsbawm eta Gellnerren argudiaketa nola irakurtzen duen (Andersonen imajinazioaren zentzu positiboari esplizituki kontrajarriz gainera): E. Gellnerrek eta E. Hobsbawm eta lankideek nazio modernoak eta nazionalismoak ez dituzte biziki maite, gaur ezkero behintzat (globalizazio eta multikulturalismoaren egungo «etapa historikoan» gaindituak omen daude), eta haien azterketa kritikoaren egitekoetako bat «tradizioaren inbentoa» larrugorritzean datza, nazioari «mozorroa» kentzeko. (HAN, 525) Tradizioen biluzte horretan, ordea, hasteko Azurmendik ikusten duena da Nazio-Estatua dela tradizioak asmatu eta, batez ere, besteei inposatzeko behar handiena daukana (HAN, 526-527). Horrez gain, bereizketa interesgarri bat aurreratzen du: Hobsbawmek tradizioen asmaketa politikoa eta «soziala» (kulturala) bereizten ditu, bereizi, baina bereizketa hauei jaramon egitea ez da bere aurreneko interesa. Liburu berean ikus daiteke, ordea, oso diferentea dela Estatu modernoak bere legitimazio eta dominaziorako tresna gisa historia total faltsifikatzea eta tradizioak inbentatzea, eta, esaterako, Eskozia garaituak eta bortxaz Ingalaterrari batuak Bategitearen aurkako protesta bezala «inbentatzea» horiek (XVII), edo nagusitasun kultural irlandarraren aurka errebolta bezala (XVIII), edo espiritu erromantikoaren fantasiak bezala (XIX); edo XII. mendeko kronista batek «inbentatzea», edo XIX. mendeko kulturazale batzuek egitea kultura galestarraren gainbeherako larrian («decay and revival»), ez Estatuaren zerbitzuan, Estatu propiorik eta aterperik gabe aurkitzen direlakoxe baizik. Mitoa arrazoimen tipo bat da, irrazionalentzat baino ez da irrazionala honezkero, eta haren funtzio sozialak konplexuak izaten dira gizarte guztietan. (HAN, 527) Mitoen zentzua ez da berdina izango, beraz, estatu baten talaiatik asmatzerakoan edo kultura baten gainbeheraren aurrean sortzerakoan. Boteregunetik sortutako mitoen gaiari tiraka gogoetagai interesgarria irekitzen da hemen, berriro ere nazionalismo banalaren kapitulura garamatzana. Izan ere, mitologia nazionalisten kritiketan, normalean, oso erraz identifikatzen dira XIX. mendeko ipuinen faltsutasunak, Tubalismoarenak edo Aitorren elezaharretakoak kasu. Aldiz, gaur egungo nazioen sinesmen funtsezkoak ezkutuagoan gordetzen dira nonbait. Nazionalismo banalaren azterketak erakusten du «demokrazia» edo «hiritar guztien askatasun eta berdintasuna» gisako ideiek duten funtzio nazionalista, batez ere, egonkortutako estatuetan.77 Azurmendik gogoeta bera dagi Trantsizio Espainiarraz: Hala, bada, Trantsizioak lehenbizi egin duena Botereak beti egiten duena izan da: bere burua sakralizatu, mito batekin jantzi; bere agerikotasuna sinbolo ukiezinetan mamitu: erregea, Konstituzioa – Ideia metafisikoaren figura unibertsalak antza, hiritarren interes gutzien laburbildumak, Ongi eta Gaizki partikularren haraindiak; zinez zauriak sendatu gabe, ezikusiarekin ezkutatzeko gizarte espainola aspaldidanik ausiabartzen zuten klase borroka eta nazio teinkak, eta gizarte zibileko gatazkak oro. Ez dago gehiago gerra zibilik, garaile eta garaiturik, azkenean «bi Espainiak» batu dira. (BKT, 82) Horrek mitoen anbiguotasuna erakusten du, unean uneko erabileran hartzen duten esanahia eta erabiltzen dituztenek ematen dioten funtzioa. Espainia demokratikoa edo konstituzio berdinzalea izan litezke etorkizuneko utopia gidatzen duten erreferentziak. Baina, Azurmendirentzat, gerta liteke horien bitartez Botereak status quoa mantentzeko erabiltzen den alkandora hertsagarria izatea ere, Boterea bera kritikatik kanpo ezartzen duena. 77 Aipagarria da zentzu horretan, Connorren iruzkina AEBen kasuari buruz. Nazionalismo Ikerketetan estatubatuarra izan ohi da nazio zibikoaren eredu garbienetako bat, bere «melting-pot» ideiarekin. Connorrentzat, ordea, integrazioa irudikatuko lukeen «melting-pot» hori egitatea baino mito bat da, oraindik orain. Hala erakutsiko luke nazionalismo beltzaren kasuak, adibidez (Connor 1994, 48). Esan beharrik ez dago mitoak berebiziko oinarria eskaini duela estatu eta gizarte estatubatuarra irudikatzeko, baita nazio zibiko integratzailearen eredua oinarritzeko ere. ez daude argi eta, ondorioz, banakoak ezin du haiekiko posizio finkorik hartu. Baina, egon, identitate nazionalaren deskripzio finko orokor bat ez dago Azurmendiren ustez: Adierazteko identitate nazionala zertan datzan (kolektiboaren berdintasunean zein diferentzian), hurbilpenak daude; definizio bat stricto sensu kasu guztientzako eta edozeinentzako berdin baliokoa, ez dut ezagutzen. [...] Deskribapen tradizionala Stalinen formulazio ezagunekoa da, austromarxismoarena baino ez dena, erreferentzia konkretuak, «objektiboak», aipatuz (hizkuntza, lurraldea, ekonomia, tradizio kultural amankomunak, historia), neuri oraindik ere bera begitantzen baitzait baliagarriena. (HNE, 70) Azurmendirentzat elementu objektibo horietan atentzioa jartzea baliagarri zergatik den aipatu dut aurretik ere. Nazioa zeren inguruan imajinatzen den, zein elementu erabiltzen diren iruditeria nazionala eraikitzeko, horrek ematen du komunitatearen autokontzientziaren berri. Aspektu subjektiboa elementu horien ifrentzua besterik ez da, horiek interpretatzen dituen komunitatea.78 Bestela esanda: «Nazioa zertan datzan, esan izan da nazio bakoitzak berak definitzen duela, bere burua zertan datzan praxiarekin.» (HNE, 71) Esanguratsua da Conversik nazioaren definizio abstraktu bat emateko zailtasuna, hain justu, hura definizio-tresna («tool of definition») izatetik ondorioztatzen duela (Conversi 1995).79 Nazioak ez dauzka ezaugarri jakin batzuk betirako itsatsiak; aldiz, subjektu komunitarioak, bere instituzio sozial, politiko eta kulturalekin – garrantzi gehiago edo gutxiago aitortzen dizkion elementuekin – osatzen du identitate nazionala. Horrekin berriro gatoz azpimarratua dagoen puntura: nazioaren aspektu objektiboa ez da berez bete beharreko ezaugarrien zerrenda, eskaintza bat da, hautu librea bideratzen duena. Identitatea, beraz, horiekin eta beste hainbat faktorerekin harremanetan eraikitzen da: Identitatea ez da, begien kolorea bezala edo, genetikoa. Ez dakargu odolean. Kulturala da. Eraiki egiten dugu; inguru familiar eta kulturalarekin eztabaida etengabean eraiki ere, bizialdi osoan, eta geure identitateaz duda-mudan ibili behar izatea izaten da normalena, segurantzia gehiegi gabe geure buruan. Inguru material nahiz kulturalarekin gure hartu eta emanetan pasiboago edo aktiboago izan gaitezke, alde batera edo bestera jo genezake. (HNE, 79) Identitatea horrela ulertuta, ezinbestean, dimentsio-anitza irudituko zaio: «esentzia platoniko bat ez delakoxe, perspektiba ezberdinetatik hurbil gakizkioke, eta beti partzialki: arauz zein den aintzat hartzeko testuingurua, erreferentzia sistema ezberdinez baliatuko gara gure hurbilketan» (HNE, 82). Sistema horiek generoaren araberakoak izan daitezke, lanbidearen araberakoak, familiarekikoak edo joera politikoarekikoak; nazioaren gaian garrantzitsuak bereziki aipatutako arlo territorial-geografikoa eta kulturala izango dira, Euskadi eta Euskal Herria izenekin adieraziko liratekeenak. Interesgarria da 78 Aspektu subjektiboa aldebakartzearen arriskuak, jada aipatu ditugunak, pasarte horren segidan bertan errepikatzen ditu. Borondateak, nahiak edo komunikazio espazio «huts» batek, nazioaren dinamikotasuna azpimarratzeko balio dezake, baina erreferentzia konkretuekiko funtzioan hartzen ez bada ez du balio beste ezein komunitatetik, estatutik adibidez, bereizteko. 79 Conversik, nazioa estatu modernoaren eraikuntzarekin lotzen baitu, definizio prozesu hori automatikoki lotzen dio mugen sorkuntza eta mantenuari. Azurmendik, berriz, nazio kulturala lehenesten duenez lurraldetasuna ere beste era batera ulertuko du. Nazioaren izaera definitzailea, ordea, biek partekatzen duten zerbait da. ikustea Azurmendi iskintxoka, tuterar batek Euskal Herriaren erreferentzia-sisteman zer leku har dezakeen hipotesia garatzen, orain arte esandako elementu guztiak jokoan sartzen baitira: Tuterarra –edo kaskantearra– nafarra da eta, eman dezagun, nafarra sentitzen da osoki, ez geografikoki soilik. Horrekin erreferentzien (politiko, soziologiko, antropologiko...) sistema bat bere buruaren kokalekutzat baiesten du. Sistema osoaren bila luzatu gabe (musikaraino-eta, eraman gaitzake): Nafarroarekin identifikatzen den heinean, egitura politiko-administratibo batekin bategiten du adibidez. Hala Iruñearekin lotua dago (sare politiko batzuekin eta horietan bilbaturiko ideologiekin), eta Leitzarekin ere bai (euskararekin, hortaz). Iruñean nafarren euskaltasunaren aldarria ikusiko du Foruen Monumentuan brontzezko plaketako batean: «Gu gaurko euskaldunok...». Mapan Donibane Garazi eta Donapaleu frantsesak Tutera eta Kaskante bezain Nafarroa jatorra direla ikus/ikasiko du. Nafarroa ez espainol bat dagoela alegia. Eta inolako dudarik gabe Euskal Herria direla. Historia batekin bategiten du, eta –baskoien izendapena eta Euskal Herria izena historian lehenbizi Nafarroan agertu zirela zergatik jakin berak ez badauka ere– Orreaga, Noain, Mendigorriarekin topatuko da. Nafarroaren konkistarekin (1512 eta 1516an Tutera biziki «independentista» bezala nabarmendu da), lau probintzien karlistadekin. Espoz y Mina, Zumalakarregi. Gamazada. Monteagudoko koplak («vivan las cuatro provincias / que siempre han estado unidas...»), etab. (HNE, 83-84) Horraino nafar bati bere historiak, bere kantuek eta monumentuek eskura jartzen dizkioten bideak ari da aipatzen Azurmendi; banako horrek baduela nahikoa elementu objektibo edo material etniko Euskal Herriarekin identifikatzeko. Baina: Horrek denak ez du ezer erabakiko: erabaki, berak egin beharko du. Eta euskotan edo baskoa zentzu politikoan bai edo ez izan, autokontzientziak, erabakiak, nahiak erabakiko du, politikan dena bezala. Badakigu, historia eskaintza bat da, ez obligazio bat. Kaskantekoa nik euskotartzat badut (nahiz ez abertzalea edo euskalduna izan), ez du esan gura berak ere euskotarra sentitu behar duela derrigor. (HNE, 84. Nire azpim.) Identitatea eraiki egin beharko du, ordea. Eta eraikuntza horretan iraganaren memoriak baino, etorkizunaren proiektuak pisu handiagoa dauka Azurmendiren ustez: Iraganak identifikazio gune anitz eskaintzen badu, ezein identifikazio behartu gabe, identifikazio sendoenak –ikuspegi politikoa denaz bezainbatean batik bat– etorkizunari begirakoak izaten dira, eta horri buruz postura hartzeko ere Kaskantekoa eta Amezketakoa abelera berdintsuan aurkitzen dira. Erabaki pertsonalaren kontua da (kolektiboarena puntu bateraino). Zein etorkizun nahi dut Europan Kaskante/Nafarroarentzat? Identitate pertsonala bezala kolektiboa (nazionala) jada ez denaz eta oraindik ez denaz osatzen da, hots, libertatearen gain oinarritzen da: izandakoaren memoria eta izatekoaren asmoa, eta bienganako orain dugun eraspena, identitatea hori da. Oroimena eta proiektua gara, eta biak hautatu egiten ditugu, eraiki. Geure buruaren egileak gara. Hautua batzuentzat errazago egoten da, beste batzuentzat nekezago. Kaskantearra geografia historikoaren zentzuan Euskal Herritarra da, baina horrek oso gutxi esan gura du: berak hautu beharbada ez erraz hori positiboki egiten badu bakarrik izango da egiaz Euskadi/Euskal Herritarra. Identitatearen hautua baiespenez eta ukoz zedarritzen da. Deliberoaz, nahiaz (komunitatearekin hartu-emanean beti). (HNE, 84-85. Nire azpim.) Hor ikusten da Azurmendirentzat identitate eraikia izateak zer esan nahi duen. Ez du haren baliorik deslegitimatzen, ez dio arrazionalitaterik ukatzen, identitate kontuak eta erromantikoen edo nazionalista etnikoen kontuak direla argudiatuz. Aitzitik, erakusten duena da eraikiak identitate guztiak direla, nahiz eta hautu batzuek normalitatearen aurka egin beharra eskatzen duten, besteak korrontearen indarrak ekartzen baditu ere. Ideia muntazkoa utzi baitu Azurmendik lerroartean, «hautua batzuentzat errazago egoten da, beste batzuentzat nekezago» esandakoan. Izan ere, diferentzia dago identitateaz hitz egitean komunitate nazional bat egonkortua egon edo ez, estatu moderno bat duenetz atzean zaindari. Nazionalismo banalaren enegarren agerpena da, oraingoan identitatearen inguruan. Anekdota baten bitartez ilustratzen du Azurmendik identitate arazorik ez duenaren paradoxa: Euskadiko Alderdi Sozialistako buruzagi bat egunotantxe behin eta berrirotzen ari da, identitatearen arazoa eta holako txorakeriarik berak ez daukala. Horiek iraganean baraturik bizi diren nazionalisten delirioak dira, bera gaurkotasunean eta errealismoan tinkaturiko gizona da. Identitateren bat berak ere ukanen du, ezta?, pentsatzen duzu. Eta arazo gabekoa baldin badu berea, ez da zaila asmatzea, zein identitate duen. Identitate horrek badakigu ez duela arazorik, harrotu beharrik ez dauka, kuestionatua ere inoiz ez da izan. Ehun urtean beti eta etengabe Espainiarekin identifikatu dena, identitatearen arazorik gabe, eta euskal identitatea horregatik ignoratuz, hiritar liberal irekia da noski, ez da nazionalista. (ESP, 10) Identitate nazionala banakoaren eta komunitatearen arteko tenkan, estatuaren alde edo kontrakotasunean, tradizioaren eraberritze irekian eta etorkizunaren proiektuan oinarrituta eraikitzen dela jakiteak haren kontingentziaz ohartarazten du Azurmendi. Horixe da, bestalde, Andersonen komunitate imajinatuak iradokitzen duena. Baina kontua da Nazio-Estatua izan edo ez, banakoak duen identitate nazional hori berdin kontingentea izango dela. Ondorioz, Azurmendirentzat identitate batzuk problematizatuagoak badaude, ez da izango iragan mitoetan edo asmakerietan dutelako sostengua; baizik eta identitatea hautatzeko posibilitatea oinarri-oinarrian dagoelako baldintzatua komunitate hautsi baten parte izateagatik. Nazioa eta «sakabanazioa» Azurmendiren obra guztian zehar nazioaren kontzeptu definitu bat topatzea bereziki da zaila, bere idazkien jatorri eta helburu desberdinak kontuan hartuta. Eta hala ere, orain arteko guztiarekin, hurbilpen koherente bat eman daiteke, nazioak gaur egunean nola ikusten dituen. Bi zentzutan hurbil gatzaizkioke Azurmendik nazioa ulertzen duen moduari: Azurmendik nazioa nortasun gisa ulertzen du, Weberren indibiduo historikoaren zentzuan.80 Baina, horrekin batera, nazioa komunikazio espazio bat ere bada, erreferentzia partekatuen gaineko interpretazio desberdinak elkarrekin dialektikan dabiltzana. Horregatik da posible, hain zuzen, nazioa bata eta plurala izatea. Zentzu horretan parekatzen du hizkuntzarekin, plurala eta higikorra baina bata hura ere (HNE, 28). 80 Honek kulturaren atalean izpirituari buruz esandakoa gogorarazten du. Weberri segika gertaera historikoak ulertzeko eraikitako subjektu baten moduan ulertzen du indibiduo, pertsona edo nortasun historiko hori; erlatiboa da behatzailearen ikuspuntuarekiko, baina hala ere, laguntzen du datu historikoen arteko loturak irudikatzen. Nazioa nortasun historiko modura ulertzen duenean, Azurmendi ez da inongo esentziatan pentsatzen ari; izpirituaren metafora darabil fenomeno historiko bat interpretatzeko. Gizatalde bat tradizioaren eta memoria kolektiboaren bitartez eskuragarri agertzen zaion errepertorio kulturalari buruz nola posizionatzen den adierazi nahi du. «Nik esango nuke herri bat batez ere bere historia eta bere utopia direla» (OGE, 115) adieraziko du, iraganaren memoria eta etorkizunerako nahia uztartuz. Historia eta kontzientzia. Historikotasun horrek eransten dio, hain zuzen, izaera partikularra nazio bakoitzari. Historian ikusten da nazio batek nola aurre egiten dien erronka desberdinei. Modernizazio prozesuaren aurrean, esaterako, komunitate kultural (etnia, nazio) batzuk hasiera-hasieratik izan dira estatu tresnen jabeak, besteek arian-arian osatu dute Nazio-Estatua; guztiek dituzte esperientzia eta memoria historiko desberdinak, tradizio kultural desberdinak, finean. Historikotasun horixe da, Azurmendiren ustez, nazioak berdintzen dituena Azurmendirentzat: «Bere historikotasunak egiten du herri bat ere berezia, beste herri guztiekin berdina bestela.» (ibid.) Historiak, ordea, ez du bidea egina ematen: Baina historia azkenean anbiguoa da: ito eta paralisa gaitzake (hori uste zuen Mirandek euskal abertzaletasunaz: berak historiaren beste irakurketa bat kontraproposatu du), edo hipnotisatu eta alienatu (historia «probintzianoak» askotan egin digula uste dudanez: Legazpi, Okendo!, harrokeria txikiko narratiba heroiko antzua). Historia, nik uste, eskaintza bezala aurkezten zaigu: kritikoki bereizten jakin behar dugu, historiaren menpean ez erortzeko. Orduan, aldian-aldian ikuspuntu berri bat eraikitzea, kokaleku berri bat hartzea da historian. Historiarekin aurrera nabigatzea, ez han iraganean baraturik geratzea. Behaleku horretatik behatuz, askatzen eta historiaz begi kritiko berriekin jabetzen garen heinean, etorkizuna ere begi berriekin bistatzeko gaitzen gara. Eta berdin alderantziz, etorkizunari begi berriekin behatzen diogunean, irudi berri bat hartzen du iraganak. (TEK, 116) Azurmendik nazioen gaia ez baitu interes akademiko soiletik hartzen, haren bilakabidea ere gogoetatzen du. Nazioak nortasun historikotzat hartzea ez da soilik hainbat fenomeno historiko azaltzeko bide bat ematearren egiten, ezpada horiek etorkizunera begira jartzeko. Helburu horrekin hartzen du zentzua historiaren ulerkera subjektibo posibleen artean bat lehenesteak. Nazioak aldarrikatzen dira, baina ez iraganera itzuli edo dagoena bere horretan mantentzeko asmoz, ezpada komunitate bakoitzak bere bidea egiteko aukera izan dezan (Nazio-Estatuek euren menpean dauden estatugabekoak ito ez ditzaten): «iragana horrela kritikoki asumitzen dugunean eta harekin dihardugunean une berean, gara gu geu, historiaren nagusi, ez esklabo: ez iragarki huts, ez ni abstraktu hezurgabeko.» (OGE, 117) Hor ikusten da, azkenean, Azurmendiren historiaren filosofia: ez estatua eta kosmopolitismo ilustratua kontsakratzen dituen legeen egikaritzea, herrien pluraltasuna eta burujabetza borrokatzeko eremua baizik. Baina historia eta utopia, iraganaren memoria eta etorkizunaren desira, ez dira nazioaren bereizgarri esklusiboak, «pertsona edo nortasun gisa ulertzen dugun dena da holako zerbait. [...] Eta zer da Bilbo Athletic?» (OGE, 115) Horregatik, Azurmendi Humboldten ildoan kokatzen da, nazioa hizkuntzaren inguruan (berr)eraikitzen den nortasun historikoa dela esanez.81 Nazionalismo ikerketetan nazioa hizkuntzarekin lotzean, nazionalismo linguistikoaren kontzeptuan adibidez, hizkuntzaren ikuspegi objektibo batekin jokatu ohi da. Horietan, nazionalisten hizkuntza jatortasunaren ikurra da edo barne esentzia baten adierazpide garbiena. Objektu bat da, finean, nazioak bere egiten duena. Bikaintasun medaila bat nahi bada. Azurmendiren hizkuntzaren filosofian, ordea, hizkuntzaren bestelako burutapen bat dago: hizkuntza komunikazio espazio gisara ulertzen da. Honezkero hizkuntzaren eta kultur komunitatearen inguruan esan ditugunak errepikatzea baino ez da geratzen. Gizaberearen sozialtasuna eta hiztun izatea Azurmendirentzat estuki lotuta daudela gogoratu behar da. Hizkuntzak komunitatea eraikitzen du, lehenengo, bigarren eta hirugarren pertsonen arteko espazioa irekiz. Goian aipatu da hizkuntza konkretuetan erreferentzia-puntu sorta bat eskaintzen dela. Hain zuzen, hizkuntzan eskaintzen diren erreferentzia horiek partekatzeak zedarritzen du komunikazioa espazio hori. Hemen hartzen du berebiziko garrantzia hizkuntza gramatika bat eta hiztegi soil bat ez denaren ideiak. Izan ere, hizkuntza bat barneratzeak esan nahiko du, haren arau gramatikalak eta hitzen esanahi literalak ezagutzeaz gain, horien erabilera soziala ulertzeko gai izatea. Horren adibide bat emana dago lehenago, hizkuntzak ematen duen erreferentzia sistema irudikatzeko «Berriro igo nauzu» izeneko nobela batek Lizardiren poemaren ahairea antzemateko posibilitateaz ziharduen Azurmendiren aipuarekin. Gehitu daiteke, Billigengana etorriz orain, nazionalismo banalean deitikoek duten lekua aztertzen duenean ere ikusten delako hizkuntzaren erabilera sozialak duen karga nazionala. Izan ere, Azurmendik adibidean Lizardiren erreferentzia harrapatzeko posibilitateaz ziharduen, nola euskarak ematen duen erreferentzia-sortan soilik ohar daitekeen loturaz; nobelaren izenburua itzultzeak ezinbestez ekarriko bailuke aukera horren galera. Billigen azterketak, ordea, posibilitatea ez ezik, egunerokotasunean efektiboki ematen den komunitategintza erakusten du. Elkarrizketa arruntetan ez bezala, erabilera publikoan deitikoek funtzio desberdina dute: lehenengoetan, «gu», «hau» eta antzeko partikulek erreferentzia argia daukate; bigarren egoeretan, ordea, publikoa telebistaren aurrean, irratiaren alboan edo berripaperak irakurtzen egon ohi da. Publikoa, berriz, ez da entzuleetara mugatzen. Komunikazio espazioan dagoen oro da hartzailea. Halakoetan, «the deixis of homeland invokes the national 'we' and places 'us' within 'our' homeland.» (Billig 1995, 107) Hizkuntzaren bitartez nazioaren erreferentzia sistema berrindartzen da, hari buruzko diskurtsoetan birgogoraraziz, batzuetan, partekatutako elementu kultural konkretuak haizatuz besteetan. Eta hiztunek errepresentazio horiei buruz erantzuten dute, ez derrigor besterik gabe erreplikatuz, baina erreferentzia puntutzat izanez beti. 81 Zerk egiten du nazioa beste subjektu edo nortasun historikoetatik bereiztea? Langile klasea izan liteke subjektu historiko, produkzio sistemarekiko erreferentzian; generoarekiko edo arrazarekiko erreferentzian ere subjektu desberdinak topatu ahal izango dira. Nazioa hizkuntzarekin asoziatzeak lotzen ditu, hain zuzen, Azurmendiren gizaberearen, kulturaren eta historiaren filosofiak. Gizaberearen sozialtasuna hizkuntzak ahalbidetzen badu, sozialtasun horretatik kultura aldakor bat harilkatzen bada eta horrek iragan eta etorkizun partekatu bat josi baditzake hitz egin dezakegu nazioaz Azurmendirengan. Azurmendik hizkuntzaren autokreatibitatea eta askatasuna (J. Azurmendi 2007) aipatzen duenean horixe da gogoan daukana: hizkuntzak bereak dituen erreferentzietatik abiatuz ikuspuntu berri bat ematea, ikuspuntu berri bat izango dena hiztun komunitatean ere. Horrela, bada, hizkuntzarekin irekitzen den espazio horretan borrokatzen dira naziotasunari atxikitzen zaizkion elementuak. Hor lotzen dira esanahi politikoak, interes ekonomikoak, lurraldearen ulerkerak... Dena denarekin lotua dago, baina dena ez da bat, metafisikan ez bada. Nazioa politikarekin lotua egoten da, baina bera ez da politikoa. Interes ekonomikoekin lotua egoten da, baina ez da interes ekonomikoen batura. Lurralde bati lotua egoten da (komunzki), ez da lurraldea, etab. Hizkuntzarekin, ordea, ez da egoten lotua, baizik bategina. Hizkuntza «komunikazio espazio» bat da, eta nazioa eta hizkuntza trenpu onean aurkitzen direnean, harreman politikoak, ekonomiko eta sozialak, lurraldearen esanahia, historia, espazio horren barruan hariltzen eta garatzen dira, horrek ematen die euren zentzua. (HNE, 65) Nazioa eta hizkuntza trenpu onean egoteak, besteak beste, esan nahiko du hizkuntzaren elementu objektiboak (erreferentziak) eta subjektiboak (hiztunak, hiztunen komunitatea) etenik gabeko harremanean daudela. Gero, egia da, hizkuntzaren eta nazioaren identifikazio estu-estuak sortzen dituen arazoez ohartzen duela Azurmendik berak, juduen edo romanien kasuak – nazio bat, hizkuntza anitz nahiz ingelesaren eta espainolarenak – hizkuntza bat, nazio asko – aipatuz. Horregatik, hizkuntzaren eta nazioaren lotura «egia gehienbat erlatibo gehien-gehienbat zuzena da, baina ez absolutua» (HAN, 35). Azurmendik nazioaz hurbilpenak saiatzen baititu, zaila da nazioaren definizio zehatz bat topatzea berarengan. Beti azpimarratuko du hizkuntzaren zentraltasuna nazioarentzat, baina era berean, hizkuntzarekin hiztun komunitatea ulertzen dela esango du. Eta komunitatean hizkuntza bakarrik ez, kontzientzia eta praxi komunitarioa ere ikusiko ditu, elkarbizitza «naturala», festa nazionalak eta abar. Azurmendiren obrako anbiguotasun horiek ulertzeko gogoratu behar da nazioarekiko interes akademiko hutsak baino Euskal Herriarekiko kezkak lerratzen duela gai horietaz interesatzera. Esan den bezala, nazio «normala» nortasun historiko gisa edo komunikazio espazio bezala ulertzea esperientzia historiko konkretuei begiratuta eratortzen da. Hor hartzen dute garrantzia filosofia alemaneko esperientziek (kulturaren garrantziaz), nazionalismo frantses eta espainolaren azterketek (Estatu modernoaren eraginak) edo nazioaren kontzeptu klasikoaren errepasoak (naturaltasunak). Ez da teoria koherente bat osatu nahian ari, gogoetagaia bilatzen du. Eta horrek oinarri-oinarrizko desberdintasun bat jartzen du uztartu nahian ari naizen Azurmendiren obraren eta Nazionalismo Ikerketen artean. Azurmendirenak fenomeno nazionaletara hurbilpenak dira, berea duen komunitatearen bilakaera ulertzeko. Aitortuki egiten dio ihes neutraltasunari. Ezinbestekoa da hori ohartzea: «Nazioaz» arduratu diren egungo autoreek (E. Gellner, Hobsbawm, B. Anderson), zuzenean Estatuari begira –Botere eraikuntzari– edo hari zeharbegira egiten dute beti. Gure galdera, ordea, hauxe da: zer da nazio bat, modernitatean egon bai, baina botererik ez daukana? Horiek ez bezalako gogoetara behartuak gaude geure kasua pentsatzeko. Euskal Herriak ez du Subirania/Botererik; «sakabanazioa» da. (HNE, 42) Azurmendiren gogoeta puntu horretan hasten da. Euskal Herria naziotzat badu hori ez da elementu erabakigarriren bat edo beste aurkitzen diolako (historia eternalen bat, esentziaren bat hizkuntzak edo arrazak emana, arau soziologikoren baten konplimendua...), komunitate bat dagoelako baizik, hura kulturalki imajinatu eta egikaritzen ari dena.82 Hori da hiztun komunitate aktiboan ikusten duena. Horixe adierazi nahi du izpirituaren metaforarekin. Eta, batez ere, nazio izaera ukatzearekin batera etorri ohi den legitimazio-urratzea baztertu nahi du. Komunitate horri gaur egun Azurmendik «sakabanazioa» deitzen dio. Asmoa argia da, egungo nazio arruntetatik bereizi nahi du Euskal Herria, horietan naturalizatuak dauden oinarrizko puntuak ere zalantzan dauzkalako. Modernitatearekin burutu ez duen komunitate bat ikusten du Azurmendik Euskal Herrian, Etxeparek edo Leizarragak naziotzat hartzen zuten euskaldun jendearen kontzientzia gaurkotu ezinik (HNE, 10). Arazoa euskararen erkidegoa hautsi izana da: Arazoa da, gutako asko honez gero erdizka baino ez garela naturalki euskaldunak, euskararen erkidegokoak. Egun osoa ingurumari erdaldunetan bizi garela aparte, alor askotan gure euskara erdarak joa dago edo erdarazko soila da. Hizkuntza naturala izugarri plurala da: berezko pluraltasun filologikoaz beste, hizkuntzan igeri dabiltzan elezaharrak, ipuinak eta izaki mitikoak, edotariko izenak, etimologia faltsuak eta zuzenak, irudi asoziazioak, balioespenak, aurreiritziak, jakitateak, atsotitzak, kortesiazko formulak eta laidoak, gaitzespenak, etab.; unibertso oso bat, hitz batean. Herririk euskaldunetan ere euskararen biziera naturala –bere baitatik– mehatxatuta dago gaur: erdarek erasota, eta geuk ere, «eskolatuak» omen garen erdi-euskaldunok erasota. (HNE, 55) Pasarte horrek irudikatzen ditu, hain zuzen, nazio «natural» arruntaren eta sakabanazioaren aldeak. Naturala hizkuntzak eskaintzen dituen erreferentzia horiek guztiak – banakoak onargarritzat edo kaltegarritzat jo ditzakeenak – eskura izatea da, horiekiko harremanetan norbere bidea, norbere identitatea osatzeko. Eta hori ez da natura esentzialik batere, hizkuntza normalizatu batek berez eskaintzen duena baizik. Azurmendiren lantua zentzu horretan dator: euskaldunaren oinarrizko sozialtasuna bera ere nekez ematen dela hizkuntza-egoera normalizatuan. Ez dago euskal komunitate osorik, hiztun berriei erreferentzien mundu oso bat emango dienik. Horixe da Aro Garaikidean desegin dena: Euskararen atzerakada eta ajeak aipatu ohi ditugu, baina orokorkiago Aro Garaikidean euskal komunitate tradizional osoa desintegratuz nola joan den (joan garen) tenore berean, azterketa sakonagoa merezi lukeen gaia da: zer izan den Foru sistema eta zer den gaurko autonomia sistema; etxearen esanahia, zer izan den eta zer den orain familia, euskal patriarkatua edo gizonaren eta emakumearen rola, sexualitatea, produkzio moduak eta laneko morala, etab. [...] Ez dut iragana errebindikatzen. Zenbat galdu da, ez mundu sinbolikoan bakarrik, eta ezerekin ez dugu konpentsatu? (HNE, 55-56) PRAXI NAZIONALA, KOMUNITATEAREN BERREGINTZA Komunitatearen berregintza aldarri bezala hartzeak nazioaren deskribapen edo interpretaziotik praktikarako jauzia eskatzen du. Horixe da Azurmendiren eta Nazionalismo Ikerketen arteko alderik nabarmenena. Azurmendik bere praktikaren zentzua bilatzen du, agerian lotzen zaio euskal komunitatearen berregintzari. Komunitate hautsiaren partaide izatea lehen pertsonan bizi izanaren esperientziatik lotzen zaio helburu politiko-kultural horri. Horregatik daude zailtasunak nazioaren kontzeptu zehatz eta uniboko bat bere lanean topatzeko. Nazioa eta herria Azurmendik bere praxiari zentzua emateko ideiak dira, ez Gizarte Zientzia kategoria zientifikoak. Sakontasun gehiagotan sartu gabe Azurmendiren motibazio eta bizipen existentzialen uretan, «Espainola Izateaz»83 kapitulua gogoetatxo nahikoa pertsonala da Euskal Herriaren desegigoaz modernitatean barrena. Gauzak horrela, esan daiteke Azurmendiren lanean zehar konstante bat dela komunitatearen berregintzaren ideia, bere nazioari buruzko ideiak oinarri-oinarrian taxutzen dituena. Horrexek zentratzen du modernismoaren oinarriak partekatzen dituen Euskal Herriko sozialismo klasikoaren kritika. Salatuko du «Progresismo zoro» (PSOE, 87) horrek nazionalismo burgesak bezain ondo daramala desagerpenera euskaldunen komunitatea. Esanguratsua da, horregatik, Azurmendik sozialismo abertzaleari jartzen dion eginbeharra garai hartan, bereizi egiten baitu «nazioa askatzea», Nazio-Estatu propio bat izatearen zentzuan, eta «aberria egitea» (NIE, 138-141). Lehena, bai, burgesiaren eraikuntza da eta, horrexegatik, Azurmendik proletariotzaren edo herri-jendearen komunitate naturala berregitea jartzen du helburu eta ez Nazio-Estatua eraikitzea: Zer esan nahi du horrek? Gizona komunitatean bizi da. Produkzioa elkartasunean egiten da. Marxek ondo ikusi zuen, produkzioan, lanean, ari direla, gizonak beren arteko harreman berezi batzuez elkartzen zirela, sendi, klan, tribu, herri, naziotan, lagunarte naturaletan, gizaki bakoitzarentzat elkartasun egitamu hau —bere ezaugarriekin: hizkuntza, etab.— haren natura bezala gertatzen delarik. («Odol, hizkuntza eta ohituren batasunezko» estruktura horixe delako gizaki bakoitzaren natura bezala; eta gizona dena, izan, horrexek egina duelako: gizarte harremanen bilduma bait da gizabanakoa). (NIE, 140-141) Hori da garaiko Azurmendirentzat berreskuratu beharreko komunitatea, naturalki harremantzen diren gizabereena; betiere bere konkrezio elementuak edukiko dituena. Komunitate horrek nolako forma politikoa hartuko duen, independentzia edo Autonomia Estatutua behar duen edo bestelako auziak eztabaidagarriak iruditzen zaizkio eta erantzun desberdinak egotea normaltzat dauka. Baina euskal komunitateak milaka haustura dituela eta nahitaez horrekin hasi beharra dagoela ezbaigabea da berarengan hasieratik (NIE, 156). Helburua ez da independentzia edo nazioaren ideia konkretu bat ezartzea, komunitatea berregitea da. 83 Kapitulua bi alditan argitaratu izan da, lehenengo Espainiaren Arimaz-en hitzaurren bezala, gero Beltzak, juduak eta beste euskaldun batzuk bilduman. Interesgarriena da, marxismoarekin zuzenean lotzen ez diren testuetan ere helburuak bere horretan dirauela. Santamaria iruzkintzen ari dela, berriro, Aro Modernoan zehar estatuko komunitate euskalduna nola saretu zen gaira etortzen da. Hori langile atzerritarren iritsierarekin adina familia euskaldunen autogorrotozko hizkuntzaren abandonuarekin etorri bada, soluzioa euskalgintzan ikusten du Azurmendik: «Finean, euskararen aldeko borrokaren zentzua ez da, nahasketa horretatik, komunitate bat bere erroetan itsatsi eta finkatzearena besterik. Hiri deslaia herri egin.» (KSP, 238) Hain zuzen, erronka horrixe erantzunez hartzen du zentzua euskara garaikide eta noranahikoaren auziak Azurmendiren lanean. Hemen gogoratu behar da kultura tradizionala eraberritzeko eta gaurkotzeko bere bizi guztian zehar dagoen saiakera. Orixeren berrikuspen positibo eta negatiboa, kulturgintza sobietarraren kritika eta oro har kulturaren zentzuaren bilaketa Goetheren literaturgintzan edo Herder nahiz Humboldten nazio herritarrean; horiek guztiak dira erreferentzia Azurmendik komunitatea berregiteko eraberritze kulturala zein zentzutan lehenesten duen ulertzeko. Ez dago banan-banan errepikatu beharrik berriro. Horren ordez komunitatearen berregintza horrek Azurmendirentzat duen esanahia fintzen geratuko gara. Azurmendiren abertzaletasun kulturalak, lehen-lehenik, kontra egiten dio elementu kulturalen folklorizazioari, horiek objektu soilen eran hartzeari. Ulerkera horretan elementu «etnikoak» ikergaiak izan daitezke gehienez, baina horiek gaurkotzeak leukaketen balioa galaraziko liekete. Beste era batera esanda, objektu kultural horiek balioa dute baldin eta komunitate moderno baten dinamiketan sartzen ez badira (horretarako Nazio-Estatuaren kultura «jasoagoa» utziz normalean). Horren adibide bat, Azurmendik kultur-zaletasuna nola ulertzen ez duen ohartzeko balio diguna, Renanek ematen du. Zehazkiago, Renanek bere jaioterri Bretainia ulertzen duen moduak ematen du, Unamunoren eta beste hainbat euskaldunen bilakaerarekin berdin daitekeena. Mugimendu bretoia herri-kantak eta ahozko tradizioa biltzen bezala hizkuntza modernizatzeko lanean ziharduen garaian, bretoiera eta «eskualdeetako hizkuntzak» eskoletan irakasteko eskatzen ari zenean, Renanek ez zuen inongo interesik agertu. «Renanek ez du ematen mugimendu honetan guztian interesik batere izan duenik. Berak maite zuen bretoiera iraganekoa zen, eta ez zuen maite hura inork ukitzea modernizatzeko.» (HAN, 599) Zibilizazioa, goi kultura, frantsesarentzat gordetzen da; elementu «folkloriko» izendatuek iragan munduko altxorren trataera hartuko dute. Nabarmentzekoa da antzeko argudiaketa, zientifiko sozialaren neutraltasunarekin, Gellnerrek errepikatzen duela: «In the industrial age only high cultures in the end effectively survive. Folk cultures and little traditions survive only artificially, kept going by language and folklore preservation societies.» (Gellner 1983, 117. Nire azpim.) Gellnerrentzat kulturen etorkizunak bi bide marrazten ditu: goi kulturak, estatuetako hizkuntza ofizial nagusiak, historiaren bilakaeran (hori naturala suposatzen da) globalizazioarekin gero eta antz handiagoa hartuko dutenak, batetik; bestetik, artifizialki, iker objektu edo bitxikeria bezala irauten duten kultura folklorikoak. Horrexen aurka egiten du Azurmendik, hain justu ere, kultura komunitario dinamiko eta bizia aldarrikatzean; estatu modernoak naturalizatzen duen pentsamenduaren kontra eta zirkunstantzia historikoengatik horien menpean erori diren kulturen alde. Kultura subjektu izango den filosofia batekin eta esperantza engaiatuarekin dihardu. Horregatik, Azurmendiri euskararen bikaintasunei buruzko diskurtsoak hankamotzak iruditzen zaizkio. Horiek agian balio lezakete jendea euskarara hurbiltzeko, euskaltzaletzeko, baina desegokiak dira euskara arrunta gidatzeko. «Euskarari buruz iharduteko balio dute, euskaraz iharduteko ez.» (ARA, 141) Azurmendik ikusten duen zereginik larriena ez da hizkuntzari buruzko ideiak asmatzea, hura eder, misteriotsu edo harrotzeko modukoa irizteko; zeregina ideiak euskaraz ematea da, lehen-lehenik horretarako gaitzea. Naziokide guztiek edozein testuingurutan erabiltzeko modura zorroztea, alegia. Komunitatearen kontzientzia desberdina erakusten baitu hizkuntza komunitatearen objektutzat hartzen duenak eta komunitatea hizkuntza partekatuan hartzen duenak. Horren adibide bat Espainolak eta Euskaldunak liburuan topatzen da, argi, Mitxelenari jarraika modernitatearen hastapenetako bi joera aipatzen dituenean euskal literaturaren baitan. Azurmendik «apologistak» eta «euskal idazleak» aipatzen baditu, aldarrikatu nahi duen komunitatearen berregintzarako bidea erakusteko da. Horrela, «apologistok ez dira zuzenean hizkuntzaz beraz arduratu, hizkuntza komunikabide dugun neurrian. Bistan dago, Autoreon euskaraganako interesak beren intentzio nagusiari —nobletasuna demostratzeari— obeditzen diola. Beren interesek eskatzen zuten eran, beren ideologiak agintzen zuen gisan, begiratu diote hizkuntzari. Besterik ez zitzaien euskara inporta.» (EE, 324). Apologia horietan euskara ez da idazlearen eta bere publikoaren komunikabidea, komunikazio gaia da, noblezia edo antzinakotasuna demostratzeko erabilia. Hori bera sintomatiko jotzen da: «irakurleria espainola dute begitan: hau da, beren noblezian dudatzen eta beren kulturan sinesten ez zuena. Hau da: parean berdintzat hartu nahi ez zituen gaztelaua.» (EE, 323) Bide eraginkorragoa erakusteko dakartza euskal idazleak Azurmendik. Izan ere, horiek beste euskal kontzientzia batekin aritu direla argudiatuko du, zentzu moderno garbian ez bada ere. Euskal idazleak «herri baztertu eta erdeinatu baten literatura sortu dute. Ez herri honen aldekoa bakarrik. Haiena herri kontzientzia argirik ez bada ere, lehenengo printzak agertzen dira. Autoreok ez dute Euskal Herriaz apenas hitz egiten, baina euskal herriari mintzo zaizkio, euskaraz. Apologistak, aldiz, Euskal Herriaz mintzo dira beti, baina gaztelauei, erdaraz.» (EE, 327). Apologisten jokabidea, euskal kontzientzia bat badute ere, «probintzikoia» iruditzen zaio; menderatua beste hizkuntza bati, beste komunikazio espazio bati. Aldiz, euskal idazleek euskaldunen komunitatearentzat kultura propio bat lantzearen beharra erakutsi dute. Dena dela, Azurmendik badaki garai harekin bere horretan konparatzea ez dela zuzena. Estatu modernoaz, modernitatearen paradigma aldaketaz eta horren krisiaz sobera idatzi du, aurreko kapituluetan ikusi denez. Iraganaldira erreferentzia bila begiratzen du, horiek errepikatzeko ez bada, horiez gogoeta egiteko. Espainolak eta Euskaldunak liburua bera «Kulturgintza, Herrigintza» izeneko atalarekin amaitzen da (EE, 569 eta hurr.), izenburutik beretik dena nazionalismo kulturalaren oihartzun bat. Orain arteko argudiaketa puntuz-puntu jasotzen da bertan, aldaketa terminologiko batzuk gorabehera. Euskal kultura txikia ez ezik urratua ere badela; kultura ezin denez gizakiarengandik bereizita ulertu, finean euskal kulturaz mintzatzea euskaldunez mintzatzea dela. Horregatik, arazoa herrien artekoa dela, komunitateen artekoa, harreman kulturalak berez ez duela problemarik ekartzeneta, ez badatoz botere harreman desorekatuekin. Horretatik guztitik eratortzen dela kulturaren esanahi politikoa, nahi ezta ere, kultura eta politika nahastuta aurkitzen direlako. Azurmendik proposatzen duen kulturgintzaren zentzu politikoa ere horretantxe oinarritzen da, ondorioz. Komunitate euskalduna berregiteko esparrua eskaintzen du kulturgintza horrek; berregiteko osotasunean, eta ez edozein estaturen baitako «indioen reserbatu» bat izateko. Izan ere, nazio izatea, besteek naziotzat ezagutzea, azterketa zorrotzetatik baino gehiago praxitik eratortzen den zerbait da. Kulturgintzaren lana praxi hori abiaraztea da, zentzu politikoan bai, baina ez estatuari begira. Komunitategintza da, naziogintza azkenean. Liburua hitz hauekin amaitzen da: «Horixe da gure kulturgintza: herrigintza, naziogintza. Komunitate baten berregintza. Itzuli beharra daukagu atzera, izandu gabe geratu ginen Ernazimentu hartara: Euskararen Ernazimentura baino gehiago, Ernazimentu euskarazko batera. Geure buruaren aurkikuntzara eta libertatera.» (EE, 580-581) Urte batzuk beranduago, 70eko hamarkada amaieratik 2015era tonuak, gaiak eta hizkerak arrunt aldatuak badaude ere, antzeko ideiekin jarraitzen du Azurmendik. JAKIN eta UEUk 2015ean antolatutako jardunaldi batzuen irekiera hitzaldian esanak dira, kulturgintzaren eta pentsamenduaren zentzuaz naziogintzan: Zilegi bekit agora horren [jardunaldiaren] zeregin bat ardurazkoa enfatizatzea, bai Jakinen eta bai UEUren sorrerako motibo nagusietakoa izan baitzen. Gure asmo politikoen jomuga burujabetasuna bada, hori ez da berehalako batean lortuko, eta bitartean egunotan jorratuko dituzuenon gisako arazoak pentsatu eta birpentsatu beharko dira. Horretarako landu beharra dago geure-geure pentsamendua, geure pentsaera (ez «pentsamendu bakarra»). Iragan intelektual pobretik gatoz. Txikiak gara eta beti txikiak izango gara. Orduan, Madril eta Parisen sukurtsal politikoak izan gura ez badugu, ezin gara sukurtsalista mentalak izan. Gure arazoak geuk geure erara gogoetatu ahal izateko, alabaina, independentzia intelektuala lortuz joatea dugu lehenengoa. Estreina geuk geure buruan sinesteko. Jakiteko badaukagula geure pentsamendu bat, eta hori ez dela Barandiaranen elezaharretan eta Mariren mitoan hasi eta bukatzen. Eta gero, askatasuna beti kontzientziaren askapenetik hasten delako. Kontzientziaren askapena, berriz, ikasiz eta ikasiz burutzen da. Mundua geure esperientziaren begiekin ikusten ikasiz, eta arazoak geure buruekin pentsatuz, ez nondibait inposatu zitzaizkigun eskemekin eta doktrinekin. Ikasten duguna, geure herriarentzat ikasi beharko dugu (ez akademiarentzat soilik); pentsatzen duguna, geure jendearentzat pentsatu, ez itzulpenarentzat. Ez pentsatu esportaziorako edo idazten dugula. Ez gara irla bat eta ez dugu izan nahi. Ezin dugu orga-barrikadako defentsa posturan jarraitu, «laager» mentalitatean kiribilduta («Wagenburg»), arbaso karlisten eran. Baina Madril edo Parisko maisuen lezio eta kritikoen onespenetik zintzilik ere ezin gara bizi, biziko bagara. Geure-geure mundu bat behar dugu geu izateko. (HNE, 105-106) Komunitatearen berregintza, burujabetza, kontzientzia eta pentsamendu propioan oinarritzen direla, kultura edo mundu propio batean, esatera dator zatia. Kultura horrek ezin duela geratu Mariren edo elezaharren gurtzan, dinamikoa behar duela izan, gaur-egunerako eraberritzeak eginez. Hori, oinarrian, komunitatearen egoera konkretua pentsatuz egiten da beretzat, hautsita dagoen komunitate horrek dituen hizkuntzaren, kulturaren, lanaren, biolentzia politikoaren eta politikaren problemak. Eta argi dauka bidea ez dela egoera horretarako pentsatu ez diren eskemekin egingo – modernismoa, adibidez, nazioaren auzian. Horrek, ordea, ez dakar bere baitan ixtea. Komunitatearen berregintza hizkuntzatik eta kulturatik saiatzeak ez du irla bihurtzea esan nahi. Kultura ez baita, XIX. mendeko estatua bezala, mugatu eta opakua. Autokontzientziaren eraikuntzan eta euskaldunaren berregitean, «garrantzi guztizkoa iruditzen zait bidaiatzea, etxetik irtetea: hots, hizkuntzak ikastea, literatura arrotzak irakurtzea, estatu espainol edo frantseseko hesitura politiko eta kulturaletik kanpora ibiltzea, beste herri batzuetako kultura eta historia eta politikak ezagutzea.» (HNE, 66) Azurmendik buruan duena sozialki euskalduna eta kulturalki kosmopolita den komunitate bat da;84 beste kulturen esperientziak eta elementuak hartuz bai, baina horiek komunitatean errotuz bizi dena. Estatugintza, independentzia Buruan komunitate beregain hori izanda, estatua bitarteko bat da beste batzuen artean. Praxi nazionalean estatu tresnak lortzea eta pilatuz joatea komunitate oso izateko landu beharreko beste ildo bat gehiago da. Estatu propio bat, edo gutxienik nazioa sakabanatzen ez duen antolaera politiko bat, komunitate beregainak har dezakeen forma politikoetatik bat da, hortaz. «Independentziak – isolazionismo gabe– lehen-lehenengo hauxe esan nahi du: Euskal Herrian euskal politika egitea. Euskal politikan, euskal nazio berregintzan, aktibo aritzea. Ez «dretxoak» aitortuaz eta. Hori, Madrilen egiteko ondo dago; ez, Iruina zaharrean. Gero, independentziak, nork bere Estatua izatea, esan nahiko du, edo beste mila gauza esan nahiko du.» (ARA, 100). Praxi nazionalaren eta nazioak unean-unean har dezakeen forma politikoaren arteko bereizketak ahalbidetzen dio Azurmendiri Nazio-Estatu klasikoaren eredua, nazionalismo modernoarena, erlatibizatzea. Horrela, Azurmendiren nazio beregainaren ulerkeran estatu independente bat ez da ezinbesteko baldintza izango. Estatu modernoa ez da historiako subjektu politiko bakar esklusiboa, modernismoaren «Aro Nazionalean» den bezala. Orduan, Azurmendik gaur-gaurkoz Euskal Herriarentzat Estatu baten beharra azpimarratzen badu, hori zirkunstantzia historiko konkretuetatik eratortzen delako izango da, ez nazionalismo modernoaren paradigmarekin pentsatzen duelako. Hau da, onartzen du teorian independentziaren beharrik ez izatea: Egia da teoriaren teorian Espainia bat edo Frantzia bat imajinatzea posible dela euskal naziotxoa babesteko eta indartzeko guztiz arduratuak, eta Euskal Herriak, Ipar eta Hegotan, Erkidego eta Nafarroatan laurkiturik ere gaur bezalaxe, bake-bakean eta prosperitatean etorkizunik ederrena izan lezakeela, diskurtso politiko «zentzudunenak» hola moduzko suposizioarekin operatu ohi duela ematen baitu. Horrelako zerbait itxaron izan baitugu beti. Teoriako txori-ametsak! (HNE, 114-115) Ezintasuna ez da teorikoa, beraz; edo beste aldera esanda, Azurmendik ez du printzipio edo doktrina nazionalista jarraitzen. Irtenbide teoriko horren arazoa Azurmendik Espainia eta Frantziaren kultura politikoan ikusten du, sorreratik beretik zentralismoa eta berdintasunaren ideia homogeneizatzailea oinarri hartuta eraiki diren Nazio-Estatuen proiektuetan, non planteamendu federalistak berak ere zentralismoak egiten dituen kontzesio diren, printzipioek baino indar harremanek hartaratuta. Horrela bada, Nazio-Estatua eraikitzea ez da modernitateak ezarritako beharrezkotasun objektibo saihestezina Azurmendiren nazioa bururatzeko moduan; Euskal Herriaren etorkizunaz pentsatzerakoan, ordea, ezinbesteko jarrera da. «Menturaz Euskal Herriarentzat ez dago salbaziorik unibertsoan deus ez da eternala–; baina, egotekotan, independentzia da.» (HNE, 116) Beharrezkotasuna teorikoa baino politikoa da, espainiar eta frantziar kulturan dagoen estatua (eta nazioa) bururatzeko modu homogeneizatzaileak ekarria. Independentismoaren aldeko hautu horrek jada nazioaz orokorrean baino, nazioaren burujabetasun politiko-instituzionalaren auziaz gogoetatzen du, independentzia politiko horren nolakotasunei, helburuei eta helbideei buruz. Beste ikerketa baterako gaia jartzen du, berez, auzi horrek eta hemen ezin da norabidea seinalatu besterik egin. Zentzu horretan, lehenengo, esan daiteke Azurmendirentzat independentismo horrek beste kultura politiko bat dakarrela berarekin: Berez, independentziaren ideia beste Europa baten ideia baino ez da. Gomutatu beharrik ez dago, hasi Erdi Aro berantean eta humanismoan, eta Monarkia/Estatu eta Estatu/Nazioetan barrena, Europa honetako fronterak nola finkatu diren odolez eta krudelkeriaz eta herrien bortxaketaz. Aro horren eta frontera horien «arrazoizkotasun» historikoa amaitutzat eman liteke gaurko Europan. Arrazoizkoa honezkero herriek eta jendeek euren tokia mapa horretan beraiek beste modu batera erabakitzea da. Beraz, kontrarioa uste izaten bada ere, eta horrela esanda paradoxala emango badu ere, independentziaren ideia nazionalismoen azkenaren ideia da. (HNE, 107) Euskal Herria bezalako nazioen independentzian, burujabetzan, Nazio-Estatua kontsakratu duen modernitatearen alternatiba ikusten du. Bortxaz eta gerrez osatu eta muga horiexek justifikatzeko eraiki den nazionalismo modernoaren amaiera. Horregatik, independentzia bera Modernitatean zehar desegindako komunitatea berregiteko bitartekoa da beretzat, estatua absolutuki ulertu beharrean tresna desberdinen multzo gisara hartuz (HNE, 108). Beste filosofia batetik argudiatzen da, munduaren beste ulerkera batetik, eta beste mundu bat ekarri nahi du. Azken batean, komunitategintza kulturala eta estatugintza, elkarloturik bai, baina lehena bigarrenari azpiratzen ez zaion prozesuaren baitan ulertzen ditu Azurmendik. Izan ere, ohikoa da hizkuntza edo kultura nazioaren oinarri jartzen dutenen planteamendua ere nazionalismo modernoaren aldaeratzat hartzea. Hala ulertu ohi da Nazionalismo Ikerketetan nazionalismo linguistiko izendatu ohi den eredua. Salbuespena Hutchinsonek ematen du. Nazionalismo kulturalaren eta politikoaren arteko desberdintasuna ez dela estrategikoa edo fase desberdinen artekoa esango du, ezpada ideia-mundu («idea-world») desberdinak darabiltzatela Botere politikoa erdietsi nahi duten mugimenduek eta komunitate kulturala berregin nahi dutenek (Hutchinson 1999, 399). Azurmendik ere zuzenean heltzen dio hizkuntza-zaletasunetik politika abertzale konkretu bat, nazionalismo linguistikoa justuki, eratortzearen akatsari. Krutwig-Txillardegi belaunaldiak nazioa ulertzeko modua aldatu zutela gogorarazten du – eta horrekin balio-sistema oso bat –, ez zuzenean politika abertzalea. «Batzuetan suposatzen den jarrera euskaltzale eta politikoaren simetria, batik bat euskara/abertzaletasun/hizkuntz erlatibismo berdinketa, inoiz ez da egon gure artean.» (HNE, 92) Euskaltzaleen artean edo kulturalisten baitan komunitatea ulertzeko abiapuntua partekatzen zen, ez komunitatearentzako proiektu politikoa. Dena dela, abertzaletasun politiko eta kulturalaren arteko tentsioa ez da 60ko hamarkadan sortu. Euskal nazionalismo politikoaren baitan hasieratik aurki daitekeela gogorarazten du Azurmendik, XX. mendeko euskaltzaleen kritikak EAJri aipatuz (OGE, 60). Euskaltzaletasunaren eta abertzaletasun politikoaren arteko bereizketa hori egiteak erakusten du, politikoa eta kulturala, komunitatea ulertzeko bi modu desberdin direla Azurmendirengan. Segun eta independentzia politikoaren helburu zein jartzen den jarrera ere diferentea izango da. Kontua da zer nahi dugun. Independentzia nahi dugun, besterik gabe, ala independentzia bera helburu batzuetarako tresna gisa pentsatzen dugun. Independentista izateko arrazoiak bistan da ez direla identitario hutsak. Beharbada berak horrelaxe formulatzen ez badu ere, bakoitza bere modura heldu da abertzaletasunera (kezka politiko edo ekonomikoetatik, sozialetatik, linguistiko edo literarioetatik, dantzazaletasunetik, ekologiatik), suposatzekoa da bakoitzak bere eremuko esperientzietatik daukala motibazio independentista: adierazpen askatasuna, justizia soziala (eta Justizia independentea!), hezkuntza sistema autonomoa, osakidetza moderno bat, etab. Eta bistan da oraingoxe politikaren orduan ere Alderdi independentistek, politika egin gura badute, interes eremu diferente guztiok banderatzat hartu eta ageriki branditu behar lituzketela. (HNE, 117) Alderdien eta mugimendu independentisten baitan, horren alde dagoen gizatalde heterogeneoa artikulatu eta zabaldu beharra ez zaio arrotza egiten Azurmendiri. Badaki taktikak eta diskurtsoak ezin duela berdina izan «Elantxoben eta Ablitasen» (HNE, 99-100). Diferentziak eta lehentasunak uneanunean kudeatu beharrekoak izango dira, bere ustez. Eta hala ere azken helburua, taktikek errealitatera hurbildu behar luketena, euskararen bueltan berregindako komunitatea da. Horregatik eskatzen du, diskurtso politikoan zertan izan ez badu ere, praktika politikoan euskarak berebiziko garrantzia izan dezan. Taktikak taktika, nazio euskalduna berregitea da helburua. Artxipelagoa Azurmendiren nazioa ordea ez da nazio moderno estatuan gotortua, artxipelagoa baizik: Artxipelago bat bagara, polita da artxipelagoa izatea (gu ez bagara ere modu politean etorri horixe bihurtzera). Ez dugu Cayenne bat bezala nahi Euskal Herria larderiatsu, harresiz eta zentinelaz itxi, uniformatu, diziplinatua. Artxipelagoaren politena da, irlak banatzen dituen bera dela batzen dituena ere, itsasoa. Diferentzia da elkarri lotzen ere dituena. Guk ez dugu denok berdin pentsatu, berdin ibili nahi. Euskal Herriak artxipelago bat izaten jarrai dezala nahi genuke, mila unibertso txiki diferente, baina edonondik edonora joatea libre —libre itsasoa—, eta irlen artean dialogoa beti bizibizi: ez gaur bezala, diferentziek bereizi bakarrik egiten gaituztela. Inoren eta ezeren absolutismorik gabeko ideien eta asmoen nabigazioa nahi genuke. (OGE, 157) Izan ere, Azurmendiren absolutua, izatekotan, erlatibo xamarra da. Komunitateak, erreferentziak partekatuz bizi den jendeak, bere elkarbizitza egunerokoan eraikitzen du: Absolutua lortzea (historian), komunitatea lortzea besterik ez da. (Euskal Herrian gaur badagoela ezin esan daitekeen hori). Absolutua egon, ez dago inon: komunitateak egiten du, h.d., bere absolutuak eginez diharduela egiten da komunitatea bera. «Eraikuntza» bat da, komunitatea bezalaxe, morala bezalaxe, «Absolutua» ere. Nola garatu, eraiki, aitortza unibertsaleko mundu sinboliko bat, batasuna ezberdintasunarekin elkartzen dakiena? Nola bideratu mundu sinboliko horrek guztion komunikazioa, «mintzaira», barne-betetzea? Hasteko, baina, nola hasi, guztiok onar genezakeen mintzaira batean edo lexiko batean mintzatzen? (EHK, 205) Horixe da Azurmendiren obrari batasuna ematen dion asmo nagusia: etikoki, kulturalki eta politikoki etendako komunitate batentzat pentsatzea. Pentsatze horretatik, ordea, nazioaren ideia zehatz bat ateratzea ez da erraza. Azurmendiren nazioari buruzko pentsamendua sigi-sagaka dabil batasunaren eta aniztasunaren, partikularraren eta unibertsaltasunaren artean, kontraesanetan barrena: Kontraesan artean bizitzen ikasi behar izan genuen. «Kulturalistak» ginenok, txit borrokalari batzuek erdeinuz esaten zutenez – «où sont les feux d'antan?»: orain boteretoetan daude, eta betiere borrokatxoetan–, kulturaren munduan normala eta emankorra mestizajea dela pentsatzen genuen, orain bezala orduan, ez etena, politikan etenak behar-beharrezkotzat edukitzeari utzi gabe horregatik batzuetan, eten ahal bada. Gainera, orduantxe genbiltzan gu, euskal mundu itxia iruditzen zitzaigun Orixe eta abarren tradizioari ihes egin nahita, edozein literatura atzerritarretan erreferentzien bila. Mestizaje kulturalaren kontrarioa ezin izan naiz, hortaz. (Gure belaunaldiak zerbait bilatu badu, mestizajeak izan dira. Kulturalak, ideologikoak... inposibleak zirenak ere). (BJE, 21) Baina Azurmendiri irakurtzen zaio, baita ere, mestizajearen gorazarre absolutu eta unibertsaltasunaren sinplismo batetik esaten dena baino konplikatuagoa dela diferentzien arteko bizitza (BJE, 22). Galderak gehiago daude, beraz, aurretiazko soluzioak baino. Eta batzuetan galderek eurek nahasten dute arazo konkretua. Baina hala ere: Ebidentea zera da: herri txiki bat hiruzpalau puskatan, XXI. mendean, bizi ezinda egotea bazter batean, dagoen bezala, lehenengo, ez dela prozesu razional, justiziazko eta askatasunezko baten emaitza historikoki; eta, oraintxe berton, absurdo hutsa dela, bere buruari zibilizatua deritzon paraje batean, politikoki nahiz moralki. (Europa batuan Euskal Herri txikia hirutan banatuta: zein razionaltasun mota da hori, nazionalismoak gaindituak omen dauden aroan?) Absurdo ebidente horri Ondorioak Bibliografia eta sorburuak Ikerketaren sarreran bertan aurreratu dut nire jardun osoa gidatzen duen asmoa Joxe Azurmendiren nazio ideiak Nazionalismo Ikerketetako teoriekin elkarrizketan jartzea dela. Ez zen besterik gabeko ideien trukea bilatzen, ordea. Azurmendik nazioari buruz pentsatzen duena Nazionalismo Ikerketen markoan zein korrontetara hurbiltzen den aztertu nahi nuen; zein autore eta zer ikuspegi kritikatzen dituen, zein hartzen dituen aintzat eta, eskola zehatzei jarraitu gabe ere, zeinekin partekatzen dituen oinarrizko ideiak. Asmo horri tiraka hartzen du zentzua ikerketaren atal bakoitzak. Lehenengoan Nazionalismo Ikerketetan nazioari buruzko teoria desberdinak aurkeztu ditut, Azurmendiren ikuspuntuak kokatzeko eremua definituz. Bigarrenean Azurmendiren obra sortu den testuingurua berreraiki dut, erakusteko Nazionalismo Ikerketen oihartzunak hemengo ikergaira Euskal Herriko eztabaida konkretuen bitartez iritsi direla. Hirugarrenean, berriz, Azurmendiren nazioari buruzko aurretiazkoak – bere gizaberearen, kulturaren eta historiaren filosofiak – marko teorikoko autoreenekin konparatu ditut, antzekotasun eta diferentzia horietatik eraikitzeko Azurmendiren naziorenganako hurbilpen bat. Hori guztia egin eta gero hainbat ondorio baiezta daitezke. Lehenengoa, eta orokorrena, zera da: Joxe Azurmendiren nazioari buruzko pentsamendua, abiaburuan, Hutchinsonek definitutako nazionalismo kulturalaren pareko dela eta, horrekin batera, ikuspegi konstruktibista garaikidearen oinarrizko ideiak partekatzen dituela. Azurmendi Hutchinsonen nazionalismo kulturalarekin lotzen dut, erakutsi den moduan, nazionalismo kulturalak helburu behinena modernitateak hautsitako komunitatea berregitea duelako, horretarako elementu kultural «tradizionalak», komunitateak bere dituenak, gaurkotu eta berrinterpretatuz. Baina Hutchinsonen nazionalista kulturala XIX. mendekoa bada, Azurmendi XX. eta XXI. mendeetako kulturaren, hizkuntzaren eta politikaren erreferentzietan mugitzen da: nazioaren dinamismoa eta kulturaren irekitasunetik abiatzen da, esentzialismoa berariaz arbuiatzen du, nazioaren prozesu-ikuskera dauka... Horrek guztiak, Azurmendiren planteamendua gaur egungo eztabaida berrienetan kokatzen du. Ondorio horretara iristeko, ordea, sarreran ezarritako hipotesiak banan-banan balioztatzeko bidea egin da. Bide horretan, gainera, aipatu dudan ondorio orokorrera iristeaz gain, hipotesi bakoitzari erantzun zabala eman zaio. Horregatik, ikerketaren ekarpena osorik ikusteko ezinbestekoa da planteatutako hipotesiak erantzutea. Hori da jarraian egingo dena: 1. Nazionalismo Ikerketak eta Azurmendiren nazioari buruzko gogoeta konparagarriak dira maila filosofikoan Lehenengo hipotesiak ikerketako bi esparruen konparagarritasuna postulatzen zuen. Azalekoa dirudien ideia horrek bi eremu desberdin, bi ikerketa estilo eta bi lan egiteko modu uztartzea eskatzen zuen, Azurmendiren saiakera filosofikoa eta Nazionalismo Ikerketetako zientzia sozial akademikoarena. Horretarako bidea Nazionalismo Ikerketen baitako eztabaidetatik – perennialismo-primordialismo vs modernismo-instrumentalismo – esparruaren beraren iturri eta oinarrietan zentratutako azterketa egitea izan da. Horrek esan nahi du Azurmendi modernista, etnosinbolista edo beste edozer den galdetzea baino, konparatu dela Azurmendiren nazio auzia planteatzeko moduak zer zerikusi duen Nazionalismo Ikerketetakoekin. Ez nazioak modernoak diren edo ez, baizik eta eztabaida horrela planteatzeak zer dakarren. Ez nazionalistak interes kalkuluen atzetik doazen edo irrazionalak diren, baizik eta zein zentzutan, zein gizakiaren ikuspegirekin, hitz egin daitekeen naziokideez. Azurmendik filosofiako galderen maila horretatik heltzen dio naziotasuna pentsatzeari eta, hain agerian ez bada ere, Nazionalismo Ikerketen esparruan badago maila horretako eztabaidarik teoria desberdinen artean. Horregatik, Azurmendiren nazioari buruzko eta Nazionalismo Ikerketetako teoriak konparagarriak direla baiezta daiteke, biei filosofiako galdera oinarrizkoenetatik heltzen bazaie. Horrela nazioaren hermeneutika baterako bidea irekitzen da, nazioari buruzko diskurtso guztietan – praktika nazional(ist)etatan bezainbat horiei buruzko teorietan – jokoan sartzen diren oinarrizko galderak azaleratuz: gizakiaren zein ulerkera dagoen atzean, sozialtasunaren eta kulturaren zein irudikapen eta historiaren zein kontzeptu orokor. 2. Azurmendiren eta Nazionalismo Ikerketen elkargunea Euskal Herriko eztabaidek ematen dute Bigarren hipotesiak aurreratzen zuen bi ildoen elkarrizketaren abiapuntua historikoki koka zitekeela, Euskal Herriko azken 50 urteetako testuinguru konkretuan. Hain zuzen, bigarren atalaren helburua hipotesi hori baieztatzea izan da. Hor ikusitakoari jarraiki, baiezta daiteke Azurmendiren nazioari buruzko gogoeta Nazionalismo Ikerketetan ere errepikatzen diren auziei buruzkoa dela, auzi horiek berak zirelako Euskal Herriko eztabaida politiko eta kulturaletan jokoan zeudenak. Bi ildoen elkarrizketarako edukiak hamarkada horietan bilatu behar dira. Ez da kasualitatea gainera. Nazionalismo Ikerketen diziplina gorpuztu 60ko hamarkadatik aurrera gorpuztu zen, Euskal Herrian naziotasunaren inguruko eztabaida berpiztu zen garaietatik aurrera, hain zuzen. Giro intelektual eta politikoak partekatzen dituzte, beraz: deskolonizazio borrokak, 1968aren bueltako erreboltak, Sobietar Batasunaren desegigoa... akademian eta Euskal Herrian interpretatu dira. Horregatik, ikerketan zehar egindako ariketa bi aldiz da interesgarria: lehenengo, hurbileko testuinguru konkretu batean ikusi direlako erreferentzia partekatuen aplikazio desberdinak; bigarren, hurbileko testuinguru horretan garatutako ideiak atzera elkarrizketan jarri direlako akademiako teoria «unibertsalekin». Zentzu horretan, teoria modernista klasikoen antzeko jarrerak borrokatu zituen Azurmendik 60ko eta 70eko hamarkadetan, marxismoan irakurketa jakin batzuetan oinarritutako jarreren aurka. Nazionalismo etnikoaren eta zibikoaren bereizketa, kultura eta hizkuntzarekiko kezken interpretazio ekonomikoa edo separatismoaren izaera erreakzionarioaren bereizketa – guztiak nolabait modernismo klasikoaren tesiak – urte horietan sartuko dira Azurmendiren gogoetetan ere. Horiekin batera, 90eko hamarkadatik aurrera patriotismo konstituzionalaren eta nazionalismo atzerakoiaren arteko bereizketa, nazionalismoaren irakurketa moralista, hura irrazionalismoarekin eta terrorismoarekin lotzen duena, azterketara batuko zaizkio. Ulerkera horien deseraikitzearekin batera ikusi dugu Azurmendik bere belaunaldiaren baitan garatu duen proiektu komunitarioa kulturan nola errotzen den, euskara batuarekin hasi eta pentsamendu propio bat jorratzeraino. Horrela, bada, esan dudanez, Azurmendiren obraren testuinguru historikoa arakatuz baieztatzen da bigarren hipotesia: Nazionalismo Ikerketetako auzi teorikoetan eta euskal gatazka nazionalean nazioari buruzko ideia berak agertzen dira, testuinguru desberdinetan bada ere. Gatazka horretako polemiketan Azurmendi ez dela bereziki nabarmendu adierazi dut, baina bere ideiak eta gogoetak argitaratzeari ez dio uko egin. Polemiketan ez bada ere, eztabaidan parte hartu du eta horrek nazioari buruzko teorizazio batzuk ukatzera eraman du. 3. Azurmendi kritikoa da Nazionalismo Ikerketetako nazioaren paradigma modernoarekin Hirugarren hipotesian esan dut, hain justu, Azurmendi kritiko dela Nazionalismo Ikerketetan nagusi izan den paradigma modernoarekin. Hirugarren atal osoan zehar behin eta berriro erakutsi da Azurmendik modernismoaren oinarrizko tesiak auzitan jartzen dituela. Euskal Herriko eztabaida konkretuak abiapuntu hartuta ere, nazioari buruzko oinarrizko hainbat ideia izan ditu hizpide obra osoan. Nazioak modernitatean – Iraultza Frantsesaz gero – sortuak direla eta aurreko komunitateekin etena erabatekoa dela dioen tesiaren aurka, Azurmendik esango du prozesu historiko luzeen harimatazak direla. Alde batetik, XIX. mendeari aitortuko dio naziotasuna ulertzeko moduan eragin nabarmena duela; nazionalismo moderno politikoa, Nazio-Estatua sortzea helburu duena, garai horretan kokatuko du modernismoak egiten duen bezala. Beste aldetik, ordea, nazioez hortik aurrera soilik hitz egin daitekeela esplizituki baztertuko du, besteak beste, ikuspegi horrek estatu modernoen eraikuntzan hautsitako nazioen berri ematea ezinezko egiten duelako. Are gehiago, nazioak mundu modernoaren baldintza eta eskakizunak betetzeko sortutako egitura soziopolitikoak direla postulatzen duen tesiaren aurka ere egingo du. Izan ere, Azurmendik baztertu egingo du aro historikoetan beharrezkotasunik posible denik. Gainera, pentsamendu moderno arruntean ezaugarri batzuk lehenesten direla onartuta ere, horien kritikak hasieratik bertatik topa daitezkeela ihardetsiko du; ondorioz, modernitateko pentsamendu jakin bat arau bihurtzea salatuko du. Azurmendirentzat, bada, Nazio-Estatua edo politika arrazionalista bezain oinarrizko dira modernitatean kulturaren eta hizkuntzaren filosofia humboldtarra edota mitoen balioespena. Horretaz gain, nazioak modernitateari atxiki eta aro postmodernoan desagertzera joko dutela dioen tesiari ere modu berberean erantzungo dio: modernitatean nazio kontzeptu batzuk badaude, horietako bat Nazio-Estatuarena izango da; izatekotan, Azurmendik estatu hori ikusten du galtzeko bidean, baina nazioak irudikatzen duen komunitateak iraungo duela argi dio. Bukatzeko, modernismoko tradizio asmatuen tesiaren bertsio arruntari ere uko egiten dio Azurmendik. Hori, ordea, ez dator nazioak esentzialki ulertzen dituelako; eraikuntzak ez du besterik gabe eliteen partetiko masen manipulazioa esan nahiko. Azurmendiren ikuspegian nazioa eraikia izateak ez dakar haren irrealtasuna, hura kulturalki – zentzurik zabalenean, hizkuntzarekin, literaturaren, ekonomiaren, politikaren... bitartez – egin eta berregin daitekeela esan nahiko du. Komunitatean dauden iraganaren irakurketen eta etorkizuneko esperantzen uztarketarekin eraikitzen dira nazioak Azurmendirentzat. Modernismoari Azurmendik egozten diona da nazioaren forma konkretu batetik arau soziologiko bat ondorioztatzen duela, horretara egokitzen ez diren fenomenoak baztertuz. Modernismoak, erabiltzen dituen aurretiazko filosofikoen eraginez, a priori mugatzen du azterketa Nazio-Estatura. Historiaren filosofia lineal eta monista batekin Aro Modernoari ezaugarri arauemaile batzuk postulatzen dizkio, naziotzat horren ondorioz sortutako egiturak soilik hartuz. Ilustrazioaren eta Erromantizismoaren arteko kontrajartze arrakalatuaren ondorioz, hizkuntzaren eta kulturaren balio gizatiarren gutxiespenez hurbiltzen dira nazioaren aspektu kulturalera. Gizaberearen eta giza komunitateen ulerkera arrazional-instrumentalistarekin, berriz, identitate gatazkak estatuari erreserbatutako espazio politiko-komunetik erauzi eta banakoaren aldagai edo sentimendu legez aurkezten dira. Ondorioz, nazioa eta nazionalismoa XVIII. eta XIX. mendeen artean sortzen den NazioEstatuari lotzen zaizkio, positiboki hura eraikitzera bideratzen bada eta negatiboki haren aurka badoaz. Azurmendi kritikoa da XIX. mendean zeharreko estatu nazionalismoarekin, haren baitan dagoen aniztasuna ezabatu eta Botereko nazioa inposatzen duenarekin. Baita XXI. mendeko estatu liberalarekin ere, nazionalismoa kanpoan kokatuz, bere nazionalismo banala ezkutatzen duelako diskurtso moralista batekin. Azkenik, Azurmendi kritiko da nazionalismoarekin kritiko diren, baina Nazio-Estatuaren filosofia moderno hori guztia kontsakratzen duen ikerketa-moduarekin ere. Azurmendi behin eta berriro saiatzen da modernismoaren abiapuntu filosofikoak gaindituak daudela erakusten. Bere gizaberearen ikuspegian hizkuntza, kultura, kooperazioa eta sozialtasuna oinarri-oinarrizkoak dira; horiek irekitzen dute gizaberearen askatasunerako espazioa. Era berean, bere kulturaren/izpirituaren filosofian, hizkuntzaren eta kulturaren bitartez komunitatea birsortu, haren erreferentziak gaurkotu eta praktika sozial, ekonomiko eta politikoak harremantzen dira. Pentsamendu horren lehen ondorioa komunitatea esentzialki aldakaitz eta itxi bururatzeko ezintasuna da. Azurmendik berak bere ibilbide osoan zehar lagundu du euskarazko komunitatera ideia berriak ekartzen, tradiziozko zenbait elementurekin hausten, zaharrak eta berriak nahiz kanpoko eta barrukoak uztartzen; praktika horrekin koherente den pentsamendu bat sortzen eman ditu azken 50 urteak. Bigarrenik, naziogintza kultural horren helburu nagusia Nazio-Estatu propio bat izatea ere, estatu modernoaren zentzuan, auzitan jartzen du. Azurmendiren naziogintzaren helburua komunitatearen berregitea eta birsortzea da, horretarako beharrezko estatu-tresnak ere baliatuz. Historiari dagokionez, berriz, Azurmendirentzat historia ez da aroz aro bilakaeran doan logika baten agerpena. Horrek esan nahiko du nazioak ez direla modernitateari atxikita egongo, ondoren postmodernitatean galtzeko. Modernitate izenez ezagutzen den aro historikoak ezaugarri batzuk baldin baditu ere, horiek gertaera historikoak antolatu eta ulertzeko eraikitakoak izango dira, ez etorkizuna arautzen duten gidalerroak. Esandakotik segika, historia nazionala eraikuntza bat izango da eta hortik zuzenean ez da etorkizunerako eskubiderik eratorriko – kontzientzian eta kulturan eragina ukatzeke. Nazioen eta nazionalismoaren ikerketa historiko orohartzailerik edo teoria absoluturik ere ez da egongo, ordea. Azurmendirentzat Historia gizagintzaren esparrua izango da, bere on eta txar guztiekin; bertatik esperientziak eta irakaspenak atera ahalko dira, ez arauak. 4. Azurmendiren nazioari buruzko gogoeta abertzaletasun kulturalaren defentsa da Horrek guztiak Azurmendi etnosinbolismora eta nazionalismo kulturalera hurbiltzen du. Azurmendik bezala etnosinbolismoak eta nazionalismo kulturalak, guztiek jartzen dute arreta nazioetako mitoetan, memoria partekatuetan, kultura komunean. Azpimarra egiten diote gainera elementu horiek eduki ez, baina landu egiten direla, berrinterpretatu. Ildo horri jarraituko dio gero konstruktibismo berriak ere, prozesu ikuskeran sakonduz eta errepertorio-kulturalaren kontzeptua ekarriz. Azurmendik ere kultura dinamiko eta interpretatzailea deskribatzen du, klaseen, ideologien eta abarren arabera irakurriak. Energeia eta ez ergon, alegia. Modernitatean zehar elementu kultural horietako batzuk estatuek landu dituztela ere esango du, barne homogeneotasuna inposatuz gehienetan. Azurmendik, ordea, «herri-mobilizazioaren» eredua landuko du gehien, kultura alemanaren XIX. mendeko loraldia eta geroko estatu moderno alemanak tradizio horretatik egin zuen aprobetxamendua aztertzean. Alabaina, Azurmendiren interesa ez da Nazio-Estatuaren formazioa azaltzea. Horregatik, etnosinbolismoaren abiapuntu asko partekatzen dituen arren, ikerketa etnosinbolista gehienen bidea ez du jarraituko. Azurmendik kulturgintzari, (hizkuntzan) elementu kulturalak jorratzeari, ematen dio lehentasuna komunitategintzan. Horixe da Hutchinsonen ikerketaren jomuga ere. Horregatik azpimarratzen du ezin dela esan nazionalismo ororen azken helburua estatu moderno bat eraikitzea denik. Hutchinsonen nazionalismo kulturalak komunitatea berregitea du helburu, tradizioaren eta modernitatearen uztarketa edo, nahiago bada, komunitatea haren baitako erreferentzietatik gaurkotzea. Hori, ikusi dugu, Azurmendik hitzez hitz errepikatzen du bere nazioari buruzko testuetan, hainbat formatan: hizkuntzari ematen dion subjektu izaera ez da horixe besterik, kulturgintzaren zentzua ere hori dela dio, baita pentsamendu propioa lantzearena ere. liburua, hizkuntza eta pentsamenduaren harremanaz gogoeta egiten duena, hizkuntzalaritzaren eta zientzia kognitiboen eztabaidak errepasatuz amaitzen du. Zer esanik ez Gizabere Kooperatiboaz liburua bera, azken urteetako proposamenak errepasatuz bukatzen duena. Kulturari buruzko testuak ere ikerketa historiko, soziologiko zein literarioz beteak daude. Hemengo lanaren gaira mugatuta, Renani eskainitako liburuko oin-oharretan Nazionalismo Ikerketen azken urteetako gorabeherak jarraitu dituela ikus daiteke, nahiz eta bere ikerketaren zentroa besterik izan. Bistakoa da Azurmendik bere proposamena gaurkotuta eduki nahi izan duela, azken joerekin elkarrizketan. Horregatik guztiagatik, esan daiteke Azurmendirena nazionalismo kulturalaren aldaera bat dela osotasunean. Hutchinsonek nazionalismo kulturalaren helburutzat aurkezten dituenak Azurmendirengan betetzen direla ikusi da. Horrez gain, bai Azurmendik eta bai Hutchinsonek, bat egiten dute nazioa ulertzeko moduaren aspektu askotan. Izan ere, Azurmendiren nazionalismo kulturala ez da praktika hutsa; nazioaren eta nazionalismoaren inguruko auzi teoriko askori buruzko gogoeta sakon batek osatzen du bere praktika. Laburbilduz, beraz, Azurmendiren obran bi ekarpen nagusi daude nazioaren gairako: batetik, naziotasunari eta nazionalismoari buruzko eztabaida teoriko oinarrizkoenen gaineko diskurtso filosofiko bat, guztiz baliagarria Nazionalismo Ikerketen baitako teoriagintzarako; bestetik, nazionalismo kulturalaren aldaera gaurkotu eta kokatu bat, filosofia garaikidearen ikuspegitik hornitua eta euskal testuinguruan lur hartua. Bukatzeko, beraz, Azurmendiren nazioari buruzko pentsamenduari abertzaletasun kultural izena proposatzen diot. «Nazionalismo» hitzaren ordez «abertzaletasun» jartzeak erreferentzia egiten dio euskal testuinguruan garatu izanari, baina era berean, ez du galtzen Hutchinsonek proposatuarekiko lotura ere. Aurrera begira Ikerketa honetan Azurmendiren nazioari buruzko lana Nazionalismo Ikerketen esparru akademikoarekin elkarrizketan jarri eta gero, aurrera begirako lehen ondorioak ere atera daitezke. Testu guztian zehar etorkizunerako hari-muturrak utzi behar izan ditut, ildotik nagusitik gehiegi urruntzea eskatzen zutelako. Ikerketa honek Azurmendiren obra ikertzeko bidea apur bat gehiago urratu du, sarreran aipatu ditudan aurrekarietatik doktorego tesi baterako jauzia eginez. Lau urteko bidearen ondoren, aurrerantzean sakondu beharreko zenbait bide definitu daitezke. Lehenengoa, Azurmendiren obrari berari dagokio. Hemen obra osotasunean hartu dut. Haren bilakaera historikoaz zertzelada eta gako batzuk eman ditut eta Azurmendiren pentsamenduaren azterketan egin diet erreferentzia jarraitutasun zein haustura batzuei. Hala ere, ezinbestekoa da abiatu den bidean sakontzea. Obraren baitan aldiak zehatzago bereizteak, aldi bakoitzaren ezaugarriak zehazteak eta bakoitzetik bestera dauden aldaketak agertzeak Azurmendiren pentsamenduaren bilakaeraz irudi hobea emango luke. Aldi desberdinak bereiztearekin batera, ordea, Azurmendiren lan ildoak izan direnak hobeto definitzeak (euskal pentsamendua lantzea, hizkuntzaren eta kulturaren filosofia, gogoeta etiko-politikoa, pentsamendu soziala eta kooperatibismoa, naziogintza...) eta idazki bakoitzak ildoari nolako ekarpena egin dion edo aurrekoa zertan aldatu duen ikusteak ere ulergarriago egingo du Azurmendiren obra. Hori gutxi balitz, nire ikerketak Azurmendiren obraren alde bat lehenetsi du oroz gain. Nazioari buruzko pentsamendua eta gogoeta teorikoa ziren nire jomuga, horrek emango zuelako Nazionalismo Ikerketekin elkarrizketarako helduleku gehien. Alabaina, argi geratu da Azurmendik kulturgintzan gogoetarekin batera bestelako ekarpenak ere egin dituela; literatur kritika eta prentsako iritzi-artikuluak izan dira, batzuk aipatzearren, azaletik bakarrik ukitu ahal izan ditudan testuak. Horiek sakonago aztertzeak emango du Azurmendik pentsamendu mailan garatu duen abertzaletasun kultural horrek egunerokotasun hurbilagoan zer forma hartu duen eta, are interesgarriagoa dena, zer tentsio sortzen diren auzien gaineko eztabaida filosofiko batetik praktika konkretura igarotzerako orduan. Horrekin lotuta ekarriko dut bigarren iker ildoa. Izan ere, bere praktika kulturala elkarlanean gauzatu izan dela esan ohi du Azurmendik, halaxe diote belaunaldiko kide guztiek ere. Horixe da aipatu nahi dudan bigarren lerroa: Azurmendiren eta 56ko belaunaldiaren arteko harremanak aztertzearena. Berak aitortutako erreferentzia diren Txillardegi edo Intxaustiz gain, eztabaida eta proiektukide direnenen artean nolako elkarreraginak egon diren aztertzea euskarazko pentsamenduaren transmisioan oinarrizko litzateke. 56ko belaunaldian Azurmendik izan duen lekua argitzeak puzzlearen zati bat osatzeko balioko luke. Aurreko belaunaldietatik, Pizkundekotik bereziki, Azurmendik zer eta nola hartzen duen ikusteak eta hori bere belaunaldikide batzuen interpretazioekin konparatzea ere egiteke dago. Zer esanik ez, 56ko belaunaldi horrek gaur eguneraino ekarri dituen pentsamendu eta proiektuen zerrenda ere aztarrikatu besterik ez da egin. Azurmendirengandik belaunaldirako saltoa eginda, gainera, bigarren lerro hori amaigabe luza daiteke, inor gutxi uzten baitu kanpoan. Ondorengoen eraikuntza bat izango da, orduan, belaunaldi hori, baina kultura bizia transmitituko du hala ere. Ikerketa historikoak, pentsamendu mailakoak, kultur soziologiakoak, biografiak... amaigabe luza daitezke, bakoitzak emango baitu argi berri bat aurrekoei buruz. Ikerketa honek irekitzen dituen bideetatik urrun zabaltzen da hori dena, baina zenbat eta gehiago atzeratu, orduan eta mugatuagoa izango da garaiarekiko eskuratu ahalko den lekukotza. Seinalatu nahi dudan hirugarren bideak berriro garamatza Azurmendiren obrara. Izan ere, obrak berak duen barne logika eta Azurmendik bere belaunaldiarekin dituen gorabeherak aztertzearekin batera, obrak «nazioarteko» pentsamenduan duen lekua zehazten ere jarraitu beharra dago. Nik hemen filosofia aldetiko erreferentzia batzuk aipatu ditut, Azurmendiren pentsamenduan eragina izan dutenak: Herder, Humboldt edota Cassirer izan dira aipatuenak, baina zerrendak luze jarrai dezake. Horiek nola irakurtzen dituen, zer hartzen duen eta zer utzi filosofiako ikerketa baten abiapuntuko galdera interesgarriak dira. Ez hori bakarrik, Azurmendik berak pentsatutakotik abiatzeak gaur egungo pentsamenduan, Euskal Herritik kanpoko auzietan ere, nolako gogoetak pizten dituen ikertzea interesgarria litzateke. Hainbesteraino ematen du jorratu dituen gai-zerrendak. Hemen horixe egin dut tesi honekin, Azurmendiren pentsamendua eremu konkretu baten arabera taxutu eta sortzen ziren eztabaidak jarraitu. Lehenengo emaitzak jaso dira, baina hirugarren ildo honen baitan, Azurmendiren abertzaletasun kulturalak Nazionalismo Ikerketetan zer eskain dezakeen jorratzen ere jarraitu behar da. Ia dena egiteke dago, beraz. Ikerketa hau baino lehenagokoek nahikoa erakutsi ez bazuten, honezkero bistakoa da Azurmendiren ur-jauziak makina bat errota jar ditzakeela martxan. Horretarako, ordea, apustu sendo bat beharko da azken bost hamarkadetan sortu den pentsamendua bere baitatik ikertzeko. Pentsamenduaren «euskal» azpi-atala baino, pentsamendua izan dadin soil-soil; euskaraz, pentsamendua. Datu-basea Azurmendiren obra osoak 600 sarreratik gora hartzen ditu liburuak, artikuluak eta gainerakoak kontuan hartuta. Horregatik, bere obra osoa hona ekartzea baino, egokiagoa da bere lanen ia guztia (2013ra arteko argitalpen guztiak) gordetzen duen datu-basea eskuragarri jartzea. Bilduma hori JAKINek egin du eta bere web orrian dago eskegita, honako helbidean: https://www.jakin.eus/memoria/jakin-talde-historikoa/joxe-azurmendi/8
science
addi-bb4af99c4a27
addi
cc-by 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/35286
Sorkuntza zentroa eta kafe antzokia Tolosan
Artola Amonarriz, Xabier
2019
3 _SARRERA Proiektua hiriaren irakurketatik abiatzen da eta orubea, pieza urbano bat bezala planteatu da hasieratik. Tolosan kokatzen da proiektua, Oria ibaiari fatxada egiten dion orube batean. Baldintza asko izango ditu: batetik, arazo urbanistikoei konponbidea ematea, eta bestetik ekipamendu sarearen hutsunea betetzea. Gainera, arazo sozialei ere ebazpena emango zaie zeharka. Ezin Ezin ahaztu, hiriaren lekurik zoragarrienetariko batean kokatzen dela: ibaia eta Zumardi Txikiaren parean, Zerkausiaren, jauregien eta Santa Maria elizaren ondoan, eta Uzturre mendiaren magalean. Ondorioz, hauekiko harremana ere oso estua izango da proiektua ulertzeko garaian. 4 EAEn, Gipuzkoa Gipuzkoan, Tolosaldea Tolosaldean, Tolosa 5 Zumakalakarregi pasealekua Paulo Rekondo kalea San Frantzisko pasealekua Lopez Mendizabal plaza Nafarroa etorbidea Rondilla kalea Triangelu plaza Oria ibaia e: 1/1.500 _KOKAPENA HIRIAN Tolosaren zentroa Triangelu plaza dela kontutan hartuz, orubea udalerriaren erdigunean kokatzen dela baieztatu dezakegu. Aur Aurrez esan moduan, Oria ibaiari fatxada egiten dio orubeak aurrealdean, eta Lopez Mendizabal plaza aldera atzealdean. Zumalakarregi pasealekuaren eta Paulo Rekondo kalearen artean kokatzen da, eta oso gertu dago Lopez Mendizabal plazatik. Gaur egun bertan dagoen eraikinak Ureta etxea izena du. _INGURUAREN ANALISIA Tolosako oinplanoari erreparatzen badiogu, hainbat konklusio atera ditzakegu: 1_ Ekipamenduak, ardatz nagusien ondoan daude kokatuta ia beti. 2_ 2_ Plazak eta berdeguneak, ekipamenduekin hartu-emanean daude ia kasu guztietan. 3_ Zentroa (Triangelu plaza), hiriaren fluxu nagusien gurutzaketa da. 4_ Gure orubearen kasuan, atzealdean plaza bat dauka eta aurrealdean ibaia eta berdegunea (Zumardi Txikia). 6 Berdegune eta parkeak Plazak Ekipamenduak Ardatz nagusiak e: 1/2.000 _HIRIGINTZA ARAZOAK Gradu amaierako lan honetarako proposatzen den orubeak, oztopo esanguratsuak jasanarazten ditu hirigintzan: Batetik, ez du inguruko eraikinen lerrokadura errespetatzen ez oinean, ezta altxaeran ere. Bestetik Bestetik, inguruko etxeen konfigurazioari erreparatzen badiogu, ardatz nagusi bat sortzen da Lopez Mendizabal plaza zeharkatzen duena (ikus 4. irudia eta 5. irudia), alde batetik bestera. Ardatz horren mutur bati, plaza zabal eta berdegune batekin ematen zaio bukaera; baina beste muturrak tapoi batekin egiten du topo. Tapoi hori kenduko balitz, pertsonen fluxua aktibatuko litzateke, eta amaiera emango emango litzaioke ardatz horri: ibaiaren, zumardiaren eta Tolosako panoramika ederrenaren parean. Oso garrantzitsua da fluxu horren aktibazioa egitea, puntu beltzatzat har daitekeen Paulo Rekondo kalea seguruago bihurtzeko (ikus 4. irudia). 7 Paulo Rekondo kalea, puntu beltza gaur egun Ardatzaren jarraipena orubearen irekieraren bidez Fatxadaren lerrokadura eza Tapoia e: 1/2.000 8 _LEGEDIA Tolosako Udaleko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren arabera, "13.Laskoain" izendatuta dago orubea. Bertan Ureta etxea izeneko eraikina dago gaur egun. Datozen puntu hauek hartu beharko ditugu kontutan: 1_Tolosako "hiri-lurzoruan" kokatzen da eraikina. 2_Orub 2_Orubea, "eraikuntza-irekiko bizitegi lursaila" eremuan dago. 3_Tolosako "elementu katalogatuen" maparen arabera, gaur egun dagoen eraikinak ez du inongo babesik. Beraz, egungo eraikina eraisteko arazorik ez litzateke egongo, eta hor eraikin berri bat sortu. 4_Ez 4_Ezkerraldeko planoan ikusten den moduan (7. irudian), "ekipamendu komunitario"rako erabilpena izan beharko du bertan garatuko den proiektuak. 5_ Goiko planoak azaltzen duenaren arabera, Paulo Rekondo kalerantz dagoen eraikin zatia, antolamenduz kanpo dago. Beraz, proposatuko den proiektuak hiri antolamenduak ezarritako irizpide eta arauak beteko ditu. e: 1/750 e: 1/1.000 Zumakalakarregi pasealekua Paulo Rekondo kalea 9 _PROIEKTUA LABUR-LABUR Tolosako Zumalakarregi pasealekuaren eta Paulo Rekondo kalearen artean dagoen LASKOAIN 13 orubean burutuko da proiektua. Gaur egun, orube horretan dagoen Ureta etxearen ERAISPENA burutuko da. Bertan, SORKUNTZA ZENTROA eta KAFE ANTZOKIA eraikiko dira. Horrez gain, hiriarentzako KALE BAT sortuko da. Hiri mailako ARAZO URBANISTIKO BATI EBAZPENA ematea eta Tolosako EKIPAMENDU SAREAREN HUTSUNEA BETETZEA. Tolosako eta eskualdeko herrietako EDONORI zuzenduta eta ADIN MUGARIK GABE. _NON _ZER _HELBURUA _NORI ZUZENDUTA 11 _INSPIRAZIOA eta IDEOGRAMA Carme Pinos eta Enric Mirallesen arkitektura egiteko modua hartu da abiapuntutzat proiektu honetan. Eurek erabiltzen duten lerro zuzenaren eta kurbaren arteko erlazioa ekarri da proiektu honetara. Eraikinaren behe oinean kale bat irekiko denez, ezinbestekoa izango da jendearen oinezko ibilbideetara erraz egokituko den proiektua garatzea. Horrez gain, garrantzitsua izango da leku interesgarria sortzea, pertsonak erakarriak izan daitezen. Bertatik, proiektuaren ideograma sortu da. Proiektuaren ideograma 12 _ERREFERENTZIA ARKITEKTONIKOAK Carme Pinós insipirazio bezala hartzeaz gain, erreferentziatzat ere hartu da bolumetria eta fatxada eraikitzeko garaian. David David Chiipperfield arkitektoa hartu da erreferentzia moduan, mehelein arteko altuera ezberdinetako bi fatxaden arteko elkarketa ondo gauzatzeko. Mansilla eta Tuñon arkitektoen ebaketa hartu da eredutzat. Eraikin barruko bisualak indartuko dira, azpitik pasako den kaleko jendeak eraikinean zer gertatzen den ikusteko aukera izango du. 14 _BEHE OINA Eraikina azpitik gurutzatu ahal izango da eta hiru sarrera izango ditu: bi sorkuntza zentrora joango direnak eta bat kafe antzokira. Ipar Iparraldean sortzaileentzako hiru denda kokatuko dira. Helburua, jende ekintzaileari laguntzea da euren proiektuak aurrera ateratzeko. Modu honetan, jendea erakarriko da pasabideko fluxua aktibatzeko. Kaletik, zuzenean eskailera batzuen bitartez kafe antzokiaren patiora jaisteko aukera egongo da, eta bertatik kafe antzokira sartzekoa. Eraikinaren hegoaldean, bi sarrera daude bata Paulo Rekondo kaletik datozenak erakartzeko eta bestea Zumalakarregi pasealekutik. Komunikazio nukleoa eta zerbitzuak bertan kokatuko dira. Eraikina, egunero 8:00-22:00 irekiko da, baina barruko gune bakoitzak ordutegi zehatza izango du. Ikasgelak beti irekita egongo dira, eta baita goiko terraza eta eskaileretako balkoiak ere. e: 1/150 15 _SOTOA Kafe Antzokia kokatuko da sotoan. Bi kota ezberdinetan dago banatuta: -3,5m kotan eta -4,55 kotan. Lehenengo kotan taberna, jatetxea eta patioa kokatuko dira eta bigarrenean antzokia, dagozkion zerbitzuekin. Bi Bi sarrera ditu, eta espazio honek eraikinarekin modu independentean funtzionatuko du. Egun osoan irekita egongo den espazioa izatea da helburua, honelako espazio zabalek funtzio ezberdin asko bete baititzakete. Kontzertuak, kafe tertuliak, liburu irakurketak, hitzaldiak, antzerkiak eskainiko dira eta gosari, bazkari eta afari zerbitzua ere emango da. Espazioa Espazioaren konfigurazioa beharren arabera egokituko da: kanpoko patioko leihatea ireki eta kafe antzokia kaleraino aterako da, kontzertuak eskaintzeko edo bazkaltzeko, besterik gabe. Kontzertuak eta emanaldiak daudenean, aulkiak eta altzariak eszenatokiaren azpian gordeko dira espazio irekia lortzeko. Gainera, erabiliko den mobiliarioa mugikorra eta arina izango da. e: 1/150 16 _LEHEN SOLAIRUA Solairu honetan, Sorkuntza Zentroaren administrazio bulegoa eta Coworking espazioa egongo dira. Be Bertan, sei ekintzailerentzako lekua egongo da. Hautaketa prozesu baten ondoren arlo ezberdinetako jendea elkartuko da elkarlanean harremanak eta proiektu komunak aurrera atera daitezen. Sortze eta eraikitze espazioa egongo da eta ondoren hori gauzatzeko egikaritze espazioa egongo da. Horrez gain, bilera gela eta komunak izango dituzte. e: 1/150 17 _BIGARREN SOLAIRUA Sor Sorkuntza zentroaren bihotza izango da. Lasai egoteko, irakurtzeko, hitz egiteko, jolasteko, gozatzeko... espazioa izango da. Ez du adin mugarik, eta denen eskura egongo da. Gainera, eraikin osoan zehar dauden balkoiek, Tolosako panoramika ederrenaz gozatzeko aukera eskainiko dute. 21 21. mendeko liburutegi batek eskaini behar dituen baliabideak eskainiko dira solairu honen eta hirugarrenaren artean. Horregatik, patio bat egongo da bi espazioak erlazionatuko dituena. Proiekturako programa, Donostiako Tabakalerako Ubik sorkuntza liburutegiaren parekoa da, Tolosak dituen beharretara egokituta. e: 1/150 18 _HIRUGARREN SOLAIRUA Sorkuntzan bete-betean murgiltzeko aukera emango du. Esperimentatzeko, ikasteko, jolasteko, gozatzeko.... aukera emango zaio erabiltzaieari. Hainb Hainbat txoko proposatzen dira: bideojokoak, argazkilaritza, irudi eta soinu grabazioa, musika tresnak, autoedizioa, arte plastikoak, josteko txokoa... eta gainera balkoi erdi-itxi bat izango du atsedenerako. e: 1/150 19 _LAUGARREN SOLAIRUA Ikasgela zerbitzua eskainiko da, eraikina irekita dagoen ordu guztietan. Ez du harremanik izango eraikineko gainontzeko funtzioekin. Hau gune isila izango da. Helburua Helburua, ikasleei ahalik eta ordutegi zabalena eskaintzea da. Gainera, talde lanean aritzeko espazioak izango dituzte, eta atseden hartzeko balkoi handi bat egongo da ikasle nahiz kanpoko edonorentzat. e: 1/150 20 _BOSGARREN SOLAIRUA Eraikinaren gailurra izango da eta bertatik Tolosako ikuspegi osoa eskainiko da. Gaine Gainera, esertzeko, lasai egoteko lekua egoteaz gain, lorategigintzara bideratutako tailerrak egiteko prest atuta egongo da. Modu honetan, terraza askoz ere atseginagoa izango da. Harmaila moduko bat ere egongo da, ekitaldi edo emanaldiren bat egiteko. e: 1/150 21 _EBAKETA 01 Ebaketa honen bitartez, oso ondo ulertzen da eraikinak nola funtzionatzen duen. Batetik, eraikin barruko espazioak euren artean nola harremantzen diren ikusten da. Bestetik Bestetik, jendearen interesa piztuko da eraikinean zer gertatzen den ikusteko; barrura sartzera animatzea da xede nagusia. Edozein modutan, fluxua aktibatzea lortuko genuke oinezkoak bertatik igaroko baitira eta ondorioz inguruko kalea seguruagoa bilakatuko da. e: 1/150 23 _ALTXAERAK Aluminiozko zelosia baten bidez eraikia. Fatxada honen helburua, kanpoalderekiko harremana indartsua izatea da. Tolosako ikuspegi panoramikoa presente izango dute erabiltzaileek momentu oro. Horrez gain, egunak iluntzen duenean barruko argia kanporantz igorriko da, eta zerbait sortzen eta gertatzen ari denaren itxura izango du Zumalakarregi pasealekura altxaera Paulo Rekondo kalera altxaera e: 1/150
science
addi-56f91cc93baa
addi
cc-by-nc-nd 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/35523
Diru-laguntza pubikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa.
Larrinaga Artetxe, Miren Elixabete
2018-03-09
Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. II Patxi, lana gidatzeari berehala baietz esan zeniolako, zereginak iraun duen bitartean egin dizkidazun zuzenketa eta ekarpenengatik, eta bereziki, ahaleginari eusten lagundu didazulako. Ikerketa honetan parte hartu duzuen euskara hutsezko hedabide inprimatuetako kideei, hainbat kontutarako ate joka izan nauzuen guztietan eskuzabaltasunez eta prestasunez erantzun didazuelako. Tesiak ikertu duen 2005-2013 bitartean Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuorde izan ziren Patxi Baztarrika eta Lurdes Auzmendi, eskainitako arreta eta laguntzagatik. Edurne eta Pablo, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren "Hedabideak" deialdiaren kudeaketari buruzko zalantza guztiak azaldu eta argitzeagatik. Pana, arazketa-taulen zein euskarazko hedabideei esleitutako diru-laguntzen inguruko galderaren bat egin orduko zure xehetasunez beteriko erantzuna jaso dudalako. Lana elikatzeko behar izan ditudan hainbat datu zehatz eskuratzeko baimenak kudeatzen erakutsi eta lagundu didaten Eusko Jaurlaritzako kideak. Eskerrik asko emandako aukera eta erraztasunengatik. Tesiaren tribunala osatu duzuenak, epaimahaikide izateko eskaera egin eta berehala ardura eta lana hartzeko prest agertu zaretelako. Zelan/nola zoaz? edo Noizko? inoiz esan didazuenak, ibili banenbilela eta helmuga gertuago zegoela gogoratu didazuelako. Jon, irakurle zintzo eta zorrotz, hitz-elkarketaren maisu eta mila legoako bidaia honetan izan diren ekaitz guztien babesleku. Jokin eta Laida, zarienak zarielako. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. II 2.1. Lehen solairua: masa komunikazioaren ikerkuntzaren sorreratik hizkuntza gutxituetako hedabideentzako diru-laguntzak aztertzera ................... 17 2.1.2.4. Gizarte- eta hedabide-testuinguruaren garrantzia 2.1.2.5. Hizkuntza gutxituetako hedabideak, komunikazio-esparrua 2.1.3.2. Diru-laguntza publikoen aldeko eta kontrako argudioak. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. II 2.1.3.3. Prentsa-merkatua eta laguntzak Europan: eredu 2.1.4.1. Ekarpen eta ikerketa aipagarrienak: gutxi eta oraintsukoak ...... 98 2.1.4.2. Hedabideentzako diru-laguntza publikoen ebaluazioa ............ 110 2.2.1.3. Hedabideak Euskararen Legean eta hizkuntza-politika 2.2.1.4.1. Eusko Jaurlaritzaren euskara sustatzeko aurrekontuak 2.2.1.4.2. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren aurrekontuak 2.2.1.4.3. Euskara sustatzeko aurrekontuak EAEko gainontzeko 2.2.2. Euskarazko prentsa idatziaren ibilbidea: berandu sortzetik ugari 2.2.2.2. Gerra zibila eta frankismoa: euskara hutsezko lehen egunkaria, 2.2.2.3. XX. mendearen azken laurdena: euskarazko kazetaritzaren 2.2.3.4.1. Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza jaso duten euskara Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. IV 5.2.1.1.3. Maiztasunak, botaldiak eta orrialde-kopuruak .............. 380 5.2.1.2. Informazio orokorreko aldizkariak eta espezializatuak ............ 388 5.2.1.2.3. Maiztasunak, botaldiak eta orrialde-kopuruak .............. 398 5.2.1.3.3. Maiztasunak, botaldiak eta orrialde-kopuruak .............. 419 5.2.1.4. Nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako euskara hutsezko gehigarriak eta erreferentzia- Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. VI 5.2.2.1.2. Informazio orokorreko aldizkariak eta aldizkari eta zabaldutako euskara hutsezko gehigarriak eta 5.2.2.2. Paperezkoek eskatutako diru-laguntzatik Eusko Jaurlaritzak 5.2.2.2.2. Informazio orokorreko aldizkariak eta aldizkari eta zabaldutako euskara hutsezko gehigarriak eta euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta esleipenen bilakaera Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. VIII Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. X Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. XII Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. XIV Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. XVI Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. XVIII Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. XX 144. taula. "Hedabideak" diru-laguntza bidez udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariek estali duten aurrekontua, 2005 eta 2013 ............................................................................ 447 145. taula. "Hedabideak" diru-laguntza bidez nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako euskara hutsezko gehigarriek estali duten aurrekontua, 2006 eta 2011 ................................................................. 449 146. taula. Nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako euskara hutsezko gehigarrientzat laguntza deialdietan ezarritako diru-partida, horiei esleitutakoa eta soberakina, 2006-2011 .............................................. 451 147. taula. "Hedabideak" diru-laguntza bidez nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako erreferentzia-orrialdeek estali duten aurrekontua, 2009 eta 2010 ............................................................................ 451 148. taula. Euskara hutsezko eguneroko prentsaren aurrekontuak, eskatutako eta esleitutako laguntzak eta onuradunak, 2005-2013 ........................................ 453 149. taula. Euskara hutsezko aldizkari inprimatuen aurrekontuak, eskatutako eta esleitutako laguntzak eta onuradunak, 2005-2013 ........................................ 453 150. taula. Euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkarien eta aldizkari espezializatuen aurrekontuak, eskatutako eta esleitutako laguntzak eta onuradunak, 2005-2013 ............... 456 151. taula. Udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkarien aurrekontuak, eskatutako eta esleitutako laguntzak eta onuradunak, 2005-2013 ............................................................................ 456 152. taula. Euskara hutsezko eguneroko prentsaren aurrekontuak eta eskatutako diru-laguntzak, 2005 eta 2013 ........................................................................ 458 153. taula. Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzaren eta Busturialdeko Hitzaren aurrekontuak eta eskatutako diru-laguntzak, 2005/2006 eta azken urtea .......................... 459 154. taula. Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzaren aurrekontuak eta eskatutako diru-laguntzak, 2011 eta 2013 ..................................................... 459 155. taula. Oarsoaldeko Hitzaren aurrekontuak eta eskatutako diru-laguntzak, 2005 eta 2013 .................................................................................................. 460 156. taula. Oarso Bidasoko Hitzaren aurrekontuak eta eskatutako diru-laguntzak, 2011 eta 2013 .................................................................................................. 460 Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. XXII Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. XXIV Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. XXVI Jakingura eta beharra, premia omen dira ikerkuntzaren oinarrian dauden funtsezko arrazoiak eta pizgarriak. Ikerketa-lan honek baieztapen horren lekuko izan nahiko luke. 1.1. IKERKETAREN HABE NAGUSIAK: ZER, NOLA, ZERGATIK ETA ZERTARAKO Sei urte betetzeko hilabete falta zitzaiola sartu zen neskato trentza luzeduna lehen aldiz herriko eskolan. Eta ahalegindu arren, arreta osoa jarri arren, ez zuen señorita Maitek esandako ezer ulertu. Egun hartan deskubritu zuen trentza luzedunak mundua ez zela euskaraz bakarrik egina. A, e, i, o eta u izan zituen lagun hasieran; letra haiek behin eta berriro errepikatuz ekin zion neskatoak gaztelania hutsezko ikasketa-bidaiari. Hortaz, ordura arte ahoz euskaraz pentsatutako, eraikitako eta adierazitako mundua, gaztelaniaz irakurtzen, idazten eta azaltzen ikasi zuen. Eta denbora batera baserriko ezkaratzean jarri zuten zuri-beltzeko telebistak ekarri zizkion marrazki bizidunekin eta pailazoekin gozatu zuen. Haiek ere gaztelaniaz bizi ziren. Aspaldiko trentza luzeen lekukotza orduko argazkietan geratu da, gehienak, lehen telebistarekin gertatu zen antzera, zuri-beltzekoak dira. Haurtzaroko oroimenen altzoan, berriz, ehunka kontu ditut, gozoak gehienak. Horien artean dago, zalantza barik, 1973 edo 1974 urtean nire eskuetara iritsi zen aldizkaria: Kili-kili. Ez dut gogoratzen nork edo zergatik ekarri zidan, bai, ordea, eragin zidan ilusioa, poza. Kilikili lan ta lan! zen haren lema, eta ondo akorduan daukat zein gustura ibiltzen nintzen koaderno haiekin. Ikastolara joaterik izan ez genuen umeoi euskaraz irakurri eta idazteko aukera eskaini zigun Kili-kili aldizkariak. Aldi berean, ia oharkabean, modu entretenigarrian etxeko euskara osatu eta aberastu egiten genuen. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 2 Kili-kili aldizkaria izan zen ezagutu nuen euskara hutsezko lehen aldizkaria. Gerora etorri ziren beste hamaikatxo "aurkikuntza": Durangoko merkatu-plazan egiten zen liburu eta disko azokan ikusitakoak edo sasoi batean, Leioarako autobusaren zain nengoela, geltokiaren parean zegoen kioskoan ostegunero eta ostiralero erosten nituen Eguna eta Hemen astegunkariak. Pentsatzen hasita, esango nuke bizipen horiek denak ere ikerketa honen pizgarri izan direla. Arestiko lerroetan bildu diren arrazoi sentimentalekin batera, esperientzia akademikoari zein lan-esperientziari uztartuta dauden beste zergati batzuek elikatu dute ikerketa honen aldeko hautua. Hortaz, ezin horiek aipatu gabe utzi burututako ahaleginaren pizgarri eta aldi berean lagungarri ere izan direlako. 2007. urtean Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Aholku Batzordeko kide izendatu ninduten. Haren egitekoak euskararen biziberritzearen arlokoak dira; horien artean, esaterako, EAEko hizkuntzanormalizazioari buruzko gaiak aztertzea eta ikertzea. 2008an, Euskarazko hedabideak eta euskararen presentzia hedabideetan izenarekin osatu zen batzorde-atal berezian parte hartu nuen. Eta 2009 eta 2010 urteetan Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eskatuta, "Hedabideak" diru-laguntza deialdiaren balorazio-batzordean izan nintzen iritzia ematen, ebazpena kaleratu aurretik. Horietan guztietan egin ditudan ekarpenak eta ikasitakoa baliatu ditut hemen ere. Zertarako? sarreran adierazitakoa betetzen ahalegintzeko; hots, edozein ikerketa-lanaren oinarrian dagoen jakingura eta beharra asebetetzeko. Erantzunak bilatzeko. Ulertu eta ezagutzeko. Ikasi eta eskaintzeko. Adierazitakoak adierazita, argi dago haurtzaroko Kili-kili aldizkaria edo gaztaroko Hemen eta Eguna lupapean jarriko genituzkeela lan honetan gaur egun kaleratuko balira. Izan ere, hizkuntza gutxituetako hedabideak eta horiei eskainitzako diru-laguntza publikoak dira doktorego-tesi honen objektua. Gurean fokua euskara hutsezko hedabide inprimatuetan eta Eusko Jaurlaritzak horiek laguntzeko eskaini duen diru-publikoan jarri da. Azterlanak helburutzat du aipatu diru-laguntzen eta idatzizko hedabideen 2005-2013 epealdiko ibilbidea sakon ezagutzea, eta horrez gain, Jaurlaritzaren eta inprimatuen arteko harremanaren gorabeherak ezagutu eta aurkeztea. Lanean oso presente izan da euskara hutsezko idatzizko hedabideen jarduna eta horiek babesteko laguntza ekonomikoak eskaini dituen Eusko Jaurlaritzarena testuinguru bikoitzean garatzen dela. Batetik, hurbileko testuingurua, euskararen lurraldeak definitzen duena eta ezaugarri demografiko, historiko, ekonomiko, politiko, kultural, soziolinguistiko zehatzak dituena. Denborarekin aldatuz doazen ezaugarriak. Bestetik, mundu zabala altzoan hartzen duen testuingurua, azken urteotan berrikuntza teknologikoaren eskutik etengabeko aldaketa bizkorrean murgilduta dagoena. Izena ere jarri zaio prozesuari: globalizazioa. Egoera horren ondorioz, ezinezkoa da ikerketarako hautatu den objektua testuinguru hurbiletik zein globaletik aparte aztertzea. Ezinezkoa da euskarazko idatzizko hedabideak eta horiek jasotako diru publikoa laborategiko entsegu-hodian sartu, astindu eta inguruneko eraginetik isolatuta behatu, neurtu, deskribatu eta ondorioak ateratzea. Horregatik, lan honetan testuinguruak presentzia nabarmena izango du, hiru mailatan eragiten duelako: batetik, hedabideen jardunean eta bilakaeran; bigarrenik, erakunde publikoek hartzen dituzten erabakietan eta egikaritzen duten kudeaketan; eta hirugarrenik, batzuen eta besteen artean garatzen diren harreman-dinamiketan. Gainera, ez da ahaztu behar eragina bi norabidetan gauzatzen dela; testuingurutik (hurbila eta globala) hedabideetara zein erakunde publikoetara eta alderantziz. Ikerlan honek alea jarri nahi dio Mass Communication Research eremu zabalaren barruan izaera eta espazio propioa dituela aldarrikatuz ari den azterketaildoari; zehatzago esateko, hizkuntza gutxituetan diharduten hedabideei eskainitako diru-laguntza publikoak interesgunetzat dituen azterketa-ildoari jarri nahi dio alea. Izan ere, begirada hizkuntza gutxituetako hedabideen eremura zuzendu duten ikerlari gehientsuenek, denek ez esatearren, ondoko interesguneak izan dituzte langai denboran zehar: hizkuntza gutxituetako hedabideen bilakaera historikoa, horien edukiak, ezaugarriak eta funtzioak, kontsumo-ohiturak eta audientzia-neurketak. Gaur egun, berriz, globalizazioak hartu gaituen garaiotan, hizkuntza gutxituei eta horietan ari diren hedabideei zein espazio eta zein rol dagokien argitzeko ekoizpen akademikoa ugaritu egin da. Panorama horretan, iraganekoan zein gaur egungoan, arreta gutxi eskaini zaio hizkuntza gutxituetako hedabideen jardunean funtsezkoa den dimentsio Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 4 ekonomikoari. Horren barne kokatzen dira erakunde publikoetatik jasotako dirulaguntzak. Hizkuntza gutxituetako hedabideak, balio soziala duen zerbitzua eskaintzeaz gain, produktu zehatzak ekoizten dituzten enpresak dira, eta edozein sektoretan ari diren beste enpresekin gertatzen den moduan, diru-sarrerak behar dituzte ekoizpena bermatzeko, soldatak ordaintzeko, berrikuntzak egiteko… Azken batean, irauteko, izateko. Hortaz, harritzekoa da hizkuntza gutxituetako hedabideak aztertzen dabilen ikerkuntza-komunitateak dimentsio ekonomikoari arreta gehiago eskaini ez izana. Oinarri ekonomikorik gabe, aurrekonturik gabe ez dagoelako hedabiderik. Ez hizkuntza gutxitua darabilenik, ezta milioika hiztun dituen hizkuntzan hedatzen denik. Ez hemen ez beste inon. Gordin esateko, hedabidearen osasun ekonomikoak baldintzatzen ditu horren ezaugarriak, presentzia, berrikuntza- eta egokitze-gaitasuna… Eta adierazitakoa Euskal Autonomia Erkidegora ekarrita, laguntza publikoen existentziak berak eta horiek duten tradizio luzeak argiro erakutsi dute kontu bat: hizkuntza gutxituetako hedabideak direnak dira eta duten presentzia izatera heldu dira, neurri batean, jaso duten diru publikoari esker. Noski, ez horri esker bakarrik. Euskara hutsezko hedabide inprimatuen existentzia eta egun duten hedadura herri-ekimenaren eta herriborondatearen emaitza dira. Horretan ez dago zalantzarik. Baina baieztapen hori egin den sendotasun berarekin aldarrikatu daiteke erakunde publikoek eskainitako babesaren emaitza ere badirela. Hortaz, euskara hutsezko hedabideen errealitatea, eta horien barne idatzizkoena, ezin daiteke ulertu eta interpretatu gobernu-erantzukizuna izan duten erakundeek horiekiko gauzatu dituzten politika zehatzak aintzat hartu gabe. Horregatik ikerketa hau, erakunde publiko batek, Eusko Jaurlaritzak, epealdi zehatz batean (2005-2013) euskarazko idatzizkoei diru bidez emandako laguntza deskribatu, neurtu eta azaltzera dator. Hizkuntza gutxituetako hedabideen ikerkuntzaeremuak duen hutsuneari edo defizitari alea jartzera, hornitzera datorrela esan daiteke. Ahalegina gauzatzeko bidelagun izango dira masa-komunikazioaren ikerkuntzan ibilbide oparoa egin duten zenbait teoriak eta korrontek eskainitako ekarpenak. Batetik, Uses and Gratifications edo erabilera eta sarien teoria hartuko da kontuan hartzailearen, publikoaren zeregin aktiboa azpimarratzen duelako hedabide bat edo bestea, eduki bat edo bestea hautatzeko orduan. Dena den, teoria hura egungo testuinguruari egokituko zaio; izan ere, eraldaketa teknologikoaren ondorioz, hedabideen hartzaileak rol bikoitza eskuratu du: hartzaile aktiboa izateaz gain, edukien ekoizle bilakatu da, esanahiak sortzeko eta esanahi horiek hedatu eta partekatzeko gaitasuna du; hortaz, eragile ere bada. Bigarrenik, Cultural Studies korronteari erreparatuko zaio hartzaileak duen rol aktiboa azpimarratzeaz gain, hedabideen harreraeta interpretazio-prozesua gertatzen den testuinguru sozialaren, historikoaren, politikoaren eta kulturalaren garrantzia nabarmentzen duelako. Horiei beste testuinguru bat gehitu behar zaie gaur egun, edozein gizarteren antolamenduan, egituretan (ekonomikoak, sozialak eta kulturalak) eta gizakien zein gizarteen arteko harreman-dinamiketan aldaketa sakonak ekarri dituen testuinguru teknologikoa hain zuzen. Eta hirugarrenik, 90eko hamarkadan lehen urratsak egin zituen hizkuntza gutxituetako komunikazioaren azterketa-esparruak jorratutakoak hartuko dira aintzat; bereziki hizkuntza gutxituetan ari diren hedabideek hizkuntza horren biziberritzean izan dezaketen funtzioaren eta eraginaren inguruan landutako ekarpenak, eta horiekin batera, nola ez, doktorego-tesi honen edukiarekin lotura zuzena duten hizkuntza gutxituetako hedabideen eta diru-laguntza publikoen arteko harremana arakatzeko egin diren lanak. Bestalde, hautatu den objektua zehaztasunez aztertzeko, aurreikusitako helburuak gauzatzeko eta ezarritako hipotesiak egiaztatzeko aniztasun metodologikoaren aldeko apustua egin da. Ikuspegi positibista/kuantitatiboaren eta ikuspegi interpretatzailea/kualitatiboaren arteko norgehiagoka gainditu da eta metodologia bien arteko osagarritasuna eta elkarrekiko beharra aldarrikatzen duen planteamenduarekin bat egin da hemen. Bietatik edaten du lan honek eta bakoitzak eskaintzen dituen aukerak zorroztasunez eta irudimenez egokitu dira ikertu nahi den errealitateak ertz anitz dituelako eta horien guztien interpretazio-mapa osatzeko ezinbestekoa delako ikuspegi metodologiko biak uztartuz aritzea. Ikerketaren egitura orokorra eta atal bakoitzak duen edukia aurkeztu aurretik esan hiru asmo edo nahi asebetetzeko ahalegina egin dela lan honekin. Lehenik, euskaraz egindako ikerkuntza-ekoizpenari alea jartzeko nahia. Bigarrenik, gizarte- Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 6 zientzietan laurogeita hamarreko hamarkadatik nortasun eta ezaugarri propioz jantzita haziz joan den hizkuntza gutxituetako hedabideen ikerkuntza-eremuan murgiltzeko nahia. Eta hirugarrenik, oraindik ekoizpen akademiko urria duen hizkuntza gutxituetako hedabide inprimatuen eta horientzako diru-laguntza publikoen arteko harremanaren nondik norakoak arakatzeko nahia. 1.2. LANAREN EGITURA OROKORRA ETA ATAL BAKOITZAREN EDUKIA Ikerketa honek bederatzi ataletan bildu, landu eta aurkeztu du edukia. Hona hemen horietako bakoitzaren nondik norakoak. Sarrera izenekoak ematen dio hasiera obra osoari eta bertan egilearen zergatiak eta eraiki duen obraren egitura azaltzen dira Ikerketaren aterpe teorikoa: hibridotasunaren bidetik izenburua darama bigarrenak. Hautatu eta aztertu nahi den objektuaren testuinguru kontzeptuala, erreferentzia-markoa osatzeko ezinbesteko atala da; hau da, gaiari buruzko ezagutza handitzeko eta emaitzak interpretatzeko lagungarri izan daitekeen informazioa arakatu eta biltzeari ekin zaio fase honetan. Aukeratutako ikerketa-objektuaren aurrekari teorikoetan murgiltzeko fasea izan da, eta horretarako gaia zuzenean edo zeharka landu duten beste egile edo erakunde batzuek sortu eta argitaratu dituzten ikerketak, liburuak, txostenak, artikuluak eta gainontzeko informazio-iturriak (ikus-entzunezkoak, esaterako) berrikusi, ordenatu eta gurera ekarri dira. Bi solairu dituen aterpe teorikoa eraiki da. Beheko solairuak eusten dio aterpeari, eta hor masa-komunikazioaren ikerkuntzak lehen urratsak eman zituen garaian kokatu eta ordutik hizkuntza gutxituetan ari diren hedabideetara bideratutako diru-laguntzak aztertzera iritsi bitarteko bidean izan diren teoria, paradigma, korronte, ikuspegi edota ekarpen nagusiak errepasatu dira. Agerian geratuko da hizkuntza gutxituetako hedabideen eremuak Mass Communication Research delakoaren azpi-atal ñimiñoa izatetik nortasun eta ezaugarri propioak dituen azterketa-arloa bihurtzerainoko jauzia egin duela. Horrekin batera, orokorretik partikularrera beste pauso bat eman eta hedabide inprimatuen eta diru-laguntzen arteko harremana jorratu duten lan esanguratsuenei ere erreparatuko zaie. Eta bukatzeko, inguru hurbilenean, Euskal Autonomia Erkidegoan, erakunde publikoek euskara hutsezko hedabideei eskaini dizkieten diru-laguntzak aztertzeko eta horiek ebaluatzeko egin diren lanetan jarriko da fokua. Aterpe teorikoaren goiko solairuak izaera hibridoz jantzi du eraikina; hau da, ikerketa-objektuaren ezagutza osatzeko, aberasteko eta berau dagokion testuinguruan txertatzeko baliagarri diren edukiez hornituta dagoen solairua litzateke. Eusko Jaurlaritzaren hizkuntza-politiketatik hedabide inprimatuen kontsumora izenburupean ahalegina egin da, ikertu nahi den objektuari lotuta dauden gaiak eta hipotesien balioztatze-fasean zein emaitzen interpretazioan lagundu dezaketen gaiak aurkezteko. Ondokoak alegia: lehenbizi, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutua onartu zenetik (1979) Eusko Jaurlaritzak egikaritu dituen hizkuntza-politikak izan dira aztergai, eta alde bikoitzean jarri da arreta: batetik, lege, arau eta erakunde-arloan gauzatutakoak (Euskararen Erabilera Normalizatzeko 10/1982 Oinarrizko Legea, EITB, Euskararen Aholku Batzordea, HABE, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN), Elebide, Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) eta beste hainbat), eta bestetik, erakunde publikoek euskara sustatzeko denboran zehar kudeatutako baliabide ekonomikoak (horien barne euskarazko hedabideak laguntzera bideratutakoak). Bigarrenik, euskarazko hedabide inprimatuen sektoreak 2013 urtean (ikerketak hautatu duen epealdiaren azken urtea) zituen neurria eta ezaugarriak ulertzeko, oso lagungarria den euskarazko prentsa idatziaren historia laburtua eskainiko da. Hirugarrenik, aterpe teorikoaren goiko solairuko azken atalean, hedabide inprimatuen kontsumo-datuen bilakaerari erreparatuko zaie, mundu osora zabaltzen den panoramatik abiatu, eta Euskadin zabaltzen diren euskara hutsezko hedabide inprimatuen kontsumo-egoerara heldu arte. Ikerlanak zehaztu duen 2005-2013 epealdian, euskarazko inprimatuen kontsumoaren eta kontsumitzaileen argazki kuantitatiboa eta kualitatiboa osatzeko asmoz argitaratu diren lanetan oinarritu eta horien ondorio nagusiak aurkeztuko dira bertan. Dokorego-tesia elikatzeko eraiki den aterpea teorikoa bertan bildu eta landu diren edukien laburpen batek zarratzen du. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 8 Lanaren hirugarren atala Ikerketaren definizioa: ikergaia, helburuak eta hipotesiak deitzen da. Kapitulu labur eta ezinbestekoan ikergaia zein den adierazi da eta diru-laguntzak eta hizkuntza gutxituetako hedabide inprimatuen azterketarako definizioak eskaini dira. Horrekin batera, lanaren helburu orokorrak eta zehatzak aurkezteari ekin zaio. Lanak hiru helburu orokor planteatu ditu, eta horiek hamaika helburu zehatzetan garandu dira. Azkenik, kapitulu honetan hipotesiak zehaztu dira, dozena bat guztira. Horiek balioztatzeko (edo ez) erantzungo diren ikergalderak ere aurkeztu dira. Hipotesiak lanak dakartzan helburuekin ezkonduta daude, eta batzek zein besteak plazaratzeko unean, aintzat hartu dira aterpe teorikoan landu diren edukiak. Esan daiteke hipotesiek, neurri handi batean, marko teorikoan dituztela sustraiak eta handik edaten dutela. Ezin bestela izan. Ikerketaren diseinu metodologikoa izenburupean garatu da laugarren kapitulua. Bertan, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 2005-2013 bitartean euskara hutsezko paperezko hedabideei zuzendutako "Hedabideak" izeneko diru-laguntza deialdia aztertzeko prestatu den diseinu metodologikoaren berri zehatza eskaintzen da. Sarrera moduan, metodo egokia hautatzeak duen garrantzia nabarmendu eta gizarte-zientzien arloan ikuspegi positibista/kuantitatiboa eta ikuspegi interpretatzailea/kualitatiboaren artean luzaro izan den norgehiagokari lerro batzuk eskainiko zaizkio. Ondoren, ikerketa honetan aniztasun metodologikoa aplikatzearen alde egin den apustua arrazoitu da; eta kapitulua borobiltzeko, aipatu aniztasuna gauzatzeko jarraituko den estrategia eta erabiliko diren ikerketa-teknikak deskribatu dira. Lanak darabilen ikerketa-objektua eta planteatu dituen helburuak aintzat hartuta, hiru teknika aplikatzea erabaki da: informazio-iturri ez zuzenak, elkarrizketa sakonak eta Delphi teknika. Elkar elikatuz funtzionatzen duten azterketa-prozesuaren osagai bezala kontsideratu dira hirurak, eta atal honetan, bakoitzak dituen ezaugarri nagusiak, zergatik aukeratu den eta gauzatzerakoan eman diren urrats guztiak azaldu dira. Zailtasunen bat izan denean, horren berri ere eman da. Bosgarren kapituluan, Ikerketaren analisi-atala: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 bitartean euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-laguntzak deiturikoan, landa-lanaren emaitzak aurkeztu dira. Okinaren antzera jokatu da hemen, hark lehengaiak eta tresnak erabiltzen ditu ogia egosi eta erakusleihoan jartzeko, eta hemen ere beste horrenbeste egin da. Lehengaiak ondokoak izan dira: laguntzadeialdiak, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak diru-laguntzen esleipenak egiteko erabili dituen arazketa-taulak, hemerotekan kontsultatutako argitalpenak, elkarrizketa sakonetan parte hartu duten subjektu erreferentzialen diskurtsoak eta euskarazko hedabide inprimatuek idatziz eskainitako iritziak, ikuspegiak. Tresna eta prozedurak iturri ez zuzenen bidez, elkarrizketa sakonen bidez eta Delphi bidez eskuratutako materialei aplikatu zaizkie; izan ere, horiek irakurri, kategorizatu, multzokatu, sailkatu, ordenatu, taulak eratu, berrikusi, erlazioak ezarri, interpretatu… egin dira. Azkenean, lehengaiak eta tresnak uztartuz osatu/ekoiztu da lanean erakutsiko dena. Analisi-atalak, luzerari erreparatuta, ikerketaren ia erdia hartzen du eta bertan, arestian azaldu bezala, informazio-iturri ez zuzenen, elkarrizketa sakonen eta Delphi bidezko ekarpenen laguntzaz bildu den informazio esanguratsua eskaintzen da. Betiere presente izanda zeintzuk diren ikerketak ezarri dituen helburuak eta hipotesiak. Kapitulu honen mamia bost azpi-ataletan antolatu da. Lehenengo hiruretan, informazio-iturri ez zuzenen arakatzetik eratorri diren analisi-emaitzekin, eremusakonera handiko hiru argazki osatu dira: batetik, euskara hutsezko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntza deialdiaren argazkia; bigarrenik, 2005-2013 epealdian aipatu deialdiaren onuradun izan diren euskarazko hedabide inprimatuek eta esleipenek izan duten bilakaerarena; eta hirugarrenik, aztergai den laguntza-deialdian parte hartzen duten bi aktore nagusien arteko harremanean izan diren gorabeheren argazkia. Analisi-kapituluaren laugarren azpi-atalaren lehengaia elkarrizketa sakonetan eskuratutako informazioa izan da, eta horretan euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta Eusko Jaurlaritzako ordezkarien diskurtsoak azaleratu eta aztertuko dira. Eta bosgarren azpi-atalean, 2005-2013 denbora-tartean urteroko laguntza-deialdien prozesuan parte hartu duten euskara hutsezko Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 10 hedabide inprimatuek Delphi bidez egin duten hausnarketan identifikatutako adostasunak eta desadostasunak bildu eta kontrastatuko dira. Emaitzen analisia arestian aipatutako bost azpi-ataletan banatu den arren, eta bakoitza modu autonomoan, besteengandik berezita irakurri eta ulertu daitekeen arren, bada bostak lotzen dituen hari eroalea, ikerketaren analisi-eremuari osotasun ikuspegia eskaintzen diona. Gainera, azpi-atal bakoitzaren amaieran laburbilduta eskaintzen dira bertan landu diren eduki eta ideia garrantzitsuenak. Bestalde, arreta nagusiki ikerketak hautatu duen 2005-2013 bitartean jarri da, baina ez horretan bakarrik, lan osoan zehar iraganera ere zuzendu delako begirada. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak euskarazko hedabideak diruz laguntzen hasi zen laurogeiko hamarkadatik gertatutakoak kontuan hartu eta errepasatu dira. Ikerketaren ondorioak izeneko seigarren kapituluan lanak proposatu dituen hipotesien balioztatze-zereginari (onartzeko edo alboratzeko) ekin zaio. Hots, ikerketaren analisi-atalean azaldu eta aurkeztu diren emaitzak ondorioetara ekarriko dira. Gurean hamabi ondorio eraiki dira. Aldi berean, lanaren hasieran prestatutako aterpe teorikoan bildu diren edukiekin harremanak ezartzeko eta horiek ondorioetan txertatzeko ahalegina ere egin da. Hurrengo kapituluari Azken-aurreko hitza eta amaierako gogoeta: iragana presente, oraina akuilu, etorkizuna hauspotzen izena jarri zaio. Xede bikoitzarekin idatzi da; alde batetik, denboraren joanari tartea eskaintzeko; hau da, 2013 urtearen amaieratik "Hedabideak" diru-laguntza deialdiaren inguruan gertatu diren kontu aipagarrienak bildu eta labur aurkezteko. Adierazi bezala, doktorego-tesiak 2005-2013 epealdia hartu du aztergaitzat, eta lanean daude azalduta hautu horren zergatiak. Hala ere, ikerketaren egileak adi-adi jarraitu ditu ordutik lan honen azken puntua jarri den arte (2017ko urria) euskara hutsezko hedabide inprimatuen sektoreak, Eusko Jaurlaritzaren "Hedabideak" laguntza-deialdiak eta batzuen eta besteen arteko harremanek ibili duten bidea, eta horien inguruan bildutakoak dakartza hona. Nobedade franko izan direlako euskara hutsezko hedabide inprimatuen bilakaeran eta "Hedabideak" diru-laguntza deialdiaren edukietan. Horiei erreparatu eta modu laburrean bada ere, aurkeztu egingo dira. Era berean, Eusko Jaurlaritzaren eta sektorearen artean izan diren gorabeherak ere jasoko dira kapitulu honetan. Bigarrenik, kapituluaren izenak dioen moduan, egilearen amaierako hausnarketari egin zaio lekua; beraz, ikertu duen errealitatea oinarritzat hartu eta horri buruzko ikuspegi eta proposamen pertsonalak, subjektiboak biltzeko lekua izango da honakoa. Doktorego-tesia beste bi atal osagarrik borobiltzen dute. Bibliografia izenekoa da lehena eta hiru eratako edukiak biltzen ditu: batetik, ikerketaren aterpe teorikoa hornitzeko eta tesian lagungarri gisa erabili diren materialak daude (liburuak, aldizkarietako artikuluak, doktorego-tesiak, euskarri digitaletan zabaldutako artikuluak eta ekarpenak, argitaratu gabe dauden txostenak eta lanak…). Bigarrenik, lanean aipatu eta kontsultatu diren hainbat erakunde eta informazio-iturriren helbide elektronikoen zerrenda jaso da, eta azkenik, bibliografia-atalean daude lanean zehar agertu diren legeak, dekretuak eta EHAAn urtero kaleratu diren "Hedabideak" dirulaguntzak arautzeko aginduen eta horien ebazpenen erreferentziak. Azkenik, Eranskinak izenekoa da doktorego-tesia zarratzen duen atala. Bertan daude besteak beste landa-lanerako atondu diren elkarrizketa sakonen eta Delphiaren fitxa-teknikoak eta gidoiak, TOKIKOM eta Hekimen elkarteen kide diren hedabide inprimatuen zerrendak, 2005etik Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzak jaso dituzten euskara hutseko idatzizko hedabideen oinarrizko ezaugarriekin osatu diren fitxak, eta ikerketaren egileak Eusko Jaurlaritzak 2005etik kaleratutako urteroko aginduen eta ebazpenen edukiekin prestatu eta ustiatu dituen zenbait taula, lanaren ganontzeko ataletan txertatuta ez daudenak. Ikerketaren habe nagusiak azaltzeko orduan egin den aitorpena errepikatuz eta aspaldiko neskato trentza luzeduna gogora ekarriz emango zaio amaiera doktoregotesiaren aurkezpenari. Lan honen egileak, lehenago adierazi bezala, ekarpena egin nahi izan dio hizkuntza gutxituetako hedabideen ikerkuntzak oraindik gutxi jorratu duen azterketa-lerro bati; zehatzago esateko, hizkuntza gutxituetan ari diren hedabideei eskainitako diru-laguntza publikoak interesgunetzat dituen azterketa-arloari. Ahalegina euskara hutsean diharduten hedabide inprimatuak erdigunean jarriz burutu da. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 12 Halaber, azterketa deskriptiboarekin batera, fokua beste bi kontutan jarri da: dirulaguntzen eskatzaileen eta emaileen artean garatu den harreman-dinamikan, eta batzuek eta besteek aztertu den errealitateari buruz eraiki dituzten diskurtsoetan. Egileak bi tresna izan ditu akuilu eta elikagai ehun legoako bidaia osatzeko, aspaldiko neskato trentza luzedunak eskolako lehen egunean aldean zituen tresna berberak: jakingura eta euskara. Hauxe lanaren emaitza. Aterpe teorikoa 13 Doktorego-tesi hau bi solairu dituen aterpearen babesean haziko da. Ezinbestekoak dira biak hizkuntza gutxituetako hedabideen eta horietara bideratutako diru-laguntzen arteko harremanak izan ditzakeen ertz guztiak ganoraz heldu eta garatzeko. Horrela bakarrik lortu daitekeelako ikerketa honen hurrengo urratsak egiteko behar besteko materialez elikatuta egongo den diskurtsoa osatu eta eraikitzea. Beheko solairua, aterpeari eusten diona, Masa komunikazioaren ikerkuntzaren sorreratik, hizkuntza gutxituetako hedabideentzako diru-laguntzak aztertzera izenburupean landu da eta lau gelatan dago banatuta; bakoitzak bere eduki propioa du, baina denak elkar lotzen dituen karraju baten inguruan daude antolatuta: 1.- Lehen gelan Mass Communication Research delakoaren sorrera abiapuntutzat hartu eta denboran zehar hedabideen eragina azaltzeko gorpuztu diren paradigma edo teoria nagusiak daude. Hortxe izango dira besteak beste, orratz hipodermikoaren teoria, eragin mugatuaren paradigma, teoria kritikoa, agendaren ezarpena, isiltasunaren espirala eta ereitearen teoria. Horien errepaso azkarra egingo da. Beste biren kasuan ordea, Uses and Gratifications Theory eta Cultural Studies korrontearen kasuan geldialdia luzatu egingo da, horien oinarrizko planteamenduek pisu nabarmena izango dutelako ikerketa honetan. Esan bezala, Mass Communication Research ikerkuntza-esparru zabalera egingo den hurbilketa funtsezko pausoa da atal honetako hurrengo edukiari ekiteko, hizkuntza gutxituetako hedabideen eraginari buruzkoari ekiteko alegia. 2.- Bigarren gelan, dagoeneko aurreratu den bezala, hizkuntza gutxituetako hedabideen eraginari buruz hainbat egilek landutako ekarpenak bildu dira. Agerian geratuko da ekarpen horiek, Mass Communication Research ikerkuntza-esparruaren azpi-atal ñimiñoa izatetik nortasun eta ezaugarri propioak dituen azterketa-arloa osatzerainoko jauzia egin dutela. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 14 3.- Hirugarren gelan hedabide inprimatuetara bideratutako diru-laguntzen azterketak aurkeztuko dira, esku artean dugun ikerketari zuzen zuzenean lotzen zaion eremua litzateke beraz. Gela hau arakatzeko orduan ere, aterpearen lehen solairuko gela guztiekin egingo den bezalaxe, orokorretik zehaztasunerako bidea edo prozedura jarraituko da: batetik, diru-laguntzen definizioa eta hedabideek enpresa moduan dituzten ezaugarriak landuko dira; bestetik, diru-laguntzen inguruan diren ikuspegien (aldekoak zein kontrakoak) eta munduan, bereziki Europan, laguntzak bideratzeko dauden ereduak jasoko dira; azkenik, errepaso azkarra egingo zaio Espainian prentsarako laguntzek denboran zehar izan duten bilakaerari. 4.- Aterpearen lehen solairuko laugarren eta azken atea zeharkatzeak gure inguru hurbilean, Euskadin kokatuko gaitu. Gela honek bi espazio ditu; batean Euskal Autonomia Erkidegoan erakunde publikoek hedabideetara bideratu dituzten dirulaguntzei buruz egin diren ekarpen akademiko aipagarrienak daude bilduta eta horiek aurkeztuko dira, eta besteak, berriz, laguntza publikoen ebaluazio-prozesuen arloan murgiltzera eramango gaitu; hots, Eusko Jaurlaritzak urtero kaleratu duen "Hedabideak" deialdia ardatz hartuta gauzatu diren ebaluazio-lanak hartu eta horien errepaso patxadatsua egiteari ekingo zaio. Honaino lehen solairua osatzen duten lau gelen nondik norakoak. Horiek dira ikerketa honen arnasgune eta euskarri trinkoa. Baina prestatu den aterpe teorikoak badu bigarren solairu bat ere, eraikin osoari itxura edo izaera hibridoa ematen diona. Hibridoa esaten diogu ez delako edozein ikerketak behar duen marko teoriko hutsa osatu eta aurkeztera mugatzen baizik eta beste era bateko osagaiak, huts hutsean teorikoak ez direnak ere barne hartzen dituelako; hots, neurri batean ikergaiarekin zeharkako lotura estua duten beste arlo batzuk jaso eta aztertzen dituelako. Horiek ikergaia dagokion testuinguruan kokatzeko funtsezkoak direla uste da. Hau da, doktorego-tesi honek dakarren aterpe teorikoak izaera bikoitza du. Batetik, ikergaia ganoraz jantzi, kokatu eta garatzeko ezinbestean aintzat hartu beharreko teorien babesa, gordelekua eta erakusleihoa da, eta bestetik, espazioa eskaintzen zaie ikerketa-objektuaren nukleoa inguratzen duten beste dimentsio edo geruza batzuei ere; hala nola, hizkuntza-politikekin, euskarazko hedabideen historiarekin edota hedabideen kontsumoarekin zerikusia duten geruzei. Horiek aterpearen bigarren solairuan kokatu dira beste hiru gelatan banatuta. 1.- Bigarren solairuko lehen gela Euskara biziberritzeko ekimen instituzionala: hizkuntza-politikak deiturikoa da eta bertan, 1979ko Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutua onartu zenetik Eusko Jaurlaritzak egikaritu duen hizkuntza-politiken ibilbideari helduko zaio. Izan ere, Eusko Jaurlaritzaren urteroko diru-laguntza deialdietan xedetzat jasotako "euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatu" horren oinarrian dagoen asmo nagusia ondokoa da: euskaraz ari diren hedabideak euskararen biziberritzean modu eraginkorrean ekiteko bitartekoak, tresnak izan daitezen laguntzea. Hortaz, garrantzitsua litzateke Eusko Jaurlaritzan izan diren gobernuek urteetan euskararen egoeran eragiteko eratu dituzten arau, erakunde, egitasmo eta baliabideak aztertu eta aldi berean horien bilakaera jasotzea. Hortaz, gela honetan bi gune edo espazio nagusi bereziko dira: batetik, Jaurlaritzak lege, arau eta erakunde arloan gauzatutakoa biltzen duen espazioa edo gunea. Hementxe izango dira, besteak beste, Euskararen Erabilera Normalizatzeko 10/1982 Oinarrizko Legea, EITB, Euskararen Aholku Batzordea, HABE, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN), Elebide, Euskara 21 txostena, Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP), Euskararen Agenda Estrategikoa… eta beste hainbat. Bestetik, baliabide ekonomikoak; hau da, hizkuntza-politikak gauzatzeko, euskara sustatzeko erabilgarri izan diren aurrekontuen gunea dago: zenbat diru izan den eta izandakoa zertara bideratu den. Arreta nagusiki Eusko Jaurlaritzan jarriko da, baina horrekin batera, labur bada ere, gainontzeko administrazioek, hau da, foru-aldundiek eta udalek euskara sustatzeko izan dituzten aurrekontuak ere gainbegiratuko dira. Atala borobiltzeko, erakunde publikoetatik sustatu diren lege-esparruko ekimenen zein jarri diren baliabide ekonomikoen laguntzaz eta herritarren atxikimenduari esker euskarak izan duen bilakaeraren errepaso azkarra egingo da. Horretarako, azterketarako hautatu den 2005-2013 epealdian eskuragarri zeuden azken datu soziolinguistikoak baliatuko dira. 2.- Bigarren gela euskarazko prentsa idatziaren historiaren gordeleku gisa aurkeztu daiteke. Labur, zertzelada batzuk marraztuz burutuko da zeregina; beharrezkoa den zeregina. Izan ere, euskara hutsezko hedabide inprimatuen sektoreak Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 16 egun duen presentzia eta ezaugarriak ulertzeko lagungarria izateaz gain, agerian utziko digu 80ko hamarkadatik aurrera hedabideek eta diru-laguntzek bide paraleloak, elkarren ondokoak jorratu dituztela. Gela honen arakatzea 2013an, hau da, ikerketa honek mugatzat hartu duen urtean, euskarazko paperezkoek osatzen zuten argazkiaren xehetasunak garanduz borobilduko da. 3.- Eta aterpearen goiko solairuko bisita osatzeko geratzen zaigun hirugarren eta azken gelan, hedabide inprimatuen kontsumoak izan duen bilakaerari buruzko informazioa kokatu da, lau txokotan antolatu eta ordenatua: a.- Lehen txokoan, mundu zabalean paperezkoek izan duten bilakaeraren kronika laburra prestatu da. b.- Bigarrenean, Espainiako hedabide inprimatuen kontsumo-datuei erreparatu zaie. c.- Hirugarrenean, Euskal Autonomia Erkidegoan kaleratzen diren gaztelaniazko egunkarien zabalkunde datuak, joerak, irakurle-zifrak ditugu ikusgai. Derrigor gainbegiratu eta aztertu beharreko zenbakiak dira euskara hutsez ari diren hedabide inprimatuak zein testuingurutan dauden murgilduta ulertu eta interpretatzeko. d.- Laugarren txokoa oso-osorik euskarazkoen kontsumo-emaitzena da. Horren errepasoak agerian utziko du zailtasunak direla euskara hutsezko paperezko hedabideen kontsumo-datu zehatzak eskaintzeko, gehien gehienen kasuan ez delako irakurleak denboran zehar modu sistematiko, zehatz eta publikoan neurtzeko tresnarik erabiltzen. Zailtasunak zailtasun, 2005etik aurrera euskarazko hedabide inprimatuen kontsumoaren eta kontsumitzaileen argazki kuantitatiboa eta kualitatiboa osatzeko egin diren hainbat lan bildu eta horien ondorio nagusiak aurkeztuko dira. Orain arte azaldutakoa bi solairudun aterpeari ataritik begira egindako aurkezpena litzateke, ikuspegi orokorra. Beheko solairuak, izaera teoriko hutsa duenak eusten dio eraikinari, horrek ematen dio trinkotasuna; goikoak berriz dotoretu eta ikuspegia osatzeko balio du. Baina ez gaitezen atarian geratu, aterpea kontu eta mimo Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 18 kontuan hartuta, pentsatzekoa da sasoi hartan haizeak nortasun, norabide eta zeregin propioak aldarrikatzen zituen ikerkuntza-esparrua suspertzearen alde jotzen zuela. Mike Cormack ikerlari eskoziarraren arabera (Cormack, 2007) hizkuntza gutxituetako hedabideen ikerkuntza-arloko lehen urratsa Stephen H. Rigginsek eman zuen 1992an Ethnic Minority Media: An International Perspective izenburuko lanarekin. Gero, 1995etik aurrera etorri zen ikerkuntza-arloaren lehen loraldia; Britainia Handitik eta Irlandatik abiatu (Cormack 1995a eta 1995b; Watson 1996, 1997; Hourigan 1998) eta, ondoren, Europa mendebaldera zabaldu zena. Gure inguru hurbilean, aipatu 90eko hamarkadan bi arlok bereganatu zuten ikerlarien arreta eta ekoizpen zientifikoa; batetik, euskal kazetaritzari buruzko historiak (Díaz Noci, 1992, 1994, 1995a, 1997, 1999a) eta horrekin batera, tokian tokiko prentsak. Izan ere, tokiko argitalpenen esparruan gertatzen ari zen ugaltzeari3 loturik daude batik bat garai hartan kaleratu ziren hausnarketak eta antolatu ziren jardunaldiak4; hots, herri-aldizkarien izaerari, ezaugarriei edota erronkei heltzen zieten lanak hedatu ziren gehienbat (Aranzabal 1990, 1992, 1998; Irigoien 1992, 1993a, 1993b; Mendiguren 1992; Elkoroberezibar, 1991, 1992, 1993; Agirreazaldegi, 1993; Arana, 1998). Nabarmentzekoa hamarkada bukatzear zela aurkeztu zen euskarazko tokiko hedabideei buruzko lehen tesia (Aranguren, 1999). Ordutik, 2000. urtetik, biderkatu egin ziren hizkuntza gutxituetako hedabidegintza berezko izaera duen ezagutza-esparru bezala aztertzearen aldeko aldarrikapenak, eta esan daiteke ikergaiak mundu zabalean eragin duen interes akademikoak ez duela etenik izan. Horren lekuko, hizkuntza gutxituetako hedabidegintza objektutzat hartu duten egileen eta ekarpenen kopuruak erakutsitako bilakaera geroz eta handiagoa. Denborarekin, hizkuntzaren eta hedabideen 3 .- Arrasate Press aldizkaria kontsideratzen da tokian tokiko hedabidegintzaren arloan aitzindari; 1988an kaleratu zuten lehen aldiz. Urte horretatik biderkatu egin ziren hainbat herritan, bereziki Gipuzkoan, tokian tokiko aldizkariak sortu eta argitaratzeko saioak. Honen inguruko informazio osatuagoa dago euskara hutsezko prentsa idatziaren ibilbideari eskainitako atalean. 4 .- Hiru jardunaldi monografiko egin ziren Arrasaten hamarkadan zehar. Lehena 1991n Prentsa lokalari buruzko I jardunaldiak izenburupean, bigarrena 1993an Herri komunikabideei buruzko II Jardunaldiak izenarekin, eta hirugarrena 1998an Herri komunikabideei buruzko III jardunaldiak deiturikoa. Aterpe teorikoa 19 erabileraren arteko harremana aztertzeari ekin dioten hainbat lan garatu dira hizkuntza gutxituak dituzten testuinguruetan (Clément, Baker, Gordon eta Noels, 2005; Vincze, 2010; Moring et al. 2011). Azterketa horiek guztiek informazio aberatsa eskaini duten arren, zenbait egilek baieztatzen dute (Vincze, 2013) hizkuntzaren eta hedabideen erabileraren arteko loturaren nondik norakoak arakatzeko asmotan dabilen ikerketa-esparrua atariko fasean dagoela oraindik, eta lotura horri buruz lortu den ulerkuntza-maila nahikoa urria dela. Arestian adierazitakoari gehitu behar zaio, objektuak ikerketarako eskaini ditzakeen aukera guztiei erreparatuta, ikerketa honek hautatu duena, diru-laguntza publikoei loturikoa hain zuzen ez dela gogokoenetarikoa izan. Ez orain arte behintzat. Hamaikatxo gizarte-zientzialariren interesgune kutunenetarikoen zerrendan goi-goian kokatu dira betidanik hedabideen funtzioak eta eraginak (bilatutako eraginak eta bilatu edo nahi ez direnak), hedabideak erabiltzeko moduak eta eskainitako aukerak, hedabideen bidez zabaldutako mezuen edukiak eta audientziak neurtzeko bideak. Baina ez da beste horrenbeste gertatu hedabideen eta diru-laguntza publikoen arteko harremanarekin. Eguneroko prentsari eta aldizkako argitalpenei bideratutako dirulaguntza publikoek tradizio historiko luzea, anitza eta aberatsa duten arren, ez dira apenas ikertu eta egindako lanak, urriak izateaz gain, atzo goizekoak ditugula gaineratu daiteke. Ez da lan honen helburua horren zergatietan sakontzea, baina hipotesi moduan planteatu daiteke hizkuntza gutxituetako hedabideei buruz plazaratutako ikerketa gehientsuenek, ez bada guztiek, oraindik ere kezka edo galdera bikoitzari erantzuteko nahia dutela oinarrian; ondoko galderari edo kezkari alegia: ⦁ zein ekarpen egiten diote hizkuntza gutxituetan ari diren hedabideek hizkuntzari berari eta horrekin batera, ⦁ nola erabili daitezke hedabideak hizkuntza gutxituak biziberritzen laguntzeko. Galdera bikoitzari erantzuteko nahia, gainera, areagotu egin da bizi ditugun globalizazio garaiotan. Izan ere, ikusteko dago munduko bazter guztietara iritsi den fenomenoak hizkuntza gutxituei nola eragin diezaiekeen. Batzuen ustez, globalizazioak Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 20 Ikerketa ahalegina aurretik aurkeztutako galdera edo kezka bikoitz horretara bideratzeak itzal handia egin dio hizkuntza gutxituetako hedabideen esparruan aztergai izan daitekeen beste edozein interesguneri. Baieztapen honekin bukatzen den sarrerak atea zabaltzen dio ikerketaren marko teorikoa osatzeko zereginari. 2.1.1. HEDABIDEEN AZTERKETAK JORRATU DUEN BIDEA Marko edo aterpe teorikoaren atarikoan aipatu da hedabideek hartzaileen jokabidean eta pentsamoldean izandako eraginak eta eragin horren neurriak, Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 22 Hortaz, Lasswellek estimulu→erantzuna eskema konduktistari jarraitu eta komunikazioa goitik beherako prozesua dela baieztatuko du, beti efektuak lortzen dituen prozesua. Eragin zuzenaren paradigmaren garapenean zerikusi handia izan zuen lehen mundu gerrak. Iñaki Zabaletak baieztatu duenez, "Gerra-garaian mezuak eta edukiak zorrozki aztertu ziren, propagandaren teknikak ezagutu eta hauen eragina jendearengan zein izan zitekeen neurtzeko" (Zabaleta, 1997: 24). Teoria hipodermikoa behar bezala ulertzeko funtsezkoa da masa gizartearen kontzeptua; izan ere, orduko ikuspegiaren arabera, entzuleria itsu-itsuan erantzuten duen jomuga amorfo baten moduan kontsideratu daiteke. Armand eta Michèle Mattelartek diotenez, "L´audience est envisageé comme une cible amorphe qui obéit aveuglément au schéma stimulus-réponse" (Mattelart eta Mattelart, 1995: 19). Masa elkar ezagutzen ez duten pertsonaz osaturik dago, bata bestearengandik bakandurik daudenak eta elkarrekiko harremanik ez dutenak; horrez gain, masek ez dute tradiziorik, portaera-araurik, liderrik ezta antolaketa-egiturarik ere. Ezaugarri horiek guztiak abiapuntutzat hartuta, erraz ondoriozta daiteke hedabideei aitortutako botere ahalguztiduna "(…) para cambiar opiniones y creencias, moldear activamente la conducta y producir transformaciones en los sistemas políticos, incluso frente a la voluntad de los miembros de la sociedad" (Roa Fernández, 1989: 73). Betiere, medioak eta edukiak kontrolatzen dituztenen desioen arabera. Planteamendu horretatik abiatuta, Lasswellek hiru funtzio nagusi egokitu zizkion komunikazio prozesuari. Batetik, ingurunea gainbegiratzea edo zaintzea. Horretarako, inguruneari buruzko informazioa bildu eta banatu egingo litzateke. Bigarrenik, gizarteko atal ezberdinak korrelazioan, harremanetan jartzea inguruneari emango dioten erantzuna antolatzeko. Funtzio hori lortzeko, ingurunetik bildutako informazioa interpretatu egiten da, eta horrekin batera nola jokatu iradokitzen da. Hirugarrenik, gizarte oinordetzaren transmisio-funtzioa. Horri esker, belaunaldiz belaunaldi "komunikatzen" da gizarte batean nagusi den arau- eta balio-bilduma. 2.1.1.2. ERAGIN MUGATUAREN PARADIGMA Hurrengo hiru hamarkadetan, 1940tik 1970era gutxi gora behera, zalantzan jarriko da aurrekoan nagusitu zen eragin ahalguztidunaren ikuspegia, eta horren ordez, eragin mugatuaren teoria mamitu eta defendatuko dute. Hovland5, Lazarsfeld, Katz, Berelson, Merton eta Klapper ditugu sasoi honetako egile aipagarrienak. Paul F. Lazarsfeldek, Bernard Berelsonek eta Hazel Gaudet egileek jarri zituzten paradigma berriaren funtsezko oinarriak The People´s Choice6 izenburuko lana argitaratu zenean (1944). Hautesleek botoa emateko orduan nola jokatzen zuten ikertzeari ekin zioten, eta ikusi zuten hedabideek uste baino askoz eragin txikiagoa zutela boto-emaileen iritzietan eta jarreretan. Lanak agerian utzi zuen iritzi eta jarreretan eragin nahi izan ezkero edo horiek aldatu nahi izan ezkero, askoz eraginkorragoa zela pertsonen arteko komunikazioa hedabideen bidezkoa baino; besteak beste, hautesleek modu selektiboan erabiltzen zituztelako hedabideak. Garai honetako ikerlariek talde egituren, iritzi-liderren eta harreman pertsonalen garrantzia azpimarratu zuten hedabideen eragina aztertu eta azaltzeko orduan. Horrez gain, komunikazio-prozesuak betetzen dituen zereginen bilduma zabalduz joan zen, Lasswellek aldarrikaturiko hiru funtzioei laugarren bat gehitu ziotelako: entertainment edo entretenimendua7. Gainera, funtzio agerikoak8, ezkutuak9 eta disfuntzioak10 bereizi zituzten. 5 .- Carl Hovland egilea garai honetan kokatzen bada ere ezin da eragin mugaturen teoriaren defendatzailetzat hartu. Izan ere, Hovlandek Bigarren Mundu Gerraren garaian burutu zituen laborategiko ikerketek bat egiten zuten Harold Lasswellen ikuspegi konduktistarekin. 6 .- Ikerketa honetan, 1940an Estatu Batuetako presidentea aukeratzeko hauteskunde-kanpainan botoemaileek nola lantzen duten boto-erabakia arakatu zuten; azken batean, jakin nahi zuten zeintzuk diren jarrera politiko desberdinen oinarrian dauden motibazioak, zeintzuk diren horretan eragiten duten faktoreak. Horretarako, Lazarsfeldek, Berelsonek eta Gaudetek Ohioko Erie County konterrian egin zuten lana 600 hauteslerekin. 7 .- Laugarren funtzioa, "entertainment" delakoa Charles Robert Wright soziologoak gehitu zuen 1959an. 8 .- Funtzio agerikoak lirateke sisteman parte hartzen dutenek desiratzen dituztenak. 9 .- Ageriko funtzioekin alderatuta, hauek desiratzen ez direnak izango lirateke. 10 .- Disfuntzioak ulertzen dira sistema batera egokitzeko dauden eragozpen bezala. Esaterako, disfuntzio narkotizatzaileak (gizakien) apatia politikoa eragingo luke, masa-hedabideak erabiliz gero gutxitu egiten delako antolatutako gizarte-ekintzari eskaintzen zaion denbora. Hau da, inguruko munduaz interesa duena eta informatuta dagoena pozik egon daiteke interesa eta informazioa dituelako, baina ez da konturatuko ez duela erabakirik hartzen eta ez duela jokatzen; ez delako gauza bera arazo bat konpontzeaz pentsatzea eta arazoa konpontzeko zerbait egitea (Lazarsfeld eta Merton, 1948). Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 24 Komunikazioa ulertu eta azaltzeko eredu berriaren arabera, beraz, hedabideen edukiak ez dira iristen audientziako kide guztiengana, baizik eta nagusiki horietan arreta gehien jartzen dutenengana, iritzi-liderra deituko diotenengana. Iritzi-liderrak dira hedabideetatik zabaldutako edukiak gehien jarraitzen dituzten pertsonak, egunkariak gehien irakurtzen dituztenak edota irratia gehien entzuten dutenak. Horrekin batera uste da iritzi-liderrek modu selektiboan hautatzen dituztela hedabideak. Hala, komunikazio-prozesua bi urratsetan gauzatuko litzateke, hortik dator two step flow izena. Lehenengo urratsean, mezua hedabideetatik liderrengana iristen da eta, ondoren, bigarren urratsean horiengandik lider ez direnengana, hedabideak neurri apalagoan jarraitzen dituztenengana, gizartean hain aktibo ez diren beste sektore batzuetako kideengana. Ondorioz, hedabideek ez dute efektu zuzenik lortuko hartzaileengan. Bestalde, iritzi-liderraren teoriarekin bat egiten duen beste ekarpen bat ere aipatu behar da, Kurt Lewin psikologoarena hain zuzen. Lewini taldearen portaerak eta pertsuasio-estrategiak interesatzen zitzaizkion. Berak landu zuen gate-keeper kontzeptua (1947). Gate-keeper esango zaio hedabideetatik iritsitako informazioa jaso eta kontrolatu dezakeen pertsonari; hortaz, erraz ondoriozta daiteke iritzi-liderrek askotan gate-keeper zeregina betetzen dutela. Esandakoak esanda, agerikoa da eragin mugatuaren teoriaren oinarrian dagoen gizarte-ikuspegiak ez duela zerikusirik teoria hipodermikoa edo balaren teoria babesten zuenarekin. Dagoeneko gizartea ez da ulertuko harremanetarako aukerarik ez duten pertsona isolatuez osaturik. Orain harreman-sareak dira garrantzitsu, gizaki bakoitzarentzat esanguratsuak diren harreman-sareak. Bereziki talde primarioak lirateke, eta horietan funtsezko zeregina izango lukete iritzi-liderrek. Eragin mugatuaren bide bera jorratzeari ekin zion Klapperrek ere hirurogeiko hamarkadako lehen erdialdean. Bere esanetan, masa hedabideak ez dira audientziaren jokabideak eta jarrerak aldatzeko kausa bakarra ezta beharrezkoa ere. Horrez gain, Klapperrek defendatuko du hedabideek, zerbait lortzekotan, aurretik zeuden jarrerak indartzea lortzen dutela, eta ez aldaketak eragitea. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 26 desberdinak zerbitzatzeko gai ziren tresna neutralak" (Zabaleta: 1997: 28). Ondorioz, ikerkuntza administratiboak arreta audientzian, hedabideen edukietan eta eraginetan jartzen du. Adornok ordezkatzen duen eredua komunikazio-ikerkuntza kritikoa da. Bere iritziz testuinguru sozial eta historiko zehatz batean kokaturik dauden hedabideen eragina Lazarsfeldek uste zuena baino garrantzitsuagoa da, "(…) eta, horregatik, ikerkuntza kritikoak `komunikabideen paper orokorra sisteman´ erreibindikatzen zuen" (Zabaleta, 1997: 28). 2.1.1.4. ERAGIN INDARTSUAREN ITZULERA 1970etik aurrerako urteetan, hainbat ikuspegitatik heldu zitzaion hedabideen eragina azaltzeari (konduktuala, afektiboa, psikologikoa edota kognitiboa) baina, edozein kasutan, hasierako planteamendura, powerful media delakora itzultzeko joera nagusitu zen; hots, hedabideen eragina indartsua eta iraunkorra dela aldarrikatzen duen planteamendua defendatuko da berriz ere12. Ziaboga horretan zerikusi handia izan zuen telebistaren agerpenak eta zabalkundeak. Baieztatutakoaren erakusle 60ko hamarkadaren amaieratik gorpuztuz joan ziren hainbat eredu teoriko, esaterako isiltasunaren espirala (Noelle Neumann, 1973), agenda-setting edo agenda-ezarpena, (Mc Combs eta Shaw 1972, Becker, 1982), knowledge-gap edo ezagutzaren hutsunea (Tichenor-Donohue eta Olien, 1970) eta kultiboaren edo ereitearen teoria (Gerbner, 1976). Hala ere, ezin esan bolada honetan orratz hipodermikoaren argudioekin osoosorik bat egiten denik, badelako bereizketarako ñabardura azpimarragarria. Dagoeneko ez da esango hedabideen eragina horien erretorika edo mezu zuzenaren bidez lortzen denik, baizik eta eragina epe luzera lortzen dutela defendatuko da. Hau da, garai honetan aldarrikatzen da hedabideek denboran zehar sortzen dituzten irudien bidez eta mundua ulertzeko eraikitzen dituzten ikuspegien bidez lortzen dutela eragitea. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 28 Azkar-azkar gainbegiratu ditugun ereduak ikusita, ikerketa-lan hau gorpuztu eta babesteko erabiliko diren ekarpen teoriko nagusiei heltzeko unea iritsi da. Hedabideen eragina ulertu eta azaltzeko landu ziren ekarpenak dira. Biak ala biak azpimarragarriak hizkuntza gutxituetan ari diren hedabideei erreparatuta izan ditzaketen interes eta Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 30 Uses and Gratifications edo erabilera eta sarien teoria babestu eta elikatu duten egileen esanetan (Palmgreen, Wenner eta Rosengren, 1985; Rubin, 2002) gizakiok beharrak asebetetzeko, helburuak eskuratzeko erabiltzen ditugu hedabideak; azken batean, saria eskuratzeko. Hortaz, beharrizanaren kontzeptua litzateke teoria honen ardatza, eta teoria bera zenbait uste edo baieztapenei helduta garatzen da. Batetik, uste da publikoa gai dela dituen beharrizanak identifikatzeko eta horiek asebete nahi dituela ahalik eta saririk onenak eskuratuz. Bigarrenik, uste da hartzaileak, publikoak modu aktiboan jokatzen duela hedabideei dagokienez; hau da, modu selektiboan eta kontzientean hautatzen duela hedabide bat edo beste bat, eta hedabide bakoitzean produktu bat edo beste bat; betiere, behar jakin bat asetzeko (saria izateko). Eta azkenik, ontzat ematen da hedabideekin batera badirela saria Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 32 XXI. mendearen bigarren hamarkadan sartuta gauden egoeratik begiratuta, agerikoa da aurretik azaldutako lau kategoria horiek harremanetan jarri daitezkeela hizkuntza gutxituetako hedabideek bete ditzaketen zereginekin14. Baina zer diren kontuak, formulazio horiek guztiak mahairatu ziren sasoian, hizkuntza gutxituetako hedabideen ikerkuntzak oraindik lehen urratsa egin gabe zeukan. Uses and Gratifications teoriara egindako hurbilketa honi amaiera emateko esan, azken urteetan teknologia berrietan oinarritutako hedabideek izan duten bilakaerak ikuspegiaren berrikusketa behartu eta ekarri duela. Esandakoaren erakusle garbia da Shyam Sundar eta Anthony Limperos ikerlariek proposaturiko sarien tipologia. Egileok lau sari-iturri bereizten dituzte: edukien euskarria, ekimena (hau da, prosumer edo eduki sortzailea izateko aukera), interakzioa/elkarrekintza eta, azkenik, nabigagarritasuna (Sundar eta Limperos, 2013: 512-517). Uses and Gratifications teoriaren jatorrizko planteamenduarekin alderatuta, berrikuntza dago orain. Katz, Blumler eta Gurevitchek hartzaileak berezko behar zabal batzuk zituela argudiatzen zuten bitartean (adibidez, informazio-beharra), Sunder eta Limperosek baieztatuko dute teknologia berriek eragina izan dezaketela beharretan, horiek itxuratuz eta ondorioz, sari berriak eta bereiziak sorraraziz eta eskainiz. 2.1.1.6. IKERKETA KULTURALAK (CULTURAL STUDIES) Korronte hau joan den mendeko hirurogeiko hamarkadan hasi zen itxura hartzen eta zabaltzen. Lehen aztarnak 1964an kokatu daitezke, Birminghameko Unibertsitatean sortutako Centre of Contemporary Cultural Studies (CCCS) ikergunearen inguruan. Lau egile hartu dira aipatu behar dira sortzaile gisa: Richard Hoggart15, Rymond Williams16, Edward P. Thompson17 eta Stuart Hall18. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 34 Definizioan hedabideak era esplizituan aipatzen ez badira ere, agerikoa da gizarte bateko harremanak adierazteko erakundeak diren heinean, eta gizarteko egindako banaketa kritikatuko du. Bigarrenean, hezkuntza eta komunikazio-sistemek gizarte-aldaketa prozesuetan duten zeregina azpimarratuko du. 17 .- Langile-klasearen soziohistoriari buruzko hausnarketa egingo du bere lanik ezagunenean: The making of the English Work Class (1963). Williamsek bezala, historia ulertuko du klase sozialen arteko borroken eta kultura eta ekonomiaren arteko interakzioaren emaitza bezala. 18 .- Hoggartekin batera zuzendu zuen CCCS 1964tik. Urte berean argitaratu zuen Paddy Whannelekin batera idatzitako The Popular Arts. Lan horretan goi-mailako kultura eta behe-mailako kultura aztertzen ditu jazz musika baliatuz. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 36 20 .- Lan etnografikoa da, Londreseko hamazortzi familia aukeratu zituzten, gehienak langileak edo klase ertain-baxukoak. Morleyk horien etxeko testuinguruan kokatuta burutu zuen lana. Telebistaren inguruan biltzen diren familietan garatu daitezkeen elkarrekintzak aztertu zituen, esaterako, familiako kide bakoitzak pantailan ikusitakoaz egiten zituen irakurketak, harrera-portaerak, programak aukeratzeko orduan nola gauzatzen zen erabakia eta abar. Bi urte geroago, 1980an, "The Nationwide"Audience: Structure and Decoding izenburuko lana argitaratu zuen, eta bertan Nationwide izeneko saioaren kontsumo-baldintzak aztertzeari ekin zion; hau da, audientzia desberdinek nola egiten zuten saioaren dekodifikazioa aztertu zuen. Morleyk uste baitzuen talde-testuinguruak desberdinak direnean, horietatik sortutako dekodifikazioak ere desberdinak izan daitezkeela. Adibidez, kontsumoa etxe barruko testuinguruan edo laneko testuinguruan izateak modu desberdinetan interpretatzea ekarri dezakeela pentsatzen zuen. Uste horrek bidea zabaldu zion 1986an argitaratu zuen lanari: Family Television: Cultural Power and Domestic Leisure. "Fue más allá de las preocupaciones de The Nationwide Audience, para considerar no simplemente la producción de diferentes descodificaciones sino también el papel más general de la televisión dentro de las relaciones domésticas" (Barker eta Beezer,1994: 151). Morleyren ondorioa da saio desberdinak ikusteko moduak eta horiei arreta jartzeko moduak desberdinak direla familia barruan betetzen diren rolen arabera. . Cultural Studies korrontearen egungo egoerari dagokionez, zenbait egileren ustez, hazkunde-krisian murgilduta dago (Reynoso, 2000); ezagutza-arloaren nondik norakoak eta beronen mugak zeintzuk diren definitzean dagoen zehaztasun-faltak eragindako krisia litzateke. Hori dela eta, hasierako iturrietara, jatorrizkoetara itzultzeko beharra aldarrikatzen da. Egoera horrela, Cultural Studies korrontea gaur egun, eraberritze ahaleginean murgilduta dagoela esan daiteke; hausnarketa, birformulazio, eztabaida eta zenbait kasutan kritika erradikala egiteko sasoian. 2.1.2.HIZKUNTZA GUTXITUETAN ARI DIREN HEDABIDEEN AZTERKETA Hizkuntza gutxituetan ari diren hedabideen ikerkuntzak denbora behar izan du nortasun eta ezaugarri propioak, berezko ezaugarriak dituen ikerkuntza-esparru bezala onartua izateko. Hedabideen eraginari buruz landu den kapituluaren sarreran agertu bezala, ikerkuntza-esparru honen lehendabiziko urratsak 1980ko hamarkadan kokatu daitezke. 2.1.2.1. LEHEN URRATSAK: MANY VOICES, ONE WORLD ABIAPUNTU 1980an, Many Voices, One World txostena prestatu zuen UNESCO erakundeak, gerora Mac Bride txostena bezala ezagunagoa bilakatu dena. Izaera politikointelektuala duen testuan informazioaren eta komunikazioaren ordena berria ezartzeko aldarria egiten da; helburutzat garaiko desorekak gainditu eta bakea eta giza garapena sustatzea izango lukeena. Horretarako, Mac Bride txostenak 82 gomendio Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 38 Hortaz, hedabideek zeregina izango lukete identitate kulturala sustatzeko orduan. Bestalde, Mac Bride txostenak argia ikusi zuen garaian, hizkuntza gutxituen gaia agenda politikoan sartu zen, gutxienez Europako mendebaldean. Horren erakusle lirateke 1982an Europako Parlamentuaren babesean hizkuntza-aniztasunaren alde lan egiteko xedez sortutako EBLUL (European Bureau for Lesser Used Languages) eta 1987an Europar Batzordearen eskutik jaio zen Mercator, hizkuntza gutxituen arloko informazio trukerako eta elkarlanerako foroa (Cormack, 2007). Bost urtera, 1992an, beste mugarri bat ezarriko da: Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna21. Testuak hizkuntza horiek22 babesteko eguneroko bizitzan sustatu beharreko neurri zehatzak biltzen ditu; esaterako, Estatu sinatzaileek hizkuntza horietan eskaini behar dituzten hezkuntza-zerbitzuak, administrazio arlokoak eta komunikaziozerbitzuak (prentsa, irratia eta telebista). Cormacken arabera, gutunak "(…) has tried to build minority languages into the structure of the `New Europe´" (Cormack 2007: 3). Lortu duen ala ez beste eztabaidagai bat da, baina ikerketa honi dagokionez, hedabideen inguruan jasotzen duen edukia interesatzen zaigu. Hala, 11. artikuluan ditugu agintari publikoek hartu beharko lituzketen konpromisoak. Artikulua luzea den arren, mamitsua ere bada, eta horregatik merezi du bere osotasunean jasotzea. "11. Artikulua – Komunikabideak 1. Aldeek zenbait konpromiso hartu dituzte eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetako hiztunei dagokienez, hizkuntzok erabiltzen diren lurraldeetan, hizkuntza bakoitzaren egoeraren arabera, eta agintari publikoak, modu zuzenean edo zeharkakoan, arlo horretan boterea edo eginkizunen bat duten neurrian, beti ere komunikabideen independentzia eta autonomia printzipioak errespetatuz. Konpromisoak hauek dira: a) irratia eta telebista zerbitzu publikoak diren neurrian: I)gutxienez irrati-estazio eta telebista-kate bana sortzea eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetan; edo II) eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetan gutxienez irratiestazio eta telebista-kate bana sortzea sustatu eta/edo erraztea; edo III) beharrezkoak diren xedapenak ematea difusioaren arduradunek eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetan egindako emisioak programatu ditzaten; b) I) eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetan gutxienez irratiestazio bat sortzea sustatu eta/edo erraztea; edo II) irrati-programak eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetan modu erregularrean emititzea sustatu eta/edo erraztea c) I) eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetan gutxienez telebistakate bat sortzea sustatu eta/edo erraztea; edo II) telebista-programak eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetan modu erregularrean zabaltzea sustatu eta/edo erraztea d) eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetako egindako entzunezko eta ikus-entzunezko materialen ekoizpena eta zabalkundea sustatu eta/edo erraztea; 22 .- Gutunak lehen zatian, xedapen orokorretan, argitzen du eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntza aipatzerakoan ondokoaz ari dela: Estatu bateko lurraldean bertako biztanleek, Estatuko biztanleriaren barruan gutxiengoa izanik, tradizioz hitz egiten dituztenak eta horrez gain, zehazten du hizkuntzok ez direla Estatu horretako hizkuntza ofizialak izango. Gainera ez ditu eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzen barruan sartzen Estatuko hizkuntza ofizialaren dialektoak, ez etorkinen hizkuntzak. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 40 e) I) eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetan gutxienez prentsaorgano23 bat sortu eta/edo mantentzea sustatu eta/ edo erraztea; edo II) prentsa-artikuluak eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetan modu erregularrean argitaratzea sustatu eta/edo erraztea f) I) eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzak erabiltzen dituzten komunikabideen kostu osagarriak estaltzea, legeak komunikabideentzat, orokorrean, finantza-laguntzarik ezarrita duenean; edo II) dauden finantza-laguntzak eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetan sortutako ikus-entzunezko ekoizpenei ematea; g) eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzan lan egiten duten komunikabideentzako kazetarien eta beste langile batzuen prestakuntza bultzatzea. 2. Aldeak konpromisoa hartu dute eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntza edo antzekoa duten hurbileko herrialdeetako biztanleek irrati- eta telebista-emisioak modu zuzenean jasotzeko askatasuna izango dutela bermatzeko, bai eta hurbileko herrialdeek hizkuntza horretan egin ditzaketen irrati- eta telebista-emisioen aurka ez egiteko ere. Konpromisoa hartu dute, bestalde, eskualdeetako edo eremu urriko hizkunta batean edo antzekoan sortutako informazioaren adierazpen-askatasuna eta horren zirkulazio askea dela-eta idatzizko prentsari ez zaiola inolako murrizketarik ezarriko zaintzeko. Aipatutako askatasunak erabiltzeak betebeharrak eta erantzukizunak dakartza, eta legez ezarritako zenbait formalitate, baldintza, murriztapen edo zehapenen menpe egon daiteke. Horiek guztiak beharrezko neurriak dira, gizarte demokratiko batean, segurtasun nazionalerako, lurraldeosotasunerako edo segurtasun publikorako, ordenaren defentsarako eta krimenaren prebentziorako, osasunaren edo moralaren babeserako, hurkoaren ospearen eta eskubideen babeserako, isilpeko informazioak zabaltzea eragozteko, edo botere judizialaren agintea edo inpartzialtasuna bermatzeko. 3.- Aldeek konpromisoa hartu dute eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetako hiztunen interesak ordezkatuta egon daitezen edo aintzat har daitezen komunikabideen askatasuna eta pluraltasuna bermatzeko egitekoa duen legearekin bat sor daitezkeen egituretan" (Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna, 1992: 8-9). Komunikabideak xedetzat hartzen dituen 11. artikuluan, nagusi dira ikusentzunezkoen arloan hartutako konpromisoak, baina badira idatzizkoen arlokoak ere. Horien kasuan, bi eratako konpromisoak ezartzen ditu: batetik, horien sorrerara edota mantentzera bideratutakoak, eta bigarrenik, hizkuntza gutxituetan landutako prentsa- 23 .- Jatorrizko bertsioa, 1992koa, ingelesez eta frantsesez prestatu zen. Ingelesezko bertsioan "newspaper" ageri da, frantsesezkoan berriz, "organe de presse". artikuluen argitalpenera bideratutakoak. Deigarria eta esanguratsua da bien arteko lotura "edo"24 juntagailua erabiliz egiten dela. Zenbait egileren ustez, Mike Cormack esaterako (2007), hala egiteak aukera ematen du prentsa-organo bat sortu edo mantentzeko konpromisotik "ihes egiteko"; eta horren ordez, hizkuntza gutxituetan argitaratutako prentsa-artikuluetara mugatzeko ekimena. Bi konpromiso horiez gain, hedabideen egoera ekonomikoari begiratzen dioten konpromisoak daude, laguntza ekonomikoen bidez gauzatu daitezkeenak; eta, azkenik, hizkuntza gutxituetako hedabideetan ari diren langileen prestakuntza sustatzeari begira dauden konpromisoak ere jasotzen ditu testuak. Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunak abiapuntua jarri zien hizkuntza gutxituak arreta espezifikoa eta sustapen proaktiboa behar dutela aldarrikatzeko gerora landu eta sinatu diren beste hainbat aldarrikapen, adierazpen eta ekimenei. Hor da, adibidez, 1996ko Hizkuntza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala (Bartzelonako aldarrikapena). Hedabideen inguruko edukia IV. atalean dago. Edukiari dagokionez, Gutunaren bide bertsutik jotzen du, baina bada azpimarragarria den berrikuntza. Izan ere, Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsalak "teknologia aurreratuetan" gauzatzen diren hedabideak ere kontuan hartzen ditu25: "35. artikula Hizkuntz komunitate orok26 eskubidea dauka erabakitzeko zein mailatako presentzia izan behar duen bere hizkuntzak bere lurraldeko komunikabideetan, hala tokikoak eta tradizionalak, nola irismen handiago eta teknologia aurreratuagokoetan, erabiltzen den hedapen eta igorpen-sistemari begiratu gabe. 24 .- Ingelesezko bertsioan or juntagailua ageri da eta frantsesezkoan ou juntagailua. 25 .- Deklarazio Unibertsalaren IV. atalaren izenburua ondokoa da: "Komunikabideak eta teknologia berriak". Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunean ez da halakorik agertzen, eta erraz ulertu daiteke kontuan hartzen badugu 1992an sinatutakoa dela, hau da, digitalizazioaren, teknologia berrien aroa hastapenetan zegoen urtean. Sasoi hartan, oraindik ez zen esparru horrek hartuko zuen neurri eta garapenaren usainik hartzen. 26 .- Testuak lehen artikuluan zehazten du nola ulertu behar den hizkuntza-komunitatea. Honelaxe dio: "Deklarazio honetan hizkuntza komunitatea aipatzean esan nahi da edozein gizarte, historian zehar lureremu zehatz batean eremua errekonozitua izan ala ez finkatua, bere burua herritzat daukana, eta hizkuntza komun bat garatu duena kideen arteko komunikazio naturalaren eta kultur kohesioaren bidetzat. Lurralde bateko berezko hizkuntza edo hizkuntza propioa deizioekin, lurralde horretan historian zehar ezarritako komunitatearen mintzairari egiten zaio erreferentzia". Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 42 36. artikulua Hizkuntz komunitate orok eskubidea dauka behar diren baliabide pertsonal eta material guztiak eskura izateko ziurtatu ahal izateko bere hizkuntzaren eta kultur autoadierazpenaren presentzia non adinakoa izan dadin bere lurraldeko komunikabideetan: modu egokian hezitako giza baliabideak, diru-iturriak, totalak27 eta ekipamendu, baliabide teknologiko ohiko zein berritzaileak"(Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsala, IV. atala: 35-36 artikuluak). Arestiko 36. artikuluan beste faktore batzuen artean diru-iturriak aipatzen dira, eskuragarri izan beharreko baliabide material gisa ulertuta, hedabideetan hizkuntza gutxituaren presentzia bermatzeko baliabide gisa ulertuta. Baina Gutunean ez bezala, Bartzelonako deklarazioak ez du zehazten agintari publikoei zer betebehar dagokien diru-iturri horiek lortzeko edo ziurtatzeko. Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna eta Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsala aldarrikatu ondoren, kultur-aniztasuna sustatzeko beste hainbat ekimen eta biltzar etorri ziren. Horien artean aipatu daitezke UNESCO erakundeak 1998an Stockholmen burutu zuen garapenerako kultura-politikei buruzko goi-bilera eta, hiru urtera, 2001eko azaroaren 2an, Parisen onartu zuen kulturaaniztasunari buruzko aldarrikapen unibertsala. Testuaren sinatzaileek, aldarrikapenak jasotakoa praktikan bete dadin neurri egokiak ezartzeko konpromisoa hartzeaz gain, hogei helburu zehaztu zituzten eta horietatik 12.a hedabideei dagokie. Honelaxe dio: "Suspertzea komunikabideetan eta nazioarteko informazio-sareetan eduki dibertsifikatuak agertu eta zabalduko direla eta, asmo horrekin, irrati eta telebista bidezko komunikazioaren zerbitzu publikoen kalitatezko ikus-entzunezko produktuak ekoizteko zeregina bultzatzea, produktuon zabalkuntza bideratuko duten mekanismo kooperatiboen sorrerari berebiziko arreta eginez"(UNESCO, 2001)28. Paragrafo horretan, deigarria da ez dela hedabide inprimatuei buruzko erreferentzia zuzenik, bai ordea ikus-entzunezko hedabide eta ekoizpenei buruzkoa. Hala ere, pentsa daiteke inprimatuak ere hortxe daudela, "eduki dibertsifikatuak komunikabideetan agertu eta zabalduko direla" dioenean. Gure inguru hurbilean, berriz, euskarak normalizazioaren edo, nahiago bada, biziberritze-prozesuaren bideari ekiteko jarri zen lehen oinarri sendoa 1982ko azaroaren 24ko Euskararen Legea da. Egitura demokratikoak eraikitzen hasteko sasoian adostu zuten testuak ondoren taxutu eta garatu diren hizkuntzaren inguruko erabaki eta planen habe nagusiak finkatu zituen; azken batean, hizkuntza-politiken habe nagusiak. Ikerketa-lan honek kapitulu osoa eskaintzen dio horri29, Euskararen Legetik hasi eta 2013 bitartean Euskal Autonomia Erkidegoan Eusko Jaurlaritzak euskara biziberritzeko onartu eta martxan jarri dituen egitasmo garrantzitsuenei, hala nola, 1998ko Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia eta 2012an Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak bere egin zuen Euskara Sustatzeko Ekintza Plana30. Batean zein bestean, hedabideak sektore estrategikotzat jotzen dira hizkuntzaren normalizazioari dagokionez, haien ekarpena ezinbestekoa dela ziurtatzen da eta etorkizunera begirako hainbat erronka zehazten dira. 2.1.2.2. IKERKETA-EREMU BERRIA LORATZEKO BIDEAN: JOSHUA FISHMAN ETA STEPHEN H. RIGGINS EGILEEN EKARPENAK Laurogeiko hamarkadatik lege-arloan eta kudeaketa-politikoaren eremuan mamitzen diren egitasmoekin batera, hizkuntza gutxituak ardatz gisa hartzen dituen ekoizpen akademikoaren loraldia izango da. Richard Bourhis ikerlari kanadarrak, esaterako, garai hartan baieztatu zuen hedabideak eta produktu kulturalak garrantzitsuak direla hizkuntza gutxitua duen komunitate baten bizindar etnolingustikoa zein den jakiteko (Bourhis, 1981). Baina arloko ikerketaren abiapuntua ezarri zuen lan bat aipatu beharko balitz, dudarik gabe, Joshua Fishman soziolinguistak idatzi eta 1991n argitaratutako Reversing Language Shift litzateke. Abiapuntu ez ezik, ondoren etorri ziren beste hainbat lanen pizgarri ere bilakatu zela gaineratu daiteke. 29 .- Kontsultatu Euskara biziberritzeko ekimen instituzionala: hizkuntza-politikak izeneko atala. 30 .- Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) birritan berretsi zuen Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak. Lehena, 2012an, Patxi López sozialista lehendakari zela. Baina legegintzaldi hura aurreikusitakoa baino lehenago amaitu zen; hortaz, ez zen astirik izan ESEP Legebiltzarrera eramateko. Urte hartako hauteskundeen ondoren, Iñigo Urkullu lehendakari izendatuta, Gobernu Kontseiluak berriro bere egin zuen ESEP, eta Legebiltzarrak beste horrenbeste 2013ko irailaren 11n. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 44 31 .- GIDS eskalako zortzigarren mailan hizkuntza galbidean dago, ia desagertzear, zaharrenek bakarrik hitz egiten dute. Zazpigarrenean, zenbait gaztek hizkuntza ikasteari ekiten diote, baina kasu honetan ere, desagertzeko bidean da. Seigarren mailatik gora zabaltzen da hizkuntza berreskuratzeko aukera. Laugarren mailan, esaterako, hezkuntza-sisteman erabiltzen da; hirugarrenean, lan eta merkataritzaren arloan; bigarrenean, erakundeetan eta hedabideetan, eta azkenik, eskalako lehen maila hizkuntzaren biziberritzea ordezkatzen duena litzateke, maila horretan hizkuntza gutxitua lurralde osoan nagusi den hizkuntzaren ia ia parean legokeelako. 32 .- Antzeko planteamendua defendatzen dute beste zenbait egilek ere. Horien arabera, hedabideak garrantzitsuak izan daitezke hizkuntza baten biziberritze-prozesuaren azken etapetan, baina ez hasierakoetan. Brigitta Busch irakasle eta ikerlariak esaterako, The virtual Square izeneko artikuluan bat egiten du Fishmanen ikuspegiarekin; bere hitzetan, hedabideen eragina gehiago da lehen hizkuntzaren transmisioa oztopatzekoa, berau sustatzekoa baino (Busch 2001: 35-39). 33 .- Hikuntza gutxituari deitzen dio horrela Fishmanek, biziberritze-prozesuan dagoen hizkuntzari. 34 .- Hizkuntza nagusiari deitzen dio horrela Fishmanek. Fishmanen ustez, hortaz, hedabideen zeregina komunitate birtuala sortzera mugatuko litzateke, zuzenean elkar ezagutzen ez duten kideez osatutako komunitateak sortzera, alegia. Baina hala izan arren, existitu existitzen dira, ez dira irrealak edo garrantzirik gabekoak, eta neurriren batean Benedict Anderson egileak plazaratutako "komunitate irudikatuen" pareko direla baieztatu dezakegu (Anderson, 1993). Izan ere, Andersonen arabera "irudikatuak" dira partaideek ez dutelako aurrez aurre ezagutzen, baina, aldi berean, partekaturiko elementuren baten gainean eraikitako komunitateak dira, adibidez, kultura baten gainean eraiki direnak. Eta gurera ekarrita, partekaturiko elementua edo ezaugarria hizkuntza izan daiteke. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 46 Ñabardurak ñabardura, arestian esan bezala, Joshua Fishmanen 1991eko lanak abiapuntua jarri zien ondoren hizkuntza gutxituen inguruan mamitu ziren beste hainbat ekarpeni; horien artean dira, noski, hizkuntza gutxituak eta hedabideen arteko harremana edota hizkuntza gutxituen garapenean hedabideek betetzen dituzten funtzioak aztertzeari ekin zioten lanak. 1992an, Stephen H. Rigginsen Ethnic Minority Media: An International Perspective kaleratu zen. Izenburuan ez dira hizkuntza gutxituetako hedabideak aipatzen, baizik eta gutxiengo etnikoen hedabideak. Hala ere, lanean biltzen diren saioen edukiari erreparatuta, behin eta berriz nabarmentzen da kontu bikoitza. Batetik, hedabideak faktore garrantzitsua direla, ez bakarra35, gutxiengoen biziraupena ziurtatzeko eta bestetik, gutxiengoek beharra dutela berezko balioak eta kultura Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 48 ⦁ botere-baliabidea dira; hots, gizartearen kontrolerako, berrikuntzarako eta gizartean eragiteko baliabide dira; gizartearen erakunde gehienen funtzionamendurako ezinbestekoa den informazioaren oinarrizko iturri eta transmisio-bide direlako. ⦁ bizitza publikoaren gai, arlo asko garatzen direneko plaza, esparrua dira. ⦁ errealitate sozialaren irudi eta definizioen iturri garrantzitsua dira. Era berean, gizataldeen eta gizarteen kultura eta balio aldakorrak modurik agerikoenean eraikitzen, biltzen eta adierazten diren tokia dira. ⦁ publikoa eta ordenatua den esanahi-sistema baten jatorria dira, eredu "normala" zer/zein den zehazten eta eskaintzen dute, eta eredu horretatik diren desbideratzeak seinalatzen dituzte. Adierazitakoak adierazita, logikoa da Rigginsek, hizkuntza gutxituko komunitateko kideek hedabideen gain izan beharreko kontrolari berebiziko garrantzia ematea. Stephen H. Rigginsen lanak hizkuntza gutxituetako hedabideen ikerkuntza-arloa nondik nora eraiki zitekeen identifikatzeko oinarriak jarri zituela dio Mike Cormack ikerlari eskoziarrak (2007). Cormackek hamaika artikulu idatzi ditu hizkuntza gutxituetako hedabideena ikerketa-arlo berezitu gisa aldarrikatzeko, "minority language media studies should be seen as a distinct area of study, overlapping with but separate from both minority language studies more generally, and media studies" (Cormack 2004: 3). Urteak joan urteak etorri, egun baieztatu daiteke hizkuntza gutxituetako hedabideen ikerkuntza ez dela dagoeneko tradizio luzeagoa duten beste arlo batzuetako36 txoko txiki eta iluna baizik eta nortasun eta ezaugarri propioz, bereiziz jantzita dagoen ikerkuntza-arloa da; hedabideen eta hizkuntza gutxituen arteko harremanaren ertz guztiei heldu eta horiek ulertzera iristeko ahalegina egiten duena. Hortaz, nortasun, agenda eta ekarpen propioak dituen ikerkuntza-arloa da. 36 .- Esaterako, hedabideen ikerkuntza-arloa, kulturarena edo ikerkuntza soziolinguistikoa. 2.1.2.3. HEDABIDEAK HIZKUNTZA GUTXITUEN BIZIBERRITZE-PROZESUAN Hedabideak gizakumeon ekoizpenak izatez gain, txertaturik dauden gizartearen, komunitatearen ispilu eta leiho ere badira. Hizkuntza-komunitatearen barrura zein kanpora begira zeregin garrantzitsuak betetzen dituzten tresnak dira. Ideia hori garatzen duen zita batekin emango zaio hasiera hedabideek hizkuntza gutxituen bziziberritzean izan dezaketen zeregina lantzeko helburua duen atal honi. "Hedabideak dira, gaur egun, hizkuntzaren barne bizitza eta kohesioa erakusteko tresnarik eraginkorrenetakoak. Hizkuntz komunitate baten partaideen kultura ekoizpenak argira ateratzeko leihoak, hizkuntzaren beraren bizitasunaren isla, munduarekin komunitate horrek nahi duen harreman motaren neurtzaileak, eta, batez ere, hiztunen arteko hartu emanaren sakontasun eta mailaren ziurtagiriak. Hedabideen bidez komunitateek elkarren berri izaten dute, eta hedabideen bidez haien buruaren berri ematen diote munduari. Hedabideen garrantzia, horregatik, funtsezkoa da hizkuntzen berreskuratze prozesuetan. Leiho zabal bat direlako: hor ikusten dugulako gure aurpegia, eta hor ikusten gaituztelako" (Garabide, 2012: 11). Garabide elkarteak37 2012an aurkeztu eta argitaratu zituen hitz horiek edozein hizkuntzatan, izan hegemonikoa zein gutxitua, ari diren hedabideentzat balio dute; baina agerikoa da ikerketa honek darabiltzan objektu eta helburuei begira duten lotura eta balioa. 37 .- Garabide elkartea euskalgintzaren eta hizkuntza gutxituak dituzten munduko beste komunitateen arteko zubilana egiteko, lankidetza sustatzeko sortu zen. Garabidek 2012ko otsailaren 14an aurkeztu zituen Andoainen Hedabideak. Euskararen berreskuratzea III izenburuko liburua eta dokumentala. Lanotan hedabideek hizkuntzaren biziberritzean izan dezaketen eragina eta garrantzia da aztergai. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 50 Eta how, nola galderari erantzuteko hizkuntza gutxituetako hedabideek hizkuntza normalizazioari38 begira onuragarriak izan daitezkeen zereginak, funtzioak bildu eta azaltzeari ekin diote han, hor eta hemen egin diren azterketek. Horien artean lehenengoetarikoa39, lehena ez bada, Donald Brownek egindakoa da. Egile honek ere, Rigginsekin ikusi bezala, ez du hizkuntza gutxituetako hedabideak kontzeptua erabiltzen, baizik eta "indigenous media" kontzeptua. Edozein kasutan, Brownek dio horiek zazpi helburu izan ditzaketela: (1)hizkuntza berreskuratu, (2)norberaren estima, konfiantza handitu, (3)irudi ezkorren aurka egin, (4)kohesioa landu eta horren bidez politikoki eragin, (5)gizarte indigenari ikus-entzunezko sinboloa eskaini, (6)sormenezko ekoizpenei irteera eskaini eta (7)enplegu-iturri izan (Browne 1996: 59). Esan beharrik ez dago zerrendan bildutakoez gain, hizkuntza gutxituetako hedabideek bere gain hartzen dituztela gutxituak ez diren hizkuntzatan ari diren beste edozein hedabideri egokitutako zeregin edo funtzio klasikoak ere; hala nola, funtzio informatzailea, interpretatzailea eta entretenimendu-funtzioa. Brownek arestian azpimarratutako ekarpena duela bi hamarkada egin zuen eta urte berean, gure inguru hurbilean, Jon Sarasuak ere euskarazko prentsaren funtzioaz hausnartu zuen, "Euskarazko prentsak funtzio garrantzitsua betetzen du hizkuntz komunitatean. Euskal Herri mailako hedadura eta lotura mantentzen duen elementu apurretako bat da, Bestetik, euskaraz bizitzea posible egiten duen ezinbesteko elementua" (Sarasua, 1996: 26). 38 .- Ikerketa hau burutzeko hedabideen eta hizkuntza gutxituen arteko harremanak aztergaitzat hartu dituzten hainbat lan erabili ditugu. Horietan, lanaren arabera, normalization, revitalization edo preservation hitzak ageri dira. Gurean ideia bera garatzeko sinonimo gisa kontsideratu ditugu; hortaz, batzuetan hizkuntzaren normalizazioaz eta beste batzuetan biziberritzeaz arituko gara. 39 .- Lehenengoetarikoa hizkuntza gutxituetako hedabideei dagokienez. Izan ere, Mass Communication Researchen barruan hedabideek betetzen dituzten funtzioei buruzko lanek askoz tradizio luzeagoa dute, lehenagokoak dira; XX. mendearen lehen laurdenekoak. Ia hogei urte geroago, 2013an, Sarasuak berriro heldu zion gaiari. Euskarak eta euskaltasunak bost hamarkadatan jorratu duen norabideari buruzko gogoeta egin zuen Hiztunpolisa izenburuko lanean eta bertan hedabideen zereginaren garrantzia nabarmendu zuen. "Bost hamarraldiotako gorabide batzuk azaltzean, hedabideen gaia ezinbestean sortzen da. Aurrera begira ere, hala izateko itxura du: hedabideak hizkuntzaren bizi-indarra berritzeko ahalegin-lerro nagusietakoa izango dira. Hedabideek duten pisu soziala nabarmena da. Ez dago argudiatu beharrik hizkuntza bat hedabideetan sendotzea gizartean sendotzea dela" (Sarasua, 2013: 311). Arestikoaren antzekoak diren beste hainbat baieztapen aurkitu daitezke hizkuntza gutxituak aztergaitzat hartu dituzten egileen lanetan; horren adibide, esaterako, David Crystal hizkuntzalaria. Berak beti defendatu du hedabideek funtsezko zeregina betetzen dutela hizkuntza gutxituen biziberritze-prozesuetan. Crystalen ustez, hizkuntza gutxitua duen komunitate batentzat hizkuntza horretan jarduten duten hedabideak eskuragarri izatea erabakigarria da hizkuntzaren heriotza saihesteko: "(…) obtaining access to the media (traditionally, the province of the dominant culture) is critical" (Crystal, 2000: 130). Beste horrenbesteko garrantzia eskaintzen diote Félix Martí eta lankideek hedabideen zereginari: Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 52 Izan ere, hedabideak, izan hizkuntza nagusian zein hizkuntza gutxituetan ari direnak, gizabanakoon gizarteratze edo sozializazio-prozesuaren funtsezko agente direla kontsideratzen da. Beste era batera esanda, hedabideak dimentsio anitzekoa, epe luzekoa eta oso konplexua den gizarteratze prozesuko funtsezko agente lirateke. Prozesu horretan gizarteko kide bezala jokatzeko beharrezkoak ditugun ezagupenak, esperientziak eta praktikak eskuratzen ditugu (Perse, 2001; McQuail, 2005). Eta ez dezagun ahaztu aipatu gizarteratze-prozesua nagusiki hizkuntza bidez gertatzen eta garatzen dela; hortaz, agerikoa da hedabideek zeregina dutela norbanakoon gizarteratzean eta hizkuntzaren sozializazioan. Bietan eta aldi berean. Hortik erraz ondoriozta daiteke testuinguru elebidunetan hizkuntza gutxituetako hedabideak izateak hizkuntzarentzat berarentzat duen garrantzia. Hizkuntza gutxituetako hedabideek lehenbizi hizkuntzaren beraren presentzia eta erabilera bermatzen dute. Are gehiago, terminologia berria lantzeko eta hizkuntzaren estandarizazioa sustatzeko tresnak dira (Hourigan, 2001; Pietikäinen, 2008). Gogoan izan behar da hizkuntzari dagokionez hedabideek perfil hirukoitza dutela: "(…) media carry language. They also operate through language. And furthermore, they develope language" (Moring, 2007: 17). Presentzia eta erabilera ziurtatzearekin batera prestigioa, estatusa ematen diote hizkuntzari (O´Connell, 2004; Williams, 2005). Prestigioa bi norabidetan: hiztun direnei begira, hau da, komunitate barrura begira eta kanpora begira ere bai, hiztun ez direnei begira, hain zuzen. Hala ondorioztatu du, esaterako, BBC ALBA telebista kateari buruz egindako ikerketa batek40: "BBC ALBA helps to affirm the contemporary relevance and presence of Gaelic 40 .- 2003an ikerketa bat egin zen 1.020 elkarrizketa burutuz. Horietatik %43k uste zuen gaelikoa ez zela baliagarria gizarte garaikidean, hizkuntzak ez zuela erabilgarritasunik. Lan honen ondorioen arabera, berriz, BBC ALBA kateak gaelikoaren garapenari egin dion ekarpen garrantzitsuena ondokoa litzateke: gizarte eskoziarrari erakutsi dio gaelikoak erabilera garaikidea duela (Chalmers et al., 2013). Aterpe teorikoa 53 in Scotland to both users and non-users alike" (Chalmers, 2013: 218). Beste horrenbeste erakutsi da hizkuntza gutxitua duen hainbat komunitatetan egin diren ikerketek; adibide bat aipatzearren Sami hizkuntza darabilen komunitatean egindako lanak (Markelin, 2013). Hizkuntza gutxitua darabilen hedabiderik ez dagoenean, ordea, hizkuntzak ez du presentziarik, ikusezin bilakatzen da. Hala gertatzen da, esaterako, quichuera hizkuntzarekin, hiztun kopuruari begiratuta, 10 milioi hiztun inguru dituen arren, ez da apenas erabiltzen hedabideetan. Hizkuntza gutxituetako hedabideek bete ditzaketen zereginei dagokienez, aipagai da, zalantzarik gabe, Mike Cormackek egindako ekarpena. Horretan sakondu aurretik, esan beharra dago Cormackek bi aurpegi dituen errealitate gisa ikusten duela hedabideen eta hizkuntza gutxituen arteko harremana. Berak dioenez, pentsa daiteke hizkuntza gutxituetako hedabideek hizkuntza babesteko izan dezaketen zeregina bistakoa, nabaria dela; baina gaineratzen du bistakoa, logikoa dirudien zeregin horren egiaztatze enpiriko gutxi dagoela. Ez hori bakarrik, Cormackek baieztatzen du hedabideak hizkuntzaren biziberritze-prozesuan lagungarri direla defendatzeko argudioak dauden modu berean, badirela aipatu biziberritze-zereginerako balio ez dutela defendatzen duten argudioak ere. Eta argudio batzuk eta besteak parean jarri ezkero, azken ondorioa, balantzan zein den garaile, ez dela hain argi geratzen dio Cormackek. Mike Cormackek hizkuntza gutxituetako hedabideak sortzeko eta garatzeko beharrezkoak diren zazpi baldintza ezarri zituen XX. mendearen hondarretan (Cormack, 1998): 1.- Lehen baldintza hizkuntza gutxituaren erabiltzaile kopurua litzateke. Cormacken arabera, errentagarritasunaren ikuspegitik milioi bat hiztun beharko lirateke; baina gaineratzen du babes politiko nahikoa dagoenean, kopuru txikiagoekin ere aukera izan dezaketela hizkuntza gutxituetako hedabideek. Deigarria da zenbait urte lehenago Abram de Swann ikerlariak kopuru bera aipatu zuela, baina ez hedabideak sortzeko, baizik eta hizkuntza bat bideragarria izan dadin (De Swann, 1991: 310). Esan beharrik ez dago hizkuntza gutxitu asko eta asko, aipatutako hiztun kopuruaren azpitik daudela. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 54 Baldintza guztiak kontuan hartuta, erraz ondoriozta daiteke hizkuntza gutxituetako hedabideen sorrera eta garapenerako eszenatokirik onenak zein ezaugarri bildu beharko lituzkeen: hizkuntza gutxituaren erabiltzaile kopuru esanguratsua, hizkuntza gutxituetako hedabideen aldeko kanpaina masiboak, eragiteko gai den lidergo argia eta sendoa, egitura politiko deszentralizatua duen Estatua, hizkuntza identitatea nazio-identitateari loturik izatea, eta nazioarteko testuinguruak kultura eta hizkuntza aniztasunari buruzko hausnarketa sustatzea. Ezaugarri horiek guztiak aldi berean gertatu ezkero, hizkuntza gutxitu batek aldapa arinagoa gainditu beharko luke bere hedabideak sortu eta garatzeko bidean. Hedabideek hizkuntza gutxituak babesteko izan dezaketen rolari dagokionez, Cormackek lau zeregin nagusi bereizten ditu. Hedabide elektronikoei egokitutakoak badira ere, argi dago edozein euskarritan ekoiztutako hedabideentzat balio dezaketela. 1.- Hedabideek zeregin sinbolikoa dute, hau da, hedabideek balio dezakete erakusteko hizkuntza gutxitua eta berau erabiltzen duen komunitatea mundu garaikideak ezartzen dituen baldintza modernoetara egokituta daudela eta bertan funtzionatzeko gai direla. 2.- Bigarrenik, hedabideak ekonomiaren pizgarri eta enplegu berrien iturri ere izan daitezke. 3.- Hirugarrenik, kontuan hartuta gizakiak hedabideen bidez eskuratzen duela gizarteko hainbat arlotan, politikoan esaterako, parte hartzeko behar den informazioa, hedabideak eremu publikoaren sortzaile ere izan daitezke. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 56 Cormackek aipatzen duen laugarren zeregina taldearen nortasuna definitzeari lotzen zaio. Asko dira hedabideak talde-nortasunen eraikuntzan funtsezko eginbeharra dutela aldarrikatu eta defendatzen duten egileak. Gure inguru hurbilean, hala egiten du, adibidez, Josu Amezagak. Bere hitzetan, hedabideek talde-nortasunak eratzeko duten indarra hiru dimentsiotan agertzen da: "Batetik, komunikabideak taldea definitzen duten ezaugarri objektiboen hedatzaile dira; bestetik, komunikabideek eremu publikoaren euskarria ematen dute; azkenik, komunikabideak ikur hedatzaile garrantzitsuenak dira" (Amezaga, 2009: 48). Amezagak gaineratzen du hedabideek talde-nortasuna eratzeko duten rola ulertzea lagungarri izan daitekeela, hizkuntzak berak duen rola ulertu eta azaltzeko. "Batetik, komunikabideen osagai lehenetsia baita hizkuntza; bestetik haiek bezala hizkuntza ere talde nortasunaren eraikuntzako hiru dimentsiotan agertzen baita: taldea zedarritzen duten ezaugarri objektiboak hedatzen ditu (kultur transmisoreaz gain bera ere ezaugarri objektiboa da); ikurrak hedatzen ditu (kontzeptuak); eta harremanetan jartzen ditu hiztunak (hizkuntza komunitatea)" (Amezaga, 2009: 49). Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 58 Aterpe teorikoa 59 Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 60 Arestiko paragrafotik bi gauza interesgarri azpimarratu daitezke. Batetik, dagoeneko nabarmendu den hedabideen eskaintzari loturikoa; eta bigarrenik, osotasun funtzionala lortzeko bidean osotasun instituzionala (institutional completeness) beharrezko baldintzatzat jotzen den arren, ez dela baldintza nahikoa. Zergatik ez da nahikoa? Instituzionalki osoa den hedabide-sistema bat izateak ez duelako ziurtatzen, ez duelako bermatzen hizkuntza gutxitua dutenek hedabide horiek erabiliko, kontsumituko dituztenik. Eta horrela izateak dagoeneko aurretik aipatu den (2.1.2.3. atalean) erronka dakar hizkuntza gutxituentzat, horien hiztunak gutxienez elebidunak direlako eta eskuragarri dutelako egunero berritzen doan hedabidetestuinguruko eskaintza ia mugagabea. Gainera, gizarte, politika, kultura eta teknologia eremuetako aldaketa-prozesuak barnebiltzen dituen globalizazioaren aroan, bi ezaugarri dituen hedabide-testuinguruan gaude murgilduta: hizkuntzari dagokionez, hedabide-testuinguru eleanitza da, eta bestetik, gero eta gutxiago dago lurralde fisikoari lotua: "Modu generikoan globalizazio deitzen dugun fenomeno multzoari lotutako joera sozioekonomikoak (komunikazioen desarautze eta transnazionalizaziotik hasita migrazio jarioetaraino), bai eta informazioaren teknologien bilakaeratik eratortzen diren aldaketak (satelite zein internetetik hasita komunikazio mugikorretaraino), zera eragiten ari dira: komunikazio espazioak, oro har, gero eta gutxiago daudela lurralde fisikoari lotuta" (Amezaga, 2014: 50-51). Hala ikusita, batzuen ustez komunikazio garaikideen izaera globala mehatxu bilakatzen da ahulak diren komunitateentzat (ahulak ekonomiari, egitura politikoari zein hizkuntzari begira). Beste batzuen ustez, berriz, aurrera egiteko, garapenerako aukera-iturri litzateke. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 62 41 .- Horrez gain, beste hizkuntza batzuen kasuak ere aipatzen ditu: katalana, alemana Tirol hegoaldean eta suediera Finlandian. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 64 bidezkoak) ezaugarri eta funtzio bereizgarriak dituelako eta horregatik gaineratzen du "(…) for institutional completeness, minority language audiences would have to have access to them all in their own language" (Moring, 2007: 20). Moringek irratiak, telebistak eta prentsak hizkuntza gutxituari begira dituzten bertuteak jasotzen ditu. Uses and Gratifications edo erabilera eta sarien teoriaren terminologiara joko bagenu, hedabide-mota bakoitzak zein behar asebetetzen duen, zein sari eskaintzen duen azaltzen du. Bere begikoa irratia da, zalantzarik gabe. Moringen esanetan, ikerketek erakutsi dute (Grin eta Moring, 2003b) irratiak efektu positiboak dituela ahozko hizkuntza estandarra garatzeko, baita hizkuntzaren estatusari dagokionez ere, eta horrez gain harremanetan jartzen ditu hizkuntza gutxitua duen komunitateko kideak, lurralde batean sakabanatuta42 egon daitezkeen komunitateko kideak. Telebistak berriz, esperientzia komunaren inguruan biltzen ditu gutxiengoak eta prestigioa eta ikusgarritasuna ematen dizkio hizkuntzari eta hizkuntza horretan garatzen den kulturari. Azkenik, prentsak irakurketaren pizgarri-balioa izateaz gain, zeregin klabea beteko luke komunitatea antolatzeko. Hortaz, planteamendu honen arabera, zenbat eta zabalagoa, kalitatezkoagoa eta garatuagoa izan hizkuntza gutxitu bateko hedabideen eskaintza, zenbat eta gertuago egon institutional completeness delakotik, orduan eta aukera gehiago izango du functional completeness delakora iristeko. Hala ere, bien arteko harremana ez da zuzena erabat; hau da, lehenak ez du bigarrena %100ean ziurtatzen. Lehenxeago aipatu den bezala, institutional completeness izatea beharrezko baldintza da, baina ez nahikoa, functional completeness izatera heltzeko. Tartean badelako kontuan hartu beharreko beste faktore bat, Moringek strict preference condition izenarekin aurkezten duena eta lotura estua duena subjektuaren nahiarekin, borondatearekin. Labur esateko, hizkuntza gutxitua duen komunitateko kide orok, edozein jarduera burutzeko unean, (horien artean zein hedabide erabili, kontsumitu erabakitzeko orduan esaterako), nahiago izan dezake jarduera hori hizkuntza gutxituan burutu hegemonikoan baino. Gutxituaren aldeko hautua egiten duela esan nahi du strict preference condition delakoak. Kontzeptu hori lantzeko egin diren zenbait ikerketek43 erakutsi dute familia barruan hizkuntza gutxituetako hedabidearen aldeko hautua egiteko aukera asko jaisten dela kideren batek, elebiduna izan arren, hizkuntza nagusia baldin badu lehenhizkuntza bezala. Hala gertatzen da, hizkuntza gutxituko hedabideen eskaintza zabala, kalitatezkoa eta garatua izan arren. Ondorioz, "(…) the media will be useless as an instrument to support the language in the long run, and ineffective in reversing language shift" ( Moring, 2007: 29). Arestian azaldutakoak badu Cultural Studies korronteak defendatutako planteamenduen usaina; hedabideekin burutzen diren praktikak, horien erabilerak ulertu eta azaltzeko orduan, toki nabarmena hartzen dutelako bi kontuk: batetik, hartzailearen zeregin aktiboak (nahia, borondatea) eta bestetik, aurrekoarekin batera, harrera zein testuingurutan gertatzen den. Moringen hitzetan adierazteko, "(…) media use is to great extent relational and socially embedded" (Moring, 2007: 29). Ideia bertsuaren inguruan aritu zen urte batzuk lehenago Dennis McQuail. Egile honen 43 .- Finlandian egin dira lanak, suediera hizkuntza gutxitu bezala duten familietan. Hantxe ikusi zuten etxeko giroan suediera erabiltzen zenean, familiako kideek sarri aukeratzen zituztela suedierazko hedabideak. Baina kideren batek suediera jakin arren, familia-giroan erabiltzen ez bazuen, orduan asko jaisten zen suedieraz ari ziren hedabideen aldeko hautua. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 66 Lerrook nabarmentzen dute testuinguru sozio-politiko-ekonomiko-teknologikokultural zehatz batek eta publikoen beharrak, nahiak baldintzatzen duela hedabideen erabilera, izan hizkuntza gutxituko hedabideen kasuan, zein hizkuntza nagusian daudenen kasuan. Beraz, hedabideen eta hizkuntza gutxitua duen komunitate bateko kideen arteko harremanari ganoraz heltzeko, ezinbestekoa da hedabideakerabiltzaileak-testuingurua hirukoteari sakon erreparatzea. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 68 Beste horrenbeste aldarrikatzen du Kataluniatik bertatik, Josep Ángel Guimerà irakasleak. Berak dioenez, trantsizioa hasi zenetik bost eratako argudioak erabili dira hedabideen sistema propioa sortzeko beharra defendatzeko: "lingüístic, identitari, polític, social o del bienestar i industrial" (Guimerà, 2013: 261). Gurean ere, hedabide-sistema edo komunikazio-esparruaren inguruko kezka eta hausnarketa aspaldikoa da. XX. mendearen hondarreko urteetan, Txema Ramírez de la Piscina irakasleak zioen euskaldunon komunikazio-eremua edo komunikazioesparrua osatzea abiapuntu izan zitekeela, hedabideen unibertso globalizatuan merkatuaren logikak bultzatuta iristen zen informazio-oldeari aurre egiteko. "Batek baino gehiagok aipatu du euskaldunon komunikazio-eremua osatzearen garrantzia estrategikoa (…) Hori izan daiteke abiapuntua. Dena den, hauxe dugu itaun-gakoa: zer egin dezake 600.000 lagun dituen hiztun-komunitateak kanpotik datorkion informazio olde ikaragarri horren aurrean, kontuan hartuta gainera, fenomeno berri horren dinamizatzailea merkatuaren logika dela eta ez gizarteinteresa? Noraino da posible bizirautea, komunikazioaren handikiek eta merkatuaren beharrizanek arautu eta zedarrituko duten oihan zaildu horretan?" (Ramírez de la Piscina, 1998: 12). zeregina duelako kudeaketa kolektiboan. Sistema komunikatiboa informazioen, ezagutzen, estetiken eta balioen zirkulazio-zelaia izanik, iritzi publikoa sortzen den zelai nagusia ere badelako. Azken batean, gizarte baten komunikazio-sistemak edo esparruak izaera bikoitza izango luke Zalloren arabera: ekonomikoa eta legitimaziorako eremua. Egoera horretan Aitor Zuberogoitia ikerlariarentzat hil ala biziko kontua da euskara hutsezkoa izango den eta funtzio guztiak bere baitan hartuko dituen kalitatezko komunikazio-esparru autozentratua osatzea, informazioa euskara hutsean eskaintzera mugatuko ez litzatekeen esparru bezala ulertuta: "Hedaduraz, hizkuntzok euren errealitatera egokitutako komunikazioereduak garatu behar dituzte (horregatik diogu, hain zuzen, euskarak ez duela edozelako komunikazio-esparrua behar, esparru autozentratua baizik). Ez da aski informazioa euskaraz ematea: informazioa euskaraz emateaz gain, norbere hizkuntzakomunitatearen erreferentzia-sistema propioan eman behar da; eta kalitatea bazter utzi gabe, bistan dena" (Zuberogoitia, 2005: 280). Zuberogoitiak aldarrikatzen du arestian proposaturikoa gauzatzeak, emaitza onuragarriak izango lituzkeela hiztunen motibazio, erabilera eta ezagutza-tasei dagokienez. Bestalde, ikerlariak euskarazko komunikazio-esparrua sendotzeko formula ere zehazten du. Bere esanetan, formula euskarazko hedabideak indartzea da, eta inola ere ez hedabide elebidun diglosikoak sortzea edota sustatzea. Izan ere, bere iritziz, "(…) prentsa elebidun diglosikoa zurkaiztera bideratzen den ahalegin oro, euskal komunikazio-esparruaren eraikuntza oztopatzen ari da, zeharka bada ere" (Zuberogoitia, 2005: 287). Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 70 Eta zeregin horretan, hots, euskarako komunikazio-esparru zabal eta erakargarria osatzeko zereginean funtsezkoa izango da, derrigorrezkoa ez esatearren, aginte publikoen laguntza. Zuberogoitiaren esanetan, bi eratara gauzatu beharko litzatekeena: diru-laguntza bidez eta prestigiatze-, sustatze-kanpainen bidez. Sustapenaren bidea erabiltzearen aldeko apustua egiten du Josu Amezaga irakasleak ere. Amezagaren esanetan euskal komunikazio-espazioa eraikitzeko aukerak bi bidetik datoz: "Lehenengo bideak arautzea du ardatz nagusi. Funtsean botere politikoa edukitzeak emate duen arautzeko ahalmenean oinarritzen da" (Amezaga, 2017: 35). EITBren Sorrera Legea litzateke horren adibide. Bigarren bidea berriz, lehenago aurreratu bezala, sustapenetik dator: "Komunikazio espazio propio bat eraikitzeko bigarren bidea espazio hori birsortzen duten egitura eta komunikabideak sustatu eta indartzea da" (Amezaga, 2017: 38). Eta bide horretan, erakunde publikoek badute zeregina: "Instituzioen bidea, kasu honetan, komunikabide publiko sendoak eraiki, eta indartu nahi den espazioan aritzen diren bestelako komunikabideei jardunbidea erraztu eta laguntzea da, ekimen ezberdinen arteko sinergiak bilatuz (instituzionala, herri ekimena eta ekimen pribatua)" (Amezaga, 2017: 38). Moringek gaineratzen du, zoritxarrez ez dela beti hala gertatzen. Sarritan agintariek eta erakunde arauemaileek gutxiengoen eta merkatuaren esku uzten dituztelako hizkuntza gutxituetako hedabideen ingurukoak, alegia hedabide horiekin zer egin eta nola egin. Ondorioa agerikoa da: gutxiengoen ahalegina edo ekimena, zeharo baldintzaturik egongo da; bitartekoen, baliabideen urritasunak baldintzatutako ahalegina, ekimena izango da. Horrela aritzea, Moringek dioenez, ekintzailetzaren eta eraginkortasunaren akuilu izan daiteke, baina, aldi berean, baita amateurismoaren eta frustrazioen iturri ere. Hortaz, bitartekoen, baliabide ekonomikoen gaiak badu garrantzia. Horiek baldintzatzen dute askotan hizkuntza gutxituko komunitate batek bere hedabideak garatzeko aukera izatea ala ez izatea. Bestalde, merkatuaren indarrek hizkuntza gutxituak baztertu eta hizkuntza nagusiaren alde egiteko joera dute. Hala gertatzen da arrazoi ekonomiko sinple batek bultzatuta: ahalik eta kontsumitzaile gehien eskuratzeko lehian ari diren enpresek lehentasuna ematen diete produktua kaleratzeak dakartzan kosteei eta errentagarritasun ekonomikoari. Hortaz, hizkuntza gutxituko hedabide baten bidez auzokoari kontsumitzaileak lapurtzeko aukera dagoenean eta, horren ondorioz, dirua irabazi daitekeenean, orduan bai, orduan hizkuntza gutxituaren alde egin daiteke; baina halakorik ziurtatzen ez denean, enpresa pribatuen apustua ez da izaten hizkuntza gutxituko hedabideen aldekoa. Aurretik adierazitakoak berriro garamatza aginte publikoen, herri-aginteen erantzukizunaren auzira; edozein hizkuntza gutxitu biziberritzeko herritarren, hiztunen atxikimendu eta borondatearekin batera, behar beharrezkoa delako aginte publikoen Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 72 Ondorioz, hizkuntza-politika gizarte-aldaketarako tresna litzateke, eta berau egikaritzeko herri-aginteek erabilgarri dituzten mekanismoen artean daude hedabideak45. Horretaz jabetuta, mundu zabalean hamaikatxo dira herri-aginteen ekimenez hizkuntza gutxituetako hedabideak sortu eta sustatzeko xedez burutu diren ahaleginak; zenbait kasutan, politika publikoen ardatz bihurtzerainoko ahaleginak. Hedabideak sortzeari ekin diotenean ikus-entzunezkoak nagusitu dira, uste izan delako horiek izan daitezkeela euskarririk eraginkorrenak hizkuntza-normalizazioan laguntzeko (Moriarty, 2007). Idatzizkoen kasuan, berriz, administrazio publikoen, herriaginteen lana horiek sustatzera zuzendu da nagusiki. Sustapena era anitzetan gauzatu badaiteke ere, jarraian datorren atalean aztertuko diren diru-laguntzak dira zalantzarik gabe, idatzizko sektoreak gehien eskatu eta eskertzen dituenak eta herri-aginteek hedabideei begirako politikak kudeatzeko gehien erabili dituztenak. 44 .- Ikerketa honen aterpe teorikoak atal oso bat eskaintzen dio Jaurlaritzak denboran zehar egikaritutako hizkuntza-politikei. Hemen bakarrik aurreratu geroxeago berretsiko den kontu bat: jakin badakigu hizkuntza-politika eta hizkuntza-plangintza kontu ezberdinak direla, bereizi daitezkeela. Kaplanen arabera esaterako, hizkuntza-politika gizarte edo talde bateko hizkuntza-portaeretan aldaketak eragiteko ideia, lege eta arauen bilduma litzateke (Kaplan, 1997). Beste era batera esateko, hizkuntza-politika hizkuntza-aldaketak lortzera bideratutako helburuek eta bitartekoek osatuko lukete. Hizkuntza-plangintza berriz, aginte publikoak aurretik ezarritako helburuak gauzatzeko hartzen dituen erabakien, neurri zehatzen multzoa litzateke eta horien emaitzak ebaluatu egin daitezke. Baina kontzeptu bakoitzak berea den edukia izan arren, agerikoa da biak saretuta daudela; hortaz, esan bezala, ikerketa honetan bata zein bestea erabiliko da, bien arteko ezberdintasunei erreparatu gabe. 45 .- Lan honek kapitulu oso bat eskaintzen dio, Euskara biziberritzeko ekimen instituzionala: hizkuntzapolitikak izenburukoa, Franco hil ondorengo lehen Jaurlaritza osatu zenetik Euskal Autonomia Erkidegoan hizkuntzari eta hedabideei begira garatu diren politiken eta egitasmo zehatzen analisiari. 2.1.3.HIZKUNTZA GUTXITUETAKO HEDABIDEAK ETA DIRU-LAGUNTZAK Hedabide gutxituen landan murgildu diren gizarte-ikerlarien begirada eta arreta akademikoa hedabideen zereginak eta eragina/k, hedabideen ezaugarriak, edukiak eta audientziak aztertzera zuzendu da nagusiki. Arlo ekonomikoarekin zerikusia duten interesguneak, ordea, hala nola hizkuntza gutxituetako hedabideen finantziazioak edota ikerketa honen jomuga diren diru-laguntza publikoek txoko txiki-txikia dute oraingoz; nahi baino artikulu, liburu, azterlan zientifiko gutxiagorekin hornitutakoa. Eta egoera deigarria da kontuan hartzen bada hedabide inprimatuei eskainitako dirulaguntzek tradizio historiko luzea eta garrantzitsua dutela. 2.1.3.1. DIRU-LAGUNTZEN DEFINIZIOA, MOTAK ETA HEDABIDEEN ENPRESAEZAUGARRIAK Diru-laguntza publikoen gaiari heltzeko lehen pausoa horiek zer diren argitzea da. Lan honetan laguntza publiko bezala kontsideratuko da lurralde batean gobernu erantzukizuna duen aginteak, (izan Estatu mailakoa, komunitate autonomo batekoa, eskualdekoa zein herri mailakoa) interes publikoa duen ekintza edo egitasmoa sustatzeko helburuz modu zuzenean edo zeharkakoan eskainitako abantaila ekonomikoa, onuradunari sarrera osagarriak izateko edota kostuak txikitzeko balio diona eta hedabideen arteko lehia desitxuratzen duena edo desitxuratu dezakeena. Baina, aldi berean, laguntza ez da mugatzen aginteak esleitutako ekarpen ekonomikora. Izan ere definizioaren barne, onuradunarentzat abantailaren bat dakarten beste era batzuetako ekimenak hartu ditzake. Definizio horretatik abiatuta, beste urrats bat eman eta adierazi behar da aginte publikoek prentsari eman dizkioten laguntzak bi eratakoak izan daitezkeela: 1.- Laguntza zuzenak, hau da, enpresaren kutxan berehalako diru-ekarpena, dirusarrera sarrera dakartenak. Gainera diru-ekarpen hori ez zaio emaileari itzuli behar. Hainbat eratakoak izan daitezke: papera ordaintzekoak, makineria edo teknologia berritzekoak, produktu berriak ekoiztekoak, banatutako ale-kopuruaren araberako laguntzak, atzerrian banatzeagatik eskainitakoak, edota publizitate-espazioen kontratazioa. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 74 2.- Zeharkako laguntzak. Kasu honetan dirua ez doa zuzenean hedabidearen kutxara, baina hedabidea onuraduna da, lagundu egiten dio. Zeharkakoak esaten zaie, laguntzaren onuradunak kazeta-enpresarekin harremana duten beste batzuk direlako edo Estatuak, gobernuak, laguntza eskaini duen erakundeak ez duelako jasotzen hedabide-enpresak egin beharko lukeen ordainketa. Zeharkako laguntzen adibide dira zerga eta tasa murrizketak edo salbuespenak, posta edo telefono tarifa merkeagoak izatea, kreditu merkeak, prentsa-papera ekoizten duten enpresei zuzendutako laguntzak, prentsak behar dituen makineria egiten dituztenentzako laguntzak, prentsaren erakunde korporatiboei eta banaketa-enpresei eskainitako diru-laguntzak edota hedabideen kontsumoa sustatzeko kanpainak. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 76 Goiko paragrafoan azaldutako ideia bera jorratu dute beste hainbat egilek azken urteotan. Horien ekarpenak biltzeak luze joko luke; hortaz, gaiari buruz Pilar Kaltzadak kazetariak oraintsu egindako ekarpena aipatuko da hemen. Kaltzadak dio digitalizazioak hedabideen industria irauli egin duela eta aldaketak azaleratu dituela hiru mailatan: komunikazioaren egituran, negozio-ereduan eta legitimazioan (Kaltzada, 2017: 63). Egoera horretan, gaineratzen du hedabideek berriro definitu behar dutela zein den espazio berrian jokatu nahi duten papera; eta definizio-zeregin horretan funtsezkoa da negozio-ereduari erreparatzea. "Negozio-eredua ez da soilik enpresaren kontularitzako antolamendua, zeren eta hedabidea bideragarri egiteaz gain, hartzaile eta komunitatearekiko sortzen duen harreman-bidea ere egituratu egiten baitu" (Kaltzada, 2017: 67). Deigarria egiten da baliabideei edo bitartekoei eransten dien "scarce" izenlaguna, hots, urria, eskasa. Hortaz, hedabideek, beste edozein arlotako enpresek egiten duten bezala, besteak beste, diru-bitartekoak kudeatu behar dituzte produktuak merkaturatu ahal izateko; baina McQuailen hitzei jarraituz, "media `not just any other business´" esan beharko genuke (McQuail, 1994: 154). Izan ere, beste enpresa batzuekin alderatuta hedabideek zenbait ezaugarri bereizgarri dituzte: 1.- Izaera hibridoa edo bikoitza dute, askotan merkatu bikoitzean ari direlako. Produktuak saltzen dizkiete kontsumitzaileei eta zerbitzuak iragarleei. Gainera, saltzen, merkaturatzen dituzten produktuei eta banaketarako erabiltzen dituzten bitarteko teknologiko eta enpresarialei erreparatuta, oso dibertsifikaturik daude. Horrekin batera, krisi ekonomikoak eta teknologia berrien garapenak negozio-ereduak egokitzera eta estrategia berriak arakatzera behartu ditu, izaera hibrido bikoitz horri eusteko finantziazio-sistema osasuntsua izatea ezinbesteko baldintza delako. 2.- Paperezko egunkari eta aldizkarien koste-egiturari dagokionez, kostu finko handiak dituzte. Horiek zorua, eraikinak, makineria eta banaketa-sareari loturiko kosteak lirateke. Kostu aldakorretan berriz, materiala (papera, esaterako) eta eskulana leudeke. Informazioaren negozioan jardun nahi duen edozein enpresak kostu finkoen esparruko kapital-inbertsio handiak egin behar izaten ditu abiatzeko; gero, kaleratuko dituen produktuen bidez eta publizitatearen bidez berreskuratu ditzakeenak. Horrek ondorio bikoitza dauka: batetik, hasieran jarri beharreko dirutzak direla eta, zaildu egiten da sektorean aktore berriak aritzea; eta bestetik, hedabide tradizionalak, egunkariak kasu, oso zaurgarriak, kalteberak dira merkatuan gerta daitezkeen aldaketen aurrean; izan eskariaren gorabeherak edota publizitate bidezko sarreren gorabeherak. Enpresa gehienetan negozioak behera egiten duenean, diru-sarrerak murrizten direnean, irtenbidea eskulana murriztea eta produktu gutxiago ekoiztea Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 78 Esandakotik erraz ulertu daitezke hedabidegintzan izan diren joera monopolistikoak, kontzentraziorako joerak. Zenbait egileren ustez, egungoa the age of giants, hots, "erraldoien aroa" litzateke (Herrick, 2012), eta horrek arriskuan jarri ditzake hedabideen aniztasuna eta demokrazia bera. Agerikoa da Cormackek aurkeztutakoa hizkuntza gutxituetako hedabideek baliatu dezaketen eta baliatzen duten estrategia dela. Hala ere, ez du emaitza ziurtatzen, besteak beste, dagoeneko aurreko atalean ikusi den bezala, eta Cormackek berak dioen moduan, audientzia baten barnean identitate anitz izan daitezkeelako. Anitzak audientziako kide izan daitezkeen gizaki batetik bestera begiratuta, eta anitza baita gizaki bakoitzari dagokionean ere. "We are all members of various groups, our personal identity is an amalgam of, among other things, the various collectivities of which we are members" (Cormack, 2000: 10). Ondorioz, Cormackekin bat eginez, audientzia bati eusteko ahaleginetan dabilen hedabideak kontu horri erreparatu eta eutsi beharko dio ezinbestean. 4.- Hedabideak interes publikoari lotutako enpresak dira, helburu nagusitzat ondasun publiko bat eskaintzea dutelako. Julia Cagék baieztatzen duenez, horixe da hedabideen lehentasuna, eta bigarren maila batean kokatu beharko litzateke etekin ekonomikoaren lorpena. Hala ez denean, informazioaren kalterako dela gaineratzen du. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 80 Beraz, hedabideak interes publikoaren zerbitzura eta ongizate orokorraren zerbitzura dauden enpresak lirateke. Horregatik, Cagéren ustez, hedabideak babestu egin beharko lirateke. Hezkuntzarekin gertatzen den bezala, iruditzen zaio informazioeskubidea, edonork informazioa eskura izatea funtsezkoa dela demokraziak egoki funtzionatu dezan. Ez bakarrik egile honek, argudio bera erabiltzen dute hedabideen sektoretik orokorrean, eta bereziki, hizkuntza gutxituetan ari diren hedabideek, funtzio publiko esanguratsua betetzen dutela aldarrikatu, eta horren truke, laguntza eskatzen dutenean. 5.- Hedabideek errentagarritasun bikoitza lortzeko dihardute: batetik, ekonomikoa eta bigarrenik, ideologikoa, gizarteko arloren batean eragina izatea bilatzen duena46. Ezaugarri hori aintzat hartuta, de la Quintana irakasleak dioen moduan (de la Quintana, 2012, 2016), erraz ulertzen da enpresari askok kazetaritza-negozioetan inbertsioak egiteko duten gosea, "cuando hay otros sectores que son más rentables económicamente, pero que no aportan esa posición estratégica de influir en la opinión pública" (de la Quintana, 2016: 17). Eta ezaugarri hori kontuan hartuta, de la Quintanak ondorioztatzen du gobernu edo erakunde batek laguntza ematen badio hedabide bati logikoa izan daitekeela horren truke nolabaiteko leialtasun ideologikoa eskatzea. Eta ondoren ikusiko denez, ustezko morrontza horixe izango da, hain zuzen, hedabideei diru-laguntzak eskaintzearen kontra egiten dutenen argudio nagusietarikoa. 46 .- Honen adibide-zerrenda amaigabea da. Alfonso de la Quintana irakasleak, esaterako, kontatzen du dagoeneko XIX. mendearen amaieran Estatu Batuetan Hearts taldeko hedabideek estrategia garatu zutela hango iritzi publikoan ideia bat zabaltzeko: beharrezkoa zela Espainiarekin gerran aritzea Kuba eskuratzeko (de la Quintana, 2016: 16). Ordutik esan bezala, nonahi aurkitu daitezke antzeko kasuak. Aterpe teorikoa 81 Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 82 Beraz, Sánchez Taberneroren planteamenduari jarraituz, laguntzen aurka dauden egileen arabera, agintearen zeregina eskaintza eta eskariaren joan etorri librea eta gizakien pribatutasuna eta oinarrizko beste zenbait eskubide bermatzera mugatu beharko litzateke (Wolf, 1999; Zaccone, 2003). Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 84 49 .- de la Quintana irakasleak (2012: 104) dio eredu honen adibiderik klasikoena Leninek sortu zuen Pravda egunkaria dela. Ohikoa omen zen kazetariek diru-sariak hartzea argitaratutako informazio bakoitzaren truke. Baina Sobietar Batasunak ateak merkatuari zabaldu zizkionean, egunkariak ezin izan zuen jarraitu. Azken labankada, hilkorra, Yeltsinen gobernuak eman zion, Informazio Ministerioak aukeratutako zenbait egunkariri papera ordaintzeko laguntzak eman zizkien, eta Pravda diru-laguntzatik kanpo utzi zuen. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 86 sehaskan, egunkariek posta-tarifa murriztua dute 1972tik, eta, horrez gain, gaur egun zerga arloko hainbat salbuespenez gozatzeko aukera dute. Prentsaren munduan, eredu liberalaren edo protekzionistaren arteko apustua egiteko orduan, zerikusi handia izan dezake herritarrek, publikoek edota gobernuan daudenek norainoko pisua, garrantzia ematen dioten euren identitatea, euren nortasuna babesteari (Bondebjerg eta Golding, 2004). Globalizazioaren sasoian, Frantziak, esaterako, "kultura-salbuespena" deritzon doktrina jarri du martxan, merkatuaren akatsak zuzentzeko eta bertako ikus-entzunezkoen sektorea, prentsarena eta Internet kanpoko enpresen esku geratu ez dadin. Frantsesentzat (herritarrentzat zein gobernarientzat) funtsezkoa da bertako enpresak irautea eta sendoak izatea; horregatik, nolabait esateko, hesia jartzen diote bertako merkatuan sartzeko ahaleginetan ibili daitezkeen beste herrialde batzuetako lehiakide indartsuei. Horrela, Frantzia litzateke Europan prentsari begira politika protekzionistena egikaritzen duen herrialdea. Prentsa-merkatuak ezaugarri aldakorrak ditu herrialde batetik bestera. Beste horrenbeste gertatzen da gizarteak eta administrazioak prentsarekiko izan dezakeen ikuspegia eta jarrerarekin ere; horiek ere aldakorrak, anitzak direlako. Eta hala izateak, hurrengo lerrootan ikusiko den bezalaxe, diru-laguntzen gaian eragiten du. 2.1.3.3. PRENTSA-MERKATUA ETA LAGUNTZAK EUROPAN: EREDU ANIZTASUNA EZAUGARRI, ERAGINKORTASUNA HELBURU Katalunian egin zen 2006an gaiaren inguruko lehen nazioarteko bilkura Press subsidies in Europe: development, pluralism and transparency izenburupean50. Bertan Europako hainbat herrialdeetako laguntza-politika eta ekimenen nondik norakoak aurkeztu ziren. Garbi geratu zen laguntza-eredu desberdinak direla batetik bestera; 50 .- Bilera 2006ko ekainaren 19an eta 20an egin zen Bartzelonan eta bertan prentsa sektorearekin zerikusia zuten 150 bat kide bildu ziren: enpresarioak, profesionalak, akademikoak eta ordezkari politikoak. Parte hartu zutenen artean izan zen Patxi Baztarrika, urte hartan Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea. Bilerak hiru lan-hizkuntza izan zituen: katalana, gaztelania eta ingelesa. Katalanezko goiburua Ajuts a la prensa a Europa: desenvolupament, pluralisme i transparència eta gaztelaniazkoa berriz Ayudas a la prensa en Europa: desarrollo, pluralismo y transparencia. 51 .- Erresuma Batuan bertako prentsaren egoerari buruzko txostena landu zuten 1977an. Horren arabera, laguntza selektiboak ez zuten prentsaren aniztasuna sustatzen eta gainera mehatxupean jarri zezaketen prentsaren gobernuarekiko independentzia. Txostenak gaineratzen zuen laguntzek merkatua desitxuratzen zutela eta horiekiko gehiegizko menpekotasuna sor zezaketela. Hala ere, txostenak zeharkako laguntzen alde egiten zuen, horiek argitalpen guztientzat mesedegarriak izan zitezkeela argudiatuz. Horren lekuko Erresuma Batuan egunkarien salmentari egokitutako BEZ zero edota posta tarifa bereziak. Biak oso estimatuak (Fernández Alonso eta Blasco Gil, 2006: 57). Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 88 Ezberdintasunak ezberdintasun, Bartzelonako bileran izan zirenek ohartu ziren laguntzak tipologia orokor baten arabera sailkatu zitezkeela, lehenxeago aipatutako hiru helburuei52 ia erabat loturik ageri den tipologia, hain zuzen. Laguntzarik ohikoenak, gehien ematen direnak, arazo ekonomikoak eta publizitate baliabide gutxi dituzten argitalpen txikiei zuzendutakoak dira; talde honetan kokatuko lirateke, nola ez, hizkuntza gutxituetan ari diren egunkari eta aldizkariak. Laguntzen bigarren tipologia ohikoena, berriz, informazioaren kalitatea sustatzera bideratutakoa litzateke; besteak beste kazetariak, korrespontsalak kontratatzeko baliabideak jarriz eta baita prestakuntza profesionalerakoak edota prentsa sektorearen inguruko azterketak burutzekoak. Hirugarren multzoan, irakurzaletasuna bultzatzeko xedez pentsatutako laguntzak leudeke. Azkenik, askoz neurri txikiagoan, multimedia-bateratze edo multimedia-konbergentzia prozesuetara egokitzen joateko zenbait laguntza-programa ere azaleratu ziren. Hausnarketa eta eztabaida saioetan parte hartu zutenen artean izan zen Patxi Baztarrika, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde moduan. Jaurlaritzak eskainitako laguntzak aurkezteaz gain, horiekiko ikuspegia ere azaldu zuen. Baztarrikaren hitzetan, euskal hedabideen etorkizuna ezin zitekeen merkatuaren eta mozkin-marjinen esku utzi, baina gaineratu zuen hedabideen arazoen konponbidea ez zela erakunde publikoetatik heldutako laguntzen eskutik soilik etorriko. Bere ustez, gogoan izan behar da beti irakurlea dela prentsaren epaile. Hortaz, hedabideek, kalitatea eta aniztasuna bermatuz, ahalik eta irakurle gehienengana iristeko erantzukizuna lukete. Horrela eginez ekidin daitekeelako, Baztarrikaren iritziz, laguntzak beharrezko bitarteko izatetik betiereko menpekotasun-helduleku bilakatzea. 52 .- Hizkuntza gutxituetako argitalpenak sortu eta sendotu, kalitatezko kazetaritza espezializatua sustatu eta sendotu, irakurzaletasuna sustatu. Horrekin batera, laguntza-politikak diseinatzeko orduan klabeak diren zenbait kontu azpimarratu zituzten. Hala nola, laguntzek ezin dutela arriskuan jarri prentsak gobernuekiko izan behar duen independentzia eta alderantziz, gobernuek prentsarekiko izan beharrekoa. Hori lortzeko ezinbestekotzat jo zuten deialdien irizpideak eta xedeak ahalik eta zehatzenak izatea, eta aldi berean, esleipen-prozesuen gardentasuna eta independentzia bermatzea. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 90 Hortaz, onuradunak laguntza ematen duenarekiko gehiegizko menpekotasuna izatea ekidin beharko da eta horretarako bidea deialdietan ezarritako helburuak betetzen diren ala ez egiaztatzea litzatekeela ziurtatu zuten 2006ko bileran. Orduko azken adierazpenean zehaztu ere zehazten da nola lortu proposatutakoa: formularik egokiena diote, laguntza programen eraginkortasuna egiaztatzeko balio dezaketen mekanismoak eta adierazleak sortu eta martxan jartzea litzateke. 2.1.3.4. PRENTSARENTZAKO LAGUNTZAK ESPAINIAN Franco hil ondoren osatu ziren gobernuek, lehenbizi Unión de Centro Democrático (UCD) alderdiaren esku egon zenak, eta ondoren Partido Socialista Obrero Español (PSOE) alderdiarenak, diru-laguntzak eman zizkioten prentsasektoreari (Blasco Gil, 2008). Hasieran eskumenekoak ziren, izaera diskrezionala zuten (Fernández eta Santana, 2000) eta ondoren 29/1984 legean53 aurreikusitakoaren Gauzak horrela, legeak laguntza zuzenak eta zeharkakoak54 aurreikusi zituen. Zuzenei dagokienez, lau eratakoak: zabalkunderako laguntzak, prentsa-paperaren Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 92 59 .- Asturiasen ere laguntzak hizkuntza arrazoiengatik ematen dira, Katalunian, Euskadin, Galizian eta Valentzian bezala. Helburua hizkuntzaren normalizazioan ekarpena egitea litzateke; asturiar hizkuntzarena lurralde osoan eta mendebaldean galiziar-asturiarrarena. 60 .- Kanarietan diru-laguntzak irla izaerari lotuta zeuden eta Garraiorako Zuzendaritza Orokorrak ematen zituen bertako eguneroko prentsa irlen artean banatu ahal izateko. Baleareetakoa ezohiko kasua da; koofiziala den hizkuntza propiodun lurraldea dugu, baina emandako laguntzak ez ziren horren aitzakian banatzen. Helburuak beste batzuek ziren: hedabide berrien sorkuntza, egunkarietako gehigarrien edo zenbaki berezien edizioa edota prentsa digitalaren sustapena, esate baterako. Eta Nafarroan, 2012 urtean bertan behera geratu ziren ordura arte Euskarabideak idatzizko hedabideei eskaintzen zizkien diru-laguntzak. Kentzeko erabakia justifikatzeko aitzakia moduan, ekimena sustatzeko dirurik eza aipatu zuen orduko UPNko Gobernuak. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 94 61 .- Andaluzian ere eutsi diote laguntza-kopuruari baina gogoratu han ez dela hizkuntza gutxitua sustatzeko ematen, irakurketa sustatzeko baino. 62 .- Asturiasen 2008 urtean 365.071 euro esleitu zituzten, eta 2012an kantitate horren herena baino gutxiago (101.887 euro). Valentzian urterik oparoena 2009a izan zen 46.780 eurorekin eta 2012an 38.733 euro. Galizian 2008an 3.613.276 euro eta 2012an 839.491 euro, eta Katalunian urterik onena 2010ekoa izan zen, 14.742.035 eurorekin, 2012an berriz, erdia baino gutxiago esleitu zuten, 6.681.553 euro (Fernández Alonso eta Blasco Gil 2014: 176). 63 .- Zortzi milioi euro ingurukoa, idatzizko prentsaren arloan (papera eta online euskarriak kontuan hartuta). 64 .-"Then" hori 1979ko Autonomia Estatutuaren onarpenari dagokio. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 96 Kataluniara begira idatzitako hitz horiek, 2012koak, ez dute gaurkotasunik galdu. Momentuz ez delako han, hor ezta hemen ere tunelaren amaierako argiaren arrastorik. Marko teorikoaren atal hau borobiltzeko, Euskadin diru-laguntzak gai nagusitzat hartuta egin diren lan akademikoak gainbegiratuko dira. Labur gainbegiratu; izan ere, ikerketa honen beste atal batzuetan landuko dira behar bezalako sakontasunez Jaurlaritzak hiru hamarkadatan euskara biziberritzeko hizkuntza-politikak gauzatzeko eta horren barne euskarazko hedabideak laguntzeko esleitu dituen diru-laguntzak68. Gurean, euskarazko hedabidengintzaren inguruan idatzi diren artikulu, tesi zein liburu gehientsuenek aipatzen dute, luze edo labur, baliabide ekonomikoen kontua. Ia beti ikuspegi bikoitza biltzen duen planteamendua plazaratu da. Batetik, dirulaguntzen ezinbestekotasuna azpimarratu da. Bestetik, aginte publikoek euskara hutsean kaleratzen diren hedabideekin duten erantzukizuna agerian jarri, argudioz jantzi eta erakundeek burutu beharreko ekimen zehatzak ere planteatu dira. 68 .- Ikerketaren bi ataletan landu eta aurkezten dira aipatutako baliabideak, Euskara sustatzeko dirubaliabideak izenekoan eta "Hedabideak" deialdiaren diru-baliabideen bilakaera izenekoan. "Euskarazko komunikazio-esparru sendo bat zurkaiztu gura bada, ezinbestekoa da aginte publikoen laguntza. Eta laguntza hori, gainera, ez litzateke mugatu behar –sektoretik maiz salatu izan denez- unean uneko behar larrienak nola edo hala estaltzera: gauzak ganoraz egitekotan. Egungo ziurgabetasun-egoera gainditu (urtea sasoi horretako sosak jasoko dituzten ala ez jakin ezinik ematen baitute hedabideetan) eta epe ertain-luzera begiratzea eta inbertsioak egitea ahalbidetuko luketen kontratu-programen edo gisako hitzarmen bidetik jotzea eskatzen du egoerak" (Alkorta eta Zuberogoitia, 2009: 199). Aipamen horren edukiak beste baieztapen bat egitera darama. Erakunde publikoei, bereziki Jaurlaritzari, euskarazko hedabideak sustatzeko egin duen ahalegina aitortu eta onartu egin zaion arren, ikuspegi kritikoa nagusitu da Eusko Jaurlaritzaren hedabide-politikari dagokionez; zehatzago esateko, ikus-entzunezko sektore publikoa, hau da, EITB, lehenetsi duela aurpegiratu zaio. "Izan ere, Eusko Jaurlaritzaren hedabide-politika EITB garatzera eta sendotzera mugatu da urteetan zehar, erakunde horren gestioan, hori bai, hizkuntza normalizazioak funtsezko papera jokatu duen arren. Hala eta guztiz ere, oso murritza izan da euskara beste hedabide moldetan sustatzerakoan jokatu duen papera; horrenbestez, gizartearen borondate eta ekimenaren eta merkatuko irizpideen arabera garatu da eremu horietan euskarazko eskaintza" (Zallo, Azpillaga eta de Miguel eta Zallo, 2002: 26) Hori adierazten duten hiru egileek gaineratzen dute diru-laguntza publiko sendoak eta egonkorrak erabat lotuta daudela hedabideen bideragarritasunarekin. " (…) euskarazko hedabideentzako laguntza publikoen hazkunde progresiboak argi erakutsi du euskarazko hedabideen merkatua, prentsa idatzian batez ere, merkatu anitza bezain bideragarria izan daitekeela. Bereziki ikusi da hau 2000. urtetik69 aurrera, EAJ-EA-EH gobernu-hitzarmenaren70 ondotik hain zuzen ere. Sostengu publikoa 69 .- Hitzez hitz jasotako aipamen honen egileek ondoko oin-oharra jartzen diote: "2000. urtean 622 milioi pezeta banatu ziren. Haietatik, 275 jaso zituen Egunkariak, ia 40 Argiak eta 35 Zabalik astekari berriak, hau da, aurrekontuetan zehazturiko kopuruaren erdia eraman zuten hirurek. Hainbat agerkari eta toki-kazeta, irrati eta telebista, batez ere lokalen eta multimedia-zerbitzuren artean banatu zen gainerakoa. Nafarroako Foru Gobernuak, bestalde, 49,5 milioi pezetako kopurua bideratu zuen hedabideetan euskararen erabilera sustatzeko" (Zallo, Azpillaga eta de Miguel, 2002: 27). 70 .- Zitan aipatzen den gobernu-hitzarmenak iraupen laburra izan zuen, urte betera iritsi ez zena. Hitzarmena 1999ko martxoan adostu eta bi hilabetera, maiatzean, sinatu zuten PNV, EA eta EHk. Baina 1999ko azaroaren 29an ETAk hautsi egin zuen 1998ko irailaren 18tik ezarritako sueten oso eta mugagabea. Nabarmentzekoa da sueten hura ezarri baino sei egun lehenago sinatu zela Lizarrako Hitzarmena. 2000ko urtarrilaren 21ean ETAk bonba-kotxea lehertarazi zuen Madrilen eta atentatu horren ondoren, Ibarretxe lehendakariak eten egin zuen EHrekin sinatutako gobernu-hitzarmena. 2000ko otsailean ETAk Fernando Buesa buruzagi sozialista hil zuen eta orduan etenda zegoen Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 98 sendoa eta egonkorra denean, euskarazko hedabideak bideragarriak izan daitezkeela frogatzen digu Correo taldeak berak eremu honetan sartu izanak, 1999an ekin baitzion Correo taldeak Zabalik izeneko astekariari, Euskaldunon Egunkariarekin akzioetan eta estrategian loturik dagoen Argia astekari dagoeneko klasikoarekin lehian. Modu orokorragoan, bideragarritasun horren adibide dugu tokian tokiko hedabideen garapena" (Zallo, Azpillaga eta de Miguel eta Zallo, 2002: 27) Aipamenak aipamen eta kritikak kritika, baliabide ekonomikoena gai nagusitzat hartu duen ikerketa-esparrua oso berria da gurean , ia-ia atzo goizekoa. Ondorengo lerrootan bildu eta azalduko dira gaiaren inguruan bertatik bertara egin diren ekarpen esanguratsuenak. Euskadin erakunde publikoek hedabideei eskainitako diru-baliabideak objektu nagusitzat hartu dituzten ikerketa gehienak EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakasle talde batek burututakoak ditugu71 (Zabaleta et al. 2004, 2007, 2008, 2010, 2011, 2012a, 2012b, 2012c, 2013). XXI. mendeko lehen urteetatik ekin zioten hedabideen arlo ekonomikoari begirako lanak gauzatzeari eta arlo horretako ekarpenekin batera etorri dira hizkuntza gutxituetako hedabideen azterketa konparatiboak ere. Dena den, talde horrez gain, ezin aipatu gabe utzi euskara hutsezko idatzizko hedabideei emandako diru-laguntzak gai nagusi moduan jorratu ez arren, horiek ere euren lanetako atal esanguratsu gisa hartu dituzten beste lau egile. Denbora-lerroan kokatuta lehena, Jexux Mari Zalakain irakasleak egindakoa litzateke. Zalakainek hitzarmena behin betirako hautsi zen. Horrek gutxiengoan utzi zuen PNV-EA gobernua. Zenbait hilabetetan legeak eta aurrekontuak aurrera atera ezinik ibili ondoren, Ibarretxek agortutzat eman zuen V. Legealdia, demokrazia garaian izan den laburrena, eta hauteskundeak deitu zituen 2001eko maiatzaren 13rako. 71 .- Talde horren buru Iñaki Zabaleta irakaslea da eta berarekin batera aritu dira Nikolas Xamardo, Arantza Gutiérrez, Itsaso Fernández eta Santi Urrutia irakasleak. Bestalde, talde horrek burututako zenbait lanetan, ez guztietan, parte hartu du Carme Ferré Pavia, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakasleak ere. Jaurlaritzak euskarazko prentsarekiko izan duen jarrera aztertu zuen Joxemiren uzta. Euskal prentsa herri proiektua da izenburuko lanean. Bertan, euskarazko egunkariaren sorreran izandako gorabeheren analisia burutzeaz gain, 1980tik 1991ra bitartean, urte biak barne, Jaurlaritzak emandako diru-laguntzak jasotzen ditu. Egileak baieztatzen du euskarazko prentsari dagokionez, lehia-giroa nagusitu dela herri-ekimenaren eta instituzioen artean. Zalakain oso kritiko ageri da Eusko Jaurlaritzarekin. "Gatazka sortu den bakoitzean, bitariko aukera egin du Eusko Jaurlaritzak euskarazko prentsari dagokionez: batetik ordezkoak sortu, bestetik luzamendura jo. Ordezkapena eta luzamendua izan dira gatazkaren irudi eta formula. Laguntza ere bai -subentzioen bidezbaina beti ere arrastaka eta planifikaziorik gabe" (Zalakain, 1993: 42). XX. mendeko hondarretakoa da hemen nabarmendu daitekeen bigarren lana, Asier Arangurenek Euskarazko komunikabide lokalak Euskal Herrian izenarekin idatzitako tesia hain zuzen (Aranguren, 1999). Tokian tokikoen elementu bereizgarrien analisi sakona burutzen du, eta bertan diru-laguntzen, bereziki udalek eskainitakoen garrantzia azpimarratzen du Arangurenek, "Udala dirulaguntzen habe nagusia da: astekarietan subentzioen %57, erdia baino gehiago beraz eta hamabostekarietan ere %56. Ez da zalantzarik, Udalek emandako dirulaguntzei esker diraute aldizkari lokalek. Kontuan hartu beharra dago, jakina herri eta eskualde aldizkariak izanik informazioa eta zerbitzua udal eta eskualde mailako biztanleei ematen dietela batez ere, beste inork emango ez duen zerbitzua hain zuzen, eta beraz normaltzat har daiteke datu hau" (Aranguren, 1999: 190). Hirugarren lana, tokian tokiko idatzizko hedabideen inguruan hamaikatxo ekarpen egin dituen Idoia Camacho irakaslearena da (2002a, 2002b, 2004). XXI. mendearen hasieran, 2002an aurkeztu zuen Herri aldizkarien funtzioak eta edukiak 1989-1999 izenburua daraman doktorego-tesiaren72 xedeetariko bat honela deskribatu zuen egileak: "Bigarren helburua administrazio eta herri-aldizkarien arteko lotura zein den jakitea da. Hau da, jakin nahi nuen ea erakundeek ematen zituzten dirulaguntzek euskarazko agerkarien argitalpenak areagotu egin zituzten" (Camacho, 2002a: 21). 72 .- Camachok ondoko bederatzi aldizkariak aztertu zituen lana burutzeko: Galtzaundi, Arranondo, Bizarra Lepoan/UK, Irunero, Herrietan, Eraz, Aretxagazeta, Arrasate Press eta Karkara. Metodologiari dagokionez, aldizkarion eduki-analisiaz baliatu zen eta horrez gain 23 galderadun elkarrizketak egin zizkien hedabideetako ordezkariei. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 100 Camachok Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiek eta udalek tokian tokiko prentsari eskainitako laguntzen errepasoa egin ondoren, arestian irakurri daitekeen Asier Arangurenen zita bera erabiltzen du udalek egindako ekarpena nabarmentzeko: "Udalek, izan ere, tokian tokiko prentsari ematen dizkioten dirulaguntzak administrazioaren gainerako mailek (Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek) eskaintzen dizkiotenak baino askoz garrantzitsuagoak direla esan dezakegu" (Camacho, 2002a: 7273). Ikerketaren ondorioetan Camachok baieztatzen du "(…) herri agerkariek dirulaguntzen menpe ahalik eta gutxien egon nahi dute"(Camacho, 2002a: 328), eta egoera horretara heltzeko, aldizkariek 1989-1999 bitartean autofinantzaketa mailak igotzeko urratu zuten bidea azpimarratzen du. Bi eratako ahaleginak konbinatzen dituen bidea: batetik, publizitatea eskuratzea, eta bestetik, harpidetza-sistema sustatu eta erabiltzea. Hala ere, ahaleginak ahalegin, orduko egoerari eta aldizkariek administrazioarekin zuten loturari erreparatuta ondokoa dio: "Euskarazko herri aldizkariak irabazi asmorik gabe sortu dira eta herriekimenek bultzatu dituzte. Finantziazioa partekatua da, publizitatea eta beste sarrera propioak alde batetik, eta dirulaguntza publikoak bestetik. Gaur egun aldizkariak autofinantzatzea ezinezkoa da eta erakunde publikoen dirulaguntzak beharrekoak dira" (Camacho: 2002a: 327) 73 .- Aldizkari hauek aztertu zituen: … eta kitto!. Pil-pilean, Barren, Kalaputxi, Berriketan eta Drogetenitturri. Horien 2004 urteko gastuak, sarrerak (horren barne diru-laguntzak) eta balantzeak jaso zituen, eta, zenbaiten kasuan, 1999ko datuekin alderatu zituen. 1999ko datuak Asier Arangurenen tesitik hartu zituen Aiestaranek, baina, esan bezala, Arangurenek ez zituen Aiestaranek aztertutako aldizkari guztien datu ekonomikoak jaso bere tesian. "Desberdintasunak desberdintasun, denbora eza eta diru urritasuna dira Deba Barreneko aldizkari gehienek kontran dituzten bi faktore nagusiak, eta aldizkarien egiturak zenbat eta txikiagoak izan, arazo larriagoa bihurtzen da bai bata zein bestea. (…) Diru faltak ere, makina bat buruhauste ematen die aldizkariei, Deba Barreneko herri prentsa erakundeen diru-laguntzen morroi bizi baita hein handi batean" (Aiestaran: 2007a: 741). Aiestaranek jasotako datuen arabera, aztertutako aldizkarien aurrekontu osotik diru-laguntza bidez jasotakoak %34 eta %63 bitarteko portzentajea suposatzen zuen74. Egoeraren analisia eginda, Aiestaranek ondokoa baieztatu zuen: "Deba Barreneko euskarazko komunikazio sistemak berrantolaketa inoiz baino gehiago behar du, eta berrantolaketa multimedia erakoa izan daiteke erronka". (Aiestaran, 2007a: 747). Euskara hutsezko idatzizko hedabideen analisia egiteko orduan dimentsio ekonomikoari, bereziki erakunde publikoetatik jasotako diru-baliabide publikoen dimentsioari heldu zioten lau egileen lanak gainbegiratu ondoren, gatozen orain gurean hedabideon finantziazio-iturriak lehentasunezko ikerketa-objektutzat hartu dituzten ekarpenak biltzera. Arestian esan bezala, Gizarte eta Komunikazio Fakultateko irakasle talde batek egindakoak dira, eta ez dira mugatzen bertako hedabideetara, baizik eta Espainian edota Europa mendebaldean ari diren hizkuntza gutxituetako hedabideen azterketa konparatiboak burutu dituzte. Iñaki Zabaleta eta taldekideak hedabideen ekonomiari loturiko baieztapen batetik abiatuta ekiten diote zereginari: hedabideen finantziazioa krisi bikoitzaren menpe dago; batetik, atzeraldi ekonomiko orokorraren menpe eta bestetik, bereziki hedabideei eragin dienaren menpe. Aipatu krisiak hedabideen osasun ekonomikoan izan dituen ondorioak maila askotakoak dira eta hainbat ikerlarik aztertu eta plazaratu dituzte. Rosario de Mateo, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakasleak adibidez, ondoko hitzekin laburbiltzen du gertatu dena75: 74 .- Alazne Aiestaranek dio portzentaje hori altuagoa dela aldizkari ez profesionalen eta erdi profesionalen kasuan aldizkari profesionaletan baino. Ondoko datu zehatzak bildu zituen: "Drogeteniturrik 2004ko aurrekontu osoaren %59,8ko portzentajea jasotzen du diru-laguntzetan, Pilpilean hamabostekariak aurrekontu osoaren %55,10 eta Kalaputxik %63. Berriketan aldizkariak ez du erakundeen diru-laguntzarik jasotzen, horiek jasotzeko baldintza nahikoak ez dituelako. Aldizkari profesionaletan diru-laguntzen portzentajeak baxuagoak dira: …eta kitto!-n %33,9 eta Barrenen %49,3" (Aiestaran, 2009: 741-742). 75 .- Hitzak Rosario de Mateo, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakasleak De la miseria del periodismo a la Torre de Babel de la información izenburuko hitzalditik hartuta daude. Horiekin eman zion hasiera 2009an Sociedad Latina de Comunicación delakoak egin zuen lehen nazioarteko biltzarrari. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 102 Eta hizkuntza gutxituetan ari diren hedabideak ez dira egoera horretatik salbuetsita geratu. Hortaz, Zabaletak eta lankideek hizkuntza gutxitua duten Europako hamar komunitateetako hedabide elebakarren finantza-sistemak aztertuz eta alderatuz76 ikusi zuten erakunde publikoak zirela hedabideen finantziazioaren iturri nagusia. Hamar eurotik ia zortzi erakunde publikoek jarritakoak ziren77, eta gainontzekoa publizitatetik, salmenta eta harpidetzatik eta beste era batzuetako 76 .- Galeseko gaelikoa, Irlandako gaelikoa, Eskoziako gaelikoa, euskara, katalana, galegoa, korsikera, frisiera, bretoiera eta samiera. Esan bezala, bakarrik hartu zituzten kontuan hedabide elebakarrak. Horrela kontsideratuak izateko, ekoizpenaren %70etik gora hizkuntza gutxituan izan behar zuten. Baldintza horrek ezarritako portzentajetik salbuetsita geratu ziren frisiera, korsikera eta samiera. Hiru hizkuntza horien egoera ikusita, hedabide elebidunak ere aintzat hartu zituzten. Unibertsoari dagokionez, 2008ko kalkuluen arabera aipatu 10 komunitateetan 1.068 hedabidekoa zen, ia erdia prentsa sektorekoa (%49,5, hau da, 525 hedabide). Ikerketarako lagina 144 hedabidetakoa izan zen: 40 Kataluniakoak, 30 Euskal Herrikoak, Galiziakoak 22, Galesekoak 15 eta gainontzekoak geratzen diren sei komunitateetakoak (horien kasuan ia aukeran zeuden hedabide guztiak aztertu zituzten). Ikerketan erabilitako metodologiari dagokionez, galdetegiak, hedabideen balantze-orriak eta hedabideetako zuzendari edota finantza arduradunei egindako elkarrizketak baliatu zituzten. Bildutako datu gehienak 2009 urteari dagozkio, gutxi batzuk 2010ekoak dira. 77 .- Portzentaje zehatza %78,5ekoa zen (Zabaleta et al., 2012c: 17). 1. taula. Hizkuntza gutxituetako hedabideen finantziazio-iturriak, 2009 (%). Taularen interpretazioa egiteko, aintzat hartu behar da prentsa, irratia eta telebistari buruzko datuak daudela hor bilduta, izaera publikoko eta izaera pribatuko hedabideenak. Zenbakiek erakusten dutenez, lau komunitateetan (hiru gaelikoari lotuta eta laugarrena samierazkoa) finantziazioa ia %100ean erakunde publikoetatik dator. Bestalde, korsikeraz eta katalanez ari diren hedabideetan, bost eurotik bat publizitate bidez lortzen dute. Salmenta eta harpidetza bidez eskuratutako sarrereri erreparatuta, bretoiera nabarmentzen da, gainontzeko gehienen kasuan ia hutsaren hurrengo baita79 finantziazio bide horrek hedabideari ematen diona. Beste horrenbeste gertatzen da beste iturri edo ekimen batzuen bidez lortutakoari dagokionean. Behin argazki orokorra izanda, xehetasunetara jo ezkero, ñabardura esanguratsua egin daiteke. Izan ere, emaitzak euskarriaren arabera errepasatu ezkero, agerikoa da erakunde publikoen laguntzen onuradun nagusiak ikus-entzunezkoak 78 .- Publizitatearen bidez %14,5, salmenta eta harpidetza bidez %1,6 eta beste iturri edo ekimen batzuetatik %5,4 (Zabaleta eta al., 2012c: 17). 79 .- Egileek diote salmenta eta harpidetza bidezko sarreren datua kontuz interpretatu behar dela; hor ageri diren zenbakiak ez direlako bakarrik prentsari dagozkionak baizik eta sektore osoa (prentsa, irratia eta telebista) kontsideratuz kalkulatutakoak. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 104 Publizitate bidez lortutako diru-sarreretan, idatzizko sektoreak izango luke emaitzarik onena, %37koa hain zuzen; ikus-entzunezkoetan, bataz bestean %14koa den bitartean. Beste horrenbesteko portzentajeak aurkitzen ditugu salmenta eta harpidetza bidezko sarreren atalean, %37,5 baita prentsarena. Lurraldeen arteko alderaketa egin ezkero eta prentsa-sektorea bakarrik kontsideratuta, Zabaleta eta lankideen ikerketak ondoko taulan bildutako datuak eskaintzen ditu: 2.taula. Hizkuntza gutxituetako hedabideen finantza-egitura euskarriaren arabera. Prentsa, 2009 (%). Eta azkenik, gainontzeko lurraldeetan, askoz portzentaje txikiagoa eskuratzen dute publizitate bidez. Erakunde publikoetatik jasotakoari begiratuz, korsikeraz ari direnek ez dute erakunde publikoen iturritik ezertxo ere hartzen. Ondoren, Katalunia eta Bretainia lirateke portzentaje apalena duten lurraldeak (%6,1ekoa eta %11koa). Euskaraz eta galegoz diharduten hedabideei, berriz, hurrenez hurren, hamarretik hiru eta lau euro heltzen zaizkie erakundeetatik. Salmentak eta harpidetzak kontuan hartuta, zenbakirik onenak Bretainiako idatzizko hedabideenak dira zalantzarik gabe, horixe baita hango idatzizkoen finantziazio-iturri nagusia (hamar eurotik ia zortzi). Ondoren, distantzia handira kokatzen dira katalanez, euskaraz, galegoz, gaelikoz eta korsikeraz argitaratzen diren egunkari eta aldizkarienak. Azkenik, beste bide batzuetatik lortutako diru-iturriei dagokienez, ia lurralde gehienetan %10etik beherako portzentajeak daude. Hala ere, nabarmentzekoak dira Irlandako gaelikoz, korsikeraz eta bretoieraz ari direnek eskuratutakoak. Hedabideen jabegoa publikoa edo pribatua den aintzat hartuta; aztertutako kasuetan agerikoa da publizitatea dela pribatuen diru-sarrera nagusia (%38,3) eta publikoetan, ordea, erakundeetatik datorrena (%80,8). Izaera sozialeko hedabideen kasuan ere, erakundeen diru-laguntzak dira finantziazio-bide nagusia baina izaera publikoko hedabideetan baino maila apalagoan (%55,7). Azenik, lanaren egileek hamar lurraldeetako hizkuntza gutxituetako hedabideek aurrera begira zituzten arazoak arakatu zituzten, horien zuzendari eta finantzaarduradunekin izandako elkarrizketa bidez. Aurreikusi zitekeenez, finantziazioari lotutako kezka izan zen denen ahotan. "As for a total of the ten communities, 58% of the problems revealed by the respondents were directly related to financing and 42% indirectly related" (Zabaleta eta al., 2012c: 25). Finantziazioari zuzenean lotuta aipatu ziren kezken artean, lehena dirulaguntzak80, ondoren publizitatearen beherakada, urte anitzeko finantza-planen 80 .- Katalanez eta euskaraz ari diren hedabideen kasuan diru-laguntzei lotutako kezka portzentajeetara ekarrita %19koa eta %10ekoa da, hurrenez hurren. Kezka horri publizitateari loturikoak irabazten dio nabarmen (%22 eta %33 hurrenez hurren). Galegoaren kasuan, ordea, patroia bete egiten da: hots, laguntzei loturiko kezkak %44 ordezkatzen du eta publizitateari loturikoak, ordea, %7. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 106 Baieztapen horretatik abiatuta, ikerlariek hiru eredu bereizten dituzte. Lehenari, nordic model deitzen diote, Ipar Europan kokaturiko hizkuntza gutxituko komunitateetan gailentzen delako (gaelikoa hitz egiten den hiru lurraldeetakoa; hots, Gales, Irlanda eta Eskozia, eta samiera hitz egiten denekoa). Eredu horretan, ikusentzunezkoak dira nagusi, eta erakunde publikoek jartzen dituzten hamar eurotik bederatzi baino gehiago hedabideak finantzatzeko erabiltzen dira. Bigarren ereduari, berriz, dibertsifikatua esaten diote: erakundeek hamar eurotik zazpi jarriko lituzkete, baina publizitateak beste bi dakartza eta azken euroa salmenta bidezkoa litzateke. Eredu honetan sartuko lirateke argi eta garbi Galizia, Euskadi eta Katalunia, eta maila apalagoan, Frisia eta Korsika. Lurralde horiek guztiek duten kokapen geografikoari erreparatuta, eredu kontinentala ere deitzen diote. Eta azkenik, hirugarrena eredu soziala litzateke; honetan ere hamar eurotik zazpi erakunde publikoetatik datoz, baina gainontzeko hiru euroek ezartzen dute aurreko ereduarekiko ezberdintasuna. Izan ere, euro bakarra letorke salmentetatik eta gainontzeko biak diru-bilketetatik eta babesletzatik. Horixe litzateke bretoieraz ari diren hedabideen eredua, eta horren berezitasuna azaltzeko ondoko argudioa plazaratzen dute egileek: 81 - Euro bakarra hedabide-euskarri guztiak (prentsa, irratia, telebista) kontsideratuta. Prentsa bakarrik hartu ezkero lau euro lirateke salmenta eta harpidetza bidez eskuratutakoa. Lanari bukaera emateko, Zabaletak eta lankideek diote, ikusitakoak ikusita, Europan hizkuntza gutxituetan ari diren hedabideen sektorean segurtasun-ezaren eta bidegabekeriaren sentsazioak daudela sakon ereinda. Orain arte erreferentzia gisa izan dugun egile talde berberak82, aurreko lana oinarritzat hartu eta beste ikerketa konparatibo bat burutu zuen, Media in Catalan, Basque, and Galician Languages: Under the Pressure of Public Aid izenburukoa. Aurretik aztertu den lanaren ia patroi berari jarraitzen dio honek83. Emaitzei dagokienez ere, antzekotasun handia dago. 2009 eta 2010 urteetarako egindako azterketaren egileek baieztatzen dute gobernu autonomikoak direla katalanez, euskaraz eta galegoz ekoizten diren hedabideen diru-babesle nagusiak, eta maila apalagoan kokatzen direla probintzia edo udal mailakoak. Salbuespen gisa, Nafarroako gobernua aipatzen dute84. 82 .- Iñaki Zabaleta, Nikolas Xamardo, Itxaso Fernández, Santi Urrutia, Carme Ferré eta Arantza Gutiérrez irakasleak. Lan hau Funding sources of media in Catalan, Basque and Galician languages: in search of sustainability izenekoaren osagarri eta garapena litzateke. 83 .- Hiru ikerketa-galdera planteatu zituzten egileek: lehena, diru-laguntzak eskaintzen zituzten hedabideak identifikatzera zuzendutakoa; bigarrena, laguntza horiei buruzko iritzia arakatzekoa; eta hirugarrena, etorkizunari begirako lehentasunezko eskariak biltzera bideratutakoa. Metodologiari dagokionez, galdetegiak eta hainbat eratako dokumentuak erabili zituzten, besteak beste, hedabideen urteroko balantze-orriak eta horrekin batera, elkarrizketak egin zizkieten aztertutako hedabideen zuzendari eta finantza-arduradunei, hedabideen esparruko adituei eta diru-laguntzen kudeaketaren arduradunei. Datu bilketa 2009an eta 2010ean egin zen. Ikerketaren unibertsoari dagokionez, egileek diote (Zabaleta eta al., 2013: 60) 2008an hizkuntza gutxituan ari ziren 949 hedabide zeudela hiru lurraldeetan; horietatik 441 prentsan, 359 irrati-sektorean eta gainontzeko 169 telebistan. Gehienak katalanez ari ziren (796) eta gainontzekoak euskaraz (108) eta galizieraz (45). Kopuru horietatik abiatuta, 92 hedabidez osatutako laginarekin egin zuten lana. 84 .- Ikerketa egin zen sasoian Nafarroako gobernuak ez zien laguntzarik eman euskaraz ari ziren hedabideei. Horiek 2015ean, Geroa Bai, EH Bildu, Ezkerra eta Ahal Duguk koalizio gobernua osatu zutenean berreskuratu ziren. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 108 Etorkizunera begira, lehentasunezko eskariak zeintzuk diren azaltzeko eskatu zieten ikerketan parte hartu zutenei. Egileek bi kategoriatan sailka daitezkeen eskariak aurkitu zituzten: kuantitatiboki multzorik handiena zuzenean lotzen zaio finantziazioaren gaiari, bigarren kategoriako erantzunak berriz, zeharka lotzen zaizkie baliabide ekonomikoen arloari. Ondoko taulan bildu zituzten erantzunak: Finantziazioari zuzenean loturiko eskariak Zeharka loturikoak Epe luzeko finantz. Laguntzak handitu Baliabideen eraginkortasu na Erakundeen arteko koordinazioa eta informazioa hobetu Hizkuntzaren eta hedabideen sustapena Katalana 31 28 19 6 16 Euskara 29 14 14 10 33 Galegoa 13 16 19 9 44 N= 92 Iturria: Zabaleta eta al., 2013: 65. Tesiaren egileak itzulia eta moldatua. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 110 Esan bezala, ikerketa 2009-2010 urteko testuinguruan burutu zen, eta ordutik urteak igaro diren arren, baieztatu daiteke lan hark plazaratutako emaitzak eta ondorioak, neurri handi batean behintzat, egun ere gaurkotasunez jantzita datozkigula. Esaldia ederto egokitzen zaio esku artean dugun ikerketari. Euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzera bideratutako diru-laguntza, politika publikoen esparruan kokatu daitekeelako. Urteroko deialdiak helburuak finkatu eta horiek asetzeko bitartekoak ezartzen dituen neurrian, politika publikoko ekimena da zalantzarik gabe. Eta ebaluazioa politika publiko ororen baldintza eta ezaugarri da. Hitzak ikerketa honetara ekarrita, eta lehen laburki aurreratu den bezala, euskarazko hedabideei zuzendutako diru-laguntza deialdia hizkuntza-politikaren esparruan egikaritutako politika publikoa litzateke. Politika publiko hori gauzatzeko prozesuan, hainbat aktorek hartzen dute parte eta hainbat bitarteko kudeatzen dira, ez bakarrik diru-baliabideak. Esaterako, bitarteko politikoak (kontsentsua), juridikoak (legeak, arauak…), ezagutza arlokoak (erabaki egokiak hartzeko behar diren informazioak, interpretazio-ereduak) edota zenbait aktorek duten mobilizaziorako gaitasuna. Administrazio batek martxan jartzen dituen egitasmoen edota ekimenen emaitza ondoko faktoreek baldintzatzen dute: inplikaturik dauden aktoreek, horiek erabilgarri dituzten bitartekoek eta hartutako erabakien edukiak. Aipatutako faktore horiez gain, arreta berezia jarri beharko zaie aktoreek elkarren artean garatzen dituzten harremanei eta interakzio horiek gauzatzen diren testuinguru zehatzari (ekonomikoa, politikoa eta teknologikoa). Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 112 Aurreko paragrafoan idatzitako azken esaldiak ebaluazioak egiteko izan daitezkeen aukeretara garamatza zuzenean. Izan ere, lau motako sailkapena egin ohi da: 1.- Barne-ebaluazioa: egitasmoa, ekimena edo programa (gure kasuan diru-laguntza deialdia) diseinatzen edo kudeatzen duten langileek egindakoa da. 2.- Kanpokoa: egitasmoa, ekimena edo programa kudeatzen duen lan-taldearekin zerikusirik ez duen kanpoko eragileek burututakoa (unibertsitateak, horretan ari diren enpresak…) Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 114 3.- Mistoa: aurreko bien konbinazioa. Kanpoko eragileek egingo lukete ebaluazioa baina erakundeko, administrazioko langileekin harreman estuan arituz. 4.- Partehartzailea edo pluralista: kasu honetan ebaluazio-prozesuan parte hartuko lukete egitasmoaren, ekimenaren edo programaren hartzaile direnek ere (gure kasuan hedabideek). Ebaluazio-era honen aldekoen iritziz, abantaila nagusia da ebaluatzaile, kudeatzaile eta onuradunen arteko distantzia txikitzen dela, eta ondorioz, handitu egiten da prozesuaren sinesgarritasuna eta ebaluazioak izan dezakeen gizartebaliagarritasuna (Cluster del Conocimiento, 2001). Burututakoa era batekoa zein bestekoa izan, ebaluazioa ez da ulertu behar prozesu osoaren azken urrats bezala. Ebaluazioa ez da prozesuari azken puntua jartzen dion etapa, baizik eta erabakiak hartzeko eta kudeaketarako balio duen tresna da; horren bidez erakutsiko da zehaztutako helburuak bete diren ala ez, bete badira noraino izan den, eta aurrera begira egin beharreko egokitzapenak eta hartu beharreko erabakiak zeintzuk diren. "Evaluando el resultado de los programas públicos, conociendo hasta qué punto han respondido a los objetivos planteados, se podrán entonces tomar nuevas decisiones y reorientar los programas" (Mondragón, 2006: 244). Alvirak eta Aguilarrek gaineratzen dute ebaluazioak egiteko orduan, gehien erabili izan diren balio-irizpideak politika publiko, egitasmo edo ekimen zehatz batek ezarritako helburuei begirakoak izan direla. Hala, ebaluazioaren bidez politika publikoen edota egitasmo, ekimen zehatzen eraginkortasuna, efizientzia, eta batez ere, egokitasuna zehazteko ahaleginak egiten dira. Gero, hortik abiatuta, aipatu politikei buruzko erabakiak hartzeari (programari eutsi, aldatu, ezabatu) ekiten zaio; hots, ebaluatu diren politikei eutsi, horiek aldatu edo ezabatu behar ote diren erabakitzen da. 85 .- TAM: Television Audience Measurement. Telebistako audientziak neurtzen dituen enpresa baten izena da. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 116 Esan bezala, ebaluazioa egiteko gehien erabiltzen diren balio-irizpideak aurreikusitako ageriko helburuei loturikoak izan arren, Alvirak eta Aguilarrek bat egiten dute Michael Scrivenek proposatutakoarekin, eta diote beste era bateko ebaluazioak burutu daitezkeela, helburuetatik aske daudenak, beste kontu batzuei erreparatzen dizkieten ebaluazioak. Esate baterako, politika publikoaren, egitasmoaren edo ekimen zehatzaren onuradunek, hartzaileek dituzten beharren asebetetzeari erreparatzen Adierazleak zehaztea ez da lan erraza, denbora eta prestakuntza eskatzen dituen zeregina baita. Eta denbora falta eta prestakuntza falta dira sarritan egitasmoen, ekimen zehatzen ebaluazioa gauzatzeak izaten dituen trabak. Hau da, Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 118 Gurean, "Hedabideak" diru-laguntza deialdiaren ebaluazioa egin duen lan bakarra aurkitu dugu, Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren88 enkarguz UNESCO Katedrak eta EHUko Gizarte Psikologia eta Portaera Zientzien Metodologia Sailak burututakoa. Lanaren izenburua: Hizkuntza Politikorako89 Sailburuordetzak kudeatzen dituen diru-laguntza deialdien ebaluaketa eta hobekuntzarako proposamenak. HEDABIDEAK DEIALDIA. 88 .- Aurrerantzean, ez beti, baina sarritan HPS bezala agertuko da. 89 .- PolitikArako beharko luke izan, baina PolitikOrako dago idatzita. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 120 Bertan, honelaxe laburbiltzen dute xedea: "Gure lanarekin, Hedabideak sektoreari hurbilketa egin nahi izan diogu. EFQM kalitate eta Bikaintasun eredua oinarri hartuta, deialdiaren argitaratzetik, hedabidea garatzen den arte barne dauden prozesu eta alderdi desberdinak aztertu dira. Honetaz aparte, garatutako hedabideek euskararen erabilpenean eragindako inpaktua ere estimatu dugu. Hau guztirako hiru agente nagusien, hots, HPS-ko teknikarien, erakunde eskatzaileen, eta hedabideen jarraitzaile edo kontsumitzaileen iritzia jaso dugu" (UNESCO eta EHU, 2011: 4). Zeregina burutzeko 45 hedabide desberdinei90 buruzko 2010eko informazioa jaso zuten91, eta horrekin batera, horien kontsumitzaile ziren 150 pertsonen iritziak ere bildu zituzten. Lanean, besteak beste, euskararen normalizazioan eragindako inpaktua baloratzeko eskatu zitzaien hedabideei. Emandako erantzunen arabera, %87,5entzat eragina handia edo osoa handia da. Bestalde, hizkuntzaren normalizazioan lortutako inpaktu kualitatiboa ere landu zuten. Horri dagokionez, hedabideei lotutako ondoko kontuak azpimarratu zituzten: "-Gizartearen sektore garrantzitsu batean, euskararen presentzia bermatzea. -Normalkuntzarako bide onena, euskaraz erabat aritzea. -Euskarazko hedabide edota produktuen eskaintza zabaltzea, populazio gehienarentzat erabilgarria dena. -Gazteei zuzendutakoa izanda, hizkuntzaren transmisioan giltzarria eta estrategikoa den hartzailegoari zuzenduta egotea. -Euskarazko irakurzaletasuna sustatzea. -Euskaraz bizi egitea posible egitea eta posible dela erakustea92. -Euskara jasoaren zabalpena egitea, jendeak menperatu dezan, eta hizkuntzak prestigioa irabazi dezan. -Euskalkiak erabiltzea, gertutasuna emateko eta ez galtzen laguntzeko. –Paisaia euskalduntzea: telebistan, irratian, prentsan… euskararen presentzia bermatuz, gizartean presentzia bermatzen da. (UNESCO eta EHU, 2011: 47). 90 .- 2010eko diru-laguntza deialdiak ezarri zuen onuradunen multzokako banaketari erreparatuta, hauxe litzateke 45 hedabidez osatutako laginaren argazkia: eguneroko prentsa inprimatua: 7; aldizkari orokorrak: 13; aldizkari espezializatuak: 8; euskarazko gehigarriak: 2; euskarazko erreferentzia-orriak: 1; irratiak: 3; telebistak: 4: Internet bidezkoak eta berri-agentziak: 7. 91 .- Ebaluazio-lanaren egileek diote 45 hedabide horiek sektore osoaren %38,8 ordezkatzen zutela 2010ean. 92 .- Ulertzeko zaila suertatzen den arren, horrela dago idatzita. Bestalde, aurretiaz esan bezala hedabide horien 150 kontsumitzailek hartu zuten parte ebaluazio-lanean. Horiek emandako iritziei erreparatuta, nabarmentzekoa da hedabideekiko asebetetze-maila oso altua dela; bataz beste 8,3ko nota jartzen diete eta. Gainera, hamarretik zortzik uste du (%80,6) aztertutako euskarazko hedabideak egokiak (%23,3) edo oso egokiak (%57,3) direla euskararen erabilpena sustatu eta normalizatzeko. Zeregin horren alde kualitatiboa landu ezkero, kontsumitzaileen iritziz, ondokoa da hedabideek euskararen normalizazioan egiten duten ekarpena: "-Euskara hutsez egina izatea. -Paisaia euskalduntzea: kioskoan, tabernetan… euskarazko hedabideak egonda, euskararen presentzia handitzea. -Landutako gaien interesa dela eta, euskaldunak ez direnen arreta ere erakartzea. -Euskaraz bizitzen laguntzea. -Euskara hobetu nahi duenarentzat baliagarria izatea. -Euskararen prestigioa hobetzea. -Elebidunak diren hedabideetan, euskaldunak diren irakurle askok gazteleraz irakurtzeko joera dute, eta euskara hutsezkoen kasuan euskaraz irakurtzen dute, horregatik aproposa da euskaraz elebakarra izatea. -Euskara normalizatzeko, era normalean erabiltzea. -Geroz eta euskaldun gehiago dagoenez, hauei zuzendutako eskaintza zabaltzea. -Eremu euskaldunetan, errealitatera ajustatzen da. Eremu ez euskaldunetan, euskara mantentzen eta sustatzea" (UNESCO eta EHU, 2011: 95). Agerikoa denez, antzekotasun handia dago hedabideek eta kontsumitzaileek eskainitako ikuspegietan. Batzuengandik zein besteengandik jasotako iritzietan ageri dira hizkuntzaren presentziaren bermeari, baliagarritasunari edota irakurzaletasunaren sustapenari loturiko aipamenak. Azterketa gehiago fintzeko, diruz lagundutako hedabideen inpaktua estimatzen ahalegindu ziren. Horretara heltzeko, euskarazko hedabideek hizkuntzaren transmisioa bultzatzeko, erabilpena sustatzeko eta kalitatea eta estatusa hobetzeko izan dezaketen balioaz galdetu zitzaien kontsumitzaileei. Transmisioari eta erabilpenari dagokionez, hamar kontsumitzailetik zortzik uste zuen euskarazko hedabideak egokiak edo oso egokiak zirela, eta portzentajea are handiagoa zen, ia hamarretik bederatzi (%86), hedabideek euskararen estatusa edo prestigioa hobetzen laguntzeko izan dezaketen balioaz galdetu zitzaienean. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 122 Bestalde, diru-laguntza deialdiari buruzko balorazioa eskatu zitzaien hedabideei. 0tik 10erako eskala batean, 6,03 puntu eman zizkioten deialdiaren edukiari; prozedurari berriz, 4,3 puntu; finantzaketari 5,5 eta puntuaziorik altuena, 8,08 puntukoa, HPSko teknikariekin izandako harremanak lortu zuen. Behin datu guztiak jaso eta aztertu ondoren, ebaluazio-txostenaren egileek diru-laguntza deialdiaren inpaktua handitzeko hainbat proposamen aurkeztu zituzten. Batzuk administrazioari zuzendutakoak, beste batzuk, berriz, hedabideei begirakoak: 1.- Deialdiaren edukiari dagokionez, lagundu beharreko hedabide berriak sortu daitezkeenez, orduan zeuden hedabide-multzoei (egunerokoak, aldizkakoak, irratiak, telebistak, Internet bidezkoak…) "Besteak" izeneko multzo berri bat gehitzea edo F multzoaren barruan93 sartzea proposatu zuten. 2.- Deialdiaren prozesua arintzeko beharra agertu zuten, "batez ere erakundeek94 ebazpenak eta esleitutako diru-kopurua lehenbailehen ezagutu ditzaten" (UNESCO eta EHU, 2011: 130). 3.- Hedabideek hainbat kontu definitu beharko lituzketela esan zuten; besteak beste, helburu estrategikoak eta erreferentziazko populazioa eta helburu-populazioa. Ez hori bakarrik, ebaluazio-txostenaren egileen arabera, ezarritako helburuen lorpena eta kontsumitzaileen asebetetzea neurtzeko prozedurak ezarri beharko liratekeela gaineratu zuten. 4.- Baliabideak optimizatzeko, elkarlana bultzatu beharko litzatekeela uste zuten. 5.- Hedabideak ahalik eta gehien kontsumitu daitezen, eta aldi berean, kontsumitzaile berriak erakartzeko, horien difusio ona eta zabala egitearen beharra azpimarratu zuten. Hedabideen esku utzi zuten aipatu zeregina, "luzarorako inbertsio modu bat izango litzatekeena" (UNESCO eta EHU, 2011: 131). 6.- Ikus-entzunezkoen kasuan bereziki, materialen elkartrukaketa ahalbideratuko lukeen ekoizpenen banku bat sortzea proposatu zuten. "Banku hau hedabideen iniziatibaz sor liteke, edota Administraziotik bultza liteke"(UNESCO eta EHU, 2011:131). 93 .- 2010eko diru-laguntza deialdian F multzoak Internet bidezko hedabideak eta berri-agentziak biltzen zituen. 94 .- Euskarazko hedabideak kaleratzen, uhineratzen, zabaltzen dituzten enpresak, elkarteak, eragileak. 7.- Hedabideen bultzatzaile diren erakundeek ebaluaketa egin behar dutela adierazi zuten eta horretarako tresna bat prestatu zuten95. 8.- Aurreko proposamenekin batera, hedabideek kontsumitzaileei zuzendutako galdeketa prestatu zuten. Izan ere, txostenean zioten bezala, "(…) kontsumitzaileen iritzia ezagutzeak, alde batetik, auto-ebaluaketa egiteko lagungarria izan daitekeelako eta bestetik, lortutako emaitzen eta eraginaren estimazioa egiten lagungarria izan daitekeelako" (UNESCO eta EHU: 2011: 132). 9.- Azkenik, autoebaluazio bidez eta kontsumitzaileei egindako galdeketen bidez jasotako informazioa, urte amaierako memoriari eransteko proposatu zuten. Horrez gain, administrazioak auditoriak egin beharko lituzkeela gaineratu zuten zoriz hautatutako hedabideen artean; "auditoria honen bidez erakundeak aurkeztutako datu eta emaitzak zuzenak direla frogatuko da" (UNESCO eta EHU, 2011: 132). Ez hori bakarrik, "zoriz, galdeketei erantzun dioten 3 pertsona edo kontsumitzaileengana jotzea proposatzen dugu, datuak kontrastatzeko" esanez jarri zioten amaiera hobekuntzarako proposamenei (UNESCO eta EHU, 2011: 132). Ikerketa-lan honen azalpenaren atarian aitortu bezala, horixe da Jaurlaritzaren "Hedabideak" diru-laguntza deialdiari buruz aurkitu den ebaluazio-lan bakarra. Politika publikoen ebaluazio-prozesuen nondik norakoekin, eta urteroko "Hedabideak" deialdiari buruz egin den ebaluazio-lanaren errepasoarekin emango da bukatutzat aterpe teorikoaren lehen solairua osatzen duten gelaz-gelako bidaia. Orain, eraikinaren bigarren solairuko geletan diren edukiak aurkeztuko dira. Horiek, izaera hibridoz jantziko dute aterpea. Lehen solairuko edukiek eratu duten gune trinkoa beste izaera bateko ekarpenez osatu eta aberastera datozelako. Hau da, ikergaia kokatuta dagoen testuinguruari erabat loturik dauden ekarpenak landuko dira; adibidez, euskarazko hedabideen kontsumoari, euskarazko hedabideen historiari eta 95 .- Proposatutako tresnak bost informazio-bloke ditu. Lehenengoak, definitutako helburuak, horien lorpena neurtzeko erabilitako prozedurak eta helburuen lorpen-maila jasotzen ditu. Bigarren blokea, berriz, kontsumitzaile-kopuruak kuantifikatzekoa litzateke. Hirugarrenak, difusioari buruzko informazioa jasotzen du: difusiorako erabilitako bideak, eta bakoitzaren bidez difusio osoaren zein proportzio egiten den. Autoebaluazio-tresnaren laugarren blokeak hedabideen kontsumitzaileek zenbateko maiztasunez irakurri/entzun/ikusi/jarraitzen dituzten eta zenbat orduz jasotzen ditu. Bosgarren blokean, kontsumitzaileek egindako balorazioa dago: kalitateaz, kontsumitzaileen helburuen lorpenaz, hedabidearen arduradunek emandako arretaz, asebetetzeaz… (UNESCO eta EHU, 2011: 134-136). Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 124 Euskal Autonomia Erkidegoan martxan jarri diren hizkuntza-politikei buruzko hainbat ekarpen. 2.2. BIGARREN SOLAIRUA: EUSKO JAURLARITZAREN HIZKUNTZAPOLITIKETATIK HEDABIDE INPRIMATUEN KONTSUMORA Ikerketaren aterpe teorikoaren aurkezpenean aurreratu bezala, bigarren solairuan bildutako edukiak hiru gelatan banatu dira. Lehenengoan, 1979tik, Estatutua onartu zenetik, Eusko Jaurlaritzak gauzatu dituen hizkuntza-politikak daude; horien barne kokatzen dira, noski, hedabideetara zuzendutako diru-laguntza deialdiak. Bigarren gelan, euskara hutsezko hedabie inprimatuen sektoreak egun duen presentzia izatera nola heldu den erakutsiko digun bilakaera historikoan murgilduko gara. Ikusiko dugu, gurean euskara hutsezko prentsak eta denboran zehar izan diren gobernuek hizkuntzarekiko erakutsi duten jarrerak bide paraleloa egin dutela. Euskarazko prentsak lehen urratsak egin zituen unetik gaur arte jorratu duen bidea eta garaian garaiko gobernuek hizkuntzarekiko agertu dituzten jarrerak eta horiekin batera martxan jarri dituzten neurriak eta politikak banaezinak dira. Baieztapenak edozein unerako balio du, diktadura garairako zein laurogeiko hamarkadatik aurrera euskara hutsezko hedabide inprimatuek izan zuten hazkunderako. Hizkuntzarekiko jarrera edo politika sustapenaren aldekoa izan denean, euskarazko prentsak loraldi-sasoiak izan ditu eta alderantziz. Eta azkenik, bigarren solairuko hirugarren gelan hedabideen kontsumoaren inguruko informazioa bildu da, ikuspegi orokorretik hasi eta Euskal Autonomia Erkidegoko datuetara iritsi arte. Betiere, ikerketa honek aztertzeko ezarri duen 2005-2013 aldian euskara hutsezko hedabide inprimatuen kontsumo-argazkia osatzeko ahaleginetan. 2.2.1. EUSKARA BIZIBERRITZEKO EKIMEN INSTITUZIONALA: HIZKUNTZAPOLITIKAK Hizkuntza-politikaren nahi beste definizio dira aukeran. Beste horrenbeste gertatzen da hizkuntza-politika eta hizkuntza-plangintza bereizteko egin diren ekarpenekin. Ikerketa honetan ez da sakonduko bataren eta bestearen arteko nondik Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 126 Betiere ahaztu gabe hizkuntza bat edo batzuk dituen gizabanakoa izaki soziala dela, hizkuntza-ezaugarri zehatzak dituen gizarte-testuinguru batean bizi dela. Hortaz, hizkuntza-politika egiteak, lehenago aipatu bezala, gizarte-politika egitea dakar, gizartearen antolamenduan eragitea. Behin kontzeptua argituta prest gaude Euskal Autonomia Erkidegoan hizkuntzapolitikak jorratu duen bidea aurkezteko. 2.2.1.1. EUSKARAREN LEGETIK ITUN BERRITU BATERANTZ Euskarak laurogeiko hamarkadatik egin duen aurrerabidean mugarritzat jo daitezkeen ekimen, egitasmo eta gertaeren artean dago, inolako zalantzarik gabe, Euskararen Erabilera Arautzeko 10/1982 Oinarrizko Legea. Ordura arte, euskara normalizatzeko prozesu eta estrategia nagusiak gizarte zibiletik jaioak ziren; besteak beste, frankismoaren azken hamarraldietan gauzatu ziren euskararen batasuna, ikastolen sorrera, helduen alfabetatzea edota hainbat hedabideren kaleratzea. Baina instituzio publiko berriak martxan jartzeak, hizkuntza batek, kasu honetan euskarak, biziberritzeko ezinbesteko duen elementua ere ekarriko zuen: lege-babesa. 1979ko Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuak euskararen ofizialtasuna ezarri ondoren ekin zioten Euskararen Erabilera Arautzeko Legea garatzeari96. Berau gauzatzeko "sukalde-lana" zuzendu zuen Pedro Miguel Etxenike, garaiko Hezkuntza 96 .- Beste horrenbeste egin zuten Espainian, gaztelaniaz gain berezko beste hizkuntza bat zuten lurralde autonomoetan. Kronologikoki Euskararen Legea izan zen lehena, eta horren ondoren etorri ziren Kataluniakoa (apirilaren 18ko 7/1983 Legea), Galiziakoa (ekainaren 15eko 3/1983), Valentziakoa (azaroaren 23ko 4/1983 Legea), Balear Irletakoa (apirilaren 19ko 3/1986) eta Nafarroakoa (abenduaren 15eko 18/1986 Foru-Legea). Sailburuaren97 hitzetan, Legebiltzarrean aurkeztu zuten lege-proiektuaren xedea euskarari aterpe egokia eskaintzea izan zen: "(…)Eusko Jaurlaritza 1980an berrantolatu genuenok gure hizkuntzari legean oinarritutako aterpe egokia eman nahi izan genion, eta horixe hartu zuen helburutzat, besteak beste gure gobernu sortu berriak: urteetan baztertua izan zen hizkuntzari ofizialtasuna eman nahi izan genion, eta berdintasunezko aukera". ( Baztarrika, 2009: 13) Euskararen legea, testu labur98 eta mamitsu hura osatzeari ekin zioten garaian euskararen normalizazioa ulertzeko ikuspegi asko zeuden arren, horietako batzuk elkarrekin lehian, akordioa lortzeko nahia gailendu zen, eta horri esker, legeak gehiengo sendoaren babesa99 izan zuen. Legeak, euskara Euskal Herriko hizkuntza propioa100 dela eta euskaraz aritzeko oinarrizko eskubidea101 aitortzeaz gain, herri-aginteen funtzioak eta betebeharrak ezarri zituen. Hala, hizkuntza-politika sustatzaileak garatzeko bidea zabaldu zuen; hau da, funtsezko oinarria ezarri zuen gizarteko eremu giltzarrietan euskararen ezagutza eta erabilera bultzatzeko erabakiak taxutzeko. Denborak erakutsi du 1982ko azaroren 24an mamitutakoak berebiziko garrantzia izan duela euskararen biziberritzea bermatzeko zereginari begira. Hala ere, lege-babesarekin eta hizkuntza-politika egingarri eta eraginkorrekin batera, hizkuntzak beste bi kontu behar ditu aurrera egin nahi badu: herritarren aldeko jarrerak eta hizkuntza-portaerak. Behin Legea onartuta, Jaurlaritzak berehala ekin zion testuan bildutakoa gauzatzeari, euskararen alde tresnak jartzeari eta alor guztietan neurri positiboak 97 .- 1980ko apirilean Carlos Garaikoetxea lehendakariak osatutako Jaurlaritzan Pedro Miguel Etxenikek hartu zuen Hezkuntza Sailaren ardura eta Ramón Labaienek Kultura Sailarena. Hiru urtera, 1983an, Kulturak bat egin zuen Hezkuntzarekin, eta Etxenike izendatu zuten arlo bien sailburu lehen legegintzaldia bukatu arte, 1984ko apirilera arte alegia. 98 .- Legeak 30 artikulu ditu. 99 .- Alianza Popular taldeak izan ezik, gainerako alderdi politiko guztiek (EAJ/PNV, PSE-PSOE, EE, UCD eta Talde mistoa-PCE-EPK) aldeko botoa eman zuten. Herri Batasunak ez zuen parte hartu Legebiltzarreko eztabaidan ezta legea gauzatzeko prozesuan ere, eta ez zion babesik eman Euskararen Legeari. 100 .- Atariko Tituluaren 2. artikulua. 101 .- Lehen Tituluaren 5. artikulua. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 128 sustatzeari. Ordutik izandako gobernuek102 hainbat arau, erakunde, plan eta baliabide eratu dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan euskararen gaitasunean, erabileran eta estatusean eragiteko. Ondokoak lirateke aipagarrienak kronologikoki aurkeztuta: 1.- Euskararen Aholku Batzordea (1982). Hizkuntza-normalizazioan diharduten erakunde publiko nahiz pribatuen ahaleginak eta ekintzak aztertzeko, bideratzeko eta koordinatzeko harreman-organoa103 da. Egun, Euskararen Aholku Batzordea erakundeetako ordezkariek (Legebiltzarra, HABE, EITB, IVAP, foru-aldundiak, EUDEL, Euskaltzaindia..) eta arlo askotako adituek osatzen dute. 2.- Euskal Irrati Telebista (EITB, maiatzaren 20ko 5/1982 Legea). Euskal kulturaren, eta bereziki euskararen sustapen eta zabalkunderako tresna dela aldarrikatzen du EITBren sorrerarako legeak. 3.- EAEko irakaskuntza ez unibertsitarioan hizkuntza ofizialen erabilera araupetzeko dekretua (uztailaren 11ko 138/1983 ). Beste zenbait gairen artean irakaskuntzako A, B eta D ereduak104 arautu ziren. 102 .- Euskal Autonomia Erkidegoan hamar legegintzaldi izan dira 1979ko Estatutua onartu zenetik 2013ra bitartean; hau da lan honek ikergaitzat hartu duen azken urtera bitartean. Lehenengo bietan, EAJk bakarrik gobernatu zuen. Hirugarrenean, EAJ eta sozialisten arteko koalizio-gobernua izan zen. Laugarrenak bi aldi izan zituen, 1991ko otsailetik urrira bitartekoan EAJ, Eusko Alkartasuna eta Euskadiko Ezkerra (EE) izan ziren gobernuan eta gero, 1991ko urritik 1995eko urtarrilera bitartean, EAJk sozialistekin gobernatu zuen. Bosgarren legegintzaldian, EAJk eta PSE-EEk osatu zuten koaliziogobernua. Seigarrenean eta zazpigarrenean, EAJk eta Eusko Alkartasunak. Zortzigarren legegintzaldian gobernu hirukoitza osatu zen, EAJ, EA eta Ezker Batua-Berdeak alderdien artekoa hain zuzen. Bederatzigarrenean, PSE-EEk osatu zuen gobernua. Eta azkenik, 2012ko abenduan hasi zen hamargarren legegintzaldian EAJk berreskuratu zuen Jaurlaritza. 103 .- Lehen Aholku-Batzordeko kideak hamazazpi izan ziren, denak gizonezkoak: Lino Akesolo, Jesus Altuna, Patxi Altuna, Jose Mari Aranalde, Luis Alberto Aranberri, Joseba Arregi, Jesus Eguskitza, Pako Garmendia, Jean Haristchelhar, Ander Manterola, Koldo Mitxelena, Jose Antonio Obieta, Josu Oregi, Juan San Martin, Ibon Sarasola, Jose Mari Satrustegi eta Mikel Zalbide. 1982ko otsailaren 16an izendatu zituen Jaurlaritzak eta otsailaren 25ean dekretuz eratu zuen ofizialki Batzordea Carlos Garaikoetxea lehendakariak. Handik hilabete batzuetara onartu zen Euskararen Legearen (10/1982, azaroaren 24koa) 29. artikuluan dago jasota. Honela dio: "Jaurlaritzak, euskararen erabileraren normalizazioa ahalbideratzeko, Lege hau gauzatu eta garatze aldera erakunde guztien lanak eta ahaleginak aztertu, bideratu eta bateratzea helburu izango duen topagune bat sortuko du". Eusko Jaurlaritzak dekretu bidez eraberritu zuen 1996an (ekainaren 18ko 156/1996 Dekretua) eta 2007an (urriaren 16ko 176/2007 Dekretua). 104 .- Dekretuak eranskinetan zehazten du zer den eredu bakoitza. Labur esateko: A ereduan, irakasgai guztiak, euskara bera izan ezik, gaztelaniaz lantzen dira. B ereduan, euskara eta gaztelania, biak erabiltzen dira. Dekretuak dioenaren arabera, "Gaztelania berez, irakurketa-idazketa eta matematika 4.- HABE, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea105 (HABE, azaroaren 25eko 29/1983 Legea). Izenak berak adierazten duen moduan, helduen alfabetatze-euskalduntzea sustatzea du helburu nagusi. 5.- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea, IVAP (uztailaren 27ko 16/1983 Legea). Sorrerako legeak esleitzen dizkion xedeen artean dago "Euskera Herri-Arduralaritzan sarraraztea, hedatzea, erabiltzea eta arauzkotzea, baita arduralaritza-hizkuntza zehaztea ere". 6.- Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusia (1983). Hizkuntza-politikaren arloan eskumena duen organo gorena bezala sortu zen, eta 1995ean Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza bilakatuko da. 7.- Mapa Soziolinguistikoa (1989). Zentsuak eskainitako datuen ustiaketa eginez, 1986tik bost urtero burutzen den EAEko azterketa da, azkena 2011koa. Mapak lau aldagai aztertzen ditu: hizkuntza-gaitasunaren bilakaera, biztanleriaren lehen hizkuntza, BILA indizea (hizkuntza-gaitasunaren eta lehen hizkuntzaren arteko gurutzaketa) eta etxeko erabilera. 8.- Euskal Funtzio Publikoaren Legea (6/1989, uztailaren 6koa). Administrazio publikoetako hizkuntza-normalizazioari ere heltzen dio legeak edukian106. Bertan jasotakoa gauzatzeko plangintzaldiak jarri dira martxan administrazioko langileak arian-arian gaitzeko hizkuntzaren aldetik, euskararen erabilera areagotzeko, euskara zerbitzu-hizkuntza bihurtzeko herritarrekiko harremanetan eta euskara lan-hizkuntza bihurtzeko. 2013-2017 bitartean V. plangintzaldia garatuko da. bezalako gaietarako erabiliko da. Euskara beste arloetako gaiak lantzeko" (138/1983 dekretua: 2474 orria). Eta D ereduan, irakasgai guztiak, gaztelania izan ezik, euskaraz lantzen dira. 105 .- HABE sortzeko legea 1983an onartu bazen ere, erakundea 1981ean jarri zuen martxan Eusko Jaurlaritzak. Ordurako, ezarria zegoen Euskal Herri osoan AEK, Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundearen ikastegi-sarea. 106 .- Funtzio Publikoaren Legearen V. idazpuruko lehen atalean dio: "Euskara eta gaztelera dira euskal Administrazio Publikoetako hizkuntza ofizialak, eta bi hizkuntzok erabiltzea bermatu beharko dute Administrazio horiek bere barneko zein kanpoko harremanetan" (EHAA, 1989-07-28: 144zk.). Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 130 9.- Inkesta Soziolinguistikoa107(1991). EAEko, Nafarroako eta Iparraldeko euskararen bilakaera sozialari buruzko azterketa sakona. Bost urtero egiten da eta azkena 2016koa da. 10.- Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN, 1998). Hizkuntzaren normalizazioa eskuratzen jarraitzeko plan estrategiko moduan landutako tresna izan zen; aldi berean, hizkuntza-politikaren ildo nagusiak definitzeko oinarrizko erreferentzia. "Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren helburu nagusia da euskaraz bizi nahi duten herritarrei horretarako aukerak bermatzeko behar diren hizkuntza-politikako neurriak erabakitzea eta bultzatzea. Euskal Herrian, maila pertsonalean, sozialean eta ofizialean, euskararen berreskurapen osoa lortzeko euskararen aldeko urratsak areagotzea" (EBPN, 1998: 49). 11.- Justizia Administrazioko hizkuntzaren normalizazioari buruzko dekretua (2001). Estatuko gobernuak horren aurkako eskumen-gatazka aurkeztu zuen, dekretua etetea lortuz. Baina 2002ko ekainaren 5eko autoak etenaldia altxatu zuen eta testuaren alde ebatzi. Orain martxan da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioan Hizkuntzen Erabilera Normalizatzeko Plan Orokorra (2009-2017). 12.- Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko Dekretua (2003). Bi urrats aurreikusi zituen: erakundearen euskararen plan orokorra onartzea (2005) eta ondoren Osakidetza osatzen duten zerbitzu-erakunde guztiek planaren egokitzapena egin eta gauzatzea (2006). Bigarren plana, 2013-2019 aldian gauzatuko da. 13.- Elebide. Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Zerbitzua (2008). Bere funtzioak dira "hizkuntza eskubideen gaineko sentikortasuna sustatzea, eskatzen duten herritarrei horien babesari buruzko informazioa eta aholkularitza ematea, eta lankidetza eskaintzea eragindako sail, instituzio eta erakundeei, aipatutako eskubideak bete daitezen"108. 107 .- Lehen inkesta, 1991ean egin zena, 1995ean argitaratu zen Euskararen Jarraipena izenburupean. Hurrengo inkestak 1996, 2001, 2006, 2011 eta 2016an egin ziren. 108 .- 150/2008 Dekretua, uztailaren 29koa. 14.- Euskara 21. Itun Berritu Baterantz (2009). XXI. mendeko hizkuntza-politikaren oinarriei buruzko txostena. Lehentasunezko hamalau ildo ezarri zituen eta adostasunean, pertsuasioan eta tinkotasun demokratikoan oinarrituriko hizkuntza politika progresibo baten premia azpimarratu zuen. 15.- Euskara Sustatzeko Ekintza Plana109 (ESEP, 2012/2013). Euskara 21 ekimenean jasotako oinarri eta gidalerroen aplikazio praktikoa. 2012-2022 urtaldian gauzatuko da eta 1998an martxa jarri zen EBPN egungo premietara egokitzen du. ESEPek 99 neurri, 353 ekintza eta 140 adierazle zehazten ditu, hamasei lan-esparrutan banatuta. 16.- Euskararen Agenda Estrategikoa110 (2013-2016). Aurretik aipatutako bi dokumentuetan oinarrituta, Jaurlaritzak 2013-2016 legealdian euskara biziberritzearen alde burutu beharreko ekintza eta jarduera nagusiak jaso zituen egitasmoa da agenda estrategikoa. Hiru arlotan jarri zuen fokua: euskararen ezagutza, erabilera eta kalitatea. 17.- EITBko Euskararen Erabilerarako Plana (2013-2016). Bi ildo estrategikoen inguruan egituratuta dago plana; lehen ildoak "EITBk euskaraz funtziona dezake" dio eta bigarrenak "Euskal Irrati Telebistak euskaldun irudia zabaltzen du kanpoan". Bi ildo horietako bakoitzarentzat hainbat helburu eta horiek gauzatzeko ekintzak zehazten dira. Arestian nabarmendutakoez gain, lerro hauek idazteko orduan Ertzaintzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko I. Plangintzaldia ari da gauzatzen111 Jaurlaritza. Aurreko zerrendak agerian uzten duenez, 1982tik Eusko Jaurlaritzak esparru guztietara zabaldu du euskara sustatzeko ahalegina. Ordutik, Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatu diren hizkuntza-politikek lau zutabe nagusi izan dituzte beti 109 .- Euskara Sustatzeko Ekintza Plana 2012an onartu zuen Euskararen Aholku Batzordeak Patxi López lehendakari zela. Ondoren, EAJko gobernuak berretsi zuen 2013an eta Legebiltzarrak ere bere egin zuen 2013ko irailaren 11n. 110 .- Euskararen Agenda Estrategikoa 2014ko ekainaren 24an aurkeztu zen Gasteizen. 111 .- Estefania Beltrán de Heredia Herrizaingo sailburuak 2014ko urriaren 22an aurkeztu zuen plana Legebiltzarrean. Jendearekin harreman zuzena duten lanpostuen euskalduntzea lehenesten du planak eta xede orokor bat jartzen du: 2017rako derrigortasun-data ezarri nahi diete Ertzaintzaren jendaurreko postu guztiei (2014an %36k zuen akreditatuta lehen edo bigarren hizkuntza-eskakizuna, hau da 3.006 ertzainek eta 2017rako kopuru hori %43koa izatea nahi dute; hau da, 500 ertzain gehiagok izatea hizkuntza-eskakizuna). Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 132 abiapuntu eta ipar-orratz: lehena, normalizazioa eta sustapena; bigarrena, herritarren borondatearen kontra ezer ez egitea; hirugarrena, gizarte elebiduna indartzeko ahalegina; eta laugarrena, gizarte-kohesioa. Azken batean, 1982an gehiengoaren oniritzia lortu zuen lege-testuan jasotako zutabeak dira. 2.2.1.2. HIZKUNTZA-POLITIKAK EAEn 2005-2013 BITARTEAN Aurreko atalean Euskararen Legea onartu zenetik 2013ra bitartean Euskal Autonomia Erkidegoko herri-aginte nagusiak, hau da, Eusko Jaurlaritzak, hizkuntzapolitika diseinatzeko eta gauzatzeko erantzukizunari zein tresnarekin heldu dion aurkeztu ondoren, orain geldialditxoa egingo da ikerketa honek aztergai duen epealdian, berau sakonago aztertzeko. 2005etik 2013ra arte hiru legegintzaldi izan dira gurean. VIII.ean EAJ, EA eta EB- Berdeak alderdiek hitzarturiko gobernua osatu zen112 (2005eko maiatza – 2009ko maiatza). IX. legegintzaldiak trantsizio demokratikoa egin zenetik inoiz ezagutu gabeko aldaketa ekarri zuen Jaurlaritzara; lehen aldiz alderdi sozialistako lehendakari bat izendatu baitzen,113 Euskadiko Alderdi Popularrak eskainitako babesari114 esker (2009ko maiatza – 2012ko abendua). Azkenik, X. legegintzaldian EAJk berreskuratu zuen Jaurlaritza,115 eta gehiengo osoa lortu ez bazuen ere bakarrik gobernatzeari ekin zion. Hortaz, hizkuntza-politikari dagokionez ere, hiru epealdi bereiz daitezke aipatu denbora-tartean: lehena, 2005-2009 bitartekoa; bigarrena, alderdi sozialistak EAE kudeatu zuenekoa; eta hirugarrena, EAJk berriro Ajuria Eneara itzuli zenean abiatzen den epealdia. 112 .- Lehendakaria Juan Jose Ibarretxe izan zen, Kultura sailburua eta Gobernu bozeramalea Miren Azkarate eta Hizkuntza Politikarako sailburorde, berriz, Patxi Baztarrika izendatu zuten. 113 .- Lehendakaria Patxi López izan zen, Kultura sailburua Blanca Urgell eta Hizkuntza Politikarako sailburuordetzan zenbait hilabetez Ramón Etxezarreta aritu ondoren, Lurdes Auzmendik hartu zuen lekukoa legealdia amaitu arte. 114 .- Alderdi Popularrak 13 aulki lortu zituen Legebiltzarrean, horiek eta Alderdi sozialistak eskuratutako 25ak batuta gehiengo osoa izan zuten Patxi Lopez lehendakari izendatzeko. 115 .- Lehendakaria Iñigo Urkullu, Hezkuntza, Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburua Cristina Uriarte eta Hizkuntza Politikarako sailburuordea Patxi Baztarrika. LEHEN ETAPA: 2005eko maiatzetik-2009ko maiatzera. Garai honetan euskara biziberritzeko ildo, oinarri eta jarraibide nagusiak Hizkuntza politika aurrera begira izeneko dokumentuan daude bilduta. Oinarrizko helburuak euskararen kalitatea gordetzea eta bereziki esparru guztietan erabilera handitzea izango dira. Bi xede horiek lortzera zuzenduko dira baliabideak, Patxi Baztarrika sailburuordearen esanetan. "(…) horretara bideratu beharko dira aurrekontuak, horretara bultzatu beharko da elkarlana, horretara jarri beharko ditugu erreferentzia eredugarriak, etxetik hasita –administraziotik, Jaurlaritzatik bertatik" (Eusko Jaurlaritza, 2005:18). Euskarara bideratutako dirua haziz joan zen urte horietako aurrekontuetan,116 eta koalizio-gobernua osatu zuten EAJ, EA eta EB-Berdeak alderdiek hizkuntza-politika integratzaile, malgu eta errealitate sozialari egokitua garatzeko asmoa agertu zuten. Zilegitasuna eta eraginkortasuna bilakatu ziren Sailburuordetzaren ikur eta erronka. "Zilegitasuna eta eraginkortasuna, biak behar ditu hizkuntza-politika aurreratu eta demokratikoak: zilegitasuna, kohesio soziala areagotzea nahitaezko baldintza delako; eta eraginkortasuna, arrakasta bermatzeko" (Baztarrika, 2011:15). Zilegitasunarekin eta eraginkortasunarekin batera kontsentsua berregitea izango da lau urteotako lanaren xedea. Horren oinarrian aurpegi bikoitza duen argudioa legoke; lehenak, euskararen normalizazioa gizarte-integraziorako eta elkarbizitzarako funtsezko elementu dela aldarrikatzen du, eta bigarren argudioak dio atzera egin dela Euskararen Legea onartu zenean lortu zen hizkuntzaren aldeko adostasun politiko-sozial zabalean117. "Gutxienez 1982an Euskararen Legea onartzerakoan izan genuenaren neurriko adostasun berri bat lantzeari ekin beharko genioke 116 .- Hizkuntza-politikara bideratutako baliabide ekonomikoen azterketa zehatza egiten da lan honen beste atal batean, Euskara sustatzeko diru-baliabideak izenekoan. 117 .- Adierazitakoaren erakusgarritzat har daiteke ezker abertzaleak (EAB) 2006an aurkeztu zuen ekimena. EABren ustez, 1982ko Legea agortuta zegoen, eta horren ordez Euskara Berreskuratzeko Lege Proposamena eraman nahi izan zuen Legebiltzarrera. Baina urriaren 20an egindako saioan EAJk, PSEEEk, EAk, PPk eta EB-Berdeak alderdiek proposamen hura eztabaidatzearen kontrako botoa eman zuten, eta ondorioz, ekimena bertan behera geratu zen. Aralarrek aintzat hartzearen aldeko botoa eman zuen. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 134 euskararen inguruan; liskarraren bidean zer irabazirik ez, baina galtzeko ikaragarri baitu euskarak, baita elkarbizitzak ere" (Eusko Jaurlaritza, 2005: 34-35). Kontsentsua berreskuratzeko egindako ahaleginaren gailurra Eusko Legebiltzarrak 2009an onartu zuen Euskara 21 gogoeta prozesuarekin118 eta horren emaitza izan zen Itun Berritu Baterantz izeneko txostenarekin lortu zen. Dokumentuak etorkizunerako hizkuntza-politikaren abiapuntuak eta oinarriak finkatu zituen, bi printzipioren inguruan eraikitakoak: 1.- Adostasun politiko eta sozial zabalean, pertsuasioan eta tinkotasun demokratikoan oinarrituriko hizkuntza-politikaren premia. Kontsentsua lortzeko bidean berriz, malgutasuna eta euskararekiko aldekotasuna kontsideratzen ditu ezinbesteko baldintza. 2.- Progresibotasuna. Hizkuntza-politikan presarik ez izatea gehiegizkoa izatea bezain kaltegarria dela adierazten da; horregatik, progresibotasunaren aldeko apustua egiten du. "Progresibotasunak urrezko lege bat du: baldintza eta egoera ahulagoei, ezinbestez erritmo lasaiagoa dagokie; baldintzak eta egoerak hobetuz doazen neurrian, aukerakoagoa izango da erritmoa bizkortzea, beti ere komenigarritasun, helburu eta adostasun maila orokorren artean" (Itun berritu baterantz, 2009: 57). Hortaz, progresibotasuna ulertzen da atxikimendua, egingarritasuna eta erritmo egokia lotzen dituen printzipio gisa. Printzipio horietatik abiatuta, Euskara 21. Itun berritu baterantz dokumentuak lehentasunezko hamalau jardun-ildo identifikatzen ditu XXI. mendeko hizkuntzapolitikarentzat. Merezi du horiek denak hemen jasotzea. 118 .- Gogoeta prozesua 2008an hasi zen eta herritarrek ere parte hartzeko aukera izan zuten horretarako propio jarritako webgunean (41.671 bisitari eta 6.500 iruzkin izan ziren). Azken txostenari 2009ko otsailaren 6an eman zion oniritzia aho batez Euskararen Aholku Batzordeak, eta ondoren, Legebiltzarrak onartu zuen. "1.- Euskararen ezagupena eta erabilera belaunaldi berrietan bermatzea. 2.- Euskara ohiko hizkuntza izango duten arnasgune eta funtzioak zaindu, indartu eta hedatzea, euskararen belaunez belauneko transmisioa bermatzeko eta erreferentzialtasun soziala indartzeko. Azken batean, helburua ez baita euskararen ezagutza zabaltzea besterik gabe, baizik eta euskal hiztunak sortzea. 3.- Familia-transmisioa bermatzea, oso bereziki 25 urte barru izango diren 30 urtez azpiko gazte elebidunek euskara ere izan dezaten etxeko hizkuntza. Hauxe dugu etorkizunaren gako nagusia. 4.- Euskal hiztunen erkidegoa trinkotzea, euskararen erabilerarako sare operatibo presentzialak zein birtualak hedatuz eta indartuz. 5.- Hiri handietan euskara erabiltzeko aukerak areagotzea, familia euskaldunei, gazteei eta haurrei lehentasuna emanez. 6.- Elebitasun pasiboa helduen munduan -eta gutxieneko helburutzatareagotzea eta prestigiatzea. 7.- Euskarazko kultura kontsumoa indartzea, euskal kultura industria, ekoizle eta sortzaileekiko ikuspegi askatzaile batetik. 8.- Euskara eta haren munduak etorkinengana hurbiltzea, hauen integrazio zabala eta aberasgarria ahalbidetzeko eta euskara erabileraeremu demografikoki dinamikoetara hurbiltzeko xedez. 9.- Euskaraz komunikatzeko estandarrak malgutzea eta aberastea, hiztun berrien adierazkortasunaren mesedetan. Zuzentasunaren irizpide bakarretik komunikagarritasunarenera eta adierazkortasunarenera igarotzea. 10.- Hizkuntza eskubideak eremu publikoan aitortzeko ez ezik errespetatzeko bidean, euskara erabiltzeko aukerak bermatzea. 11.Euskararen erakargarritasuna lantzea eta era egokian proiektatzea: euskarak mundu ugari ditu bere baitan, eta euskarara datozen munduentzako tokirik ere badu bere barnean. Proiektatzen dugun baino anizkoitzagoa da euskararen unibertsoa, eta are anizkoitzagoa egin beharra dugu, gizartearen pare anizkoitza izatera iritsiko bada. 12.Euskararen irudiari prestigioa ematea, kultura eta komunikazioaren alorreko lorpenak garbi proiektatuz, batetik, eta, bestetik, euskal gizartearen kohesiorako osagai ezinbestekoa dela praktikan eta diskurtso publikoan adieraziz. 13.- Hizkuntzaren teknologiak (informazio eta komunikazioaren teknologiak euskararen garapenerako baliatzea), sarerako euskarazko edukiak sortzea eta komunikaziorako sare birtualak era egokian Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 136 baliatzea, euskararen normalkuntza eta erabilera aukeren mesedetan. Izan ere, euskarak informazio eta komunikazioaren teknologiak baliatu behar ditu, horixe baitu ezinbesteko baldintza hizkuntza guztiz garatua izatera iristeko. 14.- Hizkuntza politikaren inguruko akordiorik zabalena etengabe elikatu eta sendotzea, euskararen biziberritzea eta kohesio soziala estu lotuko dituen itun berritu baten bila."(Itun berritu baterantz, 2009: 52-53). Halaber, dokumentuak badu euskarazko kultura eta merkatuaren inguruko politikak jarraitu beharko lituzkeen ildo nagusiei buruzko hausnarketa mamitsua, dirulaguntza sistemak izan beharreko tokia ere aipagai duena: "Euskal kultura sistema suspertzeko politika publikoek kontsumoa areagotzea izan behar dute jomuga nagusi. Merkatuaren garapena eta hazkundea modu naturalean gauzatu behar dira, euskararen ezagutzarekiko era paraleloan, eta inguruko kultura merkatuekiko modu ahalik eta koherenteenean. Helburua beraz, ez da sekula izango betiereko diru-laguntza sistema bati eustea, baizik eta morrontza arriskuetatik urrundu eta normalkuntzak zein lehiakortasunak gidaturiko babes publiko askatzaile bat eratzea. Hala ere, ezin da merkatuaren zeregina neurriz gaindi balioetsi, guztiz premiazkoak izango baitira, beti, goi mailako kalitatea duen ekoizpenak, eta herriaginteen zeregin berezkotzat hartu behar da horrelakoak babestea eta bultzatzea, baita merkatuaren harrerak itxuraz justifika lezakeenetik haraindi ere. Ez baita ahaztu behar kultur erreferentzialtasuna dela, hain zuzen, hizkuntzarekiko atxikimenduaren pizgarririk eragingarrienetariko bat"(Itun berritu baterantz, 2009: 45-46). Hortaz, diru-laguntza sistema bai baina morrontza-sistema bilakatu gabe. Horregatik, etorkizunerako erronka gisa planteatzen ditu, batetik, merkatuaren garapena kalitatearekin uztartzea, "kalitateak eta kalitatean oinarrituriko arriskuak izan behar dute herri-aginteen iparra, euskal kulturgintza babesterakoan" (Itun berritu baterantz, 2009:45) eta bestetik, gaineratzen du produktuen dibertsifikazioari erreparatu behar zaiola, kontsumoa ahalik eta esparru gehienetara zabaltzeko; baina kontuan hartuta "euskal kultura kontsumitzaileon masa kritikoak ez duela justifikatuko den-dena euskaraz ere ekoizteak eskatuko lukeen ahalegina" (Itun berritu baterantz, 2009: 46). Azkenik, Euskara 21 dokumentuaren azken paragrafoak enkargu argia egiten du: 1998an onartu zen eta dagoeneko aurreikusitako epea beteta zeukan Euskara Biziberritzeko Plan nagusiaren (EBPN) berrikuspena, "lanabes baliotsu hori XXI. mende hasierari begira findu eta egokitzeko"119. Zeregin horri hurrengo gobernuak ekingo dio, Patxi López sozialistak 2009ko maiatzetik aurrera zuzendu zuen gobernuak hain zuzen. BIGARREN ETAPA: 2009ko maiatzetik 2012ko abendura. Hiru hamarkadatan EAJ/PNVk gidatutako gobernuak izan ondoren (bakarrik zein beste alderdi batzuekin koalizioan), 2009ko martxoaren 1ean, ezker abertzalearen parte hartzerik gabe120 egindako hauteskundeen emaitzek121 inoiz ezagutu gabeko aldaketarako bidea zabaldu zuten Euskal Autonomia Erkidegoan. Hauteskundeak EAJ/PNVk irabazi zituen arren, PSE-EEk eta PPk, elkarrekin zuten gehiengo osoaz baliatu ziren, eta Ajuria Eneara eraman zuten Patxi López lehen lehendakari sozialista122. Gobernu-hitzarmenerako akordioa PSE-EEk eta PPk adostu eta sinaturiko123 Euskal gizartearen zerbitzurako aldaketa demokratikoaren oinarriak izenburuko agirian bildu zen. Bertan botere alternantziaren beharra eta garrantzia azpimarratzeaz gain124, gobernu berriak gauzatu eta betetzeko asmoz landuko dituen helburuak azaltzen dira. Eta horien artean hizkuntza-politikari dagozkionak zazpi puntu argigarritan jasota daude: - "Hizkuntza askatasuna bultzatzea, hiritarrek ofizialak diren hizkuntza bien artean aukera egin dezaten, eta horrek ezin du lana lortzeko edota funtzio publikorako kalterik, marjinaziorik ezta mugarik eragin. Bete beharreko funtziorako hizkuntza eskakizuna beharrezkoa den kasua salbuetsita. - EAEn administrazio publikoekiko harremanetan ofizialak diren hizkuntza bietako edozeinetan hitz egiteko eskubidea bermatuta egongo da. Eskubide hori bermatzeko esleituko dira hizkuntza eskakizunak, zonalde bakoitzeko administrazioekiko harremanetan hizkuntzen benetako erabileraren arabera egingo da. 119 .- Euskara 21. Itun berritu baterantz, 62. orria. 120 .- Ezker abertzalea legez kanpo utzi zuten eta ondorioz, ez zuen hauteskundeetara aurkezterik izan. 121 .- EAJ/PNVk 30 legebiltzarkide eskuratu zituen, PSE-EEk 25, PP alderdiak 13, Aralarrek 4, EAk 1 eta beste bana izan zuten EB-Berdeak eta UPyD alderdiek. 122 .- Patxi Lópezek 2009ko maiatzaren 7an zin egin zuen lehendakari bezala Gernikan. 123 .- Akordioa 2009ko apirilaren 1ean sinatu zuten. 124 .- Agiriaren bigarren paragrafoak honela dio: "Euskal hiritarrek aldaketarako tartea nahi dutela adierazi dute, eta berori askatasuna defendatzeko aukera paregabea da, baita bakea, berdintasuna, elkarbizitza, tolerantzia eta aniztasun politikoa lortzeko ere". Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 138 - Eusko Jaurlaritzako langileak kontratatzeko EPE125 desberdinetan euskararen balorazio egokia egingo da, horrela euskararen balorazioa eta lan-merituen arteko oreka bilatuko da. - Euskal gizartea hizkuntza komunitate desberdinak zatitzeko nahia saihestuko da, horretarako euskara erabiltzea indartuko da, baina askatasunetik. - Hizkuntzaren inposaketak eta erabilera sektarioak zein hizkuntzaren erabilera alderdikoia ekiditea. - 1982ko Euskararen Erabileraren Normalizaziorako Legean lortutako kontsentsuaren ikuspuntutik eta egungo benetako erabilera kontuan hartuta euskalduntze planak berraztertzea. - Europan belaunaldi berrien mugikortasuna erraztea, horretarako Europako hirugarren hizkuntza, ingelesa, batez ere, ikastea bultzatuko da". Lerro horien irakurketatik ondoriozta daiteke gobernu-akordioa sinatu zuten bi alderdientzat aurreko legegintzaldietan ezarritako hizkuntza-politikak ez zirela aproposak izan, bereziki PPren ikuspegitik. Laura Garrido PPko legebiltzarkidearen hitzetan: "(Euskararen) legeak ez ditu bere emaitzak eman, ezarri diren politika inposatzaileengatik. Batetik, euskalduntzeko erritmoak zehazterako orduan ez da kontuan hartu leku bakoitzeko errealitatea. Inposaketak gainera disfuntzioak eragin ditu".126 (Berria, 2012-12-04) 125 .- Enplegu Publikorako Eskaintza. 126 .- Euskararen Legearen 30. urteurrenean egindako adierazpenak (Berria, 2012/12/04). 127 .- Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorrak (2011). Programa : Hizkuntza Politika. Memoria, 1go orria. Aipatutako erreferentzia bera ageri da 2012ko aurrekontuen hizkuntza-politikarako memorian. 2010eko aurrekontua ere sozialistek landu zuten, baina hartan ageri den aipamena beste era batera formulaturik dago: "Herritarren hizkuntza aukera errespetatzea bultzatu nahi dugu, herritar guztien hizkuntza eskubideak zainduz". Horrekin batera, euskararen erabilera askatasunean eta askatasunetik gauzatu beharra azpimarratuko dute behin eta berriz. Euskara eta askatasunaren artean ezarritako lotura horrek hautsak harrotuko ditu behin baino gehiagotan. Hala gertatu zen, esaterako, 2011n lehendakariak Euskararen Aholku Batzorde eraberrituaren aurrean egin zuen agerraldian128: "Ekonomia aldetik garai zail batean bizi gara. Baina bestaldetik, itxaropenez betetako garaia da gurea. Bortizkeriaren bukaera amets egitera ausartzen gara. Espero dugu laster minbizi hau iraganeko kontua izatea. Horrek bide berriak urratu eta gauzak asko erraztuko dizkio euskalgintzari. Euskarak bat egingo du behin betikoz askatasunarekin" (Patxi López, 2011-01-24) Gobernu sozialistak hizkuntza-politikaren arloan egindako lana bi norabidetan gauzatuko da: 1.- Batetik, arestian aipatutako "derrigortasunik ez, inposiziorik ez" printzipioan oinarrituta, aldaketak ezarriko dituzte hainbat arlotan. Hala gertatu zen aurreko legealdian saltoki handientzako onartutako dekretuarekin129. Era berean, hizkuntzaeskakizunak ez eskatzeko bidea zabaldu zuten130, hezkuntzan eredu hirueleduna131 abiarazi zuten, lehen hizkuntza-eskakizuna jarri zuten Haur Hezkuntzan, Osakidetzan azterketa-eredua aldatu zuten eta krisi-egoera ekonomiko orokorrak baldintzatuta, murrizketak egin zituzten euskararen sustapenera bideratutako diru-laguntzetan, nabarmenenak 2012koak, nahiz eta ordura arte zeuden deialdi guztiei eutsi. Lurdes Auzmendi Hizkuntza Politikarako sailburuordeak honelaxe azaltzen zuen egoera: 128 .- Bilera 2011ko urtarrilaren 24an egin zen. 129 .- Dekretuak saltoki handietan euskaldunei euskaraz egiteko modua jartzeko agintzen zuen, eta zigorrak jasotzen zituen aurreikusitako epeetan hala egiten ez zutenentzat. Sozialistek ez zuten begi onez ikusi, eta Kontsumitzaileen eta Erabiltzailearen Estatutuaren Legea aldatzeko, legez besteko proposamena aurkeztu zuten, arlo pribatuan hizkuntz arrazoiengatik ezarritako zigorrak ezabatzeko. Hala egin zen. 130 .- Lurdes Auzmendi, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak honela azaldu zuen ekimena: "DBH, Batxilergoa eta unibertsitate ikasketak euskaraz egiten dituzten ikasleei lehen, bigarren eta EGA mailak aitortuko zaizkie. Horrek esan nahi du haien espedientean agertuko dela zenbat kreditu egin dituzten euskaraz, eta, horren arabera, salbuetsita egongo direla titulu bat aurkeztetik" (Berria, 2012-02-25: 13). 131 .- Eredu honetan ikastetxeetan, gutxienez orduen %20 eman behar dituzte hizkuntza bakoitzean. Hortik aurrera, bakoitzaren esku. Horrek euskarazko ordu gutxiago izatea dakarkie Ikasle gehienei. 20102011 ikasturtean jarri zuten martxan proba aldia, 40 ikastetxetan eta 2012-2013an 118 ikastetxetan. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 140 "Krisiak jota gaude denok, eta, tamalez, ez dio inork ihes egiten. Jada ez da borondatezko kontu bat, sakrifizioak egitea guztioi ari zaigu tokatzen, eta sakrifizio horien barruan dago euskalgintza. Krisian sartzen hasi ginenean, esan nuen mundu osoak solidario izan behar zuela, eta gauza bera pentsatzen jarraitzen dut" (Berria, 2012-2-25:12). 2.- Itun berritu baterantz dokumentuak agindutako Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren berrikuspena, eguneratzea eta hurrengo hamarraldirako (2012-2022) hizkuntza-politikaren neurri-proposamenak zehaztuko dituen plan eragingarri baten diseinua: Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP). Blanca Urgell, orduko Kultura sailburuaren hitzetan, planak euskal gizartean gertatutako aldaketei egokitzeko beharrari erantzuten dio, "EBPN onartu zen garaitik hona gure gizartearen hainbat esparrutan aldaketa esanguratsuak gertatu dira, hala nola etorkinen presentzian, teknologia berrietan edo euskararen zabalkundean. Esparru horiek guztiek tratamendu eguneratua dute ESEPen. Atal oso bat eskaini zaio, halaber, nazioartean zein gure artean garapen handia izan duen hizkuntza eskubideen gaiari" (ESEP, 2012: 9). Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren helburu nagusia euskararen erabilera handitzea izango da, ezagutza bermatu eta indartzearekin batera. Patxi López lehendakariaren esanetan, Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialen arteko oreka lortzen joateko asmoaren adierazle da ESEP, "Euskararen garapenaren aldeko apustu garbia egin dugu, ez historia edo nortasun kontuek hala agintzen digutelako, baizik eta gaur egungo herritarren borondatea, hezur-haragizko pertsonen nahia horixe delako. Euskararen sustapena eta herritarren atxikimendua eskutik loturik doaz, eta hori da euskara sustatzeko plan berriaren izpiritua"(ESEP, 2012 : 8). Plana 2012ko udan onartu zuen Euskararen Aholku Batzordeak, baina gobernu sozialistak ez zuen astirik izan legebiltzarrean aurkezteko, Patxi López lehendakariak hauteskunde-deia aurreratu zuelako132, popularren babesa galdu eta hainbat hilabetetan esku artean zituen proiektuak aurrera atera ezinik ibili ondoren. HIRUGARREN ETAPA: 2012ko abendutik aurrera133. Iñigo Urkulluren gidaritzapean izango da berriro EAJ/PNV Jaurlaritzan134, eta gehiengo osorik gabe gobernatzeari ekingo dio. Legebiltzarrean aldaketa esanguratsua gertatuko da: ezker abertzalearen itzulera. Euskal Herria Bildu koalizioa135 bilakatuko da bigarren indar eta ondorioz, ganbararen osaketa orokorrari erreparatu ezkero alderdi nazionalistak dira nagusi136. Urkulluk zortzi sailetan banatuko ditu gobernu-ardurak, inoizko sail-kopuru txikiena. Horrekin batera gertatu ziren bi kontu nabarmendu daitezke: batetik, Hezkuntza, Kultura eta Hizkuntza Politika arloko zereginak sail bakarretik kudeatuko dira eta Hizkuntza Politikarako sailburuorde zereginetan arituko da, berriz ere, 20052009 legealdian ardura bera izan zuen Patxi Baztarrika; bestetik, sailburu guztiak, euskara-gaitasun maila desberdinak dituzten arren, gai izango dira agerraldiak, neurri handiagoan ala txikiagoan, EAEko hizkuntza ofizial bietan egiteko. Gobernu berriak Euskararen Agenda Estrategikoan jasoko ditu 2013-2016 bitarteko legealdian euskara biziberritzearen alde gauzatu asmo dituen ekintza eta jarduera nagusiak. Hizkuntza-politika iraunkorra bultzatzeko konpromisoa berresten da agendan. Xede gisa, berriz, elebitasun orekatuago batera hurbilaraztea bermatzen duen politika gauzatzea. Halaxe adierazi zuen Iñigo Urkullu lehendakariak Euskararen Aholku Batzordean egindako lehen bileran: 132 .- Hauteskundeak, legealdia agortu ezkero, 2013ko udaberrian egitekoak ziren, baina 2012ko maiatzetik Patxi López lehendakaria Alderdi Popularraren babesik gabe geratu zen. Egoera 2012ko abuztura arte luzatu zen. Hilabete horretako 21ean Legebiltzarra desegin eta Patxi López lehendakariak urriaren 21erako deitu zituen X. legealdirako hauteskundeak. 133 .- Kasu honetan ikerketak 2013ko amaiera arteko epealdia aztertzen duenez, hizkuntza-politikari dagokion analisia ere, data horretara artekoa izango da. 134 .- 2012ko abenduaren 13an izendatu zuten lehendakari Legebiltzarrean. Bigarren botazioan lortu zuen izendapena EAJ/PNV alderdiaren babesarekin. Gernikan bi egun geroago, abenduaren 15ean, egin zuen zin. 135 .- EHBildu Eusko Alkartasuna, Alternatiba, Ezker Abertzalea eta Aralarren batuketatik sortu zen. Laura Mintegi aurkeztu zuten lehendakaritzarako. 136 .- EAJ/PNVk 27 legebiltzar lortu zituen, EHBilduk 21, PSE-EEk 16, PPk 10 eta UPyD alderdiak 1. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 142 "Bi hizkuntza dituen eta izan nahi dituen gizarte baten lehen ardura bi hizkuntza horien arteko oreka lortzea baita. Gaur eguneko elebitasuna desorekatua da, bi hizkuntza ofizialen arteko orekarantz eramango gaituen bidea egiten jarraitu behar dugu"137 (Iñigo Urkullu, 2013-0628). Bide hori jorratzeko, ESEPen eta Itun berritu baterantz txostenaren edukiak bere egin eta bederatzi xedetan biltzen ditu euskararekin hartutako konpromisoa138: 1. xedea: euskararen gizarte-hazkundea bultzatzea: ezagutza, transmisioa eta gizarte erabilera sustatzea, eta euskal hiztunen komunitatea trinkotzea. 2. xedea: hizkuntza-eskubideak baliatzeko berme osoa, gizarte bizitzaren esparru guztietan. 3. xedea: lexiko eta komunikazio gaitasuna aberastea, arreta berezia jarriz gazteen eta euskal hiztun berrien komunikazio beharrizanetan. 4. xedea: euskara etorkinei hurbiltzea, integrazio eta bizikidetza faktorea baita. 5. xedea: euskara modernotasun, aniztasun eta elkarbizitzari buruzko balioekin lotzea, haren erakargarritasuna areagotuz. 6. xedea: euskara, komunikazio eta harreman sistema berrien hizkuntza gisa erraztu eta bultzatzea, eta informazio eta komunikazioaren teknologien hizkuntza propio moduan garatzea. 7. xedea: euskararen nazioarteko proiekzioa eta eleaniztasunaren kudeaketa sustatzea. 8. xedea: adostasun politiko eta soziala sustatu eta sakontzea, euskararen sustapenaren eta hizkuntza-aniztasunaren inguruan. 9. xedea: hizkuntza-politika, Gobernuaren jardueraren zeharkako ardatz. Xede horiek, neurri handi batean, 2005-2009 bitarterako ezarritakoen jarraipena eta sakontzea direla baieztatu daiteke . Hala ere, bada ekarpen berritzaile bikoitza: 137 .- Euskararen Aholku Batzordearen Osoko Bilkura, 2013ko ekainaren 28a, Lehendakaritzan (Gasteiz). 138 .- Legegintzaldirako hartutako konpromisoak "1.000 eguneko programa" izenez landutako dokumentuan bildu ziren eta Urkullu lehendakariak Legebiltzarrean aurkeztu zituen 2013ko maiatzaren 2an. Hor ageri da, besteak beste, Gobernuak "euskararekin eta hizkuntza bizikidetzarekin hartu duen konpromisoa". 1.- Gobernuak zeharkakotasunaren ezaugarria erantsi nahi dio hizkuntza-politikari; hau da, hizkuntzaren normalizazioa ez da kontsideratuko sail bakar baten eginkizuna, baizik eta guztiena. "Hala, euskararen normalizaziorako lehendik dituen berariazko baliabide eta organoez gainera, Euskara Atalak sortu ditu bere sail guztietan. Izan ere, euskararen erabilera normalizatua eta euskararen sustapena Eusko Jaurlaritzaren sail, organo eta sozietate guztien eginkizuntzat hartzea da bi hizkuntzen arteko berdintasunerantz pausuak ematen jarraitzeko Jaurlaritzak egin lezakeen ekarpenik sendoena" (Euskararen Agenda Estrategikoa, 2013-2016: 3). 2.- Euskararen gaineko oinarrizko diskurtsoak aztertu, kontrastatu, berritu eta bateratze bidean jartzeko ekimena. Uste da, orain arte nagusi izan diren hizkuntzadiskurtso, framing edo paradigmak, ez dutela euskal biztanleria osoa euskarara biltzeko gaitasuna izan, eta horregatik, beharrezkotzat jotzen da hizkuntzari buruzko ikuskera eta interpretazioa gizarte-baldintza berrietara egokitzen duen diskurtsoa eraikitzea. Urteak joan, urteak etorri, hizkuntza-politikaren diseinuaren eta kudeaketaren ardura izan duten Jaurlaritzako arduradunek bi elementutan jarri nahi izan dute beti azentua: batetik, gizartearen borondatearekin bat datozen neurriak eta ekimenak garatzeko ahalik eta adostasun sozial eta politiko zabalena erdiesteko beharra, eta bestetik, herritarren atxikimendua, edozein hizkuntza gutxitu aurrerabidean jartzeko faktorerik erabakigarriena delakoan. Planteamenduaren oinarrian dagoen ustea ondokoa da: adostasunik eta atxikimendurik gabe, guztiz ezinezkoa izango litzateke urteotan egin diren urratsak egitea, eta euskara ez legoke gaur dagoen tokian. 2.2.1.3 HEDABIDEAK EUSKARAREN LEGEAN ETA HIZKUNTZA-POLITIKA GARATZEKO PLAN NAGUSIETAN (EBPN ETA ESEP) Aurreko atalean adierazi bezala, 1980an autogobernua abiatu zenetik, EAEn izan diren gobernuek lege, dekretu, eta hizkuntza-plangintza zehatzen bidez ekin diote hizkuntzaren normalizazioa gizartearen esparru guztietan gauzatzeko ahaleginari. Ikuspegi normatibo batetik, zalantzarik gabe, hiru izan dira asmo horrekin jorratutako bidean Eusko Jaurlaritzak jarri dituen mugarri aipagarrienak: lehena eta oinarrizkoena, Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 144 Euskararen Erabilera Normalizatzeko Legea (1982), eta beste biak, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (1998) eta Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (2012). Hirurek dute hedabideei begira landutako atal berezitua. Hala da, Euskararen Legeak aldarrikatzen duen printzipioa delako herritarrek "aldizkariak eta irrati-telebistetako eta beste hedabideetako emanaldiak euskaraz jasotzeko eskubidea" dutela139. 2.2.1.3.1. HEDABIDEAK 10/1982 LEGEAN Hedabideei dagokienez, 10/1982 Legeak, Euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizkoak140, hirugarren kapituluan arautzen du euskararen erabilera hedabideetan. Berau osatzen duten lau artikuluetan, herritarrei informazioa euskaraz jasotzeko eskubidea aitortzeaz gain, Jaurlaritzaren ardurak eta eginbeharrekoak zehazten dira. "HIRUGARREN KAPITULUA Euskararen erabilera hedabideetan141 Herritar guztiei aitortzen zaie gizarte-hedabideen aldetik euskaraz zein gaztelaniaz informatuak izateko eskubidea. Horretarako, hedabideetan euskararen presentzia areagotzera bideratutako neurriak hartuko ditu Jaurlaritzak, hizkuntza ofizial bien erabilera arian-arian berdintzeraino. 23. artikulua Jaurlaritzak, aurreko artikuluan agindutako bi hizkuntzen arteko berdintasuna ziurtatze aldera, Autonomia Erkidegoko hedabideetan euskara lehentasunez erabili dadin bultzatuko du. 24. artikulua Jaurlaritzak hizkuntza-normalizazioa bultzatuko du Espainiako Irrati Telebistaren emanaldi-zentroetan, euskarak, Euskal Herriko hizkuntza propioa denez, behar duen presentzia izan dezan. 139 .- Euskararen Legearen lehen titulua, 5. artikulua: herritarren eskubideak eta herri-aginteen betebeharrak hizkuntzaren alorrean. 140 .- Eusko Jaurlaritzako Itzultzaile Zerbitzu Ofizialak egindako itzulpen eguneratua. 141 .- 1982an onartu zen jatorrizko bertsioan euskarazko hedabideak erabili beharrean "euskeraren gizarte-adierazpideak" terminoa erabili zuten. Hemen dakargun bertsioa, Jaurlaritzak Euskararen Legeak 30 urte bete zituenean egindako argitaraldiarena da. 25. artikulua Jaurlaritzak, 22. artikuluan aitortutako eskubidea arian-arian bermatzeko, euskararen erabilera bultzatu eta babesteko neurriak hartuko ditu eta, nolanahi ere, honako hauetan hedatu eta benetan erabiltzea ahalbidetuz: - irratian, - egunkari eta aldizkarietan, - zinema, - antzerki eta ikuskizunetan, - irudiaren eta soinuaren grabazioetan. Horretarako, gaiok ukitu eta arautu ditzaten legeetan titulu apropos bana garatuko da."(Euskararen Legea, 2012: 19-20). Zaila da 1982ko testuan hedabideei begiratuta jasotako edukiak zein neurritan asebete diren, eta gauzatu dena, zein neurritan izan den legeari esker zehaztea. Botila erdi beteta edo erdi hutsik ikusi daiteke. Argi dago horren eraginez lortutakoan argiilunak direla, indarguneak eta ahuleziak, baina aitortu beharrekoa da euskarak 1982an hedabideetan zuen egoeraren eta 2013an zuenaren artean aldea dagoela, onerako aldea142. Jauzia kuantitatiboa eta kualitatiboa izan da, eta bi eratako eragileen ekimenari eta lanari esker gauzatu da: gizarte-eragileak, batetik, eta eragile publikoak, bestetik. Azken hauen jardunari dagokionez, ikerketa honen objektu diren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eskainitako diru-laguntzak lirateke hedabideetan euskararen erabilera sustatzeko tresnarik aipagarrienetakoak. 2.2.1.3.2. HEDABIDEAK EUSKARA BIZIBERRITZEKO PLAN NAGUSIAN (EBPN) Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiak (EBPN) atal oso bat eskaintzen dio euskararen indarguneak eta ahuleziak aztertzeari143, eta atal horren barruan 142 .- Baieztapen hau hainbat datu objektiboz jantziko da ikerketa honetan; besteak beste euskarazko prentsa idatziaren ibilbideari eskaini zaion ataleko edukiekin eta Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzen onuradun izan diren hedabideen bilakaera-datuekin. 143 .- Azterketari ekiteko ondoko hamabost azpi-atal bereizten ditu: irakaskuntza, familia, aisia, kirola, kulturgintza, telebista, irratia, prentsa idatzia, liburugintza, publizitatea, euskalduntze-alfabetatzea, enpresa-mundua, erlijioa, administrazioa eta corpus-plangintza eta euskararen kalitatea. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 146 hedabideen indarguneak eta ahuleziak jasotzen ditu. Gainera, orokorrean aurkeztu beharrean banaka-banaka (prentsa idatzia, irratia, telebista) egiten du horien azterketa. Prentsa idatziari dagokionez, argigarria da ikustea indarguneen aurkezpena paragrafo bakarrean egiten dela: ahuleziena, berriz, lau paragrafotan. Indarguneei dagokienez, euskarazko prentsaren merkatuak izandako hazkundea azpimarratzen da, "(…) inoiz izan duen indarrik eta hedapenik handiena du" (EBPN, 1999: 33) eta herri-aldizkarien arrakasta nabarmentzen da. Bestalde, Euskaldunon Egunkariaren eta Argia aldizkariaren auto-finantzaketa maila eta euskarari eta euskal kulturari ematen dioten tratamendua goraipatzen dira. Ahulezien arloa, aurretik adierazi bezala, luzeagoa da, eta egoera deskribatzeko erabiltzen dituen hitzetan, sendoa, zorrotza da. Ondokoa EBPNk prentsaren ahuleziei buruz jasotakoa: "Urria eta baliabide urrikoa, irabazirik eta elkarren lehiarik gabea da euskarazko prentsa, hizkuntza horretan, lehiakiderik ez izateak erdipurdikeriarako duen arrisku nabarmenarekin. Oso zaila zaio publizitatea eskuratzea. Bestalde, alderdi politikoek eta Administrazioak berak ez diote garrantzi handirik ematen. Euskarazko prentsak ez du irrati-euskaldungoa irabazi eta erakarri. Herri aldizkariak bakarrik iritsi dira irakurleria zabal batengana. Doi-doi bizi den euskarazko prentsak erdarazko ugariagoak, hobeak eta indartsuagoak ditu lehiakide. Gazteen merkatua ari da galtzen horrela, eskolak euskalduntzen duen gaztea prentsak erdalduntzen duelarik. Izan ere, hutsaren hurrengoa da erdal prentsak euskarari ematen dion lekua. Euskarazko prentsa hori erdarazkoaren mendekoa da, gainera. Iturriak erdaldunak direlako, albisteak erdaraz sortzen direlako eta euskarazko agentziarik ez dagoelako. Era guztietako prentsa-moldeak kontuan hartuko lituzkeen sistema falta da, baliabideak erabiltzeko eta helburuak lortzeko orduan. Izan ere, begi-bistakoak dira Euskaldunon Egunkariaren eta Argiaren gabeziak erdarazko argitalpenen ondoan: orrialde-kopurua, kolorearen erabilera, grafismoak eta infografismoak duten lekua, albiste lokalen tratamendua eta tokian tokiko edizioak. Lan egiteko baldintzak hobetzen ez badira, bestalde, orain bere burua trabatzen ari den belaunaldi honi ez zaio bizimodua kazetaritzatik ateratzea erraza izango, batez ere bizitzako zenbait eginkizuni erantzun behar badio" (EBPN, 1999: 39). Arestiko diagnostikoan nabarmentzekoa da alderdi politikoei eta administrazioari loturiko erreferentzia: "ez diote garrantzirik ematen". Baieztapen nahikoa adierazgarria, batez ere kontuan hartzen bada, irratiaren eta telebistaren ahuleziak aztertzeko ataletan ez delako inon antzekorik agertzen. Gauzak horrela, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiak hiru helburu estrategiko zehazten ditu etorkizunera begira: euskara ondorengoetaratzea, euskararen erabilera eta euskararen elikadura. Hedabideak elikadura-zereginarekin lotzen dira. Hau da, aldarrikatzen da hedabideek balio dutela euskara bigarren hizkuntza gisa, eskolan edota euskaltegian ikasi duen euskaldun berriak dituen hizkuntza-ezagupenak sendotzeko, euskal kulturaren aberastasunaz jabetzeko eta harreman-sare euskaldunak zabaltzen laguntzeko. Horregatik, ondokoa proposatzen du: -" Komunikabideen garrantzia gero eta handiagoa denez, euskarazko komunikabideak hizkuntza-normalizazioaren arlo estrategikotzat jo behar ditu administrazioak, baita euskarazko prentsak horretan zer paper jokatu behar duen erabaki ere, eta horren arabera laguntzak eskaini. - Jokaera enpresarial egokiaren aldeko apustua egin behar du prentsak. Produktu desberdinak eta merkatuak lehiatzeko modukoak eskaintzea ezinbestekoa du. Horretarako, besteak beste, inbertsioak egin behar dira azpiegituran. Gobernuak sektore ekonomiko bat dela onartu eta enpresa-trataera eman behar dio. - Euskarazko prentsak elkarlana bultzatu, baliabideei ahalik eta etekinik handiena atera, kalitatea hobetu eta produktu berriak eskaini behar ditu". (EBPN, 1999: 58-59). Bi hartzaileri zuzenduriko proposamenak dira beraz; batzuk administrazioari begira eginikoak, eta besteak, hedabideei begira daudenak. Goiko lerro horiek aspaldikoak diren arren, egun ere gaurkotasun osoz jantzita daudela esan daiteke. Izan ere, aurrerago ikusiko den bezala, ikerketa hau burutzeko hainbat iturritatik jasotako informazioetan ia hitzez hitz azalduko dira aspaldi, EBPN martxan jarri zenean, prentsa idatziarentzat proposaturikoak. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 148 Atal honekin bukatzeko esan Euskara Biziberritzeko Plan Nagusian badela ebaluazioari buruzko aipamenik ere; ezarritako helburuen eta proposamenen betetzemailaren jarraipena egiteko beharra jasotzen da. "(…) Plan Nagusian onartutako helburu zehatz eta egitasmoproposamenen betetze-maila ere jarraitu beharko du aurrerantzean Euskararen Aholku Batzordeak. Horretarako, onartutako helburu edo egitasmo proposamen bakoitza neurtzeko ebaluazio-adierazleak finkatzeko eta horien jarraipena egiteko batzorde-atala osatzea litzateke egokiena: Jarraipeneko batzorde-atala144" (EBPN, 1999: 65). Testuan horrela jasota dagoen arren, ez zen ebaluazio-adierazlerik finkatu, eta ondorioz, ez zen jarraipenik egin. Hamar urtera, sozialistak gobernuan izan ziren garaian, HPSk kudeatutako bost diru-laguntza deialdien145 emaitzak ebaluatzeko eta hobekuntzarako proposamenak jasotzeko asmoa agertu zuten. Norabide horretan, kokatzen da aterpe teorikoaren lehen solairuan dagoeneko aurkeztu den "Hedabideak" deialdiaren ebaluazio-txostena146. 2.2.1.3.3. HEDABIDEAK EUSKARA SUSTATZEKO EKINTZA PLANEAN (ESEP) Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia hamar urterako onartu bazen ere, hamahiru urtez izan zen indarrean; berau egokitzeko eta osatzeko asmoarekin landu zen Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) taxutu arte. ESEPek 2012-2022 aldirako hizkuntza-plangintza oso bat eskaintzen du, eta EBPNrekin gertatu zen bezala, hedabideen balioa, beharra eta zeregina euskararen elikadurari147 lotzen zaio. Kasu honetan, hala ere, bada aipatzeko moduko desberdintasuna aurreko egitasmoarekin alderatuta. ESEPen ez da hedabide-motaren araberako (prentsa, irratia, telebista) 144.- Euskararen Aholku Batzorde Osoak 1998ko ekainaren 24ko bileran eratu zituen Lege Garapenerako eta Jarraipeneko batzorde-atalak. 145 .- Deialdiak ondokoak dira: IKT, Euskalgintza, Hedabideak, Lanhitz eta EBPN. Lan honek, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren aurrekontuak 2005-2013 bitartean izeneko atalean eskaintzen ditu aipatutako bost deialdiei buruzko xehetasunak. 146 .- Ebaluazio-zeregina Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak eta EHUko Gizarte Psikologia eta Portaera Zientzien Metodologia sailak egin zuten. 2012ko apirilean aurkeztu zuten txostena. 147 .- Hedabideekin batera, "Euskararen elikadura" izeneko helburu estrategikoan kokatzen dira liburugintza, kulturgintza, publizitatea, corpus-plangintza eta euskararen kalitatea, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak. bereizketarik egiten ekintza-proposamenak zehazteko orduan, baizik eta orokorrean, hedabide guztiei bideraturikoak aurkezten dira. Horrez gain, ekintza bakoitzaren eragileak izen abizenekin148 agertzen dira; hau da, ekintza burutzea nori dagokion zehazten da, baita ekintza bakoitzari ematen zaion garrantzia ere. Azkenik, ESEPek adierazleak ezartzen ditu; hots, ekintza bakoitzaren, eta azken batean ESEPen beraren, eraginkortasunaren eta gauzatze-mailaren jarraipena egiteko erabiliko diren adierazleak. Hitz batean, Euskara Sustatzeko Ekintza Planean ebaluazioa egiteko beharra eta konpromisoa azaltzen dira, eta ez edonolakoa baizik eta ebaluazio sistematikoa: " Ebaluazio sistematikoaren sinesgarritasuna eta sakontasuna ematen dio hizkuntza-plangintzari. Neurketen bidez ikusiko dugu zein neurritan izan duten eragina abian jarritako neurriek eta ekintzek euskararen suspertzean eta elebitasunaren garapenean eta zer-nolako aldaketak egin beharko liratekeen dela plana indarrean dagoen bitartean, dela haren indarraldia agortu ondoren" (ESEP, 2012: 10). ESEPek estrategikotzat jotzen ditu hedabideak euskararen normalizazioaren bidean, "(…) haien ekarpena ezinbestekoa da hizkuntzaren erabilera indartzeko, eta, aldi berean, hizkuntza horretan gauzatzen diren kultura jarduerak proiektatzeko"(ESEP, 2012: 38). Etorkizunari begira, berriz, garai berriak dakartzan berrikuntzetara egokitzeko orain arte izan den eredua birplanteatzeko beharra azpimarratzen du. Bide horretan ondokoa dio ESEPek: "euskarazko hedabideek elkarlana eta koordinazioa bultzatu, baliabideei ahalik eta etekinik handiena atera, kalitatea etengabe hobetu eta produktu berriak eskaini behar dituzte" (ESEP,2012: 39). Ekintza zehatzen arloan, ESEPek zazpi ekintza aurkezten ditu hedabideen esparruari zuzenduta. Honakoak: 1.- Erakundeen artean euskarazko hedabideei zuzendutako laguntzen irizpideak adostu eta finkatu. Hasiera hasieran dago, beraz, diru-laguntzen gaia. Gainera, bere garrantzia handia dela adierazten da. Ekintza hori gauzatzeko bi bide ezartzen ditu planak; bata, "erakundeen arteko koordinazioa sendotzea, HAKOBAren bitartez" eta bigarrena, 148 .- Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, logikoa denez, eragile izango da ekintza guztietan. Batzuetan bera bakarrik eta beste batzuetan, ekintzaren izaeraren arabera, beste eragileren bat ere ageri daiteke, adibidez, Unibertsitatea, hedabideak, beste herri-administrazioak edo Jaurlaritzako beste sailen bat. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 150 "herri-administrazioen publizitate instituzionalean hizkuntza irizpideak txertatzea, hizkuntzen berdintasunera bidean"(ESEP, 2012: 84). 2.- Euskarazko hedabideen garapen iraunkorra ahalbidetzeko neurriak hartu. Aurrekoarekin erabat lotuta dago, eta honi garrantzi ertain/handia149 ematen zaio. Hamar neurri aipatzen dira guztira, izaeraren arabera hiru multzotan bildu daitezkeenak: a.- Administrazioaren eta sektorearen arteko lankidetzan eta erakundeen arteko koordinazioan oinarrituta, euskarazko hedabideen ildo estrategikoak finkatu eta horiek garatzeko politikak sustatu. b.- Euskarazko hedabideen audientzia aztertzeko sistema bat eta euskarazko hedabideen behatokia sortu eta garatu. c.- Azterketak egin. Euskarazko hedabideen erabiltzaileen eta publiko potentzialaren komunikazio-beharrak ezagutu euskararen eskualde desberdinak kontuan hartuz, hizkuntza gutxituak dituzten beste lurralde batzuetako esperientziak eta praktika onak ezagutu, erdal hedabideetan euskarazko edukiek duten harrera neurtu eta kualitatiboki aztertu … 3.- Hedabide publikoen hizkuntzarekiko betekizunei buruzko hausnarketa bideratu. Garrantzi handiko ekintza kontsideratzen da eta hausnarketaren ondorioak praktikara eraman behar direla esaten da. 4.- Euskarazko hedabideen garapen industriala eta teknologikoa bultzatu. Garrantzi handikotzat jotzen den ekintza hau burutzeko, lehenik eta behin, euskarazko hedabideen enpresa-dimentsioa aintzat hartzea150 proposatzen da. Horrekin batera, prestakuntza orokorra eta espezifikoa eskaintzea, herritarren inplikazioa bultzatzen dituzten komunikazio-proiektu globalak edo multimedia saritzea eta aplikazio teknologiko berrien garapenean laguntzea. Edukiari erreparatuta, agerikoa da Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak ez ezik, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak ere parte hartu beharko dutela eragile moduan. 5.- Hedabideen ezagutza, hedapen soziala eta erakargarritasuna bultzatu. Garrantzi ertaineko ekintza kontsideratzen da, eta berau lortzeko, kontsumoa sustatzeko eta prestigiatzeko kanpainak antolatzea, hedabideen eta gizartearen arteko lotura sustatzea eta hedabideen arteko elkarlan-egitasmoak bultzatzea proposatzen da. 6.- Erdal hedabideetan, publiko zein pribatuetan, euskarazko edukien presentzia areagotzea. Kasu honetan aipamen zehatza eta zuzena egiten da: "indarrean dagoen legeari jarraiki, RTVEn euskararen presentzia lortzea" (ESEP, 2012: 87). Ekintza honi ematen zaion garrantzia ertain/handia da. Gogoratzekoa da 1982an onartu zen Euskararen Legeak artikulu bat eskaintzen diola kontu honi, berari151. Kasu hartan, "euskararen presentzia lortu" adierazi beharrean "hizkuntza-normalizazioa bultzatu" formula erabiltzen zuen. 7.- Hedabideetako hizkuntzaren kalitatea bermatu. Garrantzi handiko ekintza dela esaten da, eta Unibertsitatea ageri da eragile moduan Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin batera. Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiak egiten zuen bezala, Euskara Sustatzeko Ekintza Planak ere, beronen jarraipena nola egingo den zehazten duen atala dauka. Batetik, ekintza bakoitzaren betetze-maila neurtzeko adierazleak proposatzen ditu. Hala, hedabideen esparruan bederatzi dira jasotako adierazleak: 151 .- Euskararen Legearen 24. artikulua: "Jaurlaritzak hizkuntza-normalizazioa bultzatuko du Espainiako Irrati Telebistaren emanaldi-zentroetan, euskarak, Euskal Herriko hizkuntza propioa denez, behar duen presentzia izan dezan": Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 152 4. taula. Hedabideen arloko ekintzen betetze-maila neurtzeko adierazleak. Hedabideei zuzendutako diru-laguntzen bilakaera erakundearen arabera Euskarazko hedabideen bilakaera, hedabide-motaren arabera Euskarazko hedabideen kontsumoa Euskararen presentziaren bilakaera erdal hedabideetan EITBren eta gainerako hedabide publikoen ekoizpena, hizkuntzaren eta programamotaren arabera. Euskarazko hedabideek garapen teknologikorako jasotako diru-laguntzen bilakaera Euskarazko hedabideek garapen teknologikorako diru-laguntzetara aurkeztutako proiektuen bilakaera Euskarazko hedabideen kontsumoa sustatzeko kanpainak, eremuaren arabera Erdal hedabideetako euskarazko edukien bilakaera Iturria: Eusko Jaurlaritza. ESEP (84-87) Bestetik, ebaluaziorako, hau da, proposatutako neurrien betetze-mailaren jarraipena egiteko, hiru neurketa-une ezartzen dira: lehena, 2013an zehar egitekoa eta adierazleetan oinarritutakoa; bigarrena, tarteko ebaluazioa, plana martxan jarri eta bosgarren urtera; eta hirugarrena hamar urtera, hau da, planaren indarraldia amaitzen denean. Momentuz, lehena "ESEPen neurketa. Euskararen diagnostikoa" izeneko txostenean152 bilduta dago. Dokumentuaren funtsa kuantitatiboa da, eta hedabideei buruzko deskribapenari erreparatuta, zeregina burutzeko bi informazio iturri erabiltzen ditu: batetik, CIESen 2013ko audientzia datu gutxi batzuk eta bigarrenik HPSk 2006. urtean eginiko Euskarazko Hedabideak izenburuko lana. Hortaz, agerikoa da euskarak hedabideetan izan duen bilakaerari eta egoerari buruzko emaitzak aurkezteko orduan gabeziak direla, erabili daitezkeen datuak gutxi eta zaharkituak direlako153. Horren erakusgarri, arestian aurkeztutako bederatzi adierazleetatik soilik biri buruzko informazioa biltzen duela txostenak: euskarazko 152 .- Txostena euskararen egoeraren ahalik eta argazki zehatzena eskaintzeko ahalegina da eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren eta Prospekzio Soziologikoen Kabinetearen arteko lankidetzaren emaitza da. Bertan, ESEPeko helburu estrategikoei eta zehar-lerroei jarraituz, bost atal nagusiri buruzko informazio kuantitatiboa biltzen da. Aipatutako bost atalak dira: euskara-gaitasuna eta jabekuntza, euskararen erabilera, euskararen elikadura, euskararen aldeko motibazioa eta euskararen zabalkundea. Hedabideen azterketa euskararen elikadurari buruzko atalean kokatzen da. 153 .- Txostenaren egileek honelaxe diote lanerako erabilitako materiala justifikatzeko. "Hedabideetako azterketari heltzeko lan dezente topatu ditugu, baina gehientsuenak zaharkituak aurkitzen dira. 20062007. urteetako datuak biltzen dituzte aurkitu ditugun azterketa berrienak. Nabarmen geratzen da, datu eguneratuak mantenduko dituen adierazle sistema baten beharra" (ESEPen neurketa. Euskararen diagnostikoa, 2014: 247). hedabideen bilakaerarena (hedabide-motaren arabera), eta euskarazko hedabideen kontsumoari buruzkoa. Eta kasu bietan gainera, esan bezala, informazio zaharkitua da. Gainontzeko sei adierazleen kasuan, ez dago horiei buruzko informazio erabilgarririk era sistematikoan jasota eta horien artean dago, besteak beste, diru-laguntzen bilakaerari buruzkoa. Baina gabeziak gabezia, esan beharra dago ESEPen neurketa. Euskararen diagnostikoa txostenak funtsezko ekarpena egiten duela, Euskararen Legea onartu zenetik lehen aldiz aurkeztu, landu eta proposatu delako esparrukako adierazle zehatzetan oinarritzen den neurketa edo ebaluazioa. Berau izango da gainera, ESEPen aurreikusita dauden bi neurketen abiapuntua eta erreferentzia. Lehena, planaren indarraldiaren bosgarren urtean (2017) egin beharrekoa, eta bigarrena, hamargarrenean (2022). Erakunde publikoek hizkuntza-politika egikaritzeko eskuragarri izan dituzten diru-partidei helduko zaie atal honetan. Izan ere, nekez burutu daitezke hizkuntza bat biziberritzeko planak, egitasmoak, zein ekintza zehatzak; hitz batean esateko, hizkuntza-politikak diru-baliabiderik ez badago. Arreta batez ere Jaurlaritzari eskainiko zaio, baina horrekin batera, foru-aldundiek eta udalek euskararen sustapenera bideratutako diruak ere aztertuko dira. 2.2.1.4.1. EUSKO JAURLARITZAREN EUSKARA SUSTATZEKO AURREKONTUAK 1983-2013 EPEALDIAN. IKUSPEGI OROKORRA Konplexua da oso Eusko Jaurlaritzak 1983-2013 bitartean euskara biziberritzeko egin duen ahalegina magnitude ekonomikoetara ekartzea. Azken batean, euskarari zenbat diru eskaini dion eta euskararako gastuak aurrekontu osoarekiko zein pisu erlatibo duen zenbakitan jartzeaz ari gara; eta zereginaren zailtasuna erraz uler daiteke kontuan hartzen bada hiru hamarkadatan aldaketa eta egokitzapen ugari izan direla Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 154 Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuen egituran, bertan jasotako kontzeptuetan154 eta aurrekontua bera kudeatzeko aplikazioetan ere. Arazoak arazo, ondoko taulak laburbiltzen du Eusko Jaurlaritzak 1983-2013 aldian, euskara bultzatu eta sustatzeko egin duen gastua155, hau da, euskaraaurrekontuaren156 nondik norakoa. 5. taula. Euskara sustatzeko aurrekontua Eusko Jaurlaritzan, 1983-2013. GUZTIRA (eurotan) % Hizkuntza-politika 329.185.718 16,8 Hezkuntza sistemaren euskalduntzea 770.816.687 39,3 Euskalduntzea eta Hizkuntza normalkuntza (IVAP) 92.576.828 4,7 HABE 753.161.490 38,4 Jaurlaritzako beste sailen gastua157 16.134.508 0,8 GUZTIRA 1.961.875.231 100,0 Iturria: Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza (barne-txostena). Tesiaren egileak moldatua. Hortaz, datuak ikusita, ondokoak dira nabarmendu daitezkeenak: 1.- Jaurlaritzak 1.961.875.231 euro erabili ditu euskara sustatzeko 1983-2013 epealdian; hots, Eusko Jaurlaritzak denbora tarte horretan izan duen aurrekontu likidatu osoaren % 1,24. 154 .- Adibide pare bat jartzearren: "hizkuntza-politika" kontzeptua, lehen aldiz, 1985eko aurrekontuan ageri da. "Euskararen sustapena" eta "euskara arazoak" kontzeptuak txandaka ageri dira 1984-1994 bitarteko aurrekontuetan, eta ondorengoetan ez ditugu berriz izango. 155 .- Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Euskara sustatzeko aurrekontua Eusko Jaurlaritzan (1983- 2012) izeneko txosten batean ditu jasota 1983-2012 aldian, urtez urte, Jaurlaritzak euskara sustatzeko egindako gastua. Aipatu txostena Eusko Legebiltzarrean 2013ko irailaren 11n egindako eskari bati erantzuteko landu zuen HPSk. Patxi Baztarrika sailburuordeak Euskararen Aholku Batzordearen aurrean aurkeztu zituen bertan bildutako datuak, Gasteizen 2014ko abenduaren 1ean eginiko bileran. Esan bezala, txostenak 2012. urtera arteko zenbakiak jasotzen ditu; 2013 urteari dagozkionak ez daude dokumentu horretan: hortaz urte horri buruzko informazioa HPSri eskatu ondoren lortutakoa da. 156 .- Aurrekontu likidatuaz ari gara. 157 .- Atal honek 2008tik Euskararen Aurrekontu eta Baliabide Publikoen Estatistika izenburua daraman ikerlanak jasotako hiru kontzeptu barnebiltzen ditu: Jaurlaritzako beste sailen egitura eta funtzionamendu-gastuak, euskarazko kulturgintza eta hirugarrenik, euskarazko liburugintza, literatura eta irakurzaletasuna. Nabarmentzekoa da 1983-1993 aldian jarritako diruak duen hazkundea (hamasei aldiz biderkatzen da). Egoera erraz ulertu daiteke kontuan hartzen bada garai haietan jarri zirela martxan euskararen biziberritze prozesuan funtsezko zeregina bete duten hainbat erakunde eta ekimen, besteak beste, hezkuntza-ereduak, HABE, IVAP, Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusia, Mapa Soziolinguistikoa edota Inkesta Soziolinguistikoa, eta horiek guztiak baliabide ekonomikoz hornitu zirela egoki jarduteko. 3.- Aurrekontua urtez urte gora joan bada ere, hazkundea ez da jarraitua izan, bi makalaldi egon direlako diru-baliabideetan. Lehena, 2002etik 2005era bitartekoa, urte biak barne hartzen dituena, 7. taula. Euskara sustatzeko aurrekontua Eusko Jaurlaritzan, 2001-2006. Urtea 2001 2002 2003 2004 2005 2006 Gastua (milioi eurotan) 90,8 80,3 82,1 81,1 86,7 106,1 Iturria: Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza (barne-txostena). Tesiaren egileak moldatua. eta bigarrena 2010etik aurrerakoa, 2013ra arte irauten duena. 8. taula. Euskara sustatzeko aurrekontua Eusko Jaurlaritzan, 2009-2013. Urtea 2009 2010 2011 2012 2013 Gastua (milioi eurotan) 113,7 106,8 100,6 93,1 86,4 Iturria: Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza (barne-txostena). Tesiaren egileak moldatua. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 156 4.- Hezkuntza-sistemaren euskalduntzeak eta HABEk hartu dituzte 1983-2013 aldian Jaurlaritzak euskara sustatzeko erabili dituen hamar eurotik ia zortzi. Hezkuntza sistemaren euskalduntzera gastu osoaren %39,3 bideratu da, irakasleak euskalduntzeko ahaleginari eta horrek sorturiko ordezko irakasleen kostuei aurre egiteko. HABEri dagokionez, gastu osoaren %38,4 erabili da euskaltegi publiko zein pribatuen jarduerak babestu eta bermatzeko eta 2004. urtetik euskaltegietako ikasleei diru-laguntza zuzenak emateko, 2012an izan ezik158. 5.- Hizkuntza-politikaren programari dagokionez, 1983-2013 denbora-tartean euskara sustatzeko gastu osoaren %16,78 jaso du. Honen barne, diru gehien HABEri egindako transferentzietan eta diru-laguntza deialdietan erabili da, batez ere euskarazko hedabideei zuzenduriko laguntzetan. Horraino hiru hamarkadetan hizkuntzaren sustapenean erabilitako dirubaliabideen ikuspegi orokorra. Baina ikerketa honek 2005-2013 bitartean jarri du arreta; beraz goazen aipatu epealdiko zenbakiak sakonago arakatzen. 2005-2013 epealdian, 917,8 milioi euro jarri ditu Eusko Jaurlaritzak euskara sustatzeko; hots, 1983-2013 tartean xede bera gauzatzeko bideratu diren baliabide ekonomiko guztien ia erdia (%46,8). Bestalde, urterik apalenak lehena eta azkena izan ziren: 2005ean, 86.710.304 euro erabili zituen Jaurlaritzak euskara sustatzeko eta 2013an zertxobait gutxiago oraindik, 86.417.190 euro guztira. Urterik oparoena berriz 2008koa izan zen. 9. taula. Euskara sustatzeko aurrekontua Eusko Jaurlaritzan, 2005-2013. Urtea 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 Gastua (milioi €) 86,7 106,1 109.0 115,4 113,7 106,8 100,6 93,1 86,4 Iturria: Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza (barne-txostena). Tesiaren egileak moldatua. 158 .- 2012an euskaltegietako ikasleek ez zuten diru-laguntzarik jaso, gobernu sozialistak horiek kentzea erabaki zuelako. Datu orokorretatik partida zehatzetarako urratsa egin ezkero, 2005etik 2013ra euskara sustatzeko erabilitako diru-baliabideetatik partidarik handienak, 1983-2013 epealdi osoaren azterketa egiterakoan ikusi bezala, hezkuntza-sistemaren euskalduntzera eta HABEra bideratu dira, hamar eurotik zazpi hain zuzen. 10.taula. Euskara sustatzeko aurrekontua zertan gastatu, 2005-2013. Gastua (€) % Hizkuntza-politika 197.037.625 21,5 Hezkuntza-sistemaren euskalduntzea 310.915.210 33,9 Euskalduntzea eta Hizkuntza-normalkuntza(IVAP) 39.672.263 4,3 HABE 354.080.187 38,6 Jaurlaritzako beste sailen gastua159 16.134.508 1,7 GUZTIRA 917.839.793 100,0 Iturria: Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza (barne-txostena). Tesiaren egileak moldatua. Hizkuntza-politikaren esparruari dagokionez, 197 milioi euro erabili dira 2005etik 2013ra, epealdi horretan euskara bultzatu eta sustatzera bideratutako diru osotik %21,5. Ikuspegi kualitatibo orokor batetik aztertuta, esan daiteke baliabide ekonomikoak hiru norabide nagusitan bideratu direla: euskararen erabilera esparru guztietan (formaletan eta ez formaletan) bultzatzera, hizkuntzaren kalitatea zaintzera eta euskarazko produktu erakargarriak sortzera. Hala ere, bilakaera gertatu da denboran zehar; 2005-2013 bitartean garatu diren hizkuntza-plangintza zehatzetan ezarritako lehentasunekin bat datorren bilakaera hain zuzen. Hala ondoriozta daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren hizkuntza-politika arloko memoriak irakurrita. Hiru fase bereiz daitezke: 1.- Hasierako urteetan Euskara Biziberritzeko Plan Nagusian (EBPN) eta Hizkuntza Politika aurrera begira. 2005-2009 legealdiko egitasmoa izeneko dokumentuetan jasotakoak aintzat hartu eta berauetan zehaztutako lan lerroak garatzea izango da lehentasuna. 159 .- Kontuan hartu atal hau, aurretik esan bezala, 2008tik jaso dela eta hiru kontzeptu barnebiltzen dituela: Jaurlaritzako beste sailen egitura eta funtzionamendu-gastuak, euskarazko kulturgintza eta hirugarrenik, euskarazko liburugintza, literatura eta irakurzaletasuna. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 158 2.- PSE-EE alderdia Jaurlaritzan dagoen urteetan, 2010-2012 bitartean hain zuzen, deigarria egiten da hizkuntza-politika programako aurrekontuen memoriatan ez dela behin ere Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia aipatzen160 eta "Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari dagokionez, Euskararen Legearen eta, bereziki, Euskararen Aholku Batzordearen XXI. Mende Hasierako161 Hizkuntza Politikarentzako Lehentasunezko ildoekin bat egiten dugu" diote162. Adierazpenak adierazpen, kontua da gero zehazten diren lan-lerroak aurreko urteetako berdintsuak direla; hau da, nazionalistak gobernuan zeudenean ezarritakoen antzekoak. 3.- Azkenik, 2013ko memoriak jasotakoaren arabera, EAJ berriro Jaurlaritzan dela, Euskara 21 gogoeta-prozesua arloz arlo garatzea eta Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) gauzatzea izango dira lehentasunak, eta ondorioz zeregin horretara bideratuko da zehaztutako aurrekontua. Lehentasunak lehentasun, eta Jaurlaritzan alderdi bat edo bestea izan, azpimarratzekoa da 2005-2013 aldirako landutako aurrekontuen memoria guztietan ezartzen dela jardunbide nagusi gisa euskarazko hedabideak bultzatu eta sendotzea. Eta hori gauzatzeko ekintza moduan diru-laguntza deialdia ageri da beti. Hala ere, 2013ko memorian, lehen aldiz, diru-partida berezitua izango duen bigarren ekintza bat aurkezten da: tokian tokiko euskarazko hedabideak sustatzeko lankidetza bideratzea163. 160 .- Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren azterketa egiten duen atalean adierazi bezala, EBPN 1998- 2008 aldirako onartu zen arren, indarrean egon zen 2012ra arte, hau da, Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) burutu arte. 161 .- "Mende Hasierako" horrela dago idatzita, maiuskulaz. 162 .- Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorrak (2010). Programa : Hizkuntza Politika. Memoria, 1go orria. 2011 eta 2012ko memoriatan berdintsu adierazten dute: "Kultura Sailaren 20102013 Plan Estrategikoak etorkizuneko gure jardunbide nagusiak finkatuko ditu eta horiek, gehienbat, Euskararen Legean eta Euskararen Aholku Batzordearen XXI. Mende Hasierako Hizkuntza Politikarentzako Lehentasunezko ildoetan xedatutakoari jarraituko diote". 163 .- Ekintza honek 25.000 euroko diru-partida berezitua izango du 2013ko aurrekontuan eta beste 30.000 euroko konpromiso-kreditua 2014kotik. 164 .- Euskal Irrati Telebista enpresak bere baitan hartzen ditu Euskal Telebista, Eusko Irratia (Radio Euskadi + Euskadi Irratia + Radio Vitoria + Gaztea + EiTB musika) eta EITBNET. 165 .- Iñigo Urkullu lehendakariak 2012ko abenduan eratu zuen gobernu berrian, Hezkuntza, Kultura eta Hizkuntza-politika arloetako zereginak sail bakarrak kudeatuko ditu. Hau lehen aldiz gertatuko da 1980tik, hau da, Carlos Garaikoetxeak osatu zuen lehen Jaurlaritzatik. Ondorioz, Sailak aurrekontu bateratua izango du. Dena den, taula honetan Kultura arloari dagokiona aurkeztu da banakatuta. 166 .- Hor ageri den kantitatea EAEko Aurrekontu Orokorretan 2013an, EITBrentzako aurreikusitakoa da. Dena den, Eusko Jaurlaritzak beste 4 milioi euro jarri behar izan zituen urte amaieran, EITBk urtea zenbaki gorriekin bukatu ez zezan. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 160 " Planteatzen dituen erronken artean dago EITBk espresuki adieraztea euskal gizartearen pluraltasuna bere programazioan, eta konpromiso aktiboagoa erakustea balio demokratikoen defentsan. EITB irratitelebista167 publiko izateari zor dion konpromisoari lotuko da, bai eta gizartean duen lidergoari ere, eta pedagogia aktiboa egingo du bakearen alde eta terrorismoaren ideologia deslegitimatzeko bidean. Horrekin batera, euskal herritarrek Gernikako Estatutua erreferendum bidez onartuz beren buruari eman dioten esparru instituzional eta juridikoa aldeztu eta begiratuko duen lerro editorialari bermatzeko behar diren berrikuntzak egingo ditu" (Gizarte-hedabideak aurrekontuprogramaren memoria, 2010: 2) 2013 urtean, EAJ Jaurlaritzara itzultzearekin batera, desagertu egingo dira terrorismoari, Gernikako Estatutuari eta lerro editorialari buruzko erreferentziak168. 2.2.1.4.2. HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZAREN AURREKONTUA 2005-2013 BITARTEAN Aurretik erakutsi den bezalaxe, 1983-2013 bitartean euskara sustatzeko gastu osoaren %16,8 jaso zuen hizkuntza-politikaren programak. Ikerketa honek aztergaitzat duen 2005-2013 epealdian, berriz, 197 milioi euro erabili dira zeregin horretarako eta ehunekotan adierazita, euskararako gastu osoarekiko ia bost puntu irabazi ditu (%21,5). Hizkuntza-politikarako zeregin nagusiak, horien artean euskarazko hedabideekin zerikusia dutenak, izen bera daraman Sailburuordetzatik (HPS) kudeatzen dira; hortaz, interesgarria litzateke HPSk 2005-2013 bitartean izan dituen aurrekontuen banakatzeari erreparatu eta dirua zertan erabili den aztertzea. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren aurrekontua, labur-labur esateko, bi arlo nagusitan erabili da betidanik: 1.- Helduen alfabetatzea eta euskalduntzea (HABE). 2.- Euskara biziberritzeko zereginean funtsezkotzat jo diren esparruetara bideratutako diru-laguntza deialdiak. Bost dira: a.- Hedabideak deialdia. Euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko. b.- LanHitz deialdia. Arlo sozioekonomiko pribatura zuzenduriko ekimena da, enpresek EAEn dituzten lantokietan euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko diru-laguntzak. c.- EBPN/ESEP169 deialdia. Euskal Autonomia Erkidegoko toki-entitateetan (udalak, kuadrilak, mankomunitateak) Euskara Sustatzeko Ekintza Plana /Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (ESEP/EBPN) garatzeko diru-laguntzak. d.- Euskalgintza deialdia. Gizarte-bizitzan euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko diru-laguntzak: aisialdia, harreman sareak, erdal munduaren hurbilketa, euskararen ondarea, irakurzaletasuna, nazioarteko zabalkundea eta abar. e.- IKT deialdia. Informazioaren eta komunikazioaren teknologietan euskara sustatu, garatu edota normalizatzeko diru-laguntzak dira, ondoko arloetara zuzentzen direnak: euskarazko atari eta webguneak, hizkuntzen teknologietan euskara integratzeko asmoak, softwarea euskaraz sortzea edota euskarara lokalizatzea, eta abar. Ondoko taulan ikusi daiteke esparru bakoitzak urtez urte izan duen bilakaera: 169 .- 2012. urteko aurrekontuetara arte, horiek barne, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) agertuko da bakarrik, baina 2012an Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) onartu zen eta ondorioz, 2013ko aurrekontuetan ESEP/EBPN bezala ageri da. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako dirubaliabideen azterketa. - 162 - 170 .- Kasu guztietan onartutako aurrekontuaz ari gara. 171 .- LanHitz egitasmoa 2006. urtean jarri zen martxan. Beraz, 2005ean ez zen LanHitz diru-laguntzarik izan gaur egun ezagutzen dugun bezala. Hala ere, urte hartan 1.118.522 euro aurreikusi ziren entitate-pribatuetan euskara-planak garatzeko. 172 .- IKT diru-laguntza deialdia modu ezberdinetan jaso da aurrekontuetan denboran zehar: 2005ekoetan, 832.000 euro ageri dira teknologia berrietan euskara sustatzeko (horietatik 332.000 inbertsio moduan eta gainontzeko 500.000 euroak diru-laguntza moduan). 2006koetan, euskararen sustapenerako teknologia berrietan 1.000.000 euro jasotzen da. 2007tik aurrera, berriz, IKT bezala agertuko da aurrekontuetan. HPSk kudeatu duen aurrekontuaren partidarik garrantzitsuenak jasotzen dituen goiko taulan bada argitu eta kontuan hartu beharreko detaile bat: 2011ra arte, Sailburuordetzak diru-laguntza deialdi bakoitza kudeatzeko aurreikusten zuen dirua, hau da, aurrekontuetan jasotakoa, eta EHAAn kaleratutako laguntza-deialdietan jasotzen ziren diru-baliabideak bat datoz zifraz zifra. Esaterako, 2010eko aurrekontuan diru-partida bakarra ageri da "Hedabideak" deialdirako, 5.725.000 eurokoa eta deialdiaren aginduak beste horrenbesteko diru-baliabideak ezarri zituen. Ez da hala gertatzen, ordea, 2012 eta, bereziki, 2013 urteetan. Bi ekitaldi horietako aurrekontuetan hiru diru-partida ageri dira "Hedabideak" deialdiarekin lotuta: lehena, aurretik agindutako kredituari dagokiona; hots, aurreko ekitalditik oraindik kitatu gabe daudenak ordaintzekoa; bigarrena, aurrekontuari dagokion urtean (2012 edo 2013) erabilgarri izango dena; eta hirugarrena, hurrengo urteko aurrekontuko konpromisokreditua, 2012an eta 2013an ordaindu gabe geratuko dena ordaintzeko173. Urte zehatz bateko aurrekontuetan ageri den konpromiso-kreditua, beraz, hurrengo urteko aurrekontuetan derrigor sartu beharreko diru-partida litzateke. 13. taula. "Hedabideak" deialdirako aurrekontuaren banakatzea, 2012 (eurotan). "Hedabideak" diru-laguntza deialdiko aginduan jasotako dirubaliabideak 4.875.000 Aurrekontua 2012 Lehendik agindutako kreditua: aurreko ekitaldikoa (2011) ordaintzen amaitzeko 1.041.801 Hedabideak 2012 diru-laguntza deialdirako 3.900.000 2013ko konpromiso-kreditua: 2012koa ordaintzen amaitzeko 980.000 Iturria: Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren aurrekontua 2012. Tesiaren egileak moldatua. Hortaz, 2012ko aurrekontuetan Sailburuordetzak 4.941.801 euro izan zituen aurrekontuan erabilgarri hedabideentzat174 (1.041.801 euro 2011ko deialdikoa ordaintzen amaitzeko eta gainontzeko 3.900.000 euroak 2012ko deialdirako). Baina 173 .- 2013ko aginduak zehaztu egiten du esleitutako diru-laguntzen %35 hurrengo urtean, 2014an ordainduko dela. 174 .- Konpromiso-kreditua aipatu egiten delako 2012ko aurrekontuan, baina ez dago kontabilizatuta ekitaldi horretako diru-partida gisa, baizik eta hurrengo ekitaldiko aurrekontuetan (2013) "lehendik agindutako kreditu" moduan. Kasu honetan, 2012koan, 980.000 euroko konpromiso-kreditua aurreikusi zen, baina 2013an 5.000 euro gutxiago (975.000) kontabilizatu ziren partida gisa, horrekin nahikoa izan zelako aurreko urtekoa osorik ordaintzeko. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 164 2012ko deialdia osatzeko falta ziren 975.000 euroak hurrengo urteko konpromisokreditu moduan ageri dira jasota175. Bi faktoreren konbinazioak azaltzen du 2012an eta 2013an gertatutakoa. Batetik, Sailburuordetzak jaitsiera izan zuen aurrekontuaren partida osoan, eta horrek nahitaezko egokitzapenak edota mozketak egitera behartu zuen diru-partida guztietan. Bestetik, euskararen biziberritzean lehentasunezkoak kontsideratzen diren bost dirulaguntza deialdiei ahalik eta aldaketa txikienekin eusteko borondatea agertu zuten. Gauzak horrela, arestiko formula erabiliko dute; hau da, ekitaldi bateko aurrekontuarekin ekitaldi horretarako aurreikusitako diru-esleipenak ordaintzeko nahikoa ez denez, diru-laguntzaren zati bat hurrengo ekitaldiko aurrekontuetatik ordainduko da, eta zati hori konpromiso-kreditu bezala geratuko da jasota. Egoera honek diru-laguntza guztiei (Euskalgintza, Lanhitz, IKT eta EBPN/ESEP) eragin die, ez soilik "Hedabideak" deialdiari. Behin hori argituta, 12. taulan bildu diren datuen errepasoak agerian uzten du: 1.- HABEk hartu du urtero Hizkuntza Politikako aurrekontuaren erdia baino gehiago; 2005 urtean, %52,6 eta 2013an, %64,6. Epealdi osoa kontuan hartuta, helduen euskalduntze eta alfabetatzerako erakundeak HPSren aurrekontu osoaren %55,5 hartu du. 2.- HABEk jasotakoari diru-laguntza deialdietara bideratutakoa gehitzen badiogu, batuketak HPSren aurrekontu osoaren %75 (2005ean edo 2009an) eta 2013ko %87 artean hartzen du. Ikerketarako aukeratutako denbora-tarte osoa kontuan hartuta, batez beste %79; hots, 2005-2013 bitartean HPSk izan dituen hamar eurotik ia zortzi HABE eta diru-laguntza deialdietara bideratu da. Gainontzekoa langile- 175 .- 2013ko konpromiso-kreditua 975.000 euro izan beharrean, 980.000 eurokoa da. Horrela, 5.000 eurogatik gainditzen da 2012ko "Hedabideak" diru-laguntza deialdiak jaso zuen diru-hornikuntza (4.875.000 euro). gastuak, funtzionamendu-gastuak eta Sailburuordetzak beste hainbat ekimen eta elkarterekin dituen hitzarmenak gauzatzeko erabili da176. 14. taula. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren aurrekontubanaketa programaren arabera, 2005-2013 (%). HABE 55,5 Diru-laguntza deialdiak 23,5 Gainerakoak 21,0 Iturria: HPS (barne-txostena). Tesiaren egileak moldatua. 3.- Hedabideei zuzendutako dirua Sailburuordetzak urtero erabilgarri izan duen partida osotik bigarren garrantzitsuena izan da beti. 4.- Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak aurrekontu osoaren %10 erabili du, gutxi gora behera, (urteen arabera %9,2tik %10,9ra), euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko. 5.- Diru-laguntzetarako partidei erreparatuz, horien baturak 2009an lortu zuen maila gorena, 13.100.000 eurorekin. Ondorengo urteetan, krisi ekonomiko orokorrak eraginda, beheranzko joera izan da Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren aurrekontuetan. Izan ere, %20ko murrizketa izan du urterik onenetik, 2009tik, 2013ra bitartean. Horrek isla izan du bere barne hartzen dituen partida ia guztietan. Hala ere, hedabideetara bideratutakoa izan da, diru-laguntza deialdi guztien artean, beherakadarik apalena jasan duena. 15. taula. Diru-laguntza deialdien aurrekontua, 2009 eta 2013 (eurotan). 176 .- Horien artean, besteak beste, Euskaltzaindia, Euskaltzaleen Topagunea, Labayru Ikastegia, UPV/EHUko Euskara Institutua, UNESCO Katedra, EUDEL, UEMA, Euskal Herriko Bertsozale Elkartea, Tokikom, EIZIE, Espainiako Itsuen Elkarte Nazionala (ONCE), Mintzola, Galtzagorri Elkartea, Rikardo Arregi Kazetaritza Saria, Nafarroako Euskara Kultur Elkargoa (EKE) eta Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoa -Office Publique de la Langue Basque. 177 .- IKT deialdiaren diru-hornidurarik onena ez zen 2009koa izan, 2008koa baizik; orduan 1.700.000 eurokoa izan baitzuen. Lanhitz deialdian ere 2007an 2009koan baino 10.000 euro gehiago izan zituen. Gainontzeko deialdi guztien kasuan, ez dute inoiz 2009ko diru-partida gainditu; berdindu bai, baina gainditu ez. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 166 6.- Diru-laguntza deialdiei erreparatuta, nabarmena da hedabideei eskainitakoa lehentasunezkoa izan dela 2005-2013 epealdi osoan. Taula 16. Diru-laguntza deialdi bakoitzaren pisu erlatiboa diru-laguntza deialdietara bideratutako aurrekontu osoarekiko, 2005-2013 (%). Hedabideak 42,1 Lanhitz 20,7 ESEP/EBPN 15,1 Euskalgintza 11,1 IKT 10,9 Iturria: Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza (barne-txostena). Tesiaren egileak moldatua. Hedabideak sustatu, garatu eta normalizatzeko ahalegin ekonomikoak diru-laguntza deialdietarako aurrekontuaren zatirik handiena hartu du, hamar eurotik lau pasatxo (%42,1), eta ondoren, hogeita bi puntura, kokatzen da Autonomia Erkidegoko arlo sozioekonomiko pribatuan euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko diru-partida (%20,7). Azkenik, ezin aipatu gabe utzi "Hedabideak" diru-laguntza deialdirako partidez gain, 2005-2013 bitartean, zenbait urtetako aurrekontuetan, euskarazko hedabideetan euskara sustatzeko bestelako ekimen batzuk gauzatzeko diru-kopuruak izan direla. Txikiagoak bai, baina hor izan dira. Adibidez, euskarazko hedabideen erabilera sustatzeko sentiberatze-kanpainak178, euskarazko hedabideetan hobekuntzaazterketak egiteko ekimena (HEHOBA)179 edota UKAN berrikuntza saria180. Ekimen horiek denak desagertu egingo dira 2012 eta 2013ko aurrekontuetatik. 178 .- Kanpaina hauek gauzatzeko 300.000 euroko diru-partida jaso zen 2007, 2008 eta 2009ko aurrekontuetan, 2010ekoan 100.000 euro eta 2011koan 90.000 euro. 179 .- HEHOBAk 165.000 euroko diru-partida izan zuen 2008 eta 2009ko aurrekontuetan; 90.000 eurokoa 2010ekoan eta 86.000 eurokoa 2011ko aurrekontuan. 180 .- Ekimen honek helburu bikoitza zuen. Batetik, kontsumitzaileen premiak eta beharrak asetzea, eta bestetik, ekonomikoki bideragarri egite aldera, berariazko ahalegina egiten zuen euskarazko hedabidea saritzea. 12.000 euroko diru-partida izan zuen 2008ko eta 2009ko aurrekontuetan. 2.2.1.4.3. EUSKARA SUSTATZEKO AURREKONTUAK EAEko GAINONTZEKO HERRI-ADMINISTRAZIOETAN: FORU-ALDUNDIAK ETA UDALAK Orain arte, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorretan jasotako datuak izan ditugu erreferentzia gisa, euskara sustatzeko erabilitako diru-baliabideen azterketa egiteko. Baina Eusko Jaurlaritza ez da zeregin horretara bideraturiko ahalegin ekonomikoa egiten duen herri-erakunde bakarra. Izan ere, foru -aldundien eta udalen aurrekontuetan xede berbera duten diru-partidak jasotzen dira, eta horien zati bat, zenbait kasutan zatirik garrantzitsuena, euskarazko hedabideetara zuzentzen da. Foru-aldundiek, udalek eta Eusko Jaurlaritzak berak euskara sustatzeari eskainitako baliabide ekonomikoak eta giza baliabideak era sistematiko batean daude ikertuta 2006. urtetik. Eusko Jaurlaritzak bi urtero burutu den lanaren bidez jaso du herri-administrazio ezberdinen aurrekontu likidatuetan oinarrituriko informazioa. Hortaz, osaturik dago 2006-2008-2010-2012 urte segidari dagokiona181. Euskararen Aurrekontu eta Baliabide Publikoen Estatistika (EAE 2012) izenburukoa182, Legebiltzarrean aurkeztu zen 2014ko maiatzaren 5ean, eta bertan 2006-2012 urteseriearen bilakaera dago bilduta. Lana bereziki interesgarria da 5.000 biztanlez gorako udalerriak, foru- aldundiak eta Eusko Jaurlaritzaren sail eta menpeko erakunde autonomo guztietako datuak jaso eta aztertzen dituelako183; horrela, euskaraaurrekontuen erkidego mailako ikuspegi bateratua eskainiz. Ikerlanaren arabera, 2006tik 2012ra, biak barne, hiru epealdi bereiz daitezke euskara-aurrekontu kontsolidatuei184 dagokienez: 181 .- 2014koa ere egina dago, baina ikerketa honek hartu duen denbora tartea gainditzen du; hortaz, ez dugu hemen 2014 urteko daturik kontuan hartuko. 182 .- Aurreko hiru lanen izenburua (2006, 2008 eta 2010) zertxobait desberdina da. 2010ekoa Euskara sustatzeari eskainitako aurrekontu publiko, diru-laguntza eta giza-baliabideen azterketa deitzen da eta beste biek berriz ondoko izenburua dute: 2008an (edo 2006an) euskararen sustapenerako erabilitako aurrekontu publiko, diru-laguntza eta giza-baliabideen ikerlana. 183 .- Legebiltzarrean 2014ko maiatzean aurkeztu zen Euskararen Aurrekontu eta Baliabide Publikoen estatistikak izeneko lanaren unibertsoa ondokoa izan zen: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 5.000 biztanlez gorako 69 udalerrietako udalak (EAEko biztanleria osoaren %89 ordezkatzen zutenak, Arabako 3, Bizkaiko 33 eta Gipuzkoako beste 33), hiru lurralde historikoetako foru-aldundiak eta Eusko Jaurlaritzako 20 sail eta erakunde autonomo. Jasotako erantzun-maila %100ekoa izan zen; hau da, ikertu beharreko unibertsoko entitate guztietako informazioa jasotzea lortu zen. 184 .- Gastu kontsolidatua, erakunde arteko euskararako diru-laguntzen eraginez, erakundeen aurrekontu likidatuen baturan bi bider kontabilizatuak dauden gastuak neutralizatuz kalkulatzen den EAEko euskara- Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 168 1.- Lehenengoan, 2006tik 2008ra bitarteko hirurtekoan, euskararako baliabideak igoera izan zuten erakunde guztietan. 2.- Bigarrenean, 2008tik 2010era, udalek eta hiriburuek goranzko bideari eutsi zioten baina ez zen hala gertatu foru-aldundietan eta Jaurlaritzan. 3.- Azkenik, 2010etik 2012ra, euskara-aurrekontuek behera egin zuten erakunde guztietan. 17. taula. Euskararen aurrekontuaren bilakaera erakunde-motaren arabera, 2006-2012 (milioi eurotan). Bestalde, erakundeek likidatutako aurrekontu orokorretatik euskararakoak zein pisu erlatibo duen aztertuta, agerikoa da aldeak daudela batzuetatik besteetara. Horren arrazoia azaltzeko orduan, oso kontuan izan behar da pisu erlatiboa euskararako aurrekontuaren igoera-jaitsiera eta erakundearen aurrekontu osoaren bilakaeraren arteko erlazioaren araberakoa dela. 18. taula. Euskara-aurrekontuen pisu erlatiboaren bilakaera erakunde-motaren arabera, 2006-2012 (%). aurrekontu netoa edo garbia izango litzateke; hots, aldundietatik eta Jaurlaritzatik udaletara egiten diren diru-ekarpenak behin bakarrik kontabilizatuz kalkulatua. Udaletan, esaterako, 2010-2012 tartean euskara aurrekontuek beherakada izan duten arren, pisu erlatiboak gora egin du (1,9tik 2,3ra), udalen aurrekontu orokorrek izan duten murrizketa askoz handiagoa izan delako. Jaurlaritzaren kasuan, ordea, kontrakoa gertatu da, aurrekontu orokorrek baino jaitsiera handiagoa izan dute euskarakoek185 eta ondorioz, 2010-2012 bitarteko pisu erlatiboak behera egin du (1,0tik 0,9ra). Euskal Autonomia Erkidegoan, atal honen hasieran adierazi den bezala, Jaurlaritza, foru-aldundiak eta udalak dira euskarazko hedabideen sustapenerako xedearekin diru-laguntzak eskaintzen dituzten erakundeak. Beraz, merezi du Euskararen Aurrekontu eta Baliabide Publikoen Estatistikak izeneko lanean eskaintzen den informazioaz baliatu eta herri-administrazio bakoitzean euskararako aurrekontuak izan duen bilakaerari arretaz erreparatu eta berau aztertzea. 19. taula. Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu osoen eta euskararen aurrekontu likidatuen bilakaera, 2006-2012 (eurotan). Aurrekontu likidatua Urtea Osoa (€) Euskarakoa (€) % 2006 7.770.938.413 106.074.632 1,4 2008 9.317.300.321 115.404.359 1,2 2006-2008 igoera-jaitsiera (%) 19,9 8,8 Iturria: Euskararen Aurrekontu eta Baliabide Publikoen estatistikak 2012. Eusko Jaurlaritza. Tesiaren egileak moldatua. Jaurlaritzan aurrekontu osoaren igoera izan denean, 2006tik 2010era bitartean, euskararenak ez du neurri bereko hazkunderik izan edo behera egin du (2008-2010), eta aurrekontu osoak behera egin duenean (2010-2012), euskararenak are nabarmenago egin du behera. 185 .- 2010-2012 epealdian Jaurlaritzako aurrekontuaren jaitsiera %1ekoa izan zen, eta euskarakoarena, berriz, %13koa. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 170 Iturria: Euskararen Aurrekontu eta Baliabide Publikoen estatistikak 2012. Eusko Jaurlaritza. Tesiaren egileak moldatua. 186 .- EAEko hiru foru-aldundiak alderdi ezberdinen esku izan dira 2005-2013 urtealdian. Arabaren kasuan, bi alderdi, PP eta PNV txandakatu dira lurralde-erakundearen gobernuan aipatutako denboratartean. 2005etik 2007ra PPko Ramón Rabanera izan zen diputatu nagusi. Handik 2011ra PNVko Xabier Agirre, eta 2011tik 2013ra PPko Javier de Andrés izendatu zuten diputatu nagusi. Bizkaian, berriz, forualdundia PNVrena izan da 1979tik, eta aztergaitzat dugun 2005-2013 bitartean José Luis Bilbao izan zen diputatu nagusia. Azkenik, Gipuzkoan, 2005-2007 tartean PNV-EA koalizioaren esku egon zen (Joxe Joan González de Txabarri). Hortik 2011ra PNVren esku (Markel Olano), eta azkenik, 2011ko hauteskundeen ondoren, EH Bilduko Martin Garitanok hartu zuen foru-aldundiko aginte-makila. Datuen arabera, aurrekontu osoa eta euskararakoaren arteko erlazioa kontuan hartuta, Eusko Jaurlaritzak foru-aldundiek baino diru gehiago izan du beti euskararako. Lurraldeetako erakundeei erreparatuz, Gipuzkoako Foru Aldundiak eskaini dio baliabide ekonomiko gehien euskararen sustapenari, ondoren Bizkaikoak eta gutxien Arabakoak. Azken lurralde honetan, deigarria da 2006-2008 bitartean euskararen aurrekontuak izan zuen igoera; hala ere, zenbaki absolutuari begiratuta ez dio inoiz aurrekontu orokorraren %0,5 baino gehiago eskaini euskarari. Bizkaiko Foru Aldundiaren kasuan, aurrekontu orokorrak igoera izan duenean, euskararena ez da neurri berean hazi edo beherakada izan du. Hala ere, 2010-2012 tartean, Bizkaian aurrekontu orokorrak behera egin zuen (-9,2) eta euskararenak aldiz, gora (8,0), eta aipatzeko modukoa da, joera hori erakusten duen lurralde bakarra delako. Azkenik, aurreratu bezala, Gipuzkoakoa da aurrekontu osotik euskarara ehunekorik handiena bideratu duen foru-aldundia. 2006-2008 bitartean, asko hazi zen, baina 2008tik aurrera euskararakoak beheranzko bidea hartu du. Herritarrengandik gertuen dauden herri-erakundeei dagokienez, udalei dagokienez, hurrengo orrian dagoen taulak erakusten du denboran zehar izandako bilakaera. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 172 Iturria: Euskararen Aurrekontu eta Baliabide Publikoen estatistikak 2012. Eusko Jaurlaritza. Tesiaren egileak moldatua. Udalak dira, EAEko herri-administrazioen mailan, ehunekotan euskararako aurrekontu handienak dituzten erakundeak. Horien artean, Gipuzkoakoak nabarmentzen dira besteen gainetik. Oro har, euskararako aurrekontu likidatuek hazkundea izan zuten 2006tik 2008ra (21,4), eta ordutik, beheranzkoa izan da joera. Adierazitakoaren salbuespena Bizkaian gertatu zen 2010-2012 bitartean; izan ere, lurralde horretan %6ko igoera izan zen euskararako aurrekontuetan. EAEko hiru lurraldeetako hiriburuei erreparatu ezkero, aurrekontu orokorren bilakaerak eta euskararako aurrekontuenak joera berdintsua erakusten dute; batek gora egiten duenean, besteak ere bai, eta alderantziz. Salbuespenen bat aipatzekotan, Bilbon gertatutakoa litzateke: 2010etik 2012ra, aurrekontu orokorrak behera egin zuenean, euskararenak are beherago egin zuen. 22. taula. Hiriburuen aurrekontu osoen eta euskararen aurrekontu likidatuen bilakaera, 2006-2012 (eurotan). Aurrekontu likidatua Urtea Osoa (€) Euskarakoa (€) % Iturria: Euskararen Aurrekontu eta Baliabide Publikoen estatistikak 2012. Eusko Jaurlaritza. Tesiaren egileak moldatua. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 174 Erakunde-motaren araberako errepasoa osatu eta bukatzeko, beste datu bat aztertuko da: biztanleko zenbat euro eskaini dizkion erakunde-mota bakoitzak euskara sustatzeari187. 23. taula. EAEn biztanle bakoitzeko euskararen sustapenerako erakunde-mota bakoitzak bideratu duen aurrekontu likidatuaren bilakaera, 2006-2012. Eusko Jaurlaritza € biztanleko Foru-aldundiak € biztanleko Udalak € biztanleko Hiriburuak € biztanleko 2006 49,8 7,5 23,7 9,3 2008 51,5 9,4 29,5 11,2 2010 46,4 8,4 27,1 11,6 2012 42,4 7,3 26,9 10,8 Iturria: Euskararen Aurrekontu eta Baliabide Publikoen estatistikak 2012. Eusko Jaurlaritza. Tesiaren egileak moldatua. Arestiko taulan datu orokorrak jaso dira, eta esan behar da aldeak daudela erakunde-mota desberdinen artean, horiek kokatuta dauden lurralde historikoaren arabera. Horrela, 5.000 biztanletik gorako udalen kasuan, Gipuzkoakoak dira biztanleko euro gehien erabiltzen dutenak, eta nabarmen gutxiago Arabakoak eta Bizkaikoak. Hiriburuei dagokienez, Bilbokoak askoz gutxiago erabiltzen du biztanleko (borobilduz 6 eta 8 euro artean) Gasteizkoak eta Donostiakoak baino (lehenengoak 11 eta 14 euro artean eskaini du, eta bigarrenak 12 eta 15 euro artean). Foru-aldundietan, aldeak txikiagoak diren arren, Gipuzkoakoa dago lehen tokian, ondoren Bizkaikoa eta Arabakoa. Azkenik, Jaurlaritza da biztanleko euro gehien eskaini duena, 42 eta 51,5 euro artean. Erakundea edozein izanda ere, 2008tik aurrera, denetan egiten du behera biztanleko euskararen sustapenera bideraturiko diruak. Herri-administrazioek euskarara bideratutako diru-baliabideak zertan erabiltzen diren; hau da, zein alorretara zuzentzen diren ere aztertzen du lanak. Horretarako, lau eremu bereizten ditu: 1.- Ondorengoetaratzea: euskararen ezagutza eta transmisioa helburu duen eremua litzateke. Horren barne leudeke hezkuntza-sistemaren euskalduntzera, herritarren 187 .- Gogoratu Siadecok Eusko Jaurlaritzarentzat egindako lanak 5.000 biztanletik gorako udalak hartzen dituela kontuan. Hortik beherako biztanleria duten udalerrietan euskara sustatzeko duten aurrekontuari erreparatuta, oso xumea denez; ez du aldaketa handirik ekarriko hemen eskaintzen diren datuetan. euskalduntze-alfabetatzera eta familia bidezko transmisiora bideratutako ekimenak eta programak gauzatzeko diru-baliabideak. 2.- Erabilera: honen barne kokatzen ditu arlo publikoan zein pribatuan euskararen erabilera sustatzeko programa sektorialak; hala nola, herri-administrazioetako euskara-planak, teknologia berriak, alor sozioekonomikoa, publizitatea eta lantegietako euskara-planak, eta baita ere kirol, aisia eta erlijio elkarteetan euskara zabaltzeko ekimenak. 3.- Elikadura: euskararen corpusak, hedabideek eta kulturgintzak osatzen dute eremu hau188. 4.- Gainontzekoak: esparru honetan euskararen ikerketa eta komunikazio-ekintza orokorrak (tokiko entitateek kudeatutako euskara egitasmoetarako diru-laguntzak, hizkuntzaren diagnostiko eta plangintzarako ikerketak, sentiberatze eta komunikazioekintzak, aurreko ataletan kokatu ezin diren gastuak) eta herri-administrazioetako euskara-atalen egitura eta funtzionamendu-gastuak189 leudeke. Sailkapen horren arabera, ondokoa litzateke 2006-2012 bitartean izandako diru-baliabideen bilakaera EAEko herri-administrazioetan: 188 .- 2006, 2008 eta 2010eko ikerketetan publizitatea eremu honetan sartu zuten; 2012koan, ordea, erabilera-eremuan dago. 189 .- Euskara-atalaren zuzendaritza, koordinazio, administrazio eta bestelako kudeaketa gastu arruntak. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 176 24. taula. Euskara-aurrekontuaren bilakaera erakunde-mota eta hizkuntzanormalizaziorako eremuaren arabera, 2006-2012 (%). Erakundea Urtea Ondorengoetaratzea Erabilera Elikadura Gainontzekoak Taulan jasotako zenbaki-multzoak erakusten du Jaurlaritzaren kasuan, aurretik 1983-2013 denbora-tartearen azterketa egin denean ikusitakoa berresten dela. Hau da, diru-gehien ondorengoetaratze-eremura; zehatzago esateko, hezkuntzasistemaren eta herritarren euskalduntzera doala. Horrez gain, azpimarratzekoa da erabilpenaren sustapenera zuzenduriko diru-baliabideak hirukoiztu egin direla 2006tik. Foru-aldundietan berriz, elikadura-eremua nagusi izatetik erdira jaitsi da denborarekin, eta 2010etik aurrera, euskara-atalaren gastuak eta tokiko entitateek kudeatutako euskara-egitasmoetarako diru-laguntzak hartu dute protagonismoa. Udaletan, dirubaliabideen banaketak gorabehera handirik gabe iraun du denboran zehar, eta eremuen arteko banaketari begira ere gauza bera gertatu da; ondorengoetaratzera bideraturiko baliabideak nabarmentzen dira zertxobait besteen gainetik. Eta azkenik, hiriburuetan, erabilera-eremuak bikoiztu egin du bere pisua 2006tik eta euskararako baliabideen herena hartzen du; ondorengoetaratze-eremuan erabilitako kantitate berdintsua izanik. Elikaduraren eremuan kokatuta dauden hedabideei zuzenean loturiko dirubaliabideei dagokienez, hamar eurotik sei Jaurlaritzak jartzen ditu. "Hedabideei inputatutako euskara aurrekontutik ia guztia, dirulaguntzei lotutakoa da; urtean 8,8 milioi euro inguruko aurrekontua du administrazio publikoak; horietatik 5,2 milioi (% 60) Jaurlaritzak ipintzen ditu, udal eta hiriburuek 2,5 milioi (% 27) eta foru-aldundiek 1,1 milioi (% 13)"(Eusko Jaurlaritza, 2013b: 125). Arestiko baieztapena 2012 urteari badagokio ere, beste horrenbeste gertatu da aurreko urteetan. Horren erakusgarri 2008 eta 2010eko datuak: Taula 25. Euskarazko hedabideentzako diru-laguntzen banaketa erakundearen arabera, 2008-2010 (%). Jaurlaritza Foru-aldundiak Udalak Hiriburuak 2008 62,8 15,3 19,9 1,9 2010 64,8 11,4 22,0 1,8 Iturria: Euskararen Aurrekontu eta Baliabide Publikoen estatistikak 2012. Eusko Jaurlaritza. Tesiaren egileak moldatua. Euskarazko hedabideak diruz laguntzeko eskaintzen diren 10 eurotik erdia baino gehiago (6 euro inguru) Jaurlaritzak eskainitakoa da. Beste muturrean kokatzen dira hiriburuak. Horiei dagokienez, diru-baliabide ia guztiak Donostiako udalak jarritakoak dira190. Foru-aldundietan, Gipuzkoakoa izan da euskarazko hedabideak laguntzeko diru gehien eskaini duena191, eta beste horrenbeste gertatzen da lurralde horretako udalen kasuan. Adierazitakoa, neurri batean, euskarazko hedabideen lurralde-banaketari lotuta azaldu daiteke. Izan ere, Gipuzkoa da euskarazko hedabide gehien dituen lurraldea, batez ere tokian tokiko aldizkari gehien dituena, eta horiek banatzen diren udalen diru-babesa lortu dute192. 190 .- Eusko Jaurlaritzaren ikerlanaren arabera, 2012an Bilbok eta Vitoria-Gasteizek ez zuten euro bakar bat izan euskarazko hedabideentzako, Donostiakoak berriz, 168.297 euro. 2010ean Bilbok 28.000 euro, Gasteizek 4.000 euro eta Donostiak 139.090 euro. 2008an Gasteizek deus ez, Bilbok 88.500 euro eta Donostiak 174.403 euro. 191 .- Eusko Jaurlaritzaren ikerlanaren arabera, 2012an Arabako Foru Aldundiak ez zuen euro bakar bat jarri euskarazko hedabideentzat, Bizkaikoak 300.000 euro eta Gipuzkoakoak 828.740 euro. 2010ean Arabakoak 41.632 euro izan zituen, Bizkaikoak 621.500 euro eta Gipuzkoakoak 801.740 euro. Eta 2008an Arabakoak 18.000 euro, Bizkaiko Foru Aldundiak 924.884 euro eta Gipuzkoakoak 1.133.020 euro. 192 .- Udal horietan euskararen aurrekontua nagusiki euskarazko hedabideetara eta kulturgintzara bideratuta dago. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 178 Euskara sustatzeko bideratu diren diru-baliabideei eskaini zaion tarte honen ondorio moduan baieztatu daiteke, EAEn diren herri-erakunde administratiboei dagokienez, Eusko Jaurlaritza izan dela denboran zehar baliabide ekonomiko gehien jarri duena, kantitate orokorrei begiratuta zein biztanle bakoitzeko kopuruei begiratuta; hamar eurotik sei jarri ditu eta. Hala ere, erakunde bakoitzak urtero erabilgarri duen aurrekontu orokorretatik euskararakoak zein pisu erlatibo duen aztertu ezkero, udalak nabarmendu dira Jaurlaritzaren zein foru-aldundien gainetik. Baina administrazioa edozein izanda ere, 2008tik aurrera, denetan egiten du behera biztanleko euskararen sustapenera bideraturiko diruak. Joerak joera, Eusko Jaurlaritzak eta EAEko gainontzeko erakunde publikoek euskararen biziberritzea bermatzeko martxan jarri dituzten hizkuntza-politiken atala zarratzeko derrigorrezkoa da egindako ahaleginaren emaitzei erreparatzea; hau da, euskarak izan duen bilakaerari erreparatzea. Goazen ba horra. 2.2.1.5. EUSKARAREN BILAKAERA EAEn: SUKALDEKO AZPIRETIK MUGARIK GABEKO PLAZARA Hazkundea. Irabaziak. Bi hitz horiekin definitu daiteke euskarak hirurogeiko hamarkadatik, eta bereziki Automomia Estatutua onartu zenetik EAEn jorratu duen bidea. Lege-babesa eta hizkuntza-politika sustatzaileak izan dira zalantzarik gabe euskararen akuilu, baina bi faktore horiekin batera bada edozen hizkuntzaren berreskuratze-prozesuan funtsezkoa den hirugarren bat: herritarren atxikimendua. Euskara nekez egongo litzateke dagoen tokian herritarren aldeko jarrerarik eta aldeko hizkuntza-portaerarik izan ez balitz. Horri esker egin du jauzi euskarak sukaldeko azpiretik mugarik ez duen plazara (Larrinaga, 2011). Euskarak denboran zehar egin duen jauzia zein neurritakoa izan den konturatzeko lekuko eta informazio-iturri ederra da Jakin aldizkariak 1983ko otsailean argitaratu zuen 26/27 zenbaki bikoitza. Bertan Eusko Jaurlaritzaren Gizarte- Azterketarako Lantaldeak euskararen egoera sozialaz egindako ikerlan193 baten berri sakona eta zehatza eskaini zuen. Nabarmentzeko moduko hamaika kontu ditu lanak baina hona, lehenago aipatu bezala, euskara laurogeiko hamarkadaren hasieran "non" zegoen irudikatzeko balio dezaketen pare bat pasarte ekarriko dira. Lehenak, botere publikoek euskararen alde zer egin dezaketen aurkezten duen atalean dago eta bertan ondokoa irakurri daiteke: "Inkestatuentzat garrantzitsuena euskarazko irakasleak gertatzea da. Ondoren, helduentzat zein umeentzat, eskola eta ikastetxeetako euskara-ikastaldiak bultza eta ordaintzea. Bestalde, euskararen irakaskuntzarekin harreman zuzenean ez dauden beste zenbait neurri eratzea interesgarria litzateke: publizitatekanpainak, eta literatur sariketak eratzea, adibidez. Hirugarren neurri aukeratuena, herri-, kale-, kamio-, eta zirkulazioohar guztiak euskaraz ipintzea da. Eta, azkenik, Euskal Gobernuko funtzionari direnei euskararen ezagutza ezartzea" (Jakin, 26/27: 130). Bigarrenak, euskarak une hartan zeukan egoeraren diagnostikoa egiten du eta aukera biak, desagertzea eta biziberritzea aurreikusten dituen diagnostikoa da: "Ez da inoiz egon hain hurbil eta hai berehalakoan euskararen heriotza soziala. Baina berriro ere, paradoxaz, sekula santan ez da egon, horrenbeste probabilitaterekin, hain prest eta hain ondo hornitua bere errestaurazio sozialerako eta bere heldutasun linguistikorako. Bere zientzigizon eta filologoen mugimendu zuzpertzailearekin batera, herriaren aldetik birreskurapenerako mugimendua jauzi da, euskararen ikasketa sistematikoaren bidez" (Jakin, 26/27:196) . 193 .- Ikerlana Jose Ignacio Ruiz Olabuénaga soziologoak zuzendu zuen Euskararen Borroka. Oinarrizko inkesta bat: ezagutza, erabilera, jarrerak izenburuarekin eta bi datu-iturri erabili zituzten; batetik 1981-02-28 datarekin jasotako Biztanle-Zentsua eta bestetik Eusko Jaurlaritzako Gizarte-Azterketarako Lantaldeak egindako 2 inkesta: lehena, Euskararen ezagutza eta erabilera izenekoa eta bigarrena, Euskararekiko jarrera izenekoa. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 180 Euskararen bilakaeraren azterketa zehatza egiteko bi informazio-iturri erabili diaitezke: 1.Inkesta Soziolinguistikoa. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak egiten du bost urterik behin euskararen egoeraren berri izateko. Lehena 1991n burutu zen eta azkena, seigarrena, 2016koa da; hortaz, hizkuntzaren bilakaera zenbatekoa eta nolakoa izan den erakusten duen 25 urteko azterketa diakroniko jarraitu eta sistematikoa dago osatuta. Dena den, ikerketa honek 2005- 2013 epealdia aztertuko duenez, hizkuntzaren egoeraren berri emateko 2011ko inkesta soziolinguistikoaren datuak194 baliatzea eabaki da. 2.- Mapa soziolinguistikoa. Mapak Eustat erakundeak195 eskuraturiko datu ofizialak ditu oinarritzat eta datu horien ustiaketa eginez Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak lau aldagai aztertzen ditu: hizkuntza-gaitasunaren bilakaera, biztanleriaren lehen hizkuntza, hizkuntza-gaitasunaren eta lehen hizkuntzaren arteko gurutzaketa (BILA indizea) eta azkenik, etxeko erabilera. Lehen mapa Eustatek 1981eko Biztanleriaren eta Etxebizitzen Zentsuan bildutako datuen ustiapena eginez196 osatu zen eta momentuz V. mapa dagoa argitaratuta. Euskarak izan duen bilakaera azaltzeko atal honetan arreta jarriko zaio V. inkesta soziolinguistikoak eskainitako informazioari; bertan 16 urte edo gehiago dutenen datuak jasotzen direlako eta euskarazko hedabide inprimatuen kontsumitzaile izan daitekeen publikoari begira mapak darabilen 5 urtetik gorakoen unibertsoa baino 194 .- Inkesta Soziolinguistikoaren unibertsoa Euskal Herri osoko (EAE+Nafarroa+Iparraldea) 16 urte edo gehiago duen biztanleria da. Kontuan hartzekoa da 16 urtetik beherakoek unibertso osoarekiko pisu demografiko txikia badute ere, adin horretan daudela, eskolaren ekarpenari esker, elebidunen kopururik handienak. V. inkestarako datuen bilketa 2011ko ekainetik abendura bitartean egin zen. Guztira 7.900 inkesta (4.200 EAEn, 2.000 Iparraldean eta 1.700 Nafarroan), telefono bidez eta galdetegi egituratu eta itxia erabiliz. Lagina gune soziolinguistikoaren eta udalerriaren arabera estratifikatua izan zen. 195 .- Eustat Euskal Estatistika Erakundea da. 1986ko apirilaren 23ko 4/1986 legearen bidez onartu zuten (EHAA, 1986-05-30: 105 zk.) eta urte bereko azaroaren 25ean jarri zuten martxan (251/1986 Dekretua, EHAA, 1986-11-29: 236 zk.). Eustat Eusko Jaurlaritzaren erakunde autonomoa da, Ekonomia eta Ogasun Sailari atxikia dago eta bere zeregina gizartearen eta ekonomiaren hainbat arlori buruzko informazio estatistikoa bildu, aztertu eta zabaltzea da. 196 .- Mapa sozilolinguistikoaren kasuan unibertsoa Euskal Auronomia Erkidegoko bost urte edo gehiagoko biztanleria da. egokiagoa delako (salbuespenen bat izan daitekeen arren, 5 urtetik 16 urtera bitartekoek ez dituzte hedabide inprimatuak irakurtzen). V. Inkesta Soziolinguistikoak bildutako informazioaren arabera, 2011n EAEn 16 urte edo gehiagoko 1.873.000 pertsona ziren eta horietatik %32 euskalduna197 zen, %17,4 euskaldun hartzailea (euskaraz ondo edo nahiko ondo hitz egin ez arren, ulertzeko gai da) eta gainontzeko %50,6 erdalduna zen (ez da gai ez euskara ulertzeko ezta hitz egiteko ere). Lurralde bakoitzeko datuei dagokienez, Gipuzkoan ia biztanleriaren erdia euskalduna zen, Bizkaian laurdena eta azkenik Araban euskaldunen portzentajea ez zen biztanleriaren bostenera heltzen. 26. taula. Hizkuntza-gaitasuna lurraldearen arabera. EAE, 2011. (zenbaki absolutuak eta %) 197.- V. Inkesta Soziolinguistikoan "euskalduna" eta "euskaldun hartailea" kontzeptuak erabili beharrean, "elebiduna" eta "elebidun hartzailea" ageri dira. Sinonimo moduan har daitezke. Kontua da 2016ko VI. inkestan "euskalduna" eta "euskaldun hartzailea" erabiltzen dituztela eta horregatik hemen ere, horien aldeko hautua egin da. "Euskaduna" euskaraz ondo edo nahiko ondo hitz egiten duena da; eta "euskaldun hartzailea" euskaraz ondo edo nahiko ondo hitz egin ez arren, gai da euskara ulertzeko. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 182 Lurraldez lurraldekako azterketatik eskualdekora ere salto egin daiteke eta interesgarria da hala ergitea, ikerketa honetan aurrerago ikusiko den bezala euskara hutsezko hedabide inprimatuen zabalkunde geografikoak lotura estua duelako eskualdeen egoera soziolinguistikoarekin. Hortaz, ondokoa izan da euskarak 2001-2011 bitartean eskualdeka izan duen bilakaera: 29. taula. Hizkuntza-gaitasunaren bilakaera EAEko eskualdeen arabera, 2001-2011(%). Bizilagunak guztira Euskaldunak Euskaldun hartzaileak Erdaldunak Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 184 Beherea). Kontuan hartzekoa da eskualde horietako biztanleriak oso bilakaera desberdina izan duela hamarkada horretan, batzuek galerak izan dituzte, Arabako Mendialdeak eta Bilbo Handiak esaterako eta beste batzuek, ordea, irabazi handiak, Aiaraldea, Añana, Gorbeialdea edo Plentzia-Mungiaren kasuak dira. Bestetik, gainontzeko 8 eskualdeetan euskaldunen kopuruak behera egin du 2001-2011 bitartean eta gainera beherakada euskaldunen ehunekorik handienak biltzen dituzten eskualdeetan gertatu da: Lea-Artibai, Urola Kosta, Busturialdea, Tolosaldea, Debagoiena, Goierri, Debabarrena eta Arratia-Nerbioi. Bost Gipuzkoakoak eta beste hirurak Bizkaikoak. Aurreko multzoan aipatu dugun bezala, honetan ere biztanleriak bilakaera ezberdina izan du denboran zehar. Batzuetan gora egin du, adibidez Urola Kostan, Tolosaldean, Arratia-Nerbioi eta Busturialdean eta beste batzuetan, esaterako Debabarrenan, Debagoienan, Goierrin eta Lea-Artibain galeren bidea hartu du. Lurraldez lurraldekako eta eskualdez eskualdeko azterketarekin batera, oso interesgarria da hizkuntza-gaitasunaren bilakaera gune soziolinguistikoak aintzat hartuz aztertzea. Euskarari dagokionez 4 gune soziolinguistiko bereizten dira: ⦁ lehen gunea: euskaldunak %20 baino gutxiago dira. ⦁ bigarren gunea: euskaldunak %20 eta %50 bitartean. ⦁ hirugarren gunea: euskaldunak %50 eta %80 artean. ⦁ laugarren gunea: euskaldunak % 80 baino gehiago. Kasu honetan datuak Eustatek eskaintzen ditu; beraz, 5 urtetik gorako unibertsoa hartzen du aintzat eta horrez gain, bada 1981etik 2011 bitartean izandako aldaketa arakatzeko modua. Azpimarratzekoa da 2011n udalerri gutxiago daudela lehen eta laugarren gunetan eta hiru hamarkadetan asko hasi direla bigarren eta hirugarren guneak. Lehen gunean bost urte edo gehiagoko 178.591 pertsona bizi ziren 2011n eta 22 udalerri daude, horietatik bat ere ez Gipuzkoan. Gune honetako udalerri handienak Barakaldo, Santurtzi, Sestao eta Arabak Oion dira. Gainontzekoak txikiak dira, 500 biztanle baino gutxiagokoak. Bigarren gunea, hau da, euskaldunak %20 eta %50 diren gunea da 1981-2011 bitarteko hiru hamarkadetan gehien hazi dena, 37 udalerri izatetik 80 izatera iritsi da eta. Izan ere, biztanle gehien dituzten udalerri asko, Bilbo, Gasteiz edo Getxo adibidez, lehen gunetik bigarren gunera pasatu dira denbor-tarte a horretan. Bertan bizi da EAEko bost urtetik gorako biztanleriaren erdia baino gehiago 2011n (1.365.969 pertsona) eta bertan daude EAEko euskaldunen erdia baino gehiago. Hiru hiriburuak eta 50.000 biztanletik gorako hiri guztiak bigarren gune soziolinguistikoan daude, Barakaldo izan ezik. Era berean, 20.000 biztanletik gorako hiri gehienak, Itsasadarraren Ezkerraldeko udalerriak izan ezik gune honetan daude. Hirugarren guneak ere udalerriak eta euskaldunak irabazi ditu nabarmen. 1981ean zituenak baino 35 udalerri gehiago ditu 2011n, gehienak 20.000 biztanle baino gutxiagoko udalerriak dira, Zarautz, Arrasate eta Eibar izan ezik. Guztira bost Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 186 urtetik gorako 448.083 pertsona bizi da bertan eta gune honetan kokatzen da euskaldun guztien herena pasatxo. Laugarren guneak; hots, euskaldunak %80 baino gehigo dituen udalerriak biltzen dituenak, lehenengoarekin gertatu bezala, udalerriak eta biztanleak galdu ditu denboran zehar. 62 udalerri dira 2011n (Araban Aramaio bakarrik) eta Azpeitia eta Lekeitio izan ezik, gainontzekoak 5.000 biztanle baino gutxiago dituzte. Orain arte ikusitakoaren arabera, beraz, hizkuntza-gaitasunak gora egin du EAEn. Horrekin batera, hizkuntza baten biziberritzean funtsezkoa den beste fenomeno bat ere gertatu da gurean: euskararen erabilera hazi egin da. Erabileraren hazkundea gaitasunarena baino apalagoa izan da eta alde hori erabileran eragiten duten bi faktorek azaltzen dute: erraztasunak eta harreman-sareak. Kontuan hartu behar da euskarak irabazi dituen euskaldunen artean gehiengoak lehen hizkuntza erdara duela eta hortaz euskaraz aritzeko erraztasun urriagoa duela. Horrez gain gehienak gune erdaldunetan bizi dira. Hala ere, azken urteetako bilakaera aztertuz esan daiteke, zalantzarik gabe, erabilerak gora egin duela EAEn. Dena den, gaitasunarekin gertatzen zen bezala, erabilera-emaitzetan ere alde handiak daude lurralde batetik bestera. Gipuzkoan, euskara erdara beste edo gehiago erabiltzen dutenen ehunekoak 5 puntu egin du gora 1991-2011 epealdian (%33,5etik %39ra), Bizkaian ia lau puntu irabazi ditu (%9,1etik %12,8ra ) eta azkenik Araban ere ia lau puntu egin du gora ( %0,5etik %4,3ra). 1991-2011 bitarteko bi hamarkadetan euskararen erabilerak hazkunde nabarmena izan du bereziki gazteenen artean; esaterako 14,4 puntu irabazi ditu 16 eta 24 urtekoen artean eta 8,1 puntu 25 eta 34 urtekoen artean. 65 urtetik gorakoen artean berriz, behera egin du. Euskararen erabilerak eremuaren arabera izan duen bilakaera aztertzen badugu esan beharra dago hazkundea handiagoa izan dela eremu formalean (bankuak, osasun-zerbitzuak, udal-zerbitzuak…) etxe barruan eta eremu hurbilean (lagunekin auzokideekin, lankideekin ) baino. Erabilerari dagokionez, gorakadarik handiena osasun-zerbitzuetan (11,5 puntuko irabazia) eta udal-zerbitzuetan (10,9 puntuko irabazia) gertatu da. Beraz, euskarak euskaldunak irabazi ditu nabarmen, horren lekuko hizkuntzagaitasunean izandako gorakada baina ez da joera bera gertatzen erabilerarekin. Hori azaltzeko funtsezkoa da lehen hizkuntza kontuan hartzea, hau da, umeak 3 urte bete arte gurasoengandik edo umearekin bizi diren senitartekoengandik jasotako hizkuntza edo hizkuntzak. 2011n EAEko lau biztanletik hiruk erdara (gaztelania edo beste bat) zuen lehen hizkuntza. Bestalde, azpimarratzekoa da 1991-2011 epealdian, atzerritarren etorrera dela eta etxean euskara edo gaztelania ez den beste hizkuntza Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 188 bat jaso dutenen ehunekoak nola egin duen gora, %1,5 izatetik %3,8 izatera igaro baita (Bizkaian eta Gipuzkoan bi puntuko igoera izan zuen bitartean, Araban ia 4 puntu egin zuen gora). Atal honekin bukatzeko, euskararen erabilera sustatzeari buruzko jarrerak nolako bilakaera izan duen azalduko da. 1991-2011 denbora-tartean, euskara sustatzearen aldekoen ehunekoak 7 puntuko igoera izan du. 33. taula. Euskara sustatzeari buruzko jarreren bilakaera. EAE, 1991-2011 (%). 1991 2001 2011 Alde 55,0 58,0 62,0 Ez alde, ez aurka204 31,0 32,0 26,0 Aurka 14,0 10,0 12,0 Iturria: V. Inkesta Soziolinguistikoa, 2011. Euskararekiko jarrera guztiz lotuta dago hizkuntza-gaitasunarekin. Izan ere, euskaldunen kasuan ia 10etik bederatzi daude euskara sustatzearen alde eta erdaldunen artean ia hamarretik bost. Euskara sustatzearen aldeko jarrera handiagoa da Gipuzkoan (%75), Bizkaian (%59) eta Araban (%48) baino. 204 .- Ez alde, ez aurka daudenen herena baino gehiago etorkinak (%37) eta guraso etorkinak dituztenak (%30) dira. 205 .- Inkestaren datuetara jo beharrean V. Mapa Soziolinguistikoak eskaintzen dituenak hartu ezkero, kopurua are handiagoa da, mapa 5 urte edo gehiagoko biztanleriaren datuekin osatzen delako. Maparen arabera 2011n EAEn 749.182 euskaldun daude. V. Mapan elebidun, elebidun hartzaile eta erdaldun kategoriak erabili beharrean beste hiru hauek agertzen dira: euskaldunak (inkestako elebidunen parekide), euskaldun hartzaileak (inkestako elebidun hartzaileen parekideak) eta erdaldunak. Bakoitza nola ulertu behar den azaltzen da mapan: "euskalduna gai da euskaraz ondo edo nahiko ondo ulertzeko eta hitz egiteko; euskaldun hartzailea gai da euskaraz ondo ulertzeko, nahiz eta ondo ez hitz egin. Bestela, ondo ulertzeko gai ez bada, gai da zailtasunez bada ere, hitz egiteko. Erdalduna ez da gai ez euskaraz ulertzeko ezta hitz egiteko ere" (V. Mapa, 29). ⦁ Gipuzkoa da euskaldun gehien dituen lurraldea. Bertan, 2011ko datuen arabera 16 urte edo gehiagoko biztanleen erdia euskalduna da (%49,9), Bizkaian laurdena (%25,4) eta Araban ez da bostenera iristen (%16,8)206. ⦁ Adinari erreparatuta, euskaldunen portzentajerik handiena adin-multzo gazteenean dago: 16 eta 24 urte bitartekoen %60 euskalduna da. ⦁ Euskararen erabilerak ere gora egin du EAEn. 1991eko datuekin alderatuta 2011n erabilerak 4,5 puntu irabazi ditu eta "biztanleen %20k euskara erdara beste edo gehiago erabiltzen du" (V. Inkesta, 2011: 125). ⦁ Erabilera gehiago hazi da eremu formaletan, batez ere osasun- eta udal-zerbitzuetan, etxean baino. ⦁ Euskararen erabilerak izan duen hazkundea ezagutzak izan duena baino apalagoa da. Bien arteko aldea ulertzeko aintzat hartu behar da erabileran eragiten duten bi faktore daudela: hizkuntza erabiltzeko erraztasuna eta harreman-sarea. Euskaldunen ia erdia lehen eta bigarren gune soziolinguistikoetan bizi da eta horietako gehienek etxekogiroa eta harreman-sare erdaldunak dituzte. ⦁ Azkenik, jarrerei dagokienez, euskara sustatzearen aldeko jarrerak zazpi puntu irabazi ditu 1991-2011 epealdian. Hala, 2011n 16 urte edo gehiago duten EAEko hamar biztanletik sei euskara sustatzearen alde daude. Horixe Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoek eta gizarte-eragileek euskara biziberritzeko egindako ahaleginaren emaitzak. Jaurlaritzaren ekimena ezinbestekoa izan da hizkuntzari behar zuen lege-estatusa eskaintzeko eta hizkuntzapolitikak diseinatu eta horiek egikaritzeko tresnak eta baliabideak martxan jartzeko. Baliabide ekonomiko gehien ondorengoetaratzera bideratu du diru Eusko Jaurlaritzak; hots, hezkuntza-sistemara eta herritarren euskalduntze-alfabetatzera. Publikoak ez diren euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko xedearekin, berriz 206 .- V. mapa soziolinguitikoaren arabera, 5 urte edo gehiagoko bizilagunak hartzen dituenez kontuan, datuak are hobeagoak dira: Araban euskaldunen portzentajea %22,9 da, Bizkaian %30,3 eta Gipuzkoan %52,6. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 190 sustapenerako ezarritako hamar eurotik bat bideratu du, eta euro horretatik zentimo gehien prentsa idatzira joan da betidanik; lehen urratsak XIX. mendean egin zituen sektorera. Goazen, labur bada ere, euskarazko prentsa idatziaren ibilbide historikoaren zertzelada batzuk ematera. Iraganera begiratzea, oraina ulertu eta etorkizuna jorratzeko baliagarri izan daitekeelako; baita ikerketa honen kasuan ere. 2.2.2. EUSKARAZKO PRENTSA IDATZIAREN IBILBIDEA: BERANDU SORTZETIK UGARI LORATZERA Euskarazko prentsa idatziaren sorrera eta garapena fenomeno berantiarra da. Inguru hurbilean, Espainian eta Frantzian, baziren aldizkariak XVII. mendetik. Hemen, ordea, XIX. mendearen erdira arte ez dira izango kazeta-lan moduan har daitezkeen lehen testuak edo ekoizpenak. Atzerapena, nagusiki, bi arrazoirengatik azaldu daiteke. Batetik, prentsa idatziaren sorrera hizkuntzaren beraren bilakaerari lotuta dagoelako. Euskara ahozko hizkuntza izan da hainbat mendetan zehar. Erromantzeak edota baladak izan ziren berriak jakinarazi eta zabaltzeko bitartekoak XIV. eta XV. mendeetan eta ondorioz, euskaraz idatzitako informazio-argitalpenek berandu egin zituzten lehen urratsak. Bestetik, inprenta ez zen Euskal Herrira heldu XVI. mendera arte. Ordukoa da euskarazko lehen liburua, 1545ean Bordelen argitaratu zen Bernart Etxepare apaizaren Linguae Vasconum Primitiae. 2.2.2.1. LEHEN KAZETARITZA TESTUETATIK GERRA ZIBILERA Euskaraz ekoiztutako kazetaritzari buruzko hamaika azterketa sistematiko egin dituen Javier Díaz Nociren arabera, almanakak dira euskarazko kazetaritzaren hastapenak ikertzerakoan ezinbesteko abiapuntua207 (Díaz Noci, 1995: 28). Horietako 207 .- Abiapuntua almanakak izan arren, euskaraz badago aipatzeko moduko beste aitzindari bat, 1766an Baionan argitaratu zen errelazio bat: Jaun Dauphin cenaren eritassuneco circonstancia berecien errelacionea, haren Coffesorac arguitarat emana. Ez zen benetako aldizkaria, eta frantsesetik itzulitako testu hartan gertakari baten berri ematen zen, Frantziako erregearen aitaren heriotzaren berri hain zuzen. Javier Díaz Nocik honelaxe azaltzen du zer den errelazioa: "Errelazioak ez dira aldizkariak, baizik eta noizbehinka gertakizun zehatz eta garrantzitsu baten berri emateko argitaratzen diren orriska batzuk" (Díaz Nozi, 1996). batzuek egutegi hutsak ziren, baina bazeuden helburutzat informazioa zabaltzea zutenak ere. Horien artean, aipatzekoa da Jose Paulo Uribarri albaitari arabarrak 1815ean kaleratu zuen Egutegi eusquerascoa. Almanaka hura, euskaraz ezer argitaratzea ezinezkoa zela zioen batekin egindako apustu baten ondorioz kaleratu zuen Uribarrik. Baina egun bakar bateko kontua izan zen, apustuaren galtzaileak ez zuelako bere hitza bete; alegia, ez zituen argitalpenaren gastuak ordaindu. Aurrekariak aurrekari, euskarazko prentsaren hasiera lehen gerra karlistaren testuinguruan kokatu behar da. 1834ko maiatzaren 5ean eta 30ean El Correo del Norte. Períódico político, literario y comercial izenekoan argitaratu ziren euskaraz idatziko lehen bi kazeta-testuak208. Nekazariei zuzendurikoak ziren, apaiz eta jauntxo karlistengandik urruntzeko eskatuz, eta aldi berean, liberalen ideietara hurbiltzeko mezuarekin. Hala ere, euskara hutsezko lehen kazeta ez da 1848 arte argitaratuko: Agosti Xaho idazle zuberotar eta politikari errepublikazale sutsuaren Uscal Herrico Gaseta, birritan kaleratu zena, 1848ko maiatzean eta ekainean. Xahoren ekimena gizarte gatazka eta xurien (monarkikoak eta elizkoiak) eta gorrien (errepublikazaleak) arteko polarizazio politiko handiko sasoian gauzatu zen. Aldi berean, pizgarri izan zen aldarrikapenak, gero eta indartsuagoa den prentsaren bidez, euskaraz ere, zabaldu nahi zituztenentzat. Uskal Herrico Gaseta argitaratu zen urtearen amaieran ikusiko du argia JeanBaptiste Etcheberry apaizaren Escualdun laborarien adiskidea izeneko almanakak; denborarekin egutegi hutsa izatetik, informazioa eta eduki politikoa izatera iritsi zen argitalpena. Hortik aurrera, ugarituz joan ziren Ipar Euskal Herrian sortutako almanakak. Horren adibide, gorriek edo errepublikazaleek 1852an kaleratutako Egunari berria edo conseillu oneco almanaca edo urte batzuk geroagoko Almanaca berria edo egunaria, hau ere errepublikazaleena. 208 .- Lehen karlistadaren garaikoa eta Donostiako liberalen ekimenez sortutakoa. Hasieran asmoa zen euskara hutsezko aldizkaria argitaratzea, baina azkenean, gaztelaniaz atera zuten. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 192 Hego Euskal Herrian, sasoi berean, ez zen era horretako argitalpenik falta izan, baina kasu honetan ez zuten Iparraldekoen kutsu politikorik. Gehienak egutegi hutsak ziren, nekazal-informazioa zabaltzekoak209 edo izaera literarioa210 zutenak. Ipar eta Hego Euskal Herrian ez ezik, garai hartan Amerikan ere izan zuen bilakaera euskarazko prentsak. Izan ere, XIX. mendearen bigarren erdialdean, Hego Amerikara joandako euskaldunen ekimenez sortutako zenbait kazeta nabarmendu daitezke. Lehena, Buenos Aireseko Laurac Bat elkarteak izen berberaz 1878an kaleratutako aldizkaria izan zen, eta ondoren etorri ziren beste hainbat; adibidez, Vasconia (1898), Haritza (1898), Euskal Herria (1898) eta Irrintzi (1904). Denetan gaztelania nagusi zen arren, euskarari txokoren bat egiten zitzaion. Euskara hutsez egindako prentsaren lehen aztarnak, berriz, Estatu Batuetan daude. Hantxe, Ipar Euskal Herritik joandako bi legegizon euskaldunen eskutik sortuko baitira Escualdun Gazeta (1885-1886) eta California-ko Eskual Herria (1893). Lehenak, hiru zenbaki kaleratu zituen San Franciscon, bigarrenak, berriz, arrakasta lortu eta 1897ra arte iraun zuen. California-ko Eskual Herria astekariaren arima izan zen Jean Pierre Goytinok honelaxe laburtzen zuen egitasmoaren xedea: "Bertze nazione guziek beren gazetak badituzte eta gu haimbertze garelarik hedatuak Pacifiko-ko kostan ez da yustu baizik yunta guiten denac berriketari baten medioz. Gure interesak, -hemen bederenigualtsuak dira eta gure mintzo ederraren medioz bat bertzen berriak yakiten ahal ditugu gure lekhutik hihuitu gabe(…)" (Díaz Noci, 1995: 43). hizkuntzezko aldizkariak bezala- ideologikoagoak izaten bait ziren"(Díaz Noci, 1995: 45). Denboran iraunkortasunez kaleratutako lehenengo argitalpenei buruz hitz egiteko, Ipar Euskal Herrira jo behar da berriro, bertan sortu zirelako Le Réveil Basque (1886-1895) eta Eskualduna (1887-1944). Lehena, Martial Henri Berdoly errepublikazale dirudunaren eskutik jaioa, elebiduna zen, frantsesez idatzitako testuak ere bazituelako. Eskualduna aldiz, euskara hutsezkoa zen, Louis Etcheverry kontserbadoreak bultzatutakoa Le Revéil Basque argitalpenari aurka egiteko eta azkenean gailendu zitzaiona. Familia, nekazal mundua, fedea eta euskara izan ziren 57 urtez Eskualduna hauspotu zuten oinarriak. 1944an Frantziako gobernuak Eskualduna debekatu zuen frankismoaren eta nazien alde agertu zelako211. Hala ere, euskarazko prentsa ez da geratuko aipatzeko moduko ordezkaririk gabe. Izan ere, Eskualduna itxi zuten urte berean, 1944an, gaur egun oraindik kaleratzen den Herria astekaria jarri zuen martxan Pierre Laffitek. Orain arte egindako errepaso azkar honek agerian uzten du euskal kazetaritzaren garapena XIX. mendean Ipar Euskal Herriko apaizen edo Ipar Euskal Herritik Amerikara joandakoen ekimenari esker gertatu zela. XX. mendean, ordea, Hegoaldeak hartuko du protagonismoa. Hegoaldean, euskarazko prentsa modernoaren hastapenetako izen nabarmena aipatu beharko bagenu, Resurrección María de Azkue212 litzateke zalantzarik gabe. Azkuek oso argi zeukan kazetaritza funtsezkoa zela hizkuntza zabaltzeko. "Euskaldunak ez zeuden batere ohituta euskaraz idatzitako libururik, eta are gutxiago, aldizkaririk ikusten"(Díaz Noci, 1995: 102). Hortaz, Azkuek zereginari heldu eta alderdien menpe ez zeuden bi aldizkari argitaratu zituen: Euskalzale (1897-1899) eta Ibaizabal (1902- 1903). Euskaltzale astekariak denetariko berriak ematen zituen euskaraz (batez ere bizkaieraz). Hiru urtez kaleratu zen, eta Bizkaiko gobernadore zibilak euskaraz eta 211 .- Hitlerren hitzaldiren bat ere itzuli zuten. 212 .- Azkue aitzindaria izan zen arlo askotan: lehen ikastolaren sortzailea, musikaria, hiztegigilea, gramatikalaria, Bizkaiko Foru Aldundiak sorturiko lehen Euskara Katedra eskuratu zuen (Sabino Arana eta Miguel Unamuno izan zituen lehiakide) eta Euskaltzaindiaren lehen presidentea ere izan zen. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 194 erdaraz idaztera behartu nahi zuelako itxi zuten. Baina Azkuek ez zuen etsi, eta hiru urtera Ibaizabal aldizkaria kaleratu zuen, Ebaristo Bustintza Kirikiñoren laguntzaz. Aldizkariak Euskalzaleren lekua hartu eta haren zereginari jarraitu zion, eta korrespontsal-sarea osatu zuten herrietako informazioa jasotzeko. "Hego Euskal Herrian, Ibaizabalek hasiera ematen dio geroagoko euskal aldizkari ia guztietan errepikatuko den informazio mota oso garrantzitsu bati, herrietako informazioari, informazio lokalari" (Díaz Noci, 1995: 104). Ahaleginak egin arren, Ibaizabalek ez zuen lortu zorrak ordaintzeko dirurik ezta bideragarritasuna ziurtatzeko irakurle nahikorik izaterik ere, eta azkenean, 1903an, itxi egin zuten. Hego Euskal Herrian, XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasierako urteetan prentsa abertzale jelkideak lehen urratsak eman zituen Sabino Arana Goiriren eta bere jarraitzaile jelkideen ekimenez. Argitalpenetan euskarak leku gutxi badu ere, aipatzeko modukoak dira Bizkaitarra (1894-1895), Baserritarra (1897), Bizkaitarra213 (1909-13), Gipuzkoarra (1907-1913), Arabarra214 (1912-1933), Napartarra (1911-1919), La Patria (1901-1903), Aberri (1906-1908) eta Aberrija (1908). XX. mendearen bigarren eta hirugarren hamarkadetan, euskarak eta euskal kulturak garai oparoak izan zituen. Horren lekuko dira Eusko ikaskuntzaren215 eta Euskaltzaindiaren216 sorrera. "Euskarak, lehenago hainbestetan gutxietsia, bazeukan nolabaiteko prestigio eta estatusa ematen zion erakundea. Hori, esan beharrik ez dago, laguntza eta adore handia izan zen euskaltzaleen proiektu guztietarako, kazetaritza barne" (Díaz Noci, 1995: 136). 213 .- Bigarren Bizkaitarra hau Sabino Arana hil ondoren agertu zen, berak aurretik sortutakoaren izen berberarekin. 214 .- Arabarra jarraipen finkorik gabe argitaratu zuten 1912-1933 urte bitartean (1912-13, 1918-19, 1922 eta 1932-33). 215 .- Lehen Batzarra 1918ko udan egin zen Oñatin, eta irailaren 7an osatu zen Sociedad de Estudios Vascos-Eusko Ikaskuntzaren araudia. 216 .- 1919an jaio zen, Resurrección María de Azkueren zuzendaritzapean. Euskaltzaindiak bere emaitzak eta iritziak hedatzeko aldizkaria kaleratzeari ekin zion 1920tik, Euskera. Euskaltzaindia´ren lan eta agiriak izenburukoa. Giro akademikoan izandako bulkadarekin batera, euskal kazetagintzak urrats nabarmenak eman zituen garai hartan. Kopuruari begiratuz, aldizkari-kopuru handia kaleratuko da. Zenbait aipatzearren: erlijiosoen artean, Jaungoiko-Zale (1912- 1936) Jesus´en Biotzaren Deya (1917-1936) eta Ekin (1932-1936); kulturalen artean, abertzaleek argitaratu zuten euskara hutsezko Euzko-Deya aldizkaria (1916-1923) eta Hermes (1917-1922); prentsa abertzalearen esparruko Euzkadi217 egunkari jelkide elebiduna (1913-1937), Euzko218 Bizkaian (eta bizkaieraz) jeltzaleek euskara hutsez landutako aldizkaria (1932-1934), ANV- EAEren Tierra Vasca egunkari elebiduna (1933-1934), Iruñeko kaputxinoek sortutako Zeruko Argia hilabetekari erlijiosoa219 (1919-1936), Gipuzkoako frantziskotarren eskutik etorri zen Aranzazu (1921-1936) eta bereziki hurrengo lerroetan jorratuko den Donostiako Argia astekaria (1921-1936). Argiaren lehen alea 1921eko apirilaren 21ean kaleratu zen. Berau sortu zutenak oso argi zeukaten zeintzuk ziren egitasmoaren hiru ardatzak: lehena, hizkuntza, euskara; bigarrena, fedea , katolikotasuna; eta hirugarrena, nekazaritza, hori zelako nahi zuten publikoa. Hasieratik, gai kultural eta erlijiosoekin batera, beste era bateko eduki informatiboak jorratu zituzten astekarian, horretarako era guztietako kazetabaliabideak erabiliz: argazkiak, marrazkiak, grafikoak… Horrez gain, Argiak kazetaritza modernoaren beste hainbat arlotako ekimenak sustatu zituen, irratigintza220 edo komikigintza221 arlokoak, esaterako. Primo de Riveraren garaian, zentsura gogorra izan arren, hura gainditzea lortu zuen, eta 1929-1930 bitartean euskal egunkaria sortzeko 217 .- Euzkadi informazio orokorreko egunkaria izan zen. Politikaz aparte erlijio-, gizarte-, kultura- edota kirol-gaiak jorratzen zituen, eta bazuen Euzkel atala izenekoa ere. Bertan aritu ziren Ebaristo Bustintza Kirikiño, Nikolas Ormaetxea Orixe eta Esteban Urkiaga Lauaxeta. 218 .- Javier Díaz Nociren arabera, Euzkoren garrantzia azpimarratu eta aldarrikatu beharra dago. Bere esanetan, Euzko izan zen "jeltzaleek euskara hutsezko egunkaria sortzeko egin zuten lehen saiakera, garai hartako egunkariekin eta batez ere Euzkadirekin antzik handiena zuen aldizkaria" (Díaz Noci, 1995: 193). 219 .- Erlijiosoa zen arren, ez zen erlijiosoentzat bakarrik egina; jende guztiarentzako eta Euskal Herriko bazter guztietara iritsi nahi zuen. Hala, 1921ean, Nafarroan, sorlekuan baino gehiago saltzen zen Gipuzkoan eta Bizkaian. 220 .- Ander Artzelus eta Joseba Zubimendi, Argiako bi kazetariek egin zituzten euskarazko lehen irratsaioak 1925etik aurrera Radio San Sebastián irratian. 221 .- 1927an Argiak laguntza eman zuen Euskal Herriko eta euskara hutsezko lehen komiki-aldizkaria kaleratzeko: Txistu. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 196 asmoari lotu zitzaioan bete betean. Baina arazo ekonomikoak zirela medio, proiektua ez zen gauzatu. 1935ean euskara hutsezko lehen magazinea bihurtzeko ahaleginari ekin zioten. Hasieran, ideologikoki zuhurtasunez jokatu bazuten ere, Errepublika garaian abertzaletasun jelkidearen alde agertu ziren Argian. Ez hori bakarrik, Euzko Nekazarien Bazkuna izeneko sindikatu katoliko-abertzalea sortzen lagundu zuen eta haren bozeramale bihurtu zen. "Azken finean, mugimendu zabal horretan tokatu zitzaion eginbeharra bete zuen. Euskararen alde hasieran, kutsu politikorik gabe, politika arazoetan murgildurik gero, eta nekazarientzako sindikato bat sortuz, azkenik" (Díaz Noci, 1995: 173). 2.2.2.2. GERRA ZIBILA ETA FRANKISMOA: EUSKARA HUTSEZKO LEHEN EGUNKARIA, ERABATEKO DEBEKUA ETA ARGITALPEN BERRIAK Espainiako Gerra Zibilaren garaian Hego Euskal Herrian zeuden hainbat aldizkari desagertu egin ziren, horien artean Argia. Hala ere, euskarazko prentsak oso berri ona eta ezohikoa izan zuen, euskara hutsezko lehen egunkaria sortu zutelako: Eguna. 1937ko urtarrilaren 1etik urte bereko ekainaren 13ra arte kaleratu zen, Bilbo Francoren esku geratu arte. Estepan Urkiaga Lauaxeta egon zen sorburuan, eta egunkariak sei hilabeteko bizitza laburra izan bazuen ere, tinko aritu zen euskal gobernuaren, nekazarien eta kristautasunaren defentsan, faxismoari aurre egiten eta euskara eta euskal kultura hedatzen. Eguna gudariei kemena emateko sortu bazen ere, aspaldiko asmoa eta erronka gauzatzeko balio izan zuen, euskara komunikaziotresnatzat zuen egunkari bat izatea, alegia. Frankismoaren garaipen armatuaren ondoren, debekatu egin zen euskararen jendaurreko edozein erabilera, ahozkoa zein idatzizkoa. Ondorioz, hizkuntza desagertu egin zen esparru komunikatibotik, eta 1962ra arte ez zen Hego Euskal Herrian euskarazko artikulurik onartu egunkarietan. Hala ere, erbesterako bidea hartu zuten milaka euskaldunek egindako ahaleginari esker,222 eta bertan, beste askok klandestinitatean arriskatutakoari esker, ez ziren itzali behin betiko euskarazko kazetaritza eta hizkuntza bera. Berrogeita hamarreko hamarkadaren azken urteetan, eta bereziki hirurogeikotik aurrera, zailtasun eta debekuei aurre egin eta euskal hizkuntza eta kultura berreskuratzeko egitasmo ugari sortu eta hedatu ziren. Horra ikastolen eta helduen euskalduntze-alfabetatzerako mugimendua edota euskal liburuen ekoizpena (23 ziren 1960an). Testuinguru horretan kokatu behar dira garai hartako euskarazko argitalpenik garrantzitsuenak: Karmel (1950), Anaitasuna (1953), Yakin223 (1956), Goiz-Argi astekaria (1958), umeentzako Umeen Deia (1959) eta Kili Kili (1966) eta Donostiako Zeruko Argia224 astekaria (1963). Horiek denek hainbat urtetan egin zuten lanak berebiziko garrantzia eta eragina izan zuen batetik, egungo euskarazko hedabide inprimatuen garapenean eta, bestetik, horrekin batera, euskarari eta euskaldun orori espazio berriak eskaintzeko zereginean. Horren lekuko Zeruko Argia astekariak 1970eko azaroaren 1eko alean aldarrikatzen zuena: "(Zeruko Argia) euskaldun desberdinentzat egiten da: sinestun eta sinesgabe, ezkertiar eta eskuindar, aurrerakoi eta atzerakoi, baserritar eta kaletar, jakitun eta ezjakin, zahar eta gazte, hemengo eta mugaz handikako. Bagara zerbaitetan bat: euskaldunak, euskaldun menperatuak, gaitzetsiak, minduak, erasoak, urrutiratuak. Batzen gaituzten alderdi eta lokarriei eutsi nahi genieke. Batzen gaituen sua indartu. Zeruko Argiak oso irekia, talde jakin bati lotu gabea eta lotan daudenen esnalea izan nahi du. Euskal iritzi eta jokabideetan dabiltzan guztientzat irekia. Idazle eta irakurle, denon artean egingo dugu Z.A. bizi, gaurko, ireki. Esnatzaile eta euskalduna" (Zeruko Argia, 1970: lehen alea). kaleratu zenarekin), Euzko Gogoa (1949-1959, Guatemala). Hego Euskal Herrian, berriz, aipamena merezi dute bi aldizkarik: Larrinagako kartzelan eskuz egindako Espetxean izenekoa (1937-1938) eta Donostian argitaratutako Egan kultur hiruhilabetekaria (1948-1953). 223 .- Jakin aldizkariak gorabehera ugari izan zituen zentsurarekin. 1962an eta 1963an debekatu egin zuten, eta beste horrenbeste gertatu zen 1969an. Orduan Manuel Fraga iribarne espainiako ministroak abertzale eta progresista izatea leporatu zion aldizkariari eta debekatu egin zuen. Ez zen berriro kaleratu 1977ra arte. 224 .- Zeruko Argia gerra zibilarekin desagertu zen. Lerro hauetan aipatzen den 1963ko data baino lehenago beste bolada bat izan zuen. Iruñeko kaputxinoek hilero euskara hutsez kaleratu zuten 1954tik aurrera, eta 1958rako 5.000 harpidedun lortu zituen. Hala ere, gero eta arazo ekonomiko larriagoak izaten hasi zen, eta gainera, Francoren gobernuak eduki guztien herena gaztelaniaz argitaratzeko agindua eman zion. Ez zioten aginduari men egin, eta 1960an itxi egin zuten. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 198 Aurrera begirako asmoen adierazpen horretatik abiatuta, etapa berria urratzeari ekingo dio aldizkariak. Izan ere, Zeruko Argiarentzat ez ezik, euskarazko idatzizkoen esparrura aldaketa sakonak ekarriko dituen aroaren bezperatan gaude. 2.2.2.3. XX. MENDEAREN AZKEN LAURDENA: EUSKARAZKO KAZETARITZAREN GARAI EMANKORRA Francoren heriotzaren ondoren aro berria hasiko da arlo guztietan, politikoan, sozialean zein kultura-arloan. Euskarazko kazetaritza modernoaren eta profesionalaren abiapuntutzat har daiteke 1976. urtea, euskal prentsaren urtea izendatutakoa. Horren lekuko Zeruko Argia eta Anaitasuna aldizkariek urratu zuten aldaketa-bidea. Zeruko Argiaren kasuan, kaputxinoek jabe izateari utzi eta langileek kooperatiba osatu ondoren, 1980ko urriaren 2an Argia225 astekariaren lehen alea kaleratu zuten Elixabete Garmendia kazetariaren zuzendaritzapean. "Donostiako astekari hau euskal komunikabideen arloko zenbait egitasmo oso garrantzitsuen aitzindari eta bultzatzaile bihurtu zen, hala nola euskara hutsezko aldizkari batena, Euskal Herriko lehen komikiaren edo euskarazko irratiarena" (Díaz Noci, 1995: 145). Aro berria eta berritzailea hasi zuen Argia aldizkariak, edukietan zein lan egiteko moduetan nabaritu zena. "Aldaketak gaietan ere nabaritu ziren. Orduan pil-pilean zeudenak ekarri zituzten aldizkariaren orrialdeetara: euskal unibertsitatea, amnistia, erreferenduma, azken batean politikak dinamika bat inposatzen zuen. Profesionalago bihurtzea izan zuten asmoa. Argi zegoen euskal prentsak iraun behar baldin bazuen, ingurukoarekin parekatu behar zela(…). Espainian bezala, newsmagazineen ordua zen, euskara hutsezko egunkaria artean urrun ikusten baitzen" ( Díaz Noci, 2009: 325). Anaitasuna aldizkariak ere, Argiaren antzeko bideari ekin zion. 1976an Juan Mari Torrealdaik226 hartu zuen zuzendaritza, kutsu erlijiosoko edukiak alde batera utzi 225 .- Kaputxinoek izen ezberdina jartzeko eskatu zuten, horregatik desagertu zen Zeruko hitza. Izena aldatzearekin batera beste bi baldintza jarri zituzten fraideek: aldizkariak Okendo kalean zuen egoitza uztea eta zeukan zorra ordaintzea. Iturri batzuen arabera, zorra 600.000 pezetakoa (3.606 euro) zen, beste batzuen arabera, berriz, milioi bat pezetakoa (6.010 euro). 226 .- Joan Altzibar ezizena erabiltzen zuen Torrealdaik bertan. eta Espainiako kazetaritzarekin zerikusirik ez zuen eredua, abertzalea eta sozialista, lantzea proposatu zuten. Hizkuntzaren erabileraren aldetik ere azpimarratzekoa da Anaitasunan agertu zirela batueraz idatzitako lehen testuak. 1980an Argia, Anaitasuna, Jakin, Saski Naski eta Baionako Herria aldizkariek Prentsa Euskaraz izeneko kanpaina jarri zuten martxan, Euskal prentsarik gabe ez dago Euskal Herririk lemapean. Helburua bakoitzarentzako 4.000 harpidedun lortzea izan zen, baina ez zuten lortu. Arrazoi ekonomikoak zirela eta Anaitasuna 1983an itxi zuten eta bertan ibilitako zenbait kazetari Argiara joan ziren. Urte haietan, hainbat aldizkari elebidun plazaratu ziren talde politikoen eskutik, gehienak iraupen laburrekoak. Adibidez, Punto y Hora de Euskal Herria (1976, esker abertzalearen ingurukoa), Garaia (1977, ESB), Berriak (1976, euskal sozialisten ingurukoa), Euzkadi (1979, PNV). Sasoi berekoak dira bere burua elebiduntzat aurkeztu zuten bi egunkari ere, Deia227 eta Egin228, baina bietan euskararen presentzia txikia izan zen hasieratik, eta urrituz joan da urteekin. Auzitegi Nazionalak Egin ixteko agindua eman zuen 1998an, eta horren lekukoa Gara egunkariak hartu zuten. Hizkuntzaren inguruan sortutako interesak eta arlo guztietan euskara berreskuratzeko abiatu ziren ekimenek eragin zuzena izan zuten euskaraz idatzizko argitalpenen bilakaeran. Esandakoaren isla dira kazetagintza espezializatuaren esparruan sortutako aldizkariak. Horien aitzindari kontsidera daiteke Elhuyar, 1974an izen bereko zientzia-elkarteak229 kaleratutakoa. Ondoren etorriko direnen zerrenda luzea eta denetarikoa da; banaka batzuk aipatzearren: literatur-aldizkarien artean Ustela (1975-1976), Pott (1977-1980), Susa (1979-1994), Oh!Euzkadi (1980-1983), Maiatz (1982), Idatz&Mintz (1982), Literatur Gazeta (1982-1989), edo Hegats (1989); RIEV, Revista Internacional de los Estudios Vascos230 (1983); euskalgintzari lotutakoen 227 .- Deia, Euzko Alderdi Jeltzalearen egitasmoa, 1977ko martxoan kaleratu zen lehen aldiz Iparragirre enpresaren eskutik. 228 .- Egin, ezker abertzalearen egitasmoa, 1977ko irailean kaleratu zen lehen aldiz Orain enpresaren eskutik. 229 .- Elhuyar Zientzia-elkartea 1972an jaio zen, eta bi urtera hasi ziren izen bereko aldizkaria kaleratzen. 2002an Elhuyar Fundazioa sortu zuten. 230 .- RIEV aldizkaria Julio de Urquijok sortu zuen 1907an, eta garaiko argitalpen zientifiko prestigiotsuena izan zen. Julio de Urquijo La Gaceta del Norte egunkariaren zuzendari izandako José María de Urquijoren anaia zen eta gaztetik ekin zion euskara eta ikerkuntza lantzeari. RIEV, Revista Internacional de los Estudios Vascos aldizkarian euskaraz, gazteleraz, ingelesez, frantsesez, alemanez Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 200 artean daude Aizu eta Habe, (biak 1981ekoak), eta Zutabe (1983-1996); soziolinguistika-esparruan espezializatuta dago BAT aldizkaria (1989), gizartezientzietako gaiak jorratzen ditu Uztaro aldizkariak (1990), hezkuntza-arlokoak Hik hazi izenekoak (1995), haurrentzat landutakoen artean Xirrixta (1992-1998), Kometa (1996- 1998) eta Ipurbeltz (1977- 2008). Errepaso labur honetan, agerian geratu den bezala, XX. mendeko azken bi hamarkadak bereziki emankorrak izan ziren euskarazko hedabidegintzarentzat. Eta ez soilik idatzizkoentzat. Ikus-entzunezkoei dagokienez, Euskadi irratiak 1982an ekin zion euskara hutsezko emanaldiari,231 eta 1983ko Gabon zaharrean estreinatu zen ETB, euskara hutsezko telebista232. Prentsa idatziaren arloan, berriz, hutsean geratu ziren zenbait ahaleginen ondoren233, Orain eta Iparragirre enpresek aurkeztutako proiektuak234 babestu zituen Jaurlaritzak eta horri esker Hemen235 (1986-1990) eta Eguna236 (1986-1990) astekariak lau urtez izan ziren merkatuan irakurgai. zein portugesez idatzitako testuak argitaratu zituzten. Hasieran, euskarak testu guztien %15a betetzen bazuen ere, portzentaje hori %5era murriztu zen 1912tik 1936ra bitartean. 1936an desagertu egin zen eta 1983an berrargitaratu. 231 .- Aurretik, 1976ko martxoaren 27an Herri Irratiak euskara hutsezko 24 orduko emanaldia egina zuen Euskaltzaindiaren omenez. Dena den, euskara irratian askoz lehenago sartu zen, 1925ean Joseba Zubimendi eta Ander Artzelus kazetariek lehen euskarazko irratsaioak egin zituzten Radio San Sebastián irratian. 50eko hamarkadan, zenbait irratsaio egiten dira euskaraz Segura Irratian (1956), Arrate Irratian (1959) eta Loiolako Herri Irratian (1961). 232 .- Euskarak telebistan 1975ean egin zituen lehen urratsak. Urte hartan Televisión Españolak (TVE) Bilbon zeukan zentroan Euskalerria izeneko saioa hasi zen eskaintzen euskaraz. Saioa 1977an desagertu zen. 233 .- 1976an euskaldun-talde batek euskara hutsezko egunkaria kaleratzeko aspaldiko asmoari heldu zion. Taldeak Santiago Aizarna eta Manu Oñatibia gipuzkoar kazetariak zituen buru eta publikoki agertu ziren asmoa gauzatzearen alde. Izena ere eman zioten buruan zuten egunkariari: Erria. Baina hilabete gutxitara asmoa asmo geratu zen. Urte batzuetara, 1982an, Mikel Atxagak (Deia egunkariko kazetaria eta aurretik Argian ibilitakoa) euskara hutsezko 28 orriko egunkaria sortzeko proposatu zuen. Horretarako, beharrezkotzat jotzen zuen hainbat egunkariko gehigarrietan sakabanaturik zeuden edukiak biltzea (Deia, Egin, La Voz de Euskadi eta Diario Vasco). Gipuzkoako Foru Aldundiak proiektuari 105 milioi pezetako diru-laguntza emango ziola agindu zuen, baina azkenean ekimena ezerezean geratu zen. 234 .- Lehiaketan Orain eta Iparragirre enpresek aurkeztutako proiektuez gain, hirugarren bat ere izan zen, Argia astekariarena, baina honek Jaurlaritzaren ezetza jaso zuen. 235 .- Hemen ostiralero kaleratu zuten. Zuzendaria Joxean Agirre izan zen. Lehen zenbakia 1986ko irailaren 26an agertu zen. Honela zioen egun hartako lehen orrian kokatutako Zita goiztiar bat zurekin izenburuko tarteak:"Paper guztiak haizatzen dituen zikloi baten begian sentitzen gara. Egunkari berri bat ari da jaiotzen. Zurrunbiloak teletipoak barreiatu ditu, serpentinak bezala espiral festiboak osatuz. Mahai gainean bokadilo ausikiak ikusi daitezke eta zerbeza latak. Udazkenero egunkari bat jaiotzen da herri honetan eta, hala ere, unkitu egiten gaitu gertakariak, edozein jaiotzak unkitzen gaituen bezala.(…) On Egoera horrela, 1988an Eusko Legebiltzarreko talde guztiek euskarazko merkatuaren ikerketa egiteko eskatu zioten Jaurlaritzari. Lana Nafarroako CIES enpresak burutu zuen eta hiru eszenatoki posible aztertzen zituen arren (egunkari bat, bi ala hiru agertzearen arabera) ondorio argia erakutsi zuen: Euskal Herrian ez zegoen lekurik euskara hutsezko egunkari bat baino gehiago kaleratzeko. Hala ere, bi proiektu aritu ziren lehia bizian; bata herri-ekimenetik sortua237, Egunkaria Sortzen S.L. enpresaren ingurukoa eta bestea instituzionala, Kultura Sailak babestu eta Jose Ramón Belokiren ardurapekoa238. Hamaika tirabiren ondoren239 Egunkaria Sortzen gailendu zen, eta 1990eko abenduaren 6an Euskaldunon Egunkaria kaleratu zuten, euskara hutsezko egunkaria240. 2003ko otsailean guardia zibilek itxi egin zuten, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Juan del Olmo epailearen aginduz. Baina gizartearen erantzuna berehalakoa izan zen eta 2003ko ekainaren 21ean kaleratu zen Berria241 egunkaria. egin dagizula gosariak eta kalterik ez `hemen´ labetik atera berri honek". Azken zenbakia berriz, 1990eko irailaren 28koa izan zen. 1989ko datuen arabera, 3.500 ale saltzen zituen. 236 .- Lehen zenbakia 1986ko urriaren 5ekoa eta azkena 1990eko irailaren 27koa. Gerra Zibilean izandako egunkariaren izena hartu zuen. Ostegunero kaleratzen zen eta 1989ko datuen arabera 2.500 ale saltzen zituen. Zuzendaria Luis Alberto Aranberri Amatiño izan zen, eta kazetari gehienak Deia egunkaritik zetozen. 237 .- Ekimen honetan parte hartu zuten izen esanguratsuen artean Martin Ugalde, Juan Mari Torrealdai, Nerea Azurmendi, Josu Landa, José Miguel Zumalabe, Txema Auzmendi, Iñaki Zabaleta, Luzien Etxezaharreta, Hasier Etxeberria, Koldo Eizagirre eta Txema Auzmendi. 238 .- Egunero deitzen zen zortzi orrialdeko prototipoa ere aurkeztu zuten 1990eko abuztuan, baina hura ezerezean geratu zen. 239 .- Ikerketa honen analisi-atalean sakontasunez aztertzen da Jaurlaritzaren eta idatzizko sektorearen arteko harremanak denboran zehar izan duen bilakaera. Hemen, beraz, zertzelada labur batzuk baino ez ditugu jasoko. 240 .- Euskaldunon Egunkaria jaio zen egun berean, beste kazeta baten 0 zenbakia doan banatu zuen Jaurlaritzak Durangoko Azokan. Euskaldunon Egunkaria dagoeneko kalean zegoela, Jaurlaritzako Kultura Sailak euskarazko egunkaria argitaratzeko baldintza ekonomikoei buruzko beste azterketa bat enkargatu zion Irigoyen & Pérez de Calleja Consultores enpresari. Egindako lanaren arabera, euskarazko egunkaria kaleratzeak 900 milioi pezetako kostua izango zuen. Proiektu hau ere, ezerezean geratu zen. 241 .- Euskaldunon Egunkaria itxi eta gero, Euskarazko Komunikazio Taldea (EKT) izeneko enpresa sortu zuten Berria martxan jartzeko. Horrekin batera, EKTren zereginen artean egongo da eskualdeetako egunkariak (Hitzak) sustatu eta garatzea. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 202 Nabarmentzekoak baita XX. mendearen amaieran, eta hurrengoaren lehen urteetan argia ikusi zuten beste bi kazeta-ekimen. Lehena, 1999ko azaroan kaleratu zen egunkari formatuko Zabalik astekaria. Correo taldeak (egungo Vocento) bultzatuta jaio zen, euskararen esparruko irakurle guztiengana iristeko helburuarekin. Aisialdiari begirako edukiak argitaratzeari ekin zion, 2002an kolorez hornitu zuten eta 2005ean eraberritu242, baina ez zuen arrakastarik izan, eta 2005ko abenduaren 29an kaleratu zuen azken alea. Bigarrena, 2003ko urriaren 7an lehen zenbakia kioskoetan salgai jarri zuen Aldaketa 16 astekaria. Cambio 16 izenekoaren parekide zen, baina ez itzulpen hutsa. Ekonomia, politika, kultura zein gizarte-arloko gaiak eskaintzen zituen. Gorka Landaburu zuzendariaren hitzetan "euskararen esparrua zabaltzeko asmoarekin jaiotako hedabidea zen" (Berria, 2003-10-09: 18). Aldaketa 16 astekariak sei urte iraun zituen. 2010ean, arazo ekonomikoak tarteko, desagertu egin zen. Azkenik, ezin aipatu gabe utzi tokian tokiko idatzizko hedabideak. Fenomeno honen lehen aztarnak Espainiako II Errepublikaren garaian kokatu daitezke. 1931n, Arrati´ko Deya agertu zen, Eulogio Gorostiaga apaiz zeanuriarrak bultzatuta, inguruko berriak euskaraz zabaltzeko. Gero, 50eko hamarkadakoak ditugu Eibar (1952), Ondarribi´ko Izparrak (1956), Etxebarri-Barinagako Gure Erria (1957) eta Zornotzako Sirimiri Zornozano (1959). Tokian tokiko prentsak garapen handia izango du 80ko hamarkadatik aurrera, eta ordura arte zegoen hutsune bat betetzera etorriko da. "Nazio edota probintzi mailako prentsak betetzen ez duen hutsunea eta eskaintzen ez dituen aukerak hartzen ditu prentsa lokalak bere gain, hau da, herri eta eskualdeko informazioa zuzenki eta era sakonean plazaratzen du" (Elkoroberezibar, 1992: 11). Hau da, tokiko argitalpenek bertatik bertara jardungo dute, garatu gabe zegoen informazio-esparrua euskarak hartu eta landuko du. Jon Sarasuak argudiatu zuen moduan (1996b: 24) "produktuaren doanekotasuna eta maila horretako konpetentziarik eza, lidergoa" bilakatuko dira arrakastaren giltzarri. 242 .- Formatu txikiagoa, orrialde gehiago eta El Correo eta El Diario Vasco egunkariekin erosteko aukera 0,35 euro gehiago ordainduz. Hainbat faktorek lagundu eta erraztu zuten tokian tokikoen hazkunde-prozesua, hala nola, teknologia-arloan izandako aurrerakuntzak (auto-edizioa), euskara batua izatea, erakunde publikoetatik agertutako jarrera irekiak eta eskainitako laguntzak edota Euskal Herriko Unibertsitateko Kazetaritza fakultatean prestakuntza osoa euskaraz osatutako lehen belaunaldiak lanerako prest egotea. Baina, zalantza barik, bilakaera arrakastatsuaren arrazoi nagusia landutako edukien gertutasuna eta herriekimenaren bultzada izan ziren. Euskara elkarteek eta kultura elkarteek sustatuta jaio ziren tokian tokiko hedabide gehienak, eta gizarte-integraziorako tresna bilakatu ziren."(…) faktore kohesionatzaile eta integraziorako tresna direla; bizitza soziala estimulatu, lagundu eta zuzpertzeko bitartekari" (Muniozguren, 1993: 233). Euskal Autonomia Erkidegoan Arrasate Press izan zen tokikoen artean aitzindaria. 1988an, Arrasate Euskaldundu Dezagun (AED) elkartearen eskutik argitaratuta jaio zen243. Arrasate Press eta Nafarroan urte batzuk lehenago244 kaleratutako Ttipi-ttapa eredu izan ziren osteko urteetan hainbat herri eta eskualdeetan sortu ziren beste hainbat argitalpenentzat. Denek zuten helburu tokiko informazioa euskaraz landu eta hedatzea, eta bide batez, hizkuntzaren normalizazioan laguntzea. "80ko hamarkadaren hasiera hartan, euskarak, komunikaziorako hizkuntza gisa, aldizkari lokal jaioberrietan aurkitu zuen habia epela. Eta informazio lokalaren eta euskararen uztartze horretatik etorri da euskarazko kazetaritzaren garapenean atalik itxuraz xumeena, baina errealitatean sendoen txertatua" (Garmendia, 2005: 23). 243 .- Lehen zenbakia Arrasateko 1.700 etxetan banatu zuten doan eta herritarren harrera beroa lortu zuen. Hala, 1990ean dagoeneko 7.000 ale banatzen zituzten (Arrieta, 2005: 156). Arrasate Press ez zen izan AEDren ekimenez garai hartan sortutako idatzizko hedabide bakarra. Urte bat geroago, 1989an Jazten soziolinguistikari buruzko aldizkaria sortu zuten euskararen aldeko gizarte-mugimenduetan ari zirenei zuzenduta. Guztira hamar zenbaki kaleratu zituen, 1994an desagertu zen arte. 244 .- Ttpi-ttapa hiruhilabetekari gisa sortu zen. Lehen alea 1981eko neguan argitaratu zuten, offset-ez erreproduzitua, berrogei orrialdekoa eta zuribeltzean. Laurehun aleko tirada izan zuen eta nagusiki Bortzirietan banatu zen. Hamar bat pertsonez osatutako lagun-talde batek bultzatu zuen egitasmoa, geroago, 1984an, Ttipi-ttapa izeneko kultur elkartea sortuko zutenak. 1989ko udazkenean, Arrasate Pressen eredua aintzat hartu eta goitik behera berritu zuten aldizkaria. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 204 "Argi dago irakurzaletasuna sustatzeko garrantzitsua dela gurea, etxeetako postontzietan euskara hutsez jende gehienak jasotzen duen gauza bakarra edo bakarretakoa baikara" (Muniozguren, 1997: 76). Eta bestetik, Miguel Angel Elkoroberzibarrek azpimarratu zuenez, euskaraz egindako publizitatearen suspertzaile izan ziren tokikoak, "Prentsa lokalak inoiz publizitaterik egin ez duten merkatariak jarri ditu publizitatea egiten. (…) Euskarak ere saltzen du, nahiz eta orain arte euskara baztertuta egon den publizitatearen munduan" (Elkoroberezibar, 1992: 16). Tokian tokiko hedabideak loratu ahala, horien arteko koordinazioa lantzeko harreman gune finkoa izatearen beharra ere sortuko da. " (…) erakundeekiko eta merkatariekiko harremanak errazteko, subentzio-bideak bilatzeko, material teknologikoa erostean erraztasun handiagoak izateko, diru-laguntza bereziak, azkarragoak, indartsuagoak izateko, edukinari buruzko arazoak jorratzeko, jendearen prestakuntza hobetzeko, esperientziak ezagutzeko, gauzak eztabaidatzeko… "(Askoren artean, 1992: 66). 1990eko hamarkadaren hasieran ahalegin bat edo beste izan zen arren, urteak igaroko ziren ideia benetan gauzatu arte. Tokian tokiko hedabide gehienak Topagunea, Euskara Elkarteen eta Herri Aldizkarien Federazioan245 bildu ziren 1997an. Eta hala, sinergiak lortzeko ahaleginetan helduko dira erronka berriak ekarriko dituen mende berrira. 2.2.2.4. XXI. MENDEA: ERRONKA ETA ESTRATEGIA BERRIETARAKO SASOIA Mendearen eta milurtekoaren azken urteetan erronka, joera, estilo eta eskaintza berriak gauzatuko dira euskarazko hedabide inprimatuen sektorean. Esanguratsuenak ondokoak: 245 .- Topagunearen sorrerarako lehen urratsa 1996ko ekainaren 15ean egin zen. Orduan eratu zen Euskara Elkarteen Topagunea, eta hilabete batzuetara, 1997an, herri-eskualde aldizkarien batzordea eratu zen. Hortik sortuko da Euskara Elkarteen eta Herri Aldizkarien Topagunea. Helburu nagusitzat euskararen erabileran eragitea izango du, eta horretarako, funtsezkotzat joko du euskaldun orok euskarazko astekari bat eskura izatea. 1.- Informazioaren eta komunikazioaren teknologietan izandako iraultzaz ohartu eta, pixkanaka bada ere, ziberespazioan kokatzeko zereginari246 eta horrek eskaini zitzakeen aukerak arakatzeari ekin zioten. Ttipi-ttapa eta Argia izan ziren horretan aitzindari, lehenak web orrialdea jarri zuen Interneten 1996ko irailean, eta bigarrenak eduki aberats eta aukera anitzez hornitu zuen sarea 1997tik, hasiera hasieratik eskaintza elektronikoari balio erantsia emanez247. Gero, horien bide bera jorratzeari ekin zioten gainontzeko euskarazko argitalpenek, haiseran inguruko inertziak bultzatuta eta sarean euskarri fisikoan argitaratzen zutenaren kalko hutsa jarriz, baina denborarekin gehienek izaera eta ezaugarri bereizidun edukiak eskainiz. 2.- Egunerokoen eskaintza handitu egiten da. Fenomeno honek bi zutabe izango ditu. Bata, Hernaniko Kronika, tokiko informazioa lantzen duen lehen egunkaria dugu. 2000. urteko ekainean kaleratu zen, Dobera Euskara Elkarteak babestuta. Bestea, 2001etik aurrera Euskarazko Komunikazio Taldeak (EKT) bultzatutako Hitza egunkariak, horiek ere zenbait eskualdeetako informazioa egunero jaso, landu eta hedatzeko helburuarekin sortuak. Lehena Tolosaldean Egunero248 deiturikoa (gerora Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza izango zena). Ondorengo urteetan, prozesuak EKTren eta tokian tokiko elkarteen eta hedabideen arteko tirabirak249 eragin bazituen ere, Hitza 246 .- Mundu Osorako Amarauna edo World Wide Web delakoa 1991ko udan jarri zuten Interneten. Javier Díaz Noci eta Koldi Mesok adierazi duten moduan, "Interneten eta batez ere WWWren zabalkundea egokia dela kazetaritza berria, handik gutxira Europan, baita Espainian ere eta, berandu samar Euskal Herrian. Erdarazkoak eta euskarazkoak" (Díaz Noci eta Meso, 1999: 91-92). Euskadin sarerako urratsa egin zuen lehen egunkaria Diario Vasco izan zen 1995ean. Hasieran argitalpen elektronikoa asterokoa izan zen eta paperezko bertsioan eskainitako albisteen laburpenak eskaintzen zituen. Baina 1996tik aurrera egunerokoa bihurtuko da. Diario Vascorekin batera, 1995ean sarean ziren Avui, El Periódico de Catalunya, La Vanguardia, El Mundo eta Abc. El País eta El Correo egunkaria, berriz, 1996tik aurrera. Euskaldunon Egunkariak ere 1996an ekin zion sareratzeko zereginari, baina 1998ra artekoa ez da euskarazko egunkariak sortutakoa izango baizik eta irakurle batek, Josu Azanzak, albiste garrantzitsuenekin prestatutakoa. Egin egunkaria ez zen inoiz sarean egon. Bere ondorengoa, Gara eta Deia 1999tik daude Interneten. Aldizkarien artean Ttipi-Ttapa eta Argiaren ondoren, goiztiarren artean aipa daitezke Uribe Kostako Santamariñe, eta ondoren, Urretxuko Otamotz, Aretxabaletako Aretxagazeta eta Bidasoaldeko Mobidak. 247 .- Horren lekuko 1997an sortu zuten CD-ROMa, astekariak 1963-1997 bitartean kaleratutako elkarrizketa guztiak biltzen zituena. 248 .- Galtzaundi Euskara Elkartearen, eskualdeko gizarte eragileen eta Euskaldunon Egunkariaren arteko elkarlanaren emaitza izan zen. 249 .- Gaia landu duen Aitor Zuberogoitiaren iritziz "Tolosaldean ez ezik beste bazter batzuetan ere batzuek zera sentitu zutela: kanpotik zetorren eragile bat (Egunkaria) eurak aintzat hartu gabe euren esparru naturalean sartu guran zebilela" (Zuberogoitia, 2005: 278). Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 206 egunerokoen egitasmoa zabaldu egin zen250, batez ere Gipuzkoan, eta eredu berari251 jarraitu zioten beste zenbait egunkarik. 3.- Ordura arte zeuden aldizkari askok maiztasunak handitu zituzten. Horrekin batera, tokiko idatzizko hedabideen bigarren belaunaldia hasi zen loratzen. Denen artean azpimarratzekoa da jardunbide multimediaren paradigma bilakatu den Goiena Komunikazio Taldea kooperatiba. Goio Aranak eta Aitor Zuberogoitiak diotenez, 2000. urteko ekainean Debagoiena eskualdean eratu zen taldeak bi xede izan zituen sorreratik: "Batetik, batzeko eta modu eraginkorragoan kudeatzeko Debagoieneko bederatzi252 herrietako euskarazko tokiko hedabideak253 (komunikabideak eurak, baina baita erredakzio-taldeak, baliabideak eta egoitzak ere); eta bestetik, egituratzeko erakunde indartsu bat, gauza izango zena aurre egiteko ibarreko komunikazioerronka berriei" (Arana eta Zuberogoitia; 2012: 76). Hala sortu ziren Goienkaria (2000) eta Asteleheneko Goienkaria (2003). Mende berriko lehen hamarkadaren amaieran, 2010ean, Goiena Komunikazio Taldeak erabaki zuen izen bera ematea taldeko hedabide guztiei: Goiena (Goiena papera, Asteleheneko Goiena, Goiena telebista…). Bestalde, aurretik azaldutako joera eta berrikuntzekin batera, finantziazioa izango da XXI. mendean ere euskarazko hedabideen buruhaustea eta erronka (ez soilik inprimatuena). Bakoitzak lortu dezakeen autofinantzaketa-mailaren araberakoa izango 250 .- 2003an Oarsoaldeko Hitza eta Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza sortu ziren, 2004an Urola Kostako Hitza eta Goierriko Hitza eta 2005ean Irutxuloko Hitza eta Busturialdeko Hitza. 251 .- 2003tik aurrera kaleratutako Hitzak egunkarien sorreretan parte hartu zuten eskualdeetako euskara elkarteak, bertako gizarte eragileak eta Euskara Komunikazio Taldea (EKT) enpresak (Berria martxan jartzeko sortutako enpresa). 252 .- EAEko eskualdeen banaketa ofizialaren arabera, Debagoienak 8 herri ditu; Aramaio Arabako eskualde batekoa litzateke (Gorbeia inguruak). Baina hala ere, betidanik sartu izan da Goiena Komunikazio taldearen lan-eremuan. 253 .- Aretxabaletako Aretxagazeta, Arrasateko Arrasate Press, Bergarako Berrigara, Elgetako Goibekokale, Antzuolako Kontuola, Aramaioko Txirritola, Leintz Gatzagako Urlatik eta Eskoriatzako Ze barri?. Proiektuarekin bat egin zuten Arrasate Telebista (ATB) eta Atxabalta Telebistak, une hartan eskualdean zeuden euskarazko bi telebistek eta baita Arrasate irratia udal-lizentziadunak ere. Kanpo geratu ziren Eskoriatzako Telesko telebista elebiduna, Oñatiko Kontzejupetik hilabetekaria eta udallizentziadun Oñati Irratia. direlako hedabidearen eguneroko jarduna, langileen lan-baldintzak eta ekoiztutako produktua. "Autofinantzaketa lortzea da sekreturik handiena kazetal enpresa batek behar bezala lan egin dezan. Emaitza-kontua positiboa bada eta enpresak beste inoren laguntzarik behar ez badu, gauzak samurragoak izanen dira (…). Kazetal enpresek borroka egin behar dute euren emaitza-kontua osasuntsua izan dadin" (Molet, 1992 : 85). Jordi Moletek hitz horiek aspaldi idatzi zituen arren, gaur bertan idatzita baleude bezala irakurri daitezke. Eta borroka horretan ari dira ikerketa honek aztergaitzat hartu duen denbora tartean (2005-2013) etengabeko berrikuntza, berregituratze eta hausnarketa prozesuan murgilduta ibili diren euskarazko hedabide inprimatuak. Berregituratze eta hausnarketa horren erakusgarri dira TOKIKOMen254 eta Hekimen255 elkartearen eraketa edota 2013ko urrian martxan jarri zen Tolosaldeko Ataria komunikazio-talde berria256. Hori guztia ahaztu gabe digitala nagusi den garaiotan, oraindik badirela paperezkoak sortzearen aldeko hautua egiten dutenak. Horren adibide dira Aiaraldea Arabako eskualdean 2013ko urriaren 3an abiatu zen 254 .- TOKIKOM, toki komunikabideen bateragunea, 2012ko otsailean Eibarren egindako batzarrean eratu zuten juridikoki Topagunean biltzen diren toki-hedabideek. Mikel Irizar TOKIKOMeko presidenteak honelaxe laburbildu zituen egitasmoaren helburuak: "Esparru komunak elkarrekin kudeatzea, solaskidetza sendoa eraikitzea sektorearen eta erakundeen aurrean, eta bazkideen arteko integrazioa lantzea eta sustatzea. Horiek erakunde berriari jartzen zaizkion egitekoak" (Berria, 2014-02-20: 4). Tokiko hedabide guztiak ez dira TOKIKOMen bazkide. 2017ko urrian, ikerketa honi azken puntua jarri zitzaionean idatzizko 26 hedabide zeuden toki komunikabideen bateragunean: Aiaraldea, Aikor!, Aiurri (astekaria eta hamaboskaria), Alea, Anboto, Astigarragako Kronika, Baleike, Barren, Berton, Geuria, Goiena, Guaixe, Hernaniko Kronika, Hiruka, Karkara, Mailope, Maxixatzen, Noaua, Pil-pilean, Prest!, Puntua, Ttipi-ttapa, Txintxarri, Urumeako Kronika eta Uztarria. Horiez gain, bazkide ziren 28 Kanala telebista, Erlo telebista, Goiena telebista, Goierri telebista, 9 irrati eta Internet bidezko beste 26 hedabide. 255 .- Hekimen 2012ko urtearen amaieran sortu zuten, euskarazko hedabide ez-publikoek ahots bakar batez hitz egiteko eta euskararen eremu komunikatiboa sendotzeko. Euskarazko hedabide guztiak ez dira Hekimenen partaide. Ikerketa honek azken puntua 2017ko urrian jarri zuen. Data horretan TOKIKOMen zeuden hedabideez gain, honako hedabide inprimatuak zeuden Hekimenen: Aizu, Aldiri, Argia, Berria, Bertsolari, …eta kitto!, Elhuyar, GAUR8, Gazteberri, Gaztezulo, Goiberri, Goierriko Hitza, Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza, lurraldeetako Hitzak, Irria, Irutxuloko Hitza,Jakin, Oarso Bidasoko Hitza, TOKIKOM, Tolosaldeko ataria, Urola Kostako Hitza, Uztaro eta Zazpi Haizetara. Horiez gain, Hekimenen dira irrati. telebista zein internet bidezko beste hainbat hedabide. 256 .- Tolosaldeko Hitzak, Galtzaundi aldizkariak eta Txolarre irratiak bat egin zuten Tolosaldeko Komunikazio Taldea (TKT) sortzeko. Horren ondorioz, lehenengo biak kazeta bakar bihurtu ziren: Ataria. Bestalde, Interneteko gunea Tolosaldeko Ataria bihurtu zen, eta uhinetakoa Ataria Irratia. Hiru arrazoi nagusi daude batera jarduteko erabakiaren oinarrian: baliabideak optimizatzea, eraginkorragoak izateko ahalegina eta Tolosaldeko 28 herrietako erreferentzia informatiboa bihurtzea. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 208 Aiaraldea egunkaria257 , abenduan Pop pilulak izenarekin kaleratu zuten pop kulturari buruzko euskarazko fanzinea eta 2014 urtean aurkeztuko diren beste bi egitasmo: Bizkaiko Hego Uriberako Geuria hilabetekaria258 eta Alea, Arabako astekari259 berria (2015eko urtarrilean kaleratuko dena). Aurreko paragrafoan aipatu diren azken bi hedabideak, Geuria eta Alea hain zuzen, ikerketa honek zehaztu duen denbora-mugatik kanpo sortutakoak dira. Hala ere, interesgarria da horiek ere jasotzea bi arrazoirengatik: batetik, hedabideen sektoreak, bereziki paperezkoak krisi-garaiak bizi dituen arren, halako egitasmoak hizkuntza gutxitu batean martxan jartzeko ekimena oraindik badela erakusten dutelako; eta bestetik, Alea astekariak bi ezaugarri esanguratsu biltzen dituelako: sinergia-ahaleginaren adibide delako eta Araban zabaltzen delako, euskarazko hedabideen eskaintza urrien den lurraldean. Behin euskara hutsezko prentsak izan duen bilakaera historikoa errepasatuta, hurrengo urratsak paperezkoen kontsumoa aztertzera eramango gaitu. Orain ere, orokorretik, mundu osora hedatzen den landa zabaletik hasi eta euskara hutsezkoen ortuan kontsumoari dagokionez zer dagoen erakutsiko duen bidea egingo da. 2.2.3. HEDABIDE INPRIMATUEN KONTSUMOA Kontsumoari eskainitako tarte honek osatuko du eraiki den aterpe teorikoa. Gizakumeok lanari eskaintzen diogun denboraren ondoren, hedabideen kontsumoa da eguneroko bizitzan ordu gehien "jaten" dituen jarduera. Baina ez hedabide inprimatuen kontsumoak baizik eta ikus-entzunezkoenak. Manuel Castellesek dioen moduan, 257 .- Proiektua Aiaraldea Komunikazio Leihoa elkarteak abiatu zuen. 2010ean Aiaraldea.com ataria jarri zuten martxan, 2011n Internet bidezko irratia eta paperezkoa eskualdean euskarari ahalik eta komunikazio-esparrurik zabalena emateko helburuarekin sortu zuten. Aiaraldea egunkariak 2014an eskatu zuen lehen aldiz Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren diru-laguntza. 258 .- Egitasmoa Basauriko aholku batzordearen eskutik sortu zen, udalak diruz babestuta. Ezaugarri nagusiak: 10.000 aleko botaldia hilero eta berarekin batera webgunea eta kontuak Twitterren eta Facebooken. Helburu gisa Basauri, Galdakao, Arrigorriaga, Etxebarri eta Zaratamoko euskaldunengana iristea eta horientzako gertuko informazio-tresna erakargarria eta kalitatezkoa bilakatzea. 259 .- Alea astekaria GEU Gasteiz elkartearen, Berria egunkariaren eta Goienaren eta Arabako hainbat eragileren elkarlanari esker jaiotako egitasmoa da. 0 zenbakiaren aurkezpena azaroaren 24an egin zen eta sustatzaileen esanetan, Alea astekaria euskararen normalizazioan eragiteko eta Arabako lurraldea informatiboki kohesionatzeko bokazioarekin jaio zen. Gordina, beraz, panorama. Irakurleek, kontsumitzaileek nahi beste euskarritan dugu informazioa eta doan gainera. Beraz, dagoeneko ez gaude ordaintzeko prest. Baieztatutakoaren lekuko, hemendik bertatik aurrera aurkeztuko direnak. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 210 still doomed (…) Twelve years earlier, two brothers invented the airplane"260 (Yuan, 2009). Eta hori baino gehiago, zenbait analistak, Philip Meyer kazetari eta ikerlariak esaterako, heriotza-data zehatza ere jarri diote paperean inprimatutako kazetaritzari: 2043. urtea (Meyer, 2009). Batzuentzat titular eta baieztapen horiek guztiak tremendistak dira, gehiegizkoak, eta ez datoz bat peperezkoek munduan bizi duten egoerarekin. Izan ere, World Association of Newspapers and News Publishers erakundeak261 urtero argitaratzen duen World Press Trends txostenak dio 2013an 2.500 milioi pertsonak irakurtzen zituztela egunkariak eta prentsaren zabalkundeak %2ko hazkundea izan zuela aurreko urtearekin alderatuz. Baina aipatu hazkundea ez da mundu osoan gertatu, baizik eta zenbait zonaldetan kokatu da. Bereziki klase ertainak indartzen doazen eta banda zabala gutxi garatuta zuten Asiako, Latinoamerikako, Ekialde Hurbileko eta Afrikako herrialdeetan kokatzen zen. Paperezko prentsaren merkatuak ibilbide luzea eginda zuen Iparramerikan, Australian, Ozeanian eta Europan joera oso bestelakoa zen 2013an; gero eta jende gehiagok besarkatzen zituelako plataforma digitalak eta paperezkoak baztertu. Laurehun urteko historia duten inprimatutakoek ez dituzte garai onak bizi herrialde garatuetan. Horren erakusgarri aipagarrienetakoak 2013an sona handiko bi egunkarirekin gertatutakoa. Batetik, abuztuan The Washington Posten jabeek Amazon enpresari saldu zioten egunkaria. Zergatik? goi-mailako kalitatezko kazetaritza eginez Estatu Batuetako presidente bat kargu uztera behartu zuen egunkaria hondoratuta zegoelako ekonomikoki. Bestetik, 2013ko abenduaren 20an munduko berripaper zaharrenak, Lloyd´s List izenekoak, betirako itxi zuen paperezko bertsioa. Aurrerantzean, itsaso bidezko garraioaren industrian espezializatuta zegoen LLoyd´s 260 .- Jose Manuel Burgueñok zuzenketa egiten dio Sulzberger jaunari. Titanic ontzia 1912an hondoratu zen eta Sulzbergerrek esandakoaren arabera Wright anaien asmakizuna 1900 urtean kokatuko litzateke. Baina Wilbur eta Orville Wrightek 1903an patentatu zuten euren asmakizuna. 261 .- World Association of Newspapers and News Publishers erakundeak 18.000 argitalpenetik gora, 15.000 webgune eta 120 herrialdetako 3.000 enpresatik gora biltzen ditu. Txostenaren emaitzek prentsa sektorearen balio osoaren %90 ordezkatzen dute. 262 .- 2008-2013 bitartean paperezko prentsan kaleratutako publizitateak %17,9ko beherakada izan zuen Europan eta %29,6koa Iparramerikan. Prentsaren zabalkundeak, denbora tarte berean, %23ko beherakada Europan eta %10,2koa Iparramerikan. Iturria: 2014ko World Press Trends txostena. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 212 Iraganean, ondo informatuta egon nahi zutenek egunkari bat edo batzuk erosteko ahalegina egiten zuten. Horrela eginez, informazioa urria eta, ondorioz, garestia zen testuinguruan, besteengandik bereizteko gainbalioa lortzen zuten. Baina egun, informazioaren eskaintza biderkatu egin den testuinguruan bizi gara, teknologia 263 .- Lehen zenbakia 2001eko urriaren 16an kaleratu zen. berriek etxera dakarkigutelako munduko edozein bazterretan eta edozein hizkuntzatan sortutako informazioa. Erabiltzaileek euskarri berriak hautatzen dituzte, ohiko inprimatuen kaltean. Klik bakarrarekin erabaki dezakegu zer irakurri eta, bakoitzaren gaitasunen arabera, zein hizkuntzatan. Erosotasuna, doakotasuna, eta unean unekoaren berehalako eskuragarritasuna bilakatu dira jaun eta jabe informazioaren kontsumoari dagokionez264. Ondorioz, arestian esan bezala, XXI. mendeko bigarren hamarkadan prentsa inprimatuak aspaldi hasitako beheranzko bidea eginez jarraitu du Europan. Batasuneko kide diren herrialdeetan, 2008-2013 artean, ordainpeko egunkarien zabalkundeak %23,0ko batezbesteko galera265 izan zuen, eta publizitateak %13ko beherakada izan zuen denbora tarte berean. 2013an paperezko prentsaren zabalkundearen eta publizitatearen bidez lortutako diru-sarrerak 163.000 milioi dolarrekoak izan ziren, 2008an, berriz, 187.000 milioi dolarrekoak. 2.2.3.2. HEDABIDE INPRIMATUEN KONTSUMO-DATUAK ESPAINIAN Espainiara etorrita, European Social Survey txostenaren266 arabera biztanleriaren %47,9k ez du inoiz egunkaririk irakurtzen. Batasunean hiru herrialdek, Portugalek, Txiprek eta Greziak bakarrik gainditzen dute ehuneko hori. 2008an hasi ziren Espainiako kazeta-enpresak zetorren ate joka zuren krisiari usaina hartzen. Hortik aurrera jardunari eusteko neurriak barra barra ezarri behar izan zituzten, nagusiki lan-erregulazio planak, kaleratzeak eta aurre-jubilazioak. Eta langileengan eragin zuzena zuten horiekin batera etorri zen eskaintzaren murrizketa 264 .- 2014ko World Press Trends report delakoaren arabera, 2013an munduan 800 milioi pertsonak irakurtzen zuen egunero egunkaria formatu digitala erabiliz. 265 .- Datu honetan bereiztu egin beharko lirateke banan banako aleen salmenta eta harpidetza bidezkoa. Lehenak, 2008tik %26ko galera izan duen bitartean, bigarrenak %8koa izan du, World Press Trends report 2014 dokumentuan islatutakoaren arabera. Harpidedunen leialtasunak azalduko luke bi ehunekoen arteko aldea. 266 .- European Social Survey txostena 2002tik egiten da bi urtero, 15 urte edo gehiagoko europar hiritarren iritziak eta jokaerak jasotzeko asmoarekin. Lan hau osatzeko jaso diren datuak 2014koak dira.Horien arabera, ondokoak ditugu Europan egunkaria inoiz irakurtzen ez dutenei dagozkion emaitza esanguratsuenak: Norvegia %5,7, Finlandia %9,8, Suitza %11,8, Suedia %12,2, Eslovenia %22,2, Alemania %24,7, Erresuma Batua %37,4, Frantzia %41,9. European Scial Survey txostenaren 2016 urteko datuak 2017ko urrian-azaroan argitaratuko dituztela jakinarazi dute. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 214 2008tik 2013ra bitartean, Espainian 284 hedabidek itxi zituzten ateak eta 11.151 lanpostu267 galdu ziren sektorean, horietatik 4.362 lanpostu paperezkoetan. Zenbait lurraldetan, Guadalajaran eta Cuencan esaterako, bertatik bertarako sortu eta ekoiztutako informazio orokorreko egunkaririk gabe geratu ziren aipatu epealdian. 34. taula. Ateak itxi dituzten hedabideak eta galdutako lanpostuak, 2008-2013268. 267 .- Ez bakarrik kazetari-lanpostuak, baizik eta hedabideetako gainontzeko zereginekin zerikusia duten lanpostuak. 2013. urtean epealdi osorako aipatutako lanpostuen herena galdu zen, guztira 4.434, eta horietatik 1.680 azaroan "beltzera" joan zen Valentziako Telebista Publikokoak (RTVV). 268 .-Jasotako azken datua 2013ko azaroaren 30ekoa da. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 216 269 .- Hala ere, irratiak irismenean izandako bilakaera arrakastatsuak ez du islarik publizitate-inbertsioak hedabide horretan izan duen bilakaeran. 2008-2013 bitartean, publizitateak %37ko beherakada izan zuen irratian. 270 .- 2008 urtetik 2013ra %134 hazi zen Interneten egindako publizitate-inbertsioa. Iturria: Informe de la Profesión periodística 2013. 271 .- EGMk hiru neurketa egiten ditu urtean. Unibertsoa 14 urte edo gehiago dituen biztanleria da. Datuak eskuratzeko, face to face edo aurrez aurreko elkarrizketak eta elkarrizketa telefonikoak egiten ditu. 272 .- Alea erosita edo harpidetza bidez jasota. 273 .- Denak dira EGMk 2013ko otsaila-azaroa bitarteari dagozkion datuak. 274 .- Marca: 2.779.000 irakurle, El País: 1.812.000, As: 1.346.000, El Mundo: 1.107.000, La Vanguardia: 752.000 irakurle. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 218 irakurle gutxien zituzten zazpigarrena eta zortzigarrena lirateke. Joera oso antzekoa da gehigarriekin eta aldizkariekin, horien kasuan Kataluniak eta Errioxak zituzten 2013an, ehunekoetan, irakurle- kopuru handienak. 2.2.3.3. GAZTELANIAZKO EGUNEROKO PRENTSAREN KONTSUMOA EAEn Urtero bi neurketa275 egiten dituen CIES enpresaren arabera Autonomia Erkidegoan eguneroko prentsaren kontsumoa %51ekoa276 izan zen 2013an, Europako herrialde garatuen maila berekoa hain zuzen. Gurean, 1984tik, hau da, Eusko Jaurlaritzak hedabideentzako diru-laguntzak deialdi bidez lehenengoz argitaratu zituen urtetik 2013ra bitartean, prentsaren kontsumoak bilakaera gorabeheratsua izan du: ⦁ 1984-1987: lau urte horiek izan ziren 30 urteko epealdi osoko makalenak. Bolada hartan kontsumoak %49tik abiatu eta %47rako bidea egin zuen. ⦁ 1987-1991: joera zeharo aldatu zen eta kontsumoak urteroko irabaziak izan zituen 1991ra arte. 1991n eguneroko prentsaren kontsumoa EAEn %54koa izan zen. ⦁ 1991-2000: hamarkada batez kontsumoak egonkor eutsi zion, %52-%53 arteko datuekin. ⦁ 2000-2005: beherako joera erakutsi zuen, urterik makalena 2002koa (%49) eta hortik 2005era kontsumoa %50ekoa izan zen. Kontuan hartzekoa da 2003an doako egunkarien sorrera gertatu zela; hala ere ordainpekoek eutsi egin zieten salmentei. ⦁ 2005-2008: urte goxoak izan ziren berriro EAEko prentsarentzat eta hiru hamarkadetako kontsumo mailarik handiena lortu zuen 2008an, %56koa hain zuzen. ⦁ 2008-2013: krisiaren eragina nabarmentzen hasi zen; hala ere, esan bezala, 2013an Autonomia Erkidegoko hamalau urtetik gorako biztanleriaren erdiak baino gehiagok (%51) eguneroko prentsa kontsumitzen zuen. 275 .- CIES enpresak egindako neurketen ezaugarriak ondokoak dira: ikerketa-esparrua EAE eta Nafarroa. Urtean bi neurketa egiten ditu, eta bietako datuekin urteko akumulatua ere eskaintzen du. Unibertsoa 14 urte eta gehiagoko biztanleak dira. Urtero 6.600 elkarrizketa egiten ditu EAEn, eta 2.000 elkarrizketa Nafarroan. Neurtzeko teknika moduan, aurreko eguneko oroitzapena baliatzen du. 276 .- Kasu honetan EGMk ematen dizkion datuak baino hobeak dira (portzentajeetan 5 puntu gora). Iturria: CIES. Informe 30 años. 1984-2013. Taulari erreparatuta zenbait kontu nabarmendu daiteke. Batetik, 1984an hogeita bat puntuko aldea zegoen Araba eta Gipuzkoako kontsumo-datuen artean. Araban, 1984an 14 urtetik gorako biztanleriaren herenak baino ez zuen prentsa egunero irakurtzen. 2013an ordea aldea sei puntura murriztu zen; izan ere, Gipuzkoa eta Bizkaiaren kasuetan kontsumoaren portzentajeak puntu bat galdu du hiru hamarkadetako lehen eta azken urteak alderatuz. Urterik onenean ere ez datoz bat hiru lurraldeak, Gipuzkoan, EAE osorako datuekin gertatu bezala, 1991 izan zen urterik onena (%65). Arabarentzat ordea 1991 makala izan zen, kontsumoa %40tik behera baitzegoen. Bizkaian daturik bikainena 1992koa izan zen (%52) eta Araban berriz, bi urte aipatu behar dira onerako: 1994(%52) eta 2011 (%53). 1984 1989 1993 1997 2001 2005 2009 2013 30 40 50 60 70 ARABA BIZKAIA GIPUZKOA 65 52 52 54 48 34 49 55 Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 220 Euskal Autonomia Erkidegoan eguneroko prentsak galdu dituen irakurleen adinari erreparatuz, gehienak 26 urtetik 45 urtera bitarteko adin-tartean daude, eta aldi berean, logikoa denez, adin-tarte horretan egin du gora gehien edizio elektronikoen irakurketak. Informazioa eskuragarri izateko erraztasuna, albiste berriak eskaintzeko azkartasuna eta informazioaren argitasuna dira edizio elektronikoen aldekoek joera-aldaketa azaltzeko erabiltzen dituzten arrazoi nagusiak. Horrela, 26-45 urtekoen arteko %16k ez zuen paperezkorik kontsumitzen 2013an. Izan ere, hedabideen kontsumo-ohiturak aldatzearekin batera, EAEko etxeetan nabarmen hasi da IKT-ekipamendua. 2013an, CIESen datuen arabera, Bizkaian bizilagunen %63k erabiltzen zuen egunero Internet, Gipuzkoan %64k eta Araban bizilagunen %65ek. 39. taula. Doako edizio elektronikoen irakurleak EAEn, 2007-2013 (%). Goiko taulak erakusten du lehenengo hamarren artean prentsa idatziaren sektoreko lau ordezkari zirela. Horietatik posturik onenetan kokatuta, berriz, enpresa berekoak diren EAEko bi mantxeta: El Correo eta Diario Vasco. Euskara hutsezkoak ez diren bi egunkari horien eta EAEn zabaltzen diren informazio orokorreko gainontzeko beste zenbaiten botaldiak eta zabalkundeak neurtzen ditu OJD enpresak277. Ondokoak dira ikertzen ari garen 2005-2013 denboratarteko emaitzak zabalkundeari dagokienez: 277 .- OJD edo Oficina de Justificación de la Difusión enpresa 1964 urtean sortu zuten eta haren zerbitzua kontratatzen duen egunkarien eta aldizkarien botaldiak eta zabalkundeak neurtu eta kontrolatzen ditu. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 222 278 .- Deia egunkaria 2008an hasi zen OJDren neurketak egiten. 279 .- Gara egunkariak ez du OJDren neurketa egiten. 280 .- Noticias de Gipuzkoa 2007an hasi zen OJDren neurketak egiten. 281 .- Diario de Noticias de Álava 2006an hasi zen OJDren neurketa egiten; beraz, ez dago 2005eko daturik. 282 .- El País egunkariaren neurketa Espainia osorako da. Ez dago EAErako banakatzerik. 283 .- El Mundo SXXI egunkariaren neurketa Espainia osorako da. Ez dago EAErako banakatzerik. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 224 a.- Zenbait egunkarik hobetu egin dituzte 2005 urtean zituzten irakurle-datuak, eta gainera, 2013koak denbora bitarte horretako onenak dira: El Correo, Deia eta El País. b.- Beste egunkari batzuek hobetu egin dituzte 2005eko irakurle-datuak, baina 2013koak ez dira denbora bitarte horretako onenak: Marca, Mundo Deportivo, Diario de Noticias de Álava eta Noticias de Gipuzkoa. c.- Hirugarren taldekoek galdu egin dituzte irakurleak: Diario Vasco, Gara eta El Mundo del País Vasco. Irakurleei erreparatuta hortaz, ezin hedabide guztiak zaku berean sartu. Datuek nabarmen erakusten dute EAEn egunkaririk gogokoenak erabakiguneak bertan kokatuta dituztenak direla; hots, bertan sortu eta ekoiztutakoak. Horien artean mantxetarik gogokoenak El Correo eta Diario Vasco dira, hurrengo biekiko, Deia eta Gara egunkariekiko alde handiarekin. Gorka Salces ikerlariaren arabera, bi arrazoik azaltzen dute aipatutako egunkariek dituzten kontsumo-emaitza ikusgarriak; batetik, diktadura garaian jaso zuten fabore-tratua, eta bestetik, egunkari horiek sortu duten erreferentziazko eredua. "Alde batetik, Francoren diktadura garaian hiru egunkariek288 jasotako fabore-tratuak euren lidergoa finkatzeko bultzada nabarmena izan zela uste dugu, eta abantaila posizio horrek zentralitate mediatikoari eusteko aukera eman zietela gerora ere, oso ildo editorial argia (eta ez beti euren hedapen esparruko gehiengo sozialarekin armoniotsua) atxiki arren. Bestetik, (…) egunkari horiek berrien hedadura geografikoari dagokionez erreferentziazko eredua sortu dutela, albiste hiperlokalen eskaintza oparoan eta gainontzeko maila geografikoetako notizien uztarketan oinarrituko litzatekeena" (Salces, 2016: 645-646). Bestalde, sorreran bertakoak ez diren eta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan banatzen diren informazio orokorreko gainontzeko egunkariek ez dute irakurlegoaren %10 bereganatzen. Mikel Arriaga eta José Pérez Soengas egileek euskal gizartearen ezaugarri politiko eta linguistikoei, eta eskaintzaren aniztasun ideologikoei heltzen diete EAEko hedabide inprimatuen kontsumo-egoera azaltzeko, Hortaz, ezaugarri politikoez eta informazio-eskaintzaren aniztasun ideologikoez gain, hizkuntza-ezaugarriak ere aintzat hartu beharrekoak dira EAEko kontsumo-datuak eta joerak egoki interpretatzeko. Hau da, euskara hutsezko informazioa jarraitzeko gutxieneko baldintza eta abiapuntua da euskaraz irakurtzeko gai izatea. 43. taula. EAEko eguneroko prentsaren kontsumitzaileen euskara-gaitasuna, 2013. EAE Araba Bizkaia Gipuzkoa Ulertzen du 171.000 27.000 90.000 54.000 Hitz egiten du 49.000 4.000 24.000 21.000 Hitz egiten eta irakurtzen du 49.000 6.000 17.000 26.000 Hitz egiten, irakurtzen eta idazten du 326.000 31.000 141.000 154.000 Ez du ulertzen 349.000 67.000 211.000 71.000 Iturria: CIES. Urteroko datu metatuak. 2013an eguneroko prentsak EAEn izan zituen 944.000 irakurleetatik euskaraz irakurtzeko gai ziren 375.000 pertsona289; hau da %39,7. Lurraldeka Araban irakurleen %20 gai zen euskaraz irakurtzeko, Bizkaian %32,6 eta Gipuzkoan %55,2. Egunkariz egunkari egiten bada azterketa, El Correo eta El Mundo del País Vasco dira euskaraz irakurtzeko gai diren irakurle gutxien dituzten hedabideak; beste muturrean daude Gara, Noticias de Gipuzkoa eta Diario Vasco. Gainontzekoen kasuan, irakurleen herenak baino gehiagok du euskaraz irakurtzeko profila. Ondoko taulan daude bilduta egunkari bakoitzari dagozkion zenbakiak. 289 .- Kalkulu hauek egiteko CIESek lantzen dituen bi azpimultzotako emaitzak batu ditugu: hitz egiten eta irakurtzen dutenen azpimultzokoak + hitz egiten, irakurtzen eta idazten dutenen azpimultzokoak hain zuzen. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 226 44. taula. Euskaraz irakurtzeko gai diren EAEko eguneroko prentsaren kontsumitzaileak egunkarien arabera. 2013ko metatua. (zenbaki absolutuak eta ehunekoak). Hedabidea Euskaraz irakurtzeko gai dira Irakurle guztiekiko % El Correo 122.000 26,2 Diario Vasco 131.000 50,0 Deia 46.000 43,8 Gara 68.000 80,0 Marca 31.000 37,8 Berria290 53.000 96,4 El País 23.000 34,3 Mundo Deportivo 19.000 44,2 Noticias de Gipuzkoa 21.000 72,4 Diario de Noticias de Álava 9.000 36,0 El Mundo del País Vasco 8.000 27,6 Beste bat 17.000 34,0 Iturria: CIES. Urteroko datu metatuak. Tesiaren egileak moldatua. Orain arte, arreta EAEn kaleratzen diren gaztelaniazko egunerokoetan jarri da, azken taula horretan euskara hutsez kaleratzen den egunkari bakarraren datu bakanen bat txertatu bada ere. Baina aterpe teorikoak bete nahi duen bidea osatzeko ezinbestekoa da diru-laguntzak eskatu dituzten idatzizko hedabideen kontsumoargazkia osatzea. Zeregin horri helduko zaio hurrengo lerroetan. 2.2.3.4. EUSKARA HUTSEZKO PAPEREZKO HEDABIDEEN KONTSUMOA EAEn XXI. mendeko bigarren hamarkadan sartuta gauden honetan, baieztatu daiteke EAEn euskara hutsezko idatzizkoek inoiz izan duten presentziarik zabalena lortu dutela hedabide-kopuruari begiratuta. Egoera horren arrazoia tokiko hedabideek azken hamarkadetan izandako hazkundean eta garapenean bilatu behar da. Tokikoek oraindik agerian dituzte 80 hamarkadan bidea urratu zuten lehen herrikomunikabideen nortasun-ezaugarriak, baina urteekin, egungo irakurleen interes eta behar berriei erantzuteko eskaintza-moduak aldatuz eta egokituz joan dira: paperezko euskarri hutsetik Internetera, eta zenbait kasutan, herriz herriko egituratik eskualdeetara. Udalerri eta eskualde zehatzetan zabaltzen diren tokikoekin batera, euskararen esparru geografiko osora iristen diren informazio orokorreko eta informazio espezializatuko aldizkariak eta eguneroko prentsa inprimatuak osatzen dute euskara hutsezko paperezko kontsumo mediatikoaren eskaintza. Nerea Azurmediren planteamenduekin bat eginez gaineratu daiteke merkatu berezian jokatzen duen eskaintza dela. "Euskararen merkatua -euskarazko hedabideena, bide batez- ez da ohiko sailkapenetara ondo egokitzen. Beste hizkuntza batzuetan diharduen merkatu zabaleko zati txikia da. Merkatu zabal horren baitakoa da, eta baliabide handiagoak dituzten merkatu-atalekin konkurrentzia latzean dago. Ez da errealitate isolatu bat, ezta irizpide demografiko, kultural, geografiko edo ekonomiko jakin batzuen arabera ezagutu daitekeena ere. Bere txikian izugarri askotarikoa da, eta aniztasun hori behar bezala ezagutzea ez da gauza erraza" (Azurmendi, 2003: 38). Azurmedik dioen moduan, euskara hutsez ari diren hedabideen sektorea, eta horren barne, paperean zabaltzen direnena anitza da. Hedabide horien irakurlezenbakiak biltzen eta interpretatzen hasi aurretik, komenigarria da, labur bada ere, nori buruz hitz egiten ari garen jakitea; betiere ahaztu gabe 2005-2013 bitartean Eusko Jaurlaritzaren "Hedabideak" diru-laguntzen onuradun izan diren paperezkoen azterketara mugatuko dela zeregina. Izan badirelako hemen aipatuko direnak baino gehiago291 baina horiek ez dira ikerketan kontsideratu. 291 .- Adibidez, eskola-aldizkariak, glotodidaktika- eta psikopedagogia-aldizkariak, kultur-berripaperak, alderdi politiko edo sindikatuenak, informazio orokorrekoak edota gai anitzeko informaziozkoak ez diren aldizkariak. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 228 2.2.3.4.1. EUSKO JAURLARITZAREN DIRU-LAGUNTZA JASO DUTEN EUSKARA HUTSEZKO INPRIMATUEN ARGAZKIA Ikerketa honek aztergaitzat hartu duen 2005-2013 epealdian euskara hutsezko 98 hedabide inprimatu izan dira "Hedabideak" deialdiaren onuradun eta horietatik 41ek (unibertso osoaren %41,8) urtero jaso dute diru-laguntza. Horiez gain, diru publikoaren jasotzaile izan dira nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako euskara hutsezko gehigarriak (5 egitasmo 2006tik 2011ra, urte biak barne) eta erreferentzia-orrialdeak (beste 5 egitasmo 2009 eta 2010ean). Baieztapen horretatik abiatuta, paperean kaleratzen diren euskara hutsezko hedabideen zabalkundeari buruzko bigarrena egin daiteke: 2005-2013 epealdian EAE osoan izan da euskarazko hedabide inprimaturen bat eskuratzeko aukera. Izan ere Berria egunkariak eta informazio orokorreko eta espezializatuko aldizkariek euskararen lurralde geografiko osoa dute zabalkunde-eremutzat. Horiez gain, zenbait eskualdetan, bereziki Gipuzkoan, astero gutxienez292 4 egunez banatu diren Hitzak izan dira. Orain arte aipatutakoei udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak (tokikoak) gehitu behar zaizkie. Kuantitatiboki hori da euskarazko inprimatuen artean hedabide-multzorik handiena, eta multzo horretan daude, besteak beste, 2011tik Berria egunkariarekin batera argitaratu ziren Bizkaiko Hitza, Gipuzkoako Hitza eta Arabako Hitza; beraz, data horretatik 2013 bitartean EAEko lurralde bakoitzean izan da informazio orokorreko astekari bat eskuragarri. Bestalde, tokikoen multzoko gainontzeko argitalpenak, udalerri edo eskualdetan zabaltzen direnak, ez dira EAE osora iristen. Berriro ere, Gipuzkoa da horien eskaintza kuantitatibo handiena duena, eta Araba kokatzen da beste muturrean, ez baitu apenas euskara hutsezko tokikoen eskaintzarik. 292 .- Gutxienez diogu bi arrazoiregatik; batetik, inprimatuen multzo horretan Hernaniko Kronika delako, 2013an egunero kaleratzen zena, gainontzeko Hitzak, berriz, astero 4 egunetan. Bestetik, Hitzak argitalpenen kasuan maiztasunak beherako bilakaera izan du 2005-2013 bitartean (6 egunetan kaleratzetik 4 egunetan kaleratzera). Analisi-atalean sakon aztertuko da euskarazko hedabide inprimatuek denboran zehar hainbat arlotan, besteak beste maiztasunean, izan duten bilakaera. Adierazitakotik ondorioztatzen da Gipuzkoa dela EAEn euskara hutsezko hedabide inprimatuen eskaintza eta estaldura handiena duen lurraldea eta Araba, berriz, txikiena duena. Datua bat dator euskarak hiru lurraldeetan duen egoera soziolinguistikoarekin. Gipuzkoa da euskaldun gehien dituen lurraldea; dagoeneko azaldu denez (ikusi 2.2.1.5.) V. inkesta soziolinguistikoaren datuen arabera Gipuzkoan, 2011n, 16 urtetik gorako biztanleriaren ia erdia euskalduna zen (%49,9), Bizkaian laurdena (%25,4) eta Araban euskaldunen portzentajea %16,8koa zen. Behin aurkezpena eginda, goazen 2005-2013 epealdian Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako "Hedabideak" deialditik diru-laguntzak jaso dituzten paperezkoen eskaintzaren ezaugarri orokorrak ezagutzen. Ezaugarri orokorrak adierazi da, aurrerago landuko den analisi-atalean bilduko direlako ez bakarrik sektorearen baizik eta hedabide inprimatu bakoitzaren ezaugarri partikularrak eta denboran zehar bakoitzak izan duen bilakaera. Beraz, honako honek lehen hurbilketa moduan balio du; euskara hutsezko hedabide inprimatuen mapa nola aldatu den, aldatu baldin bada, ikusteko balio duen ariketa da. Azterketa egiteko orduan, urteroko deialdietan euskarazko inprimatuen sektorean ezarri diren hiru azpi-multzoak kontsideratuko dira, eta 2005etik 2013rako bilakaera orokorra erakusteko hiru urte hartuko dira kontuan: 2005, 2009 eta 2013. Lehena eta azkena ikerketarako hautatutako denbora-tartearen munarriak direlako, eta 2009a denbora-tarte horren erdi erdian egoteaz gain, laguntzadeialdiak onuradun gehien izan zituen urtea izan zelako. 1.- Eguneroko prentsa inprimatua. EAEn, euskararen esparru geografiko osoan eta udalerri edo eskualde jakinetan zabaltzen diren egunkariez ari gara. Oso ezaugarri desberdinak dituzten Berria, Hitzak eta Hernaniko Kronika kokatzen dira azpi-multzo honetan. Maiztasunari erreparatuz, lehenago adierazi bezala, astean gutxienez 4 egunetan kaleratzen dira. Alde handia dago elkarren artean hedapenari, botaldiari, ordainpekoa ala doakoa izateari, banatzesistemari, orrialde-kopuruari eta beste hainbat konturi begiratuz gero. Dena den, Berria da egunkari orokortzat jo dezakegun bakarra, beste edozein hizkuntzatan argitaratutako egunkarien atal bertsuak dituelako. 2003an sortu zen, 16.500 aleko Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 230 botaldia293 zuen 2013an, ez da astelehenetan kaleratzen, kioskoetan saltzen da, baina ale-kopuru erdia harpidetza bidez banatzen zuen 2013an. Hernaniko Kronika 2000 urtekoa da. Astean bost egunez kaleratzen hasi zen, baina 2003tik aurrera sei egunez eta 2013an asteko zazpi egunetan argitaratzen zen. Doako herri-egunkari bakarra da. 2013an 4 orrialde zituen, eta botaldia 4.600 alekoa zen294. Azkenik Hitza egunkariak eskualdeetan banatzen dira, batez ere Gipuzkoan. Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza izan zen kaleratzen lehena, eta 2013an horrekin batera ziren eskualdeetako beste hiru egunkari295: Goierriko Hitza, Urola Kostako Hitza eta Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza. 2012ra arte, beste bi ere baziren multzo honetan: Oarso Bidasoko Hitza eta Irutxuloko Hitza, baina bi horiek 2013an egunerokoak izateari utzi zioten, eta diru-laguntzak esleitzeko orduan aldizkari inprimatuen multzoan kokatu zituzten296. Hitza egunkariek 8 orrialde kaleratzen zituzten 4 egunez 2013an, eta botaldiak 4.500 aletik 6.700 alera bitartekoak ziren.297 293 .- Datua 2013an Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren "Hedabideak" diru-laguntza ebazteko arazketa- tauletan jasotakoa da. 294 .- Hernaniko Kronikari buruzko datuak 2013an Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren "Hedabideak" diru-laguntza ebazteko arazketa-tauletatik jasotakoak dira. 295 .- Eskualdeetako Hitzak egunkari-multzoak gorabehera ugari izan ditu denboran zehar, batez ere 2010 urtetik aurrera. Ikerketa honek aztertu duen tartean (2005-2013) ondokoa izan da bilakaera: 2005etik 2010era, biak barne, Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza, Urola Kostako Hitza, Goierriko Hitza, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza, Irutxuloko Hitza, Oarsoaldeko Hitza eta Busturialdeko Hitza ziren. 2011n, Oarso Bidasoko Hitzak aurreko urteetako Oarsoaldeko Hitza ordezkatu zuen, eta Bizkaian zeuden Hitza biak batu eta bakar batean kaleratuko dira: Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza. 2012an ez da Busturialdeko Hitza izango (Lea-Artibai eta Mutrikukoa kaleratzen den arren) eta 2013an berriro berreskuratuko da Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza. Bestetik, 2013an, Oarso Bidasoko Hitza eta Irutxuloko Hitzaren kasuetan maiztasunak behera egiten duenez, egunkari izateari utziko diote, aldizkari bilakatuz. Jaurlaritzak gutxienez astean lau egunetan kaleratzea eskatzen du egunkari bezala kontsideratua izateko. 296 .- Ebazpena, 2013ko uztailaren 23koa; Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarena, Hedabideak deialdiari dagozkion 2013ko diru-laguntzen berri ematen duena (A, B1, B2 eta C multzoak). 2013ko abuztuaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua.(163. zk., 4-5 or.). 297 .- Datuak 2013an Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren "Hedabideak" diru-laguntza ebazteko arazketa-tauletan jasotakoak dira. Botaldiei dagokienez: Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza 4.500 ale, Urola Kostako Hitza 5.100 ale, Goierriko Hitza 5.800 ale eta Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza 6.700 ale. Ondoko taulak biltzen ditu arestian aipatutakoen datu nagusiak: 45. taula. Euskarazko eguneroko prentsa inprimatua, 2013. Hedabidea Botaldia Saldu Maiztasuna (astean) Orrialdekopurua Berria 16.500 13.500 6 42 Hernaniko Kronika 4.600 0 7 4 Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza 4.500 2.325 4 8 Goierriko Hitza 5.800 3.250 4 8 Urola Kostako Hitza 5.100 3.763 4 8 Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza 6.700 6.650 4 8 Oarso Bidasoko Hitza* 4.500 2.500 4 8 Irutxuloko Hitza* 4.100 1.612 4 8 Iturria: Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak "Hedabideak" diru-laguntza deialdia ebazteko erabilitako arazketa-taulak. Tesiaren egileak moldatua. *2012ra arte eguneroko prentsaren multzoan zeuden, 2013an maiztasuna txikitu eta aldizkari inprimatuen multzora pasa dira. Beraz, bi hauen datuak 2012koak dira. Euskara hutsezko eguneroko prentsa inprimatuaren multzoko hedabideen eskaintzak 2005, 2009 eta 2013 urteetan izan duen bilakaera jasotzen du ondoko taulak: 46. taula. Euskarazko eguneroko prentsa inprimatuaren eskaintza EAEn, 2005, 2009 eta 2013. Egitasmoa 2005 2009 2013 Berria Goierriko Hitza Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza Urola Kostako Hitza Irutxuloko Hitza X Oarsoaldeko Hitza Oarso Bidasoko Hitza298 X X X X Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza Busturialdeko Hitza Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza 298 .- Oarso Bidasoko Hitza inprimatuak 2011n jaso zuen lehen aldiz "Hedabideak" diru-laguntza mantxeta horrekin, ordura arte Oarsoaldeko Hitza zen. Horregatik gertatzen da egoera bitxi hau taulan jasotzen denean: 2005ean oraindik ez zuen funtzionatzen izen horrekin, 2009an ere ez eta 2013an bai, baina ez zegoen egunerokoen multzoan baizik eta aldizkari inprimatuenean. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 232 Taulan bildutako informazioari erreparatuta, esan daiteke egonkortasuna izan dela egunerokoek osatzen duten hedabide-multzoaren ezaugarri nagusia 2013 urtera arte. 2005 urtean 8 hedabide ziren multzo honetan, 2009an bat gehiago Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza bitan kaleratzen zelako eta 2013an 6 hedabide, Oarso Bidasoko Hitza eta Irutxuloko Hitza astekari bilakatu zirelako. Bestalde, egunerokoek Gipuzkoan dute zabalkunderik handiena. Hala ere, lurralde hartan 2005. urteko egunerokoen eskaintza 2013koa baino oparoagoa zen. Edozein kasutan, 2013an Berria egunkariaz gain, Gipuzkoako biztanleria osoaren %29,7k299 zuen aukera egunerokoen multzoan kokatutako beste inprimaturen bat irakurtzeko (Hitzak eta Hernaniko Kronika). 2012an, berriz, portzentaje hori %76,2ra iristen zen300. Bizkaian egoera berbera errepikatzen da 2005ean eta 2013an; Berria egunkariaz gain, Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko herritarrek izan dute euskara hutsezko beste eguneroko bat irakurtzeko aukera. Baieztapena portzentaje zehatzetara ekarrita301, 2013an Bizkaiko populazio osoaren %6,3k izan du aipatu aukera. Azkenik, Araban Berria izan da 2005-2013 bitartean euskara hutsezko eguneroko hedabide inprimatu bakarra. 2.- Euskara hutsezko aldizkari inprimatuak: bi azpi-multzo bereiz daitezke: a.- EAEn euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak zein aldizkari espezializatuak (pentsamendua, zientzia, musika, natura, haur eta gazteei zuzendutakoak…). Informazio orokorra ematen duen aldizkari bakarra izan da 2005-2013 epealdi osoan: Argia. 1919an sortutakoa da, 9.500 ale kaleratzen zituen astero 2013an, eta gehienak harpidetza bidez banatzen ziren. 299 .- Portzentaje hau Eustat, Euskal Estatistika Erakundeak eskaintzen dituen datu-bankuak erabiliz kalkulatu da. Horri esker jakin daiteke zenbat bizilagun dituen lurralde batek, eskualde batek, zein udalerri batek data zehatz batean. Hedabide inprimatu bakoitzaren zabalkunde-esparruko herriak zeintzuk diren jakinda erraza da kalkulua burutzea. Ikerketa honetarako kontsultak 2013ko urtarrilaren 1eko datarekin egin dira. 300 .- Kontuan hartu behar da 2012an egunerokoen multzoan Irutxuloko Hitza eta Oarso Bidasoko Hitza ere bazeudela eta bi hedabide horiek biztanleria handia duten herrietan zabaltzen zirela, besteak beste Donostia, Errenteria-Orereta eta Irun. Eustaten datuen arabera, hiru udalerri horien artean 2013ko urtarrilaren 1ean 280.394 biztanle zituzten (eta Gipuzkoa osoak 707.891 biztanle). 301 .- Eustaten datu-bankuen arabera, 2013ko urtarrilaren 1ean 1.150.792 bizilagun zituen Bizkaiak eta Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza guztira 72.553 bizilagun zituzten herrietara iristen zen. Ikerketa-lan honen epealdiko lehen urtean, 2005ean, ordea, beste bi ere baziren: Zabalik302 (2005eko abenduan desagertu zena) eta Aldaketa hamasei303 (2010ean desagertutakoa). Bestalde, aldizkari espezializatuei dagokienez, dozenaka daude. Dena den, lan honen objektu diren Hizkuntza Politikaren Sailburuordetzako diru-laguntzak jaso zituztenei bakarrik erreparatzen bazaie, esan beharra dago 2.005 urtean 20 izan zirela laguntza jaso zuten multzo honetako aldizkariak304 eta 23, aldiz, 2013an305. Aldizkari espezializatu gisa hartzen dira bi arrazoirengatik: batetik, jorratzen duten gaiagatik, adibidez, pentsamendua (Jakin esaterako), zientzia (Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkaria adibidez), musika (Entzun), erlijioa (Hemen), natura (Euskal Herriko Natura). Bestetik, espezializatutzat har daitezke helburu moduan duten publikoagatik, esaterako, haurrentzako Ipurbeltz edo gazteei zuzendutako Gaztezulo. Tirada, hedapen eta ezarpen txikikoak dira mota honetako aldizkari gehienak; izan ere, gutxik gainditzen zuten 2.000 aleko tirada 2013an. Euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen diren informazio orokorreko zein espezializatuko aldizkari asko eta asko harpidetza ordainduaren bidez iristen dira kontsumitzaileengana; kioskoak edo salmenta-puntuak toki zailak dira multzo honetako hedabide inprimatuentzat, bereziki gazteleraz ekoizten diren dozenaka 302 .- Gipuzkoako Diario Vasco egunkariak ostiralero kaleratzen zuen gehigarri bezala. 2005ean 7.600 ale inprimatzen zituzten eta horietatik 4.800 saldu egiten ziren. 303 .- Cambio 16 aldizkariaren euskarazko bertsioa. Baina edukien %50 berea zen, euskaraz propio sortutakoa. 2005ean 6.000 ale inprimatzen zituzten, eta horietatik 3.000 saldu. Gorka Landaburu kazetaria izan zen haren zuzendaria, eta aurkezpenean honela aurkeztu zuen aldizkariaren asmoa: "Euskararen normalizazioarekin eta hedapenarekin batera, Aldaketa hamasei agertoki libre eta independente izan nahi dugu, askotarikoa eta egiatia, iritzi eta planteamendu guztiak plazaratzeko gunea, beti ere errespetuz eta askatasunez adierazita" (https://sustatu.eus/1064415153). 304 .- Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (2005eko abenduak 1, 229. zk.) eta hiru multzotan banatu zituen jasotzaileak: lehenengoan, pentsamendua, zientzia, musika edota natura jorratzen zutenak zeuden (Uztaro, Karmel, Euskal Herriko Natura, BAT soziolinguistika aldizkaria, Aizu!, Bertsolari, Egan, Nabarra, Hemen, Jakin, Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkaria, Entzun, Aisia biziz eta Ostiela!); bigarrenean, haurrei zuzenduriko bi aldizkari (Mantangorri eta Ipurbeltz komiki aldizkaria) eta hirugarrenean, nerabe eta gazteei zuzenduriko beste lau (Gazteberri, Xirika, Matraka eta Gaztetxulo). 305 .- 2013an onuradun izan ziren aldizkari espezializatuetatik dozena bat 2005eko onuradunen zerrendan zeuden. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (2013ko abuztuak 28, 163. zk.). Kasu honetan onuradunak izan ziren: +/-18 Presta Ezazu zure Etorkizuna, Gazteberri, Euskal Herriko Natura, Bertsolari, Gaztezulo, Ekai center, Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkaria, Xabiroi komikia, Aizu!, Hemen Erlijio gogoetarako aldizkaria, Ekonomiaren KZ, Gazteon KZ, GAUR8 astekaria, Zazpi haizetara, Irria aldizkaria, Jakin, Argia, Karramarro, Egan, BAT soziolinguistika aldizkaria, Uztaro, Aldiri, Arkitektura eta abar eta Hazi Hezi etxerako heziketa aldizkaria. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 234 produktu espezializatuz inguratuta daudelako eta horrela izanda ikusgarritasunaren, presentziaren lehian galtzaile ateratzen direlako. Bestalde, ordaindutako harpidetza bidezkoak izateak urteko jardunerako gastu-aurrekontua elikatuko duten diru-sarrera jakin batzuek eskuratzea ahalbidetzen die multzo honetako inprimatuei. Bereziki, fidelizazio-maila sendoan oinarrituriko harpidetzak baldin badira. Egunerokoekin egin bezala, euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak zein aldizkari espezializatuak 2005, 2009 eta 2013an zuten presentziaren egoera bildu daiteke taula batean306 (taula hurrengo orrian dago aldizkari batzuk orrialde honetan eta gainontzekoak hurrengoan geratu ez daitezen). 306 .- Taulan argitalpenak logika honi jarraituz daude aurkeztuta: lehenbizi 2005-2013 epealdi osoan laguntzak jaso zituzten hamabi aldizkariak ordena alfabetikoz, eta ondoren ikertu den denbora-tartean izan ziren gainontzeko aldizkari guztiak ordena alfabetikoz zerrendatuta. 47. taula. Euskara hutsezko informazio orokorreko aldizkariak eta aldizkari espezializatuak, 2005, 2009 eta 2013. Egitasmoa 2005 2009 2013 Aizu! Elhuyar, zientzia eta teknologia aldizkaria Entzun, musika aldizkaria Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 236 Emaitza kuantitatibo orokorrari begiratuta, egonkortasuna da multzo honetako ezaugarria, EAEn 2005-2013 epealdian informazio orokorreko eta espezializatuko 23 aldizkari ziren euskara hutsez irakurgai. Hala ere, denbora-tarte horretan sarrerairteera ugari izan dira, 2005ean laguntza jaso zuten hamaika dagoeneko ez zeudelako mapan 2013an; baina horiei beste hamaikak hartu diete erreleboa. Horri esker eusten dio azken zenbakiak (23). b.- EAEn udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak. Tokikoak direla esan dezakegu, esparru anitza osatzen dute eta gertuko informazioa jorratzen eta zabaltzen dute. 1988tik (Arrasate Press) hona sortutakoak dira, eta euskara indartsu dagoen eremuetan, bereziki Gipuzkoan, gertatu da batez ere hedabide-mota honen hedapena. Sorreran herria izan zuten gehienek berezko esparru, baina denborarekin, udalerri mailakoak izatetik eskualdeetara hedatzeko urratsa egin dute zenbaitek307, eta horiek, zereginak bateratzearen ondorioz, egun 50.000-100.000 biztanle duten eskualdeetan daude txertatuta. Zalantzarik gabe, aniztasuna da multzo honetako hedabideen ezaugarri nagusia. Izan ere, askotarikoak dira hainbat kontutan: izaera308, formatuak, tiradak, maiztasunak (astekariak, hamabostekariak, hilabetekariak), antzinatasunak edota lantaldeen antolaketa eta egiturak. Baina denek jorratzen dute hurbileko informazioa hurbiletik, eta arrazoi horregatik jasotzen dute, hain zuzen, irakurleen balorazio positiboa, euskaraz ez dakien jendearen atxikimendua lortzerainokoa. Gehienak doan banatzen dira, eta finantziazioari dagokionez, hiru iturri nagusi dituzte: diru publikoa, publizitatea eta ekarpen partikularrak. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak era honetako 53 tokiko aldizkari ezberdinei esleitu die diru-laguntza 2005-2013 bitartean, 36 aldizkariri 2005ean eta 307 .- Sinergiak bilatzeko helburuarekin egin zen eskualde mailako antolaketaren aldeko apustua. Horretan aitzindari izan ziren Ttipi-Ttapa (Bortziriak-Baztan-Malerreka), Goienkaria (Debagoiena), Anboto (Durangaldea) edota Guaixe (Sakana), eta ondoren beste batzuk ere bide bera jorratu zuten, adibidez, Aikor (Txorierri) eta Begitu (Arratia). 308 .- Asko eta asko euskara edo kultur elkarte baten babesean sortutakoak dira. Baina horrez gain, badaude fundazio izaera dutenak, komunikazio-enpresak sortutakoak, eta sozietate edo kooperatiba izaera duten enpresak kaleratutakoak. beste horrenbesteri 2013an. Horietatik 21 aldizkari deialdi bietan309 izan ziren onuradun. Multzo honetako hedabideen artean, Goiena Komunikazio Taldeari loturiko Goiena nabarmendu behar da, dituen botaldi datuengatik310, irakurle kopuruagatik311 eta euskarazko kazetaritzan erreferente bilakatu den talde multimedia batean integratuta dagoelako. Goienarekin batera, eta botaldiei erreparatuz, Gipuzkoako Hitza, Bizkaiko Hitza, Anboto, Ezkerraldeko KZ, …eta kitto!, Txintxarri, Aikor, Ttipittapa, Goiberri eta Begitu dira sendoenak312 . Hedabide-multzo honen zabalkunde-eremua kontuan hartuta, eguneroko prentsarekin gertatutakoa errepikatzen da; hau da, Gipuzkoa litzateke, alde handiarekin gainera, tokiko inprimatuen eskaintzarik handiena duen lurraldea, eta Araba txikiena duena. Datua, berriro ere, bat dator lurralde bakoitzak duen egoera soziolinguistikoarekin, zenbat eta euskaldun gehiago izan, orduan eta tokiko gehiago. Kasu honetan, taula erabili beharrean, EAEko maparen gainean kokatuz erakutsiko da 2005, 2009 eta 2013 urteetako egoera. 309 .- Ebazpenen kontsulta egiteko: 2005ekoa EHAA 229. zk. (2005eko abenduak 1) eta 2013koa EHAA 163. zk. (2013ko abuztuak 28). 310 .- Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak ebazpena egiteko lantzen dituen arazketa-taulen arabera, 2013an Goiena paperak 20.150 aleko botaldia zuen eta Asteleheneko Goiena paperak 4.250 alekoa. 311 .- CIES enpresak neurtzen ditu bere irakurleak. 2013ko datu metatuen arabera, Goienak 35.000 irakurle zituen; horietatik 32.000 Debagoiena eskualdean, eta gainontzeko 3.000 beste hiru eskualdetan banatzen ziren: Deba Barrena, Goierri eta Urola Kosta. 312 .- Aipatutako denak 6.000 aletik gorako botaldiak zituzten 2013an. Ikerketaren lehen urtean, aldiz, 2005ean, 6.000 aletik gorako tiradak zituzten: El social Basauriko aldizkaria, Anboto, … eta kitto!, Txintxarri, Txaparro, Goierritarra, Arrasate Press eta Berrigara. Zerrenda bietan agertzen ez direnen egoera erraz azaldu daiteke: batzuk 2005ean ez zeuden oraindik, geroago sortutakoak dira; besteak (2005eko zerrendan daudenak eta 2013koan ageri ez direnak) bidean gelditu ziren; hots, arrazoi ezberdinak direla medio, ez ziren 2013ra heldu. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako dirubaliabideen azterketa. 238 2. irudia. Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza jaso duten udalerri edo eskualde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak EAEko mapan, 2005. 3. irudia. Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza jaso duten udalerri edo eskualde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak EAEko mapan, 2009. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako dirubaliabideen azterketa. 240 4. irudia. Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza jaso duten udalerri edo eskualde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak EAEko mapan, 2013. Ezkerraldeko KZ Irutxuloko Hitza Aretxagazeta Maxixatzen Txaparro Txintxarri Uztarria Zuhatza berriketan Iturria: tesiaren egileak prestatua. Arestian, elkarren segidan aurkeztu diren 2005, 2009 eta 2013ko mapetan oinarrituta, zenbait baieztapen egin daiteke, betiere ikertzen ari den denbora-tartean Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzen onuradun izan diren inprimatuei egokituta: ⦁ EAEko udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkarien kopuruak behera egin du 2005etik 2013ra bitartean, 35 izatetik 33 izatera igaro da. Bizkaiak 9 zituen 2005ean eta 10 2013an; Arabak bakarra, baina ez argitalpen bera urte batean eta bestean, eta Gipuzkoa 25 izatetik 22 izatera igaro da. ⦁ Arestiko 2013ko mapan ez dira ageri, baina aurreko zenbaketan kontabilizatuta daude, 2011tik aurrera "Hedabideak" diru-laguntzaren onuradun izango diren Arabako Hitza, Bizkaiko Hitza eta Gipuzkoako Hitza. Bakoitza izena ematen dion lurralde osoan zabalduko da, ez dira doakoak, Berria egunkariarekin batera argitaratzen dira. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 242 ⦁ Araban, aztertutako denboran tokiko bakarra izan da, 2005-2009 bitartean GEU Gasteiz eta 2011tik 2013ra Berria egunkariarekin batera lurralde osora zabaldu den Arabako Hitza. ⦁ Bizkaian, tokikoen eskaintza Durangaldean, Arratian, Uribe-Kostan eta Txorierrin biltzen da. Busturialdean eta Lea-Artibain, %70etik gorako euskaldunen portzentajeak dituzten bi eskualdeetan313, Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzaren bidez jasotzen dute informazio orokorra. Mungian eta inguruetan dituen herrietan, berriz, euskaldunen portzentajea handia den arren, ez da tokikorik garatu. Beste horrenbeste gertatu da Enkarterrietan, baina hemen egoera soziolinguistikoa ezberdina da, euskaldunen portzentajea bostena inguru delako314. Bilbon Berton eta Prest! aldizkariak izan dira epealdi osoan, lehena batez ere Mahatserrian315 zabaltzen da eta bigarrena Deustualdean. Azkenik, bi herritan tokian tokiko aldizkari bat baino gehiago banatzen da, Mallabian Anboto eta Drogetenitturri, eta Erandion egoera bera gertatu zen UK eta Aikor aldizkariekin316. Bizkaian izandako gorabeheren laburpen moduan esan daiteke ikertu den denbora-tartean "Hedabideak" laguntza-deialdiaren onuradun izan ziren El Social Basauriko aldizkaria317 eta Bermeoko Akatz galdu dituela. Baina beste hiru irabazi ditu: lurralde osoan zabaltzen den Bizkaiko Hitza, Gernikako Bagabiz eta euskaldun portzentaje apalak dituzten herrietan318 sortu eta garatu den Ezkerraldeko KZ. ⦁ Gipuzkoan, mapak agerian uzten du udalerri, eskualde edo lurralde jakinetako informazio orokorreko aldizkarien zabalkundea bat datorrela euskarak bertan duen 313 .- V. Mapa Soziolinguistikoaren arabera, 2011n, Lea-Artibai eskualdean %81,2 zen euskalduna eta Busturialdean %72. 314 .- V. Mapa Soziolinguistikoaren arabera, 2011n, Enkarterrietan euskaldunen portzentajea %21,5ekoa zen. 315 .- Horrela deitzen zaio bilboko hamai auzo biltzen dituen inguruari: Arabella, Begoña, Bolueta, Castaños, Loruri, Matiko, Otxarkoaga, Santutxu, Solokoetxe, Txurdinaga, Uribarri eta Zurbaran. Izen hori iraganean izandako izaeratik datorkio; antza denez, mahasti asko zeuden eta txakoli ugari egiren zen bertan. 316 .- Aipatu egoeran dauden herrietan bi kolorerekin marraztu dira mapetan. 317 .- Aldizkari honek jarraipena izan zuen Berbaz izeneko argitalpenarekin 2011 eta 2012 urteetan. Bi urte horietan Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso zuen. 318 .- Barakaldo, Sestao, Portugalete, Trapagaran eta Santurtzi. 2011ko datuen arabera, euskaldunen portzentajeak %17 eta %20 artean zeuden. bizindarrarekin319. Tokikoek ia lurralde osoa estaltzen dute; 2013ko mapan, esaterako, 5 udalerri baino ez daude kolorez jantzi gabe: Aizarnazabal, Zarautz, Azkoitia, Astigarraga eta Hernani. Dena den, horietan ere ez zeuden tokiko informaziorik gabe. Izan ere, 2005etik aurrera Gipuzkoan informazio orokorra lantzen duen eskaintza bikoitza eta 2010etik aurrera eskaintza hirukoitza izan dute udalerri askotan: batetik, udalerri edo eskualde askotan kaleratzen diren tokikoak; bestetik, egunerokoen multzoan dauden Goierriko Hitza, Hernaniko Kronika, Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza, Urola Kostako Hitza, Irutxuloko Hitza eta Oarso Bidasoko Hitza, eta hirugarrenik, Berria egunkariarekin batera argitaratutako Gipuzkoako Hitza. Gipuzkoan udalerri edo eskualde jakinetako 25 tokiko aldizkari ziren "Hedabideak" deialdiaren onuradunak 2005ean eta 2013 urtean 22 aldizkari. Zenbakitan behera egiten duen arren, kualitatiboki hobera egiten du, zabalkundean irabazten du. Egoera erraz azaldu daiteke ikertu den denbora-tarteko gorabeherei erreparatuta. "Irabazien" aldean daude 2009tik diru-laguntza jasoko duen Debako Zuhatza berriketan aldizkaria320, eta 2013an eguneroko hedabide inprimatuen multzoa utzi eta aldizkakoenean kokatuko diren Irutxuloko Hitza eta Oarso Bidasoko Hitza321. Bestalde, 2005etik 2013ra desagertu egingo dira Arrasate Press (Arrasate), Aretxagazeta (Aretxabaleta), Berrigara (Bergara), Otamotz (Urretxu eta Zumarraga), Goierritarra (Urretxu eta Zumarraga kenduta Goierriko gainontzeko herrietan zabaltzen zen aldizkaria), Oarsoaldean On (Errenteria) eta Txaparro (Zarautz). Baina horietako askok, lekua utziko diote beste proiektu berritu batzuei; hala, 2011n, Otamotz eta Goierritarra desagertu eta aurrerantzean Goierri eskualdean zabalduko den Goiberri izango da322, eta Arrasate Press, Aretxagazeta eta Berrigara aldizkarien kasuan, 2005a izango dute azken urtea; 319 .- V. Mapa Soziolinguistikoaren arabera, 2011n, honakoak ziren euskaldunen portzentajeak Gipuzkoako eskualdeetan: Bidasoa-Beherea %40,3, Debabarrena %58,1, Debagoiena %62,8, Donostialdea %43,4, Goierri %59,4, Tolosaldea %70,6 eta Urola-Kosta %76. 320 .- Aldizkaria 1998an sortu zen, baina 2009. urtean jaso zuen lehen aldiz Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza. 321 .- 2013 urteari dagokion mapan Irun herria bi kolorez dago marraztuta, batetik Irunero aldizkariari dagokion gorrixka eta Oarso Bidasoko Hitzari dagokion gris argia. 322 .- Horregatik ageri da 2013ko mapan aurretik bi inprimatu ezberdin zirenen koloreen nahasketarekin margotuta. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 244 izan ere, ordurako haien lekukoa hartuta zuen beste hedabide batek, Goienkariak323. Gertatutakoak TOKIKOMetik eta sektoretik bertatik sinergiak eta eskualdeko formulak bultzatzearen alde egindako apustuari erantzuten dio. Horren erakusgarri argiak dira Goiena Debagoiena eskualdean, Goiberri Goierrin eta Galtzaundi Tolosaldean. Bestelakoa da Urola-Kosta eskualdeak 2005-2013 epealdian erakutsi duen patroia; kolore anitz ageri dira bertan, ia herri bakoitzak izan duelako bere tokiko argitalpena324. ⦁ Maparen irakurketarekin bukatzeko esan bertan ez daudela 2005-2013 bitartean "Hedabideak" diru-laguntzak jaso dituzten Ttipi-ttapa, Guaixe, Mailope, Pulunpe eta Herria aldizkariak. Lehen laurak Nafarroan zabaltzen direlako eta azkena Iparraldean. Nafarroako tokiko aldizkariek 2007an izan zuten lehen aldiz Eusko Jaurlaritzaren laguntza eskatzeko aukera eta lau horiek Bortzirietan, Sakanan, Aralarko Iparraldean eta Ultzamaldean zabaltzen dira. Horiez gain, 2011tik aurrera Berria egunkariak kaleratzen duen Nafarroako Hitza dute. Herriaren kasuan 2006an jaso zuen azken aldiz diru-laguntza "Hedabideak" deialditik. Izan ere, 2007tik aurrera Herriari beste formula baten bidez iristen zaio laguntza: Eusko Jaurlaritzak eta Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) sinatutako hitzarmenen aurreikusten den diru-partidatik. Behin diru-laguntzak jaso dituzten euskara hutsezko inprimatuen 2005-2013 bitarteko argazkia osatuta, hurrengo urratsean, horiek irakurleen aldetik izan duten kontsumo-erantzuna aztertuko da. 323 .- Lan honen beste zenbait tokitan gogoratu bezala, Goienkariak 2000 urtean egin zituen lehen urratsak. Proiektu berriarekin bat egin zuten ordura arte Debagoienan zabaltzen ziren ondoko aldizkariek: Arrasate Press (Arrasate), Berrigara (Bergara), Goibekokale (Elgeta), Aretxagazeta (Aretxabaleta), Kontuola (Antzuola) eta Ze barri? (Eskoriatza eta Leintz Gatzaga). Baina 2005ean oraindik aldi berean kaleratzen ziren Goienkaria papera, Asteleheneko Goienkaria, Arrasate Press, Aretxagazeta eta Berrigara. Arrazoi horregatik, 2005eko mapan horiek bat egiten duten lekuetan bi kolore daude nahastuta (Goienkaria+Arrasate Press, Goienkaria+Aretxagazeta eta Goienkaria+Berrigara). 324 .- 2005 eta 2009 urteetan zazpi tokiko aldizkari zabaltzen ziren Urola-Kostako zortzi herritan: Baleike Zumaian, Artzape Getarian, Txaparro Zarautzen, Maxixatzen Azkoitian, Uztarria Azpeitian, Danbolin Zestoan eta Karkara Aia eta Orion. Ikerketak aztertu duen azken urtean, 2013an berriz, 5 aldizkari 6 herritan. Izan ere, Txaparro eta Maxixatzen desagertu egin ziren 2010ean. Maxixatzen urte batzuetara kaleratuko dute berriro. 2.2.3.4.2. IRAKURLE-DATUAK 2005-2013 BITARTEAN Zaila da euskara hutsezko hedabide inprimatuen irakurlegoari buruzko datu zehatzak ematea. Izan ere, Berria egunkaria, Argia aldizkaria, Goiena komunikaziotaldeko hedabideak, eskualdeetako Hitzak, Bortzirietako Ttipi-ttapa, Sakanako Guaixe, eta 2009 urtetik aurrera GAUR8 eta Zazpi Haizetara aldizkariak kenduta325, gainontzeko paperezko hedabideek ez dute bakoitzak dituen irakurleak denboran zehar modu sistematiko, zehatz eta publikoan neurtzeko tresnarik erabiltzen. Hala ere, eskuragarri diren datuak aurkeztu eta aztertuko dira ondoko lerroetan. Abiatzeko, CIES enpresaren datuez baliatuko gara326. 48. taula. Euskara hutsezko egunkari eta aldizkarien irakurleen bilakaera, 2005-2013. Irakurleak (x 000) HEDABIDEA 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 Berria327 55 53 64 61 57 53 53 56 55 Hitza328 71 77 79 88 86 87 92 89 80 Goienkaria/Goiena329 42 44 50 45 41 34 33 32 35 Argia330 - 51* - 47 51 50 Ttipi-ttapa 17 28 26 26 24 23 29 26 26 Guaixe331 17 15 14 12 15 18 - GAUR8 - 50 50 46 40 35 Zazpi Haizetara - 67 69 63 61 51 Iturria: CIES. Urteroko datu metatuak. *Argia astekariari dagokion datu hau CIESen Euskarazko hedabideen ikus-entzuleei buruzko azterketa izeneko lanetik (2007) jasota dago. 325 .- Aipatutako hedabideen kasuan, CIES enpresak jasotzen ditu irakurleen datuak, urtean zehar egiten dituen bi neurketetan. GAUR8 eta Zazpi Haizetara aldizkarien kasuan, 2009an hasi ziren neurketak egiten eta CIESek eskaintzen dituen bi neurketetatik bakarra egiten dute, lehena. 326 .- CIESen datuak enpresak Iruñean duen bulegoan bertan jaso zituen tesiaren egileak hara 2014ko ekainaren 27an egin zuen bisitaldian. 327 .- EAEko hiru lurraldeetan dituzten irakurle-datuak dira. 328 .- Eskualdetako Hitza guztien irakurle-datuak gehituta. 329 .- 2010ean Goiena Komunikazio taldeak erabaki zuen izen bera ematea bere hedabide guztiei: Goiena. 330 .- EAEko hiru lurraldeetan dituzten datuak dira, eta Argiaren, kasuan 2011tik daude neurketaren emaitzak. 331 .- 2011- 2013 bitartean ez zuten CIESen neurketa egin. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 246 Datuak ikusita, esan daiteke denek izan dutela 2013koa baino irakurle-kopuru handiagoa 2005-2013 bitarteko beste uneren batean. Ezaugarri komun horretatik abiatuta hiru joera bereiz daitezke: 1.- Berria egunkariak hasierako maila berari eusten dio; 2.- Hitza, Argia, Ttipi-ttapa eta Guaixek (azken honen 2011-2013 bitarteko irakurledaturik ez badago ere), 2005ean zuten kopurua hobetu dute eta azkenik, 3.- Goiena, GAUR8 eta Zazpi Haizetara hedabideak 2005ean zituzten irakurlekopuruen azpitik zeuden 2013an. Gainontzeko euskara hutsezko idatzizkoetan, askotan estimazio edo pertzepzio hutsetan oinarrituta eman izan dira datuak, irakurle potentzialen artetik zenbatenganako irismen-maila duten kalkulatzeko adibidez. Horren ondorioz, noizbehinka irakurleen kopuruak ezagutzeko eskainitako zifrak, iturriaren arabera, zeharo ezberdinak izan dira. Hainbat urtetan, euskarazko tokiko hedabideen irakurleak kalkulatzeko orduan, ale bakoitzeko 4tik gora irakurle ematen zitzaizkien, baina Aztiker Ikergunea enpresak332 burututako azterketek erakutsi dute tokiko prentsaren kasuan, estimazio haiek ez zirela baliagarriak, eta ale bakoitzeko irakurleak 1,6-1,8 inguruan kokatu beharko liratekeela batezbeste. Edozein kasutan, denboran zehar tokikoen irakurle kopuruaren kalkulua egiterakoan izan den jaitsiera, Alazne Aiestaran irakaslearen ustez, demografiari eta hizkuntza-gaitasunari lotutako arrazoien bidez azaldu daiteke, "Alde batetik, gizartean izan den demografia-aldaketa, lehen etxebizitza bakoitzean jende gehiago bizi baitzen. Beste alde batetik, etxe askotan bizilagun guztiak ez direla euskaldunak, beraz, ez dute aldizkaria irakurtzeko gaitasunik"(Aiestaran, 2010: 43 ). 332 .- Aztiker Ikergunea enpresa 2001ean sortu zen, Euskal Herriak gizarte-ikerketaren arloan dituen ezagutza-beharrei erantzuteko helburuarekin. Kausak kausa, CIES eta Aztiker enpresen eskutik datozkigunez gain, apenas333 dago beste irakurle-datu zehatzik esku artean dugun lan honek aztergai duen 2005- 2013 bitarterako. Egoera ezin zaio datu horiek ezagutzeko interes faltari egotzi. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzatik eta sektoretik bertatik, aspalditik, eta behin eta berriro, aldarrikatu dute funtsezkoa dela euskarazko hedabideen kontsumoaren eta kontsumitzaileen argazki kuantitatiboa eta kualitatiboa ahalik eta osatuena eta zehatzena izatea. Nahia eta beharra gauzatzeko ahaleginak ere egin dira denboran zehar334 baina euskarazkoen sektore osoa aintzat hartuta burutu diren azterlan gehienak 2005etik aurrerakoak dira. Horren erakusle Eusko Jaurlaritzak sustatuta egin diren ondokoak: Euskarazko Hedabideak izeneko azterketa (Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, 2006). Euskarazko hedabideen ikus-entzuleei buruzko azterketa (Eusko Jaurlaritzarentzat CIES enpresak egindakoa, 2007). Euskarazko komunikabideen polikontsumoari buruzko azterlana (Eusko Jaurlaritzarentzat CIES enpresak egindakoa, 2007). Euskarazko komunikabideak erabiltzeko eragingarriak eta eragozpenak ( Eusko Jaurlaritzarentzat Ikerfel enpresak egindakoa, 2007). - Euskal Hedabideak EAEn (Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, 2008). Lan horien edukiak eta Aztiker enpresak 2008 eta 2009an tokian tokiko bost aldizkarirekin335 egindako azterketen emaitzak hartuko dira oinarritzat euskarazko idatzizko hedabideen kontsumoari buruzko atala landu eta osatzeko. Horrekin batera, CIESek eta EGMk aldiro burutzen dituzten neurketak ere kontuan hartuko dira. 333 .- Noaua!, Aiurri (hamaboskariak eta astekariak), Txintxarri aldizkariek eta Hernaniko Kronika egunkariak azterlana enkargatu zioten 2006 urtean Ikerlan enpresari. 334 .- Honetan ere, beste arlo askotan bezalaxe Arrasate Press izan zen aitzindaria. 1989 urtean egin zuen argitalpenaren ezarpena eta zabalkundeari buruzko ikerketa-lana. Hari beste hainbatek jarraitu zioten ondorengo urteetan; adibidez Ttipi-ttapak 1992an egin zuen, …eta kitto!k 1993an. Gero Siadeco enpresak 1996an Aiurri, Irutxulo, eta Galtzaundi aldizkarien irakurleei buruzko inkesta egin zuen. Euskal Herriko Unibertsitatetik, Jotxo Larrañagak, Miren Gabantxok eta Asier Arangurenek Sei herri aldizkari izenburuko lana argitaratu zuten 1997an; bertan Arrasate Press, Goierritarra, Akatz, Irutxulo, Ttipi-ttapa eta Elgoibarren aldizkariak eta horien irakurleen perfilak aztertu zituzten. 335 .- Eibarko …eta kitto!, Txorierriko Aikor, Elgoibarko Barren, Idiazabalgo Aldaize eta Orio eta Aiako Karkara. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 248 CIESek Eusko Jaurlartizaren enkarguz 2007an egindako azterketaren336 arabera EAEn, 14 urtetik gorako 780.000 euskaldun edo ia euskaldun zeuden, eta horietatik 123.000k kontsumitzen zuten eguneroko prentsa337. Datuak agerian uzten du kontsumoa ez dela iristen euskaldunen %16ra. Irismena txikia da beraz, eta txikitasun hori bi mailatan nabarmentzen da: ⦁ kontsumitzaile potentzialei begiratuta: 780.000 milatik 123.000 irakurle. ⦁ EAEko biztanleria osoaren kontsumo-datuekin alderatuta: garai berean, EAEko biztanleria osoaren %50,2k irakurtzen zuen egunero prentsa. Bitartean, euskarazkoa kontsumitzen dutenen portzentajea %15,8koa da. Joera bera errepikatzen da irrati, telebista eta Internetekin ere. 49. taula. Euskarazko hedabideen kontsumitzaile-kopurua, 2007 (kopuru absolutuak eta ehuneko bertikalak). Hedabide-mota Euskarazkoen kontsumitzaile kopurua Ehunekoa Argitalpenak338 284.000 36,4 Irratia 173.000 22.2 Telebista 169.000 21,7 Eguneroko prentsa 123.000 15,8 Interneta 23.000 2,9 Irismena guztira 450.000 57,7 Guztira 780.000 Iturria: Euskarazko hedabideen ikus-entzuleei buruzko azterketa.Eusko Jaurlaritza.CIES. Euskarazko eguneroko prentsak EAEko hiru lurraldeetan duen irismenari erreparatuta, berriz, 2007an Gipuzkoan zuen harrerarik onena, bertan bizi ziren euskaldunen %20,7rengana iristen zelako. Bizkaian irismena %12,2koa zen eta Araban bizi ziren euskaldunen %3,2rengana iristen zen. 336 .- Euskarazko hedabideen ikus-entzuleei buruzko azterketa izenburukoa Jaurlaritzako Kultura Sailak eskatutako lana da. 4.121 elkarrizketa egin zituzten EAEko 14 urtetik gorako bizilagunekin. Elkarrizketatuek euskara ongi edo oso ongi ulertu eta behintzat zerbait hitz egin behar zuten. 337 .- Berria eta eskualdeetako Hitzak aztertu ziren. 338 .- Egunerokoak ez diren gainontzeko argitalpenak daude kategoria honetan: informazio orokorreko edo espezializatuko aldizkariak eta tokian tokikoak. 50. taula. Euskarazko eguneroko prentsaren kontsumitzaile-kopurua eta irismena lurraldearen arabera, 2007 (kopuru absolutuak eta ehuneko bertikalak). Herrialdea Kopuru absolutua Irismena (%) Araba 4.000 5,8 Gipuzkoa 78.000 20,7 Bizkaia 41.000 12,2 Guztira 123.000 15,8 Iturria: Euskarazko hedabideen ikus-entzuleei buruzko azterketa.Eusko Jaurlaritza.CIES. Urrats bat gehiago egin eta udalerrien tamainaren araberako kontsumoa aztertuz gero, agerikoa da euskal hedabideek oro har, eta euskarazko eguneroko prentsak, 10.000-50.000 biztanle arteko udalerrietan zuela jarraitzaile gehien 2007an; tamaina horretako udalerrietan bizi zelako euskaraz irakurtzeko gai zen jende gehien. Baina irismena kontuan hartuz ezin da esan gauza bera, biztanleen kopurua handitu ahala irismenak behera egiten duelako, zenbat eta biztanle gehiago orduan eta euskaldun gutxiagorengana heltzen dira euskarazkoak. 51. taula. Euskal hedabideen eta euskarazko eguneroko prentsaren kontsumitzaileak udalerrien biztanle-kopuruaren arabera, 2007 (kopuru absolutuak eta ehuneko bertikalak). Biztanle kopurua Euskal hedabideen kontsumitzaileak Irismena(%) Euskarazko eguneroko prentsaren kontsumitzaileak Irismena(%) 5.000> 127.000 68,6 26.000 20,6 5.000-10.000 94.000 66,1 25.000 26,1 10.000-50.000 307.000 62,0 46.000 15 50.000< 57.000 51,4 4.000 6,9 Hiriburua 195.000 41,5 22.000 11,3 Guztira 780.000 57,7 123.000 15,8 Iturria: Euskarazko hedabideen ikus-entzuleei buruzko azterketa. Eusko Jaurlaritza. CIES. Bestelakoa da, desberdina zenbakitan, argitalpenen emaitza. Hortxe daude kokatuta egunerokoak ez diren gainontzekoak339: informazio orokorrekoak, espezializatuak eta tokian tokikoak. Hasteko, esan behar da 2007an multzo honen irismenak egunerokoek lortutakoa bikoizten zuela aise eta lurraldeei begiratuta Gipuzkoan ia %50era iristen zen. Erraza ulertzeko, kontuan hartzen bada lurralde 339 .- Eusko Jaurlaritzak sustatuta CIESek 2007an burutu zuen lanean 76 euskarazko argitalpen aztertu zituzten. Horietatik multzorik zabalena (49) tokian tokiko hedabideak ziren (3 Araban zabaldutakoak, 14 Bizkaian eta 32 Gipuzkoan). Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 250 horretan banatzen zirela (eta direla) euskarazko argitalpen gehien eta bertan zeudela (eta daudela) elebidun kopururik altuenak. 52. taula. Euskarazko argitalpenen kontsumitzaile-kopurua eta irismena lurraldearen arabera, 2007 (kopuru absolutuak eta ehuneko bertikalak). Lurraldea Kopuru absolutua Irismena(%) Araba 14.000 21,8 Gipuzkoa 183.000 48,9 Bizkaia 87.000 25,4 Guztira 284.000 36,4 Iturria: Euskarazko hedabideen ikus-entzuleei buruzko azterketa. Eusko Jaurlaritza.CIES. Udalerrien tamainari erreparatuta, 10.000-50.000 biztanle arteko udalerrietan zituzten irakurle gehien eta irismen altuena argitalpenak 2007an. Egunerokoek zutenarekin alderatuta, kasu guztietan, nabarmen handiagoak dira irismenak (5.00010.000 biztanle arteko udalerrietan izan ezik). 53. taula. Euskal hedabideen eta euskarazko argitalpenen kontsumitzaileak udalerrien biztanle-kopuruaren arabera, 2007 (kopuru absolutuak eta ehuneko bertikalak). Biztanle kopurua Euskal hedabideen kontsumitzaileak Irismena(%) Euskarazko eguneroko prentsaren kontsumitzaileak Irismena(%) 5.000> 127.000 68,6 52.000 41 5.000-10.000 94.000 66,1 33.000 35,3 10.000-50.000 307.000 62,0 133.000 43 50.000< 57.000 51,4 17.000 29,7 Hiriburua 195.000 41,5 49.000 25,3 Guztira 780.000 57,7 284.000 36,4 Iturria: Euskarazko hedabideen ikus-entzuleei buruzko azterketa. Eusko Jaurlaritza. CIES. Ikusitakoak ikusita, eta oso presente izanda aipatutako datu guztiak 2007an jaso eta landutakoak direla, ondoriozta daiteke euskal hedabideek oro har, eta eguneroko prentsak bereziki, kontsumitzaile-kopuru txikia dutela. Beste era batera esanda, merkatu potentzialaren zati txiki bat baino ez dutela bereganatzen. Eta are txikiagoa da gaztelaniazkoen eskaintza zabal eta indartsuarekin alderatzen bada. Ikerketaren egileek, Xabier Aierdik, Alfredo Retortillok eta Harkaitz Zubirik eskariari eta eskaintzari lotutako arrazoiekin azaldu zuten egoera. Egileek diotenez, eskariaren arazoek euskararen hizkuntza-komunitatea txikia eta ahula izatearekin dute zerikusia, hau da, euskaraz irakurtzeko gai den kontsumitzaile-kopurua txikia da tamainaz eta horrez gain baieztatu zuten euskarazko hedabideak ez direla iristen kontsumitzaile potentzial guztiengana, irismen txikia dutela (Zubiri, Retortillo eta Aierdi, 2008). Bestalde, egileen arabera, paperezkoek eta euskal hedabideek oro har, eskaintza-arazoak ere badituzte. "Hots, eskaria egon arren, hedabide baten eskaintza eskasa denean eta ondorioz bere publiko potentzialarengana iristen ez denean"(Zubiri, Retortillo eta Aierdi, 2008: 89). Hiru autoreek euskararen hizkuntza-erkidegoa zirkulu zentrokidez osatutako fenomeno bezala aztertu daitekeela diote, eta euskal hedabidek nagusiki nukleora iristen direla gaineratzen dute. "Nukleoa hizkuntza erkidegoaren gune dinamikoena litzateke, euskararekiko atxikimendu handiena luketenak (atxikimendu praktikoa, ez sentimentala). Nukleoa ezinbestekoa da erkidegoaren sendotasunerako, beronen bizindarrak eta dinamikotasunak nabarmen baldintzatzen dute erkidegoaren bizitasuna" (Zubiri, Retortillo eta Aierdi, 2008: 94). Baina euskal hedabideen eragina txikitu egiten da nukleotik urrundu ahala, ez dute nukleotik periferiara zabaltzea lortzen, eta hori galga bilakatzen da bizirauteko derrigorrez zabaldu behar duen hizkuntza batentzat. "Euskararen hizkuntza erkidegoak nukleo sendoa eta ahal bezain zabala behar du eta, halaber, zirkulu konzentrikoetara hedatzeko gaitasuna behar du" (Zubiri, Retortillo eta Aierdi, 2008: 94). Paragrafoan seinalatutako gaitasuna eskuratu ahal izateko, euskarak nukleotik periferiarantz hedatzeko, lagungarri izan daitezke euskarazko hedabideak; baina funtzio hori betetzeko ezinbestekoa litzateke euskarazko hedabideek ere jauzi hori egitea; hots, nukleotik kanporantz dauden zirkuluetara iristea. Orain arte azaldutakoaren arabera ordea ez dute halakorik lortzen. Horren zergatia aritu eta ulertzeko garrantzitsua da euskarazko hedabideen kontsumo-datuetan eragiten duten faktoreei erreparatzea. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 252 Euskarazko hedabideen kontsumoa oro har, loturik dago irakurlearen adinarekin, hizkuntza-gaitasunarekin, kontsumitzailea bizi den lurraldearekin eta udalerriaren tamainarekin batez ere. Era honetan, ikerketak bat datoz euskarazko hedabide inprimatuen kontsumitzaileen ezaugarri nagusiak emateko orduan: adinari dagokionez, kontsumoa ertaina eta handia da 35 urtetik 65 urte bitartekoengan, gipuzkoarrak dira nagusiki, 10.000 biztanletik beherako udalerrietan eta batez ere hirugarren gune soziolinguistikoan340 bizi dira. Gaia jorratu duten lanek erakutsi dute harreman zuzena dagoela udalerriaren tamaina eta hedabideen irismenaren artean; hau da, irismenik edo sarbiderik handiena 10.000 biztanletik beherako udalerrietan dute euskara hutsezko paperezkoek, eta biztanleen kopuruak gora egin ahala irismenak behera egiten du. Sarbideari dagozkion datuei dagokienez, bada nabarmentzeko beste kontu bat: tokiko aldizkarien kasuan, atxikimendu eta onarpen maila handia dute euskaraz ez dakien jendearen artean ere341; hortaz, tokiko hedabideena, euskaraz irakurtzeko gaitasuna ez dutenengana iristeko eredu eragingarri eta egokia dela egiaztatzen da. Arestian aipaturikoarekin batera, kontsumitzaileen ikasketa-mailari erreparatzen bazaio, eguneroko prentsaren eta informazio orokorreko aldizkari zein aldizkari espezializatuen kasuan, kontsumorik handiena unibertsitate-ikasketak dituztenen artean gertatzen da, ez ordea tokiko hedabideen kasuan. Hedabide bat edo bestea aukeratzeko orduan, bi dira eragozpen moduan jokatu dezaketen faktoreak: batetik, ohitura eta bestetik, erraztasuna. Egunkarien zein aldizkarien kasuan, lehen hizkuntza euskara dutenek askoz gehiago kontsumitzen dituzte euskal hedabideak. Horrela ulertu eta azaldu daiteke, hedabideen kopuruari 340 .- Elebidunak %50 eta %80 artean. 341 .- Aztiker Ikergunea enpresak 2008an eta 2009an Aikor!, …eta kitto!, Karkara, Aldaize eta Barren aldizkariekin eginiko azterlanetan galdetegiak erabili zituzten iritziak jasotzeko. Horietako asko gazteleraz erantzunda jaso zituzten bueltan. Euskaraz idazteko gai ez izan arren, aldizkariarenganako atxikimendua erakusten zuten jendearenak ziren. begiratuta zein kontsumitzaileen datuei begiratuta, euskarazko idatzizko hedabideak askoz eraginkortasun handiagoz iristea Gipuzkoara EAEko beste bi lurraldeetara baino. 54. taula. Zein hizkuntzatan irakurtzen dira egunkariak EAEn (orokorrak nahiz herri edo eskualde mailakoak)(%). Gaztelaniaz Euskaraz Bietan Ez du egunkaririk irakurtzen 52 10 30 7 Iturria: Euskarazko hedabideak erabiltzeko ezaugarriak eta eragozpenak. Eusko Jaurlaritza (Ikerfel). Ikerfelek 2007an egindako ikerketaren342 arabera, gaztelaniazko egunkariak irakurtzeko tradizioa eta etxean gaztelaniazkoak erostea dira euskarazko egunkariak ez kontsumitzeko inkestatuek ipini zituzten arrazoi nagusienetarikoak. Lehena, gainera, alde handiarekin nabarmentzen zen (Ikerfel 2007: 49). Izan ere, kasu gehienetan ohitura etxetik hartutakoa izaten da, eta "familian" gaztelaniazko idatzizko hedabideak irakurtzeko ohitura sustraituta baldin badago, zaila izaten da hori aldatzea. Bestalde, euskaraz moldatzeko gaitasunak edo naturaltasunez irakurtzeko besteko gaitasuna izateak ere kontsumoan eragiten du: erraztasun txikiagoa dutenek idatzizko hedabideak kontsumitzeko joera txikiagoa dute, nahiz eta lehenago adierazi den bezala, tokiko hedabideena salbuespena izan. Ikerfelen ikerketa berean, inkestatuen %30ek aitortzen zuten, euskaraz irakurtzeak lana/zailtasuna duela eta gaztelaniazko albisteak hobeto ulertzen dituela. 342 .- Ikerketak teknika kualitatiboak eta kuantitatiboak konbinatu zituen. Fase kualitatiboan 10 eztabaida-talde garatu ziren eta fase kuantitatiboan 500 elkarrizketa telefoniko egin zitzaizkien EAEko hiru lurralde historikoetako eta euskara maila oneko 15 eta 64 urte bitarteko bizilagunei. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 254 55. taula. Euskarazko egunkaririk ez irakurtzeko arrazoiak343. EAE. (%) Gaztelaniazkoak irakurtzeko tradizioa/ohitura 40 Euskaraz irakurtzeak lana/zailtasuna du 30 Etxean gaztelaniazkoak erosten dituzte 14 Euskarazko egunkari gutxi daude 12 Gaztelaniazko albisteak hobeto ulertzen dituzu 10 Ez dira interesgarriak 2 Joera ideologikoa 2 Euskal kultura/politika lantzen dute gehienbat 2 Ez daukat arrazoi berezirik 1 Beste arrazoi batzuk 2 ED/EE 17 Iturria: Euskarazko hedabideak erabiltzeko ezaugarriak eta eragozpenak. Eusko Jaurlaritza (Ikerfel). Aldizkarien kasuan, elkarrizketatuen laurden batek aitortu zuen gehienbat euskaraz, edo gaztelaniazkoekin batera, irakurtzen zituela argitalpenak. 56. taula. Zein hizkuntzatan irakurtzen dira aldizkariak EAEn. (%) Gaztelaniaz Euskaraz Bietan Ez du aldizkaririk irakurtzen ED/EE 37 6 19 37 1 Iturria: Euskarazko hedabideak erabiltzeko ezaugarriak eta eragozpenak.Eusko Jaurlaritza. (Ikerfel). Egunkariekin gertatzen zen moduan, gaztelaniaz irakurtzeko ohitura eta euskaraz irakurtzeak eskatzen duen ahalegina ageri dira, berriz ere, faktore baldintzatzaile moduan. Horrekin batera, nabarmentzekoa da laurden batek baino gehiagok (%28) eskaintzari loturiko arrazoia, hau da, euskarazko aldizkari gutxi egotea aipatu zuela euskarazkoak ez irakurtzeko motiboen artean. 343 .- Elkarrizketatuek erantzun bat baino gehiago emateko aukera izan zuten. Ondorioz, ehunekoen batuketak ez du zertan 100 izan. 57. taula. Euskarazko aldizkaririk ez irakurtzeko arrazoiak344. EAE (%). Gaztelaniazko aldizkariak irakurtzeko ohitura 36 Euskaraz irakurtzeak lana/zailtasuna du 32 Euskarazko aldizkari gutxi daude 28 Gaztelaniazko edukiak hobeto ulertzen dituzu 10 Ez daukat arrazoi berezirik 6 Beren edukiak ez dira interesgarriak 5 Gustuko ditudan gaiak ez dira euskarazko aldizkarietan agertzen 3 Euskal kultura/politika lantzen dute gehienbat 3 Ez dut euskarazko aldizkaririk ezagutzen 2 Denbora falta 2 Beste arrazoi batzuk 1 ED/EE 6 Iturria: Euskarazko hedabideak erabiltzeko ezaugarriak eta eragozpenak. Eusko Jaurlaritza. (Ikerfel). Ikerketan elkarrizketatuei euskarazko zein aldizkari irakurtzen zuten ere galdetu zitzaien. Deigarria da elkarrizketatuen %44k ez zuela zehazki gogoratzen irakurtzen zuen aldizkariaren izena, eta gogoratzen zutenen erantzunek argi utzi zuten euskarazko aldizkarien irakurketa oso sakabanatuta zegoela345. Orain arte azpimarratu diren ondorioak eta argudioak berretsiko dira 2007tik aurrera kaleratutako beste hainbat lanetan. Hala, 2008an Iñigo Fernándezek euskarazko produktuek, ez soilik hedabideek, kontsumitzaileak erakartzeko dituzten zailtasunez eta egoera horren arrazoiez hausnartu zuen. Ondokoak berak idatzitakoak: "Euskarazko produktu guztiek (liburuek, diskoek, jolasek, hitzaldiek, antzerki lanek…) zailtasun handiak dituzte kontsumitzaileak erakartzeko, eta euskarazko hedabideak ez dira horretan salbuespen. 344 .- Elkarrizketatuek arrazoi bat baino gehiago emateko aukera izan zuten. Hortaz, ehunekoen batuketak ez du zertan 100 izan. 345 .- Elkarrizketatuek aldizkari bat baino gehiago aipatzeko aukera izan zuten. Ondorioz, ehunekoen batuketa ez da zertan 100 izan. Emaitza zehatzak ondokoak izan ziren: Argia % 13, ...eta kitto! % 9, Aiurri % 7, Zazpika % 6, Gaztezulo % 6, Sustrai % 4, UK Aldizkaria %3, Elhuyar %2, Galtzaundi %2, Beste batzuk % 15, ED/EE % 44. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 256 Zergatik? Zeintzuk dira euskarazko hedabideen hazkundea eragozten duten arrazoiak? Batetik, sektoreak bere-bereak dituenak: eskaintza zabala, lehiakortasun handia, audientziaren fideltasunik eza,… Eta bestetik, euskararen egoera konplexutik etortzen direnak: hizkuntza gutxitua da euskara; gutxi dira euskaldun heldu alfabetatuak; zailtasun handiak ditu hezkuntza sistemak haur eta gazteak euskalduntzeko; ez dago (hedabideak, liburuak, zinema…) euskaraz kontsumitzeko ohiturarik… Horiek guztiak egia izanda ere, aitortu beharra dago euskarazko hedabideak, produktu gisa, pobre samarrak direla askotan, duinak edo onak soilik gehienetan, eta oso-oso gutxitan direla bikainak. Ematen du, gainera, hain eskaintza zabala dagoen lekuan ez dela nahikoa produktu ona eskainita. Produktu bikain bat eduki gabe zaila dago audientzia lortzen. Audientziarik gabe ezin da publizitate inbertsio zabalik erakarri. Eta baliabide ekonomiko sendorik gabe ezin produktua hobetu. Sorgin-gurpil horretan daude euskarazko hedabideak" (Fernández, 2008: 64-65). Ia hamarkada bat geroago Díaz Nocik berriro erreparatu zion euskarak hedabideen merkatuan zuen presentziari, eta agerian utzi zuen, berriro, egoerak bere Denborak erakutsi du euskara hutsezko paperezkoen kasuan Díaz Nocik iradokitako bidea jarraitzeko ahalegina egin dela neurri handi batean. Ezin da atal hau zarratu Gorka Salcesek landutako tesiari erreparatu gabe. Lerro hauek idazteko orduan euskara hutsezko hedabideen kontsumoarekin zerikusi zuzena duen azkenengotariko ekarpena da Euskaldunak komunikabideen aurrean. Iritzien, ohituren eta jarreren azterketa kualitatibo eta kuantitatiboa izenburukoa. Lana ondoko galdera ardatz hartuta burututa dago: "Zeintzuk dira ukipen egoeran dauden hizkuntza gutxituetako hiztunek hizkuntza horretako komunikabideak kontsumitzeari (edo ez kontsumitzeari) lotuta agertzen diren faktoreak?" (Salces, 2016: 621). Salcesek baieztatzen du euskarazko hedabideen kontsumo-maila azaltzeko, funtsezko faktore direla "norbanako bakoitzaren identitatea, hizkuntza gaitasuna eta harreman sarearen ohiko hizkuntza" (Salces, 2016: 623). Horrekin batera, aintzat hartzekoa litzateke kontsumitzailea bizi den inguruko egoera soziolinguistikoa, horrek lotura duelako euskarazko hedabideen eskaintza-osotasunarekin. Hau da, tokikoen bilakaerak erakutsi duen bezala, euskarazko hedabide gehienak gutxieneko euskal hiztunen dentsitatea346 dagoen eremuetan sortzen dira; hortaz, logikoa da pentsatzea eskaintza zenbat eta oparoagoa izan orduan eta kontsumorako aukera gehiago egon daitekeela. Izan ere, Salcesek dioenaren arabera, "kontuan hartu behar da Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 258 eskaintzaren osotasunak eta harekiko perzepzioak kontsumoan eragiten duela" (Salces, 2016: 624). Eta orain arte nabarmendutakoei gehitu behar zaie hedabideen ezaugarri arruntek ere (formatuak, edukiak, euskarriak, hizkera-motak) baldintzatu dezaketela kontsumitzaileak egingo duen hautaketa. Azkenik, euskarazko hedabideen kontsumo-motibazioei dagokionez, Salcesek bi erabilera-mota eta, ondorioz, bi kontsumitzaile-mota bereizten ditu; batetik, hautu aktiboa egiten duena, militantea, garrantzia hizkuntzari ematen diona, eta bestetik, hizkuntzari baino eskainitako edukia gustukoa izateari garrantzia ematen diona, hedonista, hautua egiterakoan irizpide instrumentalak darabilena. "Lehenengo erabilera motan [militanteagoa], euskarazko hedabideen aldeko hautu aktibo bat dago. Norbanakoaren testuinguruaren arabera, arrazoi zehatzak aldatu daitezke: besteak beste, hizkuntzarekin lotura mantendu nahi duelako, proiektu zehatzak babestu nahi dituelako, komunikabideek normalizazio linguistikoan zeregin zentrala dutela uste duelako edota aurrez aurreko harremanetan ere egunero euskaraz bizi delako erabili ditzake hiztun kontzienteak euskarazko hedabideak. Bigarren erabilera motan, berriz, ez da azentua kodean (euskaran) jartzen, baizik eta edukian. Kasu horretan, hedabideak ez dira kontsumitzen euskarazkoak direlako, baina euskarazkoek gustuko saio mota eskainiz gero aukera probestuko du erabiltzaile banalak. Hautu mediatikoa irizpide instrumentalagoetan oinarritzen da erabilera tipologia honetan, eta euskararekiko jarrera ere halakoa dela identifikatu dugu tankera horretako kontsumoa egiten duten solaskideengan" (Salces, 2016: 626). Agerikoa da aurreko paragrafoa edozein euskarritan lan egiten duen hedabideei egokitzeko modukoa dela. Hortaz, bertan azaldutakoak %100ean balio du ikerketa honen objektu diren euskara hutsezko paperezko argitalpenentzat. 2.3. ATERPE TEORIKOA LABURBILDUTA Ikerketa honetarako bi solairu dituen aterpe teorikoa eraiki da. Abiapuntua Mass Communication Research edo masa-komunikazioaren ikerkuntza-esparru zabala eta anitza izan da. Denboran zehar hedabideen inguruan gorpuztu diren ekarpen akademiko nagusien errepaso azkarra egin ondoren, arreta-fokua Uses and Gratifications eta Cultural Studies delakoetan jarri da. Izan ere, horien oinarrizko argudioak hartu ditu lan honek garapenerako abiapuntu gisa. Lehenak, Uses and Gratifications teoriak defendatzen du hartzaileak, publikoak beharrak asetzeko erabiltzen dituela hedabideak eta, horrekin batera, modu aktiboan, kontzientean jokatzen duela hedabide bat edo bestea, eduki bat edo bestea hautatzeko unean. Bigarrenak, Cultural Studies korronteak, berriz, testuinguruaren garrantzia azpimarratzen du; hau da, hedabideen erabilerak ulertu eta azaltzeko funtsezkoa dela harrera-prozesuak zein testuinguru sozial, politiko eta historikotan gertatzen diren kontuan hartzea. Behin abiapuntu orokorra azalduta, hizkuntza gutxituetako hedabideen ikerkuntzak egin duen ibilbidea jorratu da. Joshua Fishman soziolinguistaren ekarpenetik hasi eta ondoren ekoiztu diren lanek nabarmendu dute gizakien gizarteratze-prozesuan eragiten duten funtsezko agenteak direla hedabideak. Hizkuntza gutxitu baten biziberritzean hedabideek izan dezaketen zereginari dagokionez, gaiaren inguruan aritu diren ikerlariak galdera bikoitzari erantzuten ahalegindu direla ikusi dugu. Batetik, zein ekarpen egiten dioten hedabideek hizkuntza gutxituari eta hizkuntza horretan ari den komunitateari; eta bestetik, nola erabili daitezkeen hedabideak hizkuntzaren biziberritzean eraginkorrak izateko. Bestalde, arestiko bi galdera horiei ganoraz heltzeko, testuinguru hirukoitza aintzat hartzeak duen garrantzia ere nabarmendu da aterpe teorikoan. Testuinguru sozial eta politikoarekin batera, hedabideen testuinguruari erreparatzea funtsezkoa dela aldarrikatzen dute egile gehienek. Tom Moringek dioenari jarraituz, derrigorrezko bi baldintza bete behar dira hizkuntza gutxituan ari diren hedabideek osotasun funtzionala lortzeko (functional completeness), eta ondorioz, biziberritzean Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 260 eraginkorrak izateko. Batetik, hizkuntza gutxituko hedabideen eskaintzak osoa, kuantitatiboki zein kualitatiboki ahalik eta aberatsena behar du izan (institutionally complet). Bigarrenik, aurrekoarekin batera, strict preference condition delakoa bete behar da, hau da, erabiltzaileak hizkuntza gutxituko hedabidea hautatu behar du. Esandakotik, erraz ondorioztatzen da hizkuntza gutxitudun komunitateak komunikazioesparru propioa, beregaina izateak duen garrantzia. Aterpe teorikoaren lehen solairua osatzeko, aginte publikoen eta hizkuntza gutxituen arteko harremana aztertu da. Hortxe kokatu dira politika publikoen bidez hizkuntza gutxituak biziberritzeko egikaritu diren egitasmoak. Horien artean daude lan honek objektutzat dituen diru-laguntza deialdiak. Diru-laguntza publikotzat hartu da ikerketa honetan lurralde batean gobernu-erantzukizuna duen aginteak hedabideei esleitutako diru-partida, onuradunari sarrera osagarriak izateko edota kostuak txikitzeko balio diona. Definizioa ikerketa honetara ekarrita, Eusko Jaurlaritzak euskara hutsezko hedabide inprimatuei urteroko deialdien bidez esleitzen dien diruaz ari gara. Definizioa eman ondoren, diru-laguntzak eskaintzearen alde eta kontra daudenen argudioak jaso dira. Lehenengoek aldarrikatzen dute laguntzak informazioaniztasuna babestu eta bermatzeko baliabide direla. Kontra daudenen iritziz, berriz, dirua xahutzeko, unean uneko gobernuak hedabideak kontrolatzeko eta hedabideetan izan daitezkeen kudeaketa desegokiei eusteko balio duten tresna lirateke. Europan, Espainian eta Euskadin, hizkuntza gutxituetako prentsari eskainitako laguntzei buruz egin diren biltzarrak eta ekoizpen akademikoak ere errepasatu dira. Gurean, gaiari buruz landutako ikerketak gutxi eta oraintsukoak ditugu. Horietatik bi ondorio nagusi azpimarratu daitezke: batetik, hizkuntza gutxituetako hedabideek dirulaguntza publikoei esker eusten diotela jardunari, eta bestetik, hedabideen ikuspegitik, erakunde publikoetatik eskainitako laguntza ez dela nahikoa. Euskadira etorrita, dirulaguntzak jaso dituzten euskara hutsezko hedabideek aitortu egin diote Jaurlaritzari egindako sustapen-ahalegina. Hala ere, ikuspegi kritikoa nagusitu da. Izan ere, ikusentzunezko sektore publikoa, hau da, EITB, lehenetsi duela aurpegiratu zaio. Eusko Jaurlaritzak urtero esleitutako diru-laguntza deialdiaren ebaluazioekin osatu da aterpe teorikoaren lehen solairua. Pluralean baino, singularrean hitz egin beharra dago. Diru publikoa erabiliz egikaritzen den edozein arloko politiketan, ebaluazioa derrigorrezko zeregintzat jotzen den arren, ikerketa honekin zuzenean loturik dagoen ebaluazio-lan bakarra aurkitu da. Lan horrek, besteak beste, deialdiari buruzko balorazioa eskatu zien hedabideei eta 0tik 10erako eskala batean, 6,03 puntu jarri zioten deialdiaren edukiari; prozedurari berriz, 4,3 puntu; finantzaketari 5,5 puntu eta notarik onena, 8,08 puntukoa, deialdia kudeatzen duten Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren teknikariekin izandako harremanak lortu zuen. Aterpe teorikoaren bigarren solairuan, aurretik jorratutakoa osatzeari eta aberasteari ekin zaio. Horretarako, ikergaia kokatuta dagoen testuinguruari erabat loturik dauden kontuak jaso eta landu dira hiru ataletan: lehenengoa, Eusko Jaurlaritzak gauzatu dituen hizkuntza-politikei buruzkoa; bigarrena, euskara hutsezko idatzizko hedabideen ibilbide historikoa gainbegiratzekoa; eta hirugarrena, hedabideen kontsumoaren inguruko informazioa eskaintzeko prestatua. Eusko Jaurlaritzak euskara biziberritzeko gauzatu duen ekimen instituzionalari dagokionez, 1979tik, Estatutua onartu zenetik, 2013. urtera arteko hizkuntza-politiken bilakaerari heldu zaio ikuspegi bikoitzetik: normatiboa bata, eta aurrekontuei lotua, bestea. Lehenik eta behin, lege-esparruan eta arlo normatiboan adostu eta martxan jarritakoa errepasatu da. Hala, Euskararen Legea, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia eta Euskara Sustatzeko Ekintza Plana jorratu dira, Euskal Autonomia Erkidegoan autogobernua abiatu zenetik hizkuntzari begira jarri diren mugarri aipagarrienak direlako. Denetan, euskararen normalizaziorako zeregin estrategikoa aitortzen zaie hedabideei. Horrekin batera, aurreratu bezala, erakunde publikoek hizkuntza-politika egikaritzeko erabili dituzten diru-partidak aztertu dira. Ez bakarrik Jaurlaritzak izan dituenak, baita foru-aldundietan eta udaletan erabilitakoak ere. Egindako lanak erakutsi du Jaurlaritza izan dela denboran zehar euskara sustatzeko baliabide ekonomiko gehien jarri duen erakundea, kantitate orokorrei begiratuta zein biztanle Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 262 bakoitzeko kopuruei begiratuta, hamar eurotik sei ipini ditu eta. Hala ere, erakunde bakoitzak urtero erabilgarri izan duen aurrekontu orokorretatik euskararakoak zein pisu erlatibo izan duen aztertu ezkero, udalak nabarmendu dira Jaurlaritzaren zein foru-aldundien gainetik. Bestalde, Jaurlaritzaren barruan, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS) urtero erabili duen diruaren zatirik handiena, beti, HABEra, helduen alfabetatze eta euskalduntzera bideratu da. Horren ondoren, hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzera zuzendutakoa izan da bigarren diru-partida garrantzitsuena. Hizkuntza-politikaren testuinguru normatiboa eta ekonomikoa aztertu ondoren, euskara hutsezko hedabide inprimatuen sektorearen testuinguru historikoan murgildu gara. Horiek nola sortu ziren eta nondik datozen errepasatzea, azkar bada ere, ezinbesteko zeregina delako, euskarazko paperezko argitalpenek gaur egun duten presentzia ulertzeko. Agerian geratu da gurean, euskara hutsezko prentsak eta denboran zehar izan diren gobernuek hizkuntzarekiko erakutsi duten jarrerak bide paraleloa egin dutela neurri handi batean. Erakunde publikoek hizkuntza gutxituaren aldeko jarrera erakutsi eta sustapen-politikak gauzatu dituztenean, euskarazko prentsak loraldi-sasoiak izan ditu. Adierazitakoa oso nabarmena da laurogeiko hamarkadatik aurrera. Amaitzeko, hedabideen kontsumoari buruzko informazioarekin osatu den atalarekin biribildu da aterpe teorikoa. Marko orokorretik hasi, eta Euskal Autonomia Erkidegoko datuetara iritsi arteko bidea egin da. Ikusi dugu egun inprimatutako hedabideek ez dituztela garai onak bizi herrialde garatuetan. Informazioaren eskaintza biderkatu egin da, eta erosotasuna, doakotasuna, eta berehalako eskuragarritasuna bilakatu dira jaun eta jabe kontsumoari dagokionez. Horrek paperezkoen kaltean eta euskarri berrien alde jokatzen du. Egoera orokorrak euskara hutsezko hedabide inprimatuei ere eragin die. Horien kontsumo-datuetan sakontzeko, 2013ra bitartean egin diren lanak aurkeztu dira, eta lanon emaitzek erakutsi dute gaztelaniazko hedabide inprimatuak erosi eta irakurtzeko ohiturak eta hizkuntza-gaitasunak baldintzatzen dutela euskarazkoen kontsumoa. Arestiko baieztapen horri lotuta dator aterpe teorikoa zarratzeko erabili den krisketa. Euskarazko hedabideen eskaintza txikia da parean duen gaztelaniazko erakusleiho zabalarekin alderatuta. Eta eskaintza urria izateaz gain, ahula da, merkatu potentzialaren zati txiki batera heltzen direlako euskarazko hedabideak; euskararen hizkuntza-erkidegoaren nukleora heltzen dira, hizkuntzari garrantzia emanez euskarazkoen aldeko hautu aktiboa, militantea egiten duten kontsumitzaileengana hain zuzen. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 264 Atal laburra da honakoa. Bertan, ikerketaren objektua, helburuak eta hipotesiak aurkeztuko dira. 3.1. IKERGAIAREN DEFINIZIOA Doktorego-tesiaren izenburuan jasota dagoenez eta sarreran aurreratu bezala, lanaren objektua diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabide inprimatuak dira. Ikerketa-eremu zabal horretan, gurean arreta Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian, urte biak barne, euskara hutsezko idatzizko hedabideei eskaini dizkien diru-laguntzetan jarri da. Azterlan honetan, diru-laguntza publikotzat kontsideratuko dira gobernu erantzukizuna duen erakunde batek, agindu bidez arautu eta eskaintzen dituen baliabide ekonomikoak; onuradunari sarrera osagarriak izateko edota kostuak txikitzeko baliagarriak zaizkion baliabide ekonomikoak hain zuzen. Bestalde, hizkuntza gutxitua zer den azaltzeko Soziolinguistika hiztegian jasotako definizioa erabiliko da: "Hizkuntza-gatazkako egoeran, hizkuntza menderatzailearen esku hainbat esparru eta funtzio galdu dituen hizkuntza da" (Soziolinguistika hiztegia, 2010: 43). Eta azkenik, lanean zehar, ikergai diren hedabideez aritzeko hiru izendapen-aukera erabiliko dira: hedabide inprimatuak, idatzizko hedabideak edo paperezoak. Edozein kasutan, ikerketa honetan hizkuntza gutxituetako hedabide inprimatuez ari garenean, edukiak euskara hutsean eta paperean kaleratzen dituzten ondokoak hartuko dira aintzat: 1.- Euskara hutsezko eguneroko prentsa inprimatua: euskararen esparru geografiko osoan eta udalerri eta eskualde jakinetan zabaltzen diren egunkariak. 2.- Euskara hutsezko aldizkari inprimatuak: euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak zein aldizkari espezializatuak eta Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 266 udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak. 3.2. IKERKETAREN HELBURUAK Ikerketak hiru helburu orokor eta hamaika helburu zehatz ezarri ditu. 3.2.1. IKERKETAREN HELBURU OROKORRAK Ikerketa honek hiru helburu orokor ditu. Ondokoak: 1.- Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko xedearekin kaleratutako deialdia eta hedabide inprimatuei esleitutako diru-laguntzak ezagutu. Lehen helburu honi dagokionez, 2005etik 2013ra Jaurlaritzan hizkuntzapolitikaren ardura izan duen sailak347 urtero kaleratu duen "Hedabideak" izeneko dirulaguntza deialdiaren azterketa deskriptiboa egingo da. Ahalik eta modurik zehatzenean bildu, landu eta egituratuko da deialdien testuetan ageri den informazio kuantitatiboa eta kualitatiboa. Paperean argitaratzen diren euskara hutsezko hedabideekin loturiko edukietan jarriko da arreta. Lanak ikuspegi diakronikoa ere jasoko du; hau da, laguntzadeialdiek 2005-2013 bitartean aldaketak izan ote dituzten arakatuko da, eta izan baldin badira, horien ezaugarriak jaso eta aztertuko dira. 2.- "Hedabideak" deialdiko diru-laguntzak eskatu dituzten euskara hutsezko hedabide inprimatuek 2005-2013 bitartean izan duten bilakaera ezagutu. Bigarren helburu honen barne, hedabideen "osasun-egoeraren" bilakaera zein izan den jaso nahi da. Eta horretarako, horien "erradiografia" egingo da, ondoko datu ekonomiko eta ezaugarriei erreparatuta: aurrekontuak, autofinantzaketa-mailak, maiztasunak, orrialde-kopuruak, botaldiak eta salmentak. Kasu honetan ere, lehen helburuarekin egin bezala, ikuspegi diakronikoa hartuko da aintzat. 347 .- 2005-2012 bitartean, biak barne, Kultura Saila izan da, 2013an, berriz, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila. 3.- Diru-laguntzak kudeatzen dituen Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta euskara hutsezko hedabide inprimatuen sektoreak denboran zehar izan duten harremana ezagutu eta horrekin batera, batzuek zein besteek deialdiari buruz duten ikuspegia jaso. Hirugarren helburu honi dagokionez, jakin nahi da diru-laguntza deialdietan inplikaturik dauden bi aktore nagusien arteko harremanean gorabeherarik izan den eta izan baldin bada, zein testuingurutan, zerk eraginda eta nola bideratu diren gorabeherok. Bestalde, inprimatuen sektorean diru-laguntza deialdiaren edukiei eta esleipenei buruzko ikuspegi bakarra ala ikuspegi-aniztasuna ote den ere aztertuko da. Beste urrats bat egin aurretik, hau da, adierazitako helburu orokorretara heltzeko zein helburu zehatz diren azaldu aurretik, argitu lan honek 2005-2013 urteak, biak barne, hartu dituela ikergaitzat ondoko arrazoiengatik: ⦁ Diru-laguntzak esleitzeko orduan erabilitako irizpideak sinplifikatu, finkatu, eta egonkortu egiten dira 2005etik aurrera eta ia aldaketarik gabe eusten zaie 2013ra arte. Horri esker, errazagoa bilakatzen da ikerketa honek helburutzat duen datuen arteko konparaketa eta irakurketa-zeregina. Gainera, bederatzi urteko segida kontuan hartzeak aukera ematen du esanguratsuak izan daitezkeen ondorioak plazaratzeko. ⦁ 2005etik aurrera egin eta kaleratu dira ikerketa honen abiapuntuko aterpe teorikoa osatzeko ezinbestekoak diren euskarazko hedabideen ezaugarriei, kontsumoari eta kontsumitzaileei buruzko azterketa gehientsuenak348. 348 .- Aurretik ere badira lanak, baina gehientsuenak tokiko hedabideen esparrua lantzen dute. 2004ko azaroan egin zen Euskarazko Kazetaritzaren lehen Kongresuak mugarria ezarriko du sektorearen diagnostikoa mahairatzeko eta erronkak identifikatzeko. Gainera, hilabete gutxira, 2005eko maiatzean, lanean hasi zen Jaurlaritza berriak (VIII. legegintzaldia, EAJ, EA eta Ezker Batua- Berdeak arteko koaliziogobernua) euskarazko hedabideei buruzko hainbat ikerketa jarri zituen martxan. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 268 3.2.2. IKERKETAREN HELBURU ZEHATZAK Ikerketaren helburu zehatzak erabat loturik daude arestian aitortutako helburu orokorrei; beraz, hiru multzotan bildu dira. Guztira hamaika helburu zehatz planteatu dira. Lehenengo hirurak urteroko diru-laguntza deialdiaren ezaugarri kuantitatibo eta kualitatiboekin dute zerikusia; hurrengo laurak laguntzen onuradun izan diren euskara hutsezko hedabide inprimatuen bilakaerarekin; azken laurak, berriz, euskarazko idatzizko sektorearen eta diru-laguntzak kudeatu dituzten Eusko Jaurlartizako ordezkarien arteko harremanen inguruan eraikitako helburu zehatzak dira. 1.- Jaurlaritzak 2005-2013 bitartean kaleratutako "Hedabideak" deialdiari dagozkion helburu zehatzak: a.- Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, aipatu denbora tartean, euskara hutsezko idatzizko hedabideak laguntzeko ezarri dituen diru-partida zehatzak azaleratu, urteroko datuak jasoz eta denboran zehar izandako bilakaera aztertuz. Deialdien informazio kuantitatiboa landuz helduko zaio helburu honi. b.- Deialdietan diru-laguntzak eskatzeko eta onuraduna izateko ezarritako baldintzak xehe-xehe jaso eta denboran zehar aldaketak izan badira, horien berri eman. Hortaz, atal honetan deialdien informazio kualitatiboa landuko da. c.- Diru-laguntzen esleipenak egiteko erabili diren irizpideak eta horietako bakoitzari emandako balorazio-puntuak identifikatu, jaso eta denboran zehar horietan aldaketak izan badira azaleratu. Kasu honetan informazio kualitatiboa eta kuantitatiboa, biak jorratuko dira. 2.- "Hedabideak" diru-laguntza deialdia eskatu duten euskara hutsezko idatzizko hedabideek 2005-2013 bitartean izan duten bilakaerari dagozkion helburu zehatzak: d.- Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzak jaso349 dituzten euskarazko hedabide inprimatuen bilakaera ekonomikoa aztertu. Horretarako, eskaeretan aitortutako gastuaurrekontuak eta hedabideen finantzaketa-mailak aintzat hartu eta landuko dira. e.- Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzak esleitu zaizkien euskarazko hedabide inprimatuen botaldiak, maiztasunak eta orrialde-kopuruak aztertu denboran zehar. Saldu egiten direnen kasuan, eta datuak baldin badaude, salmentak ere jasoko dira. Helburu orokorren aurkezpenean adierazi bezala hedabideen ezaugarri hauek eta kudeatzen dituzten aurrekontuek hedabideen "osasun-egoerari" buruzko hausnarketa egiteko informazio baliagarria eskaintzen dute. f.- 2005-2013 bitartean Eusko Jaurlaritzaren "Hedabideak" deialdiaren diru-laguntzak jaso dituzten euskara hutsezko hedabide inprimatuen mapa osatu. Horrela, modu grafiko batean adieraziko da onuradunek zein hedadura duten eta lurraldeen artean izan daitezkeen ezaugarri bereizgarriak hedadurari dagokionez. g.- Euskara hutsezko hedabide inprimatuei urtero esleitutako diru-laguntzen eta onuradunek izandako bilakaeraren arteko harremana ezagutu. Hau da, 2005-2013 urteetan jasotako diru-kantitateak hedabideen aurrekontuaren zein portzentaje estali duen aztertuko da. Horrekin batera, euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskatzen duten diru-kopurutik zein portzentaje esleitu izan zaien ere landuko da. 349 .- Jaso baino eskatu esan beharko genuke. Izan ere, zenbait hedabideren kasuan gertatu izan da 2005-2013 bitartean diru-laguntza eskaria egin eta onuradun izateko baldintza guztiak bete arren, dirurik ez jasotzea. Horren arrazoia beti berbera izan da: hedabideari esleipenean emandako dirukantitatea ez da deialdiaren aginduan aurreikusitako gutxienekora heltzen, eta ondorioz, hedabidea diru-laguntzarik gabe geratzen da. Adibidez, 2013ko aginduak zioen "hedabide bakoitzari esleitutako diru-laguntza, gehienez ere, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari eskatutakoa bestekoa izango da, eta, gutxienez, 2.000 eurokoa. Gutxieneko kopuru horretatik beherakorik ez da esleituko. Ondorioz, egoera horretan aurkitzen den hedabidea ez da diruz lagunduko" (EHAA, 2013-05-06, 85zk.). Horren arabera, ebazpen-proposamenean 2.000 eurotik beherako laguntza zegokien hedabideak dirulaguntzarik gabe geratu ziren 2013an. Ebazpenen errepasoa egin ezkero, gehien jota hedabide inprimatu pare bati gertatu zaie azaldutakoa urte bakanen batean. Horregatik, lan honetan horien datu ekonomikoak ere kontuan hartu eta aztertuko ditugu. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 270 3.- Eusko Jaurlaritzaren eta sektorearen arteko harremanari eta aktore bakoitzak "Hedabideak" deialdiaren inguruan duen ikuspegiari dagozkion helburu zehatzak: h.- Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzak jaso dituzten euskara hutsezko hedabide inprimatuen arduradunek deialdiarekiko duten iritzia jaso. Horretarako, urteroko aginduen edukiari buruzko diskurtso adierazgarrienak eta denboran zehar egin dituzten aldarrikapenak azaleratu eta aztertuko dira. Arreta jarriko da bereziki deialdiaren helburuarekiko350 eta deialdiak ebazteko erabili diren balorazioirizpideekiko diskurtsoan edo diskurtsoetan. i.- "Hedabideak" diru-laguntza kudeatzeko ardura izan duten ordezkari politikoek deialdiarekiko duten ikuspegia, diskurtsoa jaso. Azentua jarriko da deialdian ezarritako helburuen betetze-mailaz duten iritzian. Horrekin batera arduradun politikoek euskara hutsezko sektorearekiko duten ikuspegia ere jasoko da. j.- Aurreko helburu zehatz bien ondorio logikoa da honako hau: diru-laguntza deialdia dela eta, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren eta idatzizko sektorearen artean denboran zehar gauzatu den harremana aztertu eta izan diren adostasun/ desadostasun puntuak identifikatu. k.- 2005-2013 bitartean, urteroko deialdien prozesuan parte hartu duten eragileek, sektorekoak zein administraziokoak, etorkizunari begira egindako ekarpenak eta izan daitezkeen aldaketa edota hobekuntza-proposamenak bildu eta aurkeztu. H1.- Abiapuntuko hipotesi bezala planteatuko da Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak kudeatzen duen "Hedabideak" diru-laguntza funtsezko baliabide ekonomikoa dela euskara hutsezko hedabide inprimatuentzat. Hedabide bakoitzarentzat eta idatzizko sektorearentzat oro har. Funtsezkoa dela esaten denean ondokoa adierazi nahi da: paperean kaleratzen diren euskara hutsezko hedabideek diru-laguntza publikoekiko dependentzia dute; hau da, finantziazio publikoa behar dute irauteko, diru-laguntzarik gabe zailtasun handiak izango lituzkete jarduerari eusteko. Ondorioz, diru publikorik gabe euskarazkoen eskaintza murriztu egingo litzateke. H2.- Bigarren hipotesia aurrekoari lotzen zaio erabat, eta euskara hutsezko hedabide bakoitzaren ortutik sektorearen landara salto egiten du. Honakoa da hipotesiaren formulazioa: Eusko Jaurlaritzaren "Hedabideak" diru-laguntza deialdiak paperezkoen eskaintza egonkorra izan dadin lagundu du. Egonkorra ikuspegi kuantitatibo batetik. Hipotesia lantzeko ondoko iker-galderak (IG) formulatuko dira: IG1- Nolako bilakaera izan du 2005-2013 bitartean Eusko Jaurlaritzaren "Hedabideak" diru-laguntzaren deialdiak eskatzaileei erreparatuta? IG2- Nolako bilakaera izan du 2005-2013 bitartean Eusko Jaurlaritzaren "Hedabideak" deialdiak diru-laguntzaren onuradun izan diren euskara hutsezko hedabide inprimatuei dagokienez? Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 272 euskarazko hedabideak, ez soilik inprimatuak baizik eta euskarri guztietan ari direnak, laguntzeko bideratu diren diru-partiden artean. Hipotesi honen arabera, EAEko aurrekontu orokorrak haziz joan direnean, euskarazko hedabideak laguntzera bideraturiko diru-partidak ere hazi egin dira, eta EAEko aurrekontu orokorrek beherako bidea hartu dutenean, hedabideentzako diru-laguntzek behera egin dute. H4.- Euskara hutsezko hedabide inprimatuen gastu-aurrekontuak 2005-2013 bitartean izan duen bilakaerari, horiek eskatu duten laguntza-publikoaren tamainari eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak paperezko argitalpenak sendotu, garatu eta normalizatzeko esleitu dituen diru-partiden bilakaerari begiratzen dio laugarren hipotesiak. Honen arabera, inprimatuek kudeatutako aurrekontuek hobera egin dutenean haziz joan dira eskatutako laguntzak eta alderantziz, gastu-aurrekontuetan murrizketak izan direnean diru gutxiago eskatu dute. Bestalde, Jaurlaritzak euskara hutsezko hedabide inprimatuei esleitutako kantitateek harremana dute laguntzarako ezarritako diru-poltsaren tamainarekin, onuradunen kopuruarekin eta hedabideek eskatutakoarekin. Diru-poltsa zenbat eta handiagoa izan orduan eta gehiago esleitu daiteke, onuradunen kopurua zenbat eta txikiagoa izan orduan eta gehiago dago banatzeko eta hirugarrenik hedabideen gastu-aurrekontuak eta eskatutako laguntzak behera egiten duenean esleitutakoak ere behera egiten du. Hipotesi honi loturik ondoko iker-galderak landuko dira: IG1- Zenbatekoak izan dira Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza eskatu duten euskara hutsezko hedabide inprimatuen gastu-aurrekontuak 2005-2013 bitartean? IG2- Zenbatekoak izan dira Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 2005-2013 bitarteko deialdietan euskara hutsezko hedabide inprimatuak sendotu, garatu eta normalizatzeko jarritako diru-partidak? IG3- Zenbatekoak izan dira euskara hutsezko hedabide inprimatuek Eusko Jaurlaritzari eskatutako laguntzak? IG4- Euskara hutsezko hedabide inprimatuek eskatutakotik zenbat esleitu die Eusko Jaurlaritzak? IG5- Zeintzuk izan dira 2005-2013 bitartean "Hedabideak" diru-laguntza deialdiaren onuradun nagusiak? Nolakoak (zenbatekoak) dira diru-laguntzarik handienak kudeatzen dituzten idatzizkoen gastu-aurrekontuak? Nolakoak laguntzarik txikienak jaso dituztenenak? H5.- Bosgarren hipotesi gisa planteatzen da Eusko Jaurlaritzak euskara hutsezko hedabideak laguntzeko ezarri duen diru-partidaren banaketa sektorearen argazki kuantitatiboa aintzat hartuta egin duela. Horrela, multzorik zabalena osatzen duten inprimatuentzat izan du beti diru gehien; hau da, Jaurlaritzak erabilgarri izan dituen baliabide ekonomikoetatik partidarik garrantzitsuena paperezkoetara bideratu du. Hortaz, harreman zuzena dago eskatzaile-kopuruaren eta diru-publikoaren banaketaren artean. Hipotesia egiaztatzeko (edo ez) ondoko iker-galderak landuko dira: IG1- Zenbat diru jarri du Eusko Jaurlaritzak urtero 2005-2013 bitartean euskara hutsezko hedabideei laguntzeko? IG2- Urtero jarritako diru-partida orokorrean banakatzerik egin al da, hau da, azpipartidarik sortu al da laguntzen esleipenak egiteko? IG3- Banakatzeak egin badira, zeren araberakoak izan dira eta zenbat diru (kopuru absolututan eta portzentajetan) egokitu zaio azpi-partida bakoitzari? H6.- Seigarren hipotesiak Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza deialdiaren xedeari heltzen dio. 2005-2013 bitartean, ondokoa izan da helburua: euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatu. Hipotesi honek planteatzen du euskara hutsezko idatzizko hedabideek modu desberdinean, eta zenbait kasutan kontrajarrian, interpretatzen dituztela deialdiak helburu moduan ezarri dituen sendotu, garatu eta normalizatu kontzeptuak. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 274 H7.- Aurrekoari lotuta dator zazpigarren hipotesia. Izan ere, "Hedabideak" deialdian ezarritako helburuen betetze-mailari edo eraginkortasunari erreparatzen dio. Euskara hutsezko hedabide inprimatuen artean, ikuspegi desberdinak daude Jaurlaritzaren diru-laguntza ekimenak 2005-2013 bitartean lortu duen betetze-mailari edo eraginkortasunari buruz. Ez dago iritzi argi eta bakarra. Ikuspegi desberdinak azaleratzen dira hedabide batetik bestera, eta baita urteroko aginduetan, inprimatuen sektorean onuradun moduan zehazten diren multzo batetik bestera ere (egunerokoak, informazio orokorreko aldizkariak eta aldizkari espezializatuak eta tokikoak). H8.- Zortzigarren hipotesiak 2005-2013 bitartean Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza deialdiaren onuradun izan diren euskara hutsezko hedabide inprimatuak aipatu denbora-tartean ez direla sendotu, garatu eta normalizatu planteatzen du. Hipotesia elikatu eta egiaztatzeko (edo ez) ondoko iker-galderak landuko dira: IG1- Nolako bilakaera izan du 2005-2013 bitartean diru-publikoa jaso duten euskara hutsezko hedabide inprimatuen gastu-aurrekontuak? IG2- Nolako bilakaera izan du 2005-2013 bitartean diru-publikoa jaso duten euskara hutsezko hedabide inprimatuen autofinantzaketa-mailak? IG3- Nolako bilakaera izan du 2005-2013 bitartean diru-publikoa jaso duten euskara hutsezko hedabide inprimatuen kontsumoak? IG4- Nolakoa izan da euskara hutsezko egunerokoen, aldizkarien eta tokian tokiko idatzizkoen bilakaera orokorra 2005-2013 bitartean botaldi, maiztasun eta orrialdekopuruari begiratuta? H9.- Bederatzigarren hipotesiak Eusko Jaurlaritzaren "Hedabideak" deialdietan 2005-2013 bitartean jasotako eduki zehatzera darama, esleipenak egiteko erabili diren balorazio-irizpideen arlora hain zuzen. Diru-laguntzen onuradun izateko, deialdietan zehaztu diren irizpideei dagokienez, ikuspegi desberdinak daude sektorea osatzen duten hedabideen artean. H10.- Aztergai den 2005-2013 epealdiko zenbait urtetan, Eusko Jaurlaritzak diru-partidak ezarri ditu nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako euskara hutsezko gehigarriei laguntzeko. Hamargarren hipotesiak dio euskara hutsezko hedabide inprimatuak, oro har, horientzako laguntzak ezarri eta esleitzearen kontra daudela. H11.- Hamaikagarren hipotesiak "Hedabideak" diru-laguntza deialdian inplikaturik dauden bi aktore nagusien arteko harremanari begiratzen dio. Honela aurkeztuko litzateke: 2005-2013 bitartean euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta urteroko diru-laguntza deialdia kudeatu duen Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren arteko erlazioa diru-emaile//diru-hartzaile dinamika bidez gauzatu da. Egoera horretan, Jaurlaritzak jarritako diru-partidaren tamainak baldintzatu du harremanaren tenperatura; hau da, diru-partidarik oparoenak izan diren urteetan bien artekoa lasaitasun-giroan garatu da, baina krisi ekonomikoak eraginda, hedabideentzako baliabide ekonomikoak murriztu direnean harremana mikaztu egin da. Hipotesia elikatu eta egiaztatzeko (edo ez) ondoko iker-galderak landuko dira: IG1.- Ikuspegi kronologiko batetik begiratuta nolakoa izan da Eusko Jaurlaritzaren eta horrek eskainitako diru-laguntzen onuradun izan diren euskara hutsezko hedabide inprimatuen arteko harremanaren bilakaera? IG2- Nola baloratu du euskara hutsezko hedabide inprimatuen sektoreak Eusko Jaurlaritzarekin denboran zehar, bereziki 2005-2013 epealdian izandako harremana? IG3- Zeintzuk izan dira euskara hutsezko hedabide inprimatuen sektoreak denboran zehar, bereziki 2005-2013 epealdian, Eusko Jaurlaritzari zuzendu dizkion eskaerak? Izan al da harreman-ereduaren inguruko eskaerarik? Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 276 H12.- Etorkizunari begiratzen dio lanaren azken hipotesiak. Euskara hutsezko hedabide inprimatuen sektorean Ikuspegi konpartitua dago, adostasuna da nagusi, aurrerantzean dituzten zereginak eta erronkak zehazteko orduan; baina ez da gauza bera gertatuko sektorearen eta Eusko Jaurlaritzaren artean. Hau da, administrazioak eta euskara hutsezko hedabideen sektoreak ikuspegi desberdinak azaleratzen dituzte euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko bidean lehentasunezkoak diren zereginak eta erronkak proposatzerakoan. Hipotesi hau gorpuzteko honako iker-galdera hauek landuko dira: IG1.- Zeintzuk dira 2005-2013 bitartean Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren dirulaguntza jaso duten euskara hutsezko hedabide inprimatuen ustetan sektoreari dagozkion zereginak edota erronkak etorkizunera begira? IG2.- Zeintzuk dira 2005-2013 bitartean Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren dirulaguntza jaso duten euskara hutsezko hedabide inprimatuen ustetan administrazioari dagozkion zereginak edota erronkak etorkizunera begira? IG3.- Ba al dago ezberdintasunik euskara hutsezko inprimatuen sektorea osatzen duten hedabideen artean (egunerokoak, aldizkariak, tokikoak) etorkizunerako zereginak edota erronkak zehazteko orduan? IG4.- Zeintzuk dira 2005-2013 epealdian "Hedabideak" diru-laguntza deialdia kudeatu duten Eusko Jaurlaritzako ordezkarien iritziz euskara hutsezko hedabideen sektoreari dagozkion zereginak edota erronkak etorkizunera begira? IG5.- Zeintzuk dira 2005-2013 epealdian "Hedabideak" diru-laguntza deialdia kudeatu duten Eusko Jaurlaritzako ordezkarien iritziz administrazioari dagozkion zereginak edota erronkak etorkizunera begira? Diseinu metodologikoa 277 Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 2005-2013 bitartean euskara hutsezko paperezko hedabideei zuzendutako "Hedabideak" izeneko diru-laguntza deialdia jarri da azterketaren erdigunean. Lanaren sarreran baieztatu bezala, hautuaren oinarrian gaiak ikerlariarengan piztutako jakin-mina dago; hots, gaia sakon ezagutzeko interesa eta beharra. Alberichek dioenez, edozein errealitate (ekonomikoa, soziala, politikoa) ulertu eta kontrolatu ahal izateko lehen urratsa errealitate hori aztertu nahi izatea da (Alberich, 2000). Zentzu honetan, esan dezakegu oinarrizko ikerketa dela honakoa, gai batek sortutako galderei, kezkei erantzutea duelako helburu. Baina, aldi berean, ezagutza horretatik abiatuta beste urrats bat eman nahi da: euskara hutsezko hedabide inprimatuetara bideratutako diru-laguntza publikoei buruzko hausnarketa eta balorazioa egin, aurrera begira, sektorearentzat zein laguntzak kudeatzen dituen erakunde publikoarentzat erabilgarri izan daitezkeen ekarpenak biltzeko. Apaltasunez aitortutako bigarren asmo honi erreparatuta, ikerketa aplikatu baten aurrean geundeke. Hortaz, gizarte-zientzien ikerkuntzan sarri gertatzen den bezala, oraingoan ere helburu biak nahastuta ageri dira. Ikerketa bera aldi berean, oinarrizko ikerketa eta ikerketa aplikatua delako. Patxi Juaristik dioen bezala, "(…) ikerketa baten emaitzak gai bati buruzko ezagutza teorikoa handitzeaz gain, arazoren baten inguruan adiera erakartzeko, arazo zehatzei irtenbideak aurkitzeko edo politika zehatzak martxan jartzeko erabili daitezke" (Juaristi, 2003: 25). Zeregina burutzeko metodologia hautatzeko orduan aztertu nahi den errealitatea eta planteaturiko helburuak hartu dira kontuan; hori baita gizartezientzien arloan egindako ikerketaren urrezko araua. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 278 Diseinu metodologikoa 279 Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 280 Diseinu metodologikoa 281 Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 282 Diseinu metodologikoa 283 Edozein gizartek hainbat dokumentu ekoizten ditu etengabe. Horra hor, gizartearen "argazkia" izateko asmoarekin, hainbatero osatzen diren erroldak edotaerakunde publiko zein pribatuen eguneroko jardueran sortutakoak (legeak, aginduak, ebazpenak, epaiak, kontratuak, lan-hitzarmenak, gutunak, hauteskundeprogramak, testamentuak, bilera-aktak, ezkontza-ziurtagiriak, ospitaleetako medikutxostenak, trafiko-araudiak eta abar, eta abar). Horiekin guztiekin batera, ezin dira ahaztu hedabideek sortu eta zabaldutako materialak; izan ere, gizarte modernoetan hedabideak dira berauek txertaturik dauden komunitateari buruzko informazioa biltzen duten dokumentu-ekoizle handienak. Iturria bat zein bestea izan, kontua da dokumentu horiek guztiek berebiziko balioa dutela gizarte-ezagutzarako. Eta, aldi berean gizarte-ikerkuntzarako erabili daitekeen lehengai enpiriko ere badira. Émile Durkheim soziologo frantses handiak burutu zuen bigarren mailako datuetan oinarrituriko lehen ikerketa garrantzitsua, Le Suicide lanean (1897). Europako hainbat lurraldetako suizidio-tasak lehengai gisa hartuta, gizarte-integrazioari buruzko teoria konplexua garatu eta probatu zuen enpirikoki. Ia 120 urte igaro dira ordutik, eta egun, bigarren mailako informazio-iturriak ikerlariak eskura dituen lanerako tresna garrantzitsuak dira. Ia ezinbestekoak. Edozein ikerketaren hasierako urratsetan, ikerlariak beti dauka begiz jota duen interesguneari buruz jorratu diren lanetan eta informazioetan sakontzeko beharra. Sarritan informazio-iturri horiek izaera kuantitatiboa izaten dute. Beste batzuetan, ikerketa garatzeko aukeratu den metodologia kualitatiboa denean, landa-lana burutu aurreko ikaskuntza eta arakatze zereginean, zalantzarik gabe, datu-iturri ez zuzenen errepasoa egongo da. Labur esateko, iturri ez zuzenak lagungarri dira beti prestakuntza-aldian, ikertuko den errealitatea hobeto ulertzeko fasean. "Ikergaiari buruzko literaturaren azterketa oso loturik dago iturri ez zuzenen azterketarekin: hau da, ikertzen ari garen gaiari buruz beste pertsona edo erakunde batzuk (erakunde publikoak zein pribatuak, ikerlariak, gobernuz kanpoko erakundeak…) bildu, sortu edota gorde dituzten estatistiken, dokumentuen eta materialen ikerketarekin.(…) Era horretako materialen azterketak informazio asko eman dezake gaiari buruzko ezagutza handitzeko" (Juaristi, 2003: 28). Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 284 Ikerketa honen kasuan, goiko hitzetan adierazi bezala, iturri ez zuzenek ikergaiaren inguruko ezagutza handitzeko balioko dute; baina horrez gain, bigarren mailako informazio-iturrien, dokumentuen beste erabilpen bat interesatzen zaigu: Durkheimek egin bezala, lehengai gisa erabiliko ditugu horiek berraztertu eta patroi edo harreman berriak, ordura arte ezezagunak izan zitezkeenak, aurkitzen ahalegintzeko. 4.1.1.1. ERABILITAKO ITURRIAK Aurreko atalean adierazitakoei jarraituz, ondoko informazio-iturriak hautatu eta landu ditugu: 1.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) kaleratutako "Hedabideak" deialdiaren urteroko aginduak eta horien ebazpenak. Horiek dokumentu publikoak dira, erakunde batek bere jardueraren arlo bat garatzeko argitaraturikoak dira. Aldi berean, politika publikoak aztertzeko lehengai garrantzitsu ere izan daitezke. Ikerketak arreta 2005-2013 bitartean jartzen badu ere, diru-laguntza deialdien edukiak 1984tik aurrera izan duen bilakaeraren errepaso sistematikoa egin da, ikergaia bere testuinguruan kokatzeko; hau da, lehen agindua kaleratu zenetik 2013ra bitarteko guztiak aztertu dira. Horietan ondoko kontuei erreparatu zaie bereziki: ⦁ diru-laguntza deialdiaren helburuak ⦁ deialdiaren diru-baliabideak eta jasotzaileak ⦁ diru-laguntza deialdira aurkezteko baldintzak ⦁ diru-laguntzak esleitzeko irizpideak Informazio-iturri ez zuzenak baliatuz emango den lehen pauso honetan beraz, ikertzen ari garen fenomenoak denboran zehar izan duen dimentsio deskriptiboa eta horren barne alde kualitatiboa nagusituko da, salbu urtero jarritako diru-baliabideak aztertzeko unean. Bestelako izaera eta emaitza izango du ondoren datorren bigarren urratsak. Diseinu metodologikoa 285 2.- Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS) 2005-2013 bitartean diru-laguntzen esleipena egiteko erabili dituen arazketa-taulak. Ikerketaren helburu zehatzak gauzatzeko eta planteatu diren hipotesiak egiaztatzeko/alboratzeko, ezinbestekoa da diru-laguntzak eskatu dituzten hedabideen zenbait kontu objektiboei buruzko informazioa jasotzea, hala nola, gastu-aurrekontuak, maiztasunak, orrialde-kopuruak... Eta horretarako tresna edo iturri ezin egokiagoa dira aipatutako arazketa-taulak. Horietan diru-laguntzak jaso nahi dituzten352 hedabideek eskaerak egiteko orduan adierazitako datu ugari biltzen da. Hortaz, informazio-iturri honek diru-laguntzen eskatzaileei buruzko hainbat aspekturen azterketa longitudinala egitea ahalbidetuko du. Gure kasuan, ondokoen bilakaera aztertzeko eta zenbaketa adierazgarrira ekartzeko balioko du: ⦁ Euskara hutsezko hedabide inprimatuen aurrekontu orokorrak eta horien banakatzea: langile-gastuak353, funtzionamendu-gastuak354, produkziogastuak355 eta produktuaren banaketa-gastuak. ⦁ Euskara hutsezko hedabide inprimatuen autofinantzaketa-mailak. ⦁ Euskara hutsezko hedabide inprimatuen botaldiak, maiztasunak eta orrialdekopuruak. ⦁ Euskara hutsezko hedabide inprimatuen salmentak. Esan beharra dago aipatu arazketa-taulak ez direla publikoak; beraz, ikerketaren egileak burutu nahi zuen lanaren nondik norakoak azaldu eta baimena eskatu zuen Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako teknikariek esleipenproposamenak egiteko lantzen dituzten datuak eta taulak eskuratu eta erabili ahal izateko. Baimen-eskaerak Eusko Jaurlaritzako zerbitzu juridikoen oniritzia jaso zuen. 352 .- "Jaso nahi dituzten" diogu eta ez "jaso dituzten". Lehena zergatik hobetsi den ulertzeko gogoratu eskatzaile guztiek ez dituztela beti diru-laguntzak jaso. Zenbait kasutan hala izateko baldintza guztiak bete arren, batzuei esleitutako diru-partida ez da deialdiak agintzen duen gutxienekora heltzen eta orduan laguntzarik gabe geratu dira. Kontu hau bera sakonago dago azalduta 349. oin-oharrean. 353 .- Eskaera egiteko dokumentazioaren arabera, edozein zereginetan ari diren kontratupeko langileen gastuak lirateke. 354 .- Eskaera egiteko dokumentazioaren arabera, funtzionamendu-gastuen barne daude alokairuak, zergak, argindarra, telefonoa, ura, posta, mezularitza, garbiketa, bulego-materiala, lokomozioa eta egonaldiak, profesional beregainen zerbitzuak, bestelako zerbitzuak. 355 .- Inprenta-gastuak. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 286 Aurreko atalean, arreta deialdien edukira, hau da alde kualitatibora zuzendu da. Orain, ordea, arazketa-taulak oinarri hartuta garatuko den atalean, hedabideen bilakaeraren alde kuantitatiboari erreparatuz egingo da lan. 3.- Hemeroteka: "Hedabideak" diru-laguntza deialdiak izan duen bilakaera ulertu eta azaltzeko, urteroko aginduen eta ebazpenen edukiaz gain, ezinbestekoa da prozesuan parte hartu duten aktoreek denboran zehar agertu dituzten iritziak, eskariak eta aldarrikapenak jasotzea; horiei ere arreta eskaintzea. Aktore diogunean, euskara hutsezko hedabide inprimatuen sektoreko ordezkariez zein Eusko Jaurlaritzan deialdiaren ardura izan duten ordezkariez ari gara. Horretarako, informazio-iturri bikaina dira rol bikoitza izan duten paperezko hedabideak. Aldi berean diru-laguntzen eskatzaile eta jasotzaile izan direlako. Gizarte modernoetan, hedabide-sistema da, zalantzarik gabe, gizarte horien edozein arlotako gorabeherak jarraitu eta ulertzeko informazioa eskaintzen duen ekoizle nagusia. Gertaera txikiak zein handiak, balio ideologiko-ekonomiko-kulturalekin zerikusia dutenak, edozein arlotako politika zehatzak…. denak ageri dira hedabideetan denboran zehar eta etengabe. Edozein euskarritan diharduten hedabideetan. Ondorioz, ikerketa askok hartu dituzte hedabide inprimatuetan zabaldutako informazioak lanerako lehengai gisa. Hemen ere modu berean jokatuko da. Gurean, lehen Eusko Jaurlaritza osatu zenetik, eta bereziki 2005-2013 bitartean, gaiari buruz kaleratutakoak arakatzeari ekin zaio, eta material horiek bildu eta landu dira. Aitortu beharra dago ez direla diru-laguntzak eskatu edota jaso dituzten hedabide inprimatu den denak hartu eta gainbegiratu, ezinezko zeregina litzatekeelako. Baina, hala ere, arakatze-lan sakona egin da. Jarritako helburuari ahalik eta ondoen erantzuteko, ikerketa honek objektutzat duen gaiari jarraipenik eta espaziorik handiena eskaini dioten hedabideak hautatu dira lehenik, honakoak alegia: ⦁ Euskaldunon egunkaria eta ondorengo Berria ⦁ Argia aldizkaria Diseinu metodologikoa 287 ⦁ Jakin aldizkaria Hirurak errepasatu dira sistematikoki, zenbakiz zenbaki, eta Jaurlaritzak kudeatzen duen "Hedabideak" diru-laguntzarekin zerikusia duten informazioak (albisteak eta iritzi-artikuluak) bildu dira. Baina, horiez gain, hemeroteketan zein sarean eskuragarri diren beste hainbat informazio-iturri ere baliatu dira, hala nola Hemen eta Eguna astegunkariak, Anaitasuna aldizkaria, BAT soziolinguistika aldizkaria, Deia eta Gara egunkariak, Topaguneak eta TOKIKOMek landutako agiriak, Jaurlaritzako Euskararen Aholku Batzordearen agiriak eta txostenak eta, azkenik, Eusko Legebiltzarreko bilkura-egunkaria; izan ere, Gasteizko ganbara behin baino gehiagotan, bereziki laurogeiko hamarkadan , bilakatu da euskarazko hedabideei eskainitako dirulaguntzei buruzko hausnarketen eta eztabaiden eszenatoki. Atal honekin bukatzeko esan ikerketarako lehengai gisa erabili dren informazioiturri ez zuzenen laguntzaz (deialdiak, ebazpenak, arazketa-taulak eta hemeroteka) jasotako material guztia orraztu egin dela, aukera eman duenean, estatistikoki landu eta, azkenik, egituratu egin dela. Betiere, euskara hutsezko hedabide inprimatuentzat esleitutako diru-laguntzen azterketa deskriptibo zehatza, sakona eta adierazgarria burutzeko asmoarekin. Hala jokatzea ezinbesteko urratsa baita ikerketaren analisiari eta ondorioen lanketari ganoraz ekiteko. 4.1.2. ELKARRIZKETA SAKONAK: DISKURTSO ADIERAZGARRIAK AZALERATZEN Agerikoa da planteaturiko lana ikuspegi humanistari lotzen zaiola; aurkezpenean azaldu bezala, ikerketak "Hedabideak" diru-laguntza deialdia deskribatzeaz gain, jomugatzat ezarri du interpretazioa, balorazioa eta aurrera begirako prospekzioa egitea. Ikuspegi horrek zuzen-zuzenean garamatza metodologia kualitatiboaren esparrura. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak sustatutako hedabideentzako diru-laguntzei buruz dauden pertzepzioak, ikuspuntuak eta jarrerak; azken finean, dirulaguntzei buruz dauden diskurtsoak azaleratzeko eta lantzeko, ezinbestekoa da perspektiba kualitatiboaz baliatzea. Hala gertatzen da arrazoi nagusi batengatik: ikusmolde kualitatiboak errealitatea, gizarte-egoerak, portaerak, prozesuak eta Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 288 ekintzak ulertzea eta interpretatzea dituelako helburu, eta hori lortzeko esanahian jartzen du azentua. "Los métodos cualitativos son los que enfatizan conocer la realidad desde una perspectiva de insider, de captar el significado particular que a cada hecho atribuye su propio protagonista y de contemplar estos elementos como piezas de un conjunto sistemático" (Ruiz Olabuénaga,1996: 17) Ikerketa honetan, metodologia kualitatibo interpretatzaileak esanahiak "harrapatzeko" eskaintzen dituen aukeren artean, bi hautatu ditugu: sakoneko elkarrizketak, lehenbizi, eta Delphi teknika ondoren. Sakoneko elkarrizketari helduta, Juaristik honelaxe laburbiltzen du ikerketateknika horren nondik norakoa: "Elkarrizketa oinarritzat hartuz, elkarrizketatuak bere mundua, bizitza, zein ondo ezagutzen duen arlo edo gai bat nola ikusten duen, sailkatzen eta bizitzen duen ezagutu daiteke" (Juaristi, 2003: 139). Sakoneko elkarrizketen erabilpena XX. mendearen hasieratik hasi zen garatzen, etnologo eta etnografoen eskutik. Horiek, esku artean zituzten lanak gauzatzeko, adituek edo berriemaile nagusiek emandako informazioa bildu eta aztertzen hasi ziren. Hala ere, badira elkarrizketa kualitatiboen lehen urratsak askoz lehenagotik datozela defendatzen duten egileak ere; Tucídidesek Peloponesoko gudetatik bizirik itzultzen zirenak elkarrizketatzen omen zituen borroketan izandako gorabeherak aztertu eta ulertzeko, eta Sokratesek ere elkarrizketak baliatzen omen zituen ezagutza filosofikoa ekoizteko. Baina denboran hain atzera egin gabe, zenbait egilek (Burguess, 1984; Holstein eta Gubrium, 1995) XIX. mendean burututako London Labour and the London Poor izeneko lana356 (Mayhew, 1851) aipatzen dute elkarrizketa ez egituratuaren lehen adibide gisa. Diseinu metodologikoa 289 Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 290 Diseinu metodologikoa 291 kazetariak adierazitakoak ondo baino hobeto balio du errealitate sozialaren dimentsioren bati elkarrizketa bidez heldu nahi diogunontzat ere. Ikergaiaren espazio diskurtsibo-sinboliko osoa betetzeko, diru-laguntza politiken nondik norakoak eta euskarazko hedabide inprimatuen bilakaera sakon ezagutzen dituzten subjektu kualifikatuak, ordezkari erreferentzialak357 aukeratu dira; hau da, aztertzen ari garen objektuaren inguruko ezagutza zuzen eta sakona duten pertsonak, lehen mailako informatzaileak. Horrez gain, aukeratuek beste ezaugarri batzuk ere badituzte: ⦁ Eskuragarri izan ditugu, ⦁ Proposatutako elkarrizketan parte hartzeko prestutasuna agertu dute, ⦁ Lanaren helburu eta hipotesiei heltzeko interesatzen zaigun informazioa modurik zuzen eta zehatzenean komunikatzeko gaitasuna dute. Ikerketa honetan hamabi elkarrizketa-saio burutu dira beste horrenbeste pertsonekin. Aukeratuen zerrendan daude: ⦁ Aztertu den denbora-tartean (2005-2013) Eusko Jaurlaritzan diru-laguntza deialdiaren ardura politikoa eta kudeaketa-ardura izan duten pertsonak358, ⦁ Hekimen, 2012tik euskara hutsezko hedabideen sektorea osotasunean ordezkatzen duen elkarteko kide bat, ⦁ TOKIKOM, tokikoen ahotsaren ordezkaria, 357 .- Erreferentzialak Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzan eta euskarazko hedabide inprimatuen sektorean. Lehenak. hedabideentzako diru-laguntza politika zehazten eta kudeatzen den erabakigunean erantzukizuna dutelako eta bigarrenak, euskarazko prentsa idatzian izandako ibilbideagatik eta esperientziagatik sektorearen ikuspegi globala eskaini dezaketelako. 358 .- Ardura politikoa duen pertsonak deialdiaren edukiaz hartzen ditu erabakiak; hau da, zenbat diru jarri, zein baldintza ezarri, zein irizpideren arabera esleitu laguntzak… Unean uneko Jaurlaritzaren osaketaren arabera aldatu daitezke pertsona horiek. Kudeaketa-ardura duten pertsonak ordea, administrazioaren langileak dira, teknikariak dira. Euren zeregina diru-laguntza eskariak jaso, landu eta deialdian ezarritako edukien arabera esleipen-proposamena gauzatzea litzateke. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 292 ⦁ Euskara hutsezko inprimatuen sektorean betidanik izan duten pisua, historia edota ibilbideagatik esanguratsuenak kontsidera daitezkeen hedabideetako ordezkariak: Argia, Jakin, Berria eta Goiena. Horiekin batera Zabalik ere kontuan hartu da, berau izan zelako EAEn gehien irakurtzen diren gaztelaniazko eguneroko paperezkoen jabeak martxan jarri zuen egunkari formatuko astekari aipagarria. Elkarrizketa sakonetarako hautatutako subjektuen perfilari erreparatuta, baieztatu daiteke ikergaian inplikaturik dauden aktore guztien ahotsak barnebildu direla. Labur esateko, ikergaiak izan ditzakeen ertz, dimentsio guztiak daude ordezkatuta. 4.1.2.2. ELKARRIZKETEN EGITURA ETA JARRAITUTAKO PROZEDURA Landa-lana 2014ko otsaila eta urte bereko ekaina bitartean gauzatu zen. Kasu guztietan, elkarrizketatuei ikerketaren nondik norakoak azaldu zitzaizkien eta horrekin batera hautatuak izateko arrazoiak ere eman zitzaizkien. Beraiek esandako guztiak grabagailu bidez jaso ziren, kasu batean izan ezik359. Saioak, elkarrizketatuek proposatutako lekuetan edo ikerlariak eskainitakoetan burutu ziren. Sakoneko elkarrizketen egiturari dagokionez, hiru atal nagusiren inguruko edukiak lantzeko gidoi erdi egituratua prestatu zen, ikerketaren helburu eta hipotesiei hertsiki loturiko gaiak biltzen zituena. Ondoko taulak erakusten du atal bakoitzaren nondik norakoa. 359 .- Elkarrizketatu baten kasuan ez zen aurrez aurreko elkarrizketa izan. Berak nahiago izan zuen galderei idatziz erantzun, eta kontuan izanda pertsona horrek sektorean duen ibilbidea eta ikerketari egin ziezaiokeen ekarpena, erabaki zen berak eskatu bezala egitea. Diseinu metodologikoa 293 58. taula. Sakoneko elkarrizketen atalak eta helburuak. atala helburua Lehena Elkarrizketatuek euskarazko hedabide inprimatuen iraganaz eta orainaz duten ikuspegia ezagutu. Bigarrena Elkarrizketatuek "Hedabideak" diru-laguntza deialdiari buruz duten ikuspegia ezagutu. Hirugarrena Elkarrizketatuek euskarazko hedabide inprimatuek eta erakunde publikoek etorkizunari begira dituzten erronkez eta zereginez duten ikuspegia ezagutu. Iturria: tesiaren egileak prestatua. Lehenengo atalean, euskara hutsezko hedabide inprimatuek denboran zehar izan duten bilakaeraz, egungo egoeraz, euskarazkoek dituzten kontsumitzaileez, globalizazio-garaiotan proiektu berriak martxan jartzeko dauden aukerez… galdetu zitzaien elkarrizketatuei. Deialdiaren ardura izan duten ordezkari instituzionalei berriz, aipatutakoez gain, hedabide- eta hizkuntza-politikei buruzko galderak ere izan ziren. Bigarrenean, hedabideen eta diru-laguntza publikoen arteko harremanean sakondu zen. Arreta berezia jarri zen Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak urtero kaleratutako deialdian. Atal honi eskaini zaio elkarrizketen tarterik zabalena, dirulaguntza deialdiaren ertz guztiei helduz: helburuak, baldintzak, esleipenerako irizpideak, diru-partida orokorrak, horien multzokako banaketa, deialdiaren urterokotasuna, gaztelania nagusiki darabiltenei zenbait urtetan emandako laguntzei buruzko iritziak…. jorratu dira atal honetan. Hirugarren atalean, etorkizunari begirako ikuspegia landu da, hau da, paperean euskaraz kaleratutako hedabideek eta administrazioek (udalek, foru-aldundiek eta nagusiki Eusko Jaurlaritzak) aurrerantzean dituzten erronkez, betebeharreko zereginez, bien arteko harremanez edota hedabide publikoen eta herri-ekimenekoen edota pribatuen artekoez. Hala ere, arestian aipatutakoak salbuespena dauka. Lehenago adierazi bezala, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzan "Hedabideak" diru-laguntza deialdia kudeatzeko ardura duten teknikarien kasuan, elkarrizketak deialdiaren nondik norakoak jorratu zituen: deialdia kaleratu aurretik egin beharrekoak, denboran zehar Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 294 deialdiek izan dituzten aldaketa formalak zein edukizkoak eta esleipen-prozedura eta ebazpena kaleratu ondoren burutu beharreko zereginak. Gainontzekoen kasuan, elkarrizketetan erabilitako gidoia berdintsua izan da denentzat. Berdintsua bai, baina ez iguala. Hau da, gidoiak elkarrizketatu guztiekin jorratu nahi izan diren gaiak perimetro baten barruan kokatzeko eta gai bakoitza zein sakontasunarekin landuko den zehazteko balio izan du. Baina horrekin batera, elkarrizketatu bakoitzari egokitutako galderak ere egin izan dira, batzuk izandako lanesperientziari lotutakoak, eta beste batzuk hedabideei eskainitako laguntzei buruz inoiz kaleratu dituzten iritziekin zerikusia dutenak. Lehen erako galderak, bakoitzak jorratutako ibilbide profesionalari lotutakoak elkarrizketen hasieran kokatu dira, elkarrizketatu-elkarrizketatzailearen arteko harreman dinamikoa lortzeko asmoz. Luis Enrique Alonsok dioenari jarraituz, "Se trata de crear una relación dinámica en la que, por su propia lógica comunicativa, se vayan generando los temas de acuerdo con el tipo de sujeto que entrevistamos, arbitrando un primer estímulo verbal de apertura que, verosímilmente, sea el comienzo de esa dinámica que prevemos" (Alonso, 1998: 85). Bigarren erako galderak formulatzeko, hau da, deialdiei buruz inoiz agertu duten iritzietan sakontzeko, oso lagungarria izan da aurreko fasean burutu den hemeroteka-lanean jaso eta landutako informazioa. Hortaz, esandakoak esanda, argi geratzen da denentzat aurretik erabakitako eskema bati jarraituz burutu dela zeregina, baina eskema hori elkarrizketatu bakoitzari egokitutako malgutasunez gauzatu dela. Aurretik esan bezala, elkarrizketa-saioetan adierazitako guztia grabagailuaren laguntzaz jaso zen. Saio bakoitza amaitu eta egun berean ekin zitzaion transkribatzeko zereginari. Lehenbizi elkarrizketa bere osotasunean erreproduzitu eta entzun zen; aldi berean entzundakoei eta saioan zehar, saioa hasi aurretik edo saioa bukatu ondoren gertaturiko kontu aipagarriei buruzko oharrak jaso ziren (saioan izandako etenak, Diseinu metodologikoa 295 isiluneak, zalantzak, grabazioa hasi aurreko eta amaitu osteko iruzkinak…). Lan egiteko prozedura horrek badu zergatia; Steinar Kvalek dioen bezala, material hori garrantzitsua izan daiteke elkarrizketen azterketa egiterakoan. "These immediate impressions, based on the interviewer´s emphatic access to the meanings communicated, may – in the form of notes or simply recorded onto the interview tape - provide a valuable context for the later analysis of transcripts" (Kvale, 1996: 129). Elkarrizketak osorik transkribatu ziren, esandakoak esan ziren modu berean jasoz (euskalkiak, hasi eta bukatu gabeko esaldiak errespetatuz…). Eta behin zeregin hori osatuta analisiari ekin zitzaion. Ekin baino jarraitu esan beharko genuke; izan ere, interpretazio edo analisi-fasea lehenago hasten dela baieztatu daiteke. Transkripzioa egiten den unean, dagoeneko azterketa-fasean murgilduta dago ikerlaria, aurrez aurreko elkarrizketa gauzatzen denean ez gabiltzalako bakarrik materiala jasotzen baizik eta neurri batean azterketa egiten ari gara. Dena den, oraintxe iritsi da elkarrizketetan eskuratu eta transkribatutako informazioaren analisi intentsiboa egiteko sasoia. Horretarako, elkarrizketa bakoitzaren transkripzioa birritan irakurri da. Lehenengo irakurketak elkarrizketatu bakoitzak eraiki duen narrazioaren ikuspegi panoramikoa izateko balio izan du eta horrekin batera aipagai izan diren gai, kontzeptu edota interesgune nagusiak identifikatzeko. Bigarrenarekin, berriz, elkarrizketatuek adierazi dituzten eduki esanguratsuak kategoriatan kodifikatu eta horien arteko harremanak, ustezko loturak, kontraesanak aztertu dira. Elkarrizketatuengandik jasotakoak atea zabaldu du ikerketan planteatu diren hipotesiekin zerikusia duen informazio aberatsa lortzeko eta aztertzen ari garen gaiaren zergatietara eta ondorioetara pauso sendoz hurbiltzeko. 4.1.3. DELPHI TEKNIKA: ADOSTASUNEN ETA DESADOSTASUNEN BILA Ikerketa honek, gogoratu dezagun, 2005-2013 bitartean, urteroko deialdien prozesuan parte hartu duten eragileek, etorkizunari begira egindako ekarpenak eta izan daitezkeen aldaketa- edota hobekuntza-proposamenak bildu eta aurkeztea du Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 296 Agerikoa denez, Delphi teknikak antzekotasun handia du sakoneko elkarrizketekin zein eztabaida-taldeekin. Horietan gertatzen den bezala, Delphian ere subjektuei galdetzen zaielako, informazioa talde batetik jasotzen delako, baina kasu honetan, iritzia eman edo hausnarketa egiten duten subjektuek ez dute espazio fisikorik konpartitzen ekarpenak egiteko orduan, ez daude aurrez aurre. Horri esker, parte-hartzaile guztiek dute iritzia emateko aukera bera, ez da nagusitzen bakar batena edo batzuena. Gainera ikuspegiak askatasun osoz adierazi daitezke anonimotasuna bermatzen delako. Delphi teknika hortaz, oso baliagarria da gai bati buruzko iritzi-giroa "harrapatu" eta lantzeko. Horregatik, banakako idatzizko ekarpenetatik abiatuta eraikitzen den sakoneko talde-elkarrizketa dela kontsidera daiteke. Puntu honetara helduta, baieztatu dezakegu ikerketa honek ezarritako helburuei eta jarraituko duen prozedura metodologikoari erreparatu ezkero, agerikoa dela Delphi teknika aplikatzeak osagarritasuna eta aberastasuna ekarriko dituela. Izan ere, aurreko bi urratsetan informazio-iturri ez zuzenen laguntzaz eta elkarrizketa Diseinu metodologikoa 297 sakonen bidez jaso eta landu den materiala aberasteko eta osatzeko balioko digu. Zehatzago esateko, bi arrazoik bultzatuta hartu da Delphia burutzeko erabakia: ⦁ Batetik, euskara hutsezko hedabide inprimatuen sektorearen ordezkari erreferentzialek, hau da, TOKIKOM eta Hekimen elkarteetako ordezkariek elkarrizketa sakonetan eskaini duten ikuspegia aberasteko asmoa dago. Sektorearen ikuspegi globaletik hedabide bakoitzaren ikuspegi partikularrera jauzi egiteko asmoa. Izan ere, hainbat ezaugarriri erreparatuta360, oso anitza den sektoreko hedabide guztientzat balio dezakeen diskurtsoan izan daitezkeen ñabardurak bildu nahi dira Delphiarekin, banaka-banaka bildu nahi dira. ⦁ Bestetik, azken elkarrizketa sakona egin baino egun batzuk lehenago argitaratu zen 2014ko "Hedabideak" deialdia361. Horren edukiak aldaketak ekarri zituen hainbat kontutan, baina nabarmenena, goitik beherako aldaketa, diru-laguntza esleipenak egiteko erabiliko ziren irizpideetan362 gertatu zen. Eta irizpideetan ezarritako berrikuntzen ondorioz, are handiagoa izan zen esleipen-ebazpenak ekarri zuen aldaketa, bereziki Berria egunkariari eragin ziona363. 2014ko diru-laguntzen esleipenak erreakzio-kate luzea eragin zuen inprimatuen sektorean. Hurrengo urteko deialdia ia ia aurrekoaren kopia izan zen364. Gauzak horrela, interesgarria ez ezik, garrantzitsua ere bada diru-laguntza deialdiaren edukietan egindako aldaketek hedabide inprimatuen ikuspegian eraginik izan duen arakatzea. Zeregin hori ere sektorea ordezkatzen duten Hekimen eta TOKIKOM elkarteen ahotsak jasoz burutu daiteke, baina kasu honetan, 360 .- Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzak jaso dituzten hedabideak, aurrerago sakon landuta ikusiko denez, oso ezaugarri desberdinak dituzte hedadura geografiko, maiztasun, orrialde-kopuru, botaldi zein izaerari dagokionez. 361 .- Elkarrizketa sakonak 2014ko otsaila-ekaina bitartean egin ziren; azkena ekainaren 27an eta 2014ko diru-laguntza deialdia 2014ko ekainaren 19ko EHAAn kaleratu zen. 362 .- 2014ko diru-laguntza deialdiak irismen-maila ezarri zuen ebaluazio irizpide nagusitzat; 100 puntutik 70 irismenari lotuta zeuden. Deialdiak honelaxe zioen: "b) Irismen maila: gehienez ere 70 puntu. Puntu horietatik aurreneko 60 puntuak banatzeko, kontuan hartuko da hedabideak bere eragin-eremuan duen irismen-maila. Gainontzeko 10 puntuak, berriz, hedadura mailaren arabera banatuko dira" (EHAA, 201406-19: 115 zk.). Hau guztia sakonago azalduta dago lan honen 7.1.3. atalean. 363 .- Urrian kaleratu zen 2014ko deialdiaren ebazpena. Horren arabera, Berria egunkariari aurreko urtean baino 208.217 euro gutxiago esleitu zitzaizkion. Gainontzeko euskarazko hedabide inprimatuen kasuan, esleitutako laguntzak 2013koen oso antzekoak izan ziren. 364 . Ebazpena ere aurreko urtekoaren, 2014koaren antzekoa izan zen; eguneroko hedabideen kasuan, esleitutako laguntzak behera egin zuten, aldizkakoen kasuan, ordea, berdintsu jarraitu zuten. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 298 hedabide bakoitzaren atea jotzea erabaki da. Horretarako tresna ezin egokiagoa da Delphi teknika. 4.1.3.1. NOREKIN: AHALIK ETA AHOTS GEHIEN JASOTZEN Hortaz, aurreko lerroetan esandakoari jarraituz, diru-laguntzak eskatu dituzten euskarazko hedabide inprimatu guztiekin harremanetan jarri eta lau galdera irekiz osatutako galdeketa bidali zitzaien posta elektronikoz. Hirurogeita zazpi hedabide guztira. Baina horiez gain, 2014an eta 2015ean kaleratutako bost hedabideak365 ere kontuan hartu dira; denak tokikoen multzokoak. Hala egin da, interesgarria izan daitekeelako diru-laguntzak eskuratzeko prozesuan "hasi berrien" iritzia ere jasotzea. Hortaz, 72 hedabidek jaso zuten Delphian parte hartzeko gonbitea. Ondoko taulak erakusten du jasotzaileen banaketa hedabidearen izaeraren arabera. 59. taula. Delphi-galdeketa hedabideen izaeraren arabera. Hedabide-mota zenbat Eguneroko prentsa inprimatua 6 Informazio orokorreko aldizkariak eta aldizkari espezializatuak 23 Udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak (tokikoak) 38+5 Iturria: tesiaren egileak prestatua. Diseinu metodologikoa 299 Ikerketa honetan ez da laginik osatu, diru-laguntzen eskatzaile/jasotzaile izan diren guztiak hartu eta denei eskatu zaie prozesuan parte hartzeko. Arestian aipatu bezala, aniztasuna da deialdirako eskaera egiten duten hedabide inprimatuen ezaugarria. Aniztasuna diogu, euskara hutsezko hedabide inprimatuen sektoreak hiru multzo barnebiltzen dituelako: euskara hutsezko eguneroko prentsa inprimatua, euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak eta informazio espezializatuko aldizkari inprimatuak eta, azkenik, udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak (tokikoak). Hori gutxi ez, eta multzo bakoitzaren barruan ere aniztasun-ezaugarria errepikatzen da, bereziki aldizkako hedabideei dagokienez366. Beraz, adierazitakoa kontuan izanda, eta sektorearen ikuspegi orokorraren altzoan izan daitezkeen ñabarduren bila ari garenez, 2005-2013 bitarteko deialdietan parte hartu duten argitalpen inprimatu guztiei ekarpenak eskatzea erabaki zen. 366 .- Aldea dago informazio orokorrekoa den Argia astekaria eta informazio berezituko beste edozein aldizkariren artean, edota espezializatuen esparrukoak direnen artean, esaterako Xabiroi komikia eta Jakin aldizkariaren artean. Beste horrenbeste gertatzen da tokikoen multzoan, adibide bat jartzearren Anboto eta Zuhatza berriketan aldizkarien artean. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 300 4.1.3.2. IDATZIZKO EKARPENEN EGITURA ETA JARRAITUTAKO PROZEDURA Galdeketan zehaztutako lau atalak edo gai nagusiak, lehentxeago aurreratu bezala, lau izan ziren. Ondokoak: 1.- Euskara hutsezko hedabide inprimatuen egoera. 2.- Eusko Jaurlaritzaren "Hedabideak" diru-laguntza deialdia. 3.- Harremanak: euskara hutsezko inprimatuen sektorea osatzen duten hedabideen artekoa eta horien eta Eusko Jaurlaritzaren artekoa. 4.- Etorkizunari begira: sektorearen eta Eusko Jaurlaritzaren egitekoak. Gaiak hain irekiak izanik, bakoitzari lotutako hainbat galdera lagungarri proposatu zitzaizkien367 eskatutako zeregina errazteko eta gai bakoitzaren barruan ahalik eta dimentsio gehien jasotzeko asmoarekin. Esate baterako, bigarren atalean, fokua "Hedabideak" deialdia lantzeko atalean adibidez, deialdiaren balorazio orokorra eskatu zitzaien lehenik, eta ondoren, urteroko aginduen hainbat konturi buruzko galderak luzatu zitzaizkien, hala nola, deialdiaren helburuak, esleipenetarako balorazioirizpideak, nagusiki gaztelania darabilten egunkarien euskarazko gehigarriei eta erreferentzia-orrialdeei eman zaizkien diru-laguntzak… "Etorkizunari begira" izeneko atalean, berriz, euskara hutsezko hedabide inprimatuek aurrera begira dituzten erronkak edota zeregin nagusiak eta gainditu beharreko oztopoak zehazteko eskatu zitzaien, beste horrenbeste administrazioek (Jaurlaritzak, foru-aldundiek zein udalek) izan ditzaketen erronka edota zereginei buruz eta euskal hiztun-komunitateak beharko lukeen hedabide-mapa proposatzeko gonbitea ere luzatu zitzaien. Delphi-galdeketa posta elektronikoz bidali eta egun gutxira telefonoz deitu zen hedabide bakoitzera, mezua jaso zutela baieztatzeko368 eta bide batez eskaturiko zeregina hilabeteko epean betetzeko gai izango ote ziren jakiteko. Une horretan, 367 .- Erabilitako galdeketa zehatza ikerketa honen Eranskinak izeneko atalean dago. 368 .- Ondo jaso zutela eta pertsona egokiarengana bideratuta zegoela baieztatzeko. Diseinu metodologikoa 301 2016ko hasiera, euskarazko inprimatuek aurreko urteko deialdian jasotako dirulaguntzen zuriketa-zereginetan zebiltzan buru belarri, eta hainbaten kasuan, gainera, ale berria kaleratzeko lanak gehitzen zitzaizkien. Egoera horrela, ikerlariak proposatutako hilabeteko epean 29 hedabideren iritzia ordezkatzen duten ekarpenak jaso ziren. Beste hedabide askok, momentuan zuten lan-kargak behartuta, luzapena eskatu zuten. Hala egin zen, eta luzapenekin beste 32 hedabideren iritzia ordezkatzen duten ekarpenak eskuratu ziren. Hortaz, guztira euskara hutsezko 61 hedabide inprimatuen ikuspegia bildu da, unibertso osoaren %85. Puntu honetara helduta komenigarria da kontu garrantzitsu bat argitzea. Goiko lerroetan "29 (eta 32) hedabideren iritzia ordezkatzen duten ekarpenak jaso ziren" formula erabili da arrazoi zehatz batek bultzatuta. Delphian parte hartzeko gonbitea euskara hutsezko 72 hedabideren ordezkari diren pertsonei luzatu zitzaien eta horiek eskainitako erantzunekin 61 hedabide daude ordezkatuta, esan bezala unibertso osoaren %85. Hau da, ez ziren 61 erantzun jaso, baizik eta 46. Zenbakien arteko aldea azaltzea erraza da oso. Izan ere, euskara hutsezko hedabide inprimatuen sektorean gertatzen da enpresa edo elkarte bakar batek egitasmo bat baino gehiago sustatu eta kudeatzen duela; esaterako, 2013 urtean Goiena Komunikazio Taldea Kooperatiba Elkarteak Eusko Jaurlaritzaren "Hedabideak" deialdiaren diru-laguntza hartu zuten Asteleheneko Goiena papera, Goiena papera, Goiena telebista eta Goiena.net kudeatzen zituen eta laguntza-eskaera egin zuen horietako bakoitzarentzat. Ondorioz, ikerketa honetarako prestatu den Delphian erantzun bakarrean daude ordezkatuta Asteleheneko Goiena papera eta Goiena papera. Beste horrenbeste gertatzen da beste eskatzaile batzuekin369 eta horregatik azkenean 46 ahotsek ordezkatu dituzte 61 369 .- Ondokoak dira Delphi bidezko ekarpenak jaso zirenean Eusko Jaurlaritzari hedabide inprimatu bat baino gehiago diruz laguntzeko eskaera egin ziotenak: Goiena Komunikazio Taldea Kooperatiba Elkartea (Asteleheneko Goiena papera eta Goiena papera), Erroitz S.L. (Aiurri Beterri-Aiztondoko hamaboskaria eta Aiurri Beterri-Buruntzako astekaria), Jesus María de Leizaola Fundazioa (Ekonomiaren KZ, Gazteon KZ eta Ezkerraldeko KZ), Tolosaldeko Komunikazio Taldea S.L. (Galtzaundi eta Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza), Shareak Kultur Elkartea (Gazteberri eta +/- 18 presta ezazu zure etorkizuna), BLB Komunikazioa Kooperatiba Elkartea (Prest eta Berton), Dobera Euskara Elkartea (Hernaniko Kronika eta Urumeako Kronika), Goierriko Hedabideak S.L. (Goiberri eta Goierriko Hitza), Udako Euskal Unibertsitatea (Uztaro eta Aldiri), Herritar Berri S.L. (Gaur 8 eta Zazpi Haizetara). Azkenik esan Berria egunkaritik bidalitako ekarpenean ordezkatuta zeudela egunkariaz gain, Arabako Hitza, Bizkaiko Hitza, Gipuzkoako Hitza eta Nafarroako Hitza. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 302 hedabideen ekarpenak. Beraz, Delphiaren analisi-atalean erabiliko diren pasarteen kodifikazioa 1etik 46ra bitartekoa izango da370. Behin erantzunak jasota, idatzizko ekarpenetan adierazitako iritziak, ikuspuntuak eta informazioak sistematizatu eta kategorizatu egin ziren. Ondoren, identifikatutako kategoriak ordenatu, egituratu ziren. Hurrengo urratsa prozesuan parte hartu zuten guztiek adierazitako edukia ahalik eta modurik osatuan eta gardenean barnebiltzen zuen testua eraikitzea izan zen. Aipatu testua hedabide bakoitzean Delphi-galdeketari erantzun zioten pertsonei bidali zitzaien berriro371, helburu bikoitzarekin: batetik, beraien ekarpenak oinarri hartuta landutako testuarekin ados zeuden ala ez zehazteko eskatu zitzaien, eta bestetik, nahi izanez gero, zerbait gehitu, zehaztu edo zuzentzeko aukera eskaini zitzaien. Une horretan, esan daiteke prozesuan parte hartu zutenen arteko nolabaiteko "elkarrizketa" hasi zela. Nolabaiteko diogu, ez delako aurrez aurre gauzatzen, baina hala ere, hedabide bakoitzera bidalitako behin-behineko txostena edo testua irakurri ondoren, lehen fasean parte hartu zuen ordezkari/aditu bakoitzak ondotxo ikusi dezake proposaturiko gaiei buruz adierazi duena besteek adierazitakoekin bat datorren edo ez. Eta bat ez badator, orain aukera izango du desadostasuna arrazoitzeko, argudioz janzteko, eta, nahi izan ezkero, azken iritzia emateko. Horretarako hiru astehilabeteko denbora-tartea eskaini zitzaien. Bigarren fasean bidalitako mezuak hainbat hedabideren erantzuna hartu zuen bueltan372, horietatik gehienak landutako behin-behineko txostenaren edukiarekin konforme zeudela adierazteko, eta gainontzeko 5en kasuan, adostasuna agertzearekin batera ekarpena egin zioten txostenean irakurritakoari, Delphiaren behin betiko analisian aintzat hartu izan diren ekarpenak. 370 .- Delphiaren fitxa teknikoa lan honen Eranskinak izeneko atalean dago. 371.- Bidalketa 2016ko maiatzaren 9an egin zen. Testua ekarpena egin zuten hedabideei zein egin ez zutenei helarazi zitzaien. 372 .- Guztira 36 erantzun jaso ziren, eta horiek 43 hedabide ordezkatzen zituzten. Gogoratu zenbait kasutan erantzun bakar batean enpresa edo elkarte baten kudeatzen duen hedabide baten baino gehiagoren ekarpena dagoela. Diseinu metodologikoa 303 Prozesuaren azken urratsa azken txostenaren taxuketa izan da, bertan Patxi Juaristik baieztatzen duenari jarraituz, "Txosten honetan adostasunak, adituentzat gai desberdinek duten garrantzia eta iritzi desberdinen aurrean aldeko eta aurkako arrazoiak agertu behar dira. Horrekin batera, hartu behar diren erabakiak edo jarraitu beharreko bidea zehazten dira" (Juaristi, 2003:190). Azken txostena taxutzeari 2016ko ekainaren erdialdean ekin zitzaion. Bestalde, Delphi teknikaren prozedura-azalpenekin bukateko ohar bat: doktorego-tesi honen analisi-atalean jaso diren ekarpenak hedabide bakoitzetik hartu ziren moduan erreproduzitu dira hitzez hitz; hau da, ez da inolako aldaketarik egin idazkera-estiloan, ekarpenaren egileek zerbait maiuskulaz edo negritaz jarri badute, hala gorde eta erakutsi da, eta erabilitako euskalkiak errespetatu egin dira. Ikerlariaren interbentzio bakarra anonimotasuna babestu eta bermatzeko helburuarekin eginikoa da; kasuren batean, ekarpenaren egileak ordezkatzen zuen hedabidearen izena jarri ezkero, berau kendu eta kortxete artean jarritako "gurean", "gureak", "guk" edo antzeko beste formularen batez ordezkatu da. 4.2. DISEINU METODOLOGIKOA LABURBILDUTA Diseinu metodologikoari eskaini zaion tartea laburbiltzeko, esan ikerketaren objektuari eta helburuei erreparatu eta hiru iturritatik edaten duen diseinua prestatu eta burutu dela. Aniztasun metodologikoaren aldeko apustua egin da ikertzeko hautatu den objektuaren; hots, 2005-2013 bitarteko "Hedabideak" diru-laguntza deialdiak eskaintzen dituen ertz guztietara hurbiltzeko eta horiei sakontasunez heltzeko. Ikuspegi positibista/kuantitatiboa eta ikuspegi interpretatzailea/kualitatiboa uztartuz burutu da lana. Azken batean neurketa eta esanahia, biak artikulatu eta elikatu dira. Hasteko, informazio-iturri ez zuzenak erabili dira, urteroko diru-laguntza deialdiek, esleipenek eta eskatzaileek denboran zehar izan dituzten gorabeherak ahalik eta modurik zehatzenean ezagutzeko. Horretarako, lehenbizi, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu diren "Hedabideak" diru-laguntza aginduak hartu eta aztertu dira. Aginduetan daudelako jasota laguntzak eskatu eta eskuratu ahal Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 304 izateko betebeharrekoak. Deialdiekin batera, bigarren informazio-iturri bezala, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 2005-2013 bitartean laguntzen esleipenak egiteko erabili dituen arazketa-taulak baliatu dira. Ez dira dokumentu publikoak; hortaz, horiek lantzeko beharrezko baimena eskatu eta oniritzia jaso da. Arazketatauletatik laguntzak jaso dituzten hedabide inprimatuen ondoko datuei erreparatu zaie: gastu-aurrekontuak, autofinantzaketa-mailak, maiztasunak, botaldiak, orrialdekopuruak eta salmentak. Eta azkenik, informazio ez zuzeneko hirugarren iturri gisa hemerotekara jo da, prozesuan parte hartu duten aktoreek (euskarazko inprimatuen sektoreko ordezkariek zein administrazioan deialdiaren ardura izan dutenek) denboran zehar agertu dituzten iritziak eta jokabideak jasotzeko asmoz. Hemerotekan iturri anitz errepasatu dira, baina fokua gehienbat Euskaldunon egunkaria eta Berria egunkarietan eta Argia eta Jakin aldizkarietan jarri da arrazoi zehatz bategatik: lau hedabide horiek dira Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzen gaiari arreta eta espazio gehien eskaini diotenak. Diseinu metodologikoaren bigarren zutabea elkarrizketa sakonak dira. Teknika kualitatibo horren bidez, Eusko Jaurlaritzak kaleratutako diru-laguntzen inguruan gauzatu diren diskurtso adierazgarriak azaleratzeko ahalegina egin da. Horretarako aztergaiaren dimentsio guztiak ondo ezagutzen dituzten pertsona erreferentzialak aukeratu eta elkarrizketatu dira. Azken urrats metodologikoa Delphi teknikaren eskutik egin da. Urteroko dirulaguntza deialdietan parte hartu duten euskara hutsezko hedabide guztiei luzatu zaie parte hartzeko gonbitea. Jasotako ekarpenei esker, sektorea osatzen dutenen arteko adostasun eta desadostasun puntuak identifikatu eta kontrastatu ahal izan dira. Ezinbesteko zeregina, aurrera begiratzen duten proposamenak iradokitzeko. Ikerketa honek bildu, aztertu eta landu dituen datuak aurkeztu aurretik, komenigarria da atal metodologikoan azaldutako kontu bat berriro hona ekartzea. Hiru hanka edo aurpegi dituen estrategia metodologikoa hautatu eta garatu da, objektuaren ahalik eta dimentsio gehienei heltzeko asmoz. Informazio-iturri ez zuzenak, elkarrizketa sakonak eta Delphi izeneko teknika erabili ditugu. Hurrenkera horretan erabili gainera. Elkar elikatuz funtzionatzen duen prozesu gisa ulertu behar da jarraitutako prozedura metodologikoa. Emaitzen analisia bost atal nagusitan banatu da. Horietako bakoitzak bere esanahia du, eta besteengandik bereizita irakurri eta ulertu daitekeen arren, bada atal guztiak lotzen dituen hari eroalea, ikerketaren atal analitikoari osotasun ikuspegia eskaintzen diona. Lehenik eta behin, informazio-iturri ez zuzenen analisitik eskuratutako informazioa garandu eta aurkeztuko da. Horrek aukera ematen du analisiaren lehen hiru atalak garatzeko: 1.- Eusko Jaurlaritzak kaleratu duen "Hedabideak" diru-laguntza deialdiaren azterketa deskriptiboa (5.1. atala). Deialdiaren helburuak, ezarritako diru-partidak, onuradun izateko baldintzak eta esleipenak egiteko erabili diren irizpideak aurkeztu eta aztertuko dira. 1984tik helduko zaio zereginari, baina arreta berezia jarriko da lanaren xede bezala ezarritako 2005-2013 urtaldian. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 306 2.- Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 2005-2013 bitartean diru-laguntzen esleipenak egiteko erabili dituen arazketa-taulen azterketa (5.2. atala). Horren bidez diru-laguntzen onuradun izan diren euskarazko hedabide inprimatuen bilakaera eta esleipenen bilakaera lantzeko aukera izango da. Agerian geratuko den bezala, zenbaki dantza izango da nagusi bigarren azpi-atal honetan. 3.- "Hedabideak" diru-laguntza deialdien prozesuan aktore nagusi izan diren Eusko Jaurlaritzaren eta euskara hutsezko inprimatuen arteko harremanaren azterketa (5.3. atala). Hemerotekak eskaintzen dituen baliabideez baliatuz batzuen eta besteen arteko harremanera hurbiltzeko eta denboran zehar izan diren gorabeherak jaso eta horiek ulertzeko ahalegina egingo da. Kasu honetan ere, deialdiaren edukiarekin egin bezala, laurogeiko hamarkadatik hasiko da arakatze-zeregina, baina fokua, bereziki, 2005-2013 urteetan jarriko da. 4.- Analisiaren laugarren urratsean elkarrizketa sakonetan bildutako pertzepzioak, ikuspuntuak, ekarpen esanguratsuak, lehen eskuko testigantzak aurkezteari ekingo zaio (5.4 atala). Elkarrizketatu eta elkarrizketatzailearen arteko bi norabideko interakzioaz baliatuz "Hedabideak" diru-laguntza deialdian parte hartzen duten bi aktore nagusiek eraiki dituzten kontakizunak, diskurtso adierazgarriak azaleratzeko eta esanahietan sakontzeko ahalegina egingo da. Betiere presente izan behar delako diskurtsoetan alde bikoitza aurkituko dela: informatiboa bata, ikergai diren laguntzadeialdien edukiei lotutakoa; eta interpretaziozkoa bestea, hots, azentua diskurtsoaren esanahian jartzen duena. 5.- Bukatzeko. Delphi teknikaren laguntzaz identifikatu eta azpimarratu diren adostasunen eta desadostasunen aurkezpenarekin borobilduko da analisi-zeregina (5.5. atala). Horrela eginez, aurreko atal guztietan jorratutako bidea aberastu eta osatuko da. Aldi berean, ikerketa aurrera begira ere jarrita dagoenez, Eusko Jaurlaritzako eta euskara hutsezko hedabide inprimatuen ordezkariek etorkizunerako proposaturiko erronkak eta zereginak bildu eta azalduko dira. 5.1. INFORMAZIO-ITURRI EZ ZUZENEN ANALISIA I : EUSKARAZKO HEDABIDEAK SENDOTU, GARATU ETA NORMALIZATZEKO DIRU-LAGUNTZA DEIALDIA Atal honetan, Eusko Jaurlaritzak euskara hutsezko hedabideei zuzendutako diru-laguntza deialdiak denboran zehar izan duen bilakaera aztertuko da. Lehenengoz kaleratu zenetik, 1984tik, abiatutako errepasoa egingo bada ere, arreta berezia jarriko da ikerketak objektutzat hartu duen 2005-2013 epealdian. Gogoan izan lan honen helburuetariko bat "Hedabideak" deialdia ezagutzea dela. Horretarako, urteroko aginduetan dagoen informazioa jaso eta xehe-xehe aurkeztuko da, laguntzadeialdietan bertan bildutako edukien ordenari jarraituz. 5.1.1. "HEDABIDEAK" DIRU-LAGUNTZA DEIALDIAREN HELBURUAK Urteroko aginduetan ezarritako helburuen irakurketak agerian uzten du xedeak euskarazko hedabideek izan duten bilakaerara egokitu direla. Hasieran, paperezko aldizkariak baino ez ziren; hortaz, horien zabalkundea sustatzea edota aldizkari horiek bideragarriago egitea ezarriko da aginduetan helburu moduan. Hala egingo da mende laurden batean. Euskaraz jardungo duten ikus-entzunezkoak sortuz doazen neurrian, horiek ere kontuan hartuko dira laguntza-deialdietan. 2005-2013 bitartean, berriz, urtea joan urtea etorri, ekimenaren helburua modu berean formulatuko da aginduetan: euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntzak ematea izango da xedea. 1984ko lehen deialdiak esaldi bakarrean laburbildu zuen horren zergatia. Honelaxe zioen: "Eusko Legebiltzarrak, 1982.eko Azaroaren 24an onartu zuen Euskararen Normalizazio-Legeak, komunikabideak euskaraz jasotzeko eskubidea aitortzen duenez eta, euskal aldizkarien eta irakurlegoaren ezaugarriak kontuan harturik, aurtengo deialdi honen laguntzen oinarria aldizkarien zabalkundea handitzea da"373. 373 .- Kultura Sailaren 1984ko uztailaren 10eko agindua da Joseba Arregi Aranburu sailburuak sinatua. 1984ko abuztuak 11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (137 zk.). Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 308 Lehen deialdi hura, beraz, aldizkarien zabalkundean eragiteko asmoarekin bultzatutako ekimena izan zen. Azpimarratzekoa da testuan ez dagoela jasotzaile izan zitezkeen hedabideen egoera ekonomikoari buruzko aipamen bakarra, ez eskaria aurkezteko baldintzei374 buruzkoa, ezta ebazpena egiteko orduan erabiliko ziren irizpideei375 buruzkoa ere. Ondoren etorri ziren deialdi guztietan, berriz, beti izango da egoera ekonomikoari buruzko erreferentzia, eta gehienetan ez bakarrik laguntzen onuradun izateko baldintzen edota ebazpena egiteko irizpideen kapituluetan, baizik eta hasiera hasieratik, deialdiaren xedeak zehazteko idatzitako lehen lerroetatik. Dena den, 1985etik 2004ra kaleratu ziren aginduetan, aitortutako helburuei erreparatuz, ondoko etapak bereiz daitezke: 1.- 1985 eta 1986: zalantzarik gabe bi urte horietako deialdietan argitaratu ziren modurik zehatzenean zeintzuk ziren diru-laguntza egitasmoaren helburu nagusiak. Hala, 1985ean, aldizkarien merkatuari, egoera ekonomikoari, eskaintzari eta zabalkundeari begirako asmo handiko ondoko lau helburuak ezarri zituen aginduak376: - " Euskaraz argitaratzen diren aldizkarien kostu materialak berdindu edota diru-laguntzak eskaintzea. - Merkatuan euskaldungoari eskaintzen zaizkion aldizkarien espektroa zabaltzea, eduki eta gai aldetik nabarmentzen diren hutsuneak betetzeko ahaleginei lehentasuna emanez. - Kaleratzen diren euskal aldizkariak salneurri standarretan377 erosleari helaraztea. - Euskal aldizkarien zabalkunderik handi eta egokiena bultzatzea norberak daukan irakurlego potentziala beregana dezan" (EHAA, 198507-18: 148 zk.). 374 .- Deialdiak denboran zehar ezarritako baldintzak beste atal batean jorratuko dira sakon. 375 .- Ebazpenak egiteko erabilitako irizpideak beste atal batean jorratuko dira sakon. 376 .- Agindua 1985eko ekainaren 3koa da, eta 1985eko uztailaren 18an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (148. zk.). 377 .- Hala dago idatzita aginduan. Hurrengo urteko deialdian378, 1986koan, helburuak lautik bira etorri ziren: bata eskaintzari begirako aurreko urteko berbera, eta bestea, egoera ekonomikoari begirakoa. Baina oraingoan bada berezitasuna: deialdiak "kostuak arintzeko" dio baina ez da "kostuak berdintzeko" aipamenik izango. Ondokoak dira 1986ko aginduan jasotako helburuak: - " Euskaraz argitaratzen diren aldizkarien kostuak arintzeko dirulaguntzak eskaintzea. - Merkatuan euskaldungoari eskaintzen zaizkion aldizkarien espektroa zabaltzea, eduki eta gai aldetik nabarmentzen diren hutsuneak betetzeko ahaleginei lehentasuna emanez" (EHAA, 1986-07-18: 143 zk.). Bestalde, esan beharra dago 1986an arestian aipatutako deialdiaz gain, beste bat izan zela. Orduko Kultura eta Turismo Sailak bigarrena kaleratu zuen asteburuko egunkariei diru-laguntzak ematea araupetuz, "(…) euskararen zabalkundeari eta benetan erabili ahal izateari indar emateko asmoz eta gaurko euskal gizartearen euskarazko egunkariaren beharrizana kontuan hartuz(…)" (EHAA, 1986-07-24: 148 zk.). Handik hilabete gutxira kaleratu ziren Hemen eta Eguna egitasmoei379 zuzendutako ekimena izan zen eta argitalpen biak 1990ean desagertu arte iraun zuen. 2.- 1987 - 1996: hamar urte horietako deialdietan ez da helburu zehatzik agertzen, baina denetan380 aipatzen da xede nagusitzat har dezakegun ondokoa: "Eusko Jaurlaritzak hartzen du bere gain euskarazko aldizkarigintza suspertu, sustatu eta babesteko erantzukizuna". 1991ra arte, diru-laguntzak euskarazko aldizkako Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 310 argitalpenentzako kaleratu ziren, 1992tik 1996ra bitartean, ordea, egunerokoak ez diren euskarazko aldizkako argitalpenei zuzendu zitzaizkien. Formulazio-aldaketak, txikia dirudien arren, eragin nabarmena izango du onuradun izan daitezkeenei begira. Batetik, 1992tik aurrera tokian tokiko argitalpenak ere urtero urtero diru-laguntzen jasotzaile izan daitezkeelako381, eta bestetik, 1993an sortutako Euskaldunon Egunkariak ez duelako diru-laguntza hauek eskatzerik izango. 3.- 1997 – 2004: mende baten amaierako eta hurrengoaren hasierako aginduek382 lehen atalean adierazten dute diru-laguntzak xede bikoitza betetzeko direla. Batetik, prentsa idatzian euskararen erabilera sendotu eta indartzeko; hots, hizkuntzaren normalizazioari begiratzen dion xedea litzateke; eta bestetik, egitasmoak bideragarriago egiteko; hau da, hedabideen egoera ekonomikoari begiratzen dion xedea da. Denbora-tarte horretan berrikuntza gertatuko da laguntzen onuradun izan daitezkeenei dagokionez. 2000. urtean, lehen aldiz aurkeztu daitezke irratiak, herritelebistak eta multimedia-taldeak sendotzeko edota euskarazko komunikabideetan teknologia berrien erabilera sustatzeko egitasmoak. Ordura arte, irratiek Euskalgintza 381 .- Tokian tokiko aldizkariekin egoera bitxia gertatzen da. 1984tik 1991ra bitartean ez zuten Jaurlaritzaren diru-laguntzarik jaso. Egoera, neurri batean erraz ulertu daiteke, era honetako argitalpenak 88tik aurrera hasi zirelako kaleratzen Arrasate Pressek eginiko urratsari jarraituz. Baina tarte horretan salbuespena aipatu behar dugu; izan ere, 1990eko deialdian 5.750.000 pezetako partida (34.558,2 euro) izan zen "Udal informaziozko aldizkariak eta bestelakoak" izenburupekoentzat. Ordukoa, ondokoen artean banatu zen: Arrasate Press (3.116.500 pta, 18.730,5 euro), Ttipi-ttapa (1.270.750pta, 7.637,4 euro), Goierritarra (454.250 pta, 2.730 euro), Ene bada (425.500 pta, 2.557,3 euro), Jazten (172.500 pta, 1.036,7 euro) eta Pimpa (100.000 pta, 601 euro). Esleitutako partidak gehitu ezkero agerikoa da ez zela tokikoentzat ezarritako diru guztia agortu, soberakina 1990eko deialdiak aurreikusten zuen gainontzeko aldizkarien artean banatu zen (haur eta gazteentzakoak, zientziadibulgaziokoak, informazio orokorrekoak, pentsamendu-aldizkariak, literaturari buruzkoak eta itzulpen eta terminologiazko aldizkariak). Gainontzeko deialdietan, tokian tokikoek ezin zuten diru-laguntza hau eskatu, deialdiaren "Bazterketak" izeneko atalean ageri ziren eta. Honela zioen 1991ekoak esaterako: "Aurreko atalean jakin arazitako baldintzak beteak izanik ere, dirulaguntza hauetaz ezin baliatu ahal izango dira, dena dela, ondoko ezaugarri hauetariko bateko aldizkariak: a) Toki, udalerri, eskualde, zein lurralde-mailako zabalkunde-esparrukoak…".(EHAA, 1991-06-19: 124 zk.). 382 .- Urte horietako deialdiak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren ondoko data eta zenbakietan kaleratu ziren: EHAA, 1997-04-22 (75 zk.), EHAA, 1998-04-17 (71 zk.), EHAA, 1999-06-04 (105 zk.), EHAA, 2000-07-12 (133 zk.), EHAA, 2001-02-23 (39 zk.), EHAA, 2002-07-09 (129 zk.), EHAA, 2003-09-10 (176 zk.) eta EHAA, 2004-04-14 (69 zk.). deialdira383 jo behar zuten eta telebistak eta multimedia-taldeak ez zuten kokapenik inolako diru-laguntza deialdietan. Aipatu aldaketa edo berrikuntza "Hedabideak" deialdiaren helburuetan txertatzeko, nahikoa izan zuten "euskal prentsa egitarauak bideragarriago egiteko" jarri ordez, "euskarazko komunikabideen egitasmoak bideragarriago egiteko" jartzea. 4.- 2005 – 2013: ikerketa honen interesgune den denbora tartean beste era batean jasoko da deialdiaren nondik norakoa. Urteroko aginduek384 "euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntzak" emateko araubidea ezartzen dute . Hortaz, sendotu, garatu eta normalizatu hitz gakoekin laburbiltzen da diru-laguntzen helburu nagusia. Hiru termino horiek gogora ekartzen dute 1987-1996 aldiko deialdietako helburuetan agerturiko beste hirukote hura: suspertu, sustatu eta babestu. Antzekotasunak alde batera utzita, kontua da ez dela inon azaltzen nola ulertu beharko liratekeen asmo handiko hiru kontzeptu horiek (sendotu, garatu eta normalizatu). Konkrezio bila joanda, aginduetan bada diru-laguntzen nondik norakoa eta zertarakoa argi uzteko propio idatzitako artikulua. Adibide gisa, 2006ko deialdia hartuta, honelaxe dio 6. artikuluak385: " Agindu honek arautzen duen diru-laguntzak honako gastu-mota hauek estaliko ditu: a) Euskara hutsez ari diren hedabideen kasuan, horiei dagozkien prestakuntza-, gauzatze- eta zabalkunde-lanei zuzen-zuzenean egotzi eta agiri bidez frogatu beharreko gastuak. Ez da, hortaz, patrimonializa daitezkeen elementuetan egindako inbertsiorik estaliko. Nolanahi ere, erdal aldizkarien erabateko edo zatikako itzulpena edota moldaketa diren hedabideen kasuan, edukiak itzuli eta hedabidea argitaratu eta 383 .- Orduan ez zen deialdia izen horrekin, Euskalgintza izenarekin ezagutzen. Kultura Sailak euskara sustatzeko, garatzeko eta normalizatzeko beste diru-laguntza batzuk ematen zituen urtero, eta horien jasotzaile izan zitezkeen, besteak beste, enpresetan euskararen erabilera areagotzeko planak, euskararen ondarea (kantuak, bertsoak, euskalkiak etab.) jaso, gorde eta gizarteratzeko egitarauak, euskarazko irakurzaletasuna sustatzeko egitarauak, edota irratietan euskararen erabilera sustatzekoak. 384 .- Urte horietako deialdien nondik norakoak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren ondoko data eta zenbakietan kaleratu ziren: EHAA, 2005-06-03 (104 zk.), EHAA 2006-05-29 (100 zk.), EHAA, 2007-0305 (45 zk.), EHAA, 2007-12-28 (249. alearen gehigarria), EHAA, 2008-12-26 (247 zk.), EHAA, 2010-06-04 (105 zk.), EHAA, 2011-05-20 (95 zk.), EHAA, 2011-12-29 (216 zk.) eta EHAA, 2013-08-28 (163 zk.). 385 .- Aipatu artikuluaren a) eta b) azpi-atalak bakarrik daude hemen, hedabide inprimatuei dagozkienak. 2006ko deialdiaren artikulu honek c) eta d) azpi-atalak ere baditu, baina horiek irrati eta telebistei dagozkie. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 312 zabaldu ahal izateko egin beharreko gastuak baino ez dira gogoan hartuko. b) Euskara hutsez ari diren egunkari edo bestelako aldizkarien gehigarri moduan ere zabaltzen diren argitalpenen kasuan, egunkari edo aldizkarietatik aparte banatutakoen zabalkunde- eta inprimaketagastuak bakarrik izango dira diru-laguntza gai"(EHAA, 2006-05-29: 100 zk.). Hiru hamarkadatan publikoak ez diren euskarazko hedabideak diruz laguntzeko deialdietan ezarritako helburuek denboran zehar izan duten bilakaera aztertzeko egin den ahaleginetik ondoriozta daiteke lehentasuna bikoitza izan dela: batetik, euskara hutsezko idatzizko egitasmoen bideragarritasun ekonomikoa laguntzea, horri arnasa ematea; eta bestetik, aurrekoarekin batera, eskaintza bultzatzea, zabaltzea. Euskarazko hedabideen sektorea gero eta anitzagoa eta konplexuagoa izateak ez du eragin handirik izan xedeen funtsezko mamiari dagokionez, eta egin diren egokitzapenak hedabide berriak deialdian barne hartzeko izan dira. Lehenbizi, 1992koa tokian tokiko argitalpenak kontuan hartu zituena; gero, 1997an, eguneroko prentsari begirako egokitzapena; eta azkenik, 2000koa, irratiak, telebistak, berriagentziak eta Internet bidezkoak jasotzen dituena. 5.1.2. "HEDABIDEAK" DEIALDIAREN DIRU-BALIABIDEEN BILAKAERA Eusko Jaurlaritzak, 1980tik, hau da, lehen Jaurlaritza osatu zenetik lagundu ditu diruz euskarazko argitalpenak. Lehen lau urtetan, 1980-1983 bitartean, laguntzak diskrezionalak izan ziren386; 1984tik aurrera, berriz, agindu bidez arautuko dira. Deialdiaren helburuekin gertatzen den moduan, urteroko aginduetan zehaztu den diru-hornikuntzan ere zenbait fase bereizi daitezke. Hala ere, orokorrean baieztatu daiteke euskarazko hedabideak laguntzeko diru-baliabideen bilakaera bi faktore nagusiren araberakoa izan dela: batetik, sektoreak denboran izan duen garapena eta bestetik, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak urtero erabilgarri izan duen aurrekontua. 5.1.2.1. HOGEI URTE HAZTEN: 1984-2004 Diru-baliabideen hornikuntzak 1984tik 2004ra urte arteko bi hamarraldietan izan duen bilakaerari dagokionez, badira zenbait puntu azpimarragarri: 1.- Lehenbiziko urteetan, zehatzago esateko 1984tik 1986rako aginduetan, ez da zehaztuko laguntzekin lortu nahi diren xedeak gauzatzeko erabiliko den dirulaguntzaren zenbatekoa. Esleipena aldizkarien edizio-kosteen arabera egin zen hiru urte haietan387. 2.- 1987ko aginduan ere ez da zehaztuko zenbat diru erabiliko den aldizkako argitalpenei laguntzeko. Hala ere, orduko aginduak, laguntza orokorraz gain, 5.000.000 pezetako388 partida gehigarria aurreikusi zuen "proiektu berriak aurrera eraman ahal izateko" (EHAA, 1987-09-08: 167 zk.). Urte hartako ebazpenaren arabera, laguntza orokorra 20 milioi pezetakoa389 izan zen, eta hamahiru aldizkarien artean banatu zen390. Proiektu berriei bideratutako bost milioiak, berriz, lau aldizkarik jaso zituzten391. c.- Aldizkako argitalpenei zuzendutako deialdiaz gain, egunkariak kaleratzen zituzten kazeta-enpresei zuzenduriko bigarren deialdi bat izan zen 1986tik 1990era bitartean392, Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 314 biak barne. Lehena, 1986koa euskara hutsezko egunkaria sortu eta kaleratu zezaten393 eta ondorengoak, kaleratutakoari diru-laguntza emateko. 60. taula. Hemen eta Eguna argitalpenek jasotako diru-laguntzak, 1986-1990. (pezeta/eurotan) 393 .- Honelaxe zioen 1986ko aginduak: "Asteburuero euskaraz egunkari bat argitaratu nahi duen eta beharrezko lege-nortasunez horniturik dauden enpresek eskatu ahal izango dituzte Agindu honek finkatzen dituen diru-laguntzak". Horrez gain 9. atalean gaineratzen zuen: "Proiektua onartutakoan eta iraileko lehen astetik abenduaren azkenerarte astero gutxienez 10.000 ale argitaratzeagatik dirujasotzaileak 6.500.000 pezetako laguntza eskuratuko du abenduaren 31a baino lehenago, ordainketak zatikakoak izan daitezkeelarik". Azkenean, aginduan ezarritako epea baino zertxobait beranduago kaleratu ziren, Hemen 1986ko irailaren 26an eta Eguna urriaren 5ean, baina hala ere, Eusko Jaurlaritzak aginduan ezarritakoa eman zion bakoitzari. 394 .- Aginduak 26.915.000 pezeta (161.762 euro) ezarri zituen euskarazko aldizkako argitalpenentzat eta hamabi aldizkariren artean banatu zituen. Gehien jaso zuenetik gutxien jaso zuenera ondokoak izan ziren onuradunak: Argia, Ipurbeltz, Jakin, Aizu, Kili-Kili, Elhuyar Zientzia eta Teknika, Karmel, Senez, Larrun, Susa, Literatur Gazeta eta Idatz-Mintz. 395 .- Haur eta gazteentzako aldizkariak: 6.500.000 pezeta (39.066 euro). Itzulpen eta terminologiazko aldizkariak: 750.000 pezeta (4.507 euro). Literatur aldizkariak: 1.165.000 pezeta (7.002 euro). Informazio orokorreko aldizkariak: 12.500.000 pezeta (75.126 euro). Giza-zientzia/Zientzia-dibulgaziozko aldizkariak: 6.000.000 pezeta (36.061 euro). 396 .- 1993an bi agindu kaleratu ziren, lehenak, otsailaren 10ekoak, 76 milioi pezetako "diru-zuzkiketa" finkatzen zuen (456.769 euro), baina kantitate hori ekainaren 9ko aginduak zuzendu eta 73 milioi pezetatan (438.739 euro) utzi zuen. 61. taula. "Hedabideak" deialdiaren diru-baliabideak (pezeta/eurotan) eta jasotzaileak, 1988-1993. 1988 1989 1990 1991 1992 1993 Dirubaliabideak 26.915.000 (161.762€) 32.000.000 (192.324€) 45.000.000 (270.455€) 45.000.000 (270.455€) 75.500.000 (453.764€) 76.000.000 (456.769€) Jasotzaileak 12 10 18 8 33 45 Iturria: Diru-laguntza deialdien aginduak eta ebazpenak. EHAA. Tesiaren egileak moldatua. Taulan jasotako datuetatik zenbait kontu azpimarratu daitezke. Batetik, 1991n diru-laguntzen jasotzaile-kopuruan gertatzen den beherakada; erraz ulertu daitekeena aintzat hartzen bada zenbait argitalpen desagertu egingo direla, eta gainera, helburuei buruzko atalean aipatu bezala, urte hartan tokikoek ez zuten eskaera egiteko aukerarik izan. Bestetik, diru-partidak hazkunde nabarmena izango du 1992an, baina horrek ez du ekarriko diru gehiago argitalpen bakoitzarentzat, jasotzaile-kopurua ere asko ugaltzen delako, batez ere 1993an. 5.- 1994-1996 hirurtekoan, berriz, aldatu egingo da diru-laguntzaren zenbatekoa zehazteko modua. Aginduetan, ez da deialdira bideratutako kopuru orokorrik agertuko eta ezberdintasunak izango dira urterik urtera. Hala, 1994. urtekoan "behin-behineko diru-laguntzetako bakoitzaren zenbatekoa ezingo da 13.000.000tik397 gorakoa izan" dio aginduak eta "toki erakundeek argitaraturiko aldizkarien kasuan, behin-behineko dirulaguntza ezingo da defizit ponderatuaren398 %50etik gorakoa izan" gaineratzen du (EHAA, 1994-03-09: 47 zk.). Hurrengo urteko deialdian, 1995ekoan, zertxobait aldatzen da edukia. Bertan zehazten du euskararen esparru geografikoa berezko zabalkunde eremua duten aldizkako argitalpenen eta lurralde mailako zabalkundea dutenen kasuan, diru-laguntza bakoitzaren zenbatekoa ezingo dela 13.500.000 pezetatik (81.136 euro) gorakoa izan, eta tokian tokiko zabalkundea dutenen kasuan, laguntza 3.500.000 pezetakoa (21.035 euro) izango dela, gehienez jota. Azkenik, 1996koan labur-labur jasoko du diru-laguntzen zenbatekoari dagokiona: "Eusko Jaurlaritzak 397 .- Pezetatan adierazitako kantitate hori 78.131 euro dira. 398 .- Defizit ponderatuaren kalkulua egiteko, bi faktore hartzen zituzten kontuan: batetik, defizit aitortua (diru-irteeren, eta inongo diru-laguntzarik kontuan hartu gabe, lortutako diru-sarreren arteko diferentzia/kenketa), eta bestetik, autofinantzaketa-indizea (inongo diru-laguntzarik kontuan hartu gabeko diru-sarreren eta diru-irteeren arteko zatiketaren emaitza). EHAA, 1995-04-27, 80. zk. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 316 argitalpen baterako emango duen diru-laguntza, gehienez ere, aurkeztutako aurrekontuaren %50 izango da"399. Kasu honetan ezin da jaso taula batean, aurrekoetan egin bezala, dirubaliabideen eta jasotzaileen bilakaera. Ahalegindu arren, ez dira 1994ko eta 1995eko ebazpenak aurkitu400. 6.- 1997ko deialdian salto kuantitatiboa izango da diru-hornikuntzari begiratuta. Izan ere, aurreko deialdietan inoiz izandako diru-baliabiderik handiena, 1992koa hain zuzen, ia hirukoiztu egin zen 1997an. Orduko aginduak 198.100.000 pezetako dirulaguntza ezarri zuen (1.190.605 euro). Hazkundea ulerterraza da, kontuan hartzen bada urte hartako deialdira lehengoz aurkeztu ahal izan zela euskararen esparru geografiko osoko eguneroko prentsa. Izen abizenak jarrita: Euskaldunon Egunkaria. Aginduak 120.000.000 pezeta (721.215 euro) aurreikusi zituen eguneroko prentsarentzat, osorik Euskaldunon Egunkariari eman zitzaizkionak. Gainontzeko dirua, 78.100.000 pezeta (469.390 euro) aldizkakoen artean esleitzekoa zen, baina deialdian ezarritakoaren arabera 78.000.000 pezetako partida (468.789 euro) ezarri zen aldizkakoentzat401. Joera errepikatu egingo da, hurrengo bi urteetan. Deialdiak aurreikusitako dirulaguntza orokorrak gora egingo du; 1998an 234.200.000 pezeta (1.407.570 euro) eta 1999an 273.000.000 pezeta (1.640.763 euro). Bietan Euskaldunon Egunkaria izango da eguneroko prentsaren atalean eskatzaile bakarra, eta ondorioz, berak jasoko du atal horretara bideratutako diru-laguntza osoa:156.000.000 milioi pezeta (937.579 euro)402. 399 .- 1996ko deialdian, Jaurlaritzak 65.999.931 milioi pezeta (396.667 euro) banatu zituen 34 aldizkako argitalpenen artean. 400 .- 1994 eta 1995 urteetako Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko (EHAA) ale guztiak errepasatu dira. Baita bi urte horietako Euskaldunon Egunkariaren zenbaki guztiak ere. 401 .- Euskararen esparru geografiko osoko astekarientzat 15.000.000 pezeta (90.152 euro), osorik Argia astekariak jaso zituenak. Euskararen esparru geografikoko haur eta gazte aldizkarientzat 13.000.000 pezeta (78.132 euro). Euskararen esparru geografikoko bestelako aldizkarientzat 20.000.000 pezeta (120.202 euro) eta EAEko herri eta toki mailako aldizkarientzat 30.000.000 pezeta (180.304 euro). 402 .- Deialdi bietan, 1998koan eta 1999koan diru-kantitate bera, 156 milioi pezeta (937.579 euro), zehaztu ziren eguneroko prentsarentzat. 62. taula. "Hedabideak" deialdiaren diru-baliabideak (pezeta/eurotan) eta jasotzaileak, 1997-1999. Aipatzekoa da 1998ko eta 1999ko deialdietan badela berrikuntza bat; izan ere, diru-partida berezitu bat ezarri zen Euskal Autonomia Erkidegoko herri eta toki mailako aldizkariek aurkeztutako bideragarritasun-planetarako edota ohiko funtzionamendutik kanpoko proiektuetarako403. 7.- XX. mendeko azken urteak bi berrikuntza azpimarragarri dakartza. Batetik, euroaren sorrera404, eta bestetik, diru-laguntzen jasotzaile izan daitezkeenei dagokiona. Hemendik aurrera irratiak, telebistak eta on-line argitalpenak405 ere laguntza-eskatzaile eta onuradun izan daitezke. Hautagaiak handitzeak diruhornikuntzak nabarmen gora egitea ekarriko du. Baina hala ere, oraindik eguneroko prentsara bideratuko da baliabide ekonomiko gehien. Ondoko taulak laburbiltzen du 2000-2004 urteko bilakaera: 403 .- 1998ko deialdian milioi bat pezeta (6.000 euro) ezarri zen horretarako, eta ARKO elkarteak aurkeztutako bi proiekturen artean banatu zen (Arko-Gunepress publizitate-agentzia eta Dena-Auto publizitate-gehigarria). 1999ko deialdian, diru-partida 4 milioi pezetakoa (24.040 euro) izan zen, horietatik 3.500.000 pezeta (21.035 euro) banatu ziren zazpi proiekturen artean (Noaua! eta Irutxulo aldizkarien arteko elkarlan egitasmoa, Euskal Herriko Betiko Errezetak, Reala-Alaves derbiari buruzko kirol-argitalpena, Kontxako estropadei buruzko liburuxka, Irutxulo eta Gaztetxuloren kudeaketa-planak garatzeko lan-proposamena, …eta kitto! euskara-elkartearen publizitatea kudeatzeko proiektua eta Durangaldeko Historiari buruzko bilduma). 404 .- Aro berri honetako lehen bi deialdietan, 2000koan eta 2001ekoan hain zuzen, diru-baliabideak pezetatan eta eurotan adieraziko dira. Arlo horri dagokionez kopia hutsa dira, bietan 622.000.000 pezeta/3.738.295,29 euro ezarri ziren eta. 405 .- On-line argitalpenak: izen horrekin, lehen aldiz, 2003ko deialdian agertu zen. Aurreko beste hiruretan (2000, 2001 eta 2002) honela izendatu zen diru-laguntza jaso dezakeena: "Multimedia-taldeak sendotzeko edota euskarazko komunikabideetan teknologia berrien erabilera sustatzeko egitasmoak, besteak beste, euskaraz diharduten komunikabideen titularrek antolaturiko bategite-egitasmoak, online argitalpenak, euskarazko komunikabideen ondarea digitalizatzea, eta antzeko beste egitasmoak". Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako dirubaliabideen azterketa. 318 406 .- Aginduetan hedabide-multzo bakoitzarentzako partida bi dezimalekin publikatu da. 2002, 2003 eta 2004 urteetan komaren ostean bi zero izan da kasu guztietan; baina ez zen hala gertatu 2000 eta 2001ean. Esaterako, astekarientzat 480.809,68 euro ziren. Ikerketan dezimal bakar batekin lan egitea erabaki da; hortaz, bi dezimaleko zenbakiekin hurbilketak egin dira: bigarren dezimala 5etik gorakoa denean unitate bat gehitu zaio lehenari, eta 5etik azpikoa denean dagoen bezala utzi da lehen dezimala (irratietan adibidez, 150.253,03 euro izan zen 2000 eta 2001ean, eta taula honetan 150.253,0 ageri da). 407 .- Azpi-multzo honetan daude, besteak beste, ondoko aldizkariak: Jakin, Aizu!, Elhuyar Zientzia eta Teknika, Nabarra, Egan, Bertsolari, Bat, Napartheid, Putz, Uztaro, Karmel, eta Ostiela! aldizkariak. 408 .- 2003ko eta 2004ko deialdian "bestelako maiztasuneko argitalpenak" izenburupean bildu ziren informazio orokorreko aldizkariak, tokiko-argitalpenak, zientzia arloko, pentsamendu- eta zabalkunde-aldizkariak, eta haur- eta gazte- aldizkariak. Horrez gain, ez zen, aurreko hiru urteetako deialdietan bezala, bakoitzarentzako diru-partida zehatzik ezarri, baizik eta bakarra denen artean banatzekoa. 409 .- 2000 eta 2001eko deialdietan, kantitate guztien batura eginda zentimo bat gehiago ateratzen da. Hala ere, lan honetan, aginduetan jaso bezala jarri dira partida guztiak. Taulako datuek ondo agerian uzten dute bost urteko epealdiko deialdietan hedabide berriak parte hartu arren (irratiak, telebistak, on-line argitalpenak), dirubaliabideen kopuru osoari begiratuta, hedabide inprimatuak izan direla jaun eta jabe, diru-baliabide guztien %78 eta %88 artean beraientzat delako, eta horien barruan, eguneroko prentsak jaso duela babes ekonomikorik garrantzitsuena. 64. taula. "Hedabideak" deialdiko diru-baliabideen bilakaera, 2000-2004.(%) 2000 2001 2002 2003 2004 Inprimatutako argitalpenak egunerokoak 44,21 44,21 43,63 44,88 44,81 aldizkakoak 33,76 33,76 35,25 43,04 43,12 Irratiak 4,02 4,02 3,64 6,46 6,45 Telebistak 12,06 12,06 13,12 3,46 3,46 On-line argitalpenak 5,95 5,95 4,36 2,16 2,16 DIRU-LAGUNTZAK GUZTIRA 100 100 100 100 100 Iturria: Diru-laguntza deialdien aginduak eta ebazpenak. EHAA. Tesiaren egileak moldatua. 2000tik 2004ra, hedabideetan euskararen erabilera sendotu eta indartzeko eta euskarazko hedabideen egitasmoak bideragarriago egiteko diru-laguntzak zenbatek jaso zituzten aztertu ezkero: 65. taula. "Hedabideak" diru-laguntzen onuradunen bilakaera, 2000-2004. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 320 Taulan bildutako datuek zenbait kontu interesgarri eskaintzen dute: a) Eguneroko prentsaren multzoan, 2000tik 2002ra bitartean, Euskaldunon Egunkaria izan zen eskatzaile bakarra. Hortaz, berak jaso zuen egunerokoentzat ezarritako diru guztia. 2003tik aurrera, berriz, Euskaldunon Egunkaria Auzitegi Nazionalak itxi ondoren kaleratu zen Berria egunkariak, eta pixkanaka bidea urratzen zihoan udalerri edota eskualdeetako prentsak410 partekatu zuten laguntza, baina zatirik handiena, alde handiz, Berriarentzat izaten zen urtero. b) Aldizkako argitalpenei dagokienez, haziz joan den multzoa da. Kuriositate moduan aipatu, 2001eko eta 2002ko ebazpenetan Hernaniko Kronikak ez zuela laguntza jaso eguneroko prentsaren multzoko hedabide moduan, baizik eta aldizkako argitalpen moduan411. d) Irratien multzoan urterik makalena 2000 izan zen eta oparoenak, jasotzailekopuruari begiratuta, 2002 eta 2004. Hala ere, irratien artean diru-laguntza jasotzaileak zeintzuk izan ziren ikusita, oso multzo egonkorra dela baieztatu daiteke412. 410 .- 2003an, Berria egunkariarekin batera (1.029.450 euro), laguntza jaso zuten Oarsoaldeko Hitzak (58.888 euro), Tolosaldeko Hitzak (56.490 euro) eta Hernaniko Kronikak (29.000 euro). Eta 2004ko deialdian, Berriarekin batera (1.450.191 euro), laguntza jaso zuten Oarsoaldeko Hitzak (67.848,6 euro), Tolosaldeko Hitzak (64.136,2 euro), Hernaniko Kronikak (34.000 euro) eta Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzak (83.824,2 euro). 411 .- Bi urte horietan, 2001ean eta 2002an, Hernaniko Kronikak ez zituen baldintzak betetzen, eguneroko prentsaren multzoko eskaria egiteko; horretarako, deialdiak tiradaren %25 edo gehiago argitalpena kaleratzen den probintziatik at banatzea eskatzen zuelako. Ondorioz, E multzoko kide moduan eman zitzaion laguntza, hau da, EAEko toki-aldizkari bezala, tiradaren %75 edo gehiago argitaratzen den probintzian bertan banatzen den hedabide bezala. Hurrengo urteko deialdian, 2003koan, aldatu egin zen formulazioa. 2003ko aginduan ezarritakoaren arabera, eguneroko prentsa moduan hartu ziren herri, udalerri edota eskualdeko prentsa-hedabideak, tiradaren %75 edo gehiago argitaratzen den lurraldean bertan banatzen zutenak. Ondorioz, 2003an Berria eta Hernaniko Kronikarekin batera, laguntza jaso zuten Oarsoaldeko Hitza eta Tolosaldeko Hitzak. Eta 2004an, onuradun izan ziren Berria, Hernaniko Kronika, Oarsoaldeko Hitza, Tolosaldeko Hitza eta Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza. 412 .- 2000 urtean laguntza jaso zuten Aralar irratia, Arrasate irratia, Arrate irratia, Bizkaia irratia, Euskal irratiak, Herri irratia eta Segura irratiak. Zazpi horiek urtero jasoko dute laguntza eta jasotzaile-kopuruak gora egiten duenean beste irrati batzuei esker izango da: 2001ean esaterako, Durango irratia eta Oñatiko udal irratia gehituko zaizkie; 2002an, horiei Xorroxin irratia batu zitzaien; 2003ko ebazpenean Durango irratia ez da jasotzaileen artean egongo; eta azkenik, 2004an hasierako zazpi irratiekin batera diru-laguntzen onuradun izan ziren Elorrioko udal irratia, Antxeta irratia eta Beleixe, Sakanako irratia. e) Telebisten multzoan 2000 urtean zazpi herri-telebistei413 esleitu zizkieten laguntzak414, hurrengo deialdietan, ordea, laguntzak egitasmoei eman zitzaizkien; horrek esan nahi du herri-telebista batek egitasmo bat baino gehiagorentzako laguntza eskatu eta lor zezakeela415. f) Azkenik, on-line argitalpenen multzoan beherakada nabarmena izan zen 2003 urtean. Gertatutakoa erraz ulertu daiteke: aurreko deialdietan, 2000-2002 bitartekoetan, posible zen diru-laguntza eskatzea ez bakarrik euskara hutsezko on-line argitalpenentzako, baizik eta baita euskarazko hedabideen ondarea digitalizatzeko, hedabideen titularrek antolaturiko lankidetza-egitasmoetarako….ere. Bestalde, 2003ko deialdian zorroztu egin zituzten eskaera-baldintzak416, eta horrek, ondorio moduan ekarri zuen urte hartan eskaerek eta onuradunek behera egitea. 2004an, ordea, online argitalpenen multzoak berriro egingo du gora, nabarmen gainera. 5.1.2.2. HAZI, EUTSI ETA JAITSI: 2005-2013 Ikerketan aztergaitzat hartu den 2005-2013 denbora tartean, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak417 46.380.000 euro bideratu ditu Hedabideak laguntza-deialdia gauzatzeko. Ondokoa izan da bilakaera: 413 .- 2000, 2001 eta 2002ko deialdietan "Euskarazko herri-telebistak" izena eman zitzaien, 2003 eta 2004 urteetako deialdietan berriz izendapena aldatu eta "Euskarazko toki-telebistak" bezala agertu ziren. 414 .- Canal Bizkaia, Canal Gasteiz, Goiena Tb, Oarso TB, Urola Tb, Ttipi-ttapa Tb eta Xaloa Tb. 415 .- 2001ean, esaterako, 13 egitasmori eman zitzaion laguntza, baina horiek denak 6 telebista ezberdinetakok ziren. Canal Bizkaiak egitasmo bat aurkeztu zuen; Canal Gasteiz izenekoak 4 egitasmo (Bertsoz blai, Soinketa saioa, GKEblai eta laugarrena, Korrika, Olentzero eta Araban Euskaraz jaialdiari buruzko saio bereziak egitekoa zen); Goeina Telebistak hiru egitasmo, Oarso Telebistak bat, Zarauzko Telebistak bat eta Xaloa Telebistak hiru egitasmo aurkeztu zituen laguntza jasotzeko. Beste horrenbeste gertatu zen ondorengo urteetan. 416 .- 2000-2002 urteetan aurkeztutako proiektuak bideragarriak izatea eta gutxieneko kalitateestandarrak betetzea eskatu zitzaien. 2003an, ordea, argitalpena euskara hutsean egoteaz gainera, berau elikatzea, kalitatea eta maiztasunari eta kopuruari loturiko kontuak eskatu zitzaizkien onuradun izateko. Zehatzago esateko, honela dio orduko aginduak: "Produktua paperezkoan egiten den maiztasun berarekin eguneratuko da. Lau hilabeteko gehienezko epe bat jarriko da paperezko bertsioa ateratzen denetik". Hortaz, aurreko urteetan aurkezturiko proiektu askok ez zuten aipatu baldintza betetzen. 417 .- Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza (HPS) Kultura Sailaren barruan dago. Urteroko "Hedabideak" diru-laguntza deialdiaren aginduak Kultura sailburuak izenpetzen ditu, ebazpenak, berriz, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak. Deialdia kaleratzen denetik ebazpena jakinarazi bitarteko kudeaketazeregina HPSren esku dago, eta ezarritako diru-baliabideei begiratuta ere, euskarazko hedabideentzako diru-laguntzak hizkuntza-politikari dagokion aurrekontuaren atalean kokatzen dira. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako dirubaliabideen azterketa. 322 418 .- 2006an nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako euskara hutsezko gehigarriekin ez zuten deialdian multzo berezitu bat osatu; euskara hutsezko aldizkari inprimatuen barruko azpi-multzo bezala kontsideratu ziren. Hortaz, deialdiak 1.998.500 euro zehaztu zituen aldizkarientzat, eta horietatik 507.650 euro euskara hutsezko gehigarrientzat ziren. Ondorengo urteetan, (2007tik 2011ra), aparteko azpi-multzoa osatu zuten. Bestalde, 2009 eta 2010eko deialdietan, erreferentziaorrialdeak ere euskara hutsezko gehigarrien multzoan sartu zituzten, horregatik egiten du gora bi urte horietako diru-partidak (718.600 euro). Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 324 68. taula. "Hedabideak" diru-laguntza deialdira aurkeztutako egitasmoen bilakaera, 2005-2013. 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 Euskara hutsezko eguneroko prentsa inprimatua 8 9 9 9 9 9 8 8 6 Euskara hutsezko aldizkari inprimatuak 59 51 52 53 59 55 59 59 59 Nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako euskara hutsezko gehigarriak419 Zati batean edo osorik euskaraz ari diren uhin bidezko irratiak 8 8 5 5 5 4 4 4 4 Zati batean edo osorik euskaraz emititzen duten telebistak 4 6 7 9 8 8 7 7 7 Internet bidezko hedabideak eta berriagentziak420 26 23 22 25 34 35 40 42 42 GUZTIRA 105 101 99 105 122 116 122 120 118 Deialdiak finkatutako baldintzetako bat bete ez izanagatik bazterrean utzitako egitasmoak421 . 26 7 20 14 4 6 7 16 16 Iturria: 2005-2013 bitarteko diru-laguntza deialdien ebazpenak. EHAA. Tesiaren egileak moldatua. Datuen irakurketa azkarra eginez, esan daiteke idatzizkoen multzoak egonkor, gorabehera handirik gabe eutsi diola eskatzaileen kopuruari. Eguneroko prentsaren multzoan, 2013ko deialdian izan zen hedabide gutxien (6). Urte hartan Oarso Bidasoko 419 .- Kopuruak gora egiten du 2009an eta 2010ean, bi urte haietan nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestaturiko erreferentzia-orrialdeak ere onartu zituelako deialdiak. 420 .- Denboran zehar multzo honetara hedabideak gehituz joan dira. Lehen urtean, 2005ean, aipatu multzoan bakarrik sartu ziren Internet bidezko euskara hutsezko egunkariak eta aldizkariak; 2006an, berriz, notiziak euskaraz ematen zituzten berri-agentziak ere kontuan hartu zituzten; 2007an, zati batean edo osorik euskaraz ari ziren irratiak; eta 2012an, lehen aldiz, sartu ziren zati batean edo osorik euskaraz ari ziren telebistak. 421 .- Bazterrean utzitako egitasmoen artean, bi talde bereizi daitezke: batetik, deialdian ezarritako baldintzaren bat betetzen ez zuten hedabideak, eta bestetik, baldintza guztiak beteta, diru-laguntzen esleipena egiterakoan aginduetan ezarritako gutxieneko diru-laguntzara heldu ez ziren hedabideak. Gutxieneko hori aldatuz joan da, 2011ko deialdian gutxienekoa 500 euro zen; 2012 eta 2013koan berriz, 2.000 eurokoa izan zen. Hortaz, 2013ko deialdiaren esleipen-fasean hedabideren bati 2.000 euro baino gutxiagoko diru-laguntza egokituz gero, bazterrean geratzen zen, hots, laguntzarik gabe. Hitzak eta Irutxuloko Hitzak egunerokoak izateari utzi eta euskara hutsezko aldizkari inprimatuen multzoko kide gisa aurkeztu zutelako laguntza-eskaera. Euskara hutsezko aldizkarien banan-banako errepasoa egin ezkero, nabarmendu daiteke sartu-irten ugari izan dela 2005etik 2013ra. Hala ere, denbora-tarte horretan urtero-urtero 33 aldizkarik jaso zuten Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza, eta horietatik zenbaitek 1984tik, lehen deialdia egin zenetik, izan dira onuradun, Argia eta Jakin aldizkariak esaterako. Diru-baliabideei buruzko azterketa azkar honetan ezin aipatu gabe utzi 2006tik 2011ra bitartean (biak barne), diruz lagundu zirela nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako euskara hutsezko gehigarriak422. 2006an euskara hutsezko aldizkarien azpi-multzo bezala ageri ziren aginduan (507.650 eurorekin hornituta) eta gainontzeko urteetan multzo eta diru-partida berezituarekin423. Irratien multzoari dagokionez, 2005-2013 bitartean 9 irratik jaso zituzten dirulaguntzak, horietatik lauk epealdi osoan424. Telebisten multzoan, dozena batek izan dituzte laguntzak425, horietatik bakarrak, Goiena telebistak epealdi osoan. Azkenik, Internet bidezko hedabideak eta berri-agentziak multzoa oso anitza izan da jasotzaileei begira, asko eta asko paperezko hedabideei lotutako on-line argitalpenak izan dira. Ikerketa honek aztergaitzat hartu duen epealdiaren azken bi urteetan, 2012 eta 2013ko deialdietan, berrikuntza bezala zati batean edo osorik euskaraz ari ziren 422 .- Horiek diruz laguntzeko ekimena 2006an gauzatu zen lehenengoz. Hala ere, asmoa aurretik zetorren. Izan ere, 2003ko deialdiak horiek laguntzeko aukera eman zuen: "A.3 multzoa: euskararen presentzia esanguratsua ziurtatzen duten erdal egunkariak" (EHAA, 2003-09-10: 176 zk.). Baina aukera ez zen gauzatu diru-laguntza jasotzeko aurkeztu zen hedabide bakarraren eskabidea, Gara egunkariarena, baztertuta geratu zelako bi arrazoirengatik: "Ez du betetzen eskatutako euskaraz argitaratutako kopurua. Aurrekontua ez da doia izan" (EHAA, 2004-03-05: 45 zk.). 423 .- Multzo horretan diru-laguntzen jasotzaile izan ziren Xirika 16, Ortzadar, Araba Gaztea, Izan gazte gehigarriak. Erreferentzia-orrialdeetan, berriz, El País, Diario de noticias de Álava, Deia, Noticias de Gipuzkoa eta El Diario Vasco. 424 .- Epealdi osoan diru-laguntzak jaso zituzten irratiak ondokoak dira: Segura irratia, Arrate irratia, Bizkaia irratia eta Xorroxin irratia. Horiez gain, 2005ean eta 2006an, laguntzak izan zituzten Antxeta irratiak eta Beleixe irratiak; 2005ean, Euskal irratiak, 2006an, Info7 irratiak, eta azkenik, Herri irratiak laguntzak izan zituen 2005etik 2009ra, biak barne. 425 .- Goierri telebistak eta Oizmendi telebistak zortzi urtean izan zuten laguntza (2006-2013), 28 kanala telebistak zazpi urtean (2007-2013), Xaloa telebistak sei urtean (2005-2010), Erlo telebistak eta Hamaika Bilbo telebistak bost urtean (2009-2013), lau urtean Ttipi-ttapa telebistak (2005-2008) eta Hamaika Donostia telebistak (2010-2013), hiru urtetan Durango telebistak (2005, 2008 eta 2009), Zarauzko telebistak bi urtean (2006-2007), eta azkenik, Bilbovisión telebistak laguntza izan zuen urte bakarrean, 2008an. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 326 Internet bidezko telebistak ere sartu ziren onuradun izan zitezkeen zerrendan426. Internet bidezko hedabideen esparruan 2005-2008 bitartean, jasotzaileen kopurua antzekoa izan zen, bi dozena ingurukoa; 2009an hazkundea izan zuen, eta hortik aurrera gorako bideari ekin dio. Berri-agentziei dagokienez, Europa Press izan da beti eskaera egin eta laguntza izan duen bakarra. Azkenik, diru-baliabideen atalari amaiera emateko, ohar pare bat esleitu daitekeen gutxieneko diru-laguntzaz eta ordainketaz: 1.- 2006tik aurrera jaso zitekeen gutxieneko diru-laguntza zehaztu zen aginduen edukian. Hala, 2006an ez zen 300 euro baino gutxiagoko laguntzarik esleitu, hurrengo bost urteetan muga 500 eurotan jarri zen, eta 2012an eta 2013an jaso zitekeen gutxieneko laguntza 2.000 eurokoa izan zen. 2.- 2005-2013 epealdian, diru-laguntza deialdiak EHAAn argitaratu izan direnetik 4-8 hilabete igaro dira ebazpena izan arte427. Hedabideek eskaria aurkeztu izan dutenetik dirua jaso arte 6-10 hilabeteko denbora igaro da. Ordainketa egiteko prozedura eta epeei dagokienez, gorabehera ugari izan dira 2005-2013 aldian. Kasu gehienetan, bi epetan egin da: lehenengoa, diru-laguntza jasoko duen hedabideak berau onartu eta bi hilabeteko epean, eta gainerako kopurua diru-laguntza zuritze aldera aurkeztutako agiriak ontzat ematen diren egunetik hasi eta handik hilabeteko epean. Hala ere, formula hori nagusi izan den arren, epe bakoitzean ordaindutako kantitatea aldatuz joan da denboran zehar: ⦁ 2005, 2006, 2007 eta 2008ko deialdietan, lehen epean laguntza osoaren %75 eman zitzaien. ⦁ 2009ko deialdian lehen ordainketa esleitutakoaren %50ekoa izan zen. 426 .- 2012 urteko deialdian, esaterako, Xaloa telebistak jaso zuen multzo honetan laguntza. 427 .- Salbuespen bakarra 2013ko deialdia da. Kasu horretan, agindua maiatzaren 2an kaleratu zen eta idatzizko hedabideentzako eta irratientzako ebazpena uztailaren 23an argitaratu zen. Hortaz, hiru hilabetean egin zen. Urte hartan, telebista eta Internet bidezko hedabideentzako ebazpena beranduago kaleratu zen. ⦁ 2010ean eta 2011n ordainketa-prozedura beste era batera gauzatu zen. Esleitutako kantitateak 12.000 euro gainditzen ez zuenean, ordainketa bakar bat egin zen onarpena jaso eta bi hilabeteko epean; hortik gorako kantitateen kasuan, lehenik %80a eta ondoren %20a. ⦁ 2012an lehen ordainketan esleitutakoaren %80 eman zitzaien. ⦁ 2013ko deialdian, lehen ordainketan, hedabideari zegokion diru-laguntza osoaren %65 eman zitzaien eta, horrez gain, deialdiak zehaztu zuen bigarren ordainketa 2014. urtean bideratuko zela428. 5.1.3. "HEDABIDEAK" DIRU-LAGUNTZA DEIALDIREN BALDINTZAK Lehen deialdia kaleratu zenean, 1984an, bost baldintza ezarri zitzaizkien dirulaguntzen jasotzaile izan nahi zuten euskarazko aldizkariei: " - Euskarazko aldizkarien jabe edota arduradunak, elkarte edo talde pribatua izan behar du, ez publikoa ezta alderdi politiko edo sindikatoen organoa ere. - Legezko baldintzak betetzea. - Beren burua eta egoitza nagusia Euskalerrian kokatua izatea. - Deialdi honetan adierazten den eran eta epean eskabidea Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailari dagokion Euskara Arazoetarako Zuzendaritzan429 aurkeztua izatea. - Aldizkariaren edukina edo mamiaren ehuneko 90 guttienik euskaraz idatzirik egotea" (EHAA, 1984-08-11: 137 zk.). Oso oinarrizko baldintzak, beraz. Deigarria egiten da edukiari dagokionez, agindu bidezko 1984ko lehen deialdi hartan ez zitzaiela hedabideei euskara hutsean egotea430 eskatu diru-laguntza jaso ahal izateko. 428 .- Lehenengoz zehazten da deialdi batean ordainketaren zati bat deialdi horri dagokion urtean ordaindu beharrean, hurrengoan egingo dela. 429 .- 1984an Euskara Arazoetarako Zuzendaritzak kudeatzen zituen diru-laguntzak. Izena deigarria eta esanguratsua kontsidera daiteke. Gaztelerazko bertsioan "Dirección de Promoción del Euskera" bezala ageri zen. Izen hori, Euskara Arazoetarako Zuzendaritza, 1984-1990 bitarteko deialdi guztietan izango da, biak barne. 1991koan, berriz, Euskara Sustapenerako Zuzendaritza agertu zen lehen aldiz. 430 .- 1985eko deialdian ezarri zen, lehen aldiz, diru-laguntza jasotzaile izan nahi zutenek euskara hutsean egon behar zutela. Honela dio 1985ko deialdiak: "Aldizkari denak osoki euskaraz idatzita egotea. Kontsiderazio honetaz kanpo egongo dira batzutan egin ohi diren laburpen itzuliak"(EHAA, 1985-07-18: 148 zk.). Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 328 Ordutik, hiru hamarkadetan, hamaikatxo gorabehera eta aldaketa izan ditu aurkeztu ahal izateko bete behar diren baldintzak jasotzen dituen urteroko aginduaren atalak. Horien banan-banako azterketa ez da ikerketa honen xede; hala ere, laburbilduz esan daiteke era askotako ezaugarriei erreparatu izan zaiela, eta kasu askotan, urtez-urte joan direla horiek egokitzen. Adierazitakoaren erakusgarri kontsidera daiteke hedabideek denboran zehar diru-laguntza eskaera formalizatzeko bete behar izan duten eskabide-agiria nola aldatu den ikustea. Laurogeiko hamarkadan eskabide-agirian oinarri-oinarrizko informazioa eskatzen zen431. Hurrengo hamarkadan, laurogeita hamarrekoan, aldatu egin zen, asko gainera, eskabide-agiria432. Gero eta datu eta informazio zehatzagoa eta osatuagoa bildu zen bertan, argitalpenaren ezaugarri teknikoei zegokion informazioa zein gastu-aurrekontuaren egoerari zegokiona433. Hedabideen egoera ekonomikoari loturik, azpimarratzekoa da 1993an "Bestelako sarrerak" izeneko atala agertu zela lehen aldiz, eta bertan eskatzaileek entitate publikoetatik434 eta erakunde pribatuetatik lortutako diru-sarrerak zehaztu behar izan zituztela. 431 .- Garai hartan eskatzaileek aldizkako argitalpenaren izena, argitaratzailea, egoitza ofiziala, ezaugarri teknikoak (formatua, orrialde-kopurua, urtean zehar argitaratutako zenbakiak, maiztasuna, saldutako aleak, salneurria, aldizkari-mota) eta aurrekontuaren laburpena (sarrerak eta irteerak) biltzen zituen fitxa tekniko bat betetzen zuten, eta, horrekin batera, aurkezturiko datuak egiazkoak zirela aitortzeko adostasun-agiri bat sinatzen zuten. 432 .- Bitxikeria moduan esan, 1991eko eskabide-agiria, berau gauzatzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa zehaztu ondoren, esaldi honekin bukatzen zela: "Horiek horrela, zera ESKATZEN DIZUT: Beka bat luzatu diezadazula, aipatu euskarazko aldizkariak aurrera jarraitu ahal izan dezan" (EHAA, 1991-06-19: 124 zk.). Diru-laguntzari "beka" deitzen zitzaion 1991-1992 urteetan; 1993an, berriz, dirulaguntza hitza agertuko da. Gaztelerazko bertsioan, urte haietan, zera irakurri dezakegu: " Por todo lo cual, SOLICITA: Que, previa la tramitación pertinente, le sea concedida la citada subvención" (EHAA, 1991-06-19: 124zk.). Formula horri 1991-1995 bitartean eutsiko zaio. 1996ean, laburtu egin zen eta honela ikusiko dugu: "Horiek horrela, zera ESKATZEN DUT: Dirulaguntza bat eman diezadazuela, aipatutako euskarazko aldizkarirako" (EHAA, 1996-09-13: 177zk.). Eta azkenik, aipatutako formula desagertu egingo da 1997tik aurrerako eskabide-orrietatik. 433 .- 1993tik aurrera gastuen atalkako banakatze xehatu eta zehatza jaso zen eskabide-agirian. Pertsonal-gastuen arloan, esaterako, langile finko eta ez-finko bakoitzaren izen-deiturak, hedabidean burututako eginkizuna, lan-sari gordina urtean eta eginiko atxikipenak (pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, langileari dagokion segurantza sozialaren zatia eta enpresari dagokion segurantza sozialaren zatia) jaso ziren. 1997tik aurrera, langile bakoitzarena eskatu beharrean, datua orokorrean jaso zen (langile guztiena zenbaki bakar batean). 434 .- Hasieran, kopuru orokorra eskatu zen, baina 1996tik aurrera erakunde publikoetatik lortutako dirusarreren atalean, ondokoetatik jasotakoak aitortu beharko dira: Eusko Jaurlaritza, foru-aldundiak, Diru-laguntza eskatzeko baldintzak errepasatzeko zeregina, diru-baliabideekin egin bezala, bi urratsetan burutuko da. Lehenbizi, 1984tik 2004ra bitartekoa, eta bigarrenik ikerketak helburutzat duen 2005-2013 denbora-tartearena. 5.1.3.1. IA URTERO ALDATUZ ETA BERRITUZ: 1984-2004 1984-2004 bitartean gorabehera handiak izan zituen Eusko Jaurlaritzaren laguntza deialdien baldintzen atalak. Batetik, denborarekin baldintzak gehituz joan ziren, eta bestetik, bakoitzari loturiko edukietan ere aldaketak izan ziren. Dena den, aginduetan zehaztutako baldintzak bi eratakoak dira: batzuek hedabidearen ekoizpenezaugarriei dagozkienak, eta besteak, hedabideen egoera ekonomikoari begira ezarritakoak. 1.- Euskara hutsezko hedabide inprimatuen ekoizpen-ezaugarriei dagozkien baldintzak. Ondokoak dira 1984-2004 bitarteko aipagarrienak: a.- Botaldiak. Zenbaki-dantza izan zen denboran zehar. Lehen bi urteetan ez zen alekopuru zehatzik ezarri; 1986an, berriz, 1.000 aletik gorakoa ezartzen zuen aginduak; 1987koak 1.500 aletik gorakoa eta ondoko deialdietan kopuru hori murriztuz joan zen, lehenengo 1.200era eta gero 1.000 alera.Tokian tokiko zabalkundea zuten argitalpenen kasuan, tiradaren eta aldizkaria zabaltzen zen inguruko biztanleria euskaldunaren arteko erlazioa hartzen zen kontuan. Horren arabera, erlazio hori ezin zen 1/8 baino txikiagoa izan. 1997tik aurrera, eguneroko prentsak ere parte hartu ahal izan zuen laguntzadeialdietan (Euskaldunon Egunkaria). Hala izateak, aginduetan eskaturiko botaldien egokitzapena ekarri zuen berriro: 5.000 ale eguneroko prentsarentzat eta 1.000 ale aldizkarientzat, tokikoak barne. Dena den, tokikoa banatzen zen udalerriak 3.000 biztanle baino gutxiago izan ezkero, deialdian ezarritako gutxieneko botaldia 500 alekoa zen. udalak, Estatuko administrazioa, Europako Batzordea eta besterik. 2007an, zerrenda horri EUDEL gehitu zitzaion. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 330 b.- Argitalpenen maiztasuna eta orrialde-kopurua. Hedabideon bi ezaugarri horiek diru-laguntzen baldintzetara eramateko orduan izan den bilakaera aztertzeak zenbakidantza itzela ekartzeaz gain, luze joko luke. Hala ere, aipatzekoa da 1991ko deialdira arte ez zitzaiela orrialde-kopuru zehatzik ezarri eskatzaileei. Beste horrenbeste gertatu zen maiztasunarekin. Gainera, kasu honetan, maiztasun zehatz bat ez eskatzea beste bost urtez luzatu zen435. Ondorengo urteetako bilakaera laburtzeko, esan daiteke laguntza hartu nahi zuten denei, gutxienez 20 orrialde eta urtean gutxienez 4 zenbaki eskatzetik, bakoitzaren izaerari436 lotutako kopuruak ezartzera igaro zirela deialdiak. c.- Publizitatea. Baldintza bezala agertuko da 1991-1995 bitarteko diru-laguntza deialdietan, biak barne. Lehen urtean, 1991n, publizitatea ezin zen orrialdekopuruaren %35a baino handiagoa izan, eta ondorengo deialdietan, publizitateak informazio-multzoaren %40 baino txikiagoa izan behar zuen. 2.- Euskara hutsezko hedabide inprimatuen egoera ekonomikoari begira ezarritako baldintzak: 1984tik 1992ra bitarteko deialdietan, baik barne, ez zen baldintza ekonomikorik ezarri onuradun izateko. 1993tik 1996ra bitartekoetan, biak barne, ez dago hedabideen ekonomiari buruzko aipamenik onuradun izateko bete beharreko baldintzen atalean, baina autofinantzaketari buruzkoak ageri ziren aginduen beste atal batzuetan437. Aipatu autofinantzaketa baldintza bilakatuko da 1997ko aginduan. Datak badu garrantzia. Izan ere, 1997ko deialdiak berrikuntza handia ekarri zuen: lehen aldiz, euskara hutsezko aldizkako argitalpenekin batera, laguntzen onuraduntzat hartu zuen euskararen esparru geografiko osoko eguneroko prentsa. 435 .- Maiztasunari dagokionez, 1991-1995 bitarteko deialdiek ondoko formula erabili zuten baldintzaatalean:"(fitxa teknikoan) aitortutako maiztasunari tinko eutsi behar izatea". 436 .- Tokiko aldizkarien kasuan, esaterako, gutxienez 16 orrialde eta urtean gutxienez 10 zenbaki. 437 .- Esan bezala, 1993tik hasita, autofinantzaketak lekua izan zuen deialdiaren testuan baina ez baldintzen atalean baizik eta diru-laguntzen zenbatekoa finkatzeko balorazio-faktore gisa. 1996koan, berriz, autofinantzaketa kontzeptua deialdiko bi tokitan ageri da; batetik, "Bazterketak" izeneko atalean zehazten da ezin izango direla deialdira aurkeztu "gutxienik kontu osoaren %30eko autofinantzaketamailara iristen ez direnak", eta bestetik, diru-laguntzak emateko irizpide moduan erabiliko dute esleipen-proposamena egiteko orduan. Hortaz, deialdira aurkeztu ahal izateko baldintza bezala, gutxieneko autofinantzaketa-maila bat zehazten duen lehen deialdia 1997koa kontsidera daiteke. 1997ko deialdiak lehen baldintza bezala honakoa ezarri zuen: "Autofinantzaketa gutxienik % 30ekoa izatea" (EHAA, 1997-04-22: 75 zk.). Hortaz, urte hartako aginduak autofinantzaketa-maila zehatz bat ezarri zien euskara hutsezko hedabide inprimatuei diru-laguntzaren jasotzaile izateko. Hau da, diru-sarrera propioez, herri-erakundeen diru-ekarpenak kanpo utzita, hedabidearen kostu osoarekiko portzentaje zehatz batera iristea eskatu zitzaien. 1997tik 2002ra, biak barne, portzentajea gutxienez %30ekoa izan zen, eta 2003an finantzaketa propioaren portzentajea %35era igo zen. 3.- Beste baldintza batzuk: antzinatasuna litzateke horietako bat, deialdi guztietan aipatzen ez dena, eta ageri denean ere, gorabeherak dituena. Dena den, gehienetan urte bete izatea eskatu zitzaien438. Esandakoak badu salbuespena; izan ere, 2000tik 2004ra bitartean, biak barne, diru-laguntza deialdietan hedabideen gastuaurrekontuen arabera ezarri zen hiruhilabeteko edo sei hilabeteko antzinatasuna frogatu behar zutela439. Azkenik, 1984tik 2004ra bitartean, bada aipamena merezi duen beste baldintza bat, Hemen eta Eguna astekarien jarduera babesteko kaleratu ziren deialdietan440 soilsoilik agertu zena. Deialdi haietan kaleratutakoaren arabera, laguntzen eskatzaileek gutxienez 6 euskal erredaktore izan behar zituzten, horiek enpresako langileak izan behar zuten, eta gainera, nolako formazioa behar zuten ere zehaztu zen: Informazio Zientziatan lizentziatuak zein irrati, egunkari edota aldizkarigintzan bost urteko esperientziadunak441 izatea eskatu zen. 438 .- Gutxienez urte beteko antzinatasuna eskabideak egiteko epea amaitu denerako. 439 .- 2000 eta 2001 urteetan, 50 milioi pezeta (300.506 euro) edo gehiagoko gastu-aurrekontua zutenek hiru hilabeteko antzinatasuna frogatu behar zuten, eta 50 milioitik beherakoek, sei hilabetekoa, eskabideak egiteko epea amaitzen zenerako. 2002an 30.050,6 euro edo gehiagoko gastu-aurrekontua zutenek hiru hilabeteko antzinatasuna, eta hortik beherakoek, sei hilabetekoa. Azkenik, 2003an eta 2004an 30.000,0 euroko gastu-aurrekontua erabili zuten hiru edo sei hilabeteko antzinatasuna ezartzeko. 440 .- 1986tik 1990era bitartekoetan. 441 .- Baldintza honetaz gain, beste zenbait ezartzen zitzaizkien diru-laguntza honetara aurkeztu nahi zuten egunkarigintza-enpresei: goizez argitaratua izan behar zuen eta beste egunkariak banatzen ziren ordu berberetan banatu behar zen; gutxienez 32 orrialde, tabloide formatukoak eta %75 gaurkotasunezko informazioz osatua; banaketa Euskal Herriko lurralde guztietan egin behar zen eta astero gutxienez 10.000 ale banatu behar zituen. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 332 5.1.3.2. BALDINTZEN EGONKORTASUNA: 2005-2013 Ikergaitzat hartu den denbora-tartean, diru-laguntzetara aurkezteko baldintza orokorrak442 finkatu egingo dira eta hala iraungo dute; hots, ez da aldaketarik egingo eskatzaileei ezarritako baldintza orokorrei dagokienean. Aurreko bi hamarkadetan gertatu bezala, orain ere bi eratako baldintzak daude: batzuek, hedabideen ekoizpen ezaugarriekin dute zerikusia, eta besteak, kontu ekonomikoei begirakoak dira. Hala ere, 2005-2013 bitartean, bigarrenak, baldintza ekonomikoak, pisu nabarmena hartzen dute. Horregatik, horien errepasoak emango dio hasiera atal honi. 1.- Euskara hutsezko hedabide inprimatuen egoera ekonomikoari begira ezarritako baldintzak. Lau dira atal honen barruan kokatu daitezkeenak: a.- Hedabideak defizita izan behar du. Hau da, aurreikusitako gastuak, eskatzaileak ezinbestean jarri beharreko finantzaketa propioarekin berdindu ezin dituzten hedabideek bakarrik jaso dezakete diru-laguntza. b.- Autofinantzaketa-maila. 2005-2013 bitartean kaleratutako aginduetan argi eta garbi ezartzen da nola ulertu behar den kontzeptu hau. Adibidetzat 2005ekoa eta 2013ko deialdiak hartuta, formulazioan aldaketatxoren bat dagoen arren, ia kopia hutsa dira autofinantzaketa-maila definitzeko orduan. 2005ekoak honelaxe dio: "Aurreko puntuan aipaturiko finantzaketa propioa honako dirusarrera hauez osatuta egongo da: a) Norberaren diru-ekarpenak. b) Salmenta eta publizitatetik eskuratutakoak. c) Entitate pribatuetatik jasotakoak" (EHAA, 2005-06-03: 104 zk.). Eta 2013ko diru-laguntza deialdian: "Agindu honen 8.4 atalean aipaturiko finantzaketa propioa honako diru-sarrera hauez osatuta egongo da: a) Eskatzailearen diru-ekarpenak. b) Zerbitzuen salmentatik eskuratutakoak. 442 .- "Hedabideak" diru-laguntza deialdira aurkeztu daitekeen edozein eratako hedabide zein egitasmori aplikatzen zaizkionak (inprimatuak, irratiak, telebistak, internet bidezko hedabideak eta berri-agentziak). c) Produktuen salmentatik eskuratutakoak. d) Publizitatetik eskuratutakoak. e) Entitate pribatuetatik jasotakoak" (EHAA, 2013-05-06: 85 zk.). Bien artean dagoen alde bakarra da 2013koan salmenta bidez eskuratutako diru-sarrera bi azpi-ataletan banatzen dela: zerbitzuen salmenta bidezkoa, eta produktuen salmenta bidezkoa. Ñabardura hori 2008ko diru-laguntza deialdian agertu zen lehen aldiz. Autofinantzaketa-mailari dagokionez, bi egoera aurreikusten dira: agindua indarrean sartzen den egunean urte bete baino gutxiago duten hedabideen kasuan autofinantzaketa-proportzioa, gutxienez ere, gastu-aurrekontuaren %35 izango da, eta lehenagotik ari diren hedabideen kasuan, berriz, %40. c.- Aurkezten den hedabide orok gastu- eta sarrera-aurrekontu orekatua izan behar du. d.- Gain-finantzaketarik ez izatea. Hau da, "Hedabideak" diru-laguntzak bateragarriak dira beste edozein erakunde publikok zein pribatuk xede berberaz eman ditzaketenekin, betiere, gain-finantzaketarik ez badago. Horrelakorik gertatuko balitz, aginduetan zehazten da diru-laguntzaren zenbatekoa murriztu egingo dela eta murrizketa gain-finantzaketaren bestekoa izango dela. 2.- Euskara hutsezko hedabide inprimatuen ekoizpen-ezaugarriei dagozkien baldintzak. Ondokoak dira 2005-2013 bitarteko aipagarrienak: a.- Antzinatasuna. 2005-2009 bitartean, biak barne, deialdira aurkeztutako hedabide orok eskabidea eta agiriak aurkezteko azken eguna baino lehenago kalean izan behar zuen443. Gainontzekoetan, 2010etik 2013ra bitarteko urteetan, zorroztu egiten da baldintza hau, hedabide-eskatzailea zegokion deialdiaren urtarrilaren 1ean izan behar zuelako kalean ohiko maiztasunarekin edo jardunarekin. b.- Legezko gordailuaren edota ISSN delako zenbakiaren jabe izatea. Besterik ezean, zenbakion eskabidea tramitatuta izatea. 443 .- 2009ko deialdiak data zehatza aipatzen du baldintzen atalean: 2009ko otsailaren 16a; horixe izan baitzen eskabide-orriak aurkezteko azken eguna. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 334 c.- Banaketa-sistema gardena eta agerikoa izatea. d.- Salneurriaren berri ematea, eta harpidetza-sistemaren bat erabiltzen denean, argi adieraztea ale bakoitzean. Dohainik zabaltzen diren hedabideen kasuan ez da baldintza hori bete beharrik izango. e.- Aleek zenbakikuntza jakin bati jarraitzea eta data jarrita izatea. f.- Originala izatea. Hots, laguntza-mota honetan ez da onartuko laguntza-gai den hedabide edo aldizkako argitalpen baten aldaerarik. Arestiko sei baldintzak hedabide guztiei aplikatzekoak dira, izan egunerokoak, informazio orokorreko aldizkariak, aldizkako espezializatuak zein tokikoak. Baldintza orokor horietatik aparte, deialdira aurkeztu daitezkeen idatzizko hedabideen ezaugarri bereizgarriei begirako beste hainbat ageri dira deialdietan, hala nola: g.- Gutxieneko maiztasuna izatea. Euskara hutsezko eguneroko prentsaren kasuan, 2005-2013 bitartean, beti eskatu da astean 4 zenbaki kaleratzea. Aldizkarien kasuan, ordea, ezarritako maiztasunak desberdinak dira hedabideen ezaugarrien arabera: ⦁ euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariei urtean 44-45 zenbaki444 eskatu zaizkie, ⦁ udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorrekoei 11 zenbaki urtean, ⦁ aldizkari espezializatuei445 4 zenbaki urtean. 444 .- 2005eko deialdian 45, gainontzekoetan 44 zenbaki urtean. 445 .- Epealdi honetako lehen bi urteetan, 2005ean eta 2006an, haurrei zuzenduriko aldizkariak eta nerabeei eta gazteei zuzendurikoak bi azpimultzo berezitu bezala kontsideratu ziren. Lehenengoen kasuan, urtean 4 zenbaki izatea eskatu zitzaien, eta nerabeei eta gazteei begirakoen kasuan, berriz, urtean 11 zenbaki izatea. h.- Formatua eta orrialde-kopurua. Bi ezaugarri horiei erreparatuta, zenbaki-dantza biderkatu egiten da, bereziki orrialde-kopuruak zehazteko orduan. Orokorrean, esan daiteke deialdia egokituz joan dela hedabideek izan duten bilakaerara. Denborarekin hedabide inprimatu askok murriztu egin dute kaleratutako orrialde-kopurua, eta ondorioz, diru-laguntza deialdiak errealitate horri erreparatu dio eta laguntzadeialdietan baldintza bezala ezarritako orrialde-kopurua beherantz egokituz joan da. Adierazitakoa agerikoa da, esaterako, aldizkari espezializatuen multzoan. Horien kasuan, DIN A4 formatua ezartzen zaie446 eta orrialde-kopuruari dagokionez: ⦁ euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariei 20 orrialde edo gehiago eskatu zaizkie, ⦁ udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorrekoei 16 orrialde edo gehiago, ⦁ aldizkari espezializatuei lehen bi urtetan, 2005ean eta 2006an, 48 orrialde edo gehiago; hortik aurrera, 32 orrialde edo gehiago. Eguneroko prentsaren multzoan, 2005-2013 bitarteko deialdietan, tabloide formatuko 28 orrialde edo gehiago eskatu zaizkio euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen den euskara hutsezko egunkariari. Udalerri edo eskualde jakinetan zabaltzen diren egunkariekin, berriz, tabloide formatuko 4 orrialde edo gehiago eskatzetik, astean tabloide formatuko 16 orrialde edo gehiago eskatzera egin dute deialdiek447. Horraino 2005tik 2013ra laguntzen onuradun izan zitezkeen idatzizko hedabideei jarritako baldintza orokorrak eta espezifikoak. Ez da ahaztu behar epealdi horretako urte batzuetan diru-partidak izan zirela nagusiki gaztelania zerabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako euskara hutsezko gehigarrientzat eta 446 .- Hala ere, gerta daiteke diru-laguntza eskatzaileak beste formatu batekin zabaltzea aldizkaria. Hala gertatzen denerako deialdiek ondokoa aurreikusten dute:"Kasu bakoitzean zehaztutako formatua erabili beharrean beste bat erabiliz gero, Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak berariaz prestatutako baliokidetasun-taula erabiliko du". Horrekin, edozein aldizkarik erabilitako formatua DIN A4ra ekarri dezakete. 447 .- Formulazio-aldaketa 2011ko deialdian egin zen. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 336 erreferentzia-orrialdeentzat448. Hala egin zenean, horiei zuzendutako beste zenbait baldintza zehaztu ziren deialdietan: a.- Gehigarrientzako baldintzak: gutxienez euskararen esparru geografikoko lurralde historiko batean banatzea. Merkataritza-enpresa bakoitzak gehienez ere gehigarri bat izan zezakeen diru-laguntza gai. Urtean 44 zenbaki izatea eta tabloide formatuko 16 orrialde edo gehiago449. Horrez gain, gutxienik ere 2.500 karaktere izan behar zuten bataz bestean orrialdeko. b.- Erreferentzia-orrialdeentzako baldintzak: orrialde-kopuruari eta eduki-motari lotutako baldintzak ezarri ziren. Honela zioten hitzez-hitz 2009 eta 2010eko aginduek450: "Entitate eskatzaileek astean-astean, gutxienez euskaraz idatzitako 12 orrialde451 standard argitaratu beharko dute honako atal hauetan: gizartea, politika, mundua, ekonomia, kirolak eta kultura. Euskarazko informazio horrek, informazioaren izaeraren ikuspegitik garrantzitsua izan behar duenak, nagusiki kronikekin, erreportajeekin, elkarrizketekin eta analisi/iruzkinak eskaintzen dituzten leihoekin zerikusia izango du; gainera, hedabidearen aldetik berezko balio erantsia ekarri beharko du informazioak. Eskatutako gutxieneko horrek ez ditu tokian tokiko berriak kontuan hartuko. Nolanahi ere, entitate eskatzaileak tokiko berriei dagokienean euskararen presentzia ziurtatuko du. Era berean, euskarak azalean kontrazalean izango duen presentzia, bai kuantitatiboa bai kualitatiboa, baloratuko da. Estatu mailan zabaltzen diren egunkarien lurralde edizioen kasuan, astean asteko euskarazko edukiek 4 orrialdeko luze-zabalera hartuko dute. Edizio digitala duten egunkariek goian aipatutako euskarazko edukiak oso-osorik zabaldu beharko dituzte"(EHAA, 2008-12-26: 249zk.). 448 .- Nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako euskara hutsezko gehigarrientzako laguntzak izan ziren 2006-2011 urte bitartean, biak barne. Nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako euskara hutsezko erreferentzia-orrialdeentzako laguntzak izan ziren 2009an eta 2010ean. 449 .- Kopurua murriztu egin zen 2010eko eta 2011ko deialdietan: 8 orrialde edo gehiago. 450 .- Hemen jarritako aipamena 2009ko aginduari dagokio. Urte hartako laguntza-deialdia 2008. urtea bukatzear zegoela argitaratu zen, zehatzago esateko, abenduaren 26an. Horrek azaltzen du aipamenaren amaieran ageri den erreferentzia-data. 451 .- 2010eko deialdian, 12 orrialde estandar eskatu beharrean, 16 eskatu zituzten. Hortaz, erreferentzia-orrialdeen kasuan, ezarritako baldintzak nabarmen malguagoak dira Estatu mailan zabaltzen diren egunkarientzat. Eta euskararen esparru geografikoan zabaltzen direnen kasuan, ez da derrigorrezkotzat ezartzen hizkuntza gutxitua azalean, lehen orrialdean izatea. 5.1.3.3. DIRU-LAGUNTZAK ESKATZETIK KANPO GERATU DIRENAK "Hedabideak" diru-laguntzaren onuradun izateko bete beharreko baldintzei eskaini zaion atalarekin amaitzeko, garrantzitsua da, modu laburrean bada ere, eskabideak aurkezterik izan ez duten hedabide inprimatuei erreparatzea. 1984an, deialditik kanpo utzitako bakarrak irakasleentzako bereziki prestaturik zeuden aldizkariak izan ziren. Geroztik, diru-laguntza eskatzerik ez dutenen zerrenda moldatzen eta luzatzen joan da. Aipatzeko modukoa da zenbait urtetan botaldia edo tirada izan zela diru-laguntzez baliatzeko aukerarik ez izateko irizpidea; esaterako, 1986ko deialdiak kanpoan utzi zituen 1.000 ale baino gutxiagoko argitalpenak; 1987koak, berriz, 1.500 aleko tirada baino txikiagokoak; eta 1988tik 1990era, biak barne, 1.200 ale baino gutxiagokoak geratu ziren laguntza-deialditik kanpo. Dohain banatutakoak ere diru-laguntzak eskatu ezin zituztenen artean izan dira urte batzuetan (1985etik 1989ra eta 1991n). Horiekin batera, deigarria eta azpimarratzeko modukoa da 1989 eta 1991ko deialdietan baztertuen zerrendan ageri zirela toki, udalerri, eskualde zein lurralde mailako zabalkunde-esparrukoak452. Ikerketa honek helburutzat duen 2005–2013 denbora tartean, baldintzen atalarekin gertatu zen bezalatsu, ez da apenas aldaketarik izan diru-laguntza deialdira aurkezterik ez zutenen zerrendan. Hala, 2013koa adibidetzat hartuta, honelaxe dio: "2.- Nolanahi ere, 8. artikuluan jarritako baldintzak453 betetzen ez dituzten hedabideak edo ezaugarri hauetakoren bat duten hedabideak ez dira diruz lagunduko: a) Euskadiko Administrazio orokorra osatzen duten entitateen hedabideak. 452 .- Arrasate Press 1988an kaleratu zuten; beraz, esandakoaren arabera, ez zuen 1989ko deialdian ezta 1991koan parte hartzerik izan. 1990eko deialdian, ordea, bai. Beste horrenbeste gertatu zitzaien 1991n martxan zeuden euskara hutsezko tokian tokiko aldizkariei. 453 .- Arestian aztertu ditugun baldintza orokorrei eta espezifikoei buruz ari da. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 338 b) Alderdi politikoen, hauteskundeetarako koalizioen eta sindikatuen hedabideak. c) Elkarteek, fundazioek zein antzeko erakundeek beren bazkideentzat soil-soilik eginiko hedabideak. d) Glotodidaktika- eta psikopedagogia-aldizkariak; orobat bere edukiak hezkuntza arlora zuzenduak dituzten aldizkariak. e) Eskola-aldizkari, -irrati eta –telebistak. f) Kultur berripaperak, ikuskizun-gidak, denbora pasakoak eta antzekoak. g) Mota guztietako konfidentzialak, harpidetza bitartez nahiz kioskoan saldutakoak edota formatu elektronikoan zabaldutakoak. h) Informazio orokorrekoak edota gai anitzeko informaziozkoak ez diren tokian tokiko aldizkariak. i) Diruz lagungarriak izan arren, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 2013an xede berberarekin diruz lagundutako hedabideak"(EHAA, 2013-05-06: 85 zk.). Zerrenda horretan daudenez gain, kanpoan gelditu dira bere kapital gehiena publikoa duten entitate pribatuen eskabideak eta fundazio-ondarea edota gobernuedo zuzendaritza-organoetan partaidetza nagusiki publikoa duten entitateen eskabideak. 5.1.4. "HEDABIDEAK" DIRU-LAGUNTZA DEIALDIAREN ESLEIPEN-IRIZPIDEAK Diru-laguntzak ebazteko irizpideena da, inolako zalantzarik gabe, denboran zehar aldaketa gehien izan duen arloa. Kasu honetan ere, aurreko atalean aztertu diren baldintzekin gertatu bezala, 1984-2004 arteko bi hamarkadetan, eskariak baloratu eta diru-esleipenak egiteko erabili ziren irizpideak sektorearen bilakaerari lotuko zaizkio ezinbestean. Gero, 2005etik 2013ra, irizpideak egonkortzera joko dute. 5.1.4.1. IRIZPIDEAK ETENGABE ALDATUZ: 1984-2004 Deialdia euskarazko hutsezko paperezko hedabideentzako soil-soilik kaleratu zen urteetan (1984-1999), ohikoa zen esleipena burutzeko prozeduran kontuan hartu beharreko irizpideak goitik behera aldatzea agindu batetik bestera. 1984an, esaterako, lau irizpide hartu ziren aintzat: aldizkarien zabalkunde-gunea, aldizkariaren izaera edota edukiaren arloa, aldizkarien argitalpen-maiztasuna eta, azkenik, aldizkarien kopurua urtean. Hurrengoan, 1985ekoan, beste irizpide batzuk ezarri zituzten, aurreko urteko deialdian ageri zirenekin apenas zerikusirik zutenak. Horrela, 1985ekoan, aldizkarien defizitariotasun-maila (kostu mekanikoen eta diru-sarreren arteko kenketaren emaitza), orijinaltasun-maila454 eta aldizkariaren izaera edota edukiaren arloa455 bezalako parametroak ezarri zituen aginduak aldizkari bakoitzari eman beharreko diru- kopuru zehatza finkatzeko. Aipatutako irizpide horiekin batera, hasierako garai haietan, pertsonal-kostuak (finkoak, ez finkoak eta kolaboratzaileenak), lan-etekina, produkzio-bolumena, defizit ponderatua eta antzeko beste hainbat kontzeptu formula matematikoetan balioztatuz ere ebatzi ziren deialdiak. Deialdiak gauzatu ahala, kaleratutako produktuari loturiko irizpideak agertu ziren. Hau da, aldizkarien forma- zein eduki-ezaugarriak erabili zituzten diru-laguntzen finkapenerako balorazio-faktore gisa: argitalpen-maiztasuna, DIN A4 formatudun orrialde-kopurua, zenbakiko tirada, aldizkari-mota, aldizkariaren edukia eta doakotasuna456. Horiekin batera, beste hainbat irizpide agertu ziren deialdietan, hala nola, erakunde publiko zein pribatuetatik jasotako diru-laguntzak, langileen lanegoera457, euskalkien erabilera edota tokian tokiko euskalkiaren egoera soziolinguistikoa. 1997ko deialditik aurrera, euskarazko aldizkako argitalpeneni eguneroko prentsa gehitu zitzaion diru-laguntzen onuradun moduan. Egoera horrek eragina izan zuen deialdian ezarritako irizpideei dagokienez. Hala, 1997-1999 hirurtekoan kaleratutako produktuen ezaugarriak, egoera ekonomikoa eta proiektuaren hainbat esparrutako estrategiak eta aurreikuspenak konbinatzen zituen irizpide-multzoa erabili 454 .- Aldizkariaren erredakzio-lana edota jatorriz sortutako informazio, gai eta lanak saritu nahi omen zituzten parametro honen bidez. 455 .- Aldizkarien izaera ezberdinen garrantzia neurtu ahal izateko, lehentasun-indizeak erabiltzen zituzten. Adibidez, informazio orokorreko aldizkariek, haur eta gazteentzako aldizkariek eta kirolaldizkariek zuten lehentasun-indize gorena (3); komikiak, literatur arlokoak, euskara lantzekoak eta gizarte-zientzietakoak maila bat beherago zeuden (2); eta bestelakoen lehentasun-indizea 1 zen. Horrekin, euskarazko aldizkarigintzan eduki eta gai aldetik zeuden hutsuneak balioztatu nahi zituzten. 456 .- 1992ko deialdian ageri da diru-laguntzaren finkapenerako kontuan hartuko den faktore moduan. Eta bitxia da, urte bete lehenago (1991) dohainekoak ziren argitalpenak deialditik kanpo utzi zituztelako; hau da, doakotasuna baztertua izateko arrazoi izatetik baloratua izateko arrazoi izatera igaro zen urte batetik bestera. 457 .- 1996ko diru-laguntza deialdian. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 340 zuten balorazioa egiteko eta esleipenak ebazteko. Honakoa irizpideen zerrenda: proiektuaren bideragarritasun-plana, autofinantzaketa handitzeko ekimenak, harpidetzak gehitzeko egitarauak, inguruko produktu berriak, irakurle berriak irabazteko proposamenak, inbertsio berrietarako aurreikuspenak, autofinantzaketaindizea, harpidetza zein kaleko salmenta bidezko sarrera propioak, argitalpenaren maiztasuna, orrialde-kopurua, grafikoen, argazkien zein koloreen erabilera, benetako defizita eta elkarlana eta sustapena bultzatzeko ekintzak. 2000. urtetik aurrera irratiek, telebistek eta Internet bidezko hedabideek ere sarbidea izango dute diru-laguntza deialdian. Ondorioz, eskatzaileei begira egindako berrikuntzak eragina izango du balorazio-irizpideetan, ezinbestekoa izango delako onuradun berrien berezko izaera eta ezaugarriei egokitutako irizpideak txertatzea. Oso deigarria da esaterako, 2000ko, 2002ko eta 2003ko deialdietan irratien eta telebisten kasuan eta irizpide berezi moduan, kontuan hartu zutela euskararen sustapen, garapen eta normalizazioan izan zezaketen eragina. Euskara hutsezko argitalpenen esparruan, epealdi honetan (2000-2004), dirulaguntzak banatzeko irizpide nagusia hedabideen egoera ekonomikoari begirakoa izan zen, hedabidearen gastu-aurrekontuari lotutakoa hain zuzen. Horren arabera ezarri ziren jaso zitezkeen gutxieneko eta gehienezko kopuruak458. Behin hori finkatuta, gutxieneko diru-laguntza baino handiagoa jasotzeko, beste balorazio-irizpide batzuk aipatzen ziren orduko deialdietan. Eguneroko prentsaren kasuan, bideragarritasunplana, autofinantzaketa handitzeko ekimenak, harpidetzak egiteko egitarauak, egunkariaren inguruko produktu berriak, irakurle berriak irabazteko proposamenak eta inbertsio berrietarako aurreikuspenak erabiliko dira balorazio-irizpide moduan. Aldizkarien kasuan, aurretik aipatutako horiez gain, argitalpenaren maiztasuna, orrialde-kopurua, orrialde-kostua eta grafikoen, argazkien zein koloreen erabilpena. 5.1.4.2. IRIZPIDEAK EGONKORTUZ ETA SINPLIFIKATUZ: 2005-2013 Ikerketa honen objektu den 2005-2013 epealdiko deialdietan, pixkanaka bada ere, ebazteko irizpideen berrikuspena, sinplifikazioa, finkatzea eta egonkortzea gertatzen dela esan daiteke. Aipatu egonkortasuna, esan bezala, pixkanaka gauzatuko da. Izan ere, epealdiko lehen lau urteetan (2005-2008) oraindik irizpide- eta puntuaziodantza izango da; 2009tik aurrerakoetan, berriz, irizpide eta puntuazio berberak erabiliko dira urtero diru-laguntzen esleipenak egiteko. Hori dela eta, bi azpi-ataletan egingo da ikertzeko hautatu den epealdiaren azterketa. 5.1.4.2.1. BALORAZIO-IRIZPIDEEN ETA PUNTUEN DANTZA: 2005-2008 Euskarazko hedabide inprimatuei erreparatu ezkero, lehen urtean, 2005ean, aginduak ezarri zituen azpimultzo guztien kasuan459, ondoko esaldiarekin hasten zen esleipen-irizpideei buruzko artikulua: "(…) azpimultzoari dagokion diru-kopuruaren erdia azpimultzo horretako hedabideek egindako diru-eskabideen arabera banatuko da" (EHAA, 2005-06-03: 104 zk.). Gainontzeko erdia, berriz, ondoko taulak jasotzen dituen balorazio-irizpideen arabera banatu zuten: 459 .- 2005eko deialdiak bi multzo ezarri zituen inprimatuei dagokienez. Batetik, euskara hutsezko eguneroko prentsa (A multzoa); eta bestetik, euskara hutsez zabaltzen ziren aldizkariak (B multzoa). Lehenengoen multzoan berriz, bi azpimultzo kontsideratu zituzten: euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen ziren euskara hutsezko egunkariak (A1 azpimultzoa) eta Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri edo eskualde jakinetan zabaltzen ziren euskara hutsezko egunkariak (A2 azpimultzoa). B multzoari dagokionez, bost azpimultzo ezarri zituzten: euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen ziren euskara hutsezko informazio orokorreko aldizkariak (B1 azpimultzoa); Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri eta eskualde jakinetan zabaltzen ziren euskara hutsezko informazio orokorreko aldizkariak (B2 azpimultzoa); euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen ziren euskara hutsezko aldizkari espezializatuak (pentsamendua, zientzia, musika, natura… B3 azpimultzoa); haurrei zuzendutako euskara hutsezko aldizkariak (B4 azpimultzoa); eta nerabeei eta gazteei zuzenduriko euskara hutsezko aldizkariak (B5 azpimultzoa). Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 342 69. taula. Euskara hutsezko hedabide inprimatuen balorazio-irizpideak eta puntuazioak, 2005. IRIZPIDEA PUNTUAZIOA Finantzaketa-maila propioa gehienik ere 50 puntu Inprimatutako ale-kopuruaren eta saldutako/zabaldutako ale-kopuruaren arteko erlazioa gehienik ere 10 puntu Orrialde-kopurua eta orrialde-kostua gehienik ere 15 puntu Ustezko460 irakurle-kopurua gehienik ere 10 puntu Zabaltzeko era461 gehienik ere 10 puntu Irakurle berriak irabazteko proposamenak462 gehienik ere 5 puntu Iturria: 2005 urteko diru-laguntza deialdiaren agindua. EHAA. Tesiaren egileak moldatua. Agerikoa denez, balorazio-unean lortu zitekeen goreneko markatik (100 puntu) pisu kuantitatibo handiena, erdia izateraino, hedabidearen finantzaketa-maila propioari lotuta dago. Finantzaketa-maila propio handiena zuen hedabideari gehienezko puntuazioa ematen zitzaion eta gainontzekoei, proportzionalki zegokiena. Taulan jasotako irizpide bakoitzari zegokion puntuazioaren zehaztapena, deialdira aurkeztu zen hedabide multzo bakoitzerako berariaz prestatutako taula batean jasotzen zen. 2006an bada berrikuntzarik. Hasteko, 2006ko deialdian azpimultzo berri bat sartu zuten diru-eskatzaileen artean: nagusiki gaztelania darabilten egunkarien euskara hutsezko gehigarrien azpimultzoa, hain zuzen ere463. 460 .- "Ustezko" dio ez dagoelako urte hartan laguntzak eskatu zituzten paperezko argitalpen guztien irakurle-kopuru errealak jakiterik, gehienen kasuan ez zirelako neurtzen. 461 .- Zabaltzeko erari dagokionez ondoko aukerak hartu zituzten kontuan: ordaindua (kioskoa, liburudendak edo harpidetza), doakoa (toki puntualetan edota postontziak) eta mistoa (doakoa + etxez etxeko harpideduna). Zabalkunde ordaindua zeukanari ematen zioten puntu gehien (10 puntu) eta doakoari gutxien (1). 462 .- Atal honetan denetariko proposamenak/ekimenak ageri dira: telemarketina, harpidetza-kanpainak, euskaltegietan harpidetza-txartelak banatzea, jendea biltzen den ekintza puntualetan parte hartzea (Korrika, Kilometroak, Zarauzko triatloia, Azpeitiko mendi-martxa…), saltzen ez diren aleak ikastetxeetan oparitu edo merkeago eskaini, euskara-zerbitzuekin harpidetzak adostu… Horiei guztiei puntuak emateko orduan, berriz, hiru kontu baloratzen zituzten: aurkeztutako proposamenen/ekimenen zehaztasun maila (2 puntu), promoziorako produktuak (2 puntu) eta ekintza puntualak (puntu bat). 463 .- 2006ko deialdian, aurreko urteko multzo eta azpimultzoen banaketa ia berbera errepikatzen da baina aldaketa batekin: 2005eko deialdian ezarritako B4 eta B5 azpimultzoak bakar batean biltzen dira eta nagusiki gaztelania darabilten egunkarien euskara hutsezko gehigarriekin osatuko da 2006an B5 azpimultzoa (EHAA, 2006-05-29: 100 zk.). Bestalde, deialdian zehaztu zen inprimatuen azpimultzo bakoitzari zegokion diru-kopuruaren erdia azpimultzo horretako hedabideek aurkeztutako gastuaurrekontu araztuaren arabera banatuko zutela; baina gero ez zen halakorik egin. Esleipenak egiteko osatu zituzten taulek erakusten dute 2006an dirua 2005eko prozedura berbera jarraituz esleitu zela; hau da, erdia hedabideek egindako dirueskabideen arabera. Eta diru-kopuruaren beste erdia, ondoko taulan bildutako irizpide eta puntuazioak baliatuta banatu zuten azpimultzo guztientzat, nagusiki gaztelania darabilten euskara hutsezko gehigarrientzat izan ezik: 70. taula. Euskara hutsezko hedabide inprimatuen balorazio-irizpideak eta puntuazioak, 2006. IRIZPIDEA PUNTUAZIOA Finantzaketa-maila propioa 35 puntu464 Zabalkundea 25 puntu Irakurleak 20 puntu Produktua 10 puntu Iturria: 2006 urteko diru-laguntza deialdiaren agindua. EHAA. Tesiaren egileak moldatua. Finantzaketa-maila propioari dagokionez, 2006an aurreko deialdiaren prozedura bera jarraitu zuten; hau da, finantzaketa-maila propio handiena zuen hedabideak hartzen zuen gehienezko puntuazioa, eta gainontzekoek, proportzionalki zegokiena. Zabalkundearen arloan hiru konturi eman zizkioten puntuak: inprimatutako alekopuruaren eta saldutako/zabaldutakoaren arteko erlazioari (10 puntu), zabaltzeko erari (10 puntu) eta hedadura geografikoari (5 puntu). Irakurleen arloari egokitutako 20 puntuak banatzeko, ondokoak baloratu zituzten: ustezko irakurle-kopurua (10 puntu) eta irakurle berriak irabazteko proposamenak (10 puntu). Bi horiekin batera, irakurle-kopuruari eusteko ekimenak ere ageri ziren irizpide moduan; baina horri ez zioten punturik eman. 464 .- 2006ko deialdian ez da agertzen 2005eko aginduko testuan puntuazioei buruz aritzeko erabili zen "gehienez ere" formula. 2006ko aginduan, balorazioa egiteko kontsideratutako irizpide bakoitzari esleitutako puntuak ageri dira, eta besterik ez. Ulertu daiteke, zehaztutako puntu horiek balorazioa egiteko orduan gehienez ere eman daitezkeenak direla. Beste horrenbeste gertatuko da 2007 eta 2008ko deialdietan. Eta 2009tik 2013 bitarteko deialdietan berriro joko da "gehienik ere" formulara. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 344 Azkenik, produktuari egokitutako 20 puntuak banatzeko, hiru aspektu baloratzen zituzten: orrialde-kopurua (7 puntu), orrialde-kostua (8 puntu) eta berrikuntzak (5 puntu). Ikusten denez, funtsean aurreko urtean, 2005ean, erabilitako irizpide berdintsuak dira, baina beste era batean aurkeztuta. Puntuazioei dagokienez, finantzaketa-maila propioak pisua galtzen du eta produktuari lotutakoak, ordea, irabazi. Nagusiki gaztelania darabilten egunkarien euskara hutsezko gehigarrien kasuan, ondokoak izan ziren balorazio-irizpideak eta horiei egokitutako puntuak: 71. taula. Nagusiki gaztelania darabilten egunkarien euskara hutsezko gehigarrien balorazio-irizpideak eta puntuazioak, 2006. IRIZPIDEA PUNTUAZIOA Kalitatea 30 puntu Zabalkundea 50 puntu Produktua 20 puntu Iturria: 2006 urteko diru-laguntza deialdiaren agindua. EHAA. Tesiaren egileak moldatua. Kalitatea baloratzeko kaleratutako gehigarrien diseinua eta kazetaritza-trataera hartu zituzten kontuan; zabalkundea baloratzeko, ale-kopurua465 eta hedapen-eremu geografikoa. Puntuen banaketari erreparatuta, deigarria egiten da, lehen aldiz kontsideratu zutela "kalitatea" balorazio-irizpide gisa. Kalitatea, euskara hutsezko gehigarrientzat ez ezik, gainontzeko argitalpen guztiei egokituko zaien irizpidea ere bilakatuko da 2006tik aurrerako deialdietan; denborarekin, puntutan indarra hartuz joango den irizpidea da, gainera. 465 .- Ale-kopurua zehazteko, euskara hutsezko gehigarria banatzen zuen egunkariak banaketa egunean zuen zabalkundea kontuan hartzen zen. 2006ko deialdian, aurrekoan eta ondoren egingo diren guztietan bezala, irizpide bakoitzari zegokion puntuazioaren zehaztapena, deialdira aurkeztu zen hedabidemultzo bakoitzerako berariaz prestatutako taula batean jaso zen. Hurrengo bi urteetan, 2007an eta 2008an, goitik beherako astindua ez bada ere, aldaketa nabarmena izan zen hedabideen balorazio-prozeduran. 2007tik aurrera arazketa-operazioari ekingo zaio. Deialdian bertan jasotzen da horren nondik norakoa: "Arazketa egiteko, hedabideari dagozkion faktore guztiak (langileak, produkzioari loturikoak, ezaugarriak…) prezio estandarrez osatutako berariazko txostenarekin erkatuko dira. Erkaketa horretan, aitortutako gastu-aurrekontua araztutako gastu-aurrekontutik gora zenbat eta gehiago urrundu, orduan eta puntu gutxiago izango ditu egitasmoak. Prezio estandarrak Euskara Sustatzeko Zuzendaritzan eskuratu ahal izango dira" (EHAA, 2007-03-05: 45 zk.). Hortik abiatuta, honakoak izan ziren 2007 eta 2008ko deialdietan erabilitako irizpideak eta bakoitzari emandako garrantzia puntutan neurtuta: 72. taula. Euskara hutsezko hedabide inprimatuen balorazio-irizpideak eta puntuazioak, 2007 eta 2008. IRIZPIDEA PUNTUAZIOA Hedabideak aitortutako gastu-aurrekontuaren eta araztutako gastu aurrekontuaren arteko aldea 30 puntu Finantzaketa-maila propioa 20 puntu Zabalkundea 20 puntu Produktua 25 puntu Ordainpekoa izatea 5 puntu Iturria: 2007 eta 2008 urteetako diru-laguntza deialdien aginduak. EHAA. Tesiaren egileak moldatua. Hedabide inprimatu bakoitzak laguntza-eskabidean aitortzen zuen gastuaurrekontuari aplikatzen zioten arazketa-operazioa. Bestalde, zabalkundea baloratzeko inprimatutako ale-kopuruaren eta saldutako/zabaldutakoaren arteko erlazioa (10 puntu) eta bestetik, hedadura geografikoa (10 puntu) erabili zituzten. Produktuari Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 346 egokitutako 25 puntuak banatzeko, berriz, maiztasuna (5 puntu), orrialde-kopurua (5 puntu), ustezko irakurleak (5 puntu) eta kalitatea466 (10 puntu) hartu zituzten kontuan. Azkenik, ordainpekoa izateari (salmenta, harpidetza ordaindua) 5 puntu eman zizkioten. Hortaz, 2007an eta 2008an, berriro ere pisua irabazten du hedabidearen egoera ekonomikoari zuzenean lotutako irizpideak eta puntuazioak. Baina bi urte horietan, 2005ean ez bezala, diru-laguntzak esleitzen dituen erakundeak bi informazioiturri baliatu zituen kalkulua egiteko: batetik, finantzaketa-maila propioa, eta bestetik, hedabideak aurkeztutako gastu-aurrekontuaren eta araztutako gastu-aurrekontuaren arteko aldea. Hots, lehen aldiz ekingo zaio arazketa-operazioari. Eta horrekin batera, bada azpimarratzekoa den beste kontu bat: 2005 eta 2006ko deialdietan bezala saritu egingo da hedabidea ordainpekoa izatea baina puntu gutxiagorekin, 2005 eta 2006 deialdietako 10 puntutik 2007 eta 2008ko 5 puntura. Nagusiki gaztelania zerabilten egunkarien euskara hutsezko gehigarriek ere izan zuten laguntzak eskatzerik 2007an eta 2008an. Horien kasuan, 2006ko deialdian erabilitako hiru irizpideei laugarren bat gehitu zitzaion, hedabidearen gastuaurrekontuari loturik zegoena. Ondokoak izan ziren multzo honetako eskatzaileei egokitu zitzaizkien irizpideak eta puntuak: 73. taula. Nagusiki gaztelania darabilten egunkarien euskara hutsezko gehigarrien balorazio-irizpideak eta puntuazioak, 2007 eta 2008. IRIZPIDEA PUNTUAZIOA Hedabideak aitortutako gastu-aurrekontuaren eta araztutako gastu-aurrekontuaren arteko aldea467 30 puntu Kalitatea 20 puntu Zabalkundea 40 puntu Orrialde-kopurua 10 puntu Iturria: 2007 eta 2008 urteetako diru-laguntza deialdien aginduak. EHAA. Tesiaren egileak moldatua. 466 .- Kalitatea baloratzeko, besteak beste, ondokoei erreparatzen zioten: itxura, erakargarritasuna, originaltasuna, kolaboratzaile-ugaritasuna… 467 .- Kalkulua egiteko prozedura euskara hutsezko idatzizkoekin (eguneroko prentsa eta aldizkariak) erabilitako berbera da. Arestiko taulak agerian uzten du, nagusiki gaztelania zerabilten euskara hutsezko gehigarrien kasuan ere, inprimatuen gainontzeko azpimultzoekin azaldu bezala, hedabidearen ekonomiarekin zerikusia duten zenbakiek pisu handia izan zutela balorazio-prozeduran. Gehigarrien kasuan eskuratu zitekeen puntuazio osoaren herena, hain zuzen. Horrekin batera, garrantzi handia eman zitzaion zabalkundeari. 5.1.4.2.2. ESLEIPEN-IRIZPIDE ETA PUNTU BERBERAK URTERO: 2009-2013 2009an gauzatuko da aurrera begira erabiliko diren balorazio-irizpideen behin betiko egonkortzea. Urte hartako deialdian zehaztutako irizpideak ez ziren gehiegi aldatu 2008an ezarritakoekin alderatuta; hala ere, berrikuntza moduan aipatu daiteke aginduan lehen aldiz azaldu zela balorazio-batzordeak esleipen-prozedura burutzeko jarraituko zituen urratsak. Bi esparrutako urratsak dira: batetik, adierazitako aurrekontuari eta eskatutako diru-laguntzari dagokion esparrukoak, eta bestetik, emandako puntuen arlokoak. 1.- Adierazitako aurrekontuari eta eskatutako diru-laguntzari dagokienean: lehen urrats moduan, balorazio-batzordeak eskabidean adierazitako gastu-aurrekontua eta eskatutako diru-laguntzaren zenbatekoa hartzen ditu abiapuntutzat. Ondoren, konprobazio-zereginari ekiten zaio; hau da, balorazio-batzordeak ikusi behar du laguntza-deialdira aurkeztutako hedabidearen gauzatzeari zuzenean eta bakarrik egozgarri zaizkion gastuak baino ez daudela jasota adierazitako gastu-aurrekontuan. Zeregin hori burutzeko, Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak finkatutako kostu estandarrak erabiltzen ditu, eta horiek entitate eskatzaileen eskueran egongo dira. Behin kontraste-lana eginda, gerta daiteke laguntzaren eskatzaileak adierazitako gastu-aurrekontuari aldaketaren bat egin behar izatea. Hala gertatzen den kasuetan, beste horrenbesteko aldaketa egingo zaie eskatzaileak adierazitako sarreraaurrekontuari eta eskatutako diru-laguntzari, betiere gastu-aurrekontua aldatu den proportzio berean. Horrelakoetan, diru-laguntza kalkulatzeko orduan, onartutako gastu-aurrekontua, onartutako laguntza-eskabidea eta eskabidean zehaztutako finantzaketa-maila propioa hartuko dira erreferentzia-oinarritzat. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 348 Era berean, gerta daiteke aipaturiko kontraste-lanaren ondorioz onartutako gastu-aurrekontua entitate eskatzaileak adierazitakoa baino handiagoa izatea. Horrelakoetan, adierazitako gastu-aurrekontua hartuko da erreferentzia-oinarritzat, eskatutako diru-laguntzarekin eta eskabidean zehaztutako finantzaketa-maila propioarekin batera, diru-laguntza kalkulatzeko. 2.- Puntuei dagokienean: aginduetan adierazten da puntuek onartutako gastuaurrekontuaren estalpen-indizea zehaztuko dutela468. Horrekin batera zehazten da kalkulatutako diru-laguntzen baturak diru-baliabideen muga gainditzen duenean, kasuan kasu esleitu beharreko diru-kopurua banaketa-sistema proportzionalaren arabera finkatuko dela. Arestian esandakoetatik abiatuta, eskatzaile-multzo bakoitzaren balorazioa egiteko erabiliko diren puntuak zehaztea izango da hurrengo urratsa. Arlo horren azterketa, laguntzen onuradun izan daitezkeen hedabide-multzoak aintzat hartuta egingo da. 1.- EUSKARA HUTSEZKO EGUNEROKO PRENTSA INPRIMATUAREN MULTZOA. 2009tik aurrera, hiru irizpidetan oinarrituta egiten da balorazioa, eta irizpide bakoitzari puntuazio osoaren herena eskaintzen zaio. 74. taula. Euskara hutsezko prentsa inprimatuaren balorazio-irizpideak eta puntuazioak, 2009-2013. IRIZPIDEA PUNTUAZIOA Finantzaketa-maila propioa gehienik ere 35 puntu Zabalkundea gehienik ere 30 puntu. Produktua gehienik ere 35 puntu Iturria: 2009-2013 bitarteko diru-laguntza deialdien aginduak. EHAA. Tesiaren egileak moldatua. 468 .- 2009 urtetik aurrerako deialdietan dio "Estalpen-indizea balorazio-batzordeak zehaztuko du, betiere puntu-tarteak finkatu eta gero" (EHAA, 2010-06-04: 105 zk.). Formula bera errepikatzen da deialdi guztietan, 2012 eta 2013koan, berriz, zerbait gehiago gaineratzen da: "Horretarako, honako gutxieneko eta gehienezko mugak kontuan izango zituzten: 35 puntu edo 35 puntu baino gutxiago zuen hedabideari onartutako gastu-aurrekontuaren % 10eko estalpen-indizea legokioke, eta 90 puntu edo gehiago zuenari berriz, gastu-aurrekontuaren %60koa. Proportzionaltasunaren irizpidea erabiliko da gainontzekoak kalkulatzeko" (EHAA, 2011-12-29: 246 zk.). Arestiko taulan balorazio-irizpide eta puntuazio orokorrak daude. Baina gero irizpide bakoitza banakatu egingo da; hau da, finantzaketa-maila propioari edo produktuari dagozkion 35 puntuak eta zabalkundeari eskainitako 30 puntuak banatzeko orduan, hainbat azpi-atal edo azpi-irizpide erabiliko dira. Horiek guztiak, banaka-banaka aztertzeari ekingo zaio ondoko lerroetan. Finantzaketa-maila propioari erreparatu ezkero, goiko taulan ageri diren 35 puntuak honelaxe banatzen dira: 75. taula. Euskara hutsezko prentsa inprimatuaren finantzaketa-maila propioari eskainitako puntuazioaren banakatzea, 2009-2013. FINANTZAKETA-MAILA PROPIOA: 35 puntu PUNTUAZIOA % 75eko edo gehiagokoa 35 puntu % 35 - % 75 artekoa modu proportzionalean % 35ekoa 15 puntu Iturria: 2009-2013 bitarteko diru-laguntza deialdien aginduak. EHAA. Tesiaren egileak moldatua. Zabalkundeari eskainitako 30 puntuei dagokienez, horien banakatzea egiteko hiru azpi-atal kontsideratu dira: aurreko urtearekiko tirada (8 puntu), hedadura geografikoa (10 puntu) eta gehien baloratzen dena, ordainpekoa izatea (12 puntu). 76. taula. Euskara hutsezko prentsa inprimatuaren zabalkundeari eskainitako puntuazioaren banakatzea, 2009-2013. ZABALKUNDEA : 30 puntu Tirada aurreko urtearekiko: 8 puntu - Aurreko urtekoa baino handiagoa bada: 8 puntu - Antzekoa bada: 4 puntu - Txikiagoa bada: 2 puntu Hedadura geografikoa: 10 puntu - Nazio mailakoa: 10 - Lurraldea: 8 - Eskualdea edo hiriburua: 6 - Udalerri bat baino gehiago: 4 - Udalerri bakarra: 2 Ordainpekoa izatea: 12 puntu - Salmentaren araberako erlazioa: 7 ⦁ saldutakoa inprimatutakoaren %70 edo handiagoa bada: 7 ⦁ %69-%50 artekoa bada: 5 ⦁ %49 edo txikiagoa bada: 2 - Zabaltzeko era: 5 ⦁ harpidetza ordaindua eta saltoki bidezkoa: 5 ⦁ harpidetza ordaindua bakarrik: 2 ⦁ zabalkunde masiboa: 1 Iturria: 2009-2013 bitarteko diru-laguntza deialdien aginduak. EHAA. Tesiaren egileak moldatua. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 350 Taulak agerian uzten du aurreko urtearekiko botaldia hobetzea, nazio mailakoa izatea, saldutako aleak inprimatutakoen %70etik gora egotea eta irakurlearengana harpidetza ordainduaren bidez eta saltoki bidez iristea direla puntu gehien eskuratzeko formula. Ezaugarri horiek saritu egiten dira puntuatzeko orduan. Azkenik, euskara hutseko prentsa inprimatuaren multzoko eskatzaileen balorazioak egiteko produktuari erreparatzen zaio. Horri 35 puntu eskainiko zaizkio, eta horien banakatzea egiteko, maiztasuna, orrialde-kopurua, irakurleekiko proposamenak eta itxura eta edukia hartzen dira kontuan. Ondoko taulak erakusten ditu arlo bakoitzeko xehetasunak. 77. taula. Euskara hutsezko prentsa inprimatuaren produktuari eskainitako puntuazioaren banakatzea, 2009-2013. PRODUKTUA : 35 puntu Maiztasuna: 5 puntu - Astean 7: 5 puntu - Astean 6: 4 puntu - Astean 5: 3 puntu - Astean 4: 2 puntu Orrialde-kopurua: 5 puntu - Esparru geografiko osokoa: ⦁ 57 orrialde edo gehiago: 5 puntu ⦁ 41 - 56 orrialde artekoa: 3 puntu ⦁ 28 - 40 orrialde artekoa: 2 puntu - Udalerri edo eskualdekoa: ⦁ 25 orrialde edo gehiago: 5 puntu ⦁ 9 - 24 orrialde artekoa: 3 puntu ⦁ 4 - 8 orrialde artekoa: 2 puntu Irakurleekiko proposamenak: 5 puntu - Banakako zerbitzuak eta bestelako produktuak eskaintzea: 2 - Ohiko ekintza jakinak: masiboak eta dinamikoak: 2 puntu - Ohiko ekintza jakinak: masiboak eta pasiboak: 1 - Zehaztasunik ematen ez bada: 0 Itxura eta edukia: 20 puntu - Koloreen trataera: gehienez 4, gutxienez 1 - Diseinua eta maketazioa: 4/1 - Kolaboratzaileen sarea: 4/1 - Euskarria: papera, inpresioa… 4/1 - Edukien berriztapena: 4/1 Iturria: 2009-2013 bitarteko diru-laguntza deialdien aginduak. EHAA. Tesiaren egileak moldatua. Produktuaren itxura eta edukia lehenesten dira balorazioak egiterakoan, puntu guztien erdia baino gehiago (%57) horri eskaintzen zaiolako. Beste era batera esanda, produktuaren kalitatea saritzen da. Ondoren geratzen dira irakurleekiko proposamenak, orrialde-kopurua eta maiztasuna. 2.- EUSKARA HUTSEZKO ALDIZKARI INPRIMATUEN MULTZOA. 2009tik aurrera, aldizkariei egokitutako irizpide orokorrak eta horietako bakoitzari emandako puntuak, eguneroko prentsa inprimatuaren multzoarekin erabilitako berberak, kopia hutsa izango dira. 78. taula. Euskara hutsezko aldizkarien balorazio-irizpideak eta puntuazioak, 2009-2013. IRIZPIDEA PUNTUAZIOA Finantzaketa-maila propioa gehienik ere 35 puntu Zabalkundea gehienik ere 30 puntu Produktua gehienik ere 35 puntu Iturria: 2009-2013 bitarteko diru-laguntza deialdien aginduak. EHAA. Tesiaren egileak moldatua. Euskara hutsezko aldizkari inprimatuen kasuan finantzaketa-maila propioari dagozkion 35 puntuak banatzeko prentsa inprimatuarekin egin bezala jokatuko da. 79. taula. Euskara hutsezko aldizkarien finantzaketa-maila propioari eskainitako puntuazioaren banakatzea, 2009-2013. FINANTZAKETA-MAILA PROPIOA: 35 puntu PUNTUAZIOA % 75eko edo gehiagokoa 35 puntu % 35 - % 75 artekoa modu proportzionalean % 35ekoa 15 puntu Iturria: 2009-2013 bitarteko diru-laguntza deialdien aginduak. EHAA. Tesiaren egileak moldatua. Zabalkundea eta produktua banakatzeari ekingo diote ondoren. Kasu honetan, gainera, bi azpimultzo ditugu: a.- B1 azpi-multzoa: euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak zein aldizkari espezializatuak. Ondoko taulak erakusten du azpimultzo honetan nola banatzen ziren zabalkundeari egokitutako 30 puntuak: Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 352 80. taula. Euskara hutsezko informazio orokorreko eta espezializatuko aldizkarien zabalkundeari eskainitako puntuazioaren banakatzea, 2009-2013. ZABALKUNDEA : 30 puntu Tirada aurreko urtearekiko: 15 puntu - Aurreko urtekoa baino handiagoa bada: 15 puntu - Antzekoa bada: 10 puntu - Txikiagoa bada: 5 puntu Ordainpekoa izatea: 15 puntu - Salmentaren araberako erlazioa: 10 puntu ⦁ saldutakoa inprimatutakoaren %70 edo handiagoa bada: 10 ⦁ %69-%50 artekoa bada: 7 ⦁ %49 edo txikiagoa bada: 5 - Zabaltzeko era: 5 puntu ⦁ harpidetza ordaindua eta saltoki bidezkoa: 5 ⦁ harpidetza ordaindua bakarrik: 3 ⦁ zabalkunde masiboa: 1 Iturria: 2009-2013 bitarteko diru-laguntza deialdien aginduak. EHAA. Tesiaren egileak moldatua. Multzo honetako hedabideekin ere, egunerokoekin egindakoaren oso-oso antzera jokatzen da; baina ez da hedadura geografikoa baloratzen, denak zabaltzen direlako euskararen esparru geografiko osoan. Eta produktuaren atalari dagozkion 35 puntuak honelaxe banakatzen dira: 81. taula. Euskara hutsezko informazio orokorreko eta espezializatuko aldizkarien produktuari eskainitako puntuazioaren banakatzea, 2009-2013. PRODUKTUA : 35 puntu Maiztasuna: 5 puntu - Orokorrak: 44tik gora 5 puntu, 44tik behera 3puntu - Espezifikoak: ⦁ 44tik gora: 5 puntu ⦁ 13 - 44: 3 puntu ⦁ 5 - 12: 2 puntu ⦁ 4: puntu bat Orrialde-kopurua: 5 puntu - Orokorrak: ⦁ 40 orrialde edo gehiago: 5 puntu ⦁ 28 - 39 orrialde: 3 puntu ⦁ 20 - 27 orrialde: 2 puntu - Espezifikoak: ⦁ 56 orrialde edo gehiago: 5 puntu ⦁ 44 - 55 orrialde: 3 puntu ⦁ 32 - 43 orrialde: 2 puntu Irakurleekiko proposamenak: 5 puntu - Banakako zerbitzuak eta bestelako produktuak eskaintzea: 2 - Ohiko ekintza jakinak: masiboak eta dinamikoak: 2 puntu - Ohiko ekintza jakinak: masiboak eta pasiboak: 1 - Zehaztasunik ematen ez bada: 0 Itxura eta edukia: 20 puntu - Koloreen trataera: gehienez 4, gutxienez 1 - Diseinua eta maketazioa: 4/1 - Kolaboratzaileen sarea: 4/1 - Euskarria: papera, inpresioa… 4/1 - Edukien berriztapena: 4/1 Iturria: 2009-2013 bitarteko diru-laguntza deialdien aginduak. EHAA. Tesiaren egileak moldatua. Taulan bildutako informazioaren arabera, egunerokoekin erabiltzen diren lau adierazleak eta bakoitzari esleitutako puntu berberak erabiltzen dira azpimultzo honetako aldizkariekin. Gainera, biren kasuan (irakurleekiko proposamenak eta itxura eta edukia) puntuen banakatzea eguneroko prentsarekin egindakoaren kopia hutsa da. Gainontzeko adierazle bietan, maiztasuna eta orrialde-kopurua, logikoa denez, ezberdintasunak ditugu egunerokoekin alderatuta. Informazio orokorreko aldizkariei dagokienez, astero kaleratzea eta 40 orrialdetik gora izatea sarituko da; espezializatuei dagokienez, berriz, asteroko maiztasuna eta 56 orrialde edo gehiago izatea sarituko da puntuak emateko orduan. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 354 b.- B2 azpi-multzoa: udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak. Tokian tokiko argitalpenak dira. Horietan zabalkundeari dagozkio 30 puntuak honelaxe banakatzen dira 2009tik 2013ra bitartean: 82. taula. Euskara hutsezko tokian tokiko aldizkarien zabalkundeari eskainitako puntuazioaren banakatzea, 2009-2013. ZABALKUNDEA : 30 puntu Tirada aurreko urtearekiko: 5 puntu - Aurreko urtekoa baino handiagoa bada: 5 puntu - Antzekoa bada: 3 puntu - Txikiagoa bada: puntu bat Irakurle- kopurua: 5 puntu -Euskaldunen indizea: ⦁ 40.000 edo hortik gora: 5 puntu ⦁ 25.000 - 39.999: 4 puntu ⦁ 15.000 - 24.999: 3 puntu ⦁ 5.000 - 14.999: 2 puntu ⦁ 5.000tik behera: puntu bat Hedadura geografikoa: 10 puntu - Lurraldea, eskualdea edo hiriburua: 10 puntu - Udalerri bat baino gehiago: 5 - Udalerri bakarra: 2 Ordainpekoa izatea: 10 puntu - Salmentaren araberako erlazioa: 5 puntu ⦁ saldutakoa inprimatutakoaren %50 edo handiagoa bada: 5 ⦁ %50 baino txikiagoa bata bada: 2 - Zabaltzeko era: 5 puntu ⦁ harpidetza ordaindua eta saltoki bidezkoa: 5 ⦁ harpidetza ordaindua bakarrik: 3 ⦁ zabalkunde masiboa: 1 Iturria: 2009-2013 bitarteko diru-laguntza deialdien aginduak. EHAA. Tesiaren egileak moldatua. Azpimultzo honetan bada, orain arte ikusitako guztiekin alderatu ezkero, azpimarratzekoa den kontu bat: lehenbizi ageri da irakurleen kopurua balorazioadierazle moduan. Bost puntu egokitzen zaizkio eta horien banakatzea egiteko argitalpenak duen zabalkunde-esparruaren euskaldunen indizea hartzen da kontuan; hau da, tokian tokiko argitalpena zabaltzen den esparru geografikoan zenbat euskaldun dauden. Horrekin batera, taulan bildutako datuen errepasoak agerian uzten du lurralde, eskualde edo hiriburukoa izatea, ordainpekoa izatea eta harpidetza ordaindu bidez edo saltoki bidez zabaltzea saritzen direla. Azkenik, multzo honetako argitalpenen produktuari egokitutako 35 puntuen banakatzea erakusten du ondoko taulak: 83. taula. Euskara hutsezko tokian tokiko aldizkarien produktuari eskainitako puntuazioaren banakatzea, 2009-2013. PRODUKTUA : 35 puntu Maiztasuna: 5 puntu - 44tik gora: 5 puntu - 21 - 44: 3 puntu - 11 - 20: 2 puntu Orrialde-kopurua: 5 puntu - 45 orrialde edo gehiago: 5 puntu - 33 - 44 orrialde: 3 puntu - 21 - 32 orrialde: 2 puntu - 16 - 20 orrialde: puntu bat Irakurleekiko proposamenak: 5 puntu - Banakako zerbitzuak eta bestelako produktuak eskaintzea: 2 - Ohiko ekintza jakinak: masiboak eta dinamikoak: 2 puntu - Ohiko ekintza jakinak: masiboak eta pasiboak: 1 - Zehaztasunik ematen ez bada: 0 Itxura eta edukia: 20 puntu - Koloreen trataera: gehienez 4, gutxienez 1 - Diseinua eta maketazioa: 4/1 - Kolaboratzaileen sarea: 4/1 - Euskarria: papera, inpresioa… 4/1 - Edukien berriztapena: 4/1 Iturria: 2009-2013 bitarteko diru-laguntza deialdien aginduak. EHAA. Tesiaren egileak moldatua. Ez dago apenas alderik informazio orokorreko eta espezializatuko aldizkarien atalean jarritako taularekin. Azpimultzo honetan ere itxura eta edukiari ematen zaio puntu gehien (20 guztira), eta horrekin batera, asterokoa izatea eta 45 orrialdetik gorakoa izatea saritzen dira. Irizpideen atala zarratzeko, 2009-2013 bitarteko zenbait urtetan diru publikoz lagundutako beste multzo bati erreparatu behar zaio: nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako euskara hutsezko gehigarriak eta erreferentziaorrialdeak. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 356 1.- EUSKARA HUTSEZKO GEHIGARRIAK. 2006tik 2011ra bitarteko deialdietan, urte biak barne, diru-partida berezituak izan zituzten. Multzo horretan, entitate eskatzailea eta onuraduna gehigarria zabaltzen duen egunkariaren edizio-enpresa izan da. Baloratzeko erabili diren adierazle eta bakoitzari egokitutako puntuak biltzen ditu ondoko taulak: 84. taula. Nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako euskara hutsezko gehigarrien balorazio-irizpideak eta puntuazioak, 2006-2011. IRIZPIDEA PUNTUAZIOA Finantzaketa-maila propioa gehienik ere 25 puntu Zabalkundea: ale-kopurua eta hedapen-eremu geografikoa gehienik ere 30 puntu Produktua: diseinua, kazetaritza-trataera eta lankide-sarea gehienik ere 25 puntu Orrialde-kopurua gehienik ere 10 puntu Karaktere-kopurua gehienik ere 10 puntu Iturria: 2006-2011 bitarteko diru-laguntza deialdien aginduak. EHAA. Tesiaren egileak moldatua. Euskara hutsezko gehigarrietan eguneroko prentsaren eta euskara hutsezko aldizkarien zein tokikoen multzoetan erabilitako irizpide ia berberak aplikatuko dira. Puntuei dagokienez ere, ez da alde handirik nabarmentzen. Berrikuntza moduan aipatu orrialde-kopurua irizpide berezitu gisa kontsideratzen dela eta orain arte agertu ez den irizpide berria dagoela: karaktere-kopurua. Bestalde, aintzat hartutako irizpide bakoitzari puntuak emateko orduan, ondoko banakatzeari ekingo zaio: Arestiko taulan bada aipatzeko moduko konturik, batez ere produktuaren arlokoak. Saritu egiten da diseinu landua izatea, koloreak, grafikoak eta tipografia ugari erabiltzea eta gai-errepertorio zabala jorratzea. Gune zuriak izatea, berriz, "zigortzeko" arrazoi litzateke puntuak banatzerakoan. Horrekin batera, dituen lankideen kantitateari eta kalitateari ere erreparatzen zaio. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 358 2.- ERREFERENTZIA-ORRIALDEAK. 2009 eta 2010 urteko deialdietan izan zuten diru-laguntzak eskatu eta onuradun izateko aukera. Baloratzeko erabiliko diren adierazleak eta bakoitzari egokitutako puntuak biltzen ditu ondoko taulak: 86. taula. Nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako erreferentzia-orrialdeen balorazio-irizpideak eta puntuazioak, 2009-2010. IRIZPIDEA PUNTUAZIOA Produkzioa (kazetaritza-trataera, informazioaren balio erantsia, gaurkotasuna, lankide-sarea, kokapena, diseinua) gehienik ere 50 puntu Zabalkundea gehienik ere 30 puntu Orrialde-kopurua/karaktere-kopurua gehienik ere 20 puntu Iturria: 2009-2010 urteetako diru-laguntza deialdien aginduak. EHAA. Tesiaren egileak moldatua. Erreferentzia-orrialdeekin desberdintasun nabarmena dago orain arte ikusitakoarekin alderatu ezkero. Irizpideetan ez da finantzaketa-maila propioa kontsideratzen, eta eskuratu daitezkeen puntu guztien erdia kaleratutako produktuari lotzen zaio. Arlo bakoitzaren banakatzea ondoko taulan dago jasota: Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 360 2009 urtean, El País, Diario de Noticias de Álava, Deia eta Noticias de Gipuzkoa egunkariek kaleratutako euskarazko erreferentzia-orrialdeak jaso zituzten dirulaguntzak469; 2010eko deialdian El Diario Vasco eta Noticias de Gipuzkoa izan ziren laguntzen onuradunak470. Arestian baieztatu bezala, erreferentzia-orrialdeen kasuan, eskainitako produktuari ematen zaio puntu gehien balorazio-prozeduran. Horren barne, euskara hutsezko gehigarriekin alderatu ezkero, ikusten da diseinua, kazetaritza-trataera eta lankide-sareaz gain, beste hainbat konturi erreparatzen zaiola puntuak banatzeko orduan; hala nola, informazioaren balio erantsia, gaurkotasuna, kokapena eta azalean izatea. Gainontzean, euskara hutsezko gehigarriekin gertatu bezala, puntu gehiago ematen zaizkio diseinu landua, koloreak, grafikoak eta tipografia ugari eta gaierrepertorio zabala baliatu eta jorratzen dituenari. Orrialde-kopuruari dagokionez, euskarazko gehigarriei baino gehiago eskatzen zaizkie, baina karaktere-kopuruarekin alderantziz gertatzen da. Hedapen-eremu geografikoari dagokionez, bada aipatzeko moduko bitxikeria: erreferentzia-orrialdeen kasuan euskararen lurralde osoan banatzen direnak izendatzeko "nazio mailakoak" direla esaten da, euskara hutsezko gehigarriekin, ordea, hedapen geografiko bera izendatzeko "Euskal Herria" erabiltzen da. Atal honekin bukatzeko esan 2010etik 2013ra bitarteko ebazpen-prozedura 2009an egindakoaren kopia izan zela. Denbora-tarte horretan egin zen aldaketa bakarrak nagusiki gaztelania darabilten egunkariei eragin zien; 2011an ez zen dirulaguntzarik izan nagusiki gaztelania darabilten egunkarietako euskarazko erreferentziaorrialdeentzat, eta hurrengo bi urteetan (2012, 2013) ez zen laguntzarik bideratu nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako euskara hutsezko gehigarrientzat. 469 .- El País egunkariak 100 puntutik 56 lortu zituen balorazio-prozeduran eta 31.777,4 euro jaso zituen; Diario de Noticias de Álava egunkariak 56 puntu eta 26.401 euro; Deia egunkariak, 55 puntu eta 45.502,4 euro, eta Noticias de Gipuzkoa egunkariak 55 puntu lortu eta 38.781 euro jaso zituen. 470 .- El Dario Vasco egunkariak 100 puntutik 61 lortu zituen balorazio-prozeduran eta 100.000 euroko diru-laguntza izan zuen; Noticias de Gipuzkoa egunkariak, berriz, 53 puntu eta 52.800 euro. 5.1.5. "HEDABIDEAK" DIRU-LAGUNTZA DEIALDIA LABURBILDUTA Eusko Jaurlaritzak euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko xedez kaleratzen duen diru-laguntza deialdiaren azterketa deskriptiboa burutu da atal honetan. Urteroko aginduek jaso duten eduki nagusiei erreparatu zaie: deialdiaren helburuak, ezarritako diru-partiden bilakaera, laguntzetara aurkezteko eta onuradun izateko bete beharreko baldintzak eta esleipenak egiteko erabili diren irizpideak. 1984ko lehen deialdia argitaratu zenetik jorratu den ibilbidea hartu da kontuan, baina arreta-fokua ikerketak hautatu duen 2005-2013 bitartean jarri da. Diru-laguntza deialdiaren helburuei dagokienez, horiek euskarazko hedabideek izan duten bilakaerara egokituz joan dira. Laurogeiko hamarkadaren hasieran, aldizkariak baino ez zeudenez, horien zabalkundea eta bideragarritasuna sustatzea ezarri zen helburutzat. Hortaz, euskara hutsezko hedabideen eskaintzari eta egoera ekonomikoari begirako helburuak ezarri ziren urte haietan. Gero, publikoak ez ziren eta euskara hutsean jarduten zuten ikus-entzunezkoen sorrerak eta garapenak ez zuen aipatzeko moduko aldaketarik ekarri deialdiaren helburuen arlora. Aldaketa 2005eko deialdian etorri zen; izan ere, ikerketa honek interesgunetzat duen 2005-2013 bitarteko lehen laguntza-deialdiaren testuan modu berrituan adierazi zen zein zen ekimenaren xedea: euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzea. Hortik aurrera, 2013ra arte, formula bera erabili da. Euskara hutsezko hedabide inprimatuak, eta oro har euskaraz jarduten duten hedabideak laguntzeko ezarri den diru-partida bi kontuk baldintzatu dutela erakutsi da; batetik, sektoreak izan duen garapenak eta bestetik, laguntzak kudeatzen dituen Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak erabilgarri izan duen aurrekontuak. Baieztapen horretatik abiatuta bi etapa berezitu dira: 1.- Lehen bi hamarkadetan (1984-2004), urteroko aginduetan paperezkoentzat zehaztutako baliabide ekonomikoak etengabe haziz joan ziren. Eta sektoreak ere beste horrenbeste egin zuen. Joera orokor horretan bi azpi-etapa kontsideratu daitezke: Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 362 a.- 1984tik 1999rakoa. Denbora tarte honetan nabarmentzeko moduko bi hazkundemugarri izan ziren: lehena, 1986-1990 bitartekoa, Hemen eta Eguna, astean behin argitaratzen ziren egunkarien presentziak eragindakoa, eta bigarrena, 1997ko laguntza-deialdian gertatua. Izan ere, deialdi hartan, hiru urtez Jaurlaritzaren laguntzarik gabe aritu ondoren, Euskaldunon Egunkariak aukera izan zuen deialdira aurkeztu eta diru publikoa jasotzeko. Horrek ondorio moduan ekarri zuen "Hedabideak" diru-laguntza deialdian inprimatuentzat ezarritako partidak inoizko hazkunderik aipagarriena izan zuela, eta horren onuradun nagusia Euskaldunon Egunkaria bilakatu zen. Ez bakarrik 1997an, baita hurrengo urteetan ere. b.- 2000 urtetik 2004rakoa. Denbora horretan, euroaren sorrerarekin batera, hedabide inprimatuez gain, ikus-entzunezkoak eta on line argitalpenak ere onartuko dira laguntzen eskatzaile moduan. Hala ere, multzorik handiena paperezkoek osatzen dute; hortaz, haientzat ezarriko da diru gehien. Zehatz esateko, euskarazko hedabideen egitasmoak bideragarriago egiteko jarritako partida osoaren %75etik gora paperezkoetara bideratzen zen sasoi hartan, eta horien artean, diru gehien gastuaurrekonturik handiena duen hedabideari esleituko zaio urtero: Euskaldunon Egunkariari lehenengo eta, Auzitegi Nazionalak hura itxi ondoren, kaleratu zen Berriari, hain zuzen. 2.- Bigarren etapa, 2005-2013 bitartekoa, haztetik eusterakoa dela esan daiteke. Laguntza-deialdietan jarritako diru-baliabideek haziz jarraitu zuten 2010era arte, zenbait urtetan nabarmen gainera; baina hortik aurrera diru-partidak beherako bidea hartu zuen. Hala, 2012ko partida 2006koaren pareko izan zen. Horren zergatia aurkitzeko, euskara biziberritzeko politikak kudeatzen dituen Kultura Sailaren aurrekontuaren bilakaerari erreparatu behar zaio. Sailak erabilgarri zuen aurrekontuak behera egin zuen eta beste horrenbeste gertatu zen diru-laguntza guztiekin. Hala ere, hedabideetara bideratutakoa izan zen murrizketarik txikiena jasan zuena. Horren barruan, diru-kopururik oparoena, beti bezala, eskatzaile gehien zituen inprimatuen multzora bideratu zen. 2005-2013 bitartean, eskatzaile-kopuruari dagokienez, ez da aldaketa nabarmenik gertatuko aldizkari inprimatuen eta telebisten multzoan; bai, ordea, euskara hutsezko eguneroko prentsa inprimatuaren eta irratien multzoan; bi kasu horietan, behera egingo du eskatzaile-kopuruak. Azkenik, ezin esan gabe utzi 2006tik 2011ra, urte biak barne, diru-laguntzak esleitu zitzaizkiela nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako euskara hutsezko gehigarriei, eta 2009an eta 2010ean, baita horiek landutako erreferentzia-orrialdeei ere. "Hedabideak" diru-laguntza eskatzeko bete beharreko baldintzen arloak hamaikatxo aldaketa eta gorabehera izan ditu 1984tik. Zenbait deialditan urtez urte ere aldatzen ziren baldintzok. Edozein kasutan, eta paperezkoei dagokienez, agerikoa da bi eratako baldintzak ezarri zaizkiela eskaria egin ahal izateko: batetik, idatzizkoaren ekoizpen-ezaugarriei lotutakoak, hala nola, maiztasuna, botaldiak edota orrialdekopuruak; eta bestetik, egoera ekonomikoarekin zerikusia duten baldintzak. Azken hauek garrantzia hartuz joan ziren 90eko hamarkadaren erditik aurrera. Lan honek ikergaitzat duen 2005-2013 bitartean egonkortu egin ziren dirulaguntzetara aurkezteko baldintza orokorrak; euskarazko edozein eratako hedabidek bete beharrekoak. Epe honetan, gainera, kontsolidatu egin zen lehendik zetorren joera; hau da, hedabideen egoera ekonomikoari lotutako baldintza ekonomikoak pisu nabarmena hartu zuten. Labur esanda, honakoa da euskara hutsezko hedabide inprimatuen argazkia Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza eskaria egin ahal izateko: defizitarioa behar du izan, beste edozein erakunde publikok zein pribatuk eskainitako laguntzak izan ditzake, baina ezin du gain-finantzaketarik izan, idatzizkoak sarrera- eta gastu-aurrekontu orekatua behar du izan eta azkenik, %35 edo %40ko autofinantzaketa-maila lortu behar du471. Baldintza ekonomikoez gain, ekoizpenezaugarriei begirako baldintzak bete beharko dituzte. Horiek oso anitzak dira, laguntzaren onuradun izan daitekeen hedabide-multzo bakoitzaren perfilari egokitzen zaizkiolako; hots, egunerokoak, aldizkakoak, tokikoak, nagusiki gaztelania darabilten euskara hutsezko gehigarriak edo erreferentzia-orrialdeak izateari egokitzen zaizkio. 471 .- Laguntza-deialdiko agindua indarrean sartzen den egunean urte bete baino gutxiago duten hedabideen kasuan autofinantzaketa-mailak %35ekoa behar du izan, eta lehenagotik ari direnen kasuan, berriz, %40koa. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 364 Euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntzen azterketa deskriptiboa esleipenak egiteko erabili izan diren irizpideak landuz bukatu da. Atal honetan, diru-baliabideenean eta eskaria aurkezteko bete beharreko baldintzenean gertatu bezala, zenbait etapa ezberdindu daitezke: 1.- 1984ko lehen deialdia kaleratu zenetik 2004ra, irizpideen etengabeko dantza gertatu zen. Hasierako deialdietan, eskatzaile moduan inprimatuak bakarrik zituzten haietan, ohikoa zen irizpideak goitik behera aldatzea urte batetik bestera. 2000 urtetik aurrera berriz, irratiak, telebistak eta Internet bidezkoak ere laguntzen onuradun izan daitezke. Horrek euskarri berriei egokitutako irizpideak txertatzea ekarri zuen. 2.- 2005-2013 bitartean irizpideak egonkortzeko eta sinplifikatzeko bidea jorratu zen. Aipatu epealdiko lehen urtean, finantzaketa-maila propioak izan zuen hedabide bakoitzak eskuratu zezakeen puntuazio osoaren erdia; 2006an herena, eta 2007 eta 2008an bostena. Gainontzeko balorazio-irizpideak zabalkundeari, irakurleei eta produktuari loturikoak ziren. Eta azkenik, 2009an gauzatu zen irizpideen behin betiko egonkortzea. Ordutik 2013ra, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzan irizpide eta puntuazio berberak erabili zituzten urtero diru-esleipenak egiteko: finantzaketa-maila propioa, zabalkundea eta produktua. Irizpide bakoitzari puntuazio osoaren herena egokitzen zitzaiola esan daiteke472. Gero, aipatu hiru irizpideak diru-laguntzen onuradun izan zitezkeen hedabide-multzo bakoitzaren ezaugarri partikularren arabera banakatu ziren473. Azpimarratzekoa da irakurlekopurua irizpide bezala bakarrik erabili zela euskara hutsezko tokian tokiko aldizkarien kasuan, eta horri egokitu zitzaizkion puntuak (100etik 5) banatzeko argitalpenak zuen zabalkunde-esparruan zenbat euskaldun zeuden hartu zen kontuan. 472 .- Finantzaketa-maila propioari 100 puntutik gehienez ere 35 emango zaizkio, zabalkundeari 100 puntutik gehienez ere 30, eta produktuari 100 puntutik gehienez ere 35 emango zaizkio. 473 .- Ez da gauza bera egunkaria, edo informazio orokorreko aldizkaria, edo informazio espezializatuko aldizkaria, edo tokian tokiko argitalpena izatea. Hortaz, zabalkundea irizpideari dagozkion 30 puntuak banatzeko ezarriko diren azpi-irizpideak hedabide-multzo bakoitzak dituen ezaugarri partikularren arabera eraikiko dira. "Hedabideak" deialdiaren azterketa deskriptiboa burutzeko landu den atalaren laburpena zarratzeko, esan zenbait urtetan nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako euskara hutsezko gehigarriei eta erreferentzia-orrialdeei dagokienez, gainontzeko idatzizkoekin erabilitako oso antzeko balorazio-irizpideak erabili zirela. Baina ez berberak. Gehigarrietan, finantzaketa-maila propioaz, zabalkundeaz eta produktuaz gain, orrialde-kopuruari474 eta karaktere-kopuruari erreparatzen zitzaion balorazioa egin eta puntuak banatzeko unean. Eta azkenik, 2009 eta 2010 urteetan dirua eskatu eta jasotzeko moduan izan ziren erreferentziaorrialdeetan, berriz, ez zen autofinantzaketari loturiko irizpiderik izan; horietan, puntu guztien erdia produkzioari lotu zitzaion eta gainontzekoa zabalkundeari eta orrialde eta karaktere-kopuruari. Honaino "Hedabideak" diru-laguntzaren erradiografia. Orain horren onuradun izan diren euskara hutsezko hedabide inprimatuei begira jartzeko unea iritsi da; ondokoa delako ikergai honen bigarren helburu orokorra: diru-laguntzen onuradunek denboran zehar izandako bilakaera ezagutu. 474 .- Euskara hutsezko egunkarien, aldizkarien eta tokikoen kasuan, orrialde-kopuruak ere baloratzen dira, baina produktuari lotutako azpi-irizpide moduan, ez aparte, gehigarriekin eta erreferentziaorrialdeekin egiten den bezala. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 366 Analisia II: euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta laguntza-esleipenen bilakaera 367 5.2. INFORMAZIO-ITURRI EZ ZUZENEN ANALISIA II: 2005-2013 BITARTEAN EUSKO JAURLARITZAREN DIRU-LAGUNTZA JASO DUTEN EUSKARA HUTSEZKO HEDABIDE INPRIMATUEN ETA ESLEIPENEN BILAKAERA Zenbakiz jositako atala izango da honako hau. Bertan, 2005-2013 bitartean Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren diru-laguntza deialdira aurkeztu ziren hedabide inprimatuen balorazioak eta ondorengo esleipenak egiteko erabili zituzten taulak lehengai gisa hartu eta esplotatzeari ekingo zaio. Zeregina bi urratsetan burutuko da: 1.- Lehenengo urratsean, inprimatuen multzo bakoitzak 2005-2013 bitartean izan duen bilakaera azaleratuko da, ondoko arlo hauek landuz: 1.1.- Aurrekontua. 1.2.- Finantzaketa-maila. 1.3.- Maiztasuna, orrialde-kopurua eta botaldia. 1.4.- Salmenta. Hiru arrazoi daude azterketa aipatutako arloetan oinarritzeko: batetik, horiei buruzko datu zehatzak eskuragarri daude; bigarrenik, urteroko diru-laguntzen esleipenak egiteko orduan erabilitako balorazio-irizpideak dira475; eta hirugarrenik, azterketarako kontuan hartuko diren lau arlo horiek argiro erakusten dute nolakoa izan den denboran zehar hedabide bakoitzaren bilakaera ikuspegi kuantitatibo batetik. 2.- Bigarren urratsean, behin euskara hutsezko hedabide inprimatuen bilakaera landuta, zeregin bikoitza burutuko da. Batetik, harremanetan jarriko dira hedabide bakoitzaren 2005-2013 bitarteko aurrekontuak eta denbora-tarte horretan esleitu zaizkion diru-laguntzak. Horrela, esleitutako diru-laguntzak hedabidearen aurrekontuaren zein portzentaje estaltzen duen kalkulatuko da. Bestetik, hedabide 475 .- Ez dira irizpide bakarrak, baina bai nagusiak, hau da, esleipen-prozesuan hedabide bakoitzak izan ditzakeen puntuazio osotik (100 puntu) pisu gehien dutenak. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 368 bakoitzak eskatutako diru-laguntza eta esleitutakoaren arteko harremanari ere erreparatuko zaio. Horrela, paperezko bakoitzak eskatu duen kantitate osoaren zein portzentaje esleitu zaion erakutsiko da. 5.2.1. "HEDABIDEAK" DEILDIAREN ONURADUNEN BILAKAERA 2005etik 2013ra Atal honetan erradiografia kuantitatiboa osatuko da. Analisia burutzeko, 2005- 2013 bitarteko diru-laguntza deialdietan onuradun gisa kontsideratu ziren hedabidemultzoen banaketa-irizpideari jarraituko zaio; hau da, ezaugarri propioak, bereizgarriak dituzten hiru hedabide-multzorekin egingo da lan: a) Eguneroko prentsa inprimatua. b) Euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak zein aldizkari espezializatuak (pentsamendua, zientzia, musika, natura, haur eta gazteei zuzendutakoak…) c) Udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak. Horiez gain, 2005-2013 bitarteko zenbait urtetan, diru-laguntzak esleitu zitzaizkien nagusiki gaztelaniaz ari diren egunkariek prestatu eta zabaldutako euskara hutsezko gehigarriei eta erreferentzia-orrialdeei. Horiek ere aintzat hartuko dira azterketan. 5.2.1.1. EGUNEROKO PRENTSA IMPRIMATUA Eguneroko prentsa inprimatuaren multzoko hedabideek 2005-2013 aldian izandako azterketari ekin aurretik, ohartu beharra dago euskara hutsezko zenbait egunkarik egiturari eta zabalkunde-eremuari eragin dioten berrantolaketa-prozesuak gauzatu dituztela aipatu urteetan, eta horrek zaildu egiten du azterketa. Bi azpimultzo berezitu daitezke denboran zehar egin duten ibilbideari erreparatuta: Analisia II: euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta laguntza-esleipenen bilakaera 369 1.- Ikerketarako hautatu den epealdian (2005-2013) mantxeta berari eutsi diotenak: Berria, Urola Kostako Hitza, Goierriko Hitza, Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza eta Hernaniko Kronika. 2.- Ikerketarako hautatu den epealdian (2005-2013) bilakaera gorabeheratsua izan dutenak: a.- Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza. Ikerketaren lehen urtean, 2005ean, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza bezala kaleratu zen, 2006an Busturialdeko Hitza sortu zen, eta hortik 2010 urtera arte biak argitaratu ziren. 2011-2013 bitartean berriz, biak bat eginda izango dira irakurgai476 . b.- Irutxuloko Hitza. Eguneroko bezala sortu bazen ere, 2013an asteroko argitalpena bilakatu eta, ondorioz, ikerketak aztertzeko hartu duen epealdiaren azken urtean "Hedabideak" deialdiko egunerokoen multzoan izateari utzi eta aldizkari inprimatuen multzoan kokatu zen. c.- Oarso Bidasoko Hitza. Aurrekoaren bidetik joko du honek ere. 2005-2010 bitartean Oarsoaldeko Hitza izan zen kalean, 2011-2013 aldian, berriz, Oarso Bidasoko Hitza bezala kaleratu zen eta, gainera, azken urtean, 2013an, Irutxuloko Hitzak erakutsitako bidea burutu zuen, egunerokoa izatetik aldizkakoa bihurtzea hain zuzen. Egoera horrela, eguneroko prentsa inprimatuaren aurrekontuak, finantzaketamaila propioak, maiztasunak, botaldiak, orrialde-kopuruak eta salmenta-datuak lantzeko, aintzat hartuko da arestian azaldutako hedabide bakoitzaren bilakaera. Hau da, datuak taula ezberdinetan aurkeztuko dira; batetik, lehenengo bostak landuko dira, nolabait esateko ibilbide egonkorra izan dutenak, eta bestetik, ibilbide gorabeheratsua izan dutenak. 476 .- Oharra egin behar zaio baieztapen honi. Izan ere, 2012ko deialdian diru-laguntza esleitu zitzaion Lea-Artibaialdeko Hedabideak S.L. enpresak aurkeztu zuen Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza izeneko egitasmoari; hortaz, mantxetan ez zegoen Busturialdea. 2011 eta 2013ko urteetan, ordea, bai. Bi urte horietan, enpresa berak aurkeztutako egitasmoak izan zuen laguntza; baina egitasmoaren izena LeaArtibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza izan zen. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 370 5.2.1.1.1. EGUNEROKO PRENTSA INPRIMATURAREN AURREKONTUAK Ondoko taulan dago jasota 2005-2013 bitartean mantxeta berarekin, gorabehera handirik gabe kaleratu diren euskarazko bost egunerokoek azterketako lehen urtean, 2005ean, eta azken urtean, 2013an, izan zituzten aurrekontuak eta bien arteko bilakaera. 88. taula. Berria, Goierriko Hitza, Hernaniko Kronika, Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza eta Urola Kostako Hitzaren aurrekontuak, 2005 eta 2013. Aurrekontua 2005 (€) Aurrekontua 2013 (€) 2005-2013 (€) 2005-2013 (%) Berria 8.196.391 6.575.517 -1.593.874 -19,4 Goierriko Hitza 577.453 439.706 -137.747 -23,8 Hernaniko Kronika 280.000 295.000 +15.000 +5,0 Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza 481.533 411.755 -69.778 -14,5 Urola Kostako Hitza 638.029 476.616 -161.413 -25,3 Iturria: HPSk 2005 eta 2013 urteetan diru-laguntzen esleipenak egiteko erabilitako arazketataulak. Tesiaren egileak moldatua. Eguneroko prentsaren azpi-multzo honetan, 2005-2013 bitartean, Hernaniko Kronika izan ezik, gainontzeko guztiek aurrekontu txikiagoa zuten 2013an 2005ean baino. Portzentajetan jarrita, Urola Kostako Hitzak eta Goierriko Hitzak izan zuten murrizketarik handiena, bi eguneroko horien 2013ko aurrekontuek ia laurdena galdu zutelako 2005ekoekin alderatuta. Bestalde, esan behar da aurrekontuen bilakaera ez dela urtetik urtera beti norabide berekoa izan477; hau da, denen kasuan gertatu da 2005-2013 epealdian tarteko urteren batean izan zutela epealdi osoko aurrekonturik onena. Hala, taulan bilduta dauden bost hedabideetatik, Gorierriko Hitzak, Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitzak eta Uroko Kostako Hitzak, 2009an izan zuten diru gehien gasturako, Berria egunkariarentzat, berriz, 2008a izan zen onena aurrekontuari dagokionez, eta Hernaniko Kronikaren kasuan, 2011. urtean izan zuen aurrekonturik oparoena. 477 .- Hernaniko Kronikaren kasuan izan ezik, beti beherako bidea jarraitu duela esan beharko litzateke. Analisia II: euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta laguntza-esleipenen bilakaera 371 Eguneroko prentsa inprimatuaren multzoan, 2005-2013 bitartean dirulaguntzak esleitu zitzaizkien gainerako hedabideei dagokienez: 1.- Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza: bi eguneroko desberdinetan kaleratu ziren urteetan, bataren zein bestearen aurrekontuek beherako joera erakutsi zuten. 89. taula. Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza eta Busturialdeko Hitzaren aurrekontuak. 2005, 2006 eta 2010. Busturialdeko Hitza (2006-2010) 420.519 354.615 -65.904 -15,7 Iturria: HPSk 2005, 2006 eta 2010 urteetan diru-laguntzen esleipenak egiteko erabilitako arazketa-taulak. Tesiaren egileak moldatua. Beste horrenbeste gertatu zen 2011tik 2013ra bitartean, hau da, bat eginda kaleratu zirenetik, nahiz eta hirurteko horretan aurrekontua maila apalagoan jaitsi zen. 90. taula. Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzaren aurrekontuak, 2011 eta 2013. Aurrekontua 2011 (€) Aurrekontua 2013 (€) 2011-2013 (€) 2011-2013 (%) Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza 593.901 565.918 -27.983 -4,7 Iturria: HPSk 2011 eta 2013 urteetan diru-laguntzen esleipenak egiteko erabilitako arazketataulak. Tesiaren egileak moldatua. 2.- Oarso Bidasoko Hitza: arestian esan bezala 2005etik 2010era, biak barne, Oarsoaldeko Hitza mantxetarekin argitaratu zuten. Urte horietan aurrekontuak ia herena galdu zuen. 91. taula. Oarsoaldeko Hitzaren aurrekontuak, 2005 eta 2010. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 372 Oarso Bidasoko Hitza aurrekontu oparoagoarekin aritu zen lehen urtean (2011n 2010ean baino %17 gehiago), baina ondoko bi urteetan behera egin zuen, asko gainera. Jaitsiera hori, ia osorik, 2012-2013 aldian gertatuko da; aurrekontu osoko hamar eurotik ia lau galduko ditu, Oarso Bidasoko Hitzak egunerokoa izateari utzi eta aldizkakoa bilakatu zen sasoian478. 92. taula. Oarso Bidasoko Hitzaren aurrekontuak, 2011 eta 2013. Aurrekontua 2011 (€) Aurrekontua 2013 (€) 2011-2013 (€) 2011-2013 (%) Oarso Bidasoko Hitza 385.927 238.736 -147.191 -38,1 Iturria: HPSk 2011 eta 2013 urteetan diru-laguntzen esleipenak egiteko erabilitako arazketataulak. Tesiaren egileak moldatua. 3.- Irutxuloko Hitza: kasu honetan ere, lehenago azpimarratu den moduan, 2013an egunerokoa izateari utzi eta aldizkakoen multzoa kokatu zen, "Hedabideak" deialdiko diru-laguntzak eskatzeko orduan. Horrek isla izango du hedabidearen ekonomian; izan ere, 2005-2012 bitartean, astean sei egunez kaleratu zen urteetan, aurrekontua ia herena txikitu bazen ere479, are gehiago murriztu zen asterokoa bilakatu ondoren. 93. taula. Irutxuloko Hitzaren aurrekontuak, 2005 eta 2013. Aurrekontua 2005 (€) Aurrekontua 2013 (€) 2005-2013 (€) 2005-2013 (%) Irutxuloko Hitza 670.208 262.080 -408.128 -61,0 Iturria: HPSk 2005 eta 2013 urteetan diru-laguntzen esleipenak egiteko erabilitako arazketataulak. Tesiaren egileak moldatua. Euskara hutsezko egunerokoek 2005ean eta 2013an izan zituzten aurrekontuak errepasatuta, interesagarria litzateke erabilitako diruak zertara bideratu zituzten lantzea. Aurrekontuen partidarik handiena soldatak ordaintzekoa zen? Egunerokoa inprimatzeko? Banaketa zereginetarako?... Hori argitzeko, ezinbestekoa da aurrekontuaren-banakatzea ezagutzea. Euskara hutsezko hedabideek kudeatu izan duten diruaren banakatzea zehatz-mehatz jasota dago 2007tik aurrerako arazketa 478 .- Oarso Bidasoko Hitzak %0,03ko aurrekontu jaitsiera izan zuen 2011-2012 bitartean (2012ko aurrekontua 384.816 eurokoa izan zen), baina 2012-2013 artean beherakada %38,1ekoa izan zen. 479 .- Irutxuloko Hitzak 450.508 euroko aurrekontua izan zuen 2012an, eguneroko moduan funtzionatu zuen azken urtean, horrek esan nahi du 2005-2012 bitartean aurrekontuak %32,8ko beherakada izan zuela. Analisia II: euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta laguntza-esleipenen bilakaera 373 tauletan480. Horietan, diru-laguntza eskatzen zuen hedabide bakoitzaren aurrekontu osoa lau gastu-atal bereizten da: langile-gastuak481, funtzionamendu-gastuak482, produkzio- gastuak483 eta bestelakoak484. Banakatze horri esker, gastua zein ataletan egiten zen eta atal bakoitzari zenbat egokitzen zitzaion aztertu daiteke. Datu-zaparrada horretan murgildu eta horien irakurketari ekin aurretik, esan 2007ko eta 2013ko aurrekontu-banakatzeak landuko direla. Hortaz, 2007 urteari dagokion banakatze-taulan, bederatzi eguneroko kontsideratuko dira: Berria, Goierriko Hitza, Hernaniko Kronika, Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza, Urola Kostako Hitza, LeaArtibai eta Mutrikuko Hitza, Busturialdeko Hitza, Oarsoladeko Hitza eta Irutxuloko Hitza. Epealdiko azken urteko banakatze-taulan, berriz, 2013koan, sei eguneroko ageriko dira485. 480 .- Ikerketa honek objektutzat hartu duen denbora-tartearen lehenbiziko bi urteetan, ordea, HPSk esleipenak egiteko erabili zituen tauletan aurrekontu orokorra jasotzen da, baina ez dago atalez ataleko banakatzerik. Horregatik, atal hau ikertzeko abiapuntu gisa 2007 urtea hartu beharrean gaude. 481 .- Langileei lotutako gastu-aurrekontua hiru azpi-ataletan banatzen da: lehena, ordainsariak dira; bigarrena, kuotak, prestazioak eta gizarte-gastuak; eta hirugarrena, "beste gastu sozial batzuk" deitutakoa. 482 .- Funtzionamendu-gastuen barne hainbat azpi-atal hartzen ditu diru-laguntza eskariak; hala nola, alokairuak, zergak, argindarra, telefonoa, ura, posta eta mezularitza, garbiketa, bulego-materiala, lokomozioa eta egonaldiak, profesional beregainen zerbitzuak eta bestelako zerbitzuak. 483 .- Produkzio-gastuen barne daude papera eta inprimaketa-gastuak. 484 .- Bestelakoak izeneko atalean, zabalkundeari lotutako gastuak ageri dira. 2011ko deialditik aurrera, atal honi "banaketa" deituko zaio. 485 .- Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza eta Busturialdeko Hitza eguneroko bakarrean kaleratzen zirelako eta, horrekin batera, Oarsoaldeko Hitza eta Irutxuloko Hitza dagoeneko ez zeudelako egunerokoen multzoan, baizik eta aldizkako argitalpenenean. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 374 Irutxuloko Hitza 598.341 238.430 68.360 113.368 178.183 Iturria: HPSk 2007 urtean diru-laguntzen esleipenak egiteko erabilitako arazketa-taulak. Tesiaren egileak moldatua. Taulan bildutakoen arabera, langile-gastuek jaten zuten 2007 urtean aurrekontuaren herena eta %40 artean; kasuren batean, Hernaniko Kronikan esaterako, erditik gora gastatzen zen (%54). Hortik aparte, 2007an, "bestelakoak" izeneko atalera, hau da, banaketara bideratutako gastua zen bigarren garrantzitsuena, bi kasutan izan ezik: Berria egunkarian funtzionamendu- eta produkzio-gastuak banaketarako behar zituztenen gainetik zeuden, eta Hernaniko Kronikan gehiago gastatzen zuten produkzioan banaketan baino. Analisia II: euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta laguntza-esleipenen bilakaera 375 2013an, panorama aldatuta ageri zen. Denboran zehar izandako berrantolaketak, batetik, eta bereziki 2012tik 2013ra Oarso Bidasoko Hitzarekin eta Irutxuloko Hitzarekin gertatutakoaren ondorioz, egunerokoen multzoak kide gutxiago zituelako: bederatzi izatetik sei izatera igaro zen. Aurrekontuen banakatzeak ere aldaketa esanguratsuak ekarri zituen. 95. taula. Euskarazko eguneroko prentsa inprimatuaren aurrekontuen banakatzea, 2013 (€). Egitasmoa Aurrekontua Langileak Funtzionamendua Produkzioa Banaketa Berria 6.575.517 2.147.904 2.332.802 1.056.587 1.038.224 Goierriko Hitza 439.706 199.427 96.623 48.218 95.438 Hernaniko Kronika 295.000 182.000 20.000 75.000 18.000 Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza 565.919 184.507 183.319 75.943 122.150 Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza 411.755 188.641 49.515 90.354 83.245 Urola Kostako Hitza 476.616 210.714 93.355 90.703 81.844 Iturria: HPSk 2013 urtean diru-laguntzen esleipenak egiteko erabilitako arazketa-taulak. Tesiaren egileak moldatua. Goiko taulan bildutakoen arabera, eta 2007an jasotakoekin alderatuz, esan daiteke 2013an, aurrekontuek oro har behera egiten badute ere, langileen soldatak, prestazioak eta abarrak ordaintzeko gastuak gora egiten duela zenbaki absolututan zein portzentajetan. Salbuespen bakarra Berria egunkariarena da487. Horrekin batera, azpimarratzekoa da 2013an funtzionamendu-gastuek hartu zuten pisua, ia denetan bigarren gastu garrantzitsuena bilakatuz. Honetan ere Berria da salbuespena, funtzionamendu-gastuak langile-gastuen gainetik zeudelako488. 487 .- Aurrekontu osoaren eta langile-gastuen arteko harremanak ia lau puntu galtzen ditu Berria egunkariaren kasuan (2007an langileei bideratutako dirua aurrekontu osoaren %36,2 zen eta 2013an, berriz, %32,6). Gainontzekoei dagokienez, Urola Kostako Hitzak bederatzi puntu egiten du gora denbora tarte berean (%35etik %44,2ra), Hernaniko Kronikak zortzi puntu gora (%54tik %62ra), Goierriko Hitzak zazpi puntu gora (% 38,5etik % 45,3ra), Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitzak bost puntu gora (%40,5etik %45,8ra) eta Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzak 2007ko portzentaje berdintsuei eutsi zien (%33). 488 .- 2011 urtera arte Berria egunkarian langile-gastuak funtzionamendura bideratutako gastuen gainetik zeuden; 2011n, ordea, joera aldatu eta aurrerantzean funtzionamendu-gastuak handiagoak izango dira. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 376 Arestian hainbat alditan aipatu denez, badira beste bi hedabide 2005-2013 denbora-tarteko azken urtean izan ezik gainerako guztietan egunerokoen multzoan kokatuta zeudenak: Oarso Bidasoko Hitza eta Irutxuloko Hitza. Bi horiek honako aurrekontu banakatzea aurkeztu zuten 2013an, aldizkako hedabideen multzora igaro ziren urtean. 96. taula. Oarso Bidasoko Hitza eta Irutxuloko Hitza argitalpenen aurrekontuen banakatzea, 2013 (€). Egitasmoa Aurrekontua Langileak Funtzionamendua Produkzioa Banaketa Oarso Bidasoko Hitza 238.736 132.541 57.246 25.089 23.860 Irutxuloko Hitza 262.080 132.290 40.566 44.028 45.196 Iturria: HPSk 2013 urtean diru-laguntzen esleipenak egiteko erabilitako arazketa-taulak. Tesiaren egileak moldatua. Bietan aurrekontuek behera egin zuten nabarmen eta beste horrenbeste gertatu zen gainontzeko banakatze-partida guztiekin, baina aurrekontu orokorren eta langile-gastuen arteko harremanak gora egiten du portzentajetan489. Bestalde, Irutxuloko Hitzak, 2013an ere, banaketa izan zuen bigarren gastu-iturri garrantzitsuena. Oarso-Bidasoko Hitzan, aldiz, egunerokoetan gertatutakoa ikusiko dugu, hots, funtzionamendu-gastuak kokatu ziren banaketari lotutakoen gainetik. 5.2.1.1.2. EGUNEROKO PRENTSA INPRIMATUAREN FINANTZAKETA-MAILA PROPIOA Finantzakea-maila propioa edo autofinantzaketa izan da Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 2005-2013 urte bitarteko diru-laguntza deialdiak ebazteko orduan pisurik nabarmenena izan duen irizpidea. Aldi berean, autofinantzaketa izan da betidanik euskara hutsezko hedabideen (ez soilik inprimatuena) erronka eta buruhaustea. 489 .- Oarso Bidasoko Hitzaren kasuan, langilego-gastuek hamaika puntu irabazi zituzten aurrekontu osoarekiko, eta Irutxuloko Hitzaren kasuan, hamar puntu egin zuten gora. Analisia II: euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta laguntza-esleipenen bilakaera 377 Autofinantzaketaz zer ulertu behar den urteroko aginduetan dator zehaztuta. Adibidez, 2011 urteko deialdia hartu ezkero honelaxe dio: "Agindu honen 6.4 atalean aipaturiko finantzaketa propioa honako diru-sarrera hauez osatuta egongo da: a) Eskatzailearen diru-ekarpenak. b) Zerbitzuen salmentatik eskuratutakoak. c) Produktuen salmentatik eskuratutakoak. d) Publizitatetik eskuratutakoak. e) Entitate pribatuetatik jasotakoak" (EHAA, 2011-05-20: 95 zk.). Hortaz, logikoa denez, autofinantzaketa kalkulutik kanpo geratzen dira dirulaguntza publikoak. Autofinantzaketa-maila kalkulatzeko, bi kontzeptuen arteko zatiketa egingo da: sarrera pribatuak / aurrekontua. Eragiketa matematiko horretan gertatu daitezkeen konbinazioak anitzak dira, zatikizunak (sarrera pribatuen kopurua) eta zatitzaileak (aurrekontuen kopurua) erakutsitako joeraren arabera: 1.- Sarrera pribatuen kopuruak eta aurrekontuak, biak, gora egiten dute baina sarrera pribatuen hazkundea aurrekontuena baino handiagoa bada: autofinantzaketak gora egingo du. 2.- Sarrera pribatuen kopuruak eta aurrekontuak, biak, gora egiten dute baina aurrekontuen hazkundea sarrera pribatuena baino handiagoa bada: autofinantzaketak behera egingo du. 3.- Sarrera pribatuen kopuruak eta aurrekontuak, biak, behera egiten dute baina sarrera pribatuen jaitsiera aurrekontuena baino handiagoa bada: autofinantzaketak behera egingo du. 4.- Sarrera pribatuen kopuruak eta aurrekontuak, biak, behera egiten dute, baina aurrekontuen jaitsiera sarrera pribatuena baino handiagoa bada: autofinantzaketak gora egingo du. 5.- Sarrera pribatuek gora egiten dute eta aurrekontuak behera: autofinantzaketak gora egingo du. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 378 6.- Sarrera pribatuek behera egiten dute eta aurrekontuak gora: autofinantzaketak behera egingo du. Formula orokor moduan esan daiteke zenbat eta gertuago izan sarrera pribatuak eta aurrekontua, zenbat eta berdintsuagoak izan bi kopuru horiek, zatiketaren emaitza hobea izango dela, 1etik gertuago egongo da eta horrek adieraziko luke hedabideak bere sarrera propioekin estaltzen duela aurrekontuaren zati handia. Egoera ideala, noski, sarrera pribatuak eta aurrekontua berdinduta dituena litzateke, egoera horretan %100eko finantzaketa lortuko litzateke eta. Ondoko taulak erakusten du euskara hutsezko eguneroko prentsa inprimatuak, finantzaketa-maila propioaren arloan 2005-2013 tartean izan zuen bilakaera. Azterketa egiteko, epealdiaren hasieran (2005) eta amaieran (2013) ziren egunerokoen finantzaketa-datuak hartu dira kontuan. Denbora horretan ibilbide gorabeheratsua izan dutenen kasuan, zehaztapenen bat egin behar izan ezkero, datuen irakurketan ageriko da. 97. taula. Euskarazko eguneroko prentsa inprimatuaren autofinantzaketa-maila490, 2005 eta 2013 (%). 490 - Autofinantzaketa-mailari dagokionez, HPSren tauletan bi dezimalekin ageri dira. Hemen dezimal bakarra jartzea erabaki da, ikerketa osoan hala egin delako. Balorazio- edo arazketa-tauletan bi dezimalekin ageri diren zenbakietan dezimal bakarrera ekartzeko borobildu egin dira datuak, hau da, bigarren dezimala 5 edo handiagoa denean lehenengo dezimala gora borobildu da, eta bigarren dezimala 5 baino txikiagoa denean bere horretan utzi da. 491 .- Gogoratu 2005 urtean Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza bezala kaleratzen zela. Analisia II: euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta laguntza-esleipenen bilakaera 379 2005-2013 urte-segida kontuan hartuta, Berria egunkariak agertu du beti finantzaketa-maila propiorik altuena, bi herenetik gorakoa. Gainontzekoei dagokienez, gorabeherak diren arren, oro har esan daiteke denek lortu zutela aurrekontuaren erdia gutxienez sarrera propioekin estaltzea. Egunerokoen multzoko hedabide bakoitzak ikergaitzat hartu den denboratartean egindako bidea errepasatu ezkero, ibilbide edo joera desberdinak ageri dira 2013 urtean kalean zeuden euskarazko sei egunerokoen artean: 1.- Horietako bik autofinantzaketa hobea zuten 2013an 2005ean baino: Goierriko Hitzak eta Hernaniko Kronikak.492 Lehenengoaren kasuan, gainera, ia hamar puntu irabazi zituen, nahiz eta biek ere azken urtekoa baino finantzaketa propio hobeagoa izan zuten beste urteren batean. 2.- Beste batek, Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzak ia portzentaje berari eusten dio. Goranzko joera erakutsi zuen 2012ra arte, baina 2013an behera egin zuen493. 3.- Gainontzeko hirurei dagokienez (Berria, Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza eta Urola Kostako Hitza), finantzaketa-maila eskasagoa zuten 2013an 2005en baino. Horien artean badira aipatzeko moduko bi kontu: batetik, Berria egunkariaren kasuan autofinantzaketak urtero egin duela behera, beste bi egunerokoetan, ordea, bitarteko urteren batean 2005ean baino finantzaketa-maila hobeagoren bat izan dute, gero behera egin arren; bestetik, Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitzak ia hamaika puntu galdu zituen 2005etik 2013ra. Galera erraz ulertu daiteke, hedabide horren sarrera pribatuek 492 .- Goierriko Hitzaren kasuan, 2005-2013 bitartean, sarrera pribatuek behera egin zuten (278.154 eurotik 252.596 eurora), baina are beherago egin zuten aurrekontuek (577.453 euro 2005ean eta 439.706 euro 2013an); ondorioz, finantzaketa-maila propioak gora egin zuen. Hernaniko Kronikan beste era batera azaltzen da finantzaketa-mailak denbora tarte berean izandako igoera: aurrekontuek gora egin zuten (280.000 eurotik 295.000 eurora) eta sarrera pribatuek ere kopuru berean egin zuten gora (2005eko 148.000 eurotik 2013ko 163.000 eurora). Baina 2013an sarrera pribatuek izandako hazkundea aurrekontuak izandakoa baino handiagoa izan zenez, bien arteko zatiketa egitean autofinantzaketamaila handiagoa ateratzen da. 493 .- Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzak bi egitasmo bezala funtzionatu zuen tartean ondoko portaera erakutsi zuen autofinantzaketari dagokionez: 2005-2010 bitartean aritu zen Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzak %64,3tik %68,9rako jauzia egin zuen; hortaz, hoberako bidea. 2006- 2010 bitartean aritu zen Busturialdeko Hitzak ere gora egin zuen, baina askoz maila apalagoan; hala, 2006 urtean %42,9ko autofinantzaketa-maila zuen, eta 2010ean %47,0koa. Biak egitasmo bakarrean abiatu zirenean, 2011n, % 66,1eko autofinantzaketa-maila erakutsi zuten. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 380 eta aurrekontuek nolako harremana izan zuten kontuan hartzen bada; izan ere, 2005etik 2013ra aurrekontuak %14,5 egin zuen behera, eta sarrera pribatuen kopuruak are gehiago, %28,6raino. Ondorioz, autofinantzaketa-maila kalkulatzeko egiten den zatiketaren emaitza txikiagoa bilakatu zen494. Azkenik, 2005-2013 epealdian eguneroko argitalpenen multzoan izatetik aldizkakoenean izatera igaro ziren bi hedabideen bilakaera: 98. taula. Oarso Bidasoko Hitza eta Irutxuloko Hitza hedabideen autofinantzaketamaila, 2005-2013 (%). 2005 2013 2005-2013 Urterik onena eta % Oarsaldeko/Oarso Bidasoko Hitza 58,8 59,1 +0,3 2007 66,0 Irutxuloko Hitza 52,9 45,7 -7,2 2005 52,9 Iturria: HPSk 2005 eta 2013 urteetan diru-laguntzen esleipenak egiteko erabilitako arazketataulak. Tesiaren egileak moldatua. Oarso Bidasoko Hitzak ia datu berbera erakutsi zuen 2005ean eta 2013an, asteroko gisa ekin zion urtean. Hala ere, bere autofinantzaketa-mailarik onena 2007koa izan zen. Irutxuloko Hitzak zazpi puntu baino gehiago galdu ditu epealdi osoan; beti behera egin du, 2012an, Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza eskatzeko egunerokoen multzoan aurkeztu zen azken urtean %47,1eko finantzaketa-maila propioa zuen, eta hurrengoan, dagoeneko astekari bezala kaleratu zenean, oraindik autofinantzaketa txikiagoa zeukan. 5.2.1.1.3. EGUNEROKO PRENTSA INPRIMATUAREN MAIZTASUNAK, BOTALDIAK ETA ORRI-KOPURUAK Hedabideen egoera ekonomikoak, hau da, aurrekontuaren eta finantzaketamaila propioaren gorabeherek modu sakonean baldintzatu ditzakete hedabideen beste zenbaki batzuk ere; esaterako, tiradak, orrialde-kopuruak eta maiztasunak. Zenbat eta egoera ekonomikoa osasuntsuagoa eta sendoagoa izan hedabide batek, orduan eta 494 .- Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitzak 307.097 euroko sarrera pribatuak izan zituen 2005ean eta aurrekontua 481.533 eurokoa izan zen. Hortaz, autofinantzaketa 302.097 : 481.533 = 0,637; ehunekotan 63,7. 2013an, berriz, sarrera pribatuak 219.077 eurokoak eta aurrekontua 411.755 eurokoa; ondorioz, autofinantzaketa %53,2koa. Analisia II: euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta laguntza-esleipenen bilakaera 381 aukera gehiago ditu beste hiru adierazle horietan hobekuntzak gerta daitezen. Tiradak, orrialde-kopuruak eta maiztasunak Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 2005-2013 bitarteko deialdien ebazpen-proposamenak egiteko erabili izan dituen arazketa-tauletan ageri dira. 99. taula. Euskarazko eguneroko prentsa inprimatuaren maiztasunak (astean//urtean), orrialde-kopuruak eta botaldiak, 2005 eta 2013. Maiztasuna (astean // urtean) Orrialde-kopurua (ale bakoitzak) Botaldia (zenbaki bakoitzeko) Oarso Bidasoko Hitza497 6 // 287 Asterokoa Urtean 45 8 16 6.000 4.400 -1.600 Irutxuloko Hitza 6 // 248 Asterokoa Urtean 44 12 16 10.000 3.950 -6.050 Iturria: HPSk 2005 eta 2013 urteetan diru-laguntzen esleipenak egiteko erabilitako arazketataulak. Tesiaren egileak moldatua. Taulan jasotako datuek argiro erakusten dute maiztasunari erreparatuta, bi talde bereizi daitezkeela: 1.- Maiztasunari eutsi dioten egunerokoak: Hernaniko Kronika eta Berria. 2.- Maiztasunean behera egin dutenak: gainontzekoak. Horien artean galerarik handienak Irutxuloko Hitzak eta Oarso Bidasoko Hitzak izan dituzte, egunerokotasuna galdu eta asterokoak bilakatu direlako. 495 .- Hernaniko Kronikak aste barruan bi orrialde argitaratu izan ditu 2005-2013 bitartean eta asteburutan 8. Hala ere, arazketa-tauletan 4 orrialde jarri dizkiote aipatu epealdian. 496 .- 2005 urtean ez zuen Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza bezala funtzionatzen, bere ordez Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza zegoen, astean 6 eguneko maiztasuna zuena. 497 .- 2005ean oraindik Oarsoaldeko Hitza zen. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 382 Beste horrenbeste esan dezakegu orrialde-kopuruari dagokionez: 1.- 2005eko orrialde-kopuruari eutsi egin diotenak: Goierriko Hitza, Hernaniko Kronika, Tolosako eta Leitzaldeko Hitza, Urola Kostako Hitza eta Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza498. 2.- Argitaratutako orrialde-kopuruetan galerak izan dituztenak: Berria. Orrialdeen herena, zehatzago esateko, %34,4 galdu du 2005-2013 bitartean499. 3.- Irutxuloko Hitza eta Oarso Bidasoko Hitza: bi hedabide hauen kasuan azken urtean, 2013an, gora egin dute orrialde-kopuruan, baina igoera maiztasunean behera egitearen truke gertatu da. Irutxuloko Hitzak urterik onena, orrialde-kopuruari dagokionez, 2011 izan zuen: 14 orrialde. Eta botaldiei erreparatu ezkero: 1.- Euskarazko prentsa inprimatuaren multzoan bi hedabidek tirada handiagoa dute 2013an 2005ean baino. Hernaniko Kronikak 1.000 ale irabazi ditu, hots, %28 igo du tirada. Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzak, berriz, %26,4 irabazi du500. 2.- Gainontzekoek murriztu egin dute botaldia denboran zehar. Ehunekotara ekarrita Berria egunkariak %24,4 egin du behera, Goierriko Hitzak %31,8, Tolosako eta Leitzaldeko Hitzak %40, Urola Kostako Hitzak %33,8, Irutxuloko Hitzak %60,5 eta Oarso Bidasoko Hitzak %26,7. Azkenik, aurreko taulan jasotako informazioak aukera ematen du urtean euskaraz zenbat orri sortu eta inprimatu den ikusteko: 498 .- Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza 10 orrialde izatera heldu zen bi urtetan, 2011n eta 2012an. 499 .- Bi unetan galdu ditu Berria egunkariak orrialde gehien; 2007an, 64 orrialde izatetik 56 izatera igaro zen, eta 2011n, 52 orrialde izatetik 42 izatera. 500 .- Botaldiaren igoera 2011n gertatu zen, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzak eta Busturialdeko Hitzak elkarrekin bat eginda aritu zirenean. Baina 2011tik aurrerako 6.700 aleko botaldia ez da iritsiko banaka kaleratzen zirenean zituzten botaldien batuketa izatera. 2010ean Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzak 4.200 aleko botaldia zuen eta Busturialdeko Hitzak 4.000 alekoa. Analisia II: euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta laguntza-esleipenen bilakaera 383 100. taula. Euskarazko eguneroko prentsa inprimatuak sortutako eta inprimatutako orrialde-kopuruen bilakaera, 2005 eta 2013. Urtean sortutako orrialdekopurua Urtean inprimatutako orrialdekopurua Oarso-Bidasoko Hitza501 2.296 - 13.776.000 - Irutxuloko Hitza502 2.976 29.760.000 - GUZTIRA 35.648 20.332 551.178.400 253.869.200 Iturria: HPSk 2005 eta 2013 urteetan diru-laguntzen esleipenak egiteko erabilitako arazketataulak. Tesiaren egileak moldatua. Euskara hutsezko eguneroko prentsa inprimatuaren sektoreak 2013an 2005ean baino 15.316 orrialde gutxiago sortu zituen; hau da, portzentajetan, sortutako orrialdeen kopuruak %43 egin zuen behera. Eragiketa inprimatutako zenbakiekin egin ezkero, jaitsiera are handiagoa da, 2013an 2005ean baino 297.309.200 orrialde gutxiago inprimatu baitziren; hots, %54ko galera. Banan banakako portaerari dagokionez, 2013an eguneroko bakar batek ere ez zuen 2005ean baino orrialde gehiago sortu; hala ere, Hernaniko Kronika izan zen inprimatutako kopuruak hobetu zituena (%27,8), denbora-tarte horretan botaldiak igoera izan zuelako. Gainontzekoen emaitzak, esan bezala, galeretan neurtzen dira; orrialde-kopuruetan Berriak izandako %34,3ko jaitsieratik Urola Kostako Hitzaren %36,1erainokoak. Egunerokoak izateari 501 .- Oarso Bidasoko Hitza 2013ko deialdian aldizkakoen multzoan zegoen kokatuta; beraz taula honetan ez dira kontabilizatuko 2013an sortu eta inprimatutako orrialdeak. Horiek aldizkakoei dagokien taulan agertuko dira. 502 .- Irutxuloko Hitzarekin Oarso Bidasoko Hitzarekin gertatu zen kontu bera dago. 2013ko deialdian egunerokoen multzoan izateari utzi eta aldizkakoen multzora joan zen. Hortaz, taula honetan ez dira kontabilizatuko 2013an sortu eta inprimatutako orriak. Horiek aldizkakoei dagokien taulan agertuko dira. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 384 utzi eta asterokoak bihurtu ziren Oarso Bidasoko Hitzak eta Irutxuloko Hitzak, berriz, askoz galera handiagoak izan zituzten, %68,6 eta %76,3koak hurrenez hurren. Horiei dagozkien 2013ko zenbakiak ez dira taula honetan jarri, geroago landuko den udalerri eta eskualdeetako informazio orokorreko aldizkariekin batera kontabilizatuko baitira. Eta inprimatutako orrialdeetan gertatu den portzentaje-aldaketa kalkulatu ezkero, Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzak izan zuen beherakadarik txikiena, %18,1ekoa503. Besteenak, Berriaren %50,8tik Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitzaren %61era bitartekoak dira. Eta berriro ere emaitzarik txarrenak Oarso Bidasoko eta Irutxuloko Hitzak izan zituztela baieztatu behar da, inprimatutako orrietan %79 eta %90,6 galdu zutelako hurrenez hurren 2005etik 2013ra504. Arestiko taulan ez daude kuantifikatuta egunerokoek 2005-2013 bitartean kaleratu zituzten gehigarriak. Eta ez daude, besteak beste, diru-laguntzen esleipenak egiteko 2005ean eta 2006an erabili ziren balorazio-tauletan ez dagoelako gehigarriei buruzko informaziorik, bai ordea 2007koetan. Gehigarrietan sortutako eta inprimatutako orrialdeak ere kontuan hartuko balira, 2005etik 2013rako beherakada zertxobait arinduko litzateke; izan ere, 2007an 8 hedabideek 3.389 orrialde sortu zituzten gehigarriekin (64.694.800 orrialde inprimatuta) eta 2013an berriz, 5.024 orrialde sortu zituzten eta horiekin 75.110.800 inprimatu ziren. Euskarazko eguneroko prentsaren arloan orain arte aurkeztutako informazio guztia taula bakar batera ekarrita, ondokoa genuke: 503 .- Hala ere, tentu handiz irakurri behar da datu hori. Izan ere, ez daude kontabilizatuta 2006-2010 bitartean funtzionatu zuen Busturialdeko Hitzaren orrialde-kopuruak. Horiek ere batuko bagenitu, testuan aipatzen den %18,1eko beherakada handitu egingo litzateke. 2010ean, esaterako, Busturialdeko Hitzak 6.832.000 orrialde inprimatu zituen urtean eta horiek ez daude 2013an. 504 .- Oarso Bidasoko Hitzak eta Irutxuloko HitzaK 2013an inprimatu zituzten orrialde-kopuru zehatzak, sortutakoekin egin bezala udalerri eta eskualdeetako informazio orokorreko aldizkarien datuekin osatutako taulan kontabilizatuko dira. Analisia II: euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta laguntza-esleipenen bilakaera 385 Aurrekontua Finantzaketamaila propioa Maiztasuna Orrialdekopurua Botaldia Berria ↓ ↓ = ↓ ↓ Goierriko Hitza ↓ ↑ ↓ = ↓ Hernaniko Kronika ↑ ↑ = = ↑ Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza ↓ ↓ ↓ = ↑ Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza ↓ ↓ ↓ = ↓ Urola Kostako Hitza ↓ ↓ ↓ = ↓ Oarso Bidasoko Hitza ↓ = ↓ ↑ ↓ Irutxuloko Hitza ↓ ↓ ↓ ↑ ↓ Iturria: tesiaren egileak prestatua. Landutako adierazle guztiak aintzat hartuta, Hernaniko Kronikak erakutsi du 2005-2013 bitartean bilakaerarik onena. Gainerako egunerokoetan beherako bidea da nagusi, nahiz eta kasu bakanen batean baden gorako joera agertu duen adierazleren bat. Hala ere, gorako joera duten horiek ere tentu handiz interpretatu beharrekoak dira. Izan ere, Goierriko Hitzak autofinantzaketa-mailan duen gorako ikurra ez da gertatu aurrekontuek edo sarrera pribatuek hobera egin dutelako; Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzak botaldi zenbakietan izan duen hazkundea bi egunerokoek une zehatz batean, 2011n, bat egiteari zor zaio, eta Oarso Bidasoko Hitzak eta Irutxuloko Hitzak orrialde-kopuruetan irabazi dutena maiztasunean izandako galeraren ondotik etorri da. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 386 5.2.1.1.4. EGUNEROKO EUSKARA HUTSEZKO PRENTSA INPRIMATUAREN SALMENTAK Inprimatutako edozein hedabidek, ez soilik hizkuntza txikietan landutakoak, denboran zehar izan duen bilakaera ezagutzeko balio handia duen beste datua salmentena da. Harpidetza ordainduaren zein saltoki bidez gauzatu daiteke salmenta, eta zalantzarik gabe, sektorearen bilakaera orokorra eta banan banakoa arakatzea ahalbidetzen duen informazioa eskaintzen du. Diru-laguntzen esleipenak egiteko erabili izan diren balorazio-tauletan jasota daude salmenta-kopuruak505. Horien arabera, ondokoa litzateke izan duten bilakaera: 102. taula. Berria, Goierriko Hitza, Hernaniko Kronika, Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza eta Urola Kostako Hitzaren salmenta, 2005 eta 2013. Salmenta 2005 Salmenta 2013 Berria 20.000 13.500 Goierriko Hitza 2.986 3.250 Hernaniko Kronika 2.000506 0 Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza 3.069 2.325 Urola Kostako Hitza 3.509 3.763 Iturria: HPSk 2005 eta 2013 urteetan diru-laguntzen esleipenak egiteko erabilitako arazketa-taulak. Tesiaren egileak moldatua. 2005-2013 bitartean, Berriak eta Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitzaren salmentak behera egin zuen, Urola Kostako Hitzak eta Goierriko Hitzak, ordea, gora eta azkenik, Hernaniko Kronika ez zen saltzen507. Denboran zehar berrantolatu den Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzaren kasuan, salmentak gorako bidea egin duela esan daiteke. Hala ere, garai batean bi hedabide zirenek bat egin ondoren ez dute lortuko 2005ean biak batuta zuten beste saltzea. 505 .- 2007 urtekoan izan ezik. 506 .- 2005eko esleipenak egiteko erabili zuten balorazio-taulan 2.000 aleko salmenta ageri da Hernaniko Kronikarentzat, 2006an erabilitakoan, berriz, salmentari dagokion zutabean ohar hauxe ageri da: "3.700 ale. Ez da saltzen. %100 zabaldu". Hau da, 3.700 aleko botaldia zuela, ez zela saltzen eta ale guztiak zabaltzen zirela. Ondorengo deialdi guztietako balorazio-tauletan, Hernaniko Kronikak 0 zenbakia izango du salmenta-datuak jasotzeko zutabean. 507 .- Hernaniko Kronika eskuragarri izaten da dohainik hainbat puntutan: kioskoetan, okindegietan… Analisia II: euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta laguntza-esleipenen bilakaera 387 Salmenta 2005 Salmenta 2012 Oarsoaldeko Hitza (2005-2010) 1.858 - Oarso Bidasoko Hitza (2011-2013) 2.223 2.500 Iturria: HPSk 2005, 2011 eta 2012 urteetan diru-laguntzen esleipenak egiteko erabilitako arazketa-taulak. Tesiaren egileak moldatua. Azkenik, Irutxuloko Hitzak saldutakoak ia erdira etorriko dira 2005-2012 bitartean , portzentajetan % 45 egiten du behera salmentak509. 105. taula, Irutxuloko Hitzaren salmenta, 2005-2012. Salmenta 2005 Salmenta 2012 Irutxuloko Hitza 2.933 1.612 Iturria: HPSk 2005 eta 2012 urteetan diru-laguntzen esleipenak egiteko erabilitako arazketa-taulak. Tesiaren egileak moldatua. Hortaz, salbuespenak salbuespen, euskara hutsezko eguneroko prentsa inprimatuaren salmenta-datuek txarrera egin dute urteekin. Batzuen kasuan, Berria eta Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza, esaterako, beherakada etengabea izan da urterik urtera; beste batzuenean, ordea, Urola Kostako Hitza eta Goierriko Hitza hain zuzen, 2005-2013 urte bitartean izan dute 2013an baino salmenta hobeak ekarri dituen beste urteren bat510. 508 .- Egunerokoa izatetik, aldizkako izatera igaro zen urtean, 2013an, salmenta-datuak behera egin zuen: 2013an, 2.400 saldu zituen, arazketa-tauletako informazioaren arabera. 509 .- Egunerokoa izatetik aldizkakoa izatera igaro zen urtean, 2013an, salmenta-datuak hobera egin zuen: 2013an, 2.150 alde saldu zituen, arazketa-tauletan jasotako informazioaren arabera. 510 .- Urola Kostako Hitzak 2009an saldu zuen gehien (3.924 ale zenbaki bakoitzeko) eta Goierriko Hitzak 2012an (3.370 ale zenbaki bakoitzeko). Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 388 "Hedabideak" deialdiaren diru-laguntzak informazio orokorreko eta informazio espezializatuko 36 aldizkari desberdinetara iritsi dira, 2005-2013 bitartean. Denbora tarte horretan, batzuk desagertuz eta beste batzuk sortuz joan dira; baina balantze orokorrak ez du galerarik izan onuradunen kopuru orokorrari begiratuta: 2005ean, 23 aldizkari izan ziren diru-laguntzen onuradun, eta 2013an, beste horrenbeste: 23 aldizkari. Horietatik urtero urtero jaso dituztenen nukleo trinkoa hamabik osatzen dute: Argia astekaria, Jakin, BAT soziolinguistika aldizkaria, HEMEN erlijio gogoetarako aldizkaria, Elhuyar zientzia eta teknologia aldizkaria, Bertsolari, Uztaro, giza eta gizarte zientzien aldizkaria, Euskal Herriko Natura, Gazteberri, Aizu! aldizkaria, Gaztezulo eta Egan literatur aldizkaria. Beste muturrean leudeke 2005-2013 bitartean urte bakar batean onuradun izan diren 7 aldizkariak; kasu batzuetan, 2005ean (Zabalik, Ostiela, Mantangorri, Xirika eta Matraka), eta gainontzekoek, 2013an hasi zuten ibilbidea (Ekai center eta Hazi hezi etxerako heziketarako aldizkaria). Analisia II: euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta laguntza-esleipenen bilakaera 389 106. taula. "Hedabideak" deialdiko laguntza jaso duten informazio orokorreko aldizkarien eta aldizkari espezializatuen bilakaera, 2005-2013. Multzo honetako azterketa burutzeko, hamasei aldizkari hartuko dira aintzat, zehatzago esateko, 2005-2013 bitartean sei, zazpi, zortzi eta bederatzi urtez laguntzak jaso dituzten eta oraindik kaleratzen diren hamaseiak511. Hala egitea erabaki da bi arrazoirengatik: batetik, bost urtez azpitik laguntza jaso zuten aldizkari asko dagoeneko ez direlako kaleratzen, eta bestetik, eguneroko prentsaren multzoan egin bezala 2005- 2013 bitartean ahalik eta urte segida luzeena hartu nahi delako, onuradunek denboran zehar izan duten bilakaera lantzeko. Hortaz, bederatzi urte hartzen dituen epealdia dela kontuan hartuta, bi hereneko tartea hautatu da. Azterketan lehenbizi 2005-2013 epealdi osoan diru-laguntzak jaso dituzten hamabiak aurkeztuko dira; horien ondoren landuko da zortzi urtean laguntza jaso duen Xabiroi aldizkaria, gero zazpi urtean onuradun izan den GAUR8, eta azkenik, sei urtean 511 .- Aldaketa hamasei eta Nabarra aldizkariek ere betetzen dute baldintza, baina desagertu egin ziren. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 390 diru-laguntza izan duten Ekonomiaren KZ eta Zazpi Haizetara aldizkarien bilakaera landuko da. 5.2.1.2.1. INFORMAZIO OROKORREKO ALDIZKARIEN ETA ALDIZKARI ESPEZIALIZATUEN AURREKONTUAK Multzo honetako hedabideek eguneroko prentsak baino askoz aurrekontu xumeagoak kudeatu dituzte 2005-2013 bitartean. Hala ere, badira salbuespenak. Horietatik aipagarriena Argia astekaria da, eta maila apalagoan aipatu daitezke GAUR8, Elhuyar zientzia eta teknologia aldizkaria, Gaztezulo, Aizu! Jakin eta Zazpi Haizetara. 107. taula. Informazio orokorreko aldizkarien eta aldizkari espezializatuen aurrekontuak, 2005 eta 2013. Analisia II: euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta laguntza-esleipenen bilakaera 391 Taulan jasotako zenbakiek zenbait baieztapen egiteko beta eskaintzen dute: 1.- Aldizkari gehienen kasuan, aurrekontuak txikituz joan dira denboran zehar. Zenbaki absolutuei begiratuta, 2005ean aurrekonturik handiena zutenak dira 2013an jaitsiera handienak izan zituztenak (Argia, Elhuyar, Gazteberri, Zazpi Haizetara eta GAUR8). Portzentajeak kontuan hartuta, ordea, beste hurrenkera bat dago, Gazteberri delako, alde handiarekin gainera, ikergaitzat hartutako epealdian beherakadarik handiena izan zuen hedabidea512.Horren ondoren, beste hiru kasu dira nabarmentzekoak: lehena Egan, ia %70eko aurrekontu jaitsierarekin, bigarrena, beti multzoko diru gehien kudeatu duen Argia astekaria, 2005ean zuenaren ia erdira joan zelako aurrekontua 2013an (%47,8ko beherakada), eta hirugarrena, Elhuyar %45,1eko murrizketarekin. Aipatzekoa ere Zazpi Haizetara aldizkariak %30 egin zuela behera. Hortaz, taulako bigarren zutabea, 2013ko aurrekontuei dagokiena, hedabideen zenbakien arabera aurkeztu beharko balitz, aldaketak egin beharko lirateke horien hurrenkeran. 2.- Hala ere, badira 2013an 2005ean baino aurrekontu handiagoa kudeatu zuten aldizkariak ere. Horien artean, Gaztezulo da zenbaki absolututan gehien irabazi duena (%16,4). Portzentajetan Hemen eta Uztaro nabarmentzen dira513. 3.- Aztertutako aldizkari ia guztien kasuan, aurrekonturik handiena ez da izan 2005ekoa ezta 2013koa ere. Bitarte horretako beste urteren batean izan dute kutxa osasuntsuen. Adierazitakoak salbuespen bikoitza du: Gazteberrik 2005ean izan zuen daturik onena, eta Hemen erlijio gogoetarako aldizkaria da 2013an urte segida osoko gasturako zenbakirik oparoena izan zuen hedabide bakarra. Beste kasu batean ere, Zazpi Haizetara, Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza jaso zuen lehen urtean (2008) izan zuen aurrekonturik handiena. 512 .- Gazteberri aldizkariaren aurrekontuak behera egin du urtero 2005etik, baina murrizketarik gogorrena; %30,6koa, 2012an gertatu zen: Gazteberrik 117.750 euroko aurrekontua izan zuen 2011n, hurrengo urtean, 2012an, berriz, 36.000koa. 513 .- Ehunekotan Hemen, erlijio gogoetarako aldizkariaren aurrekontuak egin du gehien gora, %52,4. Dena den, Gaztezulo eta Hemenen zenbaki guztiak alderatuta, esanguratsuagoa da lehenak izan duen bilakaera. Beste horrenbeste gertatzen da Uztaro aldizkariarekin, baina kasu honetan ere aurrekontua zenbaki absolututan 4.895 eurotan handitzeak aldaketa handia eragiten du portzentajean (%16,9). Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 392 4.- Aurrekonturik handiena izan zuten urteari dagokionez, ezin daiteke esan urte bat nabarmentzen denik514. 5.- Bitxikeria bezala esan Bertsolari aldizkariak zenbaki berberak zituela 2005- 2013 epealdiko lehen eta azken urteetan. Dena den, bere daturik onena 2008koa da, 83.200 euroko aurrekontuarekin. 6.- Aurreko taulan ageri ez diren gainontzeko hedabideei erreparatuta, joera bera erakusten dute, beherakoa alegia515. Egunerokoekin bezala, aldizkakoen kasuan aurrekontuen banakatzea aztertuko ezkero datu interesgarriak ageri dira. 514 .- Taulan ageri diren hamasei hedabideen kasuan batek du aurrekonturik onena 2005ean (Gazteberri), hiruk 2006an (Argia, Elhuyar eta Jakin), batek 2007an (GAUR8, aurrekontu bera izan zuen 2008an ere), lauk 2008an (Gaztezulo, Bertsolari, Euskal Herriko Natura eta Zazpi Haizetara), hiruk 2009an (Egan, Ekonomiaren KZ eta Xabiroi), batek 2010ean (Aizu!), bik 2011n (Bat eta Uztaro) eta beste batek 2013an (Hemen). 515 .- Irria aldizkariaren aurrekontuak gora egiten du, baina 2011n sortu zen, eta ondorioz, ikertutako epealdian bi urtean bakarrik jaso zuen diru-laguntza, 2012an eta 2013an. Analisia II: euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta laguntza-esleipenen bilakaera 393 Ekonomiaren KZ518 75.000 30.000 4.510 35.490 5.000 Zazpi Haizetara519 442.600 79.500 177.600 177.000 15.000 Iturria: HPSk 2007 urtean diru-laguntzen esleipenak egiteko erabilitako arazketa-taulak. Tesiaren egileak moldatua. Zerrendan dauden hedabideetatik, ia erdien kasuan (hamaseitik zazpi), langileei bideratutakoa izan zen 2007an diru-partidarik handiena, Gaztezuloren %43,2 eta Elhuyarren %69,6 artekoa. Hala gertatzen denean, informazio orokorra eta espezializatua eskaintzen duten aldizkariek diru gehiago jartzen zuten langileen soldatak, gizarte-gastuak eta abarrak ordaintzeko egunerokoek jartzen zutena baino. Beste bost hedabidetan funtzionamendu-gastuak gailentzen ziren (Bertsolari, Egan, Hemen, Xabiroi eta Zazpi Haizetara), eta gainontzeko lau aldizkaritan produkzioari lotutakoak (Gazteberri, Euskal Herriko Natura, GAUR8 eta Ekonomiaren KZ). 516 .- Hala agertzen da arazketa-tauletan. 517 .- Horrela dago arazketa-tauletan. 518 .- Kontuan hartu datu hauek "Hedabideak" deialdiko laguntza jaso zuen lehen urtekoak direla, 2008koak hain zuzen. Ekonomiaren KZ 2007an sortu bazen ere, lehen urte hartan ez zuten diru-laguntza eskaera aurkeztu. 519 .- Kontuan hartu datu hauek 2008koak direla, urte hartan kaleratu baitzen Zazpi Haizetara. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 394 Azpimarratzekoa da langileei lotutako partida nagusi ez zuten aldizkari askoren kasuan funtzionamenduari eta produkzioari lotutako gastuek, biak batera, aurrekontu osoaren ia hiru laurdenak eta zenbaitetan gehiago ere jaten zutela520 2007an; Hemen edo Zazpi Haizetaran, adibidez, %80ra iristen zen. Egunerokoetan, orokorrean banaketak zuen pisurik nabarmenena langilegastuen ondoren 2007an; informazio orokorreko aldizkariekin eta aldizkari espezializatuekin ordea, salbuespen bi kenduta (Gazteberri eta Ekonomiaren KZ), ez da hala gertatzen, "bestelakoak" bezala izendatutako atalak, hau da, banaketak zuelako diru-kopururik txikiena aurrekontu osoaren banakatzean. 2013ko laguntza-eskaeretan jasotako datu ekonomikoei erreparatuz, ondokoa da osatu daitekeen taula: 520 .- Ondokoak dira funtzionamendua + produkzioa %70etik gorakoa dutenen datu zehatzak: Bertsolarik %71,7, Egan aldizkariak %73,3, Hemen, erlijio gogoetarako aldizkariak %80, Xabiroi komikiak %72,5, GAUR8k %76,3 eta Zazpi Haizetara aldizkariak %80,1. Analisia II: euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta laguntza-esleipenen bilakaera 395 Ekonomiaren KZ 81.235 42.000 8.080 18.000 13.155 Zazpi Haizetara 307.000 51.000 146.000 110.000 00 Iturria: HPSk 2013 urtean diru-laguntzen esleipenak egiteko erabilitako arazketa-taulak. Tesiaren egileak moldatua. 2013an, aztertutako argitalpenen erdian langileria-gastuak ziren nagusi. 2007an egoera horretan zeuden berberei Ekonomiaren KZ gehitu zitzaien, eta gainera, aipatu gastuek 2007an baino ehuneko handiagoa jaten zioten aurrekontu osoari, ia denetan %60tik gorakoa522. Azpimarratzekoa da Gazteberri eta Euskal Herriko Naturak ez zutela atal honetan zentimo bat jartzen. Gainontzekoei dagokienez, sei aldizkaritan funtzionamendu-gastuak ziren nagusi, eta beste bietan (Euskal Herriko Natura eta Egan) produkzioari loturikoak. 2013an, 2007an gertatu zen bezala, banaketak hartzen zuen diru-poltsa osoaren zatirik txikiena523. Bestalde, 2013an langileria-gastua nagusi ez zuten hedabideetan (erdiak dira), funtzionamenduari eta produkzioari lotutako 521 .- Hala agertzen da arazketa-tauletan. 522 .- Elhuyar aldizkariaren kasuan portzentajea %72,2koa da. %60tik behera dauden salbuespen bakarrak Argia (%44,7) eta BAT aldizkaria (%55,4) dira. 523 .- Salbuespena gertatzen da Aizu! eta Ekonomiaren KZ aldizkariekin. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 396 gastuak batu ezkero, ikusten da 2007an aurrekontu osotik hartzen zutena baino gehiago kentzen ziotela 2013an; kasuren batean, adibidez Euskal Herriko Natura aldizkarian, aurrekontuaren %100era iristeraino524. Ondorio logikoa, kontuan hartzen bada denbora-tarte horretan aurrekontuek behera egin zutela, baina ez funtzionamendu eta produkzio-kostuek. Egunerokoen multzoarekin alderatuta, bi kontu aipa daitezke: aldizkakoetan pertsonal-gastuak portzentajetan neurtuta egunerokoetan baino handiagoak zirela eta banaketa-gastuak, berriz, txikiagoak. 5.2.1.2.2. INFORMAZIO OROKORREKO ALDIZKARIEN ETA ALDIZKARI ESPEZIALIZATUEN FINANTZAKETA-MAILA PROPIOA Euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariek eta aldizkari espezializatuek, 2005-2013 bitartean finantzaketa-maila propioaren arloan erakutsi duten joerari dagokionez, erdi eta erdi banatuta daudela esan dezakegu. Erdiek okerrerako bidea egin dute, eta besteek, ordea, hoberakoa. Lehenengoen egoera erraz ulertu daiteke: sarrera pribatuek eta aurrekontuek behera egin badute ere, murrizketa neurri handiagoan gertatu da sarrera pribatuekin; ondorioz, bien arteko zatiketa-eragiketaren emaitza txikiagoa izango da: finantzaketamaila propioak behera egin du. Hobera egin dutenekin kasuistika anitzagoa den arren, argi dago multzo honetako argitalpen denetan sarrera pribatuen eta aurrekontuen arteko aldea txikiagoa dela 2013an 2005ean baino. 524 .- Ondokoak dira 2013an funtzionamendua eta produkzioa batera hartuta aurrekontu osoarekiko suposatzen zutena: Gazteberri: %80,5, Bertsolari: %76,3; Egan: %82,3; Euskal Herriko Natura: %100; GAUR8: %77,7 eta Zazpi Haizetara: %83,4. Bi kasutan bakarrik izango da 2007an zutena baino portzentaje baxuagoa: Hemen, erlijio gogoetarako aldizkaria: %66,1 eta Xabiroi: %68,9. Analisia II: euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta laguntza-esleipenen bilakaera 397 110. taula. Informazio orokorreko aldizkarien eta aldizkari espezializatuen autofinantzaketa-maila, 2005 eta 2013 (%). 2008 2013 2008-2013 Urterik onena eta % Ekonomiaren KZ 40,0 53,3 +13,3 2013 53,3 Zazpi haizetara 36,1 59,3 +23,2 2010 60,4 Iturria: HPSk 2005, 2006, 2007, 2008 eta 2013 urteetan diru-laguntzen esleipenak egiteko erabilitako arazketa-taulak. Tesiaren egileak moldatuta. 2005-2013 urte-segidan, finantzaketa-maila propioak behera egin zuen, nabarmen, Argia eta Aizu! aldizkarietan525. Maila apalagoan bada ere beste horrenbeste gertatu zitzaien Elhuyar, Gaztezulo, Bat eta Egan aldizkariei. Txanponaren beste aldean leudeke 2013an 2005ean baino finantzaketa datu sendoagoa zutenak: Jakin, Gazteberri, Bertsolari, Euskal Herriko Natura, Uztaro, Hemen, GAUR8 Ekonomiaren KZ eta Zazpi Haizetara. Aurretik esan bezala, horien hobekuntza azaltzeko orduan desberdintasunak daude. Bilakaerarik ikusgarriena Zazpi Haizetarak izan zuen, 2008an kaleratu eta sei urteko epean hogeita hiru puntuan 525 .- Argia aldizkariaren kasuan, aurrekontua ia erdira erori zen 2005etik 2013ra, baina sarrera pribatuak are gehiago murriztu ziren. Argiak 1.571.900 euroko aurrekontua eta 1.163.657 euroko diru-sarrera pribatuak izan zituen 2005ean (1.163.657/1.571.900= 0,7403x100= %74,0ko finantzaketa-maila propioa). 2013an, aldiz, aurrekontua 820.500 eurokoa eta sarrera pribatuak 459.480 eurokoak izan ziren (autofinantzaketa: %56). Aizu! aldizkariak aurrekontu berdintsua izan zuen 2005ean eta 2013an, baina ez da gauza bera gertatzen sarrera pribatuekin, horiek askoz txikiagoak zirelako 2013an. Aizu!k 2005ean 215.809,6 euroko aurrekontua zuen eta sarrera pribatuak 158.165,8 eurokoak ziren (finantzaketa-maila propioa %73koa), eta 2013an aurrekontua 216.469,4 eurokoa eta sarrera pribatuak 110.267,9 eurokoak (autofinantzaketa %50,9koa). Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 398 hobetu baitzuen finantzaketa-maila. Gertatua erraz azaldu daiteke hedabide horren aurrekontuak eta sarrera pribatuek egindako bidean arreta jarrita: lehenengoak behera egin zuen eta bigarrenak, berriz, gora; ondorioz bien arteko aldea txikitu egin zen eta zatiketaren emaitzak gorako bide aipagarri hori hartu zuen526. Finantzaketamaila hobetu zuten gainontzekoetan bilakaera anitza da. GAUR8 eta Jakinen kasuan, autofinantzaketak nabarmen egin zuen gora. GAUR8k bere lehen urtean, 2007an, aztertutako zerrenda osoko finantzaketa-maila baxuena zeukan eta 2013an 16 puntu egin zuen gora527. Jakinek behera egin zuen aurrekontuan, baina gora sarrera pribatuetan528. Ekonomiaren KZ, Uztaro eta Hemen aldizkariek aurrekontu apalak kudeatu zituzten 2005-2013 bitartean, denboran zehar, apur bat bada ere, haziz joan zirenak, eta, gainera, sarrera pribatuek aurrekontuak baino apur bat gehiago haztea lortu zuten, ondorioz emaitza positiboa izan zuten. Bertsolarik aurrekontu bera izan zuen 2005ean eta 2013an eta sarrera pribatuek arean gora egin zuten529. Antzeko eredua jarraitu zuen Euskal Herriko Natura aldizkariak. Azkenik, Gazteberriren emaitza kontu handiz irakurri behar da, ezin da benetako irabazitzat kontsideratu, ia bederatzi puntuko hobekuntzak aurrekontuak izandako ikaragarrizko murrizketa duelako sorburuan. 5.2.1.2.3. INFORMAZIO OROKORREKO ALDIZKARIEN ETA ALDIZKARI ESPEZIALIZATUEN MAIZTASUNAK, BOTALDIAK ETA ORRIALDE-KOPURUAK Multzo honetako hedabideak oso anitzak, heterogeneoak dira hiru ezaugarri horiei erreparatuta. 2013an, esaterako, botaldiak 450 aletik 13.000 alerainokoak izan ziren, maiztasunak urtean 4 zenbaki kaleratzetik 51 zenbaki izaterainokoak eta beste horrenbeste gertatzen da orrialde-kopuruarekin, 32 orrialde izatetik 180 izaterainokoak. Erregela orokor moduan, baieztatu daiteke maiztasunak eta orrialde- 526 .- Zazpi Haizetara aldizkariaren zenbaki zehatzak honakoak dira: 2008an 442.600 euroko aurrekontua zuen eta sarrera pribatuak 160.000 eurokoak; 2013an aurrekontua 307.000 eurokoa zen eta 182.000 euroko sarrera pribatuak izan zituen. 527 .- GAUR8ren aurrekontuak 2007-2013 tartean %18 egin zuen behera eta sarrera pribatuek %15 gora (188.500 eurotik 217.000 eurora) 528 .- 2005ean 113.160 euroko diru-sarrerak izan zituen Jakinek, 2013an 116.900 eurokoak. 529 .- Bertsolari aldizkariaren aurrekontua 76.000 eurokoa izan zen 2005ean eta 2013an. Sarrera pribatuak 36.400 eurokoak 2005ean eta 38.800 eurokoak 2013an. Analisia II: euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta laguntza-esleipenen bilakaera 399 kopuruak alderantzizko harremana erakutsi dutela; hau da, maiztasun txikienez kaleratzen direnek (4 zenbaki urtean) dituzte orrialde gehien. Hori gutxi ez eta, gainera, era askotako formatuak dituzte. Diru-laguntza deialdian DIN-A4ko formatua izatea eskatzen zaie, baina kasu askotan hala gertatzen ez denez, deialdiaren kudeatzaileek berariaz prestatutako baliokidetasun-taula erabili izan dute530. Gure azterketa egiteko aldizkari bakoitzak duen orrialde-kopurua erabiliko dugu, formatuan izan daitezkeen berezitasunak, ezaugarri diferentzialak aintzat hartu gabe. 111. taula. Informazio orokorreko aldizkarien eta aldizkari espezializatuen maiztasunak (urtean), orrialde-kopuruak eta botaldiak, 2005 eta 2013. Maiztasuna (urtean) Orrialde-kopurua (ale bakoitzak) Botaldia (zenbaki bakoitzeko) 530 .- Esan bezala, multzo honetako aldizkariek, formatuz oso neurri desberdinak dituzte; adibidez, 2013an Uztaro, Bertsolari edo Gaztezulo aldizkariek 17x24 zentimetroko orriak zituzten; beste batzuk oraindik txikiagoak, esaterako, Egan aldizkariak 14x21 zentimetrokoak. Egoera horrela, "Hedabideak" deialdiko arazketa-tauletan neurri horiek guztiak DIN-A4 tamainara ekarriko dituzte; ondorioz, 2013an Eganek zituen 150 orrialdeak 71n geratuko dira edo Gaztezuloren 76 orrialdeak 50 orrialdetan geratuko dira balorazio-irizpideak aplikatu eta puntuak emateko orduan. 531 .- Diru-laguntza eskaera egiterakoan Bertsolari aldizkariak 160 orrialde jartzen zuen arren, azken urteko zenbakien batez bestekoa 120 orrialdekoa izan zen. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 400 Maiztasunari dagokionez, ez da gorabehera handirik izan, 2005ean txikiena zutenak, hau da, urtean lau, sei, hamar edo hamaika zenbaki kaleratzen zituzten aldizkariek eutsi egin zioten maiztasunari eta Euskal Herriko Naturak bat irabazi zuen. Zenbaki gehien kaleratzen zutenek (48, 52) bat edo bi galdu zituzten urtean. Salbuespena Gazteberri da, 2005ean zuenaren erdira joan baitzen532. Beste muturrean dago Ekonomiaren KZ, sortu zenetik, sei urtetan, bikoiztu egin zuelako maiztasuna533. Orrialde-kopuruari begiratuta, maiztasunarekin gertatu bezala, ez da gorabehera handirik gertatu. Gehienek berdintsu eutsi zioten 2005etik 2013ra. Izenen bat azpimarratzekotan Gaztezulo litzateke, 2013an 2005ean baino %26 orrialde gehiago zituelako. Eta Gaztezulok zenbaki bakoitzeko orrialde gehiago argitaratzeaz gain, botaldian ere gora egin duen multzo honetako aldizkari bakarra da. Izan ere, botaldiek galera-bidea jorratu dute urteekin ia denen kasuan, portzentajetan %5etik %74ra galdu dute. Daturik txarrenak, zenbaki absolututan, Xabiroi, Gazteberri eta GAUR8renak dira, 12.750, 15.000 eta 37.000 ale galdu baitzituzten hurrenez hurren, ehunekotan neurtuta lehenak %54, bigarrenak %60 galdu du eta hirugarrenak %74. Azkenik, euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariek zein aldizkari espezializatuek 2005ean eta 2013 urtean zenbat orrialde sortu eta inprimatu zituzten bildu daiteke, egunerokoekin egin bezala. Horretarako orain arte kudeatutako zerrenda erabili beharrean aipatu urte bakoitzean diru-laguntza jaso zuten aldizkarien zenbakiak hartuko ditugu kontuan. 2005ean 23 izan ziren onuradun: 532 .- Gazteberri aldizkariak 2005etik 2007ra 12 zenbaki kaleratu zituen urtean, 2008tik 2010era 10 zenbaki urtean, eta 2012tik aurrera sei zenbaki urtean. 533 .- Ekonomiaren KZ 2011n hazi zen urtean 11 zenbaki kaleratzen. Aurreko hiru urtetan, 5, 7 eta 6 zenbaki kaleratu zituen. Analisia II: euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta laguntza-esleipenen bilakaera 401 112. taula. "Hedabideak" diru-laguntzaren onuradun izan ziren informazio orokorreko aldizkariek eta aldizkari espezializatuek urtean sortutako eta inprimatutako orrialde-kopurua, 2005. Beste horrenbeste egiten bada 2013 urtean diru-laguntza jaso zuten multzo honetako aldizkariekin, ondoko taula osatzen da: Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 402 113. taula. "Hedabideak" diru-laguntzaren onuradun izan ziren informazio orokorreko aldizkariek eta aldizkari espezializatuek urtean sortutako eta inprimatutako orrialde-kopurua, 2013. 534 .- Lau aldizkari dira: Argiak 176 orrialde sortu/kaleratu zituen gehigarri bezala 2013an eta botaldia 8.140 alekoa izan zen. Gaztezulo aldizkariak 14 orrialde sortu eta botaldia 11.000 alekoa, Xabiroik 56 orrialde eta botaldia 10.750 alekoa eta azkenik Irria aldizkariak 112 orrialde sortu zituen gehigarri bezala 5.600 aleko botaldiarekin. Analisia II: euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta laguntza-esleipenen bilakaera 403 beharko genituzke. 2005eko arazketa-tauletan ez dago gehigarriei buruzko informaziorik. 2005eko egoera jasotzen duen taula eta 2013koa alderatu ezkero, agerikoa da zenbakiek behera egin dutela; sortutako orrialde-kopuruetan 7.044 gutxiago izan ziren 2013an; hots, herena baino zertxobait gehiago egin zuen behera sortutako orrialdeen kopuruak (%34,8). Eta inprimatutakoei dagokienez, bien arteko aldea handitu egiten da, 2005ean 185.808.000 orrialde inprimatu zituzten informazio orokorreko aldizkariek eta aldizkari espezializatuek, eta 2013an berriz, 85.240.080 orrialde inprimatu zituzten; hortaz, bien arteko aldea 100.567.920koa da. Horrek esan nahi du 2005ean inprimatutako orrialdeen kopurua erdira etorri dela (beherakada %54,1ekoa da). Jaitsiera horretan erabateko eragina du 2005ean orrialde gehien sortu eta inprimatzen zituzten hiru aldizkari, Zabalik, Aldaketa hamasei eta Matraka 2013ko onuradunen zerrendan ez izateak535; izan ere hiruren artean bakarrik 2005ean sortutako orrialde guztien ia herena eta inprimatutako orrialdeen erdia baino gehiago beraiena zen. Urte batean eta bestean diru-laguntzak jaso zituzten aldizkariak kontsideratu beharrean, urtero urtero onuradun izan diren hamaseiak hartzen baditugu aldea txikitu egiten da; ondorioz, azken balantzea hobetu. 114. taula. 2005-2013 bitartean urtero "Hedabideak" diru-laguntzaren onuradun izan ziren informazio orokorreko aldizkariek eta aldizkari espezializatuek urtean sortutako eta inprimatutako orrialde-kopurua. Urtean sortutako orrialde-kopurua Urtean inprimatutako orrialde-kopurua 2005 2013 2005 2013 8.896 8.532 57.861.600 43.659.280 Iturria: HPSk 2005 eta 2013 urteetan diru-laguntzen esleipenak egiteko erabilitako arazketataulak. Tesiaren egileak moldatua. Kasu honetan sortutako orrialdeen kopuruak %4 egin zuen behera 2005-2013 bitartean, eta inprimatutakoak %24,5 egin zuen behera. 535 .- Hiru aldizkari horien artean 7.024 orrialde sortu zituzten 2005ean, hau da urteko ia herena. Hiruren artean 101.996.800 orrialde inprimatu zituzten, hau da, 2005eko kopuru osoaren %55. Banakako datuak ondokoak dira: Zabalik: 2.208 orrialde sortu eta 7.600 aleko botaldia zuen. Aldaketa hamasei: 3.536 orrialde sortu eta 6.000 aleko botaldia. Matraka: 1.280 orrialde sortu zituen eta 50.000 aleko botaldi zuenez 64.000.000 orrialde inprimatu zituen 2005ean. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 404 Azkenik, egunerokoekin egin bezalaxe, multzo honetan aztertutako informazio guztia taula bakar batean bilduko da. Euskararen esparru geografiko osoan 2005-2013 bitartean zabaldu ziren eta Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzak jaso zituzten informazio orokorreko aldizkariek zein aldizkari espezializatuek eginiko bidea ahalik eta modurik laburtuenean ikustarazteko balio dezakeen taula da ondokoa. 115. taula. Euskarazko informazio orokorreko aldizkarien eta aldizkari espezializatuen bilakaera orokorra, 2005-2013536. 536 .- Gogoratu zenbait aldizkariren kasuan azterketarako erabilitako lehen urtea ez dela 2005a. Horiek beranduago sortutakoak lirateke, eta ondorioz, Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzak ere beranduago hasi ziren jasotzen. Hala gertatzen denean, aldizkariaren ondoan dago adierazita zein urtetik hasi den datuen lanketa. Analisia II: euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta laguntza-esleipenen bilakaera 405 Aztertu diren adierazleak kontuan hartuta esan dezakegu aldizkariek egunerokoek baino bilakaera hobea erakutsi dutela 2005etik 2013ra. Batzuen izenak azpimarratzekotan, Gaztezulo, Aizu!, Euskal Herriko Natura, Uztaro eta Hemen, erlijio gogoetarako aldizkaria izango genituzke. Eredu desberdinak jarraitu dituzten arren, irabaziak edo igoerak izan dituzte hainbat arlotan. Beste muturrean daude arlo guztietan edo ia guztietan beherako bidea egin duten aldizkariak; horien artean izenen bat aipatzekotan Argia aldizkariarena dago. Taulako zutabeetatik finantzaketa-maila propioari buruzko informazioa jasotzen duenak eskaintzen ditu emaitzarik onenak; hala ere, tentuz interpretatu beharrekoa da, kasu gehienetan finantzaketak gora egin duelako aurrekontuak asko murriztearen kontura. Multzo honetako hedabideen azterketari ekiteko orduan, arreta sei, zazpi, zortzi edo 2005-2013k bitarteko bederatzi urteetan diru-laguntzen onuradun izan direnengan jartzearen aldeko hautua egin da. Hala ere, euskarazko informazio orokorreko eta informazio espezializatuko aldizkariei eskainitako atalaren hasieran adierazi den moduan, denbora horretan guztira 36 aldizkari desberdinek jaso dute dirua. Horietatik asko aspaldi desagertu ziren537 , eta gainontzekoak edo hasi berriak ziren 2013an eta, hortaz, ez dute aukerarik ematen alderaketak egiteko edo, aurrekontuei eta botaldiei begiratuta, ez dakarkiote aldaketa esanguratsurik orain arte ikusitakoari. Dena den, azterketatik kanpo utzi diren aldizkariekin ere osatu daiteke horien bilakaera laburbiltzen duen taula. Bertan, gorriz daudenak, 2005-2013 bitartean kaleratzeari utzi zioten argitalpenak dira. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 406 Iturria: tesiaren egileak prestatua. Taulan jasotako hedabideen informazioak aurretik aztertu ditugunen joera bera erakusten du. Daturik onenak orrialde-kopuruei, botaldiei eta maiztasunei loturikoak dira, gehienetan eutsi egin ziotelako laguntzak jaso zituzten urteetan. Finantzaketamaila propioari dagokionez, igoera izan zutenek aurrekontuak asko murriztearen truke lortu zuten emaitza positiboa539; izan ere, gehiengoa dira gasturako erabilgarri zuten dirua murriztuz joan zirenak. Bestalde, zerrendan bada, izan zuen bilakaeragatik, aipamen berezia merezi duen aldizkaria, Ipurbeltz hain zuzen. Ikertzen ari garen 538 - Hauekin ez dago alderaketak egiterik, 2005-2013 bitartean, urte bakar batean jasoa zutelako "Hedabideak" diru-laguntza. 539 .- Baieztapen honek badu salbuespenik, esaterako +/- 18 presta ezazu zure etorkizuna aldizkariaren kasuan autofinantzaketak gora egiten du sarrera pribatuen igoerari esker. Aldizkari horrek, ikertu den denbora-tartean 33.000-35.000 euro bitarteko aurrekontua izan du beti. Analisia II: euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta laguntza-esleipenen bilakaera 407 2005etik 2013ra bitarteko lehen lau urteetan jaso zituen diru-laguntzak eta adierazle guztiek hobera egin zuten540. 5.2.1.2.4. INFORMAZIO OROKORREKO ALDIZKARIEN ETA ALDIZKARI ESPEZIALIZATUEN SALMENTAK Ondoko taulan laburbiltzen da multzo honetako hedabideei diru-laguntzak esleitzeko erabili diren arazketa-tauletan jasota dauden salmenta-datuak. 117. taula. Informazio orokorreko aldizkarien eta aldizkari espezializatuen salmenta, 2005 eta 2013. 540 .- Ipurbeltz aldizkariak 158.600 euroko aurrekontua izan zuen 2005ean, eta 186.200 eurokoa 2008an. Autofinantzaketa mailari dagokionez, honakoa lau urteotako bilakaera: %52, %51,1, %51,0 eta azkenik, %51,0. Urtean 12 zenbaki kaleratu zituen eta bakoitzeko 2.200 aleko botaldia. Bestalde, aldizkariaren orrialde-kopuruak gora egin zuen, 32 izatetik 36 izatera. 541 .- Salmentari buruzko informazioa dagoen arazketa-tauletan, Gazteberri aldizkaria beti ageri da 0 zenbakiari lotuta 2008an izan ezik. Urte hartan botalditik 1.000 ale saltzen zituela jasotzen du taulak. 542 .- Xabiroi aldizkariaren kasuan, 2007ko tauletan ez da ageri salmenta-daturik; lehena 2008koa da; hemen jaso dena. 543 .- GAUR8 aldizkariaren kasuan, salmentari buruzko lehen datua 2011ko arazketa-taulan ageri da (6.000 ale). Hurrengo urtean, 2.012an, zenbaki bakoitzeko 5.500 ale saltzen zituen. 544 .- Zazpi Haizetara aldizkariaren kasuan, salmentari buruzko lehen datua 2011ko arazketa-taulan ageri da (5.000 ale). Hurrengo urtean, 2012an, zenbaki bakoitzeko 4.500 ale saltzen zituen. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 408 Egunerokoekin gertatu bezala, euskaraz argitaratutako informazio orokorreko aldizkarien eta aldizkari espezializatuen salmentak, oro har behera egin du 2005-2013 aldian. Salbuespenak aipatzekotan Bertsolari, Jakin eta Hemen, erlijio gogoetarako aldizkaria ditugu. 5.2.1.3. UDALERRI, ESKUALDE EDO LURRALDE JAKINETAN ZABALTZEN DIREN INFORMAZIO OROKORREKO ALDIZKARIAK (TOKIKOAK) Euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntzak jaso ditzakeen multzorik handiena da onuradun izan direnei begiratuta, ez ordea hartu dituzten diru-kantitateei erreparatuta. 2005-2013 bitartean 53 tokiko aldizkari ezberdinei esleitu zaie diru-laguntza, lehen urtean 36ri eta beste horrenbesteri azkenengoan. Bitarteko urteetan ez da inoiz onuradun kopuru hori gainditu545. Hortaz, onuradun kantitate bera da aztergai den denbora-tartearen lehen eta azken urtean, baina horien izen-abizen zehatzetan aldaketak gertatu dira. 545 .- Multzo honetara bideraturiko 2005-2013 bitarteko diru-laguntza deialdietan urterik makalenak 2006 eta 2010 izan ziren, bietan 32 onuradunekin, 2007an diru-jasotzaileak 33 izan ziren, 2008an 34 eta gainontzeko guztietan esleipena 36 aldizkarirentzat egin zen. Analisia II: euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta laguntza-esleipenen bilakaera 409 Laguntzen onuradunak 9 urtean: 21 aldizkari Aikor! Txorierriko aldizkaria, Aiurri Beterri-Buruntzako astekaria, Aiurri Beterri-Aiztondoko hamaboskaria, Anboto, Asteleheneko Goiena papera, Baleike, Barren, Begitu, Berton, Danbolin, Drogetenitturri, …eta kitto!, Galtzaundi, Goiena papera, Karkara, Noaua!, Pil-pilean, Prest!, Txintxarri, UK Uribe Kostako aldizkaria, Uztarria. 8 urtean: 2 aldizkari Artzape, Kalaputxi: 2005-2012 7 urtean: 6 aldizkari Goierritarra, Otamotz: 2005-2011 Guaixe, Mailope, Ttipi-ttapa: 2007-2013 Irunero: 2005-2009, 2011 eta 2013 6 urtean: 2 aldizkari Oarsoaldean On aldizkaria: 2005-2010 Pulunpe: 2008-2013 5 urtean: 4 aldizkari Geu, Maxixatzen, Txaparro: 2005-2009 Zuhatza berriketan: 2009-2013 4 urtean: 0 aldizkari - 3 urtean: 3 aldizkari Arabako Hitza, Bizkaiko Hitza, Gipuzkoako Hitza: 2011-2013 2 urtean: 8 aldizkari Akatz, Herria: 2005-2006 Behe Bidasoako Hitza: 2009-2010 Berbaz, Boga: 2011-2012 Ezkerraldeko KZ, Goiberri, Nafarroako Hitza: 2012-2013 Urte bakarra: 7 aldizkari Aretxagazeta, Arrasate Press, Berrigara, El Social Basauriko aldizkaria: 2005 Bagabiz: 2013 Irutxuloko Hitza, Oarso Bidasoko Hitza: 2013 GUZTIRA 53 ALDIZKARI Iturria: 2005-2013 urte bitarteko ebazpenak. EHAA. Tesiaren egileak moldatua. Informazio orokorreko eta espezializatuko aldizkariekin egin bezala, eta haiekin azaldutako arrazoi berberengatik, ez da multzo honetako argitalpen guztien azterketa burutuko. Aurrekontuetan, finantzaketa-mailan, maiztasunean, orrialde-kopuruetan eta botaldietan izan duten bilakaera zehatz lantzeko, udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko 28 aldizkari hartuko dira kontuan. Aurreko multzoarekin egin bezala, 6 urtetik gora laguntza jaso dutenak dira denak; horietatik, lehenengo, alfabetikoki aurkeztuko ditugu 2005-2013 bitartean urtero Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 410 laguntza izan duten 21 hedabideak, zortzi urtean jaso duten biak546 eta Irunero547; gero zazpi urtean diru-laguntza izan duten hirurak548, eta azkenik, sei urtean dirua jaso duen Pulunpe aldizkaria agertuko da azterketa-zerrendan. 5.2.1.3.1. UDALERRI, ESKUALDE EDO LURRALDE JAKINETAN ZABALTZEN DIREN INFORMAZIO OROKORREKO ALDIZKARIEN AURREKONTUAK Euskara hutsezko idatzizkoen multzoa osatzen dutenen artean, tokikoak dira zalantzarik gabe, aurrekonturik xumeenak dituzten hedabideak. 2005. urtean, dozena bat kenduta, gainontzeko guztiek ehun mila eurotik beherako diru-partidekin ekin zioten urteroko jardunari; 2013an, berriz, hamabostek zuten ehun mila eurotik gorako aurrekontua. Horien artean nabarmentzekoa Anboto, Astelehenko Goiena papera, …eta kitto! eta bereziki Goiena paperak zuten aurrekontua. 2013. urtean, orain arte aztertu ditugun hedabide guztietatik, Berria egunkariak bakarrik zuen Goiena paperak baino aurrekontu handiagoa. 546 .- Kalaputxi eta Artzape dira. 2013an ez zuten diru-laguntzarik hartu, balorazio-prozesu osoa burutu ondoren egokitu zitzaiena ez zelako deialdian ezarritako 2.000 euroko gutxieneko kantitatera heltzen. 547 .- Iruneroren kasua berezia da, urtero jaso du diru-laguntza, 2010ean eta 2012an izan ezik. Azterketa egiteko orduan, beraz, baditugu 2005eko datuak, eta, ondorioz, 2005etik 2013ra laguntza jaso dutenekin batera agertuko da zerrendan. 548 .- Mailope, Guaixe eta Ttipi-ttapa. Analisia II: euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta laguntza-esleipenen bilakaera 411 119. taula. Udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkarien aurrekontuak, 2005 eta 2013. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 412 Aztertutako zerrendan, agerikoa da multzo honetako hedabideek, orokorrean, bilakaera positiboa, hazkundea izan zutela aurrekontuen arloan 2005-2013 bitartean. Denen artean nabarmentzekoa da Goiena paperak egindako jauzia; izan ere, ia hirukoiztu egin zuen 2005eko aurrekontua549. Horrekin batera azpimarratu daitezke Asteleheneko Goiena papera, Begitu, Baleike, Aikor, Ttipi-ttapa eta Noaua! aldizkarien bilakaerak; horien aurrekontuek %40 eta %81,7 bitartean hazi baitziren aztertutako denbora-tartean. Aurrekontuetan behera sei aldizkarik egin dute, eta beste batek, Galtzaundi aldizkariak, kopuru berbera izan zuen epealdiko lehen eta azken urtean550. Hortaz, udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariek ez dute bat egiten egunerokoek eta informazio orokorreko aldizkariek zein aldizkari espezializatuek aurrekontuei dagokienez 2005etik 2013ra erakutsi zuten beherako joerarekin. Aurrekontuen errepaso azkar hau osatze aldera, esan tokian tokiko aldizkariak bi azpimultzotan banatu daitezkeela urterik urtera erakutsitako gorabeheren arabera: batetik, aurrekontua pixkanaka haziz joan direnak, 2013an daturik onena izan arte,551 eta bestetik, aurrekonturik onena 2005-2013 bitarteko beste urteren batean, batez ere 2009an, izan zuten aldizkariak552. Eguneroko prentsarekin eta informazio orokorreko aldizkariekin zein aldizkari espezializatuekin egin bezala, goazen orain aurrekontuaren banakatzeari dagokion informazioa lantzera. 549 .- Goiena paperak 2006ko aurrekontuan izan zuen hazkunde ikaragarria: 929.350 euro. Igoera erraz ulertu daiteke, kontuan hartzen bada 2005ean oraindik kalean zirela Arrasate Press eta Aretxagazeta aldizkariak. 2006an, ordea, berrantolaketa-prozesu baten ondorioz, bi horiek desagertu eta bat egingo dute Goienkarian, gerora Goiena papera izango den hedabidean. 550 .- Galtzaundik 2007an izan zuen aurrekonturik handiena: 121.400 euro. 551 .- Ondoko aldizkari hauek izan zuten epealdiko aurrekonturik onena 2013an: Noaua!, Aikor, Karkara, Uztarria, Drogetteniturri, UK, Begitu eta Mailope. Horiez gain, beste lauk 2012koa izan zuten onena: Ttipi-ttapa, Pil-pilean, Danbolin eta Asteleheneko Goiena papera. 552 .- Ondoko aldizkari hauek izan zuten epealdiko aurrekonturik onena 2009an: Barren, Aiurri BeterriAiztondoko hamaboskaria, Aiurri Beterri-Buruntzako astekaria, Baleike, Prest!, Berton, Guaixe, Irunero, Pulunpe eta Txintarri (honek aurrekontu bera izan zuen 2008an eta 2009an: 260.125 euro). Analisia II: euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta laguntza-esleipenen bilakaera 413 Pulunpe(2008) 22.500 12.900 400 8.000 1.200 Iturria: HPSk 2007 urtean diru-laguntzen esleipenak egiteko erabilitako arazketa-taulak. Tesiaren egileak moldatua. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 414 Langileei loturiko atalean egindako gastuak jaten zuen 2007an, ia kasu guztietan, aurrekontuaren %40tik %60ra. Ehuneko horretatik behera zortzi aldizkari zeuden: Baleike, Prest!, Berton eta Mailopek %33,1etik %39,6ra bideratzen zuten langile-partidara; Ttipi-ttapak, berriz, aurrekontuaren %22,8 erabiltzen zuen langileak ordaintzeko, eta gasturik handiena produkzio-arloan egiten zuen (%48,7). Azkenik, Aiurri Beterri-Aiztondoko hamaboskariak, hedabide bereko astekariak eta Kalaputxik ez zuten zentimo bakar bat jartzen arlo horretan. Bigarren gastu garrantzitsuena, berriz, ia kasu guztietan, produkzioari lotutakoa izan zen, eta partidarik txikiena banaketara bideratutakoa. 2013ko datu ekonomikoak kontuan hartuz, ondoko banakatze-taula osatzen da: Analisia II: euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta laguntza-esleipenen bilakaera 415 Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 416 2013an langileak ataleko zenbakiek, oro har, gora egin zuten aurrekontu osoarekiko. Baieztapenaren erakusgarri da 2007an hedabide bakar batean ere ez zela gertatzen langileengana aurrekontuaren %60tik gora bideratzea; 2013an, ordea, sei zeuden egoera horretan559. Zenbait aldizkaritan asko igo zen gainera; horren lekukorik garbienak Pil-pilean, Baleike, Ttipi-ttapa eta Noaua! aldizkariak ditugu, hurrenez hurren 28, 25, 22 eta 20 puntu egin zuelako gora langileei bideratutako diruak560. Horietako hiruren kasuan aurrekontuek ere igoera handiak izan zituzten, baina ez da hala gertatzen Pil-pilean aldizkarian. Bestalde, 2013an langileak ordaintzeko erabilitakoa 2007an behar zutenarekin alderatu ezkero, behera egin zutenen artean aipatzekoak dira Irunero (15 puntu behera)561, Pulunpe (12 puntu behera) eta pertsonal gastuak hutsean utzi zituen Mailope aldizkaria. Azkenik, 2007an gertatu bezala, 2013an ere bigarren gastu-partida handiena oro har, produkzioari lotutakoa izan zen, eta Goiena papera eta Asteleheneko Goiena kenduta, tokikoek diru gutxien argitalpenen banaketan gastatu zuten. 5.2.1.3.2. UDALERRI, ESKUALDE EDO LURRALDE JAKINETAN ZABALTZEN DIREN INFORMAZIO OROKORREKO ALDIZKARIEN FINANTZAKETA-MAILA PROPIOA Eskualde, udalerri, eta lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariek finantzaketa maila propioan hazkunderako urratsa, puntuak irabazteko bidea egin zuten 2005etik 2013ra. Azterketarako ditugun 28 hedabideetatik hala gertatu da 23tan, eta horietatik hiru azpimarratu daitezke: ia hamalau puntu irabazi zituen Galtzaundi, hamaika pasatxo irabazi zituen Mailope eta gora gehien, hamazazpi puntu, egin zuen Ttipi-ttapa. Lehenengoaren kasuan, aurrekontu berari eutsi zion, baina sarrera pribatu gehiago eskuratu zituen562; beste bietan aurrekontuak nabarmen 559 .- Barren %63,3; Noaua! %62,4; Begitu %62,6; Pil-pilean %71,2; Artzape %65,3 eta Guaixe aldizkarian %62,5. 560 .- Pil-pilean aldizkarian langileentzako diru-partida 2007an aurrekontu osoaren %43,1ekoa izan zen eta 2013an %71,2koa. Baleike aldizkarian portzentajea %33,2 izatetik %58,8 izatera igaro zen. Ttipi-ttapa aldizkarian %22,8tik %45,1era eta Noaua! aldizkarian %52 izatetik %62,4 izatera. 561 .- Irunero aldizkarian langileentzako diru-partida 2007an aurrekontu osoaren %43,1ekoa izan zen eta 2013an %32,6koa. Pulunpe aldizkarian portzentajea %57,3tik %44,9ra igaro zen eta Mailope aldizkarian 2007 urtean %39,4 izatetik 2013an hutsa izatera igaro zen. 562 .- Galtzaundi aldizkariak 111.500 euroko aurrekontua izan zuen 2005ean eta beste horrenbestekoa 2013an. Sarrera pribatuak 2005ean 58.300 eurokoak izan ziren, 2013an 73.500 eurokoak. Analisia II: euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta laguntza-esleipenen bilakaera 417 hazi ziren eta are handiagoa izan zen horien sarrera pribatuek izan zuten igoera563. Bestalde, autofinantzaketan behera egin dute 5 aldizkarik; gehien Noaua!k ia hamahiru puntu galduta564. Ondoko taulak erakusten du multzo honetan azterketa egiteko hautatu diren 28 hedabideen autofinantzaketak izan duen bilakaera. 563 .- Mailope eta Ttipi-ttapa aldizkariek 2007tik aurrera jaso zuten Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza. Aurreko bi urteetan ezin izan zuten eskaria aurkeztu, deialdiak honela definitzen zituelako aldizkari hauen azpi-multzoa: "EAEko udalerri eta eskualde jakinetan zabaltzen diren euskara hutsezko informazio orokorreko aldizkariak". Biak Nafarroakoak izanik, esan bezala, ez zuten aurkezterik izan. 2007ko deialdian, ordea, "EAE" aipamena desagertu egin zen. Mailopen aurrekontua %21,6 hazi zen 2007-2013 bitartean, eta sarrera pribatuak, denbora tarte berean, %54,1 hazi ziren. Ttipi-ttapa aldizkariari dagokionez, aurrekontua %77,5 hazi zen 2007tik 2013ra. Sarrera pribatuak 78.727,8 eurokoak izan zituen 2007an, eta 2013an 191.564,1 eurokoak. Hortaz, sarrera pribatuek % 143,3ko hazkundea izan zuten aipatutako denbora-tartean. 564 .- Noaua! aldizkariak finantzaketa-maila propioan izan duen beherakada erraz ulertu daiteke, kontuan hartzen bada 2005-2013 artean aurrekontuak % 81,7ko igoera izan zuela, eta sarrera pribatuek ere gora egin zuten arren (%41,4), igoera hori oso urrun zegoen aurrekontuek izandakotik. (Sarrera pribatuak 2005ean 56.347,4 eurokoak izan ziren; 2013an 79.700 eurokoak). Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 418 122. taula. Udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkarien autofinantzaketa-maila, 2005 eta 2013 (%). 2008 2013 2008-2013 Urterik onena eta % Pulunpe(2008) 41,2 49,7 +8,5 2010 54,9 Iturria: HPSk 2005-2013 aldian diru-laguntzen esleipenak egiteko erabilitako arazketa-taulak. Tesiaren egileak moldatuta. Goiko datuak orokorrean irakurrita, eta jadanik jorratu ditugun eguneroko inprimatuen zein informazio orokorreko eta espezializatutako aldizkariek eskainitakoekin alderatuta, esan daiteke 2005-2013 bitartean finantzaketa-maila propioari dagokionez, portaerarik onena tokikoek erakutsi dutela. Analisia II: euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta laguntza-esleipenen bilakaera 419 5.2.1.3.3. UDALERRI, ESKUALDE EDO LURRALDE JAKINETAN ZABALTZEN DIREN INFORMAZIO OROKORREKO ALDIZKARIEN MAIZTASUNAK, BOTALDIAK ETA ORRIALDE-KOPURUAK Informazio orokorreko eta espezializatuko aldizkariekin gertatu bezala, honakoan ere aniztasuna da nagusi botaldiei, maiztasunei eta orrialde-kopuruei dagokienean. 2005etik 2013ra botaldiak zortziehun aletik hogei mila alera arteko tarte zabalean zeuden; maiztasunekin beste horrenbeste gertatzen zen: urtean 11 zenbaki kaleratzetik 84 zenbaki izaterainokoak ziren, eta orrialde-kopuruei begiratuta 8 orrialde zituztenetik 56 zituztenera zeuden; hala ere, gehientsuenak 24 eta 32 orrialde artekoak ziren. Bestalde, tokian tokikoekin ez da hain argi ikusten informazio orokorra eta espezializatua zabaltzen zuten aldizkarientzako erregela: maiztasuna zenbat eta urriagoa, orduan eta orrialde gehiago. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 420 123. taula. Udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkarien maiztasunak (urtean), orrialde-kopuruak eta botaldiak, 2005 eta 2013. Maiztasuna Orrialde-kopurua (ale bakoitzak) Botaldia (zenbaki bakoitzeko) Pulunpe(2008) 11 11 28 32 1.500 1.630 +130 Iturria: HPSk 2005, 2007, 2008 eta 2013 urteetan diru-laguntzen esleipenak egiteko erabilitako arazketa-taulak. Tesiaren egileak moldatua. 565 .- UK Uribe Kostako aldizkariak 2013an bakarrik egin zuen behera maiztasunean; gainontzeko urte guztietan 20 zenbaki kaleratu zituen, eta 2011n bat gehiago, 21 zenbaki kaleratu zituen. Analisia II: euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta laguntza-esleipenen bilakaera 421 2005-2013 bitartean, multzo honetako hedabideek polito eutsi zioten maiztasunari, eta zenbaitek, Noaua!, Begitu edo Irunero aldizkariak, esaterako, sarriago kaleratzen ziren, 2013an 2005ean baino. Horietan maiztasunean gora egin zuten, baina orrialde-kopuruetan behera. Orrialde-kopuruari dagokionez, denetarik dago, baina gehiengoa da kopurua murriztu zuena. Botaldiak eskaintzen ditu, zalantzarik gabe, azterketarako daturik onenak: errepasatutako 28 hedabideetatik 20k ale gehiago kaleratzen zituzten 2013an 2005ean baino, beste hiruk kopuru berberei eutsi zieten eta bosten kasuan botaldiak behera egin zuen. Hortaz, multzo honetako argitalpenek nabarmen desberdintzen dira aurretik aztertu ditugun beste guztietatik. Izan ere, egunerokoen eta informazio orokorreko aldizkarien eta aldizkari espezializatuen botaldiek 2005etik 2013ra beherako bidea egin zuten bitartean, udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen zirenek, orokorrean, hobetu egin zituzten botaldiak. Eta arlo horretako portaera onarekin erabat loturik egongo da 2013an inprimatutako orrialde-kopurua 2005ean izandakoaren gainetik egotea. Zenbaki zehatzetan jartzeko, 2013an 2005ean baino 12.580.864 orri gehiago inprimatu zituzten tokikoek, hazkundea portzentajetara ekarrita, %12,7koa da. Ez da hala gertatzen, ordea, sortutako orrialdeei dagokienez, kasu honetan 2013an 2005ean baino 1.144 orrialde gutxiago sortu zituzten; hots, %6,1ko beherakada. Eta negatiboa den datua positiboa bilaka daiteke gehigarrietan sortutako orrialde-kopurua ere kontuan hartzen bada; izan ere, 2013an aztertu diren 28 aldizkariek 2.000 orrialde sortu zituzten566. Dena den, 2005eko arazketa-tauletan ez denez gehigarriei buruzko informazioa jasotzen, ezin da bi urteen arteko alderaketa zehatza burutu. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 422 124. taula. "Hedabideak" diru-laguntzaren onuradun izan diren udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariek urtean sortutako eta inprimatutako orrialde-kopurua, 2005 eta 2013 Urtean sortutako orrialdeak Urtean inprimatutako orrialdeak Analisia II: euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta laguntza-esleipenen bilakaera 423 Azterketarako hautatu diren 28 aldizkariak kontsideratu beharrean, 2005ean diru-laguntza jaso zuten guztiak eta 2013an beste horrenbeste egin zutenak hartuko balira, 36na kasu bakoitzean, logikoa denez, sortutako zein inprimatutako orrialdekopuruek gora egingo lukete; baina horrela ere, aurretik ikusitako joera errepikatzen da: 2013an sortutako orrialde-kopurua 2005ean sortutakoa baino zertxobait txikiagoa da eta inprimatutakoekin alderantziz gertatzen da, gehiago dira 2013an. Zerrendetan ez daude kontabilizatuta gehigarrien bidez sortu eta inprimatutako orrialdeak, eta ez daude jasota 2005eko arazketa-tauletan ez direlako horiek ageri. Multzo honetako azterketa egiteko hautatu ditugun 28 tokikoak hartu beharrean, 2005ean eta 2013an Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso zuten tokiko argitalpen guztiak kontsideratuta569, berriz, ondokoa da urte bakoitzeko zenbakiak gehituta sortzen den emaitza: 125. taula. "Hedabideak" diru-laguntzaren onuradun izan diren udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkari guztiek 2005ean eta 2013an sortutako eta inprimatutako orri-kopurua. Sortutako orri-kopurua Inprimatutako orri-kopurua 2005 2013 2005 2013 23.684 22.258 128.088.840 155.656.224 Iturria: HPSk 2005ean eta 2013 urtean diru-laguntzen esleipenak egiteko erabilitako arazketataulak. Tesiaren egileak moldatua. 569 .- Eragiketa egiteko urtean sortutako eta urtean inprimatutako orrialdeen kopuruak biltzen dituen taulari beste zenbait gehitu behar zaizkie. 2005eko zutabean laguntzak jaso zituzten ondoko aldizkarienak: Akatz (urtean 264 orrialde sortu eta 264.000 inprimatu), Aretxagazeta (1.080 sortu eta 3.078.000 inprimatu), Arrasate Press (1.080 sortu eta 8.121.600 inprimatu), Berrigara (900//5.481.000), El Social Basauriko aldizkaria (176//2640.000), Geu aldizkaria (576//1.728.000), Goierritarra (600//4.200.000), Herria (800//2.080.000), Oarsoaldean On (484//1.161.000), Otamotz (264//528.000) eta Txaparro (352//2464.000). Horiek guztiak dagoeneko ez dira izango 2013ko onuradunen zerrendan. Baina 2013koan 2005ean ez zeuden beste zenbait agertuko dira, ondokoak alegia: Arabako Hitza (urtean 376 orrialde sortu eta urtean 564.000 orrialde inprimatu), Bgabiz (336 sortu eta 1.881.600 inprimatu), Bizkaiko Hitza (752//7.500.000), Ezkerraldeko KZ (176//1.760.000), Gipuzkoako Hitza (752 //22.560.000), Goiberri (704//4.294.000), Guaixe (900//4.050.000), Irutxuloko Hitza (704 //2780.800), Mailope (352//563.200), Nafarroako Hitza (376//564.000), Oarso Bidasoko Hitza (720//3.168.000), Pulunpe (352//573.760), Ttipi-ttapa (1.056//6.336.000) eta Zuhatza berriketan (220 orrialde sortu urtean eta 308.000 inprimatu). Bi urteei dagokien zerrenda luzeetan, ñabardura bat egin behar da, Herria aldizkariari buruzkoa hain zuzen. 2005eko onuradunen zerrendan ageri da, baina ez 2013koan. Ez da hala gertatzen 2013an kaleratzen ez zelako, baizik eta beste arrazoi bategatik: Herria aldizkaria 2005 eta 2006 urteetan "Hedabideak" deialdira aurkeztu zen, diru-laguntza jaso ahal izateko, eta jaso ere jaso zuen. Baina 2007an, Eusko Jaurlaritzak hitzarmena sinatu zuen Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoarekin, eta hortik aurrera Herria aldizkariak hitzarmenean aurreikusitako partidatik jasoko du laguntza, ez urteroko "Hedabideak" deialdi bidez. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 424 2005 eta 2013 urteen arteko aldea erakusten duen goiko taulari iruzkin pare bat egin behar zaizkio: 1.- 2005ean, urtero mila orrialdetik gora sortzen zituzten aldizkarien artean, tokikoen historian aitzindari izandako Arrasate Press eta, horrekin batera, Aretxagazeta ere kalean ziren. 2006ko deialdian dagoeneko ez dira agertuko.570 2.- 2013ko datuetan gertatu zen aldaketarik aipagarriena lurraldeetako Hitzak argitalpenei esker etorri zen571; horietako bik, Bizkaikoak eta bereziki Gipuzkoakoak ekarpen garrantzitsua egiten baitzioten urtean sortutako eta inprimatutako orrialdekopuruei: biak batuta 2013an 1.504 orrialde sortu eta 30.060.000 orrialde inprimatu zituzten. Horrez gain, ez da ahaztu behar 2013an ordura arte egunerokoen multzoan izandako Oarso Bidasoko Hitza eta Irutxuloko Hitza ere, lehen aldiz aldizkako hedabide bilakatu zirela eta bien artean ia sei milioi orrialde inprimatu zituztela. Udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkarien atala osatzeko, orain arte azaldutako informazioa taula bakar batean biltzea geratzen da. Lehenik eta behin, azterketarako hautatu diren 28 aldizkariena aurkeztuko da, eta ondoren, 2005-2013 bitarteko uneren batean "Hedabideak" deialdiko laguntza jaso zuten 52 aldizkariena osatzeko geratzen diren gainontzekoena. 570 .- Goienkaria egitasmoarekin bat egiten dutelako. 571 .- Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Hitzak 2010ean kaleratu zituzten. Lehenengo hirurek 2011an hasi ziren "Hedabideak" deialdiko laguntzak jasotzen, eta Nafarroakoak 2012tik aurrera jaso ditu. 2013ko deialdiko arazketa-taulen arabera, argitalpen horiek 47 zenbaki argitaratzen dituzte urtero, Arabakoak eta Nafarroakoak 8 orrialde eta 1.500 aleko botaldiak dituzte (Arabakoak lehen urtean 1.000 ale), beste biak 16 orrialde dituzte, Gipuzkoako Hitzak 30.000 aleko botaldia du eta Bizkaiko Hitzak 10.000 alekoa. Analisia II: euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta laguntza-esleipenen bilakaera 425 572 .- Gogoratu informazio orokorreko aldizkariekin eta aldizkari espezializatuekin gertatzen zen bezala, multzo honetako zenbait argitalpenen kasuan ere analisiaren lehen urtea ez dela 2005a. Horiek beranduago sortutakoak lirateke, eta ondorioz, Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzak ere beranduago hasi ziren eskatzen eta jasotzen. Hala gertatzen denean, aldizkariaren izenaren ondoan dago adierazita zein urtetik hasi den datuen lanketa. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 426 Aurreko atalean, hau da, 2005-2013 bitartean informazio orokorra eta espezializatua zabaltzen duten aldizkarien bilakaera egunerokoena baino hobea izan zela baieztatu da. Tokikoei dagokien bilakaera laburbiltzen duen arestiko taulako informazioa ikusita ondoriozta daiteke hirugarren multzo honetan kokatzen diren hedabideak, tokikoak hain zuzen, izan direla 2005-2013 epealdian denen artean bilakaerarik onena erakutsi dutenak. Gehientsuenek igoerak izan zituzten aurrekontuetan, botaldietan eta bereziki azpimarratu behar dugun finantzaketa-maila propioan. Aztertutako 28 hedabideetatik 23tan egin zuen gora autofinantzaketak, eta igoera kasu gehienetan, ez zaio lotu behar aurrekontuetan egindako murrizketari baizik eta sarrera pribatuetan izandako hobekuntzari. Horrez gain, maiztasunari ere polito eutsi zioten, eta daturik txarrena, argitaratutako orrialde-kopuruek izan zuten, erdiek behera egin baitzuten arlo horretan. Multzo honek neurri ezberdineko esparru geografikoetan zabaltzen diren aldizkariak biltzen ditu; batzuk udalerri bakar batean banatzen dira, beste batzuk eskualde mailakoak dira eta handienak lurralde oso batean. Aztertutako bost adierazleen bilakaera paperezkoa zabaltzen den esparru geografikoaren tamainarekin harremanetan jarri ezkero, esan daiteke emaitzarik onenak eskualde mailako edo udalerri anitzeko zabalkundea duten aldizkarietan gertatu direla. Horren lekuko Aikor, Goiena papera, Begitu, Karkara, Drogetteniturri, Guaixe, Ttipi-ttapa, Mailope eta Pulunpe. Dena den, horiekin batera badira udalerri bakar batean zabalduta ia adierazle guztietan hobera egin duten aldizkariak ere; adibidez … eta kitto! eta Uztarria. Bestalde, 2005etik 2013ra uneren batean Jaurlaritzaren dirua jaso zuten gainontzeko 24 aldizkarien informazioak, beheko taulak erakusten duenez, ez dakarkio berrikuntzarik orain arte ikusitakoari. Analisia II: euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta laguntza-esleipenen bilakaera 427 Iturria: tesiaren egileak prestatua. Goiko taulatik zerbait aipatzekotan lurraldekako Hitzen bilakaera litzateke. Sorreratik 2013rako daturik onenak Bizkaiko eta Gipuzkoako edizioei dagozkie574; gainera, horiek dira botaldi handienak dituztenak. 573 .- Aldizkari hauen kasuan, aztertu den epealdian urte bakarrean jaso zutenez "hedabideak" dirulaguntza, ezinezkoa da denboran zehar izan duten bilakaerari buruzko ezer adierazi. Horregatik daude taulako lauki guztiak hutsik. 574 .- Gipuzkoako Hitzaren aurrekontuak behera egin zuen 2011-2013 tartean, baina beherakada hori oso txikia izan da: 2011n 187.000 euroko aurrekontua izan zuen eta beste bi urteetan 185.000 eurokoa. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 428 5.2.1.3.4. UDALERRI, ESKUALDE EDO LURRALDE JAKINETAKO INFORMAZIO OROKORREKO ALDIZKARIEN SALMENTAK Doakotasuna da udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkarien ezaugarri bereizgarrienetakoa eta, aldi berean, duten harrera ona azaltzeko arrazoietariko bat. Gehienak zabalkunde masibokoak dira eta doakoak. Etxez etxeko banaketa egiten dute, eta horrez gain, jendea biltzen den puntuetan uzten dituzte aleak (dendak, tabernak…). Horrekin batera, tokikoekin erabilitako formularik ohikoena harpidetza ordainduarena da. Kasu batzuetan aldizkaria jasotzeagatik ordaintzen da, eta beste batzuetan, aldizkariaren bultzatzaile den elkarteko kide izateagatik ordaintzen den kuotak lotuta dakar aldizkaria etxean hartzea. Edonola ere, multzo honetan kokatzen diren argitalpenen salmenta-datuak urriak dira. Ideia bat izateko 2005eko diru-laguntzen esleipenak egiteko erabili ziren arazketa-tauletan "Saldu" izeneko zutabeetan gehien errepikatzen zen zenbakia, alde handiarekin, 0 zen. Urte hartan, guztira udalerri eta eskualdeetako informazio orokorreko 36 aldizkariri esleitu zitzaien diru-laguntza, eta horietatik lau kasutan bakarrik ageri zen hutsa ez zen beste salmenta-zenbakiren bat: Asteleheneko Goienkaria: 5.000 ale, Aiurri Beterri-Aiztondoko hamaboskaria: 1.800 ale, Akatz: 800 ale eta Herria: 300 ale. Lan honen ikerketa-epealdiaren azken urtean, 2013an, egoera zertxobait aldatuta zegoen 2005ekoarekiko. Ondoko taulak erakusten du: Analisia II: euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta laguntza-esleipenen bilakaera 429 Salmenta 2013 (aleak) Aikor!Txorierriko aldizkaria 120 Anboto 472 Arabako Hitza 1.500 Asteleheneko Goiena papera 4.250 Baleike 200 Barren 357 Bizkaiko Hitza 5.000 Danbolin 20 … eta kitto! 277 Gipuzkoako Hitza 15.000 Goiberri 3.450 Goiena papera 510 Guaixe 1.500 Irutxuloko Hitza 2.150 Karkara 66 Mailope 40 Nafarroako Hitza 1.500 Oarso Bidasoko Hitza 2.400 Ttipi-ttapa 3.272 Uztarria 300 Iturria: HPSk 2013 urtean diru-laguntzen esleipenak egiteko erabilitako arazketa-taulak. Tesiaren egileak moldatua. Taulak eskaintzen duen panoramatik gauza pare bat aipa daitezke; batetik, Oarso Bidasoko Hitza eta Irutxuloko Hitzarentzat aldizkako hedabide gisa aritu ziren lehen urtea izan zen 2013koa; lehenak, 2012an saldutako kopuru bera errepikatuko du, botaldiaren erdia baino zerbait gehiago (%54,5); Irutxuloko Hitzak, berriz, gainditu egingo du 2012an zuen salmenta kopurua575, eta botaldi osoaren %54ra iritsiko da. Bestetik, aipagarria da lurraldeko Hitzak dituzten salmentak. Laguntzen esleipenak egiteko erabili ziren balorazio-taulen arabera, Arabakoak eta Nafarroakoak botaldi osoa saltzen zuten eta beste biak, berriz, (Bizkaikoak eta Gipuzkoakoak) botaldiaren erdia. Eta salmenta-daturik onenak bi aldizkarik zituzten 2013an: Ttipi-ttapa aldizkariak (botaldiaren %55) eta, bereziki, Asteleheneko Goiena paperak; azken honek, arazketatauletan jasotako informazioaren arabera, botaldi osoa saltzen baitzuen. 575 .- Arazketa-taularen arabera 2012an Irutxuloko Hitzak 1.612 ale saldu zituen, botaldiaren %32. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 430 5.2.1.4. NAGUSIKI GAZTELANIA DARABILTEN EGUNKARIEK PRESTATU ETA ZABALDUTAKO EUSKARA HUTSEZKO GEHIGARRIAK ETA ERREFERENTZIAORRIALDEAK Orain arte aurkeztu eta aztertu diren euskarazko idatzizko hedabideen hiru multzoez gain, 2005-2013 bitarteko zenbait urtetan, diru-laguntzak esleitu zitzaizkien beste bi multzori. Batetik, 2006tik 2011ra, biak barne, nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako euskara hutsezko gehigarriei, eta bestetik, 2009an eta 2010ean, beste horrenbeste egin zen nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako euskarazko erreferentzia-orrialdeei zuzenduta. 129. taula. Nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako gehigarriak eta erreferentzia-orrialdeentzako "Hedabideak" deialdia: laguntzak norentzat eta zein urtetan. Gehigarrien eta erreferentzia-orrialdeen azterketari ekin aurretik, labur bada ere, horien ezaugarriei erreparatuko zaie. Gehigarriei dagokienez, bost izan ziren onuradunak, horietatik hiru (Ortzadar, Araba gaztea eta Izan gazte) Noticias taldekoak: 1.- Xirika 16: Gara egunkariak kaleratzen zuen ostegunetan. Hamasei orrialde zituen, guztira eta gazteei zuzendutako era guztietako informazioa lantzen zuen: nazioartekoa, politika, sexualitatea, etxebizitza, elkarrizketak, kultur-agenda, musika…. Analisia II: euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta laguntza-esleipenen bilakaera 431 2.- Ortzadar: Larunbatetan kaleratzen da Noticias taldeko egunkarietan: Deia, Diario de noticias de Álava eta Noticias de Gipuzkoa. Musika, literatura, antzerkia, dantza eta, oro har, euskal kulturarekin zerikusia duten gaiak jorratzen ditu. 3.- Araba Gaztea: Diario de Noticias de Álava egunkariak ostegunetan kaleratua. Haurren eta gazteen kirola lantzen du. Argazki ugari eta asteburuan izandako emaitzak dakartza. 4.- Izan gazte: aurrekoaren baliokidea, baina, kasu honetan, Noticias de Gipuzkoa egunkariak zekarrena ostegunetan576. Honetan ere argazki ugari eta kirol-sailkapenak nagusi. 5.- Diario Vasco: gehigarria DVKirolak deitzen da, eta aurretik aipatutako bien formula bera darabil. Guztira dituen hamasei orrialdeen erdia eskola-kiroleko emaitza eta sailkapenekin betetzen du. Horrekin batera, kirol-taldeen argazki asko argitaratzen ditu. Gehigarri hau ere ostegunetakoa da. Erreferentzia-orrialdeei dagokienez, gehienbat kulturarekin zerikusia zuten albiste, erreportaje edota elkarrizketekin argitaratzen zituzten egunkariek 2009 eta 2010 urteetan (Ibilaldia, euskal eskola publikoaren jaia, Hamaika telebista, Peru Abarcaren itzulera, Ordizia hiri hezitzailea, Trinitate jaiak Mendaron….). Euskarazko gehigarri izan zein erreferentzia-orrialde izan, "Hedabideak" deialdiak bete beharreko gutxieneko baldintzak ezartzen zizkien onuradun izan ahal izateko: 1.- Gehigarriak: tabloide formatuko 16 orrialde edo gehiago izatea577, orrialdeko 2.500 karaktere izatea batez bestean578, urtean 44 zenbaki kaleratzea, originala izatea eta, zabalkundeari dagokionez, gutxienez euskararen esparru geografikoko lurralde historiko batean banatzea. 576 .- Argitaratzeari utzi zion 2012ko apirilean. 577 .- Hamasei orrialdeko kopurua zortzi orrialdera murriztu zen 2010eko deialdian. 578 .- Gehigarrientzako diru-laguntzak ezarri zituen lehen hiru deialdietan, 2006, 2007 eta 2008koan, ez zen karaktere-kopuru zehatzik aipatu. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 432 2.- Erreferentzia-orrialdeak: astean-astean, gutxienez euskaraz idatzitako 12 orrialde estandar argitaratzea579 ondoko atal hauetan: gizartea, politika, mundua, ekonomia, kirolak eta kultura. Estatu mailan zabaltzen diren egunkarien lurralde-edizioetan, astean asteko euskarazko edukiek lau orrialdeko luze-zabalera izan behar zuten. Eskatutako gutxieneko horretan, ez ziren tokian tokiko berriak kontuan hartzen 2009ko deialdian, 2010ekoan, ordea, bai. Azkenik, edizio digitala zuten egunkariek aurretik zehaztutako euskarazko edukiak osorik agertu behar zituzten edizio digitalean. Aipatu gutxieneko baldintzak ez betetzeagatik, esleipenetatik kanpo geratu ziren 2010ean Diario de Notias de Álava eta Deia egunkariek aurkeztu zituzten eskabideak580. Aurreko urteko deialdian, berriz, Gara egunkariak egindako eskabidea geratu zen kanpoan, baina kasu hartan Gizarte Segurantzari egin beharreko ordainketetan egunean ez egoteagatik.581 Nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako euskara hutsezko gehigarriekin eta erreferentzia-orrialdeekin ez dago aurrekoekin burututako azterketa sakona egiterik; askoren kasuan, diru-laguntzak urte bakar batean edo bi urtetan izan zituztelako eta, ondorioz, ez dagoelako denboran zehar izandako bilakaera arakatzeko aukerarik, baina hala ere zenbait datu interesgarri nabarmendu daitezke. 579 .- Hamabi orrialdeko kopurua hamasei orrialdera igo zen 2010eko deialdian. 580 .- Urte hartako ebazpenak honelaxe dio egunkari batentzat zein bestearentzat: "Ez ditu gutxienekoak betetzen (Agindua 30. artikulua, 2.3.2. puntua)" (EHAA, 2010-12-10: 236 zk.). 581 .- 2007ko deialdian hasi ziren zehazten "Hedabideak" diru-laguntza eskatzen zutenek Gizarte Segurantzari egin beharreko ordainketetan egunean egon behar zutela, eta hori ziurtatzeko agiria eskatzen hasi zitzaien. Gara egunkariak 2009ko deialdian erreferentzia-orrialdeei eskainitako laguntza jasotzeko eskabidea aurkeztu zuen, baina adierazi bezala, kanpoan geratu zen aginduaren 32. artikuluko 2.e puntua ez betetzeagatik. Honela zioen aipatutako puntuak: "e) Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak kitatuta dituela adierazten duen ziurtagiri eguneratua, gehienik ere hiru (3) hilabete lehenago egindakoa" (EHAA, 2008-12-26: 247 zk.). Analisia II: euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta laguntza-esleipenen bilakaera 433 5.2.1.4.1. NAGUSIKI GAZTELANIA DARABILTEN EGUNKARIEN EUSKARA HUTSEZKO GEHIGARRIEN BILAKAERA Eusko Jaurlaritzak 2006-2011 urteetan, biak barne, eskaini zien laguntza nagusiki gaztelania darabilten egunkariek zabaldu eta prestaturiko euskara hutsezko gehigarriei. Dirutan 3.032.050 euro582 guztira epealdi osoan. 2006an, Jaurlaritzaren "Hedabideak" deialdiko diru-laguntza jaso zuten euskara hutsezko gehigarrien artean, Xirika 16 gehigarriak zeukan aurrekonturik handiena; 2011n, berriz, hura desagertuta, Ortzadar gehigarriak. Denetan azpimarratzekoa da aurrekontuak denboran zehar egin duen gorako bidea, kasuren batean (Ortzadar) ia bikoizterainokoa. 130. taula. Nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako euskara hutsezko gehigarrien aurrekontuak, 2006 eta 2011. Aurrekontua 2006 (€) Aurrekontua 2011 (€) 2006-2011 (€) 2006-2011 (%) Araba gaztea 148.183 268.073 +119.890 +80,9 El Diario Vasco - 208.649 - Izan gazte 183.466 286.000 +102.534 +55,9 Ortzadar 291.500 553.636 +262.136 +89,9 Xirika 16 342.262 - Iturria: HPSk 2006 eta 2011 urteetan diru-laguntzen esleipenak egiteko erabilitako arazketataulak. Tesiaren egileak moldatua. Aurrekontuen banakatzeak eredu desberdinak eskaintzen dizkigu. 2007an esaterako, Izan gazte gehigarriak diru gehien langileen soldatak, kuotak eta gastu sozialak ordaintzeko erabiltzen zuen bitartean, Ortzadar eta Araba gazteak banaketari lotutako gastuak estaltzeko erabiltzen zuten aurrekontuaren zatirik handiena. 582 .- Kantitate honen kalkuluak zailtasuna dauka. 2009 eta 2010 urteetako deialdietan euskara hutsezko gehigarriez gain, erreferentzia-orrialdeei ere eman zitzaien laguntza. Multzo bientzat 718.600 euro. Baina deialdietan ez zen zehaztu zenbat batzuentzat eta zenbat besteentzat. Eta ebazpenetan argitaratutako kantitateekin ere ezin da argitu, ez zelako aurreikusitako diru guztia esleitu. Dena den, 2007 eta 2008 urteetan 568.600 euro izan zirenez gehigarrientzat, 2009an eta 2010ean ere gehigarrientzakoa kantitate bera zela kontsideratu da. Erreferentzia-orrialdeentzat, berriz, bi urte horietako bakoitzean 150.000 euro. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 434 131. taula. Nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako euskara hutsezko gehigarrien aurrekontuen banakatzea583, 2007 (€) Egitasmoa Aurrekontua Langileak Funtzionamendua Produkzioa Bestelakoak Araba gaztea 179.920 86.100 79.320 41.000 92.300 Izan gazte 207.910 111.000 91.110 57.000 65.800 Ortzadar 311.820 126.000 119.700 126.000 148.120 Iturria: HPSk 2007 urtean diru-laguntzen esleipenak egiteko erabilitako arazketa-taulak. Tesiaren egileak moldatua. Lau urtera egoera bestelakoa zen, Araba gaztea eta Izan gazte gehigarriek patroi bera zuten: diru gehien langileen arlora zuzenduta, eta ondoren funtzionamendua, produkzioa eta banaketa. Ortzadar gehigarrian, ordea, oraingoan ere partidarik handiena banaketara bideratutakoa zen, eta bigarren garrantzitsuena produkzioari loturiko gastuak estaltzeko erabiltzen zuten. El Diario Vascon, berriz, 2011n, produkzioak eta funtzionamenduak jaten zuten aurrekontu osoaren %80. 132. taula. Nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako euskara hutsezko gehigarrien aurrekontuen banakatzea, 2011 (€). Egitasmoa Aurrekontua Langileak Funtzionamendua Produkzioa Banaketa Araba gaztea 268.073 97.261 84.953 42.959 42.900 El Diario Vasco 208.649 23.500 72.415 93.550 19.184 Izan gazte 286.000 110.000 85.000 46.000,00 45.000 Ortzadar 553.636 134.536 127.350 139.100 152.650 Iturria: HPSk 2011 urtean diru-laguntzen esleipenak egiteko erabilitako arazketa-taulak. Tesiaren egileak moldatua. Finantzaketa-maila propioari dagokionez, ez zen apenas gorabeherarik gertatu 2006an zutena eta 2011koa alderatu ezkero.584 Dena den, datuei eutsi izana balioetsi beharreko kontua da. Izan ere, lehenago adierazi denez, aurrekontuak asko hazten 583 .- Taula honetan ez daude El Diario Vasco eta Xirika 16. Kontuan hartu taulak 2007ko datuak erakusten dituela, urte hartan hasi zirelako HPSn aurrekontuaren banakatzea arazketa-tauletan jasotzen. El Diario Vascoren euskara hutsezko gehigarriak 2010 urtean jaso zuen lehen aldiz Eusko Jaurlaritzaren laguntza eta Xirika 16ren kasuan 2007an Xirika KZ moduan aurkeztu zuen eskaria baina ebazpenean bazterrean geratu zen "Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren eta Euskararen Erakunde Publikoaren arteko hitzarmenaren baitan diruz lagungarria izateagatik (Agindua, 4. artikulua, 2.j puntua)" (EHAA, 2007-08-22: 161 zk.). 584 .- Xirika 16 eta El Diario Vascoren gehigarrietan urte bakarreko datuak ditugunez aztergai, ezin da autofinantzaketari buruzko baieztapenik egin. Diru-laguntzak jaso zituzten urtean finantzaketa-maila propioa %42koa eta %40koa izan ziren bi hedabide horietan, hurrenez hurren. Analisia II: euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta laguntza-esleipenen bilakaera 435 direnean, gehigarriekin gertatu bezala, derrigorrezkoa da sarrera pribatuetan gutxienez beste horrenbesteko hazkundea izatea, autofinantzaketa-mailak beherako bidea hartu ez dezan. Horrez gain, multzo honetako argitalpenak bat datoz beste ezaugarri batean: tarteko urteetan hirurek izan zituzten autofinantzaketa-datu askoz hobeak.585 133. taula. Nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako euskara hutsezko gehigarrien autofinantzaketa-maila.2006 eta 2011 (%). 2006 2011 2006-2011 Urterik onena eta % Araba gaztea 41,0 41,0 = 2007, 2008 57,9 Izan gazte 36,0 40,0 +4,0 2007, 2008 54,0 Ortzadar 40,1 43,7 +3.6 2007, 2008 56,0 Iturria: HPSk 2006 eta 2011 urteetan diru-laguntzen esleipenak egiteko erabilitako arazketataulak. Tesiaren egileak moldatuta. Maiztasunak, orrialde-kopuruak eta botaldiak denboran zehar gehigarrietan izan duen bilakaerak orain arte landu diren gainontzeko idatzizko hedabideetan izandakoaren antzeko joera erakusten du. Beheko taulan bildutako datuetatik deigarriena, Ortzadar gehigarriak 2006-2011 bitartean hiru adierazleetan egindako beherakada litzateke, batez ere botaldiari dagokiona, 2006-2011 bitartean, botaldia ia erdira jaitsi zen eta. 134. taula. Nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako euskara hutsezko gehigarrien maiztasunak (urtean), orrialde-kopuruak eta botaldiak. 2006 eta 2011. Maiztasuna Orrialde-kopurua (ale bakoitzak) Botaldia (zenbaki bakoitzeko) 585 .- Aztergai diren hiru gehigarrietan gertatzen da 2007an eta 2008an finantzaketa-maila berberak izan zituztela. Gainera hiruretan, 2007an eta 2008an aurofinantzaketa mailan izandako igoerak azalpen bera dauka: aurrekontuek gora egin zuten baina are gehiago hobetu zituzten lortutako sarrera pribatuak. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 436 Taulan jasotako informazioak aukera ematen du 2006an eta 2011n nagusiki gaztelania darabilten egunkarietan argitaratzen ziren gehigarriek landutako euskarazko orrialdeak zenbat ziren jakiteko: 2006an guztira 89.984.000 orrialde izan ziren; 2011n 79.019.136 orrialde. Nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako euskara hutsezko gehigarrien bilakaeraz bildu den informazio guztia taula bakar batean txertatuta ondokoa litzateke: 135. taula. Nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako euskara hutsezko gehigarrien bilakaera orokorra, 2006-2011. Aurrekontua Finantzaketa maila propioa Maiztasuna Orrikopurua Botaldia Araba gaztea ↑ = = = ↓ Izan gazte ↑ ↑ = = ↓ Ortzadar ↑ ↑ ↓ ↓ ↓ Iturria: tesiaren egileak prestatua. 2006-2011 bitartean Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso zuten euskara hutsezko gehigarriek portaera txukuna agertu zuten arlo ekonomikoan; aurrekontuek gora egin zuten eta beste horrenbeste finantzaketa-mailak. Baina produktuari hertsiki loturiko adierazleek; hots, botaldiak, maiztasunak eta orrialde-kopuruak ez zuten igoerarik izan. Kontuan hartu behar da argitalpen hauek nagusiki gaztelania darabilten egunkarietan kaleratzen zirela eta horiek ere astindu zituela 2008tik aurrerako krisiak. 5.2.1.4.2. NAGUSIKI GAZTELANIA DARABILTEN EGUNKARIEN EUSKARAZKO ERREFERENTZIA-ORRIALDEEN BILAKAERA Bi urtean, 2009an eta 2010ean izan ziren diru-laguntzak "Hedabideak" deialdian nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako erreferentzia-orrialdeentzako. Lehenago azaldu bezala, aipatu orrialdeak egunkariaren gizartea, politika, mundua, ekonomia, kirolak eta kultura ataletan argitaratu behar ziren eta "euskarazko informazio horrek, informazioaren izaeraren ikuspegitik garrantzitsua izan behar duenak, nagusiki kronikekin, erreportajeekin, elkarrizketekin Analisia II: euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta laguntza-esleipenen bilakaera 437 eta analisia/iruzkinak eskaintzen dituzten leihoekin zerikusia izango du" zioen aginduak (EHAA, 2008-12-26: 247 zk.). Baldintzak betetzen zituzten bost hedabidek jaso zuten dirua 2009 eta 2010ean: Deia, Diario de noticias de Álava, El Diario Vasco, El País eta Noticias de Gipuzkoa. Azken hau izan zen urte bietan laguntza jaso zuen bakarra. Hortaz, ezinezkoa da denboran zeharreko azterketa egitea. Hala ere, hurrengo taulan bildu dira zenbakirik interesgarrienak, eta horien artean bada zer aipatu. 136. taula. Nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako erreferentzia-orrialdeen aurrekontuak, autofinantzaketa, maiztasunak, orrialdekopuruak eta botaldiak, 2009 eta 2010. 2009 eta 2010 urteetan euskarazko erreferentzia-orrialdeak kaleratu zituzten bost hedabideen arteko aldea aurrekontuan eta botaldi-zenbakietan dago. El Diario Vasco nabarmendu zen bietan eta zenbakirik apalenak Diario de noticias de Álava egunkariak zituen. 2010ean Deiak, Diario de Noticias de Álavak eta El País egunkariak utzi egin zioten erreferentzia-orrialdeak euskaraz lantzeari "Hedabideak" deialdiak onuradun izateko eskatzen zuen neurrian. Ondorioz, 2010ean bi onuradun izan ziren multzo honetan: aurreko urtean ere laguntza jaso zuen Noticias de Gipuzkoa eta lehenengoz, erreferentzia-orridaldeen atalean laguntza eskatu zuen El Diario Vasco. Hurrengo bi urteetako deialdietan (2012 eta 2013) ez zen diru-partidarik izan euskarazko erreferentzia-orrialdeentzat ezta nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako euskara hutsezko gehigarrientzat ere. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 438 2005-2013 urte bitartean euskaraz idatzizko paperezko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntzak jaso zituzten paperezkoen lanketak erakutsi du, oro har, udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariek izan zutela portaerarik onena aztertutako adierazleetan: aurrekontuak, autofinantzaketa-mailak, maiztasunak, orri-kopuruak eta botaldiak. Horien artean, eskualde mailako edo udalerri anitzekoak agertu dituzte daturik onenak. Beste muturrean egunerokoak leudeke; multzo horretako hedabide inprimatuek orrialde-kopuruei ozta-ozta eustea lortu bazuten ere, beheranzko bilakaera izan zuten 2005etik 2013ra aurrekontuei, autofinantzaketa-mailari, maiztasunari eta botaldiei erreparatuta. 5.2.2. EUSKARA HUTSEZKO HEDABIDE INPRIMATUAK ETA 2005-2013 BITARTEAN JASOTAKO DIRU-LAGUNTZAK Euskara hutsezko idatzizko hedabide inprimatuek 2005-2013 bitartean izan zuten bilakaera aztertzeko, atalaren sarreran azaldu bezala, bi urratsetako zeregina diseinatu da. Lehenengoan, aipatu hedabideek aurrekontuetan, finantzaketa-maila propioan, maiztasunetan, orrialde-kopuruetan eta botaldietan egin zuten bidea landu da. Bukatu berri den zeregin horren ondoren, bigarren urratsari ekin behar zaio: euskarazko inprimatuen bilakaera eta esleitutako diru-laguntzak harremanetan jartzen dituen urratsa hain zuzen. Horretarako, bi eragiketa burutuko dira: 1.- 2005-2013 bitartean Eusko Jaurlaritzak esleitutako diru-laguntzek inprimatuei zenbateko ekarpen ekonomikoa egin dieten argitu. Eskaria egiten duten euskarazko inprimatuek aitortutako aurrekontuak eta ebazpenetan kaleratutako diru-laguntzak izanik, erraz kalkulatu daitekeen portzentajea litzateke. 2.- Euskara hutsezko hedabide inprimatuek eskatutako laguntza eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak esleitutakoaren artean dagoen erlazioa ezagutzeari ekingo zaio bigarren eragiketan; hau da, euskarazko hedabide inprimatuek eskatu dutenetik zenbat esleitu zaien erakutsiko da. Analisia II: euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta laguntza-esleipenen bilakaera 439 5.2.2.1. "HEDABIDEAK" DEIALDIAREN BIDEZ ESTALITAKO AURREKONTUA Ikergaitzat hartu den 2005-2013 epealdiko lehen urtean eta azkenengoan onuradun izan diren hedabideek hartu zituzten diru-laguntzak (A) eta eskatzaileek zituzten aurrekontuak (B) jakinda, eragiketa matematiko errazaren bidez (A:B) kalkulatu daiteke laguntzak aurrekontuaren zein zati estaltzen edo babesten duen. Zeregina orain arteko prozedura bera jarraituz burutuko da; hots, analisia urteroko deialdiak ezarri dituen hedabide-multzoen banaketa jarraituz egingo da. 5.2.2.1.1. EGUNEROKO PRENTSA INPRIMATUA Prentsa inprimatuaren kasuan, ondokoak dira emaitzak denbora-tarte osoan aritu diren hedabideentzat: 137. taula. "Hedabideak" diru-laguntza bidez euskara hutsezko eguneroko prentsak estali duen aurrekontua, 2005 eta 2013 (%) Goierriko Hitza 577.453 46.883 8,1 439.706 62.044 14,1 Hernaniko Kronika 280.000 28.130 10,0 295.000 36.059 12,2 Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza 481.533 34.211 7,1 411.755 60.326 14,6 Urola Kostako Hitza 638.029 47.965 7,5 476.616 74.250 15,6 Iturria: HPSk 2005 eta 2013 urteetan diru-laguntzen esleipenak egiteko erabilitako arazketataulak eta 2005 eta 2013ko ebazpenak. Tesiaren egileak moldatua. Zenbakiek argi erakusten dute kasu guztietan "Hedabideak" deialdian esleitutako diruaren bidez lortutako estaldura-proportzioak gora egin zuela. Berria egunkariak ia sei puntu irabazi zituen, eta 2013 urtean Eusko Jaurlaritzak emandako diruak aurrekontuaren bostena baino zertxobait gehiago estaltzeko balio izan zion. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 440 Eskualdeetako Hitzetan bikoiztu egin zen erlazioa587 eta estaltze-portzentajearen hazkunderik apalena Hernaniko Kronikak izan zuen. Beraz, emaitzek azaleratzen dute esleitutako diru-kopuruek hedabideen aurrekontuetako gero eta zati handiagoa babestu zutela. Egoera horren zergatiak arakatuz gero, ikusten da arrazoi nagusia aurrekontuek denboran zehar izandako murrizketa dela. Hau da, 2005etik 2013ra hedabide bakoitzarentzako diru-laguntzak gora egin zuen arren, are handiago izan zen euskarazko egunerokoen aurrekontuetan izandako beherakada; ondorioz, bien arteko zatiketak gorako joera hartzen du. Taulan jasota dauden hedabideen artean, aurrekontuen analisia egiterakoan azpimarratu zen bezala, joera positiboena Hernaniko Kronikak erakutsi zuen; berau izan zelako 2013an 2005an baino aurrekontu handiagoa zuen eguneroko bakarra. Baina txanponak bigarren aldea du Hernaniko Kronikarentzat; aurrekontuek gora egin zuten 2005etik 2013ra, esleitutako dirulaguntzekin beste horrenbeste gertatu zen, laguntzei esker lortutako aurrekontuaren estaldura ere hobetu zen, baina beste egunerokoetan baino portzentaje txikiagoan. Eguneroko prentsa inprimatuaren multzoan, ez 2005-2013 epealdi osoan, baina zenbait urtetan diru-laguntzak esleitu zitzaizkien eguneroko prentsako multzoan kokatuta izan diren gainerakoekin joera bera errepikatzen da. Analisia II: euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta laguntza-esleipenen bilakaera 441 138. taula. Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzak eta Busturialdeko Hitzak "Hedabideak" diru-laguntza bidez estalitako aurrekontua, 2005/2006 eta azken urtea (%). Aurrekontua lehen urtean Dirulaguntza lehen urtean Estaldura lehen urtean Aurrekontua 2010 Dirulaguntza 2010 Estaldura 2010 Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (20052010) 471.385 45.629 9,7 48.674 12,7 Busturialdeko Hitza (20062010) 420.519 42.171 10,0 354.615 45.038 12,7 Iturria: HPSk 2005, 2006 eta 2010 urteetan diru-laguntzen esleipenak egiteko erabilitako arazketa-taulak eta 2005, 2006 eta 2010eko ebazpenak. Tesiaren egileak moldatua. 2011 urtean biak bat egin eta ondoko datuekin aritu ziren: 139. taula. Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzak eta Busturialdeko Hitzak "Hedabideak" diru-laguntza bidez estalitako aurrekontua, 2011 eta 2013 (%). Aurrekontua 2011 Dirulaguntza 2011 Estaldura 2011 Aurrekontua 2013 Dirulaguntza 2013 Estaldura 2013 Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza 593.901 61.872 10,4 565.918 77.141 13,6 Iturria: HPSk 2011 eta 2013 urteetan diru-laguntzen esleipenak egiteko erabilitako arazketataulak eta 2011 eta 2013ko ebazpenak. Tesiaren egileak moldatua. Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzaren kasuan 2013an estaldurak puntu bat irabazten du, aurreko Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzak eta Busturialdeko Hitzak, bakoitzak bere aldetik, laguntza bidez eskuratzen zuen babesaren portzentajearekin alderatu ezkero; baina hedabide bakar moduan kaleratzen hasi zenetik lortu zuen laguntza ekonomikoa ez zen iritsi aurretik zeuden paperezko biek eskuratzen zutenaren batuketara. Azkenik, ibilbide gorabeheratsua izan duten bi hedabide dira; batetik, Oarsoaldeko Hitza; 2011n Oarso Bidasoko Hitza bilakatu zena eta 2013an maiztasuna murriztu eta aldizkakoen multzora joan zena. Halere, orain arte ikusitako egunerokoen eredu bera jarraitu du aztertzen ari garen gaiari dagokionez; hau da, aurrekontuek Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 442 beherako bidea egin zuten eta diru-laguntza bidez lortutako babesak gora portzentualki. 140. taula. Oarsoaldeko Hitzak "Hedabideak" diru-laguntza bidez estalitako aurrekontua, 2005 eta azken urtea (%) Aurrekontua 2005 Dirulaguntza 2005 Estaldura 2005 Aurrekontua 2010 Dirulaguntza 2010 Estaldura 2010 Oarsoaldeko Hitza (20052010) 471.022 44.782 9,5 327.943 41.650 12,7 Iturria: HPSk 2005 eta 2010 urteetan diru-laguntzen esleipenak egiteko erabilitako arazketataulak eta 2005 eta 2010eko ebazpenak. Tesiaren egileak moldatua. Eta behin Oarso Bidasoko Hitza bihurtuta, 141. taula. Oarso Bidasoko Hitzak "Hedabideak" diru-laguntza bidez estalitako aurrekontua, 2011 eta 2013 (%). Aurrekontua 2011 Dirulaguntza 2011 Estaldura 2011 Aurrekontua 2013 Dirulaguntza 2013 Estaldura 2013 Oarso Bidasoko Hitza 385.927 50.607 13,1 238.736 37.052 15,5 Iturria: HPSk 2011 eta 2013 urteetan diru-laguntzen esleipenak egiteko erabilitako arazketataulak eta 2011 eta 2013ko ebazpenak. Tesiaren egileak moldatua. Kasu honetan, ez da errepikatzen orain arte ikusitako patroia. Egia da aurrekontuek behera egin zutela, eta arlo horretan ez legoke ezberdintasunik, baina aurrekoetan ez bezala Oarsoaldeko Hitzak zein Oarso Bidasoko Hitzak hartutako dirulaguntzetan ere behera egin zuten. Hala ere, portzentajetara ekarrita diru-laguntzaren beherakada aurrekontuena baino txikiagoa izan zen, eta ondorioz, aurrekontuaren zati handiagoa estali zuen "Hedabideak" laguntzaren bidez. Ez ahaztu, gainera, ikertu den azken urtean, 2013an, dagoeneko ez zegoela eguneroko prentsaren multzoan, aldizkakoenean baizik. Bestetik, antzeko ibilbidea egin zuen Irutxuloko Hitza dago. Hedabide hau ere aldizkakoa bilakatu zen 2013an. Aipatu urtean, Irutxuloko Hitzaren aurrekontuak Analisia II: euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta laguntza-esleipenen bilakaera 443 ikaragarri egin zuen behera588, eta beste horrenbeste gertatu zen esleitu zioten laguntzarekin. Hori baino gehiago, aztertu diren euskarazko eguneroko idatzizko guztietatik Irutxuloko Hitza da esleitutako diru-kantitatearen eta aurrekontuaren arteko erlazioak behera egin zuen hedabide bakarra. 142. taula. Irutxuloko Hitzak "Hedabideak" diru-laguntza bidez estalitako aurrekontua, 2005 eta 2013 (%). Aurrekontua 2005 Dirulaguntza 2005 Estaldura 2005 Aurrekontua 2013 Dirulaguntza 2013 Estaldura 2013 Irutxuloko Hitza 670.208 52.400 7,8 262.080 14.041 5,4 Iturria: HPSk 2005 eta 2013 urteetan diru-laguntzen esleipenak egiteko erabilitako arazketataulak eta 2011 eta 2013ko ebazpenak. Tesiaren egileak moldatua. Euskara hutsezko eguneroko prentsa inprimatuaren multzoko hedabideekin ikusitakoaren laburpen gisa, esan daiteke 2005-2013 epealdian Berria egunkaria izan zela beti Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzari esker urteroko aurrekontuaren estalduraproportziorik altuena lortu zuen hedabidea, portzentajetan %17 eta %23 bitartekoa. Gainontzekoetan, portzentajea %10aren inguruan edo horren azpitik zegoen 2005ean eta 2013an, berriz, Irutxuloko Hitzan izan ezik, hazkundea izan zuen kasu guztietan, zenbaitetan proportzioa bikoizterainokoa. Edonola ere, %12 eta %15 bitartean kokatu zen "Hedabideak" laguntza bidez eskuratutako aurrekontuaren estaldura-maila; hots, kasu guztietan Berria egunkariak 2005ean lortzen zuen zifraren azpitik. Diru-laguntza publiko bidez eskuratutako estaldurak, babesak gora egiteak bilakaera positibotzat kontsideratu daiteke ekimena sustatzen duenaren aldetik zein onura jasotzen duenaren aldetik. Baina ikerketa honi dagokionez, ezin da esan estaldura-portzentajeak gora egitea positiboa denik; izan ere, gorakada hori kutsu negatiboa, ezkorra duten zenbait faktoreren ondorioz gertatu da. Estalduraren hazkundea aztertutako hedabide bakoitzaren aurrekontuen murrizketa nabarmenari zor zaio; hau da, laguntzak denboran zehar kuantitatiboki handitu diren arren, are handiagoa izan da hedabideek urteroko jardunerako erabilgarri izan duten diru- 588 .- Irutxuloko Hitza 2012an aurkeztu zen azken aldiz eguneroko moduan "Hedabideak" diru-laguntza deialdira, urte hartan bere aurrekontua 450.508 eurokoa izan zen. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 444 589 .- Egunerokoen multzoko Berria egunkaria aparte uzten bada, aldizkako guztietan betetzen da esandakoa. Berria ere kontuan hartuta, Gazteberri eta Gaztezulo dira 2005ean Berriarena baino estaldura-proportzio txikiagoa duten aldizkari bakarrak. 590 .- Adierazitakoak hiru salbuespen ditu: Euskal Herriko Natura, Xabiroi eta GAUR8. Analisia II: euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta laguntza-esleipenen bilakaera 445 143. taula. "Hedabideak" diru-laguntza bidez informazio orokorreko aldizkariek eta aldizkari espezializatuek estali duten aurrekontua, 2005 eta 2013 (%). Aurrekontua 2008 Dirulaguntza 2008 Estaldura 2005 Aurrekontua 2013 Dirulaguntza 2013 Estaldura 2013 Ekomomiaren KZ 75.000 13.121 17,5 81.235 16.304 20,0 Zazpi Haizetara 442.600 103.241 23,3 307.000 105.859 34,5 Iturria: HPSk 2005, 2006, 2007, 2008 eta 2013 urteetan diru-laguntzen esleipenak egiteko erabilitako arazketa-taulak eta 2005, 2006, 2007, 2008 eta 2013ko ebazpenak. Tesiaren egileak moldatua. Taulan bilduta dauden zenbakien banan banako errepasoa eginez, azpimarratzekoa da Argia aldizkariaren kasua; 2013an erabilgarri zituen 10 eurotik 4,3 euro Eusko Jaurlaritzak esleitutako laguntzaren bidez estaltzen zirelako eta 2005-2013 aldian nabarmen hazi zelako aurrekontuaren eta diru-laguntzen arteko erlazioa. Horretan zeresan handia du aztertutako denbora-tartean Argia aldizkariko Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 446 aurrekontuak izan zuen beheranzko bilakaera; izan ere, ia erdira etorri zen urteroko jarduna kudeatzeko zeukan diru-partida. Egunerokoentzat ikusi bezala, aldizkako gehientsuenentzat ere diru-laguntzak hazi egin ziren591 2005-2013 tartean, baina horrekin batera gertatu zen estalduraproportzioaren gorakada azaltzen duen benetako faktorea aurrekontuetan gertatutako murrizketak dira. Kopuruei begiratuta, kasurik deigarriena Gazteberri aldizkariarena da, 2005eko laguntza-eskaera egin zuenean, 245.000 euroko aurrekontua aurkeztu zuen, 2013koan 36.000 eurokoa. 5.2.2.1.3. UDALERRI, ESKUALDE EDO LURRALDE JAKINETAN ZABALTZEN DIREN INFORMAZIO OROKORREKO ALDIZKARIAK Multzo honetako hedabideen aurrekontuaren azterketa egiterakoan nabarmendu da gehientsuenek goranzko bilakaera erakutsi zutela 2005-2013 bitartean. Aldea dago, beraz, egunerokoen eta aldizkari espezializatuen aurrekontuek denbora tarte berean izandako portaerarekin. Orain, 2005-2013 bitartean esleitutako diru-laguntzek aurrekontuaren zenbatekoa estali zuen aztertu ezkero, ondokoak dira emaitzak. 591 .- Bost aldizkariren kasuan, 2013an 2005ean baino diru-laguntza txikiagoa jaso zuten Eusko Jaurlaritzatik: Egan, Elhuyar, Euskal Herriko Natura, Xabiroi eta GAUR8. Analisia II: euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta laguntza-esleipenen bilakaera 447 144. taula. "Hedabideak" diru-laguntza bidez udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariek estali duten aurrekontua, 2005 eta 2013 (%). 592 .- 2013 urtean Artzape aldizkariak ez zuen Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzarik jaso. Eragiketa 2012ko datuekin egin ezkero, urte hartan aldizkariak 27.500 euroko aurrekontua izan zuen eta 2.142 euroko laguntza esleitu zitzaion; beraz, 2012an laguntza horrekin aurrekontuaren %7,8 estali zuen. 593 .- Lehenengo urteetan Asteleheneko Goienkaria papera bezala. 594 .- Lehenengo urteetan Goienkaria bezala. 595 .- Irunero aldizkariak ez zuen Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzarik jaso 2010ean eta 2012an. 596 .- 2013 urtean Kalaputxi aldizkariak ez zuen Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzarik jaso. Eragiketa 2012ko datuekin egin ezkero, urte hartan aldizkariaren aurrekontua 25.100 eurokoa izan zen eta 2.038 euroko laguntza esleitu zitzaion; beraz, 2012an laguntza horrekin aurrekontuaren %8,1 estali zuen. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 448 Aurrekontua 2008 Dirulaguntza 2008 Estaldura 2008 Aurrekontua 2013 Dirulaguntza 2013 Estaldura 2013 Pulunpe (2008) 47.330 8.424 17,8 50.250 5.013 10,0 Iturria: HPSk 2005, 2007, 2008 eta 2013 urteetan diru-laguntzen esleipenak egiteko erabilitako arazketa-taulak eta 2005, 2007, 2008 eta 2013ko ebazpenak. Tesiaren egileak moldatua. Udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkarien multzoan ere, aurretik landutako beste bietan gertatu bezala, oro har, dirulaguntza handiagoak esleitu zitzaizkien 2013an 2005ean baino. Horrekin batera, aurrekontuen estaldura-proportzioak ere gora egin zuen, baina ez urtero jarduteko zituzten diru-partidetan murrizketak izan zirelako. Hortaz, ezberdintasun garrantzitsua da egunerokoen eta aldizkari espezializatuen multzoko hedabideekin alderatuta, haien kasuan murrizketak zirelako aurrekontuetan. Bestalde, esleitutako kopuruei begiratuta, azpimarratzekoa da, hedabide inprimatu guztien artean, tokikoak izan direla beti kantitate txikienak jaso dituztenak. Ondorioz, 2005-2013 bitartean Eusko Jaurlaritzaren "Hedabideak" diru-laguntza bidez lortu zuten aurrekontuaren estalduraproportzioa beste bi multzoetako hedabideek lortu zutena baino askoz apalagoa izan zen. Aldea deigarria da bereziki aldizkari espezializatuen datuekin konparatu ezkero. Tokiko gehienetan Jaurlaritzaren diru-laguntzak eskainitako estaldura %10etik behera edo horren inguruan zegoen 2013an. Adierazitakoaren salbuespenak dira Anboto (%14,4), Asteleheneko Goiena Papera (%18,1), Galtzaundi (%12,6), Goiena papera (%15,2) eta Ttipi-ttapa (%16,4). Analisia II: euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta laguntza-esleipenen bilakaera 449 5.2.2.1.4. NAGUSIKI GAZTELANIA DARABILTEN EGUNKARIEK PRESTATU ETA ZABALDUTAKO EUSKARA HUTSEZKO GEHIGARRIAK ETA ERREFERENTZIAORRIALDEAK Lehenbizi euskara hutsezko gehigarrien kasua aztertuko da. 2006-2011 bitartean bost hedabide desberdinek jaso zituzten Eusko Jaurlaritzaren laguntzak, baina biren kasuan urte bakar batean: Xirika 16k 2006an eta El Diario Vascok 2011n. Hortaz, bi hedabide horiekin ez dago 2006-2011 epealdiko lehen urtearen eta azken urtearen arteko alderaketak egiterik597. Hala ere, bi kasu horietan ere, laguntza jaso zuten urteko aurrekontua eta estaldura-portzentajea jasoko dira. Gainontzeko hiru hedabideekin berriz lehen eta azken urteetako datuei erreparatuko zaie. 145. taula. "Hedabideak" diru-laguntza bidez nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako euskara hutsezko gehigarriek estali duten aurrekontua, 2006 eta 2011 (%). Aurrekontua 2006 Dirulaguntza 2006 Estaldura 2006 Aurrekontua 2011 Dirulaguntza 2011 Estaldura 2011 Araba gaztea 148.183 39.294 26,5 268.073 30.945 11,5 El Diario Vasco - 208.649 62.595 30,0 Izan gazte 183.466 49.997 27,2 286.000 37.254 13,0 Ortzadar 291.500 57.476 19,7 553.636 64.482 11,6 Xirika 16 342.262 150.626 44,0 - Iturria: HPSk 2006 eta 2011 urteetan diru-laguntzen esleipenak egiteko erabilitako arazketataulak eta 2006 eta 2011ko ebazpenak. Tesiaren egileak moldatua. Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzak jaso dituen multzo honetako hedabide inprimatuek bilakaera desberdina izan dute orain arte aztertu ditugun guztiekin konparatuta. Izan ere, aurrekontuek gora egin zuten, baina laguntzekin estalitako portzentajeak beherakada nabarmena izan zuen ikertutako epealdian. Araba gaztea gehigarrian %43,4 behera, Izan gaztek %47,8 behera, eta Ortzadar gehigarrian %58,9 behera. Lehen bietan, laguntzetan 2006tik 2011ra irabazi zutena aurrekontuek izandako igoera baino askoz txikiagoa izan zen portzentajetan neurtuta, eta egoera horren ondorioz, zatiketaren emaitzak behera egiten du. Ortzadarren kasuan, ordea, 597 .- Xirika 16k 342.262 euroko aurrekontua izan zuen 2006an, eta urte hartan 150.626 euroko dirulaguntza esleitu zioten; beraz, kantitate horrekin aurrekontuaren %44,0 estaltzen zuen. El Diario Vascok, 2011ko deialdiaren datuen arabera, 208.649 euroko aurrekontua zuen eta 62.594,66 euro esleitu zizkioten; hau da, aurrekontuaren %30eko estaldura. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 450 Jaurlaritzatik jasotako diruak gora egin zuen arren, askoz handiagoa da aurrekontuak izan zuen igoera (ia-ia bikoiztu egin zen), eta azkenean, estaldura kalkulatzeko eragiketaren emaitzak beherakada handia du. Bestalde, oso deigarria da multzo honetan urte bakar batez Eusko Jaurlaritzaren dirua jaso zuten bi hedabidek agertzen duten estaldura-portzentajea: 2006ko Xirika 16 gehigarrian, berau prestatu eta zabaltzeko jarritako 10 eurotik 4,4 laguntza bidez estaltzen zuten; 2011ko El Diario Vascoren gehigarrian, berriz, hamar eurotik hiru diru publikoarekin estaltzen zuten. Multzo honen aurrekontuen eta laguntza bidez lortutako estalduren arteko harremanaren azterketarekin amaitzeko, esan beharra dago Eusko Jaurlaritzak ez zuela inoiz multzo honetako laguntza-eskatzaileentzat aurreikusitako diru guztia euren artean esleitu. Behin eskaeren balorazio-prozedura bukatuta, deialdian ezarritakoa baino diru gutxiago erabili zuen beti euskara hutsezko gehigarriekin. Eta soberakina beste multzo bateko inprimatuen artean birbanatzen zuen. Gehienetan tokikoak izaten ziren horren onuradun. Analisia II: euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta laguntza-esleipenen bilakaera 451 146. taula. Nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako euskara hutsezko gehigarrientzat laguntza deialdietan ezarritako diru-partida, horiei esleitutakoa eta soberakina, 2006-2011 (€). Bestalde, 2009 eta 2010 urteetan diru-laguntzak jaso zituzten erreferentziaorrialdeei dagokienez, gauza gutxi esan daiteke atal honetan. Bost onuradun izan ziren guztira, baina horietatik bakar batek, Noticias de Gipuzkoa egunkariaren erreferentziaorrialdeek jaso zuten diru publikoa bi urtean. Hala ere, ondoko taulan daude bilduta daturik interesgarrienak: 147. taula. "Hedabideak" diru-laguntza bidez nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako erreferentzia-orrialdeek estali duten aurrekontua, 2009 eta 2010 (%). 598 .- Hemen 582. oharrean esandakoa errepikatu behar da. 2009 eta 2010 urteetan euskara hutsezko gehigarriez gain, laguntzak esleitu zitzaizkiela nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako erreferentzia-orrialdeei ere; eta bientzat diru-partida bakarra, 718.600 eurokoa, ezarri zela. Ez zen zehaztu kantitate horretatik zenbat zen gehigarrientzat eta zenbat erreferentzia-orrialdeentzat. Ikerketa honetan, lehenago adierazi bezala, kontsideratu da 568.600 euro euskara hutsezko gehigarriei bideratutako laguntza zela eta gainontzeko 150.000 euroak erreferentzia-orrialdeentzakoa. Ebazpenen arabera, 2009an 142.462 euro banatu ziren erreferentzia-orrialdeen artean; eta 2010ean 152.800 euro. 599 .- Taula honetan ageri diren 2009 eta 2010eko soberakin-datuak kontuz irakurri beharrekoak dira. Izan ere, hor ageri diren esleitutako kantitateei erreferentzia-orrialdeen artean banatutako dirua batuko balitzaie, soberakinak nabarmen egingo luke behera. 2009ko benetako soberakina 174.330 eurokoa litzateke, eta 2010eko soberakina 252.247 eurokoa. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 452 Batzuen eta besteen artean alde handiak dauden arren, esan daiteke nagusiki gaztelania darabilten egunkarien erreferentzia-orrialdeak direla "Hedabideak" dirulaguntza bidez estaldura-portzentajerik altuena lortu zutenak. Salbuespena El País egunkariarena litzateke; baina 2009an, esaterako, Deia eta Noticias de Gipuzkoa egunkariek erreferentzia-orrialdeak prestatzeko jartzen zituzten hamar eurotik lau Eusko Jaurlaritzaren diru publiko bidez heltzen zitzaien. 2010 urtean, Noticias de Gipuzkoaren hamar eurotik hiru ziren publikoak, eta El Diario Vascon erreferentziaorrialdeak prestatzeko adierazitako aurrekontuaren 10 eurotik 2,2 diru-laguntza bidez estaltzen zuten. 5.2.2.2. PAPEREZKOEK ESKATUTAKO DIRU-LAGUNTZATIK JAURLARITZAK ESLEITUTAKOA Euskara hutsezko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko deialdian parte hartu dutenek eskabide-orrian zehazten dute zenbateko laguntza ekonomikoa nahi duten. Datua, esleipen-prozedura gauzatzeko osatzen diren arazketa tauletan dago jasota600; ondorioz, informazio hori oinarritzat hartuta erraza da bi kalkulu burutzea: batetik, jakin daiteke hedabide inprimatu bakoitzak aurrekontuaren zein portzentaje eskatzen zion Jaurlaritzari laguntza moduan, eta bestetik, posible da eskatutako kantitatea eta esleitu zaiena harremanetan jartzea eta zehatz-mehatz ikustea esleipenak zenbateraino bete duen hedabide inprimatu bakoitzaren laguntzaeskaria. Analisia egiteko, 2005etik 2013ra euskara hutsezko eguneroko prentsa inprimatuak eta aldizkako argitalpenek izan zituzten aurrekontuak, egin zituzten eskaerak eta esleitu zitzaizkien kantitateak jaso eta landuko dira. Deialdi bakoitzean izan ziren onuradunei ere erreparatuko zaie. 600 .- 2005 eta 2006ko deialdiak ebazteko erabilitako tauletan, hedabideek eskatutako diru-kantitatea egitasmo bakoitzaren datu ekonomiko guztiak biltzen zituen azken zutabean kokatzen zen (aurrekontua>>sarrerak>>diru-laguntza publikoak>>defizita>>autofinantzaketa>>eskatutakoa). 2007tik 2010era bitarteko deialdietan, berriz, eskatutako laguntza ekonomikoa lehen zutabean kokatzen da, egitasmoaren izenaren ondoren eta aurrekontuaren aurretik; eta 2011tik 2013ra bitarteko arazketatauletan, bigarren zutabean ageri da, aurrekontu-datuak jasotzen dituenaren parean. Analisia II: euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta laguntza-esleipenen bilakaera 453 148. taula. Euskara hutsezko eguneroko prentsaren aurrekontuak, eskatutako eta esleitutako laguntzak eta onuradunak. 2005-2013. 149. taula. Euskara hutsezko aldizkari inprimatuen aurrekontuak, eskatutako eta esleitutako laguntzak eta onuradunak. 2005-2013. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 454 Eguneroko prentsa inprimatuaren multzoan izan diren hedabideek ia hamabi milioi euroko aurrekontua kudeatu zuten 2005-2009 bitartean, zenbakirik onena 2008ko izan zen. Hortik aurrera ordea gastu-aurrekontuak behera egin zuen eta ikertu den azken urtean 2005an baino hiru milioi euro gutxiago zuten; hau da gastuaurrekontuaren laurdena galdu zuten. Egia da laguntzen onuradunak ere bi eguneroko gutxiago izan zirela 2013an baina aurrerago xehe-xehe ikusiko denez, gastuaurrekontuaren beherakadaren erdia Berria egunkarian izandako murrizketei zor zaie. Bestalde, egunerokoek eskatutako diru-kantitateei dagokienez, agerikoa da aurrekontuen bide bera jorratu zutela, gastu-aurrekontuak gora egin zuenean beste horrenbeste egin zuten eskatutako kantitateek eta 2010etik aurrera biak, gastuaurrekontuak eta eskatutako laguntzak jaitsiz joan ziren. Eta esleitutako laguntzen kasuan jaitsiera urte bete beranduago hazi zen, 2011n. Euskara hutsezko informazio orokorreko aldizkarietan eta aldizkari espezializatuetan 2005-2013 bitartean erabilgarri izan zuten gastu-aurrekontuak eta Eusko Jaurlaritzari eskatutako laguntzak bide gorabeheratsuagoa egin zuten. Denen artean kudeatutako aurrekonturik onena 2009koa izan zen eta egunerokoekin gertatu bezala aldizkakoetan ere gasturako partidak behera egin zuen 2005etik 2013ra, hori bai haietan neurri txikiagoan (707.709 euro gutxiago 2013an). Multzo honetako onuradunen kopuruak 2006a izan zuen urterik makalena, juxtu-juxtu esleitutako kantitaterik txikiena egokitu zitzaien urte bera. Jaurlaritzak ezarritako diru-partidarik handiena 2011n heldu zitzaien eta hortik aurrera esleitutakoak behera egin zuen. Dena den, inprimatuen multzo honetan kokatzen diren argitalpenak bi azpimultzotan sailkatu dira beti urteroko laguntza-deialdietan: batetik informazio orokorreko aldizkariak eta aldizkari espezializatuak, eta bestetik, udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak, hau da, tokikoak. Beraz, interesgarria da azpimultzo bakoitzak 2005-203 epealdian izan zuten Analisia II: euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta laguntza-esleipenen bilakaera 455 aurrekontua, Eusko Jaurlaritzari egin zioten eskaera, horrek esleitutako laguntza601 eta onuradunen bilakaera modu banakatuan aurkeztea. 601 .- Argitu beharra dago 2005eko deialdiak 1.580.000 euroko partida ezarri zuela euskara hutsezko aldizkari inprimatuen multzoko argitalpenentzat. Horiek bost azpimultzotan sailkatu zituen baina ez zuen zehaztu zenbat diru egokituko zitzaion bakoitzari. Modu berean jokatu zuen gainontzeko multzoekin ere (eguneroko prentsa, irratiak eta telebistak). Aginduak honelaxe zioen: "(…) multzoz multzo zehaztutako diru-kopuruak, multzo horietako bakoitzak bere baitan dituen azpimultzoen artean banatuko dira. Banaketa hori azpimultzo bakoitzeko eskabideen zenbatekoa eta nolakoa ikusi eta arrazoitu ondoren egingo du Balorazio-batzordeak" (EHAA, 2005-06-03: 104 zk.). Hala ere, urte hartako ebazpenean aurkitu daitezke azpimultzo bakoitzari esleitutako kantitateak. Batetik 380.000 euro esleitu zitzaien EAEko udalerri edo eskualde jakinetan zabaltzen ziren euskara hutsezko informazio orokorreko aldizkariei (B2 azpimultzoan kokatuta zeuden 2005eko deialdian), eta gainontzeko 1.200.000 euroak euskararen esparru osoan zabaltzen ziren informazio orokorreko eta informazio espezializatuko aldizkari moduan kontsideratu daitezkeenen artean banatu ziren. Horien artean lau azpimultzo zeuden: B1 azpimultzoa: euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak: 670.000 euro; B3 azpimultzoa: euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen diren euskara hutsezko aldizkari espezializatuak (pentsamendua, zientzia, musika, natura…): 365.000 euro; B4 azpimultzoa: haurrei zuzenduriko euskara hutsezko aldizkariak: 36.360 euro eta B5 azpimultzoa: nerabeei eta gazteei zuzenduriko euskara hutsezko aldizkariak: 128.640 euro. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako dirubaliabideen azterketa. 456 150. taula. Euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkarien eta aldizkari espezializatuen aurrekontuak, eskatutako eta esleitutako laguntzak eta onuradunak. 2005-2013. 151. taula. Udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkarien aurrekontuak, eskatutako eta esleitutako laguntzak eta onuradunak. 2005-2013. Analisia II: euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta laguntza-esleipenen bilakaera 457 Arestiko bi tauletan bildutako informazio kuantitatiboa alderatuz baieztatu daiteke tokikoek informazio orokorreko aldizkarien eta aldizkari espezializatuen multzoko argitalpenek baino bilakaera hobea izan dutela. Hori baino gehiago, tokikoak dira Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza jaso duten hedabide inprimatu guztien artean gastu-aurrekontuan gorako bidea jorratu duten bakarrak, 2013an 2005ean baino 1.410.580 euro gehiago, portzentajetara ekarrita %31,6ko igoera. Tokikoentzat urterik onena 2009a izan zen. Informazio orokorreko aldizkarien eta aldizkari espezializatuen kasuan ordea, kudeatutako gastu-aurrekontuak galera nabarmena izan zuen 20052007 bitartean, gero zenbait urtetan errekuperazio bideari ekin zion arren ez zuen inoiz 2005eko maila berreskuratu eta epealdi osoan %36,4ko galera izan zuen. Bestalde, eskatutako kopuruei dagokienez, aurrekontuen bilakaeraren araberako joera bera erakutsi dute batzuek eta besteek; hau da, aurrekontuek gora egin dutenean eskatutako kantitateak ere gora egin du eta alderantziz. Esleipen-partidarik onena 2011n izan zuten batzuek eta besteek eta jasotzaile-kopuruari begiratuta tokikoek jaso dute beti diru-kantitaterik txikiena, nahiz eta onuradunen kopuruari begiratuta multzorik handiena osatu duten. Izan ere, tokikoetan onuradunak 32 (2006 eta 2010), 34 (2008) eta 36 artean ibili diren bitartean, informazio orokorreko aldizkarietan eta aldizkari espezializatuetan 19 (2006,2007 eta 2008 urteak) edo 23 izan dira. Behin ikuspegi orokorra aurkeztuta, azterketa xehatua egiteko unea iritsi da; hau da, hedabide bakoitzak izan duen portaera lantzeko unea. Horretarako, orain arte egin den bezala, 2005 eta 2013 urteak hartu dira erreferentzia-moduan. Lehenbizi harremanetan jarriko dira hedabideen aurrekontuak eta Eusko Jaurlaritzari eskatutako diru-kantitateak, horrela gastu-aurrekontuaren zein zati eskatu dioten erakutsiko da eta ondoren eskatutakotik zenbat esleitu zaien jasoko da. Agerikoa da proportziorik onena, 1/1 delakoa, eskatutako diru-kantitatea eta esleitutakoa berberak direnean agertuko dela. Kasu horretan esleitutako kopuruak eskatu denaren %100a beteko du. Bestalde, zenbat eta gertuago egon kantitate biak, orduan eta hobea izango da emaitza, eta alderantziz; zenbat eta alde handiagoa izan eskatzen eta esleitzen denaren artean, orduan eta portzentaje txikiagoa aterako da biak harremanetan jartzerakoan. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 458 5.2.2.2.1. EGUNEROKO PRENTSA INPRIMATUA Aurreko ataletan erakutsi eta azaldu da 2005etik 2013ra eguneroko prentsa inprimatuaren multzoko hedabideen aurrekontuek, oro har, behera egin zutela. Dirulaguntza bidez jasotako kantitateek, ordea, gora egin zuten oro har. Denbora-tarte horren lehen eta azken urtean eskatu zituzten kopuruei begiratu ezkero, ondokoa izan zen bilakaera: 152. taula. Euskara hutsezko eguneroko prentsaren aurrekontuak eta eskatutako diru-laguntzak, 2005 eta 2013. (€ eta %) EGITASMOA 2005 aurrekontua 2005 eskatutakoa % 2013 aurrekontua 2013 eskatutakoa % Berria 8.196.391 1.464.062 17,8 6.575.517 1.694.108 25,8 Goierriko Hitza 577.453 147.726 25,6 439.706 62.044 14,1 Hernaniko Kronika 280.000 42.000 15,0 295.000 46.000 15,6 Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza 481.533 50.951 10,6 411.755 84.649 20,5 Urola Kostako Hitza 638.029 145.654 22,8 476.616 85.950 18,0 Iturria: HPSk 2005 eta 2013 urteetan diru-laguntzen esleipenak egiteko erabilitako arazketataulak. Tesiaren egileak moldatua. Taulan bildutako zenbakien arabera, hiru eredu desberdin bereizi daitezke: 1.- Aurrekontuetan behera eta eskatutako baliabide ekonomikoetan gora egin zuten egunerokoak: Berria eta Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza. 2.- Aurrekontuetan eta eskatutako laguntzetan behera egiten dutenak: Goierriko Hitza eta Urola Kostako Hitza. 3.- Aurrekontuetan zein eskatutako kopuruetan berdintsu edo zertxobait gora egin duen hedabide bakarra dago: Hernaniko Kronika. Bestalde, eguneroko prentsa inprimatuaren multzoan, ez 2005-2013 epealdi osoan, baina zenbait urtetan diru-laguntzak jaso zituzten gainontzeko hedabideei dagokienez, orain arte adierazitako bidearen antzekoa landu zuten: beherakada Analisia II: euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta laguntza-esleipenen bilakaera 459 aurrekontuetan eta beste horrenbeste Eusko Jaurlaritzari eskatutako dirubaliabideetan. 153. taula. Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzaren eta Busturialdeko Hitzaren aurrekontuak eta eskatutako diru-laguntzak, 2005/2006 eta azken urtea. (€ eta %) EGITASMOA Aurrekontua lehen urtean Eskatutakoa lehen urtean % 2010 aurrekontua 2010 eskatutakoa % Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (20052010) 471.385 115.893 24,6 383.248 75.074 19,6 Busturialdeko Hitza (20062010) 420.519 179.999 42,8 354.615 64.672 18,2 Iturria: HPSk 2005, 2006 eta 2010 urteetan diru-laguntzen esleipenak egiteko erabilitako arazketa-taulak. Tesiaren egileak moldatua. 2011-2013 bitartean, biak bat eginda aritu zirenean, aurrekontuak gora egin zuen baina inola ere ez aurretik, bakoitzak bere aldetik jarduten zuenean batu ezkero iristen ziren mailara heltzeko beste, eta horrez gain, inoizko kantitaterik apalenak eskatu zituzten. 154. taula. Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzaren aurrekontuak eta eskatutako diru-laguntzak, 2011 eta 2013. (€ eta %) EGITASMOA 2011 aurrekontua 2011 eskatutakoa % 2013 aurrekontua 2013 eskatutakoa % Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza 593.901 61.872 10,4 565.918 77.141 13,6 Iturria: HPSk 2011 eta 2013 urteetan diru-laguntzen esleipenak egiteko erabilitako arazketataulak. Tesiaren egileak moldatua. Bestalde, 2005ean eguneroko prentsaren multzoan zegoen Oarsoaldeko Hitza hartuta, eredu bera errepikatzen da: aurrekontuak eta eskatutako diru-kopuruak, biak behera. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 460 155. taula. Oarsoaldeko Hitzaren aurrekontuak eta eskatutako diru-laguntzak, 2005 eta 2013. (€ eta %) EGITASMOA 2005 aurrekontua 2005 eskatutakoa % 2010 aurrekontua 2010 eskatutakoa % Oarsoaldeko Hitza (20052010) 471.022 123.067 26,1 327.943 71.021 21,6 Iturria: HPSk 2005 eta 2010 urteetan diru-laguntzen esleipenak egiteko erabilitako arazketataulak. Tesiaren egileak moldatua. Eta 2011-2013 bitartean, Oarso Bidasoko Hitza bezala funtzionatu zuenean, 156. taula. Oarso Bidasoko Hitzaren aurrekontuak eta eskatutako diru-laguntzak, 2011 eta 2013. (€ eta %) EGITASMOA 2011 aurrekontua 2011 eskatutakoa % 2013 aurrekontua 2013 eskatutakoa % Oarso Bidasoko Hitza 385.927 72.024 18,7 238.736 39.682 16,6 Iturria: HPSk 2011 eta 2013 urteetan diru-laguntzen esleipenak egiteko erabilitako arazketataulak. Tesiaren egileak moldatua. Oarso Bidasoko Hitzaren kasuan, beti izan behar da gogoan, ikerketak objektutzat duen azken urtean, 2013an, ez zegoela eguneroko prentsaren multzoan, aldizkakoenean baizik. Azkenik, Irutxuloko Hitza, dago. Hedabide hau ere, egunerokoen multzoan zegoen 2005ean, baina aldizkakoenera joan zen 2013an. Bi urte horietako aurrekontuen eta eskatutako diru-kopuruen zenbakiek ibilbide deigarria erakusten dute: 157. taula. Irutxuloko Hitzaren aurrekontuak eta eskatutako diru-laguntzak, 2005 eta 2013. (€ eta %) EGITASMOA 2005 aurrekontua 2005 eskatutakoa % 2013 aurrekontua 2013 eskatutakoa % Irutxuloko Hitza 670.208 164.174 24,5 262.080 16.155 6,2 Iturria: HPSk 2005 eta 2013 urteetan diru-laguntzen esleipenak egiteko erabilitako arazketataulak. Tesiaren egileak moldatua. Analisia II: euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta laguntza-esleipenen bilakaera 461 Datuen arabera, Irutxuloko Hitzak 2013an, dagoeneko aldizkakoa zenean, 2005ean eskatutako diruaren hamarrena eskatu zion Eusko Jaurlaritzari; orain arte aztertu diren hedabide guztietatik kantitaterik apalena litzateke, bai zenbaki absolututan zein portzentajetan ere602. Hortaz, orain arte ikusitakoa honako formula honekin laburtu daiteke: salbuespenen bat dagoen arren, 2005-2013 bitartean, eguneroko prentsa inprimatuaren multzoko hedabideek gero eta kantitate txikiagoa eskatu zioten Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari. Atal honetako bigarren urratsean, eskatutako baliabide ekonomikoak eta esleitu zirenak harremanetan jartzeari ekingo zaio. Oinarrian, ondoko galderari erantzuteko ahalegina legoke: hedabide inprimatu bakoitzak eskatu zuen dirutik zenbat egokitu zitzaion? 2005-2013 bitartean urtero "Hedabideak" deialdiko dirua jaso duten bost egunerokoek eskatu eta jaso duten kantitatea parean jarrita, ondoko taula osatu daiteke: 158. taula. Eguneroko prentsak eskatutako diru-laguntza eta esleitutakoa, 2005 eta 2013. (€ eta %) EGITASMOA 2005 eskatutakoa 2005 esleitutakoa % 2013 eskatutakoa 2013 esleitutakoa % Berria 1.464.062 1.400.000 95,6 1.694.108 1.510.180 89,1 Goierriko Hitza 147.726 46.883 31,7 62.044 62.044 100 Hernaniko Kronika 42.000 28.130 66,9 46.000 36.059 78,4 Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza 50.951 34.211 67,1 84.649 60.326 71,3 Urola Kostako Hitza 145.654 47.965 32,9 85.950 74.250 86,4 Iturria: HPSk 2005 eta 2013 urteetan diru-laguntzen esleipenak egiteko erabilitako arazketataulak eta ebazpenak. Tesiaren egileak moldatua. 602 . Eskabidea eguneroko moduan egin zuen azken urtean, 2012an, 450.508 euroko aurrekontua izan zuen eta 86.565 euro eskatu zituen; hots, aurrekontuaren %19,2. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 462 Zenbakien azterketatik honakoak nabarmendu daitezke: 1.- Berria egunkarian izan ezik, gainontzeko guztietan eskatutako eta esleitutako kantitateen arteko portzentajeak gora egin zuen 2005etik 2013ra; zenbaitetan modu nabarmenean gainera. Goierriko Hitzan, esaterako, hirukoiztu egin zen proportzioa. 2.- 2013 urtean, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eskatutako hamar eurotik zazpi baino gehiago esleitu zizkien multzo honetako hedabideei. 2.- Baina arestian aipatutako igoera hori, zenbait kasutan, eskatutako dirua asko murrizteari lotzen zaio. Horixe da, adibidez, Goierriko Hitza eta Urola Kostako Hitzarekin gertatu zena. Lehenak 2005ean eskatu zuen diruaren %58 gutxiago eskatu zuen 2013an, eta bigarrenak 2005ean baino %41 gutxiago. Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdean ikergai den epealdian zabaldu ziren egunerokoen emaitzak ondoko taula bietan daude bilduta: 159. taula. Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzak eta Busturialdeko Hitzak eskatutako diru-laguntza eta esleitutakoa, 2005/2006 eta azken urtea. (€ eta %) EGITASMOA Lehen urtean eskatutakoa Lehen urtean esleitutakoa % 2010 eskatutakoa 2010 esleitutakoa % Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (20052010) 115.893 45.629 39,4 75.074 48.674 64,8 Busturialdeko Hitza (20062010) 179.999 42.171 23,4 64.672 45.038 69,6 Iturria: HPSk 2005, 2006 eta 2010 urteetan diru-laguntzen esleipenak egiteko erabilitako arazketa-taulak eta ebazpenak. Tesiaren egileak moldatua. Analisia II: euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta laguntza-esleipenen bilakaera 463 2011-2013 bitarterako, biak bat eginda kaleratu ziren denborarako: 160. taula. Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzak eskatutako diru-laguntza eta esleitutakoa, 2011 eta 2013. (€ eta %) EGITASMOA 2011 eskatutakoa 2011 esleitutakoa % 2013 eskatutakoa 2013 esleitutakoa % Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza 61.872 61.872 100 77.141 77.141 100 Iturria: HPSk 2011 eta 2013 urteetan diru-laguntzen esleipenak egiteko erabilitako arazketataulak eta ebazpenak. Tesiaren egileak moldatua. Kasu honetan ere, aurrekoetan bezala, asko hazten da eskatutako eta esleitutakoaren arteko harremana, baina, berriro ere, eskatzen den diru-kantitateak ikaragarri egiten duelako behera. Dena den, datu bitxi moduan esan behar da 2011tik 2013ra, urte biak barne, dagoeneko eguneroko bakar moduan funtzionatzen zegoela, eskabidean jarritako kantitate osoa esleitu ziotela603. Lehenbizi Oarsoaldeko Hitza eta ondoren Oarso Bidasoko Hitza bilakatu zen hedabideari dagokionez, orain arte ikusitako hedabideen ibilbide berbera jorratu zuen: 161. taula. Oarsoaldeko Hitzak eskatutako diru-laguntza eta esleitutakoa, 2005 eta 2010. ( € eta %) EGITASMOA 2005 eskatutakoa 2005 esleitutakoa % 2010 eskatutakoa 2010 esleitutakoa % Oarsoaldeko Hitza 123.067 44.782 36,4 71.021 41.650 58,6 Iturria: HPSk 2005 eta 2010 urteetan diru-laguntzen esleipenak egiteko erabilitako arazketataulak eta ebazpenak.Tesiaren egileak moldatua. Eta 2011-2013 bitarterako datuak: 162. taula. Oarso Bidasoko Hitzak eskatutako diru-laguntza eta esleitutakoa, 2011 eta 2013. ( € eta %) EGITASMOA 2011 eskatutakoa 2011 esleitutakoa % 2013 eskatutakoa 2013 esleitutakoa % Oarso Bidasoko Hitza 72.024 50.607 70,2 39.682 37.052 93,4 Iturria: HPSk 2011n eta 2013 urtean diru-laguntzen esleipenak egiteko erabilitako arazketataulak eta ebazpenak.Tesiaren egileak moldatua. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 464 Ez da ahaztu behar, ikergai den azken urtean, 2013an, Oarso Bidasoko Hitza aldizkako hedabide inprimatuen multzoan izan zela, esleipenak egiteko orduan. Beste horrenbeste gertatu zitzaion multzo honetatik geratzen den azkenari: Irutxuloko Hitza. 163. taula. Irutxuloko Hitzak eskatutako diru-laguntza eta esleitutakoa, 2005 eta 2013. (€ eta %) EGITASMOA 2005 eskatutakoa 2005 esleitutakoa % 2013 eskatutakoa 2013 esleitutakoa % Irutxuloko Hitza 164.174 52.400 31,9 16.155 14.041 86,9 Iturria: HPSk 2005 eta 2013 urteetan diru-laguntzen esleipenak egiteko erabilitako arazketataulak eta ebazpenak. Tesiaren egileak moldatua. Hortaz, ikusitako zenbakiak ikusita baieztatu daiteke euskara hutsezko eguneroko prentsa inprimatuaren kasuan, 2005-2013 bitartean, esleitutako kantitatea asko hurbildu zitzaiola hedabide bakoitzak eskatutakoari. Esandakoa bi faktorek bultzatuta gertatu zen: batetik, esleipenek gora egin zuten ia kasu guztietan, eta bestetik, idatzizkoek askoz diru gutxiago eskatu zuten. Egoera horrela, 2013 urtean eskatutako hamar eurotik zazpi baino gehiago esleitu zitzaizkion multzo honetako hedabide bakoitzari, eta zenbait kasutan, eskatutako %100a egokitu zitzaion. 5.2.2.2.2. INFORMAZIO OROKORREKO ALDIZKARIAK ETA ALDIZKARI ESPEZIALIZATUAK Multzo honetako aldizkarien aurrekontuak eta "Hedabideak" deialdiaren bidez lortutako estaldurak aztertzeko landu diren ataletan erakutsi da, oro har, 2005-2013 bitartean urteroko jarduna gauzatzeko diru-partidek behera egin zutela, jasotako dirulaguntzak, berriz, hobera, eta ondorioz, estaldurak ere gora egin zuen. Euskara hutsezko informazio orokorreko aldizkariek eta aldizkari espezializatuek ikergai den epealdian eskatu zituzten baliabide ekonomikoei dagokienez, azpimarratzekoa da, portzentajetan neurtuta, egunerokoek baino diru gehiago eskatu zutela 2005ean zein 2013an. Zehatzago esateko, 2013 urtean informazio orokorreko eta espezializatuko aldizkariek laguntza-deialdirako aurkeztu zituzten aurrekontuen 10 eurotik 3-5 euro Analisia II: euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta laguntza-esleipenen bilakaera 465 bitartean eskatu zioten Eusko Jaurlaritzari604; hortaz aurrekontuen herena eta erdia bitarteko laguntza eskatu zuten. 164. taula. Informazio orokorreko aldizkarien eta aldizkari espezializatuen aurrekontuak eta eskatutako diru-laguntzak, 2005 eta 2013. (€ eta %) Eta eskatutako dirua eta esleitutakoa parean jarrita, hauekin ere egunerokoen multzoan ikusitako joera errepikatzen da. Ia kasu guztietan gora egiten du eskatutako diruaren eta esleitutakoaren arteko proportzioak; hau da, eskatutako dirua eta balorazio-prozeduraren ondoren esleitzen den diruaren arteko aldea txikitu egiten da. 604 .- Taulan hiru salbuespen ditugu: Xabiroi aldizkariak hamar eurotik 2,6 eskatu zituen eta Egan eta Euskal Herriko Natura aldizkariek hamar eurotik bost baino zertxobait gehiago. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 466 165. taula. Informazio orokorreko aldizkariek eta aldizkari espezializatuek eskatutako diru-laguntzak eta esleitutakoak, 2005 eta 2013. (€ eta %) 2006 eskatutakoa 2006 esleitutakoa % 2013 eskatutakoa 2013 esleitutakoa % Xabiroi 26.382 26.382 100 28.592 21.417 74,9 2007 eskatutakoa 2007 esleitutakoa % 2013 eskatutakoa 2013 esleitutakoa % GAUR8 157.489 157.489 54,5 154.000 123.647,0 80,3 2008 eskatutakoa 2008 esleitutakoa % 2013 eskatutakoa 2013 esleitutakoa % Ekomomiaren KZ 13.121 13.121 65,6 31.235 16.304 52,2 Zazpi Haizetara 103.241 103.241 36,5 110.000 105.859 96,2 Iturria: HPSk 2005, 2006, 2007, 2008 eta 2013 urteetan diru-laguntzen esleipenak egiteko erabilitako arazketa-taulak eta ebazpenak.Tesiaren egileak moldatua. Aztertutako informazio orokorreko eta informazio espezializatuko aldizkarien erdiek diru gehiago eskatu zioten Eusko Jaurlaritzari 2013an 2005ean baino, eta gainontzekoek justu kontrakoa egin zuten: diru gutxiago eskatu zuten 2013an 2005ean baino. Gehiago eskatu zutenetatik, Xabiroi aldizkariari izan ezik, denei esleitu zitzaien diru gehiago 2013an. Gutxiago eskatu zutenetatik, batzuk gehiago jaso zuten 2013an 2005ean baino (Argia, Jakin eta Uztaro), eta gainontzekoek diru-laguntza txikiagoa jaso zuten 2013an 2005ean baino (Egan, Elhuyar, Euskal Herriko Natura, Gazteberri eta GAUR8). Baina egoera edozein izanda ere, eta salbuespenak salbuespen, arestian Analisia II: euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta laguntza-esleipenen bilakaera 467 aipatu bezala, gehientsuenentzat hobera egin zuen esleitutakoaren portzentajeak605. 2013an eskatutako hamar eurotik zazpi baino gehiago esleitu zitzaizkien informazio orokorreko aldizkariei eta aldizkari espezializatuei. Zenbait kasutan, egunerokoekin gertatu bezala, esleitutako diru-kantitatea eskatutakoaren %100era iritsi zen. 5.2.2.2.3. UDALERRI, ESKUALDE EDO LURRALDE JAKINETAN ZABALTZEN DIREN INFORMAZIO OROKORREKO ALDIZKARIAK Ikuspegi ekonomikotik tokikoek izan zuten bilakaerarik onena 2005-2013 bitartean; aurretik azaldu bezala horietako gehienetan aurrekontuek gora egin zuten. Horrez gain, 2013an 2005ean baino diru-laguntza handiagoa jaso zuten, eta diru horrekin estali zuten aurrekontuaren zatia ere hazi egin zen. Hortaz hiru datuek hoberako bidea egin zuten. Hala ere, oso gogoan izan beharreko bi kontu azpimarratu behar dira: batetik, tokikoak direla Jaurlaritzaren laguntza-deialdiak kontuan hartu dituen paperezkoen multzoetatik aurrekonturik apalenak izan dituztenak eta laguntzarik txikienak jaso dituztenak, eta bestetik, "Hedabideak" diru-laguntza bidez lortu duten estaldura-maila ere egunerokoek eta informazio orokorreko eta espezializatutako aldizkariek lortutakoa baino askoz apalagoa izan dela. Bestalde, tokikoek ikertutako epealdian izan zituzten aurrekontuak eta Jaurlaritzari eskatu zioten dirua harremanetan jarri ezkero, denentzako balio duen arau orokor moduan, baieztatu daiteke multzo honetako hedabideak izan zirela euskara hutsezko paperezko guztien artean diru-kopururik txikienak eskatu zituztenak. Zenbaki absolutuei begiratuta logikoa da hala egitea, hauek direlako aurrekonturik apalenak dituztenak. Baina aipatutako arauaren garrantzia beste neurketa batetik dator; portzentajeei arreta jarrita egindako neurketatik, hain zuzen. Hau da, 2005-2013 bitartean diru-laguntzak eskatu zituzten hedabide inprimatu guztien artean, tokikoak izan ziren portzentualki laguntzarik txikienak eskatu zituztenak. Banakako salbuespen batzuk diren arren, orokorrean diru-eskaerak aurrekontuen %20tik beherakoak izan ziren 2005ean zein 2013an. Ondoko taulan daude bilduta bakoitzaren datu zehatzak. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 468 166. taula. Udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkarien aurrekontuak eta eskatutako diru-laguntzak, 2005 eta 2013. (€ eta %) 2008 aurrekontua 2008 eskatutakoa % 2013 aurrekontua 2013 eskatutakoa % Pulunpe (2008) 47.330 10.000 21,1 50.250 19.250 38,3 Iturria: HPSk 2005, 2007, 2008 eta 2013 urteetan diru-laguntzen esleipenak egiteko erabilitako arazketa-taulak. Tesiaren egileak moldatua. Analisia II: euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta laguntza-esleipenen bilakaera 469 Zenbakien banan-banako errepasoak agerian uzten du bi portaera bereizi daitezkeela multzo honetako argitalpenen artean: 1.- Taulan daudenen heren batek (10/28), portzentajetan neurtuta diru gutxiago eskatu zion Eusko Jaurlaritzari 2013an 2005ean baino. Horien artean hiru eredu daude: a.- Artzape, Danbolin, Drogetenitturri eta Pil-pilean aldizkarietan, aurrekontuak gora egin zuen eta eskatutako diru-kopuruak behera; hortaz, bien arteko harremana portzentajetara ekarrita txikiagoa da 2013an 2005ean baino. b.- Aikor, Asteleheneko Goiena papera, Karkara eta Mailope aldizkarien kasuan, aurrekontuak eta eskatutako diru-laguntzak, zenbaki absolututan, hazi egin ziren 2005etik 2013ra; baina aurrekontuaren hazkundea eskatutako laguntzarena baino handiagoa izan zenez, bien arteko harremanak behera egiten du portzentajetan. c.- Kalaputxi eta Prest aldizkarien eredua aurrekoen kontrakoa litzateke. Aurrekontuek behera egin zuten, beste horrenbeste eskatutako diru-kopuruek, baina aurrekontuen beherakada eskatutako diruarena baino handiagoa izan zenez, bien arteko harremanak behera egiten du portzentajetan. 2.- Gainontzekoek (18/28), portzentualki neurtuta, diru gehiago eskatu zioten Jaurlaritzari 2013an 2005ean baino. Hauen artean ere hiru eredu dira: a.- Gehientsuenetan606, aurrekontuak hazi egin ziren 2005etik 2013ra, baina are gehiago hazi zen eskatutako diru-kantitatea; ondorioz, bien arteko harremanaren kalkuluak portzentaje handiagoa dakar. Deigarria da Pulunpe aldizkariaren bilakaera, 2005etik 2013ra aurrekontuak hazkundea izan zuen baina txikia, Jaurlaritzari eskatutako diru-laguntza, ordea, ia bikoiztu egin zen. b.- Txintxarri aldizkariaren kasua aurrekoaren kontrakoa litzateke, 2005etik 2013ra behera egin zuen aurrekontuak eta 2013an 2005ean baino diru gutxiago eskatu zuen. Dena den, aurrekontuan izandako murrizketa eskatutako diru-kantitatean izandakoa baino handiagoa izan zenez, azken emaitzak, portzentajetan, gora egiten du. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 470 c.- Aiurri Beterri-Aiztondoko hamaboskaria, Berton eta Irunero aldizkarietan aurrekontuak behera egin zuen eta eskatutako diru-laguntzak gora; hortaz, bien artekoak portzentajetan neurtuta gora egiten du. Deigarria da Irunero aldizkariaren ibilbidea, 2005ean aurrekontuaren %4,1 eskatu zuen, 2013an, berriz, aurrekontuaren %22,8. Hurrengo urratsa eskatutako kantitateak eta esleitutakoak parean jarri eta horiek lantzea da. Analisia II: euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta laguntza-esleipenen bilakaera 471 167. taula. Udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariek eskatutako diru-laguntzak eta esleitutakoak, 2005 eta 2013. (€ eta %) 2008 eskatutakoa 2008 esleitutakoa % 2013 eskatutakoa 2013 esleitutakoa % 607.- Artzape aldizkariak ez zuen Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzarik jaso 2013 urteko deialdian. 2012koan, 8.032 euro eskatu eta 2.142 jaso zituen; hortaz eskatutakoaren %26,7. 608 .- Kalaputxi aldizkariak ez zuen Jaurlaritzaren diru-laguntzarik jaso 2013ko deialdian. 2012koan, 4.074 euro eskatu zituen eta horietatik 2.038 jaso zituen; beraz, eskatutakoaren erdia. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 472 Udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariek, tokikoek, orokorrean diru gehiago eskatu zioten Jaurlaritzari 2013an 2005ean baino609. Esleitutakoari dagokionez, jasotako euroei begiratuta, 2013an ia denek 2005ean baino gehiago jaso zuten arren610, ez da gauza bera gertatzen bi urteetako portzentajeak alderatu ezkero. Izan ere, aztertutako argitalpenen herenak (10/28) portzentualki diru gutxiago jaso zuen 2013an. Horien artean, bi azpitalde leudeke: batetik, zenbaki absolututan 2013an 2005ean baino diru gutxiago esleitu zitzaien hedabideak (Txintxarri, Guaixe, Mailope eta Pulunpe), eta bestetik, 2013an 2005ean baino diru gehiago esleitu zitzaienak (Aiurri Beterri-Aiztondoko hamaboskaria, Begitu, Irunero, Noaua! UK Uribe Kostako aldizkaria eta Ttipi-ttapa). Azken horietan, esleitutako portzentajeak behera egiten du urte batetik bestera, eskatu zuten kantitatea urte batetik bestera esleitu zitzaiena baino askoz gehiago hazi zelako; ondorioz, bien arteko kozienteak behera egiten du. Kasurik deigarriena, berriro ere, Irunero aldizkariarena, 52,2 puntu galdu baitzituen ikertutako epealdian. Horrekin batera, azpimarratu beharrekoa da Nafarroan zabaltzen diren hiru aldizkarietan (Guaixe, Mailope eta Ttipi-ttapa) behera egin zuela esleitutakoaren portzentajeak. Bestalde, multzo honetako gainontzeko bi herenentzat (18/28) portzentajeak hobera egin zuen, eta zenbait kasutan, eskatutako kantitate osoa, %100a, asebete zuen. 2005ean, aztertutako tokikoetatik Eusko Jaurlaritzak 16ri esleitu zizkien eskatutako 10 eurotik 6 baino gehiago, 2013an, berriz, 17ri. Muga hamarretik zazpi eurotan jarriko balitz, 2005ean 9 tokikori esleitu zitzaien eskatutako hamar eurotik zazpi baino gehiago, 2013an, berriz, 13ri. 609 .- Salbuespenak dira: Artzape, Danbolin, Drogetenitturri, Kalaputxi, Pil-pilean eta Txintxarri. Azken bi horien kasuan ia-ia diru-kantitate bera eskatu zuten 2005ean eta 2013an. 610 .- Esandakoaren salbuespena lirateke Danbolin, Prest!, Txintxarri, Guaixe, Mailope eta Pulunpe aldizkariak. Horiei diru gutxiago esleitu zitzaien 2013an 2005ean baino. Analisia II: euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta laguntza-esleipenen bilakaera 473 5.2.2.2.4. NAGUSIKI GAZTELANIA DARABILTEN EGUNKARIEK PRESTATU ETA ZABALDUTAKO EUSKARA HUTSEZKO GEHIGARRIAK ETA ERREFERENTZIAORRIALDEAK Jaurlaritzaren diru-laguntzak 2006tik 2011ra jaso zituzten multzo honetako Araba gaztea, Izan gazte eta Ortzadar gehigarrietan aurrekontuek gora egin zuten aztertutako denboran, baina laguntza bidez estalitako aurrekontuaren portzentajeak behera egin zuen. Ondoko taulan daude aipatu hedabide inprimatuek laguntza publikoa izan zuten hedabideen lehen eta azken urteko aurrekontuak, eskatutako diru-laguntzak eta datu bien arteko erlazioa. Baita epealdi bereko urte bakar batean diru-laguntza izan zuten Xirika 16 eta El Diario Vasco gehigarrien zenbakiak ere. 168. taula. Nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako euskara hutsezko gehigarrien aurrekontuak eta eskatutako diru-laguntzak, 2006 eta 2011. (€ eta %) 2006 aurrekontua 2006 eskatutakoa % 2011 aurrekontua 2011 eskatutakoa % Araba gaztea 148.183 87.423 58,8 268.073 158.163 59,0 El Diario Vasco - 208.649 125.189 60,0 Izan gazte 183.466 117.418 64,0 286.000 171.600 60,0 Ortzadar 291.500 125.000 42,9 553.636 311.936 56,3 Xirika 16 342.262 199.417 58,2 - Iturria: HPSk 2006 eta 2011 urteetan diru-laguntzen esleipenak egiteko erabilitako arazketataulak. Tesiaren egileak moldatua. Orain arte, euskara hutsezko hedabide inprimatuekin egindako datu-lanketek erakutsi dute informazio orokorreko aldizkariek eta aldizkari espezializatuek izan zirela 2005-2013 bitartean izan zituzten aurrekontuekiko diru-laguntzarik handienak eskatu zituztenak, baina arestiko taulan bildutako informazio kuantitatiboaren arabera, gehigarriek gainditu egiten dituzte haiek eskatutako kopuruak. Horixe da, hain zuzen ere, multzo honetako hedabideen daturik deigarriena: aurrekontuaren hamar eurotik erdia baino gehiago eskatu ziotela Eusko Jaurlaritzari. Gainera, 2006tik 2011ra, aurrekontuen hazkundearekin batera, ia neurri berean hazi ziren eskatutako dirubaliabideak; hortaz, ez zegoen apenas aldaketarik epealdiko lehen eta azken urteetako Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 474 portzentajeen artean. Salbuespena Deia egunkariaren Ortzadar gehigarria litzateke. Kasu horretan, eskatutako laguntzak hamahiru puntu irabazi zituen 2006tik 2011ra. Eskatutako eta Jaurlaritzak esleitutako dirua harremanetan jarri ezkero, berriz, 169. taula. Nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako euskara hutsezko gehigarriek eskatutako diru-laguntzak eta esleitutakoak, 2006 eta 2011. (€ eta %) Diru-laguntza publikoa urte bakar batean jaso zuten El Diario Vasco eta Xirika 16 gehigarrietan, hurrenez hurren, eskatutako hamar eurotik bost euro eta zazpi eta erdi euro esleitu zitzaien. Bestalde, sei urtez jarraian onuradun izan ziren Araba gaztea eta Izan gazte gehigarrietan eskatutakoa hazi egin zen, lehenengoan ia bikoizteraino; baina esleitutako diruak behera egin zuen bietan. Portzentajeei erreparatu ezkero, Izan gazte gehigarriak erdia galdu zuen 2006tik 2011ra, eta are gehiago galdu zuen Araba gazteak. Aurrekontuetan eta esleitutakoan gora egin zuen gehigarri bakarra Deia egunkariaren Ortzadar izan zen; hala ere, kasu honetan ere 2006tik 2011ra datu bien arteko portzentajeak behera egin zuen, erdia baino gehiago galtzeraino. Sei urtez diru publikoaren onuradun izan ziren multzo honetako hedabide inprimatuentzako joera orokorra honela laburtu daiteke: 2006an eskatutako hamar eurotik lau esleitu zizkien Eusko Jaurlaritzak, 2011n eskatutako hamar eurotik bi. Azkenik, nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako erreferentzia-orrialdeei dagokienez, horientzat laguntzak izan ziren 2009 eta 2010eko urteetan. Analisia II: euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta laguntza-esleipenen bilakaera 475 170. taula. Nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako erreferentzia-orrialdeen aurrekontuak eta eskatutako diru-laguntzak, 2009 eta 2010. (€ eta %) Erreferentzia-orrialdeekin euskara hutsezko gehigarrietan ikusitakoaren antzeko portaera errepikatzen da, hau da, aurrekontuaren erdia baino gehiago eskatu zioten Eusko Jaurlaritzari. Alderaketa egin daitekeen kasu bakarrean, Noticias de Gipuzkoa egunkarian, urte batetik bestera aurrekontua ia bikoiztu egin zen, eta beste horrenbesteko hazkundea izan zuen eskatutako diruak; ondorioz, bi datuen arteko erlazioa portzentajetara ekarrita, ez da alderik sumatzen. Bestalde, eskatutakoa eta esleitutakoa parean jarrita, ondokoak dira erreferentzia-orrialdeen emaitzak: 171. taula. Nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako erreferentzia-orrialdeek eskatutako diru-laguntzak eta esleitutakoak, 2009 eta 2010. (€ eta %) 2009 eskatutakoa 2009 esleitutakoa % 2010 eskatutakoa 2010 esleitutakoa % Deia egunkaria 65.000 45.502 70,0 - Diario de noticias de Álava 52.343 26.401 50,4 - El Diario Vasco - 274.361 100.000 36,4 El País egunkaria 125.000 31.777 25,4 - Noticias de Gipuzkoa 58.173 38.781 66,7 105.000 52.800 50,3 Iturria: HPSk 2009 eta 2010 urteetan diru-laguntzen esleipenak egiteko erabilitako arazketataulak eta ebazpenak. Tesiaren egileak moldatua. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 476 Taulan bildutako datuek erakusten dute kasu honetan ez dagoela denentzat balio duen baieztapena egiterik. 2009an Deia egunkariak aurkeztutako erreferentziaorrialdeei eskatutako laguntzaren ia hiru laurdenak esleitu zizkioten, Diario de noticias de Álavari erdia eta El País egunkariari eskatutakoaren laurdena. 2010ean eskatutakoaren herena baino zertxobait gehiago esleitu zioten El Diario Vascori. Bi urtetan laguntza jaso zuen Noticias de Gipuzkoa egunkariaren kasuan, berriz, diru gehiago jaso zuen 2010ean 2009an baino, baina bi urteen artean eskatutako kopurua are gehiago hasi zenez, ondorio moduan, portzentualki galera izan zuen urte batetik bestera; eskatutako hamar eurotik ia zazpi esleitu zioten 2009an eta hamarretik bost 2010ean. 5.2.3. EUSKO JAURLARITZAREN DIRU-LAGUNTZA 2005-2013 EPEALDIAN JASO ZUTEN EUSKARA HUTSEZKO HEDABIDE INPRIMATUEN ETA ESLEIPENEN BILAKAERA LABURBILDUTA Atal honetan, euskara hutsezko hedabide inprimatuek ikergai den 2005-2013 epealdian izan duten argazki kuantitatiboa aurkeztu da. Helburua burutzeko zeregina bi urratsetan gauzatu da: 1.- "Hedabideak" laguntza-deialdiak urtero berezitu dituen multzoen banaketa aintzat hartu eta multzo bakoitzean aurrekontuak, finantzaketa-mailak, maiztasunak, orrialdekopuruak, botaldiak eta salmentak jorratu duen ibilbidea landu da. 2.- "Hedabideak" laguntza-deialdiaren onuradun izan diren hedabide inprimatuei esleitutako diruak aurrekontuaren zein zati estali duen kalkulatu eta, horrekin batera, hedabide bakoitzak eskatutakotik zenbat esleitu zaion erakutsi da. Eusko Jaurlaritzaren "Hedabideak" deialdiaren onuradun izan diren euskara hutsezko hedabide inprimatuek eta deialdiaren esleipenek 2005-2013 epealdian izan duten bilakaera modu grafikoan erakutsi daiteke. Oso kontuan izan behar da ondoko taulak hedabide-multzo bakoitzaren joera orokorra biltzen duela; multzo bakoitzaren barne badirelako hemen erakutsitakoaren kontrako ibilbidea egin duten argitalpenak. Analisia II: euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta laguntza-esleipenen bilakaera 477 Horien berezitasunak ondoren landuko dira. Beraz, adierazi bezala, hemen ageri den taula multzo bakoitzeko hedabide gehienek jorratutako bidearen lekuko da. 172. taula. Euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta "Hedabideak" deialdiaren esleipenen bilakaera, 2005-2013. Eguneroko prentsa Aldizkariak Tokikoak Gehigarriak Erreferentziaorrialdeak Aurrekontuak ↓ ↓ ↑ ↑ ↑ Finantzaketamaila propioak ↓ % 50 ↑, % 50 ↓ ↑ = = Maiztasunak ↓ = = = = Orri-kopuruak ↓ = ↓ = ↓ Botaldiak ↓ ↓ ↑ ↓ ↓ Esleitutako dirua (%) ↑ ↑ ↑ ↓ ↓ Estaldura-maila (%) ↑ ↑ ↑ ↓ ↓ Iturria: tesiaren egileak prestatua. Hedabide inprimatuen bilakaerarik onena, neurtu diren adierazle kuantitatibo guztiak aintzat hartuta, udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariek, tokikoek izan dute. Bestalde, hedabide-multzoen bilakaera positiboa zein negatiboa izan arren, Eusko Jaurlaritzak esleitutako dirulaguntzak eta horri esker hedabide inprimatuetan estali den aurrekontuaren portzentajeak gora egin zuen 2005tik 2013ra multzo guztietan, salbu nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaldu zituzten euskara hutsezko gehigarrietan eta erreferentzia-orrialdeetan. "Hedabideak" deialdiak 2005-2013 bitartean ezarri dituen onuradunen banaketari erreparatuta, ondokoak dira azterketaren emaitzarik azpimarragarrienak: 1.- EGUNEROKO PRENTSA INPRIMATUA: multzo honetan kokatutako hedabideek, oro har, aurrekontu txikiagoak zituzten 2013an 2005ean baino. Autofinantzaketa-mailari dagokionez, Goierriko Hitza eta Hernaniko Kronikak hobera egin zuten 2005etik 2013ra, Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzak portzentaje berdintsuei eutsi zien urte batetik bestera, eta gainontzekoen finantzaketa-mailak behera egin zuen. Aurrekontuetan zein finantzaketa-mailetan izandako beherako joerak eragina izan Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 478 zuen egunerokoen maiztasun, botaldi eta orrialde-kopuruetan. Gorabehera handiak dira aipatu adierazleei begiratuta; ez dago eguneroko guztiei egokitzeko moduko baieztapena egiterik. Portaerarik onena Hernaniko Kronikarena izan zen, maiztasunari eta orrialde-kopuruari eutsi zielako eta botaldia handitu zuelako; eta beste muturrean leudeke Irutxuloko Hitza eta Oarso Bidasoko Hitza, bi horiek egunerokoak izateari utzi zioten eta. Dena den, euskara hutsezko eguneroko prentsaren sektoreak 2013an 2005ean baino %43 orrialde gutxiago sortu zituen, eta bakoitzaren botaldiak kontuan hartuta, sektoreak %54 orrialde gutxiago inprimatu zuen 2013an 2005ean baino. Eta salbuespenen bat dagoen arren, eguneroko prentsaren salmenta-datuek ere txarrera egin zuten ikertutako epealdian. Bestalde, egindako datuen analisiak agerian utzi du eguneroko prentsaren sektoreko hedabide inprimatuek aurrekontuaren zati handiagoa estali zutela 2013an Eusko Jaurlaritzak esleitu zien diruaren bidez611. Egoeraren arrazoia aurrekontuen beherakadari zor zaio; hau da, multzo honetako hedabideek 2013an 2005ean baino diru-laguntza handiagoak hartu zituzten arren, are handiagoa izan zen aurrekontuetan eginiko murrizketa; eta ondorioz, laguntza handiagoa eta aurrekontua txikiagoa izanda, datu bien arteko zatiketaren emaitza den estaldura-mailak gora egin du. Egunerokoek 2005-2013 epealdian Eusko Jaurlaritzari urtero zenbat diru eskatu zioten aztertuta, agerian geratu da ez dagoela portaera-eredu bakarra. Aurrekontuetan behera egin arren, batzuek diru gehiago eskatu zutelako 2013an 2005ean baino, beste batzuek ordea gutxiago. Eta azkenik, eskatutako eta esleitutako dirua harremanetan jartzeak erakutsi du Berria egunkarian izan ezik, gainontzeko egunerokoetan eskatutako eta esleitutako kantitateen arteko portzentajeak gora egin zuela, baina hobekuntza, kasu askotan, 2013an 2005ean baino askoz diru gutxiago eskatzeari lotzen zaio. Edonola ere, 2013an eguneroko idatzizko hedabideek eskatu zituzten hamar eurotik zazpi baino gehiago esleitu zizkien Jaurlaritzak, eta zenbait kasutan, eskatutako laguntzaren %100eraino heldu zen esleitutakoa. 611 .- Salbuespen bakarra Irutxuloko Hitza izan zen. Kasu horretan, analisia egin den atalean jasota geratu den bezala, 2005ean aurrekontuaren %7,8 estali zuen Eusko Jaurlaritzak esleitutako diru-laguntzarekin, eta 2013an %5,4. Analisia II: euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta laguntza-esleipenen bilakaera 479 Aurreko paragrafoetan baieztatutakoa taula batera ekarri ezkero: 173. taula. Euskarazko eguneroko prentsaren bilakaera, laguntzei esker lortutako estaldura-mailaren bilakaera eta jasotako diru-kantitatearen bilakaera, 2005-2013. Aurrekontua Finantzaketamaila propioa Maiztasuna Orri-kopurua Botaldia Estalduramaila (%) Esleitutako laguntza (%) Berria ↓ ↓ = ↓ ↓ ↑ ↑ Goierriko Hitza ↓ ↑ ↓ = ↓ ↑ ↓ Hernaniko Kronika ↑ ↑ = = ↑ ↑ = Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza ↓ ↓ ↓ = ↑ ↑ ↑ Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza ↓ ↓ ↓ = ↓ ↑ ↑ Urola Kostako Hitza ↓ ↓ ↓ = ↓ ↑ ↓ Oarso Bidasoko Hitza ↓ = ↓ ↑ ↓ ↑ ↓ Irutxuloko Hitza ↓ ↓ ↓ ↑ ↓ ↓ ↓ Iturria: tesiaren egileak prestatua. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 480 2.- EUSKARA HUTSEZKO INFORMAZIO OROKORREKO ALDIZKARIAK ETA ALDIZKARI ESPEZIALIZATUAK: diru-laguntza deialdiak urtero ezarri duen bigarren hedabidemultzoa da honakoa. "Hedabideak" diru-laguntza multzo horretako 36 argitalpenek jaso zuten 2005-2013 bitartean. Horietako hamaseiren azterketa zehatza egin da, ikergai den epealdiak hartzen dituen bederatzi urteetatik gutxienez bi herenetan, hau da, sei urtean, onuradun izan direnena, hain zuzen. Gainontzeko hogei aldizkarietatik hamahiru bidean geratu ziren edo laguntza eskatzeari utzi zioten, eta beste zazpiak sei urte baino gutxiagotan, zenbait kasutan urte bakar batean jaso zuten laguntza 2005- 2013 bitartean. Dena den, horiei buruzko ikuspegi laburtua ere jaso da multzoari dagokion atalaren amaieran. Informazio orokorreko aldizkarien eta aldizkari espezializatuen aurrekontuek, oro har, egunerokoetan gertatu bezala, behera egin zuten 2005etik 2013ra. Salbuespenak izan ziren Gaztezulo, Hemen, Uztaro eta Xabiroi aldizkariak. Finantzaketa-maila propioak izan zuen bilakaerari erreparatuz, erdiek hobetu egin zuten eta beste erdiek txarrerako bidea egin zuten. Galerarik nabarmenenak Aizu! eta Argia aldizkarienak izan ziren, kasu bietan arrazoi beragatik: sarrera pribatuetan izan zuten beherakada. Autofinantzaketa-arloko bilakaerarik onena, berriz, Zazpi Haizetara aldizkariak erakutsitakoa da, 23 puntu irabazi zituen 2005etik 2013ra; kasu horretan, sarrera pribatuek gora egin zuten arren, finantzaketa-maila propioan izandako hobekuntza gehiago zor zaio aurrekontuan egindako murrizketari. Maiztasun, botaldi eta orrialde-kopuruen lanketatik baieztapen orokorrak egitea zaila da, informazio orokorreko eta espezializatuko aldizkarietan oso hedabide heterogeneoak direlako. Hala ere, oro har, txukun eutsi zioten maiztasunari eta orrialde-kopuruari. Botaldiek, ordea, behera egin zuten ia denetan. Gaztezulo aldizkaria izan zen 2013an 2005an baino botaldi handiagoa zuen aldizkari bakarra, eta Bertsolari, Euskal Herriko Natura eta Ekonomiaren KZ aldizkarien kasuan, tirada-kopuru berberak izan zituzten bi urtean. Azkenik, egunerokoekin esan bezala, multzo honetako hedabideek ere orrialde gutxiago sortu, inprimatu eta saldu zituzten. Analisia II: euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta laguntza-esleipenen bilakaera 481 "Hedabideak" diru-laguntza bidez estalitako aurrekontuaren zatiari begiratuta ikusi da euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariek eta aldizkari espezializatuek eguneroko prentsak baino zati handiagoa estali dutela hartutako diru publikoari esker, eta 2013an, aztertutako aldizkako argitalpen gehienentzat Eusko Jaurlaritzak esleitutako diru-baliabideek aurrekontuaren %25etik gorako estaldura eskaini zieten. Hazkunde hori bi faktoretan oinarritzen da; batetik, 2013an 2005ean baino diru gehiago jaso zuten; bestetik, estaldura-mailaren hobekuntzaren benetako arrazoia multzo honetako hedabideen aurrekontuek izandako beherakada litzateke. Informazio orokorreko eta espezializatutako aldizkarien bilakaera aztertzeko osatu den atalaren laburpenarekin amaitzeko, esan behar da portzentajetan neurtuta, egunerokoek baino diru gehiago eskatu ziotela Jaurlaritzari 2005ean zein 2013an. Eta jasotakoari dagokionez, salbuespenak salbuespen, multzo honetako onuradun gehienei diru gehiago heldu zitzaien denboran zehar. Hala, 2013an, eskatutako hamar eurotik zazpi baino gehiago esleitu zitzaien, eta zenbait kasutan, eguneroko prentsarekin gertatu bezala, eskatutako kopuru osoa esleitu zitzaien. Egunerokoekin egin bezala, aztertu diren informazio orokorreko aldizkariak eta aldizkari espezializatu bakoitzak izan dituen emaitzak kontuan hartuta, ondoko taula osatuko litzateke: Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako dirubaliabideen azterketa. 482 174. taula. Informazio orokorreko aldizkarien eta aldizkari espezializatuen bilakaera, laguntzei esker lortutako estaldura-mailaren bilakaera eta jasotako diru-kantitatearen bilakaera, 2005-2013. Analisia II: euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta laguntza-esleipenen bilakaera 483 3.- UDALERRI, ESKUALDE EDO LURRALDE JAKINETAN ZABALTZEN DIREN INFORMAZIO OROKORREKO ALDIZKARIAK: multzo honetako 53 aldizkarik jaso zuten laguntza 2005- 2013 bitartean, eta horietatik, informazio orokorreko eta espezializatuko aldizkariekin egin bezala, sei urtetik gora onuradun izan zirenen azterketa sakona burutu da, guztira 28 hedabideena. Hortaz, kopuru aldetik onuradunen multzorik handiena da tokikoena. Hartu dituzten diru-baliabideei dagokienez, bestelakoa da errealitatea; kasu isolaturen bat kenduta (Goiena) tokikoei diru-laguntza apalenak esleitu zaizkielako beti. Kontuan izan behar da aurrekontuak ere apalak izan dituztela; baina horrela izan arren, nabarmentzekoa da 2005etik 2013ra bilakaera positiboa izan zutela. Ezberdintasun garrantzitsua da eguneroko eta aldizkako informazio orokorreko eta espezializatuko aldizkariekin alderatu ezkero. Beste horrenbeste baieztatu daiteke tokikoen autofinantzaketak 2005etik 2013ra eginiko ibilbideaz; hori ere goranzkoa izan zelako gehientsuenetan. Bestalde, multzo honetako hedabideek dotore eutsi zioten maiztasunari 2005etik 2013ra. Orrialde-kopuruaren bilakaerari dagokionez, denetarik izan da, baina askok orrialde gutxiago kaleratu zituzten 2013an 2005ean baino. Eta botaldien datuek agerian utzi dute hoberako bidea jorratu zutela gehienek; hau da, aztertutako 28 hedabideetatik 20k ale gehiago kaleratu zituzten 2013an 2005ean baino. Ondorioz, inprimatutako orrialde-kopuruek ere gora egin zuten urte batetik bestera. Sortutakoek, ordea, aurretik azaldutako bi multzoetan gertatu bezala, behera egin zuten. Zenbakiak ikusita, garbi ikusi da udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak izan direla arlo guztietan bilakaera onena izan duten hedabide inprimatuak. Eta horien artean, daturik baikorrenak eskualde mailan edo udalerri anitzetan zabaltzen direnak izan dituzte. Bestalde, apenas dago tokikoen salmenta-daturik, doakotasuna delako hedabide horien ezaugarri bereizgarrienetakoa. Multzo honetako hedabideek, oro har, diru-laguntza handiagoak eskatu zituzten 2013an 2005ean baino. Hala ere, zenbaki absolutuei begiratuta, tokikoak izan dira kantitaterik txikienak eskatu dituzten hedabideak. Horrekin batera, "Hedabideak" diru-laguntza bidez estali zuten aurrekontuaren portzentajeak ere hobekuntza izan Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 484 zuen. Honaino ez legoke alderik, beraz, egunerokoekin eta informazio orokorreko eta espezializatuko aldizkariekin alderatuta; baina bai, ordea, eta alde garrantzitsua gainera, bi konturi dagokionez: batetik, tokikoak dira Eusko Jaurlaritzak esleitutako diru-laguntza bidez aurrekontuaren zatirik txikiena estali duten euskara hutsezko hedabide inprimatuak; 2013an, esaterako, ia kasu guztietan %10etik beherako estaldura-maila lortu zuten. Bestetik, egunerokoetan eta informazio orokorreko eta espezializatuko aldizkarietan, diru-laguntza bidez lortutako estaldura-portzentajeak 2005etik 2013ra izan zuen hazkundea bi urte horien artean aurrekontuetan egindako murrizketei loturik dago; baina tokiko gehienetan aurrekontuak gora egin zuen; hortaz, 2005etik 2013ra estaldura-mailak izan zuen hazkundea beste modu batera azaltzen da tokikoetan: portzentajetan jarrita, esleitu zitzaien diru-kantitatea aurrekontua baino gehiago hazi zen; ondorioz, estaldurak, gutxi bada ere, hobera egin zuen. Esleitutako diru-kantitateari dagokionez, berriz, portzentajetara ekarrita, aztertutako tokikoen herenari diru gutxiago esleitu zioten 2013an 2005ean baino; beste bi herenei, ordea, gehiago esleitu zitzaien 2013an, eta zenbait kasutan, eskatutakoaren %100a egokitu zitzaien. Tokikoek 2005etik 2013rako aurrekontu, finantzaketa-maila propio, maiztasun, orrialde-kopuru eta botaldietan izan zuten bilakaera eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzen bidez eskuratu zuten aurrekontuaren estaldura eta diru-laguntzen bilakaera modu grafikoan dago jasota ondoko taulan. Analisia II: euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta laguntza-esleipenen bilakaera 485 Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako dirubaliabideen azterketa. 486 Analisia II: euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta laguntza-esleipenen bilakaera 487 4.- NAGUSIKI GAZTELANIA DARABILTEN EGUNKARIEK PRESTATU ETA ZABALDUTAKO EUSKARA HUTSEZKO GEHIGARRIAK ETA ERREFERENTZIA-ORRIALDEAK: horiek osatzen dute Jaurlaritzak diruz lagundu dituen hedabide inprimatuen laugarren multzoa. Lehenengoek 2006-2011 bitartean, urte biak barne, jaso zituzten laguntzak eta erreferentzia-orrialdeek 2009an eta 2010ean. Bi multzo hauetako hedabideekin egin daitekeen azterketa mugatuagoa da; batetik, jasotzaile-kopuruari begiratuta, gutxi direlako, eta bestetik, horietako asko urte bakar batean edo bitan izan zirelako laguntzen onuradun; hortaz, ez dago epe luzeko bilakaera aztertzerik. Eusko Jaurlaritzak euskara hutsezko bost gehigarriei esleitu zien dirua 2006tik 2011ra, horietatik hiruk jaso zuten laguntza urtero eta bik urte bakar batean. Epealdi osoan onuradun izan zirenen kasuetan (Araba gaztea, Izan gazte eta Ortzadar), aurrekontuek gora egin zuten eta finantzaketa-maila propioari dagokionez, ia-ia zenbaki berberak izan zituzten 2006an eta 2011n. Maiztasunak eta orrialde-kopuruak ez zuten gorabehera handirik izan lehenengo bietan; Ortzadar gehigarriaren kasuan, ordea, behera egin zuten. Botaldiak okerrerako joera agertu zuen kasu guztietan, zenbaki bakoitzeko ale-kopuruak nabarmen egin baitzuen behera 2006tik 2011ra. Nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako euskara hutsezko gehigarriak izan ziren Eusko Jaurlaritzari aurrekontuekiko diru-laguntzarik handienak eskatu zizkiotenak: batez beste, aurrekontuaren hamar eurotik sei euroko laguntza eskatu zuten. Esleitutako kantitateei begiratuta, berriz, portzentajetan neurtuta, denek jaso zuten diru gutxiago 2011n 2006an baino. Erreferentzia-orrialdeen arloan, bost hedabidek jaso zituzten laguntzak 2009 eta 2010ean, horietatik bakarrak, Noticias de Gipuzkoak, urte bietan. Horren kasuan, aurrekontuak gora egin zuen, ia bikoizteraino; autofinantzaketa-maila berdintsuari eutsi zion, maiztasunean ez zen aldaketarik izan, eta orrialde-kopuruak eta botaldiek behera egin zuten. Azkenik, Noticias de Gipuzkoa egunkariak diru gehiago eskatu zuen 2010ean, baina Jaurlaritzaren diru-laguntza bidez lortutako estaldura-mailak eta esleitutakoaren portzentajeak behera egin zuten bigarren urtean. Ondoko tauletan dago bilduta euskara hutsezko gehigarrientzat eta erreferentzia-orrialdeentzat aurreko lerroetan azaldutakoa. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako dirubaliabideen azterketa. 488 176. taula. Nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako euskara hutsezko gehigarrien bilakaera, laguntzei esker lortutako estaldura-mailaren bilakaera eta jasotako diru-kantitatearen bilakaera, 2006-2011. 177. taula. Nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako erreferentzia-orrialdeen bilakaera, laguntzei esker lortutako estaldura-mailaren bilakaera eta jasotako diru-kantitatearen bilakaera, 2009-2010. Aurrekontua Finantzaketamaila propioa Maiztasuna Orri-kopurua Botaldia Estalduramaila (%) Esleitutako laguntza (%) Noticias de Gipuzkoa ↑ = = ↑ ↓ ↓ ↓ Iturria: tesiaren egileak prestatua. Analisia II: Euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta laguntza-esleipenen bilakaera 489 Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 490 Analisia III: Eusko Jaurlaritzaren eta euskara hutsezko hedabide inprimatuen arteko harremana 491 5.3. INFORMAZIO-ITURRI EZ ZUZENEN ANALISIA III: EUSKO JAURLARITZAREN ETA EUSKARA HUTSEZKO HEDABIDE INPRIMATUEN ARTEKO HARREMANA Euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntza deialdien nondik norakoak kudeatu dituen Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta diru publikoaren onuradun izan den euskara hutsezko hedabide inprimatuen sektoreak denboran zehar izan duten harremana ezagutu eta landuko da atal honetan. Zeregina burutzeko, lanaren atal metodologikoan azalduta geratu den moduan, nagusiki hemerotekak eskainitako informazioa bildu eta erabili da. Aurreko ataletan egin bezala, analisia laurogeiko hamarkadan abiatuko da, baina arreta berezia eskainiko zaio ikerketak fokua jarrita dion 2005-2013 epealdiari. 5.3.1. AUTONOMIA ESTATUTUAREN ONARPENETIK 1983RA. ABIATZEN Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuaren onarpenak612 ateak ireki zituen komunikazio-politika propio bati ekiteko eta beharrezkotzat eta egokitzat hartzen ziren hedabideak eta edukiak sortu, diseinatu, ekoiztu eta zabaltzeko. "Euskal Herriak erregula, sor eta atxiki ditzake bere telebista, irrati eta prentsa propioa, eta, oro har, bere helburuak lortzeko behar dituen giza komunikabide guztiak" (Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutua, 19.3 artikulua). Laster ekin zion Jaurlaritzak zereginari, Ramón Labaien sailburuaren eskutik. "Gure lehentasun nagusietako bat euskara babestea eta bultzatzea zen, zeren eta, printzipio bezala, argi baikeneukan euskararik gabe ez zegoela Euskal Herririk. Argi geneukan halaber, ez bazen euskarazko komunikabiderik sortzen euskarak ez ziola bereari eutsiko" (Azurmendi, 2004: 12). Hortaz, helburua izango da euskal komunitateak bere nortasunaren garapenerako eta nortasun horrek bereizgarri dituen elementuei eusteko bermeekin funtzionatuko zuten hedabideak martxan jartzea. Eta apustua, hasieratik, ikus- Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 492 entzunezkoen aldekoa izan zen613, horren froga 1980an osatu zen Gobernu-taldeko Ramón Labaienen hitzak: "Esan genezake telebista sortu zela Eusko Jaurlaritza eratu eta Kultura Sailari esan zitzaionean lehentasuna komunikabideak zirela. Guk orduan esan genuen ez genekiela euskara aurrera aterako zen telebista eta irratiarekin, baina argi zegoela ez zuela aurrera egingo telebistarik gabe"(Berria, 2012-10-14: 28). Hala ere, orduko Jaurlaritzak ez du euskara hutsean idatzizko hedabideak sortzea erabat baztertuko. Horren adibiderik argiena Labaienek berak 1981ean egin zioten elkarrizketa batean iragartzen zuen egitasmoa: "Orain DEMA aterako dugu. Kirol aldizkaria da, gazteentzat. DEMA Euskal Herriko aldizkaririk handiena izango da. Gratis emango da eskoletan 10-16 urtetako gazteentzat. Gainera bi tirada egingo dugu. Bata bilinguea 200.000 alekoa, bestea euskara hutsean eta 40.000 alerekin. Aurten errebista bat sortu nahi dugu: euskaraz, frantsesez, inglesez eta erdaraz munduko euskaldun guztiontzat. Argentinan bakarrik, 3.000.000 euskaldunak edo euskaldunsemeak614 dira. Beraiekiko hartuemanak intentsifikatu behar ditugu. Rosarion mutilak euskaraz ikusi genituen eta dantzariak kriston trajeaz. Guk hemen ez dakigu hau. En fin euskaldunon hizkuntza eta problematika normalizatu behar da" ( Anaitasuna, 1981eko azaroa: 11-12). DEMA 1981eko azaroaren 24an sortu zen 260.000 aleko botaldiarekin; horietatik 20.000 euskaraz. Pare bat zenbaki kaleratu ondoren desagertu egin zen. Bitartean, urte hartan bertan Eusko Jaurlaritzak lau milioi eta erdi pezeta (27.045 euro) banatu zituen euskara hutsezko hamabost aldizkariren artean615. Labaien sailburuak honela azaltzen zuen horren zergatia eta banaketarako erabilitako irizpidea: "Guk aleak eta papera kondatzen616 ditugu subentzioa ematerakoan. Guttienez iaz Analisia III: Eusko Jaurlaritzaren eta euskara hutsezko hedabide inprimatuen arteko harremana 493 beste pagatuko dugu, inongo diskriminaziorik gabe, euskararen alde lan egiten duzue eta" (Anaitasuna, 1981eko azaroa: 11). Laguntzak laguntza, euskara hutsezko garaiko aldizkariak ahaleginak eta bi egin beharrean zeuden irauteko. Argia astekariaren kasuan, esaterako, desagertu egin zen 1981eko irailetik 1982ko urtarrilaren amaiera arte, eta berriro kaleratu zutenean, datu zehatzekin azaldu zuten egoeraren larritasuna. "4.000.000 (lau milloi617) ptaz gaineko zorra. Irailetik irten gabe. 18.000.000 (hemezortzi milioi)tako presupuestoa. Eusko Jaurlaritzak 1.045.000pta, Gipuzkoako Aldundiak 2.000.000, hau da, hilero 163.000 pta, baldintza gogorrekin. Azpiegitura porru eginda. Orain arteko kultur dinamika guztia azpikoz gain" (Argia, 1982 urtarrila 24-31: 17). Itzuleraren berri ematen zuen erreportajean, zorra faktore askoren ondorioz sortutakoa zela azaltzen zien aldizkariak irakurleei, besteak beste astekari eta egunkari berrien agerpenak, erdarazkoak, izandako eragina. "Hori askotan esan eta aztertu dugu, bainan618 jendeari gogorazi behar zaio. Nolabait adierazteko: lehen "abertzale kuota" ARGIAren bidez ordaintzen zen bezala, gero beste astekarietara pasatu zen, eta gero batez ere EGIN eta DEIAra … Eta hor guk noski ezin dugu konpetitu. Horiek bi hankak osorik dituzten bitartean gu hanka motzak garelako" (Argia, 1982 urtarrila 24-31: 18). Egoerari aurre egiteko, etxe barrura begira aldizkaria hobetu eta harpidetza berriak lortzeko beharra aldarrikatzen zuten eta, horrez gain, administrazio publikoari diruz laguntzeko eskatzen zioten, "Eta azkenik subentzioak: aginte publikoak euskarazko prentsari euskarazko ekintza guztiei bezala, lagundu egin behar die. Erdarazkoen ondoan inferioridadean gaudenez, alde hori berdintzeko.Orain arte behintzat agertu ez den politika bat behar dugu" (Argia, 1982 urtarrila 24-31: 19). 617 .- Horrela idatzita jatorrizkoan. 618 .- Horrela idatzita jatorrizkoan. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 494 Hitz horiek argitaratu ziren garaitsu berean Jakin aldizkaria 25. urteurrena ospatzen ari zen619. Urtarrila-martxoa bitarteko alea Komunikabideak Euskal Herrian izenburupean argitaratu zuten eta bertan euskara eta prentsa ardatz nagusi gisa hartu zituen mahai-inguru batean esandakoak bildu zituzten620. Saioan Luis Alberto Aranberri, Amatiño, orduko Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko Euskara Arazoetarako zuzendariak hedabideen eremuan erakunde publikoek duten zeregina aldarrikatu zuen: "Euskararen presentzia komunikabideetan salbatuko bada, irtenbide bakarra erakunde publikoetan dago. Gobernuek edota Gobernuek sortaraz ditzaketen erakundeek baizik beste inork ez du gakoaren giltza. Euskarazko prentsa idatziaren irtenbide bakarra, beraz, prentsa publikoan dago" (Jakin, 1982 urtarrila-martxoa: 80) Baieztapenak handik urte batzuetara euskarazko egunkariaren sorreran gertatuko direnak ulertzen eta denbora-lerroan kokatzen laguntzen du. Horrez gain, erakundeek eskainitako diru-laguntzez ere aritu ziren, denek uste zuten euskal prentsaren une hartako egoera larria ez zela bakarrik diruz konponduko, baina hala ere, beharrezkotzat jotzen zituzten diru-laguntzak. Hori bai, zenbaitek, Amatiñok esaterako, argi utzi zuen administrazioak ezin zituela laguntzak eman beste barik. "Neri grabea hau iruditzen zait: nik lau milioi galtzen duen enpresa621 bat baldin badut, ez Administrazioak eta ez beste inork emango dit dirurik ezeren truke. Euskara erabiltzen dela eta, zergatik bai?" (Jakin, 1982 urtarrila-martxoa: 116-117). 619 .- 1982ko lehen hiruhilekoko zenbakian honela zioen: "JAKINen zilarrezko eztaiak ospatzen ari gara, 1981eko udazkenean hasita. Lehen zenbakia kaleratu genuen urte sasoi berean, udazkenean, 25 urte geroago, zenbaki extra bat eskaini genizun: JAKIN 25 urte euskal kulturan. Orain, gutxi barru, harpidedunak ugaltzeko kanpaina bat egingo dugu JAKIN 25 urte euskal kulturan. Zergatik ez beste 25 gutxienez lemapean" (Jakin, 1982 urtarrila-martxoa: 3). 620 .- Mahai inguruan parte hartu zuten Jesus Mari Zalakain, orduan Herria 2000 aldizkariaren zuzendaria; Luis Alberto Aranberri, "Amatiño", sasoi hartan Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko Euskara Arazoetarako zuzendaria; Jose Felix Azurmendi, orduan Egin egunkariko zuzendaria; eta Jose Mari Otermin, orduan Donostiako Herri Irratiko Sei ordu euskaraz programaren zuzendaria. Moderatzaile zereginetan Jose Azurmendi eta Joan Mari Torrealdai aritu ziren. Mahai-inguruaz gain, solaskide bakoitzari Euskal Herriko komunikabideen egoera eta etorkizunari buruzko idatzizko txosten bat ere eskatu zieten. Txostenak aipagai dugun Jakin aldizkarian argitaratu ziren. 621 .- Argia aldizkariaz ari da. Analisia III: Eusko Jaurlaritzaren eta euskara hutsezko hedabide inprimatuen arteko harremana 495 Handik beste bi urte igaroko dira Eusko Jaurlaritzak aldizkarientzako dirulaguntzak agindu bidez arautzeko. 1982an lehentasuna, beste ezeren gainetik, udaberrirako iragarrita zegoen euskal telebistak zeukan622. Nabarmentzekoa da, urte hartan, sei hilabeteko tartearekin onartu zirela Euskal Irrati Telebista sortzeko legea623 eta Euskararen Erabilera Normalizatzekoa. Eta sasoi berean, horiek gauzatzen ziren bitartean, euskal egunkariaren (bat ala gehiagoren) inguruko hausnarketa eta iritziak loratuz joan ziren han eta hemen. 1983an gaia lehen mailan izan zen624; baina hasierako beroaldiaren ondoren, 1985ean barealdia etorri zitzaion euskarazko egunkariaren egitasmoari, "euskarazko egunkariaren lau predikari zoroak isildu garenean bertan behera geratu dira proiektu guztiak" idatzi zuen garai hartan Mikel Atxaga kazetariak (Argia urtekaria, 1985: 130). Haren ordez, albisteetarako euskal agentzia lehenestearen aldeko ahotsak nagusitu ziren. Horien artean zeuden Luis Mari Bandres, garai hartako Kultura Sailburua eta Martin Ugalde625. Honelaxe zioen Ugaldek Argia aldizkariaren urtekarian: "Euskal egunkaria? Noski. Baina Euskal Agentzia behar dugu lehenbizi. Eta legez erabakia, onartua eta dagoeneko presupostuetan sartu dena, gainera"(Martin Ugalde, Argia urtekaria 1985: 129). Izan ere, Legebiltzarrak 20 milioi pezeta (120.202 euro) erreserbatu zituen 1985eko aurrekontuetatik agentziarako, baina egitasmoa ezerezean geratu zen626. 622 .- Lehentasuna telebistak izan arren, ez da ahaztu behar Euskadi Irratiak aurrea hartu ziola. Izan ere, 1982ko azaroaren 21ean aireratu zen. ETBren lehen emisioa 1982ko gabon zaharrean egin zen. EAEn bertako telebista ez da izango beste autonomietan bezala Estatuko hirugarren kanala, baizik eta kanal propioa. Hasieran, arrazoi teknikoengatik seinalea ez zen Euskal Herri osora heldu. Donostian, adibidez, %30ek hartu zezaketen ETB. Iurretako egoitzatik bidaltzen zen seinalea 1983ko udan heldu zen EAE osora. Nafarroan, berriz, 1985ean hasi zen hedatzen. 623 .- Carlos Garaikoetxea lehendakariak sinatu zuen Euskal-Irrati Telebista Herri-Erakundea sortzeko maiatzaren 20ko 5/1982 Legea, eta uztailean 157/1982 dekretuak Euskal Telebista sozietatea eratu zuen. 624 .- Urte hartan, Egin egunkaria kaleratzen zuen enpresak (Orain) euskara hutsezko egunkari baten proiektua aurkeztu zuen Gipuzkoako Foru Aldundian eta Eusko Jaurlaritzan, baina egitasmoa ezerezean geratu zen. 625 .- Martin Ugalde Jaurlaritzako Euskara Zerbitzuaren arduradun moduan aritu zen Pedro Miguel Etxenike Kultura sailburu izan zenean. Luis Mari Bandres sailburu izendatu aurretik utzi zuen Ugaldek Eusko Jaurlaritza. 626 .- Eusko Jaurlaritzak bi urtera, 1987an, akordioa egin zuen Vasco Press agentziarekin, albisteak euskaraz eskainiko zituen lau itzultzailez osaturiko taldea sortuz. Akordioak eta itzulpen-zerbitzuak 1992. urtera arte iraun zuen. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 496 5.3.2. LEHEN DIRU-LAGUNTZA AGINDUTIK (1984) EUSKALDUNON EGUNKARIA KALERATU ARTE. DIRU-LAGUNTZAK ARAUTU ETA HARREMANA MIKAZTU Eusko Jaurlaritzak, aurretik adierazi bezala, 1984an ekin zion euskarazko aldizkarientzako diru-laguntzak agindu bidez arautzeari627. Honelaxe zioen lehen deialdiak: "Eusko Legebiltzarrak, 1982.eko Azaroaren 24an onartu zen Euskararen Normalizazio-Legeak, komunikabideak euskaraz jasotzeko eskubidea aitortzen duenez eta, euskal aldizkarien eta irakurlegoaren ezaugarriak kontutan harturik, aurtengo deialdi honen laguntzen oinarria aldizkarien zabalkundea handitzea da"(EHAA, 1984-08-11: 137zk.). Urte hartan ia hogei milioi pezeta (120.202 euro) banatu ziren hamazazpi aldizkariren artean628, eta 1985ean beste horrenbeste jaso zuten hogeita bat aldizkarik. 1986 urteak EAEko bizilagunak ustekabean harrapatu629 eta hainbat kritika eragin zituen ETB2 gaztelania hutsezko kate berriaren sorrera630 ekarri zuen. Horrekin batera, aipatzeko moduko ekimenak eta berrikuntzak gertatu ziren euskarazko kazetagintzaren esparruan: 1.- Batetik, udaberrian, martxoaren 23an, igandez, saio bat egin zen Deia Euskaraz izenpean. Edukiei erreparatuta, argitalpen hura ez zen egun batetik bestera prestatutako egunkaria; kaleratu ahal izateko, beste hedabide batzuetako kazetarien Analisia III: Eusko Jaurlaritzaren eta euskara hutsezko hedabide inprimatuen arteko harremana 497 laguntza izan zuen631. Kultura eta Turismo Sailaren inkesta ere bazuen harrerari buruzko informazioa jasotzeko632. Deia egunkariak emandako zenbakien arabera 35.000 ale kaleratu ziren. Egun batzuk geroago, Xabier Mendigurenek, ondokoa idatzi zuen bere ohiko zutabean, Egunerokoa izenburupean: "Izenburu honen beronen azpian idatzi zuen Lizardi, gure olerkari gailenak, 1929ko uztailaren 13an, euskara hutsean egunkari bat argitaratzearen inguruan bere hirugarren artikulua. "Itz lauz" liburuskan633 datoz gai honetaz idatzi eta garaiko kezkak biltzen dituzten hiru idazlanak, irakurri nahi dituenarentzat. Honela amaitzen du artikulua: "Berriro diotsuet, IRU MILLA arpidedun sortzen bada, sortuko dala egunkaria ere" (…) 23ko DEIA euskalduna horixe izan da: etsipenaren poderioz irudimenaren zokoan lizundurik daukagun utopiari astinaldi bat eman, eta ezinkizuna eginkizun dela aitortzeko aukera" (Deia euskaraz, 1986-3-27: 31). 2.- Udan, 1986ko uztailaren 24an Eusko Jaurlaritzak "Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legearen 25. Atalaren arabera euskararen zabalkundeari eta benetan erabili ahal izateari indar emateko asmoz eta gaurko euskal gizartearen euskarazko egunkariaren beharrizana kontuan hartuz"634, diru-laguntza deialdia kaleratu zuen astebururo euskarazko egunkari bat argitaratu nahi zuten enpresei zuzenduta. Interesatuek hiru asteko epea izan zuten egitasmoak aurkezteko. Horretarako ondoko baldintzak bete behar zituzten: "2. Atala.- Diru-laguntzetara bildu nahi duen enpresa orok, behar duen azpiegitura izateaz gain, egitasmo honetarako 6(sei) euskal erredaktore izan beharko ditu gutxienez. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 498 3. Atala.- Sei erredaktoreok plantilla barruan izan beharko dute, Informazio Zientzietan lizentziatuak edo egunkarigintzan bost urtetako esperientziadunak izanik. 4.- Atala.- Egunkari honek edozein egunkarik dituen atal guztiak izan beharko ditu. 5.- Atala.- Goizez argitaratua eta beste egunkariak banatzen diren ordu berberetan banatu beharko da. 6.- Atala.- Gutxienez 32 orrialde, tabloide formatokoak,izango ditu eta %75 aktualidade informazioaz osatua egongo da. 7.- Atala.- Banaketa Euskalerriko lurralde guztietan egin beharko da, diru-laguntzak eskatzerakoan banatuko den herrien izen zerrenda jarriz. 8.- Atala.- Proiektuak abuztuaren 15a baino lehenago aurkeztu beharko dira Kultura Saileko Euskara-Arazoetarako Zuzendaritzan, honek onespena eman ahal diezaien. 9.- Atala.- Proiektua onartutakoan eta iraileko lehen astetik abenduaren azkenerarte astero gutxienez 10.000 ale argitaratzeagatik diru-jasotzaileak 6.500.000 pezetako laguntza eskuratuko du abenduaren 31a baino lehenago,ordainketak zatikakoak izan daitezkeelarik" (EHAA, 1986-07-14: 148 zk.). Hiru hautagai aurkeztu ziren deialdira: Egin egunkaria kaleratzen zuen Orain S.A enpresak aurkeztutako Hemen izenekoa, Deia egunkaria kaleratzen zuen Iparragirre S.A. enpresak aurkeztutako Eguna izenekoa, eta Argia aldizkariarena. Eusko Jaurlaritzak lehenengo bien alde egin zuen, eta hirugarrena, Argiarena baztertu "proiektuek egunkari baten estrukturan integratuta egon behar dutelako"(Argia urtekaria 1986: 115). Hau da, Argiak aurkeztutako egitasmoa astekarigintzari lotua zegoela argudiatu zuten, ez egunkarigintzatik sortua, deialdiak aipatzen zuen bezala. Erabaki hura gogor kritikatu zuen Argiak : "Udazken honetan, beraz, gureaz gain beste bi astekarirekin aurkitu gara. Bat batean eta neurri berdinetan sartzea ukatu digutelarik, ARGIAkook urte luzeetan bakar izatera kondenaturik bageunden, bi konpetidorerekin aurkitu gara. Norgehiagoka denon onerako datekeen neurrian eskertu beharra dago, eta batik bat euskarazko prentsari haize berriak ekar diezaizkioketen neurrian. Analisia III: Eusko Jaurlaritzaren eta euskara hutsezko hedabide inprimatuen arteko harremana 499 Baina norgehiagoka bat guztiak baldintza berdinetan jokatzen den heinean da zilegi eta onargarri. Honetan gauzak ez dira garbiak: ARGIAk urterik oparoenean jaso dituen subentzio guztien ia bi halako kopurua jasoko dituzte "asteroko egunkari" kategoriaz datozen bi astekari berriek. Hori ez da justiziazkoa, hasteko. ARGIAk sekula ez du proposatu beste inori subentzioak kendu edo gutxitu diezaioten, euskal kulturak horiek eta gehiago ere beharrezko dituelako, baina aldi berean ezin dugu ametitu dirulaguntza bide berri eta aberatsagoetatik kanpo arbitrarioki uzten gaituzten bitartean ARGIAri aurten subentzioa diferentzia nabarmen batean jaistea635. (…) Denok dugu eskubidea euskal prentsa egiteko, dudarik gabe, eta areago, euskaltzale guztiok dugu eginahalik handienak egiteko beharra. Horrek gure arteko konpetentzia dakarren neurrian ontzat eman dugu beti, eta baita emango ere. Onartu ezin duguna da gure aurrean sortzen diren iniziatibek baino baldintza txarragoetan eta laguntzaren erdiarekin funtzionatzea eskatzen digun lehiaketa. Hori da, hain zuzen, neurria: ARGIA, bere azpiegitura osoa mantentzeko bere gain bakarrik dagoena, "Eguna" eta "Hemen"en subentzioaren erdiarekin lan egitera behartuta dago" (Argia, 1986-11-16: 66). Argia aldizkaria ezezik636, gainontzeko idatzizko hedabideak ere ez zeuden konforme Jaurlaritzako Kultura Sailak diru-laguntzak emateko orduan erabilitako irizpideekin. Horren lekuko 1987ko maiatzean bidali zuten agiria. Bost puntu dituen dokumentuan sinatzaileek637 salaketa, eskaera eta aldarrikapena biltzen zituzten. Salaketari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak ikus-entzunezkoak lehenesten zituela baieztatzen zuten "idatzizkoak oso bigarren maila batean utziz"; horrekin batera, instituzio politikoen idatzizko komunikabideei buruzko politika falta zegoela zioten, "ez 635 .- 1986ra arte Argia aldizkariak Jaurlaritzatik eta Gipuzkoako Diputaziotik jasotzen zuen laguntza (1985ean, esaterako, 13 milioi pezeta, 78.131,6 euro, erakunde biak emandakoa batuta), baina 1986an, Foru Aldundiak ezin izango die aldizkariei laguntza ekonomikorik esleitu, Lurralde Historikoen Legeak emandako konpetentzia esklusiboak direla medio. Hortaz, 1986tik aurrera Eusko Jaurlaritzak esleituko ditu laguntzak. 1986ko ebazpenean 8.804.937 pezeta (52.918,7 euro) esleitu zitzaizkion Argiari, 1987koan 7.792.456 pezeta (46.833,6 euro) bi ataletan banatuta: 6.770.456 pezeta (40.691,3 euro) laguntza arrunta gisa eta beste 1.022.000 pezeta (6.142,3 euro) Azala lau koloretan izeneko proiektuari. 1987an Hemen eta Eguna, astean behin kaleratzen ziren egunkariek, 23 milioi pezeta (138.232,8 euro) eta 26 milioi pezeta (156.263,1 euro) jaso zuten hurrenez hurren. 636.- Argia aldizkariak beste bi editorialetan kaleratu zuen gaiari buruzko iritzia, lehena 1987ko azaroaren 29an zenbakian kaleratu zuen (1.175 zenbakia) Diskriminazioaren gainetik ARGIA aurrera izenburupean, eta bigarrena urte bereko abenduaren 6an (1.176. zenbakia) Jaurlaritza ARGIA itzali asmoz ari ote? izenburuarekin. 637 .- Agiria ondoko hedabide inprimatuek sinatu zuten 1987ko maiatzaren 7an: Aizu, Argia, Elhuyar, Idatz&Mintz, Ipurbeltz, Jakin, Karmel, Larrun (ez zuen diru-laguntzarik jaso 1987an), Literatur Gazeta eta Susa. Urte hartan diru-laguntza jaso zuten hiru aldizkarik ez zuten agiria sinatu: Kili-Kili, Saski-Naski eta Senez. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 500 da politikarik ikusi orain artekoan; ekinbide bakarra subentzioetara mugatu da" eta horien zenbatekoa eskasa dela gaineratu zuten. Aurrekoak ezarriko du eskaeraren nondik norakoa: "legozkiokeen instituzio politikoek (Eusko Jaurlaritzak kasu) idatziko komunikabideak aintzakotzat har ditzaten, beren lehentasun maila atxikiz. Honek irakurketa zehatza izango luke banatu beharreko diru-laguntzen kopuruan". Bukatzeko, sinatzaileek laguntzen helburua zein izan beharko lukeen aldarrikatu zuten: "Diru-laguntzen helburua, aldizkarien normalizazioa erakartzea litzateke, hots, erderazko638 aldizkarien parean modu normal batetan639 konpetitu ahal izateko baldintzak jartzea" (Argia, 1987-12-13: 3). Urte berean, 1987an hain zuzen, EAJk 2000erako abertzaletasuna izenburuko txostena640 landu zuen. Dokumentu hark garaiko egoeraren diagnostikoa egin eta 2000. urtera begirako oinarri politikoak eta programa jasotzen zituen, besteak beste hedabideen arlokoak. Edukiari erreparatuz gero, hedabideek hizkuntzaren normalizazioan duten eragina aitortzen zen641, baina agerian utziz, EAJk ikusentzunezkoei ematen ziela lehentasuna642. Ondoko lerroak esandakoaren erakusgarri dira, eta aldi berean, hurrengo urteetan euskara hutsezko egunkariaren inguruan izango diren gorabeherak testuinguruan jartzeko baliagarri kontsideratu daitezke: "Herri-irrati eta telebista onartzea eta herri-albistaritza gaitzestea historian zeharko arrazoiengatik ideologia hutsezkoengatik baino gehiago izan bada ere horren pareko errealitatea da mendebaldeko albistaritzan pixu handiko arrazoiak behar liratekeela herri-albistaritza sortu beharra izateko. Dena dela, arrazoietariko bat, indartsua gainera, hizkuntza-arazoa litzateke. 638 .- Horrela idatzita agirian. 639 .- Horrela idatzita agirian. 640 .- Dokumentua, Zestoan 1987ko uztailaren 3, 4 eta 5ean egin zen Batzar Nagusian aurkeztu zuten. 641 .- "Euzko Alderdi Jeltzaleak badaki giza-komunikabideek edozein hizkuntzaren garapenean duten garrantzia, egunkariek, irratiak eta telebistak itzelezko eragina bait dute hizkuntza nazionalaren funtzio sinbolikoa eta soziala finkatzerakoan"(2000erako Abertzaletasuna 1987: 140). 642 .- Euskal Telebistaren kate biak martxan zeuden dagoeneko, baita Euskadi Irratia ere. Dokumentuan, berritasun bezala, "Euzko Alderdi Jeltzaleak benetako irrati edo irrati-emankizun elebiduna martxan jartzea proposatzen du", ondoko baldintzak bete beharko lituzkeena: "lortu beharreko helburuak aurretik zehaztea, eman beharreko edukiak aztertzea, langileak ondo aukeratzea, sistematikotasuna arlo guztietan eta emaitzen jarraipena. Azken baten, epe ertain eta luzerako frogalekua litzateke" (2000erako Abertzaletasuna, 1987: 145-146). Analisia III: Eusko Jaurlaritzaren eta euskara hutsezko hedabide inprimatuen arteko harremana 501 Euskerak gizartean izango duen indarketak egunkarietan agertu beharra ekarriko du azkenean. Dena den, Euzko Alderdi Jeltzalearen ustez bide horrek euskera telebistan eta irratian indartu beharra eskatzen du, azken baten ziur gaude eta, elektronikazko komunikabideotan lortutako arrakastak epe ertainean berez eramango gaituela irarkolabidezkoak eskatzera. Bitartean euskal egunkariak ahal bait arinen benetako beharrizana izatera hel daitezen ahaleginak egingo ditu Euzko Alderdi Jeltzaleak. Bien bitartean Euzko Alderdi Jeltzalearen partaidetza duen Jaurlaritza honek euskal astekari biri kaleratzen lagunduko die643, produktuok irits dezaketen kalitatea zein onarpenaren aldetik betiko astekarien eta etorkizuneko euskal egunkarien arteko zubitzat joka bait dezakete" (2000erako Abertzaletasuna, 1987: 148-149). Dokumentuan TVEren euskararekiko eta euskal kulturarekiko jokaerari buruzko aipamenik ere bada, "Euskal kulturaren bideetan oinarrituriko ikuspunturik, onartezinezkoa da TVEren joera bere bi kateetan eta, batez ere, Euzkadirako ematen dituen saio berezietan, Telenavarra eta Telenorte. Euskeraren gizarteegoeraren aurrean itsuarenak egitea ez dago inondik inora onartzerik. Euzko Alderdi jeltzaleak behar diren bideetatik joko du politika-mailan TVEk euskerarekiko duen joera alda dezan eta dagokion tokia eman diezaion. TVE bera ere euskeraren normalkuntzarako prozesura hurbiltzea besterik ez da eskatuko" (2000erako abertzaletasuna, 1987: 178). Eta azkenik, euskarazko aldizkariei dagokienez, "zabalkunde eta eragin gutxikoak badira ere, euskeraren gordeleku direla aitortu behar zaizkie euskerazko aldizkariei, baita kultura eta arlo ezberdinetan euskeraren normalkuntzarako egiten ari diren lana ere" (2000erako Abertzaletasuna 1987: 180-181) adierazi ondoren, aldizkariok jorratu beharko luketen zereginari buruzko baieztapena dator: "euskaldunzaharren alfabetatzeari eta haur eta gazteei bideratutako aldizkariak bultzatu beharko lirateke batez ere" (2000erako Abertzaletasuna 1987: 181). Testuinguru horretan, 1987ko maiatzean hamar aldizkarik sinatu zuten agiriak Eusko Jaurlaritzaren erantzuna izan zuen baliabide ekonomikoei begiratuta, 1988ko Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 502 deialdiak ia bi milioi pezetan (1.915.000=11.509,4 euro) igo zuelako dirulaguntzetarako partida644. Baina ez zen laguntzak banatzeko irizpideei edota helburuei buruzko aldebiko hausnarketarik ezta elkarrizketarik izan. Garai berean, Jaurlaritzaren eta euskarazko hedabide inprimatuen arteko harremanak mikaztuko zituen beste urrats bat egin zen; izan ere, sektoretik eskatutako azterketa645 baztertu eta etorkizuneko egunkariari buruzko ikerketa enkargatu zion Jaurlaritzak646 CIES enpresari. Lana egin ondoren ez zituen emaitzak argitara eman, baina Argiak eskuratu eta publikatu egin zituen Eusko Jaurlaritzak gordetakoak agerian izenburu647 adierazgarriarekin. Horren arabera, euskarazko egunkari batek 88.000 irakurle potentzial izango lituzke, eta erosleen kopurua berriz, 21.000 eta 26.000 artean kokatuko litzateke. Irakurleen profilari dagokionez, adinez gazteak, ideologiaz ezkertiarrak, eta lurraldeari erreparatuz, nagusiki gipuzkoarrak. CIESen ikerketak hiru eszenatoki desberdin landu zituen: merkatuan euskarazko egunkari bakarra zuena (ideologiaz ezker aldekoa, zentrokoa zein zentro-eskuinekoa), bi zituena (zentroezkerrekoa bat eta zentro-eskuinekoa bestea) eta azkenik, kalean hiru egunkari jartzen zituena (bakoitza ideologia batekoa). Lanaren emaitzen arabera, bideragarritasun ekonomiko txikiena duen eszenatokia hirugarrena zen (aldi berean kalean hiru egunkari aurreikusten zituena), eta beste muturrean legoke, alegia bideragarritasun ekonomiko handiena izango luke, ezker aldeko ideologia zuen egunkari bakar bateko eszenatokiak648. 644 .- 1988an esleitutako dirua 12 aldizkariren artean banatu zen, aurreko urteko kopuru berbera. 645 .- Argia, 1.262.zenbakian: "Gogoratu 87an euskarazko aldizkari guztiak bilduta azterketa bana ordaintzea eskatu ziotela Jaurlaritzari bakoitzak aurrera normaltasunez egiteko eta merkatuan erdarazko aldizkariekin konpetitu ahal izateko beharko lituzkeen subentzioak aztertzeko". 646 .- Enkargua Euskadiko Ezkerrak Legebiltzarrean aurkeztutako ekimen bati erantzunez gauzatu zen eta Kultura Sailak 12 milioi pezetako (72.121,4 euro) diru-partida jarri zuen azterketa burutzeko. CIES enpresak 1989ko otsailean bukatu zuen lana. 647 .- 1989ko urriaren 8ko alean argitaratua. (1.262 zenbakia). Hurrengo astekoan, 1.263. zenbakian ere gaiak jarraipena izan zuen. 648 .- Lanak zioen lehen eszenatokian (egunkari bakarra) zentro-eskuin aldeko egunkari bakar bat ere bideragarria litzatekeela baldin eta irakurlegoa bereganatzea lortzen bazuen, eta zentro-ezker aldeko egunkari bakarra oso bideragarria litzatekeela. Baina hiru aukeren artean, perspektibarik onena ezker aldeko egunkari bakarrari esleitu zion. Bigarren eszenatokiari dagokionez (bi egunkari batera kalean), zentro-ezker aldekoa bideragarri izan daitekeela zioen lanak eta gauza bera iragartzen zuen zentroeskuin aldekoarentzat baldin eta epe ertainera irakurleak bereganatzen bazituen. Analisia III: Eusko Jaurlaritzaren eta euskara hutsezko hedabide inprimatuen arteko harremana 503 Une horretatik aurrera areagotu649 egin ziren euskarazko egunkaria kalean jartzeko bi ekimen eta haien arteko tirabirak. Batetik, Egunkaria Sortzen taldeak bultzatutako proiektua650, eta bestetik, Eusko Jaurlaritzak abiatuko zuena651. Eta testuinguru horretan burutu ziren Euskal Kazetarien Jardunaldiak, Donostian 1990eko maiatzaren 28an eta 29an. Sarrera-hitzaldian, Mari Karmen Garmendia, orduan Hizkuntza Politikarako idazkari nagusia zenak euskal hedabideek hizkuntzaren normalizazioan duten garrantzia azpimarratu zuen: "Gure gizartea bere onera ekar dezakeen euskararen normalkuntzak euskal komunikabideak behar ditu. Hezkuntzaren apustuan irakaskuntza elebidunaren alde gizarteak erakutsi duen gogoak, pausu haundi bat emanarazi dio euskarari aldapa malkartsu honetan. Eskolak bakarrik, ordea, ez du euskara normalduko, gizarte osoaren euskararen aldeko jarrera eskatuko du. Euskarazko komunikabideen orain arteko lanak garrantzi handikoak izan dira, eta hemendik aurrera landu beharreko luberriak ez dira nolanahikoak izango. Hor, testuinguru horretan, kokatzen da euskarazko kazetariaren lana" (Euskal Kazetarien Jardunaldiak, 1991: 12). Hitzaldia bukatzeko, Garmendiak une hartan egunkariaren sorreraren inguruan sortutako giroari buruzko gogoeta egin zuen: "Kezkak baditugu baina itxaropentsu ikusi behar dugu geroa, batez ere ahalegin sakona egiteko gogoa sumatzen dudalako, hemen bildu zareten kazetariok kezka bera duzuelako eta, egoeraren diagnosia egoki egin eta gero, konponbidea lantzen denok saiatu beharko genukeelako" (Euskal Kazetarien Jardunaldiak, 1991: 12). Baina konponbidea ez zen gauzatuko. Laster geratu zen agerian bi proiektuok ez zutela elkartzeko, bakar batean biltzeko biderik egingo; hortaz bitasun-giroa, horrek 649 .- Hemen astegunkariak honela zioen kaleratu zuen azken alean: "Azken txanpa hau piztu zuen suziria CIESen azterketaren kaleratzea izan zen" (1990-09-28: 7). 650.- Egunkaria Sortzen taldea osatzeko ideia 1989ko Euskal Prentsaren Egunean erne zen, eta hasieran hirurogei bat pertsonak osatu zuten taldea. Gerora gauzatuko den euskarazko egunkaria martxan jartzeko lehen bilera 1989ko azaroaren 1ean egin zen Donostiako Joxe Miel Barandiaran Lizeoan, bigarrenean (Durango, 1989-12-10) egunkariaren ezaugarriak onartu ziren eta hirugarrenean (Donostia, 1990-1-21) Egunkaria Sortzen sustapen-taldea formalki antolatu eta talde eragileko kideak hautatu zituzten. 651 .- Eusko Jaurlaritzak 1990eko martxoan Jose Ramon Beloki izendatu zuen euskarazko egunkariari buruzko azterketa egiteko lan-taldearen arduradun. Belokiren aurkezpen publikoa Donostian egin zen hilabetera, apirilaren 4an. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 504 dakarren guztiarekin, nagusitu zen. Batzuek zein besteek zekiten euskarazko egunkari bat ez zela bideragarria izango diru-laguntzarik gabe. Eusko Jaurlaritzak argi utzi zuen berak martxan jarritako proiektuaren alde egingo zuela, eta horrekin bat egin beharko luketela euskarazko egunkaria nahi zuten guztiek. Hori baino gehiago, ez zuela Egunkaria Sortzen taldearen proiektua babestuko eta lagunduko. Horren lekuko Joseba Arregi Kultura sailburuak 1990eko ekainaren 29an Legebiltzarrean adierazitakoa:652 "Eusko Jaurlaritzak espero du oporrak aurretik, hau da, abuztu aurretik, euskal egunkariaren proiektua esku artean izatea, berak martxan jarritako taldearen proiektua eskuan izatea, batez ere kazetaritzari dagokionez. Proiektu hori izango da aurrera jarraitzeko Eusko Jaurlaritzak gidari legebiltzar honetara biltzen diren alderdiekin elkar-lanean lehen esan bezala. Honetara biltzen joan beharko lukete euskal egunkaria nahi duten guztiek. Eusko Jaurlaritza ez dago prest bi euskal egunkari laguntzeko. Bateratzerik ematen ez bada, beraz, "Egunkaria sortzen" proiektuak ez du Jaurlaritzaren babes eta laguntzarik izango" (Eusko Legebiltzarreko bilkura-egunkaria, 1990-0629, 65. alea: 50). Adierazi eta bete. Eusko Jaurlaritzak uztailaren 27an aurkeztu zuen bere proiektua. Bi hilabetera, irailaren 27an, Eguna astegunkariak azken alea kaleratu zuen eta hurrengo egunean beste horrenbeste gertatu zen Hemenekin. Biek Jaurlaritzari leporatu zioten itxi beharraren ardura, Egunak lehen orrian jarritako hitz hauekin eman zuen agurraren berri: 652 .- Joseba Arregi Kultura sailburuak Euskadiko Ezkerreko Xabier Gurrutxaga legebiltzarkideak eginiko bost galderei erantzun zien ekainaren 29an. Galderak ondokoak izan ziren: "bat, Euskal Herrian baten faltan bi euskal egunkari aurrera ateratzeko moduan gaudela uste al duzu? Bigarren, botere publikoen interbentzio eta zuzeneko partizipaziorik gabe euskal egunkaririk sortu eta aurrera ateratzerik badagoela uste al duzu? Hirugarrenez, ez al duzu uste gauzatzen ari diren bi proiektu bereizi horiek demokratiko, pluralista eta misto izaerakoa izango litzatekeen proiektu bakar batera biltzeko ahaleginak bideratu beharko liratekeela? Laugarren, izan al duzu `Egunkaria sortzen´ delako proiektuaren egile eta sustatzaileekin bi proiektuak batera elkartzeko elkarrizketarik? Eta azkenik, Sailburu jauna, ezezkoan, izango al du proiektu horrek Eusko Jaurlaritzaren babes eta laguntzarik?". Esan beharra dago Euskadiko Ezkerrak bat egin zuela Arregi sailburuak emandako erantzunarekin. Hitz hauekin adierazi zuen Xabier Gurrutxagak: "Guk ere, talde bezala, talde parlamentari bezala, gu gauden erakundeetan esango dugu euskal `Egunkaria sortzen´ proiektu hori ez baldin badator, ez baldin badute erakusten borondaterik momentu honetan instituzioek eta botere publikoek aurrera atera nahi duten proiektu horretara hurbiltzeko, horretara bideratzeko asmorik ez baldin badute azaltzen, Euskadiko Ezkerrak ere ez duela babestuko dagoen instituzioetan `Egunkaria sortzen´ proiektua" (Eusko Legebiltzarreko bilkuraegunkaria, 1990-06-29, 65. alea, 51. orria) . Analisia III: Eusko Jaurlaritzaren eta euskara hutsezko hedabide inprimatuen arteko harremana 505 "EGUNAren azken alea da gaurko hau. Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzak sortarazi zuen eta bere laguntzarik ezak bukarazten du. Euskal egunkariaren ordua omen da. Datorrela, beraz. Jaioko dira berriak…." (Eguna, 1990-09-27: 1). Eta hurrengo egunean Hemenek hitz gogorrak zuzendu zizkion Jaurlaritzari: "Eusko Jaurlaritzak zikoitz jokatu" izenburuko testuan: "Euskal prentsaren bidean, euskarazko egunkaria helburu, subentzioaren bidea zabaldu zuenak berak itxi du, esplikazio publikorik eman gabe, HEMEN eta Egunako irakurleei muzin eginez"(Hemen, 1990-09-28: 3). Gauzak horrela, udazkenean, proiektu bakoitzak bereari eutsi eta kaleratzeko ahaleginak bizkortu zituen. Belokik argia ikusiko ez duen Egunero izenekoaren aurrediseinua aurkeztu653 zuen abenduaren 3an, eta hiru egunera Euskaldunon Egunkariak lehen alea kaleratu zuen654. Honela zioen azalean: "Ziur gaude beren publizitatea eskainiko diguten enpresei, euskarazko edozein mediok behar dituen dirulaguntzak eman behar dizkiguten erakunde publikoei eta funtsean gure bultzatzaile sutsuenak ditugun euskaltzaleen babesari esker, EGUNKARIAk etorkizun oparoa izango duela" (Euskaldunon egunkaria, 1990-12-06: 1) 653 .- Aurkezpen hura Euskaldunon Egunkariaren ordezkari baten (Iñaki Uria) eta Jaurlaritzako euskara zuzendariaren (Josu Legarreta) arteko eztabaida luze bilakatu zen. 654 .- Zuzendari zereginetan Pello Zubiria eta Administrazio Kontseiluko lehendakari moduan Martin Ugalde. 655 .- 1991n esaterako, EA eta EuE diru-laguntzak ematearen alde agertu ziren Legebiltzarrean, baina ekimena hutsean geratu zen EAJk eta sozialistek kontra egin zutelako (PP eta UA abstenitu egin ziren). Kontuan hartu 1991-1995 bitarteko legegintzaldian EAJ eta PSE-PSOE alderdien artean adostutako gobernua izan zela EAEn. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 506 askoren artean izan zen Patxi Baztarrika, aurrerago Hizkuntza Politikarako sailburuorde izango zena eta orduan Euskal Ezkerrako656 (EuE) ordezkaria. Baztarrikak ondokoa adierazi zuen: "EGUNKARIA da daukagun bakarra eta pentsatzen dugu herri honetan bat baino gehiagorentzat lekurik ez dagoenez, zoritxarrez, badaukagun hau kontsolidatu egin behar dela. EGUNKARIAk irekia izan behar du. Irekia izateko beharrezkoa da guztiek parte hartu ahal izatea. Eta nik uste bide hau urratzeko gaurko egun hau egokia dela" (Euskaldunon Egunkaria, 1992-6-23: 9). Eusko Jaurlaritzak ez, baina 1992an Gipuzkoako Batzar Nagusietan EA, EuE eta HBk bat egin eta 50 milioi pezetako (300.506 euro) diru-laguntza onartu zuten egunkariarentzat, eta beste horrenbeste hurrengo urtean, baina oraingo honetan EAJ eta sozialistak ere alde agertu ziren657. Une horretatik aurrera badira Egunkariaren eta Jaurlaritzaren arteko harremanean aldaketa izango zela iragartzen zuten elkarren segidako hainbat gertaera: 1.- Mari Karmen Garmendia, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako idazkari nagusiak Euskaldunon Egunkaria euskararen hedapenerako tresna "baliagarria eta lagundu beharrekoa" zela adierazi zuen 1993ko uda bezperan, eta gaineratu zuen "bai, nik esperantza bat badaukat: abertzale euskaltzaleok egunen batean, ez dut uste luzaroan beharko lukeenik egoera honek, kapaz izango garela elkarrekin gauzak aztertu 656 .- Euskal Ezkerra (EuE) alderdia Euskadiko Ezkerra alderditik sortu zen. 1991n EE Jaurlaritzan sartu zen EAJ eta EA alderdiekin koalizio gobernua osatuz. Orduan nabarmendu egin ziren EEren barruko bi korronteen arteko tirabirak; batetik, Renovación Democrática izenekoak PSOErekin aliantzak egitearen aldekoak ziren, eta bestetik, Auñamendi izenekoak, EArekin egitearen aldeko. 1991ko irailean, EA Jaurlaritzatik kanporatu zuten Herri Batasunak zenbait udaletxetan independentziaren alde jarritako mozioak babestu zituelako, eta horrekin batera, Auñamendiko legebiltzarkideak (EEk zituen 6tik 5, horien artean Kepa Aulestia EEko idazkari nagusia) EEtik bota zituzten. Horrek behin betiko bihurtu zuen alderdi barruko bi korronteen arteko haustura. Batzuk alderdi sozialistan integratu ziren (PSE-EE) eta Auñamendikoek Euskal Ezkerra (EuE) sortu zuten. Horien artean zeuden, besteak beste, Kepa Aulestia, Martin Auzmendi, Xabier Gurrutxaga eta Patxi Baztarrika. 1993ko hauteskunde orokorretara Eusko Alkartasunarekin batera aurkeztu ziren, baina emaitza txarren ondorioz, koalizioa hautsi egin zen, eta handik gutxira EuE desagertu egin zen. 657 .- 1993an Herri Batasuna abstenitu egin zen, diru-laguntzaren alde zegoen baina 80 milioi eskatzen zituen. Analisia III: Eusko Jaurlaritzaren eta euskara hutsezko hedabide inprimatuen arteko harremana 507 eta joko arau jakin batzuetara iristeko. Uste dut horren baitan EUSKALDUNON EGUNKARIAk ere bere erantzuna behar duela" (Egunkaria, 1993-06-06: 12). 2.- Egun gutxira, Martxelo Otamendi Euskaldunon Egunkariaren zuzendaria honela mintzatu zen Argiak eginiko elkarrizketa batean: "Gure helburuak azpiegitura ekonomikoa sendotzea eta diru iturriak bermatzea, eta gaur egun administrazioarekin dagoen izotza urtzea dira (…) esperantza dut lehen aipatu izotz hori udan hasiko dela urtutzen"658 (Argia, 1993-06-27: 37-38). 3.- Euskaldunon Egunkariak Iurretan egin zuen urteroko jaia (1993ko uztailaren 4an), eta lehen aldiz bertaratu ziren Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko ordezkariak. Adierazgarria presentzia eta beste horrenbeste Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Idazkaritzan zegoen Roman Berriozabalek esandakoa: "etortzen garen lehen aldia da eta gure presentziak zerbait adieraz dezake"(Euskaldunon Egunkaria, 1993-07-06: 8). 4.- Aste horretan bertan Argiak Joseba Arregiri egindako elkarrizketa publikatu zuen, eta bertan zioen egunkaria diru publikoz laguntzea "posible dela", baina ondokoa gaineratu zuen: "Egoera normaldua duen egunkaria izan behar du. Eta guk zenbat diru eman beharko genioke? 500 edo 600 milioi?659 Orduan egunkaria publiko egiten da. Eta orduan jakin beharko genuke nola egituratzen den, enpresaren kapital osaketa nolakoa den, nork izendatzen duen zuzendaria… Proiektu hauek ezin dira egin korrika eta presaka, orain ezin baikara minimoetan oinarritutako proiektu batekin hasi. Galdu ezin daitekeen apustua da eta irabazteko baldintzetan egin behar da"(Argia, 1993-7-11: 7). 5.- Irailean660, EA eta EuEk ez-legezko proposamena aurkeztu zuten Legebiltzarrean, Eusko Jaurlaritzaren publizitate instituzionalaren banaketan Euskaldunon Egunkariak besteek zituzten aukerak izan zitzan eskatzeko eta Egunkariako ordezkariekin elkarrizketa hasteko. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 508 Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza, esan bezala, 1994an helduko da, bederatzi hilabeteko elkarrizketa-prozesuaren ostean. Eusko Jaurlaritzak eta Euskaldunon Egunkariak elkarlanerako akordioa sinatu661 zuten 1994ko ekainaren azken egunean, Donostian. Zazpi puntuko dokumentuan jasotakoaren arabera, "Eusko Jaurlaritzak ordezkari bat izango du EUSKALDUNON EGUNKARIAren Administrazio-Batzordean" eta baliabide ekonomikoei dagokienez, urte hartarako partida zehaztu eta hurrengoetarako asmoen berri ematen zen. ""(…) hirurogeita hamar milioi (70.000.000 pta) pezetako662 dirulaguntza emango dio EUSKALDUNON EGUNKARIA Elkarteari, Elkarte horrek 1994. urterako dituen ustiaketa gastuei aurre egin diezaien663. Adostutako bide honi jarraituz, datozen ihardunaldietan ere, urteroko aurrekontuetako egitarauaren barruan, Eusko Jaurlaritzak EUSKALDUNON EGUNKARIAren beharrizanak kontuan hartuko dituela hitz ematen du" (EGUNKARIA, 1994-07-01: 8). Hala, Euskaldunon Egunkariak 120 milioi pezeta (721.214,5 euro) jaso zituen 1995ean, eta beste horrenbeste 1996an. Jaurlaritzaren eta Euskaldunon Egunkariaren arteko tirabirak irauten zuen bitartean, gainontzeko idatzizko hedabideek urteroko diru-laguntzak eskatu, jaso eta noizbehinka, horiei buruzko iritzia eta eskariak kaleratu zituzten664. Labur esanda, hiru 661 .- Akordioa Joseba Arregi Kultura sailburuak eta Iñaki Uria, Euskaldunon Egunkariako kontseilari ordezkariak sinatu zuten. 662 .- Eurotan jarrita 420.708,5 euro dira. 663 .- Euskaldunon Egunkariak 1995eko maiatzaren 21eko zenbakian eman zuen bezperan Andoainen eginiko akziodunen batzarrari buruzko informazioa (16.or). Bertan publikatutakoaren arabera, 559.248.492 pezetako sarrerak (3.361.151 euro) izan zituen 1994an eta 589.087.780 pezetako irteerak (3.540.488 euro); ondorioz urteko emaitza ekonomikoan negatiboa izan zen: 30 milioi pezetako defizita. (zehatz esateko 29.839.288 pezetako defizita, hau da, 179.338 eurokoa). 664 .- 1989ko azaroan, esaterako, Argia aldizkariak egunkari formatuko 8 orriko ale berezia kaleratu zuen, azalean Euskal Prentsa Lagundu izenburua zeramana. Edukien artean, azaroaren 10ean Aizu!, Argia, Elhuyar, Idatz eta Mintz, Ipurbeltz, Jakin, Karmel, Larrun, Senez eta Susa aldizkariek sinatutako agiri bateratua zegoen. Bertan, diru-laguntzak urriak zirela, banaketarako irizpideak desegokiak zirela eta epe luzeko plangintza bati erantzuten ez zietela adierazi zuten. Horrekin batera, publizitate publikoa banatzeko orduan jasaten zuten egoera ere salatu zuten: "euskal aldizkariak publizitate publikoa banatzeko orduan marginaturik bait gaude, orohar (…) Euskal instituzioek, gure aburuz, euskal aldizkarietan eginiko publizitateari buruzko jarrera positiboa eta eragilea erakutsi beharko lukete: alde batetik eta gutxienez, beraiek sortzen duten publizitatearen zati bat euskal prentsaren bidez bideratuz eta bestetik, euskal komunikabideetan eginiko publizitatea sustatuz. Publizitate kopurua igo ahala laguntza publiko zuzenen beharra urrituko dela begibistakoa da bestalde" (Argia, 1989-11-26: 2) Analisia III: Eusko Jaurlaritzaren eta euskara hutsezko hedabide inprimatuen arteko harremana 509 ardatzen inguruan landutakoak ziren: esleitutako baliabide ekonomikoen urritasuna, dirua banatzeko erabilitako irizpideen desegokitasuna eta epe luzeko politika baten gabezia. 1995eko urtarrilean EAJ, PSE eta EA alderdien artean adostutako Jaurlaritza berria eratu zen, eta Mari Karmen Garmendiak hartu zuen Kultura Sailaren ardura.665 Euskarazko hedabideei begirako politika, ordura arte bezalatsu, urteroko diru-laguntza deialdietan mamitu zen. Eta berriro ere, sektoreak politika horrekiko desadostasuna agertu eta aldaketa eskatu zuen. Horren isla, 1996an Euskalkomek Donostiako Miramar Jauregian antolatutako Prentsa Jardunaldietan izan ziren hedabideek kaleratutako ondorioak. Merezi du dokumentu haren edukia bere osotasunean jasotzea, diru-laguntza politikari buruzko aldarrikapenak eta kezkak ez ezik, sektoreak garai hartan bizi zuen egoeraren erradiografia gardena eskaintzen duelako, "1.-Euskarazko prentsak funtzio garrantzitsua betetzen du hizkuntz komunitatean. Euskal Herri mailako lotura mantenduz, hizkuntza komunitatea trinkotzen duen elementu apurretako bat da. Bestetik euskaraz bizitzeko ezinbesteko elementua da. 2.- Irauteari begira jarrita daude energiarik gehienak. Irautearekin eta produktu horretarako egokitze eta hobetzearekin asko egiten du euskal prentsak. Eta hori egiteko ere estuasun handiak ditu. 3.- Pauso kualitatiboak emateko, azpiegitura indartzeko, gizarteko presentzia soziala benetan hazteko biderik ez du. Hazi nahi, hazi behar eta hazi ezina. Izan litekeenera iritsi ezina da egoeraren laburpena. 4.- Euskal prentsa idatziko langileak lan-baldintza eskasetan daude halabeharrez. Amildegia dago ikus-entzunezko proiektu publikoetako lan-baldintzen aurrean, eta amildegi hori kaltegarri eta eutsiezina da. 5.- Merkatua osatzeko pausoak ematea lehentasunezkoa da. Irakurketa bultzatzeko modua eratu behar da, irakurle berriak, batez ere gazte-belaunaldiak euskal prentsara sartzeko. Honek sustapen ahalegin handia eskatzen du. Bere lehentasuna azpiegitura eta enpresa-ikuspegia indartzea da. 6.- Lehentasun horietan prentsagileei dagozkien zereginak dira: • elkartzea, ikuspegia lantzeko. • elkarlan-bideak urratzea. Bereziki publizitatean enpresa handietara iristeko masa kritikoa lortzeko, sustapenerako, horniketarako eta hainbat arlotarako. • enpresa-ikuspegia lantzea, lan komertzialean energia gehiago jartzea. 665 .- Ardura horrekin batera gobernu-bozeramalea ere izango da. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 510 7.- Gizartea sektorearen egoera zailaz eta euskal prentsaren estrategikotasunaz jabetzeko ahaleginak egin behar ditugu. 8.- Erakunde publikoei politikan aldaketa sakona eskatzen diegu. Apustu instituzionalik eta kultur politika egokirik ez dago alor honetan. Orain arteko laguntzak hiru ezaugarri ditu: eskasa, uneoroko borondateari atxekia, gutxi arautua eta arlo giltzarri batzuk ahaztu dituena. Aspektu negatibo horiek aldatu behar dira, aldaketa sakona eginez: • sektorearen garrantzi eta desafioei egokitutako laguntza. • laguntza arautua, jokuko arauak finkatu eta optimizazioa bultzatuko duena. • azpiegitura indartzeko inbertsiotarako, sustapenerako, eta merkaturatze/banaketarako laguntza, enpresak etorkizunean burujabeago izan daitezen. • publizitate-politika egokia. Euskaraz informatua izateko eskubidetik abiatuta euskararen esparrurako publizitate instituzionalari buruzko araubide bat martxan jarri behar da lehenbailehen". (Jakin, 96 zk.: 107109). Ondorioetan jasotakoa, ia hamar urte lehenago, 1987an, euskarazko hedabideek Eusko Jaurlaritzari zuzendutako mezuaren garapen eguneratua dela esan daiteke. Ordukoan bezala, euskarazko hedabide inprimatuek hizkuntzanormalizazioaren esparruan betetzen zuten zeregina aldarrikatu eta diru-laguntza politikaren aldaketa sakona eskatu zuten. 1996ko Prentsa Jardunaldien ondorioak kaleratu zituen Jakin aldizkariaren zenbaki berean jardunaldietan irakurritako ponentziak eta komunikazioak bildu zituzten. Horietatik bada nabarmentzeko konturik. Esaterako, garai hartan Egunkariako kontseilari-ordezkaria zen Iñaki Uriak zioen euskal prentsa ez zela existitzen salmentapuntuetan, gehienbat harpidetza bidez saldu edota doan banatzen zelako eta egoera horri aurre egiteko sustapen-kanpainen garrantzia azpimarratzen zuen (Uria, 1996). Bestalde, Pello Zubiriak Zein dira euskal prentsaren desafio berriak? galderari heldu eta erantzuna emateko orduan hainbat nabarmendu zituen: "subentzio-kopuru txukun batzuk lortzea", publizitate instituzionalaren arloan tratu egokiagoa jasotzea erakundeetatik edota hedabideen arteko sinergiak bultzatu eta elkarlana baliatuz gestioa hobetzea. Aipatutako horiek guztiak zertarako? euskal gizartean eraginkor izateko. Analisia III: Eusko Jaurlaritzaren eta euskara hutsezko hedabide inprimatuen arteko harremana 511 Pello Zubiriaren hitz horiei darien doinu bera izango dute euskarazko hedabide inprimatuen sektoretik zein administraziotik ondorengo urteetan egingo dituzten beste hamaika adierazpen eta aldarrikapenek; bereziki ikerketak aztergaitzak hartu duen 2005-2013 epealdian. Uriak eta Zubiriak burututako hausnarketekin batera ezinbestekoa da Jon Sarasuak 1996ko Prentsa Jardunaldietan aurkeztu eta Jakin aldizkariak bildu zuen ponentziari erreparatzea. Euskarazko prentsaren diagnostikoa izenburuarekin sektoreak une hartan zuen egoera arakatu eta argazkia osatu zuen666; baita proposamenak aurkeztu ere. Diru-laguntzei dagokienez, euskarazko prentsaren sektoreak honako diagnostikoa egiten zuela zioen Sarasuak: "Dirulaguntza sistemaren diagnostikoa nahiko koinzidentea da: ⦁ Gutxi da euskal prentsaren sendotze-desafioari erantzuteko. ⦁ Uneko borondatearen gora-beherei lotuegia dago. ⦁ Aldagai batzuk kontuan hartzen badira ere, lotuegia dago defizitari, eta honek ez du optimizazioa bultzatzen". (Sarasua, 1996: 15) Behin diagnostikoa eginda, Jon Sarasuak baieztatzen zuen "sektore honen garrantziaren araberako erantzuna ematea dagokie erakunde publikoei" (Sarasua, 1996: 27) eta jarraian erantzun horren ildo nagusiak marraztuz ematen zion amaiera artikuluari: "⦁ Sektorearen garrantzi eta beharrei egokitutako laguntza. ⦁ Laguntza arautua, jokuko erregelak finkatuta, optimizazioa bultzatuko duena. ⦁ Azpiegitura indartzeko inbertsioetarako, sustapenerako, merkaturatzean laguntzeko laguntza ere bultzatu behar da, enpresak finkatu eta etorkizunean burujabeago izan daitezen. ⦁Publizitate-politika egokia, euskararen esparrurako publizitate instituzionala arautuko duena" (Sarasua, 1996: 28). Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 512 Proposamenak proposamen eta eskaerak eskaera, euskarazko aldizkariek ez zuten 1996ko urteari zegokion diru-laguntza hartu urte hartan. Ebazpena inoiz baino beranduago egin zenez, abenduaren 18an667; ordainketak hurrengo urtean gauzatu ziren. Egoera horrek haserre bizia eragin zuen sektorean eta tirabira latza izan zuten Jaurlaritzako Kultura Sailarekin urtarrilean zehar. Agerkariek diru-laguntzen murrizketa salatu zuten agiri baten bidez668, "Eusko Jaurlaritzak ez die, inolaz ere, euskal prentsaren laguntza-premiei behar bezala erantzuten: ez die orainarte erantzun, eta ez die orain erantzuten, lehendik eskasak ziren dirulaguntzak murriztu egin baititu" (Jakin, 98zk.: 41 edota Euskaldunon Egunkaria, 1997-01-18: 11). Baieztapena babesteko hamaika zenbaki argitaratu zituzten, eta Kultura Sailak beste horrenbesterekin erantzun zuen kontrakoa argudiatzeko; hots, diru-laguntzetan ez zela murrizketarik egon. Bestalde, Kultura Sailak iragarpena ere egiten zuen: "Eta 1997an, lehentasuna izanik euskal prentsako proiektuak bideragarriagoak egitea, laguntzek hazkundea izango dute"(Jakin, 98zk.: 42). Emandako erantzunarekin konforme ez, eta egun gutxira669 hedabideek beste agiri bat prestatu eta kaleratu zuten. Bertan, Eusko Jaurlaritzak 1995ean eta 1996an aldizkariz aldizkari banatutako laguntzen zenbatekoak jakinarazi zituzten. Horrekin batera, eskaera bikoitza egin zioten Kultura Sailari: euskal prentsarekin elkarlanean aritzeko eta arazoaren muinari behingoz heltzeko. "Euskal prentsa sektore estrategikoa da, Euskal Herrian euskaraz bizi ahal izateko ezinbesteko zerbitzua. Eta egoera larrian dago. Sektorearen garrantziaren neurriko laguntzak behar ditu euskal prentsak, eta ez bakarrik orainarte670 bezala urteroko defizita arintzen laguntzeko, azpiegituratan, sustapenean, banaketan eta abarrean aurrera egin ahal izateko ere laguntzak ezinbestekoak baititu"(Jakin, 98zk.: 45 edota Euskaldunon Egunkaria 1997-01-23: 8 ). 1996an gertatutakoen errepasoarekin bukatzeko, esan sektorearen eta Jaurlaritzaren arteko harremana mikaztuz zihoan bitartean, Gipuzkoako eta Bizkaiko foru-aldundiek diru-laguntza deialdiak kaleratu zituztela euskaraz ari ziren idatzizko 667 .- Ebazpena 1997ko urtarrilaren 9ko EHAAn argitaratu zen. 668 .- Agiria 1997ko urtarrilaren 17an kaleratu zuten 44 aldizkarik eta Euskaldunon Egunkariak sinatuta. 669 .- 1997ko urtarrilaren 22an. 670 .- Horrela dago idatzita jatorrizkoan. Analisia III: Eusko Jaurlaritzaren eta euskara hutsezko hedabide inprimatuen arteko harremana 513 hedabideentzat671, lehen kasuan ia 24 milioi pezeta (144.243 euro) eta bigarrenean 3 milioi pezeta (18.000 euro). Araban ez zen halakorik gertatu. Hurrengo hiru deialdietan (1997,1998 eta 1999) aldaketa izan zen, baina ez sektoreak eskatzen zuen bidetik. Diru-hornikuntzari erreparatuta, ia hiru aldiz hazi zen partida lehen urtean, eta hazten jarraitu zuen hurrengo bietan672; baina ez aldizkarientzako diru-poltsa handitzen zelako, baizik eta eguneroko prentsa ere (Euskaldunon Egunkaria) lehenengoz sartu zelako deialdian673 eta hari esleitzen zitzaiolako674 ezarritako diru-baliabide guztien erdia baino gehiago. 5.3.4. DIRU-LAGUNTZEN ONURADUN BERRIAK ETA BAREALDIA: 2000-2004 2000. urtean, idatzizkoei irratiak675, telebistak eta on-line argitalpenak gehitu zitzaizkien diru-laguntzen onuradun gisa. Ondorioz, urte hartako deialdiak, baliabide ekonomikoei begiratuta, hazkunde nabarmena izan zuen676, eta horren barruan aipatzekoa da inprimatuei bideratutako kantitatea ia bikoiztu egin zela677. Ondorengo 671 .- Gipuzkoaren kasuan, apirilaren 2ko 32/1996 foru dekretuaren bidez. Haren xedeak honela zioen hitzez hitz: "Deialdi honen xedea da Gipuzkoako Lurralde Historikoaren esparruan udal, eskualde nahiz herrialde mailako euskarazko aldizkariak sustatu eta bultzatzen dituzten erakunde eta elkarteei dirulaguntzak ematea, deialdi honetan araututakoaren arabera". Urte hartan 23.658.607 pezeta (142.191 euro) banatu ziren 18 aldizkariren artean. Bizkaiko Foru Aldundiaren kasuan, deialdia otsailaren 27ko 19/96 foru dekretuaren bidez kudeatu zen eta udal mailako aldizkariak deialditik kanpo geratu ziren. 3.000.000 pezeta (18.030 euro) banatu zituzten lau hedabideren artean: Arranondo, Bizarra Lepoan, Deiadar eta Akatz. 672 .- 1996ko deialdian, guztira 66 milioi pezeta (396.668 euro) banatu zituen Eusko Jaurlaritzak baldintzak betetzen zituzten aldizkako argitalpenen artean; 1997koak 198.100.000 pezetako dirulaguntzak (1.190.605 euro) aurreikusi zituen prentsa idatzian euskararen erabilera sendotu eta indartzeko eta euskal prentsa egitasmoak bideragarriago egiteko. 1998koak 234.200.000 milioi pezeta (1.407,570 euro) eta 1999koak 273 milioi pezeta (1.640.763 euro). 673 .- Ordura arte, 1994tik urtero sinatutako hitzarmen bidez ematen zitzaion dirua Euskaldunon Egunkariari; ez zen deialdira aurkezten, deialdiak ez zuelako eguneroko prentsara zuzendutako partidarik aurreikusten. 674 .- Egunkariak 120 milioi pezeta (721.214,5 euro) jaso zituen 1997ko deialdian, diru-baliabide guztien %60,6. Hurrengo urtekoan, 1998koan are gehiago, 156 milioi pezeta (937.579 euro),urte hartako baliabide guztien %66,6 eta 1999koan beste horrenbeste, baina ehunekotan behera egingo du, aginduak ezarritako diru-baliabideen %57,1 esleitu zitzaion eta. 675 .- Irratiek ordura arte laguntzak jasotzen zituzten, baina ez hedabideentzako deialditik, baizik eta Euskalgintza izeneko deialditik. 676 .- 1999koak 273.000.000 pezetako diru-poltsa zuen (1.640.763 euro), 2000ko deialdiak 622.000.000 pezetakoa (3.738.295 euro). 677 .- 1999koan 273.000.000 pezeta euskarazko inprimatuentzat (1.640.763 euro), 2000koan 485.000.000 pezeta (2.914.909 euro). Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 514 urteetan ez da laguntzen kopuruetan apenas gorabeherarik izango, baina sektoreak bizitasuna erakutsiko du. Sasoi hartan, egunerokoen eskaintza handitu egin zen, Hernaniko Kronika izan zen bidea urratzen lehena678 eta ondoren, bereziki 2003tik aurrera, eskualdeetako egunkariak (Hitzak) hasi ziren zabaltzen. Bestalde, tokikoek hausnarketari ere ekin zioten679 xede bikoitzarekin; batetik, egindako hamabost urteko ibilbidearen errepasoa egitea eta bigarrenik, hiztun-sarea eta merkatua handitzeko jarraitu beharreko estrategia gorpuztea, "produktuak txukundu, estrategiak doitu eta euskal hizkuntza-komunitatean modu eraginkorragoan eragiteko asmoz" (Aiestaran, 2009: 76). Hausnarketa hartan, besteak beste680, tokikoentzat eskualdeko ekoizpen antolaketaren bidea jorratzearen garrantzia azpimarratu zen. Maiztasunari dagokionez, egunerokoa guztiz baztertu zuten, horrek gaindiezineko gastua izango lukeelako tokikoentzat; ondorioz, asteroko maiztasunaren aldeko apustua egin zuten eta enpresaren tamainari erreparatuta, 8.000 aleko tiradak edo handiagokoak ekoiztera jo behar zela aipatu zen. Honela argudiatzen zuen estrategia Joxemari Muxikak, garaiko Topagunea Euskara Elkarteen Federazioko lehendakariak: "Izan ere, horrek sinesgarritasuna ematen dio lantegiaren etorkizunari. Langileentzat ez ezik, iragarle zein irakurleentzat ziurtasuna (eta, bide batez, lasaitasuna) bermatzen laguntzen du estrategia horrek" (Topagunea, 2003: 45). Hurrengo urtean hausnarketak tokikoen maila gainditu zuen eta Euskarazko Kazetaritzaren lehen Kongresua egin zen681. Lau egunez sektorearen diagnostiko 678 .- Hernaniko Kronika 2000. urtean kaleratu zen, Dobera euskara elkartearen ekimenez. 679 .- Topaguneak Tokiko hedabideak etorkizunera begira izeneko jardunaldiak antolatu zituen Zamudion 2003ko azaroaren 28an eta 29an. 680 .- Orduko hartan, etorkizunari buruzko gogoeta sakona egiteaz gain, Topaguneak Asteon aldizkariaren egitasmoa aurkeztu zuen. Doakoa, herri aldizkariekin batera banatuko zen tokiko aldizkarien gehigarri moduan, eta gaitzat telebista izango zuena. Lehen zenbakia 2004ko otsailaren 27an kaleratu zuten 75.000 aleko botaldiarekin. Arazo ekonomikoak zirela eta, Asteon aldizkaria desagertu egin zen sortu eta 5 hilabetera. 681 .- Kongresua 2004ko azaroaren 9tik 12ra bitartean egin zen. Analisia III: Eusko Jaurlaritzaren eta euskara hutsezko hedabide inprimatuen arteko harremana 515 zehatza burutzeaz gain, Europan hizkuntza gutxituetan aritzen ziren zenbait ikusentzunezkoren eta egunkariren ikuspuntuak eta esperientziak ezagutu zituzten. Horrekin batera, euskarazko kazetaritzaren aurrera begirako erronkei heldu zieten. Kongresu hartan landutakoak Kazetaritza euskaraz: oraina eta geroa izeneko lanean682 daude bilduta. Lan horren edukiari erreparatuta ekingo zaio ondoko lerroetan azalduko den Eusko Jaurlaritzaren eta sektorearen arteko harremanen hurrengo fasearen azterketari. 5.3.5. EGONKORTASUNA DEIALDIETAN ETA HARREMANETAN BAKOITZA BEREARI EUTSIZ: 2005-2013 EPEALDIA Ikerketa honen jomuga den 2005-2013ko epealdian, Eusko Jaurlaritzaren eta euskara hutsezko hedabideen sektorearen arteko harremana ezaugarri beretsuak dituzten zikloen bidez garatuko da. Aldarrikapenak eta administrazioari zuzenduriko eskaerak eta kritikak dira ziklo horien osagai nagusiak. Denbora-tarte horretan, gainera, aurreikusi gabeko bi gertaera txertatuko dira batzuen eta besteen arteko erlazioan: krisi ekonomikoa eta EAEko lehen gobernu sozialista. Hortaz, 2005-2013 bitarteko azterketa testuinguru ekonomikoan eta politikoan izandako gorabeherei loturik dauden bi zatitan burutuko da: lehenak, 2005-2008 tartea hartzen du; bigarrenak, 2009tik 2013ra artekoa. 5.3.5.1. DIAGNOSTIKO ETA ALDARRIKAPENETATIK KRISIARI USAINA HARTZEN HASI ARTE: 2005-2008 Arestian aipatu bezala, 2005etik 2013ra arte "Hedabideak" diru-laguntzaren esleipen-prozesuan parte hartu duten bi aktoreen arteko harremana nolakoa izan zen aztertzeko abiapuntu egokia da Kazetaritza euskaraz: oraina eta geroa izenburuko lana. Horren aurkezpenean garaiko euskarazko kazetaritzaren egoera laburbiltzen da: 682 .- Lanak lau atal ditu. Bakoitzean Kongresuko egunez eguneko edukiak jasotzen ditu, Hala, lehen atala euskarazko komunikazio-esparruari buruzkoa da; bigarrenean, Euskarazko hedabideak izenekoan prentsa, ikus-entzunezkoak, Internet bidezkoak, publizitatea, kazetaritza eta literaturaren arteko harremana zein diasporaren komunikabideak aztertzen dira; hirugarrenean, Bideak eraikitzeko ahaleginean izenekoan, euskarazko hedabideek aurrera egiteko sinergiak sustatu eta baliabideak optimizatu behar dituztela azpimarratzen duen gogoeta nagusitzen da, eta laugarren atala etorkizunari begira jarrita dago, bertan Erronka nagusiak izenburupean hiru arlo nagusi aztertzen dira: teknologia berriak, hizkuntza eta kazetari euskaldunen lan-baldintzak. Lanak 448 orrialde ditu guztira. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 516 "Bistan denez, Euskarazko Kazetaritza izugarri hazi da, oso handia baita mundu honek berezkoa duen indar-sortzailea. Errealitate hori makina bat pertsona, elkarte, gizarte-mugimendu eta erakunderen ahalegin eta elkarlanaren ondorioa izan da. Orobat, hazkunde ikaragarri horrek agerian utzi ditu sektorean dauden hainbat ahulezia: egoera soziolinguistikoa, merkatu txikiak, lan-baldintza makurrak eta dirulaguntza politika definitu gabeak, besteak beste. Euskarazko Kazetaritza beregaintasuna lortzetik urrun da, oraindik ere" (Askoren artean, 2005: 9-10). Hortaz, idatziz jasotakoaren arabera, orduko diru-laguntza politika "definitu gabea" zen euskarazko kazetaritzaren ahulezietariko bat. Baieztapena ez da berria; izan ere, aurretik azaldu den bezala, 80ko hamarkadaren bigarren zatitik, euskarazko hedabide inprimatuek aldiro-aldiro plazaratu zuten sektorearentzako diru-laguntza politikak aldaketa sakona behar zuela eta epe luzera begirako politikaren beharra zegoela. Ia hogei urtera, beraz, aldarrikapenak bere horretan dirau. Euskarazko kazetaritzaren I Kongresuaren jarduna biltzen duen lanak hamaika ondorio plazaratzen ditu azken orrietan. Merezi du horiek denak dauden moduan jasotzea, nondik-non-nora galdera hirukoitzari erantzuteko ahalegintzat hartu daitezkeelako; hau da, euskarazko kazetaritza nondik zetorren, non zegoen eta nora jo beharko lukeen. Honakoak hamaika ondorioak: "Lehenengoa. Euskarazko kazetaritzaren munduak berebiziko aldaketak izan ditu azken hiru hamarkada hauetan. Dozena erdi/dozena bat profesional izatetik, 700dik gora berriemaileren kolektibo izatera igaro gara. Oso handia da mundu honek berezkoa duen indar sortzailea. Bigarrena. Euskarazko kazetaritzak izan duen garapena oso nabarmena da, baina agerian dira ahuleziak ere: egoera soziolinguistikoa, merkatu txikia, behar baino eskaintza urriagoa… Gainera, mundu honek gehiegizko sakabanaketa bizi du eta ez du oraindik beregaintasunik lortu maila askotan. Hirugarrena. Euskarak 800.000 hiztunera iristen ez den komunitatea osatzen du. Arazo asko eta asko hiztun-kopuru murritz horren ondorio dira. Edozelan ere, bermatu beharreko gizarte-erantzukizuna da informazioa euskaraz jasotzeko eskubidea. Erkidego gisa, euskaldunontzat, zer estrategikoa da euskarazko komunikazioesparruaren etorkizuna. Gizarteak eta administrazioak esku-hartze Analisia III: Eusko Jaurlaritzaren eta euskara hutsezko hedabide inprimatuen arteko harremana 517 aktiboagoa zor diote euskal komunitateari. Euskarazko kazetaritzaren mundua ezin da merkatuaren legeen pairuan utzi, eta horregatik ere, behar-beharrezkoa du erakunde publikoen diru-laguntza bidezko, arautu eta garbi bat. Euskarazko kazetaritza zerbait izatera heldu baldin bada, berton mamitu den elkarlanaren ondorioz izan da. Etorkizunari begira ere, elkarlan horrek berebiziko garrantzia izaten jarraituko du: hortaz, sinergiak sustatu eta garatu behar dira, eta baliabideen erabileraren optimizazioa bilatu ere. Laugarrena. Euskarazko kazetaritzak aurrera egingo badu, kalitatezko gutxieneko estandar batzuk bermatzen direlako izango da. Imajinario kolektiboaren sortzaile garen heinean, ekoizten eta igortzen ditugun edukietan ere jarri behar dugu ardura. Eduki horiek, beraz, elkarbizitza bideratzen eta euskal komunitatearen kohesio soziokulturalaren mesedetan eragiten lagundu behar dute. Kalitatezkoa behar du izan, maila guztietan, euskarazko komunikazioak: produktuen eraketan, ekoizpen-prozesuan, banaketa-sisteman eta baita erabiltzen den hizkuntza-ereduan ere. Bosgarrena. Zenbait kasu eredugarri alde batera utzita, kazetari euskaldunek ere lan-baldintza ez duinak pairatzen dituzte sarritan: lanjardun amaigabeak, ordain-sari eskasak eta badaezpadako kontratuak. Kazetaritza-eredu duin, etiko eta beregaina lortzea helburu izanik, funtsezkoa da egoera horiek errotik ezabatzea. Seigarrena. Euskaratik eta euskaraz sortu eta landutako publizitatesareak sustatu behar dira. Inon funtsezkoa bada administrazioen laguntza, publizitatearen eremuan da, dudarik gabe. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 518 Bederatzigarrena. Espezializazioaren fenomenoak ez du etenik izan azken 30 urteotan. Zientzia eta ezagutzaren mundua abiada batean garatu da. Garapen horren ondorioetako bat da kazetaritza espezializatua. Aintzakotzat hartu beharko luke fenomeno hori ere euskarazko kazetaritzak. Hamargarrena. Euskarazko kazetaritzak jomuga garrantzitsuak dauzka geroari begira. Horren adierazle garbiak dira Internet eta teknologia berriak. Mundu horietara egokitzeko egin ditugun ahaleginak garrantzitsuak badira ere683, oraindik asko falta zaio beregaintasuna lortzeko bidean euskarazko kazetaritzari. Bide horretan estrategiko deritzogu multimedia egitasmoak garatzeari. Hamaikagarrena. Euskarazko komunikazioaren erkidegoak bere burua ezagutu behar du, bere burua egokitu behar du abagune berrietara, bere esku hartu behar du etorkizuna marrazteko ahala. Horretarako, aipaturiko gabeziak zuzendu eta zedarritutako egitasmoak garatzeko, plangintza estrategiko baten beharra dakusagu. Berori egiteko eta euskarazko kazetaritzak daukan potentzialtasun osoa garatzeko, foro edo erakunde ireki eta iraunkor bat sortzeari ezinbesteko irizten diogu, euskarazko komunikaziogintzan diharduten eragileak eta Euskal Herriko ikastegi, unibertsitate zein administrazioak bertako partaide direla. Honenbestez, foro hori gauza dadin lanean jarraituko dugula berresten dugu editore-taldeko kideok"684 (Askoren artean, 2005: 447-448). Ondoriootan bi norabidetan zuzenduriko mezuak berezitu daitezke. Batetik, euskarazko kazetaritza-sektoreari begira hainbat proposamen edo errezeta luzatzen dira; besteak beste, sinergiak sustatu, baliabideen optimizazioa bilatu, maila guztietan kalitatea bermatu, langileen lan-baldintzak hobetu, espezializazioa aintzakotzat hartu, multimedia estrategiak garatu eta Internet eta teknologia berrietara egokitu eta horiek baliatu. Bestetik, erakunde publikoei zuzenduriko eskaerak daude, eta esparru horri dagokionez, bi nabarmentzen dira: publizitate instituzionala eta diru-laguntzak. 683.- Eusko Jaurlaritzaren 2005eko "Hedabideak" deialdian diru-laguntza esleitu zitzaien idatzizko 67 hedabideri (eguneroko prentsa inprimatua eta aldizkariak), eta horietatik hogei zeuden Interneten. 684 .- Editore-taldeko kideak izan ziren Mikel Arrieta (orduan Berriako komunikazio-arduraduna), Jose Inazio Basterretxea Polo, EHUko Kazetaritza Saileko irakaslea, María González Gorosarri (orduan Topaguneko hedabide saileko koordinatzailea), Arantza Gutiérrez Paz (EHUko Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea Saileko irakaslea), Txema Ramírez de la Piscina (EHUko Kazetaritza Saileko irakaslea), Idoia Torregarai (orduan UEUko komunikazio-arduraduna), Ana Urkiza (orduan EIEko idazkari kudeatzailea) eta Aitor Zuberogoitia (orduan EHUko Kazetaritza Saileko irakaslea). Analisia III: Eusko Jaurlaritzaren eta euskara hutsezko hedabide inprimatuen arteko harremana 519 Baina Eusko Jaurlaritzaren 2005eko "Hedabideak" deialdiak685 ez zuen, aurreko urtekoarekin alderatuta, goranzko aldaketarik ekarri euskarazko eguneroko prentsa eta aldizkarientzat jarritako diru-kopuruari dagokionez686. Garaiko EAJ, EA eta EB- Berdeak alderdien arteko Jaurlaritza berriak berehala jakinarazi zituen zeintzuk izango ziren euskara biziberritzeko bidean jorratuko zuen hizkuntza-politikaren ildo, oinarri eta jarraibide nagusiak. Guztira 33 jardunbide687, eta horien artean, hedabideen esparrura zuzendurikoak ere bazeuden. Batetik, "dauden hedabideen inguruko balorazioa egitea eta datozen urteetarako politika definitzea gainerako herriaginteekin batera" (Eusko Jaurlaritza, Kultura Saila, 2005: 50); bigarrenik, HAKOBAren688 bitartez, "diru laguntzetarako irizpideak koordinatzea, lehentasunak finkatuz eta erakunde bakoitzaren jardun-esparruak zehaztuz" (Eusko Jaurlaritza, Kultura Saila, 2005: 44); eta hirugarrenik, "ibilbide bat egina duten dirulaguntzadeialdien ebaluazioa egingo da" (Eusko Jaurlaritza, Kultura Saila, 2005:56). Aipatu ebaluazioak hiru zeregin hartzen zituen: "28.1. Deialdi guztien ebaluazioa egitea eta gainerako herri-aginteekin batera hurrengo urteetarako estrategia finkatzea. 28.2 Hurrengo urteetarako deialdietako helburuak, dirulaguntza gaiak eta irizpideak finkatzea. 28.3. Deialdien inguruko prozedura ondo finkatzea, helburua izanik urtearen lehenengo seihilabetekoan deialdiak ebatzita izatea" (Eusko Jaurlaritza, Kultura Saila, 2005: 56). Azken zeregina, hau da, diru-laguntzen esleipenak urteko lehen seihilekoan burutzea euskarazko idatzizko hedabideen eskaera eta aldarrikapena izan da betidanik. 2005ean ere, legealdia hasi berria zegoela eta, sektoreak prentsaurrekoa689 antolatu 685 .- Urte hartako diru-laguntza deialdiaren agindua zortzigarren legengintzaldia kudeatu zuen koaliziogobernu hirukoitza (EAJ, EA eta EB-Berdeak) osatu eta egun gutxira argitaratu zen EHAAn. 686 .- 2004ko deialdian 3.335.951 euro izan ziren euskara hutsezko eguneroko prentsa eta euskara hutsezko aldizkari inprimatuentzat; 2005eko deialdian, berriz, 3.280.000 euro. 687 .- Hizkuntza politika aurrera begira izeneko lanean daude bilduta. 688 .- HAKOBA Herri Aginteen Koordinazio Batzordea da. Bilgune horretako partaide dira: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Hizkuntza Politika eta Kultura Saila, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako forualdundiak, eta Vitoria-Gasteiz, Bilbo eta Donostiako udalak. Horiez gain, HABE, IVAP, EUDEL eta UEMA eta Jaurlaritzako beste sailen bateko ordezkariak ere izan daitezke euskararen inguruko politika publikoei buruz egiten dituzten bileretan. 689 .- Prentsaurrekoa Donostian eskaini zuten 2005eko urriaren 10ean. Egun hartan, oraindik ez zuten 2005eko "Hedabideak" deialdiaren ebazpenaren berri (ebazpena azaroaren 14an hartu zuten eta Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 520 eta berriro eskatu zion Jaurlaritzari diru-laguntzen zenbatekoa urteko lehen erdian jakin eta ordaintzeko modua egiteko690, diru-laguntzak berandu banatzeak ziurgabetasun egoera sortzen zuelako hedabideetan. Horrela azaltzen zuen Topaguneko ordezkariak: "Urte bukaera arte zenbat diru jasoko den ez jakiteak aurrekontuan zalantzak sortzen ditu. Izan ere, sarritan ez dira aparteko gastuak egiten, diru sarreretan ziurtasunik ez dagoelako. Arazoak sor daitezke, aurreikuspen batzuekin jokatzen bada eta laguntzak urte amaieran murrizten badira" ( Berria, 2005-10-11: 3 ). Agerraldi hartan, beste bi eskaera nabarmendu ziren: milioi bat euro gehiago jartzeko idatzizkoentzat hurrengo deialdian, 2006koan, "urterik urtera, kostuak etengabe handitzen direlako, gero eta baliabide gutxiago dugu euskarazko hedabideek gure jarduna garatzeko" (Berria, 2005-10-11: 2) eta aldi berean, euskarazko irratien, ikus-entzunezkoen eta Internet bidezko hedabideen eskariak ere aintzat hartzeko: "Euskarazko prentsa idatziko eragileok egiten ditugun eskariak eta bestelako hedabideek egiten dituztenak osagarriak dira, eta lan egingo dugu jasoak izan daitezen" (Berria, 2005-10-11: 2). Baliabide ekonomiko gehiago eskatzearen oinarrian bi arrazoi zeuden: lehena, kostuak urtetik urtera handituz zihoazela, eta bigarrena, urterik urtera gero eta idatziko hedabide gehiago aurkezten zela laguntza-deialdira eta, ondorioz, baliabide ekonomiko bertsuak gehiagoren artean banatu behar zituztela. 2003ko deialdian, eguneroko prentsa eta aldizkako inprimatuentzat jarritako 3.300.000 euroak 59 hedabideri esleitu zitzaizkien, eta bi urtera, 2005eko deialdian, multzo horretakoentzat ipinitako 3.280.000 euroak 67 hedabideren artean banatu ziren691. abenduaren 1ean argitaratu zen EHAAn). Agerraldi hartan esandakoekin bat egin zuten euskarazko 44 hedabide inprimatuk. 690 .- 2005, 2006, 2009, 2010 eta 2011ko deialdietan ebazpena ez da lehen seihilekoan izango, gainontzeko urteetan (2007, 2008, 2012 eta 2013an ) ordea bai. 2005-2013 epealdian, ordainketa ez zen inoiz lehen seihilekoan egin. 691 .- Urtez urteko diru-baliabideen eta jasotzaileen bilakaeraren datu zehatzak lan honen "Hedabideak" laguntza deialdiaren diru-baliabideen bilakaera izeneko atalean daude. Analisia III: Eusko Jaurlaritzaren eta euskara hutsezko hedabide inprimatuen arteko harremana 521 Diru-poltsa handitzeko eskariak erantzuna izan zuen 2006ko aginduan, baina ez euskarazko inprimatuek eskaturikoaren bidetik. Eusko Jaurlaritzak 950.000 euro gehiagorekin hornitu zuen deialdia, baina igoeraren onuradun nagusiak ez ziren paperezkoak izan, baizik eta zati batean edo osorik emititzen zuten telebistak692 eta "nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako euskara hutsezko gehigarriak" kategorian693 kokaturiko eskatzaileak. Euskara hutsezkoen kasuan, eguneroko prentsa inprimatuak 148.000 euroko igoera izan zuen aurreikusitako diruhornikuntzan eta euskara hutsezko aldizkari inprimatuek, berriz, aurreko urteko deialdian baino 89.150 euro gutxiago. Hala ere, gaztelaniazko egunkarien euskara hutsezko gehigarrientzat jarritako dirutik ia erdia haiei egokitu gabe geratu zenez, multzo hartan geratutako soberakina (210.257 euro) aldizkakoen artean birbanatu zen. 2006an, diru-poltsaren tamainaz ez ezik, horren banaketarako erabilitako irizpideen egokitasunaz eta euskarazko hedabideek burutzen zuten zereginaz ere hitz egin zen. Paperezkoek euskarazko eskaintza indartzeko eta deialdiaren balorazioirizpideei buruzko hausnarketa partekatua egiteko eskatu zioten Jaurlaritzari. Miren Azkarate Kultura sailburuak euskarazko hedabideentzako laguntzen estrategikotasuna aitortu zuen 2006ko agindua kaleratu baino hiru hilabete lehenago, baina zera gaineratu zuen: "estrategikoak dira, era berean, helduak euskalduntzeko diru laguntzak, euskara sustatzeko dituen diru laguntzak. Estrategikoak dira bai, baina beste alor batzuk ere estrategikoak dira, eta guztion artean aurkitu behar da oreka" (Berria, 2006-02-04: 14). Orduan Hizkuntza Politikarako sailburuordea zen Patxi Baztarrikak, berriz, "jartzen diren diru kopuruak ez dira eskasak" zioen deialdia argitaratu eta egun batzuetara694, eta ondokoa gaineratzen zuen: 692 .- 2005eko deialdian 150.000 euro jarri ziren hauentzat, 2006koan 500.00 euro. 2005ean lau telebista izan ziren onuradunak: euskara hutsez ari ziren Ttipi-ttapa telebista, Goiena telebista eta Xaloa telebista eta ebazpenak zioen bezala, "partez baino ez" euskaraz ari zen Durango TB. Hurrengo urtean, 2006an, berriz, sei telebista izan ziren laguntzen onuradunak: euskara hutsez ari ziren Ttipi-ttapa telebista, Goierri telebista, Goiena telebista (GOITB), Oizmendi telebista, Zarauzko telebista (ZTB) eta Xaloa telebista. 693 .- 2005eko deialdian ez zegoen multzo hau, 2006koan 507.650 euro aurreikusi ziren horientzat. Partida horretatik, behin betiko esleipena egin eta gero, 297.393 euro egokitu zitzaizkien. 694 .- Diru-laguntza deialdia 2006ko maiatzaren 29ko EHAAn kaleratu zen eta Patxi Baztarrikari egindako elkarrizketa ekainaren 6an argitaratu zen Berria egunkarian. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 522 "Gogoeta eta galderak egin behar ditugu hedabideen arloan ere, irakurlearen ikuspuntutik: euskal irakurleen nahiak eta espektatibak asetzeko produktu egokiak egiten ari al gara? Euskal irakurleen aniztasunari modu egokian erantzuten dioten produktuak egiten ari al gara? Diru laguntzekin zerikusirik ez duten eta egiten ari garen lanarekin zerikusia duen galdera asko daude. Okerra da euskalgintzarentzat etengabe irudikatzea diru publikoena dela euskarazko hedabideen arazo nagusia. Gizarteak jakin behar du hemen ez dagoela hedabide bakar bat ere diru laguntza publiko garrantzitsu bat ez duena. Eta hala izan behar du. Hori ez da opari bat" (Berria, 2006-06-07: 14). Aipatu gogoeta mamitzen joateko, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak euskarazko hedabideei buruzko hainbat ikerketa egiteari ekin zion. Lehenengoa, 2006ko Euskarazko Hedabideak izenekoa da. Bertan, euskara hutsean edo ia osorik euskaraz ari ziren hedabideen (egunkariak, aldizkariak, irratiak, telebistak eta Internet bidezkoak) inguruko azterketa695 burutu zen. 184 hedabide696 aztertu zituzten guztira. Lanak helburu bikoitza zuen: euskarazko hedabideak zenbatek kontsumitzen zituzten eta kontsumitzaileen profila zein zen ezagutzea. Euskarazko idatzizkoei dagokienez, horien kontsumitzaileek ondoko ezaugarriak zituzten: "Gaztea (16-34 urte), gizonezkoa (nahiz eta emakumezkoak ere %40tik gora izan), goi mailako ikasketak dituena (tokiko aldizkarien kasuan ez) gipuzkoarra eta hirugarren gune soziolinguistikoan697 bizi dena.(…) Euskarazko hedabide idatzien irakurleak etxean ikasi du euskara. (…) oro har, erraztasun handiagoa du gaztelaniaz irakurtzeko, batez ere 695 .- Lanean Euskal Autonomia Erkidegoan euskara hutsean edo ia osorik euskaraz ari ziren egunkariak, aldizkariak, irratiak, telebistak eta Internet bidezko hedabideak hartu ziren ikergaitzat. Azterketaren unibertsoa 16 urte edo gehiagoko EAEko euskaldunek eta ia euskaldunek osatu zuten eta hori zehazteko 2001eko Biztanleriaren eta Etxebizitzen Zentsua hartu zuten kontuan; ondorioz, 613.200 lagunek osatu zuten unibertsoa. Laginari dagokionez, 4.000 inkesta egin ziren guztira, eskualdeka banatuta. Landa-lana telefono bidez egin zen 2005eko abenduan. 696 .- Gehienak, 125, aldizkariak ziren, eta horrez gain 9 egunkari, 21 irrati, 8 telebista eta Internet bidezko 31 hedabide. 697 .- Hirugarren gune soziolinguistikoan euskaldunak biztanleen %50-%80 dira. Testuan esandakoak salbuespen bat zeukan, Bizkaiko Uribe Kostako UK aldizkariaren irakurlearen profila: aldizkari horren irakurle ia guztiak lehen gune soziolinguistikokoak (euskaldunak biztanleen %20 baino gutxiago) edo bigarrenekoak zirelako (euskaldunak biztanleen %20-%50 bitartean), eta gainera, %66ren lehen hizkuntza gaztelania zen. Analisia III: Eusko Jaurlaritzaren eta euskara hutsezko hedabide inprimatuen arteko harremana 523 tokiko aldizkarien eta egunkarien irakurleak. Hala ere, errazago hitz egiten du euskaraz gaztelaniaz baino" (Euskarazko Hedabideak, 2006: 65-66). Kontsumitzaileen zenbatekoei erreparatuz, berriz, emaitzen arabera 99.100 pertsonak irakurri zuten bezperan egunkariren bat eta 118.500 pertsonak irakurri zuten 2006ko "Hedabideak" deialdian diru-laguntza jaso zuen aldizkariren baten698 azken zenbakia. Diru-laguntzarik jaso ez zuten aldizkariak ere kontuan hartu ezkero, irakurleen kopuruak zertxobait gora egiten zuen: 140.000 pertsonek irakurria zuten euskarazko aldizkariren baten azken zenbakia. Hortaz, kontsumitzaile potentzial guztietatik; hots, ikerketa burutu zen urtean, EAEn bizi ziren 16 urtetik gorako 613.200 euskaldun edo ia euskaldunetatik %16,2k kontsumitzen zuen euskarazko egunkariren bat eta %19,3k – %22,8k699 euskarazko aldizkariren bat. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak lehen lan harekin hasitako bideak segida izan zuen 2007an eta 2008an. Bi urteotakoak dira Euskarazko hedabideen ikusentzuleei buruzko azterketa (2007), Euskarazko komunikabideen polikontsumoari buruzko azterlana (2007), Euskarazko komunikabideak erabiltzeko eragingarriak eta eragozpenak (2007) eta Euskal Hedabideak EAEn (2008). Horien guztien emaitzek700 agerian utzi zuten euskarazko hedabideek oro har, irismen txikia zutela, merkatu potentzialaren zati txiki batera baino ez zirela heltzen, harrerarik onena Gipuzkoan zutela eta, idatzizkoen kasuan, bi eragozpen nagusi zirela euskarazkoak kontsumitzeko: ohitura falta eta irakurtzeko eta ulertzeko erraztasun eza. Bitartean, 2007ko "Hedabideak" deialdiak aurreko urtean baino 626.500 euro gehiago bideratu zituen inprimatuen multzora; hau da, %16,3ko hazkundea. 2007koak ordura arteko diru-partidarik handiena eskaini zuen euskarazko hedabideentzat, 698 .- Euskarazko Hedabideak txostenean aztertu zituzten 125 aldizkarien zerrendan, 2006ko deialdian diru-laguntza jaso zuten euskarazko zortzi aldizkari falta dira: BAT soziolinguistika aldizkaria, Karmel, Uztaro, Aisia biziz aldizkaria, Gazteberri, Xabiroi komikia, Ipurbeltz eta Euskal Herriko Natura aldizkaria. Horrez gain, zerrenda horretan ez daude EAEtik kanpo, hau da, Nafarroan eta Iparraldean argitaratzen ziren aldizkariak eta 2006 urtean horietako batek, Iparraldeko Herria aldizkariak ere izan zuen dirulaguntza. 699 .- Lehen portzentajea, %19,3 diru-laguntza jaso zuten aldizkarien irakurleak oinarritzat hartuta ateratzen da, bigarrena (%22,8) berriz, aldizkari guztien irakurleak (laguntza jaso zutenak zein laguntzarik gabe ari zirenak) kontuan hartuta. 700 .- Aipaturiko lau lanen emaitzak zehatz-mehatz landuta daude ikerketa honek euskarazko hedabideen kontsumoaren bilakaera azaltzeko propio osatu den Idatzizko hedabideen kontsumoa izeneko atalean. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 524 5.575.000 euro idatzizko, ikus-entzunezko eta Internet bidezkoentzat (%17,4ko hazkundea 2006ko deialdiarekin alderatuta). Horietatik 4.473.200 euro hedabide inprimatuentzat izan ziren, hau da, diru-baliabide guztien %80,2. Ondorioz, salbuespen gutxi batzuk kenduta701, euskarazko inprimatu guztiek jaso zuten aurreko urtean baino diru gehiago. 2007an guztira 65 hedabide inprimaturi esleitu zitzaien laguntza; 2006an, berriz, 64 izan ziren jasotzaileak. Beste horrenbeste gertatu zen 2008an. Diru-baliabideei begiratuta, deialdia 2007koaren kopia hutsa izan zen, eta esleipenei begiratuta, idatzizko hedabide bat gehiagori (66) egokitu zitzaion. Urte hartan, gainera, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Euskara hedabideetan izeneko lana osatu zuen. Horretarako jardun profesional eta sentiberatasun ideologiko-politiko anitzeko hamazazpi adituren gogoetak bildu zituzten; horietako gehienak euskarazko hedabideen mundua bertatik bertara ezagutzen zutenak ziren702. Egindako ekarpenekin landu zen sintesi-txostenak euskarazko prentsarena sektore atomizatua dela baieztatzen du eta hala izateak "eragina duela berez eskasak diren errentagarritasun zein baliabideetan". (Euskara hedabideetan, 2008: 29). Era berean, tokian tokikoak euskararen normalizazioaren ikuspuntutik ekarri duen aurrerapena azpimarratzen da, "beste inola nekez erakartzen den euskaldun asko eta asko hurbildu da euskarazko informazioaren irakurketaren mundura" (Euskara hedabideetan, 2008: 31). Bestalde, administrazioaren laguntzei buruz adituek adierazitakoetatik703 ondoko sintesia aurkezten du lanak: 701 .- Ondoko sei hedabideei esleitu zitzaien 2006an baino diru gutxiago: Irutxuloko Hitza (aurreko urtean baino 3 euro gutxiago), Euskal Herriko Natura, Hemen, Aiurri Beterri-Buruntzako astekaria, Uztarria eta Karmel. Beste hiru aldizkariri 2006ko diru-kopuru berbera esleitu zitzaien: Egan literatur aldizkaria, Drogetenitturri eta UK Uribe Kostako aldizkaria. 702 .- Txostengileak: Unai Agirre, Kike Amonarriz, Iban Arantzabal, Inazio Arregi, Nerea Azurmendi, Jose Inazio Basterretxea, Julian Beloki, Allande Boutin, Aingeru Epaltza, Joxe Mari Irazusta, Mikel Irizar, Karmen Irizar, Odile Krutzeta, Martxelo Otamendi, Jon Unanue, Iñaki Zubizarreta eta Bingen Zupiria. Horiei hamabost galdera egin zitzaizkien, besteak beste euskarazko prentsaren egoerari buruz, administraziotik lehenetsi beharrekoei buruz eta kontsumitzaile gehiago lortzeko egin beharrekoen inguruan. 703 .- Txostenaren lanketan parte hartu zuten adituei ondoko galderak luzatu zitzaizkien: Zertarako (zein kontzeptutan, alegia) eman beharko lituzke laguntza, bultzada eta babesa administrazioak? Nola uztartu merkatuan lehiatu beharra (eta, beraz, lehiatzeko moduko produktua izatea eta lehiatzen jakitea) eta administrazioaren laguntza, laguntza morrontza bihur ez dadin? Diru-laguntzak jasotzeko denbora Analisia III: Eusko Jaurlaritzaren eta euskara hutsezko hedabide inprimatuen arteko harremana 525 "Askoren ustez, laguntzak emaitzekin704 lotu beharko lirateke nolabait. Hau da, egin daitekeena eta egin nahi dena hedabideekin adostu eta administrazioak parte bat ordainduko luke nolabaiteko baldintza edota bi aldeko konpromiso batzuen pean. Horretarako, batetik, administrazioak, neurtzeko gailu estandarrak behar ditu. Neurtu egin behar da hedabide zehatz baten arrakasta eta horren arabera, besteak beste, lagundu. Honela, hedabideen kalitatea neurtzeko ahalegin berezia egin behar da; kalitatea, denboran zehar hobea eta arrazoizko kostukoa dela ulertuta. Finean, administrazioak neurgarriak diren adierazleak identifikatu eta martxan jarri behar ditu. Izan ere, euskaraz egite soila diruz lagundu beharrekoa izan bada ere, etorkizunera begira euskarazko produktu konpetitibo eta kalitatezkoak bultzatu behar dira administraziotik. Bestalde, zenbaiten ustez, gastu edo laguntza kontzeptuetatik inbertsio kontzeptuetara igaro behar da. Eta hortaz, finantziazioa beste era batera ulertu behar litzateke. Honela, esaterako, merkatuikerketek izugarrizko garrantzia dute; baita beste hizkuntza minorizatuetan arrakasta duten formatuen inguruko azterlanek, etab. Hots, dirulaguntza hutsetatik haratagoko estrategiak bultzatu behar dira: merkatu ikerketak, I+Grako laguntzak, etabar, eta baita sustapena eta banaketa laguntzeko partidak ere (azken batean, gero eta garrantzi zein pisu handiagoa baitute erdal hedabideetan hauek guztiek ere). Hori horrela, aipatu da aurrekontuak diseinatu eta dirulaguntzak esleitzerakoan kontuan hartu beharko liratekeela, batetik, langileen egoera ekonomikoa (soldata duinak bermatu; segurtasun eta ongizate ekonomikoa), eta, bestetik, teknologia eta berrikuntza diruz lagundu" (Euskara hedabideetan, 2008: 35-36). Hortaz, euskaraz ekoizten delako diru-laguntzak banatzetik, adierazle zehatzen bidez neurtu daitezkeen emaitzen araberako inbertsioak egitera igaro beharko litzatekeela proposatu zen. Ikuspegi berritzailea da, hedabideentzako diru-laguntzen inguruko iritzia eman zuten aditu-multzo baten ekarpenetatik ondorioztatuko planteamendu bezala lehen aldiz publikoki plazaratzen zelako. Ordura arte, aipatu proposamena idatziz jarri zuen banakako ahotsen artean zegoen Goiena ikusentzunezkoen zuzendariarena, Iban Arantzabalena. Euskara hedabidetan lana argitaratu zen sasoi berekoak dira Arantzabalek idatzitako lerro hauek: Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 526 "Ba egia esan, diru-laguntzak emaitzekin lotzearen aldekoa naiz eta irakurle-entzule-ikusle kopurua aintzat hartu beharra dagoela uste dut. Administrazioak pausoa emango balu sektorea ere berrantolatu egin beharko litzateke.(…) Denon diruak administratu behar dituenak argi izan beharko luke hilabetean behin 1.000 edo 15.000 biztanleko herri batendako agerkari bat den lagundu beharrekoa edo agerkari hori proiektu sendoago baten parte izateko lagundu behar duen, agerkari hori proiektu komunikatibo oso egiteko lagundu behar duen. Herri aldizkariak bihurtu beharko genituzke eskualdeko aldizkari eta are argiagoa dirudi herri telebisten kasuak (lizentziek derrigortuko dutena, zorionez)" (BAT soziolinguistika aldizkaria, 2008(3): 105). Adierazitakotik abiatuta, egindako lana; hots, ekoiztutako produktua neurtzearen alde agertzen zen eta neurketa bikoitza izan beharko litzatekeela zioen; batetik, hedabideek egindakoa, eta bestetik, aurrekoarekin batera, administrazioak burutu beharrekoa: "Ez gabiltza ondo tokiko aldizkari, telebista, irrati zein webguneok egiten duguna ez badugu neurtzen, ez badiogu zenbakirik jartzen egiten dugunari, adierazleak ez baditugu finkatzen, ez badugu egunak joan ahala aurrera edo atzera egiten dihardugun jakiten. Gure lana ezin da amitu aldizkaria buzoian utzita edo ordubeteko telebista saio bat emanda. Jakin behar dugu hartzaileak zer pentsatzen duen gutaz, ea zein den hartzailea, nora ari garen heltzen, zein den gure penetrazio-maila gure hartzaile potentzialen artean, ia publizitatean gora egiten dugun edo ez … Gure bezeroak (irakurleak, publizitatea jartzen dutenak…) aintzat hartutako produktuak egiten dihardugun edo ez jakin behar dugu. Kalitateaz mintzo garenean aldagai hauek ezinbestean izan behar ditugu buruan. Esan dut gure lana ez litzatekeela amaitu behar produktuak egin eta ematea hutsarekin, baina administrazioen lana? Administrazioen lana amaitzen al da dirua ematearekin? Administrazioak hedabideokin elkarlanean neurketa sistemak garatu beharko lituzke. Jakin beharko luke kontsumitzen den hedabide bati dirua ematen diharduen edo hedabide horiek ez duten kontsumitzaileen babesik. Edo akaso bezero gutxi izan arren ere diruz lagundu beharreko hainbat proiektu daude eta beharrezkoak direla arrazoi daiteke, baina jarri behar dira neurgailuak, derrigor. Hedabideondako ere akuilu izango dira eta administrazioarendako lagungarri izan daitezke gu guztion diruak zelan kudeatu jakiteko" (BAT soziolinguistika aldizkaria, 2008(3): 112). Analisia III: Eusko Jaurlaritzaren eta euskara hutsezko hedabide inprimatuen arteko harremana 527 Ikuspegiak ikuspegi, iritziak iritzi eta txostenak txosten, hurrengo urteetan ez da hedabideentzako diru-laguntza deialdiaren edukietan, bereziki esleipenak egiteko orduan erabilitako irizpideetan eta ebazpen-prozeduran aldaketa nabarmenik egingo. Bitartean, garai hartan sektore ekonomiko guztiak gogor astintzen ari zen krisiak prentsari ere eragin zion, eta hainbatetan705 egoerari aurre egiteko erabakiak hartu beharrean izan ziren. Horren adibide argia Euskararen Komunikazio Taldeak706 (EKT) Berria egunkariko irakurleei Gabon bezperan zuzenduriko gutun publikoa. Bertan, 2009ari begira taldearen emaitza negatiboa izatea espero zutela aitortu, eta egoera horretan gauzatuko zituzten neurrien berri ematen zuten. Lehena "Administrazio Kontseiluak erabaki du krisi garai hauetan tira egin behar dela aurreko urteetan sortutako erreserbetatik" (Berria, 2008-12-23: 4), eta horri esker, EKTk 2009an galera bat bere gain hartzeko moduko aurrekontua prestatu zuen; bestetik, gastuak murrizteko plan zabala prestatu zuten, eta plan horrek, komunikabideei dagokienez, ondorio handiak izango zituen egunkarian: "(…) batetik, BERRIA egunkarian, zeina asteartean eta asteazkenean 8 orri gutxiagorekin argitaratuko den –informazio orokorreko 48 orrialde izango ditu-; bestetik, Matraka gazteen gehigarrian, inprimatzeari utziko baitzaio, besteak beste gazteek paperean baino Interneten gehiago jarraitzen dituztelako hedabideak ere" (Berria, 2008-12-23: 4). Eta hirugarrena lanpostuei lotutakoa izan zen, 2009an ez zen egingo lanitunean adostutako igoera; beraz, aurreko urteko soldatarekin jarraitu zuten, KPI eguneratu gabe eta igoerarik gabe. 705 .- Pare bat aipatzearren: Busturialdeko Hitza eta Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza egunkariek dagoeneko urte bat lehenago, 2007an sei egunetan kaleratzetik bost egunetan kaleratzeko erabakia hartu zuten, lehenak urtearen hasieratik eta bigarrenak maiatzetik aurrera. 706 .- EKT Euskaldunon Egunkaria itxi eta gero sortu zuten euskarazko komunikazio-eremua zabaldu eta aberasteko helburuarekin. Betebehar ezberdineko sei enpresa hartzen ditu bere barne: Euskal Editorea enpresa Berria argitaratzeaz arduratzen da, Iragarri enpresa publizitatea lortzeaz, Etxeraino enpresa Berria eta Hitzak harpidedunei euren etxeetara helarazteaz, Bertako Hedabideak izeneko enpresak eskualdeetako hedabideak sortu eta garatzeko lan egiten du, Jarduna enpresak administrazio lanak egiten ditu eta Ehuntzen enpresa Inteneteko edizioaren kudeaketaz arduratzen da. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 528 5.3.5.2. KRISIAREN ZIZTADATIK, AURRERA BEGIRAKO DIAGNOSTIKO ETA ALDARRIKAPENETARA Hurrengo urteak, 2009ak, argi-ilunak izan zituen euskara hutsezko hedabide inprimatuen sektorean707. Administrazioak horientzat bideraturiko diru-baliabideei dagokionez, inoizko diru kopururik handiena jarri zuen euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko: 5.725.000 euro guztira. Hortaz, zenbait hedabidetan dagoeneko otsoari belarriak ikusten hasiak baziren ere, Jaurlaritzak 2009an ezarri zituen diru-partidetan oraindik ez zegoen krisiaren seinalerik. Dirupoltsaren hazkundea, hala ere, deialdira lehen aldiz aurkeztu zitezkeen gaztelaniazko egunkariek kaleraturiko erreferentzia-orrialdeei708 zuzenduriko diruari lotzen zitzaion oso-osorik. Izan ere, gainontzeko hedabide-multzoetara709 aurreko urteko kopuru berberak bideratu ziren. Eta diru-laguntza jaso zuten hedabideen kopuruari begiratuta ere, urte oparoena izan zen 2009a. Guztira 122 hedabideri esleitu zitzaien laguntza, horietatik 75 inprimatuak.710 Bestalde, bada aipatu beharreko kontu garrantzitsu bat: 2009ko diru-laguntzen ebazpena kaleratu zenerako, sozialistek gobernatzen zuten EAE711, alderdi popularraren babesarekin. Gobernu berriak ez zuen inolako aldaketarik egin 2010eko diru-laguntza deialdian, baina bai laguntza horien kudeaketaz arduratzen zen Hizkuntza Politikaren Sailburuordetzan. Ramon Etxezarretak dimisioa eman zuen712, eta haren 707 .- Martxoan Behe Bidasoko Hitza sortu zen, baina abenduan Geu Gasteiz aldizkariak, Araban euskara hutsez kaleratutako argitalpen bakarrenetarikoak, ateak itxi zituen. 708 .- C2 azpi-multzoa: nagusiki gaztelania darabilten egunkarietako euskarazko erreferentzia-orrialdeak. 709 .- Egunkariak, aldizkariak, nagusiki gaztelania darabilten egunkariek kaleratutako euskara hutsezko gehigarriak, irratiak, telebistak eta Internet bidezko hedabideak eta berri-agentziak. 710 .- Euskara hutsezko egunkariak: 9, euskara hutsezko aldizkariak: 59, nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako euskara hutsezko gehigarriak: 3, eta nagusiki gaztelania darabilten egunkarietako euskarazko erreferentzia-orrialdeak: 4 (El País, Diario de Noticias de Álava, Deia eta Noticias de Gipuzkoa). 711 .- Patxi López lehendakari sozialista maiatzean heldu zen Ajuria Eneara. 2009ko diru-laguntzen deialdia, aurreko urteko abenduan argitaratu zen eta esleipenak jasotzen zituen ebazpena, berriz, 2009ko irailaren 23ko EHAAn argitaratu zen. Ebazpena, oraindik Hizkuntza Politikarako sailburuorde zen Ramon Etxezarretak sinatu zuen. 712 .- Etxezarretak ez zuen dimisiorako arrazoi zehatzik eman, "deseroso" zegoela adierazi zuen, besterik ez. Analisia III: Eusko Jaurlaritzaren eta euskara hutsezko hedabide inprimatuen arteko harremana 529 ordez, Lurdes Auzmendi izendatu zuten sailburuorde713. Deialdia berriz, arestian esan bezala, aurreko urtekoaren kopia hutsa izan zela baieztatu daiteke, diru-baliabide, baldintza, ebazpen zein gainontzeko prozedura guztiei dagokienez. Urte hartan 116 hedabidek jaso zuten diru-laguntza, horietatik 69 idatzizkoak714, eta horien artean aipatzekoa da Hernaniko Kronika, euskaraz egunero kaleratutako prentsaren arloan aitzindari izandako hedabideak hamargarren urteurrena bete zuen eta. 2010ean, hedabideek positibotzat jo zuten eta eskertu ere eskertu zuten dirubaliabideei eusteko egindako ahalegina, "are eskertzekoagoa beste instituzioek, Gipuzkoako Foru Aldundiak adibidez, aurten bertan euskarazko hedabideentzako diru sailak jaitsi egin dituela ikusirik715" (Berria, 2010-11-20: 14). Baina kezka ere agertu zuten esleipenean aurrekontu txikiko hainbat aldizkarik, tokikoak zein espezializatuak, aurreko urtean baino diru gutxiago jaso zutelako716. Hortaz, 2011. urteari begira euskarazko hedabideen izaera estrategikoa kontuan hartzeko eskatu zuten berriro. Eskaera Euskarazko hedabideak, beste jauzi baterako ordua717 izenburuko editorial bateratuan plazaratu zuten. Ekonomikoki sektore garrantzitsua zirela adierazi zuten, 600 langiletik gora eta 400.000 kontsumitzaileekin, eta instituzioengandik sostengu eta babes handiagoa nahi zutela aldarrikatu zuten, "Edozelako gizarte modernoren orainean, edozein kulturaren geroan, giltzarri da hedabideen zeregina. Ez da hori ukatuko duenik, eta hala ebazten da behin eta berriz erakunde publiko eta alderdi politiko 713 .- Izendapena 2010eko martxoaren 30ean egin zen. 714 .- Euskara hutsezko eguneroko prentsa inprimatua: 9; euskara hutsezko aldizkari inprimatuak: 55; nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako euskara hutsezko gehigarriak: 3, eta nagusiki gaztelania darabilten egunkarietako euskarazko erreferentzia-orrialdeak: 2 (El Diario Vasco eta Noticias de Gipuzkoa). 715 .- Gipuzkoako Foru Aldundia 2010ean EAJren esku zegoen. Dagoeneko aurretik ikusi dugun Siadeco enpresak Eusko Jaurlaritzaren enkarguz egindako ikerketa baten arabera, 2010ean Gipuzkoako Foru Aldundiak 801.740 euro jarri zituen hedabideentzat, 2009an, berriz, 861.650 euro eta 2008an, 1.133.020 euro. 716 .- Diru gutxiago esleitu zitzaien ondokoei: Ekonomiaren KZ, Gazteon KZ, Euskal Herriko Natura, HEMEN, +/-18 Presta ezazu zure etorkizuna, Gazteberri, Elhuyar, BAT soziolinguistika aldizkaria, Jakin, Uztaro, Bertsolari, Egan literatur aldizkaria, Aldaketa 16, Aiurri, Danbolin, Karkara, Mailope, Pulunpe, Drogetenitturri, Kalaputxi, Baleike, Prest!, Berton, Pil-pilean, Otamotz, Nabarra eta Lanabesa aldizkaria. 717 .- Berria egunkaria, 2011-02-01: 2. orrialdea. Artikulua Berriak eta euskarazko beste 60 hedabidek sinatu zuten. Berria egunkariaz gain, Jakin aldizkariak ere argitaratu zuen 2011. urteko urtarrila-otsaileko aldizkarian (182 zenbakia). Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 530 gehienen euskarari buruzko gogoeta eta plan estrategikoetan. Printzipio eta helburuetan letra larriz aitortzen dute garrantzi hori, baina sostengu ekonomikoan ez, ez behintzat publikoak diren hedabideei dagokionez". (Berria, 2011-02-01: 2 edota Jakin 182: 9-10) Aurreko paragrafoaren azken hitzetan izen abizenekin jarrita ez badago ere, bada publikoak ez diren euskarazko hedabideak sarritan agertu duten kexaren arrastoa; EITBra bideratutako aurrekontuei lotuta dagoen kexa, hain zuzen. Artikuluan bertan diru publikoen beste erabilera bat ere aipatuko da, azpiegitura handietara bideratutakoa: "Adibidez, Euskal Y tren proiektuaren kilometro bakar batek erakunde publikoetatik publikoak ez diren euskarazko hedabide guztietara lau urtean bideratzen dena balio du. Errepide, trenbide edo eraikuntza handien zati txiki batek gure etorkizuna berma dezake. Euskarazko komunikazioak merezi du tamainako apustua, eta euskal kulturak ere bai" (Berria, 2011-02-01:2 edota jakin 182: 11). Hitz horiekin bukatu zuten gogoeta sinatzaileek. Eta hamabost egunera agerraldi publikoa egin zuten euren egoeraren larritasuna jakinaraziz718 eta administrazio publikoei sektorea indartzeko politika berria eta sostengu ekonomikoa eskatuz, "merkatu parametro hutsetan bizirik irauterik ez dutelako eta funtzio publiko ordezkaezina betetzen dutelako" (Berria, 2011-02-16: 2). Agerraldi hartan, ordezkatuta zeuden 86 hedabidek ordura arteko laguntza-sistema aldatu beharra zegoela adierazi zuten, "kasurik onenean prekarietatean bizirik irauteko aukera eskaintzen digutelako laguntzek, garatzeko aukerari hegoak moztuz" (Berria, 2011-02-16: 3). Horrekin batera gaineratu zuten publizitate instituzionalaren kudeaketa egiteko orduan, erakundeek "baztertuta edo ahaztuta eduki dituzte euskarazko komunikabideak publizitatean inbertitzeko orduan" (Berria, 2011-02-16: 3), eta arlo horretan benetako pausoak 718 .- Horren adibide pare bat emateko: Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzak eta Busturialdeko Hitzak, egoera ekonomikoak itota, bat egin behar izan zuten; hau da, 2010ean bi egunkari izatetik bat izatera igaro ziren halabeharrez 2011n. Bestetik Nafarroako Guaixe astekariak "Sakandar bat euro bat. 20.000 baietz!" kanpaina jarri zuen martxan hedabideak zuen zorrari aurre egiteko. (Laguntza espero zuten Nafarroako Gobernutik eta hainbat inbertsio egin zituzten, baina ez zuten halakorik jaso eta ondorioz, diru-zuloarekin amaitu zuten urtea). Analisia III: Eusko Jaurlaritzaren eta euskara hutsezko hedabide inprimatuen arteko harremana 531 emateko eskatu zieten instituzio publikoei. Hedabideek, euren aldetik, prest azaldu ziren hainbat ekimen elkarrekin egiteko. Baina 2011ko diru-laguntza deialdiak ez zien albiste onik ekarriko euskara hutsean inprimatuei. Batetik, urtearen hondarretan ebatzi zelako719, eta baliabideei erreparatuta, aurrekoa baino makalagoa izan zelako: 5.480.000 euro guztira. Euskara hutsezko eguneroko egunkariek eta euskara hutsezko aldizkariek ez zuten murrizketarik izan720, bai ordea irratiek, telebistek eta nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako euskara hutsezko gehigarriek. Internet bidezko hedabideen multzoarentzat jarritako diru-partida ia bikoiztu721 egin zen. Egoera horrela, 2011ko ebazpena sinatu zen egunaren bezperan, 2011ko abenduaren 1ean, euskarazko hedabideek hurrengo deialdiari, 2012koari begira jarritako mezu bateratua idatzi zuten berriro ere, Euskarazko hedabideek erakundeen konpromisoa behar dute izenburupean. Bederatzi hilabete lehenago kaleratutakoaren eduki bertsua zeraman mezuak. "2012. urtea ate-joka dugu, eta erakundeetatik sektoreari begira jasotzen ari garen mezuak kezkagarriak dira, ikaratzeko modukoak". Idatzian, Nafarroako Gobernuak722, Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek 2012rako aurrekontuetan hedabideentzat aurreikusitakoaren errepasoa egiten dute723, sektorearen etorkizuna euren lanaren baitan dagoela eta bide hori lantzen ari direla aitortzen dute, eta azkenik, eskaera plazaratzen dute: "erakundeei publikoki eskatzen diegu gaiaren garrantzia kontuan hartzeko eta aurrekontuak ahalik eta gehien egokitzeko, diru sailak handituz". (Berria, 2011-12-02: 12 edota Jakin 187: 9-11) Mezu hura argitaratu eta hogei egunera sinatu zuen Blanca Urgell Kultura sailburuak 2012ko euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko dirulaguntza deialdi berria. Hedabideek aurreikusi eta iragarri bezala, murrizketak zekartzan jasotzaile izan zitezkeen hedabide guztientzat, Internet bidezko hedabideak 719 .- Ebazpena abenduaren 2koa da, eta Gabon Zahar bezperan argitaratu zen EHAAn. 720 .- Egunkarientzat 2010ean baino 3.480 euro gutxiago jarri ziren, eta aldizkarientzat, 2010ean baino 48.880 euro gehiago. 721 .- Internet bidezko hedabideen multzoak 197.800 euro izan zituen 2010ean, 2011n, berriz, 380.000 euro. 722 .- Nafarroako Gobernuak 2012an euskarazko hedabideei diru-laguntzarik ez ematea erabaki zuen. 723 .- Une horretan eskura zituzten datuen arabera, ia denetan aurreikusten ziren murrizketak. Salbuespena Bizkaiko Foru Aldundia zen (erakunde honetan 47.500 euro gehiago). Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 532 eta berri-agentziak osaturiko multzoarentzat izan ezik724. Eta inprimatuen kasuan, 2006ko deialdiak jarritako diru-kopurua baino urriagoa jartzen zuen deialdiak. Hau da, aztergai den 2005-2013 epealdi osoan, 2005ekoak bakarrik izan ziren 2012koak baino txikiagoak725. Gainera, aurreko bost urteetan diru-laguntzak jasotzeko aukera izan zuen inprimatuen multzo bat desagertu egingo da deialditik; nagusiki gaztelania zerabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako euskara hutsezko gehigarrien multzoa, hain zuzen. Horrek haserrea eragin zuen zenbaitengan, esaterako Ortzadar gehigarria kaleratzen zuen726 Diario de Noticias taldean: "En materia de euskera, las previsiones del Gobierno vasco no dejan lugar a la esperanza, por mucho que López se afanase en cantar a Xabier Lete el día del euskera para mostrar su compromiso con la lengua vasca, los números cantan"(Deia, 2012-01-08: 20). Testuinguru hartan, Lurdes Auzmendi Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak "mozketak ez dira orain garrantzitsuena, baizik eta daukagunarekin eutsi ahal izatea, euskararen berreskuratzean eta normalizazioan etenik ez egitea" zioen, Berria egunkariari eskainitako elkarrizketa zabalean.727 Sailburuordeak estrategikotasuna aitortzen zien euskarazko hedabideei hizkuntzaren garapenean aurrera egiteko zereginean, baina aldi berean, lehentasunak ezartzearen alde agertu zen: "Beharrezkoa al da Gipuzkoan 27 herri aldizkariri eustea? Ez da nahitaezkoa. Kalitatezko medioak behar ditugu, eta behar dugu euskararen presentzia indartsu bat hedabide guztietan, baina horretarako ez da nahitaezkoa dugun guztia. Beste era batera antolatzeko esan diogu sektoreari, eta ulertu dute. Horretan ari dira, eta espero dut 2013rako beste panorama bat edukitzea. Denbora 724 .- Aginduak 485.000 euroko diru-partida ezartzen zuen E multzoko hedabideentzat, hau da, Internet bidezko hedabideak eta berri-agentziak, aurreko urtean baino 105.000 euro gehiago. 725 .- 2012ko deialdiak 1.820.000 euro jartzen zituen euskara hutsezko eguneroko prentsa inprimatuarentzat, 2005ean baino 120.000 euro gehiago, baina gainontzeko urte guztietan baino gutxiago. Euskara hutsezko aldizkariei dagokienez, 2012koak 1.841.500 euro jarri zituen multzo honentzat, 2005ean baino 261.000 euro gehiago, eta gainontzeko urte guztietan baino nabarmen gutxiago. 726 .- Ordutik, "Hedabideak" deialdiko diru-laguntzarik izan ez duen arren, Ortzadar euskarazko gehigarria larunbatero kaleratzen da. 727 .- Berria, 2012-02-25: 12-13. Analisia III: Eusko Jaurlaritzaren eta euskara hutsezko hedabide inprimatuen arteko harremana 533 daramagu euskalgintzan elkarlanean aurkeztutako proiektuak lehenesten. Herri eta auzo bakoitzak ezin du bere ekimenekin jarraitu; ez gara horrenbeste"(Berria, 2012-02-25: 12). Hitz horiek kaleratu eta egun batzuetara, euskarazko hedabideak jendaurrean agertu ziren berriro. Ordukoan, Auzmendik aipaturiko "beste era batera antolatzeko" bidean lanean ari zirela baieztatu zuten, elkarlana sustatzea baitzen etorkizunera begira euskarazko hedabideen sektoreak ezarritako lehentasunetariko bat. "Bai gure artean, bai instituzioekin. Garai zailei bakarka baino taldean hobeto egiten zaie aurre" zioten (Berria, 2012-3-14: 2). Horrekin batera, beste lau erronken berri eman zuten: hedabideen behatoki bat sortzea, sektoreko langileen lan-baldintzak hobetzea, ikerketan, kalitatean eta lehiakortasunean urratsak egitea, eta azkenik, diru-laguntzak hitzarmen bidez jasotzea. "Sektorearen inbertsioak eta garapena sustatu behar dituzte erakunde publikoek" aldarrikatu zuten. 2012koak garai latzak izan ziren euskarazko hedabideentzat oro har, eta horien barruan nola ez, paperezkoentzat. Bakanen batek, krisiari aurre egin ezinik, argitaratzeari utzi zion728, eta gehienek neurri gogorrak hartu behar izan zituzten dirusarreren jaitsierari aurre egiteko. Horien artean, adibidez, Argia aldizkaria eta Berria egunkaria. Lehenengoaren kasuan, soldatak jaitsi zituzten, "gerrikoa estutu beharrak, esate baterako, 2012ko soldatetan %14ko beherakada egitera behartu gaitu. Gure lehen helburua lanpostuei eustea da, eta gure produktuei eta beren kalitateari ere bai" (Argia, 2012-07-29: 3). Eta Berria egunkarian ere beste horrenbeste; ordura arte ardatz izandako salmenta, publizitate eta diru-laguntza bidezko sarrerak etengabe beherantz zihoazela eta galerak pilatzen ari zirela ikusirik729, egoera bideratzen 728 .- Nabarra aldizkariak 2011ko abenduan itxi zituen ateak. 729 .- Akziodunen bilera egin osteko egunean, 2012ko ekainaren 3an argitaratutako egunkarian irakurri zitekeen egoera ekonomikoa zein zen: "Salmentek behera egin dute, ez kopuru handitan baina bai etengabe. Harpidedun kopurua jaitsi egin da; egun 9.000 ditugu, duela bost urte baino %10 gutxiago. Publizitate fakturazioari dagokionez, 2008tik hona jaitsiera handia izan dugu: 2009 eta 2010 artean %33 jaitsi zen, beraz, 1.400.000 euro gutxiago sartu ziren. 2011n ez ziren jaitsi aurreko urteko kopuruak, baina 2012an berriro oso nabarmen egin du behera, eta lehen bost hilabeteetan iaz baino %25 gutxiago sartu da publizitate bidetik –alegia, 200.000 euro gutxiago-. Gainera, 2012an Eusko Jaurlaritzak hedabideetara bideratutako dirua %10 gutxitu da, eta guk ere, diru laguntzen kontzeptuan, gutxiago jasoko dugu"(Berria, 2012-06-3: 2). Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 534 ahalegintzeko erabakiak hartu behar izan zituzten: "Tristea, zaila eta gogorra da, baina, proiektuari eutsi nahi badiogu, ezinbestekoa" adierazi zuen Berria taldeko lehendakariak, Joxean Lizarribarrek, akziodunen urteroko batzarrean730. Hiru mailatan oinarritutako proposamena landu eta jarri zuen zuzendaritzak mahai gainean: 1.- Batetik, eskainitako produktuari dagokionez, lehentasuna eustea eta hobetzea zen, "Bakarrik asteburuetako gehigarrietan ken ditzakegu orrialde batzuk, baina oinarrian garrantzitsua da egungo eskaintzari eutsi eta digitalean are eta eskaintza zabal eta hobea egitea"(Berria, 2012-06-03: 3). 2.- Bigarrenik, diru-sarreretan eragiteko ekimen berritzaileak gauzatu. Horretarako tresna ziren aurreko urtetik martxan zegoen BERRIAlaguna komunitatea eta borondatezko diru ekarpenak jasotzeko Zure ziztada behar dugu izeneko kanpaina731. "BERRIAlagun bakoitzak, ekarpen txiki bat eginez, bideragarritasunean lagundu eta bideak zabalduko dizkio proiektuari" (Berria, 2012-06-03: 3) 3.- Eta hirugarrenik, "gastuak are gehiago gutxitzeko plana egin behar da derrigorrez" zioen zuzendaritzak. Lanpostuei eragiten zien honako proposamena egin zuten: "Hamabi lanpostu gutxitzea BERRIA taldeko egituran (250 langile daude gaur egun taldean); 2012ko lansari bati uko egitea; eta 2013rako soldata jaitsiera bideratzea. Neurri gogorrak dira, kontuan hartuta kaleratzeak eta azken urtetan izoztuta egondako soldatak jaistea dakartelako, baina egoerak behartutakoak diru sarrerak handitzea lortzen ez dugun bitartean"(Berria, 2012-06-03: 3). Garai zailak, neurri gogorrak: etorkizuna ziurtatzeko izenburuko artikulu luze batekin azaltzen zuen egoera eta erabakien nondik norakoa Joanmari Larrarte Berria taldeko kontseilari ordezkariak akziodunen batzarra egin osteko egunkarian. 730 .- Akziodunen batzarra Andoainen egin zen 2012ko ekainaren 2an. 731 .- Neurrien berri eman zuten egunean ia 3.000 lagunek jarria zuten dirua jada. Analisia III: Eusko Jaurlaritzaren eta euskara hutsezko hedabide inprimatuen arteko harremana 535 Bitartean, Jaurlaritzaren diru-laguntzen jasotzaile multzorik zabalenean, herrialdizkarien esparruan ere lanean ari ziren. Udaberrian TOKIKOM732 eratu eta Mikel Irizar izendatu zuten presidente. "Toki hedabideak sakabanatuta jaio ziren, eta horrela iraun dute orain arte, baina, egungo egoeratik indartuta irtetekotan, elkarlana behar da" (Berria, 2012-06-07: 28). Tokikoen bilgune berriak hiru zeregin hartu zituen bere gain: "(…) esparru komunak kudeatzea (publizitate bateratua, garapen teknologikoa, trebakuntza…), solaskidetza sendoa eraikitzea sektorearekin eta erakundeekin, eta integrazio posiblea lantzea eta adostea" (Berria, 2012-06-07: 28). Diru-laguntza publikoen inguruan, berriz, publikoak ez diren hedabideen sektore osoan bezala, hitzarmen- edo itun-sistemara joatearen aldeko apustua egiten zuten TOKIKOMetik "gure egoera egonkortu dadin". Honelaxe argudiatzen zuen Irizarrek: "Baina erakundeak uzkurtuta daude krisiaren aurrean, diru faltaren beldur. Eta guk planteatzen diegu zikloaren kontra jokatzea hedabideen kasuan, diru gehiagorekin erantzutea egoerari, sekulako aukera dagoelako elkarlanaren pertikarekin jauzi dezente bat egin eta erdal hedabideek ateratzen diguten koska murrizteko" (Berria, 201206-07: 28). Eskaerak eskaera eta ekimenak ekimen, iragarrita zegoen bezala, 2012ko ebazpenak diru gutxiago jasotzea ekarri zuen ia hedabide inprimatu guztientzat733. Bistakoa zen hala gertatuko zela kontuan hartuta zein zen deialdiaren abiapuntua; hots, aginduan ezarritako poltsak diru gutxiago zeukan denen artean banatzeko. Ondorioz, euskarazko hedabide ez publikoen sektoreak berriro kaleratu zuen iritzia Beste behin, murrizketak hedabideentzat izenburuko artikulu baten bidez. Bertan 732 .- TOKIKOM bezalako bilgunea eratzeko ideia ia hamarkada bat lehenago sortu zen, 2003an. Topaguneak Tokiko hedabideak etorkizunari begira izenburuarekin antolatutako jardunaldietan entzun ziren horri buruzko proposamenak. 733 .- Ebazpenak laguntzak esleitu zizkion idatzizko 67 hedabideri. Horietatik seiren kasuan bakarrik jaso zuten aurreko deialdian baino zertxobait gehiago: egunkarien multzoan Urola Kostako Hitza eta Oarso Bidasoko Hitza (gehikuntza ez da 2.000 eurora iristen), aldizkarien kasuan Aizu!, Gaztezulo, Xabiroi komikia eta Ttipi-ttapa (azken hau da aurreko urtearekin alderatuta hobekuntza nabarmenena izan zuena, 12.000 eurokoa, Gaztezulo aldizkariak 5.000 euro inguru gehiago jaso zituen, eta gainontzekoen kasuan, igoera ez da 2.000 eurora iristen). Zazpigarren baten kasuan, BAT soziolinguistika aldizkarian, 2011n jasotako diru-kopuru bera izan zuen 2012ko ebazpenean: 20.000 euro. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 536 gogora ekarri zuten zeintzuk ziren euren eskaera zehatzak: "(…) diru laguntza politika aldatu eta hitzarmen eredua kaleratu dezatela, sektorean inbertsioak eta garapena susta ditzatela eta publizitate instituzionalaren banaketan hizkuntz irizpideak pisu handiagoa izan dezatela" (Berria, 2012-07-13: 9 edota Jakin 191: 10). Horrez gain, funtsezkotzat jo zuten instituzioekin batera, gogoeta estrategiko konpartitua egitea. Baieztapen honekin bukatzen da aipatu artikulua: "guztion artean erabaki dezagun nolako sektorea behar dugun, eta, behin hori eginda, beharrezko baliabideekin horni dezagun"(Berria, 2012-07-13: 9 edota Jakin 191: 11) Sozialistek ordurako galdua zuten alderdi popularraren babesa, eta uda betean, Patxi López lehendakariak urrirako deitu zituen X. legealdirako hauteskundeak. Agintaldiaren azken egunetan, Lurdes Auzmendik, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak egindako lanaren balorazioa agertu zuen: "Hasiera hasieratik hizkuntza politika oso zaindua izan da gobernu honetan. Euskararen alorreko aurrerapausoak ez dira egoeraren araberakoak; ibilbide luzeko kontua da, eta funtsean ezin da geratu. Hasieratik esan genuen: euskararen normalizazioan zein da nahitaezko sarea? Bost diru laguntza deialdi handi dauzkagu734; azken batean gizartea baita bere egin behar duena hizkuntza politika. Bost deialdi nagusi horietan oso mozketa txikiak izan dira agintaldi osoan, gure helburua zelako sare horiek sendo jarrai zezatela lanean. Mozketak egin behar izan ditugu, tamalez, denok bezala, baina ez dira hain handiak izan" (Berria, 2012-10-2: 10). Hedabideen arloan egindakoari dagokionez, Auzmendik horiekin izandako harreman emankorrak goraipatu eta, aldi berean, aurretik beste inoiz kaleratutako iritzia nabarmendu zuen; hedabide sendoak izatearen garrantzia eta beharra, hain zuzen: "Sektoreari askotan esan diot: behar ditugu hedabide sendoak, indartsuak. Ez dut esaten horrenbeste herri aldizkari interesagarriak ez direnik, baina nahitaezkoak ez dira. Dena ez da nahitaezkoa euskararen izenean"(Berria, 2012-10-02: 10). 734 .- Ondoko diru-laguntza deialdiez ari da: Hedabideak, IKT, Euskalgintza, EBPN/ESEP eta Lanhitz. Analisia III: Eusko Jaurlaritzaren eta euskara hutsezko hedabide inprimatuen arteko harremana 537 EAJk irabazi zituen urriko hauteskundeak. Iñigo Urkullu lehendakaria eta gobernu berria oraindik osatu gabe zegoela, herri ekimenetik sortutako euskarazko hedabide ez publikoek Hekimen, Euskal Hedabideen Elkartea, aurkeztu zuten735. Elkartearen zeregina hedabideek ahots bateratuz aurrera egitea eta euskararen hiztun komunitatearentzako eremu komunikatiboa sendotzea. Hori lortzeko, Jaurlaritza berriarekin "Serio berba egin beharko dugu diru laguntzez, publizitate instituzionalaz, mintzakidetza iraunkorraz" aipatzen zuen Iban Arantzabalek, elkartearen lehen zuzendariak736. Hekimen eratu zuten hilabete berean, Euskararen Legeak 30 urte bete zituen. Hausnarketarako eta aldarrikapenerako737 parada izan zen. Hiru hamarkadetan euskarazko hedabideek izandako bilakaera eta hizkuntzaren normalizazioan egindako ekarpena ere aipagai izan zen han eta hemen. Bidean izandako gorabehera eta ikamiken gainetik, lorpen bikoitza azpimarratu zen: batetik, euskaraz kazetaritza egin daitekeela, egunerokoa ere bai, demostratu da, eta bestetik, euskarazko hedabideak inoiz baino hartzaile gehiagorengana iristea. Hala ere, sektorearen ikuspegitik, hedabideen eskaintza zabalagoa, osatuagoa izan zitekeen, erakundeen parte hartzea sendoagoa izan balitz eta hedabideek euskararen normalizazioan duten estrategikotasunari egokitutako laguntza eta babesa eman izan balitzaie. Ikerketa honek objektutzat hartu duen azken urtea, 2013a, aurrekoa joandakoaren bidetik hasi zen euskarazko hedabide inprimatuentzat. Zenbait, krisiak gogor astinduta, maiztasunari eutsi ezinik ibili ziren. Irutxuloko Hitzak, esaterako, egunkaria izateari utzi eta astekari bihurtu zen; horrez gain, askok diru-galerak 735 .- Aurkezpena Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean egin zuten 2012ko azaroaren 21ean. Elkartearen izenak herri mugimenduetatik sortutako hedabideak direla adierazi nahi zuen, eta horregatik jarri zioten herri hitzetik hartutako h hizkia. 736 .- Hekimen elkartearen lehen zuzendaritza zortzi kidek osatu zuten, beste horrenbeste hedabide edota enpresa ordezkatzen zutenak: Argia, Berria, Euskal irratiak, Gaur 8, Gazteberri, Hamaika telebista, TOKIKOM eta Xaloa Telebista. Iban Arantzabal TOKIKOMen ordezkari gisa izendatu zuten zuzendari zereginetan bi urterako. Hekimen elkarteak 52 kiderekin hasi zuen ibilbidea. 737 .- Kontseiluak deituta Euskaraz bizi nahi dut lelopeko manifestazioa egin zen Donostian abenduaren 1ean. Milaka lagunek bat egin zuten deialdiarekin, eta antolatzaileek euskararen berreskurapenprozesuari heltzeko elkarlana eskaini zien arduradun politikoei. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 538 zituzten, adibidez, Berria taldeak 150.000 euroko galerekin738 itxi zuen 2012a, eta okerrena, zenbait idatzizkok agur esan zuten, Nora hilabetekariaren kasu739. Hala ere, beti erakutsi bezala, sektoreak gogoetari eta etorkizunera begirako asmoak eta erronkak diseinatu eta aurkezteari ekin zion. Euskal esparru komunikatiboari buruzko hausnarketa740 burutu zen. "Euskarazko hedabideen beharraren kontzientzia zabaltzen jarraitu behar dugu, herritarrak gure proiektuetan inplikatu" zioen Iban Arregi, Berria taldeko ordezkariak741 eta erakunde publikoei egotzi zien oraindik euskarazko eta erdarazko hedabideen artean zegoen aldea. "Azken 30 urteetan egoera ez irauli izanaren erantzukizunaren zati haundi bat haiena da. Hizkuntza irizpideak kontuan hartuta, ez dute neurri kualitatiborik hartu"(Berria, 201301-12: 3). Gara egunkariko zuzendariak, Iñaki Sotok, berriz, hedabideen finantziazioan izandako klientelismoarekin bukatzeko eskatu zuen: "Beti eskatu dugu klientelismoa amaitzeko, instituzioek ez finantzatzea ildo politikoaren arabera" (Berria, 2013-01-12: 3). Etorkizunera begira, lehentasunezkotzat jarri zituzten paperezko hedabideak teknologia berrien garapenak ekarritako negozio-eredu berrira egokitzea, hedabideen arteko loturak, sinergiak sustatzea eta euskarazko hedabideei bultzada emateko berariazko politikak garatzea. Sektoretik ez ezik Eusko Jaurlaritzatik ere pertsona, erronka eta asmo berrituekin ekin zitzaion urteari. Iñigo Urkulluk gidatutako gobernua osatu berri zegoen, eta lau urteko etenaldiaren ostean Patxi Baztarrikak hartu zuen berriro EAEko 738 .- Taldearen bideragarritasun ekonomikoa kolokan zegoela ikusita, hainbat neurri erabaki zituzten sarrerak handitzeko. Horien artean BERRIAlagun gehiago erakartzea, beraien borondatezko ekarpenen bidez 600.000 euro biltzeko. 739 .- Nora hilabetekariak 58 zenbaki kaleratu zituen guztira. Lehen zenbakia 2008ko urtarrilaren 31n argitaratu zen. Berria egunkariko harpidedunek doan hartzen zuten baina bere kasa ere erosi zitekeen. 740 .- Joxemi Zumalaberen heriotzaren 20. urteurrenean antolatutako jardunaldietan parte hartu zuten Berria egunkariko Iban Arregik, Gara egunkariko Iñaki Soto zuzendariak, Gorka Julio Interneten adituak, eta Lorea Agirre kazetariak eta handik gutxira Jakin aldizkariko zuzendari izango zenak. Jardunaldia Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean burutu zen 2013ko urtarrilaren 11n. 741 .- Jardunaldia egin eta bost hilabetera, ekainean, Berria taldeko Administrazio Kontseilua eraberritu zen eta Iban Arregi izendatu zuten Berria taldeko kontseilari-ordezkari. Analisia III: Eusko Jaurlaritzaren eta euskara hutsezko hedabide inprimatuen arteko harremana 539 hizkuntza-politikaren ardura. Legebiltzarrean egin beharreko lehen agerraldiaren bezperan, Jaurlaritzak hizkuntza-politikari sail guztietan zehar-lerro izaera emango ziola aurreratu zuen Baztarrikak. Era berean, 30 urte beteta zituen Euskararen Legearen balioa azpimarratu eta legeak erakutsitako adostasun-bidean garatzearen alde agertu zen. Hedabideei dagokienez, 2005-2009 legealdian behin baino gehiagotan plazaratutako ikuspegia berretsi zuen: "Guztiok gure buruari galdetu behar diogu zer egin dezakeen bakoitzak. Herri aginteek euskarazko hedabideei babesa ematen jarraitu behar dute, laguntzen eta kontsumoa sustatzen. Hedabideek eurek ere beren buruari galdetu behar diote –galdetzen diotekontsumitzaile potentzialak erreal bihurtzeko zer egin dezaketen. Gero eta gehiago dira euskarazko hedabideak kontsumitu ditzaketenak. Aztertu beharko da zer egin litekeen horiek erakartzeko"(Berria, 201302-10: 9). Elkarrizketa hartan euskarazko hedabideek eskaturiko hitzarmen bidezko laguntzei buruzkoa izan zen azkenaurreko galdera. Honakoa sailburuordearen erantzuna: "Hitz egin beharko da horretaz. Ateak irekita dauzkat. Baina ez dakit itunena den bidea. Ulertzen dut egonkortasunaren interesa eta helburua egotea. Aztertu beharko da hori nola lor daitekeen"(Berria, 2013-02-10: 9). 2013an ez zen hitzarmen bidezko laguntzarik gauzatu. Prozedura ohikoa izan zen; hots, urteroko diru-laguntza deialdi bidezkoa. Agindua, sektoreak sarri eskatu bezala eta beste urte batzuekin alderatuta, goiz argitaratu zen, maiatzean. Edukiari erreparatuta, 2012koaren ia kopia hutsa da. Bi berrikuntza baino ez zituen ekarri: batetik, lehen aldiz interesdunek bide elektronikoak erabiltzeko aukera izan zuten prozeduraren izapideak eskatzeko, kontsultatzeko eta egiteko; bestetik, esleitutako laguntzen ordainketari zegokionez, berau bi zatitan egingo zela ezartzen zuen aginduak. Lehenengoan diru-laguntza osoaren %65 ordainduko zitzaien, onarpena jasotzen zen egunean hasi eta 2 hilabeteko epean, eta bigarren ordainketan, hala bazegokion, gainerako %35a ordainduko zen, diru-laguntza justifikatzeko agiri guztiak jaso eta ontzat eman ondoren, hilabeteko epean. Edozein kasutan, bigarren ordainketa 2014. urtean egingo zela ezartzen zuen aginduak. Txarrerako aldaketa izan zen hedabideen ikuspuntutik; izan ere, 2012koan bi zatitan ordaindu arren, lehenengoan Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 540 hedabideek esleitutako laguntza osoaren %80 jaso zuten, eta bigarren ordainketa, %20arena ez zen hurrengo urterako utzi. Arestian baieztatu bezala, Eusko Jaurlaritzak 2012ko diru-partida berberari eutsi742 zion hedabideentzako deialdian, 4.875.000 euro guztira. Horietatik 3.661.500 euro inprimatuentzat ziren. Ebazpena udan etorri zen743. Eguneroko prentsaren kasuan, 2012an baino diru gehiago esleitu zitzaien eskaera egin zuten guztiei, baina ez beraientzako partida handitu zelako, baizik eta banatzeko jasotzaile gutxiago zeudelako: 8 izan ziren 2012an eta 6 ordea 2013an744. Aldizkarien multzoari dagokionez, aurreko urteko jasotzaile-kopuru berbera izan zen, 59 guztira, eta jaso zuten laguntzei erreparatuta, salbuespenak salbuespen745, ez zen gorabehera handirik izan: gehiago jaso zutenek zertxobait egin zuten gora, eta beste horrenbeste gertatu zen gutxiago esleitu zitzaienen kasuan. Hekimen, Euskal Hedabideen Elkartetik begi onez ikusi zuten Jaurlaritzak dirusailari eutsi izana, baina sektoreak itunen sistema nahi eta behar zuela berretsi zuen Alberto Barandiaran elkarteko zuzendariak746: "Epe luzeko proiektuak behar ditugu, estrategikoak eta urte askorakoak. Ezin gara egon urtero ezustekoa jasotzeko zain, laguntzak igo edo jaitsi egingo diren"(Berria, 2013-09-04: 20). Uda aurretik Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Jaurlaritzaren X. legealdirako lan-ildo nagusiak aurkeztu zituen Euskararen Aholku Batzordeko kideen 742 .- Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak kudeatutako gainontzeko lau laguntza deialdietan, Euskalgintza, Lanhitz, EBPN/ESEP eta IKT deialdietan, murrizketak izan ziren 2013an. 743 .- Ebazpena 2013ko uztailaren 23koa da, eta EHAAn abuztuaren 28an argitaratu zen. 744 .- Oarso Bidasoko Hitzak eta Irutxuloko Hitzak egunerokoen multzoan egoteari utzi zioten urte honetan. Asteroko maiztasunarekin kaleratzen hasi ziren, hortaz aldizkari inprimatuen multzora igaro ziren. 745 .- Egan literatur aldizkariari, esaterako, 2012koaren herena esleitu zitzaion (2012an 8.663 euro eta 2013an 3.011 euro), BAT soziolinguistika aldizkaria eta Ttipi-ttapa aldizkariei 5.000 euro gutxiago (lehenari 20.000 euro esleitu zioten 2012an, eta bigarrenari 54.400 euro) eta Kalaputxi eta Artzape aldizkariak laguntzarik gabe geratu ziren, bien kasuan esleitu beharrekoa deialdiak ezarritako gutxieneko kantitatearen azpitik zegoelako, 2.000 euroren azpitik alegia. 746 .- Alberto Barandiaran kazetaria otsailean hasi zen Hekimeneko zuzendari zereginetan. Analisia III: Eusko Jaurlaritzaren eta euskara hutsezko hedabide inprimatuen arteko harremana 541 aurrean747. Guztira 25 lan-ildo, eta horietatik bi (17.a eta 23.a) zuzen-zuzenean esku artean dugun ikerketa objektuari lotuak: "17. Euskararen presentzia hedabideetan oro har eta euskarazko hedabideak bultzatu eta sendotzen ahaleginduko gara. Euskarazko eskaintza orotarikoa bultzatu behar da hedabideetan, arreta berezia jarriz haur eta gazteentzako produktu espezifikoak sortu eta zabaltzen. 23. Diru-laguntza deialdiak lan-ildo hauetara egokitzeko ahalegina egingo dugu, irizpide nagusitzat eraginkortasuna hartuz" (EAB, 201306-28: 6-7). Aipatu lan-ildoak mamitzen joateko, hedabideen arloko ikerketa bideratzea aurreikusi zen; hots, azterlan berezi bat egitea euskarazko hedabideen erabiltzaileen eta publiko potentzialaren komunikazio-beharrak ezagutzeko, euskararen eskualde desberdinak kontuan hartuz. Aipatu lan-ildoak eta gainontzekoak gauzatzeko, Euskararen Aholku Batzordeak 2013-2014 jarduera bi eginkizun nagusitara bideratzea onartu zuen: batetik, Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren (ESEP) garapenaren jarraipena, eta bestetik, euskararen gaineko oinarrizko diskurtsoak aztertu, kontrastatu, berritu eta bateratze bidean jarri. 2013 urteko azken hiruhilekoan, euskaraz idatzizkoak berri ugariren sorburu bilakatu ziren, batzuetan gaziak: Aiurri aldizkariak748 hilabeteko lan-etena egin behar izan zuen estualdi ekonomikoak eraginda, eta Le Journal du Pays Basque egunkaria itxi egin zuten hamabi urteko ibilbidearen ondoren. Baina izan ziren gozoak ere: Tolosaldeko Ataria izeneko proiektu komunikatibo berria jarri zuten martxan749, Araban Aiaraldea press hamabostekaria abiatu zuten750, Lea-Artibai eta Mutrikuko 747 .- Bilera Gasteizen egin zen 2013ko ekainaren 28an. Bertan izan ziren, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Cristina Uriarte, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua. Han adierazitakoa ez dago publikatuta. 748 .- Aiurrik astekaria, hamaboskaria eta webgunea ditu. Hiruretan egin zuen lan-etena urriaren 21etik azaroaren 20ra arte. 749 .- Tolosaldeko Ataria hiru hedabideren bat egitetik eratu zen: Tolosaldeko Hitza, Galtzaundi aldizkaria eta Txolarre irratia. 2013ko urriaren 4tik aurrera, idatzizko biak kazeta bakarra bihurtu ziren: Ataria. Irratiari zegokionez, Ataria irratia. Proiektu berriaren helburua Tolosaldeko 28 herrietako erreferentzia bihurtzea. 750 .- Lehen alea 2013ko urriaren 3an kaleratu zuen Aiaraldea Komunikazio Leihoa elkarteak. Kasu honetan ezohiko bidea jarraitu zuten; izan ere, aurretik martxan jarri zituzten Aiaraldea.com ataria (2010) eta Internet bidezko irratia (2012). Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 542 Hitzak hamargarren urteurrena bete zuen751, Berria taldeak lau urtean jarraian balantze ekonomiko negatiboa izan ondoren, langileen gastuak estutu eta 2013a galerarik gabe ixtea lortu zuen. Bestalde, tokiko euskal hedabideak batzen zituen elkarteak, TOKIKOMek, Euskal hedabideen etxea izenburuko gogoeta-txosten sakona aurkeztu zuen752. Lanean euskarazko tokiko hedabideen egoera deskribatu eta etorkizunerako ikuspegia lantzen da. Bakarka aritzeko joerak gainditu eta lankidetza sustatzearen alde egin behar dela dio txostenak, "baliabideak askozaz modu eraginkorragoan erabil daitezke eta erabili behar dira, hizkuntza komunitatearen mesedetan eta diru publikoaren etekin soziala areagotzea helburu" (TOKIKOM, 2013: 19). Hortaz, tokikoei dagokienez, eskualdeko integrazioa bultzatzearen aldeko apustua egiten zen, eta hedabide orokorragoei begiratuta753, osagarritasuna jorratzea proposatzen zuten. Bi solairuko etxe batekin irudikatzen zuten batzuen eta besteen arteko uztardura. "Etxearen beheko solairuan toki komunikabideak leudeke, eskualde eta zonaldeka antolatuta, multimedian, plataforma beraren gainean saretuta. Bakoitza bere esparrua lantzen754 beste inor iritsiko ez den punturaino, euskara prestigiatzen komunitateko kideei euskaraz emango zaielako dagokien tokia eta garrantzia. Eta sarea baliatzen aldiro ez ibiltzeko bolbora asmatzen eta zerotik abiatzen; besteek egindakoari nork berea erantsita edukietan balioa metatzeko; hornidurak, teknologia berriena edota jakinduria partekatzeko. Eta goiko solairuan leudeke hedabide orokorrak. Hauen saretzea meheagoa izan daiteke, baina eraginkortasunaren ikuspegitik ezinbestekoa da. Hedabide guztiek dute multimediarako joera eta igurtzi guneak gero eta ugariagoak dira. Euskal hedabideen kasuan lortu behar litzateke igurtzi hori ez izatea gatazkatsua, baizik eta lankidetzazkoa. Ez da asmatu zaharra kontzeptu bat, lankidetza lehiakorra, adierazteko hainbat egoeretan egon daitekeela lehia konbergente bat zeinetan batek irabazteko ez den derrigorrezkoa besteak galtzea, eta aukera dagoen estrategiak garatzeko bi lehiakideek irabaz dezaten" (TOKIKOM, 2013: 28). 751 .- 2003ko azaroaren 11n kaleratu zuten lehen zenbakia. 2010ean Busturialdeko Hitza elkartu zitzaien. 752 .- Aurkezpena Mondragon Unibertsitatearen Aretxabaletako campusean egin zen 2013ko azaroaren 26an, Gertuko Komunikabideen 1. Jardunaldian. Txostena burutzeko zereginetan Mondragon Unibertsitateko ikerlariak aritu ziren. 753 .- Hedabide orokorrez ari denean, TOKIKOMek era guztietako euskarrietan kaleratzen direnak eta publikoak ere (EITB esaterako), kontuan hartzen ditu. 754 .- Jatorrizko testuan negritaz ageri direnak, hemen horrela erreproduzitu dira. Analisia III: Eusko Jaurlaritzaren eta euskara hutsezko hedabide inprimatuen arteko harremana 543 Txostenak negozio- eta finantziazio-ereduari ere heltzen zion. Eskainitako datuen arabera, erakunde publikoek (Eusko Jaurlaritzak, aldundiek eta udalek) emandako diru-laguntzek tokiko hedabideen aurrekontuaren %39a hartzen zuten bere gain eta urteroko diru-laguntza sistemak bi aje zituela gogorarazten zuten, hedabideen ordezkariek hamaika aldiz egindako agerraldi eta adierazpenetan azaldutakoak: batetik, prozedura administratibo astuna, eta bestetik, ezegonkortasuna. Gerora begira diru-laguntza sistematik hitzarmenera jauzi egin beharra zegoela zioten Euskal hedabideen etxea gogoeta-txostenean: "Jauzi honekin erabat aldatzen da finantziazio publikoaren ikuspegia.755 Orain artekoa izan da nagusiki bi aldez guztiz autonomoen arteko harremana: emaileak bere kabuz erabaki ditzake diru boltsak eta banaketarako irizpideak; eta hartzaileak egokitu ohi ditu bere txostenak irizpide horietara baina ez horrenbeste jarduna, eta jarraitu du bere kabuz erabakiak hartzen. Urte amaieran gehienetan aski da agiri kontableak aurkeztea eta akats larririk ez egin izana agindutako dirua jasotzeko. Bere aldetik, hitzarmenak eskatzen du aldez aurretiko lan handia. Ezer baino lehen, elkar aitortze esplizitoa. Gero, ikuspegiak partekatzeko dinamika bat abiatzea, mahai egonkor bat eztabaidarako eta lanerako; hirugarren urratsa da ikuspegiak adostu ahala ibilbideak marraztea eta lanak banatzea; laugarrena litzateke ibilbiderako baliabideak finkatzea; eta azken urratsa, hori guztia hitzarmenean jasotzea eta bere zaintzarako alde biko tresna bat jartzea" (Tokikom, 2013: 46). Harreman-eredu berria proposatzen da beraz, hedabideen eta administrazioaren arteko lankidetzan oinarritua eta arlo ekonomikotik harago gauzatuko dena. Txostenean negritaz idatzita ageri da: "horretarako ezinbestekoa da alde bien artean konfiantza giroa eraikitzea eta giro hori baliatzea eredu berria adosteko" (TOKIKOM, 2013: 48). Eredu berria eraikitzen den bitartean, tokikoen ustez, oso lagungarria litzateke ahalik eta azkarren urte anitzeko diru-laguntza deialdietara jotzea. Proposamena aztertzeko prest agertu zen txostenaren aurkezpen ekitaldian egon zen Patxi Baztarrika sailburuordea: "Eraginkortasunari erantzun egokia eman Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 544 diezaioke urte anitzeko laguntzak. Hori aztertuko dugu, 2015era iristen garenerako aukera hori gauzatzeko moduan egon gaitezen" (Berria, 2013-11-27: 13). Hortaz, batzuen eta besteen hitzetatik, publikoki esandakoetatik zein txostenetan jasotakoetatik, ondoriozta daiteke 2013an, lan honek ikergaitzat hartu duen azken urtean, euskarazko hedabideen sektorearen jarduna, diru-laguntzak ematen dituen Jaurlaritzarena, eta bereziki bien arteko harremana etapa berri baten atarian izan zitezkeela. 5.3.6. EUSKO JAURLARITZAREN ETA EUSKARAZKO HEDABIDE INPRIMATUEN ARTEKO HARREMANA LABURBILDUTA Euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntzak emateko prozeduran parte hartu duten bi aktore nagusien arteko harremana aztertu da atal honetan. Eusko Jaurlaritza batetik, eta hedabideen sektorea bestetik. Lan honek, jakina denez, hedabide inprimatuetan jartzen du arreta. Jaurlaritza diru-laguntzen sustatzaile eta kudeatzaile moduan aritu da; hedabide inprimatuen sektoreak, berriz, rol bikoitza izan duela baieztatu daiteke: laguntzen eskatzaile eta onuradun izan da, eta horrekin batera, deialdian ezinbestekotzat kontsideratu dituzten aldaketen aldarrikatzaile zeregina ere bete du. EAEko Autonomia Estatutua onartu zenetik 2013ra, Jaurlaritzaren eta euskarazko inprimatuen arteko erlazioak izandako gorabeherak bost etapatan laburbilduta azaldu daitezke: 1.- Autonomia Estatutuaren onarpenetik 1983. urtera. Aktore bien artean garatuko den harremanaren lehen urratsak, abiatzekoak gauzatzen direneko urteak lirateke. Lehen fase honetan prozesua hutsetik hasi zen, diktaduraren ondoren eratu zen Eusko Jaurlaritzak euskarazko hedabideak sortzeko zereginari ekin zion, eta lehentasuna ikus-entzunezkoetan jarri zuen. Aldi berean, urte haietan kaleratzen ziren euskarazko aldizkariak, gehienak egoera ekonomiko ezin larriagoan, zorrak itota Analisia III: Eusko Jaurlaritzaren eta euskara hutsezko hedabide inprimatuen arteko harremana 545 zeudenak, diru publikoz laguntzen hasi zen. Ezarritako diru-partidak denen artean banatu ziren, oraindik laguntzak ez zeudelako agindu bidez araututa. 2.- 1984tik euskarazko egunkaria kaleratu arte (1990). Bi kontu azpimarratu daitezke etapa honetatik: batetik, Eusko Jaurlaritzak hedabideentzako diru-laguntzak agindu bidez arautu zituela, aldizkarien zabalkundea handitzeko helburuarekin; bestetik, euskarazko hedabideen eta Jaurlaritzaren arteko harremana mikaztuko duten hainbat gertaera izan zirela. 1986ko udan euskarazko egunkaria kaleratzeko lehen deialdi gorabeheratsua756, hilabete batzuetara euskaraz idatzizkoek salaketa eta ezinegona adierazteko sinatu zuten agiria, eta euskarazko egunkariaren sorreraprozesuan izandako zatiketa eta enfrentamendu-giroa lirateke batzuen eta besteen arteko harreman zailaren erakusgarri. 3.- XX. mendeko azken hamarkada (1991-1999). Etapa honetan eskatima-giroa nagusitu zela esan daiteke. Hemerotekan bildutako materialekin egindako azterketak erakutsi du, hamarraldi honen lehen zatian, Eusko Jaurlaritzaren eta Euskaldunon Egunkariaren arteko tirabirek eta horiei emandako irtenbideak monopolizatu zutela arreta publikoa neurri handi batean. Bitartean, idatzizko sektorearen argazkia erabat aldatuko zuen fenomenoa gertatu zen: tokian tokiko hedabideen loraldia. Jaurlaritzak, berriz, ordura arte bezala, urteroko deialdi bidez banatu zizkien laguntzak gero eta gehiago ziren aldizkako argitalpenei. Jasotzaileek noizbehinka laguntzei buruzko iritzia jakinarazten zuten, funtsean aurreko etapan adierazitakoak berresteko: dirubaliabideen urritasuna, esleipenak egiteko erabilitako irizpideen desegokitasuna eta epe luzeko politika baten gabezia. Etapa honen azken hiru urtean (1997-1999) Eusko Jaurlaritzak jarritako diru-baliabideak asko handitu zirela erakutsi da, eta hazkundearen arrazoia ere azaldu da. 1997tik aurrera, euskarazko egunkariak ere aukera izan zuen diru-laguntzak eskatzeko, eta ondorengo urteetan hedabide horri esleitu zitzaizkion urtero diru-partidarik handienak. 756 .- Deialdi horren babesean Hemen eta Eguna astegunkariak kaleratu ziren. Argia aldizkariak aurkeztu zuen egitasmoa kanpoan geratu zen. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 546 4.- Diru-laguntzaren jasotzaile berriak eta barealdia, 2000-2004. Mende batetik besterako jauzia egin zen etapa honetan sektorearen eta Jaurlaritzaren artekoari dagokionez, barealdi-giroa nagusitu zen. Inprimatuen sektoreak bizitasun handia erakutsi zuen. Bizitasuna eskaintzari begiratuta; horren lekuko hainbat eskualdeetako Hitzak egunerokoen sorrera edota tokiko beste hainbat argitalpenena; baina bizitasuna baita sektorearen egoera ahalik eta zehatzen ezagutzeko burutu ziren hausnarketaekimenei erreparatuta757. Horrekin batera, diru-laguntza deialdiak berrikuntza garrantzitsua izan zuela azaldu da. Ordura arte paperezko hedabideek soilik eskatu zezaketen diru-laguntzak, baina etapa honetan, euskarri berrietara zabalduko da onuradun izateko aukera. 2000. urtetik aurrera onuradun izan daitezke irratiak, telebistak eta on-line argitalpenak. Hala ere, jarritako diru-hornikuntza kontuan hartuta, partidarik handiena beti inprimatuei bideratuko zaie. 5.- Egonkortasuna deialdietan, krisia eta bakoitza bereari eutsiz: 2005-2013 epealdia. Ikerketa honek hartu duen epealdiaren lehen urtean, aldaketa esanguratsua gertatu zen EAEko testuinguru politikoan. Autonomia Estatutua onartu zenetik lehen aldiz, EAJ ez den beste indar politiko batek, Alderdi Sozialistak, kudeatuko ditu Jaurlaritzaren nondik norakoak 2009-2012 bitartean. Baina egindako azterketan erakutsi du gurean inoiz ezagutu gabeko egoera horrek ez zuela ondoriorik izan publikoak ez diren euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko dirulaguntzetan ezta sektorearen eta administrazioaren arteko harremanen bilakaeran ere. 2005etik 2013ra bitartean, urte biak barne, laguntza-deialdiak egonkortasuna erakutsi zuen, ezarritako helburuei (hedabideak sendotu, garatu eta normalizatu) eta esleipenerako erabilitako irizpideei dagokienez. Diru-hornikuntzari erreparatuta, berriz, deialdiak urterik oparoenak ezagutu zituen (2009 eta 2010). Baina aldi berean, murrizketa-garaia ere izan zela azaldu da, krisi ekonomiko globalak murrizketak ekarri zituelako Jaurlaritzaren aurrekontuetara eta gogor astindu zituelako hedabideenak ere. Zenbait kasutan, hedabideek neurri gogorrak hartu behar izan zituzten, langileei zuzenean eragiterainokoak. Analisia III: Eusko Jaurlaritzaren eta euskara hutsezko hedabide inprimatuen arteko harremana 547 Azkenik, epealdi honen errepasoan ikusi da Eusko Jaurlaritzaren eta hedabide inprimatuen arteko harremanean laurogeiko hamarkadatik aldiro agertutako kezkak eta aldarrikapenak kaleratu zirela berriro. Hedabideek diru-laguntza politika definitu gabea izatea leporatu zioten Jaurlaritzari eta sektorea indartzeko politika eta estrategia berria garatzeko eskatu zioten. Hau da, urteroko deialdietatik epe luzera begirako estrategia, hitzarmen bidez gauzatuko litzatekeenera jauzi egiteko beharra aldarrikatu zuen sektoreak. Aldi berean, euskarazko hedabideek egitura berriak eratu zituzten epealdi honetan758, elkarlanean oinarrituta ahots bateratuz ekiteko eta euskararen hiztun komunitatearentzat esparru komunikatiboa sendotzeko. Jaurlaritzaren aldetik, berriz, laguntzen kudeatzaileak jeltzaleak izan zein sozialistak izan, egindako azterketan ikusi da esleitutako diru publikoa emaitzekin lotzearen alde agertu zirela eta hedabideen arrakasta neurtzeko gailu estandarrak eta adierazleak garatzearen beharra azpimarratu zutela behin eta berriro 2005-2013 urteetan. Hots, produktuak euskaraz kaleratze soila diruz laguntzetik euskararentzako produktu konpetitiboak eta kalitatezkoak diruz laguntzera eramango lukeen egoerarako jauzia egin beharra azpimarratu zen administraziotik. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 548 5.4. ELKARRIZKETA SAKONEN ANALISIA: EUSKARA HUTSEZKO HEDABIDE INPRIMATUEN ETA EUSKO JAURLARITZAKO ORDEZKARIEN DISKURTSOAK Ikerketaren atal metodologikoan azaldu bezala, lanak xedetzat du, besteak beste, Eusko Jaurlaritzak esleitutako diru-laguntzei buruz ekoiztu edo eraiki diren diskurtso adierazgarriak azaleratzea. Horretarako, elkarrizketa sakonak eta Delphi teknika erabili dira. Aipatu hurrenkera horretan burutu da zeregina, lehenbizi elkarrizketak egin dira, eta horiek bukatu eta sakon aztertu ondoren ekin zaio Delphiari. Hala egin da ez beste barik horrela suertatu delako, baizik eta ezarritako helburuak horrelaxe jokatzea eskatzen duelako. Hau da, elkarrizketek bi gauzatarako balio izan dute: batetik, euskara hutsezko hedabide inprimatuen esparrua ondo ezagutzen duten pertsonen eta diru-laguntzak kudeatzeko ardura izan duten pertsonen bizipenak, iritziak, testigantza zuzenak jasotzeko, horiek hurbiletik ezagutzeko; eta bigarrenik, bildutako informazio aberatsaren laguntzaz ondorengo Delphi teknika ahalik eta modu egoki eta zorrotzenean prestatzeko. Hortaz, elkarrizketetan bildutako gogoetekin, elkarrizketatuek eraikitako diskurtso esanguratsuekin elikatu da Delphia. Labur bada ere, gogoratu dozena bat elkarrizketa burutu zirela, eta horiekin esparru diskurtsiboan zeresana izan dezaketen aktore guztien ahotsak jasotzeko ahalegina egin dela. Haiengandik bildutako ekarpenekin hiru azpi-ataletan banatuta dagoen analisia prestatu da: 1.- Euskara hutsezko hedabide inprimatuen bilakaera: atal honetan, euskarazko paperezko argitalpenek denboran zehar egin duten ibilbidea, indarguneak eta ahuleziak, kontsumitzaileen aldetik duten harrera edota egun hedabide inprimatuen esparruan produktu berriak kaleratzeko izan daitezkeen aukerak landu dira besteak beste. 2.- Eusko Jaurlaritzaren "Hedabideak" diru-laguntza deialdia: denbora aldetik atal honi eskaini zitzaion tarterik zabalena elkarrizketetan, berau delako ikerketaren ardatza. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) 2005-2013 bitartean kaleratu ziren Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 550 aginduak oinarritzat hartu eta horien ertz guztiak jorratu ziren elkarrizketatuekin. Horrez gain, laguntza-deialdia kudeatu duten administrazioko hiru langileekin izandako aurrez-aurrekoari esker, maila praktikoari lotutako hainbat kontu argitzeko aukera izan zen. Horien ekarpenak ere atal honen barruan sartu eta aurkeztuko dira. 3.- Etorkizunerako zereginak eta erronkak: hirugarren azpi-atalean, hedabideek beraiek zein administrazioak heldu beharrekoei buruz hitz egin zen, baita batzuen eta besteen arteko harremanez eta hedabideen artekoez ere. "Hedabideak" laguntza-deialdiren inguruko diskurtso adierazgarrien azterketa, arestian aipatutako hiru azpi-ataletan planteatu eta aurkeztuko den arren, jakina da elkarrizketa sakonak dinamikoak direla, eta horren ondorioz, gerta daitekeela gidoiaren atal batean kokatutako gairen baten inguruko hausnarketa gidoiaren beste une edo toki batean agertzea eta garatzea. Ikerketa honetan ere hala jazo da noizean behin. Dena den, analisia modu ordenatuan egitearen mesedetan, hausnarketa bakoitza gidoian aurreikusitako atalean kokatu eta landu da. 5.4.1. EUSKARA HUTSEZKO HEDABIDE INPRIMATUEN BILAKAERA(Z) Euskarazko hedabide inprimatuen sektoreak laurogeiko hamarkadatik aurrera egin duen ibilbidea laburbiltzeko orduan, tonu baikorra nabarmentzen da. Elkarrizketatu gehienek lau konturi egiten diote erreferentzia eta horiek azpimarratzen dituzte bereziki: Arrasate Press aldizkariak hasitako bidea, euskarazko egunkariaren sorrera, 90eko urteetan gertatu zen loraldia eta tokiko hedabideen bilakaera. "90etik aurrera batez erre informazio orokorreko hedabideen garapena izan dugu, tokiko zein nazionaletan. Egunkaria eta Arrasate Press sortu, eta handik aurrera batez ere tokikoen garapena". (E8)759 "Hasierako loraldi, loraldia baino gehiago nik esango nuke halako eztanda indiskriminatu moduko bat, irizpide argirik gabekoa, garai hartan ematen zuen hedabide bat argitaratzea nolabait ere talde baten eskubidea zela,eta orduan 759 .- Hemendik aurrera, sakoneko elkarrizketetatik hautatutako aipamen bat jartzen den bakoitzean honelaxe identifikatuko da: E hizkia (elkarrizketa hitzaren adierazle) eta dagokion zenbakia. Elkarrizketen fitxa teknikoa ikerketaren Eranskinak izeneko atalean dago. sortzen ziren nik uste planifikaziorik gabe, eta gero, denboraren poderioz ni konturatu naiz behintzat hura ezinbestekoa izan zala edo beharrezkoa izan zala gero gertatu dena gerta zedin, ezta?". (E4) "Zertzelada batzuk bota daitezke eta bat izan daiteke, bat argi dago, euskarazko egunkaria daukagu harrezkeroztik ezta? Ebidentzia bat, ordura arte ez geneukan, eta hortik bai, orduan edozein komunikazio esparrurendako eta are gehiago prentsarentzat, funtsezkoa da. Bestea tokiko prentsaren hedapena, hedatzea eta finkatzea 90eko hamarkadan finkatzen da, aurretik dator eredua Arrasate Pressekin eta abar eta Ttipi Ttaparekin nagusiki, baina eztanda eta finkatzea 90ean finkatzen da. Eta hori ere oso garrantzitsua da euskarazko prentsan". (E7) "Nik 90ean inpresioa daukat loraldia aipatzen denean aipatzen dela egunkariaren sorreragatik batez ere. Nire ustez egunkariaren sorrerak aldatu zuen erabat euskal hedabideen, euskal komunikabideen sistema, egunkari bat jarri zuelako plazan horrek dakarren guztiarekin: egunero informazio zehatza eta aktualizatua eta Euskal Herri osokoa eta ikuspegi zehatz batekin". (E12) Arestian aipatutakoak gauzatzeko orduan, zerikusia izan duten bi eratako faktoreei ere erreparatu diete zenbaitek. Batetik diote, euskara hutsezko hedabide inprimatuek egindako ibilbidea ekimenaren eta ausardiaren arteko konbinazioaren emaitza izan dela. Bestetik, aurrekoarekin batera, baina bigarren maila batean, ezinbestekotzat jotzen dute administrazioaren bultzada. "Euskarazko hedabideetan, euskarazko hedabideek existitzen duten neurrian, guk daukagun tamainu demografikoa kontuan edukiz, existitzen duten neurrian, ez zuten existituko hainbat eta hainbat jenderen ekimen militanterik gabe eta momentu askotan baldintza zailetan lan egiteko jarrerarik gabe, ez zuten existituko. Baina ez zuten existituko jarrera horrekin bakarrik, ez zuten existituko herri erakundeen aldetik egon izan ez balitz, egon den bezala jarrera aktibo bat, jarrera positibo bat, babes efektibo batean, babes eraginkor batean islaturik". (E11) "Ekimen indibidual eta norbanako asko dago atzean; administrazioaren bultzada ezinbestekoa izan da, hori gabe ere gaur egun daukagun sistema ez zen egongo. Baina inpresioa daukat, eta beharbada administrazioan ari direnak igual horrekin haserretzen dira, baina nik uste dut ekimen hori inportanteagoa izan dela. Hori ez da administrazioari ezer leporatzea, administrazioa beti ibiltzen da neurri batean gizartearen atzetik ezta?. Administrazioa etorri da babestera jendeak, herri ekimenak edo, sortutako gauzak, eta hala izan da; baina egia da ekimen hori oso inportantea, eta oso interesgarria, eta oso indartsua izan dela. Beste hitz bat nik uste dut ausardia da ere bai ez? jo ni gogoratzen naiz egunkaria sortu zenean oso jende gutxik sinesten zuela, edo Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 552 behintzat sinisten zutenak baino gehiago ziren sinisten ez zutenak, eta hala ere jendea ausartu zen, eta bere bizitza profesionala eta askotan pribatua ere sartu zuen hortan, ba hori aurrera eramateko ezta?". (E12) Behin balorazio orokorra egin ondoren, elkarrizketatuei egungo egoeran kokatu eta hortik begiratuta denboran zehar izandako irabaziak eta galerak identifikatzeko eskatu zitzaien; hau da, zein arlotan egin den aurrera eta zeinetan atzera adierazteko. Profesionaltasuna eta eskaintzaren kantitatea eta kalitatea jarri dituzte ia denek irabazien gordailuan; euskara hutsezko idatzizko hedabideen langileei eta ekoizten duten produktuari loturiko irabaziak hain zuzen: "Profesionaltasunean nik uste dot orokorrean irabazi dala, akaso honek berak be ekarri dau borondatezko lanaren apaltze apur bat be bai". (E1) "Nik uste dot profesionalagoak direla sektoreko danak esango neuke. Lehen fanzinetik gehixago zeukan adibide asko zeuden eta gaur uste dot hori superauta dagoela. Gaur inork ez dau ataratzen ezer fotokopiauta, teknikak hobetu dira, teknologiak asko hobetu dau, asko erraztu dau be bai egitea gauzak". (E2) "Hobetu dugu kalitatean, hobetu dugu gure presentzian". (E3) "Nik uste dut gauza askotan aurreratu dela, ikusten badugu 90eko hamarkadaren hasieran zegoen, sektorea nola zegoen eta nola dagoen gaur egun ba asko ugaldu da produkzioa. Ugaldu da produkzioa, askoz bariatuagoa da gaur egun, askoz gauza gehiago dago aukeratzeko eta askoz kalidade hobeagokoa da". (E12) Profesionaltasunari eta kalitateari dagokionez, bada ñabarduraren bat egin duenik ere. Horren iritziz, tokikoetan dabiltzanek, lanean ari diren medioaren izaera eta ezaugarriak baldintzatuta, aukera gutxiago dute "kazetaritza jasoa egiteko". "Arazoa dutena herri-aldizkariak da kazetaritza, hau esan behar dut errespeto guztiarekin, e, kazetaritza jasoa egiteko aukera gutxiago dauzkazu herri aldizkarietan. Profesionaltasunaren ikuspegi horretatik, motibazio parte hortatik, motibatzeko zelai txikiagoa daukazu, oso zelai murritza daukazu luzitzeko zure kazetaritza kapazidadea. Ez nabil balorea kentzen herrialdizkariei, baina rangoa da… lanerako zelaia, eta luzimendurako zelaia, eta profesionalki zure burua superatzeko eta segitzeko zailagoa da, aukera gutxiago dago luzitzeko. Informazio tipología horrek dauka kazetaritza tipologia bat hegalak moztuta dauzkana". (E3) Aipatu bi arlotan lortutako irabaziez gain, beste batzuk ere agertu dira elkarrizketetan. Horien artean, badira izaera orokorrekoak, eskaintzari, zabalkundeari, hizkuntzaren garapenari, erakundeekiko harremanei, zein herritarren atxikimenduari loturik daudenak. "Euskaraz ezer gutxi zegoen lekuan, eskaintza sortu da. Zabalkundea lortu dute, ordainpekoen kasuan ere". (E8) "Ez dakit, dezente daude, baina aber kalitatea zeresanik ez, euskarazko kazetaritza hizkuntzaren garapenean ere zeresanik ez, enpresa egituren sendotzean zeresanik ez, erakundeekiko harremanetan, medioen arteko harremanetan, azken finean ezer gutxi egotetik asko egotera gehienetan aurrerakuntza da.(…) Gaur egun atxikimendu gehiago, askoz handiagoa, bai soziala eta bai era guztietakoa. Orduan batzuen ardura bakarrik zan, eta gero lortu zan hori sozializatzea (…) Eta azkenean, pues esango nuke laburtuz, ba denbora horretan lortzen dela euskal gizartean euskal prentsaren presentzia orokortzea. Ordura arte ez zegoen orokortua, pues orokortu egiten da eta beste edozein gizartetan bezala, ez modu berdinean, modu desberdinean baina orokortu egiten da". (E9) "Euskaldun kopuru dezenteak dagozan lekuetan danetan dago hedabideren bat, kalba gutxi daukagu mapan. Gero beste kontu bat da intentsitatea, behar besteko erantzuna, batzuetan hilabetekaritxo bat da… Mapan ondo kokatuta gagoz". (E1) Azken kasu honetan, esaterako, agerikoa da hitz egiten duena tokikoen esparrura lotzen zaiola eta positiboki baloratzen du zabalkunde geografikoari begiratuta izan duten bilakaera. Baina ez da iritzi berekoa elkarrizketetan parte hartu duen beste bat; honen ikuspegitik zabalkunde geografikoari dagokionez, oraindik ere desoreka handiak dira. "Deskonpensazio izugarriarekin jarraitzen dugu, Araban gabe, Bizkaian zenbat zonatan baita ere gabe eta beste batzutan hor nola edo hala eta Gipuzkoan…bai? Euskararen ezagutzan ez bezala, ze euskararen ezagutzan bai, lurralde guztietan egin da aurrera, eta hedabideetan berriz, hor izugarrizko gabezia dago bai". (E10) Jakina denez, euskara hutsezko inprimatuena ezaugarri desberdinak dituzten hedabideak biltzen dituen hedabide-multzoa da, esparru geografiko osoan zabaltzen den egunkaritik hasi eta herri bakar batean banatzen direnetaraino. Hala ere, irabazien Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 554 edo aurrerapausoen zerrenda osatzeko orduan ez da apenas desberdintasunik nabarmentzen batzuen eta besteen ordezkariek emandako erantzunen artean. Azkenik, bada krisi ekonomikoak hedabideen sektorera ekarri dituen ondorioei guztiz lotuta ageri den aurrerapauso bat, elkarrizketatu askok aipatzen dutena, baina, bereziki, tokikoen ordezkariak azpimarratzen duena: ahaleginak metatzeko garatu den joera, krisiak eraginda garatu den lankidetzarako joera. "Ahuleziak metatuz ere indarra sortzen dela deskubritu dogu. Hau da, ahul gagozanean ere elkartzeak indarra sortzen dauala.(…) Nik uste dot oin, momentu honetan indargune bat badala lankidetzarako joera, momentu honetan nabarmena dala ta seguru asko krisiak eraginda. Nik momentu batzutan holan pixka bat probokatzearren baina esaten dot zorioneko krisia umil egin gaituelako.(…) Ondiño badagoz hor erresistentziak eta zera, baina momentu honetan dagoen aurrera egiteko borondatea nik ez dot ezagutu, elkarregaz egiteko borondate hori… hori da momentu honetan indargune itzela". (E1) Aurreko ekarpenean adierazten den moduan, oso kontuan hartzekoa da elkarlanerako ekimenak krisi ekonomikoak bultzatuta etorri direla; era gordinean esateko, behartuak, derrigor egikaritutakoak izan dira. Hala, argi eta garbi aitortzen dute sektoreko zenbait ordezkarik. "Krisiak denak bultzatu gaitu gauzak elkarrekin egitera, Tolosan egon da Atariaren prozesua, unifikazio prozesua, baina egin da krisiak eraginda, bestela ez genuen egingo. Oso egoskorrak gara herri honetan, oso baserritarrak gara, bakoitzak bere traktorea nahi du nahiz eta urtean lau aldiz bakarrik erabili, baina ni ez nago prest zurekin konpartitzeko". (E3) "Baina egia da momentu honetan indarrak batzea egin behar dela eta ari garela. Horrek ekar dezakeen herritatik eskualderako prozesu hori uste dut interesgarria dela; adibidez, Tolosaldean egin dena edo Bilbo aldean egiten saiatzen ari direna, edo Araban. Ekimen horiek interesgarriak direla. Zalantza daukat bakarrik arazo ekonomikoengatik egiten ari ote den, eta hori ez litzateke edo ez litzateke ideia ona izango, edo benetan sinisten delako hori izan daitekeela bide bat". (E12) Irabaziak, aurrerapen-eremuak identifikatu ondoren, txanponaren beste aurpegiari, hau da, galerei heldu zitzaion. Nabarmentzekoa da elkarrizketatu bakar batek aipatu zuela galera bat; ez erabatekoa, berak hola adierazi zuelako: "ez da guztiz galdu e!". Elkarrizketatu horrek teknologia berriekin eta digitalizazioarekin zerikusia duen argudioa osatzen du; bere ustez, galera da teknologien arloan hartu beharreko trena hartzeko orduan, adiago eta azkarrago ibili ez izana. "Ze zuk imajinatu egizu Interneten , sare sozialak eta… hedabideak remolkean joan beharrean lokomotora moduan joan izan balira, ba seguru asko euren pisu erlatiboa… Hor antizipaziñoagaz jokatu egin bazan, klaro igarri egin behar zan. Ze hedabide handiak hortan nahiko torpe eta nahiko lento izan dira. Arrasate Pressek urrezko domina hortan autoediziñoa inplantau eban hasieran eta Diario Vascok handik hiru urtera. Gu hemen konturatu izan bagina ba sare sozialen garapena etorriko zala 2000, 2001, 2002 hortan, ba igual jarriko ginen aurrean eta derrepente gu izango ginan nolabait gizartearen zera bideratzen genduna ezta eta orduan nik uste dot aukera bat galdu egin dala, ez da guztiz galdu e!, besteak be ez dabe erreakzionatu asko eta guk ondiño aukera hori badaukagu". (E1) Gainontzeko parte-hartzaileek ez zuten galerarik aipatu. Horren ordez, zein arlotan ez den behar beste edo nahi beste aurrera egin azaltzeari ekin zioten, eta jasotako erantzunak ikusita, baieztatu dezakegu ugaritasuna eta aniztasuna dagoela iritzietan. Batzuk kontu zehatzekin geratu dira, adibidez, euskara batuak duen tratamendua, euskarazko hedabideetan ari direnen lan-baldintzak edo euskarak erdal prentsan eta nagusiki erdara darabilen prentsa abertzalean duen presentzia; beste batzuk kontu orokorragoak aipatzen dituzte, anbizioa edo bakoitzaren buruarekiko konfiantza, edo euskarazko prentsaren irismena, proiekzio publikoa kasu. "Igual anbiziño puntu bat, gauzak egiteko edo gauza barriak egiteko, berrikuntzarako apur bat narkotizantea izan da, erosotasun presupuestarioak pixka bat narkotizatu egin dabe". (E1) "Ba seguramente konplejo batzuk laga beharko gendukez ondiokan be, ze kapazak gara erdal hedabideekin konpetitzeko ta ez dogu aurreratu horretan horrenbeste". (E2) "Diru-laguntzekiko menpekotasuna. Batzuek euskara batua baztertu eta txokokerietara jo izana, mesede gutxi egiten dio euskararen zabalkundeari eta herria egituratzeari. 25 urte ondoren, oraindik prentsa nazionalak euskaraz ez du lortzen hartzaile gehiago, eta tokiko prentsaren kontsumitzaileak, zabalagoak behar duenean, erdarazkora jotzen du. Gehienek oraindik diote euskaraz kosta egiten zaiela egunkari bat irakurtzea. Lan baldintzak eskasak dira baliabide faltagatik eta militantziak oraindik pisua du. Erdal prentsak ez du biderik egin euskalduntzeko. Erdal prentsa abertzalean bertan, euskararen presentzia oso txikia da. Eta hizkuntza politikatik ez da urratsik egin kuotak jartzen joateko". (E8). Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 556 "Beharbada ez da aurreratu, aurreratu du baina ez nahiko genukeen bezainbeste, seguraski ba lehen esaten genuen proiekzio publikoan beharbada. Nik uste dut gaur egun hedabideek lehen baino penetrazio edo eragin handiagoa daukatela euskal komunitatearen inguruan, nik hortan ez daukat zalantzarik, presentzia handia dutela, kontsumoa ere horren araberakoa dela; baina batzuetan nukleo bat izaten jarraitzen du, nukleo gogorra deitzen dena, edo barruko, trinko hori ezta?. Eta kosta egiten da hortik salto egitea, kosta egiten da irabaztea beste geruza horiek ezta? Hainbat arrazoiengatik e, baino beharbada hortan ez da aurreratu produkzioan eta kalitatean aurreratu dan adina, eta hori aztertzeko kontu bat da, zergatik ez den aurreratu horrenbeste". (E12) Aurreko ekarpenetan adierazitakoak adierazita, agerikoa da iritziekin kontu bitxia gertatu dela. Elkarrizketatu batzuek zabalkundea, atxikimendua edota proiekzio publikoa elkarrizketatu irabazien aldean kokatu dituzten bitartean, beste batzuek horrenbeste aurreratu ez duen aldean kokatu dituzte. Horren azalpena, dudarik ez, elkarrizketatu bakoitzak argudioa alde batean edo bestean kontsideratzeko ezarri duen neurria litzateke; batentzat "nahikoa" edo "asko" dena, bestearentzat "ez horrenbeste" izan daitekeelako. Elkarrizketaren gidoiak bazuen hor arestian agertu den zabalkundearekin, proiekzio publikoarekin zerikusia duen beste gai bat ere: irakurleen, hartzaileen edo kontsumitzaileen aldetik euskara hutsezko hedabide inprimatuek duten harrerari buruzko gogoeta, hain zuzen. Aurrez aurrekoetan honelaxe formulatu zen: "euskara hutsezko hedabide inprimatuak ez dira iristen dauden kontsumitzaile potentzial guztiengana eta euskararen kasuan gainera, merkatu erreala (euskarazko kioskoa) eta merkatu potentziala ez dira neurri berean hazi760; ondorioz, denborarekin bien arteko distantzia handitu egin da. Zeintzuk dira zure ustez horren arrazoiak?". Aitortu behar dugu emandako erantzunen hitzezko edukia baino esanguratsuagoa izan zela eskatutako hausnarketak parte hartzaileengan eragin zuen erreakzioa761. 760 .- Merkatu potentziala, hau da, euskaraz irakurtzeko gai direnen merkatua azken urteetan asko hazi den bitartean, bereziki hizkuntzaren ezagutzak gora egin duelako, ez da beste horrenbeste gertatu euskarazko idatziko hedabideen produktu-eskaintzarekin, eskuratu daitekeenarekin. 761 .- Gaiak sortu zuen erreakzioa ez zen sutsua izatera iritsi, baina bai tinkoa, oso norberarena den zerbaiti eraso egiten zaionean gauzatzen den bezalakoa. Kasu honetan, elkarrizketatuek zer esan zuten baino adierazgarriagoa suertatu zen nola esan zuten esan beharrekoa. Gehientsuenek kontu batez ohartarazi zuten ikerlaria; galderan proposatutakoa ez dela euskara hutsezko hedabideekin bakarrik gertatzen. "Ez dago periodiku bat munduan guztiengana iritsiko denik, ni Le Monde. Ni le Monde". (E3) "Hori ez euskeraz ezta gainerakoetan. Beharbada galdera horren bertiente batek oin dala hamar urte, krisiaren aurretik, hedabideen krisiaren aurretik izan zezakeen zentzua (…) ez dut uste esate baterako gure inguruan dauden edo gaztelania edo frantsesa baino okerrago gaudenik maila horretan [El País eta La Razón egunkarien adibideak jartzen ditu]. Gu gure hiztun-komunitatearen proportzioan haiek baino gehiago daukagu". (E9) "Hizkuntza guztien kasuan, bueno ba badakigu erdarazko komunikabideak, prentsa nola dabilen; beraz, ezin dugu pentsatu gaztelerazkoak beherantz joatea eta gureak berriz goruntz joatea". (E10) "Kontuan hartu behar da azken urteetan prentsaren kontsumoa etengabe ari dela jaisten, eta erdarazkoa askoz ere gehiago ari da galtzen %ekoetan. (…) Hizkuntza gutxituen arazo nabarmena dugu hori. Joan gaitezen Kataluniara. El Punt-Avuik, hango egunkari nazionala katalanez, 145.000 irakurle (EGMren arabera). BERRIAren bikoitza, nahiz eta katalanera dakitenak euskaldunak halako hamar izan. Egoerak egoera, euskalduna nahikoa fidela dirudi. Edo ez?". (E8) Azken ekarpena egin duenak harago jo eta euskarazko ikus-entzunezko hedabide publikoen arlora, EITBra, eraman zuen hausnarketa. Bere ustez ikusentzunezkoetan arazoa haniagoa izan daiteke. "Bide batez, ETB1eko informatiboak 45.000 ikus-entzule inguru (telebistan, doan) eta BERRIAk 65.000 irakurleren bueltan. Horrela kontatuta, agian prentsak baino arazo handiagoa dute euskarazko beste batzuek". (E8) Horrez gain, zenbaitek, bereziki tokikoen esparrua gertu-gertutik ezagutzen dutenek, erlatibizatu egin zuten elkarrizketen egileak egindako baieztapena eta beraien sektorean kontsumo aldetik lortutakoa balioetsi, azpimarratu zuten. "Bueno, erlatiboa da e, erlatiboa da (…) Nik esango neuke irakurtzeko,ondo irakurtzeko eta euskera bizian 150.000 garezela, orduan oso urrin dare euskaldun kopuru horreek eta hedabideak daukien audientziak? Ba ez hain urrin.(…) Bestetik, uste dot tokikook daukagun indar nagusienetako bat hain zuzen be dala jende gehiagorengana heltzea; euskeraz bizi direnak eta irakurleak direnak eta liburuak euskeraz erosten dituenak, eta erosteaz gain irakurri egiten dituenak, hortik baino askoz gehiago heltzen gara tokikook, igual esango nuke beste batzuk heltzen ez diren moduan ezta? Batzuk ez dabe Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 558 erosten kioskoan euro terdi pagauta egunkari bat, daukagun egunkari bakarra, ba igual ez dabelako asetzen eta ez dare ohituta euskeraz irakurtzera eta beste pauso bat eskatzen dau seguruenik ta tokikook heltzen gara esparru horretara". (E2) "Doanekoak nik uste dot lortzen dabela penetrazio oso altua, etxe askotan tokikoa da etxe askotan sartzen den komunikabide bakarra, hori neurtuta dago. Hori baino eraginkortasun handiagoa lortzea…" (E1) Kontsumitzaile potentzial gehiagorengana ez iristearen arrazoiei dagokienez, bi eratakoak agertu dira; batetik, hizkuntzaren beraren egoerari loturikoak; hau da egoera soziolinguistikoari lotutakoak. Argudio horren arabera, hizkuntzarekin ere gertatzen da ezagutza hazi egin dela baina erabileraren hazkundea ez da izan neurri berekoa; ondorioz, bien arteko distantzia handitu egiten da. Euskarazko hedabideen artean beste horrenbeste gertatuko litzateke, elkarrizketatu horien iritziz. "Baina eramango bagenu hori ere hizkuntza beraren erabilerara berdin gertatzen da, zuri handitu zaizu ezagutza ikaragarri, baina zenbatek erabiltzen dute? (…) Orduan zuk pretenditzen duzu hizkuntzaren ekintza oinarri oinarrizkoenean, hau da hitz egitea horretan ez iristea ezta urrutitik ere zure potentzialera, eta pretenditzen duzu kontsumoan eta produktu kulturalen kontsumoan, izan prentsa, izan antzerkia… horretan kontsumitzea eta dirua pagatzea? Inposible!". (E9) "Euskeraren bilakaerarekin lotuta dago. Orain, momentu honetan euskal hiztunen hazkundea gazteen bitartez egiten doia, ta klaro, gazteek ez badute hedabide tradizionalak kontsumitzen, hor dago erronka". (E1) Bestetik euskaraz irakurtzeko zailtasunei eta irakurtzeko ohiturei loturiko arrazoiak ageri dira: "Euskaraz irakurtzeko zailtasunak, ohiturak, gaztelaniazko egunkariekiko fideltasuna". (E8) Beste urrats bat eginez, proiektu berriak martxan jartzeko, bultzatzeko garaia ala dagoenari eustekoa ote zen galdetu zitzaien elkarrizketatuei. Eta erantzunei erreparatuta, baieztatu daiteke aniztasuna dagoela. Baiezko tinkoa, garbia ematen dute zenbaitek, besteren batek baldintzen araberakoa dela dio eta esanguratsuena agian ondokoa litzateke, inor ez dela erabat kontra agertu . Baiezko borobila eman dutenek argi dute momentuko egoerari eustea ez dela inondik inora aukera onargarria. "Ez, eustea hiltzea da, argi ta punto. O sea, amaitu da galderaren erantzuna. Ezin dogu eutsi, askoz aurrerago egin behar dalako eta ahal dogu. Gainera gure mundua, hedabidegintza doia hain bizkor aldatzen, gaur zelan ulertuko dogu hedabide bat Twitter konturik ez daukana? (…) O sea, eutsi, ez, eutsi ez". (E2) "Proiektu berrietarako garaia ala eutsi?. Keba, keba, eutsi ez, euskerazko hedabideek, idatzizko hedabideek daukie etorkizuna birpentsatu beharra guztiz eta berez hortan gabiz". (E1) Erantzunari ñabardura egin dion beste baten ustez, merkatuaren eta sektorearen beraren egoera objektiboa aztertuta, agian ez da proiektu berrietan sartzeko unerik egokiena, baina hala izan arren, sektorea etengabe ari dela mugitzen gaineratzen du, "Ba segurasko nahikoa da irautearekin baina eske ez dira [idatzizkoak] horretara mugatzen.(…) Nik ikusten dut sektorea oso, oso bizi, oso bizi nahiz eta irauteko baino ez duen ematen. Orduan e, zer egin du edo ze egiten ari da jendea? Askotan biderkatu, biderkatu lana, biderkatu ahalegina, astindua ematen ari zaio eta ari dira pentsatzen elkarlana nola egin beste batzuekin (…) Orduan produktu berriak, esaten badidazu merkaturatu produktu berri bat, kirol egunkari bat adibidez, ba hori da ametsa, hori ezin da egin, ekonomikoki ez duelako ematen, baina elkarlanaren ikuspegitik, berrikuntzaren ikuspegitik eta barne mugimenduaren ikuspegitik etengabe ari dira mugitzen". (E12) Beste batentzat proiektu berriak eremu digitaletik etorri daitezke soilik, eta gainontzeko euskarrien kasuan, horien artean paperezkoak, proiektu berrietarako garaia baino produktuak berritzeko garaia da. "Nik uste det produktuak, produktu berrietarako baino produktuen berritzerako garaia dela. Nik ez det ikusten aktore berririk, ez det ikusten.(…) baino aktore berriak etorri daitezke soilik eremu digitaletik. Eta nik uste det hortik etorri daitezkeela, hor egon daitezkeela produktu berriak eta hor egon daitezkeela eragile berriak. Iruditzen zait hor egon daitekeela produktu berrietarako tokia". (E4) Eta azkenik, elkarrizketatu baten ustez proiektu berriak beharrezkoak diren arren, zaila ikusten du horiek gauzatzea, eta ondorioz, lehentasuna dagoeneko lortu denari eustea eta sendotzea dela gaineratzen du. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 560 "Proiektu barriak? Segun eta nola begiratzen den. Beharraren aldetik, proiektu berrietarako garaia ere bada. Hutsuneak handiak dira oraindik eta beharko genituzke. Baina sektorearen aukeren aldetik, zaila da, besteak beste instituzioetatik ez dagoelako benetako apusturik. Sendotzea eta eustea da lehentasuna, eta batez ere ez galtzea. Alde horretatik, garrantzitsua da sektorea antolatze aldera egiten ari diren urratsak, bai proiektuen aldetik (tokikoak eskualdeka antolatzen), bai sektore osoa Hekimenen". (E8) Atal honi bukaera emateko, euskal komunikazio-esparruaz galdetu zitzaien elkarrizketetan parte hartu zutenei. "Euskaraz egiten dugunon arteko esparru hori egon badago. Euskal esparru komunikatiboa da euskaraz egiten dana, nik hori oso garbi daukat, niretzat hola da, euskal da euskara" dio batek (E9). Izan ere, hizkuntzari, euskarari erabat lotuta definitzen dute esparrua, komunikazio arloan euskara hutsez egiten dena bere barne hartzen duen eremu gisa. Beste batek erabilitako hitzetan errepikatuta: "Aber euskaraz ematen den jardun guztiak hedabideen munduan horrek osatzen du espazio, eremu hori" (E11). Gehiago zehazte aldera, aurreko elkarrizketatuak ondokoa gaineratzen du: "Ez dakit bestea nola definitu beharko genukeen baina, eta kosziente naiz euskaldunoi ia ia lapurtu digutela euskal, baina oraindik euskaraz aritzen garenok uste dut erreibindikatu behar dugula euskal hori ez dela vasco, ze vasco garbi daukagu izan leikela euskal-ekin edo euskal gabe ez? Baina euskal ez". (E9) Beste batek ere ideia beraren hariari heldu eta hedadura geografikoa, euskarriak eta hiztun-komunitatearen ezaugarriak kontuan hartuta azaltzen du zer den euskal esparru komunikatiboa: "Bueno, geografikoki garbi dago, Euskal Herria da euskal hedabideen zera, gero euskarriei dagokienean garbi dago esparru guztiak hartu behar dituela, prentsa, irratia, telebista, internet eta gero nik uste dut euskal hiztunetik sortzen den… hitz egiten dugunean euskal hedabideei buruz, zerk bereizten gaitu beste hedabideetatik? Euskerak noski, baina ez hizkuntzak bakarrik (…) nik uste dut esparru komunikatiboaz hitz egiten dugunean hemen euskera kontsumitzen eta kontsumitzera ohituta dagoen hiztun komunitateak badituela ezaugarri batzuk, nahi bezain zabalak izan daitezke, baina badauka kontzientzia garbi bat ba zer den hizkuntza beretzat, zer zentralidade daukan hizkuntzak, ze zentralidade daukan lurraldetasunak, ze zentralidade daukan komunitateak ta hori, ta nik uste dut garrantzi handia ematen diotena euskal hedabideek". (E12) Administrazioaren aldetik definizioa konpartitzen dute, eta horrez gain, beste bi kontu gaineratzen dizkiote. Batetik komunikazio-eremu horrek duen ahalmena, potentzialtasuna azpimarratzen da, eta bestetik, euskal esparru komunikatiboari legitimazioa kontsumitzaileek ematen diotela gaineratzen da. "Eremu horrek potentzialidade aldetik askoz gehiago daukala errealidadetik baino, nik uste; baina potentzialidadetik askoz gehiago badauka errealidadetik baino espazio hori legitimatu dezaketenen aldetik, hau da, kontsumitzaileen aldetik. Espazio hori ez du legitimatzen ez Jaurlaritzak, ez legeek, ez … hori legitimatzen dute kontsumitzaileek (…) espazio hori ere kontsumitzaileek legitimatu dezakete eta orduan gu behartuta gaude, gu esan nahi dut Jaurlaritza, hizkuntza-politikaren ardura daukagunok, behartuta gaude hain zuzen gure ikuspuntua hori izatea, ez izatea gauzak euskeraz egin daitezela, ez, ez, ez, keba, keba, keba. Ya ez gaude horretarako, badago masa kritiko bat hainbat eta hainbat gauza kontsumitzeko kapazidadea duena, baina masa kritiko horrek baita ere kontsumitzeko muga batzuk baditu zeren eta ez du bakarrik euskeraz kontsumitzen eta ez du bakarrik euskeraz kontsumituko, baina zergatik? Zertarako? Zergatik uko egin behar diogu beste hizkuntza batzuetan kontsumitzeari?". (E11) Hortik abiatuta, elkarrizketatu honek baieztatzen du euskal esparru komunikatiboak duen potentzialtasun-mailan irabaziak lortu nahi badira, kontsumitzailea zerumugan izango duten produktu berrien eskaintzan asmatu beharra dagoela; betiere, dituen mugaz kontziente izanda. Horrek balio erantsia emango liokeelako esparru komunikatiboari, diru publikoak babestu eta "sarituko" beharko lukeen gainbalioa hain zuzen. "Orduan, bere mugak ere baditu, bueno ba muga hoietaz kontziente izanda asmatu behar da beste hizkuntza batzuk eskaintzen ez digutena euskarazkoak eskaini dakigula. Tokiko prentsak zergatik irabazi du espazio propio hori? Tokiko informazioa, gertuko informazioa denok behar dugu eta, kontxo, lantzen du, kalitate handiagokin, gutxiagokin baino, kontxo, behar duzu, asmatu behar dugu… Adibidez, oraintxe Berria berrituaren webgunean musikako ataria, nik uste dela oso ekimen inportantea, oso bide onetik dihoan ekimen bat iruditzen zait; horrek eduki dezake, horrek eduki dezake kontsumitzaile asko eta musikako lotura euskaraz egingo duen kontsumitzaile asko , beraz euskararekin gozatu ahal izango duen kontsumitzaile asko. (…) nik uste dut, balio erantsia niretzako sentidu horretan dago, baina balio erantsia zein da? Ez du erabakitzen laboratorio batek, erabakitzen du kontsumitzaileak eta nik asko sentitzen dut batek zer produktu egin nahiko lukeen bere gogorako eta bere gustorako, bale, askatasun osoa du baina diru publikoarekin egiten baldin badu produktu hori, denena den diruarekin egiten badin badu produktu hori, barkatu, baina egin behar du kontsumitzaileen gogoen araberako produktu bat". (E11) Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 562 Euskarazko esparru komunikatiboa sendoa eta zabala izateko, orain arte aipatutakoari, alegia produktu eraginkor eta erakargarrien eskaintza izateari, bi baldintza gehitzen dizkio beste elkarrizketatu batek: hizkuntza komunitatearen nahia, borondatea eta hizkuntza-politika sustatzaileak. "Batetik, inportanteena hiztun komunitate horren borondatea izateko euskarazko esparru komunikatibo bat edo ez, eske hori bere baitatik ateratzen ez bada ez dago instituziorik edo ez dago sanpedrorik hori bultzatuko duenik; orduan, lehenbizikoa hori da, edozein hizkuntza garapenerako edo hizktun komunitateak kontzientzia behar du ez? Bere egoera horretatik aurrera egiteko eta ateratzeko, eta komunikazioaren esparruan berdin. Hori nagusiki, eta hortik aurrera hori bultzatuko duen hizkuntza-politika bat, eta hortik aurrera ba ya gauza asko izan daitezke, behar du kalidadea, behar du teknologia, behar du enpresa-egiturak, behar ditu pues…. Baina oinarri oinarrikoak esango nuke lehenengo komunitate horren borondatea, eta bigarrena, aldeko hizkuntzapolitikak. Hori baldin badago asko egiten da, eta hori ez badago, pues oso konplikatua da". (E9) Nahiaren, borondatearen ortu bera jorratzen du beste elkarrizketatu batek ere, esparru komunikatiboa osatzeko ezinbestekoak diren baldintzez hitz egiten duenean. "Ze baldintza beharko lituzke? Uste dut gizarte nahi hori edo borondate hori, nik uste dut hori oso inportantea dela eta uste dut badagoela; seguraski ez dago nik nahiko nukeen adina, o sea, euskerari ez zaio ematen herri honek nire ustez eman beharko liokeen adina indar, baina bueno ematen dio eta nukleo hori hor dago, eta seguraski nukleo handiagoa ez izateko baldintzetako bat da, edo arrazoietako bat da hain zuzen ere euskera ez delako ardatza; esate baterako, mugimendu politikoetan eta bai, utz dezagun mugimendu politikoetan orokorrean". (E12) Nahia eta politika sustatzaileak uztartuz urratsak egingo lirateke hizkuntzaren normalizazio-prozesuan, eta horrek, dio beste elkarrizketatu batek, hedabideak sendotzea eta garatzea ekarriko luke; hau da, komunitatearen nahia eta politika sustatzaileak batetik eta hedabideen garapena bestetik, elkar elikatzen duten kontuak lirateke. "Komunitate euskaldun bat antolatu eta euskaraz bizitzeko aukera egiten badu, hedabideak ere beharko ditu. [Horretarako baldintzak?]762 Euskararen benetako sustapena eta normalizazioa ekarriko dutenak dudarik gabe: biztanle 762 .- Ikerlariak egindako galdera da. oro euskaldun izatea helburu, lehentasunezko hizkuntza duena. Hori da ezinbesteko oinarria esparru komunikatiboari eta euskarari berari eusteko". (E8) Euskal esparru komunikatiboari buruzko gogoetarekin eta ekarpenekin zarratu zen elkarrizketen lehen atala. Behin euskarazko hedabide inprimatuen bilakaera aztertuta, ikerketaren objektu nagusiari, Eusko Jaurlaritzaren urteroko laguntzadeialdiari heldu zitzaion elkarrizketetan. 5.4.2. EUSKO JAURLARITZAREN "HEDABIDEAK" DIRU-LAGUNTZA DEIALDIA(Z) Hasteko, datu esanguratsua: "Hedabideak" deialdia sektorearentzat ezinbestekoa dela onartu eta aldarrikatzen da. Hortaz, aitortu egiten da aho batez laguntza-deialdiak euskarazko hedabide inprimatuentzat duen balioa. "Denboran zehar oso fase ezberdinak bereiztu behar dira, baldin bagoaz 80ko hamarkadara desastrea zen hura; Arregiren bolada eta lehenago, lau txakur handi, hau zuretzat bakarrik da, lau txakur handi. Orduan garai batzuk txarrak, eta zorionez, gero ba joan izan da berbideratzen esparru hori, eta esango nuke gaur egun hizkuntza-politikaren ikuspegitik askoz gehiago behar dugula baina uste dut lehen ere erantzun dudala, oso inportanteak direla guretzat eta aitorpen hori eman behar zaiela instituzioei eta, hola dalako! Edozelako euskarazko komunikabiderentzat izango da, diru laguntza publikoa izango da EAEn gutxienez %20, %25 edo %30aren, aurrekontuaren zati bat asi ke hori begibistakoa da". (E9) Laguntzaren balioa hedabideen egoera ekonomikoari, zehatzago esateko, aurrekontutik estaltzen duen portzentajeari lotzen zaio. Bestalde "Hedabideak" deialdiak iraganean eta gaur egun izan duen funtzioaz eta balioaz gain, bada fokua aurrera begira jarrita erantzun duenik ere. Horientzat, deialdiak ezinbesteko izaten jarraituko du euskara normalizatuta ez dagoen bitartean. "Ez dot uste toki-komunikabideen edo euskarazko hedabideen finantziazio publikoa desagertu behar denik, ez bada euskera normalizatuta dagoen momentuan, hau da, euskara unibertsala dan momentuan". (E1) Elkarrizketatu honen iritziz, finantziazio publikoa erabat lotzen zaio tokiko komunikabideen doakotasunari eta horiek betetzen duten funtzio sozialari. "Hemen abiapuntuan dagoena da tokiko komunikabideek hautatzen daben momentuan euskeraz izatea uko egiten deutso merkatu libreko posibilitate batzuei, lehia dago, baina… %100aren zerari uko egiten deutsazu. Horrek Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 564 suposatzen dau, dagoela beste helburu bat, ez dago helburu enpresarial bat, merkantil bat egiteko. Beste helburu bat dago eta helburu hori da euskararen normalizazioan eragitea, hor dago funtzio sozial bat aitortu beharrekoa". (E1) Diru-laguntza baloratu ondoren, urteroko deialdiak jasotzen duen helburuari buruzko gogoeta eta ekarpenak jasotzeko ahalegina egin zen elkarrizketa sakonetan. Gogoratu deialdietan ezarritako helburua dela "euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatu". Urteroko aginduetan baina, ez da inon argitzen nola ulertu behar diren hiru kontzeptu horiek; hortaz, horixe galdetu zitzaien sektoreko zein administrazioko ordezkariei. Bildutako erantzunei erreparatuta, agerian geratu da ikuspegi-aniztasuna dela nagusi. Salbuespena izatekotan, "normalizatu" kontzeptuak ekarritakoa litzateke. Kasu honetan ere ez dago erabateko adostasuna, baina "normalizatu" kontzeptua hizkuntzaren egoerari lotuta ulertzen da gehienetan. "Normalizatzea, bueno ba hizkuntzarekin lotura seguruenik, ez? Nik hola ikusten dot". (E2) "Normalizatu ezin da komunikabide bat guztiz normalizatu hizkuntza ez badago normalizatuta, inposible, hizkuntzari lotua dago". (E9) "Hori lotuta dago hizkuntzarekin, bere kabuz normalizatu daitekeen sektore bat ez da ze bere lehengaia da normalizatu bako lehengai bat. Euskal hedabide bat normalizatua egon daiteke euskera normalizauta dagoenean, unibertsala denean eta funtzio sozial nagusiak betetzen dituenean, orduan momentu horretan ez litzateke plus bat izango euskeraz egitea, helburu hori lortu ezkero inkluso finantziazio aldetik ez leuke aitzakiarik izango. Sektorearen normalizazioa ikusten dot hizkuntzaren bilakaerari lotuta. Bai, ze euskera elkarteak sortu ziren desagertzeko eta euskal hedabideak ez dira sortu desagertzeko baizik eta euskara normalizatuta ez dagoen bitartean funtzio bat egiteko". (E1) Hala ere, elkarrizketatuen artean bada "normalizatu" kontzeptua hizkuntzaren egoerarekin lotzen ez duenik ere. Horietako batentzat normalizatzeak ordenatuta izatearekin, sektorearen mapa bat izatearekin du zerikusia. Horrentzat "normalizatu" deialdian xedetzat ezarrita dauden beste bi kontzeptuen aurretik egin beharreko urratsa litzateke; hots, hedabideak sendotu eta garatu aurreko urratsa. "Sendotu aurretik eduki behar dituzu, normalizatuta ez dakit baina bai organizatuta. Hori da zikintzea bezala, zikintzeko behar duzu zerbait garbia, sendotzeko behar duzu zerbait… ia besterik ez baldin bada ere mapa egina, eske nik uste det mapa, mapa ere ez dagoela egina; mapa hori ere ez dago egina, o sea, deskribapena ere ez dago egina, enuntziatua falta zaigu". (E4) Eta beste birentzat "normalizatu" kontzeptua produktuari berari lotu behar zaio, baina ñabardura ezberdinekin. Izan ere, batek eskaintzaren izaerarekin lotzen duen bitartean, besteak produktuaren kontsumoarekin egiten du, "Normalizatzea da naturalki, pentsatu gabe kontsumitzen duzun produktu bat izatea". (E11) "Normalizazioa da produkto estandarrak izatea, produkto normalak izatea. Ez dakit normala zer dan baina produktu estandarrak, hau da, besteetan, erderaz ikusten ditugunak euskeraz ere izatea, hori da normalizazioa, klaro horrek zer esan nahi du? Egin behar dugula besteek egiten duten guztia ta? Ez, hori da euskal gizartean, Euskal Herriak eskatzen dituen edo behar dituen hedabideak egitea, klaro, normalizazioa baldin bada modu berdinean eta jartzea hedabideak ni horrekin bat nator; baina ez dut esan nahi horrekin alboan zortzi periodiko baldin badaude guk zortzi eduki behar ditugunik, ez guk eduki behar ditugu bat edo bi, beharbada bat, ezin dugu gehiago baina izan dadila besteen antzekoa edo eduki dezakeen besteen aukera berdintsuak bere esparruan dauzkanak". (E12) Deialdiaren helburu gisa aldarrikatutako beste bi kontzeptuei dagokienez, "sendotu" eta "garatu" definitzeko orduan, arestian esan bezala, ikuspegi aniztasuna azaleratu zen elkarrizketetan. "Sendotu" hedabide inprimatuak ekoizteko behar diren baldintzekin, baliabideekin lotzen du elkarrizketatu batek, "Bueno ez dakit buelta handia daukan, sendotzea da egiten dena egin ahal izateko baldintzak jartzea, ezta? Hedabide horrek ez dezan jasan edo pairatu halako gorabehera handirik urte batetik bestera, orduan sendotzea da jakitea hurrengo urtean eta hurrengo urtean eta hurrengoan izango dituzula laguntza batzuk zure lana egin ahal izateko". (E12) Beste batentzat sendotzeak faktore askorekin du zerikusia, hala nola, kalitatearekin, enpresa-egiturekin edota aldaketei egokitzeko gaitasunarekin, "Bueno bistan da, sendotzea da, ez dakit faktore askok eragin dezakete sendotze hori, baina kalitatean irabaztea da sendotzea, audientzian irabaztea da sendotzea, enpresa egituretan sendotzea, garatzea, ze enpresa egiturak sendotzea bada sendotzea, ikuspegi periodistikotik zure jarduera indartzea da sendotzea, euskarri desberdinetan hau da errealitatera, datozen aldaketetara egokitzeko erakusten duzun indarra eta gaitasuna da sendotzea, ez dakit, hainbeste gauza izan daitezke". (E9) Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 566 Beste bik emaitzei, irakurle gehiagorengana heltzeari, eraginkortasunari lotuta ikusten dute sendotzea, "Sendotzea da masa kritiko batera ailegatzea". (E1) "Sendotzea? Niretzako da gure bezeroengana hobeto ailegatzea eta eraginkorrago izatea. Niretzako sendotzea hori da, eta gainera horri lotuko nioke gure baliabideak ahalik eta hobetoen erabiltzea. Nik uste dot hori dala sendotzea. Ta edozein enpresatan izango litzateke". (E2) Azkenik, "garatu" kontzeptuari dagokionez ere, ikuspegi aniztasuna nabarmendu daiteke. Hala ere, erantzun gehienak aurrera egitearekin, garai berrietara egokitzearekin lotzen dute "garatu". Batzuk modu orokor batean, "Sendotzen danak garatzeko aukera dauka; bat izan daiteke sendo ta ez garatu, ze erraldoiak horregatik erortzen dira, garatzen ez direlako erortzen dira, eta txiki asko oso sendoak izan gabe ere, bueno pues handik eta hemendik egokitu pixka bat tin-ton-tin-ton pues eutsi. Hori da orduan, bereizten ditut bi, sendotasunak erakusten du momentu baten zein indarra daukazun, baina beharbada ez duzu garatzeko inongo borondaterik; indartsuari gertatzen zaio normalean sendo ikusten duela bere burua eta gainera, beraz ez du garatzeko behar handirik ikusten ere. Orduan, bueno, zer gertatzen da? Batzutan erortzen direla, ez dakit, adibideak ba Fagor daukagu ez?". (E9) "Nik lotzen dot gehixago egokitzearekin denboretara, nik uste dot hortik… nik hala ulertzen dot". (E2) Eta beste batzuk gehiago zehaztuz, produktu berriak egiteko gaitasunarekin lotzen dute "garatu" kontzeptua, edo euskarri berrietan aritzeko gaitasunarekin, "Garatu da produktu berriak egin ahal izatea, hau da, ez bakarrik iraunbizitzeko laguntzak izatea baizik eta borroka edo pelea edo proiektu berrietan sartu ahal izateko laguntzak ere izatea beste sektore askok dauzkaten bezala, industriaren sektorea, nekazaritzaren sektorea, eta gauza hoiek". (E12) "Multimedian sakontzea, hau da, euskarrietara ailegatzea eta…(…) horretarako egon behar dogu preparatuta euskarri guztietan horri salida emateko. Hor ikusten dut nik garapena". (E1) Azkenik, "normalizatu" lehen urrats gisa ikusten zuen elkarrizketatuarentzat, "garatu" prozesuaren azken urratsa litzateke. Hortaz, irakurritakoak irakurrita, agerikoa da "Hedabideak" deialdiak xedetzat aldarrikatzen dituen hiru kontzeptu klabeen inguruko zehaztasun falta dagoela deialdian bertan, eta deialdiaren kudeatzaile eta jasotzaile direnen artean. Eta kontzeptuen esanahia argi ez baldin badago, logikoa da pentsatzea nekez baloratu ahal izango dela esleitutako diru-laguntzek aurreikusitako helburuak betetzen dituzten ala ez. Dena den, zailtasunak zailtasun, zenbait elkarrizketatuk horri buruzko gogoeta ere egin zuten. Eta bi muturreko ekarpenak aurkitu ditugu; batzuentzat "Hedabideak" deialdiak euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko balio du. Hori defendatzeko esleitutako diru-kantitatea erabiltzen da argudioa moduan, "Nik uste baietz, nik uste baietz eta esango dizut, oso bereziki esango nuke tokiko prentsari dagokionean, normalizatzeari dagokionez; o sea, azken faktore horri dagokionez. Sendotu, garatu eta abar hori prentsa idatzi guztiari dagokionez, egunerokoari dagokionez ba imajinatu ezazu Berria euskerazko egunkari bakarra, orduan Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzetatik ba jasoko du ba kantitate orokorra hor egongo da, baina oraindikan nabarmenago ikusteko zer suposatu dezakeen horrek gutxi gora behera, gutxi gora behera, ez da iritsiko, ez da iritsiko, gutxi gora behera izango da kaleratzen den egun bakoitzeko 5.000 euro, kaleratze hutsagatik, hor ibiliko da gutxi gora behera, baina 4.700dik ez da jaitsiko, gutxi gora behera 5.000 euro kaleratzen den egun bakoitzeko. Kontxo, klaro, horrek nola ez du ba balioko hedabide bat sendotzeko, hedabide horrek garapen bideak eduki ditzan, ezta?". (E11) Beste batzuek, ordea, ezetz diote. Deialdia zerbaitetarako lagungarri izatekotan, defizita estaltzeko edo kasu bakanen bati bultzada emateko izan dela. Deigarria da era honetako iritziak sektorean ez ezik, Eusko Jaurlaritzan erabaki- eta kudeaketa-ardura izan dituzten pertsonengan ere agertu izana, "Ematen diren laguntzek ez dute helburu hori, hori izenburua baino ez da. Gaur egun ematen diren laguntzak gehienez ere defizita estaltzeko ematen dute, eta aurkezten diren aurrekontuetan lan-baldintza eskasak daude, eta ez dago baliabiderik produktuak berritzeko, ezagutzera emateko eta abar, jakin badakitelako hedabideek laguntzak ez dizkietela handituko". (E8) Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 568 "Ez, uste dut benetan, bueno kasuren batean bai, kasuren batean bai, baina esango nuke handienei eta indartsuenei bai, baina txikienei besterik gabe, bueno ba bizirik irauteko e enfin bidea ematen diela, baina horrekin inora ez goaz". (E10) Ikerketaren aterpe teorikoan azaldu bezala, "Hedabideak" diru-laguntza deialdiak helburua/k bete duen/dituen baieztatzeko/ezeztatzeko prozedurarik egokiena horien ebaluazio jarraitu eta sistematikoa burutzea litzateke. "Nik ebaluaziorik gabeko politika publikoetan ez det sinisten" baieztatu du irmo elkarrizketatu batek (E10). Baina "Hedabideak" diru-laguntza deialdiaren ebaluazio sistematikorik ez da izan. Horren zergatiari buruz galdetuta, honelaxe erantzun zuen aurreko baieztapena egin zuen elkarrizketatuak, "Bueno ba enfin gu egon ginen denbora, denbora laburra izan zen, benetan desbordatuak sentitzen ginen, momentu askotan ze hainbeste gauza ziren egin beharrekoak bai? Orduan ba bueno lehentasun batzuk markatu genituen eta ez genituen hauek lehentasunen barruan jarri baina dudarik gabe egin beharko lukete". (E10) Gainontzeko urteetan, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza EAJren esku egon denean, ez da ebaluaziorik egin, batetik, aurreko elkarrizketatuak argudiatu bezala, ebaluazio-zereginaren aurretik beste lehentasun batzuk jarri zirelako eta bestetik administrazio publikoetan oraindik ere ebaluazio-kultura ahula delako. "Ez da egin ebaluazio sistematikorik. [Zergatik?] Bueno ba nik uste det bi arrazoi nagusigatik: batetik, lehen esan dudan lehentasun hori egon delako, presentzia bermatzearena, orduan babestu behar da jarduera eta hori inportantea da;(…) Orduan bat hori izan daiteke, eta bestea, nik uste dut badela baita arrazoi orokorrago bat eta da ebaluazio sistematikoaren kultura apurka apurka, pixkanaka pixkanaka sartzen doan kultura bat da. Administrazio publikoetan ere pixkanaka ezartzen doana da eta gaur egun ebaluazio sistematikoari ematen zaion pisua eta garrantzia orain dala 10 urte ematen geniola esango bagenu, gezurra esaten arituko ginateke, ez genion ematen, hori ikasten joan den zerbait da ez? Hori ikasten ari gara eta horrek duen inportantzia eta horrek eduki dezakeen inportantziaz jabetzen ari gara, baina orain dala 10, dozena bat urte ez geunden horretaz jabetuta, bueno ni behintzat ez". (E11) Egoera horrela, gehienek uste dute iritsi dela ibilbide luzea duen deialdia egungo egoerara egokitzeko unea, birpentsatzekoa. Hainbat arrazoi ematen dituzte iritzi hori defendatzeko, adibidez, ezinbestekoa delako ebaluazioa egitea edota ezarritako irizpideak ez direlako hainbat urtetan aldatu. "Eta deialdiena nik benetan buelta bat eman behar zaiola goitik beherakoa, goitik beherako buelta eman behar zaio eta neurri batean intzentibatu eta asko intentzibatu ahalegina egiten duten hedabideak. Ezin dute kontsiderazio bera eduki eta ez naiz ari bakarrik diru kontutaz e, ez da diru kopurua, baina ezin diozu kontsiderazio berbera eman ahalegina egin duen hedabide bati eta orain dela hamabost urtekoan jarraitzen duen bati. Eske horiek esparru komunikatibo horretan orbita desberdinetako produktuak dira eta hor lehentasunak nik uste dut finkatu beharko liratekela". (E4) "Baina hori nik uste dot hori politikoei eskatu behar jakon gauza bat dala, euren egiteko bat da, zuk banatzen dozu dirua, bueno ba, balio dau ala eztau? Hori ez da, nik ez dot ulertzen beste modu batera, bestela da irizpide barik dirua banatzen egotea, gainera beti diru hau ze bestela pankarta ateratzen deusta; orduan da diru hau behintzat badaukat eta orduan mugiduko dot betiko antzera. Ezin da ulertu zelan dagoen irizpideak aldatu barik hogei urtean, ezin da ulertu. Onargarri be ez da, politikoei eskatzen jakiena da politika egitea, hau da, erabakiak hartzea, zer bai, zer ez, zer moldatu, zer egin eta hori… ta politikoei, berdin Jaurlaritzan, berdin aldundian ta udaletxean be bai e?. Uste dot hor geldo gabizela. Hasi dira mugitzen gauzak zorionerako, baina aber zelan mugitzen diran, ikusiko dogu ta ze adostasun mailakin". (E2) Arestiko bigarren ekarpenean aipagai diren irizpideen arloari dagokionez, orain arte esleipenak egiteko erabilitakoak ez direla "txar txarrak" izan (E1) dioten arren, horiek berrikusteko garaia heldu dela gaineratzen dute. "Orduan momentuan ez dakit egokiak ziran edo hala izan behar zan, gaur 2014an nik uste dot ez direla egokiak". (E2) "Sektoreari heldutasuna onartu nahi baldin badiogu irizpide helduagoekin funtzionatu behar dugu". (E4) Eta norantz egin beharko lukete irizpideok? Jasotako erantzunen arabera, irizpideak bezeroa erdigunean kokatuz eraikitakoak izan beharko lirateke. "Bezeroen ikuspuntutik egindako laguntzak izan beharko litzazke. Bezero esaten dodanean da ikusentzule, irakurle, bai? Ta horrek esan nahi dau audientziak, horrek esan nahi dau kalidadea be bai, horrek esan nahi dau jendea gustora dagoen hedabide horrekin edo ez, bezeroak,(…) Hau da, zenbat bezerorengana heltzen da, bezeroa gustora dago, gero ta gehiago bezero dagoz, gero ta bezero formatuagoak daukaguz, laguntzen deutsagu bezeroei ez bakarrik irakurtzen ez bada parte hartzen, bezero horreek ekartzen doguz gure Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 570 komunidadera, bezero horrekin batera zer egiten dogu. Honek eskatzen dau aldaketa handi bat eta filosofia aldaketa bat lehenengo, ta gero irizpideetara bajatu beharko litzatekeen zera bat. Eta honetan be ez dot uste ezer asmatzen gabizenik, esan nahi dot, beste batzuk, beste enpresa batzuk euskalgintzarekin zerikusirik ez daukienak esaterako bezeroa daukie erdigunean, eta guk be hala eduki beharko gendukela iruditzen jata". (E2) Beste horrenbeste defendatzen du administrazioko ordezkari batek ere. Honen iritziz, denbora luzean arreta produktuan jarri da, kontsumitzailean jarri beharrean, eta gaineratzen du badela egokitzeko garaia. "Eta fokoa ez da gauza bera kontsumitzailean jartzea edo produktuan jartzea, eta euskeraz nik uste dut produktuan jarri dugula kontsumitzailean baino gehiago fokoa eta momentua… gure ibilbide honetan gainera pentsatzen dut momentu askotan horrela jarri behar zela, o sea, ez dut kritikatzen hori, baino kontxo, jakin dezagun egokitzen eta… horregatik da zaila ze hori klaro, erantzun berriak behar direlako ze arazo horiek, euskarak dauzkan arazoak arazo berriak dira". (E11) Ikuspegi edo konstatazio horretatik abiatuta, 2005-2013 bitartean dirulaguntzak ebazteko erabilitako irizpideak eta deialdien gainontzeko edukiak aztertzeari ekin zitzaion. Aldatu beharreko kontuen artean, bat nabarmentzen da beste guztien gainetik: deialdien aldizkakotasuna. Gai honek erabateko adostasuna eragiten du prozesuan aktore direnen aldetik. Izan ere, denek uste dute eskatzaileen beharrak eta funtzionamendua kontuan hartuta, deialdia urterokoa izatea ez dela formularik egokiena. "Urteroko deialdiak balio izan dau besterik ez dagoen bitartean" dio elkarrizketatu batek (E1). Sektoreko ordezkarien iritziz, urterokoak ez du aukerarik ematen egonkortasunerako, ziurtasunez aritzeko, plan estrategikoak burutzeko. Egoera hori dela eta, urte anitzeko deialdien aldeko agertu dira. "Ziurgabetasun handia sortzen du gugan eta logikoena da gutxienez hiruzpalau urtetarako edo 4-5 urtetarako behintzat, hortik gora ya gatxa da, baina esango nuke zentzuzkoa dela 3-4 urtetarako zerbait finkatzea eta guk geuk ere jakin dezagun zer daukagun datozen 3-4 urteetan ez, edo plan estrategikoak egiteko edo". (E9) "Dudarik gabe, ez. Urterokoak izanda, logikoa litzateke urtea hasi orduko edo aurretik jakitea zenbatekoa izango den laguntza. Baina edozein proiektuk jarraikortasun bat behar du, eta urte anitzetako planak behar dira. 2-3 urterako egitasmoak egiteko aukerak eman dezake garapenerako ikuspegia". (E8) "Horren problema da askotan oso berandu iristen direla laguntzak, iazko dirulaguntza batzuk kobratu zuten abenduan horrek dakarren ezinegon guztiarekin eta problema guztiekin ezta? Guk behin baino gehiagotan aldarrikatu dugu urte anitzeko proposamenak, uste dut hortik dihoala". (E12) Beste horrenbeste administrazioko ordezkarien aldetik. Horietako batek, gainera, argudiatu egiten du zergatik izan beharko litzatekeen urte anitzekoa eta ez, ordea, hitzarmen bidezkoa. "(Urteroko) diru-laguntza deialdiaren sistemak izugarrizko ezegonkortasunera eramaten dituelako bai?, ta hori da, ezpata hori buruan duzula funtzionatzea benetan ez dauka, ez dauka inolako esplikazio logikorik bai?". (E10) "Guk pentsatzen dugu, HPSn eta nik neuk pertsonalki, publikoki adierazi dudan zerbait da, jo beharko genukeela diru-laguntza sistema egonkortasun handiagoa ematera, ta nik hori nahi nuke ta de hecho hori aztertzen ari gara.(…) Eta aztertzen ari garena da eta jorratu nahi dugun bidea ez da hitzarmenaren bidea baizik eta da urte anitzeko diru-laguntza deialdiaren bidea. Zergatik urte anitzeko deialdia eta ez hitzarmenaren bidea? Helburua ez delako hitzarmena, helburua da egonkortasun handiagoa, baina egonkortasun handiagoa lortzeko proiektuen arteko lehia ezabatu egin behar al da? Nik nahiago det proiektuen arteko lehia ez ezabatzea, parkatuko duzu insistitzea baino benetan pentsatzen dudalako eraginkortasunarena klabea dela, giltzarri dela etorkizunari begira eta orduan proiektuen arteko lehia ezabatzea ez dut uste ona denik baizik eta proiektuen arteko lehia izatekotan areagotu egin behar dela uste dut, areagotu egin behar dela eta orduan hori hitzarmenaren bidetik joko bagenu ezabatuta geratuko litzateke eta egonkortasunaren helburua lor daiteke urte anitzeko deialdia eginez, diru-laguntzaren ebazpena urte betekoa izan ordez, ba 3 urtekoa edo 4 urtekoa izanez, hori egin daiteke baina proiektuak euren artean lehiatuta". (E11) Aurreko pasartean aipatzen den kontu batek, eraginkortasunak hain zuzen, elkarrizketa sakonen minutu asko jan ditu. 2012tik, EAJk lehendakaritza berriro eskuratu zuenetik, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzatik behin eta berriz azpimarratu den printzipioa eta irizpidea izan da eraginkortasunarena, hizkuntzapolitikako arlo guztiei egokituta, horien barne, diru-laguntzak jasotzen dituzten hedabideen arloari. "Eraginkortasuna neretzako da hedabideen kasuan, hedabide idatzien kasuan, kontsumitzailearen ikuspegitik izatea eraginkorra, alegia kontsumitzailearen gogoak, kontsumitzailearen apetak, kontsumitzailearen premiak edo kontsumitzailearen kapritxoak, berdin zait, berdin zait premiak diren, kapritxoak diren, baina azken batean kontsumitzailearen gogoak asebetetzeko Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 572 gai diren produktuak izatea euskaraz. Eta ikuspegi horretatik ebaluatu behar da hizkuntza politikaren ikuspegitik begiratuta, beti ere hortik begiratuta, hortikan neurtu behar da eraginkortasuna.(…) Bueno ba uste dut Jaurlaritzak asmatu beharra daukagula, plus hori kontuan eduki dadin neurriak hartzea eta sustapena sentidu horretan egiten eta uste dut aldi berean euskarazko hedabideek, euskarazko hedabide idatziek aurrez aurre daukaten erronka nagusia, nagusietan nagusia hori dela, eraginkortasuna. Eta eraginkortasuna beraiei dagokielako merkatuan, Euskal Herriko plazan, euskararen plazan, euskararen plaza Euskal Herriko plaza da, Euskal Herriko plazan lekua irabaztea eta lekua irabazteko kontsumitzaileak irabazi behar dituzte eta guri dagokigu kontsumitzaileak irabazten laguntzea, guri dagokigu ez konformatzea existitzerarekin, ez konformatzea presente egotearekin. Horretarako ahalegin handiak egon dira eta lehenengo hedabideak eurak baina orain erronka da ez presente egotea baizik eta onartuak eta kontsumituak izatea". (E11) Goian azaldutakoa ordea ez da eraginkortasuna ulertzeko agertu den modu bakarra. Beste hiru ere plazaratu dira elkarrizketetan sektoreko kideen eskutik: 1.-Batek eraginkortasun kuantitatiboa eta kualitatiboa berezitu ditu. Lehena salmentakopuruen arabera neurtu daiteke; bigarrena, kualitatiboa, euskarazko kazetaritza izateari, egikaritzeari lotuko litzaioke. "Esan nahi det, dago eraginkortasun kuantitatibo hutsa, ta hori da salmenta punto, hori kopurua da, kalkulatu makinan horrenbeste saltzen du; ta bestea da kualitatiboa, herri honetan erdal medioek gai batzuk lantzea bada edo ez da euskeraz egotearen ondorioa eta gai horiek lantzearen ondorioa ez?". (E3) 2.- Beste batek bost faktoreri helduta osatzen du eraginkortasunari buruzko azalpena: irismena, kalitatea (baliabide ekonomikoen eta horiekin ekoiztutako produktuaren arteko emaitza gisa ulertuta), izaera estrategikoa, laugarrena eraginkortasun soziala (hedabide batek kokatuta dagoen gizartean zenbateko pisua duen neurtuko lukeen kontzeptu gisa ulertuta), eta bosgarrena eraginkortasun ekonomikoa, aurofinantzaketa-maila bidez adierazten dena. "Modu askotara ulertu daiteke baina nik uste dut, ezinbestekoa da eraginkortasuna irismenaren bidez ulertzea, hau da, zenbat jenderengana iristen zaren eta zenbat, zure esparru esaten dugun irismen potentzial hori, zenbat jenderengana iritsi zaitezkeen eta zenbat jenderengana iristen zaren, hori da eraginkorra. Bi egunkari balira eta batek 50.000 salduko balu eta besteak 10.000, garbi dago 50 saltzen duena dela eraginkorragoa. Hori garbi dago. Eraginkortasuna ere, nik uste dut, neurtu behar dela kalitatearen arabera ere bai, hau da, zure baliabideekin ematen duzun produktua, produktuaren kalitatea nolakoa den. Zuk kudeatzen dituzun errekursoak produktua kalitatezkoagoa edo ez egiteko, diru berdinarekin zuk egiten baduzu ardo txarra edo ardo ona garbi dago zein den eraginkorragoa, ardo ona egiten duena. Eraginkortasun ekonomikoa dago eta orduan horri lotuta dago, zuk aurrekontu batekin zer egiten duzun eta hori garbi dago.(…) Beste bat da, ez dut ahaztu nahi estrategikotasuna, hau da, zergatik da inportantea estrategikotasuna? O sea, zergatik da inportantea Jakin bat egotea edo Gaztezulo bat egotea edo, edo Ttipi-ttapa bat egotea? Zu ari zarelako zure komunitateari zerbitzu bat ematen, ari zara bertako euskaldunei euskaraz komunikatzeko aukera ematen ta hori ere bada eraginkorra ari zarelako osatzen mapa bat eta ahalegin hori baloratu behar da ere bai, baloratu behar da Jakin bat egoteak zer esan nahi duen, Gaztezulo bat egotea edo Euskadi irratia egoteak zer esan nahi duen. Hori ere lotuta egon behar du eraginkortasunari. Ta gero eraginkortasun soziala, hori orain garatzen ari den kontzeptu bat da eta da gizartearekin daukazun harremanaren pisu hori nolakoa den, hau da, inguruan dauden talde, norbanako, gizarte-ekimenak eta hori ze presentzia daukaten zure hedabidean, ze ahotsa ematen diozun hoiei eta nola daukazun hartueman hori, uste dut hori inportantea dela horrekin osatzen duzulako komunitatea ere bai, osatzen duzulako bueno komunitate horrek elkarrekin komunikatzeko aukera hori. Uste dut hori inportantea dela eta oraintxe ari gara pixka bat horri buruz…(…) Lehenago ez dut aipatu, oraintxe gogoratzen naiz esan dugunean eraginkortasuna, autofinanziazioa oso inportantea da, hori da eraginkortasun ekonomikoa baino, nik uste dut hori oso, oso inportantea dela eta hori oso kontuan hartzeko gaia dela". (E11) 3.- Azkenik, bada eraginkortasuna ulertzeko hirugarren modu bat; hizkuntza normalizazioan egindako ekarpenarekin edo hizkuntzaren corpusari egindakoarekin harremanetan jartzen duena; neurri batean aurretik aipatutako estrategikotasunarekin zerikusia duena. "Baina zer da eraginkorra izatea? (…) Irakurleak kontuan hartu behar dira egoera minorizatu eta diglosikoan. Horrez gain, eraginkortasuna da egoera horretan eskaintza egitea bera, hizkuntza normalizazioan duen eragina, hizkuntza corpusean duena (Euskaltzaindiak berak onartua du batua batez ere hedabideek egiten dutela, eta erabaki bat hartzeko orduan eredua dela Egunkaria-Berrian nola erabili den). Eraginkortasuna neur daiteke baita kontuan hartuta baliabide ekonomikoak eta emaitzak. Pentsa horrela neurtuta zein den eraginkorrago: EITB edo gainerakoak?". (E8) EITBren eta publikoak ez diren euskarazko gainontzeko hedabideen arteko alderaketa sarritan erabiliko dute elkarrizketatuek, txosten honetako hainbat ataletan ikusiko den bezalaxe. Gehienetan hedabide publikoetara (EITB) eta gainontzekoetara bideratzen diren diru-partidak konparatzeko erabiltzen dute. Arestiko ekarpenean, Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 574 eraginkortasunari lotuta ageri zaigu eta berau neurtzeko proposamen bat iradokitzen/luzatzen da: hedabideak eskuragarri dituen baliabide ekonomikoak eta emaitzak (audientziak, irakurle-kopuruak) harremanetan jartzetik aterako litzatekeen neurria hain zuzen. Hala ere, ez da proposamen bakarra izango, ia elkarrizketa guztietan dagoelako horren inguruko gogoeta. Izan ere, denek onartzen dute dirulaguntzak, "danon dirua" batek esaten duen moduan, emaitzen arabera banatu beharko liratekeela; beste era batera esanda, hedabide bakoitzaren eraginkortasunaren arabera. "Ba hori guk hasieratik esan dugu eta hori gure diskurtsoa izan da, ni behintzat nire diskurtsoa izan da Hekimenen nagoenetik, hasieratik. Kontua da zer hartzen den eraginkortasuntzat". (E12) "Gero ta jende gehixago gara pentsatzen dogunak lotu behar direla gure egitekoa emaitzei, derrigorra dala. Nafarroan eskualde batzutan egotea izan leike ondiokan be helburua ze emaitzei lotzea beranduago etorri beharreko tema bat da, edo igual Iparraldeko lekuren batzutan be egotea litzateke ondiokan helburua, ondo! Esan nahi dot hau ez dala egia osoko esaldi bat ezta, ze lurralde bakoitzean begiratu behar da zer eta zelan. Baina gure inguru honetan behintzat emaitzei lotu bako produktuak diruztatzea nik uste dote ee, baina eske ez hedabideetan bakarrik, hau izan beharko litzateke berrikuntza gaietan, industrian, osasunean eta ez dakit , hemen dirua, danon dirua dan hau ondo bideratzea nik uste dot hori da gutxieneko bat". (E2) Baina behin hori onartuta, berehala heltzen da bigarren aitorpena: beharrezkoa da eraginkortasuna neurtzeko tresnaren bat, adierazleak izatea. Eta gertatzen dena da, urteak joan urteak etorri, ez dagoela. Eta ez izatea, arazo bilakatu dela. "Hori problema handi bat da. (…) gure aldetik premiazkoa ikusten dugulako neurketa eta adierazle sistema bat eukitea". (E1) "Eske pentsau hau noizkoa dan, irizpide objetiboak zehaztu, helburuak eta epeak finkatu eta horren arabera eman edo kendu diru-laguntza. Eske eskubideak balira bezala interpretatzen dira763 hasiera hasieratik, orduan. Eta administrazioarentzat eta oro har gauza publikoarentzat ere oso zaila da finkatzea lehentasunen artean ze puntuazio eman behar diozun laguntza adar horri jakin gabe horrekin zer lortzen duzun.(…) finkatzeko orduan hedabideen ingurukoak…ze hor beste gauza bat neurtu gabe edo neurtu baldin bada ez zait 763 .- Diru-laguntzei buruz ari da. neri iritsi neurketaren emaitza da. Badaramatzagu ya 30 urte historia honekin, norbaitek neurtu du euskararen normalizazioari euskarazko hedabideek egin dioten ekarpena norainokoa dan?". (E4) Ez hori bakarrik, gainera ez dago bat ere argi zein irizpidetan oinarrituta erabakiko litzatekeen hedabide bat hizkuntzaren normalizazioari begira eraginkorra den ala ez. Hau da, sektorean denek diote neurtu behar dela, baina jasotako ekarpenak errepasatuta, ez dago bat ere argi zer eta nola neurtu behar den. Elkarrizketetan, gai honen inguruko baieztapen orokorrak egiten dituzte gehienbat, baina oso urriak dira ekarpen zehatzak. Batek, esaterako, hedabide guztien neurketa kuantitatiboa eta kualitatiboa burutu beharko litzatekeela dio, "Nola neurtzen da? Ba modu kuantitatiboetan eta modu kualitatiboetan, eta biak erabili beharko lirateke, baina gaur egun zein da errazena? Ba nagusiki audientzia ez? Baina hori ondo neurtzea ere kosta egiten zaigu, gaur egun badaude neurketa batzuk hedabide batzuenak eta abar, baina ez guztiena, handienena edo esan leike ez?". (E9) Elkarrizketatu horrek proposatutako bidean sakontzen du administrazioak. Horko ordezkarien/kudeatzaileen iritziz, kontsumoaren ikuspegitik neurtu beharko litzateke eraginkortasuna; hots, euskarazko hedabide inprimatuen irakurle-kopuruek emango lukete orokorrean hedabide bakoitzaren eraginkortasunaren neurria. Betiere salbuespenak izan daitezkeelako, aldizkari espezializatuak kasu. "Zenbat irakurtzen diren bai, idatzizkoez ari garenez, zenbat irakurtzen diren.(…) Eta gero hor daude hainbat salbuespen, esan nahi dut, aldizkari espezializatu bat hartzen baldin baduzu, zuk aldizkari espezializatu bati ezin eskatuko diozu milaka irakurle eukitzea euskaraz, hori lekuz kanpo egotea da.(…) Baina oso gaizki egingo genuke etorkizunari begira konformatuko bagina euskara presente egotearekin, kioskoan egotearekin. Egon behar du presente gure irakurketetan eta gure obligazioa da; hau da, hedabideen erronka da hori lortzea ze hori eurak lortu behar dute, hori ez du Jaurlaritzak lortuko, hori ez dute herri erakundeek lortuko, hori ez dute lortu behar, hori lortu behar du bakoitzak bere produktuarekin eta Jaurlaritzak egin behar duena da nire ustez bere sustapen-politikak horretan laguntzera bideratu". (E11) Bestetik, neurketa egitea noren erantzukizuna litzatekeen ere ez dago argi. Sektoretik diote behategia edo behatokia764 sortu beharko litzatekeela horretarako. 764 .- Elkarrizketa sakonetan batzuek behategia hitza erabiltzen dute eta beste batzuek behatokia. Hemendik aurrera, bat zein bestea agertu daiteke. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 576 Elkarrizketen azterketaren hurrengo atalean ikusiko da etorkizunera begira dituzten zeregin eta erronkei dagokienez, hedabideek berebiziko garrantzia ematen diotela aipatu behatokia martxan jartzeari. "Dudarik gabe, lehenik baliabideak jarri behar dira benetako neurgailuak sortzeko. Hekimen ari da EHU eta Mondragonekin behatoki bat eratu nahian. Hortik etor daitezke aukerak. Berriro diogu, eraginkortasuna ez da bakarrik botaldi edo zabalkundera mugatu behar". (E8) "Justu behategiaren planteamendua hortara dago bideratuta, o sea, eduki daigun neurketa sistema bat, kontsumoarena, ohiturena, zerena, ikertu daigun. Neurketa horretatik urtetan dauan, zer dan komenigarria eraginkorrago izateko, eta goazen horren arabera ibilbide batzuk marraztera eta joera batzuk bultzatzera, sustatzera eta dirua izan daitela horretarako". (E1) "Hedabideak" diru-laguntza deialdian, 2013 bitartean esleipenak egiteko prozeduran erabili izan diren gainontzeko irizpideei dagokienez ere hainbat ekarpen jaso dira. Urteroko deialdiak hainbat multzotan sailkatzen ditu laguntza jaso ditzaketen hedabideak: eguneroko prentsa inprimatua, aldizkakoak (euskararen lurraldek osoan zabaltzen diren informazio orokorrekoak, espezializatuak eta tokikoak), irratiak, telebistak eta azkenik Internet bidezkoak eta berri-agentziak. Urte batzuetan gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako euskara hutsezko gehigarrientzat eta erreferentzia-orrialdeentzat ere laguntzak izan ziren. Horrekin batera urteroko aginduak diru-partida zehatzak ezartzen ditu multzo bakoitzarentzat. Diru gehien, alde handiarekin gainera, lehen multzoan jarri da beti; hau da, eguneroko prentsan. Honen inguruan zenbait elkarrizketatuk diote gaur egun idatzizko batzuen eta besteen arteko mugak ez daudela bat ere garbi; ondorioz, multzoena beste era batera planteatu beharko litzatekeela eta diru-laguntzak beste era batera esleitu beharko liratekeela; komunikazio-proiektuka adibidez. "Niri sailkapen hori antigualekoa iruditzen zait (…) Nik komunikazioa proiektuka egingo nuke, nik esleipenak eta deialdiak egingo nituzke komunikazioproiektuka, ze uste dut ya ezin dela segmentatu. Komunikazio-proiektuak gaur egun, komunikazio-proiektuak multimedia dira. Ezin da segmentatu, zuk ezin dituzu apartatu (…) nik Berria paperekoa ezin dut desbinkulatu Intenetekotik eta Argia paperekoa ezin dut desbinkulatu Internetekotik; hor azken batean, une honetan hedabideak gainditu dituzte, teknologiak gainditu ditu muga hoiek eta Argiak bere ikus-entzunezko produkzio hori zer sartzen dezu? Telebista bezala kontsideratzen duzu? (…) ze zentzu dauka hori bereiztea eta paperari lerro bat ematea. (…) Nik komunikazio-proiektu ulertzen det enpresa batek edo talde batek edo kolektibo batek finkatzen dituen komunikazio helburuak betetzeko erabiltzen dituen baliabide guztiak (…) Niri aspaldiko kontua iruditzen zait, eta froga hor dago, zenbat urte daramatzagu eskema honekin, mila, 25 urte daramatzagu eskema honekin, 30 urte, eta zerbait aldatu baldin bada azken 25 urte hauetan hedabideak dira. Eta deialdia ez da aldatu, horrek ez dauka inolako zentzurik, horrek ez dauka inolako zentzurik". (E4) "Multzoena sekula ez dot ikusi oso argi zergaitik zen holan ez, seguramente sortu ebenean zegoen errealidadeak diru-banaketa zentzuzko bat edo adieraziko eban multzoen arabera eginda; baina, baina ez dakit, ez dakit hau dan errealidadea e! Gaur asko aldatu da gaia, sortu dira barriak eta gaur uste dot multzoenak zentzua galdu dauala". (E2) "Nik ez dakit zentzurik daukan momentu honetan Berriari diru-laguntza bat ematea eta berria.infori beste bat, eta beste kasuetan berdintsu. Orduan ez dakit ez ote den holako, proiektu komunikatiboei eman behar gehiago, paperezkoak, Internetezkoak, irratizkoak…. Zalantza daukat mantendu behar den multzokako hori, proiektu komunikatiboak uste dut gehiago, hortara gehiago jo behar dela". (E12) Beste batzuek, ordea, uste dute oraindik multzokako sailkapenak, eta horien artean hedabide inprimatuak lehenesteak, baduela izateko arrazoia. "Zentzua daukan horrela izatea? Izan dezake, bai, izan dezake oraindik ere oraindik, Internetek ez du oraindik hori hainbeste hautsi, kolokan jartzeko moduan.(…) [Idatzizkoak lehenestea?] Bai, esango nuke baietz, eta ez bakarrik idatzikoak naizelako e? ba termino kuantitatiboetan ere handienak direlako idatziko hoiek baina bistan da aldatu behar dala eta Internetekoak izan behar dutela daukatena baino garrantzi askoz handiagoa". (E9) Bestalde, elkarrizketatu guztiek uste dute Eusko Jaurlaritzak aldizkako argitalpen espezializatuak (pentsamendua, zientzia, musika, natura, haur eta gazteei zuzendutakoak…) babesten jarraitu behar duela, nahiz eta argitalpen horiek kasu askotan minoritarioak izan. Ondoko hitzetan ikusiko den bezala, normalizazioari begira funtzio garrantzitsua aitortzen zaie, eta bakanen batek proposatuko du horiek aparteko multzo edo sail bat osatzea, gainontzeko euskarazko hedabide inprimatuekin nahastu gabe. "Nik uste dot funtzio inportantea betetzen dabela horreek be, eduki beharko leukiena da, adierazle sistema horretan, neurketa sistema horretan, eduki beharko leukie ba kontsideraziño berezia, egokitua bere jardun espezifiko horri Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 578 edo dana dala; baina Gaztezulo batek duen gazteengan dinamika bat bultzatzea eta Elhuyar batek zientzia esparrua edo beste zenbaitek egiten dauan lana, bai nik uste dot horreek danak beharrezkoak direla; nolabait euskal komunikazio ekosisteman dauden espezieak dira nahiz eta minoritarioak izan". (E1) "Ahaztu egiten zaigu hauek duten garrantzia. Kontuan hartuta zer eskaintzen den euskaraz, badirudi euskara soilik tokiko informaziorako balio duela. Lehen baserrikoa zen, orain tokiko gaietara mugatuko dugu? Ikasketak euskaraz egin eta garapen intelektuala ezin da euskaraz egin? Eta horretan hedabide espezializatuek lagundu beharko lukete. Landu beharreko eremu bat da, seguruenik aparteko sail batean, ez beste hedabideekin batera". (E8) "Horiek daukate lehen aipatu dudan irakurketa kualitatiboa, handia. Ze zuri interesatzen zaizu esparru bakoitzak izan dezala bere hedabide, komunikabide, horrek laguntzen du". (E9) Iritziak ez daude hain argi udalerri bakar batean zabaltzen diren tokiko hedabideen multzoaz galdetzen denean. Horiek, gutxienez, hiru iturritik jaso ditzakete diru-laguntzak: Eusko Jaurlaritzatik, foru-aldundietatik eta udaletatik. Sektoreko aktore nagusien ustez, tokikoen kasuan, maiztasunik egokiena astekaria litzateke eta gutxieneko hedadura-eremua eskualdea beharko luke izan (eskualdea era zabalean ulertuta, ez soilik EAEko lurralde-antolamenduan definituta dauden unitate administratibo gisa). Ondorioz, bakanen batek dio Eusko Jaurlaritzak ez liekeela laguntzarik esleitu beharko udalerri bakar batean zabaltzen diren argitalpenei. "Nik uste dot ezetz. [Asko dagoz gero!] badakit, badakit, Gipuzkoan gehienak bai momentu honetan, baina igual bi urte barru asko aldatuko da mapea, asko aldatuko da mapea eta, bueno, hortan gabiz". (E1) Administraziotik aitortzen dute arestiko aukera, alegia udalerri bakarrekoei dirurik ez ematea planteatu zela garai batean765, baina erreakzioa izua izan zela: "nik planteatu nuenean agian hobe zela udalek egitea herri-aldizkarien eta herrikomunikabideen kargu, bueno, izua, izua erabateko izan zen". (E10) Beste batzuek uste dute komenigarria litzatekeela erakunde bakoitzaren kudeaketa-esparrua zehaztea, hau da, komenigarria litzatekeela argitzea nork nori eman behar dizkion laguntzak. 765 .- Sozialistak Jaurlaritzan izan zirenean. "Definitu beharko lukete instituzioek zein den bakoitzaren eremua. Baina nazio mailako hedabideek laguntzak bakarrik Eusko Jaurlaritzatik eta tokikoek udala, aldundi eta Jaurlaritzatik, ez dirudi oso zentzuzko. Nola bideratu? Hasteko, instituzioek euskara eta euskal hedabideak lehentasunez hartu behar dituzte". (E8) "Zerak (udalerri bakar batean ari denak) ere beharko du arrazoi berdinarekin. Beste kontu bat da nork eman behar dion eta hori da instituzioetan dagoen lehia; edo diputazioak, udalak edo Jaurlaritzak". (E9) Zentzu honetan, gehienei iruditzen zaie erakundeek modu partekatuan eta irizpide bateratuak baliatuz kudeatu beharko lituzketela diru-laguntzak. Eta izan bada horretarako organoa, HAKOBA izenekoa766, baina hedabideentzako diru-laguntzen gaian ahaleginen bat egin den arren, ez du eraginkortasunez funtzionatu. "Nahiko genuke" fasean dagoela esan daiteke. "HAKOBA barruan martxan jarrita daukaguna da lantalde bat, batzorde bat, aipatu dituzun hiru erakunde maila horiek euskararen sustapenerako ematen dituzten diru-laguntzen azterketa bat egiteko, lehenik eta behin argazki bat egiteko erakunde bakoitzak zer nolako eta zertarako ematen dituen dirulaguntzak eta zenbatekoan eta zein irizpideei jarraiki, eta behin hori edukita marko horretan, HAKOBAren marko horretan aztertzeko, bueno eman daiteke beste pauso bat harago, alegia, hau da argazkia, batak eta besteak dirulaguntzak hontarako eta hartarako ematen ditu, irizpide hauek lehenesten ditu beste batzuen aurrean, bueno non gaude, distantziak daude denon artean, ez daude, bueno ba hor nahiko genuke koordinazio handiago bat egotea.(…) Beraz, aurrerapausoak, bateratze pausoak eman litezkeen neurrian ematea. Hori da guk martxan jarrita daukagun lan-ildo bat da legealdi honetan jarri duguna. Zer emango duen? [Baina orain arte ez da izan?] modu antolatu batean ez, modu antolatu batean ez, eta gero ere ez da erraza izango, seguro, oso zaila izango da. Bakoitzak bere politikak egiten ditu eta…" (E11) Honaino "Hedabideak" diru-laguntza deialdien edukiak elkarrizketatuengan eragin zituen hausnarketak eta ekarpenak. Nabarmentzekoa da atal osoan zehar pitean-pitean agertu dela ideia bat: deialdiaren edukiarekin zerikusia duen edozer, egokitu, gehitu, kendu, moldatu egin behar baldin bada, sektorearen eta administrazioaren artean landutakoa eta adostutakoa behar duela izan. Horren lekuko ondoko ekarpenetan adierazitakoak: "Lehen aipatu dudan akordio sektorial, sektorea ta administrazioaren arteko akordio hortan markatu behar dira irizpideak". (E3) Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 580 "Adostea indikadore batzuk, adierazle batzuk adostu, helburu batzuk finkatu, adostuak beti ere eta horren arabera funtzionatu.(…) Irizpide hoiek adostu behar dira sektorearen, neurketaren profesionalen eta aginte publikoen artean". (E4) "Nik hor ez neuke kuestionatuko gehiegi oin artekoa, gehiago inporta jatana da hori ordezkatzerakoan izan daitela sistema bat ba objetibatu ahal dana gehiena eta gainera adostua izan dadila, ez dadila izan txandakako ataundarraren767 araberakoa edo derrepente hori izan ez balitz eta beste bat datorrela, derrepente hankaz gora jarri sistema osoa". (E1) "Bai sektorearekin kontatu behar da, nik uste dot edozein aldaketa sektorearekin kontatzea ona litzateke, ze adostuta badoiaz gauzak ondo doaz, eta ez badoiaz beste dinamika batzutan sartzen gara, ez direnak lagungarri".(E2) Adostasun eskariari helduta, baieztatu daiteke sektorean kexu direla Jaurlaritzak ez dielako aukerarik eskaini deialdiaren baldintzak eta irizpideak ezartzeko prozesuan parte hartzeko. Eta hala egin izanak konfrontaziorako aukerei atea zabaltzen diela gaineratzen dute. "Orduan deialdika ibiltzea hori azken batean da unilaterala; nik deialdi bat zabaltzen dot, eta zuk gura badozu aurkeztu. Nik baldintzak ipiniko dodaz normalean zugaz kontsultau barik, normalean, o sea, ez daukat obligaziorik konsultatzeko edo konsultatzen badot ez daukat obligaziorik zuri kasu egiteko eta dinamika horrek konfrontaziorako aukera asko sortzen ditu". (E1) Administraziotik, ordea, beste era batera ikusten da kontua. Kontsultak egin dituztela diote, hedabideei entzun egin zaiela, baina, aldi berean, argi utzi dute azken erabakia nori dagokion. "Guztiekin ez, hedabide guztiekin ez, baina hainbati bai kontsultak egiten genizkien, bueno ba kontsultak urtean zehar egiten genituen bileren bitartez edo deialdia ya gainean geneukanean bueno ba telefonoz edo idatziz esan zaie zer iruditzen zaizue aurten hau eta hau eta hau eta hau egiten badugu, bai? Beti ez zeuden ados, baina beti lortzen genuen adostasun maila bat behintzat. Konfliktorik ez zen egon, maila horretara ez ginen iristen". (E10) 767 .- Lan honek ikergaitzat hartu duen epealdian, 2005-2013 bitartean, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza hiru pertsonen ardurapean izan da: Ramón Etxezarreta, Lurdes Auzmendi eta Patxi Baztarrika. Lehena denbora laburrez egon zen karguan. Beste biak, Auzmendi eta Baztarrika ataundarrak dira. "Urte hauetan guztietan esan nahi duzu? Bueno euskerazko hedabideei entzun egiten zaie, noski entzun zaiela. [Eta ados daude erabilitako irizpideekin?] Nik ez dut entzun, ez dut inoiz sentitu irizpideen kontrako, ez dut inoiz entzun irizpide nagusi hiru horiek hartu eta horietakoren baten kontrako jarrerarik. (…) Iritziak entzun jakina entzuten ditugula, gero guri dagokigu erabakitzea, erantzukizun hori gurea da, onerako eta txarrerako, asmatzen badugu asmatzeko eta asmatzen ez badugu edozeinek kritikatu gaitzan, ezta? Baina nik euskarazko hedabideekin dugun solaskidetza oso solaskidetza normalizatu eta aberasgarritzat jotzen dut, inolako zalantzarik gabe. Beraiek ez dakit zer esango duten". (E11) Batzuek eta besteek egindako baieztapenen arabera, argi dago landu beharreko zelaia dela. Eta zelai horren nondik norakoak ulertzeko, beharrezkoa da "Hedabideak" diru-laguntzaren kudeaketa-prozedurari erreparatzea. Horregatik, elkarrizketen hirugarren atalean sartu aurretik; hau da, etorkizunari begira jarrita dagoen atalari ekin aurretik, interesgarria litzateke urteroko deialdiak jarraitzen dituen urrats administratiboei tartea eskaintzea. 5.4.2.1. DEIALDIAREN PROZEDURA ADMINISTRATIBOARI BURUZKO ZENBAIT ARGIBIDE Tarte honetan, arestian iragarri bezala, diru-laguntza deialdia zirriborroa denetik esleitutako diruen zuriketa-prozesua bukatzen den arte betetzen diren zeregin eta epeei buruzko azalpena bilduko da. Beharrezko informazio zehatza jasotzeko, elkarrizketa eskatu zitzaien "Hedabideak" diru-laguntzaren kudeaketaren ardura zuzena duten administrazioko hiru langileei, eta horiek baiezkoa eman zioten eskariari. Horietako bi 2010etik aurrera ibili izan dira, beste zeregin askorekin batera, deialdia kudeatzen; hirugarrena, 2011n hasi zen. Hiru pertsona horiek esandakoen arabera, lehen konstatazioa litzateke administrazioaren barne-funtzionamenduak dituen ezaugarrien ondorioz, asko luzatzen direla epeak. Edozein deialdiren tramitaziorako lehenbiziko urratsa deialdi horren zirriborro-proposamena prestatu eta dagokion saileko aholkularitza juridikora bidaltzea da. "Deialdi baten tramitazioa etxe honetan oso, oso luzea da. Hasieran egin behar dozu deialdiaren proposamena, zirriborro-proposamena eta egiten dituzun aldaketak edo zergatik uzten dozun hori arrazoituz memoria bat sinatu behar Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 582 du zuzendariak. Orduan deialdiaren testua eta memoria aholkularitza juridikora, Saileko aholkularitza juridikora bidaltzen dira beraiek legezko txostena egin dezaten. Gutxienez hilabete pasatzen da bertan, bai?". (E5) Behin aholkularitza juridikoak bere txostena landuta, deialdia kudeatzen duten teknikariek eta zuzendaritzak aztertzen dute txosten horretan jasotakoak deialdian jarri behar dituzten ala ez. "Batzuetan gauza batzuk jaso egin behar izaten dira, baina gero beste gauza batzuk, teknikoak baldin badira eta beraien ustez ba igual ez da egokia hau hemen jartzea, baina gure ustez hori da tokirik egokiena, ba horiek ez dira mugitzen baina beste gauza batzuk aldatu egiten dira. Batzuetan gertatzen da aholkularitza juridikoak egindako txostenaz gain, guk be txosten osagarri bat egin behar izatea beraiek esandakoa bai edo ez jaso dogun edo zergatik, hori azalduz, batzutan egiten da, beste batzutan ez". (E5) Hurrengo urratsa Kontrol Ekonomikorako Bulegoan (KEB) burutzen da. Hor beste txosten bat egiten da eta, horrez gain, diru-kontuak ondo jasota dauden ala ez zaintzen da. KEBn duten lan-kargaren arabera, prozesua luzatu egin daiteke. "Bertan egiten dute beste txosten bat, txosten normatibo fiskala, aztertzen dute araua ondo dagoen ala ez eta gero bestalde diru-kontuak eta ondo jasota dauden ala ez, bai? Ba diru kontu horiek noski ez ditugu jasotzen kasualitatez, diru kontu horiek aurrekontuetan jasota daude, horretarako aurrekontuen prestakuntzak eta egiten direnean zuzendaritza bakoitzari dagokio bere aurrekontuen ondoren betetze-maila jakiteko zein izango da helburu batzuk finkatzea, ekintza batzuk, indikadore horiek, orduan hoiek konprobatu egin behar dituzu baita ere deialdiarekin bat datozen, eta beraiek egiten dute beste txosten bat. OCEn deialdiak bi hilabete egin izan ditu, lan-kargaren arabera.OCEtik gobernuak argitaratzen dituen deialdi guztiak pasa behar dute; beraz, segun ze boladan doan igual lehenago egin daiteke baina beste batzutan bi hilabete nik esango nuke tope bezala inoiz (…) normala hilabete edo izaten da, baino…" (E5) Kontrol Ekonomikorako Bulegoak prestatzen duen txostenaren arabera ikusten da diru-laguntzetarako agindua egokitu behar den ala ez. Behin azken bertsioa prest dagoenean, Gobernu Batzordera doa. "Hedabideak" deialdiaren kasuan, jarritako partida bost milioi eurotik beherakoa denez ez du Gobernu Batzordearen baimena behar768. "Gobernu Batzordeak gure kasuan ez ditu baimentzen, sailburuak informatu egiten du Gobernu Batzordean eta esaten du aizu halako deialdia jarriko dugu abian, OCEren txostena badugu. Ze gure deialdia 5 milioitik beherakoa da, 5 milioitik gorakoak balira orduan Gobernu Batzordeak baimendu egin behar ditu.(…) Gobernu Batzordetik pasatzeko ere hamabost egun". (E5) Eta gaia Gobernu Batzordera eramateko ere epe batzuk bete behar dira. "Gobernu Batzordeak bilerak egiten ditu asteartean, eta bi aste lehenagoko osteguna da azken eguna handik hamabost egunerako Gobernu Batzordean gaia sartzeko". (E6) Prozesuaren hurrengo urratsa deialdia boletinean (EHAA) argitaratzea da. Eta fase horretan ere izan daiteke denbora zein espazio-gorabeherarik. "Orain paperean ateratzen ez denetik aldatu da pixka bat, baino garai batean, klaro deialdi guztiak, HPSko deialdi guztiak769 batera zihoazenean kasi zan boletin berezi bat horretarako, orduan tokirik ez zen egoten. Orduan bilatu behar zan zein egunetan atera ahal zan, ez zen erreza, 5 deialdien testua sartzea, gehi eranskinak, deialdi bakoitzak bere eranskina, eske kasi ziren 2 liburu. Ohiko boletina gehi gure deialdia gehi eranskinak. Izaten zan oso, oso zaila tokia topatzea". (E7) Bestalde kontuan hartu behar da boletinean publikatuko den testuaren zuzentasuna ere zaindu behar dela, euskara aldetik ondo dagoen ala ez. Prozedura administratiboaren izaerak eta derrigor jarraitu beharreko prozedurak azaltzen du, hortaz, lehen urratsa ematen denetik argitaratu bitartean igarotzen den denbora. Eta hori, esan bezala, bide osoaren lehen etapa egiteko; ondoren datozelako eskaerak egiteko epea, eta behin hori agortuta, ekiten zaio esleipenak argitaratu bitarteko lanari. Elkarrizketatuek diote egin beharreko guztia azken egunerako uzten duen hedabiderik egon badagoen arren, urteekin nabarmena 768 .- Elkarrizketa 2014 urtean egin zen, eta urte horretako prozedurari buruz ari da elkarrizketatua. Kontuan izan 2007, 2008, 2009, 2010 eta 2011 urteetan "Hedabideak" deialdiak 5 milioi eurotik gorako diru-partida zuela; hortaz, urte haietan Gobernu Batzordearen baimena behar izan zuen. 769 .- Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak kaleratzen dituen deialdi hauetaz ari da: Euskalgintza, IKT (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak), Hedabideak, EBPN/ESEP (Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia/Euskara Sustatzeko Ekintza Plana) eta Lanhitz. Zenbait urtetan, 2008an, 2009an eta 2010ean esaterako, deialdi horiek guztiak aldi berean kaleratu ziren. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 584 dela sektoreak asko ikasi duela deialdiaren funtzionamenduaz, "profesionalizatu" egin dela. "Profesionalizatzen ari dira, orduan badakite zein den funtzionamendua, orduan badakite Gabonetan edo abenduan ateratzen ez bada, ba badakigu apirila baino lehenago ez dela kaleratuko". (E6) "Gure harridurarako, baina zentzu positiboan, hedabideetako sektorea nahiko, beti komentatu izan dugu hauek profesionalak dira eta gustoa ematen du espedienteak hartzea, aztertzea, jo danak txukun daude". (E5) Espedienteak aztertzea aipatzen da arestiko paragrafo horretan; izan ere, horixe baita kudeatzaileen zeregin nagusia hedabide bakoitzari zenbat diru esleituko zaion ebazteko. Hainbat datu aztertu eta konprobatu behar dituzte, besteak beste, aurkeztutako aurrekontuak, diru-sarrerak edota beste erakunde batzuetatik dirua jasotzen duten. "Diru-laguntzak eskatu egin baditu eta jaso egin baditu, dagokion diputazioaren edo udalaren boletinean ikus dezakegu eta konprobatu dezakegu. Bale, hori bat. Gero bestalde, diru-sarrerak, ba diru sarrerak berak, o sea, esaten dituenak sinistu egiten ditugu, egia da a posteriori, gero konprobatu egiten ditugula, baita ere, kasu batzuetan aurreko urteko auditoriarekin bai? Hor erkatu egiten dira datuak eta gero bueno ba zuriketa egiten denean. Baina guk printzipioz sinistu egiten dugu beraiek esaten dutena". (E5) Baliabide ekonomikoez gain, eskaria aurkeztu duen hedabide inprimatu bakoitzaren ezaugarriak (botaldiak, maiztasunak, orrialde-kopuruak) arakatzen dituzte, "Guk daukagu OJDk emandako datuak edo inprentako faktura edo ziurtagiria eta hor agertzen da bueno zenbatekoa den tirada eta batzuetan jartzen dute orri-kopurua eta abar, hori fakturetan ikusten da. Orrialde-kopurua gero fakturak aurkezten dituztenean inprentako batzuetan agertzen da orrialdekopurua, baina orrialde-kopurua bestela guk beraiek ematen dutena begiratzen degu eta guk aldizkari horiek jasotzen ditugunez beti begiratzen dugu ia bat datorren ala ez (…) Astero edo hamabostero edo hilero ateratzen den aldizkariek gehienetan dute urte osoan berdina da, ez dago gorabeherarik, begiratzen ditugu ere batzuk eta bai ia bat dator berak emandakoarekin. Problematikogoa izaten da hori, bertsolarien aldizkaria eta holakoak, igual zenbaki batean 200 orrialde ditu eta hurrengoan 300. Bueno aurreko urtekoak hartu egiten ditugu eta begiratu egiten ditugu eta alde handia badago ba egokitu egiten dugu hori". (E6) Edukiari erreparatuta, diru-laguntza deialdiak zenbait urtetan aldaketa handirik ez izateak lana erraztu duela diote horren kudeaketaz arduratzen diren teknikariek, eta aldi berean, sektoreari lasaitasuna eman diola. "Guri tramitazioa egiterakoan bueno ba errazagoa da, baina bueno pentsatzen dut hor lasaitasuna edo sektoreak izango zuela, ze hau da, aldaketarik ez da izan orduan bueno… pentsatzen dot ezta? Honbre, aldaketak eta izan dira, baina deialdia izan da aurreko urteetako kopia nagusiki, orduan lasaitasuna gehienbat nik esango nuke beraientzat". (E5) Zeregina, ordea, ez da bukatzen esleipenaren berri ematen duen ebazpena kaleratzearekin. Izan ere, emandako diru-laguntzak justifikatu egin behar dira; hots, dirua deialdian aurreikusitako helburuetarako erabili dela konprobatu behar dute. Fase horri zuriketa deitzen zaio. "Zuriketa da diru-laguntzaren justifikazioa. Orduan epe bat jartzen dugu, aginduan jarrita dago epea eta orduan beraiek azken batean zuriketarekin zer egiten da? Guk konprobatu egin behar dugu emandako dirua emandako helburuetara erabili dela. [Nola?] Egiten duguna da hartu eskabidea eta justifikazioa. Justifikazioa egiteko beraiek egiten digute hasteko memoria antzerako bat: zer egiten duten, hasierako helburuak bete diren ala ez, egia da hor literatura dela baina bueno batzutan lagungarri gertatzen da, eta gero daude diru-kontuak. Justifikatu egin behar dute gastu-aurrekontua; beraiek esandako gastu-aurrekontua edo arazketaren ondorengo gastu-aurrekontua eta horretarako egin behar dute balantze ekonomikoa edo aurrekontu likidatua aurkeztu egin behar digute eta gero gastu-zerrenda guztia, sailkatua. Eta gero guk konprobatu egiten dugu hasierako eskabidearekin bat datorren eta benetan egindako gastua bat datorren egitasmoarekin eta egitasmoaren edo emandako diru-laguntzaren betetze-maila". (E5) Elkarrizketatuen arabera, noizbehinka gertatzen da hasierako eskabidean adierazitakoa eta bukaerako justifikazioa bat ez etortzea. Horrelakoetan dirua itzuli behar izaten da, eta itzulitakoa ez doa HPSra, baizik eta altxortegi orokorrera. Bestalde, elkarrizketatuek argi utzi zuten deialdiaren edukia ardura politikoa duenak/dutenek erabakitzen duela/dutela; hau da, horren/horien esku geratzen dira ondoko erabakiak: hedabideen multzokako banaketa, multzo bakoitzari zenbat diru egokitu, nagusiki gaztelaniaz ari direnei euskarazko gehigarriak lantzeko diru-laguntzak eman ala ez, edota balorazio-irizpideak. "Erabakiak beraienak dira, guk proposamenak egin ditzakegu, noski baietz eta egiten ditugu, baina erabakiak beraienak, bai, bai". (E5) Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 586 Azkenik, deialdiaren ebaluaziorik egiten ote den galdetu zitzaien, eta erantzun zuten beraiek hainbat urtetan bildu dituzten datuekin jarraipen orokor bat egiten dutela, baina ez ebaluazio sistematikorik. "Ez holakorik ez dugu egiten, ez. Gainera nik beti pentsatu izan dut e, ebaluazioak egitea oso kontu zaila da, ebaluazio txukun bat egiteko jakin egin behar da, bai? Guk egiten ditugun ebaluazioak, egiten ditugunak dira azken batean deialdiaren beharra eta deialdiaren nondik norakoa, ibilbidea ikusteko, bai? Baina oso orokorrak egiten ditugu, eta hor datu asko dauzkagu baina deialdiari dagozkionak edo multzo ezberdinen ibilbideari dagozkionak". (E5) Hortaz, ez da diru-laguntza deialdiaren helburuak betetzen ote diren aztertzeko ebakuaziorik burutu. "Ez, ez. Bueno, aber, bere garaian ba Unescok zeozer egin zuen770 eta hor gure iritziak be eman genituen, orduan hor bakoitzak bere iritzia izan dezake Unescoren lanaren inguruan ezta? Baina guk barruan, etxe barruan holako ebaluaziorik ez dugu egiten". (E5) Baieztapen horren aurrean ezinbesteko galdera egin zitzaien: Beharrezkoa litzateke? Elkarrizketatu batek isiltasunarekin eman zion hasiera erantzunari eta ondoren, "Egiten den guztia ondo egongo litzateke" gaineratu zuen. Beste batek, "Kalterik ez luke egingo" adierazi zuen. Hemen bukatzen da diru-laguntzaren kudeaketa-prozesuak betetzen dituen urratsen azalpena. Orain, aurrera begira jarrita, hedabide inprimatuen sektoreko ahotsek zein administraziokoek dituzten diskurtsoak jasotzeko unea da. 770 .- 2011n UNESCO Katedrak eta EHUko Gizarte Psikologia eta Portaera Zientzien Metodologia sailak egindako lanaz ari da. Izenburua: Hizkuntza Politikorako Sailburuordetzak kudeatzen dituen dirulaguntza deialdien ebaluaketa eta hobekuntzarako proposamenak. HEDABIDEAK DEIALDIA. (Hizkuntza PolitikArako beharko luke izan baina Orekin idatzita dago). Lanaren egileek HPSko teknikarien, erakunde eskatzaileen eta hedabideen kontsumitzaileen iritzia jaso zuten eta EFQM Kalitate eta Bikaintasun ereduari jarraituz, deialdia bera aztertu zuten. Horrekin batera, hedabideek euskararen erabilpenean duten inpaktua estimatu zuten, eta azkenik, laguntzen eskatzaileek euren auto-ebaluazioa egin ahal izateko eta euren inpaktua estimatzeko tresna eratu zuten. Lanaren alde kuantitatiboan, 2010eko datuak erabili zituzten. Ebaluazio-txostenaren edukia eta emaitzak ikerketa honen aterpe teorikoan daude bilduta (2.1.4.2.2. Jaurlaritzaren "Hedabideak" diru-laguntzaren ebaluazioa izeneko atalean). 5.4.3. EUSKARAZKO HEDABIDE INPRIMATUEK ETA EUSKO JAURLARITZAK EGIN BEHARREKOA(Z) Atal honetan aurrera begira jarri ziren elkarrizketatuak, lehentasunezkoak izan beharko liratekeen erronkei eta zereginei begira. Gidoian sektoreko aktoreei dagozkienak eta administrazioari dagozkionak banatuta planteatu baziren ere, elkarrizketa-prozesuak agerian utzi zuen zenbait kasutan erronka edo zeregin bera bi aldeetan ageri dela; hau da, zeregin bera hedabideei eta Eusko Jaurlaritzari esleitzen zaiola. Derrigorrezkoa da hala gertatzea; esaterako, burutu beharreko zeregina bien arteko harremanak hobetzea baldin bada, batzuek eta besteek heldu behar diote zeregin horri. Ñabardurak ñabardura, hirugarren ataleko transkripzioak irakurri eta aztertu ondoren, baieztatu eta azpimarratu daiteke elkarrizketatuak bat datozela adierazitako kontu gehientsuenetan. Zalantza barik, elkarlana eta adostasuna landu beharra da bildutako diskurtsoak josten dituen ideia-gakoa; hala ageri da, behin eta berriro, iritzietan; batzuetan esplizituki, eta gainontzekoetan lerro artean igartzen da. "Nik lankidetzan sinistu izan dot beti, hau da gizarte-ekimena eta erakundeen ahalmena uztartzea uste dot gauza guztietarako dala ezinbestekoa eta kasu honetan duda barik". (E1) Lankidetza krisiari aurre egiteko zein globalizazio-aroan murgiltzeko formula ezin egokiagoa dela diote ia elkarrizketatu denek. Aipatzekoa da globalizazioa ez dutela ikusten mehatxu, traba edo oztopo bezala, baizik eta euskaraz ari diren hedabideentzako aukera bezala. "Nik alde horretatik globalizazioa aukera bezala ikusten det ze argi eta garbi erakusten dizu zuri buruz eta zure inguruari buruz inork ez dizula hitz egingo baina ezta hemengo gaztelaniazko hedabideetan ere (…) Globalizazioak ez bakarrik ez dit oztoporik jartzen baizik eta pixka bat animatzen nau eta bultzatzen nau nerera hurbiltzera ez? (…) Baino horrenbeste aukera dauzkadanez, hori nire hizkuntzan ematen didanak ondo eman behar dit, ze euskeraz irakurtzeagatik bakarrik ez dut irakurriko, irakurriko det interesgarria baldin bada, irakurriko det zerbait ematen baldin badit eta hemendik kanpoko gaiei dagokienez, ba gauza bera". (E4) Etorkizunera begira jarrita, euskara hutsezko hedabide inprimatuen sektoreak datozen urteetan heldu beharreko erronkak eta zereginak zeintzuk diren zehazteko eskatu zitzaien elkarrizketatuei. Jasotako erantzunak sei multzotan bildu daitezke: Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 588 1.- Euskara hutsezko hedabide inprimatuen arteko elkarlana sustatu, gauzatu eta edukiz hornitu. Erronka/zeregin hau aipatu zen sarrien eta horren oinarrian legokeen argudio nagusia litzateke bakoitzak bere aldetik aritzeak ez diela mesederik egiten euskarazkoei. "Uste dot badagozala ondiokan ze irabazi handixak batera joanda, o sea lehiatuta batera, lehiatuta merkatuan uste dot gauza asko irabazteko dekola (…) Jarraitu geinke bakoitza bere aldetik lehian edo bateratu eta lehiatu danok, uste dot hortik doala gehixago mundua orokorrean eta gu be hortik joan beharra daukagula. Gauza asko daukaguz batera egitekoak eta ondiokan asmatzeko daukaguzanak be bai seguruenik (…)Bueno zelanbait batzea zen orain arte erronketako bat ta Tokikomek eta Hekimenek erraztu dabe hori. Oin hori edukiz janztea izango da seguruenik e erronketako bat". (E2) "Hau izango da munduan sinergiaz gehien hitz egiten duen sektorea, mundu osoan, eta gutxiena praktikatzen duena. Nahi dugu sinergia denok, etorri zaitez ni nagoen lekura, horrela ulertzen dugu dela sinergia. Orain krisiari esker, hala gertatu da, krisiari gauza asko eskertu behar zaio, eskertu edo jakin gertatu direla". (E3) Bigarren elkarrizketatu horren arabera, baliabideak eta ahaleginak batzearen beharra testuinguru ekonomikoaren bilakaerak, krisiak, eragin du. Sektorean zein administrazioaren aurrekontuetan murrizketak ekarri dituen krisia litzateke, hortaz, sinergia-beharraren eragile. Ez bakarrik sektorean, administraziotik ere, laguntza-deialdiaren ardura politikoa izan dutenen iritziz, behar beharrezkoa da hedabideek elkarri begira eta elkarrekin aritzea, "Uste dut hedabideek beraiek erabakia hartu behar dutela ezin dela jarraitu gaurko bidetik eta batasunak dudarik gabe onura izugarriak ekarriko lizkiela guztiei, guztiei. Irabaziko genukeela bitarteko hobeak edukitzen, komunikabide hobeak edukitzen, profesional hobeak edukitzen, ondo ordainduak, beraz kalitate askoz hobeagokoak eta irakurleek seguru nago zenbat eta itxuraz, edukiz jantziagoak ikusi kontsumitzeko grina handiagoa edukiko luketela". (E10) Elkarrizketatu honek argi dio batera aritzeak onurak ekarriko lizkiekeela hedabideei, ez soilik barrura begirako funtzionamenduari dagokionez, baizik eta baita kontsumitzaileei begira ere; izan ere, bere ustez, ekoiztutako produktuak kalitatean irabaziko lukete eta horrek kontsumitzaileak erakartzeko balioko luke. 2.- Euskarazko hedabide inprimatuen egoerari buruzko gogoeta sakona eta partekatua egin. "Nik uste dot gogoeta egitea nagusiki. Uste dot etorkizun oso konprometitua dekola. Papera, ez balitz publizitatearen migrazioa oso lentoa izaten ari delako, papera honezkero egongo zan oso, oso larri". (E1) "Nik uste det elkarri begiratu behar diotela Komunikazio Biziagoak eta Tokimomek elkarri begiratu behar diote eta Argiak ere, hiru eragile nagusi horiek behintzat pankartarekin batera ateratzeaz gain, diagnostiko partekatu bat egin behar dute eta proposamen nire ustez, proposamen konpartitu bat eta proposamen realista bat, bakoitzak ikusiz ze toki bete behar duen eta nola indartu elkar". (E4) Gainera, gogoeta horretan mamitu daitezkeen ekarpenak, inputak partekatzeko, eta horietatik abiatuta, administrazioari luzatu dakizkiokeen proposamenak gorpuzteko behatokia edo behategia771 martxan jartzea lehentasunezkotzat jotzen dute elkarrizketatu askok. "Nik uste dot momentu honetan benetan beharko litzatekeela, hor azkeneko ESEP honetan planteatuta dago, euskal hedabideen behatoki hori, niri hori urgentea iruditzen zait, ze azken batean gogoeta horiek e bildu, partekatu eta ditzakeen, ez dakit ze, nola deitu behatoki horri, baina hori, horretarako, gogoeta hoiek partekatzeko eta horren arabera administrazioari proposamenak egiteko eta administrazioak ere jakiteko. (…) Nik hor uste det behar dela, organo bat, behar da toki bat, behar da espazio bat gogoeta hoiek partekatzeko eta benetan, Irigoienazpikoa772 dela, ez dela, baina behatoki hori eta oso oker ez banago ESEPen gainera lehentasunezko ekintzen artean hori dago. Neri hori urgentea iruditzen zait". (E4) 771 .- Elkarrizketatu batzuek behatokia deitzen duten bitartean beste batzuek behategia esaten diote. 772 .- Irigoienazpikoa egitasmoa 2009ko azken hilabeteetan jarri zuen martxan Andoaingo udalak, eta 2010eko apirilaren 7an, Andoainen bertan, hizkuntza ez-hegemoniko edo maila ertainekoek hedabideetan eta IKTetan urratu behar duten bidearen inguruan egindako mintegian aurkeztu zen. Honelaxe definitu zen Irigoienazpikoa egitasmoa: "hizkuntza ez-hegemonikoen jakintza trukerako gunea izango da. Euskaratik egingo da lan, baina beste hizkuntzei ateak zabalik dituelarik beti. Hedabideek eta IKTek hizkuntza ertainengan duten eragina eta hizkuntzok erreminta hauetan zelan eraginkorrago bihurtu aztertuko da. Batzuetan ikerketak eginaz, beste batzuetan teoriak praktikan jartzeko laborategia erabiliz, datuak lortu eta kontrastatuz, bestetan gainontzeko herrialdeetan egiten dena norberarenera egokituz zein hemen garatutakoak gainontzekoen probetxura jarriz…" (Arantzabal, 2011: 190). Egitasmoaren egoitza Andoaingo udalaren jabetzakoa zen Berrozpe sektoreko eraikin batean kokatzea aurreikusi zen. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 590 Behategiarena aipatu zutenei horren ekimena eta kudeaketa noren esku egon beharko litzatekeen galdetu zitzaien eta erantzukizuna partekatua izatearen alde agertu ziren, lankidetzan oinarritua; sektoreaz eta herri erakundeez gain, unibertsitatea ere tartean egon beharko litzatekeela zioten. "Hor lankidetzan egin beharko litzateke, sektoreak bakarrik ez, bueno ez nintzateke ni oso seguru egongo bai? Baina bueno eta Jaurlaritzak, beste administrazioek eta unibertsitateak adibidez bai? (…) Lankidetzan aritu beharko lukeen foro bat izan beharko luke". (E10) "Nik lideratzen ikusten dot Hekimen, hedabideok garezelako horko zera ezta, horko jasotzaile eta egile nagusiek; baina nik ez daukot inongo problemarik parean ipintzeko Jaurlaritza, aldundiak, unibertsitatea". (E2) "Nik uste dut hiru hanka oso argi daudela: bat hedabideak beraiek, bi unibertsitate mundua, hiru instituzioak. Eta ez bakarrik batzuk egin, besteak dirua jarri eta besteak ikertu, ez. Hor interrelazio askoz handiagoa egon behar du hiruren artean". (E9) "Behategian unibertsitateak, sektoreak eta erakundeak zertzen badira, hor uztartzen badira, hedabide publikoak tartean be bai, nik uste dot hortik etorri daitekeela eta administraziñoak hori bultzatzea izango litzateke oso inportantea objetibatzeko zerak, hortik neurketa-sistemak, adierazle-sistemak eta hortik etorri dadila… ikerketa ze gabezia dagoen, ze produkto behar dan sektore hontan edo atal hontan edo segmento hontan eraginkorragoak izateko. Neurtu eta ikertzen bada, ikerketak ondorioak emongo ditu, ondorioetatik dator politikak proposatzea". (E1) Administrazioa, unibertsitatea/k eta hedabideez gain, laugarren aktore bat ere egon beharko litzatekeela proposatu du batek; zentro teknologikoak hain zuzen. "Eta hor ari gara laugarren hanka bat edo ikusten eta oraindik zalantzan dago, baina da zentro teknologikoena, baina iruditzen zaigu baita ere hori ere hor sartu behar dela. Berrikuntzaz eta prospektibaz eta hitz egiten dugunean, gero ta gehiago teknologiaz ari gara, teknologia berriez eta hor zentro teknologikoek nik uste dut paper handia daukatela ba ikusteko adibidez, atzerrian zer egiten ari diren, zer motatako lanak egin ditzakegun. (…) Inpresioa daukagu hor egotea, hor barruan egotea inportantea izango dala, esate baterako, egiteko urtean behin, urtean hirutan txosten teknologiko bat, hau da, ze gauza behar diren, hau da, ze gauza berri ateratzen ari da, edo egiten ari da, edo ze proiektu garatzen ari dira hemen eta munduan zehar ba hedabideekin lotuta". (E12) 3.- Aurrekoarekin zeharo lotuta legoke zenbaitek aipatu duten beste zeregin edota erronka bat: sektorea ordenatu. Labur esateko, euskarazko hedabideen eskaintzaren nondik norakoak identifikatu, zehaztu, adostu. Zeregin hori batzuek sektorearen esku uzten dute eta beste batzuentzat berriz, sektorearen eta administrazioaren/en artean konpartitua beharko litzateke "Guk egin behar dogu: zenbat gara? Horrenbeste? Zenbat izango gara hurrengo urtetan? Horrenbeste. Zer da gutxienekoa herri hontan zertu behar duguna? Gutixenez guk programatu, guk programatu, esan nahi det sektoreak eta Jaurlaritzak eta administrazio publikoak, hau egin beharko luke". (E2) "Sektoreak egin beharko luke etorkizunerako plan bat: zer eratako hedabideak behar ditugu euskaraz, zein da nahi dugun argazkia, nolako hedabideak, zenbat …" (E8) Azken finean, euskarazko hedabideen eskaintzak nolakoa izen behar duen erabakitzeaz ari da, normalizazioaren bidean modu progresibo batean hedabideen esparruan zer eskaini behar den erabakitzeaz. Elkarrizketatu bik Eusko Jaurlaritzari egozten diote sektorea ordenatu gabe egotea. Horien esanetan, bi arrazoik eragin dute hedabide inprimatuen sektorea dagoen moduan egotea; batetik, hedabideena sektore ekonomikotzat ez hartzea eta, bestetik, mesfidantza. "Ez da egon sektorearen ordenamendu itundu bat, ez da egon.(…) ez da ordenatu, ez da ordenatu nahi izan, ez da ordenatu osasuna egin zan bezala eta makina-herramienta (M-H) ordenatu zen bezala, eta aireportuak eta garraio publikoa. Hori ordenatzeko liderazgoa edo sektorearekin batera hartu zezakeenak, Jaurlaritzak, ez zuen ordenatu nahi izan (…) Zergatitik ez da gertatu hori komunikabideen alorrean, edo gertatu da ez ordenatzea? ba ez delako ekonomia kontsideratu. Kontsideratzen da kultura edo hizkuntzaren garapeneko kontu bat ez? (…) gu gara toleratu behar den gauza bat ez? (…) orduan alde batetik ez da kontuan hartu hor ekonomia sortzen ari garela, hor dala sektore bat aberastasuna sortzen duena, lanpostuak sortzen dituena eta gero beste aldetik da gehiago parte ideologiko moduko bat; esan nahi det, zuk makina-herramintan zuk herramienta saltzen duzu, ez zaie inportako gerentea izatea ez dakit zer inguru politikokoa edo ez. Gure kasuan, guk, hauek fidagarriak dira edo ez dira fidagarriak, en fin , jendeak hitz egiten duen bezala gureak dira edo ez dira gureak ez?". (E2) "Isilik egon daitezen baina ez daitezen hil adina diru ematera mugatu da erakunde publikoen politika; inoiz izan gabe argi zer nolako hedabide egitura nahiko luketen ere (izan hura egokia edo ez). Eta beti hartu dituzte mesfidantza handiz, kontrolatzen ez dituztelako". (E8) Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 592 Hala ere, elkarrizketatuen artean bada egoeraren kausa beste baten teilatuan, administrazioarenean jarri beharrean, norberaren teilatuan kokatzen duenik ere. Honen esanetan, euskarazkoek ez dute askotan sektore moduan funtzionatu. "Bueno, gu be ez gara sektore bat izan, ez tokikoak eta ez orokorrak, ez dogu funtzionatu sektore moduan; juntau izan gara bakarrik protesta konkretu batean pankarta baten atzean baina bestela ez da egon…" (E1) Jaurlaritzatik, berriz, tinko argudiatzen da sektore bezala kontsideratzen duela euskaraz idatzizko hedabidegintzarena. Argudio hori babesteko "Hedabideak" dirulaguntza deialdia bera aipatzen dute; hots, Eusko Jaurlaritzak urtero kaleratu duela euskarazkoentzako deialdi espezifikoa eta bertan ezarritako baliabide ekonomikoei begiratuta laguntza-deialdi guztien artean diru gehien duena dela gaineratzen dute. "Baina euskarazko hedabideen sektorea sektoretzat ez baldin badu Jaurlaritzak hartzen nola demontre esplika diteke diru-laguntza deialdia urtez urte hutsik egin gabe hor egotea eta gainera ematen zaion garrantziarekin egotea, batzuk behintzat ematen diogunarekin. Hori sektorea ez bada! Ez dakit diru-laguntza bat, hedabideak, IKTetako software produktuak, aisialdirako euskara sustapeneko ekintzak, benga tori denak deialdi batera, ez dugu politika hori egiten eta euskarazko hedabideek daukate deialdi espezifiko bat, gainera daukate diru-laguntza deialdi hornituena ekonomikoki diferentzia handiarekin, diferentzia handiarekin. Hori sektorea ez bada! (…) Sektoretzat kontsideratu bai ala ez? Sektoretzat kontsideratzen dugunaren erakusgarri da 2013ko aurrekontuak egiterakoan nahitanahiez lehentasunak finkatu behar izan genituela diru-sarrerak jaitsi zirelako eta euskarazko hedabideei zuzendutako diru-laguntza izan zen bakarra, helduen euskalduntzearekin batera, zero beherapen izan zuena. Beraz, diru-sarrerak gutxitu direnean ere eutsi zaie laguntzei. Ez bakarrik sektoretzat kontsideratzen ditugulako baizik eta lehentasunezko sektoretzat". (E11) Ikuspegiak ikuspegi, hedabideena sektore bezala kontsideratua izatea behin eta berriro ageri da elkarrizketetan aurrera begirako erronka gisa. "Sektore moduko trataera lortzea ez bakarrik kultur ikuspegitik, baita industri jarduera ekonomiko eta industri jarduera moduan". (E9) Sektorearentzat erronka dena, administrazioarentzat zeregina bilakatuko da aurrerago ikusiko den bezala. Hau da, etorkizunari begira administrazioak burutu beharrekoei buruz galdetu zenean, sarri agertu zen hedabide inprimatuei bere egitekoa eta estrategikotasuna aitortzearena. 4.- Bada etorkizuna egunerokoari zeharo lotuta ikusten duenik ere, horrentzat lehentasunezkoa irautea da. "Ui, orain lehentasun handiena, guztiena da bizirautea, bizirautea. Bueno, guztiona, nik entzuten dudanagatik gehienona. Ba oso estu gabiltz, oso estu gabiltz eta orduan ba esango nuke bizirautea dela erronkarik handiena aurrera begira, beti izan da hola ez". (E9) 5.- Eraginkortasuna, ahalik eta hartzaile gehienengana iristea, dagoeneko euskarazkoak kontsumitzen dituzten nukleo gogorretik harantzago, hurrengo geruzetan daudenengana iristea da sarri aipatu den beste lehentasunezko zeregin bat. Hori lortzeko errezeta gisa teknologia berriak erabiltzea eta ausardia aipatzen dira. "Lehentasuna da jakina jende gehiagorengana iristea, hor ez dago zalantzarik, jende gehiagorengana iritsita horrek esan nahi du kalitatezkoa zarela, horrek esan nahi du pluralagoak zarela, horren esan nahi du eraginkorragoa zarela ezta? Gehiago lortzen duzula egiten duzunarekin eta horra iristeko, jende gehiagorengana iristeko teknologia berriekin apustu handia egin behar dugu, ausarta izan behar duzu, jarraitu behar duzu ekintzailea izaten, jarraitu behar duzu ilusioa izaten (…) nola egin jende gehiago erakartzeko edo nola egin jende gehiagorengana hurbiltzeko, ausartagoak izan behar dugu seguraski ulertzeko, beste geruza horietan jendeak zer nahi duen, zer eskatzen duen, galdu gabe nukleo horrek zer nahi duen eta zer eskatzen duen, hori da gure oinarria baina gehiago ulertzeko zer eskatzen duten besteek". (E12) Irakurleak irabazteko, hartzaile gehiagorengana iristeko sektoreko ordezkariek onartzen dute produktu hobeak, "erreferentzialagoak" egin behar dituztela; baina horretarako beharrezkotzat jotzen dute administrazioaren eskuhartzea, bereziki sustapen-kanpainen bidez, "lurra ongarrituz" ondoko pasartean ageri den bezala. "Bisualizatu dadila euskerazko produktuak badaudela, bisualizatu, prestigiatu, bisualizatu baita ere noski produktuak hobetuz. Orduan dago elementu bat internoa dena, guk produktu hobeak egin behar ditugu, erreferentzialagoak eta argitaratu behar dugu bihar ez dakit zer inork argitaratu ez duena besteek baino lehenago, azken batean gurea da lehia bat zeinek argitaratzen duen lehenago ta hobeto. Hori da bat, eta bestea da gu hori egiten ari garen bitartean lortu behar da gero ta gehiago diren euskaldun horiek gero ta gehiago kontsumitzea euskeraz, ETB, antzerkia… eta hori elementu externo bat da, ez da gurea bakarrik, hori da Jaurlaritzak esaten duenean komunikazioa sustatu ulertu behar da komunikabideen prestigio bat, komunikabideen bisualizazio bat, Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 594 bisualizatu dadila existitzen dela egunkari hori, bisualizatu dadila ETB1 dagoela, bisualizatu dadila badaudela euskerazko literatura, euskerazko produktuak, herri aldizkariak, Letxundi eta… Hori da elemento externo bat. Gu ezin garaegon, gu oso onak gara eta guk ez daukagu zer hobeturik, guk egin behar duguna da umildade ariketa bat, badaukagu hobetzeko. Seguraski asko hobetu dugu azken 20 urte hauetan, eta asko daukagu hobetzeko. Baina behar dugu terreno ongarritu bat eta terrenoa ongarritzea Jaurlaritzari, administrazio publikoari, gurekin elkarlanean dagokio. Gure lana da hazi on bat eukitzea, kalitatezkoa, baina behar dugu lur ongarritu bat".(E2) Elkarrizketatu horrek adierazitakoaren arabera beraz, euskarazko hedabide inprimatuen sektoreari kalitatezko hazia jartzea dagokio eta administrazioak hazi hori garatzeko, sendotzeko behar den lur ongarritua jarri beharko luke. 6.- Administrazioarekin, edo batek dioen moduan "administrazioekin" diren harremanak, komunikazioa hobetzea da sektoreak aurrera begira duen beste erronka/zeregina. "Nik uste dut administrazioarekin lortu behar dela komunikazio hobea, lortu behar da konpartitzea gauza gehiago eta horrek eskatzen du ahalegina bi aldeetatik zalantzarik gabe". (E12) "Instituzioekin lortu dezala mintzakidetza egoki bat, hitzarmenarena lortu dadin, segurtasuna eman diezagun guri". (E9) Behin sektoreak etorkizunera begira dituen zereginak jaso ondoren, administrazioari, nagusiki Eusko Jaurlaritzari dagozkionak plazaratzeari ekin zioten elkarrizketatuek. Horiek garantzen hasi aurretik, nabarmendu behar da euskarazko hedabide inprimatuen ordezkariek balioetsi egiten dutela administraziotik urtetan egindako ahalegina. Hau da, "Hedabideak" deialdiari buruzko iritzia lantzeko tartean (5.4.2. atala) ikusi da sektoreak onartu eta aldarrikatu egiten duela deialdia ezinbestekoa dela, aho batez aitortzen da euskarazko hedabide inprimatuentzat duen balioa. Orain berriz gauza bera gertatzen da administrazioak egin duena baloratzerakoan, hori ere aho batez azpimarratzen da. "Nik uste dut haien lana ezinbestekoa izan dela gaur egun dagoena egiteko. Uste dut aitortu behar zaiela ere bai ez dutela, eta hori gutxitan aitortu izan da, ez dutela eskatu konpromiso ideologikorik edo konpromiso politikorik; hau da, seguraski askotan beraien gogoz kontrako edo politikoki beraien ildokoak ez ziren produktuak sustatzen jarraitu dute eta bultzatzen eta hori hola da, hala behar du, derrigorrez hala behar du baina hola izanda, izan zitekeen beste modu batez, oso salagarria izango zen baina ez da izan eta hori aitortu behar da, aitortu behar da hori, iraunkortasunez jarraitu izan dela, ari naiz batez ere HPSri buruz e, zeren Nafarroari buruz hitz egingo bagenu ba beste historia bati buruz hitz egingo genuke. Baina bueno egia da HPSk ematen dituenak direla diru-laguntza inportanteenak, orduan hori aitortu behar da". (E12) Baina aitortzaren ondoren, segituan dator kritika, jarritako diru-kantitateari loturik dagoena. Askok diote hedabideak laguntzeko deialdian jarritako dirubaliabideak ez direla sektoreak behar dituen neurrikoak. "Ahalegin hori izan den sektoreak behar duenaren tamainakoa? Ba seguraski ez, sektoreak egin duen eta ematen dituen produkzioa eta euskal komunitateari aportatu dion guztia aportatu ondoren jarriko bagenu balantza batean, ba beharbada aportazio ekonomikoa ez da behar zuena izan; batez ere baldintzak, produktu horiek ekoiztu diren baldintzak oso prekarioak izan direlako beti, eta jarraitzen dute izaten, eta gero eta prekarioagoak dira. Orduan, ez da benetan egin ahalegin bat sektorea homologatzeko. Askotan eskatu izan zaio sektoreari edo produktuari kalitate bat, berrikuntza bat, baina ez dira jarri baliabideak hortarako jakinik baliabide horiek beharrezkoak direla, ez gaudelako erdal hedabideen liga berean jokatzen ari. Orduan hori hala da, seguraski ez da izan izan behar zuena, baina aurrekoa aitortu behar zaio". (E12) "Jaurlaritzak daukan dirua nahikoa da edo ez da? Bueno sekula ez da nahikoa eta sekula ez da izango gainera. Baina egia da oin momentu honetan marra gorri baten garela, o sea, hortik behera ya nekez litzateke onargarri.(…) Gehiago doitzera nekez joan leike, nekez joan leike ez bada produktuaren kaltetan, eta hori litzareke pausuak atzera egiten hastea, euskera ardatz moduan dauan enpresa honetan be bai, ezta? Eta euskerak atzera egitea ezin dogu permitidu, o sea, aurrera egin behar dogu derrigor. Nik hala sinisten dot eta egin beharko genduke. Orduan diru-laguntza horreek marran dare, hortik behera ez da onargarria nire ustez". (E2) Jarritako diru-partidak ez ezik, gogor kritikatzen da publizitate instituzionalaren arloan Eusko Jaurlaritzak izan duen jokabidea. Askoren ustez, jokabide baztertzailea izan da. "Publizidadearen munduan gu bai egon izan garela oso bazterreratuak orokorrean euskarazko medioak konparatuta erdaldunekin. Erdaldunekin hemen oparotasun garaietan hemen ze dirutzak joan izan dira publizidadean erdaldunetara edo euskarazko publikoetara, ze dirutzak; eta guk hortik ez dugu ia, ia ezer; eta hori ez da bakarrik, da tresna bat baita ere herrialde guztietan prentsa eta hedabideak bultzatzeko. Modu bat da ere publizidadea egiten dut interesatzen zaidalako e, baina gainera bultzatzen dudalako medioa, El País, El Mundo, ez dakit zer. Sustapen-molde hori guretzat ez da existitu ia, ez dugu lortu eta gainera hor daukagun erronka itzela da mundu hori oso opakoa dela, gezurra badirudi ere". (E9) Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 596 Hortaz, irakurritakoa irakurrita, agerikoa da aurrera begira diru-baliabideak handitzeko eskatuko zaiola Eusko Jaurlaritzari. Zeregin horrekin batera, administrazioari legozkiokeen beste bi ageri ziren elkarrizketetan: euskarazko hedabideek burutzen duten lanaren, ekarpenaren izaera estrategikoa aitortu, eta hedabideen eta Jaurlaritzaren arteko harremana sendotu eta hobetu. Ondoren, esandakoaren erakusgarri diren sei pasarte bildu dira, denak esanguratsuak. "Sektorea lehentasunezko jo eta behar diren bitartekoak jartzea sektorea sendotzeko eta egituratzeko. Instituzioek laguntzaile behar dute, ez oztopatzaile. Eta benetako laguntzak ematen dituztenean, haien gainean jarraipen zorrotza. Baina horretarako egungo limosnatik gora egin behar da". (E8) "Lehentasunak? Sostengu ekonomikoa handitzea eta bigarrena gurekiko mintzakidetza sendotzea eta orain arte esan dudana, bien arteko harreman horretatik elkarlan eraginkorrago batera pasatzea. Hori la ospa izango litzateke". (E9) "Administrazioen pluralean, ba uste dot euren egiteko bat da euren dirulaguntza politika berriro aztertzea ta egokitzea egunotara, uste dot euren egitekoa dala bultzatzea, ez irauteko e, aurrerago egiteko baino, o sea, marra gorritik aurrerago egiteko ta horretarako, bultzatzeko, hainbat modu dare ta dirua da bat; baina ez da beti dirua, ta dirua bada e, ta inportantea da baina badare beste modu batzuk. Administraziñoak esango neuke oin dala hamar urte baino gehiago ikusten gaituela produktu moduan be, publizidadean eta be uste dot badaukala zer esana hor. Administraziñoak egin beharko leuke be bai berrikuntza bultzatu, beste eredu batzuk ikusi eta administraziñoak egin beharko leuke lan sektorearekin batera gehixago (…) Gu hola ibili gara, sektorea pankarta baten eta administraziñoa bulego baten eta ez da modua, ez da modua". (E2) "Nik uste dot izango litzatekeela sektorearekin hitzarmen-dinamika batean sartzea, ikuspegia definitzera joan eta finantziazio egonkorrerako urratsak egin. Aitortu sektoreari bere egitekoa eta aldi berean onartu sektoreari baldintza batzuk jartzeko autoridadea. Orain ez deutsie alkarri aitortzen hori; bakarrik da diruaren indarra edo… Hitzezko aitorpena ez da traduzitzen lankidetza efektibo batean". (E1) "(…) euskarazko komunikabideen karakter estrategikoa EBPNn beti aitortu da, beti aitortzen da. Bueno, aitortzatik aitortza hori gauzatzera pasa beharko da ze aitortzak ez dit ezertarako balio. Orduan aitortza hori egina dago, gauzatu eta gero tratatu sektorea errespetoarekin eta ez aurrejuzgu ideologiko-editorial batzuekin". (E3) "Ba nik uste dut [administrazioak] beste modu batez begiratu behar dituela hedabideak. Inpresioa daukat, hau inpresio oso pertsonala da, batzutan pixka bat arerio bezala ikusten dituela ezta, beti egurra ematen duen sektore bat, gainera ez dira oso onak, ez dira oso kalitatezkoak, begira besteek zer egiten duten eta orduan hor falta da feeling pixka bat falta da ezta?. Eta nik onartzen dut e, urruntasun politiko bat egotea, ez dut uste sektore guztia barruan sartuta justua denik, baina bueno ulertzen dut ba egon daitekeela urruntasun bat, urruntasun sentsazio bat. Ez da ahaztu behar sektore hau nondik datorren, zein den herri honen egitura soziopolitikoa eta Hekimen non dagoen eta egiten diren aportazioak normalizazioari, zeren HPSz ari gara, egiten diren aportazioak eta nik uste det aportazioa oso inportantea dela. Badakit hori baloratzen dutela baina inpresioa daukat beti gutxiesten dela egiten den aportazioa, eta nik uste dut kontuan hartuta ze baldintzetan egiten den lana, ze oinarriak dauden eta nik uste dut aportazio handia dagoela, uste baino handiagoa". (E12) Horraino sektoreko ordezkari erreferentzialek etorkizunera begira dirulaguntzak kudeatzen dituen erakundeari jarritako etxeko lanak. Administrazioan, deialdiaren inguruko erabakiak hartu dituztenen esanetan, orain arte ahaleginak euskarazko hedabideen eskaintza bermatzera, ziurtatzera bideratu dira. "Lehentasuna zeri eman zaio? Eskaintzari, eskaintza bermatu nahi izan da, euskarazko eskaintza, horretan jarri dira indarrak, egon dadila kioskoan euskara presente nolabait esatearren. Euskarazko egunkariak existitu dezala, euskarazko informazio orokorreko aldizkariek existitu dezatela, tokiko-prentsa idatziak existitu dezala; hau da, euskara presente egon dadila esparru horietan, presente egote hori, eskaintza egote hori, aspektu kuantitatiboari eman zaio lehentasuna". (E11) Etorkizunari begira, sektoretik aurkeztutako erronka berdintsuak ezarri zituzten administrazioko ordezkariek. Batetik, hedabide inprimatuen sektorearekin duten harremana iraunkortu eta gogoeta partekatua lantzeari ekin. "Gu momentu honetan hedabideei dagokienez daukagun, dauzkagun planoak dira batetik, Hekimenekin eta Tokikomekin daukagun harreman iraunkortu horretan etorkizunerako ildo berriak eta bide berriak aurkitzeko gogoeta partekatu bat egiten ari gara, eta horretan areago joan nahiko genuke, lehen esan dudan izpiritu horrekin, mahai bereko kide izpirituarekin nahiz eta bakoitzaren funtzioak eta egitekoak diferenteak izan baina mahai berean, hori nola metatu ikusiz ez? O sea elkarlanerako ere beste modu berri batzuk aurkituz eta konfiantzan hitz eginez, hori guretzako klabea da, klabe klabea da". (E11) Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 598 Bestetik, diru-laguntza deialdien bidez esleitutako baliabide ekonomikoei heldu. Jaurlaritzatik gogoratu zuten diru publikoaz ari garenean, eraginkortasunez erabili beharreko diruaz ari garela; eta ondorioz, babes ekonomikoa sektorearen emaitzei, sektorea eraginkorra izateari lotuta joan behar dela uste dute. "Bueno dudarik gabe, Administrazioak jarraitu behar du idatzizkoei begira dirulaguntzak ematen eta bueno gainera hori, kontu handiz zaindu beharreko alorra dela beti presente edukita, baina, baina ez dakit, itun politiko bat edo zer behar dugun horretara iristeko, baina ya egoera nik uste dut ezin dela gehiago luzatu e? ezin dela gehiago luzatu, enfin, baita ere politikoki kontuak ematen direnean diruak zertan gastatzen ditugun uste dut oso inportantea dela baita ere gure herritarrei esatea begira bueno ba honetarako ematen genuen, ez dugu emango hau ez dutelako egiten kontxo!". (E10) "Guk egin behar duguna da berrikuntza eta hobekuntza hori babestu eta nik eraginkortasuna esaten dudanean, kasi obsesiboki, esan nahi dudana da guk geuk ere eraginkorrak izango baldin bagara diru publikoak kudeatzerakoan asmatu behar dugu benetan eraginkorra den hura babesten, ez edozer babesten baizik eta hura babesten eta hortan asmatu behar dugu elkarren indarrak lotzen baina klaro, hor ere askotan gero interesak sartzen dira, ze gainera eraginkorra ez danak aterako ditu beste argumentu batzuk eta bueno… normala da, hori normala da baina hor asko hitz egin behar da eta konfiantza asko irabazi behar dira". (E11) Horien esanetan, hortaz, ezinbestekoa da diru-laguntzen kudeaketa eraginkorra burutzea, eta horrek eskatuko luke hedabideen eraginkortasunaren araberako dirubabesa eskaintzea. Hortik dator sektoreko hedabideei egiten zaien eskaera, jendea, irakurleak irabazteko eskaera hain zuzen. "Lehentasuna neretzako eraginkortasuna, bai, bai, bai merkatua irabaztea, o sea, kontxo eta hau askotan ez zaie gustatzen entzutea horrela, ze esaten dute zertan uste duzu ba ari garela? Baina, e, hau da, pentsatzea nik zer egin dezaket nire posizioa hobetzeko ze nagusiki beraien esku baitago posizio hori hobetzea (…) badaukazu non hazia eta hazteko egin behar da jendea irabazi, irakurleak irabazi eta irakurleak bakarrik irabazten dira irakurleak gustukoak dituen gauzak eginez. O sea, hor epaimahaia ez da Jaurlaritza, hedabide baten epaimahaia ez da Jaurlaritza, hedabide baten epaimahaia da irakurlea". (E11) Bestalde, naturala denez, administrazioko ordezkariek ez zuten bat egin sektoretik behin baino gehiagotan EITBri zuzendutako kritikekin (hara bideratutako aurrekontuak, ETB1en audientziak…). Eusko Jaurlaritzatik onartu zuten hedabide Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 600 "Haiei guk eskatu? Ez zait okurritzen gauza handirik, ez dakit horiek euren dinamika daramate ez? Zer eskatu behar zaie haiei? Erderazkoei? Eskatzekotan zerbait gure mundurantz gehiago begiratzea, errealidade hori erreflejatzeko. Gehiago begiratzea existitzen den errealidade bat badelako, indartsua gainera eta hori ere erreflejatzeko. Nik ez nieke eskatuko egin zazue euskarazko produktua, hombre aber, euskara hutsezko produktuak egingo balituzkete hobeto, dudarik ez, inkluso gure konpetentzia balira ere, osasungarria litzateke hizkuntzarentzat ez? Bai hori eskatu dezaket baina nola badakidan ez dutela…. Oraingoz behintzat demostratu dutenagatik ez dute egiten. Ez daukat ezer eskatzerik haiei. Ez dezatela tranparik egin behintzat. Nik azkenean kontsideratzen dut e, ondo dago erdal komunikabide batek zerbait egiten duenean euskaraz, ba zenbat eta gehiago egitea ahalik eta ondoen, baina horrekin ez gaitzaten engainatu, horrekin gu ez gaituzte engainatzen baina beren burua ere ez dezatela engainatu, zein zentzutan engainatu? Ba pentsatuz zerbait oso garrantzitsua egiten ari direla hiztun komunitatearentzat, oso bigarren mailakoa da egiten dutena, han euskara beti izango da, komunikabide batean bai txertatuta modu soltean edo baita ere produktu bakar bat aterata, oso bigarren mailakoa da. Orduan, bale, pues ongi dago, haien irakurleek eukiko dute euskeraz irakurtzeko zerbait alde horretatik, baina aizu nik ez dut nahi nire hizkuntza bigarren mailakotzat, nik nahi dut nire hizkuntza lehenengo mailan egotea eta hoietan beti izango da bigarren mailakoa". (E9) Hirugarren elkarrizketatu batek aurrekoaren bide bertsua jorratzen du, baina honen iritziz, gaztelaniazko hedabideetan euskara egotea ez zaio hizkuntzaren normalizazio-zereginari lotzen, baizik eta produktuaren kalitateari eta irakurleari eskainitako zerbitzuari. "Nik prentsa elebidunean ez det sinesten, inposible iruditzen zait (…) Hor iristen zara euskararen erabilera testimonial batera edo euskararen erabilera sektorial batera (…) Nik uste dut gaztelaniazko hedabideen funtzio bat euskararekiko funtzio garrantzitsu bat dela euskararen errealitatea euskara ez dakitenei erakustea, marketing-estrategia moduan nik gaztelaniazko hedabideek euskararekin duten harremana batetik puntu horretatik ikusten det aprobetxatu behar dala, eta gero bestetik, natural euskeraz sortzen diren gauzak eta bezero euskaldunaren erreferentzia mundukoak direnean euskeraz eman. Baina uste det horrek ez daukala zerikusirik euskararen normalizazioarekin baizik eta produktuaren kalitatearekin du horrek zerikusia.(…) Gaur egun gaztelaniazko hedabide batek bere bezeroari behar duena emateko gauzaren batzuk euskaraz ematea kalitatearekin lotutako zerbait da, eta bezeroari eskaintzen dion zerbitzuarekin lotutako zerbait da. Ez da euskararen normalizazioarekin zerikusia duen zerbait baizik eta euskararen normalizazioaren ondorio". (E4) Nagusiki gaztelaniaz ari diren hedabideekin jarraituta, arestian esan bezala, Eusko Jaurlaritzak laguntzak eman behar ote dizkien, eta hedabide horiekin nola jokatu beharko lukeen ere landu zen elkarrizketetan. Entzundakoetatik argi dago sektoreko ordezkariek ez dutela begi onez ikusten deialdietan horientzako diru-partidak ezartzea. Jarrera azaltzeko argudioa ere eman zuten; euren iritziz, eta dagoeneko aurreko zenbait aipamenetan aditzera eman den bezala, gaztelaniaz ari direnei emandako dirua ez da eraginkorra euskararen normalizazioari begira. "Eraginkortasuna horrenbeste aipatzen dela, eraginkorra da ateratzea haur kirol-gehigarri bat fotoz beteta eta oso testu gutxi daukana?. Hori ez da euskara sustatzea eta hori egin da. Ez da kontrol bat egin, ematen da diru-laguntza eta gero ez da kontrol bat egiten euskeraren presentzia kualitatiboa zein den, egiten dena da haurren kirol-gehigarri bat fotografia pila batekin eta sailkapenekin. Hori ez da euskara sustatzea". (E3) "Nik uste det erdarazko hedabide konbentzionalei ez zaiela laguntzarik eman behar euskara sartzeagatik. Dirua irabazi zein dirua galdu (…). Beraz, administrazioak hor nik ez det uste hor inolako eskuhartzerik behar duenik eta inolako laguntzarik behar danik". (E4) "Ez, ez, ez, nik ez dot ikusten hori. Ez dot ikusten, gure artean asko komentatzen da eta barruek eragiten deuskuz horrek". (E2) "Hedabide elebidunen ekarpena hizkuntza normalizazioan gezur handi bat baino ez da. Zein ekarpen egiten dute 70eko hamarkadan sortutako Egin eta Deiak euskaran? Batere ez. Beraz, ez dute zentzurik horrela planteatuta.(…) Lau orri euskaraz egiteagatik laguntza eman nahi bada, diru publikoa desbideratzeko ekimena baino ez da; hizkuntza politikaren ikuspegitik zentzurik ez duena". (E8) Azken honen iritziz, hortaz, nagusiki edo osorik gaztelaniaz ari diren paperezkoei laguntza ematea diru publikoa desbideratzea litzateke. Jaurlaritzatik, berriz, gai honi buruzko bi ikuspegi jaso ziren, guztiz kontrajarriak. Lehenak bat egiten zuen sektorearen iritziarekin; izan ere, 2012ko deialdian desagertu egin zen nagusiki gaztelania darabilten egunkariak prestatu eta zabalduriko euskarazko gehigarrientzako partida; horren zergatiaz galdetuta, hauxe elkarrizketan jasotako erantzuna: "Ba bueno, azken batean, hoiena bai zela, eta gordinki esango dut bai? Euskerazko gehigarri horiek egiten gastatzen zuten dirua baino gehiago jasotzen zuten diru-laguntzen bidez. O sea, negozio bat zen, eta bueno gero ikusita ze eratako gehigarriak ziren gainera, bai, badakit politikoki ez dela bat Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 602 ere zuzena, ez daukat zertan izanik, baina bueno hori izan zen, alegia benetan erderazko hedabideek ahalegin bat egin nahi baldin badute euskeraz ere jendeak irakurri dezan bai, egin beharko luketena da erderazkoan, erderazko edizioaren barruan argitaratu ditzatela euskerazko berriak, artikuluak, eta ez euskarari buruzkoak ta ezta gaztetxoen futbol-taldeen berriak. Daukate baina bueno, aukera guztiak dauzkate euskeraz lana egiteko eta ez dute egiten, alegia dirua dagoenean egiten dute eta dirurik ez dagoenean ez, beraz…" (E10) Bestetik, bigarren ikuspegiaren arabera, nagusiki gaztelaniaz ari diren egunkariei esleitutako diru-laguntzak baliagarriak dira hedabide horiek euskarari leku handiagoa eman diezaioten eta horrela, euskarak kontsumitzaileak, irakurleak irabazi ditzan. Elkarrizketatu honek gogora ekarri zuen hizkuntza-politikaren helburua ez dela euskarazko hedabidea baizik eta euskarazko kontsumoa, eta ondorioz, nagusiki gaztelania darabilten egunkarietan euskara txertatzeak, horiei diruz laguntzeak eraginkortasunari, alegia euskarazko kontsumoa areagotzeari lagundu diezaiokeela. "Hizkuntza politikaren ikuspegitik helburua da, ez da objektua, ez da euskarazko hedabidea, da hedabideen euskarazko kontsumoa, hori da gure helburua hizkuntza politikaren ikuspegitik. (…) Orduan euskaldungoak, zer egiten du? Euskarazko hedabideak bakarrik kontsumitzen ditu? Idatzizko euskarazko hedabideak bakarrik irakurtzen ditu? Keba, badakigu ezetz. Dakiguna da euskaldun askok eta askok eta askok irakurtzen dutela, irakurtzen duguna dela gaztelaniaz nagusiki dagoen prentsa. Bueno, ba hor guk euskarari lekua egin nahi diogu. (…) Zer gaitaz? Ahalik eta gairik gehienetaz, esate baterako ahalik eta gairik gehienetaz erabili dadin bere momentuan atera zen, urte betean egon zen, erreferentziazko-orriak esaten zaio773, zan erreferentziazko gaietaz egotea euskaraz. Klaro, hori bilatzen zen, bilatzen zen ez izatea euskaraz idatzitakoa bertsolaritzari buruz idatzitakoa bakarrik, baizik eta erreferentziazkoak. Horrexegatik deitzen genion horrela, hori garbi egon zedin. Gero horrek ditu emaitza hobeagoak edo txarragoak, euskarazko hedabideekin gertatzen den bezala. Euskarazko hedabide batzuk oso emaitza onak dituzte eta beste batzuk oso txarrak, baina emaitza txarrak dituztenak hainbat izateak eramaten ez gaitun bezala pentsatzera euskarazko hedabideetan ez dela indar egin behar, ba gaztelania nagusi duten hedabideetan euskarazko kontsumoak zailtasunak eukitzeak ez gaitu ezta eraman behar inondik inora nire ustez pentsatzera hor euskarak lekua eduki behar ez duenik. (…) Neri benetan zaila gertatzen zait entenditzea zer daukan txarrik, zer daukan txarrik, euskara 773 .- Erreferentziazko orrialdeentzako eskainitako diru-laguntzak sakon aztertu dira lan honetan. Dagoeneko ikusi denez, bi urteko deialdietan kaleratu ziren: 2009koan EAJ Jaurlaritzan zegoela eta 2010ekoan sozialistak Jaurlaritzan egin zuten lehen urtean. Hortik aurrera ez da berriz izan halako partidarik. euskaldunen gehiengoak, euskaldunen gehiengo zabalak kontsumitzen duen hedabide batean774, euskara presente jartzeak eta euskaldun horientzako euskara irakurtzeko eskaintza egiteak zer daukan txarrik nik ezin dut entenditu, egitan esaten dizut. Ulertu dezakedan eztabaida da, askoz ulergarria egiten zait hori zenbateraino den eraginkorra euskarazko erabilera bultzatzeko. Bueno hori, debate hori, guztiz ulergarria egiten zait eta bueno hor batentzat izango da ustez eraginkorragoa, beste batentzat ustez ez hain eraginkorra bai? Baina gauza negatiboa, kontra, kontra egoteko ez dot ulertzen, ezin dut ulertu. (…) Eske euskera sustatu behar dugu euskarazko hedabideetan bakarrik? Euskarazko hedabideek irabazi ditzatela kontsumitzaileak, hori da erronka nagusia, ez beste inon ez dadila egon neretzako lehiarik". (E11) Administraziotik begiratuta hortaz, diruz lagundutako sustapen-lanari ekin behar zaio, betiere eraginkortasun bila; sektoretik, ordea ezetz; laguntza horiek ez direlako eraginkorrak hizkuntzaren normalizazioari begira. Elkarrizketetan parte hartu zuten sektoreko ordezkarien ikuspegitik, orduan, nola jokatu beharko luke Eusko Jaurlaritzak nagusiki gaztelania darabilten hedabideekin? Gai honi emandako erantzunetan jarrera ezberdinak nabari dira: 1.- Bakanen batek ez du argi ikusten administrazioak esku hartu beharko lukeen, eta hala egingo balu, gaztelaniaz ari den hedabidea euskarara erakartzea litzateke zeregina. "Zerbait egin beharko leuke? Ondo egongo litzateke euskerara erakartzea erdal hedabideak be bai, ez dakit horretarako zer egin behar dan". (E2) 2.- Zenbaitek diote Eusko Jaurlaritzak erantzukizunez jokatzeko eskatu beharko liekeela. "Dirua irabazten dutenekin ardura publikoa eskatu behar zaie". (E3) "Egin beharko lukeena da behintzat esatea aizue erantzukizun bat daukazue bizi garen euskal gizarte honetan, erantzukizun bat daukazue euskararekiko baita ere. Alegia, bi hizkuntza dauzkagu, bi hizkuntza ofizial, orduan zuen irakurleekiko ez duzue inolako konpromisorik sentitzen? Hori dudarik gabe egin beharko luke gobernuak, bueno ta uste dut neurri batean egin egingo duela, baina nik uste dut diskurso hori ezin dela ya barruan eduki, diskurtso hori kanpora atera behar da, bai?". (E10) 774 .- Nagusiki gaztelania darabilten egunkariez ari da. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 604 3.- Azkenik, badira Jaurlaritzak gaztelania darabilten egunkarietan kuotak ezarri beharko lituzkeela defendatzen dutenak. "Kuota-sistema batzuk ezarri beharko lirateke (publizitate instituzionala jaso ahal izateko baldintza izanik, adibidez)(…) Kuota sendoak ezarrita (adibidez, bi hizkuntzetan argitaratuta, edota ehuneko altu bat euskaraz jarrita) izan dezake zentzuren bat, baldin eta erabat euskaratu arteko plan bat egiten bada". (E8) "Dirua irabazten dutenekin joan behar du lehendakariak zuzendariarengana ta esan behar dio, deja de tocarnos las […] a este país eta hasi zaitez kazeta euskeraz ere egiten (…) esan diezaiola e, ya,ya,ya, 6 milioi euro ari zera irabazten eta ez dizut emango euro bat euskeraz ezartzeagatik, hasi zaitez euskera sartzen ekonomian gaur , bihar egin zazu Realeko entrenatzailearekin, gainera euskalduna775, euskaltzalea, euskaraz hurrengoan egin zazu politikan, hurrengoan…" (E3) Era honetako iritziak sutsu defendatzen dituztenak dauden modu berean, horren aurka irmo ageri direnak ere agertu ziren, sektorean bertan zein Jaurlaritzan. "Eske ezin zaio kuotarik jarri, nola jarriko diozu kuota, bai jarri daitezke kuotak baina jarri behar dizkiozu kuotak danei jarri behar dizkiozu kuotak e? eta igual Berriari gaztelaniazko kuota bat jarri behar diozu, zergatik jarri behar zaio honi euskerazko kuota bat eta diru publikotik bizi den Berriari ez diozu jarri behar gaztelaniazko kuota bat, eske argumentu horri nik ez diot, ez dakit nondik heldu argumentu horri". (E4) "Ez, prentsa idatzian ez dago kuota ezartzerik, horrek gainera zerikusia dauka, zerikusia dauka neurri handi batean edo dirudienez ez?, prentsa idatziaren beraren, beraren funtzioarekin eta ezaugarriekin gizarte libre batean, gizarte aurreratu batean. Hori prentsa idatzian, ba bueno hori horrela da gizarte aurreratuetako tradizio guztian, ezta?". (E11) Elkarrizketetan ezarritako hirugarren ataleko edukiekin bukatzeko, hedabide publikoen eta herri-ekimeneko hedabideen edota ekimen pribatuko hedabideen arteko funtzionamenduaz galdetu zen, batzuek eta besteek etorkizunera begira izan dezaketen elkarlanerako aukerez. Esan beharra dago ahaleginak batzeko bideak jorratzearen alde agertu zirela denak, uste dutelako onerako izango dela. "Bistan da, zenbat eta truke gehiago zenbat eta aberasgarriagoa". (E9) 775 .- Elkarrizketa egin zen unean Gaizka Garitano zen Realaren entrenatzailea. Iritzi baikorrenak tokiko hedabideetan agertu ziren. Horien artean, elkarrizketak burutu ziren sasoian, dagoeneko bazeuden hedabide publikoekin batera aritzeko aukera posibleak arakatzen hasiak zirenak, eta elkarlanak zer ekarri zezakeen oraindik ez bazekiten ere, zenbait ideia iradoki zizkioten ikerlariari. Tokikoen kasuan, uste zuten hedabide publiko handiekin elkarlanean arituz, presentzia, ikusgarritasuna irabazi zezaketela eta, horrekin batera, baliabideak optimizatuz, eraginkortasuna areagotu zitekeela. "Neri bide hori, bide hori egokia iruditzen zait baina batez ere daukazun kapitala modurik eraginkorrenean erabiltzeko, zuk produktu on bat baldin badaukazu, zuk produktu hori mantentzeko dirua behar duzu eta aldi berean hedabide publiko horrek produktu onak behar ditu". (E4) Hala ere, bazen elkarlanerako zaitasunak ikusten zituenik ere. Horien ustez, administrazioak hedabide publikoen, EITBren eraginkortasunaz eta horrek hizkuntzari egiten dion ekarpenaz daukan ikuskera aldatzen ez den bitartean, zaila izango da batzuen eta besteen arteko elkarlanerako asmoetan urratsak ematea. "Ez da erraza. Ez da erraza ez bada aldatzen EITBren beraren kontzepzioa administrazioan daukatena. Guk planteatzen dugunean, hitz egiten dutenean eraginkortasunaz, guk esaten dugu, bale, neurtuko dugu EITBren eraginkortasuna? Ez, hori ez, hori zerbitzu publiko bat da eta gainera hori egiten baduzue ari zarete osasun publikoa bota nahi dutenen argudio berdinak erabiltzen; hori onartezina da. Orduan hori zer da, hori da ukiezina, horren eraginkortasuna ez dugu neurtuko, zuena bai. Eta orduan elkarlana ze oinarritan. Nik uste dut horri buruz hitz egin beharko litzatekeela, hau da, EITBren kontzepzioa komunikazio ikuspegitik zein den eta zein den gurea hor lortuko bagenu edo ulertuko bagenu sektore berekoak garela, ze gaur egun ere ez dakit sektore berekoak garen edo kontsideratzen garen, EITBko jendeak kontsideratzen dituen beste euskal hedabideak sektore berekoak edo ez. Hor lan handia dago egiteko eta nik uste dut egin beharko dala e, egin behar da saiakera bat konpartitzeko gauzak, baina oinarriak ez dakit oraindik jarrita dauden, ze esaten dizut diru-laguntza publikoen erabilera hor, 112 milioi euro uste dut direla aurten [2014] EITBrentzat, iaz 130 milioi eta guretzako 4,8 milioi. Zein da bakoitzaren emaitza hizkuntza politikaren ikuspegitik e? zein da emaitza normalizazioari begira? eta zein da ETB2ren balorazioa hizkuntza politikari begira? Zein da ETB2ren balorazioa egin duen lan, lan ez bakarra eta ez handiena ere, egin duen azpimarragarrietako bat izan denean euskaldunak erderaz hizketan jarri telebista publiko batean, zein da horren balorazioa hizkuntza politikaren ikuspegitik? Orduan, beharbada horri buruz hitz egin behar dugu, hitz egin nahiko dute? Ez dut uste, orduan hori gabe elkarlanak egin daitezke baino hizkuntza-politikaren ikuspegitik uste dut oso ahul dagoela kontua". (E12) Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 606 Azkenik, bakanen batek hedabide publikoek, gainerakoekiko, hain handiak ez diren euskarazko hedabideekiko duten sustapen-erantzukizuna azpimarratu zuen. "Bada elementu bat oso kontuan hartzekoa. Hedabide publikoek bere eginkizunen barruan hartu beharko lukete gainerako euskarazko hedabideen sustapena. Adibidez, irratian eta telebistan zergatik ez doan publizitate tarteak beste hedabideek urtean zehar beren burua eta produktuak ezagutzera emateko? Hori ere zerbitzu publikoa litzateke. Eta 80ko hamarkadan abiatu ere egin zen". (E8) Hedabide inprimatuetako ordezkariek zein administraziokoek elkarrizketaprozesuan eraikitako diskurtsoekin landu den aurkezpena zarratzeko, gidoian zereginei eta erronkei buruzko atalean jasota zegoen gai bat falta da: doakotasunarena. Tokiko hedabide inprimatu ia guztien ezaugarri esanguratsua da, eta horren inguruan etorkizunari begira jartzeko eskatu zitzaien parte-hartzaileei. Bildutako ekarpenek erakutsi dute doakotasunak oso iritzi desberdinak eragin dituela elkarrizketatuen artean: 1.- Batzuentzat doakotasuna bertutea litzateke; tokikoek aurrea hartzen jakin zutenaren erakusgarri, eta aldi berean, tresna garrantzitsua bilakatu da udal- eta eskualde-esparruan zabaltzen diren argitalpenek euskararen normalizazio-prozesuari begira egin dezaketen ekarpenean. "Hori nik uste dot izan zala abilidade bat ze doako prentsa… Arrasate Press-en berezitasunen artean bat hori izan zan, doakotasuna ekartea, hori be izan zan gure antzizipaziño ezaugarria. Nik doakoaren alde egiten dot gehienbat funtzio sozialarekin eta euskeraren normalizazioarekin lotuta. Uste dot inportantea dala erosketaren zera gainditzea, beste kontu bat da harpidetzarena, harpidetza sistemak eukitea. Nik uste dot bai eskatu behar dala gizarteko alderik kontzientziatuenari, edo bai eskatu behar jakola bere ekarpena. Ba azken baten euskara elkarte baten kuota eskatzea moduan, ba hedabide baten kuota bat eskatzea, harpidetza bat eskatzea, ba aizu proiektu hau zuri esker egingo da; baina bestela nik uste dot doakotasuna oso herramienta inportantea dala normalizazioan". (E1) "Oso ondo etorri zaigu tokiko prentsaren garapena hizkuntza-normalizazioari, komunidadea trinkotzeari eta oso ondo etorri zaio eta doanezkoa izan da ez?". (E9) Baina doakotasuna eta hedabide batek jarduteko behar dituen diru-sarrerak ez dira bateragarriak. Hori asko nabaritu dute tokikoetan krisiarekin batera iritsi zen publizitate bidezko sarreren beherakada gertatu zenean. "Zer gertatu da doakotasunarekin? Ba orain arte tokiko hedabide asko publizitatetik bizi izan dela, horri esker ziren doakoak, baina publizidadea ikaragarri jaitsi da, sekulakoa hartu du eta horrek ezinezkoa egiten du doakotasuna mantentzea". (E12) Hortik dator arestiko aipamen batean ageri den harpidetzaren beharra eta laguntza. "Harek [harpidetzak], egiten dau ba neurri batean lagundu. Gure finantziazioaren hiru hanka zerak, o sea merkatuak heren batentzat emon behar dau, nik herritarren sostenguari beste heren bat eta diru publikoari beste heren bat". (E1) Elkarrizketatu honen iritziz tokiko guztiek jo beharko lukete harpidetza sistemara, horrek diru-iturri bat ziurtatzen duelako: "Joan hortara ze hori da jario bat urtero daukazuna". (E1) 2.- Beste muturrean legoke doakotasuna hanka-sartze bezala interpretatzen duen elkarrizketatuaren ikuspegia. Honek erakundeei leporatzen die horren erantzukizuna. "Hori instituzioetatik bertatik elikatu izan da eta okerra da. Gogoan izan 90ean, Eusko Jaurlaritzak egunkari nazionala euskaraz egin eta eskola umeen bidez zabaldu behar zela zioela. Hanka sartu da urteetan, eta orain zaila da horri buelta ematea". (E8) 3.- Tarteko posizio batean dago doakotasunarena eta salmenta bidezkoa ereduak bateragarriak direla defendatu zuen elkarrizketatua. "Nik uste dot bi ereduak bateragarri direla eta bakoitzak funtzio batzuk daukazala eta ona dala". (E2) Gerora begira, elkarrizketatuen ustez, denborak eta, bereziki, diru-sarrerak ziurtatzeko beharrak ezarriko du doakotasunari eusterik dagoen ala ez. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 608 5.4.4. "HEDABIDEAK" DIRU-LAGUNTZA DEIALDIAN PARTE HARTU DUTEN AKTORE NAGUSIEN DISKURTSOAK LABURBILDUTA Ikerketa honek ezarri dituen helburuen artean dago "Hedabideak" dirulaguntza kudeatzen duen Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta euskara hutsezko hedabide inprimatuen sektoreak dituzten ikuspegiak, iritziak, diskurtsoak azaleratzea. Horretarako, lehenbizi elkarrizketak eta, ondoren, hurrengo analisi-atalean aurkeztuko den Delphi teknika erabili dira. Elkarrizketetan "Hedabideak" deialdiaren nondik norakoak ederki ezagutzen dituzten hamabi subjektu kualifikatuk eskainitako ekarpenei esker hiru arlori buruzko informazio deskriptiboa, interpretaziozkoa eta baloratiboa eskuratu da: 1.- Euskara hutsezko hedabide inprimatuen bilakaera. 2.- Eusko Jaurlaritzaren "Hedabideak" diru-laguntza deialdia. 3.- Etorkizunera begira, batzuek eta besteek dituzten zereginak eta erronkak. Euskara hutsezko hedabide inprimatuek denboran zehar izan duten bilakaera aztertzeko orduan, baikortasuna nagusitzen da sektorean. Oro har uste da, norbanakoen eta gizarte-eragileen urteetako ekimena eta ausardia izan direla sektoreak hartu duen neurriaren motorra, eragile. Horrekin batera, administrazioaren, herri-erakundeen inplikazioa ere azpimarratzen da. Denboran zehar egin diren aurrerapen edo irabazien esparruan, profesionaltasuna eta kalitatea nabarmendu dituzte elkarrizketatuek. Horiekin batera, beste hainbat kontu ere aipatu dira: eskaintza ugaritu dela, euskarazko kazetaritzahizkuntza garatu dela, enpresa-egiturak sendotu, erakundeekiko eta beste hedabideekiko harremanetan urratsak eman direla, gizarte-atxikimendua handitu dela eta lankidetzarako joera areagotu dela. Bestalde, horrenbeste aurreratu ez duten eremuen zerrendan hainbat kontu kokatu dituzte hedabide inprimatuetako zein administrazioko ordezkariek: teknologia berriak baliatzeko orduan azkarrago ibili ez izana, berrikuntzarako anbizio-falta, gaztelaniaz ari diren hedabideekin lehiatzeko konplexuak, diru-laguntzekiko menpekotasuna, euskara batuaren tratamendua, lan-baldintzak, erdal prentsa euskaratzeko behar beste urratsik egin ez izana; eta, azkenik, uste dute euskarazkoaren proiekzio publikoan ere ez dela nahi beste aurreratu. Aurrez aurrekoetan esandakoen arabera, sektoreko ordezkariek onartzen dute euskarazko hedabide inprimatuak ez direla iristen kontsumitzaile potentzial guztiengana, baina gaineratzen dute hori ez dela soilik euskararen arazo, baizik eta edozein hizkuntzatan ekoizten diren hedabideena, krisiarekin areagotu egin den arazoa. Hala ere, tokikoen kasuan ñabardura egin dute, horien irismena handiagoa dela argudiatuz. Proiektu berriak martxan jartzeko aukeraren aurrean ez da jarrera edo ikuspegi bakarra azaleratu idatzizkoen artean. Batzuek egun martxan dauden proiektuei eusteaz gain, berriei heltzeko garaia ere badela baieztatzen duten bitartean, beste batzuek tentuz jokatzearen alde agertu dira. Euskarazko komunikazio-esparruari buruz, oro har, sektoreko ordezkarien iritziz izan bada esparru hori, baina egun dagoena garatzeko, sendotzeko zenbait baldintza beharko lirateke; besteak beste, kontsumitzailearen beharrak asetzeko produktu erakargarriak eta eraginkorrak, hiztun-komunitatearen nahia eta hizkuntza-politika eraginkorrak. Elkarrizketen bigarren atalak, "Hedabideak" deialdiaren inguruan landutakoak, agerian utzi du euskara hutsezko paperezkoen sektoreak funtsezkotzat jotzen duela Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza. Baina horrek ezarrita dituen helburuei heldu zaienean, ez dago adostasunik. Hau da, 2005-2013 bitarteko aginduek xedetzat ezarri duten "euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatu" kontzeptuak modu Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 610 anitzean deskribatzen eta interpretatzen dira. Ondorioz, bakoitzak egiten duen kontzeptuon interpretazioaren araberakoa da laguntza-deialdiaren betetzemailari buruz duen ikuspegia ere: batzuek helburuak betetzen dituela dioten bitartean, beste batzuentzat, ez da hala gertatzen eta deialdia egungo egoerara egokitzeko unea dela gaineratzen dute. "Hedabideak" laguntza-deialdiaren edukira eta prozedura zehatzetara etorrita, denek uste dute urterokoa izan beharrean, urte anitzekoa izan beharko litzatekeela eta askoren ustez, diru-laguntza publikoak hedabideen eraginkortasunaren arabera esleitu beharko lirateke. Baina sendotu, garatu eta normalizatu kontzeptuekin gertatu bezala, "eraginkortasuna" kontzeptua ulertu eta definitzeko modu anitz ageri da. Euskara hutsezko hedabide inprimatuen sektoreko ordezkariek beharrezkotzat jotzen dute eraginkortasuna neurtzeko tresnak eta adierazleak izatea, eta zeregin hori bere gain hartuko lukeen behategia/behatokia sortzea proposatzen dute. Halaber, euskara hutsezko hedabideentzako diru-laguntzak ematen dituzten herri-erakundeei zuzendutako eskariak ere plazaratu dituzte sektoreko ordezkariek. Batetik, diru-laguntzen sustatzaile diren Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiek eta udalek era koordinatuan eta irizpide bateratuekin lan egin beharko luketela diote. Bestetik, aurrekoarekin lotuta, plazaratu dute "Hedabideak" deialdian edozein aldaketa, egokitzapen, berrikuntza egiteko orduan ezinbestekoa izan beharko litzatekeela sektorearen eta administrazioaren/en artean adostutakoa izatea. Esandakoa eskari moduan, baina, aldi berean, administrazioak diru-laguntzak kudeatu eta esleitzeko jarraitu duen prozeduraren edo jokabidearen kritika moduan ulertu daiteke. Etorkizunari begiratu dio elkarrizketen hirugarren atalak, etorri beharko litzatekeenari edo paperezko hedabideek eta administrazioak heldu beharreko erronka eta zereginei. Diru-laguntzen emaileak (Jaurlaritzak) zein jasotzaileek eskainitako ekarpenak laburbilduz, esan daiteke hedabide inprimatuen sektoreak bere buruari ondoko zereginak agintzen dizkiola: ⦁ Sektorea osatzen duten hedabideen arteko elkarlana sustatu, gauzatu eta edukiz elikatu. ⦁ Sektorearen egoerari buruzko gogoeta sakona eta partekatua burutu. ⦁ Aurrekoarekin guztiz lotuta dagoen beste zeregin bat litzateke euskarazko hedabideen eskaintza nolakoa izan beharko litzatekeen definitu, adostu; hau da sektorea ordenatu. ⦁ Behategia martxan jarri. ⦁ Kontsumitzaile gehiagorengana iritsi; hots eraginkortasuna areagotu. ⦁ Administrazioarekin/ekin duten harremana hobetu, sendotu, sakondu. ⦁ Aipatutako zeregin horiekin guztiekin batera, egunerokoari eutsi eta iraun. Agerikoa da, beraz, batzuen eta besteen harremanen ortuan egin beharrekoa gauzatzeko ahalegin konpartitua beharko dela. Etorkizunari buruzko galdera bera administrazioko ordezkariek erantzun dutenean, azpimarratu dute ezinbestekoa dela diru-baliabide publikoak eraginkortasunez kudeatzea eta diru-esleipenak horien onuradun diren hedabideen emaitzei, eraginkortasunari lotzea. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 612 Bestalde, gaztelaniazko hedabideei diru-laguntza publikoa ematea ez da begi onez ikusten euskara hutsezko hedabide inprimatuen sektorean. Administrazioan, ordea, era bietako iritziak agertu dira. Gaztelaniazko hedabideei laguntzak eskaintzearen kontra hitz egin duenak uste du ekimenak ez duela eraginkortasunik euskararen normalizazioaren esparruan; gaztelaniazkoei laguntzak ematearen alde dagoenak, ordea, laguntza horrek euskararen presentzia eta euskarazko kontsumoa areagotze aldera ekarri dezakeena nabarmendu du. Edozein kasutan, euskarazko hedabide inprimatuen ordezkariek diote, Eusko Jaurlaritzak nagusiki gaztelania darabilten hedabideak euskarara erakarri beharko lituzkeela eta euskararekiko erantzukizunez jokatzeko eskatu beharko liekeela. Bada gaztelaniazkoei kuotak ezartzearen alde agertzen denik ere, baina, oro har, neurri horren kontrako iritzia eman dute elkarrizketetan parte hartu duten euskara hutsezko hedabide inprimatuen sektoreko ordezkariek. Hedabide publikoen eta herri-ekimeneko edota ekimen pribatuko hedabideen arteko harremanari ere heldu zaio elkarrizketa-prozesuan. Gai honi dagokionez, sektoretik diote batzuen eta besteen arteko elkarlana jorratu beharko litzatekeela, baina zenbaiten ustez, asmoa gauzatzea zaila izango da, administrazioak EITBrekiko ikuspegia (bereziki EITBren eraginkortasunari buruzkoa) aldatzen ez duen bitartean. Azkenik, euskarazko hedabide inprimatu askoren, bereziki tokikoen, ezaugarri bereizgarria den doakotasuna etorkizunean nola ikusten duten landu da. Elkarrizketatuek uste dute zaila izango dela horri eustea, eta ondorioz, hedabideen finantziazioan lagundu dezaketen formula egokiak bilatu beharra dagoela diote. Ikerketa honek ezarritako helburuak eta hautatutako prozesura metodologikoa azaltzeko tarteetan adierazi bezala, Delphi teknika erabili izan da 2005-2013 bitartean, urteroko laguntza-deialdien prozesuan parte hartu duten euskara hutsezko hedabide inprimatuen ikuspegia eta hausnarketa ahalik eta modurik zehatzenean jasotzeko eta, horrekin batera, sektorean izan daitezkeen eragileek etorkizunari begira egindako ekarpenak eta izan daitezkeen adostasun eta desadostasun puntuak identifikatzeko eta kontrastatzeko. Hala egiteak, gainera, aurretik informazio-iturri ez zuzenen laguntzaz eta elkarrizketa sakonen bidez jasotako informazioa osatzeko eta aberasteko balioko du. Adierazitakoarekin batera, gogoratu behar da badela Delphia martxan jarri izana justifikatzen duen beste argudio bat ere. Azken elkarrizketa sakona bukatu baino astebete lehenago kaleratu zen EHAAn 2014ko "Hedabideak" deialdia. Horrek erabateko aldaketa ekarri zuen hainbat urtetan diru-laguntzak banatzeko Eusko Jaurlaritzak erabili zituen irizpideetan. Urte hartako esleipena lau hilabetera, urrian, argitaratu zen, eta irizpideetan ezarritako berrikuntzen ondorioz, Berria egunkariak 2013an baino %13,8 gutxiago jaso zuen776. Gainontzekoen kasuan, egunerokoek eta informazio orokorreko eta espezializatuko aldizkariek aurreko urteetan esleitutakoaren antzeko kantitateak jaso zituzten eta tokikoek, ia denek, hobera egin zuten, diru gehiago esleitu zitzaien 2014an. Hurrengo urtean, 2015ean, egoera errepikatu egin zen. Gauzak horrela, ikerketa honetan ezinbestekotzat jo da diru-laguntza deialdiaren edukietan, bereziki balorazio-irizpideetan egindako aldaketek idatzizko hedabideen iritzietan eraginik izan ote duen arakatzea. Helburua adostasunak eta desadostasunak identifikatzea denez, ez da nahikoa elkarrizketetan egin bezala, sektorea ordezkatzen 776 .- 2013 urteko ebazpenaren arabera, Berria egunkariari 1.510.180 euro esleitu zitzaizkion. 2014ko deialdian, berriz, 1.301.963 euro. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 614 duten Hekimen eta TOKIKOM elkarteen ahotsak biltzea; baizik eta beharrezkoa da hedabide bakoitzarengana jo eta ahalik eta ahots gehien jasotzea. Horixe da, hain zuzen, Delphi teknika erabilita lortu nahi izan dena. Hortaz, prozesuan parte hartzeko gonbidapena luzatu zitzaien 2005-2013 bitartean, epealdi osoan zein urteren batean, Jaurlaritzaren diru-laguntzen onuradun izandako hedabide inprimatu guztiei; eta prozesuaren amaieran, horien %85en erantzunak jaso ziren. Prozeduraren xehetasunak atal metodologikoan daude bilduta. Hala ere, labur adieraziz, lau atalez osatutako galdeketa bidali zitzaien diru-laguntzen onuradun izandako euskarazko hedabide inprimatuei; horietatik hiru aurretik elkarrizketa sakonetan landutakoak dira. Izan ere, dagoeneko azaldu da elkarrizketa sakonetan bildutako diskurtsoak funtsezko informazio-iturri bilakatu zirela, Delphia prestatu eta elikatzeko. Honakoak dira Delphi-gidoiaren atalak: 1.- Euskara hutsezko idatzizko hedabideen egoera. Elkarrizketetan egin bezala, euskara hutsezko hedabide inprimatuek denboran zehar izan duten bilakaera baloratzeko eskatu zitzaien; baina ez bakarrik sektorearena orokorrean, baizik eta erantzuten ari zenak ordezkatzen zuen hedabide partikularrarena ere. Horrekin batera, lorpenei eta galerei, kontsumitzaileen erantzunari edota hedabide inprimatuen sektorean produktu berriak kaleratzeko izan daitezkeen aukerei buruzko ekarpenak bildu ziren. 2.- Eusko Jaurlaritzaren "Hedabideak" diru-laguntza deialdia. Atal honetan, batetik, deialdiaren balorazio orokorra egiteko eta horren alde positiboak eta negatiboak identifikatzeko eskatu zitzaien. Bestetik, elkarrizketetan jorratutako eduki berberak landu ziren Delphian ere, hala nola, deialdiaren helburuak, erabilitako balorazioirizpideak, nagusiki gaztelania darabilten hedabide inprimatuei eskainitako dirulaguntzak, eta abar. 3.- Harremanak. Atal hau ez zen modu espezifikoan landu elkarrizketetan, nahiz eta haietan horri buruzko hainbat eta hainbat ekarpen izan, gero analisian bildu eta aurkeztu direnak. Delphian, ordea, bai; gidoian harremanei buruzko atal berezia prestatu zen. Ez hori bakarrik, idatzizkoen eta Eusko Jaurlaritzaren arteko harremanaz gain, euskara hutsezko inprimatuen sektorea osatzen duten hedabideen arteko harremana ere landu nahi izan da. Hortaz, sektorearen barnean eta sektorea eta administrazioaren arteko harremanak nola gauzatu diren, denboran zehar aldaketarik izan ote den eta, behar izatekotan, nolako aldaketak egin beharko liratekeen, idatziz adierazteko eskatu zitzaien Delphian parte hartu zutenei. 4.- Etorkizunari begira. Delphiaren azken atal honetan landutako edukiak antz handia du elkarrizketa sakonetan egindakoarekin. Hala ere, hemen, lehenbizi, euskal hiztun komunitateak beharko lukeen esparru komunikatiboa diseinatzeko proposatu zitzaien parte-hartzaileei, hau da, euskara hutsezko hedabideen mapa eraikitzeko (zenbat egunkari nazional, informazio orokorreko aldizkari, tokiko…). Gero, sektoreak orokorrean eta bakoitzak ordezkatzen duen idatzizkoak etorkizunean dituen erronkak, zeregin nagusiak eta gainditu beharreko oztopoak zehazteko eskatu zitzaien, eta, beste horrenbeste, administrazioek (Jaurlaritzak, aldundiek zein udalek) izan ditzaketen erronka eta zereginekin. Azkenik, irudikapen-ariketa planteatu zen, zein izango den euskara hutsezko hedabide inprimatuak hamar urte barru izango duten egoera irudikatzekoa hain zuzen. Delphi teknikak eman duenaren analisia lau ataletan banatu da, prozesuan parte hartu duten hedabideei bidalitako gidoiak izan dituen atal berberak. 5.5.1. EUSKARA HUTSEZKO HEDABIDE INPRIMATUEN EGOERA Euskara hutsezko idatzizko hedabideek, oro har, ikuspegi baikorra dute denboran zehar777 izandako bilakaeraz. Ondoko ekarpenak laburbilduko luke sektorearen iritzia: 777 .- Delphi gidoian denboran zehar egindako bilakaeraren balorazioa eskatu zitzaien, argituz ez zela beharrezkoa 80-90eko hamarkadetara jotzea, eta nahikoa litzatekeela, erreferentzia moduan, azken hamarkada hartzea. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 616 "Sektoreak oro har aurrera egin duela esango genuke. Oztopoz beteriko bidean, jardunari eustea eta eskaintza hobetzea lortu du, nahiz eta arriskuak, batez ere ekonomikoak, benetan handiak izan". (D41)778 Hortaz, ia denek adierazi dute ibilbidea positiboa izan dela, bi mailatan gainera; kuantitatiboan zein kualitatiboan. Kuantitatiboki argazkia asko aldatu dela, hobera aldatu dela uste dute Delphian parte hartu dutenek. Euskara hutsezko medioen presentzia, eskaintza zabaldu egin da, bereziki tokian tokiko argitalpenen esparruan izan den ugaltzeari esker. Zabalkundea, gainera, ez da mugatu gune euskaldunenetara. "Euskarazko medioen egoeraren bilakaera hitz gutxitan azaldu behar izatekotan, positiboa izan dela esango nuke. Batez ere tokian tokiko komunikabide txikiagoek izan duten bilakaerari dagokionez. Azken urteotan nabarmen areagotu dira tokiko komunikabide berriak eta horrek euskararen normalizazioan urratsak ematen lagunduko duela azpimarragarria da". (D33) "Euskara hutsezko idatzizko hedabideen argazkia aldatu egin da. Euskal Herriko erradiografia eginez gero, tokiko hedabideak geroz eta gehiago gara. Gune euskaldunetan ez ezik, euskara herren dagoen tokietan ere sortzen ari dira euskara hutsezko egunkari eta aldizkariak. Euskal hedabideen argazkia kuantitatiboki aldatu den arren, kualitatiboki ere aldatu egin da. Teknologiak aurrera pausoak eman dituen erritmo paretsuan ahalegindu gara tokikook urratsak ematen. Tokikom plataforma ere sortu genuen eta elkar laguntzen ginen heinean indartzen joan gara. Sektorean presentzia irabazten. Produktua fintzen. Irakurleak fidelitzatzen. Gure baloreei balioa ematen. Hobetzen". (D46) Bigarren ekarpen honek eta jasotako beste hainbatek sektoreak arlo kuantitatiboan izandako bilakaerarekin batera arlo kualitatiboan egindako bidea ere azpimarratzen dute. Irakurleen eskuetan jarritako produktuak hobeak direla diote, eta beste horrenbeste gertatu dela hedabide inprimatuetan lan egiten dutenen profesionaltasunarekin, prestakuntza-mailarekin. Bi kontu horien eskutik etorri da, parte-hartzaile baten iritziz, inoizko komunikazio-sektorerik sendoena izatea eta euskarazkoek kontsumitzaileen aldetik lortu duten errekonozimendua. 778 .- Hemendik aurrera, Delphi teknika bidez eskuratutako aipamen bat jartzen den bakoitzean honelaxe identifikatuko da: D hizkia (Delphiren adierazle) eta dagokion zenbakia. Delphi bidez bildutako ekarpenen fitxa teknikoa ikerketaren Eranskinak izeneko atalean dago. "Bilakaera positiboa izan dute gure ustez euskarazko hedabide idatziek azken hamarkadan: erreferentzialtasunean irabazi dutela esango genuke, baita produktuaren kalitatean ere". (D28) "Azken hamarkadetan euskarazko hedabideen panorama asko ugaritu da, eskaintza zabaldu egin da. Eta kalitate-profesionaltasun mailak ere gora egin du". (D14) "(…) inoizko komunikazio sektorerik sendoena ezagutu du euskarak azken urteotan: inoiz baino profesional gehiago eta ongi prestatuak; kontsumitzaile kopurua ere inoizko handiena; gizartearen aldetik jasotzen duen errekonozimendua... Gure ajeekin, baina bagara nor". (D41) Hala ere, askok, aurreko balorazioarekin bat etorri arren, ñabardura egin diote ikuspegi baikorrari. Horien arabera, bilakaera ona eten egin da bi faktoreren eraginez: batetik, idatzizkoen edo, argiago nahi bada, paperaren eredu-krisia, eta, bestetik, krisi ekonomiko-finantzario globala. Krisiaren hasierari data jartzeko orduan ez dago adostasunik. Batzuek 2008a aipatzen dute joera-aldaketaren muga bezala, eta beste batzuek, berriz, 2012an kokatzen dute joera-aldaketa. Data bat edo bestea izan, krisiak astinaldia eragin du sektorean; argitalpenen maiztasunari, orrialde-kopuruari, kalitateari eta euskarazko hedabideetan ari direnei eragin dion astinaldia, hain zuzen. Horren erakusle ondokoetan aitortutakoa: "Gure aldizkariaren azken urteotako bilakaeran argi ikusten da: aldizkaria hilabetekari izatetik, hiruhilabetekari izatera pasa da, horrek aldizkariarentzat dituen ondorio guztiekin: gaurkotasunari erantzuteko baliabide oso eskasak utzi dizkigu; hedabide bezala genuen presentzia galdu dugu hein handi batean... Baliabide pertsonaletan ere atzera egin dugu, nabarmen: duela 5 urte egiten genuen lan-jardunaren laurdenarekin egitera pasa gara une honetan, maiztasun-murrizketa eta zailtasun ekonomikoak tarteko. Horrek lan egiteko modua aldatu du: lehen aurrez aurre izandako harremanak eta elkarrizketak, telefono bidez dira orain beti; argazki propioak ezin egin; maketa egiteko lanordu eskasak… Baliabide teknikoetan ere, berdin: inprimategian dirua aurreztea lehenetsi behar izan dugu, eta kalitatean atzera pausu nabarmena izan da". (D29) "(…) paperera bideratutako kazetal-produkzioa murriztu egin behar izan du (egunero 56 bat orrialdeko egunkari estandarra egitetik 40 bat orrialdeko egunkari estandarra egitera pasatu da BERRIA), eta lan-taldea ere murriztu egin behar izan du. Horretaz gain, urteak daramatzagu soldatak izoztuta". (D8) "Astean sei egunean egunkaria publikatzetik, paperekoan astekari izatera pasatu gara; langileen artean murrizketak izan ditugu; inbertsioak egiteko oso tentuz ibili behar gara urteko balantzeetan ez eragiteko..." (D35) Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 618 "Fokua euskara hutsezko idatzizko hedabideen sektorean jarriz, oro har, irudipena dut egoerak okerrera egin duela (orrialde gutxiago ekoizten dira azken urteotan, publizitate gutxiago argitaratzen da eta, ez da sobera aztia izan behar, lan-baldintzak prekarizatu baino ez direla egin pentsatzeko). Eta erranen nuke egunerokoetan oraindik nabarmenagoa izan dela 'kolpea'". (D26) Bestalde, "Hedabideak" laguntza-deialdiaren bilakaera aztertzeko atalean ikusi bezala, 2012koak aurreko urteetan baino baliabide ekonomiko gutxiago izan zituen euskara hutsezko hedabideentzat, eta hala izateak eragina izan zuen neurri handi batean laguntza publikoen tamainaren araberakoa den inprimatuen egunerokoan. "Azkenengo urteetan aldizkariaren egoera ekonomikoa oso larria izan da. 2012. urtean izandako dirulaguntzen murrizketa handia eta hurrengo urteetan publizitate arloan izandako zailtasunak izan dira egoera honen arrazoiak. Bestalde, 2012an hasitako bidea jarraitu behar izan dugu lantaldeari dagokionez, pertsona bat gutxiago gara, kazetari bat gutxiago, hain zuzen ere". (D32) "Atzenengo urteetan asko baldintzatu dau krisi ekonomikoak gure aldizkariaren egitekoa. Publizidadeak behera egin dau eta enpresakaz euki doguzan hitzarmenak ia desagertu egin dira eta horrek gastuen doitzea ekarri dau. Aspaldi astekarira salto egiteko asmoa erakutsi dogu baina ez da posible, zoritxarrez diru-laguntzek asko baldintzatzen dabe gure egitekoa". (D42) Beraz, gehienek euskara hutsezko hedabide inprimatuek denboran zehar goranzko bidea egin dutela badiote ere; bestelakoa da, gaur egungo egoerari erreparatzen zaionean ageri den ikuspegia. Oraina, egungo argazkia, deskribatzeko eskatzen zaienean "ataka estuan", "kezkagarria", "eskasa", "prekarietatea" eta antzeko hitzak erabiltzen dituzte askok: "Egungo euskara hutsezko idatzizko hedabideen egoera kezkagarria da. Azken bospasei urteotan euskarazko aldizkari eta agerkari ugari desagertu dira". (D5) "Gaur egun, auzoko kioskora hurbildu eta hantxe ikus dezakegu euskara hutsezko idatzizko hedabideen egoera: nazio mailako egunkari bat, eskualde mailako egunkari bat, astekari bat eta… eta herriko aldizkari hilekaria. Gai espezialduetan sartu gabe, herritar guztiei zuzendutako produktuak horiexek dira". (D6) "Euskara hutsezko idatzizko hedabideen egoera prekarioa dela esango nuke. Krisi ekonomikoek eragin handia izan du. Egoera ekonomikoa dela eta hainbatek haien ateak itxi behar izan dituzte, beste batzuk eraldaketa prozesuan daude eta gutxi batzuk sortu dira". (D16) Hortik abiatuta, euskara hutsezko hedabide inprimatuen egungo egoera bizirautea dela kontsideratzen dute, eta berriro aipatuko dira bi arrazoi egoeraren kausa bezala: diru-sarrera propioen urritasuna eta diru-laguntza publikoekiko menpekotasuna. "Zeharo ezberdina da bizitzea edo irautea. Euskara hutsezko idatzizko hedabideen egoera, bizirautea da. Eta ez irakurle edo kazetari faltagatik, hedabideen diru sarrerarik handiena laguntza publikoak direlako baizik". (D46) "Denok dakigun modura, zoritxarrez, euskara hutsean lan egiten dugun hedabideon egoera ez da nahiko genukeen modukoa; ez da euskarak behar eta merezi duena modukoa.(…) Herritarren eta udal batzuen babesagaz; eta autogestioan oinarri badugu ere, diru laguntzen menpe. Eta horrela jarraitzen dugu: urtero-urtero erakunde publikoetatik helduko diren diru laguntzen menpe". (D18) Azpimarragarria da egindako balorazioetan ez dagoela ezberdintasunik hedabideen izaeraren arabera; hots, izan eguneroko prentsa, izan informazio orokorreko zein espezializatuko aldizkari edo izan tokiko hedabide, denetan aurki daitezke antzeko argudioak. "Ez dut uste goranzko honetan ezberdintasunik egin daitekeenik hedabide motaren arabera. Hau da, badago tokikorik ondo dabilenik eta oso gaizki dabilenik. Trenak hartzen dituenik eta galtzen dituenik. Berdin berezituetan etab…" (D1) Denboran zehar izandako bilakaeraren balorazio orokorraz eta egungo egoerari buruzko hausnarketaz gain, gehiago zehazteko eskatu zitzaien hedabideei; hau da, irabaziak eta galerak identifikatzeko, beraien ikuspegitik sektoreak zertan egin duen aurrera eta zertan atzera adierazteko. Batzuek euren egoera partikularretik heldu zioten eskaerari: "Azken hamar urtean izan dugun jardunari begiratuta, esan dezakegu Interneten aurreratu dugula gehiena: aurten Tokikomen plataforma ezarri dugu, egunero elikatzen dugu eta bisita kopuruan izugarrizko gorakada izatea Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 620 lortu dugu. Aldizkariari dagokionez, maiztasunean atzera egin dugu, (…) Papereko produktuan jasotzen ditugun edukien kalitateari dagokionez, ez dugu aurrerapauso nabarmenik ematen asmatu". (D13) Baten esperientzia partikularretik abiatuta, inprimatuek sektore bezala osatzen duten multzora salto egin ezkero, Delphian parte hartu duten hedabideengandik jasotakoaren arabera irabazi//galeren balantzea lehenengoen, irabazien aldekoa izango litzateke. "Bizirauten asmatu dela, behin eta berriro berrasmatzen nola aurrera egin" dio hedabide batek (D3). Hortaz, agerikoa da aurrera nola egin berrasmatu ahal izateko beharrezkoa dela lorpenak, irabaziak izatea, eta horiek aztertzen hasita esan daiteke ia erabateko adostasuna dagoela bi arlotan egindakoa aipatzeko orduan. Lehena hartzaileei begirakoa litzateke; bigarrena hedabideetan lan egiten dutenen prestakuntza-mailari. 1.- Euskarazko idatzizko hedabideek hartzaileak eta esparruak irabazi dituzte: hartzaileei dagokienez, horien kontsumo-ohiturak aldatu dituztela diote, euskaraz ezer ez irakurtzetik kontsumorako pausoa ematera bultzatu dutela, eta, horrekin batera, lehendik jorratzen ez ziren esparruak euskaraz landu eta eskaintzera iritsi direla. "(…) gure ustez, hainbat arlotan aurreratu da: Gero eta esparru gehiagotara iristen dira euskarazko hedabideak eta aniztasunean ere irabazi egin da, geroz baino geroz hedabide espezifiko gehiago dagoelako (Irria, Gaztezulo, Elhuyar, Hazi Hezi, Hik Hasi, Ttantak, literatura, arkitektura...). Hala ere, iruditzen zaigu, hutsune gisa 8-14 urte arteko haur-gazteentzat ez dagoela eskaintzarik". (D25) "Aurrera egin dela diogu, esate baterako, lehenagoko kontsumo ohiturak aldatzea lortu delako neurri batean, euskaraz hitz erdi irakurri gabe egotetik euskarazko prentsa idatzia kontsumitzeko urratsa ematea ekarri dielako milaka eta milaka herritarrei". (D17) Tokiko hedabideen presentziari lotzen zaio gehienbat irakurleen kontsumoohituretan izandako aldaketa, eta, euren esanetan, erdal komunitatea erakartzea ere lortu dute. Hori baino gehiago, tokikoen artean bada funtzio soziala betetzen dutela defendatzen duenik. "Tokiko komunikabideek erdal komunitatea ere hurbildu du euskararen mundura. Hala ere, esparru honetan lan handia dago egiteke". (D36) "Herriko informazioaren igorle izateaz gain, beste funtzio bat ere betetzen dugu: askorentzat, gurea da etxean jasotzen duten euskarazko idatzizko hedabide bakarra. Gure funtzio soziala, beraz, agerikoa da". (D22) 2.- Profesionaltasuna irabazi da: ekarpenetan behin eta berriro ageri den ideia da. Hedabide inprimatuek kaleratzen dituzten produktuen kalitatea hobetzearekin eta garai berrietara egokitzearekin ezkonduta legoke produktu horiek ekoizten dituzten pertsonen prestakuntza-maila hobea izatea. Hortaz, adierazitakoei jarraituz, lehen garaietako boluntarismotik profesionalizaziorako jauzia egin du sektoreak. "Gure herri aldizkariaren kasuan, kaleratutako produktua poliki-poliki saiatu gara garai berrietara egokitzen. Horretarako beharrezkoa izan da langileen profesionalizazioa, lan-baldintzen hobekuntza eta hori lortu ahal izateko diruiturrien eta irakurleen babesa. Duela hamarkada bat baino egoera hobean gaude zentzu horretan. Gure uste xumean, prentsa eraginkorragoa eta erakargarriagoa eskaintzen dugu egun, bai estetikoki eta baita edukiaren edota hizkuntzaren kalitateari dagokionean ere". (D17) "Sektoreak, oro har, boluntarismo hutsetik profesionaltasunerantz bidea hartu izan du, neurri batetan; alegia, gizarte mugimenduak bultzatua, eta boluntario sutsu batzuek garatua izatetik enpresa "konbentzionalen" parametroetara mugitu da …, puntu horretaraino iritsi gabe. Esan dut "puntu", ez "helmuga". (D11) Bi arlo horiez gain, beste hainbatetan izandako lorpenak ere nabarmendu dituzte hedabide inprimatuetakoek. Horietan, ordea, ez datoz denak bat, eta horregatik, gehien aipatzen direnetatik gutxien aipatzen direnetara aurkeztuko dira. 1.-Teknologia berrien aukerez baliatzen asmatu da. Kasu honetan ezin esan erabateko adostasuna dagoenik; izan ere, asko dira Interneterako eta sarerako jauzia oraindik behar edo nahi duten neurrian burutu gabe dutela dioten hedabideak, tokikoak batez ere. Bestalde, aitortu egiten dute teknologia berrietara egokitzea derrigortuta burutu den prozesua izan dela, aro digitalak ezarri duen erritmoaren trena ez galtzeko. "Produktuari berari dagokionez, teknologia berrietan inbertitu eta sareko kazetal-produkzioa areagotzeko aukera ere izan dugu, kasu honetan ere halabeharrez neurri handi batean". (D8) Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 622 "Asko aurreratu dugu Interneten egindako lanari esker eta emaitzak sumatzen dira. Era berean, etengabeko berrikuntza eskatzen digu aro digitalak eta dauzkagun baliabideekin maiz kosta egiten da erritmoari eustea.(…) Lortu dena, hortaz, erronka digitalari duintasunez erantzutea izan da". (D28) 2.- Tokikoek aurrea hartu diote beste hizkuntza batzuetan ari diren hedabideei. Lorpen estrategikotzat jotzen da eta berau gauzatzea errazagoa da lurralde, eskualde edo udalerri jakinetan zabaltzen diren hedabideentzat; hots, tokikoentzat euskararen lurralde osoa helmugatzat duten informazio orokorreko eta espezializatuko aldizkarientzat eta egunerokoentzat baino. "Esan genezake, tokiko aldizkarigintzan aurrea hartu diogula (ziotela, hobeto esan) bestelako hizkuntzetan jardun zezaketen hedabideei. Gaur egun ez litzateke batere erraza gaztelera hutsezko toki aldizkari bat sortzea dagoeneko euskarazkoak dauden lekuetan. Esango nuke leku hori hartua dagoela (jakinda ez dagoela lo egoterik) eta euskaraz hartu dela. Hori oso garrantzitsua izan da eta estrategikoa. Zailagoa da aldizkari berezituen kasuan edo euskararen herrirako lan egin gura duen baten kasuan". (D1) 3.- Tokikoek erreferentzialtasuna lortu dute. Arestian aipaturiko lorpenari zeharo loturik dago. "Euskarazko tokiko hedabide ez publiko baten ikuspegitik, uste dut erreferentzia nagusia izaten jarraitzen dugula. Guk eta gure parekoak. Paperean duela 20 urtetik hona, eta paperean eta sarean gaur egun. Informazioaren esparruan hutsune handi bat zegoen eta euskarazko tokiko hedabideek jakin zuten espazio hori bere egiten". (D22) 4.- Arlo ekonomikoan diru-sarrerak dibertsifikatzen jakin da, eta horri lotuta, zenbait kasutan, autofinantzaketa-mailan gora egin da. Hedabidearen enpresa-egoerari begiratzen dion lorpena litzateke. Teknologia berrietara egokitzearekin gertatu bezala, krisi ekonomikoren ondorioei eman beharreko erantzunetik sortu den irabazia da. "Zertan egin den aurrera? Autofinantzaketan %50etik gora egiteak, laguntzaile eta publizitate, oinarri sendoa eman dio aldizkariari". (D19) 779 .- Formula hau erabili da ekarpen-egilearen anonimotasuna babestu eta bermatzeko. Kortxete artean kokatutako "XXX" horren lekuan ekarpena egin duen hedabidea identifikatzen zuen hitza zegoen. 6.- Sektoreak elkarlanean jarduteko duen gaitasunean ere aurrera egin da. Geroago ikusiko da badela iritzi honekin bat egiten ez duenik ere. "(…) tokiko hedabideek sekulako garapena izan dute, neurri handi batean elkarlanaren bideari irmo eta eraginkortasunez helduta (…); sektoreak batzeko eta elkarlanean aritzeko gaitasuna erakutsi du (hor dago Hekimen elkartearen sorrera eta lana)..." (D41) Behin lorpenen/irabazien errepasoa eginda, txanponaren beste aldeari, galerei edo nahi beste aurreratu ez duten kontuei heltzeko unea da. Eta horien lanketak bi kontu utziko ditu agerian: batetik, galerak erabat loturik daudela euskarazko hedabide inprimatuek etorkizunera begira ezarriko dituzten erronka edo zereginei, eta bestetik, lorpen edo irabazi moduan zerrendatu diren zenbait gai orain galera moduan agertuko direla. 1.- Paperezko euskarriak presentzia, ikusgarritasuna galdu du. Teknologia berrien, bereziki Interneten, garapenaren ondorio dela diote Delphian parte hartu dutenek. "Paper euskarri bidezkoa lehen informazio iturria izana, eta dena oraindik askorentzat, lekua galtzen ari da internet bidezko eskaintzen aurrean, nabarmen eta abiada bizian". (D10) 2.- Oro har, ez da lortu langileen lan-baldintzak hobetzea edota komunikazio-talde handietan ari diren profesionalek dituztenak berdintzea. Soldatak, produktuak kaleratzeko sartzen diren orduak, lanpostuen galerak aipatzen dira, besteak beste, egindako ekarpenetan. "Kazetarien lan baldintzak eskasak dira". (D4) "Lan baldintzak ez dira onak, sartzen diren orduak ez daude konpentsatuak".(D12) Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 624 "Orokorrean langileen soldatak baxuak dira (…)Langileen egoera ekonomikoa asko hobetu behar da". (D36) "Berez, euskarazko hedabideen esparruko langileen lan-baldintzak beti izan dira hala-moduzkoak, eta horretan pixkanaka hobera egin den arren, krisi ekonomikoak berriro ere gogor erasan die: murrizketak, lan kargaren handitzea, lan postuen galera, hedabideak hobetzeko egitasmo berriak garatzeko ezintasuna..." (D41) "Zentzu horretan, euskarazko hedabideek orokorrean baliabide ekonomiko mugatuekin lan egiten dugu (ikusi besterik ez dago euskarazko komunikabideetako langileon lan baldintzak zeintzuk diren) eta beraz, argitaratzen ditugun produktuetan egin ditzakegun inbertsioak (produktuak hobetu eta beraz bezero berriak erakartzeko) mugatua dela uste dugu". (D27) Mugak muga, arestiko hausnarketa egin duen hedabidetik gaineratu dute kalitateari dagokionez, euskarazko produktuak ez daudela erdarazko hedabideek kaleratzen dituztenen atzetik. "Halarik ere, baliabide gutxirekin talentu handiko produktuak ekoizten ditugula uste dugu, erdarazko medioek dituztenak bezain onak edo hobeak ere". (D27) 3.- Sektoreak hastapenetan zuen izaera edo ezaugarri militantea galdu du. Irabazien atalean azpimarratutako profesionalizazioaren B aldea litzateke honakoa. Baina, ekarpen batean adierazten denez, militantziak behera egitea ez da derrigor txartzat hartu behar; horren arabera, gaur egun euskarak eta euskal hedabideek militanteak baino erabiltzaileak behar dituztelako. "Beharbada, beste hamarraldi batzuetan euskalgintzak eta euskarazko hedabideen sektoreak hein handi batean hain berezkoa duten militantzia izaeraren apaltzea izan da; baina horrek, berez, ez du zertan txarra izan.(…) Gainera, normalizazioaren bidean, militanteak baino, erabiltzaileak behar ditugu. Hedabideon kasuan, irakurleak. Eta irakurlegoa zenbat eta ugariagoa eta anitzagoa izan, are hobeto bai hedabideontzat, baita euskararen normalizazioarentzat". (D41) Ildo beretik jorratutako beste ekarpenen bat ere izan da Delphian, baina kasu horretan militantziaz aritu beharrean, kutsu ideologikoaz ari da. Bere ustez, euskara hutsezko idatzizkoetan belaunaldi berriak sartzeak, horien profesionalizazioak eta beste "kolore ideologiko batek" kudeatzen dituen diru-laguntzen beharra izateak hasierako kutsu ideologikoa arintzea ekarri du. "Hasierako izaera herritar eta ideologikoak dirauen arren, jardun askoz profesionalizatuagoa ere begi bistakoa da. Aldaketa, ez da aggiornamento estetikoa izan; aldaketak biziraupenerako estrategiari erantzun dio nagusiki. Horretan, belaunaldi txandaketak ere zerikusi handia izan du: gazteria teknikoki ongi prestatua ekarpen handia egin dio sektoreari, IKTekiko duen hurbiltasun handiagoa tarteko. Paradigma ezberdinei erantzuten dioten neurrian, logika profesionalak zorroztasun ideologikoa kamustea ekarri du. Bestalde, zama edo lotura ideologikoa arindua gertatu da, kutsu profesionalak lekua bereganatzea ez ezik, diru-laguntza publikoaren beharra ere nabarmena izan delako. Azken horrek beste kolore ideologikoen eskuetan egonda, laguntza eskaera/eskaintza binomioaren emaitza positiboak indartu diren neurrian, erradikaltasun ideologikoa zalantzan jarri eta alboratu da, neurri batean bederen. Ez erabat, ezta arintze progresiboan ere; gora-behera ugarirekin baizik". (D11) 4.- Sektoreak ez du asmatu erreleboa ziurtatzen. Bi dira hausnarketa hau galeren edo nahi/behar beste aurreratu ez duten kontuen aldean kokatu duten idatzizko hedabideak, biak tokikoak. Batek euskarazkoa ekoizteko behar diren kideen erreleboari heldu dio, eta besteak, irakurleen, hartzaileen erreleboari. Hori baino gehiago, "odol berririk" ez egoteak hedabidearentzako ondorio kaltegarriak izan ditzakeela eta produktuak birpentsatu beharra dakarrela baieztatu dute. "Zertan ez duen "asmatu" aldizkariak? Batetik, kideen erreleboan. Bai kultur elkartearen zuzendaritzan, bai aldizkariko langileari laguntzea helburu duen erredakzio kontseiluan, garai bateko kide berak dira egun. Hauen nekea, nabarmena da. Militantzia handia, baina bestela ere norberak bere lana, eta ezin behar bezainbeste dedikazio eskeini. Eta ez dago hauen lekukoa hartu duen jende berririk. Herritarrek bai, babes zabala erakutsen doten aldizkariari, baina babes pasiboa da. "Gustura hartzen dugu aldizkaria etxean", baina gero, nolabait ere parte hartu behar denean, inor gutxi animatzen da pausua ematera. Eta horrek, isla izan dezake aldizkarian: gai beretsuak errepikatu maiz, garai bateko moldean segi egun ere... Odol berriaren eta ideia freskuen premian gara". (D19) Hartzaileengana, erosle edo irakurle gisa ikusita, nahi beste ez iristeaz gain, horiengan lortu ez den beste kontu bat ere agertu da Delphian: eragina. Eta horrekin adierazi nahi da hartzaileari ez zaiola ahotsa, agerikotasuna eman idatzizko hedabidearen zertzean aktiboki inplikatzeko eta bide batez komunitatea sendotzeko. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 626 "Zerbaitetan ez badugu egin gora da ez garela gai izan gura genukeen beste jenderengan eragina izateko. Ez diot erostea edo iristea bakarrik, baita eragina izatea ere. Hori irabazteko dugu oraindik euskarazko hedabideok, nor izatea kazetarigintzan, ez euskal kazetarigintzan. (…) Ez dago informazioa igorletik hartzailera pasa eta amaitu dela pentsatzerik. Ezta nahikoa feedbacka lortzea ere. Asmatzeko daukagu irakurleekin batera egitea aldizkariak, egunerokoak edo dena delakoak. Ahotsa emanez eta agerikotasuna emanez irakurleei. Hitz baten, komunitatea sendotu eta agerikotasuna eman. Horretan herren gaude oraindik". (D1) Arestiko lerroetan aipatzen den komunitatea sendotzeko edo trinkotzeko zeregina estu lotzen zaio ekarpenen batean nabarmendu den beste gai bati: hedabidearen eta komunitatearen arteko harremanari. Horren arabera, euskarazko hedabideen kasuan, harremanak bi norabidekoa beharko luke herrigintzan eta hizkuntzaren normalizazioan duten funtzioa egikaritzeko eta, aldi berean, hedabideen iraupena ziurtatzeko. "Hedabide guztien moduan, idatzizkoak ere bere komunitatean inplikatu behar du, eta alderantziz, komunitatea hedabidean inplikatu. Euskarazkoen kasuan ezinbestekoa da hori, gurean argi dugu behintzat hori. Ulertu behar dugu komunitateari zerbitzu bat emateko sortu ginela, badugula funtzio bat herrigintzan eta hizkuntza normalizazioan, eta funtzio hori ahalik eta hobekien betetzeko gure hiztun komunitatetik gertu egon behar dugula. Entzun egin behar dugula komunitateko lagun hori, ulertu egin behar dugula. Era berean, komunitatea proiektuetara erakartzea ezinbestekoa izango da, iraungo badugu. Finantziazioan lagunduz, baina ez finantziazioan lagunduz bakarrik". (D8) 5.- Sektoreak ez du asmatu/lortu multimedia-eredua jorratzen. Lorpenen atalean, euskara hutsezko hedabide inprimatuek, halabeharrez eta oro har, teknologia berrietara egokitzeko gaitasuna erakutsi dutela esan bada ere, orain adieraziko da ez dela lorpenik izan idatzizko hedabide izatetik multimedia izatera iristeko bidean. "Sektore gisa lortu ez duguna, gure ustez, hedabide multimedia bihurtzea izan da: oraindik idatziak pisu handia du gure hedabideetan". (D28) 6.- Sektoreak ez du aurrerapen handirik egin elkarrekin lan egiteko dinamikak sortzen. Irabazien aldean azpimarratutakoa galera moduan aurkezten da orain. Eta hala izatea errazago ulertu zitekeen, iritzi bat eta bestea izaera ezberdinetako hedabideek defendatuko balute; adibidez, tokikoek eta egunerokoek edo tokikoek eta informazio orokorreko eta espezializatuko aldizkariek. Baina ez da hala gertatzen. Multzo bereko hedabideak dira sektore barneko elkarlanak aurrera egin duela baieztatzen dutenak eta ez duela egin baieztatzen dutenak. Kasu honetan, elkarlanerako dinamiketan behar beste aurreratu ez izanaren arrazoitzat jartzen dira jokaera indibidualista eta ondokoa zertan dabilen ez erreparatzea. "(…) eragileen arteko elkarlana bultzatu beharko litzateke, sektorea oso atomizatuta baitago. Elkarte, talde, fundazio, udal… bakoitzak bere aldizkaria edo agerkaria kaleratzen du eta kitto (…) Indar eta aukera asko galtzen dira jada beste batek egindako lana errepikatuz, eskualde batean hamaika aldizkari zabalduz eta beste batean, berriz, bat ere ez. Euskaltzale ugari gara, baina oso indibidualistak. Norberak bere agerkaria lantzen du, sarritan albokoak egiten duena ezagutu edo kontuan hartu gabe. Euskal prentsa sistema nazionala eraiki beharko litzateke, kaleratzen diren hamaika aldizkariak nolabait koordinatuz. Honekin ez dugu esan nahi elkarte, fundazio, udal... bakoitzak ez duela askatasunik izan behar nahi duen egitasmoa garatzeko, gustukoa dituen edukiak zabaltzeko... Baina bai koordinazioa egon behar duela, euskalgintzako eragileok elkar ezagutu eta egiten dugun lana bateratu". (D5) Honaino euskara hutsezko hedabide inprimatuek denboran zehar izandako bilakaerari eta irabazi/galera zehatzei buruzko idatzizko ekarpenen azterketa. Sektorearen egoerari eskainitako atalarekin bukatzeko, proiektu berriak martxan jartzeko sasoia ote den galdetu zitzaien eta erantzunetan, espero bezala, bi multzo berezitu daitezke: 1.- Ikusitakoak ikusita eta egungo egoera nolakoa den kontuan hartuta, batzuek uste dute ez dela proiektu berrietarako une egokia. Krisi ekonomikoak gogor astindu dituen hedabideak dira kasu guztietan hala uste dutenak. Ia denak aldizkari espezializatuak diren arren, badira tokikoak ere. Proiektu berrietan sartu ordez, orain krisiak utzitako ondorioei aurre egiteko eta eusteko unea dela diote. "Gure kasuan, une honetan ez dugu uste hau denik proiektu berri handietan sartzeko unea. Argitalpenaren maiztasun-murrizketak utzitako ondorioak ahal den neurrian ebitatzea eta sektoreak dituen erronka horietan asmatzea dira gure lehentasuna. Alegia, dugunari eutsi eta sendotzea. Tokiko hedabideek jakin dute erronka berrietara egokitzen eta beren presentzia bermatzen. Orain argitalpen espezializatuei dagokigu gure bidea egiten joatea". (D29) Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 628 "En la situación actual, creo que no es tiempo de embarcarse en nuevos proyectos, especialmente en el sector de los medios impresos en euskera, que no puede darse más que por satisfecho si mantiene lo que ha logrado en estos años logrado, pues lo normal es que cierren medios. Negro futuro veo yo780. (D43) 2.- Gehienak, ordea, krisiak krisi, proiektu berrietan sartu edo proiektu berriak sortzearen aldeko dira. Horren lekuko Delphia burutu zenean euskara hutsezko hedabide inprimatuen sektorean lanean hasi berri zegoen asteroko argitalpen batetik jasotako hausnarketa. Esan beharra dago ez zela zerotik abiatu, baizik eta aurretik zegoen beste baten jarraipena zela, baina goitik behera eraberritutakoa. Hedabide horrek argi eta garbi azaldu zuen zeintzuk izan diren proiektu berria martxan jartzeak ekarri dituen alde onak eta txarrak. Lehenek kaleratutako produktuaren ezaugarriekin dute zerikusia, bigarrenek egoera ekonomikoarekin, "Bilakaera honek aritzen garen eskualdeari onurak ekarri dizkiola bistan dago: hedabide indarberritu bat, guztion parte-hartzea baimentzen duena, maiztasunean (paperean) hobetu dena, sare-agerkarian berritu eta hobetu dena, egunerokotasuna, kultura, agenda, kirola...eta abar gaitan gaur egun lantalde handiago eta bateratu baten esfortzuaz kalitate handiago bat emateko gaitasuna izanik. Baina kalitate honek, esfortzu honek, prezio bat dauka: aurrekoaren prezioa handitzen du. Lan taldea handiagoa da, maiztasuna handitu da, kalitatea hobetu da, baliabide beharra handiagoa da, espazio handiagoa behar da...diru gehiago behar da: lehen ere estu bazebiltzaten, orain, estuago gabiltza, eta dirulaguntzak ez dira handitu. Beraz, hedabideak aurrera egin du, baina egoera ekonomikoak atzera". (D12) Eta lehen pertsonan, zuzen zuzenean bizitako esperientziatik abiatuta honelaxe diote: "Daukaguna mantentzea, nekez lortzen dugun eguneroko lana da. Daukaguna sendotzea, mantentzearen ondoren datorrena da. Proiektu berriak? [Gurea]781 proiektu berria da, erronka berria, euskarazko tokiko hedabide bakarra gure eskualdean, beharrezkoa zena. Horretarako unea izan da, behar beharrezkoa, baina hala ere apostu handia baita; urte bateko bizitza du gureak, eta bere etorkizuna ez dakigu zein izango den. Nekez arituko garela, hori bai". (D12) 780 .- Gogoratu Delphian parte hartu zuen hedabide baten kasuan, gidoia gaztelaniaz jaso eta erantzuteko aukera izateko eskatu zutela. 781 .- Hemen ekarpena egin duen hedabidearen izena kendu da anonimotasuna bermatzeko. Hala ere, lehen aurreratu bezala, gehiengoa dira proiektu berriei ekitearen aldeko iritzia ematen dutenak, hori bai, beti ere zenbait baldintza beteta, besteak beste horretarako laguntza izatea. Izan ere, argudiatzen da euskarazko hedabideen sektorean proiektu berrientzako lekua egon badagoela, baina arazoa finantziazioa dela, ez delako diru-laguntzarik eskaintzen proiektu berriei ekiteko, horien sorrera sustatzeko. "Proiektu berrietarako sasoia beti da. Ezin dugu egiten dugunarekin geratu. Horrenbeste aldiz aipatzen den "conford gune" moduan ere defini dezakegunarekin hautsi beharra dugu.(…) Oraindik proiektu berri askotarako lekua dago, izan tokian tokian, Euskal Herri mailan zein espezializatuetan. Horretxetan laguntzen du gutxien diru-laguntza deialdiak. Dagoen poltsatik aparte behar luke hedabide berrien sorrera. Laguntzok ez daude bideratuta dagoeneko hedabidegintzan ari garenok proiektu berriak sortu ditzagun". (D1) "Beraz, bai, uste dugu proiektu berriak beharrezkoak direla. Baina horietarako ezinbestekoa den finantzazioa falta zaio sektoreari". (D28) Proiektu berriak martxan jartzearen alde agertu diren hedabide askotatik ñabardura egin diote apustuari. Horren erakusgarri ondoko esaldia: "(…) proiektu berriei ateak irekitzea bai, baina ez edonola eta zein garen edo nondik gatozen ahaztuta"(D17). Hots, alde bai, baina argi utzita proiektu berriei ekiteko beharrezkoa dela dagoeneko badirenak sendotzea, indartzea. "Martxan dauden egitasmoak indartu beharra ezinbestekoa da, bidean aurrera egitea nahi badugu; bestela, ibilbide laburreko egitasmoak ahalbidetuko ditugu, ez euskal jendarteak behar dituen egitasmo iraunkorrak. Eta daudenak indartu eta egonkortu ahala, berriak sortzen hasi ahalko gara. Horretan, noski, diru sarrerak, eta horren baita, diru laguntzak klabeak dira". (D18) "Proiektu berrietarako garaia da, beti izan behar dugu berritzeko, apostu berriak egiteko, hobetzeko eta modernizatzeko erronka. Gure sektoreak ezin du "estankatuta" jarraitu. Nolanahi ere, aurrera egiteak ez du zertan suposatu beharrik orain arteko guztia eraldatzea edo atzean uztea. Egungo egoerari eutsi eta sendotzea ez da erronka makala. Alegia, proiektu berriei ateak irekitzea bai, baina ez edonola eta zein garen edo nondik gatozen ahaztuta. Gaizki dagoena hobetu, ondo dagoena mantendu eta ahal dela gauzak hobeto egin eta proiektu berriak indartu... horretan asmatzean legoke koxka". (D17) Euskarazko hedabide inprimatuen sektorean beraz, bada egitasmo berrientzako lekua, bada horiek gauzatzeko nahia eta badira nahia elikatzeko arrazoiak ere. Bi dira nagusi: batetik argudiatzen da hizkuntzaren normalizazioan laguntzeko ezinbestekoa Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 630 dela euskararen lurraldean ari diren beste hizkuntzek (erdarek) duten neurriko hedabide-eskaintza euskaraz ere izatea; bigarrenik, hedabidearen zabalkundeesparruan dauden kontsumitzaileen ezaugarriei eta beharrei egokitutako produktuak sortu behar direla defendatzen da. Betiere, aurretik azaldu bezala, gogoan izanda proiektu berriak sortzea eta daudenak sendotzea asmo, erronka bateragarriak direla. "Era berean, produktu berriak, espezializatuak, modernoak, erakargarriak egiteko unea dela uste dugu; euskarak, erdarek besteko tresna izan behar ditu etorkizunean biziko bada". (D27) "(…) beharbada iritsi da ordua produktu estandar hori begibistatik kendu gabe, herri edo bailara bakoitzean detektatzen diren kontsumitzaile-talde adierazgarriei ere keinu bat egitea euren interesekoa izan daitekeen produktua sortuz: hizkuntzaren ezagutze-maila, adina (haurrak, gazteak, adinekoak…), zerbitzu edo gai zehatzen ingurukoak (agenda eta denbora librea, kirol emaitzak, lan-eskaintzak…), eta horiek guztiak ez derrigor paperezko edizioen bitartez.(…) ez dut uste 'proiektu berriak' eta 'dagoena sendotu' gauza kontrajarriak direnik". (D26) Proiektu berrien inguruan dagoen ikuspegia laburbilduta, esan daiteke euskara hutsezko hedabide inprimatuen sektoreak begi onez ikusten duela horiek martxan jartzea, baina dagoeneko kalean direnak deskuidatu gabe, horiek indartuta. Bestalde, osasun oneko finantziazioa izatea litzateke proiektu berriei ekiteko funtsezko baldintza. Hortik Delphi azterketaren hurrengo atalean landuko den Eusko Jaurlaritzaren garrantzia eta ezinbestekotasuna. Hala aitortzen da ondoko ekarpenean: "Euskarazko hedabideei Jaurlaritzatik ematen zaizkien diru-laguntzak oso garrantzitsuak dira , diru-laguntza hauekin elkarteek baliabide gehiago izaten dituzte eta honek eragin zuzena du sortu eta bultzatzen ditugun herri aldizkarietan. Diru-laguntzek hedabideei oxigenoa ematen diete, hedabideak ekonomikoki ongi gaudenean ausartago gara eta proiektu berriak ere egitera ausartzen gara!". (D17) Oxigenoa, jakina denez, bizitzeko behar dugu gizakumeok. Ondoko lerroetan ikusiko da Jaurlaritzaren "Hedabideak" diru-laguntza deialdiak beste horrenbesteko zeregina eta garrantzia ote duen euskara hutsezko hedabide inprimatuentzat. 5.5.2. EUSKO JAURLARITZAREN "HEDABIDEAK" DIRU-LAGUNTZA DEIALDIA Funtsezkoak, oso garrantzitsuak, ezinbestekoak, oso positiboak… Hitz horiexek erabili dituzte ikerketa honetan parte hartu duten euskara hutsezko hedabide inprimatuetako ordezkariek Eusko Jaurlaritzak "Hedabideak" deialdiaren bidez emandako diru-laguntzei buruz aritzeko. Esan daiteke ekarpenetan erabateko adostasuna dagoela balorazioa egiteko orduan. Bi hedabide izan ezik, gainontzeko guztiek Jaurlaritzarengandik jasotako laguntza azpimarratuz ekin diote arlo honetako hausnarketari. Gehienek euren etxeko egoerari erreparatuta baloratu dute deialdia. Horren lekuko ondoko ekarpen-zerrenda. Luzea den arren, interesgarria da hemen aurkeztea, gaiari buruz dagoen adostasunaren neurria ematen duelako, eta bertan, egunerokoak, informazio orokorreko zein espezializatuko aldizkariak eta tokikoak daudelako ordezkatuta. "Gurean eragin positiboa du diru-laguntza honek eta jaso ezean, zaila egingo litzaiguke aurrera jarraitzea". (D38) "Diru-laguntzak beharrezkoak dira, bestela ezin da gisako aldizkari bat mantendu". (D20) "[Gure] aldizkaria, Jaurlaritzaren diru laguntza gabe kaleratzea ezinezkoa litzateke. Alde horretatik ontzat, egokitzat eta beharrezkotzat jotzen dugu diru laguntza". (D21) "Gure proiektua garatzeko eta sendotzeko ezinbestekoa da laguntza hau". (D32) "Diru-laguntza horiek ezinbestekoak dira tokiko komunikabideak sortzeko eta iraunarazteko, baita gure aldizkarirako ere". (D36) 782 .- Formula hau erabili da ekarpen-egilearen anonimotasuna babestu eta bermatzeko. Kortxete artean kokatutako "gure" edo horren aldagairen bat dagoen lekuan ekarpena egin duen hedabidearen izena zegoen. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 632 "[Gure] moduko proiektuak garatu ahal izateko funtsezkoa izan dela uste dugu. Diru-laguntzek bideragarri egiten dituzte proiektuok. Alde positiboa da, dirulaguntzei esker proiektuak aurrera egin dezakeela, ZZ783 moduko hiri batean euskarazko komunikabide bat mantentzeak dakartzan zailtasun guztien arren. Diru-laguntzei esker, euskarazko eta kalitatezko edukia eskaini ahal izan da [gure inguruan]". (D24) "[Guretik] behar beharrezkotzat jotzen dugu Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak urteko kaleratzen duen diru laguntza. (…) Gaur egun HPSk ematen duen diru laguntzak ahalbidetzen du [gurea] argitaratzea, horrek duen esanahi guztiarekin: euskararen normalizazioan eragitea, hau da, herritarrek egunero euskara erraz batean irakurtzeko aukera izatea; herritarrek komunikabide propio bat izatea; herrian gertatzen dena plazaratzeko tresna gisa ulertzea; era berean, diru laguntzak ahalbidetzen du produktua bera lantzea eta garatzea; eta bide horretatik, eraginkorragoa izatea. HPSek ematen duen diru laguntzak zati garrantzitsua du [gure] aurrekontuan, eta beraz, gaur egun finantziazio iturri garrantzitsuenetakoa da". (D34) "Gure proiektuaren bideragarritasunari dagokionez, inportantea da Eusko Jaurlaritzaren ekarpena". (D22) "Ordezkatzen dudan hedabidearen kasuan balorazioa, orokorrean, positiboa edo oso positiboaren artean finkatuko nuke. Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzak denbora luzean desagertuta (2010-2016) egon direnean, ez balitz izan Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzengatik, egoera dramatikoan egonen ginateke. Izan ere, gure kasuan udal eta mankomunitateetako diru-laguntzak 2008ko kopuruetan daude 2015ean, eta murrizteko joerarekin aurrera begira". (D26) Bildutako iritzien arabera, beraz, Eusko Jaurlaritzaren urteroko deialdiak euskarazko hedabide inprimatu bakoitzaren bideragarritasunari laguntzen dio. Are gehiago, ekarpen askotan, norberaren etxetik haragoko begirada luzatuz, adierazten da diru-laguntza horiek gabe ez litzatekeela euskaraz idatzizkoen sektorerik izango. "Hasteko esan beharra dago laguntza horiek gabe ez legokeela sektorerik". (D3) "Hedabideak" diru-laguntza ezinbestekoa da euskara hutsezko idatzizko hedabideentzat. Hori gabe, argi dugu sektorearen parte handi batek ezingo liokeela bere produktuari eutsi". (D29) "Argi dago sektore osoko behar edo gabezia bati erantzuna ematen dion programa dela eta hori ezean medio askok aurrera egiteko zailtasunak izango lituzketela. Alde horretatik positiboa de Eusko Jaurlaritzak euskaraz argitaratutako hedabideak laguntzeko programa martxan izatea". (D33) "Deialdiari esker, euskarazko hedabide asko argitaratu daitezke. Deialdian eskaintzen diren laguntzak ezinbestekoak izan dira euskalgintzako sektorearen garapenerako". (D5) "Laguntza oso garrantzitsua izan da aurrera egiteko. Diru laguntzarik gabe euskal hedabideek nekez egingo lukete aurrera, edo ezingo lukete bizi iraun". (D37) Aurreko lerroak irakurrita, argi geratu da "Hedabideak" deialdian esleitutako partida diru-sarrera garrantzitsua dela euskarazko inprimatuentzat; batez ere, aintzat hartzen bada sarrera propio bidez lortutako finantziazioa ez dela nahi bestekoa, publizitate bidezko sarrerek behera egin dutelako eta euskarazko idatzizko gehienetan ez delako salmenta bidezko dirurik jasotzen. "Hasteko eta behin, hedabideei zuzendutako diru-laguntzak ezinbestekoak direla onartu behar da. Hedabideon helburua da ahalik eta autofinantziazio mailarik altuena lortzea, eta horretan ahalegin handia egiten dugun arren, oraindik ere gure aurrekontuen zutabe garrantzitsua dira Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzak, publizitatearekin eta harpidetzekin batera. Funtsezko laguntzak dira sektorearentzat eta sektorea osatzen dugun hedabideontzat, beraz. Are gehiago krisi garaiotan". (D41) "Guztiz beharrezkoa da laguntza deialdi hau, salmentetatik euskarazko hedabide bat sustengatzea guztiz ezinezkoa delako eta publizitatearen bilakaera negatiboa delako. Gure kasuan, aurkeztu ahal garen deialdi bakarra da". (D44) Goiko bigarren ekarpen horrek ñabardura gehitu dio orain artekoari. Izan ere, Eusko Jaurlaritzaren laguntza edozein eratako euskara hutsezko hedabide inprimatuek eskatu dezaketen bitartean, ez da gauza bera gertatzen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 634 aldundiek eta udalek helburu berdinarekin eskaintzen dituzten laguntzekin. Horietara ezin dira aurkeztu euskararen lurralde osoan zabaltzen diren egunerokoak, tokikoek ordea deialdi guztietatik laguntza jasotzeko aukera dute. Hona tokiko batek dioena. "Diru laguntzei esker bizi gara gu. Batez ere Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Diputazioa eta [gure] Udaletxeari esker. Hori argi eta garbi". (D7) Baina, zenbaterainokoa da Eusko Jaurlaritzaren urteroko "Hedabideak" deialdiaren bidez onuradunek jasotzen duten laguntza? Galdera ez zegoen Delphian, baina, hala ere, izan da portzentajea zehaztu duen hedabideren bat. Horren arabera, gastu-aurrekontu osoaren 10 eurotik bat eta bi euro artean estaliko litzateke Jaurlaritzak esleitutako diru publikoari esker. "Esan beharrik ez dago, baina badaezpada esan egingo dut: "Hedabideak" diru laguntza oso garrantzitsua izan da, orokorrean eta hainbat urtetako ibilbidea aztertuta, euskal hedabideontzat. Bateren bat egongo litzateke bizirik beharbada laguntzok gabe, baina hedabide gehienek nekez egingo lukete aurrera "Hedabideak" deialdiaren barruan urtetan emandako laguntzarik gabe. Deialdi honek hedabide bakoitzaren gastuen proportzio garrantzitsu bat laguntzeko balio du, % 10etik % 20era bitartean, gutxi gorabehera". (D39) Administrazioaren diru-laguntzak sektorearen ekonomikoari laguntzeaz gain, ondorio mesedegarriak ditu beste esparru batzuetan, hala nola, hedabideetako profesionalen prestakuntzan, lanpostuen sorreran edota proiektu berriak martxan jartzeko. "Deialdi honi esker, hedabide asko jaio eta ibilbide oparoa izaten ari dira. Profesional bikainak sortu eta bilakaera borobila izan dute sektore honetan. Lanpostu ugari sortu eta Euskadiko ekonomiarengan eragin handia izan du". (D5) Baina dena ez da lore, kritikaren bat ere egon badelako. Delphian bildutako ekarpenen arabera, "Hedabideak" deialdiak ez du efektu positiborik izan euskarazko hedabideek merkatuari begira izan beharko luketen jarrera proaktiboan, lehiatzeko grinan; diru-laguntza izango dela jakiteak nolabaiteko erosotasunean murgildu duelako sektorea. Eta ez hori bakarrik, erosotasunak diru-laguntzekiko menpekotasuna dakarrela gaineratzen da. "Laguntzek badute alde negatiboa, noski: menpekotasun eta erosotasunarena, batez ere. Erosotasuna litzateke saihestu beharrekoa, menpekotasuna horren arrimuan ematen delako. Hau da, urte bukaerako balantzea koadratuz gero merkatuan lehiatzeko beharrik eza letorke. Hori, aurretik esandako planteamendua estrategikoaren guztiz kontrakoa litzateke. Nola uztartu laguntza eta jarrera merkatuari begirako proaktiboa? Hor dago gakoa!". (D11) Kritikak kritika, oro har, urteroko deialdiaren bidez esleitutakoaren balioa onartu eta azpimarratu dute euskarazko inprimatuek. Hori litzateke Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzari buruzko lehen ideia nagusia. Baina segituan dator bigarrena: sektorearen iritziz emandako laguntza ez da nahikoa. "Ez da nahikoa "euskarazko hedabideak sendotu, garatu, normalizatu eta eraginkortu"-tzeko. Sendotzen, garatzen, normalizatzen eta eraginkortzen duen bakarra, prekarietatea, ezegonkortasuna eta elkarren arteko konfiantza eza da. IRAUTEN laguntzen digu eta ezin diogu uko egin diru-ekarpen honi". (D10) "Kontua da nahikoa diren joan nahi genukeen abiadurara joateko. Euskarak behar duen abiadurara joateko, alegia. Orain egiten duguna egiteko ere justokoak direla esango nuke, baina oso justokoak dira, edo zehatzago esanda ez-nahikoak, proiektu berriak-eta zabaltzeko". (D1) "(…) orain arte Jaurlaritzak eman duen finantzazioa euskal prentsarentzat garrantzitsua izan den arren, euskarazko hedabideok aurrean dauzkagun erronkei erantzuteko ez dira nahikoak gaur egun". (D28) Hortaz, diru-laguntzak funtsezkoak dira, baina ez nahikoak. Salbuespenen bat dagoen arren, hedabideek diote Eusko Jaurlaritzak esleitutako baliabide ekonomikoek bizirauteko balio dutela, egungo prekarietate-egoeran aurrera egiteko, baina ez deialdietan ezarritako helburuak lortzeko; hau da, ez direla baliagarri euskarazko hedabideak sendotzeko, garatzeko, normalizatzeko eta eraginkortzeko784. "Eusko Jaurlaritzaren ekarpen ekonomikoak IRAUTEN785 laguntzen digu". (D10) "(…) Jaurlaritzaren xedea hedabidea sendotu, eraginkortu eta garatzea dela esaten duenean ez gaude guztiz ados. Noski laguntzen digula hori guztia egiten, bestela aspaldi utziko genion argitaratzeari. Baina ematen diguten dirua ez da nahikoa, gure kasuan, sarera jauzi eta webgune bat martxan jartzeko, adibidez. Dugun diru laguntzarekin justu iristen gara aldizkari bat egiteak sortzen dituen gastuak ordaintzera". (D7) 784 .- Kontuan hartu helburu hau, euskarazko hedabideak eraginkortzearena 2014ko deialdian jaso zela lehen aldiz. 2005-2013 bitartekoetan sendotu, garatu eta normalizatu esaten zen. 785 .- Jatorrizko idatzizko ekarpenean horrela dago idatzita, maiuskulaz eta negritaz. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 636 "Gure kasuan eta gure inguruan ikusi ahal izan ditugun kasuetan, deialdiak ez du bere funtzioa betetzen. Hobe esanda, diru-laguntzaren baitan egotearen dinamika horrek ez dio sektoreari sendotzeko, eraginkortzeko, garatzeko eta normalizatzeko aukerarik ematen; prekarietatean egonkortzen gaitu. Errua ez da deialdiarena edo Jaurlaritzarena. Sektorearen etorkizunaren inguruko hausnarketa sakona behar da. Dinamika horretan zaila da proiekturen bat sendotzea; benetan proiektu sortzailea beharko litzateke horretarako. Komertzialki bideragarriak diren hedabideak behar dira; diru-laguntzak horien aurrekontuan ehuneko txikia osatu beharko luke". (D15) "[Gure] aldizkariaren ikuspegitik, aipatu sendotu/eraginkortu/ garatu/normalizatu horien gainean bizirauten lagundu digula uste dut". (D19) "(…) ezin esan "Hedabideak" diru-laguntza deialdiak ordezkatzen dudan hedabidea sendotzen, eraginkortzen, garatzen eta normalizatzen laguntzen duenik; ez behintzat modu osotu eta eraginkorrean. Jakina, neurri batean bai, hori ere ezin da ukatu, baina ez nahikoan, ezta gutxiagorik ere". (D41) "Dirulaguntzen sistema ez da egokia. Bat, iraunkortasunik ematen ez duelako, eta urtero-urtero segurtasunik gabe abiatu behar direlako proiektuak. Bi, dirulaguntzak hedabideen beharretarako moldatu ordez, hedabideak deialdira moldatu behar izaten dutelako.(…) Azken 40 urtetako historiak erakusten ditu superbibentzia batean gaudela euskarazko hedabide zibilak. Arnasa justuan hartuz, ezin hazi eta prekarietatean lan egiten. Dirulaguntzek hor kokatu gaituzte, eta ezin izan da burujabe izan, hazi, sendotu, normalizatu". (D14) Esan bezala, gehiengoak dio Jaurlaritzaren diru-laguntzak ez duela balio deialdietan ezarritako helburuak lortzeko; baina ezin da esan iritziak sektorearen erabateko adostasuna eragiten duenik; kontrakoa defendatzen duen hedabideren bat ere badelako. Gainera horiek, laguntzen onuradun izan daitezkeen edozein multzotakoak dira, hau da, egunerokoen multzokoak, tokikoak zein informazio orokorreko eta espezializatuko aldizkariak. "HPSk egiten duen deialdiaren xedeak lau dira: sendotu, eragin, garatu eta normalizatu. [Gureak] argi du diru laguntzek lagundu egiten dutela funtzio horiek betetzen. [Gure]aren balore nagusiak hiru dira: euskararen normalizazioan eragitea, herriko eguneroko informazioa eman eta zabaltzea; eta gizartearen kohesioan eragitea. Hiru balore horiek bat datoz HPSk indartu nahi duten lau xedeekin". (D34) "Gure kasuan, diru-laguntza honek proiektua sendotzen laguntzen du. Eta horrekin, babesa ematen digu guk gure aldetik aldizkaria ezagutarazteko eta eraginkorrago egiteko urratsak eman ditzagun, nahiz eta erabateko normalizaziora ez iritsi". (D25) "Diru-laguntzek lagundu egin digute gure komunikabidea sendotzen, garatzen, eraginkortzen eta normalizatzen. Baita sortzen ere. Arrazoiak? Diru-laguntza barik ezingo ginateke bizi". (D36) Hortaz, "Hedabideak" izeneko deialdiak euskarazko inprimatuak sendotzen, garatzen eta normalizatzeko lagungarri den ala ez den defendatzeko orduan, iritzi bat eta bestearen arteko aldea bi kontutik etorri daiteke: batetik, iritzi-emaile bakoitzak aipatutako helburuari nahikoa den ala ez den esateko ezartzen dion neurritik; izan ere, horren arabera, batentzat nahikoa izan daitekeena ez nahikoa izan daiteke beste batentzat. Eta bigarrenik, kontzeptu horiek ulertzeko modutik. Horregatik, sendotu, garatu, normalizatu eta eraginkortu kontzeptuak nola ulertzen zituzten azaltzeko eskatu zitzaien hedabideei. Zortzik ekin zioten zereginari786; beraz, kontuan hartuta 61 hedabidek hartu zutela parte Delphian, horietatik %13k erantzun zioten. Kopuru txikia izatea esanguratsua izan daiteke; gainera, horiengandik bildutakotik ondoriozta daiteke lau kontzeptuok oso modu desberdinean ulertzen direla. Banan banako azterketa eginez: 1.- Sendotu: zazpi hedabide ahalegindu dira kontzeptu hau azaltzen. Hiruk kalitatezko produktua ekoiztearekin lotu dute. "Sendotu: gero eta produktu hobea egiteko. Kalitateari lotua". (D1) "Sendotu: Kalitatezko produktua egitea. Hau da, gai interesgarriak lantzea, kalitatezko testu eta argazkien bitartez. Beste inon irakurri ez daitezkeenak bilatzea eta modu egokian lantzea". (D38) "Consolidar: : Consolidar es mantenerse en el tiempo con una calidad buena de imagen y texto, buena me refiero que sea de de interés social". (D43) 786 .- Luzatutako proposamenari ekin dioten zortzi horietatik, batzuek, gainera, lau kontzeptuak definitu beharrean bi edo hiru azaldu dituzte. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 638 Laugarren hedabide batek finantziazioaren egoerarekin lotzen du. "Hedabide bat sendotzea787, boteprontoan, finantziazio bideak dibertsifikatzearekin lotzen dut". (D26) Beste batentzat sendotu kontzeptuak adierazi nahi du eskainitakoa erreferentziazkoa kontsideratzen dutela herritarrek. "(…) erreferentziazkoa, herritarrek irakurri bakarrik ez, erabili ere egiten dutena: informazioa emateko, egungo berriak jasotzeko, eskelak jartzeko, lana bilatzeko..." (D34) Seigarrenak dio sendotzea etorkizuna ziurtatzea dela. "Sendotu: komunikabideon iraupenerako (langileen baldintzak, eta komunikabidea kaleratzea) baldintzak hobetzea eta, ondorioz, ziurtatzea". (D36) Eta sendotu kontzeptua nola ulertzen duen idatziz azaldu zuen zazpigarren inprimatuaren ustez, sendotzeak hedabidearen jarduna eta eskaintza hobetzearekin du zerikusia. "Sendotu: une honetan, tamalez, hedabidearen finantziazioaren ezinbesteko zutabe dira. Alde horretatik, hedabidea sendotzen dutela ezin da ukatu, baina hedabideari bere egoera itoa gainditzeko aukerarik eman gabe. Haatik, hitzarmen bidezko gutxieneko finantziazioa ziurtatuz gero, sendotzea askoz eraginkorragoa litzateke, gutxienekoak bermatuta hedabideen jarduna eta eskaintza hobetzeko bide berriak lantzeko oinarri sendoagoak izango bailituzkete hedabideek". (D41) Pentsa daiteke "sendotu" kontzeptuaren azken definizio honek aurretik adierazitako guztiak barne hartzen dituela; eskaintzaz ari denean, produktuari eta hedabidea erreferentziazkoa izateari lotu dakiokeelako, eta jardunaz ari denean, berriz, hedabidearen finantziazioari eta lan-baldintzak hobetzeari. 2.- Garatu: kasu honetan ere, zazpik egin dute ekarpena, eta, berriro ere, adiera desberdinak ematen zaizkio. Horrez gain, agerian geratzen da batzuentzat sendotu dena beste batzuentzat garatu dela. Hala, birentzat garatzeak kalitatearekin du Beste hedabide inprimatu batek aurreko biak adierazitakoaren bideari ekiten dio, baina garatu eta eraginkortu batera azaltzen ditu. "Eraginkortu eta garatu: biak batera aipatuko ditugu, bata besteari loturik dagoelakoan. Diru-laguntzen deialdiak aintzat hartzen ditu hedabideak eraginkortze eta garatze aldera emandako urratsak, eta alde horretatik, akuilutzat har daitezke. Haatik, akuilu beharrik gabe ere hedabideok beti dugu helburu gure jarduna eraginkortzea eta garatzea. Hots, ahalik eta produktu hobea eskaintzeko lanean ari gara etengabe". (D41) Garatu kontzeptuaren esanahia azaltzeko ahalegina egin zuten beste hirurentzat garatzeak hedabidearen atal guztiei modu transbertsalean, zeharkakoan eragiten dien berrikuntzarekin du zerikusia: produktuarena (diseinua, edukiak eta zabaltze-moduak), enpresaren kudeaketa-ereduena eta estrategiena. Azken batean, batek erabilitako hitza baliatuz, garatzea eboluzionatzearen sinonimotzat hartu daiteke. "Garatzea788 berrikuntzarekin lotzen dut. Hau da, berrikuntza modu transbertsalean ulertuta, komunikabide baten baitako atal guztiei eragiten diola kontuan hartuz (berrikuntzak) eta, hori guztia, garapen teknologikoa ere begibistatik galdu gabe. Eta horrekin batera, kazetarion prestakuntza etengabea eta enpresaren kudeaketa aurreraturako estrategiak inplementatzea gure egunerokoan". (D26) "Garatu ere egin da [gurea], 16 urte hauetan, jasotako diru laguntzari esker. Hedabide batek etengabeko berritzea eskatzen du. Herritarrentzako interesekoak diren berriak ematea da helburu nagusietako bat, baina berri horiek eman eta zabaltzeko moduak berrikuntza behar du, etengabe. Garapena beraz, eboluzio gisa ulertzen du [gureak]". (D34) "Garatu: Eboluzionatu, erosotasunean geratu barik: gaiak bilatu, modu erakargarrian aurkeztu, diseinua berritu, atalak aldatu, jendearen eskakizunei erantzun..." (D38) Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 640 Azkenik, zazpigarren ekarpen-egileak teknologiarekin eta irismenarekin lotzen du garapena. "Garatu: Gero eta teknologia hobeak edukitzea eta leku edo pertsona gehiagorengana iristea. Baita tokiko komunikabiderik gabeko leku gehiagoetara heltzea". (D36) 3.- Normalizatu: zazpik erantzun dute, eta nabarmena da horietatik lauk hizkuntzarekin, euskararen egoerarekin lotzen dutela normalizatu kontzeptua. "Normalizatu: normalizazioa euskararen ikuspuntutik". (D1) "Eta normalizazioaren kontzeptua ere, bide honetan egongo litzateke. Aurretik aipatu bezala, [gure]aren balore nagusietako bat da euskararen normalizazioan eragitea, eta HPSk emandako laguntzek ahalbidetu dute, azpimarratutako guztia". (D34) "Normalizatu: hizkuntza gutxitu batean diharduen sektorea izanik, egoera soziolinguistikoa normalizatu ezean, zaila da sektorea bera (tartean gure aldizkaria) normalizatua egotea. Hortaz, normalizazioan apustu askoz serioagoa eta sendoagoa egin beharko lukete erakunde publikoek, horrek errealitate soziolinguistikoan eta aldizkarian eragingo lukeelako, aldi berean". (D41) "Normalizatu: Euskara edozein esparrutan erabili ahal izatea. Edozein gai lantzeko, edozein pertsonarekin hitz egiteko". (D38) Birentzat normalizatzeak euskara hutsezko hedabide inprimatuek eskaintza zabala eta anitza izatea esan nahi du. "Normalizatu: bezero euskaldunek idatzizko hedabideen merkatuan haien burua normalizatua ikustea euskarazko eskaintza ahalik eta zabalen eta anitzena izanik". (D19) "Dibertsitatearen ideiarekin lotzen dut, eta beharbada baita produktuen ugaritasun eta aniztasunaren ideiekin ere". (D26) Eta zazpigarrenak euskarazko hedabide inprimatuek erdaraz ari direnek duten pareko egoera eta baldintzak izatearekin lotu du normalizatu kontzeptua. "Normalizatu: Tokiko komunikabideak izatea kontu normal bat, ez ezohikoa. Erdal komunikabideek daukaten egoera eta baldintzak geurean ere edukitzea". (D36) Beraz, normalizatu definitzeko, hiru erreferentzia desberdin hartu dituzte: hizkuntza, merkatua eta jarduera-eremu berean ari diren erdarazko hedabide inprimatuak. 4.- Eraginkortu: kasu honetan, kontzeptua azaltzen ahalegindu diren zortzi hedabideetatik lauk irakurleengana heltzearekin lotu dute eraginkortasuna. "Eraginkortu: euskararen suspertze eta erabilera ikuspuntutik irakurleengana heldu eta eragin ahalik eta modu jarraikorrenean". (D1) "Eraginkortzea789 aldiz, irismenarekin, audientzien edota kontsumitzaileen neurketarekin (CIES, Analytics…) eta emaitzen segimenduarekin ere (indikadoreak edo adierazleak zehaztea, datuak interpretatzea, jardunbideak finkatzea, …)". (D26) "Eraginkortu: Jarritako baldintzak akuilu izatea diru kopuru batekin pertsona gehiagorengana eta kalitate hobeagorekin heltzea". (D36) "Penetrar790 es conseguir nuevos lectores". (D43) Beste batek hedabidea hobetu eta gastuen kezka txikitzearekin. "Eraginkortu: hedabidearen lana eta ahalegina komunikabidea hobetzeari bideratzea gastuak estaltzeko kezka txikituz". (D19) Seigarren batek euskararen esparru askotako hobekuntzarekin (irakurtzeko ohitura, erabilera; azken batean, hizkuntzaren normalizazioa) jarri du harremanetan eraginkortasuna. "Eragina kontzeptua modu oso zabalean ulertu daiteke, baina [guk] batez ere euskararen ikuspuntutik ulertzen du (…) [Gure]aren sorrerak ekarri du, euskaraz irakurtzeko ohitura hori sortzea, alfabetatze maila, herritarraren adina edo euskara mailari berebiziko garrantzirik eman gabe. [Gureak] euskararen erabileran eragin duela esan daiteke beraz. Eta normalizazioaren kontzeptua ere, bide honetan egongo litzateke". (D34) Zazpigarren ekarpenean, aurreko esanahi biak konbinatzen dira; hau da, euskaran eragitea eta, aldi berean, irismena handitzea jendearengan beharra sortuz. 789 .- Horrela, negritaz idatzita dago jasotako ekarpenean. 790 .- "Hedabideak" diru-laguntza deialdiaren eraginkortu hitza gaztelaniazko bertsioan "penetración" bezala ageri da. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 642 "Eraginkortu: Aldizkariaren xedea euskaran eragitea izanik, eraginkortzea izango litzateke gero eta jende gehiagoren interesa piztea, euskarara hurbiltzea, euskaraz irakurtzeko premia sortzea..." (D38) Sendotu, garatu, normalizatu eta eraginkortu kontzeptuen inguruan, orain arte azaldutakoa taula batera eraman ezkero, ondokoa izango litzateke: 178. taula. Sendotu, garatu, normalizatu eta eraginkortu kontzeptuen esanahiak "Hedabideak" laguntzaren onuradun izan diren euskarazko inprimatuentzat. KONTZEPTUA/XEDEA HEDABIDEEK EMANDAKO ESANAHIA Sendotu Produktuaren kalitatea hobetu Finantziazioa hobetu/dibertsifikatu - Produktua erreferentziala bilakatu - Hedabidearen baldintzak hobetu eta etorkizuna ziurtatu - Hedabidearen jarduna eta eskaintza hobetu Garatu - Hobekuntza (produktua, edukiak, profesional moduan) - Berrikuntza - Hartzaile gehiagorengana heldu Normalizatu - Hizkuntzarekin, euskararekin lotuta - Eskaintza zabala eta anitza izatea Erdal hedabideen pareko egoera izatea Eraginkortu - Irismena, irakurleengana heldu - Hedabidea hobetu, gastua txikitu Euskararekin lotu, hizkuntzaren normalizazioan eragin - Garatu Iturria: tesiaren egileak prestatua. Taulari erreparatuta begi-bistakoa da diru-laguntza deialdiak xedetzat dituen kontzeptuen esanahia anitza dela eta batzuek eta besteek egiten dituzten definizioen edo interpretazioen arteko mugak oso lausoak direla. Horren erakusgarri izan daiteke baita, gaiari heldu dion hedabide-kopuru txikia (61etik zortzi). Kontzeptuak argitzeari ekin aurretik, baieztatu da Delphi bidezko ekarpenetan adierazitakoen arabera, euskara hutsezko hedabide inprimatu gehienen ustez, dirulaguntza deialdiak ez dituela ezarritako helburuak betetzen. Horretarako arrazoi nagusia diru-baliabideen tamaina, ez-nahikotasuna litzateke. Baina baliabide ekonomikoen neurria ez da diru-laguntzen helburuak lortzen ez direla argudiatzeko ematen duten arrazoi bakarra. Horri beste zenbait argudio gehitzen dizkiotelako idatzizkoek, deialdiaren alde negatiboak kontsidera daitezkeenak: 1.- Deialdiaren prozedurak, bereziki urterokoa izateak, esleipenak urtea oso aurreratuta dagoela gauzatzeak eta aurretiaz diru-kopuru bat bermatuta ez edukitzeak ezjakintasuna, ziurgabetasuna eragiten duela diote hedabideek. Asko dira gai hau azpimarratzen dutenak. Hedabideen iritziz, ziurgabetasun-egoera horretan ez zaie aukerarik ematen berrikuntzak, proiektu berriak martxan jartzeko, aurretiaz planifikatzeko, tentsioa dakarkie, dagoeneko martxan dauden proiektuak egonkortzea eta epe luzera begirako estrategien lanketa zailtzen du, ezinezko bilakatzen du haztea, likidezia-buruhausteak sortzen ditu. Gai honi dagokionez, sektorean ikuspegi bakarra dagoela esan daiteke. Horren lekuko ondoren datozen hamar ekarpenak. Zerrenda luzea da, eta ia denetan errepikatzen da ideia bera, baina hala ere horiek denak hemen jasotzea interesgarria da; batetik, zerrenda horretan eguneroko prentsa inmprimatuaren multzoko ekarpenak, euskararen esparru goegrafiko osoan zabaltzen diren informazio orokorreko eta espezializatuko aldizkariak eta udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak (tokikoak) daudelako, eta bestetik ekarpen-zerrendak gai horren inguruan zenbateko adostasuna dagoen garbiro erakusten duelako. "Orain arte, deialdi honen alde negatiboetako bat hedabideok genuen ezjakintasuna izan da. Hau da, hurrengo urteko aurreikuspenak egiterakoan zenbat eta noiz jasoko dugun ezin izan dugu inoiz jakin. Hori proiektu berriak edo berrikuntzak egiterakoan oztopo handia izaten da. Aurten baina, hiru urterako deialdia izan daiteke. Uste dugu horrek, ziurtasuna emango diola proiektuari, eta aurrerapausoa dela deritzogu. Likidezia aldetik ere, ebazpenen zain egon beharrak edo berandu kobratzeak tesorerian tentsioa eragin du sarri". (D9) "Gainera, esan bezala laguntza hauek urtero-urtero berritzen dira, eta tokiko hedabideok ez dakigu urtea heldu arte dirulaguntza horren zenbatekoa, eta horren ondorioz, ezinezkoa zaigu egokia den kudeaketa plan bat egitea. Hitzarmenak, gutzienez 3 urterako hitzarmenak, beharrezkoak dira, bestela, ez dago dirulaguntza honek bilatzen dituen lau helburuak lortzerik. Sendotzeko, eraginkortzeko, garatzeko eta normalizatzeko, ez da bakarrik kopuru bat finkatu behar, baizik eta laguntza hori, kopuru hori, bermatu egin behar da aurrez zehazturiko urte tarte batetan". (D12) "Diru-laguntzak urtero kaleratzeak eragin zuzena du hedabideen etorkizuna eta proiektuak definitzeko orduan. Epe luzera begira ezin izaten da egitasmoak definitzea, urteroko diru-laguntzek zer ekarriko duten aurrez ezin izaten baitugu aurreikusi". (D17) Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 644 "Proiektua urtero aurkeztu behar izateak, jarduteko denbora gutxi uzten du. Urtez urteko helburuak finkatu eta bete behar izateak proiektuaren egonkortzea zailtzen du. Bi edo hiru urteko formula egokiagoa izango litzatekeela uste dugu". (D24) "Laguntza urteroko deialdietan gauzatzea oztopo handia da. Oso zaila da planifikatzea, eta ezinezkoa egiten zaizu haztea. Baina hori, jakina, laguntzarekiko duzun dependentziaren baitan da hori. Gurea oso handia da eta aurrekontua urtero prestatu beharra jakin gabe zer jasoko duzun eromena da. Laguntzak denbora epe luzeago baterako ematea egonkortasunaren eta sendotasunaren mesedetan izango litzateke. Eta hor gabiltzan guztion lasaitasunerako zer esanik ez!". (D30) "Alde negatibo nagusia da, ebazpenak argitaratzen diren garaia aldakorra izatea; urtearen arabera, data bat edo bestea izatea. Egun Tokiko hedabide gehienok dugu, nahita ez, diru-laguntzekiko menpekotasun handia, eta ebazpenak berandu ateratzen direnean (udatik aurrera) oso zaila da urtearen kontrol egokia eramatea. Kasuan kasu, diru laguntza hori gutxitu egiten bada, urte bukaera bitartean horri buelta emateko aukerak nabarmen gutxitzen dira. Bestalde, ebazpena atzeratzen den guztietan, likidezi arazoak mahai gainean azaltzen dira". (D34) "Diru-laguntza urteroko deialdietan gauzatzea ez da formularik egokiena proiektuaren plangintzarako. Gure ustez euskarazko idatzizko sektoreak ziurtasun handiago behar du eta horretarako itun luzeagoak egin beharko ziren, 5 urtekoak adibidez". (D36) "Urteroko deialdien dinamikak ziurgabetasuna eragiten du hedabidean, eta horrek asko oztopatzen du aurrera begirako estrategien lanketa". (D4) "(…) urteroko deialdia izan beharrean, epe luzeagorako proiekzioa izatea egokiagoa iruditzen zaigu (3, 4, 5 urte), hala aurreikuspenak egin eta hobeto planifikatu ahal izateko". (D25) "Urteroko deialdien dinamikak ziurgabetasuna eragiten du hedabidean, eta horrek asko oztopatzen du aurrera begirako estrategien lanketa. (…) Lehenik eta behin, deialdiak urterokoak izatea ez da batere lagungarria, egonkortasunik ez baitu ematen. Horren ordez, iraupen luzeagoko hitzarmenak landu beharko lirateke, eta unean uneko diru-laguntzak egitasmo puntualak sustatzera bideratu.(…) Laguntzak urteroko deialdiak egiteari dagokionez, sektoreak aspaldi azaldu izan du ez dela modu egokia. Epe luzeagora begirako hitzarmenak landu beharko lirateke, argi eta garbi, proiektu komunikatibo oro hasieratik ziurgabetasunari lotuta ibil ez dadin". (D41) Arestiko ekarpenetan agerikoa denez, eta etorkizunari begira sektoreak zein administrazioak dituzten erronkak eta zereginak aztertzeko landuko den atalean ikusiko denez, euskara hutsezko idatzizko hedabideak, egunerokoak, informazio orokorreko eta espezializatuko aldizkariak zein tokikoak izan, denak, urteroko prozedura-esparrua gainditu eta urte anitzeko deialdiak gauzatzearen alde agertu ziren. Hala agertu arren, planteamendu horrek zalantzak eragin zituen batzuen artean. Era askotako zalantzak. Adibidez, urte anitzeko deialdiekin hasi ezkero, nola txertatuko liratekeen proiektu berriak, nola kudeatuko liratekeen diru-partidak, nola eragingo lieken aldaketak Eusko Jaurlaritzaren deialdiaren onuradun izan diren Nafarroako hedabideei, jasoko luketen laguntzaren tamainak eragindako zalantzak… Honela adierazi zituzten horiek guztiak: "(…) Balizko urte-anitzeko deialdiaren xehetasunak ezagutu gabe, hainbat kezka eta zalantza sortzen zaizkit. Konparazio batera: nola eginen zaie lekua deialdi horretan urte batetik bestera sor daitezken proiektu berriei? Eta hartara, dirubaliabideak ere aldatuko dira urtetik urtera edo epe jakin horretan kopuru finkoa izanen dute? Euskarabideak aurtengorako aurreikusitako dirubaliabideak HPSetik iaz Nafarroako hedabideei emandako kopurua baino txikiagoa dela ikusita, zer gertatuko da Nafarroako hedabideekin, deialditik kanpora geldituko dira?". (D26) "Hala ere, egoera egonkortua bizi ez duten komunikabideen kasuan nola egin hiru urterako aurreikuspenak? Jasotako datuak eguneratzeko modua izango al da? (…) Kasu honetan, nire ustez egoera egonkortua bizi duten komunikabideen mesedean hartutako neurria da. Hasi berriak diren proiektuak ez dira behar bezala aintzat hartzen eta bestetik, zer gertatuko da deialdia igaro ondorengo hiru urte horietan proiektu berri bat martxan jarri nahi duten ekimenekin". (D33) "Bestalde beldur dezente ere ematen du hiru urtetarako deialdi batek. Gure kasuan hiru urterako hori txarra emango balute itxiera ekarriko luke bai ala bai. Urterokoarekin, urte batean txarra izanda ere beti izan dezakezu esperantza hurrengo urtean laguntza hobea etorri daitekeela, konpondu daitekeela nolabait desastrea". (D3) Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 646 "Hedabideak" diru laguntzak urtez urtekoak izatetik lau urterakoak izateak eragin zuzena izango du gure etorkizun hurbilean. Sostengu edo diru laguntza hori behar dugun bestekoak izateak, aurrera egin eta erronka berriak bideratzea ahalbidetuko liguke; kontran, diru laguntza hori "murritza" izateak, biziraupen hori "kolokan" eta "arrisku larrian" jarriko luke". (D18) Urte anitzeko deialdiek sortzen dituzten zalantzak gehienbat kudeaketari buruzkoak dira, administrazioak zein hedabide inprimatuek burutu beharreko kudeaketari buruzkoak. Horrekin batera, zenbait ekarpenetan badira urteroko deialdian parte hartzeko prozedurak eskatzen dituen zereginei buruzko kexak: eskaeraeta zuriketa-faseak gauzatzeko behar den denbora eta ahalegina, "burokraziaren pisua" dio beste batek, diru-laguntzaren onuradun izateko ezarri diren baldintzen kantitatea eta zorroztasuna eta abar. Kontu horiek guztiak deialdiaren "alde negatibo" moduan hartzen dituzte euskara hutsezko idatzizko hedabideek "Alde negatiboa da diru-laguntzekiko gehiegizko dependentziak ahalegin handia eskatzen duela. Denboraren zati handi bat eman beharra dago diru-laguntzen eskaerak egiten, horiek justifikatzen etab." (D24) "Administrazio publiko guztietako deialdiekin gertatzen den moduan, burokrazioaren pisua izan daiteke egotzi diezaiokegun akats bat". (D5) "Deialdiaren alde negatiboren bat esan behar badut likidatzerako orduan aurrekontu osoa justifikatu beharra izango litzateke". (D45) "Ematen den diru-laguntza txikia da eta baldintza gehiegiri lotua, zail da gisako aldizkari batek baldintza horiek bete-betean kunplitzea. Ez kunplitzeak, dirulaguntza kentzea edota urritzea erakartzen du". (D20) "Alde negatiboa ere badu. Jaurlaritzak eskatzen dituen baldintzak urtez urte gogorragoak dira. Geroz eta paper gehiago bete behar ditugu geroz eta txikiagoak diren laguntzak jasotzeko (gure kasuan)". (D31) 2.- Deialdia urterokoa izatea eta horrek sektorean eragiten duen ziurgabetasunaren ondoren, diru-laguntzen esleipenak egiteko erabiltzen diren irizpideak sektorearekin adostu gabekoak izateak bete du ekarpenen espazio esanguratsua. Euskara hutsezko inprimatuek baieztatzen dute bien arteko harremana berdinetik berdinerakoa izan beharrean, goitik beherakoa dela. Hau da, Eusko Jaurlaritzak sektorearekin kontrastatu, adostu gabe ezartzen dituela esleipen-irizpideak, horiei buruzko informazioa sarritan prentsaren bidez jaso dutela diote eta administrazioak diru publikoa berea balitz bezala kudeatu duela. "Alde negatiboan daude irizpideak-eta kontrastatu beharko lituzketela Jaurlaritzatik hedabideekin (ardura eta erabaki ahalmena Gobernuarena dela zalantzan jarri barik)". (D1) "Hitzarmengintza landu behar da, beste hainbat sektorerekin egiten den bezala. Eta horretarako gizarte zibil eta administrazioaren berdinetik berdinerako harremana: noiz eseriko gara elkarrekin eta esan, zer eta nola egin dezakegu hedabideen ekosistema indartzeko? ze behar ditu? ze garrantzi dute? nola landuko dugu irismena? nola formatu berriak? nola... Orain artean, azken 40 urtean, goitik beherako harremana izan da, admnistrazioak (EAEn ari naiz, eta hor egin da egin den apurra) diru publikoak propio gisara kudeatu ditu beti". (D14) "Sektorearekin adostu gabe banatzen dira diru laguntza publikoak eta hori arazoa dela uste dugu. Hedabideok behin baino gehiagotan adierazi dugu laguntzak banatzeko irizpideak administrazioarekin hitzartzeko borondatea baina orain arte Jaurlaritzak ez dio eskaintza horri erantzun positiborik eman. Horren ordez, sektorearekin kontsultatu gabe irizpideak aldatu izan ditu eta maiz erabakien berri prentsaren bidez izan dugu". (D28) Hortaz, aurreko lerroetan adierazitakotik abiatuta, erraza da ondorioztatzea zein izan daitekeen sektorearen jarrera eta aldarrikapena. Euskara hutsezko idatzizko hedabideen ikuspuntutik sektorea aktore aktiboa beharko litzateke izan, eskarien balorazio prozesuan erabiltzen diren irizpideak aztertu eta, beharko balitz, egokitzeko orduan. Eta gaineratzen dute, irizpideak inplikaturiko aktore guztien artean adostutakoak izan beharko liratekeela. "(…) laguntzak esleitzeko irizpideak aztertu eta egokitu beharko lituzke HPSk, baina gaia sektorearekin landuta. Horrek ez du esan nahi sektoreak finkatu behar dituenik irizpideak, ezta gutxiago ere, baina denen artean aztertu eta eragile guztiek adostu beharko lituzkete, beti ere sektorearen garapena, estrategikotasuna eta produktuen kalitatea oinarritzat hartuz". (D41) Ikerketa honetan 2005-2013 bitarteko diru-laguntzak ebazteko erabili izan diren irizpideei buruzko iritzia jasotzeko ahalegina egin da eta hartutako idatzizko erantzunetan ez da aipatutako epealdiari buruzko erreferentziarik, bai, ordea, 2014 urteari buruzkoak. Izan ere, 2014an ezarri zen, lehen aldiz, balorazio-irizpide gisa Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 648 "irismena" izenekoa, eta horrek bereganatu du euskara hutsezko hedabide inprimatuen arreta osoa. Ez bakarrik arreta osoa kontzentratu; horrez gain, irismenirizpideak zatiketa eragin du Eusko Jaurlaritzaren laguntzen onuradun diren inprimatuen artean. Irismen-irizpidearen aldekoak eta kontrakoak daude. Zenbaitek gogor egiten dute irismenaren irizpidea ezarri izanaren kontra, horiek iradokitzen dute irismena nahitasun edo asmo zehatz batekin erabili dela, hedabide zehatz batzuk saritzeko (tokikoak) eta beste batzuk kaltetzeko edo zigortzeko (eguneroko prentsa eta informazio orokorreko eta espezializatutako aldizkariak). Azken bi multzo hauetako hedabideak dira irismenaren kontra gogorren mintzatzen direnak. "Irismenaren irizpidea esaterako, oso modu aldrebesean erabili dela iruditzen zait.(…) azken emaitza argia da: eskualde erabat euskaldunean eta doan banatzen den tokiko hedabidea saritzen ari dira, eta Euskal Herri osoan banatzen den ordainpeko espezializatua zigortzen. Adibidearekin jarraituaz izenak ere jar daitezke. Lehenengoa Goiena izan daiteke, eta bigarrena Jakin. Eta hainbat galdera sortzen zaizkit horren aurrean: - Goienak ekarpen handiagoa egiten du euskararen normalizazioan Jakinek baino? - Badauka logikarik aldizkari espezializatu baten diru-laguntza kalkulatzeko irizpide nagusia irismena izatea? - Badauka logikarik atzetik Udalen, kooperatibismoaren eta abarren laguntza sendoa daukan proiektua saritzea, eta aurrera ateratzeko gorriak ikusten ari den proiektua zigortzea?". (D3) "(…) horrek batzuei onura ekarri die baina askori kalte.(Onura: tokikoei). (…) Diru banaketa gauzatzeko irizpide nagusia, azken urteetako deialdietan irismena izan da eta guri kalte egin digu". (D44) Kritikak kritika, gaineratzen dute aldizkari espezializatuentzat oso zaila dela irismenaren joko-zelaian lehiatzea. "Gure kasuan ikusten diogun arazorik handiena, ordea, azken urteotan emandako irizpide-aldaketa izan da: irisgarritasunari eman zaion pisua eta, batez ere, irisgarritasuna ulertzeko modua. Gure kasuan, euskara hutsezko aldizkari espezializatua den aldetik, oso zaila egiten zaigu irisgarritasunean lehiatzea". (D29) Azkenik, irismena balorazio-irizpide moduan erabiltzearen kontra dauden hedabideek uste dute irizpide horrek ez duela balio euskarazko hedabideen kontsumoa handitzeko; irismenak ez dituela aintzat hartzen hedabideek dituzten ezaugarri bereizgarriak eta, horrez gain, ez diela mesederik egiten haizea kontra duten eta kontsumo-arrakastarako aukerarik gabe ari diren hedabideei, alegia, ez diela mesederik egiten eremu erdaldunetan euskaraz jarduten duten hedabideei. Hori baino gehiago, iradokitzen da Jaularitzak euskarazko hedabideak horiek dituzten beharren arabera lagundu ordez, diru publikoaren onuradun diren hedabideen arteko lehia sustatzen ari dela, lehia hori lehenetsi duela. "Gaur egungo sistemak, tranpak tranpa, balio dezake kontsumo audientzia txukunak dituen hedabidea saritzeko, edo ez hain txukunak dituena zigortzeko, baina ez du balio kontsumoa areagotzeko. Eta beti aterako da kaltetua eremu zabalean (Euskal Herrian, kasu) edo eremu erdaldunean lanean ari den hedabidea. Eta ez ahaztu hizkuntza parametroetatik begiratuta beti dela errazagoa arrakasta lortzea eremu euskaldunetan eremu erdaldunetan baino". (D40) "Azken deialdietan791 audientziei eman zaien puntuazioak ez ditu kontuan hartzen hedabide bakoitzaren berezitasunak eta izaera. Ez du saritzen hiztun komunitatea ahulen dagoen lekuetan lan egiten duen hedabidea, audientzia neurtzeko moduak euskarak osasun hobea duten lekuetan jarduten duten hedabideei egiten baitie mesede gure ustez. Badirudi administrazioak interes handiagoa erakutsi duela euskarazko hedabideen arteko audientzien araberako konpetentzia sustatzeko, hedabide guztiei beraien beharren arabera laguntzeko baino. Norabide hori okerra dela deritzogu". (D28) Beste muturrean kokatzen dira tokikoak; irismena diru-baliabideak esleitzeko erabiltzearen alde agertzen dira, logikoa iruditzen zaie hala egitea. "Tokikomek bezala, [gureak] ere begi onez ikusten du deialdi honetan irismenari garrantzia ematea". (D9) "Zentzu horretan, positiboa iruditzen zait azken deialdian sartutako irizpideak (irismena eta hedadura gehiago baloratzea, eta berdin harpidetza ordaindua eta kioskoetako salmentekin,…), eta baita hobekuntza jaso duten komunikabide kopurua handitu izana ere. Deialdiaren aldaketa horiek guztiak, orohar, positibotzat baloratzen ditut eta ez ez dut alde negatibo aipagarririk ikusten". (D26) 791 .- 2014ko eta 2015eko deialdiei buruz ari da. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 650 "HPSk diru-laguntzak ematen ditu euskararen erabileran areagotzeko. Hori da bere helburua eta xede horrek bultzatuta laguntzen ditu euskarazko hedabideak. Eta abiapuntu horretatik, logikoa da eraginkortasuna neurtzea irismenaren arabera. Horrek zentzu guztia dauka". (D2) Irismen-mailarena urteetan HPSk eta sektoreko zenbait ahotsek plazaratutako eskaerari erantzunez ezarritako balorazio-irizpidea da; esleitutako diru-laguntza hedabide bakoitzaren emaitzei edo, zehatzago esateko, eraginkortasunari lotzeko ahaleginetik deialdira ekarritakoa. Hori jakin badakite diru-laguntza eskaera egiten dutenek; ekarpenetan onartu ere onartzen dute hala izatea. Hain argi ez dagoena da nola ulertu behar den eraginkortasuna. Esandakoaren lekuko hamaika aipamen egin zirela eraginkortasunaz, baina oso gutxik heldu ziola kontzeptuaren esanahiari. Eta heldu ziotenen artean ere, irismenarekin gertatu bezala, agerikoa da ikuspegi aniztasuna nagusitu dela. Hori baino gehiago, egindako hausnarketetan, hedabide inprimatuek onartzen dute desadostasunak izan daitezkeela kontzeptu horiek definitzerakoan; horregatik, funtsezkoa iruditzen zaie sektorearen aniztasuna aintzat hartzea, irismena zein eraginkortasuna bezalako kontzeptuei heldu eta horiek definitu eta neurgarri bihurtzeko tresnak jartzeko. "Eraginkortasuna, irismena eta antzekoak "ulertzeko" eta definitzeko hedabide bakoitzak izan dezakegun ikuspuntuari dagokionez, hedabideen artean desadostasunak izatea gerta liteke. Baina hedabide sistemaren aniztasuna abiapuntu, batzuen zein besteen ezaugarriak ongi aztertuta irizpide eta neurgailuak ezartzeak ere ez luke arazo izan behar, baldin eta sektoreko eragileen artean batetik, eta sektorearen eta administrazio publikoaren artean bestetik, zorrozki eta zintzotasunez lantzen badira. Azken batean, bistakoa da hedabide bakoitzaren ezaugarriak oso kontuan hartu behar direla irismena neurtzeko orduan, eta errealitate horri neurrian erantzun behar zaio. Eraginkortasunarekin ere, antzera. Finean, findu behar dira termino/kontzeptu horiek guztiak, baina sektorearen aniztasunetik abiatuta". (D41) Eraginkortasuna definitzeko erronkari heldu ziotenen artean, lehenago azaldu bezala, ikuspegi-ugaritasuna da nagusi. Batzuk autofinantziazioarekin lotzen dute kontzeptua eta helburu horretara heltzeko diren zailtasunak aipatzen dituzte, hala nola egoera soziolinguistikoa, errotuta dauden kontsumo-ohiturak edota publizitateak eta salmentek izandako bilakaera; eta gaineratzen dute, eraginkortasuna hedabideei eskatu beharrean, diru-laguntzei eskatu beharko litzaiekeela. "Ulergarria da Administrazioak eraginkortasuna bilatu nahi izatea. Alegia, autofinantziatzeko gai diren hedabideak nahi izatea. Gaineratuko nuke hedabideok ere hori bilatzen dugula, nahiagoko genukeela proiektuak inori kontuak eman beharrik gabe aurrera atera. Baina egoera soziolinguistikoa ikusita, kontsumo ohiturak ikusita, ikusita publizitatea eta salmentak nola mugitzen diren… oso gai delikatua da eraginkortasunarena.(…) (…) Nire uste apalean eraginkorrak izan behar dutenak diru-laguntzak eurak dira lehen terminoan. Eta horretarako askoz erabilgarriagoa iruditzen zitzaidan garai batean egiten zen Sustapenerako deialdia, hedabideen irisgarritasuna sustatzeko ematen zena. Hor bai ari zara sektorea indartzen". (D3) Beste batzuentzat eraginkortasunak hedabide bakoitzak bere zabalkundeeremuan lortzen duen irismenarekin du zerikusia; horientzat zenbat eta irismen handiagoa izan, orduan eta kontsumitzaile gehiago eta orduan eta eraginkorragoa litzateke hedabidea. "Zein diren hedabide batek emaitza onak dituela/eraginkorra dela esan ahal izateko izan beharko lituzkeen ezaugarriak? Bada, bere hedapen eremuan erdiesten duen irismen-maila edo audientzia. Eraginkortasuna batez ere irismenarekin eta erdietsitako kontsumitzaile kopuruarekin lotzen dut nik". (D26) Hedabidearen baliabide ekonomikoak, ekoizpena eta irakurle-kopurua harremanetan jarriz ere definitzen da eraginkortasuna; hau da, baliabide gutxirekin ahalik eta produktu gehien eta ahalik eta kontsumitzaile gehien duena litzateke eraginkorra. Laburrago esateko, efikaza izatearekin identifikatzen da kasu honetan. "Definizioz, eraginkortasuna kontsumo edo gastu gutxienarekin produktu gehien ekoiztea da. Komunikabideon kasuan, geure ustez, ahalik eta jende gehienengana heltzea diru gutxienarekin izango litzateke, beti ere jasotzailearen baitan euskararekiko edo euskal kulturarekiko erakarmena sortuz". (D36) Eraginkortasuna berrikuntzarako edo egokitzeko gaitasunarekin ere lotzen da, datorrenari aurrea hartzeko ahalmenarekin, eta gaitasun hori baliabideak dituztenek baino ez dutela gaineratzen da. "Eraginkortasunak etor daitekeenari aurreratzea esan nahi du; ildo horretatik sakondu eta ikertu behar da, baina guk ez dugu baliabiderik horri aurre egiteko. Alde horretatik, argi dago baliabideak dituenaren egitekoa dela". (D23) Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 652 Aurretik azaldutako hainbat ikuspegi bakar batean biltzen dituen definizioren bat ere agertu da ekarpenen artean, alegia ikuspegi horren arabera, argitalpenaren kalitatea, egokitze-gaitasuna, baliabideen kudeaketa eta emaitzak aintzat hartu beharko lirateke argitalpen bat eraginkorra den ala ez den zehazteko. "Aldizkari bakoitzak bere ezaugarriak ditu eta guztia kontutan hartu beharko litzateke. Nola jakin eraginkorra den? Emaitzak ikusirik, kalitatea begiratuz, izan duen egokitzeko gaitasuna neurtuz, dituen baliabide eta lortutako emaitzak aztertuz". (D44) Definizioak definizio, eraginkortasunak, irismenarekin ikusi bezala, jarrera desberdinak eragiten ditu euskara hutsezko hedabide inprimatuen artean. Batzuek, lehenago nabarmendu den moduan, begi onez ikusten dute: horiek tokikoak dira. Baina tokikoen artean ere zenbaitek ñabardura egiten diote gaiari; hau da, horien ustez ondo dago eraginkortasuna oinarritzat hartzea esleipen-prozedura gauzatzeko, baina gaineratzen dute diru-laguntzak ez liratekeela oso-osorik eraginkortasunari begiratuta esleitu beharko. "Ados nagoena da eraginkortasun handiena duten hedabideei laguntzearekin. Telebistak dira? Ba telebistak, bideo-jokoetan egin behar da ahalegina? Ba bideojokoetan. Izan behar dute laguntza handiagoa autoen aldizkariek horiek direlako merkatuan gehien zabalduko direnak euskara hutsez? Ba bego. Laguntzek bidea markatu beharko lukete. Ez horrenbeste produktu konkretuei begira, bai eraginkortasunari begira. % 100banatu dirua horrela? Ba seguruenik ez". (D1) "(…) balorazio irizpideen puntuazio banaketari dagokionez, guztiz ulergarria da proiektu bakoitzaren emaitzak edo eraginkortasuna kontutan hartzea". (D33) Egunerokoek eta informazio orokorreko eta espezializatutako aldizkarien multzoko inprimatuek, ordea, beste iritzi bat agertu dute. Horiek ez diote uko egiten eraginkortasuna diru-laguntzen esleipenetarako ardatza izateari, baina gaineratzen dute "Hedabideak" deialdian ezarrita dagoen moduan, elkarren arteko lehian jartzen direla ezaugarri ezberdineko hedabideak eta ez dituela kontuan hartzen presente egon beharko luketen zenbait adierazle, adibidez hedabideen maiztasuna. "Eraginkortasunaren izenean, izaera oso desberdineko hedabideak elkarrekin konpetitzen jartzen dira, eta horretatik ezer onik ateratzea zaila da. (…) Maiztasuna ez da kontuan hartzen, produktuaren izaera apenas hartzen den kontuan….. Ez dauka ez bururik eta ez hankarik, gure ustez. Eraginkortasuna kontuan hartu behar da, bilatu behar da laguntzen bidez (ere) hedabide eraginkorrak edukitzea gure herrian, baina tranparik egin gabe. Ez daukana zentzurik da edozein hizkuntzaren normalizazioan erabileraren maiztasunak daukan garrantzia alde batera uztea; edo egunkarien kasuan egunero egunkari hori irakurtzen duten euskaldunak bakarrik kontuan hartzea (eta ez egunkari hori astean 3-4 aldiz irakurtzen dutenak, edo astean 1-2 aldiz irakurtzen dutenak), baina gero egunkari horrekin eraginkortasun lehian jartzen duzun aldizkariaren kasuan hilean behingo irakurleak kontuan hartzea". (D8) Eraginkortasunari eskainitako tartearekin amaitzeko, esan Delphian parte hartu dutenen ekarpenak irakurrita ondoriozta daitekeela normalizatu gabe dagoen hizkuntza batean diharduten hedabideen eraginkortasuna zein den zehazteko beharbeharrezkoa dela osotasunari erreparatzea. Horrekin adierazi nahi da adierazle bakar bat (adibidez, salmentak) edo bi edo hiru aintzat hartu beharrean, ezinbestekoa dela ikuspegi osatuagoa praktikatzea; hots, hedabidearen beraren eta hedabidea zabaltzen den testuinguruaren ezaugarri guztiei erreparatzea. Ondoko lerroetan dauden bi ekarpenetan laburbiltzen da esandakoa. "Diru-laguntzak emaitzei/eraginkortasunari lotzeaz: argi dago diru-laguntzak ez direla ezer ez egitearen truk eman behar, baina berriro ere behin eta berriz aipaturiko arazora bueltatzen gara: ez gara errealitate soziolinguistiko normalizatu batean bizi, eta ondorioz, normalizazioari osotasun batetik heldu behar zaio. Horri heldu ezean, hedabideek euren aldetik izan dezaketen eraginkortasuna nahikoa mugatua da: esaterako, administrazioak berak euskarazko hedabideetan ia publizitaterik ipintzen ez badu (gaztelaniazkoetan jartzen duenaren aldean, hutsaren hurrengoa), zer nolako mezua helduko zaio irakurleari? (…) Bistan denez, eraginkorra izatea ez da ahalik eta ale gehien saltzea. Ez bere horretan, bederen. Euskararen presentzia eskasa den leku eta komunitateetara iristea, erdarazko hedabideak nagusi diren esparru komunikatiboan erreferentzialtasuna lortzea, euskarazko eskaintzarik ez den eremuak betetzea, eskaintza anitza ziurtatzea, euskarazko produktuak kontsumitzen dituzten hiztun komunitatearen nukleotik haragoko euskaldunengana iristea... badira eraginkortasuna neurtzeko aintzat hartu beharreko elementu askoz gehiago". (D41) Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 654 "Eraginkortasuna saritu: irismenaren bidez (horretarako, neurketa egoki bat behar da, balio absolutuak –zenbat jenderengana iristen den– eta erlatiboak bere merkatu potentzialeko zenbat jenderengana iristen den, hedabide bakoitza bere kontestuan eta izaeraren arabera aztertuta– neurtuko dituena), teknologia berrietan egiten diren inbertsioak lagunduz, IKT deialdien bidez". (D28) Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzen esleipenak egiteko erabili izan diren irizpideei buruzko ikuspegiak horrela, inprimatuen ustez zein irizpide lehenetsi edo kontuan hartu beharko litzatekeen adierazteko eskatu genien ikerketan parte hartu duten euskara hutsezko idatzizko hedabideei. Erantzunetan, berriro ere, aniztasuna; hau da, irizpide ugari proposatu zituzten. 1.- Eskainitako produktuaren kalitatea. Hamaika ekarpenetan agertu da; dena den, esan beharra dago irizpide hau dagoeneko erabili izan zela 2005-2013 deialdietan. "Gure ustean laguntzak emateko garaian ibilbidea eta egindako lanen kalitatea kontutan hartu beharko lirateke". (D4) "La calidad del medio (contenidos e imagen) y su difusión aunque sea gratuito (…) lo que se debe valorar es la creación de un buen producto y que éste llegue masivamente". (D43) 2.- Eskainitako produktuaren estrategikotasuna. Irizpide honek, baina, zailtasuna planteatzen du; estrategikoa zer/zein den eta zein ez den zehaztetik datorren zailtasuna hain zuzen. "Ez dakit esaten, eta gustura entzungo nioke dakienari zein den zein baino estrategikoago. (…) Eskerrak ez garen hedabideok diruok banatzen ditugunak. Zein da zein baino estrategikoagoa? Zein da zein baino ezinbestekoagoa euskararen suspertzerako? Zein da kalitatezkoagoa eta zer da kalitatea? Galderak egitea errazagoa erantzunak ematea baino". (D1) "(…) emaitzak diru-laguntzak banatzeko irizpide garrantzitsua diren arren, uste dugu badirela emaitza apal izan arren estrategikoak izan daitezkeen proiektuak. Erdalguneetan izan daitezkeen proiektuek, esate baterako, emaitza apalak izan ditzakete, baina tresna garrantzitsua izan daitezke euskararen erabilera indartzeko". (D9) "Diru-baliabideak banatzeko orduan erabilitako irizpideetan komunikabideen zabalpen esparruko egoera soziolinguistikoa ERE kontutan hartu beharko litzateke.(…) Euskarazko komunikabideen lana eta zabalpena "estrategikotzat" jo dute eragileek, kudeatzaileek eta adituek". (D31) Beste batzuen iritziz, estrategikotasuna hedabidearen izaeraren eta gizarteari egiten dion ekarpenaren arabera ulertu behar da. "Gure ustez, diru-laguntza ematera orduan kontuan izan beharreko irizpideetan irismena kontuan hartzea ondo dago, baina hedabide bat eraginkorra izan dadin, baita ere kontuan izan beharko litzateke euskal gizarteari zer-nolako ekarpena egiten dion eta zer-nolako balioa ematen dion. Adibidez, [guk] xxx gaiak792 jorratzen ditugu euskaraz, euskal adituekin, bertako esperientziak ezagutzera emanaz, inguruko profesionalei galdetuz…" (D25) "Ulertzen dugu Administrazioak eraginkortasuna eta emaitzak lehenestea. Baina, gure ustez, badira estrategikoak diren alor batzuk baita irizpide horien gainetik finantzatu beharrekoak direnak, eta Administrazioak aztertu beharko du zein diren horiek. Gure kasuan, adibidez, ezinezkoa da Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak jarritako irizpideekin ekonomikoki sostengarri izatea. Administrazioak erabaki beharko luke xxx-gaiak793 euskaraz lantzen dituen argitalpen bat estrategikoa ikusten duen edo ez, eta horrekin koherente izan". (D29) 3.- Euskara hutsezko hedabide inprimatuek proposatzen duten hirugarren balorazioirizpidea emaitzak dira; hau da, beste edozein sektoreko enpresekin gertatu bezala, hedabide bakoitzak dituen emaitzei erreparatu beharko litzaieke diru-laguntzak banatzeko orduan. Ez hori bakarrik, gaineratzen da hedabideen sektoreak bere buruari eskatu beharreko kontua dela emaitzena. Eta emaitzak gauza askoren konbinazio bezala ulertzen dira: produktuak hobetzea, zenbat jenderengana heltzen den, maiztasuna, ordainpekoa edo harpidetzak dituena izatea, eta abar. 792 .- Ekarpen honetan hitz baten ordez xxx jarri da hitza zegoen bezala utzi ezkero ez zelako ekarpena egin duen hedabidearen anonimotasuna babestu eta bermatzen. 793 .- Ekarpen honetan hitz baten ordez xxx jarri da hitza zegoen bezala utzi ezkero ez zelako ekarpena egin duen hedabidearen anonimotasuna babestu eta bermatzen. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 656 "Zein irizpideren arabera banatu laguntzak? Uste dut gure sektoretik harantzago ere begiratu beharko genukeela erantzun hau eman aurretik. Enpresei emaitzak eskatzen zaizkie eta uste dut guk geure buruari eskatu behar dioguna horixe dela, emaitzak. Emaitzak produktuak hobetzen, emaitzak industria jarduera moduan... eta, akaso, horiek denak beste poltsa batzuetatik lagundu beharko lirateke. Euskara badute ardatz HPSko laguntzek, eskatu behar zaigu ahalik eta jende gehienengana heltzea gure produktuekin. Garrantzitsua da irismenaren irizpidea. Bakarra? Ezin daiteke izan. Baina bai garrantzitsua. Honek esan nahi du ez liratekeela lagundu behar zientzia aldizkariak? Ez. Behar dira irizpideak dagoeneko daudenak duin laguntzen jarraitzeko. Adibidez, maiztasun handiagoa duten agerkariak laguntzeko irizpideren bat egon beharko litzatekeela uste dut. Ordainduak direnak eta ez direnak bereiztu, harpidetzak dituztenak eta ez dituztenak... Nahi beste konplikatu daiteke". (D1) 4.- Idatzizkoek egindako laugarren proposamenaren arabera, hedabide bakoitzaren izaera, ezaugarriak lehenetsi beharko lirateke balorazioa egiteko unean; denak zaku berean sartu gabe. "(…) hedabide bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartu behar dira laguntzak emateko orduan, eta denak ezin dira zaku berean sartu (doakoak, ordainpekoak...). Diru laguntzen deialdian hedabide bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartu beharko lirateke: hedapena, dagokion tokian, autofinantziazioa, ordainpekoa den edo doakoa, laguntza estrukturalak, maiztasuna, kontsumoan eragiteko izatea". (D37) "Gaur egungo hedabideen deialdian, berriz, justu kontrakoa egiten da. Tokikoak eta nazionalak, doakoak eta ordainpekoak…., denak zaku berean sartu eta elkarrekin lehiatzen jartzen dira. Sektorean ez dugu horrela bizi gaia, [gurea] ez delako Goienarekin konpetitzen ari merkatuan, Gara-rekin, Correo Taldearekin edota Noticias Taldearekin baizik". (D8) Zenbaitek, gainera, aurreko bi paragrafoetan adierazitakoarekin bat egin eta beste pauso bat urratuz laguntza-deialdian ezarritako hedabideen multzokako banaketa ezabatzea proposatu dute. "Gero eta gehiago, komunikabideak multikomunikabideak dira: papera/irratia/telebista +sarea. Beharbada, gaur egungo multzoak kentzera jo beharko litzateke, eta kostu estandarretan guztia sartu". (D28) 5.- Hasi berriak diren proiektuak "saritu" beharko liratekeela diote batzuek. Hau da, hasi berriak diren proiektuak aparte kontsideratu eta horien egoera aintzat hartu esleipen-prozeduran puntuak banatu behar direnean. Planteamendu horrekin batera, deialdiaren helburuetan aitortutako sendotu, garatu, normalizatu eta eraginkortu kontzeptuei bosgarren bat gehitu beharko litzaiekeela defendatzen da; sortu kontzeptua, hain zuzen. "Hortaz, ondo legoke hedabideen euskarrien araberako banaketa egiten den moduan (paperekoa, espezializatua, irratia, webgunea…), komunikabideen momentuko egoeraren araberako sailkapena ere egitea. Esate baterako hasi berriak edo martxan jartzen ari diren proiektuen atal propioa izan beharko lukete, baldintza edo irizpide propioak izanda eta abiaratze prozesuan aurre egin beharreko gastuei erantzuten lagunduko dien programa garatuta. Ideia horren harira Hedabideak deialdiak adierazitako xedean puntu gehigarri bat sartuko nuke: "euskarazko hedabideak SORTU, sendotu, eraginkortu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntzak ematea". (D33) "Era berean, irismenak emaitzak neurtzen baditu ere, uste dugu, hasi berriak, egonkortze bidean edo indartu behar diren proiektuek ere behar dutela dirulaguntza". (D34) 6.- Beste erakunde publiko batzuetatik diru-laguntzarik jasotzen ote den kontuan hartu beharko litzatekeela plazaratzen da ekarpenen batean. Argi azaltzen ez den arren, iradokitzen da euskarazko zenbait hedabide inprimatuk Jaurlaritzaren laguntzaz gain, beste iturri batzuetatik ere hartzen dutela diru publikoa. Hortaz, horiek iturri bakarretik hartzen dutenekin alderatuta, finantziazio publiko handiagoa izango lukete. "2013 arteko deialdietan proiektu baten autofinantziazioari ematen zitzaion pisua (edo bestela esanda, proiektu horrek demandatzen duen finantziazio publikoa) ez da apenas aintzat hartzen orain. Beraz, berdin du proiektu horrek gainontzeko erakunde publikoetatik jasotzen duen ala ez diru gehiago, ia-ia berdin du (Jaurlaritzako laguntzetatik aparte) %30eko edo %0ko laguntzak dituzun". (D39) 7.- Hedabideak defizita izan behar duela dioen baldintza/irizpidea kentzea proposatzen da. Kasu honetan, hortaz, zein balorazio-irizpide lehenetsi edo zein erabili beharko litzatekeen zehaztu beharrean, Eusko Jaurlaritzaren laguntzaren onuradun izateko derrigor bete beharreko baldintza bat baliogabe edo bertan behera uzteko eskatzen da. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 658 "Azken deialdiek inposatzen dituzten logika batzuk aldatu beharko lirateke gure ustez. Adibidez, diru-laguntzak jaso ahal izateko hedabideok defizita izatea derrigorrezkoa izatea kaltegarria iruditzen zaigu enpresa ikuspegitik –ez du eraginkortasuna saritzen–". (D28) "Era berean, laguntzak banatzeko irizpideak aldatu beharko lirateke. Batetik, laguntzak jasotzeko defizita izan beharraren baldintza kendu beharko litzateke". (D41) 8.- Sinergiak, elkarlanerako ahaleginak "saritu". Esleipen-prozeduran aintzat hartu beharreko irizpide bilakatu beharko litzateke hedabideak elkarlanean aritzeko egiten dituen ahaleginak eta horien eraginez izandako lorpenak. Era berean, proposamena neurtzeko edo operazionalizatzeko moduko irizpide batean bihurtzea zeregin zaia dela aitortzen da. "Pentsatzekoa da ea laguntza horietan elkarlanerako ahaleginak edo lorpenak ez ote diren saritu beharko794. Ni baiezkotan nago. Hortaz, irizpidetako bat horri begira jarri beharko litzateke. Nola? Ni ez naiz horretan batere trebe". (D11) Azkenik, egungo prozedura-markoa gainditu eta beste era batera jarduteko proposatu dute bi hedabidek. Horietako batek azaldu ere azaltzen du nola gauzatu beharko litzatekeen laguntza-egitasmoa; bere esanetan, proiektuka eta helburuka egin beharko litzateke, eta Industria Saila jartzen du adibide gisa. "Asko eztabaida daiteke gaur egungo laguntzak nahikoa ote diren, gehiago behar ote den, zertarako… Nik uste dut gaur egun ezarrita dagoen markoa gainditu behar dela". (D2) "Irizpideei dagokionez, medioaren izaeraren arabera proiektuka eta helburuka lagundu beharko luke administrazio publikoak, helburu horiek lortzeko bitartekoak jarrita. Nola egiten bestelako da enpresekin bada industria sailetik? Bada berdin". (D14) Atal honetan, orain arte aztertu eta aurkeztutako hainbat kontu esanguratsu biltzen ditu hedabide batek bere idatzizko hausnarketan. Interesgarria da hori hemen jasotzea, hainbat gairi buruz sektorean nagusi den ikuspegia eskaini eta laburbiltzen duelako eta, horrez gain, aurreratu egiten duelako nondik norakoak izango diren euskara hutsezko hedabide inprimatuek etorkizunera begira dituzten zereginak eta erronkak.  "Batetik beraz, diru ekarpen handiagoaren beharra.  Diru-laguntza horiek banatzeko irizpideak sektorearekin adostu beharra.  Urtekako diru-laguntzen formulatik urte askotarako hitzarmengintzaren alde egitea, hedabideoi egonkortasuna emate aldera eta apustu berriak egiteko aukera eman diezagun.  Erdal eremuetan lanean ari garen hedabideak bereziki laguntzea, eta ez "zigortzea" azken urteotako diru-laguntza ebazpenetan egin den bezala. Nabarmena da erdal eremuetan euskarazko irakurleak lortzea zailagoa dela euskal eremuetan baino, eta beraz diskriminazio positibo bat eman beharko litzateke erdal eremuekiko.  Modu berean euskarazko mediorik ez dagoen erdal eskualdeetan hedabide berriak sortzeko laguntza bereziak beharko zirela uste dugu, hasierako sustapen lana laguntzeko.  Irakurleez gainera, bestelako inpaktoa ere baloratzea.(…) Guk argi dugu gure hamabostekariaren 10.000 kopia doan banatuta gure eskualdean, irakurle euskaldunetan ez ezik, ia euskaldun horiengan zein erdaldunengan ere eragin positibo nabaria duela, pertsona horien bizitzetan euskara gure hedabidearen eskutik sartzen delako, eta nahiz eta irakurri ezin, irakurtzeko ahalegina egin nahi izaten dutela (tokiko informazioak sortzen duen interesagatik), eta garrantzitsuena dena, euskara ez jakitegatik zer edo zer galtzen ari direla gogorarazten die gure hamabostekariak". (D27) Azkenik, Eusko Jaurlaritzaren "Hedabideak" deialdiari buruzko atala osatzeko, zenbait urtetan nagusiki gaztelania darabilten egunkariei emandako diru-laguntzen inguruko iritzia eskatu zitzaien euskara hutsezko idatzizkoei. Bakanen batzuk (4) horiei laguntzak ematearen alde agertu ziren, baina gehiengoa (34) kontra azaldu da. Gainontzekoek (23) ez zioten gai honi heldu. Gaztelaniaz ari diren hedabide inprimatuei laguntzak ematearen alde agertu zirenek baldintzatu egiten zuten euren posizioa; hau da, ekimena euskararen normalizaziorako lagungarria izan daitekeela zioten, baina ez lukete onartuko gaztelaniazkoak diruz laguntzea horrek euskara hutsezkoetara diru-baliabide gutxiago bideratzea suposatuko balu. Hortaz, gaztelaniazkoak diruz lagundu bai, baina dirupartida berezitua erabiliz eta euskarazkoei esleitutako kantitateak baino txikiagoak esleituz. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 660 "Ez zait gaizki iruditzen hauei diru-laguntzak ematea. Hori ere euskararen normalizazioa sustatzea dela iruditzen zait. Beste kontu bat da hauei emateko euskaraz bakarrik dihardutenei gutxiago ematea. Nagusiki erdaraz ari diren hedabide horietako enpresak euskaraz ari direnenak baino askoz indartsuagoak direnean gainera. Lehentasun osoa euskaraz bakarrik ari direnek izan beharko lukete. Eurak dira euskarazko prentsaren bihotza". (D3) "Gure ustez, kasu honetan komenigarria litzateke partida ezberdinak egotea. Euskara hutsean aritzen diren hedabideentzat diru poltsa bat egon behar dela uste dugu, urtez urte, eta beharrak ondo aztertuta, gora egingo duena. Horrek ez du esan nahi, pixkanaka euskara beraien hedabideetan sartzen duten gainerako komunikabideek laguntzarik jaso behar ez dutenik. Kasu honetan, poltsa propioa izatea aztertu beharko litzatekeela uste dugu, egunero euskara hutsean egiten duenari eragingo ez liokeena; eta era berean, laguntza bakarra jasotzeko aukera, hau da, ez izatea batetik eta bestetik, euskara hutsean egiten dutenek baino laguntza gehiago; gutxienez, parekoa izatea". (D34) "Erdarazko komunikabideek, diru-laguntzak behar izatekotan, euskarazkoekin alderatuta, askoz txikiagoak izan beharko lirateke". (D36) Nagusiki gaztelaniaz ari direnei diru publikoa ematearekin ados ez daudenen kasuan, sutsu egiten dute aukera horren kontra. "Gaztelaniazko hedabideei txanpon bakar bat ere ez! Ez dut uste hori euskarazkoen mesedetan denik, kontrakoa baizik. Diru hori euskarazkoen promozioan erabilita askoz emankorragoa litzateke". (D11) "Noski, gaztelerazko hedabideei diru laguntzak ematea, niretzat, ez du inolako logikarik". (D35) "Zenbait urtetan "Hedabideak" deialdiak diru-laguntzak nagusiki gaztelania darabilten egunkariei esleitu izana nahiago dugu ez aipatzea. Guk jasotzen ditugun laguntzei buruz iritzia eman nahi dugu, ez jasotzen ez ditugunei buruz". (D31) Kontra daudenek arrazoi ezberdinak plazaratzen dituzte, euren jarrera azaltzeko. Askok uste dute horiei laguntzeak ez duela logikarik, besteak beste hedabide horiek irabaziak izaten dituztelako. "Euskal hedabideon kasuan, baldintzetako bat da irabazirik ez izatea hedabideak. Zail da ulertzen erdaraz dirua egiten ari den hedabide bat horrela laguntzea. Ez zait ondo iruditzen". (D1) Beste batzuek diote gaztelaniazkoek beste era bateko laguntza jasotzen dutela, horietan txertatzen den publizitate instituzionalaren bidezkoa hain zuzen, euskara hutsean ari diren argitalpenei iristen ez zaien neurriko laguntza. "Gaztelerazko medioei, zuzeneko publizitate kontratazioa medio dirutzak eman zaizkio, eta horiek dira diru publiko horrekin egonkortu eta indartu direnak. Hor 'ezkutuko' eta de factoko dirulaguntza politika publiko bat egin da, euskarazko medioei eman ohi zaiena aise gainditu duena. Paradoxikoa da gertatu dena, eta gero euskarazko hedabideak laguntzen direla esaten da, subsidiarioak balira. Nik neuk oraintxe sinatuko nuke erdal hedabideei ematen zaien tratamendua euskarazkoei ematea.(…) Gaztelerazko medioei aipatu publizitatea medio eman dirutzez gainera, azkenaldian dirulaguntzetan ere sartzen dira. Politika publikoak minorizazio egoeran daudenak laguntzeko dira, euskara eta euskarazko hedabideak kasu honetan. Printzipio horretatik abiatuta ez dakit justifikatu daitekeen gaztelerazko medioak laguntzea eta, demagun, errumanieraz direnak ez, edota gurean hitz egiten diren beste hizkuntza normalizatuetakoak". (D14) "(…) nagusiki gaztelania darabilten hedabideak diru-laguntzen deialdian sartzea ez dugu egoki ikusten. Publizitate bidez diru publiko ugari jaso ohi dute gaztelaniazko hedabideek, euskarazkoen aldean askoz gehiago". (D41) Badira gaztelaniazkoei laguntzearen oinarrian motibazio politikoa dagoela defendatzen duenik ere. Eta gaineratzen da hedabide horietan euskara beti bigarren mailako hizkuntza gisa dagoela tratatuta, nagusi den beste hizkuntza baten makulu bilakatzen dela, eta hala izanik, ezin daitekeela eraginkorra izan hizkuntzaren normalizazioari dagokionez. Ez hori bakarrik, uste da nagusiki gaztelaniaz ari diren hedabide inprimatuentzat euskara diru-baliabide gehigarria eskuratzeko tresna baino ez dela. "Batez ere, kontutan hartu beharko litzateke erderazko komunikabide horiek "euskerazko zatitxoa" argitaratzeko duten benetako helburua zein den: dirua eskuratzea, besterik ez. Dirulaguntzarik ez balego, seguraski ez lukete halakorik egingo. Alegia, euskera bera beraientzat tresna dela, helburu baino. Eta horrek, benetan euskeraren normalizazioaren alde lanean ari garenon kaltetan eragiten du". (D19) "Gaztelaniaz nagusiki argitaratzen diren hedabideak laguntzearena irizpide politikotzat jotzen dugu. (…) kasu horretan, euskara bigarren mailako hizkuntza da, gaztelania nagusi den hedabide batean bigarren platera. Kasu horretan, adibidez, egokiago ikusiko genuke euskara hutsez argitaratutako gehigarriak". (D15) Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 662 "Horrekin batera, nabarmendu nahi genuke gure ustez erdal hedabideetan euskarazko edukiak sartzeko ematen diren diru-laguntzek ez dutela hizkuntzaren normalizazioan laguntzen. Euskarak bere leku propioa behar du eta ez beste hizkuntza baten makulu izan". (D14) Nagusiki gaztelaniaz argitaratzen diren hedabide inprimatuei esleitutako dirulaguntzak ez ezik, "Hedabideak" deialdiari eskainitako tartean azaldu diren gainontzeko gai guztiak sektorearen eta Jaurlaritzaren arteko urteetako harremana elikatu duten lehengai izan dira. Eta horretan, euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta Eusko Jaurlaritzaren arteko harremanean jarriko da fokua ondoren datorren atalean. Bestelakoa da euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta Eusko Jaurlaritzaren arteko harremana baloratzeko ekarpenetan aurkitutakoa. Ezin esan erabateko adostasuna dagoenik. Zenbaitek (7) ikuspegi positiboa dute. Jaurlaritzak hedabide bakoitzarekin eta sektorearekin izandako jarrera irekia goraipatzen da, batzuen eta besteen artekoa elkarrekiko leialtasunean eta konfiantzan oinarrituta eraiki dela defendatzen da eta garai hotzagoak ezagutu dituztela dio hedabide batean 27 urte lanean daramatzan ordezkari batek. Eta denetarik dago iritzi-emaileen artean: egunerokoak, informazio orokorreko eta informazio espezializatuko aldizkariak eta tokikoak. "Esperientzi propiotik abiatuta, beti izan ditugu ateak zabalik; bai diru laguntzak atera aurretik, bai irizpideen inguruan hitz egin dugunean; eta baita ere, ebazpena atera, eta desadostasuna edo adostasuna izan dugunean. Sektorearekiko harremanari dagokionean ere, antzeko gertatzen dela esango genuke. HPSk kontuan hartzen du sektorea erabaki berri bat hartu behar duenetan; eta sektoreak zabalik ditu HPSren ateak. Horrek ez du esan nahi, bien artean beti ere adostasuna lortzen denik". (D34) "Jaurlaritzarekin dugun harremana ona da, konfidantzan eta leialtasunean oinarrituta". (D5) "Azken urteotan batez ere, HPSk sektorearekin orokorrean duen harremana inoizko emankorrena dela iruditzen zait (laster 27 urte beteko ditut ordezkatzen dudan hedabideari profesionalki lotua). Halako irudipena dut hau idazterakoan. Ezagutu ditut garai hotzagoak". (D26) Beste hedabide batzuentzat (15), ordea, euskara hutsezko inprimatuen eta Jaurlaritzaren arteko harremana txarra izan da eta txarra da. Aurrekoek ziotenaren kontra, hauen ustez, elkarrekiko mesfidantzan oinarritutako eta interes alderdikoiek gobernatutako harremana litzateke. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 664 "Elkarlanean beharrean katua eta sagua bezala ibili izan garela iruditzen zait. (…) Iruditzen zait Administrazioak mesfidantza duela sektorearekiko, eta berdin gertatzen zaiola sektoreari Administrazioarekiko. Arrazoiak asko izan daitezke, baina nabarmen samarra da Gobernuak bere sokako hedabideak nahiagoko lituzkeela, eta horrela ez denez, sektorea indartzeko aparteko interesik ez duela". (D3) "Sektorearen harremanak EJrekin mesfidantzan oinarritzen dira, eta horren oinarrian kolore/interes politikoak (alderdikeriak)". (D11) Horrez gain esaten da sektorearen eta Jaurlaritzaren artean gauzatzen den harremana politika egiteko era jakin baten isla dela, harremana ez dela berdinen artekoa eta ez dela erabakiak adostasunetik hartzeko ahaleginik egiten. "Jaurlaritzaren eta sektorearen arteko harremana, nire ustez, ez da batere txukuna. Ez naiz ari harreman pertsonalez, horretan ez dago inolako arazorik. Baina Jaurlaritzak, oro har, arazoak ditu gure sektorea berdinetik berdinera tratatzeko. Ez dut uste gaiari dagokion heldutasunarekin eta merezi duen garrantziarekin heldu dionik.(…) Erabakiak nork hartzen dituen argi esan zaigu hasieratik, erabaki horiek adosteko benetako ahaleginik egin gabe. Gure sektoretik harantzago, politika jakin baten ajeak dira, beharbada". (D8) "Uste dugu Jaurlaritzarekin harremanak ez direla behar bezain onak, eta sektorearen iritziak ez direla behar bezala aintzat hartzen". (D27) Aurrekoak kontuan izanda, ondorioztatzen da zaila dela errespetuzko harremana izatea eta, horren ordez, prozesuan parte hartzen duten aktoreen artekoa nagusi/menpeko logikaren arabera gauzatu dela diote. Oso tonu kritikoan gaineratzen dute administrazioak politikoki markatu dituela kultura-, euskara- eta hedabideen arloan aritu diren herrigintzako eragileak eta hala egiteak kalte handia egin duela. "Jaurlaritzarekin harremana ez dut uste ona denik. Zail da errespetuzko tratua lortzea, beti da nagusi eta menekoaren artekoa. Eta konplizitateak lortzea are zailagoa da. Zergatik? Erakundetzea gertatu zenetik politika publikoak kulturan, euskaran eta hedabideetan ordurako lanean zeuden talde zibilen bizkar egin direlako. Eurekin kontatu gabe. Beti mesfidantzaz. Eta sarritan administraziotik herrigintzako erakundeak politikoki markatu nahi izan dira, zikindu, kutsatu, bene-benetan politikoki markatua administrazioko kudeatzaileak direnean. Pentsamendu eta jokaera honek ekarri dituen kalteak eta sofrimendua ikaragarriak izan dira, Egunkariaren sorrerako boikota eta ondorengo itxiera kasu". (D14) Iritzi negatiboei erreparatuta, esanguratsua da ia denak eguneroko prentsatik eta informazio orokorreko eta espezializatuko aldizkarigintzatik datozela. Horietako batek hiru urrats dituen "ekaitz perfektu" gisa deskribatzen du Eusko Jaurlaritza eta sektorearen artekoak denboran zehar izan duen bilakaera. "Ekaitz perfektua. Batetik tokikoak urteak daramatzate egituratzen, eta nolabaiteko diskurtso bat garatzen. Diskurtso horren txertaturik sortzen da irismenaren ideia (esango nuke MU-Goiena-Tokikometik sortua dela). Egituraketak zuzeneko interlokuzio bat ematen die Jaurlaritzarekin. Eta interlokutore horiek askoz sintonia hobea dute Administrazioarekin Berriakoek baino (neutraltasun ideologikoa aldarrikatzen dute eta aldi berean politikoki gertuago daude). Hurrengo pausua da irismenarena irizpide gisa txertatzea deialdietan. Administrazioak ikusten du bide horretatik badaukala berria pixka bat estutu eta izorratzeko modua. Berak gustukoagoak dituenei mesede egiten die gainera, eta Hekimenen inguruan sortzen hasi den sektorearen batasuna (Administrazioarentzat, EKT-Argiak kontrolatua izan daitekeela susmatzen duenez, deserosoa den interlokuzio potente bat) zalantzan jartzen du. Azkenik, guk, espezializatuok, ez dugu ezer pintatzen kontu guzti honetan, ez gara gerra horren 'zeharkako kaltetuak' baino izan". (D3) Delphian parte hartu duten gainontzeko hedabideei dagokienez, badago bakanen bat positibo/negatibo hari-muturretan kokatzen ez denik. Errespetuzko solaskidetza badagoela, baina lankidetzarik ez diote batzuek. "Jaurlaritza/hedabideak harremanaz, uste dut antzerakoa izan dela azken hamarkadan, balekoa". (D35) "Harremana badago EJ-rekin; ez bakarrik HPSrekin, gainera, eta hori normalizatu beharko dugu, gainontzeko sailekin ere maiz batzea HPSk, seguruenik hamaika egiteko dituelako, ez du guk behar besteko arintasunez erantzuten. Harremana errespetuzkoa da, baina esango nuke ez dela lankidetza girorik egon. Bai solaskidetza, ez lankidetza". (D1) Eta beste guztiek, ia denak tokiko hedabideak, adierazten dute, beraiek ez dutela harreman zuzenik Eusko Jaurlaritzarekin, baina bai udal erakundeekin, eta horiekin dutena hurbila, aurrez aurrekoa eta edukiz betea dela diote. "Eskualdeko Udalekin harreman gertuagokoa dugu. Zerbitzu zuzena jasotzen dute, lankidetza ildoa edukiz betea dugu eta ebaluaketa jarraituagoa da: kargu politikoekin aurrez aurre biltzen gara". (D10) Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 666 Hortaz, udal, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko hedabideentzat TOKIKOM edota Hekimen elkarteak dira euren ahotsa eta bozgorailua Eusko Jaurlaritzan. TOKIKOM eta Hekimenen sorrerak sektorearen eta Jaurlaritzaren arteko harremana gauzatzerakoan ekarri duen aldaketa eta onura aipatzen da. Bereziki, informazio orokorreko eta espezializatuko aldizkarien aldetik datoz era horretako ekarpenak. Ahots bakarra duen sektore gisa aritzeko eta diagnostiko partekatua egiteko aukera ireki dela aldarrikatzen dute. Horrekin batera, Hekimen hedabideen arteko harremanak sendotzeko baliagarria izan dela eta krisiari aurre egiteko gauzatu behar diren sinergien sustatzaile-zeregina bete duela nabarmentzen da. "Hekimen elkartearen sorrerak elkarren arteko harremana sendotu du, krisiari aurre egiteko orduan elkarlanean sakontzeko eta sinergien erabilera bultzatzeko jarrera indartuta. (…) Hekimen, era berean, Jaurlaritzarekiko zein gainontzeko erakundeekiko harremana lantzeko tresna oso ona da. Batetik, sektorearen ahots moduan joka dezakeelako. Bestetik, hedabide bakoitzak bere kabuz jokatuta ziurrenik lortuko ez liratekeen interlokuzio mailak lortzen dituelako". (D41) "Euskarazko hedabide idatzizkoen eta Jaurlaritzaren arteko harremana, urte luzez egituratu gabea izan dela esan liteke. Bakarkako harremanak genituen Eusko Jaurlaritzarekin. Idatzizko hedabide bakoitzak diru-laguntza deialdiei begira bere posizionamendua indartzeko egindakoak izaten ziren harreman horiek eta oso gutxi maila estrategikokoak edo sektoreari bultzada ematera bideratutakoak. Aldiz, HEKIMEN sortu zenetik, Euskarazko Hedabideok ahots bakarrez hitz egiteko eta sektore gisara Jaurlaritzaren aurrean esertzeko aukera sortu da". (D29) "Hekimen sortu izanak hedabide bakoitzaren egoeratik harago, sektorearen diagnosi partekatua egiteko aukera eskaini digu, baita oinarrizko eskaera bateratuak egiteko ere. Hedabideen arteko harremanak sendotu direla esan dezakegu eta hori positiboki baloratzen dugu". (D28) Hala ere, beste hainbat gairekin gertatu bezala, honetan ere badira Hekimen elkartearen inguruan zalantzak agertzen dituzten hedabideak. Horien ustez, Hekimenen sorreran dagoen asmoa interesgarria da, baina bi kezka iradokitzen dira: lehena, hedabide txikiak handien interesen konpartsa ez ote diren, eta bigarrena, arrisku bikoitzaren ingurukoa litzateke; ezaugarriei erreparatuta, anitzak diren hedabideen arteko desorekak sortu daitezkeela eta hedabide bakoitzak independentzia galtzeko arriskua izan dezakeela. "Ikusten da bakoitza bere aldetik joanda ez garela ezer, eta horrela jarraituaz gero ez goazela inora. Eta badago gogo bat probatzekoa. Hekimen hortik sortu da. Eta niri interesgarria iruditzen zait ideia. Arazoa da hor ere zenbateraino dagoen elkarlana eta zenbateraino ote gauden txikiak bizpahiru handiagoen ideia eta interesak adornatzeko konpartsa soil bezala..." (D3) "(…) jite oso ezberdineko hedabideok osatzen dugu Hekimen, eta horrek desorekak eragiteko arriskua dakar. Haatik, orain arteko esperientziak ez du halakorik erakutsi, zorionez, eta horretan portaera txalogarria erakutsi dute hedabide guztiek. Bistakoa denez, sektorearen batasuna beharrezkoa da, bai, baina norberaren independentzia galdu gabe". (D41) Udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariek berriz, erabateko atxikimendua eta babesa aitortzen diote TOKIKOMi. Horrek egindako lana goraipatzeko hamaika arrazoi plazaratzen dituzte. Horiek denak bi multzotan bildu daitezke: sektoreari eraginkortasuna eta Eusko Jaurlaritzarekin solaskidetza zuzena egiteko aukera ekarri dizkio eta horrekin batera, elkarlana, sinergiak lantzeko eta etorkizunari modu bateratuan aurre egiteko aukera eskaini die. "Tokikomen sorrerak tokiko hedabideok sektorean posizionatzea eragin du. Hedabide txikiok elkarrekin egonda indarra izan genezakeela bagenekien, baina aurrerapausoak ematea falta zitzaigun. Tokikomekin egitura berria sortu dugu eta sektorean ahots propioa dugu orain.(…) Tokikomen sorrerak hedabide txikioi aukera handiak eskaini dizkigu: Jaurlaritzagaz solaskidetza zuzena izateko aukera dugu orain, banan-banan atejoka joan beharrean. Horrez gainera, tokiko hedabideon bateratzeak proiektu komunak bideratzen lagundu digu". (D9) "(…) izaera txikiagoko proiektuak sortu ditugun entitateak behar bezala antolatu, egituratu eta garatzen laguntzen dute Tokikom bezalako taldeek. Egunerokotasunetik irtetzen diren proiektuen ikuspegi zabalagoa izaten laguntzen du bertako partaide izateak eta Jaurlaritzarekin harremanak garatzerako orduan, izaera honetako taldeek negoziazio ahalmen handiagoa izango dute beti". (D33) Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 668 "Elkarrekin ari gara tokikoen sarea ehuntzen, zailtasunak arintzeko, baina baita elkarrengandik ikasteko ere. Aurrerapauso handia izan da Tokikom eratzea eta plataformari forma ematea. Aurrera begirako pausoak ematen laguntzen baitigu horrek". (D46) Ekarpena egin duen hedabide batek ñabardura esanguratsua egin dio Eusko Jaurlaritzak Hekimen eta TOKIKOMekin dituen harremanari. Horren ustez, harremana ezberdina da batzuekin eta besteekin; "naturaltasuna" hitza darabil Jaurlaritza eta TOKIKOMen artekoa deskribatzeko eta Hekimenekin gauzatutakoa estilo berekoa izan beharko litzatekeela dio. Horren kausa Jaurlaritzak eta Berria taldeak elkarrekiko duten jarreran kokatzen du, eta, azkenik, elkarren kontra aritzeak sektore osoarentzat ondorio kaltegarriak dituela nabarmentzen du. "TOKIKOMekin ematen den naturaltasun berarekin nahiko genuke ere ematea Jaurlaritza eta HEKIMENen artekoa. Sektorea, esan bezela, guztiok osatzen dugu, bai tokikook, bai nazionalek, bai espezializatuek, bai orokorrek... eta maiz, tematu xamarra ikusten dugu Jaurlaritza Hekimenen barruko eragile zehatz batekin, Berria taldearekin, eta uste dugu horrek askotan beharrezkoa eta ezinbestekoa den elkarrizketa dinamika mantsotu eta geldiarazi egiten duela. Bestetik, talde horretatik bertatik eta ingurukoetatik Jaurlaritzari egurra emateko bidea, antzua izan daitekeela uste dugu. Argi dago, aurrera egingo badugu, erakunde eta komunikabideok, guztiok elkar hartuta, mahai baten inguruan soilik egingo dugula, bestela, elkarren kontra hasita, galtzeko gehiago ba bait dugu, irabazteko baino, bai batzuk bai besteek". (D19) Euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta Eusko Jaurlaritzaren artekoari buruz egindako analisiarekin bukatzeko, esan asko direla bi eragileek nolako harremana izan beharko luketen idatziz jarri dutenak. Bien artekoa modu positiboan baloratu duen hedabide bateko ordezkariak dio harremana txukuna izatetik ona izatera igaro beharko litzatekeela, "Ba nik esango nuke oro har txukuna dela harreman hori eta gainera horrek bere fruituak ematen dituela eta fruituak nagusiki dira bizi garela; bueno batetik esparru oso bat asko garatu dala, harreman horren ondorioz edo. Garatu izanaren eragile garrantzitsu bat da instituzioak egotea eta instituzioak eta hedabideen arteko harreman hori, eta… baina bueno esango nuke aldi berean ez dela nahikoa, askoz anbiziosoagoak izan behar dugula, harreman hori hobetzeari begira, eta pasatu gaitezkeela harreman txukunak izatetik harreman onak izatera". (D9) Jaurlaritzaren eta hedabide inprimatuen artekoa txarra izan dela diotenentzat berriz, harremana indartsuagoa, iraunkorra, eraginkorra izan beharko litzateke. Horiek dira euren ekarpenetan sarrien ageri diren hitzak. "Harremanak indartsuagoa eta batez eraginkorragoa beharko luke izan". (D35) Adierazitakoa lortzeko bidean hiru osagai dituen ideia nagusitzen da ekarpenetan: mesfidantza gainditu, adostasuna jorratu eta elkarlanean sakondu. Mesfidantza gainditzeko, jarrera-aldaketa eskatzen da alde bietan, bakoitzaren interesak ez ezik euskararenak daudelako jokoan; eta jarrerak aldatzeko, laguntza gehiago ematea lagungarri izan daitekeela baieztatzen da. "Mesfidantza gainditu beharra dago eta horretarako jarrerak aldatu beharko dira, alde bietatik. Baina errazena Jaurlaritzak daukala esango nuke; laguntza hobeak emanda dinamika aldatzeko aukera dauka". (D3) "Lehen esan bezala, elkarrenganako konfiantza ezinbestekoa da. Horren premiaz batzuek eta besteek jabetu behar dute eta bide horretatik abiatzeko ahalegin serioak egin. Bakoitzaren interesak ez dira (bakarrik) jokoan daudenak, euskararenak baizik". (D11) "Harremanak zintzoagoa izan beharko luke alde guztietatik eta hori lortzeko dago oraindik". (D1) Elkarlanari dagokionez, euskal esparru komunikatiboaren garapenerako eta euskarazko hedabideak hizkuntzaren normalizazioari begira eraginkorrago egiteko tresnak sortzea proposatzen du batek, eta beste batek dio elkarlanak sektorea handitzea izan beharko lukeela xede. Kasu honetan ere pentsa daiteke sektorea handitzeak euskal esparru komunikatiboaren sendotzea izango lukeela ondorio moduan. "Sektorearen eta administrazioaren arteko elkarlanean sakondu beharra dago. Tresnak sortu behar dira euskal esparru komunikatiboaren garatzeari begira, hedabideak gero eta eraginkorragoak izan daitezen euskararen normalizazioan". (D32) "Harremana elkarlanean oinarritua eta sektorea handitzeko zuzendua izan beharko luke". (D36) Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 670 Adostasunari erreparatuta, ezinbesteko osagaitzat jotzen da bien artekoa ona izan dadin sektorearen eta administrazioaren arteko harreman iraunkorra elikatzea proposatzen da, aktore bakoitzak izan ditzakeen interes, pentsaera eta abarrei uko egin gabe. "Jakina, Jaurlaritzarekiko harremanean zer hobetua badago. Harremanak ez du zertan izugarri bikaina izan behar, bakoitzak bere interes, pentsakera, jokamolde eta ideiak dituelako, baina helburu eta praktika komunetan adostasuna lortzeko ezinbestekoa da etengabeko harremana lortzea, iraunkorra eta jarraitua izango dena. Harreman estua bai, baina bakoitzak bere esparruari eutsita. Azken batean, interlokuzioa egon badago, formalismo hutsean geratu gabe ahalegin handiagoa eskatu behar zaio HPSri sektorearekin adostasunak lortzeko, sektoreak borondate irmoa duelako horretan. Azken baieztapen hori ez da sektorearen interes partikularrean oinarritzen, baizik eta euskararen normalizazioan oinarrizko sektore garen aldetik ezinbesteko jardun garenaren konstatazioan". (D41) Adostasuna landuta ekidin daiteke hartzen diren erabakiak aldebakarrekoak izatea, Delphiari erantzun dion hedabide bateko ordezkariaren arabera. Eta horrekin batera dio, sektoreari duen garrantzia eta egindako lana aitortu beharko litzaizkiokeela. "Sektorearen eta Jaurlaritzaren harremanak ona izan beharko lukeela uste dugu, baldin eta euskararen normalizazioan eragin nahi bada. Sektorea indartsua da, eta horri duen garrantzia eman behar zaio, egiten den lanak aitorpen bat merezi du. Erabakiak hartzeko orduan sektoreak zeresana eduki behar duela iruditzen zaigu gainera, ez dugu uste erabakiak alde bakarrekoa izan behar duenik". (D37) Eta bada Eusko Jaurlaritzari eskaera zehatzagorik egiten dionik ere. Ondoren datorrenaren ustez, administrazioko ordezkariek bertatik bertara ikusi eta ezagutu beharko lituzkete egiten duten lana eta dituzten behar zehatzak, diru-laguntzen kudeaketa egiteko orduan, ezagutza horretaz baliatu daitezen. "Herrietara etorri eta zer lan egiten dugun ikusi beharko lukete, zer nolako azpiegiturak edota baliabideak beharko genituzkeen... eta gero Jaurlaritzak, hedabideentzako planak eta formakuntzak antolatzea ere ez legoke gaizki. Dirulaguntzak emateko orduan gure hedabideen kalitateaz, irismenaz eta abar mintzo dira, baina apenas ezagutzen gaituzte kasu askotan". (D17) Hortaz, azken ekarpenetan bildutakotik agerikoa da euskara hutsezko hedabide inprimatuek bi oinarrizko eskari zuzentzen dizkiotela administrazioari; sektoreak egikaritzen duen funtzio sozialaren aitorpena eta, bigarrenik, finantziazioa bermatzea. "Betetzen dugun funtzio soziala kontuan izandai, interes publikoko enpresa da [gurea], baita gainontzeko euskarazko hedabideak ere. Baina ez dugu jasotzen instituzioetatik gizartean betetzen dugun zeregin horren mailako traturik. Horrek zaildu egiten du gure komunikazio proiektuak eta sektore osoak dituen erronkei aurre egiteko beharko genukeen babes publikoa lortzea". (D28) Arestiko paragrafo horretan bildutako hitzek parez pare zabaltzen dituzte ateak Delphiaren azken atalaren azterketari ekiteko: etorkizunari begira euskarazko hedabide inprimatuek eta Eusko Jaurlaritzak dituzten zeregin eta erronkei buruzko atala hain zuzen. 5.5.4. ETORKIZUNARI BEGIRA: SEKTOREAREN ETA JAURLARITZAREN EGITEKOAK Iritzi aniztasuna da, zalantzarik gabe, aurrera begirako ikuspegia lantzeko atalaren ezaugarri bereizgarri nagusia. Horren lekuko "Nola irudikatzen duzu sektorea hemendik hamar urtera?" galderari emandako erantzunak. Lau multzotan sailkatu daitezke: 1.- Baikorrak. Galderari heldu dioten guztietatik (27), laurdenak, zazpik, uste dute hamar urte barru euskarazko hedabide inprimatuen sektorea hobeto egongo dela. Euskal komunikazio-esparru oparoagoa iragartzen dute, kantitateari zein kalitateari erreparatuta. "Hamar urteko epean, idatzizko euskarazko hedabideak kalitatean eta kantitatean haziko dira". (D24) "Bere ajeekin, euskarazko hedabideak izango direla ziur naiz. Berregituratuta eta egungo ezaugarrietara egokituta, egungo merkatu tradizionalak hein handi batean eutsiko dio bere lekuari. Eta, era berean, teknologia berrien abantailen abaroan, komunikazio esparru aberatsagoa eta anitzagoa sortuko delakoan naiz". (D41) "Nik osasuntsu irudikatzen dot sektorea 10 urte barru. Mota guztietako egunkari eta aldizkariak egongo dirala uste dot, papelean zein digitalak". (D42) Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 672 Eta ez bakarrik kalitatezko eskaintza handiagoa, harremanen arloan ere egoerak hobera egingo duela diote baikorrek. Administrazioa eta sektoreko eragileak besoz beso lanean, hizkuntza komunitateak behar duen ekosistema eraikitzeko ahaleginean. "Plan estrategiko sakon eta epe luzeko baten aplikazioan imajinatzen dut 10 urte barru. Administrazioa eta herri ekimeneko hedabideak elkarlanean, helburuak konpartituz, bitartekoak diseinatuz eta behar beharrezko den ekosistema hori eraikiz, eta ekosistema hori hiztun komunitatearen andamio izan dadin, eta horretarako hiztuna audientzia eta eragile izan dadin politikak bideratuz". (D14) "Euskaraz idatzizko hedabideen sektorea hemendik 10 urtera egungoa baino murritzagoa izango da". (D31) "Hamar urte barru? Egungo dinamika aldatzen ez bada, seguruenik, euskarazko hedabide gutxiago izango dira". (D15) 3.- Gaurko egoera bertsua irudikatzen dutenak. Erantzun guztietatik beste laurden bat dira (7). Sektorearen mapa, hau da, eskaintza antzekoa izango dela diote eta hedabideen ahalegina egunean egunean irautera bideratuko dela, beti aurrera egiteko zailtasunekin. Horren erantzukizuna, zenbaitek, erakundeei leporatzen diote. "(…) horiek [erakundeek] ez badute behingoz euskarazko hedabide guztien aldeko apustu irmoa egiten, 10 urte barruko egoera, duela 10 urtekoaren berbera izango da: egunean-egunean bizi, aurrera urratsak egiteko zailtasunekin". (D35) "Hamar urte barru oso antzekoa ikusten dut sektorearen mapa". (D22) "Kosta egiten zait orain baino askoz hobeto egongo dela irudikatzea". (D3) 4.- Pronostikorik, ez onerako ezta txarrerako ere, egiten ez dutenak (3). Horietako batek berak ordezkatzen duen argitalpenari egokitzen dio hamarkada batera luzatutako begirada, baina hala ere, aipatu denboran idatzizko edozein hedabideri eragingo dioten hainbat faktoreren errepasoa egiten du; hala nola, paperezko euskarrian kontsumitzen dutenen zahartzea eta harpidedunei eusteko zailtasunak, gazteen kontsumo-ohitura berriak edota sareko edizioetatik errentagarritasun ekonomikoa lortzeko ezintasuna. "Ez zait erraza egiten hemendik 10 urtera euskaraz idatzizko hedabideen sektorea irudikatzea. Etxetik hasita, jakin badakit gure kontsumitzaileen bataz besteko adina goraka doala, erreleboa bermatze aldera harpidetza kopuruei eustea izugarrizko lana dela, belaunaldi gazteek paper gutxi kontsumitzen dutela eta edizio digitalen bideragarritasun ekonomikoa buruhauste izugarria dela. Aldaketa garaian gaude, bereziki hedabideen sektoreak eta hamar urte asko dira gauzak garbi ikusteko". (D26) Bigarrenak dio teknologiak sektorean eragiten duen aldaketaren abiadurak merkatuaren aldaketa dakarrela eta horrek zaildu egiten duela hamar urtera begirako pronostikoa egitea. "Zaila da etorkizunari begira aritzea. Sektorea azkar ari da aldatzen, teknologiak eraginda-eta merkatua aldatzen ari da". (D37) Eta hirugarrenak asmatzeko ezintasuna aitortzen du lehenbizi, baina ondoren dio digitala nagusituko dela. "Eta hemendik hamar urtera? Asmatzen duenari Pulitzerra…(…) Hamar urte barru digitala ikusten dut jaun eta jabe, eta zail egiten zait papera irudikatzea". (D2) 795 .- Ez dira sektorea hamar urtera nola ikusten duten galderari erantzun dioten berberak. Izan ere, zenbait kasutan, hedabide batek galdera biei buruzko idatzizko ekarpena egin du, baina beste askotan galdera bati erantzun dio eta besteari ez (edo alderantziz). Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 674 burutzea. Zailtasuna arrazoiz janzteko, berriro erabiltzen da inprimatuen sektoreari eragiten dion aldaketaren azkartasuna. "Euskal hiztun komunitateak behar duen esparru komunikatiboa zein den zehaztea ez da lan erraza. Nire ustez ezin liteke kopuru zehatz batean kuantifikatu, ezin da esan zenbat eta nolako komunikabideak behar diren". (D33) "Zaila da zehaztea euskal hiztun komunitatean behar duen esparru komunikatiboa zein den. Eta are zailagoa prospektiba azkar bat egitea etorkizunera begira. Hain ari da azkar aldatzen merkatua, hain ari dira azkar aldatzeko kontsumo joerak, teknologia eta abar..." (D8) Zailtasunak zailtasun, irakurritakoaren arabera, bi multzo argi daude; batetik, heren batek (8) egungo mapa komunikatiboaren oso antzekoa marrazten du. "Nahikoa lan izango dugula daukagun `mapa´-ri eusten" dio horietako batek (D2). Beraz, hala ikusita, euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen den egunkari bat legoke, birentzako ez omen dagoelako lekurik, eta, horrekin batera, udalerri eta eskualde jakinetan zabaltzen diren egunkariak, informazio orokorreko aldizkariak eta espezializatuak eta udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak (tokikoak). "Oraingo maparen oso antzekoa. Uste dut hemen inor ez dela paratxutista bat. Bultzada, ekimen eta arrazoi ezberdinengatik osatu da gaur egun dugun mapa komunikatiboa". (D22) "Etorkizunari begira, eta idatzikoei dagokienez, uste dut nahikoa lan izango dugula daukagun "mapa"-ri eusten. Logikak dio maiztasunak aldatuko direla (egunkariak astekari edo astean bitan), bateratze prozesuak gertatuko direla (eraginkorrago izateko) eta gutxiengo zabal bati zuzendutako produktuak izango direla (masiboki banatu izan diren tokikoek dute hor erronka, irizpidea aldatu beharra). Etorkizun hori denok onartu behar dugu, hedabideok eta erakunde publikoek. Paperezko idatzizkoak hedabide masibo izateari utziko dio etorkizunean". (D2) Bigarrenik, egungo eskaintza baino zabalagoa irudikatzen dutenak daude (13). Iritzi hori defendatzen dutenengan asko dago desiotik, eta mapa zehatza marrazteko orduan, hainbat aukera desberdin plazaratzen dituzte, ia iritziak beste. Edozein kasutan, apalenetik hasita, ahalik eta gehienera jotzen duen mailakatzea nabari da ekarpenetan. Apalenak egungo egoeratik abiatu eta apurka-apurka argitalpen berriak, bereziki aldizkari espezializatuak, izango lituzkeen mapa aurkezten du. "Sortuta daudenak egonkortu behar dira lehenengo eta bat, eta horiek egonkortu ahala, berriak sortzen joan. Etorkizunean informazio aldizkari espezializatu gehiago irudikatzen ditut". (D18) Maila bat gorago legoke hurrengo proposamena; ezaugarriei dagokienez, antzekotasun gutxi duten bi hedabide desberdinetatik iritsitakoa; baina, esan bezala, ia kopia hutsa den mapa marrazten dute: hauek bi egunkari nazional eta, horrez gain, herri bakoitzeko hedabide bana proposatzen dituzte. Biek egiten dituzten proposamenen arteko aldea informazio orokorreko eta espezializatuko arloan kokatzen da. Eta beste muturrean leudeke gainontzekoak; bide batez esateko, gehienak dira. Horientzat mapa komunikatiboa ahalik eta zabalena, oparoena beharko litzateke izan; egun jorratu ez dituen esparruak, esaterako kirol-esparrua ere barne hartu beharko lukeena. "Esparru komunikatiboak ahalik eta zabalena izan beharko luke. Zaila da kuantifikatzea zenbat hedabide izan beharko liratekeen baina, adibidez, ahalik eta esparru gehien jorratu beharko liratekeela uste dugu (adibidez, ez da euskarazko kirol-prentsarik - Marca antzeko zerbait)". (D15) "Euskal hiztun komunitateak behar duen informazio oro euskaraz izatea da etorkizun ideala. Eta hor, denek dute lekua: hedabide nazionalek, tokiko hedabideek, astekariek, hilabetekariek, gai edo esparru ezberdinetan espezializatutakoek... (…) Orduan eta hedabide gehiago, orduan eta aukera gehiago izango du euskal komunitateak behar duen hori euskaraz izateko". (D34) Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 676 "Alde batetik, informazio orokorreko komunikabide nazionalak behar dira, bestetik eskualde guztietan tokiko komunikabideak eta, azkenik hainbat komunikabide espezializatu". (D36) Apustu maximalista egiten dutenen ikuspegia ondo laburbiltzen ditu ondoko lerroak idatzi dituen hedabidearen ordezkariak. Horrek dioen bezala, euskarak beste edozein hizkuntza normalizatuk duen eskaintza bera izan beharko luke, aniztasuna bermatzeko bestekoa, denetarikoa. "Euskal hiztun komunitateak behar duen esparru komunikatiboa? Edozein hizkuntza normalizatuk duena. Begira dezagun erdaran: erdarazko hedabideek kioskoetan betetzen duten espazioa eta eskaintza aniztasuna nahiko nituzke euskararentzat ere. Jakina, komunitate txikia garela oso presente eduki behar da, eta beraz, ez dugu gehiegizkorik eskatuko ere. Baina gutxienez egunkari nazional bat (gehiago balira, hobe), informazio orokorreko eta espezializatutako aldizkariak egun baino gehiago daudenak (espezializatuen kasuan, esparru edo alor ugari ditugu oraindik jorratzeke), tokiko aldizkari sare hedatu bat, aisialdiko aldizkariak…Finean, ugaritasuna eta aniztasuna bermatuko duen esparru komunikatiboa. Batez ere aniztasuna: izan dezagun denetarik. Nerabeentzako aldizkari txoroa, komikiak, arrantzari buruzko aldizkaria, informatikari buruzkoa, kolore politiko ezberdineko aldizkariak". (D41) Azkenik, erantzun duten gainontzeko hiru hedabideen iritziz, euskal hiztun komunitateak behar duen mapa komunikatiboa aldakorra izango da eta unean uneko merkatuak, irakurleen beharrek zehaztuko dute. "Hedabideen mapa "ideala" aldakorra izango da, momentuko beharretara egokituko baita". (D46) "Hiztun komunitatearen barne indarrak eta kontsumoak marraztuko du, zati handi batean, etorkizuneko hedabideen mapa, berdin nazio mailan zein herri eta eskualde mailan". (D26) Arestian aurkeztutako multzo batean zein bestean kokatu, etorkizuneko euskarazko hedabideen mapa diseinatzerakoan, deigarria da tokikoei buruzko iritzia ematen denean, gehienek eskualdekako formula bultzatzearen alde egiten dutela. Eta hala egiten da, eskualdeka lan egitea tokikoentzako formularik eraginkorrena izan daitekeela uste dutelako. Eraginkorrena, gainera, bi arlori erreparatuta; batetik, ekoiztutako produktuari eta lan-baldintzei dagokionez, "Eskualdeko formula da bultzatu beharko litzatekeena. Uste dut hau dela eutsigarri eta eraginkorrena den entitate txikiena. Horrela bakarrik hobetu daitezke proiektuak, pertsonetan inbertitu, baldintzak hobetu, kazetaritza duina egin, produktu konpetitiboak egin (konpetitzekoak gazteleraz daudenekin)..." (D1) Bestetik, eraginkorrena baliabide ekonomikoen kudeaketari dagokionez. Eta baliabide ekonomikoen barne leudeke eskuratutako diru-laguntza publikoak. "Gure ustez, eskualdeko aldizkari/egunkariak bat egin behar dira. Tokian tokiko hedabideak behar dira, baina herri txiki bakoitzak bere propioa izan gabe. Horrela diru laguntzak ere foko bakar batean zentratuko ziren, eta baliabideak (ekonomikoak, giza-baliabideak, materialak) denok konpartituta emaitza askoz hobea aterako litzateke. Noski, aldizkari edo egunkari horretan herri bakoitzak bere protagonismoa izan beharko luke, eta hori bermatuta egon". (D7) Formularen oinarrizko unitatea, beraz, eskualdea litzateke. Baina ez da formula bakarra, ezta derrigor aplikatu beharrekoa ere. Kasu bakoitza aztertu beharko litzateke, zenbait egoeratan, eskualdeka antolatzeak ez lukeelako efikazia ziurtatuko. "Tokiko informazioa ere eskualdeka egin liteke, baina eskualde batzuk ez dute komunitate izaerarik, hortaz, kasu horietan ez da oso efikaza. Hortaz, errealitate bakoitzaren arabera aldatu egiten da mapa hori, orokortasunetik ezin da mapa zuzenik osatu". (D46) "Argi dago eskualdeka batzeko pausu hori kasu batzuetan ezin daitekeela egun batetik bestera eman, eta badirela herrika oso ondo funtzionatzen duten hedabideak ere. Beraz, herrika edo eskualdeka jarduteko aukera kasuan kasu aztertzeko kontua izan beharko litzateke". (D9) Etorkizunari begira jarritako atalean, euskara hutsezko inprimatuen sektoreak eta Eusko Jaurlaritzak burutu beharreko zereginei buruzko hausnarketa eskatu zitzaien hedabideei, eta denek heldu zioten proposatutakoari, gogotsu ekin gainera. Sektoreak dituen zereginetatik hasita, batzuk etxe barrukoak, hau da, partikularrak garandu dituzte lehenbizi. Eta ondoko lerroetan irakurri daitekeenez, denetarik dago: belaunaldi-erreleboa ziurtatu, sare sozialetan duten presentzia sendotu, publizitatea eta harpidetza landu, langile gehiago kontratatzeko aukera izan, eskualdean funtzionatzen hasi… Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 678 "Gurean hasteko belaunaldi aldaketa finkatzea. Sortzaileek utzi egin dute eta kostatzen ari zaigu talde berria egonkortzea. Sare sozialetan badaramatzagu hiru urte. Oso emaitza interesgarriak lortu ditugu baina asko hobetu dezakegula iruditzen zait. Webgune berria oraintxe estreinatzen dugu eta inpultso berri horrekin sareko jardunean koska bat gora egin beharko genuke. Aurrera begira webguneak badauzka, azken bertsio honek, hobetzeko hainbat gauza (baina garestiak dira). Ikus-entzunezko gehiago ere egin beharko genituzke. Marka zabaltzen lan gehiago egin beharko genuke. Eta noski, publizitatetik eta harpidetzetatik gehiago ateratzeko gai izan. Ederra litzateke pare bat soldatapeko langile izateko gaitasuna lortzea. Horrek bestelako lan bolumen bat ziurtatuko luke, ziurrenik". (D3) "Gure kasuan Tokikomen modu aktiboan parte hartzen jarraitzea eta hazteko eta egonkortzeko bidea emango ligukeen eskualde mailako egitura sortu ahal izatea lirateke erronkak". (D13) Bakoitzaren etxean egin beharrekoez gain, edo egiteko asmoa dagoenaz gain, Delphian parte hartu duten guztiek, euskara hutsezko hedabide inprimatuen sektoreak orokorrean dituen zereginak bildu dituzte. Jasotakoaren arabera, adostasun handia islatzen da ekarpenetan. Zenbait kasutan, zaila da hedabide inprimatuek planteatu dituzten egitekoak banaka edo elkarrengandik berezituta aurkeztea. Izan ere, denak interpretatu daitezke sare baten osagai gisa, koadro bati esanahia ematen dioten elementu gisa. Hala ere, hemen hamaika zeregin aurkeztuko dira zerrendatuta, gehien errepikatzen diren kontuetatik hasi eta gutxien errepikatzen direnetara. 1.- Garai berrietara egokitu eta berritu. Ekoizten dituzten produktuak birpentsatzeaz ari dira, kontsumitzaile berrien errelebo-ezari aurre egiteko eta herritarren komunikazio-tresna izaten jarraitzeko. "Etorkizunean euskal eta herritar ororen komunikazio tresna izaten jarraitu behar dute! Garai berrietara egokitu eta herritarren beharrak asetzeko gai izan behar dute, bidean hamaika oztopo aurkituta ere". (D17) "(…) belaunaldi errelebo nahikorik ez dator idatzizkoen harpidedunetan eta, beraz… geure produktuak birpentsatu beharrean gaude. Hainbestetan aipatzen dugun 'etengabeko berrikuntza' delakoa estrategia eta akzio zehatzetan gauzatu beharra dugu, sektorean eta geure etxean". (D26) Xede hori lortzeko jarraitu beharreko bidea nondik nora doan ere sarri aipatzen da. Adar ugari dituen bidea litzateke, baina adarrik sendoenak, bai ala bai ibili beharrekoak berrikuntza teknologikoak idatzizkoetara ekarri dituen erronka eta zereginen marka darama. Hau da, behin eta berriro esaten da sarean, edizio digitaletan eduki erakargarriak kokatu behar direla; hala egiteak eman diezaiekeelako gainbalioa hedabieari. Bitartean, paperezko euskarria ez litzateke desagertuko, baina nagusi izatetik osagarri izatera igaroko litzateke eta horretarako ere, erakargarritasuna helmugatzat dituzten formulak arakatu eta martxan jarri beharko lituzketela diote. Adierazitakoaren adibide ondoko hiru ekarpenak. "Irakurtzeko ohiturak erabat aldatu diren honetan, online irakurketa hainbeste orokortu den honetan, idatzizko hedabideok eta kazetariok asmatu behar dugu online webguneetan kalitateko narratiba erakargarria sortzen, ondo dokumentatua eta ilustratua, sarerako espreski sortutako tresnak baliatuta (erreportaia interaktiboak egiteko tresnak, datu-kazetaritza esplotatzeko tresnak, argazki galeriak eta abar). Eta horrekin batera, papereko idatzizkoak eskaini behar du zerbait desberdina, zerbait harrituko zaituena, erakarriko zaituena, bezperako gertaera hori ulertzen lagunduko dizun analisia puntu hori eskaini behar dizu". (D8) "Geroz eta argiago ikusten den bilakabidea zera da, gure ustez: produzitzen dugun informazioaren "erabilera balioa", hau da, informazioaren balio praktikoa, edizio digitalek hartuko dute. Paperezko medioek "kapital sinbolikoa" mantenduko dutela uste dugu, hau da, publikoak paperezko prentsa hedabide horri dion atxikimendu erakusle gisa erabiliko duela. Beraz, gure paperezko produktuek erronkari eusteko eremu sinboliko horretan zerbait eskaintzeko gai izan beharko dute". (D28) "Paperak digitalaren osagarri izan behar du, bestela akabo. Horrek egokitze prozesu bat ekarriko du ezinbestean: maiztasunak aldatu beharko dira (egunerokoak oso zail du, oso zaila eta garestia delako egunero produktu landua eskaintzea; eta irakurlearentzat ere "gehiegi" izan daiteke); kazetaritza moldeak berrikusi beharko dira (oinarrietara itzuli beharko da kazetaritza: iturriak zaindu, informazioa kontrastatu, albisteak ondo landu...), erredakzioak berrantolatu (soilik idaztera mugatzen diren erredaktoreen garaia bukatu da)..." (D2) Arestikoaren azken esaldian beste era bateko zereginak ageri dira, hedabideetan lan egiten duten profesionalen kualifikazioarekin zerikusia dutenak. Beraz, produktua garai berrietara egokitzeko eta berritzeko funtsezkoa izango da berau Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 680 lantzen dutenen etengabeko prestakuntza. Hala nabarmentzen da Delphian bildutako ondoko hitzetan. "Etengabeko prestakuntza, berrikuntza, webguneen negozio ereduarekin asmatzea, sare sozialak, gazteengana heltzea…" (D9) Euskarri digitalak garatu, papera edukietan sakontzeko osagarri bihurtu eta profesionalen formazioa sakondu lirateke derrigor heldu eta ondo jorratu beharreko adarrak, hedabide inprimatu gehienek azpimarratu duten lehen zeregina arrakastaz burutzeko. Bigarren zereginak, berriz, hartzaileei begiratzen die. 2.- Irakurleak fidelizatu eta erakarri/ irakurlegoa handitu. Hizkuntza gutxitu batean ari den hedabide inprimatu batek dituen mugak aintzat hartuta, ahalik eta publiko zabalenarengana heltzea planteatzen da erronka moduan. Hots, irismena. "Plataforma eta bide desberdinen bidez, sortzen dugun eduki hori ahalik eta gehien zabaltzea lortu behar dugu, baina kontuan izan behar da ez dela hedabiderik publiko potentzial ia guztiarengana iristen denik. Eta kontuan hartuta euskarazkook zailtasun areagotua dugula, hizkuntza gutxitua izatean". (D8) Eta irismena hobetzeko logikoa izateaz gain, funtsezkoa izango da produktu onak, kalitatezkoak, erakargarriak eskaintzea. Horretarako, idatzikoek diote berebiziko garrantzia izango dutela aurretik garai berrietara egokitzeari loturik azaldu diren kontu guztiak; hala nola, teknologia eta euskarri berriak baliatzea. "Horretarako, kontsumo-bide berrietara egokitu beharko da eskaintza, hala nola mugikorretara eta tabletetara, eta kontsumo-denborek duten beheranzko joeraren araberako edukiak eskaini beharko dira". (D29) "Hori bai, teknologia berriak gutxiago edo gehiago erabilita ere, erronka berbera dugu denok ere: geroz eta produktu hobea eta erakargarriagoa sortzea, oraindik eta kontsumitzaile gehiagorengana iristeko". (D41) 3.- Merkatuan dauden hutsuneak identifikatu eta hartzailearen/ kontsumitzailearen/ herritarraren nahi eta beharrekin bat egiten duten kalitatezko produktu erakargarriak eta konpetitiboak ekoiztu. Azken batean, euskarazko produktuen eta kontsumitzaileen merkatua sortzeaz ari dira. "Ez bakarrik sektorearentzat, euskararentzat ere erronka bada eta. Merkatua sortzea, euskaldunak euskarazko produktuetara erakartzea da, euskaldun gehien-gehienek ez baitute euskarazko prentsarik irakurtzen". (D11) Delphi bidezko ekarpenetan behin eta berriro dagoen hirugarren egiteko hau eta dagoeneko azaldu diren aurreko biak ideia beraren hiru aurpegi dira: euskarazko hedabideek garai berrietara egokitu behar dute produktu hobeak, kalitatezkoak, konpetitiboak, erakargarriagoak egiteko eta, horrekin batera, dagoeneko badiren kontsumitzaileak fidelizatzeko eta oraindik ez direnak erakartzeko. Eta zeregin edota erronka horiek denak euskararen erabilera sustatzeko eta, hala eginez, hizkuntzaren normalizazioan agente eraginkor bilakatzeko. "Alde horretatik eta kontutan izanda, gure helburu nagusia euskararen normalizazioan eragin eta erabilera maila sustatzea dela, ahalik eta publiko zabalenera iritsarazteko erronka da esku artean daukaguna. Horretarako ezinbesteko baldintza da, benetan publikoaren interesa erakarri eta jendea gure produktuak kontsumitzera erakarri nahi badugu, eskaintzen diren edukien kalitatea, izaera eta formatua merkatuko beharrei egokitzea".(D33) "Produktu konpetitiboak bultzatzea. Daudenak ez dira txarrak, baina merkatuan dena kontra izanik, hoberenak izan behar dute. Produktuaren kalitateak erakarriko ditu irakurleak". (D11) Beraz, euskara hutsezko hedabide inprimatuen lehentasuna beharko litzateke izan hartzaileei, eskariari, merkatu potentzialari egokitutako eskaintza lantzea. Eta egokitutakoa bi zentzutan: formari, euskarriari erreparatuta eta edukiari erreparatuta. "Gure lana ez da proiektuak sortu eta argitaratzea bakarrik baizik eta jendeak eskatzen dituen eduki eta euskarri motak beraiei eskaintzea". (D33) Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 682 Azken batean, Delphian parte hartu zuen hedabide bateko ordezkariak azaldu zuenez herritar/irakurle/kotsumitzaile bakoitzaren premia, nahi eta gustuetara egokitutako eskaintza izan beharko litzateke. Norberaren neurriak kontuan hartuta josten den soinekoarekin gertatzen den moduan, %100ean pertsonalizatua. "Herritar modura, nire premia, nahi edo gustuetara egokitutako komunikazio eskaintza pertsonalizatua. Horrek zer esan nahi du, praktikan: kanal bakarrean (ez dakit hamar urte barru izango den webgunea, aplikazioa edo dena delakoa) nik jaso ahal izatea euskaraz, munduan, Euskal Herrian eta nire herrian gertatzen diren nire intereseko albisteak. Adibidez: XX-k nahi ditu Estatu Batuetako saskibaloiko albisteak + Euskal Herriko politikari buruzkoak + bere herriko albiste guztiak + lan egiten duen herriko albisteak + eskualdeko kultur agenda. Horiek dira bere interesguneak; informazioaren menua bere nahien arabera aukeratzen utziko dion kanala nahi du. Bada, hori eskaintzeko kapaz izango den ekosistema antolatu beharko du euskarazko hedabideen sektoreak". (D2) 4.- Diru-sarrera propioak handitu. Honezkero azaldu diren zereginak gauzatzeko dirua behar da. Euskaraz zein beste edozein hizkuntzatan. Kontua da euskarazkoen dirusarrera propioak txikiak direla eta horiek handitzea, "biderkatzea" batek dioen moduan, bete gabe duten erronka dela. Formula, ekarpen batean jasotakoaren arabera, kontsumitzaileek euskarazko hedabideekiko duten atxikimendu emozionala sostengu ekonomikoa bihurtzea litzateke, horrek bideragarritasuna bermatuko lukeelako. Koska da hori nola egin. "Etorkizunari begira, euskarazko idatzizkoen sektoreak duen zeregin nagusia honakoa da: diru iturri propioak biderkatzea ekonomikoki geroz eta autonomoagoak izateko. Harpidetzak, bazkidetzak, sustapenak, salmentak, azokak, outletak… indartzea, iturri propioak finean, erakunde publikoen eta gizartearen konpromiso eraginkorra iritsi bitartean". (D31) 5.- Euskaraz ari den sektoreko hedabideen arteko sarea josi. Txikietatik hasi eta handiagoak diren hedabideetara zabalduko litzatekeen sarea. Eta ez bakarrik publikoak ez diren hedabideen artekoa, baizik eta publikoak ere kontuan hartuz. Horrek segurtasuna eta babesa ekarriko lituzkeela diote. "Sare oso eta handi bateko kide izateak ematen duen segurtasuna eta babesa ere ezinbestekoa dugu. Eta behin tokikoen arteko sarea josita, tokiko eta nazionalen artekoari heldu behar diogu. EITB eta TOKIKOMen arteko akordioa, horren adibide da: TOKIKOMek maiz aipatu izan duen bi solairuko etxea (non beheko solairuan tokian tokikoak gauden, eta goikoan nazionalak), igogailuak behar ditu, solairu batetik besterako bidea erraztuko dutenak". (D19) 6.- Sektoreak bere buruan sinistu eta sektore bezala funtzionatu, egiten duen lana balioetsiz. Adierazitakoa aurrera begirako zereginen artean kokatzea esanguratsua da. Zenbait ekarpenetan iradokitzen da hedabide bakoitzak bere etxe partikularrari begiratuz jarduten duela, sektorea bere osotasunean kontsideratu gabe. Horrela aritzeak indarrak eta aukerak galtzea dakarrela diote. "Alde batetik, eragileen arteko elkarlana bultzatu beharko litzateke, sektorea oso atomizatuta baitago. Elkarte, talde, fundazio, udal,... bakoitzak bere aldizkaria edo agerkaria kaleratzen du, eta kitto. (…) Indar eta aukera asko galtzen dira jada beste batek egindako lana errepikatuz, eskualde batean hamaika aldizkari zabalduz eta beste batean, berriz, bat ere ez. Euskaltzale ugari gara, baina oso indibidualistak. Norbera bere agerkaria lantzen du, sarritan albokoa egiten duena ezagutu edo kontutan hartu gabe". (D5) Hori baino gehiago, sektore moduan funtzionatzeko egin beharrekoak ere plazaratzen dituzte: iraganean eragindako zauriak alde batera utzi eta militantzia garaiak gainditu behar direla dio batek. "Sektore bezala, aurren aurrena sektore garela sinistu behar dugu, oraindik ere zalantzak izan ba bait dira. Eta behin halaxe sinistuta, sektore gisara jardun, norberaren egoera baino, guztiena kontutan hartuta, noski, norberak bere etxeari ere begiratzeari utzi gabe. Eta elkartzerako orduan, ezinbestekoa da garai bateko zauriak alde batera uztea. (…) Militantzia garaiak gainditu eta balorean jarri behar dugu egiten duguna". (D19) Beste batek, berriz, elkarren arteko lehiakortasunak eta errezeloak eragindako kalteak aipatzen ditu, horiek liskar-iturri izateaz gain, sektorearen ahulezia azaleratzen dutelako. "Finantziazio iturri-arazoak aparte, euskal hedabideek gainditu beharreko arazoetako bat da elkarren arteko "lehiakortasuna". Diru faltak, diru laguntzen irizpideek, konpetentziak, publizitateak... eta beste hainbat faktorek errezeloa sortzen dute batzuen eta besteen artean. Euskal hedabideek bizi duten egoera ikusita, ondokoa arerio baino gehiago bidelagun gisa ikusi beharko genuke. Eta gehiago etortzen badira, ontzat hartu. Askotan hainbat faktore gehitzen dira: Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 684 hedabide berriak sortzen dira, diru laguntzen poltsa ez da handitzen, irizpideak aldatzen dira... eta horiek liskarrak sortzen dituzte gure artean, euskal hedabideek dituzten ahulguneak azaleratzen dira". (D34) 7.- Sektorea alderdi/estrategia politikoen amaraunetik askatu. Euskara hutsezko hedabideen sektorearen lana "marka politikoekin" kateatzen dela aitortzen dute eta iradokitzen da hala izateak ez duela mesederik egiten. Are gehiago, lotura horretatik askatzeko komenientziaz mintzatzen dira. "Euskarazko hedabideen sektorearen estrategiak alderdi politikoen estrategien prismatik begiratzeko joera zabaldu samartua egon da gure artean. Egokiena litzateke poliki-poliki prisma hori gurea moduko hizkuntza gutxitu batek behar duen ikuspegi beregain baterantz joatea, estrategia politikoak eta alderdien estrategiak kontuan hartuz, baina inoren amaraunean katigatu edo altzoan lo hartu gabe. Horrek babes eta indar handiagoa izaten lagunduko liguke gure estrategiak garatu ahal izateko". (D13) 8.- Euskarazko hedabideen sektorean ari diren langileen baldintzak hobetu eta erreleboa ziurtatu. Zeregina zortzimilako mendi baten tontorrera iristea besteko erronka bilakatu daiteke boluntarioen esku dauden argitalpenetan. "Gure kasuan, beharrezkoa da langile eta zuzendari gazteagoen esku uztea. Saiakera batzuk egin ditugun arren, gure produktua, ez da inorentzat bizitzeko lanbide. Ezin bada ordaindu, aseguruak moldatu, norentzat izan daiteke erakargarri gisako aldizkari baten ardura hartzea?". (D20) 9.- Hausnarketa sakona egin eta akordioa landu gizarte eragileekin. Hausnarketa partekatua eta orain arte egin denaren parametroetatik harago landutakoa beharko litzatekeela izan diote. Hau da, euskarazko hedabideak eta administrazio publikoen arteko harremanei ez ezik, euskal gizartearekiko eta hizkuntzaren normalizazioarekiko duten funtzioari eta eraginari helduko dion hausnarketa. "Euskarazko hedabideok euskaldunon bizitzan, euskararen biziberritzean, euskararen normalizazioan eta abar dugun funtzio eta eraginaz hausnarketa partekatu berriak behar ditugu, gizartea soluzioaren parte eraginkorragoa izatea bultzatuko duena. Euskarazko Hedabideak-Erakunde Publikoak ez ezik, Euskarazko Hedabideak-Euskal Gizartea egoera aztertu eta birbideratu beharra dago". (D10) Orain arte zerrendatutako bederatzi zereginak sektoreko edozein hedabidek, izan egunerokoak, izan informazio orokorreko edo espezializatuko aldizkariak zein izan tokikoak gauzatu beharrekoak lirateke. Baina Delphi bidezko ekarpenetan badira beste bi zeregin edota erronka ezaugarri bereziak dituzten inprimatuei lotuta aurkezten direnak. Bata aldizkari espezializatuei eta bigarrena tokikoei. Horrek ez du esan nahi horietara mugatu beharko liratekeenik, baina idatzizko ekarpenetan hala jaso dira. 10.- Informazio espezializatua lantzen duten aldizkariek tokikoek landutako bideari jarraitu; hau da, egituratu eta horrekin batera euren ekarpenari buruzko hausnarketa teorikoa landu eta gizarteratu. "Planteatu beharko litzateke tokikoek Topagunea edo Tokikomek egin bezala espezializatuok zerbait egitea, nolabait egituratzea sektorearen alderdi hori. Eta gure ekarpenaren inguruan teorizatzen hasteko gai izan beharko genuke pixkanaka, diskurtso bat eraiki eta sozializatzeko gai izan". (D3) 11.- Tokikoen kasuan, paperezko euskarrian lortutako erreferentzialtasuna sarean ere lortu eta papera/sarearen artekoa era egokian uztartu. "Erronka nagusiak dira paperean lortu dugun erreferentzialtasun hori (etxeko buzoi guztietara astero iritsiz lortu duguna) mantentzea eta areagotzea. Eta erreferentzialtasun hori sarean ere erdiestea. Alegia, Interneten: web orrian eta sare sozialetan. Beste erronka polita dugu aurretik: paperaren eta sarearen arteko fluxua uztartzen asmatzea". (D22) Behin euskara hutsezko hedabide inprimatuen sektoreak bere buruari jarri dizkion egitekoak aztertuta, administrazioari/Jaurlaritzari dagozkion zereginen txanda iritsi da. Delphian adierazitakoak agerian utzi du euskarazkoek hiru zeregin azpimarratzen dituztela: 1.- Sektoreari bideraturiko laguntza handitu eta, horrekin batera, urte anitzeko deialdiak gauzatu. Ezinbestekotzat jotzen dituzte kontu biak. Diru-poltsa handitu euskarazko hedabideek bizi duten egoera itogarriari aurre egiteko, kalitatezko produktu erakargarriak ekoizteko, langileen lan-baldintzak hobetzeko eta erreferentzialtasunean aurrea egiteko. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 686 "Guk behintzat argi dugu, hizkuntzaren normalizazio erabatekoa erdietsi artean, instituzio publikoek gaur egun egiten dutena baino inbertsio ekonomiko askoz handiagoa egin beharko lukete euskarazko hedabideetan, kalitatean eta erakargarritasunean jauzi bat eman eta sektorean gabiltzan langile eta entitateen lan baldintzak duintzeko". (D27) "(…) diru partiden kopuruak ere handiagoa beharko luke izan; orain banatzen dena ez baita nahikoa, estrategikotzat hartu bai baina baldintza egokiak garatzeko aukerarik eskaintzen ez zaion sektorearen eguneroko jardunak erakusten duenez. Oraingo diru-laguntzek ez dute ahalbidetzen hedabideok bizi dugun itolarria apaltzen, eta egoera hori aldatu egin behar da". (D41) "Jaurlaritzaren egiteko litzateke, sektorea indartzeko eta eskaintza kalitatezkoagoa izateko beharrezko diren diru-laguntzak bideratzea, irizpideak malgutzea eta sektorearen mesedetan jartzea, sektorearen aniztasuna aintzat hartzea eta arlo desberdinak indartzeko neurriak jartzea". (D29). "Eskualdeetan erreferentzia handiagoa lortu behar dogu, eta horretarako behar-beharrezkoa da laguntzak indartzea". (D42) Zenbaitek diotenez, laguntzetarako diru-partida handitzea onuragarria da ez bakarrik hedabide bakoitzaren egoerari eta ekoiztutakoari begira, baita hizkuntza gutxituaren normalizazioari begira ere. "Administrazioak diru eta baliabide gehiago jarri behar du, euskarari benetako garrantzia eman nahi badio". (D36) "Sektorea oso garrantzitsua da eta baliabideak handitzea ezinbestekotzat jotzen dugu: euskararen normalizaziorako hizkuntza politika eraginkorra bideratzeko, herri izaera sustatzeko eta sektorea indartzeko". (D37) Bestalde, urte anitzeko diru-laguntza deialdiak kaleratzeko eskatzen diote Eusko Jaurlaritzari. Inprimatuen ustez, horrek segurtasuna emango lioke sektoreari, epe luzeko egitasmoak planifikatzeko aukera, urtero-urtero laguntza-eskaera aurkeztu behar izateak dakartzan lan-administratiboak arinduko lituzke. "Urte anitzeko dirulaguntza hitzarmenak egitea aurrerapauso handia litzateke, proiektuei segurtasuna eman eta hedabide txikiei lan administratiboak arintzeko". (D13) Urte anitzeko deialdien aldarrikapena Eusko Jaurlaritzari ez ezik, euskarazko hedabideentzako laguntzak esleitzen dituzten administrazio guztiei zuzentze zaie; hau da, baita foru-aldundiei eta udalei ere. "Laguntzen jasotzaileengan konfiantza izan behar du Jaurlaritzak. Burokrazia murriztu behar du. Laguntzak 2/3/4 urterako eman behar ditu eta horrela, guk, jasotzaileok, planifikazio eraginkorragoak (errealistagoak eta zehatzagoak) egingo ditugu, eta agian, guzti horrek balioko digu epe ertainean sendotzeko, eraginkortzeko, garatzeko edota normalizatzeko. Baina aldaketa horiek Jaurlaritzak ez ezik gainerako erakunde publikoek ere egin behar dituzte, Foru Aldundiek eta Udalek ere bai. Denok eraginkortu gaitezen". (D31) 2.- Sektorearekiko mesfidantza gainditu. Hedabide batek oso modu grafikoan adierazten du: euskarazko hedabideak eta Eusko Jaurlaritzak katua eta saguaren arteko jolasean ari direla eta jolasari utzi beharko lioketela dio. "Sektorearekiko mesfidantza gainditu beharko lukete behingoz. Katua eta saguaren jolasari utzi eta sektoreak daukan garrantziaren araberako laguntzak eman". (D3) Beste batek era gordinean deskribatzen du Jaurlaritzak euskarazko hedabideekiko duen jarrera; sektorea kontrolatzen ez duenez "estutu baina ito gabe" kalkuluaren araberako errezeta aplikatzen diola baieztatzen du. "Kalkulua da: estutu baina ito gabe; agintean dagoena ez da inoiz fidatu kontrolatzen ez duen hartaz, eta kontuz ematen dio benetan indartzeko adina. Deskonfiantza honen kalteak ikaragarriak dira, eta zaildu egiten du benetako elkarlana". (D10) Mesfidantza-egoera gainditzeko beharra azpimarratzen da ia ekarpen guztietan; desadostasunak izan arren, batzuek eta besteek (sektoreak eta administrazioak) proiektua partekatzen dutelako. "Konfiantza landu behar da, eta horretarako ulertu behar da proiektu berean gaudela, nahiz eta denean ados egon ez, baina herri perspektiba izan behar da eta baita publikoa denaren kontzeptu zabal eta berriago bat ere, publikoa ez da estatala, gurean herrigintzaren jarduna sarritan administrazioena baino publikoagoa baita". (D14) Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 688 3.- Sektoreak buruturiko lana errekonozitu/aitortu/balioetsi. Euskarazko hedabideek hainbat urtetan jendaurreko agerraldietan eta iritzi-artikuluetan behin eta berriro plazaratu duten aldarrikapena da honakoa. Zenbaitentzat administrazioak eman beharko lukeen lehen pausoa litzateke. "Sektoreak gaur egun osatzen duen hedabide-sistema horren errekonozimendua da aurreneko pausoa, nire ustez; kosziente izan behar dugu gaur egun euskarazko hedabide batek eremu bat betetzen badu, tradizio eta presentzia bat baldin badu zeozergatik dela, merkatu demanda bat badagoela hori horrela izan dadin. Beraz, gaur egungo eskaintza diberso hori, gaur egungo ekosistema hori errekonozitzea eta babestea, hortxe aurreneko pausoa". (D8) Delphiaren idatzizko ekarpenetan diote zor zaien errekonozimendua ez dagoela euskaraz jarduteari loturik, baizik eta produktu onak argitaratzeari eta euskarazko hedabideek betetzen duten funtzio sozialari. "Gurea ona da, ez euskaraz delako, bestela ere ona delako baizik. Eta horrenbestez, zerbitzu bat eskaintzen diogu gizarteari. Eta zerbitzu hori onartu egin behar du bai Jaurlaritzak bai Nafarroako Gobernuak. Eta onarpen horrek isla izan behar du bestelako neurrietan: dirulaguntzetan kasu". (D19) Betetzen duten funtzioaz dabiltzanean, Delphian parte hartu duten eukara hutsezko idatzizko hedabideak hizkuntzaren arloan egindako lanaz aritu dira nagusiki. Era horretako aipamen gehienak udalerri eta eskualde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariek (tokikoek) egin dituzte. "Idatzizko tokiko komunikabideek euskaldunon sareak sortu edota indartu ditu, euskararen erabilera etengabe handitu du, euskara esparru formaletik kanpora atera du eta euskarari prestigioa eman dio".(D36) "(…) laurogei urteko amona baten esperientziak lekukotasun garrantzitsu bat eman ahal digu aldizkariak betetzen duen funtzioaz: "Hasi zenean ezin nuen ezer irakurri, ez nuen ulertzen, baina gaur egun goitik behera leitzen dut". (D6) Euskararen ezagutzari, erabilerari eta prestigioari zuzenean lotzen zaion funtzio sozialaz gain, beste batzuk ere azaldu dira ekarpenetan; lurraldetasunaren eta hiztun- komunitatearen errepresentazioarekin, informazioaren kalitatrearekin edota herriizaeraren sustapenarekin. "Ekarpena ikaragarria izan da, bai hizkuntzaren normalizazioan (ezinbesteko idatzizko hedabideak), bai hizkuntzaren corpusaren gaurkotzean eta aberastasunean, bai lurraldetasun eta nazio mailako kontzepzioan eta baita informazioaren beraren kalitate eta tratamenduan".(D14) "(…) garrantzitsuena nire ustez, sorreratik esaten genuen moduan, aldizkaria herri osoarena izatea, eta herriko eragile guztiek erabili ahal izatea. Gaur egun, gero eta gehiago dira beren mezua herri osora zabaltzearren guregana jotzen duten herriko elkarteak". (D6) "Esango genuke euskal prentsak rol oso garrantzitsua jokatu duela hiztun komunitate baten imaginarioa egunero erreproduzitzen. Euskal Herrian gutxiengoan dagoen hiztun komunitatearentzat bai plano praktikoan informazioa eskaintzea–, bai plano sinbolikoan –informazio hori euskal hiztunen posizio autozentratutik argitaratzea– ekarpen handia egin dugu azken urteetan, komunitatea egituratzen, trinkotzen eta elikatzen". (D28) Delphi fasean euskara hutsezko hedabide inprimatuek Eusko Jaurlaritzari egokitu dizkioten hiru zeregin nagusiak lan honetan banatuta eta elkarren segidan aurkeztu diren arren, bistakoa da denak soka bera harilkatzen dutela. Esan bezala, hiru zereginok dira gehien errepikatzen direnak; baina horiez gain, Jaurlaritzak egin beharreko beste zenbait adierazi dira: 1.Publizitatea egin/jarri/bideratu euskarazko hedabideetan. Gaztelaniazko hedabideetan jartzen den neurri berean jartzeko eskatzen da. Hala egiteak hamaika ondorio onuragarri izango lituzkeelako euskarazkoentzat; besteak beste, autofinantziazio-mailak hobetzeko eta euskarazkoak publizitatea egiteko izan badirela nor erakusteko balioko luke; hau da, publizitate-merkatuaren, aukeren mapan jarriko lituzke. "Publizitatea euskal hedabideetan egiteak duen garrantzia ere aintzat hartu beharko luke administrazioak. Izan ere, berdintasunaren bidean, gutxienez publizitate hori %50 eta %50 egin beharko litzateke gaztelaniazko eta euskarazko hedabideetan. Honek era berean lagunduko luke euskal hedabideak mapan jartzen. Eta baita ere, euskal hedabideak gainerako enpresa, entitate, eta abarren mapan sartuko lirateke, eta hauek ere aintzat hartuko lukete publizitatea jartzeko orduan. Honek auto-finantziazioan gora egiteko aukera emango lieke hedabideei... eta abar luze bat". (D34) Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 690 Gai honen inguruan agertu diren iritziak irakurrita, baieztatu daiteke euskarazko idatzikoek uste dutela tratu diskriminatzailea jasotzen dutela administraziotik. Horrek diru-laguntzak esleitzen dizkienez, beste finantziazio-bide batzuetatik kanpo uzten dituela. "Eusko Jaurlaritzak diru-laguntzak ematen dizkigunez ez digu dagokigun publizitatea bideratzen, eta garenak baino pobreagoak eta ez-eraginkorragoak garelako itxura ematen digu". (D36) Horregatik, gaztelaniaz ari diren hedabideekiko diskriminazioarekin amaitzeko exijitzen dute. Bidea ere proposatzen da: publizitate instituzionala arautzeko legean zehatz-mehatz jasotzea zein portzentaje bideratuko den euskarazkoetara. "Publizitate instituzionaleko diskriminazioarekin amaitzea: Finantzazio publikoak ez dauka, gure ustez, ikuspegi estrategikorik eta diru-laguntzez aparteko diru publikoak –publizitate instituzionaletik jasotzen direnak, adibidez– hutsaren hurrengoa dira sektorearentzat. Bereziki deigarria da atal hau, erdal hedabideek jasotzen duten publizitate instituzionala guztiz gaindimentsionatuta baitago gure ustez. Ez dago lege-bermerik euskarazko hedabideok publizitate instituzionalaren alorrean jasaten dugun diskriminazioa eragozteko. Aurrerapauso handia litzateke Publizitate Instituzionala arautzeko EAEko Legea aldatzea, 10. artikuluan publizitate instituzionala zein hizkuntzatan egingo den zehazteaz gain, horien portzentaje bat –hiztun kopuruaren araberakoa, adibidezeuskarazko hedabideetan egingo dela bermatzeko". (D28) 2.- Garai berrietara egokitzeko prozesuan lagundu. Aurretik erakutsi da euskara hutsezko hedabide inprimatuen sektoreak aurrera begira bere buruari jartzen dion lehen zeregina, gehien aipatzen dena, garai berrietara egokitzea dela. Orain gaineratzen da administrazioa bidelagun izan behar dela prozesu horretan. Nola? batetik, baliabideak jarrita, inbertsioak eta berrikuntzak sustatu eta laguntzeko, eta bestetik, inprimatuen sektorean izan daitezkeen esperientzia aurreratuei buruzko informazioa helaraziz. "Erakunde publikoak trantsizio hori egiten lagundu behar du, laguntza horren jokalekua egokituz eta osatuz. Soilik irismena izango bada neurgailua, idatzizko produktuek ziurrena dute gainbehera. Erakundeek lagundu behar dute egokitze prozesu horretan, inbertsioak sustatuz, berrikuntzarekin lagunduz..." (D2) "Jaurlaritzaren egitekoa izan behar da datorrenari aurreratzea, kanpoko esperientzia aurreratuak aztertzea, eta gurean egokitzeko informazioa eta baliabideak jartzea". (D23). 3.- Sektorearen mapa osatu eta harremanetarako gunea/k sortu. Zeregin hau euskal esparru komunikatiboak izan beharko lukeen egiturari, osaketari lotzen zaio. Beste era batera esanda, zein izan beharko litzatekeen euskara hutsezko hedabide inprimatuen eskaintza. Eta galderari erantzuteko, ezinbestekoa da egungo euskal gizartearen behar komunikatiboak identifikatzea. "Komenigarria litzateke administrazioak hedabideen mapa bat egitea, eta egungo gizartearen asebetetzea eta beharrak identifikatzea". (D34) Baina ez bakarrik mapa diseinatu, ekarpenen batean esaten denez, administrazioak euskal esparru komunikatiboan ari diren hedabideen arteko harremanak bultzatu beharko lituzke eta sektorea ordenatzeko irizpideak jarri; betiere eraginkortasuna helburu izanda. "Euskarazko hedabideen mapa garatu eta eremu honetan dihardugun eragileen arteko hartu-emanak bultzatu, topaketarako guneak sortuz. Era berean, sektorea pixkat ordenatzeko irizpideak eman beharko lituzkete, egindako lana eraginkorragoa izan dadin, eta IKTetara jauzia emateko edo jada abian dagoena hobetzeko tresnak edota adituen kontseiluak sortuz eta eragileei eskainiz". (D5) 4.- Hedabideek egiten duten lana ezagutu eta horren jarraipena egin. Zeregin hau planteatu duten hedabideentzat sektoreari buruzko edozein erabaki hartu aurreko derrigorrezko pausua izan beharko litzateke hedabide bakoitza bertatik bertara ezagutzea, sakon ezagutzea. Hala eginez, dio batek, eraginkorrenak diren hedabideak hobetsi daitezkeelako. "Ezagutu eta ulertu beharko lituzkete komunikabide bakoitzak dituen ezaugarriak eta berezitasunak (tamaina, langile kopurua, helburuak, errealitateak…), eta horren araberako erabakiak hartu". (D38) "Burokraziaz eta deialdietako izapidetzeez gain, egiten den lanaren ikuskaritza sakona egin: aldizkarien banaketa, jasotzaileen balorazioak,...puntuazio hobeagoa lortzen duten edota eraginkorragoak diren hedabideak hobetsiz". (D5) Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 692 5.- Gune erdaldunetan ari diren hedabideei, proiektu berritzaileei eta bateratzeprozesuei erreparatu, eta horien alde egin. Egoera horietan zailtasunak handiagoak direla diote zenbaitek, baina era berean, euskararen normalizazioari egindako ekarpena balio handikoa izan daitekeela. Horregatik, horiei erreparatu ez ezik, administrazioak lagundu egin beharko lituzkeela gaineratzen dute. "Arreta berezia eskaini gune erdaldunagoetan argitaratzen diren agerkariei: hedabidea garatzeko zailtasunak handiagoak dira gune euskaldunagoetan baino. Era berean, euskararen normalizazioaren alde egiten den ekarpena handiagoa izan daiteke". (D5) "Horretan guztian, administrazio publikoak bere alea jarri beharko luke eta proiektu berritzaileei aukera eman. Bateratzearen alde egin, eta bateratze horrek suposatuko duen onurari erreparatu eta lagundu". (D7) 6.- Euskarazko argitalpenen sustapena. Hedabide inprimatuen sektoreak sarri adierazi du ez duela sustapen-kanpainak martxan jartzeko baliabiderik. Ondorioz, euskaraz dagoen eskaintza ikusezina bilakatzen da. "(…) euskal gizartearen gehiengoak ez du ezagutzen zer dagoen. Komunikazio talde nagusiek betetzen dute eskaintzaren erakusleihoa. Euskarazkoa euskalgintza baino ez da ezagutzen; ez dut esan "ondo ezagutzen", "ezagutzen" baizik". (D11) Egoera horrela, Delphian ageri denez, administrazioak hartu beharko luke bere gain bi alde dituen zeregina: batetik, euskal prentsa ezagutarazi, euskaraz dagoen eskaintzaren ikusezintasunari aurre egiteko, eta bestetik, horren kontsumoa sustatu. "Ezinbestekoa deritzogu euskal instituzioek eskura dauzkaten tresnen bidez irakaskuntza, zentro publikoak…– euskal prentsa ezagutaraztea, batetik, gure produktuak herritarren eskura jarriz; bestetik, hedabideon sustapen-kanpainak bultzatuz; eta azkenik, herritarrei euskarazko medioak hautatzeko abantailak eskainiz –adibidez, euskal prentsako harpidedun izateagatik hobari fiskalak–". (D28) 7.- Beste esparru batzuetara bideratzen diren laguntzak izateko aukera zabaldu euskarazko hedabideei. Kultura Sailak kudeatu eta esleitzen ditu euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntzak, baina zenbaitek gogoratzen dute euskarazko hedabideak ekonomian eragiten duten enpresak direla; hortaz, laguntzak eskuratzeko orduan, beste sektore batzuk dituzten aukerak izan beharko lituzketela, adibidez, berrikuntzarako eta inbertsioak egiteko diru-laguntzak eskuratzeko aukera. "Euskarazko hedabideak euskararen erabilera sustatzeko tresnak dira, baina enpresa-industria ere badira. Jarduera ekonomikoa duen sektore bat, alegia. Orain arte erakunde publikoek ez dute begi horiekin ikusi, baina uste dut aurrera begirako gakoa hor dagoela. Hedabideoi ate berriak zabaldu behar zaizkigu, beste sektore ekonomikoek dauzkaten aukerak eskaini behar zaizkigu. Berrikuntzarako eta inbertsioak egiteko diru-laguntzak, esate baterako". (D2) Honaino sektoreari eta Eusko Jaurlaritzari, bakoitzari bere aldetik, dagozkion zereginen bilduma oparoa. Delphian parte hartu duen hedabide batek hiru lerrotan aurkezten du batzuei eta besteei dagokiena: sektorearen esku jartzen du aurrera begirako estrategiaren diseinua eta gauzatzea, eta Eusko Jaurlaritzaren esku lagundu beharreko apustu estrategikoei buruzko erabakia, betiere sektoreko eragileekin batera egindako lanean oinarritu beharko litzatekeena. "Sektoreko eragile nagusiei dagokie ildo estrategikoak identifikatu eta apustu berri horiei forma ematea eta Jaurlaritzari bisioa eragileekin batera landu eta lagundu beharreko apustu estrategikoak bereiztea". (D13) Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 694 Bestalde, hedabideengandik jasotako materialaren artean, bada orain arte aurkeztutako mamia laburbiltzen duen bat, honelaxe dioena: "Ditugun zeregin nagusiak : Gero eta jende gehiagorengana heltzea, bezeroa pozik izatea, gero eta ordainduzko bazkide gehiago izatea, produktuak hobetzea, marka egitea, kazetaritza duina egitea, bezeroari entzutea… Euskal hedabideok dugun balioa erakustea, bereziki publizitateari begira. Erakundeek begiak zabaltzea eta euskarri publizitario bikaina garela jabetuaraztea… Edukiak ahalik eta modu gehienetan helaraztea. Zukua ateratzea lantzen den eduki bakoitzari. Uste dut hedabideok dugula egiteko gehien. Ez dago gelditzerik, aurrera egin behar dugu, garrantzitsuak izan bakarrik ez, garrantzitsu garela erakutsi. Formazioa, kudeaketa aurreratua… edozein sektoretan dauden premiak daude gurean ere. Industria gara gu ere, euskararentzako mesede izateaz gain. Gurekin inbertitutako euro bakoitzeko bueltatzen dioguna gizarteari askoz gehiago da (Ikus Eneko Bidegainen lana: Balio soziala). Hauek denak orain baino hobeto egiteko beharko dugu daukaguna baino dirulaguntza handiagoa eta leku gehiagotatik. HPSren lana, diru-partida hori handitzea da. Eta gehitzeaz gain egonkortzea. Urte anitzeko deialdia eskatu dugu urteak joan urteak etorri. Jarraitzen dugu horrekin pentsatzen, baina soluzio bat emanda etor litezkeen proiektu berriei eta diru gehiago jasotzeari uko egin gabe. Gure lana, berriz, enpresek izan behar dutenetatik ez da asko aldentzen: efizientziaz egitea lan (gauzak ondo egitea), efikaziaz egitea (kazetaritzan, bereziki zuzen jardutea emaitzak lortzeko) eta efektibitatean garatzea (efizientzia eta efikaziaren arteko dantzan, optimoa buruan)". (D1) Azken batean, euskara hutsezko hedabide inprimatuen sektoreari eta Eusko Jaurlaritzari lotzen zaizkien zeregin/erronka horiek guztiek xede nagusi bat izango lukete: euskarazko merkatu sendo eta zabala sortzea, hedabideen ekosistema oso bat eraikitzea. "Oro har hedabide sistema eta ekosistema oso bat behar dugu. Bai hedabideen nolakotasunaren ugaritasunari begira (lokala, nazionala, espezializatua, pentsamendua...) eta baita hedabide sare horrek sortuko duen irakurle komunitateari (herria?) begira. Eta honek eskatzen digu hutsuneak identifikatu eta betetzea (ze eremu ez da betetzen eta nola beteko dugu, ze produkturekin) eta baita ekosistema hori zurkaiztuko duen estrategia diseinatzea eta 'audientzia sortzea, eraikitzea', eta horretarako kultura normalizatuek erabili ohi dituzten bideak erabiltzea: berariazko politika publikoak aplikatzea eta hezkuntza sistemaren transmisioa baliatzea, besteak beste". (D14) Batzuek eta besteek, sektoreak eta administrazioak aurrera begira ekin beharreko zereginak aurkezteaz gain, horiek burutzeko dauden oztopo nagusiak ere identifikatu dituzte ikerketan parte hartu dutenek. Eta Delphian bildutakoen arabera, oztopoak nagusiki hiru eratakoak lirateke: hedabideen sektorea astindu duen krisiari loturikoak, euskararen egoera soziolinguistikoari loturikoak eta Eusko Jaurlaritzaren eta sektorearen arteko harremanen gorabeherei loturikoak. 1.- Hedabide tradizionalen krisiari eta baliabide ekonomikoei loturikoak: krisi bikoitzak gogor astindu du hedabide inprimatuen sektorea, ez du hizkuntzaren araberako bereizketarik egin. Hortaz, zenbaitek diotenez, edozein zereginetan sartu aurretik lehentasunezkoa da krisiari eta horren ondorioei aurre egiteko formulak bilatzea, krisiak baldintzatzen dituelako gainontzeko egiteko guztiak. "Jakina, badira bi faktore ezinbesteko, sektore osoak eta aldizkari honek ere, beraz, gainditu behar dituenak: sektorearen etorkizuna kolokan jarri duten hedabide tradizionalen krisia eta krisi ekonomikoa. Negozio molde berriak bilatu behar dira, biziraupena bermatu eta ahal bada harago joateko, eta teknologia berrien iraultzari egokituko behar zaizkio hedabideak. Bai bata zein bestea ezinbesteko zereginak dira. Horri loturik datoz kalitatea, kazetarien formazioa, lan baldintzen hobetzea… horietan guztietan lanean ari da sektorea, baina aurre bi faktore nagusi horiei aurre egin ezean, zaila izango da". (D41) Eta formulak proposatzen hasita, dagoeneko azaldu diren zenbait ageri dira berriro, esaterako, sektorean sinergiak bilatu edota erakundeen babes ekonomikoa. "Oztopo nagusiak ekonomikoak dira. Ezagutzen ditugun kasu gehienetan proiektuak kinka larrian daude. Horren aurrean, gure artean sinergiak lortu beharko genituzke, kostuak murrizteko eta kalitate handiagoko hedabideak lortzeko". (D15) "Bidean aurkitu ditugun oztopoak "ekonomikoak" dira gure ibilbidea hasi genuenetik. Euskararen normalizazio bidean lanean ari garen egitasmoei sostengua ematea lehentasuna izan behar da, horretan erantzukizuna daukaten erakundeen kasuan, are gehiago". (D18) Baina administraziotik jasotako diruak aurpegi bikoitza dauka; batetik, ezinbestekoa da euskarazko hedabideentzat, baina bestetik, agerian uzten du sektoreak horiekiko duen menpekotasuna, eta gainera, baldintzatu egiten du euren jarduera, bideragarritasuna eta proiektu berrien sorkuntza. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 696 "Diru laguntzetatik dugun dependentziak, eta hauek izan dezaketen atzerapenek asko baldintzatzen dute urtea... Bide horretan, laguntza handia izango litzateke erakunde bakoitzak emango duen laguntza urte hasieratik jakitea. Eta era berean, zehaztuta izatea noiz jasoko den laguntzaren zati bakoitza; horrek likidezi arazoekin lagundu baitezake". (D34) "[Erakunde publikoen diru-laguntzekiko] menpekotasun hori agerian gelditu da behin eta berriz, diru-laguntzen gorabeherak baldintzatu baitute proiektuen bideragarritasuna eta irautea. Eta noski, proiektu berrien sorkuntza". (D23) 2.- Egoera soziolinguistikoari loturiko oztopoak: ekarpen batzuetan jasotakoaren arabera, euskararen egoera soziolinguistikoak zaildu egiten du euskarazko hedabide inprimatuen irakurle potentzialen unibertsoa finkatzea. Gai horrek, gainera, tirabirak eragiten ditu Eusko Jaurlaritzan hizkuntza-politika kudeatzen duten ordezkariekin; batzuek (sektoreak) eta besteek (Jaurlaritzak) kontsumitzaileen unibertso potentzialari buruz dituzten ikuspegiak ezberdinak direlako. "Arazo nagusiak darabilgun hizkuntzaren egoera soziolinguistikotik eratortzen direla esango genuke. Hiztun komunitateak geruza ugari ditu, egunero euskaraz bizi, lan egin eta irakurtzeko gai diren pertsonetatik hasi eta ozta-ozta ulertzeko gai direnetaraino. Horrek asko zailtzen du irakurle potentzialen unibertso bat finkatzea –gai hau erakunde publikoekin eztabaidagai izan du sektoreak, baina ikuspuntuak oso diferenteak dira; hizkuntza politikaren arduradunek euren lanaren arrakasta adierazten duten datuei heltzen diete, eguneroko praktika linguistikoak besterik adierazten duen arren–". (D28) "Hizkuntzaren egoera ez normalizatuak eta horrek dakarren irakurlego potentzialaren desegituraketak ez du laguntzen irakurlearen artean zabaltzen eta ezagutzera ematen". (D14) Delphi bidez jasotako ekarpen batean, ñabardura esanguratsua egiten zaio egoera soziolinguistikoaren gaiari. Izan ere, euskara hutsezko hedabide inprimatuen artean alde handiak daude bi konturi erreparatuta: batetik, zabaltzen diren eremu geografikoari dagokionez, egunerokoak eta informazio orokorreko eta espezializatuko aldizkariak euskararen lurralde osoan hedatzen dira; bestetik, tokikoak hizkuntzaegoera anitzetako guneetan zabaltzen dira, hiztunen dentsitateari erreparatuta alde handiak dituzten gune soziolinguistikoetan, eta hala izateak asko baldintzatzen du euskarazko argitalpen batek izan dezakeen harrera, azken batean, argitalpen batek lortu dezakeen irismena. Eta hori ere kontuan hartu beharrekoa dela nabarmentzen da aipatu ekarpenean. "Bi hedabide mota bereiztu ditzakegu: tokikoak eta, orohar, euskararen eremuan zabaltzen direnak. Eta tokikoen kasuan, beste bereizpena egin genezake: herri edo ingurune euskaldunetan zabaltzen direnak, eta euskal hirietan edo herri erdaldunagoetan zabaltzen direnak. Ingurune euskaldunetan euskararekiko jarrera konprometituagoa da, eta hedabide hauek harrera hobeagoa izaten dute. Honela, hirietan eta eskualde erdaldunetan (Bizkaiko Ezkerraldean, esaterako) ez dago ia euskarazko aldizkaririk, baina merkataritzaren eremuan ere ez dago euskarazko aldizkarietan publizitatea txertatzeko ohiturarik, publizitatearen bidez diru sarrerak edukitzeko aukerak murriztuz. Ez da kontu bera Eskoriatzan edota Oñatin euskarazko aldizkari bat argitaratzea eta gauza bera Sestaon edo Barakaldon egitea. Zailtasunak, harrera eta jarrerak oso oso ezberdinak toki batetik bestera". (D5) 3.- Euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta Eusko Jaurlaritzaren arteko harremanaren gorabeherei loturiko oztopoak: mesfidantzatik elkarlanerako urratsa egin behar dela diote euskarazko inprimatuek; eta guraria gauzatzeko, Jaurlaritzak hizkuntzaren normalizazio bermatuko duten neurriak hartu beharko lituzkeela diote. Horien artean, dagoeneko hainbatetan azaldu den finantziazioa handituz, baina hala egiteak ez dezala hedabideen ildo editoriala baldintzatu. "Gainditu beharreko oztopo nagusia administrazioek sektorearekin maiz agertzen duten mesfidantzatik elkarlan egoera batera iristea da. Horretarako, ezinbestekoa iruditzen zaigu hedabideen independentzia eta ildo editoriala baldintzatu gabe, hizkuntzaren normalizazioa bermatuko duten neurriak hartzea. Funtsean, finantzazio handiagoa –bai diru-laguntzen bidez, bai berrikuntza alorretik, bai publizitate instituzional bidez–, ikuspegi estrategikoa eta hedabideen egonkortasuna bermatzeko deialdiak egitea, egun dagoen hedabide-mapa euskarak behar duen minimoa dela aintzat hartuta". (D28) Elkarlanaren beharrari buruzko aipamenak ia ekarpen guztietan daude. Adierazi bezala, hedabideek hil ala biziko kontua dela diote, batek idatziz jarri duen moduan, ezinbestekoa da "norabide berean arraun egitea" (D26). Hortaz, behar beharrezkotzat jotzen dute beraien eta Jaurlaritzaren arteko lankidetza, akordio berriak adostu eta garatzea. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 698 "Hasiera-hasieran, egiteko bakarra, baina nagusia; garrantzi osokoa; lehentasunezkoa: elkarrekin eseri, hizketan hasi, gardentasunez, euskara zein euskarazko hedabideen etorkizuna lehentasun hartuta.(…) Sektoreko kideak izan edo herri-administrazioa izan, eragile mota guztien arteko elkarlana ezinbestekoa da. Zergatia guztiz ulergarri: Bizi ala hil! (…) Elkarlanerako elkarrekiko konfiantza da ezinbesteko; hori ez da inprobisatzen eta serioski landu behar da". (D11) "Behar beharrezko begitantzen zait euskararen gizarteratze, bizi-berritze, normalizatze ... bideetan engaiatuta gaudenon artean helburu estrategikoekiko ikuspegi komunak eta adostasunak lantzea. Apustuak argiagoa eta garbiagoa izan behar du. Nahita ezkoa zaigu LANKIDETZAri zentzu osoa ematea". (D10) Eta zertarako lankidetzari zentzu osoa eman? Delphian bildutako ekarpenetan adierazitakoaren arabera, batzuek eta besteek aurrera begira dituzten zereginei eraginkortasunez ekiteko eta arrakasta lortzeko. "(…) euskarazko komunikabideek sortzen duten balio soziala neurtu eta hauek ahalik eta eraginkorrenak izateko lanean jarraitu beharra dago. Eta horretarako elkarlana ezinbestekoa da erakunde eta hedabideen artean". (D32) Delphi teknikaren bidez bildutako edukiei azken ginda jarri nahi izan ezkero, ondoko lerroetan adierazitakoa litzateke. Horren sortzaileak letra larriz nabarmendu ditu euskara hutsezko hedabide inprimatuek eta Eusko Jaurlaritzak praktikan jarri beharko luketen ahaleginaren mugarriak zeintzuk diren. "Derrigorra da AKORDIO ESTRATEGIKOA, ARNAS LUZEKOA eta PAREZ PAREKO harremanean oinarritua lortzea erakunde nagusi eta hedabideen ordezkarien artean; LANKIDETZA kontzeptua edukiz betetzea eta LAGUNTZAren alderdirik miserableena (ni laguntzaile esku zabala, zu lagundu behartsua) baztertzea, behingoz, [gurean]796 Udal askok egin duten bezala. Horretan Eusko Jaurlaritzak behar luke aitzindari. Horretarako, beharrezkoa da egoeraren irakurketa partekatu eta zintzoa egitea, bi aldeetatik. Galdera egokiak egitea bi aldeok. Sektoreak beharrezkoa du, gutxienez, euskaldunon herriaren etorkizunaren ardura dutenen aitortza eta babesa sentitzea eta elkarren arteko konfiantza giroan sakontzea; gizarte eragile, eragile politiko eta herritarrei oro har mezu baikor eta partekatua luzatzea; guztiok onartzen dugun hedabide mapa adostea 796 .- Hemen ekarpena egin duen hedabidearen izena zetorren. Haren anonimotasuna babestu eta bermatzeko, beste hainbat ekarpenetan egin bezala formula hau erabiltzea erabaki da; hau da, gurean, gureak, guk edo antzeko aldagairen bat jarri kortxete artean. eta behar diren baliabideak erdiestea. Galdera egoki eta zuzenek eramango gaituzte neurri zuzentzaile egoki eta zuzenetara, eta gertu beharko genuke interes pertsonalak alboratzeko". (D10) 5.5.5. EUSKARA HUTSEZKO HEDABIDE INPRIMATUEN SEKTOREAN DIREN ADOSTASUNAK ETA DESADOSTASUNAK LABURBILDUTA Deplhi teknikan parte hartu zuten euskara hutsezko hedabide inprimatuek lau gairi buruzko ekarpenak egin zituzten: sektorearen egoera, Eusko Jaurlaritzaren "Hedabideak" diru-laguntza deialdia, sektore barruan zein Jaurlaritzarekin dituzten harremanak eta etorkizunari begira heldu beharreko zereginak edota erronkak. Sektorearen egoerari dagokionez, oro har, euskara hutsezko hedabide inprimatuek uste dute hoberako bidea jorratu dutela, aurrera egin dutela denboran zehar. Jardunari eutsi izana eta eskaintza kantitatez zein kalitatez hobetu izana jartzen dira iritzi hori janzteko argudio moduan. Hartzaileak eta esparruak irabazi dituztela, boluntarismotik profesionaltasunerako jauzia egin dutela aldarrikatzen dute ia denek. Eta, horrekin batera, beste lorpen asko ere plazaratzen dituzte zenbaitek: teknologia berriek eskainitako aukerez baliatzen jakin dutela, tokikoek aurrea hartu dietela zabaltzen diren esparruan beste hizkuntza batzuetan ari diren idatzizkoei, elkarlanean jarduteko borondatea eta gaitasuna erakutsi dutela… Hortaz, gehienek diote inprimatuen arlokoa inoizko komunikazio sektorerik sendoena izatera iritsi dela. Hala ere, denek aitortzen dute paper-ereduaren krisiak eta krisi ekonomiko globalak euskarazkoen sektorea ere gogor astindu duela eta urteetako bilakaera ona eten duela. Horren lekuko, askok kaleratzen dituzten argitalpenen maiztasunetan eta orrialde-kopuruetan egin behar izan dituzten murrizketak. Bestalde, krisi bikoitzak eragin dituen beste era bateko kalteak edo galerak azaleratzen dituzte idatzizkoek; hala nola, paperezko euskarriak presentzia, ikusgarritasuna galdu duela edota hizkuntza gutxituan ari direnen lan-baldintzak ez direla komunikazio-talde handietan dabiltzanenen mailakoak izatera heldu. Eta azkenik, krisiari zuzenean egozterik ez dagoen beste kontu batzuk bildu dira Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 700 ekarpenetan, euskara hutsezko hedabide inprimatu guztiek ez baina zenbaitek galera moduan kontsideratzen dituztenak: sektoreak hasieran zuen izaera militantea galdu duela, ez duela asmatu produktua ekoizteko behar den jendearen ezta irakurleen erreleboa ziurtatzen, ez dela asmatu multimedia-eredua lantzen, eta ez dela urrats handirik egin elkarrekin jarduteko dinamikak sortzen. Beraz, agerikoa da kontu bera, sinergiak lantzearena adibidez, irabazien zein galeren aldean agertu daitekeela aldi berean. Izan ere, idatzizko batzuentzat arlo horretan aurrera egin den bitartean, beste batzuentzat ez da nahi edo behar beste aurreratu. Eta aukera-bitasun hori sarri agertzen da euskarazkoen sektorean. Arestian adierazitako guztiaren ondorio moduan esan daiteke euskara hutsezko hedabide inprimatuek begi onez ikusten dutela denboran zehar izandako bilakaera baina baikortasun-ikuspegia lausotu egiten dela, egungo egoerari erreparatzen diotenean. Izan ere, egungoa deskribatzeko, prekarietatea, eskasa edo kezkagarria bezalako hitzak erabiltzen dituzte askok, eta gaineratzen dute, krisiak areagotu egin duela sektoreak sorreratik bertatik aldean daramatzan bi ezaugarri: diru-sarrera propioen urritasuna eta diru-laguntza publikoekiko menpekotasuna. Egoera horrela, proiektu berriei ekiteko aukeraz galdetu zaienean, ez dago adostasunik. Aldeko eta kontrako iritziak plazaratu dira, baina ez neurri berean. Azken urteotan hedabide bakoitzak izan duen bilakaerak baldintzatu du erabat erantzunaren norabidea. Hala, krisiak gogorren astindu dutenek diote krisiak utzitako ondorioei aurre egiteko sasoia dela, ez egitasmo berriak martxan jartzekoa. Iritzi hori agertzen duten gehienak informazio espezializatuko aldizkariak dira eta horiekin batera zenbait tokiko. Baina gehiago dira, krisiak krisi, proiektu berriei ekitearen aldeko iritzia eman dutenak. Hori bai, prest leudeke hala egiteko, zenbait baldintza beteko balira: batetik, berriei ekiteko beharrezkoa da dagoeneko badirenak sendotzea, indartzea, eta bestetik, proiektu berrien finantziazioari loturiko baldintza aipatzen dute. Eta finantziazioaz ari direnean, begirada administrazioari, herri-erakundeei zuzentzen zaie. Ikerketa honetan, Eusko Jaurlaritzari. Delphiaren bigarren atalean, fokua Eusko Jaurlaritzak urtero kaleratu duen "Hedabideak" diru-laguntza deialdian jarri da. Horrek euskara hutsezko inprimatuen artean eragiten dituen adostasun eta desadostasunen bildumaren azterketa baieztapen batekin hasi da: deialdia funtsezkoa, ezinbestekoa da sektorearentzat eta hedabide bakoitzaren bideragarritasunari laguntzen dio. Ia denek bat egiten dute iritzi horrekin, eta hori baino gehiago, askok diote diru publikorik gabe ez litzatekeela euskarazkoen sektorerik izango. Eta bat egiten ez dutenek jarrera kritikoa agertu eta argudiatzen dute "Hedabideak" deialdiak erosotasun- eta menpekotasun-giroan kokatu dituela euskarazkoak eta horrek ez diola mesederik egiten erakutsi beharko luketen lehiakortasunari. Kritikak kritika eta aitorpenak aitorpen, bada Delphian parte hartu duten hedabide gehienek aipatzen duten beste ideia bat: Eusko Jaurlaritzak esleitutako laguntza ez da beharko luketena. Beraz, onartzen da diru-laguntza funtsezkoa dela, baina, aldi berean, gaineratzen dute ez dela nahikoa. Eta nahikotasunaz ari direnean, euskara hutsezko hedabide inprimatuak sendotu, garatu eta normalizatzeko helburuarekin urtero jartzen den diru-partidaren neurriaz, tamainaz ari dira. Esan bezala, gehienen ustez, esleitutako diru-laguntzak prekarietate-egoerari eusteko balio dute, bizirauteko balio dute, baina ez aginduetan ezarritako helburuak eskuratzeko; hots, ez dute balio sendotu, garatu eta normalizatzeko. 2005-2013 bitarteko aginduetan egitasmoaren xede gisa ezarri ziren sendotu, garatu eta normalizatu kontzeptuak euskarazko inprimatuek nola ulertu eta azaltzen dituzten jasotzeko ahalegina egin zen Delphian; baina gutxik heldu zioten proposatutako zereginari. Hala gertatzea berez da adierazgarria; gainera, heldu ziotenen erantzunek agerian utzi dute oso modu desberdinetan interpretatzen dituztela hiru kontzeptuak. Ez hori bakarrik, zenbait kasutan, batentzat sendotzea dena beste batentzat garatzea da eta hirugarrenarentzat, berriz, normalizatzea. Esaterako, hedabidea sendotzea kalitatezko produktua ekoiztearekin, finantziazioa dibertsifikatzearekin, eskaintza erreferentziala izatearekin edo etorkizuna ziurtatzearekin lotzen dute. Beste horrenbeste gertatu da garatu aditzarekin; Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 702 batzuentzat garatzeak kalitatearekin du zerikusia, beste batzuentzat produktuaren eta estrategiaren berrikuntzarekin, eta bada irismenarekin lotzen duenik ere. Eta normalizatu kontzeptuari dagokionez, erantzun duten gehienek hizkuntzaren, euskararen egoeran eragitea dela diote; baina ez da ematen dioten adiera bakarra; badirelako normalizatzea eskaintza zabala eta anitza izatea dela uste dutenek eta bakanen batek dio gaztelaniaz ari diren hedabideen egoera eta baldintza bertsuak izatea dela hedabide bat normalizatzea. Jaurlaritzaren laguntza-egitasmoan ezarritako eta horren bidez esleitutako dirubaliabideen zenbatekoa ez dira euskarazko inprimatuek deialdiari leporatzen dizkioten kontu negatibo bakarrak. Horrekin batera, badira aipatzeko moduko beste bi gutxienez. Lehena, deialdia urterokoa izatea eta ebazpenak gehienetan udatik aurrera kaleratzea. Euskara hutsezko hedabide inprimatu gehienen esanetan, laguntza horrela gauzatzeak ziurgabetasuna eta tentsioa dakarkie, eta ondorioz, ez zaie aukerarik ematen aurretiaz planifikatzeko edota epe ertainerako edo luzerako berrikuntzak eta estrategiak landu eta martxan jartzeko. Gai honen inguruko hamaika ekarpen bildu dira, eta horiek denak irakurrita, esan daiteke, iritzia azaleratzeko hitz ezberdinak erabili arren, erabateko adostasuna dagoela sektorean: hedabideei laguntzeko urteroko formularen ordez, urte anitzekoa aplikatu beharko litzatekeela diote. Dena den, planteamendu horrek zenbait zalantza ere eragiten ditu; adibidez, urte anitzeko deialdietan nola txertatuko liratekeen proiektu berriak, nola kudeatuko liratekeen esleitutako diru-partidak eta abar. Deialdiari leporatu zaion bigarren kontu negatiboak esleipenak egiteko erabili izan diren irizpideekin du zerikusia; hobeto esateko, irizpideak erabaki eta aplikatzeko jarraitu den prozedurarekin. Izan ere, euskara hutsezko inprimatuek kontsideratzen dute arlo horretan Eusko Jaurlaritzak aldebakartasunez jokatu duela, ez diela berdinetik berdinerako tratua eskaini eta kontrastatu gabe ezarri dituela, goitik behera, esleipen-irizpideak. Bestalde, laguntzak ebazteko erabili diren irizpideei buruzko ikuspegia azaltzeko gonbidapenak erantzun deigarria, esanguratsua izan du sektoreko hedabideetan. Ekarpen gehientsuenak "irismena" izeneko irizpideari buruzkoak izan dira. Aipatu irizpidea 2014ko deialdiaren balorazio-prozeduran agertu zen lehen aldiz; hortaz, lan honek ikergaitzat hartu duen denbora-tartetik kanpo dago. Hala ere, irismenak eragiten dien erreakzioa kontuan hartzen bada, oso interesgarria izan da ikustea euskarazko idatzizkoak bi bloketan banatu daitezkeela. Batzuek, batez ere egunerokoek eta informazio orokorreko eta espezializatuko aldizkariek, kontrako jarrera eta hitzak agertu dituzte. Horien ekarpenetan irakurritakoaren arabera, irismenak onura ekarri die tokikoei eta kalte egiten die gainontzekoei. Ez hori bakarrik, hedabideren batek dio, irismenaren irizpidea erabilita, Eusko Jaurlaritzak diru publikoaren onuradun diren hedabideen arteko lehia sustatzen duela. Are gehiago, kontra egin dutenek uste dute, eskualde euskaldunetan doan banatzen diren tokikoak saritzen direla eta zigortu egiten direla eremu erdaldunetan ari diren euskarazko argitalpenak edo Euskal Herri osoan banatzen diren ordainpekoak. Bigarren blokean, lurralde, eskualde eta udal zehatzetan zabaltzen diren informazio orokorreko argitalpenak, tokikoak leudeke. Horiek irismena diru-baliabideak esleitzeko irizpide gisa erabiltzearen alde daude, begi onez ikusten dute Jaurlaritzak hala egin izana, uste dutelako hedabide bakoitzaren emaitzak, edo beste era batera esateko, hedabide bakoitzaren eraginkortasuna neurtzeko tresna baliagarria dela. Baina eraginkortasuna delakoarekin, deialdiaren helburutzat ezarrita dauden sendotu, garatu eta normalizatu kontzeptuekin gertatzen den egoera bera errepikatzen da; hau da, eraginkortasuna modu anitz, eta kasu batzuetan, zeharo ezberdinetan ulertzen dute euskarazko inprimatuek. Batzuek hedabide bakoitzak autofinantzatzeko duen gaitasunarekin lotzen dute; beste batzuentzat, argitalpen bakoitzak bere zabalkunde-eremuan lortzen duen irismenaren bidez neurtu daiteke; beste batzuek efizientziarekin identifikatzen dute; hots, baliabide gutxirekin produktu asko ekoiztearekin, beste batzuek berrikuntzarako edo egokitzeko gaitasunarekin… Definizioak definizio, eraginkortasunak ere bi bloketan banatzen ditu euskara hutsezko Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 704 hedabide inprimatuak. Irismenarekin gertatu bezala, orain ere tokikoak eraginkortasunari erreparatu eta hori diru-publikoaren banaketarako aintzat hartzearen alde agertu dira; egunerokoek eta informazio orokorreko eta espezializatuko aldizkariek ez dute guztiz kontra egiten, baina hedabide bakoitzaren ezaugarri bereizgarriak kontuan hartuz erabili beharko litzatekeela uste dute. Izan ere, egunerokoen eta informazio orokorreko eta espezializatuko aldizkarien ordezkariek diote, egun, eraginkortasunaren izenean izaera eta ezaugarri desberdinak dituzten hedabideak jartzen direla elkarren arteko lehian eta hala egiteak ezin dezakeela emaitza onik izan sektorearentzat. Horregatik, eraginkortasuna erabiltzekotan, hedabide bakoitzaren eta berau zabaltzen den testuinguruaren ezaugarriei erreparatu beharko litzaiekeela defendatzen dute eta ezaugarri horiek balorazio-prozeduran integratu beharko liratekeela diote. Irismenak eta eraginkortasunak eragindako desadostasunak alde batera utzita, euskara hutsezko hedabide inprimatuek irizpide ugari proposatzen dituzte Eusko Jaurlaritzak laguntzetarako bideratutako diru-partida esleitzeko. Horien artean, badira dagoeneko 2005-2013 bitarteko aginduetan ezarrita daudenak; adibidez, ekoiztutako produktuaren kalitatea edota hedabide bakoitzaren ezaugarri bereizgarriak (autofinantziazio-maila, maiztasuna, ordainpekoa izatea…) Baina badira proposamen berritzaileak ere; esate baterako, eskainitako produktuaren estrategikotasuna, hedabidearen emaitzak, beste erakunde batzuetatik laguntza ekonomikorik jasotzen ote den edota sinergiak gauzatzeko ahalegina. Dena den, proposamenak ugari izan arren, sarri ez datoz bat horiek nola ulertu behar diren zehazteko orduan. Esate baterako, estrategikotasuna batzuen ustez hedabidea zabaltzen den esparru geografikoko egoera soziolinguistikoaren arabera definitu beharko litzateke. Hala, gune erdaldunetan zabaltzen direnak estrategikoak lirateke. Beste batzuen ustez ordea, hedabide baten estrategikotasuna gizarteari egiten dion ekarpenaren arabera ulertu eta baloratu beharko litzateke. Balorazio-irizpide berriak proposatzeaz gain, euskara hutsezko idatzizko askok urteroko aginduetan jasota dagoen irizpide zehatz bat kentzeko eskatzen dute, onuradun izateko hedabideek defizita izan behar dutela dioena, hain zuzen. 2005-2013 bitarteko zenbait urtetan, nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako euskara hutsezko gehiagarriei eta erreferentzia-orrialdeei eman zaizkien diru-laguntzei dagokienez, bakanen batek hala egitea begi onez ikusten duen arren, sektoreak, oro har, sutsu egiten du aukera horren kontra. Eta alde daudenek ere baldintzatu egiten dute euren jarrera; hau da, ez lukete onartuko gaztelaniazkoak aipatu produktuak ekoizteko diru publikoz laguntzea, horrek euskarazkoentzako diru-partida txikitzea ekarriko balu. "Hedabideak" diru-laguntzaren onuradun izan diren euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta Eusko Jaurlaritzaren arteko harremanak landu dira Delphiaren hirugarren atalean. Gai honi dagokionez, ezin esan idatzizkoen artean adostasuna dagoenik; are gehiago, zenbait kasutan, ikuspegiak bi muturretan kokatzen dira. Batzuek Jaurlaritzaren jarrera irekia goraipatu eta administrazioarekin izandako harremana elkarrekiko leialtasunean eta konfiantzan oinarritu dela defendatzen duten bitartean, beste batzuek juxtu kontrakoa diote; hots, Jaurlaritzarekin izandako harremanak elkarrekiko mesfidantza eta nagusi-menpeko logika izan duela oinarrian; eta hori baino gehiago, interes partidistak baldintzatutakoa izan dela. Eta deigarria da ikuspegi positiboa duten hedabideen artean egunerokoak, aldizkariak zein tokikoak daudela, baina ikuspegi negatiboa agertu dutenak nagusiki egunerokoak eta informazio orokorreko eta espezializatuko aldizkariak direla. Jaurlaritzarekin izandako harremanari buruzko iritzia positiboa zein negatiboa izan, ia denek azpimarratzen dute laguntzak kaleratu eta kudeatzen dituen administrazioaren aurrean ahots bakarrarekin aurkezteko orduan, TOKIKOM eta Hekimen elkarteek ekarri duten onura. Kontu hori ia denek azpimarratzen dutela adierazi da; izan ere, zenbait hedabidek Hekimeni lotutako bi kezka planteatzen dituzte; batetik, uste dute Hekimen elkartean hedabide txikiek handien konpartsa huts izan daitezkeela, eta bestetik, izaeraz oso desberdinak diren hedabideen arteko Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 706 desorekak sortu daitezkeela eta hedabide bakoitzak duen independentzia galdu dezakeela; nolabait esateko, hedabide bakoitzaren izaera urtu egin daitekeela. Sektorearen eta Jaurlaritzaren arteko harremana nolakoa den adierazteaz gain, nolakoa izan beharko litzatekeen ere bildu da. Indartsuagoa, iraunkorra eta eraginkorra izan beharko litzatekeela aldarrikatzen dute euskarazko inprimatuek. Eta hala izateko, hiru osagai dituen errezeta proposatzen dute: mesfidantza gainditu, adostasuna jorratu eta elkarlanean sakondu. Hirurak neurri egokian elikatzeko, berriz, sektoreak eta Jaurlaritzak jarrera aldatu behar dutela diote, baina horrek ez duela esan nahi bakoitzak izan ditzakeen interesak, pentsaerak bertan behera utzi behar dituenik. Behin harremanak aztertuta, Delphiaren laugarren eta azken atala etorkizunari begira jarrita dago; hots, euskara hutsezko hedabide inprimatuek eta Eusko Jaurlaritzak dituzten zeregin edota erronkei begira. Delphi bidez egindako ekarpenetatik ondoriozta daiteke, etorkizuna irudikatzeko lau era direla hedabideen artean. Lehenak baikorrak lirateke, horiek euskal komunikazio- esparru aberatsagoa eta besoz beso lanean ari diren sektorea eta administrazioa iragartzen dute. Bigarren multzoan, ezkorrak leudeke, eta horiek jarduteko beharrezko diren baliabideen eskasiak eskaintzaren murrizketa ekarriko duela uste dute. Hirugarren multzoan, egungo egoera berdintsua irudikatzen dutenak kokatuko lirateke; horientzat, euskarazko hedabideak egunerokoari eusten ahaleginduko dira eta eskaintza-mapak ez du aldaketa handirik izango. Eta azkenik, ez onerako ez txarrerako pronostikorik egiten ez dutenak daude; horiek argudiatzen dute zaila dela aurrera begirako pronostikoak burutzea, batik bat sektorea aldaketa-erritmo azkarrean murgilduta dagoelako eta norabidea bat ala bestea izan, hainbat faktoreren menpe dagoelako; hala nola, paperezko euskarrian kontsumitzen dutenen bilakaera, gazteen kontsumo-ohitura berriak, sareko edizioei errentagarritasun ekonomikoa ateratzeko gaitasuna… Aurrera begira dituzten iritziak aintzat hartuta, euskarazko hedabide inprimatuen artean lau multzo berezitu daitezkeen bitartean, etorkizuneko euskal esparru komunikatiboaz galdetzen zaienean, bi ikuspegi nagusitzen dira. Batetik, egungo maparen oso antzekoa irudikatzen dutenak; horientzat euskarazko sektoreak nahikoa lan izango du egungoari eusten. Bestetik, egungo mapa baino zabalagoa, kantitate zein kalitate aldetik oparoagoa irudikatzen dutenak daude. Modu batean zein bestean ikusi, egungoaren antzekoa zein oparoagoa, denek uste dute komenigarria litzatekeela mapa horretan tokikoek eskualdekako formula lehenestea, eskualdeka jardun ezkero eraginkorragoak izango liratekeela uste dutelako. Eta eraginkortasunaz ari direnean, hiru kontu barnebiltzen dituen kontzeptuaz ari dira: ekoiztutako produktua, lan-baldintzak eta kudeatutako baliabide ekonomikoak. Azken horietako parte dira diru-laguntzak. Etorkizunera zuzendutako ikuspegi orokorra landu ondoren, erronka eta zeregin zehatzerako jauzia egin da. Sektoreak dituen zereginei dagokienez, hedabide bakoitzak bere etxeko egoeratik abiatuta egin du egitekoen zerrenda, eta ondorioz, denetarik agertu da: belaunaldi-erreleboa ziurtatu, publizitatea eta harpidetzak landu, sare-sozialetan presentzia sendotu… Dena den, zeregin partikularrez gain, inprimatuen sektoreak bere osotasunean burutu beharrekoak ere planteatu dira. Zalantza barik, gehien aipatzen dutena garai berrietara egokitzea da. Inprimatuek diote kontsumitzaile berriengana heldu nahi bada eta herritarren komunikazio-tresna izaten jarraitu nahi bada, ezinbestekoa dela hiru osagai dituen ekuazioa praktikan jartzea: lehena, berrikuntza teknologikoak ekarri dituen aukerez baliatu produktu berrituak ekoizteko; bigarrena, paper-euskarria edukietan sakontzeko osagarri gisa erabili; eta hirugarrena, hedabideetan ari diren profesionalen formazioa. Hiru osagai, hortaz, euskara hutsezko hedabide inprimatuek plazaratzen duten bigarren erronka gauzatzeko: dituzten irakurleak fidelizatu eta berriak erakarri. Horretarako, arestian aipaturiko egokitzezereginaz gain, garrantzitsua litzateke merkatuan diren hutsuneak identifikatu eta kontsumitzaile potentzialen interes, nahi eta beharrekin ondo ezkondu daitezkeen produktu konpetitiboak eta erakargarriak ekoiztea. Horixe hain zuzen, Delphi bidezko ekarpenetan sarri ageri den sektorearentzako hirugarren zeregina. Adierazitakotik, Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 708 erraz ondoriozta daiteke euskara hutsezko hedabide inprimatuek aurrera begira dituzten egitekoen artean, lehentasunezkotzat jotzen dutela euskarazkoen merkatu potentzialaren beharretara egokitutako ahalik eta eskaintzarik osoena (zentzu kuantitatiboan zein kualitatiboan) lantzea. Arestian nabarmendutako hiru zereginez gain, beste hainbat agertu dira Delphian; hala nola diru-sarrera propioak handitu, euskaraz ari diren hedabideen arteko sarea josi, sektorea alderdi edo estrategia politikoekin lotzen duen amaraunetik askatu, langileen lan-baldintzak hobetu eta erreleboa ziurtatu edota sektoreak bere buruan sinistu eta sektore bezala funtzionatu. Azken proposamen honek iradokitzen du egun hedabide bakoitzak bere aldetik jarduten duela, sektorea bere osotasunean kontuan hartu gabe. Hala jaso da ekarpenen batean, eta gaineratzen da bakoitzak bere aldetik aritzeak indarrak xahutzea eta aukerak galtzea dakarkiola euskaraz inprimatutakoei. Administrazioari, Eusko Jaurlaritzari ezartzen dizkioten zereginei erreparatuta, agerikoa da hiru nagusitzen direla. Lehena, euskara hutsezko hedabideak (ez soilik paperezkoak) laguntzeko diru-poltsa handitu, eta horrekin batera, urte anitzeko deialdiak gauzatu. Aipatu eskaera bikoitza Eusko Jaurlaritzari ez ezik, laguntza-deialdiak kaleratzen dituzten herri-erakunde guztiei luzatzen zaie; horien artean dira forualdundiak eta udalak. Bigarren zeregina sektorearekiko mesfidantza gainditzea dela diote. Ia ekarpen guztietan irakurri daiteke horri buruzko hausnarketa. Eta hirugarren zeregina aurrekoari lotuta dago: sektoreak burutzen duen lanaren errekonozimendua eskatzen diote Jaurlaritzari. Aitortza behar dutela uste dute inprimatuek, ez euskaraz jarduten dutelako, baizik eta produktu onak kaleratzen dituztelako eta horiekin funtzio soziala egikaritzen dutelako. Hiru zeregin horietaz aparte, beste zenbait ere ezartzen zaizkio Eusko Jaurlaritzari, hala nola, euskarazko hedabideetan publizitatea egiteko eskatzen zaio. Sektoretik diote publizitate instituzionalaren arloan tratu diskriminatzailea ematen zaiela eta horrekin bukatzeko exijitzen dute. Horrekin batera Jaurlaritzari eskatzen diote sektoreak bere buruari ezarri dion egokitze-zereginean laguntzaile, bidelagun izateko, hedabideek egiten duten lana jarraitzeko, euskaraz ari diren hedabideen mapa osatu eta harremanetarako guneak sortzeko, gune erdaldunetan ari direnei, proiektu berritzaileei eta bateratze-prozesuei erreparatzeko eta horiek laguntzeko, euskarazko argitalpenak sustatzeko edota euskarazko hedabideei beste esparru batzuetara bideratzen diren laguntzak eskuratu ahal izateko aukera eskaintzeko. Euskara hutsezko hedabide inprimatuek etxe barrura zein kanpora, Eusko Jaurlaritzara begira zehaztu dituzten zeregin guztiak xede bakarraren inguruan harilkatutakoak dira: euskara hutsezko hedabideen merkatu sendoa sortu, euskarazkoen ekosistema osoa eraiki. Xedea gauzatzeko izan daitezkeen oztopoak era askotakoak izan daitezkeela aitortze dute; hedabide formatu tradizionalen gainbeherari eta baliabide ekonomikoen urritasunari loturikoak, hizkuntza gutxitu baten egoera soziolinguistikoari lotuta agertu daitezkeen trabak edota sektoreko eragileen eta administrazioaren arteko harremanen gorabeheretatik sortu daitezkeenak. Bukatzeko, lankidetzarako deiak jartzen dio azken puntua inprimatuen artean diren adostasunak eta desadostasunak biltzeko burutu zen Delphi lanari. Ekarpenak egin zituzten hedabide guztien iritziz, eraginkortasuna eta arrakasta lortzeko bide bakarra dago: sektoreko eta administrazioko aktoreak besoz beso lanean jartzen dituen arnas luzeko akordio estrategikoa gauzatzea. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 710 Ondorioak 711 Jakingura eta beharra, premia omen dira edozein ikerketaren oinarrian dauden funtsezko arrazoiak eta pizgarriak. Hitz horiek hauspotuta abiatu zen Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuak sendotu, garatu eta normalizatzeko helburuz esleitutako diru-laguntzen azterketa. Aterpe teorikoa eraiki, helburuak eta hipotesiak aurkeztu, metodologia hautatu eta landa-lana burutu ondoren, azken urratsa egiteko unea iritsi da. Ondorioak plazaratzeko unea, ikerketan proposatutako hipotesiak egiaztatzen ote diren erakutsi eta azaltzeko unea alegia. Eta zereginari ganoraz heltzeko ikerketak orain arte jorratu duen bideari erreparatu behar zaio. Izan ere, marko teorikoan landutako edukiek, ikerketarentzat ezarritako helburuek eta nola ez, informazio-iturri ez zuzenen bidez, elkarrizketa sakonen bidez eta Delphi teknikaren bidez eskuratutako informazioek elikatuta datoz lan honen ondorioak. 6.1. EUSKO JAURLARITZAREN "HEDABIDEAK" DIRU-LAGUNTZA EZINBESTEKOA DA EUSKARA HUTSEZKO HEDABIDE INPRIMATUENTZAT "Hedabideak" izenez ezagutzen den laguntza ekonomikoa 1984tik kaleratzen da urtero agindu bidez. Horretara bideratutako diru-partida Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu orokorretan jasotzen da; beraz, diru publikoa da. Ikerketa honetan dirulaguntza publikotzat hartu da lurralde batean gobernu-erantzukizuna duen aginteak modu zuzenean edo zeharka (zerga-murrizketak, esaterako) interes publikoa duen ekintza edo egitasmoak sustatzeko xedearekin eskainitako abantaila ekonomikoa, onuradunari sarrera osagarriak izateko edota kostuak txikitzeko balio diona. Definizioa lan honetara ekarrita, Eusko Jaurlaritza da gobernu-erantzukizuna duen agintea, onuradunak euskara hutsezko hedabide inprimatuak dira eta interes publikoa hizkuntzaren normalizazioaren ikuspegitik ulertu behar da. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 712 Lanak fokua jarri du 2005-2013 epealdian esleitutako diru-laguntzetan eta denbora tarte horretan horiek jaso dituzten euskara hutsezko hedabide inprimatuen bilakaeran. Administrazioak, kasu honetan Eusko Jaurlaritzak, deialdi publiko bidez eta eskatzaileen arteko konkurrentzian oinarrituta egin ditu esleipenak, betiere urteroko deialdiaren oinarri arautzaileetan ezarritako balorazio-irizpideak aintzat hartuz. Ikerketan diru-laguntzak jaso dituzten hedabide inprimatuen enpresa-izaera nabarmendu da. Hizkuntza batean zein bestean lan egin, nagusian zein gutxituan, eta euren produktua edozein euskarritan zabalduta, hedabideak enpresak dira. Beste edozein sektoreko enpresen ezaugarriak dituzte baina aldi berean bereizgarriak ere badituzte. Izaera askotakoak izan daitezke, pribatuak, irabazi asmorik gabeko erakundeek, elkarteek sustatutakoak edo publikoak. Errentagarritasun bikoitza lortzeko dihardute, batetik ekonomikoa eta bestetik soziala; hots, ondasun publiko bat eskainiz gizartean eragina izatea bilatzen dute, kalitatezko informazioa landuz eta zabalduz eztabaida demokratikoa sustatu eta iritzi-publikoan eragitea (Cagé, 2016). Bestalde, kostu finko handiko enpresak dira, abiatzeko kapital-inbertsio indartsuak behar dituztenak eta horrek zaildu egiten du sektorean aktore berriak agertzea. Gainera, oso kalteberak dira merkatuan gerta daitezkeen gorabeheren aurrean, izan eskariaren gorabeherak, publizitate bidezko sarrerenak zein globalizazioak hedabidegintzara ekarri dituen aldaketa eta joera berriek bultzatutako gorabeherak. Beraz, ziurgabetasunean murgiltzen dira. Hortik erraz ulertu daiteke hedabide inprimatuen sektorean ari diren enpresentzat diru-laguntzak jasotzeak duen garrantzia. Are gehiago hizkuntza gutxituetan kaleratzearen aldeko hautua egin dutenen kasuan, horientzat ahultasun ekonomikoa eguneroko ogia delako eta ondorioz, oso zaila dutelako irabazi ekonomikoak eskuratzeko zelaian jokatzea, lehiatzea. Zaila esan beharrean, agian egokiagoa litzateke ezinezkoa esatea. Baina zelaian izatea, jardutea ez da ezinezkoa. Eta euskara hutsezko hedabide inprimatuak zelaian dira. Ondorioak 713 Ondorioen kapitulura heldu aurretik jorratu den bidean sarri ikusi da euskara hutsezko hedabide inprimatuak bi indar edo arrazoiren uztardurari esker garatu direla gurean. Gizartearen ekimena batetik, eta erakundeen ahalmena bestetik. Lehena eta arrazoi nagusia herri-ekimeneko eragileek euskal hizkuntza eta kultura berreskuratu eta biziberritzeko baliagarri izan daitezkeen tresnak sortzeko erakutsi duten nahia, borondatea, kemena eta egin duten lana litzateke. Tresna horien artean leudeke euskara hutsezko hedabide inprimatuak. Bigarren arrazoia, aipatu ekimenak erakundeetatik jaso duen babesa eta laguntza ekonomikoa da. "Laguntza publikorik gabe ez litzateke egun dagoen euskara hutsezko inprimatuen sektorerik izango" aitortu dute aho batez ikerketa honetan parte hartu dutenek. Beste era batera esanda, Eusko Jaurlaritzak zein EAEko gainontzeko administrazioek (foru-aldundiek eta udalek) ematen dizkieten diru-baliabideak ezinbestekoak dira urteroko aurrekontuetan zulorik ez izateko. Arestian adierazitakoa ikerketak ezarri duen lehen hipotesiari lotzen zaio zuzenzuzenean. Honelaxe zioen: H1.- Abiapuntuko hipotesi bezala planteatuko da Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak kudeatzen duen "Hedabideak" diru-laguntza funtsezko baliabide ekonomikoa dela euskara hutsezko hedabide inprimatuentzat. Hedabide bakoitzarentzat eta idatzizko sektorearentzat oro har. Funtsezkoa dela esaten denean ondokoa adierazi nahi da: paperean kaleratzen diren euskara hutsezko hedabideek diru-laguntza horrekiko dependentzia dute; hau da, administrazioaren finantziazio publikoa behar dute irauteko, diru-laguntzarik gabe zailtasun handiak izango lituzkete jarduerari eusteko. Ondorioz, diru-laguntza publikorik gabe euskarazkoen eskaintza murriztu egingo litzateke. Hipotesia ikergaitzat hartu den 2005-2013 epealdian egiaztatu daitekeen ala ez ikusteko inprimatuek eta Eusko Jaurlaritzaren esleipenek izan duten bilakaerari erreparatu zaio. Laguntzak jaso dituen paperezko bakoitzaren egoera ekonomikoak hobera edo txarrera egin duen aztertu da lehenbizi. Horretarako bakoitzaren aurrekontuak eta finantzaketa-maila propioak bildu eta aztertu dira. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak esleitutako diruarekin aurrekontuaren zein portzentaje estali duten arakatu da. Eta hirugarren urratsean, batetik eta bestetik jasotako datuak elkarren ondoan jarri dira. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 714 Euskarazko hedabideek, ez soilik inprimatuek, bi zutabeko finantziazio-iturriekin elikatzen dituzte aurrekontuak: batetik, sarrera propioak edo pribatuak eta bestetik, erakundeen diru-laguntzak. Bi diru-iturri horietatik edaten dute euskara hutsezkoek euren egitasmoen eta enpresaren bideragarritasuna bermatzeko. Sarrera propioen barne daude ekoiztutako produktuen salmentatik eskuratzen direnak (bezeroak, harpidedunak), zerbitzuen salmenta bidez edo publizitate bidez lortu daitezkeenak, eta azkenik, entitate pribatuetatik jasotakoak. Horien gehiketa eta aurrekontua harremanetan jarrita hedabide bakoitzaren finantziazio-maila zehaztu daiteke. Izan ere, sarrera pribatuen bidez aurrekontuaren zenbat eta zati handiagoa estali, orduan eta autofinantzaketa-maila altuagoa izango du hedabideak eta aldi berean, dirulaguntza publikoekiko behar/menpekotasun txikiagoa izango du. Eta alderantziz, zenbat eta autofinantzaketa-maila eskasagoa izan, orduan eta diru publikoen behar handiagoa proiektuari eusteko. Beraz, parra egiteko, %100eko autofinantziazioa izateko sarrera propio bidez, diru-laguntzarik gabe eskuratu beharko litzateke hedabidearen aurrekontuan aurreikusitako partida osoa. "Hedabideak" deialdiaren esleipenak egiteko erabili diren arazketa-taulen azterketak erakutsi du 2005-2013 bitartean alde handiak daudela euskara hutsezko hedabide inprimatu batzuetatik besteetara. Portaera ezberdina erakutsi dute egunerokoek, informazio orokorreko eta espezializatuko aldizkariek eta udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariek (tokikoek). Mailakatzea egingo balitz, aurrekonturik apalenak kudeatu dituzten tokikoek agertu dute bilakaerarik onena. Gehientsuenek gasturako diru gehiago zuten 2013an 2005ean baino, eta finantzaketa-maila propioan ere, orokorrean, hobera egin zuten. Dena den, 2013an, kasurik gehienetan, tokikoen finantzaketa propioa %40 eta %52 bitartean zegoen797; horrek esan nahi du aurrekontuaren erditik %60ra sarrera 797 .- Gogoratu 2005-2013 epealdian "Hedabideak" laguntza-deialdira aurkeztu zen hedabide orori gutxieneko autofinantzaketa-maila izatea ezarri zitzaiola baldintza moduan. Urte beteko bizitza baino laburragoa zuten hedabideen kasuan gastu-aurrekontuaren %35 eta urte beteko bizitzatik gora zutenen kasuan %40. Ondorioak 715 pribatuak ez diren diru-iturriekin hornitu beharra zegoela urte amaierako balantzean zulorik ez izateko. Hortik laguntza publikoek duten garrantzia. Horrekin batera nabarmentzekoa da, aztertutako tokikoen bi herenek Eusko Jaurlaritzak esleitutako diruarekin 2013an 2005ean baino aurrekontuaren zati handiagoa estali zuten arren, kasurik gehienetan estaldura-maila %10etik beherakoa izan zela eta estaldura-maila portzentaje horretatik gora zegoen hedabideen artean ez zen kasu bakar batean %20ra heldu. Orain arte azaldutakoei beste datu bat gehitu behar zaio: tokikoak izan ziren, ez bakarrik zenbaki absolututan baizik eta baita portzentajetan ere Eusko Jaurlaritzari laguntzarik txikienak eskatu zizkieten euskara hutsezko hedabide inprimatuak. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 716 179. taula. Udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkarien autofinantzaketa-mailak eta "Hedabideak" deialdiaren bidez lortutako estaldura-mailak, 2005-2013, (%). Ondorioak 717 Taulak zenbaki zehatzetara dakar aurretik azaldutakoa. Tokiko argitalpenetan sarrera pribatu bidez lortutako kopuruak hobera egin zuen 2005etik (edo Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso zuten lehen urtetik) 2013ra; eta horri Jaurlaritzak esleitutakoaren bidez urte batetik bestera aurrekontuaren portzentaje handiagoa estali zutela gehitzen bazaio, ondorioa begi-bistakoa da: finantziazio iturri biak gehituta gastu-aurrekontuaren zati handiagoa bete zuten 2013an 2005ean baino. Hala ere, kasurik gehienetan oraindik zati ederra falta zitzaien aurrekontu osoa estaltzera iristeko. Tokikoekin alderatuta, beste muturrean daude informazio orokorreko eta espezializatuko aldizkariak. Horien osasun ekonomikoak okerrera egin zuen 2005etik 2013ra. Ikergaitzat hartu den lehen urtean gastu-aurrekonturik handienak zituztenak dira 2013ko aurrekontuetan puntu gehien galdu zutenak eta beste horrenbeste gertatu zitzaien autofinantzaketa-mailari dagokionez. Ez hori bakarrik, sarrera pribatuen bidezko finantziazio portzentajeak gora egin zuen gehienen kasuan baina hazkunde hori gastu-aurrekontuak izandako galeraren bidez azaldu daiteke eta ez sarrera pribatuak asko igo zirelako. 2013an euskara hutsezko informazio orokorreko eta espezializatuko aldizkarien erdiek aurrekontuaren %40 eta %54 bitartean finantzatzen zuten sarrera propioen bidez eta beste erdiek %55 eta %68 bitartean. Gainontzekoa beste iturri batzuetatik elikatu beharra zegoen urte amaieran galerarik ez izateko. Eusko Jaurlaritzaren "Hedabideak" deialdiak eskainitako babesa oso garrantzitsua izan da multzo honetako hedabideentzat. Tokikoentzat izan dena baino askoz garrantzitsuagoa kopuru absolututan zein portzentajetan neurtu ezkero. 2005ean, Jaurlaritzak esleitutako diru-partidak informazio orokorreko eta espezializatuko aldizkarien gastu-aurrekontuaren %17 eta %33 bitartean estaltzen zuen eta are portzentaje handiagoa 2013an: %19tik %43ra. Ez hori bakarrik, zenbait kasutan Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzarekin estaltzen da eskaeretan aitortutako sarrera pribatuen bidez estaltzen ez den portzentaje ia osoa; esate baterako, Argia aldizkariak 2005ean %74ko autofinantzaketa-maila zeukan eta "Hedabideak" dirulaguntzarekin aurrekontuaren %17,7 estaltzen zuen; beraz, biak batuta %91,7. Ikergaitzat hartu den azken urtera, 2013ra etorrita, Argia aldizkariaren finantzaketamaila propioa %56koa zen eta Jaurlaritzak esleitutako partidarekin aurrekontuaren Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 718 %43 estali zuen; beraz, biak batuta %99. Argia aldizkariarena adibiderik adierazgarrienetarikoa litzateke, baina 2005tik 2013ra gainontzeko informazio orokorreko eta espezializatuko aldizkari gehienetan ere patroi bertsua jarraitu zuten: hobera egin zuen sarrera pribatuekin eta Eusko Jaurlaritzak esleitutakoarekin betetzen zuten aurrekontuaren zatia. Hau da, Jaurlaritzaren laguntzari esker gastuaurrekontuaren portzentaje handiagoa estali zuten, ia denetan %70etik gora. 180. taula. Informazio orokorreko aldizkarien eta aldizkari espezializatuen autofinantzaketa-mailak eta "Hedabideak" deialdiaren bidez lortutako estalduramailak, 2005-2013, (%). Ondorioak 719 hutsezko aldizkariei eta aldizkari espezializatuei, eta zenbait kasutan eskatutako kantitate osoa eman zien. Euskara hutsezko eguneroko hedabide inprimatuei dagokienez, arestian aurkeztutako bi multzoko hedabideen artean kokatzen direla esan daiteke. Oro har, aurrekontu txikiagoak izan zituzten 2013an 2005ean baino; finantzaketa-maila propioan ere gehienek beherako bidea egin zuten eta Jaurlaritzaren "Hedabideak" deialdiaren bidez esleitutako diruarekin bakoitzaren gastu-aurrekontuaren zati handiagoa estali zuten 2013an 2005ean baino. Dena den, estalitako portzentajeari erreparatuta, tokikoen antzeko kopuruetan daude; Berria egunkaria kenduta gainontzekoetan estaldura-maila %12 eta %15,6 artean zegoelako 2013an; informazio orokorreko eta espezializatuko aldizkariek lortzen zutenetik oso urrun. 181. taula. Eguneroko prentsaren autofinantzaketa-mailak eta "Hedabideak" deialdiaren bidez lortutako estaldura-mailak, 2005-2013, (%). 798 .- Gogoratu 2005 urtean Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza bezala kaleratzen zela. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 720 Egunerokoen datuak biltzen dituen taularen begiratu azkarrak bi ondoriotara darama: batetik, Berria egunkariak, 2005etik 2013ra autofinantzaketa-mailan behera egin zuen arren, denbora-tarte berean diru-publiko bidez estalitako gastuaurrekontuak gora egin zuenez, ia %100eko finantziazioa lortu zuen urte bietan sarrera pribatuak eta laguntza publikoak batuta. Bide batez esan, 2005ean Berria egunkariari eskatu zuen kantitate osotik %95,6 esleitu zitzaiola eta 2013an eskatutakotik %89,1. Bestetik, gainontzeko egunerokoetan oro har, 2013an estaldura-maila handiagoa zuten, baina sarrera pribatuetatik eta laguntza publikotik jasotako dirua batuta ere, oraindik herena falta zitzaien gastu-aurrekontu osoa hornitzeko eta urtea zenbaki gorriekin ez bukatzeko. Tokikoei falta zitzaiena baino gutxiago, baina informazio orokorreko eta espezializatuko aldizkariei baino zertxobait gehiago. Eta diru-laguntza moduan eskatutako hamar eurotik batez beste zazpi-zortzi esleitu zitzaizkien. Hedabide-multzo bakoitzari ateratako argazkiak lehen hipotesiaren hariari ganoraz heltzeko aukera eskaintzen du. Ondokoa baieztatu daiteke: Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak kudeatzen duen "Hedabideak" diru-laguntza funtsezko baliabide ekonomikoa da euskara hutsezko hedabide inprimatuentzat. Izan ere, denek behar dute laguntza-deialdiaren bidez esleitutako diru publikoa gastu-aurrekontuetan sarrera pribatu bidez lortzen ez dutena osatzeko. Horrek bilakatzen du jasotako euro bakoitza behar-beharrezko onuradun den hedabide bakoitzarentzat. Jaurlaritzaren diru-laguntzak eskaintzen duen babesari erreparatuta, esan daiteke tokikoak direla esleitutako diruarekin gastu-aurrekontuaren portzentajerik apalena estaltzen dutenak, ondoren daude eguneroko prentsako hedabideak, eta estaldura-mailarik handiena informazio orokorreko eta espezializatuko aldizkariek lortzen dute. Portzentajeak portzentaje, aztertutako hedabide bakoitza banaka zein sektore moduan kontsideratuta, denek dute Jaurlaritzaren laguntzarekiko dependentzia, denak daude laguntzaren menpe urte bukaeran, ahal den neurrian, zulorik ez izateko. Horrek ez du esan nahi "Hedabideak" deialditik jasotakoarekin Ondorioak 721 aurrekontua osatzeko behar duten kantitate osoa eskuratzen dutenik, baina kantitate hori gabe jarduerari eusteko zailtasunak biderkatu egingo lirateke, kasuren batean ezinezko bihurtzeraino. Ez bakarrik zenbakiek, euskara hutsezko idatzizkoen sektorean ari diren aktoreek, elkarrizketa sakonen bidez eta Delphi bidez, ikerketa honetarako egindako adierazpenetan ere babesten dute arestian esandakoa. "Ezinbesteko", "funtsezko", "garrantzitsu" edota "behar-beharrezko" bezalako hitzak errepikatzen dira behin eta berriro Eusko Jaurlaritzaren laguntza kalifikatu eta horren garrantzia azpimarratzeko. Ondoko ekarpen biak dira horren lekuko: "Gure proiektua garatzeko eta sendotzeko ezinbestekoa da laguntza hau" (D32), "Hedabideak" diru-laguntza ezinbestekoa da euskara hutsezko idatzizko hedabideentzat. Hori gabe, argi dugu sektorearen parte handi batek ezingo liokeela bere produktuari eutsi" (D29). Ondorioz, hipotesian planteatu den bezala, diru-laguntza publikorik gabe euskarazkoen eskaintza murriztu egingo litzateke. Laguntza hedabide inprimatu bakoitzarentzat ez ezik, sektore osoarentzat delako funtsezkoa. Baieztapen horrek bigarren hipotesira darama. 6.2. "HEDABIDEAK" DIRU-LAGUNTZA DEIALDIAK EUSKARA HUTSEZKO HEDABIDE INPRIMATUEN ESKAINTZA KUANTITATIBOARI EUSTEN LAGUNDU DIO 2005-2013 bitartetan "Hedabideak" deialdiak gorabehera handirik gabeko bilakaera erakutsi du laguntzak jaso dituzten euskara hutsezko hedabide inprimatuen kopuruei dagokienez. Lanaren analisi-atalean ikusi bezala ondokoa izan da bilakaera: Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 722 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 Euskara hutsezko eguneroko prentsa inprimatua 8 9 9 9 9 9 8 8 6 Euskara hutsezko Informazio orokorreko eta espezializatuko aldizkari inprimatuak 23 19 19 19 23 23 23 23 23 Udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkari inprimatuak 36 32 33 34 36 32 36 36 36 Nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako euskara hutseko gehigarriak Nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako euskara hutseko erreferentzia-orrialdeak GUZTIRA 67 64 65 66 75 69 71 67 65 Iturria: 2005-2013 bitarteko ebazpenak. EHAA. Tesiaren egileak moldatua. 2009an izan zen onuradun gehien; urte hartako zenbakietan nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako euskara hutsezko gehigarriak eta erreferentzia-orrialdeak kontsideratuko ez balira ere urterik oparoena izan zen dirulaguntzen jasotzaileei begiratuta (68) eta ondoren 2005, 2011 eta 2012koak izango lirateke, diru-laguntza jaso zuten 67 hedabiderekin. Datuak multzoka aztertuta, euskara hutsezko eguneroko prentsa inprimatuaren urterik makalena 2013 da. Lanean zehar behin baino gehiagotan azaldu denez erraz azaldu daiteke gertatutakoa. Izan ere, 2013. urtean, ordura arte egunerokoen multzoan aurkezten ziren Irutxuloko Hitza eta Oarso Bidasoko Hitza inprimatuak maiztasuna murriztu eta aldizkako bilakatu ziren. Informazio orokorreko eta espezializatuko aldizkariak 19-23 artean mugitu dira beti eta tokikoen kasuan 36 da urte segida osoan gehien errepikatzen den onuradunen zenbakia. Ondorioak 723 Dena den, arestiko taulan daudenak ez dira 2005-2013 bitartean Eusko Jaurlaritzari laguntza eskatu zieten hedabide inprimatu guztiak. Gehiago dira. Baina horietako batzuk esleipen-prozeduratik kanpo geratu ziren deialdian finkatutako baldintzaren bat bete ez izanagatik. 183. taula. "Hedabideak" deialdiak finkatutako baldintzaren bat ez betetzeagatik bazterrean geratutako egitasmoak, 2005-2013. 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 GUZTIRA 26 7 20 14 4 6 7 16 16 Inprimatuak 4 2 8 5 2 2 2 2 2 Iturria: 2005-2013 bitarteko ebazpenak. EHAA. Tesiaren egileak moldatua. 2007 urtean geratu zen hedabide inprimatu gehien deialditik kanpo; batez ere aginduan ezarritako gutxieneko maiztasuna edo orrialde-kopurua ez izateagatik. Hortaz, "Hedabideak" deialdiak izan dituen eskatzaileei eta jasotzaileei erreparatuta esan daiteke kuantitatiboki ez dela aldaketa handirik izan 2005etik 2013ra. Alde horretatik, egonkortasuna litzateke aztertutako epealdiaren ezaugarria. Eta beste horrenbeste gertatu da onuradunen zenbakiei izen-abizenak jarri ezkero. Eguneroko prentsa inprimatuaren multzoan ikerketaren azken urtean laguntza jaso zuten 6 hedabideak 2005ean ere jaso zuten. Informazio orokorreko eta espezializatuko aldizkarietan gorabehera gehiago izan da, baina hala ere 2005ean laguntzen onuradun izan ziren 23 argitalpenetatik, hamabi 2013an ere badira. Horrek esan nahi du ikertutako epealdian aldizkakoen erdiak eutsi diola jardunari, eta beste erdiak onuradunen zerrendan utzitako hutsunea799 sortuz joan diren egitasmo berriek bete dute. Eta azkenik udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkarien multzoa, hau da, tokikoena izan da jasotzaile-kopuruari begiratuta handiena, baina ez ordea, diru-gehien jaso duena. Horrez gain mugimendu, bizitasun handiena erakutsi duen multzoa da: 2005-2013 epealdian 53 tokiko aldizkari ezberdinei esleitu zitzaien laguntza eta horietatik 21ek urtero urtero jaso dute. 799 - Onuradunen zerrendan utzitako hutsunea diogu 2005ean laguntzen jasotzaile izan ziren multzo horretako aldizkako guztiak ez zirelako desagertu. Horren adibide da Karmel aldizkaria; oraindik argitaratzen da baina 2010-2013 aldian ez zuen "Hedabideak" diru-laguntza eskatu. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 724 Gainontzeko 32ren artean denetarik dago; hiru multzotan sailkatu daitezke: hamalau desagertu egin ziren800, beste batzuk beranduago hasi ziren laguntzak jasotzen, esate baterako, Nafarroan zabaldu arren, 2007tik Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza eskatu eta hartzeko aukera izan duten Mailope, Guaixe eta Ttipi-ttapa aldizkarien kasua (eta 2008tik Pulunpe aldizkaria), eta azkenik, 2011tik aurrera EAEn martxan jarri ziren beste hainbat egitasmo daude, adibidez Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako Hitzak edo Ezkerraldeko KZ. Adierazitakoak adierazita, ikerketaren bigarren hipotesia egiaztatzen dela kontsideratu daiteke. Ondokoa izan da horren formulazioa: H2.- Eusko Jaurlaritzaren "Hedabideak" diru-laguntza deialdiak paperezkoen eskaintza egonkorra izan dadin lagundu du. Egonkorra ikuspegi kuantitatibo batetik. Baieztapen horrek, noski, ez du inplikatzen Eusko Jaurlaritzaren "Hedabideak" diru-laguntza izan denik 2005-2013 bitartean euskara hutsezko inprimatuen eskaintza kuantitatiboak egonkor irautearen erantzule bakarra, diru-laguntzei zor zaienik eskaintzak kuantitatiboki berdintsu eustea. Badirelako bilakaeraren egonkortasunean eragin duten beste bi faktore garrantzitsu. Batetik, hizkuntzaren biziberritzea sustatzeko ahaleginean inplikaturik dauden gizarte-eragileek hedabideen arloan agertu duten ekintzailetasuna, eta bestetik, sektoretik bertatik eskaintzari eusteko eta berau hobetzeko izan den nahia eta egin den lana. Hortaz, argitzeko dago, egonkortasunak zenbat zor dion gizarte-eragileei, zenbat idatzizkoen sektoreari eta zenbat Jaurlaritzak eta orokorrean erakunde publikoek esleitutako diru-laguntzei. Baina edozein kasutan, agerikoa da diru-publikoak zeresana izan duela. Eta baieztapena babesteko argudio esanguratsuenak, berriro ere, ikerketan parte hartu duten sektoreko hedabideetatik etorri dira. Lehen hipotesiari lotutako atalean ikusi bezala, argi eta garbi adierazten dute diru publikoa behar dutela bakoitzaren ortuari eusteko, baina ez bakarrik bakoitzarenari baizik eta baita denen artean osatzen duten landari eusteko ere bai. Ondorioak 725 Iritzi horren isla diren hiru ekarpen berreskuratu daitezke adierazitakoa babesteko801. Lehena, eguneroko prentsaren multzoan ari den hedabide batek ekarritakoa da: "Laguntza oso garrantzitsua izan da aurrera egiteko. Diru laguntzarik gabe euskal hedabideek nekez egingo lukete aurrera, edo ezingo lukete bizi iraun". (D37) Bigarrena, informazio orokorreko eta espezializatuko hedabide inprimatuen multzotik dator: "Hedabideak diru-laguntza ezinbestekoa da euskara hutsezko idatzizko hedabideentzat. Hori gabe, argi dugu sektorearen parte handi batek ezingo liokeela bere produktuari eutsi". (D29) Eta hirugarrena, udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkari inprimatuen multzotik, hau da, tokikoenetik: "Oro har, HPSren deialdiak onura besterik ez dio ekartzen sektoreari, hark emandako diru-laguntzarik gabe hainbat eta hainbat proiektu jausi egingo bailirateke. Hortaz, ekonomikoki behar-beharrezkoa bide du sektoreak deialdi hori". (D6) Ekarpenak bat datoz hipotesian adierazitakoarekin. Hortaz, Jaurlaritzak jarritako baliabideek, gutxienez, arnasari eusteko beste eman diote euskara hutsezko inprimatuei, esleitutako kantitateen bidez diru-sarrera osagarria izan delako hedabideen kutxan. Urrats bat gehiago emanez, esleitutako diru-laguntzak 2005-2013 bitartean EAEn egikaritu den hizkuntza-politikaren tresnatzat hartu daitezke, helburu moduan euskararen biziberritze-prozesua laguntzea izan duen hizkuntza-politikaren tresnatzat. Beste era batera esateko, diru-laguntzak politika publikoa garatzeko baliabide ekonomiko izan dira. Lan honentzat eraikitako aterpe teorikoan aurkeztu diren hainbat egileren planteamenduei jarraituz (Sinova, 1999; Herman eta Chomsky, 2002; Gitlin, 2002; Gamble eta Watanabe, 2004), hedabideei eskainitako diru-laguntza bidez gauzatzen den politika publikoaren helburua informazio-aniztasuna babestea eta 801 .- Hirurak daude Delphi bidez eskuratutako ekarpenen analisian. Beraz, hemen errepikatu egiten dira, baina interesagarria da horrela jasotzea; hipotesia egiaztatzeko, eta bide batez, ondorioei oinarri sendoa emateko baliagarri direlako. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 726 bermatzea litzateke. Xede hori hizkuntza gutxitua duen gizartera ekarri ezkero, dirulaguntzekin bi urratseko politika publikoa gauzatu nahi dela baieztatu daiteke: lehenik eta behin, hizkuntza gutxituan ari diren bizilagunen informazio-beharrei erantzuteko ahalik eta hedabide-eskaintza zabalena, pluralena sustatu eta bermatu; eta bigarrenik, aurrekoarekin erabat lotuta, komunitate horrek duen berezko hizkuntzaren eta kulturaren sustapen-zeregina. Ikerketan zehar erakutsi denez, Europan ugari dira hizkuntza gutxitua duten izaera publikoko zein herri-ekimeneko edota ekimen pribatuko hedabideen finantziazioa osatzeko ardura hartu duten administrazioak (Zabaleta eta al.). Zenbait kasutan, finantziazioa %100ean estaltzera iritsi dena. Gurean, Franco ondorengo lehen Jaurlaritza osatu zenetik ekin zioten eskaintza eta eskariaren legean oinarritutako testuinguru lehiakorrean diru-publikorik gabe irauteko gai ez diren herri-ekimeneko edota ekimen pribatuko euskara hutsezko hedabideak diruz babesten. EAEko aurrekontu orokorretan, beti izan dira euskara hutsezko hedabideen bideragarritasuna bermatzera bideratutako partidak. Horien tamaina eta poltsa handiaren, hau da, aurrekontu orokorren tamaina eskutik hartuta joan ote diren argitzera joko du hurrengo atalak. 6.3. EAEko AURREKONTU OROKORRAK NORA /NOLA, "HEDABIDEAK" DIRULAGUNTZA HARA/HALA… BAINA EZ BETI Eusko Jaurlaritzak denboran zehar martxan jarri dituen hizkuntza-politikak gauzatzeko baliabide ekonomikoak Euskal Autonomia Erkidegoko urteroko aurrekontu orokorretan ezarritako partidetatik edan dute; beraz, logikoa da pentsatzea aurrekontu orokorren bilakaera nolakoa euskara biziberritzeko erabilitakoarena halakoa izan dela; hau da, urte batetik bestera batek gora egin badu besteak ere gora egin duela eta alderantziz, kasuren batean, aurrekontu orokorretan diru gutxiago izan bada, beste horrenbeste gertatu dela euskara sustatzeko diru-baliabideekin. Ondorioak 727 Euskal Autonomia Erkidegoan 2005-2013 bitartean gizarteko esparru guztietako politikak garatzeko onartu ziren aurrekontu orokorren urtetik urterako errepaso azkarrak agerian uzten du bi fase bereizi daitezkeela: 2005etik 2009ra bitartean gasturako dirua haziz joan zen, baina 2010etik aurrera aldatu egin zen egoera, eta, 2011n zertxobait errekuperatu zuen arren, joera orokorra beherakoa izan da. Hala, 2013an 2008an baino diru gutxiago izan zuen Eusko Jaurlaritzak. Ikertutako urte-segida osoko aurrekonturik handiena 2009koa izan zen. Ikuspegi orokorretik EAEko gastu-aurrekontuaren arlokako banaketara etorri ezkero esan daiteke partidarik garrantzitsuenak bi esparrutara bideratu direla beti: osasuna eta hezkuntza. Biak batuta gastu-aurrekontuaren erdia baino gehiago hartu dute. Hizkuntza-politika gauzatzeko diru-baliabideak, eta horren barne euskarazko hedabideentzako diru-laguntzak, Kultura Sailean kokatu dira, 2013an izan ezik. Izan ere, 2013an hezkuntza- eta kultura-zereginak sail bakarretik hasi ziren kudeatzen. Edozein kasutan, kulturak aurrekontu orokorraren %2,6 eta %3,0 artean izan du ikertutako denbora-tartean; hortik erdia EITB finantzatzeko erabili da, eta gainontzekoa beste hainbat arloren artean banatu da: gazteria eta gizarte-ekintza, kirolak, ondare historiko eta artistikoa, kulturaren sustapena eta hizkuntza-politikarako programak. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 728 184. taula. EAEko aurrekontu orokorrak (€) eta Osasun, Hezkuntza eta Kultura Sailetako partidak (%). 2005-2013. Urtea Aurrekontua802 (€) Osasuna (%) Hezkuntza (%) Kultura (%) 2005 7.117.102.000 32,2 26,7 2,9 2006 7.623.134.200 32,9 27,0 3,0 2007 8.740.181.000 32,0 25,8 2,8 2008 9.939.662.000 31,8 24,5 2,8 2009 10.487.458.000 32,9 25,1 2,9 2010 10.315.210.000 34,2 26,7 2,9 2011 10.549.489.000 32,4 25,3 2,7 2012 10.449.167.000 32,6 25,3 2,6 2013 9.316.657.000 35,0 25,1 2,7 Iturria: EAEko Aurrekontu Orokorrak, 2005-2013. Tesiaren egileak moldatua. Taulan, Osasun Sailak, Hezkuntzak eta Kulturak aurrekontu orokorretatik zein zati hartu zuten dago jasota, baina Eusko Jaurlaritzak horiek baino gehiago izan ditu 2005etik 2013ra. Ikerketak hartu duen lehen urtean esaterako hiru sailek izan zuten Kulturaren antzeko aurrekontua: Etxebizitza eta Gizarte-Gaiak izenekoak (aurrekontu orokorren %2,9), Garraioa eta Herri-Lanak (%2,7) eta Nekazaritza eta Arrantza Sailak (%2,1). Ordutik 2009ra, lehenak antzeko portzentajeari eutsi zion, Garraioa eta HerriLanak asko hazi zen (aurrekontu orokorraren %8,6) eta Nekazaritzak eta Arrantzak pisua galdu zuen (aurrekontu orokorraren %1,7). 2010etik aurrera, alderdi sozialista Jaurlaritza kudeatzen hasi zenean, beste era batera antolatu zuten sailen banaketa803 eta Kulturari ezarri zitzaion partidaren parekoa izan zuten Justizia eta Herri 802 .- Hemen dauden zenbakiak Eusko Jaurlaritzaren web orritik ( http://www.euskadi.eus ) hartutakoak dira. Ez datoz guztiz bat Eusko Jaurlaritzak burutu zuen Euskararen Aurrekontu eta Baliabide Publikoen Estatistika (EAE 2012) izenburuko lanean agertzen diren zenbakiekin, baina batzuen eta besteen arteko aldea txikia da. Esaterako, 2010 urterako taula honetan 10.315.210.000 euro ageri dira eta aipatu lanean 10.327.556.416 euro. Aurrekontu likidatuetan oinarritzen den lan horrek ez ditu urteroko datuak eskaintzen baizik eta bi urterokoak. Horrez gain, euskara sustatzeko baliabide ekonomiko eta gizabaliabideen inguruko informazio osatua aurkezten duen arren, ez du eskaintzen Eusko Jaurlaritzaren sail bakoitzera bideratutako partidei buruzko informazioa. Euskararen Aurrekontu eta Baliabide Publikoen Estatistika (EAE 2012) izeneko lana oso baliagarria izan da erakunde publikoen artean (Jaurlaritza, forualdundiak, eta udalak) alderaketa egiteko, baina ikerketa honetan urteroko datuak eta sailetakoak behar direnez, Eusko Jaurlaritzaren web orrian bildutakoak erabili dira. 803 .- Patxi López lehendakari izan zen bitartean Eusko Jaurlaritzak ondoko sailak izan zituen: Herrizaingoa; Hezkuntza; Unibertsitateak eta Ikerketa; Ekonomia eta Ogasuna; Justizia eta Herri Administrazioa; Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak; Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa; Enplegu eta Gizarte Gaiak; Osasuna eta Kontsumoa; Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza; Kultura. Ondorioak 729 Administrazioa Sailak (2010eko aurrekontu orokorraren %3,0) eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak (%2,7). Beste horrenbeste gertatu zen 2011n eta 2012an, nahiz eta aipatutako bi sailen portzentajeak zertxobait behera egin zuten804. Eta ikerketak aztertu duen azken urtean, 2013an, Eusko Alderdi Jeltzaleko lehendakaria Ajuria Enean zela, Autonomia Estatutua onartu zenetik inoizko sail gutxien izan dituen Jaurlaritzan805, Kultura eta Hezkuntza sail beretik kudeatu dira. Hala ere, bati eta besteari egokitutako diru-baliabideak banatu ezkero, Kulturak EAEko aurrekontu orokorraren % 2,7 jaso zuen, Herri Administrazioa eta Justizia Sailak baino 4 hamarren gehiago. Bestalde, goiko taulan bildutako portzentajeek erakusten dute aurrekontu orokorrak gora zein behera egin arren, Eusko Jaurlaritzaren sailen pisu erlatiboak ez duela gorabehera handirik izan. Zerbait aipatzekotan, 2013an, hau da, aurrekontu orokorra makalena izan zen urtean, Osasun Sailak pisua irabazi zuela. Baina portzentajetan eskainitako datuak eurotara ekarriko balira, nabarmentzekoa da hiru sailek bide ezberdina jorratu dutela. Hezkuntza eta Osasunaren kasuetan, aurrekontu orokorrak behera egin arren, beti aurreko urtean baino diru gehiago izan zuten, 2013an izan ezik. Kultura Sailak, ordea, EAEko aurrekontu orokorrek egindako bide bera egin du; hau da, 2010etik aurrera, urterik urtera diru gutxiago izan du. Ez hori bakarrik, Kultura Sailak 2013an zuen diru-partida ia hamarkada bat lehenago zuenaren antzekoa da. 209 milioi euro inguru izan zituen 2005ean, eta 2013an 213 milioi euro. Arestian adierazitakoak hirugarren hipotesiari heltzeko ateak zabaltzen ditu. 804 .- EAEko 2011ko aurrekontu orokorretan Justizia eta Herri Administrazio Sailak kopuru osoren %2,8 jaso zuen eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak %2,7. Hurrengo urtekoetan, 2012an, lehenak %2,7 eta bigarrenak %2,4. 805 .- Zortzi sail izan zituen: Herri Administrazioa eta Justizia (2013ko EAEko aurrekontu orokorraren %2,3 jaso zuena), Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna (%4,1), Ogasuna eta Finantzak (%1,0), Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura (%28,2), Segurtasuna (%6,3), Osasuna (%35,0), Ingurumena eta Lurralde Politika (%6,4). Portzentaje guztien batuketak ez du %100 ematen, urte bakoitzeko aurrekontu orokorrean beste leku batzuetarako ezarritako partidak ere izaten direlako, hala nola, Legebiltzarra, Lan Harremanetarako Kontseilua, Ekonomia eta Gizarte Euskal Kontseilua, Herri Kontuen Euskal Epaitegia, Zor Publikoa, Erakundeen Baliabideak eta Konpromisoak, eta abar. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 730 Honelaxe planteatu da: H3.- Hirugarren hipotesiak xedatzen du harremana dagoela 2005-2013 bitartean Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorrek izan duten bilakaeraren eta euskarazko hedabideak, ez soilik inprimatuak baizik eta euskarri guztietan ari direnak, laguntzeko bideratu diren diru-partiden artean. Hipotesi honen arabera, EAEko aurrekontu orokorrak haziz joan direnean, euskarazko hedabideak laguntzera bideraturiko diru-partidak ere hazi egin dira, eta EAEko aurrekontu orokorrek beherako bidea hartu dutenean, hedabideentzako diru-laguntzek behera egin dute. Lerrootako edukia betetzen ote den balioztatzeko zeregina hiru urratsetan burutuko da. Lehenbizi, Kultura Sailak izan duen aurrekontuari erreparatuta; bigarrenik, euskara sustatzeko erabili diren baliabide ekonomikoak aintzat hartuta; eta hirugarrenik, euskara hutsezko hedabideak laguntzeko jarritako diru-partidei helduta. Hipotesia Kultura Sailaren bilakaerari aplikatu ezkero goitik behera bete dela esan daiteke. Izan ere, EAEko aurrekontu orokorrak haziz joan ziren 2009ra arte, eta beste horrenbeste gertatu zen kultura-arloko zereginak egikaritzeko ezarritako dirupartidekin. 2010etik aurrera, berriz, krisi ekonomiko globalaren astindua sumatzen hazi zen aurrekontu orokorretan, eta 2011ko salbuespena kenduta, diru-poltsa handiak gero eta diru gutxiago izan zuen. Egoerak eragin zuzena izan zuen Kultura Sailean. Kasu horretan, 2010etik aurrera, urterik urtera, murriztuz joan ziren gasturako dirubaliabideak. 2011 urtea ere ez zen joera horretatik libratu. Baina hipotesiak ez ditu harremanetan jartzen EAEko aurrekontu orokorrak eta Kultura Sailarenak, baizik eta lehenak eta euskara hutsezko hedabideak babesteko baliabide ekonomikoak. Dena den, horiek laguntzeko dirua Kultura Sailak eskuragarri izan duenetik hartu da beti; zehatzago esateko, hizkuntza-politika egitasmoak garatzeko aurreikusi eta ezarri diren diru-partidetatik. Hizkuntza-politika egitasmoak, horien artean diru-laguntza deialdiak, estrategia orokorrago baten barne txertatu ditu Eusko Jaurlaritzak betidanik. Estrategiaren helburu nagusia, ipar-orratza euskararen sustapena eta biziberritzea izan dira. Ikerketa Ondorioak 731 honentzat eraiki den aterpe teorikoan kapitulu oso bat eskaini zaio Autonomia Estatutua onartu zenetik 2013ra arte Eusko Jaurlaritzak euskara biziberritzeko garatu duen ekimen instituzionalari. Bertan, 1982ko Euskararen Erabilera Arauzkotzeko Oinarrizko Legea adostu eta onartu zenetik sortu diren arau, erakunde eta planak aurkeztu dira eta, horrekin batera, hizkuntza gutxitua sustatzeko 1983-2013 bitartean jarri diren baliabide ekonomikoak ere landu dira. Oso presente izan behar da euskara sustatzeko lana ez dela mugatzen Kultura Sailetik kudeatu diren hizkuntza-politikak garatzeko behar diren diru-baliabideetara. Horiei hezkuntza-sistema euskalduntzeko, helduak alfabetatu eta euskalduntzeko (HABE) edota Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) helburuak gauzatzeko jarri diren baliabideak ere gehitu behar zaizkie. 1983tik 2013ra euskara sustatzeko jarri diren diru-baliabideen lanketak erakutsi du urteekin handitu egin dela arlo horretara zuzenduriko diru-partida. Hala, 1983an hiru milioi euro pasatxo izatetik 2013an laurogeita sei milioi eurokoa izatera iritsi zen. Hazkundea erraz azaldu daiteke; izan ere, behin Euskararen Legea indarrean (1982) Jaurlaritzak bertan adierazitakoa egikaritzeko hainbat tresna jarri zituen martxan, adibidez, EITB, HABE, IVAP edo Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusia (HPIN); eta horiek diru-hornikuntza behar dute funtzionatzeko. Hiru hamarkadotan, hezkuntzasistemaren euskalduntzeak eta helduen alfabetatzeak eta euskalduntzeak (HABE) jaso dituzte Jaurlaritzak euskara sustatzeko jarritako hamar eurotik ia zortzi. Eta geratzen diren bi eurotik 1,6 hizkuntza-politika egitasmoak gauzatzera bideratu da. Hortxe kokatzen dira euskara hutsezko hedabideei esleitutako diru-laguntzak. Lanak ikergaitzat hartu duen 2005-2013 denbora tarteari dagokionez, badira nabarmentzeko moduko kontuak: ⦁ 1983tik 2013ra bitarteko hiru hamarkadetan euskara sustatzeko erabilitako dirubaliabide guztietatik ia erdia 2005-2013 urteetan erabili zen; guztira 917,8 milioi euro. ⦁ Kantitate horretatik 197 milioi euro hizkuntza-politikako egitasmoetara bideratu zen; portzentajetan neurtuta %21,5. Beraz, hobera egin zuen xede horretarako erabili zen Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 732 kopuruak, hiru hamarkadetan, hamar eurotik hizkuntza-politikaren esparruan batez beste 1,6 jartzetik, bi baino zertxobait gehiago jartzera iritsi zelako 2005-2013 bitartean. ⦁ Lanean aurkeztutako datuen arabera806, EAEn diren herri-administrazioen artean (Eusko Jaurlaritza, foru-aldundiak eta udalak), Jaurlaritzak gastatu du biztanleko euro gehien euskara sustatzeko (urterik makalenean biztanleko 42,4 euro eta oparoenean biztanleko 51,5 euro), eta ondoren udalek (biztanleko 23,7 eta 29,5 euro artean). Baina arreta zenbaki absolutuetan jarri beharrean hizkuntzaren sustapenerako erabilitako diruak aurrekontu osoarekiko duen pisu erlatiboan jarriko balitz, udalak Eusko Jaurlaritzaren aurretik kokatzen direla erakutsi da. Hau da, udalak, EAEko diru-poltsarik apalena duten herri-administrazioak dira gasturako duten dirutik portzentualki euskara sustatzeko gehien erabili dutenak. Foru-aldundien kasuan, Gipuzkoakoa da gehien jarri duena, baina hiru lurraldeetakoak kontuan hartuta, foru-aldundiak lirateke biztanleko zein aurrekontu osoarekiko gutxien inbertitu dutenak. ⦁ Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 bitartean euskara sustatzeko erabili dituen baliabide ekonomikoen bilakaera EAEko aurrekontu orokorrek izandakoaren ispilu izan dela baieztatu daiteke. Hau da, haziz joan zen 2005etik 2009ra, eta behera egin zuen 2010etik 2013ra. Beraz, euskara sustatzeko aurrekontuari dagokionez ere, Kultura Saileko aurrekontuarekin gertatu bezala, egiaztatu egiten da hipotesia. Azkenik, 2005-2013 bitarteko aurrekontu orokorrak eta denbora-tarte berean publikoak ez diren euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko jarritako baliabide ekonomikoen arteko harremana arakatzea geratzen da. EAEko herriadministrazioek euskarazko hedabideak laguntzeko eskaini dituzten hamar eurotik sei euro inguru Jaurlaritzaren kutxatik irten dira, foru-aldundiek hamar eurotik 1,3 euro jarri dituzte (gehien Gipuzkoakoak) eta udalek hamar eurotik 2,7 (kasu honetan ere gehien Gipuzkoan kokatutako udalek). Ondorioak 733 Eusko Jaurlaritzak jarritako partidei heldu ezkero, nabarmentzekoa da ikertutako denboran landu ziren aurrekontu orokorren urteroko memoriatan agertu zela euskara hutsezko hedabideak diru-laguntza deialdiaren bidez bultzatzeko konpromisoa. Eta idatziz jasotako konpromisoa praktikara eramateko zeregina Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak erabilgarri izan zuen aurrekontua kudeatuz gauzatu zen. Helduen alfabetatze eta euskalduntzera (HABE) eta diru-laguntza deialdietara (Hedabideak, Lanhitz, EBPN/ESEP, Euskalgintza eta IKT) joan dira Sailburuordetzaren aurrekontuaren hiru laurden baino gehiago 2005-2013 bitarteko urteetan. Kopururik txikiena 2005 eta 2009 urteetan (HPSren hamar eurotik 7,5) eta handiena 2013an (HPSren hamar eurotik 8,7). Bestalde, azpimarratzekoa da HABEk hartu duela beti diru gehien, alde handiz gainera. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 2005-2013 urtealdi osoan gasturako izan zuen diru guztiaren %55,5 HABEk hartu zuen eta dirulaguntza-deialdiek %23,5. "Hedabideak" deialdia hornitzeko partida, esan bezala, bost diru-laguntza deialdietarako ezarritzako poltsan dago. Eta poltsa horretan izan den dirutik gehiena, alde handiz gainera, euskarazko hedabideak laguntzeko erabili da, hamar eurotik 3,9 eta 4,6 bitartean, hain zuzen. Gainontzekoa beste lau laguntza-deialdien artean banatu da. Ikerketan proposatutako hipotesia Hizkuntza Politikaren Sailburuordetzari aplikatu ezkero, ondoriozta daiteke bete egiten dela. EAEko aurrekontu orokorrekin ikusi bezala, Sailburuordetzaren gastu-aurrekontuak ere gora egin zuelako 2005-2009 bitartean, baina 2010etik aurrera behera egin zuen, eta diru gutxien 2013an izan zuen. Hori horrela, logikoa litzateke pentsatzea gauza bera gertatu dela HPSren baliabide ekonomikoekin finantzatzen diren arloekin, baina zenbakien errepasotik ondorioztatzen da ez dela esperotakoa gertatzen HABE eta diru-laguntza deialdiak elikatzeko erabilitako partidekin. HABEren kasuan, beranduago gertatzen da joeraaldaketa; hots, urtero-urtero diru gehiago hartu du 2011ra arte, eta beherakada 2012an eta 2013an izan zuen. Eta diru-laguntza deialdiei dagokienez, aldeak daude Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 734 batzuetatik besteetara: euskalgintzak 2011n hasi zuen beherako bidea, Lanhitz eta ESEP/EBPN deialdiek 2010ean eta informazioaren eta komunikazioaren teknologietan euskara sustatzeko IKT deialdiak 2009an. Lan honen ikerketa-objektuari, "Hedabideak" deialdiari dagokionez, berriz, 2009 eta 2010 urteetan izan zuen diru gehien (5.575.000 euro), eta datua bat dator deialdiak izan duen esleipenen bilakaerarekin; izan ere, aurreko hipotesiaren lanketan erakutsi bezala, 2009an izan zen onuradun gehien. Baina 2011tik aurrera "Hedabideak" deialdirako partida murriztuz joan zen eta 2013koan 2006koan baino zertxobait diru gehiago izan zuen. Ikusitakoak ikusita baieztatu daiteke "Hedabideak" diru-laguntza deialdiari dagokionez, ikerketak formulatu duen hipotesia ez dela %100ean betetzen. Egia da EAEko aurrekontu orokorrak haziz joan direnean, euskarazko hedabideak laguntzera bideraturiko diru-partidak ere hazi egin direla, baina batzuk eta besteak ez datoz bat joera-aldatzeko urtean. Izan ere, aurrekontu orokorrentzat 2010a izan zen bitartean, euskarazko hedabideak laguntzeko diru-baliabideek 2011n egin zuten behera. Beherakada urte bete beranduago gertatu zen hedabideentzat. Gainera, nabarmentzeko modukoa da EAEko testuinguru politikoan 2009ko maiatzean gauzatutako aldaketa esanguratsuak; hots, Eusko Jaurlaritza alderdi popularrak babestutako sozialisten esku izateak ez zuela aldaketarik eragin "Hedabideak" deialdian. Izan ere, 2010ekoa aurreko urtekoaren kopia hutsa izan zen. Atal honetan, multzo bakar gisa kontsideratu dira edozein euskarritan ekoizten diren euskara hutsezko hedabideak; beraz, bertan plazaratutako ondorioak paperezkoentzat, ikus-entzunezkoentzat zein euskarri digitaletan lantzen direnentzat balio dute. Baina ikerketak objektutzat hautatu dituen paperezkoak eta urteroko aginduetan horien artean ezarri den banaketa aintzat hartuko balitz, ñabarduraren bat egin beharko litzateke. Horretan sakontzea da hurrengo atalaren eginbeharra. Ondorioak 735 6.4. LAGUNTZA-ESKAERAK ETA EUSKO JAURLARITZAREN ESLEIPENAK: ERTZ UGARI DITUEN BINOMIOA Ikerketaren ondorioen atala baieztapen honekin abiatu da: Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza ezinbestekoa da euskara hutsezko hedabide inprimatuentzat. Bertan, zenbakien laguntzaz erakutsi da egunerokoek, aldizkakoek eta tokikoek jasotako diru publikoarekin aurrekontuaren zein portzentaje estaltzen duten, eta ondorioztatu da Jaurlaritzak urtero emandako dirua behar beharrezkoa dutela aurrekontua elikatzeko, ekoizten duten produktua kaleratzeko gastuei aurre egin ahal izateko. Euskara hutsezko hedabide inprimatuen sektoreak kudeatu zuen gastuaurrekontuak behera egin zuen 2005-2013 bitartean, 22.060.669 euro izatetik 18.331.451 euro izatera; hau da, %17ko jaitsiera izan zuen. Beherakada nabarmenagoa izan zen egunerokoetan aldizkako argitalpenetan baino. Ondoko taulak balio beza analisi-atalean xehe-xehe erakutsitakoaren oroigarri eta laburpen moduan: 185. taula. Euskara hutsezko hedabide inprimatuen aurrekontuak, eskatutako eta esleitutako laguntzak eta onuradunak, 2005 eta 2013. Egunerokoak 2005 Egunerokoak 2013 Aldizkakoak 2005 Aldizkakoak 2013 Aurrekontua (€) 11.786.021 8.764.512 10.274.648 9.566.939 Eskatutako laguntza (€) 2.253.527 2.049.893 2.665.443 2.446.589 Esleitutako laguntza (€) 1.700.000 1.820.000 1.580.000 1.841.500 Laguntzaren onuradunak 8 6 59 59 Iturria: 2005 eta 2013 urteetako diru-laguntza deialdien aginduak eta esleipenak egiteko HPSk erabilitako arazketa-taulak. Tesiaren egileak moldatua. 2005ean euskara hutsezko paperezko argitalpenek 3.280.000 euroko laguntza jaso zuten administraziotik, 2013an 3.661.500 eurokoa; beraz laguntza publikoak %10,4 egin zuen gora. Onuradunen kopuruak, ordea, behera egin zuen urte batetik bestera, 67 idatziko izan ziren 2005ean eta 65 jasotzaile 2013an. Egunerokoetan, bi onuradun gutxiago izan ziren 2013an 2005ean baino, eta denbora-tarte berean multzo horretan kokatutako hedabideen aurrekontuak %25,5 egin zuen behera. Aldizkakoetan, onuradunen kopuru berari eutsi zitzaion, eta multzoko hedabideek kudeatutako aurrekontuak %6 egin zuen behera 2005etik Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 736 2013ra. Eskatutako diru-kopuruei dagokienez, aurrekontuetan ikusitako joera bera errepikatzen da, beherakoa alegia. Egunerokoek 2013an 2005ean baino %9 gutxiago eskatu zuten, baina eskatutakoak aurrekontu osoarekiko suposatzen duen portzentajetan neurtuta urte batetik besterako joera goranzkoa da. Izan ere, 2005ean egunerokoek urte hartan zuten aurrekontuaren %19,1 eskatu zioten Eusko Jaurlaritzari eta 2013an aurrekontuaren %23,4; hortaz laguntza-eskariak gora egin zuen. Aldizkako argitalpenen kasuan, 2013an 2005ean baino %8,2 gutxiago eskatu zioten Jaurlaritzari eta 2005ean zuten gastu-aurrekontuaren %25,9 eskatzetik 2013ko %25,6 eskatzera igaro ziren, hiru hamarreneko aldea beherantz urte batetik bestera. Eta azkenik, esleitutako diru-baliabideak aztertu ezkero, eguneroko prentsaren multzoko hedabideen kasuan eskatu zuten kantitate osoaren hiru laurden, %75,4 esleitu zitzaien 2005ean eta 2013an eskatutakoaren %88,8. Aldizkakoen multzoari dagokionez, 2005ean eskatutako diruaren %59,3 esleitu zitzaien bitartean, 2013an eskatutakoaren %75,3ra igo zen esleitutakoa. Dena den, esleitutako laguntzen portzentajean urte batetik bestera izandako gorakada ezin da azaldu bakarrik Eusko Jaurlaritzak ezarritako diru-baliabideak hazi zirelako, baizik eta arrazoi horrekin batera, beste bat kontsideratu behar da: idatzizkoek 2013an 2005ean baino diru gutxiago eskatu zuten; ondorioz, eskatutakoaren eta esleitutakoaren arteko distantzia txikitu egiten da, eta jasotako laguntzaren portzentajeak gora egiten du. Arestian aurkeztutako zenbakizko informazioak lanak ikergaitzat hartu duen denbora-tartearen lehen eta azken urteko ikuspegi oso orokorra eskaintzen du. Lehen inpresioa osatzeko balio dezake, baina ezin horrekin konformatu, bi arrazoirengatik: batetik, dagoeneko lan honen hainbat tokitan erakutsi eta azaldu den moduan, 2005 eta 2013koak baino aurrekontu handiagoak izan zituztelako euskara hutsezko hedabide inprimatu guztiek tarteko beste urte batzuetan; hortaz, oinarri sendoa duten ondorioak plazaratzeko ezinbestekoa da horiek ere kontuan izatea; eta bestetik, aurrekontuei, eskatutako diru-kantitateei eta esleitutakoei begira, desberdintasun esanguratsuak daudelako egunerokoen zein aldizkakoen multzoetako hedabide Ondorioak 737 batzuetatik besteetara. Adibiderik errazena jartzearren: 2005ean, eguneroko prentsaren multzoan laguntzak eskatu zituzten paperezko guztietatik Berria egunkariarena zen multzo osoak kudeatu zuen gastu-aurrekontu osoaren %69,5 (hamar eurotik ia zazpi), eta urte hartan, Berria egunkariari esleitu zitzaion egunerokoentzako ezarritako diru-partida osoaren %82,3. Ikertutako epealdiaren azken urtean (2013an), berriz, Berriak egunerokoen multzoko aurrekontu osoaren %75 zeukan eta egunerokoentzako poltsa osoaren %83 esleitu zitzaion. Eta egoera korapilatu egiten da bi azpimultzo dituen aldizkako argitalpenekin. Hori guztia dela eta, lehen plano orokorreko argazkia egin ondoren, inprimatuen multzo bakoitzari lupa jarri zaio eta lanketa sakonagoa burutu da ikerketaren analisi-atalean. Urtez urteko azterketaren arabera, eguneroko prentsaren multzoko hedabide inprimatuek ia hamabi milioi euroko aurrekontua kudeatu zuten urtero 2005etik 2009ra; gero, 2010etik aurrera aurrekontuak murriztuz joan ziren. Ikertutako epealdian, bi kontu daude azpimarratzeko modukoak: batetik, euskara hutsezko eguneroko hedabide inprimatu guztien aurrekontu osotik zatirik handiena Berria egunkariak kudeatu duela beti; 2005ean, egunerokoek zuten aurrekontu osotik %69,5 Berriarena zen eta 2013an, %75. Bestetik, Hernaniko Kronika izan zen 2013an 2005ean baino gastu-aurrekontu handiagoa zeukan bakarra. Gainontzeko guztiek aurrekontu txikiagoa zuten 2013an 2005ean baino, eta joera orokor horretan, galerarik handienak 2013an egunerokoen multzoan izateari utzi zioten Oarso Bidasoko Hitza eta Irutxuloko Hitza paperezkoek izan zituzten807. Egunerokoek Eusko Jaurlaritzari eskatutako laguntzak gastu-aurrekontuarentzat azaldutako joera bera erakutsi du; hots, euskara hutsezko prentsa inprimatuaren multzoko hedabideen aurrekontuak 2008an izan zuen zenbakirik oparoena, eta urte hartan eskatu zuten diru gehien; 2010etik aurrera, ordea, aurrekontuak urterik urtera behera egin ahala, eskatutako kantitateak ere behera egin zuen urtetik urtera. Behera 807 .- Analisi-atalean aurkeztutako datuen arabera, Oarso Bidasoko Hitzaren aurrekaria izan zen Oarsoaldeko Hitzak 471.022 euroko aurrekontua zuen 2005ean; 2013an, berriz, 147.191 euro; beraz, batetik bestera %68,7 egin zuen behera. Irutxuloko Hitzak 670.208 euroko aurrekontua zuen 2005ean eta 262.080koa 2013an; hortaz, jaitsiera %61ekoa izan zen. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 738 zenbaki absolututan zein portzentajetan. Dena den, joera orokor horretan bi salbuespen izan dira: Berria eta Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitzaren kasuetan, 2013an 2005ean baino gastu-aurrekontu txikiagoa izan arren, diru gehiago eskatu zioten Jaurlaritzari "Hedabideak" deialdian. Eta euskara hutsezko eguneroko prentsari esleitutako diru-baliabideei dagokienez, deialdirik onenak 2007-2010 bitartekoak izan ziren, biak barne (2.003.480 euro deialdi bakoitzean). 2011n, ordea, laguntzak behera egin zuen (3.480 euro gutxiago), eta ikertutako azken bi urteetan multzo honetako hedabideentzat ezarritako diru-partida 2006an ezarritakoaren azpitik zegoen (28.200 euro gutxiago). Edozein kasutan, Berria egunkaria izan da onuradun nagusia urte-segida osoan. Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuetan euskara hutsezko eguneroko prentsari laguntzeko hamar eurotik zortzi Berriak jaso ditu urtero, eta gainontzeko bi euroak 5, 7 edo 8 egunerokoen artean banatu dira808. Laguntzarik txikiena aurrekonturik xumeena kudeatu duen Hernaniko Kronikarentzat izan da. Inprimatu bakoitzak eskatutakoaren eta jasotakoaren arteko lanketak agerian utzi du egoerak hobera egin zuela 2005etik 2013ra. Hala, 2013an egunerokoek eskatutako hamar eurotik zazpi baino gehiago esleitu zien Jaurlaritzak, eta zenbait kasutan, Goierriko Hitza eta Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzaren kasuetan adibidez, eskatutako kantitate osoa, %100a esleitu zien 2013an. Dena den, ez da ahaztu behar esleitutakoaren portzentajeak gora egitean hiru faktorek izan dutela zerikusia: deialdian egunerokoei laguntzeko diru gehiago zegoen 2013an 2005ean baino (120.000 euro gehiago), 2013an 2005ean baino bi onuradun gutxiago izan ziren (Oarso Bidasoko Hitzak eta Irutxuloko Hitzak aldizkako argitalpenen multzoko hedabide moduan egin zuten laguntza-eskaria 2013an) eta egunerokoek 2013an 2005ean baino kantitate txikiagoak eskatu zituzten. 808 .- Urteroko deialdietan eguneroko prentsaren multzoan izan diren onuradunak: Berria egunkariarekin batera 8 eguneroko 2005, 2011 eta 2012an, 6 eguneroko 2013an eta 9 gainontzeko deialdietan. Ondorioak 739 Orain arte euskara hutsezko eguneroko prentsa inprimatuarentzat adierazitakoa erabat lotzen zaio ikerketak proposatu duen laugarren hipotesiari: H4.- Euskara hutsezko hedabide inprimatuen gastu-aurrekontuak 2005-2013 bitartean izan duen bilakaerari, horiek eskatu duten laguntza-publikoaren tamainari eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak paperezko argitalpenak sendotu, garatu eta normalizatzeko esleitu dituen diru-partiden bilakaerari begiratzen dio laugarren hipotesiak. Honen arabera, inprimatuek kudeatutako aurrekontuek hobera egin dutenean haziz joan dira eskatutako laguntzak eta alderantziz, gastu-aurrekontuetan murrizketak izan direnean diru gutxiago eskatu dute. Bestalde, Jaurlaritzak euskara hutsezko hedabide inprimatuei esleitutako kantitateek harremana dute laguntzarako ezarritako diru-poltsaren tamainarekin, onuradunen kopuruarekin eta hedabideek eskatutakoarekin. Diru-poltsa zenbat eta handiagoa izan orduan eta gehiago esleitu daiteke, onuradunen kopurua zenbat eta txikiagoa izan orduan eta gehiago dago banatzeko eta hirugarrenik, hedabideen gastu-aurrekontuak eta eskatutako laguntzak behera egiten duenean esleitutakoak ere behera egiten du. Hipotesian adierazitakoa ia goitik behera bete da 2005-2013 bitartean euskara hutsezko eguneroko prentsarentzat. Gastu-aurrekontuetan gora egin dutenean, beste horrenbeste gertatu da Eusko Jaurlaritzari eskatutako diruarekin eta alderantziz. Urteroko deialdietan hedabideak laguntzeko ezarritako diru-partida hazi egin denean, hedabide bakoitzak jasotako diruak gora egin du zenbaki absolututan zein portzentajetan. Onuradunak gutxiago izan direnean ere, 2013an esaterako, deialdian laguntzarako ezarritako diru-partida beste urte batzuetakoa baino txikiagoa izan arren, eguneroko bakoitzak jasotako diruak gora egin du. Baina hipotesian planteatzen den edukitik bada betetzen ez den kontu bat; izan ere, egunerokoen gastu-aurrekontuak behera egin duenean esleitutako partidak ez du joera bera erakutsi. Aztertutako azken urtean, 2013an, izan dute egunerokoek gastu-aurrekonturik makalena, eta aldi berean, 2005-2013 urte-segida osoko kantitaterik txikienak eskatu dizkiote Jaurlaritzari; gainera 2013an laguntzetarako ezarritako diru-partida 2006an ezarritakoaren azpitik izan zen, baina egoera horrek ez du zuzeneko isla izan esleitutako diru-baliabideetan. Izan ere, 2013an Berria egunkariaren kasuan izan ezik, gainontzeko egunerokoek diru gehiago jaso dute zenbaki absolututan zein portzentajetan. Hau da, gastuaurrekontuak eta eskatutako kantitateak 2005-2013 urte-segidako apalenak izan arren eta administrazioak laguntzeko diru-poltsa urte-segidako bigarren txikiena izan arren, Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 740 esleitutakoak gora egin du, zenbait kasutan eskatutakoaren %100 izateraino. Esan bezala, Berria egunkarian izan ezik. Egoera erraz azaldu daiteke, Berriaren aurrekontuak %19,4 egin zuen behera 2005etik 2013ra, eskatutako kantitateak, ordea, gora egin zuen urte batetik bestera809. Eta esleitu zitzaion portzentajeak810 behera egin zuen, 2005ean eskatutakoaren %95,6 esleitu zitzaion eta 2013an eskatutakoaren %89,1. Esandakotik ondoriozta daiteke, gainontzekoek 2013an diru gehiago jasotzean zerikusia izan duela deialdi hartan bi onuradun gutxiago izateak eta Berria egunkariari diru gutxiago esleitzeak. Euskara hutsezko aldizkari inprimatuei dagokienez, analisia multzo honen barne dauden bi azpimultzoak kontsideratuta egin behar da, batzuek eta besteek 2005-2013 bitartean kudeatu dituzten aurrekontuen bilakaera ezberdina izan delako. informazio orokorreko aldizkarien eta aldizkari espezializatuen kasuan, aurrekontuak oro har, beherako bidea egin zuen. 2005ean izan zuen aztertutako epealdi osoko aurrekonturik onena (ia sei milioi eurokoa denen artean), hortik aurrera, esan bezala, behera egin zuen, eta 2008-2009 urteetan errekuperatzen hasia zela ematen bazuen ere, ez zen halakorik gauzatu. 2013an informazio orokorreko eta espezializatuko hedabide inprimatuen azpimultzoak kudeatzen zuen aurrekontua 2005ekoa baino %36,5 txikiagoa zen eta laguntzen onuradunen kopurua berbera izan zen urte bietan (23). Azpimultzo honetan kokatutako argitalpen bakoitzari lupa jarrita azpimarratzekoa da 2005ean gastu-aurrekonturik handiena zuten aldizkariak izan zirela 2013koei begiratuta murrizketarik handienak egin zituztenak (Argia, Elhuyar, Gazteberri, Zazpi Haizetara eta GAUR8). Bestalde, eguneroko prentsarekin gertatu bezala, informazio orokorreko aldizkarien eta aldizkari espezializatuen aurrekontuak gora egin duenean, diru gehiago eskatu diote Jaurlaritzari, eta aurrekontuak behera egin duenean, diru gutxiago eskatu dute. Portzentajetan neurtuta, gainera, argitalpen hauek egunerokoek 809 .- Berria egunkariak 1.464.062 euro eskatu zituen 2005ean, urte hartan kudeatzen zuen gastuaurrekontuaren %17,8. 2013an 1.694.108 euro eskatu zituen, urte hartako aurrekontuaren %25,8. 810.- Kopuru absolutua ordea 2005ekoa baino handiagoa da. 2005ean 1.400.000 euro esleitu zitzaizkion eta 2013an 1.510.180 euro. Hala ere, gainontzeko urte guztietan beti jaso du diru gehiago Eusko Jaurlaritzatik. Partidarik handiena 2010 urtean jaso zuen: 1.626.899,5 euro. Ondorioak 741 baino diru gehiago eskatu diote beti Eusko Jaurlaritzari; 2013an, esaterako, aurrekontuaren herena eta erdia bitarteko diru-laguntza eskatu zuten. Esleitu zaizkien baliabideei begiratu ezkero, aldizkari hauek laguntzeko diru-poltsarik oparoenak 2005ekoa eta 2011koa izan ziren, 1.200.000 euro eta 1.250.000 euro, hurrenez hurren. Eta eskatutako eta esleitutako kantitateak harremanetan jarriz, zenbaki absolututan neurtu ezkero ez dago diru gehien jasotako urte bat besteen gainetik nabarmentzerik; baina portzentajetan neurtu ezkero, orduan argi eta garbi baieztatu daiteke gehientsuenek diru gehiago jaso zutela 2013an 2005ean baino; eta zenbait kasutan, eguneroko zenbaitekin gertatu bezala, eskatutako laguntza osoa esleitu zitzaien 2013an. Hortaz, lanean planteatu den hipotesira itzulita, egunerokoekin esandako gauza bera errepikatu beharko litzateke. Egiaztatu egiten da bere osotasunean, azken zatian adierazitakoa izan ezik; hots, 2012an eta 2013an Eusko Jaurlaritzak azpimultzo honetako hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko jarritako diru-baliabideak beste urte guztietan jarritakoak baino txikiagoak izateak (2006 salbu) eta 2012an eta 2013an argitalpen hauen aurrekontuek eta eskatutako kantitateak behera egiteak ez du ekarri horiei diru publiko gutxiago esleitzea. Udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak (tokikoak) izan dira euskara hutsezko hedabide inprimatu guztien artean aurrekonturik xumeenak erabili dituztenak. Gehientsuenek ehun mila eurotik beherako aurrekontuekin dihardute. Hala ere, 2005-2013 bitartean, horien bilakaera ekonomikoak hobera egin zuen. Gehienen gastu-aurrekontuak gora egin zuen urte batetik bestera, eta denen artean hobekuntzarik handiena Goiena paperak erakutsitakoa izan zen; izan ere, 2005etik 2013ra ia hirukoiztu egin zuen gastuaurrekontua (320.298koa izatetik 834.103 eurokoa izatera) eta, hori baino garrantzitsuagoa dena, 2013an Goiena papera bilakatuko da euskara hutsezko hedabide inprimatu guztietatik gastu-aurrekonturik handiena duen bigarrena, Berria egunkaritik urrun baina edozein kasutan bigarrena. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 742 2005ean Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso zuten tokiko argitalpenek (36) ia lau milioi euro eta erdiko gastu-aurrekontua kudeatu zuten, eta 2013an laguntzaren onuradun izan zirenek (36) ia sei milioi eurokoa. Kontuan hartu behar da 36 argitalpen horietatik 21ek urtero-urtero jaso dutela laguntza 2005-2013 epealdian. Nabarmentzekoa da tokikoek informazio orokorreko aldizkarien eta aldizkari espezializatuen juxtu kontrako bidea jorratu dutela, horien aurrekontuak 2.118.229 euro galdu zituelako 2005-2013 epealdian, tokikoenak, ordea, 1.410.580 euro irabazi zituen denbora tarte berean. Irabaziak irabazi, tokikoentzako urterik onena aurrekontuari begiratuta 2009a izan zen. Euskara hutsezko aldizkari inprimatuen azpimultzo bietako argitalpenek 2005ean eta 2013an zituzten aurrekontuak azpimultzo bakoitzean kokatutako hedabide guztien artean zati berdinetan banatuko balira, argazki esanguratsua aterako litzateke. Aipatu eragiketaren emaitzaren arabera, 2005ean informazio orokorreko aldizkari eta aldizkari espezializatu bakoitzari 252.697,1 euroko gastu-aurrekontua zegokion bitartean, tokiko bakoitzari 123.961,6 eurokoa zegokion. 2013an argazkia zeharo bestelakoa da, informazio orokorreko aldizkariei eta aldizkari espezializatu bakoitzari 160.597,6 euroko gastu-aurrekontua zegokion eta tokiko bakoitzari 163.144,3 eurokoa. Tokikoek eskatu zituzten diru-kopuruei dagokienez, urtero kudeatu dituzten aurrekontuen tamainako laguntzak eskatu dituzte, kasu gehienetan txikiak. Eta txikiak ez bakarrik zenbaki absolututan, baizik eta baita portzentajetan ere. Euskara hutsezko hedabide inprimatu guztietatik, tokikoak izan ziren portzentualki laguntzarik txikienak eskatu zituztenak, kasu gehienetan gastu-aurrekontuaren %20tik beherakoak 2005ean zein 2013an. Dena den, tokikoek orokorrean diru gehiago eskatu zioten Jaurlaritzari 2013an 2005ean baino, eta orain arte egunerokoentzat zein informazio orokorreko aldizkari eta aldizkari espezializatuentzat azaldutako portaera bertsua izan dute; tokikoen gastu-aurrekontuek gora egin ahala, eskatutako diru-partidak ere gora egin du, eta urteren batean aurrekontuak zeozertxo behera egin badu, 2010ean esaterako, eskatutako laguntzak ere behera egin du. Ondorioak 743 Eusko Jaurlaritzak onuradun aldetik zabalena, anitzena den azpimultzo honetara bideratu du beti partidarik apalena, 380.000 euro 2005ean eta 704.000 euro 2013an. Aintzat hartu behar da tokiko hedabideak foru-aldundiek811 eta udalek emandako laguntzen onuradun ere izan daitezkeela. Dena den, zenbaki absolututan neurtuta ia tokiko guztiek diru gehiago jaso zuten 2013an 2005ean, baino ez da gauza bera gertatzen urte batean eta bestean jasotako kantitatea portzentajetara ekarri ezkero. Hala egiten denean, tokikoen heren batek diru gutxiago jaso zuen 2013an, eta horien artean daude, besteak beste, Nafarroan zabaltzen diren Guaixe, Mailope eta Ttipi-ttapa aldizkariak. Gainontzeko bi herenentzat jasotako diru-partida, portzentajetan ere, hazi egin zen eta zenbait kasutan eskarian jarritako kopuru osoa esleitu zitzaien. Atal honi amaiera emateko, bi hitz 2006-2011 bitartean nagusiki gaztelania darabilten egunkariek euskara hutsezko gehigarriak prestatu eta zabaltzeko Jaurlaritzaren diru-laguntza jaso zuten hedabideen inguruan812. Bost onuradun izan ziren guztira, horietako hiru (Araba gaztea, Izan gazte eta Ortzadar gehigarriak) sei urtean izan ziren onuradun, eta gainontzeko biak urte bakar batean (El Diario Vasco 2011n eta Xirika 16 gehigarria 2006an). Lehen urtean 965.411 euroko aurrekontua kudeatzen zuten denen artean, eta 2011n 1.316.358 eurokoa. Hazkundea, beraz. Eskatutako diru-kantitateak ere gora egin zuen, 529.258 euro eskatzetik 766.878 euro eskatzera. Baina igoera hori baino deigarriagoa den beste datu bat dago eskatutako diru-partidei lotuta. Izan ere, multzo honetako hedabideek laguntza-eskarian aitortutako aurrekontuaren erdia baino gehiago eskatu zioten Eusko Jaurlaritzari, euskara hutsezko gehigarriak prestatu eta zabaltzeko. Eskariak eskari, esleipenek ez 811 .- Arabako foru-aldundiak ez ditu urtero euskarazko hedabideentzako laguntzak kaleratu. 812 .- Horiekin batera, 2009 eta 2010 urteetan, laguntzak izan ziren nagusiki gaztelania darabilten euskara hutsezko erreferentzia-orrialdeak prestatu eta zabaltzeko. Horiei buruz hemen ez da ezer aipatuko, besteak beste, bakar batek, Noticias de Gipuzkoa egunkariak jaso zuelako diru-publikoa bi urtean. Beraz, analisi konparatiboa soilik egin daiteke hedabide horrekin. Esan Noticias de Gipuzkoa egunkariak laguntza-eskarian jarritako datuen arabera, ia bikoiztu egin zuela aurrekontua 2009tik 2010era (96.954 euro izatetik 176.000 euro izatera), eta beste horrenbeste gertatu zen urte batetik bestera Jaurlaritzari eskatu zion diru-kantitatearekin ere (58.173 eurotik 105.000 eurora). Esleitutako diru-partida ere hasi egin zen baina ez proportzio berean (38.781 euro 2009an eta 52.800 euro 2010ean). Ondorioz, 2010ean esleitu zioten kantitatea eskatutakoaren %50,3ra iritsi zen, 2009an lortutakoa baino portzentaje apalagoa (%66,7). Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 744 zuten bide bera jorratu, Ortzadar gehigarriaren kasuan izan ezik, epealdi osoan laguntza jaso zuten beste biek diru gutxiago jaso zutelako813. Adierazitakoak adierazita, orain arte landu den atal honen laburpen modura esan daiteke 2005etik 2013ra Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza jaso duten euskara hutsezko hedabide inprimatuen sektorean, udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariek izan dutela gastu-aurrekontuaren hazkunderako bilakaera. Eguneroko prentsako hedabideetan eta informazio orokorreko aldizkari eta aldizkari espezializatuetan, ordea, aurrekontuek behera egin dute aztertutako lehen urtetik azken urtera. Bestalde, argitalpen guztiei egokitu dakiekeen formula da Jaurlaritzari eskatu dioten laguntzaren tamaina bakoitzaren aurrekontuaren egoeraren araberakoa izan dela; hau da, aurrekontuak hobera egin duenean eskatutako laguntzak gora egin du eta urteko jardunerako diru-partidan beheraldia edo murrizketak izan direnean, beste horrenbeste gertatu da eskatutakoarekin, diru gutxiago eskatu zaio administrazioari. Hala izateak agerian uzten du euskara hutsezko hedabide inprimatuen gastu-aurrekontua edozein izanda ere, handia zein txikia, gorako bidea hartu duena zein artaziak sartu zaizkiona, beti izan duela diru-laguntza publikoarekiko menpekotasuna. Urte batetik besterako gastuaurrekontua hazten denean hedabideek eskatutako diru-laguntza ere hazi egiten da eta hala gertatzeak erakusten du laguntzekiko menpekotasunak bere horretan irauten duela; handiagoa den aurrekontua elikatzeko beharrezkoa delako diru-publiko gehiago eskatu eta lortzea. Menpekotasun-egoera horretatik askatzeko ezinbestekoa litzateke 813 .- Araba gaztea gehigarriak eskatutakoaren %44,9 jaso zuen 2006an (39.294 euro) eta 2011n eskatutakoaren %19,6 (30.945 euro). Izan gazte gehigarriari eskatutakoaren %42,6 esleitu zioten 2006an (49.997 euro) eta %21,7 2011n (37.254 euro). Ortzadar gehigarriak gora egin zuen zenbaki absolututan, baina ez portzentajetan, 2006an eskatutakoaren %46 jaso zuen (57.476 euro) eta 2011n eskatutakoaren %20,7 (64.482 euro). Portzentajearen jaitsiera erraz azladu daiteke: Ortzadar gehigarriaren eskaera asko, asko hazi zen 2006tik 2011ra (125.000 euro eskatzetik 311.936 euro eskatzera); hortaz, esleitutako kantitatea hazi bazen ere, hazkundea ez zen eskatutako kantitateak izandakoaren neurri berekoa izan eta ondorioz, eskatutakoa/esleitutakoa harremanak behera egin zuen portzentajetan. Gainontzeko bi gehigarriak urte bakarrean izan ziren Eusko Jaurlaritzaren diru publikoaren onuradun, Gara egunkariaren Xirika 16 gehigarriak 2006an 199.417 euro eskatu zituen, eta kantitate horretatik %75,5 esleitu zioten (150.626 euro), eta El Diario Vasco gehigarriak 2011n 125.189 euro eskatu zituen, eta erdia eman zioten (62.595 euro). Ondorioak 745 gastu-aurrekontuaren hazkundeak gero eta gutxiago jatea Jaurlaritzak esleitutako partidetatik eta gero eta gehiago hedabide bakoitzak eskuratu ditzakeen sarrera pribatuetatik (salmentatik, publizitate bidezko sarreretatik eta publikoak ez diren beste iturri batzuetatik). Bestalde, idatzizko hedabideei esleitu zaizkien diru-laguntzak bi faktoreren araberakoak izan dira: batetik, Eusko Jaurlaritzak hedabide-multzo bakoitzarentzat ezarritako diru-baliabideen eta urteroko deialdietan izandako eskatzaileen araberakoak; hala, zenbat eta partida handiagoa izan eta zenbat eta eskatzaile gutxiago izan, aukera gehiago dago diru-partida oparoa eskuratzeko deialdian zehaztutako balorazio-irizpideen puntuazioak aplikatu ondoren. Horixe litzateke, adibidez, euskara hutsezko eguneroko prentsaren kasua, baina, dagoeneko azaldu den bezala, multzo horretan sekulako aldea dago Berria egunkariak eta gainerako egunerokoek kudeatu duten gastu-aurrekontuen eta egin dituzten laguntzaeskarien artean eta esleipenik oparoena Berriak jaso du. Bestetik, aurreko adibidearekin iradoki bezala, Jaurlaritzak multzo bakoitzean kokatutako hedabide inprimatuei egin dizkien esleipenak hedabide bakoitzaren aurrekontuaren eta horri zuzenean lotuta dauden eskatutako laguntzaren tamainaren araberakoak dira. Zenbat eta aurrekontua handiagoa izan, orduan eta laguntza handiagoa eskatu dute, eta alderantziz. Beraz, esan daiteke aurrekonturik apalenak izan dituzten tokiko idatzizko argitalpenak izan direla, oro har, Jaurlaritzarengandik diru-partidarik txikienak hartu dituzten euskarazko hedabideak814. Edozein kasutan, egunerokoen multzoan zein aldizkakoenean egon, horien aurrekontuen bilakaera positiboa zein negatiboa izan, eta eskatutako laguntza handitu zein txikitu denboran zehar, Eusko Jaurlaritzak "Hedabideak" deialdiaren bidez esleitutako laguntzak, oro har, gora egin du 2005etik 2013ra. Horri esker hedabide inprimatuetan estali den aurrekontuaren portzentajea hazi egin da multzo guztietan, salbu nagusiki gaztelania darabilten egunkariek euskara hutsezko gehigarriak eta erreferentzia-orrialdeak prestatu eta zabaltzeko multzoan. Dena den, Jaurlaritzak esleitutakoak portzentajetan gora egin izana neurri handi batean euskara hutsezko hedabide inprimatu askok aurrekontuetan izandako beherakadari zor zaio, bereziki 814 .- Baieztatutakoaren salbuespenak lirateke tokikoen multzoan aurrekontu aipagarriak kudeatu dituzten ondoko paperezkoak: Goiena papera, Asteleheneko Goiena papera, Anboto eta Ttipi-ttapa. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 746 eguneroko prentsaren eta informazio orokorreko aldizkarien eta aldizkari espezializatuen kasuan. Lanaren hurrengo urratsean ere zenbakiak izango dira lehengai nagusi, bertan 2005-2013 epealdiko diru-laguntza deialdietan euskarazko hedabide inprimatuen multzo bakoitzarentzako ezarritako diru-partidei erreparatu zaie eta hortik abaituta Eusko Jaurlaritzak eguneroko prentsa lehenetsi duela baieztatu eta argudiatuko da. 6.5. EUSKARA HUTSEZKO EGUNEROKO PRENTSA INPRIMATUA EUSKO JAURLARITZAREN "HEDABIDEAK" DEIALDIAREN LEHENTASUN ETA ONURADUN NAGUSIA Eusko Jaurlaritzak euskara hutsezko hedabide gehien dituen inprimatuen sektorera bideratu du beti laguntza-deialdirako erabilgarri izan duen diru-partidaren zatirik handiena. Esaldi horrek laburbilduko luke administrazioaren jokaera 2000. urtetik, hau da, era guztietako euskarrietan ekoizten diren euskarazko hedabideek Jaurlaritzak eskainitako laguntza ekonomikoa eskatzeko aukera dutenetik. Izan ere, 1980tik 1999ra idatzizkoak izan ziren diru publikoaren onuradun bakarrak, lehen lau urteetan (1980-1983) laguntzak modu diskrezionalean banatu ziren, eta 1984tik aurrera, agindu bidez kudeatu da ekimena. Hortaz, herri-ekimeneko edota ekimen pribatuko euskara hutsezko hedabideentzako laguntzak jorratu duen bidea ulertzeko, bi faktore izan behar dira kontuan; batetik, aurreko atalean azaldu den bezala, EAEko aurrekontu orokorren bilakaera, eta bestetik, euskarazkoen sektoreak denboran zehar izan duen garapena. Aipatu garapenean gizarte-eragileen ekimenarekin batera, funtsezko zeregina jokatu du herri-aginteek ezarritako diru-laguntzez baliatzeko aukera izateak. Hala, 1980an frankismoaren ostean osatutako lehen Jaurlaritzak 3 milioi pezeta (18.030 euro) banatu zituen aldizkako hamalau argitalpenen artean, eta 2013an, 4.875.000 euro esleitu zizkien 118 hedabideri; kantitate horretatik 3.661.500 euro, hots, partida osoaren bi herenak 65 hedabide inprimatuk jaso zituzten. Dirua zati berdinetan banatu Ondorioak 747 izan balitz, 1980an 1.287 euro egokituko litzaizkioke argitalpen bakoitzari; 2013an, 56.330 euro paperezko bakoitzari. Diru-laguntzak urteroko agindu bidez kudeatzen direnetik eta Eusko Jaurlaritzak ezarritako diru-baliabideei erreparatuta, lehen bi hamarkadak (1984-2004) izenburu batekin laburbildu daitezke: hogei urte hazten. Denbora-tarte horretan, dirubaliabideak eta jasotzaileak hazi egin ziren deialditik deialdira815. Urte-mugarriak aipatzekotan 1986, 1997 eta 2000 lirateke. 1986an diru-partidak gora egin zuen, orduan kaleratzen ziren aldizkakoei zuzendutako deialdiaz gain, bigarren bat izan zelako astebururo egunkari bat argitaratu nahi zuten enpresei bideratuta. Horrela jaio ziren Hemen eta Eguna. Euskarazko argitalpenak laguntzeko diru-partidaren bigarren hazkunde nabarmena, ordura arteko handiena, 1997an gertatu zen. Urte hartako deialdian, Euskaldunon Egunkariak aukera izan zuen eguneroko prentsarentzat aurreikusitako 120 milioi pezeta (721.215 euro) eskatu eta jasotzeko (ordura arte Jaurlaritzaren babes ekonomikorik gabe jardun zuen lehenengoz kaleratu zenetik, 1993tik). Eta 2000 urtean, diru-hornikuntzak hirugarren hazkunde aipagarria izan zuen, ordutik aurrera euskara hutsezko hedabide inprimatuak ez ezik, irratiak, telebistak eta on-line argitalpenak ere laguntza-eskatzaile eta onuradun izan zitezkeelako. Hala, 2000ko aginduak bikoiztu egin zuen 1999ko diru-partida. Dena den, onuradun nagusiak inprimatuak izaten jarraitu zuten, hamar eurotik 7,8 euro paperezkoei esleitu zitzaizkielako. Eta paperezko egunerokoen artean azpimarratzekoa da 2003ko deialdira arte jasotzaile bakarra izan zela: Berria egunkaria. 2003koan, ordea, Berria egunkariarekin batera, beste hiru egitasmok jaso zuten laguntza: Oarsoaldeko Hitza, Tolosaldeko Hitza eta Hernaniko Kronika egitasmoek, hain zuzen. Eta ondorengo urteetan, egunerokoen multzoa ugalduz joan zen. Ikerketan fokua jarri zaion 2005-2013 denbora-tartea "hazi, eutsi eta jaitsi" formularekin bataiatu daiteke. 2005etik 2009ra bitarteko aginduetan albiste onak izan ziren eskatzaileentzat, laguntza moduan ezarritako diru-partidak gora egin zuelako, 815 .- Salbuespen bakarra 1991 urtea izan zen. Jasotzaile-kopuruak behera egin zuen urte hartan, tokiko argitalpenek ez zutelako laguntza eskatzeko aukerarik izan. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 748 nahiz eta neurri batean nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako euskara hutsezko gehigarrientzat eta erreferentzia-orrialdeentzat ezarritako diruari esker izan. Denbora-tarte horretan, urte pare bat, 2006 eta 2007, azpimarratu daitezke: 2006an 2005ean baino ia milioi bat euro gehiago izan zen eta 2007an 2006an baino 825.000 euro gehiago. Gero, 2010ean hasiko da joera-aldaketa, urte hartan aurreko urteko partida berari eutsi zitzaion, eta 2011tik 2013ra, berriz, behera egin zuen. Aztertutako epealdian, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 46.380.000 euro jarri ditu "Hedabideak" laguntza-deialdian; horietatik 36.942.500 euro hedabide inprimatuentzat izan dira, baliabide ekonomiko guztien %79,7. 186. taula. Eusko Jaurlaritzak "Hedabideak" deialdian jarritako baliabide ekonomikoen bilakaera, 2005-2013. 2005-2013 (€) 2005-2013 (%) Euskara hutsezko eguneroko prentsa inprimatua 17.202.120 37,1 Euskara hutsezko aldizkari inprimatuak 16.408.330 35,4 Nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako euskara hutsezko gehigarriak 3.332.050 7,2 Zati batean edo osorik euskaraz ari diren uhin bidezko irratiak 2.606.200 5,6 Zati batean edo osorik euskaraz emititzen duten telebistak 4.501.000 9,7 Internet bidezko hedabideak eta berri-agentziak 2.330.300 5,0 GUZTIRA 46.380.000 100 Iturria: 2005-2013 bitarteko diru-laguntza deialdien aginduak. EHAA. Tesiaren egileak moldatua. Taulan 2005-2013 epealdi osorako kopuru absolutuak eta portzentajeak bildu dira. Urtez urteko datuetara joan ezkero, joera bera errepikatzen da; hau da, euskara hutsezko hedabide inprimatuentzat izan da beti diru-poltsaren zati esanguratsuena, hiru laurdenetik gorakoa. Beraz, adierazitakoak adierazita, baieztatu egiten da bosgarren hipotesia, honelaxe zioena: Ondorioak 749 H5.- Bosgarren hipotesi gisa planteatzen da Eusko Jaurlaritzak euskara hutsezko hedabideak laguntzeko ezarri duen diru-partidaren banaketa sektorearen argazki kuantitatiboa aintzat hartuta egin duela. Horrela, multzorik zabalena osatzen duten inprimatuentzat izan du beti diru gehien; hau da, Jaurlaritzak erabilgarri izan dituen baliabide ekonomikoetatik partidarik garrantzitsuena paperezkoetara bideratu du. Hortaz, harreman zuzena dago eskatzailekopuruaren eta diru-publikoaren banaketaren artean. Urteroko deialdiaren eskatzaile-kopuruari begiratuta, logikoa da baliabide gehien idatzizkoentzat ezartzea, laguntza-eskatzaile gehienak paperezko euskarrian ekoiztu eta kaleratzen direlako. Edozein kasutan, hedabide inprimatuen multzoaren barruan bi diru-partida izan dira Jaurlaritzaren deialdietan 2005-2013 epealdian; lehena, euskara hutsezko eguneroko prentsarentzakoa; bigarrena, euskara hutsezko aldizkari inprimatuentzakoa. Bigarren horren barne daude informazio orokorreko aldizkariak, aldizkari espezializatuak eta tokiko hedabide inprimatuak. Bi diru-partida horiekin batera zenbait urtetan hirugarren bat izan da; nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako euskara hutsezko gehigarrientzat (2006-2011 urteak, biak barne) eta erreferentzia-orrialdeentzat (2009an eta 2010ean). Hiru azpimultzo horietako bakoitzean izan diren eskatzaileen eta onuradunen banakako azterketa ondoko tauletan dago jasota. 187.taula. "Hedabideak" deialdian euskara hutsezko eguneroko prentsa inprimatuarentzat jarritako diru-baliabideen eta onuradunen bilakaera, 2005-2013. Datuen arabera, 2005etik 2013rako urteetan Eusko Jaurlaritzak jarritako hamar eurotik 3,5 eta 4,5 euro artean euskara hutsezko prentsari esleitu zaizkio. Eusko Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 750 Jaurlaritzak euskara hutsezko eguneroko prentsa inprimatua sendotu, garatu eta normalizatzeko jarri dituen diru-baliabideen kasuan bete egiten da "hazi-eutsi-jaitsi" formula. Beste horrenbeste gertatu zen ondoren aurkeztuko diren gainontzeko hedabide inprimatuentzat ere. Informazio orokorreko eta espezializatuko aldizkariei eta udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariei (tokikoei) dagokienez, hamar eurotik 3,1 eta 4,1 artean jaso dute. 188. taula. "Hedabideak" deialdian euskara hutsezko aldizkari inprimatuentzat jarritako diru-baliabideen eta onuradunen bilakaera, 2005-2013. Azkenik, nagusiki gaztelania darabilten egunkariek Eusko Jaurlaritzak jarritako hamar eurotik 46 zentimo eta euro bat eta hogeita bost zentimo izan zuten euskara hutsezko gehigarriak eta erreferentzia-orrialdeak prestatu eta zabaltzeko. Ondorioak 751 189. taula. "Hedabideak" deialdian nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako euskara hutsezko gehigarrientzat (2006-2011) eta erreferentziaorrialdeentzat (2009-2010) jarritako diru-baliabideen eta onuradunen bilakaera. Lehenxeago aipatu bezala, Eusko Jaurlaritza euskara hutsezko argitalpenak diruz laguntzen hasi zenetik, eskatzaileei begiratuta aldizkako hedabide inprimatuena izan da beti kuantitatiboki multzorik garrantzitsuena. Hasieran ez zegoelako egunerokorik eta gerora ere, garatuz joan den arren, euskara hutsezko hedabide inprimatuen eskaintza osoaren zatirik txikiena izan delako egunerokoena. Hala izatea ez da hizkuntza gutxituetan ekoiztutako hedabideen ezaugarri bereizgarria, hizkuntza nagusietan kaleratzen direnekin egoera bera errepikatzen delako; hots, aldizkakoen kioskoa egunerokoena baino anitzagoa eta zabalagoa da. Edozein kasutan, diru publikoaren eskatzaile gehienak aldizkakoak baldin badira, pentsa daiteke baliabide ekonomiko gehien horietara bideratu beharko litzatekeela. Baina EAEn ez da hala egin. Arestiko hiru tauletan dauden onuradunen datuei erreparatuta, agerikoa da dirua ez dela horrela banatu. Egunerokoen kasuan, 2005ean 1.700.000 euro banatu zen 8 hedabideren artean; aldizkakoentzat, ordea, 1.580.000 euro izan ziren 59 hedabiderentzat. Eta 2013an 6 egunerokoek 1.820.000 euro jaso zituzten bitartean, 1.841.500 banatu ziren aldizkako 59ren artean. 2012 eta 2013 urteetan, aldizkakoen azpi-multzoan egunerokoenean baino 21.500 euro gehiago jarri ziren arren, batean eta bestean dauden eskatzaileak/jasotzailek zenbat izan ziren aintzat hartu ezkero, begi-bistakoa da aldizkakoen multzoak proportzionalki baliabide ekonomiko gutxiago izan zituela. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 752 Laguntza publikoak jaso dituzten hedabide inprimatuen ezaugarriei helduta argi dago bi multzo nagusiak eraikitzeko erabili den irizpidea argitaratze- edo kaleratzemaiztasuna izan dela; egunerokoak batetik, aldizkakoak bestetik. Eta Eusko Jaurlaritzak multzo bakoitzarentzako diru-partidaren banakatzea egiteko orduan, euskara hutsezko eguneroko prentsa lehenetsi du. Egoera horren lehen aztarna 1997an kokatzen da. Orduan, eguneroko prentsaren sektorean euskara hutsez jarduten zuen hedabide bakarrak, Euskaldunon Egukariak garaiko 120 milioi pezetako laguntza (721.215 euro) jaso zuen Jaurlaritzatik, eta urte berean 78 miloi pezetako laguntza (468.789 euro) ezarri zen aldizkako argitalpenentzat. Ordutik, joera urtero errepikatu da. Adierazitakoak adierazita beraz, ñabardura egin behar zaio lan honetan proposatu den hipotesiari. Izan ere, egia da zabalena den paperezkoetara zuzendu dela beti baliabide ekonomiko gehien, baina hipotesiak ez du funtzionatzen urteroko deialdietan inprimatuen artean bereizi diren bi azpimultzoei aplikatuta. Kasu horretan, kuantitatiboki txikiena den egunerokoen multzoak jaso duelako, aldearekin gainera, diru gehien. Jokabide hori hizkuntza gutxituetako biziberritze-prozesuan hedabideek izan dezaketen eraginaz hainbat egilek duten ikuspegiarekin ezkondu daiteke (Hourigan, 2003; Martí, 2005; Jones, 2007; Moring, 2007, Pietikäinen, 2008). Horien ustez, hedabideak hizkuntzaren presentzia bermatzeaz gain, hizkuntzaren beraren estandarizazioa sustatzeko tresna baliagarriak ere badira; ondorioz, administrazio batek hizkuntza gutxituaren normalizazioan eragin dezaketen idatzizko hedabideen artean diru-laguntzak banatzerakoan prentsa inprimatua lehenetsi dezake arrazoi batengatik: aldizkako argitalpenekin alderatuta prentsa inprimatuak hizkuntza gutxituaren eguneroko presentzia bermatzen duelako hedabideetan. Bestalde, jokabidea koherentea da Eusko Jaurlaritzak Autonomia Estatutua onartu zenetik hedabideen esparruan garatu duen politikarekin; batetik, hizkuntzaren normalizazioan laguntzeko eraginkorrenak izan daitezkeen euskarriak (Moriarty, 2007), ikusentzunezkoak sortzeari ekin zion (EITB); eta bestetik, inprimatuei dagokienez, horiek diru-laguntza bidez sustatzeko ahalegina egin du. Izan ere, presente izan behar da Ondorioak 753 2005-2013 epealdian diru publiko bidez egin den ahaleginak oinarrian ondoko helburua zuela ezarrita: euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzea. Eta urteroko aginduetan aitortutako sendotu, garatu eta normalizatu kontzeptuak dira hurrengo ondorioaren mamia. 6.6. EUSKARA HUTSEZKO HEDABIDE INPRIMATUEK MODU ANITZEAN ULERTZEN DUTE 2005-2013 BITARTEKO DEIALDIETAN EZARRITAKO HELBURUA Ikerketaren azterketa atalean erakutsi da Eusko Jaurlaritzak euskarazko hedabideak laguntzeko ekimenaren helburua hedabideek beraiek egin duten ibilbidera egokituz joan dela. Lehen urteetan, paperezko argitalpenak baino ez zeuden; hortaz, diru-laguntza deialdietan horien zabalkundea sustatzea edota bideragarriago egitea ezarri zen helburu moduan. Gero, 1987-1996 bitartean, aipatu helburua "euskarazko aldizkarigintza suspertu, sustatu eta babestu" formula erabiliz jaso zen eta 1997an, hots, Jaurlaritzak eskatzaileen artean eguneroko prentsa ere onartu zuen lehen urtean beste era batera aurkeztu zen laguntzaren xedea. Aurpegi edo alde bikoitzeko xedea zela esan daiteke; batetik, prentsa idatzian euskararen erabilera sendotu eta indartzea eta bestetik, euskal prentsa-egitasmoak bideragarriago egitea. 2000. urtetik, berriz, herri-ekimeneko edota ekimen pribatuko ikus-entzunezko egitasmoek "Hedabideak" laguntza-deialdira aurkezteko aukera izango dute; baina egoera berriak ez du apenas aldaketarik eragingo helburuen formulazioan. Nahikoa izan zen "euskal prentsa egitarauak bideragarriago egiteko" jarri beharrean, "euskarazko komunikabideen egitasmoak bideragarriago egiteko" jartzea. Aldaketa ikerketak aztergaitzat hartu duen 2005-2013 epealdian gertatu zen berriro; denbora-tarte horretan, urtea joan urtea etorri, ondoko esaldiarekin aurkeztu da laguntza-ekimenaren xedea: "euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntzak". Hortaz, sendotu, garatu eta normalizatu kontzeptuek laburbiltzen dute 2005- 2013 bitartean Eusko Jaurlaritzak kaleratu dituen diru-laguntza deialdien ipar-orratza. Kontua da ez dela urte horietako deialdi bakar batean zehazten nola ulertu behar diren aipatu hiru hitzak. Ez hori bakarrik, ikerketan egin diren elkarrizketa sakonetan zein Delphi bidez jasotako ekarpenetan oso agerian geratu da diru publikoaren Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 754 onuradun diren euskara hutsezko hedabide inprimatuek esanahi, interpretazio desberdinak ematen dizkietela sendotu, garatu eta normalizatu kontzeptuei. Eta horixe da hain zuzen lan honen beste hipotesi bateko mamia. H6.- Seigarren hipotesiak Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza deialdiaren xedeari heltzen dio. 2005-2013 bitartean, ondokoa izan da helburua: euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatu. Hipotesi honek planteatzen du euskara hutsezko idatzizko hedabideek modu desberdinean, eta zenbait kasutan kontrajarrian, interpretatzen dituztela deialdiak helburu moduan ezarri dituen sendotu, garatu eta normalizatu kontzeptuak. Elkarrizketa sakonetan jasotakoaren arabera, "normalizatu" kontzeptuaren definizioak eragiten du hedabide inprimatuen arteko adostasunik handiena. Gehienetan euskararen egoerari zeharo eta ezinbestean lotuta azaldu dute elkarrizketatuek; horren erakusgarri litzateke ondoko iritzia: "Euskal hedabide bat normalizatua egon daiteke euskera normalizauta dagoenean, unibertsala denean eta funtzio sozial guztiak betetzen dituenean"(E1). Ikuspegi horrekin batera, bada euskarazko hedabideen normalizazioa beste kontu batzuekin loturik ikusten duenik ere; batetik, sektorearen mapa izatearekin, eta bestetik, produktu estandarrak eskaintzearekin; hots, kontsumitzaileak modu naturalean hartuko lituzkeenak eta gutxituak ez diren beste hizkuntza batzuetan daudenen parekoak. Parekoak bai, baina ez igualak, baizik eta euskal kontsumitzaileen beharrei erantzuten dietenak. Elkarrizketatu batek honela zioen: "Normalizazioa da produktu estandarrak izatea, produktu normalak izatea (…) hau da, besteetan, erderaz ikusten ditugunak euskeraz ere izatea,(…) horrek zer esan nahi du? Egin behar ditugula besteek egiten duten guztia ta? Ez, hori da euskal gizartean Euskal Herriak eskatzen dituen edo behar dituen hedabideak egitea". (E12) 2005-2013 epealdiko "Hedabideak" diru-laguntza deialdien helburuan aitortutako beste bi kontzeptuak, sendotu eta garatu, modu anitzean interpretatu zituzten elkarrizketatuek. Sendotu hedabidearen jarduna urte batetik bestera gorabehera handirik gabe ziurtatzeko behar diren baldintzekin, baliabideekin lotu dute Ondorioak 755 batzuek. Beste batzuen ustez sendotzeak zerikusia du kalitatearekin, irakurle gehiagorengana iristearekin, enpresa-egitura hobetzearekin eta aldaketei egokitzeko gaitasunarekin. Garatu kontzeptuak, berriz, aurrera egitea, garai berrietara egokitzea esan nahi duela adierazi dute elkarrizketatu askok, eta beste zenbaitek, gehiago zehaztu eta produktu berriak ekoizteko edota euskarri berrietan aritzeko gaitasunarekin identifikatu dute. Elkarrizketa sakonetan sendotu, garatu eta normalizatu kontzeptuak zehazteko unean gertatu den egoera bera errepikatu da Delphi teknikan ere. Delphian parte hartzeko gonbidapenari erantzun zioten hedabideetakik zortzik heldu zioten laguntzadeialdiaren xedean ageri diren hiru kontzeptuak argitzeko zereginari. Zenbakia berez da esanguratsua, berau delako Delphia gauzatzeko prestatu zen gidoian eskatzen ziren gai guztien artean erantzun gutxien jaso duena. Idatzizko ekarpenetan irakurritakoaren arabera, eta elkarrizketetan ikusi bezala, kontzeptu berari hainbat esanahi desberdin ematen zaizkio hedabide batetik bestera, eta ez hori bakarrik, esanahi bera kontzeptu ezberdinei lotuta ere ageri da; esaterako, hedabide batentzat sendotzea dena beste batek garatzea edo normalizatzea bezala interpretatzen du. Adostasunik handiena, hala esaterik badago, orain ere normalizatu kontzeptuaren inguruan gauzatu da. Ikuspegiak ikuspegi eta desberdintasunak desberdintasun, hedabide inprimatua sendotzea lau kontu desberdinei lotu zaio Delphian. Erantzun dutenetatik, batzuek uste dute irudi eta testuen aldetik gero eta produktu hobeak, kalitatezkoak ekoiztea dela sendotzearen seinale; emandako bigarren adieraren arabera, sendotzea hedabidearen finantziazio-bideak dibertsifikatzeari lotu beharko litzaioke; hirugarren adieraren arabera, sendotu kontzeptuak adieraziko luke eskainitako produktua herritarrentzat erreferentziala dela, eguneroko bizitzan erabiltzeko modukoa dela; eta azkenik, bada sendotu hedabidearen etorkizuna ziurtatzeko behar diren baldintzak hobetzea dela dioenik ere. Hortaz, sendotu kontzeptua definitzeko, kaleratutako produktua, hartzailea, hedabidearen egoera ekonomikoa eta jarduna (baldintzak) hartu dira abiapuntu gisa. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 756 Garatu da helburu moduan ageri den bigarren kontzeptua. Horri ere esanahi desberdinak eman dizkiote Delphian horri buruzko ekarpena egin duten hedabideek. Horietako batek teknologia hobeak izatearekin eta hartzaile gehiagorengana iristearekin lotzen du garatzea; beste batzuentzat garapenak berritzearekin, eboluzionatzearekin du zerikusia, eta hiru arlotan gertatu beharreko berrikuntza aipatzen dute: produktuaren arloan, enpresaren kudeaketa-ereduan eta hartzaileen eskakizunei begirako estrategiaren esparruan. Eta garatu nola azaldu daitekeen argitzeko ahalegina egiten dutenen artean, badira zenbait hedabidek sendotu hitzari emandako esanahi bera egokitzen diotenak ere; horientzat garatzea produktu, eduki hobeak ekoiztea litzateke. Bestalde, normalizatu kontzeptua definitzeko hiru erreferentzia hartu dituzte ekarpen-egileek: hizkuntza, merkatua eta erdaraz ari diren hedabideak. Gehientsuenek diote euskara hutsezko hedabideen normalizazioa hizkuntzaren, euskararen egoerari dagoela lotuta ezinbestean; hots, euskara normalizatuta ez dagoen bitartean, ezinezkoa izango dela hizkuntza gutxituan diharduten paperezkoak normalizatzea. Ikuspegi horrez gain, normalizatu kontzeptua definitzeko beste bi proposamen bildu dira Delphian; baten iritziz normalizatzeak euskara hutsezko hedabide inprimatuen eskaintzarik ahalik eta zabalena izatea esan nahi du, eta bestearen ustez, erdalhedabideek duten egoera eta baldintzak eskuratzea esan nahi du. Beraz, 2005-2013 epealdian kaleratu diren "Hedabideak" deialdietako helburuan aipatzen diren hiru kontzeptuak nola ulertu beharko liratekeen zehaztu gabe izateak ondorio bikoitza dakar: batetik, arestian azaldu bezala, euskara hutsezko hedabide inprimatuen zehaztugabetasuna, adostasunik eza kontzeptuak mamiz janzterakoan. Jasotako erantzunen kopuru txikiari erreparatuta agian eskaturiko zereginak sortu dituen zailtasunei buruz ere hitz egin beharko litzateke. Bestetik, deialdien helburu izan diren hiru kontzeptu gakoak zehaztu gabe izateak ez dio inolako mesederik egiten diru-laguntza egitasmoaren ebaluazioari. Ondorioak 757 Ebaluazioaren ingurukoak sakonago jorratuko dira hurrengo ondorioari eskainitako tartean. Hemen bakarrik aurreratu oso presente izan behar dela "Hedabideak" diru-laguntza deialdia Eusko Jaurlaritzak hizkuntza-politikaren esparruan egikaritutako politika publikoa dela eta ondorioz, ebaluazioa behar beharrezko zeregina izango da martxan jarritako egitasmoaren, ekimenaren egokitasunari eta eraginkortasunari buruzko informazioa biltzeko (Mondragón, 2001 eta 2006; Alvira eta Aguilar, 2015), gardentasuna bermatzeko, eta gainera, ebaluazioak jarduera publikoa legitimatzeko ere balio du (Grin eta Moring, 2003b). Gurean, "Hedabideak" diru-laguntza deialdiak ezarri dituen sendotu, garatu eta normalizatu kontzeptuak nola ulertu behar diren argi eta garbi jasota ez baldin badago, nekez baloratu daiteke Eusko Jaurlaritzak esleitutako diru-baliabideak euskarazko hedabide inprimatu bakoitza eta horiek osatzen duten sektorea sendotu, garatu eta normalizatzeko baliagarri izan diren ala ez. Azken finean, nekez baloratu daiteke dirulaguntza deialdiaren eraginkortasuna. Zaila izango da urteroko diru-laguntza deialdiak aldarrikatu duen helburua bete den ala ez egiaztatzea. Izan ere, hedabide bat sendotu dela, edota garatu dela, edota normalizatu dela esateko, edo sendotze-, garatze- eta normalizazio-bidean egoki doala aldarrikatzeko, edo hobetu beharra daukala adierazteko, edo agian atzera egin duenaren berri emateko ezinbestekoa da aurretiazko urratsa egoki gauzatuta izatea, hau da, sendotu, garatu eta normalizatu zer diren argitzea. Azken baieztapen horrek zuzen zuzenean garamatza hurrengo ondorioaren ortura. 6.7. DIRU-LAGUNTZA DEIALDIA ERAGINKORRA DEN ALA EZ EGIAZTATZEKO ZAILTASUNAK DAUDE Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 bitartean euskara hutsezko hedabide inprimatuei esleitutako diru publikoarekin hedabide bakoitzak estali duen aurrekontuaren bilakaerak eta elkarrizketa sakonetan zein Delphian adierazitakoek agerian utzi dute urteroko deialdiak euskarazkoen sektorearentzat duen garrantzia. Lanean erakutsi da "Hedabideak" diru-laguntza funtsezko baliabide ekonomikoa izan dela euskarazko Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 758 idatzizkoek aurrekontua elikatzeko behar duten diru-sarrera osagarria izan dezaten (6.1. ondorioa) eta, horrekin batera, sektorearen eskaintza kuantitatiboari eusteko (6.2. ondorioa). Baina Eusko Jaurlaritzak kudeatzen duen urteroko deialdiaren helburua ez da sektorea eustea, baizik eta euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzen laguntzea. Diru-laguntza funtsezkoa dela denek onartu badute ere, ez da erantzun bera jaso deialdian aldarrikatutako helburuaren lorpen-mailaz galdetu denean. Kasu horretan, ez dago erabateko adostasunik. Izan ere, gauza bat da diru publikoaren onuradun izan direnek aho batez onartzea eta azpimarratzea Jaurlaritzak esleitzen dien laguntzaren garrantzia, eta beste bat, diru-laguntzak hedabide bakoitza, eta sektorea oro har, sendotzeko, garatzeko eta normalizatzeko balio izan duela ziurtatzea edo aldarrikatzea. Azken kontu horri, deialdiak izan duen xedearen betetzemailari, heldu dio ikerketaren beste hipotesi batek, honelaxe dioenak: H7.- Euskara hutsezko hedabide inprimatuen artean, ikuspegi desberdinak daude Jaurlaritzaren diru-laguntza ekimenak 2005-2013 bitartean lortu duen betetze-mailari edo eraginkortasunari buruz. Ez dago iritzi argi eta bakarra. Ikuspegi desberdinak azaleratzen dira hedabide batetik bestera, eta baita urteroko aginduetan, idatzizkoen sektorean onuradun moduan zehazten diren multzo batetik bestera ere (egunerokoak, informazio orokorreko aldizkariak eta aldizkari espezializatuak eta tokikoak). Aurreko atalean defendatu da sendotu, garatu eta normalizatu kontzeptuak zehaztu gabe izateak zaildu egiten duela horien betetze-mailaren inguruko balorazioa egitea. Hala ere, elkarrizketa sakonetan eta Delphi bidez bildutako ekarpenei erreparatuz esan daiteke bi muturreko iritziak daudela. Euskara hutsezko hedabide inprimatu gehientsuenek uste dute esleitutako diru-partidak irauteko, prekarietateegoerari eusteko balio dutela, baina ez hedabideak sendotzeko, garatzeko eta normalizatzeko. Iritzi hori dutenen adibide gisa balio beza honakoak: "Arnasa justuan hartuz, ezin hazi eta prekarietatean lan egiten. Dirulaguntzek hor kokatu gaituzte, eta ezin izan da burujabe izan, hazi, sendotu, normalizatu"(D14). Bitartean, bada kontrakoa defendatu duenik ere. Horiek, aurrekoak baino gutxiago dira, eta esleitutako diruarekin euskara hutsezko hedabide inprimatuak sendotu, garatu eta normalizatu Ondorioak 759 egin direla diote. Horren adibide litzateke beste ekarpen hau: "Diru-laguntzek lagundu egin digute gure komunikabidea sendotzen, garatzen, eraginkortzen eta normalizatzen" (D36). Diru-laguntza deialdiak, 2005-2013 bitartean ezarri duen helburua bete ote den ala ez erantzuterakoan aldeko zein kontrako balorazioa egin dutenen artean ez dago perfil bat zehazterik. Euskara hutsezko egunerokoak, informazio orokorreko aldizkariak, aldizkari espezializatuak zein tokikoak ageri dira aldeko zein kontrako iritzia eman dutenen artean. Beraz, ez da betetzen hipotesiaren bigarren zatian proposatutakoa; hau da, diru-laguntza deialdian ezarritako helburuaren betetze-mailaz era bateko edo besteko ustea agertzeko orduan, ez du eraginik multzo batean edo bestean kokatuta egoteak. Are gehiago, badira 2005etik 2013ra bitartean ia parametro guztietan (aurrekontuak, autofinantzaketa-maila, botaldia, maiztasuna, orrialdekopurua) hobera egin duten euskarazko inprimatuak eta hala ere deialdian ezarritako helburua ez dela betetzen defendatu dute. Eta kontrakoa ere aurkitu da; hau da, ikertutako epealdian okerrera egin duen hedabideren batek dio deialdiak lortzen duela euskarazko hedabide inprimatuen sektorea sendotzea, garatzea eta normalizatzea. Hortaz, ezin da esan Eusko Jaurlaritzak paperezkoei begira egin duen lanaren balorazioa hedabide bakoitzak 2005-2013 bitartean izan duen bilakaeraren araberakoa denik ezta sektoreak orokorrean eta izaera/ezaugarri bereko idatzizkoek izan duten bilakaeraren araberakoa. Dena den, esan bezala, ikerketan parte hartu duten gehienek diote Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak kudeatzen duen "Hedabideak" deialdiak ez duela lortzen euskara hutsezko hedabide inprimatuak sendotzea, garatzea eta normalizatzea. Lanean bildutako ekarpenei jarraituz, bi arrazoiren konbinazioak azalduko luke helburua ez betetzea: batetik, xedea elikatzeko Jaurlaritzak jartzen duen diru-poltsaren tamainak eta bestetik, deialdiaren maiztasunak. Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 bitartean euskarazko hedabideei esleitu dizkien diru-baliabideei dagokienez, jasotzaileek diote ez direla idatzizko bakoitzak eta sektoreak behar dituen neurrikoak; hau da, ez direla jarduteko beharrak asetzeko beharko lituzketenak ezta epe luzerako inbertsioak eta estrategiak garatzeko beharko liratekeenak ere. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 760 Zenbait ikerketa-lanek erakutsi dute (Zabaleta, 2012c, 2013) laguntzetarako diru-baliabideei buruzko kezka zabalduta dagoela hizkuntza gutxituetan lan egiten duten hedabideen artean. Uste dute diru-publiko gehiago eskaini beharko litzaiekeela, hizkuntza gutxituan ari den komunitatearen beharrei patxadaz erantzuteko gai den hedabide-sistema egokia eta modernoa eratzeko. Eta gaineratzen dute esleitutako diru-laguntzen zain egon behar izateak segurtasun-eza eta menpekotasun-sentsazioa eragiten duela. Euskarazko inprimatuak ez dira salbuespena. Bestalde, gurean, zenbait hedabide inprimatutik adierazi dute Jaurlaritzak jarritako diru-partida euskara hutsezkoen sektoreak gizarteari egiten dion ekarpena baino txikiagoa dela, eta bakanen batek ziurtatu du 2013an esleitutakoak marra gorria ezarri duela; hortik beherako edozein kantitatek ondorio kaltegarriak izango lituzkeela ekoizten dituzten produktuen kalitateari begira. Dena den, inork ez du zehazten zenbatekoa izan beharko litzatekeen diru-laguntza, inork ez dio zenbakirik jartzen kantitate horri. Bestalde, aginduetan argitaratutako baliabide ekonomikoen tamainarekin batera, deialdia urtero gauzatzearen ondorioez mintzatu dira hedabideetako ordezkariak. Urterokoa izateak ez dio helburuen lorpenari mesederik egiten onuradunen iritziz. Aho batez diote urteroko maiztasunak ziurgabetasun-egoera batean murgilduz jardutera kondenatzen dituela, ez diela aukerarik ematen egonkortasunez aritzeko, berrikuntzei ekiteko, proiektu berriak martxan jartzeko, epe luzeko estrategiak lantzeko, aurretiaz planifikatzeko. Delphian behin eta berriz agertu dira gai honen inguruko ekarpenak: "Hori proiektu berriak edo berrikuntzak egiterakoan oztopo handia da". (D9) "Horren ondorioz, ezinezkoa zaigu egokia den kudeaketa plan bat egitea". (D12) "Laguntza urteroko deialdietan gauzatzea oztopo handia da. Oso zaila da planifikatzea, eta ezinezkoa egiten zaizu haztea". (D30) "Deialdiak urterokoak izatea ez da batere lagungarria, egonkortasunik ez baitu ematen" (D41). Hitz batean esateko ez dagoela/dutela sendotzeko, garatzeko eta normalizatzeko aukerarik. Ondorioak 761 Diru-baliabideen tamaina eta deialdiaren maiztasuna dira euskara hutsezko hedabide inprimatuen ustez laguntza-egitasmoak aldarrikatzen duen helburua gauzatzea ezinezko bihurtzen duten arrazoiak. Horri garrantzizkoa den beste kontu bat gehitu behar zaio: edozein egitasmori egokitzen zaion helburua bete den ala ez argitzeko funtsezkoa da horren ebaluazio sistematiko eta jarraitua burutzea. Are gehiago egitasmoa diru publikoa erabiliz burutzen denean (Subirats, 2008, 2011, 2014). Horrela jokatzen denean, sistema demokratikoetan derrigorrezkotzat kontsideratzen delako herritarrei azaltzea dirua zertarako, nola eta zein emaitzekin gastatu den. Aurreko atalean laburki azaldu den moduan ebaluazioak informazioa bildu eta gardentasuna bermatzeaz gain, jarduera publikoa legitimatzeko ere balio duelako. Hau da, aginte publikoek hartutako erabakiak emaitzekin legitimatu beharra dago, eta horretarako funtsezko tresna da ebaluazioa (Espejo, 2008; Grin eta Moring, 2003b). Ikerketaren aterpe teorikoan adierazi da hizkuntza gutxitu bat biziberritzeko erakunde publikoen aldetik egikaritzen den edozein egitasmo martxan jartzea politika publikoa gauzatzea dela; helburu jakin bat lortzeko, bitarteko publikoak ezartzen dituen edozein egitasmo politika publikoen esparruan kokatu daitekeela (Gring eta Moring, 2003b). Gurera etorrita, euskararen biziberritzean eraginkorrak izan daitezkeen euskara hutsezko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko dirulaguntza egitasmoaz ari gara. Aurrekoari gehitu zaio diru publikoarekin gauzatzen diren laguntza-politiken kasuan beharrezkoa dela horien eraginkortasuna eta jasangarritasuna egiaztatzeko ebaluazio-mekanismoak edo prozedurak martxan jartzea; horiek aplikatuz ziurtatu daitekeelako aurreikusitako helburuak betetzen ote diren ala ez. Beste era batera esateko, ebaluazioaren bidez egiaztatu daiteke egitasmoa eraginkorra den ala ez. Hortaz, argi dago ebaluazio-prozesuek izaera deskriptiboa eta baloratiboa dutela. Azken batean, ebaluazio-zereginak bi fase ditu; lehenengoan luparen begidarapean jarri den egitasmoari buruzko informazioa bildu eta berau zorroztasunez aztertzen da (alde deskriptiboa); eta behin fase hori osatuta, bigarrenean ebaluatzen ari den egitasmoaren edo horren osagairen baten balioari buruzko iritzia eratuko litzateke. Aipatu fase biak osagarriak dira eta asmo batekin burutzen dira; jasotako Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 762 informazioa eta osatutako iritzia baliagarriak izan daitezela aurrera begirako erabakiak hartu eta, beharrezkoa baldin bada, egokitzapenak egiteko (Mondragón, 2006). "Hedabideak" diru-laguntza deialdiaren kasuan ebaluazio-lan bakarra egin zen 2005-2013 bitartean, Hizkuntza Politikorako816 Sailburuordetzak kudeatzen dituen dirulaguntza deialdien ebaluaketa eta hobekuntzarako proposamenak. HEDABIDEAK DEIALDIA izenburupean UNESCO Katedrak eta EHUko Gizarte Psikologia eta Portaera Zientzien Metodologia Sailak egindakoa hain zuzen. Emaitzen arabera, lanean parte hartu zuten hamar hedabidetatik ia bederatzik uste zuten eragin handia edo oso handia dutela euskararen normalizazioan, besteak beste hizkuntzaren presentzia bermatzen, euskarazko irakurzaletasuna sustatzen eta hizkuntzari prestigioa ematen laguntzen dutelako. Iritzi berekoak agertu ziren kontsumitzaileak ere; horiek positiboki baloratu zuten euskarazko hedabideek hizkuntzaren erabilpena normalizatzeko bidean egindako ekarpena. Bestalde, hedabideek 6 puntu eman zizkioten Eusko Jaurlaritzaren laguntza-deialdiaren edukiari, 4,3 puntu prozedurari, 5,5 puntu finantzaketari eta 8 puntu HPSko teknikariekin izandako harremanari. Edozein kasutan, lan hark ez zion heldu laguntza-deialdian zehaztutako helburuaren betetze-mailari; hau da, ez zuen aztertu esleitutako diru-baliabideekin euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzen ote diren. Baina bada horri buruzko aipamenik; izan ere lanak badu administrazioari zein hedabideei zuzenduriko proposamenen atal bat, eta bertan jasota dago deialdiaren helburuen lorpena eta kontsumitzaileen asebetetzea neurtzeko prozedurak ezarri beharko liratekeela. Hori baino gehiago, lanaren egileek diote administrazioak auditoriak egin beharko lituzkeela laguntzen onuradun diren euskarazko hedabideen artean horiek aurkeztutako datuak eta emaitzak zuzenak direla egiaztatzeko. Lan hura egin zenetik urteak joan dira, eta kontua da ez dela "Hedabideak" diru-laguntzaren ebaluazio sistematiko eta jarraiturik burutu. Aterpe teorikoan adierazi bezala, oso kontuan hartu behar da politika publikoen ebaluazioa egiteko ezinbestekoa Ondorioak 763 dela aginte publikoaren inplikazioa, borondatea; hots, egitasmo zehatz bat (adibidez "Hedabideak" deialdia) martxan jarri duen aginte publikoa ebaluazioaren subjektueragile bilakatzea. EAEn 2005-2013 bitartean deialdiaren kudeaketaz arduratu ziren bi ordezkari politikoek hiru eratako arrazoiak eskaini dituzte laguntza-egitasmoaren ebaluaziorik sustatu eta egin ez izana azaltzeko: lehena denbora falta; bigarrena, premiazkoagoak omen ziren beste zeregin batzuk lehenetsi zirela (euskarazko hedabideen eskaintza nahikoa bermatzea adibidez); eta hirugarrenik, administrazio publikoan ebaluazio-kultura oraindik ahula dela, hedatu gabe dagoela argudiatu zuten. Argudioak argudio edo aitzakiak aitzakia, dagoeneko behin baino gehiagotan adierazi bezala, ebaluazioa da ezarritako helburuaren/en eta lortutako emaitzaren/en arteko harremana nolakoa den erakutsi lezakeen tresnarik egokiena, aplikatu beharrekoa. Hizkuntza gutxituan ari diren hedabideak hizkuntza horren biziberritzeprozesuan zeregina dutela onartzen bada, orduan pentsa daiteke hedabideak zenbat eta sendoagoak, garatuagoak eta normalizatuagoak egon, are eta hobeto, are eta eraginkorrago izan daitezkeela hizkuntzari begirako zereginean. Hortaz, ezinbestekoa da euskara hutsezko hedabideak denboran zehar (kasu honetan inprimatuak eta ikerketarako hautatu den 2005-2013 epealdian) sendotu, garatu eta normalizatu diren ala ez ikustea. Erronka horri helduko zaio hurrengo atalean. Ikerketa honen atal teorikoan baieztatu da edozein ebaluazio-prozesu zorrotza eta objektiboa izatea nahi bada, ezinbestekoa dela adierazle-sistema argia eta egokia eratzea (Mondragon, 2006). Beraz, Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian esleitu dituen diru-laguntzak euskara hutsezko idatzizko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko eraginkorrak izan diren ala ez baieztatzeko, ezinbestekoa da helburuaren betetze-maila interpretatzeko edo neurtzeko erabiliko den adierazlesistema bat izatea, laguntza-egitasmoari buruzko informazio sinesgarria eta fidagarria eskuratu ahal izateko. Baina aurretik azaldu bezala, ez da xede gisa aldarrikatu diren Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 764 sendotu, garatu eta normalizatu terminoen esanahia zehaztu, eta ez da adierazleetan oinarritutako "Hedabideak" deialdiaren emaitzen ebaluaziorik egin. Hala ere, urteroko esleipenak ebazteko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako teknikariek prestatzen dituzten tauletan biltzen diren datu kuantitatiboek informazio bikaina eskaintzen dute hedabide inprimatuek hainbat arlotan hobera edo okerrera egin duten jakin ahal izateko. Bertan daude laguntzak eskatu dituzten hedabide inprimatuen aurrekontuak, finantzaketa-maila propioak, botaldiak, maiztasunak eta orrialde-kopuruak esaterako. Horiek denak baliatuz hedabide bakoitzak jorratu duen ibilbidearen argazki kuantitatiboa osatu daiteke, denboran zehar argitalpena sendotu, garatu eta normalizatu egin ote den ikusteko baliatu daitekeen argazkia. Argazki ebaluatibo horren xehetasunak arakatzen hasi aurretik, argitu beharra dago ikerketa honetan 2005-2013 epealdiko diru-laguntza deialdietan xede moduan aitortu diren sendotu, garatu eta normalizatu kontzeptuak elkar elikatzen duten hiru egoera bezala ulertuko direla. Lehenak bigarrena ahalbidetzen du eta aldi berean, sendotzearen eta garatzearen eskutik hirugarrenari, normalizazioari, zabaltzen zaio atea. Orotariko euskal hiztegiak sendotu hitza indartu, irmotu esanahiarekin lotzen du. Gurera ekarrita, egoera ekonomikoak eta kontsumoak erakutsiko lukete hedabide baten sendotasun-maila. Ikuspuntu ekonomiko batetik hedabide bat sendo dago osasuntsu dagoenean, bere sarrera propioak baliatuz (produktuen edo zerbitzuen salmenta, publizitatea, entitate pribatuetatik jasotako diru-sarrerak) urterik urtera estutasunik gabe jardun dezakeenean, inbertsioak eskatzen dituzten erronka berriei aurre egiteko aukera duenean, bertan ari diren profesionalek lan-baldintza duinak dituztenean. Horrekin batera hedabide bat sendotu dela baieztatu daiteke urterik urtera administrazio publikotik datorkion diru-laguntzaren beharra txikituz doanean, diru-laguntzek aurrekontuaren gero eta zati txikiagoa estaltzen dutenean; hau da, hedabidearen autofinantzaketa-mailak hobera egiten duenean. Era berean, hedabide bat sendo dagoela kontsideratu daiteke bere hartzaileen aitortza duenean, kontsumoaren aldetik ere nabarmentzen denean, gero eta irakurle gehiagorengana Ondorioak 765 iristen denean. Bestalde, behin sendo izanda, argitalpen batek garapenerako aukerak ditu. Kasu honetan garapenak arlo askotan gauzatu daitezkeen egitasmoekin izango luke zerikusia; adibidez, orrialde-kopurua, botaldia edota maiztasuna handitzea, zabalkunde-esparrua hedatzea, euskarri berrietan kaleratzea edota bertan ari diren profesionalen lan-baldintzak hobetzea, kontratazioak egitea, berrikuntzak martxan jartzea. Azkenik, hazten eta garatzen den hedabide inprimatu sendoak jardunbide normalizatua izango luke. Euskaltzaindiaren hiztegian irakurri daiteke normalizatzea normal bihurtzea dela, estandarizatzea. Eta Lur hiztegi entziklopedikoak dio normala dela "ezer berezirik edo neurriz gainekorik ez duena, maizkoena edo ohikoena den motaren araberakoa dena". Definizio horri jarraituz euskara hutsezko hedabide inprimatuen sektorea normalizatua litzateke gutxituak ez diren hizkuntzetan kaleratzen diren hedabide inprimatuen estandarrak beteko balitu, merkatuan edo kioskoan gutxituak ez diren hizkuntzetan ekoizten diren produktuekin parez pare eta lehian balego eta kontsumitzaileak bere informazio-beharrak asetzeko euskarazkoak ere, edo horiek soilik, hautatuko balitu. Behin hori argituta, 2005-2013 bitartean "Hedabideak" deialdiaren ebazpenak egiteko erabili diren arazketa-taulen ustiapenak erakutsi du aurrekontuei eta finantzaketa-maila propioari dagokionez udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren hedabide inprimatuek (tokikoek) izan dutela bilakaerarik onena (ikusi 119 eta 122 taulak). Multzo horretako hedabideen artean azpimarratzekoa da zenbaitek ikerketak hartu duen lehen urtetik azken urtera egin zuten jauzia, horien aurrekontuak %40tik gorako hazkundea izan zutelako 2005etik 2013ra. Horren adibide dira Goiena papera, Asteleheneko Goiena papera, Begitu, Baleike, Aikor, Ttipi-ttapa eta Noaua! aldizkariak. Tokikoek kudeatu zuten aurrekontuen banakatzeari erreparatu ezkero, oro har, diru-partidarik handiena langileak ordaintzera bideratu zen, horren ondoren produkzio-gastuetarakoa zegoen, eta azkenik, diru gutxien argitalpenaren banaketan erabili zuten 2005ean zein 2013an. Bestalde, finantzaketa-maila propioan ere hobera egin zuten tokiko informazioa lantzen duten euskara hutsezko argitalpen inprimatu gehientsuenek. Dena den, ikerketaren lehen ondorioan, Eusko Jaurlaritzaren "Hedabideak" diru-laguntza euskara hutsezko inprimatuentzat ezinbestekoa dela egiaztatu duen hartan adierazi bezala, tokiko gehienek gastu-aurrekontuaren %40 eta Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 766 %52 bitartean estali zuten diru-sarrera propioekin 2013an eta gainontzekoa beste diruiturri batzuekin, esaterako diru-laguntzak, estali beharra zuten urte amaierako balantzean zenbaki gorririk ez izateko. Eusko Jaurlaritzak esleitutako diruarekin tokiko gehienetan gastu-aurrekontuaren %10etik beherako portzentajea estali zuten; euskara hutsezko hedabide inprimatu guztien artean estaldura-portzentajerik apalena. Hortaz, tokikoen aurrekontuak, finantzaketa-maila propioak eta Jaurlaritzak emandako laguntzarekin estali zuten aurrekontuaren portzentajeak izan duen bilakaerari erreparatuta, esan daiteke 2005etik 2013ra multzo honetako hedabideak sendotu egin zirela. Tokikoekin alderatuta, oso bestelakoa izan zen informazio orokorreko eta espezializatuko aldizkarien aurrekontuek denbora-tarte berean izan zuten bilakaera; ia kasu guztietan okerrera egin zuelako. Dagoeneko lanean zehar erakutsi den moduan, 2005ean diru-gehien kudeatzen zuten aldizkariak izan ziren 2013an gastuaurrekontuaren beherakada handiena izan zutenak: Argia, Elhuyar, Gazteberri, Zazpi Haizetara eta GAUR8 (ikusi 107. taula). Aurrekontua nola banakatzen zuten azaltzeak zailtasunak ditu, ez dagoelako eredu nagusi bat; batzuek langileen soldatak eta gizartegastuak ordaintzeko erabiltzen zuten diru gehien, beste batzuek funtzionamendugastuak ordaintzeko, eta gainontzekoetan produkzio-gastuek jaten zuten aurrekontuaren zatirik handiena. Edozein kasutan, tokikoekin gertatzen zen moduan, informazio orokorreko eta informazio espezializatuko aldizkarietan ere, diru gutxien banaketa gastuetara joaten zen. Sarrera propioen bidez lortutako diru-baliabideen arloan, hau da, autofinantzaketan, bi joera izan dira multzo honetako argitalpenetan: erdiek okerrera egin zuten, eta beste erdiek hobera. Beraz, azken horietan salmentatik, publizitatetik edo beste entitate batzuetatik jasotako sarrera pribatuetatik lortutako diruarekin aurrekontuaren zati handiagoa estaltzen zuten ikertu den azken urtean lehenengoan baino. Hala ere, diru-publikoaren beharra handitu egin zen 2005etik 2013ra. Esleipenak egiteko landu ziren arazketa-tauletan bilduta dagoen informazioaren arabera, multzo honetako hedabideetan Jaurlaritzak eskainitako laguntzak gastu-aurrekontuaren %17 eta %33 bitartean estali zuen 2005ean, eta portzentajeak gora egin zuen 2013an, urte hartan Eusko Jaurlaritzaren laguntzak Ondorioak 767 %19tik %43ra estali zuen eta. Adierazitakoak adierazita, ezin da esan 2005etik 2013ra informazio orokorreko eta informazio espezializatuko aldizkariak sendotu egin zirenik; orokorrean gastu-aurrekontuek behera egin zutelako, diru-publikoaren beharra handitu egin zen, eta zenbaitetan finantzaketa-maila propioak puntuak irabazi zituen arren, hobekuntza hori tentuz interpretatu beharrekoa da, aurrekontuetan egindako murrizketei zor zaiolako eta ez diru-sarrera pribatuetan izandako gorakadari. Eta eguneroko prentsaren multzoan kokatuta dauden hedabideen portaera tokiko argitalpenek eta aldizkakoek erakutsitakoen artean kokatuko litzateke (ikusi 88, 89, 90, 91, 92, eta 93 taulak). Multzo horretako hedabide guztiek, Hernaniko Kronikak izan ezik, gastu-aurrekontu txikiagoak kudeatu zituzten 2013an 2005ean baino. Kasurik nabarmenenak Oarso Bidasoko Hitza eta Irutxuloko Hitzarenak izan ziren zalantza barik; bi idatzizko horiek 2013an eguneroko izateari utzi eta aldizkako argitalpen bilakatu ziren. Irutxuloko Hitzaren kasuan, gastu-aurrekontuak %61 egin zuen behera 2005etik 2013ra. Bestalde, gastu-aurrekontuaren banakatzeari erreparatuta ere, bada zer aipatu. Euskara hutsezko eguneroko prentsako hedabideetan langileen soldatak, prestazioak eta abar ordaintzeko diru-partidak jan zuen aurrekontuaren zatirik handiena lehen urteetan, eta are handiagoa oraindik 2013an, zenbaki absolututan zein portzentajetan. Arau horrentzako salbuespen bakarra Berria egunkaria izan zen, 2013an langileentzako partida baino handiagoa izan zelako funtzionamendu gastuak ordaintzeko erabilitakoa. Bestalde, sarrera propioekin lortutako finantzaketa-mailari dagokionez, 2013an Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso zuten sei egunerokoetatik Goierriko Hitzak eta Hernaniko Kronikak 2005ean baino finantzaketa propio hobea zuten, baina Goierriko Hitzaren kasuan aurrekontua murriztearen ondorioz izan zuen hobekuntza. Gainontzeko lau hedabideetan Berria, Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza eta Urola Kostako Hitzak behera egin zuten 2005etik 2013ra, eta Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzak portzentaje berdintsuei eutsi zien urte batetik bestera. Eta Eusko Jaurlaritzak esleitutako diruarekin 2013an 2005ean baino gastu-aurrekontuaren zati handiagoa estali zuten baina ez zen informazio orokorreko aldizkariek eta aldizkari espezializatuek estalitako neurrira iritsi. Euskara hutsezko eguneroko prentsan estaldura-maila %12 eta %15,6 bitartekoa izan zen 2013an; salbuespen bakarra Berria egunkariarena izan zen (%23ko estaldura-maila). Aurkeztutako datuetan oinarrituta Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 768 ondoriozta daiteke euskara hutsezko eguneroko prentsak ez zuela sendotzerik izan ikertu den epealdian. Gastu-aurrekontuen, finantzaketa-maila propioen eta Jaurlaritzak esleitutako laguntzarekin estalitako aurrekontu-portzentajearen bilakaeraz gain, kontsumo-datuen bilakaerak ere erakutsi dezake hedabide inprimatu bat sendotzen den ala ez. Baina gurean zaila da arlo horri buruzko baieztapenak egitea arrazoi batengatik: ikerketaren objektu diren argitalpen gehienen kasuan ez dago horien kontsumoari buruzko daturik. Bi eskuetako hatzamarrekin kontatu daitezke denboran zehar irakurlegodatuak modu sistematikoan neurtu dituzten euskara hutsezko hedabide inprimatuak (Berria egunkaria, Argia aldizkaria, Goiena komunikazio-taldeko hedabideak, eskualdeetako Hitzak, Bortzirietako Ttipi-ttapa, Sakanako Guaixe, eta 2009 urtetik aurrera GAUR8 eta Zazpi Haizetara aldizkariak). CIES enpresak 2005-2013 bitartean egindako neurketek agerian jartzen dute idatzizko denek izan dutela 2013an baino irakurle gehiago aurreko urteren batean; hortaz denboran zehar, oro har, joera beheranzkoa izan da. Gainontzeko euskara hutsezko idatzizko argitalpenetan berriz, irakurleen datuak estimazioetan oinarritu izan dira, eta erabilitako iturriaren arabera zifra zeharo ezberdinak aurkitu daitezke. Ale bakoitzeko 4 irakurle ematen zitzaizkien garai batean, baina denborarekin kopuru hori murriztu egin da, tokiko prentsaren esparruan burututako zenbait azterketek (Aztiker, 2008, 2009) erakutsi dutelako ale bakoitza gertuago dagoela 1,6-1,8 irakurle izatetik 4 izatetik baino. Edozein kasutan, argi utzi beharra dago ordainpeko paperezkoen kontsumoan izan den beherakada ez dela euskara hutsezkoen ezaugarri bereizgarria; izan ere, edozein hizkuntzatan, gutxitua izan zein ehunka milioi hiztun izan, kaleratzen diren inprimatuak astindu dituen gainbehera-fenomenoaz hitz egin daiteke. Horren isla da egunerokoen, aldizkakoen eta idatziko gehigarrien irismenak urterik urtera izan dituen emaitza negatiboak. Mundu mailako neurria hartu duen fenomenoa da, krisi ekonomikoak, globalizazioak eta teknologia digitaletan izandako etengabeko berrikuntzak eragindakoa. Informazioaren eskaintza biderkatu den sasoian bizi gara, berehalako eskuragarritasuna, erosotasuna eta doakotasuna bilakatu dira jaun eta jabe Ondorioak 769 edonon, eta horrek guztiak aldaketa sakona ekarri du prentsaren eta publikoaren arteko harremanean (Trappel eta al., 2011). Euskara hutsezkoek ez dira egoera horretaz libratu, eta horri beste bi kontu gehitu behar zaizkio: batetik, euskarazko idatzizkoen eskaintza txikia da parean duen gaztelaniazkoekin alderatuta, eta bestetik, euskarazkoen sektorea irismen txikikoa da, merkatu potentzialaren zati txikia baino ez duelako bereganatzen (CIES, 2007). Lan honen aterpe teorikoan azaldu denez, egoera eskariarekin eta eskaintzarekin lotura duten arrazoien bidez azaldu daiteke (Zubiri, Retortillo eta Aierdi, 2008). Planteamendu horren arabera, euskarazko hedabideak, ez soilik paperezkoak, euskal hizkuntza-komunitatearen nukleora iritsiko lirateke, hizkuntzarekiko atxikimendu praktiko handiena duten pertsonengana, euskarazkoen hautu aktiboa, militantea egiten dutenengana (Salces, 2016); baina euskarazkoek ez dute lortzen nukleo horretatik kanpo dagoen periferiara heltzea. Gainera horri gehitu behar zaio gaztelaniazko idatzizkoak jarraitzeko ohiturak eta kontsumitzaile potentzial askok euskaraz irakurtzeko erraztasunik ez izateak galga moduan funtzionatzen dutela kontsumitzaileak euskarazkoetara erakartzeko orduan. Esandakoak esanda beraz, "Hedabideak" laguntza-deialdietan inprimatuentzat ezarri diren hiru azpi-multzoetatik tokikoena litzateke 2005-2013 bitartean hoberako bidea egin zuen bakarra. Multzo horren barne ere egoerak anitzak dira baina oro har, sendotu egin ziren. Ez ordea informazio orokorreko aldizkariak, aldizkari espezializatuak eta eguneroko prentsaren multzoko paperezkoak. Eta osasun ekonomikoa eta kontsumo-osasuna sendotu gabe, edo sendo izan gabe, hedabide inprimatuek nekez egin dezakete garapen-urratsik diru-inbertsioak eskatzen dituzten esparruetan. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako teknikariek deialdia ebazteko lantzen dituzten datuen artean daude laguntza-eskaera egiten duen hedabide bakoitzaren botaldiei, maiztasunei eta orrialde-kopuruei buruzkoak. Hiru aldagai horietan hobekuntza duen argitalpena garatu egiten dela pentsatu eta baieztatu daiteke. Jakina, garapena ez da botaldiak, maiztasunak edota orrialde-kopuruak handitzearekin bakarrik lotzen, ez da horretara bakarrik mugatzen; hori hedabide inprimatu baten Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 770 garapenaren ikuspegi murriztailea izatea litzatekeelako; baina hiru horiek dira 2005- 2013 bitartean jarraikortasunez jasota dauden datuak, ez beste era batekoak; eta ondorioz, ikerketa honetan maiztasunen, botaldien eta orrialde-kopuruen bilakaerak baliatu dira garapenaren inguruko hausnarketa lantzeko. Euskara hutsezko hedabide inprimatuen aurrekontuekin eta autofinantzaketamailekin gertatu bezala, tokiko hedabideak dira botaldi, maiztasun zein kaleratutako orrialde-kopuruen arloan 2013an 2005ean baino argazki hobea dutenak. Izan ere, hedabideen egoera ekonomikoak, hots, gastu-aurrekontuen gorabeherek eta sarrera propioei esker lortutako autofinantzaketa-mailaren gorabeherek modu zuzenean eragiten dute beste hiru esparru horietan. Egoera ekonomikoa zenbat eta hobea izan edo zenbat eta gehiago hobera egin, orduan eta aukera gehiago daude botaldiak, maiztasunak eta orrialde-kopuruak handitzeko. Eguneroko prentsaren multzoko hedabideek, oro har, 2013an 2005ean baino makalago zeuden maiztasun, botaldi zein orrialde-kopuruei dagokienez. Egoerarik okerrena, berriro ere, Oarso Bidasoko Hitza eta Irutxuloko Hitzarena zen, eguneroko izateari utzi eta aldizkako argitalpen bilakatu zirelako eta, gainera, botaldietan ere beherakada handia izan zutelako. Orrialde-kopuruari erreparatu ezkero, berriz, gehienek 2005ean zutenari eustea lortu zuten, baina egunkari nazional bakarrak, Berriak, orrialdeen herena galdu zuen ikertutako denbora-tartean. Eta botaldi-datuek erakutsi dute Hernaniko Kronika eta Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza izan ezik, gainontzeko guztiek ale gutxiago kaleratu zutela 2013an 2005ean baino. Berria egunkariaren botaldiak %24,4 egin zuen behera 2005etik 2013ra, Goierriko Hitzak %31,8, Urola Kostako Hitzaren botaldiak %33,8 egin zuen behera eta Tolosa eta Leitzaldeko Hitzarenak %40. Azaldutako datu horien guztien ondorio izan zen euskara hutsezko eguneroko prentsak 15.316 orrialde gutxiago sortu zituela 2013an 2005ean baino, portzentajetara ekarrita %43 gutxiago. Eta inprimatutako orrialdeen kopuruak kontuan hartuta, jaitsiera are handiagoa izan zen, %54koa; hau da, 2013an 2005ean baino 297.309.200 orrialde gutxiago inprimatu zituen paperezko eguneroko prentsak. Ondorioak 771 Informazio orokorreko aldizkari eta aldizkari espezializatuena oso multzo heterogeneoa da botaldi, maiztasun eta orrialde-kopuruei dagokienez. 2013an adibidez, zenbait aldizkarik mila aletik beherako botaldiak zituzten, Bat, Uztaro edo Hemen, erlijio gogoetarako aldizkariak adibidez, eta beste batzuek ordea, 10.000 aletik gorakoak, Gaztezulo, Xabiroi, Zazpi Haizetara eta GAUR8 esaterako. Eta beste horrenbeste gertatzen da orrialde-kopuruekin. Arlo horretan, oro har alderantzizko harremana dago maiztasunaren eta orrialde-kopuruaren artean; hau da, maiztasun txikiena zuten argitalpenak ziren zenbaki bakoitzean orrialde gehien kaleratzen zutenak (Bat, Bertsolari, Egan, Hemen, Jakin, Uztaro). Dena den, multzo heterogeneoa izan arren, informazio orokorreko aldizkari eta aldizkari espezializatu gehientsuenek eutsi egin zioten maiztasunari eta orrialde-kopuruei 2005etik 2013ra, bi arlo horietan ez zen apenas gorabeherarik izan. Baina bai, ordea, botaldiaren arloan, gehienek behera egin zutelako, batzuk nabarmen gainera: Xabiroi, Gazteberri eta GAUR8 aldizkarien botaldiek %54, %60 eta %74 galdu zuten hurrenez hurren, ikertutako denbora-tartean. Eta eguneroko prentsarekin gertatu bezala, multzo honetako hedabide inprimatuek ere orrialde gutxiago sortu eta inprimatu zituzten. Izan ere, 2005ean eta 2013an Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza jaso zuten euskara hutsezko aldizkari guztiek sortutako eta inprimatutako orrialde-kopuruak alderatzen badira, emaitza da %34,8 edo 7.044 orrialde gutxiago sortu zituztela 2013an eta inprimatutakoei dagokienez, jaitsiera %54,1ekoa izan zen (100.567.920 orrialde gutxiago). Batetik besterakora erraz azaldu daiteke aintzat hartzen bada 2005ean sortutako orrialde guztien herena eta inprimatutako guztien erdia baino gehiago ekoizten zuten Zabalik, Matraka eta Aldaketa hamasei aldizkariak dagoeneko desagertuta zeudela 2013an. Hortaz, esan daiteke informazio orokorreko aldizkariek eta aldizkari espezializatuek eguneroko prentsako multzoko paperezkoek baino bilakaera zertxobait hobea izan zutela garapenaren sintomatzat hartu daitezkeen maiztasun, botaldi eta orrialde-kopuruetan. Onerako izenen bat nabarmentzekotan Gaztezulo litzateke, maiztasunari eutsi eta botaldian zein orrialde-kopuruan polito egin zuelako gora. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 772 Azkenik, dagoeneko aurreratu den bezala, tokikoen multzoa izan da Eusko Jaurlaritzak diruz lagundu dituen euskara hutsezko hedabide inprimatu guztien artean bilakaerarik onena erakutsi zuena 2005-2013 epealdian. Informazio orokorreko eta espezializatuko aldizkarien multzoko argitalpenekin gertatu bezala, tokikoena ere oso multzo anitza da maiztasunei, botaldiei eta orrialde-kopuruei dagokienean. Maiztasun txikiena dutenak urtean hamaika zenbaki kaleratzen dituzte eta handiena dutenak 45 zenbaki817. Orrialde-kopuruei begiratuta gehientsuenak 24 eta 32 artekoak diren arren, 8tik 56ra bitartekoak daude, eta botaldiei begiratuta, zenbaki bakoitzeko 800 aletik 20.000 alera bitartekoak aurkitu daitezke. Hala ere, esan daiteke 2005etik 2013rako epealdian tokikoek, orokorrean, ondo eutsi ziotela maiztasunari; orrialde-kopuruan, ordea, gehiago dira behera egin zutenak gora egin zutenak baino, eta zalantza barik, daturik baikorrenak botaldiei loturikoak dira: gehiengoak ale gehiago kaleratu zituelako 2013an 2005ean baino. Ondorioz, udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan kaleratzen diren aldizkariek 2005ean eta 2013an inprimatutako orrialdeak alderatu ezkero, balantzea positiboa da. Bi urte horietan Jaurlaritzaren "Hedabideak" dirulaguntzaren onuradun izan ziren tokiko guztiak kontsideratuta, 2013an 2005ean baino 27.567.384 orrialde gehiago inprimatu zituzten, hazkundea %17,7koa da. Hazkunde horretan eragin nabarmena izan zuen 2011 urtetik aurrera diru-laguntzak jasotzen hasi ziren Arabako, Bizkaiko eta, bereziki, Gipuzkoako Hitzaren ekarpenak. Adibidez, 2013an hiruren artean 30 milioi orrialdetik gora inprimatu zituzten. Baina ez da gauza bera gertatzen sortutako orrialdeei erreparatu ezkero, kasu horretan 2013an 2005ean baino 1.426 orrialde gutxiago sortu zituztelako818 (%6ko jaitsiera). Tokikoen maiztasun, botaldi eta orrialde-kopuruek ikertutako denbora-tartean izan duten bilakaeraren azterketa osatzeko, bada azpimarratu beharreko beste kontu bat: hiru adierazle horiek eta hedabide bakoitza zabaltzen den esparru geografikoa 817 .- Maiztasun horretatik gora dagoen tokiko argitalpen bakarra dago: Txintxarri aldizkaria. 2005ean 84 zenbaki kaleratu zituen eta 2013an 72 zenbaki. 818 .- Kalkulu honetan ez dira kontuan hartu tokikoetan noizbehinka kaleratzen diren gehigarrien orrialdeak. Ez da hala egin HPSko 2013ko tauletan horien kopuruak jasota dauden arren (2.000 orrialde lirateke) 2005eko taulan ez daude jasota. Ondorioak 773 harremanetan jarri ezkero, agerikoa da emaitzarik onenak eskualde mailan edo udalerri anitzetan zabaltzen diren argitalpen inprimatuek izan dituztela; adibide batzuk aipatzearren Goiena papera, Aikor, Begitu, Karkara, Guaixe. Mailope, Ttipi-ttapa edo Pulunpe. Orain arte adierazitakoak adierazita, ondoriozta daiteke garapenaren adierazletzat hartu diren maiztasun, botaldi eta orrialde-kopuruen bilakaerari heldu ezkero, 2005etik 2013ra bitartean Eusko Jaurlaritzaren laguntza ekonomikoa jaso duten euskara hutsezko hedabide inprimatu guztien artean tokikoek erakutsi dituztela garapen-sintomak. Sendotzearekin eta garatzearekin batera, normalizazioa da laguntza-deialdiek aldarrikatu duten helburuaren hirugarren kontzeptua. Lan honetan erakutsi da euskara hutsezko hedabide inprimatuek modu anitzean ulertzen dutela normalizazioa. Askok euskararen egoera eta bilakaerari erabat loturik interpretatzen dute kontzeptua, eta horien arabera, zenbat eta euskaldun gehiago izan orduan eta normalizatuagoa legoke euskara hutsezko inprimatuen sektorea. Baina badira normalizazioa beste bi eratara ulertzen dutenak; batzuentzat euskara hutsezko hedabide inprimatuen eskaintzarik ahalik eta zabalena izatea litzateke; beraz, euskarazko hedabideen eskaintza zenbat eta zabalagoa izan, orduan eta normalizatuagoa legoke euskarazko inprimatuen egoera. Beste batzuek erdal hedabideek duten egoera eta baldintzak eskuratzearekin identifikatzen dute normalizazioa; hots, baldintzak gutxituak ez diren beste hizkuntza batzuetan kaleratzen diren paperezkoenetatik zenbat eta gertuago izan, bereziki gaztelaniazkoenetatik, orduan eta normalizatuago legoke euskarazkoen sektorea. Esandakoak esanda, normalizazio-egoerara heltzeko beharrezkoa litzateke paperezko bakoitza eta sektorea bere osotasunean sendotzea eta garatzea; baina ez da hala gertatu. Esleipenak egiteko erabili diren adierazle kuantitatiboen laguntzarekin azaldu denez, 2005etik 2013ra hedabide inprimatu bakanen batzuk sendotu eta garatu diren arren, paperezkoen sektoreak, oro har, ez du bide hori jorratu. Gainera, informazio kuantitatiboak eskainitako argazkia Delphi bidez bildutako ekarpenek osatu eta aberastu dute. Hala, euskara hutsezko hedabide inprimatuek denboran zehar egindako ibilbidea baloratzeko eskatu zitzaienean, ikuspegi baikorra nagusitu den Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 774 arren, bestelako iritziak azaleratzen dira 2008tik aurrerako epealdiari loturik. Krisi ekonomiko globalak eta paperezko eredu tradizionalaren krisiak euskarazkoak ere astindu dituela, urteetako bilakaera ona eten duela eta ataka estuan jartzera eraman dituela diote. Paperezkoek prekarietatea, lanpostuen galera, lan-baldintzak hobetzeko ezintasuna, erreleboa ziurtatzen asmatu ez izana, eskaintza handitzeko eta proiektu berriak martxan jartzeko zailtasunak aipatu dituzte sarri ekarpenetan. Horrekin batera sektoreak betidanik aldean izan dituen diru-sarrera propioen urritasuna eta dirulaguntza publikoekiko menpekotasuna areagotu direla onartzen dute. Eta egoera horretan hedabidea sendotu eta garatzea zortzimilako baten tontorrera iristea besteko erronka bilakatu dela gaineratu dute. Orain arte aurkeztutako 2005-2013 bitarteko informazio kuantitatiboan (euskara hutsezko hedabide inprimatuen aurrekontuak, autofinantzaketa-mailak, kontsumoak, maiztasunak, orrialde-kopuruak, botaldiak) eta Delphian jasotako ekarpenenetan oinarrituta, ikerketak proposatu duen zortzigarren hipotesia betetzen dela esan daiteke. H8.- Zortzigarren hipotesiak 2005-2013 bitartean Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza deialdiaren onuradun izan diren euskara hutsezko hedabide inprimatuak aipatu denbora-tartean ez direla sendotu, garatu eta normalizatu planteatzen du. Dena den, ñabardura egin behar zaio goiko baieztapenari. Euskara hutsezko hedabide inprimatuena multzo bakar gisa hartuta funtzionatzen badu ere, ez du balio tokikoentzat. Horien kasuan, multzo moduan kontsideratuta, hobera egin dutelako aztertu diren sendotze- eta garatze-adierazleetan. Hala ere, ezin da esan tokikoen eskaintza normalizatua dagoenik; batetik, ez delako euskararen esparru geografiko osora iristen eta, bestetik, nagusiki doakoak izateak eta gaztelaniazko estilo bereko lehiakiderik ez egoteak lagundu egin duelako euskara hutsezko tokikoek denboran zehar lortu duten irismena eta atxikimendua izaten. Horri gehitu behar zaio tokikoek aukera izan dutela, ez soilik Eusko Jaurlaritzatik, baizik eta EAEko beste bi administrazioetatik ere (udalak eta foru-aldundiak) diru-laguntzak jasotzeko. Ondorioak 775 Atal honi bukaera emateko, labur-labur bada ere, lerro batzuk eskainiko zaizkie nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako euskara hutsezko gehigarriek eta erreferentzia-orrialdeek diru-publikoa jaso zuten urteetan izandako bilakaerari. Eusko Jaurlaritzak 2006tik 2011 urtera bitartean, biak barne, 3.032.050 euro jarri zituen guztira gehigarriak laguntzeko, eta 2009 eta 2010 urteetan beste 300.000 euro euskara hutsezko erreferentzia-orrialdeak laguntzeko. Gehigarrietara bideratutako partida esanguratsua da; izan ere, zati batean edo osorik euskaraz emititzen duten telebistak laguntzeko ezarritako ia kopuru bera delako819 eta zati batean edo osorik euskaraz ari diren uhin bidezko irratiak laguntzekoa baino nabarmen handiagoa820. Gehigarrien multzoan, osasun ekonomikoari begiratu ezkero, 2006-2011 denbora-tartean Jaurlaritzaren laguntza urtero jaso zuten hiru gehigarriak sendotu egin zirela baieztatu daiteke. Aurrekontuek gora egin zuten, nabarmen gainera. Adibidez, Izan gazte gehigarriak %55,9 handitu zuen aurrekontua 2006tik 2011ra, Araba gaztea gehigarriak %80,9 eta Ortzadar gehigarriak %89,9. Bestalde, finantzaketa-maila propioak ez zuen gorabehera handirik izan, oro har, %40 inguruko portzentajeari eutsi zion. Datua azpimarratzekoa da, aurrekontuak asko hazten direnean, autofinantzaketari eusteko derrigorrezkoa delako neurri bereko hazkundea izatea hedabideak eskuratzen dituen diru-sarrera pribatuetan. Eta lan honetan hedabide inprimatu bat sendotu egin den ala ez baieztatzeko erabili den kontsumoari dagokionez, ez dago aztertutako gehigarrien kontsumo-daturik, baina bai ordea horiek 819 .- 2006 urtean Eusko Jaurlaritzak 507.650 euro jarri zituen euskara hutsezko gehigarriak laguntzeko eta 500.000 euro zati batean edo osorik euskaraz emititzen duten telebistak laguntzeko. 2007tik 2010era, biak barne, 575.000 euro izan ziren telebistentzat eta 568.600 euro nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako euskara hutsezko gehigarrientzat. 2011n, Jaurlaritzak gehigarriak lagundu zituen azken urtean, nabarmen murriztu zuen horietara bideratutako partida; 250.000 eurokoa izan zen, telebistentzat berriz, 550.000 euro ezarri zituen. Eta diru publikoaren jasotzaileei begiratuta beti egon da eskatzaile eta onuradun gehiago telebisten multzoan gehigarrienean baino. 820 .- "Hedabideak" diru-laguntza deialdiak nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako euskara hutsezko gehigarriak 2006-2011 bitartean laguntzeko baliabide ekonomikoek ia bikoiztu egin zuten irratiak laguntzeko ezarritako kopuruak. Lehen urtean 305.200 euro izan ziren zati batean edo osorik euskaraz ari diren uhin bidezko irratientzat eta 507.650 gehigarrientzat. 2007tik 2010era, biak barne, 329.000 irratientzat eta 568.600 gehigarrientzat. Azkenik, 2011n, Eusko Jaurlaritzak kantitate bera, 250.000 euro ezarri zituen batzuentzat eta besteentzat. Eta diru publikoaren jasotzaileei begiratuta, 2011 urtean izan ezik, beti egon da eskatzaile eta onuradun gehiago irratien multzoan gehigarrienean baino. 2011 urtean onuradunen kopuru bera, lau, izan zen bi multzoetan. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 776 kaleratu dituzten gaztelaniazko Deia, Diario de Noticias de Álava eta Noticias de Gipuzkoa egunkarienak. Hiruren kasuan, CIES enpresak jasotako urteroko datu metatuen arabera, irakurle gehiago zituzten 2011n 2006an baino. Emaitza horretatik abiatuta ezin daiteke esan egunkari horiek prestatu eta zabaldutako euskara hutsezko gehigarriek ere irakurle gehiago zituztenik, baina oso kontuan hartzekoa da bereziki ikerketaren marko teorikoan erakutsi bezala, hiru egunkarietako irakurle asko eta asko gai direlako euskaraz irakurtzeko. Multzo honetako hedabideen maiztasunak ez zuen apenas gorabeherarik izan 2006tik 2011ra; beste horrenbeste esan daiteke zenbaki bakoitzean ekoiztutako orrialde-kopuruari dagokionez, salbu Ortzadar gehigarriaren kasuan, horretan nabarmen egin zuelako behera (2006ko 16 orrialdeetatik 2011ko 8 orrialdeetara), eta azkenik, botaldiak txikitu egin ziren hiruretan, baina gehien, berriro ere, ale gehien zabaltzen zuen Ortzadar gehigarrian; botaldia ia erdira etorri zelako 2006tik 2011ra. Azaldutakoak azalduta, ezin daiteke baieztatu multzo honetako argitalpenak garatu egin zirenik diru-publikoaren onuradun izan ziren bitartean. Eta 2009 eta 2010 urteetan diru-laguntza eskatzeko aukera eskaini zitzaien gaztelaniazko egunkariek prestatu eta zabaldutako erreferentzia-orrialdeei dagokienez ezer gutxi esan daiteke horiek izandako bilakaeraz, bakar batek, Noticias de Gipuzkoa egunkariak eskatu eta jaso zuelako diru publikoa bi urteetan. Horren aurrekontuak hobera egin zuen, autofinantzaketa-mailari eutsi zion, lagundutako orrialdeak zabaltzen zituen egunkariak irakurle gehiago izan zituen 2010ean 2009an baino, maiztasunari eutsi zion, lau erreferentzia-orrialde gehiago kaleratu zituen bigarren urtean eta botaldian zenbaki bakoitzeko mila aletan egin zuen behera. Beraz, portaera txukuna erakutsi zuen urte batetik bestera. Hala ere, 2011ko deialdian Eusko Jaurlaritzaren aginduak ez zuen diru-partidarik ezarri erreferentzia-orrialdeentzat, eta horrekin batera bukatu zen nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako euskarazko era horretako orrialdeen istorio laburra. Sendotzerik, garatzerik eta normalizaziorik ez, beraz. Ondorioak 777 6.9. "HEDABIDEAK" DEIALDIAREN BALORAZIO-IRIZPIDEAK: IKUSPEGI ANITZ ETA KONTRAJARRIAK INPRIMATUEN ARTEAN Ikerketa honen helburuetako bat "Hedabideak" diru-laguntza deialdiaren azterketa deskriptiboa egitea izan da. 1984an, euskara hutsezko hedabideak diru publikoz laguntzeko ekimena agindu bidez arautu zen lehen urtetik urtero argitaratu diren deialdien testuetan jasotako informazio kuantitatiboa (aurreikusitako dirupartidak) zein kualitatiboa (diru-laguntza eskatzeko bete beharreko baldintzak eta dirulaguntzen esleipenak egiteko erabili diren balorazio-irizpideak) bildu, landu eta aurkeztu da. Aipatu azterketa modu sakonagoan burutu da ikerketak hautatu duen 2005-2013 epealdian. Horrekin batera, helburu gisa ezarri da Eusko Jaurlaritzak sustatutako laguntza ekonomikoa izan duten euskara hutsezko hedabide inprimatuek deialdiaren edukiei buruz duten ikuspegia jasotzea. Eta zeregin bat zein bestea burutzerakoan fokua, neurri handi batean, diru-publikoaren esleipenak egiteko erabili izan diren balorazio-irizpideetan jarri da. Diru-laguntza deialdien azterketa deskriptiboak erakutsi du, 1984tik 2004ra arteko bi hamarkadetan ia urtero aldatu, berritu edo egokitu egin zirela laguntza eskatzeko baldintzak zein esleipenetarako balorazio-irizpideak. Baldintzen atalari dagokionez, esaterako, 1984-1992 bitartean ez zen baldintza ekonomikorik jarri diru publikoaren onuradun izateko, eta eskari-fitxan idatzizko hedabideek diru-sarreren eta diru-irteeren laburpenak aurkezten zituzten. 1993tik aurrera, berriz, autofinantzaketamaila agertuko da deialdiaren testuetan821, eta horrek isla izan zuen eskariak egiteko orduan aurkeztu beharreko informazioan; izan ere, hedabidearen gastuaurrekontuaren banakatze xehatu eta zehatza eta erakunde publikoetatik zein pribatuetatik eskuratutako diru-sarrerak aurkezteko eskatu zitzaien. 2005-2013 epealdian, deialdietan argitaratutako baldintzak egonkortu egin ziren; ez da aldaketarik egingo eskatzaileei ezarritako bi eratako baldintza orokorretan: batetik, 821 .- Lau urteko deialdietan, 1993-1996 bitartekoetan, autofinantzaketa-maila ez da ageri baldintza gisa, baizik eta diru-laguntzen zenbatekoa finkatzeko balorazio-irizpide gisa edota laguntzetatik kanpo geratzeko irizpide gisa. Hala, 1996ko deialdian ezin izan zuten laguntza eskatu gutxienik gastuaurrekontu osoaren %30eko autofinantzaketa lortzen ez zuten idatzizko hedabideek. 1997tik aurrera autofinantzaketa-maila laguntza-deialdiaren baldintzen atalean agertu zen. Gogoratu, 1997ko deialditik aurrera, euskara hutsezko eguneroko prentsak ere aukera izan zuela diru publikoaren onuradun izateko. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 778 hedabide inprimatuaren ekoizpen-ezaugarriei loturikoak daude (antzinatasuna, maiztasuna, formatua, orrialde-kopurua…) eta bestetik, eskatzailearen egoera ekonomikoarekin zerikusia dutenak. 2005-2013 denbora-tarteko urteroko laguntzadeialdietan hedabideek lau baldintza ekonomiko bete behar izan zituzten eskaria egin eta laguntza jaso ahal izateko: defizita izan behar zuten, gastu- eta sarrera-aurrekontu orekatua, ezin zuten gain-finantzaketarik izan, eta azkenik %35eko autofinantzaketamaila ezarri zen agindua indarrean sartzen zen egunean, urtebete baino gutxiago zuten hedabideentzat eta gutxienez %40koa urte betetik gorako antzinatasuna zutenentzat. Beste horrenbeste gertatu da ikerketa honek arreta berezia jarriz landu dituen balorazio-irizpideekin ere. 1984-2004 bitartean euskara hutsezko hedabideen sektoreak izan zuen bilakaerak baldintzatu zituen, neurri handi batean, diruesleipenak egiteko erabili ziren irizpideak. Lehenbiziko urteetan, ohikoa zen urte batetik bestera irizpideak goitik behera aldatzea. 1997an, aldizkako argitalpenekin batera, eguneroko prentsak ere aukera izan zuen laguntza eskatu eta jasotzeko, eta 1997-1999 hirurtekoan esleipenak egiteko hiru irizpide-multzo konbinatu zituzten: hedabidearen egoera ekonomikoa, kaleratutako produktuaren ezaugarriak eta egitasmoaren hainbat arlotako aurreikuspenak eta estrategiak (autofinantzaketa handitzeko zein hartzaileak irabazteko). 2000 urtean "Hedabideak" deialdiak ateak zabaldu zizkien irratiei, telebistei eta Internet bidezko hedabideei, eta jasotzaile berriekin batera, eskatzaileen egoera ekonomikoa bilakatu zen esleipenetarako irizpide nagusi. Ez bakarra, oraindik ekoiztutako produktuaren ezaugarriak ere kontuan hartzen zirelako, baina bai nagusia. Hedabide bakoitzaren gastu-aurrekontuaren arabera ezarri ziren jaso zitezkeen gehieneko eta gutxieneko diru-partidak. Esleipenerako balorazio-irizpideen sinplifikazioa eta egonkortzea 2005-2013 epealdian gertatu zen. Denbora-tarte horretako lehen lau urteetan, eta euskara hutsezko hedabide inprimatuei dagokienez, zenbait berrikuntza eta aldaketa izan ziren urte batetik besterako deialdietan. Hala ere, punturik gehien egoera ekonomikoari loturiko irizpideak izan zituen beti. 2005eko deialdian, finantzaketa-maila propioari Ondorioak 779 eskaini zitzaion eskatzaile bakoitzak lortu zezakeen puntuazio osoaren erdia, 2006koan %35era jaitsi zen autofinantzaketa-mailari emandako balioa, eta 2007an eta 2008an, hedabidearen egoera ekonomikoari lotutako irizpideek, berriro ere, pisua irabazi zuten: ehun puntutik 50, hain zuzen822. Egoera ekonomikoaz gain, hedabide inprimatua zabaltzeko era, irakurleak eta ekoiztutako produktua hartzen ziren kontuan puntuatzeko orduan. Bitxikeria gisa esan, 2007 eta 2008ko deialdietan 5 puntu eskaini zitzaizkiola ordainpeko izateari. Azkenik, 2009tik osteko deialdietan gauzatu zen lehen aipatutako esleipen-prozeduraren egonkortzea. Ordutik 2013ra arte, biak barne, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak hiru irizpide ezarri zituen esleipenak egin eta ebazpenak kaleratzeko: finantzaketa-maila propioa, zabalkundea eta produktua. Eta irizpide bakoitzari egokitutako puntuak ere berberak izan ziren deialdi guztietan. Formula orokorra ondokoa izan zen: 100 puntutik gehienik ere 35 autofinantzaketamailari, gehienik ere 30 puntu zabalkunde-erari eta gainontzeko 35 puntuak produktuari. Gero, lanaren atal teorikoan azaldu denez, eskatzaileen azpimultzoak kontuan hartu eta irizpide bakoitza hainbat azpi-irizpidetan banakatu zen; esaterako, zabalkundea baloratzerakoan, eguneroko prentsaren kasuan zabalkundeari eskainitako 30 puntuak hiru azpi-irizpideetan baloratu ziren (aurreko urtearekiko tirada 8 puntu, hedadura geografikoa 10 puntu, eta ordainpekoa izatea 12 puntu), informazio orokorreko eta espezializatuko aldizkarien kasuan, bi azpi-irizpideetara mugatu zen (aurreko urtearekiko tirada 15 puntu eta ordainpekoa izatea 15 puntu) eta tokian tokiko aldizkarien kasuan lau azpi-irizpide erabili zituzten zabalkundea baloratzeko (aurreko urtearekiko tirada 5 puntu, irakurle kopurua 5 puntu, hedadura geografikoa 10 puntu, eta ordainpekoa izatea 10 puntu). Nabarmentzeko modukoa da, 2009-2013 epealdian tokian tokiko argitalpenekin bakarrik erabili zela irakurle-kopurua balorazioirizpide gisa esleipen-prozeduran. Bestalde, 2006-2011 bitartean, Eusko Jaurlaritzak laguntza eskaini eta esleitu zien nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako euskara hutsezko gehigarriei, eta 2009-2010 urteetan, nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako erreferentzia-orrialdeei. Horiekin erabilitako 822 .- Horietatik 30 puntu ezarri ziren hedabideak aitortutako gastu-aurrekontuaren eta araztutako gastuaurrekontuaren arteko aldea baloratzeko eta beste 20 puntu finantzaketa-maila propioa baloratzeko. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 780 irizpideak eta puntuazioak euskara hutsezko hedabide inprimatuekin erabilitakoen antzekoak dira, baina ez berberak. Gehigarriei bost irizpide ezarri zizkieten, eta egokitutako formula ondokoa litzateke: finantzaketa maila propioari gehienik ere 25 puntu, zabalkundeari gehienik ere 30 puntu, produktuari gehienik ere 25 puntu, orrialde-kopuruari gehienik ere 10 puntu eta karaktere-kopuruari gehienik ere 10 puntu. Eta erreferentzia-orrialdeekin ez zen egoera ekonomikoari loturiko irizpiderik izan: produkzioa (kazetaritza-trataera, informazioaren balio erantsia, lankide-sarea, kokapena, diseinua): gehienik ere 50 puntu, zabalkundea: gehienik ere 30 puntu eta orrialde-kopurua eta karaktere-kopurua: gehienik ere 20 puntu. Behin balorazio-irizpideek denboran zehar izan dituzten gorabeherak aztertuta, Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza jaso duten euskara hutsezko hedabide inprimatuetan irizpideen inguruan dituzten ikuspegiei, iritziei, diskurtsoei erreparatu zaie elkarrizketa sakonen eta Deplhi teknikaren laguntzaz. Plurala erabili beharra dago, bederatzigarren hipotesian proposatu bezala, ez delako iritzi, ikuspegi, diskurtso bakarra agertu. H9.- Bederatzigarren hipotesiak Eusko Jaurlaritzaren "Hedabideak" deialdietan 2005-2013 bitartean jasotako eduki zehatzera darama, esleipenak egiteko erabili diren balorazio-irizpideen arlora hain zuzen. Diru-laguntzen onuradun izateko, deialdietan zehaztu diren irizpideei dagokienez, ikuspegi desberdinak daude sektorea osatzen duten hedabideen artean. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 2005-2013 bitartean diru-laguntzen esleipenak egiteko euskara hutsezko hedabide bakoitzari aplikatu dizkion irizpideen gaiak hausnarketa oparoa eragin du. Adostasuna ia erabatekoa da kontu batean: laguntzen onuradunek kexu dira, euren esanetan ez dutelako parte hartzerik izan balorazio-irizpideak zehazteko orduan; hots, Jaurlaritzak irizpideak sektorearekin kontrastatu gabe ezarri dituela diote. Eta kexa aldarrikapen bilakatzen da, euskara hutsezko hedabide inprimatuen sektoreko kideek uste dutelako diru publikoa jaso ahal izateko baldintzak eta esleipenak egiteko irizpideak sektorearen eta administrazioaren artean adostuak izan beharko liratekeela. Hori baino gehiago, diru-laguntza deialdietan Ondorioak 781 inplikaturik dauden bi aktore nagusien arteko adostasunik gabe aritzeak tentsioari edo konfrontazioari atea zabaltzen diola gaineratu dute. Kexa eta aldarrikapena elkarrizketa sakonetan zein Delphi bidez jasotako idatzizko ekarpenetan agertu dira behin eta berriro. Horren erakusgarri dira ondoko hiru ekarpenak, lehena informazio orokorreko eta espezializatuko aldizkarien multzoko argitalpen batetik dator, bigarrena eguneroko prentsatik eta hirugarrena tokian tokiko inprimatuen multzoko hedabide batek egindakoa da: "Sektorearekin adostu gabe banatzen dira diru laguntza publikoak eta hori arazoa dela uste dugu. Hedabideok behin baino gehiagotan adierazi dugu laguntzak banatzeko irizpideak administrazioarekin hitzartzeko borondatea, baina orain arte Jaurlaritzak ez dio eskaintza horri erantzun positiborik eman. Horren ordez, sektorearekin kontatu gabe irizpideak aldatu izan ditu eta maiz erabakien berri prentsaren bidez izan dugu". (D28). "Lehen aipatu dudan akordio sektorial, sektore eta Administrazioaren arteko akordio hortan markatu behar dira irizpideak". (E3) "Bai sektorearekin kontatu behar da, nik uste dot edozein aldaketa sektorearekin kontatzea ona litzateke, ze adostuta badatoz gauzak ondo doaz, eta ez badoiaz beste dinamika batzutan sartzen gara, ez direnak lagungarri". (E2) Arestiko hiru ekarpenetan islatzen den eskaera edo aldarrikapenarekin batera, deialdia egokitzeko, birpentsatzeko unea zela adierazi zuten askok elkarrizketa sakonetan. Eta birpentsatze horren barne egongo litzateke irizpideen berrikuspena. Entzundakoen arabera, sektoreko eta deialdia kudeatzen duten Eusko Jaurlaritzako ordezkariek uste dute beharrezkoa dela planteamendu-aldaketa; zehatzago esateko, irizpideak eraiki eta ezartzeko orduan produktua erdigunean kokatu beharrean euskara hutsezko hedabideen hartzailea, kontsumitzailea kokatu beharko litzatekeela diote. Eta gaineratu dute hortik abiatuta eraiki beharko liratekeela esleipenak egiteko baliatu daitezkeen balorazio-irizpideak. Delphi teknikaren bidez jasotako hausnarketetan, balorazio-irizpideen gaiak erantzun esanguratsua izan zuen. Ekarpen gehienak 2014ko deialdian ezarri zen "irismena" izeneko irizpidearen inguruan egin ziren. Gertatutakoa erraz ulertu daiteke Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 782 kontuan hartzen bada noiz eta zein arrazoik bultzatuta egin zen Delphia. Eusko Jaurlaritzak azken elkarrizketa sakona egin baino astebete lehenago argitaratu zuen 2014ko "Hedabideak" diru-laguntzak arautzeko agindua, eta hark aurreko deialdiekiko eduki-aldaketa nabarmena ekarri zuen. Bederatzi urtez gorabehera handirik gabe izan ondoren, 2014ko aginduak berrikuntza ekarri zuen deialdiaren helburuan zein balorazio-irizpideetan. Helburuari dagokionez, "eraginkortu" hitza gehitu zitzaion 2005-2013 bitarteko deialdietan "euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatu" esaldiarekin plazaratu zen xedeari. Bestetik, irizpideei dagokienez, hedabideen irismena bilakatu zen balorazio-irizpide nagusi. Haren aplikazioak eragina izan zuen administrazioaren eta hedabide inprimatuen sektorearen arteko harremanean; bereziki aurreko urteetan baino diru gutxiago jaso zuen Berria egunkariaren eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren artean823. Urte hartan egindako diru-laguntzen esleipenak eta horretarako erabilitako irizpideek, batez ere irismen-irizpideak, iritzi-kate luzea eragin zuen euskara hutsezko hedabide inprimatuen sektorean eta Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburuak, agerraldia egin zuen Eusko Legebiltzarrean diru-laguntzei buruzko azalpenak emateko824. 2014an gertatutakoak errepika izan zuen 2015ean. Beraz, bi arrazoik akuilatuta egin zen Delphia. Batetik, 2014ko "Hedabideak" deialdiaren edukiak euskara hutsezko inprimatuen ikuspegian aldaketarik eragin ote zuen arakatu. Bestetik, elkarrizketa sakonetan hedabide inprimatuen sektoreko eta laguntza-deialdia kudeatzen duen Eusko Jaurlaritzako ordezkari erreferentzialek adierazitakoa osatu eta aberasteko, batzuen eta besteen ikuspegi globaletik hedabide inprimatu bakoitzaren ikuspegi partikularrera jauzi eginez; laguntza-eskatzaileen diskurtsoetan izan daitezkeen aldeak, ñabardurak, azken batean, adostasunak eta desadostasunak bildu eta identifikatzeko tresna baliagarria delako Delphia. 823 .- "Inoizko murrizketarik handiena" izenburua jarri zuen Berria egunkariak 2014ko urriaren 21eko azalean. Gertatua sakonago azalduko da lan honen 7.1.4. atalean. 824 .- Agerraldia 2014ko urriaren 31n egin zen EH Bilduko Xabier Isasik diru-laguntzei buruz egindako galderei erantzuteko. Ondorioak 783 Lehenxeago aurreratu bezala, 2014tik hasita aplikatu zen balorazio-irizpide batek, irismenak hain zuzen, bereganatu zuen ekarpen-egileen arreta. Eta irismenari buruzko ikuspegian bat ez datozen bi multzo berezitu daitezke. Eguneroko prentsak eta informazio orokorreko eta espezializatuko aldizkarien multzoko hedabide inprimatuek, oro har, gogor kritikatzen dute irizpidea. Zigortu hitza ere erabiltzen dute zenbaitek. Ekarpen kritikoetan irakurritakoaren arabera, nahitasun bikoitza egozten diote diru-laguntzen kudeatzaileari: batetik, eremu euskaldunean eta doan zabaltzen diren hedabideak saritzen dituen bitartean, kalte egiten die eremu erdaldunetan ari diren doakoei zein euskararen lurralde osoan zabaltzen diren ordainpekoei, eta bestetik, diru-publikoaren beharrean dauden euskarazko hedabide inprimatuen arteko lehia sustatzen du. Horren erakusgarri aldizkako bi argitalpenen ekarpenetik jasotako ondoko hitzak: "(…) azken emaitza argia da: eskualde erabat euskaldunean eta doan banatzen den tokiko hedabidea saritzen ari dira, eta Euskal Herri osoan banatzen den ordainpeko espezializatua zigortzen". (D44) "Badirudi administrazioak interes handiagoa erakutsi duela euskarazko hedabideen arteko audientzien araberako konpetentzia sustatzeko, hedabide guztiei beraien beharren arabera laguntzeko baino. Norabide hori okerra dela deritzogu". (D28) Udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariek, ordea, beste ikuspegi bat agertu dute gai honi buruz. Tokiko gehienak, ez denak, irismena balorazio-irizpide moduan erabiltzearen alde agertu dira. Begi onez ikusten dute Eusko Jaurlaritzak hala egitea, horien iritziz laguntzak hedabide bakoitzaren irismenaren arabera esleitzea bat datorrelako deialdiari egokitutako helburuarekin. Ondokoa litzateke azaldutako argudioa ondo laburbiltzen duen ekarpena: "HPSk diru-laguntzak ematen ditu euskararen erabileran areagotzeko. Hori da bere helburua eta xede horrek bultzatuta laguntzen ditu euskarazko hedabideak. Eta abiapuntu horretatik, logikoa da eraginkortasuna neurtzea irismenaren arabera. Horrek zentzu guztia dauka". (D2) Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 784 Ekarpen horren arabera, hortaz, irismenak eskainiko luke hedabide baten eraginkortasunaren neurria. Ez ahaztu 2014ko deialdia arautzeko aginduak "eraginkortu" gehitu ziola 2005-2013 denbora tartean "sendotu, garatu eta normalizatu" kontzeptuen bidez ezarritako helburuari. Ez dago esan beharrik, baina hainbat ikerlariren planteamenduei jarraituta (Crystal, 2000; Hourigan, 2001; Cormack, 2004; O´Connell, 2004; Martí eta al., 2005; Williams, 2005; Jones, 2007; Moring, 2007; Pietikäinen, 2008; Chalmers, 2013) onartu eta baieztatzen baldin bada hizkuntza gutxitu batean ari den hedabide bat, edozein euskarritan hedatzen delarik, hizkuntza horren biziberritze-prozesuan lagungarri izan daitekeela; orduan iritzi horren hariari jarraitu ezkero logikoa litzateke pentsatzea harreman zuzenki proportzionala izan daitekeela hizkuntza gutxituko hedabideak hiztun-komunitatean duen irismenaren eta hizkuntza gutxituaren biziberritzean duen eraginkortasun-mailaren artean. Adierazitakoa formula bilakatu ezkero: zenbat eta irismen handiagoa orduan eta eraginkorrago. Ikerketarentzat eraikitako bi solairuko aterpe teorikoan ikusi bezala, eraginkortasuna bilakatu zen 2005etik 2013ra bitartean Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako hizkuntza-politiken ikur eta erronka, bereziki lehendakaritza EAJren eskuetan izan zen urteetan. Eta eraginkortasunak hainbat lerro hartu ditu euskara hutsezko hedabide inprimatuek egindako idatzizko ekarpenetan. Baina ez bakarrik Delphian, elkarrizketa sakonak egiteko saioetan ere eraginkortasunak hamaikatxo minutu jan zituen. Hala gertatzeak garrantzia dauka, presente izan behar delako elkarrizketak, azkena izan ezik, 2014ko deialdia argitaratu aurretik burutu zirela; oraindik "eraginkortu" kontzeptuaren arrastorik ez zenean. Eraginkortasunarekin sendotu, garatu eta normalizatu kontzeptuekin agertu den egoera bera errepikatu zen elkarrizketa sakonetan eta Delphian; hau da, berau ulertzeko modu ezberdin ugari izan daitezkeela plazaratu da. Euskarazko hedabide inprimatua eraginkorra izatea zer den azaltzerakoan, bi interpretazio nagusitu dira: Ondorioak 785 baten arabera, eraginkorra da kontsumitzailearen gogoa asebetetzen duena, eta bestearentzat, hartzaile gehiagorengana iristen dena da eraginkorra. Baina, horrekin batera, beste era bateko parametroei lotuta ere ulertzen da eraginkortasuna, hala nola, ekoiztutako produktuaren salmenta-kopuruari, irismenari, kalitatezko produktuak ekoizteari, hizkuntzaren corpus-arloan egindako ekarpenari, euskaraz irakurtzeko ohitura sustatzeari, autofinantzaketa-mailari, berritzeko gaitasunari, baliabideen kudeaketari edo estrategikoa izateari. Definizioak definizio, elkarrizketatu guztiek onartu zuten beharrezkoa dela eraginkortasuna neurtzeko adierazleak sortu eta finkatzea, halakorik ez izatea arazo bilakatu delako. Baina eraginkortasuna operazionalizatzeko garaia heltzen denean, adierazle bidez gorpuzteko eskatzen zaienean, baieztapen orokor eta asmo on ugari eta zehaztasun gutxi dago. Gehien jota neurketa kuantitatiboak (irakurle-kopuruak, botaldiak edota zabaldutako aleak) eta nola egingo litzatekeen azaldu gabeko neurketa kualitatiboa proposatzen dituzte hedabideek. Horretan geratzen dira ekarpenak. Bestelakoa da, emankorragoa, Delphian parte hartu zuten euskara hutsezko hedabide inprimatuek esleipen-prozeduran zein irizpide lehenetsi beharko liratekeen galderari eman dioten erantzuna. Beste hainbat gaiekin gertatu bezala, irizpideei dagokienez ere, proposamen aniztasuna azaleratu da, eta ekarpenetan 2005-2013 bitartean erabilitako balorazio-irizpideak zein berriak ageri dira. Erdi eta erdi direla esan daiteke. Dagoeneko ezagunak diren eta 2005-2013 epealdian erabili direnen artean lau irizpide daude: 1.- Eskainitako produktuaren kalitatea: 2005-2013 epealdiko deialdietan "produktua" izeneko balorazio-irizpidearen barruan kokatuta zegoen "itxura eta edukia" azpi-atalak jasotzen zuela kontsidera daiteke. 2.- Hedabidearen izaera: 2005-2013 bitarteko deialdietan euskara hutsezko hedabide inprimatuak hiru multzotan banatu ziren izaeraren arabera, eta bakoitzari diru-partida, balorazio-irizpide eta puntuazio berezitua ezarri zitzaion. Dena den, esan beharra dago badirela multzokako banaketa ezabatzearen alde agertu diren hedabideak ere. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 786 3.- Hedabidearen emaitzak: beste edozein jarduera-sektoretan ari diren enpresekin gertatzen den moduan, hedabide inprimatuen sektorean ari direnek ere ezinbestean emaitzei erreparatu behar dietela aldarrikatzen dute euskara hutsezko zenbait hedabide inprimatuk, eta gaineratzen dute diru-laguntzen esleipenak bakoitzak dituen emaitzak oinarri hartuta egin beharko liratekeela. Hedabide horientzat emaitzen neurria hainbat parametroren konbinaziotik letorke: irakurle-kopuruak, maiztasuna edota doakoak/harpidedunak/ordainpekoak izatea. Aipatutako parametro horiek guztiak ageri dira 2005-2013 epealdiko laguntzen esleipen-prozeduran. 4.- Defizita izatea: Eusko Jaurlaritzak eskainitako diru-laguntzak arautzeko aginduen edukiak landu dituen atalean azaldu denez, defizita izatea derrigorrezko baldintza da eskatzaileentzat. Eta inoiz eskabideren bat bazterrean geratu da defizitarioa ez izateagatik825. Orain zenbait hedabide inprimatuk diote laguntza-deialdiaren bidez Eusko Jaurlaritzak eraginkortasuna sustatu eta saritu nahi baldin badu, ezinbestekoa dela defizita izatera behartzen duen baldintza/irizpidea kentzea. Ezagunak diren lau irizpide horiekin batera, berriak edo berritzaileak diren beste lau proposatu dituzte: 1.- Eskainitako produktuaren estrategikotasuna: onartzen da oso zaila dela produktuen estrategikotasun-maila zehaztea, baina Delphian bildutakoaren arabera bi iritzi daude euskarazko hedabide inprimatuetan: batzuen ustez, hedabidea zabaltzen den eremu geografikoaren egoera soziolinguistikoak baldintzatzen du estrategikotasuna. Planteamendu horri jarraituz, estrategikoak lirateke eremu erdaldunetan ari diren hedabideak. Besteentzat, berriz, estrategikotasuna hedabide batek gizarteari egiten dion ekarpenari lotuta ulertu behar da, esaterako, hezkuntza edo zientzia arloetan egiten dion ekarpenari lotuta. Bigarren ikuspegi horri helduta diote euskara hutsezko zenbait hedabide inprimatu irismen handikoak ez izan arren, (adibidez, informazio Ondorioak 787 espezializatuko aldizkariak) Eusko Jaurlaritzak horiek diruz babesten jarraitu behar duela, hizkuntzaren normalizazioari begira funtzio garrantzitsua, estrategikoa dutelako. 2.- Egitasmoaren antzinatasuna: balorazio-irizpide hau proposatzen duten hedabideek uste dute diru-laguntzak kudeatzen dituen Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak deialdiaren helburu gisa ezarri zituen sendotu, garatu eta normalizatu kontzeptuei "sortu" kontzeptua gehitu eta saritu egin beharko lituzkeela hasi berriak diren proiektuak. 3.- Jasotako diru-laguntzak: balorazio-irizpide hau dakartenek ez dabiltza jasotako dirupartidaren tamainaz baizik eta zenbat iturritik datozen diru-laguntzak. Zeharka bada ere, kexa bat plazaratzen dute: euskara hutsezko hedabide inprimatu batzuek Jaurlaritzaren diru-laguntza bakarrik jaso dezakete eta beste batzuen kasuan, ordea, laguntza horri EAEko beste erakunde publikoetatik (foru-aldundiak eta udalak) eskainitakoa gehitzen zaio. Horregatik, beste erakunde publikoetatik diru-partidarik hartzen ote duten aintzat hartu beharko litzatekeela diote. 4.- Sinergiak: estrategikotasunarekin gertatu bezala, sinergiena ere operazionalizatzeko zailtasunak dituen irizpidea dela onartzen duten arren, zenbaitek diote Eusko Jaurlaritzak saritu egin beharko lituzkeela hedabide inprimatuek elkarlanerako egiten dituzten ahaleginak eta horien bidez gauzatutako lorpenak. Tokikoen multzoan udalerri bakar batean zabaltzen den argitalpenen eredua gainditu eta eskualde mailako hedadura-ereduaren aldeko apustu garbia egiten du inprimatuen sektoreak. Eskualde mailakoa litzateke, beraien ustez, eredurik egokiena eraginkortasunari, antolaketari eta funtzionamenduari begira. Eskualdea modu zabalean ulertuta, ez derrigor EAEko lurralde-antolamendu ofizialak zehaztuta dituen unitate administratibo gisa. Planteamendu horretan oinarrituta eskatzen dute sinergia-ahaleginak eta sinergialorpenak eskaeren balorazio-prozeduran aintzat hartu eta saritzea. Balorazio-irizpideen nondik norakoek elikatu duten tarte hau borobiltzeko esan, euskara hutsezko hedabide inprimatuen artean gutxi batzuk 1984tik datorren prozedura-markoa gainditu eta beste era batera funtzionatzeko proposamena luzatu Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 788 dutela: hedabideen arteko multzokako banaketaren ikuspegia gainditu eta komunikazio-proiektuka aritu. Adierazitakoaren lekuko ondoko bi ekarpenak, lehena elkarrizketa sakonetatik hartua da, eta bigarrena Delphitik. " (…) nik esleipenak eta deialdiak egingo nituzke komunikazio-proiektuka, ze uste dut ya ezin dela segmentatu. Komunikazio-proiektuak gaur egun, komunikazio-proiektuak multimedia dira. Ezin da segmentatu, zuk ezin dituzu apartatu (…) nik Berria paperekoa ezin dut desbinkulatu Intenetekotik eta Argia paperekoa ezin dut desbinkulatu Internetekotik; hor azken batean, une honetan hedabideak gainditu dituzte, teknologiak gainditu ditu muga hoiek eta Argiak bere ikus-entzunezko produkzio hori zer sartzen dezu? Telebista bezala kontsideratzen duzu? (…) ze zentzu dauka hori bereiztea eta paperari lerro bat ematea. (…) Nik komunikazio-proiektu ulertzen det enpresa batek edo talde batek edo kolektibo batek finkatzen dituen komunikazio helburuak betetzeko erabiltzen dituen baliabide guztiak (…) Niri aspaldiko kontua iruditzen zait, eta froga hor dago, zenbat urte daramatzagu eskema honekin, mila, 25 urte daramatzagu eskema honekin, 30 urte, eta zerbait aldatu baldin bada azken 25 urte hauetan hedabideak dira. Eta deialdia ez da aldatu, horrek ez dauka inolako zentzurik, horrek ez dauka inolako zentzurik". (E4) "Irizpideei dagokionez, medioaren izaeraren arabera proiektuka eta helburuka lagundu beharko luke administrazio publikoak, helburu horiek lortzeko bitartekoak jarrita". (D14) Hedabideentzako diru-laguntzak esleitzeko ikuspegi berritzailea beraz, komunikazio-proiektu bakoitzaren helburuaren/helburuen lorpenerako beharrezko bitartekoak jarriko lituzkeena. Hori bai, zuzenean adierazten ez den arren, proiektuak euskara hutsezkoa beharko luke. Izan ere, hurrengo atalean erakutsiko da euskara hutsezko hedabide inprimatuek ez dutela ontzat ematen Eusko Jaurlaritzak hainbat urtetan nagusiki gaztelania darabilten egunkariekin izan duen jokabidea. 6.10. EUSKARA HUTSEZKO PAPEREZKOEN SEKTOREAK EZ DU BEGI ONEZ IKUSTEN NAGUSIKI GAZTELANIA DARABILTEN EGUNKARIEI EUSKARAZKO EDUKIAK PRESTATU ETA ZABALTZEKO DIRU PUBLIKOA ESKAINTZEA Ikerketak aztergai izan duen 2005-2013 epealdiko sei urtean (2006-2011, biak barne) Eusko Jaurlaritzak diru-laguntzak eskaini zizkien nagusiki gaztelania darabilten Ondorioak 789 egunkariek euskara hutsezko gehigarriak prestatu eta zabaldu zitzaten. Eta 2009 eta 2010 urteetan laguntzak izan zituzten erreferentzia-orrialdeak prestatu eta zabaltzeko. Jaurlaritzak guztira 3.332.050 euro jarri zituen batzuek eta besteak laguntzeko eta dirupartida orokor horretatik, 2.024.211 euro esleitu zituen, hau da, ezarritako kantitatearen %60,7. Aurreikusitako partida agortu gabe geratu zenez urtero, soberakina beste multzo bateko hedabideen artean birbanatzeko aukera jaso zen deialdietan. 2011koak esaterako, honelaxe zioen: "Birbanaketa egiterakoan, multzoen beharrak izango dira gogoan". (EHAA, 2011-05-20, 95 zk.) Gaztelaniazkoei begirako ekimenak diru-partida propioa izan zuen, ez zen gainontzeko euskara hutsezko hedabide inprimatuei zuzenduriko poltsatik hartu. Hala ere, 2006ko deialdian, multzo berezitua osatu beharrean, B multzoaren barruan kokatu zituzten; hau da, euskara hutsezko aldizkarien multzo anitzean826. Urte hartan, euskarazko aldizkarien multzoarentzat jarritako partidari euskarazko gehigarrietara bideratutakoa kendu ezkero, 2005ean baino diru gutxiago izan zuten aldizkariek827. Dena den, salbuespena 2006an bakarrik gertatu zen, aurreratu bezala, gainontzekoetan euskara hutsezko gehigarriek eta erreferentzia-orrialdeek aparteko multzo batean kontsideratu eta kudeatu zituztelako. Deialdien oinarrietan ezarritakoaren arabera, gehigarriek gutxienez 16 orrialde izan behar zituzten, eta orrialde bakoitzeko, batez beste, 2.500 karaktere; horrez gain, originalak izatea, urtean berrogeita lau zenbaki kaleratzea eta gutxienez euskararen esparru geografikoko lurralde historiko batean banatzea eskatzen zitzaien. Erreferentzia-orrialdeei, berriz, diru-laguntzen onuradun izateko eskatzen zitzaizkien 826 .- 2006ko deialdian B multzoan euskara hutsez zabaltzen ziren aldizkariak eta gehigarriak izan ziren. Horren barne sartu zituzten euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen ziren euskara hutsezko informazio orokorreko aldizkariak (B1 azpi-multzoa), EAEko udalerri eta eskualde jakinetan zabaltzen ziren euskara hutsezko informazio orokorreko aldizkariak, hau da, tokikoak (B2 azpi-multzoa), euskararen esparru osoan zabaltzen ziren informazio espezializatuko aldizkariak (B3 azpi-multzoa), haurrei eta gazteei zuzenduriko euskara hutsezko aldizkariak (B4 azpi-multzoa) eta nagusiki gaztelania darabilten egunkarien euskara hutsezko gehigarriak (B5 azpi-multzoa). 827 .- Euskara hutsezko aldizkarien multzoak 1.580.000 euro izan zituen 2005eko deialdian, 2006koan 1.998.500 euro, baina horietatik 507.650 euro euskara hutsezko gehigarrientzat ezarri zituzten; hortaz, kantitate hori kendu ezkero, 1.490.850 euro izan ziren aldizkariei esleitzeko. 2007an 1.901.120 euro aldizkarientzat eta beste 568.600 euro nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako euskara hutsezko gehigarrientzat. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 790 baldintzak ondokoak ziren: astean-astean, gutxienez euskaraz idatzitako 12 orrialde estandar argitaratzea gizartea, politika, mundua, ekonomia, kirolak edota kultura ataletan828. Estatu mailan zabaltzen ziren egunkarien lurralde-edizioetan, astean asteko euskarazko edukiek lau orrialdeko luze-zabalera izan behar zuten (eskatutako gutxieneko horretan, 2009ko deialdian ez ziren tokian tokiko berriak kontuan hartu, 2010ekoan, ordea, bai). Azkenik, edizio digitala zuten egunkariek aurretik zehaztutako euskarazko edukiak osorik agertu behar zituzten edizio digitalean. Eusko Jaurlaritzak nagusiki gaztelania darabilten egunkariek euskaraz prestatu eta zabaldutako euskarazko gehigarriak diru publikoz laguntzeko ekimena eraginkortasunaren izenean garatu zen. Laguntza eskatzeko atea zabaldu zitzaien lehen urtean, 2006an, Patxi Baztarrika sailburordearen ardurapean zeuden hizkuntzapolitikaren eta horren barne "Hedabideak" deialdiaren nondik norakoak. Haren esanetan, euskararen biziberritze-prozesuan eraginkorra izateko asmoz eta konbentzimenduz hartu zen erabakia. "Eske euskera sustatu behar dugu euskarazko hedabideetan bakarrik?" galderarekin jantzi zuen planteamendua. Izan ere, Baztarrikaren ustez, hizkuntza-politikaren xedea ez da hizkuntza gutxituan ari den hedabidea baizik eta hizkuntza gutxituaren kontsumoa areagotzea, erabilera bultzatzea. Logika horri jarraituz, eta kontuan izanda CIESen urteroko datu metatuen arabera EAEn, gaztelania darabilten egunkarien irakurle asko euskaraz ere irakurtzeko gai direla (ikusi 43 eta 44 taulak), ondoriozta daiteke euskarazko edukiak txertatzea lagungarri izan daitekeela euskararen kontsumoa areagotzeko; hau da, irakurleak, kontsumitzaileak irabazteko. Patxi Baztarrikari Lurdes Auzmendik hartu zion lekukoa 2009an, sozialistak alderdi popularraren babesari esker Ajuria Eneara iritsi zirenean. Auzmendik oso bestelako ikuspegia, kritikoa, agertu zuen gai honen inguruan. Nagusiki gaztelania darabilten egunkariek jasotzen zituzten diru-partidak eta horiek baliatuz prestatu eta zabaltzen zituzten euskara hutsezko gehigarrien eta erreferentziaorrialdeen kalitatea ez zetozela bat uste zuen. Dena den, iritziak iritzi, sozialistek diru- 828 .- Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza jaso zuten El País, Diario de Noticias de Álava, Deia, Noticias de Gipuzkoa eta El Diario Vasco egunkariek gehienbat kulturaren esparruarekin zerikusia zuten albiste, erreportaje eta elkarrizketekin hornitu zituzten euskarazko erreferentzia-orrialdeak. Ondorioak 791 partida ezarri zuten 2010eko deialdian erreferentzia-orrialdeentzat, eta 2010eko eta 2011ko deialdietan, euskara hutsezko gehigarrientzat, ez ordea 2012koan. Beraz, Autonomia Estatutua onartu zenetik, EAEn lehen aldiz gobernu sozialista izateak ez zuen apenas eraginik izan hizkuntza-politikara eta horren barne euskarazko hedabideetara bideratutako baliabide ekonomikoetan, eta ia beste horrenbeste gertatu zen laguntza-deialdien edukiei dagokienez; hau da, sozialistek aurretik EAJk ezarri eta aplikatutako baldintzei eta irizpideei eutsi zieten. Ordezkari politikoen iritziez gain, euskara hutsezko hedabide inprimatuen sektorean gaiak eragindako ekarpenak bildu eta aurkeztu dira lanean. Ia erabateko adostasuna azaleratu da829, hamargarren hipotesian proposatutakoa babesten duen adostasuna. Honelaxe zioen hipotesiak: H10.- Aztergai den 2005-2013 epealdiko zenbait urtetan, Eusko Jaurlaritzak diru-partidak ezarri ditu nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako euskara hutsezko gehigarriei laguntzeko. Hamargarren hipotesiak dio euskara hutsezko hedabide inprimatuak, oro har, horientzako laguntzak ezarri eta esleitzearen kontra daudela. Laguntza ekonomikoa jaso duten euskara hutsezko hedabide inprimatuek ez dute begi onez ikusten diru publikoa gaztelaniazkoak euskara hutsezko edukiak prestatu eta zabaldu ditzaten bideratzea. Eta erantzuna arrazoiz elikatzeko eraginkortasunaren argudioa darabilte elkarrizketa sakonetan zein Delphi bidez bildutako ekarpenetan830. Euskarazkoek nagusiki gaztelania darabiltenek euskaraz prestatu eta zabaldu dituzten edukiei erreparatzen diete balorazioa egiteko orduan, eta baieztatzen dute haiei dirua esleitzea ez dela eraginkorra euskara normalizatzeko, gaztelaniazkoetan euskarak beti bigarren mailako hizkuntza-tratamendua jasotzen duelako. Baieztapen orokor horren altzoan beste hainbat plazaratu dira. Zenbaitek 829 .- Delphian, gai honi buruzko jarrera argia agertu zutenetatik (38), lau hedabide inprimatu agertu ziren gaztelaniazkoetan euskarazko edukiak prestatu eta zabaltzeko diru publikoa ematearen alde, gainontzekoak kontra. Dena den, alde agertu zirenen baiezkoak bi baldintza zituen: gaztelaniazkoei emandako diru-partida berezitua izatea eta haiei esleitutako kantitatea euskarazkoei bideratutakoa baino txikiagoa izatea. 830 .- Delphi ekarpenetan irakurritakoaren arabera, esan daiteke gai honek haserre handia, erreakzio sutsua eragiten duela ikerketan parte hartu duten batzuengan, haiek iritzia adierazteko orduan erabili duten estiloak hala erakutsi duelako. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 792 ukatu egiten dute nagusiki gaztelania darabilten egunkariek hizkuntzaren normalizazioan eragiten dutenik, "gezur haundi bat baino ez da" dio batek, eta gaineratzen du, gaztelaniazkoei laguntza ekonomikoa ematea diru-publikoa desbideratzea dela. Hori baino gehiago, bada gaztelaniazkoentzat euskara dirubaliabide gehigarria lortzeko tresna dela ziurtatzen duenik ere. Beste batzuentzat ulergaitza da Jaurlaritzaren ekimenez urteroko balantzean irabaziak dituzten enpresak diru publikoz laguntzea. Eta besteren batek idatzi du Eusko Jaurlaritzak gaztelania darabilten egunkariei publizitate instituzionala txertatuz laguntzen diela, laguntza horrek euskarazkoei "Hedabideak" deialdiaren bidez esleitutakoa gainditu izan duela eta jokaera hori justifikaezina dela. Ikerketan parte hartu duten hedabide inprimatuen iritziz, Eusko Jaurlaritzak gaztelaniazkoak diruz lagundu beharrean, beste era bateko estrategia garatu beharko luke. Hiru eratako ekimenak proposatu dituzte: Jaurlaritzak ahalegina egin beharko luke erdal hedabideak euskarara erakartzeko, Eusko Jaurlaritzak erdal hedabideei bi hizkuntza ofizial dituen gizartean ari direla gogoratu eta erantzukizunez jokatu dezatela eskatu beharko lieke, eta hirugarren neurria gaztelania darabiltenetan kuota-sistema ezartzea litzateke. Dena den, sektorean hirugarren neurri horrek aldeko sutsuak dituen neurri berean aurkitu ditu kontrako iritziak. Kuotak ezartzearekin ados ez daudenek bi argudio plazaratzen dituzte; batetik, hala egitea ez datorrela bat gizarte libre batean prentsa idatziari aitortzen zaizkion ezaugarriekin eta funtzioekin, eta bestetik, gaztelaniazkoei kuotak ezartzeak euskara hutsezkoekin modu berean jokatu behar izatea ekarriko lukeela. Azaldutakoak azalduta, atal honi bukaera emateko esan daiteke euskara hutsezko hedabide inprimatuek gogor kritikatu dutela Eusko Jaurlaritzak nagusiki gaztelania darabilten egunkariei diru-laguntzak esleitu izana; ez soilik ikerketa honetan burututako elkarrizketa sakonetan eta Delphi bidezko ekarpenetan, baita sektorearen beharren eta eskaeren berri emateko noizbehinka egin dituzten agerraldi publikoetan ere. Ikerketa honek agerraldi horien jarraipena egin du informazio-iturri ez zuzenen Ondorioak 793 laguntzaz. Emaitzak agerian utzi du zein izan den unean unean euskarazko hedabideen eta Eusko Jaurlaritzaren arteko harremanaren tenperatura. Horren inguruan landutako ondorioa hurrengo lerroetan. 6.11. EUSKO JAURLARITZA ETA EUSKARA HUTSEZKO HEDABIDE INPRIMATUAK: BAT ETORRI EZINDA Euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta horiek sendotu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntzak sustatu eta eskaintzen dituen Eusko Jaurlaritzaren arteko harremana gorabeheratsua izan da. Gertaera objektiboa da Jaurlaritzak ez diola inoiz hedabideak diruz laguntzeari utzi, baina urtea joan, urtea etorri ez da sektorearen eta Administrazioaren arteko lankidetzaren oinarri sendorik finkatu, ezta euskarazko hedabideen garapen estrategikorako beharrezkoak liratekeen ildo nagusiak adostera iritsi ere. Alde batetik zein bestetik denboran zehar esandakoek eta izandako ika-mikek erakusten dute sokatira-ariketa batean murgilduta ibili direla. Horrela irudikatu daiteke bien artekoa; bakoitza soka baten muturrean kokatuta, biak sokari eusten, jakin badakitelako elkarren beharra dutela eta batak edo besteak soka askatzen badu airean izateari utzi eta lurra musukatuko duela; baina aldi berean norabide bakarrean bultza egin beharrean, bakoitza sokaren alde banatan bereari tinko eutsiz. Batzuen eta besteen artean denboran zehar gauzatu den harremanari tenperatura hartzeko informazio-iturri ez zuzenetan, elkarrizketa sakonetan eta Delphian jasotakoak erabili dira lehengai gisa. Informazio-iturri ez zuzenei dagokienez, lehen Eusko Jaurlaritza osatu zenetik 2013ra bitartean, hedabideentzako dirulaguntzen gaiari jarraipenik eta tratamendurik zabalena eskaini dien euskarazko hedabide inprimatuak (Euskaldunon Egunkaria eta ondorengo Berria, Argia aldizkaria eta Jakin aldizkaria) arakatu dira sistematikoki. Horiekin batera hemeroteketan eskuragarri dauden beste hainbat iturriz ere baliatu da ikerketa: Hemen eta Eguna astegunkariak, Anaitasuna aldizkaria, BAT soziolinguistika aldizkaria, Deia eta Gara egunkariak, Topaguneak eta TOKIKOMek landutako agiriak, Jaurlaritzako Euskararen Aholku Batzordearenak eta, azkenik, Eusko Legebiltzarreko bilkura-egunkaria. Material horren guztiaren lanketan ikusitakoa eta irakurritakoa oinarritzat hartuta esan daiteke Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 794 EAEko Autonomia Estatutua onartu zenetik Eusko Jaurlaritza eta euskarazko hedabideen arteko harremanak bost etapa osatu dituela: 1.- Estatutuaren onarpenetik 1983. urtera. Ekiteko unea izan zen Jaurlaritzarentzat, EAEko gizartearen kudeaketarako beharrezkoak ziren egitura guztiak abiatzeko unea. Hedabideen esparruan ikus-entzunezko publikoak jarri zituen martxan eta ekonomikoki ito beharrean ziren euskarazko paperezkoak diruz laguntzen hasi zen. 2.- 1984tik Euskaldunon egunkaria kaleratu arte. Eusko Jaurlaritza 1984an hasi zen euskarazko hedabideentzako diru-laguntzak EHAAn argitaratzen ziren agindu bidez arautzen. Bestalde, euskara hutsezko egunkariaren sorreraren inguruan gertatutako hainbat konturen ondorioz (5.3.2. atalean azaltzen dira horiek zehatz-mehatz) mikaztu egin zen Jaurlaritzaren eta sektorearen arteko harremana, areagotu egin zen bien arteko tentsioa eta enfrentamendu-giroa. 3.- XX. mendeko azken hamarkada. Denbora-tarte horretan bi fase berezitu daitezke. Batetik, 1991etik 1996ra tokian tokiko argitalpenen biderkatzea, loraldia gertatu zen eta aldi berean, Eusko Jaurlaritzaren eta Euskaldunon Egunkariaren arteko tirabira, kalapita-giroa nagusitu zen. Bigarren fasea, 1997an hasi zen. Urak bere onera etorri ziren, Euskaldunon Egunkariak aukera izan zuelako diru publikoa eskatzeko, eta hortik aurrera bera bilakatu zen Eusko Jaurlaritzak euskarazko hedabideei laguntzeko ezarritako baliabide ekonomikoen onuradun nagusia. 4.- 2000-2004 epealdia. Aurreko etapa nahasiaren ondoren, baretu egin zen Eusko Jaurlaritzaren eta sektorearen artekoa eta inprimatuen eskaintzak ugalduz jarraitu zuen (eskualdeetako Hitzak eta tokiko hedabide berriak). Ez hori bakarrik, ordura arte jasotzaile moduan hedabide inprimatuak soilik onartzen zituen "Hedabideak" deialdiak ateak zabaldu zizkion irratiei, telebistei eta on-line argitalpenei. Dena den, dirupartidarik handiena argitalpen gehien biltzen zituen inprimatuen multzora bideratzen zen. Ondorioak 795 5.- 2005-2013 epealdia. Hiru ezaugarriz jantzita dator ikerketak fokua jarri dion denbora-tartea:"Hedabideak" deialdiari dagokionez, helburuak, baldintzak eta balorazio-irizpideak egonkortu egin ziren, ez zuten apenas aldaketarik izan, eta hori lagungarria izan zen harremanetarako. Datua nabarmentzeko modukoa da, batik bat EAEko testuinguru politikoan gertatu zen aldaketagatik. Izan ere, alderdi popularraren babesari esker, Jaurlaritza eskuratu zuen alderdi sozialistak hiru urtez kudeatu zituen euskarazko hedabideentzako diru-laguntzak. Bigarrenik, arlo ekonomikoari erreparatuta, laguntza-deialdiak epealdi honetan ezarri zituen diru-partidarik handienak, baina 2008an hasitako krisi ekonomiko globalak isla izan zuen EAEko aurrekontuetan zein hedabideenetan. Hala ere, Jaurlaritzak 2011ra arte eutsi zion hedabideentzako diru-laguntzetan murrizketak egin gabe. Eta hirugarrenik, Eusko Jaurlaritzaren eta euskara hutsezko hedabideen arteko harremanen arloan, 2005-2013 aldian sektoreak ahots bateratuz ekiteko eta euskararen esparru komunikatiboa sendotzeko egitura berriak, TOKIKOM eta Hekimen, jarri zituen martxan. Eusko Jaurlaritza, bere aldetik, jeltzaleen zein sozialisten esku egon, diru publikoaren esleipena hedabide bakoitzaren emaitzei lotzearen alde agertu zen denbora-tarte honetan; hau da, laguntza euskararen normalizazioan eraginkorrak izan daitezkeen kalitatezko produktu konpetitiboei esleitzearen alde. Informazio-iturri ez zuzenen laguntzaz "Hedabideak" diru-laguntza deialdian inplikaturik dauden bi aktore printzipalen harremanak jorratu dituen etapak eta mugarriak ezartzeaz gain, lehen laguntzak banatu zirenetik 2013ra arte batzuek eta besteek plazaratu zituzten eskaerak, kexak eta aldarrikapenak ere bildu eta landu ahal izan dira. Euskarazkoen sektoreak laurogeiko hamarkadatik behin eta berriz errepikatu duen argudioa da hedabideek eskaintza zabaltzeko eta kontsumitzaileak erakartzeko egin duten eta egiten ari diren ahaleginak ez duela neurri bereko erantzunik izan Jaurlaritzaren aldetik, eta jarrera hori oztopo bilakatzen dela hobeto ekoizteko eta gizartean eraginkorragoak izateko. Abiapuntuko baieztapen hori heldulekutzat hartuta eraiki dute Eusko Jaurlaritzari zuzenduriko eskaera eta aldarrikapena: euskara hutsezko Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 796 hedabideen estrategikotasuna aitortu dezala eta sektorearen garapena eta etengabeko berrikuntza ziurtatuko lituzkeen epe luzeko apustua egin dezala. Jaurlaritzak bere aldetik, behin eta berriz adierazi du, publikoki adierazi gainera, euskarazko hedabideak funtsezkoak, estrategikoak direla euskararen biziberritze zereginean eta uste horretan oinarrituta, sektoreak erakutsitako bilakaera kontuan hartu eta egokitu dutela diru-laguntza deialdien edukia. Baina, aldi berean, Jaurlaritzak euskarazko hedabideei aitortu zaien zereginaren betetze-mailari buruzko kezka agertu du. Hala egin du bereziki ikerketa honek aztertu duen 2005-2013 epealdian. Hau da, euskarazko hedabideek oro har, eta paperezkoek bereziki, hiztun-komunitateari begira duten egitekoa eraginkortasunez betetzen ote duten ala ez planteatu du Jaurlaritzak. Izan ere, eraginkortasuna bilakatu zen Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 bitarterako diseinatu zuen hizkuntza-politikaren ikur eta erronka, eta beste horrenbeste, eraginkortasuna eskatu zien euskara hutsezko hedabideei. Gauzak horrela, baieztatu daiteke Eusko Jaurlaritzaren eta euskara hutsezko hedabideen arteko harremana elkar elikatuz baina bat etorri ezinda gauzatu dela laurogeiko hamarkadatik, lehen laguntza deialdiaren agindua kaleratu zenetik hona. Elkar elikatuz jakin badakitelako elkarren beharra dutela; Jaurlaritzak euskarazko hedabideak behar ditu hizkuntza biziberritzeko zereginean ekarpena egin dezaketen tresna, baliabide moduan; eta hedabideek Jaurlaritzaren beharra dute urteroko gastuaurrekontuan izan dezaketen zuloa estaltzeko eta jasotako laguntzarekin, ahal den neurrian, lan-baldintzak eta eskaintza hobetzeko. Hala ere, hedabideen eta administrazioaren arteko harremana ez da inoiz konfiantza osoko giroan garatu, eta hausturarik gertatu ez den arren, tentsio handiko uneak izan dira. Ikuspegiak trukatu dituzte, baina ez da horiek adostu eta partekatzeko dinamika jarraiturik izan. Elkarri zuzendutako eskaerekin ere beste horrenbeste gertatu da. Gehienetan, mahai batean eserita egin beharrean, hedabideen bidez kaleratu dira; eta gainontzean, bakoitzak bere aldetik jarduteari ekin dio. Jaurlaritzak diru-laguntza deialdiak kudeatu ditu urtero; horretarako diru-baliabideak, epeak, eskatzaileek bete Ondorioak 797 beharreko baldintzak eta balorazio-irizpideak ezarriz. Hedabideek, deialdian ezarritako baldintzak bete ezkero, urtero izan dira diru publikoaren onuradun. Hedabideek dagokien eskubide moduan aldarrikatu dute laguntza publikoak jasotzea, horiek euren jarduera gauzatzeko ezinbesteko baliabide eta helduleku direla aitortuta. Jarduteko dinamika horretan, batzuen eta besteen arteko harremana zaildu duen faktore bat nabarmendu behar da: 2012ra arte, euskarazko hedabideen sektoreak, bere osotasunean kontsideratuta, ez du eskariak administrazioaren aurrean ahots bateratuz aurkezteko egiturarik izan; hots, sektoreak ez du izan ordezkaritza eta erreferente zeregina bete duen egiturarik. Egoera horrek euskara hutsezko hedabideak bakoitzak bere aldetik jokatzera, jardutera eraman du, eta inoiz elkarren artean norgehiagokan aritzera eta lehiatzera ere bai. Arestian adierazitako guztiaren ondorioz, "Hedabideak" diru-laguntza deialdian parte hartu duten bi aktore nagusien arteko harremana esparru ekonomikora mugatu dela esan daiteke. Eusko Jaurlaritza, diru-laguntzen sustatzaile, kudeatzaile eta emaile rolean aritu da nagusiki, eta hedabideen sektorea, diru-laguntzen eskatzaile eta hartzailerenean. Biek helburu eta interes komuna izan dute: euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzea, zertarako? euskarazkoen eskaintza zabaltzeko eta gizarte-eraginkortasunean irabazteko, zertarako? hizkuntzaren biziberritze-prozesuan laguntzeko. Baina ez da interes eta helburu hori gauzatzeko diru-emaile diru-hartzaile logika hutsa gainditu duen lankidetzarik izan, ez da batzuen eta besteen ahalmenaren eta kemenaren uztardurarik izan. Hau da, ez da diru-laguntzen esleipen-jasotze funtzionamendu soila gainditu eta harago doan estrategiarik mamitu eta garatu. Baina ez hori bakarrik, kudeatzaile-emaile/ eskatzaile-jasotzaile logika jarraituz gauzatu den harremana izateaz gain, testuinguru ekonomikoak, EAEkoak zein mundu zabalekoak baldintzatu du sarri batzuen eta besteen artekoak izan duen tenperatura. Euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta Eusko Jaurlaritzaren arteko harremanaren gorabeheretan protagonista izan den gai bat baldin bada, ezarritako baliabide ekonomikoak dira, eta bien artekoa gaiztotu den sasoietan, ia guztietan, laguntzetara bideratutako diru-poltsa izan da tartean. Baieztapena laurogeiko hamarkadatik Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 798 aplikatu daiteke831, eta, zer esanik ez, lan honek aztertu duen 2005-2013 epealdian. Esandakoaren lekuko denbora-tarte horretan mugarritzat jo daitezkeen gertaeren errepaso laburra: 1.- 2004ko urtearen hondarretan egin zen Euskarazko Kazetaritzaren lehen Kongresuan baieztatu zen diru-laguntza politika definitu gabea izatea zela, besteak beste, sektorearen ahulezietariko bat (egoera soziolinguistikoa, merkatu txikia eta lanbaldintza makurrekin batera) eta "erakunde publikoen diru-laguntza bidezko, arautu eta garbi bat" eskatu zuten (Askoren artean, 2005: 447). 2.- EAJ, EA eta Ezker Batua-Berdeak alderdien arteko gobernu hirukoitzak 2005eko maiatzean ekin zion zortzigarren legegintzaldiari. Urte hartako diru-laguntza deialdia ekainaren 3an kaleratu zen, baina ez zuen diru-partida oparoagorik ekarri euskarazko eguneroko prentsa eta aldizkarientzat. Egoera ikusita sektoreak urrian egindako agerraldi baten bidez adierazi zuen protesta eta ezinegona. Bertan, hedabide inprimatuentzat milioi bat euro gehiago jartzeko eta laguntzen esleipenak lehenago egiteko eskatu zioten Eusko Jaurlaritzari. 3.- Administrazioaren aldetik, berriz, beti esan izan da euskarazko hedabidegintzari zuzenduriko diru-laguntzak ez direla eskasak. Honelaxe zioen 2006an Patxi Baztarrikak: "Gizarteak jakin behar du hemen ez dagoela hedabide bakar bat ere diru laguntza publiko garrantzitsu bat ez duena" (Berria, 2006-06-07: 14). 4.- 2007ko deialdiak partida oparoagoa ezarri zuen euskarazko inprimatuentzat (2005ean baino 626.500 euro gehiago) , ondorioz multzo horretako hedabide guztiek jaso zuten aurreko urtean baino diru gehiago, eta horrekin batera barealdia izan zen batzuen eta besteen arteko harremanetan. 831 .- Zenbait adibide jartzearren, 1982an Luis Alberto Aranberri, "Amatiño" Kultura Saileko zuzendari zenean adierazitakoak, 1986an Hemen eta Eguna astegunkarien sorreraren inguruan gertatutakoak, 1987an idatzizko hamar hedabidek sinatutako agiria, 1989an hamar aldizkarik sinaturiko agiria, 1990ean Joseba Arregi orduko Kultura sailburuak Legebiltzarrean esandakoak, Euskaldunon Egunkaria sortu zenetik 1994ra bitartean Jaurlaritzarekin izandako ika-mikak, 1996ko Prentsa Jardunaldien ondorioetan plazaratutakoa, 1997an 44 aldizkarik eta Euskaldunon Egunkariak sinatu zuten agiria… Xehetasun gehiago informazio-iturri ez zuzenen analisiari dagokion kapituluan aurkitu daiteke. Ondorioak 799 5.- 2008ko deialdia aurrekoaren kopia hutsa izan zen, eta giroa ere berdintsua. Bestetik, urte hartan Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak euskarazko hedabideen sektorea bertatik bertara ezagutzen zuten 17 adituren hausnarketak kaleratu zituen Euskara hedabideetan izenburuko lanean, eta bertan adierazi zuten laguntzak emaitzekin lotu beharko liratekeela, administrazioak emaitzak neurtzeko gailu estandarrak eta adierazleak martxan jarri beharko lituzkeela eta, azkenik, laguntza kontzeptutik inbertsio kontzepturako jauzia egin eta diru-laguntza hutsetatik haragoko estrategiak bultzatu beharko liratekeela. 6.- Ekarpen horiek guztiak jaso arren, ez dute isla izango ondoko urteetako deialdien edukietan. Bitartean, sektore ekonomiko guztietan eragiten hasi zen krisi ekonomikoak hedabideak ere astindu zituen, eta ondorioz, erabaki gogorrak hartu behar izan zituzten: murrizketak gastu-aurrekontuetan, murrizketak kaleratutako orrialde-kopuruetan, gehigarriak inprimatzeari utzi, soldatak izoztu… Hala ere, 2009an Eusko Jaurlaritzak inoizko diru-kopururik handiena ezarri zuen euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko: 5.725.000 euro guztira. Baina ez zen diru gehiago izan inprimatuentzat, ezta irrati, telebista edo Internet bidezko hedabideentzat. Hazkundea lehen aldiz laguntza eskatu zezaketen nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaltzeko erreferentzia-orrialdeentzat ezarritako diruari zor zitzaion. 7.- 2010eko deialdia sozialistek kudeatu zuten, baina ez zen inolako aldaketarik egin edukietan, ez prozeduran, ezta ezarritako diru-partidetan ere. Sektorearekin izandako harremana lasaia izan zen, hedabideek eskertu egin zuten diru-baliabideei eusteko egindako ahalegina. 2011 urteari begira sostengu eta babes ekonomiko handiagoa behar zutela aldarrikatu zuten 60 hedabidek sinatutako Euskarazko hedabideak, beste jauzi baterako ordua izenburua zeraman editorial bateratuan. 8.- Aldarrikapenak aldarrikapen, 2011ko deialdiak ez zien albiste onik ekarri euskara hutsezkoei. Ezarritako diru-partida aurreko urtekoa baino txikiagoa izan zen, murrizketak telebistei eta, bereziki, irratiei eragin zien; ez hedabide inprimatuei. Egoera horrela, sektoreak mezu bateratua igorri zion laguntzen nondik norakoen Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 800 ardura zuten politikari sozialistei: aurrekontuak ahalik eta gehien egokitu eta dirusailak handitzeko eskaria, hain zuzen. 9.- 2012an garai latzak bizi zituzten euskarazkoek, eta eskaera egin arren dirulaguntza deialdiak murrizketa gehiago ekarri zituen, kasu honetan baita hedabide inprimatuen multzoko egunerokoentzat zein aldizkakoentzat ere. Horietara bideratutako diru-kopurua 2006ko deialdian ezarritakoa baino txikiagoa izan zen. Hori baino gehiago, Jaurlaritzatik beste era batera antolatzeko eskatu zion sektoreari; Lurdes Auzmendi sailburuordeak "Beharrezkoa al da Gipuzkoan 27 herri aldizkari eustea?" galdetzen zuen eta erantzuna ere eman zuen: "Ez da nahitaezkoa. Kalitatezko medioak behar ditugu, eta behar dugu euskararen presentzia indartsu bat medio guztietan, baina horretarako ez da nahitaezkoa dugun guztia" (Berria, 2012-02-25: 12). Sektorearen erreakzioa berehalakoa izan zen. Agerraldi publiko batean adierazi zuten lanean ari zirela, lan-baldintzak hobetzeko, kalitatean eta lehiakortasunean urratsak egiteko, eta elkarlana sustatzeko. Horrekin batera, ez bakarrik Jaurlaritzari, EAEko gainontzeko erakunde publikoei laguntzak hitzarmen bidez jasotzeko eta gogoeta estrategiko konpartitua egiteko eskaera luzatu zieten. 10.- Azkenik, 2013ko deialdia Jaurlaritza berreskuratu zuen EAJk kudeatu zuen. Gobernu berria oraindik osatu gabe zegoela, euskarazkoen sektoreak Hekimen, Euskal Hedabideen Elkartea aurkeztu zuen, eta Eusko Jaurlaritzarekin diru-laguntzez, publizitate instituzionalaz eta mintzakidetza iraunkorraz hitz egiteko borondatea agertu zuen. Bitartean, hedabide bakoitzaren etxeko jardunak 2012an joandako bide beretik jarraitzen zuen; hau da, krisiak astinduta, batzuek kaleratzeari utzi zioten (Nora hilabetekaria adibidez), beste batzuek maiztasunari eutsi ezinik (Irutxuloko Hitza eta Oarso Bidasoko Hitza, esaterako), beste batzuek lan-etenak egin beharrean (Aiurri aldizkaria) edo gastu-aurrekontua estali ezinik. Dena, ordea, ez zen gazi izan, gozotik ere egon zelako: Tolosaldeko Ataria eta Aiaraldea press proiektu komunikatibo berriak jarri ziren martxan. Bestalde, 2013ko "Hedabideak" deialdiak ez zuen aldaketa nabarmenik ekarri; zehaztutako baliabideei dagokienez, 2012koaren kopia hutsa izan zen. Sektoreak begi onez ikusi zuen diru-partidari eutsi izana, baina berriz ere, urteroko deialdi-sistema gainditu eta itun-sistema batera jauzi egin beharra zegoela berretsi eta Ondorioak 801 aldarrikatu zuen. Hori baino gehiago, 2013ko azaroan, tokiko euskal hedabideen ahotsa den TOKIKOMek Euskal hedabideen etxea izenburuko gogoeta-txosten sakona aurkeztu zuen, eta bertan sektorearen eta erakunde publikoen arteko harreman-eredu berria proposatu zuen, konfiantza giroan eta lankidetzan oinarritua. Arestian bildutako guztiak ikerketak planteatu duen beste hipotesi bati heltzeko atea zabaltzen du, ondokoa alegia: H11.- Hamaikagarren hipotesiak "Hedabideak" diru-laguntza deialdian inplikaturik dauden bi aktore nagusien arteko harremanari begiratzen dio. Honela aurkeztuko litzateke: 2005-2013 bitartean euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta urteroko diru-laguntza deialdia kudeatu duen Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren arteko erlazioa diruemaile//diru-hartzaile dinamika bidez gauzatu da denboran zehar. Egoera horretan, Jaurlaritzak jarritako diru-partidaren tamainak baldintzatu du harremanaren tenperatura; hau da, diru-partidarik oparoenak izan diren urteetan bien artekoa lasaitasun-giroan garatu da, baina krisi ekonomikoak eraginda hedabideentzako baliabide ekonomikoak murriztu direnean harremana mikaztu egin da. Atal honetan orain arte aurkeztutako informazioaren arabera esan daiteke hipotesia egiaztatu egiten dela. Euskarazko hedabide inprimatuek aldiro-aldiro Jaurlaritzari zuzendu dioten eskaera-zerrendan, beti izan da diru-poltsaren tamainari loturikoa. Ez da eskaera bakarra izan, baina beti egon da presente; bereziki urte batetik besterako deialdietan diru-baliabideen hazkunderik izan ez denean edo krisiaren eraginez murrizketak iritsi direnean. Hortaz, ekonomiari lotutako gorabeherek, izan munduko ekonomiaren egoerak, izan EAEko aurrekontuenak, izan laguntza eskatu duen hedabide inprimatu bakoitzarenak, eragina izan dute batzuen eta besteen artean garatu den harremanean. Faktore ekonomikoekin batera, pentsa zitekeen testuinguru politikoak ere baldintzatu zezakeela harremana. Eta ikerketak aztergaitzat hartu duen 2005-2013 bitartean, lanean zehar sarritan nabarmendu den aldaketa esanguratsua izan zen EAEko testuinguru politikoan: Autonomia Estatutua onartu zenetik lehen aldiz Euskadiko kudeaketa EAJren gidaritzapean izateari utzi eta sozialistek eskuratu zuten Eusko Jaurlaritza (Alderdi Popularraren babesari esker). Dena den, informazio-iturri ez zuzenetan ikusi eta irakurritakotik ondoriozta daiteke gobernu-aldaketak ez zuela Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 802 aparteko eraginik izan kudeatzaile berrien eta euskara hutsezko hedabide inprimatuen sektorearen arteko harremanean. Besteak beste, sozialistek ez zutelako apenas ezer berritu deialdiaren prozeduran eta edukietan. Informazio-iturri ez zuzenak baliatuz bildu den materialarekin Eusko Jaurlaritzaren eta euskarazko hedabideen arteko harremanaren argazki orokorra egin da. Elkarrizketa sakonekin eta Delphi bidez hartutako idatzizko hausnarketekin berriz argazki hori osatu eta aberastu egin da. Eta ondoren azalduko diren ñabardurak ere identifikatu dira. Esan daiteke informazio-iturri ez zuzenekin argazkiaren trazu nagusiak marraztu direla, eta elkarrizketa eta Delphi ekarpenekin argazkira hurbildu eta pintzelada fin bakoitzaren, argazkiari distira ematen dioten banakako argi-tanta bakoitzaren esanahia jaso da. Elkarrizketa-saioetan garandutako diskurtsoetan adostasuna eta elkarlana lantzeko beharra agertu da behin eta berriro. Hedabide inprimatuen sektorearen zein laguntzak kudeatu dituen administrazioaren ordezkari erreferentzialek azpimarratu duten ideia-gakoa da. Eta adostasuna, elkarlana gauzatzeko erakunde publikoekin (Jaurlaritza, foru-aldundiak, udalak) dituzten harremanak hobetzea aipatzen du sektoreak etorkizunera begirako ezinbesteko erronka gisa. Hiru hamarkadetan gauzatu den harreman-estiloa baztertu edo gainditu beharra dagoela plazaratu dute batzuek eta besteek. Euskara hutsezkoen sektoreko ordezkari batek oso modu grafikoan azaltzen du nolakoa izan den, bere ustez, harremana: "Gu hola ibili gara, sektorea pankarta baten eta administraziñoa bulego baten; eta ez da modua, ez da modua" (E2) Horren ordez, elkarlan eraginkorra sustatuko lukeen harreman-markoa ezartzeko beharra azpimarratu dute, orain ere batzuek eta besteek. Jaurlaritzako ordezkari batek esandakoa da: "(…) mahai bereko kide izpirituarekin, nahiz eta bakoitzaren funtzioak eta egitekoak diferenteak izan baina mahai berean, hori nola metatuz ikusiz ez? O sea, elkarlanerako ere beste modu berri batzuk aurkituz eta konfiantzan hitz eginez, hori guretzako klabea da, klabe klabea da".(E11) Ondorioak 803 Konfiantza aipatzen da arestian eskainitako pasarte horretan. Eta konfiantzaz, edo hobe esateko, mesfidantzaz aritu dira euskarazko inprimatuen sektoretik. Aztertutako informazio-iturri ez zuzenetan ikusi bezala, elkarrizketa sakonetan ere sektorearekiko mesfidantza izatea leporatu zaio Eusko Jaurlaritzari. Sektorea "aurrejuzgu ideologiko-editorial batzuekin" tratatu duela edota hedabideak "pixka bat arerio moduan ikusi dituela (…) beti egurra ematen duen sektore bat bezala". Egoera horren abiapuntua, esplizituki adierazten ez bada ere, euskarazko egunkaria kaleratzeko prozesuan izan ziren gorabeheretan kokatu daiteke832. Landutako informazio-iturri ez zuzenen errepaso kronologikoak erakusten du orduan Jaurlaritzatik eta herri-ekimenetik hauspotutako egitasmoen artean piztu zen tentsioak eta norgehiagokak urte luzez iraun duela, eta esan daiteke oraindik ere pisua duela batzuen eta besteen arteko harremanean; bereziki administrazioaren eta eguneroko prentsaren artekoan. Gauzak horrela, euskarazko inprimatuek gaineratzen dute egoera horrek ez diola mesederik egin elkarrekin gauzatu beharko litzatekeen gogoeta partekatuari eta lankidetza efektiboari. Ikuspegi orokor horri, hala ere, ñabardura egin diote Delphian parte hartu duten zenbait hedabide inprimatuk. Idatzizko ekarpenetan irakurritakoaren arabera, badelako Eusko Jaurlaritzak hedabide bakoitzarekiko eta sektorearekiko izan duen jarrera goraipatzen duenik ere. Horien arabera, batzuen eta besteen arteko harremana elkarrekiko leialtasunean eta konfiantzan oinarritu da. Adierazitakoaren lekuko dira estilo honetako baieztapenak: "Beti izan ditugu ateak zabalik", "Gure aldetik ezin ezertaz kexatu" edo euskarazko hedabidegintzan ia hiru harmakada bete dituen ordezkari batek dioena: "Azken urteotan batez ere, HPSk sektorearekin orokorrean duen harremana inoizko emankorrena dela iruditzen zait". Gainera, era horretako iritzi positiboak edozein multzoko hedabide inprimatuetatik datoz, halakoak aurkitu 832 .- Lehenago ere izan ziren euskarazko argitalpen inprimatuen eta Jaurlaritzaren arteko gorabeherak. Horien errepasoa egin da ikerlanaren 5.3. atalean. Esaterako, 1986ko udan, Eusko Jaurlaritzak astebururo euskarazko egunkari bat argitaratu nahi zuten enpresei zuzendutako deialdia kaleratu zuenean. Argia aldizkariaren egitasmoa kanpoan utzi zuen, eta erabakia gogor kritikatu zuen Argiak. 1987ko maiatzean, berriz, hainbat argitalpenek agiri bateratua sinatu zuten Eusko Jaurlaritzak ikusentzunezkoak lehenetsi eta idatzikoak bigarren maila batean uzten zituela salatzeko. Dena den, egoera nabarmen mikaztu zen euskarazko egunerokoa sortzeko bi egitasmo nor baino nor aritu zirenean; bata gizarte-ekimenetik sustatu eta babestutakoa eta bestea Jaurlaritzatik. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 804 daitezke egunerokoen, informazio orokorreko eta espezializatuko aldizkarien eta tokikoen artean. Baina zenbaitek egindako laudorioak laudorio, gehienek "txarra" kalifikatiboa erabiliz deskribatzen dute euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta Eusko Jaurlaritzaren artekoa. Horientzat harremanak hainbat aje izan ditu: ez da berdinen artekoa izan, nagusi/menpeko logika gailendu da, sektorearen iritziak ez dira kontuan hartu, ez da adostasunerako ahaleginik egin, eta mesfidantzak eta alderdikeriek, interes partidistek elikatu dute. Mesfidantzari bi norabideko gezia jarri diote ekarpenegileek; hots, administrazioak sektorearekiko eta sektoreak administrazioarekiko mesfidantza izan dela diote. Sektoreak harremana nola bizi izan duen adierazteko balio dute idatzizko ekarpenetatik ekarritako ondoko bi esaldiak: "Elkarlanean beharrean katua eta sagua bezala ibili garela iruditzen zait" dio batek, eta besteak, berriz, "estutu baina ito gabe". Balorazio negatiboari lupa jarrita, nabarmendu beharra dago eguneroko prentsak eta informazio orokorreko eta espezializatutako aldizkariek agertu dutela Jaurlaritzarekin izandako harremanei buruzko ikuspegi kritikoena. Tokian tokiko argitalpenen kasuan ez da apenas baloraziorik egin, eta jarrera erraz ulertu daiteke kontuan hartzen bada tokikoek diotela beraiek ez dutela harreman zuzenik Jaurlaritzarekin, euren ahotsa TOKIKOM eta Hekimen elkarteen bidez iristen delako administraziora. Tokikoak udal-erakundeekin duten harremanaz mintzatu dira Delphian, herritarrengandik gertuen dagoen erakunde publikotik ere jasotzen dituztelako diru-laguntzak. Tokikoen esanetan, udal-erakundeekin duten harremana hurbila, aurrez aurrekoa eta edukiz betea da. Bestalde, denek onartzen dute TOKIKOM eta Hekimen bezalako elkarteen sorkuntza mesedegarria izan dela euskarazko hedabideentzat. Onura hiru arlotan nabaritu dute: batetik, sektoreko kide diren hedabideen arteko harremana sendotzeko balio izan dute; bigarrenik, krisiari aurre egiteko ezinbestekotzat jo dituzten sinergien sustatzaile izan direlako, eta azkenik, Eusko Jaurlaritzaren zein beste erakunde Ondorioak 805 publikoen aurrean ahots bateratuz ekiteko. Hala ere, tokikoen multzoko hedabideengandik jasotako ekarpenetan agerikoa da horiek atxikimendu handiagoa diotela TOKIKOMi Hekimeni baino. Udal, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren euskara hutsezko informazio orokorreko hedabide inprimatuek aho batez goraipatzen dute TOKIKOMek bi arlotan egindako lana: eraginkortasuna eta Eusko Jaurlaritzarekin solaskidetza zuzena izateko aukera. Hekimen elkartearen inguruan, berriz, bada kezkaren bat edo beste planteatzen duen tokiko hedabiderik. Horien ustez, tokiko hedabide txikiak handien interesen konpartsa bilakatu daitezke Hekimenen, nolabait esateko txikiak urtu egin daitezke handien itsasoan, independentzia galdu dezakete eta horrekin batera diote gerta daitekeela ezaugarriei erreparatuta oso desberdinak diren hedabideen arteko desorekak sortzea. Behin euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta Eusko Jaurlaritzaren arteko harremanaren bilakaera ikuspegi kronologiko batetik aztertuta eta horretan eragin duten faktoreak eta inplikaturiko aktoreen diskurtsoetan ageri diren adostasun eta desadostasun-puntuak aurkeztuta, ikerketak landuko duen azken ondorioaren atariko gisa hartu daitekeen baieztapenarekin borobilduko da orain artekoa: euskara hutsezko hedabide inprimatuen ustez, etorkizunera begirako ezinbesteko erronka eta zeregina da Eusko Jaurlaritzarekin duten harremana hobetzea. Hiru hitzekin janzten dute nahiko luketen harreman-mota: indartsuagoa, iraunkorra eta eraginkorra. Eta eszenatoki horretara heltzeko errezeta hirukoitza ere mahaigaineratu dute, informazio- iturri ez zuzenetan, elkarrizketa sakonetan eta Delphi ekarpenetan behin eta berriz agertu diren hiru osagai, hain zuzen: lehena, alde bietako jarrera-aldaketaren bidez elkarrekiko mesfidantza gainditu, bigarren osagaia adostasuna da, aldebakarreko erabaki-dinamika gainditzeko eta sektorearen lana aitortzeko balio duen tresna gisa ulertuta, eta hirugarrena euskal komunikazio-esparruaren garapenerako eta hizkuntzaren normalizazioari begira eraginkorrago aritzeko ezinbestekoa den elkarlana. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 806 6.12. ETORKIZUNERAKO ERRONKAK ETA ZEREGINAK: SARETUTA DAUDEN BI IKUSPEGI Goldearen joan-etorria bertatik bertara ikusteko aukera izan dugunok, badakigu makina eta horri lotutako behi edo idi parea gobernatzen zituenak noizbehinka geldialdia egin eta atzera begiratzen zuela; hots, dagoeneko goldatutako lurrari erreparatzen ziola. Horrelaxe zekien nondik zetorren, non zegoen eta norantz joango zen. Irudi hori baliatuz esan daiteke ikerketa honetan hiru landa goldatu direla: lehena, 2005-2013 epealdian Eusko Jaurlaritzak euskara hutsezko hedabide inprimatuak sendotu, garatu eta normalizatzeko eskaini zituen diru-laguntzen landa; bigarrena, laguntza horiek eskatu eta jaso zituzten hedabideen bilakaerarena; eta hirugarrena, prozesuan parte hartu duten bi aktore nagusien arteko harremanen landa. Orain, behin horiek goldatuta, begirada eta ahalegina aurrera zuzendu eta batzuek eta besteek etorkizunerako dituzten zeregin eta erronken landarantz joateko unea iritsi da. Lanak planteatu duen azken helburu zehatzari heltzeko unea, hain zuzen. Eta honelaxe formulatu da aipatu helburua: 2005-2013 bitartean, urteroko deialdien prozesuan parte hartu duten eragileek, sektorekoek zein administraziokoek, etorkizunari begira egindako ekarpenak eta izan daitezkeen aldaketa edota hobekuntza-proposamenak bildu eta aurkeztu. Informazio-iturri ez zuzenak, elkarrizketa sakonak eta Delphi bidez jasotako ekarpenak izan dira berriz ere ezarritako xedea elikatu eta garatzeko lehengaiak. Horiek eman dutenaren aurkezpenari ekiteko ikerketa honen beste atal batzuetan dagoeneko aipatu den ideia nabarmendu beharra dago: euskarazko hedabide inprimatuek balioetsi egiten dute erakunde publikoetatik urteetan egindako ahalegina; esate baterako, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak egindakoari erreparatuz, sektorearen ordezkari erreferentzial batek azpimarratzen du "ez dutela eskatu Ondorioak 807 konpromiso ideologikorik edo konpromiso politikorik" (E12) eta gaineratzen du "seguraski askotan beraien gogoz kontrako edo politikoki beraien ildokoak ez ziren produktuak sustatzen jarraitu dute eta bultzatzen". Hala ere, aitorpen horri segituan batzen zaio kritika, eskaini eta esleitutako diru-laguntzen tamainari lotzen zaion kritika, hain zuzen. Hedabide inprimatuek bi eratako argudioak ematen dituzte aipatu kritika janzteko. Batetik diote Jaurlaritzak egindako ekarpen ekonomikoa ez dela euskarazko hedabideek euskal komunitateari egindako ekarpenaren neurri berekoa, eta bestetik gaineratzen dute administrazioak kalitatezko produktuak ekoizteko eskatzen diela, baina esleitutako baliabide ekonomikoekin estutasunean lan egitera behartzen dituela. Horrekin batera, euskarazko prentsaren eta, oro har, hedabideen finantziazioan betidanik diru-iturri garrantzitsua izan den publizitate instituzionalaren arloan Jaurlaritzak izan duen jokabidea ere egurtzen dute. Euskarazko inprimatuen ustez, Eusko Jaurlaritzak gaztelaniazkoak eta euskarazko hedabide publikoak lehenetsi ditu eta herri-ekimenekoak edota ekimen pribatukoak baztertu egin ditu. Adierazitakotik erraz ondoriozta daiteke zeintzuk diren euskara hutsezko hedabide inprimatuek Eusko Jaurlaritzari etorkizunera begira ezarriko dizkioten erronkak edo zereginak. Horien soinua ezaguna da, bi eragileen arteko harremanak landu dituen atalean dagoeneko agertu eta labur bada ere, aurreratu direlako. Izan ere, harremanei buruzko tartean, 2005-2013 bitartean hedabide inprimatuek plazaratu zituzten eskaerak eta aldarrikapenak administrazioari/ei egokitutako zeregin edo erronka gisa kontsideratu daitezke aldi berean. Hiru dira 2005-2013 urteetan "Hedabideak" deialdiaren onuradun izan diren euskara hutsezko hedabideek Eusko Jaurlaritzari eta orokorrean erakunde publikoei aurrera begira egokitu dizkieten zereginak edota erronkak: 1.- Lehena, euskarazko hedabideentzako sostengu eta babes ekonomikoa handitzea, urteroko deialdietatik hitzarmen bidezko edo urte anitzeko dirulaguntzetara jauzi eginez eta publizitate instituzionalaren bidez. "Egungo limosnatik gora egin behar da", "orain banatzen dena ez baita nahikoa", "instituzio publikoek gaur egun egiten dutena baino inbertsio ekonomiko askoz handiagoa egin beharko lukete Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 808 euskarazko hedabideetan" eta antzeko adierazpenak bildu dira elkarrizketa sakonetan zein Delphi-ekarpenetan. Iritzia eman dutenen ustez, Eusko Jaurlaritzak euskarazko hedabideak laguntzeko jartzen duen dirua ez da gastutzat hartu behar, inbertsioa dela diote; hori baino gehiago inbertsio errentagarria izan dela ziurtatu dute. Errentagarritasuna ez mozkin terminotan ulertuta baizik eta zehaztutako helburuari lotzen zaion emaitza moduan ulertuta. Hau da, Eusko Jaurlaritzak sarritan adierazi du "Hedabideak" deialdia hizkuntza-politika egikaritzeko funtsezko tresna dela; beraz, deialdiaren azken helburua euskararen biziberritzean eraginkorrak izan daitezkeen hedabideak ekonomikoki laguntzea litzateke eta baieztapen horri helduta inprimatuen sektoretik diote Jaurlaritzari errentagarria atera zaiola egin duen inbertsioa. "Uste det oso inbertsio errentagarria izan dela, errentagarria izan da ze lagundu du bizirik mantentzen euskeraren normalizazioan ez dakit, baina euskararen presentzia sozialean gakoa izan den produktu sorta bat eta dinamika bat bizirik mantentzen lagundu du". (E4) Euskara hutsezko inprimatuen iritziz euskararen normalizazio erabatekoa erdiesten den bitartean, ezinbestekoa da euskarazko hedabideetara, ez soilik inprimatuetara, bideratutako baliabide ekonomiko publikoak handitzea, sektorea indartzeko, kalitatezko produktuak ekoiztu ahal izateko, lan-baldintzak hobetzeko eta erreferentzialtasunean irabazteko bidean jartzeko. Bestetik, hitzarmen bidezko dirulaguntzak sustatzeak edo urte anitzeko deialdiak kaleratzeak urteroko deialdietara aurkezteak dakartzan zeregin burokratikoak arintzeko eta epe luzeko egitasmoak martxan jartzeko aukera emango liekeela azpimarratu dute. Izan ere, sektoretik diote laguntza-deialdia urtero kaleratu eta ebazteak ez diela aukerarik ematen euskara hutsezko hedabideei egonkortasunez eta ziurtasunez aritzeko, ezta epe luzerako inbertsioak eta plan estrategikoak burutzeko ere. Bestalde, publizitate instituzionalari dagokionez, euskara hutsezko hedabide inprimatuen artean zabaldurik dagoen pertzepzioa da tratu diskriminatzailea jaso dutela Eusko Jaurlaritzatik, "hutsaren hurrengoa" jasotzen dutela diote. Hamaika adierazpen bildu dira gai honen inguruan, ondoko esaldian laburbildu daitezkeenak: Ondorioak 809 "Eusko Jaurlaritzak diru-laguntzak ematen dizkigunez ez digu dagokigun publizitatea bideratzen, eta garenak baino pobreagoak eta ez-eraginkorragoak garelako itxura ematen digu"(D36). Egoera horren aurrean publizitate instituzionalak euskarazkoen autofinantziazio-maila hobetzeko eta publizitate-merkatuaren mapan ikusgarri egiteko izan lezakeen eragina nabarmendu eta euskarazkoetan gaztelaniazkoetan jartzen den neurri berean jarri beharko litzatekeela diote inprimatuek. Hori baino gehiago, bakanen batek gaia bideratzeko lege-bermeak eskatu ditu; hau da, publizitate instituzionala arautzeko legearen 10. artikuluan zehaztu dadila zein portzentaje bideratuko den euskarazko hedabideetara. 2.-Bigarrenik, euskarazko hedabideen izaera estrategikoaren aitorpena, errekonozimendua. Inprimatuek diote teorian, paperean eta hitzetan aitortza hori jasota dagoela, baina praktikara eramatea falta dela, eta gaineratzen dute praktikan jartzeak ezinbestean dakarrela sektoreak diru-laguntzen prozesuan jasotzaile hutsaren rola utzi eta eragile aktibo bilakatzea. Elkarrizketa sakonetan, adibidez, aipatu ideia honelaxe adierazi da:"Aitortu sektoreari bere egiteko eta aldi berean onartu sektoreari baldintza batzuk jartzeko autoridadea"(E1). Are gehiago, Delphi bidez landutako hausnarketaren batean ñabardura interesgarria egiten zaio gai honi; bertan diote sektoretik eskatzen duten aitorpena ez zaiola euskaraz jardun eta ekoizteari zor zaion kontua, baizik eta betetzen duten gizarte-funtzioari zor zaiona; azken batean, hizkuntza gutxitu baten biziberritze-prozesuan laguntzen duen tresna direlako eta komunitate horretako kideek informazioa euskaraz jasotzeko duten eskubidea gauzatzen dutelako. 3.- Azkenik, elkarrekiko konfiantzan oinarritutako lankidetza eta harremana garatzea da Eusko Jaurlaritzari eta, oro har, erakunde publikoei euskarazko hedabide inprimatuen sektoreak ezartzen dion hirugarren zeregina edota erronka. Mesfidantza gainditzeko beharraz ari dira behin eta berriro, giro horrek kalte handiak eragin dituela eta sektorearen eta Jaurlaritzaren arteko elkarlana zaildu egiten duela nabarmendu dute. Horregatik, "katua eta saguaren jolasari utzi" beharko lioketela eta biak ala biak proiektu bera direla ulertuz ekin behar diotela zereginari baieztatzen dute euskarazko inprimatuek. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 810 Hiru horiek dira, zalantzarik gabe, informazio-iturri ez zuzenetan, elkarrizketa sakonetan zein Delphi bidezko hausnarketetan euskara hutsezko hedabide inprimatuek Eusko Jaurlaritzari etorkizunerako ezartzen dizkioten erronkak edota zereginak. Baina, horiez gain, Delphiak aukera eman du beste batzuk identifikatzeko. Ezin da esan gehiengoak plazaratutakoak direnik, baina garrantzitsua da horietan ere arreta jartzea. Beste sei zeregin edota erronka dira: ⦁ Garai berrietara egokitzeko trantsizio-prozesuan lagundu. Aurrerago ikusiko den bezala, euskara hutsezko hedabide inprimatuek sektorera begira aipatzen dituzten zereginen artean garai berrietara egokitzeak leku garrantzitsua du, eta hala egiteko aurpegi bikoitza duen eginkizuna egozten diote Eusko Jaurlaritzari; batetik, baliabideak jartzea euskarazkoek inbertsioak eta berrikuntza sustatu ditzaten, eta bestetik, inprimatuen esparruan izan daitezkeen esperientzia aurreratuei buruzko informazioa helaraztea. ⦁ Sektorearen mapa osatu eta harremanetarako gunea/k sortu. Hau da, euskal gizartearen behar komunikatiboen identifikaziotik abiatuta, euskara hutsezko hedabide inprimatuen eskaintza zein izan beharko litzatekeen zehazteaz, definitzeaz ari dira. Horrekin batera, Eusko Jaurlaritzak euskal esparru komunikatiboa osatzen duten hedabideen arteko harremanak bultzatu beharko lituzkeela diote askok, betiere eraginkortasunaren mesedetan. Zeregin hau ez zaio bakarrik Jaurlaritzari egokitzen, euskarazko inprimatuek euren buruari ezartzen dioten zerrendan ere agertuko delako. ⦁ Euskarazko hedabide inprimatuek egiten duten lana bertatik bertara eta sakon ezagutu. Sektoreko kideentzat ezinbesteko baldintza da Eusko Jaurlaritzak sektoreari eragingo dion edozein erabaki hartzeko. Sektorearen ezagutza, mapa osatzeko lagungarri delako eta, aldi berean, eraginkorrenak diren hedabideak identifikatu eta horiek hobesteko balio dezakeelako. Ondorioak 811 ⦁ Gune erdaldunetan ari diren euskarazko hedabideen, proiektu berritzaileen eta bateratze-prozesuen aldeko apustua egin. Zeregin edo erronka honen oinarrian dagoen argudio nagusia da hizkuntzaren normalizazioari begira egin dezaketen ekarpena, ekarri dezaketen onura. ⦁ Euskara hutsezko hedabide inprimatuen sustapena. Sektoreak halakoak egiteko baliabiderik ez duela eta, ondorioz, eskaintzaren erakusleihoan ikusezina bilakatzen dela adierazten dute. Kasu honetan ere, aurrerago ikusiko da, euskarazko inprimatuek euren gain hartzen dute hartzaile gehiagorengana iristeko lana, baina hori errazteko ezinbestekotzat jotzen dute erakunde publikoek, horien artean Eusko Jaurlaritzak, sustapen-kanpainak antolatzea. ⦁ Ekonomiaren beste sektore batzuetarako dauden laguntza publikoak izateko atea zabaldu euskarazko hedabideei. Sektoretik azpimarratu egiten dute ekonomian eragiten duten enpresak direla, aberastasuna eta lanpostuak sortzen dituztela eta ondorioz, euskarazko hedabide inprimatuek ere beste enpresa batzuk berrikuntzarako edo beste era bateko laguntzak eskuratzeko duten aukera izan beharko luketela. Jaurlaritzari egokitzen zaion erronka edota zeregin hau guztiz lotuta legoke lehen nabarmendu den beste batekin, euskarazko hedabideen izaera estrategikoaren aitorpenarekin, errekonozimenduarekin, hain zuzen. Etxe barrura begira ezarritako erronka edota zereginei dagokienez, berriz, 2005-2013 bitartean "Hedabideak" deialdiaren onuradun izan diren euskara hutsezko inprimatuek zerrenda oparoa osatu dute. Sektorearen eta Eusko Jaurlaritzaren arteko harremanaren nondik norakoak arakatu eta azaltzeko erabili diren informazio-iturri ez zuzenetan, esaterako, aipatzen da inprimatuek ahaleginak egiten dituztela lanbaldintzak hobetzeko, ekoiztutako produktuen kalitatea bermatzeko eta lehiakortasunean urratsak egiteko, multimedia estrategiak garatzeko, belaunaldierreleboa ziurtatzeko, teknologia berrietara egokitzeko, baliabideak optimizatzeko eta beraien arteko elkarlan-dinamikak, sinergiak sustatzeko. Ahalegin horiek guztiak sektoreak aurrera begira dituen erronka edo zeregin gisa ere har daitezke, eta askoz garatuago, osatuago agertu dira elkarrizketa sakonetan eta Delphi bidez jasotako ekarpenetan. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 812 Esan bezala, zerrenda oparoa eraiki dute, eta ondoko lerrootan agerian geratuko den bezala, ez da bereizketarik egiten sektorean bilduta dauden ezaugarri ezberdineko hedabideen arabera; hau da, ezin da zereginen edo erronken banakatzerik egin eguneroko prentsaren, informazio orokorreko eta informazio espezializatuko aldizkarien eta tokikoen arabera. Ñabarduraren bat salbuetsita, zeregin edota erronka berberak ezartzen zaizkie denei. Sektorearen ordezkari erreferentzialekin burututako elkarrizketa sakonetan eta Delphi bidez jasotako ekarpenetan, hamaika zeregin edota erronka azaleratu ziren. Logikoa denez, aniztasuna handiagoa izan zen Delphian, bakoitzak bere etxeko egoeratik abiatuta egin zuelako hausnarketa. Dena den, ondorioen atal honetan horiek denak sei kategoria edo multzotara ekarri dira: 1.- Bakoitzak bere aldetik ekiteari utzi eta euskara hutsezko hedabide inprimatuen arteko elkarlana sustatu, gauzatu eta edukiz hornitu. Sektoreko hedabideen arteko sarea josi behar dela diote. Esan daiteke ia erabateko adostasuna dagoela gai honen inguruan. Delphian, adibidez, askok aitortzen dute bakoitzak bere etxeari begiratuz jardun duela urte askoan, bereziki tokikoen artean, norberaren egoera bakarrik kontuan hartuz, auzokoari erreparatu gabe, eta egoera horrek eragindako atomizazioak kalte egiten diola sektoreari bere osotasunean. Esandakoaren lekuko Delphian eskainitako ondoko baieztapena: "Indar eta aukera asko galtzen dira jada beste batek egindako lana errepikatuz, eskualde batean hamaika aldizkari zabalduz eta beste batean, berriz, bat ere ez" (D5). Hori baino gehiago, bada sektorea osatzen duten hedabideen arteko lehiakortasunaz eta errezeloez mintzo denik ere. Horiek baieztatzen dute ondokoa bidelagun gisa ikusi beharrean, sarritan "tarta puska handiagoa833 lortzeko lehiakide gisa" (D23) aritu direla; eta horrek sektorearen ahuleziak azaleratzen dituela gaineratzen dute. 833 .- Diru-laguntzez ari da. Ondorioak 813 Iritziak iritzi, argi dago euskara hutsezko hedabide inprimatuek elkarlanean irudikatzen dutela etorkizuna. Sinergia beharraren eragile nagusienetarikoa krisi ekonomikoa izan dela aitortzen dute, horrek maila orokorrean zein hedabide bakoitzaren etxean ondorio latzak izan dituelako; baina era berean konbentzituta daude lankidetzak onurak ekarriko dizkiela bi mailatan: etxe barruko funtzionamenduan batetik, eta merkatuaren eta hartzaileen erantzunean bestetik. Apustua oso argia da Delphian parte hartu duten tokiko hedabideen aldetik. Horietako gehienak eskualdekako formula bultzatzearen alde agertu dira uste dutelako horrek mesede egingo liekeela ekoiztutako produktuari, lan-baldintzei zein kudeatutako baliabide ekonomikoei dagokienez. Eta tokikoekin batera, informazio espezializatua lantzen duten zenbait aldizkariko ordezkariak ere antzeko formulak arakatzearen alde agertu dira. Planteamendu hori bat dator goitik behera 2013 urtearen hondarretan tokiko euskal hedabideen elkarteak, TOKIKOMek aurkeztu zuen Euskal hedabideen etxea gogoeta-txostenaren edukiarekin. Honelaxe laburbiltzen zuen proposamenaren zioa: "baliabideak askozaz modu eraginkorragoan erabili daitezke eta erabili behar dira, hizkuntza komunitatearen mesedetan eta diru publikoaren etekin soziala areagotzea helburu" (TOKIKOM, 2013: 19). Gogoratu 2012-2022 hamarraldirako Eusko Jaurlaritzaren hizkuntza-politikaren nondik norakoak biltzen dituen Euskara Sustatzeko Ekintza Planean ere (ESEP) jarduera-eredua birplanteatzeko eskatzen zaiela hizkuntzaren normalizazioan estrategikotzat jotzen diren euskara hutsezko hedabideei: "euskarazko hedabideek elkarlana eta koordinazioa bultzatu, baliabideei ahalik eta etekinik handiena atera, kalitatea etengabe hobetu eta produktu berriak eskaini behar dituzte" (ESEP, 2012: 39). Bestalde, euskara hutsezko hedabideen arteko elkarlana sustatu behar dela diotenean, ez dute erronka hori euskarri bereko hedabideetara mugatzen ezta herriekimeneko edota ekimen pribatuko hedabideetara ere. Tokikoak dira, zalantza barik, hedabide publikoekin (EITB taldea) bide hori urratzearen alde gehien egiten dutenak, uste dutelako batzuen eta besteen arteko elkarlanak presentzia, ikusgarritasuna irabaztearen mesedetan eragin dezakeela. Ez bakarrik teorian, apustu hori praktikara eramateko lehen urratsak ere ematen hasita zeuden elkarrizketa sakonak burutu Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 814 zirenean834. Hala ere, herri-ekimeneko edota ekimen pribatuko eta publikoko euskara hutsezko hedabideen arteko elkarlanak ez du adostasun erabatekoa eragiten; inprimatuen artean badirelako zailtasunak planteatzen dituenik. Horien ustez, elkarlan eraginkorra lortzeko ezinbestekoa litzateke Eusko Jaurlaritzaren ikuspegi-aldaketa. Bi arrazoirekin janzten dute azaldutakoa; batetik, EITBra eta herri-ekimeneko edota ekimen pribatuko euskarazko hedabideetara bideratzen den diru publikoan dagoen alde kuantitatiboa, eta bestetik diote herri-ekimeneko edota ekimen pribatuko hedabideei emaitzak, eraginkortasuna eskatzen zaien bitartean, Jaurlaritzak ez diola neurri bera jartzen EITBri, are gutxiago ETB2ri. Galderak planteatuz defendatzen du adierazitakoa sektoreko ordezkari erreferentzial batek: "Zein da bakoitzaren emaitza hizkuntza politikaren ikuspegitik e? zein da emaitza normalizazioari begira? Zein da ETB2ren balorazioa egin duen lan, lan ez bakarra eta ez handiena ere, egin duen azpimarragarrietako bat izan denean euskaldunak erderaz hizketan jarri telebista publiko batean, zein da horren balorazioa hizkuntza politikaren ikuspegitik?"(E12) Eusko Jaurlaritzatik, berriz, uste dute planteamendu horrek lehian jartzen dituela hedabide publikoak eta herri-ekimenekoak edota pribatuak, eta hala egitea onartezina dela deritzote. Aldi berean, begi onez ikusten dute hedabide publikoei ere eraginkortasuna exijitzea, baina gaineratzen dute hala egiteak ezin duela eraman publikoa den zerbitzu baten zeregina eta existentzia bera zalantzan jartzera. 2.- Garai berrietara egokitu eta berritu. Euskara hutsezko hedabideen arteko elkarlana sustatzearekin batera, hauxe da, sektoreko kideek aurrera begira gehien aipatzen duten zeregina edota erronka. Ezinbestekotzat hartzen dute ez soilik 834 .- Elkarrizketa sakonak 2014ko uda aurretik burutu ziren. Urte hartako urrian EITBk eta euskarazko tokiko hedabideak biltzen dituen TOKIKOM elkarteak elkarlanerako akordioa sinatu zuten. Ordurako Euskadi irratiko Mezularia saioan astelehen arratsaldetan Tokikom tertulia entzun zitekeen eta telebistari dagokionez, urriaren lehen astetik TOKIKOMeko komunikabideetako kideak hasi ziren parte hartzen ETB1eko Azpimarra saioan. Akordioa sinatu zen egunean (urriak 3) Maite Iturbe EITBko zuzendari nagusiak adierazi zuen akordio horri esker EITBk ahots gehiago izateaz gain, hurbiltasuna zabaldu eta sendotu egingo zuela. Garai hartan TOKIKOMeko presidentea zen Urko Aristik gaineratu zuen tokiko hedabideek ezinbesteko laguntza eskaini ziezaioketela EITBri eta txikiek egonkorrago egiteko bidean funtsezkoa dela handien babesa izatea. (Berria, 2014-10-04: 37). Horrekin batera, Euskara Sustatzeko Ekintza Planean ere hedabideen esparruko ekintza bezala dago jasota "euskal hedabideen sektore publiko eta pribatuaren arteko elkarlana sustatzea" (ESEP, 2012: 85). Ondorioak 815 hizkuntza gutxituetan ari diren hedabideentzat, denentzat baizik. Edozein kasutan, gurean, euskara hutsezko hedabide inprimatuak ekoizten dituzten produktuak birpentsatzeaz ari dira, horiei gainbalioa emango dieten formulak arakatu eta aplikatzeaz. Eta derrigorrezko zeregintzat dute bi arrazoirengatik; batetik kontsumitzaile berrien errelebo-ezari aurre egiteko eta bestetik, herritarren komunikazio-beharrak asetzeko gai den tresna izaten jarraitzeko. Azken batean, irakurleak fidelizatzea eta, ahal den neurrian, berriak erakartzea xedetzat duen zeregina/erronka da. Beste hitz batzuetan esanda, garai berrietara egokitu eta berritu irismena handitzeko. Zeregina eta helburua zehaztuta, horra heltzeko jorratu beharrekoak zehazten dituzte. Pluralean hitz egin beharra dago, hainbat adar dituen bidea delako: ⦁ Berrikuntza teknologikoez baliatuz, euskarazkoen eskaintza kontsumo-bide eta ohitura berrietara egokitu; hots, sarean, euskarri digitaletan eduki erakargarriak kokatu. Eguneroko prentsak, informazio orokorreko eta informazio espezializatuko aldizkariek zein tokikoek lehenbailehen heldu beharreko zeregina/erronka dela baieztatzen da. Hala ere, tokikoen multzoko hedabideak dira kontu hau gehien aipatu eta nabarmentzen dutenak. Euren esanetan funtsezkoa da paperean lortutako erreferentzialtasun bera sarean ere erdiestea. Horrekin batera, euskarazko inprimatuen sektoreak paperezko euskarrian kaleratzen dituen edukiak birpentsatu behar dituela eta sarekoen osagarritasuna, sakontasuna eta kontsumitzailearen atxikimendua lortu dezakeen zerbait eskaintzen hasi beharko luketela diote. Delphian parte hartu zuen hedabide baten ordezkariak dioenez, "produzitzen dugun informazioaren `erabilera balioa´, hau da, informazioaren balio praktikoa edizio digitalek hartuko dute"(D28) eta paperezkoei "kapital sinbolikoa" egokituko zaiela gaineratzen du : "(…), hau da publikoak paperezko prentsa hedabide horri dion atxikimendu erakusle gisa erabili duela" (D28). ⦁ Merkatuan dauden hutsuneak identifikatu eta hartzailearen, kontsumitzailearen nahi, interes eta beharrekin ezkontzen diren kalitatezko produktu erakargarriak eskaini. Hitz batean adierazteko, euskararen erabilera sustatzeko eta hizkuntzaren Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 816 normalizazioan agente eraginkor moduan aritzeko balio dezakeen euskarazko produktuen eta kontsumitzaileen merkatua sortu. Delphitik hartutako ekarpen batetik bildutakoak dira ondoko hitzak: "Beste hizkuntza batzuetan sortutako prentsara ez dezatela jo beharrik izan irakurleek euren beharra edo interesak asetu ahal izateko. Horretan asmatu beharko genuke" (D17). Beraz, euskarazko hedabide inprimatuek hartzaileen apetak erdigunean jarri eta horietara egokitutako eskaintza landu eta osatzea izango lukete lehentasun. Eta bada aipatutakoa maila mikrora eraman duen hedabiderik ere; horien ustez, hartzaile bakoitzaren neurrira prestatutako eskaintza, %100ean pertsonalizatua den eskaintza zabaltzeko gai den ekosistema antolatu beharko luke euskara hutsezkoen sektoreak. ⦁ Euskara hutsezko hedabide inprimatuetan ari diren langileen etengabeko prestakuntza, eta horien lan-baldintzak eta erreleboa ziurtatu. Burutzeko zaila den erronka/zeregina hedabide askoren gastu-aurrekontuak txikituz joan direnean, eta are gehiago, inprimatu askoren lanketa eta kaleratzea oraindik boluntarioen esku dagoenean. 3.- Euskarazko hedabide inprimatuak eraginkortu; hots, euskarazkoak kontsumitzen dituztenek osatzen duten nukleo gogorraren mugak gainditu eta ahalik eta hartzaile gehienengana heldu, nukleo gogorretik kanpo dauden periferiako kontsumitzaileak erakarri eta bereganatu. Zeregin edota erronka hau guztiz lotuta dago aurretik aurkeztu diren beste biekin, soka bera osatzen duten hariak lirateke. Izan ere, euskarazkoen arteko elkarlanaren eta garai berrietara egokitzeko beharraren muinean dagoen xedea eraginkortasuna da. Horretan irabaztea. Eta eraginkortzeko, hedabide inprimatuek onartzen dute kalitatezko produktuak, erreferentzialak eskaini behar dituztela, eta segituan gaineratzen dute zereginean arrakasta izateko, ezinbestekoa dutela administrazioak/ek lurra ongarritzea, esku hartzea, bereziki sustapen-kanpainen bidez. Azpimarratu beharra dago sustapen-kanpaina horiek jasota daudela Eusko Jaurlaritzak eta EAEko Legebiltzarrak 2012-2022 epealdirako onartu zuten Euskara Sustatzeko Ekintza Planean (ESEP); zehatzago esateko, hedabideen Ondorioak 817 ezagutza, hedapen soziala eta erakargarritasuna bultzatzeko ekintzaren barruan kokatuta daude ondoko formularekin: "Euskarazko produktuen kontsumoa sustatzeko eta prestigiatzeko kanpainak antolatzea hedabideekin batera, emaitzak neurtuz" (ESEP, 2012: 86). 4.- Sektorearen egoerari buruzko gogoeta sakona eta partekatua burutu eta euskarazko hedabideen sektorea (ez bakarrik inprimatuena) ordenatu. Bi aurpegi dituen zeregina edota erronka litzateke. Gogoeta sakona eta partekatua aipatzen dutenean, diagnostikoa egiteko beharraz ari dira euskarazko inprimatuak; eta hausnarketa-prozesuan loratu daitezkeen ekarpenak partekatzeko zein horietan oinarrituta sortu daitezkeen proposamenak gorpuzteko behategi edo behatokia martxan jartzearen alde agertzen dira. Behategi horren kudeaketa konpartitua beharko litzatekeela izan diote; euskara hutsezko hedabideen sektorea, administrazioa/k, eta unibertsitatearen artean partekatua835. Gogoratu ESEPek ere jasotzen zuela behatokiaren sorrera eta garapena (ESEP, 2012: 84). Bestalde, sektorea ordenatzeaz ari direnean, euskarazkoen eskaintza identifikatu, zehaztu eta adosteaz ari dira. Elkarrizketetan adierazi zen moduan, ondoko bi galderei erantzuteaz ari dira: zenbat gara? eta zein eratako hedabideak behar ditugu euskaraz?. Hortaz, euskarazko hedabide inprimatuek onartzen dute zeregina bete gabe dagoela, eta hala izatea noren erantzukizuna den zehazteko orduan bi taldetan banatzen dira. Batzuen ustez, Eusko Jaurlaritza litzateke sektorea ordenatu gabe egotearen erantzulea, ez dituelako euskarazko hedabideak aberastasuna sortzen duen sektore ekonomikotzat kontsideratu, bakarrik kontsideratu dituelako ikuspegi kultural batetik, eta horrekin batera, mesfidantzaz hartu dituelako. Horiek adierazitakoak nolabaiteko isla du 2012-2022rako Euskara Sustatzeko Ekintza Planak aurreikusten duen ekintza zehatz batean. Izan ere, "euskarazko hedabideen enpresadimentsioa aintzat hartzea" (ESEP, 2012: 85) ageri da bertan burutu beharreko ekintza bezala, eta garrantzi handiko ekintzatzat ezarrita dago gainera. Sektorea ordenatu gabe izatearen erantzukizunarekin jarraituz, beste hedabide inprimatu batzuen iritziz, ordea, sektorea bera da egoeraren erantzulea, ez duelako inoiz sektore moduan Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 818 funtzionatu. Batek dioen moduan "juntau izan gara bakarrik protesta konkretu batean pankarta baten atzean "(E1). Edozein kasutan, euskarazkoen sektorea ordenatzeko zeregina nork burutu beharko lukeen zehazteko orduan ere, ez dago adostasunik. Batzuek sektorearen esku uzten duten bitartean, beste batzuen ustez sektoreak eta erakunde publikoek lankidetzan burutu beharrekoa litzateke. Eusko Jaurlaritzaren 2012-2022 hamarraldirako Euskara Sustatzeko Ekintza Planean ere ageri da, baina beste era batera formulatuta: "euskarazko hedabideen garapen estrategikoaren ildo nagusiak zehaztea" bezala planteatzen da (ESEP; 2012: 84) eta Eusko Jaurlaritzaren eta sektorearen arteko lankidetza eta adostutasuna ezartzen ditu zereginerako bide-orri moduan. 5.- Komunikazioa, harremanak hobetu Eusko Jaurlaritzarekin eta gainontzeko erakunde publikoekin. Bi aldeetako ahalegina eskatzen duen zeregin edo erronka moduan plazaratzen da. Ezin bestela izan, prozesuan parte hartzen duen eragileetariko batek parte hartzen ez badu, ezinezkoa delako komunikazioa hobetzea. Eusko Jaurlaritzaren ESEPen ez da halakorik modu esplizituan aipatzen, baina agerikoa da plan horretan hedabideen esparrurako zehazten diren ekintza konkretu ia guztiak burutu ahal izateko, ezinbesteko baldintza dela Eusko Jaurlaritzaren eta euskara hutsezko hedabideen arteko harremana ona izatea. 6.- Euskara hutsezko hedabide inprimatuen diru-sarrera propioak handitu. Egoera ekonomikoari, hedabideen finantziazioari zuzen-zuzenean begiratzen dion erronka edota zeregina da eta ekarpena egin dutenak tokian tokiko multzoko hedabideak dira. Egiteke duten erronka dela baieztatzen dute, eta berau lortzeko bidean jartzeko, kontsumitzaileek euskarazko hedabideekiko duten atxikimendu emozionala babes-ekonomiko bihurtzeko formularekin asmatu beharra dagoela diote. Baieztapen horrekin agerian uzten dute sektoreak duen ahulezietariko bat: finantziazioaren ikuspegitik beregainak izateko duten zailtasuna eta, ondorioz, dirulaguntza publikoen beharra eta horiekiko dependentzia. Ondorioak 819 2005-2013 epealdian, Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzen onuradun izan diren euskara hutsezko hedabide inprimatuek deialdiaren sustatzaileari eta kudeatzaileari dagozkion erronkak edota zereginak zein etxe barrura begirakoak bildu eta lantzeaz gain, Eusko Jaurlaritzak gai berberaz duen ikuspegia ere bildu da ikerketan. Ondorioen atal honetan dagoeneko hainbat aldiz agertu den Euskara Sustatzeko Ekintza planean daude zehaztuta Eusko Jaurlaritzak hedabideen esparruan 2022ra bitarteko denboratartean gauzatu nahi eta behar dituenak. Ikerketaren aterpe teorikoan azaldu bezala, zazpi ekintza zehatz biltzen ditu ESEPek hedabideen esparruan: ⦁ Erakundeen artean euskarazko hedabideei zuzendutako laguntzen irizpideak adostu eta finkatzea. Hortaz, esplizituki ez bada ere, zeharka onartzen da diru-laguntzak eskaintzen dituzten herri-administrazioen artean, gai honi dagokionez, ez dela modu koordinatuan lan egin, baizik eta bakoitzak bere irizpideak sortuz eta aplikatuz. ⦁ Euskarazko hedabideen garapen iraunkorra ahalbidetzeko neurriak hartu. 2005-2013 bitarteko "Hedabideak" deialdiak helburu gisa ezarri zituen "sendotu, garatu eta normalizatu" kontzeptuekin gertatu bezala, hemen ere ez da inon zehazten nola ulertu behar den euskarazko hedabideen garapen iraunkorra. Hala ere, hori lortzeko hamar azpi-ekintza zehazten ditu, hiru multzotara ekarri daitezkeenak: euskarazko hedabideen ildo estrategikoak finkatu eta horiek garatzeko politikak sustatu; bigarrenik, euskarazko hedabideen audientzia aztertzeko sistema bat eta euskarazko hedabideen behatokia sortu; eta hirugarrenik, hainbat azterketa, adibidez euskarazkoen hartzaile diren eta izan daitezkeenen komunikazio-beharrak ezagutzeko, hizkuntza gutxituak dituzten beste lurralde batzuetako esperientziak ezagutzeko… ⦁ Hedabide publikoek hizkuntzarekiko dituzten betekizunak zehazteko eta haien betetze-maila neurtzeko hausnarketa bideratu. Gogoan izan behar da herri-ekimeneko edota ekimen pribatuko euskara hutsezko hedabide inprimatuen sektoretik zenbaitetan kritikatu egin dela hedabide publikoetara, EITBra, bideratutako diru publikoaren tamaina. Kritika horren arabera, eskainitako babes ekonomikoa ez dator bat hedabide publikoek euskarari egiten dioten ekarpenarekin, hau da, ez dator bat hizkuntzaren normalizazioaren arloan erakutsitako eraginkortasunarekin. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 820 ⦁ Euskarazko hedabideen garapen industrial eta teknologikoa bultzatu. Sektoretik egindako aldarrikapenei eta aldi berean ezarritako erronka edota zereginei zuzen zuzenean lotuta dagoen ekintza litzateke. Bere barne hartzen ditu, besteak beste, euskarazko hedabideen enpresa-dimentsioa aintzat hartzea, prestakuntza orokorra eta espezifikoa eskaintzea, aplikazio teknologiko berrien garapenean laguntzea eta herritarren parte-hartzea eta inplikazioa bultzatzen duten komunikazio-proiektu globalak edo multimediak saritzea. ⦁ Hedabideen ezagutza, hedapen soziala eta erakargarritasuna bultzatu. Aurrekoarekin gertatu bezala, Eusko Jaurlaritzak ESEPen jasota duen ekintza hau euskara hutsezko inprimatuek Delphi bidez egindako ekarpenetan agertu izan da. Zeregina gauzatzeko bide hirukoitza proposatzen da: euskarazkoen kontsumoa sustatzeko eta prestigiatzeko kanpainak antolatu, hedabideen eta gizartearen arteko lotura sustatu eta hedabideen arteko elkarlan-egitasmoak bultzatu. ⦁ Erdal hedabideetan, publiko zein pribatuetan, euskarazko edukien presentzia areagotu. Nagusiki gaztelania darabilten egunkariek zenbait urtetan prestatu eta zabaldutako euskara hutsezko gehigarriak eta erreferentzia-orrialdeak diruz laguntzeko ekimenak ez du sektorearen oniritzirik eta, gainera, euskarazkoek eszeptizismo handia agertu dute gaztelaniazkoetan euskarazko edukiak txertatzeak hizkuntza normalizazioan izan dezakeen eraginaren inguruan (ikusi 6.10. ondorioa). Baina ez da ahaztu behar zeregin edota erronka honen lehen aztarna ez dagoela ESEPen, baizik eta 1982ko Euskararen Legean (24. artikulua); beraz, duela mende laurden ezarritako helburua da, betetzear dagoena. ⦁ Hedabideetako hizkuntzaren kalitatea bermatu eta zaintzeko neurriak hartu. Agerikoa da arestian aurkeztu diren zazpi ekintzak gauzatu ahal izateko, ez dela nahikoa Eusko Jaurlaritzaren borondatea eta jarrera proaktiboa; hots, horrekin batera ezinbestekoa da sektoreko hedabideekin elkarlanean aritzea. Horregatik, ESEPek agente eragiletzat hartzen ditu hedabideak ekintza guztietarako, salbu hedabideei Ondorioak 821 zuzendutako laguntzen irizpideak herri-administrazioen artean adostu eta finkatzeko xedea duen ekintzarako. Kasu horretan herri-administrazioak lirateke eragile bakarrak. 2005-2013 denbora-tartean "Hedabideak" laguntza-deialdiaren ardura politikoa izan duten ordezkari erreferentzialekin egindako elkarrizketa sakonetan ez ziren ESEPen dauden zazpi ekintza horiei guztiei buruzko erreferentziak agertu, baina bai zenbaiti buruzkoak. Ordezkari politikoen esanetan, ikertu den epealdian euskarazkoen eskaintza bermatzea lehenetsi da Jaurlaritzatik, "horretan jarri dira indarrak, egon dadila kioskoan euskara presente" (E11) dio batek eta ideia borobiltzeko gaineratu du "aspektu kuantitatiboari eman zaio lehentasuna". Etorkizunerako, berriz, administrazioko elkarrizketatuek azentua jarri dute sektoretik aspaldi egindako aldarrikapen batean: konfiantzatik eta harreman iraunkorretik edango lukeen gogoeta partekatuari ekitea. Bestetik, Eusko Jaurlaritzako ordezkariek eraginkortasuna eskatu diete euskara hutsezko hedabide inprimatuei, eta eskari hori hedabideak laguntzeko ezartzen diren diru-partiden izaera publikoak elikatzen du. Esleitutako dirua publikoa denez, eraginkortasunez erabili beharreko dirua dela azpimarratzen da. Ez dute zalantzan jartzen Jaurlaritzak euskarazkoen sektorea ekonomikoki babesten jarraitu behar duenik, baina euskarazko hedabideei esleitutako diru-partidak hedabideen eraginkortasun-mailari lotzearen alde ageri dira, horren arabera banatzearen alde. Esandakoaren lekuko ondokoa: "guk geuk ere eraginkorrak izango baldin bagara, diru publikoak kudeatzerakoan asmatu behar dugu benetan eraginkorra den hura babesten, ez edozer babesten"(E11) Kontuan hartu eta azpimarratzekoa da aipatu baieztapenak 2014ko "Hedabideak" deialdia, balorazio-irizpideen erabateko aldaketa ekarri zuen deialdia argitaratu aurretik egin zirela. Honaino euskara hutsezko hedabide inprimatuek eta Eusko Jaurlaritzak aurrera begira josi dituzten zereginak edota erronkak. Horiek guztiak makulutzat hartu eta ikerketa honek proposatu duen hamabigarren eta azken edukiari erreparatzeko unea heldu da. Honelaxe dio: Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 822 H12.- Etorkizunari begiratzen dio lanaren azken hipotesiak. Euskara hutsezko hedabide inprimatuen sektorean Ikuspegi konpartitua dago, adostasuna da nagusi, aurrerantzean dituzten zereginak eta erronkak zehazteko orduan; baina ez da gauza bera gertatuko sektorearen eta Eusko Jaurlaritzaren artean. Hau da, administrazioak eta euskara hutsezko hedabideen sektoreak ikuspegi desberdinak azaleratzen dituzte euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko bidean lehentasunezkoak diren zereginak eta erronkak proposatzerakoan. Hipotesiaren lehen zatiari, hedabide inprimatuen sektoreak duen ikuspegiari dagokionez, esan daiteke bete egiten dela. Aztertu diren informazio-iturri ez zuzenetan bildutako informazioak eta egin diren elkarrizketa sakonek zein Delphi bidezko ekarpenek erakutsi dute 2005-2013 bitartean Eusko Jaurlaritzaren laguntza ekonomikoa jaso duten euskarazko inprimatuek antzeko zereginak edota erronkak proposatzen dituztela. Adostasuna, partekatutako ikuspegia nagusitzen da, beraz. Oso agerikoa da sektoreak administrazioari aurrera begirako eginkizunak ezartzen dizkionean; euskarazko inprimatuek, denek, hiru osagai dituen diskurtsoa aurkezten dute: lehenik, babes ekonomikoa handitu; bigarrenik, estrategikotasuna aitortu eta hirugarrenik, mesfidantza gainditu eta elkarlana praktikatu. Ez hori bakarrik, laurogeita hamarreko hamarkadatik ia aldaketarik gabe iraun duen diskurtsoa da; ordutik, sektoreko hedabideek behin eta berriz luzatu dizkiotelako hiru eskari horiek Eusko Jaurlaritzari. Etxe barruko zereginak edota erronkak zehazterakoan erakusleihoa zabalagoa, anitzagoa da. Hala ere, beste horrenbeste gertatu da; hau da, adostasuna nagusitu da euskara hutsezko hedabide inprimatuen artean. Denek uste dute ezinbestekoak direla elkarlana, garai berrietara egokitu eta berritzea, kontsumitzaile gehiagorengana helduz eraginkortzea, sektorearen egoerari buruzko gogoeta sakon eta partekatua egitea, Eusko Jaurlaritzarekin duten harremana hobetzea eta dirusarrera propioak handitzea. Bestalde, hipotesiaren bigarren zatiari dagokionez, hau da, administrazioak eta euskara hutsezkoen sektoreak etorkizunerako erronka edota zereginei buruzko Ondorioak 823 ikuspegi desberdinak dituztela dioen zatia ez da egiaztatzen. Teoria mailan behintzat ez. Izan ere, landa-lanean bildu den materialak agerian utzi du "Hedabideak" dirulaguntza deialdiaren prozesuaren parte diren bi aktore nagusiek plazaratzen dituzten ikuspegiak saretuta, teilakatuta daudela. Horren lekuko eta adibide esanguratsua da eraginkortasunaren gaia. Eusko Jaurlaritzak etorkizunari begira eraginkortasuna eskatu die euskara hutsezko hedabide inprimatuei, eta aldi berean, eraginkortasuna da sektoreak bere buruari ezarri dion zereginetariko bat. Beraz, ikuspegia partekatzen dute; beste kontu bat da gero bakoitzak nola interpretatzen duen eraginkortasuna eta bereziki, nola operazionalizatuko lukeen; hau da, "Hedabideak" diru-laguntza deialdian eraginkortasuna baloratuko litzatekeen irizpide moduan ezarriko balitz, zein adierazletan oinarrituta egingo luketen horren neurketa, nola baloratuko luketen. Baina eraginkortasunarena ez da administrazioak eta sektoreak lehentasunezkotzat jo eta, bakoitzak bere aldetik adierazita, konpartitzen duten gai bakarra. Beste horrenbeste gertatzen da elkarrekiko konfiantzan eta harreman iraunkorrean oinarritutako gogoetari dagokionez; bien zelaian plazaratu den erronka edota zeregina da. Eta Euskara Sustatzeko Ekintza Planak hedabideen esparrurako ezarrita dituen ekintzei erreparatu ezkero, argi dago bertan ia hitzez hitz daudela euskara hutsezko inprimatuek sarritan aldarrikatu, eskatu, exijitu dituzten gaiak. Batzuk aspalditik datozenak dira, esate baterako, euskarazko hedabideen enpresa-dimentsioa aintzat hartzea edota euskarazkoen kontsumoa sustatzeko eta prestigiatzeko kanpainak martxan jartzea; beste batzuk, aldiz, hurbilago kokatzen dira denbora-lerroan, adibidez euskarazko hedabideen behatokia sortu eta garatzea. Eta ESEPen egoteak esan nahi du Eusko Jaurlaritzak bere egiten dituela, horiek gauzatzeko konpromisoa hartzen duela; uste duelako hala egiteak mesede egingo diola ez soilik euskarazko hedabideen sektoreari, baizik eta hizkuntzaren biziberritzeari. Azken batean, euskararen ezagutza hedatzeko eta euskararen erabilera eremu guztietan areagotzeko lagungarri izan daitekeela. Azken batean, ikerketaren landa-lanak erakutsi du euskara hutsezko hedabide inprimatuei eta Eusko Jaurlaritzari lotzen zaizkien erronka edota zeregin horien guztien muinean asmo partekatua dagoela: hizkuntzaren normalizazioan eraginkorra izango Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 824 den euskara hutsezko eskaintza sendo eta anitza sortzea, euskarazko hedabideen ekosistema oso bat eraikitzea. Betiere jakinda hori lortzeko bidean dauden oztopoak gainditu beharko dituztela: hedabide tradizionalen krisiari eta sektorea gogor astindu duen krisi ekonomikoari lotutako oztopoak, egoera soziolinguistiko anitz eta ezberdinetan zabaltzeari lotutako oztopoak (ez da gauza bera euskaldunen portzentaje handiak edo txikiak dituen gune soziolinguistikoan jardutea) eta euskara hutsezko hedabideen eta Eusko Jaurlaritzaren arteko harremanetan izan daitezkeen gorabeherei lotutako oztopoak. Horiek guztiak gainditzeko formulak osagai nagusi bat dauka, batzuen eta besteen ekarpenetan jasotakoaren arabera: lankidetza. Eta berau edukiz hornitzeko hedabide batek dio "beharrezkoa da egoeraren irakurketa partekatu eta zintzoa egitea, bi aldeetatik" (D10). Hamabigarren ondorioari azken puntua jartzeko esan 2005-2013 bitartean Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza jaso duten euskara hutsezko hedabide inprimatuek lau etorkizun-eszenatoki irudikatu dituztela. Baikorrenek hamar urtera egungoa baino euskarazko eskaintza edo mapa komunikatibo anitzagoa, oparoagoa, aberatsagoa (kantitatez eta kalitatez) eta sektorea eta erakunde publikoak besoz beso lanean ikusten dituzte, hizkuntza-komunitateak behar duen komunikazio-ekosistema eraikitzeko lanean, hain zuzen. Beste muturrean daude ezkorrak; horiek hamar urtera egungo eskaintzaren murrizketa izango dela iragarri dute, hedabide inprimatu gutxiago eta baliabide gutxiago. Hirugarren multzoan kokatzen diren inprimatuek egungo egoera berdintsua irudikatu dute hamar urtera; hau da, euskarazko hedabideak jardunari eusteko ahaleginetan eta aldaketa handirik gabeko eskaintza-mapa. Eta azkenik, hamar urtera begirako pronostikorik egiten ez dutenak daude, ez daki/ez du erantzun multzokoak. Horiek argudiatzen dute zaila dela etorkizunak nondik nora joko duen igartzea, besteak beste sektorean, eta ez bakarrik hizkuntza gutxituan ari diren inprimatuen sektorean, erritmo bizian ari direlako gertatzen aldaketak. Denborak erakutsiko du. Azken-aurreko hitza eta amaierako gogoeta 825 Ikerketa honek 2005-2013 epealdian jarri du fokua, lanean bertan azaldu diren arrazoiengatik. Ordutik azken lerroak idatzi diren unera, 2017ko urrira, urteak joan dira, eta denbora horretan hedabide inprimatuak hamaika gorabeheren protagonista izan dira mundu zabalean. Albiste-iturri bilakatu dira pitean-pitean; gehienetan, zenbait komunikazio-taldetan egin behar izan dituzten murrizketen berri emateko edo sektorearen negozio-ereduan eta lan-merkatuan gertatzen ari diren aldaketak azaltzeko izan da. Irakurri eta ikusitakoaren arabera, haizeak ez du paperaren alde jotzen. Horren lekuko azken urteotan informazioaren kontsumo-joerak aztertzeko egin diren zenbait ikerketaren emaitzak. 2014an, esaterako, Oxford Unibertsitateak hamar herrialdetan836 burutu zuen inkestak erakutsi zuen herritarren heren batek baino gehiagok (%36) mugikorra erabiltzen zuela hedabideen edukiak eskuratzeko. Eta portzentajea lodituz doa denborak aurrera egin ahala837. Izan ere, informazio-eskaria ez da murriztu, are gehiago, gero eta handiagoa da, baina berau kontsumitzeko moduak erabateko aldaketa izan du (Gallardo, 2010). Herrialde garatuetan bizi diren herritarrek, bereziki mobile diren adin-tarte gazteenetan, informazio digitala eskatu eta kontsumitzen dute. Bitartean, paperak audientzia galdu eta ez ditu irakurleak berritzen838. 836 .- Erresuma Batua, Alemania, Frantzia, Espainia, Italia, Danimarka, Finlandia, Brasil, Japonia eta Amerikako Estatu Batuak. 837 .- World Association of Newspapers and News Publishers erakundeak idatzizko hedabideen arloko joerei buruzko txostena egiten du urtero. 2016an landutakoaren arabera, Estatu Batuetan populazioaren %80k sakelako telefonoa erabiliz kontsumitzen zuen informazioa. Ikerlanaren aterpe teorikoan bildu dira aipatu erakundeak 2013 urterako eskaini zituen beste datu batzuk (ikusi paperezko prentsaren bilakaera aztergaitzat duen 2.2.3.1. atala). 838 .- Herrialde garatuetan gertatzen da aipatutakoa; garapen bidean dauden beste batzuetan, aldiz, paperezko egunkarien salmentak gora egin du alfabetatze-mailaren hazkundeari eta egoera ekonomikoaren hobekuntzari esker. World Association of Newspapers and News Publishers erakundeak 2016rako egin zuen txostenaren emaitzen arabera, munduan 2.700 milioi herritarrek irakurtzen zituzten egunkari inprimatuak; hots, 2013an baino 200 milioi lagun gehiagok. Baina hazkundea Latinoamerika, Asia eta Afrikan izandako igoerari esker gertatu da. Bitartean, Ipar Amerikan eta Europan paperean kaleratzen diren egunkarien audientziak atsedenik gabeko galera bidean dira. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 826 Egoera horren ondorioz, paperezkoek berrasmatze- eta berregokitze-zereginari ekin behar izan diote ezinbestean (Poulet, 2009; Nichols eta McChesney, 2010), eta azken urteotan badira egunkarien ekoizpen-eredu tradizionala aparkatu eta digitalerako jauzia egin duten kazeta-enpresak. Bi adibide aipatzearren: 2016ko urtarrilean Quebeceko La Presse egunkari frankofonoak negozio-eredu berria martxan jartzea erabaki zuen: papera larunbatetarako bakarrik utzi eta gainontzean digitalean ekoiztu. Erabakia bideragarri eta errentagarri atera zitzaien, irabazien %80 digitaletik eskuratzen dutelako, bereziki tabletarako bertsioak 250.000 irakurle dituelako eta edukiaren barne doan publizitatea webgunekoa baino prezio garestiagoan saltzen dietelako iragarleei. Bigarren adibidea The Independent egunkari britainiarrarena da; paperaren etengabeko jaitsiera kudeatzeko ahalegina bertan behera utzi eta etorkizuna euskarri digitaletan oinarrituta eraikitzearen aldeko apustua egin zuen 2016ko udaberrian. Martxoaren 26an honakoa agertu zen The Independent egunkariaren paperezko azken zenbakiaren azalean: "LIGHTS OUT. Here is the last print edition of this newspaper, but the news never stops…". Eta horrelaxe, geroa erabat digitala izango zuen Erresuma Batuko lehen egunkaria bilakatu zen. Oraindik kasu bakan batzuek baino ez dute erabateko migrazio digitalerako apustua gauzatu. Izan ere, gaur egun monetizazioa da prentsa digitalaren erronka eta traba nagusia; hau da, paperezkoen salmenta zein publizitate bidez lortzen diren dirusarrerak nola eraman sare bidezko kontsumora. Harpidetza digitalekin arrakasta izan duen kasuren bat kenduta839, oro har, irakurlea ez dago gailu mugikorretan informazioa edo beste era bateko edukiak eskuratzearen truke ordaintzeko prest. Eta diru-sarrerarik gabe ez dago hedabideari eusterik. Baieztapenak edozein hizkuntzatan ari diren hedabideentzat balio du, izan hizkuntza gutxitua zein milioika hiztun dituena. Gurean eskuragarri diren paperezko argitalpenak kaleratzen dituzten enpresak ere ondotxo dakite zer den etengabe irakurleak galtzen joatea. Baieztapenaren lekuko EGMren datuak. Ikerlanean erakutsi da 2005etik 2013ra bitartean hedabide inprimatuen irismenak behera egin zuela Espainian (ikusi 2.2.3.2. atala) eta 2014tik 839 .- Financial Times egunkaria da horren adibide. Londreseko prestigio handiko egunkari ekonomikoak 2002an jarri zuen martxan harpidetza digitalak egiteko kanpaina, eta hamarkada batean harpidedunen erdia baino gehiago digitalak ziren. Gaur egun, diru-sarrera gehiago lortzen ditu saretik paperetik baino. Azken-aurreko hitza eta amaierako gogoeta 827 aurrera joera horrek ez du etenik izan. Irismenaren galera ez da bakarrik idatzizko hedabideekin gertatu, irratiak eta telebistak ere irismen-mailen jaitsiera izan dute, baina inprimatuetan baino apalagoak. Irabazi handiak izan dituen bakarra Internet da. 190. taula. Hedabideen irismenaren bilakaera Espainian, 2005, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017 (%). Hedabidea 2005 2013 2014 2015 2016 2017 Egunerokoak 41,1 32,4 29,8 28,5 26,5 24,8 Gehigarriak 27,7 14,6 12,7 11,0 9,5 9,0 Aldizkariak 53,8 43,4 41,0 38,5 35,2 33,9 Irratia 55,5 61,5 61,0 60,1 60,0 59,3 Telebista 88,9 88,7 88,6 88,3 87,8 85,7 Internet 19,7 53,7 60,7 66,7 71,9 74,4 Iturria: EGM. EGMk 2016ko urritik 2017rako maiatzera bitarteko epealdirako kaleratu zituen datuen arabera, 14 urtetik gorako herritarren %24,8k irakurtzen zituen paperezko egunkariak840 egunero Espainian; hau da, lanean aurkeztu diren azken urteko datuekiko ia zortzi puntu galdu ditu egunerokoen irismenak, 2013an portzentajea %32,4koa zelako. Kopuru absolututara ekarrita, 12.752.000 irakurle 2013an eta 9.871.000 irakurle 2017an. Beste horrenbesteko joera erakutsi dute gehigarriek eta aldizkariek. Hedabide guztien artean irismenean gora eta gora egin duen bakarra Internet da. 2005etik 54 puntu irabazi ditu. Azkenik, lupa Euskal Autonomia Erkidegoan ekoizten diren egunkarien zabalkundeari jarri ezkero, OJDk denboran zehar eskainitako datuek erakusten dute ikerketan 2005-2013 epealdirako ikusitako beherako bideak jarraipena izan duela 2014tik aurrera. OJDren neurketak egiten dituzten841 EAEko egunkari guztien batez besteko zabalkundeak azken urteetako txikienak dira. 840 .- Informazio orokorrekoak, ekonomikoak zein kiroletakoak. 841 .- Gara eta Berria egunkariek ez dute OJDren neurketarik egiten. Deia, Noticias de Gipuzkoa eta Diario de Noticias de Álava 2005 urtearen ondoren hasi ziren halako neurketak egiten. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 828 191. taula. EAEko informazio orokorreko egunkarien batez besteko zabalkundea, 2005, 2013, 2016-2017842. HEDABIDEA 2005 2013 2016-2017 El Correo 124.844 82.943 63.713 Diario Vasco 89.259 59.122 48.949 Deia - 14.203 11.600 Noticias de Gipuzkoa - 5.411 4.412 Diario de Noticias de Álava - 3.925 3.454 Iturria: OJD. Tesiaren egileak moldatua. Taulak agerian uzten du batez besteko zabalkundearen beherakada, eta jaitsierarik nabarmenenak 2005ean botaldirik eta zabalkunderik handienak zituzten egunkari biak izan dituzte. Lan honetan euskara hutsezko hedabide inprimatuak izan dira ikergai. Horientzat ere denbora ez zen geratu 2013an, aztertu den epealdiaren azken urtean. Atal honen lehen lerroetan adierazi bezala, ordutik euskara hutsean ari diren hedabideek, ez bakarrik idatzizkoek, eskaintza egokituz eta berrituz jarraitu dute. Lorea Agirre, Jakin aldizkariaren zuzendariak honelaxe deskribatu zuen egoera 2015ean: "Gutako bakoitzaren patrika kiosko handi bat bihurtu da. Eta kiosko horretan inoiz baino euskarazko hedabide gehiago dago gaur egun, inoiz baino euskarri, formatu eta eduki askotarikoagoak ditugu. Baina hala ere ez da aski, hutsuneak badirelako nabarmenak. Eta gainera, kiosko handi horretan bere lekua hartu behar du" (Behategia, 2015eko urtekaria: 14). Hortaz, euskarazkoak ekin eta ekin dabiltza gutako bakoitzaren patrikan dagokien lekua egiteko ahaleginean. Bestalde, 2014tik Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren "Hedabideak" deialdiak aldaketak izan zituen eta euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko laguntza-prozesuan parte hartu duten bi aktore nagusien arteko harremanetan ere bada zer kontatua. Lanak ezarritako denbora-mugatik kanpo dauden gorabeherak dira, baina, hala ere, horien Azken-aurreko hitza eta amaierako gogoeta 829 jarraipena egin da eta hona ekartzea erabaki da. Orain arte landu eta aurkeztu den ikuspegia osatu eta aberasteko balio dezakeelako eta, horrekin batera, ikerketa zarratuko duen azken gogoetari ekiteko zubia izango delako. 7.1. DENBORAREN JOANAZ: 2014-2017 URTEAK. NOBEDADE UGARIKO SASOIA Euskara hutsezko hedabide inprimatuek egin duten ibilbidearen errepasoari eskaini zaion atalaren azken lerroetan, 2013 urtearen hondarretan eta 2014an gertatutako zenbait kontu aurreratu dira (ikusi 2.2.2.4.atala). Gipuzkoan, 2013ko urrian Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitzak, Galtzaundi aldizkariak eta Txolarre irratiak ahaleginak batu eta Tolosaldeko Ataria komunikazio-talde berria eratu zuten. Sasoi berean, Araban Aiaraldea egunkaria843 kaleratu zuten. 2014tik aurrera, paperezkoen egitasmo berriak sustatu, sortu eta zabalduko dira, bereziki Araban eta Bizkaian. Horrez gain, ordura arte kalean ziren hainbat argitalpenek paperean zein sarean eskainitako produktuen berritze-zereginean murgilduko dira, eta bakanen batzuetan ikerketarako bildu diren Delphi bidezko ekarpenetan aipatzen zen kezka eta erronka bati helduko diote, zuzendaritza-taldeen erreleboari, hain zuzen. Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren "Hedabideak" deialdiak aldaketa handiak izan zituen 2014 urtean, bereziki diru-laguntzen banaketa ebazteko erabiliko diren balorazio-irizpideetan, "irismena" izenekoa bilakatu zelako jaun eta jabe. Sektoreak horri buruz duen iritzia jasota geratu da ikerketan; besteak beste, Delphi teknika irizpide berriak aplikatu ondoren burutu zelako eta idatzizkoen ekarpenetan aipatu "irismenak" hamaika lerro bete dituelako. Eta deialdiaren edukietan ezarritako berrikuntzak eragina izan du Eusko Jaurlaritzaren eta sektorearen arteko harremanetan. Adierazitakoari gehitu behar zaio euskarazko hedabideen ezaugarriak, audientziak eta balio soziala aztertu dituzten lanak egin eta kaleratu direla 2014tik aurrera. Baita euskararen osasunaren berri ematen duten VI. Inkesta Soziolinguistikoa 843 .- Egunkaria deitu arren, 2014 urtean 19 zenbaki kaleratu zituen. (A3 formatua eta zenbaki bakoitzeko 16 orrialde). Lehen zenbakia 2013ko urriaren 3an kaleratu zuen, baina Eusko Jaurlaritzaren "Hedabideak" diru-laguntza lehenengoz 2014 urtean jaso zuen; horregatik ez dugu 2013ko mapan jarri. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 830 eta kale-neurketa ere. Kontuan hartzekoak denak, 2014-2017 epealdiko argazki ahalik eta osatuena izan nahi bada. Hori guztia gutxi ez, eta 2016ko azaroan XI. legegintzaldia hasi zen EAEn844. Iñigo Urkulluk jarraitzen du lehendakari, baina oraingoan PSE-EE alderdiarekin hitzartutako gobernua gidatzen du, eta pertsonen erreleboa izan da Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailean845. Hortaz, nobedadeak euskara hutsezko hedabide inprimatuen bilakaeran, nobedadeak "Hedabideak" deialdian eta berau kudeatzen duten pertsonetan, gorabeherak prozesuan inplikatuta daudenen arteko harremanetan eta nobedadeak euskarazko hedabideei zein euskarari lotutako ikerketa-arloan. Horiei guztiei erreparatuko zaie ondoren datozen lerroetan. Bidaia 2014an hasi eta 2017ko urrian bukatuko da. 7.1.1. EUSKARA HUTSEZKO INPRIMATUAK: BERRIAK SORTUZ ETA DAUDENAK BERRITUZ Ekimen sortzaileari eta berritzaileari eutsi dio euskara hutsezko inprimatuen sektoreak 2014-2017 bitartean. Sortzailea hedabide berriak kaleratu direlako, eta berritzailea dagoeneko kalean zeuden produktuak berritu eta horien kudeaketaz arduratu diren zenbait pertsonak eta taldek ere lekukoa eman dietelako beste batzuei. Euskara hutseko hedabide inprimatuen sektoreak 2014ko otsailean eman zituen lehen hiru albiste esanguratsuak. Batetik, hilaren 19an Jakin aldizkariak iragarri zuen fundazio bihurtu eta talde berri batek hartuko zuela zuzendaritza846. Horrekin batera, aldizkariaren itxuran eta grafismoan aldaketak egin eta aurrerantzean paperezko argitalpena baztertu gabe edizio digitala lehenetsiko zutela adierazi zuten. 844 .- XI. legegintzaldirako hauteskundeak 2016ko irailaren 25ean egin ziren. Emaitza ondokoa izan zen: EAJ-PNV: 28 eserleku, EH Bildu: 18, Elkarrekin Podemos: 11, PSE-EE: 9 eta PP: 9 eserleku. Gehiengo osoa izateko 38 eserleku behar dira. 845 .- XI. legegintzaldiko Jaurlaritzak hamaika sail ditu, aurrekoak baino hiru gehiago. Horietatik zortzi jeltzaleen esku daude eta hiru euskal sozialisten esku. Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua Bingen Zupiria jeltzalea da. Gogoratu X. legegintzaldian hizkuntzarekin eta kulturarekin zerikusia zituzten gaiak hezkuntza arlokoekin batera kudeatu zirela. Orain, ordea, hezkuntzan Cristina Uriartek jarraitzen du, eta Zupiriak hartu ditu hizkuntza-politika eta kultura. Gainera, azpimarratzekoa da Zupiriak talde ia osoa berritu duela; horren ondorioz, dagoeneko ez dago bertan Patxi Baztarrika, 2005etik, sozialisten gobernuko sasoia kenduta, hizkuntza-politikaren eta horren barne "Hedabideak" deialdiaren nondik norakoak gidatu zituen sailburuordea. 846 .- Jakin aldizkariak 58 urte bete zituen 2014an. Hura sortu eta gutxira hartu zuten haren ardura Joan Mari Torrealdaik, Joseba Intxaustik, Joxe Azurmendik eta Paulo Agirrebaltzategik. Azken-aurreko hitza eta amaierako gogoeta 831 Maiatzean gauzatu zen erreleboa847, Lorea Agirre kazetariak hartu zuen Joan Mari Torrealdairen lekukoa848. Bigarrenik, otsailean ere, Urko Aristik kazetariak hartu zion lekukoa Mikel Irizarri TOKIKOMen presidente moduan. Eta hirugarrenik, otsailaren 26an Uriola.info plataforma aurkeztu zuten Bilbon849. Ez da hedabide inprimatua, baina bertan, Bizkaiko hiriburuan euskara hutsez ari diren Berton eta Prest! aldizkarien informazio bateratua ikusteko aukera dago. Martxoan Urumeako Kronika eraberritua iritsi zen, webgunean egunero eta paperean larunbatero850. Bitartean, Astigarragako Kronika asteazkenero kaleratuko da eta Hernaniko Kronikak eguneroko maiztasunarekin jarraituko du. Apirilean, Gaztezulo aldizkariak 150. zenbakia kaleratu zuen, eta hori ospatzeko, diseinu zein eduki arloko aldaketak estreinatu zituen. Aurrera begira, berriz, irakurle eta harpidedun berriak lortzeko helburua ezarri zuten851. Gaztezulorekin batera Urola Kostako Hitzak eta Goierriko Hitzak ere eurenak paperean zein sarean berritzeari ekin zioten 2014an, biak hamar urte bete zituzten urtean (lehenak otsailean eta bigarrenak urrian). Ekainean, BERRIA Taldeak urteroko akziodunen batzarra egin zuen Andoainen, eta bertan Iban Arregi, taldeko kontseilari ordezkariak adierazi zuen aurreko lau urtetan ez bezala, 2013. urtea galerarik gabe bukatu zutela, baina horretarako langilegastuak estutu behar izan zituztela. 847 .- .- Errelebo-ekitaldia Hernaniko Orona Ideo Berrikuntza Gunean egin zen. Bertan izan ziren euskal kulturaren munduko aurpegi ezagunak eta baita erakundeetako ordezkariak ere; besteak beste, Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburua, Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidentea, eta Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia. 848 .- Lorea Agirrerekin batera honakoek osatu zuten zuzendaritza-talde berria: Xabier Eizagirre, Haizea Barcenilla, Harkaitz Cano, Idurre Eskisabel, Patxi Juaristi, Joanmari Larrarte, Maialen Lujanbio, Imanol Murua Uria, Andoni Olariaga, Olatz Osa, Gexan Sors eta Eguzki Urteaga. 849 .- Bilbo Handian ari ziren hedabideen arteko elkarlanak akuilatuta sortu zen plataforma: Berton, Prest!, Elgera eta Zorrotz Morrotz aldizkariak eta Bilbo Hiria irratiaren artean sortu zuten webgunea. Paperezko hedabide bakoitzak jarraitzen du lanean, baina horien edukiak Geuria.eus webgunean ere eskaintzen dituzte. 850 .- Urumeako Kronika Gipuzkoan eta Nafarroan zabaltzen da. Gipuzkoan Hernani, Ereñotzu (auzoudala), eta Astigarragan, eta Nafarroan Aranon eta Goizuetan. Bi lurralde ezberdineko herriak diren arren, funtzionatzeko orduan ibar moduan jokatzen dute. 851 .- Harpidedun gehien Bizkaian eta Gipuzkoan zituztela aitortu zuen Aitor Abaroa zuzendariak eta beste lurraldeetan irakurle gehiago lortzeko ahalegina egingo zutela gaineratu zuen. (Berria, 2014-0411: 30) Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 832 Urrian TOKIKOMek eta EITBk elkarlan akordioa sinatu zuten852, eta hilabete berean paperezko hedabide berria sortu zuten Hego Uribe eskualdean: Geuria853. Abenduaren 22an, UK aldizkariak azken zenbakia kaleratu zuen (263.a), baina horren irakurleak ez ziren umezurtz geratu. Izan ere, hausnarketa prozesu luze baten ondoren Hiruka Komunikazio Taldea sortu eta Uribe Kostako bizilagunek854 Hiruka aldizkaria dute irakurgai. Hurrengo bi urteetan ere izan zen mugimendurik euskarazkoen sektorean. 2015ean, Araban urtarrilaren 16tik Alea astekari berriak lekukoa hartu zion 2010etik argitaratzen zen Arabako Hitzari. Bestalde, eskualdeetako Hitzak paperean zein Interneteko atarietan berrikuntzak egiteko prozesuan murgildu ziren855. Eta hori guztia gauzatzen zen bitartean sarean bakarrik argitaratzeko pentsatua zegoen H28 izeneko euskarazko hilabetekari satirikoaren lehen zenbakia856 jaio zen urtarrilaren 28an. 852 .- Aurrerago azaldu bezala (834 oin-oharra), akordio horri esker Euskadi Irratiko Mezularia saioan astelehen arratsaldetan TOKIKOM tertulia entzun zitekeen, eta bestalde, TOKIKOMeko hedabideetako kideak parte hartzen hasi ziren ETB1eko Azpimarra saioan. 853 .- Paperezko hilabetekaria eta webgunea. Honen aipamena egin da euskarazko prentsaren ibilbideari buruzko atalean (ikusi 2.2.2.4. atala eta 258. oin-oharra). Bertsio inprimatuan 10.000 ale hilabetero Basaurin, Galdakaon, Arrigorriagan, Etxebarrin. Ugao-Miraballesen eta Zaratamon banatzeko. Geuria Basauriko Euskara Aholku Batzordeak bultzatutako egitasmoa da. Basaurin aurretik ere izan zuten esperientzia euskarazko beste argitalpen batzuekin; hala, 1996an Berbaz izeneko euskarazko gehigarria izan zuten, hiru urte iraun zuena. 1996an Bost axola euskarazko aldizkaria ere sortu zen eta 1998ko apirilera arte iraun zuen. 2000tik 2005era El Social de Basauri kaleratu zuten. 2003ko abenduan Arrigorriaga, Arrankudiaga, Ugao eta Zaratamoko informazioa biltzen zuen Artzandape hilabetekaria jaio zen, eta 2005eko martxoan argitaratzeari utzi zion. Azkenik, 2010eko urritik 2012ko urtarrilera berriz, Berbaz aldizkaria kaleratu zuen Sustraiak fundazioak. 854 .- Euskarazko tokian tokiko aldizkarigintzak 1995ean jarri zuen lehen harria Uribe Kosta eskualdean. Urte hartan sortu zen Getxon banatzen zen Bizarra lepoan aldizkaria, eta handik lau urtera UK aldizkaria Uribe Kosta osorako eta Erandiorako. 855 .- Urola Kostako Hitzak hamar urte bete zituen 2014ko otsailaren 20an, eta 2015eko urtarrilaren 27an aurkeztu zuen Interneteko atariaren diseinu berria. Oarso Bidasoko Hitzak urtarrilaren 30etik aurrera paperekoa itxuraz aldatu eta Internetekoan ere aldaketa integrala estreinatu zuen. Otsailaren 18an Irutxuloko Hitzak lehen hamarkada ospatu zuen Beste hamar urte baietz! lelopean. Apirilean Nafarroako Hitzaren sarekoa berritu zuten eta abenduan …eta kitto! aldizkaria berritu eta 2012an krisiaren eraginez kendu zituzten lau orrialdeak berreskuratu zituzten 856 .- H28 aldizkari satirikoak 28 zenbaki sareratu zituen, azkena 2017ko irailaren 28an. Bakoitzak 500 deskarga inguru izan zituen eta aldizkarian parte hartu zutenen artean ondokoak daude: Asisko Urmeneta, Patxi Huarte Zaldieroa, Marc Armspach Marko, Adur Larrea Adur, Unai Iturriaga, Irene Borda, Joseba Larratxe Josevisky, Patxi Gallego eta Ainara Aspiazu Axpi. Sarerako prestaturikoez gain, Durangoko azokarako paperezko bi bilduma argitaratu zituzten, 2015ean Urtikaria izenekoa eta 2016an Urdekaria izenekoa. Azken-aurreko hitza eta amaierako gogoeta 833 Ez bakarrik berriak sortu eta zeudenak berritu; desagertutako inprimaturen bat ere berreskuratu zuten 2015ean. Horren adibide apiriletik aurrera, sei urteko etenaldiaren ondoren, berriro kalean izan zen Azkoitiko Maxixatzen aldizkaria. Urteko azken tarteak bi albiste ekarri zituen sektorean; lehena Lekore literatur aldizkariaren sorrera izan zen, euskaraz idazten duten gazteentzako plaza izateko xedez jaioa; bigarren albistea berriz, ez zen poztekoa izan, galera ekarri ziolako euskara hutsezkoen mapari. Izan ere, 2011. urtetik Barakaldo, Sestao, Portugalete, Santurtzi eta Trapagaraneko informazioa landu eta zabaltzen zuen Ezkerraldeko KZ argitalpenak azken zenbakia kaleratu zuen 2015eko abenduan, egoera ekonomikoak behartuta jarri zion amaiera lau urteko ibilbideari. 2016 urteak nabarmentzeko moduko lau albiste ekarriko ditu. Batetik, Bizkaian hedabide inprimatu berria estreinatuko dute Galdakaon eta Usansolon: Binke! hilabetekaria857. Bigarrenik, ikerketaren analisi-atalean euskarazko inprimatuek aurrera begira plazaratu zuten erronka bat gauzatuko da, Behategiaren sorrera hain zuzen. Berau sustatzeko akordioa Hekimenek, EHUk, Deustuko Unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitateak sinatu zuten. Behategiaren zeregina bikoitza izango da: sektorea ikertzea858 eta euskal hedabideen balioa sustatzea. Hirugarrenik, eskualdeetako Hitzak sakelako telefonoetan eta tabletetan izango dira Hitza App doako aplikazioari esker859. Eta laugarrenik, Hego Uribeko Geuria hilabetekariak Galdakao, Arrigorriaga, Ugao-Miraballes eta Zaratamoko udalek diruz laguntzeko konpromisoa lortu zuen (ordura arte Basaurikoaren babesa zuen). Bestalde, 857 .- Izena beinke hitzaren forma da; hau da, "noski", "bai horixe" edo "benetan be" esamoldeen sinonimotzat hartu daitekeena. Antza denez, aldizkaria kaleratu aurretik inkesta bat egin zuten herritarren artean eta "Ez duzu uste Galdakaon euskarazko aldizkaria behar dugunik?" galderari askok "Binke!" erantzun zioten. Lehen zenbakia 2016ko urtarrilaren 21ean banatu zuten eta hilero 32 orrialdeko 14.000 ale inprimatu eta banatzeko asmoa agertu zuten. Jon Gómez Garai hilabetekariaren koordinatzaileak honelaxe justifikatu zuen paperean argitaratzearen aldeko apustua: "Hala, euskara ikusezin dutenen etxeetara ere iritsi gura dugu. Horregatik jo dugu paperera. (…) Euskaraz bizi den komunitatea badagoela erakutsi gura dugu, euskaldunak ez direnei agerrarazteko hau euskarazko herri bat dela". (Berria, 2016-01-22: 5) 858 .- Bost ikerketa-taldek parte hartzen dute euskal hedabideen Behategian: EHUko NOR, HGH Hedabideak, Gizartea eta Hezkuntza, eta HEKA Europako Hizkuntza Gutxituen Hedabideak eta Kazetaritza; Mondragon Unibertsitateko Hezikom eta Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutua. 859 .- Aplikazioa Android eta iOS sistema eragileak dituzten telefono eta tabletetarako zegoen diseinatuta. Behin deskargatuta, erabiltzaileak Hitza zuten eskualde guztietako albisteen jario orokorra ikusteaz gain, eskualde bakar bateko jarioa ikusteko aukera ere ematen zuen. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 834 paperezkoa ez den beste egitasmo bat ere jarri zuten martxan: Urola Kostako Hitzak bultzatu eta landutako Zarauzko Hitza izeneko komunikazio proiektu digitala860. Azkenik, 2017an TOKIKOMek Jone Guenetxea, Durangaldean zabaltzen den Anboto astekariaren zuzendaria izendatu zuen presidente. Horrez gain, urtea gorabehera handirik gabe joan zen euskara hutsezko inprimatuen sektorean. Lehen hamar hilabeteetan, hau da, lan honek azken puntua jarri duen unera arteko denboran ez zen paperezko hedabide berririk sortu. Eta itxierarik ere ez zen izan. Ikerketan erakutsi da zein izan den 2005-2013 epealdian Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza jaso zuten euskara hutsezko hedabide inprimatuek denboran zehar izan duten bilakaera, eta hitzez azaltzeaz gain, 2005, 2009 eta 2013 urteetako hiru mapa eraiki dira udalerri eta eskualde edo lurralde jakinetan zabaldu diren paperezkoen argazkia osatzeko. Orain ariketa bera egin daiteke 2014-2017 epealdiarekin, eta daturik azpimarragarrienak ondokoak dira: 1.- Euskararen esparru geografiko osoan eta udalerri edo eskualde jakinetan zabaltzen diren egunkariei dagokienez, 2017an 2013an zeuden idatzizkoek jarraitzen dute. Sei dira guztira: Berria, Goierriko Hitza, Hernaniko Kronika, Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza, Tolosaldeko Ataria eta Urola Kostako Hitza. 2.- Euskal Autonomia Erkidego osoan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak zein aldizkari espezializatuen kasuan, 2013an 23k jaso zuten Jaurlaritzaren laguntza. Horiek denak daude 2017an, eta beste berri bat gehitu zaie: El periódico universitario/Unibertsitateko aldizkaria861. 3.- Udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkarien (tokikoak) multzoa da, zalantzarik gabe, 2013tik 2017ra gorabehera gehien izan dituena. Onerako gorabeherak izan dira. 860 - Garrantzitsua da Zarautzen Txaparro aldizkariak 2009an argitaratzeari utzi zionetik, ez delako herriko albisteen berri jasotzen duen tokiko hedabiderik izan. 861 .- Argitalpen honek 2015 urtean jaso zuen lehen aldiz "Hedabideak" deialdiaren laguntza. Aldizkaria 1993an sortu zuen ikasle talde batek eta doan banatzen da EAEn eta Nafarroan; nagusiki lurralde horietan diren unibertsitateetan. Euskarazkoak urtean 16 orrialdeko sei zenbaki kaleratzen ditu eta 10.000 aleko botaldia du. Harreman estua dute gazteentzako argitaratzen diren beste aldizkari batzuekin, esaterako Gazteberri eta +/- 18 Presta ezazu zure etorkizuna aldizkariekin. Azken-aurreko hitza eta amaierako gogoeta 835 ⦁ Araban, lurralde osora iristen den Alea astekariak hartu zion lekukoa Arabako Hitzari eta, horrez gain, Aiara, Amurrio, Arrankudiaga, Arakaldo, Artziniega, Laudio, Okondo, Orozko eta Urduña herrietan862 eskura izango dute Aiaraldea egunkaria. ⦁ Bizkaian nobedade ugari dira, eta horiei esker mapa aldatuz joango da. Hiruka astekariak hartu dio lekukoa UK aldizkariari, Anboto aldizkaria 2014tik AmorebietaEtxanora ere863 iritsiko da eta Geuria eta Binke!k euskarazko eskaintza informatiboa helaraziko dute halakorik ez zuen Bilbo inguruko hainbat herritara (Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Ugao-Miraballes eta Zaratamo). Galdakaon aldizkari biak iritsiko dira herrira. Txanponaren bestaldean Ezkerraldeko KZren desagerpena aipatu behar da eta ondorioz tokiko informazioaren esparruan 2011tik mapan betetako espazioa (Barakaldo, Sestao, Portugalete, Santurtzi eta Trapagaran) hutsik geratuko da berriro. ⦁ Gipuzkoan ere egoerak hobera egingo du. Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza izandakoa indarberritu egiten da eta Tolosaldeko Ataria bilakatu, Azkoitiko Maxixatzen berreskuratuko dute eta Urumeako Kronika ere zabalduko da864. Bestalde, Asteleheneko Goiena paperak kaleratzeari utziko dio, baina Goiena Komunikazio Taldeak eskaintza berria izango du: Puntua astekaria865. 4.- Azkenik, osatu diren mapetan Nafarroa ageri ez den arren, nabarmentzekoa da 2016an Ttipi-ttapa, Guaixe, Mailope eta Pulunpe aldizkariek Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza hartzeari utzi ziotela. Jaurlaritzak eskaera egiteko aukera eman zien horiei 2007ko deialditik aurrera. Nafarroako UPNren gobernuak866, berriz, ez zien euro bakar bat eskaini 2008tik, baina Foru Erkidegoko hauteskundeen ondoren867, Uxue Barkosen gobernuak 250.000 euroko partida jarri zuen 2016ko aurrekontuetan 862 .- Kontuan hartu zerrendan jarritako herrietatik lau Bizkaiko lurraldean daudela: Arrankudiaga, Arakaldo, Orozko eta Urduña. Baina denak dituzte mugak Aiaraldea eskualdea osatzen duten gainontzako bost herriekin. 863 .- "ere" jartzen du eskualde osora zabaltzeko lehen urratsa urte batzuk lehenago egin zuelako. 2008an bi herri falta zitzaizkion Durangaldeko herri guztietara heltzeko: Otxandio eta Amorebieta- Etxano. Esan bezala, 2008ko urtarrilean heldu zen Otxandiora eta 6 urte geroago Amorebieta-Etxanora. 864 .- Gogoratu Urumeako Kronika Nafarroako Arano eta Goizueta herrietan ere zabaltzen dela. 2017ko mapan bakarrik dago EAE. 865 .- Esan bezala Puntua astero argitaratzen da, baina Goiena papera ez bezala, ez da doan jasoko; harpidetza behar da horretarako. 866 .- UPN alderdiak Nafarroako sozialistekin (PSN-PSOE) hitzartu zuen gobernu-akordioa 2011n, baina ez zuen urtebete iraun eta 2012tik aurrera UPNk bakarrik gobernatu zuen. 867 .- Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak 2015eko maiatzaren 25ean egin ziren. Emaitzak honakoak izan ziren: UPN 15 eserleku, Geroa Bai 9, EH Bildu 8, Podemos 7, PSN 7, PP 7 eta Izquierda- Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 836 euskarazko hedabideentzat868 eta ondorioz, ez zuten Jaurlaritzarena eskatzerik izan869. Egoera horrek, aurrerago azalduko den bezala, eragina izan zuen 2016ko "Hedabideak" deialdiaren testua idazteko orduan. Esandakoak esanda, honakoa litzateke 2017 urteko urrian udalerri edo eskualde jakinetan zabaltzen diren euskara hutsezko hedabide inprimatuen argazkia EAEko mapan: Ezkerra (I-E) 2 eserleku. Uxue Bakorsek Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta Izquierda-Ezkerra alderdiek adostutako gobernua zuzentzen du. 868 .- Diru-laguntzaz gain, beste albiste on batzuk ere izan ziren Nafarroan euskarazko hedabideentzat gobernu-aldaketa gertatu zenetik; Euskalerria Irratiak lizentzia lortu zuen 2015ean eta Xaloa telebistak lurralde osoan zabaltzeko lizentzia lortu zuen. 869 .- 2015eko deialdian, hau da, "Hedabideak" laguntza eskatu zuten azken urtean, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 265.427 euro esleitu zizkien Nafarroako euskarazko hedabideei (inprimatuak, irratiak, telebistak eta Internet bidezkoak). Kantitate horretatik, 136.253 euro Ttipi-ttapa, Guaixe, Mailope eta Pulunpe aldizkarientzat izan zen (EHAA, 2015-07-24, 139 zk.). Mikel Arregi, Euskarabideko zuzendariak urte hartako azaroan Bilbon esan zuen 2016rako aurreikusitako 250.000 euroak baino gehiago jarri nahiko luketela. "Ez da nahiko genukeen kopurua; gehiago beharko litzateke. Baina gobernuak ezarritako lehentasunekin, konplikatua da gehiago jartzea" (Berria, 2015-11-21: 12). Azken-aurreko hitza eta amaierako gogoeta 837 5. irudia. Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza jaso duten udalerri edo eskualde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak EAEko mapan, 2017ko urria. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 838 Maxixatzen Txintxarri Uztarria Zuhatza berriketan Iturria: tesiaren egileak prestatua. Mapak erakusten duenaren arabera, udalerri eta eskualde jakinetan zabaltzen diren euskara hutseko hedabide inprimatuek zabalkunde-esparrua irabazi dute 2014tik. Baina zabalkunde-esparrua irabazteak ez dakar ezinbestean irakurleen hazkundea. Hortaz, komenigarria da datu horri ere erreparatzea. Eta ahalegin horretan, berriro ere, ikerketak aztertu duen 2005-2013 bitartean nabarmentzen zen errealitatearekin egiten da topo 2014tik aurrerako denbora-tartean. Zailtasun handiak daude euskara hutsezko hedabide inprimatuen kontsumo-datu zehatzak zeintzuk diren jakiteko, gehientsuenek ez dutelako horren neurketa sistematikorik burutzen. Hala ere, 2014tik gertatutakoa laburbiltzeko, atal honen hasieran esan da euskarazko hedabideen ezaugarriak, audientziak eta balio soziala aztergaitzat hartu dituzten zenbait lan kaleratu dela urte hartatik aurrera. Horiek baliatu daitezke euskarazkoen kontsumo-argazkia zein den osatzen ahalegintzeko. Azken-aurreko hitza eta amaierako gogoeta 839 Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Euskarazko Hedabideak izenburuko lana870 aurkeztu zien Euskararen Aholku Batzordeko kideei 2015eko uztailean. Bertan jasotako datuen arabera, Diario Vasco (%19) eta El Correo (%15) dira inkestatuek gustukoen dituzten egunkariak, eta horren ondoren datoz Deia/Noticias (%9), eta Gara (%8). Bestalde, lan horren arabera, Berria egunkariak 36.644 irakurle izango lituzke, eskualdeetako Hitzak 15.976 irakurle eta Hernaniko Kronikak 4.698 irakurle. Euskararen esparru geografiko osoan banatzen diren informazio orokorreko aldizkarien eta aldizkari espezializatuen artean, Argia eta Aizu! dira irakurrienak azterketaren arabera (9.850 eta 2.503 irakurle hurrenez hurren) eta tokikoei dagokienez irakurrienak Goiena (18.102 irakurle), Ttipi-ttapa (11.997), Anboto (11.047), …eta kitto! (7.379), UK (5.199), Uztarria (5.017), Barren (4.929) eta Aiurri (4.889 irakurle) lirateke871. Bestalde, azterketa hartan euskaraz irakurtzeko erraztasunaz ere galdetu zitzaien inkestatuei eta emandako erantzunetan aurretik egindako beste lan batzuetan ikusitako egoera bera islatzen da; gehienek aitortu zuten lehen hizkuntza euskara izan arren, erraztasun handiagoa zutela gaztelaniaz edo bietan irakurtzeko euskara hutsean irakurtzeko baino. CIES enpresak ere bildu zituen 2015eko datuak. Horien errepasoak agerian utzi zuen alde handiak daudela Jaurlaritzak bildutakoekin; CIESenak nabarmen hobeak zirelako: Berria egunkariak 54.700 irakurle, Goienak 38.400, Argia aldizkariak 44.800 eta Ttipi-ttapak 32.700 irakurle. Ez da lan honen helburua iturri baten eta bestearen artean dagoen aldea azaldu dezaketen arrazoiak arakatzea, baina euskarazko 870 .- Ez dago argitaratuta. Lan honen helburu nagusia euskarazko hedabideak zenbatek kontsumitzen dituen eta kontsumitzaileen ezaugarri nagusiak zeintzuk diren ezagutzea izan zen. Azterketa 2015eko urtarriletik uztailera bitartekoa da. Lanaren unibertsoa EAEko eta Nafarroako eremu euskalduneko eta mistoko 16 urte edo gehiagoko 690.250 pertsonek osatu zuten; horietako %94 euskaldunak dira (euskaraz ondo hitz egin eta ulertzen dute) eta gainerako %6 euskaldun hartzaileak dira; hau da, gai dira euskarazko irrati edo telebista saio bat ondo edo nahiko ondo jarraitzeko edo euskarazko aldizkari bat ondo ulertzeko. Guztira 7.109 inkesta egin ziren EAEn eta beste 1.000 Nafarroan. Eta audientzia neurtzeko EGM edo CIES enpresek erabilitako metodologia aplikatu zuten; hots, "atzo" ikusi, entzun edo irakurritakoan oinarritu ziren. Tokiko aldizkarien kasuan, azken alea irakurri zutenen kopurua neurtu zuten. Landa-lana IKERTALDE enpresak egin zuen. 871 .- Datu horiek guztiak Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren Euskarazko Hedabideak izeneko txostenean daude. Esan bezala txostena ez dago argitaratuta. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 840 hedabideen hartzaileak kontabilizatzeko orduan ikusitako datu-dantzak behar beharrezko egiten du euskarazko hedabideetara bideratutako audientzia-azterketa sistema bat eratzea. Gogoratu aipatu proposamena jasota dagoela Eusko Jaurlaritzaren Euskara Sustatzeko Ekintza Planean (ESEP, 2012: 84). Audientzia-datu kuantitatiboekin osatutako argazkiari beste hiru gehitu zitzaizkion 2015 urtearen azken hilabetean: 1.- Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak euskarazko hedabideen egoera ezagutzeko asmoz burututako diagnostikoaren emaitzak jaso zituen 2015eko urrian872. Lan horretan Hekimen elkarteko 113 hedabide aztertu eta horiek 2014 urtean hainbat arlotan izan zuten jardunari buruzko informazioa bildu zuten, hala nola, zabalkundea, ekoizpena, harpidetzak eta salmentak, giza baliabideak, aurrekontuak eta diru-iturriak. Azterketaren ondorioetan nabarmentzen da azken 5 urteetan paperezko ekoizpenak behera egin duela eta bitartean euskarazkoek gero eta baliabide gehiago bideratzen dutela euskarri digitalera. Arlo ekonomikoari dagokionez, euskarazko hedabideen sektoreak galerekin itxi zuen 2014 urtea, "ez zuten lortu, diru-sarrerak, urte berean egindako gastuaren parekoak izatea, 21,9 milioi euroko diru-sarrerak guztira, urte berean gauzatutako gastu aurrekontua baino 1,6 milioi euro gutxiago" (Eusko Jaurlaritza, 2015e: 120). Diru-sarrera moduan lortu zituzten ia 22 milioi eurotatik 13,4 milioi sarrera propioak izan ziren eta gainontzeko 8,5 milioi euroak erakunde publiko ezberdinek esleitutako diru-laguntza bidezkoak. "Finantzaketa publikoari dagokionez, Hekimeneko hedabideek dirulaguntzatan jasotako 8,5 milioi eurotatik, erdia baino gehiago Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak emandakoa da (4,4 milioi, %52,1); ia laurdena udalek emandakoa (2,0 milioi euro, %24,2) eta %15,8 foru aldundiek (1,3 milioi). Guztirakoan oso pisu txikia izan arren, badira beste erakunderen batetik diru laguntzak jaso 872 .- Azterketa horren izenburua ere Euskarazko Hedabideak da (2015eko uztailean Euskararen Aholku Batzordeko kideei aurkeztu zitzaien beste lan batek zuen izenburu bera) eta hau ere argitaratu gabe dago. Landa-lana SIADECO enpresak egin zuen. Azterketarako unibertsoa 113 hedabidek osatu zuten: euskara hutsezko 6 egunkari, informazio orokorreko eta espezializatuko 14 aldizkari, udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren 30 tokiko aldizkari, 8 irrati, 7 telebista eta Internet bidezko 48 hedabide. Informazioa jasotzeko galdetegi erdi-egituratuak erabili zituzten eta datuen bilketa 2015eko uztailaren 6an hasi zuten eta irailaren 11n bukatu zuten. Azken-aurreko hitza eta amaierako gogoeta 841 Hortaz, Eusko Jaurlaritza da, alde handiarekin gainera, diru-laguntza handienak ematen dituen erakunde publikoa. Datuak berretsi egiten du 2005-2013 epealdirako erakutsitakoa. Azkenik, aztertutako hedabideei egoera ekonomikoan eragiten duten faktoreez galdetutakoan, gehienek ikerketan zehar hainbat aldiz errepikatu direnak aipatu zituzten: administrazio publikoek emandako diru-laguntzetan eta publizitatesalmentak izandako beherakadak, harpidetzetan izandako jaitsierak eta harpidedun berriak lortzeko zailtasunak, Internet bidezko produktuak eta zerbitzuak errentagarri egiteko zailtasunak edota paperaren inprentak eta banaketak dakartzan kostu handiak. 2.- EHUko HEKA ikerketa-taldeak873 Euskarazko hedabideen errealitatea 2015ean izenburuko lana egin zuen Hekimen elkartearen Euskal Hedabideen Urtekarirako. Bertan zioten 2015eko azaroan 125 hedabidek osatzen zutela euskarazkoen sistema orokorra, horietatik erdia baino gehiago (%54,4) Gipuzkoan kokatuak874. Europako beste hizkuntza gutxitu batzuekin alderatuz euskarazko hedabide-sistema indartsu zegoela baieztatu zuten lanaren egileek; hala ere, kezka agertu zuten Bizkaiaren egoeraz, HEKA ikerketa-taldekoen iritziz, Bizkaian zeuden euskal hedabideen %24ko portzentajea txikia zelako: "(…) euskal hedabideen sisteman oso portzentaje eta kopuru txikia dituelako, kontuan hartzen baditugu bere biztanleria, euskaldun tasa eta abertzaletasunaren pisua (EAJ Bizkaiko Foru Aldundian egon da eta dagoela legegintzaldi guztietan)" (Behategia, 2015: 26). Lanaren ondorioetan euskarazkoen indarra gizarte-eragileen ahaleginetik zetorrela azpimarratu zuten eta ez erakunde publikoen sustapenetik. "Euskal hedabideen sistemaren indar nagusia, gure ustez, ez dator erakunde publikoen zuzeneko eragin eta diru laguntzetatik, guztiz beharrezkoak direla ukatu gabe, baizik eta gizartearen ahaleginetik. 873 .- Europar Hizkuntza Gutxituetako Hedabideak eta Kazetaritza Ikerketa Taldea da. Arduraduna Iñaki Zabaleta irakaslea da eta berarekin batera ari dira Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Carme Ferré irakaslea eta EHUko Arantza Gutiérrez, Itxaso Fernández, Santi Urrutia eta Nicolas Xamardo. 874 .- Lanak honako banaketa egiten du lurraldeen arabera: Gipuzkoa %54,4, Bizkaia %24, Araba %4, Nafarroa %11,2, Lapurdi %4, Behe Nafarroa %1,6 eta Zuberoa %0,8. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 842 Herri ekimena (jabetza sozial edo pribatua izanik) da, izan, euskal hedabideen bektore nagusia, alegia, direkzioa duen indarra" (Behategia, 2015: 39). 3.- Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Euskarazko hedabideei buruzko azterketa kualitatiboa izenekoa prestatu zuen875. Azterketa hartan aurretik eginiko beste zenbait lanetan bildutako antzeko ondorioak kaleratu ziren. Horietako batzuk aipatzearren, inprimatuei dagokienez, euskarazko eskaintza urria, mugatua dela eta batez ere espezializatuak falta direla, kontsumitzaile potentzialak ez daudela egunkari batengatik ordaintzeko prest informazioa Interneten doakoa bada eta horrez gain, euskarazko argitalpenak irakurtzen ez zituzten parte hartzaileek adierazi zuten bi arrazoi zeudela gaztelaniazkoetara jotzeko: ohitura eta euskaraz irakurtzeko erraztasunik ez izatea. Euskarazkoak, ez bakarrik idatzizkoak baizik eta edozein euskarritan euskaraz ari diren hedabideak aukeratzen zituztenen artean, hala egiteko pisu gehien zuen arrazoia hizkuntzarekiko eta kulturarekiko atxikimendua zen. "Pertsona hauentzat euskara eta euskal kultura, eta ondorioz euskarazko hedabideak, bultzatzea oso garrantzitsua da eta bere eguneroko bizitzan ekintza desberdinekin jartzen dituzte praktikan euskararen aldeko apustu hori. Informatzeko zein aisiarako hedabide bat aukeratu behar dutenean ez dute zalantzarik eta euskarazko eskaintzan oinarritzen dira bat edo beste aukeratzeko" (Eusko Jaurlaritza, 2015d: 33). Kontsumitzaile eredu horren arrastoa ikerketaren aterpe teorikoan izan dugu; hau da, euskarazko hedabideen hautu aktiboa, kontzientea egiten duen kontsumitzailea litzateke (Salces, 2016). Arrazoi horrez gain, Jaurlaritzaren txostenean beste batzuek ere ageri dira euskarazko hedabideak jarraitzeko: bigarren arrazoia umeak edukitzea da, hirugarrena euskara ikasten egotea eta laugarren eta bosgarren arrazoiak dira hautatutako hedabidearen lerro editorialarekin bat egitea (hortaz, kontsumo-mota hori ez du hedabideak erabiltzen duen hizkuntzak azaltzen) eta eduki 875 .- Lana ez dago argitaratuta. Helburu hirukoitzarekin egin zen: euskarazko hedabideen kontsumitzaileek eta kontsumitzaile potentzialek euskarazko hedabideez zuten balorazioa aztertzea, kontsumorako arrazoi nagusiak eta ez kontsumitzeko arrazoiak identifikatzea eta hirugarrenik, hedabideen inguruan adin-talde ezberdinek dituzten joerak ezagutzea. Zortzi eztabaida-talde antolatu zituzten eta horietan 16-65 urte bitarteko 70 pertsonek hartu zuten parte guztira. Azken-aurreko hitza eta amaierako gogoeta 843 interesgarriak eskaintzea. Bestalde, lanak erakutsi zuen badela adin-talde guztiek konpartizen zuten ezaugarri bat: "tokiko notiziak edo bertako informazioa jaso nahi denean jotzen da batik bat euskarazko hedabideetara" (Eusko Jaurlaritza, 2015d: 40). Etorkizunari begira, eta paperezkoei dagokienez, ikerketa kualitatiboan parte hartu zutenek proposamen bikoitza planteatu zuten; batetik, tokiko informazioa modu egokian lantzen jarraitu; eta bestetik, euskarazko egunkari/aldizkari espezializatuak argitaratu, "bereziki kirol egunkariak eta ´kotilleo` aldizkariak. Kasu honetan, beste hizkuntzetan aurkitu daitezkeen aukerak gustura irakurriko zituzten euskaraz" (Eusko Jaurlaritza, 2015d: 35). 4.- Euskarazko hedabideen balio soziala neurtzeko proiektua martxan jarri eta horren berri eman zuten Mondragon Unibertsitatean876. Proba modura Berria eta Goiena hartu zituzten eta horiek zabaltzen diren inguruan sortzen duten balio soziala kuantifikatzeko ahalegina egin zuten. Kalkulua egiteko euskarazko bi egitasmoek gizartearen ongizatean eragiten duten hainbat arlotan877 erabilitako orduak dirutara ekarri zituzten eta ondorioztatu zuten 27,2 milioi euroko balioa soziala sortu zutela 2014an. Kontuan hartuta urte hartako deialdian 3 milioi euro inguru jaso zutela Eusko Jaurlaritzatik, horrek esan nahi du jasotako euro bakoitzeko 9 sortu zituztela. Hedabideen balio soziala ardatz gisa hartzeak ikuspegi berritzailea dakar hizkuntza gutxituetako hedabideen ikerkuntza-esparrura; fokua ez delako dagoeneko audientzia-datuetan edo urteroko galera-irabazietan jartzen, baizik eta hedabideek gizarteari egin diezaioketen ekarpenean. Unibertsitatetik euskarazko hedabideen balio soziala neurtzeko zereginari ekiten zion bitartean, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 876 .- Lan honen nondik norakoak 2015eko abenduaren 15ean aurkeztu zituzten Mondragon Unibertsitatearen Aretxabaletako campusean egin zen Gertuko komunikabideen III. jardunaldia: balio soziala izenburuko topaketan. 877 .- Hamabi arlo hartu zituzten aintzat: gizarte eta kultura ekintzetan parte hartzea; euskararen normalizazioa, normatibizazioa eta prestigioa; kohesio tresna izatea; euskal kulturgintzaren promozioleku izatea; oihartzun txikia duen sektoreei lekua egitea; beste enpresa batzuei negozioak ematea; promozio-tresna izatea erakunde eta enpresentzat; prestakuntza-gune izatea; hezkuntzan erabili daitezkeen edukiak sortzea; beste hedabideentzat aitzindari lana egitea; besteentzako diru-laguntzak bilatzea eta dirua aurreztea eta horretan laguntzea. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 844 ikerketa honetan landu diren hainbat dimentsiorekin lotura zuzena edo zeharkakoa duten bi ikerlanen berri eman zuen 2016 urtearen hasieran878: 1.- Euskararen balio eta eragin ekonomikoa izeneko txostena. Lehenengoz egin zen era horretako lanaren helburua zen euskarak Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiari zein ekarpen egiten dion ezagutzea eta ekarpen horri zenbaki zehatza jartzea879. Hau da, euskarak sortzen duen aberastasun ekonomikoa neurtu eta euskara-sektoreen dimentsio eta balio ekonomikoa kuantifikatzea. Emaitzen arabera 56.142 lanpostu eta EAEko Barne Produktu Gordinaren %4,2 dagokie zuzenean eta zeharka loturaren bat duten sektore ekonomikoei. Eurotara ekarrita 2.800 milioi euro880. Datu esanguratsua beste sektore batzuek barne produktu gordinean duten eraginarekin alderatzen bada; izan ere, ikerlanaren arabera, turismoak BPGaren %5,8 suposatzen du, hezkuntzak %5,5 , osasunak %8,8 eta I+G+b sektoreak %2,1. Datuen inguruko azalpenak eman eta gero, Patxi Baztarrika sailburuordeak hitz hauekin bukatu zuen txostenaren aurkezpena: "Laburbilduz, ikerketa honek agerian jartzen duenez, jarduera sektore bat gehiago da euskara euskal ekonomian. Herri-administrazioek zuzendutako jarduera publikoaz gain, euskarak merkatu gero eta zabalagoa du, berezko industria bat badu. Eta euskararekin lotura estua duten merkatu pribatuaren jarduerek enplegua sortzen dute euskal ekonomian. Eta hori berri ona da, eta espero dezagun etorkizunean ere, espero dezagun, handitzen joango dela euskara jardueren pisua sektore pribatuan. Hori euskararen normalizaziorako eta gizartean errotu, zabaldu eta sendotzeko berri ona, sintoma ona izango litzatekeelako" (Eusko Legebiltzarra, 2016-02-29: 32). Ikerketa honi dagokionez, gogoan izatekoa da euskarazko hedabideen sektoreak, eta horren barruan, nola ez, inprimatuenak alea jartzen duela euskal ekonomian. 878 .- Bi lan horiek Eusko Legebiltzarreko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Batzordean aurkeztu zituen Patxi Baztarrika sailburuordeak. Agerraldia 2016ko otsailaren 29an egin zen. Edukia eskuragarri dago hemen: http://www.legebiltzarra.eus/pdfdocs/publi/3/10/13/20160229.pdf 879 .- Hiru aldagairi erreparatu zioten: enplegua, Balio Erantsi Gordina eta Barne Produktu Gordina. Horrez gain lau sektore nagusi kontsideratu zituzten: lehena, hizkuntzaren industria (euskararen irakaskuntza, itzulpengintza eta interpretazioa, hizkuntza-aholkularitza, euskararen corpusaren lanketa eta zabalkundea eta hizkuntza teknologien alorreko jarduera-sektoreak); bigarrena, kultura eta hedabideen industria; hirugarrena, hezkuntza eta unibertsitateko jarduera (bakarrik euskaraz egiten den zatia) eta laugarren sektorea, administrazio publikoarena izan zen. 880 .- Lanean 2012ko BPGaren datuak erabili zituzten, orduan EAEren BPGa 66.775.970 eurokoa izan zen. Azken-aurreko hitza eta amaierako gogoeta 845 2.- Euskararen aurrekontu eta baliabide publikoen estatistika 2014. Lan honek EAEko administrazio publikoek (Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiek eta 5.000 biztanletik gorako udalek881) euskara sustatzeko egiten duten ahalegin ekonomikoa neurtzen du eta denboran zehar xede horrekin jarritako diru-baliabideen bilakaera nolakoa izan den ere aztertzen du. Azterlana bi urtero burutzen da. Aterpe teorikoan 2012ra arteko emaitzak aurkeztu dira (ikusi 2.2.1.4.3. atala). 2014ko estatistikak eskainitako datuen arabera, EAEko herri-administrazioek 150.117.606 euroko aurrekontu kontsolidatua erabili zuten euskara sustatzeko, eta kopuru horren gehiengoa (%63,8) Eusko Jaurlaritzak jarri zuen. 5.000 biztanletik beherako udalerrietan, berriz, 5.948.429 euro bideratu zituzten euskara sustatzera. Biztanleko zenbat diru jarri den kalkulatu ezkero, Jaurlaritzak 44,1 euro jarri zituen, udalek (hiriburuak kanpo) 26,7 euro, hiriburuek 11,3 euro eta foru-aldundiek 7,7 euro. Hortaz, ikerketaren aterpe teorikoan aurkeztu diren 2013ko datuekin konparatuta, esan daiteke euskararen sustapenean erabilitako baliabide ekonomikoek hobera egin dutela882 baina ez dute lortu 2010 urtera arte zuen neurria berdintzea eta oraindik urrun dago 2008 urtean egiten zen inbertsiotik883. Azkenik esan, diru-baliabide gehienak diru-laguntzetara bideratzen direla. Eusko Jaurlaritzaren kasuan erakutsi da Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak kudeatzen duen diru-partidaren zatirik handiena helduen euskalduntzera doala (HABE), eta horren ondoren, bigarren garrantzitsuena "Hedabideak" diru-laguntza deialdian ezarritakoa dela. Ikerketa honi amaiera jarri zaion datan (2017ko urria), oraindik ez da kaleratu 2016ko euskararen aurrekontu eta baliabide publikoen estatistika. Horrek erakutsiko du 2014an hasitako goranzko joerari eusten zaion ala ez. Edozein kasutan, dagoeneko kaleratu eta ebatzi dena 2016ko "Hedabideak" laguntza-deialdia da. Eskaria egin zuten euskara hutseko hedabideek, horien artean inprimatuek, badakite zein diru-kantitate 881 .- Tamaina horretako udalak kontuan hartuta, EAEko biztanleen ia %90a biltzen du azterlanak. 882 .- 2012ko estatistikaren arabera, EAEko herri-administrazioek 146,3 milioi euro jarri zituzten euskararen sustapenerako. Biztanleko neurtu ezkero, udalen kasuan izan ezik (26,9 euro biztanleko 2012an) denek jarri zuten diru gutxiago 2012an: Jaurlaritzak 42,4 euro, hiriburuek 10,8 euro eta forualdundiek 7,3. Hala ere, aurreko urteetan (2008 eta 2010) jarritako kantitateak 2012an eta 2014an jarritakoen gainetik daude (ikusi 2.2.1.4.3. atala). 883 .- Aurreko urteetako ikerlanen arabera, 2006 urtean 152,8 milioi euro erabili zituzten herriadministrazioek euskararen sustapenerako; 2008 urtean 172,5 milioi euro eta 2010 urtean 162,8 milioi euro. Eta beste horrenbeste gertatzen da biztanleko jarritako diru-kopuruarekin. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 846 izango duten urtero 2018 urtea amaitu bitartean. Ordura arteko deialdien urterokotasuna gainditu eta sektoretik behin eta berriro aldarrikatu duten (eta lan honetan jasota dagoen) urte anitzeko deialdirako jauzia egin delako. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak aldaketak egin zituen 2014ko "Hedabideak" diru-laguntza deialdian. Ikerketa honek aztertu duen 2005-2013 epealdian, eta bereziki 2009tik ostekoetan, ez zen apenas gorabeherarik izan urteroko deialdien edukietan. Baina 2014koa berrikuntzaz betea argitaratu zen San Juan egunaren bezperatan (EHAA, 2014-06-19). Ondokoak dira aldaketarik garrantzitsuenak: 1.- Deialdiaren helburua. 2005-2013 denbora-tartean, xedea ezartzen duen lehen artikuluak honela zioen: "Agindu honen xedea euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntza emateko modua arautu eta deia egitea da (Hedabideak deialdia)". 2014ko deialdian ordea beste formula batekin azalduko da deialdiaren xedea: "Agindu honen xedea da euskarazko hedabideak sendotu, garatu, normalizatu eta eraginkortu, bezeroei begira irismen-maila indartuz. Horretarako diru-laguntzak emateko modua arautu eta deia egiten da (Hedabideak deialdia)"(EHAA, 2014-06-19, 115zk. 1/23). Hortaz, hiru kontzeptu berri sartu dira xedean: "eraginkortu", "bezeroa" eta "Irismen-maila". Ikerketaren analisi-atalean sarri agertu dira hirurak; batetik, 2014ko laguntza-deialdia argitaratu bezperetan egin ziren elkarrizketa sakonetan, administrazioko ordezkari politiko erreferentzial baten ahotan agertu ziren, eta bestetik, 2014ko deialdia publikatu eta gauzatu ondoren jaso ziren Delphi bidezko ekarpenetan, lerro ugari eskaini zaizkie horietako biri, eraginkortasunari eta irismenmailari, hain zuzen ere. Bistakoa, beraz, egindako aldaketak sakon eragin duela Azken-aurreko hitza eta amaierako gogoeta 847 inprimatuen sektorean. Bestalde, 2005-2013 epealdian "sendotu", "garatu" eta "normalizatu" kontzeptuekin gertatu bezala, 2014koan estreinatuko den "eraginkortu" kontzeptua nola ulertu behar den ez da zehazten deialdiaren testuan. Edozein kasutan, agerikoa da irismen-mailari lotzen zaiola. 2.- Deialdiaren onuradun izan daitezkeen hedabideen multzokatzea. Hau ere aldatu egiten da. 2005-2013 bitartean, inprimatuei dagokienez, bi multzo berezi zituen deialdiak: lehenengoan, A multzoa izenekoan, euskara hutsezko eguneroko prentsa inprimatua zegoen (euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen den Berria egunkaria eta udalerri eta eskualde jakinetan zabaltzen diren Hitzak eta Hernaniko Kronika); bigarrenean, B multzoa izenekoan, batetik, euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak eta aldizkari espezializatuak zeuden eta, bestetik, udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak (tokikoak). 2014ko deialdian bi multzo izango dira, baina beste era batera antolatuta. Izan ere, A multzoan eguneroko prentsa inprimatua (lurralde osoan eta udalerri edo eskualde jakinetan zabaltzen dena) eta tokian tokiko aldizkariak bilduko dira, eta B multzoan, berriz, euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak eta aldizkari espezializatuak geratuko dira. Horien aurkezpenerako ere beste formula bat erabiliko da: "albisteak edo gai hautatuak egunerokotasunetik haragoko sakontasunez lantzen duten idatzizko hedabideak" (EHAA, 2014-06-19, 115zk.). Aldaketak azalekoa eman dezake, baina ez da hala. A multzoak diru-publikoaren 6 eskatzaile eta onuradun izan zituen 2013 urtean, 2014an, ordea, zortzi aldiz gehiago, 48 guztira. Eta B multzoan 2013an 59 izatetik 2014an 23 izatera igaroko dira. Multzo horietako bakoitzarentzako ezarritako diru-poltsaren banaketak ere, logikoa denez, aldaketa izango du. 3.- Diru-baliabideen banaketa. Atal honen izenburuan "diru-baliabideei eutsi" adierazi da, eta kopuru orokorrari erreparatu ezkero, hala gertatu zen. 2013ko "Hedabideak" deialdiak 4.875.000 euroko diru-hornikuntza izan zuen, eta 2014koak beste horrenbeste erabiliko ditu. Baina poltsa handiaren banaketan inprimatuei Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 848 eragingo dieten zenbaki-aldaketak izango dira884. 2013ko deialdian 1.820.000 euro ezarri zituzten A multzoko hedabideentzat (6) eta 2014koan 2.524.000 euro dira A multzokoentzat (48). Eta 2013an B multzoan izan ziren 59 hedabideentzat zeuden 1.841.500 euro jarri zituzten bitartean, 2014an 1.137.500 euro izango dira multzo horretako 23 hedabideentzat. Multzo bakoitzean kokatzen diren hedabideak beste modu batera antolatu izanak eta multzo bakoitzari bideratutako diru-kantitateen banaketa berriak nola eragiten duen ulertzeko, lagungarri izan daiteke kalkulu bat egitea: zenbat diru esleitu zitzaien guztira 2013 urteko deialdian orain 2014koan A multzoan sartzen diren hedabideei. Eta kalkulua eginda emaitza 2.524.000 euro da. Hau da, aurreko urteko partida berberari eusten zaio; hortaz, multzoak beste era batera antolatzeak ez du ekarri bati edo besteari bideratutako laguntza kuantitatiboki handitzea edo txikitzea. Bestalde, 2014ko deialdiaren testuak aurrekoetan ageri ez zen beste paragrafo bat ere badakar. Horren arabera, 2013an Jaurlaritzaren diru-laguntzaren onuradun izan ziren hedabideei, gutxienez orduan esleitutakoaren %80 jasoko dutela ziurtatzen zaie. "Baldin eta hedabideren batek diru-laguntza jaso bazuen euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntzak emateko 2013ko deialdian, eta orduko jarduerari eusten badio, aurtengo deialdian jasoko duen kopurua gutxienez iaz esleitu zitzaionaren %80 izango da, betiere gainerako baldintzak betetzen baldin baditu" (EHAA, 2014-06-19, 115zk.). Goiko paragrafoak badu bere zergatia; izan ere, gerta zitekeen 2014ko deialdian euskarazko hedabide bakoitzari egindako esleipenak aurreko urtean egindakoaren oso ezberdina izatea. Hurrengo lerroetan dago baieztapen horren zergatia. 4.- Esleipenak egiteko balorazio-irizpideak eta puntuen banaketa. Aldaketarik handiena izan duen atala da, zalantzarik gabe. Hankaz gora jarri zituen 2005-2013 bitartean balorazio-prozeduran erabilitakoak. Deialdiaren xedean "irismen-maila" kontzeptua azpimarratzen da, eta horrekin bat eginez, irismena bilakatuko da jaun eta 884 .- Irratiak, telebistak eta Internet bidezko hedabideek 2013 urteko diru-partida berberak izango dituzte: 227.500 euro, 500.500 euro eta 485.500 euro, hurrenez hurren. Azken-aurreko hitza eta amaierako gogoeta 849 jabe eskaerak baloratzeko orduan. Hau da, zenbat kontsumitzaile dituen hedabide bakoitzak bere zabaltze-eremuan edo, beste era batera esanda, hedabide bakoitza irits litekeen herritarren artean zenbatengana iristen den, bakoitzaren eremuan euskaldunen zein portzentajek kontsumitzen duten. Ikerketa-lanean erakutsi da 2005-2013 epealdiko deialdietan zenbait aldaketa izan ziren arren, 2009tik aurrera irizpide eta puntuazio berberak erabili zituztela esleipenak egiteko: 35 puntu idatzizko hedabidearen finantzaketa-maila propioari, 30 puntu zabalkundeari eta gainontzeko 35 puntuak produktuari. 2014ko deialdiaren edukiak zehazten dituen balorazio-irizpideak eta horietako bakoitzari egokitutako puntuak ondoko taulan daude jasota. 192. taula. Euskara hutsezko hedabide inprimatuen balorazio-irizpideak eta puntuazioak, 2014. IRIZPIDEA PUNTUAZIOA Finantzaketa-maila propioa gehienez ere 20 puntu Irismen-maila gehienez ere 70 puntu Teknologia berrien erabilera885 gehienez ere 4 puntu Berrikuntza edota hobekuntzarako neurriak886 gehienez ere 3 puntu Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiria izatea887 gehienez ere 3 puntu Iturria: 2014 urteko diru-laguntza deialdiaren agindua. EHAA. Tesiaren egileak moldatua. Agerikoa da beraz, 2014ko deialdian Eusko Jaurlaritzaren laguntza ekonomikoa eskatu zuen hedabide inprimatu bakoitzaren irismen-mailak baldintzatu zuela bakoitzari zenbat diru esleituko zitzaion. Bestalde, aginduan zehaztutako 70 puntuen banakatzea modu desberdinean egin zen hedabidea kokatuta zegoen multzoaren arabera. A multzokoen kasuan, hau da, eguneroko prentsa inprimatuaren eta udalerri, eskualde zein lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkarien kasuan, deialdiak hauxe dio: "Puntu 885 - Deialdiak hauxe dio: "Smartphonetara eta tabletetara egokitzea, webgunea responsive izatea eta APP bat garatua izatea" (EHAA, 2014-06-19, 115zk.). 886 .- Deialdiak hauxe dio: "Batetik, hedabidearen irudia hobetzeko ahaleginak, langileen formazioa, hobekuntzarako egitasmoak… eta bestetik, ikerkuntza proiektuetan murgilduta egotea" (EHAA, 2014-0619, 155zk.). 887 .- Bikain Ziurtagiria Kalitaterako Euskal Fundazioak (EUSKALIT) eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak elkarlanean bideratutako agiria da. Horren bitartez, enpresa nahiz erakunde batek euskaraz zenbateraino eta nola egiten duen ebaluatzen da. 2014ko "Hedabideak" diru-laguntza deialdian onuradun izan ziren hiru hedabidek aurkeztu zuten Bikain Ziurtagiria: Asteleheneko Goiena papera, Goiena papera eta Aizu! aldizkaria. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 850 horietatik aurreneko 60 puntuak banatzeko, kontuan hartuko da hedabideak bere eragin-eremuan duen irismen-maila. Gainontzeko 10 puntuak, berriz, hedadura mailaren arabera banatuko dira" (EHAA, 2014-06-19, 115 zk.). Eta hedadura baloratzeko, 2013ko deialdian egiten zen modu berean jokatuko da: hots, euskararen lurralde osoan zabaltzen den inprimatuari 10 puntu egokituko zaizkio, lurralde batean zabaltzen denari 8 puntu, eskualdean zabaltzen denari 6 puntu, udalerri bat baino gehiagotan zabaldu ezkero 4 puntu eta, azkenik, udalerri bakar batean zabaltzen denarentzat 2 puntu dira. Eta B multzoko hedabideen kasuan, hau da, euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak eta aldizkari espezializatuak, hauxe dio deialdiak: "Puntu horietatik aurreneko 40 puntuak banatzeko, kontuan hartuko da hedabideak bere eragin-eremuan duen irismen-maila. Gainontzeko 30 puntuak finkoak izango dira" (EHAA, 2014-06-19, 115 zk.). Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak formula bat sortu zuen euskarazko idatzizko bakoitzak bere eragin-eremuan zuen irismen-maila kalkulatzeko. Formula horretan hedabide bakoitzaren botaldiak, zabaltzeko modua (salmenta bidezkoa, harpidetza ez ordainduaren bidezkoa, etxez-etxeko "buzoneo" bidezkoa edo leku publikoetan uzten dena) eta hedabidea zabaltzen zen esparru geografikoko euskaldunen kopurua kontuan hartu zituzten. Balorazio-irizpideen aldaketak, hurrengo atalean azalduko den bezala, tirabira ugari eragin zituen Hekimen eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren artean. 5.- Diru-laguntzen onuradun izateko baldintzak. Atal honetan ez zen aldaketarik 2014ko deialdian; ñabardura txiki bat egitekotan, esan daiteke autofinantzaketamailari dagokionez, 2014ko testuak hitz bat gehitu ziola 2013koari: ezinbestean. "Hedabide orok gutxieneko finantzaketa-maila propioa izan behar du, ezinbestean" (EHAA, 2014-06-19, 115zk.). Gero, finantzaketa-maila propioa zenbatekoa izan behar zen zehazteko orduan aurreko urteetan ezarritako portzentajeak errepikatu zituzten, %35 urtebeteko bizitza baino laburragoa zuten hedabideen kasuan eta gastuaurrekontuaren %40 lehenagotik ari ziren hedabideentzat. Azken-aurreko hitza eta amaierako gogoeta 851 6.- Azkenik esan 2014 urtean bi deialdi izan zirela. Lehena euskarazko hedabideak sendotu, garatu, normalizatu eta eraginkortzeko eta bigarrena "nagusiki gaztelania darabilten paperean inprimatutako idatzizko egunkarien edizio digitaletan eta Internet bidez notiziak euskaraz ere ematen dituzten berri-agentzietan, euskararen erabilera areagotzeko" xedearekin argitaratu zena. (EHAA, 2014-06-26, 120zk.). Eusko Jaurlaritzak 180.000 euroko diru-partida ezarri zuen begiz jotako xedeari aurre egiteko. 2015eko "Hedabideak" deialdia 2014koaren ia-ia kopia hutsa izen zen. Testuan aldaketa bakarra sartu zuten, balorazio-prozeduran erabiliko zituzten irizpideen puntuazioei eragiten zien aldaketa, hain zuzen. Ondoko taulan daude laburbilduta irizpideak eta bakoitzari egokitutako puntuak. 193. taula. Euskara hutsezko hedabide inprimatuen balorazio-irizpideak eta puntuazioak, 2015. IRIZPIDEA PUNTUAZIOA Finantzaketa-maila propioa gehienez ere 15 puntu Irismen-maila gehienez ere 70 puntu Teknologia berrien erabilera gehienez ere 5 puntu Berrikuntza edota hobekuntzarako neurriak gehienez ere 5 puntu Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiria izatea gehienez ere 5 puntu Iturria: 2015 urteko diru-laguntza deialdiaren agindua. EHAA. Tesiaren egileak moldatua. Hortaz, finantzaketa-maila propioak 5 puntu gutxiago izango ditu, eta horiek puntu gutxien dituzten beste hiru irizpideen artean banatuko dira: teknologia berrien erabilera, berrikuntza edota hobekuntzarako neurriak eta Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiria izatea. 2015ean ere izan zen gaztelaniazko egunkarien edizio digitaletan eta Internet bidez notiziak euskaraz ere ematen dituzten berri-agentzietan, euskararen erabilera areagotzeko diru-laguntza. Kasu horretan, 400.000 euro jarri zuen Jaurlaritzak. (EHAA, 2014-12-29, 247zk.). Hurrengo urteko laguntza-deialdiak, 2016koak, euskarazko hedabideen sektoreak urte luzez egindako aldarrikapena/eskaera gauzatzea ekarri zuen. Hau da, urte bakarrerako izan beharrean, hiru urterako deialdia, 2016-2018 epealdirako Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 852 kaleratu zuen Eusko Jaurlaritzak. Eta hori ez da nobedade bakarra izango, gutxienez aipatzeko moduko beste hiru badirelako: 1.- Deialdiaren idazkerari eragiten dion aldaketa. Aurreko urteetan "euskararen esparru geografiko osoan" formula erabiltzen zen Jaurlaritzaren onuradun izan zitezkeen eguneroko hedabideen eta informazio orokorreko aldizkarien eta aldizkari espezializatuen zabalkunde-eremua zehazteko; 2016ko aginduaren testuan "Euskal Autonomia Erkidego osoan" erabiliko da haren ordez. Horren arrazoia, euskarazko hedabide inprimatuek 2014tik izan duten bilakaera azaldu denean aurreratu da (ikusi 7.1.1.); hots, Nafarroan zabaltzen diren euskarazko hedabideek bertako gobernuaren diru-laguntza izango dute eta ez dute Jaurlaritzarena eskatzeko aukerarik izango. 2.- Diru-baliabideen banaketa. Hiru urterako kantitate orokorrak eta urte bakoitzean esleituko direnak zehazten dira. Euskara hutsezko idatzizko hedabideei dagokienez, 10.714.500 euroko partida ezartzen du Eusko Jaurlaritzak 2016-2018 denbora-tarterako; horietatik 7.302.000 euro A multzoko hedabideentzat (egunerokoak eta tokikoak) eta 3.412.500 B multzokoentzat (EAE osoan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak eta aldizkari espezializatuak). Hau da, urtero 2.434.000 euro direla A multzokoentzat eta 1.137.500 euro B multzokoentzat. Aurreko urteetan bi multzo horientzat ezarritako diru-baliabideei erreparatu ezkero, ikusten da B multzoan ez dagoela inolako aldaketarik, bai, ordea, onuradunen aldetik handiena den A multzoan, horientzat 2014 eta 2015 deialdietan ezarritakoa baino 90.000 euro gutxiago direlako urtero888 (2014an eta 2015ean 2.524.000 euro izan zituzten urtero). Diru kantitate hori E multzoan dauden Internet bidezko hedabideetara joango da, horiek 1.726.000 euro izango dute guztira hiru urtean, 575.500 euro urtero (2014an eta 2015ean 485.500 euro izan zituzten urtero). Irratiak eta telebistak aurreko deialdietako partida bera izango dute 2016-2018 bitartean889. Bestalde, 2016-2018 epealdirako deialdiak, aurrekoetan gertatu bezala, zehazten du onuradun bakoitzak gutxienez 2015ean jasotako laguntzaren %80 jasoko 888 .- Diru-laguntza deialdian idatzitakoaren arabera horrelaxe da. Dena den, kontuan hartu behar da 2016tik Nafarroako idatzizkoek Jaurlaritzak sustatutako "Hedabideak" deialdira aurkezterik izango ez dutenez, haiei esleitzen zitzaien kantitatea multzo honetako hedabideek izango dutela. Eta 2013ko deialdian 136.253 euro esleitu zitzaizkien Nafarroan zabaltzen ziren lau tokiko aldizkariei (Ttipi-ttapa, Guaixe, Mailope eta Pulunpe). 889 .- Irratien multzoko hedabideak 682.500 euro hiru urtean (227.500 urtero), eta telebistak 1.726.500 euro hiru urtean (575.500 euro urtero). Azken-aurreko hitza eta amaierako gogoeta 853 "B multzoko hedabideen kasuan, guztiek izango dute bermatuta 25.000 euroko diru-laguntza urteko, betiere onartutako diru-eskabidea horretara iristen bada eta onartutako gastu-aurrekontuaren erdia gainditzen ez badu. Horretara iristen ez denak onartutako dirueskabidea jasoko du; nolanahi ere, jaso lezakeen gehienezko dirulaguntza bere aurrekontuaren erdia izango da"(EHAA, 2016-07-22, 140zk.) . Ikerketaren analisi-atalean erakutsi da 2005etik 2013ra euskara hutsezko informazio orokorreko aldizkariek eta aldizkari espezializatuek, orokorrean, gero eta gastu-aurrekontuaren portzentaje handiagoa estali zutela 2005etik 2013ra Eusko Jaurlaritzak esleitutako laguntzekin. Hala, 2013an laguntzek multzo horretako aldizkari askoren aurrekontuaren herena estali zuten "Hedabideak" laguntzarekin. Horrekin batera, erakutsi da eskatutako hamar eurotik zazpi baino gehiago esleitu zitzaizkiela. Gauzak horrela, ematen du 2016ko aginduan idatzitako goiko paragrafo horren helburua dela 2013 urtean jasotzen zuten esleipenen tamaina bermatzea. Nagusiki gaztelania darabilten paperean inprimatutako idatzizko egunkarien edizio digitaletan eta Internet bidez notiziak euskaraz ere ematen dituzten berriagentzietan euskararen erabilera areagotzeko diru-laguntza deialdia ere izan zen 2016an, baina kasu honetan ez zen hiru urterako deialdirik egin, urte bakarrerakoa baizik (EHAA, 2015-12-30, 248 zk.). Jaurlaritzak 400.000 euroko diru-partida ezarri zuen horientzat, eta ezarritakotik 259.806 euro esleitu zituen890. 2017 urteari dagokionez, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 360.000 euroko diru-laguntza aurreikusi du nagusiki gaztelania darabilten hedabideetan euskararen presentzia areagotzeko. 890 .- El Correo Zurekin izeneko egitasmoak 87.000 euro jaso zituen; www.diariovasco.com egitasmoak 86.000 euro; GARAren edizio digitalean euskararen presentzia handitzeko egitasmoak 61.206 euro eta Europa Press berri-agentziak 25.000 euro. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 854 3.- Esleipenak egiteko balorazio-irizpideak eta puntuazioak. Deialdiaren atal honek aldaketak izango ditu berriro. Garrantzitsuenak bi dira: batetik, irismen-mailak 5 puntu irabaziko dituela; beraz, orain 75 puntu izango ditu; bestetik, gehienez 15 puntu egokitzen zaizkio finantzaketari eta ez finantzaketa-maila propioari 2015eko deialdian egin zen bezala. Finantzaketari dagozkion 15 puntu horietatik gehienez, 10 izango dira publizitatearen eta salmentaren bidez lortutako diru-sarrerak baloratzeko, eta gainontzeko 5 puntuak finantzaketa-maila propioaren balorazioa egiteko. 194. taula. Euskara hutsezko hedabide inprimatuen balorazio-irizpideak eta puntuazioak, 2016. IRIZPIDEA PUNTUAZIOA Finantzaketa gehienez ere 15 puntu Irismen-maila gehienez ere 75 puntu Maiztasuna gehienez ere 5 puntu Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiria izatea gehienez ere 5 puntu Iturria: 2016 urteko diru-laguntza deialdiaren agindua. EHAA. Tesiaren egileak moldatua. Taulan bildutako informazioaren arabera, irismen-mailak puntuak irabazteaz gain, aurreko bi urteetan teknologia berrien erabilerarekin eta berrikuntza edota hobekuntzarako neurriekin zerikusia zuten bi irizpideak desagertu egin ziren eta berri bat sartu zuten: maiztasuna. Horrekin, berreskuratu egiten da 2005-2013 epealdiko balorazio-prozeduretan erabiltzen zuten irizpideetariko bat (2009 urtetik aurrera produktuari egokitzen zitzaizkion 35 puntuetatik 5 ematzen zizkioten maiztasunari). Hortaz, diru-laguntzen esleipen-prozedura burutzeko erabili diren balorazioirizpideak eta horietako bakoitzari egokitutako puntuek aldaketa esanguratsuak izan dituzte 2013 urtetik 2016-2018 hirurteko deialdira: finantzaketa-maila propioak pisua galdu du, eta irismenak hartu du pisurik handiena; gehienez lortu daitezkeen puntu guztien hiru laurden doaz irismen-mailara. Azken-aurreko hitza eta amaierako gogoeta 855 Atal honekin bukatzeko, taula bat osatu da. Bertan, "Hedabideak" laguntzadeialdiak 2013tik, hau da, ikerketak aztertu duen azken urtetik kaleratu den azken deialdira (2016-2018 epealdirakoa) izan dituen aldaketa nagusiak jasotzen dira. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako dirubaliabideen azterketa. 856 196. taula. "Hedabideak" diru-laguntza deialdiaren ezaugarri nagusien bilakaera euskara hutsezko hedabide inprimatuentzat, 2013-2018. 2013 2014 2015 2016-2018 Deialdiaren helburua Euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatu. Diru-laguntzaren onuradun izan daitezkeen euskarazko hedabide inprimatuen multzokatzea A multzoa: ⦁euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen diren egunkariak ⦁udalerri eta eskualde jakinetan zabaltzen diren egunkariak B multzoa: ⦁euskaren esparru geografiko osoan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak eta aldizkari espezializatuak ⦁ udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak (tokikoak) A multzoa: ⦁euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen diren egunkariak ⦁udalerri eta eskualde jakinetan zabaltzen diren egunkariak ⦁udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak (tokikoak). B multzoa: ⦁euskaren esparru geografiko osoan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak eta aldizkari espezializatuak. Azken-aurreko hitza eta amaierako gogoeta "Hedabideak" diru-laguntza deialdian aktore nagusi diren administrazioaren eta euskarazko hedabideen artekoak 2005-2013 bitartean erakutsitako logikari eutsiko dio 2014tik aurrera ere. Hau da, diru-emailearen eta diru-jasotzaileen arteko dinamikari jarraitzen dion harremana izan da. Ikerketan aztertu den denbora-tartean azaleratu ziren eskaera, aldarrikapen eta argudio berberak kaleratuko dira orain ere. 2014ko diru-laguntza deialdian Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak egin zituen aldaketak ez zituen begi onez hartu sektorearen ahotsak, Hekimenek. Eta horri gehitu behar zaio urte hartako ebazpenak ere aldaketak ekarri zituela aurreko urtekoekin alderatuz: oro har, diru-gehiago esleitu zitzaien tokiko hedabideei eta gutxiago Berria egunkariari891. Erreakzioa berehalakoa izan zen. Horren lekuko 2014ko urriaren 21eko Berria egunkariaren azala: Jaurlaritzaren ikurra zuten artazi batzuek Berria hitzaren azken hizkia (a) mozten zuten irudiaren azpian zetorren izenburu nagusiak honela zioen: "Inoizko murrizketarik handiena" (Berria, 2014-10-21: 1). Eta barruko orrietan hitz hauekin hasten zen albistearen mamia: "Kolpea. Kolpe handia eman dio Eusko Jaurlaritzak BERRIA egunkariari: 210.000 euro gutxiago jasoko ditu kolpetik, iaz baino %14 gutxiago" (Berria, 2014-10-21: 2). Egunkariak sinadura-bilketa kanpaina hasi zuen eta helegitea jarri zion diru-laguntzen ebazpenari892. Hortik aurrera, BERRIA taldeak eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak hainbat mezu eta ohar zuzendu zizkioten elkarri, egunkarian bertan kaleratzen zirenak. Horrez gain, Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak eta Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikatako sailburuordeak agerraldiak egin zituzten Eusko Legebiltzarrean893. Biek defendatu zituzten 2014ko laguntza deialdian ezarritako aldaketak eta egindako esleipenak. Uriarteren hitzetan: 891 .- Berria egunkariak 1.510.180 euro jaso zituen 2013ko diru-laguntza deialdian eta 1.301.963 euro 2014ko deialdian; aldea beraz, 208.217 eurokoa izan zen. 892 .- Eusko Jaurlaritzak, zuzenbide argudioetan oinarritu eta atzera bota zuen helegite hura 2015 urtean. Helegitea ebazpenari ez, deialdiari jar dakiokeela argudiatu zuen Jaurlaritzak. 893 .- Cristina Uriarte sailburuak 2014ko urriaren 31n egin zen osoko bilkuran erantzun zion gai honi buruz Xabier Isasi EH Bilduko legebiltzarkideak egindako interpelazioari. Bertan esandakoak hemen daude: http://www.legebiltzarra.eus/pdfdocs/publi/2/10/000097.pdf Eta Uriarte bera eta Patxi Baztarrika sailburuordea Legebiltzarreko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol batzordean izan ziren 2014ko azaroaren 3an gai berari buruz azalpenak emateko. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 858 "Tokiko hedabideak dira aurtengo diru-laguntzen gehikuntzarik handiena izan dituzten hedabideak. Arrazoia da euskal irakurle gehienengana iristen direla. Ez dago inolako misteriorik: irakurleen babesa duten neurri berean Jaurlaritzak lagundu nahi ditu hedabideak eta zenbat eta irakurle gehiago, orduan eta babes handiago. Hedabide bakoitzaren estrategikotasuna kontsumitzaileak berak erabakitzen du" (Eusko Legebiltzarreko bilkura egunkaria, 2014-10-31: 67). Baztarrika sailburuordeak, berriz, deialdiaren bidez euskarazko hedabideen eraginkortasuna sustatu nahi zutela adierazi zuen, eta diru publikoa interes publikoaren arabera kudeatu behar dela gaineratu zuen. "Gure obligazioa da diru publikoa, interes publikoaren arabera kudeatzea. Gu ez gaude interes pribatu edo ideologiko edo alderdikoien arabera. Denena delako, denena, diru publikoa. Gure obligazioa da diru publikoari ahalik eta etekinik handiena ateratzea. Etekinik handiena zeren mesedean? Euskararen erabilera sustatzearen eta areagotzearen mesedean. Hori da gure helburua, hori da gure obligazioa, eta hori da guk kudeatzen ditugun diru publikoaren funtzioa: euskararen erabilera areagotzea, eta euskarazko hedabideen kontsumoa areagotzea" (Eusko Legebiltzarreko bilkura egunkaria, 2014-11-03: 9)894. Bestalde, agerraldi hartan sailburuordeak nabarmendu zuen tokikoek bat egiten zutela 2014ko deialdiaren ebazpen-prozeduran erabilitako irizpide nagusiarekin, irismen-mailarekin alegia. Baieztapen hori egiteko Baztarrika TOKIKOMen Administrazio Kontseiluak kaleratutako balorazioan oinarritu zen. Oso kontuan hartzekoa da, gainera, balorazio hura ebazpenaren nondik norakoak argitaratu aurretik egin zuela TOKIKOMek; hau da, hedabide bakoitzari zenbat diru esleitu zitzaion jakin aurretik. Ondoko lerroetan daude TOKIKOMek eginiko balorazioak zituen pasarterik mamitsuenak: "Ez dugu uste zenbaki dantzan, batek eta beteak jasotako kopuruekin sokatiran hastea eraginkorra denik, gure arteko desberdintasunekin tematuko ginatekeelako, eta aurrera egingo badugu, batera egin beharko dugu, eta horretarako, elkartzen gaituenari heldu beharko genioke, banatzen gaituenari baino. Euskararen sustapenaz ari bagara, guk uste dugu Jaurlaritzak erabili dituenak irizpide egokiak direla: ahalik eta jende gehienarengana iristea komeni, euskara bera zabaldu nahi bada. Egokiak eta logikoak. Azken-aurreko hitza eta amaierako gogoeta Irizpide horren arabera egindako banaketa ikusita, orain jakin beharko genukeena, erabilitako formula zehatza da. Irizpidea gauzatzerakoan erabilitako neurria. Eta ahal den heinean, hobetzen saiatu, izandakoen pareko kalterik izan ez dadin. (…) Argi dugu diru poltsa berdina den bitartean, batzuk gehiago jasotzeko, beste batzuk gutxiago jaso beharko dutela. Horregatik zaku barruko banaketan baino, zakua handitzeko lanetan saiatu beharko luke sektoreak. (…) Zer hobeturik bada beraz, baina horrek ezin itsutuko gaitu.Aurtengo dirulaguntzak, sari baino, aitortza dira. TOKIKOMek azken urteetan egindako lanaren aitortza. Gure komunitateak895, kalitatezkoak dira, eta gainera, euskaldun eta ez euskaldunengana iristeko ahalmena dute. (…) Irizpide aldaketarena, guk gerorrek eta sektoreko gainerako eragileek eskatutako zerbait izan da. Argi genuen irizpide zehatzak behar zirela banaketarako, eta guztiok jakin behar genituela zeintzuk ziren. Gure proposamenak ere helarazi dizkiogu Jaurlaritzari azken urte honetan, eta ez dira indarrean jarri direnen oso desberdinak. (…) Horregatik, batzuekin eta besteekin elkarlanean segitzeko prest gaude. Jaurlaritzak berak gurekin izan du orain arte elkarrizketarako jarrera. Jarrera hori sektore guztira zabaldu, eta elkarrekin aurrera egitea, hori da bidea. Horretan sinistuta gaude, eta horren alde segiko dugu lanean" (Norberak eskuratua)896. Hortaz, irakurritakoaren arabera, agerikoa da euskarazko idatzizko hedabideen sektorean ikuspegi edo iritzi bat baino gehiago eragin zituela laguntza-deialdian Eusko Jaurlaritzak ezarritako aldaketak eta horretarako jarraitutako prozedurak. Hekimenetik adostu gabe egin zela kritikatu zuten bitartean, TOKIKOMetik elkarrizketa bidez gauzatua izan zela zioten. Eta gogoan hartzekoa da TOKIKOMen dauden euskarazko hedabideak Hekimenen kide ere badirela. Agerraldiak agerraldi eta agiriak agiri, egoera ez zen guztiz baretu. Hekimenek ezohiko batzar nagusia egin zuen azaroan eta mezu bateratua kaleratu zuen irismenaren garrantzia onartuz, baina gaineratu zuten hedabideen errealitate ezberdinak aintzat hartu behar zirela eta Eusko Jaurlaritzak hartutako erabakia findu eta osatu egin behar zela. Horrekin batera, ezinbestekotzat jo zuten euskal gizarteak behar duen hedabide-sareari buruzko hausnarketa estrategiakoa egitea. Handik hilabetera 2015eko diru-laguntza deialdia arautzen zuen agindua kaleratu zen (EHAA, 2014-12-29: 247zk.). 895 - Horrela jartzen du jatorrizkoan. 896 .- Testu osoa Eranskinak izeneko atalean dago. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 860 2015eko deialdia aurreko urtekoaren ia kopia hutsa izan zen, baldintzei eta balorazio-irizpideei897 zegokienez. Baliabide ekonomikoetan partida berbera ezarri zen, ez zen eskatutako igoerarik izan. Eta beste horrenbeste gertatu zen foru-aldundiek euskarazko hedabideentzat bideratutako laguntzetan. Egoera horrela, udaberrian (apirilean) euskarazko hedabideen elkarteak, Hekimenek, bilera-sorta hasi zuen Eusko Jaurlaritzarekin finantziazio-bide eraginkorragoak adosteko. Gutxira, diru-laguntzen ikuspegi-aldaketa eta "begirada luzeko" politikak eskatu zituen prentsan argitaratutako iritzi-artikulu baten bidez: "Gure dimentsioen eta gure ekarpenaren diagnostikoa egin nahi dugu. Irakurketa adostua egitera iritsiko bagina, diru laguntzez hitz egiteari utzi geniezaioke eta inbertsioez hitz egiten has gintezke. Zenbakiez ez ezik, balioez ere mintza gintezke. Ezin baitugu kezka ezkutatu. Lan baldintza prekarioetan ari dira euskal kazetariak, eta sektoreak lanak ditu urtea gainditzen duten inbertsio edo sustapen egitasmoetan sartzeko. Politika iraunkorragoak behar ditugu administrazioetan, begirada luzekoak. Horretarako modu bat izan daiteke helburuak eta bideak partekatzea. Lehen urratsa egin dugu" (Berria, 2015-05-15: 16). Itxura batean adostasuna eta elkarlana erdiesteko hasitako bideak etena izan zuen, berriz ere, udan, 2015eko diru-laguntza deialdiaren ebazpenaren edukia ezagutu zenean898. Euskarazko idatzizko hedabideei esleitutako kantitateak, oro har, aurreko urtekoen oso antzekoak izan ziren899. Berriak 2014an baino 9.813 euro gutxiago jaso zituen900, eta horrek mikaztu egin zuen, berriro ere, administrazioaren eta egunkariaren arteko harremana901. 897 .- Aurretik azaldu bezala, balorazio-irizpideetan finantzaketa-maila propioak 5 puntu gutxiago izan zituen, eta horiek punturik gutxien zituzten beste hiru irizpideen artean birbanatu ziren. 898 .- Ebazpena 2015eko ekainaren 26koa da eta EHAAn uztailean kaleratu zuten (EHAA, 2015-07-24: 139zk.). 899 .- Salbuespenen artean aipagarriena Elhuyar aldizkariarena. 70.481 euro jaso zituen 2014ko deialdian eta 2015ekoan erdia baino gutxiago, 30.626 euro. Baina urte batetik bestera aldizkaria hilabetekaria izatetik hiruhilabetekaria izatera igaro zen. 900.- Berria egunkariari 1.301.963 euro esleitu zizkion Hizkuntza Politikarako Sailburordetzak 2014an eta 1.292.150 euro 2015ekoan. 901 .- Berria egunkariak Hedabideen eskariek, erantzunik ez aurten izenburua jarri zion albisteari. Eta izenburuaren azpian honakoak nabarmendu zituen: "Hekimen elkartearen gomendioak aintzat hartu gabe, iazko irizpideei jarraitu die Jaurlaritzak hedabideen diru laguntzetan. Iazko kolpearen ostean, are laguntza eskasagoa jaso du BERRIAk. Gogoeta eskatu du hedabideen taldeak, eta inbertsio handiagoa" (Berria, 2015-07-14: 6). Azken-aurreko hitza eta amaierako gogoeta 2015 urtea iragarpen garrantzitsu batekin bukatu zen: "Hedabideak" deialdiak urterokotasuna gainditu eta Eusko Jaurlaritzak, lehen aldiz, urte anitzeko laguntzak kaleratuko zituen, 2016-2018 epealdirakoak, hain zuzen. Hekimen elkarteak begi onez ikusi zuen hala egitea, baina ez zen ados agertu oinarrian zegoen planteamenduarekin. Batetik, deialdiak aurreko urteetako dirupartida berberak ezartzen zituelako urte bakoitzerako (4.875.000 euro urtero euskarazko hedabideentzat); bestetik, ez zelako aurreikusten denbora-tarte horretan sortu zitezkeen proiektu berriak deialdian sartzeko aukerarik; eta azkenik, Hekimenen esanetan, balorazio-irizpideak sektorearekin adostu gabe ezarri zituelako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak. Horren aurrean, Hekimenek hitzarmen-sistema bat bultzatzeko eta 2,5 milioi euro gehiago jartzeko eskatu zion Jaurlaritzari. 2016ko urte amaierak bi kontu aipagarri ekarriko ditu. Lehena, Jaurlaritza berria. Bingen Zupiria izango da Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, eta Miren Dobaran izendatuko du Patxi Baztarrika ordezkatzeko. Bigarrena, 2016-2018 epealdirako "Hedabideak" diru-laguntza deialdiaren ebazpena. Oraingoan ere, aurreko bi urteetako joera errepikatuko da: udalerri edo eskualde jakinetan zabaltzen diren idatzizko gehientsuenek aurreko urteetako kopuru berdintsuak edo zerbait gehiago jasoko dute, baina badira jaitsiera izango duten hedabideak ere. Bakan batzuk aipatzearren, Berria, Bizkaiko Hitza, Gipuzkoako Hitza, Urola Kostako Hitza, Gaztezulo, Aizu!, GAUR8 eta Zazpi Haizetara. Lerro hauek idazteko orduan, XI. legegintzaldiko Eusko Jaurlaritzak ia urtebete darama lanean. Kontua da 2016ko ebazpenak lotuta utzi zituela 2018a amaitu bitartean euskara hutsezko hedabide bakoitzak Jaurlaritzatik jasoko dituen dirulaguntzak. EAEko hizkuntza-politikaren kudeaketa zuzentzen ari den talde berria "zubiak eraikitzeko" eta "mesfidantzak eta gaizki-ulertuak alde batera utziz" lan egiteko prest agertu da902. Asmo horiek agertzen zituzten egun berean, 2017ko 902 .- Komatxo artean jarritako hitzak Estibaliz Alkorta, Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendariak esan zituen 2017ko otsailaren 22an, Euskal hedabideak itun bila izenburupean Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan egin zen jardunaldian. Hauexek bere hitzak: "Bada garaia zubi berriak eraikitzeko; amildegi batzuk zeharkatu nahi ditugu, garai bateko mesfidantzak eta gaizki-ulertuak alde batera utziz" (Berria, 2017-02-23: 4). Jardunaldi hartan Alberto Barandiaran Hekimeneko zuzendariak ere parte hartu zuen, eta adostasunaren beharra azpimarratu zuen: "Adostasuna behar da esparru berriak konkistatzeko. Adostasuna eta konplizitatea sektorea osatzen duten eragileen eta administrazioaren artean. Elkarrekikoa" (Berria, 2017-07-23: 4). Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 862 otsailaren 22an, Bingen Zupiria Eusko Legebiltzarreko Kultura, Euskara eta Kirol Batzordean izan zen903. Bertan, Zupiriak goraipatu egin zuen irismenak diru-laguntzak zehazterakoan duen garrantzia, baina atea zabaldu zion sektorearen proposamen bati; alegia, irismen kuantitatiboarekin batera kualitatiboa ere kontuan hartzeko aukerari. Horrekin batera euskarazko hedabideekin hitz egiteko asmoa agertu zuen. Azkenik, 2017ko ekainean, Miren Dobaran Hizkuntza Politikarako sailburuordeak jakinarazi zuen hausnarketa-prozesu batean murgilduta daudela Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Hekimen elkartearekin, 2016ko deialdia ebatzita izateak horretarako bi urteko denbora-tartea eskaintzen dielako. Hausnarketa euskal gizarteak izan beharreko hedabide-mapaz, laguntzak zehazteko irizpideez… "Oso aberasgarria izaten ari da hori; hor ikusten da zenbat oztopo eta kontraesan dauden. Hausnarketa eskatu diegu, eta elkarlanerako bideak. 137 hedabide904 behar dira? Ez da hobe eraginkorragoak eta potenteagoak izatea, batzea? Bi urte ditugu beste buelta bat emateko" (Berria, 2017-06-24: 7) Hizkuntza Politikarako sailburuordeak planteatu dituen galderen inguruko hausnarketa euskararen egoera soziolinguistikoaren erradiografia berria duen sasoian burutuko da. Izan ere, 2017ko uztailean kaleratu zen VI. Inkesta Soziolinguistikoa. Aurrekoaren emaitzekin alderatuz, euskarak hobera egin du EAEn. 197. taula. Hizkuntza-gaitasuna lurraldearen arabera. EAE, 2011 eta 2016. (zenbaki absolutuak eta %) 903 .- Agerraldia, Rebeka Ubera EH Bilduko legebiltzarkidearen eskariari jarraituz egin zen, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak XI. legegintzaldian hedabideekiko dituen irizpide eta babes politiken inguruan azalpenak eskatzeko. Agerraldian esandakoen transkripzioa hemen dago eskuragarri: http://www.legebiltzarra.eus/pdfdocs/publi/3/11/14/20170222.pdf 904 .- Zenbaki hori aipatzen du 2016-2018 epealdirako "Hedabideak" diru-laguntza deialdian 137 eskaera izan zirelako. Azken-aurreko hitza eta amaierako gogoeta Lurralde bakoitzeko datuei begiratuta euskaldunen kopuruak hobera egin du hiruretan905 eta adinari erreparatuta hazkunderik nabarmenena 16-24 urte bitartekoetan gertatu da (2011 urtean horien %60 zen euskalduna eta 2016an %71,4). Erabilerari dagokionez, hazten jarraitzen du, gero eta pertsona gehiagok erabiltzen du eremu formaletan, lagunartean, lanean zein familian. Dena den, 2011n gertatu bezala, erabileraren hazkundea gaitasunarena baino apalagoa da. 2016an, biztanleen %20,5ek euskara erdara beste edo gehiago erabiltzen du (2011n %20 zen). Erabilera-eremu guztien artean, nabarmentzekoa da etxean gertatu dena; izan ere, 1991etik 2011ra etxean euskara erdara beste edo gehiago erabiltzen zutenen portzentajea %17 ingurukoa izan da beti, 2011tik 2016ra, ordea, aurreko bi hamarkadetako joera hautsi eta 1,8 puntu irabazi ditu. Dena den, VI. inkestaren nondik norakoak aurkeztu eta aste betera, Soziolinguistika Klusterrak VII. kale-erabileraren emaitzak906 aurkeztu zituen. Haiek eskainitako ikuspegia bestelakoa zen, kale-erabileran beherakada islatzen zuen datua aurkeztu zutelako: 2011n eginiko neurketaren arabera behatutako elkarrizketen %13,3 egiten ziren euskaraz kalean, 2016an, ordea, portzentajea %12,6koa zen. Gainera lanaren egileek azpimarratu zuten jaitsiera adin-talde guztietan eta euskaldun gehien dituen lurraldean ere, Gipuzkoan, gertatu dela. Azkenik, euskararen erabilera sustatzearen inguruko jarrerari dagokionez VI. inkesta soziolinguistikoak erakutsi du aldeko jarrerak gora egin duela; 2011n 16 urte edo gehiago zuten EAEko hamar biztanletik sei euskara sustatzearen alde zeuden eta 2016an portzentajea %65ekoa da. Aurka zeudenak %12 ziren 2011n eta %9,3 dira 2016an. Datu horiek guztiak eskuan dituztela ari da Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Saila lanean. Lau erronka ezarri dituzte legegintzaldirako: ezagutza 905 .- 2011ko datuen arabera, Araban %16, zen euskalduna, Bizkaian %25,4 eta Gipuzkoan %49,9. 2016 urtean, berriz, portzentajeak %19,2, %27,6 eta %50,6 dira hurrenez hurren. 906 .- Kale-erabilera bost urtero neurtzen du Soziolinguistika Klusterrak. Lehena 1989an egin zuten (kasu hartan neurketaren egilea SIADECO izan zen) eta ordutik behaketa bidez neurtzen dute erabilera; hau da, ez da inkesta bidezko neurketa, baizik eta behatzaileak kokatzen dira une eta leku jakin batzuetan eta hiztunek solasaldietan zein hizkuntza darabilten apuntatzen dute. VII. neurketan 187.635 elkarrizketa behatu zituzten Euskal Herri osoko 144 udalerritan. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 864 zabaldu, hau da, euskaldunen masa kritikoa indartu; erabilera sustatu, batik bat aisialdian eta ingurune ez-formaletan; hizkuntza-eskubideak bermatzeko urratsak egin eta euskararen hiru lurraldeen arteko koordinazioa areagotu907. Agerikoa da horietako hirutan, ezagutza handitzea, erabilera bultzatzea eta hiztunen eskubideak bermatzean ekarpen garrantzitsua egin dezaketela euskara hutsezko hedabideek eta horien artean inprimatuek. Eta ekarpena are garrantzitsuagoa izan daiteke hedabide horiek zenbat eta gehiago sendotu, garatu, normalizatu eta eraginkortu. Lerro hauek idatzi diren unean, 2017ko urrian, euskarazko hedabideen sektorearen jarduna, diru-laguntzak sustatu eta eskaintzen dituen Eusko Jaurlaritzarena, eta bereziki bien arteko harremana etapa berri baten atarian direla pentsa daiteke. Aipatu etapak, aurrerabiderako bada, hiru zutabe izan beharko lituzke: lehena, batzuek eta besteek egindako ibilbidearen azterketa kritiko partekatua; bigarrena, elkarrekiko aitortza eta pertzepzio eraikitzailea; eta hirugarrena, eraginkortasuna helburu duen diru-laguntza deialdien kudeaketa adostua, baliabideak hobeto antolatzeko eta erabiltzeko. Hiru zutabeak elikatzea funtsezko zeregina da, bereziki ekonomiaren gorabeherak eta globalizazioak komunikazioaren eremura ekarri duen erabateko aldaketak elkarlan eta sinergia sendoen beharra areagotu duelako. Eredu emankorrena eta eraginkorrena batzuen eta besteen ahalmena eta ekimena uztartzetik loratu daiteke. Denborak, eta batez ere hitzen ondorengo ekintzek erakutsiko du/digu hala gertatzen den. 907 .- Erronka hau gauzatzeko dagoeneko euskara sustatzeko lankidetza-ituna sinatu zuten Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak (EEP). Horren bidez, ikasleen eta irakasleen truke-programak bultzatuko dituzte hezkuntzan eta aisian, elkarrekin arituko dira ikerketan eta hizkuntzaren aldeko sentsibilizazioan, eta beste horrenbeste egingo dute euskara sustatzeko Europaren finantzaketa lortzeko. Hitzarmena uztailaren 3an sinatu zuten Iruñean Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako sailburuak, Ana Ollo Nafarroako Gobernuko kontseilariak eta Mathieu Berge Euskararen Erakunde Publikoko presidenteak. Azken-aurreko hitza eta amaierako gogoeta Entzuleak esker oneko mezu laburraren bidez adierazitakoak lotura estua du ikerketan zehar garatu diren zenbait konturekin. Batetik, hizkuntza gutxituetan ari diren hedabideek hizkuntzaren normalizazioan izan dezaketen zereginarekin. Kasu honetan, mezuaren igorleak ziurtzat jotzen du euskara hutsezko irratsaio baten entzule izateak euskararen gaitasun-proba gainditzen lagundu diola. Ez da faktore lagungarri bakarra izan, baina entzulearen iritziz alea jarri du azken helburua gauzatzeko bidean. Zenbateko ekarpena izan da? Ez dago jakiterik, zenbakia jartzerik; baina garrantzitsuena da entzuleak hala interpretatu duela. Bestetik, zeharka bada ere, egungo eskaintza informatibo mugagabean lehiatzen diren hedabideek duten erronketariko bat, ikusle-entzule-irakurleak erakarri eta fidelizatzeko erronka ageri da hitzotan. Entzuleak "betirako entzule naukazue" dio eta hiru berba horiekin islatzen du Euskadi Irratiko Faktoria magazinak lortu duela. Edozein hizkuntzatan, ez bakarrik gutxituetan, ari diren hedabideen muina, oinarria, berau ikusi, entzun, irakurri, erosi edota babestu egiten duten pertsonak direlako. Lanaren aterpe teorikoan nabarmendu den Uses and Gratifications edo Erabilera eta Sarien teoriaren argudioei jarraituz, esan daiteke entzulea behar konkretu batek bultzatuta hasi zela euskarazko irratsaioa entzuten, rol aktiboa izan zuela edukia hautatzeko orduan, modu selektibo eta kontzientean jokatu zuela sari bat eskuratzeko (EGA gainditu). Bestalde, "zuei eta beste batzuei esker" dioenean mezuaren egilea testuinguruaz ari da, etxekoa, lagunartekoa, euskaltegikoa, lanekoa zein hedabideesparrukoa izan daitekeen testuinguruaz. Eta testuinguruak Cultural Studies Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 866 korrontearen argudioetara darama. Hedabideen harrera- eta interpretazio-prozesuak behar bezala ulertzeko ezinbestekoa da testuinguru bikoitza aintzat hartzea: mikroa bata, makroa bestea. Testuinguru mikroa subjektu hartzailearen eguneroko eta hurbileko harremanek taxuturik dago (etxekoa, lagunartekoa, lanekoa, harreman formalak). Beraz, oso interesgarria litzateke mezu hura bidali zuen subjektuaren eremu horietako hizkuntza-erabilerari buruzko informazio osatuena izatea, eta horren barne, aipatu irratia entzuteaz gain, euskara hutsezko hedabide inprimaturen bat ere erabili/kontsumitu ote zuen hizkuntzaren ikasketa-prozesuan. Hala balitz, datua bat etorriko litzatekeelako hizkuntza gutxituetan diharduten hedabideek hizkuntzaren biziberritzean edo berreskurapenean funtsezko zeregina jokatzen dutela defendatzen duen planteamenduarekin. Arreta jarri behar zaion bigarren testuingurua makroa da; hots, testuinguru historiko, politiko, ekonomiko, teknologiko, soziolinguistiko eta kulturala. Makroak berebiziko garrantzia du, haren eragina bi mailatara iristen delako: batetik, hedabideetako mezuen harrera- eta interpretazio-prozesuen nondik norakoetan eragiten du, eta bigarrenik, hedabideen jardunean. Hedabideek ez dutelako berdin jarduten diktadura batean edo demokrazia batean, ezta demokrazia batean gobernuan alderdi bat edo beste bat denean ere. Ez dute berdin jarduten krisi edo oparotasun garaietan. Ez dute berdin jarduten hizkuntza bakarra edo anitz dituen lurraldean. Testuinguru teknologikoak ere eragiten du hedabideen lanean eta horren lekuko argiena da iraultza digitalak idatzizko hedabideen kalterako elikatu dituen bi kontu: online albisteen kontsumoaren gorakada eta pantailen kultura. Are gehiago, edukien ekoizpenak besteko garrantzia hartu dute horien banaketak eta zabalkundeak eta gainera, kontsumitzaileek edukien hartzaile hutsak izatetik ekoizle eta eragile izatera dagoen jauzia egin dute, prosumer908 bilakatu dira. Horixe da eraldaketa teknologikoak, digitalizazioak, komunikazioaren egituran eragin duen aldaketa nagusietarikoa. 908 .- Kontzeptua 1980 urtean erabili zuen lehen aldiz Alvin Toffler egileak The Third Wave izeneko liburuan. Producer eta consumer hitzen batuketatik sortutako kontzeptua da; izan ere, bere lanean Tofflerrek aurreikusi zuen etorkizunean kontsumitzailearen eta ekoizlearen rolak, zereginak, nahastu egingo zirela. Azken-aurreko hitza eta amaierako gogoeta Agerikoa da egungo testuinguruak zerikusi gutxi duela Mass Communication Research delakoak lehen urratsak egin zituen garaiarekin, hedabideen eragin zuzenaren edo ondoren landu zen eragin mugatuaren teoriak hazi zireneko garaiekin. Hortaz, bistakoa da hedabideen funtzionamendua, zeregina eta funtzioak ikuspegi teoriko berriak baliatuz azaldu behar direla gaur egun; aterpe teorikoan bildu eta aurkeztu diren iraganeko zenbait kontzeptu, teoria eta planteamendu, bere garaian balio eta aplikazio handikoak izan zirenak, orain ez direlako baliagarriak. Testuinguru orokorra, horren barne hedabideena, zeharo ezberdina delako, eta aldi berean, subjektuek egiten duten hedabideen erabilera eta horiekin duten harremana ere zeharo ezberdinak direlako. Hortaz, hedabideen lana eta bilakaera ganoraz azaltzeko derrigorrezkoa da testuinguru makroaren osagaiei erreparatzea. Eta horrekin batera, ezinbestekoa da aztergai den errealitatean inplikaturik dauden aktore bakoitzaren bilakaerari eta euren arteko harremanei erreparatzea. Ez delako ahaztu behar hedabideek izaera bikoitza dutela; alde batetik, gizarte baten produktu eta isla dira; beste era batera esateko, gizarte-erakundeak dira eta gizarteak zehazten, definitzen, mugatzen du zein den hedabideen ekimen- eta jarduera-eremua. Hortaz, hedabideak gizartearen menpeko ditugu, bereziki erakunde politiko eta ekonomikoen menpeko. Bestetik, hedabideak gizarte zehatz baten produktu izateaz gain, agente proaktiboak dira; hots, gizartearen eraikuntza eta aldaketa-prozesuetan parte hartzen duten eragileak dira. Adierazitakoa aintzat hartuta, doktorego-tesi honen egilea ahalegindu da ikerketarako hautatu duen objektua dagokion testuinguruan kokatuz aurkezten eta azaltzen. Bestalde, euskarazko hedabide inprimatuek eta "Hedabideak" laguntzadeialdiak 2005-2013 epealdian izan duten bilakaera lantzeaz gain, laguntzen onuradun izan diren inprimatuen eta laguntzen emaile izan den Eusko Jaurlaritzaren artean garatu diren harremanetan jarri du fokua. Presente izan behar da "Hedabideak" dirulaguntza deialdia Eusko Jaurlaritzak helburu zehatz bat lortzeko tresna dela, hau da, euskara normalizazio bidean jartzeko garatu duen hizkuntza-politikaren osagai edo tresna dela. Beraz, euskara hutsezko hedabideei esleitutako dirua politika publikoa egikaritzeko baliabidea da. Urrats bat gehiago eginez baieztatu daiteke edozein erabaki Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 868 publikoren azterketa egiteko funtsezkoa dela horren parte diren aktoreen, bitartekoen eta erakundeen arteko harremanak aintzat hartu eta arakatzea. Esan bezala, horretan ahalegindu da lanaren egilea. Zereginak, hedabideen antzera, aurpegi bikoitza erakutsi du. Aberasgarria bata, nekeza eta arazotsua bestea. Bigarren horrek aukera eskaintzen du azken gogoeta osatu eta aurrera begirako zenbait proposamen luzatzeko. Doktorego-tesiaren sarreran aitortu da lan honek ekarpena egin nahi izan diola Mass Communication Research ezagutza-esparru zabalaren barruan oraindik gutxi landu den azterketa-ildo bati; hizkuntza gutxituetan ari diren hedabideentzako dirulaguntza publikoak interesgunetzat dituen azterketa-ildoari hain zuzen. Eta gaiaren marko teorikoa lantzeko eman diren urratsetan azaleratu da hizkuntza gutxituen eta hedabideen erabileraren arteko harremana jorratzeari ekin dioten ekarpen akademikoek baieztatzen dutela hizkuntza gutxituetan ari diren hedabideek modu positiboan eragiten dutela hizkuntza gutxituaren normalizazioan, biziberritzeprozesuan. Baieztatu bai, baina baieztapena elikatzen duten froga enpirikoen gabezia nabarmena da. Asko eta sarri idatzi da hizkuntza gutxituetako hedabideek hizkuntzari begira betetzen duten funtzio mesedegarriez; hau da, hizkuntza gutxituetako hedabideen jardunaren eta hizkuntza-normalizazioaren artean kausa-efektu harreman zuzena dagoela planteatu da, baina harreman horren ebidentzia enpirikorik gabe egindako baieztapen teorikoak izan dira gehienetan, hedabideei egozten zaien funtsezko zereginaren ebidentzia enpirikorik gabe formulatuak. Eta emaitza enpirikoak aurkeztu dituen lanen bat izan denean, ikus-entzunezkoak, bereziki telebista aztertuz egindako lanak izan dira. Horregatik, hedabideek hizkuntza gutxituak normalizatzeko ekimenetan, plangintzetan toki garrantzitsua dutela argudiatu eta defendatu nahi bada, oinarrizko Azken-aurreko hitza eta amaierako gogoeta ikerketez gain, behar-beharrezkoak dira ikerketa aplikatuak; gaiaren inguruko ezagutza aberasten laguntzen dutelako eta eskuratutako emaitzak politika publikoak aldatzeko, egokitzeko, zuzentzeko edo areagotzeko arrazoi bilakatu daitezkeelako. Baita politika publikoak legitimatzeko ere, eta bide batez hizkuntza gutxituetako hedabideei neurriz kanpoko balioa eta laguntza ematen zaiela diotenak argudiorik gabe uzteko. Azken batean, ikerketa aplikatuek hizkuntza gutxituetako hedabideen azterketa-esparruak oraindik erantzun gabe duen galderari argia eman diezaiokete; hau da, hedabide horiek hizkuntza gutxituak normalizatzeko nola erabili daitezkeen planteatzen duen galderari erantzuteko. Esandakoa lan honetan aztergai izan diren euskara hutsezko hedabide inprimatuen sektorera ekarrita, ikerketa aplikatuek balioko lukete horiek euskarari egin diezaioketen ekarpena ez bakarrik teoriaz janzteko baizik eta ekarpena zenbatekoa den (tamaina) zehazteko. Are gehiago, arestiko lerroetan proposatu eta aldarrikatu den ikerketa-ildoak euskara hutsezko hedabideek euskarari dakarkiotena zehazteaz gain, euskal gizarteari egiten dioten ekarpena zein den argitzeko ere balio dezake. Baina horretarako derrigorrezkoa da euskarazko hedabide-esparruaren ahalik eta argazkirik osatuena eta eguneratua izatea. Eta oraindik ez dago. Ikerketa honek azterketarako hautatu duen lehen urtetik, 2005etik, ugarituz joan da euskarazko hedabideei erreparatuta burutu diren era askotako lanen ekoizpena. Gainera, Behategia, euskal hedabideen behatokia martxan jarri zutenetik (2016ko urtarrila) haren webgunean aurkitu eta kontsultatu daitezke 2010 urtetik aurrera egindako hainbat ikerlan, unibertsitateetako ikerlariek zein Eusko Jaurlaritzak landutakoak. Horiekin batera webgunean da euskarazko hedabideen datutegia909. Beraz, euskarazko hedabideek osatzen duten komunikazio-esparruaren ikuspegi orokorra eta interesgarria egon badago, baita urte zehatzen batean egindako azterketa sakonen bat ere910, baina ez da nahikoa sektoreak duen egoeraren diagnostikoa egiteko eta etorkizunean izan ditzakeen erronkak, aukerak zein arazoak identifikatzeko. Horretarako beharko litzatekeen erradiografia izatetik urrun gara. 909 .- Datutegian euskarazko hedabideen zerrendak, horien zenbait datu (sorrera-urtea,enpresa, hedabide-mota, euskarria, maiztasuna eta webgunea) eta mapak ikusi daitezke (hedabide bakoitzak zein zabalkunde-esparru duen). 910 .- Horren adibide da 2015eko urrian Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak jaso zuen Euskarazko hedabideak. Diagnosiaren emaitzak izenburuko lana. Horren nondik norakoak 7.1.2. azpi-atalean azaldu dira. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 870 Hurbiltzeko bidean jartzeko gutxienez hiru eratako informazioa beharko litzateke: batetik, hedabide bakoitzak ekoizten duen produktuari lotutako hainbat konturi buruzkoa (botaldiak, maiztasunak, orrialde-kopuruak, langile-kopurua, zabalkundesistema…), bigarrenik, hedabidearen kudeaketa ekonomikoari lotutakoak (aurrekontuak, diru-sarrera iturriak, autofinantzaketa-mailak…), eta hirugarrenik hedabidearen kontsumoari lotutakoak (salmentak, harpidedunak, irakurle edo audientzia-datuak). Gainera hiru eratako informazio horiek denboran zehar jaso beharko lirateke hedabide bakoitzak duen bilakaeraren azterketa diakronikoak eta hedabideen arteko alderaketak egin ahal izateko. Azken batean, euskarazko hedabideek (horien barne inprimatuek) une zehatz batean eta denboran zehar duten egoeraren adierazle esanguratsu bilakatu daitezke. Ondorengo lerroetan hasiko den gogoetak agerian utziko du zein garrantzitsua izan daitekeen adierazleak landuta izatea, ez bakarrik unean uneko eta denboran zeharreko ikuspegi zehatza izateko, baizik eta hedabideentzako diru-laguntzak sustatzen dituzten erakundeek martxan jarritako ekimenen ebaluazioa egiteko eta erabakiak hartzeko. Diru-laguntzak, ebaluazioa eta adierazleak agertu dira aurreko paragrafoaren azken esaldian. Ikerketa lan honentzako erreferentziazko marko teorikoa osatzeko fasean oso agerian geratu da hizkuntza gutxituetako hedabide inprimatuen landa hobeto ezagutu eta ekarpenak egiteko asmoz hurbildu diren ikerlarietatik, gutxik hartu dutela hiru ortu horietarako bidea. Beste era batera esateko, hizkuntza gutxituetako hedabide inprimatuei zuzendutako diru-laguntza publikoek ikerlari gutxiren interesa piztu dute. Ikustea besterik ez dago zein ekoizpen zientifiko urria duen gaiaren inguruan. Zaila da hori zergatik gertatu den azaltzea. Izan ere, eguneroko prentsari eta aldizkako argitalpenei bideratutako diru-laguntza publikoek tradizio historiko luzea dute, ez bakarrik hizkuntza gutxituetan jarduten dutenen kasuan, baita hizkuntza nagusietan zabaltzen direnetan ere. Baina, esan bezala, ez da apenas horiei buruzko azterlanik. Hedabideen eragina, funtzioak, edukiak, kontsumo-ohiturak, erabileramoduak eta audientzia-neurketak izan dira denboran zehar gehien aztertu diren arloak. Azken-aurreko hitza eta amaierako gogoeta Arestian aurkeztu den egoeraren ondorio zuzena da hemen eta orain luzatuko den proposamena: hizkuntza gutxituetan ari diren hedabideei esleitutako diru publikoen ikerketa-ildoa hornitu, aberastu egin behar da bi eratako lanekin: oinarrizkoak eta aplikatuak. Eskaera hiru arrazoik babesten dute; horietako bi hizkuntza gutxituetako hedabideen ikerketa aplikatu gehiagoren beharra azpimarratzeko erabili diren ia-ia arrazoi berberak ditugu. Batetik, ikerketa lan berriek diru-laguntza politiken ezagutza teorikoa handitzea ahalbidetuko lukete; bigarrenik, kontrastatutako datuetan, zenbakietan oinarrituta dauden lanek eta horien emaitzek argudioak eskaini ditzakete hedabideetara bideratutako diru publikoaren beharra eta eraginkortasuna ziurtatzeko, eta bide batez, laguntzekin kritiko direnek plazaratzen dituzten baieztapenei erantzuteko. Izan ere, hamaika dira horiek darabiltzaten argudioak: laguntzekin diru publikoa xahutzen dela, ez direla eraginkorrak, ez dutela aniztasuna bermatzeko balio eta bai ordea kudeaketa desegokiei eusteko, traba egiten diotela merkatu libreko lehiari edota informazioa edozeinen eskura jarri duen Interneten garaian ez dutela izatezko arrazoirik. Beraz, argudio-zerrenda luzeari erantzuteko bideak zabaldu eta arrazoiz hornitzeko ezinbestekoak dira gaiari buruzko ikerketa-lanak. Eta hirugarrenik, hizkuntza gutxituetako hedabideentzako diru-laguntza deialdien, ekimenen eta politiken ikerketak garrantzitsuak dira erabakiak hartzeko, deialdi, ekimen edo politika horietan beharrezkoak izan daitezkeen egokitzapenak egiteko. Hirugarren arrazoiak zuzen-zuzenean garamatza ebaluazio-zereginera. Doktorego-tesian nabarmendu da ebaluazioa politika publiko ororen baldintza eta funtsezko ezaugarri dela. Baina erakutsi da teorian aldarrikatutakoak ez duela neurri bereko islarik praktikan. Hedabideei eskainitako diru-laguntzak ikergaitzat hartu dituzten lan akademikoak gutxi baldin badira, are gutxiago dira oraindik diru-laguntza egitasmoen ebaluazioak eta horiei buruzko lanak, txostenak edota hausnarketak. Eusko Jaurlaritzak sustatzen duen "Hedabideak" diru-laguntza deialdiaren ebaluaziolan bakarra aurkitu da eta horixe erabili da marko teorikoaren eraikuntzan. Lanean azaldu dira zeintzuk diren gabezia horren zergatiak, nagusiki gure testuinguruan politika publikoen ebaluazio-kultura ahula izatea eta politika publikoen ebaluazioak egiteko dagoen ohitura falta. Baina horiek ezin dira ebaluaziorik gabeko egoera Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 872 iraunarazteko aitzakia bilakatu; erakundeek diru-publikoaz burutzen duten edozein egitasmotan dirua zertarako eta batez ere zein emaitzekin erabili den jakitea, eta herritarrei horren ingurukoak jakinaraztea derrigor bete beharreko zeregina izan beharko litzatekeelako. Horrekin batera, lehenxeago aurreratu bezala, ebaluazioak atea zabaltzen dio martxan jarritako egitasmoarekin zerikusia duten erabakiak hartzeko prozesuari, gure kasuan euskarazko hedabide inprimatuen garapen iraunkorra ahalbidetu dezaketen neurrien inguruko erabakiak hartzeko. Aterpe teorikoan azaldu den moduan, ebaluazioari esker hiru xede gauzatzen dira: martxan dagoen egitasmo, ekimen edo politikari buruzko informazioa bildu eta eskaintzen da (horrek egoeraren diagnostikoa egiteko balio du), gardentasuna bermatzen da eta jarduera publikoa legitimatzen da. Horregatik guztiagatik, agerikoa da behar beharrezkoa dela hizkuntza-politika egikaritzeko martxan jartzen den egitasmo ororen ebaluazioa. Horren barne leudeke diru-laguntza deialdien ebaluazio sistematikoak, egoeraren diagnostiko jarraitua egiteko informazioa eskaintzen dutenak, abian jarritako egitasmoak edo ekintzak eragina izan ote duen, hobekuntzarik ekarri ote duen egiaztatzeko aukera ematen dutenak; hots, helburuak betetzen ote diren egiaztatzeko balio duten ebaluazioak, helburuak betetzen badira zein neurritan eta betetzen ez badira zergatik azaltzeko balio dutenak. Hala izan dadin, audientziak, hartzaileak, kontsumitzaileak zenbatze hutsetik harago doan ebaluazioa burutu behar da, eurotan neurtu daitekeen kostua/etekina edo jarritako dirua/esleitutakoa logikatik, efizientzia parametro hutsetatik harago doana. Ebaluazio-lanek hiru baldintza bete beharko lituzkete: batetik, eskuhartze-prozesuan (kasu honetan "Hedabideak" diru-laguntza deialdia) inplikaturik dauden aktore guztiak eta horiek erabilgarri dituzten bitartekoak eta beharrak kontuan hartu beharko lituzkete; bigarrenik, aintzat hartu beharko lituzkete aktoreek elkarren artean garatzen dituzten harremanak eta horiek zein testuingurutan gauzatzen diren (testuinguru ekonomikoa, politikoa, teknologikoa, soziolinguistikoa); eta hirugarrenik, ebaluazio-lanak adierazle-sistema sendoan oinarritu beharko lirateke. Izan ere, edozein ebaluazio-prozesuk derrigorrezkoa du adierazle-sistema bat osatu eta Azken-aurreko hitza eta amaierako gogoeta martxan jartzea; ezarritako helburuen betetze-maila egiaztatzeko tresna delako, eta aldi berean, adierazle-sistema horren ustiaketatik sortutako informazioa izango delako ebaluazioa bukatu ondoren etorri daitezkeen erabakien abiapuntua. Hemen aldarrikatzen den adierazle-sistemak euskara hutsezko hedabideen sektoreari buruzko informazio osatuena eskaini beharko luke modu sintetiko eta jarraituan. Hala eginda aukera legokeelako denboran zehar jasotako datuak alderatu eta azterketa longitudinalak egiteko. Euskarazko hedabideek osatzen duten komunikazio-esparruaren argazki ahalik eta zehatzena izatearen beharra azpimarratu denean esana da, baina hemen ez dago soberan, kontu horrek duen garrantziaz berriro ere ohartaraztea. Eta inprimatuen kasuan esaterako, hedabide bakoitzaren egoeraren argazki zehatzena izateko, gutxienez, ondokoak jaso beharko lirateke: aurrekontuak eta horien banakatzeak, finantzaketa-maila propioak, irakurle-kopuruak, sarean duten bisita-kopurua eta eragiten duten mugimendua (Facebook, Twitter), zabalkundemodua (ordainpekoa, harpidetza bidezkoa, doako banaketa masiboa), ekoiztutako produktuaren ezaugarri nagusiak (botaldiak, maiztasunak eta orrialde-kopuruak, testukopurua/irudi-kopurua, koloreen erabilera…), argitalpenean denboran zehar gauzatutako berrikuntzak, hedabideak euskarri digitaletan duen presentzia eta teknologia berrietara egokitzeko ekintzak eta proiektuak. Horrez gain, zein eremutan zabaltzen den (udalerria, eskualdea, lurraldea, euskararen esparru geografiko osoa) eta eremu horretan euskararen egoera soziolinguistikoa zein den, hau da, zenbat euskaldun, euskaldun hartzaile eta erdaldun dagoen ere jaso beharko litzateke. Orain arte zerrendatutako datu gehienak balorazio-irizpide gisa erabili izan dira lanean aztertu den 2005-2013 epealdiko "Hedabideak" deialdiaren diru-esleipenak egiteko. Informazio horrekin eta landu daitekeen berriarekin euskarazko hedabide inprimatuen datutegi sendo bat osatu daiteke, eta prozedura bera jarraituz, beste horrenbeste egin daiteke ikus-entzunezko zein Internet bidezko hedabideekin. Gero, datutegian bildutako informazioa hemen proposatu den adierazle-sistema elikatu dezakeen datuiturri bilakatu daiteke. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 874 Adierazle-sistemaren helburu nagusia euskara hutsezko hedabideen egoera eta bilakaera jasotzea litzateke. Hortaz, gurean, gutxienez ondoko adierazleak jaso beharko lirateke: euskararen lurraldean dagoen hedabideen eskaintza hizkuntzaren eta euskarriaren arabera (egunkariak, aldizkariak, irratiak, telebistak eta Internet bidezkoak), euskararen lurraldean diren hedabideen kontsumoa euskarriaren eta hizkuntzaren arabera (audientzia-datuak), euskara hutsezko hedabideen kontsumoari eskainitako denbora euskarriaren arabera, euskara hutsezko hedabideen egoera ekonomikoa (aurrekontuak eta finantzaketa-mailak) eta euskararen lurraldean diren hedabideen ekoizpena hizkuntzaren arabera (botaldiak, maiztasunak, orrialdekopuruak, emisio-orduak, sarean duten bisita-kopurua eta eragiten duten mugimendua). Hortik aurrera, nahi beste adierazle sortu daitezke, betiere kontuan izanda horiek datuz hornitu behar direla; hots, eskuragarriak diren datu-iturriak behar direla. Funtsezkotzat jo den adierazle-sistemak beste bi ezaugarri izan beharko lituzke: batetik, jaso nahi den informazioaren zein informazio hori eskuratzeko beharko litzatekeen kostuaren ikuspegitik bideragarria, egingarria eta lorgarria izan beharko litzateke; eta bestetik, adostasunetik eraikia beharko litzateke izan; hau da, "Hedabideak" diru-laguntza deialdian rol desberdinekin parte hartzen duten aktoreen arteko kontsentsutik eraikitako adierazle-sistema. Eta helburua lortzeko prozesuan inplikaturik dauden aktoreek ahalegina egin beharko dute sarri askotan bat ez datozen ikuspuntuak eta lehentasunak konpartitu eta adostasunetara iristeko; azken finean, batzuen eta besteen artean izan daitekeen distantzia txikitzeko. Adierazle-sistema baliagarria, eraginkorra eraikitzeko ipar-orratza kontsentsurako borondatea delako. Ebaluazio zereginari, adierazle-sistema osatu, fidagarri eta eraginkorra izateari eta euskara hutsean ari den hedabide-sektorearen ezagutza handitzeari zuzenzuzenean loturik dago hurrengo proposamena. Euskara hutsean diharduten hedabideen audientziak neurtzeko metodologia eta tresna espezifikoak garatu behar dira. Datu horien gabezia izan da lan honek bidean aurkitu duen beste zailtasunetariko bat. Oso gutxi dira CIES edo EGM enpresen audientzia-neurketak egiten dituzten Azken-aurreko hitza eta amaierako gogoeta euskarazkoak. Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak egin ditu euskara hutsezko inprimatuen sektorea osatzen duten hedabideen audientziaazterketa osatuenak. 2006 urtean eta 2015ean burutu zituen lanak. Egoera horretan, zaila da euskarazko hedabideen kontsumoak denboran zehar duen bilakaera jarraitzea, eta informazio hori ezinbestekoa da sektorearen beraren ahalik eta argazkirik gardenena izateko eta aldi berean, lehenago azpimarratu bezala, "Hedabideak" dirulaguntza deialdiaren ebaluazio-zeregina burutzeko. Informazio egokirik gabe ezin delako hausnarketa egin egoeraz eta ezin delako ganorazko erabakirik hartu. Hortaz, komenigarria litzateke euskarazko hedabideen audientziak neurtu eta jarraipena egiteko metodologia zehaztea, eta horrekin batera, erakunde publikoek eta sektoreak erabaki beharko lukete zenbatero egin neurketa. Ondokoa litzateke aukera bat: urte anitzeko diru-laguntza deialdiak egiten baldin badira, 2016-2018 epealdirako egin den bezala, epealdiaren hasieran eta amaieran egin daiteke audientzia-neurketa; horrela hedabide bakoitzak denboran zehar izan duen bilakaeraren argazkia izateaz gain, informazio hori lehen aipatutako datutegian bildu eta kontsumo-adierazlea hornitzeko erabili daiteke. Bestalde, euskarazkoei beren beregi begira prestatutako audientziaazterketaren emaitzak irakurtzeko orduan beti presente izan beharko litzateke hedabide bakoitza ezaugarri zehatzak dituen testuinguruan ari dela. Batetik, testuinguru soziodemografikoa (zenbat herritar bizi diren eremu horretan, zein adinekoak, horien indize sozioekonomikoa…), eta bestetik, ezaugarri soziolinguistikoak (zenbat euskaldun, euskaldun hartzaile eta erdaldun dauden, horien banaketa adinaren arabera, zein den euskaldunen lehen hizkuntza edota hizkuntzaren erabilera). Hortaz, audientzia-neurketen emaitzak ezin dira testuingurutik aparte irakurri eta interpretatu. Era berean, ezin daiteke euskal komunikazio-esparrua irudikatu, pentsatu euskarazkoak zein testuingurutan kokatuta dauden eta ari diren aintzat hartu gabe, ez eta mundu zabala altzoan hartzen duen testuinguru globalean gertatzen ari dena aintzat hartu gabe ere. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 876 Euskal esparru komunikatiboa irudikatzea, pentsatzea pendiente dagoen erronka/zeregina da. Horra hor landu beharko litzatekeen beste ikerketa-lerro bat, galdera anitzez horniturik dagoena: nolako komunikazio-esparrua du euskal gizarteak?, horren barne dagoen euskal esparru komunikatiboa nolakoa da?, nolako komunikaziobeharrak dituzte euskal hedabideen erabiltzaileek eta erabiltzaile potentzialek?, nolako politikak garatzen dituzte erakundeek euskal hedabideei begira?, zein ezaugarri eta baldintza izan beharko lituzke euskal esparru komunikatiboak publiko potentzialaren beharrak asebetetzeko? zein ezaugarri eta baldintza izan beharko lituzke euskal esparru komunikatiboak euskararen aurrerabidean modu proaktiboan jokatzeko?, zenbat eta nolako hedabideak behar dira horretarako?, nolako egitura izan beharko luke?, nola garatu eta eraginkortu euskal esparru komunikatiboa?, zein estrategia garatu beharko luke mundu zabaleko mapan presentzia izateko?... Galdera horiei guztiei emandako erantzunetatik publikoaren era askotako beharrak (informazioa, entretenimendua, korrelazioa, kultura eta nortasun erreferentzia-marko propioa eskaini, esfera publiko bereizia garatu, hizkuntza berritu eta prestigioa eman…) asebeteko lituzkeen euskarazko hedabideen mapa diseinatu zitekeen, lehentasunak ezarri eta horiek gauzatzeko epeak, ardurak, baliabideak eta abarrak formulatu eta adosten hasi. Orain arte adierazitako guztia eskema edo irudi batean kokatu daiteke; bertan daude bilduta lanaren egilearen ustez etorkizunean jorratu eta garatu daitezkeen ikerketa-ildoak. Azken-aurreko hitza eta amaierako gogoeta Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 878 Azkenik, euskara hutsezko hedabide inprimatuen egoerari, erakunde publikoen zereginari eta "Hedabideak" diru-laguntza deialdiari buruzko hausnarketa orokorrak zarratuko du lana. Ikerketan arakatu, jorratu eta aurkeztu den objektuak egilearengan eragin duen inpresio pertsonala da honakoa, guztiz subjektiboa eta izaera horretatik irakurri eta interpretatu behar dena. 7.2.2. EUSKARAZKO HEDABIDEEN EKOSISTEMA OSATZEKO AUKERAK ETA ERANTZUKIZUNAK Euskara hutsezko hedabide inprimatuak direnak dira hamaika pertsona, elkarte eta erakundek egindako lanari eta ahalegin-sortzaileari esker. Zerbitzu publiko etengabea eskaintzea da euskarazko idatzizkoen zeregina eta bokazioa, hala nahi duten herritarrek euskaraz informatuak izateko duten oinarrizko eskubidea egikaritzeko tresna eta berme direlako, eta aldi berean, beste euskarri batzuetan hedatzen diren hedabideekin batera, egoera gutxituan dagoen hizkuntzaren normalizazio-prozesuan ekarpena egin dezaketelako. Adierazitako funtzioekin batera, sarri aldarrikatu da hizkuntza-komunitatea kohesionatzeko eta balio eta erreferente propioetatik eraikita dagoen herri-izaera sustatzeko tresna ere badirela. Bestalde, euskara hutsezko hedabide inprimatuak enpresak dira, abiadura handiko globalizazio-testuinguruak ezarritako baldintzetara bai ala bai egokitu eta aldatu beharrean dauden enpresak. Egokitzeko eta aldatzeko prest egon behar dute etengabe. Testuinguru horrek goitik behera aldatu ditu prentsa sektorean nagusi ziren jarduteko estiloak, kontsumo-ohiturak eta negozio-eredua. Ziurgabetasun handiko garaiak dira, handientzat zein txikientzat. Batetik, ziurgabetasun ekonomikoa. Salmenten, harpidetzen eta publizitatearen beherakadak, inprenta- eta banaketakostu altuak eta Internet bidezko produktuak eta zerbitzuak errentagarri egiteko zailtasunak panorama iluna marraztu dute paperezko argitalpenentzat. Bestetik, audientzia-ziurgabetasuna; izan ere, kontsumitzaileek burutzen duten "ebaluazio jarraituak" zehazten du edozein hedabideren geroa eta hedabideentzat zaila da Azken-aurreko hitza eta amaierako gogoeta 879 kontsumitzaileak eskura duen aukera zabalaren aurrean zein hautu egingo duen aurreikustea eta behin hautua eginda, aldekoa bada ere, zenbat denboran eutsiko dion horri jakitea. Panorama horretan txikien neurria are txikiagoa bilakatzen da eta are agerikoagoak egiten dira horien ahuleziak. Ondorioz, ematen du ez dagoela lekurik ez eta etorkizunik ere hizkuntza-egoera normalizatu gabe duten testuinguruetan ari diren idatzizko hedabideentzat. Eta lekurik baldin badago, izan litekeenera iritsi ezinda aritzera kondenaturik daudela ematen du. Aurretik azaldutako zailtasun guztiei beste batzuk gehitzen zaizkielako, egoera soziolinguistikoarekin eta lehia-zelaiaren ezaugarriekin zerikusia dutenak. Izan ere, euskarazko idatzizko hedabideek publiko mugatua dute eta, bestalde, merkatu geografiko eta sozial txikian ari dira lehian baliabide gehiago dituzten beste paperezko batzuekin; horiek hizkuntza nagusia darabilte eta, gainera, oso errotuta dauden irakurketa- eta kontsumo-ohiturak direla eta, hartzaileen fidelizazio-maila handia dute. Kontuan hartu gaur egun inork ez duela euskaraz kontsumitzen euskaraz delako bakarrik. Euskaldunek beste hizkuntzetan eskaintzen denaren pareko generoa edo hori baino hobea den produktua eskatzen duen audientzia osatzen dute. Eta ez dezagun ahaztu edozein hedabideren izatezko arrazoia eta helburua, lehentasunen artean lehena, irismena dela; hots, audientzia eskuratu eta horri eustea. Audientziarik gabe ez dagoelako hedabiderik. Zein da orduan irtenbidea? Galderari erantzun baliagarria emateko lehenbizi ezinbestekoa da euskara hutsezko hedabideen sektoreak, horren barne paperezkoak, komunikazio-testuinguru berrian ahalik eta hartzailerik gehienengana iristeko izan ditzakeen aukerak identifikatzea. Etorkizuna aurreikusi eta, posible balitz, horri aurrea hartzea litzateke praktikan jarri beharreko formula. Ez dago zeregina erraztuko duen kristalezko bola magikorik, ezta bidezidorrik ere. Hortaz, bi norabidetara begiratzen duen ahalegina egin beharko da; batetik, hedabide inprimatuen sektorean mundu zabalean eta eremu urriko hizkuntzak dituzten lurraldeetan nagusitzen ari diren joerak, bidean dauden esperientziak eta praktikak bildu eta aztertu; bestetik, hedabideen hartzaileei, publiko potentzialari erreparatu eta horren komunikazio-esparruko Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 880 beharrak, kontsumo-ohiturak eta zaletasunak zorroztasunez bildu eta aztertu. Norabide batean zein bestean burutu beharreko ahaleginak behagarria den errealitate bat modu egiaztagarrian eta fidagarrian arakatzea eta azaltzea inplikatzen du, ondoren erabakiak hartu ahal izateko. Hortxe, beraz, azterketarako eta hausnarketarako aukera ugari eskaintzen dituen zelaia. Zeregin tentagarria eta interesgarria izan daiteke Euskal Herriko unibertsitateetan diren hainbat ikerlari eta ikerketa-taldeentzat. Gainera, zeregina erabat lotuta dago azken gogoetari eskaini zaion tartean dagoeneko proposatu den beste kontu batekin, euskal esparru komunikatiboaren nondik norakoen ikerketa-lerroa garatu eta aberasteko egin den proposamenarekin, hain zuzen ere. Adierazitakoarekin batera, idatzizko hedabideen sektoreak bideragarritasun ekonomikoa ziurtatzeko estrategia eta jokaera enpresarial berriak garatu beharko ditu. Finantziazioa da euskarazkoen eguneroko buruhaustea. Eta ez bakarrik urte amaierako balantzean diru-zulorik ez izateko, baizik eta publikoaren beharrei egokitutako produktu bikainak ekoizteko behar diren inbertsioak egiteko aukera izateko. Egun, argi dagoena da aleen salmentan eta publizitate bidez lortutako diru-sarreretan oinarritzen den negozio-eskema zabarrak ez diela paperezkoei arnas nahikoa eskaintzen jarduerari eusteko bi baldintza bermatuz eta hobetuz: ekoizten dituzten produktuen kalitatea eta langileen lan-baldintza duinak. Ez gurean eta ez beste inon. Esandakoa are nabarmenagoa da hizkuntza gutxituetan ari diren idatzizkoetan. Ikerketan zehar erakutsi da gurean ez dela posible argitalpen inprimatu bat bere kabuz, kanpoko babesik gabe, %100ean finantzatzea. Denek behar dute erakunde publikoen diru-laguntza, eta lanean azaldu denez, hedabide bakoitzak jasotako dirua aurrekontua osatzera bideratzen da, ez hobekuntza edota berrikuntza egitasmoak martxan jartzera. Egoera horretan, konponbidea ez da diru-laguntza handiagoak eskatzetik etorriko; batetik, erakundeek jarritako baliabideak mugatuak direlako eta, ondorioz, esleitutako kantitateek ez dutelako aukerarik eskaintzen hedabideek egin nahiko lituzketen inbertsioak gauzatzeko; eta bestetik, diru-laguntzak ezin Azken-aurreko hitza eta amaierako gogoeta 881 daitezkeelako betirako helduleku bilakatu. Hala izateak diru-laguntzekiko menpekotasuna sortzen duelako, ez bakarrik ekonomikoki beregainak izan nahiko luketen hedabideentzat, baita erakunde publikoentzat ere. Euren erabaki-ahalmena neurri batean baldintzatuta, lotuta, mugatuta geratzen da; hizkuntza-politikaren esparruko egitasmo guztiak urte batetik bestera apenas hazten den aurrekontu jakin batekin kudeatu behar dituzte eta, ondorioz, aurrekontuak eta horiek elikatzen dituzten programak (hedabideentzako diru-laguntzak, esaterako) aldatzen ez diren bitartean, ia ezinezkoa da hizkuntzaren normalizazio-prozesuan egingarriak eta onuragarriak izan daitezkeen beste egitasmo batzuk martxan jartzea, ez dagoelako horiek finantzatzeko dirurik. Hortaz, urtero-urtero diru-laguntza programa berberei eutsi behar izateak erabakiak hartzeko hegoak mozten dizkiete erakunde publikoei. Adierazitakoak adierazita, denbora, baliabideak eta jendea jarri behar dira herri-ekimeneko edota ekimen pribatuko euskarazko hedabideentzat, ez bakarrik paperezkoentzat, ekonomikoki sostengagarria izan daitekeen eredua aurkitzeko ahaleginean. Aurpegi bikoitzeko hausnarketari atea zabaldu eta ekin behar zaio lehenbailehen: doakotasunaren inguruko gogoeta batetik, eta paperezkoek gizartean jokatu behar duten/beharko luketen rolari buruzkoa bestetik. Doakotasunari dagokionez, baliagarria eta ezinbestekoa izan zen garai batean, baina ezin zaio horri eutsi gaur egun. Euskarazko hedabide inprimatuen sektoreak erakundeei diru-laguntza handiagoak eskatzeko erabili duen argudio bera helarazi beharko litzaioke publiko potentzialari; hau da, idatzizkoek hizkuntzaren normalizazioan zeregin estrategikoa dutela aldarrikatu dute erakundeen aurrean, diru gehiago eskatzeko; beraz, bada garaia aldarrikapen bera kontsumitzaileekin ere erabiltzeko. Herri-ekimeneko eta ekimen pribatuko euskara hutsezko hedabideen babesa erakundeen ardura eta zeregina izateaz gain, herritarrena ere badelako. Ordaintzeko prest izateak balioan jartzen duelako hedabidea bera eta horrek betetzen duen funtzioa. Hedabide inprimatua kaleratzeak kostu handia du eta beste edozein hizkuntzatan kaleratzen dena eskuratzeko ordaintzen bada, beste horrenbeste gertatu beharko litzateke euskarazkoekin ere. Gurean, euskarazko idatzizko gehienak, bereziki tokikoak, doakotasunari ezkonduta izateak ez dio mesederik egiten hedabideari ezta Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 882 hizkuntzari ere, bigarren mailako lehentasun, behar eta kontsumo-ondasun bihurtzen dituelako. Hartzaileari, irakurleari hori guztia transmititu behar zaio; hots, funtsezkoa da hedabideetatik zein erakundeetatik pedagogia-lana egitea. Iritsi da hartzaileen atea jotzeko unea, euskarazko hedabideen publikoak horretarako heldutasun nahikoa du eta. Euskara hutsezko paperezkoek gizartean duten rola da, doakotasunarekin batera, gogoeta sakona behar duen bigarren gaia. Mundu zabaleko inprimatuek aspaldi heldu diote gogoeta horri egoerak behartuta, eta ideia bat nagusitu da: informazioa edonon eta une oro gurekin dagoen globalizazioaren aroan presentzia ziurtatu (egun dituzten irakurleen leialtasunaren bidez) eta lehiatu (irakurle berriak erakarriz) nahi bada, rola birpentsatzeko unea iritsi zaie idatzizkoei. Euskarazkoak berandu dabiltza dagoeneko. Egun, teknologia berriei esker gizakiak hartzaile pasibo hutsa izatetik era askotako edukiak sortzeko gaitasunak eta tresnak eskuratzeko jauzia egin du eta garai batean herritarrak paperezkoak kontsumituz lortzen zuen asetasunmaila egun beste euskarri batzuen bidez eskuratu dezake; hortaz, beharrezkoak al dira hedabide inprimatuak informazio orokorra izateko edota gai espezializatu bati buruzko ezagutza jasotzeko?. Arazoa ez da informazio orokorraren edota espezializatuaren eskariak jaitsiera izan duela; izan ere, inoizko eskaririk handiena dago, baina berau asebetetzeko moduak goitik behera aldatu dira, eta paperak zuen nagusigoa, zentralitatea galdu du. Orduan, zein izan daiteke inprimatuen izatezko arrazoia XXI. mendeko bigarren hamarkada azken hondarretan dagoen honetan? Zein horien egungo zaurgarritasunari irtenbidea emateko alternatiba? Galdera horiei erantzuteaz ari gara idatzizkoen rol publikoari buruzko gogoeta aipatzen denean. Beste horrenbeste hizkuntza gutxituetan kaleratzen direnen kasuan: gaur egun kalitatezko informazioa euskaraz jasotzeko beharrezkoak dira euskara hutsezko paperezkoak?. Eta euskara aurrerabidean jartzeko?. Euskaraz bizitzeko eskubidea bermatzeko beharrezkoak dira?. Eta hala bada, egun daudenak behar dira ala beste era bateko paperezkoak?. Ekoizten dituzten Azken-aurreko hitza eta amaierako gogoeta 883 produktuak dibertsifikatu eta gutxienez eskualde bateko bizilagunengana iritsi daitezkeenak agian?. Erreferentziazko multimedia egitasmoak lantzen dituztenak agian?. Merkatu orokorretik bereizi eta beste hizkuntza eta euskarri batzuek eskaintzen ez dutena nortasun propioz lantzen dutenak agian? Begi bistakoa da planteatutako galderei erantzuteak zailtasuna dakarrela, baina aurrerantzean garatu beharreko ikerketa-lerroak aurkeztu direnean adierazi bezala, heldu egin behar zaie. Eta ez bakarrik hedabideek. Ondoren datozen lerroetan azalduko da euskarazko hedabideentzako laguntzak sustatzen dituzten erakundeek ere badutela galdera horiei guztiei buruzko hausnarketa sakona egiteko premia eta erantzukizuna. Lehenbiziko urratsean hedabideek eta erakundeek, bakoitzak bere aldetik ekin diezaioke hausnarketa-zereginari, eta ondoren, batzuek eta besteek besoz beso elkarlanean jarriz borobildu beharko lukete lana eraginkortasunari eta arrakastari bidea zabaldu, erraztu nahi bazaio. Zabaldu, erraztu diogu, eraginkortasuna eta arrakasta ziurtatzerik ez dagoelako. Erakunde publikoei erantzukizunez jokatzea dagokie; hau da, erabilgarri dituzten baliabideekin gizartearen ongizaterako politika egokiak, eraginkorrak burutzea eta horien jarraipena, ebaluazioa egitea. Horixe kudeatutako edozein arlotan duten obligazioa, baita hizkuntza-arloan ere. Beraz, hizkuntza gutxituetako hedabideek hizkuntza horren garapenean ekarpena egin dezaketela onartzen bada, eta horrekin batera, hizkuntza gutxitua duen komunitateko kideek informazioa nahi duten hizkuntzan jasotzeko eskubidea dutela onartzen bada, orduan logikoa litzateke pentsatzea gobernu-ardura duen erakunde publikoak kuantitatiboki zein kualitatiboki aberatsa den hizkuntza gutxituko hedabideen eskaintza bermatu eta sustatu beharko lukeela; hedabide publikoak sortuz eta hizkuntza gutxituan ari diren herri-ekimeneko edota ekimen pribatuko hedabideak lagunduz, hala beharko balute. Ikerketa honetan erakutsi da Eusko Jaurlaritzak zeregin bikoitzari ekin diola Autonomia Estatutua onartu zenetik. Batetik, ikus-entzunezko publikoak jarri zituen martxan (EITB), eta bestetik, diru-laguntzak bideratu ditu urtero beste gizarte-eragile edo enpresa batzuek bultzatu eta sortutako euskarazko hedabideentzat. Baina Jaurlaritzak ez du esleitutako diru-laguntzen ebaluaziorik egin; beraz, ez dago jakiterik Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 884 burututako politika eraginkorra izan den ala ez, helburuak bete dituen ala ez, hedabideak sendotu, garatu, normalizatu eta, garrantzitsuena dena, euskararen biziberritzeari begira eraginkortu dituen ala ez. Ezin da ahaztu laguntza-egitasmoaren azken xedea hizkuntzan eragitea dela, euskarazko hedabideen irismena handituz eta hartzaile berriak erakarriz. Lanean aurkeztu diren datuen eta Delphian jasotako ekarpenen arabera, argi geratu da laguntza publikoak ezinbestekoak direla euskarazkoen sektorearentzat, baina laguntzen tamainak irauteko balio izan diela eta ez garapen iraunkorrerako bidean jartzeko. Egoera horri irtenbidea emateko bi aukera daude; lehena, sektoreak behin eta berriz eskatu duena; hots, laguntzetarako poltsa handitzea. Baina irtenbide horrek hainbat zalantza planteatzen ditu: zein da euskarazko hedabideen sistemak behar duen diru-kopuru minimoa osasuntsu jarduteko, ikusgai bilakatzeko eta hartzaile berriak bereganatzeko? zenbat diru gehiago jarri beharko litzateke horretarako? eta gehiago jarrita ziurtatuko litzateke euskarazkoek irismenean aurrera egingo luketela? hizkuntzari begira eraginkortuko lirateke?. Bigarren aukerak orain arteko jokabidea alde batera utzi eta beste era bateko politika sustatzea ekarriko luke, diru-laguntzak esleitzera mugatzen ez den politika, euskarazko hedabideak hizkuntza-politikaren mesedetan era proaktiboan jardun dezaten ahalbidetuko lukeena. Aldarrikatutako politika martxan jartzeko oinarrizko kontu garrantzitsu bat izan beharko litzateke presente. Erakunde publikoek (Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiek, udalek) ez dute diru-laguntzak eskaintzeko obligazioa eta dirua jasotzea ez da hedabideen betiereko eskubidea. Baieztapen horrek hautsi egiten du gurean oso barneratuta izan den pentsaera eta jokatzeko dinamika. Izan ere, ikerketan azaldu bezala, euskarazko hedabideen eta Eusko Jaurlaritzaren arteko harremana diruemaile//diru-hartzaile logikan oinarrituz garatu da denboran zehar eta logika hori guztiz errotuta geratu da. Hedabideek eskubide moduan hartu dute urtero dirulaguntza jasotzea eta erakundeek euren kabuz erabaki dute laguntzak zein norabidetan eta zein irizpideren arabera banatu. Funtzionamendu-logika hori ontzat eman Azken-aurreko hitza eta amaierako gogoeta 885 daiteke emaitzek laguntzen dutenean, baina ez da gure kasua. Diru publikoaren onuradun izan diren hedabideak ez dira sendotu, garatu eta normalizatu, sektoreak eta erakundeak bat etorri ezinda ibili dira eta garrantzitsuena dena, lagundutako hedabide inprimatuek, oro har, ez dute irismenean aurrera egin. Egoera horretan, nekez egingo diote ekarpen esanguratsua euskarari. Eta horixe da beste ezeren aurretik presente izan beharrekoa: diru-laguntzak hizkuntza-politika gauzatzeko tresna dira. Beraz, herriekimeneko edota ekimen pribatuko euskarazko hedabideentzako jarritako diru publikoa ez da betiereko eskubide, baizik eta arnas luzeko hizkuntza-plangintza burutzeko estrategia zabal baten osagaia. Eta hizkuntza-plangintzak eraginkortasuna du xede eta erronka; hau da, hiztun, erabiltzaile, irakurle, ikus-entzule, kontsumitzaile berriak euskarara erakartzea. Hortaz, esandakotik abiatuta, Jaurlaritzak hizkuntzaren biziberritzean eraginkorrak izan daitezkeen euskara hutsezko hedabideen mapa pentsatu eta diseinatu beharko luke beste ezer baino lehenago. Hizkuntza-politikaren esparruan zehaztuta dituen erronkak eta zereginak burutzen eta hizkuntza-komunitatearen beharrak asebetetzen lagunduko lukeen hedabide-testuingurua diseinatzeaz ari gara. Bere kontura egin dezake lana, baina hobeto legoke prozesuan sektoreko eragileek parte hartuko balute eta emaitza adostutakoa balitz. Diseinu-zereginak lehentasunak ezartzea inplikatuko du, Euskal Herrian egun ez delako bideragarria euskaldunak dauden txoko guztietan euskara hutsezko hedabideen hornikuntza osoa (hizkuntza nagusian dagoen bestekoa eta euskarri guztietan) bermatuko lukeen eskaintza izatea. Hobeto esateko, hornikuntza osoa aurreikusten duen hedabideen mapa diseinatu daiteke eta izan ere izan daiteke, baina zaila litzateke horiek guztiak sendotzeko, garatzeko eta normalizatzeko behar duten besteko diru publikoz laguntzea. Beraz, hizkuntza-politikan aurreikusitakoa egikaritzeko zeintzuk diren ezinbestekoak erabaki beharko litzateke, eta erabakitzeak, berriro ere, oinarri oinarrizkoak diren galderei erantzutea dakar: euskararen lurralde geografiko osoan zabaltzen den egunkaria/k behar da/dira? eta eskualdeetako egunerokoak? eta informazio orokorreko aldizkariak? eta informazio espezializatuko Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 886 argitalpenak? eta tokian tokikoak? eta horien artean denak ala eskualde-eremuan banatzen direnak? eta euskaldun asko baina oso sakabanatuta, atomizatuta dituzten eskualdeetan behar dira? eta aurretik aipatutakoak paper euskarrian behar dira ala Internet bidezko hedabideak, hau da, euskarazko informazio orokorra, tokikoa, espezializatua sarean eskuragarri jartzen dutenak lehenetsi behar dira? eta irratien eta telebisten kasuan? Azken batean, planteatutako galdera guztiak bakar batean bildu daitezke: zein eratako hedabideetan oinarrituta eraikiko litzateke euskararen eta euskal hiztunen zerbitzura, horien mesedetan jardungo lukeen hedabideen ekosistema?. Agerikoa da euskarazko hedabideek euskal gizartean bete beharreko rolaren inguruko hausnarketari ekin behar diotela argudiatu denean azaleratu diren galderak errepikatzen direla hedabideen maparen diseinuari ekiteko orduan. Ezin bestela izan eraginkorra bilakatu daitekeen mapa osatu eta eraikitzeko. Eta galderei ganoraz erantzuteko orainari baino etorkizunak ekarri lezakeenari erreparatu beharko liokete erakundeek eta sektoreak; hots, testuinguru demografikoak, sozioekonomikoak eta soziolinguistikoak izan dezakeen bilakaera aurreikusteko saioa eginez erantzuten ahalegindu. Proiekzio demografikoen eta soziolinguistikoen arabera, biztanleriaren beherakada eta zahartzea gertatuko da, baina aldi berean, euskaraz ulertu eta hitz egiteko gai direnek pisua irabaziko dute biztanleria osoarekiko. Hortaz, zenbaki absolututan kontsumitzaile gutxiago izango da. Horrez gain, gaur egun euskararekiko eta euskarazko produktuen kontsumoarekiko atxikimendurik handiena agertzen duen populazio-taldearen pisua eta presentzia urrituz joan daiteke eta euskarazkoen mundura etorri daitezkeen berriek kuantitatiboki haziz joango diren arren, paperezkoak ez diren beste euskarri batzuetara jo dezakete, agian egun oraindik ezagutzen ez ditugun teknologia edo plataformen bidez hartuko dituzte hedabideen edukiak eta zerbitzuak. Horregatik, berebiziko garrantzia du oso aldakor datorren eszenatokian euskarazko hedabideek, eta horren barne inprimatuek, zer paper eta nola (zein euskarritan eta zein eduki eta enpresa-egiturarekin) jokatu beharko luketen argitzea. Eginbeharra burutzeko modurik egokiena hedabideen eta erakunde Azken-aurreko hitza eta amaierako gogoeta 887 publikoen arteko harreman eraikitzailea eta iraunkorra elikatzea litzateke, batzuek eta besteek gogoeta partekatzea, batzuen eta besteen ekimena eta baliabideak txirikordatuz jokatzea. Arestian esandako guztiaz jakitun dira euskarazko hedabideen sektorean zein administrazioan/etan. Ikerketan emandako azalpenak, bereziki Delphi bidez jaso eta bildu diren ekarpenak errepasatzea baino ez dago horretaz ohartzeko. Etorkizunera begira zehaztu dituzten erronka guztiak xede nagusi bati loturik daude: euskara hutsezko hedabideen merkatu sendoa, ekosistema osoa sortu eta garatu. Xede hori egikaritzeko funtsezkoa da ekosistema horrek (mapak) izango lituzkeen osagaiak eta ezaugarriak identifikatu eta adostea. Eginbeharrak ez du zertan zerotik abiatu, egun badagoelako hedabideen mapa bat, argi-ilunak dituena, zabalkundeari eta irismenari dagokionez oraindik hutsune handiak dituena, baina egungoari lupapean jarri eta azterketa sakona egin behar zaio, dagoena ordenatzeko eta falta dena osatzeko. Behin lan hori eginda, hedabideen esparruan hizkuntzaren normalizazioari begira behar-beharrezkotzat jotzen diren euskarazkoek erakundeetatik jasoko luketen babesaren nondik norakoak ere erabaki eta adostu beharko lirateke. Babesa era anitzean gauzatu daitekeen arren (sustapen-kanpainak martxan jarriz edota publizitate bidez, esaterako), ikerketan erakutsi da euskaraz ari diren herri-ekimeneko edota ekimen pribatuko hedabideentzat diru-laguntzak ezinbesteko finantziazio-iturri direla; ondorioz, erakunde publikoen erantzukizuna da euskarazko hedabideetan inbertsio eraginkorrak egitea. Inbertsio bat eraginkorra da ezarritako helburuak erdiesteko balio duenean, eta horrekin batera, onuradunari aukera ematen dionean erakunde publikoak eskainitako babesetik askatu eta beregaina izateko. Beraz, aldiroko diru-laguntza deialdien bidezko sistemari eutsi nahi bazaio eta horiek emaitzei begira eraginkorrak izatea nahi bada, funtsezkoa da eraiki nahi den mapa edo ekosistema garatu eta sendotzeko behar besteko diru-baliabidez hornitzea, helburuak argi formulatzea, ebaluaziorako adierazleak ezartzea eta esleipenak egiteko bi eratako balorazio-irizpideez baliatzea; batetik, hedabide bakoitzaren enpresa-ezaugarriak eta merkaturatzen duen produktuaren bilakaera aztertuko duten balorazio-irizpideak; eta bigarrenik, laguntza Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 888 eskatu duen hedabideak kontsumitzaileen aldetik duen harrerari begirakoak; hau da, nagusiki audientziak, baina ez bakarrik kuantitatiboki zenbatuta, baizik eta, horrekin batera, audientziaren nolakotasunari erreparatuko litzaioke, ezin direlako parekatu, adibidez, gune soziolinguistiko oso euskaldunean edo gune erdaldunean ari diren hedabideak. Bestalde, garrantzitsua litzateke euskarazko hedabideak babesten dituzten erakunde publikoen arteko koordinazioa sendotzea. Orain arte, Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiek eta udalek, bakoitzak bere aldetik erabakitzen du zer eta nola egin. Eraginkortasunaren izenean, hobe litzateke zeregina besoz beso lan eginda burutzea, zer egin eta nola egin denen artean erabaki eta adostea. Ikerketa zarratzeko azken gogoeta honetan, bada behin eta berriz erabili den hitza: eraginkorra. Euskara hutsezko hedabide inprimatuen eta erakunde publikoen jardunari aplikatu zaio. Ikuspegi ekonomiko hutsetik landuta, eraginkortasuna ekimen edo egitasmoaren errentagarritasuna litzateke, kostu- eta irabazi-ratioen bidez adierazita; hortaz, eraginkorra litzateke diru-irabaziak dituen ekimena edo egitasmoa. Baina gurean beste bi kontzepturen arteko harreman gisa ulertzen da eraginkortasuna: batetik, ekimena edo egitasmoa gauzatzeko erabilgarri diren baliabideak (ekonomikoez gain, giza baliabideak, horien lan-baldintzak, jarduera- eta kudeaketa-erak, berrikuntza teknologikoak, harremanak testuinguruarekin), eta bestetik, nahi edo espero den ondorioaren, emaitzaren lorpen-maila. Bi kontzeptu horien arteko harremanak porrot egin dezake bata besteari beharko lukeen neurrian egokitzen ez zaionean; hau da, lortu edo nahi den emaitza eskuratzeko baliabideak kuantitatiboki edota kualitatiboki eskasak direlako (kasu horretan, ezarritako baliabideekin ezinezkoa litzateke aurreikusitako emaitza lortzea), eta bigarrenik, lortu nahi diren emaitzak, ondorioak zehaztugabeak edo mugagabeak direlako. Hortaz, funtsezkoa da baliabideek eta emaitzek, bakoitzak neurri egokia izatea. Eta hala izanda ere, ez dago emaitza ziurtatzerik. Baliabideak handitzeak eta hobetzeak eta lortu edo espero dena ondo zehaztuta, mugatuta izateak ez du eraginkortasuna bermatzen. Helburua lortzeko bidean jar dezake, baina, esan bezala, ez du arrakasta ziurtatzen. Azken-aurreko hitza eta amaierako gogoeta 889 Azken hitz hauek idazteko unean ikusteko dago informazioaren eta komunikazioaren sektoreak zein bide hartuko duen, zein errealitate berri iritsiko den, zein harremanoreka nagusituko den. Etorkizunera begira ziurtatu daitekeen kontu bakarra dago: euskaraz bizi nahi duen herritarrak idatzizko eta ikus-entzunezko edukiak eskatzen, ekoizten eta kudeatzen jarraituko du. Ahots propioarekin arituko da eskura dituen tresnak, baliabideak eta gaitasunak erabiliz. Eta egun, den dena du eskura. Ez bakarrik euskaraz, baina euskaraz ere bai. Ziur. Beraz, euskaraz bizitzeko guraria eta eskubidea egikaritu ahal izateko, euskal esparru komunikatibo sendo eta zabala beharko da. Izan daiteke gaur egun dugunaren antzekoa izatea edo dagoenarekin inolako zerikusirik ez izatea. Edozein kasutan, berau osatu, antolatu, eraiki eta elikatzeko erantzukizuna herritarrena, gizarte-eragileena eta erakunde publikoena da. Bakoitzak bere aldetik jarduteko garaiak iragana dira; orain ordea, erronkari lankidetzatik eta desadostasunak adostasun bilakatzeko ahalmenetik ekiteko sasoia heldu da. Gaur bihar baino hobeto. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 890 Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 892 Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 894 Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 896 Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 898 Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 900 Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 902 Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 904 Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 906 Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 908 Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 910 Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 912 Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 914 Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 916 Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 918 Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 920 Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 922 Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 924 Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 926 10/1982 LEGEA, azaroaren 24koa, Euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizkoa. 5/1982 LEGEA, maiatzaren 20koa, EiTB sortzeko Legea. 16/1983 LEGEA, uztailaren 27koa, Herri Administrazioaren Euskal Erakundearen araubide juridikoari buruzkoa. 29/1983 LEGEA, azaroaren 25ekoa, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea sortaraztekoa eta euskaltegiak araupetzezkoa. 138/1983 DEKRETUA, uztailaren 11koa, Euskal Herriko irakaskuntza ez unibertsitarioan hizkuntza ofizialen erabilera araupetzekoa. 6/1989 LEGEA, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa. 117/2001 DEKRETUA, ekainaren 26koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko hizkuntza-normalkuntzarako neurriak finkatzen dituena. 67/2003 DEKRETUA, martxoaren 18koa, Euskararen erabilera Osakidetza- Euskal Osasun Zerbitzuan normalizatzeko. 150/2008 DEKRETUA, uztailaren 29koa, Elebide -Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Zerbitzua- sortu eta kontsulten, iradokizunen eta kexen araubidea ezartzen dituena. Kultura-Sailaren 1984.eko uztailaren 10eko AGINDUA, euskarazko aldizkarien dirulaguntzen ematea erregulatuz. EHAA, 1984ko abuztuak 11, 137. zk. Kultura eta Turismo Saileko 1985.eko ekainaren 3ko AGINDUA, euskarazko aldizkako argitalpenetarako dirulaguntzen ematea erregulatuz. EHAA, 1985eko uztailak 18, 148. zk. Kultura eta Turismo Sailaren 1985.eko azaroaren 5eko ERABAKIA, euskarazko aldizkako argitalpenetarako dirulaguntzak adjudikatuz. EHAA, 1985eko azaroak 11, 229. zk. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 928 Kultura eta Turismo Saileko 1986.eko uztailaren 11ko AGINDUA. euskarazko aldizkako argitalpenetarako diru-laguntzen ematea erregulatuz. EHAA, 1986ko uztailak 18, 143. zk. Kultura eta Turismo Sailaren 1986.eko azaroaren 21ko ERABAKIA, euskarazko aldizkako argitalpenetarako dirulaguntzak adjudikatuz. EHAA, 1986ko azaroak 28, 235. zk. Kultura eta Turismo Sailaren 1986.eko uztailaren 22ko AGINDUA, Euskarazko asteburuko egunkariei diru-laguntzak ematea araupetuz. EHAA, 1986ko uztailak 24, 148. zk. Kultura eta Turismo Sailaren 1987.eko irailaren 3ko AGINDUA, euskarazko aldizkako argitalpenentzako diru-laguntzen ematea araupetuz. EHAA, 1987ko irailak 8, 167. zk. Kultura eta Turismo Sailaren 1987.eko abenduaren 2ko ERABAKIA, euskarazko aldizkako argitalpenei adjudikaturiko dirulaguntzen berri emanez. EHAA, 1987ko abenduak 9, 232. zk. Kultura eta Turismo Sailaren 1987.eko Irailaren 3ko AGINDUA, astean behingo euskarazko kazetak kaleratzen dituzten egunkarigintza-entrepresentzako dirulaguntzen ematea araupetuz. EHAA, 1987ko irailak 8, 167. zk. Kultura eta Turismo Sailaren 1988.eko Martxoaren 1eko AGINDUA, astean behingo euskarazko kazetak kaleratzen dituzten egunkarigintza entrepresentzako dirulaguntzak araupetzen zituen 1987.eko irailaren 3ko Aginduan jasotako hainbat aspektu, 1988.eko ekitaldirako egokitzen duena. EHAA, 1988ko martxoak 8, 47. zk. Kultura eta Turismo Sailaren 1988.eko maiatzaren 13ko ERABAKIA, astean behingo euskarazko kazetak kaleratzen dituzten egunkarigintza-entrepresei adjudikatutako dirulaguntzen berri ematen duena. EHAA, 1988ko maiatzak 30, 104. zk. Kultura eta Turismo Sailaren 1988.eko Irailaren 2ko AGINDUA, euskarazko aldizkako argitalpenentzako dirulaguntzen ematea araupetzen duena. EHAA, 1988ko irailak 7, 166. zk. Kultura eta Turismo Sailaren 1988.eko azaroaren 23ko ERABAKIA, euskarazko aldizkako argitalpenei adjudikaturiko dirulaguntzen berri ematen duena. EHAA, 1988ko azaroak 30, 225. zk. Kultura eta Turismo Sailaren 1989.eko martxoaren 22ko AGINDUA, euskarazko aldizkako argitalpenentzako dirulaguntzen ematea arautzen duena. EHAA, 1989ko martxoak 29, 59. zk. AGINDUA, 1989.eko apirilaren 5ekoa, Kultura eta Turismo Sailarena, astean behingo euskarazko kazetak kaleratzen dituzten egunkarigintza entrepresentzako dirulaguntzen ematea arautzen duena. EHAA, 1989ko apirilak 14, 71. zk. ERABAKIA, 1989.eko maiatzaren 29koa, Kultura eta Turismo Sailarena, astean behingo euskarazko kazetak kaleratzen dituzten egunkarigintza entrepresei adjudikatutako dirulaguntzen berri ematen duena. EHAA, 1989ko ekainak 5, 105. zk. AGINDUA, 1990.eko apirilaren 2koa, Kultura eta Turismo Sailburuarena, euskarazko aldizkako argitalpenentzako dirulaguntzen ematea arautzen duena. EHAA, 1990eko apirilak 9, 71. zk. AGINDUA, 1990eko abuztuaren 2koa, Kultura eta Turismo Sailburuarena, euskarazko aldizkako argitalpenei esleituriko dirulaguntzen berri ematen duena. EHAA, 1990eko abuztuak 9, 160. zk. AGINDUA, 1991ko ekainaren 12koa, Kultura eta Turismo Sailburuarena, euskaraz argitaratzen diren aldizkarientzako dirulaguntzen emanketa arautzen duena. EHAA, 1991eko ekainak 19, 124. zk. AGINDUA, 1992ko apirilaren 2koa, Kultura Sailburuarena, egunerokoak ez diren euskarazko aldizkako argitalpenak editatzen dituzten pertsona juridiko pribatu zein publikoentzako dirulaguntzen ematea arautzen duena. EHAA, 1992ko apirilak 8, 68. zk. AGINDUA, 1992ko uztailaren 14ekoa, Kultura Sailburuarena, egunerokoak ez diren euskarazko aldizkako argitalpenak editatzen dituzten pertsona juridiko pribatu zein publikoei esleituriko dirulaguntzen berri ematen duena. EHAA, 1992ko uztailak 28, 146. zk. AGINDUA, 1993ko otsailaren 10ekoa, Kultura Sailburuarena, egunerokoak ez diren euskarazko aldizkako argitalpenak editatzen dituzten pertsona juridiko pribatu zein publikoentzako dirulaguntzen ematea arautzen duena. EHAA, 1993ko otsailak 19, 34. zk. AGINDUA, 1993ko ekainaren 9koa, Kultura Sailburuarena, 1993ko otsailaren 10eko Aginduaren 2. atala aldatzen duena. EHAA, 1993ko ekainak 25, 119. zk. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 930 AGINDUA, 1993ko uztailaren 1ekoa, Kultura Sailburuarena, egunerokoak ez diren euskarazko aldizkako argitalpenei dirulaguntzak emateko aurkeztutako eskabideez erabakia hartzen duena. EHAA, 1993ko uztailak 21, 137. zk. AGINDUA, 1994ko otsailaren 23koa, Kultura sailburuarena, egunerokoak ez diren euskarazko aldizkako argitalpenak editatzen dituzten pertsona juridiko pribatu zein publikoei dirulaguntzak emateko modua arautzen duena. EHAA, 1994ko martxoak 9, 47. zk. AGINDUA, 1995eko apirilaren 11koa, Kultura sailburuarena, egunerokoak ez diren euskarazko aldizkako argitalpenak editatzen dituzten pertsona juridiko pribatuei dirulaguntzak emateko modua arautzen duena. EHAA, 1995eko apirilak 27, 80. zk. AGINDUA, 1996ko irailaren 2koa, Kultura sailburuarena, egunerokoak ez diren euskarazko aldizkako argitalpenak editatzen dituzten pertsona juridiko pribatuei dirulaguntzak emateko modua arautzen duena. EHAA, 1996ko irailak 13, 177. zk. ERABAKIA, 1996ko abenduaren 18koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, egunerokoak ez diren euskarazko aldizkako argitalpenak editatzen dituzten pertsona juridiko pribatuei dirulaguntzak emateko modua arautzen duen Kultura sailburuaren 1996ko irailaren 2ko Agindura bildutako eskabideez harturiko ebazpenaren berri ematen duena. EHAA, 1997ko urtarrilak 9, 5. zk. AGINDUA, 1997ko apirilaren 17koa, Kultura sailburuarena, prentsa idatzian euskararen erabilera sendotu eta indartzeko eta euskal prentsa egitasmoak bideragarriago egiteko dirulaguntzak emateko modua arautzen duena. EHAA, 1997ko apirilak 22, 75. zk. ERABAKIA, 1997ko abuztuaren 4koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, prentsa idatzian euskararen erabilera sendotu eta indartzeko eta euskal prentsa egitasmoak bideragarriago egiteko dirulaguntzak emateko modua arautzen duen Kultura sailburuaren 1997ko apirilaren 17ko Agindura bildutako eskabideez harturiko ebazpenaren berri ematen duena. EHAA, 1997ko abuztuak 25, 160. zk. AGINDUA, 1998ko apirilaren 8koa, Kultura sailburuarena, prentsa idatzian euskararen erabilera sendotu eta indartzeko eta euskal prentsa egitasmoak bideragarriago egiteko dirulaguntzak emateko modua arautzen duena. EHAA, 1998ko apirilak 17, 71. zk. ERABAKIA, 1998ko uztailaren 31koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, prentsa idatzian euskararen erabilera sendotu eta indartzeko eta euskal prentsa egitasmoak bideragarriago egiteko dirulaguntzak emateko modua arautzen duen Kultura sailburuaren 1998ko apirilaren 8ko Agindura bildutako eskabideez harturiko ebazpenaren berri ematen duena. EHAA, 1998ko abuztuak 17, 154. zk. AGINDUA, 1999ko ekainaren 2koa, Kultura sailburuarena, prentsa idatzian euskararen erabilera sendotu eta indartzeko eta euskal prentsa egitasmoak bideragarriago egiteko dirulaguntzak emateko modua arautzen duena. EHAA, 1999ko ekainak 4, 105. zk. EBAZPENA, 1999ko irailaren 28koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, prentsa idatzian euskararen erabilera sendotu eta indartzeko eta euskal prentsaegitasmoak bideragarriago egiteko dirulaguntzak emateko modua arautzen duen Kultura sailburuaren 1999ko ekainaren 2ko Agindura aurkeztutako eskabideez harturiko ebazpenaren berri ematen duena. EHAA, 1999ko urriak 14, 197. zk. AGINDUA, 2000ko uztailaren 5ekoa, Kultura sailburuarena, komunikabideetan euskararen erabilera sendotu eta indartzeko eta euskarazko komunikabideen egitasmoak bideragarriago egiteko dirulaguntzak emateko modua arautzen duena. EHAA, 2000ko uztailak 12, 133. zk. EBAZPENA, abenduaren 29koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, komunikabideetan euskararen erabilera sendotu eta indartzeko eta euskal komunikabideen egitasmoak bideragarriago egiteko dirulaguntzak emateko modua arautzen duen Kultura sailburuaren 2000ko uztailaren 5eko Agindura aurkeztutako eskabideez harturiko ebazpenaren berri ematen duena. EHAA, 2001eko otsailak 22, 38. zk. AGINDUA, 2001eko otsailaren 21ekoa, Kultura sailburuarena, komunikabideetan euskararen erabilera sendotu eta indartzeko eta euskarazko komunikabideen egitasmoak bideragarriago egiteko dirulaguntzak emateko modua arautu zuen Aginduari 2001eko ekitaldian ezartzeko behar diren egokitzapenak egiten dizkiona. 2001eko otsailak 23, 39. zk. EBAZPENA, 2001eko urriaren 22koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, komunikabideetan euskararen erabilera sendotu eta indartzeko eta euskal komunikabideen egitasmoak bideragarriago egiteko dirulaguntzak emateko modua arautzen duen Kultura sailburuaren 2001eko otsailaren 21eko Agindura aurkeztutako eskabideez harturiko ebazpenaren berri ematen duena. EHAA, 2001eko azaroak 23, 227. zk. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 932 AGINDUA, 2002ko ekainaren 26koa, Kultura sailburuarena, komunikabideetan euskararen erabilera sendotu eta indartzeko eta euskarazko komunikabideen egitasmoak bideragarriago egiteko dirulaguntzak emateko modua arautu zuen Aginduari 2002ko ekitaldian ezartzeko behar diren egokitzapenak egiten dizkiona. AGINDUA, 2002ko ekainaren 26koa, Kultura sailburuarena, komunikabideetan euskararen erabilera sendotu eta indartzeko eta euskarazko komunikabideen egitasmoak bideragarriago egiteko dirulaguntzak emateko modua arautu zuen Aginduari 2002ko ekitaldian ezartzeko behar diren egokitzapenak egiten dizkiona. EHAA, 2002ko uztailak 9, 129. zk. EBAZPENA, 2002ko abenduaren 30ekoa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, komunikabideetan euskararen erabilera sendotu eta indartzeko eta euskal komunikabideen egitasmoak bideragarriago egiteko dirulaguntzak emateko modua arautzen duen Kultura sailburuaren 2002ko ekainaren 26ko Agindura, aurkeztutako eskabideez harturiko ebazpenaren berri ematen duena. EHAA, 2003ko otsailak 24, 39. zk. AGINDUA, 2003ko irailaren 3koa, Kultura sailburuarena, komunikabideetan euskararen erabilera sendotu eta indartzeko eta euskal komunikabideen egitasmoak bideragarriago egiteko diru laguntzak emateko modua arautzen duena. EHAA, 2003ko irailak 10, 176. zk. EBAZPENA, 2003ko abenduaren 30ekoa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, komunikabideetan euskararen erabilera sendotu eta indartzeko, eta euskal komunikabideen egitasmoak bideragarriago egiteko diru-laguntzen esleipena egiten duena. EHAA, 2004ko martxoak 5, 45. zk. AGINDUA, 2004ko martxoaren 30ekoa, Kultura sailburuarena, 2003ko Agindua, komunikabideetan euskararen erabilera sendotu eta indartzeko eta euskal komunikabideen egitasmoak bideragarriago egiteko diru-laguntzak emateko modua arautuz emanikoa, 2004an erabili ahal izateko egokitzen duena. EHAA, 2004ko apirilak 14, 69. zk. EBAZPENA, 2004ko urriaren 22koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Kultura sailburuak 2003ko irailaren 3an emaniko Aginduaren eta berau egokitze aldera 2004ko martxoaren 30ean emanikoaren ondorioz, komunikabideetan euskararen erabilera sendotu eta indartzeko eta euskal komunikabideen egitasmoak bideragarriago egiteko diru-laguntzak ebazten dituena. EHAA, 2004ko azaroak 10, 215. zk. AGINDUA, 2005eko maiatzaren 25ekoa, Kultura sailburuarena, euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen duena. EHAA, 2005eko ekainak 3, 104. zk. EBAZPENA, 2005eko azaroaren 14koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Kultura sailburuak 2005eko maiatzaren 25ean emandako Aginduaren ondorioz, euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntzak esleitzen dituena. EHAA, 2005eko abenduak 1, 229. zk. AGINDUA, 2006ko apirilaren 26koa, Kultura sailburuarena, euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen duena (Hedabideak deialdia). EHAA, 2006ko maiatzak 29, 100. zk. EBAZPENA, 2006ko urriaren 17koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Kultura sailburuak 2006ko apirilaren 26an emandako Aginduan finkaturiko diru-laguntzak esleitzen dituena (Hedabideak deialdia). EHAA, 2006ko azaroak 15, 218. zk. AGINDUA, 2007ko otsailaren 14koa, Kultura sailburuarena, euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen duena (Hedabideak deialdia). EHAA, 2007ko martxoak 5, 45. zk. EBAZPENA, 2007ko ekainaren 29koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Kultura sailburuak 2007ko otsailaren 14an emandako Aginduan finkaturiko diru-laguntzak esleitzen dituena. EHAA, 2007ko abuztuak 22, 161. zk. AGINDUA, 2007ko abenduaren 19koa, Kultura sailburuarena, 2008an Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak kudeatutako programen kontura diru-laguntzak ematea arautzen duena. EHAA, 2007ko abenduak 28, 249. zk.(gehigarria) EBAZPENA, 2008ko ekainaren 30ekoa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Hedabideak deialdiari dagozkion 2008ko diru-laguntzak esleitzen dituena. EHAA, 2008ko abuztuak 12, 152. zk. AGINDUA, 2008ko abenduaren 24koa, Kultura sailburuarena, 2009an Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak kudeatutako programen kontura diru-laguntzak ematea arautzen duena. EHAA, 2008ko abenduak 26, 247. zk. EBAZPENA, 2009ko abuztuaren 26koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Hedabideak deialdiari dagozkion 2009ko diru-laguntzak esleitzen dituena. EHAA, 2009ko irailak 23, 183. zk. AGINDUA, 2010eko ekainaren 3koa, Kulturako sailburuarena, 2010ean Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak kudeatutako programen kontura diru-laguntzak ematea arautzen duena. EHAA, 2010eko ekainak 4, 105. zk. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 934 EBAZPENA, 2010eko urriaren 25ekoa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Hedabideak deialdiari dagozkion 2010eko diru-laguntzak esleitzen dituena. EHAA, 2010eko abenduak 10, 236. zk. AGINDUA, 2011ko maiatzaren 4koa, Kulturako sailburuarena, euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiteko dena (Hedabideak deialdia). EHAA, 2011ko maiatzak 20, 95. zk. EBAZPENA, 2011ko abenduaren 2koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Hedabideak deialdiari dagozkion 2011ko diru-laguntzen berri ematen duena. EHAA, 2012ko abenduak 30, 247. zk. AGINDUA, 2011ko abenduaren 21ekoa, Kulturako sailburuarena, 2012. urtean euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiteko dena (Hedabideak deialdia). EHAA, 2011ko abenduak 29, 246. zk. EBAZPENA, 2012ko ekainaren 12koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Hedabideak deialdiari dagozkion 2012ko diru-laguntzak jakinarazteko dena. EHAA, 2012ko uztailak 19, 141. zk. AGINDUA, 2013ko maiatzaren 2koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, 2013. urtean euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiteko dena (Hedabideak deialdia). EHAA, 2013ko maiatzak 6, 85. zk. EBAZPENA, 2013ko uztailaren 23koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Hedabideak deialdiari dagozkion 2013ko diru-laguntzen berri ematen duena (A, B1, B2 eta C multzoak). EHAA, 2013ko abuztuak 28, 163. zk. AGINDUA, 2014ko ekainaren 18koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, 2014. urtean euskarazko hedabideak sendotu, eraginkortu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiteko dena (Hedabideak deialdia). EHAA, 2014ko ekainak 19, 115. zk. EBAZPENA, 2014ko urriaren 10ekoa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Hedabideak deialdiari dagozkion 2014ko diru-laguntzen berri ematen duena. EHAA, 2014ko urriak 27, 204. zk. AGINDUA, 2014ko abenduaren 26koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, 2015. urtean euskarazko hedabideak sendotu, eraginkortu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiteko dena (Hedabideak deialdia). EHAA, 2014ko abenduak 29, 247. zk. EBAZPENA, 2015eko ekainaren 26koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Hedabideak deialdiari dagozkion 2015eko diru-laguntzen berri ematen duena. EHAA, 2015eko uztailak 24, 139. zk. AGINDUA, 2016ko uztailaren 20koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, 2016-2018 epealdian euskarazko hedabideak sendotu, eraginkortu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiteko dena (Hedabideak deialdia). EHAA, 2016ko uztailak 22, 140. zk. EBAZPENA, 2016eko abenduaren 12koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Hedabideak deialdiari dagozkion 2016-2018 epealdiko diru-laguntzen berri ematen duena. EHAA, 2016ko abenduak 28, 246. zk. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 936 Elkarrizketaren zenbakia Jarduera Kargua/ardura911 Elkarrizketaren data Eremua Xehetasunak E1 Hedabideak Tokikoen sektorea Zuzendaria 2014-02-26 E2 Hedabideak Tokikoa Zuzendaria 2014-02-28 E3 Hedabideak Egunerokoa Zuzendaria 2014-03-07 E4 Hedabideak Egunerokoa Kazetaria 2014-03-11 E5 Administrazioa "Hedabideak" diru-laguntza deialdia Kudeatzailea/ teknikaria 2014-03-20 E6 Administrazioa "Hedabideak" diru-laguntza deialdia Kudeatzailea/ teknikaria 2014-03-20 E7 Administrazioa "Hedabideak" diru-laguntza deialdia Kudeatzailea/ teknikaria 2014-03-20 E8 Hedabideak Aldizkari espezializatua Zuzendaria 2014-03-24 E9 Hedabideak Aldizkari espezializatua Zuzendaria 2014-03-28 E10 Administrazioa Hizkuntzapolitika Hizkuntza Politikarako sailburuordea 2014-04-08 E11 Administrazioa Hizkuntzapolitika Hizkuntza Politikarako sailburuordea 2014-06-04 E12 Hedabideak Euskarazko hedabideen sektorea Zuzendaria 2014-06-27 Iturria: tesiaren egileak prestatua. 911 .- Elkarrizketa egin zen egunean. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 938 ELKARRIZKETA SAKONAK: GIDOIA SARRERA Elkarrizketaren aurkezpena Elkarrizketatu bakoitzaren perfila eta lan-esperientzia kontuan hartuta, saioari ekiteko balio duen/duten komentario edo galderaren bat/batzuk LEHEN ATALA: EUSKARA HUTSEZKO HEDABIDE INPRIMATUEN SEKTOREA Euskara hutsezko hedabide inprimatuen sektoreak denboran zehar egin duen ibilbidearen inpresio orokorra Sektoreak zertan egin du aurrera (aurrera egin baldin bada) Sektoreak zertan egin du atzera (atzera egin baldin bada) Egungo egoerari buruzko ikuspegia: indarguneak eta ahuleziak Produktu/proiektu berrietarako garaia da? Zergatik? Euskarazko hedabideen kontsumitzaileak: publiko errealaren eta potentzialaren arteko aldea nola azaldu? Globalizazioaren garaian ba al da euskal esparru komunikatibo sendo eta beregaina izateko aukerarik? Zer baldintzatan garatu daiteke aipatu esparrua? BIGARREN ATALA: "HEDABIDEAK" DIRU-LAGUNTZA DEIALDIA Erakunde publikoek (Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiek, udalek) euskara hutsezko idatzizko hedabideei begira izan duten jokabidearen eta hartu dituzten neurrien balorazio orokorra Deialdiak 2005etik helburu moduan ezarri dituen sendotu, garatu, normalizatu kontzeptuak nola ulertu Diru-laguntzak eraginkortasunari loturik joan behar dute? Nola ulertu eraginkortasuna hedabideetan? Euskara hutsezko idatzizkoen irakurleak neurtzeko metodologia eta tresna gabeziari buruzko iritzia "Hedabideak" deialdiaren maiztasunari (urterokoak) buruzko iritzia/ikuspegia Diru-laguntza deialdietan ezarri den euskara hutsezko hedabideen multzokatzeari buruzko iritzia/ikuspegia (idatzizkoak, irratiak, telebistak, Internet bidezkoak) Diru-laguntza deialdietan hedabideen multzo bakoitzarentzat ezarri den diru-partidari buruzko iritzia/ikuspegia Ezinbestez minoritarioak diren aldizkari espezializatuak nolako arreta/tratamendua behar dute erakunde publikoen aldetik Herri bakar batean zabaltzen diren tokikoek nolako arreta/tratamendua behar dute erakunde publikoen aldetik Diru-laguntza deialdiak ebazteko erabili diren balorazio-irizpideei buruzko iritzia/ikuspegia Nagusiki gaztelania darabilten egunkariek euskara hutsezko gehigarriak eta erreferentziaorrialdeak prestatu eta zabaltzeko diru-laguntzak esleitzeari buruzko iritzia/ikuspegia Euskara hutsezko hedabide inprimatu askoren ezaugarri den doakotasunari buruzko iritzia/ikuspegia HIRUGARREN ATALA: ZEREGINAK ETA ERRONKAK Euskara hutsezko hedabide inprimatuen zeregin eta erronka nagusiak Erakunde publikoen zeregin eta erronka nagusiak. Erdarazko hedabideei begira zerbait egin beharko lukete? Euskarazko hedabide publikoen eta ekimen pribatuko euskara hutsezko hedabideen arteko harremanari buruzko iritzia/ikuspegia DELPHI: FITXA TEKNIKOA Delphizenbakia Jarduera D1 Udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak D2 Udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak D3 Euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak eta aldizkari espezializatuak D4 Udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak D5 Euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak eta aldizkari espezializatuak Udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak D6 Udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak D7 Udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak D8 Euskara hutsezko eguneroko prentsa inprimatua eta udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak D9 Udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak D10 Euskara hutsezko eguneroko prentsa inprimatua eta udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak D11 Euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak eta aldizkari espezializatuak D12 Udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak D13 Udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak D14 Euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak eta aldizkari espezializatuak D15 Euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak eta aldizkari espezializatuak D16 Udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak D17 Udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak D18 Euskara hutsezko eguneroko prentsa inprimatua D19 Udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak D20 Euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak eta aldizkari espezializatuak D21 Euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak eta aldizkari espezializatuak D22 Udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak D23 Udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 940 DELPHI: FITXA TEKNIKOA Delphizenbakia Jarduera D24 Udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak D25 Euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak eta aldizkari espezializatuak D26 Udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak D27 Udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak D28 Euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak eta aldizkari espezializatuak D29 Euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak eta aldizkari espezializatuak D30 Euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak eta aldizkari espezializatuak D31 Udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak D32 Udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak D33 Udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak D34 Euskara hutsezko eguneroko prentsa inprimatua D35 Udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak D36 Udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak D37 Euskara hutsezko eguneroko prentsa inprimatua D38 Udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak D39 Euskara hutsezko eguneroko prentsa inprimatua Udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak D40 Udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak D41 Euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak eta aldizkari espezializatuak D42 Udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak D43 Euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak eta aldizkari espezializatuak D44 Euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak eta aldizkari espezializatuak D45 Euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak eta aldizkari espezializatuak D46 Udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak Iturria: tesiaren egileak prestatua. Atal bakoitzari buruzko ekarpena egiteko lagungarriak: EUSKARA HUTSEZKO IDATZIKO HEDABIDEEN EGOERA Euskara hutsez argitaratutako idatzizkoek denboran zehar* izandako bilakaera baloratu: sektoreak orokorrean izan duena eta ordezkatzen duzunak izandakoa: kaleratutako produktua, langileak eta lan-baldintzak, hedabidearen egoera ekonomikoa… (*Denboran zehar: ez da beharrezkoa 80-90eko hamarkadetara edo lehenagoko garaietara joatea, nahikoa litzateke azken hamarkada kontuan hartzea). Izandako bilakaera horretan bereizketarik egin daiteke idatzizko hedabide-motaren arabera? (egunerokoak, tokikoak, espezializatuak…) Zertan aurreratu du sektoreak. Zertan egin du atzera. Zer ez da lortu. Zerbait galdu da? Zeintzuk dira gaur egun idatzizkoen sektoreak dituen arazo/erronka nagusiak? Bereizketarik hedabide-motaren arabera? (egunerokoak, tokikoak, espezializatuak…) Euskaraz idatzizko hedabideak kontsumitzaile potentzialen zati batengana iristen dira. Zure ustez, zergatik ez dira gehiagorengana iristen? Egungo egoeran jarrita, proiektu berrietarako garaia da ala sektoreak nahikoa du dagoenari eutsi eta sendotzearekin? EUSKO JAURLARITZAREN "HEDABIDEAK" DIRU-LAGUNTZA DEIALDIA. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak urtero kaleratu duen "Hedabideak" diru-laguntzari buruzko balorazio orokorra. Zein ekarpen egiten dio/zertan laguntzen dio Jaurlaritzaren diru-laguntzak idatzizko sektoreari. Eta ordezkatzen duzun hedabideari? "Hedabideak" diru-laguntza deialdiaren alde positiboak eta alde negatiboak. "Hedabideak" deialdiaren xedea honakoa da: "euskarazko hedabideak sendotu, eraginkortu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntzak ematea". Ordezkatzen duzun hedabidean, nola ulertzen dituzue lau kontzeptu horiek? Zure ikuspegitik "Hedabideak" diru-laguntza deialdiak lagundu du ordezkatzen duzun hedabidea sendotzen, eraginkortzen, garatzen eta normalizatzen? Arrazoitu mesedez. "Hedabideak" diru-laguntza deialdiak euskaraz idatzizkoetara bideratzen du diru-baliabide gehien (irrati, telebista eta internet bidezko hedabideetara bideratutakoa baino nabarmen gehiago eta idatzizkoen barruan, urte askotan eguneroko prentsa inprimatua izan da onuradun nagusia). Ados al zaude horrekin? Arrazoitu erantzuna mesedez. "Hedabideak" deialdiko diru-baliabideak banatzeko orduan erabilitako irizpideei buruzko balorazioa. Zein irizpide zehatzen arabera banatu beharko lirateke diru-baliabideak zure ustez?. Diru-laguntzak emaitzei/eraginkortasunari lotuta joan behar dutela aldarrikatu dute Administraziotik zein sektoreko zenbait ahotsek. Ados zaude? Hala bada, zeintzuk lirateke euskarazko idatzizko hedabide batek emaitza onak dituela/eraginkorra dela esan ahal izateko izan beharko lituzkeen ezaugarriak? Nola ulertu eraginkortasuna hedabide baten kasuan? Orain arte "Hedabideak" diru-laguntza urteroko deialdietan gauzatu da. Hori al da zure ustez formularik egokiena? Erantzuna ezezkoa baldin bada, zein litzateke zure ustez formula aproposa? Zenbait urtetan "Hedabideak" deialdiak diru-laguntzak esleitu dizkie nagusiki gaztelania darabilten egunkariei. Ados zaude horrekin? Arrazoitu erantzuna mesedez. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 942 HARREMANAK: SEKTOREAREN BARNEKOAK + IDATZIZKOEN ETA JAURLARITZAREN ARTEKOAK. Nolakoak dira egun sektorearen barneko harremanak? Orokorrean eta ordezkatzen duzunak gainontzeko hedabideekin dituenak. Denboran zehar (azken hamarkadan esaterako) izan da aldaketarik sektorea osatzen duten idatzizko hedabideen arteko harremanetan? Jaurlaritzak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) sektorearekin orokorrean eta ordezkatzen duzun hedabidearekin duen harremana baloratu. Denboran zehar izan da aldaketarik sektorea osatzen duten idatzizko hedabideek/ordezkatzen duzun hedabideak Jaurlaritzarekin izan duen harremanean? Nolakoa izan beharko litzateke harreman hori? ETORKIZUNARI BEGIRA: SEKTOREAREN ETA JAURLARITZAREN EGITEKOAK. Zein da zure ustez euskal hiztun komunitateak behar duen esparru komunikatiboa? (=hedabideen mapa. Adibidez egunkari nazional bat, edo bi edo… + informazio orokorreko eta informazio espezializatuko XX aldizkari + herri bakoitzeko/eskualde bakoitzeko/lurralde bakoitzeko XX tokiko aldizkari + …) Etorkizunari begira, zeintzuk dira euskarazko idatzizkoen sektoreak dituen zeregin nagusiak. Orokorrean eta ordezkatzen duzun hedabide zehatzarenak. Etorkizunari begira, zeintzuk dira Administrazioak sektorearekiko dituen zeregin nagusiak. Orokorrean (Jaurlaritza, foru-aldundiak, udalak) eta "Hedabideak" diru-laguntza kudeatzen duen Jaurlaritzako Sail edo erakundearenak. Zeintzuk dira gainditu beharreko oztopoak? (gaurkoak edo aurrerantzean ager daitezkeenak) Nola irudikatzen duzu euskaraz idatzizko hedabideen sektorea hemendik 10 urtera? TOKIKOMen bazkide diren guztiak Iturria: Behategia datutegia. 912 .- Astigarragako Kronika Dobera Euskara Elkarteak kaleratu zuen 2014an eta asteazkenetan zabaltzen da Astigarragan. Ez da "Hedabideak" diru-laguntzaren onuraduna deialdiak ezartzen duen orrialdekopuruari buruzko baldintza betetzen ez duelako. Ikerketaren 5.1.3. atalean kontsultatu daiteke zeintzuk diren deialdian parte hartzeko baldintzak eta zeintzuk geratu diren deialditik kanpo. 913 .- Hik hasi aldizkaria Xangorin Kooperatiba Elkarte Txikiak kaleratzen du hilabetero. 1995ean sortu zen eta pedagogiaren inguruko gaiak lantzen ditu. Ez da "Hedabideak" diru-laguntzaren onuraduna deialdiak ezartzen duelako glotodidaktika- eta psiko-pedagogia aldizkariak ez direla diruz lagunduko. Ikerketaren 5.1.3. atalean kontsultatu daiteke zeintzuk diren deialdian parte hartzeko baldintzak eta zeintzuk geratu diren deialditik kanpo. 914 .- Txikitto aldizkaria Eibarko eta kitto! euskara elkarteak kaleratzen du. Ikasle eibartar guztiek jasotzen dute hilero eta doan ikastetxeetan. Ez da "Hedabideak" diru-laguntzaren onuraduna deialdiak ezartzen duelako eskola-aldizkariak ez direla diruz lagunduko. Ikerketaren 5.1.3. atalean kontsultatu daiteke zeintzuk diren deialdian parte hartzeko baldintzak eta zeintzuk geratu diren deialditik kanpo. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 944 Norberak jasotako kopuruak eztabaida desbidera zezakeela ikusita, deialdiaren beraren gaineko balorazioa, TOKIKOMen Administrazio Kontseiluan ebazpenaren aurretik egin genuen, azterketa ahalik eta objetiboena izan zedin. Ez dugu uste zenbaki dantzan, batek eta beteak jasotako kopuruekin sokatiran hastea eraginkorra denik, gure areko desberdintasunekin tematuko ginatekeelako, eta aurrera egingo badugu, batera egin beharko dugu, eta horretarako, elkartzen gaituenari heldu beharko genioke, banatzen gaituenari baino. Euskararen sustapenaz ari bagara, guk uste dugu Jaurlaritzak erabili dituenak irizpide egokiak direla: ahalik eta jende gehienarengana iristea komeni, euskara bera zabaldu nahi bada. Egokiak eta logikoak. Irizpide horren arabera egindako banaketa ikusita, orain jakin beharko genukeena, erabilitako formula zehatza da. Irizpidea gauzatzerakoan erabilitako neurria. Eta ahal den heinean, hobetzen saiatu, izandakoen pareko kalterik izan ez dadin. Prest gaude, zenbakiak mahai gainean jarri, eta behar bezala aztertzeko. Ezin ahaztuko dugu orokorrean, tokikook jasotako zakua handitu bada ere, badirela gure kideen artean, beherakada izan dutenak; Kronika, Aiaraldean papereko edizioa, telebistak… Hauek ere, kaltetuak izan dira, eta Eusko Jaurlaritzarekin sakon aztertu nahi dugu kasu bakoitza, beherakadaren benetako arrazoia zein izan ote den ikusteko, hasiera batean, aldeko beharko lukeen ezaugarriak betetzen dituztelako gehienak. Argi dugu diru poltsa berdina den bitartean, batzuk gehiago jasotzeko, beste batzuk gutxiago jaso beharko dutela. Horregatik zaku barruko banaketan baino, zakua handitzeko lanetan saiatu beharko luke sektoreak. Euskeraren normalizazioan eta sustapenean dihardugun eragileak garelako, bai, baina, sektore ere bagara, komunikabide bagara, industria bagara. Langile dexente dituen jarduera ekonomikoaz ari gara. Eta argi dago premia horiek Hizkuntza Politikaren Sailaren esparrua gainditzen dutela. Horregatik, beste ate batzuk jotzen hasteko ordua dela uste dugu, eta bide horri ekiteko asmoa dugu. Ildo horretatik aipatu behar da, autofinantziazioa eskatzen zaigula, eta gu gerorri garela interesatuenak, ahalik eta autofinantziazio maila altuena lortzen. Menpekotasunik ez dugulako nahi. Erakundeetatik jasotako laguntzez gain, publizitatea eta, kasu batzuetan, gure bazkideen ekarpenak dira gure diru iturriak. Eta hortxe dago datuak: Eusko Jaurlaritzak egiten duen publizitate guztiaren %2a baino gutxiago da euskarazkoetara heltzen dena. Eta estrategikotasuna eta eraginkortasuna onartzen bazaigu, horren araberakoak beharko lukete ere Jaurlaritzaren neurriek. Zer hobeturik bada beraz, baina horrek ezin itsutuko gaitu.Aurtengo dirulaguntzak, sari baino, aitortza dira. TOKIKOMek azken urteetan egindako lanaren aitortza. Gure komunitateak915, kalitatezkoak dira, eta gainera, euskaldun eta ez euskaldunengana iristeko ahalmena dute. Aurtengo gorakadarekin galga edo frenoa jarri diogu azken urteetako beheranzko joerari. 2011tik 2014rako tartean %18 egin du behera TOKIKOMeko komunikabideok jasotako diru laguntzak. Egia eta nabarmena da tokikoontzako diru poltsa handitu egin dela aurten, bai, baina ezin izkutatuko dugu komunikabide kopurua ere handitu egin dela. Aurtengo banaketan parte hartu duten 12 proiektu berrietako 7, gureetakoak dira. Eta horrenbestez, proportzioan, jasotako kopurua eta proiektu zenbakiaren arteko proportzioan, 2010ean baino diru gutxiago jaso dugu. Azken urteetan Jaurlaritza eta euskerako komunikabideen arteko harremanaren bilakaerari erreparatuta, uste dugu TOKIKOM eta HEKIMENen sorrerak eragina izan duela aldaketa horretan. Zerbaiterako balio izan duela gure jardunak. Irizpide aldaketarena, guk gerorrek eta sektoreko gainerako eragileek eskatutako zerbait izan da. Argi genuen irizpide zehatzak behar zirela banaketarako, eta guztiok jakin behar genituela zeintzuk ziren. Gure proposamenak ere helarazi dizkiogu Jaurlaritzari azken urte honetan, eta ez dira indarrean jarri direnen oso desberdinak. Zubi ori ezinbestekoa da, urteroko diru laguntzetatik epe luzerako hitzarmenera jauzi egin nahi badugu, urratsek epe luzerakoak beharko dutelako, egunetik egunerakoak baino. Horregatik, batzuekin eta besteekin elkarlanean segitzeko prest gaude. Jaurlaritzak berak gurekin izan du orain arte elkarrizketarako jarrera. Jarrera hori sektore guztira zabaldu, eta elkarrekin aurrera egitea, hori da bidea. Horretan sinistuta gaude, eta horren alde segiko dugu lanean. 915 - Horrela jartzen du jatorrizkoan. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako dirubaliabideen azterketa. 946 EGITASMOA 2014ko dirulaguntza 2015eko dirulaguntza 2016ko dirulaguntza 2017ko dirulaguntza 2018ko dirulaguntza Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako dirubaliabideen azterketa. 948 EGITASMOA 2005eko dirulaguntza 2006ko dirulaguntza 2007ko dirulaguntza 2008ko dirulaguntza 2009ko dirulaguntza 2010eko dirulaguntza 2011ko dirulaguntza 2012ko dirulaguntza 2013ko dirulaguntza Irria aldizkaria Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako dirubaliabideen azterketa. 950 EGITASMOA 2005eko dirulaguntza 2006ko dirulaguntza 2007ko dirulaguntza 2008ko dirulaguntza 2009ko dirulaguntza 2010eko dirulaguntza 2011ko dirulaguntza 2012ko dirulaguntza 2013ko dirulaguntza Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 952 EGITASMOA 2014ko dirulaguntza 2015eko dirulaguntza 2016ko dirulaguntza 2017ko dirulaguntza 2018ko dirulaguntza Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako dirubaliabideen azterketa. 954 EGITASMOA 2005eko dirulaguntza 2006ko dirulaguntza 2007ko dirulaguntza 2008ko dirulaguntza 2009ko dirulaguntza 2010eko dirulaguntza 2011ko dirulaguntza 2012ko dirulaguntza 2013ko dirulaguntza EGITASMOA 2005eko dirulaguntza 2006ko dirulaguntza 2007ko dirulaguntza 2008ko dirulaguntza 2009ko dirulaguntza 2010eko dirulaguntza 2011ko dirulaguntza 2012ko dirulaguntza 2013ko dirulaguntza Gipuzkoako Hitza Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako dirubaliabideen azterketa. 956 EGITASMOA 2005eko dirulaguntza 2006ko dirulaguntza 2007ko dirulaguntza 2008ko dirulaguntza 2009ko dirulaguntza 2010eko dirulaguntza 2011ko dirulaguntza 2012ko dirulaguntza 2013ko dirulaguntza Nafarroako Hitza Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 958 EGITASMOA 2014ko dirulaguntza 2015eko dirulaguntza 2016ko dirulaguntza 2017ko dirulaguntza 2018ko dirulaguntza Maxixatzen EGITASMOA 2006ko dirulaguntza 2007ko dirulaguntza 2008ko dirulaguntza 2009ko dirulaguntza 2010eko dirulaguntza 2011ko dirulaguntza Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako dirubaliabideen azterketa. 960 Iturria: tesiaren egileak prestatua. (*2009 eta 2010ean erreferentzia-orrialdeak ere sartu ziren multzo horretan). Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako dirubaliabideen azterketa. 962 ONURADUNAK 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 Euskara hutsezko eguneroko prentsa inprimatua 8 9 9 9 9 9 8 8 6 Euskara hutsezko aldizkari inprimatuak 59 51 52 53 59 55 59 59 59 Nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako euskara hutsezko gehigarriak Iturria: tesiaren egileak prestatua. (* 2009 eta 2010eko deialdietan erreferentzia-orrialdeei ere esleitu zitzaikien laguntzak) Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako dirubaliabideen azterketa. 964 916 .- Tolosaldeko Ataria 2003an sortu zen Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitzaren jarriapena da. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako dirubaliabideen azterketa. 966 Iturria: tesiaren egielak prestatua. 917 .- Nafarroan sortu eta zabaltzen diren aldizkariek ez zuten "Hedabideak" deialdira aurkezterik izan 2016ko deialdian, Nafarroako Gobernak horientzako diru-laguntzak eskaini zituelako. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako dirubaliabideen azterketa. 968 918 .- Kalaputxi aldizkariak 2012an jaso zuen azken aldiz Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza. 2013 eta 2014 urteetan, eskatu arren, 2.000 euro baino gutxiago esleitu zioten, eta deialdiaren edukian ezarritakoaren arabera, egoera horretan zeuden hedabideek ez zuten dirurik jasotzen. 2015etik aurrera ez zuten Jaurlaritzaren diru-laguntza eskatu. 919 .- Nafarroan sortu eta zabaltzen diren aldizkariek ez zuten "Hedabideak" deialdira aurkezterik izan 2016ko deialdian, Nafarroako Gobernak horientzako diru-laguntzak eskaini zituelako. 920 .- Nafarroan sortu eta zabaltzen diren aldizkariek ez zuten "Hedabideak" deialdira aurkezterik izan 2016ko deialdian, Nafarroako Gobernak horientzako diru-laguntzak eskaini zituelako. 921 .- Nafarroan sortu eta zabaltzen diren aldizkariek ez zuten "Hedabideak" deialdira aurkezterik izan 2016ko deialdian, Nafarroako Gobernak horientzako diru-laguntzak eskaini zituelako. 922 .- Nafarroan sortu eta zabaltzen diren aldizkariek ez zuten "Hedabideak" deialdira aurkezterik izan 2016ko deialdian, Nafarroako Gobernak horientzako diu-laguntzak eskaini zituelako. Diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa. 970
science
addi-5beaf3afc398
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/35549
Testu eta irudien arteko antzekotasun semantikoa aztertzen
Salaberria Saizar, Ander
2019-09-30
Konputagailu Ingeniaritza eta Sistema Adimentsuak Unibertsitate Masterra Master Tesia Testu eta irudien arteko antzekotasun semantikoa aztertzen Egilea Ander Salaberria Saizar Zuzendaria Eneko Agirre Bengoa Zuzendarikideak Oier Lopez de Lacalle Lekuona 2019 Laburpena Lengoaia Naturalaren Prozesamendu eta Ikusmen Artifizialaren arloaren erdigunean modalitate anitzak, irudi eta testuak, aldi berean prozesatzea da helburu nagusietako bat. Proiektu honetan modalitate anitzeko sistemen estimazioak modalitate bakarra erabiltzen dutenena baino hobeagoak diren aztertu da. Hori burutzeko testu eta irudien arteko antzekotasun semantikoak aztertu dira, STS eta vSTS atazen bidez. STS modalitate bakarreko ataza da, non bi esaldiren arteko antzekotasun semantikoak aztertzen diren. IXA taldeak berriki sortu duen vSTS atazan, aldiz, testu eta irudien errepresentazioak maneiatzen dira esaldien arteko antzekotasun semantikoak aztertzeko —hots, modalitate anitzeko ataza bat da—. Kasu honetan, esaldi bakoitza irudi batez lagunduta dator, esaldi hori irudiaren goiburukoa edo captiona delarik. Ataza horiek ebazteko artearen egoeran dauden hainbat motatako neurona-sare sakon landu dira. Hauen artean modalitate bakarra erabiltzen duten BERT, GloVe, GPT-2 eta USE sistemak aurkitzen dira, baita modalitate anitzeko errepresentazioak eraikitzen dituen VSE++ sarea ere. Sistema hauek STS eta vSTS atazetara moldatu dira, hauen errendimendua kasu ez-gainbegiratu eta gainbegiratuetan aztertuz. Aipatutako sistemak vSTS datu multzoan probatu dira. Datu multzo hau proiektu honetatik kanpo sortu eta hedatu bada ere, bere garapena sakon aztertu dugu. Gainera, modalitate anitzeko sistema berri bat sortu da, DiscoGAN arkitekturan oinarrituta dagoena, DiscoGAN-M3. DiscoGAN-M3 sistemak modalitate anitzeko errepresentazioekin lan egiten ez badu ere, bi modalitateen arteko transformazioak ikasten ditu. Arkitektura berri honen logika, eraikuntza eta ikasketa prozesuak sakonki azaldu dira. Gure lanak modalitate anitzeko adierazpenak erabiltzean emaitza hobeagoak lortzen direla erakusten du esperimentu ez-gainbegiratuetan. Hala ere, esperimentu gainbegiratuetan ez da horrela izan. Kasu horretan atentzio-mekanismoak erabiltzen dituen BERT bezalako Transformerrek emaitza onenak lortzen dituzte, vSTS atazan artearen egoera definituz. Egindako lanak modalitate anitzeko adierazpenen kontribuzioa erakusten badu ere, kasu gainbegiratuetan emaitzak hobetzeko aukera asko daudela uste da. i Eskertzeak Lerro hauetan proiektua gauzatzen lagundu didaten guztioi nire eskerrik beroenak adierazi nahi dizkiet. Hauetatik aipamen berezi bat proiektuko zuzendariei —Eneko eta Oierri— eta proiektuan zehar lagundu didaten Gorka Azkune eta, batez ere, Aitor Soroari. Guztien ekarpen eta aholkuek proiektua behar bezala garatzea eta biribiltzea ahalbidetu dute. Hau guztiagatik mila esker! iii 1. KAPITULUA Sarrera Hizkuntza naturalaren prozesamenduaren1 arloan, hitz-bektoreen —hitzen errepresentazioak adierazten dituzten bektoreen— ikasketak arrakasta handia izan du. Errepresentazio hauek, neurona-sareak erabiliz, testu-corpus erraldoietatik ikasten dira. Neurona-sare hauek corpuseko hitz bakoitzari bere esanahiaren errepresentazio abstraktu bat esleitzen diote, ataza sinple batzuk ebazten saiatzen diren bitartean ikasten dituztelarik. Hizkuntzaereduen ikasketa, adibidez, aipatutako ataza horri egokitzen zaio, non hitz sekuentzien gaineko probabilitate distribuzioak ikasteko prozesuan hitzen errepresentazio horiek lor daitezkeen. Hitz-bektoreen artean hainbat operazio egin daitezkeela frogatu bada ere —1.1 irudiko hitzen arteko analogiak [1], adibidez—, hau ez da nahikoa hizkuntzaren prozesamendua hurrengo pausora eramateko. Hori dela eta, hitz-bektoreen ikasketak esaldien adierazpenak ikasteko antzeko metodoak sortzea motibatu duela esan daiteke [2]. Esaldi-bektore hauek ikasi eta prozesatzeak hizkuntzaren ulermena lortzeko oinarrizko pauso bat osatzen du; eta, pauso hori emateko, erdibideko beste ataza batzuk proposatu dira —STS [3] eta NLI [4], adibidez—, bi esaldiren arteko antzekotasun semantikoak aztertzen dituztenak. Horien artean, STS edo semantic textual similarity [5] proiektu honetan landu den ataza da, esaldi pare bakoitzari 0 eta 5 arteko balio bat esleitzen diona. Balio hori handitzen den heinean, orduan eta antzekoagoak izango dira bi esaldi horiek semantikoki. Ataza hau makinen bidez automatizatzeak asko lagundu dezake pertsona eta makina arteko komu1Euskaraz letra etzanez idatzita dauden terminoen ingelesezko itzulpenak 6.1 eranskinean aurki daitezke. Itzulpen asko zuzenean egin badaitezke ere, irakurleak bere esanahia begiratu dezake zalantzarik izanez gero. Hitz hauen lehenengo agerpena bakarrik egongo da letra etzanez idatzita. 1 2 Sarrera 1.1 Irudia: Hitz pareen arteko erlazioak edo analogiak GloVe hitz-bektoreen espazioan —irudia [1] artikulutik hartuta—. Irudian, bektoreen dimentsionalitatea 300etik 2ra murriztu da, analogia hori grafikoki erakutsi ahal izateko. nikazioan, baita —modu orokorrago batean— lehen aipatu den hizkuntzaren ulermen eta prozesamenduan ere. Pertsonen arteko komunikazioan —hots, hizkuntza naturaletan—, informazioa ez da osoa, pertsonek aurretik duten ezagutzarekin osatu eta interpretatzen baitute. Makinek pertsonekin komunikatu ahal izateko ezinbestekoa da makinek ezagutza guzti hori bereganatzea; adibidez, ezagutza hori testu-multzo handietatik induzituz. Hala ere, testuetan munduari buruzko ezagutza nekez azaltzen da. Adibidez, zuhaitzak zer diren jakin gabe zuhaitzen deskribapenak irakurtzen badira, zaila da hauen forma, adarren itxura eta koloreak definitzea. Izan ere, deskripzio hauek gutxitan izaten dira nahikoak zuhaitz bat zehazki zer den jakiteko —aurrejakituririk gabe behintzat—, zuhaitz hori errealitatean zer den ikusi arte. Berriki, gabezia horiek irudi eta bideo multzo handietatik ezagutza induzituz osatu nahi izan da, irudietan azaltzen den ezagutza bisuala erabiliz, eta testuen errepresentazioa mundu fisikoari lotuz irudien bitartez, grounding deritzon prozesuan. Testu eta irudien errepresentazioak espazio berera eramateko, hau da, modalitate anitzeko errepresentazio hauek lortzeko problema honi language grounding problem deritzo. Hizkuntzaren prozesamenduan, aurreko arazoak eraginda, informazio bisualak erabiltzen dituzten ataza berriak definitu dira, hala nola: irudi edo goiburuko berreskurapena, irudien goiburuko sorkuntza, bideo- eta testu-lerrokatzea eta VQA —irudien gaineko galdera-erantzute ataza—. 1.1 Helburuak 3 Informazio bisual horiek kontuan hartuz, STS atazaren pareko ataza bat proposatu da, testu eta irudi bidezko antzekotasun semantikoa aztertzen duen ataza —edo vSTS—, non, bi esaldi aztertu beharrean, bi irudi eta esaldi pare konparatzen diren; hots, esaldi bakoitza irudi batez lagunduta dator, esaldi bakoitza dagokion irudiaren goiburukoa izanik. Beraz, vSTS eta STS atazen artean dagoen ezberdintasuna informazio bisual hori eskura izatea ala ez izatea da, hurrenez hurren. Orain arte, STS ataza ebazteko eskura zeuden datu multzoak esaldi pareez osatutako instantziak zituzten bakarrik. Orain, aldiz, sortu berri den vSTS datu multzoa erabili daiteke vSTS atazaren abantaila teorikoak praktikan ebaluatu ahal izateko. 1.1 Helburuak Proiektuaren helburu nagusia testu eta irudien arteko antzekotasun semantikoa neurtzen dituzten algoritmo eta datu multzoak aztertzea bada ere —testuak eta irudiak espazio berean errepresentatzeko alternatibak aztertuz ere bai—, proiektuko helburuak ondorengo puntuetan zatitu daitezke: 1. Hizkuntzaren prozesamenduko fundamentuak ikastea, ondorengo puntuak eginez: (a) "Deep Learning for Natural Language Processing" ikastaroan parte hartzea. (b) Hizkuntzaren prozesamenduko literatura irakurtzea. 2. Modalitate anitzeko sistemen estimazioak modalitate bakarra erabiltzen dutenena baino hobeagoak diren aztertzea, ondorengo puntuak burutuz: (a) STS eta vSTS atazetan artearen egoera definitzen duten tekniken analisia, bai modalitate bakarrekoak eta baita anitzekoak ere. (b) Aztertu diren teknikak eskura dauden datu multzoetan ebaluatzea, sortu berri den vSTS datu multzoa barne. (c) Neurona-sare sakon baten modalitate anitzeko arkitektura berri bat sortzea — arkitekturaren inplementazio, ikasketa-prozesu eta ebaluazioak barne—, antzekotasun semantikoen balioak emateko gai dena. Puntu hauekin erlazionatuta, lan esparru ezberdinak erabili direla aipatu behar da. Proiektu honetan, Python3 lengoaia erabili da, Tensorflow eta PyTorch liburutegien bitartez 4 Sarrera neurona-sareak eraiki eta exekutatuz. Alde batetik, Google Colab plataforma erabili da, sortutako kodea exekutatzeko zerbitzariak eskaintzen dituena —12 orduko sesioetara mugatuta—. Plataforma hau denbora luzez exekutatu behar ez den kodea exekutatzeko erabili da, 12GB memoria duen NVIDIA Tesla K80 txartel grafikoa erabiltzailearen eskura uzten baitu eta. Gainera, kodea Google Drive biltegiratze-zerbitzuan gordetzea eta exekutatzea ahalbidetzen du, erabiltzearen bizitza erraztuz. Beste aldetik, exekuzio-denbora luzeak behar dituen kodea exekutatzeko, etxeko ordenagailua erabili da, 6GB-eko NVIDIA GeForce GTX 1060 txartel grafikoarekin. Etxeko ordenagailua ez da Google Colabeko zerbitzaria bezain azkarra; baina, etxeko "sesioak" denbora mugak ez dituenez, helburuetako azken puntuko arkitekturaren ikasketa-prozesua burutzeko aukerarik onena bihurtzen du. 1.2 Planifikazio eta jarraipena Proiektua 2019ko otsailetik urte bereko irailera arte garatu da, nahiz eta tesia apirilera arte ia geldirik egon, ikasturteko klaseen lan-karga murriztu arte, hain zuzen ere. Lau atal nagusietan banatu daiteke proiektuaren garapena: 1. Hainbat argitalpen tekniko eta liburuen irakurketa, gaiari buruzko oinarrizko printzipio eta algoritmoak barneratzeko. Gainera, Tensorflow eta PyTorch liburutegiei buruzko hainbat dokumentazio eta adibide jarraitu dira, hauen erabilera zuzena ikasteko. Atal hau proiektu osoan zehar burutu da. 2. Aurreko puntuarekin batera, Deep Learning for Natural Language Processing mintegian parte hartu da otsailean zehar, hizkuntzaren prozesamenduaren eta neuronasare sakonen fundamentuak ikasteko intentzioarekin. 3. Aurretik aipatutako sistemekin, hainbat proba burutu dira STS eta vSTS atazetan, probak modu gainbegiratu eta ez-gainbegiratuetan burutuz. Atal hau, martxoa eta uztaila artean burutu da, nagusiki. 4. MultiDiscoGAN arkitekturaren diseinu eta inplementazioa, gehienbat maiatza eta ekaina artean burutua. Abuztuan, sistemari aldaketa batzuk egin zaizkio, bere errendimendua hobetzeko asmoarekin. 5. Dokumentazioaren idazketa proiektuan zehar burutzen joan da, gehienbat uztaila eta iraila artean garatu dena. 1.3 Edukiak 5 Bilerak astero egin dira zuzendari eta zuzendari-kideekin, hainbat salbuespen kontuan hartu gabe. Martxoan zehar, Masterreko irakasgaien lan karga zela eta, proiektuari geldiune bat eman zitzaion. Ekaina bukaeran eta uztailean zehar, doktoretzarako hainbat beka eskaera egin eta proiektua bigarren planoan utzi zen. Azkenik, abuztuan zehar, bilerak ez ziren ia burutu, gehienbat dokumentazioaren idazketa besterik ez baitzen geratzen. 1.3 Edukiak Memoria honetan zehar, honako edukiak azalduko dira: • Bigarren kapituluan, gaiari buruzko aurrekariak azalduko dira, bai erabili diren sistemak eta datu multzoak detailean azalduz. • Hirugarren kapituluan, IXA taldean sortu berri den vSTS datu multzoaren sorkuntza eta ezaugarriak definituko dira. • Laugarren kapituluan, DiscoGAN-M3 arkitektura berria nola jaio den azaldu eta bere egituraren zergatiak defendatuko dira. • Bosgarren kapituluan, azaldutako sistema horiekin egin diren esperimentu, emaitza eta hausnarketak ikusiko dira. • Seigarren kapituluan, emaitzetatik lortzen diren ondorioei buruz hitz egingo da, baita etorkizunerako gelditzen diren lanei buruz ere. • Azkenik, lehenengo eranskinean, erabili den terminologiaren itzulpenak aurki daitezke. 2. KAPITULUA Aurrekariak Neurona-sare artifizialek ataza jakin batzuk ikasten dituzte, ataza horietako ebazpen eta adibideak kontsideratuz. Azkeneko hamarkadan indar handia hartu dute hainbat arloetan zehar, hizkuntzaren prozesamenduan barne; gehienbat, prozesadore eta txartel grafikoek izan dituzten garapenak eraginda. Horrek sistema berriak etengabe sortzea ekarri du, urtero hainbat atazetan artearen egoera definitzen dituzten sistema berriak publikatzen direlarik. Hasiera batean, neurona-sareen helburu nagusia hauei emandako atazak gizakien burmuinak bezala ikastea bazen ere, denborak aurrera egin ahala, antzekotasun biologikoetatik urrundu da ataza espezifikoak ebazteko ahaleginean. Hori dela eta, kapitulu honetan erabili diren neurona-sare —edo sistemak— eta datu multzoak komentatu dira. Sistema eta datu multzo hauek hainbat ataletan zatitu dira, hauek erabiltzen edo osatzen dituzten modalitateen arabera; hots, testua, irudia eta biak maneiatzen dituzten sistema eta datu multzoak atal ezberdinetan azaltzen dira. Sistema horiek barneratzen dituzten teknologiak ere gainetik azalduko dira, hainbat neurona-sare mota eta teknika aipatuz, besteak beste. Ondorengo azpiataleko sistema eta datu multzo gehienak 5. kapituluan erabiltzen dira. Gainera, STS atazarekin zerikusia duten beste datu multzo batzuk gainetik azaldu dira. 7 8 Aurrekariak 2.1 Testuen errepresentazioak Lehenengo azpiatal honetan, testua maneiatzen duten sistemak eta datu multzoak aipatzen dira. Sistema hauek esaldi-bektoreak sortzeko erabili dira, adibidez, esaldi-bektore hauek eraikitzeko esaldian agertzen diren hitzen hitz-bektoreak erabiltzen dituztenak. 2.1.1 Oinarrizko sistemak Proiektu honetan neurona-sare artifizialak erabili dira testu eta irudiak prozesatzeko orduan. Hitz gutxitan, neurona-sare artifizialak eredu matematikoak dira, gure burmuinaren barruan sortzen diren neuronen arteko erreakzio sinaptikoak imitatzen saiatzen direnak. Funtsean, sarrerako datuei funtzio matematiko bat aplikatzen die irteera datu batzuk lortzeko. Irteera datu horiek adierazgarriak izateko, sare hauek ikasketa-prozesu batetik pasa behar dira, bete nahi den atazaren arabera aldatzen dena. Erabili diren sistemak bi ataletan bana daitezke: neurona-sare errepikakor edo RNNetan, eta aurrerantz-elikatutako neurona-sareetan oinarritutakoak —Transformerrak azkeneko hauetan sartzen direlarik—. Sistema bakoitza komentatu aurretik, erabilitako neuronasare motak definituko dira. Hala ere, RNN eta Transformer hauek azaltzeko, aurrerantzelikatutako neurona-sareak zer diren eta nola funtzionatzen duten gainetik errepasatzea ondo letorke, neurona-sare sinpleenetarikoak baitira. Aurrerantz-elikatutako neurona-sareak (Feedforward Neural Network, FNN) 2.1 irudian aurrerantz-elikatutako neurona-sare hauen adibide baten egitura azaltzen da. Irudiko geruza hauek tipikoak dira neurona-sare hauetan, non geruza bakoitzak hiru eragiketa egiten dituen: matrizeen arteko biderketa, batuketa eta aktibazio-funtzio bat, hain zuzen ere. 2.1 Irudia: Aurrerantz-elikatutako neurona-sare baten arkitektura sinple bat, hiru geruzako Multilayer-Perceptron bati dagokiona. 2.1 Testuen errepresentazioak 9 2.1 ekuazioan neurona-sare honetan ebazten diren hiru geruzen kalkuluak azaltzen dira — geruza-dentsoak bezala ezagutzen direnak—. Lehenengo geruzako sarrerako bektoreari x deituko zaio, eta azken geruzako irteerakoari, berriz, y —bi hauek matrizeak izan badaitezke ere, gauzak sinplifikatzeko bektoreak bezala definituko dira. G. geruzan, aurreko geruzako h(G−1) irteera W(G) matrizearekin biderkatu eta b(G) bektorearekin batzen dira, a(G) = h(G−1) ·W(G) +b(G) lortzeko. y = ϕ(h(1) ·W(2) +b(2)) h(1) = ϕ(h(0) ·W(1) +b(1) h(0) = ϕ(x·W(0) +b(0)) (2.1) Matrize horien biderketa eta batuketak egiteko erabiltzen diren bektore eta matrizeen dimentsioak kontuan hartu behar dira —aljebra linealaren oinarrizko erregelak jarraituz—. Demagun G. geruzako sarrerako bektoreak a balioz osatuta dagoela, hots, h(g−1) bektorea a elementuko bektorea dela. Geruzaren irteeran b elementuko bektore bat lortu nahi bada, W(G)-k a×b dimentsioko matrizea izan behar du nahitaez. Hau horrela izanik, b(G) bektoreak b elementu izan beharko ditu batuketa egin ahal izateko. Azkenik, a(G)-ri funtzio ez-lineal —edo aktibazio-funtzio— bat aplikatzen zaio, neuronasarea ataza linealetara bakarrik ez mugatzeko. Esan bezala, ϕ aktibazio-funtzioek neurona-sareei malgutasuna ematen die, funtzio ezlinealak ikasteko aukera ematen baitie. 2.2 irudian hainbat adibide ikus daitezke. 2.2 Irudia: Proiektu honetako esperimentuetan zehar erabili diren hainbat aktibazio-funtzio. Neurona-sare askotako azken geruzan aktibazio-funtzio berezi bat erabiltzen da, lortzen diren balioak probabilitate bihurtzen dituelarik. Softmax deitzen den funtzio hau oso baliagarria da —sailkatzaileetan batez ere—, klase bakoitzak duen probabilitatea lortzeko metodo eraginkorra baita —2.2 ekuazioa—. 2.1 Testuen errepresentazioak 11 Pisuen aldaketak galera-funtzioaren balioari eragiten dion aldaketa kontrolatzeko ikasketatasa edo η erabiltzen da. Ekuazioetan erabilitako nomenklaturaren adibide bezala, W(G) i j aldagaiak G geruzan W matrizeak i. lerroan eta j. zutabean duen balioa adierazten du. Ikasketa-prozesua minimizazio problema bat denez, 2.4 ekuazioan zeinu negatiboa jartzen da —maximizazio problema balitz, ez litzateke zeinu hori agertuko—. δ (G) j = ∂L ∂h(G) j ∂h(G) j ∂a(G) j =    2(h(G) j −t(G) j )·ϕ′(a(G) j ) G azken geruza bada, ∑k∈h(G+1) W(G) jk ·δ (G+1) k ·ϕ′(a(G) j ) bestela. (2.5) 2.5 ekuazioan definitu den δ j-ren kalkuluan galera-funtzioa errore koadratikoa dela kontuan hartu da —2.3 ekuazioa—. Erregresio problema baterako galera-funtzioa aukeratzean batez-besteko errore koadratikoa oso erabilia da; baina, kontuan izan behar da galera-funtzioen aukeraketa ebatzi nahi den atazaren menpekoa dela. Sare hauek oso onak dira x sarrera eta y irteera pareen arteko erlazioak ikasten, baina datuen ordenak garrantzia duenean —hizkuntza-eredu bat ikastean, adibidez—, neuronasare errepikakorrak erabiltzea komeniko litzateke. Izan ere, aurrerantz-elikatutako neuronasare askok ez dute datuen ordena kontuan hartzen, hau da, ez du aurreko datuen informaziorik gordetzen. Neurona-sare errepikakorrak (Recurrent Neural Network, FNN) Irakurleak dokumentu hau irakurtzen duen heinean, hitz bakoitzaren esanahia ulertzeko aurretik irakurritakoa kontuan hartzen du. Beste modu batera esanda, gure pentsamenduak iraunkorrak dira denboran zehar, bizi ditugun gertaerak memorizatzen ditugularik. 2.3 Irudia: RNN baten egitura, RNNko gelaxkaren irteera-bektore bakoitza geruza bateko aurrerantz-elikatutako neurona-sare batetik pasatzen delarik. 12 Aurrekariak Neurona-sare errepikakorrek —RNN— neurona-sareen azpimultzo bat osatzen dute, informazioaren iraunkortasuna ahalbidetzen duen begiztak dituztelarik —2.3 irudia—. Hau horrela izanik, sare hauen nodoen konexioek grafo zuzendu bat eraikitzen dutela esan daiteke denboraren ardatzean zehar; hots, sare honek itzultzen dituen emaitzak aurretik aztertu dituen datuen menpekoak direla. Honek n luzerako hitz-bektore sekuentzietatik esaldibektoreak eraikitzeko egokiak bihurtzen ditu, hitz-bektore horiek aurrerantz-elikatutako neurona-sareak —edo beste neurona-sare mota— erabiliz kalkulatu daitezkeelarik. Esan bezala, RNNak aurretik ikusitako datuak memorizatzeko gaitasuna dute, sekuentzia bat jarraitzen duten datuak prozesatu ahal izateko. Memorizatze hori aurretik datozen datuen irteera-bektorea hurrengo instantziarekin batera prozesatuz lortzen da, ondoren azaltzen den bezala. Aurrerantz-elikatutako neurona-sareak bezala, sare hauek f funtzio bat aplikatzen dute instantzia bakoitzean; matrizeen arteko biderketak, batuketak eta aktibazio-funtzio baten aplikazioak osatzen dituena. RNN hauentzako nomenklatura zerbait aldatzen da, hainbat geruza erabili beharrean geruza bera exekutatuko delako t-ren balio ezberdinetarako. Hori dela eta, x(t) eta h(t) adierazpenek t hitzaren sarrera eta irteera-bektoreak adieraziko dituzte, hurrenez hurren. Wr, berriz, x(t) eta h(t−1) bektoreen konkatenazioarekin biderkatuko diren pisuen matrizea izango da; eta, azkenik, br bektorea aurreko biderkaduraren emaitzekin batera batzen da, a(t) lortzeko —2.6 ekuazioa—. h(t) = ϕ(a(t)) −→ a(t) = Wr · h h(t−1),x(t)i +br (2.6) 2.6 ekuazioaren kasu nabaria edo t = 0 kasua kodetzeko h(−1) zeroz osatutako bektore bezala hasieratzen da. Sare hauetan x(t) eta h(t) bektoreek a eta b elementu dituztela kontuan hartzen bada, hurrenez hurren; Wr matrizeak (a+b)×b-ko dimentsionalitatea izango du; eta, azkenik, br bektoreak b elementu izango ditu. 2.4 Irudia: t instantziako sarearen memoria eta sarrerako datuek duten erlazioa azaltzen da, aurreko instantzien datuekiko. Irudi honetan eta ondorengoetan, xt adierazpena dokumentuan zehar erabiltzen den x(t)-ren parekoa da. 2.1 Testuen errepresentazioak 13 RNN hauetan atzeranzko propagazioa aplikatzerakoan, behin eta berriro errepikatzen den RNN gelaxka hedatu behar da —2.4 irudian azaltzen den f funtzioa kalkulatzen duen gelaxka hedatu behar delarik—. Behin hedapen hori eginda, atzeranzko propagazioa aurrerantz-elikatutako neurona-sare bat balitz bezala egin behar da —2.4 ekuazioari hainbat aldaketa eginik, egiten diren eragiketak ez baitira guztiz berdinak—. Atzeranzko propagazio honi BackPropagation Through Time edo BPTT deritzo. Gainera, neurona-sare guztietan bezala gradiente-jaitsiera metodoak erabiliko direnez, kontuz ibili behar da kalkulatzen diren deribatu partzialak oso handiak ala oso txikiak ez bihurtzearekin —problema hauei ingelesez exploding-gradient eta vanishing-gradient deitzen zaie, hurrenez hurren—. Azaldu den RNN hau 1980. hamarkadan definitu zen oinarrizko neurona-sare errepikakorra da. Sare honek hizkuntza-eredu bat ikasteko zailtasunak izango ditu esaldietan aurki daitezkeen hitzen arteko mendekotasunen arabera. Kontsidera dezagun hizkuntza-eredu bat, esaldi bati falta zaion h hitza iragarri behar duena aurreko hitzak aurreprozesatuz. h aurreko hitzen menpekoa da, baina h iragartzeko behar diren hitz gakoak oso urruti egon daitezke iragarri nahi den hitzetik. Oinarrizko RNN sareek azkeneko iterazioetan prozesatu diren datuak dituzte gogoan gehienbat, hitzen arteko distantzia handiko mendekotasunak ikasi ezinik. Sare hauek epe laburreko memoria dutela esaten da —2.5 irudia—. 2.5 Irudia: Lehenengo irudian urdinez koloreztatua agertzen diren sarrerako eta irteerako datuen artean menpekotasuna antzematea errazagoa da bigarren irudiaren kasuan baino, menpekotasun hori azaltzen den datuak urrutiago baitaude. Ikus daitekeenez, sekuentziako aurreko datuen eragina ahazten edo diluitzen doaz hurrengo datuak prozesatzen diren heinean. Hori dela eta, instantzia bakoitzean 2.6 ekuazioak aplikatu beharrean, hots, azaldu den 2.3 irudiko oinarrizko gelaxka erabili beharrean, beste gelaxka mota batzuk erabili daitezke, sare errepikakor hauen memoria hobetzeko ahaleginean. Gelaxka hauek azaltzerako orduan hainbat eskema erabiliko direnez, eskemetako eragiketak 2.6 irudian agertzen dira. 2.6 Irudia: 2.7 eta 2.8 irudietako eskemen notazioa. Notazio hau erabiltzen dituzten irudiak [6] artikuluan azaltzen dira. 14 Aurrekariak Long-Short Term Memory Sare errepikakor mota hauek Long-Short Term Memory edo LSTM deritze [7], epe labur eta luzeko menpekotasunak ikasteko gai dira eta. Izatez, epe luzeko menpekotasunen arazoa saihesteko diseinatu ziren. Oinarrizko RNN gelaxketan bezala, f funtzio bat begizta baten bidez errepikatzen da, iterazio bakoitzean x(t) sarrerako datu berri bat eta aurreko iterazioko h(t−1) irteerako datuarekin kalkuluak eginik. Baina, oro har, aipatu den arazoa ekiditeko asmoarekin f konplexuagoa bihurtzen da —2.7 irudia—. 2.7 Irudia: LSTM gelaxkak burutzen duen f funtzioaren eskema. LSTM-en gakoa C(t) egoera-gelaxka edo cell-state da, epe luzeko memoriaz arduratzen dena. Iterazio bakoitzean bektore honen balioa aldatu egiten da, ikasi edo ahaztu nahi den informazioaren arabera. Egoera-gelaxka hau h(t) definitzeko erabiltzen da, lehen aipatu diren balioekin batera. Ikasketa ala ahazte-prozesu hauek ateak —gate— deituriko egituren bidez burutzen dira. Hiru ate ezberdin erabiltzen ditu LSTM gelaxkak iterazio bakoitzean: ahazte-atea edo forget-gate, sarrerako atea edo input-gate eta irteerako atea edo output-gate. • Ahazte-atea: t instantzian C(t−1) egoera-gelaxkak zer ahaztuko duen aukeratzen du. Ahazte hori h(t−1) eta x(t) bektoreen araberakoa da. Funtsean, C(t−1) bektoreko balio bakoitza 0 eta 1 arteko zenbaki batekin biderkatuko da —0z bidertzen bada, balio hori ahaztu egingo da; 1ekin bidertzen bada, berriz, balio hori mantendu 16 Aurrekariak Esan bezala, epe luzeko menpekotasunak ikasteko gaitasuna du neurona-sare errepikakor mota honek, baina ikasi behar den pisu kopurua oinarrizko RNN-ena baino askoz handiagoa da. Ikasi beharreko pisuen artean dimentsio bereko lau W matrize eta beste lau b bektore daudenez, oinarrizko RNN gelaxkaren pisu kopurua lau aldiz handitzen du LSTM-ak, ikasketa-prozesuari kostu altuagoa emanik. LSTM-ei buruz bukatzeko, urteetan zehar sare hauei buruzko lan askotan aldaketa txikiak aplikatu zaizkie —[8], adibidez—; baina, funtsean, egitura bera dute. Konparazio asko egin dira LSTM ezberdinen artean [9] [10], baina hauen arteko errendimendua atazaren menpekoa izan ohi da, eta aldaketak ez dira ia nabaritzen. Gated Recurrent Unit Epe luzeko menpekotasunak mantentzen dituzten RNN-en artean Gated Recurrent Unit edo GRU neurona-sare errepikakorrak antzeko errendimendua du, ikasi behar dituen pisu kopurua txikituz. Hasteko, C(t) eta h(t) bektoreak konbinatzen ditu. Bere egitura 2.8 irudian ikus daiteke eta bere erabilera asko handitu da azkeneko urteotan, gelaxka mota honen sinpletasunak eraginda. 2.8 Irudia: GRU gelaxkak burutzen duen funtzioaren eskema. 18 Aurrekariak Transformerrak Transformerra aurrerantz-elikatutako neurona-sare konplexu mota bat da [11], bere errendimendua atentzio-mekanismoen bidez hobetzen duelarik. Neurona-sare honen azalpena [12] artikuluko irudi eta deskribapenez lagunduta burutu da, neurona-sare honen geruza ezberdinak sakonki deskribatzen ditu eta. Neurona-sare hauek ataza ezberdinetara moldatzeko flexibilitatea dute, hots, Transformerra sarearen azkeneko geruzak aldatuz STS edo vSTS atazetara erraz moldatu daiteke; baina erabiliko den azalpena itzulpen automatikoan oinarrituko da, sarrerako esaldi bat beste hizkuntza bateko esanahi bereko esaldi batera bihurtuz. 2.9 Irudia: Transformerraren eskema sinplifikatua. Kasu honetan n = 6 kodetzaile eta deskodetzaile aurkitzen dira sarean. Neurona-sare hau kodetzaile eta deskodetzaile-multzo bidez osatzen da, deskodetzailemultzoaren irteeran hainbat geruza ipini daitezkeelarik ebatzi nahi den atazaren arabera. Edozein kasutan, kodetzaile eta deskodetzaile kopurua berdinak dira —2.9 irudia—. 2.10 Irudia: Lau balioz osatutako posizio-kodeketen grafikoa da, i ∈ [0,200] kasuetarako definitua. 2.1 Testuen errepresentazioak 19 Sare hau erabiltzeko esaldien dj elementu dituzten hi hitz-bektoreak ikasita eduki behar dira. Hitz-bektore hauei pi posizio-kodeketak gehitzen zaizkie, hitzek esaldian duten posizioa definitzeko —2.10 irudia—. Behin bi horiek batzean, Transformerraren xi sarrerako bektoreak lortzen dira. Posizio-kodeketak ezin dira errepikatu i-ren balio ezberdinetarako eta hitz-bektoreen dimentsio bera dute. Kodetzaile guztien sarrera eta irteera-bektore kopuru eta dimentsioak berdinak dira; eta egitura bereko hainbat kodetzaile badaude ere, kodetzaileen artean ez dira pisuak konpartitzen. Kodetzaile bakoitzak bi azpiatal edo azpi-geruza ditu: self-attention edo norberekiko atentzio-geruza, eta geruza-dentso bat —2.11 irudia—. Geruza-dentsoa lehen aipatu den aurrerantz-elikatutako neurona-sarearen parekoa denez, self-attention geruza aztertuko da nagusiki. 2.11 Irudia: Sare honek duen kodetzailea. Irudia sinplifikatzeko bi sarrerako bektore azaltzen dira bakarrik, baina sare hauek edozein luzerako esaldiak prozesatu ditzakete sare barruan aldaketarik egin gabe. Hitz jakin bat kodetzerako orduan, lehenengo azpi-geruza honek esaldi bereko beste hitzei erreparatzea ahalbidetzen du. Izenordainen esanahia zein den aurkitzeko erabilgarria da hau, adibidez. Geruza honen sarrera-bektoretik hiru bektore ezberdin lortzen dira; 2.14 ekuazioetan, qi Query, ki Key eta vi Value i hitzaren bektoreak izanik, hurrenez hurren. qi = WQ ·xi +bQ (2.14a) ki = WK ·xi +bK (2.14b) vi = WV ·xi +bV (2.14c) 20 Aurrekariak Atentzio-geruza honetan h hitz bakoitzak esaldiko hitz guztiekin —esaldiaren hitz kopurua l izanik— zer erlazio duen jakiteko puntuazioak kalkulatzen dira. Puntuazio horiek h hitzaren Query bektorea eta aztertu nahi den i hitzaren Key bektorearekin kalkulatzen da, bi bektoreen arteko biderketa-eskalarra eginez eta √dk balioarekin zatituz —2.15 ekuazioa—. Azkeneko zatiketa hau sortzen diren gradienteak kontrolpean izateko burutzen da —exploding-gradient problem ekiditeko—, dk balioa Query, Key eta Value bektoreen elementu kopurua delarik. scorehi = qh ·kT i √dk (2.15) Behin h hitzarekin lortu ahal diren scorehi puntuazio guztiak kalkulatzen direnean, scoreh puntuazioen artean Softmax funtzioa —2.2 ekuazioa— aplikatzen da puntuazioak normalizatzeko, beraien arteko batura batekoa izanik. Azkenik, shi puntuazio normalizatuak geruza honen ˜zh irteerako bektorea kalkulatzeko erabiliko da, 2.16 ekuazioa jarraituz. ˜zh = l−1 ∑ i=0 shi ·vi (2.16) Self-attention geruza bakoitzean ˜zh behin bakarrik kalkulatu beharrean k aldiz kalkulatzen dira. Ondoren, k ˜zh ezberdin horiek konkatenatu eta 2.17 ekuazioa burutzen da, zh kalkulatuz. Prozesu honi Multi-headed attention deritzo, eta ˜zh behin bakarrik kalkulatzeak baino emaitza sendoagoak lortzen ditu. zh = WO · ˜z(0) h , ˜z(1) h ,..., ˜z(k−1) h +bO (2.17) Laburbilduz, xh sarrera-bektore bakoitzetik Query, Key eta Value bektoreak kalkulatzen dira, horiekin kalkulatu diren puntuazioak erabiliz zh irteera-bektorea kalkulatzen delarik. 2.12 irudian Self-attention geruzako prozesu osoa irudikatzen da. Esan bezala, kodetzaile bakoitzean pisuen matrize ezberdinak erabiltzen dira. Beraz, Selfattention geruza bakoitzean WQ, WK, WV, WO, bQ, bK, bV eta bO pisuak ikasi behar dira. Lehenengo hiru matrizeek dj ×dk dimentsioa dute. Laugarrenak, berriz, k ·dk ×d j; eta, azkenik, b bektoreek 3dk +d j elementu dituzte guztira. 22 Aurrekariak 2.11 irudian ikus daitekenez, kodetzaileen azpi-geruza guztien ondoren Add & Normalize izeneko normalizazio-geruza bat azaltzen da [13]. Eragiketa horretan aurreko azpiataleko geruzako sarrera eta irteera bektoreak batu eta lortzen den emaitza normalizatzen da, ikasketa-prozesua azkartzeko ahaleginean. Deskodetzaileetan berdina egiten da, 2.13 irudian ikus daitekeen moduan. Deskodetzaileak aldez-aurretik kalkulatu dituen irteerako bektoreak erabiltzen ditu sarrera bektore bezala —hasieran sarrera-bektorerik ez dituelarik—. Hori dela eta, kodetzailemultzoak aurreranzko propagazio bakar bat behar badu ere, deskodetzaile-multzoak m aurreranzko propagazio behar ditu, m elementua Transformerrak bukaeran sortzen duen esaldiaren hitz kopurua izanik. Aurreranzko propagazio bakoitzeko esaldiaren hurrengo hitza estimatzen du deskodetzaileak, esaldia bukatzen delaren sinbolo berezi bat estimatu arte. Horrela, sarrerako esaldiaren hitz kopuru ezberdinak dituen irteerako esaldia sortu dezake. 2.13 Irudia: Bi kodetzaile eta deskodetzailez osatutako Transformerra. Behin bigarren kodetzailearen irteera-bektoreak lortzean, Key eta Value bektoreak kalkulatzen dira, bektore hauek deskodetzaileko Encoder-Decoder Attention azpi-geruzan erabiltzen direlarik. Bukaeran, geruza-dentso bat dago Softmax aktibazio-funtzioarekin, sarearen bukaerako estimazioa burutzen duena. Deskodetzaileen kasuan, kodetzailetan aurki daitzeken Self-attention eta Feedforward geruzetaz gain beste azpi-geruza bat aurki daiteke, bi horien artean dagoena. EncoderDecoder Attention geruza honek kodetzaile-multzo bukaeran lortzen diren irteera-bektoreen Key eta Value eta deskodetzailearen aurreko azpi-geruzan kalkulatutako bektoreen 2.1 Testuen errepresentazioak 23 Query bektoreak erabiltzen ditu, deskodetzaileek kodetzaile-multzoak ikasi dituen ezaugarrietan atentzioa jarri dezan —2.13 irudia—. Azkenik, aipatzekoa da deskodetzailetako Self-attention geruza ez dela kodetzailearen guztiz berbera; deskodetzaile-multzoak estimatuko duen hurrengo hitza kalkulatzeko, jada estimatu diren hitz-bektoreak aztertu ditzake bakarrik eta. 2.1.2 Erabili diren sistemak Proiektu honetan testuen errepresentazioak lortzeko lau embedding mota ezberdin erabili dira. Horietatik, Universal Sentence Encoder saretik lortutako esaldi-bektoreak erabili dira; Bidirectional Encoded Representations from Transformers eta Generative Pretrained Transformer sareetatik eratorritako hitz-bektoreak erabili dira ere bai; eta, azkenik, Global Vectors hitz-bektoreak erabili dira, hitzen arteko agerkidetza aztertuz sortu direnak. Hitz-bektoreetatik esaldi-bektoreak lortzeko hauen batez-bestekoak erabili dira. Universal Sentence Encoder Universal Sentence Encoder edo USE esaldi-bektore orokorrak lortzeko diseinatu den eredua da [14]. Kodetzaile batez osatuta dago, eta ahalik eta adierazpen orokorrenak lortzeko helburuarekin sortu da. Hau ereduaren ikasketa-prozesua hainbat atazetan zehar eginik lortzen da, STS ataza horietako bat delarik —2.14 irudia—. 2.14 Irudia: USE-D ereduak ematen dituen esaldi-bektore pareen arteko antzekotasun semantikoak kalkulatu dira, bien arteko kosinuaren-antzekotasuna erabiliz. Zero balioak bi esaldiek antzekotasunik ez dutela adierazten du; eta batekoak, berriz, semantikoki parekoak direla [14]. 24 Aurrekariak Berez, bi USE ezberdin daude. Alde batetik, USE-T eredua dago, Transformer arkitekturan oinarritua dagoena. Zehaztasun handiko emaitzak itzultzen ditu, baina kostukonputazional handia dakar USE-T entrenatzeak —ez da esaldien luzerarekiko linealki proportzionala—. Beste aldetik, USE-D eredua, DAN deritzon aurrerantz-elikatutako neurona-sare mota batean oinarrituta dago [15]. Lortzen dituen emaitzak USE-T sistemaren parekoak dira —atazaren arabera honen emaitzak hobetzen dituelarik—, eta USE-Dren kostu-konputazionala esaldiaren luzerarekiko linealki proportzionala da. Lan honetan USE-D erabili da bakarrik. Hori dela eta, hemendik aurrera USE-D-ri buruz hitz egitean USE akronimoa erabiliko da. Hitz gutxitan, USE eredu hau DAN edo Deep Averaging Network sisteman oinarritzen da. DAN aurrerantz-elikatutako neurona-sare sinple bat da; baina, lehenengo geruzako eragiketak egin baino lehen, sarrera-bektore guztien arteko batez-bestekoa kalkulatzen da. Adibidea 2.15 irudian aurki daiteke. 2.15 Irudia: DAN neurona-sarearen egitura. Sarrera-bektoreen arteko batez-bestekoa kalkulatu ondoren, bi geruza-dentso agertzen dira, baina geruza kopurua sarearen arabera aldatzen da —ez da USE ereduak erabiltzen dituen geruza kopurua— [15]. Esaldi-bektorea lortzeko prozesua honakoa da. Lehenik eta behin, esaldiari letra larriak xehetan bihurtzen dira. Ondoren, esaldia tokenizatu egiten da. Tokenizazio berezi bat erabiltzen da, PTB —edo Penn Treebank 3— deiturikoa; eta token bakoitzaren bektoreak lortzeko berriez osatutako datu multzo handi batean aurre-entrenatutako word2vec eredu 2.1 Testuen errepresentazioak 25 bat erabiltzen du [16]. Behin hitz-bektoreak —edo hobe esanda, token-bektoreak— izanik, 2.15 irudiko eskema jarraitzea besterik ez da geratzen. Lortzen den esaldi-bektorea 512 balioz osatuta dago, eta STS atazan ondo moldatzen da bi esaldi-bektoreen arteko kosinuaren-antzekotasuna erabiliz. Global Vectors Bektore globalak —edo GloVe bektoreak— hitzen arteko agerkidetzen probabilitateak erabiliz kalkulatzen dira [1], probabilitate horiek hitzen esanahia kodetzeko informazioa dutela kontuan harturik. Sistema log-bilinear bat erabiltzen da GloVe bektoreen ikasketan, eta honen helburua hitz-bektoreen arteko biderketa eskalarrak aipatutako probabilitatearen logaritmoa ematea da, 2.19 ekuazioan azaltzen den bezala. wT i · ˜w j +bi + ˜bj = log(Xi j) (2.19) Kontuan izanik bi balioen zatiketa haien arteko logaritmoen diferentzia dela, helburu honek agerkidetza ratioen logaritmoak hitz-bektoreen arteko diferentziekin erlazionatzen ditu, gertu dauden hitz-bektoreak antzekotasun semantiko sakon bat izanik —2.16 irudia— eta hitzen arteko analogiak eraiki ahal izanik —1.1 irudian aipatzen dena—. 2.16 Irudia: GloVe hitz-bektoreak erabiliz frog hitzaren zazpi hitz-bektore gertuenak azaltzen dira ordenaturik, k-NN edo k-Nearest Neighbor algoritmoa balitz bezala —k = 7 izanik— [1]. 2.19 ekuazioko notazioari begira X matrizeak hitzen arteko agerkidetza matrizea definitzen du, non Xij adierazpenak j hitzak i hitzaren testuinguruan dituen agerpen kopurua definitzen duen, V erabiltzen den hitz guztien multzoa eta ∀i, j ∈ V izanik. w, ˜w, b eta ˜b ikasi beharreko matrizeak dira, non matrize horien lerro bakoitzak 300 elementuko hitzbektore bat jasotzen duen, V ×300 dimentsioko matrizeak izanik. Matrize horiek ikastean Xij ̸= 0 kasuak bakarrik hartzen dira kontuan, besteak erabiltzen ez direlarik. X simetrikoa denez, w eta ˜w ezberdinak erabiltzea ez litzateke beharko, matrize hauen ausazko hasieraketak bakarrik eragingo baititu bien arteko aldaketak. Hala 26 Aurrekariak ere, GloVe-ren egileek bi matrize ezberdinak erabiltzea gomendatzen dute, hitz-bektore hauen errendimendua hobetzeko intentzioarekin —normalean, sistemaren instantzia anitzak edukitzeak lortzen diren emaitzak hobetzea dakar eta— [17]. i hitzaren gi GloVe hitz-bektorea 2.20 ekuazioaren bidez lortzen da —b eta ˜b ez dira kontuan hartzen bektore hauen sorkuntzarako—. gi = wi + ˜wi (2.20) Bidirectional Encoded Representations from Transformers Konputagailu bidezko ikusmenean transferentzia ikasketa —hots, sistema jakin bat guztiz ezberdina den ataza batean ebaluatzea— asko erabili da. Hala ere, azken urteotan bere erabilera hizkuntzaren-prozesamendurako egokia dela ikusi da. BERT edo Bidirectional Encoded Representations from Transformers sistemak hizkuntzaren-prozesamenduko hainbat atazetan artearen egoerako emaitzak lortu ditu ikasketatransferentzia erabiliz [18]. Google-n sistema honen gakoa hizkuntza-eredu bat eraikitzeko bi noranzkoko Transformer baten erabilera da. BERT arkitektura sortu aurretik, testu sekuentziak ezkerretik eskuinera aztertu, edota ezkerretik eskuinera eta eskuinetik ezkerrerako ikasketak konbinatzen zituzten. BERTek, ordea, bi noranzkoak ikasketa berean konbinatzen ditu; Masked LM edo MLM, eta Next Sequence Prediction edo NSP teknikek ahalbidetzen dutelarik —2.17 irudia—. 2.17 Irudia: Hiru arkitektura aurki daitezke [18]. Ezkerretik eskuinera: BERT, GPT eta ELMo. Esan bezala, 2.17 irudiko bigarren sistema OpenAI enpresaren Generative Pretrained Transformer edo GPT da [19], ezkerretik eskuinerako irakurketa burutzen duen Transformerra dena. Hirugarrena, aldiz, ELMo deitzen da [20]. ELMo-k LSTM-ak erabiltzen ditu, testu sekuentzien ezkerretik eskuinera eta eskuinetik ezkerrerako irakurketa sekuentzialak konbinatuz. 2.1 Testuen errepresentazioak 31 Hala ere, hiruetatik batean bakarrik lantzen dira esklusiboki testuak —besteetan irudiak ere azaltzen baitira—, STS-Benchmark datu multzoan hain zuzen ere. STS-Benchmark Datu multzo hau 2012 eta 2017 urteetan zehar SemEval [3] atazetan erabili diren datu multzoetako hainbat instantzien bidez eraiki da, instantzia bat esaldi pare bat gehi horien antzekotasun semantikoa definitzen duen balioa izanik. STS ebazten duten sistema berriak konparatu ahal izateko sortu da, estandarra bihurtu dena; eta, guztira, 8628 instantzia ezberdin ditu. Aurki daitezkeen instantziak hiru azpimultzo disjuntutan banatu dira: train, dev eta test. Lehenengoa, azpimultzo handiena, ataza ebatzi behar duten sistemak entrenatzeko definitu da, hots, ikasketa-prozesuan erabiltzeko. Bigarrena, berriz, sistema horien berfintze edo fine-tuning egiteko dago pentsatua. Azkenik, test azpimultzoa afinatu berri den sistemaren orokortze gaitasuna aztertzeko erabiltzen da, hots, sistemak momentu horretara arte ikusi ez dituen instantziekin duen errendimendua ikusi eta beste sistemen errendimenduarekin konparatzeko erabiltzen da. Gainera, datu multzoan aurki daitezkeen testuak barietate handikoak eta iturburu ezberdinekoak dira. Esaldi-pare batzuk irudien goiburukoak dira; eta, beste batzuk, berriz, berrien izenburuetatik edota hainbat foroetatik eskuratu dira, datu multzoak 2.3 taulan agertzen den distribuzioa duelarik. Train Dev Test Guztira Berriak 3299 500 500 4299 Goiburuko. 2000 625 625 3250 Foroak 450 375 254 1079 Guztira 5749 1500 1379 8628 Train Dev Test Guztira %38.24 %5.79 %5.79 %49.83 %23.18 %7.24 %7.24 %37.67 %5.21 %4.34 %2.94 %12.5 %66.64 %17.38 %15.98 %100.0 2.3 Taula: Taula hauetan azpimultzo bakoitzak duen instantzia kopuru eta proportzioak aurki daitezke, hurrenez hurren. Instantzia bakoitzak bi esaldi ditu; beraz, esaldi kopurua tauletako balioen bikoitza da. Foroetatik datozen instantziek multzoaren zortzirena bakarrik osatzen dute, baina zortziren horrek STS ebazteko azpiatal zailena osatzen du. Izan ere, normalean, goiburuko eta berrietako esaldiek antzeko egitura sintaktikoak jarraitzen dituzte, eta foroetako instantzietan daudenak, berriz, ez dute egitura finkorik jarraitzen. Hitz-zakuak testuak adierazteko modu bat da, non testu jakin bateko hitz guztiak jasotzen diren, hauen agerpen kopuruarekin batera. 2.4 taulan STS-B datu multzoko News, Cap- 2.1 Testuen errepresentazioak 33 erabiltzean batez ere. Captionek, oro har, egitura bera eta hiztegi errepikakor bat —oso generikoa dena— erabiltzen dute. News azpimultzoan, berriz, Syria eta China bezalako izen bereziak maiz agertzen direla ikus daiteke, beste azpiataletan izen bereziak ia erabiltzen ez direlarik. Azkenik, Forum azpiatalean hitz hutsen2 erabileran barietate handiagoa antzeman daiteke. Normalean foroetan hizkuntza anonimo eta informal bat erabiltzen da, izenordain eta preposizioz betea. Hauxe erraz antzematen da, azpiatal honetako 20 hitz erabilienak hitz hutsak baitira — beste azpimultzoetan ez bezala—. Beraz, foroetan dauden esaldien esanahi semantikoa prozesatzea beste azpimultzoena baina zailagoa bihurtu daiteke. Normalean azpimultzo bakoitzeko hitz-zakuen tamaina —edo erabilitako hiztegiaren hitz kopurua— kontuan hartzekoa izango litzateke. Hala ere, 2.3 taulan azpimultzo bakoitzak instantzia kopuru oso ezberdinak dituztela ikus daiteke. Hortaz, kopuru horiek informazio handirik ematen ez duela erabaki da. Esaldien luzerak hauen konplexutasuna adierazi dezakete ere bai. 2.5 taulan ikusi daitekeenez, Caption azpimultzoko esaldiak motzagoak dira, oro har, beste multzokoak baino. Mean Std Min 25% 50% 75% Max News 11.186 6.256 3 7 9 15 55 Caption 8.079 2.866 2 6 7 10 27 Forum 10.636 4.456 2 7 10 14 22 2.5 Taula: STS-B dat u-multzoko esaldien hitz kopuruak, hiru azpimultzoetan banatuta. Ezkerretik eskuinera, hitz kopuruen batez-bestekoa, desbideraketa-estandarra, minimoa, lehen kuartila, mediana, bigarren kuartila eta maximoa. Beste aldetik, instantzia bereko esaldien luzerak ezberdinak izan daitezke. Hitz kopuru horien arteko diferentziak hainbat sistemen errendimendua jaistea ekar dezake, Transformerren irteera geruzako token kopurua alda dezakete eta, adibidez. Kontuan izan behar da erabiltzen ari den tokenizazioaren arabera token kopuru hori ere aldatzen dela, baina hitz kopuruen diferentziak errealitatean gertatuko diren ezberdintasunen parekoak izango direla suposatzen da —2.19 irudia—. Datu multzo honen analisiarekin bukatzeko datu multzoak dituen instantzien antzekotasun balioak aztertuko dira. Aurrez aldetik aipatutako sistemak entrenatzerako orduan datu multzoan estimatu nahi diren balioek distribuzio uniforme edo orekatu bat jarraitzea oso garrantzitsua da, hots, 0 eta 5 arteko antzekotasun semantikoak dituzten instantziak uniformeki zabaltzea tarte horretan. 2Esanahi semantikorik gabeko hitzak dira: izenordainak, preposizioak, artikuluak, besteak beste. 34 Aurrekariak 2.19 Irudia: STS-B datu multzoko esaldi pareen hitz kopuruen diferentziak, hiru azpimultzoetako instantziak ezberdinduz. Ardatz bertikalean azpiatal bakoitzaren proportzioak definitzen dira, eta horizontalean, berriz, instantzia bakoitzaren esaldien hitz kopuru diferentzia. Mean Min 25% 50% 75% Max Zero Kop. News 2.884 0 1.8 3.2 4 5 %3.72 Caption 2.392 0 1.0 2.2 3.8 5 %11.01 Forum 2.311 0 0.6 1.8 3.4 5 %9.26 All 2.627 0 1.4 2.8 3.8 5 %7.16 2.6 Taula: STS-B datu multzoko instantzien antzekotasun-balioen laburpena, hiru azpimultzoetan banatuta edota osorik. Ezkerretik eskuinera, hitz kopuruen batez-bestekoa, minimoa, lehen kuartila, mediana, bigarren kuartila, maximoa eta zero kopuruak agertzen dira. 2.6 taulan aldez aurretik definitutako News, Caption eta Forum azpimultzoetan agertzen diren instantzien antzekotasun balioen laburpena azaltzen da. Oro har, antzekotasun semantikoen balioak nahiko orekatuta daude, hau da, balio guztietarako instantzia nahikoak daude. Hala ere, [0,5] tarteko zenbaki naturaletan tontor batzuk aurkitzen dira 2.20 irudimultzoko grafiko guztietan. Izan ere, antzekotasun semantikoak balio errealekin adierazten badira ere, balio horiek zenbaki arrunten bidez kalkulatu dira. Demagun bost pertsonek bi esaldien arteko antzekotasun semantikoa estimatu behar dutela. Lau pertsonek 3 balioa estimatu dute, eta azkenekoak, berriz, 4 balioa. Bi esaldien antzekotasun semantikoa bost balioen arteko batez-bestekoa kalkulatzen da, 3.2 izanik. Kasu askotan bost pertsonek balio bera estimatzen dute, aipatutako tontorrak sortuz. STS-B datu multzoan antzekotasun semantikoen balioak sortzeko estrategia bera jarraitu da, instantzia bakoitza bost pertsona ezberdinek aztertu dutelarik. 2.1 Testuen errepresentazioak 35 2.20 Irudia: STS-B datu multzoko instantzien antzekotasun semantikoen balioak. Instantzien balioak 6 azpimultzotan banatu dira: Train-set, Dev-set, Test-set, News, Captions eta Forum. 2.21 Irudia: Datu multzoa 9 zatitan banatu da, 2.3 taulako eskema jarraituz. Grafiko bakoitzean ardatz horizontalak instantzia bakoitzeko bi esaldiek konpartitzen dituzten hitzen proportzioa adierazten du. Ardatz bertikalak berdin jokatzen du, hitz hutsak kontuan hartzen direlarik bakarrik. Puntu bakoitzaren koloreak instantziaren antzekotasun semantikoa adierazten du: 0, 1, 2, 3, 4 eta 5. 36 Aurrekariak Azkenik, 2.21 irudian antzekotasun semantikoak bi esaldiek konpartitzen dituzten hitzen proportzioekin duen zerikusia aztertzen da. Irudien goiburuko eta berrietan bi esaldiek partekatzen dituzten hitzen kopurua handitzen den heinean, antzekotasun semantikoa handitzen joan ohi da. Baina, hitz horiek gehienbat hitz hutsak direnean, antzekotasuna asko txikitzen da —konpartitzen dituzten hitzek ez dituztelako esanahi semantikorik—. Aurreko hau erraz ikusten da grafikoetan. Izan ere, konpartitzen dituzten hitz guztiak hitz hutsak direnean, hau da, grafiko bakoitzean ikus daitezkeen goi-ezker aldeko puntuek osatzen duten lerroetan, instantzia ia guztiek antzekotasun oso baxuak dituzte. Foroetako instantzietan hau ez da beste azpimultzoetan bezain garbi azaltzen, ziurrenik hitz hutsen erabilera handiagoa delako. Analisi hauek ez dira oso beharrezkoak egin diren esperimentuentzako, baina behintzat argi gelditzen da esaldien jatorriak hauen egitura baldintzatzen dutela; eta irudietako goiburukoetatik datozenak oinarrizko egitura bat jarraitzen dutela —vSTS ataza zerbait errazten delarik—. Beste datu multzo batzuk Datu multzo asko daude eskura ikertzaileek diseinatutako sistemek hizkuntzaren prozesamenduko hainbat ataza ikasi ahal izateko. Horietatik hainbat komentatuko dira, STS atazarekin erlazioa dutenak. • SNLI corpus: datu multzo hau ingelesez idatzitako 5.7·105 esaldi-parez osatuta dago, NLI edo Natural Language Inference ataza ebazteko pentsatuta dagoena [4]. Ataza hau STS-ren antzekoa da; baina, antzekotasun semantikoak estimatu beharrean, bi esaldien arteko erlazioa aztertzen da. Erlazio horiek entailment, contradiction edo neutro izan daitezke —bi esaldien artean informazio osagarria lortu, kontradikzioak sortu, edota neutroak izanik, hurrenez hurren—. Beraz, STS ataza antzeko erregresio problema bat bada ere, NLI hiru klaseko sailkapen ataza bat da. Instantzia bateko klase bakoitza bost pertsonek eman duten iritziaren arabera definitu da, STS-Benchmark datu multzoan egin den moduan. • GLUE: General Language Understanding Evaluation datu multzoak hainbat baliabide batzen ditu hizkuntzaren prozesamenduko sistemak entrenatu, ebaluatu eta aztertzeko [25]. Baliabide hauek bederatzi ataza ezberdinez osatuta daude, STS horietako bat izanik. Funtsean, sistema ezberdinen errendimendua aztertzeko sortua 2.2 Irudien errepresentazioak 37 izan da, azterketa hori hizkuntza naturalek dituzten hainbat fenomeno linguistikoen gainean osatuz. Gainera, sistema hauen errendimendua neurtzen duten sailkapen publiko bat jarri dute sarean, sailkapenean lehenengo postua edukitzeak hizkuntzaren prozesamenduko hainbat ataza ezberdinetan errendimendu handiko sistema bat izatea esan nahi du eta. • SuperGLUE: GLUE datu multzoaren bertsio hobetu bat da, hizkuntzaren prozesamenduko ataza zailagoez osatuta, baliabide eguneratu eta saikapen berri batekin [26]. BERT bezalako sistemek lortzen dituzten emaitzak pertsonek ia lortzen dituztenak bezain onak direnez, SuperGLUE sortu behar izan dute gaur egungo sistemek hobekuntza tarte bat eduki ahal izateko. 2.2 Irudien errepresentazioak Hitz-bektoreak ez bezala, irudiak egitura bi-dimentsionalak bezala tratatzen dira, hots, matrizeak, altuera eta zabalera jakin batzuk dituztenak eta pixel kopuruetan neurtzen direnak —2.22 irudia—. 2.22 Irudia: 12x16 pixeleko gris-eskala irudi bi-dimentsional bat. Pixel bakoitza 0 eta 255 arteko balio batekin esleitzen da, non kolore beltza 0 batekin eta kolore zuria 255 balioarekin definitzen diren. Proiektuan erabili diren irudiek RGB formatua erabiltzen dituzte. Formatu honetan pixel bakoitza 0 eta 255 arteko hiru balioz osatuta dago, pixel horiek dituzten gorri, berde eta urdin intentsitateak definitzen dituztelarik. Irudi batean pixel baten kokapenak garrantzi handia du, pixel horien bizilagunen —edo hauen ondoko pixelen— artean erlazio edo ezaugarriak osatzen direlarik. Irudietan hain- 38 Aurrekariak bat forma eraikitzeko lotura espazial hau garrantzitsua denez, horiek kontuan hartzen dituzten iragazki edo konboluzio deritzon eragiketak erabiltzen dituzten neurona-sareak erabili dira irudiak tratatzerako orduan. 2.2.1 Konboluzio-sareak Azken hamarkada honetan irudiak tratatzerako orduan konboluzio-sareak izan dira gehien erabili diren neurona-sareak. Hauen erabilera 2012. urtean zabaltzen hasi zen, zortzi geruzako AlexNet konboluzio-sarearen arrakasta ikusiz [27]. 2.23 irudian sarearen eskema aurki daiteke. Sare hauen erabilera asko hazi da geroztik, neurona-sare mota ezagunenetarikoa bihurtuz. 2.23 Irudia: AlexNet neurona-sarearen eskema. Lehenengo bost geruzak konboluzio-geruzak dira —1, 2 eta 5 geruzek max-pooling eragiketa bat eginik—. Azkeneko hiruak, berriz, geruzadentsoak dira [27]. AlexNet irudien sailkatze problema baterako diseinatu zen, ImageNet datu multzoko irudiak sailkatzearena hain zuzen ere [28], 1000 klase ezberdin ezberdindu behar zituelarik. Horregatik, bere azkeneko geruzak mila elementu ditu, softmax funtzioa aplikatu ondoren klase bakoitza izateko probabilitateak lortzen baitira. Hortik aurrera sortu izan diren konboluzio-sare berriak AlexNeten egitura jarraitu dute, atazaren arabera hauen konplexutasun eta irteera-geruzak aldatuz —-erabili diren VGG19 eta Resnet152, besteak beste—. Aipatu diren bi sistema hauek deskribatu baino lehen konboluzio eta pooling eragiketak azalduko dira, garrantzitsuak baitira sare hauetan. Konboluzio bat geruza batean lokalki aplikatzen den eragiketa bat da, eragiketa hori behin eta berriz errepikatuz geruza horretan zehar. Funtsean, konboluzio batean bi matrizeen elementuen arteko biderketa bat egiten da, eta, ondoren, elementu guztiak batu egiten 2.2 Irudien errepresentazioak 39 dira, ϕ aktibazio-funtzio bat aplikatuz bukaeran —normalean ReLU dena—. Demagun F irudiari W iragazki edo konboluzio-matrize bat aplikatu nahi zaiola, G irudi bat lortzeko. Gx,y = ϕ(W∗Fx,y) = ϕ( a ∑ s=−a b ∑ t=−b Ws,t ·fx−s,y−t) (2.21) 2.21 ekuazioko notazioari buruz, Fx,y sarrera irudiko x lerro eta y zutabeko pixelari deritzo. Erabiltzen diren iragazkien w zabalera eta h altuera bakoitiak direla kontuan izanik, a = ⌊w 2 ⌋ eta b = ⌊h 2⌋ bezala definitzen dira. Iragazkiaren aplikazioa 2.24 irudian azter daiteke. 2.24 Irudia: 3x3 tamainako iragazki baten aplikazioa 5x5 pixeleko irudi batean. Irteeran 5x5 pixeleko irudi bat lortzen da, sarrerako irudiari zero-paddingak gehitzen zaizkio eta —gorriz irudikatuta dauden lerro eta zutabeak—. Konboluzio-geruza batean hainbat hiperparametro aukeratu behar dira, ondoren zerrendatzen direnak: • Kernel-size: Erabiltzen den W iragazkiaren tamaina, normalean bakoitia dena. Iragazki karratuak erabiltzen direnez, Wsize = w = h betetzen da. Irudiko adibidean Wsize = 3 betetzen da. Iragazkiaren tamaina eta kopuruek ikasi behar diren pisu kopurua baldintzatzen du, neurona-sare hauetan iragazkien balioak ikasten baitira. • Filter-count: F irudi edo geruzari aplikatzen zaizkion iragazki kopurua. Normalean, 2x iragazki erabiltzen dira geruza bakoitzean, x edozein zenbaki arrunt izanik. Konboluzio-sareetako hasierako geruzetan iragazki gutxiago erabiltzen dira azkenekoetan baino. AlexNet sarean, adibidez, geruza bakoitzean 96, 256, 384, 384 eta 256 iragazki erabiltzen dira, lehenengotik azkenekora ordenatuta daudelarik. • Stride: Aldagai honek iragazkien bi aplikazio ezberdinen artean zenbat pixeleko distantzia dagoen definitzen du. Stride handiagoa den heinean, W iragazkiak gutxiagotan aplikatu behar dira, eta, ondorioz, G irudia txikiago bihurtzen da. 2.24 40 Aurrekariak irudian stride = 1 erabili da, 5x5 sarrera-matrize batetik 5x5 irteera-matrize bat lortuz. stride = 2 balitz, adibidez, irteera-matrizea 3x3 pixelekoa izango litzateke. • Padding: Normalean konboluzioetan zero-paddinga erabiltzen da F eta G irudien tamainak mantentzeko, stride = 1 izanik —2.24 irudian hau erraz ikusi daiteke— . Zero-paddingean zerokoak esleitzen zaizkie gehitutako lerro eta zutabeei, baina badaude beste padding mota batzuk, ertzeko balioak errepikatzen dituztenak adibidez. Paddingean gehitzen diren lerro eta zutabe kopurua iragazkien tamainaren araberakoa da. Batzuetan konboluzio-geruza baten bukaeran pooling eragiketa bat burutzen da, lortutako irudien dimentsioa txikitzeko ahaleginean. Funtsean, pooling bat egitean pixel bizilagunak multzokatu eta balio batera konprimitzen dira. Balio horiek konprimitzeko hainbat eragiketa egin daitezke: handienarekin gelditu —2.25 irudia—, mediana kalkulatu etab. 2.25 Irudia: Max-pooling baten aplikazioa, non 2x2 tamainako pixel multzoak hartzen diren eta multzoko balio handienarekin gelditzen den. Kasu honetan stride = 2 erabili da. Hala ere, konboluzio-geruza batean ez da irudi bakar bat tratatzen bakarrik. Filter-count aldagaia aipatu denean esan denez, 2.23 irudia berrikusten bada, hainbat irudiko pila bat landu behar dela ikusten da. Iragazki bakoitza aplikatzean aurreko geruzako irudi-pilaren irudi guztiak erabiltzen dira; beraz, errealitatean W iragazkiak hiru-dimentsionalak dira, hots, sakonera bat dute. Hau ere 2.23 irudian paralelepipedo txiki ilunago batzuekin irudikatzen da. Konboluzio-sareak ikasi ondoren, geruza bateko iragazki bakoitza irudietako forma edo ezaugarri batzuen detekzioan kontzentratzen direla ikus daiteke. Sare hauetako geruzetan zehar aurrera joan ahala, ezaugarri hauek konplexuagoak bihurtzen dira —lerro edo kurba sinpleetatik hasiz, objektuak detektatzen joan arte—. Konboluzio-sareek errendimendu altua dute irudiekin, baina hitz-bektore multzoekin ere errendimendu altua lortzen dute, esaldien sailkapenerako, adibidez [29]. Hala ere, proiektu honetan konboluzio-sareak irudien tratamenduan bakarrik aplikatu dira. 2.2 Irudien errepresentazioak 41 2.2.2 Erabilitako sistemak Konboluzio-sareak vSTS atazarako erabili dira bakarrik, ondoren definituko diren VSE++ sistemetan hain zuzen ere. Laburki, sistema hauetan erabili diren bi konboluzio-sare ezberdinak deskribatuko dira. VGG19 VGG19 17 konboluzio-geruza eta 2 geruza-dentsoz osatuta dago [30]. Konboluzio-geruzak bost multzotan banatu daitezke, eta multzo bakoitzaren bukaeran pooling eragiketa bat burutzen da. 2.26 irudian 3x3 tamainako iragazkiak erabiltzen direla ikus daiteke, stride = 1 eta zero-paddinga erabiliz. Max-pooling eragiketak, berriz, 2x2 pixel-multzoekin burutzen dira —azkenekoa izan ezik, 3x3 tamainakoa baita—, balio maximoarekin geldituz eta stride = 2 erabiliz. 2.26 Irudia: VGG19 sistemaren eskema, [31] web orritik eskuratua. Azkenko pooling eragiketa egin ondoren, bi geruza-dentso aurkitzen dira. Lehenengoak 4096 elementuko irteera du; eta bigarrenak, berriz, sailkatu nahi diren klaseen elementu kopurua, —azkeneko hau atazaren menpekoa delarik, eta AlexNet sarearen kasuan 1000 dena—. Azaldu diren iragazkien ezaugarriak 48x48 pixeleko sarrerako irudientzako pentsatuta dago, baina hauek aldatu egin daitezke tamaina hori igo nahi bada, ikasi behar diren parametro kopurua handituz noski. 2.26 irudiko eskeman, adibidez, 43 milioi parametro inguru ikasi behar dira. 42 Aurrekariak ResNet152 ResNet152 konboluzio-sareak aurrekoak baino errendimendu zerbait altuagoa lortzen du, konboluzio-geruza kopurua asko handituz —sareak, guztira, 152 geruza baititu—. VGG19 sareak bezalaxe, aldaera asko ditu; baina hainbat lanetan ikus daitekeenez, erabili den egiturak errendimendu hoberenetarikoa ematen duela ikusi da [32] —geroz eta geruza gehiago, orduan eta emaitza hobeak, baina sistemaren konplexutasun handiagoa—. Oro har, VGG motako sistemek baino emaitza hobeagoak ematen dituzte ResNet sareek. Horrexegatik, VSE++ sistemaren egileek egitura hau erabili zuten bere esperimentuetarako [33]; eta lan honetan egile horien aukera erabili da. Funtsean, Residual Network batean geruza bateko eragiketak egin ondoren, geruza horren sarrera eta irteera datuak batzen dira, datu horiek dimentsionalitate bera dutela kontuan izanik. Modu sinple batean esanda, geruza batek f funtzio bat burutzen badu, geruza horren irteeran f(x) + x egiten da, x sarrerako datua izanik. Aurrez aldetik azaldutako Transformerrek modu berean jokatzen dute, 2.13 irudian azaldu den bezala. 2.27 Irudia: ResNet152 sistemaren eskema, non konboluzio-geruzak bost multzotan banatzen diren. Lehenengo konboluzioak 7x7 tamainako iragazki bat erabiltzen du, stride = 2 izanik. Ondoren, max-pooling bat burutzen da, 3x3 pixel-multzoekin eta stride berarekin. Ondoren hainbat konboluzio-geruza multzo ezberdin errepikatzen dira, 3, 8, 36 eta 3 aldiz, hauen iragazki kopurua multzo bakoitzean handituz —[64, 64, 256] iragazki kopuruko konboluzio-geruza multzotik [512, 512, 2048] iragazki kopuruko batera— [32]. ResNet152 sistemaren kasu gehienetan —lehenengoan izan ezik—, hiru konbuluzio-geruza burutzen dira sarrera eta irteerako datuak batu baino lehen, hots, f hiru konboluziogeruzek osatzen duten funtzioa da. Hauxe bera 2.27 irudian irudikatzen da, non konboluziogeruza bakoitzaren iragazki tamaina eta hauen kopurua erakusten den. Noizean behin, konboluzio-geruza multzo artean, batez-besteko poolinga aplikatzen da, pixel-multzoetako batez-bestekoa kalkulatuz eta irudiaren tamaina txikituz. 2.3 Modalitate anitzeko errepresentazioak 43 Azkenik, geruza-dentso batekin sistemaren irteera-datuak lortzen dira, atazaren arabera aldatzen dena. Deskribatu den egiturarekin, 112x112 tamainako sarrerako irudiak ematen zaizkio sareari, VGG19 sistemarena baino tamaina handiagoa dena. Bien arteko konparazio grafiko batekin amaitzeko, 2.28 irudia ikus daiteke. 2.28 Irudia: VGG19 eta ResNet152 sistemen konparaketa grafikoa, [34] artikulutik eskuratua. 2.3 Modalitate anitzeko errepresentazioak Pertsonen arteko komunikazioan informazioa ez da inoiz osoa, pertsonek aurretik duten ezagutzarekin osatu eta interpretatzen dira eta. Makinek pertsonekin komunikatu ahal izateko ezinbestekoa da ezagutza guzti hori bereganatzea; baina, testua ez dago errealitateari lotuta. Berriki, gabezia horiek irudi eta bideo multzo handietatik ezagutza induzituz osatu nahi izan da, irudietan azaltzen den ezagutza bisuala erabiliz, eta testuen errepresentazioa mundu fisikoari lotuz irudien bidez, grounding deritzon prozesuan. Grounding prozesu hori burutzeko modu bat modalitate anitzeko errepresentazioak erabiltzea da. Dokumentu honetan aipatu den bezala, modalitate anitzeko errepresentazioek bi modalitate edo gehiagoko adierazpenak espazio berean kokatzea ahalbidetzen dute. Kasu honetan errepresentazio horiek testu eta irudien modalitateak batzen dituzte. 44 Aurrekariak 2.3.1 VSE++ Visual-Semantic Embedding++ sistemak irudi eta testuen errepresentazioak espazio berean sortzen ditu [33], VSE0 arkitekturaren hobekuntza bat delarik [35]. Biek irudi eta goiburukoen berreskurapena edo image and caption retrieval atazak burutzen dituzte. Irudien berreskurapenaren kasuan goiburuko bati dagokion irudi egokiena estimatu behar da —eskura dauden irudi multzoetatik hautatu behar dena—, eta goiburukoen berreskurapenean, aldiz, irudi bati dagokion goiburuko egokiena estimatu behar da. VSE++ bakarrik erabili bada ere, lehenik eta behin VSE0 azalduko da; eta, ondoren, VSE++ sistemarekiko ezberdintasun nagusiak aipatuko dira. 2.29 Irudia: VSE0 sistemaren eskema, kodetzaile eta deskodetzaileetan zatitua [35]. Kodetzailearen atalean, irudiaren errepresentazioa lortzeko CNN bat erabiltzen da, eta esaldiena lortzeko, berriz, LSTM gelxakak erabiltzen dituen neurona-sare errepikakor bat. VSE familiako sistemetan irudiak eta testuak banatuta prozesatzen dira hasiera batean, bakoitza bere aldetik. Behin bien errepresentazioak lortzen direnean errepresentazio horiek transformatu egiten dira modalitate anitzeko errepresentazioen espazio batera, matrizeen arteko biderketen bidez —2.29 irudia—. Hortaz, irudi eta goiburukoak espazio berean definituta daudenez, c goiburuko baten irudirik semantikoki antzekoena bi errepresentazioen arteko kosinuaren antzekotasun handiena duena aukeratuz eskuratu daiteke, hau da, espazioan gertuen dagoen irudiaren errepresentazioa hautatuz. Ondoren, hizkuntza-eredu bat ikasten duen neurona-sarea gehitzen zaio; baina, proiektuaren esperimentuetako ez da garrantzitsua, atal hau VSE arkitekturaren deskodetzailea baita. Beraz, proiektu honetan VSE sistemaren kodetzailea erabiliko da bakarrik, kodetzaile honen irteeran lortzen diren modalitate anitzeko errepresentazioak nahi dira eta. Kodetzaile hau entrenatzeko orduan image-caption retrieval atazak erabili dira; non, datu multzo ja- 2.3 Modalitate anitzeko errepresentazioak 45 kin bateko irudi edo testu bat emanik, dagokion testu edo irudi parea zein den aukeratu behar den —caption-retrieval edo image-retrieval, hurrenez hurren—. Ataza honetarako Hinge galera-funtzio bat diseinatu daiteke modalitate anitzeko espazioa eraikitzeko. Demagun N irudi eta testu pareko azpimultzo edo batch bat eskura dagoela, azpimultzoko i. parea ii irudia eta ci goiburukoa izanik. VSE0 sisteman 2.22 eta 2.23 ekuazioek galera-funtzio hori definitzen dute, Hingen-batura —Sum-of-Hinges edo SH— deritzona. loss = 1 N N ∑ n=1 l (in,cn) (2.22) lSH (i,c) = ∑ ˆc [α −s(i,c)+s(i, ˆc)]+ +∑ ˆi α −s(i,c)+s(ˆi,c) + (2.23) Hingen-batura honetan α konstante positibo txiki bat da, 2.23 galera-funtzioari erroremarjina bat gehitzen diona. s(i,c) funtzioak irudi eta goiburuko baten errepresentazioen arteko kosinuaren-antzekotasuna adierazten du. ˆi eta ˆc, berriz, bere goiburuko edo irudien pareak ez diren batcheko pare guztiek osatzen dute —kasu negatiboek—, hurrenez hurren. Azkenik, [x]+ eragiketa max{0,x} funtzioaren baliokidea, hau da, ReLU funtzioa da. Funtsean, 2.23 ekuazioa bi zatitan banatzen da. Lehenengoan goiburu berreskurapena burutzen da, non galera-funtzioak itzultzen duen balioa handiagoa izango den i irudiaren c goiburuko positiboa baino gertuago dauden ˆc goiburuko negatibo bakoitzeko. Horrela, eredua entrenatzerako orduan balio hori txikitzen joango da pare bakoitzaren arteko errepresentazioak gerturatzen doazen heinean. Bigarrenean, berriz, irudi-berreskurapena burutzen da, irudien pare egokiak aztertu beharrean aurreko modu berean goiburukoenak aztertzen dituelarik. SH galera-funtzioak ematen duen errendimendua ona bada ere, 2.30 irudian adierazi bezala, adibidez, espero ez diren emaitzak lortzen dira. Hori dela eta, Hingen-maximoa — Max-of-Hinges edo MH— izeneko galera-funtzioa definitu da VSE++ sistemarako, kasu horietako emaitzak zuzentzeko asmoarekin. lMH (i,c) = max c′ α −s(i,c)+s(i,c′) + +max i′ α −s(i,c)+s(i′,c) + (2.24) 46 Aurrekariak 2.30 Irudia: Irudi baten errepresentazioaren gertueneko goiburukoak. Irudi horren pare positiboa edo c beltzez betetako zirkulu batez adierazten da, besteak goiburuko negatiboak edo ˆc izanik. Goiburukorik negatiboena edo c′ gertuago dago (a) kasuan bestean baino. Hala ere, SH galera-funtzioa handiagoa da (b) kasuan, pare positiboa baino gertuago goiburuko negatibo asko daudelako. Hori MH galera-funtzioak konpontzen du, kasu negatiboenari erreparatzen dio eta bakarrik. Irudia [33] artikulutik hartu da. Max-of-Hinges galera-funtzioa 2.24 ekuazioan definitzen da, non i′ eta c′ gertuen dauden kasu negatiboak edo kasu-negatiboenak diren, 2.25 ekuazioetan definituta daudelarik. i′ = argmax j̸=i s(j,c) (2.25a) c′ = argmax d̸=c s(i,d) (2.25b) Galera-funtzioak alde batera utziz, VSE0 eta VSE++ sistemen arteko beste aldaketa nagusia esaldiak kodetzeko GRU gelaxkak erabiltzen duen RNN sarea hautatu dela da, LSTMak erabili beharrean. Oro har, VSE++ sistemarekin lortzen diren emaitzak hobeagoak direnez, lortzen diren modalitate anitzeko errepresentazio pareen arteko antzekotasun semantikoak handiagoak izango direla aurreikusten da; eta, hortaz, sistema berrienaren errepresentazioak bakarrik erabili dira proiektuko esperimentuetan. 2.3.2 Modalitate anitzeko datu multzoak Modalitate anitzeko datu multzoak ikasteko irudi eta goiburuko pareez osatutako datu multzo erraldoiak behar dira. Hurrengo lerroetan bi adibide agertzen dira: MS-Coco eta 2.3 Modalitate anitzeko errepresentazioak 47 Flickr30k. Horietatik, sortu den arkitektura berria entrenatzeko lehenengoa aukeratu da. MS-Coco Printzipioz, MS-Coco datu multzoa irudietan objektuen antzematea burutzeko pentsatua badago ere [36], modalitate anitzeko errepresentazioak ikasteko erabili daiteke, datu multzoko irudi bakoitza bost goiburuko ezberdinekin dator eta [37]. Gaur egun, Microsoften datu multzo hau 328124 irudiz osatuta dago, hiru azpimultzotan banatua: 165482 irudiko train-set, 81208-ko development-set eta 81434-ko test-set. Azpimultzo guztietako irudi askotan detektatzeko hainbat objektu edo klase dituzte, irudien goiburukoei konplexutasuna emanez —ez dira irudi sinpleak eta—. 1. a boy and a man holding a kite outside. 2. a man holding a toddler has a rainbow kite. 3. a father and son fly a rainbow kite. 4. a man and child prepare to fly a kite. 5. a man flying a kite and holding a small boy. 2.7 Taula: MS-Coco datu multzoko instantzia: irudi originala, definituta dauden klaseen segmentazioak —pertsonak eta kometa— eta datozen bost goiburukoez osatua —letra xehez idatzita daudenak—. Datu multzoko instantzia baten edukia 2.7 taulan aurki daiteke. Irudien segmentazio eta goiburukoak eskuz definitu dira, eta, oraingoz, 91 klase ezberdin aurki daitezke segmentazio horietan. Flickr30k Flickr30k irudi eta hauen goiburukoez osatutako modalitate anitzeko datu multzoa da [38], aurretik sortua zegoen Flickr8k datu multzoaren hedapena delarik [39]. Flickr30k datu multzoak 158915 goiburuko ditu, 31783 irudi deskribatzen dituztenak, irudi bakoitzak bost goiburuko dituelarik. 48 Aurrekariak Bi datu multzoetako irudietan pertsonek eguneroko bizitzan izaten dituzten aktibitateak aurkitzen dira, eta hauen goiburuko bakoitzean irudiko hainbat ezaugarri eta hitz ezberdinak erabiltzen dira. Flickr30k datu multzoa MS-Coco baino nahiko txikiagoa da, ia hamar aldiz txikiagoa instantzia kopuru aldetik. Gainera, MS-Cocok barietate handiagoa du bere irudietan, irudi guztietan ez baitira hainbat ekintza egiten dituzten pertsonak bakarrik ikusten eta. Barietate hori dela eta, MS-Coco arkitektura berria entrenatzeko egokiena dela suposatu da. 2.4 Generative Adversarial Networks Sare sortzaile antagonikoa —Generative Adversarial Network edo GAN— bi neuronasare sakonez osatutako arkitektura da [40], bi sareek aurkako helburuak dituztelarik, hortik datorrelarik antagoniko hitza. Sare hauen potentziala oso handia da, datu multzo batetik hasita datu horien distribuzioa ikasteko ahalmena dute eta —distribuzio bereko irudiak sortuz, adibidez—. GAN hauen ideia nagusia bi neurona-sare bata bestearen aurka jartzea da. Lehenengoak, datu multzoaren pdata distribuzioa jarraituz instantzia berri bat sortuko du, GAN arkitekturaren Generator edo sortzailea izanik. Bigarrenak, berriz, sortzaileak sortzen dituen instantzia berriak orijinaletatik desberdintzen ikasi behar ditu, arkitekturaren Discriminator edo diskriminatzailea bihurtuz. G sare sortzailearen irteera ikasi duen distribuzioaren tamainakoa da. 227x227 pixeleko RGB irudiez osatuta badago distribuzio hori, tamaina horretako irudi bat sortuko du. D diskriminatzaileak, berriz, probabilitate bat bakarrik ematen du, [0,1] artekoa. 0 bat D sarearen sarrerako instantzia G sareak sortu duelaren estimazioa da; eta batekoa sarrerako instantzia jatorrizko datu multzotik datorrelarena. Hasiera batean bi sare hauek ausazko emaitzak ematen badituzte ere, galera-funtzio jakin batzuen bitartez bi sareek bete behar dituzten zereginak ikasten hasiko dira. Ikasketaprozesuan G sarearen helburu nagusia D sarearen huts egiteak maximizatzea da, hau da, log(1−D(G(z))) minimizatzea z sortzailearen sarrerako zarata-bektorea izanik. D sarearen helburua, berriz, estimazio zuzenak burutzeko probabilitatea maximizatzea da. Hortaz, bi jokalariko mini-max algoritmo bat jarraitzen da, sare bakoitza V(G,D) funtzioa minimizatu eta maximizatzen saiatzen delarik —2.26 ekuazioa—. 2.4 Generative Adversarial Networks 49 min G max D V(G,D) = Ex∼pdata(x)[logD(x)]+Ez∼pz(z)[log(1−D(G(z)))] (2.26) 2.26 ekuazioko notazioari begira, x erabiltzen ari den datu multzoaren instantzia bat da, eta ekuazioaren Ex∼pdata(x)[logD(x)] atalean D(x) kalkulatzen da, non D sarearen x sarrerako datuak datu multzoaren instantzien distribuzioa jarraitzen duela estimatzen den, edo behintzat horien antzekoa dela. Ikasketa-prozesuan zehar G eta D sareek sortu eta ontzat estimatzen dituzten instantzien distribuzioak aldatzen doaz. Aldaketa hori 2.31 irudian ikusi daiteke. 2.31 Irudia: Lerro horizontal baxuenak z zarata-bektoreak lortzen diren domeinua adierazten du, kasu honetan uniformeki aukeratzen direnak. Domeinu horretatik ateratzen diren geziak x = G(z) mapaketa adierazten dute, irteerako x balioak G sortzailearen pg distribuzioaren dentsitate handiko eskualdetan kontzentratzen direlarik —distribuzio hori lerro berdean adierazita dago—. Datu multzoak jarraitzen duen pdata distribuzioa puntu beltzez irudikatzen da, eta G sare sortzaileak distribuzio hori kopiatzeko helburua du, irudietan zehar prozesu hori ikusten delarik. Azkenik, diskriminatzailearen estimazioak marratxo urdinez adierazten da, ikasketa-prozesuan zehar egonkortzen doalarik. Izan ere, pg = pdata betetzean diskriminatzaileak estimazio erdiak gaizki egingo ditu batez-beste, instantzia guztiak distribuzio berekoak izango baitira [40]. Azkeneko irudian ikasketa-prozesua ondo burutzen deneko kasua irudikatzen da bakarrik, bi sareak abiadura berean ikasten dutelarik. Hau ez da zergatik gertatu behar; izan ere, hasiera batean diskriminatzaileak errazago detektatzen ditu instantzia faltsuak, errealekiko oso ezberdinak baitira. Horrek diskriminatzaileari abantaila gehiegi ematen dio, askotan sortzailea pdata distribuzioa ikasi ezinik gelditzen baita. Beraz, ikasketa-prozesuan bi sareak etengabe ikasten doazela ziurtatu behar da. Hau, askotan, sortzailearen pisuak maizago eguneratzen lortzen da, hots, G sarearen atzeranzko propagazioa D-rena baino maizago burutuz. [40] artikuluan azaldu zirenetik, GANak zerbait aldatu dira. Lehenengo artikulu horretan sortzaile eta diskriminatzaileak geruza anitzeko pertzeptroiak baziren ere, gaur egun 50 Aurrekariak konboluzio-sareak aurki daitezke sare sortzaile bezala. Gainera, gaur egun sortzaile baten sarrera zarata-bektore bat izan beharrean irudiak erabiltzea arrunta bihurtu da, ondoren azalduko den DiscoGAN arkitekturan bezala. 2.4.1 DiscoGAN GAN sareetan oinarrituz, DiscoGAN arkitektura bi domeinu ezberdinen arteko mapaketa bijektiboa eraikitzeko diseinatu da [41]. Funtsean, domeinu ezberdineko bi datu multzo izanik, bien arteko transformazioak burutu ditzake, hau da, domeinu bateko irudi bat beste domeinura eraman dezake, 2.32 irudiko adibidean bezalaxe. Sistema honek bi domeinuen instantziez osatutako datu multzoekin funtzionatzen du —instantzia lerrokaturik behar gabe—, hots, irudiak ez daude parekatuta, ataza ikasteko beharrezkoak diren datu multzoak eraikitzea sinpleagoa bihurtuz. Oraingoz, DiscoGAN arkitektura irudietara bakarrik aplikatu da. 2.32 Irudia: Adibide hauetan poltsa eta zapatilen arteko transformazioak ikus daitezke. Transformazioak burutzean sarrerako irudien hainbat ezaugarri mantentzen direla ikus daiteke —koloreak eta estiloak, adibidez— [41]. Demagun bi funtzio ikasi nahi direla, GAB eta GBA deituko direnak. GAB funtzioak A domeinu jakin bateko instantzia bat B domeinura transformatzen du. GBA funtzioak, berriz, alderantziz funtzionatzen du, Btik A domeinura transformatuz. Funtzio horiek bi sortzaile ezberdinek ebatziko dituzte, izen bera edukiko dutenak. xA A domeinuko irudi bat izanik, B domeinura mapaketa egitean xAB = GAB(xA) irudia lortzen da. Irudi berri hori A domeinura berriro eramateko xABA = GBA(xAB) eragiketa burutu behar da. Gainera, GBA ◦GAB(xA) = xABA = xA propietatea mantendu nahi da, hots, funtzio bat bestearen alderantzizkoa izatea. Pareko pauso bat burutu daiteke xB irudiarekin, xBA eta xBAB lortzeko. Ondoren, oinarrizko GANetan bezala bi diskriminatzaile erabiltzen dira —bat domeinu bakoitzeko—, sortutako irudiak orijinalekin ezberdintzeko, DA eta DB deiturikoak. Eragiketa guztiak grafikoki 2.33 irudian erakusten dira; ondorengo galera-funtzioak erabiliz: • LCONSTA eta LCONSTB berreraikitze galera-funtzioak, bi irudien arteko ezberdintasunak minimizatzen dituztenak, 2.27 ekuazioetan azaltzen direnak: 52 Aurrekariak erabili dira. Gainera, bi zentzuzko mapaketa egiteko bigarren sortzaile bat ipini da, berreraikitze galera-funtzio bat gehituz. Honela, 2.33 irudiko (b) arkitektura lortzen da. Hasiera batean arkitektura hori bi noranzkoko mapaketa ikasteko nahikoa zela pentsatu bazen ere, sistema honek ez du mapaketa bijektiboa bermatzen, ez baitu GBA ◦GAB(xA) = xABA = xA kondizioa zorrozki betetzen. Hori konpontzeko DiscoGAN arkitektura diseinatu dute. Izan ere, bi domeinuetan berreraikitze galera-funtzioak erabiltzeak sare sortzaileek bere sarrera eta irteeretako instantzien artean ezaugarriak mantentzea ekartzen du. Kontuan izan behar da, 2.33 irudian lau sortzaile daudela ematen badu ere, bi sortzaile ezberdin erabiltzen direla bakarrik —GAB eta GAB—, bi sortzaile pare horiek pisuak partekatzen dituztelarik. Kasu honetan erabili diren sortzaile eta diskriminatzaile guztiak konboluzio-sareak dira. DiscoGAN arkitekturan 64x64 tamainako irudiak erabili direla aipatzea komeni da, nahiko txikiak baitira. Hala ere, geruzetan aldaketa txiki batzuk eginik eta ikasketa-prozesu luzeago batekin irudi handiagoak erabili ahal dira. Azkenik, DiscoGANek domeinuko distribuzioen mapaketa egiten duenez, mapaketa burutzean ezaugarri batzuk mantentzen baditu ere, beste domeinuko hainbat ezaugarri arrunt aplikatzen dizkie irudiei. Beraz, eragiketa hauek behin eta berriro aplikatzean irudi askotan ikusten ez diren eta hasierako irudian agertzen diren ezaugarriak galtzen joaten dira —2.34 irudia—. 2.34 Irudia: xA → xABABA transizioaren bi adibide —prozesuan irudi horiek degradatzen doazelarik, batez ere irudiaren atzealdea—. Lehenengo lerroan domeinu aldaketa ilearen kolorea da. Bigarrenean, ordea, generoa da aldatzen dena [41]. 3. KAPITULUA vSTS datu multzoa NLU edo giza-hizkuntzen ulermen automatikoa lortu ahal izateko betebehar nagusia testuen esanahiak mundu fisikoarekin lotzea da, testuan dagoen informazio inplizitua osatzeko ahaleginean [42]. Mundu fisikoarekin lotura ezartzeko irudi eta testu pareak dituzten datu multzoak erabili daitezke. Orain dela urte gutxi batzuk arte hizkuntza eta konputagailu bidezko ikusmena lantzen dituzten atazak ez ziren estentsiboki lantzen. Hala ere, neurona-sare sakon, konputagailu bidezko ikusmena eta hizkuntzaren prozesamenduaren aurrerapenek ikertzaileek alor honetan duten interesa piztu dute. Hainbat ataza eskura izanda, vSTS ataza aukeratzea hurrengo puntuek motibatu dute: • Testuen ulermena: Hitz-bektoreen arrakastak testu luzeagoak modu berean errepresentatzeko metodoak sortzearen nahia ekarri du. vSTS atazan testuen arteko antzekotasun semantikoa aztertzen da, dagokien irudiekin lagunduta burutzen dena. Hortaz, lortzen diren errepresentazioen esanahia aztertzeko egokia bihurtzen da. • Modalitate aniztasuna: Aurreko puntuarekin batera, azken urteetan testuen ulermena garatzeko hainbat ataza ezberdin definitu dira —vSTS, besteak beste—, horietako hainbat irudiez baliatzen direlarik. Horrela, testuen ulermena ikusmenaren esparruarekin lotzen da, hurrengo puntua sendotuz. • Osagarritasuna: Modalitate anitzeko errepresentazioak erabiltzea bai testu eta baita irudien errepresentazioak ere hornitu ditzake. Goiburuko batek ekar dezaken informazioa bere irudiarekin osatu daiteke, bi modalitateko errepresentazioak osagarriak direlarik beraien artean. Osagarritasun hau language grounding problemaren ebazpenaren gakoa izan daiteke. 53 54 vSTS datu multzoa vSTS ebatzi ahal izateko erabili diren sistemak ataza horretan entrenatu behar dira, eta ikasketa-prozesu hori burutzeko datu multzo bat behar da. Ondorengo atalean IXA ikerketataldean eraiki den vSTS datu multzoa nola sortu eta hedatu den azaltzen da. Proiektu honetan datu multzoaren sorreran edo hedapenean modu zuzen batean ez bada parte hartu ere, datu multzoa nola eta zein irizpide erabiliz eraiki den aztertu da. Gauzak sinplifikatzearren [5] artikuluan aipatzen den datu multzoari vSTS v1.0 deituko zaio; eta hedapena burutu ondoren eraiki zen datu multzoari vSTS v2.0 —azkeneko hedapen hau aztertuko delarik, gehienbat—. 3.1 Datu multzoa sortzen Lehen esan bezala, datu multzoko instantzia bakoitzak bost elementu ditu, bi irudi, irudi hauen goiburukoak eta goiburukoen arteko antzekotasun semantikoa deskribatzen duen balioa, [0,5] tartekoa dena. Hasiera batean guztira 829 instantziako vSTS v1.0 datu multzoa sortu zen, bi datu multzo ezberdinetako esaldi eta irudi pareak erabiliz. • 2014-ko azpimultzoa: PASCAL VOC-2008 datu multzoko instantzien proportzio bat erabili da 374 instantziaz osatutako azpimultzoa eraikitzeko [43]. • 2015-ko azpimultzoa: Flickr-8k datu multzoko 455 instantziaz osatutako azpimultzoa. Datu multzo honekin irudiek ematen duten informazioarekin batera bi goiburukoren arteko antzekotasun semantikoa hobeto estimatzen dela ikusi nahi zen —[5] artikuluan hainbat eredu ezberdin erabiliz antzeman zena—. Gainera, hainbat pertsona datu multzoaren instantzien antzekotasuna estimatu zuten, irudien laguntzarik gabe lehenengo, eta irudiekin batera ondoren. Batez-bestekoa Mediana Desbideraketa-estandarra Zero kop. Irudirik gabe 1.72 1.40 1.46 %19.17 Irudiekin 2.10 2.00 1.52 %13.51 3.1 Taula: Irudien influentziarik gabeko eta influentziarekin lortutako estimazioen batez-bestekoa, mediana, desbideraketa-estandarra eta zeroko balio kopuruak. 3.1 taulan bi kasuetan lortutako estimazioen batez-bestekoa, mediana, desbideraketa-estandarra eta zeroko balio kopuruak azaltzen dira, 3.1 grafikoan estimazioak irudikatzen direlarik. 3.2 Datu multzoa hedatzen 55 Azkeneko irudiko kaxa-diagrametan lortutako emaitzak orekatuagoak direla ikus daiteke; baina, bi kasuetan, vSTS v1.0 datu multzoko azpimultzo handi bat antzekotasun baxuko instantziez osatuta dagoela antzematen da. Desoreka hau datu multzoa hedatzerakoan saihestu nahi da. 3.1 Irudia: Bi estimazio ezberdinetan lortutako antzekotasunak. Gorriz, irudien laguntzarik gabe lortutakoak, eta urdinez besteak. 3.2 Datu multzoa hedatzen vSTS v1.0 datu multzoa hedatzen hasi baino lehen, hedapena egin ondoren lortutako datu multzoak bete behar dituen hainbat ezaugarri definitu ziren. Alde batetik, datu multzo orekatu bat eraiki nahi zen. Izan ere, aurretik burututako esaldien aukeraketan hautatutako esaldi pareek antzekotasun semantiko baxua izateko tendentzia zutela ikusi zen. Hau ez da harritzekoa, ausaz bi esaldi aukeratzen badira, beraien artean antzekotasunik edukitzeak probabilitate txikia du eta. Beste aldetik, irudietan barietatea egotea nahi zen, hots, instantzia ezberdinetan irudi parerik ez errepikatzea eta irudien dibertsitatea kontuan hartzea; non kasu batzuetan antzekotasun semantikoa zuzen estimatzeko irudi eta goiburukoek ematen duten informazio konbinatua beharrezkoa den. Funtsean, hedapen honetako instantziak aurreko kapituluan definitu diren Flickr30k eta MS-Coco multzoetatik hartu dira. Behin instantzien hautaketa egin ondoren, esaldi pare horien antzekotasun semantikoak eskuz idatzi dira, Amazon Mechanical Turk edo AMT plataforma erabiliz. AMT ikertzaile eta enpresen bizitza laguntzeko pentsatuta dago, birtualki burutu daitez- 56 vSTS datu multzoa keen ataza sinpleak publikatzeko API bat eskura jartzen duelako. Bertan, ataza horiek burutzeko prest dauden pertsonek edo Turkerrek ataza horiek betetzen dituzte, egin duten lan kopuruaren arabera ikertzaileek jarri duten dirutik kobratzen dutelarik. 3.2.1 Instantzien laginketa vSTS datu multzoa eraikitzeko aurrekontu finitu bat eskura zegoenez, hasiera batean AMT plataformara igotzeko 3000 instantziako muga bat ipini zen. Hortaz, lehenik eta behin 3000 instantzia horiek aukeratu behar ziren. Hala ere, aukeratzen den instantzia multzoa orekatua dagoen ala ez jakiteko, instantzien antzekotasun semantikoen balioak ezagutu beharko lirateke —printzipioz, AMT plataforman ezarri behar dira—. Arazoa, beraz, antzekotasun semantikoa aldez aurretik ezagutu edo estimatzea da, AMT plataformara datu multzo orekatu bat igotzeko. Antzekotasun semantikoak [0,5] tarteko balioekin adierazten direnez, tarte hori bost azpitartetan banatu daiteke: [0,1],(1,2],...,(4,5]. Datu multzoa orekatua mantentzeko tarte bakoitzean gehienez 600 instantzia inguru egon beharko lukete. Beraz, AMT plataformara igo baino lehen, instantzia horien antzekotasun semantikoak estimatu egin ziren hainbat tresna erabiliz —3.2 taula—. Overlap Hitz-zaku edo BoW eredua jarraituz esaldietan agertzen diren hitz ezberdinen agerpenak bektore bitar batean kodetzen dira + kosinuarenantzekotasuna. Caverage Esaldi bakoitzaren GloVe hitz-bektoreen zentroideak + kosinuarenantzekotasuna. Image ResNet50 sistema aurre-entrenatuaren azken-aurreko kaparen balioak + kosinuaren-antzekotasuna. ML Machine Learning sistemetan —gehienbat itzulpen automatikoan eta distantzietan— oinarritutako ezaugarri multzoa. Goiburuko azpimultzoa ez duen STS-B datu multzoan entrenatu da —5. kapituluan aipatzen den STS-B* multzoan—. 3.2 Taula: Antzekotasuna neurtzeko lau metodo hauen deskribapenekin batera, sinpleenetik konplexuenera ordenatuta daudelarik. Image metodoa irudiak erabiltzen dituen bakarra da. Instantziak sortzerako orduan lehenik eta behin irudi pareak aukeratu ziren. Esan bezala, irudi pare horiek Flickr30k eta MS-Coco multzoetatik hautatu ziren —guztira 150K irudi baino gehiago kontuan hartuz—. Irudi bakoitzak bost goiburuko dituenez, goiburukoen hautaketa esaldi pareek partekatzen zituzten hitz kopuruak erabili ziren —Overlap metodoa—. 3.2 Datu multzoa hedatzen 57 Irudien laginketarekin hasiz, ataza honetarako bi laginketa mota ezberdin erabili ziren: ausazko laginketa eta irudien antzekotasun bidezko laginketa —3.2 irudia—. Laginketa mota bakoitzean 1500 instantzia sortzeko muga ezarri zen —300 instantziako muga jarriz laginketa bakoitzeko azpi-tarte bakoitzean—. (a) (b) 3.2 Irudia: Irudi pareen laginketa motak: (a) ausazko laginketa eta (b) irudien antzekotasuna bidezko laginketa, Image metodoa erabiliz lortzen dira irudi bakoitzaren antzekotasunak. Ausazko laginketan aztertu ziren 155068 irudietatik 77534 pare sortu ziren, irudi bakoitza behin bakarrik hautatu zelarik. Aukeratutako irudi pareak oso ezberdinak zirenez, goiburuko pareak ausaz aukeratu beharrean Overlap metodoa erabili zen antzekotasun-baxuko pareak ez sortzeko ahaleginean —3.3 irudia—. Irudien antzekotasun bidezko laginketan irudi pare kopuru bera hautatu zen, aurreko kasuan bezala irudi bakoitza behin hautatuz. Prozesu honetan irudiak zerrendatuta izanik, 58 vSTS datu multzoa 3.3 Irudia: Overlap metodoa erabiliz 25 esaldi pareen artetik bat aukeratzen da. Kasu honetan Overlap metodoarekin lortzen den esaldi pareak hiru hitz partekatzen ditu, bi esaldien one-hot kodeketen arteko kosinuaren antzekotasuna handiena du eta. zerrendako lehenengo irudia bere irudi antzekoenarekin parekatzen da, Image metodoa erabiliz. Ondoren, prozesua errepikatu egiten da, bi irudi horiek zerrendatik kenduz zerrenda hutsik geratu arte. Behin irudi eta esaldi pareak aukeratuta zeudenean, haien antzekotasun semantikoa estimatzeko saiakera egin zen 3.2 taulako metodoekin. Metodo hauek tarte jakin bateko balioak itzultzen dituztenez, balio horiek [0,5] tartera eskalatu ziren —3.3 taula—. Behin 3.3 taulako datuak izanik, instantziak hautatzeko irizpidea definitu behar izan zen. Kontuan izan behar da vSTS datu multzoaren hedapena burutzen ari zela; eta, hortaz, 829 instantzia bere antzekotasunen balioekin eskura zeudela. Hori dela eta, 3.3 taulako tresnak erabiliz vSTS v1.0 datu multzoaren gainean estimazioak burutu ziren. Ondoren, estimazio horiek datu errealekin konparatu ziren Pearsonen korrelazioa erabiliz. ρx,y = cov(x,y) σxσy (3.1) 60 vSTS datu multzoa 3.4 Irudia: Laginketa bakoitzean lortutako instantzien antzekotasunak, ML ereduak neurtua. 3.2.2 Instantzien zailtasuna Laginketa burutzean 2639 instantziak AMT plataforman ipini ziren. Instantzia bakoitzaren antzekotasuna bost pertsonek aztertu behar zuten, instantziaren antzekotasun semantikoa estimazio horien batez-bestekoa kalkulatuz. Kontuan izan behar da Turker hauek sei aukera zituztela instantzien antzekotasunak esleitzerako orduan: 0, 1, 2, 3, 4 eta 5 balioak alegia1. Balio bakoitzak bere esanahia dauka, 2. kapituluan azaltzen den 2.2 taulan definitzen direnak. Hori bai, Turkerren estimazioen batez-bestekoa egitean, behin-betiko antzekotasunetan zenbaki hamartarrak ager daitezke. Batez-bestekoa Mediana Desbideraketa-estandarra Zero kop. Estimazioak 1.96 1.8 1.65 %20.8 Desadostasunak 0.6 0.55 0.45 %27.4 3.5 Taula: Turkerrek egin dituzten antzekotasunen estimazioen batez-bestekoak, medianak eta desbideraketa-estandarrak datu multzo orekatu bat dela esaten digu. Instantzia bakoitzean batezbeste 0.6 puntuko desadostasuna egon da Turkerren artean. Guztira 55 Turkerrek parte hartu zuten, bakoitzak batez-beste 220 instantziaren antzekotasuna estimatuz. Turker batek besteen estimazioekiko korrelazio baxuak zituenez, ρ < 0.75 1Murrizketa hau dela eta, antzekotasun balioak zenbaki arruntetan multzokatzen dira. 3.2 Datu multzoa hedatzen 61 izanik, pertsona honen estimazioak ez ziren kontuan hartu batez-bestekoak kalkulatzean. Turkerren estimazioen laburpen bat 3.5 taulan aurki daiteke. 2639 instantzietatik bostenak zeroko antzekotasuna izatea kontuan hartzekoa da; baita Turkerren emaitzetako %27.4-etan desadostasunik ez egotea ere —hau da, bost pertsonek balio bera esleitzea—. Oro har, datu multzoa orekatuta badago ere, antzekotasun baxuko instantziak sarriago azaltzen dira. Eredua Pearson Overlap 0.828 Caverage 0.738 Image 0.6 ML 0.848 3.6 Taula: Eredu ezberdinen errendimendua anotazio berrietan, Pearson korrelazioen bidez neurtua. 3.6 taulako emaitzak Overlap eta ML metodoen errendimendu oso ona frogatzen badute ere —antzekotasunarekiko 0.828 eta 0.848ko korrelazioak dituzte eta—, sortu den datu multzoa errazegia dela esan daiteke. Izan ere, Overlap bezalako eredu sinple batek 0.828ko korrelazio altua lortzea hobekuntzak lortzeko marjina txikia uzten du. Overlap metodoaren errendimendu altuak arrazoi bat izan dezake. Izan ere, esaldi pareak hautatzerakoan metodo bera erabili zen, instantzien antzekotasuna kondizionatu zezakeelarik. Datu multzoan erraztasun hau zuzendu ahal izateko instantzia errazak detektatzeko hainbat modu definitu eta beste hainbat proba ezberdin erabili baziren ere, datu multzoko instantzia errazenak detektatzeko erabili zen prozesu definitiboa bakarrik deskribatuko da, hainbat proba egin ondoren modu zuzenena kontsideratu zena. Hortaz, 3.3 ekuazioak instantzia baten zailtasuna definitzen du, lagin-multzo baterako Pearsonen korrelazioan oinarrituta —3.2 ekuazioan—. ρx,y = 1 n−1 n ∑ i=1 xi −x σx yi −y σy (3.2) Notazioa aipatzearren, x x lagineko elementuen batez-bestekoa adierazten du, n instantzia kopurua izanik. 3.3 ekuazioan sim eta σsim balioak jada azaldu dira, 3.5 taulan agertzen diren antzekotasunen bataz-besteko eta desbideraketa-estandarrak baitira, hurrenez hurren. 3.3 ekuazioko irizpidea erabiliz lortzen diren balioak handiagoak diren heinean, ekuazioan erabiltzen ari den lagina errazagoa dela esan daiteke. 3.3 Ezaugarriak 63 Datu multzoaren %70 zailenarekin geldituz, ebatzi nahi den vSTS atazarekin emaitza onak lortzea zaildu da. Overlap eta ML metodoen korrelazioak 0.26 eta 0.19 puntutan jaitsi dira, hurrenez hurren; ataza ebazteko metodo konplexuagoak erabiltzea bultzatzen delarik — modalitate anitzeko adierazpenak erabiltzen dituzten metodoak, adibidez—. Beraz, hasieran definituta zegoen eta 829 instantzia bakarrik zituen vSTS v1.0 datu multzoari gehitu zaizkion instantziak kontuan harturik, vSTS v2.0 datu multzoa eraiki zen. Azkeneko bertsio honek 2677 instantzia ditu eta bertsio honen ezaugarriak hurrengo azpiatalean definitu dira. 3.3 Ezaugarriak Aurretik esan bezala, datu multzo hau hainbat etapetan zehar eraiki da, lehenengoa [5] artikuluan aipatzen delarik. STS-B datu multzoaren antzekoa da, baina esaldiak hainbat jatorri ezberdinetatik hartu beharrean —berriak eta foroak, besteak beste—, instantzia guztiak goiburukoez eta hauen irudiez osatuta dago, vSTS datu multzoan aurki daitezkeen esaldietan barietate txikiagoa aurkituz. 2677 instantzia ditu, guztira 5554 esaldi eta irudi izanik. STS-B multzoan bezala, aurki daitezkeen instantziak hiru azpimultzo disjuntutan banatu dira: train, dev eta test, datu multzoak 3.10 taulan agertzen den distribuzioa duelarik. Train Dev Test Guztira MS-Coco 717 347 345 1409 Flickr30k 221 114 104 439 vSTS v1.0 400 208 221 829 Guztira 1338 669 670 2677 Train Dev Test Guztira %26.76 %12.97 %12.88 %52.61 %8.25 %4.26 %3.89 %16.39 %14.98 %7.76 %8.25 %30.98 %49.99 %24.99 %25.02 %100.0 3.10 Taula: Taula hauetan azpimultzo bakoitzak duen instantzia kopuru eta proportzioak aurki daitezke, hurrenez hurren. Instantzia bakoitzak bi esaldi ditu; beraz, esaldi kopurua tauletako balioen bikoitza da. Lehenago vSTS multzoan aurki daitezkeen esaldietan barietate txikiagoa dagoela esan da, goiburukoez osatuta dago eta. Honako hau hitz-zakuak erabiliz hobeto ikusi daiteke. Ikus daitekeenez, 3.11 taulan agertzen diren hitz-zakuak STS-B multzoko Caption azpimultzoko hitz-zakuen parekoak dira, News eta Forum azpimultzoenetik asko ezberdinduz. Datu multzo honetan aurki daitezken hitzak oso generikoak dira, izen berezien agerpena oso arraroa da eta. Gainera, STS-B multzoko Caption azpimultzoko ondorengo egitura 3.3 Ezaugarriak 65 dinak erabiltzeak erabilitako neurona-sareei ataza errazten die, eta hau esperimentuak egitean kontuan hartu behar da. Hitzen agerpen kopurua alde batera utziz, esaldien luzerak hauen konplexutasuna adierazi dezakete ere bai. 3.12 taulan ikusi daitekeenez, hiru azpimultzoen esaldi luzerek distribuzio bera jarraitzen dute. Hala ere, STS-B-ko Caption azpimultzoko esaldiak bizpahiru hitz motzagoak dira batez-beste —2.5 taulan begiratu konparazioa egiteko—; esaldiek, oro har, egitura konplexuagoak edota deskripzio gehiago dituztela esan nahi duelarik. Mean Std Min 25% 50% 75% Max Train 10.846 3.592 4 9 10 12 38 Dev 10.871 3.861 4 9 10 12 51 Test 10.749 3.658 4 9 10 12 45 3.12 Taula: vSTS datu multzoko esaldien hitz kopuruak, hiru azpimultzoetan banatuta. Ezkerretik eskuinera, hitz kopuruen batez-bestekoa, desbideraketa-estandarra, minimoa, lehen kuartila, mediana, bigarren kuartila eta maximoa. Beste aldetik, esaldi pareen luzerak ezberdinak izan daitezke. Hitz kopuru horien diferentziak hainbat sistemen errendimendua jaistea ekar dezake, Transformerren irteera geruzako token kopurua alda dezakete eta, adibidez. Kontuan izan behar da erabiltzen ari den tokenizazioaren arabera token kopuru hori ere aldatzen dela, baina hitz kopuruen diferentziak errealitatean gertatuko diren ezberdintasunen parekoak izango direla suposatzen da azterketa hau egiteko orduan —3.5 irudia—. 3.5 Irudia: vSTS datu multzoko esaldi pareen hitz kopuruen diferentziak, hiru azpimultzoetako instantziak ezberdinduz. Ardatz bertikalean azpiatal bakoitzaren proportzioak definitzen dira, eta horizontalean, berriz, instantzia bakoitzaren esaldien hitz kopuru diferentzia. 66 vSTS datu multzoa STS-B-ren kasuan bezala, esaldi-pareen hitz kopuru ezberdinak nahiko orekatuta daude, salbuespen batzuk kontuan hartu gabe. vSTS v2.0-ren analisiarekin bukatzeko datu multzoak dituen instantzien antzekotasun balioak aztertuko dira. Aurrez aldetik aipatutako sistemak entrenatzerako orduan, datu multzoan estimatu nahi diren balioek distribuzio uniforme edo orekatu bat jarraitzea oso garrantzitsua da, hots, 0 eta 5 arteko antzekotasun semantikoak dituzten instantziak uniformeki zabaltzea tarte horretan. 3.6 irudi multzoan eta 3.13 taulan, aldez aurretik definitutako 3 azpimultzoetan agertzen diren instantzien antzekotasun balioak azaltzen dira. 3.6 Irudia: vSTS v2.0 datu multzoko instantzien antzekotasun semantikoen balioak. Instantzien balioak 3 azpimultzotan banatu dira: Train-set, Dev-set eta Test-set. Mean Min 25% 50% 75% Max Zero Kop. Train 1.894 0 0.6 1.8 3 5 %12.03 Dev 1.899 0 0.6 1.8 3 5 %11.95 Test 1.884 0 0.6 1.8 3 5 %14.02 3.13 Taula: vSTS datu multzoko instantzien antzekotasun-balioen laburpena, hiru azpimultzoetan banatuta. Ezkerretik eskuinera, hitz kopuruen batez-bestekoa, minimoa, lehen kuartila, mediana, bigarren kuartila, maximoa eta zero kopuruak agertzen dira. Oro har, antzekotasun semantikoen balioak nahiko orekatuta daude, hau da, balio guztietarako instantzia nahikoak daude. [0,5] tarteko zenbaki naturaletan tontor batzuk aurkitzen dira 3.6 irudi-multzoko grafiko guztietan. Izan ere, antzekotasun semantikoak balio errealekin adierazten badira ere, balio horiek zenbaki arrunten bidezko batez-bestekoekin kalkulatu dira —STS-B datu multzoan bezalaxe—. Azkenik, 3.7 irudian antzekotasun semantikoak bi esaldiek konpartitzen dituzten hitzen proportzioekin duen zerikusia aztertzen da. Berriz ere, STS-B-ko hainbat azpimultzoetan bezala. bi esaldiek partekatzen dituzten hitzen kopurua handitzen den heinean, antzekotasun semantikoa handitzen joan ohi da. Baina, hitz horiek gehienbat hitz hutsak direnean, antzekotasuna asko txikitzen da — konpartitzen dituzten hitzek ez dituztelako esanahi semantikorik—. 3.3 Ezaugarriak 67 3.7 Irudia: vSTS v2.0 multzoko hiru azpimultzoen instantzien antzekotasunak. Grafiko bakoitzean ardatz horizontalak instantzia bakoitzeko bi esaldiek konpartitzen dituzten hitzen proportzioa adierazten du. Ardatz bertikalak berdin jokatzen du, hitz hutsak kontuan hartzen direlarik bakarrik. Puntu bakoitzaren koloreak instantziaren antzekotasun semantikoa adierazten du: 0, 1, 2, 3, 4 eta 5. 4. KAPITULUA DiscoGAN for Multimodal Mapping arkitektura Lan honen helburuetako bat vSTS ataza ebazten duen sistema berri bat sortzea da. Sistema berri honek irudiak eta goiburukoak erabiltzen ditu, goiburukoen arteko antzekotasun semantikoak estimatzeko helburuarekin. Izan ere, irudien informazio gehigarriek goiburuko pareen antzekotasunen analisiei eman dizkiokeen onurak aztertzeko sortu zen vSTS datu multzoa. Azken puntu hau sistema berri honekin betetzen den aztertu nahi izan da. Kapitulu honetan GAN arkitekturan oinarritutako DiscoGAN-M3 sistema zertan datzan, arkitektura hau osatzen duten neurona-sare ezberdinen ezaugarri eta egiturak, eta hauen ikasketa-prozesua deskribatuko dira. 4.1 Ideia Dokumentu honen 2. kapituluan [41] artikuluko DiscoGAN sistema deskribatu da, non irudietan azaltzen diren bi domeinu ezberdinen arteko erlazioak ikasteko gai den. Domeinu horien ezberdintasuna irudietan azaltzen diren pertsonen ile kolorea edo generoa, objektu ezberdinen agerpena... izan daiteke. Sistema hau, beraz, domeinu horien mapaketa ikasteko gai da; A domeinu bateko irudi bat B domeinura transformatzeko gai dena, eta alderantziz. Hala ere, sistema mota hau ez da zertan domeinu ezberdineko erlazioak ikasteko bakarrik erabili behar. Sistemaren hainbat ezaugarri aldatuz, arkitektura honen helburua modalitate ezberdinen arteko mapaketara 69 70 DiscoGAN for Multimodal Mapping arkitektura aldatu daiteke —domeinu aldaketak aztertu beharrean modalitateak aldatuz, hain zuzen ere—. Horrela, arkitektura berri honen ideia nagusia DiscoGAN sisteman erabiltzen diren sortzaileak irudi eta testuen arteko mapaketak burutzeko moldatzea da, hots, GI2T sortzaile batek irudiak jasotzea eta hauen goiburukoak itzultzea, eta GT2I sortzaileak alderantzizkoa burutzea. Oinarrizko DiscoGAN sisteman ez bezala, irudi eta goiburukoak parekatuta datozenez, sistema berriari probetxuzko aldaketaren bat aplikatuko zaio, honen ikasketaprozesuan batez ere. 4.1 Irudia: DiscoGAN sistemaren eskema, GAB eta GBA sortzaileak, eta DA eta DB diskriminatzaileez osatuta. Kasu honetan A domeinua pertsona ilehoriez osatuta dago, eta B, berriz, ile beltzarana dutenez osatuta [41]. 2. kapituluan mapaketa hauek bijektiboak izan behar direla aipatu da; hots, GAB-ren kasuan B multzoko edozein xB elementuri xB = GAB(xA) funtzioa beteko duen A multzoko xA elementu bakar bat izatea gehienez —injektiboa izanik— eta A domeinuko elementu bakoitzari B multzoko elementu bat gutxienez egokitzea —suprajektiboa izanik—. Horrela, bana-banako korrespondentzia delakoa lortzen da, non domeinu bateko edozein 4.1 Ideia 71 instantziak beste domeinuko pare esklusibo bat duen, lehenengo domeinuko beste instantziekin partekatzen ez duena. Hala ere, ezaugarri hau ezin da mantendu irudi eta testuen arteko mapaketa burutzean — 4.1 irudian aurki daitekeen arkitekturarekin behintzat—. Izan ere, hainbat irudi ezberdin goiburuko berdin bat erabiliz deskribatu daiteke, eta irudi bakoitza hainbat goiburukoen bidez deskribatu daiteke —4.2 irudian ikus daitekeen bezala—. 4.2 Irudia: Irudi eta esaldi pare ezberdinak eraiki dira; (2) esaldiak irudi guztiak deskribatzen dituelarik, eta lehenengo eta azkeneko irudiek bi goiburuko ezberdin izan ditzaketelarik. Goiburuko jakin batek beste batek baino detaile gehiagorekin deskribatu ditzake irudi baten ezaugarriak, baina horrek ez du esan nahi biak egokiak ez direnik. Azkeneko gertaera hau ezin da aldatu, gauza jakin bat deskribatzeko hainbat esaldi ezberdin erabili ahal izatea hizkuntza naturalek duten ezaugarri aldaezinetako bat da eta. Hala ere, hainbat irudi ezberdin goiburuko berdin bat erabiliz deskribatu ahal izatearen arazoa konpontzeko, hasiera batean komentatu diren GI2T eta GT2I sortzaileek burutzen dituzten funtzioak eraldatu egingo dira —hurrengo azpiatalean deskribatuko dira—. Aipatutako mapaketa hau ikasten bada, irudi eta goiburukoak espazio berean maneiatzeko gaitasuna lortuko da, modalitate anitzeko errepresentazioak ez badira ere. Horrela, kosinuaren antzekotasuna edota erregresio kapa bat gehituz, esaldi eta irudien arteko antzekotasunak neurtzeko ahalmena lortuko da, vSTS atazan egin daitezkeen estimazioak sendotuz. Beste ezer esaten ez den bitartean irudiek w×h×3 dimentsioa dutela —w irudiaren zabalera eta h altuera izanik—, eta goiburukoek adierazten dituzten bektoreak ezagunak direla eta aurre-konputatua daudela suposatuko da. 72 DiscoGAN for Multimodal Mapping arkitektura 4.2 Arkitekturaren ezaugarriak DiscoGAN sistemaren bertsio berri hau 4.3 irudian azaltzen da, eta hemendik aurrera DiscoGAN-M3 bezala adieraziko da. Adierazpen hau DiscoGAN for MultiModal Mapping ingelesetik dator, eta honen itzulpena "Modalitate anitzeko mapaketarako DiscoGAN" izango litzateke. 4.3 Irudia: DiscoGAN-M3 sistemaren eskema. Sistema hau GI2T eta GT2I sortzaileek, eta DI eta DT diskriminatzaileek osatzen dute. Oinarrizko DiscoGAN sisteman sortzaile baten aplikazioak sarrerako irudien aurkitzen den informazioa zerbait aldatzen du, irudien domeinua aldatzeko asmoarekin. Baina, kasu honetan modalitatez aldatu nahi denez, sarrera eta irteerako datuek informazioa mantendu behar dute —hauek kodetuta dauden modua bakarrik aldatuz—. Horregatik, sarrerako irudi bat testuen modalitatera transformatzean, irudi horren informazioa bi ataletan deskonposatuko da. Alde batetik, goiburukoa kodetzen duen bektorea; eta, bestetik, sarrerako irudiaren ezaugarriak gordetzen dituen bektorea. 4.2 Arkitekturaren ezaugarriak 73 Hori dela eta, GI2T sortzaileak ez du goiburukoaren errepresentazioa bakarrik itzuliko — hemendik aurrera goiburuko-bektore bezala adieraziko dena, irudiaren ezaugarri bisualak gordeko dituen bektore batekin lagunduta etorriko da eta. Formalizatu dezagun, beraz, sortzaile bakoitzak burutzen duena. GI2T sortzaileak xI irudi bat jasotzen duenean, xIT bektorea itzuliko du —4.1 ekuazioan definitzen dena, ⊕ ikurrak konkatenazioa adierazten duelarik—. fIT jatorrizko irudiaren ezaugarri bisual eta espazialak gordetzen dituen bektorea da eta tIT, berriz, xI irudia deskribatzen duen goiburukoaren bektorea. xIT = fIT ⊕tIT = GI2T(xI) (4.1a) xITI = GT2I(xIT) (4.1b) Aldiz, GT2I sortzaileak xIT bektorea hartzen du, jatorrizko irudia berreskuratzeko ahaleginean —4.2 ekuazioa—; hau da, GI2T burutzen duen funtzioaren alderantzizkoa burutzen du. xTI = GT2I(xT) = GT2I(fT ⊕tT) (4.2a) xTIT = fTIT ⊕tTIT = GT2I(xTI) (4.2b) xT familiako bektoreak —hau da, xT, xIT eta xTIT bektoreak— fT irudia eta tT goiburukoa deskribatzen dituzten bektoreez osatuta egoteak GI2T eta GT2I sortzaileek burutzen dituzten funtzioei bijektiboak izateko ahalmena ematen die, hots, bana-banako korrespondentzia delakoa ahalbidetzen du. Izan ere, irudi ezberdin bakoitzak goiburuko bera partekatu badezake ere, irudi bakoitzak bere ezaugarriak ditu —beste irudi ezberdinetan errepikatzen ez direnak—. Hortaz, xI irudi bakoitzak dagokion fIT bektore bakarra izango du; eta GI2T : Rw×h×3 −→ R f+t funtzio bijektibo bat osatuko du —f balioa fIT bektorearen dimentsioa eta t t bektorearena izanik—. Kasu berean GT2I : R f+t −→ Rw×h×3 funtzioa bijektiboa izango da ere bai. Sortzaileekin konparatuz, diskriminatzaileek ez dituzte aldaketa handirik jasan. Oinarrizko DiscoGAN arkitekturan bi diskriminatzaile erabiltzen dira sortutako irudiak errealekin ezberdintzeko. Orain, aldiz, DT diskriminatzailea goiburuko-bektoreak ezberdintzeko erabiliko da, DI sarea irudiak ezberdintzeko erabiltzen delarik. 74 DiscoGAN for Multimodal Mapping arkitektura Aurreko 4.3 irudian ikus daitekenez, irudien ezaugarriak kodetzen dituzten f bektoreak ez dira diskriminitzaile batekin aztertzen. Izan ere, kodeketa hori jarraitzen dituzten bektoreak sortzaileek eraiki ditzakete bakarrik —ala ausaz sortu daitezke, baina ez du zentzurik hauek ausaz sortzea, irudiaren ezaugarriak gorde nahi dira eta—. Galera-funtzioei begira aldaketa gutxi egin dira. DiscoGAN arkitekturan bezala, berreraikitze galera-funtzio batzuk daude, LCONSTI eta LCONSTT , adibidez, 4.3 ekuazioetan azaltzen direnak —d funtzioak bi aldagaien arteko distantzia kalkulatzen du, eta kasu honetan batez-besteko errore koadratikoa erabili da—. LCONSTI = d(GT2I ◦GI2T(xI),xI) = d(xITI,xI) (4.3a) LCONSTT = d(GI2T ◦GT2I(xT),xT) = d(xTIT,xT) (4.3b) Hala ere, oinarrizko DiscoGANean ez bezala, irudi eta goiburukoak parekatuta daudenez —hau da, xT goiburukoa xI irudiari dagokionez—, irudietatik goiburukoak lortzeko laguntzen duen galera funtzio gehigarri bat gehitu da —4.4 ekuazioan definitzen dena—. LCONSTS = d(tIT,tT) (4.4) Azkeneko galera-funtzioa ez da irudietara aplikatzen, hots, d(xTI,xI) ez da minimizatzen, ikasketa-prozesuan fT sarrera bektorea fIT bektorearen ezberdina baita. Bestela, GT2I bera bi aldiz burutuko litzateke aurreranzko propagazio batean, eta hori ekidin nahi da. Berreraikitze-funtzioak alde batera utzita, diskriminatzaileen estimazioen arabera sortzaile eta diskriminatzaileek ondorengo galera-funtzioak jarraituz burutzen dute ikasketa — 4.5 eta 4.6 ekuazio multzoak—. LGT2I = −ExT ∼PT [logDI(GT2I(xT))] (4.5a) LGI2T = −ExI∼PI[logDT(GI2T(xI))] (4.5b) LDI = −ExI∼PI[logDI(xI)]−ExT ∼PT [log(1−DI(GT2I(xT)))] (4.6a) LDT = −ExT ∼PT [logDT(xT)]−ExI∼PI[log(1−DT(GI2T(xI)))] (4.6b) 4.3 Ikasketa-prozesua 77 Gainera, GT2I sareek ez dute max-pooling eragiketaren alderantzizkoa burutzen. Izan ere, pooling eragiketek ez dituzte alderantzizkorik, pixel-multzo baten batez-besteko edo maximoak izanik ezin baitira hasierako pixelak berreskuratu. GT2I sortzaileak irudiak itzuli behar dituenez, eta irudi horien pixelen balioak [0,1] tartean definituta daudenez, Sigmoid funtzioa erabili da azken geruzako aktibazio-funtzio bezala. Diskriminatzaileak, berriz, ez dira sortzaileak baino konplexuagoak. DI sareak, adibidez, DI : R227×227×3 −→ [0,1] funtzioa burutzen du, non 0 batek sarrerako irudia GI2T sareak sortu duela esan nahi duen; eta batekoak, aldiz, irudi orijinal bat dela. GI2T sarearen arkitektura aprobetxatuz, honen azken geruza bakarrik aldatu da DI diskriminatzailea eraikitzeko. Beraz, diskriminatzaile honek 4.1 taulako arkitektura jarraitzen du, azken geruza 4.3 taulan azalduz. Geruza Input Size Output Size ϕ 8. FC 4096 1 Sigmoid 4.3 Taula: DI diskriminatzailearen azken geruza-dentsoa. Diskriminatzaile honen beste zazpi geruzek GI2T sarearen egitura bera dute. Azken diskriminatzailearekin bukatzeko, aipatu diren lau sareetatik bakarra da irudiak manipulatzen edo sortzen ez dituena. Horregatik, DI diskriminatzailea neurona-sare sinpleena da. Hitz-gutxitan, hiru geruzako pertzeptroia da, DT : R512 −→ [0,1] funtzioa betetzen duena, irudiak diskriminatu ordez, t goiburuko-bektoreak aztertzen dituelarik. Bere egitura 4.4 taulan azaltzen da. Geruza Input Size Output Size ϕ 1. FC 512 1024 ReLU 2. FC 1024 1024 ReLU 3. FC 1024 1 Sigmoid 4.4 Taula: DT diskriminatzailearen geruzen egitura. 4.3 Ikasketa-prozesua Burutu behar den mapaketa egin behar duten sareak definitu eta hauen arteko elkareragina aztertu badira ere, sare hauetan agertzen diren pisuak nolabait ikasi behar dira. Horregatik, azpiatal honetan pisu horien ikasketa-prozesua azalduko da. Ikasketa-prozesua bi fase ezberdinetan banatu da. Izan ere, vSTS datu multzoan eskura dauden instantzia kopurua ez da nahikoa DiscoGAN-M3 sistemaren modalitate anitze- 78 DiscoGAN for Multimodal Mapping arkitektura ko mapaketak ikasteko, sistemak erabilitako datu multzoetako instantzietatik orokortzeko ahalmena lortzea nahi da eta —eta azkeneko honetarako ezinbestekoa da datu multzo handiak eskura edukitzea—. Lehenengo fasean, hortaz, sistemak orokortzeko ahalmena lortzea da helburu nagusia; eta bigarrenean, aldiz, sistema hau vSTS atazan berfintzea. 4.3.1 Lehen fasea Esan bezala, fase honetan DiscoGAN-M3 sistemaren modalitate anitzeko mapaketak ikasteko ahalmena lortzea da helburua. Horretarako, vSTS datu multzoa baino askoz handiagoak diren datu multzo bat behar da; eta kasu honetan MS-Coco datu multzoaren azpiatal bat erabili da. Gaur egun MS-Coco ia 330K irudiz eta hauen goiburukoez osatuta dago, eta, berez, arkitektura ahal den hoberen entrenatzekoan irudi guzti horiek erabili beharko lirateke —datu multzo handiago batek orokortzeko gaitasun handiagoa ematen dio eta—. Hala ere, irudi kopuru hori oso handia da etxeko ordenagailuan maneiatzeko. Horregatik, 82783 irudi bakarrik erabili dira, ia 14GB-ko memoria okupatzen dituztenak. Irudi hauek 2014 urtean Train azpimultzora gehitu zirenak dira. Irudi bakoitzak bost goiburuko dituenez, lehenengo fasean erabiltzeko guztira 413915 irudi eta goiburuko pare ezberdin daude eskura. Datu kopuru hauek fase honen helburua betetzeko nahikoak izango direla suposatu da. Behin erabiliko den datu multzoa definituta dagoela, ikasketa-prozesua nola burutu den azalduko da. Funtsean, prozesuko iterazio, belaunaldi edo epoch bakoitzean —prozesu iteratibo bat baita—, hainbat mini-batch aukeratzen dira. Mini-batch bakoitzeko aurreranzko propagazio bat burutzen da sisteman zehar, galera-funtzio ezberdinak kalkulatuz. Ondoren, galera-funtzioek itzuli dituzten balioen arabera, atzeranzko propagazioa burutzen da, sistemaren pisuak eguneratuz mini-batch bakoitzean. Erabili den txartel-grafikoaren 6GB-ko memoria dela eta, mini-batch bakoitzean 20 xI irudi eta tT goiburuko pare bakarrik sartu dira —memoria kapazitatea ez gainditzeko— . Irudiak ausaz aukeratzen dira, eta behin irudiak aukeratuta izanik, hauen goiburukoak ausaz hartzen dira ere bai. fT bektoreak ezagunak ez direnez, aurreko mini-batcharekin lortu den fIT bektoreak era- 80 DiscoGAN for Multimodal Mapping arkitektura Azken finean ikasketa-tasa baxuago batek ikasketa-prozesua mantsotzen du, eta diskriminatzaileen ataza sortzaileena baino errazagoa denez, bien arteko oreka mantentzen saiatzeko hautaketa hori burutu da. Gainera, mini-batch bakoitzean sortzaile edota diskriminatzaileei bakarrik aplikatzen zaie atzeranzko propagazioa, ez biei. 10 mini-batch ezberdinetik bat diskriminatzaileen pisuak eguneratzeko erabiltzen da, eta beste bederatziak sortzaileena eguneratzeko. Aukera hauek guztiak sortzaileak eta diskriminatzaileen ikasketak erritmo berean aurrera eramateko egin dira. LTotal·GI2T = LGI2T ·(1−r)+ LCONSTI +LCONSTT +LCONSTS 3 ·r (4.9a) LTotal·GT2I = LGI2T ·(1−r)+ LCONSTI +LCONSTT 2 ·r (4.9b) Berreraikitze eta sortzaileen galera-funtzioak sortzaileen pisuak eguneratzeko erabiltzen direnez, bien batuketa haztatua erabili da sortzaileen galera-funtzio totala bezala —4.9 ekuazioa—. Batuketa haztatu horren pisuak fasean zehar aldatu dira, lehenengo belaunaldietan LGI2T eta LGT2I balioei garrantzi gehiago emateko. Lehenengo 60 belaunaldietan, r = 0.02 erabili da; eta, ondoren, r = 0.5. 4.3.2 Bigarren fasea Behin modalitate anitzen arteko mapaketak ikasi dituela suposatuz, vSTS atazan afinatuko da sistema. Bigarren fase honetan irudietatik goiburukoak lortzen dituen GI2T sortzailea bakarrik erabiliko da. Horrela, irudien tIT goiburuko sortuak eta tT goiburuko orijinalak erabiliz, antzekotasun semantikoak aztertzeko bikote gehiago lor daitezke. Bigarren fasean sistemak lortuko duen orokortze ahalmenari garrantzia eman zaio. Demagun vSTS datu multzoko instantzia bat eskura dagoela, xA I eta xB I irudi, tA T eta tB T goiburuko, eta s antzekotasun semantikoaren balioaz osatuta. STS : R512+512 −→ [0,5] funtzioak bi esaldiren arteko antzekotasun semantikoa kalkulatzen badu, 4.10 ekuazioak bete beharko lirateke. 82 DiscoGAN for Multimodal Mapping arkitektura LTotal = LA +LB +LC +LD 4 (4.12) 4.6 Irudia: DiscoGan-M3 sistemaren azpiatal bat erabiliz vSTS sistema ebazten duen arkitektura, bigarren ikasketa-fasean ikasten dena. Bigarren fase hau gainbegiratua da —aurrekoa ez bezala—. vSTS datu multzoa erabili da ikasketa-fase honetarako, Train, Dev eta Test multzoak sistema ikasteko, sistemaren ikasketa aztertzeko, eta lortutako sistemaren errendimendua ikusteko erabiltzen direlarik, hurrenez hurren. Sortzaile bat eta MLP bat erabiltzen direnez, mini-batch handiagoak erabili dira, mini-batcharen instantzia bakoitza bi irudi eta bere goiburukoez osatzen bada ere. Guztira, mini-batch bakoitzean 64 instantzia sartu dira, eta 2000 belaunalditan zehar garatu da ikasketa. Aurreko fasean ez bezala, Dev azpimultzoa hoberen ebazten duen belaunaldia izango da aukeratuko dena —ez azkenekoa—, orokortze hoberena burutzen duena hain zuzen ere. SGD optimizazio algoritmoa erabili da, Adam algoritmoak baino orokortze hobeagoak egiten baititu [45], orokorrean Adamek azkarrago konbergitzen badu ere. Sortzailearen kasuan 1·10−3-ko ikasketa-tasa erabili da, iterazio bakoitzean 0.998 konstantearekin bi- 5. KAPITULUA Esperimentuak Hainbat esperimentu ezberdin burutu dira STS eta vSTS atazetan, bai ez-gainbegiratuak eta baita gainbegiratuak ere. Esperimentu hauen helburu nagusia 2. kapituluan azaldu diren sistemen errendimendua STS-B, vSTS v1.0 eta vSTS v2.0 datu multzoetan aztertzea da, ea modalitate anitzak erabiliz emaitzak hobetzen diren ikusiz. Gainera, ondorengo puntuak aztertu nahi dira: • Testuen, irudien eta modalitate anitzeko errepresentazioen arteko errendimendua ikustea. • Esperimentuetan erabilitako datu multzo ezberdinen zailtasuna antzematea, eredu ezberdinen errendimendua aztertuz multzo bakoitzean. • DiscoGAN-M3 arkitekturaren ikasketa eta errendimendua analizatu eta beste ereduekin konparatzea. vSTS v2.0 datu multzoan modalitate bakar eta anitzeko esperimentuak egin daitezke, noski, baina hasiera batean datu multzo hori eskura ez zegoenez, vSTS v1.0 datu multzoa proba ez-gainbegiratuetan bakarrik erabili zen, modalitate anitzeko sistemen ikasketaprozesurako ez baitzeuden nahiko instantzia. Gainera, kontuan izan behar da STS-B esaldien arteko antzekotasun semantikoa aztertzeko balio duela bakarrik —irudirik ez ditu eta—. Esperimentuetan zehar datu multzo hauen bi bariazio agertzen dira. Izan ere, sistema batzuen ikasketa-prozesuan, hau da, Transfer-learning burutu baino lehenagoko ikasketa85 88 Esperimentuak Funtzio honen balioak [0,inf) tartean egon daitezke, gero eta balio txikiago batek batez-besteko errore txikiago bat lortu dela esan nahi duelarik. STS eta vSTS atazen kasuan balioak [0,5] tartean daudenez, lortu daiteken erroreak [0,25] tartean aurkituko dira. Spearman korrelazioak kasu batzuetan kobariantzan oinarritutako korrelazioak baino errendimendu hobea ematen badu ere [46], Pearson korrelazioa aukeratu da sare ezberdinen errendimendua aztertzeko irizpide bezala —gehien erabiltzen dena izan ohi da eta—. MSE erabiltzeak zentzua badu ere, problema hauetarako ez da irizpide zuzena bezala kontsideratzen, sare hauen errendimendua aztertzean korrelazioari garrantzi handiagoa ematen zaio eta. Gainera, bi esaldien arteko antzekotasuna neurtzeko kosinuarenantzekotasuna erabiltzen bada, adibidez, MSE irizpideak emaitza okerragoak ematen ditu, estimazioak eta balio errealak tarte ezberdinetan definituta daudelako —[0,1] eta [0,5], hurrenez hurren—. Estimazioak 5 aldiz handitzen badira ere, bere errendimendua ez da ona. Izan ere, MSE irizpidea erabiltzean, korrelazio linealak detektatzeko y = x ekuazioa jarraitu behar du; baina, beste bi irizpideen kasuan, y = m · x izan daiteke, m > 0 izanik —ebaluazio-irizpideari askatasun-gradu bat emanik—. 5.2 Esperimentu gainbegiratugabeak 5.2.1 Ereduak Esperimentu gainbegiratuetan Transfer-learning teknika aplikatu da, hots, eredu ezberdinek STS edo vSTS atazak ez diren beste ataza bat ikastea eta ikasitakoa ataza horietan aplikatzea. Sistemaren arabera esaldiaren errepresentazioak modu ezberdinean lortu dira, baina behin esaldi-bektoreak kalkulatuta daudela, bi bektoreen arteko kosinuarenantzekotasuna kalkulatzen da, esaldien antzekotasuna [0,1] tartean kalkulatzeko —5.3 ekuazioan ikus daiteke bere definizioa—. Pearson korrelazioaren bidez, lortutako balioak ebaluatzen dira, eta, hortaz, sistemen errendimendua ere bai. sim = A·B ∥A∥∥B∥ = n ∑ i=1 AiBi r n ∑ i=1 A2 i r n ∑ i=1 B2 i (5.3) Proba ez-gainbegiratuetan 4 sistema ezberdin erabili dira esaldi-bektoreak lortzeko: 5.4 Esperimentu gainbegiratuak 95 5.4.3 Ikasketa-prozesuaren detaileak 5.1 irudian BERT sarearekin egindako berfintzean burutu den galera-funtzioaren eboluzioa ikus daiteke 25 belaunaldietan zehar. Kasu horretan hamabigarren belaunaldiak dauka Dev azpimultzoko galera-balio baxuena. Hori dela eta, belaunaldi horretako pisuak aukeratu dira sistema berfintzerako orduan. 5.1 Irudia: BERT berfintzearen galera-funtzioen eboluzioaren adibidea, 5.10 taula multzoko goiko STS-B datu multzoaren taulari dagokiona. 4. kapituluan aipatutako DiscoGAN-M3 arkitekturaren ikasketa-prozesua vSTS v2.0 datu multzoa erabiliz burutu da. Ikasketa-prozesuko lehenengo fasean 5.2 irudiko galerafuntzioen balioak lortu dira. Kontuan izan behar da LTotal·GI2T eta LTotal·GT2I funtzioen definizioak 60. belaunaldian aldatzen direla, ikasketaren hasieran sortzaileek sortzen dituzten irudiei garrantzi gehiago ematen zaie eta. Lehen fase honetan zehar ikasketa-tasa ezberdinak probatu badira ere —[0.0001,0.1] tarteko hainbat ikasketa-tasekin probak eginez—, oro har lortzen diren balioak ia ez dira aldatzen belaunaldietan zehar. Izan ere, berreraikitze-funtzioak —hots, LCONSTI, LCONSTT eta LCONSTS funtzioak— bakarrik aldatzen direla ikus daiteke. Hasieran ikasketa-indize edo galera-funtzioak gaizki aukeratu edo definitu zirela pentsatu zen; baina, 5.2 irudia ikusiz, vanishing-gradient problemaren kasu nabarmen bat dela antzeman da. Izan ere, diskriminatzaileek parte hartzen duten galera-funtzio guztietan ez dira aldaketa nabarmenik azaltzen —diskriminatzaileek parte hartzen duten galerafuntzioak berreraikitze-funtzioak ez direnak dira eta—. Beraz, diskriminatzaileetan zehar 96 Esperimentuak 5.2 Irudia: DiscoGAN-M3-ren lehen faseko galera-funtzioen garapena 500 belaunaldietan zehar. Agertzen diren balioak 4.3, 4.4, 4.5, 4.6 eta 4.9 ekuazioetan definitu diren galera-funtzioekin lortutakoak dira. atzeranzko propagazioak burutzean aldaketarik sortzen ez direla ondorioztatu daiteke, pisuen gradienteak zerokoak baitira. Kodean gradienteen balioak aztertuz azkeneko hipotesi hau egiaztatu da, baina ez da denborarik izan arazo honen zergatia aurkitu edota konpontzeko. Lehenengo fasea ondo garatu ez bada ere, bigarren faseko ikasketa burutu nahi izan da — emaitzak zerbait hobetzen diren ikusi ahal izateko—. Guztira, bigarren faseko hiru aldaera probatu dira, ikasketa-tasa eta optimizazio algoritmo berak erabiliz. Lehen aipatu den bezala, alde batetik, bigarren fase originala erabili da, 4.6 irudian deskribatu dena eta 4.12 ekuazioko galera-funtzioa erabiltzen duena. Beste aldetik, bi aldaera berri ikasi dira, non esaldi pareen errepresentazioen konbinazio guztiak erabili ordez USE sistemarekin lortutakoak edota GI2T sareak sortutakoen arteko antzekotasunak estimatzen diren bakarrik, 4.11 ekuazioetako LA eta LD galera-funtzioak erabiliz, hurrenez hurren. 5.3 eta 5.4 irudietan bigarren faseko hainbat aldaeretan lortu diren galera-balioak aztertzen dira. 5.4 Esperimentu gainbegiratuak 97 (a) (b) 5.3 Irudia: Bigarren fase originaleko galera-funtzioen garapena. Ezkerreko irudian Train azpimultzoaren LA, LB, LC, LD eta LTotal balioak azaltzen dira —4.11 eta 4.12 ekuazioetan definituta—. Eskuinekoan, aldiz, Dev azpimultzoko balio berak azaltzen dira. Bi grafikoak eskala logaritmiko berdina dute ardatz bertikalean. (a) (b) 5.4 Irudia: Bigarren faseko aldaeren galera-funtzioen garapena. Ezkerreko irudian Train eta Dev azpimultzoen LA balioak azaltzen dira —4.11 ekuazioan definituta—, esaldi pare originalekin kalkulatzen dena. Eskuinekoan, aldiz, azpimultzo bereko LD balioen eboluzioa azaltzen da, sortutako esaldi pareekin kalkulatzen dena. Bi grafikoak eskala bera erabiltzen dute ardatz bertikalean. 98 Esperimentuak 5.3 eta 5.4 irudietako galera-funtzioak aztertuz, GI2T sareak sortu dituen esaldi-bektoreen arteko antzekotasunak orokortzeko zailtasunak dituela ikus daiteke. Izan ere, Train azpimultzoan galera-balioak txikitzen badoaz ere, Dev azpimultzoak ez du tendentzia bera jarraitzen. Bide batez, ikasketa-prozesuaren exekuzio-denborak 5.14 taulan azaltzen dira. Denborak 1. Fasea 5 d 5 h 1 min 42.103 s 2. Fasea Pare guztiak 4 h 39 min 55.509 s USE bektoreak 2 h 11 min 56.65 s DiscoGAN-M3 b. 4 h 33 min 33.572 s 5.14 Taula: Ikasketa-prozesuaren fase ezberdinen exekuzio-denborak. 5.5 Esperimentuen hausnarketa Azter ditzagun orain datu multzo eta sistema ezberdinen errendimenduak proba ez-gainbegiratuetan. 5.3, 5.4 eta 5.5 tauletan, BERT, GloVe eta GPT-2 sistemak erabili dira datu multzo ezberdinen gainean. Alde batetik, honek sistema bakoitzaren errendimendua aztertzeko balio du; eta bestetik, datu multzoen zailtasuna intuitiboki antzematea ahalbidetzen du. Izan ere, sistema guztiek datu multzo batean emaitza okerragoak lortzen baditu, datu multzo horren instantziak, oro har, zailagoak direla esan nahi du. Aurreko tauletara bueltatuz, proba ez-gainbegiratuetan erabilitako modalitate bakarreko sistema guztietan, vSTS v1.0 datu multzoan [0.04, 0.21] tarteko korrelazio hobekuntzak ikusten dira beste bi datu multzoekin konparatuz. vSTS v2.0 eta STS-B datu multzoen artean, aldiz, ez dago ezberdintasun nabarmenik, emaitzak batean bestean baino hobeak izanik batzuetan. Alde batetik, honek 3. kapituluan aipatu den vSTS v1.0 datu multzoaren instantzien erraztasuna baieztatzen du, baita 4. kapituluan datu multzoko v2.0 bertsioaren instantzia zailagoak ondo hautatu direla ere. Beste aldetik, STS-B datu multzoan aurki daitezkeen esaldietan vSTS v2.0 multzoan baino barietate handiagoa dagoela esan bada ere, honek ez du emaitzetan diferentzia handirik suposatu egin diren esperimentu ezberdinetan. Erabilitako sistemen aldetik, zentroideak kalkulatzerako orduan hitz hutsak baztertzean lortutako korrelazioak handiagoak direla ikus daiteke —hitz hutsek zarata bakarrik gehitzen dute eta—. Sistema ezberdinen errendimenduan, behintzat, BERT-ek ematen ditu 5.5 Esperimentuen hausnarketa 99 hiruetatik emaitza hoberenak, GloVe gertu dabilelarik. GPT-2 sareak esperotakoak baino emaitza kaxkarragoak ematen ditu, testu-sorkuntzarako diseinatuta dagoelako ziurrenik. Azkenik, aipatzekoa da BERT sisteman CLS geruzako errepresentazioak ez dutela esaldien esanahi semantiko nabarmenik gordetzen, hauen korrelazioak 0 ingurukoak baitira. Aurreko emaitzak VSE++ sistemaren aurrean oso baxuak dira —5.6, 5.7 eta 5.8 taulak—. Izan ere, irudien errepresentazioen arteko kosinuaren antzekotasunekin lortutako korrelazioak ez dira esaldienak bezain onak; eta, hala ere, irudien adierazpenekin lortutako emaitzak modalitate bakarreko sistemetan lortu diren emaitza hoberenen parean daude. Esaldien errepresentazioak erabiltzen badira, aldiz, aurreko korrelazioak [0.15, 0.2] puntutan igotzen dira, proba ez-gainbegiratuetan emaitza hoberenak lortuz. Esaldiak eta irudiekin lortutako antzekotasunen batez-bestekoa erabiltzen bada, emaitzak esaldien antzekotasunak bezain onak dira. Azkenik, ResNet152 konboluzio-sarea erabiltzean, esaldien arteko antzekotasunen korrelazioak VGG19 erabiliz baino baxuagoak direla; baina, irudien arteko antzekotasunen korrelazioak zerbait handiagoak bihurtzen dira ikus daiteke —ezberdintasunak ia nabaritzen ez badira ere—. vSTS v2.0* datu multzoa VSE++ sisteman erabiltzeko sortu da, VSE++ sistemaren ikasketaprozesuan MS-Coco erabili baita —MS-Coco multzoko instantziak erabiltzeak korrelazioetan eragina duen ikusi nahi da eta—. MS-Coco gabeko vSTS v2.0 bertsio honek vSTS v2.0 datu multzoak bezain korrelazio onak —eta hobeagoak— dituenez, VSE++ esaldipareen antzekotasuna aztertzeko sistema sendo bat dela esan daiteke. USE sistema erabiltzean berfintzerik burutu ez bada ere, burututako proba ez da guztiz ez-gainbegiratua, STS ataza ikasketa-prozesuan ikusi baitu. Sistemak lortzen dituen korrelazioak modalitate bakarreko sistemek proba ez-gainbegiratuetan lortutakoak baino zerbait hobeagoak dira —5.9 taula—. Lortutako korrelazio altuak direla eta, sistema honek sortzen dituen esaldi-bektoreak erabili dira DiscoGAN-M3 arkitekturan. Azkenik, DiscoGAN-M3 sistemaren errendimendua aztertu baino lehen, BERT sistemaren berfintzea laburki komentatzea falta da. Arkitektura honek proiektuko emaitza onenak lortu ditu erregresio-geruza erabili deneko hiru kasuetan —5.10 taula—. Sailkatzailearen aldaerak ez du hain errendimendu ona izan; baina, hala ere, sailkatzailearen emaitzak USE sistemarekin lortu direnak baino zerbait hobeagoak izan dira. STS-B* datu multzoa ikasketa-prozesuan zehar erabili da vSTS v1.0 Test azpimultzo bezala erabili ahal izateko —STS-B datu multzoan vSTS v1.0 multzoko instantziak daude eta—, eta, kasu honetan, emaitzak espero bezain onak izan dira ere bai. 100 Esperimentuak DiscoGAN-M3 arkitekturarekin zerikusia duten esperimentuek ez dituzte emaitza onik eman. Hau ikasketa-prozesu oker baten ondorioa da; eta, beraz, sistema honek duen ahalmena ezin izan da guztiz neurtu. 5. kapituluan, vanishing-gradient arazoaz hitz egin da, baina hau ez da arkitekturaren arazo bakarra. Sortzaile eta diskriminatzaileen konplexutasun txikiak sistemak egin dezakeena mugatzen du. Arkitektura honen ahalmena neurtu ezin izan bada ere, modalitate anitzen arteko mapaketak AlexNet sareak eman dezakeena baino konplexutasun handiagoa behar duela susmatzen da. Gainera, modalitate ezberdineko errepresentazioek galera-funtzioan duten eragin ezberdina kontuan hartzea ideia ona izango litzateke. 5.2 irudian berreraikitze-funtzioetan arreta jartzen bada, irudien arteko berreraikitze-funtzioen balioak testuena baino 10-50 aldiz handiagoa dela ikus daiteke. Beraz, atzeranzko propagazioa aplikatzean irudien berreraikitzeari lehentasun handiagoa ematen zaio —testuarenarekin konparatuz behintzat—. DiscoGAN-M3 sistemaren ikasketa-prozesua ez denez zuzena izan, ez du merezi lortu diren korrelazioak gehiago komentatzea, baina irudiak zerbait berreraikitzen ikasi duenez, 5.5 irudi multzoan lehen fasean zehar lortu diren hobekuntzak antzeman daitezke —sortutako azkeneko irudiak oso onak ez badira ere, hobekuntza bat ikus daiteke—. 5.5 irudi multzoan sistemak duen beste arazo bat antzeman daiteke. Izan ere, xI sarrerako iruditik xITI lortzean antzeko irudi bat izatea espero daiteke —4. kapituluan esan den bezala, funtzio bijektibo bat eta bere alderantzizkoa aplikatzean xITI lortu beharko litzateke—. Hala ere, xIT irudia lortzeko GI2T sareak ausazko goiburuko baten esaldibektorea izan beharko luke sarrera-bektore bezala —esanahi semantiko oso ezberdina izango lukeena—. Antzeman daitekeenez, xIT irudiak xITI-ren oso parekoak dira. Beraz, GT2I sortzaileak irudia berreraikitzeko gehienbat fT bektorea erabiltzen duela esan nahi du honek, tT esaldi-bektorea ia kontuan hartu gabe. Arkitektura berri honekin emaitza dezenterik lortu ez bada ere, egin diren esperimentuek sistemak dituen hainbat arazo erakutsi dizkigu; etorkizunean arkitektura konpontzeko argibide bezala erabili daitezkeelarik. 5.5 Esperimentuen hausnarketa 101 5.5 Irudia: DiscoGAN-M3 sareak lehenengo ikasketa fasean zehar sortutako irudiak hainbat belaunaldietan zehar. Lerro bakoitzean ikasketa-prozesuko belaunaldia azaltzen da. Irudi bakoitzeko, xTI = GT2I(xT) eta xITI = GT2I(GI2T(xI)) azaltzen dira, non xT = fT ⊕tT bektorea xI irudiaren fIT bektoreaz osatuta dagoen —kasu honetan fT = fIT izanik—, baita irudiari ez dagokion goiburuko baten tT bektoreaz ere. Ondorioak 105 Galera-funtzio berri honetan sarea ez da antzekotasun errealak estimatzen saiatzen, minibatch horien antzekotasunak ordenatzen baizik. Honetarako, gero eta mini-batch handiagoak erabiltzeak, orduan eta emaitza zuzenagoak kalkulatzea ekarriko du, instantzia gehiago kontuan hartuko direlako galera-funtzioaren aplikazio bakoitzean. Horrela, lortzen den korrelazioa oso altua bada, emaitzak [0,5] tartera pasa ahalko lirateke y = m·x+n motako ekuazio lineal bat ebatziz. Aldaketa asko burutu daitezke, eta baliteke honek hobekuntza handirik ez ematea, baina sarearen emaitzei askatasuna emateko egokia izan daiteke —balio definitu batzuk itzultzea ez duelako derrigortzen, ordena bat jarraitzea baizik—. Aipatu diren hobekuntza hauek doktorego-tesian lantzea espero da, gaian gehiago sakonduz eta modalitate anitzeko beste ataza batzuk aztertuz —galdera-erantzute bisuala edo Visual Question-Answering, besteak beste—.
science
addi-ecabd2e28f4c
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/36486
3D histologia, RGB-tik 3D-ra: 3D inpresio bidezko histologia objektu baten sorkuntza
Mantxola Akizu, Asier
2019-11-27
3 Laburpena: Informazio kantitate handiak transmititzeko duten gaitasuna dela eta, irudiek izugarrizko garrantzia dute zientzia zein hezkuntza munduan. Teknologia berrien garapenarekin urtetik urtera handituz doa grafikoek, diagramek, argazkiek edota maketek gaur egungo gizartean duten garrantzia. Ondorioz, ikusmen arazoak dituzten pertsonek informazioa eskuratzeko geroz eta arazo gehiago dituzte. Lan honetan metodologia bat garatu da non histologiako 5 irudi aztertu, prozesatu eta 3D inprimaketarako artxibo gisa moldatuko diren. Hitz gakoak: Histologia, 3D inprimaketa, irudi prosezaketa, MatLab, STL, ikusmen urritasuna. 6 IRUDIEN AURKIBIDEA 2.1 Irudia. Greg J. Williams (2014) laneko prozesuaren fluxu diagrama 2.2 Irudia. Toru bat STL eta CAD motako artxibo gisa 4.1 Irudia. Metodologiaren eskema orokorra 4.2 Irudia. RGB iruditik STL artxiboa sortzeko prozesuaren eskema 4.3 Irudia. RGB aldagaitik B/W aldagaira 4.4 Irudia. RGB, Gris eskala eta Gris eskala kontrastea handituta irudiak 4.5 Irudia. Meshgrid funtzioak sortzen dituen X eta Y matrizeak, 10x10 kasua 4.6 Irudia. Meshgrid eta Stlwrite erreferentzia sistemak 4.7 Irudia. Y matrize berria Flipud aplikatu eta gero 4.8 Irudia. Pixelaren intentsitate eta gris tonuaren erlazioa 4.9 Irudia. Beltza 0- Zuria 255 hasierako disposizioa 4.10 Irudia. Zuria 0- Beltza 255 bukaerako disposizioa 4.11 Irudia. Bukaerako Z matrizea 4.12 Irudia. MatLab programatik lortu den STL artxiboa MeshLab-en ikusita 4.13 Irudia. Irudi2 STL artxiboa Laplacian Smooth filtroarekin 4.14 Irudia. Laplacian Smoothing filtroaren aplikazio zehaztasunak eta parametroak 4.15 Irudia. Irudi2 STL artxiboa Two steps filtroarekin 4.16 Irudia. Two steps filtroaren aplikazio zehaztasunak eta parametroak 4.17 Irudia. Irudi2 STL artxiboaTaubin filtroarekin 4.18 Irudia. Taubin filtroaren aplikazio zehaztasun eta parametroak 4.19 Irudia. Irudi 2 STL-a Laplacian smooth filtroarekin eta dagokion histograma 4.20 Irudia. Irudi 2 STL-a Two Steps filtroarekin eta dagokion histograma 4.21 Irudia. Irudi 2 STL-a Taubin smooth filtroarekin eta dagokion histograma 4.22 Irudia. MeshLab eta GOM Inspect programetan burututako prozesuen Fluxograma 5.1 Irudia. RGB iruditik 3D objekturako prozesua 6.1 Irudia. RGB eta STL Irudi 5 6.2 Irudia. Bukaerako objektu inprimatua Irudi 5 6.3 Irudia. Irudi 1 hasierako RGB eta lortutako STL formatuetan 6.4 Irudia. Irudi 2 hasierako RGB eta lortutako STL formatuetan 7 6.5 Irudia. Irudi 3 hasierako RGB eta lortutako STL formatuetan 6.6 Irudia. Irudi 4 hasierako RGB eta lortutako STL formatuetan 7.1 Irudia. Erabilitako histologiako 5 irudiak 8.1 Irudia. Gantt diagrama 10.1 Irudia. Mendi-lerro baten 3D objektua XXI. mendeko gizartean, teknologia berriek duten pisua izugarri handitzen ari da urtetik urtera. Pantailadun gailuekiko (ordenagailu, tablet, smartphone...) mendekotasuna nabarmena da, eta honek zenbait arazo suposa ditzake. Izan ere, gizakion 5 zentzumenetatik ikusmena ia beharrezkoa den ahalmena bihurtu da. Medikuntzan eta biologian, histologiaren arloan esate baterako, mikroskopio elektronikoen erabilera ezinbesteko bilakatu da, ehun organikoen azterketak laginak bisualizatuz egiten baitira mikroskopio hauen bidez. Beraz, agerian daude gaur egun pertsona itsu edo ikusmen urritasuna daukatenak dituzten arazoak eta informazioa eskuratzeko limitazioak. Bestalde, teknologia berrien garapen etengabeak baditu alderdi onak; izan ere, 3D inprimagailuen kostua nabarmenki murriztuz doa urtetik urtera. Honek irudi taktilekiko interesa handitzea suposatu du, 3 dimentsioko modeloak sortzea inoiz baino eskuragarriagoa baita. Grafika taktil hauen aplikagarritasuna izugarria da, zientziako edozein arlotan erabili daitezkelarik. Lan honen bitartez histologia arloan ikusmen arazodun pertsonek dituzten mugak murriztu nahi dira, ukipenaren bidez informazioa lortzeko modu bat garatuz. Horretarako, histologiako laginaren eskaneaketaren bidez lortutako 2Dko koloredun irudia ukipenaren bidez irakurtzeko 3Dko objektu bilakatuko da. Hau, RGB irudi bat STL (stereolithography) formatuko artxibo baten bilakatuz, eta inprimagarria den artxiboa sortuz egingo da. Objektuari filtro eta eragiketa ezberdinak aplikatu eta hauen artean ukipenaren bidezko irakurketa erraztu eta egokiena egiten dutenen artean ere aukeraketa bat egingo da, prozesu guztiaren metodologia bat ezarriz. Lan honek hainbat puntu jorratuko ditu 3Dko objektu inprimagarria lortzeko prozesuaren metodologia garatzeko orduan. Hain zuzen, gaiaren testuinguruaren identifikazioa, lanaren helburu eta irispena, lanaren metodologia eta nola garatu den, metodoa kasu partikular batean aplikatzeko jarraitu beharreko prozesua, erabilitako baliabideen azalpena, garapenean agertutako oztopoak, erabilitako metodologiaren ondorioz lortutako emaitzak eta ondorioak, lana garatzeko alderdi ekonomikoa eta etorkizuneko aplikagarritasuna jorratuko ditu, besteak beste. "Ezintasunari, Autonomia Pertsonalari eta Mendetasun Egoerei buruzko Inkesta" (Encuesta sobre Discapacidad, Autonomía Personal y Situaciones de Dependencia, 2008) kontuan hartzen badugu, Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) eginiko galdeketa honen arabera, Espainia mailan 6 urtetik gorako 979.200 pertsonek ezgaitasun bisual motaren bat jasaten dute, zeinetatik 920.900 ikusmen baxua dutenpertsonak diren, eta 58.300 guztiz itsuak diren. Honek estatu mailan ikusmen ezgaitasunen bat biztanleriaren %2,14ak jasaten duela esan nahi du. Gaur egungo gizartean nabarmena den osasun arazoa dela ondorioztatu daiteke, urtetik urtera handitzen doana, biztanleriaren batazbesteko adinaren hazkuntza edota diabetes kasuen handitzea faktore nagusiak direlarik, besteak beste. Mende luzez, itsutasuna duten pertsonek mugatua izan dute informaziorako eta hezkuntzarako irisgarritasuna. Lehenbizi, irakurle, kopista eta ahozko kontakizunetan oinarritu ziren, informazioa eskuratzeko beste pertsonekiko mendekotasuna zutelarik. Pasa den mendean, ordea, Braille sistemak irakurketan nolabaiteko autonomia eman zien. Gaur egun asko dira itsu edo ikusmen urritasuna duten pertsonentzako informazioa errazteko garatutako bideak, ukipenaren bidezkoa, adibidez, erabilietariko da. Zientzia munduan ikusmenaren bidez jasotako informazioa ukipenaren bidez irakur daitekeen moduan errepresentatzea ez da azken urteetako gauza. Dr. Jacob Bolotin izeneko fisikari itsua hogeigarren mende hasieran medikuntzan aplikagarriak izan ziren zenbait organoen disekzioen modeloak egiten aitzindaria izan zen (Perlman, R. , 2007). Buztinez egindako modelo bakoitza egiteko denpora luzea zen eta prozesua konplikatua. 2019. urtean, ordea, teknologiak eskaintzen dituen aukerak mugagabeak dira eta duela mende bat pentsaezina gerta zitekeena, eskuragarria da gaur egungo tresneriarekin. Orain arte gutxi ikertutako eta erabilitako mundua dela esan daiteke 3 dimentsioko inprimagailuena, hauen kostu handia eta materialaren beraren prezio altua dela eta. Dena den, azkenengo urteetan teknologia honen kostua nabarmenki gutxitu da, merkatuko erabiltzaile askorentzat eskuragarri egin delarik. Honek zenbait aukera zabaltzen ditu zientziaren arloan eta "2.5 dimentsioko" irudien erabilera aukeretako bat dela esan daiteke. 2Dko irudietatik abiatuz, irudiaren pixelei altuera emateko prozesuan sortzen diren objektuei esaten zaie 2.5 dimentsioko modeloak. Proeiktu honetan kolorezko 2D irudi batetik abiatuta, irudiaren prozesaketa burutu, irudiari altuera eman eta 3Dko modelo taktil bat sortzea izango da helburua. 11 Jakina da ikusmenak ukipenak baino informazio dexente gehiago interpretatu dezakela. Ondorioz, 2D iruditik sortzen den modelo taktilak ezingo du eskaini irudiaren informazio guztia. Beraz, zein informazio den garrantzitsua eta ezinbestekoa eta zein arbuiagarria erabaki beharko da. Honek prozesuaren zailtasuna islatzen du, ez baita errexa koloredun irudi baten informazioa 3Dko modelo baten sinplifikatzea. Irudiaren tamaina, reeskalaketa, zimurtasuna, aplikatu beharreko kontrastea... asko dira kontuan hartu beharreko ezaugarriak. Ondorioz, ahalik eta informazio erabilgarriena bildu eta ukipenaren bidezko irakurketa erraztea ahalbidetzen duen prozesuaren metodologia burutuko da lan honetan, histologiarako aplikagarritasunean espezifikatuz. 2.1 Histologiarako aplikagarritasuna Garatutako proiektua biologia zelularreko arloan bereziki aplikagarritzat jo daiteke. Mikroskopioaren bidezko irakurketak eta laginen eskaneatzeak dira oinarri zientziaren eremu honetan, eta ondorioz, ikusmenaren erabilerak garrantzi eta pisu handia dauka. Zehatzagoak izateko, biologia zelularraren histologiako disziplinan zentratzen da lanaren aplikagarritasuna. Histologia animali eta landareen ehunen azterketaz arduratzen den zientzia da. Ehun organiko hauen egitura, garapena eta funtzioak aztertzen dira besteak beste. Guzti hau ehunen beaketarako tresna optikoen laguntzarekin burutzen da, aipatutako mikroskopio elektronikoaren laguntzarekin, adibidez. Lan honetan UPV/EHUko Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia sailak eta Plentziako Itsas Estazioak eskainitako histologiako 5 irudi ezberdin aztertu eta garatuko dira, disziplina honetako beste irudi batzuentzako aplikagarria izango den metodologia bat garatuz. 12 bitartez, rgb2gray izeneko funtzio bakarra erabiliz. 3Dko moldea ModelBuilder liburutegia (Watz, M. 2011) erabiliz sortzen da. Jarrain, MeshLab programa erabiltzen da 3D objektua editatzeko eta leuntasun filtroak aplikatzeko. Bukatzeko, MakerWare sofware-a eta Replicator 2X inprimagailua erabiliz, MakerBot enpresarena, tamainaren reeskalaketa eta objektuaren inprimaketa burutzen da. Lanaren ondorioetan, 3D grafikak aurretikako informazio gabe, ukipen hutsez lehendabizi irakurtzean edukitako zailtasunak azpimarratzen dira. Irudiaren eskalaren aukeraketa ere eztabaidatzen da, baita MeshLaben bitartez aplikatutako filtroaren iterazio kopuruaren egokitasuna ere. Zimurtasun puntu egokia lortzearen garrantzia aipatzen da, ukipenaren irakurketa ahalbidetzen duena baina taktorako atsegina dena lortzearen garrantzia, hain zuzen ere. Proiektuaren gaia lan honetan oinarrituta badago ere, garatutako metodologia oso ezberdina izango da. 13 2.3 STL artxiboen erabilpena 3D inprimaketan Garatutako metodologian, 3D inprimagailuak objektua sortzeko irakurriko duen artxiboaren formatua STL-a izango da. STL (stereolithograhy) formatua 3D Systems enpresak sortu zuen, prototipatu azkarreko industrian eta ordenagailuz lagundutako fabrikazio sistemetan erabiltzeko (TJ McCue , 2019). Bereziki, 2011-2012 urteaz geroztik, plastiko termofusiblearen estrusio bidezko 3Dko inprimagailuen merkatuan agertzen da STL formatua, makina horien kontrolerako software ia guztietan erabiltzen delarik. STL motako artxiboek 3Dko objektu ereduaren informazioa kodetzen dute. Hori Tessellation edo gaztelerazko "mosaico" prozesuaren bidez egiten da. Prozesu honetan, objektuaren azalera forma geometriko batean edo gehiagotan zatitzen da, haien artean tarterik geratzen ez delarik. Prozesu hori batez ere forma triangeluarreko geometriekin burutzen da. Objektuaren azalera beraz, trianguluen bertize eta bektore normalen bidez deskribatzen da STL motako artxiboetan. Nahiz eta beste CAD modelo batzuekin alderatuz zenbait informazio (koloreak, texturak...) mespretxatzen duen formatua izan, garatutako lanerako egokia da, objektuak ez baitauka alde batera utzitako ezaugarri horien beharrik ukipenaren bidez irakurri ahal izateko, garatutako metodologian 3D-ko objektuaren sorkuntza irudiaren intentsitatean oinarritzen baita. 2.2 Irudia. Toru bat STL eta CAD motako artxibo gisa. Wikipedia STL File format (2019) 14 Gainera, burututako lanean oso erabilgarria izango da artxibo formatu hau, erabiltzen diren programa guztiek artxibo mota honen irakurketa onartzen baitute, baita objektua inprimatuko duen inprimagailuak ere. Lanaren helburua histologiarako aplikagarria den 2Dko irudien prozesaketan eta STL formatuko artxiboen sorkuntzan oinarrituz, 3D objektuen inprimaketa burutzea da. Honetarako, zenbait bigarren mailako helburu ere finkatu dira: • RGBtik abiatuz gris eskalako irudira bitarteko pausuak zehaztea. • MatLab programaren bidez STL formatuko artxiboen sorkuntzarako metodologia eta garatutako script-a azalduko da. • Sortutako STL-a inprimagarria eta ukipenaren bidezko irakurketarako egokia izan dadin behar dituen filtroen aplikazioa zehaztuko da. • STL artxiboari aplikatutako filtro ezberdinen artean konparaketa bat egitea eta hauetatik egokiena aukeratzea. • 3D inprimagailuaren bitartez, lortutako STL artxiboaren inprimaketa burutzea. Jarraian, 2Dko kolorezko irudi batetik abiatuta inprimagarria den eta ukipenaren bidezko irakurketarako ezaugarri egokiak dituen 3Dko artxibo bat sortzeko beharrezkoa den metodologia azalduko da. Pausoz pauso egindakoa azalduko da, burututako guztia teorikoki azalduz. 4.1 Irudian ikusi daitekeen bezela, prozesua lau atal ezberdinetan banatzen da: STL artxiboaren sorkuntza RGB iruditik abiatuta, MatLab (R2016b 9.1.0 bertsioa) programaren bidez, STL artxiboaren egokitzea eta editatzea filtroak aplikatuz, MeshLab (VCG-ISTI-CNR bertsioa) programarekin, filtro bakoitzaren emaitzaren analisia eta konparazioa GOM Inspect (GOM Inspect 2018 bertsioa) programaren laguntzarekin eta bukatzeko lortutako artxiboaren inprimaketa, 3D inprimagailuaren (Dimension Elite) bidez egiten dena, hain zuzen ere. 4.1 Irudia. Metodologiaren eskema orokorra 16 4.1 STL formatuko artxiboa sortu. MatLab MatLab programaren bitartez, RGB motako irudia irakurri eta STL motako artxiboa sortzen duen script-a idatzi da. Jarraian sortutako RGBtikSTLra.m izeneko script-ak (zein ERANSKINAK dokumentuan atxikita dagoen) jarraitzen duen metodologia azalduko da. Metodologia honen azalpenerako, aztertutako histologiako 5 irudietatik IRUDI 2 (ezaugarriak 5.1 Histologiako argazkiak atalean aurkezten dira) izenekoari prozesua aplikatzean lortutako emaitzen irudiak erabiliko dira. MatLab-eko prozesuaren azalpena errazteko asmoz, prozedimendu osoaren eskema bat erakusten da 4.2 Irudian, non emandako pausu guztiak adierazten diren. 4.2 Irudia. RGB iruditik STL artxiboa sortzeko prozesuaren eskema 17 5. Aplikazioa kasu partikular batean atalean azalduko den bezela, RGBtikSTLra.m script-a exekutatu aurretik erabiltzaileak zenbait informazio erraztu beharko du, inportatu nahi den irudia eta sortu nahi den STL artxiboaren izena, besteak beste. Behin informazio hau eskuratuta, aztertu nahi den irudi originalaren prozesaketa hasi daiteke script-aren exekuzioarekin. Lehenengo pausua, irudiaren reeskalaketa bat egitea izango da, inprimatzeko posible den tamaina batera egokituz, alegia. Script honek irudiaren zutabe kopurua 200 pixeletara mugatzen du, eta hilara kopurua hasierako irudiaren proportzia mantenduz ezarri. Beraz, 1920x2560 resoluzioko irudia, adibidez, 150x200ra mugatuko da imresize funtzioaren bitartez. Garatutako metodologian pixelen eta milimetroen arteko erlazioa zuzena da. Hau da, pixel bat mm bat da burututako prozesaketan. Garrantzitsua da beraz hasierako tamaina moldaketa hau egitea, batez ere prozesatu nahi den irudia resoluzio handikoa bada. Jarraian, reeskalatutako RGB irudia GrayScale delako formatura eraldatuko da, gris eskala edo B/W izeneko formatura, alegia. MatLab (Matrix Laboratory-ren laburdura), izenak esaten duen bezela, matrizeetan oinarritzen den programa da, eta irakurtzen den lehen irudia, RGB irudia hain zuzen, 3 matrizez osatutako aldagaia izango da, Red, Green eta Blue matrizeak, hurrenez hurren. Izan ere, irudia osatzen duten pixel bakoitzeko kolore ezberdinak bere kolore primarioetan egongo dira deskonposatuta. 3 matrizetako pixel bakoitzak 0tik 255rako balioa izango du (pixel bakoitzak 8 bit-eko informazioa izango baitu). Tarteko zenbakiek kolore primario bakoitzaren tonalitate ezberdinen progresioa adierazten dute. 3 matrize hauetako kolore primarioen intentsitateen konbinaketa bitartez lortzen da inportatu dugun 2 dimentsioko koloredun irudia. Orain, ordea, gris eskalako irudia lortzeko, 3 matrize horiek bakar batean murriztu behar dira 4.3 Irudian agertzen den bezela. Horretarako, Matlab-ek barneratuta daukan rgb2gray funtzioa erabiliko da. Funtzio honek matrize bakoitzeko pixelen balioen batuketa aritmetiko baten bitartez, 3 matrizeak bakar baten bihurtzen ditu. Matlabek rgb2gray funtzioan erabiltzen duen batuketa : Gray = 0,2989*R + 0,5870*G + 0,1140*B 18 Lortutako aldagai berria 3 matrize izan beharrean matrize bakarra da, pixel bakoitzeko balioa 0-255 tartekoa duelarik. 0 balioa, informazio eza, beltz kolorea da defektuz. 255 balioa, ordea, kolore zuria da. Tarteko balioak beltzetik zurirako gris tonalitate ezberdinak dira. Ukipen grafikoak interpretatzeko orduan, irakurketa mota honek dituen limitazioak direla eta, zenbait zailtasun egon daitezke irudiaren azterketa egoki bat egiteko. Irudiaren koloreak oso planoak badira eta ez badago kontraste handirik, oso zaila izan daiteke ukipenarekin lerro, figura edota hutsuneak desberdintzea. Ondorioz, Matlab-en imadjust funtzioaren bitartez gris eskalan dagoen irudiaren kontrastea handitzen da. Funtzio honek pixel guztien %1 txikiena eta %1 altuena saturatzen ditu, irudiaren kontrastea handituz. 4.3 Irudia: RGB aldagaitik B/W aldagaira. 3 matrizeak bakarrean bilakatu. 4.4 Irudia. RGB, Gris eskala eta Gris eskala kontrastea handituta irudiak 19 STL motako artxiboa sortzeko, MathWorks File Exchange plataforman eskuragarri dagoen stlwrite (Sven Holcombe, 2011) funtzioa erabiliko da, zein anexo bezela atxikita dagoen ERANSKINAK dokumentuan. Funtzio honen sarrera aldagaiak 3 matrize izango dira: X , Y eta Z (hirurak ere prozesatu nahi den irudiaren tamaina dutelarik). X eta Y matrizeak espazioko puntu ezberdinen koordenatuak zehazteko erabiltzen dira, eta Z matrizea koordenatuek adierazten duten espazioko puntu horretako pixelak daukan intentsitate balioa adierazten du, irudiaren altuera izango dena, hain zuzen ere. Stlwrite delako funtzioa erabili ahal izateko, zenbait egokitzapen egin behar dira matrize hauetan. Hasteko, X eta Y matrizeak meshgrid funtzioaren bitartez sortuko dira. Funtzio honek bektore batetik abiatuz kuadrikula koordenatuak dituen matrizeak sortzen ditu. Horrela, Z matrizeko altuera bakoitzerako espazioko puntu bat edukiko dugu, hau da, pixela espazioan kokatzen dela esan daiteke. 4.5 Irudian erakusten da prozesatutako irudia 10x10eko izango balitz meshgrid-ek sortuko lituzken X eta Y matrizeak. Meshgrid funtzioak koordenatuen jatorria goitik hasita jartzen du, eta hortik behera sortzen ditu hilarak eta zutabeak. stlwrite funtzioak, ordea, datuak behetik hasita irakurtzen ditu. Erreferentzia sistema ezberdinak 4.6 Irudian erakusten dira. 4.5 Irudia. Meshgrid funtzioak sortzen dituen X eta Y matrizeak, 10x10 kasua 4.6 Irudia. Meshgrid eta Stlwrite erreferentzia sistemak. Jatorri ezberdina ikusgai 20 Ondorioz, beharrezkoa da Y matrizea editatzea, bi matrizeen koordenatuen jatorria bera izan dadin. Nahikoa da Y matrizea ardatz horizontalarekiko iraultzea, honekin arazoa konponduz. Eragiketa hau MatLabeko flipud funtzioarekin egiten da. 4.7 Irudian flipud aplikatzean lortzen den Y matrize berria ikus daiteke. Jada prest daude X eta Y matrizeak stlwrite funtzioaren sarrerako aldagaiak izateko. Z matrizeari dagokionez, ordea, zenbait eraldaketa burutu behar dira oraindik. Imadjust funtzioa aplikatzean lortu den matrizeko (Z altuera matrizea izango dena) pixel bakoitzak 0-255 tarteko balioak ditu, 0 beltza eta 255 zuria, lehen aipatu bezela. 3Dko objektua sortzeko orduan, ordea, informazio eza kolore zuria izan behar da, hau da, mikroskopio elektronikoaren bidez ez bada ezer antzematen, zuriz errepresentatua izango da. Ondorioz, interesatzen dena 0 balioa zuria izatea eta 255 beltza izatea da. Beraz, koloreen intentsitateen balioak irauli behar dira Z matrizean. Beste modu batera esanda, pixel bakoitzaren altuera alderantziz proportzionala izatea nahi da gris tonuarekiko. 4.7 Irudia. Y matrize berria Flipud aplikatu eta gero. Jatorria aldatu da. 4.8 Irudia. Pixelaren intentsitate eta gris tonuaren erlazioa 21 Gris eskala aipatutako bi modu ezberdinetan oinarri duten gorputzak ikusten dira 4.9 eta 4.10 Irudietan, eta argi dago zuria 0 baliokoa izanda eta beltza 255ekoa, irudiaren 3Dko objektuaren erliebe egokiagoa lortuko dela. Hurrengo pausua Z matrizearen altuera mugatzea da, reeskalaketarekin irudiaren dimentsio planoak mugatu diren bezela. Objektuaren erliebearen altuera maximoa 12,7 mm-tan mugatuko da (0,5 inches), 3Dko inprimagailuaren espezifikazioetara egokitzeko helburuarekin. Orain Z matrizea, 0-12,7 balio tarteko pixelak dituen matrizea da. 4.9 Irudia. Beltza 0- Zuria 255 hasierako disposizioa. Irudia goitik behera sortzen da. 4.10 Irudia. Zuria 0- Beltza 255 bukaerako disposizioa. Irudia behetik gora sortzen da. 22 Baina inprimaketa prozesua egin ahal izateko, irudiak oinarri bat eduki behar du, inprimagailuak objektuaren hasiera gisa identifikatu dezan eta material gehikuntza hortik abiatu dezan. Horretarako, 5 mm-ko base bat sortzen da, matrizearen kontornoko pixelei 0 balioa egokituz. Horrela, inprimagailuak 0-5 mm tarteko oinarri bat sortzen du, guztiz itxia eta jarraia izango dena. Eragiketa honekin stlwrite funtziorako sarrera aldagaia den bukaerako Z matrizea lortzen da, 4.11 Irudian errepresentatzen dena. Beraz, stlwrite funtzioaren sarrera aldagai guztiak lortuta (X, Y eta Z matrizeak) funtzioa deitu eta STL artxiboa lortuko da. Funtzio honek hiru matrizeetako informazioa triangulatzen du Delaunay motako triangulazioa erabiliz. Honekin STL motako artxiboa lortzen da, non azaldu bezela azalera geometria osatzen duten trianguluen bertize eta bektore normalen bidez deskribatzen den. 4.11 Irudia. Bukaerako Z matrizea. Kontornoa eta oinarria ikusi ditzazkegu. 4.12 Irudia. MatLab programatik lortu den STL artxiboa MeshLab-en ikusita 23 Lortzen den objektuak daukan zimurtasuna handia da, eta honek itsu edo ikusmen urritasuna daukan pertsona batek egin dezakeen ukipenaren bidezko irakurketa zaildu dezake. Beraz, metodologiaren hurrengo pausua zimurtasun hau murriztu eta azalera leunago bat lortzea izango da MeshLab programaren laguntzarekin. Jarraian beraz, metodologiaren bigarren atala azalduko da. 4.2 STL artxiboa modifikatu. MeshLab Behin STL motako artxiboa sortuta, inprimagailura bidali aurretik, ukipenaren bidezko irakurketa hobetze eta optimisatze aldera, MeshLab programaren bitartez filtro ezberdinak aplikatuko zaizkio. Prozesu honetan materialak izan ditzazkeen zulo edo jarraitasun ezak ere zuzenduko dira. Teknikoki, gero eta leuntasun gutxiago aplikatuta, hau da, filtraketa gutxiago aplikatuta, 3Dko modeloak izango duen informazioa handiagoa izango da, irudi originala gutxiago egongo baita editatuta. Hala ere, zimurtasun handia edukitzeak ukipenaren bidezko irakurketa oztopatu dezake. Ondorioz, oreka bat aurkitu behar da, leuntasun egoki baten eta irakurketa egoki bat burutzeko informazio kopuru nahikoa edukitzearen artekoa. Aplikatutako filtro guztiak, leuntasunezko ezaugarrietan oinarritutakoak izango dira. Irudi prozesaketaren teoriaren arabera, filtroak aplikatzearen helburu nagusiak irudiaren zarata ezabatzea edota irudiaren leunketa egitea dira. Proiektuan garrantzia eman zaio irudiaren azaleraren leunketa bati, ikusmen arazoak dituen pertsonaren irakurketa egoki batean pisu handiagoa izan dezakeelako. Leunketa filtro denek ondoz ondoko pixelen arteko intentsitate bariazioen murrizketa dute oinarritzat. 5 irudi ezberdinetatik lortutako STL bakoitzari 3 filtro ezberdin aplikatu zaizkio: Laplacian smoothing, Two steps smoothing eta Taubin smoothing (denak ere MeshLab programan integratuta eta eskuragarri daude). Iterazio kopuru ezberdinekin probatu da eta azkenean emaitza onenak lortzen diren kopurua aukeratu, GOM Inspect-en konparaketa baten ondorioz. Jarraian filtro bakoitzaren nondik norakoak azalduko dira, eta bakoitzarekin lortutako emaitzak aurkeztu. Analizatutako 5 irudietatik bakoitzari zenbat iterazio aplikatu zaizkion ere zehaztuko da. Laplacian Smoothing izeneko algoritmoak sare poligonal bat leuntzeko balio du. Triangulu bakoitzeko bertize batentzat, posizio berri bat aukeratzen da, ondoko nodoen informazioa kontuan hartuz eta batezbesteko posizio bat ezarriz. 24 Iterazio kopurua irudi bakoitzaren konplexutasunaren araberakoa da, baina metodologia orokor bat ezartze aldera eta prozedura sinplifikatzeko asmoarekin, bi iterazio kopuru ezberdin zehaztu dira. Horretarako, iterazio kopuru ezberdinak aztertu dira, banan banako aplikazioarekin, objektuan inungo hobekuntzarik ikusi ez den arte. Argazkia oso uniformea bada, pixelen intentsitate aldaketa handirik gabekoa eta erliebe egonkorrekoa bada, 5 iteraziorekin emaitza egokia lortzen dela ikusi da (Irudi 3 eta Irudi 5-en kasua da). Irudiak pixel intentsitate jauzi handiak aurkezten baditu, 0 balioko pixelen zonak edota kolore aldaketa nabarmenak, 10 iterazio aplikatu behar dira emaitza egoki bat lortzeko (Irudi1, Irudi2 eta Irudi4-ren kasua izango litzateke). Kontuan hartu behar dugu, azkenengo irudi hauei 10 iterazio aplikatu beharrean, 5 aplikatuta lortzen den emaitza ez dela guztiz txarra izango. Lortutako emaitza onargarria izango da, baina 10 iterazio aplikatzean, are eta egokiagoa den objektua sortzen da, leuntasun puntu hobearekin. 4.14 Irudian Laplacian smoothing filtroaren iterazio ezberdinak agertzen dira aztertutako 5 irudientzat. 4.13 Irudia. Irudi2 STL artxiboa Laplacian Smooth filtroarekin 4.14 Irudia. Laplacian Smoothing filtroaren aplikazio zehaztasunak eta parametroak 25 Two step smoothing algoritmoak bektore normalen sinplifikazioa du oinarri, non antzerako posizioa duten bektore normalak bateratu egiten diren. Gainera, bertizeen arteko sinplifikazio bat ere egiten da, hauen arteko distantzia txikia bada. MeshLab programak zenbait parametro ezartzeko aukera ematen du filtroa aplikatzean, eta metodologia sinplifikatze aldera, 5 irudiei parametro berdinak aplikatu zaizkie. 4.16 Irudian, aipatutako Two step filtroaren parametroak ikusi daitezke, aplikatutako iterazio kopuruarekin batera. 4.15 Irudia. Irudi2 STL artxiboa Two steps filtroarekin 4.16 Irudia. Two steps filtroaren aplikazio zehaztasunak eta parametroak 26 Taubin smoothing metodoak iterazio bakoitzeko aurrera atzerako algoritmo Gaussiarra bi aldiz aplikatzen du. Honek ere bertizeen sinplifikazioa dauka oinarri, non bi bertizeen arteko distantziaren batazbestekoan sinplifikatzen den. Aurreko filtroekin egin bezela, 4.18 Irudian Taubin filtroaren parametro ezberdinak eta iterazio kopuruak ageri dira. 4.17 Irudia. Irudi2 STL artxiboaTaubin filtroarekin 4.18 Irudia. Taubin filtroaren aplikazio zehaztasun eta parametroak 27 4.3 STL ezberdinen arteko konparaketa. GOM Inspect Behin MeshLab programaren bitartez histologiako 5 argazkiei 3 filtro ezberdinak aplikatuta, 3Dko objektuaren sorkuntzarako eta ukipenaren bidezko irakurketarako egokiena den iragazkia aukeratuko da. Horretarako, GOM Inspect programa erabiliko da. Irudi bakoitzerako prozesu bera errepikatu da, non STL originala, MeshLab-eko filtro gabekoa, alegia, eta iragazkia pasatutako STL bakoitza konparatu diren. STL originala CAD bezela inportatu da, eta filtroa duena sare gisa honekiko konparatu. Inportatutako bi artxiboak MatLab-eko prozesu beraren bitartez sortuta daudenez, objektuek jatorri puntu bera izango dute, eta ondorioz MeshLab programak automatikoki alineaketa burutuko du. Konparaketa egiteko orduan, beraz, bi STL-ak espazioko puntu beretan egongo dira kokatuta. Histogramaren laguntzarekin, originalarekiko zenbat material gehitu edo kendu den ikusi daiteke, eta modeloaren zein atali ematen zaion garrantzia handiena filtro bakoitzean. Helburua modeloaren itxura asko aldatu gabe erpinen eta punten, hau da, irakurketa zaildu edo desatsegina egin dezaketen puntuen leunketarako filtro egokiena bilatzea da. Irudi 2-ren kasua azalduko da, beste irudiekiko aplikagarria baita, eta prozesuaren metodologiarako emaitza egokiak lortzea ahalbidetzen baititu. Lehenik eta behin filtro gabeko solidoa eta Laplacian smoothing leuntasun iragazkia aplikatzearen ondorioz lortutako solidoa konparatu dira. 4.19 Irudian aipaturiko konparaketa ikusi daiteke. 4.19 Irudia. Irudi 2 STL-a Laplacian smooth filtroarekin eta dagokion histograma 28 Histograman ikusi daitekenez, material gehiketa eta ezabaketa [-1.2, 1.2] mm tartean kontzentratzen da. 0.0 puntu inguruko iterazioak handiak dira, material gutxi edo ia ezer aldatu diren puntuak, hain zuzen ere. Bai gehiketa eta bai ezabaketan, 0.8 mm inguruan dauka puntu altuena. Ez dago alde handirik material gehiketa eta ezabatze kantitatearekin. Jarraian, STL artxibo originala eta MeshLaben Two steps smoothing filtroa aplikatutako artxiboak konparatu dira, 4.20 Irudian lortutako emaitzak ikusi daitezkelarik. Begi hutsez ikusi daitekenez, zuzenketa guztiz ezberdina izan da Laplacian filtroarekin konparatzen bada. Iragazketa honen algoritmoak material gehiketa eta kenketa ia guztia [-0.4, 0.4] mm-ko tartean egiten du. Laplacian filtroak baino zuzenketa globalagoa egin du, modeloaren puntu gehiagotan eragiten, baina pixelen intentsitatean pisu gutxiagorekin. Bukatzeko, hasierako modeloaren eta Taubin smoothing filtroa aplikatutako modeloaren arteko konparaketa egin da GOM Inspect programaren laguntzarekin. 4.20 Irudia. Irudi 2 STL-a Two Steps filtroarekin eta dagokion histograma 29 Two steps filtroarekin ezberdintasunak nabarmenak dira histograma aztertzerako orduan. Egia da 0.00 puntuaren inguruan zenbait zuzenketa egiten direla, baina filtroaren aplikazioak ez du puntu hori oinarri. Izan ere, material gehikuntza 0.40 tolerantzia inguruan zentratzen da, material ezabatzea -0.4 ingurutik progresiboki -1.5 punturarte jeisten delarik. Inprimagarria den eta ukipenaren irakurketarako baliagarria den objektu bat sortzeko, 3 filtro hauen artean egokiena Taubin smoothing dela ondorioztatu da. Histogramaren informazioan oinarrituz, zuzenketa erregularrena eta leunketa egokiena burutzen duena dela ikusi da. Two step metodoak erpinak zuzentzen ditu batez ere, baina gainontzeko leunketan ez du sakontzen. Nahiz eta Laplacian algoritmoa ere printzipioz egokia izan proiekturako, objektu originalaren forma Taubin metodoak hobeto mantentzen du. Gainera, Taubin filtroa gehiago zentratzen da materialaren soberako ezabaketan, Laplacian filtroa material gehikuntzan gehiago zentratzen delarik. Prozesuaren eta baliabideen erabileraren optimizaziorako egokiagoa dela ondorioztatu da materialaren soberako ezabaketa, material berria gehitzea baino. 4.22 Irudiko eskemaren bitartez MeshLab eta GOM Inspect programen bidez burututako prozesuaren fluxograma aurkezten da, non ondorio bezela Taubin filtroaren aukeraketa zehazten den. 4.21 Irudia. Irudi 2 STL-a Taubin smooth filtroarekin eta dagokion histograma 31 4.4 Objektua sortu 3D Inprimagailuarekin. STL artxiboa sortu, MeshLab-en bidez filtroak aplikatu eta definitiboa izango dena aukeratutakoan, azkenengo pausua faltako litzateke, 3D inprimagailuaren bidez prozesuaren emaitza izango den objektua sortzea, hain zuzen ere. 4.1 STL formatuko artxiboa sortu. MatLab atalean azaldu bezela, RGBtikSTLra.m script-ak irudiaren zutabe kopurua 200 pixeletara mugatzen du lehenengo reeskalaketaren bidez. Honek esan nahi du irudi originala 1920x2560 resoluziokoa bada, reeskalaketak 150x200-ra mugatuko duela. Hau da, prozesatutako irudia 15x20 cm-ko oinarria izango duen objektu bilakatuko da. Edozein arrazoirengatik 3Dko objektua txikiagoa izatea nahi bada, bigarren reeskalaketa bat egingo litzateke. 3Dko inprimagailuak errazten duenez prozesu hau, inprimatzeko momentuan bertan ezarriko lirateke objektuaren dimentsio berriak. Beraz, hasiera batean sortutako prozesuak 20cm-ko aldera mugatuko du objektuaren dimentsio nagusia, baina modifikatzeko beharra eduki ezkero posible litzateke bigarren reeskalaketa bat egitea. Honek, modifikatutako eta egokitutako STL artxiboa tamaina ezberdinetan inprimatzea ahalbidetzen du. Metodologiaren pausu honetan beraz, Taubin filtroarekin modifikatutako STL-a ea inprimagarria den konprobatu da, metodologia hau aplikatzean sortutako objektuak zulo edo jarraitasun ezak ez dituela aztertu, alegia. Lanaren metodologian azaldu da jada RGB irudi batetik abiatuz 3D objektu bat sortzeko prozesu egokienaren bilaketa. Prozesu hau egokiena izateko eta emaitzen optimizaziorako egindako aukeraketak ere azaldu dira. Beraz, prozesu egokiena aukeratuta, metodologia hau aplikatzea nahiko lukeen erabiltzaileak jarraitu beharreko pausuak azalduko dira ondorengo lerroetan. Azalpen honen bitartez, 2Dko RGB irudi bat daukan eta 3Dko objektu bat sortzea nahi duen pertsona batek zein prozesu jarraitu behar duen azalduko da pausuz pausu. Prozesu hau 5.1 Irudian laburtuta ikusi daiteke. 5.1 Irudia. RGB iruditik 3D objekturako prozesua 33 Prozeduraren lehen pausua MatLab programaren bidez STL artxiboa sortzea izango da. MatLab-en RGBtikSTLra.m script-a era egokian exekutatu ahal izateko, lan egingo den karpetan (current folder) prozesatu nahi den irudiak, RGBtikSTLra script-ak eta stlwrite funtzioak egon behar dute. Horretarako, ERANSKINAK dokumentuan eskuragarri dauden gidoi bakoitza kopiatu, MatLab-eko editorean (New script-editor) itsatsi eta script-a zein funtzioa .m estentsioarekin eta dagokien izenarekin lan egingo den karpetan gorde besterik ez da egin behar. Behin prozesu hau burututa, RGBtikSTLra.m script-a irekiko da. Exekutatu aurretik, erabiltzaileak zenbait informazioa erraztu behar du. RGBtikSTLra.m irekitzean agertzen den "Exekutatu aurretik, beharrezko datuak" atala bete behar da. Argi zehazten den bezela, erabiltzaileak prozesatu nahi duen irudiaren izena (dagokion estentsioarekin: tiff, jpeg, gif, bmp, png...) eta sortu nahi duen STL artxiboaren izena zehaztu behar ditu. Hortik aurrera, "run" komandoa sakatzearekin script-a exekutatzean bera bakarrik gauzatuko da prozesu guztia, automatikoki zehaztutako izeneko STL artxiboa sortuko duelarik laneko karpetan bertan. Behin STL artxiboa lortuta, hurrengo pausua honi filtroak aplikatzea izango da, leuntasun egoki bat eduki dezan. Metodologian ondorioztatu den bezela, horretarako MeshLab programak errazten duen Taubin filtroa aplikatuko zaio STL-ari. STL artxiboa inportatu eta gero, Filters ataleko smoothing, fairing and deformation azpiatalean Taubin smooth aukeratu behar da. Hemen 3 dira sartu beharreko datuak. Lambda λ=0,7 eta Mu μ = -0,8 parametroen balioak edozein iruditarako berdinak izango dira. Iterazio kopurua, ordea, ezberdina izan daiteke aurreko atalean azaldu den bezela. Irudiak kolore aldaketa asko, forma ezberdin asko eta kontraste handia badauka, erabiltzaileak 10 iterazio aplikatu beharko dizkio. Aztertutako irudia, ordea, monokromatikoa bada, planoa eta intentsitate aldaketa gutxikoa, 5 iterazio aplikatzearekin leuntasun egokia lortuko du. Filtroa aplikatu eta gero, STL artxibo gisa gordeko da MeshLabeko proiektua. Prozesuaren azkenengo pausua objektuaren inprimaketa izango da. MeshLabetik lortutako STL artxibo editatua prest dago inprimagailuan inportatzeko. Inprimagailuko sofware-ean bigarren reeskalaketa bat egiteko aukera egongo da, erabiltzaileak horrela nahiko balu. Bestela, inportatutako STL artxiboa inprimatzearekin RGBko irudi batetik abiatuz 3Dko erliebedun objektu bat lortzearen prozesuari amaiera emango zaio. Aurreko atalean jada metodoa aplikatzeko prozesu egokiena eta emaitza hoberenak ematen dituena ondorioztatu da. Horrenbestez, atal honetan metodo hori aplikatzean lorturiko emaitzak erakutsiko dira. Histologiako 5 RGB irudi ezberdinei prozesaketa guztia aplikatuta lortzen diren STL motako artxiboak azaltzen dira jarraian, MeshLab-eko Taubin filtroarekin leunduta daudelarik. STL hauek prest dauede 3D inprimagailuan inportatu eta 3D objektua sortzeko. Azkenengo pausu hau irudi bakarrarekin egin da, materiala eta denbora aurrezte aldera. 3Dko objektua sortzeko Irudi 5 aukeratu da, konplexutasun handiena duen irudia baita, eta irudi honekin emaitza onargarriak lortu ezkero, besteekin ere onak izango liratekelako. Lehenik eta behin Irudi 5 argazkiari dagozkion emaitzak adierazten dira 6.1 Irudian. Aipatu bezela ukipenaren bidezko irakurketarako zailtasun handienak azaltzen dituen irudia da, osatzen duten odolaren globuluen arteko distantzia txikia dela eta. 6.2 Irudian ikusi daitekeen inprimatutako 3D objektua aztertzean, zera antzeman daiteke: Oinarri eta egitura egokia sortu dira, inungo hutsune edo irregulartasunik gabekoak. Lanaren helburua ukipenaren bitartez sortutako objektua identifikatzea posible izatea da, eta aipatu bezela lortutako objektuak zenbait zailtasun azaltzen ditu. Aurrerago ondorioen atalean azalduko den bezela, inprimatzean objektuaren tamainak eragin handia dauka eman dezakeen informazio kantitatean. Lanean inprimitu den objektuaren tamaina txikia dela eta, ez da erreza suertatzen 6.1 Irudia. RGB eta STL Irudi 5 35 ukipenezko irakurketa egitea. Hala ere, objektuak RGB irudiaren ideia orokor bat edukitzeko balio dezake. Jarraian, aztertu diren beste 4 irudien RGB eta lortutako STL artxiboak erakutsiko dira. Irudi 1, Irudi 2, Irudi 3 eta Irudi 4-ren emaitzak hurrenez hurren: 6.2 Irudia. Bukaerako objektu inprimatua Irudi 5 6.3 Irudia. Irudi 1 hasierako RGB eta lortutako STL formatuetan 6.4 Irudia. Irudi 2 hasierako RGB eta lortutako STL formatuetan 6.5 Irudia. Irudi 3 hasierako RGB eta lortutako STL formatuetan 6.6 Irudia. Irudi 4 hasierako RGB eta lortutako STL formatuetan 37 7. BALIABIDEAK 7.1 Histologiako argazkiak Lan honetan histologiako 5 argazki ezberdin erabili dira UPV/EHUko Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia sailak eta Plentziako Itsas Estazioak eskeinitakoak. 7.1 Taulan bakoitzari ezarritako izena, hasierako resoluzioa eta deskribapen txiki bat agertzen da. 7.1. Taula. Histologiako 5 irudien ezaugarriak Izendapena Izena Resoluzioa Deskribapena Irudi 1 histocelular.jpg 480x600 Meiosia Irudi 2 histopancreas.jpg 1140x1800 Pankreas guruina: Epitelio eta ehun konektiboak Irudi 3 arteria.jpg 1920x2560 Arteria: Endotelioa eta muskulu geruza Irudi 4 arteria_benak.jpg 1920x2560 Arteria: endotelio lodia. Benak: endotelio mehea. Irudi 5 odola.jpg 1920x2560 Odola, ehun konektiboa: Eritrozito, leukozito eta plaketak 7.1 Irudia. Erabilitako histologiako 5 irudiak 38 Agerikoa da argazki bakoitzak daukan konplexutasuna, saturazioa, argitasuna, kolore gama... oso ezberdina dela, eta ezaugarri desberdinak izateagatik ezin zaie guztiei prozesu bera aplikatu. Ondorioz, aipatu bezela, MeshLab erabiltzeko orduan, filtroak aplikatzean leuntasun iterazio kopurua ez da bera izango argazki guztietan. Hala ere, 5 irudiak ezberdinak direnez, hauentzat metodologia aplikagarria bada, histologia arloko edozein irudi motarentzat izango da aplikagarria. 7.2.2 MeshLab MeshLab ISTI-CNR ikerkuntza zentroak garatutako sofware sistema da, 3Dko sareen prozesaketarako egina. Zenbait erreminta errazten ditu objetuak editatzeko, garbitzeko, zuzentzeko edota konpontzeko. Lanerako MeshLab VCG-ISTI-CNR bertsioa erabili da. 7.2.3 GOM Inspect GOM software-a, produktuen garapenean, kalitate kontroletan eta produkzioan erabiltzen den programa da, 3Dko metrologia azterketak egitea ahalbidetzen baitu. Laneko eginkizunak burutzeko orduan 2018 urteko bertsioa erabili da. 8.1 Eginkizun eta betebeharren deskribapena Jarraian proiektuan aurrera eramandako eginkizun ezberdinak azalduko dira, hauen deskribapen bat erraztuz, baita eginkizun bakoitzeko helburu eta entregatu beharrekoa zehaztuz. Honen ondoren, eginkizun guzti hauek kronologikoki Gantt diagrama baten bidez bistaratuko dira. 1. Eginkizuna: Testuinguruaren azterketa (60 egun) • Deskribapena: Lanaren nondik norakoak ezagutzeko eta aurrerago sortuko den metodologiaren oinarria edukitzeko, hainbat dira aztertu eta ikasi beharrekoak: - Irudi prozesaketari buruzko teoria - Ikusmen arazodunen laguntzarako 3D objektuen inguruko informazioa - Erabili beharreko programen (MatLab, MeshLab eta GOM Inspect) oinarri teorikoa eta maneiuaren ikasketa - Ikergaiaren inguruan aurretik egindako lanak ere aztertu - Objektuaren leuntasun egoki bat lortzeko filtro ezberdinen inguruko informazioa • Helburua: Ukipenarekin irakurtzeko posible den objektu batek izan beharreko ezaugarrien ondorioztatzea eta proiektua garatzeko erabili beharreko programen ezagutza. Baita aplikatu daitezkeen filtroen aukeraketa ere. • Entregatzekoa: Testuinguruaren lehendabiziko informazioa. 2. Eginkizuna: RGBtikSTLra script-a idatzi. MatLab (20 egun) • Deskribapena: MatLab programaren bidez, RGB irudi bat sarrerako aldagai bezela duen eta STL formatuko artxibo bat sortzen duen algoritmo baten sorkuntza, irudien prozesaketari buruz aztertutakoa aplikatuz. Metodologia arloan azaldutako MatLabeko pauso guztiak aurrera eramatea, hain zuzen ere. • Helburua: STL artxiboak sortzen dituen MatLab-eko script bat programatzea. • Entregatzekoa: RGBtikSTLra.m script-a (ERANSKINAK dokumentuan ikusgai) eta 5 RGB irudien STL artxiboak. 40 3. Eginkizuna: STL-ei filtro ezberdinen aplikazioa. MeshLab (15 egun) • Deskribapena: Aukeratutako filtroekin STL artxiboen leuntasun egoki bat lortzeko proba ezberdinak egin. Parametro eta iterazio ezberdinekin STL ezberdinen modifikazioa MeshLab bidez. • Helburua: 5 irudien STL editatu eta hobetuak lortzea 3 filtroen aplikazioaren bidez. • Entregatzekoa: Irudi bakoitzarentzat, 3 filtroak aplikatzean lortutako emaitza ezberdinak. 4. Eginkizuna: Filtro ezberdinen konparaketa eta aukeraketa. GOM Inspect (15 egun) • Deskribapena: GOM Inspect programaren laguntzarekin, STL originalaren eta STL modifikatuaren arteko konparaketa, filtro egokiena izango litzatekena aukeratzeko histogramaren azterketaren bidez. • Helburua: 3 filtroen artean emaitza egokienak lortzen dituena aukeratzea. • Entregatzekoa: 5 irudien STL originala eta editatua konparatzen dituzten GOM Inspect programako proiektuak. 5. Eginkizuna: Probako maketaren inprimaketa (2 egun) • Deskribapena: 5 Irudiaren 3Dko objektuaren inprimaketa burutzea Taubin filtroa aplikatutako STL artxibotik abiatuz. • Helburua: Prozesuaren azken pausoa aurrera eramatea, proiektuaren emaitza den 3D objektua inprimatzea, hain zuzen ere. • Entregatzekoa: Lortu den ukipenaren bidezko irakurmenerako objektua. 6. Eginkizua: Emaitzen analisia eta ondorioak (10 egun) • Deskribapena: Hasierako helburuak lortu diren ikustea emaitzak analizatuz. Ondorioak atera. • Helburuak: Ondorioak ateratzea emaitzak ikusita. • Entregatzekoa: Proiektuan zehaztuko diren emaitzen analisiak. 41 7. Eginkizuna: Dokumentazioa idatzi (20 egun) • Deskribapena: Lanaren dokumentazioa idaztea, behin prozesuaren metodologia guztia ezarri denean eta emaitzen ondorioak atera eta gero. • Helburua: Proiektua dokumentatzea. • Entregatzekoa: Gradu Amaierako Lanaren dokumentua. 8.2 GANTT diagrama Aurreko atalean azaldu diren zeregin desberdinak Gantt diagrama batetan adierazi dira, lanaren eginkizunen garapen kronologikoa azaltzeko. Lanaren iraupen totala 145 egunekoa dela ondorioztatu da. Kontuan hartu behar da aipatutako 145 egun horietan lan egindako ordu kopurua ez dela guztietan berdina izan. Egin beharreko eginkizunaren arabera eta hilabetearen arabera (azterketak edo lan praktikak edukitzeak baldintzatzen du) ordu gehiago edo gutxiago eskaini zaizkio proiektuari. Baina hau kontutan hartuta, esan daiteke lanari dagozkion 6 kredituak gutxi gora-behera errespetatu direla. Lana burutzean izandako arazoak eta aurkitutako limitazioak hainbat dira, proiektuaren konplexutasuna eta irudi ezberdinak aztertzeak suposatzen duen zailtasuna dela eta. Izan ere, mikroskopio bidez aztertu daitezkeen ehun motak zenbaezinak dira, eta ondorioz lortu ditzazkegun irudiak oso ezberdinak izan daitezke. Arazo handiena beraz, irudi guztiei aplikagarria izan daitekeen metodologia bat sortzean egon da. Jarraian lana aurrera eramatean izandako oztopo ezberdinak azalduko dira. Metodologian emandako arazo teknikoei dagokienez, reeskalaketa, filtroen aplikazioa eta prozesua aurrera eramateko denbora azpimarratu daitezke. Inprimatzea posible izateko, hasierako RGB irudiari reeskalaketa bat aplikatu behar zaio, metodologia atalean azaldu den bezela. Reeskalaketa honek irudiaren tamaina aldatzean datza, eta ondorioz, informazio galera suposatzen du. Ordenagailuz ikusten den irudi batean, interesatzen zaigun eskualde baten anplifikazioa egin dezakegu, zehaztasun gehiagorekin aztertu ahal izateko. 3Dko objektua inprimatzean, ordea, ez daukagu aukera hori. Reeskalaketa burututako tamainak limitatuko du lortu dezakegun informazio kantitatea. Meshlabeko filtroei dagokienez, metodologia atalean azaldu den bezela, filtroen iterazio kopurua leuntasun egokia lortzeko argazkiaren ezaugarrien araberako izango da. Sinplifikatze aldera, argazkiak bi multzotan banatu dira, bi iterazio kopuru ezarriz, argazki motaren arabera. Baina honek prozesuaren metodologia orokor bat argazki guztientzat ezin lortu izatea dakar. Prozesu guztia aurrera eramateko denbora ere kontuan izan behar da. Izan ere, mikroskopio elektronikoaren bidez argazkia lortzen denetik edota laginaren eskaneaketa egiten denetik 3Dko modeloa lotzen den arte igarotako denbora kontuan hartzekoa izango da. STL artxiboaren sorkuntza prozesu azkarra da, ez ordea 3Dko objektuaren inprimatzea. Arazo orokorrago bat lanaren emaitza edo arrakasta erabiltzailearen zenbait gaitasunen arabera limitatuta dagoela da. Izan ere, 3Dko modelo grafikoen irakurketa erabiltzailearen ukipenerako ahalmenean bakarrik zentratzen da, beste zentzumenen (entzumena adibidez) laguntzarik ez duelarik. Honek informazioaren irakurketa mugatu dezake erabiltzaileak espazioaren pertzepzioa edota tamainen ezberdintzerako gaitasun egokia ez badauka. 43 10. ONDORIOAK ETA ETORKIZUNEKO LANA 10.1 Ondorioak RGB irudietatik abiatuz 3Dko objektuak garatzeko metodoa baliagarria dela ondorioztatu daiteke. Nahiz eta garatutako metodoaren bidez lortzen diren emaitzek zenbait zailtasun eduki ukipenaren bidez interpretatzeko orduan, irudiaren irakurketa eta ideai orokor bat lortzeko baliagarria dela ondorioztatu da. Burututako metodologia optimizatzeko eta lana borobilagoa izateko etorkizunean egin beharreko ekarpenak ere ondorioztatu dira: • Interesgarria izango litzateke prozesu guztia, histologiako laginaren eskaneaketaren bidez irudia lortzetik, 3Dko objektua lortzerainoko lana bere osotasunean itsu batek egin ahal izatea. Hau da, ikusmen ezgaitasuna duen pertsonak autonomia osoz eta inungo dependentzia gabe, ukipenarekin irakur dezakeen maketa sortzea etorkizun batean egin daitekeen ekarpena da. • Irudi guztientzat metodologia bakarra egite aldera, interesgarria izango litzateke filtroak aplikatzeko orduan irudi mota guztientzat egokia den eta emaitza onargarriak lortzen dituen filtro bat lortzea, iterazio kopuru uniformearekin irudi mota guztientzat. Informazio galeraren murrizketa eta leuntasunaren optimizazioa lortzen duen filtro eta iterazio kopurua lortzea izango litzateke helburua. • Egindako lanean hasierako irudiari aplikatzen zaion reeskalaketa berdina da irudi guztientzat. Interesgarria izango litzateke irudi bakoitzaren araberako reeskalaketa pertsonalizatu bat egingo lukeen algoritmoa garatzea. Hau da, irudi batek bata bestetik oso gertu dituen zelula asko izan ditzake (odolaren Irudi 5 kasua) eta beste irudi batek, ordea, interesgarriak diren eskualdeak bata bestetik aldenduta. Ondorioz, odolaren motako irudien kasuan maketa handiagoa izango litzateke, ukipenaren bidez zelula ezberdinen arteko aldea desberdindu ahal izateko. Hain konplexuak ez diren irudietan, bestalde, tamaina txikiagoko reeskalaketa bat nahikoa izango zen ukipenaren bidez zonak desberdintzeko. 44 10.2 Etorkizuneko ekarpena. Aplikagarritasuna. Etorkizuneko lanengan garatutako metodologiak egin ditzazken ekarpenen inguruan idatziko da jarraian. Lana biologia zelularreko irudien azterketan zentratu den arren, argi dago metodologia hau irudi mota ezberdinetan erabil daitekeela. Histologiako aplikagarritasunaren inguruan, mikroskopio elektroniko baten bitartez lortutako edota lagin ezberdinen eskaneaketaren bidez lortutako dena delako irudiei aplikatu daitekeen metodologia da, emaitza onargarriak lortuko direlarik. Aztertu ditugun 5 irudien jatorri ezberdina kontuan hartuta (odola, benak edota pankreas guruina bezelako konposizio desberdinak), histologian azter daitezkeen ehun mota guztiei aplikagarria den metodologia dela ondorioztatu daiteke. Beraz, ikerkuntza arloan etorkizun batean mikroskopio batek hartutako 2D irudiak inprimatu ahal izateko baliozkoa den metodologia da. Ikerkuntzaren arloaz gain, hezkuntza munduan etorkizun batean erabilera izan dezake. Irakaskuntza esparruan pertsona itsu edo ezgaitasun bisuala duten pertsonen limitazio handiak direla eta, kutsu didaktikoko aplikagarritasuna ere izan dezakeen lana da. Textu liburuek duten pisu bisual handia arintze aldera, ikusmen arazoak dituzten pertsonentzako irudi hauen 3Dko inprimaketak irakasteko prozesua asko erraztu dezake. Medikuntza, farmazia edota erizaintza bezelako graduetan ematen diren irakasgaietarako oso erabilgarria izan daiteke 3Dko objektuen aplikazioa. Histologiaren arloa alde batera utziz eta ikuspuntu globalago bat hartuz, zientziaren arlo askotarako izan daiteke aplikagarria metodologia hau. Hala nola, 2Dko erliebeko mapa topografikoetatik abiatuz, geologian erabilgarriak izan daitezkeen paisaien maketak egiteko. Mendi, ibai edota hiriguneen 3Dko maketen inprimaketarako hedatu daiteke erabilera. Adibide gisa, 10.1 irudian ikusi daiteke mendi lerro baten maketa. 11.1 Taulan proiektua aurrera eramateko aurrekontua azaltzen da.
science
addi-40c2ee585ab7
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/36486
3D histologia, RGB-tik 3D-ra: 3D inpresio bidezko histologia objektu baten sorkuntza
Mantxola Akizu, Asier
2019-11-27
1.1 Irudia. Metodoaren prozesuaren fluxograma 2.1 Irudia. RGBtikSTLra.m script-aren eskema 3.1 Irudia. Stlwrite funtzioa RGBtikSTLra script barnean Jarraian MatLab programarako sortutako "RGBtikSTLra.m" script-a atxikitzen da, zeinek RGB motako irudi batetik abiatuta STL formatuko artxibo bat sortzen duen. 2.1 Irudia-k RGBtikSTLra.m script-ak ematen dituen pauso guztiak adierazten ditu. Script barruan egindako aipamen guztiak kursiba motako letrarekin eta kolore berdearekin adieraziko dira, zeinak % ikurra edukiko duten aurretik. RGBtikSTLra.m exekutatzen denean, pauso ezberdinetan lortutako guztia figure batzuen bidez modu bisualean erakutsiko da MatLab-en bertan. 2.1 Irudia. RGBtikSTLra.m script-aren eskema %% EXEKUTATU AURRETIK, BEHARREZKO DATUAK: % - Transformatu nahi dugun irudiaren izena (estentsio eta guzti) irudiRGB aldagaian gorde irudiRGB=imread(' '); % - Sortu nahi dugun STL artxiboaren izena zehaztu, filename aldagaian gorde (.stl estentsioarekin) filename=' '; irudigray=rgb2gray(irudieskala); % RGB motako irudia grayscale bihurtuko dugu MatLab-en komandoarekin. irudigrayad=imadjust(irudigray); % Komando honekin grayscale-eko kontrastea handitu egiten da. irudigrayd=double(irudigrayad); % Egingo ditugun eragiketak direla eta 8bit motako data prezisio bikoitzeko bihurtu. 6 % 3 matrize sortu behar ditugu, X eta Y espazioko koordenatuentzat, eta Z (0-255)altuera baloreentzat. Horretarako aurretik kalkulatutako ilara eta zutabe kopurua kontuan hartu. % Z altuera mugatzeko e1=255/12.7; % Z ardatzaren maximoa 0,5 inches ezartzeko (12,7 mm) Ze=Z./e1; % 0-255 gris eskalatik 0-12,7 tartera pasatzea nahi dugu, inprimatzea posible izateko. % Hasierako RGB iruditik abiatuta, 3 Matrize lortu ditugu. Orain STL formatuan idatzi behar dugu. Horretarako stlwrite funtzioa erabiliko da. % Funtzio honek zuzenean STL motako artxibo bat sortzen du. 9 Matrize hauek jada egokituta daude Stlwrite funtzioak arazorik izan ez dezan hauek irakurtzean. Funtzioak hiru matrizeetako informazioa triangulatzen du Delaunay motako triangulazioa erabiliz. Honekin STL motako artxiboa lortzen da, non azalera geometria osatzen duten trianguluen bertize eta bektore normalen bidez deskribatzen den. Lortutako STL artxiboa prest dago MeshLab programan inportatu eta filtro ezberdinak aplikatzeko.
science
addi-a5bcbe8ec35d
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/36493
Aire-ur bero-ponpan oinarritutako instalazio baten simulazioa eta optimizazioa
Lertxundi Sáez, Aner
2019-11-27
LABURPENA Gradu Amaierako Lan honek, aire-ur bero-ponpan oinarrituta, etxebizitza familiabakar baten berokuntza eta UBS instalazioak simulatzea eta optimizatzea du helburu. Egungo eredu energetikoaren bilakaera dela eta, mota honetako teknologien erabilpena eta azterketa oso egokia bihurtzen da etxebizitzaren sektorean. Izan ere, gero eta helburu garrantzitsuagoak diren NEG isurien murrizketa eta energiaren kontsumo efizientea lortzeko teknologia lagungarria da. Honek ez baitu NEG isurketarik sortzen eta erabiltzen duen energia iturri nagusia berriztagarria da, beti ere kontuan edukita elektrizitate kontsumo baten beharra duela. Hala ere, etxebizitza baten energia termikoaren urteko eskari osoa hornitzeko duen gaitasun eza aintzat hartuta, errekuntza galdara eta inertzia depositua bezalako teknologien bidez lagunduko da funtzionamendu egokia bermatze aldera. Hortaz, instalazioaren kostuak, errendimendua eta ingurumen inpaktua aztertu nahian, instalazioaren analisia egin da termodinamikaren legeak erabiliz eta balantze energetiko eta exergetikoetaz baliatuz. Modu berean, ondoren, instalazioaren optimizazioa gauzatu da ikuspuntu ekonomikotik, emaitza hoberenak nola lortu daitezkeen eta nolakoak diren aztertzeko. Horrela, behin emaitzak ezagututa eta aztertuta, ondorio erabilgarriak lortuz. Hitz gakoak: UBS sistema, beroketa sistema, aire-ur bero-ponpa, optimizazio ekonomikoa, NEG murrizketa, simulazioa. 2. SARRERA Garai honetako eredu energetikoaren joera dela eta, gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari dira NEG isuriak ekidin eta energia minimoa xahutzen dituzten instalazioak, hau da efizientzia maximizatzen dituztenak. Horien artean, errendimendu egokiko aire-ur bero-ponpa kokatu ahalko litzateke, zeina giroko airearen energia termikoaz baliatzen den ondoren ur sistema sare bati igortzeko, tartean jariakin konprimagarri bat erabiliz. Sistema hauek bereziki egokiak dira etxebizitza baten energia termikoaren eskaria asebetetzeko, berokuntza eta UBS erabileren kasuan adibidez. Aire girotu sistemetan erabiltzeko aukera ere badago, baina kasu hauetan bero-ponpa itzulgarri bat izango da. Teknologia mota honek abantaila nabaria dauka ohiko errekuntza galdarekin alderatuta NEG isuriei dagokionez, ez baitu emisiorik sortzen eta gainera errekuntzarik ez edukitzeak segurtasunaren alde egiten du. Beste aldetik bere lehengai energetiko nagusia giroko tenperatura da, hau da, iturri garbi, berriztagarri eta doakoa, nahiz eta energia elektrikoaren beharra era baduen. Horrela, txosten honetan, aire-ur bero-ponpan oinarritutako instalazio baten simulazioa eta optimizazioa egingo da. Horretarako, Gasteizen kokatuta dagoen etxebizitza familiabakar baten berokuntza eta UBS sistemen baldintzak erabiliko dira berau energia termikoz hornitzeko. Dokumentuaren informazioa gaiaren inguruko testuinguruaren azalpenarekin hasi da. Jarraian, proiektuak duen irispena eta honen helburuak azaldu dira, txostena non hasi eta bukatzen den definituz. Ondoren, instalazioak eta honen optimizazioak eragindako onurak aipatuko dira. Honen ondoren, proiektuaren metodologia aurkeztuko da, zeinetan instalazioaren dimentsionamendua eta definizioa, kontrol estrategia, modelizazioa eta simulazioa, optimizazio algoritmoa, kalkuluak eta emaitzen azterketa eta optimizazioen azalpena egingo den, optimizatu gabeko instalazioarekin alderatuz. Behin hau azalduta, biomasa erregai moduan erabiltzen duen galdara batekin alderatuko da. Horrela, eskari energetiko berdinen aurrean bata zein bestea erabiltzearen arteko onurak eta desabantailak aztertuko dira hainbat ikuspegitatik. Gainera, lanaren zereginen kronograma adierazi da Gantt diagrama baten bidez eta proiektuaren aurrekontu bat ere egin da. Amaitzeko, txostenean ateratako ondorioak erakutsi dira eta txostena egiteko erabilitako informazio iturriak jarri dira baita ere. 3. TESTUINGURUA Egun, energiaren erabilerari dagokionez, mundu mailan hainbat erronka ezberdin daude gai honen joerak dakartzan arazoen ondorioz. Horien artean, alde batetik, energia eskariaren etengabeko igoerari (krisialdi ekonomikoaren salbuespenarekin) aurre egitearen erronka dago eta bestetik, NEG isuriek eragindako klima aldaketaren aurka egitearen erronka. Izan ere 1. grafikoan adierazten den munduko energia eskariari dagokionez, 1990-2013 urteen artean %55eko hazkundea izan du, 13.560 milioi petrolio tona baliokidetan (Mtpb) kokatuz eta gainera, egoerak berdin jarraitzen badu, energia-politika berdinekin, 2040rako egungo munduko energia eskaria %45 igotzea espero da. Beste arrazoien artean, munduan gero eta biztanle gehiago baikara, aurreikuspenek diotenez 2040. urterako 9.000 milioi biztanle inguru egongo dira munduan, egun baino 2.000 milioi gehiago. Bestalde, orain garapen bidean dauden herrialdeak (India, Txina...) izugarrizko hazkuntza ekonomikoa izaten ari dira eta izango dute hurrengo hamarkadetan, horrek dakartzan behar energetikoen gorakadarekin. Horretaz gain, herrialde garatuetan, adibidez Europan, krisialdia gainditzeak eta ekonomiaren berrabiarazteak kontsumoaren handipena suposatuko du. 2. Grafikoa. Espainiako energia primarioaren kontsumoen bilakaera Klima aldaketaren aurkako jarduerari dagokionez, 3. grafikoan ikus daitekeenez, mundu mailan etengabeko gorakada izan du, krisialdi ekonomikoaren garaian izan ezik. Hori dela eta, 2015. urtean, Pariseko COP21 konferentzian, aldaketa klimatikoari aurre egiteko lehen akordio unibertsal baina sinbolikoa egin zen eta 2016. urtean COP22 konferentziarekin aurretik adostutakoa praktikan jartzea zen helburua. Bertan hartutako neurriek berokuntza globalari aurre egitea zuten helburu, atmosferara egindako NEG isurien kopurua murriztuz. Hala ere, hiru urteko egonkortzearen ondoren CO₂ isurien kopurua berriro gorako joera hartu du 2017an, zeinetan energiari elkarlotutako isurien kopurua %1,6 igo zen. izatea espero da. Hori dela eta, garapen jasangarriko politikak aztertzen dira, non teknologia eraginkorrak eta energia berriztagarriak funtsezko bihurtzen diren isurien murrizpenean duten ahalmenagatik. Horrela, efizientziaren eta energia berriztagarrien bidez 2025 urterako 2.946 Mt CO₂ eta 1.706 Mt CO₂ gasen isuria murriztea espero da hurrenez hurren, politika berrien egoerarekin alderatuz. Guztira, CO₂ gasen harrapaketa eta biltegiratzea bezalako beste hainbat neurrirekin batera, joera jasangarri horretan 5.169 Mt CO₂ isuri murriztea espero da 2025erako eta 17.265 Mt CO₂ 2040rako. Murrizketa horien %90 2025ean eta %80 2040 eraginkortasun eta energia berriztagarrien teknologien erabileraren ondorio dira. Espainiako egoera erreparatuz NEG isurketei dagokienez, 4. grafikoan ikus daiteke nola, aurretik aipatutako kasuetan bezala, gorako joera izan duen krisialdi ekonomikoaren garaira heldu arte. Ondoren beherakada nabarmena izan dute NEG isuriek eta urte batzuetan zehar egonkor mantendu dira, nahiz eta badirudien azken urteetan goranzko joera hartu berri duela. Beraz joera horren ondorioz, 2013. urtetik aurrera mugan betetzen zen Kioto protokoloaren konpromisoa betetzeari utzi dio. Protokolo horretan NEG isurien kopurua 1990. urtean Espainian izandako isurien kopurua %15 baino gehiago ez gainditzeko konpromisoa zehazten zen. 4. Grafikoa. NEG isuri kopuruen eraldaketa Espainian Egoera hau kontuan edukita, Europar Batasunak neurriak hartzeko autua egi du eta NEG isurien neutraltasunera heltzeko helburua dauka, Lurraren bataz besteko tenperaturaren igoera gelditu nahian. Honek, Espainiarentzat bere NEG isuriak 14 Mt CO₂ eta 88 Mt CO₂ tartean mantentzea suposatuko du, egungo balioetatik oso urrun dagoena. Honen ondorioz, eredu energetikoa aldatuz doa eta arazo hauei aurre egingo dien eredu berri baterako trantsizioan dago, zeinetan teknologia eraginkor eta garbienek garrantzi nabarmena izango duten. Teknologia hauek izango baitira gehien lagunduko dutenak NEG isuriak murrizten eta eskaria era jasangarriagoan eskaintzen. Europako kontsumoa sektoreka aztertuz, 5. grafikoan ikusten da nola etxebizitzaren sektoreak %25 inguruko kontsumoa eragiten duela eta beraz aipatutako neurriak hartzerakoan kontuan edukiko den sektore garrantzitsua da. Etxebizitza sektorearen barnean erabileraren arabera bereizten badugu 0 50 100 150 200 250 300 350 400 450 500 Mt CO2 baliokide NEG isurien kopurua Espainian energia kontsumoa, ikus daiteke nola berokuntza (%43,09) eta ur bero sanitarioak (UBS) (%19,15) kontsumoaren zati handi bat direla; argiztapen eta etxetresna elektrikoen (%28,95) kontsumoarekin batera, 6. grafikoan ikus daitekeen bezala. Baina azken hauek energia elektrikoa besterik ez dute kontsumitzen. Hori dela eta, berokuntza eta UBS sistemetan ulergarria da teknologia eraginkor eta berriztagarrien erabileraren aldeko autua egitea. 6. Grafikoa. Espainiako etxebizitza kontsumoak erabilera bakoitzaren arabera Jasangarritasun energetiko helburu hauek lortzeko betebehar minimoak 314/2016 Errege Dekretuaren ondorioz sortutako Eraikuntzako Kode Teknikoa (EKT) araudian agertzen dira, Energiaren Aurrezpenaren Oinarrizko Agirian (DB-HE) hain zuzen ere. Agiri honek 5 atal ditu eta bertan beste hainbat neurriren artean, eskari energetikoaren muga eta instalazio termikoen errendimendua zehazten du (HE-1 eta HE-2 ataletan). Horietaz gain, UBS sistemarako eguzki energiaren ekarpen minimoa ezartzen du baita (HE-4 atalean). 0 200 400 600 800 1.000 1.200 1.400 Mtpb Europako amaierako energia kontsumoa sektoreko Etxebizitza Industria Garraioa Besteak 43,09% 0,93% 19,15% 7,88% 28,95% Espainiako etxebizitza kontsumoak erabilerako (2017) Berogailua Hozketa UBS Sukaldea Argiztapena eta etxetresnak 4. IRISPENA Dokumentu honek, Gasteizen kokatua dagoen eta aire-ur bero-ponpa teknologia oinarri duen familia bakarreko etxebizitza baten berokuntza eta UBS instalazioen simulazioa eta optimizazioa du helburu nagusia. Hori dela eta, instalazioko tresnen analisi energetiko eta exergetikoak egin dira termodinamikaren legeetaz baliatuz, ekipo hauen kontsumoak eta errendimenduak kalkulatzeko, gerora instalazioaren kostuak, errendimendua eta ingurumen inpaktua aztertzeko. Horren ildotik, proiektua instalazioaren eskari energetikoaren simulazioarekin hasten da, tresna bakoitzaren eta instalazio osoaren errendimendu eta eskari termikoa kalkulatuz jarraitzen du eta instalazioaren optimizazioarekin bukatzen da, ikuspuntu ekonomikotik. Horrela, hasiera batean, etxebizitzaren berokuntza eta UBS sistemen energia eskariaren kalkulurako beharrezkoak diren hasierako datu bilketa gauzatuko da. Horretarako kontuan hartuz, besteak beste, etxebizitzako pertsona kopurua, kokalekuaren bataz besteko UBS sistemen kontsumoa etxebizitza bakoitzeko, kokalekuko egoera klimatikoa eta kokalekuaren bataz besteko berokuntza sistemaren erabilera. Behin hasieran beharrezkoak diren datuak jakinda, simulazio programa bat erabiliko da etxebizitzaren eskari eta funtzionamendu energetikoa ezagutzeko. Hori dela eta, simulazio programaz baliatuz, egoera erreal batekiko hurbilpen erabilgarri bat lortu nahi da etxebizitzaren eskari eta funtzionamendu energetikoari dagokionez. Kasu honetan, simulazio programa gisa Trnsys 17 programa erabili da. Simulazioaren bidez funtzionamendua ezagututakoan, honen puntu guztietako emarien eta tenperaturen balioak ezagutuko dira une oro, minutu bateko tarteetan. Gerora, datu hauek, beharrezkoak izango direnak propietate termodinamikoak kalkulatzeko eta, ondorioz, balantze energetiko eta exergetikoak gauzatzeko. Aurrekoa gauzatu ondoren, gaitasuna edukiko da ekipo bakoitzaren eta instalazio osoaren potentziak eta errendimenduak kalkulatzeko. Hauen bidez, bere funtzionamendua ezagutuko da eta ondoren, instalazioaren funtzionamendua ikuspegi ekonomikotik optimizatuko da. Amaitzeko, behin optimizazioak gauzatuta, biomasazko galdara bat oinarri duen instalazio batekin konparatuko da ikuspegi ekonomikotik eta ingurugiroaren ikuspegitik. Ondoren, helburua ondorio erabilgarri eta zehatz batzuk lortzea izango da. Bertan funtzionamendu optimoa ezagutu eta aztertuko da eta honek ekarriko dituen onura ekonomiko eta ingurugiroarekiko onurak zenbatetsi eta analizatuko dira. 5. HELBURUAK Lan honen helburu nagusia, Gasteizen kokaturiko etxebizitza erreal baten berokuntza eta UBS sistemen eskari energetikoen baldintzak simulatzea, aztertzea eta ondoren, ikuspuntu ekonomikoari dagozkion optimizazioak gauzatzea da. Beti ere aire-ur bero-ponpa batean oinarrituta eskari hauek asebetetzeko, zeinak garrantzia hartu dezakeen NEG isurien murrizketak eta energiaren erabilera efizientea gero eta helburu sendoagoak diren eredu energetiko honetan. Horretaz gain, lanak baditu ere beste hainbat helburu:  Aire-ur bero-ponpa teknologien erabilera etxebizitzaren sektorean ezagutzea. Teknologia mota honek etxebizitzen eskari energetikoan egin ditzakeen ekarpenak aztertuz bai ahalmen aldetik eta baita ere onuren aldetik, eredu energetikoaren bilakaera ezagututa.  Etxebizitza baten berokuntza eta UBS sistemek izango luketen eskari energetikoaren kalkulua egitea.  Aire-ur bero-ponpa batean oinarritutako instalazio osoko ekipamendu guztiek eta instalazioak berak daukaten kontsumoa eta errendimendu energetiko eta exergetikoak lortzea termodinamikaren legeetaz baliatuz.  Lortutako emaitzen bidez instalazioaren funtzionamendua ulertzea eta behin hau gauzatzen dela, ekipamenduaren eta instalazioaren bideragarritasuna eta hobekuntza posibleak aztertzea eta aplikatzea, aldagai ezberdinak kontuan hartuz. Kasu honetan ikuspegi ekonomikoa kontuan izanda.  Biomasa bezalako beste iturri berriztagarri bat erabiltzen duen instalazioarekin konparaketa ekonomikoa eta isurien konparaketa egitea. 6. PROIEKTUAREN ONURAK Egungo testuingurua aztertuta, mundu mailan NEG isurien murrizketen eta energiaren xahuketa txikiagotzeen erronkak nagusi dira, beste hainbaten artean, eta beraz horiek gainditzeko neurrien ezarpena nabaria da. Horrek eragin zuzena du sektore guztietan eta, noski, energiaren arloan baita ere. Izan ere, zerikusi zuzena dauka erronka horiekin eta, beraz, ahalmen handia ere bai eraldaketak lortzeko. Hori dela eta, ikuspuntu ekonomikoak, ingurumenarekiko ikuspuntuak, efizientziaren ikuspuntuak eta, orokorrean, jasangarritasunaren ikuspuntuak errotiko garrantzia daukate. Egoera kontuan edukita, energiaren arloan efizientzia bezalako aldagaiak funtsezko bilakatu dira. Beraz, hauen kalkulu eta azterketa eta ondorengo hobekuntzen analisia interes handikoa da. Hobekuntza hauen analisien eraginez, sistemen optimizazioa lortzen da eta hau hainbat ikuspegi ezberdinetatik gauzatu daiteke onura ezberdinak lortuz. Ondorioz, lanak izan ditzakeen onurak hurrengo azpiataletan adieraziko dira. 6.1 ONURA TEKNIKO/TEORIKOAK Energiaren kontsumoaren beharra eta honek eredu energetikoan duen eragina ukaezina da. Horrela, eredu honen helburuen bidean, onuragarri bihurtzen dira etxebizitzetako berokuntza eta UBS sistemak efizientzia eta ingurugiro ikuspuntutik optimizatzen dituzten teknologiak. Hori da zehazki lortu nahi dena lan honetan aire-ur bero-ponpa baten oinarritutako instalazioa aztertu eta optimizatzerakoan. Horrela txosten honetan horretarako metodologia azaltzen da, analisi energetiko eta exergetikoak aurrera eramanez, horrela errendimenduak eta ahalmenak kalkulatuz. Gainera, instalazio erreal batean oinarritzen den heinean, instalazioaren dimentsionamendua eta ekipamenduaren funtzionamendua ezagutarazten da. Baita ere instalazio hau eta antzerako sistemak izan ditzaketen erlazioak kontuan edukita, hauen energia kontsumoa kalkulatzeko balio du, izan ere, honetan jardungo du dokumentu honek. 6.2 ONURA ENERGETIKOAK Lehen aipatu bezala, etxebizitzaren sektoreak eragin handia dauka energiaren arloan, horren kontsumoaren zati garrantzitsu bat baita. Beraz, energia baliabideen erabilera optimoaren bidean energiaren xahutze murrizpenek eragina izango dute sektore honetan baita ere. Alde batetik, aire-ur bero-ponpa teknologiak baliogarria da baliabideen erabilera jasangarriaren helburua lortzeko. Izan ere, darabilen energia iturri nagusia giroko tenperatura da eta hau iturri berriztagarria da. Beste aldetik, instalazioaren simulazioa eta azterketa egiterakoan, honen funtzionamendua eta errendimenduak aztertu ahalko ditugu lortutako balioen bidez. Horren arabera, instalazioko ekipamenduaren eta instalazio osoaren efizientzia balioztatu daiteke. Gainera, lortutako informazioa ebaluatu daiteke efizientzia hori nola hobetu daitekeen jakiteko eta gerora hobekuntza horiek aplikatzeko. Beraz, azterketa honi esker etxebizitza baten eskari energetikoari modu efiziente batean hornitzeko baliabideak lortzen dira, bai instalazioko ekipamenduaren efizientziaren aldetik eta baita energia iturria berriztagarria izatearen aldetik. 6.3 ONURA EKONOMIKOAK Ikuspuntu ekonomikotik, energiaren xahutze ezak, hau da energiaren erabilera efizienteak, onura zuzenak dakartza. Izan ere, xahututako kontsumoak murriztean berarekin dakartzan kostuak murrizten baititu. Etxebizitzaren arloan, teknologia efizienteen inplementazioak bat-bateko kostuen aurreztea ez dakarren arren, epe luzera badauka eragina kostuen murrizpenean. Bat-batekotasun eza hasierako inbertsio baten beharraren ondorio da. Hori dela eta, gero eta ohikoagoa da efizientzia energetikoa hobetzen dituzten teknologiak erabiltzea etxebizitzetan, argiztapenaren erabilpenean LED teknologiarekin gertatzen den bezala. Gainera, erabilitako ekipamenduaren azterketa egiten bada ondoren ekonomiaren aldetik era optimoan lan egin dezan, kostuen murrizpenen aldeko emaitza lortuko da. Era berean, aire-ur beroponpan oinarritutako instalazioarekin helburu bera lortzea espero da. Horrela instalazioko ekipamenduen efizientziak lortu eta aztertuko dira, ondoren instalazioaren efizientziaren hobekuntza lortzeko. Optimizazio horren bitartez lortzen baita baliabide erabilera gehiegizkoaren murrizpena eta, ondorioz, kostu ekonomikoen murrizpena. 6.4 INGURUMEN ONURAK Energia kontsumo jasangarriaren lorpenaren bidean, ingurumenari dagokionez, NEG isurien murrizketa eta baliabide energetikoen xahutzea murriztea funtsezko helburuak dira. Horrela, helburu hauek lortzeko lagungarriak diren teknologiak erabiltzea eta hauen erabilera optimizatzea ezinbestekoa da. Kasu honetan, aire-ur bero-ponpa teknologiaren erabilerari esker, etxebizitza baten beroketa eta UBS sistemen eskari energetikoa hornitzeko NEG isuriak guztiz deuseztatzen dira, ohiko errekuntza galdarekin ez bezala. Izan ere, ohiko errekuntza galdaretan gertatutako konbustioaren ondorioz NEG barne dauden CO₂, CH₄, N₂O, ... bezalako gasak isurtzen dira. Horretaz gain, bere funtzionamenduaren analisia egin eta gero optimizatzen bada ekipamenduaren eta, beraz, instalazioaren efizientzia hobetu nahian, energia galerak murriztea lortuko da. Horrela, energia horren erabilerarako konbertsioak lotuta daukan kutsadura ekidinez eta baita baliabideen urritasuna ekidinez 7. METODOLOGIA Proiektuaren atal honetan, aire-ur bero-ponpa teknologian oinarritutako etxebizitza baten beroketa eta UBS instalazioaren simulazio eta optimizazioak lortzeko erabilitako metodoen azalpena egiten da, hainbat atal ezberdinetan banatuta. Aurretik aipatu den bezala, lanaren helburu nagusia etxebizitza erreal baten berokuntza eta UBS sistemen simulazioaren bidezko hurbilketa lortzea da eta behin hori aztertuta, horren optimizazioa gauzatzea . Hau kontuan izanda, helburu horretara iristeko emandako urratsak hurrengoak izan dira: 1. Instalazioari dagozkion hasierako datuak jasotzea. 2. Instalazioaren simulazioa gauzatzea. 3. Simulazioan jasotako datuak aztertzea. 4. Lortutako datuen bitartez instalazioaren analisirako beharrezkoak diren balioak kalkulatzea. 5. Balio horien bidez instalazioaren analisi energetikoa eta exergetikoa egitea. 6. Instalazioaren optimizazio ekonomikoa. 7. Lortutako datu optimizatuak baloratzea. 7.1 INSTALAZIOAREN DIMENTSIONAMENDUA Instalazioaren azterketa egiteko, lehenik eta behin, honen neurriak ezarri behar dira hasierako baldintzak zeintzuk diren ezagutzeko. Ikerlan honetan, Gasteizen kokaturiko familia bakarreko etxebizitza baten beroketa eta UBS sistemen energia termikoen eskariak hornitzeko diseinaturiko instalazio bat aztertzen da, horretarako aire-ur bero-ponpa teknologiaz baliatuz. Hori dela eta, aire-ur bero-ponpa dimentsionatzerako orduan, kontuan eduki beharko da etxebizitzaren urte oso eskari termikoa zein den. Horrela, eskari horri aurre egiteko ahalmen egokiko gailua lortuko da. Hau lortzeko, etxebizitzaren jokaeraren simulazioa egin da eta urteko egun tipo bakoitzaren arabera orduko potentzia datuak bildu dira, 7. grafikoan ikusten den bezala. Simulazioa aurrera eramateko etxebizitzaren okupazio perfila, kokapenaren klima, barne bero irabaziak, infiltrazioak, IDAEk definituriko beroketaren kontsigna tenperaturak eta EKT dokumentuak zehaztutako beharrezko aireztapena bezalako datuak kontuan hartu dira. 7. Grafikoa. Etxebizitzaren berokuntza eskaria urte osoan zehar Datu hauek bilduta, ondoren, berokuntza eskariaren kurba monotonoa deiturikoa erdiesten da. Honen bidez, ekipoaren dimentsionamendua egokia izan dadin lortu nahi da, ekipoak etxebizitzaren urteko ordu kopuru maximoaren eskariari aurre egiteko ahalmena izan dezan baina, aldi berean, honen gaindimentsionamendua ekidinez. Izan ere, ekipoaren ahalmena potentzia maximoaren bidez dimentsionatzen bada ziurtatuko da urte osoan eskaria hornitzeko ahalmena baina, hori urte osoko une batean gertatzen denez, gaizki dimentsionatuta egongo litzateke urte oso beste ordu guztietan eta horrek galerak eta xahutzeak sortuko lituzke. Gauzak horrela, eskari maximoko ordutik eskari minimoko ordura ordenatzen dira balioak, orduak ardatz horizontalean eta potentziak ardatz bertikalean jarriz. Honen bidez, eskariaren kurba monotonoa lortzen da, zeinetan adierazten den urteko zenbat ordutan dagoen potentzia eskariaren balio bakoitza. Behin hau lortuta, urte osoan energia gehien hornituko lukeen ekipoaren potentzia eta ordu kopurua zenbatesten dira, horrela hurbilketa bat erdiesteko. Hori lortzeko, kurbaren azpiko azalera maximoko laukizuzena kalkulatzen da eta honen ebaki puntuak bi ardatzekin adieraziko ditu aurretik aipatutako datuak. Horrela 8. grafikoan ikusten denez, urtean zehar energia gehien hornituko duen potentzia 4.9 kW-koa da, zeinak 2306 orduko guztizko jardunean 11300 kWh hornituko dituen. Darabilen ordu kopurua dela eta, baliagarria da biltegi termiko bat erabiltzea, horrela era jarraituagoan hornitzeko gaitasuna izan dezan eta lanorduak handiagotzeko. 0 2 4 6 8 10 12 14 16 18 20 KW Orduak Berokuntza eskaria 8. Grafikoa. Etxebizitzaren berokuntza eskariaren kurba monotonoa Guztizko eskaria behar bezala hornitzen dela bermatzeko beharrezkoa bihurtzen da ohiko errekuntza galdara bat ekipo lagungarri bezala erabiltzea, aire-ur bero-ponpa eskaria hornitzera heltzen ez denean ekipo lagungarri honek bete ditzan. Gainera errekuntza galdarak funtzionamendua hasi eta eteteko inertzia baxuagoa duenez, aire-ur bero-ponpa oinarrizko eskari energetikoa betetzeko erabiliko da eta gainerako eskaria gas naturala darabilen kondentsazio galdara batek hornituko du. 7.2 INSTALAZIOAREN DEFINIZIOA Behin dimentsionamendua egin dela, lortutako datuak kontuan edukita instalazioa definituko da eta baita instalazioa osatzen duen ekipamendua. 1. irudia instalazioaren eskema adierazten da, instalazio hau osatzen duten ekipoak eta haien arteko loturak adieraziz. 1. Irudia. Instalazioaren eskema Instalazioa hurrengo ekipamenduarekin osatuta dago:  Aire-ur bero-ponpa: Etxebizitzaren eskari termikoa hornitzeko oinarrizko tresna izango da. Ikerlan honetan Vaillant marka komertzialaren VWL 55/2 A 230V modeloa erabiliko da. Hau, giroko energia termikoaz baliatzen da R 410 A hozgarria darabilen zirkuitura igortzeko. Horrela honen lurrunketa, konpresio, kondentsazio eta hedapenaren bitartez etxebizitzako beroketa eta UBS sistemara energia termikoa transmititzeko. Ekipoak 5 kW-ko potentzia termiko nominala dauka eta %98-ko efizientzia energetikoa. Horretaz gain hainbat aplikazio muga ditu gailuak beroketa lanean jarduten duenean. Batetik, uraren lan tenperatura 22 ⁰C eta 62 ⁰C bitartean egon behar da eta, bestetik, airearen giroko tenperatura -15 ⁰C eta 46 ⁰C bitartean egon behar da. 3. Irudia. Kondentsazio galdara 5. Irudia. Bero disipagailua  Bestelakoak: Aurretik aipatutako ekipoez gain, konpentsagailu hidraulikoa eta ponpek instalazioa osatuko dute. Lehengoak sarean zehar sortu daitezkeen desorekak orekatzea du helburu, funtzionamendu egokia bermatuz. Amaitzeko, eskariaren banaketa tenperatura altuko nahaste ponpa baten bitartez burutzen da. 7.3 KONTROL ESTRATEGIA Kontrol estrategiaren bidez, instalazioaren funtzionamendua zehazteko aginduak definitzen dira. Beraz, instalazioaren funtzionamendua aztertzea beharrezkoa da eta ekipo bakoitza maneiatzeko kontsigna seinaleak kontuan izango dira kontrola aurrera eramateko. Eragiketa estrategia honetan hasierako puntutzat ekipo guztiak amatatuta dauden egoera hartuko da. Behin instalazioa martxan jarri nahi denean, bero-ponpak bere funtzionamenduari ekingo dio tenperatura zehatz bat lortzen duen arte. Hau lortzerakoan, bero-ponparen barne kontrolak inpultsio ponpa aktibatzeko seinalea igorriko du eta instalazioan emaria zirkulatuko du. Eskaria altua denean bero-ponpak hori hornitzeko ahalmenik ez izatea gerta daiteke, kasu honetan gailura itzultzen den emariaren tenperaturak (T_bp1) beherakada bat jasango luke eta beraz, beharrezkoa litzateke galdara bero-ponparekiko paraleloan funtzionatzen hastea. Hasiera batean ezezaguna da galdara funtzionatzen hasteko T_bp1 tenperaturak izan beharko lukeen balioa (T_itz), berau optimizazio modeloaren bitartez lortuko baita. Hala ere, hasiera batean 40 ⁰C-ko balio minimoa inposatuko zaio eskariaren horniketa zuzena bermatzeko. Horrela, bero-ponparen T_bp1 itzulera tenperatura T_itz baino txikiagoa bada galdara piztuko da eta kontrakoa gertatzen bada amatatuta mantenduko da. Gainera, galdararen etengabeko pizte eta amatatzeak dakartzan kalteak ekiditeko, egoera hori 2 minututan zehar gutxienez irautea inposatzen da, horrela beharrezko baldintza bihurtuz egoera batetik bestera igarotzeko. Aldiz eskaria baxua denean, T_bp1 itzulera tenperatura handituko litzateke eta beraz, ekipoaren segurtasunagatik balio maximo bat ezarri behar zaio. Kasu honetan 62 ⁰C-koa da balio maximo hori eta hortik gorako balioetan bero-ponpa itzaliko litzateke, baina distribuzio ponpak martxan jarraituko luke sistemak daukan energia termikoa baliatzen jarraitzeko. Beste aukera bat da aire-ur bero-ponpak ahalmena izatea eskaera hornitzeko eta bero disipazio gailutik itzulitako uraren tenperatura (T_bp2) inertzia deposituaren biltegiratze tenperatura (T_d1) baino altuagoa izatea, kasu horretan merezi du energia hori biltegiratzea. Inertzia depositua kargatzen hasteko balioa (g_k) optimizatu beharreko beste aldagai bat izango da. Horrela aipatutako bi tenperaturen diferentzia (T_bp2-T_d1) optimizatu beharreko g_k aldagaia baino handiagoa bada, inertzia depositua kargatzeko balbula ireki eta honen kargarekin hasiko da. Beste b_k balio bat baino baxuagoa denean aldiz, karga balbula itxi eta karga etengo da. Instalazioaren konfigurazioa dela eta, inertzia deposituaren karga eta deskarga ezin dira aldi berean gertatu, beraz, deskarga bakarrik aplika daiteke energia nahikoa biltegiratuta dagoenean, aprobetxagarria izan daitekeen horniketa tenperaturan. Horretaz gain, ezin da energia eskaria hornitu sorkuntza ekipoekin (bero-ponpa eta galdara) eta inertzia deposituaren deskargarekin aldi berean. Hori dela eta, deskarga egoeran sorkuntza ekipoak itzalita egongo dira eta egoera aldaketa hauek instalazioko kontrol balbulen bitartez gauzatuko dira. Gainera, egoera honetan sorkuntza ekipoak itzaltzen direnez, hauen segurtasuna ziurtatu nahian, deskarga egoera hau gertatzeko beroponpa gutxienez ordu betez egon behar izatearen baldintza minimoa ere ezartzen da. Horrela, horretarako ezarritako baldintzak betetzerakoan, inertzia deposituaren deskarga aprobetxagarria izan daiteke honek 40 ⁰C-tik gorako tenperatura daukanean. Ondorioz, deposituaren tenperaturaren eta tenperatura aprobetxagarriaren arteko diferentziaren balioaren arabera baldintzatuko da deskarga. Hortaz, T_d1-40 ⁰C diferentzia g_dk balioa baino handiagoa denean sorkuntza gailuak amatatu eta deskarga emango da, baina b_dk balioa baino txikiagoa denean deskarga geldituko da. Bestalde, instalazioak ahalbidetzen du sorkuntza gailuak eta inertzia deposituaren karga aldi berean aktibatuta egotea, horrela sistemaren funtzionamendu egonkorra eta distribuzio tenperaturen gorabeherak gutxitzea lortuz. 7.4 SIMULAZIOA Instalazioaren dimentsionamendua, ekipamenduaren definizioa eta funtzionamendua aztertu eta gero, honen simulazioari hasiera emango zaio. Lehenago aipatu den bezala, simulazioa Trnsys 17 programa informatikoaren bitartez gauzatu dira, egun tipo esanguratsu bat erabiliz, 48 orduko analisia eginez eta minutu bateko tartetan banatuz. Horrela, hasiera batean Gasteizen kokaturiko etxebizitza familiabakar baten beroketa eta UBS sistemen eskari energetikoa zein den lortuko da eta ondoren, simulazioaren bidez sistemaren erantzuna eskuratuko da. Behin datu horiek edukita, aztertu eta optimizatzeko aukerak ikusi eta aplikatzeko.  Etxebizitzaren simulazioa Instalazioaren dimentsionamendua azaldu den atalean aipatu bezala, etxebizitzaren jokaeraren simulazioa aurrera eramateko etxebizitzaren okupazio perfila, kokalekuaren klima, barne bero irabaziak, infiltrazioak, IDAEk definituriko beroketaren kontsigna tenperaturak eta EKT dokumentuak zehaztutako beharrezko aireztapena bezalako datuak kontuan hartu dira. Gero datu horien Trnsys 17 programan barneratzeko. Horretaz gain, kontuan izan da EKT dokumentuan eguneko eta pertsonako UBS eskaria 28 litrokoa dela ezartzen duela familia bakarreko etxebizitzentzat. Horretaz gain, familia bakarreko etxebizitzaren logela kopurua 4 dela finkatzen bada, dokumentu berak 4 pertsona bizi direnaren simulazioa egin behar dela ezartzen du. Gainera, UBS-ren ohiko erabilerak denbora tarte txikietan gertatzen direnez, instalazioak ahalmena izan behar du eskari horri denbora tarte txiki horretan aurre egiteko eta beraz, beharrezkoak bihurtzen dira errekuntza galdarak bezalako inertzia baxuko ekipoak edota inertzia deposituak. Simulazioa gauzatzeko, 9. grafikoan ikus daitekeen bezala, erreferentziazko egun tipo bat definitu da, zeina urteko bataz besteko kalkuluaren bitartez zenbatetsi den. Honi esker, jakingo da aurrera eraman beharreko kontrol estrategia. 9. Grafikoa. Etxebizitza baten urteko berokuntza eskariaren erreferentziazko eguna  Instalazioaren simulazioa Behin etxebizitzaren simulazioa eginda dagoela, bere eskari energetikoaren hurbilpena lorturik, jarraian etxebizitzak behar duen eskari hori asebetetzeko instalazioaren simulazioa gauzatzen da Trnsys 17 programaren bitartez baita ere. Lehen aipatu den bezala simulazio hau 48 ordutan zehar egingo da minutu bateko tarteetan aztertuz. Honen bidez, fluxu bakoitzaren propietate termodinamikoak eta instalazioko ekipamenduaren kontsumoak ezagutuko dira. Simulaziorako erabiliko den ekipamendua definitu behar da, 8.2 atalean egin den bezala, eta ondoren, ekipo horietako bakoitza programan barneratu behar da simulazioa aurrera eramateko. Horrela, 6. irudian azter daitekeen bezala, simulazio programan aire-ur bero ponparen eta kondentsazio galdararen bidez hornitutako beroketa eta UBS sistemak lortzen dira. Zeinetan emari banaketa sarea gorriz eta urdinez irudikatutako lerroen bidez adierazten diren, marra gorriek energia termiko aprobetxagarria dauzkaten korronteak irudikatzen dituzte eta urdinek kontrakoa. Bertan agertzen diren gailu ezberdinak eta erabilitako datuak hurrengoak dira:  Bomba_Calor: Aire-ur bero-ponpa.  Type700: Gas naturala darabilen kondentsazio galdara.  RAD_VIV-1: Berokuntza eskaria simulatzen duen bero disipagailua.  TES: Inertzia depositua.  COMP_HIDR: konpentsagailu hidraulikoa.  Clima_Vitoria: Etxebizitzaren kokapenaren baldintza klimatikoak.  Type14h-2: Etxebizitzaren eskari termikoak 0,0 2,0 4,0 6,0 8,0 10,0 12,0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 kW Etxebizitza familiabakar baten eguneko berokuntza eskaria (egun esanguratsua) 7.6 EMAITZEN AZTERKETA Etxebizitzaren eta instalazioaren simulazioa egin eta gero, disipatutako beroa eta erregai kontsumoa bezalako datuak lortuta, ekonomikoki optimizatu dira. Horretarako, operazio kostu totala kontuan hartuz hau minimizatzea izan da helburua. Beraz, bi kalkuluak, optimizatu gabekoak eta optimizatuak, lortu eta alderatu dira. Hori azaltzeko puntuka egoera bakoitza azaldu da. Emaitzak aztertzerako unean, simulazioa bi egunetan zehar minuturoko tartetan gauzatu bada ere, hasierako egoerak sorturiko fluktuazioak ekidin nahian, bigarren eguneko datuak bakarrik izan dira kontuan bai kalkuluak egiterako unean eta baita erantzuna grafiko batean erakusteko unean ere. 7.6.1 Optimizatu gabeko funtzionamendua Simulazioaren emaitzen arabera, instalazioan kontsumitutako gas natural totalaren balioa, galdaran kontsumitutako energia hain zuzen, egun oso baterako 47,76 kWh-koa izan da optimizatu gabeko estrategian. Horretaz gain, aire-ur bero-ponpak sistemari emandako energia termiko erabilgarria 62,11 kWh-koa izan da eta kontsumitu duen energia elektrikoaren balioa 12,36 kWh, egun batean zehar. Beraz honek 5.03 COP balioko errendimendu energetikoa izan du eta instalazioaren guztizko errendimenduari dagokionez 3.84 COP-ekoa izan da. Instalazioaren COP exergetikoa aztertuta, honek 0,2326-ko balioa izango du. Errendimendu exergetiko baxu honek energiaren aprobetxamendua oso baxua dela adierazten du. Ingurunearekin desoreka termiko baxua daukalako gertatzen da hau, izan ere tenperaturen arteko diferentzia oso txikia da. Era berean, operazio modu honi elkartutako guztizko kostua 4,07€-koa izango da. Hau kalkulatzeko kontuan izan da galdaran erregaiaren kontsumoa, gas naturala kasu honetan, eta baita beroponparen kontsumo elektrikoa ere. Horretaz gain, ingurugiroarekiko inpaktuaren alderdia aztertuz, ikusten da isurien balioa 16,13 kg CO₂ izan dela. Bertan eragin handiena gas naturalaren errekuntzak izan du 12,04 kg CO₂ sorraraziz (guztizkoaren %74,64), elektrizitatearen kontsumoa 4,09 kg CO₂ isuriren erantzule den bitartean (guztizkoaren %25,36). 10. grafiko honetan, aire-ur bero-ponpak eguneko 24 ordutan zehar sortutako potentzia termikoa eta kontsumitutako potentzia elektrikoa adierazten dira. Azter daiteke bere funtzionamendua ez dela jarraitua, deskarga egoeran honen itzaltzearen eraginez. 10. Grafikoa. Bero-ponparen potentzia termiko eta elektrikoa egun batean Ondoren, galdararen funtzionamendua ulertu nahian, bi iruditan adierazi da galdararen potentzia termikoa denbora tarte batean zehar. Alde batetik 11. grafikoan, egun bateko 24 ordutan zehar galdarak emandako potentzia azter daiteke. Azter daiteke nola lan egoeran dagoela bai goizeko lehen orduetan eta baita arratsaldeko azken orduetan. Izan ere denbora tarte horiek dira etxebizitzetan energia eskari altuenak dauden uneak, bertan bizi direnen energia kontsumoen uneak baitira. Beraz, aldiune horietan bero-ponpa ez da gai bera bakarrik eskari horri aurre egiteko eta ondorioz, ekipo lagungarria den galdara martxan jartzen da. Beste aldetik, galdararen erantzunaren grafikoa ulerterrazagoa eta adierazgarriagoa bihurtzeko nahian, 12. grafikoan aurreko irudian adierazi den potentzia aztertu da baina goizeko 6 orduko denbora tartean zehar, zeinetan galdara martxan egongo den. 12. Grafikoa. Galdararen potentzia termikoa goizeko 6 h-tan Aurrekoaz gain, adierazgarria izan daiteke inertzia deposituaren deskarga egoera aztertzea. Izan ere, honek eragingo du sorkuntza gailuen amatatzea eta ondorioz, aurretik aztertutako sistemaren fluktuazioen erantzulea izango da. Helburua fluktuazio hauek, ahal den heinean, ekiditea da instalazioaren funtzionamendu jarraitua lortzeko eta modu egonkorrago batean lan egiteko. Horrela, 13. grafikoan deposituaren deskarga egoera aztertzeko, deposituaren tenperatura adierazi da eta baita deskarga egoera baldintzatzen dituzten balio minimo eta maximoak. Bertan nabaria da etengabe ari dela deskarga egoeratik sartzen eta irteten. da, optimizatu gabeko kasuan baino %67,5 gehiago. Aldiz, honek 103,98 kWh energia termiko igorri dizkio sistemari eta beraz, bere errendimendua 5,02 COP-ekoa izan da. Instalazioari dagokionez, bere guztizko errendimendu energetikoa 3,17 COP baliora jaitsi da baina COP exergetikoari dagokionez, 0.39-ko baliora igo da zeina energiaren aprobetxamendua hobea den adierazten duen. Hala ere oso baxua jarraitzen du izaten lehen aipatutako ingurunearekiko desoreka termiko baxua dela eta. Guztira, instalazioari dagokion kostu totala eguneko 24 ordutan zehar 3,35€-koa izan da eta optimizatu gabeko kostuan aldiz 4,06€-koa, beraz, alderatuz, optimizazio ekonomikoarekin 0,71€ aurreztu dira operazio kostuan egun batean zehar. Egun osoko isuriei dagokienez guztira 10,8 kg CO₂ isuri dira atmosferara, optimizatu gabeko kasuan baino 5,33 kg CO₂ gutxiago. Honek %33,04 isurien murrizpena suposatuko du instalazioaren funtzionamenduan. Ekonomikoki optimizatzearekin batera ingurugiroarekiko onurak lortzen dira, batez ere galdararen funtzionamendu orduak asko murriztu direlako. Beste aldetik, egoera ezberdinen kontrolerako aldagaien balioei dagokienez hurrengo balioak hartzen dituzte optimizazio ekonomikoa burutzerakoan:  T_itz = 35,4⁰C  g_k = -24,4⁰C  b_k = -25,5⁰C  g_dk = 25,7⁰C  b_dk = 23,2⁰C Lan baldintza hauetan, bero-ponparen portaera aztertzen bada, aurreko egoerarekin alderatuta modu jarraituago eta egonkorrago batean jarduten duela ikus daiteke, 14. grafikoan azter daitekeen bezala. Izan ere, deskarga egoerara irauteko T_itz balio berri honekin bero ponpa une gutxiagotan amatatzen da eta honek erantzun egonkorrago bat lortzea laguntzen du. 14. Grafikoa. Optimizazio ekonomikoan bero-ponparen potentziak egun batean 0 1 2 3 4 5 6 0:00 4:00 8:00 12:00 16:00 20:00 0:00 kW Bero-ponparen potentzia termikoa eta elektrikoa Q_BP W_BP Lehen bezala galdararen portaera bi denbora tarte ezberdinetan aztertzen bada, 15. grafikoan eta 16. grafikoan, egun osoko 24 ordutan eta goizeko 5 ordu esanguratsuenetan izandako erantzuna ikusiko da. Bi irudi horietan antzematen da galdararen erabilera baxuagoa dela, kontsumitutako gas naturalaren beherakadak adierazten zuen bezala. Beraz, berriro ere aztertzen da sistemaren portaera egonkorragoa dela, galdararen piztu eta itzaliak murrizten direlako. 15. Grafikoa. Optimizazio ekonomikoan galdararen potentzia termikoa egun batean 16. Grafikoa. Optimizazio ekonomikoan Galdararen potentzia termikoa goizeko 5 h-tan Bukatzeko, optimizatu gabeko simulazioan egin den bezala, deposituaren deskarga egoera aztertu da bere tenperaturaren arabera 17. grafikoan. Horretarako, deposituaren tenperatura funtzioa irudikatzeaz gain, deskarga baldintzak ezartzen dituzten mugak ere adierazi dira. Ikus daiteke nola ez den deskarga egoerara jartzeko baldintzetara heltzen, hori dela eta, egoera honetan eskariari aurre egiteko gailu bezala lan egin beharrean sistemari egonkortasun eta jarraitutasun handiagoa emateko biltegi bezala funtzionatzen du. 0 5 10 15 20 25 30 0:00 4:00 8:00 12:00 16:00 20:00 0:00 kW Galdararen potentzia termikoa Q_GALD 0 5 10 15 20 25 30 7:30 8:00 8:30 9:00 9:30 10:0010:3011:0011:3012:0012:30 kW Galdararen potentzia termikoa Q_GALD 17. Grafikoa. Deposituaren deskarga egoera optimizazio ekonomikoan 7.7 KALKULU PROZESUA Puntu honetan aurreko ataletan eman diren emaitza guztien balioak lortzeko kalkuluen nondik norakoak azalduko dira, horretarako, termodinamikaren legeetan oinarriturik. Batetik energiaren kontserbazio printzipioa erabiltzen da eta bestetik termodinamikaren bigarren legea. Azken honek baieztatzen du, ezin dela existitu inolako prozesu ziklikorik zeinetan sistema bera eta bere ingurugiroa berriz hasierako egoera termodinamiko berdinera itzul daitezkeen, hau da, sistema isolatu batek exergia galerak sorrarazten dituen prozesuak bakarrik jasan ditzake. Printzipio hauetaz baliatuz, energia eta exergia balantzeak egin ahal izango dira bai instalazio osoan eta baita ekipo bakoitzean ere, horrela hauen funtzionamendua eta errendimenduak ezagutuz. Simulazioaren bidez, zirkuituaren fluidoaren puntu ezberdinetako tenperatura eta emariak ezagutuko dira, kasu honetan urarenak. Honen bidez, energia eta exergia balantzeak egiteko beharrezkoak diren aldagai termodinamiko ezberdinak kalkulatu ahal izango dira, behin hauek eskuratuta balantze horiek egiteko. Horrela lortuko da jakitea uraren energia eta exergia kantitatea zenbatekoa den zirkuituaren puntu ezberdinetan, gero datu hauen azterketa egin ahal izateko. Kalkulu prozesuak hurrengo pausuak jarraituko ditu: 1. Aldagai termodinamikoen kalkulua: Energia eta exergiaren kalkulurako beharrezko aldagai termodinamikoak entalpia eta entropia dira. Hauek hurrengo formula eta sinplifikazioen bidez lortu dira: Entalpia: ℎ − ℎ₀ = 𝑐ₚ · (𝑇 − 𝑇₀) Entropia: 𝑠 − 𝑠₀ = 𝑐ₚ · 𝑙𝑛 𝑇 𝑇₀ ⁄ ℎ₀ = 0 𝐾𝐽 ⁄𝑘𝑔 · 𝐾 balioak hartzen dituen. Horrez gain, nahiz eta bero espezifikoaren balioa tenperaturaren arabera aldatzen den, lan honetan hurbilketa bat egin da eta konstantetzat hartu da, beraz bere balioa 𝑐ₚ = 4,19 𝐾𝐽 ⁄𝑘𝑔 · 𝐾 9. Errendimendu exergetikoa: Errendimendu energetikoa kalkulatzerakoan azaldu bezala, ulertzeko era berean kalkulatzen da errendimendu exergetikoa. Bertan, aztertutako sistemak askatzen duen exergia eta honen eskura jartzen den exergiaren arteko zatiketa gisa kalkulatzen da: 𝜀 = 𝐵ℎ𝑜𝑟 𝐵𝑘𝑜𝑛𝑡𝑠 7. Irudia. Biomasa galdara daukan instalazioaren eskema Trnsys 17 simulazio programan Aurreko kalkulu prozesu berdina egin eta gero, etxebizitzaren eskari energetiko berdinari aurre egiteko emaitza ezberdinak lortuko dira. Batetik, alderdi ekonomikoari dagokionez, instalazioaren eguneko operazio kostua 7,14 € izango da. Bero-ponpa darabilen instalazioarekin alderatuz, 3,07 € garestiagoa optimizatu gabeko kasuan eta 3,79 € garestiagoa kasu optimizatuan, hau da %75,43 eta %113,13 garestiagoa hurrenez hurren. Aldea nabaria da beraz, ikuspuntu ekonomikotik onuragarriagoa baita bero-ponpa darabilen instalazioa. 3. Taulan hiru kasuen operazio kostuen emaitzak adierazi dira. 9. ZEREGINEN DESKRIBAPENA. GANTT DIAGRAMA Atal honetan lana aurrera eramateko egindako pausuak azalduko dira. Alde batetik puntuka adieraziko dira zeregin nagusiak eta ondoren Gantt diagrama bezalako kronograma baten bidez zeregin horien denbora irudikatuko da 8. irudian, horrela zeregin baten iraupena aztertu ahal izateko. Lanaren guztizko iraupena urte erdikoa izan da eta emandako pausuak hurrengoak izan dira: 1. Gaiaren inguruko ikasketa bibliografikoa Lehen zeregina beste edozer gauzarekin hasi baino lehen, gaiaren inguruko informazioa bereganatzea ezinbestekoa da. Alde batetik, bai beroketa eta UBS sistemen inguruko informazioa eta baita berau osatuko duten ekipoen informazioa. Horrez gain, kalkulu eta analisirako beharrezkoak izango diren kontzeptu termodinamikoak ere jakin behar dira. Dokumentazio honetan jakintza arlo honen inguruko liburuak, artikuluak eta internet bezalako baliabideak erabili dira. 2. Instalazioaren ezagutza Behin aldez aurretiko informazio lorpena eginda dagoela, aztertuko den instalazioa eta hau osatzen dituzten ekipoak teknikoki ezagutu dira. Horretarako, batetik ekipoak banaka aztertu dira hauek duten portaera eta ezaugarriak aztertuz, gerora kalkulu prozesurako datuak lortzeko. Bestetik, ekipo denek batera nola egingo duten lan aztertu da, honek izango dituen lan egoera ezberdinen nondik norakoak ezagutuz. Ondoren, erabilgarria izango da instalazioaren analisi zehatza egiteko eta beraz, optimizazioak eta ondorioak lortzeko. 3. Instalazioaren modelizazioa eta simulazioa Instalazioaren funtzionamendua aztertu eta datuak biltzeko, Trnsys 17 simulazio programa erabili da. Horregatik, hasiera batean, simulazio programa hau ulertu eta ezagutu behar izan da eta behin hau eginda, hasierako baldintzen datuak programan sartu dira. Horrela,etxebizitzaren energia eskariaren eta beroketa eta UBS sistemaren erantzunaren datuak lortuko dira. Hauen bidez hobekuntza posibleak aurrera eraman eta ondorioak aterako dira. 4. Kalkuluak egin Aurreko kalkulu prozesuaren atalean aipatu bezala (8.6 atala), hainbat kalkulu ezberdinen segida egin da termodinamikaren printzipioetan oinarrituz beti ere. Kalkulu hauek burutzeko, beharrezkoak izan dira Trnsys 17 simulazio programa eta Excel kalkulu programa, hauen bidez hasierako propietate termodinamikoak ezagutu dira eta horiei esker kalkuluak egin dira hurrenez hurren. Bertan, kalkulu segida horien zatirik esanguratsuenak adieraziko dira, aurreko atal horretako puntu guztiak berriro ez jarri eta errepikakorra ez izatearren. Beraz, hauek izan dira kalkulu bloke nagusiak:  Aldagai termodinamikoen kalkulua Hasiera batean, simulazio programaren bidez, lan jariakinaren tenperatura eta emariak ezagutu dira bi egunetan zehar, instalazioko puntu ezberdinetan eta minutu bateko tartetan. Hauen bidez, energia eta exergia balantzeak egiteko beharrezkoak diren entalpiak eta entropiak kalkulatu dira.  Energia eta exergia balantzeak Balantzeak aurreko aldagai termodinamikoen bidez kalkulatuko dira. Hauei esker, ekipo bakoitzaren eta instalazioaren ahalmen energetiko eta exergetikoak kalkulatuko dira, transmititutako bero potentzia jakinez besteak beste. Gainera, behin hori jakinda, errendimendu energetiko eta exergetikoak ezagutuko dira ekipoetan eta instalazioan. Datu hauek erabilgarriak izango dira hauen funtzionamendua ezagutzeko.  Ekipoen kontsumoa eta sistemaren operazio kostua Ekipoen funtzionamendua ezagututa, hauek egun oso batean zehar kontsumitutako erregai eta elektrizitatea kalkulatuko da eta baliabide hauen prezioa jakinda instalazioaren eguneko operazio kostua lortuko da. Horrela, honen bidez optimizazio ekonomikoa burutu ahal izango da, zeinetan operazio kostuaren aldagaia minimizatzen saiatuko den kostuaren baliorik onena lortzeko 5. Ondorioak bereganatu eta dokumentua idatzi Azkenik, kalkulu guztietatik lortutako balioak aztertuko dira eta hauen arabera ondorio batzuk aterako dira. Ondoren, lana bukatzeko, hasieratik lortutako informazioa bildu eta informazio gehigarria erabilita dokumentua idatzi da. Atal honekin bukatzeko, hasieran esan den bezala, Gantt diagrama irudikatu da lanaren kronologia irudikatzeko. 10. AURREKONTUA Atal honen bidez, proiektua gauzatzeko beharrezko kapitalaren eta honen errentagarritasunaren hasierako hurbilketa egingo da. Horrela, hurbilketa honen bidez proiektuaren kostua estimatzen denez, berau egiteko bideragarritasuna ezagutuko da, honen arabera proiektua gauzatzearen edo ez gauzatzearen erabakia hartzeko. Behin proiektua amaitzen denean, benetako kostuarekin alderatuko da. Aurrekontua lanaren guztizko kostua aurreikusi behar denez, iturburu ezberdineko kostuak aztertuko dira. Hauek zehazteko helburuarekin, hurrengo puntuetan azaldu dira:  Barne orduen kostua: lana egiteko beharrezkoak diren langileen lanorduen kostuak.  Amortizazioak: ordenagailuak eta programen lizentziak bezalako aktibo finkoak, lanerako beharrezkoak direnak.  Gastuak: proiektu hau egiterakoan hainbat kontzeptu ezberdinek sortutakoak eta berrerabili ezin direnak, erabilitako materiala bezala.  Kostu ez-zuzenak: proiektuaren eginkizun prozesuari lotuta doazkion kostuak dira, normalean kostu zuzenen portzentai modura kalkulatzen direnak. Bertan, balio hori %5-ekoa dela hartu da.  Ustekabeko kostuak: aurreikusi ezin daitezkeen kostuak dira eta beraz, gainontzeko kostuen portzentai kopuru bat direla estimatzen da. Bertan, %5-eko balioa eman zaio baita ere. Barne orduen kostuaren kalkulua egiteko, kontuan izan dira lan egindako ordu kopurua eta langilearen araberako orduko kostua. Nahiz eta proiektuaren unearen arabera astean lan egindako orduak ezberdinak izan, bataz besteko balioak erabili dira aste baten lan egindako ordu kopurua kalkulatzeko. Amortizazioak kalkulatzeko ordenagailuak eta erabilitako programen lizentziak izan dira kontuan. Hauen bizitza erabilgarriak ez direnez ezagutzen, bataz besteko bizitza erabilgarria eta erabilera denbora erabili dira. Guztira proiektu hau egitearen kostua 6.272,35 €-tan aurreikusten da. Jarraian egindako kalkuluak adieraziko dira: 11. ONDORIOAK Lan honetan, Gasteizen kokaturiko etxebizitza erreal baten berokuntza eta UBS sistemen eskari energetikoen baldintzak simulatu, aztertu eta ondoren, ikuspuntu ekonomikoari dagokion optimizazioa gauzatu da, hori guztia aire-ur bero-ponpa batean oinarrituta eskari hauek asebetetzeko. Horretarako, instalazioaren ekipamendua eta honen funtzionamendua optimizatu gabeko egoeran eta egoera optimizatuan aztertu dira. Honen bidez, etxebizitzaren sektorean energiaren erabileraren nondik norakoak ezagutu dira eta baita bertan aire-ur bero-ponpa bezalako teknologiak egin ditzakeen ekarpenak. Izan ere, ikusi da onurak dakartzala NEG isurien murrizketak eta energiaren erabilera efizientea lortzeko eta aldi berean, etxebizitzaren eskari energetikoa hornitzeko gai dela ekipo lagungarriak erabiliz. Bestalde, funtzionamendu orokorra ikusi eta gero, optimizazio ekonomikoa gauzatu da. Honen bidez, instalazioaren eta ekipoen efizientzia handitzea lortu da, behar diren baliabideen kontsumoa murriztuz. Horrela, kontrol estrategia egoki baten bitartez, gas naturalaren kontsumoa %67,2 murriztea lortu denez, errekuntzan sortutako NEG isurien kopuruaren murrizpen handia lortu da eta gainera, aldi berean, eguneko operazio kostua %17,5 murriztea lortu da. Horrez gain, aipatu behar da egoera optimizatuan errendimendu exergetikoa nabarmen igotzen dela eta beraz baliabide energetikoen aprobetxamendu egokiagoa egiten da. Horretaz gain, aipatzekoa da, egoera optimizatuan inertzia deposituaren erabilera aztertzerakoan, hau onuragarriagoa dela sistemarentzat biltegi modura lan egiten duenean deskargen bidez eskaria hornitzen duenean baino. Izan ere, portaera honi esker, nolabaiteko egonkortasuna eta jarraitutasuna ematen dio instalazioaren funtzionamenduari eta baita sorkuntza ekipoei (aire-ur bero-ponpa eta kondentsazio galdara). Funtzionamendu egokia lortzeko kontrol estrategiari dagokionez, ekipoen modelaketa zuzena izatea garrantzitsua da. Izan ere, lortutako emaitzak errealitatearekiko doitu nahi badira, erabilitako modeloak funtzionamendu errealeko balioekin bat egin behar du. Gainera, biomasa erabiltzen duen galdara duen instalazioarekin alderatu da baita ere. Bertan antzeman da ikuspuntu ekonomikotik askoz interesgarriagoa dela aire-ur bero-ponpa erabiltzea baina ingurumen inpaktuari dagokionez kontrakoa gertatzen da, honek isuri gehiago eragiten dituelako atmosferara. Beraz aplikazioaren arabera ikusi beharko da zeintzuk diren lehentasunak eta zenbaterainoko kalteak dakartzan. Bukatzeko, instalazio honek etxebizitza erreal baten eskari energetikoari aurre egiteko gaitasuna daukala eta aurrekontuan hau aurrera eramateko beharreko kapitala ikusita esan daiteke proiektu bideragarria izan daitekeela. Izan ere, egungo eredu energetikoan gero eta garrantzi gehiago hartzen ari dira NEG isuriak eta energiaren xahutzeak ekiditen dituzten sistemak eta bide horretan, aire-ur bero-ponpan oinarritutako beroketa eta UBS sistemek funtzio garrantzitsua egin dezakete. Gainera ekonomikoki optimizatzen bada, honen inplementazioa errazagoa eta bideragarriagoa izango da. 1. ERANSKINA: EMAITZAK Bertan lanerako kalkuluak egiterakoan lortutako emaitzak irudikatuko dira, hauek simulatutako bi egunetatik bigarren eguneko datuak bakarrik erabiliz lortu dira, hasierako efektu iragankorrak ekiditeko asmoz.  Optimizaziorik gabeko emaitzak  Optimizazio ekonomiko eginda lortutako emaitzak
science
addi-080596067cdb
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/36500
Automobilentzako gurpilen biltegi baten diseinua eta kalkulua
Del Teso Romero, Pablo
2019-11-27
Proiektu honen helburua eraikin industrial baten diseinua da. Eraikina Basaurin (Bizkaia) kokatuko da, zehaztasunez A.H.V. industrialdean. Bridgestone enpresak Basauriko instalazioen handiagotzea du helburu, hortaz gurpilen biltegi bezala erabiliko da proiektu honen eraikina. Eraikina bi solairu izango ditu, beheko solairua batez ere biltegi bezala erabiliko da, bertan baita ere egongo dira aldagelak, dutxekin eta komunekin, eta artxiboen biltegia. Goiko solairuan bilera gela eta bulegoak egongo dira biltegiaren koordinazioa aurrera eramateko, horretaz aparte ere komunak eta atseden gela bat egongo dira. Eraikinaren kokapena eta dimentsio zehatzak dokumentu grafikoetan, hau da, 4. dokumentuan zehaztuko dira.  Titulazioa: Ingeniaritza Mekanikoa Proiektu honetan bi solairuko egitura industrial baten eraikuntza gauzatzeko beharrezkoak diren kalkuluak eta diseinu baldintzak batzen dira. Egitura osatzen duten elementuen eta beraien arteko loturen kalkulu guztiak gauzatuko dira. Instalazioei dagokionez, zubi garabiaren, saneamendu sistemaren eta suaren aurkako segurtasun sistemaren kalkuluak burutuko dira. Egituraren zabalera 25 m-takoa izango da, eta 15 portiko izango ditu 6 m-tako distantziarekin beraien artean, hau da, egiturak 84 m-tako luzera totala izango du, hortaz, 2100 m2-tako gainazala beteko du. Bi isurketara eraikiko da simetrikoki, 5°-tako maldarekin isurialde bakoitzean. Gailurraren altuera 11,09 m-takoa izango da. Egituraren zabalera handia dela eta, sareta bidezko portikoak erabiliko dira portiko guztietan hastialetan izan ezik. Portiko guztiak bilandatuak izango dira. Goiko solairua 4 m-tako altueran egongo da kokatuta 13. eta 15. portikoen artean. Egituraren zabalera osoa beteko du, beraz 300 m2-tako gainazala izango du. EIB/BIE 2019/06/17 4 Goiko solairuaren habeak landapenen bidez lotuko dira portikoetara eta bere zutabeetara. Instalatuko den zubi garabia 2. eta 11. portikoen artean ibiliko da, hau da, bere ibilbidea 60 m-takoa izango da. 25 m-tako zabalera izango du, egituraren zabalera osoa. Kalkulu guztiak Eraikuntzaren Kode Teknikoaren (CTE) barruan dauden dokumentu guztiak jarraituz gauzatuko dira. Bai egitura metalikoaren zein zimentazioen kalkulua burutzeko CYPE programa erabiliko da, baita ere erabiliko da goiko solairuaren eskailera kalkulatzeko. Zubi garabiaren habe gidaria eta erraila kalkulatzeko CRANEWAY programa erabiliko da. Proiektu hau definituko duten dokumentuak hurrengokoak izango dira: Nahiz eta instalazio nagusien ondoan kokatuta ez egon, eraikina Basaurin kokatuko da, A.H.V. industrialdean, beraz komunikazio erosoa ahalbidetuta egongo da. 2.irudia: Eraikinaren kokapena 3.irudia: Eraikinaren kokapen zehaztua Basauriko eraikuntza araudiak bete behar direla kontuan izan behar da, batez ere A.H.V. industrialdeari dagozkienak. Eraikinaren eta lursailaren dimentsioei dagozkien hurrengoko araudiak bete behar dira:  Eraikinaren gehienezko okupazioa lursail edifikagarriaren barnean: %60.  Eraikinaren teilatu-hegalerako gehieneko altuera: 18 m.  Eraikinen arteko tartea: 8 m. Proiektuaren kalkuluaren eta gauzatzearen une guztietan kontuan izan behar den araudi garrantzitsuena Eraikuntzaren Kode Teknikoa (CTE) eta honek osatzen duten Dokumentu Basikoak (DB) dira. Hauen bitartez ziurtatzen da eraikina oinarrizko seguritate eta erosotasun baldintzak betetzen dituela. Zubi garabiaren eta aukeratuko diren habe gidariaren eta errailaren kalkulurako UNE 76-201-88 araudia erabiliko da. Araudian zehazten da zubi garabiak eragiten dituen indarrak segurtasunaren aldetik nola kalkulatu. Bere instalaziorako 2000. urteko NTP 738 gida (Zubi garabiak III. Muntaia, instalazioa eta mantenimendua) jarraituko da. Hormigoiz osatutako elementuen kalkulua gauzatzeko, Instrucción de Hormigón Estructural (EHE-08) araudia jarraituko da. Bertan zehazten dira hormigoia eta bere inguruan bete behar diren seguritate baldintza eta ingurunearen babeserako baldintza guztiak. Hormigoizko elementuen zenbait ezaugarrien baldintzak zehazteko hurrengoko UNE araudiak erabiliko dira: Soldaduren kalitatea UNE-EN ISO 10675-1:2017 araudian zehaztuta datozen akatsen arabera zehaztuko dira. Soldatzaileak homologatuak egon beharko dira UNE-EN ISO 9606-1:2017 araudiaren arabera. Soldadura prozedura mota aukeratzerakoan UNEEN ISO 2560:2010 kontuan izango da. Saneamenduari dagokionez, instalazioa gauzatzerakoan, aurretik izendatutako dokumentuak aparte, NTE-ISS araudi teknologikoa jarraituko da. Igeltserotza lanak burutzerakoan igeltsu laminatuaren panelen muntaketa baldintza guztiak zehazten dituen UNE 102043:2013 araudia kontuan izango da. Arotzeria elementuen instalazioa hurrengoko NTE araudi teknologikoen arabera burutuko da:  1974. urteko NTE-FCL araudi teknologikoa: Fatxada, arotzeria aleazio arinak.  1975. urteko NTE-PPM araudi teknologikoa: Banaketak. Zurezko ateak.  1976. urteko NTE-PPA araudi teknologikoa: Banaketak. Altzairuzko ateak.  1983. urteko NTP 40 gida: Suteen detekzioa.  1997ko urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretua: Prebentzio zerbitzuen araudia  1997ko apirilaren 23ko 485/1997 Errege Dekretua: Lan gunean segurtasun eta osasunari dagozkien seinaleztapen minimoak.  1997ko apirilaren 23ko 486/1997 Errege Dekretua: Lan gunean segurtasun eta osasunari dagozkien neurri minimoak. EIB/BIE 2019/06/17 10  1997ko urriaren 24ko 1627/1997 Errege Dekretua: Eraikuntza obretan segurtasun eta osasunari dagozkien neurri minimoak. Makinen erabilerari eta hauen inguruko segurtasunari dagokionez, hurrengoko NTP gidak jarraituko dira:  1983. urteko NTP 79 gida: Pala kargatzailea.  2008. urteko NTP 820 gida: Ergonomia eta eraikuntza. Lanak zangetan.  2009. Urteko NTP 824 gida: Makineria jasotzailearekin kargak jasotzeko beharrezko tresneriaren klasifikazioa.  2018. urteko NTP 1115 gida: Pala kargatzailea: seguritatea. Segurtasun tresnen aukeraketa burutzeko 1984. urteko NTP 102 gida (Banakako babes elementuen sailkapenak eta motak) jarraituko da, gainera hurrengoko araudi bereziak bete beharko dituzte:  Segurtasun betaurrekoak eta soldaduren aurreko segurtasun maskarak: UNE-EN 166:2002.  Akzio mekanikoen aurreko bota dielektrikoak eta segurtasun bota dielektrikoak: UNE-EN ISO 20345:2012.  Bibrazioen kontrako gerrikoak eta erremintak eramateko gerrikoak: UNE-EN ISO 13688:2013.  Uretako botak eta labainketen kontrako oinetakoak: UNE-EN ISO 20347:2013.  Lohihartzekoak: UNE-EN 343:2019. EIB/BIE 2019/06/17 12 Hondakinen Kudeaketa Plana idazterako orduan hurrengoko arauak jarraituko dira:  2008ko otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretua: Hondakinen sorrera eta kudeaketa eraikuntza lanetan. Basauriko eraikuntza araudiari dagokionez, 2000ko abenduaren 11n argitaratutako Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (BAO), 235. zenbakia, ezarritako araudiak beteko dira. Bertan adierazita daude A.H.V. industrialdearen gain dauden eraikuntza baldintzak. Eraikinaren planoak egiterakoan, UNE-ko hainbat araudi jarraituko dira:  Formatuak eta eskalak: UNE-EN ISO 5457:2000. 2017. urteko bertsioa erabili da. Egituraren, eskaileraren, forjatuaren eta zimentazioaren kalkuluak gauzatu dira programaren bidez. Eraikinaren gain diharduten akzioak zehazteko eta petralen kalkulurako, "Generador de porticos" azpiprograma erabili da. Egitura metalikoaren eta zimentazioen kalkulurako, aldiz, "CYPE 3D" erabili da. Egitura lauen kalkulurako erabiltzen den programa da. Proiektu honetan puntualak eta garrantzi handia ez duten kalkuluak egiteko erabili da. Programaren 7. bertsioa erabili da. Dublal Software enpresak garatutako programa da. Zubi garabiaren habe gidariaren eta errailaren kalkulua gauzatzeko erabili da. EN 1993-6:2008-09, DIN 4132:1981-02 eta DIN 18800:1990-11 araudiak betetzen ditu kalkulua egiterako orduan.  AutoCAD Autodesk enpresak garatutako programa da. Proiektu honen plano guztiak gauzatzeko erabili da. Erabilitako bertsioa 23.0 da, 2019 urtekoa. Proiektuen planifikaziorako beharrezkoak diren Gantt diagramak sortzeko erabiltzen den programa da. Programa honen bidez zehaztu da eraikuntza lanen hasiera eta amaiera datak eta lan bakoitzaren burutze epeak.  "Grupo Panel Sandwich" enpresako fatxadako itxituren katalogoa.  Altzairuzko profilen prontuarioa.  Eraikuntzaren Kode Teknikoaren webgunea: https://bit.ly/2LgEKWC Estalkiko itxitura bezala sandwich panelak erabiltzea aukeratu egin da. Aukera egokia da kontuan izanda langileak behar duten erosotasunerako beharrezkoa den isolamendu termikoa ahalbidetzen dutela. Gainera, isolamendu akustiko egokia ere ematen dute. Aukeratutako panela, behar diren baldintzak betetzen dituen "Grupo Panel Sandwich" enpresaren "Panel Sandwich Tapajuntas" da. 4.irudia: Estalkiaren itxitura Baldintza geometrikoei dagokionez, itxituraren luzera maximoa 17 m-takoa izan ahal da. Maldaren baldintza ere betetzen du, %5-eko (2,86°) inklinazio minimoa baimentzen baitu. Bere barnean injektatutako 40 kg/m3-ko dentsitatea daukan poliuretanoaren bitartez isolamendu termiko eta akustiko handia lortzen da. Estalkiaren itxituraren ezaugarri teknikoak EIB/BIE 2019/06/17 16 Aukeratutako lodiera 40 mm-takoa da, hortaz, estalkiko itxituraren panela 9,7 kg/m2-tako pisua izango du. Isolamendu termikoari dagokionez, igarotze termikoa 0,43 Kcal/m2h°C-takoa (0,5 W/m2°C) izango da. Fatxadaren itxitura osatzeko ere sandwich panelak aukeratu egin dira. Estalkiaren itxiturarekin bezala, aukera egokiena da isolamendu termikoa eta akustikoa lortzeko. Estalkiaren itxituren hornitzaile berarekin lan egitea aukeratu da prozesu guztian zehar modu errazago batean lan egiteko. Hortaz, "Grupo Panel Sandwich" enpresaren panelak erabiliko dira fatxadaren itxitura osatzeko. "Panel Fachada Vista" panela aukeratu egin da. 5.irudia: Fatxadaren itxitura Panela altzairu galbanizatuzko bi xaflen bidez osatuta dago. Barnean dentsitate altuko, 40 kg/m3, poliuretano injektatuaz beteta dago, beharrezko isolamendua, bai termikoa zein akustikoa ahalbidetzeko. Fatxadaren itxituraren ezaugarri teknikoak EIB/BIE 2019/06/17 17 Aukeratutako lodiera 60 mm-takoa da, hortaz, fatxadaren itxituraren panela 9,95 kg/m2-tako pisua izango du. Isolamendu termikoari dagokionez, igarotze termikoa 0,344 W/m2·K-ekoa izango da. Petralak, itxituren eta portikoen arteko lotura ahalbidetzen duten beharrezko elementu metalikoak dira. Bai estalkian zein fatxadan kokatuta egongo dira. Beti portikoetara elkartzut, hau da, eraikinaren luzetara kokatuta egongo dira. Estalkiko petralen funtzioa estalkiko itxitura portikoekin lotzea da, hortaz estalkiko itxiturak jasaten dituen akzioen tentsioak petraletara transmitituko dira. Petralak, era berean, tentsioak portikoetara transmitituko dituzte. Estalkiko petralen profila aukeratzerako orduan, kontuan hartu behar den baldintza nagusiena estalkiaren malda da. Estalkiaren malda %20 (11,31°) edo handiagoa bada gomendagarria da Z formako profilak erabiltzea. Estalkiaren malda %20 (11,31°) baino txikiagoa bada C formako profilak erabiltzea gomendatzen da. Proiektu honetan diseinatzen ari den eraikinaren malda 5°-takoa da, hau da, %8,75-eko malda. Hortaz, C formako petralak erabiliko dira. Gainera, petralak S275 altzairu konformatuzkoak izango dira. CYPE software-aren bitartez petralen ezaugarriak diseinatuko dira, hau da, profil tamaina eta petralen arteko distantzia. Estalkiaren petralen kasuan, CF-250x2,5-eko petralak aukeratu dira, beraien artean 2 m-tako distantzia izanda. Fatxadaren petralen funtzioa fatxadaren itxitura portikoekin lotzea da, hortaz fatxadaren itxiturak jasaten dituen akzioen tentsioak petraletara transmitituko dira. Tentsio hauek haizeak eta berezko pisuak sortutakoak izango dira. Petralak era berean tentsioak portikoetara transmitituko dituzte. Profila Z edo C formakoa izan ahal da. Proiektuaren administrazioa eta muntaketa errazteko asmoz, C formako S275 altzairu konformatuzko petralak erabiltzea aukeratu da, estalkian erabilitako berdinak. CYPE-n kalkuluak burutu eta gero CF-250x2,5-ko petralak, beraien artean 2 mtako distantzia izanda diseinu optimoa dela zehaztu da. Portikoak argi handiak dituztenez (25 m), sareta bidezko portikoak erabiltzea aukeratu da. Baina portiko hastialetan zutabetxoak daudenez, argi handien efektua xahutzen da, hortaz, portiko hastialak sekzio konstanteko portikoak izango dira. Portiko guztien barrak S275 JR altzairuzkoak izango dira. Lau sareta mota nagusien artean, Warren sareta aukeratu egin da. Barra bertikalak ez izanda, bere pisuaren eta erresistentziaren arteko erlazioa optimoa lortzen baita. Hortaz egokiena dela zehaztu da bai alde eraikitzailetik zein alde ekonomikotik. Portikoen arteko arriostramendua gauzatzeko San Andreseko gurutzeak erabiliko dira, arriostramendu habeen eta tiranteen bidez osatuta egongo direnak. Ondoren, 3. taulan, adierazten dira portikoak osatzen dituzten elementu guztiak: Egituraren aurrealdean dagoen portikoa da, hau da, 1. portikoa. Zutabeen eta habeen profilak HE 400 B eta HE 180 B izango dira hurrenez hurren. Zutabetxoak erabiliko dira elementu laguntzaile bezala, haien profila HE 300 B izango da. Guztira bi zutabe, bi habe eta hiru zutabetxo erabiliko dira A portiko mota osatzeko. Elementu guztien loturak torloju bidezkoak izango dira, bai habeen eta zutabeen artekoak zein habeen eta zutabetxoen artekoak. Egituraren atzealdean dagoen portikoa da, hau da, 15. portikoa. A portiko motan bezala, HE 400 B profileko bi zutabe, HE 180 B profileko bi habe eta HE 300 B profileko hiru zutabetxo erabiliko dira. Egituraren barneko goiko solairuaren forjatua osatzen duten HE 500 B profileko lau habe kokatuko dira zutabeen eta zutabetxoen artean. Torloju bidezko loturak erabiliko dira elementu guztien loturetan. Egituraren erdian dauden portikoak dira, 13. eta 14. portikoak. C portiko motan bezala bi zutabe (HE 400 B) sareta bat eutsiko dute. Saretaren geometria C portiko motan zehaztutakoaren berdina da, goiko kordoia bi habe (SHS 180x8) osotuko dute, beheko kordoia habe bakar bat (SHS 220x8) eta beraien arteko lotura hamasei diagonalen (SHS 80x6) bitartez burutuko da. Egituraren barneko goiko solairuaren forjatua osatzen duen HE 500 B profileko habe bat eta hau eusten duten HE 200 B profileko hiru zutabe egongo dira. Habea portikoaren bi zutabeetara lotuko da. Saretaren barneko lotura guztiak, hau da, diagonalen eta kordoien arteko loturak, soldaduren bidez gauzatuko dira. Gainerako lotura guztiak torloju bidezko loturak izango dira. Zimentazioetan zapata bakunak erabiltzea erabaki da. Zapatak armatuta egongo dira X eta Y norabideetan. Armadurak behar dira hormigoiak jasan ahal ez dituen trakziozko tentsioak jasateko. Zapatetan 250 kg/cm2-ko erresistentzia karakteristikoa duen HA-25 hormigoia eta B 500 S altzairu korrugatuzko armadurak erabiliko dira. Zapaten eta lotura habeen oinarrian 100 mm-tako lodiera duen HM-10 garbiketa hormigoi geruza bat erabiliko da, geruza honen bitartez zapaten eta lotura habeen asentamendua eta ezaugarriak ziurtatzen dira. 12.irudia: Zapaten eta ainguraketa plaken taldekatzea Aurrealdeko zutabetxoak eusten dituzte. N102, N104 eta N106 korapiloetan kokatuta daude. Atzealdeko zutabetxoak eusten dituzte. N103, N105 eta N107 korapiloetan kokatuta daude. Eskinetako zutabeak eusten dituzte. N1, N3, N71 eta N73 korapiloetan kokatuta daude. Goiko solairua eusten duten portikoen zutabeak eusten dituzte. N61, N63, N66 eta N68 korapiloetan kokatuta daude. Zapatak lotzeko lotura habeak erabiliko dira. Lotura habeak bi helburu nagusi dituzte, alde batetik zapatak lotzea, eta beste alde batetik zapatetan eman daitezkeen desplazamendu horizontalak ekiditea. Hortaz esan ahal da lotura habeak zimentazioetan arriostramendu bezala dihardutela. Lotura habeetan erabilitako hormigoia HA-25 motakoa izango da, hau da, 250 kg/cm3-ko erresistentzia karakteristikoa izango du. Erabiliko diren armadurak B 500 S altzairu korrugatuzkoak izango dira. Proiektu honetan erabilitako lotura habe guztien ezaugarriak berdinak izango dira luzera izan ezik, bi luzera ezberdineko lotura habeak erabiliko dira, 630 eta 655 cmtakoak. Hauen profila 40x40 cm2-koa izango da, eta armadurak Ø12-ko 4 barra korrugatu izango dira. Estriboak 25 cm-ka jarrritako Ø8 barrak izango dira. Egitura osatzen duten barren loturak torlojuen bidez gauzatzea aukeratu da. Pisu gehien izan duten arrazoiak muntaketa erraza eta merkea dira. Gainera, soldaduraren bidezko loturekin konparatuz, kontrol gutxiagorekin kalitate egoki bat lortu daiteke. Ondoren azalduko dira lotura mota guztiak eta hauen ezaugarriak: Giltzadura motako lotura bat izango da. A portiko motan kokatuta egongo da, 10,318 m-tako altueran. Lotura HE 180 B profileko habe baten eta HE 300 B profileko zutabetxo baten artean emango da. Zutabetxoaren arima xaflara soldaduren bidez lotuko da eta xafla torlojuen bidez habera. Giltzadura motako lotura bat izango da. C eta D portiko motetan kokatuta egongo da, 10,186 m-tako altueran. Lotura, 5°-tako inklinazioa duen eta goiko kordoia osatzen duen SHS 180x8 profileko barra baten eta HE 400 B profileko zutabe baten artean emango da. Goiko kordoia xaflara soldaduren bidez lotuko da eta xafla torlojuen bidez zutabera. Giltzadura motako lotura bat izango da. C eta D portiko motetan kokatuta egongo da, 8,978 m-tako altueran. Lotura, beheko kordoia osatzen duen SHS 220x8 profileko barra baten eta HE 400 B profileko zutabe baten artean emango da. Beheko kordoia xaflara soldaduren bidez lotuko da eta xafla torlojuen bidez zutabera. Lotura osatuko duten osagaiak hurrengokoak dira:  Xafla bat (300 mm x 340 mm x 24 mm).  Sei torloju (ISO 4014-M14x80-8.8).  Sei azkoin (ISO 4032-M14-8).  Hamabi zirrindola (ISO 7089-14-200 HV). Soldadura bidezko loturak izango dira, giltzadura motakoak. C eta D portiko motetan kokatuta egongo dira. Lotura, SHS 80x6 profileko bi diagonalen eta goiko (SHS 180x8) edo beheko (SHS 220x8) kordoia osatzen duen barra baten artean emango da. Diagonalen eta kordoien artean zazpi lotura ezberdin egongo dira, bakoitza angelu eta soldadura ezberdinekin. Alboetako R22 tiranteen loturak gauzatzeko, barrara soldatuko den L forma eta 120 mm x 15 mm-tako neurriak dituen elementua erabiliko da. Barran 26 mm x 40 mmtako neurriak dituen zuloa gauzatuko da. Lotura osatuko duten gainerako osagaiak hurrengokoak dira:  Bi azkoin (ISO 4032-M22-5).  Zirrindola bat (ISO 7089-22-200 HV). Goiko R22 tiranteen loturak gauzatzeko, barrara soldatuko den L forma eta 112 mm x 15 mm-tako neurriak dituen elementua erabiliko da. Barran 26 mm x 45 mm-tako neurriak dituen zuloa gauzatuko da. Lotura osatuko duten gainerako osagaiak hurrengokoak dira:  Bi azkoin (ISO 4032-M22-5).  Zirrindola bat (ISO 7089-22-200 HV). Ainguraketa plakak zapaten modu berdinean taldekatuko dira, 2.2.4 puntuaren 12. irudian ikusi ahal den moduan. Proiektu honetan ainguraketa plaken eta zapaten arteko loturak azkoinak erabiliz gauzatuko dira, zutabeen nibelaziorako lotura metodo egokiena baita. Azkoinen altuerarekin jokatuz zutabeen beharrezko nibelazioa lortuko da. Behin zutabeen nibelazio egokia lortu dela, lotura guztiz trinkotzeko, ainguraketa plakaren eta zapataren artean morterozko kapa bat jarriko da eta azkoinak estutuko dira. Horrela zutabeen eta zapaten arteko lotura guztiz bukatuko da. Ainguraketa plaketan erabiliko den altzairua S275 izango da eta pernoak B 400 S barra korrugatuak izango dira. Zimentazioekin egin den moduan, muntaketa lanak errazteko asmoz, ainguraketa plakak 6 taldetan banandu dira (12. irudia): Goiko solairuarentzako forjatu kolaborantea aukeratu da, altzairuak trakziozko indarrak jasango ditu eta hormigoiak konpresiozkoak. Bere banaketa noranzko bakarrekoa izango da. Goiko solairua 13. eta 15. portikoen artean kokatuta egongo da, zabalera osoa hartuz. Beraz, 300 m2-ko gainazala izango du. Gainera, 4 m-tako altueran kokatuta egongo da. Goiko solairuaren luzetarako habeen profila HE 240 B izango da eta S275 JR altzairuzkoak izango dira. Guztira 11 habe egongo dira, 2,5 m-tako distantziarekin beraien artean. Eskailerak bigarren solairura ailegatzeko bide bakarra izango dira. Eskailerak ez dituzte indarrak goiko solairuari transmitituko, beraz, sortutako indar guztiak zutabeak jasango dituzte. 43. irudian ikus daiteke bere eskema eta 44. irudian alboko planoa. Eskaileren materiala altzairua izango da, S275 JR altzairua. Habeen profila IPE 240 izango da, zutabeena, aldiz, HE 100 B. Eskailera 1,2 m-tako zabalera duten 25 eskaloi osotuko dute, eskaloi bakoitza 16 cm-tako kontramaila eta 30 cm-tako mailagaina izango ditu. Eskailera bi ataletan bananduta egongo da, lehenengo atalean 13 eskaloi egongo dira eta bigarrenean 12, bi atalen artean eta eskaileraren gailurrean 1,2 x 1,2 m2-tako eskailburu bat egongo da. Bai eskaloiak zein eskailburuak "Grupo Hierros Alfonso" enpresako xafla ildaskatuarekin osatuta egongo dira. Xaflak 4-6 mm-tako lodiera eta 38,75 kg/m2-tako pisua izango dute. EIB/BIE 2019/06/17 47 Eskubandak eskaileraren bi aldeetan 100 cm-tako altueran kokatuko dira, hormatik 4 cm-tara. Gainera gutxienez alde batean 30 cm luzatuko dira. Eskubanden osagai guztiak "EUROGRATE" enpresakoak izango dira eta guztira 14,9 kg/m-tako pisua izango dute. Eskailera osatzen duten IPE 240 habeak eta HE 100 B zutabeak hiru lotura moten bidez lotuko dira beraien artean: Zubi garabiaren ibilbidea 2. eta 11. portikoen artean izango da, hau da, 60 mtako ibilbidea izango du. Eraikina biltegi bezala erabiliko da, beraz, 5 tonatako karga maximoa egokia dela pentsatu da. Gainera, 7 m-tako altueran egongo da kokatuta. Beharrezko baldintza teknikoak betetzen dituen eta pisu baxua duen zubi garabia aukeratu egin da. ABUS enpresako 5 tonatako pisua garraiatu ahal duen ELV/ELK zubi garabi monorraila aukeratu da. Hurrengoko taulan (5. taula) adierazten dira bere ezaugarriak: Zubi garabiaren ezaugarri teknikoak Zubi garabiaren habe gidaria eta erraila kalkulatzeko CRANEWAY programa erabili da. Programaren egiaztapenak gauzatu eta gero, habe gidariaren profila HE 260 B izatea aukeratu da eta errailarena SA 65, bien materiala S275 JR altzairua izango da. Hondakin-uren sarean konketen, komunen eta dutxen ura ebakuatuko da, hortaz, sarearen kalkulurako kontuan izan behar da bakoitzaren kopurua:  Beheko solairuan: - 4 konketa (2 gizonentzako eta 2 emakumentzako). - 4 komun (2 gizonentzako eta 2 emakumentzako). - 6 dutxa (3 gizonentzako eta 3 emakumentzako). EIB/BIE 2019/06/17 51  Goiko solairuan: - 4 konketa (2 gizonentzako eta 2 emakumentzako). - 4 komun (2 gizonentzako eta 2 emakumentzako). Elementu guztien kopurua jakinda ondorioztatu ahal da beheko solairuan 32 isurbide daudela eta goiko solairuan 20. Isurbide kopuruarekin sare guztiaren ezaugarri geometrikoak zehaztu ahal dira: Euri-uren ebakuazio sarearen kalkulua eraikinaren ezaugarri geometrikoen eta kokapenaren arabera burutuko da. Proiektu honen eraikina Basaurin (Bizkaia) kokatuta egongo da. EIB/BIE 2019/06/17 52 Eraikinaren ezaugarri geometrikoak eta kokapena kontuan izanda, euri-uren ebakuazio sarea hurrengoko ezaugarri geometrikoak izango ditu: CTE DB SE-AE dokumentuaren arabera, egitura 84 m-tako luzera izanda, bi dilatazio junta izan beharko ditu bere luzeran zehar. Hau esan nahi du eraikinaren jarraitasuna bi puntutan etenduko dela. Dilatazio juntak jartzen ez badira, tenperatura aldaketen ondorioz eman ahal diren eraginak kontuan izan beharko dira. Dilatazio juntak 5. eta 6. portikoen artean eta 10. eta 11. portikoen artean kokatuko dira. Hortaz izendatutako portikoak, juntaren alboan ez dauden portikoetara arriostratu beharko dira. Proiektuaren planifikazioa zehazteko "Gantt Project" izeneko programa erabili da. Lanen hasiera data, 2019ko irailaren 2a, eta lan bakoitzaren burutze epea jakinda, Gantt diagrama sortu egin da. Lanak hurrengoko burutze epeak izango dituzte:  Beharrezko elementuen instalazioa eraikuntza gunean: 5 egun.  Zimentazioa: 30 egun.  Portikoak eta habeak: 25 egun.  Estalkiaren eta fatxadaren itxiturak: 30 egun. Lan bakoitzaren burutze data Ondoren, 52. irudian, adierazten da proiektu honentzako sortutako Gantt diagrama. Gantt diagraman ikusi ahal den moduan, lanak 2019ko irailaren 2an hasiko dira eta 2020ko abuztuaren 31an amaituko dira. Beraz, eraikuntza lanak bukatzeko 364 eguneko epea ematen da. Proiektuaren helburua egitura baten eraikuntza da. Egituraren ezaugarriak eta erabilera direla eta ez da beharrezkoa izango diseinurako edo kalkulurako baldintza berezirik kontuan hartzea. "Documento Básico. Seguridad Estructural" (DB SE) dokumentua jarraituz zehazten dira erresistentzia mekanikoari eta egonkortasunari dagozkien betebeharreko baldintzak. Dokumentu horretan baita ere zehaztuko dira bete beharreko zerbitzu baldintzak eta iraunkortasuna. Egituraren eta bere elementuen kalkulua eta dimensionamendua hurrengoko muga egoerak kontuan hartuz burutuko dira:  Azkena muga egoerak (AME): Muga egoera hauek gainditzen badira, egitura bera bere osotasunean edo partzialki huts egingo du, pertsonen bizitzak arriskuan jarriz.  Zerbitzu muga egoerak (ZME): Muga egoera hauek gainditzen badira, pertsonen erosotasuna, egituraren eta bere instalazioen funtzionamendu egokia edo/eta egituraren itxura egokia galduko dira. Deformazioen edo bibrazioen ondorioz eman ahal dira. Egituraren kalkulurako beharrezkoa da zehaztea jasan ahal dituen akzioak. Akzio horiek hiru motakoak izan ahal dira:  Akzio iraunkorrak (G): Denbora guztian zehar egiturak jasaten dituen indarrak dira, bere kokapena baita ere konstantea da. Akzioen magnitudea konstantea izango da edo bere bariantza mesprezagarria izango da. Egituraren eta bere elementuen berezko pisua akzio iraunkor bat da.  Akzio aldakorrak (Q): Beti egituraren gain ez dauden akzioak dira. Erabilera, elurra edo haizea akzio aldakorrak dira.  Ustekabeko akzioak (A): Gertatzeko posibilitate oso gutxi dituzten akzioak dira. Lurrikarak eta suteak ustekabeko akzioak dira.  Ustekabeko akzioa: ܣௗ  Ustekabeko akzioa: ܣௗ  Ondorio atzeraezinak dituzten egoerak  Ondorio itzulgarriak dituzten egoerak  Iraupen luzeko ondorioak EIB/BIE 2019/06/17 60 Azken Muga Egoerak gainditzea, Zerbitzu Muga Egoerak gainditzea baino askoz ondorio larriagoak ekarri ditzake. Horregatik, Azken Muga Egoeren kalkulurako erabiliko diren konbinaketetan segurtasun koefiziente partzialak aplikatzen dira eta Zerbitzu Muga Egoeren konbinaketetan ez. Deformazioei dagokionez DB SE dokumentuak zenbait muga ezartzen ditu, eta hauek errespetatzea derrigorrezkoa da:  Geziak Suaren aurkako segurtasun sistemaren diseinua eta kalkulua burutzeko "Documento Básico. Seguridad en caso de incendio" (DB SI) dokumentua jarraituko da. Dokumentu hau 2267/2004 Errege Dekretuan oinarrituta dago, eta bereziki Errege Dekretua jarraituko da kalkulu eta diseinu guztiak burutzeko. Suaren aurrean egitura industrial batek hurrengoko baldintzak bete beharko ditu:  Suaren hedapena ekiditu.  Suaren hedapena ekiditeko elementu egokiak izatea.  Sua sortzeko arriskuren bat badago ekiditu beharko da. Sute baten aurrean nahitaezkoa da honen aurka gogor aritzea, ahal diren elementu gehienak berreskuratuz, horregatik egiturak hurrengoko ezaugarriak izango ditu:  Elementu estruktural guztiak suarekiko erresistenteak dira, DB SI dokumentuan zehaztutako gutxieneko erresistentzia denbora tartea gainditzen dutelarik, kasu honetan erresistentzia denbora 90 minututakoa izango da.  Suarekiko erresistentzia baxua, sukoitasuna edo toxikotasuna dela eta, egitura bera zein bere barnean daudenen segurtasuna kaltetu dezaketen materialen erabilera ekidituko da.  Larrialdi taldeak gerturatzeko eta aritzeko erraztasun guztiak izango dituzte. Egituraren inguruak suhiltzaileak era egoki batean lan egiteko prestatuta egongo dira. Baita ere fatxadetan sarbideak egongo dira beharrezkoa bada taldeen sarrera ahalbidetzeko.  Ez dago erabilpenen bateraezintasunik, eta ez dira erabilpen atipikoak aurreikusten. Egituraren ohiko erabileraren ondoriozko istripuen gertaera ekiditeko "Documento Básico. Seguridad de Utilización y Accesibilidad" (DB SUA) dokumentua erabiltzen da. Dokumentuaren helburua, erabiltzaileek egitura era egoki batean erabiltzen ari direnean, egituraren eraikuntzaren, erabileraren edo mantenimeduaren ondorioz jasan ahal dituzten istripuak muga onargarrietara murriztea da. Bai espazioen konfigurazioa zein egituran instalatutako elementu guztiak (mugikorrak eta finkoak), egituraren mugen barruan aurreikusitako helburuetarako erabiltzeko planteatu dira, modu egokian erabiliz gero arriskurik ez eragiteko moduan.  Hondakinen bilketa eta ebakuazioa Hondakinen bilketa egokia gauzatzeko, beharrezko ontziak jarriko dira, hondakin mota bakoitzari dagokion espazioarekin. Hondakinen ebakuazioa burutzeko, biltze sistema publikoarekin koordinatuko da prozesu guztia.  Uren ebakuazioa Uren ebakuazioa burutzeko bi sare, bata bestearengandik guztiz bananduta, instalatuko dira. Lehenengo sarea euri-uren ebakuaziorako erabiliko da. Euri-uren ebakuazioa egokia bermatzeko estolda-zuloak, kanaloiak, zorrotenak, biltzaileak eta arketak dimentsionatu beharko dira. Bigarren sarea hondakin-uren ebakuaziorako erabiliko da. Hondakin-urak konketak, komunak eta dutxak sortutako urak izango dira. Hondakin-uren ebakuazio egokia bermatzeko isurbide unitate kopurua kalkulatu beharko da geroago, biltegiratze adarrak, zorrotenak, biltzaile horizontalak eta arketak dimentsionatzeko. Zaraten aurreko babesa "Documento Básico. Protección frente al ruido" (DB HR) dokumentuaren bitartez arautzen da. DB HR dokumentuaren helburua, zaratak sortu ahal dituzten eragozpenak eta gaixotasunak ekiditeko egituraren barnean zarata mugatzea da. Helburua betetzeko, egituraren itxiturak isolamendu termikoaz aparte, beharrezko isolamendu akustikoa ere emango dute. Estalkiaren "Panel Sandwich Tapajuntas" itxitura hurrengoko taulan (9. taula) adierazten diren isolamendu akustikoaren balioak (db) izango ditu maiztasunaren (Hz) arabera. Sortu ahal diren ezadostasunak ekiditeko dokumentuen arteko nagusitasuna zehaztu behar da. Dokumentuen nagusitasuna hurrengokoa izango da: Nahiz eta dokumentuen arteko nagusitasuna errespetatu behar den, 8. dokumentuan dauden Suaren Aurkako Segurtasun Ikerlanari, Segurtasun eta Osasun Ikerlanari eta Hondakinen Kudeaketa Planari dagozkien betebeharrak erabateko nagusitasuna izango dute.
science
addi-9a3bc1a13b6f
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/36500
Automobilentzako gurpilen biltegi baten diseinua eta kalkulua
Del Teso Romero, Pablo
2019-11-27
Egitura 25 m-tako argia eta 11,09 m-tako altuera maximoa dituzten 13 sareta bidezko portikoz eta 2 sekzio konstanteko portikoz osatuta egongo da, bienpotratuak izango dira eta haien artean 6 m-tako distantzia egongo da, beraz oinplanoaren luzera 84 m-takoa izango da. Oinplanoaren azalera 2100 m2-takoa izango da. Bi isurketara eraikiko da simetrikoki, 5°-tako inklinazioarekin. Portiko hastialetan, hau da, 1. eta 15. portikoetan, zutabeen eta habeen arteko lotura landatua izango da. Gainerako portikoetan aldiz, sareten eta zutabeen arteko lotura giltzatua izango da. Egiturak bigarren solairu bat izango du 4 m-tako altueran, 300 m2-tako gainazalarekin. 13. eta 15. portikoen arteko tarte osoan kokatuko da. Lotura guztiak landatuak izango dira. Dilatazio junta bi egongo dira, lehenengoa 6. eta 7. portikoen artean, eta bigarrena 11. eta 12. portikoen artean. Dilatazio junta hauekin 24 m-tako tarte jarraituak sortzen dira. Hortaz, CTE DB SE-AE dokumentuaren 3.4.1 puntuaren arabera, ez dira akzio termikoak kontuan hartu behar. Azkenik, 60 m-tako ibilbidea eta 25 m-tako zabalera edukiko duen zubi garabia kokatuko da 7 m-tako altueran, 2. eta 11. portikoen artean dabilena. 2.irudia: 2-12 portikoak 3.irudia: 13. eta 14. portikoak 4.irudia: 1. portikoa Estalkian "Grupo Panel Sandwich" enpresaren "Panel Sandwich Tapajuntas" erabiliko da itxitura bezala. Modelo hau aukeratu da beharrezkoak diren baldintzak betetzen dituelako. Itxituraren luzera maximoa 17 m-takoa izan ahal da eta %5-eko (2,86°) inklinazio minimoa ahalbidetzen du. Bere barnean injektatutako 40 kg/m3-ko dentsitatea daukan poliuretanoaren bitartez isolamendu termiko eta akustiko handia lortzen da. Estalkiaren itxituraren ezaugarri teknikoak Estalkiaren itxitura 40 mm-tako lodiera izango du. Beraz, igarotze termikoa 0,43 Kcal/m2h°C edo 0,5 W/m2°C-takoa izango da. Itxituraren pisua 40 mm-tako lodiera aukeratuta, 9,7 kg/m2-koa izango da. Indar guztiak deskonposatuko dira, estalkiari dagokionez norabide perpendikularrean eta paraleloan. Erabilitako unitatea kN/m2 izango da. Erabilera gainkarga eraikinaren erabileraren, estalkiaren pisuaren eta inklinazio angeluaren araberakoa izango da. Estalkira igotzea soilik konponketa lanak egiteko ahalbidetuko da, horretaz aparte estalki arina izango da. Erabilitako unitatea kN/m2 izango da. CTE DB SE-AE dokumentuaren 3.1 taularen (2. taula) bitartez erabilera gainkarga jakin ahal da. (7) azpiindizearen arabera, erabilera gainkarga ez da konkomitantea gainontzeko akzio aldakorrekin. (4) azpiindizeari dagokionez, 0,4 kN/m2-ko balioa proiekzio horizontalari dagokio, beraz estalkiaren inklinaziora moldatu behar da. Elurraren gainkarga gune geografikoaren, altitudearen eta estalkiaren arabera aldatuko da. Erabilitako unitatea kN/m2 izango da. Estalkian elurrak ez du oztoporik aurkituko. Inklinazio angelua 30° baino txikiagoa (5°) izango da. Beraz, forma koefizientearen balioa 1 izango da. Balioa gune geografikoaren eta altitudearen araberakoa izango da. CTE DB SE-AE dokumentuaren E.2 irudia (7. irudia) eta E.2 taula (3. taula) erabiliko dira balioak zehazteko. 7.irudia: Gune klimatikoak neguan Basauri lehenengo gunean (zona 1) kokatuta dago eta 58 m-tako altitudea dauka. Interpolazioaren bitartez sk-ren balioa lortu ahal da. 0,358 kN/m2-ko balioa proiekzio horizontalari dagokio, beraz estalkiaren inklinaziora moldatu behar da. Haizearen gainkarga kokapen geografikoaren, ingurunearen laztasun graduaren eta egituraren dimentsioen araberakoa izango da. Haizearen gainkargaren norabidea estalkiarekiko perpendikularrean izango da, beraz ez da deskonposaketarik egin behar. Erabilitako unitatea kN/m2 izango da.  Haizearen presio dinamikoa (ࢗ࢈): Balioa kokapen geografikoaren araberakoa da. 8.irudia: Haizearen oinarrizko abiaduraren mapa 8. irudiaren arabera Basauri C gunean (Zona C) kokatuta dago, non haizearen abiadura orokorra 29 m/s-takoa da. CTE DB SE-AE dokumentuaren arabera, haizearen presio dinamikoaren balioa 52 kN/m2-koa da C gunean. Egituraren altuerarekin eta ingurunearen laztasunarekin definitzen da. Kontuan hartzen ditu lurrazalaren erliebearen eta topografiaren ondorioz emandako turbulentzien efektuak. Egitura gune industrial batean kokatuta dago, eta bere altuera 11,09 mtakoa da. CTE DB SE-AE dokumentuaren 3.4 taula (4. taula) jarraituz, laztasun gradua IV da eta esposizio koefizientearen balioa 1,7 eta 1,9-ren artean egongo da, interpolatuz balio zehatza lortzen da. Egituraren formaren eta haizearekiko orientazioaren araberakoa izango da, egituraren gune ezberdinak presio koefiziente ezberdinak izango dituzte. Balore positiboak gunea presiopean dagoela esan nahi dute, balio negatiboak aldiz, xurgapena ematen dela. 9.irudia: Haizeak gauzatutako presioak egitura batetan Egitura hutsune handiak baditu, kanpo presioaz aparte ere barne presioak jasango ditu. Barne presio koefizientea berdina izango da egituraren gune guztietan. Egituran hutsune nagusi bat badago, barne haizearen gainkargaren esposizio koefizientea kalkulatzeko, altuera, hutsunearen erdia izango da. Hutsune bat nagusitzat hartzen da bere azalera gainontzeko hutsuneen batuketaren azalera baino hamar aldiz handiagoa bada. Egituraren hutsune nagusia aurreko aldetik dago, 5 m-tako zabalera eta 5 m-tako altuerarekin. 4. taularen arabera, barne haizearen gainkargaren esposizio koefizientea 1,3 balioa izango du. Barne presio koefizientea CTE DB SE-AE dokumentuaren 3.6 taularen (5. taula) arabera, egituraren lerdentasunaren eta xurgapenean dauden hutsuneen azalera eta hutsune guztien azalera totalaren arteko erlazioaren araberakoa izango da. Egituraren lerdentasuna, bere altuera maximoaren eta haizearen norabidean daukan sakoneraren arteko erlazioa da. Lau egoera eman ahal dira, haizea egiturarekiko izan ahal dituen norantza ezberdinak kontuan hartuz (aurretik, atzetik, ezkerretik eta eskumatik). Egitura simetrikoa denez, haizearen efektua berdina izango da ezkerretik zein eskumatik, beraz hiru egoera aztertuko dira. Egoera bakoitza, barne presio koefiziente ezberdin bat izango du. Estalkiaren gune ezberdinak presio koefiziente ezberdinak izango dituzte, koefizientea ere egituraren dimentsioen eta haizearen orientazioaren araberakoa izango da. Bi egoera bereiziko dira, alde batetik haizea alboetatik (eskumatik edo ezkerretik) jotzen duenean, hau da, 0°-tara dagoenean, eta bestetik haizea aurretik edo atzetik jotzen duenean, hau da, 90°-tara dagoenean. Egitura bi uretara dago diseinatuta simetrikoki 5°-tako maldarekin, horretaz aparte azalera 10 m2 baino handiago da. Aurreko datuekin 7. eta 9. taulen bitartez kanpo presio koefizienteak lortuko dira. Beharrezkoak diren datu guztiak jakinda, haizearen gainkargaren balioak kalkulatu ahal dira. Lehenengo eta behin haizearen barne gainkarga kalkulatuko da: Haizearen gainkarga erresultantea lortzeko, barne eta kanpo gainkargen efektuak batu beharko dira, hau da, kanpoan eta barnean egoera berdina ematen bada, xurgapena edo presioa, balioen arteko kenketa emango da, eta alderantziz, egoera ezberdinak ematen badira balioak batuko dira. Horretarako hurrengo ekuazioa erabiltzen da: ݍ௘=ݍ௘௘−ݍ௘௜ Erresultantearen kalkuluan hiru egoera bereiziko dira, haizearen barne gainkargan erabilitako berdinak. Lehenengo eta bigarren egoeratan haizea 90°-tara dago, eta hirugarrenean 0°-tara. Hiru egoerak aztertu eta gero haize gainkarga kritikoenak hurrengokoak izango dira: ݍ௩௦ = −2,0035 ௞ே ௠మ (xurgapenean) 1. Akzioak iraunkorrak edo aldakorrak direnean: 2. Ezohizko akzioak direnean: Adierazitako konbinaketaren bitartez adierazten da, akzio iraunkorra (ߛீ·ܩ௞) aurreatezatua barne (ߛ௉·ܲ), ustekabeko akzioa (ܣௗ), akzio aldakor bat (ߛொ · Ψଵ · ܳ௞) eta gainontzeko akzio aldakorrak (ߛொ · Ψଶ · ܳ௞). EIB/BIE 2019/06/17 21 Seguritate koefiziente partzialak (ߛ) CTE DB SE dokumentuaren 4.1 taularen (17. taula) bitartez lortuko dira. Akzio motaren arabera balioak aldatuko dira. Berezko pisuaren akzioa 1,35-eko seguritate koefiziente partziala izango du aurkako egoera bat sortzen badu, eta 0,8-koa aldeko egoera bada. Erabileraren, elurraren eta haizearen akzioak, aldiz, 1,5-eko seguritate koefiziente partziala izango dute aurkako egoera bat sortzen badute, eta 0-koa aldeko egoera sortzen bada. Emaitzak aztertuz argi ikusten da konbinaketa kritikoena haizea xurgatzen dagoenean dela, 5) konbinaketa, 2,9295 kN/m2-ko balioarekin. Konbinaketa horrekin estalkiaren egiaztapena egingo da. Fatxadaren itxituraren ezaugarri teknikoak Fatxadaren itxitura 60 mm-tako lodiera izango du. Beraz, igarotze termikoa 0,344 W/m2·K-ekoa izango da. Itxituraren pisua, 60 mm-tako lodiera aukeratuta, 9,95 kg/m2-koa izango da. Indarraren norabidea itxiturari paraleloa da. Erabilitako unitatea kN/m2 izango da. Haizearen gainkarga kokapen geografikoaren, ingurunearen laztasun graduaren eta egituraren dimentsioaren araberakoa izango da. Haizearen gainkargaren norabidea itxiturari perpendikularrean izango da. Erabilitako unitatea kN/m2 izango da. Haizearen presio dinamikoaren (ݍ௕), esposizio koefizientearen (ܥ௘) eta barne presio koefizientearen (ܥ௣௜) balioak 3.1.2.4 puntuan kalkulatutakoak izango dira. Bi egoera bereiziko dira, alde batetik haizea alboetatik (eskumatik edo ezkerretik) jotzen duenean, hau da, 0°-tara dagoenean, eta bestetik haizea aurretik edo atzetik jotzen duenean, hau da, 90°-tara dagoenean. Egitura bi uretara dago diseinatuta simetrikoki 5°-tako maldarekin, horretaz aparte azalera 10 m2 baino handiago da. Haizea 0°-tara dagoenean h/d erlazioaren balioa 0,44 izango da, eta haizea 90°-tara dagoenean 0,132. Aurreko datuekin 21. taularen bitartez kanpo presio koefizienteak lortuko dira. Haizea 0°-tara dagoenean, D eta E guneen balioak lortzeko interpolatu beharko da: Beharrezkoak diren datu guztiak jakinda, haizearen kanpo gainkarga kalkulatzen da, lehenengo haizea 0°-tara dagoenean eta gero 90°-tara. Haizearen gainkarga erresultantea lortzeko, barne eta kanpo gainkargen efektuak batu beharko dira. Fatxadaren gain efektua daukaten akzioak kalkulatu eta gero, hauen konbinaketak egin behar dira, hipotesi ezberdinak aztertuz, errealitatean gauzatu ahal diren egoerak simulatzeko. Erabili beharko diren konbinaketak CTE DB SE dokumentuan zehaztuta dauden irizpideen arabera zehaztuko dira. Berezko pisuaren gainkargari eta haizearen gainkargari dagozkien konbinaketak jadanik kalkulatu dira, 3.1.2.5 puntuan. Hortaz, (4) eta (5) konbinaketak erabiliko dira fatxadaren itxituraren egiaztapena gauzatzeko. Emaitzak aztertuz argi ikusten da konbinaketa kritikoena haizea xurgatzen dagoenean dela, 5) konbinaketa, 2,4313 kN/m2-ko balioarekin. Konbinaketa horrekin estalkiaren egiaztapena egingo da. Behin akzioak eta itxiturak definituta daudela, petralen kalkulua gauzatuko da. Petralak, itxitura portikoetara finkatzen duten elementuak dira. Kontuan izan beharko da 3.1.2 eta 3.1.3 puntuetan, itxiturak definitzerakoan, aukeratutako petralen arteko distantziak, estalkian eta fatxadan. Petralen dimentsionamendua gauzatzeko "CYPE" software-a erabiliko da eta software-aren barruan "Generador de pórticos" tresna. Lehenengo eta behin, portiko mota eta bere neurriak definitu beharko dira, hau da, simetrikoa dela, 25 m-tako argiarekin, alboetako altuera 10 m-takoa dela eta altuera totala 11,09 m-takoa. Lehenengo neurriak definitu eta gero, eraikinaren neurri orokor gehiago definitu beharko dira, bano kopurua eta portikoen arteko distantzia. Haizearen gainkarga kalkulatzeko, software-an aukeratuko da CTE DB SE-AE dokumentua. Gune eolikoa aukeratzerako orduan Basauri C gunean kokatuta dago. Laztasun gradua IV izango da, ingurune industrialean kokatuta dagoelako. Erabilera denbora bezala 50 urte aukeratuko dira. Egitura hutsuneak izango ditu. 16.irudia: Hutsunearen datuak Hutsunea definitzeko, bere neurriak (5 m-tako zabalera eta 5 m-tako altuera) eta bere zentroaren koordenatuak (frontalean, ezkerreko albotik 15,625 m-tara eta 2,5 mtako altueran lurzorutik) definituko dira. Elurraren gainkarga kalkulatzeko, software-an aukeratuko da CTE DB SE-AE dokumentua. Basauriko altitude topografikoa 58 m-takoa da. Egitura haizeari daukan esposizioa normala izango da. Estalkia ez du izango elurrari oztopatuko dion geometriarik. Egituraren gainean eragina daukaten akzioak definitu eta gero petralen ezaugarriak zehaztuko dira. "Petralen aukeraketa" tresnarekin, kalkulu datuak eta estalkiko petralen ezaugarriak zehaztuko dira. EIB/BIE 2019/06/17 34 Perfil konformatuak erabiliko dira, bere errendimendu altua eta prezio baxua direla eta. C-n konformatutako perfila aukeratu da, estalkiaren inklinazioa %20 baino txikiagoa bada gomendatzen delako, eta diseinatzen ari den egituraren estalkiaren inklinazioa 5°-takoa (%8,75) da. 3.1.2 puntuan zehaztu den moduan, petralen arteko distantzia maximoa 2,25 m-takoa da, hortaz 2 m-tako distantzia zehaztuko da. Altzairu mota S275 izango da. Egiaztapenak betetzen dituzten perfiletatik, aprobetxamendu egokiena eskaintzen duena aukeratuko da. Kasu honetan CF-250x2,5 perfila izango da, 4,35 kg/m2-ko pisua daukana. 21.irudia: Tentsio eta gezi aprobetxamendua Erresistentziaren egiaztapena Aukeratutako perfila egiaztapen guztiak betetzen ditu. Aprobetxamendua: %78,09 Barra KOMPROBAKETAK (CTE DB SE-A) Egoera b / t  Nt Nc My Mz MyMz Vy Vz NtMyMz NcMyMz NMyMzVyVz MtNMyMzVyVz Teilatuko txarrena b / t  (b / t)Máx. Betetzen du N.P.(1) N.P.(2) N.P.(3) x: 0 m  = 78.1 N.P.(4) N.P.(5) N.P.(6) x: 0 m  = 25.9 N.P.(7) N.P.(8) N.P.(9) N.P.(10) Betetzen du  = 78.1 Oharrak: b / t: Zabalera / lodiera erlazioa : Lerdentasun limitea Nt: Erresistentzia trakziora Nc: Erresistentzia konpresiora My: Erresistentzia makurdurara. Y ardatza Mz: Erresistentzia makurdurara. Z ardatza MyMz: Erresistentzia makurdurara biaxialera. Vy: Erresistentzia ebaketara, Y. Vz: Erresistentzia ebaketara, Z. NtMyMz: Erresistentzia trakziora eta makurdurara. NcMyMz: Erresistentzia konpresiora eta makurdurara. NMyMzVyVz: Erresistentzia ebaketara, axialera eta makurdurara. MtNMyMzVyVz: Erresistentzia tortsiora axialarekin, makurdurarekin eta ebaketarekin konbinatuta. x: Barraren jatorriarekiko distantzia. : Aprobetxamendu koefizientea (%) N.P.: Ez da egin behar. Egin behar ez diren egiaztapenak (N.P.): (1) Ez da egiaztatu behar, ez dagoelako axialik ez trakziora ez konpresiora. (2) Ez da egiaztatu behar, ez dagoelako axiala trakziora. (3) Ez da egiaztatu behar, ez dagoelako axiala konpresiora. (4) Ez da egiaztatu behar, ez dagoelako makurdura momentua. (5) Ez da egiaztatu behar, ez dagoelako makurdura biaxiala. (6) Ez da egiaztatu behar, ez dagoelako ebaketa indarrik. (7). Ez dago konbinaketa bakar bat ere ez trakziozko axialaren eta makurdura momentuaren arteko interakzioarekin Beraz, ez da egiaztapenik egin behar. (8) Ez dago konbinaketa bakar bat ere ez konpresiozko axialaren eta makurdura momentuaren arteko interakzioarekin Beraz, ez da egiaztapenik egin behar. (9) Ez dago konbinaketa bakar bat ere ez makurdura momentuaren, axialaren eta ebaketaren arteko interakzioarekin Beraz, ez da egiaztapenik egin behar. (10) Ez da egiaztatu behar, ez dagoelako momentu tortsorerik. Zurruntzaileak zurruntasun nahikoa sortzen dute, hurrengokoa betetzen delako: Geziaren egiaztapena Aukeratutako perfila egiaztapen guztiak betetzen ditu. Aprobetxamendua: %68.60 "Petralen aukeraketa" tresnarekin, kalkulu datuak eta estalkiko petralen ezaugarriak zehaztuko dira. EIB/BIE 2019/06/17 39 Gezi limitea CTE DB SE dokumentuaren 4.3.3.1 puntuaren arabera, L/300 izan behar da. Portikoen arteko hutsuneak 14 izango dira, hiru hutsuneen aukera aukeratu da aukeratu ahal den maximoa delako, eta hirurekin hamalaurekin baino kalkulu kontserbakorragoak egiten direlako, hortaz seguritate aldetik ez da arazorik egongo. Finkapena zurruna izango da. Perfil konformatuak erabiliko dira, bere errendimendu altua eta prezio baxua direla eta. C-n konformatutako perfila aukeratu da. 3.1.3 puntuan zehaztu den moduan, petralen arteko distantzia 2 m-takoa izango da. Altzairu mota S275 izango da. Egiaztapenak betetzen dituzten perfiletatik, aprobetxamendu egokiena eskaintzen duena aukeratuko da. Kasu honetan CF-250x2,5 perfila izango da, 4,35kg/m2- ko pisua dauka. 24.irudia: Tentsio eta gezi aprobetxamendua Erresistentziaren egiaztapena Aukeratutako perfila egiaztapen guztiak betetzen ditu. Aprobetxamendua: %78.97 Barra KOMPROBAKETAK (CTE DB SE-A) Egoera b / t  Nt Nc My Mz MyMz Vy Vz NtMyMz NcMyMz NMyMzVyVz MtNMyMzVyVz Teilatuko txarrena b / t  (b / t)Máx. Betetzen du N.P.(1) N.P.(2) N.P.(3) x: 0 m  = 79.0 N.P.(4) N.P.(5) N.P.(6) x: 0 m  = 24.7 N.P.(7) N.P.(8) N.P.(9) N.P.(10) Betetzen du  = 79.0 Oharrak: b / t: Zabalera / lodiera erlazioa : Lerdentasun limitea Nt: Erresistentzia trakziora Nc: Erresistentzia konpresiora My: Erresistentzia makurdurara. Y ardatza Mz: Erresistentzia makurdurara. Z ardatza MyMz: Erresistentzia makurdurara biaxialera. Vy: Erresistentzia ebaketara, Y. Vz: Erresistentzia ebaketara, Z. NtMyMz: Erresistentzia trakziora eta makurdurara. NcMyMz: Erresistentzia konpresiora eta makurdurara. NMyMzVyVz: Erresistentzia ebaketara, axialera eta makurdurara. MtNMyMzVyVz: Erresistentzia tortsiora axialarekin, makurdurarekin eta ebaketarekin konbinatuta. x: Barraren jatorriarekiko distantzia. : Aprobetxamendu koefizientea (%) N.P.: Ez da egin behar. Egin behar ez diren egiaztapenak (N.P.): (1) Ez da egiaztatu behar, ez dagoelako axialik ez trakziora ez konpresiora. (2) Ez da egiaztatu behar, ez dagoelako axiala trakziora. (3) Ez da egiaztatu behar, ez dagoelako axiala konpresiora. (4) Ez da egiaztatu behar, ez dagoelako makurdura momentua. (5) Ez da egiaztatu behar, ez dagoelako makurdura biaxiala. (6) Ez da egiaztatu behar, ez dagoelako ebaketa indarrik. (7). Ez dago konbinaketa bakar bat ere ez trakziozko axialaren eta makurdura momentuaren arteko interakzioarekin Beraz, ez da egiaztapenik egin behar. (8) Ez dago konbinaketa bakar bat ere ez konpresiozko axialaren eta makurdura momentuaren arteko interakzioarekin Beraz, ez da egiaztapenik egin behar. (9) Ez dago konbinaketa bakar bat ere ez makurdura momentuaren, axialaren eta ebaketaren arteko interakzioarekin Beraz, ez da egiaztapenik egin behar. (10) Ez da egiaztatu behar, ez dagoelako momentu tortsorerik. Zurruntzaileak zurruntasun nahikoa sortzen dute, hurrengokoa betetzen delako: Geziaren egiaztapena Aukeratutako perfila egiaztapen guztiak betetzen ditu. Aprobetxamendua: %67.33 Egitura biltegi bat izango da, materialen mugimendua gauzatzeko beharrezkoa izango da zubi garabia bat izatea. Ibilbidea 60 m-takoa izango da (2. eta 11. portikoen artean) eta 7 m-tako altueran kokatuta egongo da. Ez dira pisu handiak mugituko, hortaz, 5 tonatako pisua garraiatu ahal duen ELV/ELK zubi garabi monorraila aukeratu da, ABUS enpresakoa. Egitura 25 m-tako argia dauka, katalogo teknikoan 25 m-tako zubi garabiak ez daudenez eta zubi garabiaren luzera benetan txikiagoa izango denez, 24 m-tako zubi garabiaren ezaugarri teknikoak erabiltzea erabaki da. ELV/ELK-ren ezaugarri teknikoak Zubi garabiaren sailkapena UNE 76-201-88 araudiaren arabera gauzatzen da. Zubi garabiak taldetan sailkatuko dira, eta baldintza zehatz batzuk bete beharko dituzte, sailkapena erabilera baldintzen eta karga baldintzen araberakoa izango da. 32. taulan zehazten dira zubi garabi mota ezberdinak. Diseinatzen ari den egituraren arabera aukeratutako zubi garabia "Puente grúa de almacén" izango da. Zubi garabia "Puente grúa de almacén" da 32. taularen arabera, erabilera baldintzak B edo C izango dira eta karga baldintzak 2 edo 3, beraz, garabia 3, 4, 5 edo 6 taldekoa izango da. 33. taularen bitartez, erabilera baldintzen arabera sailkatuko da garabia, garabiak bere bizitzan zehar egin behar dituen maniobra ziklo kopuruaren arabera. Zubi garabiak nahiko frekuentziarekin altxatuko du karga erabilgarria, eta normalean karga ertainak. Beraz, karga baldintza Q3 izango da, non espektroaren parametroa (KQ) 0,50 da. 35. taularen bitartez, zubi garabiaren erabilera eta karga baldintzen arabera, dagokion taldea zehaztuko da. Erabilera baldintza U5 da eta karga baldintza Q3, beraz garabiaren taldea 6 izango da. Efektu dinamiko bertikalen koefizienteen balioak ezagutzeko 36. taula erabiliko da. Balioak taldearen arabera zehaztuko dira, 5 eta 6 taldeak balio berdinak dauzkate. 6 taldeari dagozkion balioak 1,25 eta 1,1 dira, habe gidariarentzako eta euskarrientzako handitze koefizienteak hurrenez hurren. Zubi garabiaren akzioak mugimenduan dagoenean, dagozkien akzio estatikoetatik ateratzen direnean, balioak katalogo teknikotik lortuko dira. Efektu dinamiko bertikalen koefizienteen balioak 3.1.5.1 puntuan lortutakoak izango dira. Gurpilak zutabeetan eragiten dituzten akzioen kalkulua gauzatzeko euskarrientzako zehaztu den koefiziente dinamikoa erabili egingo da: Kalkulua gauzatzeko UNE 76-201-88 norma erabiliko da. Azelerazio eta balaztatze datuak fabrikanteak ematen ez dituenez, hiru taldeko sailkapen baten arabera zehaztuko dira: 37. taulan aurkitu ahal dira batezbesteko azelerazio eta balaztatze balioak aurreko hiru baldintzen arabera. Gurpilen eta errailen arteko itsaspena, zubi garabiaren azelerazioaren ondorioz sortutako luzetarako akzio horizontalak mugatuko ditu. - ݆௣: Batezbesteko azelerazioa. - ݇௣: Gurpil eragile eta gurpil kopuru totalaren arteko erlazioa. Zubi garabiaren gehienezko pisua karga maximoa jasotzen duenean emango da. Balioa lortzeko, zutabeetan ematen den karga bertikal maximoa eta minimoa batuko dira.  Batezbesteko azelerazioa (݆௣): Interpolatuz lortzen da batezbesteko azelerazioaren balioa: Errodadura ibilbidea hezea bada, itsaspen koefizientearen balioa 0,12 da, ibilbidea lehorra bada, aldiz, balioa 0,2 da. Bigarren kasua aukeratuko da. Kalkulatutako balioak konparatuz, 4,68 kN ≤ 11,73 kN, ondorioztatu daiteke baldintza betetzen dela. Beraz, zubi garabiak egituraren gain sortutako luzetarako indar horizontalak onargarriak dira. Kalkulua egora kritikoena suposatuz gauzatu egin da, hau da, gurdia zubiaren muturretako batean dagoenean. Zubiaren simetriari esker soilik mutur batean dagoenean aztertu behar izan da, eta ez bietan. Luzetarako indar horizontalak: Zeharkako indar horizontalak gurdiaren eta kargaren ondorioz sortutakoak dira. Aurreko indarrekin bezala, UNE 76-201-88 norma jarraituko da kalkuluak gauzatzeko. Azelerazio eta balaztatze datuak fabrikanteak ematen ez dituenez, hiru taldeko sailkapen baten arabera zehaztuko dira: 38. taulan aurkitu ahal dira batezbesteko azelerazio eta balaztatze balioak aurreko hiru baldintzen arabera. Gurpilen eta zubiaren errailen arteko itsaspena, gurdiaren azelerazioaren ondorioz sortutako zeharkako akzio horizontalak mugatuko ditu. - ݆௣: Gurdiaren batezbesteko azelerazioa. - ݇௣: Gurpil eragile eta gurpil kopuru totalaren arteko erlazioa. Karga maximoaren eta gurdiaren pisuaren batuketaren emaitza lortzeko, UNE 76-201-88 normaren 1008. eta 1009. orrialdeetan dagoen taula erabiliko da. Karga maximoaren, argi totalaren eta zubi garabi taldearen arabera, gurdiaren pisua lortuko da. Karga maximoa 5 tn (49,05 kN) dira, argi totala 25 m eta zubi garabiaren taldea 6. Beraz, gurdiaren pisua 3 tn (29,43 kN) izango dira.  Gurdiaren batezbesteko azelerazioa(݆௣): Interpolatuz lortzen da batezbesteko azelerazioaren balioa: Ibilbidea lehorra denez, itsaspen koefizientearen balioa 0,2 da.  Gurpil eragile eta gurpil kopuru totalaren arteko erlazioa (݇௣): EIB/BIE 2019/06/17 55 Zeharkako indar horizontalaren balioa 7,848 kN izango da. 1. Zubia mugimenduan eta gurdia geldi daudenean, indar bertikalak eta luzetarakoak emango dira. Zutabeak jasango duten indarrak hurrengokoak dira: 2. Zubia geldi eta gurdia mugimenduan daudenean, indar bertikalak eta zeharkakoa emango dira. Zutabeak jasango duten indarrak hurrengokoak dira: Habe gidariaren eta errailaren kalkulua gauzatzeko CRANEWAY software-a erabiliko da. Gainera, 3.1.5.3 puntuan azaldutako bi egoeretatik soilik bigarrena erabiliko da, hau da, zubia geldi eta gurdia mugimenduan dagoenean, habe gidariarentzako eta errailarentzako egoera kritikoena delako. Geziari dagokionez, bi baldintza bete behar dira: 1. Gezi bertikala gehienez L/750 izan ahal da. L portikoen arteko distantzia izanda. 2. Gezi horizontala gehienez L/1000 izan ahal da. L portikoen arteko distantzia izanda. ݂௥௘௙-ren balioa 235 N/mm2-koa da. ݂௬-rena, habearen materialaren arabera 275 N/mm2-koa da. Aukeratutako habearen perfila HE 260 B izango da, arimaren altuera 225mmtakoa da, eta lodiera 10mm-takoa. Aukeratutako materiala S275 JR da, 41. taulan zehaztutako ezaugarriak dituena. EIB/BIE 2019/06/17 59 Geometriari dagokionez, habe gidariaren eta errailaren profilak HE 260 B eta SA 65 izango dira hurrenez hurren. Ebaketaren neurriak eta ezaugarriak 42. eta 43. tauletan eta 28. irudian ikusi ahal dira. 28.irudia: Sekzioa Habe gidaria, 60m-tan habe jarraitu bat bezala lan egingo du, 6 m-ko euskarriak izanda (portikoetan). Lehengo euskarria artikulatu finkoa izango da, eta gainerakoak artikulatu mugikorrak. Gainera, albo gilbordura ekiditeko zurruntzaileak jarriko dira euskarrietan. Indarrak adierazteko, lehenengo eta behin karga konbinazio kopurua zehaztu behar da, kasu honetan (45. taulan adierazten den moduan) 336 karga konbinazio sortu dira. Karga konbinazioak Karga posizioen gehikuntza : 1 m Sortutako garabiaren posizio kopurua : 67 Sortutako karga konbinaketa kopurua : 336 Bigarren pausua garabiaren ezaugarriak zehaztea da, 46. taulan adierazten den bezala. Garabiaren ezaugarriak Koefiziente dinamikoa - Garabi pisua ߮ଵ : 1.100 Zehaztutako datuekin karga konbinazioak sortuko dira, 48. taulan adierazten den moduan. EIB/BIE 2019/06/17 62 Konbinaketa guztiak eginda, emaitzak lortzen dira. 49. taulan adierazten den moduan, tentsioei dagokionez konbinaketa kritikoena CO32 da (30. irudian ikusi ahal da grafikoa). Deformazio horizontalari dagokionez, CO312 konbinaketa kritikoena da, 1,5 mm-tako deformazioarekin (31. irudian ikusi ahal da grafikoa). Deformazio bertikalari dagokionez, aldiz, CO315 konbinaketa da kritikoena, 7,3 mm-tako deformazioarekin (32. irudian ikusi ahal da grafikoa). Nekera egindako azterketa, erresistentzia soberan egiaztatzen du. Azkenik, soldadurentzako konbinaketa kritikoena CO32 izango da.  CC54 eta CC56: Zubi garabiaren mugimenduaren ondoriozko kargak, gurdia mugimenduan.  CC503 eta CC505: Zubi garabiaren mugimenduaren ondoriozko kargak, karga igotzean. 30.irudia: CO32 konbinaketaren tentsio grafikoak Goiko solairua egituraren amaieran egongo da kokatuta, 13. eta 15. portikoen artean. 25m-tako zabalera eta 12m-tako luzera izango ditu, hau da, 300 m2-tako gainazala izango du. Goiko solairuaren azpiko altuera librea 4 m-takoa da, beraz, goiko solairuaren altuera teilatu-hegaleraino 5m-takoa da. Hormigoiz eta altzairuz osatutako forjatu kolaborantea aukeratu egin da, altzairua trakziozko indarrak jasango ditu eta hormigoiak konpresiokoak. Norabide bakarreko forjatua izango da. Azkenik, 13. eta 15. portikoen artean habeak egongo dira, lehenengo lotura artikulatu finkoa izango da eta gainontzekoak artikulatu mugikorrak. 0,8 mm-tako lodiera daukan xafla aukeratu da. 50. taulan ikusi ahal den moduan, bere sekzioa 7,33 cm2/m-takoa da, inertzia momentua 83,27 cm4/m-takoa eta momentu erresistentea 18,91 cm3/m-takoa. Lauzaren ezaugarriak Xaflaren eta lauzaren lodiera jakinda, jasandako indarren arabera habeen arteko distantzia zehaztuko da 54. taularen bitartez. Indarrak kalkulatzeko konbinaketa bakarra erabiliko da, berezko pisua eta erabilera gainkarga kontuan hartzen dituena. Erabiliko den konbinaketa hurrengokoa da: Forjatuaren berezko pisuari baldosen eta trenkada-multzoaren pisua gehituko da, 150 daN/m2-ko balioa izango duena. Datu guztiak izanda, konbinaketaren emaitza lortu ahal da: Ez daude 0,8 mm-tako xaflentzako taulak, hortaz erabili da 0,7 mm-tako xaflentzako prestatutakoa, honek ahalbidetuko du kalkulu kontserbakor bat. 54. taulan ikusi ahal den moduan, 2,5 m-tako argia aukeratu da. Gainkargaren arabera 3 m-tako argia ere aukeratu ahal zen, baina hau aukeratuz eskorak erabili beharko ziren, eraikuntza lana zailduz. Forjatuak jasango duen gainkarga eta lauzaren eta xaflaren lodierak kontuan hartuta, armadura negatiboak kalkulatuko dira 55. taularen bitartez. Erabiliko diren armadura negatiboak Ø16 mm-takoak izango dira, haien artean 20 cm-tako distantzia izanda. Habeen kalkulua gauzatzeko CYPE software-a erabiliko da. Horretarako, habeak jasaten dituzten indarrak eta bere geometria definitu behar dira. Horretaz aparte, habeak hiru euskarri izango dituzte, guztiak lotura giltzatuak izango dira. Aukeratutako habeak, S275 JR materiala eta HE 240 B profila daukate, 30,71 kg/m-ko pisuarekin. Guztira 11 habe egongo dira, 2,5 m-tako distantziarekin beraien artean. EIB/BIE 2019/06/17 70 Erabiliko den konbinaketa forjatua kalkulatzeko erabili den berdina izango da, baina habeen berezko pisuaren gehiketarekin eta emaitzaren unitatea kN/m izango da: Konbinaketaren emaitza: Ondoren ikusten dira indarren eta momentuen diagramak, geroago egiaztapenak gauzatzeko erabiliko direnak. 36.irudia: Indar ebakitzaileen diagrama Behin geometria eta kargak programan zehaztuta daudela, emaitzak lortu ahal dira. 38. irudian ikusi ahal den moduan, erresistentziarekiko aprobetxamendua %78,12 da, eta sute baten aurreko erresistentziarekiko %80,95. Gainera, habeak erresistitzen duten tenperatura maximoa 439,5 °C da. Wpl,y: Modulu erresistente plastikoa, tentsio handiena daukan zuntzari dagokiona, 1 eta 2 motatako sekzioentzat. Wpl,y : 1053.00 cm³ Wpl,y: Modulu erresistente plastikoa, tentsio handiena daukan zuntzari dagokiona, 1 eta 2 motatako sekzioentzat. Wpl,y : 1053.00 cm³ Wel,y: Sekzio gordinaren modulu erresistente elastikoa, gehien konprimatuta dagoen zuntzarentzat. Wel,y : 938.33 cm³ h: Sekzioaren ertza. Ez da beharrezkoa egiaztapena egitea hurrengokoa betetzen delako: fref: Erreferentzia muga elastikoa. Wpl,y: Modulu erresistente plastikoa, tentsio handiena daukan zuntzari dagokiona, 1 eta 2 motatako sekzioentzat. Wpl,y : 1053.00 cm³ fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. Wpl,y: Modulu erresistente plastikoa, tentsio handiena daukan zuntzari dagokiona, 1 eta 2 motatako sekzioentzat. Wpl,y : 1053.00 cm³ fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. Wel,y: Sekzio gordinaren modulu erresistente elastikoa, gehien konprimatuta dagoen zuntzarentzat. Wel,y : 938.33 cm³ h: Sekzioaren ertza. fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. Ez da beharrezkoa egiaztapena egitea hurrengokoa betetzen delako: fref: Erreferentzia muga elastikoa. Eskaileraren kalkulua 1997ko apirilaren 14ko 486/1997 Errege Dekretua eta CTE DB SUA dokumentua jarraituz gauzatuko da. Eskailera S 275 JR altzairu laminatuz osatuta egongo da, habeak IPE 240 profilak izango dira, eta zutabeak HE 100 B. Ez ditu indarrak goiko solairuari transmitituko, 39. irudian ikusi daiteke bere eskema. Eskaileraren eskaloien kalkulurako CTE DB SUA dokumentuaren 4.2.1 puntua erabiliko da. 40. irudian ikusi ahal den bezala, mailagaina 28 cm-tako balio minimoa izan behar du, eta kontramailaren balio minimoa, aldiz, 13 cm eta 18,5 cm-tako balioen artean egon behar da. Gainera, 54 cm ≤ 2C + H ≤ 70 cm adierazpena bete behar da, C kontramaila izanda eta H mailagaina. Kontramailaren balioa 16 cm badira, eta mailagainarena 30 cm, bete beharreko baldintzak betetzen dira. Eskailera 4 m-tako altueraraino ailegatzea ahalbidetzen duela kontuan hartuz, kontramailaren neurria jakinda, beharrezko eskaloi kopurua kalkulatu ahal da. Eskaileraren zabalera kalkulatzerako orduan, CTE DB SUA dokumentuaren 4.2.2 puntuaren arabera 0,9 m-tako zabalera minimoa lortzen da. Baina 486/1997 Errege Dekretuaren I eranskinean, 7. puntuaren 4. azpipuntuaren arabera, zabalera minimoa 1 m-takoa izan behar da. Hortaz, 1,20 m-tako zabalera jartzea erabaki egin da. Eskailburuei dagokionez, CTE DB SUA dokumentuaren 4.2.2 puntuaren arabera, igogailurik ez dagoenez, eskailera-atal bakoitza igo ahal den altuera maximoa 2,25 mtakoa da. Eskailera bi ataletan bananduko da, eskailburu batekin erdian. Lehenengo atala 13 eskaloi izango ditu, eta bigarrena 12. Eskaloi kopuruarekin eta kontramailarekin baldintza betetzen dela baieztatuko da. EIB/BIE 2019/06/17 83 Bai 486/1997 Errege Dekretuaren I eranskinean, 6. puntuaren 7. azpipuntuaren arabera, bai CTE DB SUA dokumentuaren 4.2.3 puntuaren arabera, eskailburuen luzera minimoa 1m-takoa edo eskaileraren zabaleraren berdina izan behar da. Kasu honetan, eskaileraren zabalera 1,20 m-takoa da, beraz eskailburuen luzera 1,20 m-takoa izango da. Eskailburuen eta eskaloien neurriak jakinda, eskaileraren proiekzio horizontala lortu ahal da, 9,90 m-takoa izango da. Eskaloiak eta eskailburuak "Grupo Hierros Alfonso" enpresako xafla ildaskatuarekin osatuta egongo dira. 57. taulan ikusi ahal den moduan, bere pisua, 4-6 mm-tako lodierarekin, 38,75 kg/m2-koa izango da. Xafla ildaskatuaren ezaugarriak EIB/BIE 2019/06/17 84 Eskubandak kalkulatzerako orduan, CTE DB SUA dokumentuaren 4.2.4 puntua erabiliko da. Igogailurik ez dagoenez, eskubandak egongo dira eskaileraren bi aldeetan eta aldeetako batean 30 cm luzatuko da. Eskubandaren altuera 90 eta 110 cm artean egon behar da, kasu honetan altuera 100 cm-takoa izango da. Gainera, hormatik 4 cmtara egongo dira. Eskubandak "EUROGRATE" enpresakoak izango dira. Osagai guztien pisua gehituz, 14,9 kg/m-ko pisua daukala zehaztu da. Eskaileraren habeen eta zutabeen kalkulua gauzatzeko CYPE software-a erabiliko da. Lehenengo eta behin geometria zehaztuko da, gero eskaileraren gain dauden kargak zehazteko eta azkenik emaitzak lortzeko. Aukeratutako habeen profila IPE 240 da, eta zutabeen profila HE 100 B. Guztiak S275 JR altzairuz osatuta daude. Kargak bi habeetan zehar bananduko dira, horregatik bere unitatea kN/m izango da. Erabiliko den konbinaketa, berezko pisua eta erabilera gainkarga kontuan hartzen ditu. Ez dira profilen pisuak sartuko, CYPE-ak berez kontuan hartzen dituelako. Eskaileraren erabileraren ondorioz sortutako gainkarga, CTE DB SE-AE dokumentua jarraituz (58. taula) lortuko da. Goiko solairua C1 taldearen barnean sartzen da, beraz, erabilera gainkarga 3 kN/m2-ko balioa izango du. Konbinaketaren emaitza, eta CYPE-n sartuko dena: Ondoren ikusten dira indarren eta momentuen diagramak, geroago egiaztapenak gauzatzeko erabiliko direnak. 43.irudia: Indar ebakitzaileen diagrama Egiaztapenak egin baino lehen kontuan izan behar da barrak jasandako gilborduraren eta albo gilborduraren eragina. Habeei dagokionez, lurrera lotuta dauden habeak giltzadura eta landapen loturak dituzten habeak izango dira, baina landapena ez du traslazioa mugatuta izango, gainerako habeak traslazioa mugatuta ez duten landapen loturak osatuko dituzte. Hortaz, erabilitako gilbordura koefizientea 1 izango da XZ planoan, XY planoan eskaloien arriostramendu eraginaren ondorioz gilbordura luzera 0,34 m-takoa (eskaloien arteko distantzia) izango da. Eskailburuetan, gilbordura luzera XY planoan nulua izango da. Eskaloien eraginari esker albo gilbordura mesprezagarria da, beraz ez da egiaztapena egin behar. EIB/BIE 2019/06/17 87 Zutabeei dagokionez, bilandatuta egongo dira eta goiko landapena traslazioa baimenduta izango du, hortaz, aukeratutako gilbordura koefizientea bai XY bai XZ planoetan 0,7 izango da. Albo gilbordura luzerak 2,08 m eta 4 m izango dira zutabe txikietan eta handietan hurrenez hurren. Ondorengo egiaztapenetan ikusi ahal den moduan, eskaileraren habeen aprobetxamendua %8,4-koa da, zutabeena aldiz, %6,6-koa. EIB/BIE 2019/06/17 88 Lerdentasun muga (CTE DB SE-A, 6.3.1 eta 6.3.2.1 artikuluak - 6.3 taula) Lerdentasun murriztuaren balioa 2 baino txikiagoa izan behar da. A: Sekzio gordinaren azalera 1, 2 eta 3 motatako sekzioentzat. Gilbordura elastikoaren axial kritikoa Ncr a), b) eta c)-n lortutako balioak baino txikiagoa da: iy , iz: Sekzio gordinaren bira erradioak, Y eta Z ardatzekiko. A: Barraren zeharkako sekzioaren azalera gordina. A: Sekzio gordinaren azalera 1, 2 eta 3 motatako sekzioentzat. A: Sekzio gordinaren azalera 1, 2 eta 3 klaseetako sekzioentzat. Ncr: Gilborduraren axial kritikoa, hurrengokoetako txikiena: Wpl,y: Modulu erresistente plastikoa, tentsio handiena daukan zuntzari dagokiona, 1 eta 2 motatako sekzioentzat. h: Sekzioaren ertza. Ez da beharrezkoa egiaztapena egitea hurrengokoa betetzen delako: fref: Erreferentzia muga elastikoa. Nt,Ed : 5.37 kN My,Ed, Mz,Ed: Momentu makurtzaileak egoera kritikoenean, Y eta Z ardatzekiko. A: Sekzio gordinaren azalera 1, 2 eta 3 klaseetako sekzioentzat. A : 26.00 cm² fy: Muga elastikoa. (CTE DB SE-A, 4.1 taula) Gilbordura elastikoaren axial kritikoa Ncr a), b) eta c)-n lortutako balioak baino txikiagoa da: iy , iz: Sekzio gordinaren bira erradioak, Y eta Z ardatzekiko. A: Sekzio gordinaren azalera 1, 2 eta 3 klaseetako sekzioentzat. A: Sekzio gordinaren azalera 1, 2 eta 3 klaseetako sekzioentzat. : Gilborduraren ondoriozko txikitze koefizientea. Ncr: Gilborduraren axial kritikoa, hurrengokoetako txikiena: h: Sekzioaren ertza. Ez da beharrezkoa egiaztapena egitea hurrengokoa betetzen delako: fref: Erreferentzia muga elastikoa. A : 26.00 cm² Wpl,y, Wpl,z: Sekzio gordinaren modulu erresistente elastikoa, gehien konprimatuta dagoen zuntzarentzat, Y eta Z ardatzekiko. y, z: Gilborduraren ondoriozko txikitze koefizienteak, Y eta Z ardatzen inguruan. y, z: Lerdentasun murriztuak, 1 baino txikiagoak diren balioekin. VEd,z: Egoera kritikoan emandako indar ebakitzailea. VEd,z : 0.12 kN Vc,Rd,z: Indar ebakitzailearen kalkulu erresistentzia. Behin egitura metalikoaren gainean eragiten duten elementu guztiak dimentsionatuta daudela, egitura metalikoa dimentsionatuko da. Dimentsionamendua aurrera eramateko CYPE software-a erabiliko da, bere barruan CYPE 3D azpiprograma da dimentsionamendua gauzatuko duena. Aurretik 3.1.4 puntuan "Generador de porticos" azpiprograman erabilitako datuak gorde dira, beraz egituraren gaineko zenbait indar eta ezaugarri ez dira berriro zehaztu behar. 45. irudian ikusi ahal de moduan, egitura CYPE 3D-ra exportatzerakoan hainbat eremu zehaztu behar dira. Portikoak bienpotratuak izango dira, eta gilbordura portiko translazionaletan egongo da. Portiko hastialak portiko bilandatuak izango dira. Zutabeak habeetara baita ere landatuta egongo dira, gailurrean aldiz, lotura giltzatu bat egongo da. Zutabetxoak landatuta egongo dira zapatetara, eta lotura giltzatuen bitartez lotuko dira portikoen habetara. Gainerako portikoak ere bilandatuak izango dira, gainera, lotura giltzatuen bitartez lotuko dira sareta osotzen duten goiko eta beheko kordoiei. Saretaren barnean, goiko kordoia eta beheko kordoia diagonalen bitartez lotuko dira, lotura giltzatuen bitartez. Zubi garabiaren habeak eusteko dauden mensulak landapenen bitartez lotzen dira portikoen zutabetara. Goiko solairuari dagozkion lotura guztiak landapenak izango dira, bai habeen eta zutabeen artean zein habeen eta portikoen zutabeen artean. Gainera, goiko solairuaren zutabeak landatuta egongo dira zapatetara. Arriostratzeko erabiltzen diren San Andreseko gurutzeta guztien lotura guztiak giltzatuak izango dira. Gilbordura, konpresioaren ondorioz elementu lerdenak, hau da, sekzioarekin konparatuz luzera handia duten elementuak, izaten duten ezegonkortasuna da. Gilbordura CYPE programaren bitartez kalkulatzeko, gilbordura luzera zehaztu behar da. Horretarako, gilbordura koefizientea zehazten da, barraren luzeragatik biderkatuz gilbordura luzera lortzen da. Koefizientea lortzeko, oinarri bezala, CTE DB SE- A dokumentuan dagoen 6.1 taula (59. taula) erabili ahal da. Portikoen zutabeetan petralak arriostratze funtzioak ere beteko dituzte, XY planoa arriostratuz, beraz gilbordura luzera 2 m-takoa izango da, hau da, petralen arteko distantzia. XZ planoari dagokionez, landapena-giltzadura dago baina giltzadura ez dauka traslazioa mugatuta, hortaz gilbordura koefizientea 1,5 izatea aukeratu da. Baina, 13., 14. eta 15. portikoak, hau da, goiko solairura landatuta daudenak, lehenengo 4 m-tan, bilandatuta dagoen barra bat bezala lan egingo dute, goiko landapena traslazioa baimenduta eukita, hortaz, tarte horretan gilbordura koefizientearen balioa 0,7 izango da, gainerako 6 metrotan gilbordura koefizientea 1,5-eko balioa izango du. Zubi garabiaren habea arriostatze funtzioak beteko ditu, beraz XY planoan landapen-giltzadura baldintza izango da, giltzaduran traslazioa baimenduta izanda, hau da, gilbordura koefizientearen balioa 1,5 izango da. XZ planoan, aldiz, ez dago arriostramendurik, hortaz, gilbordura koefizientearen balioa 2 izango da. Saretaren goiko kordoiari dagokionez, petralen arriostatze lana dela eta, XY planoan gilbordura luzera 2 m-tako izango da, hau da, petralen arteko distantzia. XZ planoan, aldiz, barra biartikulatuak direnez, gilbordura koefizientea 1 izango da, beraz, gilbordura luzera 3,138m-takoa izango da. Barra biartikulatuak dira, eta ez dute inolako kanpo arriostramendurik, hortaz, bi planoetan gilbordura koefizientea berdina izango da 1 balioarekin. Zortzi gilbordura luzera ezberdin egongo dira, diagonalak zortzi luzera ezberdin dituztelako. Bilandatuta dauden zutabeak dira, baina goiko landapenean ez dago traslazioa mugatuta, gainera, ez dute inolako kanpo arriostramendurik, beraz, bi planoetan gilbordura koefizientea berdina izango da 0,7 balioarekin. Gilbordura luzera 2,8 m-takoa izango da. XY planoan, petralen arriostramendu funtzioaren ondorioz, gilbordura luzera 2 m-takoa izango da. XZ planoan, landapen-giltzadura baldintza ematen da, giltzaduran traslazio mugatuta izan barik, beraz kokatutako zutabetxoei esker, 6,274m-tako gilbordura luzera egongo da. Aurreko portiko hastialean, XY planoan, petralen arriostramendu funtzioa dela eta gilbordura luzera 2 m-takoa izango da. XZ planoan aldiz, landatutagiltzatuta dauden zutabe bezala kalkulatuko dira, baina giltzaduran traslazioa baimenduz, beraz, gilbordura koefizientea 1,5 izatea aukeratu da. Baina atzealdeko portiko hastialean orientazioa ezberdina daukatenez, XZ planoan petralen arriostramendu funtzioa dela eta gilbordura luzera 2 m-takoa izango da. XY planoan aldiz, lehenengo 4 m-tan bilandatuta dagoen barra bat bezala lan egingo dute, goiko landapenean traslazioa mugatu barik, hortaz, tarte horretan gilbordura koefizientearen balioa 0,7 izango da, gainerako luzeran 1,5eko balioa erabiliko da. Habe biartikulatuak dira, eta ez dute inolako kanpo arriostramendurik, beraz bi planoetan gilbordura koefiziente eta luzera berdinak izango dituzte, 1 eta 6 m hurrenez hurren. Petralen arriostramendu funtzioa dela eta, portikoen zutabe guztiak 2 mtako albo gilbordura luzera izango dute behe hegalean. Goi hegaletan aldiz, hainbat albo gilbordura luzera ezberdinak dauden zutabeetan zehar bananduta. 2., 4., 5., 6., 7., 9., 10., 11. eta 12. portikoak 4 m, 3 m, 2 m eta 1 m-tako albo gilbordura luzerak dituzte zutabeetan zehar bananduta. 1. eta 15. portikoak 4 m-tako tarte bat eta 3 m-tako bi dituzte. 3. eta 8. portikoak 7 m, 2 m eta 1 m-tako tarteak dituzte. 13. portikoa 4 m, 5 m eta 1 m-tako tarteak ditu zutabeetan zehar bananduta. 14. portikoa 4 m, 3 m, 2 m eta 1 m-tako albo gilbordura luzerak ditu bananduta. Goiko solairuaren zutabeak ez dute inolako kanpo arriostramendurik, hortaz bai goi bai behe hegaletan albo gilbordura luzera 4 m-tako izango da. Goi hegalari dagokionez, petralak arriostramendu gisa lan egingo dute, beraz albo gilbordura luzera goi hegalean 2 m-takoa izango da. Behe hegalean aldiz, zutabetxoen arteko distantzia izango da albo gilborduraren luzera, hau da, 6,274 m-tako albo gilbordura luzera izango dute behe hegalean.  ZUTABETXOAK Goi hegalean, petralak mugatuko dute 2 m-tako albo gilbordura luzera. Behe hegalari dagokionez, ezberdindu behar dira aurreko portiko hastialaren zutabetxoak eta atzeko portiko hastialaren zutabetxoak. Aurreko portiko hastialaren zutabetxoen luzera osoa egongo da arriostramendurik gabe, beraz albo gilbordura luzera 11,09 m-tako izango da erdiko zutabetxoan eta 10,545 m-takoa beste bietan. EIB/BIE 2019/06/17 108 Atzeko portiko hastialaren zutabetxoak, aldiz, bere orientazioaren ondorioz petralak berriro mugatuko dute albo gilbordura, hau da, 2 m-tako gilbordura luzera izango dute. Egituraren gaineko gainkargak zehazterakoan kontuan izan behar da petralak dimentsionatzerakoan sartutako balioak gorde direla eta beste batzuk programak bere kabuz kalkulatzen dituela, beraz ez dira berriro zehaztu behar. Gainkarga horiek berezko pisuari, estalkiaren erabilerari, haizeari eta elurrari dagozkie. Goiko solairuaren berezko pisuaren eta erabileraren eta zubi garabiaren gainkargak, aldiz, egituraren geometria orokorra zehaztuta dagoenean zehaztu behar dira programan. Gainkargen balioak kalkulatzeko CTE DB SE-AE eta UNE 76-201-88 erabili dira. Berezko pisuaren gainkargan, egitura osoaren elementu estatiko guztien pisua kontuan hartzen da. Itxituren, petralen, forjatuaren eta metalezko egituraren pisuak eragindako gainkarga da. 48.irudia: Berezko pisua Hirugarren erabilera gainkarga zubi garabiaren erabileraren ondorioz sortutakoa da. Balioak, dokumentu honen 3.1.5 puntuan lortutako emaitzak izango dira. Sei egoera ezberdin egongo dira, lehenengo bietan gurdia zeharka mugitzen da, hurrengo bietan zubi garabia luzetara barrurantz mugitzen ari da eta azkenengo bietan luzetara kanporantz. Egoera bikote bakoitzean gurdia zubi garabiaren mutur bietan dagoenean aztertuko da. EIB/BIE 2019/06/17 124  Ebakitzailearen diagrama Z ardatzean 76.irudia: Ebakitzailearen diagrama Z ardatzean  Ebakitzailearen diagrama Y ardatzean 77.irudia: Ebakitzailearen diagrama Y ardatzean  Ebakitzailearen diagrama Z ardatzean 84.irudia: Ebakitzailearen diagrama Z ardatzean 85.irudia: Ebakitzailearen diagrama Y ardatzean 90.irudia: Ebakitzailearen diagrama Z ardatzean EIB/BIE 2019/06/17 133  Ebakitzailearen diagrama Z ardatzean 97.irudia: Ebakitzailearen diagrama Z ardatzean  Ebakitzailearen diagrama Y ardatzean 98.irudia: Ebakitzailearen diagrama Y ardatzean  Ebakitzailearen diagrama Z ardatzean 102.irudia: Ebakitzailearen diagrama Z ardatzean  Ebakitzailearen diagrama Z ardatzean 108.irudia: Ebakitzailearen diagrama Z ardatzean 109.irudia: Ebakitzailearen diagrama Y ardatzean  Ebakitzailearen diagrama Z ardatzean 116.irudia: Ebakitzailearen diagrama Z ardatzean 117.irudia: Ebakitzailearen diagrama Y ardatzean  Ebakitzailearen diagrama Z ardatzean 125.irudia: Ebakitzailearen diagrama Z ardatzean 126.irudia: Ebakitzailearen diagrama Y ardatzean 132.irudia: Ebakitzailearen diagrama Z ardatzean  Ebakitzailearen diagrama Y ardatzean 133.irudia: Ebakitzailearen diagrama Y ardatzean  Ebakitzailearen diagrama Z ardatzean 137.irudia: Ebakitzailearen diagrama Z ardatzean A: Sekzio gordinaren azalera 1, 2 eta 3 klaseko sekzioentzat. Gilbordura elastikoaren axial kritikoa Ncr a), b) eta c)-n lortutako balioak baino txikiagoa da: A: Sekzio gordinaren azalera 1, 2 eta 3 klaseko sekzioentzat. A: Sekzio gordinaren azalera 1, 2 eta 3 motatako sekzioentzat. : Gilborduraren ondoriozko txikitze koefizientea. Ncr: Gilborduraren axial kritikoa, hurrengokoetako txikiena: Wpl,y: Modulu erresistente plastikoa, tentsio handiena daukan zuntzari dagokiona, 1 eta 2 klaseko sekzioentzat. Wpl,y: Gehien konprimatuta dagoen zuntzari dagokion modulu erresistente elastikoa, 1 eta 2 motatako sekzioentzat. Lc- : 4.000 m C1: Euskarri baldintzen eta momentu makurtzaileen menpean dagoen faktorea. Wpl,y: Modulu erresistente plastikoa, tentsio handiena daukan zuntzari dagokiona, 1 eta 2 klaseko sekzioentzat. h: Sekzioaren ertza. Ez da beharrezkoa egiaztapena egitea hurrengokoa betetzen delako: fref: Erreferentzia muga elastikoa. A : 197.80 cm² Wpl,y, Wpl,z: Sekzio gordinaren modulu erresistente elastikoa, gehien konprimatuta dagoen zuntzarentzat, Y eta Z ardatzekiko. y, z: Gilborduraren ondoriozko txikitze koefizienteak, Y eta Z ardatzen inguruan. y, z: Lerdentasun murriztuak, 1 baino txikiagoak diren balioekin. VEd: Ebaketa esfortzua egoera kritikoan. VEd: Ebaketa esfortzua egoera kritikoan. A: Sekzio gordinaren azalera 1, 2 eta 3 motatako sekzioentzat. fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. EIB/BIE 2019/06/17 167 A: Sekzio gordinaren azalera 1, 2 eta 3 motatako sekzioentzat. fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. : Gilborduraren ondoriozko txikitze koefizientea. Ncr: Gilborduraren axial kritikoa, hurrengokoetako txikiena: Wpl,y: Modulu erresistente plastikoa, tentsio handiena daukan zuntzari dagokiona, 1 eta 2 motatako sekzioentzat. Wpl,y : 3232.00 cm³ fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. EIB/BIE 2019/06/17 169 Wpl,y: Gehien konprimatuta dagoen zuntzari dagokion modulu erresistente elastikoa, 1 eta 2 motatako sekzioentzat. Wpl,y : 3232.00 cm³ Lc- : 4.000 m C1: Euskarri baldintzen eta momentu makurtzaileen menpean dagoen faktorea. Wpl,y: Modulu erresistente plastikoa, tentsio handiena daukan zuntzari dagokiona, 1 eta 2 klaseko sekzioentzat. VEd: Izandako ebaketa esfortzua egoera kritikoan. h: Sekzioaren ertza. fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. Ez da beharrezkoa egiaztapena egitea hurrengokoa betetzen delako: fref: Erreferentzia muga elastikoa. A: Sekzioaren azalera gordina. fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. y, z: Gilborduraren murrizte koefizienteak, Y eta Z ardatzen inguruan hurrenez hurren. y, z: Lerdentasun murriztuak 1 baino balio txikiagoekin, Y eta Z ardatzekiko hurrenez hurren. VEd,z: Indar ebakitzailea egoera kritikoenean. fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. VEd: Ebaketa esfortzua egoera kritikoan. VEd: Ebaketa esfortzua egoera kritikoan. fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. Gilbordura elastikoaren axial kritikoa Ncr a), b) eta c)-n lortutako balioak baino txikiagoa da: A: Zeharkako sekzioaren azalera gordina. A: Sekzio gordinaren azalera 1, 2 eta 3 klaseko sekzioentzat.   0.2 lerdentasuna dagoenean gilborduraren egiaztapena ez da egin behar, soilik egiaztatu behar da zeharkako sekzioaren erresistentzia. A: Sekzio gordinaren azalera 1, 2 eta 3 motatako sekzioentzat.  : 0.194 Wpl,y: Modulu erresistente plastikoa, tentsio handiena daukan zuntzari dagokiona, 1 eta 2 klaseko sekzioentzat. Wpl,y: Modulu erresistente plastikoa, tentsio handiena daukan zuntzari dagokiona, 1 eta 2 klaseko sekzioentzat. h: Sekzioaren ertza. Ez da beharrezkoa egiaztapena egitea hurrengokoa betetzen delako: fref: Erreferentzia muga elastikoa. A : 54.30 cm² Wpl,y, Wpl,z: Sekzio gordinaren modulu erresistente elastikoa, gehien konprimatuta dagoen zuntzarentzat, Y eta Z ardatzekiko. y, z: Gilborduraren ondoriozko txikitze koefizienteak, Y eta Z ardatzen inguruan. y, z: Lerdentasun murriztuak, 1 baino txikiagoak diren balioekin. A: Zeharkako sekzioaren azalera gordina. fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. A: Sekzio gordinaren azalera 1, 2 eta 3 klaseko sekzioentzat. fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. Lerdentasuna   0.2 denean gilborduraren egiaztapena ez da egin behar, soilik egiaztatu behar da zeharkako sekzioaren erresistentzia. A: Sekzio gordinaren azalera 1, 2 eta 3 motatako sekzioentzat. Ncr: Gilborduraren axial kritikoa, hurrengokoetako txikiena: Wpl,y: Modulu erresistente plastikoa, tentsio handiena daukan zuntzari dagokiona, 1 eta 2 motatako sekzioentzat. Wpl,y : 354.00 cm³ fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. Wpl,y: Modulu erresistente plastikoa, tentsio handiena daukan zuntzari dagokiona, 1 eta 2 klaseko sekzioentzat. fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. VEd: Izandako ebaketa esfortzua egoera kritikoan. h: Sekzioaren ertza. fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. Ez da beharrezkoa egiaztapena egitea hurrengokoa betetzen delako: fref: Erreferentzia muga elastikoa. A: Sekzioaren azalera gordina. fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. y, z: Lerdentasun murriztuak 1 baino balio txikiagoekin, Y eta Z ardatzekiko hurrenez hurren. VEd,z: Indar ebakitzailea egoera kritikoenean. A: Sekzio gordinaren azalera 1, 2 eta 3 motatako sekzioentzat. Gilbordura elastikoaren axial kritikoa Ncr a), b) eta c)-n lortutako balioak baino txikiagoa da: A: Zeharkako sekzioaren azalera gordina. A: Sekzio gordinaren azalera 1, 2 eta 3 motatako sekzioentzat. A: Sekzio gordinaren azalera 1, 2 eta 3 motatako sekzioentzat. : Gilborduraren ondoriozko txikitze koefizientea. Ncr: Gilborduraren axial kritikoa, hurrengokoetako txikiena: EIB/BIE 2019/06/17 201 Wpl,y: Modulu erresistente plastikoa, tentsio handiena daukan zuntzari dagokiona, 1 eta 2 motatako sekzioentzat. h: Sekzioaren ertza. Ez da beharrezkoa egiaztapena egitea hurrengokoa betetzen delako: fref: Erreferentzia muga elastikoa. A : 66.15 cm² Wpl,y, Wpl,z: Sekzio gordinaren modulu erresistente elastikoa, gehien konprimatuta dagoen zuntzarentzat, Y eta Z ardatzekiko. y, z: Gilborduraren ondoriozko txikitze koefizienteak, Y eta Z ardatzen inguruan. y, z: Lerdentasun murriztuak, 1 baino txikiagoak diren balioekin. VEd,z: Egoera kritikoan emandako indar ebakitzailea. A: Zeharkako sekzioaren azalera gordina fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. A: Sekzio gordinaren azalera 1, 2 eta 3 klaseetako sekzioentzat. fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. A: Sekzio gordinaren azalera 1, 2 eta 3 klaseetako sekzioentzat. fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. : Gilborduraren ondoriozko txikitze koefizientea. Ncr: Gilborduraren axial kritikoa, hurrengokoetako txikiena: Wpl,y: Modulu erresistente plastikoa, tentsio handiena daukan zuntzari dagokiona, 1 eta 2 klaseetako sekzioentzat. fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. VEd: Izandako ebaketa esfortzua egoera kritikoan. h: Sekzioaren ertza. Ez da beharrezkoa egiaztapena egitea hurrengokoa betetzen delako: fref: Erreferentzia muga elastikoa. fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. y, z: Gilborduraren murrizte koefizienteak, Y eta Z ardatzen inguruan hurrenez hurren. y, z: Lerdentasun murriztuak 1 baino balio txikiagoekin, Y eta Z aradatzekiko hurrenez hurren. A: Sekzio gordinaren azalera 1, 2 eta 3 motatako sekzioentzat. A : 53.35 cm² fy: Muga elastikoa. (CTE DB SE-A, 4.1 taula) Gilbordura elastikoaren axial kritikoa Ncr a), b) eta c)-n lortutako balioak baino txikiagoa da: A: Zeharkako sekzioaren azalera gordina. A: Sekzio gordinaren azalera 1, 2 eta 3 motatako sekzioentzat. A: Sekzio gordinaren azalera 1, 2 eta 3 motatako sekzioentzat. : Gilborduraren ondoriozko txikitze koefizientea. Ncr: Gilborduraren axial kritikoa, hurrengokoetako txikiena: EIB/BIE 2019/06/17 216 Wpl,y: Modulu erresistente plastikoa, tentsio handiena daukan zuntzari dagokiona, 1 eta 2 klaseko sekzioentzat. Wpl,y: Modulu erresistente plastikoa, tentsio handiena daukan zuntzari dagokiona, 1 eta 2 motatako sekzioentzat. h: Sekzioaren ertza. Ez da beharrezkoa egiaztapena egitea hurrengokoa betetzen delako: fref: Erreferentzia muga elastikoa. Ez da beharrezkoa egiaztapena egitea hurrengokoa betetzen delako: fref: Erreferentzia muga elastikoa. A : 53.35 cm² Wpl,y, Wpl,z: Sekzio gordinaren modulu erresistente elastikoa, gehien konprimatuta dagoen zuntzarentzat, Y eta Z ardatzekiko. y, z: Gilborduraren ondoriozko txikitze koefizienteak, Y eta Z ardatzen inguruan. y, z: Lerdentasun murriztuak, 1 baino txikiagoak diren balioekin. A: Zeharkako sekzioaren azalera gordina. fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. A: Sekzio gordinaren azalera 1, 2 eta 3 klaseko sekzioentzat. fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. A: Sekzio gordinaren azalera 1, 2 eta 3 klaseko sekzioentzat. fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. : Gilborduraren ondoriozko txikitze koefizientea. Ncr: Gilborduraren axial kritikoa, hurrengokoetako txikiena: Wpl,y: Modulu erresistente plastikoa, tentsio handiena daukan zuntzari dagokiona, 1 eta 2 motatako sekzioentzat. fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. Wpl,y: Modulu erresistente plastikoa, tentsio handiena daukan zuntzari dagokiona, 1 eta 2 motatako sekzioentzat. fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. VEd: Izandako ebaketa esfortzua egoera kritikoan. h: Sekzioaren ertza. fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. Ez da beharrezkoa egiaztapena egitea hurrengokoa betetzen delako: fref: Erreferentzia muga elastikoa. VEd: Izandako ebaketa esfortzua egoera kritikoan. fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. Ez da beharrezkoa egiaztapena egitea hurrengokoa betetzen delako: fref: Erreferentzia muga elastikoa. fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. y, z: Gilborduraren murrizte koefizienteak, Y eta Z ardatzen inguruan hurrenez hurren. y, z: Lerdentasun murriztuak 1 baino balio txikiagoekin, Y eta Z ardatzekiko hurrenez hurren. A: Sekzio gordinaren azalera 1, 2 eta 3 motatako sekzioentzat. A : 16.81 cm² fy: Muga elastikoa. (CTE DB SE-A, 4.1 taula) Gilbordura elastikoaren axial kritikoa Ncr a), b) eta c)-n lortutako balioak baino txikiagoa da: iy , iz: Sekzio gordinaren bira erradioak, Y eta Z ardatzekiko. A: Zeharkako sekzioaren azalera gordina. A: Sekzio gordinaren azalera 1, 2 eta 3 motatako sekzioentzat. A: Sekzio gordinaren azalera 1, 2 eta 3 motatako sekzioentzat. z : 0.78 Ncr: Gilborduraren axial kritikoa, hurrengokoetako txikiena: Wpl,y: Modulu erresistente plastikoa, tentsio handiena daukan zuntzari dagokiona, 1 eta 2 motatako sekzioentzat. h: Sekzioaren ertza. Ez da beharrezkoa egiaztapena egitea hurrengokoa betetzen delako: fref: Erreferentzia muga elastikoa. A : 16.81 cm² Wpl,y, Wpl,z: Sekzio gordinaren modulu erresistente elastikoa, gehien konprimatuta dagoen zuntzarentzat, Y eta Z ardatzekiko. y, z: Gilborduraren ondoriozko txikitze koefizienteak, Y eta Z ardatzen inguruan. y, z: Lerdentasun murriztuak, 1 baino txikiagoak diren balioekin. A: Zeharkako sekzioaren azalera gordina. fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. A: Sekzio gordinaren azalera 1, 2 eta 3 motatako sekzioentzat. fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. A: Sekzio gordinaren azalera 1, 2 eta 3 motatako sekzioentzat. fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. : Gilborduraren ondoriozko txikitze koefizientea. Ncr: Gilborduraren axial kritikoa, hurrengokoetako txikiena: Wpl,y: Modulu erresistente plastikoa, tentsio handiena daukan zuntzari dagokiona, 1 eta 2 motatako sekzioentzat. Wpl,y : 49.39 cm³ VEd: Izandako ebaketa esfortzua egoera kritikoan. h: Sekzioaren ertza. fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. Ez da beharrezkoa egiaztapena egitea hurrengokoa betetzen delako: fref: Erreferentzia muga elastikoa. fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. y, z: Gilborduraren murrizte koefizienteak, Y eta Z ardatzen inguruan hurrenez hurren. y, z: Lerdentasun murriztuak 1 baino balio txikiagoekin, Y eta Z ardatzekiko hurrenez hurren. A: Sekzio gordinaren azalera 1, 2 eta 3 motatako sekzioentzat. Gilbordura elastikoaren axial kritikoa Ncr a), b) eta c)-n lortutako balioak baino txikiagoa da: A: Sekzio gordinaren azalera 1, 2 eta 3 klaseko sekzioentzat. A: Sekzio gordinaren azalera 1, 2 eta 3 motatako sekzioentzat. : Gilborduraren ondoriozko txikitze koefizientea. Ncr: Gilborduraren axial kritikoa, hurrengokoetako txikiena: Wpl,y: Modulu erresistente plastikoa, tentsio handiena daukan zuntzari dagokiona, 1 eta 2 motatako sekzioentzat. Wpl,y : 642.50 cm³ Wpl,y: Gehien konprimatuta dagoen zuntzari dagokion modulu erresistente elastikoa, 1 eta 2 motatako sekzioentzat. Wpl,y : 642.50 cm³ Lc- : 4.000 m C1: Euskarri baldintzen eta momentu makurtzaileen menpean dagoen faktorea. Wpl,y: Modulu erresistente plastikoa, tentsio handiena daukan zuntzari dagokiona, 1 eta 2 klaseko sekzioentzat. h: Sekzioaren ertza. Ez da beharrezkoa egiaztapena egitea hurrengokoa betetzen delako: fref: Erreferentzia muga elastikoa. A : 78.10 cm² Wpl,y, Wpl,z: Sekzio gordinaren modulu erresistente elastikoa, gehien konprimatuta dagoen zuntzarentzat, Y eta Z ardatzekiko. y, z: Gilborduraren ondoriozko txikitze koefizienteak, Y eta Z ardatzen inguruan. y, z: Lerdentasun murriztuak, 1 baino txikiagoak diren balioekin. VEd: Ebaketa esfortzua egoera kritikoan. VEd: Ebaketa esfortzua egoera kritikoan. A: Sekzio gordinaren azalera 1, 2 eta 3 motatako sekzioentzat. fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. A: Sekzio gordinaren azalera 1, 2 eta 3 motatako sekzioentzat. fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. : Gilborduraren ondoriozko txikitze koefizientea. Ncr: Gilborduraren axial kritikoa, hurrengokoetako txikiena: Wpl,y: Modulu erresistente plastikoa, tentsio handiena daukan zuntzari dagokiona, 1 eta 2 klaseko sekzioentzat. Wpl,y : 642.50 cm³ fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. Wpl,y: Modulu erresistente plastikoa, tentsio handiena daukan zuntzari dagokiona, 1 eta 2 motatako sekzioentzat. Wpl,y : 642.50 cm³ fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. Wel,y: Sekzio gordinaren modulu erresistente elastikoa, gehien konprimatuta dagoen zuntzarentzat. Wel,y : 569.60 cm³ Wpl,y: Modulu erresistente plastikoa, tentsio handiena daukan zuntzari dagokiona, 1 eta 2 motatako sekzioentzat. Wpl,z : 305.80 cm³ fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. VEd: Izandako ebaketa esfortzua egoera kritikoan. h: Sekzioaren ertza. fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. Ez da beharrezkoa egiaztapena egitea hurrengokoa betetzen delako: fref: Erreferentzia muga elastikoa. VEd: Izandako ebaketa esfortzua egoera kritikoan. VEd : 0.15 kN A: Sekzioaren azalera gordina. fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. y, z: Gilborduraren murrizte koefizienteak, Y eta Z ardatzen inguruan hurrenez hurren. y, z: Lerdentasun murriztuak 1 baino balio txikiagoekin, Y eta Z ardatzekiko hurrenez hurren. fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. VEd: Ebaketa esfortzua egoera kritikoan. fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. VEd: Ebaketa esfortzua egoera kritikoan. fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. A: Zeharkako sekzioaren azalera gordina. A: Sekzio gordinaren azalera 1, 2 eta 3 klaseko sekzioentzat. A: Sekzio gordinaren azalera 1, 2 eta 3 motatako sekzioentzat. : Gilborduraren ondoriozko txikitze koefizientea. Ncr: Gilborduraren axial kritikoa, hurrengokoetako txikiena: EIB/BIE 2019/06/17 275 Wpl,y: Modulu erresistente plastikoa, tentsio handiena daukan zuntzari dagokiona, 1 eta 2 klaseko sekzioentzat. fyd: Altzairuaren kalkulu erresistentzia. Wpl,y: Modulu erresistente plastikoa, tentsio handiena daukan zuntzari dagokiona, 1 eta 2 klaseko sekzioentzat. Wpl,z : 1292.00 cm³ h: Sekzioaren ertza. Ez da beharrezkoa egiaztapena egitea hurrengokoa betetzen delako: fref: Erreferentzia muga elastikoa. EIB/BIE 2019/06/17 279 Wpl,y, Wpl,z: Sekzio gordinaren modulu erresistente elastikoa, gehien konprimatuta dagoen zuntzarentzat, Y eta Z ardatzekiko. y, z: Gilborduraren ondoriozko txikitze koefizienteak, Y eta Z ardatzen inguruan. y, z: Lerdentasun murriztuak, 1 baino txikiagoak diren balioekin. VEd: Ebaketa esfortzua egoera kritikoan. VEd: Ebaketa esfortzua egoera kritikoan. A: Sekzio gordinaren azalera 1, 2 eta 3 klaseko sekzioentzat. fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. A: Sekzio gordinaren azalera 1, 2 eta 3 klaseko sekzioentzat. fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. : Gilborduraren ondoriozko txikitze koefizientea. Ncr: Gilborduraren axial kritikoa, hurrengokoetako txikiena: Wpl,y: Modulu erresistente plastikoa, tentsio handiena daukan zuntzari dagokiona, 1 eta 2 klaseko sekzioentzat. fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. Wpl,y: Modulu erresistente plastikoa, tentsio handiena daukan zuntzari dagokiona, 1 eta 2 klaseko sekzioentzat. fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. VEd: Izandako ebaketa esfortzua egoera kritikoan. h: Sekzioaren ertza. fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. Ez da beharrezkoa egiaztapena egitea hurrengokoa betetzen delako: fref: Erreferentzia muga elastikoa. VEd: Izandako ebaketa esfortzua egoera kritikoan. VEd : 0.15 kN A: Sekzioaren azalera gordina. fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. MEd-: Jasandako momentu makurtzailea. Wpl : 4815.00 cm³ : Esfortzuen interakzioaren ondoriozko murrizketa koefizientea. fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. y, z: Lerdentasun murriztuak 1 baino balio txikiagoekin, Y eta Z ardatzekiko hurrenez hurren. Jasandako ebaketa esfortzua VEd ebaketa esfortzu erresistentea Vc,Rd baino %50 handiagoa denez beharrezkoa da makurdurara eta axialera erresistentzia egiaztatzea. N: Esfortzuen interakzioen ondoriozko murrizketa koefizientea. EIB/BIE 2019/06/17 291 Sw: Arimaren azalera gordinaren eta sekzioaren azalera gordinaren arteko erlazioa. Sf: Hegalaren azalera gordinaren eta sekzioaren azalera gordinaren arteko erlazioa. yy, zz: Esfortzuen interakzioen ondoriozko murrizketa koefizientea. fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. VEd: Ebaketa esfortzua egoera kritikoan. fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. VEd: Ebaketa esfortzua egoera kritikoan. fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. A: Sekzio gordinaren azalera 1, 2 eta 3 klaseetako sekzioentzat. Gilbordura elastikoaren axial kritikoa Ncr a), b) eta c)-n lortutako balioak baino txikiagoa da: A: Zeharkako sekzioaren azalera gordina. A: Sekzio gordinaren azalera 1, 2 eta 3 motatako sekzioentzat. A: Sekzio gordinaren azalera 1, 2 eta 3 motatako sekzioentzat. : Gilborduraren ondoriozko txikitze koefizientea. Ncr: Gilborduraren axial kritikoa, hurrengokoetako txikiena: Wpl,y: Modulu erresistente plastikoa, tentsio handiena daukan zuntzari dagokiona, 1 eta 2 motatako sekzioentzat. Wpl,y: Gehien konprimatuta dagoen zuntzari dagokion modulu erresistente elastikoa, 1 eta 2 motatako sekzioentzat. Wel,y: Gehien konprimatuta dagoen zuntzari dagokion sekzio gordinaren modulu erresistente elastikoa. Lc- : 6.274 m C1: Euskarri baldintzen eta momentu makurtzaileen menpean dagoen faktorea. Wpl,y: Modulu erresistente plastikoa, tentsio handiena daukan zuntzari dagokiona, 1 eta 2 motatako sekzioentzat. h: Sekzioaren ertza. Ez da beharrezkoa egiaztapena egitea hurrengokoa betetzen delako: fref: Erreferentzia muga elastikoa. y, z: Gilborduraren murrizte koefizienteak, Y eta Z ardatzen inguruan hurrenez hurren. y, z: Lerdentasun murriztuak 1 baino balio txikiagoekin, Y eta Z ardatzekiko hurrenez hurren. A: Zeharkako sekzioaren azalera gordina. fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. A: Sekzio gordinaren azalera 1, 2 eta 3 motatako sekzioentzat. fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. A: Sekzio gordinaren azalera 1, 2 eta 3 motatako sekzioentzat. fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. : Gilborduraren ondoriozko txikitze koefizientea. Ncr: Gilborduraren axial kritikoa, hurrengokoetako txikiena: Wpl,y: Modulu erresistente plastikoa, tentsio handiena daukan zuntzari dagokiona, 1 eta 2 motatako sekzioentzat. fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. Wpl,y: Gehien konprimatuta dagoen zuntzari dagokion modulu erresistente elastikoa, 1 eta 2 motatako sekzioentzat. Wel,y: Gehien konprimatuta dagoen zuntzari dagokion sekzio gordinaren modulu erresistente elastikoa. Lc- : 6.274 m C1: Euskarri baldintzen eta momentu makurtzaileen menpean dagoen faktorea. Wpl,y: Modulu erresistente plastikoa, tentsio handiena daukan zuntzari dagokiona, 1 eta 2 motatako sekzioentzat. Wpl,z : 231.00 cm³ fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. VEd: Izandako ebaketa esfortzua egoera kritikoan. h: Sekzioaren ertza. Ez da beharrezkoa egiaztapena egitea hurrengokoa betetzen delako: fref: Erreferentzia muga elastikoa. A: Sekzioaren azalera gordina. fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. y, z: Gilborduraren murrizte koefizienteak, Y eta Z ardatzen inguruan hurrenez hurren. LT : 0.44 y, z: Lerdentasun murriztuak 1 baino balio txikiagoekin, Y eta Z ardatzekiko hurrenez hurren. VEd,z: Indar ebakitzailea egoera kritikoenean. A: Sekzio gordinaren azalera 1, 2 eta 3 klaseko sekzioentzat. Gilbordura elastikoaren axial kritikoa Ncr a), b) eta c)-n lortutako balioak baino txikiagoa da: A: Sekzio gordinaren azalera 1, 2 eta 3 klaseko sekzioentzat. A: Sekzio gordinaren azalera 1, 2 eta 3 motatako sekzioentzat. : Gilborduraren ondoriozko txikitze koefizientea. Ncr: Gilborduraren axial kritikoa, hurrengokoetako txikiena: Wpl,y: Modulu erresistente plastikoa, tentsio handiena daukan zuntzari dagokiona, 1 eta 2 motatako sekzioentzat. Wpl,y : 1869.00 cm³ Wpl,y: Modulu erresistente plastikoa, tentsio handiena daukan zuntzari dagokiona, 1 eta 2 klaseko sekzioentzat. h: Sekzioaren ertza. EIB/BIE 2019/06/17 323 Ez da beharrezkoa egiaztapena egitea hurrengokoa betetzen delako: fref: Erreferentzia muga elastikoa. A : 149.10 cm² Wpl,y, Wpl,z: Sekzio gordinaren modulu erresistente elastikoa, gehien konprimatuta dagoen zuntzarentzat, Y eta Z ardatzekiko. y, z: Gilborduraren ondoriozko txikitze koefizienteak, Y eta Z ardatzen inguruan. y, z: Lerdentasun murriztuak, 1 baino txikiagoak diren balioekin. A: Sekzio gordinaren azalera 1, 2 eta 3 klaseetako sekzioentzat. Gilbordura elastikoaren axial kritikoa Ncr a), b) eta c)-n lortutako balioak baino txikiagoa da: EIB/BIE 2019/06/17 342 A: Sekzio gordinaren azalera 1, 2 eta 3 klaseetako sekzioentzat. A: Sekzio gordinaren azalera 1, 2 eta 3 klaseetako sekzioentzat. : Gilborduraren ondoriozko txikitze koefizientea. Ncr: Gilborduraren axial kritikoa, hurrengokoetako txikiena: Wpl,y: Modulu erresistente plastikoa, tentsio handiena daukan zuntzari dagokiona, 1 eta 2 klaseetako sekzioentzat. Wpl,y : 245.40 cm³ h: Sekzioaren ertza. Ez da beharrezkoa egiaztapena egitea hurrengokoa betetzen delako: fref: Erreferentzia muga elastikoa. A : 43.00 cm² Wpl,y, Wpl,z: Sekzio gordinaren modulu erresistente elastikoa, gehien konprimatuta dagoen zuntzarentzat, Y eta Z ardatzekiko. EIB/BIE 2019/06/17 346 y, z: Gilborduraren ondoriozko txikitze koefizienteak, Y eta Z ardatzen inguruan. y, z: Lerdentasun murriztuak, 1 baino txikiagoak diren balioekin. VEd,z: Egoera kritikoan emandako indar ebakitzailea. A: Sekzio gordinaren azalera 1, 2 eta 3 klaseetako sekzioentzat. fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. A: Sekzio gordinaren azalera 1, 2 eta 3 klaseetako sekzioentzat. fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. : Gilborduraren ondoriozko txikitze koefizientea. Wpl,y: Modulu erresistente plastikoa, tentsio handiena daukan zuntzari dagokiona, 1 eta 2 klaseetako sekzioentzat. Wpl,y : 245.40 cm³ fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. VEd: Izandako ebaketa esfortzua egoera kritikoan. h: Sekzioaren ertza. fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. Ez da beharrezkoa egiaztapena egitea hurrengokoa betetzen delako: fref: Erreferentzia muga elastikoa. fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. y, z: Gilborduraren murrizte koefizienteak, Y eta Z ardatzen inguruan hurrenez hurren. y, z: Lerdentasun murriztuak 1 baino balio txikiagoekin, Y eta Z aradatzekiko hurrenez hurren. A: Zeharkako sekzioaren azalera gordina. A: Zeharkako sekzioaren azalera gordina fy,: Muga elastikoa txikitua profila lortzen duen tenperaturagaitik. Erresistentzia egiaztapenak EIB/BIE 2019/06/17 359 Torlojuentzako egiaztapenak Erresistentzia egiaztapenak Torlojuentzako egiaztapenak Torlojuentzako egiaztapenak Erresistentzia egiaztapenak Osagaia Egiaztapena Unitateak Txarrrena Erresistentea Aprob. (%) Zurruntzaileak Ebakitzailea kN 19.47 293.36 6.64 Trakzioa kN 19.47 260.33 7.48 Erresistentzia egiaztapenak Torlojuentzako egiaztapenak EIB/BIE 2019/06/17 378 Torlojuentzako egiaztapenak Erresistentzia egiaztapenak Erresistentzia egiaztapenak Torlojuentzako egiaztapenak Erresistentzia egiaztapenak Egiaztapena Unitateak Txarrena Erresistentea Aprob. (%) Kordoiaren plastifikazioa kN 25.092 219.026 11.46 Axial eta ebakitzailearen arteko interakzioa -- -- -- 18.86 Erresistentzia egiaztapenak Egiaztapena Unitateak Txarrena Erresistentea Aprob. (%) Kordoiaren plastifikazioa kN 2.499 200.005 1.25 Axial eta ebakitzailearen arteko interakzioa -- -- -- 18.43 Erresistentzia egiaztapenak Torlojuentzako egiaztapenak Egiaztapena Unitateak Txarrena Erresistentea Aprob. (%) Zeharkako sekzioaren ebakitzailea kN 40.22 399.20 10.07 Makurtzailea -- -- -- 57.38 Egiaztapena Unitateak Txarrena Erresistentea Aprob. (%) Zeharkako sekzioaren ebakitzailea kN 35.56 251.81 14.12 Makurtzailea -- -- -- 59.42 Ezinezkoa da CYPE software-aren bitartez profil tubular baten eta HEB profil baten arteako lotura diseinatzea. Hortaz, eskuz egingo da kalkulua, horretarako CTE DB SE-A dokumentuaren 8.5.2 puntua jarraituko da, bai torlojuen bai lotura xaflaren egiaztapenak gauzatzeko. Erabiliko diren torlojuak ISO 4014 serieko M14 izango dira, 8.8 kalitatea dutenak. Azkoinei dagokionez, ISO 4032 serieko M14 izango dira, 8 kalitatearekin. Zirrindolak ISO 7089 seriekoak izango dira 14 mm-tako barne diametroarekin eta 200 HV gogortasunarekin. Xaflak S275 altzairuzkoak izango dira, 24 mm-tako lodierarekin. Goiko kordoiaren eta zutabearen arteko lotura, A lotura izango da. B lotura, aldiz, beheko kordoiaren eta zutabearen arteko lotura. Indarrak kalkulatzeko erabiliko diren konbinaketak hurrengokoak dira: - A loturaren indar axialerako: 0,8 · ܲܲ 1,05 · ܳଶ(2)(ܥ)+1,5·ܸ(180°)ܪ3 Indarrak lotura bakoitzean dauden 6 torlojuen artean bananduko dira, hortaz, egiaztapena gauzatzerakoan erabiliko diren indarrak hurrengokoak dira: Torlojuaren zeharkako sekzioaren erresistentzia ebakitzailera: - ݂௨௕:Torlojuaren altzairuaren azken erresistentzia. Ikusi ahal denez ܨ௩,ோௗ >ܨ௩ ஺ eta ܨ௩,ோௗ >ܨ௩ ஻, beraz erresistentzia ebakitzailera onargarria da. - ݂௨: Xaflaren altzairuaren azken erresistentzia. Ikusi ahal denez ܨ௕,ோௗ >ܨ௩ ஺ eta ܨ௕,ோௗ >ܨ௩ ஻, beraz erresistentzia zapalketara onargarria da. - ݂௨௕:Torlojuaren altzairuaren azken erresistentzia. Ikusi ahal denez ܨ௧,ோௗ >ܨ௧ ஺ eta ܨ௧,ோௗ >ܨ௧ ஻, beraz erresistentzia zapalketara onargarria da. Erresistentzia kalkulatu beharrean, beharrezko lodiera minimoa kalkulatuko da. Gainera, lotura xaflaren eta zutabearen hegalaren egiaztapena egin behar da. Hortaz, xaflaren lodierarekin (24 mm) eta zutabearen hegalaren lodierarekin (24 mm) konparatu beharko da lodiera minimoa. - ݂௨௕: Torlojuaren altzairuaren azken erresistentzia. - ݂௨: Xaflaren edo hegalaren altzairuaren azken erresistentzia.  Trakziora + ebakitzailera erresistentzia Trakziozko eta ebaketa indarren egiaztapen konbinatua gauzatu behar da torlojuentzako: Ikusi ahal denez, bai A loturan bai B loturan, egiaztapenen emaitzak onargarriak dira.  Zurruntzaileak Zutabearen zurruntzaileen kalkulua gauzatzeko, egiaztatu behar da ea zurruntzaileak behar diren ala ez. Horretarako CTE DB SE-A dokumentuaren 6.3.3.4 puntua jarraituko da, indar ebakitzailearen ondoriozko makadurara arimaren erresistentzia kalkulatzeko. Argi ikusten da ez dela makaduraren egiaztapena egin behar. Hortaz, EZ dira zurruntzaileak behar. Eraikinaren zutabeak ezin dira zimentazioaren hormigoiaren gainean eutsi, hormigoiak ezin dituelako jasan sortutako tentsioak. Arazo honen aurrean altzairuzko ainguraketa plakak erabiliko dira, eraikinaren zutabeen eta zapaten arteko lotura gauzatzeko. Ainguraketa plaken helburu nagusia tentsioen zabalketa izango da, hormigoia hauek jasan ahal izateko. Zutabeak transmititutako konpresiozko tentsioak, hormigoizko gainazal batetan bananduko dute, hormigoiaren kalkulu erresistentzia ez gainditzeko. EIB/BIE 2019/06/17 420 Oinarri plakaren eta zapataren arteko lotura ainguraketa pernoen bitartez gauzatuko da, hauen helburua indarren edo momentuen aurrean zutabea ibilgetutzea da. Pernoak azkoinen bitartez lotuko dira oinarri plaketara. Plakak, uzkurtzen ez den berdinketa mortero baten gainean asentatuko dira. Plaketan erabilitako materiala S275 izango da, pernoak, aldiz, B 400 S motako barra korrugatuak izango dira. Aurrealdeko zutabetxoak eusten dituzte. N102, N104 eta N106 korapiloetan kokatuta daude. Atzealdeko zutabetxoak eusten dituzte. N103, N105 eta N107 korapiloetan kokatuta daude. Eskinetako zutabeak eusten dituzte. N1, N3, N71 eta N73 korapiloetan kokatuta daude. Goiko solairua eusten duten portikoen zutabeak eusten dituzte. N61, N63, N66 eta N68 korapiloetan kokatuta daude. 154.irudia: 1. taldearen lotura Betetzen da Pernoen eta ertzaren arteko tarte minimoa: EIB/BIE 2019/06/17 424 Erreferentzia: Egiaztapena Balioak Egoera Zurruntzaileen lerdentasuna: Beharrezko ainguraketa luzera kalkulatzen da. - Trakzioa: - Ebakitzaile: - Trakzioa + Ebakitzailea: Betetzen da Trakzioa pernoen zurtoinean: Betetzen da Egiaztapen guztiak betetzen dira Betetzen da Pernoen eta ertzaren arteko tarte minimoa: Betetzen da Zurruntzaileen lerdentasuna: Beharrezko ainguraketa luzera kalkulatzen da. - Trakzioa: - Ebakitzaile: - Trakzioa + Ebakitzailea: Betetzen da Trakzioa pernoen zurtoinean: Betetzen da Egiaztapen guztiak betetzen dira Betetzen da Pernoen eta ertzaren arteko tarte minimoa: Beharrezko ainguraketa luzera kalkulatzen da. - Trakzioa: - Ebakitzaile: - Trakzioa + Ebakitzailea: Betetzen da Trakzioa pernoen zurtoinean: Betetzen da Egiaztapen guztiak betetzen dira Betetzen da Pernoen eta ertzaren arteko tarte minimoa: EIB/BIE 2019/06/17 437 Erreferentzia: Egiaztapena Balioak Egoera Zurruntzaileen lerdentasuna: Beharrezko ainguraketa luzera kalkulatzen da. - Trakzioa: - Ebakitzaile: - Trakzioa + Ebakitzailea: Betetzen da Trakzioa pernoen zurtoinean: Betetzen da Egiaztapen guztiak betetzen dira Betetzen da Pernoen eta ertzaren arteko tarte minimoa: EIB/BIE 2019/06/17 441 Erreferentzia: Egiaztapena Balioak Egoera Zurruntzaileen lerdentasuna: Beharrezko ainguraketa luzera kalkulatzen da. - Trakzioa: - Ebakitzaile: - Trakzioa + Ebakitzailea: Betetzen da Trakzioa pernoen zurtoinean: Betetzen da Egiaztapen guztiak betetzen dira Betetzen da Pernoen eta ertzaren arteko tarte minimoa: Betetzen da Zurruntzaileen lerdentasuna: Beharrezko ainguraketa luzera kalkulatzen da. - Trakzioa: - Ebakitzaile: - Trakzioa + Ebakitzailea: Betetzen da Trakzioa pernoen zurtoinean: Betetzen da Egiaztapen guztiak betetzen dira Erresistentzia egiaztapena Erref. Von Mises tentsioa Tentsio normal fu (N/mm²) w  (N/mm²)  (N/mm²) || (N/mm²) Balioa (N/mm²) Aprob. (%)  (N/mm²) Aprob. (%) Zurruntzailea x-x (y = - 98): Oinarri plakara soldadura Ez da egiaztapena egin behar. 410.0 0.85 Zurruntzailea x-x (y = - 98): Zurruntzaileari soldadura ertzean Ez da egiaztapena egin behar. 410.0 0.85 Zurruntzailea x-x (y = - 98): Oinarri plakara soldadura Ez da egiaztapena egin behar. 410.0 0.85 Zurruntzailea x-x (y = - 98): Zurruntzaileari soldadura ertzean Ez da egiaztapena egin behar. 410.0 0.85 Zurruntzailea x-x (y = 98): Oinarri plakara soldadura Ez da egiaztapena egin behar. 410.0 0.85 Zurruntzailea x-x (y = 98): Zurruntzaileari soldadura ertzean Ez da egiaztapena egin behar. 410.0 0.85 Zurruntzailea x-x (y = 98): Oinarri plakara soldadura Ez da egiaztapena egin behar. 410.0 0.85 Zurruntzailea x-x (y = 98): Zurruntzaileari soldadura ertzean Ez da egiaztapena egin behar. 410.0 0.85 Zurruntzailea y-y (x = - 103): Oinarri plakara soldadura Ez da egiaztapena egin behar. 410.0 0.85 Zurruntzailea y-y (x = 103): Oinarri plakara soldadura Ez da egiaztapena egin behar. 410.0 0.85 Zapatetan erabilitako hormigoia HA-25 izango da, agregakinaren tamaina maximoa 30 mm-takoa izanda. Erabilitako armadurak B 500 S motatakoak izango dira. Esposizio mota orokorra IIa izango da, lurperatuta daudelako, eta gainera Basaurin urtero 600 mm-tako prezipitazioak gainditzen direlako. Zapatak ere taldekatuko dira muntai lanak errazteko asmoz. 3.1.9.1 puntuan ainguraketa plakak taldekatzean adierazitako talde berdinak erabiliko dira zapatekin. 161.irudia: 1. taldearen planoa Betetzen da Zapataren ebakitzailea: Ebakitzailea: 195.12 kN Betetzen da Zimentazioan abiaguneak ainguratzeko tartea : 163.irudia: 2. taldearen planoa Betetzen da Zapataren ebakitzailea: Betetzen da Zimentazioan abiaguneak ainguratzeko tartea : 164.irudia: 3. taldearen 3Da 165.irudia: 3. taldearen planoa Betetzen da Zapataren ebakitzailea: Ebakitzailea: 24.23 kN Ebakitzailea: 69.36 kN Betetzen da Zimentazioan abiaguneak ainguratzeko tartea: Betetzen da Egiaztapen guztiak betetzen dira Informazio gehigarria: 167.irudia: 4. taldearen planoa Betetzen da Zapataren ebakitzailea: Ebakitzailea: 53.27 kN Ebakitzailea: 98.69 kN Betetzen da Zimentazioan abiaguneak ainguratzeko tartea: Betetzen da Egiaztapen guztiak betetzen dira Informazio gehigarria: 169.irudia: 5. taldearen planoa Ez da egin behar Betetzen da Zapataren ebakitzailea: Ebakitzailea: 69.36 kN Betetzen da Zimentazioan abiaguneak ainguratzeko tartea: 171.irudia: 6. taldearen planoa Betetzen da Zapataren ebakitzailea: Ebakitzailea: 184.92 kN Ebakitzailea: 164.12 kN Betetzen da Zimentazioan abiaguneak ainguratzeko tartea: Lotura habeak, trakziozko indarrak jasan ahal dituzten hormigoi armatuzko elementuak dira. Zapatak lotzen dituzte. Bere helburua zapaten desplazamendu horizontala ekiditzea da. Eraikin honetan, erabilitako lotura habe guztiak berdinak izango dira, soilik ezberdinduko dira bere luzera dela eta (6,30 m eta 6,55 m). Hauen profila 40x40 cm2- koa izango da, eta armadurak Ø12-ko 4 barra korrugatu izango dira. Estriboak 25 cm-ka jarrritako Ø8 barrak izango dira. Lotura habeetan erabilitako hormigoia HA-25 izango da, agregakinaren tamaina maximoa 30 mm-takoa izanda. Erabilitako armadurak B 500 S motatakoak izango dira. Esposizio mota orokorra IIa izango da, lurperatuta daudelako, gainera Basaurin urtero 600 mm-tako prezipitazioak gainditzen direlako. - Ebakitzailerik gabe: Uren ebakuazio sistemaren dimentsionamendua zehazteko CTE DB HS dokumentua jarraituko da. Batez ere HS 5 sekzioa eta beharrezko eranskinak. Dimentsionamenduan bi sare bereiziko dira, lehenengoa hondakin-uren ebakuazioa izango da eta bigarrena euri-uren ebakuazioa. Hondakin-uren sarearen funtzioa, sortutako hondakin-urak lurpean dagoen hondakin-uren arketaraino garraiatzea da, ondoren Basauriko A.H.V. industrialdeko hondakin-uren sare orokorrera bidaltzeko. Beste aldetik, euri-uren sarearen funtzioa, eraikinaren estalkian jausitako euriuren ebakuazioa gauzatzea da, horretarako lurpean dagoen euri-uren arketaraino garraiatzen dira, ondoren A.H.V. industrialdeko estolderia saretara bidaltzeko. Hondakin-uren sarea dimentsionatzeko, lehenengo eta behin zehaztu behar dira hondakin-urak sortuko dituzten elementuen ezaugarriak eta kopurua. Eraikin honen kasuan, bitan bananduko dira, beheko solairuko eta beheko solairuko elementuak. Komun kopurua zehaztu da 1997ko apirilaren 14ko 486/1997 Errege Dekretuaren jarraituz, 15 emakumeko komun bat jarri behar da gutxienez, gizonezkoeei dagokionez komun bi jarri behar dira 25 gizonezko. Dutxa kopurua ere zehaztu da 486/1997 Errege Dekretua jarraituz, gutxienez dutxa bat jarri behar da 10 langileentzako. Komun bakoitzeko konketa bat jarri beharko da 486/1997 Errege Dekretuaren arabera. Hortaz, kontuan izanda solairu bakoitzean gehienez 20 langile egongo direla:  Beheko solairuan: - 4 konketa (2 gizonentzako eta 2 emakumentzako). - 4 komun (2 gizonentzako eta 2 emakumentzako). - 6 dutxa (3 gizonentzako eta 3 emakumentzako).  Goiko solairuan: - 4 konketa (2 gizonentzako eta 2 emakumentzako). - 4 komun (2 gizonentzako eta 2 emakumentzako). Konketa, komun eta dutxa kopurua eta erabilera publikoko edo pribatukoak diren jakinda, taularen bitartez isurbide kopuru totala lortuko da. Kasu honetan erabilera pribatua izango dutela esan ahal da. Beheko solairuko isurbide kopurua eta goiko solairuko isurbide kopuruak bereiziko dira. 61. taulan ikusi ahal diren balioekin beheko solairuko isurbide kopurua kalkulatuko da. 62. taulan ikusi ahal diren balioekin goiko solairuko isurbide kopurua kalkulatuko da. Beheko eta goiko solairuetako isurbide kopuruak jakinda, isurbide kopuru totala kalkulatuko da. Aurretik zehaztutako hodieriaren diametroa 110 mm izanda, aukeratuko diren dimentsioak 50 cm (luzera) x 50 cm (zabalera) izango dira, hau da, 150 mm-tako irteera biltzaileari dagozkionak. Euri-uren ebakuazioaren elementuak dimentsionatu ahal izateko, beharrezkoa da eraikina kokatuta dagoen lekuan ematen den euri-intentsitatea jakitea. Horretarako, CTE DB HS dokumentuaren B eranskina erabiliko da. Estolda-zuloak kalkulatzeko, CTE DB HS dokumentuaren HS 5 sekzioaren 4.6 taula (71. taula) erabiltzen da. EIB/BIE 2019/06/17 480 Estolda-zulo kopurua estalkiaren proiekzio horizontalaren arabera kalkulatuko da. Kasu honetan 2100 m2-tako proiekzio horizontala dago, bi uretara diseinatuta dagoenez alde bakoitzari 1050 m2-tako balioa dagokio. Kanaloiak kalkulatzeko kontuan izan behar da estalkiaren proiekzio horizontala, baina soilik estolda-zulo bakoitzari dagokiona. Alde bakoitzean 7 estolda-zulo daudenez, bakoitzari dagokion proiekzio horizontala 150 m2 izango dira. 71. taulak 100 mm/h-ko euri-intentsitaterako balioak hartzen ditu kontuan. 155 mm/h-ko euri-intentsitatea daukan eraikinaren kanaloiak kalkulatzeko zuzenketa faktore bat erabili behar da. Zuzenketa faktorea aplikatu eta gero estolda-zulo bakoitzari dagokion proiekzio horizontalaren balioa 232,5 m2-takoa da. CTE DB HS dokumentuaren HS 5 sekzioaren 4.7 taula (72. taula) erabiliko da kalkulua gauzatzeko. Zuzenketa faktorea aplikatu eta gero, alde bakoitzaren proiekzio horizontala 1627,5 m2-tako balioa izango du. Proiekzio horizontalaren balio egokitua kalkulatu eta gero, 73. taulan ikusi ahal den moduan, euri-uren zorroten diametro nominala 200 mm-takoa izango da. Euri-uren biltzaileak kalkulatzeko kontuan izan behar da estalkiaren proiekzio horizontala. CTE DB HS dokumentuaren HS 5 sekzioaren 4.9 taula (74. taula) erabiliko da kalkulua gauzatzeko. Estalkiaren proiekzio horizontal totala 2100 m2-tako balioa dauka. Baina kontuan hartu behar da eraikina bi uretara diseinatuta dagoela, hortaz, alde bakoitzaren proiekzio horizontala erabili beharko da, hau da, 1050 m2. Euri-uren biltzaileen malda eta diametroa Euri-uren arketak kalkulatzeko, CTE DB HS dokumentuaren HS 5 sekzioaren 4.13 taula (75. taula) erabiliko da.  "Grupo Panel Sandwich" enpresako fatxadako itxituren katalogoa.  Altzairuzko profilen prontuarioa.  Eraikuntzaren Kode Teknikoaren webgunea: https://bit.ly/2LgEKWC
science
addi-bcb8869af5c9
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/36500
Automobilentzako gurpilen biltegi baten diseinua eta kalkulua
Del Teso Romero, Pablo
2019-11-27
Baldintzen agiriaren helburua proiektuaren egitura industrialaren eraikuntzarako beharrezkoak diren baldintzak zehaztea da, baldintza hauek teknikoak, ekonomikoak eta administratiboak izango dira. Baldintzen agiria kontratu izaera duen dokumentua da. Proiektuaren egitura industrialaren eraikuntza lanekin zerikusirik duen edozein pertsonak dokumentu honetan zehaztutakoa bete beharko du derrigorrez. Proiektuan zehaztutako lanen ezaugarri, kalkulu, plano eta aurrekontu guztiak baldintzen agiri dokumentu honen menpe egongo dira eta honen arabera burutuko dira. Baldintzen agiri dokumentu hau lanen kontrolean, zuzendaritzan eta ikuskapenean eragina izango du. Jabegoa entitate fisikoa edo juridikoa, pribatua edo publikoa da eta bakarka edo kolektiboki egituraren proiektua eta Obra sustatzen, programatzen eta ordaintzen du, bai bere baliabideekin zein besteenarekin. Jabegoak izendatuko ditu Zuzendaritza Fakultatiboaren parte izango diren Obra Zuzendaria eta Segurtasun eta Osasun Koordinatzaileak. Jabegoaren aldetik eraikuntza lanen gauzatzea zuzentzeko ardura jasoko duen pertsona da, Zuzendaritza Fakultatiboaren arduraduna izango da. Obra Zuzendariak beharrezko titulazio akademikoa eta atribuzio profesionalak izan beharko ditu indarrean dauden xedapenen arabera. Bere ardura izango da lanen zuzendaritza eta zainketa, bai bere kabuz zein bera izendatutako norbaiten bidez. Obra Zuzendaria autoritate tekniko-legal osoa izango du. Proiektuan zehaztu diren Obraren lanak gauzatzeko ardura jasoko duen entitatea edo pertsona juridikoa izango da. Kontratuan adostutako egin beharreko lanak epe barruan gauzatzeko behar dituen giza-baliabideak eta baliabide materialak erabiliko ditu. Zuzendaritza Fakultatiboak Kontratistari eskuratutako dokumentuak kontratazio eta informazio balioa izango dute. Hauek izango dira planoak, baldintzen agiria, aurrekontuak eta memoria. Kontratistari eskuratutako dokumentuetan aldaketaren bat egotekotan, Kontratistak Zuzendaritza Fakultatiboari jakinarazi beharko dio aldaketak egin baino lehen honek onartu ditzan, behin aldaketak onartuta daudela dokumentu guztiak eguneratu beharko dira. Kontratistak beti izango du agindu orrien eta legezko araudiaren kopia bat, baita ere plano orokorren eta xehetasun guztien kopia bat instrukzio eta berezitasunekin batera. Lan gehigarriak, egituraren eraikuntza lanak hasita daudenean proiektuan agertzen ez diren aldaketak izango dira, eraikuntza lanak gauzatzen diren bitartean zehaztuko dira. Lan gehigarriak Zuzendaritza Fakultatiboak zehaztu eta adieraziko ditu, kasu hauetan, hasieran adostutako eraikuntza lanen epearen luzapen bat eskatuko da. Proiektuaren planoetan adierazitakoa eta agindu orrietan adierazitakoa bat etortzen ez badira, beti nagusituko da agindu orrietan adierazitakoa. Proiektuaren kalkuluaren eta gauzatzearen une guztietan kontuan izan behar den araudi garrantzitsuena Eraikuntzaren Kode Teknikoa (CTE) eta honek osatzen duten Dokumentu Basikoak (DB) dira. Hauen bitartez ziurtatzen da eraikina oinarrizko seguritate eta erosotasun baldintzak betetzen dituela. Zubi garabiaren eta aukeratuko diren habe gidariaren eta errailaren kalkulurako UNE 76-201-88 araudia erabiliko da. Araudian zehazten da zubi garabiak eragiten dituen indarrak segurtasunaren aldetik nola kalkulatu. Bere instalaziorako 2000. urteko NTP 738 gida (Zubi garabiak III. Muntaia, instalazioa eta mantenimendua) jarraituko da. Hormigoiz osatutako elementuen kalkulua gauzatzeko, Instrucción de Hormigón Estructural (EHE-08) araudia jarraituko da. Bertan zehazten dira hormigoia eta bere inguruan bete behar diren seguritate baldintza eta ingurunearen babeserako baldintza guztiak. Hormigoizko elementuen zenbait ezaugarrien baldintzak zehazteko hurrengoko UNE araudiak erabiliko dira: Soldaduren kalitatea UNE-EN ISO 10675-1:2017 araudian zehaztuta datozen akatsen arabera zehaztuko dira. Soldatzaileak homologatuak egon beharko dira UNE-EN ISO 9606-1:2017 araudiaren arabera. Soldadura prozedura mota aukeratzerakoan UNEEN ISO 2560:2010 kontuan izango da. Saneamenduari dagokionez, instalazioa gauzatzerakoan, aurretik izendatutako dokumentuak aparte, NTE-ISS araudi teknologikoa jarraituko da. Igeltserotza lanak burutzerakoan igeltsu laminatuaren panelen muntaketa baldintza guztiak zehazten dituen UNE 102043:2013 araudia kontuan izango da. Arotzeria elementuen instalazioa hurrengoko NTE araudi teknologikoen arabera burutuko da:  1974. urteko NTE-FCL araudi teknologikoa: Fatxada, arotzeria aleazio arinak.  1975. urteko NTE-PPM araudi teknologikoa: Banaketak. Zurezko ateak.  1976. urteko NTE-PPA araudi teknologikoa: Banaketak. Altzairuzko ateak.  1983. urteko NTP 40 gida: Suteen detekzioa.  1997ko urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretua: Prebentzio zerbitzuen araudia  1997ko apirilaren 23ko 485/1997 Errege Dekretua: Lan gunean segurtasun eta osasunari dagozkien seinaleztapen minimoak.  1997ko apirilaren 23ko 486/1997 Errege Dekretua: Lan gunean segurtasun eta osasunari dagozkien neurri minimoak.  1997ko urriaren 24ko 1627/1997 Errege Dekretua: Eraikuntza obretan segurtasun eta osasunari dagozkien neurri minimoak.  1983. urteko NTP 79 gida: Pala kargatzailea.  2008. urteko NTP 820 gida: Ergonomia eta eraikuntza. Lanak zangetan.  2009. Urteko NTP 824 gida: Makineria jasotzailearekin kargak jasotzeko beharrezko tresneriaren klasifikazioa.  2018. urteko NTP 1115 gida: Pala kargatzailea: seguritatea. EIB/BIE 2019/06/17 10 Segurtasun tresnen aukeraketa burutzeko 1984. urteko NTP 102 gida (Banakako babes elementuen sailkapenak eta motak) jarraituko da, gainera hurrengoko araudi bereziak bete beharko dituzte:  Segurtasun betaurrekoak eta soldaduren aurreko segurtasun maskarak: UNE-EN 166:2002.  Akzio mekanikoen aurreko bota dielektrikoak eta segurtasun bota dielektrikoak: UNE-EN ISO 20345:2012.  Bibrazioen kontrako gerrikoak eta erremintak eramateko gerrikoak: UNE-EN ISO 13688:2013.  Uretako botak eta labainketen kontrako oinetakoak: UNE-EN ISO 20347:2013.  Lohihartzekoak: UNE-EN 343:2019.  2008ko otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretua: Hondakinen sorrera eta kudeaketa eraikuntza lanetan. Basauriko eraikuntza araudiari dagokionez, 2000ko abenduaren 11n argitaratutako Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (BAO), 235. zenbakia, ezarritako araudiak beteko dira. Bertan adierazita daude A.H.V. industrialdearen gain dauden eraikuntza baldintzak. Eraikinaren planoak egiterakoan, UNE-ko hainbat araudi jarraituko dira:  Formatuak eta eskalak: UNE-EN ISO 5457:2000. Atal honetan, eraikuntza lanen gauzatzea eta prozesu eraikitzailea baldintzatzen duen informazioa zehaztuko da, ez da informazio legala, administratiboa edo ekonomikoa izango, baizik eta Obraren garapen egoki baterako beharrezkoak diren baldintzak izango dira. Lanen lehenengo prozesua lurren garbiketa izango da, horretarako landarelurrak, lurzoruan dauden elementu arraroak edo kaltegarriak eta sastrakak kenduko dira. Lanak burutzeko baliabide mekanikoak erabiliko dira, baita ere eskulanak erabiliko dira modu osagarri batean.  Neurketa irizpideak eta unitateak:  Altzairuz eta egurrez egindako sistema prefabrikatuak, adibidez, taulak eta plataformak.  Makineria: Mailu pneumatikoa, atzerako hondeamakina, kamioi baskulagarria, pala mekanikoa eta kamioi autoiraultzailea (dumper).  Banakako babes elementuak: segurtasun kaskoa, akzio mekanikoen aurrean erresistenteak diren segurtasun bota dielektrikoak, urari erresistenteak diren segurtasun bota dielektrikoak, eraso mekanikoen kontrako eskularruak, lohihartzeko egokiak, segurtasun betaurrekoak, maskarak eta entzumenbabesleak.  Taldeko babes elementuak: lan gunea mugatzeko hesiak eta desnibelak mugatzeko barandak.  1983. urteko NTP 79 gida: Pala kargatzailea.  2018. urteko NTP 1115 gida: Pala kargatzailea: seguritatea. Hodientzako, arketentzako eta zimentazioentzako beharrezkoak diren hondeaketak egingo dira. Lan hauek ahal den epe laburrenean egingo dira, geroago lurzoruaren betetzea eta trinkotzea gauzatzeko. Lehenengo eta behin lurzoruaren hondeaketa bide mekanikoen bitartez gauzatuko da. Bide mekanikoen bitartez ere hondeatuko dira zapatentzako eta saneamendu sistemarentzako beharrezkoak diren zuloak. Beharrezkoa bada, eskulanak erabiliko dira prozesuan zehar era osagarri batean. Lurzoruan ura aurkitzen bada, bere xurgapena beharrezkoa izango da hondeaketa lanak gauzatzen diren bitartean. Uraren xurgapena inguruko eraikuntzen egonkortasuna arriskuan jarri gabe burutuko da.  Neurketa irizpideak eta unitateak:  Egituraren zapatentzako hondeatutako bolumena metro kubikotan (m3), baita ere zehaztuko da zapata talde bakoitzaren kopurua, hondeatutako bolumena metro kubikotan (m3) eta bere luzera, zabalera eta sakonera metrotan (m). EIB/BIE 2019/06/17 14  Saneamendu sarearen arketentzako hondeatutako bolumena metro kubikotan (m3), zehaztuko da hondakin-uren eta euri-uren arketa kopurua, bakoitzarentzako hondeatutako bolumena metro kubikotan (m3) eta bere luzera, zabalera eta sakonera metrotan (m).  Saneamendu sarearen hodieriarentzako hondeatutako bolumena metro kubikotan (m3), zehaztuko da hondakin-uren eta euri-uren hodieria lerro kopurua, bakoitzarentzako hondeatutako bolumena metro kubikotan (m3) eta bere luzera, zabalera eta sakonera metrotan (m).  Eskoratze sistema pinu eta antzeko erretxinadun zurez osatuta egongo da, zuntz zuzeneko zurak. Hezetasun ehuneko maximoa %15-ekoa izango da.  Altzairuz eta egurrez egindako sistema prefabrikatuak, adibidez, taulak eta plataformak.  Elementu osagarriak: kantuak, zurkaitzak, etab.  Makineria: Mailu pneumatikoa, atzerako hondeamakina, kamioi baskulagarria, pala mekanikoa eta kamioi autoiraultzailea (dumper).  Banakako babes elementuak: Segurtasun kaskoa, urari erresistenteak diren segurtasun bota dielektrikoak, akzio mekanikoen aurrean erresistenteak diren segurtasun bota dielektrikoak, erabilera orokorreko eskularruak, eraso mekanikoen kontrako eskularruak, lohihartzeko egokiak, entzumen-babesleak, bibrazioen kontrako gerrikoak eta segurtasun betaurrekoak.  Taldeko babes elementuak: Obraren seinaleztapena, makineriaren eta ibilgailuen martxan jartzearen seinale optiko eta akustikoak, plastikozko balizaje elementuak eta errodatu ahal duten materialak eusteko elementuak.  Jarraitu beharreko arau eta araudi bereziak:  1983. urteko NTP 79 gida: Pala kargatzailea.  2018. urteko NTP 1115 gida: Pala kargatzailea: seguritatea. Zimentazioa zapata isolatuak eta lotura habeak osatuko dute. Zapaten helburua egitura guztia jasaten dituen indarrak lurzorura transmititzea da, era berean, lotura habeen helburua zapaten arteko desplazamendua galaraztea da. Zapatak eta lotura habeak hormigoi armatukoak izango dira. Garbiketa hormigoia erabiliko da zimentazioaren oinarrian egitura osoaren kalitatea bermatzeko asmoz. Zimentazioak altzairuzko egiturara ainguraketa plaken eta pernoen bitartez lotzen dira, nibelazio egokia lortzeko ainguraketa plaken eta zapaten artean nibelazio mortero geruza bat erabiliko da.  Neurketa irizpideak eta unitateak:  Zutabe metalikoak zimentazioei lotzeko erabiltzen diren altzairuzko ainguraketa plaken pisua kilogramotan (kg). Zehaztuko da ainguraketa plaken materiala eta bere dentsitatea, baita ere zehaztuko da ainguraketa plaka talde bakoitzaren pisua kilogramotan (kg), ainguraketa plaka unitate kopurua eta bere zabalera, luzera eta lodiera metrotan (m).  Zapatetan erabilitako zurezko enkofratuaren bolumena metro kubikotan (m3). Zehaztuko da talde bakoitzean erabilitako zurezko xafla kopurua, bere bolumena metro kubikotan (m3) eta bakoitzaren luzera, zabalera eta lodiera metrotan (m).  Lotura habeetan erabilitako zurezko enkofratuaren bolumena metro kubikotan (m3). Zehaztuko da talde bakoitzean erabilitako zurezko xafla kopurua, bere bolumena metro kubikotan (m3) eta bakoitzaren luzera, zabalera eta lodiera metrotan (m).  Proiektugileak adierazitako ezaugarriak dituzten garbiketa hormigoia (HM-10) eta hormigoi armatua (HA-25/B/30/IIa). Garbiketa hormigoiaren geruzek 100 mm-tako lodiera izango dute beti.  Beharrezkoa bada, Obran bertan hormigoia egiteko beharrezkoak diren osagaiak: ura, zementua eta agregakinak.  Armadurak osatuko dituzten altzairuzko barra korrugatuak (B 500 S).  Zurezko enkontratua egiteko erabiliko diren eskorak eta zurezko xaflak, 50 mmtako lodiera dutenak.  Zapatak altzairuzko egiturarekin lotuko duten ainguraketa plakak (S275), dimentsio ezberdinak dituzten sei plaka mota egongo dira.  Ainguraketa plakak zapatekin lotzen duten pernoak (B 400 S), luzera eta diametro ezberdinak dituzten sei perno mota egongo dira, baina guztiak 180°- tako angelua izango dute.  Pernoetan erabilitako azkoinak eta zirrindolak, kalitate eta dimentsio ezberdinetakoak izan daitezke, 4.6, 5.6, 6.8, 8.8 edo 10.9.  Ainguraketa plaken eta zimentazioen artean erabilitako nibelazio morteroa.  Makineria: Soldatzaileak, oxiebakitzaileak eta hormigoiketa kamioia.  Banakako babes elementuak: Segurtasun kaskoa, lohihartzeko egokia, urari erresistenteak diren segurtasun bota dielektrikoak, erabilera orokorreko eskularruak, eskularru dielektrikoak, segurtasun betaurrekoak, mandilak soldatzaileentzako eta soldadura maskarak.  Taldeko babes elementuak: zimentazio zuloen itxiera, zangen babesa eta makineriaren lan gunearen mugaketa baranden bidez.  Jarraitu beharreko arau eta araudi bereziak:  2008. urteko NTP 820 gida: Ergonomia eta eraikuntza. Lanak zangetan.  Hormigoia egiteko uraren pH-a 5 baino handiagoa izan behar da (UNE 83952:2008).  Hormigoia egiteko erabiliko den uran aurkitu daitekeen edozein motako grasen eta koipeen kantitate maximoa 15 gr/l-koa izango da (UNE 83960:2014).  Erabiliko diren altzairuzko barra korrugatuei aplikatu beharko zaien araudia UNE 36068:2011 araudia izango da. Altzairuzko elementuen bidez osatuta dauden, ezaugarri ezberdinak izan ahal dituzten eta mota ezberdinetakoak izan ahal diren portikoak eta hauek lotzen dituzten elementuak osatzen duten egitura, altzairuzko egitura izango da. Proiektu honetan, hamabost portiko osatuko dute altzairuzko egitura. Horietako hiru portiko (13., 14. eta 15. portikoak) bi solairu izango dituzte, gainontzekoak solairu bat izango dute. Solairu bakarreko portikoetatik hamaika (2. portikotik 12. portikoraino) 5 tn-tako kapazitatea duen zubi garabia eutsiko duten mensulak izango dituzte. Portiko hastialak (1. eta 15. portikoak) altzairuzko sekzio konstanteko habe arrunten bidezko portikoak izango dira, gainontzekoak, aldiz, sareta bidezko portikoak izango dira. Portiko hastialetan zutabetxoak kokatuko dira. Altzairuzko egituraren barnean ere sartuko da beheko eta goiko solairua konektatzen duen eskaileraren altzairuzko egitura.  Loturetan erabilitako altzairuzko xaflen pisua kilogramotan (kg). Zehaztuko da xaflen materiala eta dentsitatea, baita ere xafla ezberdinen unitate kopurua eta bere zabalera, luzera eta lodiera metrotan (m).  Loturetan erabilitako altzairuzko zurruntzaileen pisua kilogramotan (kg). Zehaztuko da zurruntzaileen materiala eta dentsitatea, baita ere xafla ezberdinen unitate kopurua eta bere zabalera, luzera eta lodiera metrotan (m). EIB/BIE 2019/06/17 20  Arriostramenduen tiranteak altzairuzkoak (S275) eta R22 profilekoak izango dira.  Eskailera osotuko duten habeak eta zutabeak altzairuzko (S275 JR) profil laminatuak IPE 240 eta HE 100 B izango dira hurrenez hurren.  Loturak ahalbidetzen duten dimentsio ezberdinetako altzairuzko (S275) xaflak.  Loturei zurruntasuna emateko erabiliko diren zurruntzaileak altzairuzkoak (S275) izango dira eta dimentsio ezberdinak izango dituzte.  Loturetan erabiliko diren torlojuak, zirrindolak eta azkoinak, kalitate eta dimentsio ezberdinetakoak izan daitezke, 4.6, 5.6, 6.8, 8.8 edo 10.9.  Loturetan erabilitako soldadurak, hainbat motakoak eta tamainakoak izan ahal dira.  Makineria: Erradiala, zulagailua, soldatzailea, oxiebakitzailea, garabi kamioa eta plataforma jasotzailea.  Banakako babes elementuak: segurtasun kaskoak, segurtasun bota dielektrikoak, erorketak ekiditeko arnesak, erremintak eramateko gerrikoa, erabilera orokorreko segurtasun eskularruak, segurtasun betaurrekoak, mandilak soldatzaileentzako eta soldadura maskarak.  Jarraitu beharreko arau eta araudi bereziak:  2009. urteko NTP 824 gida: Makineria jasotzailearekin kargak jasotzeko beharrezko tresneriaren klasifikazioa.  Soldaduretan erabilitako elektrodoen mota eta erabilera zehazteko UNE-EN ISO 2560:2010 araudia jarraituko da. Petralak itxituren eta portikoen arteko lotura ahalbidetzen duten beharrezko elementu metalikoak dira. Bai estalkian zein fatxadan kokatuta egongo dira. Beti portikoetara elkartzut, portiko hastialetan izan ezik non fatxaden petralak portikoetara paralelo egongo dira.  Neurketa irizpideak eta unitateak:  Ejioiak altzairuzkoak (S275) izango dira eta guztiak dimentsio berdinak izango dituzte, 180x220x3 mm.  Petralak portikoetara lotzen duten soldadurak, hainbat ezaugarri ezberdin izan ahal dituzte, guztiak tekniko gaituak gauzatuko dituzte, bai tailerrean zein obran bertan.  Petralak itxituretara eta ejioietara lotzen dituzten torloju autohariztatuak, torlojua hexagonalak, zirrindolak eta azkoinak. Hainbat neurri eta material ezberdin izan ahal dituzte.  Makineria: Erradiala, zulagailua, soldatzailea, oxiebakitzailea, garabi kamioa eta plataforma jasotzailea.  Banakako babes elementuak: segurtasun kaskoak, segurtasun bota dielektrikoak, erorketak ekiditeko arnesak, erremintak eramateko gerrikoa, eraso mekanikoen aurreko eskularruak, segurtasun betaurrekoak, mandilak soldatzaileentzako eta soldadura maskarak.  Jarraitu beharreko arau eta araudi bereziak:  2009. urteko NTP 824 gida: Makineria jasotzailearekin kargak jasotzeko beharrezko tresneriaren klasifikazioa.  Soldaduretan erabilitako elektrodoen mota eta erabilera zehazteko UNE-EN ISO 2560:2010 araudia jarraituko da. Itxiturak erabileraren, haizearen eta elurraren indarrak jasango dituzten elementuak izango dira, esan ahal da egitura babesten duten elementuak direla. Gainera, isolamendu funtzioak ere betetzen dute, bai isolamendu termiko bezala zein isolamendu akustiko bezala. Itxiturak bai estalkian zein fatxadan jarriko dira, bietan ezberdinak izango dira. Estalkian erabiliko diren itxiturak 5°-tako inklinazioa izango dute, eta berezko pisuaren, erabileraren, haizearen eta elurraren gainkargak jasango dituzte.  Erabilitako estalkiaren itxitura gainazala metro karratutan (m2), plano inklinatuan neurtuko da, ez proiekzio horizontalean. Zehaztuko da itxituraren izena, mota (sandwich panela) eta, lodiera milimetrotan (mm), baita ere alde kopurua eta bere dimentsioak, hau da, zabalera eta luzera metrotan (m).  Lotura puntuak babesteko erabiliko diren xaflak, material eta geometria ezberdinekoak izan ahal dira.  Loturetan erabiliko diren torloju autohariztatuak eta zirrindolak, kalitate eta neurri ezberdinetakoak izan ahal dira.  Banakako babes elementuak: segurtasun kaskoak, eraso mekanikoen aurreko eskularruak, segurtasun betaurrekoak, labainketak ekiditen duten oinetakoak, erremintak eramateko gerrikoa eta erorketak ekiditeko arnesak.  Jarraitu beharreko arau eta araudi bereziak:  2009. urteko NTP 824 gida: Makineria jasotzailearekin kargak jasotzeko beharrezko tresneriaren klasifikazioa. Fatxadan erabiliko diren itxiturak guztiz bertikalean kokatuta egongo dira, eta berezko pisuaren eta haizearen gainkargak jasango dituzte soilik.  Neurketa irizpideak eta unitateak:  Erabilitako fatxadaren itxitura gainazala metro karratutan (m2). Zehaztuko da itxituraren izena, mota (Sandwich panela) eta, lodiera milimetrotan (mm), baita ere ezberdinduko dira alboko eta hastialeko panelen artean eta zehaztuko da bakoitzaren gainazala metro karratutan (m2), alde kopurua eta bere dimentsioak, hau da, zabalera eta luzera metrotan (m).  Lotura puntuak babesteko erabiliko diren xaflak, material eta geometria ezberdinekoak izan ahal dira.  Loturetan erabiliko diren torloju autohariztatuak eta zirrindolak, kalitate eta neurri ezberdinetakoak izan ahal dira. EIB/BIE 2019/06/17 26  Banakako babes elementuak: segurtasun kaskoak, eraso mekanikoen aurreko eskularruak, segurtasun betaurrekoak, labainketak ekiditen duten oinetakoak, erremintak eramateko gerrikoa eta erorketak ekiditeko arnesak.  Jarraitu beharreko arau eta araudi bereziak:  2009. urteko NTP 824 gida: Makineria jasotzailearekin kargak jasotzeko beharrezko tresneriaren klasifikazioa. Forjatua kolaborantea izango da. Goiko solairua eusteko erabiliko diren hainbat osagaiez osatutako elementua da. Berezko pisuaren eta erabileraren gainkargak jasango ditu zuzenean.  Neurketa irizpideak eta unitateak:  Altzairuzko (S275 JR) habeen profila HE 260 B izango da eta bere luzera 12 mtakoa izango da.  Forjatuaren armadurak (B 400 S) 16 mm-tako diametroa izango dute eta bere luzerak 1,9 m eta 3,6 m izango dira.  Forjatuan erabilitako mallazoaren barra korrugatuak (B 400 S) 5 mm-tako diametroa izango dute. Barren arteko distantzia 200 eta 300 mm-takoa izango da, eta bere luzera 12 eta 25 m-takoa hurrenez hurren.  Forjatu kolaborantearen oinarria izango den xafla 0,8 mm-tako lodiera izango du, eta 12x25 m-tako neurriak izango ditu.  Altzairuz eta egurrez egindako sistema prefabrikatuak, adibidez, taulak eta plataformak.  Makineria: Erradiala, soldatzaileak, oxiebakitzailea, zulagailua, hormigoiketa kamioia, garabi kamioa eta plataforma jasotzailea. EIB/BIE 2019/06/17 28  Banakako babes elementuak: segurtasun kaskoak, segurtasun bota dielektrikoak, erorketak ekiditeko arnesak, erremintak eramateko gerrikoa, eraso mekanikoen aurreko eskularruak, segurtasun betaurrekoak, mandilak soldatzaileentzako eta soldadura maskarak.  Jarraitu beharreko arau eta araudi bereziak:  1983. urteko NTP 7 gida: Soldadura. Arrisku higienikoen prebentzioa.  Hormigoia egiteko uraren pH-a 5 baino handiagoa izan behar da (UNE 83952:2008).  Hormigoia egiteko erabiliko den uran aurkitu daitekeen edozein motako grasen eta koipeen kantitate maximoa 15 gr/l-koa izango da (UNE 83960:2014).  Erabiliko diren altzairuzko barra korrugatuei aplikatu beharko zaien araudia UNE 36068:2011 araudia izango da. Egitura industrialaren guneak banatzeko igeltserotza elementuak erabiltzen dira gune bakoitza bere zeregina bete dadin ahalik eta kalitate hoberenarekin. Partizioak mota ezberdinetakoak izan ahal dira, hormigoizkoak, pladurrezkoak, etab. Bulegoen gunean hainbat partizio egongo dira helburu ezberdinak dituzten gelak eta gizonezkoen eta emakumezkoen komun gelak sortuz. Beheko solairuan aldiz partizioen bitartez gizonezkoen eta emakumezkoen aldagelak bereiziko dira eta artxiboen biltegi bat sortuko da.  Neurketa irizpideak eta unitateak:  Barne trenkadentzako erabilitako pladur azalera metro karratutan (m2). Zehaztuko dira erabilitako pladur mota ezberdinak eta bere azalera metro karratutan (m2).  Pladur panelen muntaketa ahalbidetzeko beharrezkoak diren eskorak.  Banakako babes elementuak: segurtasun kaskoak, erabilera orokorreko segurtasun eskularruak, segurtasun betaurrekoak, segurtasun bota dielektrikoak hautsaren kontrako maskarak.  Jarraitu beharreko arau eta araudi bereziak: Egitura baten arotzeria hainbat elementuz osatuta egongo da, elementu nagusiak ateak eta leihoak izango dira. Ateak hainbat materialez osatuta egon ahalko dira, zura, aluminioa eta altzairua (xaflakorra, herdoilezina…) batez ere. Ateak ez dira ez irristagarriak ez eraisgarriak izango, ohiko ateak izango dira, hau da, birakariak. Leihoen materiala plastikoa (PVC), zura, aluminioa edo altzairua (xaflakorra, herdoilezina…) izan ahalko da. Leihoak eraisgarriak izango dira. EIB/BIE 2019/06/17 31 Ateak eta leihoak aparte, hauen elementu osagarriak ere osatuko dute arotzeria. Elementu osagarriak, batez ere, ertzetan finkatzeko eta mugimendua ahalbidetzeko elementuak izango dira, hau da, moldurak, torlojuak, gomazko burleteak eta mugimendua ahalbidetzen duen burdineria.  Neurketa irizpideak eta unitateak:  Egituran sartzeko/irtetzeko erabiliko diren altzairuzko xaflaz egindako suaren aurkako ate unitate kopurua. Zehaztuko dira ateen zabalera eta altuera metrotan (m).  Egituraren barnean erabiliko diren altzairuzko xaflaz egindako suaren aurkako ate unitate kopurua. Zehaztuko dira ateen zabalera eta altuera metrotan (m).  Ate baskulagarria egituraren aurrealdean kokatuta egongo da eta 5x5 m-tako neurriak izango ditu.  Egituratik sartzeko eta irtetzeko erabiliko diren altzairuzko suaren aurkako ateak 1,05x2,03 m-tako neurriak izango dituzte.  Egituraren barnean erabiliko diren altzairuzko suaren aurkako ateak 1,05x2,03 m-tako neurriak izango dituzte.  Egituraren barnean erabiliko diren zurezko ateak 1,05x2,03 m-tako neurriak izango dituzte. EIB/BIE 2019/06/17 32  Banakako babes elementuak: segurtasun kaskoak, erabilera orokorreko segurtasun eskularruak, segurtasun betaurrekoak, segurtasun bota dielektrikoak eta hautsaren kontrako maskarak.  Jarraitu beharreko arau eta araudi bereziak:  1975. urteko NTE-PPM araudi teknologikoa: Banaketak. Zurezko ateak.  1976. urteko NTE-PPA araudi teknologikoa: Banaketak. Altzairuzko ateak. Margoak bai egituraren barnealdean zein kanpoaldean kokatuta dauden elementuen eta instalazioen babes elementu edo elementu apaingarri bezala erabili ahal dira. Itxura arrazoiak direla eta, tenplera uretan disolbatutako kola bat eta oso fin hedatua dagoen pigmentu mineral bat osatuko dute erabilitako margoa, formol motako antifermento bat gehituko zaio kolaren ustelketa ekiditeko.  Neurketa irizpideak eta unitateak:  Barneko hormentzako eta sabaientzako erabiliko den margo zuriaren azalera metro karratutan (m2). Zehaztuko dira mota/lodiera ezberdineko pladurrak eta bakoitzean erabili behar den margo zuriaren azalera metro karratutan (m2).  Itxura hobetzeko ematen diren margoak, zuri kolorekoak izango dira.  Suaren aurrean R90 babesa lortzeko erabiliko den bermikulita-perlita morteroa. Altzairuzko egitura guztia geruza bat eramango du, elementuaren profilaren arabera geruzaren lodiera ezberdina izango da, 10, 15 eta 20 mm-tako lodiera duten geruzak emango dira.  Banakako babes elementuak: segurtasun kaskoak, erabilera orokorreko segurtasun eskularruak, segurtasun betaurrekoak eta hautsaren kontrako maskarak.  Jarraitu beharreko arau eta araudi bereziak: Hondakin-uren ebakuazio sarea komunen, konketen eta dutxen urak ebakuatzeko erabiliko den sarea da. Sarea hainbat elementu ezberdin osatuko dute.  Neurketa irizpideak eta unitateak:  Konketak, indibidualak izango dira, uraren tenperaturaren erregulazioa baimentzen duten txorrotekin.  Komunak, guztiak mota berdinekoak izango dira, bai gizonezkoen komunean zein emakumezkoen komunean.  Dutxak, indibidualak izango dira, uraren tenperaturaren erregulazioa baimentzen duten txorrotekin.  Hodieriaren materiala PVC izango da, bere diametroa 110 mm-takoa izango da. Zorrotenak ez diren hodierietan %1-eko malda aplikatuko da. EIB/BIE 2019/06/17 35  Banakako babes elementuak: segurtasun kaskoak, segurtasun bota dielektrikoak, segurtasun eskularru dielektrikoak, erremintak eramateko gerrikoa eta erorketak ekiditeko arnesak.  Taldeko babes elementuak: lan gunearen garbiketa elementuak eta erorketen aurrean segurtasun saretak.  Jarraitu beharreko arau eta araudi bereziak:  2008. urteko NTP 820 gida: Ergonomia eta eraikuntza. Lanak zangetan.  1973. urteko NTE-ISS araudi teknologikoa: Osasungarritasun instalazioak. Saneamendua. Euri-uren ebakuazio sarea egituraren gainean jausten den euria ebakuatzeko erabiliko den sarea da. Sarea hainbat elementu ezberdin osatuko dute.  Neurketa irizpideak eta unitateak:  Kanaloia, estalkiaren eta fatxadaren itxituren arteko lotura elementua izango den altzairuzko xafla galbanizatu bat izango da, 3 mm-tako lodiera izango du.  Kanaloia itxituretara finkatzeko erabiliko diren torloju autohariztatuak hainbat motakoak eta dimentsiokoak izan ahal dira.  Hodieriaren materiala PVC izango da, bere diametroa 200 mm-takoa izango da. Zorrotenak ez diren hodierietan %1-eko malda aplikatuko da.  Norabide aldaketak ahalbidetzeko ukondoak erabiliko dira.  Banakako babes elementuak: segurtasun kaskoak, segurtasun bota dielektrikoak, segurtasun eskularru dielektrikoak, erremintak eramateko gerrikoa eta erorketak ekiditeko arnesak.  Taldeko babes elementuak: lan gunearen garbiketa elementuak eta erorketen aurrean segurtasun saretak.  Jarraitu beharreko arau eta araudi bereziak: EIB/BIE 2019/06/17 37  2008. urteko NTP 820 gida: Ergonomia eta eraikuntza. Lanak zangetan.  1973. urteko NTE-ISS araudi teknologikoa: Osasungarritasun instalazioak. Saneamendua. Sute baten aurrean, egituran sortu daitezkeen arazoak eta barruko pertsonek jasan ahal dezaketen kalteak eta istripuak murrizteko instalatzen diren elementuak osatzen dute suaren aurkako babes instalazioa.  Neurketa irizpideak eta unitateak:  Larrialdi irteeren kokapenaren seinaleak 447x447 mm-tako tamainakoak izango dira.  Larrialdi sakagailuen kokapenaren seinaleak 420x420 mm-tako tamainakoak izango dira.  Su itzalgailuen kokapenaren seinaleak 420x420 mm-tako tamainakoak izango dira.  BIE sistemen kokapenaren seinaleak 420x420 mm-tako tamainakoak izango dira.  Kanpo hidranteen kokapenaren seinaleak 670x670 mm-tako tamainakoak izango dira.  Su detektagailuak mota ezberdinetakoak izan daitezke.  Alarma akustikoak mota ezberdinetakoak izan ahal dira.  Su itzalgailuak ABC hautsezkoak izango dira.  BIE-ak, bere diametro nominala 45 milimetrotakoa izango da eta 2000 L/min-ko emaria izango dute.  Banakako babes elementuak: segurtasun kaskoak, segurtasun bota dielektrikoak, segurtasun eskularru dielektrikoak, erremintak eramateko gerrikoa eta erorketak ekiditeko arnesak.  Taldeko babes elementuak: lan gunearen garbiketa elementuak eta erorketen aurrean segurtasun saretak.  Jarraitu beharreko arau eta araudi bereziak:  1983. urteko NTP 40 gida: Suteen detekzioa. Egituraren barnean 60 m-tako ibilbidea eta 5 tn-tako kapazitatea daukan zubi garabia egongo da instalatuta. Zubi garabiaren funtzionamendu egokirako bere karga jasateko gaitasuna duten habe gidari eta erraila instalatuko dira. Portikoetan landatuta dauden mensulak habe gidariaren eta errailaren euskarri izango dira.  Neurketa irizpideak eta unitateak:  ABUS enpresako zubi garabia, 5tn-tako gaitasuna izango du eta 24 m-tako argia.  Habe gidariak altzairuzko (S275 JR) HE 260 B profila izango dira, 60,16 m-tako luzera izango dute.  Errailak altzairuzko (S275 JR) SA 65 profila izango dira, habe gidariaren luzera berdina izango dute, hau da, 60,16 m. EIB/BIE 2019/06/17 40  Errailaren eta habe gidariaren arteko lotura soldaduren bidez gauzatuko da.  Habe gidariaren eta mensularen arteko lotura torlojuen bidez gauzatuko da. Torlojuak DIN 933-M20x70 izango dira, azkoinak DIN 934-M20 eta zirrindolak DIN EN ISO 7089 A-20. Lotura bakoitzean 4 torloju, 4 azkoin eta 8 zirrindola erabiliko dira.  Makineria: Erradiala, zulagailua, soldatzailea, oxiebakitzailea, garabi kamioa eta plataforma jasotzailea.  Banakako babes elementuak: Segurtasun kaskoak, segurtasun bota dielektrikoak, erorketak ekiditeko arnesak, erremintak eramateko gerrikoa, eraso mekanikoen aurreko eskularruak, segurtasun betaurrekoak, mandilak soldatzaileentzako eta soldadura maskarak.  Jarraitu beharreko arau eta araudi bereziak:  2000. urteko NTP 738 gida: Zubi garabiak III. Muntaia, instalazioa eta mantenimendua.  2009. Urteko NTP 824 gida: Makineria jasotzailearekin kargak jasotzeko beharrezko tresneriaren klasifikazioa.  Soldaduretan erabilitako elektrodoen mota eta erabilera zehazteko UNE-EN ISO 2560:2010 araudia jarraituko da. Materialen harrera eta hauen kontrola CTE dokumentuaren 7.2 puntuan zehaztutakoa jarraituz burutuko da beti. Puntu horretan adierazten da materialen harreraren kontrolaren helburua: jasotako produktuak, ekipoak eta sistemak proiektuan zehaztutako baldintza teknikoak betetzen dituztela. Kontrola hiru fase ezberdin izango ditu: Jasotako materialen dokumentazioaren datuak Proiektuan edo Zuzendaritza Fakultatiboak zehaztutakoarekin bat etorri behar dute, horrela ez bada ez da harrera onartuko. Hornitzaileak hurrengoko dokumentuak entregatu beharko ditu:  Jatorriaren, hornikuntza-orriaren eta etiketatzearen dokumentuak.  Araudien arabera beharrezkoak diren baimen administratiboak. Baita ere, beharrezkoa denean, CE markaketari dagokion dokumentazioa. EIB/BIE 2019/06/17 42  Kalitate adierazgarrien eta egokitasun teknikoaren ebaluazioaren bidezko kontrola: Hornitzaileak hurrengokoei buruzko beharrezko dokumentazioa entregatuko du:  Hornitutako materialak duten kalitate adierazgarriak. Adierazgarriak onartuta izango dira CTE dokumentuaren 5.2.3 azpipuntuan adierazitakoaren arabera, hau da, administrazio publikoak onartzen badute.  Hornitutako materialen egokitasun teknikoaren ebaluazioak. Dokumentazioa CTE dokumentuaren 5.2.5 azpipuntuan adierazitakoaren arabera onartuko da, hau da, ebaluazioa administrazio publikoak baimendutako entitateak burutuko dute. Zuzendaritza Fakultatiboak egiaztatu beharko du hornitzaileak entregatutako dokumentazioa nahikoa dela eta materialen harrera onartu ahal dela. CTE dokumentuen betetzea ziurtatzeko, kasu batzuetan, beharrezkoa izan ahal da materialetan entseguak eta frogak burutzea. Entsegu eta froga guztiak araudian eta proiektuaren dokumentazioan adierazitako mugen arabera burutuko dira, baita ere Zuzendaritza Fakultatiboak hartutako erabakien arabera. Materialen onartzea edo ez onartzea, araudiaren, proiektuaren dokumentazioaren eta Zuzendaritza Fakultatiboaren irizpidearen arabera gauzatu egingo da. Zehazten da Kontratistak eskuratu behar dituela egindako lan guztien ordainketak, beti proiektuaren eta Obran bete behar diren baldintza orokorren eta berezien betetzearen arabera. Beste alde batetik, Kontratistak eta Zuzendaritza Fakultatiboak exijitu ahal dute ordainketa puntualaren beharrezko garantiak. Obran gauzatzen diren lan ezberdinen eta erabiltzen diren elementu ezberdinen neurketak burutzeko modu ezberdinak daude. Neurketa modu ezberdinak aurrekontuan influentzia handia izango dute. Neurtzerako orduan hainbat unitate erabiliko dira, pisua, metroak, metro karratuak, unitate kopurua, etab. Ezadostasunak ez egoteko, guztiak zehaztu dira dokumentu honen 5.2 puntuan. Neurketak mota ezberdinekoak izan daitezke, partzialki eginikoak eta totalak. Neurketa dokumentuak Kontratistarekin erlazio zuzena dute, hortaz, neurketak burutzen direnean Kontratista bertan egongo da. Neurketak bukatzerakoan alde guztiak agiriak sinatuko dituzte neurketen emaitzak onartzen dituztela adieraziz. Burutuko diren neurketa guztiak errealitatean erabiliko direnekin bat etorri behar dira. Horrela ez bada konforme ez dagoen aldea horrela adierazi beharko du agiriak sinatu baino lehen. Alde bat gauzatutako neurketekin konforme ez badago, agiriak sinatu baditu ezin izango ditu kexarik jarri. Agiriak sinatu eta gero ezin izango dira neurketen emaitzak aldatu, horregatik garrantzi handia dauka agiriak sinatu baino lehen emaitzak egokiak direla ziurtatzea. Memoria eta Eranskinak dokumentuetan neurketei buruzko hainbat argibide aurkituko dira, argibide horiei buruz ez dira kexarik onartuko, dokumentu horiek ezin baitira oinarri bezala erabili. Aurrekontua gauzatzerakoan, erabiliko diren elementuetan desbiderapenen bat onartu daiteke. Hortaz, dokumentuak sinatu eta gero hiru hilabeteko epea dago dauden akats posibleak zuzentzeko. Hiru hilabete horiek pasatu eta gero ez dira inolako kexarik onartuko. Suposatzen da Kontratistak erabilitako elementuen eta gauzatutako neurketen kontrol zehatza burutuko duela, hortaz, bere ardura izango da akats bat antzeman eta gero Zuzendaritza Fakultatiboari jakinaraztea akatsa ahal den azkarren zuzentzeko. Beraz, aurrekontuan agertuko diren balorazio guztiak neurketekin bat etortzen direla eta akatsak ez daudela ziurtatuko du Kontratistak. Egituraren eraikuntza burutzeko erabiliko diren elementu guztien balorazioa egiteko, bakoitzaren unitatearen eta prezio unitarioaren arteko biderketa eginez lortuko da. Argibide bezala, aurrekontuan unitateak eta prezio unitarioa agertuko dira.  Gehigarriak.  Burutu beharreko ekintzak. Hilean behin Kontratistak burututako balorazioak adieraziko ditu, aurreko balorazioak eta aurrekontuetan adierazitako prezioak kontuan hartuz. Zuzendaritza Fakultatiboak 21 egunetako epea izango du balorazioak aztertzeko eta akats edo kontraesan baten bat egonez gero Kontratistari jakinarazteko. Hogeitabat egunetako epean Zuzendaritza Fakultatiboak onarpena eman beharko du. Burututako balorazio hauek behin behineko izaera dute, haien ezaugarriak aldatu daitezke eta, hortaz nahiz eta onartuta egon, aurrekontu totalean aldaketak egon daitezke. Jabegoak edo Zuzendaritza Fakultatiboak eta Kontratistak ezarritako prezioen artean kontraesanak badaude, proiektuaren dokumentuetan ezarritakoak nagusituko dira. Prezioak proiektuaren dokumentuetan ezarrita ez badaude, Jabegoaren edo Zuzendaritza Fakultatiboaren eta Kontratistaren artean prezio bat adostu beharko da. Akordio bat lortzen ez bada, Zuzendaritza Fakultatiboaren esku geldituko da Kontratista berri bat bilatzea ezadostasuna sortu duen lana burutzeko. Proiektua burutzeko beharrezko lanen balioa abonatuko zaio Kontratistari. Egin daitezkeen aldaketak kontuan hartu beharko dira, beti Jabegoak eta Zuzendaritza Fakultatiboak onartuta. Kontratistari abonatutako dirua ezin du inoiz aurrekontuan jarritako diru kopurua gainditu. Abonatutako dirua derrigorrez egindako benetako lanekin bat etorriko da. Aurrekontuan beti hartuko dira kontuan egituraren kalitatea bermatzeko beharrezkoak diren elementuak, hauen akabera onargarria lortzeko beharrezkoa den prozedura eta lanak bukatu eta gero egin beharreko garbiketak. Kontrataren baldintzetan zehaztuta ez dagoen lanen bat burutzen bada eta Zuzendaritza Fakultatiboaren ustez onargarria bada, Jabegoari jakinaraziko zaio dagokion kostearekin, Jabegoaren esku geldituko da koste hau onartzea ala ez. Kasu batzuetan, proiektuan zehaztuta ez dauden materialak edo elementuak erabili behar dira. Kasu horietan, beste obra batetik lortzeko posibilitatea badago, hau aprobetxatuko da. Horrela ez bada, Jabegoaren edo Zuzendaritza Fakultatiboaren eta Kontratistaren artean prezio bat adostu beharko da. Akordio bat lortzen ez bada, Zuzendaritza Fakultatiboaren esku geldituko da Kontratista berri bat bilatzea ezadostasuna sortu duen lana burutzeko. EIB/BIE 2019/06/17 46 Guztiz debekatuta egongo da proiektuan zehaztuta ez dauden materialak erabiltzea, nahiz eta lanen kalitatearentzako onuragarria izan. Zuzendaritza Fakultatiboak onartu ez dituen material guztiak Kontratistak ordaindu beharko ditu, inolako erreklamaziorik egin gabe. Obraren amaieran, azken balorazioa egiterakoan, hasieran Kontratistari abonatutakoarekin desbiderapen bat baldin badago, zuzendu beharko da. Desbiderapena positiboa bada Kontratistari dagokion ehunekoa abonatuko zaio, alderantziz gertatzen bada, Kontratistak Jabegoari dagokion ehunekoa bueltatuko dio. Kontratistak ezin izango du ordainketa atzerapenen ondorioz eraikuntza lanen erritmoa txikiagotu edo hauek guztiz gelditu. Jabegoak bi hilabete edo gehiago ordaindu barik baldin badago, Kontratistaren esku gelditzen da interesen abonuak eskatzea ordainketa atzerapenak jarraitzen diren bitartean. Ordainketa atzerapenak hiru hilabete edo gehiago irauten badute, Kontratistaren esku geldituko da kontratua apurtzea. Kontratistak kontratua apurtzea erabakitzen badu, material eta elementu guztien dirua berreskuratuko luke. Kontratistak zehaztutako epeak betetzen ez baditu ezin izango du kontratua apurtu. Kontratistak hiru hilabeteko edo gehiagoko atzerapenak baditu, Jabegoaren esku geldituko da kontratuaren apurketa. Amaitu gabeko lanak aurrekontuan jarritakoaren arabera ordainduko dira. Aurrekontuan, prezioen deskonposaketa zehaztua adierazita egon beharko da, hau erabiliz ordainduko da. Prezioen deskonposaketarekin arazoak izanez gero, Zuzendaritza Fakultatiboaren irizpidea nagusituko da, bere irizpidearen arabera deskonposatuko da. Puntu honetan, Obraren aspektu ekonomikoari dagozkien bete beharreko baldintzak zehaztuko dira. Kontratuan adierazitako lan guztiak behar diren bezala burutzen badira, hau da, proiektuaren dokumentuetan zehaztutakoa betetzen bada, Kontratistak merezi duen zenbatekoa jasoko du. Jabegoak ordainketak gauzatuko ditu Kontratistak hilero egiten dituen ziurtagiriak jaso eta gero. Hortaz, abonatutako dirua bat etorriko da egindako eta egin beharreko lanekin. Balorazioaren %90-a abonatuko da beti, gainontzeko %10-a egituraren osotasuna egoera egokietan dagoela ziurtatzen denean abonatuko da. Zuzendaritza Fakultatiboak gauzatutako ikuskapenean akatsik aurkitzen badira, gordetako %10 horrekin ordainduko da bere konponketa. Kasu hori ematen bada Kontratistak ezin izango du diru horren ordainketa eskatu. Gordetako %10-a ez du inoiz 1200000 eurotako kantitatea gaindituko. Behin behineko harrera gauzatzerakoan, gordetako diruaren %70-a emango zaio Kontratistari, diru hori aurretik erabili ez bada. Gainontzeko %30-a behin betiko harrera gauzatzerakoan jasoko du Kontratistak. Behin behineko harrera baino lehen izandako prozesu berdina izango da, behin betiko harrera gauzatu baino lehen akatsik aurkitzen badira, gordetako %30 horrekin ordainduko da bere konponketa eta Kontratistak ezin izango du diru horren ordainketa eskatu. Ordainketekin arazoren bat izanez gero, Kontratistak kexa bat jarri ahalko du honek gertatu den unetik gehienez 15 egunetako epean. Kexa Obra Zuzendariaren bitartez egin beharko du, honi azalduz kexaren arrazoiak eta bere ustez hartu ahal diren konponbideak. 15 egunetako epea gaindituz gero ezin izango du kexarik jarri. Kontratuan eta proiektua osatzen duten dokumentuetan eskaintza batzuk daude zehaztuta, eskaintza horiei dagozkien prezioak bi motakoak izan ahal dira, finkoak eta aldakorrak. Eskuzko lanen eta materialen arabera prezioak bariantza batzuk jasan ahal dituzte, bariantza gehienak Indize Ofizialarekin zerikusia izango dute. Obraren hilabeteko ordainketa hilabete horri dagozkion prezioak kontuan hartuta gauzatuko da. Kontuan hartu beharko diren indizeak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutakoak izango dira. Ez dute berrikusketarik izango epez kanpo gauzatzen diren lanak atzerapena Kontratistaren esku dauden akzioen ondorioz ematen bada. Atzerapena Kontratistaren errua ez bada, Jabegoa eta Kontratista idatziz adierazi beharko dute. Berrikusketa onartzen bada, erabili beharreko indizeak, lanak amaituta egon beharko litzatekeen hilekoak izango dira. Behin behineko harrera gauzatu eta gero Kontratistak Jabegoari Obraren likidazioa eta berrikusketa aurkeztuko dio. Kontratista izango da bai Obran zein bere inguruetan gertatzen diren istripu guztien erantzulea. Istripuen ondorioz kalte ordainketak eman ahal direnez hauen erantzule bakarra Kontratista izango da, hortaz Zuzendaritza Fakultatiboak eta Jabegoak ez dute inongo ardurarik izango. Segurtasun eta Osasun Planak araudiren bat betetzen ez badu, eta akats horregaitik istripu bat gertatzen bada, Segurtasun eta Osasun Koordinatzailea izango da erantzule bakarra. Jabegoak ordainketetan atzerapenak izanez gero, kontratuan zehaztutako kalte ordainketa bat ordaindu beharko dio Kontratistari. Kontratistak egite epeak betetzen direla ziurtatu beharko du, bai kontratuan zehaztutakoak zein Zuzendaritza Fakultatiboak zehaztutako partzialak. Epeak betetzen ez badira zigor ekonomikoak egongo dira Kontratistarentzako. Atzerapenak ematen diren lehenengo hilean 50 eurotako isuna ordaindu beharko da egunero. Atzerapenen bigarren hilean isuna 100 eurokoa izango da egunero. Eta hirugarren hiletik aurrera isuna 150 eurokoa izango da. Atzerapenak hiru hilabete baino gehiago luzatuz gero Kontratistak prezioen berrikusketa egiteko eskubidea galduko du. Isunak Kontratistari bermetik kobratuko zaizkio, eta bermearen diru kantitatea nahikoa ez bada ere kobratuko zaio amaierako likidaziotik. Kontratistaren esku ez dauden arrazoiak direla eta lanak gelditu behar badira, ez dira atzerapenen ondoriozko isunak egongo. Kontratistaren atzerapenen erruz Jabegoak izan ditzakeen galerak ez ditu Kontratistak ordainduko, aurretik zehaztutako isunak Jabegoaren galerak aurreikusten baitituzte. Obraren administrazioa eta kudeaketa era egoki batean burutzeko beharrezko baldintzak zehaztuko dira atal honetan, hortaz bete beharreko baldintza administratiboak agertuko dira hurrengoko puntuetan. Obra burutzeko aukeratutako Kontratistak puntu honetan adierazten diren baldintza guztiak irakurri beharko ditu. Baldintza guztiak irakurri eta gero, hauek ulertzen eta onartzen dituela sinatu beharko du. Kontratistaren ardura izango da Obran bulego bat jartzea. Bertan mahai bat eta arbel bat egon beharko dira, biak erabiliko dira azalpenak emateko eta planoen irakurketarako. Mahaia bereziki handia izan behar da planoen irakurketa egokia ahalbidetzeko. Bulegoan proiektua osatzen duten dokumentu guztien gutxienez kopia bat egon beharko da beti. Kontratistak ezin izango ditu erabakiak hartu Zuzendaritza Fakultatiboaren onarpena izan gabe. Obra gauzatzen den bitartean Jabegoaren edo Zuzendaritza Fakultatiboaren aldetik aldaketak egiten ez badira, Kontratistak ezin izango ditu aitzakirik jarri atzerapenak gertatuz gero, bera izango da atzerapen horien arduradun bakarra. Obran aldaketak egin eta gero lanen epe berriak adostuko dira, eta Kontratistak hauek bete beharko ditu, atzerapenenak egotekotan bera izango da arduradun bakarra. Lan bakoitzarentzako lan horretarako ondo prestatuta dagoen langile bat edo gehiago egongo dira, langileak lan motaren arabera sailkatuko dira Obran zehar, horrela lanen abiadura handituko da haien artean laguntzeko erraztasunak sortuz eta ez dira sail ezberdineko langileen artean trabatuko. Obra gauzatzen den bitartean Kontratista Obran bertan egon behar da, beharrezko aginduak emateko, arazoak konpontzeko eta heltzen diren fakturak edo paperak sinatzeko. Lan hauek egiteko Kontratistak ordezko bat izendatu ahal du, horretarako sinatu beharko du dokumentu bat Obrari dagokion botereak emanez. Kontratistari langileen kanporaketa eskatu ahal zaio hurrengokoak gertatzen badira:  Zuzendaritza Fakultatiboari kasu ez egitea. Obran akats baten bat badago, Kontratista izango da arduradun bakarra, hortaz bere ardura izango da emandako akatsen konponketa. Eraikuntza lanak burutzen ari diren bitartean bai Obraren egiturari zein inguruetako eraikinei kalteren bat sorrarazten bazaie, Kontratistak izango du ardura guztia eta bere kabuz konpondu beharko ditu kalte guztiak, hauek sorrarazi baino lehen zeuden modu berdinean utziz. Obra gauzatzen ari den bitartean, Kontratistak bertan egon beharko da, heltzen diren fakturak sinatzeko eta beharrezko aginduak emateko. Kontratistak beste pertsona bat izendatu ahal du funtzio hauek betetzeko bere ordez. Horretarako paper batean idatziz adierazi beharko du eta papera sinatu. Istripuak bai Obraren barnean zein bere inguruan gertatu ahal dira, hauek ekiditeko, Kontratistaren ardura izango da, Segurtasun eta Osasun Koordinatzailearekin batera, Segurtasun eta Osasun Ikerlanean zehaztutako segurtasun baldintza guztiak betetzen direla ziurtatzea. Baldintzaren bat betetzen ez bada, Kontratistak Segurtasun eta Osasun Koordinatzaileari jakinarazi beharko dio eta konponbide bat bilatu beharko dute, beti Segurtasun eta Osasun Koordinatzailearen irizpidea nagusituz. Kontratistak bete beharreko baldintzaren bat betetzen ari ez dela badaki, Segurtasun eta Osasun Koordinatzaileari jakinarazten ez badio eta istripuren bat gertatzen bada, Kontratistak izango da istripuaren erantzule bakarra. Proiektuan zehaztutako materialak ez erabiltzearen ondorioz istripuren bat gertatzen bada, erabateko erantzulea Kontratista izango da. Behin behineko harrera burutzerakoan, Kontratistak eraikuntza lanen eta instalazioen plano guztiak eman beharko ditu, hauetan adierazita egongo dira egindako aldaketa eta zuzenketa guztiak argi eta garbi. Behin betiko harrera egin baino lehen, aldaketak egiten badira bai egituran zein bere instalazioetan, planoetan adierazi beharko dira. Obraren bermea behin behineko harrera gauzatzen denean hasiko da eta bere epea urtebetekoa izango da. Urtebeteko epean Jabegoak ez baditu arazoak adierazten, behin betiko harrera egingo da. Urtebeteko epean Jabegoak akatsak aurkitzen baditu, Zuzendaritza Fakultatiboaren ardura izango da adierazitako akatsak konpontzeko epe bat ezartzea. Kontratistak akatsak konpontzeko ardura izango du Zuzendaritza Fakultatiboa ezarritako epean. Kontratistak Zuzendaritza Fakultatiboa adierazitakoa betetzen ez badu, Kontratua deuseztatuko da eta Kontratistak berme osoa galduko du. Jabegoak bermea erabiliko du beharrezko konponketak gauzatzeko. Eraikuntza lanak hasi baino lehen eta hauek irauten duten bitartean, behar diren baimen eta lizentzia guztiak Kontratistaren esku egongo dira. Bere ardura izango da baimenak eta lizentziak lortzeko behar diren baldintzen betetzea eta hauen ordainketa. Obran eta bere inguruetan bete behar diren arau guztien betetzea izango da Kontratistaren ardura. Baimenekin, lizentziekin edo araudiekin zerikusia duten isun guztien erantzulea Kontratista izango da. Puntu honetan zehaztuko dira Zuzendaritza Fakultatiboaren betebeharrak. Eraikuntza lanak hasi baino lehen derrigorrezkoa izango da Zuzendaritza Fakultatiboak osatzen duten pertsona guztiak puntu hau irakurtzea, ulertzea eta onartzea. Zuzendaritza Fakultatiboak proiektu hau osatzen duten dokumentu guztien ulermen osoa izan beharko du. Kontratistak dudaren bat izanez gero Zuzendaritza Fakultatiboari esan beharko dio. Dokumentuen artean aldaketak badaude edo hauetan beharrezkoak diren xehetasunak agertzen ez badira, Zuzendaritza Fakultatiboaren ardura izango da eraikuntza egokia burutzeko hartu beharreko neurriak zehaztea. Neurriak zehazterako orduan Kontratista ere parte hartu ahal du, baina beti Zuzendaritza Fakultatiboaren irizpidea nagusituko da. Obra gauzatzen hasi aurretik Zuzendaritza Fakultatiboak Kontratista burututako zuinketa onartu beharko du, bertan argi eta garbi zehaztuko dira Obran egingo diren lan guztiak. Eraikuntza gunean gauzatuko diren lan guztiak markatu beharko dira, eraikuntza lanak hasten direnean antolamendu argi bat izateko eta Obra modu egoki batean garatzeko. Zuinketarako beharrezkoak diren elementu guztiak Kontratistaren esku geldituko dira, Zuzendaritza Fakultatiboaren ardura bakarra elementu egokiak erabiltzen direla ziurtatzea da. Materialak Obran erabili ahal izateko Zuzendaritza Fakultatiboaren onarpena izan beharko dute. Zuzendaritza Fakultatiboaren onarpena gabe guztiz debekatuta dago materialen erabilera. Entseguen bidezko harrera kontrola behar ez duten materialen kasuan, dokumentazio guztiaren datuak egokia badira eta proiektuan ezarritakoarekin bat etortzen badira, zuzenean onartuko dira. Entseguen bidezko harrera kontrola behar duten materialetan, Zuzendaritza Fakultatiboak adierazitakoa jarraituz zehaztutako entseguak gauzatuko dira. Egin beharreko entseguen eta frogen ordainketa Kontratistaren esku egongo da. Aginduen eta laguntzen liburua beti Obran egon beharko da, bertan adieraziko dira hartutako erabaki guztiak eta lagungarriak izan ditzaketen azalpen guztiak. Liburuan adieraziko dira Obra Zuzendariak egindako bisita guztien informazio guztia, hau da, data, ordua eta hartutako erabakiak. Obra Zuzendariak beharrezkoa dela pentsatzen badu baita ere azalpenak adieraziko dira bertan. Liburuan baita ere adieraziko dira Zuzendaritza Fakultatiboa osatzen duten gainerako langileak ezarritako aginduak eta azalpenak. Aginduen eta laguntzen liburua kontratu izaera izango du, liburuan aginduren edo argibideren bat idazterakoan, alde guztiak presente egon behar dira eta agindua edo argibidea onartzen dutela sinatu behar dute, hau egin eta gero alde bakoitzak sinatutakoaren kopia bat eramango du. Guztiz debekatuta dago aginduen eta laguntzen liburuan aginduren edo azalpen bat idaztea alde guztiak ez badaude. Gertakari liburua beti Obran egon beharko da, eta Segurtasun eta Osasun Koordinatzailearen esku egongo da. Bertan adieraziko dira Obran gertatutako istripu eta gertakari guztiak. Gertakari liburuan oharren bat idatzi eta gero Kontratistari eta langileen ordezkariei jakinarazi beharko zaie. Oharra, Segurtasun eta Osasun Ikerlanean zehaztutako neurriren baten ez burutzeari buruz bada, kopia bat bidali beharko zaio Lan eta Gizarte-Segurantzako Ikuskatzailetzari 24 ordu pasatu baino lehen. Puntu honetan zehaztuko dira Jabegoaren betebeharrak. Eraikuntza lanak hasi baino lehen derrigorrezkoa izango da Jabegoa osatzen duten pertsona guztiak puntu hau irakurtzea, ulertzea eta onartzea. Jabegoaren ardurak hurrengokoak izango dira:  Teknikari Proiektugilea eta Obra Zuzendaria izendatzea.  Seguritate eta Osasun Ikerlana idatziko duen teknikaria eta Obrako Seguritate eta Osasun Koordinatzailea kontratatzea.  Beharrezko aurretiko dokumentazioa eta informazioa erraztea proiektuaren idazketarako.  Zuzendaritza Fakultatiboari proiektuaren gaineko aldaketak egiteko baimena ematea.  Obraren behin behineko eta behin betiko harrerak sinatzea. Eraikuntza lanak hasi baino lehen, planoetan adierazitako zehaztasunekin eta neurketekin, Kontratistak zuinketa burutuko du. Burutu eta gero Zuzendaritza Fakultatiboak egindako zuinketaren baliotasuna egiaztatuko du. Zuzendaritza Fakultatiboaren onarpena jaso gabe ez da ontzat emango egindako zuinketa, hortaz ezin izango da Obra hasi. EIB/BIE 2019/06/17 55 Zuzendaritza Fakultatiboak burututako zuinketa onartu eta gero, Kontratistaren laguntzarekin zehaztuko dute erreferentzia bezala erabiliko diren mugitu ezineko puntu finkoak. Kontratistak eta Zuzendaritza Fakultatiboak sinatu beharko dute zuinketaren egiaztapen akta. Alde bakoitzak aktaren kopia bat jasoko du. Kontratistaren esku geldituko dira zuinketa burutzeko beharrezkoak diren baliabide guztiak. Zuinketa lanak eta gero planoak ondo ulertu eta aztertuko dira, akatsen bat aurkituz gero konpondu beharko da. Obran parte hartuko duten alde guztiak planoak ulertzen dituztela ziurtatu beharko da. Kontratistak eraikuntza lanen hasieraren agiri bat eman beharko die Zuzendaritza Fakultatiboari eta Jabegoari, gutxienez lanen hasiera baino hiru egun lehenago. Egitura industriala baldintzen agirian eta proiektuaren gainerako dokumentuetan adierazitako kalitatea izan beharko du. Gauzatuko diren eraikuntza lan guztiak kalitate onenean gauzatuko dira eta Obra Zuzendariaren onarpena izan beharko dute beti. Kontratistak, proiektuan zehaztutako baldintzak betetzeaz gain, baita ere bete beharko ditu eraikuntza lanei dagozkien arau orokorrak. Egituraren materialei dagokionez, bermearen epea irauten duen bitartean, Kontratistak izango du Obraren kalitatearen erantzukizun osoa. Kontratistaren esku ez dauden materialen akatsak ez dira bere erantzukizuna izango, nahiz eta bermearen epe barruan egon, adibidez, egituraren erabiltzaileak materialak txarto zaintzen dituztenean. Eraikuntza lanak burutu aurretik, kalitatea ziurtatzeko asmoz, hainbat lagin eskatuko dira. Laginen kalitatea ziurtatzearen ardura laborategi gaitu batek izango du. Hau da, Obraren Zuzendariak, beharrezkoa uste badu laborategi baten bitartez, onartu beharko ditu Obran erabilitako material, produktu eta gailu guztiak. Laborategian burutuko dira Obra Zuzendariak kalitatea ziurtatzeko asmoz zehaztu dituen analisi, entsegu eta froga guztiak. Analisi, entsegu edo frogen bitartez kalitate txarreko materialak aurkituz gero, Obratik kendu eta proiektuan zehaztutako kalitate baldintzak betetzen dituzten materialak erabili beharko dira, material berri hauen laginak ere hartu beharko dira haien kalitatea ziurtatzeko. Obra Zuzendariak edo Jabegoak materialen lagin batzuk eskatuz gero, Kontratistak kexarik gabe eman beharko dizkie. Materialen kalitatea ziurtatzeko egingo diren analisi, entsegu edo froga kopurua Obra Zuzendariaren eta laborategiaren esku egongo da. Aurrekontu totalaren %1-eraino ematen diren gastu guztiak Kontratistaren esku egongo dira. Obraren eraikuntza lanak bukatzen denetik 30 eguneko epe barruan, Kontratistak bukaera jakinarazi beharko die Obra Zuzendariari eta Jabegoari. Hauek behin behineko harrerarako data bat zehaztu beharko dute. Behin behineko harreran Jabegoa, Zuzendaritza Fakultatiboa eta Kontratista egon behar dira. Behin behineko harrera bukatzerakoan akta bat idatziko da zehaztuz aztertu eta ikusi diren puntuekin eta hiru parte hartzaileak sinatu beharko dute, sinatu eta gero bakoitzari kopia bat emango zaio. Obra ez badu inolako akatsik eta Jabegoaren eta Obra Zuzendariaren arabera Obra onargarria bada, bermea behin behineko harrera bukatzen den momentuan hasiko litzateke. Jabegoak Obra bukatuta ez dagoela edo Kontratuan zehaztutako baldintzak betetzen ez direla uste badu Obraren harrera ez onartzeko eskubidea dauka. Jabegoak Obraren harrera onartzen ez badu, Zuzendaritza Fakultatiboak idatzi baten bitartez zehaztuko du harrera data berri bat. Data berria baino lehen Kontratistak Jabegoak adierazitako akatsak konpondu beharko ditu. Lan berrien gastu guztiak Kontratistaren esku egongo dira. Harrera egin eta gero Jabegoak hogeita hamar eguneko epean ez badu idatzi baten bitartez bere desadostasuna adierazten, behin behineko harrera guztiz gauzatu dela kontsideratuko da. Behin behineko harreratik urtebeteko epean Jabegoak akatsik aurkitzen ez baditu, behin betiko harrera gauzatuko da. Behin betiko harrera gauzatu baino lehen egitura industrialean agertu ahal diren kalteak Kontratistaren ardura izan ahal dira. Ez dira Kontratistaren ardura izango egituraren erabilera txarraren ondorioz ematen diren kalteak, hau da, egituraren erabiltzaileek erabilera baldintzak betetzen ez badituzte eta horren ondorioz kalteren bat sortzen bada, hau ez da Kontratistaren ardura izango. Bermearen epea bukatzen denean Zuzendaritza Fakultatiboaren ardura izango da Jabegoari obren amaierako ziurtagiria eskuratzea. Ziurtagiria entregatzen den unetik, hogeita hamar eguneko epearen barruan behin betiko harrera gauzatu beharko da. Behin betiko harrera gauzatzeko akta bat sinatu beharko da. Behin betiko harreraren akta Jabegoak, Kontratistak eta Zuzendaritza Fakultatiboak sinatu beharko dute. Aktan, parte hartzaileak, Obra amaieraren ziurtagiriaren data eta Obraren koste totala zehaztu beharko dira. Parte hartzaile bakoitzari aktaren kopia bat emango zaio. Behin betiko harrera gauzatu ondoren Kontratistak zituen erantzukizun administratiboak galduko ditu, baina ez erantzukizun zibila. Kontratistak Obra egunero garbitu beharko du, baita ere Obra Zuzendariak garbitu behar dela uste duenean eta horrela agintzen duenean. Obraren itxura orokorra ona izan behar da eta argi nahikoarekin beti. Nahiz eta Obra Zuzendariak edo Jabegoak bere kabuz erabilitako langileak Obra zikindu, Kontratistaren ardura izango da hau garbi mantentzea. Obraren behin behineko harrera onartzerakoan Kontratistaren ardura izango da Obra erabiltzeko moduan txukun eta garbi ustea. Obraren garbiketa gauzatzeko epea Zuzendaritza Fakultatiboak ezarriko du, beti Kontratistaren iritzia entzun eta gero. Kontratistak baldintza normaletan egituraren eraikuntza lanekin jarraitu ezin badu, Jabegoak kontratua apurtu ahalko du. Jabegoak Kontratua desegiten badu, gutun baten bitartez jakinarazi beharko dio Kontratistari edo honen ardurak oinordetu dutenei. Gutunean adieraziko dira kontratua apurtzearen arrazoiak eta Obra uzteko data. Kontratua apurtzeko baldintzak hurrengokoak izango dira:  Kontratuan agertzen diren baldintzak betetzea.  Zuzendaritza Fakultatiboaren aginduak ez betetzea.  Hiru hilabete edo gehiagoko atzerapenak egotea Obra burutzeko epeetan.  Bete beharreko arauak ez betetzea.  Gauzatzen ari diren eraikuntza lanak erdizka uztea. Jabegoak kontratua apurtzen badu, Kontratistak Obran egiten ari den guztia dagoen bezala utzi beharko du. Kontratistak 15 egunetako epea izango du bere propietatea diren makinaria, erremintak, materialak, etab. guztiak eraman ahal izateko. Kontratuaren apurketa Kontratistaren heriotzaren ondorioz ematen bada, bere arduren oinordetuak izango duten epea hilabete batekoa izango da. Adierazitako epeen barruan Kontratistak edo bere arduren oinordetuak ez badute bere propietatea diren elementuak jasotzen, Jabegoak eta Kontratista berriak erabili ahalko dituzte inongo erreparorik gabe. Kontratua langileen ordainketa ezaren ondorioz ematen bada, Jabegoak langileei ordainduko die eta akzio legalak hartuko ditu Kontratistaren kontra. Langileen ordainketa ahalik eta epe laburrenean burutu beharko da. Kontratistak kontratu amaierako zigilua ematen ez badu, Jabegoaren ardura izango da "Bizkaiko Arkitekto Eskola"-ko norbait kontratatzea Kontratistaren esku zegoen ardura burutzeko.
science
addi-73ffaf3203cd
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/36500
Automobilentzako gurpilen biltegi baten diseinua eta kalkulua
Del Teso Romero, Pablo
2019-11-27
Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak Suaren aurkako segurtasuna bermatzeko 2004ko abenduaren 3ko 2267/2004 Errege Dekretua jarraituko da, bertan adierazten diren industria egiturei dagozkien arauak jarraituko dira. Aipatutako arauan egitura industrial batean sute baten aurrean bete behar diren baldintzak zehazten dira, kontuan izaten dira bai egitura zein egituraren barneko instalazioak. Egitura industrial batean suteak ekiditeko eta egotekotan bere eragina txikitzeko bete behar diren baldintzak hurrengokoak dira:  Suaren hedapena ekiditeko elementu egokiak izatea.  Sua sortzeko arriskuren bat badago ekiditu beharko da. Suaren aurka egiteko hainbat modu daude, guztien zeregina suarekin bukatzea ahalik eta azkarren izango da, horrela, ahal diren elementu guztiak berreskuratuko dira. 2267/2004 Errege Dekretuaz aparte, erabiliko den araua CTE DB SI dokumentua izango da, bertan adierazten dira bai egitura industrialetan zein bulegoetan suaren kontra izan behar diren neurriak. Egitura industrial baten suaren aurkako baldintzak zehazteko beharrezkoa da egitura horren ezaugarriak zehaztea. Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak Egituraren ingurua ezaugarri garrantzitsu bat izango da suaren kontrako neurriak zehazterakoan. Kokapenaren eta inguruaren arabera egitura industrialak 5 motakoak izan ahal dira:  A mota: Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak Kasu honetan proiektu honen egitura C motakoa da. Establezimendu industriala egitura osoa okupatzen du eta inguruko egiturekin 3 m-tako distantzia baino handiagoa dago. Egiturak suaren aurrean daukaten arrisku intrintsekoaren arabera ere sailkatuko dira. Proiektu honen egitura C motako da, beraz "sute sektorea" suari erresistenteak diren elementuak osatzen duten espazio itxia izango da. Arrisku intrintsekoaren maila kalkulatzeko 2267/2004 Errege Dekretuan adierazitako formulak erabiliko dira. Bi gune bereiziko dira, beheko solairua eta goiko solairua. Beheko solairuan batez ere gurpilak biltegiratuko dira eta goiko solairuan bulegoak egongo dira. Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak  ܴ௔: Erregaien arrisku graduaren zuzenketa balioa.  ܴ௔: Erregaien arrisku graduaren zuzenketa balioa. Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak Sute kargaren (ݍ௩௜) balioa 2267/2004 Errege Dekretuaren 1.2 taularen bitartez lortuko da. Kontuan izanda biltegiratutako materiala kotxeen gurpilak direla sute karga 1500 MJ/m3-ko balioa izango du. Erregaien arrisku gradua ponderatzen duen balioa (Ci) kalkulatzeko 2267/2004 Errege Dekretuaren 1.1 taula erabiliko da. Gurpilak arrisku gradu ertaina suposatzen dute, hortaz bere balioa 1,3 izango da. Biltegiratze altuera (hi) bezala 5,5 m-tako balioa aukeratu da, zubi garabia 7 mtako altueran kokatuta egongo baita, eta 1,5 m-tako seguritate distantzia utziko da. Gunea hartutako azalera (si) beheko solairua hartzen duen gainazal osoa izango da, hau da, 2100 m2. Azalera osoa (A) egitura osoaren azalera da, hau da, beheko eta goiko solairuen azaleren batuketa, 2400 m2. Erregaien arrisku graduaren zuzenketa balioa (Ra) sute kargaren balioarekin bezala 2267/2004 Errege Dekretuaren 1.2 taula erabiliz lortzen da, kotxeen gurpilentzako balioa 2 da. Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak Sute kargaren (ݍ௦௜) balioa 2267/2004 Errege Dekretuaren 1.2 taularen bitartez lortuko da. Kontuan izanda bertan bulegoko jarduerak gauzatuko direla 600 MJ/m3-ko balioa izango du. Erregaien arrisku gradua ponderatzen duen balioa (Ci) kalkulatzeko 2267/2004 Errege Dekretuaren 1.1 taula erabiliko da. Bulegoak suari dagokionez arrisku gradu ertaina suposatzen dute, hortaz bere balioa 1,3 izango da. Gunea hartutako azalera (Si) goiko solairua hartzen duen gainazal osoa izango da, hau da, 300 m2. Azalera osoa (A) egitura osoaren azalera da, hau da, beheko eta goiko solairuen azaleren batuketa, 2400 m2. Erregaien arrisku graduaren zuzenketa balioa (Ra) sute kargaren balioarekin bezala 2267/2004 Errege Dekretuaren 1.2 taula erabiliz lortzen da, bulegoentzako balioa 1 da. Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak Su karga dentsitatea jakinda, 2267/2004 Errege Dekretuaren 1.3 taula (3. taula) erabiliz sektore bakoitzaren eta egitura osoaren arrisku intrintsekoaren maila lortzen da. Egitura industrialaren konfigurazioaren, kokapenaren eta arrisku intrintsekoaren arabera egitura industrial bakoitza baldintza eraikitzaile batzuk bete beharko ditu. Fatxadaren sarbideak suteak itzaltzeko zerbitzuak sartzeko egokiak izan behar dira, horretarako zenbait baldintza bete behar dituzte:  Sarbidearen neurri minimoak horizontalean eta bertikalean 0,8 m eta 1,2 m izan behar dira hurrenez hurren.  Sarbideen ardatz bertikalen artean 25 m-tako distantzia maximoa egon behar da. Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak Egitura industrialen fatxadetaraino gerturatzea eta maniobratzea ahalbidetzen duten errepideak hurrengoko baldintzak bete behar dituzte: Gainera, bidearen tarte kurbatuetan barruko eta kanpoko erradioen neurri minimoak 5,3 m eta 12,5 m izan behar dira hurrenez hurren, 7,2 m-tako zabalera libre minimoa ahalbidetuz. Sektore bakoitzak izan ahal duen azalera maximoa egitura motaren eta arrisku intrintseko mailaren arabera zehaztuko da. 2267/2004 Errege Dekretuaren 2.1 taula (4. eta 5. taulak) erabiliz lortuko dira sektore bakoitzaren azalera maximoak. Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak 5. taula jarraituz, C motako egiturak zortzigarren mailako arrisku intrintsekoa duten sektoreetan 2000 m2-tako azalera maximoko limitea dago. Beheko solairua 2100 m2-tako azalera dauka, hortaz ez da onargarria, baina taularen (4) oharra ahalbidetzen du azalera hori. 5. taularen (4) oharraren arabera edozein azalera izan ahal da, baldin eta suteak itzaltzeko sistema automatiko finko bat instalatuta badago eta inguruko egiturak 10 mtako distantzia minimora badaude kokatuta. Egituraren elementu eusleen erresistentzia suaren aurrean RX balioaren arabera neurtzen dira, non X zenbaki balio bat izango da. X egiturak huts egin gabe iraungo dituen minutu kopurua izango da. Egituraren R balioa lortzeko 2267/2004 Errege Dekretuaren 2.2 taula (6. taula) erabiltzen da. Egituraren erresistentzia 6. taulan ikusi ahal denez egiturak suaren aurrean izango duen erresistentzia R90 izango da, hortaz egituraren elementuak 90 minutu iraun beharko dute huts egin gabe. Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak Okupazioa kalkulatzeko 2267/2004 Errege Dekretua jarraituko da. Kontuan izanda gehienezko okupazioa 40 (p) izango dela, hau da, 100 baino gutxiago, hurrengoko formula erabiliko da okupazioa zehatzeko: Proiektu honen egitura C motakoa dela eta bere arrisku intrintsekoa altua dela kontuan izanda, egituraren edozein puntutik gehienez 25 m-tara dauden bi edo gehiago irteera izan beharko ditu. Ebakuazio eskailerari dagokionez, arrisku intrintseko altua duten egituretan, CTE DB SI dokumentuaren arabera, beheranzko eskailerak ez dira babestu behar baldin eta ebakuazio altuera 10 m baino baxuagoa bada. Ateen zabalera librea, CTE DB SI dokumentuaren arabera, ܣ൒ ௉ ଶ଴଴ ൒ 0,8 ݉ izan behar da, hau da, ܣ൒0,22൒0,8 ݉. Hortaz, ateak izan behar duten zabalera libre minimoa 0,8 m-takoa da. Pasilloen zabalera librea, CTE DB SI dokumentuaren arabera, ܣ൒ ௉ ଶ଴଴ ൒ 1 ݉ izan behar da, hau da, ܣ൒0,22൒1 ݉. Hortaz pasilloen zabalera libre minimoa 1 mtakoa da. Eskaileraren zabalera libre minimoa, ebakuazioa beheranzkoa dela eta okupazioa 44 dela jakinda, CTE DB SI dokumentuaren 4.2 taula (7. taula) jarraituz, 1 m-takoa dela ondorioztatu ahal da. Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak  Arrisku intrintseko ertaina izan eta bere azalera 1000 m2-takoa baino handiagoa izatea.  Arrisku intrintseko altua izan eta bere azalera 800 m2-takoa baino handiagoa izatea. Proiektu honen egitura bigarren baldintza betetzen du, hau da, arrisku intrintseko altua dauka eta bere azalera 2100 m2-takoa da. Beraz, keen ebakuazio sistema bat instalatu beharko da. Beste alde batetik goiko solairuan, hau da, bulegoetan, ez dira biltegiratze jarduerak gauzatzen, hortaz beste baldintza batzuk dituzte keen ebakuazio sistema jartzeko ala ez:  Arrisku intrintseko ertaina izan eta bere azalera 2000 m2-takoa baino handiagoa izatea.  Arrisku intrintseko altua izan eta bere azalera 1000 m2-takoa baino handiagoa izatea.  A motatako egitura da eta azalera 150 m2 baino gehiago ditu.  B motako egitura da, arrisku intrintsekoa ertaina da eta azalera 1000 m2 baino gehiago ditu. Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak  B motako egitura da, arrisku intrintsekoa altua da eta azalera 500 m2 baino gehiago ditu.  C motako egitura da, arrisku intrintsekoa ertaina da eta azalera 1500 m2 baino gehiago ditu.  C motako egitura da, arrisku intrintsekoa altua da eta azalera 800 m2 baino gehiago ditu. Proiektu honen egitura azken baldintza betetzen du, C motako egitura da, bere arrisku intrintsekoa altua da eta 2400 m2-tako azalera totala dauka. Hortaz, su detektagailu automatikoak jarri behar dira. Azalera totala 1000 m2-takoa baino handiago bada, eskuzko larrialdi alarmak jarri beharko dira. Beraz proiektu honen egitura industrialean instalatu beharko dira eskuzko larrialdi alarmak. Egituraren edozein puntutik larrialdi sakagailura izan ahal den distantzia maximoa 25 m-takoa da. Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak  Fatxadaren eta hidranteen artean 5 m-tako distantzia minimoa egon daiteke.  Gutxienez hidrante bat, ahal bada sarreran dagoena, 100 mm-tako irteera izan behar du. Su-itzalgailuak BC edo ABC motako hauts lehorrekoak izango dira. Egitura osoan jarri beharko dira, bereziki gertu suteak emateko arrisku gehien duten puntuetatik. Egituraren edozein puntutik su-itzalgailu batera izan ahal den distantzia maximoa 15 m-takoa da. Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak  A motatako egitura da eta azalera 300 m2 baino gehiago ditu.  B motako egitura da, arrisku intrintsekoa ertaina da eta azalera 500 m2 baino gehiago ditu.  B motako egitura da, arrisku intrintsekoa altua da eta azalera 200 m2 baino gehiago ditu.  C motako egitura da, arrisku intrintsekoa ertaina da eta azalera 1000 m2 baino gehiago ditu.  C motako egitura da, arrisku intrintsekoa altua da eta azalera 500 m2 baino gehiago ditu.  D edo E motako egitura da, arrisku intrintsekoa altua da eta azalera 5000 m2 baino gehiago ditu. Proiektu honen egitura C motako egitura da, bere arrisku intrintsekoa altua da eta 2400 m2-tako azalera dauka, hortaz BIE sistemak instalatu beharko dira. Arrisku intrintsekoa altua denez, DN 45 mm-tako BIE mota erabiliko da, aldiberekotasun kopurua 3 izanda eta autonomia denbora 90 minutukoa izanda. BIE sistemaren presio minimo eta maximoa 2 bar eta 5 bar izango dira hurrenez hurren. Beharrezkoa da presioa tarte horretan izatea. Zutabe lehorreko sistemak jarri beharko dira baldin eta arrisku intrintsekoa ertaina edo altua bada eta ebakuazio altuera 15 m-takoa edo handiagoa bada. Proiektu honen egitura industrialaren ebakuazio altuera 15 m-takoa baino txikiagoa da, hortaz ez da zutabe lehorreko sistema bat instalatu behar. Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak Aurretik dokumentu honen 8.1.3.3 puntuan adierazi den bezala beharrezkoa da itzaltzeko sistema automatiko finko bat instalatzea, hortaz ur ihinztagailu automatikoen instalazioa beharrezkoa da.  Lur-arraseko pean kokatuta badago. Egitura arrisku intrintseko altua dauka eta bere okupazioa 44 da, hau da, bigarren eta hirugarren baldintzak betetzen dira, beraz larrialdi argitzapen sistema bat instalatu beharko da. Argiztapen sistemak bete beharreko baldintzak hurrengokoak dira:  Finkoa izan behar da.  Larrialdiaz jakinarazteko intentsitate egokia izatea.  Itsualdiak ez gauzatzea da.  Ebakuazio guneetan gutxienez 1 lx-eko argiztapena eman behar du.  Egituran zehar gune ezberdinetan ematen den argiztapen ezberdinen arteko erlazioa ezin da 40 baino handiagoa izan. Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak Larrialdi argiztapen sistema aktibatzen denean ere aktibatuko da larrialdi sistema akustikoa. Larrialdi sistema akustikoaren soinu-maila giroan dagoen soinu-maila baino altuagoa izan behar da. Ebakuazio seinale akustikoa jarraia izan behar da. Lan gunean segurtasuna ziurtatzeko asmoz beharrezkoa da seinaleztapen sistema egoki bat izatea, seinaleak erakutsiko diote egitura barruan dauden pertsonei jarraitu beharreko prozedura. Beharrezko seinaleztapen sistema zehazteko 1997eko apirilaren 14ko 485/1997 Errege Dekretua jarraituko da, bertan zehazten baitira seinaleztapen sistemak lan guneetan izan behar duten ezaugarriak. Seinaleztapen sistema zehazterakoan beharrezkoa da hurrengokoak kontuan izatea:  Seinaleen ezaugarriak. Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak  Su-itzalgailuen kokapena adierazteko (P-111,P-112 eta P-113) Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak Ikerlan honetan eraikuntza lanetan diharduten langile guztien osasuna eta segurtasuna bermatuko dira. Horretaz aparte erantzukizunak zehazteko balioko du. Segurtasun eta Osasun Ikerlan hau 1997ko urriaren 24ko 1627/1997 Errege Dekretua jarraituz idatzita dago, 1995eko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen irizpideetan oinarrituta. Bertan zehazten dira eraikuntza obretan izan behar diren osasun eta segurtasun neurri minimoak. Beharrezkoa izango da Segurtasun eta Osasun Ikerlan bat egitea baldin eta hurrengoko baldintzaren bat betetzen bada:  Kontrata bidezko aurrekontua 450759,08 eurokoa edo handiagoa bada.  Aurreikusitako eraikuntza epea 30 lanegun baino handiagoa bada eta momenturen batean 20 langile badaude batera lan egiten. Oinarrizko ikerlanean zehaztu beharko dira seguritatea eta osasuna bermatzeko beharrezkoak diren arauak. Identifikatu beharko dira saihestu ahal diren lan arriskuak, zehaztuz hartu beharreko neurri teknikoak hauek ezabatzeko. Deuseztatu ezin diren arriskuei dagokienez, hartu beharreko neurri teknikoak zehaztuko dira hauek gertatzeko probabilitatea murrizteko. Ikerlanaren egilea Pablo Del Teso Romero izango da. Proiektuan hainbat proiektugile parte hartzen badute, Jabegoaren ardura izango da Segurtasun eta Osasun Koordinatzaile bat izendatzea. Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak Obran hainbat enpresa parte hartzen badute, Jabegoaren ardura izango da obra gauzatzen den bitartean Segurtasun eta Osasun Koordinatzailea izango dena izendatzea. Koordinatzaile hau, obra hasi baino lehen edo bigarren enpresa bat obran sartzerakoan izendatu behar da. Proiektuaren Segurtasun eta Osasun Koordinatzailea eta obrarena pertsona berdina izan ahal dira. Nahiz eta koordinatzaileak izendatu, Jabegoak bere ardura mantenduko du.  Segurtasun eta osasun koordinatzailea: Pablo Del Teso Romero.  1997ko urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretua: Prebentzio zerbitzuen araudia.  1997ko apirilaren 23ko 485/1997 Errege Dekretua: Lan gunean segurtasun eta osasunari dagozkien seinaleztapen minimoak.  1997ko apirilaren 23ko 486/1997 Errege Dekretua: Lan gunean segurtasun eta osasunari dagozkien neurri minimoak. Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak  1997ko urriaren 24ko 1627/1997 Errege Dekretua: Eraikuntza obretan segurtasun eta osasunari dagozkien neurri minimoak. Makinen erabilerari eta hauen inguruko segurtasunari dagokionez, hurrengoko NTP gidak jarraituko dira:  1983. urteko NTP 79 gida: Pala kargatzailea.  2008. urteko NTP 820 gida: Ergonomia eta eraikuntza. Lanak zangetan.  2009. Urteko NTP 824 gida: Makineria jasotzailearekin kargak jasotzeko beharrezko tresneriaren klasifikazioa. Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak Segurtasun tresnen aukeraketa burutzeko 1984. urteko NTP 102 gida (Banakako babes elementuen sailkapenak eta motak) jarraituko da, gainera hurrengoko araudi bereziak bete beharko dituzte:  Segurtasun betaurrekoak eta soldaduren aurreko segurtasun maskarak: UNE-EN 166:2002.  Akzio mekanikoen aurreko bota dielektrikoak eta segurtasun bota dielektrikoak: UNE-EN ISO 20345:2012.  Bibrazioen kontrako gerrikoak eta erremintak eramateko gerrikoak: UNE-EN ISO 13688:2013.  Uretako botak eta labainketen kontrako oinetakoak: UNE-EN ISO 20347:2013.  Lohihartzekoak: UNE-EN 343:2019. Egitura laukizuzena izango da, 25 m x 84 m-tako dimentsioekin, hau da, guztira 2100 m2-ko azalera izango du. Estalkia simetriko bi uretara eraikiko da, 5°-tako maldarekin isurialde bakoitzean eta 11,09 m-tako altuerarekin gailurrean. Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak  Beheko solairua batez ere gurpilen biltegi bezala erabiliko da, bertan ere aldagelak, komunak eta artxiboen biltegi bat aurkituko dira. Gurpilen biltegian 5 tn-tako gaitasuna daukan zubi garabia egongo da.  Goiko solairua 4 m-tako altueran kokatuta dago. Bertan bulegoak eta komunak aurkituko dira. Bere neurriak 25 m x 12 m dira, hortaz 300 m2-tako azalera izango du. Zimentazioetan zapata isolatuak erabiliko dira. Hormigoi mota HA-25 izango da eta armatua B 500 S altzairuzko barra korrugatuak izango dira. Egitura batez ere S275 JR altzairuz osatuta egongo da, habeak eta zutabeak profil laminatuak izango dira. Petralak aldiz, C formako profil konformatuak izango dira. Itxiturei dagokionez, bai estalkiko zein fatxadaren itxiturak sandwich motako panelak izango dira. Estalkiko itxitura 40 mm-tako lodiera izango du, fatxadaren itxituraren lodiera aldiz, 60 mm-takoa izango da. Goiko solairuaren forjatua kolaborantea izango da, lauzaren lodiera 180 cm izanda eta xaflarena 0,8 mm. Uren ebakuazio sistemari dagokionez, hondakin-uren hodieriaren diametroa 110 mm-takoa izango da eta arketaren neurriak 50 mm x 50 mm izango dira. Euri-uren hodieriaren diametroa 200 mm izango da eta arketen neurriak 60 mm x 60 mm izango dira. Obra gauzatzen ari den bitartean, segurtasuna bermatzeko nahitaezkoak dira seinaleak. Seinaleztapen sistema zehazteko 1997ko apirilaren 14ko 485/1997 Errege Dekretua erabiliko da. Seinale mota desberdinak izan ahal dira, haien artean kolorearen eta formaren bitartez bereizten dira. Abisu seinaleak triangelu formakoak izango dira, piktograma eta ertz beltzekin eta atzealde horiarekin. Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak Debeku seinaleak borobilak izango dira, piktograma beltzarekin, ertz eta diagonal gorriarekin eta atzealde zuriarekin. Betebeharreko seinaleak borobilak izango dira, piktograma zuriarekin eta atzealde urdinarekin. Gutxienez seinalearen %50-a urdina izan behar da. Seguritate sistemen edo instalazioen seinaleak errektangularrak izango dira, piktograma zuriarekin eta atzealde berdearekin. Gutxienez seinalearen %50-a berdea izan behar da. Lurraren desnibelak, zuloak edo beste arrazoi batzuengatik mugatu beharreko guneak mugatzeko 45°-tara (11. irudian bezala) dauden zerrenda horiz eta beltzez osatuta dagoen mugaketa zinta erabiliko da. 11.irudia: Mugatzeko zinta Obran ematen diren egoera ezberdinen aurrean keinu bidezko seinaleak erabiltzeko beharra sortu ahal da. Hortaz, keinu bidezko seinale bakoitzaren esanahia zehaztu behar da. Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak  Besoak gorputzerantz mugitzea esku-azpiekin barrurantz: Aurrera egitea. 16.irudia: Aurrera egitea  Besoak gorputzetik urruntzea esku-azpiekin kanporantz: Atzera egitea. Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak 19.irudia: Ezkerrerantz mugitzea Osasun larrialdiren bat egotekotan izan behar den prestaketa 1997ko apirilaren 14ko 486/1997 Errege Dekretua jarraituz zehaztuko da. Obrako langile kopurua 50 baino handiago denez, lehen laguntzen gela bat izan beharko da. Lehen laguntzen gela bai larrialdiei zein beste osasun arazoei aurre egiteko prestatuta egon beharko da. Lehen laguntzen gelaren kokapena adierazten duen seinalea gurutze zuri bat atzealde berdearekin izango du. Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak Lehen laguntzen gela hurrengoko zerbitzuak izan beharko ditu:  Lehengo zerbitzuen arduradun bat.  Konketa bat ur bero eta hotzarekin.  Ur edangarria eta erabili eta botatzeko edalontziak.  Osasun-materialak botatzeko poltsa egokiak dituzten eta oinekin zabaltzen diren edukiontziak.  Ohatila bat babes iragazgaitzarekin. Obran gutxienez botika-kutxa bat egongo da, lehen laguntzen gelan gauzatzen diren lehen laguntzak edo sendaketak ahalbidetzeko. Botika-kutxaren kokapena atzealde berdea eta gurutze zuri bat duen seinalearekin adieraziko da. Botika-kutxa izan behar duen eduki minimoa hurrengokoa da: Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak  Manta termoisolatzailea.  Desinfektatzaileak.  Pintzak.  Erabili eta botatzeko eskularruak. Botika-kutxaren edukia beti berdina izan behar da, hau da, zerbait erabiltzen denean segituan botika-kutxa bete beharko da.  Larrialdiak: 112  Basauriko udaltzaingoa: 944 66 63 41 Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak Istripuren bat gertatzen bada, beharrezkoa izango da Obraren langile guztiak BAL prozedura ezagutzea eta aplikatzea:  Babestu: Edozer egin baino lehen, bai istripua izan duten langileak zein gainerakoak arriskuz kanpo daudela ziurtatu behar da.  Lagundu: Behin gunea ziurtatuta dagoela eta larrialdi-zerbitzuei abisatu zaiela, laguntza lanak hasiko dira. Istripua izan duten langileen konortea, arnasketa eta pultsua aztertu beharko da. Langilearen konortea, arnasketa eta pultsua egokiak badira eta istripua soilik zauriak eragin baditu, langilea lehen laguntzen gelara eramango da lehen zerbitzuen arduradunak sendaketa prozesua hasteko. Osasunaren ondorioz eman ahal diren istripuak ekiditeko asmoz, Obran lan egiten duten langile guztiei osasun azterketak egingo zaizkie kontratazioa egin baino lehen. Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak  Aldagelak, jesarlekuekin eta banakako armairuekin.  Konketak ur bero eta hotzarekin.  Ispilu bat konketa bakoitzaren aurrean.  Dutxak ur bero eta hotzarekin. Sexu ezberdineko langileak egotekotan, higiene-zerbitzuen erabilera ez da aldiberekoa izango. Obran segurtasun eta osasun plana kontrolatzeko eta jarraitzeko asmoz, orri bakoitzaren bi ale dituen gertakari liburu bat izango da. Gertakari liburua beti Obran egon beharko da, eta Segurtasun eta Osasun Koordinatzailearen esku egongo da. Gertakari liburuan oharren bat idatzi eta gero Kontratistari eta langileen ordezkariei jakinarazi beharko zaie. Oharra, aurretik adierazitako neurriren bat ez jarraitzeari buruz bada, kopia bat bidali beharko zaio Lan eta Gizarte-Segurantzako Ikuskatzailetzari 24 ordu pasatu baino lehen. Gertakari liburuan dagoen informazioa hurrengokoak eskuratu ahalko dute:  Obran zereginak dituzten prebentzio enpresak. Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak Obra egingo den lurzoruan sastrakak eta zuhaixkak daude, hortaz Obrari hasiera emateko lurzorua egokitu beharko da. Makineriaren bitartez lurzoruaren sastraka eta sustrai guztiak kenduko dira, lurzorua era egokian utziz Obraren hasierarako. Hodientzako, kutxatilentzako eta zimentazioentzako beharrezkoak diren hondeaketak egingo dira. Hondeaketa lanak gauzatu eta gero lurzoruaren betetzea eta trinkotzea burutuko da.  Zimentazioen gauzatzea: Zapatak isolatuak eta lotura habeak hormigoi armatukoak izango dira. Garbiketa hormigoia erabiliko da zimentazioaren oinarrian egitura osoaren kalitatea bermatzeko asmoz. Zimentazioak altzairuzko egiturara ainguraketa plaken eta pernoen bitartez lotzen dira, nibelazio egokia lortzeko ainguraketa plaken eta zapaten artean nibelazio mortero geruza bat erabiliko da.  Egitura eta forjatua gauzatzea eta itxituren muntaketa: Egitura, sareta bidezko portiko metalikoz osatuta egongo da, loturak torloju bidezkoak izango dira saretan izan ezik, non soldadura bidezkoak izango dira. Itxiturak panel sandwich motakoak izango dira eta petralen bitartez lotuko dira portikoetara. Forjatua kolaborantea izango da, arintasuna bermatzen duen hormigoiz eta altzairuz osatutako forjatua. Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak  Igeltserotza eta arotzeria lanak: Egitura industrialaren guneak banatzeko igeltserotza elementuak erabiltzen dira. Partizio horiek pladurrezkoak izango dira. Egitura baten arotzeria hainbat elementuz osatuta egongo da, elementu nagusiak ateak eta leihoak izango dira. Uren ebakuazioa, bai euri-urak zein hondakin-urak, hodieria eta grabitatearen bitartez egingo da. Euri-uren ebakuazio sistema eta hondakin-uren ebakuazio sistema bi sistema independente izango dira. Arketak, sifonikoak izango dira.  Ohizko arriskuak:  Pertsonen erorketak, maila berdinean eta ezberdinean.  Objektuen, makinen eta tresnen ondoriozko kolpeak eta zauriak.  Partikulen eta pusketen jaurtitzea.  Gehiegizko esfortzuak eta postura ezegokiak.  Zaratara eta bibrazioetara esposizioa. Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak  Segurtasun kaskoa.  Lohihartzeko egokiak.  Segurtasun betaurrekoak.  Prebentzio neurriak: Lanak hasi baino lehen erabiliko den makineria guztiaren CE ziurtagiriaren kopia bat eskatuko da. 1995. urtea baino lehen fabrikatutako makinen kasuan, fabrikanteak zehaztutako azterketak eta mantenimendu lanak egin direla ziurtatzen duen ziurtagiria eskatuko da. Lan gune guztia hesien bitartez mugatuko da. Horretaz aparte burutzen ari diren lanetaz ohartarazten duten seinaleak kokatuko dira. Lan gunearen barnean soilik beharrezkoak diren langileak egongo dira. Makineria guztia lan egiteko egoera egokian dagoela ziurtatuko da, fabrikanteak zehaztutako azterketak eta mantenimendu lanak gauzatuz. Gainera zehaztuta dagoen karga maximoa ez da gaindituko. Makineriaren maniobrak gidaria ez den norbait zuzenduko ditu.  Ohizko arriskuak:  Pertsonen erorketak, maila berdinean eta ezberdinean. Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak  Objektuen eta erreminten erorketak erabileraren ondorioz.  Objektuen, makinen eta tresnen ondoriozko kolpeak eta zauriak.  Zaratara eta bibrazioetara esposizioa.  Makineriaren eta ibilgailuen iraulketa.  Makineriaren eta ibilgailuen harrapaketak.  Makineriaren eta ibilgailuen martxan jartzearen seinale optiko eta akustikoak.  Segurtasun kaskoa. Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak  Lohihartzeko egokiak.  Bibrazioen kontrako gerrikoak.  Segurtasun betaurrekoak.  Prebentzio neurriak: Lanak hasi baino lehen erabiliko den makineria guztiaren CE ziurtagiriaren kopia bat eskatuko da. 1995. urtea baino lehen fabrikatutako makinen kasuan, fabrikanteak zehaztutako azterketak eta mantenimendu lanak egin direla ziurtatzen duen ziurtagiria eskatuko da. Hilabetero zerrendatuko da Obran dagoen makineria. Makineria guztia lan egiteko egoera egokian dagoela ziurtatuko da fabrikanteak zehaztutako azterketak eta mantenimendu lanak gauzatuz. Mugatutako gunearen ibilgailuentzako sarbideak eta irtenbideak zehaztuko dira, gutxienezko 5,5 m-tako zabalera izan behar dute, 7,2 m-tararte handituz kurbetan. Ezponden gailurrean erorketak ekiditeko hesiak jarriko dira. Makineriaren maniobrak gidaria ez den norbait zuzenduko ditu. Makineria martxan dagoen bitartean, bere inguruan beharrezkoak ez diren langileen presentzia debekatuko da. Zangetan lan egiterakoan, langileen arteko distantzia minimoa 1 m-takoa izango da. Hondeaketa ertzak seinalatuta egongo dira langileen erorketak ekiditeko. Hondeaketa mekanikoki egingo da hondeamakinaren bidez, materiala zuzenean kamioetan kargatuz. Euriak, izozteak eta lur-jausiak ematen direnean eta lanak egun bat baino gehiago gelditzen direnean hondeaketa hormak kontrolatuko dira. Dagoen ur guztia aterako da. Elementu astunen (>50 kg) kargak eta deskargak garabien bitartez egingo dira. Soilik nahitaezko kasuetan langile espezializatuak gauzatuko dituzte, beti lesio posibleak ekidituz. Kamioietan, fabrikanteak zehaztutako karga maximoa ez da gaindituko. Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak  Ohizko arriskuak:  Hormigoi, lokatz eta beste material batzuen kontaktuaren ondoriozko dermatitisa.  Pertsonen erorketak, maila berdinean eta ezberdinean.  Objektuen eta erreminten erorketak erabileraren ondorioz.  Bibrazioak. Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak  Segurtasun kaskoa.  Lohihartzeko egokia.  Segurtasun betaurrekoak.  Mandilak soldatzaileentzako.  Prebentzio neurriak: Langileak, segurtasun betaurrekoak, kaskoa, gomazko eskularruak eta botak erabiliko dituzte. Harrapatzeak ekiditeko, ibilgailuen akzio gunean beharrezkoak ez diren langileen presentzia debekatuko da. Kamioiak atzera egiten daudenean ez da langilerik kamioiaren atzealdean egongo. Gelditze topeak kokatuko dira kamioien iraulketa ekiditeko. Hormigoiketa, kamioitik zuzenean gauzatuko da, hormigoia botatzeko kamioiaren kanaleta erabiliz. Orokorrean debekatuta egongo da hormigoiketa kamioien gurpilak hondeaketa ertzetik 2 m baino gertuago hurbiltzea. Hormigoiaren isurtze prozesu guztia arduradun batek kontrolatuko du ziurtatuz prozesu guztia beharrezko segurtasunarekin egiten dela. Ponpa erabiltzearen talde arduraduna talde espezializatua izango da. Hormigoiketa hodia kabailete baten bitartez eutsiko da. Mahuka bi langile kontrolatuko dute mahuka beraren kolpeak saihesteko. Soldadurak gauzatzerakoan soldatzaileentzako maskara bereziak erabili beharko dira. Gainera, gasak igortzen duten soldadura prozesuak erabiltzen badira arnasketa sistema babesten duten maskarak erabili beharko dira. Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak  Ohizko arriskuak:  Pertsonen erorketak, maila berdinean eta ezberdinean.  Bibrazioak.  Segurtasun kaskoak.  Erremintak eramateko gerrikoa.  Eraso mekanikoen aurreko eskularruak.  Segurtasun betaurrekoak. Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak  Mandilak soldatzaileentzako.  Prebentzio neurriak: Profil metalikoak tailerretik rebaba gabe aterako dira, langileak ebaketak ez izateko eta ez katigatzeko. Gune egokiak antolatuko dira profilak biltzeko, jasotze makineriatik hurbil eta modu egoki batean seinalatuta. Profilak era ordenatu batean bilduko dira eta ez dira lan guneen gainetik mugituko. Zutabeen eta habeen muntaketan hiru langile parte hartuko dute, langile bi profila gidatzeko, ertz bakoitzean bat, eta hirugarrena gidaria gidatuko du. Habeak mugitzerakoan bi puntutan lotuko dira, habea denbora guztian horizontal egoteko. Zutabeen erorketak ekiditeko asmoz, beraien artean tirante oso tenkatuen bitartez lotuko dira. Egitura eraikitzen den bitartean segurtasun sareta horizontalak instalatuko dira. Fatxadetan horka motako sareta bertikalak instalatuko dira, 6 m-tako jausi maximoa baimenduz. Hala ere, altueran lan egiten duten langile guztiak, kable baten bidez jadanik muntatuta dagoen egiturara lotzen dien arnes bat eraman beharko dute. Guztiz debekatuta dago altueran lan egiten duten langileak modu egokian lotuta dagoen arnes gabe lan egitea. Soldadurak gauzatzerakoan soldatzaileentzako maskara bereziak erabili beharko dira. Gainera, gasak igortzen duten soldadura prozesuak erabiltzen badira arnasketa sistema babesten duten maskarak erabili beharko dira. Altueran soldadurak egin behar badira, plataforma batetik egin beharko dira. Kaiola, baranda eta erradapia izango ditu. Gainera, erorketak ekiditeko arnesak erabiliko dira. Debekatzen da langileak soldadura gauzatzen ari den gunearen pean egotea. Gune hauek era egoki batean seinalatuko dira. Maila ezberdinetan soldatzen bada, estalgarriak kokatu beharko dira beheko mailan dauden soldadura guneak babesteko. Haize bortitza dagoenean arreta handituko da garabia ez iraultzeko eta karga ez erortzeko langileen gainean. Altueran egin behar diren lanak etenduko dira haize bortitzak, euriteak, elurteak edo izozteak ematen badira. Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak  Ohizko arriskuak:  Pertsonen erorketak, maila berdinean eta ezberdinean.  Objektuen, makinen eta tresnen ondoriozko kolpeak eta zauriak.  Partikulen eta pusketen jaurtitzea.  Segurtasun kaskoak.  Eraso mekanikoen aurreko eskularruak.  Segurtasun betaurrekoak.  Labainketak ekiditen duten oinetakoak.  Erremintak eramateko gerrikoa. Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak  Prebentzio neurriak: Bai langileen zein materialen erorketak saihesteko plataformak instalatuko dira. Plataforma hauek barandak eta erradapiak izango dituzte. Estalkiaren perimetroa gutxienez 90 cm-ko altuera duten barandekin eta erradapiekin mugatuko da. Erorketen aurrean, segurtasun sareta horizontalak instalatuko dira egitura osoan zehar, eta fatxadetan horka motako sareta bertikalak instalatuko dira, erorketa altuera maximoa 6 m izanda. Hala ere, altueran lan egiten duten langile guztiak, kable baten bidez jadanik muntatuta dagoen egiturara lotzen dien arnes bat eraman beharko dute. Guztiz debekatuta dago altueran lan egiten duten langileek modu egokian lotuta dagoen arnesik gabe lan egitea. Langileak beti pasarelen, plataformen edo xaflen gainean lan egingo dute, ez dute inoiz egituraren materialaren gainean lan egingo. Haize bortitzak daudenean lanak etenduko dira, baita ere euriteak, elurteak eta izozteak daudenean.  Ohizko arriskuak:  Pertsonen erorketak, maila berdinean eta ezberdinean.  Objektuen eta erreminten erorketak erabileraren ondorioz.  Objektuen, makinen eta tresnen ondoriozko kolpeak eta zauriak.  Partikulen eta pusketen jaurtitzea.  Gehiegizko esfortzuak eta postura ezegokiak. Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak  Segurtasun kaskoak.  Erabilera orokorreko segurtasun eskularruak.  Segurtasun betaurrekoak.  Prebentzio neurriak: Igeltserotza lanetan bete beharreko oinarrizko printzipioak ordena eta garbitasuna dira. Lan gune bakoitza ordenatuta eta garbituta egon beharko da. Igarotze guneak objektuz libre egon behar dira, igarotze guneetan ezin dira utzi mugimendua oztopatzen duten objektuak. Zoruan dauden hutsuneak taulen, sareten edo xaflen bitartez babestuko dira. Fatxadan dauden hutsuneak sareten bitartez babestuko dira. Maldak 90 cm-tako gutxieneko altuera dituzten baranden eta erradapien bitartez babestuko dira. Lan gune guztiak seinalatuta eta argiztatuta egon beharko dira. Argiztapena 24 V-ekin elikatuko da, arrisku elektrikoaren prebentziorako. Materialen pilaketa zutabeen inguruan egingo da. Materialak ez dira inoiz hutsuneen gainean pilatuko. Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak  Ohizko arriskuak:  Pertsonen erorketak, maila berdinean eta ezberdinean.  Objektuen, makinen eta tresnen ondoriozko kolpeak eta zauriak.  Gehiegizko esfortzuak eta postura ezegokiak.  Gas toxikoak.  Segurtasun kaskoak.  Erremintak eramateko gerrikoa. Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak  Mandilak soldatzaileentzako.  Prebentzio neurriak: Barneko lanetan, tresna laguntzaile egokiak erabiliko dira, egoera egokian egon eta erabili beharko dira. Bai hodieria instalazioa zein instalazio elektrikoa instalatzeko beharrezkoak diren hutsuneak egiterakoan segurtasun betaurrekoak erabili beharko dira begiak partikuletatik babesteko. Disolbatzaileen ontziak, kolak eta gainerako sustantzia kimikoak ez dira sopleteetatik hurbil egongo. Soldadurak gauzatzerakoan soldatzaileentzako maskara bereziak erabili beharko dira. Gainera, gasak igortzen duten soldadura prozesuak erabiltzen badira arnasketa sistema babesten duten maskarak erabili beharko dira. Sopleteak, balbulak eta mahukak periodikoki aztertuko dira gas-ihesak ez daudela ziurtatzeko. Erabiliko diren entxufeak larako egokiak izan behar dituzte, debekatuta dago kuñak edo beste elementu ez homologatuak erabiltzea. Instalazio elektrikoaren konexio guztiak tentsio gabe gauzatuko dira beti. Instalazio elektrikoan tentsioarekin egin behar diren frogak baino lehen, ziurtatu beharko da instalazio guztia era egokian konektatua dagoela. Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak - MT 1 araudiaren arabera, kaskoak N klasekoak izango dira. - UNE-EN 397:2012+A1:2012 araudia beteko dute. Akzio mekanikoen aurreko segurtasun bota dielektrikoak - Puntakoa 200 J-eko inpaktoa eta 15 kN-eko erresistentzia izango du. - MT 5 araudiaren arabera III klasekoak eta A gradukoak izango dira. - MT 2 araudiaren arabera A klasekoak izango dira (30 dB-ko ahultze akustikoa). Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak - UNE-EN 511:1996 beteko dute. Bibrazioen kontrako gerrikoak - II mailako EPI (Banakako babes tresnak) dira. - MT 16 araudiaren arabera bere sailkapena 111 izango da eta D klasekoa. - UNE-EN 166:2002 araudia beteko dute. Lohihartzekoak - I mailako EPI (Banakako babes tresnak) dira. - MT 4 araudiaren arabera I klasekoak izango dira. Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak - 100 °C-tako tenperaturak erresistitzen dituzten mandilak izango dira. Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak - MT 18 araudiaren arabera maskaren ikusmen babes gradua 10a izango da. Izena Deskribapena Segurtasun hesiak - 2,80 m x 2,00 m-tako neurriak dituzten hesi mugikorrak. - Hesiak osotzen duten altzairu galbanizatuzko xaflak 0,6 mm-tako lodiera dute. - Barra bertikalak 60 mm x 60 mm x 1,5 mmtako neurriak izango dituzte. - Oinarriak hormigoizkoak izango dira, 65 cm x 65 cm x 1,5 cm-tako blokeak. Segurtasun barandak - 1,10 m x 2,50 m-tako neurriak dituzten burdinezko barandak. Argi balizak - Anbar koloreko LED argia erabiliko da. - Banda islatzailea 300 mm-takoa izango da. Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak Seinaleak - Seinaleen materiala PVC izango da. Errodaduren aurreko elementu eusleak - Zurezko bi tabloi eta bi IPN 200 barra osotuko dituzte. - Barrak 1 m-tako luzera izango dute eta lurrean tinkatuta egongo dira 2 m-tako distantziarekin haien artean. -Zurezko tabloiak 25 cm x 7,5 cm-tako neurriak izango dituzte eta IPN barretan eutsiko dira. Hutsuneen segurtasun sareak - Sarearen diametroa 16 mm-takoa izango da. - Lotura bidezkoa izango da eta konfigurazio erronboidearekin. - Materiala poliamida izango da. -Sarearen energia 2,2 eta 4,4 kJ artean izango da. - Lotura soka, UV izpien bidezko tratamendua jaso duen polipropilenozko soka izango da, 8 mm-tako diametroarekin eta 7,5 kN-eko haustura limitearekin. - UNE-EN 1263-1:2018 araudia beteko da. Pasarelak - 3 m-tako luzera eta 0,87 m-tako zabalera izango dute. - Alboetako barandak 1 m-tako altuera izango dute. Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak Obran erabiliko den makineriaren inguruan hainbat arrisku sortuko dira. Arrisku horiek ekiditeko edo bere eragina txikitzeko prebentzio neurriak hartuko dira. Erradiala erabiltzerakoan derrigorrezkoa da segurtasun betaurrekoak edo pantaila erabiltzea. Baita ere derrigorrezkoa izango da mandila erabiltzea. Erradiala erabiltzen ez denean, diskoa beherantz mantenduko da. Makina konektatu baino lehen ziurtatuko da diskoaren finkapena egokia dela eta ez dituela pitzadurarik. Erradiala garraiatzean, diskoa kolpeetaz babestu beharko da. Lan bakoitzerako disko egokia erabiliko da, hurrengokoak kontuan hartuz:  Erradialaren ezaugarriak. Erradiala fabrikanteak zehaztutako moduan erabili beharko da beti. Lan jarraituak egiten badira, beharrezkoa izango da entzumen-babesak erabiltzea. Erradialarekin lan egiterakoan hauts kantitate handiak sortzen badira, beharrezkoa izango da maskaren erabilera langileen arnasketa sistema babesteko. Langileetan ebaketak ekiditeko, materialak ez dira eskuekin ezta oinekin helduko. Horretaz aparte, lanak ez dira postura ezegonkorretan edo buru gainetik gauzatuko. Disko aldaketak makina guztiz deskonektatua dagoenean egingo dira eta posizio aldaketak makina amatatuta dagoenean. Leherketa posibilitatearen aurrean, ez dira lanak gune itxietan gauzatuko bertan sustantzia sukoiak badaude. Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak Derrigorrezkoa izango da betaurrekoen edo pantailaren erabilera zulaketa lanen ondorioz ateratzen diren partikuletaz begiak babesteko. Zulaketa beti barautsaren ardatzaren norabidean gauzatuko da, ez dira inoiz mugimendu perpendikularrak erabiliko zuloen diametroa handitzeko. Barautsa trabatzen bada, pixkanaka kontrako norabidean biratuz aterako da. Ez dira erabiliko makinaren fabrikanteak zehazten dituen barautsen artean ez dauden barauts motak. Derrigorrezkoa izango da entzumen-babesak erabiltzea zulaketa lan jarraituak egiten badira. Zulaketa lanak gauzatzerakoan hauts kantitate handiak sortzen badira, beharrezkoa izango da maskaren erabilera langileen arnasketa sistema babesteko. Zulatu beharreko materialak ez dira eskuekin ezta oinekin helduko. Horretaz aparte, lanak ez dira postura ezegonkorretan edo buru gainetik gauzatuko. Barauts aldaketak makina guztiz deskonektatua dagoenean egingo dira eta posizio aldaketak makina amatatuta dagoenean. Gune itxietan, sustantzia sukoiak badaude, ez dira zulaketa lanak gauzatuko leherketak ekiditeko. Soldatzerako orduan derrigorrezkoa izango da bai soldatzailea zein laguntzailea bereziki soldatzeko prestatuta dauden babes elementuak erabiltzea, eskularruak, maskara, mandila eta polainak. Asfixia posibilitatea ekiditeko, errekuntza-motore bidezko sorgailuak lan guneetatik urrun mantenduko dira edo gune itxietatik kanpo. Gainera, lan guneak ondo aireztatua egon behar dira. Langileak arnasketa sistema babesteko maskarak erabiliko behar dituzte. Gune itxietan, sustantzia sukoiak badaude, ez dira soldadura lanak gauzatuko leherketak ekiditeko. Garrantzitsua da soldadura guneak mugatzea babes elementuak ez dituzten langileak soldadura guneetara ez hurbiltzeko. Galbanizatuta eta margotuta dauden materialak soldatzerako orduan, ahal izanez gero garbitu behar dira. Garbiketa ezinezkoa bada kontu handia izan beharko da arnasketa sistemaren babesarekin. Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak Oxiebaketa gauzatzeko derrigorrezkoa izango da langileak oxiebaketa gauzatzeko eskularruak, maskara, mandila eta polainak erabiltzea. Botilak, garraiatzen edo erabiltzen direnean ez dira inoiz posizio horizontalean egongo. Garraiatzen ari diren bitartean mahukak eta botilak ez dira lotuta egongo. Lan gunea itxia bada, botilak kanpoan kokatuko dira tenperatura altuetara jarri gabe. Lan gunearen eta botilen arteko baimendutako distantzia minimoa 10 m-takoa da. Lan gunea guztiz aireztatuta egongo da. Gainera, itxia bada eta sustantzia sukoiak badaude, ez da oxiebaketa gauzatuko leherketak ekiditeko. Mahukak, itzulera ekiditen duten balbulak izan beharko dituzte. Gainera, guztiz luzatuta egon behar dira eta sugarren irismenaren kanpotik. Ziurtatu beharko da ihesik ez daudela oxiebaketan erabiltzen diren elementuetan ezta haien arteko loturetan. Oxiebaketa guneak mugatuko dira bertan lan egiten ez duten langileak ez hurbiltzeko. Galbanizatuta eta margotuta dauden materialak, ahal izanez gero garbitu behar dira. Lortzen ez bada kontu handia izan beharko da arnasketa sistemaren babesarekin.  Erabiltzen ari den makinaren ezaugarri guztiak ezagutzea.  Garabi kamioia maneiatzeko beharrezko lizentziak izatea.  Makinaren beharrezko mantenimendua ezagutzea eta gauzatzea. Obraren barruan, maniobra guztiak kamioi barruan ez dagoen norbait zuzenduko ditu. Kamioiaren gidariak soilik pertsona baten seinaleak jarraituko ditu. Kamioiak, ibilgailuentzat prestatutako ibilbideak erabiliko dituzte beti. Momenturen batean ibilbideetatik kanpo atera behar badira, atera baino lehen lurzoruaren erresistentzia aztertuko da ziurtatuz kamioiaren pisua jasan ahal duela. Kamioiak erabiltzen dituzten ibilbideak oztoporik gabe mantenduko dira. Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak Kamioiak geldi daudenean derrigorrezkoa da esku-balazta jartzea. Makina kargatzerakoan ziurtatu beharko da ez dela karga maximoa gainditzen. Gainera, kamioia karga jasotzen ari den bitartean, egonkortzaileak guztiz zabalduta egon beharko dira. Maniobra guztiak era jarrai eta motel batean egin behar dira. Behar denean, karga sokekin kontrolatuko da. Karga ezin da inoiz langileen gainetik pasa. Debekatuta egongo da langileen presentzia makinaren akzio erradioan. Makinaren lan gunea beti mugatuta eta seinalatuta egongo da. Guztiz debekatuta egongo da kamioia mugimenduan jartzea garabia zabalduta dagoenean. Makinaren erabilera baino lehen ziurtatu beharko da bere funtzionamendua egokia dela, maniobra txikiak eta motelak eginez. Makinaren gidariak mantenimenduaren arduraduna izango da. Mantenimendu lanak burutzeko fabrikanteak zehaztutako prozedurak jarraituko dira. Makina bat funtzionamendu irregularra aurkezten badu, seinale baten bitartez bere erabileraren debekua seinalatuko da eta blokeatuko da. Seinalea eta blokeoa konpontze lanak irauten duten bitartean mantendu beharko dira. Behin makina lan gunean kokatuta dagoela, lanak hasi baino lehen takoen bitartez ibilgetzea ziurtatuko da. Takoak erabili arren makinaren balazta mekanikoak ere erabili beharko dira. Maniobrak egiterako orduan, ikusmen gutxiko egoeretan gidaria beste langile baten seinaleak jarraitu beharko ditu. Lanak hasi baino lehen, plataforma kokatuko den lurzoruaren erresistentzia eta nibelazioa egiaztatuko da, ziurtatzeko lanak gauzatu ahal direla iraulketa arriskurik gabe. Gainera, plataforma erabiltzeko egonkortzaileak guztiz zabalduta egon beharko dira. Makinaren kokapena mugatu eta seinalatuko da. Makinaren inguruan debekatuta dago edozein motatako objektuak egotea. Plataforman langile bat baino gehiago badago, soilik bat izango da makinaren maneiuaren arduraduna. Arduraduna makinarekin mugimenduren bat egin baino lehen, gainerako langileei ohartarazi beharko die erorketak saihesteko. Lanak gauzatzen diren bitartean makina plataformatik kontrolatuko da, soilik larrialdi kasuetan beheko kontrolak erabiliko dira. Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak Plataforma mugimenduan dagoenean, langileak gorputz osoa izan beharko dute plataformaren barnean. Plataforma geldirik dagoenean bakarrik besoak atera ahalko dituzte. Makinaren gidariak makina uzterakoan ziurtatu beharko du guztiz balaztatuta eta motorra amatatuta dagoela. Fabrikanteak zehaztutako ezaugarriak kontuan izango dira beti. Guztiz debekatuta dago fabrikanteak zehaztutako malda eta karga maximoak gainditzea. Linea elektrikoren bat gertu badago, ez da plataforma hurbilduko tentsiorik ez dagoela ziurtatu arte. Tentsiorik ez dagoela ziurtatu arren segurtasun distantzia minimoa mantenduko da momentu guztian. Gidariaren ardura izango dira makinaren posibilitateak eta mugak, ez dira inoiz gaindituko fabrikanteak zehaztutako balio maximoak. Ez dira mantenimendu lanak gauzatuko makina martxan dagoenean. Gidariak makina uzten badu ziurtatu beharko du balazta sistema aktibatuta dagoela eta motorea amatatuta dagoela. Ibilgailuentzat prestatutako ibilbideak erabiliko dituzte beti. Momenturen batean ibilbideetatik kanpo atera behar badira, atera baino lehen lurzoruaren erresistentzia aztertuko da, ziurtatuz ibilgailuaren pisua jasan ahal duela. Ibilbideetatik kanpo ateratzerakoan gidariak hondeamakinatik kanpo dagoen beste langile baten seinaleak jarraitu beharko ditu, dauden zanga edo zuloak saihesteko. Ikusmen gutxiko egoeretan, gidariak, hondeamakinatik kanpo dagoen beste langile baten seinaleak jarraitu beharko ditu. Nahitaezkoa ez bada gidariak ez du makina desnibelak dauden guneetara hurbilduko. Maniobra guztiak moteltasunez eta arreta handiz egin beharko dira. Ibilgailuentzako prestatuta dauden ibilbideak oztoporik gabe mantendu beharko dira. Lanak gauzatzen ari direnean derrigorrezkoa izango da balazta sistema aktibatuta izatea. Debekatuta egongo da zirkulatzea pala guztiz zabalduta dagoenean. Derrigorrezkoa izango da makinan su-itzalgailu bat izatea. Hondeamakinaren lan gunea mugatuko eta seinalatuko da. Langileen presentzia debekatuko da makinaren akzio erradioan. Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak Fabrikanteak zehaztutako karga balio maximoak errespetatu beharko dira. Baita ere jarraitu beharko dira fabrikanteak mantenimenduari buruz zehaztutako prozedura guztiak. Obren mugetan sartzerakoan eta irtetzerakoan gidariak, beti, kamioaren kanpoan dagoen beste langile baten seinaleak jarraituko ditu. Obra barruan egindako maniobrak motelki eta kontu handiz egingo dira, beti kamioaren kanpoan dagoen beste langile baten seinaleak jarraituz. Kamioiak, ibilgailuentzat prestatutako ibilbideak erabiliko dituzte beti. Momenturen batean ibilbideetatik kanpo atera behar badira, atera baino lehen lurzoruaren erresistentzia aztertuko da ziurtatzeko kamioiaren pisua jasan ahal duela. Kamioiarentzako prestatuta dauden ibilbideak oztoporik gabe mantentzea beharrezkoa izango da. Derrigorrezkoa izango da kamioia geldituta dagoenean balazta sistema aktibatzea. Gainera, gidariak kamioia uzten duenean ziurtatu beharko du balazta sistema aktibatuta eta motorra amatatuta daudela. Kamioiaren kutxa beti posizio horizontalean egongo da, karga deskargatzen ari denean izan ezik. Guztiz debekatuta dago kamioiaren zirkulazioa kutxa posizio horizontalean ez badago. Kamioien iraulketa ekiditeko, kamioien gurpilen eta zangen/zuloen arteko baimendutako distantzia minimoa 1 m-takoa da. Kamioia deskargatzen ari denean bere ingurua mugatuta eta seinalatuta egongo da. Debekatuta dago beharrezkoak ez diren langileak gune mugatuan sartzea. Derrigorrezkoa da fabrikanteak zehaztutako karga balio maximoak errespetatzea. Baita ere jarraitu beharko dira fabrikanteak mantenimenduari buruz zehaztutako prozedura guztiak. Lanak hasi baino lehen, pala mekanikoaren lan gunearen lurzoruaren erresistentzia eta malda egiaztatuko dira, iraulketa arriskurik gabe lanak gauzatu ahal direla ziurtatzeko. Erresistentzia txikiegia edo malda handiegia badira, guztiz debekatuta egongo da makina lan egitea lurzorua egokitu arte. Pala mekanikoaren lan gunea mugatu eta seinalatuko da. Makina martxan dagoenean debekatuta egongo da langileen presentzia mugatutako gunearen barruan. Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak Ikusmen gutxiko egoeretan, gidariak pala mekanikoaren kanpoan dagoen beste langile baten seinaleak jarraitu beharko ditu. Gidariak makina uzten badu ziurtatu beharko du balaztatze sistema aktibatuta, pala zoruaren kontra eta motorea amatatuta daudela. Palaren erabilera makina balaztatzeko soilik larrialdi egoeretan baimenduta dago, beste egoeretan guztiz debekatuta egongo da. Maniobra guztiak arreta handiz eta bat-bateko balaztaketarik gabe burutu beharko dira, bereziki pala kargatuta dagoenean. Pala mekanikoak erabiliko dituen ibilbideak oztoporik gabe mantentzea beharrezkoa izango da. Beti erabiliko dira ibilgailuentzat prestatutako ibilbideak. Momenturen batean ibilbideetatik kanpo atera behar badira, lurzoruaren erresistentzia aztertu beharko da makina igaro baino lehen. Fabrikanteak zehaztutako karga balio maximoak errespetatzea derrigorrezkoa izango da. Baita ere jarraitu beharko dira fabrikanteak zehaztutako mantenimendu prozedura guztiak. Guztiz debekatuta dago makinaren konponketak Obran burutzea. Oztoporik gabe mantendu beharko dira kamioiak erabiltzen dituzten ibilbideak. Kamioiak aurretik prestatutako ibilbideetatik kanpo atera behar badira, lurzoruaren erresistentzia aztertu beharko da makina igaro baino lehen. Kamioi autoiraultzailea kargatzen ari denean bere lan gunea mugatu eta seinalatuko da. Mugatutako gunearen barnean soilik beharrezkoak diren langileak egongo dira. Kamioia geldirik dagoenean ziurtatu beharko da balazta sistema aktibatuta dagoela. Gidariak makina uzten badu ziurtatu beharko du balaztatze sistema aktibatuta eta motorea amatatuta daudela. Karga ez du inoiz gidariaren ikusmena oztopatuko. Gainera, maniobrak kontu handiz burutuko dira, bat-bateko mugimendurik gabe, bereziki makina kargatuta dagoenean. Ikusmen gutxiko egoeretan, gidariak kamioiaren kanpoan dagoen beste langile baten seinaleak jarraitu beharko ditu. Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak Hormigoiketa kamioia Obran zehar igarotzen denean derrigorrezkoa izango da kamioi kanpoan dagoen langile batek maniobrak zuzentzea. Maniobrak motelki eta kontu handiz burutuko dira. Hormigoiketa kamioiak ibilgailuentzako prestatutako ibilbideetatik igaroko dira. Debekatuta egongo da ibilbideetatik ateratzea. Ibilgailuentzako ibilbideetan debekatuta dago kamioiak oztopatu ahal duten objektuak egotea. Kamioia geldituta dagoenean derrigorrezkoa izango da balaztaketa sistema aktibatuta egotea. Gidariak kamioia uzten duenean ziurtatu beharko du kamioiaren balaztaketa sistema aktibatuta eta motorra amatatuta daudela. Hormigoiketa lanak burutzen ari direnean gunea mugatu eta seinalatuko da, debekatuz beharrezkoak ez diren langileen presentzia. Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak Dokumentu honetan Basauriko (Bizkaia) A.H.V. industrialdean kokatuta egongo den egitura industrial baten eraikitze lanetan erabiliko den Hondakinen Kudeaketa Plana zehaztuko da. Hondakinen Kudeaketa Plan hau idazteko 2008ko otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretua jarraituko da. Bertan adierazten dira Obran sortutako hondakinak kudeatzeko jarraitu behar diren prozedurak. Hondakinen Kudeaketa Planan hurrengoko edukiak aurkituko dira:  Hondakinen sorreraren aurreko prebentzioak.  2008ko otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretua: Hondakinen sorrera eta kudeaketa eraikuntza lanetan. Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak Materialen erosketa Obran erabiliko diren materialekin bat etorri beharko dira. Beti materialen soberakinen sorrerak saihestuko dira. Enpresa hornitzaileei eskatuko zaie enbalaje kantitatea eta bolumena ahal den txikiena izatea. Material birziklagarrien erosketa birziklagarriak ez diren materialen erosketari gailenduko zaio. Soberan dauden materialen inbentario bat mantenduko da beste lanetan edo obretan aprobetxatu ahal izateko. Ontzien hondakinak murrizteko asmoz, lehentasuna emango zaio ontzirik gabe edo solte saltzen diren materialen erosketari. Hornitzaileak ahalbidetzen badute, ontziak eta euskarriak bueltatuko zaizkie berriro erabili ditzaten. Obran behar diren materialak erabiliko dira. Bereziki saihestuko da hondakin asko sortzen duten materialen alferrikako erabilera. Obran bertan elementuak sortzerakoan beharrezko neurrietara ahal den guztia ajustatu beharko dira. Ontziak guztiz hustuko dira, materiala duten ontzien garbiketa edo suntsiketa ekidingo da. Kontu handia izan beharko da material arriskutsuak duten ontziekin. Elementuren bat tailerrean edo obran egin ahal bada, beti tailerrean egitea aukeratuko da. Tailerrean egindako lanak hondakin gutxiago sortzen dituzte. Lanetan erabilitako laguntza elementu guztien bizitza erabilgarria agortuko da. Beharrezkoa bada hainbat lan edo obra ezberdinetan erabiliko dira. Langile guztiak hondakinen sorreraren prebentzioari eta kudeaketari buruzko ezagutza minimoak izango dituzte. Bildutako materialen eta hondakinen aldizkako ikuskapen plan bat burutuko da ziurtatzeko bai materialen zein hondakinen kontserbazioa egokia dela. Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak Eraikuntza lanak irauten duten denboran zehar sortuko diren hondakin kopuruaren gutxi gorabeherako kalkulu bat burutzeko 2002ko otsailaren 8ko MAM/304/2002 Ordenean zehaztutakoa jarraituko da. 105/2008 Errege Dekretuan adierazten den moduan kutsatuta ez dauden lurrak eta harriak ez dira hondakin bezala kontsideratuko. Lanetan sortuko diren hondakin motak eta bere kodeak hurrengokoak dira:  Margoak garbitzeko produktuak (08 01).  Disolbatzaileak, likido hozgarriak eta aerosolak (14 06).  Ontziak (15 01). Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak  Lurrak eta harriak (17 05).  Oinarritzat igeltsua duten eraikuntza materialak (17 08). Guztiz egiaztatuta dauden datuak ez daudenez, estimazio estatistiko baten bitartez zehaztu da hondakinen altuera 20 cm-takoa izango dela egituraren m2 bakoitzeko. Hondakinen dentsitateari dagokion balioa 0,5 t/m3 eta 1,5 t/m3 balioen artean egongo da, estatistikoki zehaztu da hondakinak 1 tn/m3-ko batez besteko dentsitatea izango dutela. Egituraren azalera 2100 m2-takoa dela jakinda, kalkulatuko da sortuko den hondakin kantitatea. Hondakin mota bakoitzaren kantitatea kalkulatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko datu publikoak ez daudenez, 2001. eta 2006. urteen arteko Madrilgo Autonomia Erkidegoko zabortegien datuak erabiliko dira. Hondakin motak hiru taldetan sailkatuko dira:  Harrizkoak ez diren metrialak. Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak Eraikuntza lanetan sortuko diren hondakinetatik berrerabiliko den material bakarra "Harea, legarra eta beste ale batzuk" izango da. Guztira 16,8 tn material berrerabilgarri sortuko dira, eta gainerako materialetatik era egoki batean bananduko dira. Hori dela eta, tona horiek ez dira kontuan hartuko dokumentu honen 8.3.6 puntuan hondakinen bereizketa zehazterakoan. Balio guztiak gainditzen direnez hondakin mota guztien bereizketa egin beharko da. Eraikuntza lanetan guztira hondakin arriskutsuen 16,8 tn sortu dira, sortutako hondakin guztien %4-a. Hondakin arriskutsuak kontsideratuko dira hurrengoko ezaugarriren bat edo gehiago dituztenak:  Oso toxikoa bezala klasifikatuta dagoen sustantzia bat edo gehiago izatea eta bere kontzentrazio totala ≥ %0,1 izatea.  Toxikoa bezala klasifikatuta dagoen sustantzia bat edo gehiago izatea eta bere kontzentrazio totala ≥ %3 izatea. Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak  Kaltegarria bezala klasifikatuta dagoen sustantzia bat edo gehiago izatea eta bere kontzentrazio totala ≥ %25 izatea.  R35 bezala klasifikatuta dagoen sustantzia korrosibo bat edo gehiago izatea eta bere kontzentrazio totala ≥ %1 izatea.  R34 bezala klasifikatuta dagoen sustantzia korrosibo bat edo gehiago izatea eta bere kontzentrazio totala ≥ %5 izatea.  R41 bezala klasifikatuta dagoen sustantzia narritagarri bat edo gehiago izatea eta bere kontzentrazio totala ≥ %10 izatea.  R36, R37 edo R38 bezala klasifikatuta dagoen sustantzia narritagarri bat edo gehiago izatea eta bere kontzentrazio totala ≥ %20 izatea  Lehenengo edo bigarren mailako sustantzia kantzerigenoren bat izatea eta bere kontzentrazioa ≥ %0,1 izatea.  Hirugarren mailako sustantzia kantzerigenoren bat izatea eta bere kontzentrazioa ≥ %1 izatea.  R60 edo R61 bezala klasifikatuta dagoen eta ugalketarako toxikoa den lehenengo edo bigarren mailako sustantziaren bat izatea eta bere kontzentrazioa ≥ %0,5 izatea.  R62 edo R63 bezala klasifikatuta dagoen eta ugalketarako toxikoa den hirugarren mailako sustantziaren bat izatea eta bere kontzentrazioa ≥ %5 izatea.  R46 bezala klasifikatuta dagoen lehenengo edo bigarren mailako sustantzia mutagenikoa izatea eta bere kontzentrazioa ≥ %0,1 izatea.  R40 bezala klasifikatuta dagoen hirugarren mailako sustantzia mutagenikoa izatea eta bere kontzentrazioa ≥ %0,1 izatea. Material arriskutsu mota guztiak banaka bananduko dira. Material mota bakoitza, dagokion hondakinen kudeaketa gunera eramango da. Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak Hondakinen kudeaketa errazteko eta osasun eta segurtasun baldintzak ziurtatzeko, bereizketa gauzatzerako orduan hainbat neurri hartu beharko dira. Hondakinak daramaten ontzi guztiak identifikazio bat eraman beharko dute, non adierazten da hondakinaren izena, bere kodea eta behar bada dagokion arrisku piktograma. Hondakin arriskutsuen bilketa guneak eta gainerako bilketa guneak aldenduta egon behar dira bata bestearengatik, horrela bigarrenen kutsadura saihestuko da. Debekatuta dago edukiontziak bere kapazitate maximoa gainditzea. Edukiontzi bat bere kapazitate maximora ailegatzen dagoenean, erretiratu beharko da eta beste berri bat erabiltzen hasi beharko da. Hondakinen bereizketa egiteko beharrezkoa den leku fisikoa ez badago, hondakinen kudeaketa enpresa bat kontratatu beharko da. Hondakinak eraikuntza gunetik ateratzen diren bakoitzean erregistratu beharko da. Erregistro bakoitza garraiolariak eta Zuzendaritza Fakultatiboak izendatutako arduradunak sinatu beharko dute, horrela adieraziz erregistroaren datu guztiak betetzen direla. Erregistroan hurrengoko datuak zehaztuko dira:  Hondakinen izena eta kodea.  Garraioa gauzatzen duen enpresaren izena. Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak  Garraio ibilgailuaren gidariaren izena eta NAN zenbakia. Ziurtatu behar da hondakin mota bakoitza dagokion kudeaketa gunera bidaltzen dela, soilik aukeratuko dira gune baimenduak. Era berean, garraiolariak ere baimenduak izan beharko dira. Hondakin arriskutsuen garraioa egiteko Eusko Jaurlaritzari beharrezko baimenak eskatuko zaizkio 10 eguneko aurrerapenarekin. Garraioa Euskal Autonomia Erkidegotik atera behar bada, baimenak Ingurumen Ministeriora eskatu beharko dira. Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak Obra, Basauriko (Bizkaia) A.H.V. industrialdean kokatuko da, eta gurpilen biltegi bezala erabiliko da. Egitura, 25 m x 84 m-tako dimentsioak dituen egitura laukizuzena izango da, hau da, guztira 2100 m2-ko azalera izango ditu, 5°-tako maldarekin isurialde bakoitzean eta 11,09 m-tako altuerarekin gailurrean. Solairuen arabera egitura bi zonaldeetan banaduko da:  Beheko solairua batez ere biltegi bezala erabiliko da, baita ere aldagelak, komunak eta artxiboen biltegi bat aurkituko dira bertan. Biltegian 5 tn-tako gaitasuna daukan zubi garabia egongo da.  Goiko solairuan bulegoak eta komunak aurkituko dira. Beheko eta goiko solairuen artean 4 m-tako altuera egongo da. Bere neurriak 25 m x 12 m dira, hortaz 300 m2-tako azalera izango du. Zimentazioan zapata isolatuak erabiliko dira. Hormigoi mota HA-25 izango da eta armatua B 500 S altzairuzko barra korrugatuak izango dira. Egitura S275 JR altzairuz osatuta egongo da, bai habeetan zein zutabeetan profil laminatuak erabiliko dira. Petralak aldiz, C formako profil konformatuak izango dira. Itxiturei dagokionez, bai estalkian zein fatxadan sandwich motako panelak erabiliko dira. Estalkiko itxitura 40 mm-tako lodiera izango du, fatxadaren itxituraren lodiera aldiz, 60 mm-takoa izango da. Goiko solairuaren forjatua kolaborantea bat izango da, 180 cm-tako lauzarekin eta 0,8 mm-tako altzairuzko xaflarekin. Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak Uren ebakuazio sistemari dagokionez, hondakin-uren hodieriaren diametroa 100 mm-takoa izango da eta arketaren neurriak 50 mm x 50 mm izango dira. Euri-uren hodieriaren diametroa 200 mm izango da eta arketen neurriak 60 mm x 60 mm izango dira.  1999ko azaroaren 5eko 38/1999 Legea: Eraikuntzaren ordenazioa.  2014ko azaroaren 19an Euskadiko Aldizkari Ofizialean argitaratutako 209/2014 Dekretua: Kalitatearen kontrola eraikuntza lanetan. Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak Eraikuntza lanak hasi baino lehen, bertan erabiliko diren materialen beharrezko entseguak, frogak eta analisiak burutzeko, eraikuntzaren kalitate kontroleko laborategiak kontratatuko dira. Kontratazioa Zuzendaritza Fakultatiboaren esku egongo da. Entsegu, froga eta analisi guztiak beharrezko akreditazioak eta baimenak dituzten laborategiak burutuko dituzte. Zuzendaritza Fakultatiboaren aukeraketa errazteko asmoz, Bizkaian kokatuta dauden hurrengoko laborategiak gomendatzen dira: Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak  Parte hartu duten guztien erregistroa.  Burututako kontrol guztien erregistroa.  Gauzatutako entsegu, froga eta analisien emaitzak.  Materialen onarketen eta ez onarketen erregistroa, bakoitzaren arrazoiak adieraziz.  Laborategien ziurtagiriak non adierazten dira burututako entsegu, froga eta analisi motak eta kopurua.  Jatorriaren, horniketa-orriaren eta etiketatzearen dokumentazioa.  Zuzentze-neurrien erregistro bat non adierazten den hartutako neurriak, arrazoiak eta egiaztapenak. Nahiz eta Zuzendaritza Fakultatiboak izan liburuaren idazketaren ardura guztia, Kontratistari ere jakinarazi beharko zaizkio liburuan idatzitako dokumentu eta aldaketa guztiak. Eraikuntza lanak hasi baino lehen kalitate kontrolaren liburuaren kopia bat laborategiei entregatuko zaie, burutu beharreko lanak koordinatzeko asmoz. Materialen harrera eta hauen kontrola CTE dokumentuaren 7.2 puntuan zehaztutakoa jarraituz burutuko da beti. Puntu horretan adierazten da materialen harrera kontrolaren helburua: jasotako produktuak, ekipoak eta sistemak beharrezko baldintza teknikoak betetzen dituztela proiektuan zehaztutako baldintzak betetzeko. Kontrola hiru fase ezberdin izango ditu: Jasotako materialen dokumentazioaren datuak Proiektuan edo Zuzendaritza Fakultatiboak zehaztutakoarekin bat etorri behar dira, horrela ez bada ez da harrera onartuko. Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak Hornitzaileak hurrengoko dokumentuak entregatu beharko ditu:  Jatorriaren, hornikuntza-orriaren eta etiketatzearen dokumentuak.  Araudien arabera beharrezkoak diren baimen administratiboak. Baita ere, beharrezkoa denean, CE markaketari dagokion dokumentazioa.  Kalitate adierazgarrien eta egokitasun teknikoaren ebaluazioaren bidezko kontrola: Hornitzaileak hurrengokoei buruzko beharrezko dokumentazioa entregatuko du:  Hornitutako materialak duten kalitate adierazgarriak. Adierazgarriak onartuta izango dira CTE dokumentuaren 5.2.3 azpipuntuan adierazitakoaren arabera, hau da, administrazio publikoak onartzen badute.  Hornitutako materialen egokitasun teknikoaren ebaluazioak. Dokumenazioa CTE dokumentuaren 5.2.5 azpipuntuan adierazitakoaren arabera onartuko da, hau da, ebaluazioa administrazio publikoak baimendutako entitateak burutuko dute. Zuzendaritza Fakultatiboak egiaztatu beharko du hornitzaileak entregatutako dokumentazioa nahikoa dela eta materialen harrera onartu ahal dela. CTE dokumentuen betetzea ziurtatzeko, kasu batzuetan, beharrezkoa izan ahal da materialetan entseguak eta frogak burutzea. Entsegu eta froga guztiak araudian eta proiektuaren dokumentazioan adierazitako mugen arabera burutuko dira, baita ere Zuzendaritza Fakultatiboak hartutako erabakien arabera. Materialen onartzea edo ez onartzea, araudiaren, proiektuaren dokumentazioaren eta Zuzendaritza Fakultatiboaren irizpidearen arabera burutuko da. Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak  Entseguak burututako laborategiaren izena.  Hormigoian erabilitako materialen CE markaketa edo EHE-08 araudian zehaztutako baldintzen betetzea egiaztatzen duten ziurtagiriak. Hornitzailea zehaztutako dokumentazioa entregatu eta gero, begi bistako kontrola burutuko da.  Zementua: Kalitate Zigiluarekin ailegatzen denean, jasotako sailari dagokion analisien eta entseguen kopia bat eskatuko da. Egiaztatu beharko da jasotako dokumentua jasotako sailari dagokiola.  Hormigoia egiteko uraren pH-a 5 baino handiagoa izan behar da (UNE 83952:2008). Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak  Hormigoia egiteko erabiliko den uran aurkitu daitekeen edozein motako grasen eta koipeen kantitate maximoa 15 gr/l-koa izango da (UNE 83960:2014). Identifikazio markak izan behar dituzte, UNE 36068:2011 araudian adierazten den moduan. Hornitzaileari fabrikantearen bermea eskatuko zaio. Erabilitako diametro ezberdinen 0,8 m-tako luzera duten 3 probeta hartuko dira, eta hurrengokoa egiaztatuko da:  Sekzio baliokidea ez da sekzioaren ehuneko laurogeita hamabosta (%95) baino txikiagoa izango.  Altzairuan ez dira pitzadurak agertzen 180°-tako tolesketa arrunta eta 90°-tako tolesketa-destolesketa entseguak egin eta gero. Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak Diametro bakoitzeko probeta 0,8 m-tako luzera duten 3 probeta erabiliz eta gutxienez bi aldiz eraikuntza lanak burutzen diren bitartean, hurrengokoa egiaztatuko da: Profil mota bakoitzeko probeta batean entseguak burutuko dira, entseguen bidez hurrengokoa egiaztatuko da:  Neurriak eta tolerantziak CTE-aren arabera.  Profil laminatuak ijezketa prozesuari dagokion gainazal laua izango dute. Hornitzaileak entregatutako materialak ez dira onartuko hurrengoetako baldintzaren bat betetzen bada: Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak  Egindako entseguen, frogen eta analisien emaitzak negatiboak badira. Eraikuntza lanak gauzatzen ari diren bitartean, Obra Zuzendariak burutu beharko ditu inspekzio periodikoak ziurtatzeko obra unitate bakoitzaren gauzatzea, erabilitako materialak eta elementuen eta instalazioen kokapen egokia. Obra Zuzendariak ere ziurtatu beharko du proiektuan eta araudietan adierazitako irizpideak betetzen direla. Beti egiaztatuko da material, elementu eta eraikuntza sistema ezberdinen arteko bateragarritasuna ziurtatzen duten neurriak hartu direla. Arreta berezia jarriko da loturetan. Torlojuen bidezko loturetan ziurtatuko da elementu egokiak erabiltzen direla, hau da, torloju bat, azkoin bat eta bi zirrindola erabiltzen direla eta haien artean bateragarritasuna dagoela. Gainera guztiz estututa daudela ziurtatuko da. Soldadura bidezko loturetan, aldiz, likidoen penetrazioaren bidez kontrolatuko da bere kalitatea. Behin eraikuntza lanak amaituta daudela, Zuzendaritza Fakultatiboak egituraren egiaztapen orokorrak zuzenduko ditu. Egin beharreko egiaztapen guztiak burutu eta gero, emaitzak positiboak badira, kontrolaren jarraipen dokumentazioa dagokion elkargoan entregatuko da. Obraren Amaiera Ziurtagiria izango da Obraren kalitate baldintza guztiak betetzen direla ziurtatzen dituen dokumentu bermatzailea. Kalitatea kontrolatzeko egin behar diren entseguak, analisiak eta frogak burutzen dituzten laborategiak hurrengoko dokumentazio orriak bete beharko dituzte Zuzendaritza Fakultatiboa erregistro bat eramateko. Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak Automobilentzako gurpilen biltegi 8. Dokumentua: Berezko garrantzia duten baten diseinua eta kalkulua ikerlanak
science
addi-85a4dcc7f128
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/36503
Biderkatzaile eolikoetako errodamenduen dinamika simulatzeko eredu numerikoaren prestakuntza
Bengoetxea Aristondo, Mikel
2019-11-27
Balioen zutabean kasu hauek bereiztu dira: ?: analisi sakonagoak egin behar dira balioak estimatu ahal izateko. calc: deskribapeneko adierazpenarekin kalkulatzen da. Balio numerikoak dituzten parametroak ez dira kasu erreal baten balioak eta, kasu batzuetan, baliteke guztizko koherentziarik ez izatea. Batez ere, parametroek izan ditzaketen magnitude ordenak gogoan hartzeko dira. Simulagailua martxan jartzerakoan, egokiena errodamendu erreal baten datuak erabiltzea da. Izena Unitateak Balioa Deskribapena I1 kg.m2 ? Ardatz azkarrean (1 ardatza) murriztutako inertzia, ardatz azkarrarena eta sorgailuarena. I2 kg.m2 ? Ardatz geldoan (2 ardatza) murriztutako inertzia, ardatz geldoarena eta besoetarainoko tren osoarena. R1 m ? 1 ardatzeko pinoiaren oinarrizko erradioa. R2 m ? 2 ardatzeko engranajearen oinarrizko erradioa. T1RA N.m ? T1R momentu erresistentea. Sorgailuaren momentu erresistentea (murriztuta dago, 1 ardatzean aplikatzen delako). Horrela definitu da: T1R= T1RA + T1RB *TPRE. T1RB N.m/s ? T2MA N.m ? T2M momentu eragile murriztua. Ekintza eragileen momentua (haizearengandik besoetan lortua), 2 ardatzean murriztuta. Horrela definitu da: T2M= T2MA + T2MB *TPRE. T2MB N.m/s ? ALPHA rad/s2 calc 1 ardatzaren azelerazio angeluarra. Horrela definitu da: eragiketa egiten da, eta ondoren berriz ere balio absolutua aplikatzen da berrekizuna positiboa izateko. eragiketa egiten da, eta ondoren berriz ere balio absolutua aplikatzen da berrekizuna positiboa izateko. {AQPRE} interferentzien balio negatiboak soilik aintzat hartzeko, {AQPRE}−ABS({AQPRE}) 2 eragiketa egiten da, eta ondoren berriz ere balio absolutua aplikatzen da berrekizuna positiboa izateko. eragiketa egiten da, eta ondoren berriz ere balio absolutua aplikatzen da berrekizuna positiboa izateko. Horrela, integratu beharreko ekuazioetan azelerazioa posizioaren eta abiaduraren menpe adieraziz gero (Ẍ = f(X,Ẋ)), X aldagaiaren hurrengo aldiuneko balioa aurreko ekuazioan aska daiteke:
science
addi-bb1684513948
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/36505
Burn-in testen efizientziarako hobekuntza sistema
Gabirondo Simpler, Alex Gervasio
2019-11-27
Laburpena Azken urteotan, ikerketa asko egin dira aldaketa klimatikoari buruz, honek ingurumenean dituen ondorioen areagotzearengatik, eta gutxien harridurarentzat gizakia efektu honen erantzule nagusia dela ondorioztatu da. Honen ezaguerak aldaketa klimatikoaren buruzko kontzientzia piztu du gizartean, estauari, enpreseei eta zibilei ingurumenearen gain ondorioak gutxituko dituen neurriak eskatuz eta posible den modura aldaketa klimatikoari buelta emango dion ekintzak bultzatuz. Aldaketa klimatikoaren bizkortzearen faktore garrantzitsuenetako bat berotegiefektuko gasen isuria da. Gas hauen zati handi bat energia elektrikoaren sorkuntzak isurtzen dira. Faktore hau erasotzeko bi metodo daude: energia elektrikoaren kontsumoa txikiagotuz edo berriztagarriak eta garbiak diren energia iturrietatik energia sortuz. Proiektu honetan arazo honi ekarpen txiki bat egiten sahiatu da, kontsumo elektrikoa txikiagotuz, zehazki Burn-In testetakoa, test hauek energia kantitate handiak behar baitituzte burutzeko. Horretarako test hauen efizientziarako hobekuntza sistema bat diseinatu da, karga erresistiboa bat eta karga induktibo baten arteko konmutazioan oinarritzen da, energia elektrikoa kontsumitu gabe karga induktiboa dagoen bitartean. Sistema honek % 90-eko efizientzia hobekuntza lortu dezake, test hauen bideragarritasuna handituz. Behin sistema hau diseinatu dela, probazko prototipo bat sortuko da. Hitz gakoak : Burn-In; Efizientzia; Karga erresistiboa; Karga induktiboa. Kapitulua 1 Sarrera eta Testuingurua 1.1 Sarrera Proiektu hau APERT (The Applied Electronics Research Team)EHUko elektronika aplikatuko ikerketa taldearekin burutu da. Talde hau Teknologi Elektroniko sailekoak diren irakasle eta ikerlariz osatuta dago, batik bat, zeintzuk Bilboko Ingeniaritz Eskola aritzen diren. Talde honek hainbat arlo ditu, baina proiektu honetan energia bihurgailuentzako kontrol eta potentzia zirkuituko arloan egin da lan. Lan honen helburua burn-in testen efizientzia hobetuko duen sistema baten garapena da, elektrizitate kontsumoaren murrizpena lortuz fabrikazio plantetan horrelako testak burutzen dituzten enpresentzat. Gaur egun, industrian, eta etxeetan ere, aldaketa azkar bat gertatzen ari da energia elektriko bidez dabiltzaten gailuetara, errekuntza bidezkoenen ordez. Gailu hauek isilak eta batez ere garbia dira, ez dituzte gasik isurtzen, gainera, efizientzia maila oso altuak lortzen dira. Baina, egungo beharrak aldakorrak eta gorakorrak dira, gailu hauen potentzia eta efizientziaren hobekuntza konstante bat behar izanez. Honetarako, fisikako hainbat arlo nabarmendu dira, elektrizatea eta magnetismoa, batik bat, eta hauetatik elektronikako potentzia elektronika eratorri da. Potentzia elektronikaren lana energia elektrikoa aldatzea eta kontrolatzea da, elektrizitate bidez dabiltzaten prozesuak elikatuz. Beraz, rol oso garrantzitsua du hauen errendimenduaren eta efizientziaren hobekuntzan. Proiektu hau, efizientzian zentratuko da, burn-in testetan zehazki, kontsumo elektrikoa murriztuz, aldi 4 Sarrera eta Testuingurua berean karbono-aztarna murriztuz, elektrizitatearen sorkuntza prozesuen artean kutsagarriak diren errekuntzako prozesuak daudelako. Honakoa oso interesgarria da enpresentzat, gizartea oso kezkati baitago berotze globalarekin, enpresanren itxura hobetuz eta, batez ere, kutsaduraren murriztuz, mundu garbi bat lortzeko pauso bat gehiago emanez. Eremu honen barruko EAE-ko inguruko enpresa batek beraien erreleen BurnIn testen saioetako kontsumo elektrikoaren murrizketa baten beharrean zeuden. Proeiktu honetan egingo diren diseinu eta probak enpresa honen kasurako egindo dira espezifikoki. 1.2 Testuingurua Sarreran aipatu den bezala, potentzia elektronika oso zabala da eta elektronikako eta industriako arlo askorekin lan egiten du eta horrelako proiektuetarako hainbat elementu berri ezagutu behar dira. Horretarako elementu hauek azaldu egingo dira. APERT ikerketa lanetik hasita, bertan burutu baita proiektu hau; Burn-In testekin jarraituz eta TRIAC eta errelearekin bukatuz. 1.2.1 Burn-In testak Gaur egun, fabrikante askok produktu berri eta hobeagoak garatzeko presioa sentitzen dute, oso iraunkorrak, fidagarriak eta kalitatezkoak direnak. Hori dela eta, metodo berriak, produktuentzako esperimentu berriak eta prosezuen hobekuntzak diseinatu dira. Gainera, fidagarritasun beharrak handitu egin dira eta materialen, osagaien eta sistemen frogak behar dituzte, baina hauek luzeak eta garestiak dira beraz, hauek azkartzeko, bizitza froga azeleratuak egiten dira.[1] Bizitza froga azeleratuak produktuak porrot azkar egiteko frogak dira, baldintza normalak baino gogorragoak diren esfortzuetara jarriz. Froga hauek oso erabiliak dira industrian, informazioa lortzeko metodo azkarra delako. Informazio hau lortzeko aldagai bat edo gehiagoren esfortzuak aplikatzen dira produktuari, adibidez, tenperatura, presio eta tentsio elektrikoa. Froga hauen helburuak hurrengoak izaten dira: • Produktuaren bizitza banaketa balioetsi. • Diseinuan akatsak aurkitu. • Fidagarritasuna neurtu eta frogatu. 1.2 Testuingurua 5 Irudia 1.1: Bainuontzi kurba. Burn-in testak azkenengo helburuko frogak dira, baina froga honen lana ulertzeko beharrezkoa da osagaien bizitzaren banaketa deskribatzen duen kurba aipatzea eta hau 1.1 irudian agertzen den bainuontzi kurba da. [2] Irudian agertzen den bezala hiru etapa desberdin ditu: 1) Haur-heriotza Fabrikazio ostean akats-tasa handia dago, denborarekin murrizten doana. Akats hauek, fabrikazio akats baten, instalazio okerren edo diseinu erroreen ondorioak dira. 2) Ausazko akatsen denboraldia Etapa hau denboran luzeena da eta akats probabilitatea txikiagoa da eta konstantea da. Fase honetan, akatsak ez dira osagaiaren errua, baizik eta, kanpo-faktoreenak, adibidez, osagaiaren erabilpen desegokia. 3) Zaharkitzea Etapa honetan akats-tasa gora egiten du azkar. Akats hauek ekipoen higadura naturalaren ondorioak dira. Fabrikanteek ezin dute segituan apurtuko den osagai bat saldu, beraz proba batzuek egiten dituzte haur-heriotza bezeroaren eskuetan ez gertatzeko. Froga erabilienetakoa, bere eraginkortasunagatik, Burn-in testak dira. Test hauek hainbat esparrutan erabiltzen dira. Froga elektrikoetan, 48-168 ordu bitarteko denboraldi batez baldintza gogorretan funtzionarazten da osagaia. Froga termikoetan, 168 orduz 125oC-etara jartzen dira. Giro frogetan, 20 ziklo egiten dira -10-tik 70oC-etara pasatzen da +oC/mm-ko aldaparekin. Bestelako gailu konplexuetarako Burn-in test dinamikoak egiten dira, non lehen aipatutako froga termikoak sarreren simulazio dinamikoarekin batzen den egoerarik txarrena lortzeko. Test honek, haur-heriotza saihesteaz gain, beste hainbat abaintaila ditu: • Osagaiaren errore kausak ezagutarazten ditu, honen ahulguneak aurkeztuz eta fidagarritasuna hobetzeko prozesua erraztuz. 1.3 Errelea 7 1840W W · 24 ordu · 365 egun = 16118400W (1.4) Lehen aipatu den bezala, enpresa honek erreleekin egiten du lan, beraz, proiektu honetan erreleekin egingo da lan. Horretarako, hauen oinarria eta funtzionamendua ulertzea beharrezkoa da. 1.3 Errelea Erreleak 1835ean sortu zuen Joseph Henry iparramerikarrak New Jersey-ko unibertsitatean. Henryk elektroiman txiki bat erabili zuen, eta pentsatu zuen erreleak makina elektrikoak distantzi luzeetatik kontrolatzeko balioko zutela. Henryk ideia hau hartu eta lanean zuen beste asmakizun batekin batu zuen, telegrafo elektrikoa, William Cooke eta Charles Wheatstonek garatu zutenak Ingalaterran eta Samuel FB Morsek estatu batuetan. Errelea etengailu bezala lan egiten duen gailu elektrikoa da, korronte fluxu bat itxiz edo irekiz, baina elektrikoki kontrolatua. Errelea elektroiman baten bitartez kontaktuak itxi edo irekitzen ditu, horregatik deitzen zaie ere errele elektromagnetikoak. Erreleak neurri, forma eta potentzia desberdinekoak izan daiteke erabiliko den aplikazioetara moldatzeko. Erreleak potentzia erreleak izan daitezke ere, hauek handiagoak eta tentsio handietan edota korronte altuko aplikazioetan erabiltzen dira. Kasu honetan, kontaktore deitzen dira. 1.3 irudian ikusten den bezala erreleak 2 kontaktu ditu, bat irekia (NO) eta bestea itxia (NC)(gehiago eduki ditzake). Hariletik korrontea igarotzen denean, eremu magnetiko bat sortzen du eta honek aldi berean kontaktuak erakartzen dituen elektroiman bat sortzen du posizioz aldatuaraziz, irekia orain itxita dago eta itxia irekita. Mugitzen den kontaktua C da eta honek aldatzen ditu beste bi kontaktuen posizioa. Errele bat hainbat zati garrantzitsu ditu: harila, armadura metalikoa eta kontaktuak, konmutatuak izan daitekeenak harilaren eremu magnetikoaren bidez. Hainbat errele mota daude, hurrengoak horietako garrantzitsuenak dira: • Errele elektromekaniko arruntak: Zaharrenak eta erabilienak dira. Elektroimanak armadura mugitzen du, kontaktuak itxiz edo irekiz, normalki irekiak edo itxiak diren arabera. Proiektu honetan errele hauekin lan egingo da. • Nukleo mugikorreko errelea: hauek enbolo bat dute armaduraren ordez. Solenoide bat erabiltzen da kontaktuak ixteko, bere erakarpen indar handiagoagatik, horregatik erabilgarria da korronte altuak maneiatzeko. Mota hau automobilgintzan erabiltzen da asko. 8 Sarrera eta Testuingurua Irudia 1.3: Errelearen zatiak. • Errele polarizatuak: Hauek armadura txiki bat dute, iman iraunkor batekin bat egina dagoena. Mutur batek elektroimanaren poloen artean biratu dezake eta besteak kontaktu buru bat darama. Elektroimana kitzikatzen bada armadura mugitzen da eta kontaktuak ixten dira. Polarizazioa kontrakoa bada armadura beste aldera mugituko da, kontaktuak irekiz. • Reed motako errelea: beirazko anpoila batez eginak daude, barruan kontaktuak dituenak xafla metaliko mehe batzuetan daudenak. Kontaktu horiek anpoilaren konpotik dagoen harilaren kitzikapenaren bitartez ixten dira. Reed erreleak beirazko anpoila eta kontaktuez soilik osatuak izan daiteke eta iman bati gerturatuz aktibatu daiteke. • Egoera solidoko erreleak: Hauen funtzionamendua errele tradizionalen antzekoa da, desberdintasun bakarra kontaktuak ireki eta ixteko zirkuitoa da, egoera solidokoetan zirkuito elektroniko bat erabiltzen da eta tradizionaletan haril bat. [3] Erreleen abantaila esanguratsuena guztizko isolamendu elektrikoa ematen du harilaren korrontea eta kontaktuetatik igarotzen den korrontearen artean, harilean tentsio txiki batekin potentziako zirkuito bat kontrolatzea posiblea eginik. Gainera, gailu bat hurrunetik kontrolatzeko ahalmena ematen du kontrol seinale txiki batzuen bitartez.[4] Kapitulua 2 Proiektuaren analisia 2.1 Helburuak Proiektu honen helburu nagusia Burn-in testen efizientzia hobekuntzarako sistema baten diseinua eta fabrikazioa egitea da. Zehazki, karga induktibo, karga erresistibo eta karga kapazitiboak kontrolatuko dituen zirkuitoaren diseinua, bertan karga horien arteko konmutazioa egiten da energia elektrikoaren galerak saihesteko. Burn-in testetan karga erresistiboa erabiltzen da soilik beraz, probatuko den osagaitik igarotzen den korronte guztia kontsumitu egiten da, energia elektrikoa alferrik galduz, baina, sistema honetan karga erresistiboa eta induktiboak konmutatzen dira energia aurrezteko. Probatuko den osagaia konmutatuko denean, zirkuitoak karga erresistiboa edukiko du baina, korronte fluxua dagoen karga induktibora aldatzen da eta karga induktiboak ez dute potentzia aktiborik kontsumitzen, aipatutako efizientzia hobekuntza lortuz. Lan hau gauzatzeko lehen pausua behin diseinua lortu dela, osagai elektronikoak aukeratzea da. Sistemak bi zati ditu: kontroleko zatia eta potentziako zatia. Kontroleko zirkuitua Burn-in test guztientzako ia berdina izango da, DC-n elikatuta baitago, beraz ez da kontuan hartu behar kasu bakoitza osagaiak aukeratzeko, osagai orokorrak hartuko dira. Baina potentziako zirkuituaren ezaugarriak oso desberdinak izango dira kasu batetik bestera. Proiektu honetan garatuko den kasuan 15-30 A-ko korrontearekin probatuko dira erreleak, beraz aukeratutako TRIAC-ak korronte horiek eusteko gai izan beharko dira. Proeiktu honen beste helburu bat plaka zulatu batean prototipo erabilgarri bat muntatzea da, sistemaren funtzionamendua probatzeko eta interesatuei erakutsi 12 Proiektuaren analisia ahal izateko, eramangarria baita. 2.2 Betekizunak Proiektu honetarako jarri diren helburuetaz gain enpresa bezeroak azkenengo produkturako jarritako betekizunak daude ere. Betekizun hauetako asko produktu bukatuarentzako dira, beraz, proiektu honetan egingo den prototipoan ez dira guztiak beteko, ez baita erabiltzailearentzat interfazea egingo. 2.2.1 Betekizun funtzionalak • Sistemaren funtzionamendua autonomoa eta gardena izan behar du erabiltzailearentzat. Hau da, behin sistema martxan dagoela, era jarraituan egin behar du lan proba egiten den bitartean, inoren ikuskapenarik gabe ezta konfiguraziorik gabe. • Sistemak oraingo sistemak baina energia gutxiago kontsumitu behar du. Adibidez, 220 VAC eta 16 A-ko probetan 3,52 kW baino potentzia aktibo gutxiago kontsumitu behar da. Baina, errelearen konmutazioetan potentzia hori baino handiagoa den aldiuneko potentzia. • Sistemak karga erresistibo baten gaineko errelearen konmutazioa simulatu behar du, korrontea eta tentsioa fasean egonik. Bestelako momentuan, karga beste motakoa izan daiteke. • Sistemaren erreakzio denborak argi mugatuak eta dokumentatuak izan behar dira, hauen arabera erreleen zikloen abiadura aldatuko da. • Sistemak kontrol bat behar duenez, honek funtzionamendu anomaloak detektatu eta informatu beharko ditu proben gestio unitateari. • Detektatu behar dituen akatsak hurrengoak dira: gainkorronteak eta gaintentsioak. 2.2.2 Betekizun elektrikoak • Sistema 220 VAC tentsioan egin behar du lan. Baina, 110 VAC-ko tentsioetan lan egiteko egin beharreko aldaketak definitu beharko dira. • Sistemaren kontroleko zatia eta potentziako zatiak isolatuak egon beharko dira. 2.2 Betekizunak 13 • Sistema honek gertuko beste sistemetan ez du zarata elektrikorik ezta magnetikorik emititu behar. Batez ere kontroleko zatian, sortutako zarata kableetatik hedatu daitekeelako hauen funtzionamendua oztopatuz. • Industrian potentzia faktorea gogor zigortzen denez, sistemak faktore hau zuzentzeko beharko dituen kondentsadoreen balioak definitu beharko ditu. • Babes elektrikoak: sistemak etengailu diferentzial bat eta etengailu magnetotermiko bat eduki behar ditu. • Kableen sekzioa jasan behar dituen korronteen araberako dimentsioak izan behar dituzte. • Lurreko eta neutroko kableen sekzioa faseen kableen sekzioa baino handiagoa edo berdina izan behar dira. 2.2.3 Interfaze betekizunak • Gailua erabilpen erraza izan behar du. • Sistemak kasu bakoitzerako konektore zuzenak izan behar ditu: – Korronte handiak jasaten dituen konektoreak potentziako zatian. – Bus konektoreak seinaleko zatirako. – Ondo bereizituak, beiaraien artean interferentziak ez sortzeko. • Sistemak osagaien ordezkatze erraz bat onartu behar du, korronte nominaleko beste balioetara moldatzeko. Horretarako, bukaerako konexioak sinpleak eta muntai azkarrekoak izan behar dira. • Erabiltzaileko kontrol guztiak beraien funtzionamenduaren etiketa identifikagarriak izan behar dituzte. • Sistemak display digital bat izan behar du, aldiuneko potentzia adieraziz uneoro. 2.2.4 Betekizun mekanikoak • Gailua ahal den txikiena izan behar da tamainaz, dimentsio maximoak 350 mm x 300 mm x 300 mm izanik. • Gailuak inguratzaile sendo bat izan behar du eta elektrikoki isolatua egon behar du. 2.4 Irispena 15 Gastu hau Burn-in testaren kontsumoa izango litzake efizientzia hobekuntzarako sistema erabili gabe. Orain sistemaren kontsumoa kalkulatuko da. Sistemak karga erresistiboaren eta karga induktiboaren artean konmutatzen du eta karga induktiboa dagoen bitartean ez da potentzia aktiborik kontsumitzen. Beraz, kontsumituko den potentzia karga erresistiboa dagoenean soilik emango da, hau da, errelearen konmutazioetan, itxita dagoen denboraren hasieran eta bukaeran. Tarte hau nahiko txikia da eta 100 eta 160 watt-eko kontsumoa estimatzen da. Kalkuluaren beste aldagaiak berdinak dira, hurrengo kontsumoa lortuz: 100 W · 30 TOUCH · 24 ordu · 365 egun · 0, 1255e/kWh ≃ 3300e (2.7) 160 W · 30 TOUCH · 24 ordu · 365 egun · 0, 1255e/kWh ≃ 5300e (2.8) Argi dago alde handia dagoela sistema erabili edo ez artean, argi fakturan % 90- eko aurrezpena lortuz eta baita ere efizientzian, 1150 eta 1840 W-ko kontsumotik TOUCH-eko 100 eta 160 W-ko kontsumora. 2.4 Irispena Behin lan honen helburuak definitu direla, irispena sistema malgu bat lortzea da, aldaketa txiki batzuekin bestelako aplikazioa antzekoetarako erabiltzea ahal izatea da. Lehen aipatu den bezala, kontroleko zirkuitoan ez dago arazorik, karga erresistibotik karga induktibora aldatu behar den aplikazio batetik bestera ez baita osagairik aldatu behar, zirkuito generikoa izango da. Potentzia zirkuitoak, aldiz, ezin dira generikoak izan. Probatuko den osagai bakoitza bere ezaugarriak izango ditu eta horiekin bat datorren osagaiak aukeratu behar dira, baina erabiliko diren TRIAC-ak aldatuz edozein kasu beteko duen zirkuitoa lortu ahal izango da. 2.5 Proiektuaren abantailak Aurreko ataletan ikusi den bezala, proiektu honek mota desberdineko abantailak sortzen ditu. Sistema honen sorkuntzarekin hainbat abantaila lortzen dira, hauek bakoitzaren esparruaren arabera banatu daitezke, hiru talde nagusi sortuz hauek banatzeko. Taldeak hurrengoak dira: abantaila teknikoak, erabilitako teknologian sortzen diren hobekuntzei dagokiona da; abantaila ekonomikoak, diru kontuari dagokion abantailak direnak, aurrezpena batik bat; eta gizarte abantailak, pertsonei edota gizarteari eragina duten abantailak dira. 16 Proiektuaren analisia 2.5.1 Abantaila teknikoak Abantaila teknikoei dagokionez, aipatu behar da proiektu hau berritzailea dela, non efizientzia hobeagoa lortzen duen sistema bat diseinatzen den. Diseinu hau karga induktiboen erabileran datza eroapen denbora tartean, karga erresistiboen ordez. Teknika berritzaile honek antzeko proiektuen garapena bultza dezake, behin teknika hau garatu dela beste esparru eta aplikazioetan erabili ahal izango delako. Gainera, industria aska aurreratu ahal izango da sistema honek lortzen duen aurrezpenagatik, fabrikazio metodoan eta osagaien probetan hobekuntza bat lortuz, errelearen eroapen denboran ahal den momentuan karga induktiboa jarriz, erabilitako korrontea ez galtzeko, orain arte egin diren probekin alderatuz, hauetan karga erresistiboak soilik erabili izan da eta. Honekin lotuta, ikeralariak eta gizartea orokorrean kutsaduraren isuriak sahiezten edo txikiagotzen saiatu dira, proiektu honen antzeko ikerkuntza eta estudioak bultzatuz. Hori dela eta, europar batasunak CO2 gasen isurketen helburuak proposatu ditu, enpresak bete behar dituztenak, isurketa horiek murrizteko. Eta proiektu honen helburu nagusia hori da, kontsumo elektrikoaren murrizekta lortu industrian eta berotegi-efektu gasen isurketa murriztu. 2.5.2 Abantaila ekonomikoak Alde batetik, probak bere baitan aurrezpen ekonomikoa dakar enpreseei, nahiz eta hauen kostua altua izan. Fidagarritasun probak produktuak fabrikan baztertzea dakar bezeroaren eskuetan ordez, honek hainbat onura ditu ekonomiarekin lotuta. Lehenik, ez dutenez hainbeste errore edukiko bezeroen eskuetan saldu osteko zerbitzuan kostu murrizketa handia egingo da, mantenu langileetan eta zerbitzu teknikoan gastuak murriztuak izango dira. Ondoren, enpresaren irudi komertziala hobetuko da, kalitatezko eta fidagarria den produktuekin lotuko zaio eta. Irudi hobekuntza honek abantail komertzial potentea eskaintzen du, beste enpreseekiko abantaila izango du eta kontsumitzaileek hornitzailea aukeratzeko orduan enpresa fidagarria aukeratzeko aukera gehiago ditu, salmenten igoera batean itzuliz. Bestetik, efizientzi hobekuntza aurrezpen ekonomiko bat dakar. Enpresak gehienek ahal duten guztia egiten ari dira beraien prozesuak efizienteagoak izateko. Honek teknologia berrien garapena, prozesu ia guztiak berrituz edota fabrika baten jarduerak kontrolatzeko metodo berriak sortuz. Hau guztiak produktuen kalitatearen hobekuntza dakar, medikuntza sektorean, sektore aeroespazialean, sektore militarrean eta baita ere eguneroko produktuetan ere, pertsonen bizitza 2.6 Alternatiben azterketa 17 kalitatea hobetuz, baina hau beste motako abantaila da. Proiektu honek sortzen duen produktuaren erabilera aurrezpen nabarmen bat dakar, kontsumo elektrikoaren murriztapenak faktura elektrikoan eragin proportzionala edukiko du. 2.3 atalean ikusi den moduan, 30 errele bankada edo TOUCH karga erresistiboarekin probetan duena 37900 eta 60700 euro inguruko gastu elektrikoa izango luke, aldiz, efizientzia hobekuntzarako sistema erabiltzen bada gastua 3300 eta 5300 euro ingurukoa izango da soilik, 34600 eta 55400 euro inguruko aurrezpena izango litzakeena, % 91,3-ko murrizpena lortuz ehunekotan. 2.5.3 Gizarte abantailak Energiaren erabilera efizientea beti izan da gizartearen ardura bat, baina gaur egun inoiz baino handiagoa da kezka hori eta potentzia elektronika rol oso garrantzitsua du ataza honetan, horregatik enpresa askok sekulako inbertsioak egiten ari dira I+G, mota honetako efizientzia sistemetan eta baita sorkuntza eta garraio elektrikoan, energia berriztagarriak bultzatuz, dena potentzia elektronikoaren eskutik. Ikerketa hauekin guztiekin aurrera pausu handiak ematen ari dira efizientzi hobekuntzekin garraioko sektorean. Trena, tranbia edota autobusek aldaketak egiten dira ia egunero garraio garbiagoak izateko, baina garrantzitsuena auto elektrikoa da, egunero lortzen dira hobekuntzak eta prezioaren jeitsiera hauen erabilera normalizatzen denean berotegi-efektuko isurpenen jeitsiera nabarmena lortuko da. Kutsaduraren murrizpenak hainbat abantaila ditu gizartearentzako. Alde batetik, arnasten dugun airearen kalitatea hobeagoa izango da, pertsonen bizi kalitatea hobetuz, pertsonen osasuna hobetuz eta pertsonen bizi-itxaropena luzatuz. Bestetik, berotegi-efektuko gasek paper garrantzitsua dute munduko klima aldaketarekin, beraz ez badira murrizten lurrean bizitzea ezinezkoa izango litzateke, beste planeta batera mugitu beharko ginateke eta posiblea ez bada, desagertu. Honetaz gain, 2.5.2 atalean aipatu den beste abantail bat dago. Industriak sortzen dituen osagaien eta produktuen hobekuntzak medikuntzan eta eguneroko produktuen hobekuntza dakarte, pertsonen bizi kalitatea hobetuz. 2.6 Alternatiben azterketa Kapitulu honetan Burn-in testen hobekuntzarako dauden sistema alternatiboen aztertzen dira. 18 Proiektuaren analisia Horrelako sistemen dokumentazioa bilatu ondoren ondorioztatu daiteke ez daudela bestelako gailu edo sistemarik proiektu honetan azaltzen den sistemak duen funtzionalitate antzekodun. Beraz, diseinu honetako alternatiben analisia egingo da, jakiteko ea bestelako osagaiekin lortzen den alternatiba ekonomikoagoa, efizienteagoa edo bestelako abantaila. Lehenik diseinuaren zati garrantzitsuenak aipatuko dira jakiteko zeinetan egin daitekeen aldaketaren bat eta zeinetan ez. Zatiak hurrengoak dira: • Elikadura zirkuitua. • Probatuko den errelea. • Zirkuitu konparadorea. • Desarraila zirkuitua. • Zirkuitu tontor detektagailua. • TRIAC-a eta desarraila. 6 zati hauetako batzuetan aldaketa txikiak proposatu ahal daitezke, adibidez, zirkuitu tontor detektagailurako hainbat metodo daude lan berdina egiteko, eta zirkuitu konparadorean hainbat zirkuitu integratu erabiltzen dira eta horiek beste batzuengatik aldatu daitezke. Baina, TRIAC-aren zirkuituan 2 alternatiba daude eta beraien arteko desberdintasunak nabariak dira. Garrantzitsuena potentziako zirkuitoaren egoera jasateko ahal diren, eta erantzuna baiezkoa da, beraz biak balio dute. Aukera on bat egiteko aukera bakoitza bere aldetik aztertuko da: 1) PF-240 Aukera honetan gailu bakarra erabiliko da, gailu honek TRIAC-a du, hau aktibatzeko zirkuito optikoa eta bero disipadorea, dena osagai bakarrean. Osagai honen izena PF-240 de Crydom fabrikatzailearena eta hau da diseinurako erabiliko den osagaia. Osagai honek diseinua eta muntaia asko errazten du, bi konexio bakarrik baititulako; bat aktibatzeko zirkuituaren sarrera, 12VDC eta desarraila zirkuitura konektatuko dira; bestea TRIACaren bi ateak direnak eta hauek kargetara konektatuko dira. Gainera, zirkuitu honek bi aukera ditu bere baitan, zerotik pasatzerakoan aktibatzen direnak eta ausazko aktibazioa dutenak. Lehenengoak karga kapazitibo baterako aproposak dira, besteak karga erresistiborako eta induktiborako erabiliko dira. 2) CPC-1976 eta MAC-15 Bigarren aukera honek funtzionamendu berdina du baina ataza guztiak 2.6 Alternatiben azterketa 19 Irudia 2.1: Lehenengo aukerako PF-240. betetzen dituen osagai bat eduki ostean, ataza bakoitzerako osagai bat hartuko da. Beharrezko elementuak hurrengoak dira: • CPC-1976. • MAC-15. • 180 Ω -ko erresistentzia. Hiru elementu hauek interkonektatu behar dira, aktibatzeko zirkuitu optikoa (CPC-1976) TRIAC bat baitu baina ez da nahikoa diseinu honen ezaugarriak direla eta, beraz, beharrezko korrontea jasan ahalko duen beste TRIAC batera konektatu beharko da, aukeratutako MAC-15 osagaia dena. MAC-15 osagaiari bero disipadore bat jarri beharko zaio, honek ez baitu bar barne eta jasango dituen korronte eta tentsioak direla eta bat beharko du. Bi aukeren funtzionamendua oso antzekoa da simulazioan eta baita prototipoan. Bi aukeren arteko desberdintasunak prezioa eta erraztasun dira. Prezioari dagokionez, bigarren aukera askoz ere merkeagoa da 3,50 e-ko prezioarekin eta lehen aukeraren prezioa 21 e-koa. Alderdi honetan, bigarren aukera askoz ere hobeagoa da baina lehengo aukera sinpleagoa da eta arazo gutxiago eman ditzazke, hori dela eta aukeratu da lehen aukera lehen muntaietarako. Kapitulua 3 Zirkuituaren diseinua Kapitulu honek zirkuituaren diseinua azaltzen du, honek dituen bloke bakoitzaren helburua azalduz eta nola lortzen duen argituz. Honetaz gain, diseinuaren bi alternatibak baliozkoak direla, hauen kalkulo termikoak eginez, beharrezkoak diren disipadoreen balioak jakiteko. Baina lehenik diseinuan agertzen diren osagai berezi batzuen azalpena sartzea beharrezkoa da, osagai hauek TRIAC-ak dira. 3.1 TRIAC Irudia 3.1: TRIAC. Triac-a (Triode for Alternative Current) hiru borneko gailu erdieroalea da, karga baten korrontearen fluxua kontrolatzeko erabiltzen dena, bi noranzkoetara eroaten duen berezitasunarekin eta tentsioaren inbertsioaz edota korrontearen txi- 24 Zirkuituaren diseinua Irudia 3.2: TRIAC-aren egitura. kiagotzeaz blokeatu daitekeena. Triac-a atea korronte positiboaz edo negatiboaz aktibatua izan daiteke. Triac-a eroaten duenean, erresistentzia baxuko korronte fluxua dago ate batetik bestera, kanpo tentsioaren polarizazioaren arabera. Tentsioa MT2-n positiboagoa denean, korrontea MT2-tik MT1-era doa eta kontrako kasuan aldrebes. Bi kasu hauetan triac-a etengailu itxi baten modura dabil. Triac-a eroaten ez duenean ezin da korronterik egon bi ateen artean, nahiz eta kanpo tentsioaren polarizazioa positiboa edo negatiboa izan, kasu honetan etengailu ireki baten modura dabil. Egitura sei geruza ditu 3.2 irudian ikusten den bezala, baina lau geruzako tiristor baten moduan funtzionatzen du beti. MT2-MT1 zentzuan eroaten duenean P1N1P2N2 zehar doa eta MT1-MT2 zentzuan P2N1P1N4 zehar. N3 geruzak, ate negatiboko korronte bitartezko aktibazioa errazten du. Triac-ak 200 A efikazerainoko eta 400-1000 V-etarako fabrikatzen dira eta maiztasun txikietan lan egiteko fabrikatzen dira. Triac-a bi anodo ditu (MT1 eta MT2) eta G konporta. G konportaren eta MT2- ren polarizazioa MT1 atearen arabera neurtzen dira. Lau metodo daude osagai hau aktibatzeko, bakoitza dagokion koadrantearekin: • Lehenengo modua: Lehenengo koadrantekoa eta I(+)bidez izendatua. Modu honetan, MT2-ren eta G-ren tentsioak positiboak dira MT1 atearekiko, eta hau da modurik arruntena. Elektroien N2-tik P2-rako injekzio naturala sortatzen da. Injektatutako elektroien zati bat P2N1 juntura heltzen dira difusio bitartez kanpo tentsioa blokeatuz eta bertatik azeleratuak eroapena sortatuz. • Bigarren modua: Hirugarren koadrantekoa eta III(-) bidez izendatua. Modu honetan, MT2-ren eta G konportaren tentsioak negatiboak dira MT1 3.1 TRIAC 25 Irudia 3.3: TRIAC-aren modu desberdinak. anodoarekiko. N3 geruzak elektroiak injektatzen ditu P2-n P2N1 juntura eroaleagoa eginez. MT1-ren tentsio positiboa P2N1 juntura positiboki polarizatzen ditu. Polarizazio honek hutsak injektatzen ditu P2-tik N1-era N1P2 juntura helduz eta eroapenea pasatuz. • Hirugarren modua: Laugarren koadrantekoa eta I(-) bidez izendatua. Modu honetan, MT2 atearen tentsioa positiboa da MT1 atearekiko baina, G konportaren tentsioa negatiboa da MT1-rekiko. Hasieran P1N1P2N3 egitura osagarriak eroaten du eta ondoren P1N1P2N2 egiturak. Egitura auxiliar osoa MT2-ren tentsio positibora jartzen da eta P2N2 polarizatzen du, potentzial positiboko inguruan elektroiak injektatuz. P2N1 juntura elektroiez betetzen da, eroapenean sartuz. • Laugarren modua: Bigarren koadrantekoa eta III(+) bidez izendatua. Modu honetan, MT2 anodoaren tentsioa negatiboa da MT1-rekiko eta G konportaren tentsioa positiboa da MT1-rekiko. N2-tik P2-rako injekzioa I(+) moduko berdina da. Honek difusioz P2N1 juntura eroaleagoa egiten dute ateko tentsio positiboarekin batera. Ondoren, P2-tik N1-era hutsuneen injekzioa sortatzen da N1P1 junturara helduz, kanpo tentsioa blokeatuz eta eroapenean sartuz. [5] Triac-en aplikazioei dagokionez, bere moldakortasuna oso aproposak bihurtzen 28 Zirkuituaren diseinua 3.2 Diseinua 3.4 irudian ikusten den bezala, zirkuitua blokeetan banatuta dago. Bloke horiek hurrengoak dira eta hauek dira bere funtzionalitateak: 1) Elikadura zirkuitua Blokearen izenak dioen bezala, bertara konektatzen da elikadura, 12 VDC-koa dena. Elikadura konexio honetara LED bat dago konektatuta berehala, jakiteko zirkuitua konektatuta dagoen ala ez. Elikaduraz gain, bloke honetara 12 V-eko S in kanpo seinale lauki bat konektatzen da, seinale hau errelearen konmutazioa kontrolatzen duen seinalea da, baina seinale honekin kargen konmutazioa kontrolatu behar denez ere, beraz, prozesatu behar da. Lehenik, bloke honetan dagoen behe paseko iragazkia aplikatzen zaio, honekin seinale laukiaren igoerak eta jaitsierak leundu egiten ditu S original deiturikoa, ondoren seinale honekin hasierako S in seinalearen seinale atzeratua lortuko da. Irudia 3.5: Elikadura zirkuitua. 2) Zirkuitu konparadorea Zirkuituaren bloke hau bi zatitan banatu daiteke, LM324 konparadorearen zatia eta logika elektronikoaren zatia. Lehen zatian, aurreko blokean lortutako S original iragazitako seinale laukia hartzen da eta elikaduraren erdiarekin konparatzen da, hau da, 6 V-eko tentsioarekin tentsio banatzaile erresistibo batekin lortu dena. LM324 zirkuituaren irteeran S in bezalako seinale lauki bat lortzen da baina atzeratua izan dena, 3.6 irudian ikusten den bezala, seinale hori S retrasada da. Bigarren zatian, logika elektronikoaren zatian, S in seinalea eta LM324 konparadoretik lortutako seinaleak hartu eta horien arteko eragiketekin kontroleko seinaleak lortzen ditugu. Errelea kontrolatuko duen seinalea lortzeko, Rele principal deituriko seinalea, S in seinalea eta LM324-tik lortutako seinale atzeratuak OR ate logikoan sartzen dira, 3.7 irudiko hirugarren sei- 3.2 Diseinua 29 Irudia 3.6: S in seinalea eta S retrasada seinale atzeratua. nalea izango zena. Karga induktiboaren seinalea lortzeko OR atean sartu diren bi seinale berdinak AND atera sartuz lortzen da, irudiko laugarren seinalea lortuz, Triac L deiturikoa. Irudia 3.7: Ate logikoetatik lortutako seinaleak. 3) Desarraila zirkuitua Zirkuituaren bloke hau nahiko sinplea da, etengailu eta NOT ate modura lan egiten dute osagaiak. Aurreko ataleko Rele principal seinalea hautetako etengailu batera eramaten da, errelera joango den seinalea sortuz Salida Rele principal dena. Karga induktiboaren konmutazioarentzako bi aukera daude, lehen aipatutako Triac L eta tontor detektagailutik lortutakoa, beraz, bezeroak nahi duen metodoa aukeratzeko 3.2 Diseinua 31 Irudia 3.10: Probatuko den errelea. 5) Zirkuitu tontor detektagailua Zirkuitu honen sarreran 12 VAC tentsio sartzen da, transformadore baten bitartez lortzen dena. Tentsio hau ondoren bi uhin osoko zubi zuzentzaile desberdinetara eramaten dira. Behin zubitik pasa dela seinalea 3.11 irudiko B grafikoko seinalea lortzen da, A grafikoa sarrerako AC seinalea izanda. Ondoren, zuzendutako seinaletako bat hartzen da eta behe-pasoko iragazki oso hautakor batetik pasatzen da kizkurtzea txikiagotuz, 3.11 irudiko C grafikoko seinalea lortuz. Ondoren, zuzendutako seinalea eta iragazitako seinaleak konparadorera eramaten dira, irteera positiboa lortuz tentsioaren tontor bat lortzen denean. Irteera positibo hau Triac L positiboarekin bat datorrenean, D motatako Flip-Flop bat aktibatzen da, aurreko atalean aipatutako jumperrera joango den Detector picos lortuz. 6) TRIAC-a eta desarraila Bloke hauek karga induktibo eta erresistiboen konmutazioa kontrolatzen duten zirkuiteria da, errelearen blokearen oso antzekoak. Proeiktuan zehar aipatu diren bi aukerak agertzen dira hemen eta banaka aztertuko dira: • 1. Aukera: PF-240. Bloke honetako osagaietaetako sarreretara 12 VDC eta Rele L edo Rele R seinaleak konektatzen dira, karga induktiboaren TRIAC-a edo erresistiboaren TRIAC-a denaren arabera. Irteerara, kargaren terminale batera konektatzen da eta sareko AC tentsioaren beste muturrera konektatzen dira. • 2.Aukera: CPC-1976 + MAC-15. Bloke honetan aurreko blokean baina osagai gehiago daude, ez baitago dena gailu bakarrean. Sarrerak eta irteerak PF-240 blokeko berdinak dira, baina sarrerak CPC-1976- ra konektatuz eta irteerak MAC-15-era. Aipatzekoa da, CPC-1976 eta MAC-15-aren artean 180 Ω-ko erresistentzia behar dela. 32 Zirkuituaren diseinua Irudia 3.11: Zubi zuzentzaileetatik lortutako seinaleak. Irudia 3.12: Zirkuitu tontor detektagailua. Irudia 3.13: Lehen aukeraren zirkuitua. 3.3 Kalkulo termikoa 33 Irudia 3.14: Bigarren aukeraren zirkuitua. 3.3 Kalkulo termikoa TRIAC-a eta desarrailaren blokeak tentsio eta korronte altuak jasaten dituzte, potentzia nahiko handia xahutuz. Xahututako potentzia hori bero bihurtzen da eta jakin behar da aukeratutako osagaiak tenperatura horiek jasan dezaketen eta ezezko kasuan, zer disipadore jarri behar zaion tenperatura muga ez gainditzeko. PF-240 osagaiaren kasuan ez da beharrezkoa kalkuluak egitea, osagaiak disipadorea baitu barne, beraz, CPC-1976 + MAC-15 kasua bakarrik aztertuko da. Kalkuluetarako behar diren datuak hurrengoak dira: Tj junturako tenperatura maximoa 125 oC-koa dena, P xahututako potentzia 20 W ingurukoa dena eta Ta giro tenperatura 30oC-koa hartuko dena. [7] Lehenik, disipadore gabeko kalkulu termikoak egingo dira. Horretarako 3.15 irudiko erresistentzia termikoko zirkuitu baliokidea erabiliko da. Zirkuitu baliokide honetan zirkuitu elektriko baten modura egiten dira kalkuluak baina korronteak potentzia bihurtuz eta tentsioak tenperatura. Falta den datu bakarra juntura eta giroaren arteko erresistentzia termikoa da, MAC-15-aren datasheet-ean lortzen dena, 62,5oC/W. Egoera honetako junturako tenperatura kalkulatuko da maximoa gainditzen duen jakiteko: Tj = RJA · P + Ta = 62, 5 oC/W · 20 W + 30 oC = 1280 oC (3.1) Argi dago junturako tenperatura maximoa gainditzen duela, beraz, disipadore bat jarri beharko zaio aukera hau erabili ahal izateko. Disipadorearen kalkulurako, beste zirkuitu baliokide bat erabili behar da, 3.16 irudikoa. Zirkuitu honetan bi erresistentzia termiko daude; bat, juntura eta kapsularen arteko erresistentzia, datasheet-etik lortzen dena 2 oC/W-ko balioarekin; eta bestea, kalkulatu behar den disipadorearen erresistentzia termikoa. Disipadorearen balioa kalkulatzeko mugara eramango da junturako tenperatura, beraz lortutako balioa baino Kapitulua 4 Simulazioa, Muntaketa eta Frogaketa 4.1 Simulazioa Behin diseinua lortu dela eta proiektuarekin aurrera jarraitu aurretik, zirkuitua ondo dabilela baieztatu behar da, hau da, teorikoki egin behar duena betetzen duela, espero ez den emaitza bat ekiditeko. Horretarako, zirkuituaren portaera simulatu egin behar da. Kasu honetarako, PSIM software-a erabili da. Lehen pausoa simulazioaren espero den emaitza zein den definitzea da jakiteko simulazioa ondo joan den ala ez jakiteko. Simulaziorako, sarrera bezala sareko tentsioa sartu da, hau da, 230 V eta 50 Hz-eko seinalea, beraz irteeran maiztasun bereko seinale bat espero da. Bestalde, errelearen konmutazioa 0.5 Hz-ekoa aukeratu da, beraz, segundu batez errelea eroango du eta bestean ez. Hau ikusteko segundo bat baino pixka bat gehiago simulatu da. Lehenik tontor detektagailurik gabe simulatu da. 4.1 irudian ikusten den bezala, simulazioa arrakasta bat izan da, espero zen emaitza lortu baita. Goiko grafikoan, erreletik igarotzen den korrontea azaltzen da, zirkuituaren korronte osoa dena. Beheko grafikan, aldiz, karga erresistibotik, urdinez, igarotzen den korrontea eta karga induktibotik, gorriz, igarotzen den korrontea agertzen dira, hauen funtzionamendua zuzena da, erresistentzia dagoelako errelearen konmutazioetan eta induktiboa errelea eroaten dagoenean, potentziarik ez xahutzeko eta bilatzen den efizientzia hobekuntza lortuz. 36 Simulazioa, Muntaketa eta Frogaketa Irudia 4.1: Simulazioaren emaitzak tontor detektagailurik gabe. Hala ere, argi dago karga erresistibotik karga induktibora pasatzen den momentuan perturbazioa bat gertatzen dela. Hau, karga induktiboak sortzen du eta sarrera tentsioaren fasearen araberakoa da. Karga induktiboen tentsio eta korronteak hurrengo ekuazioekin kalkulatzen dira: v = Ldi dt (4.1) i = 1 L Z 0 Tvdt + i0 (4.2) Honek dio tentsioa positiboa denean, korrontea gora egingo duela eta tentsioa negatiboa denenan behera. Beraz, tentsioaren fasearen arabera harilaren korrontearen balioak desberdinak izango dira. 4.2 irudian ikusten den bezala, korronteak perturbazioa edukiko du tentsioa 0o-ko fasea badu, hau da, 0 balioan, eta korronteak ez du perturbaziorik jasango 90o-ko fasearekin, hau da, tontorretan. Beraz, tontorretan egiten bada konmutazioa ez da perturbaziorik egongo, bestela bai. Perturbazio honek arazoak ekar ditzazke eta horretarako dago zirkuitu tontor detektagailua. Hauek dira simulazioaren emaitzak tontor detektagailua konektatu ostean: 4.3 irudiak emaitza positiboak erakusten dizkigu ere, zirkuitu tontor detektagailuaren funtzionamendua baieztatuz. Irudi honek aurreko irudiaren filosofia jarraitzen du, goiko grafikan errelearen korrontea eta behekoan kargen korrontea batuta. 4.2 Muntaketa 37 Irudia 4.2: Harilaren korrontearen erantzuna tentsioaren fasearen arabera. Irudia 4.3: Simulazioaren emaitzak tontor detektagailuarekin. 4.2 Muntaketa Behin nahi ziren simulazioko emaitzak lortu direla, errealitatera eraman behar da, frogaketa fisikoa egiteko. Horretarako prototipoa muntatu behar da. Lehenik, 3.4 irudiko eskema hartu behar da eta bertako elementuak osagai errealengatik aldatu behar dira, 4.4 irudiko eskema lortuz. Ondoren, BOM (Bill Of Materials) 40 Simulazioa, Muntaketa eta Frogaketa Hurrengo pausoa osagaiak lortu eta plaka zulatu batean osagai horiek soldatzea da, baina, proeiktu honetarako prototipoa 21x11x9 dimentsioak dituen kutxa baten barruan sartu behar da. Irudia 4.5: Prototipoa sartu behar den kutxa. Prototipoa kutxa horretan sartu ahal izateko zirkuitua bitan banatu da: kontroleko zirkuitua, bertan seinaleen prozesaketa egiten dituzten zirkuituaren zatiak daude; eta potentziako zirkuitua, honek TRIAC-ak eta desarrailak soilik ditu. Behin bi zati hauek egin direla konektatu egin behar dira, horretarako, 4.6 irudietan ikusten diren behekaldean 4.6(a) irudian eta goikaldean 4.6(b) irudian dauden konektoreak erabiliko dira, hauek konektatzen. Emaitzan L formako zirkuitu bat lortuko da, gainera, kutxak duen haizagailua erabiltzeko konektore bat instalatu da kontroleko zirkuituan. Zirkuitua kutxa barruan 4.7 irudiko itxura dauka: 4.2 Muntaketa 41 (a) Kontroleko zatia. (b) Potentziako zatia. Irudia 4.6: Zirkuituaren zatiak. Irudia 4.7: Prototipoa kutxa barruan. 42 Simulazioa, Muntaketa eta Frogaketa 4.3 Frogaketa Behin prototipoa muntatuta dagoela honen funtzionamenduaren frogaketa egin behar da, horretarako laborategiko hainbat gailu erabili behar dira, 4.8 irudian agertzen direnak eta hurrengoak direnak: • 1- Osziloskopioa. • 2- DC iturria. • 3- AC iturria. • 4- Funtzio sorgailua • 5- Karga induktiboa • 6- Karga erresistiboa • 7- Prototipoa Irudia 4.8: Zirkuituaren frogaketa. Lortutako emaitzetan hiru seinale agertzen dira. Lehenengo biak, horia eta urdina, kontroleko seinaleak dira eta bestea, morea, erreletik igarotzen den korrontea da. Seinale horia errelea konmutarazi egiten duen seinalea da eta urdina funtzio berdina du baina karga induktiborako. Bi seinale hauekin, horia eta urdina, 4.3 Frogaketa 43 argi dago kontroleko zatia ondo dabilela, karga induktiboa ez baitago aktibatuta errelearen konmutazioetan. Hala ere, errelearen seinalean ezusteko erantzuna agertzen da, seinalea 0-tik aktibatura pasatzerakoan denbora tarte txiki batez tentsio maximoa baino txikiagoa den tentsio batean mantentzen baita. Efektu honek ez du eragin negatiborik emaitzean, beraz, ez zaio jaramon gehiegirik emango. Azkenik, garrantzi gehienen duen seinalea, sistemaren funtzionamendua baieztatzen duena, erreletik igarotzen den korrontea espero zen erantzuna ematen du. Hasieran, karga erresistiboa du, gero, karga induktibora igarotzen da eta azkenik, karga erresistiboa du berriro ere. Konmutazio hauek goiko bi seinaleekin sinkronizatuta daude. Irudia 4.9: Frogaketaren emaitza. Emaitz hauetan, simulazioan aipatutako perturbazioa agertzen da, karga induktiboak sartzerakoan, tontor detektagailurik gabe egin delako. Orain aplikazio horrekin egingo da frogaketa, jakiteko zirkuituaren zati hau ondo funtzionatzen duela eta lortzen diren emaitzak onak direla. Honekin, karga erresistiboaren eta karga induktiboaren arteko konmutazioa egitean azaltzen den perturbazioa desagerrarazi du, aurreko emaitzaren arazoak konponduz. 44 Simulazioa, Muntaketa eta Frogaketa Irudia 4.10: Frogaketaren emaitza tontor detektagailuarekin. 4.4 Emaitzen konparatiba Simulazioko eta frogaketako emaitzak lortu direla hauen arteko konparatiba egitea beharrezkoa da. 4.11 irudian ikusten da bi grafikak nahiko desberdinak direla, baina sakon aztertzen badugu eta desberdintasunen zergaitia jakin ondoren, funtsean berdinak direla ondorioztatuko daiteke. Bi desberdintasun nabari ikusten dira: hasiera eta bukaerako korrontearen balioak eta karga induktiboaren perturbazioa, Lehenengoaren zergaitia erabilitako kargetan datza. Simulatutako zirkuituan erabilitako karga erresistiboak 25 Ω-ko balioa zuen, laborategian egindako probetan, aldiz, 100 Ω inguruko balioa duen karga erresistibo bat erabili da. Horregatik, laborategian lortutako emaitzetan lortutako korrontea puntu horietan txikiagoa da. Bigarrenengoaren zergaitia zoria da, izan ere, perturbazio hori konmutazioaren momentuan sarrerako seinalearen balioaren araberakoa da. Sarrerako balioa tontor batetik gertu badago, perturbazioa txikia izango da eta azkar zuzenduko da, laborategiko emaitzen kasuan bezala, eta tontorretatik hurrun badago pertur- 4.4 Emaitzen konparatiba 45 Irudia 4.11: Emaitzen konparaketa. bazio handia eta dendora luzeagoa beharko du zuzentzeko, simulazioko kasuan bezala. Bi desberdintasun hauek alde batera utziz, seinaleak oso antzekoak dira, biak baitituzte bi zati desberdinduta, karga erresistiboarena eta karga induktiboarena; eta karga induktiboko perturbazioa dute. Bestalde, tontor detektagailuarekin lortu diren emaitzen konparatiba dago, ?? irudian dagoena. Kasu honetan, bi emaitzak oso antzekoak dira, beraz, arrakastatsutaz hartu daiteke emaitza hauek. 46 Simulazioa, Muntaketa eta Frogaketa Irudia 4.12: Frogaketaren emaitza tontor detektagailuarekin. Kapitulua 5 Proiektuaren planifikazioa Kapitulu honetan proiektuaren planifikazioa azaltzen da, egin behar diren atazen deskribapenarekin eta hauen luzapenarekin. Ataza bakoitzak eginbehar batzuk ditu eta denbora bat behar da horiek betetzeko. Behin datu horiek azaldu direla, Gantt diagrama bat garatuko da atazak denboran jartzeko eta planifikazio osoaren irudi argi bat edukitzeko. Proiektu hau garatu duen lan taldea hurrengo kideaz osatuta dago: Langileak Izenak Proiektuaren zuzendaria I˜nigo Martinez de Alegr´ıa Mancisidor Proeiktugilea Alex Gervasio Gabirondo Simpler Taula 5.1: Proeiktuaren lan taldearen kideak. 5.1 Atazen deskribapena 1) Aurre formakuntza Ataza honetan proiektua hasi baino lehen behar diren ezagutza guztien lorpenan datza. Hemen, erabiliko diren software desberdinen ikasketa prozesua dator, hauetan trebezia lortzeko. Proiektu honetan oso garrantzitsua da Burn-in testa, beraz, hauei buruzko ikerketa bat egin behar da jakiteko zer diren, nola egiten diren eta zertarako egiten diren. Honetaz gain, garrantzitsua da laborategiko hardware maneiatzen jakitea, horretarako, laborategiko zein gailu erabiliko diren eta hauen erabilpena ikasi beharko da, erabiliko diren osziloskopio, AC eta DC iturri, 48 Proiektuaren planifikazioa Atazak Iraupena Aurre formakuntza 26 egun Zirkuituaren diseinua 23 egun Simulazioa eta prototipoa 11 egun Proiektuaren dokumetazioa 96 egun Taula 5.2: Proeiktuaren atazak eta beraien iraupena. seinale sorgailua etab. erabilpen zuzen bat lortzeko. Prozesu hau nahiko luze eta gogaikarria da, baina guztiz beharrezkoa lanaren emaitza ona izateko. Aurre formakuntza Iraupena Dokumentazioaren bilaketa 8 egun Software ikaskuntza 4 egun Burn-In ikerketa 8 egun Hardware ikaskuntza 6 egun Taula 5.3: Aurre formakuntzan egin beharrekoak. 2) Zirkuituaren diseinua Behin beharrezko formakuntza guztia lortu dela eta konpondun beharreko arazoa argi dagoela, zirkuitua diseinatu behar da. Ataza hau benetan zaila da beraz, zirkuitua zirkuituraren eginbeharretan zatituko da, zati bakoitzaren diseinua erraztuz: • Elikadura zirkuitua. • Zirkuitu konparadorea. • Desarraila zirkuitua. • Zirkuitu tontor detektagailua. • TRIAC-a eta desarraila. Zatiak definituta daudelarik, hauen diseinua egingo da zirkuituaren helburua betetzen dela baieztatuz. Hurrengo pausua, erabiliko diren osagaien aukeraketa da, zati hau garrantzitsua da zirkuituaren funtzionamendua eta kostua honen araberakoa baita, beraz, osagai zuzenak aukeratzeko datasheet-ak irakurri behar dira. 5.1 Atazen deskribapena 49 Zirkuituaren diseinua Iraupena Eskema elektrikoaren diseinua 15 egun Datasheet-en irakurketa 4 egun Osagaien aukeraketa 4 egun Taula 5.4: Zirkuituaren diseinuan egin beharrekoak. 3) Simulazioa eta prototipoa Hurrengo pausua, aurreko atazean lortu den diseinua simuladore batera eramatea da, diseinuaren funtzionamendua baieztatzeko, ezezko kasuan diseinura bueltatu beharko zen. Behin funtzionamendua baieztatu dela, kanpo akatsen aurreko erantzuna simulatu behar da, jakiteko sare elektrikoaren gaintentsio edota maiztasunaren aldaketak ez dutela eragin handia zirkuituan. Hau lortu dela, diseinua errealitatera eraman behar da, osagaien portaera ez baita simulazioetako berdina. Horretarako, protoripo bat egin behar da. Kasu honetan, eskuz soldatu da zirkuitua plaka zulatu batean, nahiko denbora behar izan duena. Simulazio eta prototipoa Iraupena Funtzionamendu simulazioa 2 egun Kanpo akatsen simulazioa 1 egun Prototipoaren muntaia 6 egun Neurketa eta frogaketa 2 egun Taula 5.5: Simulazio eta prototipoan egin beharrekoak. 4) Proeiktuaren dokumentazioa Azkenik, egindako lan guztia eta lortutako informazio guztia dokumentatu behar da, dokumentu honetan egiten ari dena, hain zuzen ere. Dokumentu honek bi zati garrantzitsu ditu. Lehenengoa, proiekturaren zergatia, testuingurua eta erabilitako baliabideak azaltzen duen memoria bat. Eta bigarrena, proiektua egiteko egin diren pausoak eta lortutako emaitzak azaltzen dituen metodologia. Behin dokumentua idatzia izan dela errepasatu egin behar da akatsak zuzentzeko eta dokumentuaren formatua zuzena dela baieztatzeko. Deskribatu diren lanak bata bestearen atzetik egin dira, ataza berri bat hasiz aurrekoa bukatu denean. Lan osoa gauzatzeko behar izan diren lan orduak 300 ingurukoak izan dira, GrAL-aren ECTS kredituekin bat datozenak, hauek 12 baitira. Lan karga hau 9 hilabetetan banatuta dago, 2018-ko urrian hasiz eta 50 Proiektuaren planifikazioa Proiektuaren dokumentazioa Iraupena Dokumentazioa batu 6 egun Dokumentazioaren eta artikuluen irakurketa 10 egun Memoriaren idazketa 30 egun Metodologiaren idazketa 40 egun Dokumentuaren errepaso orokorra 10 egun Taula 5.6: Proiektuaren dokumentazioan egin beharrekoak. 2019-ko ekainean bukatuz. Kapitulu honetan aipatu diren ataza guztiak Gantt diagrama batean bildu dira, denboran zeharreko atazen irudi orokor bat lortzeko, bertan asteburuak eta jaiegunak kontuan hartu dira. Irudia 5.1: Proiektuaren planifikazioaren Gantt diagrama. Kapitulua 7 Ondorioak Proeiktu honetan Burn-In testen efizientziarako hobekuntza sistema landu da, % 90-eko efizientziak lortuz, aurrezpen ekonomiko izugarria eta energia kontsumoa txikiagotuz. Azkenengo hau, dokumentu honetan zehar esan den bezala, garrantzi handia du ingurumenarentzako, kontsumo elektrikoa gutxituz energia sorketa txikiagotzen da eta aldi berean erretako erregai fosilen kopurua txikiagotzen da, berotegi efektuko gasen isurketaren jaitsiera bat lortuz. Argi dago proeiktu honen helburuak bete egin direla, sistemak Burn-In testak kontrolatzen ditu eta bilatutako efizientzia hobekuntza lortzen da ere. Gainera, metodo hau nahiko berriztatzaile da, beraz, hobekuntzarako lekua dago oraindik, honen errendimendua seguruenik ez dagoela % 100-ean, ezta gertu ere. Etorkizunera begiratuz, interesgarria izan daiteke jakitea bestelako zer aplikazioetan inplementatuko da sistema honen oinarriak eta baita sistema hau bestelako teknologiekin batu ezkero lortu ditzazkeen ezaugarri berri eta hauen irismena. Baina emaitzak ez dira guztia, proeiktu hau GrAL bat da, hau da, lan munduaz gutxi dakien ikasle batek egin du, beraz, proiektu hau gauzatzerako bidean lortu diren ezagutzak oso garrantzitsuak eta baliogarriak dira. Proeiktu honekin, hainbat osagai elektronikoetan sakondu da, adibidez, osagai induktiboak, hauen ulermena areagotuz. Giro berrietan lan egiten ikasi da, ezagutzen ez den pertsonekin lan egiten. Erabilitako materialetan lortutako trebeziak, erabilitako software-ekin eta baita erabilitako laborategiko gailuekin. Baina, batez ere, bakarrik lan egiten ikasi da, beste modu batera esanda, informazioa bilatzen ikasi da. Lanean oztopo bat aurkitzerakoan ez baita inor etorriko oztopoa kentzera, bakoitza bere kabuz gainditu behar ditu eta aurrera jarraitu.
science
addi-83cdc2c0ca2b
addi
cc-by-nc-nd 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/36534
Disko baten analisi modala ANSYS eta BK CONNECT-en arteko konexioaren bidez
Jimeno Muñoz, Ibai
2019-11-27
!Dagokion fitxategia irekitzen du. !Ez aurkitzekotan errorea ematen du. call erro(moduKop) !Aldagaien hasieraketa decimateKop = 0 !Nodo kopurua zenbatzeko (fitxategiaren luzera totala egia esateko: -1ak ere) lerroa = 1 !Lerro kopurua zenbatzeko k = 1 !Lerroaren luzera zenbatzeko lerroa=lerroa+1
science
addi-9bf64ef4d25c
addi
cc-by-nc-nd 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/36535
EAE-ko energia eolikoaren aprobetxamenduaren analisia
Basarrate Atxurra, Jon
2019-11-27
2.- Aurrekariak Hasi baino lehen, gaur egungo egoera energetikoa hobeto ulertzea interesgarria da. Horregatik, historian zeharreko energiaren erabilera, EB-ko egoera energetikoa, EAE-ko egoera energetikoa eta azkenik, EAE-ko energia eolikoaren inguruko azterketa burutu da. 2.1.-Testuinguru historikoa Lehen industria iraultzatik aurrera, gizakiak energia kontsumitzeko izan dituen moduak edo formak ugariak izan dira. XVIII. Mendean, erregai fosilen erabilera soilik medikuntza eta helburu militarretarako zuzentzen zen. Garai hartan, energia baliabiderik garrantzitsuena egurra zen. Hau da, industria iraultzaren aurretik, energia sorkuntzaren gehiengoa egurrean zuen oinarria. Esaterako; etxebizitzetan, tailerretan edo manufakturatuen sektorean berokuntzarako edo argi elementu gisa erabiltzen zen. Hala ere, ur errotak eta bestelako energia iturri naturalak existitzen ziren [1]. Mundu mailan, industria iraultza XIX. Mendearen erdialdetik aurrera era nabarmenean hasi zen. Horrek, energia kontsumoan sekulako eragina izan zuen. Aipaturiko energiaren kontsumo gorakada asetzeko ikatza agertu zen. Lurrun makinaren, lehen industria iraultzaren asmakuntzarik esanguratsuena, energia iturria Ikatza izan baitzen [1]. Ikatzaren nagusitasuna XX. Mendearen erdialdean amaitu zen. Izan ere, lehen energia baliabidea petrolioa bilakatu zelako. Hala ere, ikatzaren erabilera energetikoak berrituz joan dira. Gaur egun, nahiz eta ingurumenarekiko kaltegarria izan (haren errekuntzan CO2 igorpenak sortzen direlako), elektrizitatea sortzeko baliabide merkea eta erabilia da [2]. Bigarren industria iraultzarekin batera, berriz ere kontsumo energetikoaren gorakada nabaria etorri zen. Kontsumo gorakada horren sustatzaile energetikoak, petrolioa eta gas naturala izan ziren (ikusi 1. Irudia). Izan ere, asmakuntza berriak hornitzeko baliabidea zirelako. Adibidez, barne errekuntzako motorra. Hasieran Automobilak eta ondoren hegazkinak bultzatu dituen asmakuntza [2]. 1970. Urteetako krisiak (petrolioaren krisi famatua), energia berriztagarriak bulkatu zituen. Bereziki, mendebaldeko estatuen artean (Europa, Amerika, Australia besteak beste) izan zuen eragina. Petrolioaren prezio igoerak ekonomian izandako inpaktuaz aparte, mugimendu ekologistek energia berriztagarrien alde ekin zuten. Esaterako, istripu nuklearrak eta erregaien igorpenen kutsakorren aurka. Honela, gizartearen pentsamenduan eragin zen eta energia berriztagarriak bultzatu ziren [1]. Energia elektrikoaren sorrera ezinbestekoa izan zen. Energia biltegiratzeko eta garraiatzeko era findua eta estandarizatua aurkezten baitu. Honela, haren kontsumoa era nabarmenean errazten da [1]. Hurrengo irudian, historian zehar erabili diren errekurtso energetikoen garrantzia aurkezten da. Egindako energien bilakaerarekin konparatuz, aipaturiko bilakaera energetikoa eta 1. Irudian aurkezten dena bat datoz. Azkenik, XXI. Mendearen erdialdera erabiliko diren energien estimazioa ikus daiteke. Honen arabera; nuklearraren eta biomasaren gorakada, hidrogenoaren agerpena (%15 inguruko presentziarekin) eta erregai fosilen gutxitzea gertatuko da [2]. 1.Irudia. Energiaren erabilera historian zehar [1]. 2.2.-Europar Batasuneko egoera energetikoa Europako egoera energetikoa aztertzeko, "EU energy trends and macroeconomic performans" ikerketa, oinarri aproposa da. Izan ere, ikerketa horretan Europar Batasuneko eskaintza eta eskari energetikoaren tendentzia aztertzen baita [3]. Ikerketaren arabera, mundu osoko sektore energetikoan aldaketa nabariak ematen ari dira. Europaren kasuan, aipaturiko aldaketak ingurumenarekiko onuragarriak dira. Esaterako, ikatzaren kontsumo jaitsiera historikoak erregistratzen ari dira (CO2 eta bestelako gas kutsakorrak igortzen dira haren errekuntzan). Ikatzaren ordez, gas naturalaren presentzia handitzen da (ikatza baino gutxiago kutsatzen duen errekurtsoa). Baita ere, energia elektrikoaren, bioerregaien eta energia berriztagarrien gorakadei buruzko datuak biltzen dira [3]. Europa mailan, sektore energetikoan egiten ari diren inbertsio ekonomiko garrantzitsuenak, energia berriztagarrien inguruan ematen dira. Bereziki, eguzki energia eta energia eolikoan. Izan ere, berriztagarrien artean gaur egun potentzial handiena dutenak baitira (teknologia eta azpiegitura garatua eta eraginkorrena). Bestalde, inbertsio ekonomikoaren atal nagusi bat, bereziki gastu publikoa, eraginkortasun energetikoaren garapenean eta ikerkuntzan egiten da [3]. EB-en, berriztagarrien bidezko produkzio energetikoa nagusitu egin da azken 10 urteetan (ikusi 2. Irudia). Hala ere, 2016. Urteko datuen arabera, menpekotasun energetikoa %53,4koa da. Hau da, EB-n kontsumitzen den energiaren erdia baino gehiago kanpotik dator [4]. 2. Irudia. EB-ko produkzio energetikoaren garapena 2006-2016 bitartean [2]. 2.3.-EAE-ko egoera energetikoa Behin Europar Batasuneko tendentzia energetikoa ikusita, EAE-ko 2016. Urteko kontsumo energetikoko datuak sakonki aztertuko dira: Hasteko, auto-hornikuntza tasari buruzko analisia egin da. EAE-ko egoera energetikoaren seinale adierazgarria baita. Kasu honetan, EAE-ko auto-hornikuntza tasa %7,1koa da (Ikusi 3. Irudia). Beraz, Euskadin kontsumitzen den energiaren %92,9a kanpotik dator. EAE-n, energia sortzeko baliabideak eskasak dira. Izan ere, erregai fosilak ustiatzeko aukerarik ez baitago. Bestalde, energia eolikoa eta biomasa ustiatzeko potentzial handia dago. Hala ere, energia hauen aprobetxamendua baxua da eta ondorioz, auto-hornikuntza tasa kezkagarria dela ikus daiteke [5]. 3.Irudia. EAE-ko auto-hornikuntza energetikoaren tasa [3]. Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen auto-hornikuntza tasa energetikoa eta Europar Batasuneko bestelako estatu ezberdinetan dagoenarekin konparatzen baldin bada, baxuenetarikoa da. Esaterako, Luxenburgoren (%95,9ko menpekotasun energetikoa) atzetik EAE-ren presentzia ikus daiteke, %92,9ko menpekotasun energetikoarekin [5]. Europar Batasuna osatzen duten hogeita zortzi estatuek, %54ko menpekotasun energetikoa aurkezten dute. EAE-ko menpekotasun energetikoarekin konparatuz, ezberdintasun adierazgarriak ikus daitezke [5]. Ondoren, energiaren barne kontsumo gordina (lurralde konkretu baten eskaria asetzeko sorturiko edo inportaturiko energia totala da) aztertzea interesgarria da, tendentzia energetikoa hobeto ulertzeko [5]. Gaur egun EAE-n gehien kontsumitzen diren errekurtso energetikoak, petrolioa eta haren deribatuak eta gas naturala dira (ikusi 4. Irudia). Ondoren, inportaturiko energia elektrikoa ikus daiteke eta azkenik energia berriztagarriek sortutako energia. Ikatzaren presentzia minimo historikoetan dagoela esan daiteke. Izan ere, ikatzaren bidez hornituriko energia ehunekoa, soilik %0,5koa baita [5]. Urteetan zehar, energia baliabide ezberdin hauen erabilera, ez da lineala izan. Esaterako, petrolioaren eta haren deribatuen kontsumoa tendentzia gorakorra aurkezten du, bereziki 2011. Urtetik aurrera. Aldiz, gas naturala eta ikatzaren kasuan, tendentzia beherakorra ikus daiteke 2005-tik 2016ra. Energia berriztagarrien bidezko kontsumoa, aztertzen ari diren urteetan zehar ez da era nabarmenean aldatu. Izan ere, Euskadin denbora tarte honetan instalatu diren energia berriztagarrien instalazioak eskasak baitira (soilik 59MW eguzki energia termikoan) [5]. 4. Irudia. 2016. Urtean EAE-n kontsumituriko energien grafikoa [3]. Aipaturiko energia baliabideak aurkezten duten kontsumo totalaren ehunekoak hurrengoak dira (ikusi 5. Irudia) [5]:  %45,5 petrolioa eta deribatuak.  %32,3 gas naturala.  %13,8 inportaturiko energia elektrikoa.  %7,5 energia berriztagarriak.  %0,5 ikatza eta deribatuak. Ehuneko hauei erreparatuz, erregai fosilen nagusitasuna garbia da. Are gehiago, inportaturiko energia elektrikoaren sorkuntza, erregai fosiletan oinarria izan dezakeela kontutan hartu gabe, gas naturala eta petrolioaren bidez hornituriko kontsumoaren partea %77,8koa da [5]. Auto-hornikuntza tasari berriz erreparatuz (%7,1) eta energia berriztagarrien datuak aztertuz (%7,5), Euskadin energia propioa sortzeko gaitasuna, soilik energia berriztagarrietan (eguzki energia, eolikoa, biomasa eta energia hidroelektrikoa) oinarritu egiten dela esan daiteke [5]. 5. Irudia. 2016. Urtean EAE-n Kontsumituriko energiaren gazta grafikoa [3]. Energia berriztagarrien artean, biomasa da gehien erabiltzen dena. Esaterako, energia berriztagarrien %66,5 biomasaren bidez betetzen da eta %15,1a bioerregaien bidez (euren sorkuntza biomasan aldakuntzan dute oinarria). Ondoren energia hidroelektrikoa dago, berriztagarrien %6,2a irudikatuz eta eolikoa, %6,1a betez. Azkenik, eguzki energia, aerotermia eta geotermia osatzen duten multzoaren bitartez, falta den %6,1a betetzen da (ikusi 6. Irudia) [5]. Energia berriztagarrien inguruan aipaturiko datuak, kontsumo totalari egiten diote erreferentzia (energia termikoa, elektrikoa, erregaiak eta abar). Izan ere, energia termikoa eta erregaiak sortzeko, biomasa da berriztagarrien artean gehien erabiltzen dena (edo kasu askotan erabil daitekeen bakarra). Ondorioz, haren kontsumoa bestelako energia berriztagarriekin konparatu, askoz handiagoa da [5]. 6. Irudia. 2016. Urtean EAE-n kontsumituriko energia berriztagarrien ehunekoak [3]. Aldiz, sorkuntza elektrikoa aztertzerakoan, energia eolikoaren, hidroelektrikoaren eta biomasa bidezko sorkuntza elektrikoaren parekotasuna ikus daiteke. Aipaturiko hiru energia berriztagarri ezberdinen sorkuntza ekarpenak, %32 ingurukoak dira (berriztagarrien bidezko sorkuntza elektriko totalaren %97,1 emanez). Azkenik, energia fotovoltaikoaren aldetik %2,9ko ekarpena ikus daiteke (ikusi 7. Irudia) [5]. Energia berriztagarrien bidezko sorkuntza energetiko totaleko datuak ikusita, biomasa duen potentziala izugarria dela esan daiteke. Bereziki energia termikoa eta bioerregaien sorkuntzarako. Aldiz, energia elektrikoa sortzerako orduan, energia eolikoa eta energia hidroelektrikoaren gaitasuna parekoa da. Beti ere, gaur egungo instalazioen gaitasuna kontutan izanik [5]. Beraz, berriztagarrien bidezko energia elektrikoaren sorkuntza handiagotzeko nahia baldin badago, energia eolikoa, biomasa eta hidroelektrikoa bultzatu beharko litzateke. EAE-n energia garbia eta eraginkorra sortzeko aukerarik onenak baitira [5]. 8. Irudia. Energia berriztagarrien bidezko ekoizpen elektrikoa [3]. EAE-n energia propioa sortzeko dagoen baliabide energetiko bakarra, teknologia berriztagarriak direla ikusi da. Ondorioz, berriztagarrien kontsumoa sektoreka aztertzea interesgarria izan daiteke [5]. Alde batetik, sorkuntza elektrikoa aztertzerakoan, erabiltzen diren errekurtsoak gas naturala eta energia berriztagarriak dira. Egia da, sorturiko elektrizitatea ez dela nahikoa kontsumo totala asetzeko eta kanpotik erosi behar dela. Beraz, alderdi honetan, energia berriztagarriak bultzatzea ezinbestekoa bilakatzen da. Izan ere, berriztagarriak bultzatuz gas naturalarekiko menpekotasuna eta elektrizitate inportazioak ekiditea posible baita [5]. Industrian, zerbitzuak eta etxebizitza sektoreetan, gas naturala eta inportaturiko energia elektrikoa, sekulako garrantzia hartzen dute (ikusi 9. Irudia). Bestalde, garraioan eta lehen sektorean, petrolioaren eta haren deribatuen nagusitasuna ikus daiteke [5]. Berriztagarrien ekarpena, txikia da sektore guztietan. Hala ere, alde positibo bat ikusten da. Izan ere, berriztagarriek sektore guztietan egiten dute euren ekarpena. Ondorioz, berokuntzarako (gas naturala ordezkatu dezaketen biomasa bidezko berokuntza sistemak aplikatu daitezke), bioerregai erabilgarriak sortzeko (gasolina, diesela eta petroliotik eratorritako bestelako produktuak ordezkatzeko baliogarriak dira) eta elektrizitatea sortzeko (energia eolikoa, hidroelektrikoa eta biomasa bidez) gaitasuna eta potentziala dagoela irudikatzen da [5]. 9. Irudia. 2016. Urteko kontsumo energetikoa sektore ezberdinetan [3]. 2.4.-EAE-ko energia eolikoa Euskadin, energia eolikoa bultzatzeko plana 2020. Urterarte martxan egon harren, Badaiako parkea eraiki zenetik (2005. Urtean), instalaturik dagoen potentzia eolikoa totala 153 MW-tan mantendu da. Euskal gobernuko energia berriztagarrien planaren arabera, 2010. Urtean 624 MW-ko potentzia instalatua egon beharko zen. Aldiz, esan bezala, gaur egun instalaturik dagoen potentzia totala 153 MW-koa da. Honela, 300.000 biztanleren elektrizitate eskaria hornitzeko aukera dago. Energia berriztagarrien plana osotasunean burutu izate balitz (planaren %25 baino gutxiago burutu da), 1,2 milioi pertsonen elektrizitate eskaria energia eolikoaren bidez asetzea posiblea izango litzateke. EAE-n instalaturik dagoen potentzia, bost parke eoliko ezberdinetan banatu egiten da [6, 7]:  Badaiako parke eolikoa (49,98 MW).  Oizko parke eolikoa (34 MW).  Urkilako parke eolikoa (32,3 MW).  Elgeako parke eolikoa (27 MW).  Abrako miniparke eolikoa (10MW). Aipaturiko parke eolikoak Bizkaian eta Araban banandu egiten dira (ikusi 10. Irudia): Bizkaian 2 parke eoliko topa daitezke (Abra eta Oizko parkeak). Aldiz, Arabak 3 parke aurkezten ditu. Esaterako, Badaiako parkea, Elgea eta Urkilakoa (azkeneko biak bakar bat balira bezala kontutan hartzen dira askotan) [6]. 10. Irudia. EAE-n zehar dauden aerosorgailuen erreprodukzioa [4]. EAE-n 50 MW-ko parke eoliko baten eraikuntza suposa dezakeen ingurumen inpaktua, inbertsio ekonomikoa, produkzio elektrikoa eta abar ikusteko, Badaiako parke eolikoa eredu gisa aztertuko da [8]: Lehenik eta behin, Badaiako parke eolikoaren eraikuntza prozesu geldoa izan zela jakin behar da. Izan ere, 60 metroko altuera duten eta 40 metroko aspak dituzten 30 turbina eolikoak espazio naturaletan instalatu aurretik, ingurumen ikerketa zehatzak burutu baitira. Esaterako: ingurunean dauden landare komunitateen azterketa, fauna eta ornitofaunaren azterketa (parkearen lehendabiziko distribuzioan eragina izan zuena), babestu beharreko elementu guztien azterketa arkeologikoa burutu zen eta azkenik, Badaia mendilerroko karstaren karakterizazioa egin zuten Arabako Espeleologo Taldeak (180 barrunbe aurkitu zituzten). Enpresa ezberdinak euren plana aurkeztu zuten, baina irabazlea " Iberdrola Renovables " izan zen (besteak beste, ingurumenarekiko inpaktu txikiena aurkezten zutelako) eta "Eólicas Euskadi"-ren laguntzarekin, plana aurrera eraman zuten. Badaiako parke eolikoaren eraikuntzan burututako inbertsio ekonomiko totala, 48 milioi eurokoa izan zen. Badaian, 1670 kW-ko gaitasuna duten 30 aerosorgailu instalatu ziren. Beraz, parke eolikoaren gaitasuna 50 MW ingurukoa da. " Eólicas de Euskadi "-ren arabera, urtean sortutako energia totala 125GWh-koa da. Honela, 130.000 pertsona elektrizitateaz hornitzea lortzen da eta energia horren sorkuntzan, urtean saihesten diren CO2 igorpenak 126.000 tonakoak dira. Nahiz eta inbertsio ekonomikoa handia izan, 25 urteko bizi iraupena duten instalazioak edo materialak dira. Gainera, parke eoliko baten errentagarritasun ekonomikoa haren urteko ordu erabilgarriekin zuzenki erlazionatuta dago. Hau da, 25 urteko bizi iraupena duen parke eoliko batek, urtero 2200 ordutik gora martxan baldin badago bideragarria izaten da. Badaiako parke eolikoaren kasuan, 2200 orduak luze pasa egiten dira, urtero 3000 ordutik gora martxan egoten baita. 3.-Xedea eta hedadura Euskal autonomia erkidegoan, menpekotasun energetikoa ingurumen zein arazo ekonomikoa bilakatu da. Izan ere, inportatu egiten diren erregai fosilak eta energia elektrikoaren bitartez, eskariaren %92,9a asetzen da. Beraz, Euskadiko auto-hornikuntza tasa %7,1koa da. Hau da, energia propioa sortzeko gaur egungo gaitasuna, eskariaren %7,1 asetzeko balio du. Energia propioa sortzeko gaitasuna, soilik energia berriztagarrian oinarritzen da. Izan ere, aipaturiko energia sorkuntza propioaren %7,1a, biomasa, energia hidroelektrikoa eta energia eolikoaren bitartez ematen da [5]. EAE-n aprobetxagarria den energia eolikoaren bidez, etorkizunean sor daitekeen energiaren estimazio bat egin da. Horretarako, Indarrean dagoen plan sektorialaren arabera Euskadiko energia eolikoak kontsumo elektrikoa asetzeko zenbateko gaitasuna duen aztertu da. Gaur egungo energia eolikoaren aprobetxamendua eskasa dela frogatu ondoren, 50 MW inguruko hiru parke eolikoen kokapena proposatu da. Honela, probintzia bakoitzean (Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba) parke eoliko baten eraikuntza ekonomikoki eta energetikoki bideragarria izan daitekeela frogatuko da. Ondoren, 50 MW-ko gaitasuna duten parke eolikoen horniketa gaitasuna kuantifikatuko da. Hau da, kokapenaren arabera sortu daitekeen elektrizitatea kalkulatu da, eta elektrizitate horrekin zenbat biztanle hornitu daitezkeen ere bai. Azkenik, Bizkaian kokaturiko parke eolikoaren analisi sakona burutuko da. Honen helburua, parke eoliko baten bideragarritasun teorikoa eta funtzionamendua sakonki aztertzea da. 4.-Legedia Aurretik esan bezala, Europar Batasuneko egoera energetikoa ez da batere ona. Izan ere, menpekotasun energetikoa %54koa da. Aldiz, gaur egungo egoera aldatzeko tendentzia politikoa dagoela esan daiteke. Etorkizuneko estimazioen arabera, kontsumo energetikoa eta energia sorkuntzari dagokionez, ikatza eta petrolioa behera doazen heinean, gas naturala eta energia berriztagarrien kontsumoa gora doala ikus daiteke [9]. 2030. Urterako Europar Batasunetik proposaturiko aldaketarako tendentzia politikoak hurrengoak dira [9]:  1990.Urtean erregistraturiko gas kutsakorren igorpenak %40an gutxitzea.  Gutxienez kontsumoaren %27a energia berriztagarrien bitartez hornitzea.  Gutxienez eraginkortasun energetikoa %27an hobetzea. Europar Batasuneko proposamenak betetzeko elementurik garrantzitsuena, proposamenekin bat datorren legeria da. Esaterako " la Directiva 2009/28/CE, del Parlamento Europeo y del Consejo de 23 de abril de 2009", berriztagarrien erabilpena bultzatzen duen legeria [10]. Euskal gobernuko energia berriztagarrien plana porrot egin du. Planaren arabera, 2010. Urtean, Euskadin 623MW-ko potentzia instalatua egon beharko zen. Aldiz, 2005. Urtean Badaiako parkea eraiki zenetik, 153MW-ko potentzia instalatua mantendu egin da. Planaren porrota hurrengo bi arrazoiengatik eman da. Alde batetik, 2006. Urtean, Ordunteko mendi lerroan burutzear zegoen parke eoliko baten eraikuntza geldiarazi zen. Izan ere, behar diren ingurumen ikerketak ez zirelako burutu. Horrek, iraunkortasunaren aldeko mugimendu soziala piztu zuen, beste 6 parke eolikoen proiektuak geldiarazi zutenak. Horrekin batera, Espainiako gobernuak energia eolikoaren inguruan momenturarte bultzaturiko prima ekonomikoak (sorturiko energiaren %40a) 2011. Urtean ukatu zituen [7]. Beraz, nahiz eta estatu mailan Europar Batasunaren legearekin bat datorren "Plan de Energías Renovables (PER) 2011-2020" martxan egon, parke eolikoen proiektuak ez dira aurrera eramaten. Estatu mailan sektore eolikoaren inguruan indarreko lege nagusiak hurrengoak dira:  "El Plan de Energías Renovables (PER) 2011-2020".  "Orden IET/221/2013, Real Decreto 9/2013, Ley 24/2013, Real Decreto 947/2016, orden ETU/315/2017 eta Real Decreto 650/2017" Orokorrean, energia elektrikoaren sorkuntza erregulatzeko balio duten dekretu eta legeak.  "Ley 2/2011, de 4 de marzo, de Economía Sostenible". 5.-Hautabideen azterketa EAE-n dagoen menpekotasun energetikoari aurre egiteko, hiru parke eolikoen instalazioa proposatzen da. Horretarako, probintzia bakoitzean parke bat kokatzea pentsatu da. Honela, Euskadi osoan zehar energia eolikoaren aprobetxamendua posiblea dela frogatu daiteke. Gainera, parke eolikoak probintzia ezberdinetan kokatu ahal baldin badira, kontsumo puntuak eta sorkuntza guneen arteko lotura eraginkorra izan daitekeela ikusiko da (elektrizitatearen garraio luzeetan ematen diren galera energetikoak ekidin egiten direlako). Beraz, probintzia bakoitzean parke eoliko bana kokatuko da. Gainera, parke bakoitzaren bideragarritasun energetikoa era teorikoan frogatuko da. Ondoren, potentzial handiena duen parkean, azterketa sakona burutuko da. Horretarako, "Plan Territorial Sectorial de la Energía Eólica en la Comunidad Autónoma del País Vasco" eta Enair enpresaren atlas eolikoa, funtsezko elementuak izango dira. Alde batetik, aipaturiko energia eolikoen plan horretan, legalki onarturik dauden kokalekuak agertzen dira. Egia da, bertan proiektu bat aurrera eramatea erabakitzekotan, bestelako ingurumen ikerketak burutu beharko litezkeela (fauna, floran eta geologian izan ditzakeen inpaktua eta abar.) Bestetik, atlas eolikoaren bitartez, energia elektrikoaren sorkuntza kuantifikatu eta bestelako elementuak azter daitezke [12] eta [13]. 5.1.-Parke eolikoa Bizkaian 5.1.1.-Kokapena Behin aipaturiko funtsezko bi elementuak aztertu eta gero (atlas eolikoa eta erkidegoko plan eolikoa), Bizkaiko parke eolikoaren kokapena Ordunteko mendietan kokatzea proposatzen da (ikusi 11. Irudia). Esaterako, Zalama eta Balgerri mendi tontorren gandorrean zehar (ikusi 12. Irudia). Bertan, 80 metroko dorreak dituzten sorgailu eolikoak kokatzen direla kontutan hartuz, urteko bataz besteko haizearen abiadura 7,3 m/s ingurukoa dela ikusi da [12] eta [13]. 11. Irudia. Zalama eta Balgerri lotzen dituen mendilerroa [5]. Parke eolikoaren distribuzioa, 1108 eta 1337m-ko altitudea duten puntuen artean egitea aproposa izango litzateke, ahalik eta haize energia gehien aprobetxatu ahal izateko. Bertan instalatu daitekeen potentzia maximoa 60MW-koa da. Aldiz, gobernuko planaren arabera, onargarria izango liratekeen eremua, soilik 12. Irudian ikus daitekeena da. Esaterako, 40MW- ko potentzia instalatzeko gaitasuna aurkezten duen eremua (2002. Urteko teknologiaren baldintzapean duden datuak dira) [13]. 12. Irudia. Ordunteko mendietan EAE-ko gobernuak proposaturiko kokagunea [6]. Kokagune honetan eskuratu diren hurrengo datuak aztertu eta bestelako probintzietan lortutako datuekin alderatuko dira, bideragarritasun energetiko hoberena estimatzeko asmoz [13]: Lehenik eta behin, Weibull banaketa eskuratu da. Izan ere, parke eolikoak lan egingo duen urteko ordu erabilgarriak kalkulatzeko ezinbesteko tresna delako. Gainera proiektugileek, Weibull banaketa ematen duen informazioa sorgailu eolikoen diseinua garatzeko eta sorkuntza kostuak optimizatzeko behar dute. Kasu honetan, zonaldeko haizearen bataz besteko abiaduraren histograma eta haizearen abiadura bakoitzerako Weibull banaketaren grafikoa lortu da (ikusi 13. Irudia). Histogramaren atalean ikusten den moduan, 25m/s-ko haize bolada bortitzak ez dira ugariak izaten (orokorrean, sorgailu eolikoen funtzionamendurako kaltegarriak direnak). Gainera, Weibull kurbak balore interesgarriak aurkezten ditu. Bereziki, 3 eta 15 m/s-ko haizeak ehuneko handienetan ematen direnak baitira. 13. Irudia. Zalama inguruko histograma eta haizearen Weibull banaketa [7]. Hurrengo Irudian, parkearen distribuzio eta orientazioa zehazteko ezinbesteko elementua ikus daiteke. Esaterako, haize-arrosa. Haize-arrosa, gailentzen diren haizeen noranzkoak ezagutzeko baliogarria izateaz gainera, instalazioa elementu ostopatzaileengandik urrun mantentzeko beharrezkoa da. Kasu honetan, ipar mendebaldetik jasotzen den haizea gailentzen da (ikusi 14. Irudia). 14. Irudia. Zalaman jasotzen den haizearen distribuzioa (haize arrosa) [7]. 5.2.- Parke eolikoa Gipuzkoan 5.2.1.-Kokapena Gipuzkoako parke eolikoaren kokapena, Mandoegiko mendilerroan zehaztea erabaki da. Esaterako, Unamuno, Mandoegi eta Urepel mendiak osatzen duten mendilerroan zehar (ikusi 15. Irudia). Zonalde honetan kokaturiko sorgailu eolikoen altuera 80 metrokoa izanik, haizearen abiadura 6,3-6,6 m/s inguruko bataz bestekoak aurkezten ditu [12] eta [13]. Parkearen distribuzioa, mendilerroaren gandorrean zehar zehazten dela ikus daiteke. Esaterako, 878-1046m bitartean. Kasu honetan, gobernuak proposaturiko aerosorgailuen lerrokatzea, guztiz onargarria da (ikusi 16. Irudia). Aldiz, Ordunteko parkearen lerrokatzeari erreparatuz (ikusi 12. Irudia), ingurumen kalteak sor ditzaketen aerosorgailuen instalazioak, zenbait eremuetan mespretxatu dira. Beraz, Mandoegiko mendilerroan parke eoliko baten instalazioak sor ditzakeen ingurumen kalteak urriak izango direla pentsa daiteke [12] eta [13]. 15. Irudia Mandoegiko mendilerroa [8]. 16. Irudia. Mandoegiko mendilerroan EAE-ko gobernuak proposaturiko distribuzioa [6]. 5.2.2.-Bideragarritasuna Hurrengo irudian, Mandoegiko haizearen histograma eta Weibull banaketa eskuratu da. Parke eolikoa Bizkaian egin den bezala, zonaldeko haizearen bataz besteko abiaduraren histograma eta haizearen abiadura bakoitzerako Weibull kurbaren grafikoa lortu da (ikusi 17. Irudia). Histograma honen kasuan, 20 m/s-tik gorako haizeak ez dira batere ugariak (Ordunteko mendilerroan ematen den moduan). Alde horretatik, sorgailu eolikoen funtzionamendurako kokaleku aproposa dela ikus daiteke. Bestalde, Mandoegiko histograman 3-6 m/s-ko haizeak era nabarmenean gailentzen dira. Ordunteko histogramarekin konparatuz, 7-10 m/s-ko haizeak frekuentzia txikiagotan ematen direla ikus daiteke. Ondorioz, errentagarritasun energetikoa Ordunten baino baxuagoa izan daitekeela pentsa daiteke [12] eta [13]. Mandoegi eta Ordunteko Weibull grafikoak alderatuz, nahiz eta begi bistaz itxura berdina aurkeztu, potentzial energetikoaren aldetik benetan ezberdinak direla ikus daiteke. Izan ere, Mandoegiko grafikoan 2-5 m/s bitarteko haizeak gailentzen direla ikusi da (2-5 m/s bitarteko haizeek, %10tik gertu egoteko probabilitatea aurkezten dute). Ordunteko mendilerroan, gailentzen diren haizeak 4-7 m/s bitartekoak dira. Hau da, Mandoegiko haizeak leunagoak direla esan daiteke eta ondorioz, ez dira Bizkaian eskuratutako datuak bezain erakargarriak [13]. 17. Irudia. Mandoegi inguruko histograma eta haizearen Weibull banaketa [7]. Mandoegin eskuratutako haize-arrosa erreparatuz, ipar mendebaldetik jasotzen diren haize korronteak gailentzen direla ikus daiteke (ikusi 18. Irudia). Lehen esan bezala, haize-arrosa sorgailu eolikoen orientazio eta distribuziorako ezinbesteko elementua da. 5.3.-Parke eolikoa Araban 5.3.1.-Kokapena Arabako parke eolikoaren kokapena, Iturrietako mendietan kokatzea erabaki da. Esaterako, Santa Elena, Atxuri eta Arrigorrista mendiak osatzen duten mendilerroan zehar (ikusi 19. Irudia). Berriz ere, eremu honetan kokaturiko sorgailu eolikoen dorreak 80 metrokoak direla kontutan hartu da eta altuera horretan, haizearen abiadura 6,5-6,7 m/s inguruko bataz bestekoak aurkezten dituela ikusi da [12] eta [13]. Euskal gobernutik onarturiko parke eolikoaren lerrokatzea, aipaturiko mendi tontorretan eta hauek lotzen dituen gandorrean zehar zehazten dela ikus daiteke (ikusi 20. Irudia). Esaterako, parke eolikoak hartuko lukeen altitudea 1028-1115m bitartean egongo litzateke. Kasu honetan, gobernuak proposaturiko aerosorgailuen lerrokatzea, partzialki onargarria da (ikusi 16. Irudia). Izan ere, Iturrietako mendien gandorrean zehar babestu beharreko zenbait eremu natural baitaude (47 MW-ko instalzioa fisikoki posiblea izango litzateke, baina Euskal gobernuaren arabera soilik 30,4 MW-ko instalazioa burutu daiteke). Beraz, Ordunten gertatzen den moduan, kokalekua mugatuta dago zenbait puntuetan. Aipatu den moduan, sor daitezkeen ingurumen kalteen ondorioz [12] eta [13]. 19. Irudia. Iturrietako mendiak [8]. 20. Irudia. Iturrietako mendilerroan EAE-ko gobernuak proposaturiko distribuzioa [6]. 5.3.2.-Bideragarritasuna Behin Mandoegi eta Ordunteko eremuen azterketa energetiko teorikoa egin dela, Iturrietako mendiena egingo da. Iturrietako mendien haizearen histograma eta Weibull banaketa eskuratu da. Esaterako, haizearen bataz besteko abiaduraren histograma eta haizearen abiadura bakoitzerako Weibull banaketaren grafikoa lortu da (ikusi 21. Irudia). Aurreko kokalekuetan gertatzen den moduan, 20 m/s-tik gorako haizeak ez dira batere ugariak. Beraz, sorgailu eolikoen funtzionamendurako kokaleku aproposa dela esan daiteke. Bestalde, Mandoegiko histograman ikusi den moduan 3-6 m/s-ko haizeak era nabarmenean gailentzen dira eta Ordunteko histogramarekin alderatuz, 7-13 m/s-ko haizeak frekuentzia eskasagorekin ematen direla ikus daiteke. Berriz ere, Ordunteko mendilerroak azterturiko haizearen datuak, energetikoki erakargarriagoak direla ikusi da [12] eta [13]. Iturrieta eta Mandoegiko grafikoak alderatuz, sekulako antzekotasuna sumatu da. Izan ere, haizearen histograma zein Weibull banaketan lortutako datuak bata bestearen kopia bat dirudite. Ondorioz, Iturrieta zein Mandoegin proposaturiko parke eolikoan lor daitekeen sorkuntza elektrikoa antzekoa izan daitekeela pentsa daiteke. [13]. 21. Irudia. Iturrieta inguruko histograma eta haizearen Weibull banaketa [7]. Iturrietako mendietan eskuratutako haize-arrosari erreparatuz, iparraldetik eta iparmendebaldetik jasotzen diren haize korronteak era nabarmenean gailentzen direla ikus daiteke (ikusi 22. Irudia). Beraz, kokaleku honetan energia eolikoa aprobetxatzeko sorgailuen orientazioa argi dagoela esan daiteke [13]. 5.4.- Hautabidea Gaur egun Euskal gobernuak onartzen dituen kokalekuen artean, gutxi batzuk aztertu dira. Esaterako, EAE-ko probintzia bakoitzeko bakar bat (Ordunte, Mandoegi eta Iturrietako mendiak). Kokapen bakoitzaren bideragarritasun energetikoari erreparatu ondoren, oietako bat hautatu da. Parke eoliko bat kokatzeko funtsezko elementuak edo ezaugarriak hurrengoak izan dira:  Hautaturiko kokalekuan eraikitzea, teknikoki eta legalki bideragarria izatea.  Hautaturiko kokalekuan, sor daitekeen ingurumen inpaktua legez onargarria izatea.  Haizearen bataz besteko abiadura urtean zehar aproposa izan behar da.  Ordu kopuru erabilgarria urtean zehar 2200 ordutik gorakoa izan behar da. Hau da, sorgailu eolikoak urte osoan zehar energia sortzen egongo diren ordu kopuru totala.  Instalatu daitekeen potentzia totala errespetatzea. Euskal gobernuko datuen arabera, Ordunteko kokagunea parke eoliko baten eraikuntzarako nabarmenki errentagarriago dela ikus daiteke (ikusi 1. Taula). Izan ere, bertan instalatu daitekeen potentzia beste kokalekuekin konparatuz handiagoa da, haizearen bataz besteko abiadura handiagoa da eta sorgailuak urtean zehar martxan egongo diren ordu kopurua handiagoa izan daitekeelako. Ondorioz, aipaturiko faktoreak direla eta, Ordunteko mendilerroan, Bizkaian, errentagarritasun energetikoa zein ekonomikoa aurkezten direla esan daiteke. Are gehiago, 1. Taulan estimatzen diren sorkuntza elektrikoaren datuak erreparatuz, zuzenean Ordunteko mendilerroa askoz ere erakargarriagoa dela ikus daiteke. Beraz, EAE-n dagoen menpekotasun energetikoari aurre egiteko, parke eoliko baten kokapena Ordunten zehaztu da. Honela, bertan sorturiko energia elektrikoak izango lukeen eragina ikusiko da [12]. 5.6.-Etorkizuneko energia eolikoa EAE-n Aztertu diren datuak eskuratzeko "Plan Territorial Sectorial de la Energía Eólica en la Comunidad Autónoma del País Vasco" erabili da. Plana, 2002. Urtean argitaratu zen eta momentu hartatik ona datuak ez dira eguneratu. Egia da bertan topa daitezkeen datuak erabat fidagarriak direla baina, gaur egungo sorgailu eolikoen inguruan garatu diren teknologiak erabiliz, aztertu diren instalaturiko potentzia onargarriak nabarmenki handiagoak izan daitekeela pentsa daiteke [12]. Euskal gobernuaren planean agertzen diren instalaturiko potentziak eskasak direla frogatzeko asmoz, Ordunteko lerrokaduran koka daitezkeen 4,5MW-ko sorgailu eolikoen instalazioa nola izan beharko lukeen era laburrean behatuko da. Horretarako, Siemens Gamesa enpresaren SG 4.5-132 "onshore" aerosorgailuak erabiliko dira eredu moduan [12], [15] eta [16]: Planaren arabera, Ordunteko mendilerroan 12,6 kilometroko lerrokadura onargarria aurkitu daiteke. Bertan, 2002. Urteko teknologia aplikatuz (0,66 MW inguruko 60 sorgailu eoliko) 39,6 MW inguru instalatzea posiblea zela ondorioztatu zen. Gaur egun, 4,5 MW-ko sorgailuen eolikoak instalatu nahi baldin badira, sorgailuen kopurua nabarmenki gutxitu beharko litzateke (2002. Urtean planteaturikoarekin alderatuz). Izan ere, sorgailuen artean mantendu beharreko distantzia errotorearen diametroarekin zuzenki erlazionatuta baitago. Esaterako, sorgailuen artean mantendu beharreko distantzia 2-12 aldiz errotorearen diametroa izan behar da (kokalekuaren eta haizearen araberakoa izango da, segurtasun aldetik eta energetikoki eraginkorra izateko baldintzapean). Kasu honetan, aipatu diren teknologia berriko sorgailu eolikoak, 132 metroko diametroa aurkezten dute. Beraz, euren artean utziko den distantzia 8 bider diametroa izanda, 1.056 metrokoa izan beharko litzateke. Haize-sorgailuen artean aukeraturiko distantzia handia izan arren, energetikoki interesgarria izan daitekeen aztertuko da. Ondorioz, mantendu beharreko sorgailu eolikoen arteko distantzia kontutan hartuz, 4,5 MW- ko 12 sorgailu eoliko instalatzeko aukera egongo litzateke. Honela 39,6 MW-tik 54MW ingurura pasa daiteke. Horrek, sorkuntza elektrikoan eragina izango lukeela argi dago. Hortaz, 2002. Urteko planaren arabera eta gaur egungo teknologien bitartez instalatu daitekeen potentziaren arteko alderaketa orokorra egiteko, potentzialki interesgarriak izan daitekeen kokaguneen azterketa burutu da (ikusi 4. Taula) [12], [15] eta [16]. Guztira=1541GWh Lorturiko datuak, EAE-n energia eolikoa sortzeko onargarriak diren eta gaur egun aprobetxatzen diren eta aprobetxatzen ez diren kokagune guztietara estrapolatuz gero (ikusi 4. Taula), estimaturiko urte osoko sorkuntza totala, 1130,1GWh-tik 1541,045 GWh-ra pasako litzateke. Hurbilketa honen bidez, soilik "onshore" deituriko EAE-ko parke potentzialen aprobetxamendua osotasunean burutzen baldin bada, EAE-ko kontsumo elektrikoaren %10,27a asetzeko gaitasuna egon daitekeela ondoriozta daiteke. 23.Irudia. Siemens Gamesa enpresaren SG 4.5-132 sorgailu eolikoa [9] Horrenbestez, testuinguru egoki batetik aterata, ulergaitza bilakatu daiteke EAE-n dagoen erregai fosilekiko menpekotasun energetikoa. Aldiz, energia berriztagarriak bultzatzeko, azpiegitura egokia eraikitzeko egin beharreko inbertsioa, kWh kostu hauetan barneratuz gero, berriztagarrien ustiaketa kostuak garestituko lirateke. Hala ere, behin azpiegitura sortzeko egindako inbertsioa amortizatu delarik, irabaziak potentzialki handiagoak izango lirateke. Nahiz eta sakonki aztertu beharreko gaia izan, era laburrean, energia berriztagarriak funtzionarazteko azpiegitura faltaren arazoa dela esan daiteke [24]. 6.-Parke eolikoa Bizkaian EAE-ko kokaleku ezberdinak aztertu ondoren, hautaturiko Ordunteko mendilerroan kokatu daitekeen parke eolikoaren analisi sakona burutuko da. Lehendabizi, 50 MW-ko potentzia instalatua izango lukeen parke eoliko baten eraikuntza proposatzen da. Izan ere, sektore honen inguruko legedia erreparatuz, 50MW-tik gorako parke eolikoak zenbait arazo legalak aurkezten dituzte. Izan ere, historikoki, gobernuaren partetik emandako diru laguntzak, 50MW-ko parkeei zuzenduta egon baitira eta ondorioz, 50MW-tik beherako instalazio eolikoak errentagarriagoak izaten dira. [32]. Ondoren, aipaturiko kokaguneko haizearen ezaugarriak aztertu eta bertako baldintzak aprobetxatzeko sorgailu eolikoak hautatuko dira. Honela, sorgailu eolikoen potentzia kurba eta enair enpresaren atlas eolikoaren bidez lorturiko Weibull kurba konbinatuz, Ordunteko mendilerroan sor daitekeen energia elektrikoa zehazki kuantifikatuko da [12] eta [13]. 6.1.-Osagaiak Parke eoliko bat eraikitzerako orduan, oinarrizko osagaiak ezagutu eta osagai hauen funtzionamendua aztertu behar da. Kasu honetan, energia elektrikoaren sorkuntza eta elektrizitate honen banaketarako funtsezko elementuak hurrengoak dira:  Sorgailu eolikoak.  Transformazio zentroa.  Lurrazpiko linea elektrikoa.  Azpiestazioa. 6.1.1.- Sorgailu eolikoak Sorgailu eolikoak aukeratzerako orduan, haizearen ezaugarriak sakonki aztertu eta ezagutu behar dira. Izan ere, IEC 61400-1 normaren arabera, segurtasuna eta eraginkortasuna ahal den neurrian maximizatzeko, haize motaren araberako sorgailu eolikoak erabili beharko dira. Kasu honetan, Ordunteko mendilerroan jasotzen diren haizeak baxuak eta ertainak direla kontutan hartuz, 2,5 MW-tik gorako sorgailu eolikoak ez lirateke energetikoki interesgarriak izango. Esaterako, II-III motakoak aproposenak izango lirateke. Gainera, zenbat eta potentzia handiagoko sorgailuak instalatuz gero, orduan eta euren tamaina handiagoa da eta ondorioz, instalatu daitezkeen sorgailu edo turbina kantitatea murrizte da. Beraz, Siemens Gamesa enpresaren 2,5MW-ko sorgailu eolikoekin (II motakoak), oreka ekonomikoa, energetikoa eta logistikoa aurkitu da [31]. Sorgailuen funtzionamendua hobeto ulertzeko, turbina eolikoak osatzen dituzten elementuak ikusi eta laburki azalduko dira (ikusi 24. Irudia) [17] eta [18]: 1. Lurzorua eta zementazioa: normalean, haize-sorgailua lurpean 2m-tara inguru lurperatuta egoten da. Honen helburu nagusia, haize-sorgailuaren pisua eustea da. Izan ere, tamaina 80 metrotik gorako haize sorgailuen pisua 100 tonatik gora egoten baita. 2. Sarerako konexioa: haize-sorgailuak ekoiztutako energia elektrikoa sarera konektatu ahal izateko eta herrialdeak zein industrialdeak elektrizitateaz hornitu ahal izateko. 3. Dorrea: Bi atal nagusi ezberdindu daitezke. Beheko partean, kontrol sistemen gela eta gailuak izaten dira. Goiko partean, aldiz, sorgailua topatu daiteke aurrerago azalduko den moduan eta bertara eskaileren bitartez edota igogailu baten bitartez igo daiteke. 4. Eskailerak: Sorgailu eolikoetan mantentze lanak edo berrikuntza lanak egin behar izatekotan, goiko partera igotzeko normalean eskailerak erabiltzen dira. 5. Orientazio sistemak: haizearen norabidea detektatzen du sorgailuak norantz horretan desbideratzeko eta haizea ahalik eta era optimo batean jasotzeko. 6. Gondola eta abiadura kaxa: sorgailua eta errotorea babesten duen kutxa. Kanpoaldean, aurrean aipatutako orientazio sistemak daude. 7. Sorgailua: lortutako energia zinetikoa biderkatzaileei esker, energia elektrikoan bilakatzen du, sarera bidali ahal izateko. 8. Anemometroa eta haize orratza: Bigarren horrek haizearen orientazioa jakinarazten du eta besteak, aldiz, sorgailuaren hegalen inklinazioa. 9. Balazta-sistema: haize-sorgailuaren elementu garrantzitsuenak funtzionatzen ez dutenean haize-sorgailua automatikoki geldiarazten duen sistema da. 10. Transmisio-sistema: biraketa ardatzari par mekanikoa transmititzen duten turbinaren elementu guztiak osatzen dute. 11. Palak: haizearen energia jaso, biltegiratu eta bujean, errotazio bitartez energia zinetikoan bilakatzen dute. Palen mugimendu profil aerodinamikoari esker ematen da. 12. Palen inklinazio sistema: haizearen indarra ahal den neurrian aprobetxatzeko ezinbesteko elementua da. 13. Errotorea eta bujea: errotorea, turbina eolikoa osatzen duten elementuen elkarketa da, hau da, bujea eta palak. Bujea, beraz, palen eta errotazio sistemaren arteko elkarketa da. 24. Irudia. Sorgailu eolikoak osatzen dituzten elementuak [17]. Kasu honetan hautaturiko turbinak Siemens Gamesa enpresaren SG114-2,5MW-koak izan dira. Sorgailu hauen ezaugarri energetiko (ikusi 25. Irudia) zein teknikoak (ikusi 6. Taula) ikertu ondoren, sorgailu mota aproposa izango liratekeela ikusi da [19]. Aipaturiko sorgailuak (ikusi 26. Irudia) sortzen duten energia 690V-ko tentsioan eskuratzen da. Beraz, tentsio horren igoera beharrezkoa da azpiestaziora ailegatu baino lehen. Horretarako, sorgailuen barruan bertan, transformadore bat kokatzen da. Bertan, turbina eolikoetan sortutako energia elektrikoaren tentsioa igoera 690V-tik 30kV-ra pasa egiten da. Ondoren, lurreko lineak erabiliz, elektrizitatea parke eolikotik azpiestaziora garraiatzen da. Azpiestazioan, berriz ere tentsioaren igoera burutzen da, energia horren banaketa era eraginkorrenean egin ahal izateko. [18]. 6.1.2.-Transformazio zentroa Energia elektrikoarekin sortzen den arazo nagusia, kantitate handietan biltegiratu ezin daitekeela da. Beraz, kontsumitzailearen momentuko eskaria asetzeko beharrezkoa den energia, aldi berean sortu beharko da. Horretarako, sorkuntza eta kontsumoaren artean, zailtasun ugari aurkezten dituen etengabeko oreka eta elektrizitatearen distribuziorako sare eraginkorra behar da. Azken finean, parke eoliko baten helburua, bertako sorgailu bakoitzak sorturiko energia elektrikoa, energiaren distribuzio konpainiaren sarera transferitzea izango lirateke. Beraz, transformazio zentroa ezinbesteko elementua bilakatzen da, prozesua eraginkorra izateko. Honela, inguruetako biztanleria elektrizitateaz hornitu ahal izateko [20]. Parke eolikoaren ezaugarriak eta distribuzio sareko punturaino dagoen distantziaren arabera, instalazio elektrikoaren diseinua edota trazadura burutuko da. Hala ere, parke eoliko arrunt baten diseinua bi kasu ezberdinetan orokortu daitekeela esan daiteke. Gaur egun, hurrengo bi ereduak aurkitu daitezke: tentsio baxuko instalazio elektrikoa sorgailu eolikoan integratua (Ordunteko parkerako proposatzen dena) eta sorgailu eolikoetatik kanpo kokatzen diren tentsio baxuko instalazio elektrikoak [20]. Tentsio baxuko linea elektriko integratuei dagokionez, sorgailuaren irteera eta transformazio zentroaren (baita ere aerosorgailuen barnean kokatzen dena, ikusi 26. Irudia) arteko konexioa, ekipoaren barneko zirkuituen bidez ematen da. Transformazio zentroan, turbina eolikoan 690V-n sorturiko behe tentsioko energia elektrikoa, 20kV-ko erdi tentsiora igotzen da. Transformadore hauek, "de tipo seco" deiturikoak izaten dira eta esan bezala, sorgailu eolikoen barnean kokatzen dira. Normalean, dorrearen goiko partean (ikusi 26. Irudia) [20]. 26. Irudia. Sorgailu eolikoen barnean kokatzen diren transformazio zentroak [13]. Bestalde, transformazio zentroak sorgailu eolikoetatik kanpo kokatzen direnean, hormigoizko eraikin aurrefabrikatuak eta modularrak izaten dira. Euren dimentsioak, sorgailuen tamainaren arabera edo zentroari lotuko zaizkion sorgailu kantitatearen (1-5 sorgailu aldean lotzen dira transformazio zentro bakoitzari) arabera oszilatuko dute. Normalean, 5 aerosorgailuen energia jasotzen duten zentroek, 4×2,5m-ko azalera eta 2,3m-ko altuera izaten dute [20]. Transformazio zentroak finkatzeko bi aukera daude. Alde batetik, sorgailuaren ainguralekuaren zapatan bertan kokatu daiteke edo bestetik, honen alboan. Kasu honetan erabiltzen diren transformadoreak, olio motazkoak izaten dira. Beraz, lubaki baten eraikuntza ezinbestekoa bilakatzen da, olioaren jasotzea edo berreskurapena burutzeko. Gainera, sorgailu bakoitzarekin konektatzen duten kableentzako kanalizazioa behar da (0,80m-ko tamaina eta 0,6m-ko sakonerarekin) [20]. 27. Irudia. Sorgailu eolikoen kanpoaldean kokatzen diren transformazio zentroak [14]. Bestelako zirkuitu gehigarri bat egongo da. Esaterako; kontrola (komunikazioak), zerbitzu auxiliarrak, erregulazio ekipoak, orientazio motorrak, unitate hidraulikoa, beste argiztapen erremintak eta gondola eta dorreen maniobren horniketarako balioko du. Esan bezala, ingurumen inpaktua ahal den neurrian saihesteko, sorgailu bakoitzaren barnean transformadore bat kokatuko da (ikusi 28. Irudia), behe tentsiotik erdi tentsiora pasatzeko. Ondoren, lurrazpiko lineen bitartez, parke eolikotik azpiestazio elektrikora garraiatzen da ekoiztutako energia, Jarako azpiestaziora [20]. Beraz, kasu honetan haize-sorgailuen barnean integraturik doazen transformazio zentroak hurrengo ezaugarri eta funtzio nagusiak ditu [21]:  Esan bezala, haren funtzio nagusia, haize-sorgailutik 690V eta 50 Hz inguruan jasotzen duten energia, 20kV eta 50Hz-ra eraldatzea da.  Kasu honetan, hautaturiko transformazio zentroak, "aislamiento seco encapsulado y aislado con materiales auto extinguibles" motatakoak dira. Transformadorea, hiru harilketaz osatzen da eta tentsio baxuko bobinen barnean eta kableatuan kokaturiko zunda batzuen bitartez, gainkargak ekiditeko gaitasuna aurkezten du.  Transformadorea isolamenduzkoa izanik; olioaren berreskurapenerako lubakia eraikitzea ekidin daiteke eta mantentze lanak burutzeko erraztasunak aurkezten ditu (transformadorea desmuntatzeko aukera aurkezten baitu).  Transformadoreak, gondolaren atzeko partean, kaxa metalikoen barruan babesturik kokatu egiten dira. Izan ere, erdi tentsioko gailua izanik, bestelako aparailuekiko kontaktu zuzena ekiden behar da. Aldiz, lurreko eroalera konektatuta egon beharko da, segurtasuna eta funtzionamendua baimentzeko.  Kasu honetan, babeserako aukeraturiko kabinak, DVCAS motatakoak dira. Kabina hauek, isolamenduarekin blindaturik daude (SF6 motatako isolamendua).  Funtzionamendurako ezaugarrien artean: SF6 gasean isolatua, konpaktua eta modularra da, korronte minimoa 0A, eta maximoa 630A. Tentsio nominala 24 kV eta VCA=40,5 kV (tentsio maximoa) 6.1.3.-Lurrazpiko linea elektrikoa Erdi tentsioko lurrazpiko linearen bitartez, sorkuntza puntua (haize-sorgailuak) eta banaketa puntua (azpiestazio elektrikoa) konektatzen da. Beraz, elementu honen garrantzia sekulakoa dela esan daiteke. Horregatik, erdi tentsioko linearen trazadura, aerosorgailuen distribuzioari estuki erlazionatuta dago. Izan ere, kableen zanga, normalean sorgailuen sarbideari paraleloan eraikitzen dira. Orokorrean, kableak metro bateko sakoneran doaz zangaren barnean lurperaturik. Aipatutiko metro bateko sakonera, bi faktore baldintzatzaileen arteko oreka mantentzeko balio du. Teknikoki, lurrazaletik gertu egotea, beroaren barreiadura ahalbidetzen du eta bestetik, sakonera handiagotan topatzen den gehiegizko hezetasuna ekiditen da [20]. Aipatu den moduan transformazio zentroetatik Jarako azpiestaziora (gertuen dagoen azpiestazioa) burutuko den energiaren garraioa, lurrazpiko kable isolatuen bitartez egingo da. segurtasun neurriak ugariak dira. Izan ere, lurperatutako hurrengo segurtasun elementuak aurki daitezke:  Seinaleztapen zinta.  Babes mekanikoa.  Kanalizazioaren kontrola  2. Babes mekanikoa 30. Irudia. Lurrazpiko kable isolatuen kanalizazioa [13]. 6.1.3.3.-Lurrera jartzea Elementu hauek fase-lur akats baten ondorioz sortzen diren pauso eta kontaktu tentsioak, balio maximo onargarrien azpitik mantentzea bermatzen dute. Gainera, esfortzu mekanikoak eta korrosioa jasateko ahalmena aurkeztu behar dute. Bestetik, langileriaren eta ekipoen segurtasuna bermatu behar dute eta baita linea elektrikoaren fidagarritasuna ziurtatu ere [33]. Lurrera jartzea dituen funtsezko osagaien artean, elektrodoak aurkitu daitezke. Izan ere, elektrodoak lurzoruarekin kontaktu zuzena daukate eta orokorrean, korrosioa (kimikoa, oxidazioa, biologikoa, elektrolisia, etab.) jasateko ahalmena izan behar dute. Erabili beharreko elektrodoak hurrengoak dira (ikusi 31. Irudia) [33]: 31.Irudia. Lurrera jartzearen diseinua [17]. 6.1.4.- Jarako Azpiestazioa elektrikoa Parke eoliko baten funtzionamendu egokirako beharrezkoa den azkeneko elementua, azpiestazio elektrikoa da. Aurretik aipatu den moduan, bertan energia elektrikoa erditentsiotik goi-tentsiora pasatzen da. Honela, garraiorako tentsio aproposa aplikatzen zaio (normalena, 66, 110 edo 220kV) [22]. Kasu honetan, parke eolikoaren kokapenetik gertuen aurki daitekeen azpiestazioa, Jarakoa da. Nahiz eta azpiestazio txikia izan, Orduntetik jaso dezakeen energia kantitatea eraldatzeko egokitu daiteke. Beraz, parke eoliko eta azpiestazioa (ikusi 32. Irudia), erdi-tentsioko lurrazpiko lineen bitartez konektatzen dira. Ondoren, azpiestazioan tentsioaren igoera burutu egiten da eta azkenik, elektrizitatearen banaketa aire lineen bidez egiten da [22]. Txara bidea 2, Gueñesen kokatuta dagoen azpiestazioan, hurrengoak ekipoak aurki daitezke: sistema elektrikoak, kontrol-ekipoak, komunikazio-ekipoak, potentzia-transformadoreak [23]. 32. Irudia. Goi tentsioko elektrizitatea lortzeko azpiestazio elektrikoa [17]. 6.2.- Obra burutzeko plangintza Nahiz eta proiektuaren helburua energia eolikoari buruzko ikerketa teoriko/teknikoa burutzea izan, parke eoliko baten eraikuntzan burutu beharreko obren plangintza laburki ikustea, interesgarria izan daitekeela uste da. Izan ere, bideragarritasun ekonomikoa kalkulatzerakoan, obraren iraupena garrantzizkoa baita. Kasu honetan, Ordunteko mendilerroan burutu beharreko obraren atal nagusiak islatuko dira (Ikusi 1. Grafikoa). Obraren plangintzan ikusten denez, obra osoaren iraupena 333 egun ingurukoa izan daitekeela estimatu da [34]. 1. Grafikoa. Parke eolikoaren obra burutzeko plangintza [34]. 8/1/2019 9/20/2019 11/9/2019 12/29/2019 2/17/2020 4/7/2020 5/27/2020 Parke eolikoaren eraikuntza Zuinketa orokorra Lur mugimenduak bideak eta plataformak haize-sorgailuen … lurrazpiko kableen … Zementazioa Sarbide eta bideak Aireko kableatua Lur-hartzea Sorgailuen muntaila Martxan jartzea Iraupena 6.3.- Bideragarritasun energetikoa Ordunteko mendilerroan aukeratutako kokalekuaren bideragarritasun energetikoa sakonki aztertu da hurrengo atalean. Alde batetik, Enair enpresaren atlas eolikoa funtsezko elementua izan da. Adibidez, Weibull kurba (ikusi 33. Irudia) zehatza lortzeko (produkzioa kalkulatzeko ezinbestekoa) [13]. Bestetik, Siemens Gamesa enpresaren haize-sorgailuen potentzia-kurba (ikusi 25. Irudia) erabili izan da (produkzio elektrikoa kalkulatzeko ezinbesteko bigarren elementua). Azkenik, haizesorgailu bakar batekin eskuraturiko datuak, segurtasun tarte batzuekin egokitu dira. Honela, Ordunten sor daitekeen energia elektrikoa era errealean estimatu ahal izateko [19]. 33. Irudia. Ordunten aukeraturiko puntuen Weibull banaketa [7]. Hurrengo taulan aipaturiko funtsezko elementuen konbinaketa burutu da. Honela, aukeraturiko kokalekuan jasotzen den haizearen abiadura eta ehunekoa era zehatzean eskuratu da. Behin haize abiadura ezberdinenak urtean ematen diren ordu kopurua eskuratu delarik, haize abiadura bakoitzeko lortuko den elektrizitatea zehaztu daiteke (ikusi 7. Taula) [13] eta [19]. Ondorioz, kokalekua aproposa izateaz gainera, ekonomikoki zein energetikoki benetan interesgarria bilakatu daitekeela esan daiteke (bideragarritasun ekonomikoa sakonki kalkulatuko da baita ere). Beraz, haize sorgailu bakar batean estimaturiko sorkuntza elektrikoari %20-ko galerak aplikatuz, haren sorkuntza 7.484.857,26 kWh/urte izango daitekeela suposatuko da. Honela, 20 sorgailu eolikoen instalazioa proposatzen denez, sorkuntza totala 149.697.145 kWh/urte ingurukoa izango lirateke. Eólicas de Euskadiren arabera, Badaiako parke eolikoan urtero sortzen den energia elektrikoa 125GWh-koa da. Ordunten azterturiko kasuarekin alderatuz, urte osoan sortutako energia totala 150GWh ingurukoa izanik, orduntekoa energetikoki interesgarriagoa izan daitekeela esan daiteke. Beraz, Badaiako sorkuntza elektrikoa 130.000 pertsona elektrizitateaz hornitzeko balio badu, Orduntekoa, 156.000 pertsona inguru elektrizitatez hornitzeko balioko zukeela estimatzen da. Beste era batean esanda, 156.000 pertsonenen etxeko kontsumo elektrikoa asetzeko gaitasun horrek, Enkarterrietako udalerri guztiak hornitzeko gaitasuna aurkezten duela esan nahi du. Esaterako; Balmaseda, Karrantza, Artzentales, Gueñes, Zalla, Sopuerta, Galdames, Gordexola, Turtzioz eta Lanestosa hornitzeko gaitasuna eskuratu da. Are gehiago, Enkarterrietatik gertu dauden Abanto-Zierbena, Alonsotegi, Arrigorriaga eta Barakaldoko udalerriak asetzeko gaitasuna egongo litzatekeela estimatzen da. 7.-Aurrekontua Proiektua haren osotasunean burutzea suposa dezakeen inbertsio ekonomikoa estimatzeko, EAE-ko, Europako eta AEB-ko zenbait parke ikertu eta aztertu dira. Beti ere, 50MW inguruko potentzia instalatua duten parke eolikoak erreferentzia moduan hartuta. Adibidez, 49,98MW- ko Badaiako parke eolikoa. Hauek dira kontutan hartu diren elementurik edo kontzepturik garrantzitsuenak [25], [26], [27], [28] eta[29]: Lehenik eta behin, jakin behar da inbertsioa era nabarmenean fluktuatu dezakeela instalatu daitezkeen haize-sorgailuen arabera. Izan ere, parke eoliko baten eraikuntzan, elementurik garestiena sorgailuak izaten baitira. Esaterako inbertsioaren %65-80 artean suposa dezakete. Kasu honetan, 2,5MW-ko 20 sorgailu eoliko instalatzeko proposamena egin da. Honela izanda, gaur egungo prezioa (materiala, garraioa, instalazioa, kontrol sistemak eta abar kontutan hartuz) 29.230.000€-koa izan daitekeela kalkulatu da (BEZa zenbatu gabe). Ikusi da, zenbat eta aerosorgailu handiagoak instalatzen badira, orduan eta inbertsioaren ehuneko handiagoa sorgailu eolikoen ordainketan ematen dela. Izan ere, potentzia handiagoko sorgailuak garestiagoak izan arren, hauekin batera egiten den instalazio elektrikoaren kostuak ez dira proportzionalak (eskalazko ekonomia kontzeptuak aplikatzen dira). Adibidez, 2MW-ko haize-sorgailuen prezioa, 500kW-ko sorgailuen prezioarekin alderatuz, ez dira proportzionalak. Hau da, 2MW-ko aerosorgailuen prezioa ez da 4 bider garestiagoa izango (bereziki, aipaturiko instalazio kosteak ez baitira proportzionalak). Aldiz esan daiteke produkzio elektrikoa 4 bider handiago izango dela (gutxi gora behera). Honela, instalaturiko potentziak zenbat eta handiagoak direnean, orduan eta ustiaketa kostu unitarioak gutxitzen dira. Gaur egun, energia eolikoaren inguruan garatutako teknologia berriak, parke eoliko berrien bideragarritasun ekonomikoan eragin zuzena dute. Hau da, zenbat eta teknologia garatuagoa orduan eta haizearen aprobetxamendu sakonagoa eta ondorioz, teknologia ekonomikoki eraginkorragoa bilakatzen da. Teknologia zaharren eta berrien arteko konparaketa burutu ahal izateko, instalaturiko kW bakoitzaren prezioa lortzea interesgarria da (€/kW). Hurrengo taulan, Ordunteko parke eolikoaren eraikuntzarako kontutan izan beharreko proiektuaren atal ezberdinen kostuak ikus daitezke (ikusi 8.Taula). Bertan, hurrengo kontzeptuak barneratu dira [25], [26], [27] eta[28]:  Gastu orokorrak (%13)  Industria mozkina (%6) Garraioa, instalazioa, martxan jartzea eta kontrol sistema prezioaren barnean sartzen da. Sarbidea eta parkearen barneko bideak: bideak, zangak, drainatze sistemak eta abar. 987.500 € Osasun eta segurtasuna 47.400 € Hegaztien zaintza 86.900 € sisteman inbertituriko kostuaren inguruko ideia orokor bat lor daiteke (bestelako teknologiekin konparatzeko ezinbestekoa). 7.1.-Energiaren ustiaketa kostuak Parke eoliko baten bideragarritasun ekonomikoa kalkulatu aurretik, sortzen den energiaren prezioa estimatzea ezinbestekoa da (kWh-ko). Normalean, termino garrantzitsua hau, z€/kWhko kalkulatu egiten den balioa da. Sorkuntza kostuak bi termino ezberdinen barruan kontsideratzen dira [26], [27], [28] eta [29]:  Ustiaketa kostuak: ustiaketa, mantentze lanak, lursailen alokairua, kudeaketa, administrazioa, aseguruak eta zergak besteak beste.  Finantziazio kostuak: Ustiaketa martxan jartzeko beharrezkoa den mailegutik deribatutako kostuak izaten dira (bankuak determinaturiko baldintzen araberakoa). Honela, Europa eta AEB-ko "onshore" parke eolikoak eredu gisa hartuz, ustiaketa kostuen kalkuluak burutu dira eta ondoren finantziazio kostuak kWh-aren prezioan izan dezaketen influentzia islatuko da. Izan ere, ikerturiko proiektuen arabera, finantziazio kostuek energiaren ustiaketa kostu totalen %75 inguru suposatzen baitu. 9. Taula. Ustiaketa kostuak Ordunteko parke eolikoan [28] eta [29]. Atalak Kontzeptua Prezio % 1. Eraikuntza eta mantenimendua Eraikuntza lanen eta mantentze lanen langileen ordainketak 810.000 € %60 2. Lursailaren alokairua Energia eolikoaren ustiaketarako lursailen alokairua 216.000 € %16 3. Administrazioa eta kudeaketa Ustiaketaren kudeaketa eta administrazioa 153.000 € %11 4. Zergak eta aseguruak Aseguruak eta zergak 180.000 € %13 Guztira Total coste anual de explotación 1.359.000 € %100 Finantziazio kostuak kontutan hartu gabe Ustiaketa kostuak (c€/kWh) 0,906 z€/kWh Finantziazio kostuak kontutan hartuz Ustiaketa kostuak (c€/kWh) 2,5-3 z€/kWh Ustiaketa kostuak AEE erakundearen 2018. Urteko sorkuntza kostuen datuekin bat datorrela ikus daiteke (0,906 zentimo kWh-ko gutxi gora behera). Egia da, 20 urteko bizitza erabilgarria duen parke eoliko baten finantziazio kostuen inpaktua txikiagoa izatekotan, proiektuaren errentagarritasun ekonomikoa askoz ere handiagoa izango litzatekeela. Hala ere, bideragarritasun ekonomikoa kalkulatzerako orduan eskuraturiko baldintzak errespetatuko dira. 7.2.-Bideragarritasun ekonomikoa Bideragarritasun ekonomikoa aztertzerako orduan, inbertsioa totala, ustiaketa kostuak, sortutako energiaren salmenta prezioa, bankuaren maileguaren interesak eta bestelako hainbat faktore sartzen dira jokoan. Beraz, garrantzitsuenak kontutan hartu eta azalduko dira [26], [27], [28] eta [29]:  Inbertsio ekonomiko totala: 46.044.000€-koa + %6ko (interes finantziarioa)= 48.806.640. Interes finantziarioa, inbertitzaile eta bankuaren artean adostutakoa %4-9 arten egon daitekeena. Kasu honetan %6a dela kontsideratuko da.  Energia ustiaketa kostu totala KWh-ko: 2,75 z€/kWh.  Galera energetikoak: energia sortzen denetik kontsumitzailera ailegatzen den momentu arte, sarean galdutako energia %25-%35 artean egon daitekeela estimatzen da. Kasu honetan, %35koa dela kontsideratuko da.  Sorkuntza elektrikoa: Ordunten, proposaturiko instalazioarekin gutxienez 150GWh/urte-ko sorkuntza elektrikoa emango dela estimatu da. Gainera, parkearen bizitza erabilgarria 20 urtekoa dela kontsideratuko da.  Sortutako energia elektrikoaren salmenta prezioa: AEE elkartearen arabera, 2019.Urtean Espainian sorturiko energia eolikoaren prezioa 10,2 z€/kWh ±%25koa da. Kasu honetan, salmenta prezioa konstante mantentzen dela kontsideratuko da (nahiz eta urtero salmenta prezioa IPC-aren bariantzak mantentzen duten, normalean prezioa igoaraziz). Aipaturiko kontzeptuak, parke eolikoaren bideragarritasun energetiko hurbildua kalkulatzeko funtsezkoak dira (ikusi 10. Taula). Ikusten denez, parke eolikoa martxan jartzen den momentutik, egindako inbertsioa berreskuratzen hasteko, 8-9 urte pasa behar dira. Esaterako, 8,4 urte pasa ondoren, inbertituriko diru kopurua, haren osotasunean berreskuratuko litzateke. Beraz, hortik Aurrera jasotako dirua benefizio hutsak izango litzateke [28] eta [29]. Honela izanda, parke eolikoa haren bizitza erabilgarriaren amilerara heltzerakoan, 67.358.345€-ko irabaziak estimatzen dira. Beste era batean esanda, proiektua martxan jartzeko inbertituriko 48.806.640€-ak (inbertiturikoaren %100a) eta azkenean jasotako dirua 67.358.345€-ko irabaziak izanik, %238 inguruko errentagarritasun ekonomikoa suposatzen du [28] eta [29]. Egia da, parke eolikoaren bizitza erabilgarria beste bost urtez luzatzeko aukera dagoela. Izan ere, erabilitako teknologiaren bizitza erabilgarria 25 urtekoa baita. Aldiz, parkearen funtzionamendua bost urtez luzatuz gero, ustiaketa kostuak gora egiteko arriskua egongo litzateke eta bestetik, teknologia berriak baliatuz, parke eoliko berri baten berreraikitzea interesgarria izango litzateke. 8.-Ondorioak Euskal Autonomia Erkidegoan burututako ikerketa energetiko honen bitartez, Euskadiko errekurtso energetikoak eskasak direla ikusi da. Izan ere, 2016. Urteko datuen arabera, EAE-n kontsumitzen den energiaren %92,9a kanpotik inportaturiko errekurtsoen bidez asetzen da. Are gehiago, gehien inportatzen diren errekurtsoak, ingurumenarekiko kutsakorrak direnak izaten dira. Esaterako, erregai fosilak (gas naturala eta petrolioren bitartez, kontsumoaren %77,8a hornitzen da). Beraz, erregai fosilekiko dagoen menpekotasuna kezkagarria dela esan daiteke. Bestalde, auto-hornikuntzarako %7,1ko gaitasuna, energia berriztagarrietan oinarritzen da. Beraz, erregai fosilekiko menpekotasuna gutxitzeko aukera aproposena, energia berriztagarrien bultzamena eragitea izango litzateke (biomasa, energia eolikoa eta hidraulikoa bereziki). EAE-ko egoera energetikoa ikusita, parke eoliko baten eraikuntzarako interesgarriak izan daitezkeen hiru eremuen potentziala aztertu da. Honela, energetikoki interesgarriena identifikatzea posiblea izan da. Esaterako, Ordunteko mendilerroan kokaturikoa. Bertan, 50MW-ko potentzia instalatuz, gutxienez 150GWh/urte-ko sorkuntza elektrikoa burutu daitekeela estimatu da. Gaur egun Euskadin, kontsumitzen den elektrizitatearen soilik %6,6a energia berriztagarrien bidez betetzen da. Energia eolikoaren bitartez 300.000 pertsonen kontsumo elektrikoa asetzeko gaitasuna dago (bost parke eolikoen bitartez). Soilik Ordunteko parke eolikoaren bitartez, 156.000 pertsonen eskaria hornitu daitekeela estimatzen da. Beraz, Ordunteko parke eolikoa eraikiko balitz, EAE-ko eskari elektrikoa energia eolikoaren bidez asetzeko gaitasuna, energia berriztagarrien artean, %32,2tik %40,7ra pasatuko lirateke. Ordunteko mendilerroan parke eoliko baten eraikuntza energetikoki bideragarria izateaz gainera, ekonomikoki interesgarria izan daitekeela ikusi da. Izan ere, nahiz eta hasierako inbertsioa 50 milioi ingurukoa izan, inbertsioa amortizatzeko denbora, 8,4 urte ingurukoa dela eskuratu da. Gainera, parke eolikoaren bizitza erabilgarria gutxienez 20 urtekoa izanda, 20. Urtean, errentagarritasun ekonomikoa %238ra heldu daitekeela kalkulatu da (inbertituriko kantitatearen arabera kalkulaturiko datua). Hau da, inbertituriko kopurua %100 amortizatzeaz gainera, %138ko benefizio garbia lortzeko gaitasuna aurkezten da. Beste era batean esanda, parke eolikoa haren bizitza erabilgarriaren azkeneko momentuan, 67.358.345€ inguruko irabaziak aurkeztu ditzakeela ikusi da. Beraz, Euskadin dagoen menpekotasun energetikoa borrokatu ahal izateko, energia eolikoa bultzatzea interesgarria dela ikusi da. Bestalde, parke eoliko bat martxan jartzeko hasieran egin beharreko inbertsio ekonomikoa, benetan handia dela errealitate bat da. Horrek, negatiboki eragiten dio mota honetako proiektuei. Gainera, azkenengo hamarkadan, gobernuaren partetik arlo honetan ematen diren diru laguntzak era nabarmenean gutxitu dira. Horrenbestez, energia eolikoan estatu mailan apustua egiten dute enpresak gutxi dira. Izan ere, eolikoen munduan lan egiten duten enpresek, energia berriztagarrien aldeko tendentzia politikoen zain baitaude. Ondorioz, energia eolikoa Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen %92,9ko menpekotasun energetikoari aurre egiteko, energetikoki zein ekonomikoki bideragarria izan daitekeela ikusi da. Are gehiago, interesgarria izateaz gainera, beharrezkoa bilakatu dela esan daiteke. Izan ere, Euskadin gehien erabiltzen diren errekurtso energetikoak ez baitira agortezinak (inportaturiko erregai fosilak). Gainera, erregai fosilen artean bereziki petrolioaren merkatua monopolizaturik dagoenez, haren salmenta prezioa fluktuagarria da. Hortaz, petroliotik eratorritako produktuen prezioa gorakadak jasateko arriskua aurkezten dute (gasolina, diesela, LPG-ak eta abar). Honela izanda, arazo energetikoa, arazo ekonomikoa bilakatu da. Esan bezala, EAE-ko arazo energetikoari aurre egiteko, tokiko errekurtso energetikoak bultzatu beharko dira (biomasa, berokuntza zein bioerregaien sorkuntzarak, energia eolikoa, eguzki energia eta energia hidraulikoa, elektrizitatea sortzeko). Horretarako, gobernuaren aldetik energia berriztagarrien sektorean beharrezkoak diren diru laguntzak indarberritzea ezinbestekoa da. Horrela, energia berriztagarrien inguruan azpiegitura eraginkor bat eraiki ahal izateko eta errekurtso energetiko hauen inguruan ikerketa lanak burutu ahal izateko.
science
addi-a5b451d825fe
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/36553
Ibilgailu baten transmisioaren kalkulu eta diseinua
Garramiola Saizar, Jon
2019-11-27
2.1. PROIEKTUAREN HELBURUA Proiektu honen helburua Peugeot 208 GTi baten transmisioa kalkulatu eta diseinatzea da. Mekanismo honen bidez motorrak sortutako potentzia gurpil eragileetara transmitituko da. Kontuan izan behar da Peugeot 208 GTiaren kasuan motorra kotxearen aurrealdean kokatuta dagoela, zeharkako posizioan. Kotxeak, gainera, aurreko trakzioa du. Era honetan, transmisioaren osagai guztiak kotxearen aurrealdean kokatuko dira. Fabrikatzaileak emandako espezifikazio teknikoak hartuko dira abiapuntu bezala: 200 ZP (147 kW) eta 5800 bira minutu. Transmisioak 6 abiadura izango ditu aurrerantz eta bat atzerantz. Autoak jasan behar dituen indar erresistenteak kalkulatuko dira lehenbizi eta, behin hau eginda, transmisioaren osagaiak dimentsionatuko eta aukeratuko dira. Osagai batzuk fabrikatu egin beharko dira; beste batzuk, katalogoetatik aukeratuko dira (osagai komertzialak). Aipatzekoa da, baita, egingo diren kalkulu, diseinu eta aukeraketa guztiak arau eta legeen menpe egongo direla. Ahal den neurrian transmisioaren osagaiak pisu eta bolumen gutxikoak eta erresistentzia handikoak izango dira, autoaren erregai kontsumoa jaitsi eta transmisioaren biziraupena luzatu asmoz. 2.2. PROIEKTUAREN HEDADURA Proiektu hau teknikoa izango da eta mekanikaren esparrura mugatuko da. Honela, soilik transmisioa osatzen duten elementu mekanikoak definituko dira. Transmisioan eragina izan dezaketen sistema elektrikoak, pneumatikoak edota hidraulikoak ez dira aztertuko. UNE 157001:2002 araua jarraituko da transmisioaren kalkuluak eta diseinua burutzeko eta proiektua 7 dokumentuk osatuko dute. Dokumentu hauek nahikoa izango dira kotxearen transmisioa definitzeko. Diseinatzeko orduan bezeroaren eskakizun teknikoak eta ager daitezkeen arazoak izango dira kontuan:  Kotxea gai izan behar da errepidean ager daitezkeen egoera eta baldintza konplexuei aurre egiteko (aldapak, errepidearen egoera eta eguraldi kaskarra,…).  Kotxearen pisua ahalik eta txikiena izan behar da erregai kontsumoa ahalik eta txikiena izateko. Transmisioaren osagaiak, hortaz, iraunkorrak ez ezik arinak ere izan beharko dira.  Espezifikazio teknikoetan adierazitako transmisio erlazioak bete behar dira.  Ahal den neurrian osagai normalizatuak erabiliko dira transmisio sistemaren kostua ahalik eta txikiena izan dadin. Hauek dira proiektuak bete beharreko baldintza nagusiak eta baldintza hauek jarraituko dira transmisioaren osagai ezberdinak diseinatzeko garaian. 2.6. EBATZIEN AZTERLANAK Hurrengo orrialdeetan transmisioa burutzeko beharrezkoak diren osagaiak definituko eta aztertuko dira. Behin analisia eginda hautaketak burutuko dira, beti ere espezifikazioei eta eskakizunei hoberen egokitzen diren aukeretara joz. Hasteko, argi izan behar da motorrak sortutako potentzia eta momentu bihurtzailea gurpiletara transmititzeko hainbat elementu behar direla. Lehenengo eta behin, birabarkiaren mugimendua abiadura kaxara iristeko beharrezkoa da enbragea. Bi ardatzen arteko lotura bezala jokatzen du, eta martxan dagoenean (enbragatuta) ardatz bien momentu bihurtzaileak eta abiadura angeluarrak berdintzen ditu, ardatz bien potentziak berdinduz. Oro har, ardatzak era leun eta progresiboan elkartzeko erabiltzen da eta normalean ardatzek era uniformean biratzen amaitzen dute. Era honetan, motorrak sortutako eta birabarkiari transmititutako potentzia abiadura kaxara helarazten da. Lotura hau ez da finkoa: motorraren potentzia abiadura kaxara transmititu nahi ez bada, gidariak enbragearen pedala zapaldu beharko du (desenbragatu) eta era honetan motorrari lotutako eta abiadura kaxari lotutako ardatzak desakoplatu egingo dira (abiadura aldatzeko, adibidez, prozedura hau burutu beharko du gidariak). Enbragearen bidez mugimendua birabarkitik ardatz primariora transmitituko da. Honela, gidariak martxa bat sartuz gero, martxa horri dagokion sinkronizatzaileak bere lana burutuko du eta mugimendua ardatz sekundariora transmitituko da. Aukeratutako martxaren arabera, ardatz sekundarioaren mugimendua bizkorragoa edo motelagoa izango da. Behin potentzia ardatz sekundariora transmitituta, berau diferentzialera iristea lortu behar da. Kasu honetan, motorra kotxearen aurrealdean kokatuta dagoenez eta trakzioa aurreko gurpilek dutenez, diferentziala kotxearen aurrealdean kokatzen da. Diferentzialaren eginkizuna abiadura kaxak emandako mugimendua gurpilekin kontaktuan dauden elementuei (palierrei) transmititzea da. Diferentzialaren bidez, gainera, kurbetan gurpil batek besteak baino gehiago biratzea ahalbidetzen da. Azkenik palierrak ditugu. Hauek dira potentzia gurpilei transmititzeaz arduratzen diren eta diferentzialarekin kontaktuan dauden elementuak. 2.6.1. Transmisio sistema ezberdinak Kotxe baten aurki daitezkeen transmisio mota ezberdinak zenbait faktoreren araberakoak dira. Faktore garrantzitsuenak motorraren kokapena (kotxearen aurrealdean edo atzealdean) eta trakzioa (aurrean, atzean edota 4 gurpiletan) dira. Motorrak emandako mugimendua aurreko gurpiletara transmititzen bada, kotxeak aurreko trakzioa duela esango da. Mugimendua atzeko gurpiletara helarazten bada, berriz, kotxeak atzeko trakzioa duela esango da. Potentzia lau gurpiletara transmititzen bada, ostera, kotxeak trakzio totala duela esango da. Aipatzekoa da kasu batzuetan trakzioa ez dela guztiz finkoa, hau da, gidariak aukeratu dezakeela trakzioa zein ardatzetara transmititu. Hala ere, esan beharra dago azken kasu hau ez dela oso ohikoa. 2.6.1.1. Motorra aurrean eta trakzioa atzean Antolamendu hau hainbat urtetan zehar erabiliena izan da. Gaur egun, neurri txikiagoan bada ere, erabiltzen da. Motorrean sortutako biraketa enbragearen bidez abiadura kaxara helarazten da. Behin mugimendua abiadura kaxatik pasatu eta nahi den abiadura lortu ostean, biraketa atzeko gurpiletara transmititzen da, horretarako zenbait elementu erabiliz. Transmisio ardatza, diferentziala eta kardan juntak osagai garrantzitsuenak dira. 2.6.1.2. Motorra eta trakzioa aurrean Gaur egun gehien erabiltzen den antolaketa da. Kasu honetan, motorra aurrean kokatuta dagoenez eta trakzioa aurreko gurpiletan gura denez, ez dago aurreko kasuan aipatu diren zenbait elementu erabili beharrik (transmisio ardatza eta kardan juntak, esaterako, ez dira beharrezkoak). Antolaketa honek abiadura kaxa eta diferentziala multzo/talde bakar batean egotea ahalbidetzen du. Peugeot 208 GTiaren kasuan, motorra kotxearen aurrealdean kokatuta egongo da zeharkako posizioan eta trakzioa aurreko gurpilek izango dute. 2.6.1.3. Motorra eta trakzioa atzean Kasu honetan ere motorra zeharkako posizioan edota luzetarako posizioan kokatuta egon daiteke. Motorra, enbragea, abiadura kaxa eta diferentziala batera kokatzen dira, eta trakzioa izango duten gurpilak multzo honetatik gertu kokatzen direnez transmisioa zuzenean burutzen da, transmisio ardatzik gabe alegia. Transmisio mota hau gama altuetako kotxeetan erabiltzen da normalean. 2.6.1.4. Motorra aurrean edo atzean eta trakzio totala Antolamendu honetan ibilgailuaren gurpil guztiek jasotzen dute motorrak sortutako potentzia. Kasu batzuetan, gidariak aukera izaten du aurreko/atzeko gurpiletara transmitituko den potentziaren proportzioa aukeratzeko. Trakzio totalak beste bi trakzioek dituzten arazo edo eragozpenak hobetzen ditu, esaterako trakzio falta. 2.6.2. Enbragea Enbragea motorrak sortutako momentu bihurtzailea transmititzeko erabiltzen den mekanismoa da. Bi ardatzen arteko lotura bezala jokatzen du, eta martxan dagoenean ardatz bien momentu bihurtzaileak eta abiadura angeluarrak berdintzen ditu, ardatz bien potentzia berdinduz. Ardatzak era leun eta progresiboan elkartzeko erabiltzen da orokorrean, ardatzek era uniformean biratzen amaitzen dutelarik. Era honetan, motorrak sortutako potentzia abiadura kaxara transmititzen da. Aipatu behar da lotura hau behin behinekoa dela, hau da, ez dela finkoa. Gidariak enbragearen diskoak akoplatzeko (enbragatuta) edo desakoplatzeko (desenbragatuta) aukera izango du: abiadura aldaketak burutzeko, motorra karga gabe martxan jartzeko, ardatza momentu eragile gabe balaztatzeko,… Enbrageak motorrak emandako potentzia guztia transmititzeko ahalmena izan behar du. Komenigarria da, gainera, transmisio hau ahalik eta denbora gutxienean izatea (gidariak abiadura aldaketa burutzean kotxearen abiadura ahalik eta gutxien aldatzeko) eta era leun eta progresiboan burutzea (kolpeak ekiditeko). Enbrageak motorrean sortutako bibrazioak xurgatu behar ditu, eta transmisioa osatzen duten elementuak motorrak sortutako momentu bihurtzailearen gora-behera bortitzetaz babestu. 2.6.2.1. Enbrage motak Enbrageak sailkatzeko erabili daitezkeen irizpide asko dauden arren, elementu hauek 3 talde nagusitan bereiz daitezke: hidraulikoak, elektromagnetikoak eta frikziozkoak. Jarraian talde bakoitzaren ezaugarriak eta funtzionamendua aztertuko dira, eta kotxeetan frikziozko enbrageak erabiltzearen arrazoiak zehaztuko dira. Enbrage hidraulikoak Enbrage hidraulikoek elementu automatiko bezala jokatzen dute motorraren eta abiadura kaxaren artean. Kasu honetan, motorraren potentzia abiadura kaxara transmitituko da baldin eta motorra biraketa abiadura jakin batera iristen bada. Funtzionamenduari dagokionez, berau energia zinetikoaren transmisioan oinarritzen da. Motorraren biraketa abiadura baxua bada, ponpak olioari emango dion bultzada ahula izango da eta ez da nahikoa izango turbina mugitzeko. Motorraren abiadura apur bat altuagoa bada, olioak abiadura handiagoa hartuko du eta turbinaren alabeen (besoen) kontra egingo du, hauek mugituz. Halere, kasu honetan olioak duen energia ez da nahikoa izango ponparen eta turbinaren abiadura berdintzeko. Motorra erregimen ertainetan edo altuetan badago, ostera, olioak hartuko duen energia handia izango da, eta turbinak ponpak duen abiadura izatea lortuko da. Enbrage hau bi elementu nagusik osatzen dute: ponpa eta turbina. Bai ponpa bai turbina, koroa erako elementuak dira eta karkasa baten barruan aurkitzen dira. Ponpa birabarkiari lotuta dagoen bitartean, turbina abiadura kaxaren ardatz primarioari lotuta dago. Bien arteko potentzia transmisioa enbragearen barnean dagoen olioaren bidez egingo da: olioaren energia zinetikoa aprobetxatuko da elementu bien abiadura angeluarra berdintzeko. Motorrak biratzean olioa ponpan zehar mugituko da turbinaren alabeen kontra joz. Aipatu behar da turbinak (ardatz primarioak) momentu erresistente bat aurkeztuko duela eta beharrezkoa izango dela motorrak abiadura jakin bat lortzea momentu erresistente hori gainditzeko eta turbina biraka hasteko. Alderdi negatiboak: olioaren irristaketa, erregaiaren kontsumo altuagoa, kostu ekonomiko handia, abiadura kaxa automatiko baten beharra. Alderdi positiboak: higadura txikia, iraupen luzea, portaera progresibo eta leuna, mantenu kostu txikia. Enbrage elektromagnetikoa Enbrage elektromagnetikoa motorraren inertzia bolanteari lotutako koroa batek osatzen du. Koroa honen barruan bobina bat aurkitzen da eta bertatik korronte elektrikoa zirkularaztean eremu magnetiko bat sortzen da ingurunean. Koroaren barnean dagoen espazioa xafla metalikoz eta hauts magnetikoz betetzen da. Era honetan, koroaren barnean dagoen bobinatik korronte elektrikoa pasarazten da eremu magnetiko bat sortuz eta, ondorioz, aurretik aske zegoen hauts magnetikoa alde jakin batera mugitzen da, marruskadura lortuz. Hauxe da enbrage elektromagnetikoen printzipioa. ardatz batetik bestera. Hori horrela, korronterik gabe motorrak sortutako mugimendua ez da aurrera transmitituko sistema desenbragatuta egongo baita. Bobinatik korronte elektrikoa pasatzen hastean, apurka apurka eremu magnetikoa sortuz joango da eta honekin batera hauts magnetikoaren pilaketa gertatuko da, momentu bihurtzailearen transmisioa lortuz. Prozesu honek denbora behar du eta, ondorioz, lortuko den transmisioa leuna eta progresiboa izango da. Alde positiboak: transmisio progresiboa eta leuna. Alde negatiboak: kostu ekonomiko altua. Hau dela eta soilik aplikazio industrial batzuk burutzeko erabiltzen da enbrage mota hau. Frikziozko enbrageak → Frikziozko enbrageek gainazalen arteko kontaktua erabiltzen dute momentu bihurtzailearen transmisioa lortzeko. Aipatua beharra dago gainazal horiek konikoak, zilindrikoak edo lauak izan daitezkeela, nahiz eta gehien erabiltzen direnak lauak izan. Esan beharra dago, gainera, normalena disko biren arteko kontaktua izatea dela, baina kasu batzuetan zenbait disko pare erabiltzen direla (transmititu nahi den momentua handiagoa bada, adibidez). Kotxeetan gehien erabiltzen dena disko bikoitza duena da. Mekanismo honetan, eginkizun hau burutzeko beharrezkoa den estaldura duten bi diskok elkarren kontra jotzen dute frikzioa lortuz eta, ondorioz, momentu bihurtzailea ardatz batetik bestera transmitituz. Frikziozko enbragea da Peugeot 208 GTiarentzako aukeratu dena eta, beraz, hauxe da hurrengo ataletan aztertuko dena. 2.6.2.2. Enbragearen atalak Presio multzoa Euskarri bezala jokatzen duen eta kojinetearen eragina transmititzen duen elementua da hau. Bere osagai garrantzitsuenak honako hauek dira:  Karkasa. Motorraren inertzia bolantera lotuta dago errematxe bidez. Presio multzoa osatzen duten gainontzeko elementuak osagai honen barnean gordetzen dira.  Diafragma. Altzairuz egindako eta forma konikoa duen disko batek osatzen du diafragma, zeinetan norabide erradialean egindako mozketa batzuk burutu diren. Beharrezkoa da elementu honek elastikotasun handia izatea, hauxe baita presio platera eta enbragearen diskoa elkartzeko gakoa. Aipatzekoa da kasu batzuetan elementu honen ordez malguki batzuk erabiltzen direla.  Presio platera. Elementu hau altzairuz egindako koroa zirkular batez osatzen da. Hauxe da enbragearen diskoaren kontra egiten duena transmisioa gertatu ahal izateko beharrezkoa den frikzioa lortzeko. Diskoa Inertzia bolantearen eta presio multzoaren artean aurkitzen da eta abiadura kaxara doan ardatzarekin batera (ardatz primarioarekin alegia) mugitzen da. Altzairuz egindako disko bat da bere elementu nagusia. Disko horretan, errematxe bidez elkartzen dira frikzioaz arduratuko diren azal edo estalkiak. Errematxe hauek estalkien azpitik geratzen dira kontaktuan egongo diren gainazalak frikziora bideratutako estalki horiek izatea bermatzeko. Estalki horiek, nola ez, beroari eta higadurari oso erresistenteak diren materialez egin behar dira. Diskoaren dimentsionamendua burutzeko motorrak emango duen momentu bihurtzailea eta kotxearen masa izan behar dira kontuan. Diskoaren erdigunean, berriz, ildoak burutu behar dira diskoa eta abiadura kaxaren ardatz primarioa elkartzeko. Azpimarragarria da, baita, elementu honetan aurki daitezkeen malgukiak. Malguki hauen bidez, momentuaren transmisioa ahalik eta leunena eta progresiboena izatea eta prozesuan agertu daitezkeen bibrazioak deuseztatzea lortu nahi da. Kojinetea Mekanismoa martxan jartzen duen elementua da. Hau, abiadura kaxaren ardatz primarioan zehar mugituko da. 2.6.2.3. Enbragearen materialak Frikziozko enbrageetan gertatzen den momentu bihurtzailearen transmisioa, neurri handi batean, diskoaren materialaren propietateen araberakoa da, hauxe baita presio plateraren eta inertzia bolantearen kontra egingo duena, transmisioa gertatzeko beharrezkoa den marruskadura lortuz. Kontaktuan dauden materialen propietate nagusiak →  Kontaktuan dauden material biak marruskadura koefiziente handia izan behar dute. Era honetan, momentuaren transmisioa burutzeko beharrezkoa den presioa ez da hain handia izan beharko.  Kontaktuan dauden materialak higadurarekiko oso erresistenteak izan behar dira. Ezin dira bigundu eta ezin dituzte mikrosoldadurak jasan.  Baldintza meteorologikoekiko eta atmosferikoekiko erresistenteak izan behar dira (hezetasuna, presioa, kontaminazioa eta tenperatura aldaketak, esaterako).  Materialek propietate termiko onak izan behar dituzte: eroankortasun termiko handia, inertzia termiko txikia, tenperatura altuekiko erresistenteak.  Kontaktuan sortuko diren presio handiak jasateko gaitasuna.  Elementuen arteko frikzioak sortutako esfortzuak jasateko gaitasuna.  Fabrikazio eta erabilera segurua duten materialak. Ingurugiroa eta natura kaltetuko ez duten prozesuak eta materialak.  Iraupen handia. Hortaz, laburbiltzeko, enbragea gai izan behar da motorrak sortutako momentu bihurtzaile handiak era egokian, progresiboan eta leunean transmititzeko, nahiz eta baldintzak (meteorologia, tenperatura, esfortzuak) sarritan gogorrak izan. Kasu honetan enbragearen diskoa osatzen duen materiala organikoa da, metalezko eta beirazko zuntzez eta aramidaz osatua, guztia polimeroz egindako erretxina batez elkartua. Honen bidez enbragearen portaera leuna eta progresiboa izatea lortu nahi da, iraunkortasun handia lortzea eta baldintza gogorrenen aurrean ere sistema mekanikoaren funtzionamendua ziurtatzea. 2.6.3. Abiadura kaxa Abiadura kaxa motorrak sortutako momentu bihurtzailea eta abiadura aldatzeaz arduratzen den elementua da, egoera bakoitzean beharrezkoa den indarra eta abiadura eskainiz. Azpimarragarria da abiadura kaxak ez duela motorrak emandako potentzia aldatzen: hau finko mantentzen da. Indarra eta abiadura, ostera, gidariaren nahiaren eta beharrizanen arabera alda ditzake. Motorrak sortzen duen momentua eta abiadura (erreboluzioak) ezin dira aldatu motorraren bidez, eta une ezberdinetan ezinbestekoa da motorrak sortutako momentua eta abiadura aldatzea, horretarako abiadura kaxa erabiliz. Gaur egun merkatuan dauden abiadura kaxa motak honako hauek dira:  Manualak. Gidariaren parte hartzea behar dute abiadura aldaketa gauzatzeko. Gidaria da elementu guztiak kontrolatzen dituena: enbragea eta abiadura kaxa.  Automatikoak. Ez dute gidariaren beharrik martxa aldaketak burutzeko. Gidariak hasieran aurrera ala atzera joan nahi duen aukeratu beharko du, baina ez du gainontzeko ekintzarik burutu beharko abiadurak aldatzeko. Abiadura kaxa automatikoa duten kotxeek ez dute enbrage konbentzionala izaten. Horren ordez momentu bihurgailua izaten dute. Honek, abiadura kaxa manualetan enbrageak egiten duen lana burutzen du. Aipatzeko da, baita, badaudela merkatuan CVT izeneko abiadura kaxak. Hauek ez dute ez enbrage konbentzionalik ez momentu bihurtzailerik. Kasu honetan, abiadura kaxaren barnean olioztatuta dauden eta zenbait disko dituzten bi enbrage aurki daitezke: bata kotxea aurrera doala erabiltzen da eta bestea kotxea atzera doala.  Gidatutako manualak. Sarritan abiadura kaxa automatikoekin nahasten dira. Abiadura kaxa manualetan jarraitzen den prozedura jarraitzen da hauetan ere, baina enbragatzea eta abiadura aldaketa elementu eragileen bidez egiten dira. Kasu honetan, abiadura kaxek modu manual bat dute non gidariak abiadura alda dezakeen bolantearen parean dauden palankei (lebak) eraginda. Horretaz gain, abiadura kaxa hauek modu automatikoa ere badute. Bigarren aukera edo modu honetan, gidariak ez du ezer egin beharrik abiadura aldaketa gertatzeko. Kutxa manualaren eta automatikoaren arteko ezberdintasunak oso handiak dira: elementuak, mekanismoa,… Kaxa biak barnetik aztertuz gero oso ezberdinak direla ikus daiteke. Manualaren eta gidatutako manualaren arteko ezberdintasuna, aldiz, ez da hain nabaria. Gidatutako manuala barrutik manualaren oso antzekoa da. Aldatzen dena zera da: gidatutako manualean abiadura aldatzeko eragileak daude, hau da, gidariak ez dauka ezer egin beharrik kaxak bere funtzionamendua betetzeko. Orain dela gutxi arte ia kotxe guztiek kaxa manuala izan dute. Halere, egoera hau aldatzen doa, eta gidatutako manualak gero eta gehiago ikusten dira merkatuan. Zertxobait garestiagoak dira, baina elektronikan izandako garapenak kaxa hauek oso eraginkorrak eta erosoak bihurtu ditu. Beraz, joera hori dela esan daiteke. 2.6.3.1. Abiadura kaxa manualak Bi ardatz dituzten eta hiru ardatz dituzten abiadura kaxak aurki daitezke merkatuan. Jarraian bakoitza aztertuko da: Hartze zuzeneko abiadura kaxak (ardatz bi) → Trakzioa aurrean duten kotxeetan erabiltzen dira gehienbat. Bere egitura nahiko sinplea da, motorrarekin eta diferentzialarekin espazioa banatu behar baitu kotxearen aurrealdean. Abiadura kaxa hauek bi ardatz dituzte. Bata, primarioa, motorrarekin kontaktuan dago eta hark sortutako potentzia abiadura kaxara iristea ahalbidetzen du. Bestea, sekundarioa, gidariak aukeratutako pinoien bidez (gidaria izango baita abiadura aukeratuko duena) potentzia diferentzialera transmititzeaz arduratzen da. Era honetan, diferentzialarekin kontaktuan dauden palierren bidez momentu bihurtzailea gurpiletara iristea lortzen da. Hartze konstanteko abiadura kaxak (3 ardatz) Abiadura kaxa hauek atzeko trakzioa duten ibilgailuetan erabiltzen dira gehienbat. Nahiz eta batzuetan 2 ardatzez osatuta daudela eman, abiadura kutxa hauek 3 ardatz behar dituzte euren funtzioa betetzeko: ardatz primarioa, tarteko ardatza eta ardatz sekundarioa (edo hirugarren ardatza). Neurri handi eta luzexka izaten dute normalean eta kotxearen erdialdean kokatzen dira orokorrena, luzetara. Motorrak ere, era honetan, luzetarako kokapena izaten du. Kaxa hauek hartze konstanteko kaxa bezala ezagutzen dira ardatz primarioa eta tarteko ardatza uneoro kontaktuan jartzen dituen engranaje pare bat baitute. Esan bezala, engranaje hauek finko dagoen tarteko ardatzari mugimendua transmititzen diote ardatz primariotik. Abiadura definitzeko, berriz, hirugarren ardatzean dauden sinkronizatzaileak erabiltzen dira. Hirugarren ardatz hau da diferentzialarekin kontaktuan dagoena eta, hortaz, honi momentu bihurtzailea transmititzen diona. Funtzionamendua honakoa da. Ardatz primarioa uneoro tarteko ardatzarekin engranatuta aurkitzen da. Hirugarren ardatzean kokatuta dauden sinkronizatzaileek beharrezkoa den abiadura definituko dute eta momentu bihurtzailea hirugarren ardatz horrekin kontaktuan dagoen diferentzialera iritsiko da. beharrezkoak dira. Horietan garrantzitsuenak kaxaren barnean aurki daitezkeen balaztak eta enbrageak dira. Hauen bidez, multzoetako elementuak balaztatzea edota hauek potentziarik transmititu gabe biraka aritzea lortzen da, gura den abiadura lortuz. Abiadura kaxa automatikoak atzeko trakzioa duten eta gama altua duten kotxeetan erabiltzen dira. CVT abiadura kaxak Abiadura kaxa hauek, nahiz eta automatikoak izan, ez dute antzekotasun handirik aipatu berri diren abiadura kaxa automatikoekin. Automatikoetan gertatzen ez den bezala, aurreko trakzioa duten ibilgailuetan erabiltzen dira. Era honetan, erabilgarria den espazioa txikia da: motorra, enbragea, abiadura kaxa, diferentziala,… Abiadura kaxa hauen erabilera eta garapena nabari handitu da azken urteotan, gero eta gehiago ikusten diren ibilgailu hibridoetan honako kaxak erabili baitira. Kanpoko aldetik ikusita CVT abiadura kaxak kaxa automatikoa dela eman dezakeen arren eta kokaleku berdinean aurkitzen den arren, ezberdintasun handiak daude bata eta bestearen artean. Hasteko, aipatu behar da kaxa honek ez duela momentu bihurtzaile aldagailurik. Motorrak sortutako potentzia zuzenean ardatz primariora iristen da eta hemendik planetario bakar batera transmititzen da. Honela, soilik martxa bi sortzen dira: bata aurrera eta bestea atzera. Horretaz gain, soilik bi enbrage hidrauliko ditu bere barnean, martxa bakoitzarentzako bat. Planetarioak eta enbrageek altzairuzko uhal bat duen polea berezi bat mugitzen dute eta polea honek beste polea bati transmititzen dio momentu bihurtzailea. Biraketa 2.6.3.3. Gidatutako abiadura kaxak Abiadura kaxa hauek normalean ardatz sekundario bi izaten dituzte abiadura aldaketa ahalik eta bizkorrena izateko. Ardatz sekundario bakarra dutenak ardatz primario bikoitza izaten dute (nahiz eta ardatz hauen arteko banaketa antzemateko zaila den). Ardatz primario bikoitz hau, enbrage bikoitz batekin sinkronizatzen da. Lehenbiziko kasuan (ardatz sekundario bi) ardatz primarioa finkoa den bitartean bigarren kasuan (ardatz primario bikoitza) ardatz sekundarioa finkoa izaten da. Gidatutako abiadura kaxetan abiadura bi engranatzen dira aldi berean: batak momentu bihurtzailea transmititzen duen bitartean bestea zain dago, martxan ez dagoen enbragea noz funtzionatzen hasiko, mugimendua transmititzeko. Era honetan abiadura aldaketa azkarra eta leuna lortzen da. Gidariaren ekintzen arabera abiadura kaxa martxak sinkronizatzen joango da abiadura handitzeko (azeleratzeko) edo abiadura gutxitzeko (dezeleratzeko). 2.6.3.4. Abiadura kaxaren osaera Engranaje moten araberako sailkapena →  Hortz zuzendunak. Oso sendoak dira. Kasu honetan posiblea da abiadura aldatzea enbragearen laguntzarik gabe. Zaratatsuak dira ez baitute sinkronizaziora bideratutako mekanismorik. Konpetiziora bideratuta daude.  Hortz helikoidaldunak. Engranaje hauen hortzak angelu bat inklinatuta daude. Sinkronizatzaileen bidez lan egiten dutenez hortz zuzendunak baino zarata gutxiago ateratzen dute.  Tren epizikloidaldunak. Abiadura erlazio ezberdinak pinoi epizikliodalen abiadura erlatiboak aldatuz lortzen dira. Ohiko abiadura kaxa automatikoetan (momentu bihurtzaile aldagailua dutenak) gehien erabiltzen direnak dira. Tren edo multzo hau osatzen duten elementuak balaztatzeko aukera bi daude: disko batzuk erabili (presio hidraulikoa aplikatuz) edo enbrage elektromagnetikoak erabili. Ardatz kopuruaren araberako sailkapena →  Ardatz 2 dituztenak. Kasu honetan ez da beharrezkoa tarteko ardatza erabiltzea. Motorrak sortutako momentu bihurtzailea zuzenean iristen da abiadura kaxaren ardatz primariora birabarkitik eta enbragetik pasatu ostean. Gidariak abiadura bat aukeratzen duenean, sinkronizatzailea ardatz sekundarioan dauden gurpil batera hurbiltzen da eta ardatza biraka hasten da, gurpilarekin solidario. Ardatz sekundarioa diferentzialari lotuta dagoenez, momentu bihurtzailea elementu honetara transmititzen da.  3 ardatz dituztenak. Motorrak sortutako momentu bihurtzailea, kasu honetan ere, ardatz primariora iristen da birabarkitik eta enbragetik pasatu ostean. Halere, potentzia ez da zuzenean ardatz primariotik sekundariora transmititzen: lehenbizi tarteko ardatzera bideratzen da. Hau uneoro kontaktuan dauden engranaje pare baten bidez lortzen da. Gidariak abiadura bat hautatzean potentzia tarteko ardatzetik ardatz sekundariora transmititzen da, eta elementu hau diferentzialarekin kontaktuan dagoenez, momentu bihurtzailea diferentzialera iristen da. Abiadurak aukeratzeko prozesuan sinkronizatzaileak erabiltzen dira. Gurpilen hortzak helikoidalak izaten dira, hortzen arteko kontaktu hobea ahalbidetzen baitute eta era horretan zarata gutxiago sortzen baitute. 2.6.3.5. Sinkronizatzaileak Abiadura bat edo beste bat aukeratzeko prozesuan sinkronizatzaileak izeneko elementuak erabiltzen dira. Sinkronizatzaileak funtsezko 4 elementu dituzte: pieza zentrala edo kuboa (zeinak arteka edo ildoak dituen bai barnealdean bai kanpoaldean), horzdun koroa bat edo sinkronizatzailea (kuboaren gainean kokatuta dagoena eta axialki higitzen dena), urkila bat (koroarekin kontaktuan dagoena eta berau mugitzeaz arduratzen dena gidariaren nahiaren arabera) eta eraztun sinkronizatzailea (gune batzuetan gainazal konikoa duena engranajearen eta ardatz sekundarioaren abiadura berdintzeko eta hortzak dituena sinkronizatzailearen eta engranajearen arteko lotura gauzatzeko). Funtzionamendua nahiko sinplea da. Pieza zentrala (edo kuboa) ardatz sekundarioari lotuta dago barnean duen artekari esker. Pieza zentral honek kanpoan ere ildoak ditu, eta 2 lotura horiei esker 3 elementuek (pieza zentralak, ardatzak eta koroak) bira egin dezakete, solidario. Era berean, gurpila, eraztuna eta koroa hortzak izateaz baliatzen dira guztiek bat egin eta mugimendua transmititzeko. Honela, engranajearen mugimendua sinkronizatzailera iritsiko da eta, berau ardatz sekundarioan finkatuta dagoenez, ardatz sekundarioa biraka hasiko da, gurpilarekiko solidario. Azpimarratzekoa da prozesu horretan hortzen bidezko transmisioaz gain badagoela beste motako transmisio bat ere: frizkiozkoa. Izan ere, eraztunek (gurpilaren eta koroaren artean kokatuak) gune koniko bat dute engranajearen eta koroaren kontra egiten duena, frikzioa edo marruskadura sortuz. Era honetan, sinkronizatzaileek frikziozko enbrageek bezala jokatzen dute lehenengo, gurpilaren eta ardatzaren abiadurak berdinduz, ondoren hortzen bidezko transmisioa burutzeko. Honen bidez abiadura kaxak portaera leuna eta progresiboa izatea lortzen da, kolpeak ekidinez. 2.6.4. Diferentziala Diferentziala kotxeak kurba bat hartzean gurpilek abiadura ezberdinetara biratzea ahalbidetzen duen elementu mekanikoa da. Ibilgailuak kurba bat hartzean, adibidez ezkerretara, ezkerreko gurpilak eskuinekoak baino distantzia txikiagoa egingo du, azken hau kurbaren kanpoaldean aurkitzen baita. Aspaldi gurpilak finko muntatzen ziren ibilgailuen ardatzetan eta, ondorioz, kotxeak kurba bat hartzean gurpilek ez zuten behar bezala biratzen, mugimenduan ezegonkortasuna sortuz. Diferentzialarekin arazo hori konpontzea lortu da. Era honetan, nahiz kotxeak ibilbide zuzena egin nahiz kurba bat hartu, gurpil bakoitzak motorrak sortutako potentzia jasoko du, nahiz eta batak besteak baino ibilbide txikiagoa egin. Peugeot 208 GTiarentzako diseinatu den diferentzialean, pinoia eta koroa hortz helikoidalak dituzten gurpil zilindrikoak izatea erabaki da. 2.6.4.1. Diferentzial motak Diferentzialak, orokorrean, 2 talde nagusitan sailkatzen dira: diferentzial konbentzionalak eta diferentzial autoblokanteak. Diferentzial konbentzionalak Engranaje konikoak erabiltzen dira. Abiadura kaxarekin kontaktuan dagoen piñoiaren bidez momentu bihurtzailea koroara transmititzen da. Era honetan, koroarekin kontaktuan dauden sateliteak (karkasa berean baitaude) biraka hasten dira eta hauek, era berean, momentu bihurtzailea planetarioei helarazten diete. Azkenik, planetarioek mugimendua palierrei transmititzen diete. Azken hauek dira gurpilei indarra emateaz arduratzen diren elementuak. Gurpil bien ibilbidea berdina bada (ibilbide zuzena) sateliteek ez dute axialki biratuko (beren ardatzaren inguruan). Gurpil bien ibilbidea ezberdina bada (ibilbide kurboa), ordea, sateliteen biraketa axialak gurpil bakoitzera bideratutako momentua ezberdina izatea ahalbidetuko du. Funtzionamendu honek kurbetan gurpilen artean motorrak emandako momentu bihurtzailearen banaketa egokia burutzea baimentzen du. Halere, elementu honek baditu bere alderdi txarrak edo eragozpenak. Posiblea da kurba baten gurpil batek errepidearekiko duen atxikidura galtzea (abiadura handiegia edo errepidean dagoen zikina tarteko, adibidez). Une horretan, diferentzialak atxikidura galdu duen gurpil honi transmitituko dio jasotzen duen potentzia guztia eta berau "airean" biraka geratuko da, beste gurpila geldik geldituko den bitartean. Hau gertatzen bada kotxeak trakzioa galduko du eta benetan arriskutsua izan daiteke. Diferentzial autoblokanteak Diferentzial autoblokanteek zenbait abantaila eskaintzen dituzte diferentzial konbentzionalekin konparatuz. Trakzioaz arduratzen diren bi gurpiletako batek atxikidura galtzen badu (kurba baten ondorioz airean gelditu bada edo errepidean izotza badago, adibidez) diferentziala arduratzen da gurpil hau balaztatzeaz eta beste gurpilera (trakzioa duen eta atxikidura galdu ez duen gurpilera alegia) potentzia handiagoa transmititzeaz. Diferentzial autoblokanteen bidez kotxeek egonkortasuna irabazten dute. Trakzioaz arduratzen diren bi gurpiletako batek atxikidura galtzen badu, berau ez da inongo helbururik gabe biraka hasten ez baitu diferentzialetik potentziarik jasotzen, eta atxikidura galdu duen gurpil horri eman beharreko potentzia trakzioaz arduratzen den beste gurpilera bideratzen da gurpilak atxikidura berreskuratu arte. Era honetan, atxikidura galdu duen gurpilak kotxea desbideratzea saihesten da. Aipagarria da gaur egun diferentzial autoblokanteen ordez beste asmakizun batzuk erabiltzen direla trakzioa kontrolatzeko. Hauek gehienetan elektronika izaten dute oinarri. ABS sistema, esaterako, trakzioaren kontrolera bideratutako kontrol elektronikoa da.  Diferentzial autoblokante mekanikoa. Atzeko trakzioa eta potentzia handia duten ibilgailuetan erabiltzen dira diferentzial hauek. Elementu hauen bidez esfortzuen transmisioa hobetzen da, atxikidura galdu duen gurpilaren labaintze etengabea saihesten da eta kotxearen egonkortasuna handitzen da.  Diferentzial likatsua. Ez dago lotura mekanikorik ardatzerdien artean. Kasu honetan, biskositate handiko fluido bat erabiltzen da mugimenduaren transmisioa lortzeko. Fluido honek zilindro baten barnean dauden eta ardatzerdiekin solidarioak diren bi disko multzo inguratzen ditu. Disko multzoen arteko biraketa erlatiboa antzekoa bada, bi multzoak ia modu independentean higituko dira. Disko multzo bat bestea baino bizkorrago biratzen badabil (gurpil batek laban egin badu, adibidez), ordea, bi multzoak inguratzen dituen fluidoak geldoago biratzen dabilen multzoari abiadura emango dio, kotxearen trakzioa hobetuz. Sistema honen desabantaila bere funtzionamendua fluidoaren tenperaturaren araberakoa dela da. Honela, fluidoak biskositatea eta lan egiteko ahalmena galduko du berotzen den heinean.  Torsen diferentziala. Diferentzial hauek lurrera indar gehien egiteko gaitasuna duen gurpilera potentzia handiagoa transmititzeko ahalmena dute. Diferentzial autoblokante konbentzional edo tradizionalekin konparatuta, gurpilen labainketa ekidin dezakete, hauei lurrera transmititu dezaketen momentua helaraziz. Bere funtzionamenduari dagokionez, berau hortz zuzeneko eta helikoidaleko engranajeen arteko konbinazioan oinarritzen da. Zehazki, hortz helikoidalak dituzten eta izkinetan hortz zuzenak dituzten 3 engranaje pare erabiltzen dituzte. Frikzioaren gutxitzea edo handitzea gurpil helikoidalek amaiera gabeko torloju baten portaera dutelako gertatzen da. Torsen diferentziala diferentzial konbentzional batekin konparatzen badugu, sateliteen ordez 3 engranaje helikoidal aurkituko dira. Planetarioak, kasu honetan, amaiera gabeko torlojuak dira. 2.7. EMAITZAK Transmisioa osatu dezaketen osagai guztiak definitu eta aztertu ostean proiektu honetarako egokienak diren aukerak hartuko dira. 2.7.1. Transmisioaren antolamendua Hasierako datuak eta parametroak kontuan izanda transmisioa kotxearen aurrean ezartzea erabaki da. Gaur egun erabiliena den antolamendua da. Ibilgailuaren masa gehiena kotxearen aurrealdean kokatzen da (motorra eta transmisioa bertan baitaude) eta honek trakzioa hobetzea eragiten du. Gainera, pisu gutxiko kotxe txikia denez eta motorraren ezaugarriak nahiko onak direnez, azelerazio eta egonkortasun handia lortzen da, batez ere kurbetan. Enbragea osatzen duen elementu multzoa komertziala da osotasunean. Halere, beharrezkoa da parametro garrantzitsuenak definitzea. Betebeharren arabera material bat edo beste bat aukeratuko da, beti ere aukeraketa honi duen inportantzia emanda. Ez dugu ahaztu behar enbragearen funtzionamendua zuzenki lotuta dagoela materialarekin (marruskadura koefizientea, tenperaturak duen eragina, lortu nahi diren prestazioak,…). Azpimarratzekoa da, materialaren aukeraketaz gain, enbragearen diskoen dimentsioak duen garrantzia. Diseinua burutzean kontuan izan behar da enbragea motorrak sortutako momentu bihurtzaile maximoa transmititzeko gai izan behar dela. Gainera, enbragatzeko eta desenbragatzeko prozesuan eragin handia duten zenbait faktore ere gogoan izan behar dira. Presio platerak diskoaren kontra egingo duen indarra, adibidez. Proiektu honetan karbono-zeramiko-organikoa den material batez osatzen den frikziozko enbrage bat erabiltzea erabaki da. Hauek dira lortutako emaitzak: Barnealdeko diametroa [mm] 81,76 Kanpoaldeko diametroa [mm] 116,8 Indar axiala [kg] 432,01 Presioa [kg/cm2] 1,68 Troz [N.m] 336,60 Ildoak [mm] 7 2.3. Taula. Enbragearen parametro nagusiak 2.7.3. Abiadura kaxa Abiadura kaxari dagokionez, 6 martxa dituen eta hartze konstantea duen abiadura kaxa manual bat (3 ardatz) diseinatzea erabaki da. Hortz zuzeneko eta helikoidaleko engranajeek osatzen dute abiadura kaxa hau, eta 20MnCR5 altzairua erabili da engranajeak osatzeko. Diseinuan erabili den araua, berriz, UNE 18-018-52 da. Ardatzak osatzeko erabili den materialari dagokionez, argi izan behar da ardatz hauek esfortzu handiak jasateko gai izan behar direla. Gainera, iraupen handia izan behar dute. Hori dela eta prestazio onak dituen hobetutako altzairu bat erabili da: 34Cr4. Ardatzen diseinua burutzeko ere engranajeetan erabili den arau berdina erabili da. Jakinekoa denez, ardatz hauek eusteko errodamendu batzuk erabili dira. Oro har, karga erradialez gain karga axialak dauden guneetan boladun errodamenduak erabili dira eta soilik karga erradialak dauden guneetan arrabola zilindrikodun errodamenduak. Ardatz primarioarentzako errodamendu konikoak erabili dira, eta ardatz sekundarioan kokatuko diren gurpilak finkatzeko orratz erako errodamenduak. Sinkronizatzaileak osatzeko 16MnCr5 altzairua erabili da. Diseinuan, lehenengo eta behin, diferentzialaren eta abiadura bakoitzaren transmisio erlazioak definitu dira. Horretarako kotxe fabrikatzaileak emandako datuak erabili dira: Transmisio erlazio teorikoa i1 = 3,545 i2 = 1,920 i3 =1,323 i4 =1,026 i5 =0,822 i6 =0,681 2.4. Taula. Bete beharreko transmisio erlazioak Behin transmisio erlazioak kalkulatuta, kotxea bere ibilbidean ager daitezkeen indar erresistenteei aurre egiteko gai dela konprobatu da, bai martxa laburrenean (1) bai martxa luzeenean (6) ere. Kalkuluetan ikus daitekeen bezala, lortutako emaitzak egokiak dira. Hurrengo pausoa abiadura kaxa osatzen duten gurpilen hortz kopurua definitzea da. Horretarako, nola ez, aurretiaz kalkulatu diren transmisio erlazioak hartu dira kontuan. Hauek dira lortutako emaitzak: beharrezkoa da, abiadura kaxan hortz helikoidaldun engranajeak erabiltzea erabaki baita (kontaktu hobea sortzen da euren artean eta hortz zuzena dutenak baino zarata gutxiago sortzen dute). Halere, diseinua errazteko eta sinplifikatzeko gurpil guztietan β = 20º izatea erabaki da. Modulua kalkulatzeko honako ekuazio hau erabili da: √ ( ) ( ) Gurpil pareetan sortzen diren indarrak kalkulatuta, euskarrietan sortzen diren erreakzioak kalkulatu dira. Behin indar hauek izanda, ardatzek izan behar duten diametro minimoa kalkulatuko da ASME kodigoa erabilita. Ardatzen diseinuan zenbait aspektu izan dira kontuan: materiala, biziraupena, tentsioa (estatikoa eta nekea), bibrazioak,… Ardatzak errodamenduen bidez finkatzen dira abiadura kaxan, eta hau posible egiteko ardatzek errodamenduentzako kokalekuak dituzte, hauek bertan finkatu ahal izateko. Ardatzen diseinuan beste zenbait kontzeptu ere izan dira kontuan. Esfortzu handiak jasaten dituzten sekzioetan, adibidez, tentsio kontzentrazioak egotea ekidin beharra dago. Gainera, ardatzak ahalik eta motzenak izatea eta ardatzen gainean joango diren elementuak euskarrietatik (errodamenduetatik) ahalik eta gertuen egotea bilatu beharra dago, honek funtzionamenduan sortuko diren erreakzioak (indarrak eta momentuak) ahalik eta txikienak izatea ahalbidetzen baitu. Abiadura kaxaren ardatzen kalkuluetan, esan bezala, ASME kodigoa erabili da. Kodigo honek ardatzaren diametroa era kontserbakor baten kalkulatzeko aukera ematen du, funtzionamenduan sortuko diren momentu makurtzailea eta bihurtzailea handituz. Prozesu berdina erabili da 3 ardatzen kalkuluan: ardatz primarioa, tarteko ardatza eta ardatz sekundarioa. Era honetan, ardatzaren sekzio ezberdinetan sortuko diren momentu makurtzaileak eta bihurtzaileak kalkulatu dira eta sekzio kritikoko balio maximoak hautatu dira. Behin balio hauek izanda ASME kodigoaren formulak erabili dira abiadura bakoitzarentzako ardatzen diametro minimoak kalkulatzeko. 2.8.1.1. Errodamenduak Errodamenduek ardatzentzako eta biraka dabiltzan elementuentzako euskarri bezala jokatzen dute. Karga transmititzeko euren barnean errodatzen duten elementuak (bolak edo errodiloak) erabiltzen dituzte. Aipatzekoa da errodamenduek indarrak, mugimendua, talkak, azelerazioak, bibrazioak eta ingurune baldintza kaltegarriak (zikina, hezetasuna, tenperatura) jasan behar dituztela. Errodamendu bat aukeratzeko orduan honako baldintza hauek izan behar dira kontuan:  Espazio jakin batean sartu behar dira (sarritan espazioa txikia izaten da)  Kargak (indar erradialak edota axialak) jasateko ahalmena izan behar dute Errodamendua oro har 4 atalez osatuta dago: barne eraztuna, kanpo eraztuna, errodadura elementua (bolak edo errodiloak) eta kaiola (bereizlea). gabe ematen dituen bira kopurua (barne eraztuna biraka, kanpo eraztuna finko). Fidakortasun bezala %90a hartzen da. Bizitza nominala, jakina, ezberdina da aplikatutako karga bakoitzarentzako. F.(L10)1/a konstantea dela betetzen da.  a = 3 bola bidezko errodamenduentzako  a=10/3 errodilo zilindriko eta konikoentzako Fabrikatzaileek euren katalogoetan erreferentziazko C karga nominal bat izaten dute, L10 iraupen jakin bati dagokiona: ( ) Errodamenduen aukeraketa burutzeko, ardatzentzako lortu diren karga erradialak eta axialak (abiadura bakoitzarentzako kalkulatu direnak) erabili dira karga baliokidea definitzeko. Behin hau eginda, abiadura guztiak kontutan hartzen dituen karga baliokidea kalkulatu da ondoko formula erabilita. Honen bidez errodamenduak jasan beharko duen karga totala kalkulatu da. √ Hurrengo pausoa iraupen nominala kalkulatzea eta honen bidez karga nominala definitzea da. Azpimarragarria da errodamenduak presioan sartu behar direla ardatzean eta, beraz, aspektu hau kontuan izan behar dela errodamendua aukeratzeko garaian. Datu horiekin nahiko erraza da fabrikatzaileen katalogoetara joan eta behar diren errodamenduak aukeratzea. Tarteko ardatza  Tarteko ardatzari dagokionez A euskarrian errodilo zilindrikodun errodamendu bat erabiltzea eta B euskarrian boladun errodamendu bat erabiltzea erabaki da. Errodamenduen aukeraketan, esan bezala, euskarrietan sortuko diren erreakzioak izan dira kontuan. Nekera egin dira kalkuluak, ardatzak indar ez konstanteak transmititzen baititu. Hauek dira lortutako indarrak A eta B euskarrietan: Abiadura Indar erradiala A (N) Indar erradiala B (N) Indar axiala (N) 1 5791,52 1013,68 1741,28 2 3083,30 1778,94 696,59 3 2833,99 1821,58 242,3 4 3084,65 2346,33 53,59 5 3324,30 2425,61 96,09 6 3757,28 2795,98 217,7 Atzerako martxa 3334,48 8165,65 1393,45 2.10. Taula. A eta B euskarrietako indarrak A euskarrian NUP 305 ECP errodilo zilindrikodun errodamendua jarriko da. B euskarrian jarriko den errodamendua, berriz, QJ 305 MA boladun errodamendua izango da. Ardatz sekundarioa  Ardatz sekundarioari dagokionez, C euskarrian errodilo zilindrikodun errodamendu bat erabiltzea eta D euskarrian boladun errodamendu bat erabiltzea erabaki da. Kasu honetan ere euskarrietan sortzen diren erreakzioak izan dira kontuan errodamenduen aukeraketa burutzeko. Abiadura Karga erradiala C (N) Karga erradiala D (N) Karga axiala (N) 1 8611,45 739,17 3134,73 2 4702,82 1441,47 2090,04 3 3296,72 1502,12 1635,75 4 2203,88 2037,06 1447,04 5 1675,39 2125,14 1297,36 6 940,06 2503,97 1175,75 Atzerako martxa 1799,18 7955,78 0 2.11. Taula. C eta D euskarrietako indarrak C euskarrian jarriko den errodamendua NUP 305 ECP errodilo zilindrikodun errodamendua izango da. D euskarrian, berriz, NUP 305 ECP errodilo zilindrikodun errodamendua jartzea erabaki da. Ardatz sekundarioan dauden eta era librean biratzen duten gurpilentzako orratz erako errodamenduak erabiltzea erabaki da. Hauek ez dute karga axialik jasaten. Kalkulua beste bi errodamendu klaseentzako egin denaren berdintsua da. Kasu honetan, karga axialik ez dagoenez, karga baliokidea kalkulatzeko soilik karga erradiala eta tangentziala hartu dira kontuan. Behin hau eginda, L10 iraupena kalkulatu da eta errodamendu bakoitzak izan behar duen karga gaitasuna kalkulatu da. Abiadura bakoitzak duen koroa bakoitzean jarraitu da prozesu hau. Datu horiekin ez dago arazorik fabrikatzailearen katalogoan beharrezkoak diren errodamenduak aukeratzeko. Abiadura Errodamendua 1 NA 6906 2 NKI 32/30 3 NA6906 4 NA6906 5 NA69/28 6 NKI 25/30 2.12. Taula. Gurpilentzat aukeratutako errodamenduak Ardatz primarioa  Ardatz primarioa finkatzeko errodamendu konikoak erabiltzea erabaki da: "espalda con espalda". Kasu honetan ere erreakzioak aintzat hartu dira aukeraketa egiteko garaian: Hartze konstantea Karga erradiala (E) Karga erradiala (F) Karga axiala (E) 5090,70 9009,96 1393,45 2.13. Taula. E eta F euskarrietako indarrak Era honetan, 33207 errodamendu koniko bikote bat hautatu da. 2.8.1.2. Txabetak Ardatzaren eta bertan kokatuta dagoen elementuaren artean momentu bihurtzailearen transmisioa ahalbidetzen duten osagaiak dira txabetak. Zenbait mota dauden arren (zirkulu erdiak, trapezoidalak, Woodruff erakoak, …) erabilienak laukizuzenak dira eta hauek dira, hain zuzen, proiektu honetan erabili direnak. Txabetaren zabalera (b) eta altuera (h) normalizatuta daude ardatzaren diametroaren arabera (DIN 6885/1). Era honetan, soilik txabetaren luzera (L) kalkulatu da fabrikatzaileen katalogora joan eta beharrezkoak diren txabetak aukeratu ahal izateko. Kalkulu hori burutzeko, txabetarengan F = T/R indar batek eragiten duela suposatu da. Hala ere, aipatu beharra dago suposaketa hau sinplifikazio bat dela, errealitatean indarren banaketa txabetaren eta txabeta kokatzen den zuloaren artean dagoen espazioaren araberakoa baita (zenbat eta kokapen zehatzagoa, orduan eta portaera hobea). Materialari dagokionez, C-45 altzairua erabiltzea erabaki da. Txabetak egiteko hautatu den materialaren propietateak ardatzak osatzeko aukeratu diren materialaren propietateak baino txarragoak dira. Era honetan, transmititu beharreko momentu bihurtzailea handiegia bada txabeta apurtuko da eta ez ardatza (kontuan izan behar da ardatzak txabetak baino garestiagoak direla). Honela, txabetek hala nolako "fusible mekaniko" izaera hartuko dute. UNE 17-102-67 araua erabili da. Txabeten luzera kalkulatzeko honako formulak erabili dira: τ = Tentsio ebakitzailea F = Txabetari eragiten dion indarra b = Txabetaren zabalera L = Luzera Abiadura guztiak aztertuta txabeta guztiek L = 25 mm izatea erabaki da. 10x8x25 txabeta. Aipatzekoa da, baita, aukeratu diren txabeta guztietan ondokoa betetzen dela: 2.8.2. Sinkronizatzaileak Sinkronizatzailearen bidez bere kasa biratzen dabilen gurpiletako bat ardatzera finkatzen da, eta era honetan, motorrak emandako momentu bihurtzailea eta biraketa transmititu egiten dira. Hau horrela izan dadin beharrezkoa da sinkronizatzailea ardatzean finko egotea, eta hori sinkronizatzaileak barnean dituen hortzen bidez lortzen da. Hortz hauek ardatzaren ildoekin bat egiten dute, bien mugimendua berdinduz. Sinkronizatzailea gai izan behar da motorraren momentu bihurtzailea transmititzeko eta datu hori kontuan izan da mekanismo honen diseinua burutzeko. Kuboaren eta koroaren dimentsioak definitzeko DIN 5480 araua jarraitu da eta honako formula erabili da: Lortutako emaitzak: Parametroa 1-2 sinkronizatzailea 3-4 sinkronizatzailea 5-6 sinkronizatzailea Diametroa 30 mm 30 mm 25 mm Hortz kopurua 16 mm 16 mm 13 mm 2.14. Taula. Sinkronizatzaileen diametroa eta hortz kopurua 1- Eskaintza 5- Diferentzialaren diseinua 1- Fabrikazioa 2- Ardatzak 3- Sinkronizatzaileak 2.1. CE ZIURTAGIRIA Proiektu honetan diseinatutako ponpak behar bezalako segurtasuna eta kalitatea eskaini ditzan, 98/37/CE zuzentaraua jarraitu da CE ziurtagiria eskuratu asmoz:  Zuzendaritzak ezarritako beharrezko segurtasun eta osasun baldintzak betetzea.  Ebaluazioan ezarritako prozedurak jarraitzea.  Muntaian beharrezkoa den dossier edo espediente teknikoa osatzea.  Jarraibide teknikoen manuala gauzatzea.  Produktuarekin batera onespen deklarazioa aurkeztea.  Produktuan CE ziurtapen araua jartzea.
science
addi-da6e3626c904
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/36553
Ibilgailu baten transmisioaren kalkulu eta diseinua
Garramiola Saizar, Jon
2019-11-27
3.1. HASIERAKO DATUAK Kalkuluekin hasteko beharrezkoa da hasierako datuak eta parametroak ezagutzea. Informazio hau ibilgailuaren fitxa teknikotik lortu da. Ibilgailuaren datuak: Lehenbiziko atal honetan ibilgailuaren mugimenduaren kontra egiten duten indar erresistenteak aztertuko eta kalkulatuko dira. Horretarako, Francisco Muñoz Graciaren liburua erabiliko da. 3.2.1. Errodadurak eragindako indarra (Fe) Indar hau gurpilen eta errepidearen arteko kontaktua/marruskadura dela eta sortutakoa da. Indar honen kalkulua burutzeko honako ekuazioa erabiliko da: Fe = (Pi + Pk) · μm Non, Pi: Kotxearen pisua Pk: Baimendutako karga maximoa μm: Marruskadura koefizientea = 0.03 hartuko da (normalean 0,02 eta 0,03 tartean ibiltzen da) Hortaz: Fe = (1160 + 490) · 0,03= 49,5 kg Fa = (1160+490) · 0,3 = 495 kg 3.2.3. Ibilgailuaren inertzia dela eta sortutako indarra (Fi) Indar hau kotxeak azeleratzen edo dezeleratzen duen bakoitzean agertzen da. Indar honen kalkulurako kotxeak 0 km/h-tik 100 km/h-ra igarotzean agertzen den inertzia izango da kontuan. Peugeot 208 GTi baten kasuan 6,8 segundo beharko dira abiadura hori lortzeko. Honako ekuazioak erabiliko dira: Fi = mi · a v = vo + a · t Hortaz: 3.2.4. Haizeak eragindako indarra (Fh) Erresistentzia aerodinamikoaren indarra haizearen presio dinamikoarekiko eta kotxearen aurrealdeko azalerarekiko proportzionala da. Horretaz gain, indar hau kalkulatzerako orduan erresistentzia aerodinamikoaren koefizientea ere kontuan izan behar da (Cx). Indar hau ibilgailua mugimenduan dagoenean agertzen da, eta bere kalkulua egiteko honako ekuazioa erabiliko da: Cx = Koefiziente aerodinamikoa = 0,34 Cx, esan bezala, koefiziente aerodinamikoa da. Fluido batetan dagoen gorputz batek bere forma dela eta mugimenduarekiko aurkezten duen zailtasuna da. Fabrikatzaileak esaten duenari jarraituz, kotxe honen koefiziente aerodinamikoa 0,34 da, eta bere azalera eraginkorra 2,12 m2 (zabalera: 1739 mm; altuera: 1460 mm). Haizearen dentsitate bezala 1,20 kg/m3 hartuko da eta kotxearen abiadura maximoa, berriz, 230 km/h-koa izango da. Guztia horrela: 3.3. ENBRAGEA Enbragea motorrak sortutako momentu bihurtzailea transmititzeko erabiltzen den mekanismoa da. Bi ardatzen arteko lotura bezala jokatzen du, eta martxan dagoenean ardatz bien momentu bihurtzaileak eta abiadura angeluarrak berdintzen ditu, ardatz bien potentzia berdinduz. Ardatzak era leun eta progresiboan elkartzeko erabiltzen da orokorrean, ardatzek era uniformean biratzen amaitzen dutelarik. Era honetan, motorrak sortutako potentzia abiadura kaxara transmititzen da. Aipatu behar da lotura hau behin behinekoa dela, hau da, ez dela finkoa. Ardatzak elkartu edo banatzeko aukera izatea oso interesgarria da hainbat kasutan:  Motorra karga gabe martxan jartzeko  Martxa aldaketa egiteko  Ardatza momentu eragile gabe balaztatzeko Proiektu honetan diseinatuko den enbragea frikziozkoa izango da. 3.3.1. Enbragearen dimentsioak Francisco Muñoz Graciak Cálculo teórico-práctico de los elementos y grupos del vehículo industrial y automóvil liburuan adierazten duen bezala beharrezkoa da enbrageak transmititu dezakeen momentu bihurtzailea (Me) motorrak garatu dezakeen momentu bihurtzaile maximoa (Mm) baino handiagoa izatea. Izan ere, enbrageak lan egiten duen heinean diskoen arteko marruskadura koefizientearen balioa murriztuz joango da, beronen ahalmena txikituz. Gainera, enbragearen malgukiak ere deformazioak jasango dituzte mekanismoan emango diren tenperatura altuak medio, eta honek atal hauek egiten duten presioa jaitsi dezake, enbragearen lan egiteko gaitasuna murriztuz. Horregatik, enbrageak garatu beharreko momentu hori kalkulatzeko 1,3 eta 1,5 tartean dagoen segurtasun koefiziente bat erabiltzen da. Kasu honetan era kontserbakorrean jokatuko da eta 1,5 hartuko da. Beraz: Praktikan diskoen kanpoko erradioaren eta barne erradioaren artean honako erlazioa hau erabiltzen da: 3.4. ABIADURA KAXA Hasieran aipatu den bezala abiadura kaxa motorrak ematen duen momentu bihurtzailea eraldatzeaz arduratzen da. Mekanismo honek gehienetan motorrak ematen duen momentu bihurtzailea handitzen du: ardatzek indar gehiago izango dute baina ordainetan geldoago biratuko dute. Abiadura kaxarik gabe ia ezinezkoa izango litzateke kalkuluetako lehen atalean kalkulatutako indar erresistenteak gainditzea. Abiadura kaxaren bidez gidariak nahi duen martxa aukeratu dezake agertzen diren egoera ezberdinei aurre eginez. Transmisio erlazioa oso txikia bada ibilgailuak aldapa handiak igo ahalko ditu, baina bere abiadura txikia izango da. Transmisio erlazioa handia bada, aldiz, kotxeak abiadura handia izango du baina ordainetan ez da gai izango aldapei aurre egiteko. Horixe da abiadura kaxaren funtzioa: beharren arabera martxa bat ala beste bat aukeratzeko gaitasuna ematea. 3.4.1. Transmisio erlazioen kalkulua Diferentzialaren bidez zuzen gune batetan kotxearen gurpil guztiek abiadura berdinaz biratzea lortzen da. Eta ez hori bakarrik. Kotxea kurba batetan sartzen denean gurpilen biraketa egokitzea ere mekanismo honen funtzioetako bat da. Beharrezkoa da diferentzialak duen erlazioa ezagutzea abiaduren erlazioak ezagutzeko. Horretarako, Francisco Muñoz Graciak bere liburuan adierazten dituen honako ekuazioak erabiliko dira: Balio hau zentzuzkoa da, normalean 4 inguruan ibiltzen baita (kotxearen abiadura maximoaren eta martxa kantitatearen arabera). Datu hauekin abiadura bakoitzean gurpilek duten abiadura angeluarra eta kotxearen abiadura kalkulatu daitezke. Lehenbizi gurpilen abiadura angeluarra kalkulatuko da, behin hau izanda ibilgailuaren abiadura lortzeko. Ikus daitekeenez, 6. abiadurarentzako kalkulatu den abiadura maximoa bat dator kotxearen abiadura maximoarekin. Hortaz, kalkuluak ontzat jo daitezke. Atzerako martxa  3.4.1.1. Lehen abiaduraren konprobaketa Lehen abiaduraren erlazioa kotxeak jasan ditzakeen indar erresistenteak garaitzeko nahikoa dela konprobatuko da jarraian. Hori burutzeko, batetik indar erresistenteek gurpiletan sortuko duten momentu bihurtzailea kalkulatuko da. Bestetik, momentu bihurtzaile hori garaitzeko beharrezkoa den erlazio minimoa kalkulatuko da. Beraz: Esan bezala motorrean sortutako momentu bihurtzailea gurpilek euren mugimenduaren kontra aurkitzen duten momentu bihurtzailea baino handiagoa izan behar da. Aipatu beharra dago, baita, motorrak sortutako potentziaren zati bat ez dela gurpiletara iritsiko, transmisio prozesuan zehar galduko baita (bero moduan, bibrazio moduan, etab.). Motorrak sortuko duen potentziaren %95a gurpiletara iritsiko dela suposatuko da. Hortaz, μ = 0,95 izango da. Lehenbiziko abiaduraz egin den bezala, seigarren abiadurarekin ere prozedura bera erabiliko da konprobaketa egiteko. Kasu honetan haizearen indarra kontuan izango da, ez ordea aldapen eragina, seigarren abiadura ez baita aldapak daudenean erabiltzen, eta ezta inertziaren eragina ere, abiadura honetan kotxean ematen diren azelerazioak ez baitira kontuan hartzekoak. Konprobaketa hauekin gurpilek jasotzen duten momentu bihurtzailea euren mugimenduari kontra egiten dion momentu bihurtzailea baino handiagoa dela ondorioztatu da. 3.4.2. Engranajeen kalkulua Atal honetan engranajeen dimentsionamendua burutuko da: hortz kopurua, modulua, diametroa, angeluak,… Jakinekoa denez, engranajeek motorrak sortutako momentu bihurtzailea transmititzen dute eta abiadura bakoitzean beharrezkoak diren erlazioak definitzen dituzte. 3.4.2.1. Engranajeen hortz kopurua Abiadura bakoitzaren erlazioa kalkulatu ostean erlazio horiek betetzeko gurpilek izan behar duten hortz kopurua zehaztuko da. Ahal den neurrian gurpilen diametroa ahalik eta txikiena izatea komeni da, hau handia izateak kostua handituko bailuke eta bolumena/pisua handituko bailituzke. UNE 18016 araua jarraituko da. Engranajeen arteko kontaktuan arazoak ekiditeko eta hauen hortzen higadura saihesteko ardatzen arteko distantzia ahalik eta zehatzena izatea komeni da. Horregatik honako baldintza hauek bete behar dira:  Elkarren arteko kontaktua izango duten engranajeek modulu bera izango dute.  Ardatzen arteko distantzia berdina izan behar da gurpil bikote bakoitzarentzat. Engranajeak zilindrikoak eta hortz helikoidaldunak izango dira, hortz zuzendunek baino higadura eta bibrazio gutxiago eragiten baitute. Gainera, isilagoak dira. Helizearen angelua (β) 20º-takoa dela kontsideratuko da. Hortaz, interferentziak ekiditeko honako hau bete beharko da: ( ) Z = 11,61 ≈ 12 hortz Hartze konstantea  Transmisio erlazioa 1 : 1 izango da eta egiteko honetaz arduratuko diren bi gurpilek 27 hortz izango dituzte. 1. abiadura  Kalkulatu berri den balioa aintzat hartuta, balio bera emango zaio lehenbiziko martxako pinoiari: Zp = 12 hortz. Behin hau eginda, transmisioa erlazioa erabiliko da koroaren hortz kopurua definitzeko. Ez da ahaztu behar hortzen arteko erlazioa transmisio erlazioa izango dela. Esan bezala, lehenbiziko abiadurarentzako hortz kopurua (pinoiarena) 12 izango da. Transmisio erlazioa, berriz, 3,545 izango da. Hori horrela: Lehenbiziko abiaduran, hortaz, koroaren hortz kopurua 42 hortz izango da. Pinoiaren eta koroaren hortzen batura, bestalde, 54 izango da. Balio hau konstante mantenduko da engranaje bikote guztietan. Gainontzeko abiadurez arduratuko diren gurpilen hortz kopurua kalkulatzeko prozedura bera erabiliko da. 2. abiadura  Transmisio erlazioa jakinda (1,920 : 1) eta pinoiaren eta koroaren hortzen batura 54 hortz izan behar dela jakinda: 3. abiadura  Transmisio erlazioa jakinda (1,323 : 1) eta pinoiaren eta koroaren hortzen batura 54 hortz izan behar dela jakinda: 4. abiadura  Transmisio erlazioa jakinda (1,026 : 1) eta pinoiaren eta koroaren hortzen batura 54 hortz izan behar dela jakinda: 5. abiadura  Transmisio erlazioa jakinda (0,822 : 1) eta pinoiaren eta koroaren hortzen batura 54 hortz izan behar dela jakinda: 6. abiadura  Transmisio erlazioa jakinda (0,681 : 1) eta pinoiaren eta koroaren hortzen batura 54 hortz izan behar dela jakinda: Materialari dagokionez honako hau aukeratu da: 20MnCr5 altzairu tenplatua, K = 80 kg/cm2-ko erresistentziaduna. K erresistentziaren balioa funtzionamendu orduen eta materialaren araberako denez, jarraian ageri den taula erabiliko da interpolazioak egin eta K-ren balioa kalkulatzeko: Gida faktoreari dagokionez, Ψ = 10 balioa erabiliko da kotxeak ohiko erabilera eta baldintzak izango baititu. 3.4.2.3. Ardatzen arteko distantzia Distantzia hau bat etorriko da kontaktu egingo duten gurpilen zentroen arteko distantziarekin eta konstante mantenduko da ardatz osoan zehar. Ardatzen arteko distantzia kalkulatzeko honako formula erabiliko da: 3.4.2.4. Atzerako martxaz arduratzen diren engranajeen kalkulua Atzerako martxa hortz zuzena duten 3 gurpilez osatuta dago: pinoia, koroa eta hauen artean kokatuko den eta biraketaren norantza aldatzeaz arduratuko den gurpila. Lehenbiziko abiaduraz egin den bezala, atzerako martxaz ere prozesu bera jarraituko da. Gurpilen hortz kopurua kalkulatuko da, ondoren modulua definituko da eta, azkenik, gurpilen arteko distantzia kalkulatuko da. Hortz kopuru minimoa lehen definitu den berdina izango da: 12. Hauxe izango da Zam gurpilak izango duen hortz kopurua. Hirugarren gurpila (biraketa norantza aldatzeaz arduratzen dena) pinoiaren eta koroaren artean kokatzen. Gurpil honen dimentsioak pinoiaren berdinak izango dira diseinua erraztu eta kostua gutxitzeko. Pinoia-Norantza aldatzeaz arduratzen den engranajea  Aurretik burutu den prozesu bera jarraituko da, ezberdintasun bakarrarekin: kasu honetan β = 0º izango da, hortzak zuzenak izango baitira. N = 200 ZP iam = 1 n = 4000 bira/minutu Ψ = 10 Kam,onar = 256 kg/cm2 √ ( ) ( ) Kalkulatutako balioak zuzenak diren konprobatuko da jarraian. Ardatzen arteko distantzia (oraintxe kalkulatu berri dena) pinoiaren eta koroaren erradioen batura baino handiagoa izan beharko da funtzionamendua bermatzeko. Beraz, kalkulatuak ondo daude. 3 gurpilen arteko distantzia ondokoa izango da: ( ) 3.4.2.5. Engranajeen dimentsionaketa Atal honetan engranaje guztien dimentsionaketa burutuko da hauek fabrikatzeko beharrezkoak diren parametro guztiak definituz. Horretarako erabiliko diren formula guztiak Francisco Gracia Muñozen liburutik aterako dira. Lehenbizi pinoiak kalkulatuko dira eta ostean koroak. Biraketaren norantza aldatzeaz arduratuko den gurpila  Atzerako martxan 3 gurpilek egingo dute lan: pinoia (Zam), koroa (Z'am) eta biraketaren norantza aldatzeaz arduratuko den gurpila (Zx,am). Pinoia tarteko ardatzean kokatuko da, koroa ardatz sekundarioan, eta norantza aldatzeaz arduratuko den gurpila bi ardatz horien tartean kokatuko da, ardatz txiki batetan. Pinoia eta koroa dimentsionatuak izan dira jada, baina norantza aldatzeaz arduratuko den engranajea ez da definitu oraindik. Lan hori egingo da jarraian: Biraketa norantza aldatzeko gurpila (Zx,am):  Hortz kopurua 12  Helizearen angelua 0°  Presio angelua  Hortzen altuera  R burua  R azpia  R oinarrizkoa 3.4.2.6. Atzerako martxaz arduratzen diren engranajeen kokapena Esan bezala, atzerako martxan 3 gurpilek egingo dute lan: pinoia, koroa eta biraketa norantza aldatzeaz arduratuko den gurpila. Pinoia tarteko ardatzean kokatuko da, koroa ardatz sekundarioan, eta norantza aldatzeaz arduratuko den gurpila bi ardatz horien tartean kokatuko da, ardatz txiki batetan. Jarraian ardatz horren (eta, honenbestez, gurpilaren) posizioa kalkulatuko da. Jakinekoa da tarteko ardatzaren eta ardatz sekundarioaren artean 143,667 mm egongo direla. Datu hau kontutan izanda eta hiru gurpilentzako hautatu diren hortzak eta modulua erabilita, A angeluaren balioa ezagutuko da. b eta c distantziak ezagunak dira: ( ) ( ) 3.4.2.7. Indarrak hortzetan Engranajeen hortzek zenbait indar jasan behar dituzte gurpilen arteko kontaktua dela eta. Hauek maximoak izango dira motorrak momentu bihurtzaile maximoa ematen duenean. Jakinekoa da, baita, momentu bihurtzaile maximo hau 1700 bira/minututik Hortzen gainean eragiten duten indar hauek kalkulatzeko honako ekuazio hauek erabiltzen dira: Atzerako martxa  Atzerako martxaz arduratzen diren engranajeak hortz zuzendunak izango dira eta, beraz, ez dute indar axialik eragingo (β = 0): Fa am = 0 N Indar tangentziala eta erradiala hortz helikoidaldun gurpiletan egin den bezala definituko dira: √ √ 3.4.2.8. Pinoien konprobaketa erresistentzia kontuan izanda Behin abiadura bakoitzean gurpiletan sortuko diren indarrak zehaztu ostean engranajeak indar hauek jasateko gai diren ala ez konprobatu behar da. Horretarako soilik indar tangentziala izango da kontuan, honek eragiten duen tentsioa (makurdura) askoz handiagoa baita indar erradialak eragiten duen tentsioa (ebakitzailea) baino. Honako ekuazioa erabiliko da konprobaketa egiteko: Engranajeen modulua kalkulatzeko orduan aipatu den bezala osagai hauek egiteko aukeratu den materiala 20MnCr5 altzairu tenplatua da. Azpiko taulatik material horrek makurduran jasan dezakeen tentsio maximoa zehaztuko da. Ikus daitekeenez, q-ren balioa hortz kopuruaren araberakoa izango da. Beraz, interpolazioak burutu beharko dira koefiziente honek abiadura bakoitzean duen balioa kalkulatzeko. Hartze konstantea  qhk kalkulatzeko: Zhk = 27 hortz qhk = 3,01 Gainontzeko datuak: q1 = 4,1 Gainontzeko datuak: q2 = 3,27 Gainontzeko datuak: q3 = 3,1 Gainontzeko datuak: q4 = 3,05 Gainontzeko datuak: q5 = 2,98 Gainontzeko datuak: q6 = 2,92 Gainontzeko datuak: Hortaz aukeraketa egokia da. Atzerako martxa  qam kalkulatzeko: Zam = 12 hortz Kasu honetan β = 0° da. qam = 4,6 Gainontzeko datuak: Hortaz aukeraketa egokia da. Konprobaketa guztiak eginda engranajeentzako aukeratu den materiala eta dimentsionamendua egokiak direla ondorioztatu da. 3.4.3. Ardatzen kalkulua Atal honetan abiadura kaxa osatzen duten 3 ardatzen diametroak definituko dira:  Ardatz primarioa. Ardatz honek alde batetik motorrak emandako potentzia jasoko du eta, bestetik, momentu bihurtzailea hurrengo ardatzera, tarteko ardatzera alegia, transmitituko du. Azken prozesu honen transmisio erlazioa 1:1 izango da.  Tarteko ardatza. Esan bezala, ardatz hau ardatz primarioarekin kontaktuan egongo da uneoro hartze konstantedun engranaje baten bidez. Hartze konstantedun engranaje horretaz gain, abiadura bakoitzari dagokion engranaje helikoidala (6 totalean) eta atzerako martxara bideratutako hortz zuzendun engranajea ere ardatz honetan kokatuko dira. Ardatz hau kokatzeko izkinetan ezarriko diren bi errodamendu erabiliko dira.  Ardatz sekundarioa. Hauxe da diferentzialera potentzia transmititzen duen osagaia. Ardatz hau ere 6 engranaje helikoidalez eta engranaje zuzen batez osatzen da. Honen finkapena burutzeko, tarteko ardatzean gertatzen den bezala, errodamendu bi erabiliko dira. Elementu hauetaz gain ardatz honetan aurkitzen diren beste osagai garrantzitsu batzuk ere azpimarratu behar ditugu: sinkronizatzaileak. Hauek izango dira abiadura definituko duten elementuak.  Atzerako martxaren ardatza. Atzerako martxa 3 gurpilek osatuko dute: pinoia, koroa eta biraketaren norantza aldatzeaz arduratuko den gurpila. Pinoia tarteko ardatzean kokatuko da, koroa ardatz sekundarioan, eta biraketaren norantza aldatuko duen engranajea ardatz txiki baten kokatuko da, tarteko ardatzaren eta ardatz sekundarioaren artean, beste bi engranajeekin kontaktua eginez. Ardatz primarioaren, tarteko ardatzaren eta ardatz sekundarioaren diametroak kalkulatzeko ardatzek jasan behar dituzten indarrak izan behar dira kontuan: gurpilen arteko kontaktua dela eta aurretik kalkulatu ditugun indarrak agertuko dira, eta hauek jasateko gai izan beharko dira ardatzak. Indarrak, gainera, elkarren artean perpendikularrak izango dira eta horrek bi planotan eragingo du makurdura. Bestalde, berma puntuetan sortuko diren erreakzioak ere kontuan izan beharko dira. Kalkuluak burutzeko ASME kodigoa erabiliko da. Izan ere, kodigo honek kontuan hartzen ditu ardatzek jasango dituzten talkak eta euren bizitzan zehar agertuko den nekea. Hona hemen erabiliko den formula: √ 3.4.3.1. Ardatz primarioa Ardatz primarioa soilik engranaje bakar batez osatzen da. Alde batetik enbragearekin konektatuta dago honek transmititzen dion momentu bihurtzailea jaso ahal izateko. Beste aldetik tarteko ardatzarekin konektatuta dago hartze konstantedun engranajearen bitartez. Engranaje bi hauen arteko erlazioa (ardatz primarioa – tarteko ardatza) 1:1 izango da, eta uneoro kontaktuan egongo diren engranajeen bidez (hartze konstantea) burutuko da. Datuak: ASME kodigoa aplikatzeko beharrezkoa da momentuak kalkulatzea. Momentu bihurtzailea motorrak sortuko duena izango da ez baita aldaketarik izango abiadura kaxan. Momentu makurtzailea, aldiz, kalkulatu egin beharko da. Momentu makurtzailea: √ √ Momentu bihurtzailea: 3.4.3.2. Tarteko ardatza Ardatz hau ardatz primarioaren eta sekundarioaren tartean kokatzen da. Honen biraketa motorrarenaren aurkakoa da. Abiadura bakoitzaren pinoi-koroa bikotea kokatuta dagoen sekzioan dauden momentu makurtzaile eta momentu bihurtzaile maximoa kalkulatuko dira, ondoren goian erakutsi den formularen bidez sekzio horretarako ardatzak izan behar duen diametro minimoa kalkulatzeko. 1. abiadura  Datuak: ASME kodigoa aplikatzeko beharrezkoa da momentuak kalkulatzea. Momentu bihurtzailea motorrak sortuko duena izango da ez baita aldaketarik izango abiadura kaxan. Momentu makurtzailea, aldiz, kalkulatu egin beharko da. Momentu makurtzailea: √ √ Momentu bihurtzailea: ASME kodigoa aplikatzeko beharrezkoa da momentuak kalkulatzea. Momentu bihurtzailea motorrak sortuko duena izango da ez baita aldaketarik izango abiadura kaxan. Momentu makurtzailea, aldiz, kalkulatu egin beharko da. Momentu makurtzailea: √ √ Momentu bihurtzailea: ASME kodigoa aplikatzeko beharrezkoa da momentuak kalkulatzea. Momentu bihurtzailea motorrak sortuko duena izango da ez baita aldaketarik izango abiadura kaxan. Momentu makurtzailea, aldiz, kalkulatu egin beharko da. Momentu makurtzailea: √ √ Momentu bihurtzailea: ASME kodigoa aplikatzeko beharrezkoa da momentuak kalkulatzea. Momentu bihurtzailea motorrak sortuko duena izango da ez baita aldaketarik izango abiadura kaxan. Momentu makurtzailea, aldiz, kalkulatu egin beharko da. Momentu makurtzailea: √ √ Momentu bihurtzailea: ASME kodigoa aplikatzeko beharrezkoa da momentuak kalkulatzea. Momentu bihurtzailea motorrak sortuko duena izango da ez baita aldaketarik izango abiadura kaxan. Momentu makurtzailea, aldiz, kalkulatu egin beharko da. Momentu makurtzailea: √ √ Momentu bihurtzailea: ASME kodigoa aplikatzeko beharrezkoa da momentuak kalkulatzea. Momentu bihurtzailea motorrak sortuko duena izango da ez baita aldaketarik izango abiadura kaxan. Momentu makurtzailea, aldiz, kalkulatu egin beharko da. Momentu makurtzailea: √ √ Momentu bihurtzailea: Atzerako martxa  Datuak: ASME kodigoa aplikatzeko beharrezkoa da momentuak kalkulatzea. Momentu bihurtzailea motorrak sortuko duena izango da ez baita aldaketarik izango abiadura kaxan. Momentu makurtzailea, aldiz, kalkulatu egin beharko da. Momentu makurtzailea: √ √ Momentu bihurtzailea: 3.4.3.3. Ardatz sekundarioa Ardatz honen diametro minimoak kalkulatzeko ere ASME kodigoa erabiliko da. Prozesua berdina izango da. 1. abiadura  Datuak: ASME kodigoa aplikatzeko beharrezkoa da momentuak kalkulatzea. Momentu makurtzailea tarteko ardatzarekin definitu den bezala kalkulatuko da. Momentu bihurtzaileari dagokionez, kasu honetan kontuan izan beharko dira engranajeen diametroak. Momentu makurtzailea: √ √ Momentu bihurtzailea: Oreka estatikoa planteatuz: ∑ ∑ ASME kodigoa aplikatzeko beharrezkoa da momentuak kalkulatzea. Momentu makurtzailea tarteko ardatzarekin definitu den bezala kalkulatuko da. Momentu bihurtzaileari dagokionez, kasu honetan kontuan izan beharko dira engranajeen diametroak. Momentu makurtzailea: √ √ Momentu bihurtzailea: ASME kodigoa aplikatzeko beharrezkoa da momentuak kalkulatzea. Momentu makurtzailea tarteko ardatzarekin definitu den bezala kalkulatuko da. Momentu √ √ Momentu bihurtzailea: Oreka estatikoa planteatuz: ∑ ∑ ASME kodigoa aplikatzeko beharrezkoa da momentuak kalkulatzea. Momentu makurtzailea tarteko ardatzarekin definitu den bezala kalkulatuko da. Momentu bihurtzaileari dagokionez, kasu honetan kontuan izan beharko dira engranajeen diametroak. Momentu makurtzailea: √ √ Momentu bihurtzailea: ASME kodigoa aplikatzeko beharrezkoa da momentuak kalkulatzea. Momentu makurtzailea tarteko ardatzarekin definitu den bezala kalkulatuko da. Momentu √ √ Momentu bihurtzailea: Oreka estatikoa planteatuz: ∑ ∑ ASME kodigoa aplikatzeko beharrezkoa da momentuak kalkulatzea. Momentu makurtzailea tarteko ardatzarekin definitu den bezala kalkulatuko da. Momentu bihurtzaileari dagokionez, kasu honetan kontuan izan beharko dira engranajeen diametroak. Momentu makurtzailea: √ √ Momentu bihurtzailea: Atzerako martxa  Datuak: ASME kodigoa aplikatzeko beharrezkoa da momentuak kalkulatzea. Momentu makurtzailea tarteko ardatzarekin definitu den bezala kalkulatuko da. Momentu bihurtzaileari dagokionez, kasu honetan kontuan izan beharko dira engranajeen diametroak. Momentu makurtzailea: √ √ Momentu bihurtzailea: Behin tarteko ardatzak eta ardatz sekundarioak behar izango dituzten sekzio minimoak kalkulatuta, diametro horiek normalizatu egingo dira. Era honetan: Tarteko ardatzeko sekzioak (mm) Ø1 = 28 Ø2 = 31 Ø3 = 30 Ø4 = 30 Ø5 = 29 Ø6 = 26 Øam = 26 Ikus daitekeen bezala, tarteko ardatzeko eta ardatz sekundarioko sekzioen diametroak unitateetara borobildu dira era kontserbakorrean jokatuz (beti gorantz borobildu dira sekzioak kalkulatutako erreakzioak eusteko gai izan daitezen). Halere, badago ezberdintasun bat ardatz baten eta bestean jarraitutako irizpideekin. Izan ere, tarteko ardatzean engranajeak ildoen gainean kokatuko diren bitartean, ardatz sekundarioan engranajeak errodamenduen bidez finkatuko dira. Era honetan, engranajeen barne diametroa eta sekzioen kanpo diametroa berdinak izan behar direnez, SKF etxearen katalogoa aintzat hartuta egin da dimentsionamendua. 3.4.3.4. Atzerako martxaren ardatza Ardatz honen diametro minimoak kalkulatzeko ere ASME kodigoa erabiliko da. Prozesua berdina izango da. Datuak: Oreka estatikoa planteatuz: ∑ ∑ ASME kodigoa aplikatzeko beharrezkoa da momentuak kalkulatzea. Momentu makurtzailea tarteko ardatzarekin definitu den bezala kalkulatuko da. Momentu bihurtzaileari dagokionez, kasu honetan kontuan izan beharko dira engranajeen diametroak. Momentu makurtzailea: √ √ Momentu bihurtzailea: Kalkuluen emaitzak ikusita, atzerako martxaren ardatzarentzako 25 mm-ko diametroa aukeratu da. 3.4.4. Errodamenduen kalkulua Aurreko atalean euskarrietan sortzen diren indarrak kalkulatu dira. Indar hauek errodamenduek jasan beharko dituzten kargak dira engranajeak kontaktuan daudenean. Ikus daitekeen bezala, errodamenduek karga axialak eta erradialak jasan beharko dituzte. 3.4.4.1. Tarteko ardatza Tarteko ardatzak bi errodamendu ditu, bata A euskarrian eta bestea B euskarrian. Errodamenduak nekera kalkulatuko dira, eta prozesu horretan errodamenduak finkatuko diren puntuetan (A eta B euskarriak) sortzen diren indarrak hartuko dira kontuan. Erreakzioak: Abiadura Indar erradiala A (N) Indar erradiala B (N) Indar axiala (N) 1 5791,52 1013,68 1741,28 2 3083,30 1778,94 696,59 3 2833,99 1821,58 242,3 4 3084,65 2346,33 53,59 5 3324,30 2425,61 96,09 6 3757,28 2795,98 217,7 Atzerako martxa 3334,48 8165,65 1393,45 Errodamenduek 5000 orduko iraupena izango dutela suposatu da, eta ardatzaren biraketa abiadura 3000 bira minutuko dela. Fidagarritasuna, berriz, % 90ekoa definitu da. Karga baliokidea eta bizitza nominala izanda ahalmen dinamikoa kalkulatu daiteke formula hau erabilita: ( ) Behin karga ahalmen dinamikoa (C) eta diametroa jakinda, SKF etxearen arrabola zilindrikodun errodamenduen katalogoari erreparatuko zaio baldintza horiek betetzen dituen errodamendua aukeratzeko asmoz: Goiko irudian ikus daitekeen bezala, NUP 305 ECP errodamendua da baldintzak betetzen dituena. Bere ezaugarriak: Hortaz, erdiko ardatzaren A euskarrian NUP 305 ECP arrabola zilindrikodun errodamendua jarriko da. 3.4.4.1.2. B euskarriko errodamendua B euskarrian jarriko den errodamenduak karga erradialez gain karga axialak ere jasan beharko dituenez bertan boladun errodamendua jartzea erabaki da. Boladun errodamenduen kalkulurako iterazioetan oinarritzen den prozesu bat erabiltzen da. Makinen Diseinuko liburuan datorren taula erabiliko da e, X eta Y faktoreak definitzeko. Hasierako balioak ondokoak izango dira:  e = 0,27  A euskarriko errodamenduaren kalkuluetan egin den bezala, kasu honetan ere segurtasun koefiziente bat (CS = 1,2) erabiliko da. Beraz: Lehen egin bezala, karga ahalmen dinamikoa eta diametroa ezagututa SKF etxearen boladun errodamenduen katalogora joko da. Goiko irudian ikus daitekeen moduan QJ 305 MA da lehenbiziko iterazioan lortutako errodamendua. Bere ezaugarriak: Jarraian errodamendu hori bete beharreko baldintzak betetzeko aproposa den ala ez konprobatuko da X-en eta Y-ren benetako balioak kalkulatuz. Horretarako goian erakutsi den taula erabiliko da eta interpolazioak burutuko dira balio errealak kalkulatzeko. 1. abiadura  Karga dinamikoa: 3.4.4.2.1. C euskarriko errodamendua A euskarrian gertatzen den bezala, C euskarrian soilik karga erradiala jasan behar du errodamenduak. Hortaz, egoera honetan aurretik egin den bezala, arrabola zilindrikodun errodamendu bat erabiliko da. Prozesua lehen jarraitu den berdina da. Karga baliokidea kalkulatuko da lehenbizi, ondoren bizitza nominala, eta behin datu hauek izanda errodamenduaren karga dinamiko minimoa kalkulatuko da. Errodamenduaren bizitza erabilgarria abiadura bakoitzaren araberakoa da. Horregatik, errodamenduaren bizitza kalkulatuko da abiadura bakoitzarentzat transmisio erlazioa kontuan hartuta: Behin karga ahalmen dinamikoa (C) eta diametroa jakinda, SKF etxearen arrabola zilindrikodun errodamenduen katalogoari erreparatuko zaio baldintza horiek betetzen dituen errodamendua aukeratzeko asmoz: Goiko irudian ikus daitekeen bezala, NUP 305 ECP errodamendua da baldintzak betetzen dituena. Bere ezaugarriak: Hortaz, ardatz sekundarioaren C euskarrian ere, tarteko ardatzaren A euskarrian egin den bezala, NUP 305 ECP arrabola zilindrikodun errodamendua jarriko da. 3.4.4.2.2. D euskarriko errodamendua Tarteko ardatzaren B euskarrian gertatu den bezala, euskarri honetan jarriko den errodamenduak karga erradialez gain karga axialak ere jasan beharko ditu. Hori dela eta, bertan boladun errodamendu bat ezartzea erabaki da eta, beraz, B euskarriko errodamendua aukeratzeko burutu den prozesu bera egingo da. Lehen bezala, hauek izango dira e, X eta Y faktoreen hasierako balioak:  e = 0,27  Kasu honetan ere segurtasun koefiziente bat (CS = 1,2) erabiliko da. Beraz: Lehen egin bezala, karga ahalmen dinamikoa eta diametroa ezagututa SKF etxearen boladun errodamenduen katalogora joko da. Karga ahalmen dinamikoaren balioa kontuan hartuta beharrekoa baino barne diametro handiagoa duen errodamendu bat lortzen da. Hau erabiliz gero, tentsio kontzentrazioak agertuko lirateke eta, beraz, ez da komenigarria. Hori dela eta, dauden aukerak aztertuta errodamendu pare bat jartzea erabaki da. Beraz D puntuko euskarrian QJ 305 MA boladun errodamendu bikote bat jartzea erabaki da. Ezaugarriak: Irudian ikus daitekeenez 33207 errodamendu konikoa hautatu da. Bere ezaugarriak: ) Lortutako balioekin eta SKF etxearen katalogoa ikusita, 2b kasua aztertu beharko da errodamenduen aukeraketarekin jarraitzeko. Behin errodamenduen karga baliokidea eta bizitza nominala kalkulatuta karga dinamikoa kalkulatuko da aukeraketa egokia den ala ez erabaki ahal izateko: ( ) 3.4.4.4. Ardatz sekundarioko gurpilentzako errodamenduak Ardatz honetako gurpilek (atzerako martxari dagokiona kenduta) era librean biratzen dute sinkronizatzailea euretako bati egokitzen ez bazaio. Biraketa hori burutzeko, jakina, gurpilek errodamenduak behar dituzte, eta ez da ahaztu behar hauek izango direla, errodamenduak alegia, gurpilak engranatzean sortuko diren kargak jasango dituzten osagaiak. Helburu honetarako erabiltzen diren errodamenduak orratz erakoak dira. Nahiz eta zeharkako sekzio txikia izan, karga handiak jasateko gai dira eta, hortaz, oso aproposak dira espazio gutxiko egoeretan erabiltzeko. Kalkulatutako karga gaitasunarekin eta diametroarekin (d = 30 mm) SFK etxearen orratz erako errodamenduen katalogora joanda: Irudian ikusten den bezala, behar diren ezaugarriak betetzen dituen errodamendua NA 6906 da. Hona hemen errodamendu horren datuak: Kalkulatutako karga gaitasunarekin eta diametroarekin (d = 32 mm) SFK etxearen orratz erako errodamenduen katalogora joanda: Irudian ikusten den bezala, behar diren ezaugarriak betetzen dituen errodamendua NKI 32/30 da. Hona hemen errodamendu horren datuak: Kalkulatutako karga gaitasunarekin eta diametroarekin (d = 30 mm) SFK etxearen orratz erako errodamenduen katalogora joanda: Irudian ikusten den bezala, behar diren ezaugarriak betetzen dituen errodamendua NA 6906 da. Hona hemen errodamendu horren datuak: Kalkulatutako karga gaitasunarekin eta diametroarekin (d = 30 mm) SFK etxearen orratz erako errodamenduen katalogora joanda: Irudian ikusten den bezala, behar diren ezaugarriak betetzen dituen errodamendua NA 6906 da. Hona hemen errodamendu horren datuak: Kalkulatutako karga gaitasunarekin eta diametroarekin (d = 30 mm) SFK etxearen orratz erako errodamenduen katalogora joanda: Irudian ikusten den bezala, behar diren ezaugarriak betetzen dituen errodamendua NA 69/28 da. Hona hemen errodamendu horren datuak: Kalkulatutako karga gaitasunarekin eta diametroarekin (d = 25 mm) SFK etxearen orratz erako errodamenduen katalogora joanda: Irudian ikus daitekeen bezala, beharrezko ezaugarriak dituen errodamendua NKI 25/30 da. Bere ezaugarriak: 3.4.5. Txabetak Txabetaren bidez ardatzaren momentu bihurtzailea ardatzean muntatutako osagaiari transmititzen zaio. Txabeta mota desberdin asko dauden: zirkularrak, trapezoidalak, Woodruff,… Txabetaren zabalera (b) eta altuera (h) normalizatuta daude ardatzaren Kalkulu hori burutzeko, txabetarengan F = T/R indar batek eragiten duela suposatzen da. Hala ere, aipatu beharra dago suposaketa hau sinplifikazio bat dela, errealitatean indarren banaketa txabetaren eta txabeta kokatzen den zuloaren artean dagoen espazioaren araberakoa baita (zenbat eta kokapen zehatzagoa, orduan eta portaera hobea). Hipotesi bat eginez, txabetak indar horren eraginez sortutako honako bi kasu hauetan huts egingo duela aurresan daiteke: indar ebakitzailea medio edota makurdura indarra medio. Txabeten materiala aukeratzeko orduan txabetek duten beste funtzio bat hartu behar da kontutan. Izan ere, normalean txabetak burutzeko erabiltzen diren materialen propietateak ardatzak osatzeko erabiltzen direnenak baino txarragoak izaten dira. Era honetan, transmititu beharreko momentu bihurtzailea handiegia bada txabeta apurtuko da eta ez ardatza (kontuan izan behar da ardatzak txabetak baino garestiagoak direla). Honela, txabetek hala nolako "fusible mekaniko" izaera hartuko dute. Kasu honetan, txabetak burutzeko erabiliko den materiala honako altzairua izango da: C-45 altzairua, 590 N/mm2-ko fluentzia tentsioa duena. Txabetarengan eragiten duen F indarra kalkulatzeko engranajeek transmititzen duten momentu bihurtzailea eta ardatzaren erradioa izango dira kontuan. Horretaz gain, Rodavigo fabrikatzailearen katalogoa erabiliko da. Txabeten luzera kalkulatzeko erabiliko diren formulak honako hauek izango dira: Atzerako martxa  Datuak: Behin abiadura guztiak aztertuta, denei 25 mm-ko luzera ezartzea erabaki da. Rodavigo etxearen katalogoa erabilita: Aukeratu diren txabeta guztietan ondokoa betetzen da: 3.4.6. Sinkronizatzaileen dimentsionamendua Abiaduren gurpilak errodamenduen bidez daude ardatz sekundariora finkatuta. Beraz, sinkronizatzailea gurpil hauetako baten akoplatzen ez bada gurpilek euren kasa biratuko dute eta momentu bihurtzailea ez da ardatz sekundariora transmitituko. Sinkronizatzailearen bidez bere kasa biratzen dabilen gurpiletako bat ardatzera finkatuko da, eta era honetan, motorrak emandako momentu bihurtzailea ardatz sekundariora transmitituko da. Prozesu honen hasieran enbrage koniko batek bezala jokatuko du sinkronizatzaileak. Izan ere, abiadura aldaketa leuna eta progresiboa izan behar da eta hori horrela izateko sinkronizatzaileak ardatzaren eta gurpilaren abiadurak parekatu behar ditu. Horretarako, frikzio bidezko enbrage koniko batek bezala jokatuko du sinkronizatzaileak: horretara bideratuta dagoen gurpilaren gainazalarekin kontaktua egingo du eta sortuko den marruskaduraren bidez gurpilaren eta ardatzaren abiadurak berdinduko ditu. Abiadurak berdinduta, egoera aproposa izango da hortzen bidezko lotura burutzeko, eta sinkronizatzaileak eta gurpilak bat egingo dute euretan definitu diren ildoei (hortzei) esker. Sinkronizatzailea, esan bezala, gai izan behar da motorraren momentu bihurtzailea transmititzeko eta, honenbestez, datu hori kontuan izan behar da mekanismo honen diseinua burutzeko. Sinkronizatzaileak hiru atal nagusi ditu: eraztun sinkronizatzailea, kubo sinkronizatzailea eta sinkronizatzailea. Eraztun sinkronizatzaileak forma konikoa izateaz baliatzen dira engranajeen kontra egiteko eta, honela, engranajeen eta sinkronizatzaileen abiadura berdintzeko (frikzio bidez). Atal koniko honetaz gain (sinkronizatze prozesuaren lehenbiziko atalaz arduratuko dena), eraztunak beste elementu garrantzitsu batzuk ditu sinkronizazioa burutzeko: hortzak, DIN 5480 arauaz definitu direnak. Aipatzekoa da sinkronizatzaileen tamaina eta hortz kopurua sekzioaren diametroaren menpe egongo direla. Hortz hauen bidez, sinkronizazioaren bigarren atala burutuko da, eta sinkronizatzaileak eta engranajeak (eta, hortaz, baita ardatz sekundarioak ere) elkarrekin biratuko dute, elementu bat izango balira bezala. Kubo sinkronizatzaileak, berriz, hortzak dituzte bai kanpotik bai barnetik. Barneko hortzek sinkronizatzailea eta ardatz sekundarioa elkartzen dituzte. Kanpoko hortzen bidez eraztun sinkronizatzailea eta sinkronizatzailea akoplatzen dira, elementu bakar bat izango balira bezala joka dezaten. Hortzak, bai barnekoak bai kanpokoak, DIN 5480 araua jarraituta definitu dira. Azkenik, sinkronizatzaileak 16MnCr5 altzairuz egingo dira. Hauexek dira ezkerretara eta eskuinetara mugituko direnak engranajeak, eraztunak eta kuboak Non: p = Presioa hegaletan = 100 N/mm2 K = Sostengu faktorea = 1,15 Fu = Indar tangentziala (N) = T/r, non T momentu bihurtzailea den eta r erradioa h = Hortzen altuera Lt = Loturaren luzera Z = Hortz kopurua Modulu bezala 1,75 mm aukeratu da. Sinkronizatzaileak 3 izango dira guztira.  1-2 abiaduren sinkronizatzailea. Sekzioen diametroak: o Ardatzaren diametroa 1. abiaduran: 30 mm o Ardatzaren diametroa 2. abiaduran: 32 mm  3-4 abiaduren sinkronizatzailea. Sekzioen diametroak: o Ardatzaren diametroa 3. abiaduran: 30 mm o Ardatzaren diametroa 4. abiaduran: 30 mm  5-6 abiaduren sinkronizatzailea. Sekzioen diametroak: o Ardatzaren diametroa 5. abiaduran: 28 mm o Ardatzaren diametroa 6. abiaduran: 25 mm Sinkronizatzaileak diametro txikienean joango kokatuko direla erabaki da. Hortaz:  1-2 abiaduren sinkronizatzailea: 30 mm  3-4 abiaduren sinkronizatzailea: 30 mm  5-6 abiaduren sinkronizatzailea: 25 mm Behin sinkronizatzaileen erradioak definituta eta modulua aukeratuta hortz kopurua ezagutu daiteke taula erabiliz:  1-2 abiaduren sinkronizatzailea 16 hortz  3-4 abiaduren sinkronizatzailea 16 hortz  5-6 abiaduren sinkronizatzailea 14 hortz - 1. eta 2. abiaduren sinkronizatzailea Datuak: m = 1,75 mm - 3. eta 4. abiaduren sinkronizatzailea 3.4.6.2. Sinkronizatzaileen marruskadura ahalmena Sinkronizatzaileek enbrage koniko batek bezala funtzionatzen dute. Desberdintasuna: sinkronizatzaileek hortzak dituzte gurpilarekin eta ardatzarekin bat egiteko. Halere kalkulua sinkronizatzaileak hortzik izango ez balu bezala egingo da, hau da, enbrage batek bezala funtzionatzen duela suposatuko da, kontserbakor jokatuz. Sinkronizatzaileari esleitutako konikotasuna transmititu beharreko momentu bihurtzailea jasateko gai den ala ez konprobatuko da. ( ) ( ) - 1. eta 2. abiaduren sinkronizatzailea Abiadura hauetaz arduratzen diren gurpilen diametroak kontutan izanda, sinkronizatzailearen kanpo erradioa 30 mm eta barne erradioa 25 mm izatea suposatu da. BALIO DU - 3. eta 4. abiaduren sinkronizatzailea Abiadura hauetaz arduratzen diren gurpilen diametroak kontutan izanda, sinkronizatzailearen kanpo erradioa 26 mm eta barne erradioa 21,67 mm izatea suposatu da. BALIO DU - 5. eta 6. abiaduren sinkronizatzailea Abiadura hauetaz arduratzen diren gurpilen diametroak kontutan izanda, sinkronizatzailearen kanpo erradioa 24 mm eta barne erradioa 20 mm izatea suposatu da. 3.5. DIFERENTZIALA OSATZEN DUTEN ELEMENTUEN DIMENTSIONAMENDUA Diferentziala honako elementu hauek osatzen dute: planetario bi, satelite bi, pinoia eta koroa. Elementu guzti hauek hagin zuzendun gurpil konikoak izango dira, eta elkarrekiko 90 gradutara ezarrita egongo dira. Modulua m = 5 mm. DIN 780 araua erabiliko da. Azpiko erradioa: 3.5.3. Pinoiaren dimentsioak Pinoiak 12 hortz izango dituela kontsideratuko da.
science
addi-61b8c9b1b80b
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/36553
Ibilgailu baten transmisioaren kalkulu eta diseinua
Garramiola Saizar, Jon
2019-11-27
5.1. BALDINTZA OROKORRAK Kontratu izaera duen dokumentu hau proiektuko dokumenturik garrantzitsuena da proiektua, transmisioa alegia, nola egin behar den zehazten baitu. Dokumentu honetan adierazitakoa garrantzitsua izango da proiektuaren iraupena, kostua eta kalitatea baldintzatuko baititu. 5.1.1. Agiriaren helburua Agiria honen helburua transmisio baten kalitatea bermatzeko bete behar diren espezifikazio minimoak jasotzea da. Era honetan, transmisioa osatzeko behar diren atal ezberdinen baldintzak adierazita geratzen dira dokumentu honetan. Proiektua era egokian diseinatu eta aurrera eramateko alderdi garrantzitsuak zehazten dira: araudiak, materialak eta fabrikazio prozedurak, adibidez, zehaztuta daude. Horietaz gain, beste zenbait aspektu ere definitzen ditu, hala nola aspektu teknikoak, ekonomikoak, legalak eta administratiboak. Bezeroaren eta ingeniariaren arteko harremanak finkatzen ditu, eta hirugarren figura bat ere sartzen du prozesuan: kontratista. Hemen azaldutako instalazio eta aplikazio baldintzak betetzea derrigorra izango da. Baldintzen Agiria proiektuaren helburuan gaizki ulerturik egon ez dadin errazten den agiria da. Esan bezala, sortutako baldintza tekniko, ekonomiko eta administratiboak finkatzen ditu. Bertan, transmisioaren fabrikazioa, muntaketa eta mantentze baldintzak argitaratuko dira. 5.1.2. Argitaratze data Proiektu hau Bilbon, 2019ko ekainaren 27an argitaratuko da. 5.1.3. Agiriaren hedadura Dokumentu honek, alde batetik, transmisioaren ezaugarri funtzionalak eta fabrikazio, muntaia eta erabilera baldintzak definitzen ditu. Beste aldetik, bezeroaren eta ingeniariaren hartu emana kontrolatzen du, bakoitzaren eskumenak eta betebeharrak zehaztuz. Sakon aztertuz gero, alderdi teknikoan lehengaietatik hasita transmisioaren entrega burutu arte bete beharreko neurriak eta baldintzak ezartzen dira. Hau, prozesuan parte hartzen duen pertsona orok bete behar du: fabrikazioaz arduratuko den enpresak, azpikontratak, bezeroak, … Baldintza ekonomikoetan alderdi ekonomikoak izango dira aztergai. Baldintza administratiboetan, ostera, aspektu fiskalak eta baldintza legeak zehaztuko dira. 5.1.5. Ager daitezkeen akatsak Proiektuan aurrera eramatean desadostasunen bat agertuz gero, proiektu honetako dokumentuek izango dute lehentasuna, indarrean dagoen legediak kontrakorik esaten ez duen bitartean. Planoa eta gero, Baldintzen Agiria izango da indar gehien izango duen dokumentua. Bestetik, planoetan xehetasunen bat falta bada eta beharrezkoa baldin bada, kontratistak buruturiko gehigarri orok proiektuaren zuzendariaren oniritzia beharko du burutu ahal izateko. 5.2. BEREZKO BALDINTZAK Atal honetan transmisioari dagozkion baldintza tekniko, ekonomiko eta administratiboak azalduko dira. 5.2.1. Baldintza Teknikoak Transmisio sistema osatzen duten elementu orok planoetan eta gainontzeko dokumentuetan zehaztutako baldintzak bete behar dituzte. Dokumentu hau osatzen duten baldintza teknikoak bete egin behar dira, baita fabrikatzaileek adierazten dituztenak ere osagai komertzialen kasuan. Erabiliko diren materialak kalitate eta jatorri ziurtagiriak izan beharko dituzte. Proiektu honetarako produzituko diren elementuek baldintza eta arau batzuk bete beharko dituzte. Gainera, proiektuaren zuzendariak onartu beharko ditu, espezialistek homologatu ostean. Zuzendaritza teknikoa da transmisioa osatzeko beharrezkoak diren osagaiak (bai fabrikatuko diren elementuak bai osagai komertzialak) konprobatuko dituena. Industrializazioan adituak, bestalde, proiektua aurrera eramateko beharrezkoak diren erremintak ebaluatuko ditu, akatsen bat aurkituz gero ordezkoa bilatuz. Azkenik, kalitateko aditua izango da materialen inguruko informeak, homologazioak, entseguak, produktuaren trazabilitatea eta beste zenbait informazio proiektuaren zuzendaritza teknikoari helarazteaz arduratuko dena. 5.2.2. Materiala Jarraian transmisioaren atal ezberdinak osatzeko erabiliko diren materialak zehaztuko dira. 5.2.2.1. Orokortasunak Orokorrean kalitate departamentua da beharrezkoak diren entseguak (gogortasuna, erresistentzia, etab.) egiteaz arduratzen dena. Era berean, aipatzekoa da transmisioaren atal baten materiala aukeratu aurretik atal horrek zein funtzio izango duen, zer nolako kargak jasango dituen eta atalaren iraupena zein izango den aztertzen direla. Proiektu honetan, halere, ez da horrelakorik egingo eta helburu bera izan duten beste proiektu batzuk izango dira kontuan. 5.2.2.2. Materialen propietateak Atal honetan transmisioaren fabrikazioa burutzeko erabili behar diren materialak zehazten dira. Material hauen propietateak azaltzen dira eta atal bakoitzarentzat egindako material aukeraketa arrazoitzen da.  34Cr4 34Cr4 altzairu tenplatua da. Higadurarekiko erresistentzia handia du eta gainazal gogorra dauka. Bere isurpen tentsioa 981 N/mm2 da. Erresistentzia altua duenez, material hau transmisioa osatzen duten 3 ardatzak osatzeko erabiliko da. Hortaz, ardatz primarioa, tarteko ardatza eta ardatz sekundarioa 34Cr4 altzairu tenplatuarekin egingo dira. Hona hemen bere konposizio kimikoa: C Si Mn P S Cr Ni Mo Besteak 0,30/0,37 < 0,40 0,60/0,90 < 0,035 < 0,035 0,90/1,20 - 5.1. Taula. 34Cr4 altzairuaren konposizio kimikoa  20MnCr5 20MnCr5 altzairu zementatu bat da. Higadurarekiko erresistentzia handia eta gainazal oso gogorra ditu. 100-130 kg/mm2-ko trakzio erresistentzia du eta bere isurpen tentsioa 70 kg/mm2-koa da. Erresistentzia handia duenez eta gainazalak higadurarekiko babes handia eskaintzen duenez engranajeak burutzeko material hau erabiltzea erabaki da. Hortaz, transmisioa osatuko duten engranaje guztiak burutzeko material hauxe erabiliko da. Hona hemen bere konposizio kimikoa: C Si Mn P S Cr Ni Mo Besteak 0,17/0,22 < 0,40 1,10 /1,40 < 0,035 < 0,035 1/1,30 - 5.2. Taula. 20MnCr5 altzairuaren konposizio kimikoa  16MnCr5 16MnCr altzairu zementatua da. Kasu honetan ere, erresistentzia handia eskaintzen du eta gainazala gogorra da. Trakzio erresistentzia 80-110 kg/mm2-koa da eta altzairuaren isurpen tentsioa 60 kg/mm2-koa da. Material hau abiadura kaxan kokatuko diren sinkronizatzaileak fabrikatzeko erabiliko da. Hona hemen bere konposizio kimikoa: C Si Mn P S Cr Ni Mo Besteak 0,10/0,19 < 0,40 1/1,30 < 0,035 < 0,035 0,80/1,1 - 5.3. Taula. 16MnCr5 altzairuaren konposizio kimikoa  51CrMoV4 51CrMoV4 hobetutako altzairua da. Bere ezaugarriengatik (erresistentzia eta elastizitate handia) malgukietan eta antzeko funtzioak dituzten osagaietan erabiltzen dira. Erresistentzia handiagoa lortu asmoz materialari tenplatua aplikatuko zaio. Materialak 140-170 kg/mm2-ko trakzio erresistentzia du eta bere isurpen tentsioa 120 kg/mm2-a izango da. Proiektu honetan eraztun sinkronizatzaileak burutzeko erabili da. Hona hemen bere konposizio kimikoa: C Si Mn P S Cr Ni Mo Besteak 0,47/0,55 < 0,40 0,70/1,10 < 0,035 < 0,035 0,90/1,20 - 0,1/0,25 5.4. Taula. 51CrMoV4 altzairuaren konposizio kimikoa  F114 F114 altzairuak nahiko erresistentzi baxua eskaintzen du. Halere, propietate hau baliagarria da zenbait funtziotarako, adibidez, fusible mekaniko bezala erabiltzeko. Era honetan, altzairu hau erabiliko da txabetak osatzeko. Materialaren isurpen tentsioa 590 N/mm2-koa da eta bere gogortasuna 55 HRC da. Orokorrean aurretik aipatu diren altzairuek baino propietate eskasagoak ditu. Halere, beharrezkoa da hau horrela izatea, transmisio sisteman akatsik balego atal hau apurtu beharko litzateke eta, gainontzeko osagaiak babestuz. Hona hemen bere konposizio kimikoa: C Si Mn P S Cr Ni Mo Besteak 0,42/0,50 < 0,40 0,50/0,80 < 0,045 < 0,045 < 0,40 < 0,40 < 0,10 - 5.5. Taula. F114 altzairuaren konposizio kimikoa 5.2.3. Osagaien deskribapena Transmisioa osatzen duten elementu guztiak dokumentu honetan zehaztuta daude. Elementuak fabrikatu behar badira 4. Dokumentua Planoak izango da aintzat; elementuak komertzialak badira, ostera, dokumentu honetan espezifikatuko da. 5.2.3.1. Enbragea Enbragearen diskoaren kanpo diametroa 235 mm-koa da eta barne diametroa 163,50 mm-koa. SACHS etxearen katalogotik aukeratu da kalkuluetan lortutako balioetatik abiatuz eta, hortaz, elementu komertziala da. Enbragea ardatz primarioaren gainean finkatu ahal izateko 7 mm-ko luzera duen artekatua behar dela kalkulatu da, nahiz eta planoetan luzera handiagoa erabiltzea erabaki den, kontserbakor jokatuz: 30 mm. Lotura 16 hortzek osatuko dute euren modulua 2 mm delarik. Ardatza primarioaren diametroa, berriz, 35 mm-koa da. Diseinuan DIN 5480 araua erabili da eta doiketan H8/h9 lasaiera ezartzea erabaki da. 5.2.3.2. Abiadura kaxa Jarraian abiadura kaxa osatzen duten osagai ezberdinak aztertuko dira. 5.2.3.2.1. Ardatz primarioa Ardatz primarioak 170 mm-ko luzera du eta 34Cr4 altzairuaz egina dago. Sekzio bakarraz osatuta dago, 35 mm-ko diametroduna, ASME kodigoaz definitu dena. Ardatz honetan 27 hortz dituen engranaje bat dago mekanizatuta: 143,66 mm-ko diametro primitiboa eta 50 mm-ko zabalera, modulua 5 mm izanik. Aipatzekoa da ardatzak 0,03 mm-ko tolerantzia geometrikoa (zentrukidetasuna) duela. Era honetan, ardatza egiturara finkatzeaz arduratuko diren errodamendu konikoen funtzionamendu egokia bermatzen da. Errodamenduak ardatzean finkatzeko H7/k6 doiketa erabili da. Ardatzaren hasieran 20 mm-ko luzera duten ildoak mekanizatuko dira DIN 5480 araua erabilita: 35 mm-ko diametroa, 2 mm-ko modulua eta 16 hortz. Enbragea ildo hauen bidez finkatuko da ardatzera. Gainazal akaberari dagokionez, N9 akabera erabiliko da gune hauek kenduta: artekatua, errodamenduak kokatuko diren gunea eta engranajearen hortzak. Azken kasu hauetan N7 gainazal akabera erabiliko da. Zalantzaren bat izanez gero kontsultatu 4. Dokumentua: Planoak dokumentua. 5.2.3.2.2. Tarteko ardatza Tarteko ardatzak 690 mm-ko luzera du eta 34Cr4 altzairuz dago fabrikatuta. Ardatza diametro ezberdina duten sekzioz dago osatuta, diametro maximoa 31 mm izanik. Diametro horiek definitzeko ASME kodigoa erabili da. Azpimarratzekoak dira elementu honek bete behar dituen tolerantzia geometrikoak. Era honetan, 0,03 mm-ko zentrukidetasuna eta 0,01 mm-ko zuzentasuna bete beharko dira osagai honen funtzionamendu egokia bermatzeko (bibrazioak saihestu, kolpe txikiak ekidin,…). Ardatz hau, jakina, errodamenduen bidez finkatuko da. Doiketari dagokionez, H7/k6 erabiliko da errodamenduek inolako arazorik gabe bira dezaten. Gainazal akaberari dagokionez, aipatzekoa da aspektu honen inportantzia transmisioaren funtzionamenduan. Oso atal zehatza izan behar da, fidakorra, eta hori dela eta N7 gainazal akabera ezartzea erabaki da. Ardatz honetan engranajeak finkatzeko txabetak erabiliko dira. Honela, inolako hutsegiterik balego txabeta apurtuko litzateke, transmisioa osatzen duten gainontzeko atalak babestuz. Tarteko ardatzeko engranajeak ardatz sekundarioan dauden beste engranajeekin zuzenean konektatuta daude (atzerako martxaz arduratzen den engranajea kenduta), potentziaren transmisioa ahalbidetuz. Atzerako martxaren kasuan 3 engranaje erabiltzen dira transmisioa burutzeko (erdian hirugarren engranaje bat kokatzen da biraketa norantza aldatzeko). Engranaje guztiak helikoidalak dira (kontaktu hobea, zarata gutxiago) atzerako martxaz arduratzen diren 3 engranajeak kenduta (kasu hauetan hortzak zuzenak dira). Zehaztasun gehiago gura izanez gero kontsultatu 4. Dokumentua: Planoak dokumentua. 5.2.3.2.3. Ardatz sekundarioa Ardatz sekundarioak 665 mm-ko luzera du eta beste bi ardatzak bezala 34Cr4 altzairuaz fabrikatuta dago. Kasu honetan ere, ASME kodigoa erabili da ardatza osatzen duten sekzio ezberdinen diametroak kalkulatzeko, maximoa 32 mm delarik. Ardatz honen gainean finkatuta dauden engranajeek libre biratzen dute gidariak abiadura bat aukeratu eta sinkronizatzailea engranaje horretan akoplatu arte. Sinkronizatzaileen funtzionamendu egokia bermatzeko, osagai hauek ildoen bidez finkatu dira ardatzera DIN 5480 araua erabiliz. Sinkronizatzaile bakoitza momentu bihurtzaile jakin bat transmititzeko kapaza izan behar denez ildoen luzera desberdina izango da sinkronizatzaile batetik bestera. Jarraian erakutsiko den taulan abiadura kaxan erabiliko diren sinkronizatzaileen dimentsio nagusiak definitzen dira: Sinkronizatzailea Diametroa [mm] Hortz kopurua 1. eta 2. abiadurak 30 16 3. eta 4. abiadurak 30 16 5. eta 6. abiadurak 25 13 5.6. Taula. Sinkronizatzaileen diametroa eta hortz kopurua 1-2 abiaduren sinkronizatzailea 30 mm-ko zabalera duen artekatuaren gainean kokatuko da. Gainontzeko biak (3-4 eta 5-6 abiaduren sinkronizataileak, alegia), 20 mm-ko zabalera duten artekatuen gainean kokatuko dira. Modulu bezala 1,75 mm hartuko da. Aipatzekoa da 3 artekatu horietaz gain badela beste artekatu bat ere: atzerako martxaren koroa ardatzera lotzeaz arduratuko den artekatua. Hau, 50 mm zabal izango da, 25 mm-ko diametroa izango du eta 13 hortz izango ditu. Modulua kasu honetan ere 1,75 mm izango da. Ardatz sekundarioa transmisioaren hurrengo osagaiarekin (diferentzialaren parte den pinoiarekin, alegia) lotzeko artekatua erabiliko da. Honako datuak izango ditu lotura horrek: 25 mm-ko diametroa, 13 hortz, 1,75 mm-ko modulua eta 50 mm-ko zabalera. Ardatz honek, tarteko ardatzak bezala, N7 gainazal akabera izango du. Elementu hau finkatzeko errodamenduak erabiliko dira, eta H7/k6 doikuntza erabiliko da funtzionamendu egokia bermatzeko. Zalantzaren bat izanez gero 4. Dokumentua: Planoak kontsultatu. 5.2.3.2.4. Engranajeak Engranajeak abiadura kaxa osatzen duten elementu garrantzitsuenak dira, hauen bidez, transmisio erlazioak lortzen baitira. Proiektu honetan engranaje helikoidalak eta zuzenak erabili dira: helikoidalak kotxea aurrera higitzeaz arduratuko diren abiadurentzako eta zuzenak atzerako martxarentzako. Kasu guztietan 20MnCr5 altzairua zementatua erabiliko da. 5.2.3.2.4.1. Engranaje helikoidalak Esan bezala, engranaje hauek kotxea aurrera higitzeaz arduratuko diren abiaduretan erabiliko dira. Kaxak 6 abiadura izango ditu. Abiadura bakoitzak, nola ez, engranaje pare bat izango du: bata tarteko ardatzean kokatuko da (pinoia) eta bestea ardatz sekundarioan (koroa). Tarteko ardatzean kokatuta dagoen engranajea txabeta bidez finkatuko den bitartean, ardatz sekundarioan dagoen engranajea errodamendu batez finkatuko da. Era honetan, era librean biratuko du sinkronizatzailea berarekin kontaktuan jartzen ez bada. Jarraian proiektu honetan erabiliko diren engranajeak azalduko dira, engranaje bakoitzaren parametro nagusiak definituz (zehaztasun gehiago gura bada begiratu 3.4.2. Engranajeen kalkulua atala 3. Dokumentua: Kalkuluak dokumentuan): Aipatzekoa da engranajeetan zorro itxurako irtenguneak definitu direla. Honen bidez engranajeak bata bestearen kontra finkatuko dira eta euren arteko distantzia konstante mantenduko da, posizio egokia bermatuz. Egiteko honetara bideratutako gainazalek N7 akabera izango dute interferentziak ekiditeko. Esan bezala, tarteko ardatzera engranajeak finkatzeko txabetak erabili diren bitartean ardatz sekundariora engranajeak finkatzeko errodamenduak erabili dira. Lehenbiziko kasuan (tarteko ardatza – txabetak), engranajeekin kontaktuan dauden guneek N7 gainazal akabera eta H7/k6 doikuntza izango dute. Bigarren kasuan (ardatz sekundarioa – errodamenduak), orratz erako errodamenduak erabiliko dira engranajeak finkatzeko. Eginkizun honetarako H7/k6 doikuntza aukeratu da. Azpimarragarria da engranajeek alde baten irtengune bat izango dutela. Irtengune hau mekanizazio bidez egingo da, eta bi elementu nagusi izango ditu. Bata, sekzio konikoa. Sekzio koniko hau eraztun sinkronizatzailera akoplatuko da eta enbrage koniko batek duen funtzio berdina beteko du, engranajearen eta sinkronizatzailearen arteko abiadura berdinduz. Bestea, DIN 5480 araua aintzat hartuz definitutako hortzeria. Behin sekzio konikoak bere lana egin eta engranajeak eta sinkronizatzaileak abiadura antzekoa izatea lortuta, hortz hauen bidez engranajeak eta sinkronizatzaileak bat egingo dute, aukeratutako engranajea finkoa eginez eta hark emandako potentzia transmitituz. Engranajeek 0,03 mm-ko tolerantzia geometrikoa izango dute (paralelismoa) biraketa zehaztasunez eta inolako arazorik gabe egin dezaten. Horretaz gain, engranaje guztietan 0,01 mm-ko tolerantzia geometrikoa (zirkularra, oszilazioa) definitu da. Era honetan ardatzen arteko distantzia ahalik eta konstanteena izatea lortu nahi da. Zehaztasun gehiago gura bada begiratu 4. Dokumentua: Planoak dokumentua. 5.2.3.2.4.2. Engranaje zuzenak Atzerako martxa lortzeko 3 engranaje erabiltzen dira: pinoia, koroa eta biraketa norantza aldatzen duen engranajea. Engranaje hauek, gainontzekoak ez bezala, hortz zuzendunak dira. Jakinekoa denez, pinoiaren eta koroaren tartean kokatuko den engranajearen funtzioa biraketaren norantza aldatzea izango da. Engranaje hau zuzenean mekanizatuko da atzerako martxaz arduratuko den ardatzean. Pinoiaren dimentsio berdinak izango ditu eta hauen artean lortuko den erlazioa 1:1 izango da. Hona hemen pinoiaren, biraketa aldatzeaz arduratuko den gurpilaren eta koroaren inguruko datuak: Proiektu honetarako aukeratu diren errodamenduak jarraian agertzen direnak dira: ARDATZ PRIMARIOA E euskarria - 33207 ø = 35 mm (konikoa) C = 104 kN F euskarria - 33207 ø = 35 mm (konikoa) C = 104 kN TARTEKO ARDATZA A euskarria - NUP 305 ECP ø = 25 mm (errodilo zuzenak) C = 46,5 kN B euskaria - QJ 305 MA ø = 25 mm (boladuna) C = 42,5 kN ARDATZ SEKUNDARIOA C euskarria - NUP 305 ECP ø = 25 mm (errodilo zuzenak) C = 46,5 kN D euskaria - QJ 305 MA ø = 25 mm (boladuna) C = 42,5 kN ERA LIBREAN BIRATZEN DUTEN GURPILAK 1. abiadura - NA 6906 ø = 30 mm (orratz erakoa) C = 42,9 kN 2. abiadura - NKI 32/30 ø = 32 mm (orratz erakoa) C = 36,9 kN 3. abiadura - NA 6906 ø = 30 mm (orratz erakoa) C = 42,9 kN 4. abiadura - NA 6906 ø = 30 mm (orratz erakoa) C = 42,9 kN 5. abiadura -NA 69/28 ø = 28 mm (orratz erakoa) C = 39,6 kN 6. abiadura - NKI 25/30 ø = 25 mm (orratz erakoa) C = 31,9 kN 5.11. Taula. Aukeratutako errodamenduak 5.2.3.2.6. Sinkronizatzaileak Sinkronizatzaileak 3 elementu ezberdinez osatuta daude: eraztun sinkronizatzailea, kubo sinkronizatzailea eta sinkronizatzailea (koroa). Jarraian elementu bakoitza aztertuko da. Eraztun sinkronizatzaileak 51CrMoV4 altzairuarekin daude eginda. Elementu hauek forma konikoa izateaz baliatzen dira engranajeen eta kubo sinkronizatzaileen kontra egiteko eta, honela, engranajeen eta kubo sinkronizatzaileen abiadura berdintzeko (frikzio bidez). Atal koniko honetaz gain (sinkronizatze prozesuaren lehenbiziko atalaz arduratuko dena), eraztunak beste elementu garrantzitsu batzuk ditu sinkronizazioa burutzeko: hortzak, DIN 5480 arauaz definitu direnak. Aipatzekoa da sinkronizatzaileen tamaina eta hortz kopurua sekzioaren diametroaren menpe egongo direla. Gainazal akabera N7 izango da eraztun sinkronizatzaileetan. Kubo sinkronizatzaileak, berriz, 16MnCr5 altzairuaz osatuta daude. Elementu hauek hortzak dituzte bai kanpotik bai barnetik. Barneko hortzek sinkronizatzailea eta ardatz sekundarioa elkartzen dituzte, eta hori dela eta H7/j6 doiketa definitu da gune horretan. Kanpoko hortzen bidez kubo sinkronizatzaileek bat egiten dute sinkronizatzaileekin, atal guztiak elementu bakar bat izango balira bezala joka dezaten. Hortzak, bai barnekoak bai kanpokoak, DIN 5480 araua jarraituta definitu dira. Kuboaren kasuan ere N7 da gainazal akabera elementu benetan garrantzitsua baita abiadura kaxaren funtzionamendua egokia izan dadin. Azkenik, sinkronizatzaileak 16MnCr5 altzairuz egingo dira. Hauexek dira ezkerretara eta eskuinetara mugituko direnak engranajeak, eraztunak eta kuboak elementu bat balira bezala joka dezaten. Sinkronizatzailea aldagailuari konektatuta dago urkila baten bidez. Era horretan, gidariak beharrizanen arabera abiadura definitu dezake. Kasu honetan ere N7 da gainazal akabera. Zalantzarik izanez gero kontsultatu 4. Dokumentua: Planoak dokumentua. 5.2.3.2.7. Txabetak Txabetak DIN 6885 araua jarraitzen duten elementu komertzialak dira. Materialari dagokionez, C-45 altzairua aukeratu da, osagai hauek fusible mekaniko bezala joka dezaten eta inolako arazorik egonez gero transmisio sistemaren gainontzeko elementuak babesteko. Txabeta guztiak berdinak izango dira: 25x10x8 mm. Rodavigo etxearen katalogoa erabili da aukeraketa egiteko. 5.2.3.3. Diferentziala Diferentziala 4 elementu nagusiz osatuta dago: pinoia, koroa, sateliteak eta planetarioak. Osagai hauen dimentsionaketa burutzeko DIN 780 araua erabili da. Tren epizikloidal batek bezala jokatzen dute osagai hauek. Pinoia  Pinoia ardatz sekundarioaren bukaeran mekanizatutako ildoen bidez lortuko da, eta 40NiCrMo7 altzairuaz egina egongo da. Ildoak definitzeko, jakina, DIN 5480 araua jarraitu da. N9 gainazal akabera da aukeratu dena, nahiz eta gune batzuetan (ildoetan) N7 akabera definitu den. Koroa  Koroa ere 40NiCrMo7 altzairuaz egina egongo da. Kasu honetan ere, DIN 5480 araua jarraitu da hortzak definitzeko. Gainazal akaberari dagokionez, N9 akabera izan da definitu dena, nahiz eta pinoiekin gertatzen den bezala, gune batzuetan N7 akabera zehaztu (hortzak). Sateliteak  Sateliteek momentu bihurtzailea planetarioetara transmititzen dute. Engranaje konikoak dira. Planetarioak  Planetarioak, sateliteak bezala, engranaje konikoak dira. Elementu hauek palierrei transmititzen diete potentzia eta azken hauek dira, palierrak alegia, gurpilekin kontaktuan daudenak eta hauek higitzea eragiten dutenak. 5.2.4. Exekuzio baldintzak Transmisio sistema osatzen duten elementuak 3 motatakoak izan daitezke. Alde batetik, kotxearen parametroek baldintzatzen dituzten elementuak aurki daitezke. Hauek, parametro horiek aintzat hartuta diseinatu behar dira. Beste aldetik, elementu komertzialak eta normalizatuak ditugu. Azken hauek fabrikatzaile espezializatuek sortzen dituzte eta, beraz, beharrezko baldintza teknikoak betetzen dituztela konprobatu behar da soilik. 5.2.4.1. Lehengaiak Transmisioa osatuko duten elementu gehienen jatorria altzairu barrak dira. Era berean, engranajeak, ardatzak eta sinkronizatzaileak fabrikatzeko mekanizazioa erabiliko da. Beharrezkoa da elementu horiek fabrikatzeko erabiliko den materialak kalitate ziurtagiria izatea, materialaren konposizio kimikoa egokia dela konprobatzeko eta enpresek ingurugiro baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko. 5.2.4.2. Hortzak Transmisioaren hainbat osagaik hortzak dituzte, hala nola ardatzek eta engranajeek. Hortz hauek mekanizazio bidez burutuko dira, fresa erabiliz hain zuzen (fresa madre deritzana). Industrian eginkizun honetarako gehien erabiltzen den metodoa da eta ez du piezan markarik uzten, emaitza nahiko egokia lortuz. Engranajeen tamaina eta beharrezkoa den zehaztasun maila kontuan izanda, aipatzekoa da elementu hauek sortzeko prozesu ezberdinak erabili daitezkeela: estrusioa, forja, tenkaketa, trokelatua,… Hortzen fabrikazio prozesua honako hau izango da: 1- Erabiliko den lehengaia (materiala) identifikatu 2- Beharrezko erremintak prestatu (hortz sortzailea) 3- Pieza bertikala tornu bertikalean mekanizatu 4- Beharrezko erreminta makinan (hortz sortzailea) kokatu 5- Hortzen mekanizazioari hasiera eman 6- Hortzen mekanizazioa amaituta doiketak burutu 7- Artezketa eta tenplaketa burutu 8- Kalitate kontrola egin 5.2.4.3. Gainazal akabera Aplikazioak eskatzen dituen propietateak lortzeko piezan zenbait prozesu egiten dira. Hauek dira gainazal akabera egokia behar duten guneak: - Txabeten ahokalekuak Gainazal akabera onak eskatzen dituzten osagaien kalitate kontrola oso garrantzitsua da transmisioaren funtzionamenduan eragin nabarmena izango baitu aspektu honek. 5.2.4.4. Perdoi geometriko eta dimentsionalak Oro har, gainazal akabera ona eta perdoi geometrikoak elkarren eskutik joaten dira, eta hori gertatzen da proiektu honetan. Errespetatu beharreko perdoien inguruan inongo dudarik edo kontraesanik egonez gero beharrezkoa izango da proiektuaren zuzendariari adieraztea. Planoetan agertzen diren perdoiak errespetatu egin behar dira eta osagai guztiak kalitate kontrol bat pasatu behar dute. Kasu honetan, kalitate kontrol hori FAI "First Article Inspection" kontrola egitean oinarritzen da. Aztertze prozesu horretan osagaien 3 lagin hartuko dira eta planoan adierazitako neurri guztiak neurtuko dira, guztiak perdoi geometrikoak errespetatzen dituztela konprobatuz. Azterketa bisuala ere egingo da materiala egokia dela eta itxuraz egoera onean dagoela baieztatzeko. 5.2.4.5. Tratamendu termiko eta kimikoak Transmisioa osatzen duten zenbait elementuk tratamendu termikoak behar dituzte eskakizunei aurre egiteko. Ardatzek eta engranajeek, esaterako, tenplaketa eta zementazioa behar dituzte materialaren propietate mekanikoak hobetzeko: erresistentzia, gogortasuna,… Honekin osagaiek iraupen luzeagoa izatea lortzen da. Aipatzekoa den beste tratamendu bat zinkatua da. Honen bidez materialak halako estaldura bat lortzen du korrosioari eta oxidazioari aurre egiteko. Transmisioa, adibidez, ingurugiro baldintza txarretan egongo da (hezetasuna,…) eta zinkatua onuragarria izango da baldintza gogor hauei aurre egiteko. Beti bezala kalitate kontrola beharrezkoa izango da tratamendu termiko hauek behar bezala aplikatu diren konprobatzeko. Gogortasun frogak egiteko Brinell saiakuntza erabiliko da. Tratamendu termikoen egiaztapena burutzeko saiakuntza suntsitzaileak erabiliko dira eta zinkatuaren eragina frogatzeko gatz ganberak. Bi kasuetan probetak erabiliko dira. 5.2.4.6. Muntaia Osagai guztien fabrikazioa burututa, elementu komertzialak jasota eta kalitate kontrol guztiak eginda muntaiari ekingo zaio. Hona hemen jarraitu beharreko prozesua: - Enbragearen gainontzeko multzoak muntatu - Enbrage osoa muntatu eta kutxaren aurrealdean kokatu - Abiadura kaxaren ardatzetan joango diren elementuak finkatu. Sekuentzia errespetatu beharra dago muntaia egokia izan dadin.Txabetak, engranajeak, sinkronizatzaileak, errodamenduak,…). - Ardatzak dagokien posizioan finkatu - Diferentziala muntatu (multzoa) eta ardatz sekundarioarekin lotura egin Muntaketa burutzeko beharrezkoak diren erremintak eta errekurtsoak langilearen esku egon behar dira. Gomendagarria da plastikozko punta duen mailua erabiltzea osagaiak muntaian ez kaltetzeko. Zerbaitek huts eginez gero edo elementuren bat hautsiz gero, muntaketa prozesuan jarraitutako sekuentzia jarraituko da baina alderantziz. 5.2.4.7. Koipeztaketa eta lubrifikazioa Transmisioan aurki daitezkeen elementu birakariak (engranajeak edota errodamenduak, adibidez) lubrifikatzeko olioa erabiliko da. Olioak hori egiteko nagusi izango ditu. Batetik, transmisioaren osagai birakarien mugimendua erraztuko du. Bestetik, olioaren fluxuak osagaien tenperatura kontrolatuko du, hauek larregi berotzea ekidinez. Azkenik, osagaien gainazala babestuko du. Transmisioetan erabiltzen diren olio mota ezberdinak dauden arren, proiektu honetan MTF LT 2 olioa erabiltzea erabaki da. Olio hau baldintza gogorrei aurre egiteko aukera egokia da. Garrantzitsua da, baita, olioaren bizi iraupena errespetatzea eta definitutako kilometroak egin ostean olioa aldatzea. Olio berberarekin beharrezkoa baino kilometro gehiago eginez gero, olioak bere propietateak galduko ditu eta ez da kapaza izango bere funtzioak betetzeko. Era horretan, transmisioa osatzen duten osagaiak kaltetuak izan daitezke. Proiektu honetan muga 45000 km-tan jarri da. 5.2.4.8. Konprobaketa Behin transmisioa muntatuta beronen funtzionamendua egokia dela frogatzea beharrezkoa da. Froga horiek tailer baten egingo dira eta fabrikatzailearen esku egongo dira. Transmisioa erresistentzia limiteei (kalkuluetan kalkulatu direnak, ikusi 3. Kalkuluak dokumentua) aurre egiteko gai den konprobatuko da, horretarako kalibratuta dagoen erreminta bat erabiliz. 5.2.4.9. Kalitate kontrola Fabrikazio prozesuan zehar zenbait kalitate kontrol burutuko dira produzitu nahi den produktuak beharrezko funtzioak betetzen dituela ziurtatzeko. Era honetan, ezinbestekoa izango da lehengaiek kalitate ziurtagiriak izatea materialen kalitatea ona dela bermatzeko. Ziurtagiri hauetan entseguen bidez lortutako materialaren parametroez gain (fluentzia tentsioa, gogortasuna, etab.) beronen konposizio kimikoa ere agertu beharko da. Balore guztiak 5.2.2. Materialak atalean espezifikatutako mugen barnean egon beharko dira. Aipatzekoa da, baita, lehengaien kalitate ziurtagiriak jasotzeaz gain entsegu propioak ere egingo direla. Era honetan, materialaren erresistentzia neurtuko da probetak erabiliz eta gogortasuna neurtuko da Brinell saiakuntza eginda. Fabrikatutako eta muntatutako elementuak neurtuak izan beharko dira. Hau betetzeko FAI "First Article Inspection" delakoa izango jarraituko da. Erreferentzia bakoitzetik 3 lagin hartu eta planoetan (4. Planoak dokumentua) definitzen diren kota guztiak betetzen direla konprobatuko da. Azpimarratzekoa da entsegu eta neurketa guztiak dokumentatuak izango direla: entsegua/neurketa, tokia, data eta arduraduna. Honela, inolako arazorik egonez gero trazabilitateaz baliatu ahalko da arazoa mugatzeko. 5.2.4.10. Enbalajea eta garraioa Behin fabrikazio eta muntaketa prozesua amaituta eta produktua lortuta, hau enbalatu egin behar da bezeroari bidali ahal izateko. Garrantzitsua da horretarako erabiliko den kaxaren barnealdea material bigunez osatua egotea eta produktua bertan ondo finkatzea. Era honetan garraioan sor daitezkeen akatsak ekidingo dira. Behin transmisioa kaxaren barnean finkatuta, hau plastikoz inguratuko dugu hezetasunetik babesteko eta palet baten gainean kokatuko da. Jakinekoa denez, paletaren neurriak kaxarenak baino handiagoak izan beharko dira. Azpimarratzekoa da produktuak (transmisioak) zein kaxak etiketak izango dituztela (serie zenbakia, lotea, data, lekua). Honekin trazabilitatea ziurtatuko da. 5.3.1. Planifikazioa 1- Fabrikatzaileak 20 eguneko epea izango du transmisioa burutzeko programazioa aurkezteko. Programazio horretan fabrikazio prozesu horren iraupena eta eman beharreko pausoak azalduko dira:  Antolaketa  Kalitate kontrolak  Mekanizazioa  Muntaia  Entseguak / Kalitate kontrola  Garraioa eta entrega 2- Programazioan atzerapenik izanez gero bezeroari eta proiektugileari abisatuko zaio. 3- Bezeroak eta proiektugileak atzerapenaren arrazoiak aztertuko dituzte eta egoera ebaluatuko dute. Ebaluazioan atzerapenaren arrazoiak gutxietsiko balira fabrikatzaileak proiektuaren %7-ko gainkostua ordaindu beharko luke. 5.3.2. Proiektuaren lanketa 1- Fabrikatzaileak kontratuan definitutako datak errespetatu beharko ditu. 2- Fabrikatzaileak ezin izango du kostua handituko duen inolako aldaketarik egin bezeroaren eta proiektugilearen onespenik gabe. 3- Tailerrean burutuko diren entsegu, saiakuntza eta probak kontratuan aintzat hartzen dira. 5.3.3. Ordainketa 1- Behin bezeroak eta proiektugileak kostua adostuta, bezeroak aukera izango du kostu hori epeka ordaintzeko:  Kostuaren % 25a eskaera onartutakoan ordainduko du  Kostuaren %25a proiektua martxan jarritakoan ordainduko du  Gainontzeko %50a produktua jasotakoan ordainduko du 2- Bankuekin edo bestelako entitateekin sor daitezkeen gastuak bezeroaren erantzukizuna izango dira. 3- Bezeroak ordainketa definitutako epeetan ordaintzen ez badu isun ekonomiko eta administratibo bat sortuko da bere aurka. 5.3.4. Entrega 1- Behin beharrezko entsegu eta probak eginda eta kalitate kontrolak gaindituta, produktua enbalatu eta bezeroari bidaliko zaio. 2- Bezeroak aukera izango du nahi dituen probak burutzeko. 3- Transmisioa kotxean muntatzea bezeroaren ardura izango da. Prozesu horretan sor daitezkeen akatsak (markak, kolpeak,…) bere erantzukizuna izango dira. 5.3.5. Garantia 1- Lehenbiziko 6 hilabeteetan sor daitezkeen arazoak (funtzionamendu arazoak, osagaien matxura,…) bermearen barnean egongo dira eta fabrikatzailearen erantzukizuna izango da konponketa. 2- Epe horretan arazorik balego tekniko bat hurbilduko da bezeroarengana eta matxura konponduko du. Bezeroak ez du inolako kosturik ordaindu beharko. 3- Bezeroak transmisioa jaso eta bertan inolako kalterik aurkituko balu fabrikatzaileak izango luke arazoak konpontzeko erantzukizuna. 4- Akatsak transmisioa bezeroari entregatu eta gero sortu badira (trebatu gabeko esku lana tarteko, adibidez) fabrikatzaileak ez du inolako erantzukizunik izango. 5.3.6. Patenteak eta lizentziak Proiektugileak lizentziak, patenteak edota beste konpainia baten metodoak erabili nahi izanez gero, dagozkion baimenak izan beharko ditu eta bezeroari erakutsi, honek gura izanez gero. 5.3.7. Sekretu profesionala 1- Proiektugileak bezeroaren ustetan informazio konfidentziala jasoko balu, azken honek honen berri emango dio. 2- Proiektugileak ezin izango die proiektuaren inguruko informaziorik hirugarren pertsonei erakutsi bezeroaren baimenik gabe. 3- Berdina gertatuko da proiektugileak bezeroari emango dion informazio konfidentzialarekin. Bezeroak ezin izango du informazio hori erabili proiektugilearen oniritzirik gabe.
science
addi-2472b57dde6d
addi
cc-by-nc-nd 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/36554
Ibilgailu elektrikoen propultsio-sistemen FPGA bidezko denbora errealeko simulazioa
Cuñado Díaz, Oihane
2019-11-27
Laburpena Azkenengo urteetan atmosferara egindako kontrolik gabeko isuriek aldaketa klimatikoa areagotu dute. Horren efektuak nabariak dira gaur egun, planetaren batezbesteko tenperatura igo egin baita, eta honek eragiten dituen ondorioak inoiz baino gehiago antzematen dira, airearen kalitatea murriztuz eta, bestetik, lehorteak, uholdeak zein poloen desizozteak eraginez. Arazo honen aurrean, mundu-mailan atmosferara isuritako negutegigasen kontrola handitu da. Gaur egun, errepideko garraioa (barne-errekuntzako ibilgailuak) garraio sektorearen negutegi efektuko emisioen % 75aren arduraduna da. Sortu den kontzientzia hau dela bide, ibilgailuen elektrifikazioak interes handia sortu du komunitate zientifikoan. Zero emisiodun automobilak garatzea da gaur egun helburu. Konbustiozkoekin konparatuz, abantaila ugari eskaintzen dituzte ibilgailu elektrikoek. Hala ere, autonomia da ibilgailu horiek daukaten desabantailarik esanguratsuena. Propultsio-sistema ibilgailu elektrikoen osagai nagusia dela jakinda, abia-puntu moduan, horren eraginkortasuna hobetzeko soluzioak ikertu behar dira. Horretarako, garrantzitsua da horien simulazio-modeloak diseinatzea, hutsegiteak eta sistemaren ezaugarriak ongi aztertzeko proputsio-sistemen prototipo fisikoak eraiki aurretik. Hori guztia ahalbidetzeko, lan honetan APERT ikerkuntza-taldearentzat baliagarria izango den ibilgailu elektriko baten propultsio-sistemaren denbora errealeko modeloa martxan jarri da. Horretarako, Opal-RTren RT-Lab plataforma erabili da. Plataforma horren bidez, potentziasistemaren kontrola, errendimendua eta galerak aztertu ahal izango dira gida-ziklo luzeetan zehar denbora errealean. 3 Sinboloen zerrenda Vdc: Busaren tentsioa vu, vv, vw: Estatoreko tentsioak iu, iv, iw: Estatoreko korronteak Rs: Estatoreko harilkatuaren erresistentzia ΨU, ΨV , ΨW : Estatorea induzitutako fase bakoitzaren fluxu magnetikoa ΨPM: Errotoreko iman iraunkorrek estatorean induzitutako fluxu magnetikoa θ: Errotorearen posizio elektrikoa θm: Errotorearen posizio mekanikoa Lj: Estatoreko induktantzia vbemf,u, vbemf,v, vbemf,w: Errotoreak sortutako idar elektroeragilea we: Errotorearen abiadura elektrikoa wm: Errotorearen abiadura mekanikoa vd, vq: d eta q planoetako estatoreko tentsioak id, iq: d eta q planoetako estatoreko korronteak Ld, Lq: d eta q planoetako estatoreko induktantziak P: Motorraren polo kopurua Tem: Momentu elektromagnetikoa T ∗ em: Erreferentziazko momentu elektromagnetikoa i∗ d, i∗ q: d eta q planoko erreferentziazko korronteak EMF(d/q): Indar elektroeragile induzituak eragindako perturbazioa Kp: Erreguladorearen konstante proportzionala Ki: Erreguladorearen konstante integratiboa b, c: Prefiltroaren poloak 11 24 1. kapitulua. Sarrera 1.2. irudia: Ibilgailuen propultsio-sistema ezberdinen konfigurazioak Konfigurazio horiek guztiek elementu komun bat dute. Potentzia-bihurgailu baten bidez eta kontrol-algoritmo zehatzei esker, baterietan dagoen energia atontzen dute. Horrela, motorrean beharrezkoa den momentu elektromagnetikoa sortuko da. Era berean eta ibilgailua balaztatzean, motor elektrikoa sorgailu moduan lan egingo du bateriaren karga ahalbidetzen ibilgailuaren autonomia handituko duena [12]. Nahiz eta aurretik azaldu bezala hainbat konfigurazio posible dauden, lan honetan landuko diren simulaziomodeloetan ibilgailu guztiz elektrikoaren konfigurazioa aztertuko da, APERT ikerkuntzataldearen ikerkuntza-interesak kontuan hartuta. Ibilgailu elektrikoak konbustiokoekin alderatuz dituen abantailak nabarmenak dira [13]: • Tamaina eta pisu txikiagoko propultsio-sistema dute. 1Hala ere, literatura zientifikoan beste hainbat topologia-mota aurki daitezke, hala nola [10] artikuluan azaldutakoa. 25 • Eraginkortasuna nabarmen handiagoa da, ICEV-etan errekuntzatik lortutako energiaren %15-18 -koa bakarrik aprobetxatzen duten bitartean, BEV-ek energiaren %60-70 aprobetxatzeko gai dira. • Muntaia sinpleagoa da eta baita ere ibilgailuaren mantenua, motor elektrikoaren bizi-zikloa konbustiozkoarena baino handiagoa delako. • Propultsio-aukerarik garbiena da, kutsadura atmosferiko eta akustikorik gabea. • Egituraz sinpleagoak dira, ez baita erregairik erretzen. • Gidatzerakoan oso erosoak dira, ez dutelako ez martxarik ezta lozagiarik behar. • Kostu baxuagoa dute, elektrizitatea erregai fosilak baino merkeago baitago (naiz eta hasierako gastua handiagoa izan, epe luzera amortizatu egiten da). • Bonifikazioak daude erabiltzaileentzat. Zirkulazio-zergetan % 75arteko murrizketak daude, eta hiri askok dohainiko aparkalekuak eskaintzen dituzte mota horretako ibilgailuentzat [14]. Hala ere, autonomia da teknologia honek duen arazo nagusia. Beraz, propultsiosistemaren eraginkortasuna hobetzeko soluzioak ikertu behar dira. Motor elektrikoei dagokionez, eraginkortasun altutik aparte, potentzia-dentsitate handiak lortu behar dira, erantzun dinamiko onarekin eta fidagarritasun handiarekin batera [15]. Simulazioaren papera garrantzitsua da sistema horien diseinu-prozesuan. Propultsiosistemen prototipo fisikoak eraiki aurretik, garrantzitsua da fidagarriak eta zehatzak diren simulazio-modeloak eraikitzea, horien bidez diseinuan hutsegiteak detektatzeko edota sistemaren ezaugarriak ongi aztertzeko. Alde horretatik, interesgarria da simulaziorako kalkulu gaitasun handia duen plataforma bat izatea, simulazio luzeak zehaztasunez egin ahal izateko (adibidez, sistemaren modeloari gida-zikloak ezarriz), ibilgailuaren autonomia eta eraginkortasuna aurreikusteko. Hori guztia ahalbideratzeko, lanaren helburua da ibilgailu elektriko baten propultsio-sistemaren modeloa denbora errealean simulatzea. Teknikoki oso erronka handia da, konputagailu konbentzionalek ez dutelako simulaketa hori denbora errealean gauzatzeko ahalmenik. Horretarako, lan honetan eHs software-a erabiliko da Opal-RTren OP4510 RT-Lab erremintan inplementatzeko. Era horretara FPGA batetan inplementatu ahal izango da modeloa, eta denbora errealeko exekuzioa bermatuko da. 2. kapitulua Testuingurua Lan hau UPV/EHUko APERT (Applied Electronics Research Team) ikerkuntza-taldean burutu da. Zehazki, 24 kredituko borondatezko praktikak gauzatu dira APERT taldean1, kurtso batetako iraupena izan dutenak, gutxi gorabehera. Aukera hori baliatuz, lan sakona gauzatu ahal izan da potentzia-sistemen denbora errealeko simulazioaren inguruan. Horrez gain, formazioa jaso da motorren kontrolaren eta horien ezaugarrien inguruan, eta APERT taldearen dokumentazio ugari izan da eskura. Bilboko Ingeniaritza eskolako irakasle, ikertzaile doktoregaiak zein doktoratu ostekoak eta gradu eta graduondoko ikasleek osatzen dute ikerkuntza-talde hau. Taldearen lan-ildo nagusiak hurrengoak dira: • Administrazio publikoek finantzatutako Ikerkuntza eta Garapen (I+G) proiektuetan lankidetzak gauzatzea. • Enpresetarako I+G proiektuak gauzatu, beti kontratupean eta taldearen ikerkuntza ildoen barne. • Enpresetarako trebakuntza-ikastaroak, taldearen ikerkuntza lerroen inguruan. • Aholkularitza teknikoa, azterketa teknikoak edo txostenak taldearen ikerkuntzarekin erlazionatutako gai ezberdinetan. • Doktorego-tesiak, nazioarteko aldizkarietan argitalpenak, kongresuak eta patenteak gauzatzea. Alde horretatik, bi dira taldearen ikerketa arloak. Alde batetik, zirkuitu birkonfigurafarriak eta System-on-Chip-ak; bestetik, energia bihurgailuentzako kontrol- eta potentziazirkuituak. Zehazki, lan hau potentzia-sistemen diseinuan eta garapenean zentratzen den ikerketataldearen parte da. Gaur egun, APERT taldearen ikerketa-lerroak potentzia elektronikaren hurrengo esparruetan zentratuta daude: • Ibilgailu elektrikoaren propultsio-sistemaren elektronika. Lerro honetan, potentziasistemen kontrola, bihurgailuen hozte-zirkuituak eta ibilgailu elektrikoan erabilitako potentzia-bihurgailuen hardwarea ikertzen dira, besteak beste. 1Gradu amaierako lanari dagozkion 12 kredituez aparte. 27 28 2. kapitulua. Testuingurua 2.1. irudia: OP4510 gailu digitalaren arkitektura. • Korronte zuzeneko transmisioa eta banaketa. Ikerkuntza-ildo honetan, itsas energiaren transmisioa eta banaketa sistemak garatzen dira. Zehazki, gradu amaierako lan hau ibilgailu elektrikoen propultsio-sistemetarako denbora errealeko plataforma bat gauzatzea du helburu. Plataforma horren bidez posible izango da potentzia-sistema hainbat esparrutan aztertzea (kontrola, errendimendua, galerak, etab.) gida-ziklo luzeetan zehar. Ibilgailu elektrikoetako motorren kontrol-algoritmoak aztertu eta nola funtzionatzen duten ikasi ondoren, denbora errealeko modeloaren inplementazioa gauzatu da lan honetan. Horretarako, OPAL-RT fabrikatzaile kanadiarraren RT-Lab OP4510 prestazio altuko denbora errealeko simulatzaile digitala erabili da. Honek OPAL-RT fabrikatzailearen ezaugarri eta erramintak konbinatzen ditu [16], RCP inguruneen garapena erraztu eta HiL (hardware-in-the-loop) diseinuak egiteko aukera emanez, eta baita ere simulazioak azkartzeko erremintak ere [17]. Gailua lau nukleoko Intel Xeon prozesadore batez eta FPGA Xilinx Kintex 7 batez eratuta dago. Honek, simulazio potentzia handia eskaintzen du, denbora errealean simulatzeko eta baita potentzia elektronikaren simulazioa mikrosegundotan simulatzeko. Kontrol algoritmoen inplementazioa, modeloetan oinarritutako diseinuak garatzen egiten da Matlab/Simulinken liburutegi estandarren bidez eta baita OPAL-RT zein Xilinx (XSG) liburutegiak erabiltzen. Honek guztiak, ingeniariarentzat algoritmoen garapena errazten du. Lan konkretu honetan, ibilgailuaren potentzia-sistema denbora errealean simulatzeko, potentzia-bihurgailua eta motorra RT-Lab gailuko FPGAn simulatuko dira, OPAL-RTrena den eHS software espezializatua erabiliz. Gailuaren arkitektura 2.1. irudian erakusten da. Arkitektura honek denbora errealeko 29 2.2. irudia: OP4510 gailu digitalaren ezaugarriak. simulaketak egitea ahalbidetzen du, CPUan 10 us-ren azpitik eta 200 ns FPGAn. FPGA eta CPUaren arteko kosimulaketa posiblea da PCIexpress komunikazioaren bidez, datuak eta seinaleak oso azkar elkartrukatuz [16]. Azkenik, (2.2.) irudian OP4510 erramintaren ezaugarriak aurkezten dira. Aipagarria da eskaintzen dituen sarrera eta irteera analogiko eta digitalen kopurua, zeinekin mikroprozesadoreen denbora errealeko modeloak eta FPGA mundu errealarekin interkonektatu daiteke, ingurune RCP eta HiL konplexuen garapena ahalbidetuz. Hala ere, lan honetako irismena kontuan izanda ez dira sarrera/irteera horiek erabiliko, gauzatuko den modeloa guztiz birtuala izango baita. 3. kapitulua Proiektuaren helburuak eta irismena Lan honen helburu nagusia da denbora errealean exekutatzeko gaitasuna duen ibilgailu elektriko baten propultsio-sistemaren simulazio-modeloa gauzatzea eta modelo hori kalkulu-gaitasun altuko plataforma batetan exekutatzea. Horren arrazoia da oso luzeak diren gida-zikloen menpe ibilgailuaren propultsio-sistemaren ezaugarriak ebaluatu nahi direla, bai errendimenduari, galerei eta baita ere kontrolari dagokionez. Hori guztia kontuan hartuta, hauexek dira helburu nagusia lortzeko bete beharreko helburu espezifikoak: 1. Ibilgailu elektrikoaren propultsio-sistema osa dezaketen motor elektrikoak ezagutzea, beraien arteko ezberdintasunak identifikatuz eta egokiena den soluzioa aukeratuz. 2. Aukeratutako soluzioaren kontrola nola gauzatzen den ulertzea, artearen egoera aztertuz. 3. OPAL-RT fabrikatzailearen OP4510 plataforma ezagutzea eta ulertzea, bereziki, eHS softwareari dagozkion beharrezko jakintzak eskuratuz. 4. Modeloaren denbora errealerako inplementazioa OPAL-RT plataforman, gauzatutako modeloa FPGAn integratuz. 5. FPGAn gauzatutako modeloaren balioztatzea, mikrokontrolagailuan gauzatutako modelo batekin emaitzak gurutzatuz. Beraz, proiektu honen irismena da etorkizunean APERT ikerkuntza-taldearentzat baliagarria izango den denbora errealeko propultsio-sistema baten modelo zehatza martxan jartzea, horretarako FPGA gailuek eta eHS bezalako potentzia-elektronikaren simulaziorako software espezifikoek eskaintzen dituzten abantailak aprobetxatuz. 31 32 3. kapitulua. Proiektuaren helburuak eta irismena 4. kapitulua Artearen egoera 4.1. Sarrera Lan honen sarreran azaldu den bezala, ibilgailuen elektrifikazio partziala edo totala kontsideratzen da gaur egungo ingurugiro arazoak murrizteko soluzio teknologiko egoki bezala. Alde horretatik, motor elektrikoa eta bere kontrola dira propultsio-sistema elektriko edota hibrido horien elementu nabarmenenetakoak. Desiragarriak diren ezaugarri batzuk bete behar dituzte elementu horiek, hala nola [8,10,18]: • Erantzun dinamiko azkarra izatea, bai abiadurari dagokionez (azelerazio handiak), eta baita momentu elektromagnetikoaren aldaketa azkarrei dagokienez, ibilgailuaren portaera dinamikoari erantzuna emanez. • Potentzia-dentsitate altua izatea, momentu elektromagnetiko handiak sortzeko gaitasunarekin batera. Potentzia-dentsitate altua oso garrantzitsua da, bereziki, ibilgailu hibridoetan, motor elektrikoa muntatzeko dagoen espazio librea oso txikia delako. • Fidagarritasun altua, ibilgailuaren funtzionamendu jarraitua bermatzeko eta mantentze-kostuak murrizteko. • Kontrol-algoritmo egokiak, momentu elektromagnetikoa funtzionamendu-eremu guztian zehar (4.1. irudia) era egokian kontrolatzeko, momentu elektromagnetikoaren aldaketa leunak inposatuz (gidariaren konforta), funtzionamendu-egoera bakoitzean galerak minimizatzeko. • Zarata akustiko baxua, bidaiarien konforta hobetzeko1. • Balaztatze erregeneratiboa ahalbideratzea, energia berreskuratuz bateriaren autonomia luzatuz. • Gidatzea erosoagoa izateko, inertzia baxuak eta bibrazio txikiak. • Eraikuntza sinplea eta kostuak ahalik eta murritzenak izatea. Oro har, bi funtzionamendu-eskualde ezberdindu daitezke ibilgailu elektrikoen motorretan (4.1. irudia), hori da, momentu elektromagnetiko konstanteko eremua eta potentzia 1Kasu batzuetan zarata eza desabantaila bihurtzen da oinezkoen segurtasunean. 33 4.4. Makina sinkronoen kontrola 43 4.9. irudia: FOC baten estruktura konbentzionala. 4.10. irudia: D planoko transferentzia-funtzioen errepresentazioa. 4.11. irudia: Z domeinuko transferentzia-funtzioen errepresentazioa. 5. kapitulua Propultsio-sistemaren modelizazioa eta offline simulazioa Matlab/Simulink-en 5.1. Sarrera Offline simulazioa da gehien erabiltzen den simulazio-modalitatea. Formato honetan, modeloa ordenagailu konbentzional batean simulatzen da simulazio-plataforma baten bidez. Alde horretatik, Matlab/Simulink plataforma aukeratu da proiektu honetan potentzia-sistema grafikoki simulatzea errazten duelako. Simulink, MathWorks-en software paketea da. Horrek sistema dinamikoen modelatzea, simulazioa eta analisia ahalbidetzen du. Modeloak grafikoki deskribatzen dira, blokeez eratutako formato zehatz bat jarraituz. Software horrek, SimPowerSystems izeneko erraminta dauka, sistema elektrikoak modelatu eta irudikatzeko. Jarraian, ibilgailu elektriko baten propultsio-sistemaren Matlab/Simulinkeko modeloa deskribatzen da, eta lortutako emaitzak erakusten dira ondoren. Emaitza horiek baliagarriak izango dira denbora errealeko modeloa balioztatzeko. 5.2. Modeloaren inplementazioa Matlab/Simulink-en Ondoren Matlab/Simulinken egindako blokeen diseinua azalduko da. Proiektuan GKNren EVO AF-130 motorra erabiliko da (5.1. irudia) eta haren espezifikazioak 5.1. taulan kontsulta daitezke. Modeloa RT-Lab-en simulatzeko prestatuta dago eta bi partetan banatuta dago: kontrola (SM master) eta monitorizazioa (SC userinterface). • Propultsio-sistemaren monitorizazioa Bloke hau, datuak sartzeko eta emaitzak bistaratzeko erabiliko da, honetan erabiltzaileak propultsio-sistemaren erreferentziazko abiadura eta momentu elektromagnetikoa definituko ditu. Horretarako bi aukera daude: zuzenean eskuz definitzea, edota gida-ziklo bat aukeratzea. • Propultsio-sistemaren kontrola 45 465. kapitulua. Propultsio-sistemaren modelizazioa eta offline simulazioa Matlab/Simulink-en 5.1. irudia: GKN Land Systems-en EVO AF-130 motor elektrikoa. 5.1. taula: GKN Land Systems-en EVO AF-130 motor elektrikoaren espezifikazioak. Espezifikazio teknikoak AF-130 Abiadura maximoa 8000 rpm Momentu elektromagnetiko nominala 145 N Potentzia nominala 64 kW Eraginkortasuna % 95.1 Inbertsoreak beharreko tentsioa 300 Vdc - 720 Vdc Dimentsioak (L x D) 110 mm x 300 mm, 30.5 kg Bloke honen barruan motorraren kontrola eta potentzia elektronika daude errepresentatuta (5.2. irudia). Propultsio-sistema atala bi azpi-ataletan banatuta dago: 1. Power Control Unit – Motorraren kontrola: Erabiltzaileak, definitutako momentu elektromagnetikoaren arabera, i∗ q eta i∗ d eskuratuko dira, FOC kontrola ezartzeko erabiliko direnak, 5.3. irudian ikusten den bezala. Horretarako, Clark eta Parkeren transformatuak aplikatu behar dira (4.14) eta (4.15) ekuazioetan azaltzen den bezala, IU, IV eta IW korronte trifasikoetatik, iq eta id lortzeko. Behin korronteak bi dimentsiotan edukita, PI kontrola egiten da (4.23) eta (4.24) ekuazioak aplikatuz. Ondoren, 5.3. irudia jarraituz, hirugarren harmonikoaren injekzioa egiten da, ezarri daitekeen tentsio maximoa Vdc 2 -tik Vdc √ 3 -ra igotzeko, eskualde linealetik irten gabe [35]. Bloke honen amaieran motorraren abiadura angeluarra kontrolatzeko erabiliko den PWM seinalea eskuratzeko, tentsioak lan-ziklotara bihurtzen dira. – Potentzia elektronika: Bloke honen bidez, kontroletik lortutako PWM seinaleetatik eta bateriak emandako tentsio zuzenetik, motorra elikatzen duen tentsio trifasikoa lortzen da. 5.3. Simulazio emaitzak 47 5.2. irudia: SM master. 2. Three-phase motor Propultsio-sistema osatzen duen beste blokea motorra da. Hori simulatzeko, SimPowerSystemsek eskaintzen duen PMSMren modeloa aukeratu da eta EVO AF-130 motorraren ezaugarriak definitu dira. Hortik, (4.18) ekuazioaren arabera, momentu elektromagnetikoa kalkulatuko da. Era berean, abiadura mekanikoa (wm) eta errotorearen posizioaren (θm) eguneraketak egingo dira. 5.3. Simulazio emaitzak Jarraian, offline modeloa simulatzean lortutako emaitzak erakusten dira. Horretarako, 500 rpm-ko abiadura mekanikoa eta 100 Nm-ko momentu elektromagnetikoa ezarri dira. Abiadura angeluarraren kurba 5.4. irudian ikusi daiteke. Bertan abiadura elektrikoa ikusten da, rad/s-tan neurtuta. Erabiltzaileak abiadura mekanikoa sartu eta modeloan motorraren polo kopuruaz biderkatu egiten da, kasu honetan 5 polo. Beraz, wm = 52,35 rad/s izango da grafikoan ikusi ahal den moduan. Bestalde, artearen egoeran azaldu den bezala, Ld eta Lq berdinak izango dira eta (4.18) ekuazioaren arabera, id = 0 definitu da. Horren emaitzak 5.5. grafikoan ikusten dira, erreferentziazko balioa gorria izanik eta simulazioan duen bilakaera urdinez. Bestalde, i∗ d = 0 izanik, iqren balioa (5.1) ekuazioak emango du eta horren bilakaera 5.6. irudian ikus daiteke. iq = Tem 3 2PΨpm . (5.1) 6. kapitulua Propultsio-sistemaren modelizazioa eta simulazioa RT-Lab plataforman 6.1. Sarrera Atal honetan, ibilgailu elektrikoaren propultsio-sistemaren modelizazioa eta bere denbora errealeko integrazioa azalduko dira. Alde horretatik, denbora errealeko simulazioa zer den azalduko da lehenik eta behin. Ondoren, modeloaren inplementazioaren xehetasunak azalduko dira eta, azkenik, denbora errealean lortutako emaitzak aurkeztuko dira. 6.2. Denbora errealeko simulazioaren oinarrizko kontzeptuak Konputagailuen teknologiak izan duen eboluzio azkarrari esker, simulazio-erreminten bilakaera azkarra izan da azkenengo hamarkadan. Honek eragin du sistema konplexuen diseinu eta simulaziorako erremintak garatu behar izatea diseinatutako sistemaren funtzionamendua eta portaera ahalik eta zehatzena izateko. Horregatik simulatu beharreko algoritmoaren simulazio-denbora garrantzitsua da [36]. Simulazioak denbora diskretuan egingo dira, zeinean denborak iraupen bereko pausotan aurrera egiten du, Fixed Time-Step bezala ezagutzen dena [37]. Simulazioetan, sistemaren ekuazio matematikoak ebatzi egin behar dira. Horretarako, garrantzitsua da konputatzeko denbora simulazioaren time-stepa definitzea. Parametro horren arabera simulazio mota ezberdinak daude: Offline simulazioa eta Denbora errealeko simulazioa. 6.1. irudian laburtuta agertzen dira kasu guzti hauek. (a) moduan konputazio-denbora Fixed Time-Step baino txikiagoa da eta (b)-n konputazio denbora handiagoa da. Bi simulazio hauek, offline simulazioak direnak, emaitzak ahalik eta azkarren eskuratzeko balio dute. Hauetan, solverraren eraginkortasuna konputagailuaren potentzia eta sistemaren modelo matematikoaren konplexutasunaren araberakoa da. Bestalde, 6.1. irudiko (c) kasua denbora errealeko simulazioari dagokio. Kasu honetan, sistema fisikoak izango lukeen portaera bera bilatzen da, hau da, barneko aldagaiak eta irteerak ahalik eta simulazio pausu txikienarekin simulatuz zehaztasun handia 51 52 6. kapitulua. Propultsio-sistemaren modelizazioa eta simulazioa RT-Lab plataforman 6.1. irudia: Simulazio modu ezberdinak. bermatzeko. Irudian ikusten den bezala, modeloaren karga konputazionala exekutatzeko beharrezko denbora definitutako time-step-a baino txikiagoa izan behar da overrunak ekiditzeko (denbora errealeko exekuzioa bermatzeko). Time-step bakoitzean exekutatzen den sekuentzia hurrengoa da [36]: 1. Modeloan erabiltzen diren input aldagaiak irakurri eta outputak sortu. 2. Modeloaren eragiketa matematikoak kargatu eta ebatzi. 3. Simulazio nodoen arteko emaitzak trukatu. 4. No operation denbora (itxoitea), simulazio-periodoa amaitu arte. Simulazio egoki bat gauzatzeko, exekutatu nahi den sistemaren beharrak asetzen dituen simulatzailea hautatu behar da. Horretarako, irizpide batzuk kontuan izan behar dira. • Simulazio pausu minimoa. • Simulatu daitezkeen sistemen konplexutasuna. • Kontroladore fisikoekin konektatzeko I/O ataka kopurua. Potentzia elektronikako propultsio-sistemak simulatzeko ahalik eta zehaztasunik altuena bilatzen da. Horregatik, modeloen eragiketa matematikoak ebazteko simulazio pausu oso txikiak bilatzen dira. 58 6. kapitulua. Propultsio-sistemaren modelizazioa eta simulazioa RT-Lab plataforman 6.5. irudia: Potentzia elektronikoa exekutatuko duen fitxategia. 6.6. Emaitzak 59 daturen bat galtzen bada, galdutako datuen kopurua 'Error' izeneko irteeratik ikuskatuko da. 3. MachineInterface blokea Bloke horren bidez potentzia-bihurgailuaren eta motorraren terminalak konektatzen dira. 4. Dual PMSM Motors VDQ Motorra errepresentatzen duen blokea da. Bertan, erabiliko den motorraren modeloa deskribatzen duten parametroak adierazten dira. Kasu honetan motor bakarra erabiliko den arren, irudian ikusi daiteke aldi berean bi motor konektatzeko aukera ematen duela. Modeloaren azalpena Aurreko offline simulazioan bezala, abiadura mekanikoa [rpm] eta momentu elektromagnetikoaren [Nm] erreferentziak eskuz edota zuzenean gida-ziklo estandarizatu bat aukeratuz ezarri daitezke. Datu horiek 'Control board APERT1' blokean sartuko dira. Motorraren abiadura mekanikoa eta errotorearen posizioa adierazten duen θm angelua, estatorearen poloengatik biderkatuz, abiadura elektrikoa (ωe) eta angelu elektrikoa (θe) eskuratuko dira. Hori eta definitutako momentu elektromagnetikoa kontuan izanik, (5.1) ekuazioaren arabera i∗ q eta i∗ d kalkulatuko dira. Ondoren, iU, iV , iW eta θm angeluari Clarke eta Park transformatuak aplikatuko zaizkie kontrolatu beharreko aldagaiak dq espazio bektorialera pasatzeko. Hortik, id eta iq aterako dira azaldutako FOC kontrola ezartzeko (6.6. irudia). Horien bidez, erreferentziazko Ud eta Uq tentsioak zehaztuko dira. Tentsio horietatik abiatuz eta hirugarren harmonikoaren injekzioaren bidez Uu, Uv eta Uw zehaztuko dira. Bestalde, bektore horren modulua kalkulatuko da, Vdq aldagaian gordetzeko. i∗ d, id, i∗ q, iq, Vdc, Vdq 'control-data' moduan gordeko dira, eta ondoren workspacera itzuliko dira aldagaiak irudikatzeko. Azkenik, Uu, Uv eta Uw tentsioak eta Vdc eHS PWM Generation blokean sartuko dira. Seinale horiek erabiliko dira lan zikloak eta 'Gate RTE' seinaleak FPGAko modelora bidaltzeko. 6.6. Emaitzak Jarraian, modeloa denbora errealean simulatzean lortutako emaitzak erakusten dira. Horretarako, 300 rpm-ko abiadura angeluarra eta 50 Nm-ko momentu elektromagnetikoa ezarri dira erreferentzia modura. 6.7. irudian motorraren abiadura angeluarraren bilakaera ikusten da eta 6.8. irudian mometu elektromagnetikoa. Modeloa balioztatzeko erabili ditugun emaitzak 6.9. eta 6.10. izan dira, hauetan ikusten da erreferentziazko balioa eta modeloak denbora errealean kalkulatutako balioaren arteko konparazioa. Bi irudietan ikusten da kontrolatutako seinaleen balioek balioa erreferentziazkoaren joera berbera duela. Bestalde, 6.11. irudian ikusi daiteke denbora errealeko modeloaren simulazio-pausoa eta simulazio denbora, hori da, modeloak duen karga konputazionala. Kalkuluak egiteko beharrezkoa den denbora simulazio-pausoa baino nabarmen txikiagoa denez, denbora errealeko simulazioa arazorik gabe dago bermatuta. 8. kapitulua Ondorioak Gradu amaierako lan hau ibilgailu elektriko baten propultsio-sistemaren denbora errealeko simulazioan zentratuta dago. Horretarako, sakonki ikertu da literatura zientifikoan zein den ibilgailu mota hauen artearen egoera. Ibilgailu elektrikoak berrikuntza jarraian dirauen esparru bat da. Artearen egoeran aipatu denez, herrialde askoren helburua da etorkizun hurbilean garraioaren sektorea guztiz elektrifikatzea. Gaur egun, oraindik bide luzea dagoen den arren, aurrerapauso handiak gauzatzen hari dira simulazioaren munduan. Horregatik, egokia da ibilgailu hauen denbora errealerako simulazioa eta prototipatze azkarra ahalbideratzen duten duten tresnak ezagutzea eta garatzea. Arrazoi honegatik, lan honen helburua izan da propultsio-sistema bat simulatzea OpalRTren RT-Lab erreminta erabiliz. Potentzial handia duen erreminta da eta oraindik berria den arren, oso egokia izan daiteke potentzia elektronikaren arloan ikerketak egiteko, eskaintzen dituen prestazioak, zehaztasuna eta denbora errealeko simulazioa direla bide. Etorkizuneko ikerketei begira, propultsio-sistemaren modeloa fintzeko aldaketak egitea erraza da. Kontuan izan behar da modeloa APERT ikerkuntza taldeak erabiliko duela kontrol eta modulazio algoritmoak aztertzeko beraien ikerketetan. Amaitzeko, proiektu honetan garatutako lanari buruz esan daiteke helburu nagusia bete dela eta, emaitzen atalean erakusten den bezala, modeloaren funtzionamendua balioztatu dela. 67 9. kapitulua Eginbeharren, faseen, ekipamenduaren eta prozeduren deskribapena Jarraian, lanaren helburua lortzeko beharrezkoak diren eginbeharrak eta lortu beharreko mugarriak aipatzen dira. 9.1. Espezifikazio eta eskakizunen definizioa • Deskribapena: Ataza honetan propultsio-sistemaren modeloak izango dituen baldintzak finkatuko dira. • Zeregina: Proiektuaren baldintza funtzional guztiak zehaztea. • Entregagarriak: Espezifikazioen dokumentua (proiektuaren zuzendariak entregatu beharrekoa). 9.2. Artearen egoera • Deskribapena: Motor elektrikoak aztertu eta aplikaziorako egokiena zein den ezagutzea eta bere kontrola ulertzea. Horretarako, literatura zientifikoa erabiliko da, hala nola unibertsitateko bibliografia zientifikoen datu-baseetarako harpidetza garrantzitsuenak (IEEEXplore eta Scopus). • Zeregina: Inplementaziorako arkitektura ongi ezagutzea. • Entregagarriak: Artearen egoerari buruzko txostena, gradu amaierako lan honetan kapitulu gisa agertzen dena. 9.3. Formakuntza • Deskribapena: Proiektu hau aurrera eramateko ezinbestekoa da aplikazioa garatzeko beharrezkoak diren laneko tresnak ezagutzea. Garapena Model Based Design (MBD) 75 76 9. kapitulua. Eginbeharren, faseen, ekipamenduaren eta prozeduren deskribapena bidez egiten denez, formakuntzaren helburua Matlab/Simulink eta Opal-RTren OP4510 simulazio tresnetan trebetasunak garatzea da. Horrez gain, fase honetan motor elektrikoen inguruko kurtso espezifiko bat jaso da (APERT ikerkuntza-taldean antolatutako barne-kurtso bat). Kurtso horretan motorren eta horien kontrolaren inguruko hainbat kontzeptu landu dira. • Zeregina: Trebetasun aurreratuak lortzea Matlab/Simulink eta Opal-RTren OP4510 plataformen inguruan. • Entregagarriak: Ez dago. 9.4. Modelizazioa • Deskribapena: Modeloa Matlab/Simulink simulazio ingurunean eskuratuko da eta OpalRTren OP4510ra migratuko da. • Zeregina: PMSM motore sinkronoaren modeloaren eskuraketa eta ulertzea Simulinken, azkenik RT-Lab plataformara migratuz. • Entregagarriak: Egindako modeloak eta jarraitutako pausuen txostena (dokumentuan zehar azalduta). 9.5. Simulaketa eta egiaztapena • Deskribapena: Offline eta denbora errealeko modeloen simulaketa • Zeregina: Emaitzan lortzea eta balioztatzea. • Entregagarriak: Emaitzen simulazio-emaitzak (dokumentuan zehar azalduta). 9.6. Emaitzak eta ondorioak • Deskribapena: Ereduak simulatzean lortutako emaitzak aztertuko dira eta horien inguruko ondorioak atera. 1. eginbeharrean ezarritako espezifikazioak lortu direla konprobatu. • Zeregina: Espezifikazioak bete direla egiaztatu. • Entregagarriak: Ondorioen txostena. 9.7. Dokumentazioa • Deskribapena: Gradu amaierako lana dokumentatzea du helburu betebehar honek. Hurrengo pasuak bete ahala egingo da. • Zeregina: Gradu amaierako lana dokumentatu. • Entregagarriak: Gradu amaierako lanaren dokumentua.
science
addi-27db86c7a293
addi
cc-by-nc-nd 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/36559
IoT inguruneetako zibersegurtasun tekniken erabilgarritasuna hobetzeko mekanismoak
Sanz Rekalde, Ane
2019-11-27
1 Laburpena IoT soluzioen inplementazio orokorra egotea eragozten duen arazo nagusietako bat sarbidekontrola da. Izan ere, segurtasun soluzio tradizionalak ezin dira zuzenean IoT inguruneetan erabili, gailuek dituzten baliabideen mugak direla eta. IoTrako sortu diren berariazko soluzioen artean, Hidra sarbide-kontrol protokoloak ikuspegi desberdin eta eraginkor bat eskaintzen du. Gainera, IoT inguruneetan beharrezkoak diren espresibitatea eta malgutasuna bermatzen ditu, egoera tradizionaletan lortzen direnen antzekoak. Hau guztia lortzeko, segurtasun politika konplexuak definitzen dira, eta politika hauek lengoaia espezifiko baten arabera kodifikatzen dira. Hala ere, lortzen den sistema oso konplexua da, eta segurtasunean ez adituak direnentzat erabiltzeko zailegia izan daiteke. Hori dela eta, soluzio honen hedapena oztopatzen da. Ondorioz, proiektu honetan IoT inguruneetako segurtasun mekanismoak erabilgarriagoak bihurtzeko hainbat hobekuntza garatuko dira. Hobekuntza hauei esker, baimena duen edozein pertsonak erabili ahal izango ditu segurtasun mekanismoak, haien segurtasuneko jakintza-maila edozein izanda ere. Garatuko diren mekanismoak hurrengoak dira: erabiltzaile interfaze grafiko bat segurtasun politika berriak definitzeko; eta kodifikatzaile/dekodifikatzaile modulu bat politika horiek "human-friendly"-tik "machine-friendly"-ra itzultzeko eta alderantziz. 6 Irudien zerrenda IoT (Internet of Things) datuak era masiboan bidaltzeko, jasotzeko eta biltegiratzeko gaitasuna duten gailu desberdinak elkar konektatzen dituen kontzeptua da. IoT-ren oinarri nagusietako bat datuak jasotzeko, prozesatzeko eta komunikatzeko erabiltzen diren gailuak gaitasun txikiko gailuak direla da. Gaitasun mugatu horiek alderdi desberdinetakoak izan daitezke: memoria gaitasuna, prozesadorearen gaitasuna, energia-iturria… Gailu hauen artean gaitasun mugatuko sentsoreak (CDS; Constrained Device Sensor) aipatzekoak dira, sentsore hauei esker era askotako datuak jaso daitezkeelako, ondoren hainbat aplikaziotan erabili ahal izateko. Gaur egun gero eta gehiago erabiltzen da IoT, izan ere, gero eta gailu gehiago daude Internetera konektatuta, eta kopuru horrek datorren urteetan gora egiteko joera izango duela uste da. Izan ere, IoT Analytics-ek argitaratutako datuen arabera [1] 2018. urtean 17 bilioi gailu zeuden konektatuta Internetera, eta horietatik 7 bilioi IoT gailuak ziren. Horrez gain, 2025. urterako 21 bilioi IoT gailu konektatuta egotea espero da, beraz, argi geratzen da IoT jasaten ari den igoera oso nabarmena dela. Irudia 1: Internetera konektatuta dauden gailu kopurua Aipatu den bezala, IoT sisteman CDS kopuru handia dago inplementatuta, eta hauek informazioa jaso eta bidaltzen dute haririk gabeko sareak sortuz. Sare hauei WSN (Wireless Sensor Network) deitzen zaie, eta sare hauen inplementazio eta hedapenari esker, mota askotako IoT aplikazioak ahalbidetu dira. Adibide moduan, SmartCity [2] teknologian mota honetako sareak erabiltzen dira, eta horiei esker posible da osasun zerbitzuak hobetzea, etxeetako gailuen urruneko kontrola izatea edota hirietako semaforo guztien kontrol automatikoa izatea, beste hainbat gauzen artean. SmartCity-en aplikazio eremuak 2. irudian adierazten dira. Beste aplikazio baten adibidea Industry 12 4.0 da, eta honek produktuak denbora tarte laburragoan ekoiztea, bezeroen beharrizanetara hobeto egokitzea edo produktuen zerbitzuak hobetzea ahalbidetzen du, adibidez. Irudia 2: SmartCity baten aplikazio arloak Beraz, argi dago IoT-k jadanik gizartera egin dituen eta etorkizunerako espero diren ekarpenak oso garrantzitsuak izango direla arlo desberdinetan. Hala ere, izan ditzakeen potentzial guztia erabili ahal izateko, guztiz beharrezkoa da aplikazio hauetan segurtasun mekanismo egokiak inplementatzea. Izan ere, transmititzen diren datuek sentikortasun handia izan ditzakete, beraz, segurtasun ezaugarri guztiak betetzen direla bermatu behar da, hala nola, konfidentzialtasuna, eskuragarritasuna, osotasuna, autentifikazioa eta autorizazioa. Segurtasun hau nola inplementatzen den ulertu ahal izateko, beharrezkoa da IoT egoera desberdin bi aztertzea. Alde batetik, IoT egoera tradizionaletan sentsoreen lan bakarra datuak biltzea eta datu hauek zentralizatutako zerbitzari batera bidaltzea da. Kasu hauetan, bezeroek eskaerak zerbitzari nagusira egiten dituzte, sentsorearekin muturretik muturrerako komunikazioa ezarri gabe, 3. irudiko ezkerreko eskeman adierazten den legez. Beraz, eskaerak zerbitzariak jasotzen dituenez eta aldez aurretik ezaguna denez jasoko dituen eskaeren datuak (IP helbideak adibidez), segurtasuna inplementatzeko gaur egun Interneten erabiltzen diren segurtasun mekanismo berdinak erabiltzen dira. Adibidez, bezeroaren eta zerbitzariaren artean gako bat partekatzea izan daiteke erabiltzen den segurtasun mekanismo bat. Beste alde batetik, hurrengo belaunaldiko IoT-k egoera konplexuagoak ahalbidetuko ditu, smart CDSak erabiliz. Sentsore adimentsu hauek zerbitzari txiki moduan lan egiteko ahalmena izango dute. Egoera hauetan, CDSek bezeroen eskaerak jaso eta prozesatu ahalko dituzte jarraian end-to-end (E2E) komunikazio bat ezarriz haien artean, inolako zerbitzari zentral baten beharrik gabe, 3. irudiko eskumako eskeman ikusten den moduan. Horrez gain, bezeroak sentsoreetako parametroak konfiguratzeko edo aldatzeko aukera ere izan dezake. Hori posible egiteko, oso garrantzitsua da segurtasun ezaugarrien artean sarbide kontrol sendo bat izatea, sentsorera atzipena baimena duen bezeroak bakarrik izan dezan. Hala ere, gaur egun Interneten erabiltzen diren segurtasun neurriak ez 13 dira aplikagarriak kasu honetarako, sentsoreek dituzten gaitasun-mugak direla eta. Adibidez, ezin daiteke partekatutako gakoaren mekanismoa erabili, ezin delako aldez aurretik jakin zeintzuk izango diren komunikazioaren bi muturrak. Irudia 3: IoT agertoki bien eskemak Beraz, egoera hori kontuan harturik eta IoT aplikazioeek segurtasun egokia izan dezaten, beharrezkoa da IoT-rentzat berariazko segurtasun mekanismoak garatzea. Mekanismo hauek, C0 eta C1 motako gailuetan (memoria aldetik existitzen diren gailurik mugatuenetan) aplikatzeko modukoak izateaz gain, bukaerako erabiltzaileentzat erabilterrazak ere izan behar dira. Hori dela eta, lan honetan gai honi buruzko analisi bat garatuko da, eta planteatzen den arazoari soluzio bat emango zaio, IoT inguruneetako zibersegurtasun mekanismoak erabilgarriagoak bihurtzeko. Kasu honetan, Hidra segurtasun protokoloaren erabilgarritasuna hobetzeko egingo da garapena. Horretarako, alde batetik interfaze grafiko bat garatuko da, segurtasun-politikak era erraz batean sortu ahal izateko, eta interfaze hau baita segurtasunean ez-adituak direnak ere erabiltzeko modukoa izango da. Beste alde batetik, segurtasun politikak kodifikatzeko eta dekodifikatzeko modulu batzuk diseinatu eta garatuko dira. Kodifikatzaileak segurtasun politiken adierazpen bitarra lortu ahal izateko balioko du, eta dekodifikatzaileak kontrako prozesua egin beharko du, hau da, adierazpen bitarretik politikaren esanahia interpretatu. Atal honetan gaiaren testuingurua azalduko da, gaia kokatzeko eta hobeto ulertzeko. Horretarako, lehenengo eta behin IoT gailuen ezaugarriak azalduko dira. Ondoren, gailu hauen arteko komunikazioa nola gauzatzen den azalduko da, eta bukatzeko, gailu hauetan exekutatzen diren aplikazioetan segurtasunaren inplementazioa nolakoa den azalduko da. 2.1. Gaitasun mugatuak dituzten gailuak Sarreran aipatu den bezala, IoT-ren oinarria gaitasun txikiko gailuak Internetera konektatzea da. Gailu horien artean, gaitasun mugatuko sentsoreak, CDSak, erabiltzen dira. Sentsore hauek normalean RAM eta FLASH memoria txikiak izaten dituzte, eta haien prozesadoreen gaitasuna ere ez da handia izaten. Horrez gain, bateria moduan pilak erabiltzen dituzte normalean. Hori dela eta, gailu hauen baliabideak nahiko mugatuak direnez, hauek erabiltzen direnean oso garrantzitsua da baliabideak ahalik eta era eraginkorrenean erabiltzea, baliabideak xahutu gabe. Esan bezala, gailu hauen mugak baliabide desberdinetan egon daitezke: memoria gaitasunean, bateria gaitasunean, prozesaketa gaitasunean… Hori kontuan izanik, IETFk memoriaren gaitasunaren araberako sailkapen bat egin du, CDSak hiru klase desberdinetan sailkatuz [3]. Klase hauek C0, C1 eta C2 dira, klase batetik bestera memoria baliabideen mugak handituz. C0 klaseko gailuak mugatuenak dira, izan ere, haien gehienezko RAM eta FLASH memoriak nahiko txikiak dira (10 KB baino askoz gutxiago RAMerako eta 100 KB baino askoz gutxiago FLASHerako). Hortik abiatuz, C1 klaseko sentsoreen memoria gaitasunak handitu egiten dira C0- koekin konparatuz (gutxi gora behera 10 KB RAMerako eta 100 KB FLASHerako). Era berean, berdina gertatzen da C2 klaseko memoria gaitasunekin, C1 klasekoekin konparatuz memoria gaitasunak handiagoak dira (gutxi gora behera 50 KB RAMerako eta 250 KB FLASHerako). 1. taulan klase bakoitzari dagozkien RAM eta FLASH memoria gaitasunak adierazten dira. 15 2.2. Komunikazioa IoT aplikazioetan aurreko atalean deskribatutako sentsoreak erabili ahal izateko, beharrezkoa da erabiltzaileen eta sentsoreen arteko komunikazioa nolakoa den ulertzea. Horretarako, 4. Irudian komunikazioaren eskema eta erabiltzen diren protokolo pila adierazten dira. Irudia 4: komunikazio eskema eta protokolo pila Alde batetik, lotura mailan erabiltzen den protokoloa IEEE 802.15.4 da, I. eranskinean era zehatzean azaltzen dena. Izan ere, protokolo honek potentzia baxuko PANetan (Personal Area Network) haririk gabeko lotura espezifikatzen du, hori dela eta, sentsoreen sareetan erabiltzen den protokoloa da. Potentzia baxuko sareetarako denez, beharrizan berezi batzuk behar ditu, IoT aplikazioek betetzen dituztenak: bateria kontsumo txikia izatea, kostu baxuko nodo askok multisalto moduan lan egitea, banda-zabalera txikia erabiltzea, transmititutako potentzia txikia izatea, gailuetako memoria gaitasuna txikia izatea… Beraz, espezifikazio hauen ondorioz, IEEE 802.15.4 protokoloa egokiena da IoT aplikazioetako komunikazioan erabiltzeko. Beste alde batetik, aipatu beharra dago IoT aplikazioetarako gailu kopuru oso handia konektatu behar dela sarera, sarreran azaldu den bezala. Gainera, gailu hauek zuzenean gaur egungo Internetera konektatu ahal izateko sare mailako protokoloa IP izan behar denez, beharrezkoa da konektatutako gailu bakoitzari IP helbide bat esleitzea. Hala ere, ezinezkoa da IPv4 (Internet Protocol version 4) protokoloko helbideak erabiltzea, ez baitaude gailu guztientzat helbide libre nahikoak. 16 Beraz, aplikazio hauetarako erabiltzen den sare mailako protokoloa IPv6 (Internet Protocol version 6) da. Protokolo hau IPv4-ren jarraipena da, eta horrekiko hainbat aldaketa eskaintzen ditu. Aldaketarik esanguratsuena helbideen hedapenean dago. Izan ere, IP helbideak 32 bitetik 128 bit izatera pasatzen dira. Honi esker, posible da sarean dauden nodo kopurua era esanguratsuan handitzea. Horrez gain, IPv6 protokoloak duen beste ezaugarri garrantzitsu bat, eta gailuak era masiboan desplegatzeko oso erabilgarria dena, IPv6 helbideak autosortzeko (MAC helbidea abiapuntutzat hartuta) eta autokonfiguratzeko gaitasuna duela da. Hala ere, IPv6 eta IEEE 802.15.4 protokoloak ez dira zuzenean bateragarriak. Adibidez, bateragarritasun falta hau datagramaren tamainarekin ematen da. Izan ere, IEEE 802.15.4 protokoloan bidaltzen diren paketeak nahiko txikiak izaten dira, eta ez dira IPv6-ren MTUra (Maximum Transmission Unit) heltzen. Horrez gain, IEEE 802.15.4-ko throughput-a eta potentzia oso txikiak dira, loturan interferentziak eta akatsak egon daitezke, beraz, sare mailako protokoloa egoera horretara egokitu behar da. Gainera, IEEE 802.15.4 protokoloaren beharrizanak bete ahal izateko, beharrezkoa da IPv6 protokoloko eta bere gaineko geruzetako goiburuak ahalik eta gehien konprimatzea, IPv6 protokoloak overhead handiak gehitzen dituelako datagrametara, eta hau ez da CDS aplikazioetarako egokia. Beraz, geruza bien arteko bateragarritasun ezari aurre egiteko, IEEE 802.15.4 eta IPv6ren artean egokitzapen geruza bat behar da, bien arteko bateragarritasuna lortu ahal izateko. Egokitzapen geruza hau 6LoWPAN (IPv6 over LoWPAN) da, eta hainbat funtzio betetzen ditu: goiburuen konpresioa, fragmentazioa…. Gainera, IPv6 goiburuetako eremuek asko aldatzen ez diren balioak daramatzate. Beraz, hori da 6LoWPAN-en oinarria: lehenetsitako balioak zehazteen ditu eta aldaketarik ez badago, eremu horiek ez dira bidaltzen eta lehentsitako balioa erabiltzen da. 6LoWPAN-i esker, komunikazioan parte hartzen duten nodoen energia kontsumoa eta sentsoreen memoria kontsumoa era esanguratsuan murrizten dira. Gainera, lotura mailako eta sare mailako protokoloen arteko bateragarritasuna eskaintzeaz gain, 6LoWPAN protokoloak garraio maila ere inplementatzen du, horretarako normalean UDP (User Datagram Protocol) protokoloa erabiliz. 6LoWPAN-en funtzionamendu zehatza III. eranskinean azaltzen da. 2.3. Segurtasuna IoT aplikazioek era egokian funtziona dezaten, eta batez ere hurrengo belaunaldiko IoT aplikazioak martxan jarri ahal izateko, guztiz beharrezkoa da segurtasun sendo eta eraginkorra izatea. Aurretik esan bezala, CDSek gaitasun mugatuak dituzte, bai memoria aldetik, bai bateria aldetik... Beraz, oso garrantzitsua da segurtasun mekanismoak bateragarriak izatea muga hauekin, eta baliabideak ahalik eta era eraginkorrenean erabiltzea. Hala ere, gaur egun Interneten erabiltzen diren segurtasun mekanismoak ez dira aplikagarriak IoT agertokietan, gailuek dituzten mugak direla eta. Hori dela eta, zaila da segurtasun mekanismo egokiak eta bideragarriak inplementatzea aplikazio hauetan, eta horren ondorioz, IoT aplikazioen erabateko hedapena ez da oraindik lortu. 18 eskaera gehienak deuseztatuz. Ondoren, testuinguruan eta baldintza lokaletan oinarritutako sarbide-erabakia hartu ahal izateko, CDSak era lokalean bigarren autorizazio prozedura bat gauzatzen du. Era horretan, sarbide-kontrol espresiboa lortzen da. Irudia 5: Hidraren funtzionamendu-eskema Beraz, CDSak berak baldintza lokaletan oinarritutako sarbide erabakia hartu ahal izateko, kasu bakoitzean segurtasun-politika oso espresibo bat aplikatu behar du. Hala ere, deskribatutako espresibitate maila altu hori lortzeko, gaur egun Interneten lortzen denaren baliokidea, protokoloaren konplexutasuna igotzen da. Izan ere, CDSak aplikatu behar dituen politiken egitura nahiko konplexua da, eta erabiltzen den kodifikazio bitarrak ere konplexutasuna handitzen dio, eta horren ondorioz, segurtasunean adituak ez diren pertsonentzat zailegia izango litzateke protokolo honekin lan egitea. Horregatik, Hidra protokoloak duen arazoetako bat erabilgarritasun falta da. Nahiz eta protokolo oso eraginkorra izan CDS oso mugatuetan erabiltzeko, ez da guztiz erabilgarria pertsona ez-adituentzat. Horrez gain, aipatutako segurtasun politikak sentsoreetan aplikatu ahal izateko, politika horiek era eraginkorrean garraiatu behar dira zerbitzaritik sentsorera. Horretarako, kodifikazio bitar berezi bat proposatu da, baina beharrezkoa da horretarako kodifikatzaile eta dekodifikatzaile bat garatzea sentsoreek politika horiek ulertu eta aplikatu ahal izateko. 19 3. Lanaren helburuak eta irismena Lan honen helburu nagusia Hidra protokoloaren erabilgarritasuna hobetzea da. Horretarako, hainbat funtzionaltasun diseinatu eta garatu behar dira. Alde batetik, erabiltzaile-interfaze grafiko bat sortu behar da, bertan segurtasun politika desberdinak definitu ahal izateko. Interfaze grafiko hau pertsona ez adituek erabili ahal izango dute, beraz, erabiltzeko erraza izan beharko da. Beste alde batetik, sortutako segurtasun politikak sentsoreetara bidali ahal izateko kodifikazio bitar egokian egon behar dira. Beraz, adierazpen bitar hori sortzeko kodifikatzaile eta dekodifikatzaile modulu batzuk sortu behar dira. Horrez gain, bigarren mailako helburu batzuk ere definitu dira lan honetan, hurrengo zerrendan deskribatzen direnak: 1. Hidra protokoloa, politikak definitzeko lengoaia eta kodifikazio bitarra aztertu. Lan honen diseinu eta garapenarekin hasi aurretik, beharrezkoa da lanaren oinarria diren hainbat kontzeptu ulertzea. Hasteko, Hidra protokoloaren funtzionamendua, transmititzen diren mezuen funtzioak eta edukia eta protokoloaren inplementazioa ulertu behar dira. Izan ere, lan honetan garatu behar diren atalak Hidra protokoloarekin batera funtziona dezaten garatu behar dira. Ondoren, segurtasun politikak definitu ahal izateko, erabiliko den politika lengoaia ikasi behar da, bere egiturak, eremuak eta haien arteko erlazio guztiak barneratuz. Bukatzeko, definitutako politikak sentsorera bidali ahal izateko aldez aurretik kodifikatu behar dira, dagokion kodifikazio bitarra jarraituz. Gainera, sentsoreak jasotzen duen politika kodifikatua interpretatu ahal izateko, dekodifikazio prozesu bat egin behar du. Beraz, beharrezkoa da aukeratutako kodifikazio bitarraren funtzionamendua ere ulertzea. 2. Interfaze grafikoaren diseinua eta garapena. Behin Hidra, politika lengoaia eta kodifikazio bitarra aztertuta daudenean, Hidra protokoloa erabilgarria egiteko falta diren funtzionaltasunen diseinuarekin hasi behar da. Horretarako, segurtasun politika berriak definitzeko erabiltzaile interfaze grafiko bat diseinatu eta garatu behar da. Interfaze honetan era askotariko politikak definitu ahalko dituzte baimen egokia duten erabiltzaileek. Interfaze grafikoaren diseinua egiterakoan, guztiz beharrezkoa da politika lengoaiaren egitura jarraitzea, eta sortutako politikak formatu egokian biltegiratzea. 3. Kodifikatzaile eta dekodifikatzailearen diseinua eta garapena. Interfaze grafikoa sortu ondoren, hurrengo helburua kodifikatzaile eta dekodifikatzailearen diseinua eta garapena egitea da. Esan bezala, politikak sentsorera bidali aurretik beharrezkoa da adierazpen bitar egokira kodifikatzea. Era berean, sentsoreak jasotako politikaren adierazpen bitarra dekodifikatu behar du, politikaren edukia era egokian interpreta dezan eta sarbide erabaki bat hatu ahal izateko. Bai kodifikatzailea eta bai dekodifikatzailea diseinatzeko eta garatzeko, bietan aukeratutako kodifikazio bitar berdinaren arauak jarraitu behar dira. 20 4. Politiken biltegiratzea Interfaze grafikoan sortzen diren segurtasun politika guztiak era egokian biltegiratu behar dira. Politika bera biltegiratzeaz gain, politikarekin erlazionatutako informazioa ere biltegiratu behar da, adibidez, politika sortu duen erabiltzailearen informazioa, sorrera dataren informazioa… Gainera, biltegiratzen den informazioa berreskuratzea posible izan behar da, datuak erabili ahal izateko geroago analisi desberdinak egiteko. 5. Balidazio funtzionala gauzatzeko maketaren diseinua eta inplementazioa Diseinatu eta garatuko diren modulu guztiak balidatu aurretik, beharrezkoa da balidazioagertokia diseinatzea eta inplementatzea. Kasu honetan, balidazio funtzionala egiteko maketa erreal bat diseinatuko da, benetako sentsoreekin WSN sare bat sortuz. Ondoren, maketa hori inplementatu beharko da, sare osoa martxan jarriz. 6. Interfaze grafikoaren, kodifikatzailearen eta dekodifikatzailearen balidazio funtzionala. Bukatzeko, azken helburua interfaze grafikoaren eta kodifikatzaile/dekodifikatzaile moduluen balidazio funtzionala egitea da. Horretarako, alde batetik interfaze grafikoan luzera eta eduki desberdineko politikak sortu beharko dira haien sorrera eta biltegiratzea ondo gauzatzen dela egiaztatuz. Ondoren, sortutako politika horiekin proba batzuk egin beharko dira kodifikatzaile eta dekodifikatzailearekin. Kodifikatzerakoan adierazpen bitar egokia lortzen dela bermatu behar da, eta era berean sentsoreak dekodifikatu ondoren jatorrizko politikaren informazio egokia berreskuratzen duela ere bermatu behar da. 4.1. Onura teknikoak Proiektu honek alde teknikoan izan ditzakeen onurak oso nabarmenak dira. Izan ere, IoT aplikazioak gero eta gehiago ari dira erabiltzen, eta WSN sareak era masiboan ez hedatzearen arrazoietako bat segurtasun mekanismo sendo eta erabilgarrien falta da. Ondorioz, lan honetan Hidra segurtasun protokoloari falta zaizkion funtzionaltasunak diseinatuko eta garatuko direnez, era horretan falta den erabilgarritasuna lortuz, posible izan daiteke WSN sareak hedatzea eta erabiltzea. Izan ere, komunikazio segurua bermatuko da, batez ere sarbide-kontrolaren aldetik, eta segurtasun mekanismo horiek erabilgarriak izango dira segurtasunean ez-adituak diren pertsonentzat. Hori dela eta, proiektu honen emaitza aurrerapauso bat izan daiteke IoT aplikazioak eta WSN sareak hedatzeko eta erabiltzeko orduan. Horrez gain, segurtasun mekanismo erabilgarri honi esker zerbitzu berriak inplementatu ahalko dira. Adibidez, medikuntza arloan erabiltzen diren sentsoreak, gaixotasun batekin erlazionatutako parametro batzuk neurtzeko balio dutenak, medikuek konfiguratu ahal izango dituzte zuzenean, momentu bakoitzean pazientearentzat onena dena aukeratuz, eta segurtasun arloko inolako adituren beharrik gabe. Beste alde batetik, nahiz eta lan honetan garatuko diren mekanismoak Hidra protokoloarentzat diseinatuta egon, beste mekanismo batzuetara hedatzea posiblea da. Adibidez, politikak sortzeko interfaze-grafikoaren erabilera segurtasun-politiken erabileran oinarritzen den edozein mekanismorentzat ere hedatu daiteke. 4.2. Onura ekonomikoak Alde ekonomikoari dagokionez ere, lan honek hainbat onura ekar ditzake. Alde batetik, WSN sareen inplementazioan gehikuntza nabarmen bat egon daiteke, eta sare hauek haririk gabeko sareak direnez, instalazioaren prezioan aurreztea posible izango da, ez delako instalazio kableatu bat sortzeko materialik behar. Horrez gain, aipatu beharra dago sare hauetan inplementatzen diren CDSen energia-kontsumoa oso baxua dela, beraz, bateria moduan erabiltzen dituzten pilen autonomia nahiko handia izaten da, ete honek ere ekonomikoki onura nabarmena suposatzen du. Gainera, lan honetan segurtasun politikak definitzeko sortuko den interfaze grafikoak ere onura ekonomikoa suposatzen du. Izan ere, mekanismo honi esker posible da edozein segurtasun-politika inplementatzea CDSetan momentu bakoitzen behar denaren arabera, pertsona bat sentsorea programatzen ibili beharrean konfigurazioa aldatu behar den bakoitzean. Beste alde batetik, gaur egun IoT inguruneetan babestu gabe dauden sistema asko existitzen dira, babesteko oso zailak direlako. Proiektu honetan landuko diren segurtasun mekanismoen erabilgarritasuna hobetuz, mekanismo hauek babestu gabeko sistema horiek babesteko erabili ahal izango dira. Horri esker, sistema horiek jasan ditzaketen segurtasun erasoak eta horren ondoriozko galera ekonomikoak ekidingo dira. 22 4.3. Onura sozialak Bukatzeko, proiektu honek alderdi sozialean ere onura nabarmenak ditu. Alde batetik, lan honen oinarrietako bat segurtasun mekanismo konplexuak edozein pertsonarentzat, segurtasunean ez adituak direnentzat ere, erabilgarri egitea da. Honen ondorioz, teknologia aurreratuak, kasu honetan IoT inguruneetako segurtasun mekanismo aurreratuak, gizartera hurbiltzea lortzen da. Horrez gain, lan honetan garatuko diren mekanismoei esker hainbat zerbitzu posible egingo dira, eta zerbitzu hauek pertsonentzat onuragarriak izango dira. Adibidez, osasunarekin lotuta, gaixotasun kardiobaskularrak detektatzeko zerbitzu bat inplementatu daiteke, gaixotasun horiek izateko arriskua duten pertsonei hainbat sentsore jarriz bihotzaren maiztasuna, gorputzaren tenperatura eta arterietako presioa neurtzeko, besteak beste. Ondoren, medikuak sentsore horietara sarbidea izan dezake, horien parametroak konfiguratzeko behar denean pertsonaren arabera. Ondorioz, mota honetako zerbitzuak desplegatuz gero, pertsonen segurtasuna bermatu ahal izango da. Lan honetan diseinatuko eta garatuko den sistema oso baldintzatuta dago inplementatuko duen segurtasun mekanismoarengandik. Izan ere, garatuko diren atal guztiak jadanik sortuta dagoen segurtasun mekanismo horrekin integratu behar dira, eta honen ondorioz baldintza batzuk ezartzen dira. Beraz, beharrezkoa da lan honek dituen baldintzak deskribatzea. Alde batetik, garatuko den sistema osoa Hidra protokoloarentzat egin behar da. Hau da, erabiliko den sarbide-kontrol mekanismoa Hidra izango denez, lanean zehar garatuko den modulu bakoitza protokolo honen funtzionamenduarekin bateragarria izan behar da. Ondoren, modulu horiek guztiak protokoloarekin integratu beharko dira, batera lan egin dezaten. Ondorioz, Hidra protokoloa C programazio lengoaian garatuta dagoenez, dekodifikatzailea ere C-n programatu beharko da, Hidrarekin batera exekutatuko delako. Gainera, kodifikazailea ere lengoaia berean garatu behar da, kodifikatzailearen eta dekodifikatzailearen arteko bateragarritasuna bermatzeko. Beste alde batetik, garatuko den sistemak bukaerako gailuetako baliabideengan izango duen inpaktua ere kontuan izan behar da. Testuinguruan aipatu den legez, IoT-ren oinarria gaitasun txikiko gailuek, kasu honetan CDSek, Internetera konektatzeko gaitasuna dutela da. Gailu hauek baliabide mugatuak dituzte, memoria aldetik, bateria aldetik, prozesatzeko gaitasunaren aldetik… Gainera, muga horien artean memoriaren araberako CDSen sailkapen bat egin da, C0tik C2ra, C0 gailuak mugatuenak izanik. Beraz, lan honetan garatuko den sistema IoT-rako aplikagarria izan dadin, beharrezkoa da gailurik mugatuenetan ere inplementagarria izatea. Hau da, sistema osoak C0 gailuetan funtzionatzeko gaitasuna izan beharko du. Hori kontuan harturik, eta 1. taulako informazioa jarraituz, sortutako sistema osoak 10 KB baino askoz gutxiago izan beharko ditu RAM memoriarako, eta 100 KB baino askoz gutxiago FLASH memoriarako. Hala ere, CDSen memoria gaitasuna ez da sistema baldintzatzen duen bakarra, beste gaitasunek ere muga batzuk ezartzen baitituzte. Alde batetik, sentsoreetan exekutatuko den programa osoaren kontsumo energetikoa baxua dela bermatu behar da, sentsoreen bateria-autonomia optimizatu ahal izateko. Ondorioz, garatzen den dekodifikatzaile moduluaren kontsumo energetikoa CDSetan inplementatzeko egokia dela egiaztatu behar da. Beste alde batetik, CDSak prozesamendu osoa denbora tarte onargarri batean burutu behar du, erabiltzaileak erantzuna denbora laburrean jaso dezan. Hau da, erabiltzaile batek sarbide bat edota datu bat eskatzen duenean, erantzuna denbora errealean jaso beharko luke. Beraz, erabiltzaileak eskaera hasten duen momentutik erantzun bat jasotzen duen arte pasatzen den denbora ezin izango da segundo bat baino luzeagoa izan. Horrez gain, Hidra protokoloak sarbide-kontrol espresiboa ahalbidetzeko segurtasun-politika oso espresiboak erabiltzen ditu. Beraz, politika horiek definitzeko beharrezkoa da Hidra protokoloaren definizioan deskribatutako politika lengoaia zehatza jarraitzea. Horretarako, bertan adierazten diren zehaztasun guztiak bete beharko dira politika guztietan. Atal honetan lana garatzeko behar diren baliabideen aukeraketa egingo da, horretarako existitzen diren alternatiba desberdinen analisi bat eginez. Kasu honetan, 6 analisi desberdin garatuko dira: ebaluazioa burutzeko mekanismoa, CDS plataformak, CDSetako sistema eragileak, interfaze grafikoa garatzeko tekonlogia, politikak biltegiratzeko modua eta kodifikatzailea/dekodifikatzailea garatzeko programazio lengoaia. 6.1. Ebaluaketa burutzeko mekanismoa Helburuetan azaldu den legez, lan honetan diseinatuko eta garatuko diren atalak Hidra protokoloarekin integratu behar dira, eta horien balidazio funtzionala egin behar da. Horretarako, sistema osoaren ebaluaketa burutzea beharrezkoa da, mekanismorik egokiena aukeratuz. Gainera, oso garrantzitsua da aukeratutako mekanismoarekin lortzen diren emaitzak errealak eta fidagarriak izatea. Ebaluazioa burutzeko mekanismoen artean, existitzen diren alternatiba desberdinak hurrengoak dira: • Simulazioa: Alternatiba honetan sare oso bat simula daiteke SW batzuk erabiliz. Programa honek sarearen eta gailuen portaera simulatzen du, errealitateko egoera batean gerta daitekenera hurbilduz. Beraz, Hidra protokoloaren programa osoa simulatutako gailuetan kargatu behar da. Alternatiba honetan lortzen diren emaitzak agian ez dira guztiz errealak edo fidagarriak, baina simulazio bat gauzatzeko erraztasuna eta arintasuna kontuan hartzekoa da. • Eredu analitikoa: Alternatiba honetan eredu analitiko bat erabiliz (Markov-en kateak adibidez) egin beharreko prozesamendu guztiak eta ematen diren mezu trukeak deskribatzen dituen eredu bat garatzen da. Kasu honetan lortzen diren emaitzak ez dira egoera errealeko emaitzak, eta agian fidagarritasun txikiagoa izan dezakete. • Maketa erreala: Aukera honetan sentsore fisiko errealak erabili behar dira maketa bat sortzeko. Horretarako, hainbat sentsore behar dira haien artean WSN bat eratzeko. Maketa erreala sortzeak zailtasun handiagoa suposa dezakeen arren denbora eta konplexutasun aldetik, lortzen diren emaitzak guztiz fidagarriak dira, egoera erreal batean oinarritzen direlako. Alternatiba horiek kontuan harturik, lan honetarako ebaluazio-mekanismorik egokiena aukeratzeko erabiliko diren irizpideak hurrengoak dira: • Emaitzen fidagarritasuna (%40): Lortzen diren emaitzak egoera errealera hurbiltzen diren eta horren ondorioz emaitzek daukaten fidagarritasun maila. Egoera zenbat eta errealagoa izan, emaitzak orduan eta fidagarriagoak izango dira. • Baliabideen eskuragarritasuna (%35): Aztertzen den alternatiba bakoitza inplementatzeko eskuragarri dagoen ala ez. • Inplementazio denbora (%25): Alternatiba bakoitza inplementatzeko eta martxan jartzeko behar den denbora. 26 Ondorioz, alternatiba bakoitza ebaluatu behar da irizpide horiekin, irizpide bakoitzari nota bat emanik 0-10 artean. Ondoren, bukaerako puntuazio bat lortuko da puntuazio partzialak ponderatuz, eta puntuaziorik altuena aukerarik egokiena izango da. 27 • Zolertia Z1: Gailu honen RAM gaitasuna 8 KB-ekoa da eta FLASH gaitasuna 92 KB-ekoa. Horrez gain, CDS honek tenperatura neurtzeko sentsore bat dauka integratuta. IoT inguruneetan gehien erabiltzen diren sistema eragileei dagokionez, plataforma hau TinyOS, Contiki eta Riot sistema eragileekin bateragarria da. Alternatiba horiek kontuan harturik, lan honetarako plataformarik egokiena aukeratzeko ebaluatuko diren irizpideak eta haien garrantzia hurrengoak dira: • FLASH memoria (% 40): FLASH memorian programaren kodea kargatzen da, ondorioz, beharrezkoa da gaitasun nahikoa izatea programa osoa biltegiratzeko. Hori dela era, nahiz eta CDSek memoria gaitasun mugatua izan, garrantzitsua da gaitasun hori behar baino baxuagoa ez izatea. • RAM memoria (% 30): Plataformaren RAM memorian datuak biltegiratu behar dira. Horretarako FLASH memoriak behar duena baino gaitasun gutxiago behar da, baina hala ere, datu guztiak biltegiratzeko nahikoa izan beharko da. • Erabiltzeko erraztasuna (% 20): CDS plataformak konfiguratzea eta bertan programak kargatzea erraza izatea bilatzen da. Izan ere, sistema osoa martxan jartzeko orduan proba desberdinak egingo dira, eta posible programak hainbat alditan kargatu behar izatea sortzen doazen kode-erroreak zuzentzea. Ondorioz, zenbat eta errazagoa izan, orduan eta denbora gutxiago galduko da lan hori egiteko. • Soportatzen dituzten sistema eragileak (%10): CDS plataforma bakoitza hainbat sistema eragilerekin da bateragarria. Ondorioz, zenbat eta malguagoa izan zentzu honetan eta zenbat eta sistema eragile gehiago jasan, errazagoa izango da sistema eragilearen aukeraketa egitea. Beraz, alternatiba bakoitza ebaluatu behar da irizpide horiekin, irizpide bakoitzari nota bat emanik 0-10 artean. Ondoren, bukaerako puntuazio bat lortuko da puntuazio partzialak ponderatuz, eta puntuaziorik altuena aukerarik egokiena izango da. 29 • Erabilera maila (% 10): Sistema eragile bakoitza zenbat erabiltzen den gaur egun IoT inguruneetarako. Zenbat eta gehiago erabili, errazagoa izango da sortzen diren akatsen soluzioak aurkitzea. Beraz, alternatiba bakoitza ebaluatu behar da irizpide horiekin, irizpide bakoitzari nota bat emanik 0-10 artean. Ondoren, bukaerako puntuazio bat lortuko da puntuazio partzialak ponderatuz, eta puntuaziorik altuena aukerarik egokiena izango da. Bateragarritasuna (% 40) Memoria kontsumoa (% 30) Programazio lengoaiak (%20) Erabilera maila (% 10) Puntuazio totala TinyOs 10 8 5 5 7,9 Contiki 10 6 7 9 8,1 Riot 0* 9 8 7 5 Taula 4: sistema eragileen analisia *Iris plataformarekin ez bateragarria Alternatiba bakoitza irizpideekin aztertu ondoren, 4. taulan ikus daiteke sistema eragilerik egokiena kasu honetan Contiki dela, CDS plataformekin bateragarria izateaz gain memoria kontsumo onargarria eta programazio lengoaia erraza duelako. Beraz, lan honetan sistema eragile hori erabiliko da sentsoreetan. Sistema eragilearen aukeraketak eta honek onartzen duen programazio lengoaiak kodifikatzailearen eta dekodifikatzailearen programazio lengoaiak baldintzatzen ditu, guztietan berdina izan behar delako. Ondorioz, kodifikatzaile eta dekodifikatzailearen programazio-lengoaia aukeratzeko ez da analisirik egingo, zuzenean C lengoaia erabiliko baita. Hala ere, aipatu beharra dago beste sentsore batzuk erabiliko balira, Riot sistema eragilearekin bateragarriak direnak, Riot izango litzatekeela aukerarik onena, gaur egun gero eta gehiago erabiltzen baita. 6.4. Interfaze grafikoa garatzeko teknologia Helburuetan azaldu den legez, Hidra protokoloa erabilgarria izateko proiektu honetan egingo den lehenengo gauza erabiltzaile-interfaze grafiko bat diseinatzea eta garatzea da. Interfaze honek segurtasun politika berriak sortzeko aukera emango du era erraz batean, ez adituak diren pertsonek ere erabili ahal izateko. Ondorioz, hori garatu ahal izateko beharrezkoa da erabiliko den teknologia eta programazio lengoaia aukeratzea. Existitzen diren alternatiba desberdinak hurrengoak dira: • JavaEE (Java Enterprise Edition): Teknologia hau Javan oinarritzen da, eta web aplikazioak garatzeko oso erabilia da. Gainera, hainbat estandar inplementatzen ditu proiektu honetarako oso erabilgarriak izan daitezkeenak. Adibidez, JDBC (Java Database Conectivity) estandarrari esker posible da aplikazioa datu-basearekin konektatzea eta sinkronizatzea. • ASP.NET: Teknologia hau ere web aplikazioak garatzeko erabiltzen da, eta MySQL datubaseekin sinkronizazio arina eskaintzen du. Gainera, hainbat programazio-lengoaiekin bateragarria da: C#, J#... Hala ere, ez da kode irekiko teknologia, Microsoft-ena baita. 30 • PHP: Web aplikazioak sortzeko teknologia honek PHP (Hypertext Preprocessor) programazio lengoaia erabiltzen du. Teknologia honen abantaila nagusia MySQL datubaseekin era erraz batean konektatzeko gaitasuna eskaintzen duela da. Hala ere, konfigurazioa oso zehatza izan behar da, eta programak oso ondo babestu behar dira segurtasun arazoak ekiditeko. Alternatiba horiek kontuan harturik, aukerarik egokiena aukeratzeko irizpide desberdinak hartuko dira kontuan: • Programazio lengoaia (%40): Alternatiba bakoitzerako menperatu behar den programazio lengoaia kopurua eta lengoaien zailtasun-maila aztertzen ditu irizpide honek. • Eskuragarritasuna (%35): Alternatiba bakoitzaren eskuragarritasuna neurtzeko, kode irekikoak edo kode itxikoak diren aztertuko da. Izan ere, kode irekiko teknologiak egokiagoak dira proiektu honetarako, eskuragarriago baitaude. • Datu-baseekin sinkronizazioa (%25): Garatuko den interfaze grafikoa datu-base batekin egon behar da konektatuta, beraz, beharrezkoa da teknologiak datu-baseekin sinkronizazio arina eskaintzea. Beraz, alternatiba bakoitza irizpide horiekiko ebaluatu behar da, irizpide bakoitzari nota bat emanik 0-10 artean. Ondoren, bukaerako puntuazio bat lortuko da puntuazio partzialak ponderatuz, eta puntuaziorik altuena aukerarik egokiena izango da. Programazio lengoaia (%40) Eskuragarritasuna (%35) Datu-baseekin sinkronizazioa (%25) Puntuazio totala JavaEE 9 10 9 9,35 ASP.NET 5 0 9 4,25 PHP 7 10 9 8,55 Taula 5: interfaze grafikorako programazio lengoaiaren analisia Ondorioz, 5. taulan ikus daitekeen legez, interfaze grafikoa garatzeko teknologiarik egokiena JavaEE da. Izan ere, teknologia hau erabiltzeko behar den programazio-lengoaia Java da, oso ezaguna eta erabiltzeko erraza dena. Gainera, MySQL datu-baseekin sinkronizazioa eskaintzen du, eta hori lan honetarako beharrezkoa da. Ondorioz, teknologia hori erabiliko da interfaze-grafikoaren garapena egiteko. 6.5. Politikak biltegiratzeko modua Erabiltzaile-interfaze grafikoan segurtasun politikak definitzeaz gain, beharrezkoa da politika hauek biltegiratzea, aurrerago erabili ahal izateko. Alde batetik, biltegiratutako politikak kodifikatzaileak irakurri beharko ditu, bertako informazioa kodifikatu ahal izateko. Beste alde batetik, biltegiratutako informazio guztia eskuragarri egon beharko da aurrerago maila altuagoko analisiak egiteko eta ondorioak ateratzeko. Horretarako, hainbat modu egon daitezke: • Testu fitxategia: Sortzen diren politikak testu fitxategi batean gorde daitezke, eta modu hau sinpleena eta arinena da, hori izanik bere abantailarik handiena. Hala ere, testu 31 fitxategi bat ez da datuak biltegiratzeko oso modu egokia geroago datu horiek erabili edo aztertu nahi badira. • Datu-basea: Sortutako politikak datu base batean gordetzeko hainbat gauza izan behar dira kontuan. Datu-base erlazional bat erabiltzekotan, adibidez, beharrezkoa da taula desberdinak sortzea eta taulen arteko erlazio zuzena ezartzea. Datu basea erabiltzearen abantaila nagusia politikaren edukiaz gain politikarekin erlazionatutako informazio gehigarria ere biltegiratu daitekeela da. Hau oso erabilgarria izan daiteke politikak sortzeko baimenak dituzten erabiltzaileen informazioa biltegiratzeko, politika bakoitza noiz eta nork sortu duen adierazteko… Horri esker, datuekin analisi desberdinak egin daitezke, maila altuagoko ondorioak ateratzeko. • XML fitxategia: Alternatiba honetan politika bakoitza XML formatuko fitxategi batean biltegiratuko litzateke. Formatu honetan biltegiratzearen abantailarik nagusiena politika bakoitzaren datuak ondo egituratuta eta ordenatuta biltegiratzen direla da, egitura bakoitzari etiketa bat dagokiolako. Gainera, politika lengoaiak kateatutako egiturak dituenez, XML fitxategietan posible da kateatze hori mantentzea biltegiratzeko orduan. Beraz, politika baten edukia irakurri nahi bada era egokian, alternatiba ona izan daiteke modu arinean eta errazean lor daitekelako. Hala ere, alternatiba honetan ez da posible politikarekin erlazionatutako informazio gehigarria era errazean biltegiratzea ezta informazioaren arteko erlazioak ezartzea. Era berean, biltegiratutako datuak analisi desberdinak egiteko erabili nahi badira, ez da modurik egokiena. Alternatiba horiek kontuan harturik, aukerarik egokiena aukeratzeko irizpide desberdinak hartuko dira kontuan: • Politiken edukiaren egitura mantentzea (%40): Sortzen diren politikek lengoaia espezifiko bat jarraitu behar dute, eta honek politika bakoitza egitura desberdinetan banatzen du, egiturak haien artean kateatuz. Beraz, garrantzitsua da biltegiratzen diren politikek egitura hori ez galtzea, beranduago kodifikatu ahal izateko ezinbestekoa baita egitura zuzena berreskuratzea. Ondorioz, aukeratutako alternatibak politiken egitura mantentzeko gaitasuna izan beharko luke. • Datuak berreskuratzeko eta erabiltzeko erraztasuna (%30): Biltegiratzen diren politiken informazioa berreskuratzeko erraza izan behar da. Izan ere, momenturen batean politikei buruzko informazioaren analisi bat egin nahi bada, maila altuagoko ondorioak ateratzeko politiken sorrerari buruz, beharrezkoa da biltegiratuta dagoen informazio guztia era erraz batean berreskuratu ahal izatea. • Informazio gehigarria gehitzeko eta erlazionatzeko gaitasuna (%20): Esan bezala, politikak biltegiratzen direnean ez da bakarrik haien edukia biltegiratu behar. Politikekin erlazionatutako informazio gehigarria ere biltegiratzea beharrezkoa da, eta informazio hori politika bakoitzarekin era egokian erlazionatu beharko litzateke. Adibidez, politikak sortzeko baimena duten erabiltzaileen artean, beharrezkoa izango litzateke politika bakoitza zein erabiltzailek sortu duen adieraztea. Beraz, aukeratutako alternatibak aukera hau eman beharko luke. 32 • Biltegiratze prozesuaren erraztasuna (%10): Interfaze grafikoan sortzen diren politikak biltegiratzeko prozesua oso astuna ez izatea komeni da, beraz, hori egiteko erraztasuna eta arintasuna ere kontuan hartu behar dira. Beraz, alternatiba bakoitza irizpide horiekiko ebaluatu behar da, irizpide bakoitzari nota bat emanik 0-10 artean. Ondoren, bukaerako puntuazio bat lortuko da puntuazio partzialak ponderatuz, eta puntuaziorik altuena aukerarik egokiena izango da. Politiken egitura (%40) Datuak berreskuratzea eta erabiltzea (%30) Informazio gehigarria gehitzea eta erlazionatzea (%20) Erraztasuna (%10) Puntuazio totala Testu fitxategiak 4 4 4 10 4,6 Datubasea 8 10 10 8 9 XML fitxategiak 10 7 4 7 7,6 Taula 6: politikak biltegiratzeko moduaren analisia Ondorioz, 6. taulan ikus daitekeen legez, aukerarik onena segurtasun politikak biltegiratzeko datu-basea da. Izan ere, alternatiba honek informazio gehigarria gehitzea eta politika bakoitzarekin erlazionatzea ahalbidetzen du. Adibidez, erabiltzaileen taula bat sortuz gero, oso erraz erlazionatu daiteke politika bakoitza zein erabiltzailek sortu duen. Horrez gain, biltegiratuta dauden datuak berreskuratzeko gaitasuna ere ematen du alternatiba honek. Horri esker, edozein momentutan existitzen diren datuei buruzko analisi bat egin daiteke, baita beharrezkoak diren ondorioak atera ere. Hala ere, alternatiba hau ez da egokiena politikaren jatorrizko egitura mantentzeko, XML fitxategietan hau oso ondo lortzen baita. Hori dela eta, proiektu honetan alternatiba horiek biak erabiltzea erabaki da: datu-basea eta XML fitxategiak. Alde batetik, biltegiratze iraunkor moduan datu-basea erabiliko da, bai politiken edukia eta bai erlazionatutako informazio gehigarria biltegiratzeko. Alternatiba-hau ondoren datuak berreskuratzeko eta behar diren analisiak egiteko erabiliko da batez ere. Gainera, interfazea erabiltzeko baimena duten erabiltzaileen informazioa ere datu-base berdinean biltegiratuko da. Beste alde batetik, politika bakoitzaren edukia XML fitxategi batean ere gordeko da, politikaren egitura oso ondo mantentzen duelako. Fitxategi honen funtzioa kodifikatzailetik irakurtzea izango da, horrela, kodifikatzaileak politika bakoitzaren egitura zehatza berreskuratuko du zuzenean, eta bertako informazioa adierazpen bitarrera kodifikatu ahalko du. Atal honetan proiektuan zehar sor daitezkeen arazoen analisi bat egingo da. Arazo hauek gertatzekotan, proiektuak atzerapena jasan dezake, edota proiektuaren garapen egokia arriskuan jar daiteke. Ondorioz, arriskuen analisi sakon bat egitea gomendagarria da, kasu bakoitzerako prebentzio-neurriak ezarriz edota arazoa gertatzekotan nola konponduko litzatekeen pentsatuz. Arrisku bat era egokian baloratzeko, arriskuak gertatzeko duen probabilitatea eta gertatzekotan suposatuko lukeen inpaktua aztertu behar dira. Proiektu honetan arrisku desberdinen analisia egin da. 7.1. Arriskuak A1 - Atzerapenak Arriskuetako bat plangintzan ezarritako eperen bat ez betetzea da. Ataza baten epeak ez badira betetzen, horren menpe dauden gainontzeko atazak ere beranduago hasiko dira. Honen ondorioz, proiektu osoak atzerapena jasan dezake, eta hori saihestu beharreko zerbait da. • Gertatzeko probabilitatea: %50. • Inpaktua: %50 Nahiko probablea da plangintza osoko atazen baten epeak ez betetzea, edozein atazetan arazoak sor daitezkeelako. Arazo honek izango lukeen inpaktua ere ertaina dela esan daiteke. Alde batetik, posiblea da ataza batean edukitako atzerapena beste ataza batekin berreskuratzea, uste baino arinago betetzen bada. Arrisku hau ekiditeko plangintza oso ondo garatu behar da, gertatu daitezkeen ezusteak aurreikusiz eta ezuste horientzat denbora kontuan harturik, finkatutako epeetan tarte gehigarriak ezarriz badaezpada. A2 – CDSan memoria nahikoa ez izatea SW osoa sartzeko Proiektu honetan 3 modulu garatzen dira: interfaze grafikoa, kodifikatzailea eta dekodifikatzailea. Lehenengo 2 moduluekin ez da memoria-arazorik egongo, zerbitzari zentralean exekutatzen baitira. Hala ere, dekodifikatzaileak memoria-arazoak izan ditzake, CDSan exekutatzen baita. Izan ere, CDSek memoria oso mugatua dute, beraz, dekodifikatzailearen kodea Hidra protokoloaren kodera gehitzerakoan ezin izango da CDSaren memoria-gaitasuna baino altuagoa izan. Ez bada kode osoa CDSan sartzen, ezin izango da sistema martxan jarri. • Gertatzeko probabilitatea. %10 • Inpaktua: %90 Ikusten den moduan, ez da oso probablea arazo hau ematea. Izan ere, Hidra protokoloaren kodearen tamaina ikusita, tarte handia dago oraindik Iris plataformen memoria-gaitasun maximora heltzeko. Beraz, aurreikuspenen arabera, dekodifikatzailearen tamainak ez du muga hori gaindituko. 34 Hala ere, hori gertatzekotan egongo litzatekeen inpaktua oso handia da, sistema ezin izango delako martxan jarri. Ondorioz, hori gertatzekotan dekodifikatzailearen kodea arintzeko metodoak bilatu beharko lirateke, beharrezko tamainara egokitu ahal izateko. A3 - CDS plataformekin arazoak Proiektu honen balidazioa egiten denean maketa erreal bat inplementatuko da, alternatiben analisian erabaki den legez. Beraz, maketa honetan CDS errealak erabiliko dira. Maketaren inplementazioa egiterakoan posible da CDSekin arazoak izatea: haien funtzionamendua ez izatea egokia, sareak ez detektatzea CDSak, zerbitzariarekin ondo ez komunikatzea, sentsoreen neurketak egokiak ez izatea… • Gertatzeko probabilitatea: %50 • Inpaktua: %70 Ikus daitekeen legez, arrisku hau gertatzeko probabilitatea ertaina. Hala ere, izango lukeen inpaktua nahiko handia da, sistema osoaren funtzionamendua arriskuan jartzen delako eta ezin izango litzateke sistema martxan jarri. Hala ere, arrisku honetan eman daitezkeen arazoek normalean soluzio erraza izatea espero da. Arazoren bat gertatzekotan, CDSak apurtuta dauden konprobatu beharko da lehenengo eta behin. Apurtuta badaude, soluzio bakarra CDS berriak erostea izango da. Ez badaude apurtuta baina funtzionamendua ez bada egokia, plataformak berrabiarazi behar dira, barruan daukaten programak ezabatuz eta berriro zerotik hasiz. 7.2. Konparaketa Hurrengo taulan 3 arriskuen arteko konparaketa ikusten da. Bertan, arrisku bakoitza taularen puntu batean kokatzen da bere, inpaktuaren eta probabilitatearen arabera. Taula 7: arriskuen analisiaren konparaketa 7. taulan arrisku bakoitza bere gertatzeko probabilitatearen eta inpaktuaren larritasunaren arabera kokatu da. Era horretan, arriskurik garrantzitsuenak taularen atal gorrian kokatuko dira, eta garrantzirik txikiena dutenak atal berdean. Horri esker, proiektuan zehar atal gorrietan dauden arriskuei arreta handiagoa jarri beharko zaie, ekiditeko asmoarekin. Kasu honetan 3 arriskuak atal laranjan kokatzen dira, hau da, garrantzi ertaina dute hirurek. Hala ere, A3 arriskuak beste biek baino garrantzi handiagoa du. Ondorioz, arreta handiagoa jarri beharko da A3 arriskua saihesteko edota gertatzekotan eraginak ahalik eta arinen zuzentzeko. 8.1. Erabilgarritasuna hobetzeko moduluen diseinua Atal honetan Hidra protokoloa erabilgarria egiteko behar diren funtzionaltasunen diseinua eta garapena azalduko dira. 6. irudian garatuko diren modulu desberdinak eta haien arteko erlazioa deskribatzen dira. Esan bezala, alde batetik erabiltzaile interfaze grafiko bat sortu behar da, bertan segurtasun adituak ez diren pertsonek ere sarbide kontrolerako politikak definitu ahal izateko. Modulu honi esker, Hidrari falta zaion erabilgarritasuna lortzen da. Ondoren, politika sortuta dagoenean, formatu desberdin bitan gorde behar da. Alde batetik, datu-base batean biltegiratu behar da politikaren eduki guztia eta sortu duen pertsonaren informazioa. Beste alde batetik, XML fitxategi batean ere gordetzen da politika. Era horretan, beranduago sentsorera politika bat bidali behar denean XML fitxategi horretatik irakurriko da politika. Behin politika zerbitzari zentraletik irakurri denean, eta sentsorera bidali aurretik, adierazpen bitar egokira kodifikatu behar da. Horretarako, kodifikatzaile modulu bat sortu behar da, eta hau izango da politika era bitarrera kodifikatzearen arduraduna. Ondoren, politika sentsorera bidali ahalko da dagokion mezuan, bertan aplikatu dadin sarbide erabaki bat hartu ahal izateko. Bukatzeko, sentsoreak politika kodifikatua jasotzen duenean, politikaren edukia interpretatu behar du, eta horretarako dekodifikatzaile modulu bat behar da, kodifikatzailearen kontrako prozesua egiten duena. Politika dekodifikatu denean, sentsorea gai izango da bere edukia ulertzeko eta dagokion sarbide erabakia hartzeko. 36 Beraz, lan honetan garatuko diren hiru moduluak hurrengoak dira: erabiltzaile interfaze grafikoa, kodifikatzailea modulua eta dekodifikatzaile modulua. 8.1.1. Erabiltzaile-interfaze grafikoa Aurretik aipatu den legez, lan honen garapenaren lehen modulua erabiltzaile interfaze grafiko bat izango da, segurtasun politikak definitu eta gorde ahal izateko. Interfaze honen helburua Hidra protokoloa erabilgarria izatea da, beraz, interfazea erabilerraza izatea bermatu behar da. Era horretan, baimen egokia duten pertsonek interfaze hau erabili ahalko dute beharrezkoak diren politikak sortzeko. Alde batetik, interfaze honetara sarbide kontrola izatea garrantzitsua da, izan ere, pertsona baimenduak dira politikak sortu eta kudeatzeko gaitasuna izan behar duten bakarrak. Era horretan, rol desberdin bi definitu dira interfaze honetara sarbidea edukitzeko. Alde batetik, erabiltzaile rola duten pertsonak egon daitezke, eta hauen funtzio bakarra politika berriak sortzea izango da. Beste alde batetik, administratzaile rola duten erabiltzaileak egon daitezke, eta hauek, politika berriak sortzeaz gain, erabiltzaile berriak sortzeko gaitasuna ere izango dute, bai erabiltzaile normalak, bai administratzaileak. 7. irudian interfaze grafikoaren hasierako pausoak adierazten dira, bertan rol desberdin biak eta haien funtzio posibleak azalduz. Irudia 7: erabiltzaile motak eta funtzioak Beste alde batetik, esan bezala, interfaze grafikoaren funtzio nagusia politika berriak definitzea da, politika bakoitzean arau edota baldintza desberdinak sartuz. Gainera, sortuko diren politika guztiek politika-lengoaia jakin bat jarraitzen dute. Segurtasun politikak sortzeko erabiltzen den lengoaia egitura desberdinez osatuta dago. Politika baten barruan arau multzo bat sartzen da, baldintza jakin batzuk egiaztatzeko eta dagozkion eraginak adierazteko. Horretarako, politika lengoaia egitura desberdinetan antolatzen da. Horietako egitura batzuk derrigorrezkoak dira politikaren barruan, beste batzuk, ordea, hautazkoak. Gainera, egitura batzuk beste batzuen barruan kateatzen dira, oinarrizko policy egituratik abiatuz. Horrela, luzera eta eduki desberdinetako politikak definitzea ahalbidetzen da. Politika sortu Erabiltzailea? Ekintza? Erabiltzaile berria sortu Admin User 37 8. irudian politika lengoaiak dituen egitura desberdinak eta haien arteko erlazioak adierazten dira. Esan bezala, egitura edota eremu batzuk derrigorrezkoak dira politikaren barruan, eta beste batzuk, aldiz, ez. Beraz, desberdintasun hori adierazteko, kolore desberdinak erabili dira. Alde batetik, gorriz adierazitako eremuak derrigorrezkoak dira, nahitaez agertu behar direnak. Beste alde batetik, berdez adierazita daudenak hautazkoak dira, erabiltzaileak erabaki ditzakeenak gehitu nahi dituen ala ez. 39 Fluxu diagraman ikus daitekeen legez, politika bat sortzen hasi bezain laster eman behar den lehen pausoa erabiltzaileari policy egituraren eremuen balioak sartzeko eskatzea da. Egitura hau lengoaiaren oinarrizko egitura da, edozein politika bertatik abiatzen delako eta politikarik laburrenak ere gutxienez egitura hau izan behar duelako. Egitura honek 2 eremu nagusi ditu, biak derrigorrezkoak. Lehen eremua id eremua da, politika bakoitza zenbaki batekin identifikatzen duena. Bigarren eremua effect da, eta honek politikaren lehenetsitako eragina zein izan behar den zehazten du. Politika baten ez bada beste araurik definitzen edota agertzen diren arauetan kontraesanen bat agertzen bada, sentsoreak eragin hau jarraitu beharko du. Eremu honen balio posibleak onartu (permit) edo ezeztatu (deny) dira. Horrez gain, policy egiturak ruleset izeneko egitura bat izan dezake bere barruan, hainbat arau desberdinez osatua. Beraz, pauso honetan erabiltzaileari eskatzen zaion derrigorrezko eremu bakarra effect izango da, id eremua automatikoki sortzen baita, politika bere osotasunean identifikatzeko. Horrez gain, erabiltzaileari rule-ren bat gehitu nahi al duen galdetu behar zaio. Ezezko kasuan, politika bukatutzat ematen da, datu-basean eta XML fitxategian biltegiratuz. Hurrengo irudian interfaze grafikoaren lehen pauso hau adierazten da. Irudia 10: interfaze grafikoa, policy egitura Baiezko kasuan, interfaze grafikoaren bigarren pausoan rule egiturako eremuak sartu beharko ditu erabiltzaileak, horien bitartez arau desberdinak gehituz politikara. Rule bakoitzak hainbat eremu eta azpiegitura ditu bere barruan: • Id (derrigorrezkoa): Eremu honek arau bakoitza identifikatzen du. • Effect (derrigorrezkoa): Rule baten lehenetsitako eragina adierazten du. • Periodicity (hautazkoa): Araua zenbatero ebaluatu behar den adierazten du. • Iteration (hautazkoa): Araua zenbat aldiz ebaluatu behar den adierazten du. • Resource (hautazkoa): Atzitu nahi den sentsoreko baliabidea adierazten du. • Action (hautazkoa): Atzitu nahi den sentsoreko baliabideari dagokion akzioa adierazten du. Aukera posibleak GET, POST, PUT, DELETE eta ANY dira. • Conditionset (derrigorrezkoa): Baldintza edo espresio desberdinen array bat da. Derrigorrezkoa da rule bakoitzak gutxienez baldintza bat edukitzea. • Obligationset (hautazkoa): Betebehar desberdinen array bat da, nahitaez bete behar diren funtzioak identifikatzeko. Beraz, hori kontuan harturik, interfaze grafikoan hautazkoak diren eremuak (iteration, periodicity, resource eta action) hutsik uzteko aukera egongo da. Eremu horiez gain, effect eremua 40 derrigorrez bete behar da. Behin behar diren eremuak bete direnean, hurrengo pausoa nahitaezkoa den condition-aren egitura gehitzea izango da. Bigarren pausoaren itxura interfaze grafikoaren barruan hurrengo irudian adierazten da. Irudia 11: interfaze grafikoa, rule egitura Hirugarren pausoa, gutxienez condition edo baldintza bat gehitzea derrigorrezkoa denez, egitura honen eremuak betetzea izango da. Kasu honetan, baldintza bakoitzak izan ditzakeen eremuak hurrengoak dira: • Function (derrigorrezkoa): Ebaluatu behar den baldintzari dagokion identifikazio zenbakia adierazten du. Existitzen diren funtzio guztiak .txt fitxategi batean biltegiratzen dira, eta interfazeak bertan dauden funtzioak adierazi behar ditu erabiltzaileak bat aukera dezan. Adibidez, existitu daitezkeen funtzio posibleak hurrengoak dira: lowBattery, contains, isTrue… • Inputset (hautazkoa): Funtzioari gehitu ahal zaizkion sarrerako parametroen array bat da. Beraz, baldintza bakoitzaren eremuak zeintzuk diren kontuan hartuz, interfaze grafikoan function eremua betetzeaz gain, erabiltzaileari input bat gehitzeko aukera emango zaio, hurrengo irudian adierazten den legez: Irudia 12: interfaze grafikoa, condition egitura Baiezko kasuan, hurrengo pausoa input egitura betetzea izango da, baldintzari sarrerako parametroak gehitzeko. Egitura honek 2 eremu desberdin ditu, biak derrigorrezkoak: • Type (derrigorrezkoa): Parametroaren mota identifikatzen du eremu honek. Mota posibleak boolean, byte, integer, float, string, request reference, system reference eta local reference dira. • Value (derrigorrezkoa): Parametroak hartzen duen balioa identifikatzen du eremu honek. Beraz, interfaze grafikoak egin behar duen lehenengo gauza erabiltzaileari input-aren mota eskatzea da, hurrengo irudian adierazten den bezala. Irudia 13: interfaze grafikoa, input egituraren mota Ondoren, interfazeak erabiltzaileak aukeratutako mota identifikatu behar du, eta horren arabera parametroari balio bat ematea eskatuko dio. Oso garrantzitsua da mota bakoitzaren arabera balio egokia sartzen duela bermatzea, adibidez, ezin da integer mota aukeratu eta balio moduan 4,5 zenbakia sartu. Beraz, frogapen hau egitea beharrezkoa da. Hurrengo irudian balioak sartzeko era bat adierazten da, mota integer den kasuetarako. Irudia 14: interfaze grafikoa, policy egituraren balioa Behin input bat sortu denean, erabiltzaileari input gehiago gehitu nahi dituen galdetuko zaio. Baiezko kasuan, berriro ere prozesu hau errepikatuko da, erabiltzaileak input gehiago ez dituela nahi erabaki arte. Beste alde batetik, input-ik sartu nahi ez bada, edo erabiltzaileak input gehiago ez dituela sartu nahi erabakitzen duenean, condition baten egitura amaitutzat ematen da. Horren ondoren, erabiltzaileari beste condition bat gehitzeko aukera ematen zaio, hala erabakiz gero berriro egitura honen sorreraren hasierara bueltatuz. Condition gehiago ez dituela nahi erabakitzen badu, ordea, obligation egituraren bat gehitzeko aukera egongo da. Egitura hau hautazkoa denez, erabiltzaileari galdetuko zaio berak erabakitzeko gehitu nahi duen ala ez, hurrengo irudian ikusten den moduan. Irudia 15: obligation egitura gehitzeko aukera Obligation-en bat gehitzeko erabakia hartzen badu, bere eremuei balioa eman behar zaie. Obligation bakoitzak izan ditzakeen eremuak hurrengoak dira: • Task (derrigorrezkoa): Egitura honek obligation-aren barruan zer egin behar den adierazten du. • FulfillOn (hautazkoa): Eremu honek egitura zein kasutan bete behar den adierazten du. Eremuaren balio posibleak onartu (permit) eta ezeztatu (deny) dira. 42 Beraz, lehenengo eta behin erabiltzaileak fulfillOn eremua betetzeko aukera izango du. Ondoren, task egitura derrigorrezkoa denez, hau da, obligation bakoitzak task bat izan behar duenez, task egitura sortzeko botoi bat egongo da, hurrengo irudian adierazten den legez. Irudia 16: interfaze grafikoa, obligation egitura Hurrengo pausoa, ondorioz, task egitura betetzea da, obligation bakoitzak task bat izan behar duelako nahitaez. Task egituraren barruan dauden eremuak hurrengoak dira: • Function (derrigorrezkoa): Eremu honek obligation-ean bete behar den funtzioa zein den identifikatzen du id baten bitartez. • Inputset (hautazkoa): Sarrerako parametroko atributuen array bat da, baldintzen egituran onartzen zenaren berdina. Beraz, task egituraren eremuak kontuan harturik, interfaze grafikoan function eremua bete beharko da lehenengo eta behin. Ondoren, input-en bat gehitzeko aukera emango zaio erabiltzaileari, hurrengo irudian adierazten den legez. Irudia 17: interfaze grafikoa, task egitura Baiezko kasuan, input-ak gehitzeko condition egitura ematen zen prozesu berdina ematen da. Hau da, lehenengo eta behin input baten mota aukeratu behar da. Ondoren, mota bakoitzaren arabera balio egokia sartu behar da, balioa motarekin bat datorrela bermatuz. Bukatzeko, erabiltzaileari input gehiago gehitu nahi dituen galdetuko zaio. Baiezko kasuan, input bat sortzearen prozesua berriro hasiko da. Ezezko kasuan, edota input gehiago gehitu nahi ez bada, obligation egitura amaitutzat ematen da, eta beste obligation berri bat gehitzeko aukera egongo da. Erabiltzaileak ez badu obligation egiturarik nahi edo obligation nahikoa gehitu dituenean, rule osoa amaitutzat ematen da. Honen ondoren, erabiltzaileari beste rule egituraren bat nahi al duen galdetuko zaio. Baiezko kasuan, berriro rule oso baten sorreraren hasierako puntura bueltatu behar da, beste arau-egitura berri bat sortzeko. Ezezko kasuan, politika osoa bukatutzat ematen da, beraz, politika datu-basean eta XML fitxategian gorde behar da. 43 POLITIKEN BILTEGIRATZEA DATU-BASEAN Esan bezala, sortzen den politika formatu desberdin bitan biltegiratu behar da. Alde batetik, politikaren informazioarekin XML fitxategi bat sortu behar da, ondoren kodifikatzeko erabiliko dena. Beste alde batetik, politika datu-base batean gorde behar da, politikarekin erlazionatutako informazio guztia biltegiratzeko: edukia, sortu duen erabiltzailea, sorrera-data… Horrez gain, datubase berdinean interfaze-grafikoa erabiltzeko baimena duten erabiltzaileen informazioa ere biltegiratu behar da. Taula horri esker, interfaze grafikoan sarbide kontrola gauzatu ahalko da, baimenik gabeko erabiltzaileen sarbideak ezeztatzeko. Kasu honetan, erabiltzaile-interfaze grafikoan definitzen diren politika guztiak biltegiratzeko MySQL datu-basean aukeratu da. 18. irudian ikus daitekeen legez, datu-basea sortzeko 8. irudiko lengoaiaren egitura jarraitzen da, egitura bakoitzeko taula desberdin bat sortuz eta haien artean behar diren erlazio zuzenak esleituz. Horrez gain, egitura guztietako eremu bakoitzaren datu-mota egokia zehaztea ere beharrezkoa da. Irudia 18: datu-basearen eskema Irudi honetan ikus daiteke ez direla conditon-etako input egiturak eta task-etako input egiturak gordetzeko bi taula bereiztu, taula bakarra baizik. Kasu bietan input egiturako eremuak berdinak direnez, taula berdina erabiliz gero memoria aldetik optimizazioa lortzen da. Hala ere, taula berdina erabiltzen denez, beharrezkoa da gehitzen den input bakoitza zein egiturakoa den adieraztea. Beraz, horretarako Foreign Key-ak (FK) erabili dira, kasu bakoitzean FK bakarrak izango baitu balioa (condition edo task), eta bestea hutsik egongo da. 44 Gainera, 18. irudian ikus daitekeen legez, politika bakoitzaren informazioa sartzeaz gain, politika horren sorrerari buruzko informazioa ere gorde behar da. Horretarako, beste bi taula gehitu dira datu basera. Lehen taula user izeneko taula da. Taula honek baimena duten erabiltzaileen informazioa gordetzeko balio du, haien erabiltzaile-izena, pasahitza eta rola adieraziz. Rol eremuan aukera posible bi existitzen dira: administraria edo erabiltzailea. Rol biek dute politika berriak definitzeko aukera, baina, administrariak bakarrik dauka erabiltzaile berriak sortzeko baimena. Bigarren taula info izeneko taula da. Taula honek politika bakoitzaren informazio orokorra gordetzen du, politika bakoitza noiz eta zein erabiltzailek sortu duen adieraziz. Policy taularen eta info taularen arteko erlazioa derrigorrezkoa eta 1:1 motakoa da, sortzen den politika bakoitzeko beharrezkoa delako informazioa gehitzea. Beste alde batetik, info taularen eta user taularen arteko erlazioa ere derrigorrezkoa eta 1:N motakoa da, erabiltzaile berdinak hainbat politika sortu ahal dituelako. 8.1.2. Kodifikatzailea eta dekodifikatzailea Behin segurtasun politikak sortuta daudenean, sentsorera bidali aurretik beharrezkoa da politikak adierazpen bitar jakin batera kodifikatzea. Horretarako, kodifikazio bitar jakin bat erabili behar da, XML formatuan dagoen politikaren informazio guztia irakurri eta interpretatu ondoren, edukiaren arabera eta kodifikazio bitar bat jarraituz bit sekuentzia jakin bat sortzeko. Era berean, kontrako prozesua egiten duen dekodifikatzaile modulu bat ere behar da, sentsoreak heltzen zaion politikaren adierazpen bitarra interpretatu ahal izateko, eta horri esker sarbide-erabaki bat hartu ahal izateko. Funtzio honetarako aukeratu den kodifikazio bitarra APBR (Authorization Policy Binary Representation) da, izan ere, honek konpresio maila altua eskaintzen du beste adierazpen bitar batzuekin konparatuz gero. Konpresio maila altu honi esker, politikei dagozkien adierazpen bitarrak laburragoak izango dira, eta honek CDSetako memoria gaitasunean inpaktu txikiagoa izango du, baliabideak hobeto aprobetxatuz. Kodifikazio mota honek politikako egiturak era bitarrean adierazten ditu, eremu bakoitzarentzat bit kopuru desberdinak erabiliz. Horrez gain, eremu eta egitura batzuk hautazkoak direnez, flag batzuk gehitzen dira bit sekuentziara (bit injektatuak), hautazkoak diren egiturak agertzen direnean aktibatzeko, edota mota bateko egitura kopurua zein den adierazteko. Lehenengo eta behin, policy egitura kodifikatu behar da. Horretarako, 11. taulan adierazten diren arauak jarraitu behar dira. Hasteko, politikaren IDa bitarrera itzuli behar da, horretarako 8 bit erabiliz. Ondoren, 9. bita effect eremuarentzat izango da, 0=DENY eta 1=PERMIT izanik. 9 bit horiekin policy egitura kodifikatuta dago. Hala ere, beste bit bat gehitu behar da sekuentziara, eta bit honek rule-rik existitzen den adieraziko du. Bit hori 0 bada, rule-rik ez dagoela esan nahi du, eta adierazpen bitarra bertan bukatuko da. Bit hori 1 bada, ordea, rule-ren bat dago, eta sekuentzia sortzen jarraitu behar da. Horretarako, 3 bit gehitzen zaizkio sekuentziari, eta horien bitartez rule kopurua zein den adierazten da, 0-7 arteko zenbaki batekin era bitarrean. Taula 8: policy egituraren kodifikazioa Policy egituraren kodifikazio-prozesuan azaldutako pauso guztiak 19. irudiko fluxu-diagraman deskribatzen dira. Gainontzeko egitura guztien kodifikazio prozesuaren fluxu-diagramak V. eranskinean adierazita daude. Irudia 19: policy egituraren kodifikazioaren fluxu-diagrama Ondoren, aurreko 3 bitetan adierazitako kopuruko rule bakoitza kodifikatu behar da, beraz, orain azalduko den prozesua behar beste aldiz errepikatu behar da, rule bakoitza dagokion moduan kodifikatuz. Rule bat kodifikatzeko arauak 9. taulan adierazten dira. Lehenengo eta behin, rule-aren identifikatzaile zenbakia era bitarrean adierazi behar da, horretarako 8 bit erabiliz. Ondoren, arauaren lehenetsitako effect eremurako bit bat erabiltzen, da, 1=PERMIT eta 0=DENY izanik. Jarraian, 5 bit injektatzen dira hautazkoak diren 5 eremuak existitzen diren adierazteko. Beraz, bit bakoitzak hautazko eremu bati egiten dio erreferentzia, eremu bat existitzen bada, horri dagokion bita aktibatu behar da. Adibidez, rule batek periodicity eta obligationset badauka, bit hauen balioa 10001 izango da. Rule? pol += policy ID 8 bit pol += 0 bit 1 Effect=? pol += 1 bit 1 DENY PERMIT pol += 0 bit 1 pol += 1 bit 1 ez bai Amaiera Rule-ean jarraitu pol += rule_kop 3 bit 46 Ondoren, periodicity, iteration, resource eta action eremuak kodifikatu behar dira, existitzen direnean. Lehen 3 kasuetan 8 bit erabiltzen dira, eta action eremurako 3 bit bakarrik, 5 aukera posible onartzen dituelako: GET, POST, PUT, DELETE eta ANY. Hautazkoak diren 4 eremu horiek kodifikatu ondoren, conditionset egitura kodifikatu behar da, gutxienez beti baitago condition bat rule bakoitzaren barruan. Beraz, lehenengo eta behin 3 bit erabiltzen dira exisititzen diren baldintza kopurua adierazteko. Ondoren, condition egitura kodifikatu behar da behar beste aldiz, eta horretarako 10. taulan adierazten diren arauak jarraitzen dira, aurrerago azalduko den moduan. Bukatzeko, obligation-en bat egonez gero, egitura hori kodifikatzea izango da azken pausoa. Hala ere, hori kodifikatzen hasi aurretik, 3 bit erabiltzen dira existitzen diren obligation kopurua adierazteko. Ondoren, obligation bakoitza kodifikatu behar da behar beste aldiz, horretarako 11. taulako arauak jarraituz, aurrerago azalduko den legez. Obligation egituraren kodifikazio osoa bukatzerakoan, rule egituraren kodifikazioa bukatutzat ematen da. Hala ere, prozesu hau errepikatu beharko da existitzen den rule bakoitzarentzat. Horrez gain, hurrengo ataletan condition eta obligation egituren eta haiei dagozkien azpiegituren kodifikazioa azalduko da. Eremua Izaera Adierazpen bitarra Deskribapena ID Derrigorrezkoa 0b00000000 - 0b11111111 [0-255] Effect Derrigorrezkoa 0b0 - 0b1 0=DENY, 1=PERMIT 47 Esan bezala, 13. taulan condition egituraren kodifikazioa nola egin behar den deskribatzen da, eta pauso hauek existitzen den baldintza bakoitzeko jarraitu behar dira. Lehenengo eta behin, 8 bit erabiltzen dira baldintzaren funtzioaren identifikazio zenbakia adierazteko. Ondoren, bit bat injektatzen da input-en bat existitzen den ala ez adierazteko. Baiezko kasuan, 3 bit erabiltzen dira input kopurua zein den adierazteko, eta ondoren, input bakoitza kodifikatu behar da, 13. taulan adierazten den moduan, aurrerago azalduko den legez. Eremua Izaera Adierazpen bitarra Deskribapena Funtzioa Derrigorrezkoa 0b00000000 - 0b11111111 Funtzioaren IDa Taula 10: condition egituraren kodifikazioa Beste alde batetik, 11. taulan obligation bakoitza nola kodifikatu behar den adierazten da. Lehenengo eta behin, obligation bakoitzak task bat izan behar duenez, egitura hori kodifikatu behar da, 6. taulan agertzen diren arauak jarraituz. Task egitura kodifikatu ondoren, bit bat injektatzen da fulfillOn eremua existitzen den ala ez adierazteko. Existitzen bada, beste bit bat erabiliko da bere balioa adierazteko, 0=DENY eta 1=PERMIT izanik. Azken bit honekin obligation egitura bukatutzat ematen da, baina prozesu hau errepikatu beharko da existitzen den obligation bakoitzerako. Azken obligation-a kodifikatu denean, rule-aren kodifikazioa ere bukatutzat ematen da. Hala ere, hurrengo tauletan eta azalpenetan falta diren azpiegituren kodifikazioa deskribatuko da. Eremua Izaera Adierazpen bitarra Deskribapena Task Derrigorrezkoa **12. taulan** Taula 11: obligation egituraren kodifikazioa Aurreko azalpenean deskribatu den legez, obligation egitura kodifikatzerakoan egin behar den lehen gauza task egitura kodifikatzea da, 12. taulan adierazten den moduan. Lehenengo eta behin, 8 bit erabiltzen dira aplikatu behar den funtzioa era bitarrean identifikatzeko. Ondoren, bit bat injektatzen da input-en bat existitzen den ala ez adierazteko. Ezezko kasuan, bertan amaitzen da task egitura baiezko kasuan, ordea, beste 3 bit gehitzen zaizkio input kopurua adierazteko. Ondoren, existitzen den input bakoitza kodifikatu behar da, 13. taulan azaltzen diren arauak jarraituz. Eremua Izaera Adierazpen bitarra Deskribapena Funtzioa Derrigorrezkoa 0b00000000 – 0b11111111 Funtzioaren IDa Taula 12: task egituraren kodifikazioa Taula 13: input egituraren kodifikazioa Ondoren, input-aren balioa kodifikatu behar da, baina atal hau ez da era berean kodifikatzen mota guztietarako, hau da, motaren arabera arau bat edo beste bat jarraitzen da. Beraz, mota bakoitzari dagokion kodifikazio hurrengoa da: • Boolean: Bit bakarra erabili behar da kodifikatzeko, 0=false eta 1=true izanik. • Byte: 8 bit erabiltzen dira byte zenbakiaren balioa adierazteko, byte-etik bitetara konbertsioa eginez. Balio posibleen tartea 0-255 da. • Integer: 16 bit erabiltzen dira mota honetako zenbakien balioa adierazteko, beraz, dagokion balioa 16 biteko formatura itzuli behar da. Balio posibleen tartea 0-65535 da. • Float: 32 bit erabiltzen dira mota honetako zenbakien balioa adierazteko. Beraz, dagokion balioa 32 biteko formatura itzuli behar da. Balio posibleen tartea 0d-1E-16 – 0d1E16 da. • String: Kasu honetan, lehenengo eta behin 3 bit erabiltzen dira karaktere kopurua zein den adierazteko, karaktere kopuru maximoa 6 dela kontuan harturik. Ondoren, karaktere bakoitzeko 8 bit erabiltzen dira. Beraz, luzera totala 3+8*karaktere_kopurua izango da. • Request reference: Mota honetako balioak 8 bitekin adierazten dira. Mota hauetako atributuei esker, eskaerarekin erlazionatutako parametro batzuk konprobatzea ahalbidetzen da. • System reference: Mota honetako balioak 8 bitekin adierazten dira. • Local reference: Mota honetako balioak 3 bitekin adierazten dira, aurretik sortutako eta ebaluatutako condition bati egiten baitio erreferentzia. Horri esker, baldintza bat sarrerako parametro bezala erabiltzea ahalbidetzen da. 50 8.2. Ebaluazio maketaren diseinua Alternatiben analisiaren atalean deskribatu den bezala, lan honetan diseinatu eta garatuko den sistema osoaren ebaluazioa gauzatzeko, maketa erreal bat erabiliko da. Horri esker, lortzen diren emaitzak errealak eta fidagarriak izango dira, eta sistemaren balidazio zuzena egitea ahalbidetzen da. Horretarako, 20. irudian maketaren egitura orokorra deskribatzen da. Ondoren, 21. irudian interfaze grafikoarekin erlazionatutako prozesuak maketan nola erlazionatzen diren adierazten dira. Bukatzeko, 22. irudian bezero baten eskaerarekin erlazionatutako prozesuak maketaren gainean ikus daitezke. Irudia 20: ebaluazio-maketaren eskema Esan bezala, 20. irudian maketaren egitura ikus daiteke. Aurrerago azalduko diren prozesuen funtzionamendua ulertu ahal izateko, beharrezkoa da maketan parte hartzen duten elementuak ezagutzea. Hasteko, maketa inplementatzeko WSN sare bat eratu behar da CDS desberdinekin. Horretarako, Iris sentsore-plataformak erabiliko dira, haien artean sare bat era dezaten. Kasu honetan, 2 plataforma erabiltzea erabaki da. Urrunago kokatzen den Iris sentsorea bukaerakoa izango da, hau da, bezeroak atzitu nahi duena E2E komunikazio seguru baten bitartez. Sentsore honetan Hidra protokoloa inplementatu behar da, bera izango delako sarbide kontrola gauzatzearen arduraduna. Hala ere, sentsore horretara heltzeko komunikazioa ezin da zuzena izan distantzia dela eta, beraz, tartean beste Iris plataforma bat kokatuko da, errepikatzaile funtzioak beteko dituenak bukaerako sentsorera atzitu ahal izateko. Horretarako, bezeroaren eskaera bukaerako sentsorera bideratzeko, tartean dagoen sentsoreak RPL bideratze protokoloa erabiltzen du. RPL protokoloari esker paketeak WSN sarean zehar bideratzen dira, eta bere funtzionamendu zehatza II. eranskinean deskribatzen da. IPv6 Bukaerako Iris sentsorea Iris sentsore errepikatzailea TelosB border routerra 802.15.4 802.15.4 Bezeroa Sarearen administrazailea 51 Hala ere, nahiz eta maketa honetako WSN sarean Iris sentsore bi bakarrik egon, maketa nahi beste handitu daiteke, RPL protokoloari esker sareko sentsore guztiak bezeroarentzat atzigarriak izango liratekeelako. Eskeman ikusten den legez, CDSen arteko komunikazioa lotura mailan IEEE 802.15.4 protokoloaren bitartez egiten da, eta sare mailan IPV6 erabiltzen denez, 6LoWPAN protokoloa erabiltzen dute. Beste alde batetik, zerbitzari bat behar da maketa honetan. Zerbitzari hau hainbat funtzio betetzearen arduraduna izango da, aurrerago azalduko den legez. Horrez gain, WSN sarerako gateway funtzioak egiten dituen gailu bat ere behar da, kasu honetan TelosB plataforma. Gainera, gailu honek IPv6 eta 6LoWPAN protokoloen arteko interfazea eskaini beharko du, bezeroaren eta sentsoreen arteko komunikazioa ahalbidetzeko. Horrez gain, border router funtzioak egin behar ditu gailu honek, heltzen diren paketeak WSNra bideratzeko. Maketa honen kasuan, TelosB border routerra zerbitzarian bertan konektatzen da. Bukatzeko, rol bi desberdintzen dira. Alde batetik, bezero bat existitzen da, eta eskaerak egingo dituena izango da. Beste alde batetik, sarearen administratzaile bat ere existitzen da, eta hau izango da politikak sortzearen arduraduna. Beraz, behin maketaren egitura orokorra deskribatuta, maketan parte hartzen duten prozesuen funtzionamendua azaldu behar da. 52 21. irudian interfaze-grafikoaren erabilera maketaren zein zatitan exekutatzen den eta nola ematen den prozesu hori adierazten da. Bertan ikus daitekeen legez, segurtasun politikak definitzeko balio duen interfaze grafikoa zerbitzarian exekutatzen da. Ondoren, erabiltzeko baimen egokia duen sarearen administratzaile batek interfaze grafiko hori erabiliko du behar duen segurtasun politika sortzeko. Behin segurtasun politika definituta dagoenean, zerbitzariak politika hori datu-basean biltegiratu behar du. Horrez gain, beharrezkoa da politika XML fitxategi batean ere biltegiratzea ondoren kodifikatu ahal izateko. Bai datu-basea eta bai XML fitxategien biltegia zerbitzarian bertan daude. Interfaze grafikoaren exekuzioan ez dute sentsoreek parte hartzen, hau da, zerbitzari zentralean ematen da prozesu osoa. 53 Hasteko, bezeroa zerbitzarira konektatu behar da, bertan exekutatzen delako Hidra protokoloaren ACS zerbitzaria. Beraz, 1. pausoan zerbitzariaren atal honek bezeroaren autentifikazioa eta hasierako autorizazioa gauzatuko ditu. Hau da, Hidra protokoloaren lehen eta bigarren faseak zerbitzari honetan gauzatzen dira. Ondorioz, zerbitzari honetan bezeroen eta CDSen kredentzialak biltegiratu behar dira, beharrezkoak diren ticketak eman ahal izateko. Autentifikazioaren eta hasierako autorizazioaren emaitza positiboa izan dela suposatuz, CDSak bezeroaren autorizazio lokala gauzatu beharko du baldintza lokal batzuen arabera eta segurtasun politika bat aplikatuz. Beraz, lehenengo eta behin zerbitzarian kodifikatzaile modulua exekutatu behar da (2. pausoa), horretarako dagokion politika XML fitxategitik irakurriz. Kodifikatzaile honek dagokion segurtasun politika irakurriko du, eta adierazpen bitar egokira kodifikatuko du. Ondoren, Hidra protokoloaren mezu baten barruan, beste informazio gehiagorekin batera, kodifikatutako politika bidaliko dio bezeroaren helburua den CDSari (3. pausoa). Beraz, CDS honek bezeroaren eskaera jasotzen duenean, dekodifikatzaile modulua exekutatuko du jasotako politikaren adierazpen biterretik jatorrizko edukia interpretatu ahal izateko (4. pausoa). Dekodifikatutako politika hori aplikatu beharko du, eta horren arabera sarbide-erabaki bat hartu beharko du bezeroak autorizazio lokalaren eskaera gauzatzen duenean (5. eta 6. pausoak). Sarbidea onartzen bada, bezeroaren eta bukaerako CDSaren artean E2E komunikazio segurua ezartzen da. Ez bada onartzen, ostera, bezeroari ukapenaren berri ematen zaio eta ez da komunikaziorik ezarriko. Hala ere, edozein kasutan CDSak zerbitzarira LOG mezu bat bidaltzen du, jasotako eskaeraren berri emateko. Zerbitzariak LOG modulua exekutatzen du jasotako informazio guztia biltegiratzeko (7. pausoa). Horrela, sarean ematen diren sarbide-eskaera guztien berri dauka zerbitzariak, bai onartutako eskaerenak eta bai ezeztatutakoenak. Atal honetan proiektuan garatutako mekanismoen emaitzak deskribatuko dira. Horretarako, lehenengo eta behin modulu guztien balidazio funtzionala egingo da. Ondoren, sistema osoaren errendimenduaren balidazioa gauzatuko da. 9.1. Balidazio funtzionala Proiektu honen balidazio funtzionala egin ahal izateko, garatutako modulu bakoitzaren balidazioa egin behar da. Horretarako, proba desberdinak egingo dira interfaze grafikoaren, kodifikatzailearean eta dekodifikatzailearen funtzionamendua egiaztatzeko. Balidazio hau egiteko 3 proba desberdin egingo dira, luzera desberdineko politikak erabiliz. Lehenengo eta behin, interfaze grafikoan politika bakoitza sortuko da, behar den moduan biltegiratzen dela bermatuz, bai datu-basean eta bai XML fitxategian. Ondoren, bezero baten eskaera martxan jarriko da, eta zerbitzariak sortu berri den politika hori kodifikatuko du, hortik lortzen den adierazpen bitarra aztertuz eta egokia dela egiaztatuz. Bukatzeko, sentsoreak politika kodifikatua jasotzen duenean, dekodifikatzailea exekutatuko du eta interpretatzen duena jatorrizko politikarekin bat datorrela bermatu beharko da. 9.1.1. Interfaze grafikoa eta politikaren biltegiratzea Gauzatuko den lehenengo proba existitu daitekeen politikarik laburrenarekin egingo da, inolako rule-rik ez duen politika batekin. Ondorioz, politikak izango dituen eremu bakarrak ID (automatikoki sortzen dena) eta effect (interfaze grafikoan sortuko dena) izango dira. Behin interfaze grafikoan politika hori sortu denean, bere itxura grafikoa hurrengoa da: Irudia 23: politikaren lehen adibidea Ondoren, politika hori datu-basean gorde dela bermatu behar da. Kasu honetan, datu-baseak ID=1 esleitu dio politikari, sortu den lehen politika baita. Datu-basean ikus daiteke momentuz informazioa daukan taula bakarra Policy taularena eta Info taularena dela. Beraz, ikusten da biltegiratze-prozesua ondo egin dela, beharrezko eremuak bakarrik bete baititu. Gainera, Info taulak politika hori sortu duen erabiltzailearekin erlazionatzen du era egokian, eta politikaren sorrera-data ere ondo gordetzen du. Beste alde batetik, policy1.xml izeneko fitxategia ere era egokian sortzen da, politikaren informazioarekin. Bigarren proban politika luzeago bat sortuko da interfaze grafikoan, rule bat gehituko zaiolako. Rule honek derrigorrezko conditon-a izango du, baina ez du inolako obligation egiturarik edukiko. Irudia 25: politikaren hirugarren adibidea 56 Ondoren, politika hori datu-basean gorde dela bermatu behar da. Kasu honetan, datu-baseak ID=3 esleitu dio politikari, sortu den hirugarren politika delako. Bertan ikus daiteke politikaren informazioa era egokian biltegiratu dela, beharrezko taulak betez: Policy, Rule, Condition, Input, Obligation, Task eta Info. Beste alde batetik, policy3.xml izeneko fitxategia ere era egokian sortzen da, politikak duen informazioarekin. Beraz, hiru proba hauekin interfaze grafikoaren eta politiken biltegiratzearen balidazio funtzionala gauzatu da, eta haien funtzionamendua egokia dela demostratu da. Hurrengo pausoa kodifikatzailearen eta dekodifikatzailearen balidazioa egitea da. 9.1.2. Kodifikatzailea eta dekodifikatzailea Behin politika sortuta dagoenean, zerbitzariak kodifikatzailea exekutatu behar du, sortutako politika bakoitzaren XML fitxategia irakurri eta politika adierazpen bitar egokira itzultzeko. Proba hauek egiteko ere aurreko 3 adibideak hartuko dira, hau da, policy1.xml, policy2.xml eta policy3.xml fitxategietako politikak dira kodifikatu behar direnak. Politiken luzerak desberdinak direnez, lortuko den adierazpen bitarraren luzerak ere desberdinak izango dira. Beraz, hurrengo taulan adibide bakoitzaren politika kodifikatuaren luzera zein den adierazten da: Politika Bit kopurua Byte kopurua policy1.xml 10 2 policy1.xml 53 7 policy3.xml 75 10 Taula 15: kodifikatzailearen emaitzak 15. taulan agertzen diren emaitzak teorikoki lortu beharko liratekeenak direla konprobatu da. Ondorioz, kodifikatzailearen funtzionamendua egokitzat hartu da, politiken adierazpen bitar egokiak lortzen baitira. Bukatzeko, adierazpen bitar horiek bukaerako CDSra bidali dira, honek dekodifikatzailea exekuta dezan. Politika bakoitza dekodifikatu ondoren, proba desberdinak egin dira sentsoreak jatorrizko politikak ondo berreskuratzen dituela konprobatzeko, eta ikusi da kasu guztietan dekodifikatzaileak ere ondo funtzionatzen duela. Ondorioz, proiektu honetan garatu diren 3 mekanismoen balidazio funtzionala gauzatu da, eta haien funtzionamendua egokia dela konprobatu da. Hala ere, atal honetan 3 probetako emaitzen laburpena baino ez da adierazi, baina VI. eranskinean emaitza zehatzen deskribapena ikus daiteke. Bertan, politikaren adibide bakoitzarekin lortzen den XML fitxategia, adierazpen bitarra… deskribatzen dira. 57 9.2. Errendimenduaren balidazioa Sistemaren errendimenduaren balidazioa gauzatzeko, sistemaren erantzun-denbora neurtu behar da. Izan ere, bezero batek datu bat eskatzen duenetik CDSaren erantzun bat jasotzen duen arte pasatzen den denbora <1s izan beharko litzateke errendimendu egokia duela esateko. Horretarako, sistema osoa martxan jarriko da eta 100 proba desberdin egingo dira, bakoitzaren erantzun-denbora neurtuz. Hala ere, kontuan izan behar da sistemaren erantzun-denbora ez dela berdina izango jasotako politikaren luzera desberdina denean. Izan ere, politika luze bat kodifikatzeko eta dekodifikatzako behar den denbora luzeagoa izango da. Ondorioz, desberdintasun horiek aztertu ahal izateko, aurreko atalean erabili diren 3 politiken adibideak erabiliko dira, bakoitzarekin 100 proba eginik. 9.2.1. Lehenengo adibidea Adibide honetan policy1.xml politika erabiliko da, hau da, 2 byte dituen politika. Bezeroaren autentifikazioa eta hasierako autorizazioa burutu direnean, zerbitzariak politika hori kodifikatuko du behar denean, bukaerako CDSra bidaliko du eta honek dekodifikazio-prozesua gauzatuko du. Ondoren, politika aplikatuko du sarbide-erabaki bat hartzeko eta bezeroari erantzun bat emango dio. Prozesu osoa 100 aldiz egin da, eta lortutako emaitzak hurrengo grafikan ikus daitezke: Irudia 26: Lehen adibidearen erantzun-denborak 58 Lehenengo adibidearekin lortutako emaitzak 26. irudian daude adierazita. Bertan ikus daitekeen legez, erantzun-denbora guztian tarte onargarrian daude, segundo bat baino askoz ere txikiagoak baitira. Izan ere, batezbesteko erantzun-denbora 0,21429944 s-koa da. Gainera, proba hauetan eman den balio maximoa 0,237615 s-koa da eta minimoa 0,201967 s-koa da. Lortutako datu estatistikoen laburpena 16. taulan adierazten da. Maximoa Minimoa Batezbestekoa Desbideratze tipikoa Konfiantza tartea 0,237615 s 0,201967 s 0,21429944 s 0,005198113 s 0, 212840312 s – 0, 215758568s Taula 16: lehenengo adibidearen datu estatistikoak 9.2.2. Bigarren adibidea Adibide honetan policy2.xml politika erabiliko da, hau da, 7 byte dituen politika. Aurreko adibidean egin den moduan, prozesu osoa 100 aldiz egin da, eta lortutako emaitzak hurrengo grafikan ikus daitezke: Irudia 27: Bigarren adibidearen erantzun-denborak Bigarren adibidearekin lortutako emaitzak 27. irudian daude adierazita. Bertan ikus daitekeen legez, erantzun-denbora guztiak tarte onargarrian daude, segundo bat baino askoz ere txikiagoak baitira. Izan ere, batezbesteko erantzun-denbora 0,217204 s-koa da. Gainera, proba hauetan eman den balio maximoa 0,302363 s-koa da eta minimoa 0,203544 s-koa da. 0,18 s 0,2 s 0,22 s 0,24 s 0,26 s 0,28 s 0,3 s 1 4 7 10 13 16 19 22 25 28 31 34 37 40 43 46 49 52 55 58 61 64 67 70 73 76 79 82 85 88 91 94 97 100 Erantzun denborak Erantzun denbora Batezbestekoa 9.2.3. Hirugarren adibidea Adibide honetan policy3.xml politika erabiliko da, hau da, 10 byte-eko luzera duen politika. Aurreko adibidean egin den moduan, prozesu osoa 100 aldiz egin da, eta lortutako emaitzak hurrengo grafikan ikus daitezke: 60 baitira. Izan ere, batezbesteko erantzun-denbora 0,21991452 s-koa da. Gainera, proba hauetan eman den balio maximoa 0,356472 s-koa da eta minimoa 0,212828 s-koa. Bigarren adibidearekin gertatzen zen moduan, kasu honetan ere maximo oso altu bat lortzen da gainontzeko balioekin konparatuz. Ondorioz, kasu berezitzat har daiteke balio hori, momentuko latentziaren ondorioz. Lortutako datu estatistikoen laburpena 18. taulan adierazten da. Maximoa Minimoa Batezbestekoa Desbideratze tipikoa Konfiantza tartea 0,356472 s 0,212828 s 0,21991452 s 0,014824711 s 0,215753174 s 0,224075866 s Taula 18: hirugarren adibidearen datu estatistikoak Proiektu honen garapena hainbat fasetan banatu da. Beraz, atal honetan proiektuan zehar burutu diren fase desberdinak deskribatuko dira. Fase bakoitzari lan-pakete (LP) deritzo, eta fase bakoitzean hainbat ataza (A) burutu behar dira. Fase desberdinak azaldu baino lehen, proiektua osatzen duen lan-taldearen eta behar diren baliabide materialen deskribapena ere emango da. Bukatzeko, proiektuaren plangintza osoaren Gantt diagrama batean irudikatuko da. 10.1. Lan-taldea eta baliabide materialak Proiektu hau osatzen duen lan-taldea hurrengo taulako pertsonek osatzen dute: Kodea Izena Erantzukizuna Rola I1 Jasone Astorga Senior ingeniaria Proiektuaren gainbegiratu eta zuzendu I2 Maider Huarte Senior ingeniaria Proiektuaren gainbegiratu eta zuzendu I3 Ane Sanz Junior ingeniaria Proiektua burutu Taula 19: proiektuaren lan-taldea Horrez gain, proiektu hau gauzatzeko behar diren baliabide materialak hurrengoak dira: Kodea Materiala Kopurua PC Ordenagailua 1 TB TelosB CDSa 1 IR Iris CDSa 2 Taula 20: proiekturako baliabide materialak 10.2. Faseen deskribapena LP1 - Proiektuaren kudeaketa eta dokumentazioaren garapena Fase hau proiektu osoan zehar ematen da, eta bertan proiektua kudeatzeko lanak eta beharrezko dokumentazioaren garapena egingo da. Lan-pakete honetan faseen kudeaketa eta plangintza ondo jarraitzen dela ere bermatuko da. Horretarako, batzar desberdinak egingo dira proiektuaren garapenaren jarraipen egokia egiteko. Fase honetan desberdintzen diren atazak hurrengoak dira: • A101 – Proiektuaren garapenaren jarraipena. Ataza honetan proiektu osoaren jarraipena egingo da. Proiektu osoan zehar hainbat batzar egingo dira lanaren egoeraren berri emateko, sortzen doazen arazoak zuzentzeko eta egin beharreko lana bideratzeko. Iraupena: 100 ordu proiektu osoan zehar. LP2 - Proiektuaren definizioa Fase hau proiektuaren lehen fasea da. Bertan proiektuari hasiera emango zaio, lana definituz, bere helburuak ezarriz eta proiektuan zehar egin beharrekoa adostuz. Fase hau oso garrantzitsua da, ondoren egin beharreko lan guztia hemendik abiatzen baita. Beraz, beharrezkoa da fase honetako atazak ondo burutzea. 4 ataza desberdin daude lan-pakete honetan: • A201 – Proiektuaren helburuen eta espezifikazioen definizioa. Ataza honetan proiektuan zehar egin behar dena definituko da. Proiektua bukatzen denerako bete behar diren helburuak ezarri behar dira, eta proiektuak dituen baldintza eta espezifikazioak ere definitu behar dira. Ataza hau zehaztasunez gauzatzea garrantzitsua da ideia guztiak finkatzeko eta lana ondo burutu ahal izateko. Iraupena: 10 ordu. • A202 – Proiektua garatzeko beharrezkoak diren kontzeptuen ikasketa. Ataza honetan lanarekin hasi aurretik proiektuaren oinarria diren kontzeptuak ikasi behar dira. Izan ere, proiektu honetan Hidra protokoloaren eskuragarritasuna hobetzeko mekanismoak garatuko dira. Ondorioz, Hidraren eta beharrezkoak diren beste kontzeptu batzuen funtzionamendua ulertu behar da: RPL, IEEE 802.15.4, 6LoWPAN… Iraupena: 60 ordu. • A203 – Alternatiben analisia. Ataza honetan proiektua garatzeko dauden alternatiba desberdinak aztertuko dira, kasu bakoitzean aukerarik onena erabiltzeko. 5 analisi desberdin gauzatuko dira: ebaluaketa burutzeko mekanismoa, CDS plataforma, CDSetako sistema eragilea, interfaze grafikoa garatzeko teknologia eta politikak biltegiratzeko modua. Iraupena: 40 ordu. LP3 - Garatu beharreko moduluen diseinua Behin proiektua definituta dagoenean eta egin beharrekoa ezarri denean, garatu behar diren moduluak diseinatu behar dira. Fase honetan 2 ataza desberdin daude: • A301 – Interfaze grafikoaren diseinua. Ataza honetan politikak sortzeko interfaze grafikoa diseinatu behar da. Interfazearen diseinua egiterakoan, beharrezkoa izango da datubasearen diseinua ere egitea, biek batera lan egiten baitute. Iraupena: 40 ordu • A302 – Kodifikatzailearen eta dekodifikatzailearen diseinua. Ataza honetan kodifikatzailea eta dekodifikatzailea diseinatu behar dira. Modulu bien diseinua ataza berdinean jarri da bien funtzionamendua antzekoa delako: dekodifikatzaileak kodifikatzailearen alderantzizko prozesua egiten du. Iraupena: 40 ordu. Fase honetarako behar diren giza-baliabideak, baliabide materialak eta bakoitzaren beharrezko lan-orduak hurrengoak dira: • I1, I2: 5 ordu bakoitzak. • I3: 80 ordu. • Ordenagailua: 80 ordu. LP4 - Garatu beharreko moduluen garapena Garatu behar diren 3 moduluak ondo diseinatuta daudenean, haien garapena egin behar da. Horretarako, alternatiben analisian erabakitako programazio lengoaiak erabili behar dira, eta oso garrantzitsua da diseinuan ezarritako pausoak jarraitzea garapenean. Fase honetan 2 ataza daude: • A401 – Interfaze grafikoaren garapena. Ataza honetan politikak sortzeko interfaze grafikoa garatu behar da. Interfaze grafikoa garatzerakoan, beharrezkoa izango da datu-base egokia sortzea eta interfazearekin sinkronizatzea, bertan sortutako politikak datu-basean biltegiratu daitezen. Gainera, XML fitxategiak sortzeko funtzioak ere garatu beharko dira interfaze grafikoaren barruan. Iraupena: 80 ordu. 64 • A402 – Kodifikatzaile eta dekodifikatzailearen garapena. Ataza honetan kodifikatzailea eta dekodifikatzailea garatu behar dira. Lehenengo eta behin kodifikatzailea garatuko da, XML fitxategietatik politikak irakurtzeko eta dagokion adierazpen bitarrera kodifikatzeko. Ondoren, dekodifikatzailea garatuko da, kodifikatzailearen alderantzizko prozesua egoteko. Iraupena: 80 ordu. Fase honetarako behar diren giza-baliabideak, baliabide materialak eta bakoitzaren beharrezko lan-orduak hurrengoak dira: • I1, I2: 10 ordu bakoitzak. • I3: 160 ordu. • Ordenagailua: 160 ordu. LP5 - Maketaren diseinua eta inplementazioa Behin lan honetako 3 moduluak garatuta daudenean, hurrengo fasea ebaluazio-maketa diseinatzea eta inplementatzea izango da. Izan ere, beharrezkoa da pauso hau egitea garatutako moduluen funtzionamendu egokia frogatu aurretik, balidazio hori maketan egiten delako. Beraz, 3 ataza daude fase honetan: • A501 – Ebaluazio-maketaren diseinua. Ataza honetan ebaluazio-maketa diseinatuko da, erabiliko den CDS kopurua, CDSen kokapena eta bakoitzean kargatu beharreko programa ezarriz. Iraupena: 8 ordu. • A502 – Ebaluazio-maketaren inplementazioa. Ataza honetan A501 atazan diseinatutako maketa inplementatuko da. Horretarako, CDSetan beharrezko programak kargatuko dira, eta dagozkien lekuan kokatuko dira, maketa martxan jarriz. Iraupena: 8 ordu. • A602 – Kodifikatzaile eta dekodifikatzailearen balidazioa. Ataza honetan kodifikatzaile eta dekodifikatzailearen funtzionamendu egokia bermatu behar da. Horretarako, maketa osoa martxan jarriko da eta bezero baten eskaera-prozesua gauzatuko da, proba bakoitzean politika desberdin bat erabiliz. Proba bakoitzean politikaren kodifikazioa/dekodifikazioa egokia izan dela egiaztatu behar da. Iraupena: 40 ordu. Fase honetarako behar diren giza-baliabideak, baliabide materialak eta bakoitzaren beharrezko lan-orduak hurrengoak dira: • I1, I2: 4 ordu bakoitzak. • I3: 40 ordu. • Ordenagailua: 40 ordu. • TelosB eta Iris CDSak: 40 ordu bakoitzak. LP7 - Sistemaren errendimendu frogak Proiektu honen azken fasea sistemaren errendimendu frogak gauzatzea da. Izan ere, lan honetan garatutako moduluek sistema osoaren errendimenduan eragin negatiborik ez dutela egiten bermatu behar da. Fase honetan ataza bakarra dago: • A701 – Erantzun denboraren neurketa. Ataza honetan sistemak duen erantzun-denbora neurtu behar da, denbora < 1s dela bermatzeko. Horretarako, bezero baten eskaeraprozesua martxan jarri behar da CDSaren erantzuna jasotzen duen arte pasatutako denbora neurtzeko. Probak politika desberdinekin egin behar dira, kodifikazio/dekodifikazio denbora desberdina izango delako politikaren luzeraren arabera. Gainera, emaitza fidagarriak lortzeko beharrezkoa da politika bakoitzeko 100 proba inguru egitea. Iraupena: 20 ordu. Fase honetarako behar diren giza-baliabideak, baliabide materialak eta bakoitzaren beharrezko lan-orduak hurrengoak dira: • I1, I2: 4 ordu bakoitzak. • I3: 20 ordu. • Ordenagailua: 20 ordu. 66 • TelosB eta Iris CDSak: 20 ordu bakoitzak. 10.3. Gantt diagrama Atal honetan aurretik deskribatutako plangintzaren Gantt diagrama adierazten da. Proiektuaren hasiera-data 2018/10/01-ean dago finkatuta, eta 29. irudian ikus daitekeen legez, proiektuaren bukaera 2019/05/07-rako izatea aurreikusi da. Proiektu honetarako ez da azpikontrataziorik ezta gastu finkorik aurreikusi. OndoriozP, proiektu osoaren aurrekontua kalkulatzeko, barne orduen eta amortizazioen guztizkoak gehitu behar dira. 23. taulan proiektu osoaren aurrekontua 44.459 €-koa dela ikus daiteke. KONTZEPTUA GUZTIRA Barne-orduak 24.240 € Amortizazioak 59,36 € Guztira: 24.299 € Taula 23: aurrekontuaren laburpena Proiektu honen helburu nagusia Hidra segurtasun protokoloaren erabilgarritasuna hobetzea izan da, horretarako hainbat mekanismo diseinatuz, garatuz eta inplementatuz. Horretarako, alde batetik erabiltzaile-interfaze grafiko bat diseinatu da segurtasun politika berriak era erraz batean sortu ahal izateko. Interfaze grafiko honi esker segurtasun-mekanismoen erabilera erraztu da segurtasunean ez adituak diren pertsonentzat. Ondorioz, mekanismo honen garapenak proiektuaren helburu nagusia betetzen laguntzen duela demostratu da. Beste alde batetik, kodifikatzaile eta dekodifikatzaile moduluak ere garatu dira, politikak XML formatutik adierazpen bitarrera itzultzeko eta alderantziz. Honek ere Hidraren erabilgarritasunean hobekuntza nabarmena suposatzen du. Izan ere, zerbitzaritik CDSra bidaltzen den politika autorizazio lokala gauzatzeko konpresio maila altuko adierazpen bitarrean bidaltzen da. Era horretan, CDSen baliabideak (memoria, prozesatzeko gaitasuna…) ahalik eta era optimoenean aprobetxatzen dira, eta hau guztiz beharrezkoa da IoT inguruneetako aplikazioetan. Gainera, garatutako moduluek sistemaren errendimenduan ez dute inpaktu negatiborik suposatzen, errendimendu frogetan erantzun-denborak tarte onargarrian mantentzen direla demostratu baita. Hori dela eta, sistema osoaren inplementazioa bideragarritzat har daiteke, kalitatezko zerbitzu bat lor daitekeelako segurtasun sendoa eta erabilgarria mantentzen den bitartean. Ondorioz, proiektu honetan ezarritako helburu guztiak, bai helburu nagusia eta bai bigarren mailako helburuak, bete direla ikusi da. Horrez gain, aipatu beharra dago proiektu honetan garatu diren mekanismoak Hidra protokoloarentzat sortu direla zehazki. Hala ere, IoT inguruneetako beste protokolo edota aplikazioetara hedatzeko aukera egongo litzateke sortutako mekanismoetan behar diren egokitzapenak gauzatuz. Ondorioz, proiektu honetan garatutako mekanismoak IoT aplikazioen inplementazioa eta hedapena emateko lagungarriak izan daitezke. Era horretan, teknikoki eta sozialki onuragarriak diren zerbitzu berri asko inplementatzea posible izango da. Bukatzeko, proiektu honi buruzko artikulu zientifiko bat idatzi da [13] URSI kongresura aurkezteko, eta artikulua onartua izan da. Hori dela eta, proiektuari buruzko aurkezpen bat egingo da irailean ospatuko den URSI kongresuan, Sevillan. 71 Eranskinak I. eranskina: IEEE 802.15.4 IEEE 802.15.4 potentzia baxuko sareetako (LR-WPAN, Low Rate Wireless Personal Area Network) maila fisikoa eta lotura mailako MAC (Media Access Control) azpimaila zehazten dituen estandarra da. Izan ere, kostu baxuko nodo asko behar dituzten aplikazioetarako diseinatuta dago. Protokolo honek beharrizan bereziak ditu, adibidez, gailuetan bateria kontsumo txikia egotea, trama txikiak transmititzea, banda-zabalera txikia erabiltzea, potentzia txikia kontsumitzea, gailuetako memoria gutxi erabiltzea… Beraz, estandar honen helburua abiadura eta potentzia gutxiko sareetan zerbitzua ematea da, beharrizan berezi horietara egokituz. Estandar hau erabiltzen duten sareetan bi nodo mota bereizten dira. Lehen mota FFD (Full Function Device) da, eta hauek PAN (Personal Area Network) koordinatzaile moduan edo nodo normal moduan lan egiteko gaitasuna dute. Gainera, edozein gailurekin komunikatu daitezke, eta mezuak bideratzeko gaitasuna dute. Bigarren gailu mota RFD (Reduced Function Device) da, eta hauek nodo normalak dira, ez dituzte inoiz koordinatzaile funtzioak betetzen eta FFDekin bakarrik komunikatzen dira. Estandar honek sareko konexioa egiteko hiru topologia mota onartzen ditu: puntu-puntuko topologia, izar topologia, eta mesh topologia 30. irudian ikus daitekeen moduan. Aplikazioaren arabera, sarearen topologia era batekoa edo bestekoa izango da. Hala ere, edozein topologia izanda ere, beharrezkoa da sare bakoitzean gutxienez FFD batek koordinatzaile moduan lan egitea. Irudia 32: DODAG DODAG mota desberdin bi bereizten dira RPL protokoloan. Lehenengo mota grounded DODAG da, eta mota honetako grafoek konektibitatea eskaintzen dute behar duten host-entzat. Bigarren mota floating DODAG da, eta mota honetako grafoek, ordea, barruko nodoen arteko bideak bakarrik eskaintzen dituzte. DODAG desberdin bi existitzeaz gain, operazio modu desberdin bi ere bereizten dira. Lehenengo operazio modua storing modua da, non nodo bakoitzak bideratze taularen kopia bat gordetzen duen. Bigarren moduan, non-storing moduan, nodo guztiek trafikoa root nodora bidaltzen dute, eta hau da bideratze funtzioak betetzearen arduraduna. Horrez gain, nodo bat aldi berean instantzia desberdinetakoa izan daiteke. Gainera, posible da instantzia batzuetan root moduan lan egitea eta beste batzuetan ez. RPL instantzia baten DODAG bakarra dagoenean, instantzia lokala deitzen zaio. DODAG bat baino gehiago daudenean, ordea, instantzia globala deitzen zaio. Kasu hauetan, DODAGak koordinatuta daude, eta haien instantzia IDa berdina izan behar da LLN osoan. RPL protokoloaren funtzionamendua nolakoa den ulertu ahal izateko, beharrezkoa da existitzen eta transmititzen diren kontrol mezuak deskribatzea. Irudia 33: DIS mezuaren egitura DODAG bat sortzeko prozesua DODAG bat nola sortzen den deskribatzeko, beharrezkoa da Objective Function (OF) zer den azaltzea. OF metrika eta limitazio batzuen konbinazioa da, egoera bakoitzean helburu batera heltzeko biderik onena erabaki ahal izateko. Hau da, OFak DODAGak sortzeko arauak zeintzuk diren espezifikatzen du. OFak izan ditzakeen arauak hurrengoak izan daitezke: guraso kopuru maximoa finkatzea, biderik onena aukeratzea latentziaren arabera, zifratuta ez dauden loturak ekiditea... Beraz, hau kontuan harturik, DODAG bat sortzeko hurrengo prozedura jarraitzen da: 1. Root nodoak DIO bat bidaltzen du grafoari buruzko informazioa hedatuz. 2. Auzokideak diren nodoek mezu hori jasoko eta prozesatuko dute. Horrez gain, posible da beste root nodo batzuen DIO mezuak ere jasotzea. 3. Nodoek, jasotako mezuen arabera, erabaki bat hartzen dute grafo horrekin elkartzeko ala ez, hainbat faktoretan oinarrituz: objective function, grafoaren ezaugarriak... 4. Nodo bat grafora lotu denean, grafoko root nodora joateko bide bat dauka, gainera, root nodoa beste nodoaren gurasoa izango da. Horrez gain, nodoak bere rank-a zein den kalkulatzen du. 5. Nodo hori konfiguratuta badago router moduan lan egiteko, DIO mezu bat sakabanatzen du bere auzoko nodoetara, grafoaren momentuko informazioarekin. 6. DIO mezua jasotzen duten auzoko nodoek prozesu berdina jarraitzen dute: gurasoa aukeratu, bidea sortu, eta DIO mezu berria bidali auzokoei beharrezkoa izanez gero. 7. Prozesu honen bitartez grafoa eratzen doa root nodotik gainontzeko nodoetara, eta prozesua leaf motako nodoetan bukatzen da. Prozesua amaitzerakoan, nodo bakoitzak bere gurasora (edo gurasoetara) joateko bideraketa sarrera dauka. Beraz, nodo guztiek daukate root nodora joateko aukera. Goranzko ibilbide honi upward routing deitzen zaio. Horrez gain, posible da nodoek era aktibo batean grafo bati buruzko informazioa eskatzea, DIS mezuaren bitartez. DIS mezuaren erantzun moduan nodoek DIO mezu bat jasotzen dute. Behin grafoa sortuta dagoenean, upward routing egiteaz gain, beheranzko ibilbidea ere egiteko aukera dago: downdard routing. Kasu honetan, era desberdinean gertatzen da bideraketa, lan-moduaren arabera, hau da, grafoak storing moduan edo non-storing moduan lan egiten badu, beheranzko ibilbidearen bideraketa era desberdinean egiten da. 76 Downdard routing storing moduan Trafikoa grafotik behera bideratu ahal izateko DAO mezuak erabiltzen dira. DAO mezuen bitartez leaf nodoetara heltzeko hurbiltasunaren informazioa bidaltzen da. Beraz, nodo bat grafo batera gehitzen denean jarraitu beharreko prozesua hurrengoa da: 1. Nodoak DAO mezua bidaltzen dio bere gurasoari. 2. Gurasoa den nodoak DAO mezua jasotzen duenean, informazioa prozesatzen du eta sarrera bat gehitzen du bideratze-taulara, nodo berri horretara heldu ahal izateko. Gainera, DAO mezua bidaltzen dio bere gurasoari. 3. Prozesu hau errepikatzen da root nodora heldu arte eta nodoetara joateko bide osoak existitu arte. Beraz, bidea pausoz pauso eraikitzen da. Storing moduan lan egiten denean, bideratze taulak behar dira nodo guztietan, eta honek nodoetan memoria gehiago erabiltzea suposatzen du. Downdard routing non-storing moduan Kasu honetan grafotik behera bideratu ahal izateko jarraitzen den prozesua hurrengoa da: 1. Nodoak DAO mezu bat bidaltzen dio bere gurasoari, eta mezu honek bide osoa jarraitzen du root nodora heldu arte. 2. Root nodoak nodo horretara joateko bidea eraikitzen du DAO parent set-ak erabiliz. Hau da, nodoek gurasoaren informazioa gehitzen dute DAO mezuko "transit-info" eremuan eta root nodoak informazio hori erabiltzen du bidea sortzeko. Kasu honetan, nahiz eta nodo bakoitzak ez izan bideratze taularen kopia bat, transmititu behar diren mezuen tamaina handiagoa da, informazio gehiago garraiatu behar delako. Begizten kontrola LLN sareetan transmisio tasak sare tradizionaletan baino baxuagoak dira. Horren ondorioz, sortu daitezkeen begizten eragina ez da hain handia izango, baina hala ere, gomendagarria da begiztak ekiditea. Hori dela eta, nahiz eta RPLk ez duen bermatzen begiztarik ez dela egongo, begiztak ekiditeko ahaleginak egiten ditu, eta begizten detekziorako mekanismoak erabiltzen ditu. Alde batetik, begiztak ekiditeko arau bi erabiltzen ditu: 1. Max_depth rule arauaren eraginez, nodo batek ezin du guraso moduan arau hori baino rank handiagoa duen nodo bat aukeratu. 2. Nodo bat ezin da "greedy" izan, hau da, ezin da grafotik beherantz joan guraso gehiago eduki ahal izateko. Beste alde batetik, begiztak detektatzeko erabiltzen den mekanismoetako baten bideraketa goiburuan bit berezi batzuk aktibatzen dira, eta bit horiei esker begiztak detektatzea ahalbidetzen da. Adibidez, nodo batek beherantz bidaltzen badu pakete bat, down bita aktibatuko du. Ondoren, nodo batek pakete hori jasotzen duenean, bere bideratze-taulan kontsultatu ondoren gorantza bidali behar duela ikusten badu, begizta bat dagoela ondorioztatzen da, eta paketea baztertzen da. 77 Timer-aren kudeaketa Bideratze protokolo tradizionaletan keepalive periodikoak bidaltzen dira bideratze taulak eguneratuta mantendu ahal izateko. Hala ere, LLN sareetan metodo hau ez da baliagarria, baliabide mugatuetan kostua lar handia izango litzatekeelako. Hori dela eta, RPLk adaptive timer bat erabiltzen du, Trickle Timer izenekoa. Mekanismo honen bitartez DIO mezuen multicast bidaltze-tasa perodikoa kontrolatzen da. Sarea egonkorra bihurtzen doan heinean, denbora-tartea ere handitzen da, eta DIO mezu gutxiago bidaltzen dira. Sarean inkonsistentziaren bat ematen denean, ordea, denbora-tarte txikitzen da DIO-ak maiztasun handiagoarekin bidaltzeko. Beraz, DIO mezuen bidaltze-tasa sarearen egonkortasunaren araberakoa da. 78 III. eranskina: 6LoWPAN IPv6 protokoloa sare mailako IP protokoloaren bertsio bat da, eta IPv4 ordezkatzeko sortu zen, bertsio honek dituen mugak gainditu ahal izateko. Izan ere, IoT aplikazioei esker Internetera konektatu behar diren gailu kopurua oso handia da, eta IPv4 protokoloko helbideratzea 32 bitekoa denez, ez dago helbide nahikorik gailu guztiei bat esleitu ahal izateko. Beraz, IPv4 protokoloa erabiliz ezinezkoa izango litzateke IoT aplikazioetako gailuak era egokian desplegatzea, beraz, IPv6 protokoloa erabiltzen da Beraz, IPv6 protokoloak 128 biteko helbideak erabiltzen ditu, era honetan sarera konekta daitezkeen gailu kopurua handituz. Horrez gain, IP protokoloaren bertsio honek aldaketa gehiago eskaintzen ditu aurreko bertsioarekin konparatuz, adibidez, MTU (Maximun Transmission Unit) minimoa handitzen du 576 byte-etik 1280 byte-etara, fragmentazioa bukaerako nodoetan gauzatzen da, scoped multicast gehitzen da… Hala ere, IPv6 eta IEEE 802.15.4 protokoloak ez dira zuzenean bateragarriak. Hori dela eta, komunikazioan bi protokolo horiek erabili ahal izateko, beharrezkoa da egokitzapen protokolo bat erabiltzea, IPv6 IEEE 802.15.4-ren gainean erabiltzea ahalbidetzen duena. Egokitzapen protokolo hau 6LoWPAN (IPv6 over LoWPAN) da. 6LoWPAN protokoloak hainbat funtzio betetzen ditu IPv6 IEEE 802.15.4 protokolora egokitzeko. Adibidez, goiko geruzetako goiburuak konprimatzen ditu, fragmentazioa gauzatzen du, layer-two forwarding egiten du… Goiburuen konpresioa/enkaptsulazioa [14] Esan bezala, 6LoWPAN-ek IPv6-ko goiburuak konprimatzen ditu. Horretarako, balio komunen erabileran oinarrituz, goiburuetako eremu batzuk ezabatze ahalbidetzen du. Horrez gain, protokolo honetan 3 goiburu mota desberdintzen dira: mesh addressing goiburua, fragmentazio goiburua eta IPv6-ko goiburu konprimatua. Mota bakoitza identifikatzeko, goiburu bakoitzak header type eremu bat dauka. Hiru goiburu mota hauek elkarren artean pilatzen dira, eta horri esker, posible da beharrezkoak ez diren goiburuak kentzea. Adibidez, datagrama txikietan fragmentazioaren goiburua ez da agertzen, edota datagramak irrati-lotura bakarrean garraiatzen direnean mesh adressing goiburua ez da agertzen. Beraz, hau kontuan harturik, 6LoWPAN-eko datagramen egiturak hurrengo irudian agertzen direnak izan daitezke: 802.14.5 goiburua IPv6 goiburu konprimatua IPv6 payload Irudia 38: fragmentazio goiburuaren egitura Goiburu horiek kontuan harturik, ikus daiteke garraiatzen den lehen fragmentuan Datagram Offset eremua ez dela agertzen, beraz, fragmentu horren datagramaren goiburuaren luzera 4 byteetakoa izango da. Ondoren, gainontzeko fragmentuetan eremu hori agertu behar denez, goiburuaren luzera 5 byte-etakoa izango da. 1.fragmentua: 11000 Datagram size Datagram Tag Payload Irudia 39: fragmentazio goiburuaren edukia Mesh Addressing goiburua Goiburu hau paketeak hainbat saltotan zehar transmititzeko eta layer-two forwarding jasateko erabiltzen da. Existitzen diren eremuak hurrengoak dira: • Header Type (2 bit): Goiburua identifikatzen du mesh addressing goiburu moduan. Goiburu honi dagokion identifikatzailea 10 da. • S eta D bitak (2 bit): Jatorriko eta helmugako helbideratze motak identifikatzen ditu. • Hop limit (4 bit): Transmisiorako egon daitekeen jauzi kopurua adierazten du. Balioa dekrementatzen da jauzi bakoitzean, eta 0-ra helduz gero datagrama baztertzen da. Irudia 40: Mesh Addressing goiburuaren egitura Beraz, mesh addressing motako goiburuaren luzera totala 5-17 byte artean egongo da, kasu bakoitzean erabiltzen den helbideratze motaren arabera. IPv6 goiburu konprimatua IPv6-ko goiburua konprimatzeko, HC1 (Header Compression 1) konpresio mota erabiltzen da. 6LoWPAN-ek IPv6-ko goiburuaren eremu batzuk ezabatzen ditu, normalean erabiltzen diren balioetan oinarrituz. Adibidez, ezabatzen diren eremu batzuk hurrengoak dira: • 64 biteko sarearen aurrizkia kentzen du jatorri eta helmugako helbideetan. Horren ordez, bit bakarra jartzen da bakoitzarentzat, bietan ezaguna den link-local aurrizkia jartzeko. • Next Header eremua 2 bitetara konprimatzen du, UDP, TCP edo ICMP den identifikatzeko. • Traffic Class eta Flow Label eremuak bit bakarrean adierazten ditu, biak 0 direnean. • Payload Length informazio erredundantea da, beste leku batzuetatik lor daitekeelako (IEEE 802.15.4 datagramatik edo fragmentazio goiburutik), beraz, ezabatu egiten da. • Interface Identifier-ak (IID) IEEE 802.15.4 datagramatik lortu ahal badira, IPv6 goiburutik ken daitezke. • Bertsioa ezabatzen da, beti delako IPv6. Beraz, hori kontuan izanik, IPv6-ko goiburuak izan dezakeen egitura hurrengo irudian ikus daiteke. Irudia 41: IPv6 goiburuaren egitura 81 • 0-7 bitetan HC1 konpresioa erabili dela adierazten da • 8-15 bitetan aurretik azaldutako IPv6 eremuen konpresioa adierazten da. o Helbideetan bit bat erabiltzen da IPv6 aurrizkia link-local den ala ez adierazteko, eta beste bita IIDa IEEE 802.15.4 datagramatik lor daitekeen ala ez adierazteko. o TF eremuak Traffic Class eta Flow Label eremuak 0 diren eta ezabatu diren ala ez adierazten du. o Next Header eremuak hurrengo goiburua UDP (01), TCP (11) edo ICMP (10) den identifikatzen du. o HC2 eremuak hurrengo goiburua HC2 mekanismoarekin konprimatuta dagoen ala ez adierazten du. • 16-23 bitetan Hop Limit eremua adierazten da, ezin baita konprimatu. • 24. bitetik aurrera, konprimatu ez diren eremuak adierazten dira. UDP eremuen konpresioa Aurretik deskribatutako HC1 kodifikazioan HC2 bita aktibatuta dagoenean eta Next Header eremuak hurrengo goiburua UDP dela adierazten duenean, HC1 kodifikazioaren ondoren 8 bit gehitzen dira UDP goiburuaren konpresioa nolakoa den adierazteko. Konprimatu daitezkeen UDPren eremuak hurrengoak dira: • Source/Destination Port: 6LoWPAN-ek portu ezagun batzuk ditu, 61616-61631 tartean. UDP portuak tarte horretan daudenean, lehen 12 bitak ken daitezke, eta jatorri/helmugako portuak 4 bitetan agertzen direla adierazteko bit bat aktibatzen da bakoitzarentzat. • Length: IPv6-ko Payload Length eremutik lortu ahal bada, eremu hau ezabatzen da eta 0 bita jartzen da hau adierazteko. Irudia 43: Improved UDP mekanismoarekin lortutako goiburua • Lehen 3 bitek goiburu mota eta IPHC konpresio mota erabiliko dela adierazten dute. • TF eremuak Traffic Class eta Flow Label konprimatu diren ala ez adierazten du. • NH eremuak hurrengo goiburua UDP (01), TCP (11) edo ICMP (10) den adierazten du. • HLIM eremuak Hop Limit eremuaren balioa 1-255 tartean dagoen edo balio osoa garraiatzen den adierazten du. • 8-15 bitetan IPv6-ko jatorri/helburu helbideetan erabilitako konpresio metodoak adierazten dira. o CID (Context Identifier) 0 bada, lehenetsitako testuingurua erabiltzen da helbideak konprimatzeko. Modu hau normalean helbide biak LoWPAN berdinekoak direnean erabiltzen da. CID 1 bada, ordea, 4 biteko eremu bi gehitzen dira, 16 testuinguru posibleetatik helbide bakoitzean zein erabiltzen den adierazteko. o SAC (Source Address Compression) eremua egoerarik gabeko konpresioa (normalean link-local komunikazioetan) edo testuinguruan oinarritutako konpresioa (komunikazio globaletan) erabiltzen den adierazteko erabiltzen da. o SAM (Source Address Mode) eremuak jatorriko helbidea osorik garraiatzen den, lehen 16 edo 64 bitak kentzen diren edo helbide osoa kentzen den adierazteko erabiltzen da. o M (Multicast) eremuak helburuko helbidea unicast edo multicast motakoa den adierazteko balio du. Unicast denean, DAC eta DAM eremuak SAC eta SAM eremuen baliokideak dira. Multicast denean, DAM eremuak multicast konpresio desberdinak adierazten ditu. Behin IPv6-ko goiburuak metodo honekin nola konprimatzen diren azalduta, UDP goiburuak nola konprimatzen diren azaldu behar da. Hala ere, kasu honetan ez dago aurreko metodoarekin konparatuz aldaketa handirik. Ematen den aldaketarik handiena Payload Length eremua ezin dela inoiz garraiatu da, beti lortu ahal delako IPv6-ko goiburutik. Horrez gain, UDPko checksum eremua kentzeko aukera ere ematen du, goiko geruzetan funtzio berdina betetzen bada. 84 IV. eranskina: HIDRA Dokumentuan zehar azaldu den bezala, Hidra sarbide kontrolerako mekanismo bat da, bezeroaren eta CDSaren artean autentifikazioa eta autorizazio dinamikoa bermatzen duena. Protokolo honen eginkizun nagusia sarbide kontrol sendoa eta aldi berean dinamikoa eskaintzea da, CDS oso mugatuetan ere erabilgarria izan daitekeena. Hori dela eta, mutur bien artean E2E (End to End) komunikazio segurua bermatuz. Sarbide kontroleko prozedurari adierazkortasuna eman ahal izateko, protokolo honek arkitektura zentralizatua eta banatua konbinatzen ditu, autorizazioa pauso bitan gauzatuz, hau da, multi-step arkitektura jarraituz. Alde batetik, zentralizatutako zerbitzari batek (Access Control Server, ACS), hasierako sarbide kontrola gauzatzen du, iragazki baten moduko funtzioak gauzatuz, hau da, baimenik gabeko eskaera gehienak baztertuz. Beste alde batetik, CDS bakoitza banatutako kontrol gune bat da, eta sarbide kontrol dinamikoa gauzatzen da bertan, momentu bakoitzeko testuinguru lokalean oinarrituz. Beraz, Hidra protokoloaren funtzionamendu zehatza ulertu ahal izateko, beharrezkoa da prozeduran parte hartzen duten elementuak eta haien funtzioak deskribatzea. Hasteko, 44. irudian ikus daitekeen legez, subjektu bat dago, sentsoreko baliabide batera atzipena lortu nahi duena. Ondoren, ACS zerbitzaria ere kontuan hartu behar da eta hasierako sarbide kontrola gauzatzeaz gain, beste hainbat funtzio ere bete behar ditu: kredentzialen banaketa, bezeroen autentifikazioa, accounting-a… Bukatzeko, esan bezala, eskaera jasoko duen CDSa dago, eta honek sarbide-kontrol lokala gauzatuko du. Aurrerago Hidra protokoloan ematen diren pauso guztiak eta elkar trukatzen diren mezuak era zehatzean azalduko dira, baina lehenengo eta behin, Hidraren funtzionamendu orokorra pauso gutxitan azalduko da: 1. ACSak bezeroaren eskaera bat jasotzen du, eta bere autentifikazioa gauzatzen du. 2. Autentifikazioa positiboa bada, subjektuak CDSra atzitzeko ticket bat behar duenez, ACSan hasierako autorizazioa gauzatzen da. 3. Autorizazioa positiboa bada, ACSko CMak (Credential Manager) ticketa eta beharrezko gakoak sortzen ditu. Gainera, dagokion politika sentsorera bidaltzen da. 4. CDS-ra eskaera bat heltzen denean, honek ticketa eta aurretik jasotako politikaren baldintza lokalak konprobatzen ditu. Horren oinarrituz, sarbidea onartzeko edo ezeztatzeko erabakia hartzen du. 5. Sarbidea onartu bada, sarbide erabakiaren berri ematen zaio ACSari. Pauso horietan Hidra protokoloaren funtzionamendu orokorra dago azalduta. Hala ere, funtzionamendu erreala askoz ere zehatzagoa da, eta ulertu ahal izateko, mezu bakoitzaren elkar trukea deskribatzea beharrezkoa da. Hurrengo irudian protokoloaren prozesua zein den adierazten da. Irudia 44: Hidra protokoloaren funtizonamendua 44. irudian ikus daitekeen legez, protokoloak 4 fasetan burutzen ditu segurtasun funtzioak. Lehen fasean autentifikazioa gauzatzen da. Horretarako, bezeroak ACSari 1. mezua bidaltzen dio (HID_ANS_REQ), TGT (Ticket Granting Ticket) bat eskatuz eta zerbitzariarekiko autentifikatuz. Ondoren, autentifikazioa positiboa izan bada, ACSak TGTa bidaltzen dio 2. mezuaren barruan (HID_ANS_REP). Bigarren fasean hasierako autorizazioa gauzatzen da. Fase hau ACSak egiten du, hau da, arkitektura zentralizatuak, eta honi esker, baimenik gabeko eskaera gehienak CDSra heldu baino lehen baztertzen dira. Hau lortzeko, lehenengo eta behin bezeroak CDSra atzitzeko ticketa eskatzen dio 3. mezuan (HID_CM_REQ) ACSko CMari, horretarako aurreko fasean lortutako TGTa bidaliz. CMak beharrezko baimena duela konprobatzen du, eta horrela izatekotan, atzitu nahi den CDSra 4.mezua (HID_CM_IND) bidaltzen du, aurrerago jasoko duen eskaera kudeatzeko beharrezkoa den informazioarekin. Informazio honen artean, dagokion segurtasun politika bidaltzen da, ondoren sentsoreak aplikatu dezan. Horrez gain, 4. mezuaren freskotasuna bermatzea beharrezkoa da. Horretarako, norabide bakarreko gako-katea erabiltzen da, beharrezkoak direnean 4.1 (HID_DM_REQ) eta 4.2 (HID_CM_REP) mezuak bidaliz. 86 Sentsoreak 4. Mezuan norabide bakarreko gako bat jasotzen du, Ki, eta gako hau zuzena dela konprobatu behar du. Lehenengo mezua bada, ez dauka zuzena den konprobatzeko modurik, beraz, CMari hurrengo gakoa bidaltzeko eskatzen dio 4.1 mezuaren bitartez. Ondoren, CMak katearen hurrengo gakoa bidaltzen dio sentsoreari 4.2 mezuarekin, eta sentsoreak gako horri hash funtzioa aplikatzerakoan, 4. mezuan jaso duen gakoa lortu beharko luke. Horrela, 4. mezua era positiboan autentifikatuko du. Hurrengo mezuetan, sentsoreari kateko gako bat heltzen zaionean, sentsoreak aurreko mezuei dagozkien gakoak ditu gordeta, beraz, jarraian hash funtzioa aplikatzen du inolako eskaerarik egin gabe, autentifikazioa gauzatzeko. Hash funtzioa aplikatzerakoan ez bada aurretik zeukan gakoaren balioa lortzen, tartean mezuren bat galdu delako izan daiteke. Beraz, hash funtzioa behin eta berriro aplikatzen du, 5 aldiz gehienez, berak duen gakoa lortzeko. 5 aldiz egin ondoren ez badu emaitza positiborik lortu, 4.1 mezua bidali behar dio CM-ari, katearen hurrengo gakoa eskatuz, eta aurretik deskribatutako prozesua gauzatzen da, gako berria onartu arte. Bigarren fase honekin bukatzeko, behin gakoa baieztatu denean, CMak bezeroari sentsorera atzitzeko ticketa bidaltzen dio 5. mezuaren bitartez (HID_CM_REP). Hirugarren fasean autorizazio lokala gauzatzen da sentsorean. Fase honetan, bezeroak aurreko fasean lortutako ticketa bidaltzen dio sentsoreari 6. Mezuan (HID_S_R_REQ). Ondoren, autorizazio erabakia hartzeko, sentsoreak 4. mezuan jasotako segurtasun politika aplikatzen du. Hartutako erabakia positiboa bada, 7. Mezuarekin (HID_S_R_REP) erantzuten dio sentsoreak bezeroari, Security Association-a ezartzen da, eta momentu horretatik aurrera sentsoreko baliabideak erabiltzeko gai izango da bezeroa. Laugarren eta azken fasean atzipen jakinarazpena gauzatzen da. Fase honetan, sentsoreak ACSra bidaltzen du gertatu berri den sarbideari buruzko informazioa 8. mezuaren barruan (HID_R_IND). Ondoren, ACSak baieztapen mezu batekin erantzuten dio, 9. Mezuarekin (HID_R_ACK), sentsoreak informazio hori ezabatu dezakeela jakinarazteko. Fase honi esker, zerbitzariak gertatzen denaren informazioa gorde dezake. Prozesu hori kontuan izanik, hurrengo taulan transmititzen den mezu bakoitzaren edukia eta deskribapena azaltzen dira: 88 V. eranskina: kodifikatzailearen fluxu-diagramak Eranskin honetan kodifikatzaile moduluaren diseinu zehatza deskribatzen da, egitura bakoitza kodifikatzeko jarraitu behar diren pausoak fluxu-diagramen bitartez. Rule egituraren kodifikazioa 89 Condition egituraren kodifikazioa Irudia 47: condition egituraren kodifikazioaren fluxu-diagrama Obligation eta task egituren kodifikazioa 90 Input egituraren kodifikazioa Irudia 49: input egituraren kodifikazioaren fluxu-diagrama 91 VI. eranskina: balidazio funtzionalaren emaitza zehatzak Eranskin honetan balidazio funtzionalaren emaitza zehatzak adieraziko dira. Izan ere, memorian emaitza orokorrak bakarrik azaldu dira, laburpen moduan. Hori dela ete, hemen balidaziorako erabili den adibide bakoitzaren emaitzak adieraziko dira. Lehenengo eta behin, interfaze grafikoan politika bakoitza definitu ondoren sortzen diren XML fitxategien edukiak erakutsiko dira. Ondoren, politika bakoitzaren adierazpen bitar zehatza jarriko da. Policy1 adibidea Policy1.xml fitxategia 1 PERMIT Adierazpen bitarra 00000001 10 Adierazpen bitarra alde batetik byte-etan banatu da, eta beste alde batetik koloreka adierazi dira, eremu bakoitzaren kodifikazioa adierazteko. Adibidez, kasu honetan lehen 8 bitak (gorriak) politikaren ID-arenak dira, hurrengo bita (beltza) eragina adierazteko eta azken bita (gorria) rule-ik ez dagoela adierazteko. Hurrengo adibideetako sekuentziak ere era berean adieraziko dira.
science
addi-6b6cc7395c73
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/36561
Jariakin termiko baten hozketarako hegaldun hodi bikoitzeko bero trukagailu baten dimentsionaketa
Dudagoitia Bollada, Markel
2019-11-27
Konbekzio koefizientea. [ W m2·K] 𝜂 Konbekzio koefizientearentzako zuzenketa faktorea. [−] 𝑗ℎ Re zenbakiaren araberako berretzailea. [−] Hasierako balioa. 1 Olio termikoari dagokiona. 2 Bataz bestekoa. 𝑜 Kanpo kanaleko balio zuzendua. Gailu elektronikoen kontrol termikoak hauen tenperatura fabrikatzaileak zehaztutakoaren azpitik mantentzea du helburu. Frogatuta dago osagai baten tenperatura fabrikatzaileak emandakoa baino 10ºC gehiago bada zenbait sistemen fidagarritasuna %50 jeitsi daitekeela. Hortaz, funtsezko garrantzia dauka hauen hozteak. Dokumentu honetan gailu hauek hozten dituen jariakina hoztea helburu duen bero trukagailu baten diseinu prozesu osoa adierazten da. Lehen eskaera egiten denetik, bitartean beharrezko erabakiak hartuz eta azken emaitzen lorpena eta hauen analisia egiten denera arte. Aipatutako bero trukagailua gailu elektronikoen hozketa sistematik datorren jariakin termiko baten hozketarako egin nahi da. Bero trukagailu honen alde baten jariakin termikoa joango da, bestaldetik urak jarioko duelarik. Jariakin termikoa 70ºC-tan sartu eta 25ºC-tan irtetzea eta ura 15ºC-tik 50ºC-tara berotzea nahi da. Hoztu nahi den jariakin termiko honek 0,38 kg/s-ko emari konstantea izango du, ur korrontearen beharrezko emaria kalkulatu beharko delarik. Bero trukagailuak beharrezko bero trukaketatik jeitsi ez dadin, eskatu da kalkuluak egiterako orduan 0,0002 m2·K/W -ko zikinkeriagatiko erresistentzia termikoa suposatzeko bai jariakin termikoaren zein uraren aldean. Aurreko datu horiek guztiak kontutan izanik, bero trukagailu mota zehaztea eta honen dimentsionaketa egitea eskatzen da, ekonomikoki zein teknikoki kasu optimoena aukeratuz. Honekin batera proiektua aurrera eramateko Gantt diagrama eta aurrekontua eskatzen dira. Badaude gaur egun hainbat ekipo mota non haien eginkizunetan jarduten duten bitartean beroa ekoizten duten, hau haien heburua izan gabe. Edozein sistema mekaniko marruskaduraren eraginez sortutako beroak edota sistema elektroniko batek jardutean sortutakoak hauen fidagarritasunean eragin negatiboa daukate eta errefrigerazio sistema baten beharra dago. Errefrigerazio sistemetan, hoztu nahi den elementua jariakin hotzago batekin kontaktuan jarri eta gero jariakin hau kanporatu egiten da, elementuari beroa kenduz, honen tenperatura jeitsiz. Zenbat eta hotzago orduan eta handiagoa izango da errefrigerazioa. Jariakin hozgarria gas zein likido fasean egon daiteke. Gaur egungo errefrigerazio sistema gehienek inguruko airea erabiltzen dute hozgarri bezala. Hala ere, beste aplikazio batzuetan hozgarri bezala helburu horretarako diseinatutako likidoak erabiltzen dira. Likido hauek ziklo itxi baten barnean daude eta hoztu nahi den ekipoari beroa kentzeaz gain, gero berriz hozteko barnean daramaten beroa kanporatu behar dute, haiek baino hotzago dagoen jariakin batekin beroa trukatuz, bero trukagailu batean, hain zuzen. 2.2 BERO TRUKAGAILUAK Bero trukagailu bat, orokorrean, bi jariakin edo gehiagoren arteko bero trukaketa bat behar den edozein aplikaziotan erabil daiteke. Aplikazio maila horren zabala izanik, ez da harritzekoa gaur egun edozein eskalatara erabiltzen diren ekipoak izatea. Izan ere, "bi jariakin edo gehiagoren arteko bero trukaketak" hainbat kasu ezberdin har ditzake barnean. Esaterako, jariakin bezala orokorrean edozein gas zein likido har daieteke, eta bero trukaketaz hitz egiterakoan hainbat helburu egon daitezke: jariakin baten berotzea, jariakin baten hoztea, likido baten irakitzea edota gas baten kondentsazioa, besteak beste. Hori dela eta, bero trukagailu bat 1000MW-eko energia sorkuntza planta baten zein ordenagailu baten hozte sisteman aurki daiteke. Irudia 1 eta 2 Gaur egun bero trukaketa handienak eman daitezkeen aplikazioak energia sorkuntza plantetan izaten dira. Izan ere, energiaren iturria edozein dela ere, energia sortzeko ziklo termodinamiko bat behar den edozein kasurako bero trukagailu baten beharra egongo da. Hau da, bero sarrera ikatzak, erregai fosilak, eguzki energiak zein erreakzio Irudia 2 Energia sorkuntza planta bateko bero trukagailuak. Bero trukagailu mota honek gaur egun duen erabileraren zergaiti nagusia diseinuaren sinpletasuna da. Lehen bero trukagailuen beharra zegoenean diseina zitekeen modelu sinpleena. Hori dela eta, gaur egun eskala txikian asko erabiltzen den aukera da. Trukaketan parte hartzen duten jariakinean fase aldaketarik gertatzen ez denean aukera ohikoena izaten da. Aplikazio nagusien artean hondakin uren tratamendua, janarien prozesaketa, produktu farmazeutikoak edota industria petrokimiko daude. Aurrerago ikusiko den bezala, bero trukagailu hauek eskala txikian bakarrik erabiltzearen beste zergaiti bat bero trukaketarekiko duen luzera erlazioa da. Hau da, bero trukaketa txikietarako egokia izan daiteke baina beroa gero eta gehiago handituz luzera oso handiak behar izaten dira. Irudia 1 Ordenagailu baten hozte sistemarako bero trukagailua. Irudia 3 Hodi bikoitzeko bero trukagailuaren ohiko antolamendua. Gradu Amaierako Lan honek irispen argi bat dauka: bero trukagailuaren dimentsionamendua eta presio galeren kalkulua egitea eta behin hau eginda honen aurrekontu bat burutzea. Hau da, dimentsionaketa problemaren emaitzak lortzea eredu matematikoen bidez. Hori lortzeko, beharrezkoa den software-a erabili behar izango da, kalkulu matematiko guztiak burutzeko gai dena bai kasu honetarako bai beste kasu antzerakoetan. Honetarako Engineering Equation Solver (EES) programa erabiliko da. Diseinu honen limitazio nagusia eredu matematikotik lortutako emiatzak kasu erreal batekin konparatzea ezinezkoa dela da. Izan ere, ez dago bero trukagailu modelo batekin esperimentalki emaitzak lortzeko aukerarik. Hala ere, EES programa erabiliz nahi den bero trukagailuaren eredu matematikoa burutuz, bertan emandako gertakari fisiko guztiak kuantifikatzea posible izango da, nahi izanez gero. Gainera, behin eredu matematikorako beharrezko ekuazio guztiak planteatuta, beste kasu edo problema bat jorratu nahi izango balitz posible izango litzateke. Behin hasierako kasu partikularreko beharrezko emaitzak lortu direla, hobekuntzak bilatzeko asmoz hainbat aldaketa egin daitezke, hauek azkeneko emaitzan duten aldaketa aztertuz. Azterketa hauek egin litezke bero trukagailua dimentsionatu eta gero, betiere aztertzen ari garen faktore hori alda badaiteke: • Hegalak: hegalek bero transmisio azalera nabarmenki handitzen du eta, hortaz, beharrezko dimentsioak asko txikiagotzen ditu. Analisi interesgarri bat hegalak guztiz kentzea izango litzateke, bi hodi zentrukideren azterketa eginez. Kasu honetan ikus liteke ea hegalak guztiz beharrezkoak diren ala ez, zeren eta ez badu luzeran eragin handirik, ez litzateke kasu honetarako errentagarria izango, karga galerak eragiten baitituzte. • Hodi bakarra edo sorta: analisi hau aurreko atalarekin erlazionatuta dago. Izan ere, emari konkretu bat hodi luze batetik pasarazi ordez emaria zatitu eta hodi ezberdinetatik pasaraziko balira, hodi bakoitzaren luzera txikiagoa izango litzateke. Helburuaren arabera honek eragin garrantzitsua izan lezake: alderdi ekonomikotik, izan liteke separazio honek beharrezko materialean aurrezpena ekartzea; konpaktasunaren aldetik ordea, izan liteke hormaren batetik garraiatu nahi bada separazio honek zailtasunak sortzea. Gailu elektronikoak haien erabileran zehar asko berotzen diren ekipoak dira. Izan ere, Joule efektuak eragindako bero galera guztiak batuz gailuak galtzen duen bero honek hau berotzea eragiten du. Gailu elektronikoen tenperatura igotzean, hauen jardutea jeitsi egiten da. Hori dela eta, garrantzitsua da sistema hauek errefrigeratzeko moduren bat egotea. Errefrigerazio sistemaren eskala gailu elektronikoaren eskalak definituko du. Horrela, ordenagailu batek sistema txikiak erabiltzen dituzte, baina hainbat zerbitzari batera jarduten ari diren planta baten errefrigerazio sistema nabarmena beharko da. Proiektu honi esker hozte sistemaren funtsezko parte bat diseinatzea posible izango da. Hoztu nahi diren gailuak tenperatura egokian manteduz, haien jarduera jeitsi ez dadin. Bero trukagailuaren diseinuari dagokionez, proiektu honen helburu den bero trukagailuaren diseinua egiteaz gain, hurrengo kasuetarako lagungarria izan daiteke ikerketa egitea. Izan ere, alternatiben analisia egin eta gero hartutako erabakiak oinarri bezala lagunduko duten arren, emaitzekin batera beste hainbat aukera aztertuko dira, kasu honetarako bero trukagailua ahalik eta optimizatuen egon dadin. Hori dela eta, amaierako erabakiak ere etorkizunerako oinarri bezala lagungarriak izango dira. Etorkizunera begira ere, egundako programazioa proiektu honetarako erabiltzeaz gain, beste diseinu prozesu edota ikerketak egin ahal izango dira. EES programan ekuazio guztiak jada daudenez, beste kasu antzerako bat jorra liteke horren beharra egongo balitz. Hasiera baten egindako eskaeran emandako baldintzekin hainbat gauza ezarrita geratzen dira. Hala ere, proiektua aurrera eramateko hainbat erabaki hartu behar dira oraindik. Erabaki hauek hartzerako orduan bi irizpide edukiko dira kontutan. - Irizpide teknikoa: izan daiteke aukera bat kasu zehatz honetarako oso egokia izatea. Hala ere, teknikoki oso zaila bada, ezin izango da aurrera eraman. - Irizpide ekonomikoa: normalean gehien baldintzatzen duen faktorea da hau. Izan ere, ingeniaritzako proiektu baten hainbat teknologia aurreratu aurki daitezke, aztertzen ari den kasurako oso ondo moldatzen direnak. Baina teknologia hauek orokorrean nahiko garestiak dira, eta erabaki ohikoena hauek baztertzea izaten da. Hurrengo ataletan kalkuluekin hasi baino lehen hartzea nahitaezkoa den hainbat erabaki planteatzen dira. Behin aukera guztiak definituta, aurreko irizpideek gidaturik kasu bakoitzerako erabakia hartuko da. 5.1 ALTERNATIBA TEKNIKOAK Hodi mota bero trukaketa abiadura baldintzatzen duen faktorea da. Izan ere, garrantzitsua da eroankortasun termiko ona duen hodi bat lortzea, eroankortasuna handituz beroak erraztasun handiagoarekin zeharkatuko baitu hodiaren pareta. Hala ere, korrosioarekiko edota presioekiko materialak erakusten duen erresistentzia ere oso garrantzitsua da. Honez gain, kontutan izan behar da faktore ekonomikoa, ezaugarri onak erakusten dituzten material asko prezio aldetik oso garestiak dira-eta. Hodi material ezberdinak ezagutzeko, LOINTEK S.L. enpresarekin kontaktuan jartzea posible izan da hegaldun hodien inguruko informazioa eskatuz. Emandako informaziotik abiatuz, hurrengo bi materialak erabiltzen dira gehienbat: • Karbono altzairua • Altzairu aleazio ferritiko eta austenitikoa Bi altzairuek ezaugarri onak erakusten dituzte bai korrosioarekiko bai presio altuekiko. Hala ere, eroankortasunaren eta prezioaren azterketa bat egin beharko da amaieran erabiliko den hodi materiala zehaztu ahal izateko 5.1.3 GAINAZAL HEDATUA Hegalak bero trukaketa gainazala handitzeko instalatzen dira, trukatutako beroa handiagoa izateko asmoz. Bero trukagailuetan gerta daiteke eraginkortasuna ez izatea nahi bezain handia. Aplikazio batzutan izan daiteke gutxieneko eraginkortasun bat egotea edo masa eta bolumena mugatuta egotea. Gainera, gas edo likido batzuentzat gerta daiteke konbekzio koefizientea ez izatea oso handia. Honek guztiak azaleraren Irudia 8 Berotutako materiala partizio gainazala deneko kasua. Irudia 11 Hegal perpendikularrak. Bero trukagailuaren dimentsionaketarako beharrezko kalkuluak egiteko software baten beharra dago. Sofware honetan beharrezko ekuazio eta aldagai guztiak definituz, posible izango da hainbat kasu ezberdin jorratzea sarrera aldagaietan eta ekuazioetan aldaketa txikiak eginez. Hori dela eta, ekuazio hauek ebazteko gai den programa bat beharrezkoa izango da. Aurrekoa kontutan izanik eta ikaslearen ezagutzak baldintzaturik bi programa posible planteatzen dira: ▪ Engineering Equation Solver (EES): programa hau, izenak dioen bezala, ekuazioak ebazteko duen trebetasunagatik nabarmentzen da. EES programak duen beste abantaila handi bat hainbat jariakinen propietateak bere barnean Irudia 10 Hegal longitudinalak. dituela da. Orokorrean termodinamikarekin zerikusiak dituzten kasuak aztertzeko programa erabiliena da. ▪ Matlab: esan daiteke matlab kalkulu programen artean konpletuenetarikoa dela. Kasu konkretu honetan, programa honek EES-rekiko duen abantailetako bat prozesu iteratiboak definitzeko gaitasuna da. Izan ere, diseinua burutzeko beharrezkoa izango da prozesu iteratiboren bat erabiltzea, eta Matlab nahiko erraminta ona da horretarako. 5.3 METODOLOGIA ALTERNATIBAK Bero trukagailu baten beharrezko kalkuluak egiterako orduan, helburua hau dimentsionatzea edo bertan ematen den bero trukaketa edota karga galeren kalkulua burutzea den kontutan izanik, hainbat prozedura jarrai daitezke nahi diren aldagaiak kalkulatzeko. Erabilgarriak izan daitezkeen bi metodo nagusien azalpen orokor bat emango da, abantaila nagusiak azalduz: • -NTU metodoa: metodo honekin, bero trukaketa jakiteko lehenik bi zenbaki adimentsionalen balioa zehaztu beharko da. Metodo hau oso erabilia izan ohi da bero trukagailuaren irteera tenperaturak ezezagunak direnean. Izan ere, bero transmisioaren ekuazio orokorrak erabilita irteera tenperaturak kalkulatzeko iterazio prozesu baten beharra dago, metodo honekin ordea, ez. • LMTD metodoa: Metodo hau tenperaturaren bataz besteko logaritmikoaren kalkuluak oinarritzen da. Hori dela eta, metodo hau egokiagoa izan ohi da jariakinen sarrera zein irteera tenperaturak ezagunak badira. Hau honela ez bada, iterazio bidez irteera tenperaturak zein trukatutako beroaren kalkulua lor daiteke. Baina egoera horietan beste metodo batzuen erabilera egokiagoa izan liteke. Metodo hau etapa bakarreko bero trukagailuetan baino ezin daiteke erabili. Hurrengo irudian etapa bakarreko eta etapa anitzeko bero trukagailuen arteko diferentzia antzeman daiteke. Irudia 12 Etapa bakarreko eta etapa anitzeko antolamendua. Bi kalkulu metodoek badituzte abantailak zein desabantailak. Hori dela eta, aztertu beharko da gure kasua zein den eta horretan oinarriturik gure kalkuluak egiteko e aproposena izango den metodoa erabiliko da. 5.4 ALTERNATIBEN HAUTAKETA Behin diseinuarekin hasteko hartu behar diren erabakiak planteatuta eta atalaren hasieran definitutako irizpideak jarraituz, hurrengo hautaketak egin dira diseinuari hasiera eman ahal izateko: • Alternatiba teknikoa: hegal longitudinaldun hodi bikoitzeko bero trukagailu bat egitea erabaki da, fluxuak kontrakorrontean joango direlarik. Honez gain, karbono altzairuzko hodiak erabiliko dira. Hodi bikoitzaren aukeraketaren zergaiti nagusia irizpide ekonomikoak ezarri du. Hodi bikoitzeko bero trukagailuen sinpletasunak eknomikoki oso aukera ona izatera eramaten du aplikazio txikietako kasuetarako. Hori dela eta hodi bikoitza aukeratu da. Fluxuaren antolamenduari dagokionez, jariakinen irteera tenperaturek asko baldintzatu dute erabakia, olioa 25ºC-tan eta ura 50ºC-tan irteten baitira. Irteera tenperatura hori ezinezkoa litzateke ekikorrotean jarriko balira fluxuak, olioaren irteera tenperatura urarena txikiagoa ezin baita izan. Horregatik, aukera bakarra kontrakorrontean jartzea da. Hodi bikoitzaren aukeraketak baldintzaturik, erabaki da bolumen murrizketa egiteko asmoz hegalak jartzea nahiko onuragarria izango dela. Gainera, aurreikusi da uraren bero transmisio koefizientea nahiko txikia izan daitekeela. Arrazoi horiengatik, hodi hegaldunak erabiltzea nahiko bideragarria iruditu da. Hodi bikoitza erabiliko dela esan denez, hegal longitudinalak erabiltzea baino ez dago. Azkenik, hodi motari dagokionez, karbono altzairuzko hodiak erabiliko dira. Izan ere, altzairu ferritiko eta austenikoekiko abantaila bikoitza erakusten du. Prezio aldetik askoz ere merkeagoa da eta eroankortasun termiko hobea erakusten du. • Software alternatiba: bero trukagailuaren diementsionaketa kalkuluak burutzeko programa egokiena EES dela ondorioztatu da. Erabaki honen arrazoi nagusiak ikaslearen esperientzia eta termodinamikako kasuak aztertzeko erraztasuna izan dira. Atal honetan bero trukagailuaren parametro ezberdinen kalkulurako jarraitu beharreko prozedura zehazten da. Bertan, hasierako datuetatik abiatuz, trukatutako beroa eta amaierako luzera zehaztuko dira, besteak beste. 6.1 DATUAK Hasiera batean eskuragarri dauden datuak hurrengoak dira: Jariakin termikoaren fluxu masikoa, 𝑚̇ 1. Jariakin termikoaren sarrera eta irteera tenperaturak, T1e eta T1s. - Uraren sarrera eta irteera tenperaturak, T2e eta T2s. Zikinkeriak eragindako barne eta kanpo erresistentzia termikoa Rzikin. - Hodiaren sekzioaren datu geometrikoak: o Kanpo hodia: ▪ Kanpo diametroa, Dext. ▪ Barne diametroa, Dint. o Barne hodia: ▪ Kanpo diametroa, dext. ▪ Barne diametroa, dint. o Aletak: ▪ Luzera, Lhegal. ▪ Zabalera, Whegal. ▪ Aleta kantitatea, Nhegal. 6.2 PROZEDURA 6.2.1 DIMENTSIONAKETA Lehenik eta behin bero trukagailuaren osotarako kalkulua egingo da. Hots, bero trukagailu osoaren dimentsioak osorik kalkulatuko dira. Behin hau eginda, bero trukagailua bero trukaketa bereko hainbat zatitan diskretizatuko da, zati bakoitzaren luzera independenteki kalkulatuz eta gero luzera guztiak batuz. Sarrera eta irteera tenperaturak ezagunak direnez eta bero trukagailuan zehar tenperatura linealki aldatzen denaren hurbilketa eginez, edozein zatiko sarrera eta irteera tenperaturak lortzeko interpolazioa erabiliko da. Gainera, jariakinen propietateak ezagunak direnez, puntu bakoitzean jariakinen propietateak jakin daitezke. Hau da, Azkenik, kanpoko kanalerako ere konbekzio koefizientea lortzen da. 𝑆𝑡1 = ℎ𝑜 𝐶𝑃1(𝑇1𝑚) · 𝜌1(𝑇1𝑚) · 𝑉1 Behin paretaren tenperaturaren lehen balio bat lortu dugula, [12] eta [19] ekuazioetan balio zehatzago bat lor dezakegu, pareteko tenperaturara dagoen jariakinaren biskositatearen balioa izanda. Hau honela izanik, berriz ere burutu beharko dira [12] ekuaziotik [22] ekuaziora egindako kalkulu guztiak, ℎ𝑖 eta ℎ𝑜𝑖 koefizienteen balio eguneratu eta zehatzago bat lortuz. [5] ekuaziora buelta gaitezke orain 𝑈𝑖 bero tranmisio koefiziente globala kalkulatzeko. Hau honela izanik, [2] ekuaziotik 𝐴𝑖 askatuko dugu eta honekin bero trukagailuaren 𝐿 luzeraren lehen balio bat lor daiteke. Hala ere, jakin beharra dago balio hauek paretaren lehen balio hurbildu batetik lortu direla. Beraz, lortutako luzera eta benetan beharrezkoa dena izan daiteke desberdinak izatea. Hau jakiteko, olioaren eta kanpo-paretaren artean dagoen bero fluxuaren espresioa erabil daiteke. 𝑄̇ 𝑡𝑟𝑢𝑘 = (𝐴𝑒 + 𝐴𝑏) · (𝑇1𝑚 − 𝑇𝑤) 1 ℎ𝑜𝑖 + 𝑅𝑧𝑖𝑘𝑖𝑛 [24] [24] ekuazioari esker, paretaren tenperaturaren balio berri eta zehatzago bat lor daiteke. Beraz, [23] eta [24] ekuazioetan lortutako 𝑇𝑤0 eta 𝑇𝑤 balioen arteko konparaketa bat eginik zehaztu dezakegu lortutako luzeraren balioa nahi bezain beste zehatza den ala ez. Izan ere, bi tenepratura hauen artean diferentzia ez bada txikia lortutako emaitzak ez dauka zehaztasun handirik izango. Kasu honetan, lortutako 𝑇𝑤 balio eguneraturekin [12] ekuaziotik [22] ekuaziora bitartean egindako kalkulu guztiak berriz burutuko dira, oraingoan luzeraren balio zehatzago bat lortuko dugularik. Hau eginda, 𝑇𝑤 tenperaturaren balio berri bat lortuko dugu, berriz konparaketa egiteko aukera izanik. Ikus daitekeenez, kasu hau prozesu iteratibo bat da. Hori dela eta, kasu praktikoaren arabera eta pertsona bakoitzak ezarritako tolerantzia errespetatu arte errepika daiteke prozesu iteratibo hau. Zenbat eta iterazio gehiago egin, orduan eta zehatzagoa izango da bero trukagailuaren luzeraren balio. Hala ere, esan beharra dago zehaztasun handia lortzen dela 5 iterazio baino gutxiagorekin. 6.2.2 KARGA GALERAK Gaur egun industrian bero trukagailuen diseinua baldintzatzen duten parametro garrantzitsuenetakoak presio galerak dira. Izan ere, galera hau ahalik eta txikiena izatea saiatzen da, galera honek diru-galera suposatzen duelako. Hori dela eta, normalean bezeroek karga galera datu bezala ematen dute, gero datu honen inguruan bero trukagailuaren dimentsionaketa has dadin. Kasu honetan ez da horrelako daturik ematen, baina beharrezkoa da jakitea ea bero trukagailuan zehar nolako galerak emango diren. Esan beharra dago trukagailuko kanal bakoitzean, presio galera ezberdinak emango direla, zeren eta luzerak, sekzioaren geometriak eta jariakinaren ezaugarriek presio galerak baldintzaten dituzte. Hauen kalkulurako hurrengo pausuak jarraitu dira: Aurreko kalkuluetan lortutako luzeraren baliotik abiatuta, hodia merkatuan saltzen den luzera lotea zein den ikusi beharko da eta luzera honek baldintzatuta urkila kopuru zehatz bat lortuko da, hurrengo irudian ikusten den bezala. 6.3 DISKRETIZAZIOA Problema hau osorik ebatz daitekeen arren, emaitza zehatzagoak lortuko dira problemaren diskretizazio bat burutzen bada. Izan ere, bero trukagailuaren zati bakoitza independenteki lortuz, egindako hurbilketak geroz eta errore txikiagoa izango dute. Hala ere, hainbeste diskretizatzeak ez dauka eragin handirik izango puntu batetik aurrera, beraz, beste prozesu iteratibo baten kasua dela esan genezake. Arazoa N zatitan diskretizatzen badugu eta lortutako emaitzak N-1 diskretizaziorekin egindakoen oso antzekoak badira, esan dezakegu problemaren emaitza lortu dugula. Metodo hau bero trukagailuen diseinurako eginda dauden software-etan erabiltzen da. Kasu horietan, problema luzera oso txikietan zatitzen da zirkuitua, horrela egiteko programatuta daude eta. Gure kasuan, geroago ikusiko den bezala, 4 zatitan banatzearekin nahikoa izango da emaitza geroz eta antzekoagoak lortzen direla ikusteko. 6.4 OLIO TERMIKOA 7.1 DATUAK Emandako datuak erabiliz eta hodiaren sekzioaren datuak kontutan hartuz, hauek izango dira diseinurako erabiliko diren sarrera balioak: 𝑇1𝑒 = 70 º𝐶 Barne hodiaren lote bakoitzeko luzera efektiboa Hasierako datu horiek EES programan sartuz hurrengo taulan antzematen diren emaitzak ikusten dira. Taulan, kasu bakoitzean egindako diskretizazio kopurua eta inkrementu bakoitzean egindako iterazioak adierazten dira. Adibidez, 3 inkrementuko kasuan ab, bc eta cd inkrementuak zehaztu dira. Inkrementu bakoitzean, pareta tenperatura zehatza lortzeko egindako iterazio bakoitzeko balioak agertzen dira. Behin paretaren balioak oso antzekoak direla, kalkulatutako luzera ontzat jo da eta hurrengo inkrementuaren kalkuluak egin dira. Taula 1 Bero trukagailua 1, 3 eta 4 zatitan banatzean lortutako luzera independenteak eta luzera totala. Aurreko taulan, kasu bakoitzean egindako diskretizazio kopurua eta inkrementu bakoitzean egindako iterazioak adierazten dira. Adibidez, 3 inkrementuko kasuan ab, bc eta cd inkrementuak zehaztu dira. Inkrementu bakoitzean, pareta tenperatura zehatza lortzeko egindako iterazio bakoitzeko balioak agertzen dira. Behin paretaren balioak oso antzekoak direla, kalkulatutako luzera ontzat jo da eta hurrengo inkrementuaren kalkuluak egin dira. 3 eta 4 inkrementurekin hodiaren luzeraren kalkulua egiterakoan 34,08m eta 33,91m luzerak lortzen dira, diferentzia honek urkila kopuruan ez duenik inongo eraginik luzeraren kalkulua amaitutzat eman da. Trukagailuaren kanpo gaianazal azalera 18.27m2-takoa da. Azalera nahiko handia dirudien arren, hegalei esker nahiko konpaktatuta dago transmisio azalera. Izan ere, bero trukagailu metro bakoitzeko, 0,54m2 gainazal daude. Kalkulatutako luzera urkila kopurutara pasatzen bada, bi kasuetan 7 urkila beharrezkoak izango dira, 13 ukondorekin. Hurrengo irudian bero trukagailuaren antolamenduaren itxura ikus daiteke. Irudia 14 Lau urkiladun hodi bikoitzeko bero trukagailua Taula 2 Barne eta kanpo kanaletan ematen diren karga galerak. Komenigarria da karga galeren kalkulua egitea zeren eta izan daiteke jariakinak hodietan barrena ibiltzeko presio gabe geratzea. Ondo legoke aztertzea ea bero trukagailuaren irteeran ponpa bat instalatu beharko litzatekeen, edo zirkuituko beste punturen batean, presioa berreskuratzeko asmoz. Behin luzera lortu dela eta karga galeren datuak burututa, hurrengo taulan beste hainbat datu esanguratsu erakusten dira. Taula 3 Beste hainbat datu esanguratsu Dena dela, eranskinetan datu hauek eta beste guztien emaitzak adierazten dira. Behin dimentsionaketa osoa eginda dagoela, beste kasuren bat ere aztertzea komenigarria izan daiteke. Izan ere, baliteke beste antolamendu baten edo faktoreren bat aldatuz emaitza optimoagoa izatea. Hegalak bero trukagailuaren alde hotzeko bero transferentzia gainazala handitzeko helburuarekin jartzen dira, bero trukagailuaren beharrezko luzera horren handia izan ez dadin. Hala ere, interesgarria izan daiteke aztertzea ea hegalak benetan errentagarriak diran ala ez, zeren eta hegalik beharrezko hodi luzera ez bada askoz handiagoa, bero trukagailua hegal gabe egitea izango da aukera honena. 7.2.1.1 HEGALIK GABEKO KASUA Interesgarria izan daiteke hegalik gabeko bero trukagailu baten kasua jorratzea, eta honen beharra dagoen ala ez ondorioztatzea. Kasu honetan hodi bikoitz sinple bat bezala hartuko da bero trukagailua, sarrera datu guztiak berdin mantenduz. Seguruenik hau izango da benetan hegalen inpaktuaren eskala ikusteko modu onena. EES programetan sartutako ekuazioetan hainbat modifikazio eginez, hodi bikoitzeko kasua simulatuko da. Azterketa inkrementu bakar batekin egin da, emaitza esanguratsuenak hurrengoak dira. Taula 4 Hegalik gabeko kasuan lortutako emaitza esanguratsuenak. Harritzekoa badirudi ere, soilik hodi bikoitza erabiliz ia 236.6m-ko bero trukagailu bat beharko litzateke bero trukaketa nahi dena izan dadin. Datu honekin oso argi erakusten da hegalak oso errentagarriak direla kasu honetan, material kantitatean eta beharrezko espazioan aurrezpen oso handiak egiten dira-eta. Kasu honetan, luzera horrekin, 47 urkilaren beharra egongo litzateke, eta 93 urkila seriean edukitzeko oso konplikatua izango litzateke espazio aldetik, espazio handia beharko balu. Luzera hain handia izan arren, interesgarria da kanpo azaleraren balioa zein den ikustea kasu honetan. Izan ere, 18,58m2-ko balioa beharko litzateke kasu honetan, eta hegalen kasuan 18,27m2. Hegalekin azalera aurrezpena egiten bada ere, balio nahiko antzekoak direla esan daiteke. Baina esan bezala, hegalen kasuan azalera askoz konpaktuagoa izatea lortzen da hodi bikoitz soilarekin konparatuz. Karga galerei dagokienez, barne kanalak 3 bar baino gehiagoko karga galera jasaten du luzera osoan zehar, beste kasuarekiko askoz gehiago. Kanpo kanalean, ordea, ez da asko aldatzen. Izan ere, luzera nabarmenki handitu arren, diametro hidraulikoa ere handitu eginten da, eta bi balio hauek alderantziz proportzionalak dira, metodologia ataleko [37] ekuazioan adierazten den bezala. Taulan adierazitako dautetan oinarrituz, zalantzarik gabe esan daiteke hegalen instalazioa guztiz beharrezkoa izango dela, bestela ez liteke bideragarria izango. 7.2.1.2 KONPARAKETA Hegalen analisi bat egiteko asmoz, hegalik gabeko eta hegalak dituzten bero trukagailuen zenbait faktoreren konparaketa egingo da. Hegalen jardutearen erakusleetako bat hegalen eraginkortasuna da, hau da, hegaletara kondukzioz sartzen den beroaren eta hegalik gabe gainazal zati horretatik konbekzioz emango litzatekeen beroaren arteko ratioa. Hurrengo taulan, kasu honetarako hegalen errendimendua zein eraginkortasuna erakusten dira. Taula 5 Hegalen errendimendua eta eraginkortasuna Eraginkortasunak () balio nahiko ona ematen du. Hegalek, hodiaren gainazalean gain hartzen duten azalerako bero transferentzia 18,65 aldiz handitzen dutela esan nahi digu. Beste ikuspuntu interesgarri bat konbekzio koefizienteak aztertuz izango litzateke. Izan ere, jariakin hotzek askotan ez dute oso konbekzio koefiziente handia, eta honek erresistentzi termikoa handitu egiten du. Aztertu egingo dugu hegalen errendimendua kontutan izan gabe eta hau kontutan izanda nola aldatzen den koefiziente hau. Hots, metodologia ataleko [21] ekuazioan zer nolako aldaketa ematen den. Zirkutu bakarra seriean kokatu ordez, batzutan, konpaktasunaren eta prezioaren aldetik, hobe izan daiteke hainbat zirkuitu paraleloan jartzea. Kasu honetan, seriean 4 urkilaren beharra dago. Baina baliteke bi korronte ezberdinetan banatuta urkila totala seriean baino txikiagoa izatea. Hori dela eta, azterketa hau egiteak pena merezi du. Hori egiteko egin beharko den aldaketa bakarra emaria aldatzea izango da, eta lortutako emaitzak zirkuituaren adar horretan beharrezkoak izango direnak izango dira. 7.2.2.1 BI ZIRKUITU PARALELOAN 2 zirkuitutan planteaturik hurrengo emaitzak lortuko genituzke zirkuitu bakoitzerako: Taula 7 Bi zirkuitutan banatzerakoan lortutako emaitzak. Antolamendu honetan, ondorioztatzen da adar bakoitzeko 5 urkila instalatu beharko direla, guztira 10 izanik. Beraz, ez da errentagarria izango ekonomikoki ezta teknikoki ere. Karga galeren aldetik, ordea, ikusi da hauek nahiko txikitu direla beste kasuarekiko. Hortaz, ahalik eta karga galera txikien eragitea bada helburu nagusietako bat, interesgarria izan liteke hau kontutan hartzea. Azkenik, aurreko kasuan egindako gauza bera burutuko da baina kaus honetan emaria hiru adarretan zatituko da. Izan ere, adar bakoitzean urkila 1 edo 2 erabiltzea posible balitz, orduan totalean urkila gutxiago erabili behar izango lirateke, trukagailua merketuz. Beraz, lehenik eta behin adar bakoitzeko emariaren kalkulua burutuko da: 3 zirkuitutan banaturik, hurrengo emaitzak lortzen dira: Taula 8 Hiru zirkuitutan banatzerakoan lortutako emaitzak. Kasu honetan ere, ez da posible urkila kopurua 7-tik jeistea, 3 zirkuitu paraleloren kasuan 3 urkila behar baitira adar bakoitzeko, guztira 9 izanik. Hala ere, berriz ere kontutan hartzekoa da karga galeren murrizketa, zeren eta kasu honetan bi kanaletan oso karga galera txikiak topatzen ditugu. Hurrengo irudian dimentsionaketa prozesu osoa Gantt diagrama baten bidez aurkezten da. Bertan, 2018ko otsailaren 6an zuzendariarekin egindako lehen bileratik 2019ko ekainaren 25ean txostena bukatutzat eman arte emandako pausu esanguratsuenak aipatzen dira. • Hasierako programazioan, behin zuzendariarekin gaia zein den argituta eta jarraitu beharko diren lehen pausuak zehazturik, EES programarekin egin nahiko diren kalkuluen programazioa hasi da. Lehenengo fasean, baro trukagailuaren luzera lortu da bero trukagailua osorik hartuz. Bigarren fasean ordea, diskretizazioa burutzen da eta karga galeren kalkulua egiten da. • Behin emaitza garrantzitsuenak lortuta dokumentuaren garapena hasi da. Bertan, oinarrizko atal batzuk idatzi dira eta lehen programazio fasean lortutako emaitzak komentatu dira. • Dokumentua guztiz idatzi gabe, bigaren programazio fase bat egin da. Kasu honetan, lortutako emaitzetan oinarrituz aztetzea interesgarria iruditu diren kasuak joratu dira EES programarekin eta kasu hauetarako emaitzak lortu. • Behin azken emaitza hauek lortuta, dokumentua amaitzeko beharrezko atalak bukatu dira. Atal honetan proiektu osoaren ikuspen global bat eduki denez, laburpena eta sarrera egin dira. • Behin guztia eginik, proiektua eta honen dokumentuaren errepasuak burutu dira, akatsak zuzendu eta hobekuntzak gehitzeko asmoz. Atal honetan proiektu honen kostuen analisi bat egingo da. Horretarako, aurrekontu bat garatuko da beharrezkoak izango diren kostu guztiak kontutan hartuz. Hasteko, barne orduen kalkulua eta hauek suposatzen duten kostuaren kalkulua egiten da. Hurrengo taulan, ikasleak zein zuzendariak behar izandako orduak edukiko dira kontutan Taula 10 Dimentsionaketa proiektuaren amortizazioen kalkulua. Aurrekontuarekin jarraituz, proiektuaren garapenean izandako kostuak hartuko dira kontutan. Atal honen barnean egin behar izan diren fotokopien gastuak baino ez dira adierazten, hori izan baita gastu nabarmen bakarra. Azkenik, atal bakoitzean egindako kostuen batura osoa egingo da. Horrez gain, kostu ez zuzenak ere ondorioztatuko dira, kostu zuzenen %5-eko balioarekin adieraziko delarik. • Hodi bikoitzeko bero trukagailuak aplikazio txikietarako bakarrik erabil daitezkeela argi geratu da. Izan ere, alde baten 50ºC eta bestean 35ºC-ko tenperatura diferentzia baztuetarako, 34m-ko bero trukagailu bat behar izan da. Kontutan eduki behar da olioaren emari masikoa 0,38kg/s-koa baino ez dela. Hori dela eta, bai tenperatura diferentzian bai emarietan eskala handitu nahi izanez gero, beste aukera batzuk hobeak izan litezke. • Karga galerei dagokienez, bero trukagailu mota hauek hain luzeak izateak karga galera nahiko handiak sortzera darama. Karga galera hauek ekiditea helburu nagusietakoa balitz. Bero trukagailu ezberdinak paraleloan instalatzea izango litzateke egokiena. Izan ere, adar ezberdinetan banatuz emariek zeharkatu beharreko luzera ez litzateke hain handia izango. • EES software-ari esker egindako programazio guztia etorkizun baten aurreztea posible liteke. Izan ere, lortutako emaitzak sarrera datuen menpekoak dira. Hori dela eta, beste kasu bat jorratu nahi izanez gero, sarrera datuak aldatuz emaitza berriak lortu ahalko lirateke. Aldaketa hauek jariakinen emarietan, hodiaren sekzioaren dimentsioetan, hegalen geometrian edota fluxuen antolamenduan egin litezke, besteak beste. Emaitzak 1 Bero trukagailuaren osotarako kalkuluaren emaitzak. Emaitzak 9. Bero trukagailua hegalik gabe suposatzean lortutako emaitzak. Emaitzak 10. Bero trukagailua 2 adarretan banatuz adar bakoitzaren emaitzak. Emaitzak 11. Bero trukagailua 3 adarretan banatuz adar bakoitzaren emaitzak.
science
addi-97b9b758b971
addi
cc-by-nc-nd 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/36562
Kalitatearen kudeaketa automozio sektorean: kasu ikerketa
Porset Arrutia, Gaizka
2019-11-27
Gaur egungo merkatua gero eta lehiakorragoa da eta enpresek gero eta baldintza gehiago bete behar dituzte lehiatzeko aukera eduki ahal izateko. Enpresa horien helburu nagusienetako bat, bezeroen eta interesdun talde desberdinen betekizunak asebetetzea da. Arrazoi horrengatik, duela urte batzuk, kudeaketa sistema desberdinak ezarri zituzten enpresetan, honekin loturiko zenbait ziurtagiri eskuratuz. Proiektuaren bidez, kudeaketa sistemak eta batez ere kalitate kudeaketa sistemak ulertzeaz gain, Zalain Transformados enpresako ISO 9001 eta IATF 16949 arauetan oinarrituriko sistemaren kasua aztertu da, honek edozein automozio sektoreko enpresatan izan ditzakeen onura eta oztopoak erakutsi ahal izateko. Automozio sektorean zentratutako proiektu bat da, bertan kalitate kudeaketa sistemak daukan garrantzia aztertzen duena. Ikerketa Kasuarekin, Zalain Transformados enpresa adibidetzat hartuz zenbait ondorio ateratzea lortu da, aurretik informazioa eskuratuz eta bertako arduradunekin elkarrizketak mantenduz lortutako informazioa erabiliz. Atera diren onura eta oztopoetatik asko dira azpimarragarriak, baina garrantzitsuenetako bat, Kalitate Kudeaketa Sistema bat ezartzeak ez kalitate kostuetan izugarrizko aurrezpenak ekartzeaz gain, enpresari interes-taldeekiko eskaintzen dion irudi ona da. Gaur egun, enpresek bilatzen duten helburu nagusienetariko bat, bezeroen eta euren interes talde guztien eskakizun eta beharrak asebetetzea da. Arrazoi horrengatik, duela urte batzuk, barne funtzionamendu hobe bat bermatzeko eta aipaturiko helburua betetzeko, hainbat enpresek ziurtagiri desberdinak eskuratu zituzten. Kalitatezko ziurtagiria ISO 9001a, ingurumen kudeaketarako ISO 14001a; eta segurtasun eta osasun okupazionaleko OHSAS 18000a, besteak beste. Horien artean, aipatzekoa da Kalitatearen Kudeaketak daukan garrantzia eta honek izan dituen aldaketak. Kalitatearen kontzeptuak bilakaera handia izan du urteetan zehar, gaur egun, kontzeptu garrantzitsu bat bilakatu den arte erakunde industrialen testuinguruan. Kalitatearen Kudeaketa ezinbestekoa da eremu honetan eta hau gauzatzeko metodoak aldatzen joan dira. Iraganean lehiakideengandik desberdintzeko balio zuten Kudeaketa sistemak, gaur egun, lehiatzen hasteko ezinbestekoak dira. Kalitatezko Kudeaketa Sisteman zentratuta, ISO 9001a da ezagunena. Teknologia berriak garatzearekin batera bezeroak gero eta zorrotzagoak dira eskatzen dituzten produktu eta zerbitzuek kalitate arauak betetzen dituztela ziurtatzerako orduan. Horregatik, kalitatea hobetzen duten prozesu eta sistema efizienteen eskaintzen gorakada nabarmena izan da azken urteotan. Mundu globalizatu honetan enpresak eta erakundeak ezin dira aldaketa hauen aurrean aurrera pausurik eman gabe gelditu, merkatu eta kalitate ikuspuntutik lehiakortasuna mantentzeko kalitate kudeaketa sistemak garatu behar dituzte. Automobilgintzako sektorea hain zuzen, etengabe garatzen dagoen sektorea da eta horregatik modu azkar batean egokitzeko beharra dago. Automobilgintzako sektorean lan egiten bada, ISO 9001 arauaz gain, beste arau espezifikoago bat beharrezkoa da, IATF 16949 hain zuzen. Arau berria da azken hau eta ISO 9001-aren osagarri gisa lan egiten du. Ez da ISO 9001a bezain garrantzitsua, baina bezero askok eskatzen dute eurekin lan egiten hasi ahal izateko. Lan honetan, Kalitatezko Kudeaketa Sistemak aztertuko dira, automobilgintza sektorean zentraturik hain zuzen. Helburu hori betetzeko, kasu ikerketa bat egin da Zalain Transformados S.L enpresan. Enpresa honek, karbono altzairuzko hodi soldatuak ekoizten ditu eta euren ekoizpen ia osoa, automobilgintzara bideratzen da. Kalitatezko Kudeaketa analizatzeko, zenbait estandar eta hauen ziurtagiriak aztertu dira, hauek enpresaren arrakastan daukaten garrantzia ikusi ahal izateko. ISO 9001 eta IATF 16949aren ikerketa egin da, hauen ezarpenaren oztopo zein abantailak aztertuz. Lan honen helburua, automobilgintzako sektorean lan egiten duen Zalain Transformados S.L enpresan dagoeneko ezarrita dagoen ISO 9001 eta IATF 16949an oinarritutako Kalitate Kudeaketa Sistema aztertu eta ateratako emaitzen bidez, honen onurak eta oztopoak identifikatzea da. Azterketa honen bidez, sektore honetan lan egiten ari diren enpresak Kalitate Kudeaketa Sistema hori ezartzera bultzatu nahi dira. Bilatu nahi den helbururako, Lesakan aurkitzen den, Zalain Transformados S.L enpresan lortutako informazioa erabiliko da. Enpresaren jarduera, automobilgintza sektorean erabiltzen diren karbono altzairuzko hodi soldatuen diseinu, garapen eta fabrikazioan oinarritzen delarik. Enpresara altzairua sartzen den momentutik azken produktua irteten den arte kalitatearen gain eragina duten hainbat jarduera burutzen dira. Hauek kudeatzeko, kalitate-kudeaketari buruzko Nazioarteko Araua, ISO 9001 eta honen osagarria den IATF 16949 arauak ezarri dituzte bertan. Zalainek kalitateari buruz gaur egun arte egin duena ikusi eta etorkizunera begira zein ikuspegi daukaten aztertuko da, bi arau horietan zentratuz. Zalain Transformados S.L enpresak, karbono altzairuzko hodi soldatuak ekoizten ditu, bere produkzioaren %95a automobilgintzara bideratuz. Hodi horiek hainbat prozesu jasanez sortzen dira eta altzairuak eraldaketa asko jasotzen ditu, fabrikan sartzen denetik irteerako produktua lortu arte. Prozesu guzti horietan, produktuaren kalitatea mantentzea ezinbestekoa da eta horretarako neurri desberdinak hartzen dira. Hasiera batean, neurri horiek ez ziren zeozer zehatza izan behar, bezeroak nahi zuena ekoiztearekin nahikoa zen. Baina, gauzak modu ordenatu eta argiago batean egiteko ideiarekin, ISO 9001 araua sortu zen. Honi esker, Kalitatea modu estandarizatu batean bermatzea lortzen zen. Duela urte batzuk, arau hori ezartzea ez zen beharrezkoa, desberdintzeko balio zuen eta "extra" modura ezartzen zuten enpresek, ospea handitzeko. Baina denbora pasa ahala, arau hori enpresan barneratzea beharrezkoa bilakatu da arrazoi argi batengatik: bezeroak eskatzen zuelako. Arau honetaz gain, gaur egun automobilgintzako produktuekin lan egin ahal izateko, beste arau bat ezarrita izatea beharrezkoa da kasu gehienetan, IATF 16949a hain zuzen. Azken hau, berria da eta gero eta bezero gehiagok eskatzen dute ziurtagiri hau izatea eurekin lan egin ahal izateko. Zalain Transformados S.L ez da atzean gelditu eta bi ziurtagiri hauek ditu jada. Kalitate Kudeaketa Sistema hau ezartzea ez da erraza izan enpresarentzat eta lan honetan zehar, sistema honek enpresan izan duen bilakaera aztertuko da. Sistema honen abantaila eta oztopoak ikertzeaz gain, sistema honen ezarpenarekin lortzen dena aipatuko da, aurretik lortu ezin zitekeena. Etengabe garatu behar den zeozer da Kalitate Kudeaketa Sistema bat eta etorkizunera begira, beste Kudeaketa Sistema batzuen integrazioa izan daiteke aukera interesgarria. Lan honekin hasteko, gaiaren aukeraketa egin da. Honekin jarraitzeko, lan honek norabide teoriko edo praktikoa izango duen erabaki da. Gero, gaiaren inguruko informazioa eta datuak bildu eta kontzeptuak barneratu dira. Azken hau aukeratu ostean, proiektua aurrera eraman ahal izateko enpresa bat aukeratu da. Erreferentziatzat kasu erreal bat izateko, Zalain Transformados izeneko enpresaren laguntza erabili izan da. Enpresa hau aukeratu da, automozio sektorerako lan egiten duelako eta kontaktu batzuen bidez komunikazio erraza izan zitekeelako elkarren artean. Garrantzitsua da lehenik eta behin aztergaiari buruzko informazioa lortzea web orri, unibertsitateko irakasgai eta Interneten aurkitutako artikulu desberdinetatik. Azalpen teorikoak indartu dituzten datuen bilaketa ere burutu da. Kalitatearen kudeaketa eta kudeaketa sistema garrantzitsuenen inguruko informazioa landu eta bildutako datuak aztertu dira marko teorikoan. ISO 9001 eta IATF 16949 ziurtagiriak kasu praktikoan landu direnez honen inguruan gehiago sakondu da teoria aldetik. Kontzeptu teorikoak argi edukita, ikerketa kasuaren azterketa egin da. Zalain Transformadoseko zuzendariarekin eta Kalitate departamenduko arduradunarekin bi bilera izan dira bi egun desberdinetan. Enpresara bisita egin aurretik, galdetegi bat (1.Eranskina) prestatu eta enpresara bidali da enpresan galderak prestatzen joan ahal izateko. Horretaz gain, fabrikara bisita bat ere egin da, enpresak nola funtzionatzen duen ikusi ahal izateko. Lehenengo egunean, hasteko Miguel Ogueta enpresako zuzendariarekin bilera izan zen enpresari buruzko datu orokorrak lortzeko. Jarraitzeko, Guillermo Saleta fabrikako ekoizpen arduradunak bisita gidatua egin zuen ekoizpen prozesu osoa azalduz eta edozein zalantza argituz. Bisita amaitzeko, Iñaki Crelgo Kalitate eta Ingurugiro departamenduko arduradunarekin elkarrizketa izan da kalitateari buruzko kontzeptu orokorrak jasoz. Denbora faltarengatik, beste egun batean bueltatzea erabaki da informazio guztia jaso ahal izateko. Bigarren bisitan, Miguel eta Iñakirekin elkarrizketa izan da aurreko egunean jaso ezin izan ziren datuak eskuratu ahal izateko. Dena argi edukita bisita amaitutzat eman da. Bi bisita horietan, zenbait dokumentu eta artxibo erraztu dira eta hortik aurrera kontaktua email eta telefono bidez mantendu da, zuzendaria beti laguntzeko prest egon dela nabarmenduz. Bisiten ostean, bisita fitxak ( 2 eta 3.Eranskinak) bete dira, hauek zelakoak izan diren deskribatzeko. Enpresak emandako informaziotik sistemaren ezarpenaren-ezaugarriak aztertu dira, izandako oztopo eta onuren analisi bat burutuz. Azkenik, aztertutako ikerketa kasutik Kalitate Kudeaketa Sistema bat ezartzearen ondorioak atera dira, enpresa ezberdinetan izan ditzakeen oztopo edota abantailak azpimarratuz. Lanaren jarraipen egokia egiteko, egutegian helburu batzuk finkatuko dira, egindako aurrerapenak tutorearekin aztertu eta zuzendu ahal izateko. Erabilitako Metodologia Kasu Ikerketaren Metodologia izan da, zertan datzan jarraian azalduko dena. Kasu ikerketaren metodologia, ikerkuntza erreminta edo metodo bat da, bere jatorria ikerketa psikologiko eta medikuntzan daukana eta gaur egun gizarte-zientzien arloan ebaluazio metodo kualitatibo modura erabiltzen dena. Edozein fenomeno sakonki aztertzean zentratzen da estatistika erabili beharrean ondorio orokor batzuk ateratzeko. Ikerketa metodologia hau hainbat helburu ezberdinekin erabili daiteke. Kontzeptu hau definitzeko hainbat modu desberdin daude baina guztiek daukate zeozer amankomunen: kasu zehatz baten ikerketa prozesual, sistematiko eta sakon bat da. Ohiko helburuak, ikerketa sakon eta garesti bat egin aurretik teoria bat sortzea, normalean ikusten ez diren egoerak ikertzea edo ikertzailearentzat garrantzi handikoak eta aipagarriak diren fenomenoak sakonki aztertzea dira. Modu naturalean gertatzen diren ekintzak behatuz aurretik hipotetikoak ziren teoriak frogatu edo etorkizunerako ikerkuntza baten hasierako hipotesiak sortu daitezke. Oso erabilgarria da arazo praktikoak edo egoera jakinak aztertzeko eta enpresen kasuan sartuta, metodo kuantitatiboen bidez lortu ezin daitezkeen ondorio edo informazio erabilgarriak eman ditzake. Kasu ikerketetan gehien erabiltzen diren teknikak, behaketa eta galdeketen aplikazioa dira, baina beste metodo batzuk aurki daitezke jakintzagaiaren arabera. Metodologia hau gai konkretu batean zehazten da, azterketa sakon eta sendo bat onartuz arlo horretan, informazio handia bilduz. Bere emaitzak ondorengo ikerketa baten oinarri gisa erabili daitezke irudi zehatz eta osoa izanez inguruneari buruz, baina aipatu beharra dago denak ez direla abantailak. Denbora luzea erabili ohi da, kostuak altuak izaten dira, lortutako informazio dena ez da zertan egia izan behar… Horregatik esan daiteke ikerketa sakonak direla baina ez oso zabalak. Ikerketa honetan, kontuan hartu behar dira gehienbat aztertutako kasuaren barne ezaugarriak baina honen ingurunea aztertzea garrantzitsua da ere. Intentzio nagusia gure kasuan eragina daukaten aldagarri guztiak eta euren arteko elkar-eraginak ulertzea da. Gainerako ikerketa batzuk ez bezala, ikerketa induktibo bat da, hau da, egoera zehatzetatik azalpen orokor batera pasatzen da. Ala ere, kausa-ondorio erlazio bat egiaztatu ahal izateko, ikerketa kuantitatibo baten bidez osatzea beharrezkoa da. Metodologia honen inguruko autore aipagarri bat Robert Yin da. Beraren ustez, ikerketari buruzko galderak edozein ikerketaren lehenengo elementuak dira. Galdera hauek arazo zentrala identifikatu eta honekin batera adierazten dute zein metodologia den aproposena arazo horri aurre egiteko. Galdera guztien artean, "Nola?" eta "Zergatik" dira erabilgarrienak. Yin-ek proposatzen du beharrezkoa dela ikerketaren diseinua planteatu aurretik, lortutako datuen arteko lotura logikoa nolakoa izango den aztertzea eta emaitzak interpretatzeko zein irizpide erabiliko diren definitzea. Osagai guzti horiek kontuan hartuz, marko teoriko bat definitu behar da aurretiko ezagueretatik abiatuta. Definizio teoriko hori datuak bildu aurretik egitea garrantzitsua da, ikerketaren diseinuan eta emaitzen interpretazioan lagunduko duelako. Bere begietan, gaur egungo testuinguruan fenomeno garaikide bat aztertzen duen ikerketa enpiriko bat da; batez ere fenomenoaren eta testuinguruaren arteko mugak argiak ez direnean. Kasu ikerketak, beste azterketa mota batzuekin alderatzen ditu ikerketa galderak eta ekintzen portaeren kontrolaren zehaztapenetan. Metodologian sartuz, definizio estandarrak 5 fase nagusi bereizten ditu kasu ikerketetan: 1.Kasuaren hautaketa. Kasu ikerketa bat egiteko lehenengo pausua, ikerlariarentzat aipagarria edo interesgarria den gertaera bat aurkitzea da. Honekin batera, ikerketa honen bidez lortu nahi diren helburuak eta informazio iturria definitu behar dira. Orokorrean ikertzaileak bere aurreko lanentzako garrantzitsua den kasu bat edo ohikoa ez den ekintza bat aztertuko ditu. 2.Aukeratutako kasuari buruzko galderen sorkuntza. Ikerketa kasuarekin zer frogatu edo egiaztatu nahi da? Egoera edo ekintza aukeratu ostean, zerrenda bat egin behar da kasu honetan zer lortu nahi denari buruz. Hasieran galdera orokor bakarra definitu daitekeen arren, ostean galdera zehatzagoak egin beharko dira egoerari ahalik eta onura handiena ateratzeko. 3.Datuen lorpena. Galderak ezarri ostean, datuen bilketaren fasea hasten da. Datuak lortzeko sei teknika daudela esan daiteke: Dokumentazioa, artxiboen dokumentuak, elkarrizketak, behaketa zuzena, partehartzaile behaketa eta objektu fisikoak. Baina hiru talde nagusitan sailkatu daitezke. Behaketen , galdeketen edo elkarrizketen bidez, ikertzailea aztertzen ari den kasuari buruzko ahalik eta informazio kantitate handiena lortzen saiatuko da. 4.Bildutako datuen azterketa. Ikerketa kualitatiboek ezin dutenez kausazko azalpen bat ezarri, datuen azterketa, hasierako galdera eta hipotesiak bildutako datuekin alderatzen zentratuko da. Momentu honetan, ikertzaileak erabakiko du ia lortutako datuak beste egoera batzuekiko erabilgarriak edo baliagarriak diren ala ez. Horretaz gain, ikerkuntzarako bide posible gehiago aurkitu eta ezarri ditzake, aztertutako gertakariari buruz gehiago ezagutzeko. 5.Informearen sorkuntza. Amaitzeko, datuak batu eta aztertu ostean, ikertzaileak ikerketa prozesua kronologikoki azalduko du. Egoera nabarmenei buruz hitz egin eta datuak nola nortu dituen kontatuko du. Modu honetan, aztertzailea, irakurleei kasuari buruz ikasi duena jakinarazteko gai izango da eta atera dituen ondorioak eta hauen balio azalduko ditu. Lan honetan zehar ziurtapen kudeaketa sistemei buruz hitz egingo da, geroago kalitatean zentratuz. Edukia hobeto ulertzeko, zenbait kontzeptu ezagutu behar dira lehenengo, gai honi buruzko oinarria hartu ahal izateko. Ondoren aipatzen diren kontzeptu hauek, ziurtapen kudeaketa sistemak orokortzen dituztela esan daiteke. Normalizazioa Normalizazioa edo estandarizazioa produktu, zerbitzu edo jarduera industrial, ekonomiko edo zientifiko bati buruz zehaztapenak ezarri eta aplikatzeko prozesua da, horien kalitatea, segurtasuna eta funtzionaltasuna hobetze aldera. Zehaztapen, arau edo estandar horien bitartez produktuak eta zerbitzuak ezaugarri berdinekin eskaini eta jardueretan prozedura berdinak erabiltzea bilatzen da. Gainera, azken hauek sinplifikatu, produktu eta zerbitzuen aldaera hutsalak baztertu eta horiekin egiten den lana erraztu egiten da. Azken batean, normalizazioaren oinarria arauen egitea, zabaltzea eta ezarpena da. Merkatuen unibertsalizazioak eta produktu zein zerbitzuen lehiakortasunaren igoerak, normalizazioaren aktibitatearen garapena bultzatu dute. Gaur egun, enpresen kalitatea, segurtasuna eta produktu zein zerbitzuen hobekuntza bermatzeko oinarria da, ingurugiroa babesteaz gain. Bere garapena normalizazio erakundeen barnean burutzen da, aurretik ezarritako prozeduren bitartez eta interesdun guztiak elkarrenganatuz. Garatutako eta elkarren artean adostutako dokumentu batzuk argitaratzen dira, "Norma" bezala ezagutzen direnak. Norma, normalizazioaren emaitza bat da, produktu edo zerbitzu batek bete behar dituen gutxieneko baldintzak barneratzen dituen dokumentua, helburu jakin bat bete dezan. Norma horien azterketa eta garapena, hori egiteko ahalmen edo botere legala duten erakunde jakin batzuen ardura da. Horietako batzuk honakoak dira: • ISO ( International Organization for Standardization), 1946.urtean sortu eta bere aktibitatea 1947.urtetik aurrera hasi zuen erakundea da, bere egoitza Ginebran daukana. Herrialde desberdinetako 157 agentziaz osatuta dago eta ISO arauetaz arduratzen da, nazioarteko norma garrantzitsuenak direnak. Erakunde hauek guztiak euren artean koordinatuta daude. Egoera askotan norma desberdinen artean erabateko bateragarritasuna agertzen da, ISO 9000 ( mundiala),EN 29000( Europarra) eta UNE-EN ISO 9000 (Espainiarra) Kalitate Kontrolaren arauak ezartzen dituena, adibidez. Partekatutako teknologiak arauen unibertsalizazioa derrigortzen du. Espainian adibidez arauak UNE normek ezartzen dituzte, baina Europar Batasunek kide izanik, EB-ak definitutako arauak ere bete behar dira, EN bezala ezagutzen direnak (Areatecnologia, 2002). Azken batean, normalizazioak hiru helburu nagusi ditu: - Sinplifikazioa: Ereduak murriztean datza, beharrezkoak direnekin bakarrik geldituz. - Bateratzea: Nazioarte mailan trukaketa onartzea, hesiak kenduz. - Zehaztapena: Identifikazio akatsak saihestea bilatzen da, hizkuntza argi bat sortuz bezeroa babesteko. • Fabrikatutako produktu mota kantitatearen murrizpena. • Stock-a eta ekoizpen kostuak gutxitzen ditu. • Kudeaketa eta diseinua hobetzen ditu. • Eskaeren prozesamendua bizkortzen du. • Erosketen kudeaketa errazten du. • Produktuen komertzializazioa eta esportazioa errazten ditu. • Fabrikazio, muntaketa eta lan prozesuen murrizketa eta sinplifikazioa. • Entrega denboren murrizpena. • Produktuaren kalitatea hobetzen du. Abantaila guztiak laburbildu daitezke, materialen ekonomia, lanaren sinplifikazioa eta denboren eta kostuen murrizketan. Bezeroarentzat: • Produktuaren ezaugarrien berri ematen du. • Produktu eta zerbitzuen kalitate eta segurtasun mailak ezartzen ditu. • Eskaintza desberdinen arteko alderaketa errazten du. • Bezeroari aukera ematen dio, kalitate eta prezioa kontuan hartuta, nahi duena aukeratzeko zer nahi duen zehazki ezagututa. • Erabilera kontuan hartuta, bezeroari ondo aukeratzeko erraztasuna ematen dio. • Piezen edo elementuen arteko trukaketa. • Bezeroen eta kontsumitzaileen osasun eta segurtasuna bermatuta dago produktuak Norma batek ezarritako baldintzak betetzen dituenean. Administrazioarentzat: • Testu legalen elaborazioa sinplifikatzen du. • Kalitate, ingurugiro eta segurtasun politikak zehazten ditu. • Garapen ekonomikoan laguntzen du. • Salerosketa azkartzen du. Ziurtapena, materia, teknologia edo konpetentzia multzoen ezaguera eta jakintza balioztatzeko erreminta da. Iraganean edozein teknologiaren fabrikatzaileentzako erreminta bat zena, gaur egun jakintzak eta konpetentzia profesionalak balioztatzeko estandar bat da. • Jakintza: Normalean, jakintza multzo bat ebaluatzeko balio duen azterketa bat egiten da. • Prozesua: Kasu honetan ziurtagiriak balioztatzen du ibilbidea egin dela, definitutako prozesua. • Esperientzia: Ebaluatzeko eremu errazena da eta gehien bilatzen dena. Urte askotan zehar aktibitate jakin bat egiten ibili izanak, jakintza izatearen ziurtasuna dakar, gauza onak zein txarrak ezagutzea nahiz eta emaitzak arrakastatsuak ez izan. Ziurtagiri hauek gehien bat negozioen edo teknologia orokorren munduan agertzen dira. Hainbat abantaila izan ditzake ziurtagiria jasotzeak: • Enplegagarritasun prozesua azkartzen du. Profesionala desberdintzen da eta enpresak onartzen du. • Konfiantza sortzen du profesionalarengan, mugarri bat gainditu izana erakusten duelako. • Dirua aurrezten da eta sarrerak sortzen dira. Ziurtagiri bat izateak merkatuan abantaila bat ematen du lehiakideengan. Horrez gain, ziurtapena lortu duten profesionalek orokorrean gehiago dakite eta arazoak bizkorrago eta efizientzia hobeaz konpondu ditzakete. Honek diru aurrezpena dakar (Marlon Molina, 2017). Orokorrean ziurtagiriak erakunde jakin batzuek ematen dituzte. Azken hauek, baldintza batzuk aztertzen dituzte eta betetzen diren egiaztatu behar dute. Erakunde honek, eskatzen duen pertsona edo organizazioarekiko independentzia mantendu behar du. Horien artean honakoak nabarmendu daitezke: • AENOR ( Normalizazio eta Ziurtapen Espainiar Elkartea): Ebaluatzen dituen produktu, zerbitzu, prozesu eta erakundeek, baldintzak, arauak eta legeak jasotzen dituen espezifikazio teknikoak betetzen dituztela bermatzen du. Bezeroen konfiantza lortzeko helburuen artean, ingurugiroaren zaintzea eta langileen segurtasuna daude. • Bureau Veritas: Entsegu, inspekzio eta ziurtapen zerbitzuen erakundea da. Zerbitzuak eskaintzen ditu bere bezeroen, produktuen, prozesuen eta azpiegituren aktiboek kalitate, osasun eta segurtasun arloetan araudia bete dezaten. (https://es.wikipedia.org/wiki/Bureau_Veritas) Akreditazioa Akreditazioa, nazioarteko mailan ezarri den erreminta da, aktibitate jakin batzuen betetze egokia bermatzeko konfiantza sortzen duena. Aktibitate horien artean entseguak, kalibrazioa, ikuskapena, ziurtapena edo egiaztapena daude. Orokorrean, produktu ,zerbitzu, sistema, instalazio, etab-en baldintza batzuk betetzen ari diren ebaluatzea helburutzat duen edozein aktibitate egon daiteke lotuta akreditaziora. Baldintza horiek legeak ezarrita, Norma batzuetan zehaztuta edo borondatezko izaera daukaten dokumentuetan egon daitezke (ENAC, 2018). Aurreko puntuarekin lotuta, zertifikatu dezaketen erakundeek, ziurtapen ahalmen hori daukate, akreditatzaile batek akreditatu dituelako, bere lana egiteko "baimena" eman die. Ezagunena ENAC ( Akreditaziorako Erakunde Nazionala) da. ENAC Espainian akreditazioak eman ditzakeen erakunde bakarra da. Irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta erabilera publikokoa. Bere egitura eta printzipioak inpartzialtasun, independentzia eta transparentzian oinarritzen da. Bere helburu nagusia merkatuan eta gizartean orokorrean konfiantza sortzea da, konpetentzia teknikoen aldetik. Modu honetan eragina dauka pertsonen segurtasun eta osasunean, produktu eta zerbitzuen kalitatean eta ingurugiroaren babesean. Honek produktu eta zerbitzu espainiarren lehiakortasunaren handitzea eta aktibitate horiek gizartean sortutako kostuen gutxiagotzea dakar (ENAC, 2018). 5.1.2 Kudeaketa Sistemei sarrera Teknologiaren garapenarekin batera, enpresak gero eta abiadura handiagoan garatzen ari dira eta euren lehiakortasuna handiagotzen da. Eskaintzen duten produktu edo zerbitzuaren hobekuntzarako, prozesu ezberdinak ezarri dituzte, ekoizpen kostuak murrizteko eta enpresaren lehiakortasuna merkatuan goratzeko, besteak beste. Gainera, araudi eta lege berriak ezarri dituzte gobernuek, prozesu guzti hauen jarduerak gidatuko dituztenak. Honekin batera, bezeroa gero eta zorrotzagoa da bere eskakizunekin eta ondorioz, denak ez du balio gaur egun. Etengabeko garapen horri eta bezeroaren zein gobernuaren eskakizunei aurre egin ahal izateko, kudeaketa sistema mota desberdinak ezartzea da aukera bat. Honi esker, araudiak betetzen direla eta jardueren kontrol eta jarraipen bat mantentzen dela ziurtatzen da enpresa. Kalitatea kudeatzeko, ingurumena babesteko eta lan-arriskuak aurreikusteko ekintzak ezartzeko beharra nabaria da, eta zenbait kasutan nahitaez bete beharreko legeak ere badaude. Horri aurre egiteko, kudeaketa-sistema gisa ezagutzen dena sortzen hasi dira. Kudeaketa-sistema bat, modu ordenatuan erlazionaturik dauden arau eta printzipio multzo bat da, erakunde baten prozesu orokorrak edo espezifikoak kudeatzen laguntzeko. Politika bat, helburu batzuk eta helburu horiek lortzeko aukera ematen du kudeaketa sistema batek. Sektore eta dimentsio desberdineko erakundeek kudeaketa-sistema normalizatuak erabiltzen dituzte, honekin lortzen diren abantaila ugarien ondorioz. Duela 31 urte, Kalitatea Kudeatzeko Sistemetarako eskakizunen txostenaren lehen bertsioa argitaratu zen, gaur egun ISO 9001 bezala ezagutzen dena. ISO 9001ak bere bostgarren bertsiora arte (1987, 1994, 2000, 2008 eta 2015) eboluzionatu du, erabiltzaileen beharretara egokituta. Arau honen ereduaren arrakastak beste arlo interesgarri batzuetara eraman du, bere edukia arlo horietara egokituz. Horrela sortu zen ISO 14001, Ingurumen Kudeaketako Sistemen betekizunetarako eta OHSAS 18001 Osasun eta Segurtasun Kudeaketarako sistema adibidez. Beraz, gaur egun erraza da enpresetan Kalitatea Kudeatzeko Sistemak, Ingurumena Kudeatzeko Sistemak edo Laneko Arriskuen Prebentziorako Kudeaketa Sistemak edo hain ezagunak ez diren beste batzuk aurkitzea. Lan hau, Kalitatearen Kudeaketan zentratuko da eta ondorioz, Kalitatearen kontzeptuak izan duen bilakaera aztertu behar da lehenengo. Hainbat kudeaketa sistema ziurtagarri daude eta euren artean, ISO sisteman oinarritutako kudeaketa-sistema ziurtagarriak dira lan-metodologia bat eskaintzeko tresna ezagunenak, eta horri esker, erakundeek euren helburuak betetzea eta prozesuen etengabeko hobekuntza lortuko dute. Ziurtagarriak diren arau guztiek, PDCA sekuentzia logiko bati (Plan-Do-Check-Act) erantzuten dion egitura berbera daukate. Prozesuetara bideratuta daude, erabakien hartzea errazten duena, eta eginkizun estrategikoak identifikatu, aurreikusi eta kontrolatzeko aukera ematen du. Prozesu horiek guztiak bideratu egiten dira erakundearen emaitzak hobetzeko, lidergo eta berrikuntza ahalmena erakusteko eta merkatuan desberdindu ahal izateko. Arauak mota eta tamaina guztietako erakundeei aplika dakizkieke kudeaketa sistema hauek. Konpainia bakoitza bere beharretara gehien hurbiltzen den kudeaketa-sistemarekin hasiko da, eta denbora pasa ahala, eredu hori negozioaren gainerako arlo eta prozesuetara zabal dezake. Arau bat ezarri ondoren, beste bat ezartzearen aldeko ahalegin eta esfortzua askoz txikiagoa da. Azken batean, kudeaketa sistema ziurtagarri bat ezarrita, besteentzako oinarriak ere finkatzen dira, antzeko estruktura bat daukatenak (Cetap S.A, DATA). 5.1.4 Kudeaketa sistemen inguruko Iso Arauak ISO Londresen sortu zen 1946.urtean, bigarren mundu gerra amaitu ostean eta bere 1947.urtean hasi zuen. Bere helburu nagusia, mundu mailan merkataritza librerako oztopo teknikoak ezabatzea izan zen. Nazioarteko erakunde bat da, gobernuko izaera ez daukana eta nazioko 162 erakundez osatuta dago; euren artean AENOR. ISO-k ingeniaritza elektriko eta elektronikoan izan ezik, sektore guztietan dauka eragina. ISO-ren parte den organismo bakoitzak, bere herrialdean arauak itzuli eta bereganatzen ditu, tokiko arau desberdinak ordezkatuz. Espainian, ISO arauen baliokideak diren arauak UNE-EN ISO itxura hartzen dute, AENOR-en ardurapean daudenak. Arauek, erakundeei arrakasta izateko behar dituzten jakintzak modu jakin batean ematen dizkiete. Erakundea berritzaile eta produktiboagoa izateko erreminta eraginkorrak eskaintzen dituzte. Arau horien artean honakoak dira aipagarrienak: • ISO 9001: Kalitatearen kudeaketari buruzko araua da. Produktu edo zerbitzuan zentratu beharrean, parte interesdun denak kontuan hartu behar dira. 1987.urtean sortu zen lehenengo bertsioa eta hainbat aldaera izan ditu. Aldaketa aipagarriena 2000.urtean egin zena da, kalitate kontroletik, kalitatearen kudeaketara pasatu zen. Azkenengo bertsioa 2015.urtekoa da, egokitzapenerako askatasun handia ematen duena. Kalitatearen kudeaketa sistema, prebentzio eta berrikuntzarako erreminta bat bezala kontsideratzen du (Marianela Rodriguez, 2018 ). • ISO 45001 (OHSAS 18001): Lan arriskuekin lotuta dagoen arauak dira. 1999.urtean sortu zen OHSAS eta bidetik aldaketak egin ondoren gaur egun ISO 45001 da azkenengo bertsioa.2018.urteko martxoan argitaratu zen bertsio berri hau eta orain trantsizio lanak egiten ari dira. Aldaketa oso garrantzitsuak ekarri ditu eta horien artean garrantzitsuena, langileen ongizatearen integrazioa da, Segurtasunaren eta Laneko Osasunaren bidez. • ISO 26000: Gizarte erantzukizunaren gida modura ezagutzen da eta 2010.urtean argitaratu zen. Bere sorkuntza 2001.urtean hasi zen eta hainbat aldaketa jasan ditu, azkenengo bertsioa fusio baten bitartez sortu zen arte. Borondatezko norma bat da, enpresak berak erabakitzen du inplementatu nahi duen ala ez (Responsabilidad Social Corporativa, 2014). • ISO 19011: Hasiera batean arau multzo bakarra sortu nahi zen kalitate kudeaketa sistemen eta ingurugiroaren auditoretzarako. Ez ditu derrigorrezko baldintzak zehazten, gida moduko bat bezala kontsideratzen da. Azkenengo bertsioa 2018.urtekoa da eta barne, kanpo zein akreditazio auditoretzak barneratzen ditu. Azkenen hau, kudeaketa sistemen auditoretzentzako gida bat da, alde batera utzi zen kalitate kudeaketa sistemen eta ingurugiroaren auditoretzarako kontzeptu hori. • UNE 166002: Ikerketa eta Garapenarekin lotutako araua da. I+G-arekin lotutako aktibitate desberdinak identifikatu, planifikatu eta jarraitzeko metodologia bat beharrezkoa zen eta horrek arau honen sorkuntza ekarri zuen. Azken bertsioa 2014.urtean argitaratukoa da, 2006.urteko ordezkatzen duena. • ISO 50001: Bere helburua energia kudeaketaren sistema mantendu eta hobetzea da, etengabeko energia hobekuntza bultzatuz. Lehenengo argitarapen ofiziala 2011.urtean egin zen eta azkenengo bertsioa 2018.urtekoa da. Maila Altuko egitura gisa sailkatzen da eta bere aurreko bertsioarekiko hainbat aldaketa jasan ditu. Gaur egun Kalitatearen Kudeaketa bezala ezagutzen duguna, erakundearen barne prozesuen etengabeko hobekuntzara bideratuta dauden ekintza, neurri eta soluzioen multzoa da; helburu nagusitzat kontsumitzaile edo bezero talde baten asetze mailaren areagotzea daukana. Definizio hau, egoera eta baldintza espezifiko batzuen emaitza da, beti ez duelako esanahi hau izan. Gaur egungo Kalitatearen kontzeptura heldu arte, Kalitateak aldaketa sakona jasan izan du urte askotan zehar. Erakunde industrialen testuinguruan, 21.mendearen hasieran eta honen aurretik, kalitateak honako esanahia zeukan: Produktu bat diseinatu zen momentuan zehaztu ziren espezifikazio teknikoak betetzearen gradu maila. Kontzeptu hori produktuan zehazten zen bakarrik. Geroztik, kalitatearen kontzeptu hori aldatzen joan da, UNE 66-001ak definitzen duen modura: Produktu batek izan behar dituen ezaugarri eta propietateak, eskatzen diren beharrak asebetetzeko. Definizio hau ez da bakarrik produktuan zentratzen. Berriki, kalitatearen kontzeptua erakundeen testuingurura hedatu da eta gaur egun honela definitzen da: Bezeroen, langileen eta orokorrean gizartearen beharrak eta eskakizunak asebetetzeko edozein era. Azken definizio honek, aurreko definizioa barneratzen du eta aurrekoak aldi berean lehenengoa. Eboluzio honekin batera, erakundeak kalitatea kudeatzeko mekanismoak aldatzen joan dira. Hasiera batean, Kalitatearen Kontrolari buruz hitz egiten zen. Produktuan inspekzioak eta entseguak egiten ziren, eskatutako zehaztapenekin bat zetorren egiaztatzeko. Inspekzio horiek, amaitutako produktuan egiten ziren masiboki eta beranduago, fabrikazio prozesuan zehar aplikatzen joan ziren. Amaieran eginda, dirua galtzen zen ez zekitelako zein fasetan egiten zen zeozer txarto amaierako produktu akastun bat ateratzen zenean. 50.hamarkadan, "Kalitate bermatzea" kontzeptua agertu zen. Kontzeptu honek, produktu edo zerbitzu batek zehaztutako eskakizunak beteko dituela ziurtatzeko planifikatutako aktibitate sistematikoak barneratzen zituen. Eremu guzti hori, ISO 9001:2000aren inguruan ematen dena, gaur egun Kalitatearen Kudeaketaren kontzeptuarekin izendatzen da. Azken kontzeptu honekin batera, "Guztizko Kalitatea" edo " Bikaintasuna" agertu da, organizazio guztiaren kudeaketarako estrategia global baten modura ezagutzen dena. Kalitatearen kontzeptuaren eboluzioa, azken urteotako produkzio sistemen eboluzioaren parekoa izan da. Azken hauek, masako ekoizpenetik neurriko ekoizpenera ( lean production) eboluzionatu dute. Laburbilduta, 5 etapa desberdin bereizi daitezke historian zehar: 1) Industrializazioa: Kalitatearen kontzeptua ulertu ahal izateko, XIX. mendera bidaiatzea beharrezkoa da, Industria Iraultzera, eskulana lan mekanikoarengatik ordezkatzen denean. Lehen Mundu Gerran, ekoizpen kateek konplexutasun handiagoa eskuratzen dute eta aldi berean, inspektorearen edo ikuskatzailearen irudia agertzen da. Azken honek, langileen lanaren eraginkortasuna gainbegiratzen zuen. Kalitate Kontrolaren lehen agerpentzat hartzen da. 2) Kontrol Estatistikoa: Bigarren etapa, 1930 eta 1950. Urteen artean kokatzen da. Konpainiari ez zaizkio bakarrik inspekzioak interesatzen, kontrol estatistikoetan ere fijatzen da. Prozesu hauek indarra hartu zuten garai hartako aurrerapen teknologikoei esker. Inspekzio edo ikuskapena, kontrol global batetara pasa zen. 3) Lehenengo sistemak: 1950 eta 1980.urteen artean konpainiak kontrol estatistiko ez dela nahikoa konturatzen dira. Prozesuak etapa desberdinetan banandu eta behaketa aldi baten ostean, agertzen diren akatsak identifikatu behar dira. Urte hauetan, lehenengo kalitate sistemak agertzen dira eta enpresek jada ez diote garrantzirik ematen produktu kantitateari, kalitateari baizik. 4) Estrategiak: 80.hamarkadaren ostean eta 90.hamarkadaren erdialderarte, kalitatea prozesu estrategiko baten modura ikusten da. Hau izan daiteke kalitatearen kontzeptuak izan duen aldaketarik nabarmenena, momentu honetatik aurrera etengabeko hobekuntzako prozesuek garrantzia hartzen dutelako. Kalitatea, orain zuzendaritzak bultzatzen duena, lehiakortasuna abantaila modura ikusten da. Gainera, bezeroaren beharretan zentratzen da. Kudeaketa sistemak finkatzen dira eta langileen konpromezua handitzen da. 5) Erabateko Kalitatea: 90.hamarkadatik aurrera eta gaur egun arte, produktu eta zerbitzuaren arteko bereizketa desagertzen da. Ez dago desberdintasunik elementuaren eta bere aurretik datozen etapen artean, kontzeptu berri bat sortzen delako: Erabateko Kalitatea, hau da, prozesua multzo bat da. Gainera, bezeroaren irudiak aurreko etapan baino garrantzi handiagoa hartzen du eta elementu edo gaiarekin daukan erlazioa da kalitatearen adierazgarri nagusia. Horretaz gain, sistemak perfekzionatzen eta egokitzen dira (Isotools,2016). 5.2.2 Erabateko Kalitatea Azken urteetan, erabateko Kalitatearen kontzeptua enpresen filosofian barneratzen joan da. Helburua, merkatuaren erronka gero eta zorrotz eta lehiakorrei aurre egiteko kudeaketa erreminta adimentsuak sortzea da. Ohiko kudeaketa metodoek ez dute gaur egun balio, kontuan hartuta kontsumitzaileek gero eta partaidetza handiagoa daukatela prozesuetan eta eskaerek aldaketak jasan dituztela. Gaur egun, enpresaren testuinguruan hainbat erreminta aurki ditzakegu kudeaketa adimendurako. Hala ere, guztiek daukate zeozer amankomunean, kalitatezko prozesuak egokitzen dituzte enpresaren egiturara. Baten edo bestearen aukeraketa, erakundearen, proiektuaren izaeraren eta ezarritako helburuen araberakoa da. Baina zeintzuk dira bikaintasunaren kudeaketarako eredu nagusiak? Prozesuen etengabeko hobekuntzarako zein irizpide jarraitzen dituzte? Enpresetan kalitatea kudeatzeko sistemak ezartzeko erabil daitezkeen metodoen aniztasunari dagokionez, lau nabarmendu behar dira, ezaugarri komun bat dutenak: euren izen bera daramaten bikaintasun-sariak ebaluatzeko oinarriak eta irizpideak eratzen dituzte. Bikaintasunsari horiek, enpresen kalitatea sustatzeko sortu ziren. Sari bakoitza, zenbait irizpide eta ebaluazio prozesuetan oinarritzen da eta honi esker, enpresek euren egungo egoera ezagutu dezakete eta neurri egokiak hartu ditzakete beharrezko hobekuntza ekintzak aurrera eramateko (Isotools, 2015). 1. Deming metodoa Bere helburu nagusia, Erabateko Kalitate Kontrolaren teorien aplikazioa da. Deming Prize doktoreak diseinatu zuen eta 1951.urtetik aurrera Zientzialari eta Ingeniari Japoniarren Elkarteak (JUSE) garatu egin zuen. Fokua enpresaren eremu ezberdinen ebaluazioan dago, kalitate-kontrola ezarri ondoren emaitza onak lortu diren zehazteko. Balorazio hori egiteko, oinarrizko hamar alderdi planteatzen ditu: • Politika eta helburuak. • Antolaketa operatiboa. • Heziketa eta barreiadura. • Informazio fluxua. • Produktu eta prozesuen kalitatea. • Estandarizazioa. • Kudeaketa eta kontrola. • Funtzioen, sistemen eta metodoen kalitate bermatzea. • Emaitzak. • Etorkizun planak. 2. Malcome Bladrige eredua 80ko hamarkadan japoniar produktuak Estatu Batuetara iritsi zirenean, azken hauek bere produktuen kalitatea hobetu behar izan zuten lehiatu ahal izateko. Prozesu horretan, konpainiek kargu burokratikoak ezabatzen dituzte eta prozesuak etengabe berrikusten dituzten filosofian oinarritzen dira. Baliabide gehiago inbertitzen dituzte kalitate-probetan eta bezeroen beharrak agerian uzten dituzten ekintzetan. Eredu honek zazpi irizpideren elkarrekintza iraunkorra planteatzen du: • Lidergoa • Plan estrategikoa • Bezero eta merkatu objektiboa. • Giza baliabideak. • Administrazioa. • Emaitzak • Informazio eta analisia. 3. EFQM bikaintasun eredua Eredu honek Kalitatea Kudeatzeko Europako Fundazioan (EFQM) du jatorria. Erakunde hori 1988an sortu zen, Europako 14 konpainia garrantzitsuren eskutik, barne-kalitateko prozesuak optimizatzeko. Bere eskema Malcome Bladrige-ren ereduaren antzekoa da, baina garrantzia goi-zuzendarien eta kudeatzaileen lidergoan dago, enplegatuen lana eraginkorra bultzatzeko, enpresaren politika eta estrategia eta aliantzak eta baliabideak. Produktu baten inpaktua neurtzeko, emaitzak oinarrizko bost irizpidetan banatzen dira: • Prozesuan zehar enpresak lorturikoa. • Enpresaren helburuekiko lortu dena. • Lehiakideek lortutakoa. • Arlo komertzialean erreferenteak diren erakundeek lortutakoa. • Eragile eta emaitzen arteko kausa-efektu harremanak. 4. Kalitate Bikaintasunaren eredu Iberoamerikarra 1999.urtean Kalitatearen Kudeaketarako Fundazio Iberoamerikarrak ( FUNDIBEQ) sortu zuen metodo hau, EFQM ereduaren antzeko da, azken hau hartzen baitu oinarritzat. Eredu Iberoamerikarrak bederatzi irizpide ditu eta horiek prozesu bideratzaileetan egituratzen dira, lehen bost horiek jasotzen dituztenak, eta emaitzak. • Lidergoa eta kudeaketa estiloa. • Politika eta estrategia. • Pertsonen garapena. • Loturiko baliabideak • Bezeroak • Bezeroen emaitzak. • Pertsonen garapenaren emaitzak. • Emaitzak gizartean. • Emaitza orokorrak 5.3 KALITATE KUDEAKETA SISTEMA. 5.3.1 Kalitate Kudeaketa Sistemaren Kontzeptua. Lehenik eta behin hitz bakoitzaren esanahia ezagutu behar da: Kalitatea (Produktu edo zerbitzu bati dagokionez): Adostasun edo onespen erlatiboa bezeroaren espezifikazioei dagokienez. Produktu edo zerbitzu baten onespena bilatzea, bezeroaren asebetetzea bilatuz bere eskakizunak kontuan hartuta. Kudeaketa: Politika, helburuak eta erantzukizunak zehazten dituzten, plangintza eta kontrolaren bidez ezartzen diren zuzendaritza-zereginen multzoa (ez bakarrik Zuzendaritzarenak). Sistema: Kudeaketa jakin bat sistematikoki ezartzeko beharrezkoak diren antolaketaren egitura, prozesu, prozedura eta baliabideak. 5.3.2 Kalitate Kudeaketa Sistemaren Printzipio Orokorrak Kudeaketa Sistema guztiek zuzendaritzaren aldetik konpromezu bat dakarte, enpresaren politikan islatzen dena. Enpresaren partaide bakoitzaren erantzukizunak finkatu, lortu nahi diren helburuak definitu eta sistema ezarri ahal izateko beharrezkoak diren giza baliabide eta materialak zehazten dira, bere eraginkortasuna ebaluatuz. Edozein Kudeaketa Sistema ezartzeko eta hortaz, Kalitate Kudeaketa Sistema bat ezartzeko printzipioak honakoak dira: • Ikuspegi sistematikoa. • Gerentziaren lidergo motibazionala, erakundea ezarritako helburuetara gidatu behar duena. • Langileen parte-hartzea, aldaketekiko erresistentzia eta beldurra ezabatzen duena, enpresaren erabakietan parte hartu dezaketela sentiaraziz. • Etengabeko hobekuntza helburu iraunkor eta lanerako filosofiatzat. • Ekintzetan oinarritutako ikuspegia, hau da, hartzen diren erabakiak ahalik eta objektiboenak izan behar dira datu eta neurrietan oinarrituz. • Prozesuen Kudeaketa. • Bi parteentzako onuragarriak diren harremanak. Win-Win jarrera hartu behar da bai barne harreman zein kanpo harremanetan bezero, hornitzaile, administrazioarekin… 5.3.3 Kalitate Kudeaketa Sistemaren ezarpenaren arrazoia. Enpresen arteko lehia handia dagoen eta kontsumitzaileek produktu eta zerbitzuen eskaintza zabala duten ingurunean, Kalitate Kudeaketa Sistemak beharrezkoak diren tresnak dira. Hauei esker, konpainien ekoizpen prozesuak optimizatuz eta bezeroaren asebetetzea eta fideltasuna lortuz. Helburua, inprobisazioa ahalik eta gehien saihesten edo murrizten duten arau estandarizatu batzuen bidez, enpresaren funtzionamendua eta garapena planifikatzea da. Guzti hau, ekoizpenean sor daitezkeen desbideratzeak edo ezustekoak zuzentzeko. Helburua? Izenak berak adierazten duenez, produktuen eta zerbitzuen kalitatea hobetzea. Honi esker, epe luzera erakunde horiek arrakasta lortuko dute. Kalitate Kudeaketa Sistema bat ezartzen denean, hau erakunde bakoitzaren Kudeaketa Sistemaren parte izaten hasten da. Horregatik, Kalitatea Kudeatzeko Sistema bat ezartzerako orduan , hiru alderdi nagusi hartu behar dira kontuan: • Enpresaren ezagutza, azpiegitura eta prozesu operatiboak. • Ezarri nahi den Kalitate sistemaren funtzionamendua eta erabilgarritasuna. • Ezarri nahi den ISO arauaren ezagutza eta enpresarekiko daukan egokitzapen eta funtzionaltasuna. Ekoizpen-prozesu desberdinetan , azken produktua akastuna izatea saihestea du helburutzat Kalitateak. Horregatik, ekoizpen-prozesu osoan zehar barneratuta egon behar da kalitatea, fabrikazio-prozesua ere kontuan hartuz. Erakunde askok hautatu dute zenbait prozesuren garapena txertatuta daukan Kalitatea Kudeatzeko Sistema bat ezartzeko aukera, neurtu eta bete daitezkeen baldintza batzuk garatzen dituena. Bestalde, negozioaren printzipioak Kalitate kudeaketa Sistemetan integratu behar dituzte. Azken batean, ezarpen honen helburua, denbora pasa ahala agertzen diren arazo eta erronkei aurre egitea da, epe ertain-luze batera begira. Kalitate Kudeaketa Sistema baten ezarpenak, erakundeari balio erantsia eskaini eta eman behar dio, jarduera desberdinen garapena onartuz modu ekonomiko eta azkar batean, etengabeko hobekuntza bilatuz. Hiru talde nagusi bereizi daitezke, Kalitate Kudeaketa Sistema bat ezartzeko motibazioak kontuan hartuz: • Kanpo edo merkatu arrazoiak. Erakundearen ingurune lehiakorrarekin zerikusia duten zenbait alderdi biltzen dituztenak dira. Horien artean, lehiakideen presioa, nazioarteko merkatu berriak garatzea edo nazioarteko lehiakortasuna handitzea aurkitzen dira, besteak beste. • Barne arrazoiak. Barne-jatorria dutenak dira, eta Kalitate Kudeaketa Sistemaren ezarpena dute goi-zuzendaritzak ezarritako helburu gisa edo produktuaren edo zerbitzuen kalitatea hobetzeko helburuarekin. • Eraginkortasun arrazoiak. Horien artean, kostuen murrizketa eta langileen poztasun edo asebetetze maila daude. Ezarpen prozesu hori osatu gabe geratuko litzateke Kalitatea Kudeatzeko Sistema horren ziurtagiria lortu ezean. Sistema horren ziurtagiria lortzeari esker, konpainiaren produktu eta zerbitzuen merkaturatzea errazten da. Bestalde, globalizazioak dakartzan araudi eta baldintza guztiak ezagutzen dira, prozesu sofistikatuagoak eta enpresaren jokaerarekin lotutako erantzukizun handiagoak dituztenak. Azkenik, enpresari balio erantsia ematen dio, Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren auditoretzei aurre egiterako orduan (NUEVA ISO 9001:2015, 2017). 5.3.4 Kalitate Kudeaketa Sistemaren Abantailak Enpresa batean Kalitate Kudeaketa Sistema bat ezartzeak, onura batzuk dakartza konpainiarentzat. Hauek dira garrantzitsuenak: 1. Bezeroaren asebetetzea hobetzen du. Kalitate Kudeaketa Sistemek, ekoizpen prozesua kontsumitzaileen beharretara zein enpresaren parametroetara bideratuta egotea ahalbidetzen dute. Bezeroaren eskaerak amaierako produktu edo zerbitzuan integratzen dira eta honi esker, bezeroak eskaintza hobe bat jasoko du eta asebeteago egongo da. 2. Produktu edo zerbitzuen homogeneizazioa. Kalitate Kudeaketa Sistemari esker, kalitate handiagoko emaitzez gain, ekoizpen uniforme eta egonkor bat lortuko du prozesuan zehar zenbait jarraibide estandarizatu aplikatuz. 3. Eraginkortasunaren handiagotzea eta kostuen murrizketa. Kalitate Kudeaketa Sistemak produktu edo zerbitzu bat sortzeko prozedura aproposena ezartzeari esker erakundeak: beharrezkoak ez diren pausuak ezabatu ditzake, denboraren kudeaketa eraginkor bat garatu dezake, hobekuntza eremuak detektatu ditzake eta produktuaren ekoizpenean edo zerbitzuaren prestazioan akatsak murriztu ditzake. Modu honetan, eraginkortasun handiago bat eta beharrezkoak ez diren kostuetan aurrezpena lortuz. 4. Errentagarritasun ekonomikoaren areagotzea. Enpresak bezeroaren asebetetzea lortzen badu ahalik eta kosturik txikienean, salmentak handitu eta gastuak murriztuko ditu, eragin zuzena izanez enpresaren finantza-balantzean. 5. Enpresaren irudi positiboaren indartzea. Kalitate Kudeaketa Sistema bat ezarrita izateak, merkatuarekiko enpresak ematen duen irudia hobetuko du, bai egungo kontsumitzaileetan( balio altuko produktu eta zerbitzuak eskuratu ditzaketenak), zein bezero potentzialetan( enpresak egiten duen lan bikainari buruzko informazioa jasoko dutenak). 6. Langileen motibazioaren sustapena. Langileak, hobetu daitezkeen alderdiak ikertzeko prozesuen analisian integratzeari esker, enpresaren parte sentituko dira. Gainera, lana zein eratan egin behar duten eta eurengandik zer espero den ezagututa, espero diren emaitzak lortuko dituzte euren motibazioa handituz. 7. Departamentu arteko koordinazioaren hazkuntza. Lan talde edo eremu bakoitzak, prozesuaren barnean egin behar duen lana argi edukita, departamentu desberdinen arteko elkarrekintza bizkortu eta sinplifikatzen da, enpresaren amaierako ekoizpena hobetuz (Escuela Europea de Management, 2016). Gainera, enpresak sistema horren ziurtapena eskuratzen badu: • Ezarritako Kalitate Kudeaketa Sistemaren eraginkortasuna frogatu daiteke kanpo balorazio baten bidez. Azken batean, kanpo auditoretzak egiten dira kudeaketa sistema horiekin esperientzia handia daukaten adituengatik. • Enpresaren irudia hobetzen du bezero, gizarte eta administrazioaren aurrean enpresaren konpromezua erakutsiz kalitateari dagokionez. • Zeozer berritzaile eta desberdintzeko balio du bai sektore zein nazioarteko mailan (gero eta gutxiago). 5.3.5 Kalitate Kudeaketa Sistemaren ezarpen prozesua Orokortasunak Kalitate Kudeaketa Sistema baten ezarpenaren zailtasun txiki edo handiagoak, faktore desberdinen menpe dago: • Beste sistema batzuen ezarpenaren esperientzia ( ingurugiro, segurtasun…) • Langileen eta batez ere zuzendaritzaren motibazioa. • Langileen prestakuntza maila Kalitate Kudeaketa Sistema batekiko. • Enpresaren ezaugarri eta jarduera, tamaina, fabrika kantitatea… Enpresari ezarpen prozesu honetan lagunduko dion aholkularitza bat kontratatzea ohikoa da. Zuzendaritzak definitutako politika betetzera zuzendutako Kalitate Kudeaketa Sistema baten ezarpenean, ondorengo fase edo etapak bereizten dira: • Lehenik, enpresaren kalitatea kudeatzeko sistemaren IRISMENA definitu behar da, hau da, zein prozesu zertifikatu nahi diren eta zergatik. • Ondoren, DIAGNOSTIKOA egiten da (egungo praktikak baldintzekin alderatzea, puntu indartsu eta ahulak zehaztea, zer egin behar den identifikatzea eta ekintza-plana ezartzea. Zuzendaritzaren konpromezua eta erantzukizunak ezartzen dira. • Jarraitzeko enpresaren GIZA TALENTUAREN HASIERAKO PRESTAKUNTZA prozesua emango da (aldaketekiko prestatzeko, pertsona kontzientziatzeko eta inplikatzeko prestakuntza hitzaldien bidez, kalitatearen kudeaketan espezializatutako prestakuntza lanpostu bakoitzaren premien arabera…) • PROZESUEN KUDEAKETA da hurrengo fasea. Erakundeak bere zuzendaritza, produktuen elaborazioa, zerbitzuen eskaintza edo/eta laguntza prozesuak identifikatu eta definituko ditu. • Behin dokumentazioa zehaztu ondoren, SISTEMAREN ELEMENTUAK EZARTZEN dira (idatzi dena egiteko, dokumentuen prestakuntza espezifikoa behar da eta beharrezko erregistroen prestaketa eta muntaketa). • Amaitzeko, Kalitate Kudeaketa Sistemaren ezarpen egokiak, KALITATE SISTEMAREN ZERTIFIKAZIORA bultzatzen gaitu. (Hirugarren batek ikuskatzen gaitu, kudeaketa sistemaren eraginkortasuna frogatzeko, definitutako helburuak bete daitezen). Bere diseinu eta ezarpenari, behar desberdinek eragiten diote: helburu partikularrek, eskaintzen dituzten produktuek, erabiltzen diren prozesuek eta enpresaren tamaina eta egiturak. Ezarpen eta Ziurtapen garapenaren etapak Kalitate Kudeaketa Sistema baten ezarpen edo hobekuntzak, etapa jakin eta ordenatu batzuen beharra dauka, etapa horietako bakoitzak ekintza batzuk izanda. Ahalik eta eraginkortasun altuena lortzeko, garrantzitsua da ezarpena kontu handiz planifikatzea. Hurrengo deskribapenean, baliabideen minimizatzean eta azken batean ezarpenaren kostuen murrizpenean eragina izango duten aspektu kritikoak aipatuko dira (Modelosadm,2012). 1. Pausua: Aurre Diagnostikoa Ekintzak: • Egungo kalitate kudeaketaren eta enpresan dauden prozeduren berrikuspena egin behar da, Arauarekin alderatuz. Aktibitate hori aholkulari baten laguntzaz egiten bada, garrantzitsua da azken honek gaur egun enpresan dauden funtzionamendu mekanismoak ezagutzea eta ulertzea. • Enpresaren puntu ahulen, organigramaren eta erantzukizunen zehaztapenaren diagnostikoaren analisia egin behar da. • Hobekuntza proposamenak, sistemaren irismenaren analisia eta ezarpenerako beharrezkoak diren baliabide eta kostuen hurbilpena. Ekintzak: • Zuzendaritzaren konpromezu formala ezarpenarekiko. Ahal izanez gero, ezarpenean lagunduko duen aholkulariaren aukeraketa egingo da. Kalitate politika definituko da. Edozein enpresa proiektutan bezala, beharrezkoa da aurrera eramango diren ekintza desberdinen planifikazio bat egitea, ezarpen eta ondorengo ziurtapen egokia lortzeko. Ekintzak: Sistemaren ezarpenaren eta funtzionamenduaren arduraduna izendatu behar da. Honen aukeraketa, puntu kritikoetariko bat da. Izan behar lituzkeen ezaugarriak honakoak dira: • Erakundearen barnean liderra izateko gaitasun eta autoritate morala. • Komunikatzeko eta motibatzeko gaitasuna. • Erakunde osoaren egitura ondo ezagutu behar du. • Idazteko erraztasuna. • Denbora izan behar du (Gomendatzen da asteko 20 ordu inguru erabiltzea ezarpenerako). • Ezarpen eta ziurtapen prozesuarekin harremana daukaten informazio eta laguntza ekonomikoa bilatu behar ditu. • Ekintzen planifikazioa eta behar izanez gero, aholkulariaren kontratazioa. Proiektuaren arrakastarako, beharrezkoa da erakundeko langile guztien kolaborazio edo parte hartzea. Parte hartze hau ez bada existitzen, proiektuak huts egin edo denbora pasa ahala eraginkortasuna eta espero ziren helburuak galdu ditzake. Azken hau saihesteko, langile guztiei eman behar zaie informazioa, sistemaren ezarpenarekin zer bilatzen den eta haietako bakoitzak prozesu honetan izango duen garrantzia azalduz. Ekintzak: • Zuzendaritza taldea. Euren kasuan, berrikuntzaren inguruko oinarrizko formakuntza emango zaie. Honen helburua, zuzendaritzak berrikuntzaren inguruan daukan zeregina ondo ulertzea da. Abiapuntu zein den, beharrezko baliabideak zeintzuk diren eta puntu kritikoak zeintzuk diren ezagutu behar ditu. • Erdialdeko mailak. Eurengana heltzen den informazioa, zuzendaritzatik heldu behar da zuzenean. • Gainerako langileak. Informazioa argia, postuaren arabera egokia eta zuzendaritzak daukan konpromezua erakutsi behar du. Beharrezkoa da langileak ondo informatuta egotea, zuzendaritzaren babesa edukitzea eta formakuntza egokia izatea ezarpena aurrera eraman ahal izateko. Zuzendaritzak azaldu behar die modu sinple eta didaktiko batean kontzeptuen eta kalitate metodoen garapena, sistemaren oinarrizko ezaugarriez gain. 5. Pausua: Formakuntza edo prestakuntza Ezarpen prozesuaren ezagutza hobea izateko eta erakundearen barnean gertatuko diren aldaketak ulertu ahal izateko, ezinbestekoa da langile guztiak prestatzea kalitatearen arloan. Sentsibilizazio jardunaldiak burutu behar dira eta Kalitate Kudeaketa Sistemaren beharrizanek eguneroko aktibitatean izango duten eragina argi gelditu behar da. Formakuntza edo prestakuntza plana honakoan datza: • Zuzendarientzako ikastaroak. • Erdialdeko mailan dauden langileentzako ikastaroak. • Gainerako langileentzako ikastaroak. Ondorengo pausuetan, ezarpenaren arduradunak Kalitate Gidaliburua eta prozedurak idatziko ditu eta aldi berean, sistemaren ezarpen progresiboa egingo du. Aholkularitza behar izatekotan, ezarpen osorako beharrezko aholkularitza saioak egoera desberdinen arabera aldatu daitezke: • Kalitate Kudeaketa Sistema baten existentzia, ezarri nahi den sistemarekin bateragarria dena. • Prozesuen zailtasun txiki edo handiagoa. • Erakundearen dimentsio eta egitura. • Ezarpenaren arduradunaren dedikazio eta eraginkortasuna. Kontuan hartu behar da, askoz bizkorragoa dela prozeduren idaztea, ezarpena baino. Horregatik gomendagarria da idazten joan ahala ezarpena egiten joatea. Erakundearen kalitatea ziurtatzeko bai eskala indibidualean zein globalean, prozesuen normalizazioa ezinbestekoa da. Arrazoi horrengatik beharrezkoa da "ibilgailu" bat, kasu honetan dokumentazioa. Horrela ziurtatzen da zeregin berdina egiten duten pertsona guztiek modu berdinean lan egitea. Prozesuen dokumentazioa prebentziorik onena da inprobisazioa eta eguneko esperimentuak ekiditeko. Kalitate Kudeaketa Sistema baten dokumentazioak, ekintza bat zein eratan egin behar den batzen du. Idazkera aproposa izan bada: ekintza gauzatzeko modu egokia deskribatuko du, erantsita izango du "Know-how"-a ( bereganatutako jakintza eta esperientzia), sinplea eta lengoai lau bat izango du eta beste dokumentu edo erregistro batzuekin dituen konexioak adieraziko ditu. Erakundeak burutzen dituen ekintzak (Eskaintzak, erosketak, zerbitzuen subkontratazioak, garraio planifikazio eta kontrolak, arazoen tratamendua, ekintza prebentibo eta zuzengarriak…) deskribatu eta dokumentatu behar dira prozedura edo instrukzio itxurarekin. Erabiltzaileei entregatu behar zaie beharrezko behaketak egiteko eta behin dokumentua aldatuta, berriro entregatu behar da berrikusteko. Prozesu hau hainbat alditan errepikatuko da behin betiko dokumentua lortu arte eta bere ezarpena hasi daiteke: • Prozeduren idazketa, berrikusketa eta onarpena. • Instrukzio eta arauen idazketa, berrikusketa eta onarpena. • Kalitate Gidaliburuaren idazketa, berrikusketa eta onarpena. Erakundeak behar bezain beste zehaztutako Kalitate Gidaliburu bat prestatu behar du kalitateari zuzendutako irismena, egitura, prozesuak, ekintzak eta ildoak ondo ulertzeko. Baina ez da oso luzea ezta astuna izan behar, interesdun guztiek ( langileak, bezeroak, hornitzaileak…) erraz irakurri ahal izateko. Gainera, lanerako instrukzio zehatz batuek, ekintza garrantzitsuen burutzean lagunduko dute. Etapa honetan, eguneroko ekintzak prozedura eta instrukzioen arabera burutu behar dira eta jarraipen bat egin behar da hori ondo egiten dela ziurtatzeko. Prozedurak ez badira betetzen, zergatia aurkitu behar da, beharrezko zuzenketak eginez dokumentazioan. Ezarpenaren iraupen eta kostuak, erakundearen tamainaren, aktibitate motaren, bere prozesuen zailtasunaren, zuzendaritzaren inplikazioaren eta erakundean hobekuntzaren bidean dagoen motibazioaren araberakoak dira. Bezero bakar batentzat lan egiten duten edo euren prozesua aktibitate bakar batera bideratzen duten erakunde txikietan, gomendagarria da ezarpen prozesua bezerorekin aurrera eramatea kolaborazio estu batekin. Ekintzak: • Prozedura eta instrukzioen abiaraztea. • Jarraipen kontrol partzialak, egiaztapenak eta langileentzako hitzaldiak egitea. Prozesu, prozedura eta definitutako egiturari dagokionez, pertsonen jokaera eta erabakien azterketa sistematiko bat da. Egiaztapena, ikuskapena, ebaluazioa eta balioespena egingo dira. Ezarpen prozesua aurrera joan ahala ( 3 eta 6 hilabeteren tartean), sistema nahiko ezarrita dagoela ondorioztatzen da eta honen funtzionamenduaren egiaztapena egiteko garaia heldu da. Erakundea bere osotasunean ikuskatua izan behar da sisteman deskribatzen diren aktibitate guztiek ondo funtzionatzen dutela egiaztatzeko. Ekintzak: • Komunikazio eta ikuskapen plana. • Barne ikuskapenaren txostena. • Aurkitutako akatsak konpontzeko egin diren zuzenketa ekintzak. Modu honetan, sistemaren berrikuspen aktibitatea lantzen da eta aldi beren (Beharrezko zuzenketa ekintzak egiten diren bitartean), sistema osoaren jarduera errazten da. Honi esker, arauarekiko azken desbideratzeak zuzentzen dira eta bere kasuan, kontsultoreak amaierako txostena aurkezten du, ziurtapen auditoretzaren eskaera egin aurretik. • Gauzatzea: Auditoretzen gauzatzea programan egokitutakoaren arabera. Desadostasunen miaketa. • Txostena: Desadostasunen bilketa eta sailkapena eta auditoretzaren emaitzen igorpen eta banaketa. • Zuzenketa Ekintzen jarraipena: Zuzenketa ekintzen aplikazioaren eta desadostasunen ezabatzearen ebaluazioa. Ondorio modura, kalitatean eta produktibitatean aditua den espezialista batek badaki kalitate auditoretza bat prozesu sistematiko, dokumentatu eta objektibo bat dela. Frekuentzia aproposarekin (gutxienez urtean behin), erakundeko zuzendaritzak eta bere laguntzaile hurbilenek Kalitate Kudeaketa Sistemaren eraginkortasuna balioztatu behar dute, bilatzen ziren helburuak bete diren ikusteko. Ekintzak: • Abiapuntuarekin alderaketa egin behar da. • Kalitatezko helburuen betetzea. • Barne Auditoretzaren txostenaren berrikustea, bezeroaren asetzea, formakuntza… • Sistemaren berrikusketa aktaren idazketa eta honen zabalpena. 10. Ziurtapena Enpresak nahi izanez gero, azkenengo fasean Erakunde ziurtagiri-emaile bati auditoretza bat egiteko eskaera egingo zaio eta azken honek, ziurtagiri bat emango dio erakundeari beharrezko betekizunak betetzen baditu. Gomendatzen da, Erakunde ziurtagiri-emaile hori erakunde Akreditatzaile batengatik akreditatua dagoen konprobatzea, egiaztatzeko bere ziurtagiriak benetako balioa daukala. Ekintzak: • Erakunde ziurtagiri-emailearen aukeraketa eta kanpo auditoretzaren eskaera. Egia da Kalitate Kudeaketa Sistemen nazioarteko estandarrak ( ISO 9001) nahiko dokumentazio daukala, baina beharrezkoa bakarrik da hori, ez dauka gehiegizkorik. Kudeaketa Sistema honen helburu eta abantailak asko dira: erakundearen operazioen lan eremu garbia ematen du, prozesuen oinarri finkoak eta sistemaren ulermen hobea eskaintzen ditu eta helburuen lorpenerako ebidentziak ematen ditu. Kalitate Kudeaketa Sistemaren dokumentazioaren diseinuan, efizientzian zentratu beharra dago eta erakundean aplikagarriak diren prozesu eta dokumentuak sortu behar dira. teknikoak, kalitate planak eta erregistroak izan ohi ditu. Dokumentazio hori, ondorengo diagraman erakusten den hierarkia bezala adierazi daiteke: 1.Grafikoa: Kalitate Kudeaketa Sistemaren dokumentazioaren egitura jerarkikoa. Iturria: (Advisera) ISO 9001-ak ( estandarrak), mota desberdineko informazioa dokumentatu behar du, baina informazio guztia ez da zertan aparteko dokumentu bat balitz bezala dokumentatu behar. Malgua da erakundeak dokumentazioaren tamaina eta zehaztasun maila aukeratu ahal izateko. Adibidez, enpresa txikiek zenbait prozedura eduki ditzakete dokumentatuta, gidaliburuan sartu ahal direnak. ISO 10013:2001 nazioarteko estandarrak ( Kalitate Kudeaketa Sistemen dokumentaziorako gida), Kalitate Kudeaketa Sistema baten dokumentazioaren luzera aproposa, gomendaturiko edukiaren laburpena eta dokumentu desberdinen egiturari buruzko jarraibideak ematen ditu. ISO 10013aren jarraibideetan, ondorengo gomendioak hartzen dira kontuan (Advisera, 2017): 1) Kalitate Gidaliburua Kalitate Kudeaketa Sistema deskribatzen duen oinarrizko dokumentua da eta sistema ezarri, mantendu eta hobetzerako orduan erreferentzia gisa jokatu behar du. Gutxienez, planifikazioaren eskema orokor bat eta ekintza prebentiboak eduki behar lituzke. Gidaliburua erakundeari egokitu behar zaio. Honen egitura eta edukia desberdina izan daiteke erakundearen tamaina, operazioen zailtasuna eta langileen gaitasunen arabera. Enpresa txikiek adibidez, Kalitate Kudeaketa Sistema gidaliburu bakarrean dokumentatu dezakete. Beste alde batetik, enpresa handiek Kalitate gidaliburu bat baino gehiago izan ditzakete. Garapen teknologikoarekin, erakundearen aldaketekin eta arriskuen eboluzioarekin batera eguneratu behar da. Esan beharra dago, askotan kalitatearen politika gidaliburuaren barnean dagoela eta ondorengo egitura gomendatzen da orokorrean: • Helburua • Erakundeari buruzko informazio orokorra: Langile kopurua, kokapena, instalazioak… • Kalitate politika, bere helburu eta jokaera programarekin. • Organigrama funtzionala eta langile guztien erantzukizunak, zuzendaritzarenak barne. • Sistemako beste elementuekin edo ezarritako beste kudeaketa sistemekin harremanak. • Sistema osatzen duten prozeduren arteko harremanak. Dokumentu hau langile guztiei entregatu behar zaienez, gomendagarria da eragin ahal dien guztiari buruzko sintesi bat edukitzea, helburuak eta ekintza prebentibo desberdinen oinarrizko elementuak adibidez. Gidaliburua, erakundeko arduradun nagusiarengatik sinatua izan behar da. 2) Kalitate Politika ( Batzuetan gidaliburuaren barnean doa) Politikak, erakunde baten printzipioen adierazpena erakusten du. Kalitate Politikak, kalitate eta etengabeko hobekuntzarekin erakundearen konpromezua erakutsi behar du. Orokorrean, Politika honek promozioa egiteko asmoa dakar eta erakundearen lokal eta web guneetan argitaratu ohi da. Horregatik gomendatzen da kalitate politika argi eta labur bat edukitzea. 3) Kalitate prozedurak Kalitate prozedurek formatu eta egitura desberdinak izan ditzakete. Narrazioak izan daitezke, hau da, testuaren bidez deskribatzen dute; egituratuagoak izan daitezke taulak erabiliz; adierazgarriagoak izan daitezke fluxu diagramak erabiliz; edo aurrekoen konbinazio gisa agertu daitezke. Azken batean, Kalitate Kudeaketa Sisteman zehazten diren aktibitate desberdinak deskribatzen dituzte, zer egin behar den, hori egiteko arduraduna nor den eta egindakoa nabarmentzeko zein erregistro bete behar diren azalduz. Kalitate prozedurek ondorengo elementuak izan behar dituzte: • Izenburua: Prozedura identifikatu ahal izateko. • Helburua: Ulergarria eta zehatza izan behar da. • Irismena: Prozedurak eragina izango dituen aktibitate, prozesu, pertsona eta erakundeko eremuak. Prozeduran zein alderdi jorratuko diren eta zeintzuk ez azaltzeko. • Prozeduran parte hartzen duten pertsonen zeregin eta erantzukizunak. • Deskribaturiko aktibitateen eskutik lortzen diren erregistroak definitu eta zerrendatu behar dira. • Dokumentuen kontrola: Aldaketen identifikazioa, berrikusketa data eta dokumentuen onarpen eta bertsioa dokumentu bakoitzean agertu beharko litzateke dokumentuen kontrolean zehaztutakoren arabera. • Aktibitateen deskribapena: Hau da prozeduren zati nagusia. Deskribatzen da zer egiten den, nork egiten duen, noiz, non eta nola. Kasu batzuetan zergatia ere definitu behar da. Gainera, aktibitateen sarrerak eta irteerak azaldu behar dira, beharrezko baliabideak ere aipatuz. • Eranskinak sartu daitezke, beharrezkoak diren kasuetan. Argi dago prozedura konplexuenak unitate bakoitzeko arduradunari entregatu behar zaizkiola eta hauen eragina jasan dezaketen pertsonen eskura egon behar direla. Horregatik gomendagarria da prozedurak erakundeko unitate desberdinetan egotea kokatuta eta lan guneetatik gertu dauden leku espezifikoetan. 4) Instrukzio teknikoak Orokorrean, instrukzio teknikoek prozeduren antzeko egitura daukate eta elementu berdinak barneratzen dituzte. Hala ere, instrukzio teknikoek aurrera eramango diren ekintzen zehaztapenak dituzte, pausu bakoitzaren sekuentzian eta erabiliko diren metodo eta erremintetan enfokatuz. Langileen ahalmen eta formazioak, instrukzio teknikoak modu zehatzean deskribatzeko beharra gutxitu dezake. 5) Erregistroak Erregistroak, burututako ekintza prebentiboei edo lortutako emaitzei buruzko informazioa ematen duten dokumentuak dira. Ezinbestekoa da modu errazean landu daitezkeen datu eta informazio sistemen erregistroak izatea, erabakien hartzean eta autokontrolean laguntzeko. Sistema prebentiboak sortutako informazioaren tratamendu egokian aurkitu daiteke planifikazio prebentiboaren eta sistema beraren arrakasta. 5.4 ISO 9000 KALITATE KUDEAKETA SISTEMA ISO 9000, Nazioarteko Normalizazio Erakundeak (ISO) ezarritako kalitate eta kalitatearen kudeaketari buruzko arau multzoa da. Euren aktibitatea ondasun edo zerbitzuen ekoizpenera bideratuta daukaten edozein erakundetan aplika daitezke. Arauek, gutxieneko edukia, ezarpenerako gida eta erreminta espezifikoak eta auditoretzarako metodoak jasotzen dituzte. ISO 9000-k erakunde batek bere kalitate estandarrekin lan egiteko era, entrega denborak eta zerbitzu mailak zehazten ditu. ISO arau honen estandarretan, sistemek dituzten lan egiteko modu desberdinak erlazionatzen dituzten 20 elementu baino gehiago existitzen dira. Familia honen araurik ezagunena ISO 9001 da eta honi loteslea den ISO 9004 araua aipatzeko da. Beranduago azalduko da zertan datza arau horietako bakoitza. 5.4.1 ISO 9000-aren sorkuntza Arau familia honen historia, Bigarren Mundu Gerran hasi zen. Produktu eta prozesuen kontrolen gabeziak Erresuma Batuan, araudiaren ezarpenaren beharra ekarri zuen. Gerra amaitu zenean, inspekzio eta kontrolak garai horretan agertzen hasi zen kalitate kontzeptuaren parte izaten hasi ziren. Kalitate hitza, adostasunarekin lotsen zen. 50.hamarkadaren amaieran Estatu Batuetan eskakizunak zehazten zituen eskema bat garatu zen " Quality Program Requirements" MIL-Q-9858. Eskema hau, sektore militarrean aplikatu zen lehenengo kalitate arautegia bezala ezagutzen da. Beranduago, Aeronautika Espazialeko Administrazio Nazionalak ( NASA) "inspekzio" kontzeptua "sistema" eta "prozesu"-etara bideratzen du kalitatea ziurtatzeko. 1962.urterako hornitzaileek NASA bezalako erakundeekin lan egin ahal izateko beharrezko irizpideak ezartzen dira. 1966.urterako sustatu egiten da "Guztiontzako da Kalitatea" esaera eta 1969.urtean Canadak hornitzaileentzako irizpideak zehazten ditu energiaren sorkuntzaren eremuan. Beste alde batetik, Estatu Batuak, Europa eta Canada bera, hornitzaileen kalifikazio eskemak aplikatzen hasten dira. 70.hamarkadan auditoretzen protokoloa sortzen da erakundeak hornitzaile eta bezeroaren arteko bitarteko gisa hasten direnean. Momentu honetatik aurrera, eztabaidak sortzen dira inspekzio, egiaztapen eta bermatzearen inguruan zegoen eskaerarekin. Erresuma Batuan gobernuko 17.000 inspektore baino gehiago egon izan ziren. 1974.urtean Kalitatearen bermatzerako arautegia ( BS 5179) argitaratu zen eta 1979.urtean adostasun batera heldu ostean Erresuma Batuan BS 5770 argitaratu zen. Azken arautegi hau ISO 9000-aren aitzindaritzat hartzen da eta herrialde gehienek barneratu zuten Estatu Batuek izan ezik, MIL-Q-9858 eta MIL-45208 erabiltzen jarraitu zutenak (Wilsoft, 2018). BS 5770a "kontrolatzeko" soluzio bat zen, baina ez zuen "hobetzeko" balio eta 1897.urtean ISO 9000-an bihurtu zen, Nazioarteko Normalizazio Erakundeak (ISO)-aren pean. Azken arau honen hazkunderik handiena 1994.urtetik aurrerako izan zen. 1994.urteko ISO 9000 arauak ekoizpen prozesuekin lan egiten zuten erakundeei zuzenduta zeuden gehienbat eta ondorioz, enpresetan ezartzeko hainbat arazo sortzen ziren. Arau hauek burokratikoegiak zirenaren ideia sustatu zen. 2000.urteko berrikusketarekin arau "arinago" bat lortu zen edozein motatako erakundeei egokitua; zerbitzu enpresei edo administrazio publikoari aplikagarria adibidez. Honen helburua, edozein erakundeak araua ezarri ahal izatea zen eta nahi izanez gero, ISO 9001arekin bat datorren ziurtapena lortzeko. Esan beharra dago ISO 9000 familiaren barnean, ISO 9001a dela ziurtatu daitekeen bakarra. 5.4.2 ISO 9000 Arau desberdinak ISO 9000 arauak Kalitatea kudeatzeko sistemen oinarriak deskribatzen ditu eta kalitatea kudeatzeko sistemen terminologia zehazten du. ISO 9001 arauak Kalitate kudeaketa sistemetarako baldintzak ezartzen dizkio, bere bezeroen eskakizunak betetzen dituzten produktuak emateko gaitasuna erakutsi behar duen antolakunde orori, bezeroaren gogobetetasuna handitzea edukita helburutzat. ISO 9003 Ekoizpenerako eredua zen baina ISO 9001:2000-rengatik estalia izan zen, gaur egungo bertsioa ISO 9001:2015 izanik. ISO 9004 arauak Kalitatea kudeatzeko sistemaren efikazia eta efizientzia aintzat hartzen dituzten gidalerroak ematen ditu. Arau honen helburua erakundearen, bezeroen eta interesdunen asebetetzea hobetzea da. ISO 9001 araua, enpresa batek bere ekoizpen sisteman Kalitate Kudeaketa Sistema zuzen bat ezarrita edukitzeko beharrezko baldintzak ezartzen dituen araua da. Lehen aipatu den bezala, ISO 9000 familiako arauetatik ziurtatu daitekeen bakarra da. Arau honen ziurtapenak bezeroa eta honen gogobetetzea ditu helburu nagusitzat. ISO 9001a oinarritzat daukan Kalitate Kudeaketa Sistema baten zehaztapen eta ezarpenak enpresaren helburuen, enpresak eskainitako produktu edo zerbitzuen eta bezeroak ezarritako betekizunen araberakoak dira. ISO 9001 araua edozein erakunderako aplikagarria da, bere tamaina edo kokalekua edozein delarik. Prozesuetan eta bezeroaren asebetetzean zentratuz eta ez prozeduretan, hornitzaileei zein fabrikatzaileei aplikagarria da. Nazioarteko sektoreek euren esfortzuak Kalitatean zentratzen jarraitzen dute, ISO 9001tik deribatutako Kudeaketa Sistemak erabiliz automozio, aeroespazial, defentsa eta medikuntza sektoreetan beste askoren artean (Lloyd's Register, 2018 ). Azken batean autoebaluazio sistema batek modura funtzionatzen du erakundearen etengabeko hobekuntzara bideratuta dagoena. Baina zergatik da garrantzitsua ISO 9001 arau negozioarentzat? Arau honek erakundeei euren errendimendua kontrolatu eta hobetu ahal izateko eta efizientzia, bezeroenganako zerbitzu eta produktuaren bikaintasuna lortzeko beharrezko azpiegitura, prozedura, prozesu eta baliabideak ematen dizkie. Azken batean ISO 9001 ziurtapenak honakoa transmititzen du (CTMA Consultores, 2017): • Akziodunen konpromezua. • Erakundearen ospea. • Bezeroaren asetzea. • Lehiakortasun abantaila. • Lehiakideekin alderatuz pisu handiagoa lortzen da ISO 9001 ziurtagiria izanda eta produktuek kalitate estandarrak gainditzen edo betetzen dituztela ziurtatzen da. • Bezeroaren gogobetetzea handituko duten produktu eta zerbitzuen kalitatearen handiagotzea. • Lan teknika eraginkorragoak aplikatuz, denbora, diru eta baliabideen aurrezpena lortzen da. • Langileen baldintzak hobetzen ditu eta ondorioz, hauen motibazioa eta konpromezu maila igotzen da. • Kaliatatearen eta bezeroenganako zerbitzuen hobekuntzak erlazio zuzena dauka bezero kopuruaren hazkundearekin. Gainera, azken urteetan hainbat ikerketa egin dira eta askok frogatzen dute ISO 9001a ezarrita daukaten erakundeek biziraupen tasa, salmenta eta lanpostuen hazkunde altuagoak dituztela. 5.4.5 ISO 9001 arauaren bilakaera Nazioarteko Normalizazio Erakundea (ISO) mundu mailan indarra izango zuten arauak sortzeko beharraren ondorioz agertu zen. Kalitatearen kudeaketa etengabeko kezka izan da eurentzat urte askotan zehar. 80.hamarkaren hasieran, kezka hau komite desberdinen ikerketa eta lanetan islatzen zen eta honekin, 1987.urtean lehen ISO 9000 paketea argitaratu zen (Sánchez Fuente, 2018-2019). Bere lehenengo argitalpenetik hainbat berrikuste jasan ditu arauaren eguneratzea ekarri dutenak. Azkenengo berrikusketa ISO 9001:2015ari dagokio, urte horretako irailaren 23an argitaratu zena. ISO 9001aren 5 bertsioek berrikusketak jasan dituzte, batzuk txikiagoak eta beste batzuk handiagoak (Sánchez Fuente, 2018-2019) : ISO 9001:1987 ( lehenengo argitalpena) 1987.urtean kalitatearen bermatzearen kontzeptuarekin hiru arau argitaratu ziren: ISO 9001: Garapen, diseinu, zerbitzu, ekoizpen eta instalazioen bermatzearen eredua. ISO 9002: Ekoizpen, zerbitzu eta instalazioen bermatzearen eredua. ISO 9003: Inspekzio eta frogen bermatzearen eredua. Arau desberdin hauek kalitatea bermatzen zuten baldintza desberdinak batzen zituzten. ISO 9001:1994 ( lehenengo berrikuspen txikia) 1994.urtean jatorrizko hiru arauak berrikusi ziren, haien bigarren bertsioa argitaratuz. Berrikuspen honek ez zuen aldaketa handirik ekarri kalitatearen bermatzeari dagokionez. ISO 9001:2000 ( lehenengo berrikuspen handia) 2000.urtean aurreko hiru ereduak ordezkatzen zituen ISO 9001 araua agertu zen. Kalitate Kudeaketa Sistemaren eraginkortasunean aldaketak sartu zituen eta erakundeen jardueraren hobetzea eragin zuen. Aldaketa garrantzitsuena da hau eta ondorengoa eragin zuen: • Departamentuen kudeaketatik prozesuetara pasatu zen. • Etengabeko hobekuntzaren ezarpen hobea. • Bezeroaren beharrak identifikatu eta asetzean zentratzen da. ISO 9001:2008 ( bigarren berrikuspen txikia) ISO 9001aren laugarren edizioa 2008.urtean argitaratu zen eta aurreko bertsioan agertzen ziren baldintza batzuk zehaztu edo argitu ziren. Bere ezarpena erraztea bilatzen zen baina ez dakar aldaketa askorik. ISO 9001:2015 ( bigarren berrikuspen handia) ISO 9001:2015ak, arauaren aplikagarritasuna edozein motatako erakundetan mantendu eta ISO-k sortutako beste arau batzuekin bateragarritasuna bultzatu nahi du. Berrikusketa hau aurrera eraman zen, araua egungo erakundeen errealitatera egokitzeko. 5.4.6 ISO 9001:2015 Kalitate Kudeaketa Sistemak-Betekizunak Kalitatearen kudeaketa ez da elementu zurrun bat eta horregatik etengabeko berrikuntza behar du, erakundearen eta bezeroaren beharrizan berriak asetuz. Orokorrean, 2015eko bertsioak kalitatearen kudeaketari buruzko arlo batzuk zehazten eta beste batzuk zabaltzen ditu. Etorkizunean kudeaketa sistemako arau guztiak koherente eta bateragarriak izan beharko lirateke egitura berdina eta ahal den heinean testu oso antzekoa eta irizpide berdinak edukita erabilitako definizioentzat. Egitura honek edozein kudeaketa sistemarako eredu modura jokatu behar du. 10 kapituluk osatzen dute: Lehenengo hirurek orokortasunei buruz hitz egiten dute(non aplika daitekeen, zein arau hartu daitezkeen oinarritzat eta erraz interpretatzeko hitz eta definizio egokiak) eta 4.kapitulutik 10.kapitulura kudeaketa sistema batek inplementatu behar dituen elementuak agertzen dira (Sánchez Fuente, 2018-2019). • 1.Kapitulua-Helburu eta aplikazio eremua: Irismena diziplina bakoitzarentzat espezifikoa da, antzeko testu baten batekin. Kudeaketa sistemako arautik espero diren emaitzak definitzen dira. • 2.Kapitulua-Erreferentzia normatiboak: Diziplina bakoitzak bere arautegia izango du. • 3.Kapitulua-Hitz gako eta definizioak: Oinarrizko eta diziplina bakoitzeko hitz gakoak eta definizioak ditu. • 4.Kapitulua-Erakundearen testuingurua: Non aurkitzen gara? Eta Nora joan nahi dugu? Galderak hartuko dira oinarritzat. Konpondu nahi dituen kontuak ezarri, hauek izan ditzaketen inpaktuak planteatu eta esperotako emaitzak lortuko ditu. Horretarako, kapitulu honek erakundea eta bere testuingurua eta interesdunen behar eta eskakizunak ezagutzearen garrantziari buruz hitz egiten du. • 5.Kapitulua-Lidergoa: Erakundearen politika, eginkizun, erantzukizun eta autoritateei buruz hitz egiten du eta batez ere lidergoa azpimarratzen du, ez kudeaketa bakarrik. Puntu honek goi zuzendaritzari garrantzia ematen dio, hemendik aurrera kudeaketa sisteman parte hartze handiagoa izan behar duelako. Bere eginkizunen artean, erakundeko kide bakoitza kudeaketa sistemari buruz informatu eta parte hartzea sustatu behar du. • 6.Kapitulua-Planifikazioa: Puntu honek kudeaketa sistemen izaera prebentiboa barneratzen du, arrisku eta aukerak tratatuz. Planifikazioaren barnean zer egingo den, ze baliabide behar diren, arduraduna nor izango den, noiz amaituko den eta emaitzak nola ebaluatuko diren azalduko da. • 7.Kapitulua-Euskarriak: Baliabide, gaitasun, kontzientzia, komunikazio edo informazio dokumentatuari buruz hitz egiten du, erakundearen helburuak lortzeko euskarria direnak. • 8.Kapitulua-Operazioa: Erakundeak barne eta kanpo prozesuak, gertatzen diren aldaketa eta aldaketa horien ondorioak planifikatu eta kontrolatzen dituen puntua da. • 9.Kapitulua-Jardueraren ebaluazioa: Jarraipen, neurketa, analisi, ebaluazio, barne auditoretza eta zuzendaritza berrikusketei buruz hitz egiten du. Errendimendua konprobatzen da eta zer, nola eta noiz berrikusi edo neurtu behar den zehazten du. Barne auditoretzetan araua ondo aplikatzen den eta kudeaketa sistema erakundearen beharretara egokitzen den ikusten da. • 10.Kapitulua-Hobekuntza: Desadostasunak, ekintza zuzentzaileak eta etengabeko hobekuntza lantzen ditu. Desadostasunei aurre egiteko eta ekintza zuzentzaileak martxan jartzeko momentua da. 5.4.7 ISO 9001:2008 eta ISO 9001:2015aren arteko aldaketa nagusiak 2015.urteko bertsioak, 2008.urtekoa ordezkatu zuen eta euren artean zenbait aldaketa nabarmendu daitezke (Sánchez Fuente, 2018-2019): • 10 kapitulotako egitura eta kudeaketa sistemako arau guztientzako testu berdina Lehen kudeaketa sistemako arau bakoitzak egitura partikular bat zeukan baina hemendik aurrera berrikusi edo argitaratzen diren arau guztiek egitura berdina izango dute. "Maila Altuko Egiturak" kudeaketa sistemen integrazioa errazten du, araudi testuaren konfigurazio berdina edukita baliabideak eta denbora aurrezten dira integrazioa aurrera eraman nahiko balitzateke. Egitura honekin, 8.Kapitulua da elementu bereizgarria Kalitate, Ingurugiro, Informazioaren segurtasuna, berrikuntza eta beste hainbat arauen artean. Gainerako kapituluak antzekoak izango dira. • Zerbitzuen eta ez fabrikazio sektorearekin bateragarriagoa Araua edozein sektoreko erakunde desberdinentzako aplikagarria izateko, lengoaia sinple eta baldintzen ulermen eta interpretazioa errazteko idazkera izan behar ditu. Prozesuetan oinarritutako ikuspegiak kudeaketa bertikal batetik kudeaketa horizontalerako aldaketa bultzatzen du. Unitate funtzional bakoitzaren ikuspegiak bateratzea bilatzen da erakundearen helburu nagusiak lortzeko. • Erakundearen testuinguruaren analisia 4.Kapituluaren barnean agertzen da eta erakundearen testuinguru giza-ekonomikoa, misioa, bisioa eta interesdunekin harremanak kontuan hartu eta analizatzea bilatzen du. Kanpo eta barne zereginak ezarri behar dira. Garrantzitsua da zeregin horiek etengabeko berrikusketan egotea. • Arriskuan oinarritutako pentsaera Arriskua ziurgabetasunaren emaitza da eta espero den emaitzaren desbideraketa dakar. Ziurgabetasun honek ondorio onak zein txarrak ekar ditzake. Arriskuan oinarritutako pentsaeraren kontzeptua arauan egon da modu inplizitu batean. Orain, ISO 9001aren bertsio berrian kudeaketa sistema osoan zehar agertzen da modu esplizituan, ezarpenean, inplementazioan, mantenuan eta sistemaren hobekuntzan. Pentsamendu hau ezinbestekoa da Kalitate Kudeaketa Sistema eraginkor bat lortzeko. Erakundeak arrisku eta aukerei aurre egiteko ekintzak planifikatu eta inplementatu behar ditu. Kontuan hartu behar da prozesu guztiak arriskuaren kudeaketarako desberdinak direla eta erakunde desberdinentzako arrisku jakin batek ez duela zertan eragin berdina izan behar. • Ekintza prebentiboen kontzeptua desagertzen da Ekintza prebentiboen kontzeptua jada ez da zuzenketa ekintzen eta desadostasunen ondoan agertzen arauaren bertsio berrian. Azken batean, ekintza prebentiboek ez daukate puntu espezifikorik, Kalitate Kudeaketa Sistema bere osotasunean erreminta prebentibo bat izan behar delako. • Interesdunen kontzeptua Interesdunen kontzeptua ez da bakarrik bezeroan zentratzen, baizik eta bezero, akziodun, langile, hornitzaile eta beste askotan zentratzen da. ISO 9001:2015 arauak interesdun horien beharrizan eta helburuei erantzuteko egin beharrekoak ezartzen ditu. Testuinguruaren ulermen prozesuaren pausuetariko bat, interesdunak identifikatzea da. Interesdun horiek, erakundearen iraunkortasunerako arrisku adierazgarri bat sortzen dutenak dira, bere beharrak eta helburuak ez betetzekotan. • "Informazio dokumentatu" zehaztapenak " dokumentu" eta "erregistro" zehaztapenak ordezkatzen ditu Arauaren bertsio berrian, informazio dokumentatu zehaztapena erabiltzen da dokumentu eta erregistroak aipatu beharrean. Informazio dokumentatua erakunde batek kontrolatu eta mantendu behar duen informazio guztia da. • Zuzendaritzaren ordezkaria ez da exigitzen ISO 9001:2015aren aldaketa esanguratsuenetako bat da, ez duela zuzendaritzarako ordezkari bat izatera derrigortzen. Ez dago zuzendaritzarako ordezkari bakarra baina erantzukizunak eta aginteak egokitzen dira. Goi zuzendaritza da bere osotasunean lidergoa aurrera eramaten duena eta konpromezu eta inplikazioa daukana kudeaketa sistema eta bezeroarekin. • Erakunde osoari buruzko ezagutzak Erakundeak zehaztu behar ditu bere prozesuak operatzeko eta produktu eta zerbitzuen adostasuna lortzeko beharrezko ezagutzak. Ezagutza hauek mantendu eta behar izanez gero erabilgarri egon behar dira. Erakundean aldaketak daudenean ezagutzaren aktualizazioa kontsideratu behar da. • Kanpora ateratzen diren prozesuen enfasi handiagoa Erreferentzia egiten zaie enpresaren izenean produktuak ekoitzi edo zerbitzuak eskaintzen dituzten erakundeei edo subkontratazio prozesuei. Aurreko arauaren bertsioko hornitzaileen kontzeptu zabalago bat da. Orain, hornitzaileekin daukaten harremana askoz hurbilagoa izan behar da eta baterako kudeaketa egin behar da. • Langileen ahalmen eta gaitasunak balioztatu behar dira Espero diren emaitzak lortu ahal izateko ezaguera eta trebetasunak aplikatzeko ahalmena bezala definitzen du. Langileek ezaguerak aplikatzeko ahalmena erakutsi behar dute eta horretarako, beharrezkoa da lanpostu kritikoak eta ezaguera hori ziurtatzen duten balioztatze irizpideak definitzea. 5.4.8 ISO 9001 ziurtapenaren garapen-analisia 5.Taula: Europako herrialde garrantzitsuenen ISO 9001 ziurtapen kopuruen garapena azken urteetan zehar. Iturria: (ISO Survey 2017) Aurreko tauletan argi ikusten da Europa, Ekialdeko Asia eta Pazifikoa direla ISO 9001ren ziurtapen gehien dituztenak argi eta garbi. Munduko ziurtapen guztien %70 baino gehiago izan dute azken urteetan zehar. Ziurtagirien ezarpenak erakundearentzat gain esfortzu eta inbertsio handia ekartzen duenez, herrialde garatuetan eta garapen bidean dauden herrialdeetan ematen dira aldaketa handienak. Europan zentratzen bagara, ziurtapen hauen kopuruak 2011 eta 2017.urteetan izan zuen beherakada oso nabarmena da. 1993.urtetik 2010.urterarte ziurtapenaren gorakada egon da baina urte honetatik aurrera igoera eta jaitsiera irregularrak gertatu dira. Urtero, ziurtapen erakunde nagusiak dira emandako ziurtagiri kopuruaren ehuneko handi bat ematen dutenak. Baina erakunde horiek emititutako datuak urte batetik bestera neurri nahi handian aldatzen dira. Emaitzak argitaratu aurretik, ISO-k aldaketa horiek azaltzeko eskatzen die. Aldaketa horietako asko merkatuaren aldaketa errealengatik dira baina beste batzuk, datuei buruzko informazioa emateko erarekin lotuta daude. 2017.urtean aldaketa horien gehiengoa informeetan eman diren aldaketengatik gertatu dira eta ISO 9001aren emaitzetan eragin handia izan du horrek. (ISO Survey, 2017) 2016.urtearekin alderatuz, Europaren barnean Italia eta Alemania izan dira kaltetuenak azken arrazoi horrengatik. Beste herrialde batzuentzat, 2016.urtean inkesta hau egin zuten ziurtapen erakunde askok, 2017.urtean inkesta egin ez zutelako gertatu dira aldaketa horiek. Azken arrazoi hori izan da Espainian eragina izan zuena. Espainiari dagokionez, Espainia ISO ziurtagiriari gehien dituzten munduko 10 herrialdeen artean kokatzen AENOR-ek egindako ikasketa baten arabera (ISO Survey-ren datuak hartuz oinarritzat). 31984 ziurtapenekin, mundu mailan zazpigarren eta Europa mailan laugarren postuan aurkitzen da. 2016.urtean %7ko hazkundea lortu zen mundu osoan ziurtapenei dagokienez eta Europan %3tako. Baina esan bezala, 2017.urtean jaitsiera egon da arrazoi desberdinengatik eta %4ko jaitsiera lortu da munduan, Europan %14koa izanik. Honetaz aparte, ISO 9001ak sektore desberdinetan daukan garrantzia ere azpimarratu beharra dago, ondorengo taulan ikusten den bezala: 6.Taula: ISO 9001 ziurtapen kopuruen garapena industria sektorean azken urteetan zehar. Iturria: (ISO Survey 2017) Taulan ikusten denez, ISO 9001 ziurtagiria eraikuntzan, handizkako eta txikizkako merkataritzan, zerbitzuetan eta ingeniaritzan ematen da gehienbat. Mundu mailan horiek dira ISO 9001 ziurtapena erreklamatzen duten sektoreak eta Euskal Herrian berdina gertatzen da. Eraikuntza, zerbitzua eta industria sektoreak dira mota desberdinetako ziurtagiria daukatenak gehienbat, guztien %60 hain zuzen ISO 9001 eta ISO 14001ari dagokienez. AENOR-ek ziurtatutako 4700 enpresa baino gehiago aurkitzen dira lurralde honetan eta ISO 9001az hitz egiten bada, 2558 lantoki ( enpresa zein erakunde publiko) daude ziurtatuta. Kudeaketa Sistemak zer diren azalduta eta batez ere ISO 9001 kalitate kudeaketa sistemaren teoria zein egituraren nondik norakoak finkatu ondoren, Zalain Transformados enpresaren kasua aztertuko da. Bertan jada ezarrita dagoen Kalitate Kudeaketa Sistemaren ezarpenaren analisia egingo da, honen aukeraketaren arrazoiak, izandako arazoak eta onurak zeintzuk izan diren aztertzeko. Enpresa hau ezagutu aurretik, automozio sektorea aztertu behar da eta honekin batera, automozio sektorean jardun ahal izateko IATF 16949 ziurtagiria. Enpresa honetako ezarpen prozesua eredu argi bat izan daiteke Kalitate Kudeaketa Sistema bat ISO 9001 ziurtagiriaren arabera ezarri nahi duen enpresa ororentzat, batez ere automozio sektorean lan egiten dutenentzat. Gaur egun ziurtagiri hori lehiatzen hasteko ezinbestekoa da eta automozio sektorean lan eginda IATF 16949a behar da, gero eta bezero gehiagok eskatzen dutena. Zalain Transformados fabrika handia izanik, aterako diren ondorioak edozein erakunderentzat erabilgarriak izan daitezke. Esan bezala enpresa eta honen kalitate kudeaketa sistema ezagutu aurretik, oso garrantzitsua da automozio sektorea ezagutzea. Azken urteetan izan duen bilakaera eta sektore honetan nabarmentzen diren kalitate kudeaketa sistemak ezagutzea beharrezkoa da, ondoren enpresaren kudeaketa sistema eta honen funtzionamendua hobeto ulertzeko. 6.2 AUTOMOBILGINTZA SEKTOREA industria bezala ezagutzen dena eta munduko konpainien erdiak 250 milioi dolar baino gehiago inbertituko dituzte euren instalazio industrialen berrikuntzan. Helburua, ondorengo 5 urteetan instalazio adimentsuetan birmoldatzea da. Ondorioz, joera mantenduko balitz, 2022.urtean instalazioen %24 adimentsua izango litzateke. Europari dagokionez, ibilgailuen fabrikazioak industria estrategikoa izaten jarraitzen du urteko 19,2 milioi auto, furgoneta, kamioi eta autobus fabrikatuz. 6 milioi ibilgailu inguru esportatzen ditu, munduko auto esportatzailerik handiena bilakatuz eta bere atzetik Japonia eta Estatu Batuak oso urrun agertuz. Europar auto fabrikatzaileek 302 muntaketa eta produkzio plantetan lan egiten dute, Europako 26 herrialdeetan. 13 milioi baino pertsona gehiagok egiten dute lan sektorean, Europar Batasuneko lanaren %6a adierazten duena. ( CCOO Industria, 2018) 6.2.2 Automobilgintza sektorea Espainian Espainiak 2017.urtean, mundu osoko ibilgailuen fabrikatzaileen herrialdeen sailkapenaren zortzigarren postua mantendu zuen, ekoizpenaren jaitsiera txiki bat egon zen arren ( %1,5). Esportazio kopurua egonkor mantendu zen, Espainiatik kanpo 2,3 milioi ibilgailu salduz. Aipatzeko da ere, I+G-ari dagokionez hirugarren sektore industriala dela, totalaren %10a bilduz. Osagaien enpresek balio erantsiaren ehunekoa handitu egingo dute etorkizun hurbilean, sistema eta osagai elektronikoen igoeragatik. Inguru horretan, ibilgailu elektriko, konektatu eta autonomoek sortutako eszenatokiak, ibilgailuen fabrikatzaileek eskatzen dituzten osagaiak berbideratzen ari dira eta Espainiako sektorea eskaera horri azkar egokitzen ari da. Espainiar industriak 2017.urtean, azken laur urteetan izandako urtetik urterako hazkundea apurtu zuen, ANFAC-ek ( Auto eta Kamioien Fabrikaziorako Espainiar Elkartea) 2012.urtean iragarri zuen helburua betetzera bideratuta zioana, 3 milioi ibilgailuren ekoizpena zeukana helburutzat. Espainiar merkatuak 2017.urtean, azken bost urteetako hazkundea ere bizi izan du, bost urte zailetatik etorrita eta 2018-ko lehen hilabete irregular batzuk biziz. Ibilgailu mota guztien artean, matrikulazioak ia %8 igo ziren aurreko ekitaldiarekiko. Turismoen matrikulazioan bereziki, Espainia eta Italia izan ziren hazkunde handiena izan zuten herrialdeak, Europako merkatu handien artean. 2018ko lehen seihilekoan turismoen merkatua % 10 hazi da, aurreko urteko lehen sei hilabeteekin alderatuta. Ibilgailuen esportazioak % 1 egin du behera 2017an, esportatutako ibilgailuen kopurua murriztuta. Funtsezko arrazoiak bi merkatuen zailtasunei lotuta daude, Espainiarentzat, batez ere Erresuma Batuari lotuta, Espainiaren hirugarren esportazio herrialdea dena. Hori guztia kontuan hartu behar da, Espainiako esportazioek kaltetu dituen euroaren balio handitzearekin batera. Ibilgailu enpresa eraikitzaileen enplegu maximoa, 1991.urtean eman zen ( 111.000 langile). Momentu horretatik aurrera 2009.urteararte, enpleguaren ia %45a galdu zen, %37a 2007.urtararte. %16a galdu zen 80.hamarkadan, %27a 90.hamarkadan eta 21.mendearen hasieran %13a. Oraindik ez da berreskuratu krisiaren aurretik galdutako enplegu guztia, -%7an kokatzen dena; bataz beste urteko %1eko galera izanda 2007-2017 urteen artean. Automobilgintza sektoreak bere osotasunean ( fabrikazio eta osagaiak) 2017.urtean 100.000 milioi eurotako fakturazioa gainditu zuen, aurreko urtearekin alderatuz %4,2 gehiago. Espainian jarduten duten automobilgintza enpresek izan duten diru sarreren hazkundearekin, sektorearen BEZarekiko pisuak %8,6an jarraitzen du ( 2016.urtean baino hamarren bat gutxiago) eta %10era hurbiltzen da komertzializazio eta zerbitzu finantzarioekin, espainiar industrian bere presentzia indartuz. 2.Grafikoa: Automozio sektorearen fakturazioa Espainian milioi eurotan. Iturria: (ANFAC eta Sernauto) Urtero, sektoreko enpresek 2.000 milioi euro baino gehiago inbertitzen dituzte bataz beste, espainiar industriaren guztizkoaren %10 baino gehiago esan nahi duena. Azken 4 urteetan 12.000 milioi euro inguru inbertitu dituzte sektoreko konpainiek Espainian, teknologia berri eta berrikuntzari bideratuak. Berrikuntzaren inguruko inbertsioak, segurtasun, efizientzia energetiko eta ingurugiroari bideratuta daude batez ere. Baina kalitatearen eta produktibitatearen hobekuntzara ere zuzentzen da zati garrantzitsu bat. Aldi berean, diru-kutxa publikoek, 2017.urtean 28,1 milioi euro jaso zituzten (aurreko urtean baino %5,7 gehiago) automobilgintza sektoretik, eta horietatik 19,7 milioi automobilgintzako erregaietatik etorri ziren (%5,1 gehiago). Ia 20 milioi horietatik 13 milioi bildu ziren ( % 2,5 gehiago) zerga berezietatik eta 6,6 milioi euro ( % 10,5 gehiago) BEZ-arengatik. Erregaiei jarraituz, ibilgailuen erosketa dago: 4,8 milioi euro (aurreko urtean baino % 10,2 gehiago), eta kopuru horretatik 4,5 milioi ( % 9,5 gehiago) BEZari eta 341.700 euro ( % 19,7 gehiago) matrikulazio-zergari dagozkio. 3.Grafikoa: Automozio sektorearen inbertsioa Espainian milioi eurotan. Iturria: (ANFAC eta Sernauto) Orokorrean, ezin daiteke esan Espainia kostu baxuko herrialdea denik, baina antzeko botere ekonomikoa daukaten herrialdeekin alderatuz, bada. Beharrezkoa da, krisia garaian bizi izan den lan kostuetan lehiatzeko lasterketa alde batera uztea. Sektoreak bere buruari galdetu behar dio Alemania, Frantzia, Suezia eta Belgika moduko herrialdeak lehiakorrak izaten jarraitzearen arrazoia, nahiz eta Europa osoko ibilgailu eta osagai garestienetarikoak saltzen dituzten. 6.2.3 Automobilgintza sektorea EAE-n. Euskal Autonomia Erkidegoa, automobilgintza sektorearentzat garapen baldintza oso onak batzen dituen ingurune natural eta industriala da. Bertako biztanleriak, 300 urtetik gorako industria-kultura daukatenak, Estatu espainiarreko erakunde ospetsuenetariko batzuetan prestaturiko profesional bikainak eskaintzen dituzte. Bere kokaleku eta komunikazioazpiegitura modernoak material eta pertsonen mugikortasuna errazten dute. Euskarrierakunde askok laguntzen dute I+G-ko jarduera eta teknologia berrien hedapenean. Iberiar penintsularen ipar-ekialdean kokatua eta estatu espainiarreko industria-kontzentrazio garrantzitsuena bezala kokatuta, Euskal Herria etengabe aldatzen ari den gizarte baten garapenera egokitzen delako bereizten da. Horretaz gain, oso aktiboa eta lehiakorra den Automobilgintza bezalako sektorea garatu ahal izateko baldintza eta gaitasun ezin hobeak ditu. 1990.urtearen hasieran Eusko Jaurlaritzak, Politika Industrialaren helburu nagusitzat mundu mailan lehiatu ahal izateko euskal enpresen lehiakortasuna hobetzea ezartzen du. Lehiakortasun Programak adierazten zuenez, euskal industriaren sektore garrantzitsuenetariko bat automozio hornitzaileena zen. Sektorea dinamizatzeko eta industria horien lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin, 1993.urtean ACICAE (Euskadiko Automozio Klusterraren TrakzioElkartea) sortu zen. Enpresen arteko kooperazioa bilatzen zuen, jorratu beharreko erronkei aurre egiteko metodorik aproposena izanda. Kalitate Kudeaketari dagokion arloan, automozio sektorea garrantzitsuenetarikoa da. 2004.urtean, enpresen %100ak dauka gutxienez ISO ziurtapena, %71ak automozio sektorearen barnean eta Kudeaketaren bikaintasunera bideratuta daudenak. Automozio sektoreko euskal enpresen hornitzaileen artean, asko dira bezeroaren eskakizunetatik haratago doazenak. Alde batetik, erabateko kalitatearen alde egiten dute, eta, bestetik, bikaintasun-ereduak aplikatzearen alde egiten dute EFQM eredua delakoaren bidez. Enpresek beren bezeroen gogobetetzea bilatzen dute eta bikaintasun eredu honek, emaitzak hobetzea ahalbidetzen die, zalantzarik gabe. EAE-ko Automozio hornitzaileen sektorea, 280 baino enpresa gehiagok osatzen dute. 2004.urtean 8117 milioi euro fakturatu zituzten, 1993.urteko zifren %250a dena eta ia 44.000 langileri eman zieten lana. Sektoreak BPG-aren %15,37 suposatzen zuen 2003.urtean, BPG-an partaidetza ia 5 puntutan handituz 1993. urtetik. Azken urteetan aldaketa handiak egon dira sektorean eta etengabeko garapena gauzatu da gaur egungo egoerara heldu arte. Jose Esmoris Euskadiko Automozio Klusterraren (ACICAE) presidenteak azaldu duenez, 2018an eta batez ere lehenengo lauhilekoan politika tentsioengandik eratorriko arazoak egon dira. Brexit-a, Estatu Batuetako politika arantzelarioa eta Irango merkatuaren egoera aipatu ditu, besteak beste. Horrez gain, diesel eta gasolina motorren inguruan kontsumitzaileek sortutako "desadostasuna" azpimarratu du. Automozio euskal sektoreak 2018.urtean 19.311 milioi eurotako fakturazioa lortu zuen, aurreko urtearekin alderatuz %5eko igoera esan nahi duena eta 2019.urtean %3 eta %5 artean igotzea iragartzen du ACICAE-k. Aipatu beharra dago fakturazio horretan ez dela "Mercedes Benz Vitoria" kontuan hartu, 146.012 ibilgailu fabrikatu zituena eta EAE-ko BPG-aren %4,9a dena, 3500 milioi euro inguru. Automobilgintza sektoreko fakturazioaren %90a nazioarteko salmentei dagokio. 100.000 pertsonei lana eman zien sektoreak, 2017ko 85.000 langileekin alderatuz %17,6ko igoera jasanda. Horretaz gain, ACICAE-ko presidentea deskarbonizazioan aurrera pausuak ematearen alde atera da, baina elektrifikazioa ez da alternatiba bakarra izan behar, neutraltasun teknologikoaren eta teknologia "ez mugatzearen alde" egin du. Nazioartekotzearen aldeko apustuan, sektoreak 2018.urtean fabrika berriak txertatu zituen atzerrian, zehazki 11, 32 herrialdetan guztira 302 ekoizpen instalazio lortu ziren arte eta urte honetarako, berriz, aurreko urtean baino ezarpen gehiago espero dira. Beste alde batetik, pasadan urtean euskal automobilgintza enpresek euren fakturazioaren %2,5a I+G+b-ari eta %1,2a langileen formakuntzari eskaini zioten (elEconomista, 2019). 6.2.4 Automobilgintza sektorea Nafarroan Nafarroak automobilgintza sektorean tradizio luzea dauka. Sektore honek Barne Produktu Gordin industrialaren laurdena adierazten du, aldi berean eskualdeko BPG-aren %25 adierazten duena. Ibilgailuen fabrikazioaren aktibitatea 1965.urtean hasi zen Authi enpresa espainiarbritaniarraren sorkuntzarekin , urteak pasa ahala Seat-en eta 1984.urtetik Volkswagen bilakatu zena. Azken enpresa honek gaur egun 4800 langile ditu eta 300.000 Polo fabrikatzen ditu. Automobilgintza sektoreak, 112 enpresa ditu lurralde honetan, guztiko salmentak 5,1 bilioi eurokoak izanik. 12000 pertsonek lan egiten dute sektorean eta eskualdeko enpleguaren %4,3a adierazten du honek. Esportazioak 2016.urtean 3,7 bilioi eurokoak izan ziren, Nafarroako ondasunen esportazioen %45a (Invest In Navarra, 2018). Autoentzako osagai edo piezak fabrikatzen dituzten Espainiar enpresen %5,4a Nafarroan kokatzen dira. Horietako gehienek, ahalmen produktiboaren maximoan lan egiten dute. "Volkswagen Navarra"-ren presentziak, autoentzako osagai fabrikatzaileen garapena ekarri du, Tier 2-en ia %50 izanda. Zergatik inbertitu behar da automobilgintza sektorean Nafarroan? • Nafarroaren kokapen estrategikoa dela eta Espainiako bi ardatz logistiko nagusien artean: Ipar-Hego ( Paris-Madril) eta Ekialde-Mendebalde (Bilbo-Bartzelona). Honek merkatu espainiarrera eta Europara heltzeko erraztasuna ematen du. • Nafarroan gaitasun altuko laneskua dago, egungo eta etorkizuneko industriaren beharrei aurre egitea ahalbidetzen duena. Nafarroako hezkuntza sistemak formakuntza profesional zein unibertsitarioa zabala eskaintzen du automobilgintza sektorerako. • Lanaren malgutasun eta produktibitatea Espainiako beste eskualde batzuekin alderatuz altua da. Nafarroa Espainiako erkidegorik produktiboenetariko eta aldi berean lehiakorrenetarikoa da. 6.2.5 EUSKADIKO AUTOMOZIO KLUSTERRA (ACICAE) ACICAE, irabazi-asmorik gabeko kluster elkartea da, euskal automozioaren sektorea dinamizatzea daukana helburutzat, euskal enpresen arteko lankidetza bultzatuz sektoreak dituen erronka handiei erantzun bateratua emateko. Europan eratutako automobilgintzako lehen klusterra da. 1993an sortu zenetik, oso azkar garatu da azken 25 urteetan euskal automozio sektorearen fakturazioa sei aldiz handiagoa bilakatuz. Gaur egun, 18.390 milioi eurotik gorako fakturazioa dauka eta mundu osoan 85.000 langile baino gehiago ditu. (ACICAE, 2018) ACICAE-k helburu nagusitzat honakoak ditu: • Automozio sektorearen ikuspegi estrategikoa hobetzea. • Merkatu eta bezero berrien sarrera erraztea. • Arlo desberdinetako enpresen arteko lankidetza sustatzea. • Kudeaketa eredu berri aurreratuak sortzea eta horien ezarpena bultzatzea. • Enpresen eta sektorearen I+G+b maila igotzea. • Sektoreari balioa ematen dioten lekuko, estatuko eta Europako proiektuak erakartzea. Horretarako, ACICAE-k honakoa ahalbidetzen du: • Sektoreko enpresa liderrek osatutako elkarte batean parte hartzea. • Erronka multzoen analisia eta horiei aurre egiteko era desberdinak. • Lan-taldeetako proiektu jakinetan berariazko kolaborazioak egitea. • Kudeaketa eredu berri aurreratuak sortzea eta horien ezarpena bultzatzea. • Beste kide batzuekin akordio espezifikoak. 6.2.6.1 Historia ISO-ren Zehaztapen Teknikoa, ISO/TS 16949 ( Lehen edizioa) 1999.urtean sortu zen IATF-ren (Automobilaren sektoreko nazioarteko lan-taldea) eskutik, Automozio sektoreko hornidura katean ebaluazio eta ziurtapen-sistemak maila globalean bateratzeko asmoarekin. Hurrengo edizioak beharrezkoak izan ziren ( 2002-ko 2.edizioa eta 2009-ko 3.edizioa) automobilaren sektorearen eboluzioarengatik eta ISO 9001-aren aktualizazioengatik. ISO/TS 16949:2002a sortzen da VDA 6.1 ( Alemaniar automozioa), EAFQ(Frantzia), AVQS(Italia)… eta QS-9000 (Estatu Batuar automozioa)-en eskakizunen dualtasuna ekiditeko. ISO/TS 16949, aurreko kudeaketa-eskemen aurrean onuragarriagoa kontsideratzen da, azken horiek ordezkatzen dituena. ISO/TS 16949 arauak, mundu mailan automobilak ekoizteko produktuak eta prozesuak garatzeko zenbait teknika eta metodo barneratu zituen. ISO/TS 16949:2009 (3.edizioa)-tik IATF 16949:2016 (1.edizioa)-rako trantsizioan, zenbait erakunde ziurtatzaile, auditore eta hornitzailek parte hartu dute. IATF-ak kooperazio harreman estua mantentzen du ISO-rekin lotura iraunkorreko batzorde baten bitartez, ISO 9001 arauarekin bat datorrela ziurtatzen duena. ( BSI Group, 2019) 1.Eskema: Automozio sektoreak Kalitate ziurtagirien eboluzioa. Iturria: AENOR. 6.2.6.2 Automobilaren Sektoreko Nazioarteko Lan-Taldea (IATF) Automobil fabrikatzaileen talde bat da, mundu osoko automobilgintza industriako bezeroei kalitate hobeko produktuak eskaintzeko helburua duena. Zehazki, IATF ezartzearen helburuak honako hauek dira: • Nazioarteko kalitate-sistemaren oinarrizko betekizunei buruzko adostasun bat garatzea, batez ere ekoizpen materialen zuzeneko hornitzaileentzat, parte-hartzaileen zerbitzu eta zerbitzuen zati edo amaierako zerbitzuen hornitzaileentzat (esaterako, tratamendu termikoa, pintura eta estaldura). Betekizun horiek, automobilgintzaren industrian interesa duten beste alderdi batzuentzat ere eskuragarri egongo dira. • Beste IATF erregistro-eskemetarako politikak eta prozedurak garatzea, mundu osoan koherentzia bermatzeko. • Beharrezko trebakuntzak eman ISO/TS 16949 eta IATF erregistro eskemaren baldintzak betetzeko. • IATF-ren helburuak betetzen laguntzeko erakunde aproposekin lotura formalak ezarri. IATF (Automobilaren sektoreko nazioarteko lan-taldea)-ak automozio sektoreko kalitate kudeaketa sistemaren estandarra zen ISO/TS 16949a berrikusi zuen, bere izendapen berria IATF 16949 izanda eta ISO/TS 16949:2009a ordezkatzen duena. Arau horien arteko trantsizioa aurrera eramateko, IATF-k "Trantsizio estrategia" izeneko dokumentu espezifikoak argitaratu ditu, berrikusiak izan direnak. Trantsizio dokumentua automozio sektoreko edozein alderdiri aplikagarria da eta IATF-ren trantsizio plana ordezkatzen du, 2016.urteko apirilean argitaratu zena. ISO/TS 16949:2009 eta IATF 16949:2016-ren arteko aldaketa nagusiak honakoak dira(Club de Calidad, 2017) : • Arauaren atalen egiturarako, SL eranskinaren (Goi Mailako Egitura) onarpena. ISO 9001:2015aren garapenean erabilitako egitura berdina da. • Konplexutasuna murrizteko Jatorrizko Ekipoen Fabrikatzaileen Bezeroaren Baldintza Espezifiko batzuk sartzea. • Bezeroen betekizun berrien edo betekizunen hartzetik eta ISO 9001:2015aren egituratik eratorritako aldaketak. Hauen artean honakoak aurkitzen dira: - Alderdi desberdinen baldintzak eta segurtasunarekin erlazionaturiko prozesuak. - Arriskuan oinarritutako pentsamenduarekin lotutako baldintzak. - Barne ikuskatzaile eta bigarren zatiko hornitzaileentzako beharrezko gaitasunen identifikazioa. - Hornitzaileen kudeaketan kontuan hartu behar diren irizpideak ezartzen dira. - Dokumentazio, inplementazio, analisi eta egiaztapen betekizunak zehazten dira, arazoen ebazpenean eta akats probetan bete behar direnak. - Ziurtasunaren kudeaketaren prozesua gehitzen da. Trantsizio horretan, ziurtatutako enpresek epe batzuk bete behar zituzten: • 2018/09/14-tik aurrera ISO/TS 16949:2009 ziurtagiriak ez dira onargarriak izango eta arau honi buruzko auditoretzak 2017/10/17-tik aurrera ez dira egingo. Automozio sektoreak bere produktu, produktibitate eta lehiakortasunean kalitate maila handia eskatzen du, etengabeko hobekuntzaz gain. Helburu hori lortzeko, ibilgailuen fabrikatzaile askok diote beren hornitzaileek automobilaren industriarako kalitate-kudeaketako arauaren ziurtagiria izan behar dutela. IATF 16949a da ziurtagiri hori, aurreko ISO/TS 16949a ordezkatzen duena. Trantsizio hori gauzatzeko azkenengo eguna 2018.urteko irailaren 14a izan zen eta egun horretatik aurrera, ISO/TS 16949a ez dago indarrean. IATF 16949a automozioaren sektorerako berariazko zehaztapen tekniko orokorra eta kalitatea kudeatzeko araua da. ISO 9001: 2015an oinarritzen da eta 2016ko urrian argitaratu zen, ISO/TS 16949 araua ordezkatuz. Arau hau ez da Kalitate Kudeaketa Sistema independentea izateko diseinatu, baizik eta ISO 9001:2015 arauarekin batera erabiltzeko. IATF 16949:2016 arauak automozioaren sektorerako piezak fabrikatzen dituzten enpresen kalitatea kudeatzeko sistemen baldintzak definitzen ditu. Bere helburua da etengabeko hobekuntzan oinarritutako kalitatea kudeatzeko sistemak garatzea, eta horretarako, akatsen prebentzioari eta automobilgintza-sektoreko hornidura-kate osoko galeren murrizketari garrantzia ematen die. Jarduera egokietan oinarritutako ikuspegia prozesuak hobetzeko egitura bat eskaintzen du eta baliabideak modu eraginkorragoan erabiliz, automozioaren hornikuntza-kateko erakundeei laguntzen die. Europa eta Estatu Batuetako automozio sektorean aurkitzen diren kalitate sistemen arauak biltzen ditu. IATF 16949:2016ak automozio sektorearekin erlazionaturik dauden diseinu, fabrikazio, garapen edo zerbitzu eskaintza aproposenak lortzeko jakin behar den guztia deskribatzen du. Araua IATF (International Automotive Task Force) erakundeak garatu du, hornidura-katea eta ziurtapen-prozesua hobetzeko helburuarekin. Izan ere, ibilgailu fabrikatzaile nagusi gehienentzat, zehaztapen horretarako ziurtagiria nahitaezko baldintza da enpresa desberdinekin harremanak ezarri ahal izateko. Automozioaren merkatuan sartu nahi duten erakundeek espezifikazio horren ziurtagiriarekin aurrera jarraitu ahal izateko, automozioko bezeroen hornitzaile potentzialen zerrendan egon arte itxaron behar dute. Bezeroarekiko orientazioaren garrantzia dela eta, IATF 16949:2016 araua berritzailea da eta bertan, aldez aurretik finkatutako bezeroen berariazko baldintza batzuk sartzen dira. Abantailak IATF 16949a ezarrita izateak, hainbat abantaila ditu eta horien artean honakoak aurki daitezke: • Automozio sektoreko hornitzailearen onarpena lortzea mundu mailan. • IATF 16949a beste kudeaketa sistema batzuekin integratu ahal izatea. • Zuzendaritzaren parte hartzea handitzea. • Arriskuak gutxitzea eta aukeren kudeaketa hobetzea, arriskuetan oinarritutako pentsamenduaren aplikazioa handiagotuz. • Negozio aukera eta inbertsio ikuspegi berriak lortzeko adostasuna erakutsi. • Arriskuak identifikatzea, aurreikuspenera bideratuta eta ez zuzenketara. • Prozesuen optimizazioa eta hauen gardentasuna erakustea. • Lehiakortasuna hobetzea. • Operazioen estandarizazioa, balioa eransten dutenei bideratuta. Egitura Lehen aipatu bezala, arau hau ez da Kalitate Kudeaketa Sistema independentea izateko diseinatu, baizik eta ISO 9001:2015 arauarekin batera erabiltzeko. Ondorioz, ISO 9001:2015aren egitura berdina dauka orokorrean baina puntu desberdinen barruko edukia ordea, desberdina. IATF 16949aren edukia automozio sektorera bideratuta dago. Honako hau da IATF 16949:2015ak jarraitzen duen egitura (Edgar Delgado, 2016): 1.Kapitulua:Helburu eta aplikazio eremua Atal honetan arauaren irismena zehazteko baldintzak ezartzen dira. Aipatzekoa da Software integratua duten produktuen garrantzia. 2.Kapitulua:Erreferentzia normatiboak Kapitulu honetan ISO 9001:2015 arauari egiten zaio erreferentzia batez ere arau erreferentzia bezala. 3.Kapitulua:Hitz gako eta definizioak Hemen ISO 9000:2015ean ( Kalitate Kudeaketa-Oinarriak eta lexikoa) agertzen diren hitz gako eta definizioei erreferentzia egiten zaie. IATF 16949:2016 arau berriak, automobilgintza industriarentzat garrantzitsuak diren termino eta definizio gehigarriak ditu ere. 4.Kapitulua:Erakundearen testuingurua Klausula berri horrek Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren testuingurua eta erakundearen euskarria identifikatzeko baldintzak ezartzen ditu. 'Erakundearen testuingurua' klausula nagusia da, IATF 16949 estandar berriaren gainerakoa eusten duena. Kalitatea kudeatzeko sistema babesten duten faktoreak eta alderdiak identifikatu eta ulertzea da asmoa. 5.Kapitulua:Lidergoa Goi zuzendaritzaren baldintzak agertzen dira kapitulu honetan, erakundea mailarik altuenean kontrolatzen duen pertsona edo pertsona taldea dena. ISO baldintzen erreferentzia bat da, erakundeak ardura korporatiboa hartzera bultzatzen dituena. 6.Kapitulua:Planifikazioa Automobilgintzaren industrian planifikazioa funtsezko elementua da. Hemen ateratzen dira erakundearen testuinguruaren inguruko ondorioak. Aukera desberdinen artean kontuan hartu behar dira hedapen geografikoa, teknologia berrien inkorporazioa, elkartze planak, trebakuntza (Know how)… 7.Kapitulua:Euskarriak Baliabide, gaitasun, kontzientzia, komunikazio edo informazio dokumentatuari buruz hitz egiten du, erakundearen helburuak lortzeko euskarria direnak. 8.Kapitulua:Operazioa Erakundeak barne eta kanpo prozesuak, gertatzen diren aldaketa eta aldaketa horien ondorioak planifikatu eta kontrolatzen dituen puntua da. 9.Kapitulua:Jardueraren ebaluazioa Jarraipen, neurketa, analisi, ebaluazio, barne auditoretza eta zuzendaritza berrikusketei buruz hitz egiten du. Errendimendua konprobatzen da eta zer, nola eta noiz berrikusi edo neurtu behar den zehazten du. Barne auditoretzetan araua ondo aplikatzen den eta kudeaketa sistema erakundearen beharretara egokitzen den ikusten da. 10.Kapitulua:Hobekuntza Desadostasunak, ekintza zuzentzaileak eta etengabeko hobekuntza lantzen ditu. Desadostasunei aurre egiteko eta ekintza zuzentzaileak martxan jartzeko momentua da. ISO/TS 16949:2009arekiko desberdintasun garrantzitsu bat, arau berri honetan ISO 9001:2015ari dagozkion baldintzak agertzen ez direla da, baina erreferentzia bai egiten die. Ondorioz, IATF 16949:2016a ezin izango da ulertu ISO 9001:2015a eskura ez badaukagu. Azken batean, IATF 16949:2016a, automozio sektorean ISO 9001:2015aren ezarpena da. Arauak, FMEA ( Akats eta Efektu Moduaren Analisia ) Arrisku Kudeaketaren eremuan aplikatzeko era deskribatzen du. Bereziki, IATF dokumentua FMEA-ari erreferentzia egiten dio ondorengo ataletan (EIDOS, 2018): • 4.4.1.2:Produktuaren segurtasuna. • 8.3.2.1: Diseinu eta garapen planifikazioa. • 8.3.5.1: Diseinu eta garapenaren emaitzak. Aurre auditoretza hasierako pausua izan daiteke. Kudeaketa sistemaren barnean indarrak eta hobekuntza eremuak identifikatzen ditu. Auditoretza eta ziurtapen proiektu handientzat, auditoretza mota honek bezeroari aukera baliotsu bat eskaintzen dio auditorea ezagutu ahal izateko. Honi esker auditoretza plan espezifiko bat garatu daiteke zehazki erakundearentzat. Auditoretza hau aukerakoa da, ez da derrigorrezkoa. Ziurtapen prozesua sistemaren dokumentazioaren berrikuste eta ebaluazioarekin hasten da. Honetaz gain, helburu, barne auditoretzen emaitzen eta zuzendaritzaren berrikusketen azterketa ere egiten da. Prozesu honetan zehar ikusiko da erakundearen kudeaketa sistema behar bezain garatuta dagoen , ziurtapena aurrera eraman ahal izateko. Auditoreak interes eremuak eta auditoretzaren bigarren faserako beharrezko edozein ekintza azalduko ditu. Bigarren fasea, berrikuste dokumentala amaitu ostean hasiko da. Egokitutako auditore taldeak, kudeaketa sistema zuzenean plantan ikuskatuko du, definituriko arau eta zehaztapenak aplikatuz. Kudeaketa sistema, prozesu eta eremu funtzional guztien eraginkortasuna ebaluatuko dute. Auditoretzaren amaierako emaitza, emaitza guztiak kontuan hartuz eta hobekuntza aukerak bezeroari aurkeztuko zaizkio amaierako batzar batean. Kudeaketa sistemaren beharrak kontuan hartuz, ekintza planak erabakiko dira. Auditoretza prozesua ebaluatuko da eta erabakiko da ziurtagiria igorriko den ala ez. Jarraipen Auditoretzak urtean behin ala sei hilabeterik behin egin daitezke. Indarrak, hobekuntza aukerak eta emaitzak identifikatuko dira, etengabeko hobekuntza eta erakundearen arrakastara bideratuta. Azken batean, egiaztatuko da ia kudeaketa sistemak IATF 16949 arauaren betekizunak betetzen dituen. 2.faseko auditoretza egiten denetik hiru urte pasa ostean, ziurtagiriak baliozkotasuna galtzen du. Ondorioz, 3 urte horiek pasatu eta gero, auditoretza berri bat pasatu behar da kudeaketa sistemak betekizunak betetzen jarraitzen dituen egiaztatzeko. Honen ostean, beste ziurtagiri bat igorriko da, baliozkotasun epe berdinarekin. Oharra: ISO/TS 16949:2009a izanda, IATF 16949:2016ra trantsizioa egin nahi bada, prozesua Trantsizio Auditoretzarekin hasiko da, Ziurtapen Auditoretzaren berdina dena eta ostean bi edo lau Jarraipen Auditoretza eginda. 3. Eskema: Zalain Transformados-en organigrama. Iturria: Zalain Transformados Organigramaren goiko aldean, Miguel Ogueta zuzendari nagusia aurkitzen da, Zalain Transformados-en burua dena. Bere azpitik, zenbait departamentu bereizten dira: • Planifikazio eta logistika departamentua. Salmenten departamendutik datozen eskaerak jasotzen dituzte eta eskaera horiek eta aurreikuspenak kontuan hartuz, materialen bilketa egiten dute. Materiala, 3 hilabete lehenago eskatu behar dute ( adibide bat jartzearren), ondorioz, eskaerak noiz egin behar diren jakin behar da eta horretarako beharrezkoa da salmenten departamentuarekin dagoen komunikazioa, kontsumituko dutenaren aurreikuspena… Ekoizpena planifikatu behar dute ere, eskema bat jarraituko duena. Makina bakoitzean zer fabrikatuko den, zein neurrirekin lan egin behar duten makinek, zein ordenetan… departamentu honetan finkatzen da. Produkzio departamentuari esaten dio zer fabrikatu behar duen eta horretarako material nahikoa dagoela ziurtatu behar du, salmenten departamentuaren beharrekin bat etorri behar dena. Horretaz gain, kamioiak kontratatzeaz arduratzen da, azken hau egiteko 2 pertsona daude enpresan. • Administrazioa. Administrazio buru bat dago eta 2 pertsona bere agindupean. Kontua prestatzen du, diruzaintzaz arduratzen da… • Merkataritza saila. Zentsu honetan autonomoak dira. Planta bakoitzak hodi desberdinekin lan egiten duenez, beharrezkoa da merkataritza sail bat planta bakoitzarentzat. Lehen, merkataritza sail bakarra zegoen planta guztientzat. Merkataritza sailaren barruan 3 kontu, bezero eta eskaintza gestore daude. Horietariko bi Zalain Transformadosen daude eta bat Alemanian, merkatu potentziala kontsideratzen delako. Horietaz gain, 4 pertsona daude bezeroaren arretaz arduratzen direnak. • Kalitate eta ingurumena. Fisikoki fabrikan kokatu dago departamentu hau. Material berrien garapenaz eta kalitate eta ingurumenarekin zer ikusia daukan guztiaz arduratzen dira. Alde batetik, ingurumen eta kalitatearen burua dago. Horretaz gain, bezeroari laguntzen dioten bi pertsona daude ( Kalitatearen ingeniaritza deitzen zaio), bi ingeniari hain zuzen. Bezeroaren kalitate erreklamazio eta beharrizanak, pieza akastunak, kausen analisia… kudeatzen dituzte. Ziurtagiriekin erlazionaturiko gauzak ere egiten dituzte. Beste alde batetik, 3 pertsonek osatzen duten laborategi bat dago. Hemen trakzio, konpresio, espantsio… entseguak egiten dira. Fabrikatzen diren hodi guztien artean, fabrikazio orden bakoitzeko hodi batek entseguak pasatu behar ditu frogatzeko ia eskaturiko ezaugarriak dituen. Amaitzeko ingurumenaren kudeaketaz arduratzen den pertsona bat dago. Baina homologazioak ere egiten ditu, ez bakarrik ingurumenarekin loturiko jarduerak. 6.3.3 Grupo Condesa Zalain Transformados talde baten barruan sartuta dago eta garrantzitsua da talde hori ezagutzea. Grupo Condesa 1954.urtean Mondragonen sortu zen Iribecampos familiaren eskutik eta gaur egun, 660 langilek osatzen dute. 1992.urtetik 2004.urterarte, Grupo Condesa Arcelor-i lotua egon da, gaur egun ArcelorMittal dena. 2016.urtean taldeak finantza arazo larriak pasa zituen eta berregituratze finantzario prozesu bat pasatu ostean, erabak aldatu zuen bere akziodunak. Horren ostean taldearen %66a Espainiako 10 banku garrantzitsuena da eta %33a ArcelorMittal-ena. Zerbitzu zentralak ( Sistemak, erosketak eta zuzendaritza) Legution kokatzen dira. Duela ez asko, Condesak 14 fabrika zituen eta 2000 langile baino gehiagok osatzen zuten. Horietako batzuk saldu eta beste batzuk itxi behar izan ziren. Aurreko jabeak 2016.urtean irten ziren eta Grupo Condesaren 3 fabrikekin gelditu ziren. Gaur egun, Grupo Condesa hodi soldatu eta altzairu profilen fabrikazioaren lider europarren artean aurkitzen da. Merkatuko gama produktibo zabalenetarikoa dauka eta horri esker, sektore/aplikazio askotan parte hartu dezake: automobilgintza, eraikuntza, energia, altzari, garraioan… Berrikuntzarengatik apustu egiten dute eta bezero eta hornitzaileekin mantentzen duten elkarrekintza argia da. Beste alde batetik, euren bezeroei zerbitzu hobea eskaintzeko helburuarekin, Condesaren sare komertziala zatikatuta dago espezialitate eremuen arabera ondorengoen artean nagusiki: Kalibraturiko hodiak, profil ireki/hodi profilatua eta hodi soldatua. Karbono altzairuzko hodi soldatuak ekoizten ditu, aplikazio desberdinentzat eta 4 fabrikazio plantek osatzen dute egun: • Condesa Fabril: 1972.urtean sortu zen eta bere egoitza Legutianon (Araba) dago. Hemen aurkitzen dira ofizina zentralak. Guztira 375.000 m2-tako azalera dauka eta horietatik 90.000 m2 estalita daude. Instalazioen kapazitatea 150.000 tona/urte-takoa da. Hodi estrukturalak, zehaztapen hodiak, garraio hodiak, soldaturiko profilak eta Hydroforming hodiak ekoizten dituzte. Ekoizpenaren %80a aplikazio orokorretara zuzenduta dago eta %20a automobilgintza sektorera bideratuta. • Zalain Transformados: 1972.urtean sortu zen eta bere egoitza Lesakan (Nafarroa) dago. Guztira 137.000 m2-tako azalera dauka eta horietatik 75.000 m2 estalita daude. Instalazioen kapazitatea 80.000 tona/urte-takoa da. Hodi kalibratua, zehaztapen hodiak eta beroketa hodiak ekoizten dituzte. Ekoizpenaren %95a automobilgintza sektorera zuzenduta dago eta gainerako beste aplikazio orokorretara. • Perfil en Frío: 1953.urtean sortu zen eta bere egoitza Berrioplanon ( Nafarroa) dago. Guztira 26.500 m2-tako azalera dauka eta horietatik 15.000 m2 estalita daude. Instalazioen kapazitatea 40.000 tona/urte-takoa da. Profil bereziak, irekiak, mekanizatuak, altzairu herdoilgaitzeko hodiak, beste profil komertzial batzuk eta txapa profilak ekoizten dituzte. Profil soldatu bereziak dira euren espezialitatea. • SRW- Schwarzwälder Röhrenwerk: 1960.urtean sortu zen eta bere egoitza AltensteigWalddorf-en( Alemania) dago. Guztira 63.646 m2-tako azalera dauka eta horietatik 20.500 m2 estalita daude. Instalazioen kapazitatea 60.000 tona/urte-takoa da. Zehaztapen hodiak eta profil soldatu bereziak ekoizten dituzte. Euren espezialitatea hodi laukidun eta errektangeluarrak dira, altzari eta apalategietara bideratuak. Hodien fabrikazioan espezializatzen da Zalain Transformados eta euren artean bi familia bereizten dira: Zehaztapen hodi eta profil soldatuak eta hotzean tenkaturiko hodi kalibratuak. Produktu amaitu horiek ondorengo akaberekin aurkeztu daitezke: Berotan laminatuta, desugerketa, hotzean laminatuta, aluminizatuta eta sendzimir galbanizatua. Fabrikaziorako ondorengo instalazio produktibo eta osagarriak dituzte: • Zumitzen luzetarako zizailaketarako 2 lerro. • Hodien soldadurarako 6 lerro. • Tratamendu termikorako 2 labe. • Gainazalen tratamendurako 2 lerro. • Hozketarako 5 lerro. • Tenkaketa eta akaberentzako 5 lerro. 2. Hodiak soldatu behar dira ostean. Zizailaketaren ondoren lortzen diren tirei forma eman behar zaie, itxura zirkularra emateko eta soldatzeko. Munduko fabrika gehienetan, soldaketaren ostean hodia saltzeko prest egongo litzateke baina Zalain Transformados-en gehiago lantzen dute hodia. Akabera eta zimurtasun hobeak lortzea da helburua eta honekin batera hodiari balio erantsia ematea. Ezaugarri zehatzagoko produktu horiek automobilgintza sektorean beharrezkoak dira. Hemendik aurrera hasiko litzateke prozesuaren zati "berezia" edo bereizgarria. 930 Co-tara. Hodia berotzen da eta soldadura normalizatzen da, gainazal guztia homogeneizatuz. Hau beharrezkoa izango da ondorengo tenkaketa prozesurako. 4. 5 tenkaketa eta akaberentzako lerro daude ondoren. Tenkaketarako eraztun eta puntzoi bat erabiltzen dira. Eraztunak kanpo diametroa zehaztuko du eta puntzoiak barne diametroa. Eraztun eta puntzoia metal gogorrekoak izanda, zimurtasun hobeak lortuko dira. Fabrikazioaren lehenengo fasean hodi soldatu bat lortuko genuke ( EN10305-3 iso araua), enpresa gehienetan fabrikatzen dena. Baina hodi hori labean sartuta, hodi soldatu normalizatu bat lortuko genuke eta gainera gero tenkatzen badugu, hodi kalibratua aterako litzateke, arau desberdin batekin. Aipatu beharra dago, tenkaketa prozesua behin baino gehiagotan egin ahal dela, pasada batekin ez delako nahiko askotan beharrezko neurriak lortzeko. 6.3.5 Zalain Transformados-en ekoizpen eta salmentak 5.Grafikoa: Zalain Transformados-en salmenten banaketa herrialde desberdinetan. Iturria: Zalain Transformados. Zalain Transformados-en salmenten %98a Europan egiten da. Gehienak Espainia eta Poloniaren artean egiten dira gehienbat grafikoan ikusten den bezala. Europatik kanpo, Estatu Batuetan, Mexikon eta Hego Afrikan saltzen da. Zalain Transformados-en bi bezero handienak BWI eta Tenneco dira, planta gehienak Txekiar Errepublikan eta Polonian dituztenak. Arazo handienetariko bat, salmenten bolumenaren %42a Polonia eta Txekiar Errepublikan egiten dela da, Lesakatik oso urrun. Gero eta gehiago saltzen da han, enpresa horiek iberiar penintsulan dituzten plantak gero eta urriagoak direlako. Etorkizunean lehiakide bat han instalatuko balitz, berarekin lehiatzea ezinezkoa izango litzateke Zalain Transformados-ek dituen garraio kostuak aurreztuko lituzkelako eta produktua merkeago saldu ahalko luketelako. Baina momentuz, hori ez da arazo bat. 6.3.6 Zalain Transformados-en kudeaketa politika ( Kalitate eta Ingurumena) Misioa Zalain Transformados-en misioa, altzairuzko produktu eraldatuak ekoitzi eta merkaturatzea da: hodi kalibratu eta hodi bereziak, bezeroei balioa sortarazteko eta errentagarritasuna lortzeko, produktu eta prozesuen alderdi teknikoak etengabe hobetuz. Hori guztia integrazioaren eta langileen parte hartze osoaren bitartez, lan eremu seguru batean. Ikuspegia Zalain Transformados-en ikuspegia, altzairu transformazio eta produktu eraldatuen zerbitzuen arloan lider nazionalak izatea da: Hodi kalibratu eta hodi bereziak. Kalitate Politika: Bezeroaren asebetetzea da Zalain Transformados-en aktibitatea bultzatzen duen helburu nagusia. Arrazoi horrengatik, produktu eta zerbitzu egokiak lortu ahal izateko Kalitatearengatik apustu egiten dute, ezinbesteko erreminta gisa kontsideratuz azken hau. Betiere, bezero bakoitzaren beharretara egokituz. Zalain Transformados-en balioak ondorengoak dira: • Etengabeko hobekuntzaren helburua. • Berrikuntzaren garrantzia. • Pertsonen integrazioa enpresaren ikuspegian. • Legezko betebehar eta barne arauen betetzearen konpromezua. • Etika, printzipio eta portaeraren erreferentetzat. Ingurumen Politika: Grupo Condesak misio modura altzairuaren garapen, ekoizpen eta merkaturatzea finkatu du. Hori guztia, ingurumena errespetatuz erabilitako materiala ( altzairua) bere balore ekologikoengatik nabarmentzen delarik. Ingurumen bikaintasuna ondorengo 8 printzipioei esker lortzen da, aktibitate guztietan aplikatzen direnak ingurumen kudeaketa sistema baten bidez: • Garapen iraunkorra, oreka mantenduz ingurune, aktibitate ekonomiko eta gizarteongizatearen artean. • Ingurumen ekintzen etengabeko hobekuntza, kutsadura murriztuz, edozein motatako istripuak saihesten saiatuz. • Ekoizpen prozesuen garapen, hobekuntza eta aplikazioa, ingurumen-inpaktu minimoarekin. • Produktuen garapen eta fabrikazioa, euren birziklapena ingurumenaren babesera zuzendurik, bezero eta hornitzaileekin lan eginez. • Baliabide natural eta energiaren erabilera efikaza. • Enpresaren langile guztien konpromezua beharrezkoa da eta batez ere zuzendaritzarena, ingurumena errespetatuz ekoizpenean eta legedia betez. • Ingurumenarekin sentsibilizazio jarrera baten garapena informazio eta prestakuntzaren bidez. • Parte hartze duten guztien arteko komunikazio argi eta gardena. Kalitateari dagokionez, duela 30 urte kalitate departamentua arduratzen zen kalitatearen kudeaketaz. Orain guztia askoz zeharkakoagoa da, guztiak arduratzen dira guztiaz. Argi dago kalitatearekin zer ikusia daukan guztiaren inguruan kalitate departamentua burua dela, baina guztiek egiten dute zeozer. Kalitate departamentuari dagokionez, azken 15 urteetan ez da asko aldatu. Desberdintasun bakarra, lehen pertsona bakarra zegoela bezeroen beharrei erantzuteko eta gaur egun bi pertsona daude. Bezeroek gero eta arreta gehiago behar dute eta kalitateari dagokionez bi pertsonek lan egiten dute departamentu honetan, bezeroaren kalitate erreklamazio eta ZIURTAGIRIAK Hasiera batean ISO 9001a izan zen enpresan ezarri zen lehenengo ziurtapen kudeaketa sistema. Beranduago, automozio sektorearen eskakizunen ondorioz, ISO TS ziurtagiria eskuratu behar izan zuten, gaur egun IATF 16949 izena hartu duena eta ISO TS-ari dagokionez aldaketa batzuk jasan dituena. Ez da lan erraza izan enpresarentzat eta azken ziurtagiri hau duela oso gutxi lortu da, oraindik egokitzen ari direlarik. 1991.urtea: ISO 9001 Ziurtagiria Hasteko ISO 9001-aren ziurtagiria 1991.urtean lortu zuten, honen ezarpena bi urte lehenago hasiz, hau da, 1989.urtean. Arau honen bertsio desberdinak ezagututa, urte horretan ISO 9001:1987 bertsioaren ziurtagiria lortu zutela esan behar da, garai horretan balioa zeukan ziurtagiria zelarik. Lehen ez zegoen sistema global bat bezeroaren betekizunak asetu ahal izateko. Dena pixka bat kaotikoa zen eta horregatik erabaki zen ISO 9001a ezartzea, gauzak egiteko modu orokor bat lortzearren. Arau baten lehen ziurtapen prozesua bezala ezagutzen da. Ziurtagiria lortu zen garaian, enpresa askok ez zeukaten, bereizgarri bezala erabiltzen zen eta enpresaren irudia hobetzen zuen "plus" bat emanez. Gaur egun ziurtagiri hau izatea ezinbestekoa da, hau gabe ezin zara lehiatzen hasi. 1994.urtean arauak berrikuspen bat jasan zuen eta bertsio berria argitaratu zen, aurreko bertsioarekin alderatuz ez zuena aldaketa handirik ekarri kalitatearen bermatzeari dagokionez. Bertsio hau aurre bertsioaren nahiko antzekoa zenez, Zalain Transformados-ek ez zuen zailtasun handirik izan azken ziurtagiri hau lortzeko. Jarraitzeko, 2000.urtean arauak berrikuspen berri bat jasan zuen baina kasu honetan berrikuspen handia izan zen. Kalitate Kudeaketa Sistemaren eraginkortasunean aldaketak sartu zituen eta erakundeen jardueraren hobetzea eragin zuen. Ziurtagiri hau lortzeak lan gehiago ekarri zuen aldaketa handiagoak egin behar zirelako baina enpresak ez zuen arazorik izan ziurtagiria lortu ahal izateko, beti ere kanpo laguntza erabiliz. Ziurtagiri hau lortzeak ekarri zuen esfortzurik handiena. 2008.urtean bertsio berria atera zen baina aldaketa handirik gabe, ondorioz ziurtagiria lortzeak ez zuen ezta denbora ezta zailatasun handirik izan. Azkenengo bertsioa 2015.urtekoa da, gaur egun indarrean dagoena. Berrikusketa hau aurrera eraman zen, araua egungo erakundeen errealitatera egokitzeko. Aldaketa handia izan zen azken hau, baina azken batean enpresa bazegoen ohituta aldaketak egitera eta hainbeste urtetan zehar ISO 9001-arekin lan eginez, tramite bat izan zen enpresarentzat. 2004: ISO/TS 16949:1999 eta 2018: IATF 16949:2016 Kalitateari dagokionez, ISO 9001aren osagarri gisa, automozio sektorean ISO/TS izeneko araua zegoen. Sektore honetan jardun ahal izateko 1999.urtean argitaratu zen honen lehenengo bertsioa eta Zalain Transformados-ek, 2004.urtean erabaki zuen ziurtagiri hau lortzea. Lortu zuten garaian "plus" bat zen enpresaren irudia hobetzeko eta ez zegoen presarik lortu ahal izateko. 2 urte iraun zuen ISO/TS-ren ezarpenak Zalain Transformados-en. Ezarpen honetarako, kontsultoreen laguntza erabili zen eta ISO 9001ren ezarpenean erabili ziren antzeko pausuak eraman ziren aurrera, ISO 9001: 1994 oinarritzat erabiliz. ISO/TS-ren azken bertsioa 2009.urtekoa da eta enpresak azken urteetan mantendu izan du. Honen oinarria ISO 9001 arau izanez, azken bertsio horretarako trantsizioa erraza izan zen. Baina momentu bat heldu zen non ISO/TS-a desagertu egingo zen eta IATF:16949 izeneko arauaren ziurtagiria lortzera "derrigortu" zituzten, ISO/TS-ak baliozkotasuna galduko zuelarik. Marko teorikoan azalduriko epeak kontuan hartuta, 2018.urteko irailetik aurrera ISO/TS 16949:2009 arauak ez zuen baliorik izango, ondorioz egun horretarako IATF 16949:2016 ziurtagiria izan behar zuen enpresak. ISO/TS-aren oinarria izanda, IATF-ren ezarpen prozesuak urtebete iraun zuen baina lan gogorra izan zen, bi arauen artean gauza asko aldatzen zirelako. 6.4.2 Ezarpena Aipatu beharra dago bai ISO 9001, ISO/TS 16949 eta IATF 16949-aren ezarpena aurrera eramateko, antzeko pausuak erabili zirela ISO 9001a beste bi arauen oinarria dela kontuan hartuz. Ezarpenak desberdinak izan ziren lan eta esfortzu aldetik baina orokorrean metodologia berdina erabili zen guztientzat. Lehenengo aurrera eraman zen ezarpena, ISO 9001-arena izan zen 1989.urtean hasi zena. Hau erabaki estrategiko bat izan zen, zuzendaritza batzordeak hartu zuena. Komertzialek proposatu zuten enpresari balio erantsia emango ziola azalduz eta batzar baten ostean, zuzendariak erabaki zuen ezarpen hau aurrera eramatea. Erabaki estrategikoa izan zenez, langileek ez zuten parte hartzerik izan erabaki honetan. Enpresan ISO 9001ari buruz bakarrik datu orokorrak ezagutzen zituztenez, formakuntza beharrezkoa izan zen. Nafarroako Industria Elkartea (AIN) kontsultorarekin harremanetan jarri ziren, azken hauek enpresei arau hori ezartzen eta ziurtatzen laguntzen adituak zirelarik. Lehengo analisi bat egin zuten enpresaren egoera aztertzeko eta ikusteko nondik hasi behar zen ezarpena eta ondoren formakuntza etorri zen. 2 urtetan zehar, kontsultorak pertsona bat bidaltzen zuen astero bat edo bi egunetan. Hasieran astero bi egunetan lan gehiago egin behar zelako eta denbora pasa ahala, egun batekin nahikoa zen. Sistemekin, formakuntzarekin, prozesuekin, prozedurekin, ezarpenarekin, berrikuspenekin… laguntzen zuen pertsona horrek. Enpresa nola zegoen ikusten zuen, "argazki" bat ateratzen zion eta ezarpena aurrera eramateko modua finkatzen zuen. Lehenengo egin behar zena formakuntza zen, jendeak nola lan egin behar zuen jakiteko eta ondoren orduak eta orduak sartu. Astero bat edo bi egun izanda, urtean 40 egun inguru dira. Baina ez du balio bi hilabetetan 40 egun joatea. Garapena nola doan ikusteko, aldizka egin behar da eta horrela ikusiko da nola hobetu daitekeen pixkanaka. ISO 9001 lehenengo aldiz ezarri zenean, pisu eta lan guztia Kalitate departamentuak egin behar izan zuen. Baina azkenengo bertsioen ezarpenetan, departamentu guztiek parte hartu dute. Aipatu behar da, azkenengo ezarpenetarako OIZA kontsultoraren laguntza erabili zutela. Gaur egun, produkzio-zuzendariak, zuzendari komertzialak, giza baliabideen zuzendariak, administrazioko zuzendariak, gerenteak, logistika eta planifikazioko zuzendariak; eta, gero, kalitateko zuzendariaz gain, kalitate eta ingurumen departamentuan bezeroari arreta ematen dauden bi neskek parte hartzen dute. Guztira 9 pertsonek + OIZA kontsultorak egiten dute lan ezarpenean, kontuan hartuz departamentu bakoitzeko zuzendariek euren langileekin ere hitz egiten dutela. ISO 9001:2015aren ezarpenak ondorengo pausuak jarraitu zituen eta lehen aipatu den bezala, gainerakoenak antzeko prozesua ere jarraitu zuen: - Lehenik eta behin abiapuntuko egoera aztertu zen eta ondoren, nondik jarraitu erabakitzeko planteamendu bat egin zen. - Jarraitzeko ezarpena aurrera eramateko erabakia hartu zen. - Planifikazioa eta planteamendua aurrera eramaten dira ( zer egingo den, nondik hasiko garen, zenbat iraungo duen…) - Kontsultoraren eskutik prestakuntza eta formakuntza. - Ezarpena. ISO 9001 ezartzerako orduan, "zerotik" hasi behar zen eta zenbait prozedura egin behar izan zituzten, orain prozesuak direnak eta bere garaian ezarri zirenak. Behin ezarpen orokorra azalduta, guztientzat antzekoa dena, ezarpen denbora aipatu beharra dago: - ISO 9001-aren lehenengo bertsioaren ezarpenak 2 urte iraun zituen. Ondoren hurrengo bertsioen ezarpen desberdinak errazagoak izan ziren eta bertsioaren arabera, desberdin iraun zuten. ISO 9001:2015 azken bertsioaren ezarpenak 2 urte iraun zituen, azkena aipatzearren. - ISO/TS 16949:1999aren ezarpenak 2 urte iraun zituen. Denbora zeukaten eta ez zegoen prisarik. Ostean, 2009.bertsioaren ezarpenak urte bat inguru iraun zuen. - IATF 16949:2016aren ezarpenak urte bat iraun zuen, ISO/TS-aren oinarria zegoela kontuan hartuz. 2018/08/28an lortu zuten azken ziurtagiri hau eta auditoretza beharrezko minimoekin pasatu zuten. Idatzi ziren prozedura guztiak ezarri ziren, baina hobetu zitezkeen; ziurtapena pasatu ahal izateko ezarri ziren. Gauza batzuk beste batzuk baino garatuago dituzte, baina etengabe hobetzen ari dira. Oztopoak Urteetan zehar izandako oztopoak sistemaren ezarpenean eragozpen handiak ekarri ez dituzten arren aipatu beharrekoak dira ere: • Oztoporik handiena, pertsonen pentsamoldea izan zen. ISO 9001aren ezarpenean, langileekin abiaraztea zaila izan zen. Dokumentazio asko zegoen eta nahiko astuna egiten zen hasiera batean. Zuzendaritzak eta kalitate departamentuak ezarpenean sinesten zuten baina gainerako langileak ez. Jendeari ez zaizkio aldaketak gustatzen askotan eta honek lan gehiago egitea badakar, gutxiago. Azkenean langileak moldatu ziren, beranduago ISO/TS eta azkenik IATF-a ezartzerako orduan prestutasun handiagoa eskainiz. • Enpresan hainbeste pertsonek lan egiteak, zailtasuna ekar dezake prestakuntza eta formakuntzari dagokionez. Esan beharra dago, kalitate departamenduak ez duela bakarrik lan egiten ezarpen honetan eta azken batean enpresa osoak lan eginez, gehienek behar dute formakuntza hori. 6.4.3 Mantentzea eta jarraipena ISO 9001 ziurtagiria urtero mantentzen da maiatza-ekaina aldera auditoretza bat pasatuz AENOR-en eskutik. Eurekin hasi ziren auditoretzak egiten hasieratik eta hori euren ustez ona da, azken batean ondo ezagutzen dutelako enpresa onerako zein txarrerako. AENOR aukeratu zuten garai horretan ezagunena zelako. Gaur egun, ISO 9001:2015 ziurtagiriaren bertsioa daukate, indarrean dagoena hain zuzen, bertsiorik berriena. IATF 16949:2016ari buruz hitz egiten bada, pasadan urteko abuztuan lortu zuten ziurtagiria. ISO 9001-rekin batera pasatzen dute auditoretza AENOR-ekin ere maiatza-ekaina aldera. Gainera, IATF arauaren baldintzetako bat, hornitzaile nagusi edo kritikoak bi urterik behin gutxienez auditatu behar direla da. Ondorioz, Zalain Transformados hornitzaile kritikotzat daukaten bezero guztiek auditatu behar dute enpresa. Miguel Ogueta zuzendariaren esanetan, hauek dira auditoretza gogorrenak, bezeroarenak hain zuzen. Azken batean kalitate kudeaketa sistema mantendu ahal izateko, jarraipen bat egin behar da eta hau barne auditoretza, bezeroen kanpo auditoretza eta AENOR-en auditoretzen bidez egiten da. Etengabe auditoretzak jasaten ari da enpresa eta honi esker etengabe hobetzen. Zalain Transformados-en kasuan prozesu-produktu eta sistemen barne auditoretzak dituzte jarraipena eraman ahal izateko: -Prozesu-produktu: Fabrika auditatu egiten da. Makina hodia bezeroaren eskakizunen arabera egiten ari bada, prozedurek zehazten duten bezala egiten ari badira gauzak… Urtero zehaztapeneko 2, kalibrazioko 2, zizailetako 2 eta mozketako 2 egin behar dira. -Sistemak: Departamentu bakoitzeko arduradunak auditatzen dira, prozesuen arduradunak direnak. Departamentuko kudeaketa nola gauzatzen ari diren ikusteko balio dute. Prozesu bakoitzarekiko urteko auditoretza bat. 6.4.4 Inbertsioa Miguel Ogueta enpresako zuzendariaren esanetan, inbertsio ekonomikoa gutxienekoa izan zen kalitate kudeaketa sistemaren ezarpenean. ISO 9001, ISO TS zein IATF ziurtagiriak lortzerako orduan, gutxien kontuan hartu zena dirua izan zen. Zalain Transformados enpresa handia da eta euren kasuan dirua ez zen arazo bat izan sistemen ezarpenerako. Gutxi gora behera ondorengo gastuak kalkulatu dira kalitate kudeaketa sistemaren ezarpen eta mantenurako: - Urtero ISO 9001 eta IATF 16949-aren auditoretzak jasotzeko, AENOR-i 5.000 euro inguru ordaintzen zaizkio (urtearen arabera 4.200-4.700 euro izan daitezke). Baina ezarpenaren kostu gehienak barne kostuak dira, enpresaren barnean ematen direnak, enpresak erraztu ezin izan dituenak. Hala ere, lehen aipatu bezala kasu honetan kostu ekonomikoek ez daukate garrantzi handirik Zalain Transformados enpresak diru kantitate handiekin lan egiten duelako. Benetan garrantzitsuak direnak, ezarpena aurrera eraman ahal izateko langileek erabiltzen duten denbora eta esfortzua dira, baliabideetaz gain. Langileek pentsamoldea aldatzea eta denok batera honen alde lan egitea da zailena. 6.4.5 Onurak Kalitate Kudeaketa ezarpenak hainbat onura zein oztopo ditu baina argi dago, onurek indar handiagoa daukatela enpresaren hobekuntza dakarrelako. Onuren artean honakoak aipatu daitezke: • Alderdi positiboen artean enpresaren irudiaren hobetzea aipagarria da. Interes-taldeek enpresarekiko duten ikuspegia positiboa izaten laguntzen du kalitatea hobetzeko ekintzak burutzeak, eta gehiago kalitatearen kudeaketarako ziurtagiri bat indarrean edukitzeak. Gaur egun interes-taldeekin erlazioak mantendu eta zaintzea ezinbestekoa da garapen ekonomikorako eta hori zehazten du ISO 9001:2015 arauak. Zalain Transformados-en zehazki Kalitate Kudeaketa Sistema bat ezartzeak bezeroek, sozietateak eta administrazioak enpresarekiko duten ikuspegia hobetzen lagundu du. Horretaz gain, IATF 16949 ziurtagiria izateak, automozio sektorean lehiatzen laguntzen du. • AENOR-ek egiten dizkien auditoretzez a parte, IATF arauak bezeroek enpresei auditoretza batzuk egitea ere exijitzen du. Eta askotan auditoretza zorrotzenak ez dira AENOR-enak, bezeroenak baizik. Honek esan nahi du, enpresa etengabe ikusketak jasaten ari dela. Gero eta kanpo auditoretza gehiago izan, gehiago hobetzen da enpresa. Ezin dira lasaitu eta etengabe hobetzen egon behar dira; gainera enpresaren gune ahulenak eta akatsak identifikatzen dira hauek konpondu edo hobetu ahal izateko. • Kalitate kudeaketa sistema bat ezarrita izateak, gauzak modu antolatu batean egitera derrigortzen zaitu. Antzina kudeaketa askoz kaotikoagoa zen baina sistema bat ezarrita edukitzeari esker, askoz errazago egiten da guztia. "Eredu" bat daukazu eta hori erreferentziatzat edukitzeak asko laguntzen du. Modu ordenatu batean lan egiteak azkenean kostuen aurrezpena dakar eta urte amaieran ez kalitatearen kostuen aurrezpen hori argi ikusten da. • Azken batean bezeroen erreklamazio gutxiago daude, bezeroak pozik mantentzen dira eta enpresarekin lan egiten jarraitu nahi dute. Ezin daiteke neurtu ezta zifra zehatzik eman baina diru asko ( milioika euro) aurrezten da. • ISO 9001a edukiko ez balute, ez lukete bezerorik izango, inork ez luke nahiko eurekin lan egin. ISO 9001 ziurtagiria ezinbestekoa da lehiatzen hasi ahal izateko. IATF-ari buruz hitz egiten bada, bezeroen %90a ez litzateke eurekin lan egiten egongo ziurtagiri hau edukiko ez balute, automozio sektorean lehiatu ahal izateko beharrezko da. 6.4.6 Kalitate-Sistemak aurre egin behar izan dituen arazoak: ADIBIDEAK 1.ADIBIDEA: Hodi mota jakin baten fabrikazioarekin arazoak Duela 4 urte bezero garrantzitsuenetariko batek (indargetzaileak sortzen dituena) hodi berri bat ekoizteko eskatu zien, auto marka famatu baten modelo jakin baten indargetzaileetan erabiliko zena. Indargetzaile horren barruan, 3-4 hodi zeuden eta hodi berri hau zurtoina izango zen. Hasieran Zalainek esan zien ezinezkoa zela horrelako zurtoin bat eurek fabrikatzea, euren makineriarekin ezin zutela fabrikatu. Baina azkenean proba bat egitea erabaki zuten eta ondo atera zen. Orduan 10 tona/hilabeteko eskariak entregatzen hasi ziren euren bezeroari. Arazoa zen mantenu arazoak sortzen zituela zurtoin hau fabrikatzeak eta makinetan matxurak sortzen ziren. Gainera auto fabrikatzaileak zurtoin hori beste modelo batzuetara ere pasatu zuen eta ondorioz, eskariak 120 tona/hilabeteko izaten hasi ziren. Zalainek Kalitate sistema gehigarriak ipini behar izan zituen, ultrasoinuak adibidez, lehen erabiltzen ez zituenak baina arazoak izaten jarraitzen zuten eta konturatu ziren arazoa hodiarena zela, eskatzen zieten zurtoin hori fabrikatzea oso zaila zen. Euren bezeroak auto fabrikatzailearekin hitz egin zuen esateko zurtoinaren diseinua aldatu behar zela eta hasiera batean azken honek ezetz esan zuen. Azkenean akordio batera heldu ziren 3 enpresen artean eta urte honetatik aurrera zurtoin horren diseinua aldatu egingo da, hodi bigunagoa diseinatuko dute, Zalainentzat hobea dena. Hodia zeozer bigunagoa izango da eta Zalainek fabrikatu ostean euren bezeroak beste prozesu batetik pasatuko du auto fabrikatzaileak behar duen hodia lortu ahal izateko. Akatsa hodiaren diseinuan egon zen argi eta garbi, fabrikatzeko oso zaila zen ezaugarriak zituen. 2.ADIBIDEA: Bezero guztiak hornitu ahal izateko ahalmen eza Duela 3 urte inguru, bezeroek euren kontsumoa handitu zuten eta Zalainek ez zeukan kapazitaterik bezero guztiak hornitzeko. Instalazioak handitu zituzten baina nahiz eta hori egin, oraindik ez zeukaten kapazitate/ahalmen nahikorik. Analisi bat egin zuten ikusteko zeintzuk ziren euren bezero garrantzitsuenak eta zeinekin gelditzea komeni zitzaien. Bolumenaren %5a jaitsi behar zuten entregekin arazoak zituztelako, ezin zuten gehiago. Kontuan eduki behar zuten kenduko zituzten bezeroak ez zirela eurekin bueltatuko etorkizunean, traizio moduko bat zelako. Bezero estrategikoenekin gelditu ziren, bezeroen %30a kenduz, bolumenaren %5a esan nahi zuena. Handik aurrera produktiboagoak izaten hasi ziren eta nahiz eta bezero gutxiago eduki, %5 gehiago ekoiztea lortu izan dute. 3.ADIBIDEA: Zaraten inguruko arazoak auzokideekin Auzokideekin arazoak izan zituzten zaraten kontuengatik. Zalain Transformados ez dago poligono batean, euren fabriken ondoan etxebizitza bat dago. Zaraten inguruko legedia ezin zuen bete Zalainek inondik inora. Fabrikan hobekuntzak egin zituzten zarata murriztu ahal izateko baina ez ziren legediak eskatutako neurrietara heltzen. Auzokideek enpresa salatu zuten eta epaiketa izan zuten. Soluzio bakarra 100 metro luze eta 11 metro altu zen horma bat eraikitzea zen baina bi parteetako inor ez zegoen ados horrekin, ez zitzaien ideia ona iruditzen. Azkenean Zalain, auzokide eta Nafarroako Gobernuaren artean negoziatu zuten eta Zalainek legedia ezin izango zuenez bete gutxigatik, auzokideak indemnizatu zituzten eta arazoa konpondu zen horrekin. Akordio batera helduz, ingurumen baimen integrala lortu zuten enpresak jarduten jarraitu ahal izateko. 6.4.7 Etorkizuna Etorkizunari begira, Zalain Transformados-ek urte zailak pasatu zituen baina azken 4-5 urteak nahiko onuragarri eta konstanteak izan dituzte, ondorioz oso baikorrak dira hurrengo urteetara begira. Lehiakideei begira, ez daukate beldurrik automozio sektorea nahiko sektore leiala delako. Bezeroen aurrean beti ondo erantzuten duen hornitzailea bazara, fideltasuna gorde ohi dizute bezero horiek. Esan beharra dago ere Zalain Transformados-en etorkizuna, automozio sektorearen etorkizunaren araberakoa izango dela. Sektore hau egonkor mantentzen bada arazo handirik gabe, enpresaren etorkizunak itxura ona dauka baina askotan ezin daiteke jakin zer gertatuko den. Orokorrean baikorrak dira baina buruan daukate prest egon behar direla zeozer gertatzekotan. Horretarako gauzak ondo egin behar dituzte egunero, ez dira erlaxatu behar eta horrela bezeroak pozik egotea lortuko dute. Automozio sektorean beherakada egotekotan, kalteak ahalik eta murritzenak izaten saiatu behar dira. Horretaz gain, kudeaketa sistema eta ziurtapenei buruz hitz eginda, pasadan urtean IATF 16949:2016 ziurtapena lortu zuten. Momentu honetan OIZA kontsultorarekin lanean ari dira pixkanaka hobetzen joateko dokumentazio, prozesu, etabarri dagokionez. ISO 9001ari dagokionez ere hobetzeko gauza asko daude baina ez daukate presarik, pixkanaka doaz. Kalitatea kontuan hartuta momentuz ez dute beste ziurtagiri batzuetan pentsatzen, ISO 9001 eta IATF-arekin nahikoa daukate, bezeroek zeozer zehatza egitera behartzen ez badituzte. Kudeaketa sistemei dagokionez, kalitate kudeaketa sistema bakarrik daukate ezarrita enpresan. Baina segurtasunaren inguruan lan egiten ari dira, aurten OHSAS ziurtagiria lortzeko. OHSAS-ak gutxi barru galduko du baliozkotasuna (2021/03/12) eta ISO 45001-arengatik ordezkatua izango da behin betiko. Zalain Transformados-en uste dute aproposagoa dela OHSAS ziurtagiria lortzea lehenengo, ISO 45001-era segidan joateko saltoa handiegia delako. Horregatik, momentuz OHSAS-ren auditoretza pasatuko dute aurten eta bi urte barru ISO 45001-arekin lan egiten hasiko dira. Esan daiteke OHSAS-aren ezarpena ISO 45001a lortzeko trantsizioa dela. Buruan daukaten beste araua ISO 14001a da. Momentuz ez daukate data zehatzik, IATF-an daude zentratuta batez ere. Azken arau hau ondo finkatu eta onartu nahi dute lehenengo eta 3-4 urte barru ISO 14001arekin lanean jarriko dira. Gaur egun kalitate kudeaketa sistema bakarrik izanda, ez dute integrazioan pentsatu oraindik. Integrazioa ez da aukera bat momentu honetan baina beste kudeaketa sistemak ezartzen joan ahala errealitate batean bihurtu daiteke. Lana burutzeko eman diren pausuak 1 Gaiaren inguruko informazioa eta datuak bildu eta kontzeptuak barneratu. 2 Zalain Transformados-ekin kontaktuan jarri laguntzeko prest daudela ziurtatzeko. 3 Helburu eta metodologiaren nondik norakoak zehaztu. 4 Eduki teorikoaren garapena. 5 Zalain Transformados-era bisitak eta informazioa biltzea. 6 Kasu praktikoa landu. 7 Ondorioak ezarri eta lanaren kostuak kalkulatu. 8 Lanari azken aldaketak egin eta bukatu. 9.Taula: Lana burutzeko eman diren pausuak. Iturria: Egileak egina. Bukatzeko eta proiektuaren kostu totala kalkulatzeko, aurretik kalkulaturiko gastu guztiak gehitu dira: Gaur egun kalitateak industrian daukan garrantzia ikusirik, ezinbestekoa da hau era egokian mantendu ahal izateko ekintzak garatzea. Legedien esparruan ere aurrerapenak egin dira eta erakundeek lehiakor izateko lasterketan, kalitate-arauetan oinarrituriko kalitatekudeaketarako sistemak ezarri behar dituzte. Zalain Transformados S.L ez da atzean geratu eta ISO 9001 eta IATF 16949 arauetan oinarrituriko kudeaketa sistema ezarri du. Aipatzekoa da, sistema horiek ezarrita izatea beharrezkoa dela bezeroekin lan egiten hasi ahal izateko, bestela ez dago lehiatzeko aukerarik. AENOR erakundeak ziurtaturiko Kalitate Kudeaketa Sistema ezartzearekin lehiakortasuna handitzea eta jasangarritasun ekonomikoa lortzeko bidean aurrerapauso garrantzitsuak egitea lortu da. Kalitate Kudeaketa Sistema ezarrita izateak, auditoretzak jasatea ekartzen du berarekin. Auditoretza horiek, ziurtapen erakunde baten, bezeroaren edo enpresa beraren eskutik egiten dira. Enpresa etengabe ikusketak edo auditoretzak jasaten eta ondorioz, etengabe hobetzen ari da. Ezin dira lasaitu eta etengabe hobetzen egon behar dira; gainera enpresaren gune ahulenak eta akatsak identifikatzen dira hauek konpondu edo hobetu ahal izateko. Modu honetan, ez kalitate kostuen aurrezpen handia lortzen da. Beste alde batetik, Kalitate Kudeaketa Sistemak eskaintzen duen abantaila handienetako bat, enpresaren irudiaren gaineko eragin positiboa da. Lehia handia dagoen sektoreetan jarduten duten enpresek indarrean dauden legedi guztiak bete eta ziurtatu behar dituzte, eta kalitatearen alderdia ez dago aparte. Kalitate Kudeaketa Sistema bat indarrean edukitzeak bezeroek, administrazioak eta sozietateak enpresarekiko duten irudia alda dezake. Zalain Transformados-en kasua aztertu ondoren argi ikusi da alor honek garapen ekonomikorako duen garrantzia. Laburbilduz, Kalitate Kudeaketa Sistema bat ezartzeak hasiera batean esfortzu handia dakar langileei dagokionez batez ere, aldaketak hasieran astunak direlako eta ahalegin extra bat dakartzatelako. Baina epe luzera, enpresaren antolamendua hobetzen du, honekin batera produktibitatea eta ondorioz kostuen aurrezpena eta mozkinen handiagotzea, enpresa orok bilatzen duena azken batean. Jarduera: - 9:00etan heldu gara Zalain Transformados-era eta hango gerentearekin bildu gara. Aurkezpena egin dugu eta berarekin joan naiz bere bulegora enpresari buruzko aurkezpen bat egiteko, informazio orokorra emanez. 09:10etan hasi da bilera eta 10:40etan amaitu da. Galdetegiko zenbait galdera erantzun dira. - Ondoren behera jaitsi gara eta ekoizpen arduradunarekin batu gara. Zuzendariak azaldu dio bisita gidatu bat egiteko fabrikatik dena ondo ikusteko. Botak eta kaskoa jantzi ditut eta fabrikara joan gara. Bisita 10:50etan hasi da eta 12:10etan bukatu. - Amaitzeko, kalitateko arduradunarekin egon naiz, 12:20etatik, 13:03etara. Kalitatearen kudeaketa sistemari buruzko azalpen orokor bat eman dit gainetik. Jarduera: 10:00etan heldu naiz Zalain Transformados-era eta bilera gela batean bildu gara zuzendaria, kalitateko arduraduna eta ni. Galdetegiko galderak landu ditugu eta bisita amaitutzat eman da. IATF-aren inguruko pdf bat erraztu didate eta ez da dudarik gelditu. 12:30etan banandu gara eta etxera bueltatu naiz.
science
addi-343707ae192b
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/36563
Kobre berreskurapena biomekanizazio prozesuen hondar-disoluzioetan
García Peña, Josu
2019-11-27
Laburpena Gaur egun, industria prozesu guztietan hondakinak sortarazten dira eta hondakin horiek zuzen tratatzea eta kudeatzea gizartearen erronka handia da. Produktu desberdinak ekoizteko mikroorganismoak erabiltzen dituzten prozesu bioteknologikoen artean, biomekanizazioa aipa daiteke, eta beste teknologia batzuetan bezala, honetan ere hondakinak sortarazten dira. Mekanizazio biologikoan, metalezko (kobrezko) piezak era biokimikoan mekaniza daitezke, mikroorganismoek oxidatzaile kimikoa etengabe birsortuko dutela. Baina, disoluzioan metalaren (kobrearen) kantitatea gero eta handiagoa izango da eta horrek biomasaren aktibitatea kaltetuko du. Disoluzio horrek oxidatzaile kimikoa birsortzeko ahalmena galtzen duenean (eta beraz agortu egiten denean), lehendabizi iragazi egin behar da suspentsioan dauden mikroorganismoak kentzeko, eta gero likidoa tratatu edo "garbitu" egin behar da. Isuri baino lehenago, oso metal baliotsua den kobrea berreskuratzeko aukera bi aztertu dira lan honetan. Beraz, lan honen helburu nagusia, biomekanizazio prozesuen hondar-disoluzioetatik kobrea berreskuratzeko alternatiba bi aztertzea da; hala nola, hauspeakuntza zatikatua eta berreskurapen elektrolitikoa. Horrela, bioteknologia horretan sortarazitako hondakina, alde batetik, errekurtsoa izan dadin eta bestetik tratamendu jasangarria eduki dezan ekarpena egin nahi da. Bidez batez, bioprozesu horrek industria mailan aplikatzeko dituen oztopoetariko batzuk gainditzeko irtenbidea eskainiko da. Laborategiko entseguak burutzeko, biomekanizazioan agorturiko disoluzioak simulatzen dituen ingurune sintetikoa prestatu da (disoluzio errealaren kasuan aurretik mikroorganismoak iragazi egin beharko ziren). Gehiengo konposatuak (CuSO4, FeSO4 eta (NH4)2SO4) disolbatu ostean, pH-a azidifikatu da, hauspeakin (jarosita) erako galerak ekiditeko. Jarraian, hidrogeno peroxidoa (H2O2) erabiliz, ioi ferrosoa (Fe2+) ioi ferrikora (Fe3+) oxidatu da, ondorengo tratamenduak aplikatu ahal izateko. Hauspeakin zatikatuari dagokionez, hondar-disoluzioaren pH-a bi pausotan igo da sodio hidroxidoaren (NaOH) erabiliz; lehendabizi, 4,0-ra burdina hauspeatzeko, eta gero, 11,0-ra kobrea hauspeatzeko. Lehenengo pH-aren aldaketari esker, burdinaren % 99,5a baino kantitate handiagoa ezabatu da disoluziotik, kobrearen galera mespretxagarria izanik. Pauso honetako hauspeakina kaltzinatu ostean lortutako konposatua hematita sintetikoa (Fe2O3) izan da (produktu horren merkatu balioa ez da adierazgarria). Beste alde batetik, pH-a 11,0 denean, kobrearen ezabapena ere kuantitatiboa (% 99,5a baino altuagoa) izateaz gain, balio ekonomikoa duen kobrezko konposatu bat lortu da; hau da, hondakin disoluzio litroko 10,02 g tenorita (CuO) lortu dira. Amaierako disoluzioan geratzen diren metalen (Fe3+ eta Cu2+) kontzentrazioa oso baxua izatea lortu da, nahiz eta sulfatoen edukia oraindik ere altua izan. Tratamendu aukera honetan, erabiltzen den erreaktibo bakarra NaOH da, eta gastu energetikorik altuena kaltzinazio-prozesuari dagokio (3 €/L). Hitz gakoak Biomekanizazioa Kobrearen berreskurapena Disoluzio agortuen tratamendua Hauspeatze zatikatua Berreskurapen elektrokimikoa 1. Sarrera Baliabide naturalen erabilera jasangarria gizakiaren etorkizuneko garapenerako ezinbestekoa izango da. Gaur egungo testuinguru soziopolitikoan ekonomiari ingurumenari baino garrantzia handiagoa ematen zaion arren, XXI. mendea aurrera joan ahala jasangarritasuna ez da aukera izango, baizik eta beharrizana. Hurrengo hamarkadetan erronka berriak aurkeztuko dira mundu mailan, besteak beste: kontrol gabeko biztanleria igoera, berotze globala, berdintasun ezaren areagotzea, baliabide naturalen eskasia, kutsadura (atmosferikoa, lurzoruen kutsadura eta ur-kutsadura) eta hondakinen kudeaketa. Azken honi aurre egiteko, materialen optimizazioa eta ekoizpen hautabide desberdinen kudeaketaz aparte, ardura handikoa izango da hondakinen birziklapena eta bizi zikloaren analisia. Bide horien bitartez, horizonte ekonomiko berriak zabaltzen dira, baliabide primarioen kantitate handiak baliabide sekundarioengatik ordezkatuz. Gizarteak kontsumitzen dituen lehengaietatik batzuk, beste batzuk baino konplexuagoak dira osaera kimikoaren ikuspuntutik eta, beraien bizitza erabilgarria amaitzean, sortutako hondakinak era berezian kudeatu behar dira. Horien artean metalak etxetresna elektrikoetan, aparatu elektronikoetan, eraikinen egituretan eta, oro har, edozein industrian aurki daitezke. Hondakin metalikoaren jatorriaren eta metal ezberdinen proportzioen arabera irtenbide bideragarri posibleak aztertu beharko dira. Horretarako, hondakinen tratamendurako hierarkiak aukera ezberdinei lehentasuna ematen die: berrerabiltzeko prestakuntza, birziklapena, beste balorizazio motak (energetikoa barne), eta azkenik, deuseztapena. Metalen birziklapenaren potentziala oso handia da, eta hondakin solidoetan agertzeaz gain, hondakin likidoetan ere egon daitezke disolbaturik. Disoluzioetan metalak kontzentrazio handietan egoten direnean, erauzketa edo banaketa prozesua errentagarria eta jasangarria izan daiteke. Hala eta guztiz ere, metal asko batera disolbaturik daudenean, banaketa kimikoa oso zaila da. Bestela, metal bi edo hiru gehienez daudenean, aukera desberdinak aplika daitezke banaketa selektiboa burutzeko. Metalen banaketa kuantitatiboa lortuz gero, abantaila nagusi bi aipa daitezke: metal horien (edo beraien konposatuen) balorizazioa merkatuan (baliabide sekundario moduan saltzeko irtenbidea) eta geratzen den disoluzioaren kudeaketa errazagoa (disoluzioaren karga toxikoa asko murrizten delako). Lan honetan, prozesu biologiko batean geratzen den hondakin-disoluzio bat tratatzeko bide desberdinak saiatuko dira kobre metala banatzeko asmoz. Kobre metala gure eguneroko bizitzan sartuta dago hainbat tresna elektronikotan eta beraren berrerabilera premiazkoa da baliabide primarioen agorpena ekiditeko eta tratatu gabeko hondakinen kopurua gutxitzeko. 2. Testuingurua Gradu Amaierako Lan (GrAL) hau ikerkuntz lana da eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHUaren) barruan burutzen ari den ikerkuntz-proiektu zabalago baten barruan kokatzen da. Ikerkuntzproiektu nagusi horren izenburua hauxe da: "Desarrollo integral de un proceso de biomecanizado para la fabricación sostenible de piezas metálicas" (Erreferentzia: CTM2016-77212 (AEI/FEDER, EU); iraupena 2017-2020) eta GrAL honetan proiektu horren zati esperimental bat garatu da. Espainiako Ministerio de Economía, Industria eta Competitividad-en, Europar Batasunaren (FEDER-UE-ren) eta Agencia Estatal de Investigación-en (EAI-ren) diru-laguntza dauka eta MINECOG2016ko deialdian onartu izan zen. Ikerkuntza burutzeko taldearen kideak, UPV/EHUko Ingeniaritza Kimiko eta Ingurumen Ingeniaritza Saileko ikertzaileak eta Enpresen Antolakuntza Saileko ikertzaileak dira. Beheko irudian (1. irudia) erakunde finantzatzaile guztiak eta ikerkuntz-taldearen erakundea (UPV/EHU) erakusten dira. 1. irudia. Ikerkuntz-proiektu nagusian parte hartzen duten erakunde guztien logoa. Beste alde batetik, GrAL honen lan esperimental guztia UPV/EHUko Ingeniaritza Kimiko eta Ingurumen Ingeniaritza Saileko laborategietan egin da, Bilboko Ingeniaritza Eskolan. Analisiak egiteko ondokoen laguntza izan da: Unibertsitateko Sgiker zerbitzua, Ingeniaritza Nuklearra eta Jariakinen Mekanika Saila eta Ingeniaritza Kimiko Saila. 3. Helburuak Hondakinen kudeaketa egokia jasangarritasunaren lehentasuna izan arren, hondakin horietatik baliabideak edo materialak birziklatzea ere premiazkoa da. Metalezko piezak mekanizatzeko prozesu biologiko batean sortarazitako hondakin disoluzioak erabilita, kobre metala berreskuratzeko aukerak aztertzea eta bakoitzaren bideragarritasuna ezartzea da GrAL honen helburu nagusia. Horretarako hurrengo helburu partzialak ezarri dira: 1- Bi berreskurapen-tratamendu posible aztertzea; hala nola, hauspeakuntzaren bidezko banaketa eta elektrolisiaren bidezko ezabapena. 2- Aukera edo tratamendu bakoitzaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa analizatzea. 3- Aukera edo tratamendu bakoitzaren ingurumenarekiko bideragarritasuna ezartzea. 4. Lanaren onurak Gaur egun, hondakinak egoki tratatzea erronka handia da ikuspuntu tekniko eta ekonomikotik. Tratamendu guztiek onurak eta desabantailak dituzte, baina gaur egungo gizarte kontsumitzaile honetan hondakinei tratamendu eraginkorra aplikatzea nahitaezkoa da. Biomekanizazioa deritzon prozesu biologikoan sortarazten diren hondakin likidoak kudeatzeko proposamena finkatzea da GrAL honen helburuetariko bat. Erakarritako onurak ondokoak dira: 1- Bakterioak (eta mikroorganismoak orokorrean) iragazi ostean disoluzioaren arrisku biologikoa desagertu egiten da. 2- Metalak ezabatu ostean, hondakin likido horren toxikotasuna askoz txikiagoa da, gizakien eta ekosistemaren segurtasunerako. 3- Metal baliotsua eta berrerabilgarria den kobrea berreskura daiteke (bai egoera metalikoan bai konposatu eran). 4- Tratamendu-prozedura merkea eta sinplea proposa daiteke. 5- Biomekanizazioan sortutako hondakinetatik lortzen diren konposatuak berbaloratu eta berrerabili eginez, bioprozesua jasangarriagoa da, eta era berean, merkeagoa. 5. Aurrekariak 5.1 – Kobre metalaren garrantzia Mundu mailan aparatu elektronikoetako milioika tona hondakin sortzen dira urtero. Europar Batasunean (EB) bakarrik, osagai elektriko eta elektronikoen hondakinen (OEEH) 19,1 kg sortu ziren biztanleko 2013an, 9,8 milioi tona guztira EB mailan (Isildar et al., 2015). Halaber, aurreikuspenek gaurko zifrak handituko direla esaten dute. Esaterako, Ameriketako Estatu Batuetako Geologia Zerbitzuko (ingelesez USGS) ikertzaile batek, etorkizuneko kobre eskaerari buruzko artikulu batean aldarrikatzen du kobre eskaera gizabanakoekiko lineala izan dela 1900tik aurrera, eta azken mendean jaso den kobre eskaera esponentziala gizakien hazkunde esponentzialarekin zerikusia duela. Adierazpen honetatik abiatuz, 2100. urtean egungo 7,5 bilioi biztanletik 11 bilioiak gaindituko direla iragarri du Nazio Batuen erakundeak (NZE). Honekin batera, Txina eta India bezalako herrialdeen suspertze ekonomikoak, euren barne produktu gordina (BPG) per capita hobekuntzarekin, kobrea duten produktuak kontsumitzeko ahalera handituko dutela ulertzen da. Honela, kobre eskaera leunduko den une bat ailegatzea espero den arren, mende honetan zehar igotzen jarraituko duela aurretik jakiten da (Singer, 2017). Horrenbestez, metal iturri naturalen mugak eta hondakin elektronikoen metaketa jarraiak birziklapena buruan izatera eramaten gaitu. Birziklapenari esker, gai primarioei lotutako ingurumen arazoak murrizten dira, eta aldi berean, hondakinek lurzoruetan eta uretan eragindako kutsadura saihesten da. Merkatu egonkortasun horren isla da kobreak denboran zehar izan duen prezioa. Londreseko metal burtsak (LME) prezioen bilakaeraren datuak zuzkitzen ditu. 2. irudian 2019. urtean otsailak 15 eta martxoak 15 bitarteko prezioa erakusten da. Irudiak kobre tona baten prezioa erakusten du €-tan. 2019ko martxoan zehar salneurria 6000–7000 € bitartean aurkitzen dela behatzen da. Ikuspegi orokorrago bat edukitzeko xedearekin, 3. irudian adierazpen berbera erakusten da, oraingoan azken hamar urteetarako (2009-2019 bitartean). Azken hamarkadan (3. irudian), kobrearen batezbesteko prezioa 6000 €/tona inguruan dela ikusten da. 2018. urtean meategiko kobre produkzio globala 21 milioi tonakoa izan zen (Statista, 2019). Bestalde, produkzio osoaren ia erdia hiru herrialdeen ekarpena da: Txile, Peru eta Txina. Herrialde hauek kapazitate erraldoiak maneiatzen dituzte eta euren plantak produkzioa igotzen dute urtez urte (Pietrzyk eta Tora, 2018). Hurrengo irudian (4. irudia) herrialde ezberdinen ehunekoak aurkezten dira munduko kobre produkzioan, baita munduko 20 planta nagusien ekarpena munduko kobre produkzioari ere. 4. irudia. Mea nagusien ekarpena munduko kobre produkzioan (goialdean) eta munduko kobre produkzioa herrialdeekiko (behealdean). Beraz, 4. irudian erakusten denez, munduko 20 planta handienek ekoizpen totalaren % 40a baino gehiago produzitzen dute. Horren arabera pentsa daiteke horietako plantaren batean arazo teknikoak egonez gero, munduko produkzioan edukiko lukeen eragin negatiboa nabarmena izango litzatekela. Hala eta guztiz ere, ikerketek iturri naturalen hornikuntza momentuz nahikoa dela erakusten dute (Singer, 2017). Arazoa epe labur eta ertainera horrenbestez, ez da izango nondik atera daitekeen kobrea, baizik eta bere hondakinak nola kudeatu. 2017an kobre finduko produkzioaren % 17a baino ez zen txatarretik etorri (The World Copper Factbook, 2018). Horregatik, kobrea deuseztatzeak dakarren kutsadura murrizteko eta baliabide naturalen ustiapenari atxikitutako ingurune inpaktuak murrizteko, kobrea duten produktuen birziklapenerako bide berriak arakatzea beharrezkoa da. Ondoko ataletan, gaur arte erabili diren birziklapen teknikei buruzko adibide esanguratsuenak deskribatuko dira, bereziki kobrearen kasuan aplikatuta. 0% 10% 20% 30% 40% 50% Munduko kobre produkzioaren portzentajea Meatzeen izena Kobrearen birziklapena Metal preziatuak dauzkaten hondakinak zabortegietan deuseztatzea ohiko praktika izan da denbora luzez, konposatu toxikoak isurtzen dituzten lixibiatuak sortuz. Metal hauek, kutsatzaile organiko iraunkorrekin batera, ingurunerako garraioa jasan dezakete ez badira zuzen kudeatzen. Arazo honi irtenbidea bilatzeko asmoz, ekonomikoki emankorrak diren hautabideak (beti ere ingurumena gogoan hartuz) proposatu izan dira. Ikusmolde fisiko-mekanikoarekin hasiz, pirometalurgia eta hidrometalurgiarekin jarraituz, eta biometalurgia, elektrolisia eta fluido superkritikoekin amaituz kobre birziklapenaren historian zehar egon den bilakaera zabala da (Yang et al., 2018). Prozesu pirometalurgikoak edo hidrometalurgikoak asko erabiltzen dira gaur egun, baina, tamalez, kutsadura atmosferikoa sorrarazten dute, dioxinak eta furanoak atmosferara askatuz (Yang et al., 2009). Ondoko atalean garrantzitsuak diren prozesu mota horiek azalduko dira. Prozesu pirometalurgikoak Prozesu pirometalurgikoak, tratamendu termiko ohikoak dira metalak banatzeko eta berreskuratzeko. Oro har, prozesu horietan beroa erabiltzen da metalak erauzteko eta bost pauso nagusi ditu: 1- Zatiketa (Grinding). Elikatuko diren materiala zati txikiagoetan ebaki behar da. 2- Kiskalketa (Calcination). Deskonposaketa termikoa egiten da. 3- Txigorketa (Roasting): gas-solido erreakzioak gertatzen diren tratamendu metalurgikoak dira tenperatura altuetan. 4- Fusioa (Smelting): Produktu kimikoak banatzeko prozesua. 5- Finketa (Refining): Metalaren purutasuna igotzeko tratamendua 5.irudian mineralen kobrea erauzteko prozesu pirometalurgikoen eskema erakusten da. 5. irudia. Pirometalurgia bidezko kobre berreskurapena sulfuro meetatik (Mishra et al. Lecture Notes). Prozesu pirometalurgikoen abantaila nagusia edozein motako txatarra (hondakin solidoa) elika daitekeela da, mineralaz gain. Txatarra elektronikoa lehengaiekin nahas daiteke kobrea, urrea edo zilarra berreskuratzeko. Desabantaila nagusien artean, zabor kantitate aski sortzen dela, metal preziatuak galtzen direla bidean eta aluminioa eta burdina berreskuratzeko zailtasunak daudela aipa daiteke (Kaya, 2016). Noranda deritzon galdaketa prozesua Kanadan, edo Umicore deritzon galdaketa prozesua Belgikan, prozesu pirometalurgikoen adibide esanguratsuak dira, adibidez hondakin elektriko eta elektronikoak tratatzeko. Funtsez, hondakin elektronikoak labe garaira elikatzen dira, gero anodo labe batean purutasuna igotzen da, eta bukatzeko, elektrofintze prozesaketa bat egiten zaio elektrolisi edo elektrolagatzearen bidez. Izendatutako prozesu hauek gas kutsatzaileen kontrol sistema aurreratuak behar dituztenez, kostua oso altua da (Hsu et al., 2019). Nahiz eta berreskuratze era hau gailentzen den, ingurumen arauen gogortzeak ikerketen jarraipena sustatu du. Bide honetatik, hondakin elektriko eta elektronikoak birziklapenerako, ingurumenarekiko atseginagoak diren eta energia kontsumo baxuagoak dituzten irtenbide ordezkoak bilatuz hidrometalurgia aurkeztu zen (Kim et al., 2011). Prozesu hidrometalurgikoak Prozesu hidrometalurgikoak hiru pausoetan banatzen dira; 1- metalaren lixibiazioa fase solidotik fase likidora, 2- bereganatutako fase likidoaren arazketa eta 3- metalaren lorpena fase likidotik zementazio edo elektrolagatze bidez (El Okazi et al., 2017). Normalean, erreaktibo azidoak erabiltzen dira, hondakinetatik ezpurutasun metaliko ugari disolbatuz aldi berean, burdina eta beruna batez ere (Sun et al., 2017). Tenperatura altuetako prozesu pirometalurgikoekin alderatuz, tenperatura baxuetako prozesu hidrometalurgikoek lehentasuna daukate. Aitzitik, hautakortasuna eta eraginkortasun arazoak erronkak dira (Sunt et al., 2015). Metalen arazketarako tekniken artean zementazioa, disolbatzaile bidezko erauzketa, ioi-trukaketa eta ikatz aktibatuaren bidezko adsortzioa daude. Azkenaldian, zianuro bidezko lixibiazioa baztertzen ari da toxikotasun arrazoiengatik. Tiourea eta tiosulfatoa bidezko lixibiazioak garbiagoak dira, baina kontran erreaktibo kantitate handiak dakartzate, beste desabantaila batzuekin batera (Hsu et al., 2019). Prozesu hidrometalurgikoetan hondakin likido kopuru handiak izaten dira eta zinetika motela izan ohi da (Kaya 2016). Kobre eta metal preziatuen berreskurapena da hidrometalurgiak sarritan duen helburua eta azidoen bidezko lixibiazioa da gehien erabilitakoa. Adibidez, gaur egun, aparatu elektriko eta elektroniko guztietan dauden oinarrizko plaka inprimatuetatik (Printed Circuit Boards, PCB) kobrea erauzteko gero eta erabiliagoa da teknika hau (Cui eta Zhang, 2008). Ondoko irudian (6. irudia) PCBak tratatzeko prozesu hidrometalurgiko baten eskema erakusten da (Castro eta Martins, 2009). Kobrea lixibiatzeko, azido sulfurikoa (H2SO4) erreaktibo arrunta da, baina azido nitrikoa (HNO3) ere oso erabilia da. Bi azido hauek ordea, ez dira oso hautakorrak edo selektiboak, eta horregatik, amoniakoa ere erabiltzen da, kobrearen konplexuen bitartez bereizketa errazteko asmoz (Hsu et al., 2019). Baina erreaktiboen gastua murrizteko nahian teknika berri bat sortu da, biohidrometalurgia alegia. Prozesu biohidrometalurgikoak edo biometalurgikoak Duela urte gutxi batzuk, metalen birziklapenaren ikuspuntu biohidrometalurgikoan arreta jarri zen, sinplea, merkea eta ingurumenarekiko errespetutsua zelako. Bi alor nagusi daude biometalurgian: biolixibiazioa (edo bioleaching-a) eta biosortzioa. Lehenengoa sulfuro mineraletatik metalak erauzteko erabiltzen da bakterioek bideraturiko erreakzioen bidez. Teknika honekin metal ugari (Co, Mo, Ni, Pb) erauz daitezkeen arren, orain arte kobrea eta urrea bakarrik ustiatu dira industria eskalan. Bigarrena, biosortzioa, interakzio fisiko-kimiko pasiboa da mikroorganismoen eta disoluzioko ioien artean. Hainbat bakterio, legamia, alga eta onddoek metalak metatzeko ahalmena dutela ezagutzen da (Cui eta Zhang, 2008). Biolixibiazioa, antzinatik ezaguna da mehatzeetan aplikatzen zelako. Mikrobio-lixibiazio edo bioleaching izenaz ere ezagutua, mikroorganismoek beraien metabolitoen bidez metalak berreskuratzeko duten gaitasunaz baliatzen da (Chen et al., 2015). Azken hamarkadetan, mineralen lixibiazioan erantzule diren mikroorganismoak topatu eta karakterizatu dira, bereziki burdina eta sufrea oxidatzen dituzten bakterioak, zuzeneko edo zeharkako mekanismoen bitartez. Biolixibiazioa eraginkorra da, baina sarritan geldoa ere; horregatik prozesua azkartzeko aplikazio kimiko eta biologikoen konbinazioa tartekatu daiteke (Priya eta Hait, 2017). Biolixibiazioa metal preziatuen erauzketarako erabili izan da denbora luzez. Aitzitik, ikerlanak aldizkakoak dira eta, gehienetan, laborategi eskalakoak hondakin elektriko eta elektronikoen birziklapenean zentratu dira (Priya eta Hait, 2017; Wu et al., 2018). Nolanahi ere, biolixibiazioa potentzial ikaragarrizko teknika da etorkizuneko hondakinen birziklapenerako, eta oraindik parametroen ezagutzaren eta prozesuen optimizazioaren bidean aurrerakada handiak espero dira. 5.2 – Biolixibiazioa eta biomekanizazioa Aparatu elektronikoen bilakaeraren ondorioz, fabrikazio teknologiek gero eta pieza txikiagoak egin behar dituzte. Mikroosagaiek material kantitate txikiak erabiltzen dituzte eta energia gutxiago behar dute euren produkzioan. Sektore elektronikoan, optikoan, aeroespazialean eta abarretan aurki daitezke mikroosagaiak. Mikroteknologiei begira mikromekanizazioa 100 µm inguruko dimentsioko piezak tratatzeko erabiltzen da (Diaz-Tena et al., 2017). Xenofontos et al. (2015) ikertzaileen esanetan, mekanizazioa gainazal batetik materiala erauztea da, forma eta dimentsio desiragarriak lortzeko. Mikromekanizazioa prozesu fisiko edo kimikoen bidez lortzen da gehienetan, hala nola, mikroehotzea, laser-izpi mekanizazioa, deskarga mikroelektrikoen bidezko mekanizazioa edo erreaktibo kimiko indartsuen bidezko mekanizazioa. Prozesu horietan energia kimiko edo termoelektriko oparoak erabiltzen dira, eta horrekin batera, ingurumen inpaktu handia ere kontuan hartzekoa da (Xenofontos et al., 2015). Mikromekanizazio metodo hauek guztiek desabantailak dakartzate. Aipatzekoa da kaltetutako geruzak sor ditzakela tratatutako gainazalean eta beroaren eraginez zona akastunak ere ager daitezkeela. Desabantaila hauek direla eta, piezaren kalitatea jaitsi egiten da (Hocheng, Jadhav, eta Chang, 2012). Arazo horiei aurre egiteko bioteknologia erabiltzea proposatu zen mende honen hasieran eta bereziki azken bosturtekoan gero eta gehiago erabili ohi da. Bioteknologiaren aurrerapenek aukera eman dute mekanizazio sektorean mikroorganismoen erabilerara. Mikroorganismoen aprobetxamendua oso abantailatsua da euren metabolismoko energia erabiltzen dutelako material erauzketa gauzatzeko. Honi esker, energia aurrezpenaz gain, kaltetutako gainazalik ez da agertzen, produktuei kalitate-plus bat eskainiz. Biomekanizazioan erabiltzen diren mikroorganismoak merkatuan aurki (erosi) daitezke, eta era jarraituan kultibatu daitezke baldintza onuragarri batzuk beteta. Prozesua berriztagarritzat sailkatzen da. (Hocheng et al., 2012). Biomekanizazioa hobeto ulertzeko asmoz, biolixibiazio prozesu-mota bat dela esan behar da. Zientzia eta teknologia hiztegiak honela definitzen du lixibiazio hitza: "Nahaste solido batean zehar igarotzen den disolbatzaile batek substantzia disolbagarriak erauztea" (ZT Hiztegia, 2019). Bio aurrizkiak mikroorganismoek jarduten duten berri ematen du. Orobat biolixibiazioa lixibiazio kimikotik aldentzen da, mikroorganismoek eragindako erauzketagatik ordezkatuz. Hobien lixibiazio bidezko ustiapenera bueltatuz, 1962an identifikatu zen lehenengo aldiz kobrearekin kontaktuan jartzean uretan disolbaezina zen konplexua sortzen zuen molekula organikoa. Handik aurrera disolbatzaile bidezko erauzketa martxan jarri zen, lixibiazioz ezagutzen dena azken finean. Prozesu honen bilakaera hidrometalurgia izan zen. Lixibiazioa prozesu honen lehenengo fasea da eta, ondoren, kontzentrazio-purifikazioa eta metalaren berreskurapena datoz. Disolbatzaile bidezko erauzketa erabiltzen duten instalazioak ugariak dira munduan zehar, eta gero eta gehiago dira produktu sekundarioetatik hornitzen diren plantak (Alguacil, 1998). Azkenaldian, bioteknologian oinarritutako hautabidea disolbatzaile bidezko metodoari ari zaio lehian eta honen zergatia sinplifikazio teknikoa, koste operazional baxua eta ingurumen inpaktu erlatiboki baxua dira. Horregatik, Lurreko Cu ustiapen naturalen produkzioaren 20 milioi tona urtekoetatik % 25a biolixibiazioz erauzi egiten da (Mazuelos et al., 2018). Sulfuro hobien biolixibiazio jardueran landu gabeko mineralak mikroorganismoen eraginaren menpe jartzen dira, metala sulfuro kristalen egituratik ateratzeko. Kobre meatzeen biolixibiazio printzipioa oinarritzat hartuz, pieza metalikoak mekanizatu egin daitezke mikroorganismoen laguntzaz (biomekanizazioa). Biomekanizazioaren mekanismoa Biomekanizazio prozesua azaltzen duten mekanismoak bi dira: zuzena eta zeharkakoa (8. irudia). Zuzenaren funtsa bakterioek plakan atxikitzean datza, aktibitate entzimatikoa kobrearen oxidazioaz eta disoluzioaz erantzulea izanik. Mekanismo hau, hala ere, ez da nabarmena, kobre erauzketa totalaren % 5aren erantzule baino ez da. Bestalde, zeharkako mekanismoa bi etapetan banatzen da. Lehenengo etapan, bakterio kimiotrofo eta azidofiloek ugaldu egiten dira burdin (II) ioiak burdin (III) ioietara oxidatzean lortzen duten energiaz baliatuz. Bigarren etapan, lehenengo etapan sortutako ioi ferrikoak kobrearen disoluzioa eragiten du (Díaz-Tena et al., 2018). 2𝐹𝑒ଶା + 1 2 𝑂ଶ + 2𝐻ା → 2𝐹𝑒ଷା + 𝐻ଶ𝑂 𝑍𝑒ℎ𝑎𝑟𝑘𝑎𝑘𝑜 𝑒𝑟𝑟𝑒𝑎𝑘𝑧𝑖𝑜𝑎𝑟𝑒𝑛 1. 𝑒𝑡𝑎𝑝𝑎 𝐶𝑢଴ + 2𝐹𝑒ଷା → 𝐶𝑢ଶା + 2𝐹𝑒ଶା 𝑍𝑒ℎ𝑎𝑟𝑘𝑎𝑘𝑜 𝑒𝑟𝑟𝑒𝑎𝑘𝑧𝑖𝑜𝑎𝑟𝑒𝑛 2. 𝑒𝑡𝑎𝑝𝑎 igotzea ez da komeni; alde batetik, mikroorganismoek pH aldaketa bortitzei sentikorrak direlako; beste aldetik, jarositak (sulfatozko konposatu konplexuak) prezipita ez daitezen. Aurretik azaldutako zeharkako erreakzioen abiadura aldea dela eta, ordu batzuk igarota kobre osagaien MER-a murriztu egiten da. Disolbatutako kobrearen eta burdina oxidatzen duten mikroorganismoen arteko interakzioa kaltegarria da kobreak 5 g/L-ko kontzentrazioak gainditzen dituenean, eta gutxira arte tolerantzia limite biologikoa 20 g/L dela uste izan da (Díaz-Tena et al., 2016). Berebat, Cu-arekiko interakzioaren efektua biotikoa zela uste zen. Mazuelos et al.(2018)-en lanen ondorioetan ordean, azaltzen da mikroorganismoek 20 g/L-ko kontzentrazioetara moldatu litezkela operazio jarraituetan, baina biooxidazio ratioaren % 25eko jaitsiera eragingo lukeela. Hala eta guztiz ere, ratio hau hirukoiztu daitekeela esaten da, aire emaria oxigeno puruaz ordezkatuz gero. Gainera, biooxidazioaren inhibizioa faktore biologikoen menpe bakarrik ez dagoela dio, erreaktoreen diseinu hobekuntzak prozesua optimizatu dezakeela aldarrikatuz. 5.3 – Agorturiko disoluzioak Biomekanizazioan erabiltzen den disoluzioa hainbat aldiz berrerabil daiteke piezak lantzeko, baina denboran zehar disolbaturiko metalen kontzentrazioa gero eta altuagoa da, eta mikroorganismoen aktibitatea jaitsi egiten da. Ondorioz, prozesua moteldu egiten da guztiz eten arte. Disoluzio agortu hori ezin da zuzenean saneamendu sarera isuri, isurketen legedia betetzen ez duen konposatuen kontzentrazio handiak dituelako bere baitan. Hori dela eta, prozesuaren hondakina behar bezala tratatzeko, lehenik eta behin haren konposizioa definituko da zehatz-mehatz. Biomekanizazioko hasierako ingurunea 9K izenarekin ezagutzen da. Konposizio nagusia hurrengoa da: 2. taula. 9K salda likidoaren konposizioa (Silverman eta Lundgren, 1959) Saldaren hasierako pH-a 1,8-ra doituta dago. Aitzitik, jatorrizko konposizioan burdin eta amonio sulfato kontzentrazioak beste konposatuak baino kontzentrazio handiagotan daudela hautematen da. Simulatuko den biomekanizazioko hondakinaren konposizioan hasierako espezieetatik bakarrik hartuko dira kontuan azken bi hauek. Orobat, prozesuaren amaieran mekanizatutako plaketatik kobrea disoluziora pasatu izana simulatu behar da. 9K ingurunea biomekanizazio prozesua burutzeko erabiltzen den nahastea da. Nahaste honen konposizio zehatzak Acidithiobacillus ferrooxidans bakterioaren hazkuntzarako baldintzak bermatzen ditu. Hasieran, ez du kobrerik izango, kobre ioiak mekanizatu nahi den pieza sartzean hasiko direlako disolbatzen. Honela, hondar-disoluzioen irudi den ingurune sintetikoaren prestakuntzan ondorengo espezieen kontzentrazioak egon beharko dira disoluzioan: 3. taula. Ingurune sintetikoaren hasierako konposizioa (Díaz-Tena et al., 2017) Kontuan hartzekoa da disoluzio errealetan aurretratamendu bat beharrezkoa litzatekela hondardisoluziotik mikroorganismoen biomasa ateratzeko. Horretarako disoluzioa filtratzerakoan Acidithiobacillus ferroxidans bakterioen tamainarekin (~ 0,5 mikra) bateragarria den poro tamaina hautatu behar da. Disoluzio honetatik kobrea berreskuratzeko motibazioa agerikoa da kontzentrazioari erreparatuz. Kobrea ur-disoluzioetatik erauzteko teknika anitz existitzen dira uren tratamenduen arloan. Teknika hauen artean, kobrea eskuratzeko biderik eraginkorrena bilatu behar da bi helburu nagusirekin: biomekanizazioko agorturiko disoluzioen toxikotasuna murriztea (ingurumenarekiko errespetutsua den eta legediaren kontzentrazio mugak betetzen dituen hondarra lortuta), eta kobrezko azpiproduktu bat lortzea (aplikazio industrialetan kobre primarioa ordezkatzeko balioa duen lehengai bat lortuta). Kobrea ezabatuz gain, burdina ezabatzea ere lortuko da, nahiz eta hasiera batean ekonomikoki deigarria ez izan. Dena den, tratamendurako prozesu bat aukeratzean, bideragarritasun teknikoaz gain, bideragarritasun ekonomikoa ere oso garrantzitsua da; hondakinaren tratamendu gastuak aurrezteaz gain, bigarren azpiproduktu horri irtenbide ekonomikoa bilatzea ere hausnartzekoa da. 5.4 – Isurketen legedia eta ingurugiroan eragindako efektuak Aurrean aipatu den bezala, agorturiko disoluzioek tratamendua behar dute isuri baino lehen. Beraz, lehenengo pausoa disoluzio horiek dituzten osagai nagusien toxikotasuna aztertzea da eta, ostean, legediaren mugak aurkeztuko dira, arazketa-maila balioztatu ahal izateko. integratzeko argibideak biltzen zituen. Lehenengo artikuluan adierazten zen bezala, zuzentarauaren helburua hondakin uren aurrean ingurumenaren babesa sustatzea zen. Zuzentarau horren I. eranskineko C puntuak, hondakin ur industrialen betekizunak finkatzen ditu, sare biltzaileetara isuri nahi izanez gero. Aurretiko tratamenduek hurrengo alderdiak errespetatzera zuzenduta egon beharko dira:  Hondakin uren tratamendurako instalazioetan lan egiten duten langileen osasuna babestera.  Ekipoak kaltetzen ez direla bermatzera.  Hondakin uren eta lohien tratamendurako instalazioen funtzionamendua kaltetzen ez dela bermatzera.  Planta hauetako isuriek ingurumenarekiko kaltegarriak diren substantziarik ez dutela ziurtatzera, lohiek ere baldintza hori ere bete behar dutela. Xehetasun hauetatik hauteman daiteke, zuzentarau honek ez zituela ur industrialak saneamendu sarera eransteko jarraibide baliagarriak ematen, baizik eta etorkizunean landu beharreko gaia aurkezten zuela. Gaur egun, Estatu mailan indarrean dagoen ur-legedia 1/2001 Legea da (BOE-A-2001-14276, 2001). Helburuen artean ur kontinentalen, kostaldeko uren eta trantsizio uren babesa definitzen da. Hondakin-emari industrialak ibaietara zuzenean isurtzekotan, beharrezko isuri baimena edukitzeaz gain, kontrolerako kanona deritzon tasa ordaindu behar da, 113. artikuluan ezartzen den moduan. Tasaren xedea ingurune hartzailearen azterlan, babes, kontrol eta hobekuntza funtzioak betetzea da. Zenbatekoa prezio basiko baten eta handiagotze edo txikitze koefiziente baten arteko biderketa da. Koefizientearen balioa arau maila duen norma batek zehaztu behar du isuriaren izaeraren, ezaugarri eta kutsadura mailaren eta isurtzen den medio fisikoaren ingurune kalitate faktoreen menpe. Hondakin ur industrialen prezio basikoa 0,04207 €-tan finkatzen da eta koefiziente aldakorra ezin da edozein kasutan 4 baino handiagoa izan. Begietsi daitekeenez, biomekanizazioko hondakinak kudeatzeko bi bide nagusi antzematen dira. Alde batean, isuri baimen bat lortuz hondakina botatzen da, dagokion tasa ordainduz, edo hondakinak kudeatzeaz arduratzen den enpresa bati azpikontrata daiteke. Bide honetatik, gastu ekonomikoa agerikoa da eta hondakinaren balorizazioa baztertu egiten da, ingurumen naturalari kalte egiten dioten substantziak isuriz. Gainera, "kutsatzen duenak ordaindu egiten du" irizpidearekin bat eginez, hondakina zuzenean isurtzea atzerapauso ekonomikoa da prozesuaren errentagarritasunean. Beste aldean, hondakinaren tratamendua aurrera eramanda, hiru onura azaltzen dira nagusiki: 1- Isurien kontrol-kanona aurrezten da. 2- Ingurumenaren kutsadura inpaktuak saihesten dira. 3- Berrerabil daitezkeen produktu sekundarioak eskuratzen dira. Lan honetan zehar, biomekanazioaren agorturiko disoluzioen birziklapen teknika ezberdinak analizatuko dira, eta aukeren bideragarritasun ekonomikoaz eztabaidatuko da, Europako hondakinen kudeaketa pentsamoldearekin bat eginez. Bultzatutako pentsamolde horren barruan, hondakinak baztertzea kudeaketa-hierarkiaren azken pausoan kokatzen da (Diario Oficial de la Unión Europea, N°L 312/3, 2008). Biomekanizazioaren hondakin likidoak tratatu ostean, burdin eta kobrerik ez edukitzea bilatzen da. Tratatu osteko disoluzioan dauden konposatuak eta beraien kontzentrazioak erabilitako teknikaren araberakoak izango dira; kasurik eraginkorrenean, disoluzioa saneamendu sarera zuzenean botatzeko egokia izango da. Jomuga honetara iristeko bete behar diren emisio balio limiteak (EBL) ezagutu behar dira. Kontzentrazio balio hauek lurraldearen arabera aldakorrak direnez, Bilboko kasua azalduko da. Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak (BBUP) publikatutako saneamendu eta arazketa zerbitzuak erregulatzen dituen ordenantzaren arabera (BBUP ur-hornikuntza zerbitzuaren ordenantza, 2019), hondakin urak kontzentrazio esparruetan mantentzen direla ziurtatu behar dela aditzera ematen da, Partzuergoaren isuri baimena lortzeko asmoz. Oro har, baimena eskaintzeko dokumentu horretako I. eranskinaren EBL-ak gainditzen ez direla egiaztatzen da. BBUPko ordenantzako I. eranskinean agertzen diren EBLen artean, hurrengo parametroak dira interesgarriak biomekanizazioko agorturiko disoluzioen kasuan: Kobrearen EBL  7,5 mg/L // Burdinaren EBL  30 mg/L Prozesu industrialei dagokienez, ordenantza honekiko B motako erabiltzaileak izango dira 200 biztanle baliokide baino gutxiagoko kutsadura maila eratzen duten aktibitateak, eta C motakoak 200 biztanle baliokide baino gehiagokoak. Biztanle baliokideen kalkulua 91/271/CEE zuzentarauan ezarritakoaren arabera kalkulatuko da. Erabiltzaile motaren arabera kutsadura kargaren zehaztapena era ezberdinean gauzatuko da. Aipatu diren erabiltzaile mota biren (B eta C) arteko alde nagusia da B motako erabiltzailearen kasuan isurien baimena Udal Lizentziaren (edo adierazpen arduratsuan edo aurretiazko komunikazioan kasuan kasu) barnean inplizituki biltzen den bitartean, C motako erabiltzaileak Partzuergoari eskatu behar diola baimena, ezartzen den formatua jarraituz. 6. Alternatiben analisia: Kobrea berreskuratzeko metodoak Teknologia-mota asko ikertu dira azken urteetan zehar kobrea berreskuratzeko hondakin uretatik. Teknologia horien artean aipagarrienak ondokoak dira: hauspeatze kimikoa, adsortzioa, mintzen bidezko ezabapena eta prozesu elektrokimikoak, baina guztiek dituzte abantailak eta desabantailak (Nassef eta El-Taweel, 2015). Teknika konbentzionalen aurrean kostu baxuago eta hautakortasun hobeagoa duten irtenbide berriak ari dira agertzen azkenaldian, gero eta nabarmenago den metal astunen kutsadurari aurre egiteko. Teknika berrien artean, biosortzioak aipamen berezia merezi du. Kobrea ur-disoluzioetatik ezabatzeko ezagutzen diren zenbait teknika konbentzional eta berritzaileak deskribatuko dira jarraian. 6.1 – Hauspeatze bidezko berreskurapena Hauspeatze kimikoa maiz erabiltzen da metal astunak ur-disoluzioetatik ezabatzeko. Eraginkorra da eta oso erabilia industrian operatzeko erraza delako. Honen printzipioa hauspeakina sortzean datza, disolbatutako ioien asetasunaren bidez. Prozesu-mota honetan metalak, hidroxido, sulfato, sulfuro, karbonato edo fosfato eran hauspeatu ohi dira. Metalak euren hidroxidoetan ezabatu daitezke erreakzionatzaile kimiko desberdinak erabiliz, baina disolbaezinak diren beste azpiproduktu batzuk ager ez daitezen gomendatzen da sodio hidroxidoa (NaOH) edo amonio hidroxidoa (NH4OH) erabiltzea (Fedje eta Strämvall, 2019). 10. irudian laborategian banandutako Cu-aren hauspeakina erakusten da. Sortutako hauspeakinak metalen konposatu disolbaezinekin batera, garbiketa, trinkotze eta lehortze etapetatik igarotzen dira. Hortaz, prezipitazio metodoek efluente arriskutsuen arazoa material arriskutsu arazo batera transferitzen dute. Amaierako azpiproduktuei irtenbide ekonomikoa topatu ahal bazaie abantaila itzela izango da, baina amaierako lohia bota egin behar bada, kudeaketakostuak kontuan hartu beharreko desabantaila sorraraziko du (Giannopoulou et al., 2013). Hidroxidoen bidezko hauspeatzea Metal astunen hauspeatze kimikoa oso erabilia da, kostu baxuko irtenbide sinplea delako (Huisman et al., 2006). Hidroxidoen bidezko hauspeatzearen efizientzia, hauspeatutako fasearen disolbagarritasunaren eta solido/likido banaketa prozesuaren eraginkortasunaren araberakoa da (Baltpurvins et al., 1996). pH-aren balioa 8 eta 11 tartean dagoenean metal hidroxidoen disolbagarritasuna minimoa da. Ca(OH)2 (kare hila) edo NaOH erabiltzen direnean kobrea ezabatzeko pH optimoa 12 da. 10. Irudian pH 11-n hidroxidoen bidezko kobre hauspeakina erakusten da. Bestalde, hidroxidoen bidezko hauspeakuntzan koagulatzaileak gaineratu daitezke (polimero organikoak adibidez) metal astunak erauzteko. Prozesu honek eragozpenak ere baditu, esate baterako, erlatiboki dentsitate txikia duten lohiak sortzen direla (Fu eta Wang, 2011). Sulfatoen bidezko hauspeatzea Sulfatoak hauspeatzea ere metal astunak ur-disoluzioetatik ezabatzeko metodo efektiboa da. Hidroxidoen aurrean abantaila batzuk dituztela aipatu beharra dago. Sulfatoen hauspeakinek hidroxidoenek baino askoz disolbagarritasun txikiagoa dute. Horrenbestez, metalen ezabapen portzentaje handiagoa lor daiteke pH tarte zabalago batean. Are gehiago, sulfatoen lohiak trinkotu eta ura kentzeko (lehortzeko) ezaugarri hobeak dituzte. Hala eta guztiz ere, praktika horren arriskuak kontuan hartzekoak dira. Komeni da hauspeatze prozesua ingurune basiko edo neutroan gauzatzea azido sulfhidrikoen (H2S) lurrun toxikoen agerpena saihesteko. Azkenik, beste atzerapauso bat sulfato metalikoen hauspeakin koloidalen eraketa da, iragazpen zailtasunak eragiten (Fu eta Wang, 2011). Kelatoen bidezko metodoa Konplexu eratzaileen (kelatoen) erabilerari gero eta arreta gehiago jartzen ari zaio. Kelato bat ioi metaliko baten inguruan eratutako konplexu oso egonkorra da. Bi taldetan sailkatzen dira, aminopolikarboxilatoak eta polifosfanatoak. Aminopolikarboxilatoen (EDTA, NTA, DTPA…) metalen ezabapenerako aplikazio industrialak ugariak dira (Jachula et al., 2012). Adibidez, azido etilendiaminotetraazetikoak (EDTA) metal dibalenteak ezabatzeko ahalmena du eta kobrearen tratamendurako aproposa da. Baina, azkenaldian biodegradagarritasun handiagoko konposatuengatik ordezkatua izaten ari da. Lehiakorrak izateko kelatoak sinpleak izatea komeni da, eta eskuratzeko errazak. Era berean, sortzen diren loturak ez dira bereizkorrak eta lotura pobreak eratzen dituzte. Eraginez, lotura ezegonkor horrek metala deskonposa dezake eta ingurunera berriz isuri, edo kasu batzuetan, azpiproduktu organiko toxikoak sakabanatu ere bai (Matlock et al., 2002). Xu eta Zhang ikertzaileek (2006) metal astunen kelato organiko berri bat sintetizatu zuten: dipropil ditiofosfatoa. Haien aurretiko kelatoekin konparatuz, metalen lotura sendoak bermatzen ditu, erreakzio abiadura azkarra du eta 30 minutuz irabiatuz, eta filtratu ostean, hasierako disoluzioan dauden ioi metaliko bakoitzaren % 99a ezabatzeko gai dela egiaztatu zuten. Material honen alde, bere sintesia oso erraza da eta material primarioak oso merkeak. Kelatoen inguruko ezagutza eta garapena aurreratzen doan heinean, teknologia honen alde egiteko arrazoiak hedatuko direla espero da. 6.2 – Berreskurapen elektrokimikoa Berreskurapen elektrokimikoa elektrolisi deritzon prozesuan oinarritzen da. Honen arabera, elektrolitoak dituen disoluzio batetik korronte elektrikoa igaroarazten da erabiltzailearentzat baliagarriak diren erredukzio-oxidazio (ERREDOX) erreakzioak sustatzeko. Oxidazioa (elektroien galera) anodoan gertatzen da; erredukzioa (elektroien irabazia) berriz, katodoan ematen da. Korronte elektrikoa gatzak (elementu metaliko eta ez-metalikoez osaturiko konposatuak) disolbatuta dituen ur nahasketatik zehar baldintza egokietan pasarazten bada, metala (kobrea gure kasuan) apurka-apurka elektrodoen batean (katodoa edo anodoa) pilatzen joango da, gehienetan egoera elementalean. Disolbaturik dauden metalen berreskuratze ahalmena jarraian agertzen den serie elektrokimikoan metal bakoitzak duen posizioaren araberakoa da (11. irudia). Disoluzio/lixibiatuetatik ikasketa objektu diren metalen berreskuratze ahalmena serie elektrokimikoan duten posizioen araberakoa da. Serie elektrokimikoak ERREDOX erreakzioak antolatzen ditu beraien erredukzio potentzial estandarrari erreparatuz eta ioi hidrogenoa (H+) erreferentziatzat hartuz. (11. irudia). Serie elektrokimikoak ERREDOX erreakzioak antolatzen ditu beraien erredukzio potentzial estandarrei erreparatuz eta ioi hidrogenoa (H+) erreferentziatzat hartuz. 11. irudia. Erredukzio potentzial estandarrak: Erredukzio erdierreakzioak eta euren elektrodo potentzial estandarrak 25°C-tan. Horrenbestez, metalik nobleenak, zilarraren kasua bezala (11. irudia), eta neurri txikiagoan kobrea, metal aproposak dira elektroiak bereganatzeko eta, beraz, elektrolagatzeko errazak dira. Erreaktiboak diren metalak, zink edo kromoaren kasuak adibidez, aldiz, elektroiak askatzeko joera dute eta haien elektrolagaketa zailagoa da. Bestalde, teorian denbora zehatz batean berreskuratu daitekeen metal kantitatea Faradayren legearen bitartez kalkula daiteke. Beste era batera esanda, elektrolisiaren bidez disoluzioan aurkitzen den erauzitako substantziaren masa eta korronte elektrikoaren intentsitatea zuzenki proportzionalak dira. Metalen berreskurapen elektrokimikoa teknologia "garbia" kontsideratu izan da prozesuan zehar hondakin gehigarririk ez delako sortzen. Metodo hau maiz erabili izan da hondakin uretatik kobrea berreskuratzeko (Liu et al., 2017) eta Espainiako Normalizazio eta Ziurtapen Erakundearen (AENOR) arabera gomendatutako prozedura da aluminiozko piezetan eta kobre zein aluminiozko aleazioetan kobre kopurua zehazteko (UNE-EN 16117-2:2014 eta UNE 38171:1996). Elektrolisian kontuan hartu beharreko parametroak hurrengoak dira:  Korrontearen intentsitatea: 1 A baino korronte handiagoak erabiltzekotan, disoluzioaren irabiaketa bermatu behar da, elektrodoaren gainazalean ematen den elektroi defizitaren eraginez sortutako polarizazioa ekiditeko. Polarizazio elektrokimikoa nahigabeko efektua da elektrodoen indar elektroeragilearen murrizketan eratortzen delako, barne erresistentzia areagotuz. Aipatu bezala, kobrearen berreskuraketa aplikatutako korronte intentsitatearekin handitu egiten da. Cheng et al. (2013) egileek simulatutako kobre disoluzioen berreskurapenean ekonomikoki optimoa den korronte intentsitatea 2,5 A dela adierazten dute. Baldintza hauetan kobrearen balioztatzea % 98,80koa da.  Korrontearen tenperatura: Bock eta Kau egileek (1966) kobrearen elektrolagaketa prozesuan tenperatura ezin dela inolaz ere 50 °C baino altuagoa izan azaltzen dute.  Disoluzioaren konposizioa H2SO4/HNO3 Disoluzio elektrolitikoaren (korronte elektrikoa eroateko gaitasuna) konposizioan, H2SO4 eta HNO3 azidoen gomendatutako kontzentrazioa % 3 eta ≤ % 2 izan behar da, hurrenez hurren. HNO3-a agente despolarizatzaile gisa erabiltzen da, katodoan hidrogeno gaseosoaren (H2) deskarga ekiditen delarik. Horretaz aparte, HNO3-a kobrearen lagatze dentso eta homogeneoa errazten du. Jakina denez, bere kontzentrazioa ezin da oso altua izan, berreskuratutako kobre solidoak berdisolbatzeko joera baitauka. Horretaz gain, prozesu elektrolitikoa ezin da denboran luzatu (< 3h) HNO3 osagarririk gabe, elektrolisi prozesua dela eta HNO3 pixkanaka-pixkanaka amoniakoan (NH3) bihurtzen delako. H2SO4-ri dagokionez, bi dira disoluzioan egoteko arrazoiak: kobrearen hauspeaketa ekiditea eta ingurunearen eroankortasun mailaren handiagotzea. Era honetan, elektrolitoa eroankortasun altua badu, disoluzioaren erresistentzia baxua izango da, ondorioz, aplikatu beharreko potentzialdiferentzia txikituz. Alderdi hau garrantzizkoa da potentzial-diferentzia altu batek gelaxka elektrolitikoan energia kontsumo handiagoa eragiten duelako, eta beraz, operazio kostua handiagoa delako. Cu2+ Aurretiko esperientziek frogatu dute elektrolisi bidezko kobre berreskurapena eraginkorragoa dela elementuaren kontzentrazioa > 10 g/L denean, > 1 g/L kontzentrazioetan emaitzak onargarriak diren arren. 1 g/L baino gutxiagoko disoluzioetan, gainazal azalera altuko katodoa ezinbestekoa da. Bock eta Kau (1966) egileek aldarrikatzen dutenaren arabera, elektrolisi prozesuaren ostean, kobre hondar masa disoluzioan 0,05-1,0 mg tartean aurkitzen da.  Beste metal batzuk disoluzioan: Beste metal batzuk (Fe, Zn, Sn, Ag edo Au) egoteak OEEH hondakinetan erreakzio sekundarioen agerpena ekar dezake, gastu energetikoa handiagotuz kobre berreskurapen prozesuan edota onetsi daitekeen purutasun nahikoarekin ez lortuz. Energia kontsumoa txikia da eta ioi metalikoen ezabapen efizientzia ona. Aldiz, presioetan oinarritutako prozesuetan fluxu jaitsiera muga bat da. Beste funtzionamendu ezbehar bat mintzak akatsen bat aurkeztea da. Honen arrazoiak izan daitezke gel geruzen agerpena edo poroen oztopatzea (Häyrynen et al., 2012). MEUFeko aldagai nagusiak metal eta tentsioaktiboen ezaugarri eta kontzentrazioak, pH-a, indar ionikoa, eta mintzen operazio-baldintzekin erlazionatutako parametroak dira (Fu eta Wang, 2010) (14. irudia). Metal astunen UF bidezko beste ezabapen metodo bat polimeroen bidezkoa da (ingelesez polymer enhanced ultrafiltration (PEUF)). MEUFren antzera, makromolekulak sortzea bilatzen da, oraingoan uretan disolbagarriak diren polimeroekin, UF mintzetan atxikiturik gelditzeko. Urbina et al. (2018) agerian jartzen dute polimeroen ezaugarriak perfekzionatzeko premia. Bide hau jarraituz hautakortasun eta akats arazoak zuzentzea bilatzen da. Testuinguru honetan, biopolimeroak eta material biologikoak irtenbidea direla aldarrikatzen dute, eta besteen artean krustazeoen exoeskeletoetatik erauzten den karbohidrato batetik sintetizatzen den biopolimeroan arreta handia jartzen du, chitosan izenaz ezagutua. PEUF mintzen errentagarritasuna jorratzerakoan erabilitako polimeroaren eskuragarritasuna eta behin erabili eta geroko leheneratze kostuak kontuan izan behar dira (Llanos et al., 2008). Nanofiltrazioa eta alderantzizko osmosia Nanofiltrazio (NF) mintzak UF eta alderantzizko osmosiaren bitartekoak dira. UF mintzekin alderatuz, metal astunen ukatze altuagoa dute. Alderantzizko osmosiaren (AO) mintzekin alderatuz, ur iragazkortasuna altuagoa da, ioi metalikoen arrazoizko ukatze maila mantenduz. Horregatik, NF mintzak erakargarriak dira energia aurrezki bat dakartzatelako AO mintzekin konparatuz (Zhu et al., 2014). Ostera, baldintzen arabera NF eta AO mintzak garestiak izan daitezke UF mintzen aldean mintzen zeharreko presio altuak direla medio (Ferella et al., 2007). Mintzen poroen tamainaren araberako sailkapena burututa, aplikaziorik zabalena ultrafiltrazioa duela ondorioztatu daiteke, metal astunen ioien ezabapenean hondakin uretatik. Nanofiltrazioa industrian aplikagarria diren azterlanak ere aurkitu dira. Azkenik, alderantzizko osmosian helburu honi zuzenduta dauden aplikazioak eskasak direla esan beharra dago, etorkizunean garatzeko aukerak baztertzen ez direlarik. 6.4 – Adsorbatzaileen bidezko berreskurapena Adsortzioa erlatiboki berria den metodoa da eta metal astunen ezabapenerako potentzial handia du diseinu malgutasunagatik, bukaeran lortzen duen ezabapen mailagatik eta leheneratu eta berrerabiltzeko ahalmenagatik. Kobrea duten efluenteak tratatzeko merkatuan aurki daitezkeen adsorbatzaileen artean alumina, buztina, eta nanopartikula magnetikoak erabilgarriak dira. Hauei bioadsorbatzaileak gehitu egin behar zaizkio: onddoetatik eratorritako biomasa, algetatik eratorritakoa, legamiak… (Madhu Agarwal eta Singh, 2017). Ikerkuntzak bi adsorbatzaile motetara daude zuzenduta gehienbat: ingeleseko "low-cost" kategorian sailkatzen direnak eta bioadsorbatzaileak kontsideratzen direnak, hau da, biomasatik deribatutakoak. Argitu beharra dago kasu gehienetan bioadsorbatzaileak low-cost kategorian barneratuta daudela ere aldi berean. Kostu baxuko adsorbatzaileak (low-cost) Geomaterial naturalak eta industrialak bioadsorbatzaile onak izateagatik ezagunak dira eta ikertzaileek esperimentu ugari egin dituzte material horien adsorbatze ahalmenak egiaztatzeko. Eraikuntza eta eraispeneko material batzuk bioadsorbatzaileen parean dauden adsortzio ahalmenak dituztela eta ikerkuntza material honetan zuzendu behar dela aldarrikatzen dute Kumara et al. (2018) ikertzaileek. Nekazaritzako hondakinak beste alternatiba bat izan daiteke. Zerrautsa etorkizun handiko materiala kontsideratzen da. Bere abantaila aipagarriena bere kostua da, aurreprozesaketaren beharrik ez du eta. Zerrautsaren osagaiak material polimerikoak izanda, hala nola, lignina, taninoa eta beste konposatu fenoliko batzuk, ioi trukaketa eta beharrezko lotura eskaintzen ditu (Agouborde eta Navia, 2009). Adsortzioan eragina duten faktoreen artean adsorbatzailearen tamaina eta dosia, kontaktu denbora, irabiatzen denbora, tenperatura, pHa eta disoluzioaren indar ioinikoa daude. Metal bakoitzerako adsortzio maximoa lortzeko pH tarte zehatza dago. Adsorbatzaile horiek industriako hondakinetatik berreskuratzea posiblea izanez gero, orduan adsorbatzaile hauek abantaila komertzial izugarriak edukiko lituzkete, ingurumen onuraz gain. Etorkizunean, ikasketa berriek adsorbatzaile hauen planta pilotuko eskala ahalbidetuko dute, baina orain arte aplikazio gehienak laborategi eskalan baino ez dira inplementatzen. Azken denboraldian aztertu diren materia industrialen artean gutxi batzuk azaltzearren: hauts hegalariak, buztin gorria, hainbat prozesuen lohiak, erremolatxaren pulpa, labe garaietako zepak, te industriako hondakinak… (Ahmaruzzaman, 2011). Bioadsorbatzaileak Biomasak metal astunen partikulak geldiarazteko hautakortasun aldakorra izan dezake, material motaren arabera edo berreskuratu nahi den nahastearen arabera (Kiliç et al., 2009). Algak bezalako biomasa erabiltzearen onurak, adsortzio efizientzia altua, eskuragarritasuna, operazio baldintza errazak eta kostu baxuak dira (Areco eta Dos Santos, 2017). Algetaz gain, mikrobioetatik eratorritako biomasa eta biomasa hiletik eratorritakoa beste bi iturri nagusiak osatzen dituzte. Onddoen eta legamien hazkuntza oso sinplea da, eta horretaz gain, morfologikoki edo genetikoki aldatzea posiblea da (Fu eta Wang, 2011). Teknika berritzaile honek aurkako alderdiak ere baditu, alegia, bioadsorbatzaile asko berehala asetzen direla. Hortaz, bioadsorbatzaileen leheneratze efizientzia parametro garrantzitsua da bideragarritasuna bermatzeko. Beste edozein adsorbatzaile mota bezala bioadsorbatzaileen eraginkortasuna eragiten duten parametroak karga elektronikoen presentzia, poro tamaina, azalera espezifikoa, pH-a, tenperatura eta ingurunearen ezaugarriak dira (Al-Qodah et al., 2017). PEUF teknikan aipatu den chitosan materiala, azkenaldian aztergai izan den bioadsorbatzailea da. Arreta bereganatu du fabrikatzeko merkea delako, toxikotasun arazorik ez dituelako, eta biodegradagarria delako. Baina behin metalak ezabatuta, osteko banaketa-prozesua aurrera eramateko, teknika konbentzionalak ez dira egokiak. Arazo hau konpontzeko, chitosan eta osagai magnetikoen arteko konbinazioa aukera ona da (Chen et al., 2019). Kobre (II) berreskuratzeko ahaleginetan, Anirudhan eta Sreenivasan (2009) diseinatu zuten adsorbatzaileak, chitosanean oinarritutako eraldaketa kimikoak eginez, % 99,0 kobre ezabapena aurkeztu zuen pH 6,0 eta 30 °Can. Bioadsorbatzaileen leheneratze saiakerak egin ondoren eta 0,1 M HCl erabiliz, materialak zenbait adsortzio-desortzio ziklotan erabili zituzten, adsorzio aktibitatea galdu gabe. Uren metal astunen ezabapen eremuan chitosanaren erabilera ugaritzen ari bada ere, bere adsorzio kapazitatea ez da oraindik nahikoa aplikazio industrial zabaletan aplikatzeko. Alor honetako azken ikerkuntzetan, chitosanaren adsorbatze ahalmena eta hautakortasuna hobetzen duten deribatuak prestatzen ari dira dira, talde funtzional berriak txertatuz (Negm et al., 2015). 6.5 – Beste batzuk Flotazioa Metodo hau partikulen gainazaleko bustitze propietateen arteko aldeaz baliatzen da. Partikula hidrofobikoak uretatik alde egiten dute aire burbuiletara itsatsiz eta gainazalera gora eginez. Flotazio metodo ugari daude. Garrantzitsuenak ioi flotazioa, hauspeatze flotazioa eta disolbatutako aire flotazioa (DAF) dira (Al-Zoubi et al., 2015). Ioi flotazioan ioi biltzaile batek kontrako karga duten ioiak transferitzen ditu disoluziotik likido-lurrun interfasera. Prozesu honetan, tentsioaktiboek bi funtzio betetzen dituzte, biltzaile eta apar-sortzaile dira aldi berean, espezieen adsortzioa bermatzen aire burbuilaren gainazalean. Erreaktiboen toxikotasuna eta kostua altuak direla eta, ioi flotazioaren eskala handiko aplikazioa zaila da (Yuan et al., 2007). Flotazioak aurkezten dituen mugak gainditzeko, sarritan beste metodo batzuekin konbinatu izan da; adibidez, metal astunen kontzentrazioak altuak direnean, lehenengo flotazio etapa bat erabiltzen da aurretratamendu bezala; bigarren etapa batean, mintzen bidez efluenteen metal kontzentrazioak era efizientean jaisten dira, ekipoak kaltetu barik (Blöcher et al., 2003). Koagulazio-flokulazioa Koagulazioa eta flokulazioa ur araztegietan erabili izan ohi dira metal astunen ezabapenerako. Koagulatzaileek espezieen kargak deuseztatzen dituzte haien arteko aldaratzea ekiditeko eta jarraian, flokulatzaileek agregakinak sortzen dituzte espezie hauekin. Denboraren poderioz, agregatuak kontaktuz elkartzen dira haien pisua handituz eta sedimentatuz. Burdin (III) kloruro bidezko koagulazio-flokulazio bideak kobrearen ezabapenean efizienteak izatea frogatu dute, beste metal astunen artean (Johnson et al., 2008). 6.6 – Aukeren laburpena Behin kobrea berreskuratzeko espektro teknologiko zabala aztertu dela, atal honetan alternatiba erabilienak bildu dira. 4. taulak euren abantaila eta desabantaila nagusiak erakusten ditu. Lan honetan hasierako biak hautatu dira, biomekanizazioan sortutako hondakin-likidoak tratatzeko, helburuak kobrea berreskuratzea eta likidoa ahalik eta garbien isurtzea direla. Azaldu bezala, hauspeakuntza eta elektrolisia dira lan honetan aztertuko diren bi teknikak. Lanaren hurrengo atalean Bilboko Ingeniaritza Eskolako Ingeniaritza kimikoa eta ingurumenaren ingeniaritza saileko laborategietan burutako entseguen deskribapena eta emaitzak aurkezten dira. 7. Metodologia eta emaitzak 7.1 – Disoluzio sintetikoaren prestakuntza Aurreko atalean aipatu den bezala, biomekanizazio prozesuan mikroorganismoak has daitezen ingurune edo disoluzio likido espezifiko bat erabiltzen da. Disoluzio horretan makro eta mikroosagaiak daude (ikusi 2. taula). Bioprozesua aurrera doan heinean (metalezko pieza biomekanizatzeko prozesua aurrera doan heinean), metal horren (kasu honetan kobrearen) kontzentrazioa gero eta altuagoa da ingurune horretan. Metalezko kontzentrazio altu hori toxikoa izan daiteke mikroorganismoentzat eta oxidatzailea (Fe3+-a) berreskuratzeko biomasaren aktibitatea jaitsi egiten da, biomasa bera hil egiten da eta prozesua azken finean eten egiten da. Puntu honetara helduz gero, disoluzio espezifiko hori ez da balioko eta agortuta dagoela esaten da. Lan honetan "disoluzio agortu sintetikoa" prestatu da laborategiko saiakuntzak egiteko asmoz. Kontzentrazioaren aldetik adierazgarrienak diren elementuak baino ez dira kontuan hartu ingurune sintetiko hori prestatzeko. Beraz, amonio sulfatoa ((NH4)2SO4) eta burdin sulfato heptahidratatua 250 ml-ko hiru ontzi erabilita ontzi bakoitzean erreaktibo bat disolbatu da mili-Q urarekin: (NH4)2SO4, FeSO4·7H2O eta CuSO4·5H2O. Ingurune sintetikoaren hasierako pH-a 2,55 izan da (15. irudia). 15. irudia. Hasierako ingurune sintetikoa. Emaitzak ondoko eskeman erakusten dira (17. irudia). Hondakin lehorra oso altua izan da (78,32 g/L) sulfatoen kontzentrazio altua delako, eta ezaugarri hori bereziki kontuan hartu da ondorengo pausoetan. pH-aren balioa oso azidoa da, hauspeakinik ez izateko. 18. irudia. Ioi ferrosoa oxidatzeko muntaia (ezkerr.). Potentzialaren aldaketa denboran zehar hidrogeno peroxidoa gaineratzean (eskuin.). Disoluzioaren hasierako pH-a 1,8 eta potentziala 396,2 mV izan dira, baina oxidatzailea gaineratzen den heinean, pH-ak gora egin zuen 2,3 baliora arte, erredukzio erreakzioan protoiak H+-ak kontsumitzen zirelako. Potentzialari dagokionez, 18. irudiaren eskumako grafikoan ikusten da potentzialak gora egin duela apurka-apurka, bat-bateko gorakada gertatu arte (baliorik altuena 667,4 350 400 450 500 550 600 650 700 0 5 10 15 20 Potentziala (mV) Bolumena (mL) 19. irudia. Hauspeakuntza bidezko kobre berreskurapenaren diagrama. Hauspeakuntza-prozesu honetan zehar potentziala eta pH-a etengabe neurtu dira eta emaitzak 21. irudian erakusten dira. Gehituriko NaOH-aren bolumena 55-65 ml tartean dagoenean, pH-ak gora eta potentzialak behera egin dute era nabarmenean. Potentzialaren aldaketa, ioi ferrikoa disoluziotik desagertu egiten den seinale da, eta parametroa hau hauspeakuntza era jarraian kontrolatzeko oso erabilgarria izan daiteke. 21. irudia. pH eta erredox potentzialaren aldaketa burdina hauspeatzean. 25. irudia. pH eta erredox potentzialaren aldaketa kobrea hauspeatzean. 3- Ingurumen bideragarritasunaren aldetik, a. Biomekanizazio-prozesutik ekoizten diren disoluzio agortuak era eraginkorrean "garbitu" dira, azken disoluzioan geratu diren metalen kantitateak oso txikiak izan direlako. b. Azken hondakin likidoan konposaturik aipagarriena Na2SO4-a da eta, nahiz eta kantitate handietan dagoen eta toxikotasun baxukoa den, tratamendurako alternatibak daude, legedia betez azken likido hori isurtzeko. 7.3 Elektrolisia 7.3.1 Sarrera 6.2 atalean deskribatu bezala, korronte elektrikoaz baliatuz kobrearen erredukzioa ematen da kobrearen berreskurapena sustatzeko. 26. irudian ikusten da zeintzuk diren elektrolisi prozesuaren osagai nagusiak. Ekipo edo zelula elektrolitikoak platinoko (metal inertea) bi elektrodo ditu, hau da, katodoa eta anodoa. Elektrodo horiek biomekanizatuaren disoluzio agortuan (konposatu ionikozko disoluzioan) partzialki sartuta egongo dira. Anodoa tentsio zuzeneko iturriaren polo positiboarekin eta katodoa polo negatiboarekin konektatzerakoan, Cu2+ katioiak (ioi positiboak) polo negatiborantz abiatuko dira eta bertan horien erredukzioa gertatuko da. 26. irudian ikusten den bezala, kobre solidoak katodoa osatzen duen sarearen inguruan ator antzeko bat eratzen du. 26. irudia. Elektrolisi bidezko kobre berreskurapenaren eskema. Aipatu bezala, kobrearen berreskurapena gauzatzeko ezinbestekoa da gure kasuan disolbatuta aurkitzen den burdina aurretik kentzea. Horren zergatia 2 arrazoietan oinarritzen da.  Fe3+ katioiek ez dute uzten Cu2+ katioiak erreduzitzea. (3. Ekuazioa) Ondorioz, 1.ekuazioak ekoiztutako Cu+ sortutako katioiak Cu2+ katioietara oxidatzen dira berriz ere. Erreakzio hau Fe3+ katioiak agortu arte errepikatuko da.  Fe3+ katioiek Cu2+ katioiek baino erreduzitzeko joera nabarmenagoa da. Bistakoa da, burdin espezieen gabezian, aplikatutako tentsio txikiagoa dela eta, katodoan Cu2+ katioien erredukzioa katodoan jasoko dela eta anodoan berriz, H2O molekulen oxidazioa gauzatuko dela (4. erreakzioa). Erreakzioak –0.89 V-ko (0,34 V + (–1,23 V)) potentzial-diferentzia globala edukiko du. Teorian ekipo edo zelula elektrolitikoak bermatu beharko duen tentsio minimoa izango da balio hori (errealitatean, gaintentsio fenomenoa dela medio, azkenean aplikatu beharreko potentzialdiferentzia handiago izango da). Elikatze-iturriak 0-10 V potentzial-diferentzia eta 0-10 A intentsitatea eskaintzen du. Katodoaren eta anodoaren neurriak Ø36x50 mm eta Ø11x70 mm dira, hurrenez hurren, eta biak dira platinokoak (material honetako elektrodoak inerteak dira eta ez dute higadurarik pairatzen).  Kobrea katodotik erauzteko eta bi elektrodoak garbitzeko, bi elementuak HNO3 disoluzioan (1:1, vol.) murgiltzen dira ultrasoinu bainuan 5 minutuz.  Garbiketa ostean, elektrodoak urarekin eta ondoren alkohol etilikoarekin (% 95) garbitzen dira. Garbiketa zuzena izan bada ziurtatzeko horien masa neurtzen da eta saiakuntza aurreko datuarekin konparatzen da, beti ere balantza berdina erabiliz prozesu osoan zehar. 7.3.3 Emaitzak  Tentsio konstanteko saiakuntza 29. irudian, potentzial diferentzia konstantepean korrontearen intentsitateak jasotako aldakuntza adierazten da. Denbora aurrera joan ahala, intentsitatearen balioak gora egiten du 2,50 A-ko baliora heldu arte. Horretaz gain, teorian kalkulatu bezala, 20. minuturako kobre guztia hauspeatu egin da. 30. irudian ikus daitekeen bezala, azkeneko 6 minutuetan ez da kobrerik atxikitu sarean murgildu den atal berrian. Hori ez ezik, disoluzioaren kolorea gardendu egin da, Cu2+ ez dagoen seinale. 30. irudia. Disoluzioaren kolore aldaketa t = 0, 6 eta 30 minutuetan (V=kte)  Korronte intentsitate konstanteko saiakuntza 31. irudian, intentsitate konstantepean potentzial diferentziak jasotako aldakuntza adierazten da. Kobrea hauspeatu ahala, disoluzioaren erresistentziak behera egiten du eta, beraz, intentsitatearen balioak behera egiten du 6,7 V-ko baliora heldu arte. 31. irudia. Potentzial-diferentziaren bilakaera intentsitate konstanteko saiakuntzan Balio konstantea 20. minututik aurrera mantendu egiten da, eta bisualki konprobatu da ordurako kobrearen gehiengoa hauspeatuta dagoela (32. irudia). 32. irudia. Disoluzioaren kolore aldaketa t = 0, 5 eta 20 minutuetan (I=kte) Aurreko kasuan bezala, azkeneko 6 minututan urperaturiko katodoaren sarearen atal berriak ez du kobre arrastorik bere gainazalean atxikiturik. Bestalde, ez da nahigabeko 2. mailako erreakzioen aztarnarik antzeman. Tenperatura ere, aurreko kasuan baino gutxiago berotu da (41 °C), prozesu jasangarriagoa garatuz. Bukaerako pH-aren balioa berdintsua izan da (1,27) aurreko kasuarekin konparatuta. Emaitza honek zentzuzkoa da, izan ere produzituriko H+ kopurua berdina izan da bi saiakuntzetan. Berreskuratutako kobrearen masa totala ezagutzeko ez da nahikoa katodoen amaierako masa neurtzearekin; izan ere, hauspeatutako masa kantitatea handia denez, kobrearen masa zati bat ontzian metatu da. Horrenbestez, hauspeatutako kobre guztiaren masa balantzea egiteko alde batetik katodoan metatutakoa hartu beharko da kontuan, eta beste aldetik, hauspeakin ontzian gelditu dena (10. taula). Bistakoa da prozesuaren errendimendua ezin daitekeela izan % 100 baino handiagoa. Suposatuz akats esperimentalik ez dela gertatu (laginak ondo lehortu dira eta balantzak era egokian kalibratu dira), litekeena da kobrea ez den beste substantzien presentzia ere ematea, kontuan izanda tentsio konstanteko saiakuntzan jasotako korrontearen eta potentzial diferentziaren balio altuak. 7.3.4 Ondorioak Biomekanizazioan ekoizturiko disoluzio agortua era elektrokimikoan tratatu ahal izateko, lehendabizi burdina hauspeatu behar da (7.2 atalean azaldu den moduan). Disoluzio horri elektrolisia aplikatu ostean, kobrearen berreskurapena oso eraginkorra izan dela ondorioztatu da. Beraz, bideragarritasun teknikoari dagokionez, bai intentsitate konstantean, eta baita potentzial konstantean ere, denbora epe labur baten ostean (20 min) elektrolisiaren gutxienezko % 97-ko efizientzia (berreskurapena) lortu da. Edozein kasutan, gomendagarria da intentsitatea 2 A-tik behera mantentzea, lurrunketa prozesuak ekiditeko eta, batez ere, bigarren mailako nahigabeko erreakzioak gerta ez daitezen (sulfatoen kontzentrazioa oso altua da). Ekipamendua eta maneiu-prozedura sinpleak dira. Bideragarritasun ekonomikoaren aldetik, prozesu horren energia-kontsumoa altua izan daiteke eta elektrodoen kontsumoa ere hartu behar da kontuan. Ekipamendua (bainu elektrolitikoa…) oso arruntak dira eta metalen berreskurapenaren arloko industrietan oso erabiliak dira. Disoluzioa egokitzeko azidoak dira erabili beharreko erreaktibo bakarrak. Purutasun altuko kobrea (Cuo) lor daiteke eta merkatuan bigarren mailako lehengai moduan saldu daiteke. Ingurumenaren bideragarritasunaren aldetik, kobre kantitate altua duen disoluzioa era errentagarria tratatzeko metodoa aplikatu da, eta beraz, disoluzio agortua hondakin eran kontsideratu beharrean, errekurtsoaren moduan erabil daiteke. 8. Planifikazioa Proiektuaren epeen eta atazen ulermen eta kontrolerako proiektuaren planifikazioa egiten da. Atal honetan, proiektua ataza eta azpiatazetan banakatzen da, proiektuaren egin beharreko bakoitzak ondo mugatuz, beharrezkoak diren baliabide ezberdinak zerrendatuz eta epeak eta aurretiko atazak definituz. 33. irudian proiektuaren Gantt Diagrama irudikatu da, eta jarraian, ataza bakoitza azaltzen da banan-banan. 33. irudia. Proiektuaren Gantt diagrama P.T.1 Proiektuaren definizioa: Proiektuaren nondik norakoak eztabaidatuko dira atal honetan: epeak, baliabideak, egin beharrekoen esparrua zehaztapena eta hasierako informazio bilketa. Proiektuaren lehenengo lan-astea (5 egun) zeregin honetara zuzenduta dago. Asteko azken egunean ingeniari junior eta proiektuaren zuzendariaren arteko biltzarrarekin amaituko da. Hasiera data Amaiera data Iraupena 2019/02/04 2019/02/08 Lan-aste 1 P.T.2 Bilaketa bibliografikoa: Hasierako biltzarrean definitutako jarraibideetan oinarrituz, Web of Science baliabide zientifikoen sarera sartzen da EHUko Wi-Fi-sarearen bitartez edo prestatzen duen VPN zerbitzuaren bitartez. Gako hitzen bidezko bilaketa eginez proiektuaren testuingurua eta alternatiben analisia lantzen lagunduko duen informazioa eskuratzen da. Artikuluen bilduma amaitzean sailkapen bat egiten da, interes txikia dutenak aldera batera utziz eta baliagarriak direnak birsailkatuz eta gordez. Bilaketa irizpideak hiru adarretan bana daitezke: 1- Kobrearen biolixibiazio eta biomekanizazioa P.T.4 Laborategiko entseguak: Proiektuaren faserik luzeena da eta hautatutako alternatiben prozedura esperimentala da bere funtsa. Hiru lerro jarraitzen ditu, ordenean, hauspeatze zatikatua, elektrolisia eta mintzen bidezko ezabapena. T.4.1 Hauspeatze zatikatua : Erreaktiboen erabilera bi etapetan burdina eta gero kobrea hauspeatzeko. Hauspeakinen eta disoluzioen balorizazio kualitatibo eta kuantitatiboa barne hartzen du ataza hau. Horretarako, hasierako, bitarteko eta amaierako etapetan lortutako disoluzioen hondakin lehorra, espektrometria bidezko analisiak eta kristalografia saiakuntzak egiten dira. Laborategiko prozedura bukatzean, espezie ezberdinen balantzea eta ondorioen definizio lanak burutu behar dira. Guztira 8 asteko lana eskaini zaio. Baliabideak  Erreaktiboak, laborategiko material basikoa, pH-metroa, eroankortasun neurtzailea, potentziometroa, lehorgailua, mufla, AAS, ICP OES. garbiketa disoluzioen analisia eta hauspeatutako espezie sekundarioen balioztatzea. Laborategiko prozedura bukatzean, kobrearen balantzea eta kalkulu teorikoen eta emaitza esperimentalen arteko konparazioa egiten dira. Amaieran, ondorioak zerrendatu egiten dira. Guztira 4 aste behar dira. Baliabideak  Erreaktiboak, laborategiko material basikoa, pH-metroa, eroankortasun neurtzailea, potentziometroa, AAS, ICP OES, ultrasoinuen bainua, lehorgailua, platinoko elektrodoak, irabiagailu magnetikoak tenperatura kontrolekin, elektrolisirako euskarriak. Hasiera data Amaiera data Iraupena 2019/03/04 2019/05/03 12 Lan-aste P.T.5 Emaitzen analisia eta ondorioen definitzea: P.T.4 atazan jasotako kalkulu eta emaitza guztien azterketa. Analisi edo prozesu zehatzen errepikapena ondorio gehigarriak ateratzeko. Kobre berreskurapen efizientzia aztertu, aukeren arteko errentagarritasun hurbilketa egin eta prozesuaren bideragarritasuna haztatu. Etorkizuneko ikerkuntza bidea zehaztu eta hobekuntza proposamenak egin. Ingeniari junior eta proiektu zuzendariaren arteko bileretan adosten da ondorioen edukia. Guztira 2 aste. Baliabideak  Ordenagailua Hasiera data Amaiera data Iraupena 2019/06/03 2019/06/14 2 Lan-aste P.T.6 Proiektuaren idazketa: Ataza honetarako 38 eguneko lanaldia behar dela kalkulatzen da. Lanaldiaren distribuzioa aldakorra izan daiteke. Berrikuste bibliografikoa bukatu bezain laster idazketaren memoria idaztea posiblea da. Alternatiben analisia jarraian egin daiteke baita ere. Lanaren zati teorikoa egiteko 20 eguneko muga jartzen da, bibliografiaren ikasketa, prozesaketa eta ideien antolaketa lanak barne direlarik. Zati esperimentalaren idazketarako ostera, datuen bilketa eta prozedura laborategiko entseguekin batera egin daitekeen arren, zati handiena behin ondorioak aterata idatzi ahalko da. Proiektuaren azkenengo 18 egunak zati esperimentalaren idazketari erreserbatuko dira, emaitzen analisi eta ondorioen definitzearekin gainjarrita. Baliabideak  Ordenagailua Hasiera data Amaiera data Iraupena 07/05/2019 27/06/2019 38 lan-egun (≈8 aste) Proiektuaren iraupen totala 101 lan-egunekoa da. Proiektua otsailaren 4an hasi eta ekainaren 27an amaitzen da. Testuinguru atalean azaldu bezala, lan honen aurrekontua ministerio proiektu batengatik partzialki finantziatua izan den ohiko ikerkuntza proiektu baten modura egituratzen da. Lan honi moldatutako aurrekontu-sail nagusiak dira: - Langileen barne orduak - Ekipo analitiko eta informatikoen amortizazioak - Gastuak: a- Material suntsikorrak b- Bidaiak eta dietak c- Azpikontratazioak d- Beste batzuk - Kostu ez-zuzenak Langileen barne orduak pertsona bakoitzak inbertitutako orduen batuketa adierazten du (orduko kostua), duen karguaren arabera. Zuzendaria eta gradu amaierako lana aurkeztuko duen ingeniari juniorra bereizten dira eta orduko kostua 50 € eta 25 €-tan ezarri da hurrenez hurren. Amortizazioak haien erabilerarengatik aurrekontuan erantsi behar diren aktibo finkoen balio galerak dira. Termino ekonomiko eta kontabilitatekoa da, denboran luzatzen den balio baten distribuzio prozesuari atxikitua. Proiektu honetan, informatika motako aktibo finkoak erabili izan dira (ordenagailua) eta analisi instrumentaleko motakoak (mufla, estufa, balantza analitikoa, absortzio atomikoko espektrometroa AAS, ICP ekipoa, elektrolisi ekipoa…). Aurrekontuan islatzen den amortizazioen kostu totala aktibo finko bakoitzean inbertitutako orduen eta bere ordu-tasaren arteko biderkadura adierazten du. 12. taularen datuen eta hurrengo ekuazioaren erabileraz jadesten da. Amortizazioak aleko kostua = Erosketa kostua Bizitza erabilgarria ∗ Erabilitako denbora 12. taula. Informatika ekipoen eta ekipo instrumentalen amortizazioen kalkulurako datuak. Aktiboa Erosketa kostua (€) Bizitza erabilgarria (urteak) Erabilitako urteak (h/urte) Aleko kostua (€/h) Ordenagailua 1500 5 1700 0,17 Balantza analitikoak 2500 20 20 6,25 Mufla labea eta estufa 6500 10 250 2,60 Absortzio atomikoa AAS 18000 15 60 20,00 ICP 60000 15 150 26,67 Elektrolisi ekipoa 1400 25 200 2,80 Gastuen atala proiektuaren gauzatzerako beharrezkoak diren aktibitateekin bat etortzen da, eta soilik proiektu honetara lotuta daudenak. Lan honen izaera dela eta, atal hau hurrengo azpiataletan banatu da: aMaterial suntsikorra. Erreaktibo arrunten eskuratzea eta laborategiko materiala kontuan hartzen da (azido sulfuriko bezalako azidoak, ingurune sintetikorako gatzak, argon gasa ICP ekipoarentzat, katodo hutseko lanparak AAS ekiporako, NaOH bezalako baseak, beirazko pipetak eta pipeta automatikoak, disoluzioentzako matrazeak, pipeta-puntak, mili-Q sistematik ura lortzeko ordezko kartutxoak, inprimagailuko toner-kartutxoak, metalen patroi-disoluzioak, euskarriak, etc). Lan honetan bereziki garestiak izan dira elektrolisi ekiporako platinoko elektrodoak. bBidaiak eta dietak. Laginen garraioa kontuan edukitzen da Sgiker zerbitzura, analisi difraktometriko bidezko neurriak eta beste analisi osagarriak burutzeko. c- Azpikontratazioa. Entsegu batzuk, adibidez, EDRFX analisia Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) Sgiker zerbitzuari azpikontratatu zaio. d- Beste batzuk. Banako babeserako ekipoen gastuak batzen dira (maskara, eskularruak, betaurrekoak), ordaindu beharreko zenbait artikuluen erosketa, fotokopiak eta ezustekoak. Kostu ez-zuzenak proiektuaren gastuen % 10 moduan zenbatesten da eta ura, gasa, telefono eta elektrizitate kontsumoen partidak barne hartzen ditu. 7. taulan partida guztiak erakusten dira xehatuta eta 8. taulan, aurrekontuaren azkeneko laburpena. 13. taula. Aurrekontua partidetan xehatuta. Erreaktibo kimikoak - Bidaiak eta dietak 10. Azken ondorioak 1- Kobrezko piezak biomekanizatzeko prozesuan sortzen diren disoluzio agortuek mikroorganismoak edukitzeaz gain, zenbat ioi kimiko ere badituzte kontzentrazio altuetan. Mikroorganismoak era mekanikoan ezaba daitezke disoluziotik, 0,45 mikrako poro-tamainaz iragazita. Karga kimikoari dagokionez, disoluzio horrek duen kobrearen kantitatea oso altua denez, metal baliotsu hori berreskuratzeko eta berbalorizatzeko aukerak aztertu dira lan honetan; hala nola, hauspeakuntza zatikatua eta elektrolisia. 2- Mikroorganismoak haz daitezen eta aktibitate egokia izan dezaten, makro eta mikroosagaiak behar dira biomekanizaziorako disoluzioetan, metalezko pieza eta ioi ferriko oxidatzaileaz (Fe3+- az) gain. Bioprozesua agortzen denean, ioi ferrikoa ioi ferroso (Fe2+) bihurtzen da eta kobre ioiaren kontzentrazioa 10 g/L edo handiagoa izan daiteke. Lan honetan disoluzio agortu sintetikoa prestatu da laborategian, osagai nagusiak zituela (CuSO4, FeSO4 eta (NH4)2SO4) eta disoluzio hori erabili da saiakuntza guztietan. 3- Disoluzio agortu sintetikotik abiatuta, lehenengo pausoa Fe2+ ioia oxidatzea izan da eta horretarako hidrogeno peroxidoa erabili da. Oxidazio hori derrigorrezkoa izan da, burdin guztia Fe3+ moduan edukitzeko eta osteko pausoetan budina hauspeatu ahal izateko. 4- Hauspeakuntza zatikatua: a. Hauspeakuntza zatikatuaren lehenengo pausoan burdina hauspeatzeko, sodio hidroxidoa (NaOH-a) gaineratu zaio disoluzio sintetikoari pH-a 4,0 izan arte. Hauspeakin gorrixka-marroi ez-kristalinoa lortu da. Hauspeakin hori labean berotu eta garbitu ostean, hematita sintetikoa (Fe2O3-a) dela ondorioztatu da. Solido horrek ez dauka balio handirik lehengaien merkatuan. b. Burdinaren hauspeakuntza, kuantitatiboa izan da (% 99,5 baino gehiago hauspeatu delako). Pauso horretan ez da kobre askorik galdu, kobre ioiaren kantitateak disoluzioan ia-ia konstante iraun duelako iragazketa ostean. c. Kobrearen berreskurapenari dagokionez, iragazitako disoluzioari NaOH gehiago bota zaio pH- a 11,0 izan arte. Lortutako hauspeakin urdina labean berotu eta garbitu ostean, CuO tenorita sintetiko kristalinoa lortu da. Disoluzioan disolbatuta geratu den Cu2+ ioiaren kontzentrazioa neurtuta, banaketa hau ere kuantitatiboa dela ondorioztatu da (> % 99,5). Disoluzio agortuko litroko 10,02 g tenorita sintetikoa lortu dira. d. Hauspeakuntza-prozesu globalaren bideragarritasun teknikoari dagokionez, ioi-banaketa biak kuantitatiboak izan dira, nahiz eta Cu-aren galerak % 19 inguru izan diren hauspeakina maneiatzeko zailtasunak direla eta. Prozesua burutzeko ekipamendua edo oinarrizko unitateak sinpleak dira. Erreaktibo bakarra NaOH-a izan da. e. Bideragarritasun ekonomikoari dagokionez, disoluzio agortu litroko 34 gramo NaOH erabili behar dira, erreaktibo horren batezbesteko prezioa 8 €/kg izanik. Hauspeakinen etekin ekonomikoa kontuan hartuta, burdin (III) oxidoa ez da oso errentagarria irtenbide eskasak dituelako, baina kobre (II) oxidoak salmenta ona du lehengaien merkatuan (erabilera industrialerako produktuak 5,5-8,8 €/kg balio du). Kasu honetan, gasturik altuena muflaren kontsumoari dagokio, hau da, gutxi-gorabehera 3€/L. f. Ingurumen bideragarritasunari dagokionez, metalen banaketaren ostean disoluzioan geratu den Cu-aren kantitatea, hasierakoaren % 0,4 baino txikiagoa izan da, beraz metal horren karga oso baxua izan da isurketaren kasuan. Azken hondakin likidoan konposaturik aipagarriena Na2SO4-a da, eta, nahiz eta kantitate handietan dagoen eta toxikotasun baxukoa den, tratamendurako alternatibak daude, legedia betetuz azken likido hori isurtzeko. 5- Kobrearen berreskurapen elektrolitikoa: a. Bideragarritasun teknikoari dagokionez, disoluzio agortu sintetikoari prozesu elektrokimikoa aplikatu ahal izateko, lehendabizi burdina hauspeatzea derrigorrezko baldintza izan dela ondorioztatu da. Bai intentsitate konstantean, eta baita potentzial konstantean ere, elektrolisia oso efektiboa izan da eta gutxieneko % 97-ko efizientzia (berreskurapena) lortu da. b. Bideragarritasun ekonomikoaren aldetik, prozesu horren energia-kontsumoa altua izan daiteke (15,7€/L) eta elektrodoen kontsumoa ere hartu behar da kontuan. Ekipamendua (bainu elektrolitikoa…) oso arruntak dira. Purutasun altuko kobrea (Cu0) lor daiteke eta bigarren mailako lehengaien merkatuan saldu daiteke. c. Ingurumenaren bideragarritasunaren aldetik, kobre kantitate altua duen disoluzioa hondakin agortu eran kontsideratu beharrean, errekurtsoaren moduan erabil daiteke. 6- Laburbilduz, biomekanizazioaren disoluzio agortuak tratatzeko hauspeakuntza zatikatua zein elektrolisia aplikatuta, berreskurapen efizientzia oso altua izan da (% 97 baino altuagoa edozein kasutan). Kasu bietan, ekipamendua sinplea da eta etekin ekonomikoa atera ahal zaien kobrezko produktu bi lortu dira; kobre oxidoa eta kobre solidoa hurrenez hurren. 7- Aldez aurretik, nahiz eta elektrolisia aplikatzeko eta maneiatzeko aukera errazagoa den, produktuaren (Cu-aren) merkatu prezioa eta bete bidetik lortutako produktuarena (CuO-arena) oso antzekoak dira; beraz, hau ez da parametro bereizgarria euren artean. Energiakontsumoaren gastua, berriz, oso desberdina da. Hauspeakuntzan 3€/L da (muflaren gastuari dagokiona), eta elektrolisiaren ekipoaren elektrizitate kontsumoa 15,7 €/L da. Ondorioz, hauspeakuntzaren alternatiba merkeagoa da elektrolisia baino. 8- Disoluzio agortuak tratatzeko etorkizun handiko beste aukera batzuk ere badaude; esate baterako, oinarri biopolimerikoa duten mintzetan zeharreko iragazketa. Eranskinak I. PERKIN ELMER ANALYST 100 ABSORTZIO ATOMIKOKO ESPEKTROMETROAREN GIDA KOBREA NEURTZEKO 1. Katodo hutseko lanpararen lerrokatzea eta sugarraren parametroen argibideak - Cu lanpara kokatu. - Ekipoa piztu (etengailua eskuineko horman dago, behealdean). AA eta Flame moduan dagoela ziurtatu. - Lan baldintza parametroak sartzeko [Param Entry] botoia sakatuko da. Parametroak finkatzeko teklatuko botoiak erabiliko dira, aurrera egiteko [→] eta atzera egiteko [Option] eta [←].  RECALL METHOD (Y/N): N. Enter sakatu metodorik ez kargatzeko. - [Energy] sakatu. Barra grafikoa eskalaz kanpo geratzen bada edo pantailaren erdialdera zabaltzen bada, [Energy] sakatu barra eskalaren erdialdean egokitzeko. Energiaren maximoa lortzeko lanpararen armazoian dauden lerrokatze bertikal eta horizontaleko bi torlojuak estutu. - Iturria konektatuta dagoelarik 10-15 minutu itxaron neurtzen hasi aurretik egonkortzeko. 2. Sugarraren pizketa eta optimizazioa Kontuz! Babes betaurrekorik gabe lanpara eta sugarra ez begiratu. - Drainatze sistemaren flotazio gailuan ura dagoela konprobatu (ezezko kasuan sugarra ez piztu). Horrela ez balitz erabiltzaile gida 4-6 orr. irakurri. - Azetileno botila kontu handiz ireki. - Hodien armairuan dauden hodietatik azetilenoaren giltza ireki baino ez. - Azetilenoaren (C2H2) eta konpresoreko airearen (CA) presio erregulatzaileak ireki haien marketaraino (12-14 psi bitartean azetilenorako eta 55-65 psi bitartean airearentzako). - Gasen erauzgailua piztu. - Metxeroaren altuera doitu. Paper zuri zati bat jarri metxeroaren buruaren gainean, zirrikituarekiko elkarzut. Horrela, argi-sortaren presentzia eta kokapena egiaztatzea dakar, zirrituaren erdialdeak egon behar delarik. Horrela ez balitz estutze horizontaleko botoia biratu argi-sorta metxeroaren zirrituaren gainean egon arte. [Cont] sakatu absorbantzia balioa behatzeko. Estutze bertikaleko torlojua erabiliz metxeroa jaitsi honen burua argi-sortaren azpitik egon arte. [A/Z] sakatu zeroa finkatzeko. Metxeroa igo doitze bertikaleko botoiaren bitartez pantailan absorbantziako balio positibo txiki bat ikusi arte. Astiro doitze bertikaleko torlojua biratu orratzen norabidean absorbantzia berriz zero izan arte. Orratzen norabidean beste laurden buelta bat biratu metxeroaren altuera finkatzeko (Erabiltzailea gida 5-6 orr.). - [Gases On/Off] sakatu gasen fluxua konprobatzeko. Aurrera egin baino lehen konprobatu airearen (oxidatzailearen) emari-neurgailuak 4 unitate markatzen dituela eta azetilenorenak 2,5. Doitzeko dagokion kontrol botoia erabili. - [Flame On/Off] sakatu sugarra pizteko. Ura xurgatu eta sugarrari egonkortzeko 30-60 segundo inguruan eman. Behar izanez gero, presio erregulatzaileak doitu berriz haien marketaraino. [Cont] sakatu absorbantzia behatzeko eta [A/Z] zerora eramateko. - Metxeroaren posizioa doitu. Kobreko patroi disoluzio bat xurgatu 0,2 inguruko absorbantzia izango duen kontzentrazioarekin. [Cont] sakatu jarraian absorbantzia neurtzeko eta metxeroburuko doitze errotazional eta horizontaleko torlojuak biratu absorbantzia balio maximoa 0,2 lortu arte. - Lainoztagailuaren doiketa. Lainoztagailuaren blokeatze zirrindola lasaitu orratzen norabidean biratuz. Lainoztagailuaren doitze botoia biratu orratzen norabidearen kontra, burbuilak agertu arte. Pixkanaka biratu orratzen norabidean absorbantziak balio maximoa lortu arte. Doitze botoia blokeatu blokeo zirrindola biratuz orratzen norabidearen kontra (Erabiltzailearen gida 5- 9 orr.). 3. Laginen analisia - [Cont] sakatu edozein momentua absorbantzia neurtzeko. - Zuria sartzeko lehenik eta behin [Data] sakatu datu sarrera moduan jartzeko. - [A/Z] sakatu zuria sartzeko. Kapilarra uretik atera eta zurian sartu. Hemendik aurrera egiten diren kalibrazio eta irakurketetan neurketari ekin baino lehen kapilarra zuritik pasatuko da segundo batzuetan zehar garbitzeko. - [Calibrate] sakatu patroiak sartzeko. Kalibrazioa zuzena zehaztuko da patroiak kontzentrazio txikienetik handienera sartuz. Programak eskatuko dizkigu bana-banan. - [Read] sakatu behin kalibrazio zuzena ezarrita dagoela laginak analizatzeko. Kontzentrazioa behatzeaz aparte, desbideratzea ere kontuan izan emaitzen fidagarritasuna balioztatzeko. 4. Ekipoa amatatu - Lanpara itzali [Param Entry] sakatuz behar beste aldiz LAMP CUR aldagaira heldu arte. 0 balioa ezarri eta [Enter] sakatu. - Ura xurgatu minutu batzuetan zehar metxeroa garbitzeko. Kapilarra ur ontzitik atera. - [Flame On/Off] sakatu sugarra itzaltzeko. - Presio erregulatzaileak itxi. - Hodien armairuko azetileno giltza itxi. - Azetileno botila astiro itxi asko estutu gabe. - [Gases On/Off] sakatu gasak zirkuitutik purgatzeko. - Ekipoa amatatu eskuinaldeko hormaren behealdeko botoia sakatuz. - Gasen erauzgailua itzali. 4. Programak berri bat txertatu 1) Menu botoia sakatu. 2) Diala sakatu (Enter program). 3) Diala biratu hutsik dagoen programa bat aukeratzeko . 4) Program name sakatu izena aldatzeko edo bestela biratzen jarraitu. * Izena aldatzen bada biratu diala letra zuzena aukeratu arte eta izen osoa idaztean botoia 2 segundoz sakatu hurrengo pausora igarotzeko. 5) Diala sakatu segmentua baieztatzeko. Hasierako tenperatura ezartzeko eskatzen da. Diala sakatu eta aukeratutako tenperatura diala jo. 6) Biratu lehenengo segmentuaren muga tenperatura agintzeko. 7) 1.segmentuarekin amaitzeko tenperatura igoeraren erritmoa graduak orduko [RATE] edo denbora zehatzean [TIME] sartzeko eskatuko du. Sakatu baieztatzeko. 8) Berriz sakatu funtzio gehigarririk ez sartzeko. 9) Biratu hurrengo segmentua aukeratzeko eta sakatu baieztatzeko. 10) Errepikatu aurreko pauso guztiak nahi diren segmentu guztiak sartu arte. Beste segmenturik behar ez bada, hurrengo segmentuan ez sartu agintze tenperaturarik. 11) Programa gordetzeko sakatu diala 2 segundoz. Posiblea da ere "Back" botoia sakatzea programa gordetzeko.
science
addi-e4f0842327f3
addi
cc-by-nc-nd 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/36564
Loiolako urtegiko jasotze hodiaren berritze proiektua (Barakaldo)
Cañón Basabe, Eduardo
2019-11-27
1.1. Memoria deskribatzailea. 1.Diagrama. Zoruen sailkapena (Iturria Fremap) 1.Eskema. Hondakinak aztertzeko prozedura. 1.Grafikoa. Kabitazio arriskua balbuletan (Iturria Ingeniería de fluidos). 1.Irudia. Basatxuko ETAP-a (Iturria Google Irudiak). 2.Irudia. Loiolako urtegia (Iturria Google Irudiak). 3.Irudia. Loiolako urtegia eta Basatxuko ETAP-aren kokalekua (Iturria GeoEuskadi) 4.Irudia. Barakaldoko udalerriaren kokapena (Iturria Wikipedia). 5.Irudia. Trazatuaren berritzea (Iturria GeoEuskadi). 6.Irudia. K9 motako 300 mm-ko fundizioko hodiak (Iturria Google Irudiak). 7.Irudia. VRP balbula (Iturria Google Irudiak). 8.Irudia. Kareharria (Iturria Google Irudiak). 9.Irudia. Hareharria (Iturria Google Irudiak). 10.Irudia. Margak (Iturria Google Irudiak). 11.Irudia. Zoru kohesiboa (Iturria Osalan). 12.Irudia. Zoru ez-kohesiboa (Iturria Osalan). 13.Irudia. Entseguak burutzeko zoru lagina. 14.Irudia. Harri koskorrak eta zorua. 15.Irudia. Zoruaren pisaketa 16.Irudia. Zoru hezea trinkotuta 17.Irudia. Lagin borobil lehortuak. 18.Irudia. Proba manualak. 19.Irudia. Lagin zilindrikoaren entsegua. 20.Irudia. Zangaren pareten segurtasuna (Iturria NTD-AZ 1976) . 21.Irudia. Lurraren bultzada (Iturria NTD-AZ 1976). 22.Irudia. Entibazio erdi gogortua (Iturria NTD-AZ 1976). 23.Irudia. Entibazio gogortua(Iturria NTD-AZ 1976). 24.Irudia. Hormigoizko ohea eta hodiaren jartzea (Iturria Google Irudiak). 25.Irudia. Kondukzio berriaren eskema. 26.Irudia. Eragin distantzia zimenduetan (Iturria NPT 278) Barakaldoko udalerriko biztanleriak Gurutzetan kokatutako Basatxuko ETAP-eko ura kontsumitzen du. Instalazio horrek jasotzen duen ura Artiba, Loiola, Nocedal (Sestaoko udaletxearen esku) eta inguruko iturburuetatik dator. Ura Gurutzetan kokatutako depositu batean biltegiratzen da, baina udalerriko biztanleriaren kontsumoa instalazioan tratatutako ur kantitatea baino handiagoa denez, Arrigorriagan kokatutako Venta Altako ETAP-eko sare primarioko urarekin asetzen da eskaera. Beraz, uraren hornikuntza Barakaldoko udaletxeak eramaten du Bilbao Bizkaia ur partzuergoaren laguntzarekin. Bilbao Bizkaia ur partzuergoa kontrol eta zaintza unitatea da; presak ustiatzen ditu, sare primariora ura ematen du eta uren tratamendurako instalazioak kudeatzen ditu. Horniketa sareen kudeaketa (sare sekundarioa) ordea, Barakaldoko udaletxeko zerbitzuek kudeatzen dute. 1. Irudia. Basatxuko ETAP-a (Iturria Google Irudiak). Proiektu hau, Loiolako presa eta Basatxuko ETAP-aren bitartean kokatuta dagoen jasotze hodia berrizteko eta diseinu berria zehazteko da. Loiolako presa 308,5 m-ko kotako koroapena duen grabitatez eraikitako hormigoizko presa da. Urtegi maximo normalaren bolumena 0,84 ℎ𝑚3- koa da eta une horretan uraren maila 307,5 m-takoa izango da. Nahiz eta urtegia Trapagarango udalerrian kokatuta egon, bertako ura Barakaldoko biztanleriak kontsumitzen du. Urtegitik 125 L/s-ko eguneko emari maximoa garraiatzen duen 300 mm-ko diametrodun fibrozementuzko jasotze hodi bat irteten da eta urtegiko ura garraiatzen du Basatxuko ETAP-era iritsi arte. Ubide horrek presiopean lan egingo du; hau da, presio atmosferikoa baino handiagoa izango du eta sekzio betearekin garraiatuko du ura. Grabitatezko adukzio bat izatean, uraren mugimendua presatik ETAP-era grabitateak eragingo du. Jasotze hodiak 6 km inguruko luzera dauka eta landa eremuaz gain hiri zonaldean zehar ere murgiltzen da azken atalean, Gorostiza eta La Dinamita auzoak zeharkatuz. 2. Irudia. Loiolako urtegia (Iturria Google Irudiak). 3. Irudia. Loiolako urtegia eta Basatxuko ETAP-aren kokalekua (Iturria GeoEuskadi). Proiektuaren helburu nagusia Loiolako urtegitik Basatxuko ETAP-era doan jasotze hodiaren berritzea diseinatzea da, fibrozementuko hodiak kenduz eta fundizioko hodi berriez ordezkatuz. 2002. urteko amaieran debekatu egin zen amiantoa daukan edozein produkturen fabrikazioa eta produktu horien salmenta. Fibrozementua osatzen duten materialen artean amiantoa dago. Material honen fibrak askatzean edozeinek arnasteko edo edateko arriskua sortzen da eta honek eragin larriak eragin ditzake izaki bizidunaren osasunean. Hau horrela izanda, amiantodun materialen ordezkapena eta suntsipena helburu garrantzitsua bihurtu da azken urteetan. Horrez gain, ura gero eta errekurtso urriagoa da eta honen ustiapen efiziente eta segurua burutzea lehentasuna bihurtu da munduko eskualde askotan. Gainera, beroketa globalak eta planeta jasaten ari den klima aldaketak uraren urritasuna handitzea aurreikusten du. Errekurtso preziatu honen garraio segurua burutzea kutsatu eta alferrik galdu gabe izango da proiektuko xede nagusietako bat. • Jasotze hodia osatzen duten elementu ezberdinak eta bere ezaugarriak ezagutzea. • Sarearen karga hidraulikoa analizatzea eta segurtasuna bermatzeko onargarriak diren presio maximoak saihestea. • Dagoeneko dagoen trazatuarentzako eta diseinurako hobekuntzak burutzea: malda aldaketa bortitzak aurkezten dituzten guneak saihestuz eta traza bide publikoetatik eraman ahal den heinean. Proiektu honek etorkizunean burutu beharko diren desamianto lanak abordatzeko oinarrizko gidoi bat izatea bilatzen du. Gainera, jasotze hodi berriaren trazatuaren eta diseinuaren hobekuntza planteatzeak erronka interesgarria aurkezten du eta mundu profesionalerako lehen hurbilketa batera eramango du proiektugilea. 1.1.3. Kokapena eta egoera. Barakaldo Bizkaiko probintzian kokatutako udalerria da, Euskal Autonomia Erkidegoan. Nerbio ibaiaren ezkerreko marjinan kokatuta dago eta, Bilbo ostean, jende gehien bizi den Bizkaiko udalerria da eta laugarren Euskalduna. 2017.urtean 100.313 biztanle bizi ziren Barakaldon. Barakaldo "Gran Bilbao" delako eskualdearen barnean kokatzen da eta 25,03 𝑘𝑚2-ko eremua betetzen du. Barakaldoko udalerria mugatzen duten inguruko beste udalerriak Sestao, Erandio, Trapagaran, Gueñes, Alonsotegi eta Bilbo dira. Udalerria, XIX. Mendeko industrializazioaren ondorioz, asko garatu zen. Burdinaren agerrerak Gallarta eta Trapagarango mendietan fabrika siderurgiko asko irekitzera eraman zuen eta honek oparotasun ekonomikoa ekarria zuen. Langile atzerritar asko Barakaldora mugitu ziren lan bila eta udalerriaren hazkuntza demografiko eta ekonomiko handia gertatu zen. Herri landatar bat izatetik hiri industrializatu bat izatera pasatu zen, honek dakartzan nahasketa urbanistikoak kontuan hartuta. Gaur egun, udalerriaren ekonomia zerbitzuen sektorean oinarritzen da, turismoan eta komertzioan gehienbat. Hasieran adierazi bezala hain udalerri populatua izanda, bertan beharrezkoak diren errekurtso hidrikoak gainontzeko udalerrietan baino aberatsagoak izan behar dira eta ondorioz beharrezkoa da inguruko presen, iturburuen, akuiferoen eta instalazio hidraulikoen kontserbazio, errendimendu eta erabilera egokiak bermatzea. 4. Irudia. Barakaldoko udalerriaren kokapena (Iturria Wikipedia). Proiekturako ezarri diren helburuak betetzeko bi alternatiba ezberdin artean hartu da erabakia. Atal honetan, aukera ezberdin horiek analizatu eta alternatiba egokiena aukeratuko da helburua betetzeko modu hobeenaren arabera. Horrez gain, garrantzitsua izango da gaur egun dagoen sarean aldaketak burutzea eta elementu berriak sartzea kondukzioaren efizientzia hobetzeko eta osatzen duten elementuen iraunkortasuna bermatzeko. 1.Alternatiba 2.Alternatiba Abantailak Desabantailak Abantailak Desabantailak Dagoeneko trazatua definituta Zailtasunak obra gunera heltzeko eta bertan lan egiteko Hondeamakina eta kamioien erabilera errazagoa Kondukzioak luzapena jasango du Desamiantoa burutzeko egin beharreko zangak instalazio berrirako balio du. Ez da proiektuko helburu bat betetzen: trazatua modifikatzea eta hobetzea Materialaren iraunkortasun handiagoa Sarearen diseinu berri bat planifikatu beharko da Bi alternatibak deskribatu eta bakoitzaren aldeko eta kontrako puntuak aztertu ondoren proiektu honetarako egokiena bezala aukeratu den alternatiba bigarrena izan da. Hau horrela izanda, proiektua alternatiba honen deskripzioaren arabera burutuko da. Loiolako jasotze hodiaren berritzean burutuko diren modifikazio adierazgarrienak azaltzen dira proiektuaren atal nagusiak deskribatzeko asmoz. Jasotze hodi berriaren trazatua mendi pista zien errepideetara eta lur gainazalaren ezaugarrietara moldatu da. Ondorengo irudian egungo trazatua ikusi daiteke eta erabaki diren aldaketak. 5. Irudia. Trazatuaren berritzea (Iturria GeoEuskadi). Proiektu berriaren jasotze hodiaren luzera 4.862,31 m-koa izango da trazatuan burututako aldaketen ondorioz. Hau da, 500 m inguruko luzapena jasango du egungo trazatuarekin konparatzen bada. 1. Mendi pista eta herri errepideekiko hurbiltasuna eta hodiaren trazatua bide horietara moldatzea ahal den heinean. 2. Malda bortitzeko eremuen saihespena eta lurreko gainazalari akoplatzea. 4. Trazatua udalaren esku dauden guneetatik igarotzea. Trazatuaren punturik altuena 270 m-ko kotan egongo da eta baxuena 144 m-tan. Beraz, 126 mko desnibela egongo da. Trazatuaren malda bortitzena %17-koa izango da eta leunena % 1-ekoa. Zangaren hondeaketa pala hondea zamatzaile misto baten bitartez burutuko da posible den zangaren atal guztietan. Hala era, obra gune batean makina honen erabilera arriskutsua edo ezinezkoa suertatzen bada, metodo manualen bidez burutuko da hondeaketa, eskuzko palekin. Zangaren sakonera 1,3 m baino txikiagoa den zoru kohesiboetan eta eraikinen edo ibilgailuen gainkarga estatiko eta dinamikoen eraginpean ez badago, paretak bertikalak izango dira. Zangaren sakonera 1,3 m baino gehiago den unean entibatu egingo dira zangaren pareta. Sakonera 1,30 eta 2 m bitartean bada, entibazio arina erabiliko da. Entibazioa burutu behar den kasuetarako, "Obra plana" eranskinean ezarritako kriterioa jarraituz egingo da eta deskribatutako baldintzen arabera. Langileak zangaren barruan dagoenean 0,7 m inguruko mugimendu eremua beharko du. Ondorioz, zangaren zabalera 1 m-takoa izango da hodiaren diametro nominala 300 mm-koa dela kontuan hartuta. Hasteko, zangaren hondoa nibelatuko da zuloak estaliz eta leunduz; gero, ohe bat sortuko da hodiak gainean jartzeko. Ohea gauzatzeko HNE-15 motako 25 cm-ko lodieradun hormigoi kapa bat zabalduko da zangaren zabalera osoan. Gero, hodiak hormigoizko ohe honen gainean jarriko dira. Behin kokatuta eta lotuta daudenean, HNE-15 hormigoia zabaltzen jarraituko da euste ohearen gainazalak 120º-ko angelua sortzen duen arte hodiaren zentroarekin. Behin hormigoizko ohearen gainean hodia behar bezala zentratuta eta kokatuta dagoenean zangaren betetzea burutuko da material granularrarekin. Zangaren gainontzeko betetzea hondeaketatik atera den lur aukeratuaz burutuko da, bere ezaugarriak egokiak direlako. Bestalde, apurtutako bide zoruak birjarriko dira, beharrezkoa den guneetan, aurretik egon den bide zorua errespetatuz. Kasu honetan, 20 cm-ko lodieradun HM-20 motako hormigoizko lauza dago eta gainetik 8 cm-ko aglomeratu asfaltiko beltzaren kapa (MBC). Biderik ez dagoen kasurako behin zanga beteta eta trinkotuta dagoenean horrela utziko da. Ebaketa ur-hornidura sistemadun Rotaflex batekin burutuko da bereziki. Rotaflex hau erabiltzea posible ez balitz lan eremuaren ezaugarriak direla-eta, abiadura pneumatiko baxuko joan-etorriko zerrak edo eskuzko zerrak erabiliko dira. Erabilitako zerraren orria "HILTI WSCR SPECIAL CUT SM 30" izango da, 12,3 mm-ko agin arteko distantziarekin, sortutako txirbilak mozketan ahalik eta handienak izan daitezen. Moztutako zatiak Big-bag delako sakuetan jarriko dira eta hondakin berezien tratamendu plantara garraiatuko dira. Prozedurari eta segurtasun neurriei buruzko informazio gehiago "Obra plana" eranskinean azalduta agertzen da. Jasotze hodiaren diametroaren tamaina 300 mm-koa izaten jarraituko du. Izan ere, 125 L/s-ko emari maximoarekin zirkulazio abiadura gomendatutakoaren barnean egongo da. Hoditik zehar doan uraren abiadura 0,3-2 m/s-ko abiadura bitartean izatea gomendatzen da horniketa sareetan. Hau betetzen ez bada eta abiadura handiagoa bada presio galera handiak gertatzen dira eta gainpresioa arriskutsuak, non hodiak apurtzen dituzten. 6.Irudia. K9 motako 300 mm-ko fundizioko hodiak (Iturria Google Irudiak). 1. VRP-ak hodiarekin lerrokatuta instalatzen dira eta hauek gordetzeko behar den ganbera karga hausteko gabera bat instalatzeko behar den bolumena baino askoz ere txikiagoa da. 5. Ihesak detektatzea VRP-etan errazagoa da karga hausteko ganberetan baino filtrazioa eta arrakalen ondorioz. Instalatuko diren VRP balbulak automatikoak eta fundiziokoak izango dira, 300 mm-ko diametro nominalarekin (DN 300) eta 16 bar-eko presio nominalarekin (PN 16), epoxi erretxinaz estalita eta altzairu herdoilgaitzeko piezez osatua. 7.Irudia. VRP balbula (Iturria Google Irudiak). Presioa Txikitzeko Balbula (VRP), bentosa zein hustubide bakoitza dagokion ganberan kokatuta aurkituko da elementu hidromekanikoak kontrolatu eta konponketa bat egin behar den kasuetarako. Elementu hauetako bakoitzak presioa aztertzeko manometroa izango du. VRP edo hustubidea instalatzen den ganberen barruan, ur goran eta beheran uhate balbulak jarriko dira, bentosak barnean izango du asentu balbula bat instalatuta. Balbula horiek kondukzioari dagokion diametroa izango dute eta bere ardatzari birak emanez lortuko da fluxuaren etetea. Uhate balbulak oso baliagarriak dira elementu hidromekanikoetan erreparazioak eta azterketa egin behar direnean fluxua eteteko. Ukondo, balbula, sekzio aldaketa eta deribazio guztiak ainguraketa kutxa edo ganberen barne egon beharko dute. Kutxak eta ganberak hormigoikoak izango dira eta altzairu korrugatuen bidez burutuko da elementu horien armadura. o Ukondoak eta junturak. Jasotze kondukzioa osatzen duten hodien lotura era malgu eta elastikoan egingo da. Lotura hau eraztun elastomero baten konpresio sinplearen bitartez burutuko da. Jasotze hodiaren trazatuak norabide aldaketa ezberdinak ditu eta hauek gauzatzeko 300 mm-ko 11,25º, 22,50º, 45,00º eta 90,00º -ko entxufe bidezko fundizioko ukondoak erabili dira. 1.1.6. Obra epea. "Loiolako urtegiko jasotze hodiaren berritzea" proiektua burutzeko 8 Hilabeteko epea aurreikusi da. Ondorengo taulan hile bakoitzean aurreikusi den gastua adierazten da eta aurrekontu totala: - Osasun eta Segurtasun disposizio minimoak amiantoari esposizioa dagoen lanetan (martxoaren 31-ko 396/2006 Errege Dekretua). - Fundizioko hodien eta osagarrien instalazioa (UNE-EN-545 araua). - Errepide eta Zubientzako Baldintza Tekniko Partikularren Agiria (PG.3/75), Obra Zibila eta Hirigintza Ministeritzako Errepideen Direkzio Orokorrekoa (1976ko otsailaren 6an onartua Ordena Ministerialaren bidez eta ondorengo aldaketak onartuak). - Errepide eta Zubientzako Baldintza Tekniko Partikularren Agiria eta 21/01/88-ko Ordenaren modifikazio partziala (B.O.E. 02/03/88). - Eraikuntzaren Kode Teknikoa berresten duen (Martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretua) erratak eta akatsak ZUZENDUTA. - Eraikuntza eta eraispenetako hondakinen erregulazioa eta gestioa (otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretua). - Amiantodun materialen gestioa eta tratamendua (uztailaren 28ko 22/2001 Errege Dekretua). - Eraikuntza obretan segurtasun eta osasun disposizio minimoak (urriaren 24ko 1627/1997 Errege Dekretua). Segurtasun eta osasun babesari buruzkoa ingurune leherkorretan lan guneetan (ekainaren 12ko 681/2003 Errege Dekretua). - Agente kantzerigenoen aurkako langileen protekzioa (martxoaren 21eko 349/2003 Errege Dekretua). Lanaren bitartean langileen segurtasun eta osasunari buruzkoa agente kimikoen esposizioaren aurrean (apirilaren 6ko 374/2001 Errege Dekretua). Segurtasun eta osasun disposizio minimoei buruzkoa arrisku elektrikoen aurrean (ekainaren 8ko 614/2001 Errege Dekretua). Segurtasun eta osasun disposizio minimoak eraikuntza obretan (urriaren 24ko 1627/1997 Errege Dekretua). Segurtasun eta osasun disposizio minimoak meatze lanetan (irailaren 5eko 1389/1997 Errege Dekretua). Segurtasun eta osasun disposizio minimoak langileentzako lan ekipamenduaren erabileran (uztailaren 18ko 1215/1997 Errege Dekretua). Segurtasun eta osasun disposizio minimoak lan eremuan (apirilaren 14ko 486/1997 Errege Dekretua). Disposizio minimoak segurtasun eta osasun seinaleztapenentzako obran (apirilaren 14ko 485/1997 Errege Dekretua). Segurtasun eta osasun disposizio minimoei buruzkoa bisualizazio pantailak dituzten lan ekipoentzat (apirilaren 14ko 488/1997 Errege Dekretua). - Banakako Babespen Ekipamenduen (BBE) erabilera (martxoaren 31ko 396/2006 Errege Dekretuaren 8.artikulua eta maiatzaren 30eko 773/1997 Errege Dekretua. Zer motatako zanga hondeatu eta nolako lanak burutu behar diren determinatzeko beharrezkoa da lurraren ezaugarriak eta egoera ezagutzea. Horregatik, beharrezkoa izango da ikasketa geologiko bat burutzea ezaugarri horiek ezagutzeko eta lurraren portaera aurreikusteko obra burutzen hasi baino lehen (maila freatikoa, lur mota, iragazkortasuna…). Datu hauek, obra burutzeko metodoak aukeratzea eta hartu beharreko babes neurriak determinatzea ahalbidetuko du. Ikasketa geoteknikoak lurreko ezaugarri fisikoak eta mekanikoak ezartzen ditu; mota, hezetasuna eta trinkotasuna barne. Lur motaren eta hondeaketa motaren arabera neurri batzuk edo beste hartu beharko dira. Lurraren ezaugarriaren eta hondeatu nahi den zangaren dimentsioen arabera arrisku posibleen analisi bat burutu beharko da eta, horren arabera, entibazio bidezko edo entibazio gabeko zanga egitea aukeratu beharko da. Proiektu honen kasuan, Loiolako urtegitik (Trapagaranen kokatuta) Basatxuko ETAP-era doan jasotze hodi baten ibilbidean hondeatuko da. Fibrozementuzko jasotze hodiaren ibilbidearen luzera 4087m-takoa da eta ibilbidearen laugarren karga ganbera pasata 119 m-tara bukatzen da. Gainontzeko ibilbidea fundizioz egina dago, Basatxuko ETAP-era iritsiz. Proiektu honen helburuetako bat amiantoaren presentziagatik ain arriskutsua den fibrozementuzko hodi hau kentzea eta dagokion gune segurura eramatea izango da. Hau horrela izanda, lan egingo den eremuaren ezaugarriak ezagutzea eta aztertzea berebizikoa bilakatzen da. Obra burutu nahi den tokiko geologia aztertzea ezinbestekoa da. Horretarako, mapa geologikoak erabili dira zer nolako arrokak eta lurzoruak egon daitezkeen aurreikusteko eta horren arabera erabaki ezberdinak hartzeko. Hurrengo mapa geologikoak EVE-ren (Ente Vasco de la Energia) webgunetik lortu dira. Hauetan argi ikusten dira Loiolako urtegia eta Barakaldoko La Dinamita auzoa; non Basatxuko ETAP-a kokatuta dagoen. Urtegitik ETAPera doan jasotze hodiaren ibilbidea beraz, bi puntu horietan zehar ematen da. Gaur egun dagoen jasotze hodiaren trazatu hurbildua lerro gorri baten bitartez dago adierazita. GeoEuskadi-ko webgunea ere erabili da Loiola eta Basatxuren arteko ibilbidean dauden arrokak aztertzeko. GeoEuskadi-tik lortutako informazioa ondorengo mapa geologikoetan ageri da: Azkenik, IGME-ren (Instituto Geográfico y Minero de España) webguneko bisore kartografikoa erabiliz Loiolako presaren eta Basatxuko ETAP-aren arteko geologiaren informazioa biltzeko erabili da. Ondorengo mapa geologikoan ikusi ditzakegu ibilbideko arroka ezberdinak: Kuartzoa. Kuartzoa. Hiru iturri ezberdin hauetako mapa geologikoak aztertu dira obra burutuko den zonaldeko geologiari buruzko informazioa ziurtatzeko. Ikusten den bezala, zonalde gehienetan agertzen diren arrokak hareharria, kareharria eta margak dira. Zonalde gehiena hareharriz osatuta dago. Kareharrizko eta margen zenbait zonalde nabariak dira. Azkenik, limolita, lutita eta kuartzoa kantitate txikian daudela aurreikusten da. Ondoren, zonalde handienetan dauden arroken ezaugarriak deskribatzen dira: 8.Irudia. Kareharria (Iturria Google Irudiak). 2. Hareharria: hareaz edo pikor txikiko materialez (feldespatoa eta kuartzoa) osatutako arroka sedimentario detritikoa da. Prozesu baten bitartez, pikorrak trinkotu eta beren arteko poroak kaltzio silikato edo karbonatoz betetzen dira. Batzuetan poro horiek ez dira betetzen eta gune horiek hareharriari bere ezaugarri porotsua ematen diote; non, hareharria arroka iragazkor bat bihurtzen duten. Gogortasun handiko arroka da. 9.Irudia. Hareharria (Iturria Google Irudiak). 3. Margak: arroka sedimentario mota bat da non bere konposaketan kaltzita eta buztina aurkitu daitekeen gehienbat. Orokorrean kaltzita kopurua gehienekoa izaten da, margokareak, baina buztinen kopurua gailentzen bada buztin kalkareoa izango dugu. Arroka mota hau, buztina bezala, iragazgaitza da. Bere ezaugarriak uretan murgiltzean buztinaren antzerakoak dira: plastikotasun handia izaten dute. 10.Irudia. Margak (Iturria Google Irudiak). Burutu nahi den hondeaketan erabiliko diren materialak, metodoak eta planak determinatzeko beharrezko bihurtzen da lurzoruaren ezaugarriak identifikatzea. Horretarako, aurreko atalean burututako azterketa funtsezkoa da. Izan ere, arroka ama lurzorua determinatzen duen faktore garrantzitsuenetarikoa baita. Arroka amatik meteorizatzen den material mineraletatik eratzen da lurzorua. Lurzorua arroka amaren alterazio progresibotik sortutako zenbait geruza eta profilez eratuta dago. Horrez gain, klimak, denborak, landare eta animaliek eta topografiak ere bere garrantzia dauka lurzoruaren erakuntzan. Espainiako lurzoru moten mapara begiratuz ikusi daiteke Bilbo inguruan dagoen lurzoru mota lurzoru marroi kaltzikoa dela. Ondorioz, estimatuko da Oiolako urtegitik Basatxuko ETAP-era aurkituko den lurzoru mota ere lurzoru marroi kaltzikoa izango dela. Arroka ama kareharria da. Ez dira horizonteak behar bezala bereizten. Buztintsua da arroka amaren klastoekin. Kolorea zonaren araberakoa izaten da, materia organikoaren arabera. Normalean ez du 30 cm baino gehiagoko lodiera izaten. Hala ere, aurreko atalean hareharriak eta margak ere agertu dira eta arroka amaren arabera lurzoruak ezaugarri ezberdinak izango ditu. Arroka amaren kasuan, zein lurzoru mota aurki daitekeen aztertu da ondoren. Arroka honen %50-a baino gehiago karbonatoz osatuta dago eta gainontzekoa lohi, buztin, kuartzo edo burdinez. Arroka sedimentario hauen karbonatoen disoluzioak uzten dituen hondakinen bitartez eratzen dira lurzoruak. Beraz, sortutako lurzoru mota kareharriaren disoluzioak utzitako hondakinekin erlazionatuko da. Kareharriak buztin asko badauka ondorioa lurzoru buztintsu iragazgaitza izango da, pH eta saturazio handiarekin. Bestalde kareharria harean nagusi bada, sortutako lurzoruak testura lodia, iragazkorra eta azidoa izango da. Azkenik, kareharria burdinean bada nagusi, hematita esaterako, ondorioa zoru gorri eta, orokorrean, azidoa izango da. Hareharritik deribatutako lurzoruak lodiera gutxikoak izaten dira arroka amaren erresistentzia dela eta. Maila freatikoa, existitzen bada, orokorrean ez dago gainazaletik gertu egoten, arrokaren iragazkortasun altuaren eta lurzoruaren porositatearen eraginez. Testura lodia izaten dute gainazaleko horizonteetan gehienbat. Azido eta baseetan neurri txikia dute. Arroka sedimentario buztin-kalkareoa da. Hau da karbonato eta buztin nahasketak osatzen du arroka hau. Ondorioz, arroka ama hau daukaten lurzoruek buztina izango dute osagai nagusi. Lurzorua iragazgaitza izango da eta uretan murgiltzean plastikotasun handia izango du. ➢ Lur kohesiboa eta ez -kohesiboa. Hondeaketaren bitartean aurki daitezkeen lurzoru moten barruan bi mota bereizi daitezke: Lurzoru kohesiboak eta ez-kohesiboak. Beraz, zoru kohesiboak izango dira zangak hondeatzeko propietate egokienak dituzten zoru motak. Izan ere, erresistentzia konpresio sinplera handiagoa dute, zangaren paretek trinkotasuna mantendu dezakete sakora jakin batera arte entibazioaren laguntzarik gabe eta moldeatzeko erraza da. Informazio hau jakiteak hondeaketa metodoak eta segurtasun neurriak baldintzatuko ditu. • Maila freatikoa eta uholde arriskua. Hondeaketa burutu nahi den eremuetan aurki daitezkeen lurzoru moten ondorioz uraren agerrerak egoera latzak eragin ditzake. Beraz, beharrezkoa da maila freatikoaren eta uholdeak eragin ditzakeen edozein parametro aztertzea. Uraren presentzia ondorengo bi faktoreengatik gerta daiteke: infiltrazioa edo isurketa. -Infiltrazioko ura. Maila freatikoaren sakonera ezagutu beharra dago eta honen aldatzeko aukerak. Horrela, zangara ura sartzeko dagoen arriskua aurreikusi ahal izango da eta zangatik ura ateratzeko behar den makinaria izatea baloratu ahal izango da. Bestalde, akuiferoen edo lurpeko ur poltsen presentzia aztertzea era komenigarria izaten da. -Isurketako ura. Intentsitate eta kantitate handiko euriak izatean gertatzen da. Gainazaleko ur horiek lur mugimenduak edo entibazioaren inguruko hutsuneak eragin ditzake. Hala nola, gainazaleko ur horien bilketa eta ebakuazioa aurreikusi behar dira ateratze bonba baten laguntzarekin. Azkenik, faktore metereologikoak ere kontuan hartu behar dira zangaren hondeaketa kanpoan egiten baitira: izotza, euria, tenperatua aldaketa bortitzak, haize bortitzak, etab. Loiolako urtegitik Basatxuko ETAP-era dagoen ibilbidean zehar dauden eremuen iragazkortasuna, uholde arriskua eta urpeko ur masen egoera aztertu da GeoEuskadi webgunearen languntzarekin. Ondorengo 3 mapetan egoera horiek ageri dira: Iragazgaitza Azkenik, berebizikoa da obra burutuko den gunearen uholde arriskua aztertzea. Uholde arriskuek zanga edo lan eremua urez betetzea eragin dezake. Mapan ageri den bezala ez da uholde arriskurik somatzen hondeaketa burutu nahi den eremuan; izan ere, gune menditsua eta maldatsua da. Hau horrela izanda, intentsitate handiko eurietan ura malda behera abiatuko da gainazaletik bertako landare eta zuhaitzek xurgatu ezin dutenean. Bestalde, lurra nahiko iragazkorra izatean ura infiltratu ere egin daiteke. Horrek, uholde arriskuak hondeaketa lanetan oso txikiak izatea ahalbidetuko du. Hondeaketa burutu nahi den gunearen lurzoruaren eta arroka amaren ezaugarrietara erreparatzen bada, urak izango duen portaera aurreikusi daiteke. Lehenengo atalean aztertu bezala gunearen atal nagusia hareharriz osatuta egongo da. Hareharri horren poroen handitasunaren arabera iragazkortasuna handiagoa edo txikiagoa izango da, baian orokorrean arroka iragazkorra da. Horrela, ura desplazatu ahal izango da eta ez da geldi geratuko material iragazgaitz batean gertatuko zen bezala: buztina, esaterako. Bigarren atalean ikusi denez, hareharritik deribatutako lurzoruak porotasun eta iragazkortasun nabarikoak dira eta ondorioz maila freatikoa baldin badago, ez da gainazaletik gertu egoten. Bestalde, lehen atalean, kareharri guneren bat somatzen da jasotze hodiaren eremu batzuetan. Urak kareharriaren karbonatoa disolbatzen du arrokan urarentzako ibilbideak eta putzu sakonak eratuz. Bigarren atalean ikusi da kareharriak sortutako lurzoruak urak disolbatu ez dituen osagaien arabera eratzen direla. Kasu honetan, kareharri haretsuaren presentzia izan da nagusi eta ondorioz lurzoruak iragazkorrak izango dira eta maila freatikoa ez da gainazaletik gertu aurkituko. Datu guzti hauek izanda eta hondeaketako gunea menditsua dela ondorioztatu daiteke maila freatikoa sakon dagoela eta ez duela eragin arriskutsu bat izango hondeaketa burutzen den bitartean. Hala ere prezipitazio handien bidez beharbada zangan ura sartzea aurreikusi daiteke eta ondorioz beharrezkoa izango da ura ateratzeko gailu bat hurbil izatea (bonba). Hondeaketa moduko lan bat burutu eta zangaren pareten estabilitatea bermatu beharra dagoenean langileen lurperaketarik ez gertatzeko beharrezko da obra burutuko den eremuaren lurrikara arriskua ebaluatzea eta ea eraginik izan dezakeen aztertzea. Emaitza eremuak lurrikara arrisku handia duela ematen bada, zangan segurtasun neurri bereziak hartu beharko litzateke pareten hondorapena deuseztatzeko lurrikara gertatzen den kasuan. IGN (Instituto Geográfico Nacional) lurrikara arriskuen mapak burutzen ditu. Institutu honen webgunetik 475 urtetako itzultze denborako lurrikara arriskuak ebaluatzen dituen mapa lortu da. Honetan, Espainiako eremuetan dagoen arriskua adierazten da zuritik gorrira igaroz lurrikara gertatzeko probabilitate gehien dituen eremuak. Mapan ikusten den bezala Espainian lurrikara bat gertatzeko arrisku handiena duten eremuak Granada, Murtzia eta Aragoiko Pirinioetako eremu txiki bat dira. Gainontzeko lekuetan arriskua nulua eta izugarri txikia da. Ondorioz, Bilbo aldean arrisku oso txikia edo nulua egongo da lurrikara bat gertatzeko eta ondorioz posibilitate hau ez da kontuan hartuko zangaren pareten egonkortasuna eta segurtasuna bermatzeko unean. Txosten geoteknikoaren atal honetan hondeaketa burutuko den zonaldeko laginak hartu dira. Lagin hauen azterketa bisuala eta IN SITU burututako entseguen bidez, lurraren tipologia, konposizioa eta bere erantzun hurbildua lortuko dira mozketaren aurrean. Gainera, hondeaketa eta arrisku prebentzio metodo egokienak hautatuko dira obrarako azterketa hauen arabera. Atal honetan ondorengo probak egingo dira eta emaitzak adieraziko dira: - Prozedurak eta emaitzak. • Partikula finetako zoruen eskuzko identifikazioa eta muga plastikoaren lorpena. 13. Irudia. Entseguak burutzeko zoru lagina. Diagrama honek hondeaketa guneko lurzoruan zein partikula diren nagusi jakitea ahalbidetuko du. Honen arabera eta ikusitako partikula moten jokatzeko era ezagututa, lurzoruak nola jokatu dezakeen ebaketa batetan aurreikusi ahalko da eta horren arabera erabaki ezberdinak hartu lanean aritzeko eta segurtasun neurriak hatzeko. Prozedurak eta emaitzak Zoru baten lagina izanda, sailkapena egiteko jarraitutako prozedura ondorengoa izan da: 1. Potean sartutako lagina hartu eta balantzan pisatu dugu, laginaren masa lehorra lortzeko. 2. Masa lehorretik 63 mm baino handiagoko harrikoskorrak kenduko dira eta hauek gainontzeko lurzorua baino gehiago pisatzen duten ikusiko da. 3. Gelditzen den lurzoruari ura gehitu eta nola jokatzen duen aztertuko da. • Emaitza. 14. Irudia. Harri koskorrak eta zorua. Emaitzak ondorengoak izan dira: -Harri koskorrek gainontzeko masa baino gehiago pisatzen dute? EZ. -Urarekin disgregatzen da, ukimen leuneko zorua da, arin lehortzen da eta plastizitate eta dilatazio baxukoa da? EZ, hezetasuna denboraz mantentzen du eta plastizitate handia du, erraz moldeatzen da eta bere egonkortasuna mantentzen du. BUZTINA • Partikula finetako zoruen eskuzko identifikazioa eta muga plastikoaren lorpena. Fase honetan, proba manual batzuk egingo dira zoruaren sailkapena egin ahal izateko lurraren erreakzioaren arabera. Hau lortzeko materialaren erresistentzia eta plastikotasuna aztertuko da. Lehenik eta behin zoruari ura gehitu eta borobilak eratuko dira. Gero, borobil hauek labean sartu eta berotu egingo dira beraien hezetasuna galdu arte. Azkenik, proba manualek egingo zaizkie. Instrumentuak: Ez da beharrezkoa, indarra eskuarekin egiten da. Emaitza: Lagina ez da zati txikiagotan apurtzen indarra atzamarrekin ezta mahaiaren kontra aplikatuz. ERRESISTENTZIA ALTUA. 2. Zoruaren muga plastikoa determinatzea. Zorua eskuarekin moldeatuko da. Zilindroak 3mm-ko diametrora heltzen badira, berriro lagina oratzen badugu eta berriro ere zilindro forma ematen badiogu; helduko da momentu bat non zilindroa ezin izango den 3 mmko diametroa izatera heldu; hau da, arrakalak aterako zaizkio eta ondoren hondatu egingo da. • 110ºC-ra dagoen labe batean sartu sikatzeko. 19. Irudia. Lagin zilindrikoaren entsegua. • Buztina: Plastikotasun altua eta erresistentzia altua, CH. 3 g galdu ditu lagin zilindrikoak lehortu ostean, datu hori hezetasunaren baliokidea izango da. Laginaren atal heze bat hartu eta zenbait praktika burutuko zaizkio. Ondoren taula honen arabera sailkatuko da bere konpresio sinplearen erresistentzia estimatzeko. ▪ Zoruak hareharri eta kareharri harri koskor eta partikula nabari ditu, baina buztina nagusitzen da bere konposizioan. ▪ Buztinak plastikotasun handia ematen dio zoruari heze dagoenean eta erresistentzia altua lehor dagoenean. ▪ Hondeaketa burutzen denean zoru hezea aurkitzea izango da ohikoena ingurumen baldintzen ondorioz; beraz, erresistentzia konpresio sinplera 25-50 KN/m2 izango dela estimatu da. Beraz, hondeaketa lana burutu beharreko unean eta zangaren estabilitatea bermatzeko erabili beharreko neurriak erabakitzerakoan estimatu beharko da zorua kohesiboa izango dela; buztina nagusituz bere konposizioan eta harri koskor kantitate nabari batekin nahastuta. Informazio hau baliagarria da eta ezinbestekoa edozein hondeaketa planteatzeko unean. Lehen alternatiba gaur egungo fibrozementuzko hodiaren trazatu berbera jarraitzea izango da fundiziozko hodi berriaz ordezkatuz. Trazatuak ez du inongo aldaketarik jasango eta fibrozementuzko hodia ateratzeko erabili den zanga bera aprobetxatuko da, behin desamiantoa burututakoan, fundiziozko hoditeria instalatzeko. ✓ Dagoeneko jasotze hodiaren trazatua definituta dago eta ez da pentsatu behar berri batetan. Egungo hoditeriaren trazatua aztertzean bere ibilbidea gune oso maldatsu eta landa gunetik igarotzen dela ikusi daiteke. Laburbilduz, zailtasun nabariak planteatuko ziren obra gunera iristeko eta bertan lan egiteko. - Dagoen trazatua imitatzeak ez du proiekturako definitutako helburuetako bat betetzen: dagoeneko dagoen trazatuarentzako eta diseinurako hobekuntzak burutzea. - Trazatu originala jarraitzeak beste alternatiba batzuk burutzeak baino aurrekontu garestiagoa izango duela aurreikusten da ondorengo arazoen arabera: obra eremuan lan egiteko zailtasuna, materialak eta hondakinak obran desplazatzeko konplexutasuna, burutu beharreko sastraka kentze eta zuhaitz mozte lanen ugaritasuna. - Zonalde malkartsu eta zuhaiztian lan egiteak hondea makinen eta garabi kamioien erabilera asko murrizten du. Egoera horrek hondeaketarako eskuzko metodoak erabiltzera behartuko du lan epea luzatuz. Bigarren alternatiba egungo jasotze hodiaren trazatua modifikatzea izango da. Jasotze hodiaren modifikatu gabeko guneetan trazatua berdina izango da eta hondeatutako zanga berbera erabiliko da fundiziozko hodi berria instalatzeko desamiantoa burutu ostean. Bestalde, modifikatu diren guneetan fibrozementua lurperatuta utziko da dagoen lekuan eta zanga berri bat hondeatuko da. Izan ere, fibrozementua material kutsagarria bihurtzen da manipulatzen denean apurtzean, bere fibrak airera zabaltzen edo urarekin nahasten direlako. Hau horrela izanda, trazatuaren modifikazioak zenbait fibrozementuzko hodi zahar lurperatuta utziko ditu eta hauek ez dute inongo kalterik eragingo ez direnez manipulatzen. Bestalde, trazatuaren modifikazioak karga apurtzeko elementuen kokapen berria eragingo du eta baita bentosa eta hustubideen kokapen aldaketa ere. Alternatiba honetan instalazioaren efizientzia bermatu eta hobetzeko soluzioak ere planteatzeko aukera emango du alternatiba honek. Abantaila bezala ondorengo puntuak adierazten dira: ✓ Trazatua malda gutxiagoko eremutara egokitzeak hodietan agertzen diren uraren abiaduraren gutxipena dakar eta materialaren iraunkortasuna handitzen da. Erabili beharreko errefortzuak hodietan ere urriagoak dira. Laburbilduz, alde ekonomikoan eta iraunkortasunean hobetzen da. ✓ Trazatuaren diseinua hobetzea eskatzen duen helburua betetzen da. - Trazatuaren modifikazioak tramuen luzapena ekar dezake eta honek aurrekontuaren handitze bat. - Trazatua modifikatzeak sarearen diseinu berri bat osatzea eta bere efizientzia bermatzea dakar. -Zangaren hondeaketa. Obrak hasi aurretik beharrezko seinaleztapena kokatuko da eta, ostean, hondeaketa burutzen hasiko da. Errepidea aurkitzen den guneetan bide zorua ebaki eta apurtu egin beharko da ebakigailu erradiala eta pika-pika erabiliz hondeaketarekin hasi baino lehen. Zangaren hondeaketa pala hondea zamatzaile misto baten bitartez burutuko da posible den zangaren atal guztietan. Hala era, obra gune batean makina honen erabilera arriskutsua edo ezinezkoa suertatzen bada, metodo manualen bidez burutuko da hondeaketa, eskuzko palekin. "Ikasketa geoteknikoa" eranskinean determinatu da hondeaketa burutuko den lurra koherentea edo kontsistentzia altukoa izango dela, buztinez osatuta gehienbat kareharri eta hareharri koxkorrekin batera. Ondorioz, informazio hau kontutan hartuko da entibazioak kokatzeko zangaren atal ezberdinetan. Zangaren sakonera 1,3 m baino txikiagoa den zoru kohesiboetan eta eraikinen edo ibilgailuen gainkarga estatiko eta dinamikoen eraginpean ez badago, paretak bertikalak izango dira. Bestalde, aurreko baldintzetako bat betetzen ez bada, ezponda bidez bermatuko da lur erorketarik ez gertatzea. Entibazioa burutu behar den kasuetarako, atal honetan ezarritako kriterioa jarraituz egingo da eta deskribatutako baldintzak erabiliz. Langileak zangaren barruan dagoenean 0,7 m inguruko mugimendu eremua beharko du. Ondorioz, zangaren zabalera 1 m-takoa izango da hodiaren diametro nominala 300 mm-koa dela kontuan hartuta. 24. Irudia. Hormigoizko ohea eta hodiaren jartzea (Iturria Google Irudiak). Hodien arteko lotura entxufe bidez burutuko da ondo alineatuta daudela konprobatzean. Behin hormigoizko ohearen gainean hodia behar bezala zentratuta eta kokatuta dagoenean zangaren betetzea burutuko da material granularrarekin. Baina ez dira guztiz estaliko presio frogak burutu diren arte, juntak ikusgai geratu behar direlako. Material granular hau osatzen duten harri- Azkenik, zangaren gainontzeko betetzea hondeaketatik atera den lur aukeratuaz burutuko da, bere ezaugarriak egokiak direlako. Hala ere, 20 cm baino handiagoko dimentsioak dituzten elementuko lurrak jartzea saihestuko da lehenengo metroan. Trinkotzerakoan %95-eko trinkotze maila lortu beharko da, "Proctor Normal" entseguaren arabera. Soberan geratu den hondeaketatik ateratako lurra zabortegira garraiatu da beste lan batetan erabili ahal izateko etorkizunean. Bestalde, apurtutako bide zoruak birjarriko dira, beharrezkoa den guneetan, aurretik egon den bide zorua errespetatuz. Kasu honetan, 20 cm-ko lodieradun HM-20 motako hormigoizko lauza dago eta gainetik 8 cm-ko aglomeratu asfaltiko beltzaren kapa (MBC). Biderik ez dagoen kasurako behin zanga beteta eta trinkotuta dagoenean horrela utziko da. • Fibrozementuzko hodiaren kentzea. Lanak hasi baino lehen, lan eremua seinaleztatzen eta mugatzen hasiko da (hesien bitartez), lanarekin zerikusia duen pertsona orori, autorizaziorik ez duenari eta babespenik ez duenari sartzea debekatuz. Lan eremuaren seinaleztapena apirilaren 14an onetsi zen "Osasun eta Segurtasun disposizio minimoak amiantoari esposizioa dagoen lanetan" (martxoaren 31-ko 396/2006 Errege Dekretua)" legearen arabera burutuko da, bai inguruko perimetroan zein lanak burutuko diren eremuaren sarbideetan. - Fibrozementuzko hodiaren ebaketa hasi baino lehen, lan eremutik gertu egon behar dira kokatuta ekipamendua eta tresna laguntzaileak; beharrezkoak ez diren mugimenduak ez egiteko eta fibren dispertsioa ez eragiteko. Ebaketa ur-hornidura sistemadun Rotaflex batekin burutuko da bereziki. Rotaflex hau erabiltzea posible ez balitz lan eremuaren ezaugarriak direla-eta, abiadura pneumatiko baxuko joan-etorriko zerrak edo eskuzko zerrak erabiliko dira. Erabilitako zerraren orria "HILTI WSCR SPECIAL CUT SM 30" izango da, 12,3 mm-ko agin arteko distantziarekin, sortutako txirbilak mozketan ahalik eta handienak izan daitezen. - Ebakitako hodiaren ertzak tela batekin garbituak izango dira. Ondoren, tela hori gainontzeko hondakin kutsakorrarekin gordeko da. - Mozketaren bitartean, ur eta amianto txirbilen bidez osatutako lokatza hare eta antzerako materialekin nahastuko da. Gero, pala baten bidez batua eta Big-bag delako soberakin kutsakorren poltsan gordeko da. - Behin mozketa lanak bukatzean, erabilitako tresnen garbiketa burutuko da. Garbiketa hau ebaketa burutu den zangaren kanpoaldean egingo da eta tela edo algodoi heze bat erabiliko da. Garbitzeko erabilitako materiala Amiantodun hondakinekin batera gordeko da garbiketa bukatzean. Garbiketarako erabiliko diren BBE-ak mozketan erabilitako berdinak izango dira. - Babes jantziaren apurketaren kasuan, amiantodun materialekin batera gordeko da eta barri bategatik aldatuko da. Zulotuta dagoen jantziaren azpiko arropa ere (praka edo jaka) bota eta aldatu egingo da. - Atera nahi diren hodien buruak ez apurtzeko hauen arteko loturak ez dira kolpekatuko, ebaki egingo dira soilik. Hala ere, buruak apurtuko balira, tamaina handieneko zatiak Big-bagetan sartuko dira, zati txikienak hare edo bestelakoekin nahastuz, pala baten bidez batuz eta Bigbagetan sartuz hondakin kutsakorrekin batera. - Fibren dispertsioa saihesteko, aterako diren hodi zatiak enbalatuak izango dira, zangaren barnean posible den guztietan edo ahalik eta arinen kanpoaldera ateratzean. - Beharrezkoa izango balitz lan gunearen beste toki batzuetara joatea ekipamendu edo tresnaren bat hartzeko edo beste ebaketa lan batzuk burutzeko (beti oinez desplazatuz), protekzio ekipamendu berbera erabiliko da. Hala ere, babespen ekipamendua oial heze batekin garbituko da lehenago. - Erabili eta botatzeko BBE-ak gune zikinean kokatutako garbi etiketatutako kontainer batetan botako dira. Berrerabili daitezkeenak oial, ur eta xaboiarekin ondo garbituak izan behar dira. BBE garbiak deskontaminazio moduluko armairuetan gordeko dira. Protekzio trajea irekia izango balitz lanak burutzen ari diren unean, objekturen bat hartzeko poltsikotik edo beste zerbaiterako, praka eta txalekoa bota egin beharko litzateke. Hala ere, lanak bukatu ostean erabilitako protekzio trajeak bota egingo dira. - Hondakin, ebaki eta soberakin sortuak kontu handiarekin maneiatuko dira apurketak eta, ondorioz, fibren dispertsioa ekiditeko. Oharpen etiketekin markatutako Big-bagetara sartuko dira. Saku hauek erabili eta botatzeko BBE-ak ere izango dituzte. Sakuren batek apurketa edo urraduraren bat jasaten badu, beste bategatik ordeztuak izango dira. Tamainagatik sakuan sartzen ez diren soberakinak plastikoz enbalatuak izango dira era berean. Produktu guzti hauek baimendutako kamioien bitartez garraiatuko dira, ondo prezintatutako sakuetan. Hauek baimendutako hondakindegietara garraiatuko dituzte amiantodun materialak edo amiantoarekin kontaktua izan duten objektuak. Hodien eta elementu hidromekanikoen instalazioa produktuaren arauak eta fabrikatzailearen azalpenak jarraituz burutuko dira momentu oro. Fundizioko hodien eta osagarrien instalazioa "UNE-EN-545" arauan azaldutako baldintzen arabera egingo da. Hodiak lotzeko erabiliko diren juntak EPDM junta elastiko flexibleak izango dira. Junta mota hauek 4 graduko desbiderapen angelua izango dute. Hodi zein junten barnealdea eta kanpoaldea garbi egon behar dira eta gomazko juntetan lur partikulak geratzen ez direla konprobatu behar da. Hodiaren ertzetan eta juntetan fabrikatzaileak gomendatutako xaboi lubrifikatzailea erabili behar da hodiaren eta juntaren irristapen egokia bermatzeko muntaia burutzen den bitartean. Ez dira inoiz koipe edo olio artifizialik erabiliko. Hodiak eta osagarriak muntatua dauenean ukondo, norabide aldaketa, hodi txikitze eta orokorrean bultzadagatik desbideraketa jasan dezaketen edozein elementuren euste elementuen eraikuntza burutuko da. Norabide aldaketa bertikal zein horizontal, sekzio txikitze, bentosa, hustubide eta balbula aurkitzen diren puntuetan beharrezkoa da ainguraketak kokatzea hoditeriaren desplazamendua ekiditeko, barne presioaren bultzaden ondorioz. Elementu hauek dimentsiontzako Ainguraketa zurrunei buruzko zehetasun gehiago "Planoak" dokumentuan adierazten dira. Hala nola, ainguraketen armaduraren disposizioa, itxura eta luzera ezberdinak. Sarearen kontrola eta maniobra elementuak (balbulak, bentosak, hustubideak) dituzten ganberak eraikitzeko, "arquetas tipo" delakoak aukeratuko dira. Kasu honetan, ez da beharrezkoa izango egitura kalkuluak ematea eta nahikoa izango da aukeratutako ganberari buruzko parametroak zehaztea instrukzioak ezartzen duen arabera . Ganberak dimentsionatzeko eta mota bat edo bestea aukeratzeko ondorengo irizpideak jarraitu dira: ✓ Zabalera minimoa hodien diametro nominalaren eta barnean instalatu beharreko elementuen disposizioaren araberakoa izango da. Kasu honetarako, ganberen zabalera minimoa 2 m-koa izango da. Ganbera bakoitzaren altuera kondukzioaren sakonerarekin zuzenki erlazionatuta egongo da eta horren arabera ezarriko da, altuera total maximoa 5 m izanez. Ikusi daitekeen bezala zabalera minimoaren eta altuera maximoaren baldintzak betetzen ditu ganbera orok. Ganbera osatzen duten hormen zabalera 0,25 cm-koa izango da. Kasu honetan ere, HA-25 motako hormigoi armatua erabiliko da eraikuntzarako eta B500S motako 4 eta 5 mm-ko diametrodun barra korrugatuak erabiliko dira zeharkako eta luzetarako armadura osatzeko. Ganberara sartzea ahalbidetzen duen tapa azken gainazalarekin bat eginda geratu beharko da. Ganberan sartzen eta ateratzen diren hodiak hormara ainguratuta egon beharko dira. Kondukzio honek, grabitate bidezko sistema baten bidez, Loiolako urtegian bildutako ura ur tratamendu planta batetara, Basatxuko ETAP-era, garraiatzen du ura. Kasu honetarako, adukzio obraren kalkuluan eguneko emari maximoa hartuko da. Eguneko emari maximoa proiektu honetan 125 L/s da. Bestalde, uraren abiadura oso txikia bada, suspentsioan dauden materialen bilketak sor daitezke eta, honek, hodien paretetan inkrustazioak eta abstrakzioak sortu sekzioa gutxituz. Ondorioz, uraren abiadura hodietan zehar 0,3 eta 2 m/s bitartekoa izan beharko da. Aurreko abiaduraren baldintza betetzeko ea 300 mm-ko diametroak balio duen konprobatuko da: Aurreko puntua hodien dimetroa, materiala, haietatik doan uraren abiadura eta kondukzioaren emaria ezarri dira. Datu hauek eta hodiaren luzera jakinda, puntu batetik bestera, fluxuaren frikzioaren ondorioz, zer nolako karga galera jasan duen kalkula daiteke kondukzioaren atal ezberdinetarako. Lehenik eta behin kondukzioaren erregimena aztertuko da Reynolds-en zenbakiaren bidez: Ikusi denez, kondukzioaren fluxua oso zurrunbilotsua da eta hodian zehar ibiliko den uraren tenperaturak ez dira muturrekoak izango. Gainera, altzairuzko zein fundiziozko hodietan gomendatzen den formula Hazen-Williams izango da. Ondorioz, Hazen-Williams-en formula (3. Formula) aplikatu da hoditeriaren atal ezberdinetan izan den karga galera kalkulatzeko. Ekuazioa hau, tenperatura normaletan aurkitzen diren eta erregimen oso zurrunbilotsua duten hodietan aplikatzen da. Matematikoki ondorengo eran erabiltzen da. Frikzioaren ondorioz gertatzen diren karga galerez gain, bigarren mailako karga galerak ere aurkitu daitezke. Egoera puntualetan gertatzen dira: sekzio aldaketak, ukondoak, sarrerak eta irteerak deposituetatik eta gainontzeko elementu hidromekanikoetan. Ondorengo espresio matematikoaren bidez kalkulatzen da karga galera puntu hauetan: Kontuan izanda hodietan zehar doan uraren abiadura nahiko txikia dela eta aurreko espresioan (3.Formula) bi bider grabitateaz zatitzen dela, bigarren mailako galeren balioa zerotik oso hurbil egongo dira. Beraz, bigarren mailako galera mesprezatzea erabaki da proiektu honen kalkulu hidraulikoak egiterakoan. • Presioa Erreduzitzeko Balbulak (VRP). Presioa txikitzeko balbula (VRP) noranzko bakarreko elementu hidromekanikoa da. Balbulak ur beheran presio jakin bat konstante mantentzea ahalbidetzen du, "presión de tarado" izenarekin ezagutua. Hau gertatzeko, ur gorako presioa beti izan beharko da ezarritako "presión de tarado" baino handiagoa. Izan ere, ur gorako presioa "presión de tarado" baino txikiagoa bada, ur beherako eta gorako presioa berdina izango da, balbulak sortutako karga galera kenduta. Laburbilduz, presioa balbulara iristean "presión de tarado" baino altuagoa bada, balbulako itxigailua zarratu egingo da pixkanaka ezarritako presioa lortu arte eta presioa baxuagoa bada balbulara iristean, itxigailua zabaldu egingo da. Taula honetan, VRP baten 4 funtzionamendua posibleak agertzen dira: Kasua VRP egoera Emaria Altuera piezometrikoak Funtzioa Guztiz irekia Partzialki irekia Loiolako jasotze hodiaren kondukzioak duen karga hidraulikoa eta bere ezaugarri garrantzitsuenak kalkulatuko dira hodiaren atal esanguratsuenetan zer nolako presioak dauden ezagutzeko eta ea egokiak diran bermatzeko. Ondorengo irudian diseinatu den jasotze hodi berriaren eskema ikusi daiteke. Bertan, instalatuko diren bost VRP balbulak ikusi daitezke eta hauen artean dagoen luzera. Horrez gain, balbularen ur goran eta beheran dauden puntuak zenbatu dira ondorengo tauletako kalkuluetan ondo identifikatzeko. Azkenik, kalkulu hidraulikoak burutu ostean linea piezometrikoak adieraziko duen itxura marraztu da: 25.Irudia. Kondukzio berriaren eskema. Aurreko irudian agertzen diren puntuetan dagoen presioa kalkulatuko da. Puntu horiek, VRP balbulen ur gorako eta beherako puntuak adierazten dituzte. Jariakin bat hodi batetan zehar badoa, energiaren kontserbazio legea betetzen du. Jariakin kasuan lege honi "Bernouilli-ren ekuazioa" esaten zaio eta non bere termino guztiak luzerako unitatetan daude neurtuak (m). Energiaren ekuazioa aplikatzean 1 eta 2 sekzioren artean mugimenduan dagoen jariakin bati hodi batetan zehar, ondorengo eran adierazten da: Bernouilli eta Hazen-Williams-en ekuazioak (5. eta 3. Formulak) erabiliz VRP balbula bakoitzaren ur goran dagoen presioa kalkulatuko da. Horrez gain, aurreikusten da VRP balbuletan "presión de tarado" bat finkatu beharko dela kondukzioan zehar karga apurtzeko eta presioak ez izateko lar handiak. Hau horrela izanda, ur goran presioak handiegiak badira balbulak gutxitu egingo ditu finkatutako presio onargarrira arte. Ondorengo taulan, burutu diren kalkulu hidraulikoen emaitzak adierazten dira balbulen ur goren eta beheran izango diren presioak aztertzeko, kondukzioa martxan dagoenean: Hurrengo taulan, Hazen-Williams-en ekuazioaz baliatuta kondukzioaren atal bakoitzaren puntu batetik bestera frikzioaren ondorioz egon de karga galera adierazten da: Azkeneko taula, VRP balbulek funtzionamendu aktiboan lan egiten dutenean eragingo duten karga galera eta karga galera koefiziente adierazten da. Kasu honetan, kalkuluak egiteko, 16.Taula-ko D kasuko formulak erabili dira emaitzak lortzeko: Proiektu honetan lurpean instalatuko dira hodiak. Hori dela-eta, kondukzioak barne presio hidraulikoez gain, bere gainean kokatutako lurraren pisua eta inguruko trafikoaren edo eraikinen karga dinamiko eta estatikoak jasan beharko dituzte. • Karga estatikoak eta dinamikoak. Kontuan izen behar dira hurbil dauden eraikin, bibrazio iturriak, etab., duten eragina zangaren paretetan eta hodian. Hau da, gainkarga estatiko eta dinamikoen eragin posiblea zimentazioen edo eraikinen hurbiltasunagatik, kargak hustutze lurren pilaketagatik, trafikoaren eragina hurbileko errepideengatik eta makineriaren presentziagatik. Alboko eraikinak: Dauden kasuetan beharrezkoa izango da apeoak burutzea asentuak edo hondorapenak ekiditeko eraikinaren zimendu edo mehelin hormetan. Hurbileko zimentazioen presentzia aztertuko da, mota, egoera, sakonera, dimentsioa eta hauen distantzia zangaren sakoneraren bikoitza edo gutxiago izatea. Bestalde, zangaren inguruan ibilgailuen joan etorriak ere eragina izan dezake zangaren pareten egonkortasunean. h = Inguruko zimentazioaren sostengu planoa. Piloteen kasuan, h entzepatuaren beheko aurpegiaren arabera neurtuko da. Ondoren agertzen dira eraikinen zimenduen eta ibilgailuen kasuan zein diren distantzia minimoak zangan eraginik ez dagoela kontsideratzeko. GeoEuskadi webgunearen bitartez jasotze hodiaren ibilbidea aztertu da eta aurkitu diren eraikinen gertutasuna neurtu da. Ondorengo irudietan agertzen dira zangaren egonkortasunerako arriskutsuak izan daitezkeen eraikinak. Aurreko taulako eraikin guztiek baldintza betetzen dutenez, ez dute eraginik izango zangan eta bere barneko hoditerian. Hondeatutako materialaren eta ekipamenduaren pilaketak saihestu behar dira zangaren ertzean eta ezin bada beharrezko neurriak hartu pareten edo materialen erortzea ekiditeko. Zangaren alboan kokatutako materialentzako: 28.Irudia. Eragin distantzia trafikoarekin (Iturria NPT 278). Obra burutuko den eremuan ez da trafiko intentsitate altuko zonaldea herri bide eta mendi pistetatik eramango delako kondukzioa. Ondorioz, soilik obran parte hartuko duten ibilgailuak izan ahalko dute eragina zangan. Zangaren sakonera handiena denean, hau da 5 m, ibilgailuek eraginik ez izateko 10 m-ko gutxieneko distantziara ibili beharko dira araua betetzeko. Bibrazioak: Kontuan izan behar da lan inguruko makinek eta hurbil dabiltzan ibilgailuek, metro eta tren lineak, bibrazioak eragiten dituztela eta lurzoruaren kohesioa txikitu bere kolapsoa eragin edo entibazioena. Beraz, beharrezkoa da akzio hauek aurreikustea eta entibazioetan errefortzuak jartzea eta seinaleak. Bibrazioak eragin ditzakeen edozein makinaren distantzia ondorengo irizpidearen araberakoa izango da: Sakonera handienarentzat 7,5 m-ko distantzia minimoa mantendu beharko da zanga eta bibrazioak eragin ditzakeen edozein gailuren artean. Kasu honetan, instalatutako hodiek diseinuko presio maximoa (PMA) jasan dezaketela konprobatu behar da. Presio hau kalkulatzeko zerbitzuan dagoen hodi baten sekzioak jasan dezakeen presio maximoa aztertzen da, ariete kolpeak eragin dezakeen barne presioekin batera. Ariete kolpea balbula baten zarratze totala edo partziala dagoenean hodi ez zurrunetan gertatzen den fenomeno trantsitorioa da. Itxiera gertatzean, bariazio bortitz bat gertatzen da hodian presio aldaketa arin bat gertatuz. Presiozko uhinak eratzen dira eta hodian zehar hedatzen dira. Uhinen indarra denborarekin gutxitu egiten da desagertu arte. Presio uhinen abiadura ezagutzeko ondorengo espresioa erabiliko da: Aurreko espresioan balioak ordezkatuz presiozko uhinen hedapen abiadura 1.043,74 m/s-koa izango dela lortzen da. Kontuan izanda balbularen itxiera denbora berehalakoa izango dela, Allievi-ren formula erabiliko da ariete kolpeak sortutako gainpresioa kalkulatzeko. Ikusi bezala, aurreko baldintza kondukzioaren edozein atalentzat da baliagarria edozein luzerarentzat emango baitu handiago zero. Ondoren, gainpresioa kalkulatuko da ondorengo formula erabilita: AP =±184,74 m.z.u. -ko gainpresioa jasango dute atal ezberdinetako hodiek ariete kolpearen ondorioz. Gainpresioa hau positiboa izango da balbula itxi eta presio uhinak ur gorantz doazenean eta negatiboa balbularen irekiera bortitza gertatzean ur goran uraren depresio latza gertatzean. Kondukzio honen kasuan jasan daitekeen presio maximoena, presio puntu altuenaren (67,66 m.z.u.) eta gainpresioaren (184,74 m.z.u.) arteko batura izango da. Presio maximoa ariete kolpea kontuan izanda 252,40 m.z.u. da eta bere balioa PMA baino txikiagoa denez, hodiak ondo jasango du: Espresioan ordezkatuko den presioa hodiaren barnean zerbitzuan dagoeneko presio maximoa izango da, ariete kolpea kontuan hartu gabe. Kondukzioak jasango duen bultzada handiena 6,33 KN-eko indarra duena izango da. Ondoren, ainguraketa zurrunak izan behar duen bolumen minimoa kalkulatuko da bultzada hau jasateko. Kondukzioak jasango duen bultzada handiena ariete kolpea kontuan hartuta 23,64 KN-eko indarra duena izango da. Ondoren, ainguraketa zurrunak izan behar duen bolumen minimoa kalkulatuko da bultzada hau jasateko. Fluxuaren presioa uraren lurrin presioa (Pl) baino txikiagoa denean ematen da. Fluxua balbulak suposatzen duen sekzioaren murrizketaren ondorioz bere abiadura handitzen da eta presioaren jaitsiera gogor bat ematen da, zeinetan uraren lurrun presio azpitik jaitsi daiteke. Horrela, uraren zati bat lurruntzen da eta fluxuaren barruan mikro-burbuilak sortzen dira. Hauek, mugimenduan, presio altuagoko gune batera pasatzen dira eta hor suntsitu egiten dira. Suntsiketen ondorioz talkak sortzen dira, bibrazioak eta zaratak. Balbuletan kabitazio arriskua dagoen aztertzeko balbulatik ur goran eta ur beheran presioa nolako den ikusi (15. Taula) eta grafiko baten laguntzaz ikusi behar da ea kabitazioa gertatzeko arriskurik dagoen. (1bar = 10 m.z.u.) Ondorengo grafikoan, VRP motako balbula batetan kabitazioa gertatzeko arrisku zonaldea adierazten da presioa ur beheran eta goran nolakoa den arabera: Grafikoan agertzen diren puntu gorriak VRP balbulen ur beheran eta ur goran dauden presiokin lortutako puntuak dira. Puntu guztiak kabitazio arriskua markatzen duen lerrotik gora daude eta ondorioz, instalatutako balbuletan ez da kabitazio arriskurik egongo. Eranskin honetan obra burutzean kaltetuak izango diren jabe eta zerbitzuak azaltzen dira. Partzela hauen erabilera beharrezkoa izango da obra burutzen den bitartean eta jabeek ezin izango dute partzelak erabili periodo honetan. Ondorioz, partzelen jabeei 200 €-ko konpentsazioa emango zaiela aurreikusten da. Kostu hau ez da aurrekontu orokorrean azalduko, aparte joango da administrazioaren jakinetan egoteko eta obra burutzean aurrekontuaren gainkostu bat suposa ez dezan. Ondorengo irudietan jabetza pribatuko partzela kaltetuak zeintzuk izango diren adierazten dira: Partzela pribatuetan zein Barakaldoko udaletxeko jabetza eremuetan obra burutu ahal izateko kaltetuak izango diren partzelen erabilgarritasun eta adostasun aktak eskuratu beharko dira udaletxearen eta jabe pribatuen eskutik, arduradun bakoitzaren sinadurarekin akta guztietan behin konpentsazio bat adostuta. Zangaren trazatu horizontala eta bere inguruak aztertzeak linea elektrikoren bat dagoen jakiteko garrantzitsua da, hondeaketa lanak programatzeko momentuan eta langileen segurtasuna bermatzeko unean. Hau horrela izanda, linean azpian lanaldi eta garraio segurua bermatu behar da makinariak eta langileek lineekin inolako kontakturik izan ez dezaten eta hondeaketa segurtasunez burutzeko. "ITC-LAT 07" legearen arabera, goi tentsioko aireko linearen distantzia minimoa lurrarekiko 6 m-takoa izango da egoera normalean, sarbide txarreko zonaldeetan metro bat gutxiago izateko aukerarekin. Nekazal edo laborantza gunean lurrerako altuera minimoa 7 m izango dira. Altxatze makineriak, aurreikusi den kasuan, segurtasun distantzia minimoak bermatzeko blokeo sistema elektriko edo hidrauliko bat instalatua izan beharko du. Hondea makina, grua, pala eta bestelako makineriarentzat sartu ezin diren eremuetarako seinaleak jarriko dira eta barrerak jarriko dira tentsio guneekin kontaktua izan ez dezaten. Tentsio linearen azpiko pasoa babes barreren bitartez murriztua egon behar da. Orokorrean, babes barrera bertikalki kokatutako bi barrez eta baimendutako altuera maximoan kokatutako barra horizontal batez kokatuta daude. Altura maximoa argi eta garbi seinalatuta egon behar da panel egokien bitartez. Hala ere, hartutako neurriak nahikoak ez badira eta arriskutsuak izan daitezkeen tentsio guneetara hurbildu beharra badago langileei ohartarazi beharko zaie jasan ditzaketen arriskuei, tentsio elementuei, lan eremuaren muturrei eta segurtasun neurriei buruz, arrisku zonetan sar ez daitezen. Proiektu honen kasuan, aireko goi tentsioko 3 lineen gurutzatzea ikusi daiteke jasotze hodiaren 3 puntutan. Aurrean komentatuko prebentzio eta babes neurriak hartu beharko dira hondeaketa puntu horietan burutzen ari den bitartean. - Lurpeko hoditeria eta kanalizazioekin interferentziak. Zangaren hondeaketa burutzeko ezinbestekoa da jakitea obrak zerbitzu publikoren (ura, gasa, elektrizitatea, telekomunikazioak edo estolderia) batetan eragina izango duen ala ez. Zerbitzu hauen existentzia kontuan hartuko da lana planifikatzeko momentuan eta akzio teknikoprebentiboak garatzeko unean. Lur mugimenduak hasi aurretik, "1627/97 Errege Dekretu"-ko IV. Eranskineko C ataleko 9. Puntuan azaltzen den bezala, neurriak hartu beharko dira lurpeko hodi arriskutsuak aurkitzeko eta arriskua minimora txikitzeko. GeoEuskadi webgunearen laguntzarekin, Oiolako urtegitik Basatxuko ETAP-era doan jasotze hodiarekin gurutzatzen diren elektrizitate, gas, ur eta bestelako ibilbideak aztertu dira: 23.Taula. Hodiak, bideak eta gurutzatze puntuak. Gas kanalizazioa Puntuak Gurutzatzeak 1 Venta Alta-ko sare primarioarekin gurutzatzea 2 Hego Bariante Metropolitarrarekin gurutzatzea 3 Hego Bariante Metropolitarrarekin gurutzatzea 4 Espinuetako gas kanalizazioa 5 Espinuetako gas kanalizazioa Aztertu den bezala, jasotze hodiaren ibilbide osoan soilik Venta Altako sare primarioarekin, Hego Bariante Metropolitarrarekin eta gasa daramaten bi hodirekin gurutzatzen da. "Aurrekariak" atalean azaldu bezala, jasotze hodian Hego Bariante Metropolitarreko obrak zirela-eta desbiderapena burutu zen 2008.urtean. Obra horrek, aurreko fibrozementuzko hodia kentzea eta fundiziokoa jartzera eraman zuen. Ondorioz, hortik aurrera ez da aldaketarik egin behar. Hau horrela izanda, soilik Venta Altako sare primarioa hartu beharko litzake kontuan hondeaketa burutzeko unean, zeren eta soilik hodi horrek gurutzatzen du fibrozementuzko jasotze hodia. Behin Venta Altako sarea aurkituta, bere seinalizazioa egingo da, norabidea eta sakonera adieraziz. Interferentziarik egongo balitz kanalizazioarekin, Venta Altako sarearen jabeekin harremanetan jarri beharko da desbiderapena burutzeko edo bertatik doan horniketa eteteko. Lan hauek kondukzio horren jabearen bitartez burutuko dira. ➢ Kondukzioaren elementu bat ere ez manipulatuko jabearen baimena izan ezean. ➢ Kondukzioa erabiliko kargak eusteko edo altxatzeko. Ezinezkoa denean kondukzioaren desbideraketa edo horniketa mozketa zenbait baldintzagatik, ondorengo neurriak hartuko dira: ➢ Ez ukitu ezta aldatu kondukzioaren posizioa. ➢ Kondukzioa airean ez izaten saiatuko da, makineriaren edo ibilgailuan pisua ez jasateko eta obra langileen edo bestelakoen ukipen arriskua ekiditeko. ➢ Behar bezalako arrisku indikazioak eta seinaleztapenak ipiniko dira, posible denean, kondukzioaren hurbiltasuna eta babes area adieraziz. ➢ Lanak aurrera doazen heinean, aurreko segurtasun oharrak era egokian eta ikusgai jarraitzen dutela bermatuko da. ➢ Zalantza kasuan, gurutzatzen diren kondukzio guztiak zerbitzu eran egongo balira bezala hartuko dira. Hala ere, jabeak ez duenean segurtasunez ezagutzen lurpeko kondukzioaren sakonera hurrengo eran jokatuko da: Gurutzatzen duen kondukzioaren sakonera eta norabide zehatzak ezagutzen ez direnean hondeaketa lan arduradunaren ikuskapenean burutuko da beti. Arduradunak ikusiko du makineria era egokian erabiltzen ari dela eta ez duela hondoratutako kanalizazioen apurketa eragingo. Gaur egun, landa detektagailua deituriko aparailu batzuk existitzen dira, non kondukzioen norabidea eta sakonera detektatzen duten. Makina honen laguntzaz nahiko erraza izango da gurutzatzen honen sakonera identifikatzea. Azaroaren 14ko 3/2011 Errege Dekretuaren arabera, non Sektore Publikoaren Kontratuen Legea aprobatzen den, 65.Artikuluan, Administrazio Publikoekin kontratatzeko 500.000,00 € edo gehiagoko aurrekontua duen obra baten exekuzioa beharrezko baldintza bat bete beharko da: Enpresaburua behar bezala klasifikatuta aurkitzea. Proiektu honentzat aurreikusitako aurrekontua 500.000,00 € baino handiagoa izanda kontratistaren sailkapena beharrezkoa da. Ondorengo sailkapena erabaki da kontratistarentzat: Taldea: E, Obra Hidraulikoak. Administrazio Publikoko Kontratuen Legearen 25.Artikuluaren arabera enpresaburuak bermatu egingo du obra burutzeko baliabide ekonomiko, finantzari eta teknikoak dituela. Zenbatekoa prezioen justifikazioan azaltzen da eta exekuzio denbora behean gehitutako grafikoan. Proiektu honen exekuzioa 8 hilabetetarako aurreikusi da. Unitate ezberdinak pentsatutako epeetan burutuko dira eta hauetako batzuk aldi berean burutuko dira koadroan ikusten den bezala. Ondorengo eranskina idazten da prezio unitarioen balioa justifikatzeko asmoarekin, non obrako aurrekontua determinatzeko eta gauzatzeko oinarrizkoak izan diren. Hurrengo koadroetan materialen, makineriaren, obra unitateen prezioak eta prezio laguntzaileak adierazten dira. • Osasun eta segurtasun koadroa. Kodea Ud Deskribapena Prezioa (€/ud) OSA 01 Ud Derrigorrezko azterketa medikoa 43,33 OSA 02 Ud Higiene eta segurtasunean langileen formazioa, arduradun batek burutua astean ordu betean • Prezio laguntzaileen koadroa. %2,000 Baliabide laguntzaileak 0,80 0,02 MAT 15 0,006Kg Lubrifikatzailea junta elastikoaren bitartez lotzeko hodiak eta elementuak 9,95 0,06 Kodea Kantitatea ud. Deskribapena Prezioa (€/ud) Subtotal (€) Zbn.(€) 04.01.01 TM Bide zoruen suntsiketatik eta hondeaketatik eratorritako hondakinen tratamendua, banatzea eta biltzea, sailkapena, birziklatzea eta zabortegirako garraioa barne Kodea Kantitatea ud. Deskribapena Prezioa (€/ud) Subtotal (€) Zbn.(€) 05.01.05 M2 Zuloetan hankak sartzeko arriskua ekiditeko tabloiak, 20 x 5 cm dimentsiokoak, fabrikazioa eta jartzea Kodea Kantitatea ud. Deskribapena Prezioa (€/ud) Subtotal (€) Zbn.(€) 05.03.02 ud Hilabete baterako 3,25 x 1,90 m-ko higiene pertsonalerako kaseta aurrefabrikatuaren alokairua. Komuna, iturria, dutxa eta 50L-ko termo elektrikoarekin. Egurrezko ateak eta zoru kontratxapatua eta suaren isolatzailea. Iturgintza instalazioa burutua eta instalazio elektrikoa 220 v-ko korronte monofasikoaren bidez, etengailu automatikoaren bidez babestuta Osasun eta Segurtasun Ikasketa hau "urriaren 24ko 1627/1997 Errege Dekretua" betearazteko idatzia dago, non eraikuntza obretan segurtasun eta osasun disposizio minimoak ezartzen diren "azaroaren 8ko 31/1995 Errege Dekretua" Legearen arabera, Lan Arriskuen Prebentziorako Legea. "1627/1997 Errege Dekretua"-ren 3. Artikuluaren arabera, obran enpresa batek baino gehiago aritzen bada, edo enpresa bat eta langile autonomoak, Segurtasun eta Osasun kontuetaz arduratuko den koordinatzaile bat ezarri beharko da obrak exekutatzen diren bitartean. Legegintza eta aplikatu ahal diren arauak. Ondorengo arauak dira proiektua burutzean aplikatu daitezkeenak: ▪ Agente kantzerigenoen aurkako langileen protekzioa (martxoaren 21eko 349/2003 Errege Dekretua). ▪ Lanaren bitartean langileen segurtasun eta osasuna agente kimikoen esposizioaren aurrean (apirilaren 6ko 374/2001 Errege Dekretua). ▪ Segurtasun eta osasun disposizio minimoak behin-behineko lanen enpresen inguruan (otsailaren 5eko 216/1999 Errege Dekretua). ▪ Segurtasun eta osasun disposizio minimoak eraikuntza obretan (urriaren 24ko 1627/1997 Errege Dekretua). ▪ Segurtasun eta osasun disposizio minimoak meatze lanetan (irailaren 5eko 1389/1997 Errege Dekretua). ▪ Segurtasun eta osasun disposizio minimoak langileentzako lan ekipamenduaren erabileran (uztailaren 18ko 1215/1997 Errege Dekretua). ▪ Segurtasun eta osasun disposizio minimoak lan eremuan (apirilaren 14ko 486/1997 Errege Dekretua). ▪ Disposizio minimoak segurtasun eta osasun seinaleztapenentzako obran (apirilaren 14ko 485/1997 Errege Dekretua). ▪ Segurtasun eta osasun disposizio minimoak bisualizazio pantailak dituzten lan ekipoentzat (apirilaren 14ko 488/1997 Errege Dekretua). ▪ Langileen babesa zarataren esposizioaren aurreko lanetan "martxoaren 10eko 1316/1989 Errege Dekretua". Obraren exekuziorako aurreikusten diren makinak. Obra burutzeko beharrezkoak diren makinan ondoren adierazten dira. Obran erabiltzen duen gailu eta makina orok erabilera eta segurtasun eskuliburua dauka eta erabiltzen duen langileak (zenbat eta esperientzia handiagoko operarioa izan hobe) bertan agertzen diren instrukzioak eta erabilera irizpideak ezagutu eta bete beharko ditu. Arriskuen identifikazioa eta prebentzio neurriak. Obra unitateetan aurkitu daitezkeen arriskuak analizatzen dira eta ondoren neurri prebentiboak hartzen dira lan istripuak ekiditeko ahal. A. Obrarako zuinketa operazioak. Obrarako zuinketa operazioak topografia talde batek osatzen dituzten operazio guztiak dira puntu eta erreferentzia neurri guztiak terrenoan markatuz aktibitate guztiak burutzeko eta obra osatzen duten elementu guztiak exekutatzeko. - Maila bereko jauziak, - Maila ezberdineko jauziak. - Gailuen erorketa. - Kolpeak beso zein hankan mailuarekin hesolak kokatzean edo erreferentzia puntuak jartzean. Partikulen jaurtiketa. - Gailuen kontrako kolpeak. - Makinaria edo ibilgailuekin harrapatzeak. - Hautsak suspentsioan dagoen gunea. Kontaktu elektriko zuzenak, airean dauden kableekin. - Trafikoko istripuak obra barruan eta kanpoan. - Muturreko kondizio klimatikoen ondorioz sortutako arriskuak (tenperatura baxuak, haize bortitzak, euriak, etab.) - Intsektu eta narrastien ziztadara arriskua. - Lan talde guztiak irristapenen aurkako botak erabili behar dituzte erorketan saihesteko aldapan behera edo maila berean. Aldapan handiko igoerak edo posizioak saihestu behar dira ez badago soka baten bidez puntu fiko batera lotuta euste gerriko baten laguntzarekin. Konprobaketak burutzeko zona enkofratuetan edo altueran dauden eraikinetan, eskailera finkoen bitartez iritsiko da eremu horietara. Altueretan burutzen diren lan guztiak, konprobazio edo zuinketakoak, euste gerriko eta puntu finko batean ainguratuta burutu beharko dira ez badira babespen kolektiboak existitzen. - Zuinketa burutzen den uneetan, gailu edo materialen erorketak gertatu daitezkeen guneak saihestu behar dira ahal den heinean eta arrisku horien berri eman behar zaie langileei egoera hauen gertaera ahalbidetu dezaketen akzioak saihesteko. - Hesolak jartzean eskularruak erabili beharko dira. - Makinaria mugimenduan dagoen lanetan eta kamioiek materiala ekartzen dutenetan, zuinketa ekipamendua saihestuko da, aurreikusitako arriskuen arabera ezarritako segurtasun distantzia batera kokatuz. - Zuinketa lanak burutu aurretik inguruan kable elektrikoen presentzia aztertuko da, kontakturik ez gertatzeko. - Zuinketan trafikoko zonaldean burutzean txaleko islatzaile jarrita eramango da eta seinaleak jarriko dira. - Linea elektrikoak existitzen diren guneetan mirak dielektrikoa izango dira. - Ekipamendua garraiatzen dien ibilgailua aldi laburretan aztertuko da eta ahal dela langile berdinak gidatuko du. - Ibilgailuak larrialdietarako beharrezkoak diren tresnen kutxatila bat izango du eta intsektuen ziztaden aurkako sendagaiak. - Debekatuta geratzen da zuinketa lanak burutzea lur mugimenduak martxan dauden eremuetan. Lehenik eta behin makinak gelditu eta eremutik aterako dira. - Kaskoa. - Eskularruak. - Lan trajea. - Irristapenaren aurkako botak. - Bota iragazgaitzak - Hautsaren aurkako maskara. - Euste gerrikoa, A klasea. Islapen txalekoak. Burutuko den lur mugimendua beharrezkoa izango da herri bideen bide zorua eraisteko, jasotze hodiaren trazatuak horrela eskatzen duenean. - Barne lesioak bibrazioak eragiten dituzten lanetan ( pika-pika mailua). - Ez da inongo kasuan eraispenik gauzatuko egoera aurreikusi aurretik eta direkzioaren baimena jaso gabe. - Lana hasi aurretik, lan eremua aztertuko da arrakala edo lurraren mugimenduren baten bila. - Arrisku seinaleak jarriko dira kontuz ibili behar den tokiak argi ikusteko hondeaketan ( Lurpeko kondukzioak, tunelak, etab.). - Uraren presentzia dagoenean bere ebakuazioa burutuko da berehala. Kamioien karga koilararen bitartez obrako buruzagiak zuzenduko du. - Barne zirkulazioko bideak zainduko dira batatxeak betez, blandoiak kenduz eta trinkotuz. - Lur mugimenduko makineriaren akzioa inguruan egotea edo lan egitea debekatzen da. - 2 m inguruko segurtasun distantzia minimoa seinaleztatuko da hondeaketa muturrera. - Ezponda iraunkorreko koroapenak, pertsonak joan beharko dutenak, hondeaketaren muturretik gutxienez bi metrotara kokatutako baranda erresistente baten bitartez babestuko da. - Putzuak eta zangak behar bezala seinaleztatuta egongo dira langileen erorketa ekiditeko. Zangaren sakonera 2m baino gutxiagokoa denean ondorengo arriskuko seinaleztapena instalatu daiteke: kare edo igeltsuko linea zangaren bazterretik 2 m-tara kokatua (iluntasunean ikusi daitekeena) edo seinaleztapen linea zangari paralelo kokatuta soka edo balizamendu zinta batek osatua. 3. Banakako babespen ekipamendua (BBE). - Lan arropa. Islapen txalekoa langile guztientzat, kabina uzten duten gidarientzat ere bai. Segurtasun bota iragazgaitzak. - Jantzi iragazgaitzak lan ingurune euritsuentzako. - Bibrazioen aurkako gerrikoa (bereziko lur mugimendurako makinaria erabiltzen duten langileentzat). - Narruzko eskularruak. - Hautsaren kontrako maskara eta betaurrekoak. - Isolatzaile elektrikoak diren eskularruak eta botak lurperatutako kable elektrikoak aurkitzeko arriskua dagoen guneetarako. Segurtasun gerrikoa maila ezberdinetara jausteko arriskua dagoenerako. Baranda eta protekzio kordela erorketa arriskua dagoen hondeaketaren perimetroan. Zinten bidezko arrisku seinaleztapena. - Arriskuen adierazpena azaltzen duen kartela, legenda eta guzti. Zangan kokatutako pasarelak. Hondeaketa hasi baino lehen lurrari buruzko informazioa bildu beharko da ikasketa geotekniko batean lurrak hondeaketaren aurrean izan dezakeen erreakzioa aurreikusteko eta beharrezko neurriak hartzeko. Proiektu honetarako egingo diran zangak fibrozementuko hodi zaharrak ateratzeko eta fundizioko berriak sartzeko burutuko dira. Maila freatikoaren sakoneraren estimazio bat egingo da ur ateratze makinaria nahikoa inguruan izateko behar bada. Beste lurpeko kondukzio batzuen presentzia determinatuko da, gure kasuan beste horniketako hodi baten presentzia ageri da, era zehatz eta argian seinaleztatuko dena. Faktore meteorologikoen influentzia kontutan hartu beharko da. Oinarrizko segurtasun neurri bezala hondeaketatik eratorritako produktuak zangaren alde batean soilik pilatuko dira. - 90 cm-ko altueradun baranda erresistenteak, bere distantzia ezponda angeluaren araberakoa izango da baina inoiz ez 60 cm baino txikiagoa. - Ibilgailuen erorketa zangara ekiditeko egur, metal edo edozein material erresitentedun oztopoak jarriko dira. - Gauez, zonaldea jendearen zirkulaziorako itxita badago arrisku zonaldea argi gorrien bidez seinaleztatu beharko da, euren artean banatuta, 10 m-ko distantzia maximoan. Zanga irekita dagoen denbora tartean eta lanik burutzen ez denean bere barnean estalita geratuko da egurrezko panelen edo segurtasuneko egitura metalikoen bidez. Hondeamakina lanean dagoen zonaldean ez da langilerik lanean egongo. - Ez dira gailu pisutsuak kokatuko zangatik hurbil dauden bazterretan, ez badira zangaren pareten erorketa ez gertatzeko neurri egokiak burutzen, entibazio egokiak kokatuz. - Obran falka, barra, puntal eta tabloi nahikoa egongo dira, ez entibaziorako erabiltzeko, baizik eta salbamendu ekiporako edo edozein ezbeharretarako baliagarriak izan daitezkenerako. Zangaren sakonera 1,30 metro denean ez da entibatuko kontuan izanda lur koherentea dela karga estatiko eta dinamikoen eraginik gabe eta paretan bertikalak izango dira. Zangaren sakonera 1,30 eta 2 m bitartean bada, entibazio arina erabiliko da. Zangaren sakonera 2 eta 2,50 m bitartean denean entibazio erdi gogortua. Zangaren sakonera 2,5 m baino handiagoa denean 5 m-raino entibazio gogortua erabiliko da. - Langileen arteko distantzia minimoak ezarriko dira erabiltzen dituzten erreminten arabera. Segurtasun kasko ez-metalikoa. - Belarrietarako tapoiak. - Arnasketa bideetarako babespen ekipamendua (maskarak). - Agente kimikoen aurkako eskularruak. Segurtasun gerrikoa. - Arrisku mekanikoen aurkako botak. - Hezetasun eta uraren aurkako bota iragazgaitzak. - Narruzko eskularruak arrisku mekanikoen kontra. - Jantzi iragazgaitzak. Material kantzerigeno arriskutsu batekin lanean ari dela kontuan hartuta beharrezkoa da hodiaren mozketa burutzen ari den bitartean eta moztutako atalak garraiatzeko unean neurri prebentibo egokiak eta seguruak erabiltzea. Ondorengo puntuetan arriskua murrizteko eta segurtasuna bermatzeko zenbait metodo adierazten dira. Moztutako atalak ahalik eta arinen, zangan edo kanpoan, enbalatuko dira fibren dispertsioa ekiditeko. Ebaketak langileek aterako dituzte zangatik kanpo eskuz edo sakonera nabaria denean garabi baten laguntzaz. 1.2.Amiantoa kentzearen operazioa eta eraispena. Lan gunearen islapena hesien bitartez burutuko da eta bere helburua zonaldea mugatzea eta amianto arriskua dagoen gunea seinaleztatzea izango da. Kasu guztietan, hodiak desmuntatu egingo dira apurketarik jasan ez dezaten. Ateratako hodiak ondorengo eran egokituko dira: paleten gainean kokatuak, plastifikatuak eta Big- bagetan sartuak. Ondoren baimendutako kamioietara igoko dira zabortegi espezializatuetara eramateko eta bertan material hauek suntsitzeko. Enpresaburuak airean dagoen amianto kontzentrazioaren balioaren jakitun izan beharko da eta ezin izango du utzi bere langileak ezarritako eguneko ingurugiro limiteak (VLA-ED) baino gehiagoko esposizioa izatea. Ezarritako limite hau 0,1 fibra zentimetro kubikoko izango da denboran egindako bataz besteko haztatu baten bidez neurtuta, 8 orduko aldi baterako. 2. Lan giroaren kontrola eta ebaluazioa. Lana burutuko duen enpresak lan inguruan dauden amianto fibra kopuruari buruzko azterketa zehatz bat burutuko du eta sortu daitezkeen lan arrisku aurreikusiko ditu; langileen esposizioa amiantozko fibretara determinatzeko, esposizio horren arriskua baloratzeko eta lanak Lan Planaren arabera burutzen direla konprobatzeko. Laginen hartzea, baimendutako laborategira laginen bidaltzea eta txosten higieniko industriala NOVOTEC CONSULTORES, prebentzio zerbitzuak, burutuko du Autoritate Laboral egokiak egiaztatua. Neurketa metodoaren estrategia ondorengoa izango da: lagin kantitatea, denbora eta neurketaren arabera, 8 orduko (lanaldi bat) tarte baterako oinarrizko esposizioaren balio bat lortu beharko da; denboran zehar egindako bataz besteko haztatuen kalkulu eta neurketen bitartez. Honen ondorioz, kontuan izango dira Lan Arriskuen Prebentzio Legeko 16.artikuluan "apirilaren 6ko 37/2001 Errege Dekretua"-n adierazitakoak, osasun protekzioari eta segurtasunari buruz agente kimikoekin zerikusia duten lanetan. INSHT-ko Gida Teknikoa ere kontuan hartuko da agente kimikoak dauden lan guneen ebaluazio eta lan arriskuen prebentzioa bermatzeko. Arrisku ebaluazioaren emaitzak adieraziko balu eta 6.3.ataleko balio limitea ez pasarazteko intentzioarekin, enpresaburuak lan baldintzen kontrol periodikoa egin beharko luke: - Ebaluazioak periodikoki burutuko dira. Edozein kasutan, lan prozeduran aldaketaren bat egongo balitz, bai aktibitatearen ezaugarrietan edo lan kondizioen aldaketa garrantzitsuren bat langileen esposizioa aldatu dezakeena, beharrezkoa izango da eragina duten lanpostuak aztertzea. - Ebaluazio mota hauek goi-mailako funtzioak betetzen dituen pertsonal kualifikatu eta higiene industrialean espezializatutako baten bidez egingo dira, urtarrilaren 17-ko 39/1997 Errege Dekretuan azaltzen denaren arabera. 3. Osasun instalazioak eta higiene neurriak. Ezinbestekoa da obra gunean osasun instalaziok izatean non langileak garbitu eta laneko arropa utzi dezaketen lana bukatu ostean. Higiene eta segurtasun neurri hauek hartuko ez balira langileengan itsatsitako amianto fibrak garraiatu eta obrarekin zerikusia ez duten pertsonen osasunari kalteak eragiteko arriskua egongo litzake, senideei esaterako. Ondorengo puntuetan langileek lana bukatzean edo jateko geldialdian jarraitu beharreko pausoak ageri dira. Pauso hauek derrigorrezkoak dira langileen eta bere ingurukoen osasuna eta segurtasuna bermatzeko. -Zona beltza (zikina): langileek laneko arropa uzten dute bakoitzaren armairuan eta hortik dutxetara pasatzen dira. Amiantoarekin kontaktua izan duten langileak kontaminazio kentze unitatetik pasako dira eta derrigorrez dutxatuko dira jan, edan edo erre aurretik. Pertsonalak 20 minutu jarraiko denbora izango dute bakoitzaren higiene pertsonalerako jan aurretik. Ezin da hodia osatzen duten materialen kentzean apurketarik gertatuko ez dela ziurtatzea zeren eta kasu batzuetan apurtu egiten dira manipulatzean. Fibrozementuzko hodiak denboraren igarotzearen menpe daude eta horrek material horren erresistentzia galtzera eramaten du. Banakako Babespen Ekipamenduen (BBE) erabilera derrigorrezkoa izango da eta "396/2006 Errege Dekretua"-ren 8.artikuluaren eta "maiatzak 30eko 773/1997 Errege Dekretua"-ren araberakoa izango da langileen erabilpen metodoa osasun eta seguritate baldintza minimoak bete daitezen. Gainera, Lan Arriskuen Prebentzioaren legearen 17.artikuluaren arabera, enpresak beharrezkoak diren BBE-ak emango ditu, langile bakoitzak erabili ditzan amianto kentze lanetan. Erabili beharreko banakako protekzio tresnek CE marka izango dute eta instrukzio koaderno bat. Arnas protekzioa. - Amianto kentze lana burutuko duten langile guztiek maskara osoak izango dituzte EN 136, erdi-maskara homologatuak EN 140 filtro EN 141/143 P3 motetakoak. EN 149 araua duten FFP3 motako maskarak ere izango dituzte. - Maskara eta erdi-maskara guztia banakako erabilerakoak izango dira eta egunero garbituak izango dira kontaminazio kentze unitateko dutxetan hauen erabilera bukatzean. Filtroak egunero suntsituko dira EN 149 markaren kasuan, amiantodun hondakin bezala tratatuz. - Ekipamenduaren adaptazioa langileei egokia dela konprobatuko da aldizka, doitze bat beharrezkoa denean burutuz. - Arnasketa bideetarako erabilitako BBE-en erabilera denbora maximoa 4 ordutakoa izanda. - Arnasketa bideetako BBE batekin egindako lanetan geldialdiak aurreikusi beharko dira zama fisikoa eta kondizio klimatologikoen arabera. - Amiantudun materialekin lanean dabiltzan langileek bereziki diseinatutako lan arropekin egingo dute lan. Arropa honek ez ditu botoiak, poltsikoak eta atal ireki gunerik eramango. Mangek eta praken azpialdeek goma elastikoa eramango dute langilera egokitzeko eta buzora lotutako txanoa. Inongo kasuan ez da publizitaterik itsatsiko buzoetan fabrikatzaileek eta hornitzaileek ez dutelako gomendatzen. - Erabili eta botatzeko monoak erabiliko dira, EN 340 araurekin. - Behin amiantoarekin esposizioa duen lanaldia bukatuta langileak kontaminazio kentze unitatera abiatuko dira eta, bertan, buzoa kendu eta botako dute maskararekin batera esandako zona zikinean. - EN 374 eskularruak erabiliko dira. - Punta burdinduna eta oinetako zola ez-labainkorra duten botak jantziko dira, EN 345 araua. - Lan baldintzen ondorioz beharrezkoa denean segurtasun kaskoaren erabilera, EN 397 arautegiarekin erabiliko da. Segurtasun betaurrekoak erabiliko dira, EN 166 araua. - Eskularruak, betaurrekoak, botak eta kaskoak langileengatik garbituak eta kutsadura kenduak izango dira HEPA aspirazio ekipamenduak erabiliz. - Leku bat erabiliko da protekzio ekipamendua gordetzeko eta hauen garbiketa eta funtzionamendu egokia konprobatzeko. Apurtutako ekipamendua erreparatuko da berriro erabili aurretik. - BBE guztiak enpresak emango dizkie langileei dohainik. Amiantudun materialetara esposizioa duten langileei azterketa prebentibo zehatzak egingo zaizkie. Azterketa hauek Osasun Zaintzak kontratua daukan Prebentzio Sozietateak burutuko ditu. Zaintza hau langileen osasunerako egokia eta zehatza izango da amiantoarekin izango den kontaktuarekin arabera. Ebaluazioak baimendutako osasun pertsonalak egingo ditu, osasun autoritateek ezarritako pauso eta protokoloek adierazi bezala, urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuko 37.3 artikuluan adierazten denaren arabera. Azaldutako zaintza derrigorrez izango da ondorengo kasuetarako: • Errege Dekretuaren barnean azaltzen diren edozein lan hasi baino lehen, langileak zer nolako gaitasun espezifikoak dituen amianto arriskuko lanetarako determinatzeko. Azterketa hauetan burutzen diren puntuak ondoren adierazten da: -Medikuak behar dituen esplorazio kliniko eta analitiko zehatzak. -Radiologiako ikasketa bat, toraxaren atzealdeko eta alboko erradiografia duena gutxienez. -Arnasketa esplorazio funtzionala. • Aldizka, amiantoarekin kontaktuan izan den enpresako langile orok jasan behar izango du mediko bat legearen bidez ezarritako protokolo eta pautetan adierazitakoaren arabera. Ikuskapen hauetan egindako ikasketan ondoren azaltzen dira: -Historial medikuaren aurreikustea eta eguneratzea. -Medikuak behar dituen esplorazio kliniko eta analitiko zehatzak. -Radiologiako ikasketa bat, toraxaren atzealdeko eta alboko erradiografia duena gutxienez. -Arnasketa esplorazio funtzionala. Datuen erregistrorako bete beharreko fitxan zaintza egiten duen medikuaren bitartez bidaliak izan beharko dira urte bakoitzaren amaieran, enpresa erregistratuta dagoen autoritate sanitariora. 5.1.Datu erregistroaren eta dokumentuen artxiboaren beharra. Ingurune kontrol eta ebaluazioari dagokionez, langileen esposizioari eta langileei egindako mediku zaintzaren datuak gorde egingo dira esposizioa bukatu eta 40 urtera arte gutxienez, lan autoritatera bidaliz enpresak bere aktibitatea uzten badu aurretik esandako denbora baino lehen 6. Hartutako neurriak amiantuaren esposizioa beste pertsonengan ekiditeko. Amiantuaren kentze lanetan parte hartzen ez duen edozein pertsonaren presentzia lan zonan guztiz debekatuta egongo da. Seinaleztapen egokiarekin saiatuko da egoera hauek saihesten. Hala ere, obran 3M markako 8832 modeloko erabili eta botatzeko erdi-maskarak izango dira (EN149), P3 filtrodunak, langileek erabiltzen dituzten ezaugarri antzeko buzoak eta zuzendaritza kaskoak lan autoritate edo beste era batetako emergentziarik gertatzen bada. Erabiliak diren kasuetan ahalik eta arinen ekarriko dira berriak. 7. Informatzeko neurriak. Enpresak, bai barneko bidetik bai bere prebentzio zerbitzua erabiliz, langileei zein hauen ordezkari legalei informazio nahikoa eta zehatza emango zaie ondorengoari buruz: - Amiantuaren ondorioz sortutako osasun arriskuak. - "396/2006 Errege Dekretua"-n dauden preskripzioak, bereziki lan inguruneko kontrol, debeku eta ebaluazioari buruzkoak. Langileak hartu beharreko neurri higienikoak eta prebentiboak enpresak emandako ekipamendu eta zerbitzuen arabera. - Erretzearen arriskuak azaltzea eta kontzientziatzea nola amiantozko fibren arnasketarekin oso osasun ondorio latzak eragin ditzakeen. - BBE-en erabilera bermatzea eta derrigortzea, behar den moduko erabilera eta kontserbazioa ezarriz. - Edozein informazio higieniko prebentiboa esposizioa txikitu dezakeena adieraztea. - Lagin hartzean jaso diren emaitzen txostenak erakustea eta ondorioak azaltzea. - Baimendutako limiteak pasaraztea eragiten duten kausak eta egoera horiek nola saihestu. - Langileen segimendu medikuen informazioa eskura izatea. - Lan inguramen balorazioen emaitzak langile bakoitzari azalduko zaizkio eta nola eragiten dioten bere lan postuari. Horrez gain, langile bakoitzak bere azterketa medikuaren informazioa jasoko du eta eman beharreko azalpenak emango zaizkio dena uler dezan. - Lana hasi baino lehen, langileei Lan Plan honetan ageri den amiantodun materiala kentzeko metodologia azalduko zaie. "Urtarrilaren 17ko Errege Dekretu"-ko 22.artikuluaren arabera, non Prebentzio Zerbitzuen Arautegia onartzen den, "maiatzaren 19ko 604/2006 Errege Dekretua"-k sartuta eta "396/2006 Errege Dekretua"-n adierazita, lan gunean gutxienez prebentzio baliabide bat izango da. Enpresako ekipamenduaren arduradun oro ikuskatzen duten lanean esperientzia espezifikoa eta formazio egokia jaso dutenak izango dira, Lan Arriskuen Prebentzioan jasota heziketaz gain. Gutxienez, maila basikoko formazioa jasoko dute begirale hauek, 60 ordu. Baliabide prebentiboaren azken helburua deskribatutako neurri prebentiboak betetzen direla ikustea da, arriskuen kontrol egoki bat lortzeko. Ikuskapen honek aurreikusitako neurri prebentiboen efizientzia analizatzeko balioko du, behar izanez gero neurri horietan aldaketaren bat burutzeko edo aurreikusi ez den arriskuren bat detektatzeko ondorengoetan deribatuta: a) Beharrezko seinaleak egitea neurri prebentiboen berehalako betetzea bermatzeko eta neurria era egokian aplikatzeko eta enpresako Segurtasun, Osasun eta Ingurumen zaila informatuta izate, begiratzearen ondorioz topatzen bada aktibitate prebentiboak ez direla era egokian burutzen. b) Ikuskapenetan prebentzio neurrien beharrezko aldaketak burutu ez badira, neurri falta edo neurri gutxi daudela ikusten bada berehala informatuko zaio enpresako zuzendaritzari. Burutuko diren lanak jasotze hodiaren kondukzio berria osatuko duten hodien instalazioa eta kokapena izango dira. Jarduera hau hodiaren fabrikatzaileak espezifikatutako irizpideak jarraituz burutuko da. Lur mugimenduak eta zanga hondeaketa ataletan azaldutakoez gain, ondorengoan izango dira kontuan: - Beharrezkoak izango dira BBE-en erabilera langile guztientzat. Zangan lanean dauden langileek dauden arriskuen berri izango du. - Lan guneak beti garbi eta txukun mantenduko dira. - Hodi berrien jartzea bere estabilitatea bermatuta geratuko den eran egingo da, beharrezko ziriak erabiliko dira horretarako. - Hodien garraioa beharrezko elementuekin egingo da haien desplazamendua edo erorketa saihesteko. Elementu hauek periodikoki aztertuko dira funtzionamendu optimoa bermatzeko. - Langileen kokapena kargen azpian debekatuta dago. - Garraioaren operazioa pertsonal adituaren ikuspenean egingo da. - Behin hodiak instalatuta, babespen eta seinaleztapenak jarriko dira zangaren bazterretan azken estalketa burutu arte. - Lan jarduera hasi baino aurretik, beti entibazioak dauden kasuetan, aztertu egingo dira eta behar denean kodalak estutuko dira. Jarduera hau askoz ere zuhurrago burutuko da izozte edo euriak izan ondoren. - Hodien jartzea edo bestelako jarduerak burutzeko unean entibazioak kolpekatzen saihestuko da. Horrez gain, ez dira entibazioen gainean kargak jarriko ezta zangatik irteteko erabiliko. - Entibazioak jarduera amaitzen den unean kenduko dira zangaren hondotik hasita gorantz. - Homologatutako kaskoa. - Narruzko eskularruak. Islapen txalekoa langile guztientzat. - Gomazko segurtasun botak. - Hautsaren aurkako maskara. - Ingurune hezeetarako arropak. - Zangetan pasarelak. - Zuloetan tabloiak hanka sartzeko arriskua ekiditeko. - Seinaleztapena. - Barandak. - Lan zonaldea behar bezala argiztatuta eta garbi egongo da. Istripuen prebentzioa lan unitate honetan zabaltze eta trinkotze makinentzako hartutako segurtasun neurrien hauen zirkulazioaren prebentzioan oinarritzen da. Hormigoiaren zabalpena erabiliko den makinen arau zehatzak aztertuz burutu beharko da. Ibilgailu eta makinak aztertuak izango dira obra hasi aurretik eta periodikoki obra burutzen ari den bitartean bakoitzaren funtzionamendu egokia bermatzeko. Makinariaren ondorioz sortutako arriskuak ekiditeko lur mugimenduen eta zangaren hondeaketan ezarritako irizpideak erabiliko dira. Izan ere, zirkulazioan egongo de makineria antzerakoa izango da. Bide seinaleztapen egokia mantenduko da. - Harrapaketak makinaria eta ibilgailuen bidez. Zapalketak makinaria eta ibilgailuen bidez. - Kolpeak eta iraulketak. - Linea elektrikoekin interferentziak. - Gas eta ur kondukzioekin gurutzatzeak. Erramintekin kolpeak edo ebaketak. - Hautsa. - Zarata. Partikulen jaurtiketa. - Kaskoak langile eta bisitari guztientzat. - Eskularruak. Segurtasun botak. - Lan jantziak. - Hauts edo txirbilen aurkako gafak. - Hautsaren aurkako maskara. - Belarrietarako tapoia. Islapen txalekoak. - Oinarrizko ekintzak. Prebentzio neurrietan akatsen bat izate eta ondorioz lan istripu bat gertatzea posibilitateen barruan sartzen da. Kontratista segurtasun eta osasun planaren barruan ondorengo sorospen printzipioak jartzera behartuta egongo da: 1. Kaltetua da prioritatea. Berehala lagunduko zaio bere lesioa ez larritzeko. 2. Maila ezberdineko erorketa eta istripu elektrikoaren kasuan, non lesio larriak izan daitezkeen, lehen sorospen zerbitzua emango zaio kaltetuari anbulantzia iritsi arte. 3. Ahal den heinean, ibilgailua partikularren bidezko kaltetuaren ebakuazioa saihestuko da anbulantziari itxarongo zaio kaltearen komoditatea bermatuz. 4. Kontratistak komunikatuko du segurtasun eta osasun planaren bidez zein izango diren kontratatutako osasun azpiegitura egokiak kaltetuen sorospena eta ebakuazioa egokiak izateko. 5. Aldi berean sorospen zentro hurbilenaren helbidea eta telefono zenbakia ere segurtasun eta osasun planaren barruan egon beharko da. 6. Azkenik, kontratistak zenbait orri jarriko ditu obrako leku estrategikoetan lan istripuren bat gertatzen den kasuan langileak asistentzia sanitarioaren datuak izan ditzan eta kontaktuan jarri ahal izateko. Lan istripuak hurrengo motakoak izan daitezke: Kasu arriskutsuenetarako eta lan istripuaren ondorioz beste langile batzuk kaltetuak izateko arriskua dagoen kasuetarako ebakuazio ibilbide bat ezarrita egon beharko da akatsak saihesteko eta kaltetuen lesioak ez areagotzeko. Irteera eta ebakuazio seinale guztiak ondo adierazita eta ikusgai egongo dira une oro langilea gune seguruenetik eramanez edozein ezbehar gertatzen denean. Ondorengo irudietan obran kokatuko diren segurtasun seinaleztapenak adierazten dira: Neurrien talde honek garrantzitsuenak kontsideratu diren aktibitateetan oinarritzen dira eta erabiliko diren materialetan entseguak eta obran jartzeko kontrola ezinbestekoa bihurtzen da. Kasu guztietan, indarrean dauden arau, instrukzio eta arautegi guztiak bete beharko dira eta, proiektu honetarako bereziki, Baldintza Tekniko Orokorren Agirian dagoena. - Trinkotutako zangaren gainazalaren lurraren prestaketa: lurraren identifikazioa eta dentsitate eta hezetasunaren baieztapena behin trinkotuta. Hondeaketaren azken gainazalean neurketa topografikoak eginez baieztatuko da irregulartasun ez dagoela ikusiz. Planoetan definitutako gainazal teorikoarekiko 3 cm-ko tolerantzia eta zangen kasuan 5 cm-koa. - Hormigoia: Konpresio sinplearekiko erresistentzia eta kontsistentzia aztertuko dira obrara iristean. Exekuzioari dagokion kalitate kontrola Hormigoi Estrukturalaren Instrukzioan (EHE) adierazitakoaren arabera egingo da. Zangaren betetzea: Hormigoizko ohe eta hodiaren gainean jarriko diren materialen dentsitatea eta hezetasuna baieztatuko dira behin trinkotuta. - Trinkotutako lurren baieztapena: Trinkotu beharreko lur guztiek %95-eko trinkotzea "Proctor modificado"-ren arabera ziurtatuko da. Ondorengo tauletan material ezberdinei egindako entsegu nabarmenenak eta zenbatekoa izan den kostea adierazten da: Maiztasuna 6.Dentsitatea eta hezetasuna Hodiaren fabrikatzaileak barne presio partzialeko frogak burutu behar ditu 500 m-ko luzeretan gutxi gorabehera juntak ikusgai daudela. Aukeratutako kondukzio zatiko puntu baxuenaren eta altuenaren arteko presio diferentzia, ez da ezarritako froga presioaren %10-a baino gehiago izan beharko. 1. Hormigoizko bide-zorua Maiztasuna Frogarako presioa (STP) ondorengo espresioaren bitartez lortutako izango da: STP = PMA+0,1 (balio guztiak N/𝑚𝑚2-tan adierazita). Behin aztertu nahi den ataleko muturrak tapoi batez itxita eta ainguratuta hodia urez beteko da, 0,5 m/s-ko abiadura baino astiroago, eta barneko airea atera dezaketen elementu guztiak zabalik utziz. Kondukzioaren barruan airerik ez dagoela ikustean behetik gora itxiko dira elementu hauek. Hodia urez beteta eta airerik gabe dagoenean presio sartze ekipo baten bidez presioa sartuko zaio puntu baxuenetik. Puntu baxuenean, presioa 1,4 aldiz PMA izango da, presioa igoarazten joango da 1Kg/min-eko presio maximoa gainditu gabe. Non, P = Frogako presioa. Aurreko espresioa betetzen ez bada, manometroaren jaitsiera frogarako presioa baino handiagoa bada, juntak eta hodiak aztertuko dira ur ihes bat dagoen aurkitzeko eta behar denean aldatzeko. Fabrikatzaileak aurreko presio froga bete dela ziurtatu behar du hodiak obran jarri aurretik. Hala ere, laborategiko frogarako erabilitako presioa ( PMA) oso handia da eta hodiak instalatzen diren heinean komenigarria izango litzake presio froga hau berriz burutzea baina errealitatera egokitzen den presioaren balio batekin. Ondorioz, nahiz eta fabrikatzaileak ziurtatu presio froga gainditu duela, 100-120 mzu-ko STP presioa erabiliz burutuko da presio froga hodiak instalatzerakoan. Horrela, ziurtatuta geratuko da hodiek funtzionamendu egokia izango dutela zerbitzuan. Aurrekoa betetzen ez bada junta eta hodi kaskar guztiak aldatuko dira. Froga hauek burutzeko behar den aurrekontu totala 480,00 €-koa izatea estimatzen da. 1. Arauak eta betebeharrak ezartzea ingurumen naturalaren babeserako. 2. Airea, ura, lurra, paisaia, fauna eta flora dira ingurumen naturala deskribatzen dituzten parametroak eta bertan bizi dira gizakiak. Hauen erabilera era sostenituan egingo da. 3. Ingurumen naturala onura sozial bat da non izaki bakoitzak eskubideak eta betebeharrak dituen. Aurrekoa ezarriz ondorengo helburuak eskuratu nahi dira: - Eraispen eta hondeaketan sortutako hondakinen (RCD) gestioa. 105/2008 Errege Dekretuak eraikuntzan eta eraispenetan sortuta produktuen erregulazioa eta gestioa ezartzen duen dekretua da. Kontuan hartzen diren hondakinak obraren prozesu beragatik sortutakoak dira eta ez ditu bidalketetan sortutako materialen enbalajeak eta bestelakoak kontuan hartzen. Eraispen eta eraikuntzan sortutako hondakinen zerrenda MAM/304/2002 Arauak ezarritakoaren araberakoa izango da (Europako hondakinen zerrenda). RCD hondakinen gestioa hondakinen manipulazioan ezagutza eta esperientzia duen entitate publiko edo pribatu bat arduratuko da. Entitate hau hondakinen bilketa, garraioa, balorizazioa, suntsiketa eta isurketa bezalako lanak burutuko ditu. 17 04 07 Nahastutako metalak 17 04 09 Material kutsakorrekin nahastutako hondakin metalak 17 04 10 Hidrokarburoak, alkitrana edo bestelakoak dituzten kableak 17 04 11 17 04 10 kodean azaldutako kableen ezberdinak 17 05 Lurra (zona kutsatuetan hondeatutakoa barne), harriak eta buztin drainatzaileak 17 05 03 Substantzia kutsakorreko lur eta harriak 17 05 04 17 05 03 kodean adierazitako lur eta harrien bestelakoak 17 05 05 Substantzia kutsakorrak dituzten buztin drainatzaileak 17 05 06 17 05 05 kodean azaldutakoak ez diren buztin drainatzaileak 17 05 07 Trenbideetako balasto kutsatuak 17 05 08 17 05 07 kodean azaldutakoaren trenbide balasto ezberdinak 17 06 Isolatze materialak eta amiantodun eraikuntzarako materialak 17 06 01 Amiantodun material isolatzaileak 17 06 03 Substantzia arriskutsuren bat daukaten isolamenduko beste material batzuk 17 06 04 17 06 01 eta 17 06 03 kodeetan azaldutako isolamendu material ezberdinak 17 06 05 Amiantoa daukaten eraikuntza materialak 17 08 Igeltsua duten eraikuntza materialak 17 08 01 Igeltsua duten eraikuntzarako materialak substantzia arriskutsuekin kutsatuta 17 08 02 17 08 01 kodean azaldutakoaren desberdinak diren igeltsuzko eraikuntza materialak 17 09 Eraispen eta eraikuntzako beste hondakin batzuk 17 09 01 Merkurioa daukaten RCD-ak 31.Irudia. Obran sortutako hondakin mota (Iturria Europako Hondakinen Zerrenda). 2. Bide zoruen, eraisketen eta bestelakoen ondorioz sortutako hormigoi eta lurraren arteko nahasketak: 3. Lur mugimenduetatik eratorriko direnak zanga egiterako unean: Hondeaketan ateratako lurra berrerabili egingo da zangaren betetzea osotzeko, beti ere substantzia arriskutsu edo nahaste bituminosoekin nahastuta ez daudenean. Kontuan izan beharko da, hondeaketatik atera den lurzoru guztia ez dela berrerabiliko betetzea burutzeko. Izan ere, zangaren 25 cm hormigoi ohez eta 30 cm material granularrez beteko dira. Ondorioz, sobera geratzen den lurra zabortegira eramango da beste obra batetan berrerabili ahal izateko. Amianto kentze operazioan sortutako hondakin guztiak etiketatuak eta suntsituak izango dira "uztailaren 28ko 22/2001 Hondakin Legea"-k adierazten duen eran. Fibrozementua kentzen arduratzen den enpresa izango da hondakin hauen gestio egokia eramango duena Euskal Autonomia Erkidegoko gobernuko Ingurumen Aholkularitzak ezarritakoaren arabera. Hondakinen ateratze bakar bat egingo da eta hauen helburua Bizkaian kokatutako hondakin industrial inerteen zabortegi bat izango da. Otsailaren 8ko MAM/304/2002 Arauak, operazioen balorazioa eta hondakinen suntsitzea adierazten duenak, azaltzen du Europako hondakinen zerrendarekin batera amiantoa duten eraikuntzarako hondakin ez birrinduek (fibrozementuzko hondakinak, esaterako) hondakin ez arriskutsuen zabortegietan suntsitu daitezkeela. Hondeaketak burutzean hondakin nuklear edo industrialeko zoruekin edo zabortegi batekin aurkitzeko arriskua dago. Material horiek dauden guneak hondeatzea oso arriskutsua bihur daiteke produktu horiek kimikoki edo erradioaktiboki kutsagarriak izan daitezkeelako eta inguruan bizi diren izaki bizidunen osasunean kalte larriak eragin. Kontuan izanda obra burutu nahi den gunea Barakaldoko hiriaren inguruan dela eta hiri nahiko industriala dela GeoEuskadi webguneko bisorea erabili da gune kutsakor edo zabortegiak identifikatzeko jasotze hodiaren trazatuan. Marra gorridun zonaldeek gune kutsakorrak edo arriskutsuak adierazten ditu eta lerro marroiak jasotze hodiaren ibilbidea. Aurreko bi mapetan ikusten diren zoru kutsakor guztiak zabortegiak dira lehenengo mapako eremu handia baizik. Eremu handi hori hondakin industrialeko gunea da. Arriskuari dagokionez hondakin nuklearrak kaltegarrienak izango dira, ondoren industrialak eta zabortegietako hondakinak azkenik.
science
addi-df9b53942efe
addi
cc-by-nc-nd 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/36564
Loiolako urtegiko jasotze hodiaren berritze proiektua (Barakaldo)
Cañón Basabe, Eduardo
2019-11-27
3.1.Baldintza Orokorren agiria. 3.2.Materialen eta obra unitateen espezifikazioak. • Definizioa eta agiriaren irismena. Baldintza Teknikoen Agiri honek beharrezko espezifikazio, baldintza, irizpide eta arau multzoak definitzen ditu, non "Errepide eta Zubientzako Baldintza Tekniko Partikularren Agiria PG.3/75" eta Planoetan adierazitakoarekin batera, "Loiolako jasotze hodiaren berritzea" osatzeko egin behar diren obren baldintza tekniko guztiak definituta geratzen dira. Gainera, agiria obraren deskribapen orokorrak, materialek bete behar dituzten baldintzak, exekuziorako instrukzioak eta obra unitateen neurketa eta abonua bezalako atalez osatuta dago. Kontratistak eta obra zuzendariak agiria gida bezala hartu beharko dute. Baldintza Tekniko Partikularren Agiri hau "Loiolako jasotze hodiaren berritzea" proiektuaren obren eraikuntzan, kontrolean, zuzendaritzan eta inspekzioan aplikatu beharko dira. Obraren exekuzioa baldintzatuko duten izaera legaleko Baldintza Tekniko Partikularren Agiriak, Instrukzioa, Arautegiak eta dokumentu orokorrak ondorengoak izango dira: - Sektore Publikoko Kontratuen Legea berresten den (azaroaren 14ko 3/2011 Errege Dekretua). - Proiektuen elaboraziorako instrukzioak. - UNE Arauen aplikaziorako instrukzioak Sustapen Ministeritzan. - Errepide eta Zubientzako Baldintza Tekniko Partikularren Agiria (PG.3/75), Obra Zibila eta Hirigintza Ministeritzako Errepideen Direkzio Orokorrekoa, 1976ko otsailaren 6an onartua Ordena Ministerialaren bidez eta ondorengo aldaketak onartuak. - Errepide eta Zubientzako Baldintza Tekniko Partikularren Agiria eta 21/01/88-ko Ordenaren modifikazio partziala (B.O.E. 02/03/88). - Eraikuntzen kalitatea bermatzen duten NTE arauak, Sustapen Ministeritza. - Osasuna eta Segurtasun lanean bermatzen dituzten disposizioak. - Horniketa hodien Baldintza Orokorrak (1974-ko urriaren 29an onartua Ministeritza Ordenaren bidez). - CEDEX gida, ura garraiatzen duten presiopeko horniketa hodientzako. - Behe Tentsiorako Arautegia (842/2002 Errege Dekretua) eta "560/2010 Errege Dekretua"-ren aldaketak. - Egitura Hormigoiaren Instrukzioa EHE-08, 2008ko uztailaren 18an onartua (1237/2008 Errege Dekretua). - Eraikuntzaren Kode Teknikoa (martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretua). - Martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuko errata eta akatsen ZUZENKETA, non Eraikuntzaren Kode Teknikoa berresten den (2008ko urtarrilaren 25ean , BOE 22). - Eraikuntza eta eraispenetako hondakinak erregulazioa eta gestioa (otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretua). • Obra zuzendaritza. Obra zuzendaria kontratatutako obren burutze efizientea betetzen dela konprobatzen eta ikusten duen titulu egokidun pertsona da. Agiri honetan eta indarrean dagoen ordenantzan obra zuzendariari emandako esleipenak kolaboratzaile bati delegatuak izan ahalko dira, ezarritako preskripzioen arabera. Kontratistak obraren "Agindu Liburuan" delegatutako esleipen hauek idatziz agertzea eskatu ahal izango du. Obra zuzendariaren edozein kolaboratzailek kontsideratzen dituen instrukzioak eman ahal izango ditu esleipen legalen barruan larrialdi kasuetan eta kontratistak derrigorrez bete beharko ditu. Zuzendaritza funtzioak, obren zuzendaritza, kontrola eta ikuskapenarekin zerikusia dutenak, kontratistarekin erlazioa zailtzen dutenak PG-3/75-ko 101.3 atalean adierazten dira. • Kontratistaren organizazioa, ordezkaritza eta pertsonala. Kontratistak bere eskaintzarekin batera funtzio ezberdinetarako zenbat langile konprometitzen dituen adieraziko du eta gutxienez era independentean burutuko diren lanak, zeintzuk obraren tamainaren arabera batzuk pertsona bakar batez onartuak izango diren. Kontratista obra oinean izango den Errepide, Kanal eta Portuetako Ingeniaria edo Obra Zibileko Ingeniari Teknikoa atxikitzeko beharra dauka. Ingeniari hau kontrataren ordezkaria izango da Obra Zuzendaritzaren aurrean. Ordezkariak beharrezko titulazioa izango du eta lan esperientzia nahikoa obra zuzendaritzaren begietan. Ezin izango da ordezkatua izan aurretiko ezagutzarik gabe eta obra zuzendaritzak onartu gabe. Era berean, obrako sektorean zuzendaritza eta ardura izango duen langile ororen izena, baldintzak eta organigramak ere emango dira eta lan esperientzia, ordezkapenak eta esandako guztiaren berdina aplikatuko da. Kontratistak Osasun eta Segurtasun buruaren izana emango du obran, errekurtso prebentiborako izendatutako pertsonarekin batera. Kontratistak eskaintzarekin batera bere organizazioko pertsonalaren CV-a gehituko du eta edozein aldaketa geroztik Obra Zuzendaritzaren onarpenarekin burutu ahalko da edo honen aginduagatik. Obrak hasi baino lehen Kontratistak eta Obra Zuzendariak euren arteko erlaziorako zein komunikaziorako modeloak eta prozedurak, agindu transmisioa, obraren kontrolerako bilera kopurua eta hauen periodikotasuna ezarriko dituzte. Bilerak hamabost (15) egunetik behin egingo dira Obra Zuzendaritzan idatzita dagoen aginduren bat ez badago. Obra Zuzendaritzak Obra suspenditu ahalko du, exekuzio apean edo baldintzetan aldaketarik izan gabe, ezin direnean beharrezko pertsonalaren ikuskapenean egin eta baldintzak ezin direnean bete. Beste edozein dokumentu kontratuzkoa izendatzeko beharra badago Baldintza Tekniko Partikularren Agirian jarriko da, gainontzeko kontratuzko dokumentuekin izango diren intzidentziak maneiatzeko ibilbidea adieraziz. Informazio geoteknikoa, materialen jatorria, entseguak, kondizio lokalak, makinariaren ikasketa, kondizio klimatikoa, prezioen justifikazio eta, orokorrean, proiektuen memorian agertzen diren dokumentu gehienak informazioa emateko dira eta bakarrik kontratistak bere kabuz eta zuzenean lortu behar duen informazioaren osagarri bezala hartu behar dira. Obrak Planoek, Preskripzio orokorrek eta agiri honetan agertzen den arautegiak definitzen dituzte. Ez da, hala ere, Preskripzio Agiriaren eta Planoen helburua obren exekuziorako beharrezkoak diren xehetasun eta partikularitate konstruktibo guztiak definitzea, ezta Administrazioaren, Proiektugilearen edo Obra Zuzendariaren beharra. Edozein kasutan, kontratistaren betebeharra izango da indarrean dagoen araudiaren arabera eta orokorrean onartutako antzerako obren kriterioak jarraituz. • Indarrean dauden ordenantza eta arautegiaren betetzea. Obrak adjudikaziorako erabilitako Proiektuko Planoetan agertzen denaren arabera burutuko dira eta instrukzio eta plano gehigarriekin, obraren garapenerako deskribapen nahikoarekin. Kontratistari emango zaizkio dokumentu hauek. Planoetan sor daitekeen edozein duda idatziz komunikatuko zaio Obra Zuzendaritzari eta hamabost (15) egunen buruan beharrezko azalpenak emango ditu. Planoetako kotak beti gailenduko dira eskalako neurrietara. Kontratistak kotak konprobatu beharko ditu eta saihestu ahalko zuen edozein erroreren erantzule izango da. Aukeratutako soluzioa "Loiolako jasotze hodiaren berritzea" proiektuan azaltzen da. Proiektua osatzen duen obra kondukzioaren berritzea da presatik Hego Bariante Metropolitar errepidearen desbiderapeneraino. Presak eta kondukzioaren gainerako zatiak Basatxuko ETAPeraino ez da modifikatzen ezta berritzen (Ikusi "Kokapena eta egoera" puntua Memoria Deskribatzailean). Beraz, proiektu honetako obrak ondorengoak dira: Egin beharreko ekintzak Trapagaran eta Barakaldo bitartean burutuko dira, gune menditsuan hiri eta errietatik urrun. Kondukzioaren bide osoan ondoren deskribatzen diren ekintzak burutuko dira: 1. Obra hasi baino lehen beharrezkoak diren seinaleztapenak jarriko dira kaltetuak izango diren errepide guztietan eta obrak burutzeko zati osoan, obra baten existentzia adierazteko asmoarekin, trafikoaren desbiderapen eta abiadura limite egokiak ezarriko dira. Berritu behar den kondukzioaren analisia egingo da ea beste hodirik aurkitzen den detektatzeko eta horren berri izateko. 2. Bide zoruen mozketa (nahaste bituminoso edo hormigoi masa) ebakigailu erradialaren bidez, 2 m-ko zabalerarekin eta bide zorua altxatzea ahalbidetzen duen sakonerarekin. Bide zorua aurkitzen ez den zonaldeetan sarraska kentzea eta garbiketa burutuko da. 3. Zangaren irekitzea, 2 m-ko bataz besteko sakonerarekin edo planoetan definitutako sakonera zangaren hondoraino. Zanga hau dagoen hoditeriaren trazatua jarraituz egingo da gehienbat, baina zati batzuetan trazatua modifikatu da herri bide eta mendi pistetara moldatzeko eta malda bortitzeko atalak saihesteko. 4. Zanga fibrozementuzko jasotze hodiaren trazatutik doan zatietan hodi horren zatitzea, ateratze eta hondakin kutsagarri horien garraioa eta gestioa burutuko da. 5. Jasotze hodirako fundizioko DN = 300 mm-ko K9 motako hodien instalazioa. Hodi guztiak nibelaziorako HNE-15/P/30 hormigoiaren gainean etzanda joango dira eta ondoren harearen bitartez estaliko da. 7. Ezarritako tokian VRP balbulak, bentosak, hustubideak eta ureztatzeko aho hidranteak instalatuko dira bakoitzari dagokion ganberaren barruen. Horrela, proiektu honek egungo jasotze hodiaren hoditeria hobetuko du, presiopeko ur garraioaren efizientziarekin batera, eta Loiolako presatik Basatxuko ETAP-era doan uraren kalitatea eta iraunkortasuna hobetuko du. • Kaltetutako zerbitzuak. Epe oro akta firmatu eta hurrengo egunean hasiko da eta egunetan finkatzen bada naturalak izango dira, azkena egun osotzat hartuz. Kontratista Lan Plan bat azaltzera behartuta dago azaldutako epeari eta Lizitazio Agiriarekin batera, edo obra planaren eranskina eskaintzarekin batera. Plan hau behar bezala justifikatuta egon beharko da, kondukzio eta instalazioekin interferentziak kontuan izanda, materialen eta baliabide laguntzaileen iristea obrara, operazio ezberdinen dependentzia euren artean, obraren garapenean eragina izan dezaketen edozein egoera klimatiko, pertsonalaren mugimendu eta egoera orokorrekoak posibilitateen arabera. Beharrezkoa bada lizitazioan edo kontratistarekin ezarritako epearen aldaketa egin beharko da. Kontratista Lan Planean agertzen diren beharrezko makinaria eta baliabide laguntzaileak izan beharko ditu obran eta zerbitzuan markatutako helburu bitartekariak eta finalak betetzeko, edo ezadostasunen bat gertatu ezkero konpontzeko obra ezarritako epe total eta partzialetan betetzeko. Kontratistak proposatutako Lan Planean sortutako akatsengatik gertatzen diren atzeraldiak ez dira kontuan hartuko obra egiteko ezarritako epe legala handitzeko. Ondorioz, kontratista behartuta gelditzen da atzeraldi hauen aurreikustera eta baliabide ezberdinak erabiltzera ez aldatzeko exekuzio epea. • Obrak hasteko ordena. Adjudikazio notifikazioan agertzen den data izango da obrei hasiera emango diena eta egun honen arabera kontatuko dira epe partzialak eta totalak. Kontratistak obrak hasiko ditu Obra Zuzendariaren ordena jasotzen duen unean eta adierazitako puntuen arabera hasiko ditu lanak. Horretarako, zuinketa akta bat sinatu behar izango da eta Lan Plana Obra Zuzendariagatik onartua egon beharko da. • Obrak burutu aurreko kontsiderazioak. Obraren ondorioz kaltetuak izango diren propietateak aztertzea kontratistaren betebeharra izango da obra hasi aurretik, kaltetuak izan ahal diren edo erreklamazioak gertatu ahal daitezen. Obra Zuzendariak ugazabekin propietateei buruzko informazioa batzeko metodo bat adostuko du eta akta notarial beharrezkoak. Lanak hasi baino lehen, Obra Zuzendariak eta Kontratistak propietate eta lurrei buruzko txosten bat aurkeztuko dute. Lanak hasteko ekintza bezala, Obra Zuzendaritzak eta Kontratistak Proiektuaren burutzerako beharrezkoak izan diren datuak konprobatu eta gordeko dituzte. Aldi berean, beharrezko nibelazio lanak burutuko dira puntu karakteristiko ezberdinen elebazio kota jartzeko. Puntu karakteristikoen kokapena lanen garapenean gune seguruan mantentzeko ideiarekin egingo da. Obra unitate guztiak betetzeko erabiliko den ekipamendu eta makinaria guztia Kontratistarengatik justifikatuak izan beharko dira, beteko den obra bolumenaren eta obrako lan planaren arabera, eta Obra Zuzendaritzari aurkeztua bere aprobaziorako. Aprobazio hau, Obra Zuzendaritzaren eskutik, esandako ekipamenduak Kontratistak adierazitako eskaintzaren kondizioak betetzen dituela onartuko du soilik. Hala ere, makineriaren kalitate txarraren ondorioz exekuzio epea ez bada betetzen erantzulea Kontratista izango da. Ekipamendua lanerako egoera optimoan mantendu beharko da uneoro eta Lan Planean azaldutako lanetarako soilik funtzionatuko du. Ezin izango da ekipamendu bat lan eremutik atera Obra Zuzendaritzaren idatzizko baimenik gabe eta makinaria behar zen obra unitatea exekutatu dela konprobatu arte. • Instalazioak eta baliabide laguntzaileak. - Instalazio eta obra laguntzaileak. Kontratista behartuta dago eraikin laguntzaile guztiak bere kabuz eraikitzera: ofizinak, almazenak, osasun instalazioak, aldagelak eta gainontzeko eraikin probisionalak. Aldi berean, ur eta elektrizitate instalazioak ere Kontratistaren esku izango dira, non indarrean dagoen araudiaren arabera burutu beharko dira. Obra eta instalazio laguntzaileen proiektuak Obra Zuzendaritzaren onarpenaren menpe egongo dira. • Obra eta instalazio laguntzaileen kentzea. Kalitate garantia bezala hartuko da eraikuntza, elementu eta instalazio guztiak kontratuaren, kodeen, arauen eta diseinu espezifikazioen arabera egitea ahalbidetzen duten ekintza multzoa. - Lehengaien kalitatea. - Obrarako material eta ekipamenduan kalitatea, fabrikazio prozesua barne. - Obraren exekuzio kalitatea (eraikuntza eta muntaia). - Obra bukatuaren kalitatea (inspekzioa eta frogak). Material guztiak egokiak izan behar dira bete behar duten funtziorako eta kontuan hartu behar dira prezioen oinarrian eta aurrekontuaren sorkuntzan, merkatuan daudenen artean kalitate hobeena dutenak direla suposatuko da. Hondakindegira eraman beharrekoak eraispenetatik ateratako hondakin eta soberako lurrez osatua egongo dira. Kontratista hondeaketatik ateratako optimoa ez den materiala kentzera behartuta dago. Lan ezberdinetara sartzeko bide probisionalak kontratistaren kabuz eraikiak izango dira, bere erantzukizunaren pean eta bere kabuz. Kontratistak plano bidez azaldu beharko ditu sarbide guztiak, kontuan hartuta inguruko ingurumenari kalte minimoa sortzea eta Obra Zuzendaritzaren onarpena beharko du. Kontratista behartuta egongo da obra, eraikin eta zerbitzu publikoko zein pribatuko edozein elementu berreraikitzera suntsitua edo kaltetua izan bada eraikuntza edo obra probisionalen ondorioz. Era beran, beharrezko seinaleztapena kokatu beharko du bide gurutzeetan zein desbiderapenetan eta, behin bukatuta, hauek kendu eta material eta soberakin guztiak kendu zonaldea garbi utziz. Komunak obra eremutik kanpo instalatuak izango dira ahal den neurrian. • Segurtasun eta osasun plana. Behin obra adjudikatuta eta obrak eta lan planak onartuta daudenean, Kontratistak Segurtasun eta Osasun Plan bar osatuko du urriaren 24ko 1627/1997 Errege Dekretuaren arabera. Erabili beharreko prebentzio elementuen deskribapena "Segurtasun eta Osasun Plana" eranskinean agertzen denaren araberakoa izango da. Segurtasun eta Osasun Plan hau obra hasi baino lehen onartuta egon beharko da Segurtasun eta Osasun Koordinatzailearen eskutik. Kontratistak Segurtasun eta Osasunaren arduraduna izendatuko du obra eta bera izango da Koordinatzaileak onartutako plana garatuko duena. Lanaren garapenaren eta posible diren arriskuen arabera plan hau modifikatu ahal izango da Koordinatzailearen onarpenarekin. • Larrialdiak. Kontratistak premiazko lanak burutzeko beharrezko organizazioa izango du, lan orduetatik kanpo, beharrezko Obra Zuzendaritzaren begietan, kontratutako obretan gertatutako larrialdiak konpontzeko. Obra Zuzendariak Kontratistaren pertsonalaren zenbaki eta helbidearen zerrenda bat izango du eta larrialdiko lan hauek organizatuko dituenarena. Behin obrak bukatu direnean, instalazio, soberako materiala, eraisketa hondakinak, akzesorioak eta bestelakoak obra eremutik kenduak eta zonaldea garbitua izan beharko da. Garbiketa denbora baterako okupatuak izan diren eremu guztietara zabalduko da. Kaltetutako zonalde oro guztiz garbi eta kondizio estetiko onean geratzea da helburua, dagokion paisaiaren arabera • Baimenak eta lizentziak. Kontratistak bere kabuz lortu beharko ditu baimen eta lizentzia guztiak obraren exekuzioa aurrera eramateko. Prezio unitarioen bidezko likidazioan kontuan hartu beharrekoa neurketetan dauden balioen arabera egingo da. Kontratista behartuta dago Obra Zuzendariaren presentzia eskatzera lan, mailegu eta hornikuntza neurketak ondo egina daudela bermatzeko . 3.1.8. Obraren ikusketa eta likidazioa. Behin obrak bukatuta, obra idatzitako kondizioen arabera egina eta bukatua dagoela konprobatuko da. Efizientzia falta edo suntsiketa gertatuz gero garantia epean, Obra Zuzendaritzak epaitu beharko du zein izan den kausa nagusia eta konponketa kostuak zeinek jasan behar dituen determinatuko du. Behin garantia epea bukatuta, garantiarako gordetakoa itzuliko da. Obra bukatuaren azterketa pasatzeak ez dio kontratistari akats ezkutuetatik zein beste arazotik aldentzen, berea izango da erantzukizuna zerbait gertatzen bada. 3.2.Materialen eta obra unitateen espezifikazioak. Aldi berean, materialen kalitatea hauri buruzko arautegietan publikaturikoarekin bat etorriko da eta agiri hau osatzeko intentzioarekin batzuk adieraziko dira ondoren: - UNE Arauak. - ASTM Arauak. - NTE Arauak. - EHE-08 RC-08 Instrukzioa. - CTE DB-HR ED 1675/2008. - Horniketa sareentzako instrukzio teknikoak EMASESA. - Errepide eta Zubientzako Baldintza Tekniko Partikularren Agiria PG-3. Lehentasuna izango dute bere ezaugarriak baieztatzen duten dokumentu teknikoak dituzten materialak, ezagutzako organismo teknikoek egina. Kontratistak obrarako beharrezkoak diren materialak nahi duen lekutik lor ditzake, ezarritako prezioen modifikazio gabe. Obra unitateen prezioa kalkulatzeko oinarri bezala erabili diren prozedurak, ez dute Aurrekontua sortzeko beharra baino balio handiagorik adierazten. Ezin izango dira Kontrataren aldetik frogak eman material baten prezio txikiagoak kalitate gutxiago duela. Material guztiak lehen mailako kalitatekoak izango dira eta aztertuak izango dira zuzendaritzaren bidez erabili aurretik bere onarpena emanez eta materialaren lagin bat gordez. Bestalde, onartzen ez bada ez delako ontzat hartzen Kontratista bera arduratuko da obratik ateratzen eta material berriaren gastuak estaltzen. Kontratistaren aldetik, hornitzaileei materialaren kualitateak komunikatzeko betebeharra dauka, erabili aurretik material bakoitzaren informe bat eskatzea aholkatuz Kalitate kontrolaren organismoarentzako. Hormigoizko zein asfaltozko bide-zoruaren eraisketari dagokio behar bezalako zanga hondeatu ahal izateko ondoren, ondorengo operazioak ditu: • Exekuzioa. Kontu handia izango da azpian kondukzio edo zerbitzuren bat badago. • Neurketa eta abonua. Zangak edo putzuak irekitzeko operazioei dagokie. Bere exekuzioak hondeaketa sartzen du edozein lurzoru motatan, arroka ere bai, entibazioak, neke posibleak, nibelazioa, lurraren bilketa eta ondorengo karga eta garraioa behar bada zabortegira edo erabili behar den tokira. • Obraren exekuzioa. Hondeaketa proiektuan agertzen diren dimentsio eta perfilen arabera burutuko dira edo Obra Zuzendariak azaltzen duen bezala. Beharrezko denean entibazioak burutzea, hauek Kontratistaren eskutik egingo dira. Ez da zangaren betetzea burutuko zangaren azterketa burutu aurretik eta Obra Zuzendariaren onarpenik gabe. Lur gainazaletik eratorritako lur begetala ezin izango da zangaren hasierako betetzerako erabili eta bilketa, hondakindegi edo erabili beharreko lekura garraiatu beharko dira. Hala nola, Obra Zuzendariak hondeaketarekin limite bat ezarriko du eta hortik aurrera hondeatutako lurra bertan bildu ahalko da ondoren zangaren betetzerako erabiltzeko. Ez da inongo lanen exekuzioa ahalbidetuko arinago ez badira erreferentzia topografiko egokiak ezarri. 1. Lurzoruaren gainean proiektuaren sorkuntzarako oinarri izan diren mugak eta markak jarriko dira. 2. Hondeaketatik eratorritako lurrak zangaren paretetatik metro batetako (1 m) distantzia minimora pilatuko dira, guztia alde batera eta ibiltarientzako tarteak utziz etengabeko kordoi bat sortu gabe. Zangaren gainetik joateko pasarela finkoak jarriko dira. 3. Beharrezko neurriak hartu beharko dira urek zangaren barruan uholdeak ez eragiteko. 4. Obra Zuzendariak beharrezkoa kontsideratzen duenean zanga entibatuko da. 5. Zanga irekitzean aurkitzen diren zerbitzu oro errespetatu egin beharko dira, beharrezko apeoak izanez. Kontzeptu horien ondorioz obraren bat burutu behar bada Obra Zuzendariak aginduko du. 6. Beharrezko denean hondeaketako uraren eliminazioa burutzea, zangaren lerrotik kanpoko putzuetan urak bilduz egingo da eta sortutako gastuak Kontratistaren esku egongo dira. 7. Zangaren hondoko erreparazioak ondorengo eran burutuko dira: 8. Zangak irekita mantentzen diren bitartean Kontratistaren betebeharra izango da arriskua adierazten duten seinaleztapena kokatzea, bereziki gauez. 9. Entibazioak ez dira Obra Zuzendariaren agindurik gabe burutuko. 10. Obra zuzendariak beharrezkoak estimatzen dituen kasu guztietan, kontratistak kalkuluak burutu beharko ditu, egoera txarrenetan gerta daitezkeen karga maximoak kontuan hartuz. 11. Entibazioa lurraren lerroaren gainetik minimo 5 cm-ra helduko da. • Neurketa eta abonua. Neurketa eta abonua m3-tan burutuko da. Zangaren hondeaketa metro kuboko (m3) abonatuko da dagokionaren arabera, perfil errealen arteko diferentziaren arabera obra hasi aurretik eta obra exekutatu ondorengoak. Ez dira Obra Zuzendariak baimendu gabeko gehiegizko hondeaketak abonatuko ezta proiektatutako sekzioaren berreraikuntzarako beharrezkoak izango liratekeen betegarriak eta horien trinkotzea, hondeaketaren sakonera edo malda sekzioari dagokiona baino handiagoa den kasuetan. Prezioan beharrezko entibazioak eta ur eliminazioak sartzen dira, soberan dagoen lurraren garraioa, bilketa edo erabileraz gain. Kontratistak, entibazioen kostea txikitzeko asmoz, beharrezkoa iruditzen bazaio hondeaketa planoan edo Obra Zuzendaritzan adierazitakoaren baino alboko malda handiagoekin burutzea berorri proposatu beharko dio, non Obra Zuzendaritzak bera baimena eman ahalko dio egokia kontsideratzen badu. Hondeaketaren handitzea baimen honen ondorioz justifikatu gabeko gehiegizko hondeaketa bezala hartuko da eta ez dira baliozkoak izango neurketa eta abonuari dagokionez. Prezioan lurraren hondeaketa eta tratamendua sartzen dira, lurraren banaketa eta guzti lur begetala, aukeratua, egokia, onargarri edo ez-egokiaren arabera. Pika-pika mailuaren erabilera ere gehitzen da zangaren hondeaketan beharrezkoa den kasuetarako. • Obra exekuzioa. Zanga hondeatuta eta fibrozementuko hodi zaharrak begi-bistan aurkitzen direnean hodian ingura garbituko da eta ebaketarekin hasiko da . Ebaketa ur-hornidura sistemadun Rotaflex batekin burutuko da bereziki. Rotaflex hau erabiltzea posible ez balitz lan eremuaren ezaugarriak direla-eta, abiadura pneumatiko baxuko joan-etorriko zerrak edo eskuzko zerrak erabiliko dira. Erabilitako zerraren orria HILTI W-SCR SPECIAL CUT SM 30 izango da, 12,3 mm-ko agin arteko distantziarekin, sortutako txirbilak mozketan ahalik eta handienak izan daitezen. - Ebakitako hodiaren ertzak tela batekin garbituak izango dira eta, gero, tela hori gainontzeko hondakin kutsakorrarekin gordeko da. - Mozketaren bitartean, ur eta amianto txirbilen bidez osatutako lokatza hare eta antzerako materialekin nahastuko da. Ondoren, pala baten bidez batua eta Big-bag delako soberakin kutsakorren poltsan gordeko da. - Saku hauek kamioiak erabiliz garraiatuko dira baimendutako tratamendu zentrora bertako arduraduna hondakin kutsagarri hauek gestiona ditzan eta euren suntsiketa egokia bermatzeko. - Behin mozketa lanak bukatzean erabilitako tresnen garbiketa burutuko da. Garbiketa hau ebaketa burutu den zangaren kanpoaldean egingo da eta tela edo algodoi heze bat erabiliko da. • Neurketa eta abonua. 3.2.5. Zangaren betetzea eta trinkotzea. • Obraren exekuzioa Zangaren betetzea burutzen hasteko Obra Zuzendariaren baimena beharko da. Kontu handiarekin zabalduko da zangak lurreztatzeko eta betetzeak kontsolidatzeko prozedimendua erabiliz, hodiaren desplazamendua sor ez dadin. Izozte handiko boladetan ez dira zangak beteko orokorrean edo izitutako materialarekin. Muntaia era berezi batean burutu behar denean eta euskarriak kokatu behar direnean hodietan hauen portaera mekanikoa konprobatu beharko da, trakzioko tentsioak kontuan hartuta. Tongada bakoitzaren lodiera beharrezko txikia izango da bere luzera osoan eskatutako dentsitatea izan dezan, inoiz ez 30 cm baino handiagoa. Obraren exekuziorako behar den ekipamendua, neurketa eta abonua Proiektuko eta Errepide eta Zubietako Obretarako Agiri Orokorreko PG-3 dokumentuetan definitzen dira. Alboetako lurraren dentsitatea altuagoa bada, ezarritako balore hau handituko da, asentu diferentzialak ekiditeko asmoz. Ez da tongadarik gehituko azpikoak definitutako kondizioak betetzen dituela konprobatu arte. Euria egin ostean ez da kapa berririk zabalduko behekoa lehor egon arte edo kendu eta kapa lehorrago bat jarri arte, era horretan dagoen hezetasuna optimoa izango da. Bibrazio arrabola aplikatzean, azkenean pasada batzuk eman beharko dira bibrazioa aplikatu gabe. • Neurketa eta abonua. Aplikatzekoak dira Horniketa hodien Baldintza Orokorrak, 1974-ko urriaren 29an onartua Ministeritza Ordenaren bidez, eta CEDEX gida, ura garraiatzen duten presiopeko horniketa hodientzako. Kondukziorako erabiliko diren hodiek ez dute inolako substantzia arriskutsurik izango bere barnean non arautegi teknikoa ez betetzea ahalbidetu dezaketen barne presio entsegua egin ostean. Berrituko den jasotze hodia fundizioko 300 mm-ko diametro nominaleko hodiez osotuta egongo da eta dagoeneko existitzen den kondukzioaren azken atalarekin lotuko da epoxi erretxinarekin babestuko 300 mm-ko fundizioko koilarin baten bidez, junta elastomeroduna eta altzairu herdoilgaitzeko torloju, arandela eta azkoinekin. Fundizioko hodiak entxufe bidezko junta elastikoen bidez egingo dira UNE-EN-545:2011 araua jarraituz. Kanpo estaldura zink aleaziokoa (200 g/m2) gehi epoxi erretxina izango da eta barne estaldura zementu morterozkoa. Hodia kolore beltzekoa izango da non erraza den bere identifikaziorako. • Exekuzioa. Dagoeneko existitzen diren instalazioek izan dezaketen intzidentzia kontuan hartuta elementu hauen kokapen zehatza beharko da, lurraren azterketa zehatza burutuz eta instalazio eta zerbitzuen jabeek emandako informazioa analizatuz. Zangaren hondeaketa burutu behar denean hoditeria instalatzeko eta bide zoru bat aurkitzen bada obra burutu behar den gunean, apurtutako bide zoruaren zabalera zangaren bazterretatik ez da 30 cm baino handiagoa izango alde bakoitzera. Zangaren hondeaketa, entibazioa eta ondorengo betetzea Agiri honetan finkatutako Artikuluen arabera burutuko dira. Zangak ahalik eta zuzenenak izango dira plantako trazatuan eta malda uniformea. Kontratistak zanga irekitzean aurkitutako zerbitzu eta instalazio guztiak babestuko eta errespetatuko ditu eta ez ditu ukituko jabearen baimenik gabe. Hondeaketa hondoa ondo drainatuta eta uretik libre mantenduko da hodiaren instalazio egokia bermatzeko. Zangaren betetzea hasteko Obra Zuzendariaren baimena beharko da. Behin zanga irekita eta hondoa perfilatuta HM-20 motako 25 cm-ko lodieradun hormigoi ohea jarriko da. Hodiak manipulatuko dira eta zangara jaitsiko dira beharrezko neurriak hartuz apurketak edo esfortzu anormalak jasan ez ditzaten. Behin hodiak zangaren hondoan kokatuta, aztertu egingo dira haien barnean ez dela elementu arrarorik aurkitzen baieztatzeko eta bere zentraketa eta zuzenketa burutuko da. Hodiaren muntaia junta automatiko flexiblearen bitartez entxufea kontu handiarekin garbituz egingo da, bereziki gomazko arandelaren lekua, arandela bera eta lotu beharreko hodiaren burua. Gel lubrifikatzaile baten bidez estaliko da arandelaren tokia. Toki horretan gomazko arandela sartuko da, ezpainak entxufearen hondora zuzenduz. Lotu beharreko hodiaren burua gel lubrifikatzailearekin estaliko da eta entxufean sartuko da trakzio bitartez edo beharrezko bultzadaren bidez, lotu beharreko hodian aliniazioa konprobatuz, dagoen markaraino, gainditu gabe juntaren mugimendua bermatzeko. Beharrezkoa izango da konprobatzea arandela bere tokian kokatuta geratu dela. Orokorrean ez dira ehun metro hodi kokatuko betetzea hasi baino lehen , gutxienez partziala, hodien flotazioa ekiditeko zanga uholde kasuetan eta babesteko ere bai, kolpeetatik bereziki. Loturak begi bistan geratu beharko dira beharrezko frogak burutu arte eta puntu singularrak ere bai (ukondoak, koilarinak, T konexioak…). Muturren bat denbora luze baterako ikusgai geratuko balitz, mutur horren itxiera bermatu beharko da uraren igarotzea eta irtetea ekiditeko. Presioaren ondorioz sortutako bultzadak jasan ditzaketen elementu orok ainguraketa zurrun bat izan beharko dute mugimendu horiei aurre egiteko. Bultzadaren garrantzia eta ainguraketan egoeraren arabera, hauek gutxienez 200 Kg/cm2-ko erresistentzia karakteristikoko hormigoikoak edo metalikoak izango dira, erresistentzia nahikoko lurretan kokatuak eta beharrezko garapenarekin jasotako esfortzuen bidez mugituak ez izateko. Ezin izango dira inongo kasuan harrizko edo egurrezko blokeak erabili ainguraketa bezala. Maldak oso handiak badira eta irristapenak gertatzeko posibilitateak badaude, beharrezko ainguraketa zehatzak burutuko dira hormigoi armatuaren edo besarkatze metalikoen bidez. Behin hoditeria instalatuta, bere ainguraketak exekutatuta eta presio frogak burututa zangaren betetzea egingo da hondeaketatik eratorritako materialaren bidez, Agiri honetako artikuluan adierazi den bezala. Kontu handia izango da hodien mugimenduak ez gertatzeko. Behin hodi berria eraikita, probatua eta garbitua existitzen den kondukzioaren azken atalarekin konektatuko da beharrezko den pieza bereziarekin eta presatik ETAP-era eramandako ura era egokian doala ikusteko. Hodi eta pieza berezien fabrikatzaileak frogatu behar du, Zuzendaritza teknikoak horrela nahi badu, produktu ororen konformitatea dagokion aplikazio arauarekiko. Fabrikatzaileak produktuen kalitatea bermatu behar du hauen fabrikazioaren bitartean kontrol sistema baten bitartez. Kontrol sistema hau baldintza teknikoen arauek ezartzen dituzten araberakoak izan beharko dira produktu bakoitzerako. Fabrikatzailearen kalitatea UNE-EN-545:2011 arauan agertzen diren preskripzioen araberakoa izan beharko da eta organismo akreditatu baten bitartez berretsita egon beharko da. Instalatutako kondukzioa. Instalatutako hoditeriaren funtzionamendu egokia bermatzeko zenbait presio froga burutuko dira hodiak probatzeko. Froga burutuko den zatiaren luzeraren determinazioa Zuzendaritza Teknikoaren onarpenarekin egingo da. - Hoditeriaren instalazioa burutzen den heinean barne presioaren froga partzialak burutuko dira zatika. Zati hauek 500 m-ko inguruko luzera izan dezatela gomendatzen da, baina aukeratutako zatian malda handieneko puntuko presioa ez da beherago ezarritako presioaren %10 baino handiagoa izango. - Entsegua hasi aurretik kondukzioaren elementu guztiak azken posizioan kokatuta egon behar dira. Zanga partzialki betea egon behar da juntak ikusgai utziz. - Frogarako aukeratutako zatia urez betetzen hasiko da pixkanaka, aireari irteera eman ahal dion edozein elementu irekita utziz, zeintzuk ondoren itxiz joango dira behetik gora kondukzioan airerik geratzen ez dela konprobatu ostean. Posible bada, beheko partetik sartuko da ura airearen irteera errazten delako goiko partetik. Hau posible ez balitz, betetzea oso astiro egingo da airea hodiaren barnean geratzea ekiditeko. Puntu altuenean ateratze grifo bat kokatuko da airearen kentzerako eta frogaren zati guztia era egokian komunikatuta dagoela bermatzeko. Presio hidraulikorako bonba manuala edo mekanikoa izan ahalko da, baina azken kasu honetan deskarga giltzez osatuta egon beharko da edo presioa erregulatzeko elementu egokiekin. Froga burutuko zaion hodiaren puntu baxuenean kokatuta egongo da eta bi manometro izango ditu. - Aztertu nahi den zatiaren muturrak pieza espazialen bidez itxiko dira eta hauen irristapena ekiditeko finkatuko dira. Juntak konprobatuko dira ur irteeraren bat badute ikusteko eta norabide aldaketak ere bai. Zangako frogaren barne presioa hodiarentzat entseguaren puntu baxuenean 1,4 aldiz PMA izango da. Presioa pixkanaka igoko da igoera 1 Kg/cm2-koa izanda minutuko. Behin beharrezko presioa izanda, ordu batez geratuko da eta froga pasatu dela onartuko da denbora horretan zehar manometroak ondorengo formulan lortzen den balioa baino txikitze handiagoa izan ez duenean: • Neurketa eta abonua. Jasotze kondukzioko hodiak eta ureztatzekoak metro linealen bidez abonatuko dira instalatuta eta frogatuta, obran neurtuak, hormigoizko ohea eta hare bidezko betetzea aparteko eran egingo da. Hodi unitateko prezioak bai hodien zein pieza espezialen instalazioa sartzen du. Konexio ganbera bezala definitzen da babespen eta kontserbazio berezia eskatzen duten elementu ezberdinak gordetzeko behar diren eraikuntzari. Erabili beharreko materiala hormigoia izango da eta goiko partean fundizioko tapa zirkular batez estalita. Obra unitatea osatuko duten elementuak ganbera eraikiko den putzuaren beharrezko hondeaketak, putzua osatzen duten konoaren eta oinarriaren sortzea, betetzea, alboko trinkotzea eta aurretik aipatutako fundizioko taparen kolokazioa. Balbulak izateko ganberak HA-25/P/IIa/40 a hormigoi mota erabiliz eta B500S bidez armatuz sortuko dira. Hormen lodiera 30 cm-ko izango da eta sakonera maximoa 3 m-koa. Tapa fundiziokoa izango da eta zirkularra 60cm-ko diametroarekin, beharrezko inskripzioak ditula. Orokorrean, konexio ganberetan erabilitako material guztiek dagokien beharrezko instrukzio eta arauak beteko dituzte. • Exekuzioa. Lehenik eta behin ganbera kokatuko den eremuaren hondeaketa egin beharko. Behin eremua sortuta ganberaren eraikuntza burutuko da adierazitako materialak erabiliz. Kontratistak modifikazioren bat egin nahi izango balu, bere proposamena justifikazio batekin batera joan beharko da. Justifikazio horrek proposamen berriak dagoeneko unitatea berdintzen edo hobetzen duela adierazi beharko du. Obra Zuzendaritzaren onarpenak ez du Kontratista askatzen bere erantzukizunetik. • Neurketa eta abonua. Uraren igarotzea ebaki, atzera egitea ekidin edo presioa gutxitu dezaketen sare baten elementuak dira. • Materialak eta instalazioa. Uhate balbulak igarotze total edo guztizko gelditzekoak izango dira. Gorputza, tapa eta konporta fundiziokoak izango dira. Gorputzak eta tapak estaldura antikorrosibo bat izango dute epoxi hautsen bitartez. Konporta elastomeroz estalita egongo da guztiz (EPDM). Maniobratzeko ardatza altzairu herdoilgaitzekoa izango da %13 kromoarekin, hotzean egina. VRP balbularen diafragmaren zabaltze eta ixte graduaren arabera presioa gehiago edo gutxiago galduko da. Hala ere, "presión de tarado" delakoa definituko da non ura balbulatik irtetzean izan beharko duen presioa finkatuko du. Ur gorako presioa identifikatuko da eta presio horren arabera diafragma itxi edo zabalduko da automatikoki beharrezkoa den presioa lortu arte. VRP balbularen gorputza fundiziokoa izango da eta diafragma elastomeroz estalita egongo da (EPDM). Zuzendaritza teknikoaren eskaera jasotzen badu kontratistak balbulak fabrikatzeko erabili izan diren elementu ezberdinen materialen kalitate zertifikatuak eta egin diren entsegu eta frogen emaitzan eman beharko ditu. Balbulen eta hodien arteko lotura briden tartekatuz burutuko da, bidez ainguraketa karretea alde batetik eta desmuntatze karretea bestetik. Balbula eta ganberaren hondoaren arteko distantzia briden torlojuak montatzeko zein desmuntatzeko beharrezkoa izango da. Erabiliko den torlojugintza altzairu herdoilgaitzekoa izango da. • Neurketa eta abonua. Balbulak obran kontatuko instalatutako unitate bezala zenbatuko dira, bridak, juntak, torlojuak eta gainontzeko beharrezko materialak barne bere instalazio egokirako, unitate konplexuago batetan sartuta baldin ez badaude, non bere abonua unitate horren araberakoa izango da. Atal honetan sartzen ditugu hormigoia masan edo armatuz eraikitako obra guztiei. Hormigoi armatuzko obra bezala definitzen dira, hormigoizko obra guztiak non armadura metalikoa erabiltzen den. Armadurak hormigoiak soilik jasango ezingo zituen trakzio indarrak jasango ditu. • Hormigoiaren fabrikazioa, garraioa eta exekuzioa. Hormigoiaren fabrikazioa eta garraioa Hormigoi Egituralaren Instrukzioen (EHE) 69. Artikuluaren arabera egingo da. Klima oso beroko kasuetan, kontu handia hartuko da garraioan zehar hormigoiaren oraketa ez lehortzeko. Hori ekiditeko, garraio elementuak eguzkiaren beroa ez xurgatzeko koloreekin pintatuko dira edo ur oso hotzarekin oratuko da, obran kontsistentzia egokia lortzeko. Hormigoiaren ematea erregulatu egin beharko da era jarraian iristeko eta obran jartzea etenik gabe izateko. Entregen arteko denbora ezin izan izango da inongo kasuan 30 minutu baino handiagokoa izan (30 min), hormigoiak egitura baten elementu edo fase berdinari dagokionean. Hormigoi Egituralaren Instrukzioaren (EHE) 69.2.9 Atala adierazitako preskripzioak beteko dira. Hormigoi Egituralaren Instrukzioaren (EHE) 70. Artikuluko preskripzioak beteko dira. Obra Zuzendariak modifikatu ahalko du Hormigoi Egituralaren Instrukzioan (EHE) finkatutako hormigoiaren obran jartzeko denbora baldin eta fraguatzea atzeratzeko produktuak erabiltzen badira. Gainera denbora hau handitu ahalko da uraren lurrunketa ekiditeko neurriak hartzen badira edo hezetasun eta tenperaturaren aldeko baldintzak gertatzen badira. Obra Zuzendariak obra hasteko baimena emango du behin armadurak era egokian kokatuta daudela baieztatzen duenean azken posizioan. Halaber, Kontratistak proposatutako hormigoia obran jartzeko bitartekoak onartuak izan beharko dira Obra Zuzendariaren eskutik obra hasi baino lehen. Ez da bi metro (2 m) baino gehiagoko altuera batetik hormigoiaren jaurtiketa askea baimenduko, distantzia luzeko palekin botatzea, arrasteluekin zabaltzea edo metro bat (1m) baino gehiago joaten uztea debekatuz enkofratuaren barruan. Metodo pneumatikoen bidezko hormigoi proiektatua obran jartzean, mangeraren muturra aplikazio puntutik hiru metro (3 m) baino gehiagoko distantziara ez egotea ziurtatuko da, deskarga bakoitzean botatako hormigoi bolumena bat bosten baino handiagoa izatea (0,20 m3), materialaren gehiegizko errebote deuseztatzea eta txorrotada ez bideratzea zuzenki armaduretara. Obra Zuzendariak, Kontratistaren proposamenera, onartuko du hormigoiaren tongaden lodiera, sekuentzia, distantzia eta bibratzeko gailuen sartzeko eta ateratzeko era. Bibratzeko gailuak aplikatuko dira efektua masa guztian zehar zabaltzeko eran, banaketa lokalak ezta garrantzizko irteteak ez gertatzeko eran enkofratuen juntetatik. Gainazaleko bibratzaileak aplikatzen badira, astiro mugituz erabiliko dira, hormigoiaren gainazala guztiz heze gertzen den eran. Enkofratuei lotutako bibratzaileak aplikatzen badira, enkofratuen zurruntasunari begiratuko zaie eta bibratzaileen ainguraketa elementuei. Barneko bibratzaileak aplikatzen badira, tongadan bertikalki sartu beharko dira, punta dagoeneko biratutako gainazala zeharkatzeko eta era inklinatuan aterako da. Orratza sartu eta aterako da astiro eta abiadura konstantean, hamar zentimetro segundoko (10cm /s) abiadura ez gainditzea aholkatuz. PG-3-ko gainontzeko disposizioak aplikagarriak izanda. Hormigoiaren trinkotzea Hormigoi Egituralaren Instrukzioaren (EHE) 72. Artikulua beteko da. Izoztea ekiditeko produktuak Obra Zuzendariaren bidez baimenduak izan beharko dira. Ezin izango dira inoiz erabili armadurari eraso ahal dieten produktuak, adibidez kloruro ioiak dituztenak. Ezinbestekoa den kasuetan eta Obra Zuzendariaren baimenarekin, izozte arriskuko egunetan hormigonatuko da. Horretarako, beharrezko neurri guztiak hartuko dira masen fraguatua era egokian burutu dadin. Ezin bada izoztearen eragina deuseztatu hormigoiaren erresistentzia konprobatzeko entseguak burutuko dira. Hormigoiaren trinkotzea Hormigoi Egituralaren Instrukzioaren (EHE) 73. Artikulua beteko da. Kontratistak proposatutako hormigoiaren tenperatuk jaisteko metodoak hormigoi masarentzako Obra Zuzendariak onartuak izan beharko dira erabili aurretik. Obra Zuzendariak baimenduko ditu hartu beharreko neurriak eguraldi euritsuaren kasuan. Juntak hormigonaketakoak, dilataziokoak edo kontrakziokoak izan ahalko dira. Hormigonaketa eta kontrakziokoak obra planaren arabera finkatuko dira eta baldintza klimatikoen arabera, baina hormigonaketa aurretik beti. Obra Zuzendariak Planoetan agertzen ez diren junten lokalizazioa onartuko du, exekutatu aurretik. Hormigoi Egituralaren Instrukzioaren (EHE) 71. Artikulua beteko da. Hormigoiaren etenaldien bidez sortutako juntak konpresioko esfortzu maximoen perpendikular jarriko dira eta euren efektuak kalte gutxien egingo duen gunean kokatuko dura. Bibrazioaren bitartean masaren banaketa zaindu beharko da eta beharrezko den kasuan enkofratu egingo da. PG-3 eta EHE-ko gainerako disposizioak ere aplikagarriak izango dira. Transkripzio Tekniko Partikularrek Agiriak zehaztuko du, dagokion kasuan, junten exekuziorako aplikatu ahalko diren beste kasu eta elementu batzuk (adibidez, inprimaketa produktu egokiekin). Teknika hauek beharrezko entseguen bitartez ziurtatuta egon beharko dira emaitza egokiak lortzeko, gutxienez, metodo tradizionalak erabilita lortzen direnen antzekoak izateko. Eguzkiaren eraginpean dauden egurrezko edo metalezko enkofratuekin kontaktuan dauden hormigoi gainazalak heze mantenduko dira desmuntatuak izan arte, eta momentu horretan hormigoia ontzen hasiko da. Beroa ontzeko elementu bezala erabiltzen bada gogortzea bizkortzeko hirurogeita hamabost gradu Celsius (75ºC) ez gainditzea behatuko da, eta hozte zein berotze abiadura ez izatea hogei gradu Celsius orduko (20 ºC/h). Ziklo hau zehaztua izan beharko da erabilitako zementu motaren arabera. Baldintza Tekniko Partikularren Agiriak Kontrol Plan bat ezarriko du unitate bakoitzaren exekuzioan non beharrezkoak diran zenbait objekturen aspektu ezberdinak kontrolatzea. Marken, zigiluen eta kalitate bereizgarrien aitorpena berresteko Hormigoi Egituralaren Instrukzioaren (EHE) baldintzek ezarritakoaren arabera egingo da. Erreferentzia arauak 610. Artikulua UNE 83313. Hormigoi entseguak. Hormigoi freskoaren kontsistentzia neurria. Abrams konoaren metodoa. • Neurketa eta abonua. Hormigoi mota ezberdinak bananduta neurtuko dira planoen arabera eta Obra Zuzendariaren ikuspenaren pean eta prezioen kuadroan agertzen den kantitatea abonatuko da. Unitate honek eraisketatik eta eraikuntzatik eratorritako hondakinen tratamendua dauka barnean, ondorengoak gehituz: • Neurketa eta abonua. Tonelada garraiatuan (Tn) bitartez neurtuko dira, eta prezioen koadroan ezarritakoaren arabera abonatuko dira behin hondakinak tratatuko dituen baimendutako arduradunaren zertifikatua jasotzen dutenean.
science
addi-ac3508d4d568
addi
cc-by-nc-nd 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/36564
Loiolako urtegiko jasotze hodiaren berritze proiektua (Barakaldo)
Cañón Basabe, Eduardo
2019-11-27
Fabrikako hormen eraispena gailu mekanikoen bidez eta hondakinen kargatzea eta garraiatzea. Zangaren betetzea hodiaren oherako HNE15 hormigoi motarekin, in situ egina CEM-II zementuarekin, hare tamaina maximoa 30 mm-koa eta kontsistentzia plastikoa, hondeaketaren hondoan kokatuta edozein sakoneratan. 3.300 03. KAPITULUA. Kondukzioaren elementuak eta eraikuntzak 03.01.Azpi kapitulua: Kondukzioaren instalazioa K9 fundizioko hodiaren (DN 300) instalazioa, junta elastikoekin, entxufe bidezko fundizioko ukondoak, lotuak, kokatuak eta probatuak, UNE-EN-545 araua betez. 1 03.02.Azpi kapitulua: Eraikuntzak 144 04. KAPITULUA: Eraisketa eta eraikuntzatik eratorritako hondakin orokorren eta amiantodunen gestioa 04.01.Azpi kapitulua: Hondakin orokorren gestioa Bide zoruen suntsiketatik eta hondeaketatik eratorritako hondakinen tratamendua, banatzea eta biltzea, zabortegirako garraioa barne. Fibrozementuzko hodien moztea, kentzea eta zabortegi espezializatuetara garraioa Arriskua adierazten duen kartela 0,30 x 0,30 m dimentsiokoa, euskarri metalikoduna, 1,30 m-ko altuera, legenda eta guzti, jartzea eta kentzea Balizamenduzko zinta plastiko gorria eta zuria bandetan margotua, jartzea eta kentzea barne Baranda metalikoa peatoien pasatzea ekiditeko, 2,5 m-ko luzera, muntaia eta kentzea. Egurrez eratutako pasarelak langileen paso segurua bermatzeko zanga gainetik, zabalera 1 m-koa Zuloetan hankak sartzeko arriskua ekiditeko tabloiak, 20 x 5 cm dimentsiokoak, fabrikazioa eta jartzea Puntera eta protekzio metalikoa duen homologatutako bota parea, EN 345 araua. Segurtasun betaurrekoak, EN 166 araua. Islapen txaleko homologatuak A klaseko euste gerrikoa Hilabete baterako 6 x 2,35 m-ko aldagela kaseta baten alokairua, hotzean sortutako perfil metalikoez eta txapa nerbatuz eta galbanizatuz egina. Poliespan eta beira artilez isolatua. PVC-ko zorua, aluminiozko leihoak eta pertsiana desplazagarriak. Barneko argiteriaren distribuzio eta kanpoko 220V-ko hartzearekin batera. Hilabete baterako 3,25 x 1,90 m-ko higiene pertsonalerako kaseta aurrefabrikatuaren alokairua. Komuna, iturria, dutxa eta 50L-ko termo elektrikoarekin. Egurrezko ateak eta zoru kontratxapatua eta suaren isolatzailea. Iturgintza instalazioa burutua eta instalazio elektrikoa 220 v-ko korronte monofasikoaren bidez, etengailu automatikoaren bidez babestuta Derrigorrezko azterketa medikoa Higiene eta segurtasunean langileen formazioa, arduradun batek burutua astean ordu betean. Presioa aztertzeko frogak Fabrikako hormen eraispena gailu mekanikoen bidez eta hondakinen kargatzea eta garraiatzea. Zangaren betetzea hodiaren oherako HNE-15 hormigoi motarekin, In Situ egina CEM-II zementuarekin, hare tamaina maximoa 30 mm-koa eta kontsistentzia plastikoa, hondeaketaren hondoan kokatuta edozein sakoneratan. 2,92 03. KAPITULUA: Kondukzioaren elementuak eta eraikuntzak 03.01.Azpi kapitulua: Kondukzioaren instalazioa K9 fundizioko hodiaren (DN 300) instalazioa, junta elastikoekin, entxufe bidezko fundizioko ukondoak, lotuak, kokatuak eta probatuak, UNE-EN-545 araua betez. Brida bidez lotutako eta itxiera elastikoko fundizioko uhate balbula (PN 16) (DN 300), ardatza biratuz zarratuak 88,06 04. KAPITULUA: Eraisketa eta eraikuntzatik eratorritako hondakin orokorren eta amiantodunen gestioa 04.01.Azpi kapitulua: Hondakin orokorren gestioa Bide zoruen suntsiketatik eta hondeaketatik eratorritako hondakinen tratamendua, banatzea eta biltzea, zabortegirako garraioa barne Fibrozementuzko hodien moztea, kentzea eta zabortegi espezializatuetara garraioa, tratamendua Arriskua adierazten duen kartela 0,30 x 0,30 m dimentsiokoa, euskarri metalikoduna, 1,30 m-ko altuera, legenda eta guzti, jartzea eta kentzea Balizamenduzko zinta plastiko gorria eta zuria bandetan margotua, jartzea eta kentzea barne Baranda metalikoa peatoien pasatzea ekiditeko, 2,5 m-ko luzera, muntaia eta kentzea. Egurrez eratutako pasarelak langileen paso segurua bermatzeko zanga gainetik, zabalera 1 m-koa Zuloetan hankak sartzeko arriskua ekiditeko tabloiak, 20 x 5 cm dimentsiokoak, fabrikazioa eta jartzea Puntera eta protekzio metalikoa duen homologatutako bota parea, EN 345 araua. Segurtasun betaurrekoak, EN 166 araua. Islapen txaleko homologatuak A klaseko euste gerrikoa Hilabete baterako 6 x 2,35 m-ko aldagela kaseta baten alokairua, hotzean sortutako perfil metalikoez eta txapa nerbatuz eta galbanizatuz egina. Poliespan eta beira artilez isolatua. PVC-ko zorua, aluminiozko leihoak eta pertsiana desplazagarriak. Barneko argiteriaren distribuzio eta kanpoko 220V-ko hartzearekin batera. termo elektrikoarekin. Egurrezko ateak eta zoru kontratxapatua eta suaren isolatzailea. Iturgintza instalazioa burutua eta instalazio elektrikoa 220 v-ko korronte monofasikoaren bidez, etengailu automatikoaren bidez babestuta 05.04.Azpi kapituluak: Heziketa eta osasuna Derrigorrezko azterketa medikoa Higiene eta segurtasunean langileen formazioa, arduradun batek burutua astean ordu betean. Presioa aztertzeko frogak Prezioa (€/ud) 01.01.03 M3 Fabrikako hormen eraispena gailu mekanikoen bidez eta hondakinen kargatzea eta garraiatzea. Materialak eta gainontzeko obra……..……. Materialak eta gainontzeko obra……. Gainontzeko obra eta materialak……. Materiala eta gainontzeko obra……..……. Prezioa (€/ud) 03.01.01 ML K9 fundizioko hodiaren (DN 300) instalazioa, junta elastikoekin, entxufe bidezko fundizioko ukondoak, lotuak, kokatuak eta probatuak, UNE-EN-545 araua betez. Prezioa (€/ud) 03.01.02 ud Brida bidez lotutako eta itxiera elastikoko fundizioko uhate balbula (PN 16) (DN 300), ardatza biratuz zarratuak Prezioa (€/ud) 04.01.01 TM Bide zoruen suntsiketatik eta hondeaketatik eratorritako hondakinen tratamendua, banatzea eta biltzea, sailkapena, birziklatzea eta zabortegirako garraioa barne Prezioa (€/ud) 04.01.02 ML Fibrozementuzko hodien moztea, kentzea eta zabortegi espezializatuetara garraioa, tratamendua Gainontzeko lana eta makinaria…….……. Prezioa (€/ud) 05.01.01 ud Arriskua adierazten duen kartela 0,30 x 0,30 m dimentsiokoa, euskarri metalikoduna, 1,30 m-ko altuera, legenda eta guzti, jartzea eta kentzea Prezioa (€/ud) 05.01.02 ML Balizamenduzko zinta plastiko gorria eta zuria bandetan margotua, jartzea eta kentzea barne Gainontzeko obra eta materialak……. Prezioa (€/ud) 05.01.03 ud Baranda metalikoa peatoien pasatzea ekiditeko, 2,5 m-ko luzera, muntaia eta kentzea. Gainontzeko obra eta materialak……. Prezioa (€/ud) 05.01.04 ud Egurrez eratutako pasarelak langileen paso segurua bermatzeko zanga gainetik, zabalera 1 m-koa Gainontzeko obra eta materialak……. Prezioa (€/ud) 05.01.05 M2 Zuloetan hankak sartzeko arriskua ekiditeko tabloiak, 20 x 5 cm dimentsiokoak, fabrikazioa eta jartzea Gainontzeko obra eta materialak……. Gainontzeko obra eta materialak……. Prezioa (€/ud) 05.02.10 ud A klaseko euste gerrikoa Prezioa (€/ud) 05.03.01 ud Hilabete baterako 6 x 2,35 m-ko aldagela kaseta baten alokairua, hotzean sortutako perfil metalikoez eta txapa nerbatuz eta galbanizatuz egina. Poliespan eta beira artilez isolatua. PVC-ko zorua, aluminiozko leihoak eta pertsiana desplazagarriak. Barneko argiteriaren distribuzio eta kanpoko 220V- ko hartzearekin batera. Gainontzeko obra eta materiala……... Prezioa (€/ud) 05.03.02 ud Hilabete baterako 3,25 x 1,90 m-ko higiene pertsonalerako kaseta aurrefabrikatuaren alokairua. Komuna, iturria, dutxa eta 50L-ko termo elektrikoarekin. Egurrezko ateak eta zoru kontratxapatua eta suaren isolatzailea. Iturgintza instalazioa burutua eta instalazio elektrikoa 220 v-ko korronte monofasikoaren bidez, etengailu automatikoaren bidez babestuta Gainontzeko obra eta materiala……... Prezioa (€/ud) 05.04.01 ud Derrigorrezko azterketa medikoa Gainontzekoak eta materiala……... Prezioa (€/ud) 05.04.02 H Higiene eta segurtasunean langileen formazioa, arduradun batek burutua astean ordu betean. Gainontzekoak eta materiala……... Gainontzekoak eta materiala……... Gainontzekoak eta materiala……... Gainontzekoak eta materiala……... Fabrikako hormen eraispena gailu mekanikoen bidez eta hondakinen kargatzea eta garraiatzea. Zangaren betetzea hodiaren oherako HNE-15 hormigoi motarekin, In Situ egina CEM-II zementuarekin, hare tamaina maximoa 30 mm-koa eta kontsistentzia plastikoa, hondeaketaren hondoan kokatuta edozein sakoneratan 02.01 Azpi kapituluaren TOTALA 66.600,60 03. KAPITULUA: Kondukzioaren elementuak eta eraikuntzak 03.01.Azpi kapitulua: Kondukzioaren instalazioa K9 fundizioko hodiaren (DN 300) instalazioa, junta elastikoekin, entxufe bidezko fundizioko ukondoak, lotuak, kokatuak eta probatuak, UNEEN-545 araua betez Brida bidez lotutako eta itxiera elastikoko fundizioko uhate balbula (PN 16) (DN 300), ardatza biratuz zarratuak Triple efektuko brida bidezko fundizioko bentosa (DN 300),bridekin lotua, instalazioa eta probak armatuz, tapa eta markoarekin, hondeaketa eta instalazioa barne Bide zoruen suntsiketatik eta hondeaketatik eratorritako hondakinen tratamendua, banatzea eta biltzea, zabortegirako garraioa barne Fibrozementuzko hodien moztea, kentzea eta zabortegi espezializatuetara garraioa Arriskua adierazten duen kartela 0,30 x 0,30 m dimentsiokoa, euskarri metalikoduna, 1,30 mko altuera, legenda eta guzti, jartzea eta kentzea margotua, jartzea eta kentzea barne Baranda metalikoa peatoien pasatzea ekiditeko, 2,5 m-ko luzera, muntaia eta kentzea. Egurrez eratutako pasarelak langileen paso segurua bermatzeko zanga gainetik, zabalera 1 m-koa Zuloetan hankak sartzeko arriskua ekiditeko tabloiak, 20 x 5 cm dimentsiokoak, fabrikazioa eta jartzea Puntera eta protekzio metalikoa duen homologatutako bota parea, EN 345 araua. Segurtasun betaurrekoak, EN 166 araua. Islapen txaleko homologatuak A klaseko euste gerrikoa Hilabete baterako 6 x 2,35 m-ko aldagela kaseta baten alokairua, hotzean sortutako perfil metalikoez eta txapa nerbatuz eta galbanizatuz egina. Poliespan eta beira artilez isolatua. PVC-ko zorua, aluminiozko leihoak eta pertsiana desplazagarriak. Hilabete baterako 3,25 x 1,90 mko higiene pertsonalerako kaseta aurrefabrikatuaren alokairua. Komuna, iturria, dutxa eta 50Lko termo elektrikoarekin. Egurrezko ateak eta zoru kontratxapatua eta suaren isolatzailea. Iturgintza instalazioa burutua eta instalazio elektrikoa 220 v-ko korronte monofasikoaren bidez, etengailu automatikoaren bidez babestuta Derrigorrezko azterketa medikoa Higiene eta segurtasunean langileen formazioa, arduradun batek burutua astean ordu betean
science
addi-e274328b765f
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/36565
Makurdura eta bihurdurara lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua
Orue Llona, Xabat
2019-11-27
Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona Irudien Aurkibidea Bilboko Ingeniaritza Eskola v 2019ko Uztaila Irudien Aurkibidea Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona Dokumentu hau nekeko kalkulagailu aurreratuaren garapenaren inguruko informeari dagokio, zeina Gradu Amaierako Lan bezala aurkeztuko den. Lan hau esfortzu ziklikoen eraginpean lan egiten duen probeten neke kalkuluak egiteko erraminta informatikoan oinarritzen da. Makina eta elementu mekanikoetan agertzen diren esfortzuak denborarekiko menpekotasun zuzena dute. Hori dela eta, azterketa estatikoa egitea hipotesi sinplifikatuegia izan daiteke zenbait kasutan, garrantzia handiko elementuetan batik bat. Hau horrela izanik, esfortzu aldakorren eragina aztertzeko beharra dago praktika esperimentalean. Egoera honetan ematen den haustura bidea neke fenomenoaren bidez aztertzen da, non elementu mekanikoak karga ziklikopean lan egiten dutenean haustura N ziklo jasan ondoren ematen den. Honen arrazoia, plano kristalinoen desplazamenduak eragindako gainazaleko arrakalen agerpenean egongo litzateke. Izan ere, hauen ertzetan agertzen diren tentsio kontzentrazioan tentsio erreala handiarazi eta bat-bateko apurketa eragiten da. Esan beharra dago, nekeko azterketa esperimental zein konputazionalak estatikoak baino zailtasun handiagokoak direla. Izan ere, fenomeno honen emaitzetan dispertsioa horren handia da, zeinen ezin daitekeen zehaztasun osoz aurreikusi zein izango den beraien joera. Honen jatorria osagai mekanikoaren ezaugarrietan dago: gainazal akabera, akats mikroskopikoak (poro eta inklusioak), fabrikazioa, tratamenduak, funtzionamendu modua, tenperatura… Ondorioaz, kalkulu teorikoak hainbat entsegu esperimentalen bidez egiaztatu behar dira, kostuak areagotzen direlarik. Entseguen barnean, probeta edo prototipoak erabil daitezke. Probeten bidez egiten diren entseguek materialak karakterizatzeko balio duten bitartean, prototipoen bidez funtzionamendu egoeran edukiko duen joera aztertzea lortzen da. Hori dela eta, garrantzi handiko erabakia da zein motatako analisia egingo den erabakitzea, hori izango baita elementuaren fidagarritasuna eta kostu ekonomikoa zehaztuko duena. Laburbilduz, esfortzu aldakorren eraginpean lan egiten duten elementuen joerari neke deritzo. Fenomeno hau aztertzeko bide ezberdinak daude, esperimentaletatik hasita eta ikuspuntu globaletik igarota, plano kritikoen metodoetaraino. Guzti hau aurrerago azalduko da sakonago, lan honetan probeten bizi-iraupena aurreikusteko metodo desberdinak garatzen baitira. Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona Nekea erlatiboki berria den kontzeptua da, burdinbidearen garapenarekin hasi baitziren honen inguruko azterketak burutzen modu sistematikoan, hau da, XIX. mendearen hirugarren hamarkadan. Garai hartan trenbideetan emandako istripuei arrazoia bilatu nahian, zientzialariak materialen joera dinamikoan zentratu ziren. Orduan, elementu metalikoak esfortzu aldakorren eraginpean daudenean, materialaren higadurak eraginda ezusteko hausturak ematen zirela konturatu ziren, zeinari neke izena jarri zioten. Ondorengo urteetan, honen inguruko azterketak aeronautika mundura hedatu ziren zenbait ezbeharrek bultzatuta, eta gaur egun, nekea da mekanika estrukturalaren barnean ikertuena den arloa. Azken urteotan nekearen inguruan egindako aurrerapenak nabariak izan dira, eta oraindik zientzialari eta ingeniari asko honetan ari dira lanean. Izan ere, ezusteko hutsegiteen %90-a nekearen eraginez dela estimatzen da, makina eta osagai mekanikoen bat-bateko apurketa ematen duelarik. Honek kalte ekonomikoak sortzeaz gain, kalte fisikoak eragin ditzake. Hala ere, nazioarteko industria mailako makina eta egiturentzako arauek ezartzen dituzten segurtasun marjinak handiak dira, eta ezbeharrak gertatzeko probabilitatea oso txikia da egun. Aldez aurreko diseinua da osagai jakin batek izango duen bizitza erabilgarriaren iraupen eta joera mekanikoa zehaztuko duena. Hori dela eta, diseinu egoki baten bidez, funtzionamendu egoerara egokitzea, edo behintzat hurbiltzea lor daiteke. Horretarako, XIX. mendetik ezagunak diren diseinu prozedurak jarraitzen dira oraindik, eskaintzen duten emaitzak onargarriak direlako. Prozedura hauek diseinu-analisi-entsegu sekuentzia jarraitzen dute, eta lortu nahi den elementuak duen garrantziaren arabera, jarraipen bat ere egiten zaie arrakala mikroskopiokoak detektatzeko eta ezusteko apurketak saihesteko. Azken finean, fabrikatzaile orok epe luzerako fidagarritasuna lortu nahi du bere produktuak merkatuan hedatu ahal izateko. Bestalde, neke fenomenoaren joeran ematen den dispertsioa dela eta, oso zaila da probeta eta prototipoetan egindako entseguen emaitzak, pieza errealetara hedatzea. Izan ere, aztertzen den elementu (probeta edo prototipo) bakoitzaren egitura kristalinoa ez da berdina, hainbat faktoreren menpe dagoelarik. Guzti honek metodoen garapen eta egiaztapena oztopatu egiten du, nahiz eta asko izan diren gai honen inguruan ikertu dutenak azken 200 urteotan. Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona 2. Testuingurua Bilboko Ingeniaritza Eskola 3 2019ko Uztaila Arazoak arazo, gero eta metodo fidagarriagoak garatzen dira, zeinak errealitatera asko hurbiltzen diren. Horrez gain, fabrikazio prozesuak asko hobetu dira, lortzen diren piezen kalitatea oso altua delarik. Hau horrela izanik, ez litzateke metodoen garapena izango emaitza fidagarriagoen eragile bakarra, baizik eta fabrikazio prozesu eta tratamendu berrien garapenak ere paper garrantzitsua jokatu du osagaien neke joeraren aurreikuspenean. Beste era batera esanda, aurrerapen teknologiko eta akademikoen eraginez, neke metodoak gehiago hurbiltzen dira errealitatera. Teknologiari dagokionez, aipatzekoa da informatika eta elektronika arloan emandako jausia. Izan ere, metodo konplexuak modu erraz eta azkar batean garatzea lortu da elementu finituetako programa (Ansys, Abaqus, Hyperworks…) eta lengoaia informatikoen (Matlab, Octave, Adobe, Python, Pascal, C++…) bidez. Gaur egun, hain erabilia den plano kritikoen metodoak bezalako kostu konputazional handiko metodologiak erosotasun handiz aplika daitezke, duela urte batzuk hau pentsaezina zelarik. Honen arrazoia, hainbat puntutan infinitu plano aztertzen direlako izango litzateke, eta garai batean hau eskuz egitea ez zen bideragarria izaten. Ondorioz, metodo sinpleagoak aplikatzen ziren diseinu fasean, eta emaitzen fidagarritasuna ez zen horren altua izaten. Laburpen gisa, azken urteotan nekearen inguruan egindako aurrerapenak nabariak izan badira era, esan daiteke oraindik asko gelditzen dela materialen joera dinamikoa ezagutzeko. Egun, nekearen inguruan lan agiten ari diren ikerketa talde eta zientzialariak asko dira, kantitate ekonomiko handiak gastatzen baitira urtaro gai honen inguruan ikertzen. Hau horrela izanik, urtaro ateratzen dira materialen neke joera aurreikusten dituzten teoria berriak. Beraz, interes handiko gaia dela esan daiteke. Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona Lan honen helburu nagusia mekanikan horren garrantzitsuak diren nekeko analisiak burutzea ahalbidetzen duen kalkulagailu aurreratuaren programazioa burutzea da. Programa honek material metaliko harikorrek nekean duten joera definitzen duten metodoak biltzen ditu. Horretarako, Microsoft Excel erabili da, zeinaren bidez metodo bakoitzaren ondorio, segurtasun koefiziente eta grafikoak lortu nahi diren. Erraminta informatikoa bederatzi ataletan banatu da, helburua azken informea izango litzatekeelarik. Datuen sarrera lehen bi ataletan egiten da, non materialaren inguruko datuak, probetaren geometria eta kanpo esfortzuak sartzen diren. Ondorengo sei ataletan nekeko kalkulu ezberdinak aplikatzen dira, hirugarrenetik zortzigarrenera, alegia. Azkenik, egindako kalkulu guztien emaitzak biltzen dituen informea aurkezten da. Gainera, proiektu honen bidez, erabilitako metodo desberdinen arteko desberdintasunak aztertzeaz gain, hauen arteko konkordantzia aztertu nahi da. Izan ere, hauek onartzen dituzten hipotesi erraztuak desberdinak dira, eta lortzen diren emaitzen arteko desberdintasunak txikiak badira ere, ebaluazio baten beharra dute. Erabiliko diren metodoak hiru atal nagusitan bana daitezke: enpiriko klasikoak, ikuspuntu globala eta plano kritikoen metodoak. Erramintaren erabilerari dagokionez, probeta zilindriko eta zurrunentzako kalkuluak biltzen dira praktika esperimentalean lortutako emaitzak egiaztatzeko asmoz. Beraz, honekin teoria desberdinen baliotasuna lortu nahi da zeharka. Gainera, diseinu fasean erraminta hau erabiliz, gastu ekonomikoa ere txikiarazi nahi da. Izan ere, probetetan egindako kalkulu hauen bidez, prototipoen hasierako diseinua hobetu eta entseguak gutxitu daitezke. Azkenik, esan daiteke lan hau nekeko kalkuluak burutzea eta diseinu prozedura azkartzeko egin dela. Plano kritikoen metodoak bezalako prozesura konplexuak era automatikoan eginez, diseinatzaileen lan erraztu daiteke eta. Hori gutxi balitz, metodo bat baino gehiago erabiliz, probetaren baliotasuna berrestea bilatzen da. Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona Lan hau nekeko kalkulu multiaxialak burutzeko kalkulagailuaren lehen atalari dagokio, non makurduran eta bihurduran lan egiten duten probeta metaliko harikorrentzako balio duen. Horrela, honen bidez egin daitezkeen kalkuluen egoera tentsional biaxialak izango dira. Izan ere, praktikan probetengan egiten diren entsegu konplexuenak mota honetakoa izango lirateke. Horrenbestez, egoera triaxiala lan honen hedaduratik kanpo gelditzen da, zeina hurrengo pausua izango litzatekeen. Bestalde, esan bezala, proiektu honek probetentzako kalkuluak soilik biltzen ditu, non piezen kasuan agertzen diren tentsio kontzentrazio eta segurtasun konfidenteak mespretxatu diren. Hau horrela izanik, nekeko kalkulagailu aurreratu honek probeta arautuentzako balio du bakarrik, non hauen ezaugarri mekaniko eta dimentsionalak arauen bidez zehaztuta dauden. Egindako kalkuluei dagokionez, metodo enpiriko klasikoak, ikuspuntu globala eta plano kritikoen metodoak erabiliko dira. Metodo enpirikoak nekea aztertzeko erabiltzen diren oinarrizko metodoak dira, eta Mises-en tentsio baliokidean oinarritzen dira. Ikuspuntu globala eta plano kritikoen metodoa, ordea, prozedura aurreratu bezala kontsideratzen dira tentsio alternoak eta bataz bestekoak banatuta aztertzen dituztelako. Hori dela eta, metodo hauek ziklo altuetarako (HCF) balio dute soilik. Guzti hau aurrerago azalduko da sakonago. Horrez gain, esan beharra dago hainbat metodo desberdin aurkitzen direla bibliografian, baina erabiliko direnak aipagarrienak eta praktikan erabilienak izango lirateke. Honen arrazoia hauek eskaintzen duten abantailengatik da, kasu askotan hipotesi erraztuetan oinarritzen baitira. Metodo enpiriko klasikoen barnean SM eta MS sekuentziak erabili dira. Bestalde, ikuspuntu globalean Sines eta Crossland-en metodoak jaso dira. Azkenik, plano kritikoen metodorako Matake, Findley eta Dang Van-en prozedurak jarraitu dira nekeko kalkuluak burutzeko. Lan hau nekeko kalkuluak burutzeko metodoetan zentratuko da, eta ondorioz, hausturaren sorrera eta arrakalen hedapena azaltzen duten kontzeptu metalurgikoak ez dira landuko. Hala ere, metodoen oinarriak hobeto ulertzeko, materialen oinarrizko ezaugarriak azalduko dira beharrizana ikusterakoan. Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona 5.1. Analisi Estruktural Motak Osagai mekaniko baten analisia egiterakoan honen ezaugarri dinamikoez gain, jasaten dituen esfortzuen izaera kontuan izan behar dira. Lehenengo pausoa elementuaren egitura-azterketa egitea da, ondoren azterketa erresistentea egiteko eta diseinu egokia burutzeko. Hau horrela izanik, egitura-analisian erabakitakoaren arabera, estatikara edo nekera diseinatuko da. Horrenbestez, mekanikan osagaiak diseinatu behar direnean egiten diren azterketak bi motatakoak izan daitezke: egitura-azterketa eta azterketa erresistentea, alegia. Lehenengoak osagaia estrukturalki aztertzen du jasaten dituen esfortzuen arabera era estatikoan, kuasiestatikoan edo dinamikoan. Bestalde, azterketa erresistenteaz, egitura-azterketatik ateratako ondorioen arabera, materialaren funtzionamendu joera erabakitzen da. Azken honetan izaera estatikoa edo nekekoa izan daitekeelarik. Kanpo-esfortzuak atal konstante eta aldakorrean banatzen direla onartuta, bakoitzak eragiten dituen tentsioak ere konstanteak eta aldakorrak izango dira, hurrenez hurren. Tentsioaren denboraren araberako adierazpena ondorengoa da: 𝜎(𝑡) = 𝐹(𝑡) 𝐴 = 𝐹𝑚 𝐴 + 𝐷(𝜔) · 𝐹𝑟 𝐴 · sin(𝜔´𝑎 · 𝑡) = 𝜎𝑚 + 𝜎𝑎 · sin(𝜔´𝑎 · 𝑡) 5.1. Irudia: Esfortzu eta tentsioak denboran zehar ([3] Erreferentzia Bibliografikoa) Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona 5. Artearen Egoera (State of Art) Bilboko Ingeniaritza Eskola 7 2019ko Uztaila Ikus daitekeen bezala, tentsio alternoa esfortzu aldakorraz gain, anplifikazio dinamikoa deritzon parametro baten menpe dago, hau osagaiaren amortiguazioaren araberakoa delarik. Anplifikazio dinamikoa (𝐷(𝜔)) esfortzuaren maiztasun, maiztasun naturalarekin eta sistemaren amortiguazioarekin zuzenki erlazionatuta dago. 5.2. Irudian ikus daitekeen legez, kanpoesfortzuaren maiztasuna (𝜔´) elementuaren maiztasun naturaletik (𝜔1) gertu dagoenean, parametro honek balio handia har dezake sistemaren amortiguazioa txikia denean. Horrela, tentsio alternoa anplifikatu egin daiteke. 5.2. Irudia: Anplifikazio dinamikoa amortiguazioaren arabera ([3] Erreferentzia Bibliografikoa) Kontuan izan behar da sistemaren maiztasun naturalak kanpo eraginaren eta joera dinamikoaren araberakoak direla. Ondorioz, kanpo-esfortzu desberdinekin sistema berdinak maiztasun natural desberdinak izango ditu. Gainera, sistema erreal baten askatasun graduak infinitu direnez, honek izango dituen maiztasun naturalak ere infinituak izango dira. Hala ere, funtzionamendu egoeratik gertu dauden maiztasun horiek baino ez dira kalkuluetarako interesgarriak. Guzti hau esanda, kanpo esfortzuak eta sistemaren izaera estrukturala aztertu behar dira. Aplikatzen den esfortzuaren maiztasuna maiztasun natural batetatik urrun dagoenean 5.2. Irudian bezala, anplifikazio dinamikoa ez du eraginik izango tentsioa alternoaren gainean nahiz eta sistemaren amortiguazioa txikia izan. Horrela, tentsio alterno eta bataz bestekoaren arabera soilik erabakiko da zein motatako analisi erresistentea egingo den. Esfortzu alternoaren balioa bataz bestekoarekin alderatuta oso txikia denean, atal aldakorra mespretxa daiteke eta azterketa erresistentea estatikara egiten da. Esfortzu alternoa handia denean, ordea, sistemak izaera kuasiestatikoa izango du eta nekera aztertuko beharko litzateke elementuaren erresistentzia. Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona 5. Artearen Egoera (State of Art) Bilboko Ingeniaritza Eskola 8 2019ko Uztaila Bestalde, kanpo-esfortzuaren maiztasuna maiztasun naturaletik hurbil dagoenean (𝜔´𝑎 𝜔1 ⁄ = 1) 5.3. Irudiko a kasuan bezala, sistemaren amortiguazioak zehaztuko du anplifikazio dinamikoaren balioa, eta ondorioz, tentsio alternoa. Egoera honetan amortiguazioa txikia bada eta esfortzuaren aldagai alternoa mespretxa ezina, egin beharreko analisi erresistentea nekera izango da, anplifikazio dinamikoak sistemaren izaera dinamikoa izatea eragiten baitu. Esfortzuen maiztasuna, naturala baino handiagoa denean, 5.3. Irudiko b egoera aurkituko ginateke eta anplifikazio dinamikoa ia nulua izango litzateke. Ondorioz, azterketa erresistentea estatikara egin beharko da. Hala ere, aurreko a egoeran, amortiguazioa handia bada, anplifikazio dinamikoak inoiz ez du balio handirik hartuko, eta ondorioz, esfortzuak konparatuz erabakiko da zein motatako analisi erresistentea egingo den. Esfortzu alternoa bataz bestekoarekin alderatuta handia bada, analisi erresistentea nekera egingo da; bestela, estatikara. 5.3. Irudia: Anplifikazio dinamikoa w´/w1>=1 denean ([3] Erreferentzia Bibliografikoa) Laburbiltzeko asmoz, adierazitako ideia guztiak ondorengo taulan bildu dira, non esfortzu eta izaera estrukturalaren arabera egin beharreko azterketa erresistente motak adierazi diren: 5.1. Taula: Egoerak eta Azterketa estruktural motak w´/w1 Fr/Fm ξ Egitura-Azt. Azt. Erresist. Txikia Txikia Berdin dio Estatikoa Estatikoa Txikia Ez Txikia Berdin dio Kuasiestatikoa Nekea Ez Txikia Txikia Txikia Estatikoa ziur aski Estatikoa ziur aski Ez Txikia Txikia Handia Estatikoa ziur aski Estatikoa ziur aski Ez Txikia Ez Txikia Berdin dio Dinamikoa Nekea ziur aski Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona 5. Artearen Egoera (State of Art) Bilboko Ingeniaritza Eskola 9 2019ko Uztaila 5.2. Nekeak Eragindako Hutsegitea Nahiz eta lan honen helburuan nekeko kalkuluak burutzeko metodoen garapenean zentratzen den, garrantzitsua da fenomeno honek eragiten duen apurketan nola ematen den ulertzea. Izan ere, nekea gertakari fisiko bat dela onartuta, egitura metalurgikoa eta haustura bidea nola amaten den ezagutzeak asko lagundu diezaguke honen ulermenean. Aurreko atalean adierazi den bezala, azterketa erresistentea estatikara edo nekera egin daiteke. Nahiz eta errealitatean sistema guztiek jasaten dituzten esfortzuak denboraren arabera aldatzen diren, konstanteak izango balira bezala egiten dira kalkuluak askotan. Izan ere, garrantzia gutxiko elementuetan ez dago nekeko azterketarik egiteko beharrizanik, kostu eta denbora areagotzea eragingo bailuke. Hala ere, industria mailan fidagarritasuna bermatzeko, ezinbestekoa da nekeko azterketak aurrera eramatea. Orain arte azaldu denetik abiatuta, badakigu nekea esfortzu aldakorren ondorioz materialek jasaten duten higadurari deritzola. Higadura honen ondorioz, ziklo errepikakor jakin baten ondoren, osagai mekanikoaren hutsegitea emango da. Hau plano kristalinoen desplazamenduek eragindako arrakalen agerpenagatik gertatzen da, non tentsio kontzentrazioek ondorioz, arrakalen ertzetan tentsio erreala handitu egiten den. Horrela, materiala ez da gai sekzio horretan agertze diren tentsioak eusteko eta bat-bateko apurketa ematen da. 5.4. Irudia: Neke hutsegitea N zikloren ondoren ([3] Erreferentzia Bibliografikoa) Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona 5.5. Irudia: Tentsio alterno-iraupen grafikoa ([3] Erreferentzia Bibliografikoa) Dispertsio honi aurre egiteko Basquin-en kurba erabiltzen da, non bi ardatzak eskala logaritmikoan jarriz, hutsegiteei dagokien puntuak lerro zuzenetan diskretizatzen diren. Kalkuluak errazteko asmoz, bataz besteko lerroa erabiltzen da, zeinak %50-eko ziurtasunez emaitzak bermatuko dituen. Gainera, grafiko horretan ziklo baxuak (LCF) eta altuak (HCF) bereizten dira, azken honetan sakonduko delarik. Izan ere, LCF-etako kasuetan materialaren plastifikazioak eragiten du eta deformazioetan oinarritutako metodoak erabili beharko lirateke. HCF-ean, ordea, tentsio alternoa isurpeneko tentsioaren azpitik dagoenez, materialak gune elastiko-linealena dago. 5.6. Irudia: Neke hutsegitea N zikloren ondoren ([3] Erreferentzia Bibliografikoa) Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona 5.7. Irudia: Neke limitearen eta haustura tentsioaren arteko erlazio esperimentala ([3] Erreferentzia Bibliografikoa) 5.8. Irudia: Neke hutsegitea N zikloren ondoren ([3] Erreferentzia Bibliografikoa) Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona 5.9. Irudia: Egoera tentsionala bataz besteko tentsioaz ([D.5] Erreferentzia Bibliografikoa) Esperimentalki eskuratutako Haigh-en diagraman ikus daitekeen bezala, tentsio alterno eta bataz bestekoaren arabera iraupen bat lortzen dugu. Material harikorrentzako Soderberg-en diagrama erabiltzen da sinplifikazio bezala, plastifikazioa ekiditea suposatzen duelako. 5.10. Irudian ikus daitekeen bezala, bataz besteko tentsioa negatiboa denean, neke izaera hobea lortzen da. Honen arrazoia konpresiozko bataz besteko tentsioak arrakalak izteko joera duenez, nekeak eragindako haustura zaildu eta iraupena luzatu egiten duelako da. 5.10. Irudia: Egoera Haigh-en eta Soderberg-en diagramak ([3] Erreferentzia Bibliografikoa) Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona Makinaren egiturari dagokionez, mota desberdinetakoak aurki daitezke. Horien artean, hegalen lan agiten dutenak (5.13. Irudia) eta lau euskarridunak (5.14. Irudia) daude, azken hauek erabilienak direlarik. Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona 5.4.a.III. Axial-zuzena Mota honetako entseguetan aplikatzen den esfortzua bakarra axiala denez, lortzen den tentsioa uniaxiala da. Aurreko entseguetan ez bezala, tentsioa edozein eratara aplika daiteke malgutasun handiagoa eskaintzen duelarik. Ondorioz, tentsioen seinaleak edonolakoak izan daitezke ondorengo irudian ikus daitekeen bezala. 5.16. Irudia: Tentsioaren forma desberdinak ([1] Erreferentzia Bibliografikoa) Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona 5.17. Irudia: Axial-zuzeneko entseguetako tentsio-egoera posibleak Haigh-en diagraman ([1] Erreferentzia Bibliografikoa) Axial-zuzeneko entseguak egiteko erabiltzen den akzionamendu sistema aurrekoekin alderatuta konplexutasun handiagokoa da. Hori dela eta, merkatuan aurki daitezkeen makinen prezioa altuagoa izan ohi da. Hala ere, eskaintzen duten malgutasunagatik, errentagarriak izan daitezke. 5.18. Irudia: Axial-zuzeneko entseguko makinen egitura Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona 5.4.b.I. Bihurdura-entsegua Bihurdura aplikatzen den entseguetan lortzen den egoera tentsionala biaxiala da. Honek, neke multiaxiala aztertzea ahalbidetzen digu, zeinaren kalkuluak konplexuagoak diren. Ondorioz, metodo enpiriko klasikoez gain, aurreratuak egiaztatzeko erabiltzen dira. Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona 5. Artearen Egoera (State of Art) Bilboko Ingeniaritza Eskola 18 2019ko Uztaila 5.4.b.II. Gurutze erako probeten entsegua Gurutze erako probetetan egiten diren entseguek hainbat abantaila eskaintzen dituzte. Horien artean, bi ardatzetan aplikatzen diren esfortzuek eragindako tentsioak zuzenean tentsio nagusiak izatea da. Horrela, norabide nagusiak konstante mantentzen dira. Beraz, tentsio nagusien arteko edozein erlazio aplika daitezke. 5.22. Irudia: Norabide nagusiak konstante Gurutze formako probetetan egiten diren entseguetarako elementuak konplexuagoak dira, eta ondorioz, makina garestiak izaten dira. Probetei dagokienez, ondorengoak aurki daitezke: 5.23. Irudia: Gurutze erako probetak eta makinen egitura ([2] Erreferentzia Bibliografikoa) Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona 5.24. Irudia: Axial-bihurdura entseguaren tentsio egoera Honek dituen mugapenen artean, lortzen diren tentsio nagusiak seinu desberdinketakoa direla izango litzateke. 5.25. Irudian ikus daitekeen legez, lortzen diren tentsio nagusiek erlazio jakin bat betetzen dute. Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona 5. Artearen Egoera (State of Art) Bilboko Ingeniaritza Eskola 20 2019ko Uztaila 5.4.b.IV. Xaflen entsegua Aurreko entseguen mugapenari aurre egiteko, honakoa erabil daiteke, non tentsio nagusien seinua berdina edo desberdina izan daitekeen konfigurazioaren arabera. Mota honetako entseguak horren erabiliak izan ez arren, zenbait aplikaziotarako materialak karakterizatzeko erabiltzen dira. Forma desberdinetako xafla perimetroan zehar eusten dion kutxa batetan sartzen da eta erdigunean karga aplikatzen zaio nahieran. Modu horretan, norabide guztietan trakzioan egongo litzateke probeta. 5.26. Irudia: Xaflen entsegua eta tentsioen ratioa ([2] Erreferentzia Bibliografikoa) Xafletan egiten diren entsegu klasikoak 5.26. Irudikoak bezalakoak izan arren, 5.27. Irudian bezala ere egin daitezke ardatzetako tentsioen seinuak desberdinak izateko. 5.27. Irudia: Xaflen entsegu ez-klasikoa eta tentsioen ratioa ([2] Erreferentzia Bibliografikoa) Entsegu hauen muga, maiztasun altuetan ezin erabili izatea izango litzateke. Izan ere, xaflaren gainean aplikatzen de esfortzuaren maiztasuna handia bada, erresonantzian sar daiteke bere joera dinamikoa distortsionatzen duelarik. Hori dela eta, xafletan egiten diren entseguen maiztasunak baxuagoak dira eta iraupena luzeagoa izaten da. Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona 5. Artearen Egoera (State of Art) Bilboko Ingeniaritza Eskola 21 2019ko Uztaila 5.4.b.V. Diskoen entsegua Disko bidezko entseguak gurutze formako probeten antzekoan izango lirateke, baina aplikatzen diren esfortzuak hainbat norabidetan aplikatzen dira. 5.28. Irudian ikus daitekeenez, esfortzuek eragindako tentsio nagusiak aurreikustea zailagoa da. Izan ere, guztien konbinazioaren arabera alda daiteke. 5.28. Irudia: Diskoen entsegua ([2] Erreferentzia Bibliografikoa) Xafletan egiten diren entseguetan bezala, entseguen iraupena luzea izaten da maiztasun baxuetan egiten delako. Izan ere, probetaren egitura lerdena denez, erresonantzia sar daiteke eta neke fenomenoan eragin. Gainera, esfortzuak hainbat puntutan aplikatzen direnez, beste horrenbeste eragingailu behar dira eta horrek energia asko suposatzen du. Hori gutxi balitz, mota honetako makinen egituren konplexutasuna oso handia da, eta ez dira batere merkeak izaten. Hori dela eta, praktikan ez dira oso erabiliak. Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona 5. Artearen Egoera (State of Art) Bilboko Ingeniaritza Eskola 22 2019ko Uztaila 5.5. Neke Multiaxiala Neke multiaxialaren analisia garrantzi handiko esparrua da, egoera tentsional honetako kasuak oso ohikoak baitira errealitatean. Tentsio egoera multiaxialak uniaxialak baino ohikoagoak dira. Izan ere, oso zaila da pieza batek jasatea dituen esfortzuak norabide bakar batean izatea soilik. Hori dela eta, probetetan egiten diren entseguetan interes handiko esparrua da nekeko egoera hau aztertzea. Nekeko haustura gainazalean ematen da normalean. Salbuespen gisa, arrakala materialaren barneko akatsetan (poro eta inklusioetan) ere has daitezke, baina hauen posizio eta aurreikuspena askoz ere zailagoa da. Hau horrela izanik, gainazalean aurkitzen ditugun egoera tentsionalak aztertzen dira, eta hauek biaxialak izaten dira. Egoera multiaxialaren barnean, biaxialak eta triaxialak aurki daitezke, azken hauek oso arraroak direlarik. Tentsio egoera triaxiala egoteko, kargak hiru ardatzetan egon behar baitira aplikatuta, zeina euste puntuen bidez lortzen den. Neke multiaxialeko analisiak zailtasun maila handiagoa dute uniaxialekin alderatuta. Honen kalkuluetan sartzen diren aldagaiak ugariagoak izateaz gain, aurreko atalean azaldutako entseguak konplexuagoak eta garestiagoak baitira. Hori dela eta, industria mailan ez dira neke multiaxialaren inguruko metodo aurreratuak asko erabiltzen aurretiaz kalkuluak egiteko, baizik eta metodo klasikoak entsegu bidez egiaztatzen dira. Hala ere, oso garrantzitsua da metodo egokia aukeratzea, aukeraketa ezegoki batek akats larriak suposa bailitzake. Egoera tentsional eta materialaren arabera batik bat, neke analisia egiteko bide bat edo beste hartuko da. Neke multiaxiala aztertzeko hainbat metodo auki daitezke, eta egin daitekeen taldekaketa bat ondorengoa da: 5.29. Irudia: Neke multiaxialeko metodoak ([1] Erreferentzia Bibliografikoa) Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona 5. Artearen Egoera (State of Art) Bilboko Ingeniaritza Eskola 23 2019ko Uztaila Metodo enpirikoen barnean espezifikoak eta klasikoan bereizten dira. Lehenengoak ez dira erabiltzen gaur egun metodo bakoitza entsegu jakin batzuetan oinarrituta baitago, eta modu horretan lan egiten duten elementuetarako soilik balioko baitute. Klasikoak, bestalde, Von Mises-en tentsio baliokidean oinarritzen dira material harikorren kasuan, eta orokorrean emaitza kontserbakorrak eskaintzen dituzte. Gainera, hauek hainbat sinplifikazio onartzen dituztenez, kalkuluak erlatiboki errazak dira. Ikuspuntu globaleko metodoak nekeko kalkulu aurreratuen taldean sartze dira plano kritikoen metodoekin batera. Bereizketa hau bataz besteko tentsioak eta alternoak banatuta aztertzen dituztelako egiten da. Ikuspuntu globaleko metodoen barnean makroskopikoak dira erabilienak egun, eta tentsioen tentsoreko aldagai independenteetan (tentsio hidrostatikoak, oktaedrikoak…) oinarritzen dira. Plano kritikoen metodoak, aurrekoek ez bezala, norabide nagusien aldaketa kontuan hartzen dute. Horretarako, aztertu nahi den puntu bakoitzean infinitu plano aztertzen dira kritikoena bilatu nahian bertan neke fenomenoa aztertzeko. Talde honen barnean tentsioetan, deformazioetan edo energian oinarritutako metodoak aurkitzen dira. Emaitzen fidagarritasunari dagokionez, metodo hauek dira errealitatera gehien hurbiltzen direnak, baina egin beharreko kalkuluek esfortzu handiagoa suposatzen dute. Azkenik, hausturaren mekanikan oinarritutako metodoak edukiko genituzke, zeinak ez diren oso erabiliak. Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona Tentsio egoerak aztertzerakoan egin daitekeen bereizketa ohikoena tentsio nagusien periodoaren araberakoa izango litzateke. Hau horrela izanik, tentsio egoera sinple eta konplexuak bereizten dira. Kasu sinplearen berezitasuna tentsio nagusien periodoa konstantea dela izango litzateke. Kasu konplexuan, ordea, tentsio nagusien periodoa aldakorra da. Egoera tentsional sinplearen barnean, sinkronismoa eman daiteke tentsio nagusien artean. Egoera hori ematen deneko tentsio egoera sinple eta sinkronoa dela esaten da. Ondorengo 5.30. Irudian honen adibidea bat ikus daiteke, non bataz besteko tentsio nulua den. Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona Hau esan da, metodo bakoitzaren erabilgarritasuna zehaztu behar da. Izan ere, hauetariko asko ez dira gai atal honetan azaldutako tentsio egoera guztiei aurre egiteko. Guzti hau metodo bakoitza azaltzerakoan azalduko da sakonki. Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona 5. Artearen Egoera (State of Art) Bilboko Ingeniaritza Eskola 29 2019ko Uztaila Hala ere, egia da metodo enpiriko klasikoekin tentsio egoera konplexuak ere aztertu ditzaketela, baina honen metodologia zertxobait desberdina izango litzateke. Izan ere, metatutako kaltea kalkulatu beharko litzateke metodo numerikoak (rainflow, rangepair…) aplikatu eta ezaugarri (anplitude, periodo, maiztasun…) berdineko blokeak zehaztu ostean. 5.36. Irudia: Bloke desberdinez osatutako seinaleak ([3] Erreferentzia Bibliografikoa) Metodo enpiriko klasikoekin ziklo altuetarako edozein iraupen kalkula daiteke. Beste era batera esanda, N ziklo (baldin eta > ~103) iraungo dituen kalkulatzeko aukera eskaintzen du. Gainera, emaitza ezezko izatekotan, egoera tentsional horretan zenbat ziklo irauteko gai den lortu daiteke. Metodo aurreratuek ordea, probetak bizitza infinitua izango duen erabakitzeko soilik balio dute (nahiz eta praktikan bizitza finitua kalkulatzeko erabiltzen den). Izan ere, bizitza finituan bataz besteko tentsio ebakitzaileak eragina dauka, eta metodo hauek mespretxatu egiten dute. Guzti hau metodo aurreratuen atalean azalduko da sakonago. Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona 5.37. Irudia: Basquin-en kurba Hau horrela izanik, metodo honen lehenengo pauso bezala, aukeratutako N ziklo iraungo dituen jakiteko kalkuluak burutzen dira, betiere ziklo altuetarako (HCF) aplikatzen den. Probeta iraupen hori izateko gai ez bada, egoera tentsional horretan zenbateko iraupena izango lukeen kalkulatzen da. Hau ziklo altuetan gaudenean soilik egin daiteke, ziklo baxuetan plastifikazioa agertuko bailitzateke, non neke fenomenoan eragiten duelarik. Horrenbestez, egoera tentsionala larria bada, eta ziklo baxuetan egongo bagina, deformazioetan oinarritutako ziklo baxuetarako metodoak (LCF) aplikatu beharko lirateke. Behin kalkuluak egin nahi direneko iraupenari dagokion tentsio alternoa lortuta, Soderberg-en kurba irudikatzen da, zeinetatik tentsio nagusi bakoitzaren tentsio estatiko baliokideak (𝜎1𝑒𝑒𝑞 , 𝜎2𝑒𝑒𝑞 𝑒𝑡𝑎 𝜎3𝑒𝑒𝑞) lortzen diren. Horrela, bataz besteko tentsioak eta tentsio alternoak izatetik, ardatz ortogonal bakoitzean tentsio estatikoak bakarrik edukitzera pasatzen gara. Hau Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona Aurretiaz dakigun legez, material harikorrek nekera duten joera aldatu egiten da trakzioan lan egitetik konpresioan lan egitera pasatzen direnean. Izan ere, konpresiozko bataz besteko tentsio normal batek arrakalak zarratzeko joera dauka, horrek nekeko portaera hobetzen duelarik. Hori dela eta, Haigh-en diagrama desberdina da bataz besteko tentsio positiboa edo negatiboa denean. Honek eragin zuzena dauka kalkuluak egiterakoan. Izan ere, egoera tentsional bat konpresiozko atalean eroriz gero, modu desberdinean kalkulatu beharko litzateke. Gainera, jarraitu beharreko prozedura desberdina da tentsio egoera erortzen deneko puntuaren arabera. Izan ere, Soderberg-en kurbak konpresiozko atalean duen posizioaren arabera modu desberdinean jardun behar da. Hori N ziklotarako Soderberg-en kurbaren C erpinak zehazte du, 𝑅−1 zuzenaren gainetik edo azpitik egongo diren guneak desberdinak izango baitira. Basquin-en kurbatik ondoriozta daitekeen bezala, kalkulatu nahi den iraupena zenbat eta handiagoa izan, orduan eta txikiagoa izango da iraupen hori lortzeko beharrezko tentsio alternoa (𝜎𝑁) . Horrela, Soderberg-en kurba irudikatzerakoan konpresiozko atalaren C erpina 𝑅−1 zuzenaren azpitik egongo da, eta 5.39. Irudiko kasuan egongo ginateke. Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona 5. Artearen Egoera (State of Art) Bilboko Ingeniaritza Eskola 32 2019ko Uztaila Egoera horretan, D gunean bi eskualde bereizten dira, D1 eta D2, alegia. 5.17. Irudian ikus daitekeen legez, D guneko tentsioaren seinale batek konpresioan lan egiten du ziklo osoan zehar, eta ondorioz, D1 eta D2 kasuetan lortzen ditugun tentsio estatiko baliokideak konpresiozkoak izango dira (5) eta (6) formulak jarraituz, hurrenez hurren. 𝜎𝑒𝑒𝑞 𝐷1 = − 𝜎𝑎 · 𝜎𝑦𝑝 𝜎𝑒 → 𝐾𝑜𝑛𝑝𝑟𝑒𝑠𝑖𝑜𝑎 (6) C guneari dagokionez, D1 gunean bezala kalkulatuko litzateke (7) formularen bidez triangeluen antzekotasunaren erlazioa jarraituz; baina emaitza positiboa lortuko litzateke, tentsioaren seinalea trakzioan egongo bailitzateke zikloaren zati batean. Bataz besteko tentsioa positiboa deneko kasuan (A eta B guneak) ere prozedura bera jarraituz lortuko litzateke tentsio estatiko baliokidea. 𝜎𝑒𝑒𝑞 𝐶,𝐵,𝐴 = 𝜎𝑎 · 𝜎𝑦𝑝 𝜎𝑒 → 𝑇𝑟𝑎𝑘𝑧𝑖𝑜𝑎 (7) 5.39. Irudian zenbait tentsio egoeraren tentsio estatiko baliokideak kalkulatzeko prozedurak grafikoki irudikatu dira, non Soderberg-en kurbaren C erpina 𝑅−1 zuzenaren azpitik dagoen. Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona 5. Artearen Egoera (State of Art) Bilboko Ingeniaritza Eskola 33 2019ko Uztaila Kasu honetan, D gunean aurkitzen garenean bakarrik lortuko genuke konpresiozko tentsio estatiko baliokidea. Horretarako nahikoa izango litzateke (6) formula aplikatzea, hau da, aurreko kasuko D2 gunean egongo bagina bezala. 𝑅−1 zuzenetik gora, C1 eta C2 guneak bereizten dira. Egoera tentsionala C2 gunean eroriz gero, (8) formula aplikatzen da. C1 eskualdean, ordea, aurreko kasuko C eremuan egongo bagina bezala, (7) formula aplikatzearekin nahikoa da. Gauza bera gertatzen da A eta B guneetan. 𝜎𝑒𝑒𝑞 𝐷2 = |𝜎𝑚| + 𝜎𝑎 → 𝑇𝑟𝑎𝑘𝑧𝑖𝑜𝑎 (8) Erpina 𝑅−1 zuzenaren gainetik dagoeneko kasua irudikatzeko 5.40. Irudia erabili da, non zenbait egoera tentsionalen tentsio estatiko baliokideren kalkulu prozedurak era grafikoan irudikatu diren. Horrela, tentsio nagusi bakoitzaren tentsio estatiko baliokideak lortzen dira. Prozedura hau tentsio nagusiekin egin beharrean, tentsio normal eta ebakitzailearekin ere egin daiteke ardatzen kasuan egiten den bezala. Hau prozedura sinpleagoa delarik. Izan ere, bakarrik birritan lortu beharko genituztekeen tentsio estatiko baliokideak, tentsio normal eta ebakitzailearenak, hain zuzen ere. Lan honen funtsa probeten nekeko kalkuluetan zentratzen denez, atal hau alde batera utziko da. Ondorengo pausoa haustura estatikoaren teoria bat aplikatzea izango litzateke, non material harikorrentzat Von Mises erabiltzen den. Aurretiaz esan bezala, material harikorren tentsio estatiko uniaxial baliokidea lortzeko Von Mises-en haustura estatikoaren teoria erabiltzearen arrazoia materia honen apurketan dago. Izan era, material honek tentsio ebakitzaileak Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona 5. Artearen Egoera (State of Art) Bilboko Ingeniaritza Eskola 35 2019ko Uztaila Laburbilduz, SM sekuentziaren bidez probetak aurretiaz aukeratutako iraupena izango duen jakiteko prozedura 5.41. Irudian ikus daiteke. 5.5.41. Irudia: SM metodoaren prozedura eskematikoa Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona 5. Artearen Egoera (State of Art) Bilboko Ingeniaritza Eskola 38 2019ko Uztaila Ondorengo 5.43. Irudian bizitza finitura kalkula daitekeen eremua adierazi da, zeina berdez nabarmendu den. Guzti hau SM metodoarentzat ere aplikagarria da. Kontuan hartu behar da tentsio egoera Soderberg-en kurbatik kanpo badago irudiko A eta B puntuak bezala, ziklo baxuetako metodoak aplikatu beharko liratekeela. Izan ere, kasu horretan plastifikazioa emango litzateke. 5.43. Irudia: Bizitza finituan kalkula daitezkeen tentsio egoeren eremua Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona Orain arte azaldutakoaren arabera, metodo enpiriko klasikoak tentsio egoera sinpleentzako baino ez dira aplikagarriak. Gainera, beraien prozeduran sinkronismoa suposatzen da sinplifikazio bezala. Hara ere, tentsio egoera konplexua den kasurako ere aplika daitezke zenbait aldaketa eta prozedura gehituz. Tentsio egoera konplexua izateko tentsio nagusien periodoak desberdinak izan behar dira, edo 5.44. Irudian bezala, hauen seinaleak nahieran aldatu behar dira. Hau horrela izaik, ezin izango lirateke tentsio medio eta alternoak lortu, eta ondorioz, aurreko ataletan jarraitutako prozedurak aplika ezinak bilakatuko lirateke. Egoera honetan gaudenean jarraitu beharreko prozedura hiru pausotan banatzen da: Lehenik eta behin, nahiko txikia den denboraren diskretizazioaren araberako tentsio nagusien Von Mises-en tentsio uniaxial baliokideak lortzen dira seinu irizpide baten arabera. Hau tentsio hidrostatikoaren seinuaren arabera egiten da (13.a) eta (13.b) formulak jarraituz. Jarraian, zenbakizko metodoak (rainflow, rangepair…) aplikatzen dira ezaugarri bereko blokeak identifikatzeko 5.36. Irudian bezala. Azkenik, bloke bakoitzaren kaltea kalkulatuz eta guztiak batuz sekuentzia osoan zehar eragiten den kalte metatua kalkulatzen da, zeinaren arabera probeta (edo pieza) N ziklo irauteko gai izango den jakin daitekeen. Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona 5. Artearen Egoera (State of Art) Bilboko Ingeniaritza Eskola 40 2019ko Uztaila 5.7. Metodo Aurreratuak Metodo aurreratuen barnean ikuspuntu globaleko metodoak eta plano kritikokoak daude, eta hauen berezitasuna bataz besteko tentsioak eta tentsio alternoak bakoitza bere aldetik aztertzen dituela izango litzateke. Hau horrela izanik, zenbait adituren arabera bizitza infinituan bataz besteko tentsio ebakitzaileren eragina mespretxa daitekeenez, zenbait teoriak aldagai hau kontutan hartzen dute eta beste batzuek ez. Bizitza finituan, ordea, aldagai honek eragina baduela esan daiteke, eta ondorioz, ezin daiteke inolako suposiziorik egin. Orokorrean, metodo hauek bataz besteko tentsio ebakitzailea mespretxatu egiten dute, eta tentsio normalean (maximoa, bataz bestekoa, hidrostatikoa…) eta tentsio ebakitzaile alternoan (ebakitzaile maximoa, oktaedrikoa…) oinarritzen diren kaltearen funtzioak erabiltzen dituzte neke joera aurreikusteko. Horrela, tentsio baliokide bat kalkulatzen da, zeina probetari dagokion hutsegite tentsioaz konparatuz, honek bizitza infinitua izan dezakeen ala ez jakin daitekeen. Irizpide hau bizitza infinitua izango duen ala ez jakiteko bakarrik erabil daiteke, bataz besteko tentsio ebakitzaileak eragina baitauka bizitza finituan. Beste irizpide batzuen arabera, ordea, bataz besteko tentsio ebakitzailea kontuan izan behar da nekeko kalkuluak egiterako unean, eta erabili beharreko kaltearen adierazpena ondorengoa izango litzateke: 𝛼 · 𝑓1(𝜎(𝑡)) + 𝛽 · 𝑓2(𝜏𝑎(𝑡)) + 𝛾 · 𝑓3(𝜏𝑚(𝑡)) = 𝑑 ≤ 1 Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona Ikuspuntu globaleko metodoek enpiriko klasikoek aurkezten duten zenbait mugapeni aurre egiten die. Zehazki, talde honetan sartzen diren Sines eta Crossland-en metodoek hauetariko mugapen askori aurre egin baitiezaiekete. Hala ere, tentsioen tentsoreko aldagai independenteetan oinarritzeak, metodo klasikoen bezala norabide nagusien aldaketa ezin kontuan izatea eragiten du. Ikuspuntu globaleko metodoak kaltea kalkulatzeko funtzio desberdinak erabiltzen dituzte metodoaren arabera, zeinaren bidez probetak bizitza infinitua izango duen jakin daitekeen. Funtzio hauek (15) adierazpenaren itxurakoak dira, eta tentsio normal eta ebakitzailearen arteko erlazio lineal bat zehazten dute. Hori dela eta, emaitzak pieza errealetara orokortzea zaila da. Izan ere, adierazpenetan agertzen diren parametroak probeta normalizatuetan burututako entsegu esperimentaletan oinarrituta daude. Hau horrela izanik, metodo hauek piezatan aplikatzeko erabili beharreko parametroak prototipoetan egindako entseguetatik lortzea gomendatzen da, neke joeran hainbat eta hainbat parametrok eragiten baitute. Horien artean tentsio kontzentrazioak, gainazal akabera, piezaren tamaina, tenperatura, funtzionamendu modua (era axialean, makurduran, bihurduran eta hauen arteko konbinazioan), kolpeak… nabarmentzen dira. Aipatutako ikuspuntu globaleko metodoek mespretxatu egiten dute bataz besteko tentsio ebakitzailearen eragina. Hori dela eta, metodo hauek bizitza finiturako erabiltzea ez litzateke guztiz zuzena izango, kasu horretan aldagai honek nekean eragina baitu. Hala ere, praktikan askotan erabiltzen dira probeten bizitza finituko iraupena kalkulatzeko. Adituen artean ez dago zalantzarik tentsio ebakitzaile konstanteak bizitza finituan duen eraginaren inguruan, baina bizitza infinituan iritzi desberdinak daude aurretiaz esan den bezala. Argi dago material eta tentsio egoeraren arabera, aldagai honek nekean duen eragina desberdina dela, betiere bataz besteko tentsio normala baino txikiagoa delarik. Esan beharra dago bai Sines zein Crossland-en teoriak tentsio egoera sinple eta sinkronoetarako direla aplikagarriak, eta metodo klasikoen bezala, tentsio nagusien seinaleak desfasean badaude, sinkronismoan egongo balira bezala kalkulatzen dute suposizio kontserbakor gisa. Hala ere, praktikan aurrera eramandako esperimentuetatik ondorioztatu da suposizio hau ez dela beti kontserbakorra, asinkronoak diren tentsioen nekeko joera kaltegarriagoa delako Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona 5.45. Irudia: Tentsio egoera proportzionala eta ez-proportzionaleko deformazio angeluarrak ([9] Erreferentzia Bibliografikoa) Hau esanda, ondoriozta daiteke metodo hauek (klasikoekin batera) aurkezten duten mugapenetako bat norabide nagusien aldaketa ez kontuan hartzea izango litzatekeela. Ondorioz, tentsio egoera ez-proportzionaletako hutsegitea ezin daiteke aurreikusi metodo hauek erabiltzerakoan. Lan honetan biltzen diren ikuspuntu globaleko metodoek erabiltzen dituzten tentsioaren aldagaiei dagokionez, bai Sines zein Crossland-en metodoek tentsio oktaedrikoa eta hidrostatikoa erabiltzen dituzte bakoitzak bere berezitasunekin. Atal alternoa edo bataz bestekoa hartuz kontuan soilik, alegia. Bakoitzak erabiltzen dituen tentsioaren aldagaien zatiak metodo bakoitza azaltzean zehaztuko dira. Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona (25.a) Ondorengo 5.46. Irudian, metodo honi dagokion adierazpen grafikoa ikus daiteke. Abzisa ardatzean bataz besteko tentsioak jartzen dira, eta ordenatuetan alternoak. Horrela, irudikatutako zuzenaren azpitik dauden tentsio egoera orok bizitza infinitua izango duela ondoriozta daiteke. Von Mises-en oinarritutako Sines-en tentsio baliokidea neke limitearekin alderatzen den tentsio alternoa izango litzateke. Ondorioz, 𝜎−1 ´ eta 𝜎𝑢𝑡 batzen dituen zuzenaren paraleloa egiten da tentsio baliokide hori lortzerakoan metodo klasikoetan bezala. 5.46. Irudia: Sines-en metodoa ([1] Erreferentzia Bibliografikoa) Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona (27.a) & (27.b) Metodo honetan ere konfigurazio desberdinak dauden arren, ohikoena adierazitakoa da. Gainera, entsegu desberdinak egiterakoan lortzen diren 𝛼𝐶 eta 𝛽𝐶 desberdinak lortzeak kalkuluak zaildu egiten ditu. Izan ere, bihurdurako neke limitea (𝜏−1) makurdurakoa lortzen baino zailagoa da. Hori dela eta, askotan Moore-len probeta birakaritik lortutako neke limitea (𝜎−1 ´ ) erabiltzen da beraien arteko erlazioa ondorengoa dela jakinik. 𝜏−1 = 𝜎−1 ´ √3 Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona 5. Artearen Egoera (State of Art) Bilboko Ingeniaritza Eskola 46 2019ko Uztaila 5.7.b. Plano Kritikoen Metodoak Metodo aurreratuen barnean plano kritikoa bilatzean oinarritzen diren metodoak daude, zeinen berezitasuna aurretiaz azaldutako metodoek aurkezten dituzten mugapenei aurre egitea den. Zehazki, multzo honen barnean sartzen diren nekeko metodoek aztertzen ari garen puntu bakoitzean nekearen ikuspuntutik kaltegarriena den planoa bilatzen dute fenomeno honen aurrean izango duen joera aurreikusteko. Hau egiterakoan, metodo klasiko eta ikuspuntu orokorrekoak ez bezala, norabide nagusien aldaketa kontuan hartzen da, eta ondorioz, kostu konputazional handiagoa suposatzen du. Izan ere, puntu bakoitzean hainbat (diskretizazioaren arabera) plano aztertzen dira. Metodo aurreratuen barnean egonik, tentsio normal eta ebakitzailearen arteko funtzio linealak erabiltzen dituzten plano bakoitzean eragiten den kaltea kalkulatzeko. (15) eta (16) adierazpenak horren adibide dira, non metodoaren arabera kontuan hartuko diren tentsioaren aldagaiak desberdinak diren. Hau horrela izanik, plano kritikoen metodoaren lehendabiziko pausoa norabide jakin batez definitutako planoan tentsioak kalkulatzea da. Horretarako, aztertu nahi den puntuan dugun tentsioen tentsoreaz baliatzen gara, probetak jasango dituen esfortzuak makurdura eta bihurdurakoa direla jakinik. 𝑀𝑦(𝑡) = 𝑀𝑚 + 𝑀𝑎 sin(𝑤𝑡 + 𝜑𝑀) Tentsioen adierazpenari dagokionez, probetaren zeharkako sekzioan zein puntu aztertu nahi den zehaztu behar da. Horretarako, honen zentrotik punturainoko distantzia (𝜌 ) eta Y ardatzarekiko angelua (𝜃) erabiltzen dira ondorengo adierazpenetan eta 5.47. Irudian ikus daitekeen bezala. 𝜎xx = 𝑀𝑦 𝜌 sin(𝜃) I Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona 5.48. Irudia: 𝛑 planoarenaraberako tentsioak P puntuan ([1] Erreferentzia Bibliografikoa) Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona Hala ere, {n}={0 0 1} planoaren kasuan tentsio ebakitzailearen UVW ardatzekiko adierazpena anulatu egiten da. Hori dela eta, {u}={1 0 0} eta {v}={0 1 0} inposatzen da baldintza gisa. Hau egitean {𝜏nt}′ = {𝜏nt} suposatzen da, hau da, (36) adierazpena erabiltzen da. Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona (45) Gure kasuan, ordea, bai tentsio normal eta zein ebakitzailea desfasatuta (𝜑𝑀 ≠ 0 eta 𝜑𝑇 ≠ 0 ) egon daitezkeenez, adierazpen grafikoa zertxobait desberdina da. Hau horrela izanik, ondorengo irudian kasu orokor bat edukiko genuke, non hasierako bi seinaleak desfasatuta dauden. Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona Horrenbestez, planoan edukiko genukeen tentsio ebakitzailea (47) eta (48) adierazpenez baliatuz lortzen da (49) formularen arabera. 𝜏nt,a(𝑡) = √(𝜏nt,au(𝑡)) 2 + (𝜏nt,av(𝑡)) 2 = √(U ∙ sin(𝑤𝑡 + 𝜑𝑈)) 2 + (V ∙ sin(𝑤𝑡 + 𝜑𝑉)) 2 (49) Tentsio ebakitzailea denboran zehar planoan irudikatuko bagenu, U eta V ardatzetako tentsioen arteko desfasearen arabera lortzen den ibilbidea desberdina dela konturatuko ginateke. Izan ere, desfase horren arabera planoari lotutako U eta V norabideetan tentsio ebakitzaileek erlazio jakin bat mantentzen dute. Tentsio egoera proportzional batetan lortuko litzatekeen ibilbidea lerro zuzena da 5.51. Irudiko ezkerraldean ikus daitekeen bezala. Egoera ez-proportzionalean, ordea, tentsioen arteko erlazioaren araberakoa da ibilbidea (5.51. Irudiko esk.). Kasu orokor batetan azken hau izango litzateke ohikoena, non tentsioen arteko erlazioa aldakorra den. Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona 5. Artearen Egoera (State of Art) Bilboko Ingeniaritza Eskola 53 2019ko Uztaila Aurreko 5.51. Irudian ikus daitekeenez, egoera zikliko batetan, tentsioaren adierazpenak ibilbide itxi bat osatzen du periodoan zehar. Lan honetan biltzen diren plano kritikoko metodoen bidez, probetak jasango dituen N zikloak bizitza infinitura helduko diren jakiteko erabiltzen dira. Lan honetan seinale armonikoz definitutako esfortzuak aplikatzen direnez, ibilbideak eliptikoak izango lirateke desfasearen arabera. Tentsio ebakitzaileen arteko desfasea 90º-takoa denean, planoan lortzen den ibilbidea ia zirkularra da. Nulua denean, ordea, lerro zuzena. Ondorengo 5.52. Irudian desfase desberdinek osatzen duten ibilbideen arteko desberdintasuna ikus daitezke. Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona 5.53. Irudia: Zirkunferentziaren metodoa ([D.1] Erreferentzia Bibliografikoa) Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona 5. Artearen Egoera (State of Art) Bilboko Ingeniaritza Eskola 55 2019ko Uztaila Horrela, kalkulatutako 𝑤𝑡 bakoitzean tentsio ebakitzaile alternoaren kalkulatzen da maximoa bilatu nahian. Aldagai honen balio lortzeko (49) adierazpena erabiltzen da. 5.54. Irudia: Zirk. metodoaren araberako tentsio ebakitzaile max. eta min.-en arteko desfasea ([D.1] Erreferentzia Bibliografikoa) Zenbait kasutan, plano kritikoa bilatzeko funtzioa eta plano horretako kaltearen adierazpenak bat datoz. Izan ere, metodo batzuen arabera plano kritikoa tentsio ebakitzailea maximoa deneko planoari dagokio. Aitzitik, beste batzuen arabera, tentsio baliokide handieneko planoari dagokio, zeina tentsio ebakitzaile eta normalaren konbinazio linealari dagokion. Behin plano kritikoa determinatuta, zikloaren eraginez ematen den kaltearen balioa kalkulatzen da tentsio normal eta ebakitzaileen funtzio lineal gisa. Ikuspuntu globaleko metodoetan bezala, 𝛼 eta 𝛽 parametroak erabiltzen dira, zeinak entsegu esperimental ezagunetatik lortzen diren, eta metodoaren arabera, hartzen duten balioak desberdinak diren. Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona 5. Artearen Egoera (State of Art) Bilboko Ingeniaritza Eskola 56 2019ko Uztaila Probetak jasaten dituen esfortzuen ziklo bakoitzean, tentsioak adierazitako ibilbidea igarotzen du, eta metodo hauen arabera zenbat N ziklo iraun ditzakeen kalkulatzen da. Esan beharra dago metodoaren arabera, ikuspuntu globaleko metodoetan gertatzen den bezala, bataz besteko tentsio ebakitzailea mespretxa daitekeela eta bizitza infiniturako bakarrik balioko lukela. Laburbilduz, plano kritikoko metodoetan jarraitu beharreko pausoak ondorengoak dira: 1. Aztertu nahi den puntuko tentsioen tentsorea lortzen da. 2. Puntu bakoitzean aztertu nahi diren planoak zehaztu. Normalean angeluaren diskretizazioaren arabera, hainbat plano aztertzen dira. 3. Plano bakoitzeko tentsio normal eta ebakitzailearen osagai alterno zein konstanteak lortu. 4. Metodoaren arabera, plano bakoitzeko kaltearen balioa kalkulatu. 5. Ondorioak atera bizitza infinitua izango duen jakiteko. Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona Findley-en metodoak funtzio berdina erabiltzen du plano kritikoa determinatzeko eta kaltea kalkulatzeko, hau da, tentsio ebakitzaile alternoaren baliokideaz burutzen dira kalkuluak. Hau horrela izanik, (52) adierazpena erabiltzen da tentsio baliokide hori lortzeko, zeinaren balioaren arabera kalkulu guztiak egingo diren. Horrenbestez, tentsio baliokide handieneko planoa izango da metodo honen arabera nekearen ikuspuntutik kaltegarriena dena, hau da, plano kritikoa. Esan bezala, kaltearen funtzioa (52) adierazpena izango litzateke, non 𝛼 eta 𝛽 parametroak entsegu esperimentaletatik lortu diren. Metodo honetan erabiltzen diren parametroen artean 𝜏−1 𝜎−1 ⁄ ´ > 0.5 erlazio bete behar da, eta beraien balioak ondorengo (54.a) eta (54.b) formuletatik lortzen dira. Esan beharra dago metodo honen bidez, tentsio normal eta ebakitzailearen arteko desfasea ez dela kontuan hartzen. Izan ere, plano bakoitza aztertzean, tentsio ebakitzaile alternoaren baliokidea maximoa deneko unea soilik hartzen da, momentu bakoitzeko tentsio normal eta ebakitzaileen balioak baztertuz. Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona Matake-ren metodoaren arabera plano kritikoa tentsio ebakitzaile alternoa maximoa deneko planoari dagokio. Horrenbestez, zirkunferentziaren metodoa aplikatzearekin nahikoa litzateke plano kritikoa determinatzeko, honen bidez lortzen den tentsio alternoaren balioa plano horretako maximoari baitagokio. Erabakitako angeluaren diskretizazioaren arabera, hainbat plano aztertzen dira, eta guztietatik tentsio ebakitzaile alterno handiena duena hartzen da plano kritiko bezala. Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona Dang Van-en metodoari dagokionez, tentsioak maila mikroskopikoan aztertzean datza, non Lin-Taylor-en hipotesiaren bidez, maila makroskopikora orokortzen diren. Praktika esperimentalean metodo honetarako zuzenean tentsio makroskopikoak erabiltzen diren arren, hauen baliokide mikroskopikoak erabili beharko lirateke kalkuluak burutzeko. Hau egitea oso zaila denez, ez da horrela jarduten metodo hau aplikatzerakoan. Aurreko plano kritikoko metodoak ez bezala, Dang Van-en metodoak momentu bakoitzean aztertzen du tentsio egoera nolakoa den. Hori dela eta, tentsio normal eta ebakitzailearen artean egon daitekeen desfasea kontuan hartzen du. Horretarako, plano bakoitzean eta periodoan zeharreko momentu bakoitzean, tentsio ebakitzaile alterno baliokide maximoa hartzen da plano kritikoa bezala, zeina tentsio ebakitzaile alternoaren eta hidrostatikoaren funtzio lineal bat den. Kontuan hartu behar da azken aldagai hau aztertzen den planoarekiko independentea dela, eta ondorioz, Dang Van-en metodoaren arabera, plano kritikoa tentsio ebakitzaile alterno maximoko planoa izango litzatekela. Kaltearen funtzioa plano kritikoa bilatzeko erabili den tentsio baliokideari dagokio hain justu. Erabiltzen den tentsio hidrostatikoa (18) adierazpenaren arabera lortzen da, non momentu bakoitzeko tentsio nagusien bataz bestekoari dagokion. Bestalde, kontuan hartu behar da tentsio ebakitzaile alternoa positiboa den arren, irizpide bezala U eta V ardatzetako tentsio alternoen araberako seinua ematen zaiola. 5.55. Iruditik eta (57) adierazpenetik ondoriozta daitekeen bezala, aldagai honek hartzen duen seinua positiboa edo negatiboa da. Horretarako, U eta V ardatzetako tentsio alternoen batura aztertzen da (MS metodoan egiten den antzera) seinu irizpide bat erabiltzeko, eta 5.56. Irudiko ordenatu ardatzaren atal negatiboa kontuan izateko. 𝜏au(𝑡) + 𝜏av(𝑡) ≥ 0 → 𝜏a(𝑡) > 0 Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona Metodo honetarako parametroak ere entsegu esperimental ezagunetatik eskuratzen dira, eta beraien balioak ondorengo (59.a) eta (59.b) formulen bidez lortzen dira. 𝛼𝐷𝑉 = 3 · ( 𝜏−1 𝜎−1 ´ − 0.5) Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona 5. Artearen Egoera (State of Art) Bilboko Ingeniaritza Eskola 61 2019ko Uztaila Ondorengo irudian ikus daitekeenez, Dang Van-en arabera grisez irudikatutako eremua nekeko hutsegitea ematen deneko eskualdeari dagokio. Horrenbestez, aztertzen den plano bakoitzean tentsioaren ibilbideak mugak gurutzatzen baditu, haustura emango da. Irudiko ezkerreko ibilbideak adibidez, ez du bizitza infinitua izango 𝑡1 eta 𝑡2 aldiuneen artean metodo honek zehazten duen muga igarotzen baitu. Eskuineko ibilbide txikiak, aldiz, muga hori ez duenez igarotzen periodo osoan zehar, plano horren arabera bizitza infinitua izango duela esan daiteke. 5.56. Irudia: Dang Van-en metodoa ([1] Erreferentzia Bibliografikoa) Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona 6. Metodologia eta Planifikazioa Bilboko Ingeniaritza Eskola 62 2019ko Uztaila 6. Metodologia eta Planifikazioa Metodologia eta planifikazioari dagokionez, lau hau egiteko prozedura egindakoaren arabera aurkezten da. Hau horrela izanik, lan hau beste lantalde batek egiteko beharrezko pausoak honen arabera ondorioztatzen dira. Gradu amaierako lan hau aurrera eramateko jarraitu diren planifikazioaren pausoak ondorengoak dira: 6.1. Dokumentazioa eta Informazioaren Bilaketa Ingeniaritza mekanikoko graduan zehar neke fenomenoaren inguruko oinarriak ikusten dira. Hau horrela izanik, lan hau aurrera eramateko beharrezkoa izan da aurretiazko dokumentazioa eta informazioaren bilaketa burutzea. Izan ere, neke multiaxialeko analisi aurreratuak eta MS metodologia graduko Makinen Diseinua deritzon irakasgaiaren hedaduratik kanpo gelditzen dira. Horrenbestez, lehen pauso gisa zenbait material bibliografiko bilatu eta beharreko informazio eskuratu da. Horretarako, Euskal Herriko Unibertsitateko liburutegian eskuratutako liburu eta dokumentuez gain, Interneteko artikulu eta datuak erabili dira. Esan beharra dago erreminta garatu ahala informazioa bilatzen joan dela, hau da, nekeko metodologia bakoitzaren inguruko informazioa programatu aurretik bilatu eta barneratu dela. Lorpenei dagokienez, etapa honen bukaeran tentsioetan oinarritutako nekeko metodologia ezberdinen inguruko jakintza sendoa eskuratu dela esan daiteke, metodo klasikoez gain, aurreratuen inguruko jakintza eskuratu baita. 6.2. Microsoft Excel Programako Lana Nekeko kontzeptuekin gertatu den bezala, Microsoft Excel programaren inguruko aurretiazko jakintzak ahulak izan dira, erabili beharreko hainbat funtzio eta aukera ez baitziren ezagutzen. Hori dela eta, erraminta programatzen joan ahala egin nahi denaren arabera egikaritu dira funtzioak. Beraz, etapa hau ere modu dinamikoan egin dela esan daiteke, non Excel-en inguruko jakintzak eta programazioa ia aldi berean burutu diren. Etapa honen bukaeran, makurdura eta bihurdurara lan egiten duten probetentzako nekeko kalkulagailuak eskuratzea lortu da, non metodo klasikoez gain, aurreratuak biltzen dituen. Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona 6. Metodologia eta Planifikazioa Bilboko Ingeniaritza Eskola 63 2019ko Uztaila 6.3. Erramintaren Egiaztapena Lan honen funtsa nekeko kalkulagailu aurreratuak burutzen dituen erraminta garatzea izanik, ezinbestekoa da honen funtzionamendu egokia egiaztatzea. Horretarako, zenbait adibide kalkulatu dira eskuz zein erramintaren bidez, eta emaitzen arteko koherentzia aztertu da. Gainera, ingeniari arduradunaren eta nagusiaren arteko bilerak burutu dira bien artean erramintaren baliotasuna bermatzeko. Guzti hau egitean, garatutako programa informatikoaren bidez lortzen diren emaitzak zuzenak direla ziurtatzen da. 6.4. Dokumentua Idatziaren Garapena Azkenik, egindako lan guztiaren inguruko informazio eta zehaztasunak biltzen dituen dokumentua idatzia burutu da. Hemen, neke multiaxialaren oinarriez gain, garatutako erramintaren zehaztasunak bildu dira. Gainera, lan hau aurrera eramateko planifikazioa, aurrekontua, arriskuen azterketa eta ondorioak gehitu dira antzeko lan bat egingo duenari lagungarri izango zaiolakoan. Atal honekin bukatzeko, Gantt-en diagrama bat gehitu da, non jarraitu beharreko pausoen iraupenak (ordu-kargak) egindakoaren arabera kronologikoki kokatuta agertzen diren. Gainera, ekintzak (E) eta lorpenak (L) banatu dira diagrama honetan jarraitutako prozedura hobeto ulertzeko. Hau horrela izanik, lan hau hirugarren batek egingo balu, jarraitu beharreko prozedura gomendatua aurkezten da, non iraupen eta datak gutxi gora beherakoak diren. Honen dokumentua III. Eranskinean auki daiteke. Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona 8. Ondorioak Bilboko Ingeniaritza Eskola 66 2019ko Uztaila 8. Ondorioak Lan honen ondorio gisa esan daiteke neke fenomenoaren inguruan egindako ikerketak ugariak izan badira ere, oraindik ez dela zehaztasun osoz ezagutzen honen eraginpean lan egiten duen osagai mekaniko ororen joera. Izan ere, fenomeno honen joeran ematen den dispertsioak eraginda, eta materialaren barne-akatsen ondorioz, oso zaila da lortuko diren emaitzak aurreikustea. Hau horrela izanik, azken urteotan garatutako metodo bakoitza material eta tentsio egoera jakin batetara egokitzen da, eta garrantzi handiko erabakia da, hauetariko bakoitzaren aplikazio esparrua ezagutzea. Metodo bat gomendagarria ez den kasu batetan aplikatuz gero, kalkulatutakoaren eta errealitatearen arteko aldea handia izan baitaiteke, honek akatsa larriak eragitera eraman gaitzakeelarik. Bestalde, kontuan hartu behar da lan honetan garatutako SM eta MS metodoetan Von Misesen tentsio uniaxial baliokidea erabiltzen dela, non material harikorren haustura bidea azaltzeko erabiltzen den distortsio energian oinarritzen den. Tentsio baliokide hau estatikoa izanik, nekerako ez litzateke aplikagarria izango printzipioz. Hala ere, fenomeno honetako haustura tentsio ebakitzaileen eraginez ematen denez, teoria hau onargarria bezala hartzen da. Hau gutxi balitz, hemen bildutako metodologia enpiriko klasikoek eta ikuspuntu globaleko metodoek onartzen duten sinkronismoa ez da beti kontserbakorra. Izan ere, praktikan burututako entseguetan ikusi da egoera asinkronoetan lortzen diren emaitzak kaltegarriagoak izan daitezkeela. Kasu horretan material harikorren haustura eragiten duen tentsio ebakitzailearen balioa handiagoa baita. Hori dela eta, metodo hauek diseinuko lehen fasean geldiro aztertu behar dira, eta lortutako emaitzak gutxi gorabeherakotzat hartu. Gainera, lan honen bidez probetetatik lortutako emaitzak piezetara orokortzea lan zaila dela esan daiteke. Azken hauen neke joera asko alda baitaiteke hainbat faktoreren arabera, non horien artean tamaina eta lan egiteko moduaz gain, neke limitea lortzeko zailtasuna nabarmenduko genituzkeen. Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona 8. Ondorioak Bilboko Ingeniaritza Eskola 67 2019ko Uztaila Guzti honez gain, neke fenomenoan bataz besteko tentsio ebakitzaileak duen eraginaren eztabaida dago. Aditu batzuen arabera, aldagai honek ez dauka inolako eraginik neke fenomenoan bizitza infinituan ari garenean, eta beste batzuen aburuz, ordea, kontuan hartu beharreko parametroa da. Hala ere, ez dago zalantzarik aldagai honen eraginaren inguruan bizitza finituan aztertzen ari garenean, interpretazioak bizitza infinituan soilik sortzen direlarik. Argi dagoen gauza bakarra, material eta tentsio egoera bakoitza hipotesi jakin batetara egokitzen dela, non esperientzian oinarritutako datuetan oinarrituz erabaki beharko den hartuko den kalkuluetarako bidea. Azkenik, esan beharra dago lan honetan biltzen diren metodoetatik konplexuena plano kritikoetan oinarritutakoak izango liratekeela, zeinek suposatzen duten kostu konputazionala oso altua den. Hala ere, honek ez du esan nahi gainontzekoak baino hobeto egokitzen dela errealitatera, tentsio egoera eta materialaren arabera metodo bat edo beste erabiltzea baita gomendagarria. Horrenbestez, neke joera aurreikusteko aplikatuko diren metodoak erabakitzeko, aurretiazko azterlan bat aurrera eramatea beharrezkoa da, non garatutako metodoen berezitasunak eta material zein tentsio egoerak aztertuko diren. Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona 9. Lanaren Ekarpenak eta Onurak Bilboko Ingeniaritza Eskola 68 2019ko Uztaila 9. Lanaren Ekarpenak eta Onurak Gradu Amaierako Lan honek hainbat ekarpen eta onura egin diezaioke nekearen inguruan lanean ari den orori, zein gizarteari orokorrean. Horien artean, ondorengoak nabarmentzen dira: 9.1. Ekarpen Teknikoak Nekearen inguruko ezagutza handiagoa edukitzeak produktu fidagarriagoak egitea eta industria mailan bereiztea suposa lezake. Hau horrela izanik, erraminta honek sentsu honetan garapena sustatzen du. Gainera, nekeko joera azaltzen dituzten egungo teoriak egiaztatu, eta berriak garatu daitezen, baliabide ezin hobea dela esan daiteke. 9.2. Ekarpen Akademikoak Neke fenomenoa ikasten ari den ikasleek izugarrizko abantaila izan dezakete honelako erraminta informatikoak erabiltzerakoan. Izan ere, kalkuluak era erraz eta azkar batean egiteko bide praktikoa da. Horrela, kontzeptu teorikoak finkatzeko eta egindako kalkuluak berresteko balio dezake. Gainera, horrelako baliabideak eskura edukiz, nekearen inguruan ikasteko grina piztu daiteke. Ikasteko metodo klasikoetatik (liburuak eta apunteak) aparte, honelako erramintak erabiliz, ikasleen motibazioa lor baitaiteke. 9.3. Ekarpen Sozialak Nekearen joera hobeto ezagutuz, ezusteko hausturak murriztu daitezke, eta ondorioz, ezbeharrak saihestu. Erraminta honek gizartearen onura bilatzen du, aurretiaz esan bezala garapen zientifikoari bide ematen baitio. Modu horretan makina, erraminta eta garrai-zerbitzu seguruagoak edukitzea lortzen da. 9.4. Ingurumen Ekarpenak Aurretiaz esan bezala, mota honetako erraminten bidez hasierako diseinua hobetu daiteke, eta emaitza gisa, diseinu sekuentzian egiten diren entseguak murriztu. Horrenbestez, fase esperimentalean erabiltzen den probeta eta prototipoen material xahutzea gutxitu daiteke, eta hauen tratamendua (birziklapen edo berrerabilpena) murriztu. Horrez gain, entsegu kopurua Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona 9. Lanaren Ekarpenak eta Onurak Bilboko Ingeniaritza Eskola 69 2019ko Uztaila murriztea lortzen denez, makinaria martxan jartzeko energia aurrezten da, ingurumenaren onura lor daitekeelarik. 9.5. Ekarpen Ekonomikoak Egia da merkatuan erraminta honen antzeko programa informatikoak aurki daitezkeela, baina kontuan izan behar da hauek ez direla batere eskuragarriak, oso garestiak baitira. Hau horrela izanik, interes ekonomikorik gabeko lan honen bidez, nekearen inguruan ikertu nahi duen orok diru kantitate dezente aurreztu dezake. Modu horretan, mekanika estrukturalaren arlo honetan ikertzeko oztoporik ez jartzea lortzen da. 9.6. Lana Egitearen Ekarpenak Kalkulagailu aurreratu honen garapenari dagokionez, graduan zehar eskuratzen ez diren nekearen inguruko jakintza eskuratzea lortu da. Graduan metodo klasiko esperimentalak soilik ikasten dira, gainontzekoak Masterrean ematen direlarik. Horrela, nekearen inguruko kalkulu aurreratuen inguruko ezagutza bereganatzea lortu da. Bestalde, programa informatikoaren garapenari esker, orain arte graduan ia-ia erabili ez den Microsoft Excel programa informatikoa maneiatzen ikasi da. Nekeko kalkuluak egiterako unean, hainbat formula eta sintaxi berezi erabili baitira metodoen aplikazioa errazteko asmoz. 9.7. Etorkizuneko Jarraipena Lanaren hedaduran adierazi den bezala, lan honen ondorengo pausoa egoera tentsional triaxialak bilduko dituen kalkulagailua egitea izango litzateke, non lan honetan erabili diren metodoez gain, erraminta praktikoagoa lortzeko beste batzuk gehituko diren. Guzti hau, Master Amaierako Lan bezala aurkeztu nahi denez, kurtsoan zehar eskuratuko diren ziklo baxuetarako (LCF) diren deformazioetan oinarritutako metodoak gehitzea espero da. Gainera, orain arte egindakotik aparte, material hauskor eta plastikoak gehitu nahi dira. Azkenik, horretarako baliabideak lortzen badira, emaitzak entsegu bidez egiaztatzea espero da. Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona 10. Erreferentziak Bilboko Ingeniaritza Eskola 70 2019ko Uztaila 10. Erreferentziak Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona Lan honetan garatu den erramintari dagokionez, bederatzi ataletan banatu da, helburua azken informea izango litzatekeelarik. Informe honetan probeta jakin batentzako nekeko kalkuluen emaitzak aurkezten dira metodo bakoitzari dagokion grafiko eta irudi adierazgarrienekin. Atalen banaketa Microsoft Excel programa informatikoak beheko atalean aurkezten dituen fitxen bidez egin da. Modu horretan, atal batetik bestera igarotzeko fitxa bakoitzaren izenean klikatuz sar daiteke. I.1. Irudia. Garatutako erramintaren fitxen bidezko atalen banaketa Garatutako erraminta honetan erabiltzaileak datuen sarrera batetatik emaitzak lortzen ditu inolako kalkulurik egin beharrik gabe. Hau horrela izanik, erabiltzaileak maneiatu beharreko datuak lehen bi fitxetan kokatzen dira, non materialaren inguruko datuak, probetaren geometria eta kanpo esfortzuak sartzen diren. Atal hauen barnean erabiltzaileak manipulatu beharreko kutxatilak bereizteko, horiz adierazi dira. Ondorioz, atzealde edo hondo zuria duten kutxatilak erabiltzailearen hedaduratik kanpo gelditzen dira programazioan erabilitako formulen ezusteko aldaketak saihesteko. Horretarako, kutxatila hauek blokeatu egin dira pasahitz baten bidez, zeina erabiltzailearentzat ezezaguna izango den. Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona I. Eranskina: Garatutako Erramintaren Gida Bilboko Ingeniaritza Eskola 74 2019ko Uztaila I.1. Materialaren Datuak Programa informatikoaren lehen atalean materialaren datuak sartzen dira, non datu estatikoez gain, materialaren nekeko datuak sartzen eta aurkezten diren. Ondorengo I.2. Irudian ikus daitekeen bezala, erabiltzaileak maneiatu ezin dezakeen kutxatila bakarra bihurdurako neke limitearena (C7) izango litzateke, non (28) adierazpenaren bidez lortzen den. I.2. Irudia: Garatutako erramintan sartu beharreko materialaren datuak Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona I. Eranskina: Garatutako Erramintaren Gida Bilboko Ingeniaritza Eskola 75 2019ko Uztaila I.2. Esfortzu eta Tentsioak Bestalde, "Esfortzu eta Tentsioak" atala dago. Hemen, kanpo esfortzuak eta probetaren geometriaren inguruko datuak sartzen dira I.4. Irudian ikus daitekeen kutxatilen banaketa jarraituz. I.4. Irudia: Garatutako erramintaren datu geometrikoak eta kanpo esfortzuak Bigarren atal honetan, aztertu nahi den puntuko tentsioak kalkulatzeaz gain, bataz besteko tentsio eta alternoen Mohr-en zirkunferentziak irudikatzen dira. Kalkulu-orriko G3 eta G4 posizioetan aurkitzen diren kutxatiletako tentsio normalak kalkulatzeko (30) adierazpena erabiltzen da. G7,G8,G10 eta G11 kutxatiletako tentsio ebakitzaileak kalkulatzeko, ordea, (31) formula. Bestalde, tentsio nagusiak Mohr-en zirkunferentzian oinarrituz kalkulatzen dira, non honen zentro eta erradioarekiko zuzenki erlazionatuta dauden. I.5. Irudia: Gartutako erramintan Mohr-en zirkunferentziak Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona Ondorengo sei ataletan nekeko kalkulu ezberdinak aplikatzen dira, hirugarrenetik zortzigarrenera, alegia. Lehenik eta behin metodo enpiriko klasikoak aurkezten dira, zeinak bizitza infinitu zein finiturako kalkuluak burutzeko balio duten. Hau horrela izanik, bai SM zein MS metodoetan erabiltzaileak kalkuluak egin nahi direneko iraupena ziklo kopurutan sar dezake, eta emaitza iraupen horren arabera aurkezten da. Ondorengo irudian (I.6. Irudia) ikus daitekeen bezala, erabiltzaileak maneiatu dezakeen kutxatila bakarra probeta diseinatu nahi deneko N ziklo kopurua izango litzateke, E3 posizioan dagoen kutxatila, alegia. Bestalde, "E.K. SM" eta "E.K. MS" ataletako metodo enpiriko klasikoen bidez lortzen diren tentsio estatiko uniaxial baliokidea probetaren isurpen tentsioarekin alderatzen da. Hori dela eta, tentsio baliokide hau isurpen tentsioaren azpitik dagoenean, honi dagokion kutxatila berdez irudikatzen da eta isurpen tentsioarena gorriz. Tentsio baliokidea handiagoa izanez gero, ordea, alderantziz gertatuko litzateke. Horrenbestez, bi aldagai hauetatik txikiena berdez eta handiena gorriz irudikatzen dira Microsoft Excel programak eskaintzen duen aukeren bidez. Hau gutxi balitz, segurtasun koefizientearen kutxatilarekin antzeko prozedura jarraitzen da, non unitatea baino handiagoa denean berdez eta txikiagoa denean gorriz irudikatzen den. Guzti hau ondorengo I.6. edo I.8. Irudietan ikus daiteke, non egindako kalkuluen arabera, probeta 𝑁 = 106 ziklo irauteko gai izango den. Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona I. Eranskina: Garatutako Erramintaren Gida Bilboko Ingeniaritza Eskola 77 2019ko Uztaila I.3.a. E.K. SM Hau esanda, metodo enpiriko klasikoetako lehen metodo gisa SM sekuentzia aurkezten da, zeina "E.K. SM" atalaren barnean sartu den. Metodo hau aplikatzeko beharrezko kalkuluak ondorengo irudian ageri den banaketaren bidez burutu dira. B3 eta B4 posizioetako tentsio estatiko baliokide bakoitzaren emaitza (5),(6),(7) edo (8) adierazpenen bidez lortzen da egoeraren arabera, eta B6 posizioko Von Mises-en tentsio uniaxial baliokidea (10)-ren bidez. Segurtasun koefizientea kalkulatzerakoan, metodo enpiriko klasikoen bidez lortzen den tentsio uniaxial estatiko baliokidea materialaren isurpen tentsioarekin alderatzen denez, bi aldagai hauen arteko zatiketa burutzen da. Hau horrela izanik, B8 posizioko segurtasun koefizientea kalkulatzeko, C6/B6 egiten da, hau da, 𝜎𝑦𝑝 𝜎𝑒𝑞 ⁄ 𝑉𝑀 . I.6. Irudia: Garatutako erramintan SM metodologia Atal honetan erabiltzen den prozedura hobeto ulertzeko Sorderberg-en grafikoa adierazten da. Hemen, tentsio egoera bakoitzaren tentsio estatiko baliokideak lortzen dira, eta ondoren, Von Mises-en tentsio baliokidearen bidez, tentsio estatiko uniaxial baliokidea lortzen da. Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona I. Eranskina: Garatutako Erramintaren Gida Bilboko Ingeniaritza Eskola 78 2019ko Uztaila I.3.b. E.K. MS Bigarren metodo klasikoari dagokionez, "E.K. MS" atalean sartu da, eta jarraitutako prozesura SM sekuentziaren oso antzeko da. Erramintaren atal honetan ere erabiltzaileak nahi duen iraupenerako kalkuluak burutu ditzake, eta lortzen diren emaitzen araberako kutxatilen kolorea ere desberdina da. Erabilitako formulei dagokionez, SM sekuentzian erabilitako berdinak izango lirateke baina alderantzizko ordenean. Hau horrela izanik, B3-ko bataz besteko tentsioen eta B4- ko tentsio alternoen Von Mises-en tentsio baliokideak lortzeko (12.a) eta (12.b) adierazpenak erabiltzen dira hurrenez hurren, eta B6-ko tentsio uniaxial estatiko baliokidea lortzeko (5),(6),(7) edo (8) adierazpenak (egoeraren arabera). Era berean, segurtasun koefizientea kalkulatzeko C6 eta B6 kutxatilen arteko zatiketa burutzen da. I.8. Irudia: Garatutako erramintan MS metodologia Kasu honetan ere, diagrama adierazgarriena Soderberg-ena izango litzateke, non aurrekoarekin alderatuta zertxobait desberdina litzatekeen. Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona I. Eranskina: Garatutako Erramintaren Gida Bilboko Ingeniaritza Eskola 79 2019ko Uztaila I.4. Ikuspuntu Globaleko Metodoak Lan honetan biltzen diren metodo enpiriko klasikoetan gertatzen den bezala, ikuspuntu globalekoetan ere eskema berdina jarraitzen da. Modu honetan erabiltzailearentzat ulergarriagoa egitea lortzen da. Berezitasun bezala, esan beharra dago bai Sines zein Crosslanden metodoak bi modutara aplikatu direla, ohiko prozedura jarraituz eta Von Mises-en tentsio baliokidean oinarrituz, alegia. Izan ere, aurretiaz azaldu denaren arabera, metodo hauek aplikatzeko bide desberdinak daude. I.4.a. I.G. Sines I.10. irudian ikus daitekeen bezala, oraingoan erabiltzaileak ezin ditzake datuak maneiatu. Izan ere, erabiltzen diren B4 posizioko tentsio oktaedrikoa eta B2-ko tentsio hidrostatikoa aurretiaz sartutako datuen arabera kalkulatzen dira (19) eta (20) adierazpenak jarraituz, hurrenez hurren. Parametroekin gauza bera gertatzen da, non hartutako metodoaren aplikazio-moduaren arabera, modu automatikoan probetaren ezaugarrien arabera kalkulatzen diren (22) eta (24) formulak jarraituz. Bestalde, B6 kutxatilako Von Mises-en tentsio alterno baliokidea lortzeko (10) formula erabiltzen da. I.10. Irudia: Garatutako erramintan Sines-en metodologia Sines-en metodologiatik lortzen diren H4 eta H6 posizioetako tentsio baliokideen balioak ((21) eta (23) formulak) ondorengo irudian ikus daitekeen bezala aurkezten dira, non erabilitako bide bietatik lortzen den segurtasun koefizienteen balioak (J4 eta J6 kutxatilak) berdinak direla ikus daitekeen. Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona I. Eranskina: Garatutako Erramintaren Gida Bilboko Ingeniaritza Eskola 80 2019ko Uztaila Kasu honetan, metodoaren aplikazio-moduaren arabera lortzen diren tentsio alterno baliokideak 𝛽 parametroekin alderatzen dira, eta ondorioz, J4 eta J6 kutxatiletako segurtasun koefizienteak kalkulatzeko, E4 eta E6 kutxatilak H4 eta H6 kutxatilez zatitzen dira, hurrenez hurren. Beste era batera esanda, ikuspuntu globaleko metodoen koefizientea lortzeko 𝛽 𝜎𝑒𝑞 ⁄ egin behar da. Kutxatilen koloreari dagokionez, metodo enpiriko klasikoetan egiten den bezala, alderatzen diren aldagaien balioei erreparatzen zaie. Segurtasun koefizienteei dagokien kutxatilak ere kolore zehatz bat hartuko dute emaitzaren arabera. Unitatea baino handiagoa denean berde, eta txikiagoa denean gorri kolorea hartzen dutelarik. Modu horretan, probetak bizitza infinitua izango duen ala ez adieraztea lortzen da. Metodo honetan erabiltzen den adierazpen grafikoa ondorengo irudian ikus daiteke, zeinetatik tentsio ebakitzaile alterno baliokidea lortzen den. Grafiko honen ordenatu ardatzean tentsio ebakitzaile alternoak adierazten dira, eta abzisan bataz besteko normalak. I.12. Irudia: Gartutako erramintan Sines-en metodoaren grafikoa Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona Aurreko atalean adierazi den bezala, Crossland-en metodologian erabili beharreko parametroak modu esperimentalean lortu behar dira. Hori dela eta, datuen sarreran onartzen den makurdura eta bihurdurako neke limiteen arteko (28) erlazioa ezin onar daiteke kasu honetan. Erraminta honek 𝜏−1-en balioa 𝜎−1 ´ -en arabera kalkulatzen du I.2. Irudian ikus daitekeen bezala. Hala ere, erlazio hori gainontzeko nekeko metodoetarako erabiltzen da, Crossland-en metodologian erabiltzen den bihurdurako neke limitearen balioa I.13. Irudiko datu esperimentalei dagokien E3 kutxatilan eskuz sartzen delarik. Gainontzeko kalkuluak aurretiaz sartutako datuen arabera egiten dira era automatikoan. Kutxatiletan erabiltzen diren formulei dagokienez, Sines-en metodoan erabiltzen diren antzekoak dira. B8 posizioko tentsio oktaedriko alternoaren balioa (19) adierazpenaz lortzen da, eta B4 eta B6 kutxatiletako tentsio hidrostatikoak (18)-ren bidez (B6-an tentsio alternoekin egiten dira kalkuluak). Horrela, erabiltzen den B2 posizioko tentsio hidrostatiko maximoaren balioa aurreko B4 posizioko bataz besteko tentsio hidrostatikoaren eta B6-ko tentsio hidrostatiko alternoaren batura bezala kalkulatzen da. Von Mises-en tentsio baliokidea (B10) bestalde, (10) adierazpenaz baliatuz lortzen da. Bestalde, metodoaren parametroak E7 eta E8 kutxatiletan aurkezten dira (27) adierazpena jarraituz. Von Mises-en oinarritutako parametroak kalkulatzeko Sines-en metodologian erabilitako (24) erlazioaren parekoa erabiltzen da, non Crossland-en parametroekin betetzen den erlazioa 3 √2 ⁄ den. Horrela, E9 eta E10 posizioetako 𝛼𝐶 𝑀 eta 𝛽𝐶 𝑀 parametroen balioak E7 eta E8 kutxatiletako 𝛼𝐶 eta 𝛽𝐶-ren arabera zehazten dira. Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona I.14. Irudia: Garatutako erramintan Crossland-en metodoaren emaitzak Aurkezten den grafikoari dagokionez, Sines-en metodologian aurkeztutakoren oso antzekoa izango litzateke. Ordenatu ardatzean tentsio ebakitzaile alternoak daude, eta abzisan, ordea, tentsio normal maximoak. I.15. Irudia: Garatutako erramintan Crossland-en metodoaren grafikoa Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona Lan honetan biltzen diren plano kritikoko metodoak bi zatitan banatu dira beraien artean aurkezten dituzten antzekotasunengatik. Hau horrela izanik, Matake eta Findley "P.K. F&M" atalean, eta Dang Van "P.K. DV" atalean bildu dira. Gainera, esan beharra dago metodo guztiek erabiltzen duten kalkulu-orria berdina dela eta "P.K. F&M" atalean aurkitzen dela. Bestalde, I.16. Irudiko planoen banaketa jarraitzen da, non 5º-ko diskretizazioaz 180º biltzen diren. Modu horretan, 1296 plano aztertzea lortzen da. Bektore unitarioen balioak, irudi berdineko eskumaldean adierazitako 𝜃𝑧 eta 𝜓𝑥 angeluen arabera kalkulatzen dira ondorengo kosinu zuzentzaileen bidez. 𝑛𝑥 = sin 𝜃𝑧 · cos 𝜓𝑥 Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona I. Eranskina: Garatutako Erramintaren Gida Bilboko Ingeniaritza Eskola 84 2019ko Uztaila Plano kritikoetako metodoetan erabiltzen den kalkulu-orria modu automatikoan osatzen da, formuletan eman daitezkeen ezusteko aldaketan ekiditeko kutxatilak blokeatuta daudelarik. K zutabean plano bakoitzeko bataz besteko tentsio normalak kalkulatzen dira (35) formularen bidez. Tentsio normal alternoa eta dagokion desfasea, ordea, (46) adierazpenaren bidez kalkulatzen dira L eta M zutabeetan hurrenez hurren. Bataz besteko tentsio ebakitzaileari dagokionez, (43) adierazpenetik lortzen dira, zeinak N eta O zutabeetan aurkezten diren. P zutabeko bataz besteko tentsio ebakitzailea aurreko bien batura bektoriala izango litzateke, eta Pitagorasen teoremaz kalkulatzen da. Azkenik, tentsio ebakitzaile alternoak eta beraien desfaseak egongo lirateke, non (47) eta (48) formulen bidez lortzen diren. Lehenengoaz U ardatzeko tentsio (Q zutabea) eta desfasea (R zutabea) kalkulatzen diren bitartean, bigarrenaz V ardatzekoak (S eta T zutabeak, hurrenez hurren) eskuratzen dira. I.17. Irudia: Garatutako erramintan plano kritikoetako metodoen kalkuluen matrizea Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona Atal honetan plano bakoitzeko kalkuluak burutzen dira aurretiaz esandako kalkulu-orrian oinarrituz. Hasteko, tentsio ebakitzaile maximoa bilatu nahian, zirkunferentziaren metodoa aplikatzen da plano bakoitzean. Tentsio ebakitzaile maximo eta minimoa ematen deneko uneak U eta V zutabeetan kokatzen dira (51.a) eta (51.b) adierazpenak jarraituz. Horrela, aurreko zutabe bietan kalkulatutako uneetako tentsioak ebakitzaileak lortzen dira (49) adierazpenaren bidez, eta W eta X zutabeetan kokatzen dira hurrenez hurren. Ondorengo pauso gisa, aurreko bi tentsio ebakitzaileetatik handiena hartzen da, zeina Y zutabean kokatuko den. Jarraian, Matake eta Findley-en araberako plano kritikoari dagokion formulak aplikatzen dira guztietan larriena den planoa bilatu nahian. Horretarako, (53) eta (55) adierazpenak aplikatzen dira, eta Z eta AC zutabeetan jartzen dira, hurrenez hurren. Azkenik, kaltearen balioa kalkulatzen da plano bakoitzean (52) formularen bidez, zeinak AB eta AE zutabeei esleitzen zaien. Plano kritikoaren eta kaltearen zutabeen artean beste zutabe bat gehitu da metodo bakoitzean hauen araberako plano kritikoan eman daitezkeen errepikapenak adierazteko. Zutabe hauetan (AA eta AD) plano kritikoaren balioa aurkitzen deneko batura unitario metatua burutzen da hauen posizioak era azkar batean zehazteko. I.18. Irudia: Garatutako erramintan Matake eta Findley-en metodoen emaitzak Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona Plano bakoitzeko emaitzak era azkar batean ikusteko, kolore bidezko arauak esleituz zaizkie kutxatilei. Hasteko, tentsio ebakitzaile alterno maximo eta minimoaren zutabeak egongo lirateke, non bien artean balio handieneko kutxa gorri jartzen den. Horretarako, zirkunferentziaren metodoan oinarritzen gara. Jarraian, Matake eta Findley-en plano kritikoen eta tentsio baliokideen zutabearekin antzera jokatzen da. Metodo bakoitzaren bi zutabe hauek plano guztiekiko konparaketa egiten dute kolore eskala jartzerako unean. Guzti hau I.18. Irudian ikus daiteke. Matake eta Findley-en metodoekin bukatzeko, bakoitzaren arabera kritikoa den planoko emaitzak aurkezten dira I.19. irudian ikus daitekeen bezala. Esan beharra dago metodo bakoitzak plano kritikoa determinatzeko irizpidearen arabera kritikoa den plano bat bano gehiago aurkituz gero, "ERREPIKAPENAK" kutxatilan adierazten dela, eta tentsio baliokide handieneko planoa hartzen dela kritiko bezala, hau da, kalte handiena eragiten dueneko planoa. I.19. Irudia: Matake eta Findley-en metodoen emaitzak plano kritikoetan Gainera, zenbait grafiko adierazten dira metodoen arteko aldea ikusteko. Ondorengo I.20. Irudiaren bidez Matake eta Findley-entzako kritikoak diren planoetan ematen den tentsio ebakitzailea denboran zehar adierazten da, non abzisa ardatzean U ardatzeko, eta ordenatuan V ardatzeko tentsio ebakitzaileak adierazi diren. Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona I.20. Irudia: Garatutako erramintan Matake eta Findley-en metodoen tentsio ebakitzaileak plano kritikoetan Ikuspuntu globaleko metodoetan egin den bezala, baliokideari dagokion grafikoa ere aurkezten da I.21. Irudian ikus daitekeen bezala. I.21. Irudia: Garatutako erramintan Matake eta Findley-en metodoen baliokideen grafikoak Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona I. Eranskina: Garatutako Erramintaren Gida Bilboko Ingeniaritza Eskola 88 2019ko Uztaila Jarraian, metodo bakoitzarentzako kritikoa den planoetan ematen den tentsio ebakitzailearen ibilbidea zirkunskribatzen duten zirkunferentzia irudikatzen dira. Beste era batera esanda, Matake eta Findley metodoen zirkunferentziaren metodoak irudikatzen dira hauentzako kritikoak diren planoetan I.22. Irudian ikus daitekeen bezala. I.22. Irudia: Garatutako erramintan Matake eta Findley-en metodoen zirkunferentziaren metodoak Azkenik, metodo bakoitzaren plano kritikoko tentsio ebakitzaileak denboran zehar aurkezten dituen grafikoa aurkezten da. I.23. Irudia: Garatutako erramintan Matake eta Findley-en metodoen tentsio ebakitzaile alternoak denboran zehar Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona Dang Van-en metodologia jarraituz plano bakoitzean lortzen diren emaitzak aurkezteko ondorengo I.25. Irudian ikus daitekeen taula jarraitzen da. Kasu honetan plano bakoitzean ematen den tentsio ebakitzaile baliokidearen balio maximo (BD zutabea) eta minimoa (BE zutabea) kontuan hartzen dira (57.a) eta (57.b) adierazpenak jarraituz, eta guztietatik balio absolutu handieneko planoa aztertzen da BG zutabean. Matake eta Findley-en metodologietan egin den bezala, plano kritikoaren errepikapenak detektatzeko batura unitario metatua erabili da, non plano kritikoari dagokion tentsio baliokidearen arabera burutzen den BF zutabean. Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona I.25. Irudia: Garatutako erramintan Dang Van-en metodoaren plano bakoitzeko emaitzak Plano kritikoko emaitzei dagokienez, I.26. Irudiko kutxatilen banaketa jarraituz egiten da. Kasu honetan ere plano kritikoaren errepikapenik egonez gero, "ERREPIKAPENAK" deritzon kutxatilan adierazten da eta tentsio ebakitzaile alterno baliokide gisa, bietatik handiena hartzen da. Gainontzeko aldagaien balioak Dang Van-en arabera larriena den planoari dagokie. I.26. Irudia: Garatutako erramintan Dang Van-en metodoaren emaitzak Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona I. Eranskina: Garatutako Erramintaren Gida Bilboko Ingeniaritza Eskola 91 2019ko Uztaila Aurreko plano kritikoetako metodoetan bezala, zenbait grafiko ilustratzen dira emaitza era grafikoan adierazteko. Hau horrela izanik, Dang Van-en metodologiaren arabera kritikoa den planoko tentsioak denboran zehar adierazten dira, non tentsio baliokideaz gain, hidrostatikoa eta ebakitzaile alternoa aurkezten diren (I.27. Irudia). Atal honekin bukatzeko, tentsio baliokidearen adierazpen grafikoa aurkezten da, non aurreko metodoetan ez bezala, ordenatu ardatzeko balio positibo zein negatiboak kontuan hartzen diren I.28. Irudian ikus daitekeen bezala. I.28. Irudia: Garatutako erramintan Dang Van-en baliokidearen grafikoa plano kritikoan Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona I. Eranskina: Garatutako Erramintaren Gida Bilboko Ingeniaritza Eskola 92 2019ko Uztaila I.6. Emaitzen Informea Azkenik, egindako kalkulu guztien emaitzak biltzen dituen informea aurkezten da. Horretarako, guztiz blokeatuta dauden sei orrialde erabiltzen dira, non aurkezten diren emaitza eta grafiko guztiak dagokien kalkuluen posiziotik lortu diren. Lehen orrialdean (I.29. Irudia) probetaren materialari dagozkion datuak, aplikatzen diren kanpo esfortzuak eta tentsioak aurkezten dira. Grafikoen artean Basquin-en kurba eta Mohr-en zirkunferentziak ikus daitezke. I.29. Irudia: Garatutako erramintaren emaitzen informearen lehen orrialdea Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona I.30. Irudia: Garatutako erramintaren emaitzen informearen bigarren orrialdea Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona Hirugarren orrialdeari dagokionez, ikuspuntu globaleko metodoak biltzen dira dagokien baliokideen grafikoekin. Guzti hau I.31. Irudian ikus daiteke. I.31. Irudia: Garatutako erramintaren emaitzen informearen hirugarren orrialdea Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona Ondorengo bi orrialdetan (I.32. Irudia), plano kritikoetako Matake eta Findley-en metodoak aurkezten dira, laugarren eta bosgarren orrialdeetan, alegia. I.32. Irudia: Emaitzen informearen laugarren eta bosgarren orrialdeak Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona I. Eranskina: Garatutako Erramintaren Gida Bilboko Ingeniaritza Eskola 96 2019ko Uztaila Azkenik, Dang Van-en metodoaren bidez lortzen diren emaitzak aurkezten dira I.33. Irudian ikus daitekeen kutxatilen banaketa jarraituz. I.33. Irudia: Garatutako erramintan emaitzen informearen seigarren orrialdea Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona Arriskuen azterketa egiterakoan kalte fisiko eta ez-fisikoak bereiztu behar dira. Izan ere, atal praktiko esperimentala lan honetatik kanpo gelditzen denez, honek aurkezten dituen arrisku askok pertsona fisikoarengan ez dute zuzenean eragiten printzipioz. Hala ere, kontuan hartu behar da lan hau egingo duenaren lan-guneko baldintza. Izan ere, honen egoera txar batek epe luzerako eraginak izan ditzake langilearen egoera fisikoan. Horien artean eserleku eta ordenagailuaren posizioa egongo litzateke. Ordenagailua mahi gainean erabiltzailearengandik 35-60cm-tara egotea, eta lepoa hankekiko 90º-tara zuzen mantentzea gomendatzen da. II.1. Irudia: Langilearen lan posizioa desegokia (ezk. )eta egokia (esk.) ([W.6] Erreferentzia Bibliografikoa) Kalte fisikorik sortzen ez duten arriskuen artean, arrisku informatikoak egongo litzateke, non arazo informatikoren batek datuen galera eta egindako lan guztia ezabatzea eragin dezakeen. Arazo hauek ezusteko arrazoiengatik edo birusek eraginda egon daitezke. Dena dela, segurtasun kopiak egitea eta antibirusen erabilera gomendatzen da modu honetako ezbeharrak saihesteko. Bestalde, lizentzien arazoa egongo litzateke, non eskuratu beharreko erraminta edota datubaseen erabilera edukitzeko baimena eduki behar den. Hau horrela izanik, informazioa bilatzerakoan (artikulu zientifikoak, ikerketen txostenak…) edo erraminta espezializatuak (Matlab, MathCad…) erabiltzerakoan lizentzien beharrizana aurki daiteke lan hau aurrera eramaterako. Hauek eduki ezean, lana aurrera eramatea zaildu edo zenbait kasutan ezinezko bihurtu daiteke. Honekin bat lortzen diren datuen fidagarritasuna egongo litzateke. Izan ere, beste ikertzaile batzuek egindako ikerketetan oinarrituz metodoen baliagarritasuna erabakitzen da. Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona Makurdura eta bihurduran lan egiten duten probeta zurrun eta zilindrikoentzako nekeko kalkulagailu aurreratua Xabat Orue Llona
science
addi-c5c70ea4f5ca
addi
cc-by-nc-sa 4.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/44722
Esfingolipidoak eta kolesterola, egitura lipidoak baino gehiago
Gutiérrez Monasterio, Bingen ; García Arribas, Aritz ; Alonso Izquierdo, Alicia ; Goñi Urcelay, Félix María
2019
ERROR: type should be string, got "https://doi.org/10.1387/ekaia.20791 113 Esfingolipidoak eta kolesterola, egitura lipidoak baino gehiago nazio bidez [24]. Bidezidor horien estimulazio ezberdinen ondorioz, zeramidaren sorrera bultzatzea eta horrela gune espezifikoko kontzentrazioa ugaritzea lortzen da. Zenbait ikerketatan ikusi denez, bai esfigomielinasa azidoak, bai neutroak ezberdintasunak dauzkate beren ioi-dependentzian, pH optimoan eta zelula barneko kokapenean [25]. Gainera, esfingomielinasak beste lipido batzuen presentzia bidez erregula daitezke. Izan ere, kardiolipina edota bis(monoazilglizero)fosfato lipido anionikoak esfingomielinasen aktibitate entzimatikoa aktibatzeko gai direla ikusi da. Aipatutakoaz gain, lipido okerdurak ere eragina izan dezake erregulazioan [26]. Hainbat laborategi-ikerketak iradokitzen dutenaren arabera, zeramiden eragin biologikoetako batzuk haien ezaugarri biofisiko bakarren ondoriozkoak dira. Azken 15 urteotan, mintz-ereduetan egindako ikerketen bidez, zeramidek mintzetan daukaten eginkizunaren inguruko informazio asko argitaratu da. Beste eragin batzuen artean, zeramidaren oso kontzentrazio baxuak (% 2-3 mol), hainbat fosfolipidoz osatutako mintz batean, zeramidatan aberastutako gel-fase bat albora banatzeko nahikoa dela ikusi da [27]. Zeramidaren muturreko kontzentrazioek, berriz, % 33tik gorako kontzentrazioek, besikulak ezegonkortzen dituzte [28]. Zeramida hidrofobikoek mintzaren interfasean urarekin izan lezaketen kontaktua ekiditeko, zeramida molekulek gantz-azidoen gunea betetzen dute, eta honen ondorioz sortzen diren domeinuetako lipidoek molekularteko paketatze handiagoa eta molekulen arteko mugimendu murriztua daukate. Zeramidatan aberastutako domeinu horien presentziak eta egonkortasunak mintzean aurkitzen diren beste lipido guztien ordena molekularrean ere eragina dute. Izan ere, domeinuek, zeramidatan aberastuak badaude ere, mintz-ereduan aurkitzen diren beste lipidoen ratio ezberdinak ere bere baitan txertatuak dauzkate. Horrek geruza bikoitzaren iragazkortasuna handitzea dakar, eta, horrela, edukia edota solutuen fluxua areagotzea eragiten da [29, 30]. Prozesu hori aurrera eramateko mekanismoak ez dira oraindik guztiz ulertzen: alde batetik, domeinuan zeharreko zeramidazko kanal/poroak iradoki dira [30]. Dena den, zeramida molekulek, zeramidatan aberastutako domeinuetan, bat-batean, poro toroide hipotetiko batean antolatzeko, energia-hesi (entropikoa) handi bati aurre egin beharko liekete. Beste alde batetik, hipotesi horren ordezko ideia bat proposatu da. Honen arabera, solutuaren fluxua geruza bikoitzaren egiturak dauzkan akatsen ondoriozkoa da. Akats horiek zeramidatan aberastutako domeinuen eta domeinu horiek inguratzen dituen fasearen arteko faseartean gertatuko lirateke. Hau da, bi faseen arteko paketamendu-maila ezberdinak eta geruza bikoitzaren barnean dauden lodiera-ezberdintasunak direla medio, fasearteko muga ez-eraginkor bat sortuko litzateke, zeinetatik solutuen fluxua gertatuko litzatekeen [31]. Zeramidak, fase ez-lamelarrak sortzeko daukan joera geruza bikoitza ezegonkortzeko faktore gehigarri bat litzateke; horrela, besikula barneko edukia kanporatzea erraztuko litzateke [32]. EKAIA 36.indd 113 EKAIA 36.indd 113 26/11/19 10:03:43 26/11/19 10:03:43\nhttps://doi.org/10.1387/ekaia.20791 119 Esfingolipidoak eta kolesterola, egitura lipidoak baino gehiago Tumore aurkako gaur egungo terapiei dagokienez, hainbat esfingolipido lotu dira kimiorresistentzia-mekanismoarekin. Esfingomielinak eta glikoesfingolipidoak hainbat drogarekiko erresistentea den ABCB1 proteinarekin lotu dira. Lee eta Kolesnickek mintzean aurkitzen den esfingomielina, zeramida edota kolesterol eta drogak lotzeko eta garraiatzeko garrantzitsuak direla diruditen ABCB1en mintzean zeharreko domeinuaren hainbat elkarrekintza-gune postulatu zituzten [78]. Esfingolipidoek DNA kaltetuaren erantzun-mekanismoan ere parte hartzen dute (gutxienez legamietan) [79]. Gainera, gibelean, drogen glutazio- eta detoxifikazio-prozesuetan ere zerikusia daukatela ikusi da [80]. Kimioterapia osteko zelula-ugaltzearen edota heriotza zelular murriztuaren inhibizio eskasaz arduratzen diren mekanismo molekularrak tumore identitatearen, pilatutako gene mutazioaren edota epigenetika bidezko geneeraldaketen menpekoak dira. Kimioterapia osteko heriotza zelularrarekin lotutako bidezidor garrantzitsuenak mekanismo apoptosikoa eta autofagikoa dira. Bi mekanismo horiek kinasaren, fosfatasaren, p53-aren eta beste batzuen eraginpean egon daitezke, eta esfingolipidoak, hain zuzen ere, aipatutako proteina horien erregulatzaile garrantzitsuak dira [15]. Hainbat argitalpenek maiz erakutsi dute esfingolipidoek zelulan dauzkaten efektuak esfingolipido mota ezberdinen menpekoak direla. Berriki argitaratu diren bi berrikuspenetan ongi laburbiltzen da esfingolipido ezberdin horiek minbizian izan dezaketen zelulen seinalizazioan nola eragiten duten [6, 81]. Luzera eta asegabetze ezberdinetako zeramidek izan ditzaketen efektu biofisiko ezberdinak eta existi daitezkeen hainbat lipidodomeinuren aldi bereko existentzia kontuan edukiz (4. irudia), esfingolipidoen konplexutasuna eta haien efektuak era esponentzialean hazten ari dira. Gainera, azpifamiliak (deoxiesfingolipidoak, dihidroesfingolipidoak etab.) kontuan hartzen baditugu, atea irekitzen zaie horiek terapietan erabili ahal izateko aukera berriei. 6. ONDORIOAK Laburbilduz, esparruko azken aurrerapenek erakusten dute zelulen mintzetan gero eta garrantzitsuagoak diruditela zeramidaren eta kolesterolaren arteko lipido-lipido elkarrekintzek, eta antzekoek. Dena den, azken hamarkadan, lipido-lipido elkarrekintza eta esfingolipido bidezko seinalizazioebi den tzia gehienak mintz-ereduetan karakterizatu dira. Arrazoi horregatik, gaiaren inguruko ikerketa aurreratuenak eredu konplexuago batera eraman beharko lirateke, hau da, zelula-mintzetara edota in vivo eginiko esperimentuetara. Horrek egituraren (lipido faseen existentzia) eta funtzioaren (mintz-trafikoa eta seinalizazio zelularra) arteko erlazioa guztiz argituko luketen ereduak garatzen lagunduko luke. Gainera, espero da eredu horiek garrantzia izango dutela minbiziaren aurkako terapien inguruko jakinduria hobetzean eta tumoreen aurkako tratamenduen eragina handitzean. EKAIA 36.indd 119 EKAIA 36.indd 119 26/11/19 10:03:44 26/11/19 10:03:44"
science
addi-9aaf17f44a56
addi
cc-by-nc-sa 4.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/44723
Monokristal-monokristal eraldaketak polioxometalatoetan oinarritutako sistemetan: termikoki aktibatutako zenbait adibide.
Fernández Navarro, Leticia; Ruiz Bilbao, Estibaliz; Artetxe Arretxe, Beñat ; San Felices Mateos, Leire ; Iturrospe Ibarra, Amaia; Reinoso, Santiago
2019
https://doi.org/10.1387/ekaia.20759 243 Monokristal-monokristal eraldaketak polioxometalatoetan oinarritutako sistemetan: termikoki aktibatutako zenbait adibide suen [18], argiaren [19] edo espezie kimiko desberdinen akzioaren ondorioz [20] gertatzen direnak. Lehen adibidea Mizunoren taldeak argitaratu zuen 2005ean. Ikerketa taldeko kideak gai izan ziren X izpien difrakzioaren bidez Cs5[Cr3O(OOCH)6(H2O)3][CoW12O40] · 7.5H2O konposatuak jasan dezakeen termikoki aktibatutako deshidratazio partzial itzulgarria aztertzeko. Transformazio honetan, ez da egitura-aldaketa nabarmenik gertatzen eta konposatuak porotsua izaten jarraitzen du makro-katioi ([Cr3O(OOCH)6(H2O)3]+) eta Keggin motako POMen ([CoW12O40]6−) paketatze ez-eraginkorraren ondorioz. Beraz, sistema honen ezaugarri nagusia etanola edo metanola bezalako beste molekula polar batzuen aurrean ura modu selektibo eta itzulgarrian xurgatzeko ahalmenean datza. Honela, alkohol hauen nahasteetan egon daitezkeen ur-arrasto txikiak kentzeko erabil liteke [21]. Ordutik hona, ikusi da POMetan oinarritutako hainbat sistema gai direla MKMK trantsizioak jasateko: a) guztiz ezorganikoak diren konposatuak (adibidez, H5PV2Mo10O40 · 8H2O [22]), b) molekula organikoak dituzten konposatuak ((TBA)4[SiV2W10O39] · 2DCE, non TBA = tetrabutilamonio eta DCE = 1,2-dikloroetanoa [23]), eta c) POM anioi eta konplexu metal-organikoen konbinazioz prestatutako konposatu hibridoak (adibidez, [Co(Hbpe)2(V4O12)], non bpe = bipiridiletenoa [24]). Azken konposatu hibrido hauetan zentratuz, azkenaldian, POM eta estekatzaile zikliko N4-tetrahorzdunetan oinarritutako metal-konplexuen arteko erreakzioak MKMK trantsizioak jasateko gai diren konposatu interesgarri ugari prestatzeko bidea direla ikusi da. Hasiera batean estrategia hau sare porotsuak lortzeko bide gisa diseinatu zen, estekatzaile ziklikoak gai baitira trantsizio-metalaren inguruko posizio ekuatorialak blokeatzeko eta axialak eskuragarri uzteko, bata bestearen ondoan dauden klusterren gainazalarekin elkarrekin eta bien arteko zubi lana burutu ahal izateko. Hala ere, gerora, MKMK trantsizioak aurkezten dituzten sistemen iturri ezin hobea direla frogatu zen, konplexuak gai baitira erraz apurtu eta sortzen diren molekula-arteko interakzio ahulen bidez (adibidez, hidrogeno lotura ahulak), kristalinitatearen galera saihesteko. Mota honetako estekatzaileak eta metalak har ditzakeen koordinazio-geometria ezberdinak 3. irudian bildu dira. POMetan oinarritutako konposatuetan erregistratutako MKMK trantsizio gehienak tenperatura aldaketa batek eragindakoak dira [25]. Oro har, tenperaturaren igoerak konposatuko disolbatzaile molekulen galera dakar eta, ondorioz, materialaren propietateren baten aldaketa eragin dezaketen egitura-aldaketak gertatzen dira. EKAIA 36.indd 243 EKAIA 36.indd 243 26/11/19 10:04:15 26/11/19 10:04:15 https://doi.org/10.1387/ekaia.20759 251 Monokristal-monokristal eraldaketak polioxometalatoetan oinarritutako sistemetan: termikoki aktibatutako zenbait adibide Azkenik, egitura anhidroa porotsua zela ikusita, gasen xurgapenerako sistema gisa aztertu zen. Ikerketek erakutsi zuten CO2 eta N2 gasak adsorbatzeko gai zela . Ondorioz, konposatu hau, lehenengo aldiz POM eta metal-konplexuen konbinazioz osatutako egituren artean, gai da aldi berean a) termikoki induzitutako MKMK trantsizio dinamiko bat jasateko eta b) aurkezten duen mikroporositatearen bidez gas mota ezberdinak adsorbatzeko. 4. ONDORIOAK Lan honetan zehar MKMK fase trantsizioak jasaten dituzten POMei atxikitutako metal-konplexuetan oinarritutako konposatuen adibide batzuk aipatu dira. Horrela, hasiera batean propietate berezirik edo erabilgarritasun argirik ez zuten konposatuek gasak selektiboki xurgatzeko edota katalizatzaile gisa jokatzeko ahalmena aurkeztu dute fase trantsizioetatik eratorritako aldaketen ondorioz. POMak bezalako oinarrizko unitate zurrunak erabiltzea bide egokia dela frogatu da, prozesuan zehar gerta litekeen kristalinitatearen galera saihesteko. Kobre(II) ioietan eta estekatzaile N4-tetrahorzdu ne tan oinarritutako konplexuak POM ezberdinekin konbinatzean, MKMK trantsizioak jasan ditzaketen hainbat konposatu sintetizatu dira. Batetik, 1-4 konposatuetan Keggin anioia eta Cu[bis(aminopiridilo)] konplexuak elkartzean, gai izan gara MKMK eraldaketen emaitza gisa i) konplexuen koordinazioan eta ii) estekatzaileen konformazioan aldaketak ikusteko. Bestetik, {Cu(cyclam)}2+ konplexuen erabilerak, honako behaketa hauek ahalbidetu ditu: a) 5 konposatuan, porositatearen murrizketa dakarren deshidratazio dinamiko, itzulgarri eta sekuentziala; b) dekabanadato eta oktamolibdato anioiekin batera (6 eta 7 konposatuak) konbinatzean, egitura irmo eta porotsuen eraketa; eta c) 8 konposatuko eraldaketa dinamikoak, porositate iraunkorra duen egitura anhidroa lortzeko bidea direna. Nabarmentzekoak dira 6a eta 8a egitura anhidro porotsuen propietateak: lehena gai da negutegi efektuaren erantzule den CO2 selektiboki adsorbatzeko N2-aren aurrean eta bereziki egonkorrak diren alkano triziklikoen oxidazio heterogeneoa katalizatzeko. Bigarrenak CO2 eta N2 gasak adsorba ditzake. Gaur egun, termikoki aktibatutako adibideak gailentzen badira ere, etorkizunean, propietate ezberdinak (kolorea, lumineszentzia, magnetismoa…) dituzten POM anioi eta konplexu kationikoekin jokatuz, gai izango gara trantsizioak aktibatzen dituzten kanpo-estimuluen (tenperaturaren, argiaren…) sentsoreak prestatzeko. Laburbilduz, ikerketa esparru honen lehen pausoetan bagaude ere, potentziala handia da zinez. EKAIA 36.indd 251 EKAIA 36.indd 251 26/11/19 10:04:18 26/11/19 10:04:18
science
addi-ebfc77398b99
addi
cc-by-nc-sa 4.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/44724
Isotopo egonkorrak elikadura eta mugikortasun ikerketetan: Erdi Aroko zenbait aztarnategiren kasuak.
Guede, Iranzu; Alonso Olazabal, Ainhoa ; Zuluaga Ibargallartu, María Cruz ; Ortega Cuesta, Luis Ángel
2019
256 Ekaia, 2019, 36, 255-274 Iranzu Guede, Ainhoa Alonso-Olazabal, Maria Cruz Zuluaga, Luis Angel Ortega 1. SARRERA Azken urteetan antzinako biztanleriaren bizimoduaren nondik norakoak interes handia piztu du eta haren inguruko ikerketak areagotu egin dira. Duela gutxi arte ikerketa hauek indusketetan aurkituriko material arkeologikoan (fauna, aztarna makro-botanikoak, polena, zeramikak, koprolitoak) oinarritzen ziren, bai eta zeharkako iturrietan ere (esate baterako, hezur-patologia edo hortzen higienearen ereduen azterketa). Azken hamarkadetan, ordea, teknologiaren aurrerapenei esker, antzinako bizimoduaren berri izateko, gizakien aztarnetan —hortz eta hezurretan— burutzen diren analisi isotopikoetan oinarritzen diren elikadura eta mugikortasun-ikerketak ere burutzen dira. Isotopoen erabilera hau indusketetan aurkitutako informazio arkeologikoari osagarria da. Gizakiek utziriko aztarnetan, hezur eta hortzetan alegia, neurturiko isotopo-erlazioen bidez elikadura eta mugikortasunari buruzko informazioa jasotzeaz gain, modu ez zuzen batean ikertutako biztanleriaren egitura sozial eta ekonomikoari buruzko informazioa ere lortzen da. Lan honetan, metodologia honen oinarrizko azalpenak eta gizakien elikadura- eta mugikortasun-ikerketetan karbono-, nitrogeno-, oxigeno- eta estrontzio-isotopoek duten balioa deskribatuko dira. Aldi berean, isotopo egonkorren erabilgarritasuna ikusi ahal izateko, azken urteetan gure ikerketa taldeak Erdi Aroko Ipar Iberiar Penintsulan kokatzen diren hiru aztarnategiren dieta eta mugikortasunaren emaitza batzuk aurkeztuko dira. Aztarnategi horiek VI.-XIII. mendeetakoak diren Momoitioko San Juan (Bizkaia), Tauste (Zaragoza) eta Las Gobas (Trebiñuko Konderria) dira (1. irudia). 1. irudia. Lan honetan deskribatutako Momoitioko San Juan, Las Gobas eta Tauste aztarnategien kokapen geografikoa. EKAIA 36.indd 256 EKAIA 36.indd 256 26/11/19 10:04:19 26/11/19 10:04:19 258 Ekaia, 2019, 36, 255-274 Iranzu Guede, Ainhoa Alonso-Olazabal, Maria Cruz Zuluaga, Luis Angel Ortega 2.1. Karbonoaren eta nitrogenoaren isotopo egonkorrak Karbono- eta nitrogeno-isotopo egonkorrak aspalditik erabili izan dira geologiaren esparruan, esate baterako, mineralen inklusioen edo diamanteen isotopo-konposizioa ezagutzeko [1-4], petrolioaren esplorazioan [5-8], besteak beste. Azken hamarkadetan metodologia honen aplikazioa beste arlo batzuetara zabaldu da, eta horien artean, arkeologian esate baterako, isotopo egonkorren analisia iraungita dauden espezieen elikadura eta maila trofikoa zehazteko erabiltzen dira, gizakia barne. Karbono eta nitrogeno isotopo-erlazioak hezurretatik lortutako kolagenoan neurtzen dira. Izan ere, jan eta edaten dugunaren isotopo-konposizioa gorputzeko ehun guztietara pasatzen da, eta, beraz, gizakien aztarnetan neurtzen den isotopo-konposizioa, jan eta edandakoaren konposizio isotopikoaren isla izango da. Hala eta guztiz ere, isotopo-konposizioak ez ditu elikagai edo dieta jakin batzuk identifikatzen [9], baizik eta proteina iturri nagusien ezagutza ahalbidetzen du. Horrela, Kretazeoko dinosauroen elikadura ezagutzeko [10] erabili izan dira, baita Pleistozenoko ugaztun ezberdinen elikadura ezagutzeko ere, esate baterako leize-hartzarena [11, 12] eta mamutarena [13]; bestalde, Australopithecus [14] eta Neanderthalen dietak [15-16] ere ikertu dira. 2.1.1. Karbono-isotopo egonkorrak Karbono-isotopoen konposizioa δ13C moduan adierazten da eta Pee Dee Belemnite (PDB) modura ezagutzen den belemnite estandarrarekiko kalkulatzen dira, honako formula honi jarraituz: https://doi.org/10.1387/ekaia.20841 259 Isotopo egonkorrak elikadura eta mugikortasun ikerketetan: Erdi Aroko zenbait aztarnategiren kasuak artatxikia (Pennisetum), artoa (Zea mays) eta azukre kanabera (Succharum officinarum) daude [18]. 2. irudia. Fotosintesiaren araberako C3 eta C4 landare motak eta fotosintesian nahiago duten karbono-isotopoa. Nahiz eta Iberiar Penintsulan C3 landareak gailendu, aspalditik nekazariek C4 landareak ere landatzen zituzten. Erdi Aroan zehar Iberiar Penintsulan ohikoa zen C3 eta C4 landareak jatea. Hala ere, XI. mendetik aurrera populazioak gora egin zuen ikaragarri, gari defizita zegoen, eta horrek C4 landareak ereitea areagotu zuen, batez ere artatxikia. Izan ere, artatxikia Ipar Penintsulan diren baldintzak klimatikoetarako aproposagoa da. Aldaera hau erraz ikus daiteke Momoitioko San Juan aztarnategiko giza aztarnen karbono isotopo-konposizioen azterketan (3. irudia). 3. irudian ikus daitekeen modura, IX-XI. mendeetan gizaki aztarnen δ13C balioak –19,0 eta –14,3 artekoak dira, tarte zabala osatzen dutelarik, eta, aldiz, XII. mendean, balioak –18,5 eta –14,3 bitartekoak dira. Nahiz eta tarteak antzekoak izan, IX-XI. mendeetako biztanleriaren δ13C-aren batezbesteko balioa XII. mendekoa baino negatiboagoa da, C3 landareen kontsumo nabariagoa markatuz, eta, aldiz, XII. mendean, C4 landareen kontsumoa gailentzen da. Bestetik, karbono-isotopo egonkorrak elikagai lurtar eta itsastarretan oinarritutako dietak desberdintzeko erabiltzen dira. Itsas landare guztiak C4 motako landareak dira; batezbesteko δ13C balioa ‰7,5 ingurukoa dute, lehorrekoak baino nabarmen altuagoa [19, 20]. EKAIA 36.indd 259 EKAIA 36.indd 259 26/11/19 10:04:21 26/11/19 10:04:21 https://doi.org/10.1387/ekaia.20841 261 Isotopo egonkorrak elikadura eta mugikortasun ikerketetan: Erdi Aroko zenbait aztarnategiren kasuak 4. irudia. Ingurune lurtarretako eta itsastarreko animalien δ15N balioak eta δ15N balio altuagoak maila trofikoa handitu ahala. 5. irudia. Tausteko biztanleriaren sexuaren eta adinaren araberako δ15N balioen kaxa-diagramak. Aztarnategi bateko gizakien elikadura aztertzean δ15N balioetan aldakortasunak izateak adierazten du elikadura ezberdinak daudela. Aldakortasun horiek jaten diren elikagaiekin eta haien kate trofikoan duten mailarekin loturik daude. Honen adibide ona Tauste aztarnategiko gizakien nitrogeno-isotopo arrazoiak aztertzean ikusten da (5. irudia). Tausteko gizakien δ15N balio ezberdinek elikadura ezberdintasunak zeudela argi adierazten dute; ezberdintasun horiek sexuaren eta adinaren araberakoak dira. Gizon nagusienen δ15N balioak (δ15N = ‰ 15,5 ± 1) emakume EKAIA 36.indd 261 EKAIA 36.indd 261 26/11/19 10:04:22 26/11/19 10:04:22 262 Ekaia, 2019, 36, 255-274 Iranzu Guede, Ainhoa Alonso-Olazabal, Maria Cruz Zuluaga, Luis Angel Ortega eta gazteenak baino altuagoak dira (δ15N = ‰ 14,6 ± 1,2 emakumeetan eta ‰ 14,8 ± 1 gizon gazteetan), eta elikadurari dagokionez, maila trofiko altuagoan dauden elikagaiak jaten zituztela adierazten dute. Alegia, adierazten dute gizon helduek emakume eta gazteek baino animalietatik eratorritako elikagai gehiago jaten zutela. Horrez gain, nitrogeno-isotopo egonkorraren analisia ere erabil daiteke edoskitzetik bularra kentzeko trantsizio garaia behatzeko. Edoskitzean, umeak amaren esnea kontsumitzen duenez elikagai-katean gorago kokatzen dira eta umearen ehunetako nitrogeno isotopo-arrazoiak altuagoak dira. Umearen δ15N balioak amarenarekiko ‰ 2-3-ko aberastea pairatzen du [26]. Amaren bularra beste elikagaiez ordezten denean, umearen ehunen nitrogeno arrazoia jaisten da eta amarenarekin eta bizi den populazio horretako beste helduenarekin parekatzen da. Horren adibide bat Las Gobas aztarnategian ikusten da: han, ume ugarik gizaki gazte eta helduek baino δ15N balio altuagoak dituzte (6. irudia). Kasu honetan, umeen δ15N balio altuagoak, aurrerago aipatu den modura, edoskitzeari lotuta daude. Aztarnategi horretan nitrogeno-arrazoi baxuak azaltzen dituzten umeak ere badira, amaren bularra uztean eta elikagaiak hartzean δ15N balioak jaisten direlako (kolore arrosadun eremua). 6. irudia. Las Gobas aztarnategiko δ15N balioak; kolore ezberdinez adierazita daude bularra hartzen duten umeen balio altuak (lila koloreko eremua) eta bularesnez eta beste elikagaiez elikatzen direnen umeen balioak (arrosa koloreko ere- mua). EKAIA 36.indd 262 EKAIA 36.indd 262 26/11/19 10:04:23 26/11/19 10:04:23 https://doi.org/10.1387/ekaia.20841 263 Isotopo egonkorrak elikadura eta mugikortasun ikerketetan: Erdi Aroko zenbait aztarnategiren kasuak Hala ere, landare eta animalien δ15N balioen aldakortasuna azaltzen duten beste arrazoi batzuk ere badaude: esate baterako, ingurumenaren baldintza naturalak, hala nola, gazitasuna eta idortasuna [27]. Baldintza antropikoek δ15N balioak ere alda ditzakete, lurzorua ongarritzea, besteak beste [28]. Simaurra ongarri gisa erabiltzeak δ15N-ren balioen aberastea eragiten du, eta ondorioz lurzoru ongarritu horretako elikagaiekin elikatutako izakien δ15N balioak ere altuagoak izango dira. Beraz, isotopo-konposizioa ingurunearen arabera alda daitekeenez, beharrezkoa da aztertzen ari garen aztarnen tokiko isotopo-osaera ezartzea. Horretarako, ikertzen ari den aztarnategian, komenigarria da aurkitutako fauna eta landare arrastoen analisi isotopikoak ere egitea. Tausteko aztarnategiko gizakien δ15N balioak espero zitekeena baino altuagoak izan dira. Erdi Aroko aztarnategi bateko gizakien elikadura orojalea zela kontsideratzen bada, δ15N balioak ez lirateke +10‰ inguru baino altuagoak izan beharko, baina, oro har, Tausteko aztarnategiko aztarnen batezbesteko balioa +15‰ da, eta elikaduraren funtsa arraina izan zitekeela pentsa daiteke (7. irudia). 7. irudia. Tauste aztarnategiko gizakien eta faunaren (sagutxo eta satitsua) δ15N balioak. Koloreztatuta, horiz, lurtar ekosistemen δ15N balioak, eta urdinez, ur gezetakoak. EKAIA 36.indd 263 EKAIA 36.indd 263 26/11/19 10:04:23 26/11/19 10:04:23 264 Ekaia, 2019, 36, 255-274 Iranzu Guede, Ainhoa Alonso-Olazabal, Maria Cruz Zuluaga, Luis Angel Ortega 8. irudia. Tauste aztarnategiko kokapen geologikoa Neogenoko igeltsu eta gatzdun materialetan [29]. Baina Islamiar munduan ez dago elikaduraren oinarria arrainen kontsumoa zela baieztatzen duen garai hartako dokumenturik, eta hau dela eta, dieta orojalea zutela kontsideratu da. Elikadurari buruzko afera hau argitzeko asmoz, Tauste inguruko gaur eguneko ornodun txikiak —sagu eta satitsua— analizatu ziren, eskualdeko δ15N balioak ezagutzeko asmotan. Sagutxoaren nitrogeno-isotopo balioa, elikadura belarjale baten balioen isla izango litzateke, eta satitsuarenak, aldiz, haragijale batenak. Aipatzekoa da ornodun txiki hauen δ15N emaitzak ere altuak direla, animalia hauen elikadurari loturiko δ15N balioak baino altuagoak, eta gizakiek zutenen antzekoak. Beraz, gizakietan neurtutako δ15N balio altuak ez daudenez zuzenean elikadurari lotuta, bestelako baldintzei begiratu behar zaie balio hauen arrazoia aurkitzeko. Horrela, bi aukera kontuan hartu ziren: alde batetik, δ15N balioak eskualdeko geologia-baldintzei loturik egongo liratekeela. Gazitasun altua izateak δ15N balioetan eragina du, balioak aberastuz. Izan ere, Tausteko aztarnategia Neogenoko igeltsuetan kokatzen denez (8. irudia), igeltsua eta gatzak disolbatzean, inguruko ur eta lurzoru gazien δ15N balioak ohikoak baino altuagoak izaten dira. Bestetik, δ15N altuak ongarritutako lurzoruekin erlazionaturik egon daitezke. Erdi Aroan jadanik erabiltzen zen simaurra ongarri modura, eta horrek, δ15N balioen aberastea EKAIA 36.indd 264 EKAIA 36.indd 264 26/11/19 10:04:23 26/11/19 10:04:23 https://doi.org/10.1387/ekaia.20841 265 Isotopo egonkorrak elikadura eta mugikortasun ikerketetan: Erdi Aroko zenbait aztarnategiren kasuak ere eragin zezakeen. Ondorioz, lurzoru ongarritu horretako elikagaiekin elikatutako izakien δ15N balioak altuagoak izango ziren. Hala eta guztiz ere, ezin daiteke baztertu arrainen kontsumoa, nahiz eta kantitate xumean izango litzatekeen. Ohikoa da dieta- eta elikadura-ikerketetan karbono- eta nitrogeno-isotopoen emaitzak batera azaltzea. Karbono eta nitrogeno isotopo-arrazoiak elkarrekin maiz erabiltzen dira elikaduraren inguruko galderak argitzeko (9. irudia), horien artean maila trofikoaren kokapena eta elikagai ezberdinen interakzioak modu integratu batean aztertzeko eta interpretazio sendoagoak lortzeko. 9. irudia. Ekosistema, elikagai eta maila trofiko ezberdinetako δ13C eta δ15N balioak. 2.2. Oxigeno-isotopoak Oxigeno-isotopoen erlazioa baliagarria da iraganeko eta gaur eguneko biztanleriaren jatorriari buruzko informazioa lortzeko [30-32]. Era berean, diziplina ezberdinetako adituek oxigeno-isotopoak erabiltzen dituzte espezie desberdinetan paleoklima berreraikitzeko [33, 34], animalien migrazioen eta artzaintzaren ereduak ezagutzeko [35, 36], eta animalia eta landareen jatorri geografikoa ezagutzeko [38, 39]. EKAIA 36.indd 265 EKAIA 36.indd 265 26/11/19 10:04:24 26/11/19 10:04:24 δ18O (‰) = [(18O/16Olagina/18O/16OVSMOW) – 1] × 1.000 (4) Izaki baten hortz eta hezurretako oxigenoaren isotopo-sinadura edaten den uren bidez barneratzen da, alegia gizakien ehunetan neurtutako oxigeno-isotopo erlazioak edandako uraren konposizio isotopikoa islatzen du, eta edaten den uraren konposizioa lekuko airearen tenperaturaren eta kokapen geografikoaren araberakoa izango da, euriaren edo lurrazpiko uren araberakoa, hain zuzen ere. Egiaztatuta dago gizakia bizi den lekuko urteko batezbestekoaren euriaren δ18Ow-aren eta giza eskeletoaren hezurren fosfatoaren δ18Op-aren artean erlazio zuzena dagoela [39, 30]. Hau da, hortz eta hezurretako bioapatitoaren fosfatoan (δ18Op) eta karbonatoetan neurtzen diren oxigeno-isotopoen arrazoiak, gizakien mugikortasun-trazatzaile modura erabiltzen dira, balio horiek uraren oxigeno-isotopo (δ18Ow) balio baliokideetara bihurtuz literaturan aurkitzen diren ekuazio-bihurketa espezifikoen bidez [39, 40]. Gizakietan neurtuak diren balioak IAEA/WISER datu-basean azaltzen direnekin [41] alderatzen dira (10. irudia). IAEA/ WISER datu-basea ibaiko uren δ18O eta prezipitazio uren δ18O balioen mapak dira, eta eskuragarri daude Interneten [41]. 10. irudia. Momoitioko San Juan aztarnategiaren kokapena Ipar ekialdeko Iberiar Penintsulako uren δ18O balioen mapan [41,42]. EKAIA 36.indd 266 EKAIA 36.indd 266 26/11/19 10:04:25 26/11/19 10:04:25 https://doi.org/10.1387/ekaia.20841 267 Isotopo egonkorrak elikadura eta mugikortasun ikerketetan: Erdi Aroko zenbait aztarnategiren kasuak Esan bezala, gizakien fosfato biogenikoaren balioak edateko uraren balioetara eraldatu behar dira lehenik, eta ondoren, balio horiek erabili datu basekoekin alderatzeko, horrela 11. irudian ikus daiteke Momoitioko San Juan aztarnategiko gizakiek edandako uren δ18O balioak eta eskualdeko uren δ18Ow balioak kolore grisez mugatuta. Argi antzeman daiteke biztanleriaren gehiengoaren balioak eskualdeko δ18Ow balioen tartean daudela, kasu batzuk izan ezik. Eskualdeko δ18O balioen eremutik kanpo gelditzen diren gizakiek, batzuek eskualdekoek baino balio altuagoak erakusten dituztenez, jatorri eskualdea kostaldetik hurbilago edota klima epelago batean kokatuko lirateke. Beste batzuek, aldiz, eskualdekoek baino balio baxuagoak azaltzen dituztenek, klima hotzagoko edota garaiera altuagoko eskualde batean izango lukete jatorria. Estrontzio- eta oxigeno-isotopoak bi sistema isotopiko independente dira, baina biak konbinatuz gizabanako baten jatorrizko eremu posibleari buruzko informazioa ematen dute, eta, beraz, mugikortasun-ereduei buruzko informazioa ere bai [43]. Europan era honetako ikerketa-lan ugari ditugu: Neanderthalen migrazioak [16] eta Irlanda eta Eskoziako bikingoen kolonien azterketak [44] analizatu dituztenak, besteak beste. 11. irudia. Momoitioko San Juan aztarnategiko gizakien (ume, gazte eta helduen) δ18Op balioak. Eremu grisak aztarnategiko inguruko δ18Ow konposizioa mugatzen du, eremu urdinak eskualde hotzago edo garaiera altuago bateko isotopo-konposizioa eta eremu laranjak kostaldekoagoa edo epelagoa den eskualdeko isotopo-konposizioa. EKAIA 36.indd 267 EKAIA 36.indd 267 26/11/19 10:04:25 26/11/19 10:04:25 268 Ekaia, 2019, 36, 255-274 Iranzu Guede, Ainhoa Alonso-Olazabal, Maria Cruz Zuluaga, Luis Angel Ortega 2.3. Estrontzio-isotopoak Estrontzioa arroka, ur, lurzoru, landare eta animalietan kontzentrazio desberdinetan azaltzen den elementua da. Estrontzioak lau isotopo egonkor ditu 84Sr (% 0,56), 86Sr (% 9,86), 87Sr (% 7,0) eta 88Sr (% 82,58). Isotopo horietatik bat, 87Sr, erradiogenikoa da eta 87Rb isotopo erradioaktiboaren desintegraziotik eratorria da. Nahiz eta maila trofikoaren arabera organismoek duten Sr kontzentrazioa aldakorra izan, konposizio isotopikoa ez da aldakorra, alegia ez du frakzionaziorik pairatzen [45]. Datuak 87Sr/86Sr modura adierazten dira, eta 87Sr/86Sr arrazoia arrokaren adin eta arrokaren Rb/Sr konposizioaren araberakoa da [45]. Horrela, substratu geologiko ezberdinek 87Sr/86Sr arrazoi desberdinak dituzte aurkezten dituzten mineralen arabera eta adin geologikoaren arabera. Isotopo hauek ez dutenez frakzionaziorik pairatzen, arrokaren meteorizazioak Sr askatzen du mineraletatik, eta lurzoruko poroetako uren bidez barreiatzen da eta ekosisteman sartzen da. Ekosistema batean, beraz, lurzoru eta landareetan uzten duen seinale isotopikoa, animalia eta gizakietan islatuko da [27]. Beraz, gizakien hezurretako eta hortzetako fase mineralen 87Sr/86Sr arrazoia, gizakia bizi deneko eskualdeko geologiak baldintzatzen du. 12. irudia. Estrontzio-isotopoen ziklo geokimikoa. Izakiek estrontzioa ur eta elikagaien bitartez eskuratzen dute. Estrontzioa, hezur eta hortzetako esmaltearen hidroxiapatitoaren egitura mineralean kokatzen da, kaltzioa ordezkatuz (12. irudia). Gizaki ehunetako EKAIA 36.indd 268 EKAIA 36.indd 268 26/11/19 10:04:25 26/11/19 10:04:25 https://doi.org/10.1387/ekaia.20841 269 Isotopo egonkorrak elikadura eta mugikortasun ikerketetan: Erdi Aroko zenbait aztarnategiren kasuak 87Sr/86Sr arrazoiak kontsumitzen diren ur, landare eta animalien 87Sr/86Sr konposizioa islatzen dute eta hauek, eremu horretako arrokena islatuko dute hain zuzen ere. Esmaltea haurtzaroan eratzen da, eta haren konposizio isotopikoa ez da aldatzen bizitzan zehar [46]. Aldiz, hezurretako estrontzio arrazoia izakiaren bizitzan zehar berrorekatuz doa etengabe [47]. Kontuan hartuz garai hartako gizakiek soilik produktu lokalak jan eta edaten zituztela, esmalteko 87Sr/86Sr arrazoiak haurtzaroko etapan zeharreko elikagaien isotopo-konposizioa islatuko du, eta, beraz, haurtzaroan bizi izan ziren eskualdearena. Aldiz, hezurretako 87Sr/86Sr erlazioak heldua zen garaiko dieta eta, aldi berean, bizi izan zeneko eskualdearen geologia islatuko ditu. Eskualdeko 87Sr/86Sr arrazoiaren ezagutza beharrezkoa da eta horretarako material ezberdinak erabil daitezke (ura, lurzorua, landaredia eta fauna), baina bakoitzak bere abantailak eta desabantailak ditu. Esate baterako, gaur egungo materialak kutsatuak egon daitezke gizakiaren ekintzen ondorioz; aldiz, fauna arkeologikoa eta, bereziki, mikrofauna eta barraskiloak egokiagoak dira, ez direlako asko urruntzen bizi diren tokitik; horrela, horiek analizatuz, eskualdeko 87Sr/86Sr konposizioaren informazioa lortzen da. Beraz, gizakiek 87Sr/86Sr arrazoia bertako ingurunetik jaraunsten dutenez, bizileku-mugikortasun eta gizaki edo populazioen bizimodua ebalua daiteke estrontzio-isotopo sinadura aztertuz eskeletoko ehunetan. Besteak beste, Tausteko aztarnategian gizakien jatorriari buruzko informazio lortzeko 87Sr/86Sr analisiak egin ziren. Lehenik, eskualdeko 87Sr/86Sr ezagutzeko lurzoru eta ibaiko uren laginak analizatu ziren. 13. irudian ikus daiteke Tauste eskualdeko 87Sr/86Sr konposizioa kolore griseko eremuaren bidez irudikatua. Tausteko aztarnategia geologia nahiko homogeneodun eremu zabala betetzen duen Neogenoko materialetan kokatzen da (8. irudia) eta homogeneizatze geologiko honek eskualdeko isotopo-konposizioa nahiko mugatua izatea baldintzatzen du. Ondoren 87Sr/86Sr konposizioa gizakienekin alderatzen da, eta horretarako, gizakien esmalteaz gain hezurrak ere analizatu dira. Esmalteak umetan bizitako 87Sr/86Sr konposizioaren isla dira, eta, aldiz, hezurrak gizakia hil aurreko urteetako estrontzio isotopo-konposizioa azaltzen du. Horrela, bizitoki-aldaketarik izan bada, erraz ikusi ahalko litzateke. Tausteko gizaki gehienen 87Sr/86Sr arrazoiak eskualdeko isotopo-konposizioaren tartean kokatzen dira (13. irudia), han bertan jaiotakoak direla adieraziz, edo, gutxienez, jaio zireneko tokiaren eta hil zireneko tokiaren 87Sr/86Sr konposizioa berdina zela. Soilik T-24 laginari dagokion gizakiak azaltzen du esmaltean bestelakoa den 87Sr/86Sr konposizioa, kanpotarra dela adieraziz. Aipagarria da analizatutako hezurren artean T-32 gizakiak eskualdekoa ez den 87Sr/86Sr konposizioa azaltzen duela, esmalteak, ordea, lekuko konposizioa azaltzen du. Horrek adierazten digu Tausten jaioa zela, eta nagusitan bertatik alde egin zuela, hil aurretik berriro Tauste herrira bueltatzeko. Era berean, hezurretako 87Sr/86Sr konposizioa tokiko isotopoEKAIA 36.indd 269 EKAIA 36.indd 269 26/11/19 10:04:26 26/11/19 10:04:26 270 Ekaia, 2019, 36, 255-274 Iranzu Guede, Ainhoa Alonso-Olazabal, Maria Cruz Zuluaga, Luis Angel Ortega konposizioarekin birrorekatzeko bost urte behar dituenez, ondoriozta daiteke bost urte baino gutxiago egon zela Tausten bizitzen hil aurretik. 13. irudia. Tauste aztarnategiko gizakien aztarna, lurzoru eta ibaiko uren 87Sr/86Sr balioak. Eremu grisak eskualdeko 87Sr/86Sr balioa irudikatzen du, lurzoru eta uren analisien bidez lortu dena. Hala eta guztiz ere, oxigeno eta estrontzio isotopo-konposizioak ez dira erabat aurreikus daitezkeenak; izan ere, denboran zehar eskuragarri diren elikagaiekin aldatuz joan daitezkeelako. Hori dela eta, isotopo hauen balioak gizakien aztarnen eta kokapenaren arteko lotura egokiena aurreikusteko erabiltzen dira. 3. ONDORIOAK Gizakien hezur eta hortzetan neurtutako isotopo-erlazioak (δ13C, δ15N, δ18O eta 87Sr/86Sr) lagungarriak dira antzinako populazioen bizimoduari buruzko informazioa lortzeko, alegia, zein zen haien elikadura, gizartean izan zitezkeen ezberdintasun sozialak, mugikortasuna eta jatorria azter daitezke, besteak beste. Horrela, VI.-XIII. mendeetako aztarnategietako gizakien elikadura-ohiturak ezagutu izan ditugu, orojaleak ziren. Elikaduran denboran zeharreko ezberdintasunak ikusteko ere egokiak dira isotopo egonkorrak Momoitioko San Juan aztarnategiko gizakien kasuan, eta sexuaren eta adinaren araberako elikadura ezberdintasunak Tausteko biztanleriaren kasuan. Beste aldetik, populazioen mugikortasunari begira, garai honetan biztanleria orokorrean bertakoa da, eta soilik, gutxi batzuk dira kanpotik etorriak. Hala ere, emaitzen irakurketak egiteko garaian kontuan hartu behar dira isotopo bakoitzaren arrazoietan eragiten duten elikaduraz kanpoko beste baldintzak: baldintza klimatiko, geologiko edo antropikoak, hain zuzen ere. EKAIA 36.indd 270 EKAIA 36.indd 270 26/11/19 10:04:26 26/11/19 10:04:26
science
addi-bd3cd2b6235e
addi
cc-by-nc-sa 4.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/44725
Laser bidezko prozesu gehigarrietarako hauts-elikagailuen azterketa eta kalibrazioa.
Arrizubieta Arrate, Jon Iñaki ; Lamikiz Mentxaka, Aitzol; Ukar Arrien, Eneko ; Ortega Rodríguez, Naiara
2019
ERROR: type should be string, got "https://doi.org/10.1387/ekaia.20749 277 Laser bidezko prozesu gehigarrietarako hauts-elikagailuen azterketa eta kalibrazioa dela medio, bere barnerantz hedatzen dela onar daiteke. Laser-izpia posizio zehatz batean mantentzen deneko denbora hazten den heinean, oinarriaren tenperaturak igotzen jarraituko du, eta materiala urtu eta galda-bainua sortuko da. 2. irudia. LMD prozesuaren azpi-etapak. Hirugarren pausoan, aurrerago aipatu den pitatik zehar igarotzen den material gehigarria urtutako materialean injektatuko da, berau ere urtuz eta oinarri-materialarekin bat eginez. Azkenik, laugarren pausuan, laser-izpia fabrikatu nahi den piezaren gainetik mugituz doan heinean, aurreko denbora-aldiunean urtuta zegoen materiala solidotu egingo da. Aldiune jakin batean urtutako materialaren bolumena piezaren bolumen totalarekin alderatuz oso txikia denez, gainerako piezak bero-xurgagailu lana egiten du eta hozte-abiadura oso bizkorrak lortzen dira. Dindak zenbatetsi zuen bezala, 103-105 K · s–1 bitarteko hozte-abiadurak ohikoak dira LMD prozesuan [3]. Gainera, prozesu honek oinarriaren eta gehitutako materialaren arteko lotura mekanikoa bermatzen du, baina ez hori bakarrik, lotura metalurgikoa ere bermatzen da, eta ondorioz, bukaerako piezaren propietate mekanikoen jarraikortasuna [4]. Gehitutako materiala solidotu eta hoztean, pitak jarraitzen duen ibilbidean zehar lerro bat sortuko da, zeinaren geometria prozesuan erabilitako parametroen menpekoa izango baita. Lerro anitzen gainjartzeari esker, gehituriko materialaren azalerak sortuko dira, eta, azkenik, azalerak bata bestearen gainean kokatuz, geruzaz geruza, nahi den bukaerako hiru dimentsioko geometria lortuko da. 2. LMD PROZESUAREN EZAUGARRIAK LMD prozesua fabrikazio gehigarri zuzeneko teknologia da, eta haren ezaugarri nagusia material gehigarria zuzenean pitaren barnetik urtutako galda-bainura injektatzea da. Horri esker, % 100 dentsoak eta galdaketa bidez fabrikaturiko piezen propietateekin alderagarriak diren ezaugarriko piezak fabrikatu daitezke [4]. EKAIA 36.indd 277 EKAIA 36.indd 277 26/11/19 10:04:26 26/11/19 10:04:26\nhttps://doi.org/10.1387/ekaia.20749 279 Laser bidezko prozesu gehigarrietarako hauts-elikagailuen azterketa eta kalibrazioa 4. irudia. LMD sistemarentzako muntaia-aukera desberdinak: a) Ibarmiaren makina hibrido kartesiarra [5]; b) Robot antropomorfikoa. Material gehigarria bi modutan txerta daiteke urtutako galda-bainuan, hari- edo hauts-formatuan. Haria erabiltzen duten prozesuen elikadura-sistema askoz garatuago dauden soldadura-ekipoetan oinarritzen denez [8], arlo honetako berrikuntzak gutxi dira. Hauts-formatuko material gehigarria erabiltzen duten makinak berritzaileagoak dira, eta, hortaz, LMD prozesuak beharrezkoa duen hauts-emari zehatza eta egonkortasuna eskaintzeko gai diren elikagailuen azterketa ezinbestekoa da. 3. LMD PROZESUAN ERABILITAKO HAUTS-ELIKAGAILUAK LMD prozesuko aldagairik garrantzitsuenetakoa pitara bideratzen den hauts-fluxua da, hau da, prozesuak urtutako galda-bainura bideratzen duen denbora-unitateko hauts kopurua [9]. Masa-fluxuak ez du bakarrik prozesu gehigarriaren ondoriozko kordoi-altueraren gain eragin zuzena [10], prozesuaren egonkortasunean ere eragin zuzena dauka [11]. Hortaz, LMD prozesuan emaitza onargarriak lortu nahi badira, funtsezkoa da hauts-emari konstantea bermatzea. LMD prozesuan erabiltzen diren hauts mota askotarikoak direla eta (tamaina, forma, propietatea, … ezberdinekoak), kasik ezinezkoa da horiek guztiak hauts-elikagailu mota bakarrarekin elikatzea. Hauts-elikagailu mota egokiaren aukeraketa funtsezkoa da hauts-fluxu egonkorra lortzeko. Hauts-elikagailuak beren lan-printzipioaren arabera sailkatzen dira, eta honako 4 mota hauek bereiz daitezke aplikazio industrialetarako [1]: 1. Grabitatean oinarrituriko hauts-elikagailuak. EKAIA 36.indd 279 EKAIA 36.indd 279 26/11/19 10:04:27 26/11/19 10:04:27\n282 Ekaia, 2019, 36, 275-290 Jon Iñaki Arrizubieta, Aitzol Lamikiz, Eneko Ukar, Naiara Ortega 3.3. Fluidizazioan oinarrituriko hauts-elikagailuak Elikagailu hauen funtzionamendua hauts-aleen fluidizazio-printzipioan oinarritzen da, eta LMDko prozesuan erabiltzen den pitarainoko garraioa fluidizazio-egoera horretan egiten da, elikagailuan eta arrasterako gas bera erabiliz. Fludizazioan oinarrituriko hauts-elikagailuek eraikuntza sinplea dute, elementu mekanikoen arteko mugimendu eza eta hauts-emari baxu eta ertainetarako egonkortasunaren abantailak eskaintzen dituzte [13]. Elikadura-sistemaren funtzionamendua honako hau da: gas-emari jakina hautsa barnean daukan ganbera itxira sartzen da. Gas-fluxua ganberaren behealdean kokaturiko iragazkitik zehar igaro eta difuso bihurtzen da, biltegian dagoen hautsa bere baitan fluidizatuz, eta ondorioz, barnean harrapatuz, ikus 7. irudia. Behin hautsa fluidizatua izan denean, gas-emaria oztopo baten gainetik igaroarazten da, LMD prozesuko pitara helaraziko den hauts-emaria kontrolatu ahal izateko. Azken hamarkadetan zehar konfigurazio desberdin gutxi batzuk agertu izan diren arren, haien artean alderatuz gero, guztiek dauzkate abantailak eta desabantailak, eta bakoitza material jakin baterako edo batzuetarako izango da egokia. Aurki daitezkeen konfigurazio askotarikoak Suri eta Horiok laburbildu dituzte [14]. 7. irudia. a) Fluidizazioan oinarritutako hauts-elikagailuaren eskema; b) elikagailuaren argazkia. 3.4. Dardarazko hauts-elikagailuak Dardarazko hauts-elikagailuen diseinua oso sinplea da, eta kanpoko elementu bibratzaile batek kitzikaturiko malda zehatzeko irristan oinarritzen dira. Toberatik irteten diren hauts-aleak irristan zehar jauzika doaz irteerara heldu arte [15]. Dardarazko hauts-elikagailuak egokiro funtzionatzen du 8 eta 2.000 g · min–1 bitarteko fluxu masikoentzat, % ±1eko EKAIA 36.indd 282 EKAIA 36.indd 282 26/11/19 10:04:28 26/11/19 10:04:28\n286 Ekaia, 2019, 36, 275-290 Jon Iñaki Arrizubieta, Aitzol Lamikiz, Eneko Ukar, Naiara Ortega 5.3. Hautsaren trinkotze-koefizientearen balioztatze esperimentala Trinkotze-maila esperimentalki kalkulatzeko, hotzetako erretxina bidez hauts-formatuko materialaren itxurazko dentsitatea neurtzeko erabilitako ontzia inguratu da, erretxina hauts-aleen arteko hutsuneetan sartu eta aleak elkarren artean lotzeko. Erretxina gogortutakoan, multzoa lixatu eta leundu da, 10. irudian erakusten den moduko sekzioa lortuz. 10. irudia. AISI 316L eta Inconel 718ren hautsa hotzeko erretxina bidez trinkotuta eta irudi-tratamendu bidez argazkiaren sekzioak mozten dituen aleak nabarmenduta. Horren ostean, mikroskopio optiko bidez, argazkia atera zaio. Sekzioak mozten dituen hauts-aleek erretxinak baino mikroskopio-argiaren islatze maila altuagoa dutenez, erreminta matematiko bidez aleen azaleraren eta azalera totalaren arteko erlazioa kalkulatu da (ikus 3. taula). Balioztatze esperimentalaren bidez lortutako trinkotze-koefizientea pisatze bidez kalkulaturikoaren antzekoa da, % 15 baino errore txikiagoa duena. Errore honen arrazoia hautsa kapsulatzeko erabilitako metodoan dago; izan ere, erretxinak hauts-aleen arteko hutsuneak betetzean hauei EKAIA 36.indd 286 EKAIA 36.indd 286 26/11/19 10:04:29 26/11/19 10:04:29\nhttps://doi.org/10.1387/ekaia.20749 287 Laser bidezko prozesu gehigarrietarako hauts-elikagailuen azterketa eta kalibrazioa eragiten dien bulkada airearena baino handiagoa da; hortaz aleen arteko hutsuneak handitu egin dira. Bestalde, aipatu beharra dago bolumeneko trinkotze-koefizientea azalerako balio batekin alderatzen dela, eta horrek ere neurketan errorea sartzen duela. Hala ere, hauts-aleen trinkotzearen irudia eskuratzeko metodo baliagarritzat jo da. 3. taula. Aztertutako hautsen ezaugarriak eta trinkotze-koefizientea. Materiala Trinkotze-koefizientea AISI 316 0,501 Inconel 718 0,519 5.4. Hauts-elikagailuaren kalibrazio-kurbaren balioztatzea Elikagailuaren irteerako hauts-emaria eta diskoaren biraketa-abiaduraren arteko erlazioa zehazten duen formula balioztatzeko, aztertutako hiru hauts-formatuko materialaren emariak esperimentalki neurtu dira. Material bakoitzarentzat 0.5, 1, 1,5 eta 2 bira minutuko abiaduretan egin dira neurketak, eta kasu bakoitzean hiru neurketa egin dira: erakusten diren balioak horien batezbestekoak dira. Neurketa bakoitzaren aurretik, hautsa biltzeko erabili den ontzia pisatu egin da, erreferentzia-balioa eta saiakuntza bakoitzean lortutako pisu-gehikuntza zehaztu ahal izateko. Elikagailua martxan jartzean agertzen den hasierako egoera iragankorrak eta itzaltzerakoan gerta daitezkeen ezegonkortasunek neurketaren gain izan dezaketen eragina baztertzeko, elikagailua martxan jarri eta egonkortu ostean egin dira neurketak. Horretarako, ontzia pitaren azpian jartzen den aldiunean hasi da denbora neurtzen eta neurketak irauten dituen bi minutuak igarotakoan, ontzia baztertu egin da eta gero itzali da elikagailua. Modu horretan, neurketak egoera egonkorrean egin direla bermatu daiteke. Azkenik, kalkulu-orri baten bidez biraketa-abiadura bakoitzerako ontzian pilatutako hautsaren pisuen batezbestekoak kalkulatu dira eta denbora unitateko, kasu honetan minutuko, hauts-emariak. Lortutako emaitzen adierazpen grafikoak 11. irudian erakusten dira. Biraketa abiadura berdinerako, AISI 316L materialaren fluxua txikiagoa da, material honen dentsitatea beste biena baino txikiagoa delako. Hortaz, hautsaren trinkotze-koefizienteak lortutako kurbaren maldan eragin zuzena duela ondorioztatu da. Hala ere, badira beste parametro batzuk hauts-emarian eragina dutenak; besteak beste, hauts-partikulen jariakortasuna edo toberatik disko birakariko artekara mugitzeko duten gaitasuna. Inconel 718aren kasuan lortutako kalibrazio kurbak beste bi maEKAIA 36.indd 287 EKAIA 36.indd 287 26/11/19 10:04:30 26/11/19 10:04:30"
science
addi-9083dbe384d5
addi
cc-by-nc-sa 4.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/44726
Denborazko serieen sailkapen goiztiarra helburu anitzeko optimizazio problema gisa aztertua.
Arrieta, Irati; Mendiburu Alberro, Alexander ; Mori Carrascal, Usue ; Lozano Alonso, José Antonio
2019
292 Ekaia, 2019, 36, 291-310 Irati Arrieta, Usue Mori, Alexander Mendiburu, Jose A. Lozano 1. SARRERA Azken urteetan, datuak jaso eta gordetzeko baliabide eta ahalmenen hobekuntza dela eta, datu-base oso handiak eskura daitezke hainbat aplikazio-eremutan. Egoera honetan, datu multzo handietatik abiatuz informazio erabilgarria ateratzeko beharra eta interesa areagotu da eta honekin batera datu-meatzaritza arloaren garrantzia ezinbestekoa bilakatu da [1]. Biltzen eta gordetzen diren datuetatik askok izaera tenporala dute, hau da, denboraren araberako ordena bat dute eta, beraz, azken urteotan denborazko seriez osatutako datu-baseei buruz hitz egiten hasi gara. Datu-base hauek ezaugarri bereziak dituzte, hala nola, aldagaien denboraren araberako korrelazioa eta baita neurketetan agertu ohi den zarata ere [2]. Hau hala, azken urteotan zientzialarien komunitatea datu-meatzaritzako ataza ohikoak datu-base mota hauetara hedatzen saiatu da, hainbat soluzio berri proposatuz [3]. Datu-meatzaritzako ataza guztietatik, sailkapen gainbegiratua da ohikoenetako bat eta denborazko serieen datu-baseetan ere arreta handia eman zaio problema honi [4]. Zehazki, denborazko serieen sailkapeneko problema batean, serie bakoitza klase edo multzo baten partaide da. Honela, klase ezaguna duten serieen datu-base batetik abiatuz, eredu bat eraikitzea da helburua, ondoren, klase ezezagunak dituzten serie berrien klasea aurresateko erabil dezakeguna. Xedea, beraz, eredu ahalik eta zehatzena eraikitzea da, klase-iragarpenak ahalik eta ondoen egingo dituena. Batzuetan, serieen neurketa guztiak ez dauzkagu hasieratik eskuragarri, hau da, sailkatu nahi ditugun serieak denboran zehar jasotzen ditugu, eta denbora istant bakoitzean neurketa bat(zuk) gehiago eskuratzen dira. Egoera honetan, klase iragarpenak ahalik eta azkarren egitea interesgarria izan daiteke, datuak biltzeak dakartzan kostuengatik edo itxoiteak ekar ditzakeen beste ondorio kaltegarriengatik. Kasu honetan, helburua da, eredu zehatzena eta aldi berean iragarpen azkarrenak egingo dituena eraikitzea izango da. Kontrajarriak diren bi helburu izango ditugu, beraz: zehaztasuna eta azkartasuna, logikoa baita pentsatzea zenbat eta seriearen puntu gehiago eduki eskuragai orduan eta errazagoa izango dela sailkapen onak egitea, eta alderantziz. Problema honi denborazko serieen gainbegiratutako sailkapen goiztiarra deitzen zaio eta sailkapen gainbegiratu klasikoaren hedapen bat da [5]. Denborazko serieen sailkapen goiztiarra orain arte helburu-funtzio bakarreko optimizazio problema gisa aztertu da [6], hau da, zehaztasun balio batzuk aurrez finkatuz, iragarpenak ahalik eta azkarren egitea izan da helburu. Nahiz eta emaitza onak lortu diren, askotan zaila izaten da zehaztasun maila aurrez finkatzea, eta gainera, erabiltzaile ezberdinak zehaztasun behar ezberdinak izan ditzakete. Hau honela, lan honen helburua bi helEKAIA 36.indd 292 EKAIA 36.indd 292 26/11/19 10:04:31 26/11/19 10:04:31 https://doi.org/10.1387/ekaia.19696 293 Denborazko serieen sailkapen goiztiarra helburu anitzeko optimizazio problema gisa aztertua buru-fun tzioak aldi berean optimizatzea da, helburu anitzeko optimizazio teknikak erabiliz. Horretarako, helburu-funtzio bakarreko eredu bat hartu dugu oinarritzat, zehazki [7] eta, honetatik abiatuz, bi helburuko problema batera hedatzeko egin beharreko aldaketak egin ditugu. Lan hau honako atal hauetan banatzen da: 2. kapituluan denborazko serieen sailkapen goiztiarra era formalean definituko dugu eta beste zenbait oinarrizko kontzepturi sarrera emango diogu, eta, ondoren, (lan honetan) oinarritzat hartu dugun helburu bakarreko metodoa azalduko dugu; 3. atalean proposatutako eredua eraikitzeko pausoak azalduko dira banan-banan eta, behin eraikita, ereduaren erabilera nola egin zehaztuko dugu; 4. atalean eredua ebaluatzeko egindako esperimentuak eta lortutako emaitzak azalduko ditugu eta, azkenik, 5. atalean, ateratako ondorio nagusiak laburtuko dira, etorkizunerako lan-ildoak ere zehaztuz. 2. DENBORAZKO SERIEEN SAILKAPEN GOIZTIARRA Esan bezala, atal honetan oinarrizko definizio batzuekin eta denborazko serieen sailkapen goiztiarra problemaren definizioarekin hasiko gara, eta, ondoren, azalduko dugu guk proposatutako metodoak oinarritzat hartzen den helburu bakarreko metodologia. 2.1. Problemaren definizioa eta oinarrizko kontzeptu batzuk Denborazko serie bat L luzera finituko ordenatutako tupla sekuentzia bat da: TS = {(t1, x1), ..., (tL , xL)}. xi balioak zenbaki errealak izaten dira normalean (denborazko seriearen balioak) eta ti aldagaiak balio positibo eta gorrakorrak dira (denborak). Gainera, TS|l = {(t1, x1), ..., (tl, xl)} sekuentziari TS denborazko seriearen l istanterainoko trunkaketa deritzogu, non, l < L. Azken urteetan, teknologiaren aurrerapenei esker, aplikazio eremu askotan sortzen diren datuak, denboran zehar jasotzen dira. Hau dela eta, denborazko serieen datu-baseak aztertu eta hauetatik informazio erabilgarria ateratzeko beharra nagusitu da. Honelako datu-baseekin burutu ohi diren ataza ohikoen artean, gainbegiratutako sailkapena izeneko problema dugu, artikulu honen oinarri izango den problema [3]. Problema honetan TS = {(TS1, CL1), ..., (TSn, CLn)} denborazko seriez osatutako entrenamendu multzo edo entrenamendu datu-basetik abiatuko gara non, CLi, TSi serieari dagokion klasea den. Egoera honetan, denborazko serieen sailkapen gainbegiratuaren helburua, TSi serieak eta CLi haien klaseen arteko erlazioa jasoko duen eredu bat eraikitzea da, sailkatu gabeko serie berrien klaseak ahalik eta zehatzen iragarriko dituena (ikus 1. irudia). Hau da, ezaguna den informazio batetik abiatuz, aurrerago eze- EKAIA 36.indd 293 EKAIA 36.indd 293 26/11/19 10:04:31 26/11/19 10:04:31 https://doi.org/10.1387/ekaia.19696 295 Denborazko serieen sailkapen goiztiarra helburu anitzeko optimizazio problema gisa aztertua Problema hau datuak jasotzeak kostu handia duenean edo klasea berandu asmatzeak ondorio kaltegarriak dituenean agertzen zaigu. Esate baterako, ospitale batean egindako lanean [8] ikusi zuten sepsis gaixotasunaz diagnostikatutako jaio berrien bihotz taupadek emandako denborazko serieek ez-ohiko formak hartzen zituztela 24 orduko taupada azterketa batean. Bihotz-taupaden denborazko serieak monitorizatuz eta serie horiek ahalik eta azkarren sailkatuz, diagnosia jakin daiteke 24 orduak igaro baino lehen, eta horren arabera tratamendu egokiarekin has daiteke lehenbailehen. Era berean, beste hainbat aplikazio ditu problemak [5, 6, 7]. Ohartzekoa da, sailkapen gainbegiratuaren helburua zela eredu ahalik eta zehatzena lortzea. Orain, ordea, bi helburu kontrajarri dauzkagu: zehaztasuna eta azkartasuna, logikoa baita pentsatzea seriearen puntu gehiago eskuragarri dauzkagunean, informazio gehiago dugula, eta ondorioz iragarpen zehatzak egitea errazagoa dela. Helburua beraz, bi helburu horien arteko oreka lortzea izango da. 2.2. Helburu-funtzio bakarrean oinarritutako metodo bat Eredu honen lehen osagaia sailkatzaile probabilistiko multzo bat izango da {ht}Lt=1, Gauss-Prozesu-etan [9] oinarritutako sailkatzaile multzoa, hain zuzen ere. Hauen helburua denbora istant ezberdinetan serie bat zein klasetakoa den iragartzea izango da, edo zehazkiago, klase bakoitzari probabilitate bat esleitzea. Beraz, {ht} sailkatzaileak t denboran eskuragai dagoen seriearen zatia hartuko du sarreran eta klase bakoitzari dagokion probabilitatea itzuliko du irteeran. Sailkatzaile hauek TS = {(TS1, CL1), ..., (TSn, CLn)} entrenamendu datu-base bat erabiliz eraikiko dira 2. irudian ikus daitekeen prozesuari jarraituz. Eraketa-prozesu honi buruzko eta ikasketa algoritmoari buruzko informazio zehatzagoa [7] artikuluan aurki daiteke. 2. irudia. ht sailkatzaile probabilistikoen eraikuntza prozesua. Puntu honetara iritsita, ohartu gaitezen, denbora istant bakoitzean, klase iragarpen bat eskaintzen digula metodoak beti, baina oraindik ez dugu inolako informaziorik iragarpen hauen fidagarritasunaren inguruan. Beraz, {ht}kt=1 informazioa gelditze-erregela batekin konbinatuko dugu. EKAIA 36.indd 295 EKAIA 36.indd 295 26/11/19 10:04:31 26/11/19 10:04:31 296 Ekaia, 2019, 36, 291-310 Irati Arrieta, Usue Mori, Alexander Mendiburu, Jose A. Lozano Erregela hauek askotariko forma eta itxurak izan ditzakete baina [7] lanean eraginkorren suertatu zen erregelak honako itxura hau zuen: (1) non (p1t, p2t, ..., pkt) ht-k t unean serie zehatz batentzat klase bakoitzerako jaulkitako probabilitateak diren. γ = (γ1, γ2, γ3, γ4) – 1 eta 1 arteko balioak hartuko dituzten parametroak dira eta pt1–k eta pt2–k istant horretan (t) sailkatzaile probabilistikoak iragarritako lehenengo eta bigarren probabilitate handienak dira. Honelako erregela batek 0 itzultzen badu, iragarpena egiteko informazio nahikorik ez dagoela onartzen da eta datu gehiago jaso arte itxaron beharko dugu. Aldiz, 1 ematen badu, geratu egingo gara eta klase iragarpena egingo da, iragarriko den klasea momentu horretan probabilitate handiena daukan klasea izanik. Ohartu gaitezen, sγ gelditze-erregelak γ parametro bektorearen menpekoak direla, hau da, γ1, γ2, γ3, γ4 parametroei balio ezberdinak emanez, gelditze-erregela ezberdinak lortzen direla. Beraz, hauxe da galdera: gelditze-erregela guztietatik, zein(tzuk) dira egokienak? Galdera horri erantzuna bilatzeko, gelditze-erregela bat ebaluatzeko gai izan behar dugu, bere kalitatea balio numeriko baten bidez adieraziz. Hau hala, [6, 7] lanetan, bi kostu-funtzio definitu zituzten bi helburu hauek kuantifikatzeko. Hasteko, Ca funtzioari zehaztasun kostua deritzo, eta honela definituko dugu: (2) non, TS entrenatzeko serieen multzoa den, {h1, h2, ..., hL} eraiki ditugun sailkatzaile probabilistikoen multzoa eta sγ ebaluatu nahi dugun gel ditze-erregela. CLx eta CˆLx, x denborazko seriearen benetako klasea eta sailkatzaile goiztiarrak (sailkatzaile probabilistiko eta gelditze-erregelaren konbinazioak) aurresandako klasea diren, hurrenez hurren. I funtzioak 1 itzultzen du barruko baldintza egia bada, eta 0 bestela. Ohart(u) gaitezen, kostu hau zenbat eta txikiagoa izan, gelditze-erregela hobea (zehatzagoa) izango dela. Aldiz, Ce azkartasun kostua deituko dugu, eta sailkatzaile probabilistiko multzoarekin eta gelditze-erregela horrekin egindako sailkapenak zeinen goiztiarrak diren neurtuko du: https://doi.org/10.1387/ekaia.19696 297 Denborazko serieen sailkapen goiztiarra helburu anitzeko optimizazio problema gisa aztertua non, t*x, gelditze-erregelak x serieari buruzko klase iragarpena egiteko gai den lehenengo unea den (hau da, 1 itzultzen duen lehen unea), eta Lx x seriearen luzera den. Ohartu gaitezen, kostu hau zenbat eta txikiagoa izan, gelditze-erregela hobea izango dela, hau da, iragarpenak goiztiarragoak izango dira. Ohartu, metodoaren helburua orain entrenamendu datu-basean sortutako Ca eta Ce kostuak ahalik eta txikienak dituen gelditze-erregela bilatzea dela. Ohartu, bi kostu-funtzio kontrajarri minimizatu nahi direla aldi berean. Hau da, zehaztasuna oso altua lortzeak, normalean klase iragarpenak beranduago egitea ekarriko duela, serieen informazio gehiago izan arte itxoin beharko dugulako. Hau ikusirik, [6] lanean, bi kostu-funtzio hauek bakar batean konbinatu zituzten: (4) non, α bi kostuen arteko oreka moldatzeko erabiltzaileak aurrez definitu beharreko parametro bat den. Metodoaren azken pausoa, beraz, honako helburu bakarreko optimizazio-problema hau ebaztea da: 298 Ekaia, 2019, 36, 291-310 Irati Arrieta, Usue Mori, Alexander Mendiburu, Jose A. Lozano 3. DENBORAZKO SERIEEN SAILKAPENA HELBURU ANITZEKO EREDU BAT ERABILIZ Atal honetan, denborazko serieen sailkapen goiztiarrerako proposatzen dugun ereduaren eraikuntza eta erabilera aurkeztuko ditugu. Ikusiko dugun moduan, eredu honen ezaugarri nagusia eta, ondorioz, lanaren ekarpen garrantzitsuena izango da lehenengo aldiz formulatzea eta ebaztea, helburu anitzeko problema bezala, sailkapen goiztiarraren problema. 3.1. Ereduaren eraikuntza Ondorengo paragrafoetan, ereduaren eraikuntzan sakonduko dugu eta metodoaren osagai ezberdinak zeintzuk diren eta nola lortzen diren azalduko dugu banan-banan. Hasteko, eredu honen lehen osagaiak zuzenean eratortzen dira aurreko atalean azaldutako helburu bakarreko metodotik. Hala, bi osagarri nagusi ditu: sailkatzaile probabilistiko batzuk ({h1, h2, ..., hL}) eta gelditze-erregela sorta bat ({sγ1, sγ2, ..., sγs}). Sailkatzaile probabilistikoak aurreko atalean azaldu moduan eraikiko dira, zuzenean oinarrizko helburu bakarreko metodoan [6] egin bezala. Gelditze-erregelen itxura ere 1. ekuazioan erakutsitakoa izango da, hauek eman dituzten emaitza onak ikusirik aldaketarik ez egitea erabaki baitugu. Gainera, sγ gelditze-erregelak, γ parametroen guztiz menpe daudela esan dugu jada aurreko atalean, eta definitu ditugu gelditze-erregela ezberdinak ebaluatzeko prozedura bat 2. eta 3. ekuazioetan oinarrituz. Lan honetan proposatutako metodoak, azken pausoan erakutsiko du helburu bakarreko oinarrizko metodoarekiko ezberdintasuna. Azken pauso honetan, Ca eta Ce kostu-funtzio hauek minimizatuko dituen γ bektorea lortzea zen helburua, hau da, gelditze-erregela optimoa(k) lortzea. Helburu-bakarreko metodoan, bi kostu-funtzioak bakar batean konbinatzea proposatzen zen (ikus 4. eta 6. ekuazioak) eta aipatu dugu, honek zenbait desabantaila sortzen dituela. Hau guztia ikusirik, guk, lan honetan, problema, helburu-funtzio bakarreko problema gisa modelatu beharrean, bi helburu-funtzioko problema bezala ebatziko dugu. Zehazki honako optimizazio problema hau ebatzi nahiko dugu: https://doi.org/10.1387/ekaia.19696 299 Denborazko serieen sailkapen goiztiarra helburu anitzeko optimizazio problema gisa aztertua Ohartu gaitezen, helburu-funtzio anitzeko optimizazioan, soluzioak elkarren artean konparatzea ez dela batere erraza. Noiz da soluzio bat beste bat baino hobea? Soluzio bat beste bat baino hobea al da helburu batean hobea bada eta bestean ez? Galdera hauei erantzuna emateko sortu zen Pareto irizpidea. Helburu anitzeko optimizazio-problema batean, x1 eta x2 bi soluzio posible izanik, x1 soluzioak x2 soluzioa dominatzen duela esaten da honako bi baldintza hauek betetzen baditu: helburu guztietarako, f(x1) ez da f(x2) baino okerragoa eta helburu baterako behintzat, f(x1) f(x2) baino hobea da. Gainera, demagun soluzio posibleen espazioan ez dela existitzen beste soluziorik x1 soluzioa dominatzen duenik. Orduan, x1 soluzio ez dominatua edo Pareto-soluzioa dela esaten da. Soluzio ez dominatu guztien multzoari edo Pareto-soluzio guztiek sortzen duten multzoari soluzio ez-dominatuen frontea deituko diogu eta F1 idatziko dugu. Beraz, soluzio ez dominatuen frontea, helburu anitzeko problemaren soluzio onenek osatzen dute, eta gure helburua izango da 6. ekuazioan adierazitako optimizazio problemaren soluzio ez dominatuen frontea bilatzea, hau da, zehaztasun eta azkartasun kostu ez-dominatuak dituzten gelditze-erregelen multzoa aurkitzea. Multzo hau, hasieran aipatu moduan, ({sγ1, sγ2, ..., sγs}) bezala adieraziko dugu eta metodoaren bigarren osagaia izango da. Honelako helburu anitzeko optimizazio-problemak ebazteko eta soluzio ez dominatuen frontea bilatzeko hainbat metodo ezberdin existitzen dira, baina guk, aurreko kasuan bezala, algoritmo genetiko bat erabiliko dugu gure kostu-funtzioen itxura ezezaguna delako. Zehazki, helburu anitzeko optimizazio-problemak ebazteko algoritmo genetiko ezagunenetako bat erabiliko dugu, hain zuzen NSGA-II algoritmoa [11]. Gogoan izan, metodo honen bitartez zuzenean soluzio multzo bat lortuko dugula, hau da {γ1, γ2, ..., γs} bektore sorta bat eta ondorioz, ({sγ1, sγ2, ..., sγs}) gelditze-erregela sorta bat. Gelditze-erregela bakoitzak bi kostuen arteko oreka ezberdina eskainiko digu eta hau izango da helburu bakarreko metodoarekiko ezberdintasun eta abantaila nabariena: erabiltzaileak, gelditze-erregela ezberdinek emandako emaitzak ikusita, gehien komeni zaiona hautatzeko aukera izango du, zehaztasun eta azkartasun beharren arabera. Metodo honekin, jada ez da beharrezkoa izango aldez aurretik azkartasun eta zehaztasunari eman beharreko garrantzia zehaztea, metodoak berak bi helburu hauek modu ezberdinetan orekatzen dituen soluzio sorta bat emango baitigu algoritmoaren exekuzio bakarrean. Gainera, optimizazio probleman kostu-funtzio bakoitza bere aldetik agertzeak, halakoak eskala ez-berdinetan egotea baimentzen du, helburu-bakarreko metodoaren bigarren desabantaila nagusia ekidinez. EKAIA 36.indd 299 EKAIA 36.indd 299 26/11/19 10:04:32 26/11/19 10:04:32 300 Ekaia, 2019, 36, 291-310 Irati Arrieta, Usue Mori, Alexander Mendiburu, Jose A. Lozano 3.2. Ereduaren erabilera Behin eredua eraiki dugula, hau nola erabili azaldu behar dugu. Ikusi dugun moduan, helburu bakarreko eta helburu anitzeko ereduek emandako soluzioak oso ezberdinak dira (gelditze-erregela bat batean eta gel di tzeerregela multzo bat, bestean), beraz erabilera ere apur bat ezberdina izango da. Helburu bakarreko metodoak, aukeratutako α baliorako soluzio bakar bat itzuliko du. Beraz gelditze-erregela hau sailkatzaile probabilistikoekin batera zuzenean erabil dezakegu sailkapen goiztiarrak egiteko. Serie zati berri bat iristen zaigun bakoitzean, istant horri dagokion sailkatzaile probabilistikoari emango diogu sarreratzat delako serie zati hori, eta momentu horretan klase bakoitzari dagozkion probabilitateak lortuko ditugu. Ondoren, probabilitate hauek gelditze-erregelan sartuko ditugu 0 edo 1 emaitza lortuz. 0 emaitza lortuz gero, iragarpena oraindik fidagarria ez dela esan nahiko du eta datu gehiagoren zain geratuko gara; aldiz, 1 balioa lortuz gero momentuko klase-iragarpenarekin geratuko gara. 3. irudia. Helburu anitzeko ereduaren erabilera. Bestalde, bi helburu-funtzioko metodoan, gelditze-erregela multzo bat lortuko dugu: Pareto-Soluzioen multzoa. 3. irudian ikus daitekeen bezala, erabiltzaileak gelditze-erregela hauetatik bat aukeratuko du, haren zehaztasun- eta azkartasun-beharrei erantzungo diena. Horretarako, entrenamendu datu-basean lortutako azkartasun eta zehaztasun kostuak erabiliko ditu EKAIA 36.indd 300 EKAIA 36.indd 300 26/11/19 10:04:32 26/11/19 10:04:32 302 Ekaia, 2019, 36, 291-310 Irati Arrieta, Usue Mori, Alexander Mendiburu, Jose A. Lozano ketak bidezkoa izaten jarraitzen du. Gainera, UCR artxiboko datu-baseak ehundaka artikulu zientifikotan erabili dira gaur arte eta ikusi da guztiek ikasketa prozesuak aurrera eramateko nahikoa handiak direla eta orokorrean, tamainak baino, beste faktore batzuek (klase kopurua, serieen itxura eta luzera, klaseen arteko ezberdintasuna) dutela eragin handiena lortutako emaitzetan. Aspektu horietan, aukeratutako datu-baseek ezaugarri ezberdinak dauzkate. 1. taulan laburbiltzen dira datu bakoitzaren ezaugarri batzuk. Nabarmendu dezagun ezen artxibo honetako datu-base bakoitzak ez duela zerikusirik besteekin, ezaugarri ezberdinak dauzkala eta problema guztiz ezberdin bati dagokiola. Adibide gisa, ECG200 datu baseak 200 bihotz-taupaden serieak jasotzen ditu eta bi klaseak taupada normalak eta miokardioko infartua pairatzen dutenak banatzen ditu; edo I talyPowerDemand datu baseak Italiako hilabeteko luzerako elektrizitate kontsumoaren serieak jasotzen ditu, lehenengo klasekoak urritik martxorako (udazkena-uda) kontsumoak direlarik eta bigarren klasekoak apiriletik irailera artekoak (udaberri-uda). Datu-base bakoitzaren azalpen zehatza, serieen irudiak eta klaseen esanahiak UCR artxiboan bertan edo [16] helbidean aurkitu daitezke. 4.2. Parametroen aukeraketa Esperimentazioan gure metodoa exekutatzeaz gain, helburu-funtzio bateko ereduarekin konparatu nahi izan ditugu emaitzak, beraz, hori ere doitu eta exekutatu dugu. Helburu bakarreko metodoan, jatorrizko lanean egindako esperimentazioa errepikatu dugu: R-ko GA [12] paketea erabili dugu algoritmo genetikoak inplementatzeko eta aldatu dugun parametro bakarra iterazio kopurua izan da, maxiter = 10. Algoritmo honek linealki eskalatutako Fitness-aren araberako aukeraketa erabiltzen du aukeraketarako; aritmetika lokaleko gurutzaketa, gurutzaketarako; eta ausazko mutazio ez-uniformea, mutaziorako [10, 13, 14]. Beste parametroak defektuz dauden bezala utzi ditugu: pcrossover = 0.8 (gurutzaketa probabilitatea) eta pmutation = 0.1 (mutazio probabilitatea). Gainera, metodo honen esperimentazioa (α ∈ {0.1, 0.2, 0.3, 0.4, 0.5, 0.6, 0.7, 0.8, 0.9}) 9 pisu balioetarako burutu dugu, guztira datu-base bakoitzerako 9 soluzio (gelditze-erregela) lortuz. Bi kostu-funtzioko eredua optimizatzeko, R-ko mco paketeko nsga2 [17] algoritmoa erabili dugu. Algoritmo genetiko honetan, aukeraketa gauzatzeko binakako lehiaketa bidezko aukeraketa erabiltzen da, gurutzaketarako gurutzaketa binario simulatua eta mutaziorako mutazio polinomiala [10, 13, 14]. Parametro gehienak, defektuz dauden bezala utzi ditugu: cprob = 0.7 (gurutzaketa probabilitatea), cdist = 5 (n-ren balioa), mprob = 0.2 (mutazio probabilitatea) eta mdist = 10 (ηm-ren balioa). Bestalde, aurrekoan bezala, aldatu dugun parametro bakarra popsize parameEKAIA 36.indd 302 EKAIA 36.indd 302 26/11/19 10:04:32 26/11/19 10:04:32 https://doi.org/10.1387/ekaia.19696 303 Denborazko serieen sailkapen goiztiarra helburu anitzeko optimizazio problema gisa aztertua troa izan da, defektuz popsize = 100 (populazioaren tamaina) da, baina, guk, popsize = 32 definitu dugu, kodea azkarrago exekutatu ahal izateko. 4.3. Ebaluazio metodoa UCR artxiboan datuak jada bi multzotan banatuta hartu ditugu UCR artxibotik [15], alde batetik entrenamendu multzoa eta bestetik test multzoa. Aurrerago, beste ereduen emaitzekin konparatu ahal izateko, horrela mantendu ditugu. Beraz, entrenamendu multzoa erabili dugu eredua doitzeko eta test multzoa, berriz, eredua ebaluatzeko. Ebaluazio neurriak, zehaztasuna (2. ekuaziotik abiatuz kalkulatuta) eta azkartasun kostua (3. ekuazioa) izan dira. 4.4. Emaitzak Esan bezala, datu-base bakoitzarekin helburu-funtzio bateko eredua eta bi helburu-funtzioko eredua doitu ditugu eta emaitzak konparatu ditugu. Ereduak modu errazean konparatzeko, datu bakoitzarentzat grafiko mota bera egin dugu: lehenengo, bi helburu-funtziorekin lortutako soluzioak irudikatu ditugu X ardatzean zehaztasuna eta Y ardatzean azkartasun-kostua irudikatuz; Ondoren, helburu-funtzio bakarreko ereduarekin α ∈ {0.1, 0.2, 0.3, 0.4, 0.5, 0.6, 0.7, 0.8, 0.9} balioetarako lortutako soluzioen kostuak irudikatu ditugu era berean; azkenik, konturatu beharra dago, datu desberdinekin eraiki eta ebaluatzen ari garenez eredua, entrenamendu multzorako ez-dominatuak diren soluzio guztiek ez dutela zertan test multzorako ezdominatuak izan, bestela esanda, Pareto-frontearen hurbilpen bat lortzen dugu test multzorako. Horregatik, badaude dominatuak diren soluzio batzuk ere. Hori dela eta, hirugarren grafiko bat irudikatuko dugu helburu bakarreko ereduarekin eta bi helburutako ereduarekin lortutako soluzio guztien artean, ez-dominatuak diren soluzioak bakarrik irudikatuz. CBF datu-baserako aurretik aipatu ditugun hiru grafikoak 4. irudian ikus ditzakegu adibidez: (a) irudian gure helburu anitzeko ereduarekin lortutako emaitzak irudikatu ditugu. Esan bezala, badaude dominatuak diren emaitzak ere. (b) irudian helburu bakarreko ereduarekin, α bakoitzerako lortutako 9 soluzioak irudikatu ditugu. (c) irudian, bi ereduekin lortutako soluzio guztien artean ez-dominatuak direnak bakarrik irudikatu ditugu. Gurutzeak, helburu bakarreko ereduarekin lortutako soluzioak dira eta ikusten da nola, α desberdinekin paretoa hurbiltzen saiatzen garen, α handitzen den heinean zehaztasunari pisu handiagoa emanez eta azkartasunari txikiagoa. Horren adierazgarri da, zenbat eta α handiagoa izan, hainbat eta zehaztasun handiagoa eta azkartasun kostu handiagoa dutela soluzioek. Gainera, irudiei erreparatuz, argi dago bi helburu-funtziotako ereduak Paretoaren errepresentazio zabalagoa ematen digula, exekuzio bakar batean, helburu-funtzio bakarrekoan 9 eginda baino. Ikus daiteke nola 9 soluzioeta- EKAIA 36.indd 303 EKAIA 36.indd 303 26/11/19 10:04:32 26/11/19 10:04:32 304 Ekaia, 2019, 36, 291-310 Irati Arrieta, Usue Mori, Alexander Mendiburu, Jose A. Lozano tik 3 bakarrik agertzen diren Pareto-soluzioen artean eta gainera, nola hirurek garrantzia handiagoa ematen dioten helburu bati besteari baino. Soluzio hauek gehienetan baztertu egiten dira, aplikazio eremu gehienetan interesgarrien suertatzen diren soluzioak oreka bilatzen dutenak dira eta. 4. irudia. CBF datu-basearen emaitzak, (a) irudian helburu anitzeko ereduarekin lortuak, (b) irudian helburu bakarreko ereduarekin lortuak eta (c) irudian soluzio guztietatik Pareto soluzioak bakarrik. Coffee datu-basearen kasuan, 5. irudian ikus ditzakegu eredu bakoitzaren soluzioak eta Pareto-frontea. Kasu honetan, bi helburuko ereduaren soluzio desberdinak gutxi dira eta ondorioz, soluzio gutxi dira test multzorako ez-dominatuak direnak ere. Hala ere, bi helburuko metodoarekin lortutako emaitzak dira orekatuenak kasu honetan ere. 5. irudia. Coffee datu-basearen emaitzak, (a) irudian helburu anitzeko ereduarekin lortuak, (b) irudian helburu bakarreko ereduarekin lortuak eta (c) irudian soluzio guztietatik Pareto-soluzioak. EKAIA 36.indd 304 EKAIA 36.indd 304 26/11/19 10:04:32 26/11/19 10:04:32 https://doi.org/10.1387/ekaia.19696 305 Denborazko serieen sailkapen goiztiarra helburu anitzeko optimizazio problema gisa aztertua ECG200 datu-basearen kasuan, 6. irudian ikus dezakegu nola helburu bakarreko ereduak bi helburuen arteko oreka bat daukaten soluzio asko lortzen dituen, nahiz eta bi helburukoak gehiago lortu. Hala ere, Pareto-soluzioak irudikatzerakoan helburu bakarreko ereduko bi soluzio besterik ez dira agertzen, besteak bi helburuko soluzio batek dominatzen baititu. 6. irudia. ECG200 datu-basearen emaitzak, (a) irudian helburu anitzeko ereduarekin lortuak, (b) irudian helburu bakarreko ereduarekin lortuak eta (c) irudian soluzio guztietatik Pareto-soluzioak bakarrik. 7. irudia. FaceFour datu-basearen emaitzak, (a) irudian helburu anitzeko ereduarekin lortuak, (b) irudian helburu bakarreko ereduarekin lortuak eta (c) irudian soluzio guztietatik Pareto-soluzioak bakarrik. FaceFour datu-basearen kasuan, 7. irudiari erreparatuz, argi geratzen da bi helburuko ereduak bi helburuen arteko soluzioen arteko oreka bat lor- EKAIA 36.indd 305 EKAIA 36.indd 305 26/11/19 10:04:33 26/11/19 10:04:33 306 Ekaia, 2019, 36, 291-310 Irati Arrieta, Usue Mori, Alexander Mendiburu, Jose A. Lozano tzen duten soluzioak bilatzen dituela eta helburu bakarrekoak, aldiz, helburu bati edo besteari ematen diola pisu gehiago. Honen adierazgarri da helburu bateko soluzio gehienek zehaztasun altua baina azkartasun kostu altua dauzkatela, edo alderantziz. Bi helburuko soluzio asko ordea, erdian daude. Gainera, Pareto-soluzioak irudikatzerakoan ikus daiteke helburu bakarreko ereduak lortutako soluzio bakarra agertzen dela, eta, gainera, soluzio hori izan ohi dela azkartasun-kostu handiena daukana, nahiz eta soluzio horrek izan zehaztasun handiena. Fish datu-baserako grafikoak aztertuz (8. irudian), kasu honetan ikus dezakegu helburu bakarreko funtzioak bi helburuen arteko oreka bilatzen duten soluzioak badauzkala, baina hala ere, gehienek helburu bati edo besteari ematen diote garrantzia. Bi helburuko ereduak aldiz, exekuzio bakar batean askoz soluzio gehiago bilatzen ditu eta gehienek bi helburuen arteko oreka bat ematen digute, interesatzen zaigun bezala. 8. irudia. Fish datu-basearen emaitzak, (a) irudian helburu anitzeko ereduarekin lortuak, (b) irudian helburu bakarreko ereduarekin lortuak eta (c) irudian soluzio guztietatik Pareto-soluzioak bakarrik. Gun Point datu-basearen kasuan, 9. irudian erreparatuz, ikusten da bi eredutan badaudela muturretako soluzioak, hau da, helburu bati edo besteari garrantzia handiagoa ematen dioten soluzioak, baina baita bien arteko oreka bat lortzen dutenak ere. Hala ere Pareto-soluzioak irudikatzerakoan, oreka hori daukaten helburu bakarreko eredutik lortutako bi soluzio bakarrik aurkitzen ditugu. Helburu bakarreko beste soluzioek, helburu bati edo besteari ematen diote garrantzia. Bi helburuko ereduaren kasuan ordea, hainbat soluzio daude bi helburuen arteko oreka hori ematen digutenak. EKAIA 36.indd 306 EKAIA 36.indd 306 26/11/19 10:04:33 26/11/19 10:04:33 https://doi.org/10.1387/ekaia.19696 307 Denborazko serieen sailkapen goiztiarra helburu anitzeko optimizazio problema gisa aztertua 9. irudia. Gun Point datu-basearen emaitzak, (a) irudian helburu anitzeko ereduarekin lortuak, (b) irudian helburu bakarreko ereduarekin lortuak eta (c) irudian soluzio guztietatik Pareto-soluzioak bakarrik. ItalyPowerDemand datu-basearen kasuan (ikus 10. irudia), helburu bakarreko ereduarekin lortutako soluzio guztiak muturrekoak dira, hau da, edo zehaztasun oso altua baina azkartasun kostua ere oso altua dute edo azkartasun kostu txikia baina zehaztasuna ere halako daukate. Bi helburuko ereduarekin lortutako soluzioak ordea, azkartasun kostu txikitik eta zehaztasun txikitik hasiz, azkartasun kostu handietara baina zehaztasun handietara mugitzen dira, horrela, erdiko soluzio asko lortuz. Hau da, bi helburuen arteko oreka daukaten soluzioak emanez. Pareto-soluzioak irudikatzerakoan, ikusten dugu soluzio gehienak bi helburuko ereduarekin lortuak direla. 10. irudia. ItalyPowerDemand datu-basearen emaitzak, (a) irudian helburu anitzeko ereduarekin lortuak, (b) irudian helburu bakarreko ereduarekin lortuak eta (c) irudian soluzio guztietatik Pareto-soluzioak bakarrik. EKAIA 36.indd 307 EKAIA 36.indd 307 26/11/19 10:04:33 26/11/19 10:04:33 308 Ekaia, 2019, 36, 291-310 Irati Arrieta, Usue Mori, Alexander Mendiburu, Jose A. Lozano Trace datu-basearen kasuan (11. irudian), ikus dezakegu nola hasieran bi helburuko ereduarekin lortutako soluzio asko test multzoan ez diren Pareto-soluzioak. Gauza bera gertatzen da helburu bakarreko ereduarekin lortutako soluzioekin ere. Hau, test eta entrenamendu multzoak oso desberdinak direlako izan daiteke. Pareto-soluzioak irudikatzerakoan, bost soluzio desberdin dauzkagu: horietatik hiru, bi helburuko ereduarekin lortuak; eta bi, helburu bakarreko ereduarekin lortuak. 11. irudia. Trace datu-basearen emaitzak, (a) irudian helburu anitzeko ereduarekin lortuak, (b) irudian helburu bakarreko ereduarekin lortuak eta (c) irudian soluzio guztietatik Pareto soluzioak bakarrik. 5. ONDORIOAK ETA ETORKIZUNERAKO LANA Orokorrean, emaitzak ikusita, argi ikusten da gure helburu anitzeko ereduaren abantaila nagusia: bi helburu-funtzioko ereduak exekuzio batean soluzio multzo bat ematen du, eta helburu bakarrekoak exekuzio bakoitzeko soluzio bakarra ematen digu. Honek, eredua eraikitzerako garaian denbora asko aurreztea baimentzen du. Gainera, gehienetan helburu-funtzio bakarreko ereduko soluzioek garrantzia handiagoa ematen diote helburu bati besteari baino eta oso zaila da oreka bilatzen duen α balio egoki bat bilatzea, balio hori datu-base bakoitzean ezberdina izanik. Bi helburu-funtzioko ereduaren kasuan aldiz, paretoaren hurbilpen askoz ere hobea lortzen dugu exekuzio bakar batean eta α bezalako parametrorik gabe. Gainera, esperimentuan egiaztatu dugu, egoera gehienetan, bi helburu-funtzioko metodotik lortutako soluzioek helburu-funtzio bakar bateko soluzio gehienak dominatzen dituztela, eta horrek erakusten du optimizazio-metodo egokiagoa dela. EKAIA 36.indd 308 EKAIA 36.indd 308 26/11/19 10:04:34 26/11/19 10:04:34
science
addi-b681390e90dd
addi
cc-by-nc-sa 4.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/44727
Chagasen gaixotasuna Europan, endemikoa ez izan arren kontuan hartzekoa.
Gomez, Gorka; Olasagasti Arsuaga, Félix
2019
314 Ekaia, 2019, 36, 311-330 Gorka Gomez, Felix Olasagasti 1.2.2.2. Sortzetiko transmisioa (bertikala) Haurdunaldian gertatzen den T. cruzi-ren bidezko infekzioaren fisiopatologia ez dago guztiz argi, baina transmisio mota hau zona endemikoetatik kanpo ere gerta daiteke [11]. Kasu bat sortzetikoa dela jotzeko, honako irizpide hauetatik bi bete behar dira, eta lehenengoa betetzea ezinbestekoa da [12]: — Umearen amak T. cruzi-rentzako serologia positiboa izan behar du, bi metodo desberdinen bidez determinatua. Modu honetan, aurretiko odol-transfusioa edo bektore bidezko transmisioa baztertu daitezke. — Parasitoak (zuzeneko edo zeharkako tekniken bidez) jaioberriaren odol-korrontean identifikatu behar dira, jaiotzaren momentuan edo jarraipenaren lehenengo hilabeteetan zehar. — Anti-T. cruzi (IgG) antigorputzak aurkitu behar dira umean, jaio eta hurrengo 9 hilabeteetan. Eskuarki, momentu honetan, amaren bidez era pasiboan transmititutako antigorputzak desagertu egiten dira. 1.2.2.3. Odol-transfusioa Kutsatutako emaile baten odol-unitate bateko transfusioaren ondorioz Chagasen gaixotasuna izateko arriskua % 10-% 20 baino txikiagoa da. Hainbat faktoreren araberakoa da: emailearen odolean dagoen parasito-kontzentrazioa, transfunditutako odolaren osaketa eta, seguruenik, parasitoaren anduia. Arriskua handiagoa da transfusioa plaketena denean, odoleko beste osagai batzuena denean baino [13, 14]. 1.2.2.4. Organoen transplantea Transplantatutako gaixoen T. cruzi-ren bidezko infekziorik gehienak Latinoamerikan deskribatu dira. Organoen eskasiaren eta gaixotasunaren prebalentziaren ondorioz, emaile baten serologia positiboak ez du transplantea kontraindikatzen (bihotzeko transplanteen kasuan izan ezik). Diagnostiko goiztiarra eta terapia zehatz baten hastea ezinbestekoak dira konplikazioak saihesteko. Bihotzeko transplanteen kasuan, arestian aipatu bezala, infekzio kronikoa duen gaixo baten bihotzaren erabilera erabateko kontraindikazioa da, immunoezabatze-aldian miokarditis chagasikoa garatzeko arriskua dela eta [15]. 1.2.2.5. Aho bidezkoa Kasu gutxi batzuetan, gaixotasuna kutsatutako elikagaien edo uraren ingestioaren ondorioz bereganatu daiteke. Orokorrean, aho bidez transmiEKAIA 36.indd 314 EKAIA 36.indd 314 26/11/19 10:04:35 26/11/19 10:04:35 316 Ekaia, 2019, 36, 311-330 Gorka Gomez, Felix Olasagasti rra zen. EAEko, Nafarroako Foru Erkidegoko eta Pirinio Atlantikoen departamentuko datuak kontuan hartuz, kalkulatzen dugu Euskal Herrian 110.000tik gora direla eskualde horretako jatorria duten etorkinak [24-26]. Balio horiek ez dituzte kontuan hartzen baliozko bizileku-baimenik gabeko etorkinak (etorkin «irregular» eta nortasun-agiririk gabeak), Europatik kanpo jaiota europar herritartasuna bereganatu duten pertsonak edo atzerrian jaio eta familia europarrek adoptatu dituzten umeak. Zifra ofizialek, beraz, eskualde endemikoetako etorkinen kopurua gutxiesten dute, eta, hori dela eta, tripanosomiasi amerikarra duten gaixoen zenbatekoa ere bai [27]. Gaur egun, T. cruzi-rekin infektatutako pertsona kopuru oso txikia detektatu da Europan. Hainbat arrazoik azaltzen dute gertaera hori [4]: — Europako osasun-profesionalik gehienek ez dute esperientziarik, edo oso eskarmentu txikia du Chagasen gaixotasunaren detekzioan edo tratamenduan [28]. — Arriskuan dauden komunitateek sarbidea oso mugatua dute detekzio-programetan parte hartzeko. Oso erakunde gutxik eskaintzen dituzte ebaluaketak, orokorrean hiri-eremu nagusietan. — Aldi kronikoaren diagnostikoa atzeratu egiten da, kasu gehienetan gaixoak sintomarik gabe egoten baitira urte askotan zehar [1]. Europako bost herrialdetan 2005-2010. urteen bitartean egindako 18 lanen datuen arabera, Chagasen gaixotasun kronikoaren prebalentziaren balioa % 4,2 ingurukoa da (% 0-% 15,9) Europan. Herrialde endemikoetako infekzio-tasak oinarri hartuta, Europan 68.000-120.000 kasu daudela kalkulatu da (Espainiako Erresuman horietatik 42.000) [29, 30]. 2. LEHEN MAILAKO KONTROL ETA PREBENTZIOA Azken urteetan, zenbait ekimenek, gobernuz kanpokoek zein ondoren gobernuek eurek antolatuek, osasun publikoaren arazo honi aurre egiteko estrategiak garatu dituzte. Ekimen horien helburu nagusia herrialde ez-endemikoetako transmisio-bide nagusiak kontrolatzea izan da. Hortaz, Europako herrialde batzuek transmisioa kontrolatzeko nazio- eta eskualde-mailako neurriak inplementatu dituzte. Hala ere, herrialde askok oraindik ez dute horren inguruko araudirik [31]. Europan eta gainerako eremu ez-endemikoetan bektorerik ez dagoenez, horren bidezko transmisioa ez da bideragarria; hala ere, beste transmisiobideen bitartekoa izan daiteke. Garrantzitsuena sortzetiko transmisioa da, eta, jarraian, odol-transfusioaren eta organo-transplantearen bidez gertatzen diren kasuak aurkitzen dira [22]. EKAIA 36.indd 316 EKAIA 36.indd 316 26/11/19 10:04:35 26/11/19 10:04:35 https://doi.org/10.1387/ekaia.20704 317 Chagasen gaixotasuna Europan, endemikoa ez izan arren kontuan hartzekoa 2.1. Sortzetiko transmisioa Ez dago baheketarik Chagasen gaixotasuna endemikoa den eremuetatik datozen emakume haurdunei dagokienez, eta Europako herrialdeetan ez dago legedirik haien seme-alaben jagoletza eskatzen duenik; Espainiako Erresumako hiru autonomia-erkidegotan (Katalunia, Galizia eta Valentzia), Italiako eskualde batean (Toskana) eta Geneva hirian (Suitza) izan ezik [31, 32]. Bost leku horietan, jaio aurreko arretan zehar, beharrezkoak diren baheketa-frogen parte den T. cruzi-ren probak egin behar dira. Proba horiek ELISA (enzyme-linked immunosorbent assay) eta IFI (Indirect Immunofluorescence) teknikak izaten dituzte oinarri, eta, haurdun dauden emakumeek positibo ematen dutenean, sortzetiko Chagasen gaixotasunaren proba egiten zaie jaioberriei. T. cruzi-rekin kutsatuta badaude, goizik tratatzen dira. Proba horrek negatibo ematen badu, bederatzi hilabetez egiten zaie segimendua, gutxienez; infekzioa modu fidagarrian baztertu daitekeen arte [31]. Chagasen gaixotasunaren sortzetiko transmisio-tasak, Europan, % 2,6 eta % 13,8 bitartekoak dira (gehienak Espainiako Erresuman), eta batez besteko tasa % 6 da [33-36]. Azken urteotan egindako ikerketek adierazten dute badagoela lotura estatistikoki adierazgarririk Chagasen gaixotasunaren sortzetiko transmisioaren eta haurdunaldian zehar amaren odolak duen PCR bidezko erantzun positiboaren artean [36]. Sortzetiko infekziodun jaioberriek parasitemia-maila altuak izaten dituzte, eta diagnostikoa zilbor-hestean edo aurretiazko kontzentrazio-prozedura izan duen odol periferikoan (mikrohematokrito proba) T. cruzi-ren tripomastigote mugikorrak mikroskopikoz detektatuz berresten da [37]. Sortzetiko infekzioaren detekzio goiztiarrerako PCR bidezkoa zuzeneko mikroskopia baino sentikorragoa dela dirudi, baina gaur egun OMEk ez du honen erabilera gomendatzen [38]. Emaitza parasitologiko negatiboen kasuetan edo jaiotzean baheketarik egin ez denetan infekzioa dagoela baztertzeko, ama seropositiboen haurtxoei ebaluazio serologikoa egin behar zaie 9 hilabeteko adina dutenean [32]. 2.2. Odol-transfusioaren bidezko transmisioa Odol-transfusioaren bidezko transmisioaren ondoriozko T. cruzi-ren infekzioaren hainbat kasu identifikatu dira Europan [39]. Nahiz eta Europar Batasuneko eta Suitzako odol-transfusioari dagokion osasun-politika aldakorra den [31], T. cruzi-rekin kutsatuta egoteko arriskua duen odolaren detekzio sistematikoa Erresuma Batuan aplikatu zen lehenengoz, 1999. urtean; ondoren, Espainiako Erresuman (2005), Frantziako Errepublikan (2009), Suedian (2009), Suitzan (2012), eta, azkenik, Belgikan (2013) inplementatu zen [31, 39-43]. Herrialde horietan, eskualde endemikoetan jaiotako emaileei, edo ama eskualde endemikoetakoa duten emaileei, edo EKAIA 36.indd 317 EKAIA 36.indd 317 26/11/19 10:04:35 26/11/19 10:04:35 318 Ekaia, 2019, 36, 311-330 Gorka Gomez, Felix Olasagasti eskualde endemikoetan odol-transfusioak jaso dituzten emaileei, T. cruziren infekzio-proba egin behar zaie odola eman aurretik [31]. Espainiako Erresumaren kasuan, zehazki, honako hauek dira irizpideak [44]: — Chagasen gaixotasunaren aurrekariak dituzten pertsonek ezingo dute odola eman. — Arriskua duten emaileetan balioetsitako proba batek T. cruzi-ren infekzioa baieztatzen badu, kasu horretan ere odola ematea debekatuta dago. Emaile arriskutsutzat jotzen dira eskualde endemikoetan jaiotako emaileak, edo ama eskualde endemikoetan jaioa duten emaileak, edo eskualde endemikoetan odol-transfusioak jaso dituzten emaileak. — Herrialde endemikoetan egon diren bisitariak onartzen dira, are landa-eremuetan egon badira ere. Alde landatarretan hilabete batez edo gehiagoz lanean egon diren horiek badute gaixotasuna bereganatzeko arrisku posiblea; baina ez dago baztertzeko arrazoi nahikorik. Anti-T. cruzi antigopurtzen detekzio-proba batek argituko ditu zalantza guztiak. Proba, gutxienez, azken bisitatik 6 hilabetera egin behar da. Gainerako Europar Batasuneko herrialdeek Europako Batzordearen legedia aplikatzen dute (2004/33/EC eta 2006/17/EC). Araudi honek T. cruzi-rekin kutsatutako pertsonak odola ematetik kanpo uzten ditu, infekzioarekin era potentzialean kontaktuan egon diren emaileekin hartu behar diren neurriak aipatu gabe [32]. Odolaren osagaiei dagokienez, parasito-karga handiena plaketen kontzentratuetan behatzen da, eta bigarren kontzentrazio altuena globulu gorrien prestakinetan [32, 45], baina azken hauetan filtraziozko leukomurrizketak T. cruzi-ren infekzioaren arriskua ia guztiz deuseztatzen du. 2.3. Organoen transplantearen bidezko transmisioa Organo solidoen donazioa arautzen duten Europar Batasuneko legeek ez dituzte T. cruzi-ren bidezko infekzioa kontrolatzeko neurriak era espezifikoan azaltzen, baina Espainiako Erresumako transplante-erakundeak, Italiakoak eta Erresuma Batukoak badituzte Chagasen gaixotasunaren transmisioa kontrolatzeko gomendioak beren gidalerroetan. Ondorioz, herrialde horietako organo-emaileak beti aztertzen dira; Chagasen gaixotasunarentzako seropositibotasuna transplanterako kontraindikazioa izan ez arren [31]. Adibide moduan, infekzio-arriskua duten emaileei T. cruzi-ren proba egiteko gomendioa oso argia da Espainiako Erresuman: emaile positibo baten organoaren hartzaileei jarraipen zorrotza egiten zaie eta monitorizatu egiten dira, T. cruzi-ren garapena gertatzen ez dela bermatzeko [46]. EKAIA 36.indd 318 EKAIA 36.indd 318 26/11/19 10:04:35 26/11/19 10:04:35 https://doi.org/10.1387/ekaia.20704 319 Chagasen gaixotasuna Europan, endemikoa ez izan arren kontuan hartzekoa Era berean, Erresuma Batuko Odolaren, Ehunen eta Organoen Segurtasunaren inguruko Osasun Departamentuaren Batzorde Aholkulariak (SaBTO siglak ingelesez) eta Europako Kontseiluak ere bere «Transplanterako organoen kalitate eta segurtasun gida» eta «Giza aplikaziorako ehun eta zelulen kalitate eta segurtasun gida» deitzen diren gidaliburuetan ebaluazio-, froga- eta kontraindikazio-irizpideak zehazten dituzte [31]. 3. EPIDEMIOLOGIA 3.1. Intzidentzia eta prebalentzia Aurretik esan dugunez, Europan 68.000-120.000 kasu daudela kalkulatu da [1, 27, 34] eta horietatik Boliviako etorkinek dute prebalentzia altuena (% 18,1). Jarraian, El Salvador (% 5,6), Paraguai (% 5,5), Nikaragua (% 4,6), Honduras (% 3,7) eta Argentinako (% 2,2) etorkinak aurkitzen dira. Beste herrialde bateko etorkinen prebalentzia % 1 baino txikiagoa da [1, 30, 34]. Kutsatutako pertsona gehienak infekzioa beren jaioterrian bereganatu zuten etorkinak dira, eta fase kronikoan daude harrera-herrialdera iristen direnerako. Chagasen gaixotasuna dutenen % 30ek errai-arazoak gara ditzakeela kontuan hartuz, Europan bizi diren 20.400-36.600 etorkin inguruk errai-konplikazioak ditu edo izango dituela kalkula daiteke. Hala ere, gaur egun, horien % 10 baino gutxiago diagnostikatu dira [30, 34]. Europan gaixotasuna hartzeko aukera gutxietako bat sortzetiko transmisioa da. Hori dela-eta, 2009. urtean, ikerketa epidemiologiko bat diseinatu zen Chagasen gaixotasunaren sortzetiko transmisioaren intzidentzia determinatzeko. Behaketa-unitateak OMEren arabera gaixotasunaren 400 kasu baino gehiago izan zituzten herrialdeak izan ziren [4], hau da, Alemania, Belgika, Erresuma Batua. Espainiako Erresuma, Frantziako Errepublika, Herbehereetako Erresuma, Italia, Portugal eta Suitza [27]. Azterturiko herrialdeetan, ama eskualde endemikoetakoa zuten ia 53.000 ume jaio ziren 2009an. Horietatik, 1.347-2.521 bitarte ama T. cruzi-rekin kutsatuta zeuden; eta sortzetiko transmisioa 20-184 kasutan gertatu zen; beste modu batera esanda: arriskuan dauden amen 1.000 jaiotzako, zero eta hiru bitarte dira ume kutsatuak. Eskualde endemikoetakoak ziren amen jaiotzen % 67 Espainiako Erresuman izanik, sortzetiko transmisio kasuen ia % 90 herrialde honetan jazo zen. Beste herrialde batzuetan, urteko izan ziren sortzetiko transmisioen kasuak zero eta sei bitarte izan ziren [27]. EKAIA 36.indd 319 EKAIA 36.indd 319 26/11/19 10:04:35 26/11/19 10:04:35 322 Ekaia, 2019, 36, 311-330 Gorka Gomez, Felix Olasagasti moxa zuzenean eskura daiteke OMEren bitartez; benznidazola, berriz, medikamentu hori erabiltzen den herrialde latinoamerikarretatik inportatu behar da [32]. Erantzun terapeutikoa eremu geografikoaren eta gaixotasunaren fasearen araberakoa da batik bat. Eritasunaren aldi goiztiarrean bi medikamentuek sendatze-tasa onargarria dute, pazienteen % 65-% 80 bitartekoa; eta era goiztiarrean tratatzen diren sortzetiko transmisioaren kasuetan, sendatze-tasa % 95 ingurukoa izaten da [67, 68]. Gaixotasunaren aldi kronikoan, berriz, % 15-% 40 bitarteko sendatze-tasa lortzen da [69]. 4.2. Bihotzeko arazoen tratamendua Gaixotasunaren aldi kronikoaren konplikazio larriena Chagasen kardiomiopatia da eta pazienteen heriotza gehienak eragiten ditu, bihotz-gutxiegitasuna, tronboenbolismoa eta berehalako heriotza kardiakoa direla eta. Denbora askoan zehar, gertakari autoimmuneak hartzen ziren Chagasen gaixotasunean behatzen den organoetako kaltearen eragiletzat; hala ere, azkenaldiko proba kliniko eta esperimentalek baieztatu dute funtsa dagoela parasitoak ostalarian duen iraunkortasunak eragindako hanturazko erantzunean [70, 71]. Chagasen kardiomiopatiaren diagnosia datu klinikoetan, erradiografikoetan (hau da, indize kardiotorazikoa > 0,5; toraxeko erradiografian neurtutakoaren arabera) eta anomalia elektrokardiografikoetan oinarritzen da. Chagasen serologia positibodun paziente guztien hasierako tratamendua gorputz-miaketa xeheak, 12 deribazioko elektrokardiogramak eta bihotzeko eritasuna baztertzeko toraxeko erradiografiak osatzen dute [72-75]. Ausazko entsegu kontrolatu baten gabezia dela eta, Chagasen bi hotzgutxiegitasuna duten gaixoen tratamendua bestelako jatorriak dituen bihotz-gutxiegitasunaren tratamendurako garatu diren gidalerroetatik estrapolatu da [76]. Hala ere, Chagasen gaixotasun kardiakoaren fisiopatologiak garrantzi kliniko eta inplikazio terapeutikoak izan ditzaketen berezitasun batzuk ditu. Adibidez, gaixotasunaren fase aurreratuan diuretikoen dosiaren igoera justifikatuta dago, biriketako kongestioaren zeinuen gaineko seinale sistemiko kongestiboen gailentasuna dela eta. Chagasen gaixotasun kardiakoa duten gaixoek kondukzioaren asaldura nabariak ere izaten dituzte, eta bai bradikardia sintomatikoa pairatzeko joera ere. Azken arazo horrek okerrera egiten du digoxina, amiodarona eta, bereziki, beta-blokeatzaileak erabiliz gero [77]. Kardiomioplastia dinamikoari, ezkerreko bentrikulektomia partzialari eta gisako prozedura aringarriei dagokienez, prozedura horiek guztiz kontraindikatuta daude, behatu diren emaitzek ez baitute arrakastarik izan. Bihotz-transplantea alternatiba izan daiteke fase terminalean dauden paziente batzuentzat. Azkenaldian egin diren aurkikuntza batzuen arabera, EKAIA 36.indd 322 EKAIA 36.indd 322 26/11/19 10:04:36 26/11/19 10:04:36 https://doi.org/10.1387/ekaia.20704 323 Chagasen gaixotasuna Europan, endemikoa ez izan arren kontuan hartzekoa Chagasen gaixotasun kardiakoa duten paziente transplantatuen biziraupena hobea da beste bihotz-gaixotasunen bat dela-eta transplantatuak izan diren gaixoena baino [78]. Hala ere, gertakari tronboenbolikoen intzidentzia altua dela eta, aho bidezko antikoagulatzaileak fibrilazio aurikularra, aurretiko enbolia eta aneurisma apikala dituzten pazienteei administratzea gomendatzen da [1]. 4.3. Urdail-hesteetako arazoen tratamendua Megaesofagoaren tratamenduaren helburu nagusia sintomen arintzea da, hestegorriko beheko esfinterraren bidezko elikagaien eta likidoen igarotzea erraztuz. Megaesofago ez aurreratua tratatzeko aukera aproposena funduplikatura laparoskopiko bidezko Hellerren miotomia da, behin betikoa izaten da eta. Kasu aurreratuetan, emaitza desberdinak izan dituzten hestegorriko erresekziorako teknika desberdinak erabili dira [79]. 5. ONDORIOAK Europako gaur egungo egoera aztertuz, ezin da baztertu gune endemikoetatik kanpoko hiru transmisio-bide arruntak (sortzetikoa, odol-transfusioa eta organoen transplantea) gerta daitezkeela. Hori dela eta, eritasuna garaiz detektatzeko garrantzitsua da lehen mailako arretako osasun profesionalak kontzientziatzea. Bestalde, medikuntza tropikalean adituak diren zentroekin elkarlanean aritzea oso lagungarria litzateke, horiek baitaude kontaktuan arriskuan dauden paziente gehienekin. Nahiz eta populazioaren heterogeneotasuna nabaria den, honakoa da Chagasen eritasuna pairatzen duen gaixoaren profila: infekzioaren fase indeterminatuan aurkitzen den emakume boliviar gaztea. Gaixotasunaren bilakaera kontuan hartuz, gaur egunean Chagasen eritasuna pairatzen dutenetako batzuk urte batzuk barru bihotz-kaltea izango duten pazienteak izango dira. Infekzioa garaiz detektatzen bada, ordea, saihetsi egin daiteke egoera hori, gaur egungo tratamendua ez baita eraginkorra errai-kaltea dagoen aldi kronikoan. Aldi berean, zama astuna ekidingo genioke osasun sistema publikoari. Gainera, adin ugalkorrean daudenez, sortzetiko transmisioa ekiditeko protokoloaren berebiziko premia dago. Gaur egun, T. cruzi-ren deuseztatzea lor daiteke eskuragarri dauden medikamentuak bitarteko direla (benznidazol eta nifurtimox), baina profil zehatz bat duten gaixoetan bakarrik dira eraginkorrak. Hori dela eta, Chagasen gaixotasuna kontrolatzeko orduan, ezinbestekoa da infekzio kronikodun gaixo helduentzako parasitoen kontrako tratamendu egokia garatzea eta osasun-zerbitzuek zein gaixotasunen kontrol-programek behar adina baliabide izatea. EKAIA 36.indd 323 EKAIA 36.indd 323 26/11/19 10:04:36 26/11/19 10:04:36
science
addi-f4896d3af524
addi
cc-by-nc-sa 4.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/44728
Gene-terapia: ikuspegi terapeutiko berria begietako gaitzen tratamenduan
Rodríguez Castejón, Julen ; Gómez Aguado, Itziar ; Vicente Pascual, Mónica; Rodríguez Gascón, Alicia; Isla Ruiz, Arantxazu ; Solinís Aspiazu, María Ángeles ; Del Pozo Rodríguez, Ana
2019
ERROR: type should be string, got "https://doi.org/10.1387/ekaia.20754 33 Gene-terapia: ikuspegi terapeutiko berria begietako gaitzen tratamenduan Sistema ez-biralen artean sistema fisikoak daude, elektroporazioa (mintz zelularraren haustura potentzial-diferentzia ezarriz) edo sonoporazioa (mintz zelularraren iragazkortasuna handitzen duten ultrasoinu-uhinen erabilera) adibidez, eta sistema kimikoak (1. irudia). Azken hauek biodegradagarri eta biobateragarriak diren peptido, polimero, lipido edo hauen arteko konbinazioz sintetiza daitezke [4]. Lehenengo irudian sistema ez-biral ezberdinak irudikatzen dira. Sistema ez-biral ikertuenak kimikoak dira, eta hauen artean, lipido ezberdinez osatutako liposomak eta nanopartikula lipidikoak dira esanguratsuenak azido nukleikoen askapenerako [5]. Bektore ez-biralek abantaila garrantzitsuak aurkezten dituzte segurtasun-profilean, eta haien ekoizpena eskala handian errazagoa eta merkeagoa da. Gainera, tamaina handiko azido nukleikoak garraiatzeko gai dira. Transfekzio-gaitasuna biralena baino askoz baxuagoa da, baina azken urteetan nabarmenki hobetu da. Izan ere, ikerkuntzan izandako aurrerakuntzek nanopartikuletan oinarritutako bektoreak entsegu klinikoetara gerturatu dituzte [6]. 1. irudia. Gene-terapiarako sistema biral (A) eta ez-biral (B) ezberdinen irudi eskematikoa. Hainbat gaixotasun dira gene-terapiaren bidez tratatzeko hautagai. Lehenengo taulan ikus daitekeenez, «The Journal of Gene Medicine Clinical Trial» datu-basearen arabera [7], mundu osoan zehar gene-terapiaren inguruan egin diren entsegu klinikoen artean % 66,6 minbizira zuzenduta dago, baina beste hainbat gaixotasun daude gene-terapiaren bidez tratatzeko hautagai direnak eta entsegu kliniko kopuru totalaren ehuneko askoz baxuagoak dituztenak. Horien artean, begietako gaixotasunak daude. Mun- EKAIA 36.indd 33 EKAIA 36.indd 33 26/11/19 10:03:34 26/11/19 10:03:34\nhttps://doi.org/10.1387/ekaia.20754 35 Gene-terapia: ikuspegi terapeutiko berria begietako gaitzen tratamenduan abantaila bat da begi bat entseguaren itua eta bestea kontrol moduan erabiltzeko aukera [8, 9]. Anatomiaren ikuspuntutik, giza begia bi eskualdetan banatu daitekeen organo konplexua da. Aurreko segmentua eta atzeko segmentua bereizten dira organo horretan (2. irudia). Aurreko segmentuak kornea, konjuntiba, irisa, gorputz ziliarra, humore urtsua eta kristalinoa barne hartzen ditu. Atzeko segmentua, aldiz, hiru geruzaz osatuta dago. Barneko geruza erretina da eta etengabeko kontaktuan dago gorputz beirakararekin. Begiaren erdiko atzealdean nerbio optikoa sortzen da. Erretina inguratuz, koroidea eta esklerotika aurkitzen dira. Esklerotika begiaren barneko egiturak babesten dituen kolageno-zuntzez osatutako geruza kanpokoena da, eta konjuntibak estaltzen du aurreko aldean [10, 11]. 2. irudia. Begiaren egituraren eta administrazio bide ezberdinen irudi eskematikoa. EKAIA 36.indd 35 EKAIA 36.indd 35 26/11/19 10:03:34 26/11/19 10:03:34\nhttps://doi.org/10.1387/ekaia.20754 37 Gene-terapia: ikuspegi terapeutiko berria begietako gaitzen tratamenduan razten ez den edo modu desegokian ekoizten den proteinaren forma zuzenaren sintesia bultzatzen da. Gehikuntza DNA plasmidoekin edo RNA mezulariarekin (RNAm) lor daiteke. Azken urteetan, RNAm-a gene-terapiarako erabiltzea interes handia hartzen ari da, transfekzio maila handiagoak ahalbidetzen dituelako. Hala ere, efektuaren iraupena laburragoa da eta horrek bere erabilera terapeutikoa mugatu dezake [15]. Ezabapen genikoaren bidez mutatutako genearen adierazpena inhibitzen da RNAm-a aldatuz [8], eta ondorioz, proteina jakin baten sintesia gutxitu edo guztiz ezabatzen da. Ezabapen genikoa begian interferentziako RNA (RNAi) [16], oligonukleotidoak [17] eta aptameroak [18] erabiliz lor daiteke. RNAi geneak espezifikoki isilarazteko estrategia multzoa da. Prozesu hori sekuentzia motzen erabileran datza, zeina «short interfering» RNA (siRNA) izenez ezagutzen baita [19]. RNAi bidezko geneen inhibiziorako ere mikroRNA-ak (miRNA) erabil daitezke [20]. Edizio genikoaren teknologia duela gutxi agertu den estrategia terapeutikoa da. DNA-kate bikoitzaren apurketa zuzentzeko zelulen berezko gaitasunean oinarritzen da. Hari esker, zelula eukariotoen genoma alda daiteke espezifikoki nukleasak erabiliz. Edizio genikorako nukleasen osagaiak honakoak dira: i) DNA-sekuentzia jakin bat antzematen duen domeinu bat; eta ii) kate bikoitzaren apurketa eragiten duen nukleasa bat. Edizio genikorako, lau nukleasa mota daude: zink behatz nukleasak (ZFN; ingelesezko sigla), transkripzio-aktibatzaile moduko nukleasak (TALEN; ingelesezko sigla), meganukleasak eta aldizka banandutako sekuentzia palindromiko motzak elkartuak dituzten nukleasak (CRISPR-Cas9; ingelesezko sigla) [21]. 2.2. Transferentzia genikorako mugak Gene-terapian, itu terapeutikoa zelula barnean dago. Azido nukleiko «biluziek» zailtasun handiak dituzte beren kabuz eragite tokira iristeko (zitoplasma RNA-ren kasuan edo nukleoa DNA-ren kasuan). Gainera, oso erraz degradatzen dira zelula barneko gunean. Hori dela eta, transferentzia geniko egoki bat lortzeko, aukeratutako bektoreak zelula barnera sartzeko eta muga ezberdinak gainditzeko gaitasuna eduki behar du, azido nukleikoaren egonkortasuna mantenduz bide osoan zehar. Behin zelulan sartuta, material genetikoaren antolamendu egokia bermatu behar du. Beraz, material genetikoak eragite-tokira (zitoplasma edo nukleoa) iristeko gainditu beharreko etapa edo muga nagusiak honakoak dira: zelula-mintzarekiko elkarrekintza, mintza zeharkatzea, zelula barneko barreiatzea eta nukleoaren barnera sartzea (3. irudia). Bektore biralek erraz gainditzen dituzte muga horiek, eta transfekzio-eraginkortasun altuak ahalbidetzen; bektore ez-biralek, ordea, arazoak aurkezten dituzte transferentziarako etapa bakoitzean. Hala ere, muga horiek gainditzeko estrategia ezberdinak proposatu dira eta bektore ez-biralen transfekzio-eraginkortasuna nabarmenki hobetu da azken urteetan [2]. EKAIA 36.indd 37 EKAIA 36.indd 37 26/11/19 10:03:35 26/11/19 10:03:35"
science
addi-1f09176595c0
addi
cc-by-nc-sa 4.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/44729
fLEX: Flexioa eta LEXikoa aztertzeko test eleanitza (5-10 urteko hamar haur euskaldunen emaitzen azterketa).
Pourquié, Marie
2019
332 Ekaia, 2019, 36, 331-351 Marie Pourquié 1. SARRERA Hizkuntza-arazoak dituzten populazioak euskaraz aztertzeko tresnak eskasak direla eta, fLEX tresna eleanitza garatu da: euskaraz, frantsesez eta gaztelaniaz, hain zuzen Euskal Herriko egoera linguistikoari egokitzeko asmoz. Artikulu honen helburua da fLEX testa aurkeztea, bai eta horretan oinarrituta hamar haur euskaldunengandik bildu diren emaitzen berri ematea. 1.1. fLEXen motibapena fLEXen motibapen nagusiak hauek dira: — hizkuntza tipikoa edo atipikoa duten haur edota heldu euskaldunengandik datuak biltzeko tresna izatea — sindrome batzuen (adb. afasia agramatikoa, disfasia) ezaugarri nagusitzat hartzen den aditz prozesaketaren arazoak aztertzea — beste hizkuntzekiko (frantsesa eta gaztelaniarekiko) konparaketak ahalbidetzea, bai eta elebidunak bi hizkuntzetan aztertzea, tresna berean oinarrituta. Euskal gramatika interesgarria da aditz prozesaketa aztertzeko, ekoizpen eta ulermenean. Aditz forma perifrastikoaren bidez erraz ikus daiteke arazoak lexikalak edo funtzionalak diren. Izan ere, orokorrak badira, forma perifrastiko osoa kaltetua izango da, baina lexikala edo funtzionala baldin bada, orduan parte lexikala bakarrik edo aditz laguntzailea bakarrik kaltetua izango da. Komunztadura pluripertsonala (adb. nor-nori-nork motako aditzak) oso egokia da ikusteko aditz laguntzaile ezberdinek ber zailtasuna dakarten. Frantsesez, gaztelaniaz edo ingelesez ez bezala, euskaraz aditz jokabidea aldatzen da aditzaren egitura argumentalaren arabera. Aditzak infinitiboan direnean hizkuntzen arteko ezberdintasunik ez da nabarmentzen baina aditzak jokatzen direnean, bai (ikus 1. eranskina). «Pro-drop» ezaugarria oso egokia da aditz jokatuen ahozko ulermena aztertzeko. Adibidez, izenordaina isilduz, «irakurtzen du vs. irakurtzen dute», «lee vs. leen» eta antzeko esaldiak bereizteko ezinbestekoa da aditz flexioa deskodetzea. Esaldi horiek ingelesera itzulita «He reads vs. They read», izenordainean ere oinarritu daiteke (He vs. They). Frantsesa ez da pro-drop, baina pro-drop kontestu bat sor daiteke frantsesaren ezaugarri morfofonologikoak erabiliz. Adibidez, «il/ils» (hura/haiek) izenordainak homofonoak dira baldin eta kontsonante batez hasten den aditz batek jarraitzen baditu (adibidez : il lit [ili] / ils lisent [iliz]). Kasu horretan prodrop efektu bat sortzen da. Baina bokalez hasten den aditz batek jarraitzen baditu, «liaison fonologikoa» gertatzen da eta beraz aditz flexioan ez ezik, liaison fonologikoan ere oinarritu daiteke bi esaldi horiek bereizteko (il écrit [ilekRi] /ils écrivent [ilzekRiv]). Aditz flexioaren ahozko ulermena EKAIA 36.indd 332 EKAIA 36.indd 332 26/11/19 10:04:36 26/11/19 10:04:36 https://doi.org/10.1387/ekaia.19723 333 fLEX: Flexioa eta LEXikoa aztertzeko test eleanitza (5-10 urteko hamar haur euskaldunen emaitzen azterketa) aztertzen duen proba bat sortu nahi bada, ezinbestekoa da hizkuntzetako ezaugarri morfofonologikoak ongi kontrolatzea. Azkenik, euskal morfologia eranskaria baliagarria zaigu aditz morfologia flexionalaren prozesaketarekin konparatzeko, eta bien arteko disoziazio bat agertzen den aztertzeko: adibidez, datibodun aditz forma bat ekoiztea zaila izatea, baina datibodun kasu sintagma bat ez (ematen dio vs. oiloari). Gainera, hizkuntzen arteko konparaketak ahalbidetzen du sistema morfologiko ezberdinetan zailtasunak berdinak diren ikustea: Oilari / à la poule/ a la gallina. Hizkuntza aniztasuna baliagarria da proba zehatzak sortzeko, bai eta sindromeetako sintomatologia konparatzeko. Hizkuntzen arteko disoziazioak aurkitzen badira, hala nola morfologia eranskariarekin (morfema lotuak) arazorik ez agertzea, baina determinatzaile eta preposizioen erabilpenean bai (morfema libreak), horrek aditzera ematen du hizkuntzetako sistema morfologiko ezberdinak burmuineko sare ezberdinetan prozesatzen direla. 1.2. fLEXen egitura fLEX, hizkuntzen arteko konparaketa ahalbidetzeaz gain, haur eta helduentzat diseinatua izan da hizkuntzaren prozesaketa hainbat populaziotan aztertzeko asmoz [1]. Tresna honek ez ditu, hala ere, hizkuntzaren atal guztiak eta modalitate guztiak aztertzen. Ikerketa galdera zehatz batzuei erantzuteko diseinatua izan da eta izen eta aditzen prozesaketa lexikala eta flexionala aztertzen ditu bereziki. Disfasia edota afasia agramatikoaren ezaugarri nagusietariko bat da aditzak erabiltzeko zailtasunak izatea [2, 3]. Hizkuntza askotan deskribatua izan da, eta euskaraz ere bai [4, 5]. Hala ere, euskaraz datu gehiago bildu behar dira ikerketak sakontzeko. Gainera, literaturan eztabaidak daude aditzak erabiltzerakoan zailtasunak nondik datozen definitzeko, ez dago argi ulermena ekoizpena bezain arazotsua den, eta aditz jokatuekin arazoak diren bereziki ala izen kategoriarekin ere bai. Hizkuntzalaritza klinikoko literaturan oinarrituz eta euskara, frantsesa eta gaztelaniaren ezaugarri gramatikaletan oinarrituz, ondoko puntuak aztertzeko diseinatua izan da fLEX: 1. hainbat aditz motaren prozesaketa lexikala eta morfosintaktikoa; 2. aditz jokatuen ekoizpena eta ulermena; 3. izen soilen ekoizpena eta posposizio/preposizio-sintagmen ekoizpena. 1. irudiak fLEXen antolaketa erakusten du: 1) fLEXeko proba guztiak ahozkoak dira; 2) hiru hizkuntzatan diseinatua da; 3) hitz eta esaldi mailak aztertzen ditu; 4) maila lexikoa (urdinez) eta morfosintaktikoa (gorriz) aztertzen ditu; 5) izen eta aditzen erabilpena, testuinguru gramatikaletik EKAIA 36.indd 333 EKAIA 36.indd 333 26/11/19 10:04:36 26/11/19 10:04:36 334 Ekaia, 2019, 36, 331-351 Marie Pourquié kanpo eta haren barne aztertzen ditu; 6) egitura argumental ezberdineko aditzen erabilpena aztertzen du. 1. irudia. fLEX egituraren eskema. Guztira, ahozko bost proba daude: maila lexikoko bi (urdinez: gauzak eta ekintzak izendatzea) eta maila morfosintaktikoko hiru (gorriz: esaldiak ekoiztea eta ulertzea, kasu eta posposizio sintagmak ekoiztea). Aditzen ekoizpen semantikoa vs. morfosintaktikoaren arteko disoziazioa aztertzeko, baliagarria izango da 2. eta 3. probetako emaitzak alderatzea, aditz jokatuen ekoizpena eta ulermenaren arteko disoziazioa aztertzeko 3. eta 4. probetako emaitzak alderatzea, eta izen soilen ekoizpena eta posposizio/ preposizio-sintagmen ekoizpenaren arteko disoziazioa aztertzeko, 5. eta 1. probetako emaitzak alderatzea. 1.3. Ikerketaren helburua eta aurreikuspenak fLEXen oinarrituta disfasiaren sintomak euskaraz definitzeko, beharrezkoa da hizkuntzaren garapen tipikoa (GT) duten haur euskaldunen emaitzak aztertzea. Horrek balioko du, batetik, testa egingarria den ikusteko (adibidez, kontsignak eta irudiak ulergarriak diren frogatzeko), bai eta probak egiteko zailtasunak agertzen ote diren antzemateko. GT duten haurrak direla jakinda, ondorioztatuko da identifikatuko diren zailtasunak hizEKAIA 36.indd 334 EKAIA 36.indd 334 26/11/19 10:04:37 26/11/19 10:04:37 https://doi.org/10.1387/ekaia.19723 335 fLEX: Flexioa eta LEXikoa aztertzeko test eleanitza (5-10 urteko hamar haur euskaldunen emaitzen azterketa) kuntz-patologia baten manifestazioak ez direla. Testak GT haurren jarreran sortzen dituen zailtasunak kontuan hartzea ezinbestekoa da patologia duten haurrak aztertu ahal izateko, eta zertan ezberdintzen diren definitu ahal izateko [6, 7]. Hizkuntza-jabekuntzari buruzko literaturak dioenez, haurra euskal izen eta aditzaren morfologiaz jabetzen da bost urte baino lehen [8-12]. Euskal aditz morfologia konplexuaz progresiboki jabetzen da, eta absolutiboarekiko komunztadura, ergatiboarekiko eta datiboarekiko komunztadura baino lehen egiten da [13, 14]. Kasu deklinabideari dagokionez, euskara H1 duten haurretan 2-3 urte inguruan garatzen bada, ergatibo marka ahula ager daiteke, eta haurraren inguruan euskaraz zenbat entzuten den edo euskara H1 ala H2 den faktoreek eragiten dute. Ikerlanek erakusten dute euskararen presentzia mailak eragina duela haurraren hizkuntzaren garapenean [15-17]. Ikerketa honen helburua da 5-10 urte tarteko haurrek, fLEX testa pasatzean zailtasunak erakutsiko zituzten ikustea, eta zailtasunak probarekin edo haurren ezaugarriekin lotzen diren aztertzea. Aurreikusten zen adin tarte horretako haurrak izen eta aditzak, testuinguru gramatikal baten barne ala kanpo, ekoizteko edota ulertzeko gai direla. Artikulu honek eskaintzen du ingurumen linguistiko ezberdina duten hamar haur euskaldunengandik bildu diren azterketa deskriptibo bat, puntu hauek bereziki aztertuz: — aditzen ekoizpena maila semantiko-lexikalean eta morfosintaktikoan; — aditz jokatuen ekoizpena eta ulermena; — kasu eta posposizio sintagmen ekoizpena. 2. METODOA 2.1. Parte-hartzaileak Ikerketa horretan, 5-10 urte tarteko 14 garapen tipikoko haur euskaldunek parte hartu dute (horietatik 6 mutil)1. Denek hiru urte baino lehenagotik ikasi dute euskara, baina ez dute denek ber ingurumen linguistikoa. Euskaraz maila apalegia erakusteagatik, eta proba bat ez burutzeagatik, lau partaideren emaitzak baztertu ziren. 1. taulak partaideei buruzko informa- 1 Lagin hau ikerketa baten azpi-lagina da (Author, «Cross-Language and Cross-Population Verb Processing», Marie Curie Actions, FP7-PEOPLE-2011-IOF) 88 pertsonak parte hartu zuten: 30 haur eta 30 heldu (20 euskara-gaztelania elebidun; 20 frantsesdun; 20 heldu gaztelaniadun); 5 afasiadun (2 frantses; 2 euskaldun; 1 gaztelaniadun); hizkuntza garapeneko arazoak dituzten 23 haurrek (7 frantsesdun, 8 gaztelaniadun; 8 euskara-gaztelania elebidun) EKAIA 36.indd 335 EKAIA 36.indd 335 26/11/19 10:04:37 26/11/19 10:04:37 336 Ekaia, 2019, 36, 331-351 Marie Pourquié zio orokorra biltzen du (adina, sexua); euskararen erabiltzeari buruzko informazioa: noiztik erabiltzen duten; erabilpen orokorra (%); aita-amekin erabiltzen duten; euskararen ezagutzari buruzko informazioa: haien mintzatzeko eta ulertzeko mailaren autoebaluaketa (/10). 1. taula. Hamar haurren ezaugarriak. Partaidea CcB 02 CcB 05 CcB 09 CcB 03 CcB 04 CcB 06 CcB 07 CcB 01 CcB 08 CcB 10 Adina 5;7 5;9 6;2 6;7 6;11 7;8; 9;2 9;4 9;7 10 Sexua M F M M F M F M F F Ama hizkuntza Gazt Eusk Eusk Eusk Eusk Gazt Gazt Gazt Gazt Eusk Euskara noiztik (urtez) 1 0 0 0 0 1 1 2 3 0 Erabilpen orokorra (%) 50 90 70 40 40 40 40 40 30 30 Mintzatzeko gaitasuna (/10) 7 10 10 8 7 5 5 7 6 7 Ulertzeko gaitasuna (/10) 7 10 10 8 7 6 5 7 6 7,5 Aitarekin Gazt Eusk Gazt Eusk Gazt Gazt/ Eusk Gazt, Ingl Gazt Gazt Eusk Amarekin Gazt Eusk Eusk Eusk Gazt/ Eusk Gazt/ Eusk Gazt Gazt Gazt Eusk Gazt. = Gaztelania; Eusk. = Euskara; Ingl. = Inglesa. 2.2. Materiala: probak eta estimuluak Psikohizkuntzalaritzaren alorrean, «estimulu» deitzen zaio erantzun bat eragiten duen gertakari bati. Adibidez, irudi bat ikusteak irudi mental bat pitz dezake norberaren gogoan, eta irudiari dagokion hitz bat ere bai. Ikerketa psikolinguistikoan bai eta hizkuntzalaritza klinikoan, irudiak estimulu bezala erabiltzen ohi dira prozesaketa lexikoa eta gramatikala aztertzeko. fLEXeko estimuluak kolorezko eta forma berdineko irudiak dira, eta haur zein helduentzat egokiak izateko diseinatuak izan dira (ikusi ondoko parteetako adibideak). Flex-eko proba guztiak ahozkoak dira: ekoizpeneko probetan, hitz eta esaldiak ahoz esatea eskatzen da, eta, ulermeneko probetan, entzundakoa ulertzea. Aplikazio bat sortua izan da irudiak eta kontsignak automatikoki pasatzeko bai eta partaideen erantzunak zuzenean grabatu ahal izateko (1). EKAIA 36.indd 336 EKAIA 36.indd 336 26/11/19 10:04:37 26/11/19 10:04:37 https://doi.org/10.1387/ekaia.19723 337 fLEX: Flexioa eta LEXikoa aztertzeko test eleanitza (5-10 urteko hamar haur euskaldunen emaitzen azterketa) 2.2.1. Gauzak eta ekintzak izendatzeko estimuluak (fLEX 1 eta 2) fLEXeko 1. probak («gauzak izendatzea») izenak ekoizteko gaitasuna aztertzeko helburua du, maila semantiko-lexikoan. 30 estimulu ditu. Klase semantiko ezberdinetako gauzak irudikatzen dituzten irudiak erabiltzen dira. Hitzak maiztasun eta luzera ezberdinetakoak dira eta hitz kognatu eta ez kognatuak ere agertzen dira. 2. taulak ekoitzarazi nahi diren izenen zerrenda ematen du (frantsesez eta gaztelaniaz; izen kopuruaren erdia maskulinoa da, bestea femeninoa) eta, horren azpian, izenak ekoitzarazteko erabiltzen den irudi baten adibidea ematen da (2. irudia). 2. taula. fLEX1eko izen zerrenda (guztira = 30). fLEX1 Klase semantikoa Gauzak izendatze probako item zerrenda Gauzak (denetarik) itsasontzia; koilara; arkatza; aulkia; pilota; autoa; ohea; liburua; izarra; galtzerdia; lorea; zuhaitza; etxea; labana; txapela Gorputz atalak hanka; besoa Jatekoak gaileta; azenarioa; sagarra Lekuak parkea; hondartza Abereak erlea; txakurra; txerria; dortoka; oiloa Pertsonak mutikoa; neska; haurtxo 2. irudia. fLEX1 Gauzak izendatze probako estimulu baten adibidea: «itsasontzia». fLEXeko 2. probak («ekintzak izendatzea») aditzak ekoizteko gaitasuna aztertzeko helburua du, maila semantiko-lexikoan. 30 estimulu ditu. Ekintza ezberdinak irudikatzen dituzten irudiak erabiltzen dira. Aditzak maiztasun2 eta luzera ezberdinetakoak dira. 2 Zaila da estimuluen maiztasuna osoki kontrolatzea izendatze probetan, jakinez euskaraz euskalkien arteko ezberdintasunak direla: adibidez EHME datubasean «orraztu» aditzak 5.06 balorea duelarik, «orraztatu» aditzak 0.18eko maiztasuna du. Izenen artean ere: «dordoka» hitzak 0.7 balorea du baina «apoarmatua» hitza ez da aurkitzen. EKAIA 36.indd 337 EKAIA 36.indd 337 26/11/19 10:04:37 26/11/19 10:04:37 338 Ekaia, 2019, 36, 331-351 Marie Pourquié 3. taulak ekoitzarazi nahi diren aditzen zerrenda ematen du, hainbat egitura argumentaletan sailkatuz (V1: subjektu bat inplikatzen duten hamar aditz; V2: subjektu bat eta objektu bat inplikatzen dituzten hamar aditz; V3: subjektu bat eta bi objektu inplikatzen dituzten hamar aditz); eta horren azpian, aditz mota bakoitza ekoitzarazteko erabiltzen den irudi baten adibidea ematen da (3. irudia). 3. taula. fLEX2ko aditz zerrenda (guztira = 30). Flex2 Aditz mota Ekintzak izendatze item zerrenda V1: Nor/Nork aditzak (aditz inakusatiboak eta inergatiboak) erre ; erori ; atera ; lotsatu ; handitu ; lo egin ; igeri egin; irri/barre egin; korrika egin; nigar egin V2: Nor-Nork motakoak (aditz iragankorrak) hautsi ; moztu ; lurperatu ; jan ; bildu ; jan ; irakurri ; bete ; eraiki ; usaindu V3: Nor-Nori-Nork motakoak (aditz iragankorrak) eman; saldu; kondatu; bota; kendu; erran/esan; moztu; ekarri; orraztu; eskaini 3. irudia. fLEX2 Ekintzak izendatze probako estimulu adibideak: «erori; usaindu; bota». 2.2.2. Esaldiak ekoizteko estimuluak (fLEX 3) fLEXeko 3. probak («esaldiak ekoitzea») aditz jokatuak ekoizteko gaitasuna aztertzeko helburua du, maila semantiko-lexikoan eta morfosintaktikoan. 2. probako aditzak erabiltzen dira, baina aldi honetan aditz soila ekoiztea baino (ekintza izendatzea), esaldi bat ekoiztea eskatzen da; hots, aditza jokatzea (esaldi ekoizpena): — NOR motako 5 aditz singularrean eta pluralean, da/dira aditz laguntzaileak ekoiztarazteko; — NOR-NORK motako 5 aditz subjektu singular-objektu singular, subjektu plural-objektu singular, eta subjektu singular-objektu pluralarekin, du/dute/ditu aditz laguntzaileak ekoitzarazteko; EKAIA 36.indd 338 EKAIA 36.indd 338 26/11/19 10:04:37 26/11/19 10:04:37 https://doi.org/10.1387/ekaia.19723 339 fLEX: Flexioa eta LEXikoa aztertzeko test eleanitza (5-10 urteko hamar haur euskaldunen emaitzen azterketa) — NOR-NORI-NORK motako 5 aditz subjektu singular-objektu zuzen singular-objektu ez-zuzen singular eta pluralarekin, dio/die aditz laguntzaileak ekoitzarazteko. Guztira, 35 estimulu erabiltzen dira zazpi aditz-laguntzaile ezberdin ekoitzarazteko. 4. taulak erakusten du aditz mota, eta ekoitzarazi nahi den aditz laguntzaile mota, eta, horren azpian, aditz jokatuak ekoitzarazteko erabiltzen den irudi baten adibidea ematen da (5. irudia). 4. taula. fLEX3 eta 4ko aditz eta aditz laguntzaile zerrenda (guztira = 35 esaldi). Flex3 &4 Aditzak (fLEX2tik hartuak) Aditz laguntzaileak Nor motakoak (aditz iragangaitz inakusatiboak) erre ; erori ; atera ; lotsatu ; handitu da ; dira Nor-Nork motakoak (aditz iragankorrak) jan ; irakurri ; bete ; eraiki ; usaindu du; dute; ditu Nor-Nori-Nork motakoak (aditz iragankorrak) eman; saldu; kondatu; bota; kendu; dio ; die 4. irudia. fLEX3 Esaldien ekoizpeneko probako estimulu adibideak: «Erortzen dira»; «Usaintzen ditu»; «Botatzen die». 2.2.3. Esaldiak ulertzeko estimuluak (fLEX 4) fLEX-eko 4. probak («esaldiak ulertzea») aditz jokatuak ulertzeko gaitasuna aztertzeko helburua du, maila semantiko-lexikoan eta morfosintaktikoan. 3. probako esaldiak erabiltzen dira (= 35, ikus 3. taula), baina isiltzen dira subjektuak (euskararen pro-drop parametroa erabiliz) aditz flexiotik kanpoko indizeak isilarazteko. Hau da, proba horren helburua da aditz flexioan fokalizatzea, adibidez, «egunkaria irakurtzen dute» esaldia entzutean, subjektu plurala-objektu singularra adierazten dela ulertzeko gaitasuna aztertzea. Irudietan oinarritutako proben bidez ulermena aztertzeko, EKAIA 36.indd 339 EKAIA 36.indd 339 26/11/19 10:04:37 26/11/19 10:04:37 340 Ekaia, 2019, 36, 331-351 Marie Pourquié aukera bat izan daiteke irudi bat baino gehiago erabiltzea, xede-esaldiari dagokion irudiarekin batera distraitzaileak erabiliz. Psikohizkuntzalaritza esperimentalean, «distraitzaile» deitzen zaio kasurik eman behar ez zaion estimulu edo estimuluaren parte bati. fLEXen aditz flexioa eta lexikoaren ulermena aztertzeko, ulertzekoa den esaldia irudikatzen duen irudiarekin batera, hiru distraitzaile erabiltzen dira: distraitzaile «flexionala», «lexikala» eta «mixtoa». Distraitzaile flexionalak entzundako esaldiak adierazten duen flexioa ez den zerbait irudikatzen du. Distraitzaile lexikoak entzundako esaldiak adierazten duen ekintza ez den zerbait irudikatzen du. Distraitzaile mixtoak entzundako esaldiak adierazten dituen flexio eta ekintza ez diren zerbait irudikatzen du. Xede eta distraitzaile irudiak modu aleatorioan agertzen dira. 5. irudia. fLEX4 Esaldien ulermeneko probako estimulu adibidea: «Egunkaria irakurtzen dute.» (Xedeirudia: goian ezkerrean; Distraitzaile flexionala: behean ezkerrean; Distraitzaile lexikala: behean eskuinean; Distraitzaile mixtoa: goian eskuinean). 2.2.4. Kasu eta posposizio sintagmak ekoizteko estimuluak (fLEX 5) fLEXeko 5. probak deklinabide atzizkiak ekoizteko gaitasuna aztertzeko helburua du, maila semantiko-lexikoan eta morfosintaktikoan: «kasu eta posposizio sintagmak ekoiztea» da. 30 estimulu ditu. 1. probako izenak erabiltzen dira testuinguru gramatikal batean. Guztira, 30 estimulu-galdera erabiltzen dira, hamar kasu ezberdin ekoitzarazteko. 5. taulak erakusten ditu kasu motak, galdera-estimuluen adibideak eta ekoiztarazi nahi diren posposizio sintagmak. Eta, horren azpian, posposizio sintagmak ekoitzarazteko erabiltzen den irudi baten adibidea ematen da (6. irudia). EKAIA 36.indd 340 EKAIA 36.indd 340 26/11/19 10:04:37 26/11/19 10:04:37 https://doi.org/10.1387/ekaia.19723 341 fLEX: Flexioa eta LEXikoa aztertzeko test eleanitza (5-10 urteko hamar haur euskaldunen emaitzen azterketa) 5. taula. fLEX5eko kasu eta izen zerrenda. Flex5 Kasua Estimulu adibidea Izenak (fLEX1tik hartuak) NORK Nork jaten du hostoa? dortokak; erleak; neskak NORI Nori botatzen dio pilota haurrak? oiloari; txakurrari; niniari ZER Zer botatzen dio txakurrari haurrak? azenarioa; pilota; lorea NORENA Norena da sudurra? txerriarena; niniarena; neskarena NORENTZAT Norentzat da hezurra? niniarentzat; oiloarentzat; txakurarrentzat NOREKIN Norekin ibiltzen da haurra? oiloarekin; txakurrarekin; labanarekin NON Non dago txakurra? etxean; parkean; txapelan NONGOA Nongoa da balea? itsasokoa; oihanekoa; basamortukoa NONDIK Nondik salto egiten du mutikoak? aulkitik; sagarretik; itsasontzitik NORA Nora doa mutikoa? etxera, parkera; hondartzara Guztira 3 × 10 30 6. irudia. fLEX5 Posposizioen ekoizpeneko probako estimulu adibidea: «Itsasontzitik». 2.2.5. fLEX testa laburbilduz fLEXek bost proba ditu : lehen bi probek (gauzak eta ekintzak izendatzea) maila semantiko-lexikoa aztertzen dute. Gainerako hiru probek (esaldiak ekoiztea eta ulertzea eta kasu eta posposizio sintagmak ekoiztea) maila semantiko-lexikoa eta morfosintaktikoa aztertzen dute. Guztira 160 estimulu daude (ikusi 1. eranskina). EKAIA 36.indd 341 EKAIA 36.indd 341 26/11/19 10:04:37 26/11/19 10:04:37 342 Ekaia, 2019, 36, 331-351 Marie Pourquié 2.3. Prozedura Haurrak euskara-gaztelania elebidunak zirenez, bi saiotan aztertuak izan ziren: saio bat hizkuntza bakoitzarentzat, gutieneko aste bateko tartearekin bi saioen artean. Saioen hizkuntza modu aleatorioan erabakitzen zen: lehena euskaraz eta bigarrena erdaraz, edo alderantziz. Denbora ez zen mugatua, ez zitzaien erran ahalik azkarrena erantzuteko. Hala ere, proba bakoitzari erantzuteko denbora grabatzen du fLEX aplikazioak (ikus 1. eranskinean proba bakoitzeko iraupenaren batezbestekoa). Garrantzizkoa da proben hurrenkera errespetatzea, esaldi berdinak erabiltzen direlako esaldi ekoizpenean eta ulermenean. Ulermen proban entzundako estimulu esaldiek ekoizpenean ez eragiteko, ezinbestekoa da ulermena ekoizpena eta gero aztertzea. Aplikazioa piztu eta probak automatikoki hasten dira, proba bakoitzarentzako jarraibideak ematen dira (ikusi 2. eranskina). Proba bakoitza hasi baino lehen hiru adibide ematen dira beti, egin behar dena ulertua dela segurtatzeko, eta ebaluatzaileak jarraibideak behar bezainbat aldiz errepika zitzakeen. 2.4. Notazioa 2.4.1. Gauzak eta ekintzak izendatzea (fLEX1 eta fLEX2) Arazo fonologikoak ez dira kontatzen. Irudian agertzen den gauzari edo ekintzari dagokion izena edo aditz egokia ekoizten bada, orduan 1 ematen da. Aldiz, puntua ez da ematen ondoko kasuetan: beste hizkuntza batean ekoitzia bada («oiloa» → «gallina» ; erori → resbalatu) ; semantikoki hurbila baina xede-hitza ez bada («oiloa» → «oilarra» ; bete → edan) ; hitz baten ordez beste zerbait ekoiztea, adibidez, perifrasia bat («hautsi» → «ematen du martilloarekin»); aditz edo izen bat ekoiztea izen edo aditz baten ordez («jan» → «hezurra»). Guztira 30 puntu eman daitezke. 2.4.2. Esaldi ekoizpena (fLEX3) Arazo fonologikoak ez dira kontatzen. Aditz laguntzaileen erabilpena aztertzeko, «ARI izan» forma saihestea komeni da, eta horregatik orainaldia erabiltzea eskatu da proba honetan. Hala eta guziz ere, gerta daiteke forma horiek agertzea, eta berez forma horiek zuzenak direnez, ez dira huts bezala jotzen (baina haien kopurua kontatzen da). Beraz, lehen urratsa «ari izan» formak, «xede» formak eta «beste» formak («ari izan» eta xede hitza ez diren formak) sailkatzean datza (ikusi «Emaitzak» atala). Proba honek aditz flexioa bereziki aztertzen duenez, kasu ergatiboaren isiltzea ez da kontatzen (adb: txakurra hezurra jaten du); kode alternantzia izen sintagmetan edo aditzetan ere ez, aditza ongi jokatua baldin bada (adb: egunero txakurrak hartzen du hueso bat ; Gizonak konstruitzen du etxe bat). Osagai batzuk ez badira ekoizten baina aditza ongi jokatua balEKAIA 36.indd 342 EKAIA 36.indd 342 26/11/19 10:04:38 26/11/19 10:04:38 https://doi.org/10.1387/ekaia.19723 343 fLEX: Flexioa eta LEXikoa aztertzeko test eleanitza (5-10 urteko hamar haur euskaldunen emaitzen azterketa) din bada, ontzat hartzen da (adb; «Mutikoak txapela kentzen dio»). Gainera, euskaraz hitz hurrenkera aski librea denez, ez zaio kasurik ematen aditza bukaeran egoteari ala ez. Aldiz, puntua ez da ematen ondoko kasuetan: aditza gaizki jokatzean edo ez jokatzean («mutilak loreak usaintzen ditu» → «loreak usaintzen du» ; «haurrak erortzen dira» → «umeak jausten»); xede-esaldia ekoiztearen ordez beste zerbait ekoiztea («mutilak loreak usaintzen ditu» → «umea bi baloiak hartzen du»); xede-aditz laguntzailea ez denean ekoizten, beste aditz bat erabiltzeagatik («gizona ateratzen da» → «gizonak agur esaten du»). Guztira 35 puntu eman daitezke. 2.4.3. Esaldi ulermena (fLEX4) Entzundako esaldiari dagokion irudia erakusteak 1 ematen du. Aldiz, Distraitzaile Lexikoa (DL), Distraitzaile Flexionala (DF) edo Distraitzaile Mixtoa erakusteak 0 ematen zuen (ikusi 5. irudia adibidetzat). Guztira 35 puntu eman daitezke. 2.4.4. Kasu eta posposizio-sintagmen ekoizpena Galderari erantzuten dion kasu edo posposizio-sintagma ekoizteak 1 ematen du. Aldiz, puntua ez da ematen ondoko kasuetan : beste kasu edo posposizio bat erabiltzean (adibidez, genitiboa destinatiboaren ordez : Norentzat da hezurra? → txakurrarena), edo kasua isiltzean (Norentzat da hezurra? txakurra). «Beste» hutsak ordezkatze edo isiltze hutsak ez diren hutsak dira; adibidez, beste erantzun bat ematea (Nori ematen dizkio haziak laborariak? *Gizon bat). Guztira 30 puntu eman daitezke. 3. EMAITZAK Orokorki, emaitza apalenak esaldiak ekoizteko proban aurkitzen dira (% 62), eta beste probetako emaitzak % 80 ingurukoak dira (ikusi 3. eranskina). Ondoko parteetan, emaitza kuantitaboak (emaitza eta hutsen kopuruaren ehuneko batezbestekoa) eta kalitatezkoak (huts moten distribuzioa) aurkezten dira probaka eta sarreran aipatu ditugun ikerketa-ardatzen arabera: aditzen ekoizpena maila semantiko-lexikalean eta morfosintaktikoan; aditz jokatuen ekoizpena eta ulermena; kasu eta posposizio sintagmen ekoizpena. 3.1. Aditzen ekoizpena maila semantiko-lexikalean eta morfosintaktikoan Aditzen ekoizpena maila semantiko-lexikalean eta morfosintaktikoan konparatzeko, fLEX2 (ekintzak izendatzea) eta fLEX3 (esaldi ekoizpena) EKAIA 36.indd 343 EKAIA 36.indd 343 26/11/19 10:04:38 26/11/19 10:04:38 344 Ekaia, 2019, 36, 331-351 Marie Pourquié probetako emaitzetan oinarritu gara. Orokorki, ekintzak izendatzeko emaitzak esaldiak ekoizteko emaitzak baino hobeak dira (% 80 > % 62). Gainera, emaitzak aditz motaka aztertuz, ekintzak izendatzean, V1 aditzak V2 eta V3 aditzak ekoizteko baino apalagoak badira (V1 < V2, V3), esaldiak ekoiztean, V3 aditzak V1 eta V2 aditzak erabiltzeko baino apalagoak dira (V3 < V1, V2). 7. irudia. Aditzak izendatzeko eta jokatzeko emaitza onak orokorki eta aditz motaka (V1: Nor edo NORK aditzak; V2: NOR-NORK aditzak; V3: NOR-NORI-NORK aditzak). 3.2. Esaldien ekoizpena eta ulermena Ekoiztu ziren 350 esaldietatik (35 × 10 haur), % 16 «ari izan» formak izan dira, % 46 xede erantzunak eta % 37 «beste» formak, 8. irudiak erakusten duen bezala. 8. irudia. fLEX3ko emaitzak. Esaldi ekoizpena. EKAIA 36.indd 344 EKAIA 36.indd 344 26/11/19 10:04:38 26/11/19 10:04:38 https://doi.org/10.1387/ekaia.19723 345 fLEX: Flexioa eta LEXikoa aztertzeko test eleanitza (5-10 urteko hamar haur euskaldunen emaitzen azterketa) «Beste» kategoriako formen artean daude: 1) erantzunik ez (% 0,5); 2) isiltzea: aditz-laguntzailea edo aditza ez ekoiztea (% 4); 3) fLEX: beste aditz bat ekoiztea (% 6); 4) fLEX: beste aditz laguntzaile bat ekoiztea (% 10); 5) «Besterik»: nahasketa bat (% 16). 9. irudiak huts horien distribuzioa erakusten du aditz laguntzaile bakoitzarentzat; ikusten da «fLEX» huts motak gehien ukitzen dituen formak «ditu» eta «die» aditz laguntzaileak direla. 9. irudia. fLEX3ko emaitzak. Esaldi ekoizpena aditz laguntzaileka. Bestalde, esaldiak ulertzeko, emaitzen batezbestekoa % 84koa da, distraitzaile flexionala erakustea (% 9), distraitzaile lexikala erakustea (% 6), distraitzaile mixtoa (% 0,5) eta erantzunik ez (% 0,5). 10. irudiak erakusten du emaitza onen batezbestekoa (Xede) eta esaldi ulermeneko huts moten distribuzioa (distraitzaile lexikala DL, flexionala DF edo mixtoa DM) aditz laguntzaile bakoitzarentzat. 10. irudia. fLEX4ko emaitzak. Esaldi ulermena aditz laguntzaileka. EKAIA 36.indd 345 EKAIA 36.indd 345 26/11/19 10:04:38 26/11/19 10:04:38 346 Ekaia, 2019, 36, 331-351 Marie Pourquié 3.3. Posposizio sintagmen ekoizpena Posposizio sintagmak ekoizteko emaitzen batezbestekoa % 79koa da, isiltze hutsen batezbestekoa % 10koa eta ordezkatze hutsena % 10koa. 11. irudiak huts moten distribuzioa erakusten du kasu mota bakoitzarentzat. Emaitza apalenak ergatiboa, destinatiboa eta lekuzko genitiboa kasuekin agertzen dira. Ergatiboak isiltze hutsak erakartzen dituelarik, destinatiboa eta lekuzko genitiboak ordezkatze hutsak erakartzen dituzte (adibidez, kasu genitiboa erabiltzea destinatiboaren ordez: Norentzat da hezurra? *txakurrarena.) 11. irudia. fLEX5eko emaitzak. Kasu eta posposizioen ekoizpena. 4. EZTABAIDA ETA ONDORIOAK Lan honen helburua zen haur euskaldunengandik datuak biltzea fLEX oinarri hartuta, proba lexiko-semantiko eta morfosintaktikoetan, ekoizpenean zein ulermenean. Aurreikusten zen 5 urtetik gorako haurrak izen eta aditzak, testuinguru gramatikal baten barne edo kanpo, ekoizteko edota ulertzeko gai izango zirela. Oro har, haurrek jarraibideak ulertzeko zailtasun nagusirik ez dute erakutsi, baina emaitza ezberdinak ateratzen dira probaren arabera, aditz mota edo kasu motaren arabera. Aurreikusten ez zen bezala, zailtasun batzuk agertu dira ekintza batzuk izendatzeko. Ekintzak izendatze probako emaitza apalenak NOR edo NOR-NORK motako aditzekin aurkitu dira: (handitu, lotsatu, erre, lurperatu). Gerta daiteke irudien bidez ekintza batzuk beste ekintza batzuk baino ekoitzarazten zailagoa izatea, eta orduan estimuluari lotua izatea. Bai eta maiztasunari ere lotua izatea. Hala ere, maiztasun txikikoak ez dira, baina EKAIA 36.indd 346 EKAIA 36.indd 346 26/11/19 10:04:38 26/11/19 10:04:38 https://doi.org/10.1387/ekaia.19723 347 fLEX: Flexioa eta LEXikoa aztertzeko test eleanitza (5-10 urteko hamar haur euskaldunen emaitzen azterketa) maiztasun ezberdinetakoak bai. Esaldiak ekoizteko berriz, emaitza apalenak NOR-NORI-NORK motako aditzekin aurkitu dira. Emaitza horiek erakusten dute aditz mota eta hizkuntzaren atalak kontuan hartzea garrantzizkoa dela. Izan ere, erakusten dute ekintzak izendatzeko NOR-NORINORK aditz ditransitiboak ekoizteko arazo handirik ez dagoela (% 85) baina esaldi batean erabiltzeko arazoak bai agertzen direla (% 45). Gainera, esaldiak ekoiztean, emaitzek erakusten dute «ditu» eta «die» aditz laguntzaileak direla Flex huts mota gehien dituzten formak, hots, aditz-laguntzailea gaizki erabiltzea (ditu: % 18; die: % 40). Aldi berean, forma horiek ulertzeko arazo handirik ez da ageri. Beraz, asimetria bat ikusten da esaldi ekoizpenaren eta ulermenaren proben artean (18). Probaren izaerari lot dakioke: esaldiak ulertzeko, irudien artean aukeratzea eskatzen denez, hutsak agertzea minimizatua liteke. Aldiz, esaldi ekoizpenaren proba irekiagoa denez, hutsak ekoizteko aukera gehiago utzi litzake. Ondorioz, ikerketak egiten jarraitu behar da eta datu gehiago bildu euskal aditz morfologiaren ekoizpen-ulermen asimetriaz ondorio sendoagoak ateratzeko. Kasu eta posposizioen ekoizpenari dagokionez, ergatiboaren ekoizpena beste kasuen ekoizpena baino ahulago agertzen da, aurreikusten zen bezala. Aldiz, ez zen aurreikusten destinatiboa eta lekuzko genitibo posposizioak ekoizteak arazoak ekartzea. Datu hauek erakusten dute GT haurrengan ahuleziak badaudela prozesaketa gramatikalean, proba esperimentalak erabiltzen direnean. Lan honek erakusten du, batetik, fLEX proba pasatzeak ez diela arazorik sortzen 5 urtetik gorako haurrei, baina, aldi berean, proba motaren arabera eta hizkuntza atalaren arabera zailtasun maila aldakorra dela. Partaide talde handiago batengandik eta kontrolatu batengandik datu gehiago biltzea garrantzizkoa litzateke datu oinarri bat osatzeko hizkuntza arazoak dituzten haurrek ahulezia berdinak erakusten dituzten definitzeko. Arazotsuak diren estimuluak aldatuz, fLEX estandarizatu beharko litzateke, normak definitzen hasteko lagin handi baten oinarrian. Estimuluak ezaugarri zehatz batzuen oinarrian (maiztasuna, hitzen luzera, kognatua izan ala ez izan) kontrolatu beharko dira, ikerketan sakontzeko. Gainera, euskaldunak elebidunak direnez, baliagarria da elebitasun maila eta euskararen ezagutza kontrolatzea talde homogeneoak osatzeko. Erabili genuen galdetegiko erantzunak aita-amen ebaluazioan oinarritzen ziren, baina amak edo aitak goretsi dezake haurraren gaitasuna edo kuantitatiboki ezberdinki zenbatu hizkuntza bakoitzaren esposizioa. Ahal bezain galdetegi objektiboa erabili beharko litzateke. Euskararen esposizio edota ezagutza apala duten haurren jarrera aztertzea beharrezkoa litzateke, hala eta guziz ere, hizkuntza arazo batekin zertan ezberdintzen den definitzeko. Halako ikerketak balio handikoak dira psikohizkuntzalaritza eta hizkuntzalaritza klinikoaren ikuspegitik, gure gizarte eleanitzetan [6,7,18]. EKAIA 36.indd 347 EKAIA 36.indd 347 26/11/19 10:04:39 26/11/19 10:04:39 350 Ekaia, 2019, 36, 331-351 Marie Pourquié 2. eranskina. fLEXeko probak, bakoitzari dagokion estimulu kopurua, eta proba bakoitzeko denboraren batezbestekoa. fLEX Estimulu kopurua Denboraren batezbestekoa 1 Gauzak izendatzea 30 02:14 2 Ekintzak izendatzea 30 03:02 3 Esaldiak ekoiztea 35 05:04 4 Esaldiak ulertzea 35 02:25 5 Kasu eta posposizio sintagmak ekoiztea 30 03:10 Guztira 160 15:55 3. eranskina. fLEX probetako jarraibideak. fLEX Jarraibideak (aplikazioan grabatuak) 1 Gauzak izendatzea «Irudi bat ikusiko duzu eta erran beharko duzu zer den; hemen, adibidez: «arraina»; «soinekoa»; «txirrindula». Ulertu duzu? Has gaitezen!» 2 Ekintzak izendatzea «Irudi bat ikusiko duzu eta erran beharko duzu zer egiten ari diren; hemen, adibidez: «patinatu» erran behar da; «erasiatu» edo «zigortu»; «galdatu» edo «eskatu» Ulertu duzu? Has gaitezen!» 3 Esaldiak ekoiztea «Irudi bat ikusiko duzu eta kondatu behar duzu zer gertatzen den, esaldi oso bat eginez; hemen, adibidez: «Gizonak patinatzen du.» Esaldi osoa erran behar duzu. «Aitamek haurra zigortzen dute.»; «Mutikoak gizonari ordua eskatzen dio.» Ulertu duzu? Has gaitezen!» 4 Esaldiak ulertzea «Lau irudi ikusiko dituzu eta ukitu behar duzu entzungo duzun esaldiari dagokion irudia. Adibidez:»Usteltzen dira.» Zein irudi da? Hau da!; «Kamiseta hautatzen du.» Zein irudi da? Hau da!; Ilea mozten die.» Zein irudi da? Hau da! Ulertu duzu? Has gaitezen!» 5 Posposizio sintagmak ekoiztea «Irudia ikusiz, erantzun behar diozu galderari. Adibidez: «Nork jaten du goxokia?» —Mutikoak. «Zerekin idazten da?» —arkatzarekin. «Nun dago kabia?» —Zuhaitzean. Ulertu duzu? Has gaitezen! Entzun ezazu galdera eta erantzun!» EKAIA 36.indd 350 EKAIA 36.indd 350 26/11/19 10:04:39 26/11/19 10:04:39
science
addi-e231ce1e2e99
addi
cc-by-nc-sa 4.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/44730
Aurrerapen terapeutikoak Parkinson gaixotasunean
Duque, Maialen; Sagarduy Crespo, Ainhoa ; Ortega, Jorge E.; Morera Herreras, Teresa
2019
50 Ekaia, 2019, 36, 49-64 Maialen Duque, Ainhoa Sagarduy, Jorge E. Ortega, Teresa Morera-Herreras 1. PARKINSON GAIXOTASUNA 1.1. Epidemiologia Parkinson gaixotasuna (PG) gaixotasun neurodegeneratiboen artean ohikoena da, Alzheimer gaixotasunaren atzetik. PGren kasu gehienak esporadikoak dira, hau da, asaldura genetikoekin erlaziorik ez dutenak, eta zahartzea arrisku du faktore nagusia [1]. Horren ondorioz eta Mendebaldeko munduaren batezbesteko bizi itxaropena luzatzea aintzat hartuta, PG pairatzen duten gaixoen kopuruak gorakada esanguratsua izan du. Gaixotasunaren prebalentzia biztanleria orokorraren % 0.3koa dela uste da, eta munduko intzidentzia 1.5-22 paziente 100.000 biztanlekoa urtean [2, 3]. Zahartzean, prebalentzia eta intzidentzia modu esponentzialean areagotzen dira; gorakada maximoa 80 urterekin gertatzen da [4]. Estatu Espainiarrean 150.000 gaixo inguru daude, eta Euskadin zehazki 7.000 kasu baino gehiago diagnostikatu dira, % 90 esporadikoak. Etorkizunera begira, hurrengo 40 urteetan PG pairatzen duen biztanleriaren kopurua eta horrekin erlazionaturiko baliabide soziosanitarioak bikoiztu egingo dela uste da. Hori dela eta, terapia berrien garapenak eta optimizazioak garrantzi berezia hartu du. 1.2. Fisiopatologia eta sintomatologia klinikoa Gaixotasunaren zeinuak eta sintomak ezaugarri patologiko nagusiarekin erlazionatzen dira, hau da, substantia nigra pars compacta (SNc) nukleoaren neurona dopaminergikoen endekapenarekin. Galera horrek gune ildaskatuan dopamina eza eragiten du, eta, horren ondorioz, gongoil basaletako zirkuitu motorretan aldaketa funtzionalak sortzen dira, eta PGren sintomatologia agertzen. Klinikan, ezaugarri kardinal bereizgarrienak hauek dira: bradikinesia, dardara, zurruntasuna eta ezegonkortasuna [4-6]. SNc-aren endekapen neuronala zein gune ildaskatuko dopamina mailaren galera % 50-80koa denean, lehenengo sintomak agertzen dira, eta, normalean, une horretara arte ez da gaixotasuna diagnostikatzen, eta beraz, ezta tratatu ere. Sintoma motor klasikoak agertu aurretik, gaixotasunaren aldi goiztiarrean, baliogabetze handiagoa eragin dezaketen sintoma ez motorrak agertzen dira, gutxietsiak badira ere [7]. Sintoma horiek pazientearen bizi-kalitatea nabarmenki murrizten dute. Sintoma ez-motor esanguratsuenak honako hauek dira: disfuntzio autonomoa (hipotentsio ortostatikoa eta esfinterren disfuntzioa), ezohiko jokaera psikiatrikoa, hondatze kognitiboa, begien mugimendu azkarrarekin lotutako lo-asaldurak eta aldaketa sentsorialak [6]. EKAIA 36.indd 50 EKAIA 36.indd 50 26/11/19 10:03:36 26/11/19 10:03:36 https://doi.org/10.1387/ekaia.20833 51 Aurrerapen terapeutikoak Parkinson gaixotasunean 1.3. Gaur egungo tratamenduak PGren etiologia ezezaguna denez, tratatzeko eskuragarri dauden terapiek soilik sintomak tratatzen dituzte, hau da, tratamendu sintomatikoak baino ez dira. Kasu gehienetan, gaur egun, egindako ikerketetan oinarrituta, gaixotasunaren aldi goiztiarra tratatzeko, tratamendu farmakologikoa da lehenengo aukera. Tratamendu kirurgikoa, aldiz, medikamentuak onartzen ez dituzten pazienteei, eragin kaltegarri bortitzak edo onura terapeutiko eskasa aurkezten dutenei zuzendua dago. Gaur egun, eskuragarri dagoen tratamendurik eraginkorrena L-dopa da. Bereziki, mugimenduen geldotasuna eta zurruntasuna hobetzen ditu, baina baita dardara eta jarrera-asaldurak ere neurri txikiagoan. L-dopa, muga hematoentzefalikoa zeharkatuz, dopamina endogenoaren gabezia ordezkatzea helburu duen dopaminaren aitzindaria da [8]. Farmakoa edozein pazienterengan eta gaixotasunaren edozein alditan erabil daiteke. Farmako honek gune ildaskatuko transmisio dopaminergikoa hobetzen du, sintoma motorren berehalako hobekuntza eraginez. Alabaina, L-dopak gaixotasunaren garapena ez gelditzeaz gain, denborak aurrera egin ahala, haren eraginkortasuna murriztu egiten da, eta pazienteen % 50ean tratamendua hasi eta 5 urtera fluktuazio motorrak eta kaltegarriagoak diren diskinesiak eragiten ditu. Diskinesia mugimendu hiperzinetikoak sortzen dituen nahasmendua da, zeinetan zenbait ezohiko eta nahigabeko mugimendu agertzen baitira. Mugimendu hauek lotan bakarrik eteten dira, eta antsietatearekin edo estresarekin okertzen diren mugimendu etengaitzak, estereotipatuak eta automatikoak direlako bereizten dira [9]. Gaur egun, amantadina farmakoa, afinitate baxuko azido N-metil-D-aspartiko (NMDA) hartzaile glutamatergiko ionotropikoen antagonista ez-lehiakor eta ez-selektiboa dena, eragin antiglutamatergikoak dituena, kontsideratzen da L-dopak eragindako diskinesiari aurre egiteko farmakorik eraginkorrena [10,11]. PG tratatzeko, beste aukera terapeutiko bat agonista dopaminergikoak erabiltzea da. Haien artean, ez-ergotikoak dira erabilienak (rotigotina, ropirinola eta pramipexola). Hauek hasiera goiztiarreko gaixoengan aukerazko tratamendua izan ohi da, bereziki gazteengan. Farmako hauek erabiltzeak L-doparen tratamendua atzeratzea ahalbidetzen du, eta ondorioz, epe luzerako eragin kaltegarrien agerpena. Agonista dopaminergikoek hartzaile dopaminergikoak era jarraian kitzikatzen dituztenez, hartzaileen estimulazio fisiologikoagoa ahalbidetzen dute hasiera goiztiarreko pazienteengan. Gainera, aldi berantiarretan dauden gaixoengan fluktuazio motorren kontrola eragiten dute. Apormorfina praktika klinikoan dagoen agonistarik indartsuena da, eta haren aldizkako administrazioak paziente askoren OFF gertaeren kontrola ahalbidetzen du, OFF gertaera pazienteak sintomak kontrolpean ez dituen garaia delarik. EKAIA 36.indd 51 EKAIA 36.indd 51 26/11/19 10:03:36 26/11/19 10:03:36 52 Ekaia, 2019, 36, 49-64 Maialen Duque, Ainhoa Sagarduy, Jorge E. Ortega, Teresa Morera-Herreras Bestalde, badira aukera terapeutiko ez-dopaminergikoak ere. Alde batetik, L-doparekin batera administratzen diren B motako monoamina oxidasaren inhibitzaileak (rasagilina edo selegilina) eta katekol-o-metil-transferasaren inhibitzaileak (entakapona eta tolkapona); hauek, dopaminaren degradazioa inhibituz, bere ekintza denbora luzeagoz mantentzea ahalbidetzen dute. Bestetik, antikolinergikoak (proziklidina, biperidenoa, trihexifenidiloa), azetilkolinak dopaminaren efektuak antagonizatzen ditu eta. Bere eragin kaltegarriak aintzat hartuta ez dira adineko pertsonengan gomendagarriak, baina paziente gazteentzat erabil daitezke zurruntasuna eta distonia nagusitzen direnean [12]. 2. AURRERAPEN TERAPEUTIKOAK PARKINSON GAIXOTASUNEAN Zalantzarik gabe, azken 30 urteotan L-dopa funtsezkoa izan da, eta horri esker PG pairatzen duten gaixoen bizi-kalitatea hobea izan da. Hala eta guztiz ere, L-dopak, esan bezala eragozpenak ere badituenez, azken ikerketa klinikoek horiei aurre egiteko estrategia terapeutiko desberdinak probatu dituzte (farmako serotonergiko eta glutamatergikoak, farmakozinetika hobetzeko formulazioak edota garezurrean zeharreko estimulazio magnetikoa, besteak beste), betiere PGren terapeutika hobetzeko helburuarekin. 2.1. Farmako serotonergikoak PGean, sistema dopaminergikoarekin batera, sistema serotonergikoak ere asaldurak nozitzen ditu, eta badirudi L-dopak eragindako diskinesien etiopatologian parte hartzen duela. L-doparekin tratatutako animalietan, 5-HT1A, 5-HT1B edo 5-HT2A hartzaile serotonergikoen modulazioak, L-do- pak eragindako diskinesiak murrizten zituela ikusita, 2004tik aurrera farmako serotonergikoekin egindako entsegu klinikoak aurrera eraman ziren. Sarizotan 5-HT1A hartzaile serotonergikoen agonista totala da, D2 eta D4 hartzaile dopaminergikoekiko nolabaiteko afinitatea duena. Sarizotanen efektu akutuak PGren etapa aurreratuak pairatzen dituzten pazienteengan ebaluatu ziren lehen aldiz, itsu bikoitza den eta plazeboarekin kontrolatutako II. faseko entsegu kliniko batean. Entsegu honetan, 3 astez, sarizotanen dosi gorakorrak (plazeboa, 2 mg eta 5 mg, 2 aldiz egunean) Ldoparekin batera administratu zitzaizkien PGren etapa berantiarretan zeuden 18 pazienteri. Dosi altuenak (5 mg) L-dopak eragindako diskinesien % 40ko murrizketa eta parkinsonaren aurkako efektuaren luzapena (L-do- paren erdibizitzaren luzapena) erakutsi zituen. Paziente gutxi batzuk, bereziki farmakoaren dosi altuena jasotzerakoan, eragin kaltegarriak aurkeztu zituzten, besteak beste, OFF aldien areagotzea, depresioa eta loezina, baina hauek jada sintoma hauen aurrekariak zituzten pazienteak ziren [13]. Pla- EKAIA 36.indd 52 EKAIA 36.indd 52 26/11/19 10:03:36 26/11/19 10:03:36 https://doi.org/10.1387/ekaia.20833 53 Aurrerapen terapeutikoak Parkinson gaixotasunean zeboarekin kontrolaturiko beste entsegu multizentriko batean, sarizotan tratamenduak ON aldiak luzatuz L-dopak eragindako diskinesien hobekuntza eragin arren, pazienteen portzentaia handiak tratamendu aldaketa edo dosi murrizketa behar izan zuen parkinsonaren okerragotzearen ondorioz [14]. Azkenik, farmako honen 3 dosi ezberdinekin (2, 4 eta 10 mg/egun) eta plazeboarekin kontrolatutako II. faseko beste ausazko entsegu multizentriko batean, administratutako hiru dosiak ondo onartu zirela ondorioztatu zen. Dosirik baxuenak, sintoma batzuk arintzeko gaitasuna aurkeztu zuen, OFF aldiak luzatu gabe. Dosi handiagoek ez zituzten emaitza hain onuragarriak lortu; izan ere, OFF aldien emendioarekin erlazionatu ziren, efektu antidiskinetiko gehigarririk aurkeztu gabe [15]. Hala ere, iaz argitaratutako eskala handiagoan egindako bi ikerketatan, 2 mg-ko dosiak ez zuen erakutsi plazeboarekin konparatuz ezberdintasunik [16]. Ondoren, 2015ean eltoprazin farmakoarekin ere zenbait entsegu kliniko aurrera eraman ziren. Eltoprazin 5-HT1A eta 5-HT1B hartzaile serotonergikoen agonista selektiboa da, 5-HT2A azpimotako hartzaile serotonergikoekiko nolabaiteko afinitatea aurkezten duen arren. PG pairatzen duten pazienteengan, ausazkoa eta itsu bikoitza den I/IIA faseko entsegu klinikoan frogatu zen. 22 pazienterengan plazeboa edo eltoprazinen aho-bidezko dosi bakarra (2.5, 5 eta 7 mg/kg) L-doparekin batera administratzerakoan (5 eta 7,5 mg/kg dosiak) «dosi altueneko» diskinesiak zein diskinesia totalaren murrizpen esanguratsua eragiten zuela ondorioztatu zen, L-doparen eraginkortasuna murriztu gabe eta kalte edo ondorio nabarmenik eragin gabe [17]. Bestalde, serotoninaren garraiatzaile (SERT) bidezko tonu serotonergikoaren manipulazioa L-dopak eragindako diskinesien tratamendurako itu terapeutiko gisa proposatu da. Zitalopram, fluoxetina eta paroxetina helburu honetarako eredu ezberdinen bidez gehien ikertu eta ebaluatu diren printzipio aktiboak dira. Ikerketa klinikoan, paroxetinaren eraginkortasuna soilik frogatu da. Paroxetina serotoninaren birxurgapenaren inhibitzaile selektiboa izateaz gain, dopamina eta noradrenalinaren garraiatzaileetan bai eta adenosina zein 5-HT2A hartzaileetan ere burutzen du bere ekintza-mekanismoa. Farmakoaren 10 eta 20 mg-ko administrazioak, PG idiopatikoaren diagnostikoa zuten eta L-doparekin 5 urtez baino gehiagoz trataturiko 14 pazienterengan 4 astez ebaluatu ziren. Plazeboa eta tratamendua jasotako pazienteen artean, L-dopak eragindako diskinesien murrizketari dagokionez, ez zen ezberdintasunik aurkitu [18]. 2.2. Farmako glutamatergikoak Beste itu terapeutiko bat sistema glutamatergikoa izan daiteke. Sistema honetan eraldaketak egitea eraginkorra suerta daiteke diskinesiei aurre egiteko. PGean zein hari lotutako diskinesietan hiperaktibitatea aurkitu da sis- EKAIA 36.indd 53 EKAIA 36.indd 53 26/11/19 10:03:37 26/11/19 10:03:37 54 Ekaia, 2019, 36, 49-64 Maialen Duque, Ainhoa Sagarduy, Jorge E. Ortega, Teresa Morera-Herreras tema honetan, eta igorpen glutamatergikoaren normalizazioak diskinesiak murriztu ditzake [19,20]. Izan ere, lehen aipatu den bezala, diskinesiei aurre egiteko komertzializaturik dagoen aukera farmakologiko bakarra amantadina farmakoa da [21]. Hartzaile glutamatergiko metabotropikoen antagonisten gain arreta berezia jartzen ari da. Hauek gongoil basaletan zeharo zabalduta daude, eta, diskinesien garapenerako garrantzitsuak diren funtzio batzuk kontrolatzen dituzte: hartzaile dopaminergikoen aktibazioa, A2A adenosina hartzaileen modulazioa, NMDA hartzaileen erregulazioa eta glutamatoaren askapena. 5. azpimotakoak (mGluR5) bereziki garrantzitsuak dira kortexetik eta talamotik gune ildaskatura doan igorpena modulatzen dutelako [19]. Izan ere, mota honetako hartzaileen antagonista den mavoglurant (AFQ056) erabiliz animalietan egindako esperimentuetan [22-25] efektu antidiskinetikoa erakutsi ondoren zenbait entsegu kliniko burutu eta argitaratu dira. Ausazko, itsu bikoitza, plazeboz kontrolatutako eta paraleloak diren entsegu kliniko ezberdinak argitaratu dira. II. faseko bi entsegu klinikok PG eta diskinesia moderatuak edo larriak zituzten pazienteengan diskinesien aurkako nolabaiteko efektua erakutsi zuten L-doparen eraginkortasuna kaltetu gabe. Bi entsegu hauetan mavoglurant 25-150 mg edo plazeboa erabili ziren 16 egunetan 31 eta 28 pazienterengan (lehenengo eta bigarren entsegua, hurrenez hurren) eta diskinesiak neurtzeko bi eskala ezberdin (LFADLDS eta mAIMS) eta parkinsona neurtzeko UPDRS aztertu ondoren, farmakoak efektu antidiskinetikoa erakutsi zuen sintoma motorrak kaltetu gabe [26]. Farmako honen dosi ezberdinekin (20, 50, 100, 150 edo 200 mg eguneko) 197 pazienterengan 13 astetan zehar egindako II. faseko beste entsegu kliniko batek, dosi altuenarekin (200 mg), efektu antidiskinetikoa erakutsi zuen [27]. Bada beste ikerketa bat, 5 astetan zehar PG eta diskinesia moderatu edo larriak zituzten 14 pazienterengan burututakoa (zazpi pazientek mavoglurant hartu zuten, eta beste zazpik plazeboa), non mavoglurant (25-100 mg) eta L-dopa (dosi ezberdinak 300 mg ailegatu arte) erabili baitziren. Entsegua behar baino arinago bukatu bazen ere, emaitza positiboak ikusi ziren plazeboarekin alderatuta, bai OFF garaian bai diskinesiarik gabeko ON garaian [28]. Badira beste bi entsegu kliniko 12 astetan zehar PG eta diskinesia moderatu edo larriak zituzten 61 eta 154 pazienterengan burutu zirenak. Lehenengoan, mavoglurant farmakoaren 100 mg (berehalako askapenarekin) erabili ziren eta bigarrenean farmako beraren 150 edo 200 mg (askapen eraldatuarekin). Diskinesiak neurtzeko eskalaz baliatuta ez batak ez besteak ez zuten lortu diskinesiaren hobekuntzarik [29]. Dipraglurant hartzaile glutamatergiko metabotropikoen modulatzaile alosteriko negatiboa da, hau da, hartzaileen aktibitatea murriztu egiten du, eta glutamato kontzentrazioak gutxitu. Farmako honekin tximinoetan egindako ikerketetan L-dopak eragindako diskinesien murrizketa ikusi ondoEKAIA 36.indd 54 EKAIA 36.indd 54 26/11/19 10:03:37 26/11/19 10:03:37 https://doi.org/10.1387/ekaia.20833 55 Aurrerapen terapeutikoak Parkinson gaixotasunean ren [30], entsegu kliniko ezberdinak egin izan ziren. II. faseko entsegu kliniko batek, zeinetan dipraglurant farmakoaren (dosia 50 mg-tik 300 mg-ra eguneko handituz) segurtasuna eta tolerantzia (plazeboarekin alderatuta) neurtzen baitziren, 76 pazienterengan 4 astean, segurua eta jasangarria zela erakutsi zuen. Entsegu kliniko honetan, farmakoaren eraginkortasuna ere aztertu zen, eta, lehenengo bi astetan diskinesiak murriztu zituen arren, 4. asterako murrizketa hori ez zen esanguratsua suertatu, eta ikerketa berrien beharra zegoela ondorioztatu zuten [31]. Azken urteotako entsegu klinikoek zalantzan jarri dute modulatzaile alosteriko negatiboetan jarrita zegoen hasierako itxaropena; nolanahi ere, eremu honetan ikerkuntzak zabalik jarraitzen du [32]. NMDA hartzaile glutamatergiko ionotropikoen antagonista ez-konpetitiboa den memantinaren inguruan ere ikerketa ezberdinak eta kontrajarriak argitaratu dira. Ikertzaile batzuek esaten dute farmako honek ez dituela diskinesiak murrizten [33]; beste batzuek, berriz, kontrakoa defendatzen dute [34]. Jada aipatutako NMDA hartzaile glutamatergiko antagonistez gain, azido propioniko α-amino-3-hidroxi-5-metil-4-isoxazol (AMPA) hartzaileen antagonistek ere propietate antidiskinetikoak aurkeztu dituzte [35]. Perampanel hartzaile hauen antagonista da, eta, entsegu kliniko ezberdinei begiratuta, haren efektu antidiskinetikoa zalantzan jarri da. 0.5, 1 edo 2 mg perampanel edo plazeboa erabili ziren 263 pazienterengan eta farmakoaren segurtasuna, tolerantzia eta eraginkortasuna neurtu ziren 12 astetan zehar. Farmakoak ondo toleratua eta segurua zela erakutsi zuen arren, ikerketa honetan ez zuen efektu antidiskinetikorik erakutsi [36]. Farmako honek animalietan egindako ikerketetan efektu antidiskinetikoa erakutsi badu ere [37,38], ondoren egindako beste 4 entsegu klinikorekin eta 2.266 partaiderekin egindako meta-analisi batek ondorioztatu du farmakoak ez duela efektu antidiskinetikorik erakusten [39]. 2.3. Kontzentrazio plasmatikoen egonkortasunaren bila PG aztertzeko orduan agertzen den zailtasunik ohikoenetako bat sintoma motorrek dituzten gorabehera klinikoak dira (dardara, zurruntasuna, mugimendu-moteltasuna, ibiltzeko arazoak...), eta askotan gertatzen da gauza bera sintoma ez-motorrekin ere (estutasuna, nekea, mina, kontzentrazio-arazoak…). Gutxi gorabehera, pazienteen erdiak efektu hauek garatzen ditu L-dopa hasi eta 5 urtera, ikerketa berriek ohikoagoak direla ondorioztatu arren [40,41]. Gaixotasunaren bilakaeran zehar, paziente batzuek medikazioa hartzerakoan efektuak ordu batzuk bakarrik irauten duela nabaritzen dute, eta efektua ez dela hurrengo dosia hartzeko ordura arte ailegatzen (dosi-amaiera hondatzea esaten zaio). Hondatze horrek, goizeko azinesiarekin, OFF gertakari aurresangarriak dakartza. EKAIA 36.indd 55 EKAIA 36.indd 55 26/11/19 10:03:37 26/11/19 10:03:37 https://doi.org/10.1387/ekaia.20833 57 Aurrerapen terapeutikoak Parkinson gaixotasunean plasmatiko maximoa lortzen du, eta kontzentrazio-maila horiek epe askoz luzeagoan mantentzen dira. Modu horretan, L-doparen kontzentrazioaren aldaketa ere askoz txikiagoa da, eta horrek gorabeherak edo diskinesiak agertzeko aukerak murrizten ditu. ADVANCED-PD ikerketan, IPX066 471 pazienterengan probatu zen (paziente hauek PG zuten, 63.4 urte, 7.4 urte inguruko bilakaera eta ia 6 ordu OFF gertakariekin egunean). Ohiko L-doparekin alderatuta, IPX066 jaso zutenek 1.17 ordu irabazi zituzten ON egoeran (OFF denbora 6 ordutik 4 ordura murriztu zen), eta, gainera, eguneko dosia txikiagoa izan zen [46]. ASCEND-PD entsegu klinikoan, IPX066rekin lortutako emaitzak L-dopa/karbidopa/entakaponarekin (Espainian Stalevo® izenpean merkaturatuta dago) lortutakoak baino hobeak izan ziren (OFF denbora: 3.8 ordu IPX066-rekin vs. 5.2 ordu Stalevo-rekin) [47,48]. Bestalde, bizi-kalitatea hobetu egin zen, eta ikerketako pazienteek nahiago izan zuten. Etorkizun hurbilean Espainian merkaturatuta egotea espero da. 2.3.3. CVT-301 (Acorda): L-dopa arnastua CVT-301 L-dopa mikro-partikulaz osatutako arnasteko hauts bat da. Oso azkar xurgatzen da, eta horrek 10-15 minututan efektua lortzea ahalbidetzen du. Hau horrela izanda, aurretik jakin ezin diren eta medikazioarekin erlaziorik gordetzen ez duten OFF gertakariak tratatzeko aukera oso aproposa dirudi. CT-301-k ordubeteko iraupena duen hobekuntza moderatua eskaintzen du, eta efektu maximoa ordu erdira lortzen da. Ondorioen artean, eztula da arruntena (pazienteen % 15a), oro har jasangarria den arren [49], [50]. 2.3.4. ADS-5012 (Gocovri): Amantadinaren askapen kontrolatuko formulazioa Lehenago esan den bezala, diskinesiak PGren konplikazio arruntak dira, eta oso tratamendu erabilgarri gutxi dago. III. faseko entsegu kliniko berri batean, ADS-5012 formulazioarekin lortutako emaitzak argitaratu dituzte [51]. ADS-5012 gauean administratzen diren amantadinaren askapen kontrolatutako kapsulak dira, egunean zehar diskinesien kontrako efektua lortuz. Ikerlan hau entsegu multizentrikoa da: 37 pazientek ADS-5012 hartu zuten eta 38k plazeboa. Farmakoa hartu zutenek diskinesiak (diskinesiak neurtzeko eskaletan) zein OFF denbora (0.5 ordu gutxiago) hobetu zituzten plazeboarekin alderatuz. Beraz, badirudi ADS-5012-k ohiko amantadinak baino efektu indartsuagoa duela. Horrez gain, hartzen erraza da, eta OFF denbora hobetzeko gaitasuna dauka. Segurtasun datu gehiago eta epe luzerako efekturik ezean, nobedade interesgarria dirudi, gaur egun diskinesiak tratatzeko farmakoen gabezia kontuan hartuta. EKAIA 36.indd 57 EKAIA 36.indd 57 26/11/19 10:03:37 26/11/19 10:03:37 58 Ekaia, 2019, 36, 49-64 Maialen Duque, Ainhoa Sagarduy, Jorge E. Ortega, Teresa Morera-Herreras 2.3.5 Opikapona (Ongentys®): Erdibizi luzeko COMT entzimaren inhibitzailea COMT entzimaren inhibitzaileak L-doparen bioerabilgarritasuna handitu dezaketen farmakoak dira. Modu horretan, asaldura motorrak eta OFF denbora murriztea ahalbidetzen dute. Opikapona merkatura atera den azken COMT inhibitzailea da. Entsegu klinikoetan (BIPARK-I eta BIPARK-II), opikaponak, plazeboarekin edo entokaponarekin alderatuta, OFF denbora txikitzea (2 ordu gutxiago) eta ON denbora luzatzea lortu zuen, ia diskinesiarik eragin gabe. Horrekin batera, opikapona epe luzean hartu zuten pazienteek, urtebete igarota, ez zuten L-doparen dosia igo behar izan, ezta tratamendu gehigarririk erabili beharrik ere [52,53]. 2.4. Garezurrean zeharreko estimulazio magnetikoa Garezurrean zeharreko estimulazio magnetikoa (rTMS), indukzio elektromagnetikoaren teorian oinarritutako teknika ez inbaditzailea da, eta eremu magnetiko batez baliatuz garezurraren barruan korronte elektrikoa eragiten duen teknika neurofisiologikoa da. Ez du minik eragiten, eta ondo toleratzen da. Pultsu errepikatu hauek garunaren kitzikakortasuna modulatzen dute, eta, beraz, terapeutikaren aldetik garrantzitsua izan daiteke PGren sintomak kontrolatzeko orduan. Terapia honetan, estimulazio frekuentzia baxuekin (1 Hz edo gutxiago) edo altuekin (5 Hz edo altuagoak) lan egin daiteke, ekintza-mekanismoak ezberdinak direlarik. 1 Hz edo gutxiagoko frekuentziek kitzikakortasun kortikala murrizten duten bitartean [55], frekuentzia altukoek (5 Hz edo gehiago) kortex motorraren kitzikakortasuna areagotu egiten dute [56]. 10 entsegu kontrolatutan oinarritutako metaanalisi batek eta UPDRS eskalaz baliatuz, sintoma motorren hobekuntza erakutsi zuen frekuentzia altuko rTMS aplikatu ondoren, frekuentzia baxuetan efekturik ikusten ez zen bitartean [57]. Oro har frekuentzia altuko estimulazioek arrakasta handiagoa izan dute sintoma motorrak kontrolatzeko orduan [58,59]. Teknika hau kortex motor primarioan diskinesiari aurre egiteko erabili izan da PG aurreratuan [60]. rTMSak PGean zuen eraginkortasuna aztertzeko asmoz, ikerketa ezberdinak burutu izan ziren Japonian [61-63]. Ikerketa hauek zentro desberdinetan burutu ziren (multizentrikoak ziren), ausazkoak ziren, itsu bikoitzak erabili ziren eta prozedura bera baina estimulaziorik gabeko kontrolak ere erabili zien. Teknika horrek epe jakin batean giza garuneko neurona sareak modula zitzakeela, hau da, nerbio-plastikotasuna eragin zezakeela erakutsi zuen. Azterketa horiek agerian utzi zuten modalitaterik egokiena sintoma motorrak hobetzeko 5 Hz-ko frekuentzia zela eremu motor osagarrietan aplikatuta. Beraz, 5 Hzko rTMSak eremu motor horren kitzikakortasuna normalizatzen du, gongoil basalen funtzioa aldatuz. Gaur egun, III. fa- EKAIA 36.indd 58 EKAIA 36.indd 58 26/11/19 10:03:37 26/11/19 10:03:37
science
addi-7e2c600426b4
addi
cc-by-nc-sa 4.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/44731
Nondik datoz gaur egun hain ohikoak diren hipersentiberatasun-arazoak?: higienearen Hipotesia eta Mikrobiotaren Hipotesia.
Soraluze, Maider; Gurruchaga Iribar, Haritz ; Sáenz del Burgo Martínez, Laura
2019
66 Ekaia, 2019, 36, 65-83 Maider Soraluze, Haritz Gurruchaga, Laura Saenz del Burgo 1. SARRERA Hipersentiberatasun-arazoak estimulu batekiko gure gorputzak sortzen duen neurriz kanpoko erantzun baten ondoriozko asaldurak dira. Hipersentiberatasun-arazoen artean hainbat gaixotasun sar daitezke, hain ohikoak diren alergia eta asmatik hasi, eta zenbait intolerantzia (gaixotasun zeliakoa, laktosaren intolerantzia...), hanturazko gaixotasun (Crohn gaixotasuna, kolitis ultzeragarria...), atopia (dermatitisak, adibidez) eta gaitz autoimmuneetaraino (I. motako diabetesa, esklerosi anizkoitza…). Aipatu berri diren gaitzetako askok oso sintoma desberdinak eragiten dituzte, eta mekanismo patologiko ezberdinen ondorio dira; alabaina, guztiek dituzte komunean gutxienez bi ezaugarri: batetik, izatez kaltegarria ez den agente baten aurrean sortutako gehiegizko erantzunagatik sortzen dira, eta bestetik, egunetik egunera gure gizartean gaixotasun arruntagoak dira. Azken puntu horri helduz, lehenengo pausua mota honetako gaixotasunek azken urteetan izan duten bilakaera azaltzea da. Datuak ematen hasi aurretik, aipatu beharra dago, hipersentiberatasun-gaixotasunen arloa hain zabal eta anizkoitza izanik, zaila dela datu estatistiko esanguratsuak lortzea. Izan ere, ikerketa indibidualak ez daude baldintza edo irizpide berekin eginda, eta horrek asko zailtzen du datuen bateratzea. Elikagaiekiko alergien (EA) kasuan, esaterako, prebalentziari buruzko datu estatistiko esanguratsuak lortzea, oraingoz, ezinezkoa izan da. Izan ere, elikagaiekiko alergiek manifestazio ezberdinak sortzen dituzte, eta gainera, ikerketa indibidualetan alergien definizio ezberdinak, elikagai desberdin ugari, populazio espezifikoak eta analisi metodo desberdinak erabiltzen dira [1]. Hala eta guztiz ere, berrehundik gora artikulutan oinarritu den berrikuspen batean berriki ondorioztatu da EAk, oro har, arruntak direla, eta azken 2-3 hamarkadetan gora egin dutela [1]. Australian egindako ikerketa batean, esaterako, urtebeteko umeen % 10ek baino gehiagok elikagairen batekiko hipersentiberatasuna erakutsi zuen [2]. Hesteetako hanturazko gaixotasunei (HHG) dagokienez, 2017an argitaratutako berrikuspen batean Crohn gaixotasunaren (CG) eta kolitis ultzeragarriaren (KU) gainean mundu-mailan egindako ikerketa epidemiologiko esanguratsuenak jaso dira. Batetik, datu epidemiologikoak zituzten munduko herrialdeak CG eta KUren intzidentzia-mailaren arabera kolore desberdinetan irudikatu dira [3]. CGaren kasuan argi ikusten da Mendebaldeko herrialdeetako intzidentzia Ekialdekoena baino handiagoa dela, eta gainera, mendebaldeko hemisferioa eta Europa aztertzean, Hego-Ipar gradiente nabaria dago, Iparraldean kasu gehiago (1. irudia). Bestetik, munduko herrialdeetako HHGen intzidentzia denboran zehar nola aldatu den aztertuz, ikusi da azken urteetan intzidentziak nabarmen egin duela gora (2. irudia) [3]. EKAIA 36.indd 66 EKAIA 36.indd 66 26/11/19 10:03:37 26/11/19 10:03:37 68 Ekaia, 2019, 36, 65-83 Maider Soraluze, Haritz Gurruchaga, Laura Saenz del Burgo Laburbilduz, azken urteetan hipersentiberatasun-gaixotasunen intzidentzia, batez ere Mendebaldeko herrialde industrializatuetan, asko igo dela esan daiteke. Gaixotasun hauen ondorioz, milaka pertsonak egunerokotasuneko zereginetan hainbat oztopo eta larritasun-egoera pairatzen dituzte, eta haien bizi kalitatea modu nabarmenean jaisten da. Horien adibide dira, esaterako, arnas-zailtasunak pairatzen dituzten asma edo errinitis alergikodun pertsonak, tripetako ondoezak jota larri ibiltzen diren HHGak edo gaixotasun zeliakoa dutenak, azaleko asaldura sakonak pairatzen dituzten pertsona atopikoak, bai eta egunero intsulina injektatzen ibili beharra duten I motako diabetesa duten pertsonak ere. Gauzak horrela izanik, jadanik testuinguruan sartuta, hainbat dira burura datozen galdera eta zalantzak: zergatik igo da horrenbeste hipersentiberatasun-gaixotasunen intzidentzia? Zein da gaixotasun horien jatorria? Zer egin dezakegu hipersentiberatasun-gaitzei aurre egiteko? Zalantza mamitsu horien aurrean, hainbat izan dira gai honen inguruan ikerketak egin eta teoriak garatzen saiatu diren zientzialariak. Artikulu honen helburua, beraz, orain arte lortu diren datuen, eta garatu diren hipotesien berrikuspena egitea da, hipersentiberatasun-arazoen jatorria, eta haien intzidentziaren igoeraren arrazoia hobeto ulertzeko asmoz. 2. HIPERSENTIBERATASUN-ARAZOEN JATORRIA Hipersentiberatasun-arazoen jatorriaren inguruan hainbat ikerketa egin dira, teoria desberdinak garatu, eta ondorio ezberdinetara iritsi. Teoria horien artean, Higienearen hipotesia izan zen asaldura mota hauen jatorriari buruzko jakin-min orokorra piztu zuen lehena. Halere, gaur egun zientzialarien artean onarpen handiena duena Mikrobiotaren hipotesia da. Atal honetan, hasteko, bi teoria horiek azalduko dira, Higienearen hipotesia atzean utzi, eta Mikrobiotaren hipotesia hobestera pasa izana argudiatuko dugu; ondoren, hipersentiberatasun-arazoen gainean eragiten duten faktore garrantzitsuenen inguruan hausnartuko da. 2.1. Teoria nagusiak: Higienearen hipotesitik Mikrobiotaren hipotesira 2.1.1. Higienearen hipotesiaren sorrera Higienearen hipotesiaren arabera, XX. mendean izandako gaixotasun atopikoen igoera mende horretan izandako higiene-hobekuntzengatik gertatu zen. Izan ere, higiene-hobekuntza horiek agente infekziosoekiko esposizioa asko murriztu zuten eta haurtzaroko gaixotasun infekziosoen in- EKAIA 36.indd 68 EKAIA 36.indd 68 26/11/19 10:03:38 26/11/19 10:03:38 70 Ekaia, 2019, 36, 65-83 Maider Soraluze, Haritz Gurruchaga, Laura Saenz del Burgo 3. irudia. «Old Friends mechanism»-en azalpen sinplifikatua. «Old Friends» izenez sailkatzen diren kategoriek (beltzez) eta populazio handietako infekzioek (gorriz) immunitate-sisteman duten eragina eta herrialde garatuetan duten egoera. Irudiko testuak [8] artikulutik itzulita. Treg = T erregulatzailea; TLR-2 = 2. motako Toll-like errezeptorea; TGF-B = Beta hazkuntza faktore transformatzailea; Th17 = 17. motako T laguntzailea; HLA = Giza antigeno leukozitarioa. Azkenik, badira zenbait mikroorganismo, antzinako infekzio edo «old infections» izenez ezagutzen direnak. Antzinako infekzioak, primateen eboluzioan eta ehiztari-biltzaile garaietan dagoeneko bizi ziren organismoak lirateke, gizakiaren immunitate-sistema garatzen ari zen artean honekin batera koeboluzionatu zutenak [8]. Koeboluzio horri esker, gizakiengan infekzio hilkorrak eragin beharrean infekzio subklinikoak eragitea eta gizakiekin elkarbizitzea lortu zuten [6]. Gizakien eta antzinako infekzioen arteko elkarbizitza hori posible izan zedin, antzinako infekzioek beren aurEKAIA 36.indd 70 EKAIA 36.indd 70 26/11/19 10:03:38 26/11/19 10:03:38 https://doi.org/10.1387/ekaia.19994 71 Nondik datoz gaur egun hain ohikoak diren hipersentiberatasun-arazoak? kako erantzun immune eraginkorra nahiz ostalariaren heriotza saihestu behar zituzten; ostalariak infekzio hauek jasateko gai izan behar ziren osasuntsu mantendu, eta infekzio-eragilea zen organismoari giza gorputzean bizitzen utzi behar zion [6]. Hori dela eta, antzinako infekzioen eragile ziren organismoek, nematodoak edo salmonella adibidez, mekanismo immunoerregulatzaileak garatu zituzten, baita hanturaren aurkako erantzun erregulatzaileak bideratu ere [6,9]. «Old infections» gisa hartzen dira, esaterako, hesteetako helmintoak, A hepatitisaren birusa, Helicobacter pylori, odol nematodoak eta Mycobacterium tuberculosis-en antzinako anduiak [6]. Laburbilduz, gizakiaren ongizaterako derrigorrezkoa zen mikrobiota eta inguruneko organismoekiko tolerantzia lortzea, eta ondorioz, gizakiak mikrobiotako nahiz ingurumeneko mikroorganismoekin ko-eboluzionatu zuen bide immunoerregulatzaileak eraikiz [6, 8]. Antzinako infekzioei dagokienez, giza talde txikietan biziraun ahal izateko garatu zituzten mekanismo immunoerregulatzaileak. Hori dela eta, «Old Friends» izenez ezagutzen diren organismoak gizakiontzat toleragarriak izateaz gain, giza sistema immunologikoaren erregulaziorako funtsezkoak bihurtu dira. 2.1.3. Zergatik eta nola gertatzen da immunitate sistemaren erregulazioa? Jaiotzean immunitate-sistemak baditu genetikoki jasotako mekanismoak, baina informazioa falta zaio. Bere buruaren ezagutza badu, timoan heldutako linfozitoen bitartez lortutakoa; kanpoko munduari buruz duen jakinduria, ordea, minimoa da, amak plazenta bidez igorritakoa soilik. Jaiotza ostean, beraz, mikrobio-esposizioa ezinbestekoa da, gutxienez hiru arrazoigatik. Batetik, biodibertsitate handiko organismoekin kontaktua izateak askotariko egitura molekularren memoria bat eraikitzen laguntzen du, eta horrek gerora aurkitu daitezkeen organismo arriskutsuen aurkako erreakzioa azkartzen du. Bestetik, hestean aurkitzen diren peptidoglikano eta lipopolisakaridoak bezalako konposatu mikrobiarrek neutrofiloak eta makrofagoak aktibatu eta berezko immunitate-sistemaren oinarrizko aktibitatea mantentzen dute [8]. Azkenik, mikrobio esposizioak immunitatesistemak eragin ditzakeen hanturazko erantzun desegokiak geldiarazteko kontrol-mekanismoak ezartzeko prozesuan ere esku hartzen du. Kontrol mekanismo bezala, immunitate-sistemak beharrezkoa du bide erregulatzaileen eta T zelula erregulatzaileen (Treg) sare bat garatzea [8]. Sare horren helburua itu ez-arriskutsuen (norbera, alergeno ez-arriskutsuak, hesteetako edukia, mikroorganismo ez-arriskutsuak, eta abar) aurkako eraso immunitario desegokiak geldiaraztea da. Azken horiek dira, hain zuzen, gaixotasun autoimmuneetan, asaldura alergikoetan eta hesteetako hanturazko gaixotasunetan agertzen diren itu patologikoak [8]. EKAIA 36.indd 71 EKAIA 36.indd 71 26/11/19 10:03:40 26/11/19 10:03:40 72 Ekaia, 2019, 36, 65-83 Maider Soraluze, Haritz Gurruchaga, Laura Saenz del Burgo 2.1.4. Populazio handietako infekzioak Strachan-ek proposatutako Higienearen hipotesian, haurtzaroko infekzioez hitz egiten da, eta ez dago bereizketarik infekzio mota desberdinen artean [4, 5]. Mikrobiotaren hipotesiaren arabera, ordea, infekzio guztiek ez dute berdin eragiten giza immunitate-sisteman, eta bi multzo handitan bereizi dira: alde batetik, antzinako infekzioak edo «Old infections», eta bestetik, populazio handietako infekzioak (PHI) edo «Crowd infections». Antzinako infekzioak, primateen eboluzioan eta ehiztari-biltzaile garaietan dagoeneko bizi ziren organismoak lirateke, gizakiaren immunitate- sistema garatzen ari zen artean honekin batera koeboluzionatu zutenak [8]. Hauek dira, hain zuzen, 2.1.3. atalean deskribatu dugun bezala, immunitate-sistemaren erregulazioan parte hartzen dutenak, eta «Old Friends» izenez ezagutzen diren organismoak (3. irudia). Bestalde, PHIak daude, besteak beste, hotzeria, elgorria eta errubeola gaixotasunak eragiten dituzten birusak [6,9]. Birus horiek antzinako infekzioekin alderatuta oso desberdinak dira. Lehen trantsizio epidemiologikoa egin eta gero, iraultza neolitikoak nekazaritza eta bizilekuaren egonkortzea ekarri zituen, eta hortik pixkanaka urbanizazioa eta dentsitate handiko populazioetan bizitzea [8]. Garai hartan hasi ziren PHIak gizakia infektatzen. PHIek ezin zuten biziraun elkarrengandik bananduta bizi ziren ehiztari-biltzaile talde txikietan; izan ere ostalaria hiltzea edo berenganako immunitate sendoa garatzea eragiten zuten (3.irudia) [8]. Infekzio mota haiek bizirauteko, beharrezkoak dira populazio handiak eta haien arteko kontaktuzko sareak, biztanleriaren immunitate-egoera ahultzean infekzioak erraz transmititu eta epidemiak sortu ahal izateko [8]. Hau horrela izanik, PHI antzinako infekzioak baino askoz geroago agertu ziren, eta ez zuten giza immunitate-sistemaren eboluzioan parte hartu; gizakiak ez zuen «Crowd infections» deiturikoekin koeboluzionatu, eta, beraz, ez du hauekiko tolerantziarik garatu [8]. Hori dela eta, oraindik ere PHIek ez dute immunitate-sistemaren erregulazioan parte hartzen. 2.1.5. Higienearen garrantzia XX. mendearen erdi aldean, bazirudien txerto eta antibiotikoen eskuragarritasunari esker aurrerantzean edozein infekziori aurre egiteko gai izango ginela. Alabaina, urteak aurrera joan ahala, gaixotasun infekziosoek osasun-arazo garrantzitsu izaten jarraitzen dute, eta higiene-estrategiak, txertaketa-estrategiekin batera, ezinbestekoak dira infekzioen prebentziorako [9]. Dena dela, txertoen bidezko prebentzioa ez da beti posible izaten. Alde batetik, ez dago infekzio eragile guztien aurkako txertorik; eta, bestalde, EKAIA 36.indd 72 EKAIA 36.indd 72 26/11/19 10:03:40 26/11/19 10:03:40 https://doi.org/10.1387/ekaia.19994 73 Nondik datoz gaur egun hain ohikoak diren hipersentiberatasun-arazoak? dauden txertoak ez dira beti guztiontzat eskuragarriak; izan ere, zenbaitetan, ekonomia altuko populazio txikietara mugatzen dira. Horregatik, higiene-estrategiak aplikatzea da gaixotasun infekziosoen prebentziorako oinarrizko neurria. Ebidentzia zientifikoak dioenez, esku eta gainazaletako higiene-neurrien bidez, arnas-infekzioen zabaltzea modu esanguratsuan mugatu daiteke, bereziki hotzeria eta gripea [9, 10, 11]. Ez hori bakarrik, arnasbide eta hesteetako infekzio birikoak ezin direnez antibiotikoekin tratatu, higienea da gaixotasun horien prebentziorako gakoa. Antibiotikoen ildotik jarraituz, horien gehiegizko erabilerak hainbat ondorio kaltegarri izan ditu; besteak beste, aipagarrienak dira aurrerago azalduko ditugun antibiotikoekiko erresistentzia eta antibiotikoek eragindako disbiosia. Gai horretan ere, higiene-neurriek badute beren lekua, higiene-neurri egokiak hartzeak bakterio infekziosoen eta andui erresistenteen transmisioa mugatzen baitute, eta antibiotikoen preskripzioa eta andui erresistenteen zabaltzea oztopatu [9]. Higiene ituratua edo «Targeted hygiene» deritzon printzipioak, hain zuzen, higiene-neurri eraginkorrak bultzatzea du helburu. Lau arriskumaila bereizten ditu, eta patogeno-iturri eta -gordailuen, transmisio bideen, kontrol puntu kritikoen eta higiene neurri egokien identifikazioan datza [9]. 4. irudian ikusten den moduan, infekzioen transmisiorako puntu kritikoak eskuak, eskuen kontaktuzko gainazalak, elikagaien kontaktuzko gainazalak eta garbiketarako tresnak dira [9]. 4. irudia. Infekzioen transmisiorako arrisku mailaren araberako leku eta gainazalen sailkapena. Irudia [9] artikulutik itzulita. 2.1.6. Komunikabideak eta higienearen gaineko gaizki-ulertua Strachan-ek Higienearen hipotesia plazaratu zuenetik, gai horrek zientzialari askoren arreta erakartzeaz gain, arrakasta mediatiko handia ere izan du, eta komunikabideetan asko hitz egin da horren inguruan. Sarritan, ordea, hipotesi horretan higieneak duen paperari gehiegizko garrantzia eman EKAIA 36.indd 73 EKAIA 36.indd 73 26/11/19 10:03:40 26/11/19 10:03:40 74 Ekaia, 2019, 36, 65-83 Maider Soraluze, Haritz Gurruchaga, Laura Saenz del Burgo zaio, eta hipotesiaren mamia ondo azaldu beharrean haren izenburuak ulertarazten duenari tinko eutsi zaio, eta ondorioz, «higiene» kontzeptuaren inguruan gaizki-ulertu asko sortu dira [9]. Gehiegizko higienea eta garbitasuna alergien eta antzeko hipersentiberatasun-arazoen kausa izatearen ideia da, oro har, jendartean zabaldu dena. Honen oinarrian gehiegizko higiene praktikek giza mikrobiota kaltetu dezaketen ideia dagoen arren, datuek erakusten dute errutinazko etxeko garbiketek [12] eta dutxatzea bezalako norberaren garbiketek [13] ez dutela mikrobiotan aldaketa esanguratsurik eragiten; gainera, garbiketa horietan kentzen diren mikrobioak, ingurumen-kontaktuaren bidez, berehala agertzen direla ikusi da. Higiene-praktika horiek «Old Friends»-en esposizioan esku-hartze arinen bat izango balute ere, esku-hartzea oso txikia litzateke hipersentiberatasun-arazoetan eragiten duten beste zenbait faktorerekin alderatuz [9]. Horrez gain, infekzioen transmisioari buruz aurreko atalean azaldu dena kontuan hartuta, higiene praktikak alde batera uzteak onura baino kalte potentzial handiagoak ditu. Hipersentiberatasun-arazoen jatorriari dagokienez, gakoa bizitza modernoko beste zenbait aspektutan dagoela dirudi, aurrerago azalduko den bezala. 2.1.7. Higienearen hipotesia albo batera utzi beharra Gauzak horrela, gaur egun «Higienearen hipotesi» kontzeptua albo batera utzi beharra dago. Hipotesia lehen aldiz proposatu zenetik hainbat ikerketa egin dira hipersentiberatasun-arazoen jatorriaren inguruan, eta gaur egun badakigu higienea ez dela arazo horien erantzule esanguratsua. Hori dela eta, higieneari buruzko ideia okerra zuzentzeko helburuarekin, «Higienearen hipotesi» kontzeptua baztertu, eta «Mikrobiotaren hipotesia», «Biodibertsitatearen hipotesia» edo «Old Friends mechanism» kontzeptuak erabiltzea hobesten da. 2.2. Hipersentiberatasun-arazoetan eragina duten faktoreak 2.2.1. Antibiotikoak, dieta eta disbiosia Hipersentiberatasun-arazoetan eragiten duten faktoreen artean, bereziki aipatzekoak dira antibiotikoen kontsumoa eta dieta, heste mikrobiotaren orekan gorabehera handiak eragin baititzakete. Antibiotikoek gaur egungo gizartean duten egoera ulertzeko, garrantzitsua da hauen orain arteko erabilera ezagutzea. 1928. urtean Fleming-ek penizilina (lehen antibiotikoa) aurkitu izanak infekzioen aurkako tratamenduetan izugarrizko aurrerapenak ekarri zituen, eta urte gutxitan beste hainbat antibiotikoren aurkikuntza edo sorrera ahalbidetu. Medikuntzan iraultza handia izan zen, eta garai hartan bazirudien antibiotikoekin ia edozein infekziori aurre egin zekiokeela. Euforia, eta antibiotikoen gehiegizko erabilerak eragin zitzaketen kalteen inguruko ezjakintasuna tarteko, EKAIA 36.indd 74 EKAIA 36.indd 74 26/11/19 10:03:40 26/11/19 10:03:40 https://doi.org/10.1387/ekaia.19994 75 Nondik datoz gaur egun hain ohikoak diren hipersentiberatasun-arazoak? 50eko eta 60ko hamarkadetan antibiotikoen preskripzioa neurrigabea izan zen, eta harrezkero, komunitate modernoetan antibiotikoen erabilera oso ohiko bihurtu da. Gaur egun, osasun-arloko profesionalen artean antibiotikoen neurrizko erabilerari buruzko kontzientziazioa gero eta handiagoa da. Hala ere, komunitatean antibiotikoen gehiegizko erabilerak izan ditzakeen kalteei buruzko ezagutza gutxi dago oraindik, eta jendea infekzioen berehalako tratamendura eta sendatzera ohitu da, erosoa eta azkarra baita. Kontuak kontu, gaur egun antibiotikoekiko erresistentzien garapena, eta heste-mikrobiotaren suntsitzea edo desoreka dira medikamentu horien ondorio kaltegarri nabarmenenak. Jaio osteko lehen urteetan, mikrobiota garatzen ari den aldian, mikrobio komunitatea antibiotikoak edo infekzioak bezalako erasoekiko askoz sentikorragoa da [14, 15]. Mikrobiotaren oinarrizko partaideak, mikrobio dibertsitatea edo/eta gaitasun metabolikoa galtzeak, disbiosia izenez ezagutzen den desoreka ekologikoko egoera sor dezakete; egoera horretan badirudi kolonizazioarekiko erresistentzia jaitsi egiten dela, eta ondorioz, patogeno oportunistek gain hartzen dutela [9, 16]. Antibiotikoek, beren itua den infekzio eragilea hiltzeaz gain, mikrobiotaren partaideei ere eraso egiten diete, eta ondorioz, mikrobiotaren desoreka edo disbiosia eragiten dute. Mikrobiotaren disbiosia hainbat gaixotasunekin lotuta dagoela ikusi da, horietatik asko hipersentiberatasun-arazoen artean koka ditzakegunak; esaterako, hesteetako hanturazko gaixotasunak, asma, alergiak, I motako diabetesa, esklerosi anizkoitza eta gaixotasun zeliakoa [14, 17]. Bestalde, heste-mikrobiotaren oreka mantentzerako orduan, funtsezkoa da dieta egokia izatea. Zer esan nahi du «dieta egokia» izateak? Batetik, aniztasun handiko dieta izan behar da, eta bestetik, garrantzitsua da zuntz asko (mikrobiotak digeritzen dituen polisakaridoak, ez gizakia digeritzeko gai den motakoak) [9] eta landareetatik eratorritako produktuetan dauden polifenolak izatea [9]. Zuntz gutxiko dietak pixkanaka mikroorganismo talde garrantzitsuen galera ekar diezaguke [18], eta galera horiek metatu, eta belaunaldiz belaunaldi buelta emateko gero eta zailtasun handiagoa izatea [19]. Enterotipoa indibiduo bakoitzaren heste-mikrobiota osatzen duten bakterio espezieetan eta gainjartzen den generoan oinarrituta egiten den sailkapena da, eta hiru enterotipo ezberdin bereizten ditu: Bacteroides, Prevotella edo Ruminococcus [20]. Animalia-proteinen eta gantz aseen kontsumoa Bacteroides enterotipoarekin erlazionatu da; karbohidratoak eta azukre sinpleak, berriz, Prevotella enterotipoarekin [21]. Saguetan egindako ikerketa batean, hain zuzen bi enterotipo horien antzeko beste batzuek korrelazioa erakusten dute hesteetako oinarrizko hanturarekin [22], eta pentsarazten digute animalia-proteina, gantz ase, karbohidrato eta azukre sinpleen kontsumoak hanturazko gaixotasunen jatorriarekin zerikusia dutela. EKAIA 36.indd 75 EKAIA 36.indd 75 26/11/19 10:03:40 26/11/19 10:03:40 https://doi.org/10.1387/ekaia.19994 77 Nondik datoz gaur egun hain ohikoak diren hipersentiberatasun-arazoak? gandik jasotako mikrobiotaren garrantziaren adibide da, esaterako, lurrera eroritako txupeteena. Txupetea miazte hutsez garbitzen duten amen haurrek asma, ekzema edo alergiak pairatzeko arrisku gutxiago dutela ikusi da, ura edo beste produktuekin garbitzen duten amen umeekin alderatuta [31]. Dirudienez, gurasoen listuaren bidez haurrari igorritako mikrobioek haurraren immunitate-sistema estimulatzen dute [31]. 2.2.2.3. Jaiotza naturala eta zesarea Autore gehienen esanetan, mikrobiotaren kolonizazio nagusia erditze-prozesuan gertatzen da, eta jaiotzeko modua mikrobiotaren garapenerako oinarrizko faktorea da. Izan ere, erditze naturalean, umea ia esterila den umetokitik lehenengo aldiz irtetean mikroorganismoz kolonizatutako ingurune batetik (amaren baginatik) igarotzen da. Haurrarentzat mikroorganismo kantitate handiekin izandako lehenengo kontatua izaten da, bere mikrobiota propioaren ezarpenean zuzenean eragiten duena. Jaiotza naturalaren eta zesarearen arteko datuen alderaketa egiteko orduan, kontu handiz ibili behar da, ordea; zesarearen beharra sortu duen egoerak edo jaiotza naturalean haurrak jasandako traumak eragina izan baitezakete [6]. Nolanahi ere, badirudi zesarea bidezko jaiotzak amarengandiko mikrobiotaren transmisioa atzeratzen eta kolonizazio-prozesua aldatzen duela. Beraz, baliteke horrek alergiak, gaixotasun autoimmuneak, eta neurri txikiagoan bada ere, gaixotasun zeliakoa eta hesteetako hanturazko gaixotasunak pairatzeko arriskua areagotzea [6]. 2.2.2.4. Edoskitzea Edoskitzeak haurraren mikrobiota eraldatzen duela ikusi da, eta jaiotzeko moduaren antzera, badirudi edoskitze naturalak ere ekzema eta beste zenbait asaldura alergikoren aurrean eragin babeslea duela [6, 32]. Haurrari amarengandik jasotako esnearen bidez amaren hesteetako hainbat mikroorganismo desberdin igortzen zaizkiola baieztatzen duten geroz eta froga gehiago daude, bide entero-mamario baten existentzia proposatuz [6, 33, 34, 35]. Gainera, giza esneak prebiotiko bezala funtzionatzen duten hainbat polisakarido konplexu ditu, haurraren hestean mikrobiota egokiaren kolonizazioa bultzatzen dutenak [6, 36]. 2.2.3. Ingurumen faktoreen eragina Bizi garen inguruneak, etengabeko kontaktu saihestezina dugun zerbait izanik, gure osasunean eragin nabarmena du, eta ikusi da hipersentiberatasun-arazoen jatorriarekin ere baduela zerikusirik. EKAIA 36.indd 77 EKAIA 36.indd 77 26/11/19 10:03:40 26/11/19 10:03:40 78 Ekaia, 2019, 36, 65-83 Maider Soraluze, Haritz Gurruchaga, Laura Saenz del Burgo 2.2.3.1. Industrializazioa, urbanizazioa eta landa ingurunea XX. mendean zehar aurrera eraman den urbanizazio- eta industrializazioprozesu masiboaren ondorioz, gizakia bizi den ingurunea modu drastikoan eraldatu da. Zenbait ikerketa garrantzitsuk erakutsi dutenez, herrialde industrializatuetan, baserri edo landa-inguruneetan hazi izanak haurrak asma, polenarekiko alergia eta ekzema bezalako immunitate eta hanturazko gaixotasunetatik babesten ditu [37, 38, 39]. Aipaturiko urbanizazio-prozesuaren ondorioz, ordea, gaur egun geroz eta jende gutxiago bizi da landa-eremuetan, eta populazioa hipersentiberatasun-gaixotasunekiko sentikorragoa da. Industrializazioaren garrantziaz jabetzeko, aipatzekoa da Amishak Hutteritoekin —jatorria nahiz erlijio-kultur praktika tradizionalak partekatzen dituzten Estatu Batuetako bi nekazari talde— alderatu zituen ikerketa bat [40]. Ipar Ameriketako bi nekazari talde horiek gainerako populazioetatik isolatuta bizi dira, bakoitza bere taldean isolatuta ugaldu da, eta antzeko talde-elkarbizitza autosufizientea izan duten arren, nekazaritza-praktika desberdinak jorratu dituzte. Amishek nekazaritza praktika tradizionalak erabiltzen jarraitzen duten bitartean (txikiak, familia bakoitzarenak, lurra animalien laguntzarekin landuz, eta abar), Hutteritoek ekipamendu industrializatua eta antibiotikoak erabiltzen dituzte. Ikerketa honetan, Amishen inguruneak asmaren aurkako babesa ematen duela ondorioztatu zen, berezko erantzun immunean parte hartuz. Izan ere, alde batetik, Hutterioen asma-maila Amishena baino handiago zela ikusi zen; eta bestetik, Hutteritoen etxeetako hautsak saguen arnasbideetako erantzun alergikoa areagotzen zuela, Amishen etxekoak ez bezala. Horrek nekazaritza praktika industrializatuek atopiaren eta asmaren garapenean duten inpaktua erakusten du. 2.2.3.2. Antzinako infekzioak ez pairatzea Aurrez azaldu bezala, antzinako infekzio gisa ezagutzen diren organismoek gaitasun immunoerregulatzailea dute. Hori dela eta, hauekin kontaktua izateak giza immunitate-sistema behar bezala garatzen laguntzen du, eta ondorioz, hipersentiberatasun-arazoak pairatzeko arriskua jaisten du. Gaur egun, ordea, garatutako herrialdeetan infekzio immunoerregulatzaileak ez dira ohikoak: toki batzuetan guztiz desagertuta daude, eta beste batzuetan, hauen presentzia asko murriztuta. 1947. urtean Europako biztanleriaren % 36ek beren gorputzean Enterobius vermicularis, Trichuris trichiura eta Ascaris lumbricoides helmintoak zituztela estimatzen da; orain, ordea, ia guztiz desagertuta daude [6, 41]. Herrialde modernoetako industrializazioak eta medikuntza-praktikek ingurune hauek ia infekzio immunoerregulatzailerik gabe uztea eragin dute; honen adibide da, haurdun dauden emakumeei desparasitatze-prozesuak egitea, eta ikusi da haurdunaldian zehar tratamendu hauek jasotzeak ekzema eta arnasketako zailtasunak pairatzeko arriskua igotzen duela jaiotzekoa den haurrarengan [6, 42]. EKAIA 36.indd 78 EKAIA 36.indd 78 26/11/19 10:03:40 26/11/19 10:03:40
science
addi-8001104413fe
addi
cc-by-nc-sa 4.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/44732
Haurdunaldian amak izandako bizi-ohiturak, ingurumen-esposizioak, osasun-sistemaren ekimenak eta haurraren garapen neuropsikologikoa: INMA (Haurtzaroa eta Ingurumena-Infancia y Medio Ambiente) proiektuan argitaratutako lanen errebisioa.
Babarro Vélez, Izaro ; Andiarena Villaverde, Ainara ; Ibarluzea Maurolagoitia, Jesús María; Fano Ardanaz, Eduardo; Aurrekoetxea Agirre, Juan José ; Lertxundi Iribar, Nerea ; Lertxundi Manterola, Aitana; Gallastegi Bilbao, Mara; Irizar Loibide, Amaia; Pereda Pereda, Eva; Urbieta Macazaga, Nerea; Santa Marina Rodríguez, Loreto
2019
86 Ekaia, 2019, 36, 85-108 Izaro Babarro et al. 1. SARRERA 1946. urtean Munduko Osasun Erakundeak (MOE) osasuna erabateko ongizate fisikotzat definitu zuen. Gaur egun, definizio honek onartua izaten jarraitzen du, nahiz eta ez dituen barnean beste faktore batzuk aintzat hartzen, hala nola, faktore endogenoak (gizabanakoaren biologiaren menpe daudenak) edota faktore exogenoak (ingurumena, inguru fisikoa). Osasunaren esparruan eta, zehazki, Osasun Publikoarenean, ingurumenak indarra hartu zuen XX. mendean. 1974. urtean Marc Lalondek osasun-eredua garatu zuenean, bizi-ohiturek eta inguruko faktoreek osasunean zuten eragina finkatu zen. Lalondek, gizabanakoarengan edo gizartean eragina duten inguruko faktore multzotzat definitu zituen osasun-determinatzaileak, eta, haien artean, bi talde nagusi desberdindu zituen. Alde batetik, Estatuaren erantzukizun direnak eta bestetik, osasun-arloaren menpe daudenak. Osasun-determinatzaileen artean, giza biologia, bizi-ohiturak, ingurumena eta osasun-sistemaren menpeko eragileak desberdindu zituen [1]. Ildo honetan, INMA (Infancia y Medio Ambiente-Haurtzaroa eta Ingurumena) proiektuak (www.proyectoinma.org) ingurumen kutsatzaileekiko esposizio goiztiarra eta honek haurraren osasunean duen eragina aztertzea du helburu nagusitzat Estatuan zehar dauden 7 azpi-kohorteetan. Zehazki, INMA sarearen hasieran sortu ziren hiru kohorte (Menorca, Flix-Tarragona eta Granada) eta lau ex novo sortuak izan ziren (Asturias, Gipuzkoa, Sabadell eta Valentzia) [2]. INMA proiektuak ikerketa ugari egin du, haurrek jaio aurretik zein haurtzaroan zehar dituzten bizi-ohitura eta esposizioek beren garapenean eta osasunean duten eragina aztertzeko. Lan honen helburua da emakumeek haurdunaldian izandako bizi-ohiturek, osasun-sistemaren ekimenek eta ingurumen-esposizioek haurraren garapen neuropsikologikoan duten eragina aztertzea, INMA proiektuan garatu diren lanen berrikuspen bat eginaz. 2. MATERIALA ETA METODOAK Bilaketa bibliografikoa Biblioteca Virtual de la Salud, Dialent, Pubmed eta Web of Science datu-baseetan egin zen, eta erabili ziren hitz gakoak «pregnancy», «child», «neuropsychological development» eta «INMA project» izan ziren. Bilaketa bibliografikoan 192 artikulu agertu ziren, eta horietatik 23 artikuluk inklusio- eta baztertze-irizpideak betetzen zituzten. Beste bi artikulu, datu-base horietan egon ez arren, gaiarekin lotura zuzena izateagatik erabaki zen berrikusketa honetan sartzea. Bat Osagaiz aldizkari ez-indexatuan argitaratua izan zen [13] eta bestea, argitaratzeke dago [14]. EKAIA 36.indd 86 EKAIA 36.indd 86 26/11/19 10:03:41 26/11/19 10:03:41 90 Ekaia, 2019, 36, 85-108 Izaro Babarro et al. Autoreak [aipamena] Urtea Kohorte parte-hartzaileak (N) Esposizioa Haurraren garapen neuropsikologikoa Emaitza esanguratsuak Casas et al. [11] 2013 Asturias, Gipuzkoa, Sabadell eta Valentzia. (N = 1967) Haurdunaldian zehar gainpisua edo obesitatea. 14 hilabete. — Haurdunaldian obesitatea zuten emakumeen haurrek puntuazio baxuagoak zituzten 14 hilabetetan garapen neuropsikologikoa ebaluatzen zuen eskalako (BSID), azpieskala mentalean (β: –2,69, KT % 95 KT: –5,27; –0,11). — Haurdunaldian gainpisua zuten emakumeen haurrek puntuazio baxuagoak zituzten 14 hilabetetan garapen neuropsikologikoa ebaluatzen zuen eskalan (BSID): azpieskala mentalean (β: –0,17, % 95 KT: –0,34; –0,01) eta azpieskala psikomotorean (β: –0,18, % 95 KT: –0,34; –0,01). Casas et al. [12] 2017 Asturias, Gipuzkoa, Sabadell eta Valentzia. (N = 1827) Haurdunaldian gainpisua edo obesitatea. 4 urte. — Haurdunaldian obesitatea zuten emakumeen haurrek, normopisua zuten amen haurren aldean, puntuazio baxuagoak izan zituzten 4 urterekin ahozko azpieskalan (MSCA) (β: –2,76, % 95 KT: –5,33; –0,19), estatistikoki esanguratsuak zirenak. — Haurdunaldiko amaren gainpisuak eta MSCA azpieskalek ez zuten asoziazio esanguratsurik erakutsi. — Haurdunaldian gainpisua edo obesitatea zuten amen haurrek, normopisua zuten amen haurrekin alderatuz, estatistikoki esanguratsuak ziren puntuazio altuagoak zituzten ADHN sintomatologia ebaluatzen zuen eskalan. Ezquiaga et al. [13] 2017 Gipuzkoa. (N = 323) Haurdunaldian tabako kontsumoa. 4 urte. — Gipuzkoako azpi-kohortean ez zen aurkitu emaitza esanguratsurik haurdunaldian erretako tabakoaren (galdetegi zein gernuko kotinina mailen) eta 4 urterekin haurrek ADHN ebaluatzeko eskalan aurkeztutako puntuazioen artean. EKAIA 36.indd 90 EKAIA 36.indd 90 26/11/19 10:03:41 26/11/19 10:03:41 https://doi.org/10.1387/ekaia.20417 95 Haurdunaldian amak izandako bizi-ohiturak, ingurumen-esposizioak, osasun-sistemaren ekimenak eta haurraren garapen neuropsikologikoa Autoreak [aipamena] Urtea Kohorte parte-hartzaileak (N) Esposizioa Haurraren garapen neuropsikologikoa Emaitza esanguratsuak Rebagliato et al. [27] 2013 Asturias, Gipuzkoa, Sabadell eta Valentzia. (N = 1.519) Emakume haurdunen iodo-mailak. 14 hilabete. — Haurdunaldian zehar gernuan 150-249 µg/l bitarteko iodo mailak zituzten emakumeen haurrek, <100 µg/l zituzten emakumeen haurrekin alderatuz, 14 hilabeterekin (BSID) puntuazio altuagoak zituzten eskala mentalean, nahiz eta harreman hau ez zen estatistikoki esanguratsua izan. — Haurdunaldian zehar emakumeek eguneko 150 µg baino iodo osagarri gehiago hartzea, 14 hilabeterekin haurrek zituzten azpieskala mentaleko (BSID) puntuazioekin negatiboki erlazionatu zen (β: –1.8 % 95 KT: –6,0; 5,0). Harreman hau Asturiaseko azpi-kohortean soilik izan zen estatistikoki esanguratsua. Murcia et al. [28] 2017 Asturias, Gipuzkoa, Sabadell eta Valentzia. (N = 1.803) Emakume haurdunen azido folikoaren mailak. 4 urte. — Haurdunaldian emakumeak iodoa kontsumitzea ez zen asoziatu haurrek 4 urtetan zituzten eskala kognitiboko eta mentaleko puntuazioekin. — Haurdunaldian emakumeak gernuan <100 µg/litro iodo maila izatea, haurrek 4 urterekin zituzten eskala kognitiboaren puntuazioekin (β: –3,93 % 95 KT: –6,18; 1,69) asoziatu zen. Valera-Gran et al. [29] 2014 Asturias, Gipuzkoa, Sabadell eta Valentzia. (N = 2.213) Emakume haurdunen azido folikoaren mailak. 14 hilabete. — Haurdunaldian eguneko 400 µg azido foliko hartzen zuten emakumeen haurrek, 400-1.000 µg eguneko hartzen zutenen haurren aldean puntuazio altuagoak erakutsi zituzten 14 hilabeterekin (BSID) azpieskala mentalean (β: 2,30 % 95 KT: 0,38; 4,22). — Haurdunaldian zehar azido foliko gehiegi (> 5.000 µg/eguneko) hartzen zuten emakumeen haurrek, 400-1.000 µg/ eguneko hartzen zuten emakumeen haurraren alboan, puntuazio baxuagoak erakutsi zituzten 14 hilabeterekin eskala psikomotorean (BSID) (β: –4,35, % 95 KT: –8,34; –0,36). EKAIA 36.indd 95 EKAIA 36.indd 95 26/11/19 10:03:42 26/11/19 10:03:42 98 Ekaia, 2019, 36, 85-108 Izaro Babarro et al. 3.1. Amaren bizi-ohiturekin lotura duten eragileak Bizimodua pertsonak dituen ohitura multzoek osatzen dute, eta haien artean elikadura, alkohola eta tabako-kontsumoa edota ariketa fisikoa aurkitzen dira, besteak beste. 3.1.1. Haurdunaldiko elikadura-ohiturak eta haurraren garapen neuropsikologikoa Emakumeak haurdunaldian jarraitutako dietak eragin handia du umekiaren garapenean eta hazkuntzan. INMA proiektuan, emakumeak haurdunaldian izandako arrain-kontsumoak asoziazio positiboa erakutsi zuen haurrak 14 hilabetetan (BSID) eta 4 urtetan (MSCA) zuen garapen neuropsikologikoarekin; eta negatiboa, Asperger sintomatologiarekin (CAST) [9]. Horrez gain, zilbor-hesteko odoleko merkurio (CB-Hg) mailek harremana erakutsi zuten haurdunaldian zehar hiru arrain errazio baino gutxiago hartzen zituzten emakumeen haurretan, zeinak 4 urterekin garapen neuropsikologiko baxuagoa zuten (MSCA) [10]. Emakume haurdunen elikadurak haurraren garapenean duen eragina erakutsi duten lanak aurkitu dira [34-36]. 3.1.2. Haurdunaldian emakumeak gainpisua edo obesitatea izatea eta haurraren garapen neuropsikologikoa Obesitatea, kaloria gehiegi hartzeagatik eta ariketa fisiko gutxi egiteagatik gertatzen den, eta mundu-mailan % 30eko prebalentzia duen osasunarazoa da [37]. Gaur egun, onartzen da obesitatearen ondorioz gorputzean hantura-prozesu bat gertatzen dela eta horrek haurraren garapen kognitiboan eta portaeran eragina duela [38-39]. INMA proiektuan, gainpisua eta obesitatea zuten emakumeen haurrek garapen neuropsikologiko okerragoa zuten 14 hilabeterekin (BSID) eta 4 urterekin (MSCA) [11], eta, arrisku handiagoa erakutsi zuten ADHN sintomatologia adierazteko [12]. Asoziazio hauek aztertu dituzten ikerketen artean, ildo beretik doazen emaitzak [38], eta aldagai hauen artean asoziaziorik ikusi ez dutenak daude [40]. Emaitza desberdinak aurkitzearen arrazoietako bat, azken ikerketa honetan, besteetan ez bezala, haurraren garapen neuropsikologikoa testen bitartez ebaluatu ez izana izan daiteke. 3.1.3. Tabako-kontsumoa eta haurraren jokabidearen arteko harremana Emakume batek haurdunaldian erretzen duenean, tabakoaren kutsatzaile asko plazenta zeharkatu eta fetura iristen dira. Horregatik, erretzen duten emakumeen haurrek arazo gehiago izan ditzakete garapen neuropsikologikoan [41]. EKAIA 36.indd 98 EKAIA 36.indd 98 26/11/19 10:03:42 26/11/19 10:03:42 https://doi.org/10.1387/ekaia.20417 99 Haurdunaldian amak izandako bizi-ohiturak, ingurumen-esposizioak, osasun-sistemaren ekimenak eta haurraren garapen neuropsikologikoa INMA-Gipuzkoako azpi-kohortean ez zen asoziaziorik aurkitu haurdunaldian erretze-ohituraren eta haurrek lau urterekin zuten ADHN sintomatologiaren artean [13]. Kohorte guztietan asoziazio hau aztertzean, emakume erretzaileen haurrek lau eta zortzi urterekin ADHN izateko arrisku handiagoa adierazi zutela ikusi zen [14]. Emaitza desberdin hauek laginaren ezaugarriekin erlazionatuta egon daitezke, Gipuzkoako emakumeek klase sozial altuagoa eta tabako-kontsumo baxuagoa baitzuten. Gai honi buruzko ikerketa gehienek asoziazio positiboa erakutsi dute emakumeen erretze-ohituraren eta haurraren jokabide-arazoen artean [42-43]. 3.2. Ingurumenarekin erlazionaturiko faktoreak 3.2.1. Ingurumeneko kutsatzaileekiko esposizioa Ingurumen-kutsatzaileak giza aktibitatearen ondorioz sortzen diren sustantzia kimiko, fisiko zein biologikoak dira. Uretan, airean, lurrean eta elikagaietan aurkitzen dira, gizarteari gehienetan esposizio baxu baina orokortua ekarriz. 3.2.1.1. Konposatu organiko iraunkorrekiko (KOI) eta substantzia inorganikoekiko esposizioek haurraren garapen neuropsikologikoan duten eragina Nerbio sistema zentrala (NSZ) garapenean dago fase enbrionariotik bizitzako lehen urteak arte, eta agente kimiko iraunkorren erasoen aurrean bereziki kaltebera da [15]. Umekia eta jaioberria substantzia hauen eraginpean daude plazentaren eta edoskitzearen bitartez, eta kalte neuronala sor diezaiekete [44]. INMA proiektuko ikerketek jaio aurreko PCB (bifenilo polikloratuak) eta merkurio mailen eta 14 hilabeteko haurraren garapen psikomotorearen (BSID) artean harreman negatiboa erakutsi zuten [45]. Sustantzia hauen eta garapen neuropsikologikoaren arteko asoziazioa aurkitu duten ikerketak daude [46-47]. INMA proiektuan plazentan neurtutako metalen mailak 4 urterekin haurrak zuen garapenarekin erlazionatzean, artsenikoaren (As) eta MSCA azpieskalen artean asoziazio negatiboa ikusi zen; Manganeso (Mn) mailek, aldiz, erlazio positiboa erakutsi zuten eskala bereko puntuazioekin [17]. 3.2.1.2. NO2 eta PM2.5 haurdunaldian zeharreko esposizioa eta haurraren garapen neuropsikologikoa. Haurraren garapen neuropsikologikoarekin asoziazioa erakutsi duten kutsatzaile atmosferikoak honako hauek dira: hidrokarburo aromatiko poliziklikoak (PAHk) [48], nitrogeno dioxidoa (NO2), bentzenoa, karbono beltza eta 10 μm baino diametro txikiagoko partikulak (PM10) [49]. EKAIA 36.indd 99 EKAIA 36.indd 99 26/11/19 10:03:42 26/11/19 10:03:42 100 Ekaia, 2019, 36, 85-108 Izaro Babarro et al. Gipuzkoako azpi-kohortean emakume haurdunek zenbait partikularen aurrean esposizioa izateak (PM2.5 eta NO2) asoziazio negatiboa erakutsi zuen haurrak 14 hilabetetan zuen garapen kognitibo eta motorearekin (BSID) [19]. Kutsatzaile hauekiko esposizioa 4 azpi-kohortetan aztertzean, bentzenoak eta NO2-ak haurraren garapenean eragin negatiboa zuela sumatu zen [18]. Proiektuan jasotako emaitzak bat datoz ingurumen-kutsatzaile atmosferikoen eta garapen neuropsikologikoaren arteko asoziazioa erakusten duen ikerketarekin [49]. 3.2.2. Haurdunaldian berdeguneetatik gertu egoteak haurraren garapen neuropsikologikoan duen eragina Berdegune terminoak landarediaren presentziari egiten dio erreferentzia. Berdeguneetatik gertu egotea zaratarekiko eta aire kutsadurarekiko esposizio baxuago batekin eta ariketa fisikoa sustatzearekin erlazionatu da [50-52]. Herbehereetan [53] eta Estatu Batuetan [54] egindako ikerketek erakutsi dute berdeguneek asoziazio positiboa duela haurrak 12 urterekin duen arrakasta akademikoarekin. INMA proiektuak, bestalde, adierazi du beren bizilekutik 500m baino gertuagora gune berde bat duten haurrek arreta mantentzeko arazo gutxiago dituztela bai 4 urterekin (K-CPT) bai eta 8 urterekin (ANT) ere [21]. 3.2.3. Desinfektaturiko uraren kontsumoa eta haurraren garapen neuropsikologikoa Uraren desinfekzioa ezinbestekoa da patogenoekin amaitu eta uraren bitartez transmititzen diren infekzioak prebenitzeko. Uraren desinfekzioan kloroa erabiltzen da batik bat, eta hura uretan dagoen materia organikoarekin erreakzionatzean bi produktu sortzen dira: Trihalometanoa (THM) eta azido haloazetikoa (HAA). Gizakiok substantzia hauekin kontaktua bide desberdinen bitartez izaten dugu (edaterakoan, arnasterakoan edo azalaren kontaktuaren bitartez) [55]. INMA proiektuan, haurdunaldian amak THM eta THM bromatuetara esposizio altua izatea erlazionatu zen 4 urtetan haurrek eskala kognitiboan puntuazio baxuagoak izatearekin (MSCA) [24]. 3.3. Osasun-sistemarekin erlazionatutako eragileak Osasun-sistemaren ekimenarekin lotura duten bi faktore aztertu dira lan honetan. Alde batetik, osagarri farmakologikoak (iodoa eta azido folikoa), eta bestetik, edoskitze naturala. EKAIA 36.indd 100 EKAIA 36.indd 100 26/11/19 10:03:42 26/11/19 10:03:42 https://doi.org/10.1387/ekaia.20417 101 Haurdunaldian amak izandako bizi-ohiturak, ingurumen-esposizioak, osasun-sistemaren ekimenak eta haurraren garapen neuropsikologikoa 3.3.1. Haurdunaldian amak duen iodo-kontsumoaren eta haurraren garapen neuropsikologikoaren arteko asoziazioa. Iodoa oinarrizko elikagaia da, eta ezinbestekoa da hormona tiroideen sintesirako, zelulen metabolismorako eta organo guztien garapen eta funtzionamendurako, bereziki, garunarentzat. Haurdunaldian emakumeak iodo eskasia izateak edo iodo gehiegi hartzeak eragina du emakumearentzat eta umekiarentzat [56]. INMA proiektuko ikerketek erakutsi zuten haurdunaldian zehar gernuan 150-249 µg/l zituzten emakumeen haurrek, <100 µg/l zituzten emakumeen haurrekin alderatuz, garapen neurologiko baxuagoa zutela 14 hilabeterekin (BSID). Bestalde, emakumeek iodoa osagarri bitartez >150 µg/ eguneko dosian hartzea haurrek 14 hilabeterekin azpieskala mentalean puntuazio altuagoak izatearekin lotu zen (BSID) [27]. Gernuko iodo kontzentrazioei dagokienez, haurdunaldian zehar amak <100 µg/l izatea 4 urtetan haurren garapen baxuago batekin asoziatu zen (MSCA) [28]. Emaitza hauek bat datoz egun dagoen ebidentziarekin [57]. 3.3.2. Jaio aurretik azido folikoaren aurrean izandako esposizioa eta garapen neuropsikologikoa haurtzaroan Azido folikoa oinarrizko beste elikagai bat da. 90eko hamarkadan azido folikoak garrantzia hartu zuen eta haurdunaldian zehar sustantzia hau hartzearen garrantzia azpimarratu zen hodi neuraleko arazoak saihesteko batik bat [58]. INMA proiektuan, ikusi zen haurdunaldian eguneko azido folikoa 4001.000 µg dositan hartzen zuten emakumeen haurrek hobekuntzak zituztela 14 hilabeterekin (BSID) eta 4 urterekin (MSCA) haien garapen neuropsikologikoa ebaluatzean. Hala ere, gehiegizko dosia hartzea, azido foliko gutxiegi hartzea bezala, kaltegarria zela ikusi zen [29-30]. Gure proiektuko ikerketen emaitzen ildo beretik doazen beste batzuk ere badaude [59]. 3.3.3. Edoskitze naturala eta haurraren garapen neuropsikologikoa Edoskitze naturala onuragarria da amaren osasunerako eta haurraren osasun eta garapenerako [60]. Edoskitze naturala eta haurtzaroan haurrak garatutako ADHN sintomatologiaren arteko asoziazioa aztertzen duten ikerketa gutxi dago, baina bada edoskitzearen iraupena autismoaren sintomatologiarekin lotura negatiboa duela dion ikerketa bat [61]. INMA proiektuan garatutako lan batean ikusi zen edoskitze naturalaren eta haurrek 4 urterekin zuten garapen kognitiboaren (MCSA) artean asoziazio positiboa zegoela; eta negatiboa, ordea, haurren ADHN eta autismoaren (CAST) sintomatologiarekin [31]. Emaitza EKAIA 36.indd 101 EKAIA 36.indd 101 26/11/19 10:03:42 26/11/19 10:03:42
science
addi-53b67922ffad
addi
cc-by-nc-sa 4.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/44733
HVAC sistemetan koroa-efektuaren agerpena detektatu eta aztertzeko metodologia.
Larrea Valle, Ane Miren; Etxegarai Madina, Agurtzane; de la Hoz Lambraño, Manuel Antonio; Mazón Sainz-Maza, Angel Javier ; Fernández Herrero, Elvira
2019
128 Ekaia, 2019, 36, 127-150 Ane Miren Larrea, Agurtzane Etxegarai, Manuel Antonio de la Hoz, Javier Mazón, Elvira Fernández 1. SARRERA Aireko lineetako eroaleen gainazaleko tentsioa altua denean, inguruko airea ionizatu egiten da eremu elektrikoaren gradiente handiaren ondorioz. Hortaz, ihes-korronte bat agertzen da eta eroaletik doazen elektroi batzuek airerantz ihes egiten dute, eta aireko molekulak eroale bihurtzen. Eremu uniformeetan, deskarga arku elektriko modura gertatzen da, eta ez-uniformeetan, aldiz, koroa-efektua deritzogu fenomeno horri. Tentsio altuko aireko lineetan gertatzen da. Material bat ez-eroale izatetik eroale izatera pasatzeko, ordea, haustura-tentsioa delakoa gainditu behar da. Hala, airea (edo eroalea inguratzen duen gasa) isolatzaile izatetik eroale izatera pasatzen da. Horretarako, eremu elektrikoaren gradiente erradialak airearen zurruntasun dielektrikoaren balio berdina edo handiagoa izatea lortu behar da. Haustura-tentsioa bakarra da arku elektrikorako eta koroa-efekturako. Koroa-efektua zaratatsua da eta eroalearen inguruan gertatzen da. Orokorrean aireko lineetako eroaleen geometria zirkularra denez, fenomenoak aureola itxuraren antza hartzen du eta, horregatik, koroa-efektua deritzo. Ikusmen aldetik, koroa efektua jarraitua edo adarkatua izan daiteke, tximista baten antzekoa. Itxura hori hainbat faktoreren mende dago, hala nola [1] polaritatea, aplikatutako tentsioa, elementuen arteko distantzia, etab. Hala ere, kasu guztietan aintzat hartzen da karga elektrikoak kontrako polaritateko kargetara bide eroale batetik doazela. Koroa-efektuaren ondorio garrantzitsu bat isolatzaileen degradazioa da. Hala, ozonoa (O3) eta nitrogeno monoxidoa (NO) agertzen dira, eta inguruko hezetasunarekin erreakzionatuz, azido nitrikoa (HNO3) eta nitrogeno dioxidoa (NO2) sortzen dira [2]. Fenomenoa kontrolik gabe eta berez sortzen denean, sortutako gasak arriskutsuak bihurtzen dira, nahiko korrosiboak direlako. Gainera, hainbat galera sor daitezke: potentzia galtzen da eta, ondorioz, linearen efizientzia murrizten [3]. Beraz, koroa-efektuaren ezagutza eta ikerketa beharrezkoak dira tentsio altuko gailuak diseinatzean. Gasen jokaera dielektrikoa, ordea, konplexua da eta hainbat ikuspuntutatik azter daiteke: fisika estatistikoa, garraio-fenomenoak, kimika eta elektrostatika, esaterako. Hortaz, gailuen diseinua eta laborategiko neurketak oso zehatzak eta errepikakorrak izan behar dira. Prozesua optimizatze aldera, gaur egun simulazio-ereduak erabiltzen dira. Honako artikulu honetan goi-tentsioko korronte alternoko (ingelesez High Voltage Alternating Current HVAC) lineetan sortzen den koroa-efektua, hain zuzen ere, aztertuko da elementu finituen simulazio-tresna baten bidez. Izan ere, koroa-efektua maila mikroskopikoan eta makroskopikoan aztertuko da lan honetan, eta, literaturan oinarrituta, haren detekziorako metodologia bat proposatuko da. Metodologia hori egiaztatu ondoren, zenbait faktorek (hala nola ingurune-baldintzak, geometriak eta simulazio-inguruneak) koroa-efektuan duten eragina ikertuko da. EKAIA 36.indd 128 EKAIA 36.indd 128 26/11/19 10:03:45 26/11/19 10:03:45 https://doi.org/10.1387/ekaia.20867 129 HVAC sistemetan koroa-efektuaren agerpena detektatu eta aztertzeko metodologia Lana 5 ataletan banatuta dago. Sarreran, koroa-efektuaren jatorria, ezaugarriak eta ondorioak deskribatuko dira; 2. atalean, koroa-efektuaren oinarri teorikoak azalduko dira, maila mikroskopikoa kontuan izanik; ondoren, 3. atalean, koroa-efektuaren agerpena detektatzeko metodologia bat proposatuko da, elementu finituen bitartez erreferentziako datuekin egiaztatuz. Metodologia baieztatu ondoren, 4. atalean, ikertuko da zer eragin duten koroa-efektuan zenbait faktorek, hala nola ingurune-baldintzak (tenperatura eta presioa), elektrodoen geometriak eta, azkenik, simulazioinguruneak. Lan honen ondorioak 5. atalean laburbilduko dira. 2. KOROA-EFEKTUAREN AZTERKETA TEORIKOA 2.1. Haustura-mekanismoak Koroa-efektuaren azterketa teorikoa gasen ahalmen dielektrikoen haustura-mekanismoetan oinarritzen da. Bi ikuspuntu nagusi proposatu dira azterketa horretarako, bi plaka paraleloren ikasketan oinarrituak. Alde batetik, J. S. Towsend-en arabera, [4] elektroien mugimendua mailakatua eta barreiatua da, elektroi-oldeak sortuz. Olde horiek tanta baten itxura geometrikoa dute; aurreko aldea elektroi arinez osatuta dago, eta atzeko aldea, aldiz, karga positibodun ioi astunagoz. Fenomenoa plaka paraleloetan aztertzen bada, oldeek plaken arteko espazioa zeharkatzen dutenean, karga positibo eta negatiboen bide bat sortzen da. Hala, ondorengo oldeak ere plaken arteko tartea zeharkatzeko gai izango dira, baina lehenengo oldeak baino bolumen handiagoan. Prozesu horretan, kargek sortutako eremu elektrostatikoa mespretxa daiteke, plaketan aplikatutako eremuaren aldean. Beste alde batetik, Meek eta Loeb-ek proposatutako mekanismoa [5] itxura irregularreko bide eroale batean oinarritzen da, serpentina edo ingelesez streamer deiturikoan. Kasu horretan, haustura-prozesua karga-andana bakar baten mugimenduarekin hasten da. Horrela, bi plaken artean kargadun partikulen bide bat sortu ostean, anodotik katodora zuzentzen dira kargak. Ondorengo oldeek partikula positiboetara jotzen dute, eta haustura-distantzia gutxitzen. Gainera, partikula positiboak dielektrikoan daudenez, aplikatutako eremu elektrikoa baino handiagoa den eremu bat sortzen da. Karga positiboak elektrodoen arteko distantzia zeharkatzeko gai badira, arku elektrikoa sortzen da; bestela, koroa-efektua. 2.2. Koroa-efektua eta haustura-irizpideak Koroa-efektua aztertu zuen lehenengoko ikertzailea Peek iparramerikarra izan zen, XX. mendearen hasieran. Hain zuzen ere, formula esperimental batzuk lortu zituen haustura-tentsioa kalkulatzeko [6], (1) ekuazioan agerEKAIA 36.indd 129 EKAIA 36.indd 129 26/11/19 10:03:45 26/11/19 10:03:45 (1) non δ dentsitate erlatiboa den; r, eroalearen erradioa, cm-tan, eta GMD, distantzien batezbesteko geometrikoa, cm-tan. Haustura-tentsioa kalkulatzeko Peek-en ekuazioak eremu-tarte zehatz batzuetan soilik balio du eta, gainera, datuak interpolatzeak errore handiak sor ditzake [7]. Arazo horren soluzio bat formula erdienpirikoak erabiltzea izango litzateke. Jorgensen eta Pedersen-ek, Townsend-en teoria klasikoan oinarrituz, formula erdienpiriko batzuk lortu zituzten, eta aurretik azaldutako arazoak baztertu [7]. Izan ere, eroalea inguratzen duen gasaren molekula neutro baten ionizazioa eremu elektriko batek azeleratutako elektroi baten talkagatik gertatzen da. Ionizatu diren ioiak zenbatesteko, α [cm–1] ionizazio-koefizientea definitu zuen Townsend-ek [4], arestian azaldutako haustura-mekanismoan oinarrituta. (2) non n elektroi kopurua den, eta s, elektroiaren eta iturriaren arteko distantzia. (2) ekuazioa erabil daiteke baldin eta elektroi-olde bakarra gertatzen bada. Baina elektroi-oldea oso luzea denean, α ez da berdina tarte guztietan. Beraz, Townsend-en ekuazioa ez da baliagarria. Ver Planck zientzialariak, Townsend, Wheatley, Paavola, Masch eta Sanders-ek lortu zituzten datu esperimentaletan oinarrituta [8], ionizazio-koefizientea esperimentalki azaldu zuen eremu elektrikoa tarteka banatuz. α-ren eta eremuaren arteko erlazioa gasaren δ dentsitate erlatiboaren mende aztertu zuen, 1. irudian ikusten den bezala. Dentsitate erlatiboa (3) koefiziente zuzentzaile bat da, eta presioa eta tenperatura kontuan izaten ditu airearen dentsitatea zuzentzeko. https://doi.org/10.1387/ekaia.20867 131 HVAC sistemetan koroa-efektuaren agerpena detektatu eta aztertzeko metodologia 1. irudia. Eremu elektrikoaren eta ionizazio-koefizientearen arteko erlazioa. Haustura-puntua kalkulatzeko, Meek-ek g(x) funtzioa proposatu zuen, (4) ekuazioan agertzen den moduan. ln( x) dx 0 x g(x) (4) non αx baita elektroi-oldearen burua eta lerro kritikoaren hasiera-puntuko distantzia. Izan ere, Towsend-en haustura-mekanismoaren arabera, elektroi-oldeak tanta baten itxura hartzen du, eta haren buruaren kokapena aplikatutako tentsioaren polaritatearen arabera aldatzen da [7]. Polaritatea positiboa denean, elektroi-oldearen burua kargatutako gunetik urrun egongo da. Negatiboa denean, aldiz, lerro kritikoaren hasierako puntua tantaren burua izango da, eta αx jatorria da (2. irudia). 2. irudia. Elektroi-oldearen forma, polaritatearen araberakoa [9]. EKAIA 36.indd 131 EKAIA 36.indd 131 26/11/19 10:03:46 26/11/19 10:03:46 g(x)ez-uniformea g(x)uniformea (6) Eremu ez-uniformearen g(x) funtzioa kalkulatzeko, Ver Plack-en datu esperimentalak erabil daitezke [8]. Baina, eremu uniformearen g(x) funtzioa kalkulatzeko, hainbat proposamen daude, haustura-tentsioan eta α-n oinarrituak. Kontaratos-ek α kalkulatzeko eta haustura-tentsioa kalkulatzeko ekuazioak proposatu zituen [10]. g(x) uniformea kalkulatzeko Cigré erakundearen txostena haustura-tentsioan oinarritu zen [11]. Lortu ziren datuak oso zehatzak ziren, esperimentalak baitziren, baina ez zen ekuaziorik lortu [12]. Paschen-ek, ostera, formula enpiriko bat proposatu zuen haustura-tentsioa kalkulatzeko. Hala ere, 20 ºC-ko tenperaturapean erabil daiteke bakarrik. Proposatutako ekuazioa (7) presioan eta iturritik dagoen distantzian oinarritzen da. Emaitza horiek baliagarritzat hartu ziren, segurtasun aldetik onuragarriak direlako [9]. (8) non g0 eremu elektrikoaren gradientea (kV/cm) den, eta r, eroalearen erradioa, cm-tan. Baina (8) ekuazioa 25 ºC-tan eta presio atmosferikoan da soilik baliagarria. Gainera, ez da edozein geometriatarako aplikagarria; sekzio zirkularra eta uniformea daukaten eroaleetan bakarrik. Koroa-efektua hautemateko beste metodo bat haustura-tentsioa Peek-en ekuazioaz kalkulatzean eta tentsio maximoarekin aldaratzean datza (tentsio izendatua 1,15 aldiz). Linearen tentsio maximoa haustura-tentsioa baino handiagoa bada, koroa-efektua agertuko da [2]. Hurrengo aukera, aldiz, Meek-ek azaldutako eremu elektriko uniformearen eta ez-uniformearen g(x) funtzioak konparatzea da [7]. Bi funtzio horiek berdinak direnean, koroa-efektua agertuko da. Metodo hori erabiltzeko, ordea, eremu elektrikoa kalkulatzea beharrezkoa da. Espazioko zati batean karga puntual bakarra baldin badago, eremu elektrikoa oso erraz kalkula daiteke. Baina errealitatean karga asko daude, eta eremu elektrikoaren kalkulua zailtzen da. Arazo honi aurre egiteko, badira metodo batzuk. Alde batetik, zilindro itxurako eroale batentzat, (9) ekuazioa erabil daiteke [2]. https://doi.org/10.1387/ekaia.20867 135 HVAC sistemetan koroa-efektuaren agerpena detektatu eta aztertzeko metodologia 3.1.1. Eremu elektrikoaren kalkulua Eremu elektriko ez-uniformea kalkulatzeko, COMSOL multiphysics softwarea erabili da. Hasierako pausoa geometria definitzea da (5. irudia). Geometria 25 cm-ko bi esfera izango dira, elkarrengandik 5 cm-ko distantziara bananduak. Ingurunea simulatzeko, 3 m-ko kubo bat eraiki da. 5. irudia. 25cm diametroko bi esfera, elkarrengandik 5 cm aldenduak eta 3 m-ko aldeak dituen ingurune kubiko baten barruan. Behin geometria sortuta eta materiala definituta egonik, baldintza elektrikoak ezarri dira. Esfera bat 136 kV-eko tentsiora konektatu da, eta bestea, aldiz, tentsio nulura. Ingurunea adierazten duen kuboa ere lurrera konektatuta dago. Eremua kalkulatzeko, geometria saretzea ezinbesteko pausoa da. Geometria guztia sare normal batez saretuko da. Lerro kritikoa pasatzen den inguruneko sarea oso fina izatea garrantzitsua da, emaitzak zehatzagoak izan daitezen. Behin sare nagusia zehaztuta, COMSOL multiphysics-ek kalkuluak egingo ditu ikasketa egonkor batean. Softwareak kalkuluak egindakoan, piezan dagoen eremu elektriko maximoko puntua bilatu behar da. Teorikoki, puntu hori kargatuta dagoen esferan dago, karga nulua daukan esferatik gertuen dagoen puntuan. Kalkulatutako puntuak teorikoarekin bat egiten badu, geometria ondo saretuta dagoelako seinalea da. Horretarako, eremuaren gradientea aztertu behar da. Kurbak dauden gune guztietan eremu elektrikoa gradualki aldatuz, ezin da bat-bateko aldaketarik izan (6. irudia). Puntu maximoa puntu teorikotik urrun baldin badago, edo eremu elektrikoa kurbetan zehar gradualki aldatzen ez bada, geometria finago saretu beharko da. EKAIA 36.indd 135 EKAIA 36.indd 135 26/11/19 10:03:47 26/11/19 10:03:47 (11) Eremu elektriko ez-uniformearen eta uniformearen g(x) funtzioak kalkulatzeko, (5) ekuazioa erabili behar da. Eremu elektriko ez-uniformean, αx izango da jatorriko ionizazio-koefizientea, polaritatea positiboa izateagatik lerro kritikoaren hasieran dagoelako. Uniformean ionizazio-koefizientea konstantea dela kontuan izan behar da. Hortaz, integralaren balioa α-ren eta distantziaren arteko biderketa izango da. Aipatzekoa da koordenatu guztien distantzia α eta g(x) kurben kalkulurako MATLAB softwarea erabili dela. 3.2. Emaitzak 3.2.1. Eremu elektrikoaren kalkulua Simulazio-sarearen baldintzek eragin zuzena dute lerro kritikoaren eremu elektrikoan. Izan ere, nahiz eta geometria (kasu honetan esferak eta ingurunea) sare oso fin batez saretu, bestelako ingurua ez da hain fin saretzen. 8. eta 9. irudien arabera, simulatutako eremu elektrikoaren balioek balio esperimentalekin bat egiten dute. EKAIA 36.indd 137 EKAIA 36.indd 137 26/11/19 10:03:48 26/11/19 10:03:48 https://doi.org/10.1387/ekaia.20867 139 HVAC sistemetan koroa-efektuaren agerpena detektatu eta aztertzeko metodologia 3.2.2. Ionizazio-koefizientearen kalkulua Artikulu honetan erabilitako metodologiaz lortutako emaitzek eta Jorgensen eta Pedersen-ek lortu zituzten emaitzek, 10. irudiaren arabera, bat egiten dute. 10. irudia. Lerro kritikoaren eremu elektrikoa eta ionizazio-koefizientea, teorikoki (ezkerrean) [7] eta proposatutako metodologiari jarraituz (eskuinean) [14]. 3.2.3. g(x) kurben kalkulua Egiaztatuta gelditzen da, 11. irudiaren arabera, g(x) lortzeko metodologia. 11. irudia. g(x) kurbak teorikoki (ezkerrean) [7] eta proposatutako metodologiari jarraituz (eskuinean). EKAIA 36.indd 139 EKAIA 36.indd 139 26/11/19 10:03:52 26/11/19 10:03:52 https://doi.org/10.1387/ekaia.20867 147 HVAC sistemetan koroa-efektuaren agerpena detektatu eta aztertzeko metodologia 22. irudia. g(x) kurbak esfera-plano geometrian kurbatura ezberdinetan, V = 136 kV izanik. Kurbadura zenbat eta zorrotzagoa izan (hau da, elipsea zenbat eta gehiago luzatu), gero eta gorago egongo da g(x) ez-uniformeko kurba. Hortaz, piezak daukan kurbaduraren arabera eremu elektrikoa aldatuko da. Hortaz, pantailatze-esferen beharra frogatzen da. Kableen muturrak sekzio zorrotzekoak izango balira, muturretan eremu elektriko maximoko puntua agertuko litzateke. Ondorioz, koroa-efektua hor agertuko litzateke. Pantailatze-esferak bitarteko, konpondu egiten da arazo hori. Beraz, aztertutako geometriaren kurbadura zenbat eta txikiagoa izan, hainbat eta handiagoa da koroa-efektua agertzeko probabilitatea. 4.2.4. Simulazio-ingurunearen dimentsioa 23. irudian ikus daitekeenez, eremu elektrikoa ingurunearen dimentsioarekin aldatzen da. Aldaketa hau kuantifikatzeko asmoz, eremu elektriko maximoko puntuak konparatu dira inguruneko hainbat dimentsiotarako (24. irudia). EKAIA 36.indd 147 EKAIA 36.indd 147 26/11/19 10:03:55 26/11/19 10:03:55 https://doi.org/10.1387/ekaia.20867 149 HVAC sistemetan koroa-efektuaren agerpena detektatu eta aztertzeko metodologia nola kasu honetan 40 m-tik gora lortutako emaitzak nahiko antzekoak diren. Beraz, eremu elektrikoak bat egiten du inguruneko dimentsioarekin. Hortaz, inguruneko dimentsio kritiko batetik aurrera aire zabala simulatzen da. 40 m-ko muga aztertutako geometriarentzat baino ez da baliagarria. Beste geometria batzuentzat (tamainaz zein itxuraz), berriz, frogatu egin beharko litzateke. 5. ONDORIOAK Koroa-efektuaren ondorioz, hainbat galera sortzen dira goi-tentsioko linea elektrikoetan, eta, ondorioz, efizientzia murrizten da. Gainera, isolamenduan eta gailu batzuetan kalteak eragin ditzake. Beraz, koroa-efektuaren ezagutza eta ikerketa beharrezkoak dira tentsio altuko gailuak diseinatzeko orduan. Hala, diseinuaren prozesua optimizatze aldera, gaur egun simulazio-ereduak erabiltzen dira. Honako artikulu honek, hain zuzen ere, elementu finituen simulazio-tresna baten bidez aztertu du goi-tentsioko lineetan sortzen den koroa-efektua. Izan ere, lerro kritikoaren eremu elektrikoaren kalkulurako, elementu finituen metodoa erabili da, COMSOL multiphysics softwarearen bitartez. Koroa-efektua maila mikroskopikoan eta makroskopikoan aztertu da lan honetan, eta, aztertutako literaturan oinarrituta, haren detekziorako metodologia bat proposatu da. Metodologia hori egiaztatu ondoren, hainbat faktorek (hala nola ingurune-baldintzak, geometriak eta simulazio-inguruneak) koroa-efektuan duten eragina ikertu da. Izan ere, eremu elektrikoa geometriaren eta inguruneko baldintzen (tenperatura eta presioa) mende dago. Geometria bakoitzarentzat eremu elektrikoa guztiz aldatzen da. Gainera, geometriaren kurbadura zenbat eta zorrotzagoa izan, hainbat eta handiago izango da eremu elektronikoa; ondorioz, koroa-efektua agertzeko probabilitatea ere handitzen da. Airearen tenperaturak eta presioak ere eragin zuzena dute. Aldagai hauek kontuan izateko, ezinbestekoa izango da dentsitate erlatiboaren erabilera, ionizazio-koefizientearekin proportzionalki erlazionatuta baitago. Zenbat eta tenperatura handiago izan edo zenbat eta presioa txikiago izan, hainbat eta handiagoa izaten da koroa-efektua agertzeko probabilitatea. Simulazio-ingurunearen dimentsioak kontuan izan behar dira. Izan ere, ingurunearen paretak lurrera konektatuta daudenez, eremu elektrikoaren balioak aldatuko dira neurrien arabera. Simulazio-ingurunea handia izanik aztertutako piezarekin konparatuz, aire zabalean simulatzea lor daiteke. Dena den, simulazio-inguruneak ez du inolako eraginik izango baldin, pieza bakarra simulatu ordez, elkarrengandik hurbil dauden bi elektrodo simulatzen badira. EKAIA 36.indd 149 EKAIA 36.indd 149 26/11/19 10:03:56 26/11/19 10:03:56
science
addi-c454c36ad083
addi
cc-by-nc-sa 4.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/44735
Mikrotxantiloien fabrikazioa eta hauen aplikazioak biomedikuntzan
Aldalur, Eider; Ramon Sarasua, Jose; Larrañaga Espartero, Aitor ; Muñoz Ugartemendia, Jone
2019
16 Ekaia, 2019, 36, 15-30 Eider Aldalur, Jose-Ramon Sarasua, Aitor Larrañaga, Jone M. Ugartemendia 1. SARRERA Mikrotxantiloiak, definizioz, gainazaletan (2 dimentsiotan) burutzen diren maila mikrometrikoko formak dira, eta albo-neurri gisa nanometroaren eta milimetroaren arteko dimentsioak dituzte (ikus 1. irudia). Horiek, gainazal mota ugaritan eta material mota anitzetan burutu daitezke eta, besteak beste, biomedikuntzako zenbait aplikaziotarako erabiltzen dira [1]. Izan ere, biomedikuntzaren arloan biobateragarriak diren eta zelulen itsaspen-selektiboa baimentzen duten gainazalak oso funtsezkoak dira [1], eta horiek lortu ahal izateko, mikrotxantiloien erabilerak gora egin du azken aldian. 1. irudia (a-b). Mikrotxantiloien errepresentazio grafikoa. (c) 3D inpresio bidez fabrikatutako silikonazko 0,18 mm-ko elkarren arteko tartea duten zutabe artekatu formako mikrotxantiloiaren itxura erreala. Horrelako aplikazioetan, txantiloiek gainazala zelulak itsats daitezkeen eta itsats ezin daitezkeen sektoreetan banatzen dute. Hala, behin mikrotxantiloiak sortuta, zelulak bi dimentsioko substratu baten zonalde batzuetan itsatsita geratzen dira, eta zelula gehienek in vivo duten egoera, zelulaz kanpoko matrizean kokatuta egotea, imitatzen saiatzen dira [2]. Gainera, modu horretara, zelula-hazkuntza norabidetua eta zelulen dentsifikazioa ere lor daitezke. Funtsean, gainazalen topografiak, zimurtasuna, poroak eta orientazioa barnean hartuta, baliagarriak dira zelulen portaera, hala nola, itsaspena, orientazioa, mugikortasuna, hazkuntza eta diferentziazioa, kontrolatzeko [3,4]. Hala, mikrotxantiloiak gainazal-ezaugarri hauetaz baliatzen dira zelulen kokapen selektiboa lortzeko. Modu horretara, maila nanometrikoan zelulen eta gainazalaren arteko interakzioetan eragina duten faktoreak bitan banatu daitezke. Batetik, alderdi fisikoa dago, non substratuaren zurruntasuna, zimurtasuna eta topografiarekin erlazionatutako faktoreak sartzen baitira, eta bestetik, alderdi EKAIA 36.indd 16 EKAIA 36.indd 16 26/11/19 10:03:30 26/11/19 10:03:30 https://doi.org/10.1387/ekaia.20157 17 Mikrotxantiloien fabrikazioa eta haien aplikazioak biomedikuntzan kimikoa, molekula aktiboen mugikortasun-murrizketarekin erlazionatua. Horien artean dira, esaterako, gainazal-karga eta hidrofilitatea (urarekiko afinitatea). Hala, propietate edo faktore horiek manipula daitezke mikrotxantiloien bidez, zelulen distribuzio espaziala substratuaren gainean kontrolatzeko. Esaterako, ikerketa batean fibroblastoak in vitro kultibatu dira, ongi kontrolatutako gainazal topografia duen eta urarekiko afinitate gradienteak dituen polikarbonatozko mintz-porotsu baten gainean eta gainazalaren zati hidrofiloan zelulak itsasten direla ikusi da. Gainera, zati hidrofoboan baino ugaltze handiagoa dute, poroen neurria edozein izanik ere [2]. Bestalde, zenbait ikerketatan maila nanometriko eta mikrometrikoetan geometrikoki ezberdinak diren gainazaleko formak (irloteak, zutabeak, punta zorrotzak, poroak, sareak…) erabili izan dira, zelulen itsastea zeinetan den egokiena ikusteko [5]. Horrekin lotuta, zelulen eta ehunen zahartzea dela eta, oraindik gizakia ez da gai denboraren igaroari aurre egiteko. Hala, gaur egun zahartzeagatik edo lesio batengatik kaltetutako ehunen birsortzea burutzea eta transplantatzeko prest dauden organoak in vivo zein in vitro sortzea medikuntzaren erronka nagusietakoak dira. Hain zuzen ere, horiei erantzuna ematen die ehun-ingeniaritzak [6]. Ehun-ingeniaritza azken urteetan garapen handia izan duen birsortze-medikuntzaren adar multidisziplinarra da. Ehun-ingeniaritzan zelula-euskarriak, zelulak eta biologikoki aktiboak diren molekulak konbinatzen dira ehun funtzionalak lortzeko [6]. Hala, ingeniaritza mota horren helburua egitura funtzionalak lortzea da, ehun kaltetuak edo organo osoak birsortzeko, mantentzeko edo hobetzeko [7]. Gainera, ehun-ingeniaritzak barnean hartzen ditu, besteak beste, ama-zelulen teknologia, faktore biologikoak eta zelula-hazkuntza eta eraldaketarako materialen ezagutza, eta azken horretan mikrotxantiloiek lagundu dezakete [8]. 2. FABRIKAZIO TEKNIKAK Gaur egun, material polimerikoen gainean zelulak itsatsiko diren mikrotxantiloi polimerikoak fabrikatzeko teknika mota ezberdinak existitzen dira, bakoitzak dituen abantaila eta desabantailekin. Teknika asko dauden arren, guztiek ezaugarri komun bat dute: zelula-itsaspena baimentzen dute gainazaleko azal desberdinetan txantiloien bidez [9]. 1970. urtetik, horrelako mikrotxantiloiak egiteko teknikak garatu egin dira, eta gaur egun, bi taldetan bana daitezke: itsaste-eremuak definitzeko gainazalen kimika erabiltzen dutenak eta muga fisikoen bidez zelulen itsaste-areak mugatzen dituztenak. Teknika ezberdin asko egon arren, gehienek bi dimentsioko gainazaletan sortzen dituzte horrelako areak; izan ere, gainazalaren propietate fisiko eta topografikoek zelulen funtzioetan drastikoki EKAIA 36.indd 17 EKAIA 36.indd 17 26/11/19 10:03:30 26/11/19 10:03:30 18 Ekaia, 2019, 36, 15-30 Eider Aldalur, Jose-Ramon Sarasua, Aitor Larrañaga, Jone M. Ugartemendia eragiten dute [10]. Bestalde, teknika mota aukeratzeko, garrantzitsua da mikrotxantiloiak substratuaren material berean edo material ezberdinetan egingo diren jakitea. Hala, 1. taulan laburbilduta agertzen dira berrikuspen bibliografikoan aurkitu diren eta mikrotxantiloiak substratuaren material ezberdinean sortzen dituzten teknikak. Gainera, teknika horietako bakoitza 2. irudian ikus daiteke eta jarraian laburki azaltzen da (1. taula). 2.1. Litografia-biguna Litografia-biguna gainazaleko egitura kimikoak sortzeko erabiltzen da eta, fotolitografiarekin konparatuta, teknika merkea da, erabiltzen duen ekipamendu urria delako [12]. Talde horren barnean sartzen dira estanpa elastomerikoak egitura kimikoak sortzeko erabiltzen dituzten teknika guztiak eta bi dira garrantzitsuenak: mikrokontaktu-inpresioa (Microcontact Printing; μCP) eta mikrofluxu bidez mikrotxantiloiak sortzea [15]. 2.1.1. Mikrokontaktuzko inpresioa Teknika honetan, lehenik eta behin, 2.(a) irudian ikusten den bezala, siliziozkoa den eta fotolitografia bidez mikroegituratuta dagoen molde batean polimero likidoa ezartzen da polidimetilsiloxanozko (PDMS) estanpa-elastomeriko bat sortzeko. Behin estanpa gogortuta, moldea kendu eta estanparen gainean biomolekulak, proteinak, polimeroak (zelulen itsasgarritasuna hobetzen dute) edo zelula-suspentsioak ezartzen dira [10] eta horiek gainazalera atxikita geratzen dira. Ondoren, substratuaren gainera kasuan kasuko substantzia estanparen formarekin transferitzen da, eta horrela, substratuaren gainean mikrotxantiloiak sortuko dira [15]. 2.1.2. Mikrofluxu bidezkoa Kasu honetan (ikus 2.(b) irudia), txantiloiaren forma daraman PDMS-zko estanpa substratuaren gainean ezartzen da, eta mikrokanalak sortzen dira. Ondoren, fluidoa kanal horietan injektatzen da, eta txantiloiaren forma osatzen duten azaleretatik fluxua pasaraztean, nahi den materiala gainazalean ezarrita geratzen da, eta mikrotxantiloiak sortzen dira [14]. EKAIA 36.indd 18 EKAIA 36.indd 18 26/11/19 10:03:30 26/11/19 10:03:30 20 Ekaia, 2019, 36, 15-30 Eider Aldalur, Jose-Ramon Sarasua, Aitor Larrañaga, Jone M. Ugartemendia 2.2. Fotolitografia Teknika honen barnean prozedura mota ugari daude, baina guztiek dute ezaugarri komun bat: denek erabiltzen dituzte maskara-fotoerresistente bat eta izpi ultramoreak (UM). Hala, 2.(c) irudian ikusten den adibidean, estalki baten gainean maskara-fotoerresitentea ezartzen da, eta UM izpien bidez estalkian maskarak duen forma bera lortzen da. Modu horretara, substratuaren nahi diren atalak estalkirik gabe geratzen dira, eta besteak estalkiarekin. Ondoren, gainazal osoan nahi den materiala (metalak, proteinak…) depositatzen da. Azkenik, substratutik estalkia kentzen da, eta horrela nahi izan den materialaren txantiloia lortzen da [15]. 2.3. Fotopolimerizazioa Kasu honetan (ikus 2.(d) irudia), fotoerresistentea den eta nahi dugun txantiloiaren egitura duen itzal-maskara bat erabiltzen da. Substratuaren gainean interesatzen den polimero fotogurutzagarria ezarri ondoren, maskara-fotoerresistente horren gainean jarri eta UM izpiekin argiztatuko da [18]. Hala, maskararen zati fotoerresistenteetan ez da polimeroaren gurutzaketa gertatuko, eta, aldiz, beste zatietan bai. Horrela, nahi den geometria duen egitura sor daiteke mikrotxantiloi gisa [17]. 2.4. Estrusio bidezko 3D inprimaketa Teknologia honetan, inpresio-punta baten bidez, gainazal lauetan, zehaztasun handiz, guk nahi dugun lekuan, nahi dugun material kantitatea depositatzen da. Horrela, mikrotxantiloiak desio den egitura zehatza emanez fabrikatzea lortzen da, nahi den materialean (ikus 2.(e) irudia). 3. APLIKAZIOAK BIOMEDIKUNTZAN Lehenik eta behin, aipatzekoa da mikrotxantiloiak oso erabiliak direla zelulen biologiako oinarrizko ikerketetarako. Izan ere, horien bidez, zelulen kokapen espaziala eta tamaina kontrola daitezke, eta ikusi da zelulen formek eta haien kokapenek nabarmen eragiten dutela banaketan, ugaltzean eta diferentziazioan. Hala, tamaina eta forma ezberdinetako txantiloiek zelula-zelula eta zelula-substratu interakzioak kontrola ditzakete, eta horiek zelulekin erlazionatutako prozesuetan eta zeluletan beretan duten eragina nabarmena da [5]. Beraz, esaterako, mikrotxantiloiak lagungarriak dira terapia zelularra aurrera eramateko; izan ere, hartan, prozedura ezberdinen bidez jatorri ezberdineko ama-zelulak nahi den zelula motatan ezberdintzen edo diferentziatzen dira [21]. EKAIA 36.indd 20 EKAIA 36.indd 20 26/11/19 10:03:30 26/11/19 10:03:30 https://doi.org/10.1387/ekaia.20157 21 Mikrotxantiloien fabrikazioa eta haien aplikazioak biomedikuntzan 2. irudia. Mikrotxantiloiak sortzeko teknikak: (a) mikrokontaktu-inpresioa, (b) mikrofluxu bidezkoa, (c) fotolitografia, (d) fotopolimerizazioa eta (e) 3D inprimaketa. Bide horretatik, mikrotxantiloiek zenbait aplikazio biomediko dituzte; garrantzitsuenak ehun-ingeniaritza, inplanteen gainazal egokiak sortzea eta EKAIA 36.indd 21 EKAIA 36.indd 21 26/11/19 10:03:30 26/11/19 10:03:30 22 Ekaia, 2019, 36, 15-30 Eider Aldalur, Jose-Ramon Sarasua, Aitor Larrañaga, Jone M. Ugartemendia zeluletan oinarritutako biosentsoreak dira. Hala, 3. irudian ikus daitezke nerbio-sistemarekin erlazioa duten aplikazio horien zenbait adibide erreal. 3.1. Ehun-ingeniaritza Biomaterialen berezko gainazal-topografia gehienak irregularrak dira, zelulen ausazko antolamendua lortzen dute eta funtzionamendu biologikoan eragina dute. Hala, topografia erregulardun gainazalak dituzten biomaterialak oso beharrezkoak dira zelulen portaera (itsaspena, orientazioa, mugikortasuna, hazkuntza, diferentziazioa…) kontrolatzeko, eta hori dela eta, gainazal mota hori oso egokia da ehunen birsortzea burutzeko [4]. Horrelako gainazalak lortzeko, mikrotxantiloiak sortzeko teknikak erabiltzen dira, eta biomaterialen gainean nahi bezalako egitura erregularrak sortzen dira. Gainera, ehunak, oro har, ez dira soilik zelula mota beraren metaketa, zelula mota askoz osatuak daude, eta, beraz, zelula-zelula interakzioek garrantzi handia dute zenbait organoren fisiologian; adibidez, gibela, muskuluak eta odol-hodiak. Dena den, teknika tradizionalekin ez da posible substratu berean zelula mota ezberdinak kontrol maila altuarekin ezartzea. Mikrotxantiloiek, ordea, bi edo mota gehiagotako zelulen arteko zelula-zelula interakzioak kontrolatzeko aukera ematen dute, eta substratu berean mota bat baino gehiagoko zelulak ezartzea ahalbidetzen dute [3]. Beraz, esan bezala, gaur egun, mikrotxantiloiek ehun-ingeniaritzan erabilera handia dute, zelulen antolamendu espaziala berebizikoa baita aplikazio horretarako. Jakintza-arlo horretan ohikoena da, zelula-euskarri bat, azken finean, albo-dimentsioan milimetro batzuetako neurria duen mikrotxantiloia hartu eta han ama-zelulak ezartzea. Ondoren, ehun-hazkundearen momentuan, egitura horrek euskarri lana burutu eta hazkuntzan kontrola ezarriko du. Hala, ehunen integrazioa eta birsortzea hobetzeko, zelula-euskarriek ehunen morfologia, egitura eta funtzioa imitatu behar dituzte. Sarri, egitura horien propietate eta ezaugarriek ehun-ingeniaritzaren arrakasta erabakitzen dute, eta argi dago funtsezkoa dela aplikazio bakoitzerako egitura ezberdina diseinatzea [22]. Beraz, ikusi denez, mikrotxantiloiak funtsezkoak dira zelulen kokapen kontrolatua lortzeko eta ehunak birsortzeko. Adibide gisa, ikerketa batean grafeno fluoratuzko substratuan PDMS-zko zutabe artekatuak inprimatu dira, eta ondoren, han ama-zelula mesenkimalak (MSC) ezarri dira. Ikusi da ama-zelula horiek zutabeen norabidean lerrokatu direla eta markatzaile neuralen (TUJ1, MAP2) kantitatea handitu dela mikroegiturarik gabeko gainazalekin alderatuz. Ondoren, horiek nerbio-sistema periferikoaren birsortzean erabiltzea posible da. Hala, 3.(a) irudian ikus daitezke mikrotxantiloiak sortzeko prozesuaren adierazpen grafikoa, lortu diren mikrotxantiloietan zelulen itxura eta mikrotxantiloiak dituzten eta ez dituzten gainazaletako markatzaile neuralen kantitateen ehunekoen konparaketak [20]. EKAIA 36.indd 22 EKAIA 36.indd 22 26/11/19 10:03:31 26/11/19 10:03:31 https://doi.org/10.1387/ekaia.20157 23 Mikrotxantiloien fabrikazioa eta haien aplikazioak biomedikuntzan 3. irudia. Mikrotxantiloien aplikazioak biomedikuntzan: (a.1) Grafenozko filmetan PDMS mikrotxantiloiak sortzeko prozesuaren adierazpen grafikoa. (a.2) Zelula mesenkimalen grafeno fluoratu zutabeetako itsaspen-selektiboa, F-actin (gorria) eta Tuj1(berdea) markatzaile neuralen bidez adierazia (eskala barra = 50 μm). (a.3) Tuj1 eta MAP2 markatzaileen ehunekoak mikrotxantiloiak daramatzaten eta ez daramatzaten gainazaletan [20]. (b.1) Presio lokalizatuzko inpresioaren adierazpen grafikoa. (b.2.) Zelulen populazioak nahasian zazpi egunetako hazkuntzaren ondoren platinozko elektrodoan, PEDOT:PTS-n, PEDOT:PTS lauan eta mikrotopografia bidez funtzionalizatutako PEDOT:PTS elektrodoan. Neuronak anti β-tubulin III bidez irudikatzen dira (gorriz), astrozitoak berriz anti-GFAP bidez (berdez) eta nukleoak DAPI bidez (urdinez) (eskala barra azken irudian 20 μm). (b.3) Elektrodoen gainazal mota ezberdinetan itsasten diren astrozito eta neurona dentsitateen ehunekoak [23]. EKAIA 36.indd 23 EKAIA 36.indd 23 26/11/19 10:03:31 26/11/19 10:03:31 24 Ekaia, 2019, 36, 15-30 Eider Aldalur, Jose-Ramon Sarasua, Aitor Larrañaga, Jone M. Ugartemendia 3.2. Integrazioa hobetzen duten mikroegituratutako inplanteen gainazalak Gaur egun, badira gaixoetan ezartzen diren zenbait aparailu mediko, adibidez, taupada-markagailuak, glukosa-sentsoreak edo artikulazioak ordezkatzeko protesiak. Horiek guztiek mundu osoan zehar urtero gaixo askoren bizi-kalitatea hobetzen dute. Haietan, gainazaleko materialaren, gailuaren tamainaren eta kontaktu denboraren arabera, gailuaren integrazioa gutxituko duten erreakzio fibrotikoak sor daitezke, eta horiek, era berean, gailuaren inguruan orbain-ehunez eginiko kapsula bat sortzea eragingo dute. Ehun mota horren ondorioz, gailuaren funtzioa eta bizitza asko murrizten dira, eta ehun ostalarian kalte handiak sor daitezke. Gainera, muturreko kasuan, infekzioa eragin eta inplantea ateratzeko ebakuntza egin behar izaten da, horrek gaixoarentzat dakarren arriskuarekin eta osasun-sistemarentzat den gastuarekin. Hori dela eta, ezarritako gailuaren onarpena eta funtzionamendua hobetzeko eta erreakzio fibrotikoak gutxitzeko, funtsezkoa da ehunen eta biomaterialaren arteko interakzioak hobeto kontrolatzea [21]. Hala, ikerketa ugarik adierazi dute inplantearen gainazalaren diseinu egokiarekin posible dela haien portaera hobetzea. Gainazal lauekin konparatuta, jakina da zimurtasun apur bat dutenek integrazio handiagoa erakusten dutela, enkapsulazio fibrotikoa gutxitzen dutela eta inplantearen materiala integratuago dagoela inguruko ehunean. Adibidez, frogatu da inplantatutako neuroelektrodoen inguruan orbain-ehun kapsula bat ez sortzeko, astrozitoen aldean neuronen itsaspena bultzatzeko, ondorengo gliosia (zelula glialen hazkuntza) saihesteko, ehunen hantura gutxitzeko eta epe luzera gailuaren egonkortasuna lortzeko, erabilgarriak direla gainazaleko topografia funtzionalizatuzko elektrodoak. Horrelako gainazaleko topografia edo txantiloiak lortzeko, elektrodoari Poli(3,4- Etilendioxitiofenoa):P-Tolueno Sulfonatoa (PEDOT:PTS) estaldura ematen zaio, eta presio lokalizatuzko inpresioa erabiltzen da. Hala, mikrotxantiloi horiekin astrozitoen itsaspena gutxitzen da, eta neuronena, aldiz, handitu egiten da (ikus 3.(b) irudia). Gainera, hantura txikitzea ere lortzen da [23]. 3.3. Zeluletan oinarritutako biosentsoreak Zeluletan oinarritutako biosentsoreek zelulak elementu sentikor gisa erabiltzen dituzte. Horiek, inguruneko aldaketak prozesagarriak diren seinale bihurtzen dituzte. Zelulak elementu sentikorrak izanik, errezeptoreek proteina seinalizatzaileak eta entzimak bezalako sentsore-molekularrak sor ditzakete. Sentsore-molekular horiek beren berezko egoeran zeluletan aurkitzen dira, eta hori dela eta, zeluletan oinarritutako biosentsoreek sentsore-molekular arrunten aldean abantaila bat dute: sentsore-molekularrak EKAIA 36.indd 24 EKAIA 36.indd 24 26/11/19 10:03:31 26/11/19 10:03:31 https://doi.org/10.1387/ekaia.20157 27 Mikrotxantiloien fabrikazioa eta haien aplikazioak biomedikuntzan horrek, eta hala, zehaztasun, errepikagarritasun eta egonkortasun handiko mikrotxantiloiak lortu dira. Bi bideetan, 5.(a) irudian ikus daitezkeenak bezalako hiru geometria ezberdineko mikrotxantiloiak egin dira: zutabe artekatuak, sareak eta irloteak, geometria ezberdinetan zelulek duten portaera ikusteko. Gainera, material bakoitzaren inpresio-parametro optimoak ere lortu dira, eta mikroskopio optiko (EVOS XL Core) bidez mikrotxantiloien argazkiak atera dira (ikus 5.(b) irudia). Ondoren, zenbait programa fotografikoren bidez (ImageJ) mikrotxantiloien neurri errealak lortu dira. Amaitzeko, behin mikrotxantiloi optimoak ditugunean, haietan HeLa motako zelulak ezarri dira. Izan ere, bibliografian zelula mota hau in vitro erabiltzen den eredu zelular onartua da. Jarraian, horien kokapen zehatza aztertu da alderantzikatutako fluoreszentzia mikroskopio (Nikon eclipse Ts2) baten bidez. Horretarako, aurretik zelulen nukleoa eta zitoeskeletoa, DAPI (urdina) eta rodamina-faloidinaz (gorria) tindatu dira, hurrenez hurren. 5. irudia. (a) Hiru geometria ezberdineko silikonazko mikrotxantiloiak: zutabe artekatuak, sareak eta irloteak. (b) Mikroskopio optikoz ateratako mikrotxantiloien argazkiak. (c) Silikonazko mikrotxantiloietan zelulen kokapen selektiboa (gorriz zelulen zitoeskeletoa eta urdinez nukleoa). (d) PLLA-Dopa-zko mikrotxantiloietan zelulen ezarpena, ez da ezarpen selektiboa lortu (gorriz zelulen zitoeskeletoa eta urdinez nukleoa). EKAIA 36.indd 27 EKAIA 36.indd 27 26/11/19 10:03:32 26/11/19 10:03:32
science
addi-37ff5ad7eef2
addi
cc-by-nc-sa 4.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/44736
Listu-guruinaren enbriogenesia eta seinalizazio-bideak.
García Gallastegui, Patricia ; Crende Arruabarrena, Olatz
2019
https://doi.org/10.1387/ekaia.20733 165 Listu-guruinaren enbriogenesia eta seinalizazio-bideak Listu-guruina (1. irudia) azino- eta jariapen-hodiz osaturik dago. Azinoak serosoak edo mukosoak izan daitezke, jariakinaren arabera (urtsua edo likatsua den, hurrenez hurren). Muki-zelulek muzinak jariatzen dituzte, karbohidrato kateak dituzten glikoproteina luzeak. Oro har, muzinek karga negatiboa dute, eta listuaren likatasuna mantentzen dute. Azino serosoetako zelulek proteinak jariatzen dituzte (adibidez, amilasa). Zenbait azino seromukosoak dira, muzina zein proteinak jariatzen dituztelako. Listua azinoetan ekoizten da, baina, hodietan zehar garraiatzen denean, konposizioa aldatu egiten da. Listua azinoetako hodi interkalarretatik hodi ildaskatuetara garraiatzen da. Gizakietan ez bezala, karraskarien SMGetan beste hodi bat agertzen da, interkalarren eta ildaskatuen artean: hodi pikordun bihurgunetsuak (GCTak). Hodi horiek dimorfismo sexualaren menpe daude, arretan ugariagoak izaten baitira [2]. Izar-itxurako zelula mioepitelialek azino eta hodi interkalarrak inguratzen dituzte. Zelula horien uzkurdura nerbio-sistema sinpatikoaren eta parasinpatikoaren estimuluen menpe dago, eta listua azinoetatik kanporatzea eta hodietatik garraiatzea eragiten du. 2. irudia. Listu-guruinaren histologia. (A) Barailapeko listu-guruina edo SMG, H/Erekin tindatua, mistoa da (geziak GCTa seinalatzen du) (B) Mihipeko listu-guruina edo SLG, H/Erekin tindatua, mukosoa da. (C) Listu-guruin parotida edo PG, H/Erekin tindatua (geziak hodi ildaskatuak seinalatzen ditu). Saguen listu-guruin parotida (2C irudia) serosoa da nagusiki. Hori dela eta, hematoxilina-eosina (H/E) tindaketarekin basofiloagoa agertzen da. Aldiz, SLGren (2B irudia) edukia mukosoa da. Beraz, hematoxilinarekin ahulago tindatzen da. SMG (2A irudia) listu-guruin mistoa da, zelula serosoz eta mukosoz osatua. Sagu ar eta emeen hiru listu-guruin handienen jardueren artean ezberdintasunak daude. Adibidez, aminotransferasaren aktibitatea antzekoa da ar eta emeen parotidan eta mihipeko listu-guruinetan. Barailapeko listu-guruinetan, berriz, aktibitatea 10 aldiz altuagoa da arretan emeetan baino [3]. Nahiz eta helduetan listu-guruinek antzekotasun morfologikoa izan, haien funtzionamenduan ezberdintasunak daude. EKAIA 36.indd 165 EKAIA 36.indd 165 26/11/19 10:03:58 26/11/19 10:03:58 https://doi.org/10.1387/ekaia.20733 169 Listu-guruinaren enbriogenesia eta seinalizazio-bideak desberdintzapenean eta enbrioi-patroien sorreran parte hartzen du [24]. Hh ligandoarekiko zelularen erantzuna bi mintz-zeharreko proteinak kontrolatzen dute, Patched (Ptc) eta Smoothened (Smo) izenekoek, zeinak Hhren erregulatzaile positiboa eta negatiboa baitira, hurrenez hurren. Hh Ptc-ri lotzean Smo askatzen da, G proteina bat, zelula barneko molekulen aktibazio kateatua sortzen duena. Aktibazioak gene espezifiko batzuk erregulatzen ditu Gli familiako transkripzio-faktoreen aktibazioaren bitartez. Ptc eta Smo SMGren epitelioan kokaturik egoteak iradokitzen du Shh seinalizazioak proliferazioan eta desberdintzapenean eragina duela modu justakrino batean. Gainera Hh-ren ex vivo aktibazioak eragin positiboa du SMGren adarkatze morfogenesian, eta kalteturik gertatzen da Hh in vivo eta ex vivo inhibitzen bada [11]. Sagu Shh –/– SMG-k garapeneko atzerapena aurkezten du. Notch seinalizazio-bidearen funtzio nagusia zelulen zoria kontrolatzea dela iradoki da. Notch bitartez egindako zelulen arteko komunikazioa aldameneko zelulen hartzaile eta ligandoen arteko adierazpenen arabera gertatzen da. Horrela, oreka lortzean zelula-leinu espezifiko bat aukeratuko da [25]. Notch seinalizazio-bide kanonikoa hartzaileen eta ligandoen arteko loturarekin hasten da; ondoren, zatiketa proteolitiko bat gertatzen da. Zelula barneko azpiunitatea libre geratzen da mintz zeharreko eta zelula barneko (NICD) zatiekin. Behin nukleoan dagoela, transkripzio-faktoreei esker itu-geneen adierazpena eragiten da. Notch seinalizazio-bidea ezinbestekoa da barailako listu-guruinaren garapenerako; izan ere, DLK1, Notch seinalizazio-bidearen ligando inhibitzaile bat, listu-guruinekin kontaktuan jartzean horren hazkuntzari eta garapenari ez ezik guruinaren inerbazioari ere kalte egiten dio [26]. Wnt seinalizazio-bidea ez-aktibo dagoenean, β-katenina proteina zitoplasman kokatzen da, eta APCrekin eta GSK3β-rekin batera degradaziokonplexua osatzen du [27]. Aktibatzen denean, aldiz, degradazio-konplexuaren etena gertatzen da, eta β-katenina askea nukleora traslokatzen da eta itu-geneen adierazpena aktibatzen du. Wnt bide kanonikoa listu-guruinaren garapenarekin eta birsorkuntzarekin erlazionatu da [28]. Listu-guruinaren mesenkiman asko adierazten da seinalizazio-bide hau. Gainera, Wnt seinalizazioa mesenkiman isilarazten bada, adarkatze morfogenesia konprometituta gelditzen da [29]. GSK3β-ren immunolokalizazioa eta inhibitzailea erabiliz, GSK3β guruinaren garapenerako adarkatze morfogenesiaren erregulatzaile gisa identifikatu da [30]. Ektodisplasina (Eda) listu-guruinaren morfogenesirako ezinbestekoa dela ikusi da. Saguetan zein gizakietan Eda genearen mutazioak ektodermo-jatorriko ehunen gabeziarekin edota hipoplasiarekin erlazionaturik daude, guruin exokrino guztietan, listu-guruinak barne [17]. Eda eta beraren mintz-hartzailea (Edar) TNF superfamiliako kideak dira. TNF superfamilia garrantzitsua da mitogenesiaren eta apoptosiaren arteko oreka manEKAIA 36.indd 169 EKAIA 36.indd 169 26/11/19 10:03:59 26/11/19 10:03:59
science
addi-4b75b320a00f
addi
cc-by-nc-sa 4.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/44737
Galleria mellonella insektua eta Caenorhabditis elegans nematodoa, infekzio eredu boteretsuak Candida glabrata eta erlazionatutako espezieen birulentzia ikertzeko.
Hernando, Ainara; Mateo Alesanco, Estibaliz ; Ortega Riveros, Marcelo; Pinta, Iker de la; Quindós Andrés, Guillermo; Eraso Barrio, María Elena
2019
176 Ekaia, 2019, 36, 175-190 Ainara Hernando-Ortiz, Estibaliz Mateo, Marcelo Ortega-Riveros, Iker De-la-Pinta, Guillermo Quindós, Elena Eraso 1. SARRERA 1.1. Kandidiasia eta Candida glabrata Kandidiasia gizakiak jasaten duen mikosi oportunista ohikoena da. Oro har, ahoko eta genitaletako mukosako, larruazalpeko eta azazkaleko gaixotasun arinak dira, tratamenduak oso gutxitan desagerrarazi ezin dituenak. Sistemikoak edo inbasoreak diren kandidiasiak, berriz, bakanetan gertatzen dira, baina gaixotasun larriak eta heriotza-tasa altuak eragiten dituzte. Halako infekzioak jasaten dituzten pertsonek azpiko gaixotasun larriak, neutropenia edo defentsa gutxituak izan ohi dituzte, eta sendatzea zailagoa izaten da. Azken hogei urteotan mikosi inbasoreek gorakada nabarmena izan dute, eta osasun arazo garrantzitsu bihurtu dira [1, 2]. Kandidiasi terminoak Candida albicans espezieak eta Candida generoaren barruan dauden beste espezieek eragindako infekzioa definitzen du. Candida AEBko eta Europako infekzio nosokomialen laugarren kausa ohikoena da, eta kandidiasi inbasorearen 72,8 kasu gertatzen dira urtero milioi bat biztanleko. Candida albicans agente etiologiko nagusia da, baina gero eta gehiagotan Candida generoko beste espezie batzuk agertzen ari dira kandidiasiaren eragile gisa; besteak beste, Candida parapsilosis, Candida glabrata, Candida tropicalis, Candida krusei eta, berriki, Candida auris. Candida glabrataren intzidentzia, espezie horien artean, nabarmen handitu da, eta AEBko eta erdialdeko zein iparraldeko Europako kandidemietan bigarren espezie isolatuena da [1]. Ohikoa da isolatzea jaioberriengan, adineko pazienteengan, sabeleko kirurgian, transplantean, eta kortikoide edo antibiotiko tratamenduak aldez aurretik jaso dituzten pazienteengan, baita bulbobaginitisa duten emakumeengan ere [3]. Candida glabrataren taxonomiak, Candida albicans eta Candida parapsilosis espezieenak bezala, aldaketa garrantzitsuak izan ditu azken urteotan. Espezie horiek Candida generoko beste espezie berriekin harreman filogenetiko estua dute, eta espezie kriptiko deritze. Espezie kriptikoek ezaugarri morfologiko oso antzekoak dituzte, eta espezie nagusietatik bereizten zailak dira, baina taxonomikoki desberdinak dira, eta patogenia edo antifungikoekiko sentikortasuna ere oso desberdina izan daiteke [2, 4]. Candida bracarensisek eta Candida nivariensisek ezaugarri fenotipiko asko partekatzen dituzte Candida glabratarekin. Beraz, oker identifika daitezke, teknika molekular zehatzak erabiltzen ez badira [5, 6, 7]. Hiru espezie horien datu zehatzak (intzidentziari, birulentziari edo antifungikoekiko sentikortasunari dagokienez) oraindik ezezagunak dira [8, 9]. 1.2. Eredu esperimentalak Eredu esperimentalek bakterioek eta onddoek eragindako gaixotasunen patogenia eta terapia ezagutzeko aukera ematen digute, gizakien erabilera EKAIA 36.indd 176 EKAIA 36.indd 176 26/11/19 10:04:00 26/11/19 10:04:00 184 Ekaia, 2019, 36, 175-190 Ainara Hernando-Ortiz, Estibaliz Mateo, Marcelo Ortega-Riveros, Iker De-la-Pinta, Guillermo Quindós, Elena Eraso sak, berriz, behera egiten zuen 48 ordutik aurrera (3-a. irudia). Kontrol eta infektatuen emaitzak konparatuz, desberdintasunak estatistikoki adierazgarriak izan ziren % 95eko konfiantza-tarteaz (p = 0). Nahiz eta Candida nivariensis CECT 11998 anduiaren birulentzia lehenengo 48 orduetan ageri, birulentzia ertaina azaldu zuen azkenik; nematodoen biziraupen-tasa 120 ordu igarota % 73koa izan zen. Birulentzia handiena Candida glabrata NCPF 3203 anduiak erakutsi zuen: 72 ordu igaro eta gero agertu ziren lehenengo nematodoen hilotzak, eta biziraupentasa 120 orduren ondoren % 63koa izan zen. Birulentzia txikienekoa, berriz, Candida bracarensis NCYC 3133 anduiarena izan zen, nematodoen % 89ko biziraupenarekin. Hiru espezieekin infektatutako nematodoen biziraupenak konparatuz, soilik desberdintasun estatistikoki adierazgarriak aurkitu ziren Candida bracarensis NCYC 3133 anduiarekin, % 95eko konfiantza-tarteaz (p = 0). 4.2. Candidaren infekzio eredua Galleria mellonella lepidopteroan Hiru Candida espezieak, Candida glabrata, Candida bracarensis eta Candida nivariensis, gai izan ziren Galleria mellonella infektatzeko eta kandidiasi inbasorea garatzeko. Beste ereduan bezala, hemen ere espezie hauen birulentzia aztertu ahal izan zen. Gure ikerketa lan honetan, 660 larba aztertu ziren, 540 infektatu eta 120 kontrol. Galleria mellonella ereduan inokulu zehatza sartzea posible denez, infekzioa kontrolatuagoa da. Hiru legamia kontzentrazioen artean desberdintasunak ikusi ziren, baina 1 × 106 zelula/ml izan zen kontzentrazio egokiena Candida espezieen birulentzia konparatzeko (3-b. irudia). Kontrol larben biziraupena 120 ordu igaro eta gero % 88koa izan zen. Candida espezieekin infektatutako larbak, berriz, 24 ordutik aurrera hasi ziren hiltzen, eta hiru espezieekin biziraupen-tasek joera berdina izan zuten denboran zehar. Kontroleko eta infektatutako taldeen emaitzak konparatuz, desberdintasunak estatistikoki adierazgarriak izan ziren % 95eko konfiantza-tarteaz (p = 0). Birulentzia altuena Candida glabrata NCPF 3203 anduiak adierazi zuen, 120 ordu igarota larben % 35eko biziraupenarekin. Birulentzia ertaina Candida nivariensis CECT 11998 anduiari zegokion (% 55eko biziraupena 120 ordu eta gero). Azkenik, Candida bracarensis NCYC 3133 anduiak birulentzia baxuena izan zuen, eta larben % 62,5ek bizirik jarraitzen zuen 120 ordu pasatu eta gero ere. Legamiekin infektaturiko larben biziraupenak alderatuz, soilik Candida glabrata NCPF 3203 anduiarekin infektatutako larben biziraupena beste bi anduiekin lortutako emaitzekin konparatuz topatu ziren estatistikoki adierazgarriak ziren desberdintasunak, % 95eko konfiantza-tarteaz (p ≤ 0,014). EKAIA 36.indd 184 EKAIA 36.indd 184 26/11/19 10:04:02 26/11/19 10:04:02
science
addi-078ecf03293d
addi
cc-by-nc-sa 4.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/44738
Europar Batasuneko Energia-testuingurua. Eraginkortasun Energetikoa Industrian.
Romero Antón, Naiara ; Martín Escudero, Koldobika ; Del Portillo Valdés, Luis Alfonso
2019
ERROR: type should be string, got "https://doi.org/10.1387/ekaia.19698 193 Europar Batasuneko Energia-testuingurua. Eraginkortasun Energetikoa Industrian tik, industria ekipamendu eta azpiegitura berriak garatzeko eta erabiltzeko sustatzea, horretarako emisioen zerga-arintze salerosketa Direktiba [5] eta emisio industrialen Direktiba [6] bete behar dira; Ekolabel deritzona bultzatzea, eraginkortasun energetikoa betetzen duten produktuak sustatuz, eta ekodiseinu Direktiba [7] indartzea;azkenik, eraginkortasun energetikoa finantzatzeko, tresna finantziarioa sortzea [8]. Eraginkortasun Energetiko Direktibaren helburu nagusia estatu kide guztiak lege berberaren pean egotea da, 2020 urterako % 20ko eraginkortasun energetikoa lortzeko. Zuzentarauak energiaren segida osoa kontuan izaten du, energiaren transformaziotik banaketa eta bukaerako kontsumora arte. Gainera, estatu kide bakoitzak Direktibaren kondizioak lege nazionalean ezarri behar ditu. Bestetik, eraginkortasun energetikoaren helburuak indartzeko, erakunde publikoek rol edo betebehar eredugarria izan behar dute, adibidez, produktu, eraikuntza eta zerbitzu efizienteak erabiliz. Hala ere, «Eraginkortasun Energetiko Direktiba 2012/27/EU» 2020ko % 20ko eraginkortasun energetiko xedearen inguruan egin zenez, 2030. urterako aurreikuspenekin [9] eguneratu behar da. Hurrengo irudian (1. irudia) EBko Eraginkortasun Energetiko Direktibaren bide-orria erakusten da. 1. irudia. Eraginkortasun Energetikoaren Direktibaren bide-orria [10]. EKAIA 36.indd 193 EKAIA 36.indd 193 26/11/19 10:04:03 26/11/19 10:04:03\nhttps://doi.org/10.1387/ekaia.19698 195 Europar Batasuneko Energia-testuingurua. Eraginkortasun Energetikoa Industrian 4. IKERKUNTZA ETA GARAPENA TEKNOLOGIAN 2007tik aurrera, EBko energia eta klima politikan, Set Plan ikerkuntza eta garapen teknologikoaren ardatz bihurtu da. Hala ere, 2013ko maiatzean Set-Plan indartu eta eguneratu egin zen integratutako bide-orriarekin [14]. EBko estatu kideek, beste herrialde batzuekin batera (Islandia, Norvegia, Turkia eta Suitza), karbono baxuko ikerkuntza eta garapen ekintzak koordinatzen dituzte. Nahiz eta Set-Plan teknologiaren ikerkuntzan beharrezko erreminta izan, traba pilo bati aurre egin behar dio bidean zehar, adibidez, gauzak aurrera eramateko denbora luzean itxaron behar izateari, oztopo legal eta administratiboei, energia teknologia berrietarako merkatu naturalik ez izateari edota gizarte onarpenari eta gehiegizko kostuei. Beraz, EBren papera garrantzitsua da energia teknologien ibilbidean; azken finean, herri industrializatuekin eta suspertzen ari diren ekonomiekin lehiatu behar duelako. Azkenik, erabakiak hartzeko denbora eta nazioarteko lankidetza funtsezko oinarriak dira helburua lortzeko. Set-Planarekin jarraituz, garatu beharreko teknologien mapa ikus daiteke 2. irudian, eta bertan teknologia bakoitza inplementatzeko erronka eta lehentasuna definitzen dira: 2. irudia. Set-Plan teknologia mapa [15]. Set-Plan deritzonaren arabera, 2. irudian ikusten den moduan, «x» ardatzean denbora horizontea agertzen da eta teknologien arteko lehentasuna EKAIA 36.indd 195 EKAIA 36.indd 195 26/11/19 10:04:03 26/11/19 10:04:03\n196 Ekaia, 2019, 36, 191-207 Naiara Romero-Anton, Koldobika Martin-Escudero, Luis Alfonso del-Portillo-Valdés definitzen da. Hiru olatutan banatuta dago; lehenengo olatuan berehala parte hartu beharreko sektoreak agertzen dira, horniketa instalakuntzak (gorriz) eta eskaera teknologiak (urdinez). Bigarren olatuan, bigarren mailako lehentasuna duten teknologiak agertzen dira, berriz horniketa instalakuntzak (gorriz) eta garraioak (berdez). Azkenik, hirugarren olatuan, garapen teknologiko gutxien behar duten teknologiak agertzen dira. Bestetik, «y» ardatzean teknologia bakoitza inplementatzeko erronka definitzen da. Beraz, Set-Plan teknologia maparen arabera ondoriozta dezakegunez, SetPlan-ek lehentasuna ematen dio energia berriztagarrien hornikuntza instalazioei eta eskaera teknologien eraginkortasun energetikoa hobetzeari , hau da karbonobaxuko politikan oinarritzen da. Industriako eraginkortasun energetikoa maparen ezkerraldean agertzen da; beraz, garrantzitsua eta beharrezkoa da arlo horretan lan egiten hastea, lehen mailako lehentasuna baita. Gaur egun, Europako industriak aukera dauka teknologia eraginkor eta garbian munduko liderra izateko. Horren inguruan «Horizon 2020» eta «Europako Energia Atomiko Erkidegoa» (Euraton) [16] elkarren osagai dira industriako eraginkortasun energetikoa hobetzeko. Euraton ikerkuntza eta trebakuntza programa 5 urtean zehar dabil (2014tik 2018ra). Programa arlo nuklearrean berrikuntzak egitean oinarrituta dago, batez ere, fusioan, segurtasun nuklearrean, erradiazio babesean eta medikuntza aplikazioetan. Euraton programaz gain, beste bi erakunde ari dira ildo berean lanean: EBT (Europako Institutua Berrikuntzan eta Teknologian) [17] eta JIZ (Juntura Ikerkuntza Zentroa) [18]. 5. ERAGINKORTASUN ENERGETIKOA INDUSTRIAN Eraginkortasun energetikoak produktibitateari nahiz operazioari onurak ekartzen dizkie industria arloan, horrela, aurreztutako energiaren balioa 2,5 aldiz handiagoa (% 250) izan liteke. Horrexegatik, ezinbestekoak dira manufaktura-prozesuaren diseinua, energia berreskuratzea, kontu-ikuskapena eta energia kudeaketa, industriako bero hondarrak berrerabiltzea eta instalakuntzen diseinu ezin hobea. Eurostat-en arabera (2015eko maiatza) [19], industriaren energia kontsumoa gutxi gorabehera EBren amaierako kontsumo energetikoaren % 25a da. Balio horrek egiaztatzen du industrietan beharrezkoa dela eraginkortasun energetikoaren hobekuntza, batez ere, energia kontsumo handia, itzela duten industria aplikaziotan, adibidez, burdingintzan eta altzairugintzan, zementuan, kimikan, petrokimikan, beiragintzan eta zeramikagintzan. Bestalde, industriako eraginkortasun energetikoa hobetzeko, arreta handia eman behar zaio bero hondarra berreskuratzeari, eta hori egiteko aukerak, adibidez, potentzia zentraletan eta parke industrialetan sorEKAIA 36.indd 196 EKAIA 36.indd 196 26/11/19 10:04:04 26/11/19 10:04:04\n202 Ekaia, 2019, 36, 191-207 Naiara Romero-Anton, Koldobika Martin-Escudero, Luis Alfonso del-Portillo-Valdés Industria sektorean, eraginkortasun energetikoak energiaren segurtasuna eta klima arintzea ekarriko ditu. Hala ere, kontuan izan behar dugu sektore horretan erabiltzen den energia beste gai askok eraginda dagoela, adibidez, garatuta dagoen teknologia, industria produkzio prozesuak, energia iturburuak, energiaren salerosketan ezarritako prezioak, eta eragin politikoek . Nahiz eta sektore horren energia erabilera konplexua izan, ekintza tekniko anitzak aurrera eraman behar dira eraginkortasun energetikoa industrian hobetu ahal izateko: berriztagarriak eta birziklagarriak diren materialak erabiltzea, ekipo edo erreminta zaharrak berrien ordez eguneratu eta ordezkatzea, bero eta hondar energia galerak murriztea, energia kudeaketa erabiltzea, prozesuen kontrola hobetzea, eta potentzia plantetan erabiltzen diren ekipamenduen diseinua optimizatzea. Ondorioz, gobernuak lau korrontetan lan egiten dihardu industriak energia eraginkortasuna hobetzera bultzatzeko: (1) Ekipoen eraginkortasuna definituz erregulazioak ezartzea, industrializazio prozesu eta konfigurazioen eraginkortasuna erregulatu eta energia kudeatzeko erregulazioa ere ezartzeko. (2) Zergak ezartzea, adibidez energia zergak, «cap and trade» eta energia motaren araberako prezioak bereiztea. (3) Gizartea sentikortzea hezkuntza eta trebakuntzaren aldetik, eta, azkenik, (4) Elkarte edo federazio industrialak sortzea. Azken horiek energia eraginkortasunerako aukerak eta neurketa kooperatiboetan lan egingo dute. 6. ETORKIZUNEKO HELBURUAK Etorkizunari begira, EBko liderrek 2030 urterako ingurumen eta energia helburuak honako hauek izan beharko zutela adostu zuten 2014ko urrian: — 1990. urteko mailarekin alderaturik, berotegi efektuko gasak % 40 murriztea. — Energia berriztagarrien parte hartze minimoak % 27koa izan behar du. — Eraginkortasun energetikoaren hobekuntza minimoak % 27koa izan behar du. — % 15eko elektrizitate interkonexioa (adibidez, EBk sortutako elektrizitatearen % 15 beste herrialdeetara garraia daiteke). 2020 eta 2030 helburuen arteko konparatiboa 4. irudian laburbiltzen da. EKAIA 36.indd 202 EKAIA 36.indd 202 26/11/19 10:04:05 26/11/19 10:04:05\nhttps://doi.org/10.1387/ekaia.19698 203 Europar Batasuneko Energia-testuingurua. Eraginkortasun Energetikoa Industrian 4. irudia. 2020 eta 2030 energia helburuak. Proposatutako helburuak lortzeko, EES eguneratu beharko da, energiaren segurtasuna eta lehiakortasunarentzako adierazle berriak definitu beharko dira eta gobernantza ideia berriak proposatu behar dira. 2030eko Klima eta Energia pakete berria aukera ikaragarria da karbono baxurako industriak suposatzen den trantsizio energetikoa aurrera eramateko. Bestetik, EB «Horizon 2020» programa ordezkatuko duen «Horizon Europe» programan lan egiten ari da. «Horizon Europe» 2021-2027 urteetarako ikerketa eta garapen programa da eta 2030 xedeak lortzeko bide-orria izango da. Bestetik; epe luzera, Europako ekonomiak ingurumena errespetatzea nahi du EBk eta, horretarako, energia kontsumo txikiagoa ezinbestekoa da. Hori dela eta, 2050 urterako karbono baxuko ekonomia izatea bilatzen da; beraz 2050eko energia bide-orriak honako hau adierazten du: — 1990. urteko mailarekin alderatua, berotegi efektuko gasak % 80 murriztu behar dira. Emisioak murrizteko potentzial handiena duen sektorea energia potentzia instalakuntzak dira. Ondorioz, potentzia ziklo instalakuntzetan gogor lan egitea beharrezkoa da. 2050erako potentzia instalakuntzen CO2 emisioak erabat desagertzea espero da; halaber, elektrizitateak erregai fosilak ordezkatuko ditu bai garraioan, bai beroketa sistemetan. Gainera, elektrizitatea energia berriztagarrietatik lortu nahi da, bai haize, eguzki, ur edo biomasatik, edo emisio baxuko beste teknologia batzuetatik ere, potentzia instalakuntzak karbono hartze eta biltegiratze teknologiaz hornituta. Aurretik esandakoa aplikatzen bada, berotegi gasen murrizketa posiblea 5. irudian erakusten da. EKAIA 36.indd 203 EKAIA 36.indd 203 26/11/19 10:04:05 26/11/19 10:04:05\n204 Ekaia, 2019, 36, 191-207 Naiara Romero-Anton, Koldobika Martin-Escudero, Luis Alfonso del-Portillo-Valdés 5. irudia. Berotegi gasen % 80 murrizketa EB (% 100 1990) [32]. EBk 2030 eta 2050 urteetarako deskribatutako erronkak beteko dituela ziurtatzeko, «Energia Batasun Paketea» [33] eratu du. Pakete horren helburu nagusia da gaur egun 28 herrialdez osatuta dagoen energia sistema EBko egitura bakar batean eraberritzea. Horretarako bost dimentsio deskribatzen ditu: (1) Energia hornikuntzaren segurtasuna izateko energia iturria anitzak behar dira, alboko herrialdeekin estu lan egin eta krisi garaian gasa erosiko duen erakunde arduradun bat izatea, (2) Emisioen murrizketa: 1990. urteko mailarekin alderaturik, 2030. urterako helburua berotegi gasak % 40 murriztea da; beraz, ESS berrikusi behar da. Bestetik, EBk energia berriztagarrien liderra izan behar du, batez ere eguzki eta aire teknologietan, eta gainerako teknologia eta azpiegituretan inbertitzea sustatuko da. (3) Erabat integratutako barne merkatu bat izatea. (4) Eraginkortasun Energetikoa: energia kontsumoa gutxiagotzen bada, energiaren inportazioa eta poluzioa murriztuko da. (5) Ikerkuntza eta garapena karbono baxuko teknologietan [34]. Beraz, 2050 urterako lortu nahi diren xedeak lortzeko, «Barne Merkatuko 4. Energia Paketea» eratzea espero da. Horren bitartez, potentzia merkatua erreformatzea espero da, eta baita karbono baxuko teknologien politikak EB Energia-testuinguruan definitzea ere. Laburbilduz, 2050. urteko helburuak lortzeko ikerkuntza lerroak dira: karbono baxuko teknologia, industrian, garraioan eta eraikuntzetan eraginkortasun energetikoa hobetzea, energia berriztagarrien erabilera sustatzea elektrizitatea ekoizteko, emisiorik gabeko garraioan apustu egitea, ordezko erregai fosilak edo errekuntza metodologia berriak erabiltzea emisioak muEKAIA 36.indd 204 EKAIA 36.indd 204 26/11/19 10:04:05 26/11/19 10:04:05"
science
addi-7e8c43f2381e
addi
cc-by-nc-sa 4.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/44739
Pobrezia Energetikoa Espainian 2008an, 2011n eta 2014an.
Aristondo Echeberria, Oihana ; Onaindia Gerrikabeitia, Eneritz; Barreras, Ariane
2019
210 Ekaia, 2019, 36, 209-223 Oihana Aristondo, Eneritz Onaindia, Ariane Barreras 1. SARRERA Boardmanen mintegiaren lanaz geroztik [1], pobrezia energetikoaren kontzeptuak arreta handia jaso du energiari buruzko literaturan eta politika publikoetan [2], [3]. Guztiz onartua dago, energia garbia eskuragarri izatea gizarte baten ongizatearen adierazlea izan daitekeela. Beraz, ondorioztatu dezakegu gizarte baten ongizatea zuzenki erlazionatua dagoela energia zerbitzuen eta teknologia energetiko modernoen sarbidearekin. Literaturan, ez dago unibertsalki onartutako definiziorik pobrezia energetikoaren kontzepturako [4, 5, 6]. Izan ere, pobrezia energetikoaren kontzeptua bitan banatu daiteke: energia iturrien erabilgarritasuna eta eskuragarritasuna. Garapen bidean dauden herrialdeetan, energia-iturri basikoen erabilgarritasuna (elektrizitatea) izaten da gai nagusia [7]. Herrialde garatuetan, berriz, gai nagusia sozialki eta materialki eskuragarriak diren energia zerbitzuak dira. Artikulu honetan, pobrezia energetikoa Espainian aztertuko dugu. Helburu horretarako, pobrezia energetikoa horrela definituko dugu: oinarrizkoak, eskuragarriak, ziurrak eta beharrezkoak diren zerbitzu energetiko seguruen falta. [8] lanean proposatutako consensual methodology (adostutako metodoa) erabiltzea erabaki dugu. Metodo hau eskuragarritasun energetikoa adierazten duten hiru aldagaietan oinarritzen da. Aldagai horiek europar gizarteak adostutako etxebizitza baterako espero diren bizi-baldintza minimoak adierazten dituzte. Beraz, pobrezia energetikoa kalkulatzeko erabiliko ditugun aldagaiak honako hauek dira: etxebizitza tenperatura egokian mantentzeko gaitasuna, faktura energetikoak ordaintzeko ahalmena (elektrizitatea, ura eta gasa) eta etxebizitzan itoginak, leiho apurtuak edo/eta hezetasunak izatea. Aipatu dugunez, pobrezia energetikoa hiru aldagai energetikoren mende kalkulatuko da. Beraz, pobrezia energetikoa kontzeptu multidimentsionaltzat hartuko dugu. Izan ere, Pereirak eta besteek, bere lanetan [9], pobrezia energetikoa aldagai bakar bat baino zabalagoa dela esaten dute, eta zehaztasun handiagoz kalkulatzen dela erreferentzia-esparru bat oinarri hartuta. Literaturan, ikerketa-lan askotan kalkulatzen da pobrezia energetikoa kontzeptu multidimentsional gisa [10, 11, 12 eta 13]. Hurrengo pausoa pobrezia energetikoa neurtzeko erabiliko dugun formula zehaztea da. Aurreko paragrafoan aipaturiko [10, 11, 12 eta 13] ikerlanetan, Alkire eta Foster ikertzaileek [14] proposatutako counting poverty approach (pobrezia zenbaketarako prozedura), pobrezia-indizea, erabiltzen dute. Lan honetan gu ere counting prozeduran oinarritu gara. Prozedura honetan egin beharreko lehenengo gauza etxebizitza pobreak identifikatzea da. Lehenik eta behin, etxebizitzek aldagai bakoitzean gabezia duten ala ez zehaztuko dugu. Hurrengo pausoa etxebizitza pobreak identifikatzea da. Identifikazio hori era desberdinetan egin daiteke. Adibidez, gutxienez alEKAIA 36.indd 210 EKAIA 36.indd 210 26/11/19 10:04:05 26/11/19 10:04:05 https://doi.org/10.1387/ekaia.20419 211 Pobrezia Energetikoa Espainian 2008an, 2011n eta 2014an dagai baten gabezia dutenak, gutxienez bi aldagaitan edota aldagai guztietan gabeziak dituztenak identifika daitezke etxebizitza pobretzat. Prozedura hau dual cutoff (mozketa bikoitza) izenez ezagutzen da [14]. Bigarrenik, gabezia-balio bat esleitzen zaio etxebizitza bakoitzari; balio hori etxebizitzak dimentsio guztietan dituen gabezien araberakoa da. Ondoren, dimentsio bakarreko pobrezia-indizea aplikatzen da gabezia-maila hauetan. Artikulu honetan [14 eta 15] ikerlanetan proposatutako counting erabili dugu, Espainiako pobrezia energetikoa neurtzeko 2008., 2011. eta 2014. urteetan. Laburbilduz, Espainia mailan pobrezia energetikoaren analisi orokorra egin dugu, eta gainera, pobrezia energetikoa hiru aldagaik sorturiko taldeen arabera aztertu dugu: urbanizazio-maila, etxebizitzetako kide desberdinak eta etxebizitzen errenta totala. Artikuluaren gainerakoa honela egituratzen da: bigarren atalean, notazio eta definizioak ematen dira; ondoren, hirugarren atalean, pobrezia energetikoaren kalkuluak eta emaitzak ematen dira; bukatzeko, laugarren atalean, lanaren ondorioak azaltzen dira. 2. NOTAZIOAK ETA DEFINIZIOAK Izan bedi n > 2 etxebizitza kopurua eta k > 2 azterturiko dimentsio kopurua. Defini dezagun X = (xij), n × k dimentsioko gabezien matrizea, non xij balioa i etxebizitzaren j dimentsioko gabezia den: i = 1, …, n eta j = 1, …, k. Hemendik aurrera, k (dimentsio kopurua) finkoa dela joko dugu, eta n-k balio positibo desberdinak hartu ahalko ditu. Beraz, matrizeen definizio eremua ∪n>1 R+n×k da. Aldagaien kasuan, dimentsio bakoitzak bi balio posible izango ditu: 0 gabezia ez dutenean eta 1 gabezia dutenean. Beraz, i etxebizitza bakoitzeko, gabezien bektore bat izango dugu, hau da xi = (xi1, xi2, ..., xik), non xij = 1 izango baita baldin i etxebizitzak j dimentsioan gabezia badu eta xij = 1 gabezia ez badu. Horrez gain, dimentsio bakoitzerako, 1 batzen duten pisuak w = (w1, w2, ..., wk) ∈ Rk++ izango ditugu. Horretarako, i etxebizitza bakoitzari pobrezia-balio bat esleituko diogu, eta di izendatuko dugu. Balio hori dimentsio bakoitzeko gabezien batura haztatua izango da. Hau da: di wjxij j1 k non wj, 1 batzen duten pisuak diren. EKAIA 36.indd 211 EKAIA 36.indd 211 26/11/19 10:04:06 26/11/19 10:04:06 212 Ekaia, 2019, 36, 209-223 Oihana Aristondo, Eneritz Onaindia, Ariane Barreras D = [0, 1],di balioek har ditzaketen balioen multzoa da. Normalean, D, [0,1] tarteko azpimultzo diskretu bat izango da. 1 balioak gabeziarik gabeko etxebizitzak adierazten ditu, eta 0 balioak, gabezia guztiak dituzten etxebizitzak. Pisu guztiak berdinak direnean (hau da, 1/k), dimentsio guztiek pisu bera dutela joko da, hau da, garrantzi bera dutela. Eta kasu hauetan, D multzoak (k + 1) balio besterik ez du izango, Beste kasuetan, pisu guztiak desberdinak direnean, D multzoa 2k elementuko multzo diskretua izango da. d = (d1, d2, ..., dn) ∈ D bektorea gabeziak kontatzen dituen bektore haztatua izango da, bektore guztien multzoa G n 1 Dn izanik. Orokortasungalerarik gabe, d1 > d2 > ..., dn betetzen dela joko dugu. Behin di balio guztiak kalkulatu ditugunean, pobreak diren etxebizitzak identifikatu behar ditugu. Horretarako, di balioentzat, m mozketa-balio bat definitu behar dugu, non 0 < m < 1. Ondoren, etxebizitza bat pobretzat identifikatuko dugu di > m betetzen bada, eta ez-pobretzat, di < m bada. Hori adierazteko, ρm funtzioa erabiliko dugu: ρm(di) = 1 di > m ρm(di) = 0 di < m Eta di(m) definituko dugu. Etxebizitza energetikoki pobrea bada, di-k 1 balioa hartuko du, eta pobrea ez bada, 0 izango da. Hau da: di(m) m(di) di Energetikoki pobreak diren etxebizitzak identifikaturik dauzkagularik, pobreak zenbatu eta pobrezia energetikoa kalkulatu behar dugu. Etxebizitza pobreen kopurua izendatzeko qm parametroa erabiliko dugu. Eta energetikoki pobreen portzentajea Hm izango da. Hau da: H m(d) qm n Aldiz, pobrezia-indize honek intzidentzia bakarrik hartzen du kontuan. Hau da, pobreen kopurua bakarrik hartzen du kontuan, eta ez du desberdintzen etxebizitza pobreek bi edo hiru aldagaitan gabezia duten: intentsitatea. EKAIA 36.indd 212 EKAIA 36.indd 212 26/11/19 10:04:06 26/11/19 10:04:06 214 Ekaia, 2019, 36, 209-223 Oihana Aristondo, Eneritz Onaindia, Ariane Barreras 3. POBREZIA ENERGETIKOA ESPAINIAN Atal honetan, Espainian 2008., 2011. eta 2014. urteetan izandako pobrezia energetikoaren bilakaera aztertu dugu. Honetarako, EU-SILC (European Union Survey on Income and Living Conditions) datu-basea erabiliko dugu. Emaitza guztiak etxebizitzako kalkulatu dira estatu-mailan; 2008. urtean, 16,8 milioi etxebizitza izan dira kontuan; 2011. urtean, 17,7 milioi, eta 2014. urtean 17,9 milioi. Bestalde, aldagaiak Healy and Clinch-ek [8] definituriko metodo adostuari jarraituz aukeratu dira. Aldagaiak hauek dira: etxebizitza tenperatura egokian mantentzeko gaitasuna, faktura energetikoak ordaintzeko ahalmena eta etxebizitzan itoginak, leiho apurtuak edo/eta hezetasunak izatea. Pobrezia energetikoa kalkulatzeko, Chakravarty eta D'Ambrosio [15] ikertzaileek definituriko metodoa erabili da. Metodo hau aplikatzean, lehenengo pausoa aldagai bakoitzari pisu bat esleitzea izan da. Gure kasuan, pisu bera eman diegu hiru aldagaiei; horrela, garrantzi bera eman zaie aldagai guztiei. Bigarrenik, etxebizitza pobreak zeintzuk diren finkatu beharra dago. Lan honetan, bi gabezia edo gehiago dituzten etxebizitzak, m = 2, pobretzat identifikatu ditugu. Aldagai guztiak finkaturik ditugula, Espainia mailako pobrezia energetikoaren azterketa orokor bat egin dugu. Horretarako, H2, P12, eta A2 indizeak kalkulatu ditugu; ikusi hurrengo irudiak: 1. irudia, 2. irudia eta 3. irudia. https://doi.org/10.1387/ekaia.20419 215 Pobrezia Energetikoa Espainian 2008an, 2011n eta 2014an 3. irudia. A2 balioak Espainian. Jarraian, Espainiako pobrezia energetikoaren azterketa sakonagoa egingo dugu, etxebizitzen ezaugarri desberdinen araberakoa. Azterketa horren helburua etxebizitza kaltetuenak identifikatzea izango da. Aztertuko ditugun ezaugarriak hauexek dira: urbanizazio-maila, etxebizitza mota eta errenta. 3.1. Pobrezia Energetikoa urbanizazio-mailaren arabera Atal honetan, urbanizazio-maila desberdinetan jasaten den pobrezia energetikoa kalkulatu da. Etxebizitzak hiru multzotan banatu dira: urbanizazio-maila altukoak, ertainekoak eta txikikoak. Urbanizazio-maila altua duten etxebizitzek honakoa betetzen dute: gutxienez 50.000 biztanleko eremuak dira, eta eremua osatzen duten herrien gutxieneko dentsitateak metro karratuko 500 biztanlekoa izan behar du. Urbanizazio-maila ertaineko etxebizitzak ere gutxienez 50.000 biztanle dituzten eremuetan egongo dira, baina kasu hauetan, eremua osatzen duten herrien dentsitatea metro karratuko 100 eta 500 bitartekoa izango da. Azkenik, urbanizazio-maila baxuko eremuak, ez ertainak ez altuak ez diren eremuek osatuko dituzte. Talde hauen tamainak urte bakoitzerako 1. taulan ikus daitezke. Jarraian, hiru indizeak H2, P12 eta A2) hiru urteetarako eta hiru urbanizazio-maila desberdinetan kalkulatu dira (ikus 1. taula). Taula honetan, taldeen pobrezia energetikoaren arteko aldakortasun erlatiboa ere kalkulatu da, aldakuntza-koefizientea (AK) erabiliz. Gainera, 4. irudian, hiru urteetan talde bakoitzean dauden etxebizitza energetikoki pobreen ehunekoa islatu da. 4. irudian ikus dezakegunez, pobrezia energetikoaren joera gorakorra izan da urbanizazio-maila baxua edo ertaina duten etxebizitzetan. Urbanizazio-maila altua duten etxebizitzetan, aldiz, 2011. urtean jaitsiera txiki bat izan zen; baina, beste urbanizazio-mailetan bezala, 2014. urtean gorakada bat izan du, hiru urteetako balio handiena lortuz. EKAIA 36.indd 215 EKAIA 36.indd 215 26/11/19 10:04:09 26/11/19 10:04:09 216 Ekaia, 2019, 36, 209-223 Oihana Aristondo, Eneritz Onaindia, Ariane Barreras 4. irudia. Etxebizitza energetikoki pobreen ehunekoa urbanizazio-mailaren arabera. Taldeak alderatuz, urbanizazio-maila ertaina edo baxua duten etxebizitzek pobrezia energetiko handiagoa izaten dute. Adibidez, adierazi nahi dugu 2014an urbanizazio-maila ertaineko eta baxuko etxebizitza pobreen portzentajea % 7 baino handiago dela. H2 eta P12 pobrezia-indizeen aldakortasunari dagokionez, 2008tik 2014ra handitu egin dela ikus dezakegu, % 5-6tik % 11-12ra. Aldiz, A2 intentsitatearen aldakortasunaren kasuan, balioak askoz txikiagoak dira, eta urteetako joera gutxitzea izan da. Pobrezia energetikoa baxua denean, ez da somatzen alde handirik urbanizazio-maila desberdinetan; adibidez, 2008. urtean aldakuntza-koefizientea % 6,66 da. Aldiz, pobrezia energetikoak gora egiten duen heinean, aldakortasun handiagoa somatzen da urbanizaziomaila desberdinetan; % 11tik gorakoa da beste urteetarako. 3.2. Pobrezia energetikoa etxebizitza motaren arabera Atal honetan, etxebizitzako pertsonen arabera kalkulatu da pobrezia energetikoa. Hamalau taldetan banatu dira etxebizitzak: (G1 < 30), gizonezko bat 30 urtetik beherakoa; (G1_30-64), gizonezko bat 30-64 urte bitartekoa; (G1 > 65), gizonezko bat 65 urtetik gorakoa; (E1 < 30), emakumezko bat 30 urtetik beherakoa; (E1_30-64), emakumezko bat 30-64 urte bitartekoa; (E1 > 65), emakumezko bat 65 urtetik gorakoa; (P2_UG > 65), bi heldu, ekonomikoki mendekoa den umerik gabekoak, eta bietako bat gutxienez 65 urtetik gorakoa; (P2_UG < 65), bi heldu, biak 65 urtetik beherakoak eta ekonomikoki mendekoa den umerik gabekoak; (B_UG), beste etxebizitza batzuk, ekonomikoki mendekoa den umerik gabekoak; (P1_U1), pertsona heldu bat, ekonomikoki mendekoa den ume bat duena; (P2_U1), bi pertsona heldu, ekonomikoki mendekoa den ume bat dutenak; (P2_U2), bi pertsona heldu, ekonomikoki mendekoak diren bi ume dituzEKAIA 36.indd 216 EKAIA 36.indd 216 26/11/19 10:04:09 26/11/19 10:04:09 https://doi.org/10.1387/ekaia.20419 217 Pobrezia Energetikoa Espainian 2008an, 2011n eta 2014an tenak; (P2_U3), bi pertsona heldu, ekonomikoki mendekoak diren hiru ume dituztenak; (B_U), beste etxebizitza mota batzuk, ekonomikoki mendekoak diren umeak dituztenak. Sailkapen horri jarraituz, H2, P12 eta A2 indizeen balioak 2008., 2011. eta 2014. urteetan 2. taulan ikus ditzakegu. Sailkapen honetan 14 talde ditugunez, soluzioak hiru iruditan marraztu ditugu; ikus 5. irudia, 6. irudia eta 7. irudia. 5. irudian, heldu bakar bat bizi den etxebizitza energetikoki pobreen ehunekoa irudikatu dugu. Horretan ikus dezakegunez, urte guztietan ordena berdintsua izan dute talde guztiek. Adibidez, 2008an 30 urtetik beherako emakumeen % 16,65 energetikoki pobrea zen; balio handienetan bigarrena % 7,40 da. Etxebizitza pobreenari erreparatzen badiogu, ikus dezakegu bi etxebizitza pobreenak 30 eta 64 urte bitarteko gizonezkoenak eta 30 urtetik beherako emakumezkoenak direla. 5. irudia. Heldu bakarreko etxebizitza energetikoki pobreen portzentajea. Azkenik, generoa kontuan hartuz egingo dugu pobrezia energetikoaren azterketa. 64 urtetik gorako pertsona bakar bat bizi den etxebizitzetan ez dago ia desberdintasunik emakume eta gizonen artean. Aldiz, 30-64 urte bitarteko gizon-emakumeen etxebizitzetan, gizonezkoak dira pobrezia energetiko handiena sufritzen dutenak. Azkenik, 30 urtetik beherakoetan, emakumezkoak dira pobrezia energetiko handiena pairatzen dutenak, nahiz eta desberdintasun hori gutxituz joan den urteetan zehar. 6. irudian, aldiz, ekonomikoki mendekoa den umerik gabeko bi helduko etxebizitzak irudikatu ditugu. Kasu honetan, taldeek ordena berari jarraitzen diote urteetan zehar. Pobreenak, 65 urtetik beherako bikoteak dira, eta pobrezia txikienekoak, 65 urtetik gorakoak. EKAIA 36.indd 217 EKAIA 36.indd 217 26/11/19 10:04:09 26/11/19 10:04:09 218 Ekaia, 2019, 36, 209-223 Oihana Aristondo, Eneritz Onaindia, Ariane Barreras 6. irudia. Bi helduko eta ekonomikoki mendekoa den umerik gabeko etxebizitza energetikoki pobreen portzentajea. Azkenik, umeak dituzten etxebizitzak ikus ditzakegu 7. irudian. Pobreenak, urte guztietan, hiru umetik gora dituzten etxebizitzak dira; datu handiena 2014. urteari dagokio: % 11,45. Bestalde, pobrezia energetiko txikiena duten etxebizitzak bi heldu eta ume bakarreko etxebizitzak dira. Orokorrean, 2008tik 2014ra gorakada handia izan dela ikus dezakegu talde hauetan, eta ume kopurua handitzen den heinean energetikoki pobreagoak diren etxebizitzak ere gorantz egiten dutela. Nagusi bakarra eta zenbait ume dituzten etxebizitzak ere etxebizitza pobreen artean azaltzen dira: portzentajea % 10,18 da 2014an. 7. irudia. Umeak dituzten etxebizitza energetikoki pobreen portzentajea. Aldakortasunari dagokionez, A2 intentsitateak aldakortasun oso txikiak erakusten ditu taldeen artean; aldakuntza-koefizienteen balioak % 5etik beherakoak dira. H2 eta P12 indizeek, haien aldakuntza-koefizienteari dagokionez, portaera berdina dute; baliorik handiena 2008 urtean da, % 48-49 inguru, eta txikiena 2011n, % 33 inguru. EKAIA 36.indd 218 EKAIA 36.indd 218 26/11/19 10:04:09 26/11/19 10:04:09 https://doi.org/10.1387/ekaia.20419 219 Pobrezia Energetikoa Espainian 2008an, 2011n eta 2014an 3.3. Pobrezia energetikoa errentaren arabera Bukatzeko, pobrezia energetikoa errentaren arabera aztertu da. Gure susmoa da pobrezia energetikoa duten pertsonek pobrezia ekonomikoa ere izan dezaketela. Horretarako, etxebizitzen urteko errenta totalak 10 deziletan banatu ditugu eta dezil bakoitzeko pobrezia energetikoa kalkulatu da. Emaitzak, hiru indizeetarako, 3. taulan ikus daitezke. Bestalde, pobreen portzentajeak 8. irudian ikus ditzakegu. 8. irudian ikus dezakegun bezala, errenta handitzen den heinean, pobrezia energetikoa txikituz doa. 8. irudia. Pobrezia energetikoaren ehunekoa errentaren arabera hiru urteetan. Aipatzekoa da 2008an lehenengo hiru deziletako etxebizitzen ehuneko 6 baino gehiago pobreak zirela. 2014an, aldiz, ehuneko 6 baino pobre gehiagoko taldeak medianatik beherako guztiak direla. Hau da, hasierako urteetan, energetikoki pobre ziren etxebizitzarik gehienak errenta baxukoetan zeuden. Urteak joan ahala, ordea, errenta handiagoko etxebizitzak ere energetikoki pobre bilakatuz joan dira. Aldakortasunari dagokionez, ikus daiteke hiru indizeek portaera bera dutela. Urteetan aurrera joan ahala, aldakortasuna gero eta handiagoa da. Aipatzekoa da aldakortasunaren balioa oso handia dela H2 eta P12 indizeen kasuan: % 70 baino handiagoa da urte guztietan. EKAIA 36.indd 219 EKAIA 36.indd 219 26/11/19 10:04:10 26/11/19 10:04:10 220 Ekaia, 2019, 36, 209-223 Oihana Aristondo, Eneritz Onaindia, Ariane Barreras 4. ONDORIOAK Lan honetan Espainian pobrezia energetikoak izan duen bilakaera aztertu da 2008., 2011. eta 2014. urteetan. Analisia, izan ere, krisialdi ekonomikoaren aurreko egoeratik ondorengo urteetara doa. Analisi honetan, Espainia mailako azterketa egiteaz gain, pobrezia energetikoa jasaten duen jendea identifikatzeko asmoz, hiru aldagaik sorturiko taldeen pobrezia aztertu da; aldagai horiek urbanizazio-maila, etxebizitza mota eta errenta izan dira. Hasteko, esan daiteke krisialdi ekonomikoaren garapenarekin batera pobrezia energetikoak ere gorantz egin duela. Ez hori bakarrik: pobrezia energetikoaren intentsitateari erreparatuz gero, pobreen intentsitatea ere handitu dela esan dezakegu; hau da, energetikoki pobreak diren etxebizitza gehiago ditugula eta gainera pobreagoak direla. Hiru aldagaiek sorturiko taldeei erreparatuz, urbanizazio-mailaren arabera, pobrezia energetikoa handitzen denean urbanizazio-maila baxukoak dira gehien sufritzen dutenak. Etxebizitzetako kideei dagokienez, kolektibo kaltetuenak umeak bizi diren etxebizitzak eta gazteak bakarrik bizi direnak direla ikusi da. Azkenik, diru-sarreren araberako azterketan argi eta garbi ikusi da errenta handitzen denean pobrezia energetikoa gutxitzen dela. Hala ere, 2008an energetikoki pobreak ziren etxebizitzarik gehienak lehenengo bi deziletan ziren; 2014an, aldiz, lehenengo 5 deziletara pasatu ziren. Artikulu honen helburua gizartean pobrezia energetikoa pairatzeko arriskua duten kolektiboak identifikatzen laguntzea izan da. Modu horretan, gizartea kontzientziatu nahi da, pobrezia energetikoaren garrantziaz jabetzeko. Datuek erakusten duten bezala, nahiz eta aldagai makroekonomikoak hobetuz joan diren, pobrezia energetikoaren arazoa ez da txikitu, eta gaur egun ez da biztanle gutxi batzuen arazoa. Horregatik, neurriak behar dira gero eta handiagoa den arazo horri aurre egiteko. 5. ESKER ONAK Oihana Aristondok eskerrak eman nahi dizkio Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailari, lan hau IT568-13 proiektuaren bitartez finantzatuta izan delako. Eskerrak eman nahi dizkio baita ere, Espainiako Ministerio de Educación y Ciencia, FEDER eta UPV/EHU (IT568-13), UFI 11/46 BETSek elkarrekin finantzaturiko ECO2015-67519 proiektuagatik. EKAIA 36.indd 220 EKAIA 36.indd 220 26/11/19 10:04:10 26/11/19 10:04:10
science
addi-23667764812c
addi
cc-by-nc-sa 4.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/44740
Ia zero energia kontsumitzen duten eraikinen ezagutza zientifikoaren analisia.
Álvarez Meaza, Izaskun ; Zarrabeitia Bilbao, Enara ; Martínez de Alegría Mancisidor, Itziar ; Aranburu, Jasone
2019
226 Ekaia, 2019, 36, 225-237 Izaskun Alvarez, Enara Zarrabeitia Bilbao, Itziar Martinez de Alegria Mancisidor, Jasone Aranburu 1. SARRERA Gaur egungo gizartearen arazo larrienetako bat berotze globalaren fenomenoa da, zeina berotegi-efektuaren ondorioz areagotu baita azken hamarkadetan. Azpimarratzekoa da energia primarioaren kontsumo globalaren % 30-40 eta berotegi efektuko gasen emisio globalaren % 24 eraikuntzasektoretik datorrela [1,2]. Europaren kasuan, zehazki, eraikuntza-sektoretik datoz energia primarioaren eskariaren % 40 eta CO2 emisioen % 36. Izan ere, efizientzia energetikoa da lehen urratsa Europako karbono emisioak % 80 murrizteko anbizio handiko helburua lortzeko [3]. Europar Batasuneko (EB) eraikinen % 35 50 urtetik gorakoak dira, eta eraikinak osotara hartuta, soilik % 75 da energetikoki ez-efizientea. Hori dela eta, existitzen diren eraikinetan berrikuntzak egiteak energia asko aurreztea lortuko luke, zeinari esker posible izango bailitzateke EBko energia-kon tsu mo totala % 5-6 gutxitzea eta CO2 emisioak % 5 jaistea [4]. Eraikinen efizientzia energetikoa hobetzeak onura ekonomikoa, soziala eta ingurumenarekiko jasangarritasuna ekarriko lituzke. Errendimendu handiagoko eraikinek erosotasun-maila handiagoa eta bizilagunen ongizatea eragiten dute, bai eta osasuna hobetu ere, eta etxe barruko klima eskasaren ondoriozko gaixotasunak murriztu. Horrez gain, errendimendu energetikoak eragin zuzena du etxebizitzen gastuei aurre egiteko ahalmenean eta pobrezia energetikoan, eraikinen efizientziaren hobekuntzak pobrezia energetikoa leuntzea ahalbidetzen baitu. Etxebizitza batek pobrezia energetikoa pairatzen duela esaten da, baldin eta berogailu, hozte-sistema, argiztapen eta etxetresna elektrikoekin bat doazen energia-zerbitzu egokien gabezia badu [5, 6]. Energia-zerbitzu horiek beharrezkoak dira bizi-maila duina izateko eta biztanleen osasunerako. Eraikuntza-sektorea erronka handiak izaten ari da era honetako arazoen aurrean: energia-kontsumoa, aldaketa klimatikoa eta pobrezia energetikoa. Gainera, energiaren prezioak denbora luzez izan duen joera gorakorrak garapen-bidean dagoen energia berriztagarrien merkatuarekiko interesa piztu du, eta horrekin batera, energia berriztagarrien teknologien kostuak jaitsi egin dira: esaterako, eguzkitiko energia fotovoltaikoarena. Horrek, eraikuntza-sektorean garapen berrietarako bide berriak sustatu ditu. Garapen horietako bat izan liteke etxebizitza eta eraikin komertzial jasangarriagoak diseinatzea, eta jada eginak diren eraikinak egokitzea energia neutraltasuna lortzeko, hau da, eraikinak kontsumitzen duen energia kopuru bera sortzeko ahalmena izateko [7]. Errealitate horren aurrean, Europako Parlamentuak Nearly Zero Energy Buildings (NZEB) edo energia kontsumoa ia nulua duten eraikuntzak izeneko kontzeptua garatu zuen, zeinaren ezaugarriak baitira energia eskari EKAIA 36.indd 226 EKAIA 36.indd 226 26/11/19 10:04:11 26/11/19 10:04:11 https://doi.org/10.1387/ekaia.20421 227 Ia zero energia kontsumitzen duten eraikinen ezagutza zientifikoaren analisia oso baxua izatea eta tokian bertan ekoiztutako energia berriztagarria erabiltzea. Izan ere, 2050. urterako ezarritako helburua karbono-emisioak % 80 gutxitzea da, eta, bide horretan, energia efizientzia lortzea da eman beharreko lehen pausoa[3]. Eraikinen efizientzia energetikoa hobetzea Europar Batasunaren lehentasunezko arazo bihurtu den honetan, EBko Energy Performance of Building Directive (EPBD) (2010/31/EC) izeneko zuzentarauak batasuneko kide diren Estatuei eraikinak energetikoki efizienteak izateko neurriak ezartzea eskatzen die, energia primarioaren erabilera murrizteko, besteak beste. Zuzentarau horrek ezarririko helburuak betetzea da datozen urteetarako erronka handienetakoa Europako herrialdetako eraikuntza-sektorearentzat. Izan ere, 2020. urte amaierarako eraikin berri guztiak NZEB motakoak izatea eskatzen da. Eraikin publiko berri guztietarako, berriz, NZEB izatea eskatzen da 2018. urterako. Horretarako, eraikinen diseinu, eraikuntza eta antolakuntzen prozedurak aldatzea eskatzen da, hiri zein eraikuntzen efizientzia energetiko handiagoa lortzeko. Horri erantzunez, herrialde bakoitzak independenteki jardun du etxebizitzek bete beharreko parametroak ezartzeko garaian. Suedian, esaterako, eraikinen energia efizientziaren estandar zorrotz bat jarri zen abian, onartze-irizpideak batezbesteko U-balioaren metodo orokorretik errendimendu energetikoaren metodora aldatuz. Errendimendu energetikoaren metodoak eraikitako azalera m2 bakoitzeko erabiliko den energia kantitatearen balio maximo bat ezartzen du. Batezbesteko U-balioaren metodo orokorrak, berriz, eraikinaren inguratzaile osoarentzako transmisio-faktore termikoaren balio maximoa ezartzen du. Danimarkak ere eredu berri bat aplikatu zuen marko energetikoaren metodoan oinarrituta, zeinak energia galera balio maximo bat ezartzen baitu eraikitako m2 bakoitzeko. Erresuma Batuan eraikuntzaren araudiko energia-kontserbazioaren atalaren berrikusketa egin zen, onartze-irizpideak aldatuz funtsezko U-balioaren metodotik errendimendu energetikoaren metodora. Espainiaren kasuan, eraikinen elementuentzat ezarririko U-balio maximoa zorroztu zen, eraikinen inguratzaileen errendimendu energetikoaren hobekuntza handiagoa lortzeko. Energia-kontsumo baxuko eraikina lortzeko hainbat eredu diren arren, «Passivhaus» izeneko estandarra asko hedatu da Europan, eta gero eta arreta handiagoa ari da irabazten[2]. Horregatik guztiagatik, ikerketa honen helburu nagusia honako hau da: ia zero energia kontsumitzen duten eraikinen inguruko ezagutza zientifikoaren joeraren ikuspegi orokorra eskuratzea, zientzia-neurketa aztertzen duen analisi baten bidez. EKAIA 36.indd 227 EKAIA 36.indd 227 26/11/19 10:04:11 26/11/19 10:04:11 https://doi.org/10.1387/ekaia.20421 235 Ia zero energia kontsumitzen duten eraikinen ezagutza zientifikoaren analisia definitu ditu: Passivhaus estandarra eta kontsumo baxuko eraikinak, net Zero Energy Building etxebizitzak eta kostua, bizitza-zikloa eta be ro kuntza-ener gia, konfort termikoa, eta energia eta klima-aldaketa. 7. irudia. Erakundeen ko-gertaeren eta erlazioen bistaratze-mapa. Zientzia-transferentziari dagokionez, erakundeen arteko erlazioak aztertu dira ezagutzaren elkarlana erakusteko. Horretarako, ikerketa erakundeen bat-etortzeaz baliatu gara, eta taldekatze bakoitzak erakundeen erlazioen sendotasuna adierazten du. Horrela izanda, taldekatzeak edo klusterizazioak «Norwegian University», «Aalto University», «Politehnica University of Bucarest», «SINTEF building in frastructure», «Minho University» definitzen ditu erlazio-lotura sendoenekin (ikusi 7. irudia). Aipatzekoa da batera azaltze honetan daukan sendotasun-erlazioak Euskal Herriko Unibertsitatea 22. lekuan kokatzen duela. EKAIA 36.indd 235 EKAIA 36.indd 235 26/11/19 10:04:13 26/11/19 10:04:13
science
addi-21e2847718c3
addi
cc-by-nc-sa 4.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/44741
Click erreakzioa erabiliz aktibitate biologikoa erakusten duten sistema polimerikoen garapena
Sánchez, Julia; Moreno Benitez, María Isabel; Pérez, Leyre; Ruiz Rubio, Leire; Vilas Vilela, José Luis
2020
104 Ekaia, 2020, 37, 103-116 Julia Sánchez-Bodón, Isabel Moreno-Benítez, Leyre Pérez-Álvarez, Leire Ruiz-Rubio, José Luis Vilas-Vilela 1. SARRERA Gaur egun medikuntzan burutzen diren ligamentu eta tendoi berreraikuntzak edota bestelako inplante kirurgikoak prozedura erakargarriak bilakatu dira kaltetutako artikulazioen funtzioa berreskuratzeko [1]. Mundu osoan zehar urtero milioi bat inguru aldaka-ordezkapen eta 250.000 baino gehiago belaun-ordezkapen egiten dira. Gainera, ospitalizatutako pazienteen artean % 30ak baditu kateter baskular bat edo gehiago [2]. Hala ere, biomaterialetan, inplanteetan alegia, infekzio mikrobiala aurki dezakegun arazo larrienetarikoa da. Ezagutzen diren infekzio nosokomialen artean —osasun zentroetan har daitekeen gaixostasun infekziosoa—, erdia baino gehiago inplante-infekzioekin erlazionaturik dago; hori dela eta, urtero AEBn gutxienez milioi bat pertsona hil egiten dira infekzio nosokomialen eraginez [3]. Gainera, infekzioa desagertzeko ezagutzen den aukera bakarra inplantea ordezkatzea da. Infekzioa inplantearen gainazalean ematen da, bakterioaren kolonizazioaren eta biofilm-aren eraketaren ondoren, eta prozesu horren lehenengo etapa bakterioaren atxikipena da [4]. Horren ondorioz, azken urteotan bakterioaren atxikipena kontrolatu edo murriztu dezaketen gainazalak diseinatu eta fabrikatu nahi izan dira. Bakterioaren gainazal-atxikipena prozesu zaila da, eta bi pauso nagusitan gertatzen da. Lehenengo pausoa oso azkarra da eta elkarrekintza itzulezina erakusten du. Bigarrena, aldiz, prozesu espezifiko eta ez-espezifikoaren artekoa da eta motela den atxikipen itzulezina erakusten du. Hori dela eta, azken hamarkadan, hiru estrategia nagusi garatu dira [5, 6]. Lehenengo estrategian, propietate adhesio-erresistenteak dituzten gainazalak baliatzen dira. Multzo honetan, besteak beste, polietilenglikol (PEG), polietilen oxidoa (PEo) eta polibinilpirrolidina (PVP) polimeroetan orrazi moduko egiturak erabiltzen dira gainazal superhidrofiloa eta itsasgaitza sortzeko helburuarekin [7]. Gaur egun, gainazal superhidrofoboak ere aztertu dira bakterioarekiko adhesio-erresistentea bihurtu nahian [8]; hala ere, gainazal horien adhesio-erresistentziaren eraginkortasuna denborarekin murriztu egiten da molekulek edo inguruneko baldintzek eragiten duten ezegonkortasunagatik [6]. Bigarren estrategian, gainazaleko biozidaren lixibiazioa ematen da, hots, biozida gainazaletik askatzen da bakterioa hiltzeko asmoarekin. Multzo honetan, besteak beste, antibiotikoak [9] eta zilar ioiak [10], erabiltzen dira agente antibakteriano gisa, gainazaletik askatzen diren agenteak atxikipen bakterianoa murrizten baitute eta, ondorioz, infekzioa desagerrarazten da. Hala ere, antibiotikoei erresistentzia erakusten duten bakterioen kopurua handitu egin da, eta baita albo efektuak aurkezten dituzten bakterioak ere [6]. Hirugarren estrategian contact killing izenekoak baliatzen dira; izenak esaten duen moduan, gainazal mota horrek bakteria hil dezake mikroor- https://doi.org/10.1387/ekaia.20847 105 Click erreakzioa erabiliz aktibitate biologikoa erakusten duten sistema polimerikoen garapena ganismoa gainazalarekin kontaktuan jartzean. Multzo honetan, gainazalak aldatzeko zenbait teknika aurkitzen dira, hala nola gainazal segregazioa, multigeruzak, self-assebly (auto-antolatze) edo grafting (txertaketa). Gainazal horietan aurki dezakegun arazo larriena hildako bakterioaren gorpua da, hau da, bakterioa hiltzean gainazalean gelditzen baita, contac killing gainazalaren eraginkortasuna murriztuz. Horretaz gain, hildako bakterioaren gorpuak erantzun immunea eta hantura eragin ditzake [6]. Azken urteotan, ikerkuntza lanen helburu nagusia gainazal bakteriorresistenteak diseinatzea da, eta horretarako estaldura polimerikoak oso erabiliak bihurtu dira. Estaldura polimeriko horiek orrazi moduko egiturak dituzte; kate polimerikoz eraikitako egitura horiek gainazal edo fasearte batean txertatuta daude grafting metodoaren bidez. Aipatutako orrazi egitura hori hartzeak kate polimerikoen propietateen aldaketa nabarmena dakar, polimero disolbatuaren edo gainazal polimeriko arrunten propietateekin alderatuz [11]. kobalenteki lotutako orrazi egitura polimeriko horiek oso interesgarriak bilakatu dira kimika Makromolekular arloan, batez ere, bakterioen aurkako propietateak dituztelako. Hori dela eta, gainazal solidoak eraldatzeko metodo bezala erabiltzen da hainbat aplikaziotan [12]. Propietate esanguratsuenen artean, guztiak biomedikuntzarako oso baliagarriak direnak, honako hauek nabarmentzen dira: propietate mekanikoei dagokienez nahiko egonkorrak eta gogorrak dira, hainbat talde funtzional eskuragarri dituzte kimikoki grafting metodoaren bidez eraldatuak izan daitezkeenak, eta esklusio molekularra erakusten dute, non biomolekulen eta zelulen adsortzioaren kontrako babesa eragiten duten [11]. Propietate antibakterianoei dagokienez, aurretik aipaturiko estaldura polimeriko horiek bi talde nagusitan bana daitezke: gainazal biopasiboak eta gainazal bioaktiboak [11]. 1.1. Gainazal biopasiboak Gainazal hauek bakterioen atxikipena murrizten dute bakterioa hil gabe [13]. Gainazal hauetan erabiltzen den prozedura ohikoena estaldura hidrofilikoa da, bio-materialaren gainazalean atxikitzen dena kobalenteki edo fisikoki. Estaldura horien ezaugarri garrantzitsuena eta landuena beren izaera ez-zikintzailea da, hau da, proteina edo bakterioa hidratatutako polimeroaren gainazalarekin kontaktuan jartzean, txertatutako kate polimerikoaren entropia konformazionala murriztu egiten da, horrek presio osmotikoa handitzea eragiten du, eta hori dela eta estaldura polimeriko hauek proteinen eta bakterioen atxikipena aldaratzen dute (1. irudia). Erabiltzen diren kate polimerikoak neutroak, kationikoak, anionikoak edota zwitterionikoak izan daitezke [11]. https://doi.org/10.1387/ekaia.20847 107 Click erreakzioa erabiliz aktibitate biologikoa erakusten duten sistema polimerikoen garapena 1.2. Gainazal bioaktiboak Gainazal hauek bakterioak hiltzen dituen edo haien hazkuntza eteten duen agente antimikrobiano bat izaten dute. Bestalde, antibiotikoa gainazaletik askatua izan daiteke edo gainazalean immobilizatuta atxiki (2. irudia) [11]. 1.2.1. Bakterioen aurkako agente askatua Penizilina Fleming-en eskutik 1928. urtean aurkitu zenetik, hainbat antibiotiko mota aukeratu izan dira infekzio bakterianoa tratatzeko; baita medikuntzazko materialetan, hala nola inplanteetan aurki daitezkeen infekzioak tratatzeko ere. Hala ere, behatu egin da inplanteetan sortutako infekzioa guztiz ezabatzeko antibiotikoen tratamendua ez dela metodorik eraginkorrena; izan ere, antibiotikoak biofilm-a zeharkatzeko eta bakteriora ailegatzeko zailtasuna erakusten du. Hori dela eta biofilm-ean dagoen antibiotikoaren kontzentrazioa ez da minimora ailegatzen bakterioa hiltzeko eta, ondorioz, erresistentzia bakterianoa sortzen da. Gainera, bakterioaren metabolismoa aldatzen denez, beste antibiotikoen eraginkortasuna ere murrizten da. 70eko hamarkadan Buchhloz eta Engelbrecht ikertzaileek prozedura bat garatu zuten inplanteetan sortzen den infekzioa tratatzeko, antibiotikoak kontrolpean askatzen zituena eta gaur egun infekzioa murrizteko oso ohikoa bihurtu dena. Ikertzaile horiek polimetilmetakrilatoaren eta hezurraren arteko nahastearen barruan antibiotiko bat sartu zuten, geroago kontrolpean askatua izango zena. Hala ere, farmakoaren frakzio txiki batek baino ez ditu PMMA polimeroaren poroak zeharkatzen eta, ondorioz, infekzioa ez da guztiz desagertzen. Horretaz gain, PMMA ez da polimero biodegradagarria eta, zailtasun klinikoa sortzen duenean, beharrezkoa da bigarren ebakuntza bat burutzea, txertatutako PMMA guztia ezabatzeko hezur berria hazi baino lehen. Desabantaila hori saihestu nahian, azken hamarkadan hainbat polimero eta dispositibo biodegradagarri natural eta sintetiko garatu dira [14]. Polimero biodegradagarriek antibiotiko kantitate altuak aska ditzakete eta aurkezten dituzten propietate degradagarrien arabera hainbat aplikaziotarako baliagarriak izan daitezke, hala nola hazkuntza zelularra, ehun-birsorkuntza, farmako askapena, etab. Farmakoei dagokienez, gainazal hauek pixkanaka-pixkanaka degradatzen joaten dira antibiotikoa askatuz, antibiotikoa gainazalaren eta infekzioaren arteko faseartean geldituz. Antibiotikoa askatzen duten polimero sintetiko biodegradagarrien artean polilaktidoko-glikolido kopolimeroak dira ezagunak. Polimero naturalen artean ezagunenak kitosanoa eta kolagenoa dira; polimero horiek oso erakargarriak dira biomedikuntzan erakusten duten biobateragarritasunagatik eta hazkuntza zelularra errazteagatik; gainera, polimero merkeak eta eskuragarriak https://doi.org/10.1387/ekaia.20847 109 Click erreakzioa erabiliz aktibitate biologikoa erakusten duten sistema polimerikoen garapena zioak dira. Sharpless eta kolaboratzaileek 2001. urtean azaldutako click kimika-kontzeptua joera ikusgarrienetako bat bilakatu zen kimika sailean [17]. kontzeptu berri horri esker erreakzio kimiko errazak, eraginkorrak, selektiboak, aldakorrak eta produktu bakarrekoak lortzen dira. Askotariko click erreakzioak ezagutzen dira, hala nola ziklo adizioak, ordezkapen nukleozaleak, C-C lotura bikoitzen gaineko adizio nukleozaleak, etab. baina horien artean azida-alkino zikloadizioa click erreakzioa ezagunena eta erabiliena bilakatu da. Hori dela eta, click kontzeptua erreakzio honetarako erabiltzen da bereziki [18] (3. irudia). Dena den, click erreakzioaren erreakzio denborak luzeak dira eta erregioselektibitatearen kontrol eza erakusten dute. 3. irudia. Azida eta alkino erreaktiboen arteko click erreakzioa, 1,4- eta 1,5-triazol erregioisomeroak eskuratuz. Azida eta alkinoaren arteko zikloadizio erreakzioan kobrea katalizatzaile gisa erabiltzerakoan, erreakzioak erakusten dituen arazoak gainditzen dira; erreakzio denbora egunetatik ordutara murriztuz eta erregioselektibitatea hobetuz, soilik 1,4 triazolak lortuz. Bestelako katalizatzaileekin, rutenioa esaterako, 1,5-triazolak lor daitezke. 1,2,3-triazolak aurkezten dituen propietate fisiko-kimiko eta biologikoei esker, lotura peptidikoaren mimetikoa den, hots, antzekotasuna duen, heterozikloa lortzen da, baina hidrolisi entzimatikoari ez aktiboa dena [18] (4. irudia). Azidak oso erreaktibo egokiak dira metodologia honetan erabiltzeko. Egia da, beste 1,3-dipolo batzuekin zikloadizioa bera azkarragoa eta selektibitate handiagokoa izan daitekeelako. Hala ere, azidek oso abantaila garrantzitsua erakusten dute: haien baldintza anitzekiko egonkortasuna, hain zuzen. 4. irudia. Ezkerraldean, amidetan ematen den lotura peptidikoaren bi estekatzaileen arteko distantzia azaltzen da. Bestalde, eskumaldean, triazolaren loturaren distantzia bi estekatzaileen artean. 110 Ekaia, 2020, 37, 103-116 Julia Sánchez-Bodón, Isabel Moreno-Benítez, Leyre Pérez-Álvarez, Leire Ruiz-Rubio, José Luis Vilas-Vilela Zikloadizioan ematen den ziklo katalitikoa hurrengo eskeman laburtuta dago. Lehenengo eta behin, kobre azetiluroaren (I) eraketa ematen da. Erreakzio hori amaierako alkinoetan soilik gertatzen dela behatu da, hots, barruko alkinoekin ez da baliagarria [18]. Disolbatzaile organikoetan, hala nola azetonitriloan, beharrezkoa da konplexu horren formaziorako estekatzailearen disoziazio endotermikoa (0.6 kcal/mol). Aldiz, disoluzio urtsuetan konplexu horren formazioa exotermikoa da (11.7 kcal/mol), hots, faboratuago egonik estekatzailearen disoziazioa, erreakzioaren abiadura bizkortzen da. Horretaz gain, Density Functional Theory edota dentsitate funtzionalaren teoriaren arabera (DFt), zeina molekulen geometria eta haien loturen ezaugarriak ezagutzeko baliagarri den, behatu da alkinoaren pka murriztu egiten dela kobrearekin koordinatzean, hau da, alkinoaren protoia azidoago bilakatzen da; ondorioz, disolbatzaile urtsuetan ez da beharrezkoa izango base bat erabiltzea [19]. Aldiz, bestelako disolbatzaile organikoetan, non alkinoak duen protoia ez den hain azidoa, komenigarria da base bat erabiltzea kobre eta alkinoaren arteko konplexua eratzeko. kobre azetiluroaren formazioaren ondoren, azidan aurkitzen den estekatzaile baten desplazamendua dela eta, azida eta kobrezko azetiluro konplexua sortzen da (II). Behin konplexu hori eratuta, azidaren erreaktibotasuna handiagoa da, eta horren ondorioz hirugarren nitrogenoak eraso nukleozalea eragingo du azetiluroaren 3C-an, metaloziklo bat sortuz (III). Metaloziklo hori denborarekin eboluzionatu egiten da beste metaloziklo batera (IV) uzkurduraren ondorioz, eta azken hori protonolisi baten ondorioz nahi dugun produktua eta katalizatzailea askatzen dira ziklo katalitiko berri bat hasteko (5. irudia). 5. irudia. kobrez katalizaturiko azida eta alkinoaren arteko click erreakzioaren ziklo katalitikoa. https://doi.org/10.1387/ekaia.20847 111 Click erreakzioa erabiliz aktibitate biologikoa erakusten duten sistema polimerikoen garapena Bestaldetik, ikerlan zinetikoek kobrez katalizaturiko erreakzioa bigarren ordenakoa dela adierazten dute. kobrearen bigarren atomoaren jokaera oraindik ez dago guztiz frogatuta, atomo horrek azida funtzioa aktiba dezake edo beste azetiluro talde batekin konplexa daiteke, horrek ziklazioaren erreaktibitatea handituko baitu [19]. Aitzitik, kobre kontzentrazioa sobera erabiltzerakoan, erreakzioaren ordena alkinoan 1 edo 2 izan daitekeela ondorioztatu da [20]. Alkinoaren kontzentrazio oso altuak erabiltzeak eragina du Cu (I)-ean, katalizatzailea asetuz eta zikloadizioa inhibituz. Horren ondorioz, komertzialak diren kobre azetiluro asetuek ez dute inolako aktibitate katalitikorik erakusten eta horrek frogatzen du estekatzailearen disoziazioa ziklo katalitikoan zehar oso garrantzitsua dela. Esan beharra dago ziklo katalitikoan inplikaturik dagoen I konplexuaren natura oraindik eztabaigai dela. Hala ere, horri buruzko azken ikerkuntzek ondorioztatu dute konplexu horrek bi zentro metaliko dituela, non bi estekatzaile baino gehiago inplikaturik dauden: bi alkino eta azida talde bat [20]. Azken urteotan, zikloadizioaren katalizazioa inguru tenperaturan burutu daitekeela frogatu da Ru, Ni, Pt, Pb eta antzeko gatz metalikoak erabiliz. Ikerkuntza horietatik nabarmendu behar da Ru-ren erabilerak 1,5-diordezkatutako triazol aduktora eramaten duela erreakzioa; aldiz, Cu(I)-kataliza- tzailearen erabilerarekin 1,4-diordezkatua lortzen da [19, 20]. Click erreakzioaren bidez aktibitate biologikoa erakusten duten hainbat molekula atxiki izan zaizkie edonolako gainazalei. Esaterako, Aizpurua et al.-ek bankomizina izeneko antibiotikoa beirazko portari atxikitzea lortu zuten kobrez katalizaturiko click erreakzioa erabiliz. Plasma baliatuz, beirazko gainazala funtzionalizatu zuten alkino taldearekin, ondoren azidarekin eraldatutako bankomizinarekin erreakzionarazteko [21] (6. irudia). 6. irudia. Plasma click erreakzioa erabiliz bankomizinaren biokonjugazioa beiran. Bestalde, Weissleder eta kolaboratzaileek karboxilatutako dextranoa burdin oxido nanopartikula magnetikoen gainazalari atxikitzea lortu zu- https://doi.org/10.1387/ekaia.20847 113 Click erreakzioa erabiliz aktibitate biologikoa erakusten duten sistema polimerikoen garapena Nanopartikulekin jarraituz, Binder et al.-ek kadmio seleniuro nanopartikula luminiszenteen click erreakzioa burutu zuten. CuAAC erreakzioen bidez azido barbiturikoa, timina eta oligo(etilenglikola) bezalako molekulak konjugatu ziren quantum dots nanopartikulen gainazalean (8. irudia) [23]. Wang eta kolaboratzaileek zaldien barean aurkitzen den apoferritina proteina funtzionalizatu zuten CuAACren bidez. Lehenengo eta behin, apoferritinako lisina taldeak eraldatu ziren alkino taldeekin, ondoren 3-azidakumarinarekin erreakzionarazteko (9. irudia) [24]. 9. irudia. Click erreakzioaren bidez modifikatutako apoferritina proteina. Beste aldetik, CuAACren bidezko proteinen funtzionalizazioen adibide esanguratsuenak Schultz eta tirrel-en taldeen eskutik etorri ziren. Ikertzaile horiek azida taldearekin eraldatutako aminoazido ez naturalak erabili zituzten, geroago funtzionalizaturiko alkinoekin erreakzionarazteko [25]. Esaterako, tirrel et al.-ek zelulen gainazalak eraldatu zituzten, mintzean aurkitzen ziren proteinen mutazioa eraginez, eta prozedura hori oso erabilgarria bihurtu da ugaztun zeluletan dauden zelula berriak eta zelula zaharrak desberdintzeko [26]. Beraz, laburbilduz, gainazal antibakterianoa lortzeko helburuarekin erabil daitekeen metodorik eraginkorrena antibiotikoaren immobilizazio kobalentea da. Horrela, antibiotikoaren kontzentrazioa konstante mantentzen da eta bakterioekiko erresistentzia saihesten da. Hori bai, estrategia hori proposatzen denean funtsezkoa da farmakoaren farmakoforoa, hau da, molekula batek duen funtzio taldea, zeina molekularen berezko aktibitate biologikoa ezartzen duen, ukitu gabe mantentzea, bere aktibitatea bermatzeko. Zentzu horretan, alkino eta aziden arteko click erreakzioa oso erabilgarria dela frogatu da antibiotikoak ez ezik, zenbait aktibitate biologiko dituzten molekulak ere, gainazal polimerikoetan biokonjugatzeko.
science
addi-7762ed9b43f5
addi
cc-by-nc-sa 4.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/44742
XPO1en bidezko garraio nukleozitoplasmikoa: oinarrizko mekanismoak eta hurbilketa esperimentalak
Sendino Mouliet, Maria ; Olazabal Herrero, Ane; Rodríguez Pérez, José Antonio ; Omaetxebarria Ibarra, Miren Josu
2020
224 Ekaia, 2020, 37, 221-239 Maria Sendino, Anne Olazabal-Herrero, José Antonio Rodriguez, Miren Josu Omaetxebarria do-sekuentzia espezifikoak ezagutu eta lotzen dituzte. Seinale horiek bitarikoak izan daitezke: nukleora lokalizatzeko seinaleak, inportinek ezagutzen dituztenak, NLSak (nuclear localization signal), eta nukleotik esportatzeko seinaleak, esportinek ezagutzen dituztenak, NESak (nuclear export signal). Inportaziorako ondoen karakterizatutako hartzailea α-inportina/β-inportina heterodimeroa da, zeinak NLS «klasikoa» (aminoazido basikozko errenkada batez edo biz osatutako peptido-sekuentzia) duten kargoak nukleorantz garraiatzea bideratzen baitu [9]. Esportinen artean, aldiz, XPo1 da karakterizatu zen lehena, eta baita gaur egun gehien ikertzen dena ere. XPo1ek arreta handia jaso du azken urteetan hainbat gaixotasunen garapenarekin lotura duelakoan. Argitalpen ugaritan adierazi da XPo1en jarduera desegokiak eragile gisara joka dezakeela zenbait minbiziren eta neuroendekapenezko gaixotasunen garapenean [10, 11]. XPo1ek «leuzinatan aberatsak» diren NESdun proteinen esportazioa bideratzen du. Leuzinatan aberatsak diren NES horietan aminoazido hidrofobikoek (leuzina da maiztasun handienean agertu ohi den aminoazidoa, baina isoleuzina, balina, fenilalanina zein metionina ere ager daitezke) «adostasun-sekuentzia» bat osatzen duen kokapen espezifikoa dute [12] (2C irudia). Aminoazidoen adostasunse kuen tzia horretaz gain, NESek konformazio jakina ere izan ohi dute: N muturrean, α helizearen egitura hartu ohi dute, eta C muturrean, berriz, begizta-erakoa [13]. Aipatzekoa da zenbait proteinek bi seinale motak (bai NLSa, bai NESa) dituztela eta, beraz, nukleotik zitoplasmara eta zitoplasmatik nukleora garraiatzen direla [14]. α/β-inportinak eta XPO1ek ehunka proteina desberdin garraiatuko dituzte; zitoplasmatik nukleora, lehenengoak, eta nukleotik zitoplasmara, bigarrenek. Aipatutako garraio-makineria espezializatu horren azken pieza RanGtPasa txikia da. RanGtPasa GDPri (RanGDP) edo GtPri (RanGtP) lot dakioke garraio-hartzaile eta kargoen arteko elkarrekintza erregulatzeko [4, 5, 15]. RanGDP-aren kontzentrazioa zitoplasman da altua, eta RanGtP-aren kontzentrazioa, berriz, nukleoan da altua (1. irudia). Egoera fisiologikoetan, RanGDP/RanGtP gradiente hori mantentzen da nukleoaren eta zitoplasmaren artean. Gradiente hori Ran-en bi kofaktorek mantenaraziko dute: RanGAP1 (GtPasa aktibatzailea den proteina zitoplasmikoa) eta RCC1 (kromatinari lotutako nukleotidoak trukatzeko faktorea). Nukleoko RanGtPak, inportazio- zein esportazio- konplexuekin elkarreragiten du; batetik inportina/kargo konplexuen desmuntaketa bultzatzen du, horrela inportazio-kargoa nukleoan askatuz, eta bestetik XPo1 esportazio-hartzailearekin eta haren kargoekin bat eginez RanGtP/XPo1/kargo konplexu trimerikoa osatzen du, XPo1 eta haren kargoen arteko interakzioa egonkortzeko. konplexu hori, zitoplasmara heldutakoan, RanGAP1ek GtPa hidrolizatzearekin batera desmuntatzen da, eta esportazio-kargoa zitoplasman askatzen. Beraz, RanGtP/RanGDP gradienteak, hartzaile/kargo interakzioei eraginez, nukleoaren mintzean zeharreko garraioaren noranzkoa zehaztuko du (2A eta 2B irudiak).
science
addi-3e5208f2df6a
addi
cc-by-nc-sa 4.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/44743
Oxitozina erabilgarria izan al daiteke autismoan gertatzen den urritasun sozialerako?
Ruiz de Mendoza Ruiz de Arechavaleta, Celia; Peñagarikano Ahedo, Olga ; Erdozain Fernández, Amaia Maite
2020
242 Ekaia, 2020, 37, 241-256 Celia Ruiz de Mendoza Ruiz de Arechavaleta, Olga Peñagarikano Ahedo, Amaia Maite Erdozain Fernández 1. SARRERA Autismoaren espektroaren nahastea jokabidean definitutako garapen neurologikoaren desoreka bat da, eta, oro har, gaitasun sozialetan, komunikazioan eta portaeran arazoak sortzen dituzten hainbat asaldura hartzen ditu barne. Autismoaren espektroaren nahastean, ordea, ikasteko, pentsatzeko eta arazoak konpontzeko gaitasunak aldakorrak dira gaixo batetik bestera: badira gaitasun oso altua duten pertsonak, eta zailtasun ugari dituzten pertsonak; beraz, batzuek laguntza handia behar dute eguneroko bizitzan; beste batzuek, aldiz, gutxiago. Europan jaiotako ehun haurretako batek autismoa pairatzen du, eta geroz eta kasu gehiago daude. Autismoaren sintoma nagusiak bi dira: batetik, urritasun soziala; bestetik, portaera errepikakorrak eta interes murriztaileak. Autismoa garatzen duten haurren ezaugarririk ohikoena urritasun soziala da, eta hori komunikazio berbalean nabaritzeaz gain, komunikazio ez berbalean ere ikusten da, seinalatzean, ematean, erakustean eta antzeko ekintzetan, alegia; umeek ez dute seinalatzen nahi duten objektua zein den esateko, eta ez dituzte gauzak ematen, ezta erakusten ere [1]. Autismoa duten haurrek, sintoma nagusiekin batera, beste sintoma batzuk ere pairatu ditzakete: atentzio arazoak, ezgaitasun intelektuala, hiperaktibitatea, antsietatea, suminkortasuna, defizit motorra, edo agresibitatea, besteak beste [1, 2] (ikus 1. irudia). 1. irudia. Autismoaren sintoma nagusiekin batera ager daitezkeen sintomak [2]. https://doi.org/10.1387/ekaia.20886 243 Oxitozina erabilgarria izan al daiteke autismoan gertatzen den urritasun sozialerako? Nahiz eta autismoaren etiologia eta fisiopatologia oraindik guztiz ezaguna ez izan, badakigu genetikak eragin handia duela. Autismoak jatorri genetiko konplexua dauka, gaixo gehienek gene bat baino gehiago mutatuta baitauzkate [3, 4]. Hala ere, autismoa duten gaixoek aldaketa genetiko komunak dituztela ere zehaztu da, eta hainbat ikerketa egin dira gene horiek identifikatzeko. Ebidentzia genetikoak dio 200-1.000 gene daudela inplikaturik autismoaren kalteberatasunean. Zenbait gene indibidualek gaitzaren arriskua asko handitu dezaketela ikusi da, baina halakoak autismo-kasuen % 10-20 dira bakarrik [1, 3]. Familietan eta bizkietan egindako ikerketa epidemiologikoak garrantzitsuak izan dira genetikak daukan zerikusia aztertzeko. Gaixotasuna duen anaia nagusi bat duten haurren % 20k autismoa garatu dezake, eta, bizki monozigotikoetan, batek autismoa badauka, besteak gaixotasuna garatzeko % 30-90eko probabilitatea izango du [1, 3]. Aipatutako aldaketa genetiko batzuen ondorioz, gaixoek GABA (azido gamma-aminobutirikoa) neurotransmisorearen eragina gutxitua dute. Horren funtzio nagusia aktibitate neuronala inhibitzea da, eta eginkizun garrantzitsu bat jokatzen du jokabidean, kognizioan eta estresean. GABA neurotransmisorearen maila baxua antsietatearekin eta lo egiteko arazoekin asoziatzen da, eta horiek autismoaren sintomak dira [1, 3]. Bestetik, autismoaren etiopatologian ere inguruak nolabaiteko eragina izan dezakeela deskribatu da. Haurdunaldian zehar hainbat medikamenturen edo produktu kimikoren esposizioa autismoa izateko arriskuaren areagotzearekin erlazionatu da. Adibide esanguratsuenen artean, azido balproikoaren jaio aurretiko esposizioa dago [5]. Beste ingurumen faktore bat haurdunaldian zehar amak pairatutako infekzio batzuk izan daitezke, hala nola pneumonia edo meningitisa [6]. Autismoaren ezaugarri bereizgarriena den arazo sozialetarako ohiko tratamendua portaeraren terapia da, baina hori oso prozesu luze eta zaila da, eta gehienetan ez da errekuperazio osoa lortzen. terapia horren lagungarri, tratamendu farmakologikoak daude (autisten % 75ek farmakoren bat hartzen du), baina, momentuz, ez dago sintoma zentral eta nagusiak tratatzeko farmakorik [1, 2]. Autismoaren klinika heterogeneoa, etiologia konplexua eta fisiopatologia ulertzea zaila izanik, farmakoterapia egokia garatzea da gaur egungo erronka garrantzitsu bat [2, 7]. Medikamentuen agentzia arautzaile den FDAk (Food and Drug Administration) autismorako onartutako medikamentu bakarra antipsikotiko atipikoak dira; horiek suminkortasunean eta agresibitatean daukate eragin terapeutiko nagusia [8]. Praktikan erabiltzen diren beste farmakoen artean, lo egiten laguntzen dutenak eta melatoninarekin zerikusia dutenak daude. Bestetik, metilfenidak (estimulatzailea), guanfazinak eta klonidinak (antihipertentsiboak) eta fluoxetinak eta zitalopramek (antidepresiboak, serotoninaren birxurgapenaren inhibitzaile selektiboak) hiperaktibitatean eta atentzio faltan hobekuntzak ekartzen dituzte (ikus 2. irudia). https://doi.org/10.1387/ekaia.20886 245 Oxitozina erabilgarria izan al daiteke autismoan gertatzen den urritasun sozialerako? tozinak neuropeptido gisa jokatzen duela [7, 9]. oxitozinaren efektu zentral horietarako, oxitozina ekoizten duten neuronak hipotalamotik prozesamendu sozialarekin eta emozionalarekin zerikusia duten hainbat garun ataletara proiektatzen dira. Proiekzioak amigdalan, hipokanpoan eta accumbens nukleoan aurkitzen dira batez ere, han oxitozinarako hartzaileak dituzten beste zelula batzuk daudela [7, 9]. oxitozina, beraz, hainbat portaera sozialen modulatzailea da; besteak beste, aurpegiak ezagutzeko gaitasuna hobetzen du, eta lagun hurkoaren emozioak identifikatzeko, eta, gainera, agresibitatearen murrizketa eragiten du [10]. Gainera, garapen goiztiarrean mutazio genetikoengatik gertaturiko oxitozina sistemaren porrotak jokaera sozialean eragina izan dezake, eta aktibitate eta plastikotasun sinaptikoan aldaketak eragin [11]. Era berean, oxitozinak endokannabinoideen menpekoa den ordainsari sozialaren bitartez jokaera soziala erregulatzen duela deskribatu da [12]. 3. URRItASUn SOzIALA HOBEtzEKO OXItOzInAREn ERABILERA AUtISMOAn oxitozinak autismoan izan dezakeen erabilgarritasuna ikertzeko animaliekin egin diren saio prekliniko zein gizakiekin egin diren saio kliniko garrantzitsuenak azalduko dira orain. 3.1. Animalietan egindako ikerketa preklinikoak Animalietan egindako ikerketak autismo sindromikoarekin asoziatutako forma monogenikoetan oinarritutako sagu-ereduetan oinarritzen dira. Gene batean jasandako mutazioek eragindako autismo kasuak gutxi badira ere, gaitzaren arriskua handitu dezakete, eta autismoaren animalia-ereduak sortzeko egokiak izan daitezke. Hala, autismoaren zenbait animalia-ereduk oxitozina sisteman nolabaiteko alterazioak dituztela ikusi da eta orobat halakoetan oxitozinaren administrazioak urritasun soziala hobearazten duela. ondoren, lau animalia eredutan oxitozinarekin lortutako emaitzak aurkezten dira: — RELNA genearen mutazioekin oxitozina sisteman eragindako akatsak ikertu dira. Sagu heterozigotikoek, kontrolekin konparatuta, garuneko hainbat eskualdetan oxitozina hartzaileen espresio txikiagoa dutela ikusi da, eta emaitza hori animalia-ereduan gertatzen den urritasun sozialarekin dago asoziaturik [7, 13]. — MAGEL-2 genean gertatutako mutazioak Schaaf-Yang sindromearekin asoziatzen dira, eta horrek autismoaren sintomak agertzen ditu [7]. MAGEL-2 genean mutazio jakin bat daukaten sagu jaioberrien % 50 hiltzen da, hipotalamoan gertatutako oxitozina espresioa- 246 Ekaia, 2020, 37, 241-256 Celia Ruiz de Mendoza Ruiz de Arechavaleta, Olga Peñagarikano Ahedo, Amaia Maite Erdozain Fernández ren eta hartzaileen beherakadagatik, eta ikusi da jaio ondorengo oxitozinaren injekzio bakarra nahikoa dela bizirik iraun dezaten. Beste % 50a ez da hiltzen, baina jokabide sozialetan defizita erakusten du, zeina oxitozina dosiarekin konpontzen baita [14]. — CNtNAP-2 genean gertatzen diren mutazioek displasia fokal motako epilepsia sindromea eragiten dute, eta autismoarekin zerikusia duten sintoma asko erakusten dituzte. Sagu horietan interneurona GABAergikoen murrizketa bat deskribatu da, eta, oro har, oxitozina mailaren gutxiagotzea garunean [7]. Horregatik, oxitozina administrazio bakarrak eta oxitozina endogenoaren aktibazio akutuak jokabide sozialak hobetzen dituela ikusi da animalia-eredu hauetan. — X hauskorraren sindromea FMR1 genearen funtzioaren galeragatik gertatzen da, eta % 30ek autismoaren ezaugarriak erakusten ditu (jokabide sozialean, harremanetan, komunikazioan dituzten anormaltasunetan). Hau da autismoaren forma monogeniko ohikoena [7]. FMR1 genearen mutazioa daukaten sagu-ereduetan oxitozinaren ekoizleak diren neurona gutxiago daude, eta oxitozina tratamenduarekin, GABA sisteman zegoen akatsa konpontzeaz gain, urritasun soziala ere hobetzen da [15, 16]. 3.2. Gizakietan egindako saio klinikoak oxitozina emateak animalietan lortutako erantzun positiboa ikusita, gizakietan hainbat saio kliniko kontrolatu eta zorizko egin dira, autismoan oxitozinak izan dezakeen erabilgarritasun terapeutikoa aztertzeko. Baina, kasu honetan, ikerketa guztiak ez datoz bat [17]. Ikerketa batzuetan, kognizio sozialean hobekuntzak ikusi izan dira, eta beste ikerketa batzuetan ez da eraginik aurkitu. kontuan izan behar da saio klinikoen artean ezberdintasunak daudela hainbat ezaugarritan: aukeratutako laginean (autismoaren barruan zer sindrome mota daukaten hautatuko gizabanakoek, edo talde nahasia den), laginaren tamainan (zenbat gizabanako dauden), adinean, sexuan (gehienetan gizonezkoak erabili dira), gaitasun soziala ikertzeko moduan (zer test edo teknika erabiltzen duten), eta oxitozinaren dosian eta emateko bidean (sudur barnetik edo zain barnetik). Aipatutako saio klinikoetako batzuk jorratuko dira ondoren, bakoitzaren berezitasunak aztertuz. Saio hauen guztien ezaugarriak 1. taulan agertzen dira. https://doi.org/10.1387/ekaia.20886 247 Oxitozina erabilgarria izan al daiteke autismoan gertatzen den urritasun sozialerako? 1. taula. oxitozinak autismoan zer erabilgarritasun duen aztertzeko egin diren saio kliniko esanguratsuenak. Egileen ordena alfabetikoaren arabera daude sailkatuta (1. zutabea). Saio kliniko bakoitzaren ezaugarriak jasotzen dira bertan: laginaren ezaugarriak, adina eta sexua, ikerketaren diseinua, oxitozina emateko bidea eta dosia, aztertutako parametroak, eta lortutako emaitzak Egileak Lagina Adina eta sexua Ikerketaren disenua Ematebidea Dosia Ikertu Aurkikuntzak Anagnostou et al. (18) 19 heldu autista Batezbestekoa = 33,2urte 16 gizon eta 3 emakume Zorizkoa Itsu bikoitza kontrola = plazeboa Entsegu paraleloa Sudur bidetik Sei astean zehar e g u n e a n b i t a n 24 UI, oxitozina edo plazeboa kognizio soziala eta mugimendu errepikakorrak Plazeboarekin konparatuta, oxitozinak ez zuen hobekuntza esanguratsurik lortu jokabide errepikakorretan. Baina, bai kognizio sozialean eta bizi-kalitatean. Andari et al. (19) 13 heldu autista 17-39 urte 11 gizon eta 2 emakume Zorizkoa Itsu bikoitza kontrola = plazeboa Sudur bidetik oxitozina 24 UI edo plazebo emanaldi bakarra. kognizio soziala Plazeboarekin konparatuta, oxitozinak konfiantza eta nahien sentimenduak hobetu zituen. tratamendua ondorengo begietara begiratzearen denbora luzatu zen. Auyeung et al. (20) Autismoa daukaten 32 heldu eta garapen tipiko normaleko 34 heldu Batezbestekoa (autismoa) = 36,04 Batezbestekoa (kontrolak) = 32,80 Denak gizonak Zorizkoa Itsu bikoitza kontrola = plazeboa Sudur bidetik oxitozina 24 UI edo plazebo emanaldi bakarra. kognizio soziala oxitozinarekin autismoa zutenen taldean eta kontrol taldean begiradetan handipenak ikusi ziren. Hala ere, oxitozinaren efektua handiago izan zen finkapen okularren hobekuntzan autismoa zuten pertsonengan. Dadds et al. (26) 38 gazte autista 7-16 urte. Denak gizonak. Zorizkoa Itsu bikoitza kontrola = plazeboa Sudur bidetik oxitozina 24 edo 12 UI (pisuaren arabera) egunean behin 4 egunean zehar kognizio soziala eta mugimendu errepikakorrak Plazeboarekin konparatuta, oxitozinak ez zituen nabarmenki hobetu emozioen antzematea, mugimendu errepikakorrak, elkarrekintza gaitasunak, ezta jokabide orokorrak ere. https://doi.org/10.1387/ekaia.20886 251 Oxitozina erabilgarria izan al daiteke autismoan gertatzen den urritasun sozialerako? 3.2.1. Emaitza positiboak oxitozina plazeboarekin konparatuz eginiko zenbait saio klinikok iradoki dute oxitozinak kognizio soziala hobetzen duela. Anagnostou eta lankideen ikerketan [18] kognizio soziala ikertzeko erantzun sozialaren gaitasuna, begien bidezko irakurtze mentalaren proba, Yale Brown eskala obsesibo-konpultsiboaren proba eta bizi kalitatea (osasunaren Munduko Erakundeak egindako galdetegiarekin) ebaluatu ziren. oxitozina 6 astez eman ondoren, hobekuntzak antzeman ziren kognizio sozialean, batez ere begien bidezko irakurtze mentalaren proban eta bizi kalitatean. Beste saio kliniko batean, Andari eta lankideek egindakoan, fikziozko pilota joko batekin ebaluatu zen gaitasun soziala [19]. ordenagailuz egindako joko horretan parte-hartzaileek pilota bat pasatu behar zioten beste hiru jokalarietako bati (bat ona zen, bestea txarra eta azkenekoa neutroa). Plazeboarekin tratatutako autistek hiru jokalariei modu berdinean pasatu zieten pilota. oxitozinarekin tratatutakoek, berriz, jokalari onari pasatu zioten gehiagotan pilota, plazeboarekin tratatuek baino. Horrekin ondorioztatu zen oxitozina emanda jokalari onarekiko konfiantza eta lehentasuna handitu zirela. Horretaz gain, aurpegien argazkiak erakutsi zitzaizkien, eta plazeboarekin zein oxitozinarekin tratatutako pazienteek denbora gehiagoz begiratu zuten aurpegira. oxitozina hartutako pazienteen kasuan, begietara begira pasatutako denbora areagotu zen. Auyeung eta lankideen [20] zein Domes eta lankideen [21] ikerketetan ere kognizio sozialaren hobekuntza detektatu zen, begien jarraipenaren bidez. Hasteko, autismoa zuten pertsonen taldeak, kontrol taldearekin konparatuta, kontaktu bisuala denbora gutxiagoz mantentzen zutela ikusi zen. oxitozina emateak kontaktu bisuala hobetu zuen, bai autismoa zuten gaixoetan eta baita kontrol taldean ere, autismo taldean hobekuntza nabariagoa zela [20]. Gainera, aurpegiaren ezagutzaren hobekuntza ezkerreko amigdalaren aktibitate igoerarekin erlazionatu zen [21]. Azkenik, Guastella eta lankideen ikerketan [22] oxitozina emateak begien bidezko irakurketa mentala hobetzen zuela deskribatu zuten, emozioen ezagutzaren gaitasuna zehaztuz. Beste ikerketa batean, Hollander eta lankideek hizkera afektiboaren ulermena ebaluatu zuten, pertsona bat hizketan zoriontsu, haserre, triste edo axolagabe dagoen bereizteko gaitasuna hain zuzen ere. Hizkera-ulermena asko hobetu zen, bai oxitozina hartutako taldean bai plazebo taldean ere. Baina oxitozina taldeak hizkeraren doinuerari esanahi emozional bat egokitzeko gaitasuna denbora luzeagoz mantendu zuen [23]. Watanabe eta lankideek [24] oxitozinak jokabidean eta maila neuronalean daukan eragina zehaztu nahi izan zuten. Erresonantzia magnetiko funtzionalaren argazkiak erabiliz oxitozinak erantzun neuronaletan zuen eragina aztertu zuten. oxitozinak zentzutasun ez-berbalen maiztasuna nabarmenki handitu, estimuluak prozesatzeko denbora gutxitu, eta kortex prefrontal medialaren aktibi- 252 Ekaia, 2020, 37, 241-256 Celia Ruiz de Mendoza Ruiz de Arechavaleta, Olga Peñagarikano Ahedo, Amaia Maite Erdozain Fernández tate kaltetua berreskuratu ez ezik, kortex prefrontal medialaren koordinazio funtzionala hobetu ere egin zuen. Domes eta lankideen beste saio klinikoan Asperger sindromea zeukaten 14 pertsonak eta garapen tipiko normaleko 14 helduk hartu zuten parte, eta denei erresonantzia magnetikoa egin zitzaien aurpegiak ezagutzeko lanetan ari ziren bitartean. Autismoa izan eta plazeboarekin tratatu zituzten gaixoen garun atal batzuetan aktibitatea gutxitu zela ikusi zen kontrol taldearekin konparatuta. oxitozinarekin tratamendua jaso ondoren, aldiz, autismoa zutenen taldean garuneko eskuineko amigdalaren aktibitatea handitu zen aurpegiko estimuluen aurrean. Hau da, oxitozinak autismoa duten pazienteetan aurpegiaren ezagutza eta kontaktu bisualaren hobekuntza susta ditzake [25]. 3.2.2. Emaitza negatiboak Lehen aipatu bezala, beste ikerketa batzuek ez zuten kognizio sozialean hobekuntza adierazgarririk aurkitu gaixoak oxitozinarekin tratatu ondoren. Dadds eta lankideen ikerketan [26], parte hartzaileei oxitozina eman ondoren, ebaluazioa gurasoen informeen bidez eta medikuaren kalifikazioen bidez egin zen. Plazeboarekin konparatuta, oxitozinak emozioen identifikazioa, elkarrekintza gaitasuna eta jokabide orokorrak ez zituela nabarmenki hobetu ondorioztatu zuten. Gordon eta lankideen ikerketan ere [27], oxitozinak eragin estatistikoki esanguratsurik ez zuela ikusi zen. «Aurpegiaren espresio bidezko emozioen ezagutza» testean, oxitozinak ez zuen hobekuntza handirik ekarri plazeboarekin konparatuta. Hala ere, oxitozinak garun aktibitatea areagotzen du judizio sozialetan eta aktibitatea jaitsi judizio ezsozialetan, ildoskatuan, nukleo accumbensean eta garunaren beste atal batzuetan. Guastella eta lankideen klinikoan [28], denboran zehar oxitozinak zuen eragina aztertu nahi izan zen, eta parte hartzaileei oxitozina edo plazeboa eman zitzaien 8 astez. tratamendua bukatu eta 4 astera, 8 astera eta 3 hilabetera ebaluatu ziren pazienteak. Emaitzak lortzeko gurasoen puntuazioak (erantzun sozialetarako gaitasunari buruz egindako testean) eta medikuen ebaluazio klinikoen hobekuntzak hartu ziren kontuan. Medikuen datu klinikoen arabera oxitozinak ez zuen onura esanguratsurik ekarri. 3.2.3. Meta-analisiak Saio klinikoetan emaitza ezberdinak lortu direnez, zenbait ikertzailek saio kliniko hauen meta-analisiak egin dituzte, emaitzen sintesi bat izateko asmoz. Meta-analisietan saio kliniko bakoitzean lortutako banakako emaitzak elkartzen dira azterketa estatistiko baten bitartez, eta, horrela, tratamenduaren eragin orokorraren estimazioa lortzen da. oxitozinak kognizio sozialarekin erlazionatutako jokabideetan duen erabilgarritasuna aztertzeko lau meta-analisi egin dira orain arte. Horietako batean ondorioztatu da oxi- https://doi.org/10.1387/ekaia.20886 253 Oxitozina erabilgarria izan al daiteke autismoan gertatzen den urritasun sozialerako? tozinak, plazeboarekin konparatuta, kognizio sozialean nolabaiteko eragina daukala, baina hori ez da estatistikoki esanguratsua [17]. Beste meta-analisi batean emozioen ezagutza aztertu zen, eta zenbait parametrotan eragin txiki baina esanguratsua erakutsi zuen oxitozinak, baina beste parametro batzuetan ez zuen eraginik izan [29]. oxitozinaren eragina aztertu duen azken meta-analisian eragin neurofisiologikoak aztertu ziren batez ere. Bertan oxitozina hartzeak garun atal jakin baten aktibitatea, ezkerreko intsularena hain zuzen, modu esanguratsuan handitzen duela ondorioztatu zen, eta horrek oxitozinak emozioen prozesamendua kontrolatzen duten zirkuitu neuronalak modula ditzakela iradokitzen du [30]. Hala ere, badaude zenbait muga meta-analisi hauetan jaso ziren ikerketetan. Lehendabizi, erabilitako metodologiak eta erantzun neurriak entsegu batetik bestera aldatu egiten dira, eta horrek ikerketen arteko konparazioak egitea zailtzen du. Bestetik, meta-analisi gehienetan sudur bidezko oxitozina dosi bakarraren eragina zehaztu zuten, hori baita saio kliniko gehienetan erabili den emate-bidea. Azkenik, oxitozina hartzeak sor ditzakeen eragin kaltegarriak aztertzeko, meta-analisi bat ere egin da. oro har, agertu izan diren nahi gabeko eraginak ez dira estatistikoki esanguratsuak izan, oxitozina taldean plazeboarekin konparatuta, eta, beraz, esan daiteke oxitozina, segurua izateaz gain, ondo onartzen dela [31]. 3.2.4. Saio kliniko gehiagoren beharra dago oraindik oxitozinak autismoaren urritasun soziala tratatzeko potentzial handia erakusten du. Hala ere, ez saio kliniko guztiek, ez eta meta-analisi guztiek ere, ez dute emaitza positiborik plazaratu. Beraz, momentuz ezin da ondorio zehatzik atera, eta ikerketa gehiagoren beharra dago oxitozinaren erabilgarritasuna zehazteko. oraindik badaude zehaztu gabeko hainbat alderdi. Izan ere, saioen arteko aldakortasun horiek hainbat faktorerengatik gerta daitezke: adina, sexua edo oxitozina emateko bidea, esaterako. Adinari dagokionez, oso ume gutxi egon dira saio klinikoetan, ikerketa gehienetan helduak aztertu baitira. Badakigu jokabide terapia eraginkorragoa dela haur txikietan. Beraz, pentsa daiteke oxitozinaren eraginkortasuna handiagoa izango dela adin horietan ere. Sexuari dagokionez, mutilekin ikerketa gehiago egin dira autismoak genero horretan prebalentzia handiagoa duelako; beraz, emakumeengan izan dezakeen eragina askoz gutxiago aztertu da. Bestetik, oso saio kliniko gutxik miatu dute oxitozinaren emanaldi errepikatuen eragina, baita epe luzera duen eragina ere. Azkenik, oxitozinaren emateko bidea, dosi optimoa eta maiztasuna ere ez dira guztiz aztertu. Saio batzuek zainbarneko bidea erabili duten arren, gehienek sudur bidez egin dute. Hala ere, horietan erabilitako dosiak desberdinak izan dira, oro har emandako dosi txikiena 12 UI (Unitate Internazional) izanik eta handiena 40 UI.
science
addi-bcf49df354c0
addi
cc-by-nc-sa 4.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/44744
Osasun-asistentziarekin erlazionatutako infekzioen epidemiologia eta kontrola
Macho Aizpurua, Mikele; Basaras Ibarzabal, Miren
2020
26 Ekaia, 2020, 37, 25-44 Mikele Macho, Miren Basaras 1. SARRERA osasun-asistentziarekin erlazionatutako infekzioak (oAEI) hainbat osasun-eremutan osasun-arreta jasotzeagatik pazienteek jasan ditzaketen infekzioak dira. Infekzio nosokomial eta ospitaleetako infekzio izenak ere hartzen ditu. Infekzio hauek ez dute pazientea ospitaleratzeko mementoan agertu behar, ezta inkubatzen egon ere; beraz, horiek agertzeko, gaixoak gutxienez 48 orduz jaso behar ditu osasun-zainketak. Hau da, asistentzia sanitario orokorra zein prozedura diagnostiko edo terapeutiko espezifikoak jaso eta hirugarren egunetik aurrera agertzen diren infekzioak dira. Alabaina, oAEIak ez dira paziente edo gaixoetan bakarrik azaltzen; osasunlangileei, bestelako langileriari eta gaixoen bisitariei ere kalte egin diezaiekete [1]. Gaur egun, garapen teknologikoak adin nagusiagoetara luzatu du bizi-itxaropena eta horrek osasun-zainketak eskaintzen diren eremu edo esparruak ospitaleetatik at zabaltzea ahalbidetu du. Pazienteak ospitale eta osasun-zentroetara joateaz gain, prozedura diagnostiko zein terapeutikoak jasotzeko eguneko zentroak, errehabilitaziorako unitateak, etxeko ospitalizazioa, hemodialisi edo kirurgia anbulatorioa zein gaixo kronikoetarako edo indarberritzeko zentro soziosanitarioak ditu eskuragai (1. irudia). osasun-eremu horietan guztietan garatu daitezkeen infekzioei deritze oAIE [2]. 1. irudia. osasun-arreta eskaintzen duten osasun-eremuak. Iturria eta moldaketa [3]. 28 Ekaia, 2020, 37, 25-44 Mikele Macho, Miren Basaras ropan infekzio nosokomial horiek 16 milioi egun gehiagotan luza dezake ospitaleko egonaldia eta zuzenean 37.000 heriotza eragin. Horrek guztiak 7 bilioi euroko kostu ekonomikoa ekarri zuen 2004. urtean [8]. Espainian, Infekzio Nosokomialen Prebalentzia Ikerketaren (EPINE) arabera, 2018. urtean aztertutako 60.435 pazienteetatik % 4,8k (% 4,7-5) izan zuen oAEIren bat, eta ZIUn ingresatutako gaixoen proportzioa % 18,1 da. 1990. urtetik lortutako emaitzen konparaketan, zentro eta ospitaleratze berean suertatutako oAEIen prebalentziak beheranzko joera du urtez urte, eta estatistikoki adierazgarria da (3. irudia) [9]. 3. irudia. Zentro eta ospitaleratze berean izandako infekzio nosokomialen prebalentzia (%) Espainian, 1990-2018. 1990-2011 urteetan EPINE protokoloa erabili zen eta 2012-2018 urteetan, EPINE-EPPS protokoloa. Iturria eta moldaketa [9, 10]. Espainiako ZIUetan Infekzio Nosokomialen Zaintza Nazionala egiten da urtero, eta 2018. urtean, 27.514 pazienteetatik % 5,9k oAEI bat izan zuen, eta zain barneko kateterra, gernu-kateterra, aireztatze mekanikoa eta gisako gailuei lotutako infekzioa izan zuten pazienteen kopurua % 4,8 izan zen [11]. 2.1. Osasun-asistentziarekin erlazionatutako infekzio mota ohikoenak eta mikroorganismo eragileak oAEI motak agertzen diren kokapenaren arabera definitu izan dira. Infekzioak identifikatzeko, Centers for Disease Control and Prevention (CDC) infekzio nosokomialen kontrolerako zentroek aldizka argitaratzen dituzten definizioak erabiltzen dira. Zehaztapen horietan irizpide kliniko, mikrobiologiko eta erradiologikoak azaltzen dira, betiere infekzioen agertze mementoa kontuan hartzen delarik [12]. Hurrengo taulan ageri dira ohiko oAEIen definizioen laburpena (1. taula) [1]. https://doi.org/10.1387/ekaia.20753 29 Osasun-asistentziarekin erlazionatutako infekzioen epidemiologia eta kontrola 1. taula. osasun arretarekin erlazionatutako infekzio mota nagusien definizioen laburpena. Iturria eta moldaketa [1] osasun arretarekin erlazionatutako infekzio mota Irizpide nagusiak kokapen kirurgikoko infekzioak Interbentzio kirurgikoa izan eta lehen hilabetean, zauri kirurgikoan jariakin zornetsua, zelulitisa edo abzesua agertzea Gernubideko infekzioak Gernuaren kultibo positiboa 105 bakterio/ml kontaketarekin, sintoma eta zeinu klinikoak izanik zein ez Arnasbideko infekzioak Arnasbideko sintomak, eztula, karkaxa zornetsua edota toraxeko erradiografia infiltratuekin izatea kateter baskularrekin erlazionaturiko infekzioak kateterraren sartze-puntuan hantura, linfangitisa edo jariakin zornetsua izatea Bakteriemia Sukarra edo hotzikarak eta dardarak izatea odol-kultibo positiboarekin Urteetan zehar oAEI mota ohikoenen hurrenkera aldatzen bada ere, ECDCaren azken datuen arabera, Europan infekziorik prebalenteenak honako hauek izan dira: arnasbidekoak —pneumoniak eta beheko arnasbideko infekzioak— (% 19,4 eta % 4,1, hurrenez hurren), kokapen kirurgikoko infekzioak (% 19,6), gernubideko infekzioak (% 19) eta bakteriemiak (% 10,7) [7]. Espainian, alabaina, 2018ko EPINE ikerketak aditzera emandakoaren arabera, infekziorik usuenak kokapen kirurgikoko infekzioak (% 28,6) izan dira, eta, haien atzetik, arnasbidekoak (% 18,9), gernubidekoak (% 17,6) eta bakteriemiak (% 16) (4. irudia) [9]. Gernubideko infekzioak %17,6 https://doi.org/10.1387/ekaia.20753 31 Osasun-asistentziarekin erlazionatutako infekzioen epidemiologia eta kontrola 2.2. OAEIen transmisio-mekanismoak eta arrisku-faktoreak Paziente batek osasun-eremuan oAEIa garatzeko, zenbait faktoreren arteko elkarreragina egon behar du, esate baterako, gaixoaren berezko arrisku-faktoreak, antimikrobianoen erabilera, ospitaletako edo egoitzetako egonaldiaren iraupena eta prozedura inbaditzaileen eragina [13]. Horrez gain, oAEIak kontrolatu edo prebenitzeko, kate epidemiologikoaren elementu guztiak kontuan hartu behar dira (6. irudia). • Aire bidezkoa • Tanta bidezkoa • Kontaktu bidezkoa • Osasun-baldintzak (adina, immunodepre- sioa, neoplasia) • Zainketa inbaditzaileak (zain barneko kateterra, odol-laginak hartzea, biopsiak) • Gizakia (pazientea, osasun-langilea, bisitariak) • Ingurugiroa (objektuak, gainazalak, airea, ura) • Bakterioak • Birusak • Onddoak • Parasitoak Infekzio eragilea Gordelekua edo infekzioiturria Transmisiomekanismoa Populazio gaixokorra 6. irudia. osasun-asistentziarekin erlazionatutako infekzioen kate epidemiologikoa. Iturria: geurea. kate epidemiologikoa osatzen duten elementuak dira mikroorganismo eragilearen gordelekua edo infekzio-iturria, transmisio-mekanismoa eta populazio gaixokorra. Elementu horiek guztiak osasun-eremuen ingurugiroaren menpekoak dira eta horietariko bat aldatuz gero, gaixotasun infekziosoak kontrolatzea lor daiteke. 2.2.1. Gordelekua edo infekzio-iturria oAEIak eragiten dituzten mikroorganismoen gordelekua gizakia (pazienteak, osasun-langileak, bisitariak) edo ingurugiroa (objektuak edo fomiteak, gainazalak, airea, ura) izan daitezke (7. irudia). MRSA bakterioaz kolonizatuta dagoen paziente bat, esate baterako, oAEIa eragiteko infekzio-iturri aproposa da. Fomiteak, berriz, objektu bizigabeak dira, mikroorganismoz kontaminatu daitezkeenak, adibidez, fonendoskopioak, 32 Ekaia, 2020, 37, 25-44 Mikele Macho, Miren Basaras tentsiometroak, etab. Pazientea inguratzen duten hainbat gainazal ere mikroorganismoak izan ditzake, eta denbora luzez, gainera. Era berean, ura edo hezetasuna duten produktu edo guneak (dutxak, konketak) infekzioak eragin ditzaketen gordelekuak dira [13]. Bestalde, lehen aipatu bezala, oAEIak mikroorganismo mota askotarikoek eragin ditzakete eta populazio gaixokorrean infekzioa edo gaixotasuna eragiten dute, kalte zuzenaren bidez edo zeharka, immunitate sistemaren erantzunaren ondorioz. Mikroorganismo horiek, halaber, izan daitezke pazientearen berezko mikrobiotaren partaideak (endogenoak), antibiotikoen erabileraren ondorioz ugaritu diren bakterioak (bigarren mailako endogenoak) edo beste pertsona batengan edota osasun-eremuaren ingurugiroan era iragankor edo iraunkorrean daudenak (exogenoak) [2]. Hala ere, eragilearen eta populazio gaixokorraren arteko esposizioaz gain, bestelako faktore batzuek ere izaten dute zerikusia, esate baterako, mikroorganismoaren berezko ezaugarriak, birulentzia, patogenotasuna, inokuluaren tamaina, transmititzeko gaitasuna eta antimikrobianoen aurkako erresistentziak, besteak beste. Ezaugarri horiek ezagutzea garrantzitsua da infekzioaren bilakaera antzemateko eta ahalik azkarrena prebenitzeko edo deuseztatzeko. 2.2.2. Transmisio-mekanismoa Mikroorganismoak beste pertsona batengandik edo ingurumenetik populazio gaixokorrera iristeko hartzen duen bidea da. Infekzio nosokomialen transmisio-mekanismoak aire bidezkoa, tanta bidezkoa eta kontaktu bidezkoa dira. Azken hori ospitale eta bestelako osasun-eremuetan mikroorganismoak transmititzeko biderik ohikoena da. transmisioa zuzena izan daiteke, populazio gaixokorraren eta gordelekuaren arteko zuzeneko kontaktuaren bidez, edo zeharkakoa, kutsaturiko objektuez (pazientearen inguruko gainazalak, tresneria medikoa) eta, batez ere, eskuen bidez (pazientea, osasun-langileria, bisitariak). osasun-profesionalek eskuen bitartez pazienteak kutsatzeko modu horri infekzio gurutzatua deritzo. osasun-langileek, pazienteekin edo horien inguruan dauden objektuekin daukaten zuzeneko harremanaren ondorioz, mikroorganismoak hartzen dituzte eskuetan, eta horiei eskuetako azalaren mikrobiota iragankorra deitzen zaie. Eskuen higienea burutuz, eragozten da azaleko mikroorganismo iragankorrak pazienteei transmititzea [13]. 2.2.3. Populazio gaixokorra Gaixotasun infekziosoa paira dezakeen pertsona oro da populazio gaixokorra. Gaixotasuna garatzeko, pertsonaren osasun-baldintzek eta osasunarretarekin zerikusia duten egoerek dute eragina. https://doi.org/10.1387/ekaia.20753 33 Osasun-asistentziarekin erlazionatutako infekzioen epidemiologia eta kontrola orokorrean, oAEIak zainketa inbaditzaileekin erlazionatuta daude, hau da, gernubideko infekzioak gernu-kateterrarekin; kokapen kirurgikoko infekzioak, prozedura kirurgikoarekin; arnasbideko infekzioak, aireztatze mekanikoarekin, eta bakteriemiak, kateter baskularrarekin. Badaude diagnostikorako edo tratamendurako beharrezkoak diren bestelako prozedura inbaditzaileak, zain barneko tratamenduak, odol-laginen erauzketa, transfusioak, biopsiak, endoskopio bidezko azterketak, etab. Aipaturiko prozedura horien ondorioz, pazienteen azal eta mukosetako babesak ahuldu egiten dira, mikroorganismoen sarrera erraztuz. Horrez gain, gaixoaren osasun-baldintzek ere zerikusia dute oAEIen garapenean. Esate baterako, zahartzaroa, immunodepresioa, diabetesa, giltzurrun gutxiegitasun kronikoa, neoplasia gaiztoa, zirrosia eta gisako gaixotasun kronikoek indargetu egiten dute pazientearen osasun-egoera, eta infekzioaren aurrean sentiberagoa bilakatzen [1, 2, 9]. 2.2.4. Ingurugiroa osasun-eremuetako azpiegiturek, altzariek, uraren eta airearen zirkulazio sistemek nolabaiteko eragina dute oAEIen agerpenean. Alde batetik, gaixotasun infekziosoa duten pazienteek, eta baita osasun-langileek ere, askotariko mikroorganismoak heda ditzakete, eta ahul dauden bestelako gaixoei edo bisitariei transmititu, kutsatutako altzari edo tresneria medikoaren bidez. Horregatik, garrantzitsua da osasun-eremua ahalik eta garbien mantentzea eta bertara biltzen den pertsona orok transmisio hori gutxitzeko neurriak hartzea. 7. irudia. osasun-asistentziarekin erlazionatutako infekzioen transmisio eta zenbait gordelekuren adibideak. Iturria eta moldaketa: [14] 34 Ekaia, 2020, 37, 25-44 Mikele Macho, Miren Basaras Bestetik, uraren eta airearen instalazioak maila hobeezinean mantentzea funtsezkoa da. Izan ere, uraren zirkulazioan akatsen bat egonez gero, legionelosi nosokomiala pairatzeko arriskua dagoelako, edo, aireztapensistemaren egoerak okerrera egiten badu, aspergilosia eragin daitekeelako ahuldutako gaixoengan [1, 2]. 3. OSASUn-ASIStEntzIAREKIn ERLAzIOnAtUtAKO InFEKzIOEn PREBEntzIOA EtA KOntROLA 3.1. Aurrekari historikoak 1970eko hamarkadaren hasieran, CDC zentroek Amerikako Estatu Batuetako infekzio nosokomialen zaintza eta kontrolaren eraginkortasuna baloratu zuten. Bertan infekzio nosokomialen % 32 saihets daitekeela ikusi zuten. Hori dela eta, oAEIak zaintzea, prebenitzea eta kontrolatzea funtsezkoa bilakatu zen bai nazioarte mailan, bai estatu eta autonomia-erkidego mailan. 2004an, MoEk Pazientearen Segurtasunerako Munduko Aliantza sortu zuen, pazientearen segurtasunaren arloko hobekuntzak koordinatzeko, hedatzeko eta bizkortzeko mundu osoan. «Arreta garbia, arreta seguruagoa» kanpainaren bidez, asistentzia sanitarioko eskuen higienea sustatu zen. Europan, 2009 urteaz geroztik, oAEIak prebenitzeko eta kontrolatzeko estrategiak ezarri eta antimikrobianoen aurkako erresistentzien arazoa geldiarazteko neurriak garatu dira. Espainiako osasun Sistema Nazionalari dagokionez, autonomia-erkidegoekin elkarlanean 2005. urtetik aurrera garatuz joan da Pazientearen Segurtasunaren Estrategia. Estrategia horren helburu garrantzitsuenetako bat oAEIak prebenitzea da, infekzioak ekiditeko neurriak sustatuz eta haiek kontrolatzeko programak sortuz. Bide beretik, azken bi hamarkadetan, Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-sistemarako osakidetzak hainbat programa, proiektu eta estrategia garatu eta ezarri ditu [15]. orokorrean, oAEIen prebentzio eta kontrolerako bete behar diren jardunbideak aurretik azaldutako kate epidemiologikoaren elementu guztietara zuzenduta daude eta lau alorretan sailka daitezke: neurri estandarrak, transmisio-bidearen araberako neurriak, osasun-eremuaren ingurumen neurriak eta infekzioen kontrola eta zaintzarako prozedura espezifikoak. Batetik, neurri estandar eta transmisio-bidearen araberako neurrien bidez, infekzio-iturritik populazio gaixokorrera mikroorganismo patogenoen hedapena ekidin egiten da. Bestetik, pazientearekin kontaktuan dagoen inguruneko gordelekuak aldatzeko, osasun-eremuaren ingurumeneko neurriak daude, eta populazio gaixokorra sendotzeko, infekzioen kontrola eta zaintzarako prozedura espezifikoak [1, 13]. https://doi.org/10.1387/ekaia.20753 35 Osasun-asistentziarekin erlazionatutako infekzioen epidemiologia eta kontrola 3.2. neurri estandarrak Beraien helburu nagusia da, osasun-eremuan, paziente gaixo batengandik edo osasun-langile batengandik edota ingurugirotik mikroorganismoen hedapena prebenitzea. Hori dela eta, paziente guztiengan ezarri behar diren neurriak dira, gaixotasun infekziosoa izan zein ez. Horretarako, alde batetik, eskuen garbiketa eta deskontaminazioa, hau da, eskuen higienea burutu beharko da, hori baita mikroorganismoen transmisioa murrizteko ekintzarik garrantzitsuena. Bestetik, egoera jakin batzuetan gaixoaren gorputz-jariakinekin (odola, gernua, gorozkiak…) edo gainazal kutsatuekin (zauriak, pazientearen azala…) kontaktuan egonez gero, babesteko neurriak erabili beharko dira [13, 16]. Eskuen higienea osasun-langileriaren eskuetako azaleko mikrobiota iragankorra murrizteko, eta, beraz, oAEIak prebenitzeko modurik errazena eta eraginkorrena da. Eskuak urez eta xaboiz garbitu edo disoluzio hidroalkoholikoarekin igurtziz desinfektatzea da. Ura eta xaboia erabiltzen dira eskuak zikinak daudenean, materia organikoz kutsatuta daudenean edota esporak izan ditzaketela susmatzen denean. Eskuen higienea egiteko, pauso espezifiko batzuk jarraitu behar dira denbora jakin batean; disoluzio hidroalkoholikoa erabiltzen bada, 20-30 segundoz igurtzi behar dira eskuak, eta ur eta xaboiz, 40-60 segundo. Eskuen higienea burutzeko MoEk Eskuen higienerako bost mementoak adierazten ditu (8. irudia): gaixoa ukitu baino lehen, ekintza garbi edo aseptiko bat burutu baino lehen, gorputz-jariakinak ukitzeko arriskua dagoenean, gaixoa ukitu ondoren eta gaixoaren inguruarekin kontaktua izan eta gero [17]. 8. irudia. Eskuen higienerako bost mementoak [17]. 36 Ekaia, 2020, 37, 25-44 Mikele Macho, Miren Basaras Bestalde, babesteko neurriak erabiltzen dira gaixoaren gorputz-jariakinekin (odola, gernua, gorozkiak…) edo gainazal kutsatuekin (zauriak, pazientearen azala…) kontaktuan egon beharreko egoeretan. Horien artean daude eskularruak, mantala eta aurpegia babesteko maskara-kirurgikoa, begi-babesa eta aurpegi-babesa. objektu horiek erabiltzeko irizpide jakin batzuk bete behar dira, era egokian erabili ahal izateko [13, 16]. 3.3. transmisio-bidearen araberako neurriak Beraien helburu nagusia da kolonizatuta edo infektatuta dagoen gaixo batengandik beste pazienteengana edo osasun-langileengana mikroorganismo patogenoen transmisioa prebenitzea. Mikroorganismoen transmisiomekanismoaren araberakoak dira neurri hauek, hau da, aire bidezkoa, tanta bidezkoa eta kontaktu bidezkoa. Neurri estandarrekin batera erabili behar dira eta batzuetan transmisio-bidearen araberako neurri ezberdinak konbinatu behar izaten dira (2. taula). Aire bidezko transmisioaren aurkako neurrien xedea da 5 mikroi baino txikiagoak diren partikulen bidez transmititzen diren gaixotasun infekzioso eta kutsakorren transmisioa prebenitzea. Gaixo baten arnasbideetatik datozen partikula horiek airean esekita gera daitezke denbora luzez eta populazio gaixokorrera hedatu. Aire bidezko transmisioa ekiditeko gailu espezifikoa da osasun-langileria edota gaixoaren bisitariak babesteko filtrazio altuko arnas babesgailua. Besteak beste, tuberkulosia, elgorria edo herpes zoster sakabanatua duten gaixoekin erabili behar dira neurri hauek [16, 18]. Bestalde, tanta bidezko transmisioaren aurkako neurriak dira gaixoen aho eta arnasbideetako jariakinetako 5 mikroi baino handiagoak diren partikulen transmisioa eragozteko neurriak. Partikula edo tanta horiek ez dira airean esekita geratzen eta eztularekin, doministiku egitean eta hitz egitean barreiatzen dira. Neurri horiek erabili behar dira, esate baterako, gripea, Neisseria meningitidis, B motako Haemophilus influenzae edo parotiditisa dituzten pazienteekin. osasun-langileriak edota gaixoaren bisitariak jantzi beharreko maskara kirurgikoa da gailurik bereziena [16, 18]. kontaktuaren bidez transmiti daitezkeen mikroorganismoen hedapena saihesteko, kontaktu bidezko transmisioaren aurkako neurriak hartu behar dira. transmisio hori zuzena izan daiteke, gaixoarekin kontaktuan jartzean, edo zeharkakoa pazientearen inguruko objektu edo gainazal kutsatuak ukitzean. kontaktuaz transmiti daitezkeen mikroorganismo arruntenak dira antimikrobianoen aurkako erresistentzia ugari dituzten bakterioak (MRSA, espektro zabaleko betalaktamasak edota karbapenemasak sortzen dituzten enterobakterioak, bankomizinarekiko erresistentea den enterokokoa), gaixotasun infekzioso enterikoen eragileak (Clostridium difficile, errotabirusa) edo arnasbideko infekzioen kausak (arnas birus sintzitiala, parainfluenza birusak). https://doi.org/10.1387/ekaia.20753 37 Osasun-asistentziarekin erlazionatutako infekzioen epidemiologia eta kontrola Aipaturiko eragile horien transmisioa ekiditeko neurri aipagarrienak mantala, eskularruak eta disoluzio hidroalkoholikoz egindako eskuen higienea dira. Azken hori mikroorganismoen transmisio eta hedapena murrizteko ekintzarik garrantzitsuena da [16, 18]. 2. taula. osasun arretarekin erlazionatutako infekzioak murrizteko neurri estandar eta transmisio-bidearen araberako neurrietako elementuen erabileraren laburpena [16, 18, 19] Elementuak Neurri estandarrak transmisio-bidearen araberako neurriak Aire bidez tanta bidez kontaktu bidez Gela Arrunta Banakoa3 Presio negatiboa Banakoa3 Banakoa3 Eskuen higienea1 Disoluzio hidroalkoholikoarekin edo ura eta xaboiez Disoluzio hidroalkoholikoarekin edo ura eta xaboiez Disoluzio hidroalkoholikoarekin edo ura eta xaboiez Disoluzio hidroalkoholikoarekin edo ura eta xaboiez Eskularruak2 odolarekin edo beste jariakinekin kontaktua izatean Ez Ez Bai Mantala Zipriztinak sor ditzaketen jardueretan Ez Ez Bai Maskara Maskara kirurgikoa, begi- edo aurpegirako babesa jariakinen zipriztinak edo aerosolak sor ditzaketen jardueretan FFP2 motako arnas-babesgailua Maskara kirurgikoa pazientearen metro batera baino gertuago egon behar denean Ez Pazientearen garraioa Neurri berezirik ez Pazienteak maskara kirurgikoa eraman behar du Pazienteak maskara kirurgikoa eraman behar du Pazientea mantalaz jantzi eta izan ditzakeen ultzera eta zauriak aposituekin estali 1 Pazientea ukitu baino lehen eta ondoren, ekintza garbi edo aseptiko bat egin aurretik, gorputz-jariakina ukitu ondoren eta pazientearen inguruarekin kontaktua izan eta gero. 2 Eskuen higienea disoluzio hidroalkoholikoarekin egin behar da eskularruak jantzi aurretik eta kendu eta gero. 3 transmisio-bidearen araberako neurriak izan behar dituen gaixoa banako gela batean izatea gomendatzen da. Hori posible izango ez balitz, mikroorganismo berberarekin infektatutako edo kolonizatutako pazienteek gela parteka dezakete. 3.4. Osasun-eremuaren ingurugiroko neurriak eta infekzioen kontrola eta zaintzarako prozedura espezifikoak osasun-esparruaren ingurugiroa mikroorganismo patogenoz kutsaturik egon daiteke eta oAEIak transmititzeko gordeleku aproposa izan daiteke 38 Ekaia, 2020, 37, 25-44 Mikele Macho, Miren Basaras egoera aseptikoan mantentzen ez bada. Ingurugiroa garbi mantentzeko egiten diren prozeduren helburua aipaturiko gordeleku edo infekzio-iturri hori kontrolpean izatea da. Esate baterako, ospitaleetako ur bero sanitarioko sistemetan Legionella bakterioa bizi daiteke eta aerosolak sortuz beste gune batzuetara irits daiteke, esaterako dutxetara, hozte dorreetara…, eta ur tantekin barreiatu. ospitalean ingresaturik dauden pazienteak gaixotu egin daitezke 5 mikroi baino txikiagoak diren ur tanten bidez eta legionelosiaren agerraldi bat izan. Ur bero eta hotz sanitarioan Legionella bakterioaren ugalketa eta sakabanaketa murrizteko, ur-instalazioen diseinu eta muntaian egiturazko neurriak hartu eta horien osagai estrukturalak garbitzeko eta desinfektatzeko lanak egiten dira. Bakterioaren hazkuntza kontrolatzeko ur laginak aztertzen dira aldizka. Maila batetik gorako hazkuntza antzematean ur-sistema desinfektatzeko eta berrikusteko neurriak hartzen dira. Aireztapen-sistemari dagokionez, arrisku altuko pazienteen gelek edo ebakuntza-gelek presio positiboa dute, hau da, gela barruko airea kanporatzeko prestatuta daude eta bertara sartzen den airea iragazi egiten da. Horren helburua da airearen bidez transmiti daitezkeen mikroorganismoak, Aspergillus onddoa batez ere, erabat murriztea. osasun-eremu horietako airearen kontrol mikrobiologikoa airean esekita egon daitezkeen onddoen esporak detektatzeko egiten da. Airearen laginketa esporen kopurua handitu daitekeen egoeretan burutzen da bereziki: inguruan obrarik egin bada eta hautsa eragin bada, aireztapen-sistemak huts egiten duenean, airearen iragazkia aldatu ondoren, osasun-eremu berri bat ireki aurretik eta aspergilosi nosokomialaren kasu bat agertuz gero. kontrol mikrobiologikoa positiboa den egoeretan aireztapen-sistemaren instalazioa ikuskatu eta garbitu egiten da [20]. osasun-eremuan infekzioak transmititzeko arriskua murrizteko, ezinbestekoa da erabiltzen diren objektu, tresneria, altzariak eta pazienteak tratatzeko lekua garbitzea, desinfektatzea eta, kasu batzuetan, esterilizatzea. Garbiketaren bidez, zikinkeria edo kutsadura makroskopikoa deuseztatzen da, bai esparru fisikoetan eta baita tresnerian ere. Garbiketak desinfekzio edo esterilizazio prozesuak errazten ditu eta eskuz edo makinaz egin daiteke detergenteak erabiliz. Spaulding sailkapenean, pazientearekin duten kontaktuaren arabera, eta infekzioak eragiteko arriskuaren arabera, osasunmaterialak hiru taldetan banatzen dira (3. taula). tresneria horren garbiketa egiteaz gain, elementu kritikoak esterilizatu beharko dira eta semikritikoak eta ez-kritikoak desinfektatu. https://doi.org/10.1387/ekaia.20753 39 Osasun-asistentziarekin erlazionatutako infekzioen epidemiologia eta kontrola 3. taula. osasun-tresneriaren infekzio arriskuaren araberako Spaulding sailkapena [1, 21]. Elementuak Deskribapena Infekzio arriskua tresneria Desinfekzio maila Adibideak kritikoak odol-sistemarekin eta eremu esterilekin kontaktua dutenak Altua kirurgikoa, laparoskopioa, kateterra, gasa, xiringa… Esterilizazioa Autoklabea Azido perazetikoa Etileno oxidoa Plasma gasa Semi-kritikoak Mukosarekin edo azal urratuarekin kontaktua dutenak Ertaina Endoskopioa, hodi endotrakeala, zundak, anbua… Desinfekzio maila altua Azido perazetikoa kloro dioxidoa Aldehidoa Hipoklorito sodikoa Ez-kritikoak Azalarekin kontaktua dutenak Baxua Fonendoskopioa, termometroa, pixontzia, tentsiometroa… Desinfekzio maila baxua Alkohola Fenola Amonio kuaternarioa Desinfekzio prozesua kimikoa izan ohi da, desinfektatzaile ezberdinak erabiliz, eta eskuz edo garbigailu berezietan egiten da. Mikroorganismoen gehienak gainazal ez-bizidunetatik deuseztatzea lortzen da, baina ez erresistentzia formak edo esporak. Elementu erresistente horiek baztertzeko esterilizazioa egin behar da. Esterilizazioaren bidez mikroorganismoen forma oro eliminatzen da, esporak eta prioiak barne. Horrela, osasun-tresneria kritikoa esterilizatuta manten daiteke eta paziente batetik bestera infekzio arriskua erabat murriztu. Normalean, esterilizazioa fisikoa da eta autoklabeetan egiten da, era egokian burutu dela erakusten duten adierazle kimiko eta biologikoak erabiliz [1, 21]. Beste neurri bat elikagaien kudeaketaren gainekoa da. Elikagaien ondoriozko infekzio edo intoxikazioa larria izan daiteke ospitaleratuta dauden gaixoengan eta agerraldiak eragin daitezke. Hori dela eta, ospitaleetan eskaintzen diren elikagaiak prestatzeko eta maneiatzeko neurri zorrotzak hartzen dira. Horietatik garrantzitsuena elikagaien manipulaziorako higiene neurriak dira: eskuen garbiketa, jantzi aproposak eramatea, lan-eremua garbi mantentzea, etab. [1]. osasun-zainketak hainbat hondakin sorrarazten ditu eta horien kudeaketa era egokian egiten ez bada, arriskutsua izan daiteke bai ingurugirorako eta baita osasunerako ere. Izan ere, hondakin sanitarioak mikroorganismo 40 Ekaia, 2020, 37, 25-44 Mikele Macho, Miren Basaras patogenoen gordelekua izan daitezke eta horien manipulazioa, sailkapena, ontziratzea, etiketatzea, bilketa eta garraioaren kudeaketa osasun-zentro edo ospitale bakoitzean araututa dago. Hondakin motaren araberakoa da hondakinen bideratzea; lehenengo taldean hondakin sanitario ez-espezifikoak daude, hau da, hondakin arruntak. Bigarren taldean hondakin sanitario espezifikoak, gaixotasunen bat duten pazienteen hondakin infekziosoak, ebaki edo zulatu egin dezaketen hondakinak (bisturiak, orratzak, etab.), agente bizi motelduak dituzten txertoak eta gorputz-jariakinak (odola, pleurako likidoa, peritoneoko likidoa, etab.). Hirugarren taldean medikamentu zitotoxikoak eta zitostatikoak, baztertutako medikamentuak eta formoletan edo beste produktu kimiko batean dauden hondakin anatomikoak daude. Hondakin horietatik guztietatik, odolez kutsatuta dauden eta ebaki edo zula dezaketen hondakinak dira arriskutsuenak [1]. Beste neurri oso garrantzitsu bat infekzioen prebentziorako neurri espezifikoak dira, hau da, gaixoek zein osasun-langileek har ditzaketen neurri espezifikoak, esate baterako, txertoen bidezko immunizazioa edo antibiotikoen bidezko profilaxia infektatutako gaixo batekin kontaktua izanez gero. Horrez gain, kokapen kirurgikoko infekzioak ekiditeko, interbentzio gehienetan profilaxi antibiotikoa erabiltzen da. Era berean, osasun-langileek trebakuntza egokia izan behar dute orokorrean pazientearen segurtasuna bermatzeko eta oAEIak espezifikoki prebenitzeko. Horretarako, aldizka zenbait ikastaro egiten dituzte hainbat kontzeptu eta prozedura eguneratuta izateko. osasun-eremuaren, espezialitate medikoaren eta langile kategoriaren arabera moldatzen dira ikastaroak, baina, orokorrean, ikastaro horien artean eskuen higienea, pazienteen isolamendu edo transmisio-bidearen araberako prebentzio neurriak, laginen bilketarekin erlazionaturiko jarraibideak eta zainketa inbaditzaileen (gernu-kateterra, zain-kateter zentrala, aireztapen mekanikoa…) maneiurako protokoloen aurkezpenak daude [15]. Egia da antimikrobianoek gaixotasun infekziosoen morbilitate eta heriotza-tasa murriztu egiten dutela. Alabaina, efektu ekologikoak ere badituzte eta antimikrobianoen aurkako erresistentzien garapen eta hedapenean izugarrizko eragina dute. Hori dela eta, farmako horien erabilera Antimikrobianoen Erabilera optimizatzeko Programen (PRoA, gaztelaniaz) bidez egokitzeko beharra izaten da ospitaleetan eta bestelako osasun-eremuetan. Programa horren helburu nagusiak infekzioak dituzten gaixoen egoera klinikoa hobetzea, antimikrobianoen albo-ondorioak eta bakterioen erresistentziak murriztea eta tratamenduen kostua moldatzea dira. Helburu horiek betetzeko, gaixotasun infekziosoak dituztenen tratamendu antimikrobianoa berrikusi egiten da, iraupena, farmako mota eta administrazio-bideari dagokienez. Behar izatekotan, aurreko puntu horiek aldatu, kendu edo hobetu egiten dira. Aldi berean, antimikrobianoak agindu dituen medikuari medikamentu horien erabilera hobetzen ikasteko aukera ematen zaio. Modu https://doi.org/10.1387/ekaia.20753 41 Osasun-asistentziarekin erlazionatutako infekzioen epidemiologia eta kontrola horretan, gaixoek lehenago egiten dute hobera, bakterioen erresistentziak ekidin eta ospitaleratutakoen artean mikroorganismoak hedatzea ere oztopatzen da. ospitaleetan, antimikrobianoen erabilera optimizatzeko lehentasuna karbapenemikoak, kinolonak, antifungikoak eta bakterio oportunisten aurkako antibiotikoak berrikustea da [22]. Argi dagoena da zaintza eta prebentziorako programen bidez osasun-arretarekin erlazionaturiko infekzioak ekidin daitezkeela, esate baterako bakteriemia eta gernubideko infekzioen % 65-70, zein pneumonien % 55 [23]. Hori dela eta, estatu eta autonomia-erkidegoetan programa ugari ezarri dira osasun-zainketak behatzeko oAEIak murriztu eta prebenitzeko helburuarekin. Estatu-mailan lehenago aipaturiko ikerketa nagusi bi burutzen dira, Infekzio Nosokomialen Prebalentzia Ikerketa eta ZIUetan Infekzio Nosokomialen Zaintza Nazionala. Ikerketa horiei esker, estatuan batez besteko datuak zein diren jakin daiteke eta autonomia-erkidegoen arteko konparaketa egin daiteke. Estatuko ospitaleetako ZIUetan «zero» deritzen programak ezarri dira oAEIak murrizteko helburuarekin: bakteriemia zero, pneumonia zero eta erresistentzia zero proiektuak [15]. Abian da kokapen kirurgikoko infekzioak gutxitzeko zero proiektu berri bat ere. Euskal Autonomia Erkidegoan oAEIak murrizteko zenbait programa eta proiektu ezarri ziren orain dela hainbat urte eta gaur egun martxan diraute, besteak beste, Infekzio Nosokomialak Zaintzeko eta kontrolatzeko (INoZ) plana. Plan horren helburuak osakidetza osasun-sisteman ospitaleetako infekzio nosokomialen kopurua murriztea eta infekzio nosokomialak zaintzeko eta kontrolatzeko programak garatzea dira [15]. Horrez gain, ospitaleetako infekzioak gutxitzeko, ospitale bakoitzean infekzioen batzordea eta infekzio nosokomialak prebenitzeko batzordea daude. Batzorde horiei esker, oAEIen zaintza egiten da ospitaleetan eta horiek murrizteko politikak eta arautegiak bideratzen dira. osasun-zainketen eta mikroorganismoen hedapena murrizteko prozeduren jarraipena egiten da, eta baita isolatzen diren hainbat infekzio eragileren zaintza ere, batez ere, antimikrobianoen aurka erresistenteak direnak edota populazioan erraz heda daitezkeenak. Gure ingurunean infekzioak eragin ditzaketen mikroorganismo ohikoenak zein diren jakinik, neurriak har daitezke horien transmisioa ekiditeko eta, horrela, infekzioen tratamendu egokiena aukeratzeko.
science
addi-5dee84f6c554
addi
cc-by-nc-sa 4.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/44745
CO2-aren erabilera, berotegi-efektua murrizteko estrategia
Ateka Bilbao, Ainara ; Portillo Bazaco, Ander; Sierra García, Irene ; Ereña Loizaga, Javier
2020
258 Ekaia, 2020, 37, 257-270 Ainara Ateka, Ander Portillo, Irene Sierra, Javier Ereña 1. SARRERA Asko izan dira azken hamarkadetan munduan egin diren aurrerapenak, eta horiei esker bizi-kalitatea hobetzeaz gain, bizi-itxaropena ere luzatu egin da. Hala ere, demografiaren eta industriaren hazkundearen ondorioz, kontsumoa ere areagotu da, eta horrek, ingurumenaren kaltetan, hondakinen eta kutsatzaileen gorakada ekarri du. Gero eta nabariagoak dira Lurrak pairatzen dituen kalteak; horrenbestez, gizartea konponbideen bila hasi da. Erregai fosilen inguruan garatu den industriak eta gizarteak aurre egin behar die erregai horiek erabiltzeak dakartzan arazoei; ez bakarrik ingurumen-arazoei, baita politika edo ekonomia arazoei ere [1]. Aipaturiko arazo horiek bi oinarri dituzte: erregai fosilen iraunkortasun mugatua eta gas kutsatzaileen isurketa. Berotegi-efektuaren eragile diren gasen artean ugariena da Co2-a. konposatu egonkorra da, eta, beraz, ez-erreaktiboa: denbora luzez irauten du eta atmosferan metatzen da, eta, ondorioz, Lurraren tenperatura igotzen da. karbono dioxidoak jatorri naturala izan dezakeen arren (jarduera bolkanikoa, adibidez), karbonodun materialen erabilera antropogenikoak (erregai fosilen errekuntzak, alegia) bilakatu du klima-aldaketaren eragile nagusia. Halatan, errekuntzan eratutako Co2-aren isurketak murrizteko zenbait estrategia proposatu dira. Horietan, eman beharreko lehen pausoa Co2-a bahitzea da isurketen iturri diren energia-plantetan edo industrietan [2, 3], atmosferara isuri baino lehen. Co2-a bahitu ondoren bi aukera daude (1. irudia): i) Co2-a epe luzerako biltegiratzea (CCS, Carbon Capture and Storage) [2, 4, 5]; eta ii) Co2-a hondakin moduan hartu beharrean, lehengai bezala erabili eta produktu komertzial bihurtzea (CCU, Carbon Capture and Utilization) [6-8]. Bi irtenbideen artean egokiena aukeratzeko, teknologia bien kostuerrentagarritasuna eta ingurumenean duten eraginak aztertu behar dira. Gainera, kontuan izan behar da CCU teknologia erabiliz kudea daitekeen Co2 kantitatea askoz txikiagoa dela, CCS teknologiarekin alderatuz. Adibide gisa, kalkulatzen da produktu kimikoak eta erregai sintetikoak ekoizteko prozesuek Co2-aren isurketen %10 inguru kudea dezaketela [9]. teorikoki, CCS teknologiak erregai fosilen erabilera jarraitua ahalbidetzen du, eta ekonomikoki eraginkortzat hartzen da. Hala ere, badaude haren erabilerarekin lotutako zenbait arazo [9]: i) inbertsio ekonomiko eta energia-kontsumo altua, ii) epe luzerako biltegiratzea iraunkorra dela egiaztatu beharra, iii) biztanleriaren aurkako jarrera eta iv) zenbait herrialderen biltegiratzeko edukiera urria edo eskuragarri dauden tokiak itsasoan kokatzen direla (eta hala, garraioaren eta biltegiratzearen kostuak handitzen dira). Hala, CCU teknologia proposatu da hautabide partzial moduan, ekoitziriko karbono dioxidoaren frakzio bat kudeatzeko, CCS teknikaren osagarri gisa. https://doi.org/10.1387/ekaia.20905 261 CO2-aren erabilera, berotegi-efektua murrizteko estrategia Lehenengoa, esan bezala, petrolioa erauzteko etekina handitzeko erabiltzen da, petrolio-hobietan. ECBM izeneko prozesuan, aldiz, ikatz-hobi ustiaezinetako gas naturala erauzten da. Dena den, ECBM ez da oraindik komertzialki erabiltzen, lortutako metanoak ez dituelako ustiatze- eta ponpaketa-kostuak konpentsatzen [16]. EoR, aldiz, gutxienez azken 40 urteetan erabili izan da petrolioa ekoizten duten zenbait herrialdetan, hala nola Norvegian, kanadan eta Estatu Batuetan [16, 17]. Beste modu batean berreskuratu ezin diren petrolio-erreserbak erauzteko ere erabiltzen da EoR: horregatik, hirugarren mailako berreskuratzea ere deitzen zaio. Prozesu horretan, agente ezberdinak injektatzen dira hobian: Co2-a, gas naturala, nitrogenoa, polimeroak, etab., arroketan harrapatutako petrolioa ateratzeko [18]. EoR teknikak petrolioaren ustiatze-etekina % 30-60 bitarte handitu dezake, lehen mailako eta bigarren mailako erauzketekin alderatuz. Agente ezberdinen artean, Co2-a da gehien erabiltzen dena, haren kostu txikiarengatik eta eskuragarritasun handiagatik [17]. Baldintza superkritikoetan injektatzen bada, Co2-a ondo nahasten da petrolioarekin; haren biskositatea gutxitzen da, eta erauzketa errazten [19]. Injektatutako Co2 gehiena gainazalera itzultzen da ponpatutako petrolioarekin. Co2 hori berrerabili egiten da, arrazoi ekonomikoengatik; hala ere, horren zati bat atmosferara isurtzen da. 2.1.2. Sistema geotermikoak Energia geotermikoa berreskuratzeko sistemen etekina hobetzeko ere erabiltzen da Co2-a, uraren ordez, EGS (Enhanced Geothermal Systems) izeneko sistemetan. Horietan, Co2 superkritikoa erabiltzen da uraren ordez, 3-10 km-ko sakoneran dagoen lurraren bero-energia (50-300ºC arteko tenperaturak, adibidez, AEBn [20]) Co2-ari transferitzeko edo zuzenean energia sortzeko Co2 superkritikoa erabiltzen duten turbinen bitartez. teknologia horrek Co2-aren behin betiko biltegiratzea ahalbidetzen du eta energia baliabide garbi baten eraginkortasuna hobetzen du. Hala ere, baditu zenbait oztopo: i) merkaturatzea ez da epe laburrean espero, ii) Co2 superkritikoa garraiatzearen kostu handiak, edo iii) sarera konexioak egin beharra [21]. 2.1.3. Gatzgabetzea Co2-a erabiltzeko beste aukera bat uren gatzgabetzea da. Uretako solido disolbatuak kentzeko erabil daiteke, edateko ura ekoizteko edo hondakin-urak arazteko. Gatzgabetze planta gehienek ez dute Co2-a erabiltzen, arrazoi ekonomikoak direla medio. Hala ere, teknologia berriak garatzen ari dira, Co2-a era merkean eta eraginkorrean erabili ahal izateko. 262 Ekaia, 2020, 37, 257-270 Ainara Ateka, Ander Portillo, Irene Sierra, Javier Ereña Amoniakoarekin nahastu ondoren ura Co2-arekin kontaktuan jartzen bada, uretako ioiak ur-fasetik kentzen dira [22]. Eratzen diren produktuak, Na2Co3-a eta NH4Cl-a, andelaren hondoan hauspeatzen dira. Urak gatzgabetzeko beste metodo batean, Co2-a gatzunarekin nahasten da, presio eta tenperatura altuetan, eta eratzen diren hidratoak kentzen dira, ur garbia lortzeko [23, 24]. Urak gatzgabetzeko Co2-a erabiltzen duen beste teknika bat amoniako-karbono dioxido osmosi zuzena da [25-27]. Co2-a erabiltzeko prozesu horren desabantaila nagusia haren kostu ekonomikoa da. Izan ere, Co2-a erabiltzen duten teknologiak baliatuz ekoitzitako edateko uraren kostua ez da lehiakorra, beste ur gordinak (gatz kantitate txikiagoak dutenak, hala nola gainazal urak eta lurpeko urak) erabiltzen dituzten teknologiekin alderatuz [26]. Dena den, Co2-a erabiltzen duten gatzgabetze-teknologien kostu ekonomikoa ura arazteko erabiltzen diren beste aukeren antzekoa balitz, irtenbide egokia litzateke. 2.1.4. Bestelakoak Zenbait industriak zuzenean erabiltzen dute karbono dioxidoa. Aipatzekoak dira, esaterako, gainazalak garbitzeko edota elikagaien eta edarien industrian Co2-ak dituen aplikazio ugariak: karbonatazio-agentea, kontserbagarria, disolbatzailea, usainak eta kafeina kentzeko, ontziratzeko gasa [28]. Industria farmazeutikoan ere erabil daiteke, botikak ekoizteko bitarteko gisa [12,28]. Hala ere, aplikazio hauetan erabili ahal izateko, Co2 hondarkorrontearen purutasunak handia izan behar du, eta hala, iturri batzuetara (hala nola, amoniakoaren ekoizpena) mugatuta dago [12, 3, 16]. 2.2. Eraldatu ondorengo erabilera Co2-a, hondakin moduan hartu beharrean, lehengai modura erabil daiteke, erregaiak eta zenbait produktu kimiko ekoizteko. Hala ere, Co2-ak iturri petrokimikoak ordezka ditzakeen arren erregaiak eta produktu kimikoak ekoizteko, muga garrantzitsuak daude. Horien artean, nagusia Co2 molekularen egonkortasun handiarekin lotuta dago. Izan ere, eraldaketa-prozesuak energia asko kontsumitzen du, eta hautakortasun handiko katalizatzaileak behar dira. Gainera, produktu kimikoen eta erregaien bil tegi ra tze-den bo ra mugatua da, haien bizitza laburra dela eta (gehienetan sei hilabete baino gutxiago), eta hala, Co2-a atmosferara isurtzen da epe laburrean. 2.2.1. Algen hazkundea (eraldaketa biologikoa) Biomasa energia-iturri berriztagarritzat hartzen da, denbora-tarte labur samarrean ekoitzi daitekeelako, iturri fosilekin alderatuta. Co2-aren eliminazio biologikoa landare berdeek edo algek egindako fotosintesian oinarri- https://doi.org/10.1387/ekaia.20905 263 CO2-aren erabilera, berotegi-efektua murrizteko estrategia tzen da. Prozesu horretan, klorofilak eguzkitiko argia hartzen du, eta Co2-a eta ura eraldatu, eta karbohidratoak ekoizten ditu. Mikroalgek biomasa produktibitate handia dute, landare lehortarrekin alderatuta [9]. Gainera, ez dira laborantza-lurretan landatu behar, eta espezie asko ur gazietan haz daitezke. Mikroalgak produktu anitz ekoizteko erabili daitezke: erregaiak, proteinak, balio altuko produktu kimikoak, elikagaiak, ongarriak (2. irudia). Errekuntza-gasak Co2-iturri gisa erabiltzen badira, urmael irekietan edo fotobioerreaktoreetan egindako mikroalgen laborantzak Co2-aren bahiketa eta erabilera ahalbidetuko lituzke. Alga tona bakoitzeko, gutxi gorabehera 1,8 tona Co2 finka daitezke [9]. 2. irudia. Algen hazkundea eta prozesu horretan lor daitezkeen produktuak. Iturria [9]. Algetatik eratorritako biomasaren erabilerak zenbait desabantaila ditu: ekoizpen-kostu handia, prozesuaren konplexutasuna (algek sentikortasuna dute pH-arekiko eta ezpurutasunekiko), Co2-aren ekoizpenaren eta algen hazkundearen arteko eskala-orekarik eza, lur-beharrizan handiak algak landatzeko [9, 29]. Zenbait ikerketa egin dira algen hazkundearen bideragarritasuna aztertzeko. Brune eta kol.-ek [30] algak hazteko sistema bat proposatu zuten, energia-planta baten errekuntza-gasetako Co2-a berreskuratzeko. Instalazioak 30,3 milioi kg Co2 ekoizten zituen urteko. Prozesuaren bidez, errekuntza-gasetako Co2-aren %70 bahitzea lortu zen. Sharifzadeh eta kol.-en lanean, biomasaren pirolisian bahitutako Co2-a mikroalgak hazteko erabili zen [31]. Honela, prozesu integratuaren bidez (biomasaren pirolisia + algen hazkundea aurreko etapan bahitutako Co2-a erabiliz) erregaiak biomasaren pirolisitik lortzeaz gain, hazitako algetatik ere bioerregaiak (diesela + nafta) lortzen dira. Prozesu integratu horren bidez, karbonoaren bihurtze-maila %55etik (pirolisi hutsean lorturiko balioa) %73ra handitzea !H = "64 eta " 90 kJ mol bitartean. (1) karbonatazio mineralaren bidez karbono dioxidoa biltegiratzea era naturalean gertatzen den arroken higadura-prozesuaren antzekoa da. Ezaguna da Lurra eratu ondoren higadurak atmosferako Co2 kontzentrazioa murrizteko izan zuen eragin garrantzitsua. karbonatazio-erreakzioak exotermikoak dira eta, ondorioz, energia askatzen da. Xie eta kol.-ek [33] Co2-aren mineralizazioa aztertu dute, elektrizitatea sortzeko asmoz. Prozesu honetan, Co2-a eta industria-hondakin alkalinoak erabili dira; ondoren industrian erabilgarria den NaHCo3-a lortu da, energiarekin batera. teknologia honi bitarteko, gehienez 5,5 W/m2 lortu izan dira. Era naturalean gertatzen den karbonatazio-erreakzioa oso motela da eta, hortaz, Co2-aren mineralizazioa eskala handian egin ahal izateko, ezinbestekoa da karbonatazio-prozesua azkartzea, honakoak erabiliz: beroa, presioa, eta mineralen aurretratamendu mekanikoa eta kimikoa. karbonatazio azkartua hondakin solidoen tratamenduan erabil daiteke, konposatu toxikoak karbonodun materialetan egonkortzeko helburuarekin. trataturiko hondakin solidoak eraikuntzan erabil daitezke. Ebrahimi eta kol.-ek [34] zentral termiko batean eratutako errauts hegalarien karbonatazioa proposatu dute, zementuaren ekoizpenean erabiltzeko, eraikuntzarako material «berdeak» ekoizteko. Bestelako industria-hondakin solidoak ere erabili izan dira kostu txikiko lehengai gisa Co2-aren mineralizazioa egiteko, hala nola zementuhondakinak, zementu-labearen hautsa eta lokatz gorria [35-38].
science
addi-5d78db981635
addi
cc-by-nc-sa 4.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/44746
Bateria-multzoen simulazio elektrotermikoak: 14S5P bateria-multzo komertziala
Campillo Robles, José Miguel ; Veci, Iñaki; Igartua Aldamiz, Josu Mirena ; Ballesteros, Benjamín
2020
272 Ekaia, 2020, 37, 271-289 Jose Miguel Campillo-Robles, Iñaki Veci, Josu M. Igartua, Benjamín Ballesteros 1. SARRERA XiX. mendearen hasieran, lehenengo kotxe elektriko txikiak eraikitzen hasi ziren Hungarian, Herbehereetan eta AEBtan [1, 2]. ordutik hona, mota askotako saiakerak egin dira ibilgailu elektrikoak gizarteratzeko, baina guztiek arrakastarik gabe amaitu dute. Azken garaietan, kutsadura, klima-aldaketa, petrolioaren gailurra eta bestelako arazoak direla medio, barne-errekuntzako motorrak baztertzeko beharra areagotu da [3, 4]. Gauzak horrela, hurrengo urteetan mota askotako ibilgailu elektrikoak nagusituko dira gure hirietako kale eta errepideetan: txirringa elektrikoak, bus elektrikoak, patinete elektrikoak, kotxe elektrikoak eta abar. Momentu honetan, adibidez, gehien zabalduta dagoen ibilgailu elektrikoa da txirringa elektrikoa, batik bat, Asian daukan erabileragatik (ikus 1. irudia). 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024 2025 0 5 10 15 20 25 30 Txina Munduko gainerako herriak Txirringak (milioiak) Urtea 1. irudia. txirringa elektrikoen salmenta-aurreikuspena munduan [5]. Aldi berean, munduko energia-eskaera etengabe handitzen ari da eta gizartearen eguneroko ohiturak aldatzen ari dira. Horren eraginez, transformazio garrantzitsuak gertatzen ari dira energia-sektorean [6]. Adibidez, azken urteetan metagailu elektrokimikoen erabilera areagotu da, gehienbat bateria sekundarioena. Gaur egun, esaterako, litio-ioi bateriak nonahi daude 274 Ekaia, 2020, 37, 271-289 Jose Miguel Campillo-Robles, Iñaki Veci, Josu M. Igartua, Benjamín Ballesteros eta kate-erreakzioa gerta daiteke. Berez, gaur egun, litio-ioi bateria komertzialak –20 eta 60 ºC artean lan egiteko gai dira [13]. Hala ere, litio-ioi baterien tenperatura 5 eta 40 ºC artean mantentzea gomendatzen da edozein lan-baldintzatarako [13]. Normalean, bateriak ez dira banaka erabiltzen, hainbat elkarketa moten bitartez batzen dira bateria-multzo deritzenak sortzeko. Bateria-multzo horien lan-tenperatura era egokian kontrolatzea oso garrantzitsua da. Hori dela eta, baterien artean 3 eta 5 ºC-ko tenperatura-diferentzia ez gainditzea aholkatzen da [13, 14]. Ikerketa-lan honetan, 14S5P bateria-multzo komertzialaren lehenengo azterketa elektrotermikoa burutu dugu elementu finituen bidezko kalkulu multifisikoen bitartez. Horretarako, ikerketa hiru ataletan banatu dugu. Hasteko, 26650 formatuko LMoko bateriarako eredu elektrokimikoa garatu dugu, bateriaren jokaera elektrikoa deskribatzeko. ondoren, LMo kimikadun katodoan, NMC material aktiboa sartzeak bateriaren jokaera elektrikoan duen efektua teorikoki aztertu dugu. Jarraian, 26650 formatuko bateriaren eredu elektrotermikoa prestatu dugu, termikoki nola portatzen den ikusteko. Azkenik, 14S5P bateria-multzo komertzialaren eredu elektrotermikoa garatu dugu, ohiko lan-baldintzetan erakusten duen jokaera termikoa aztertzeko eta bere diseinuaren egokitasuna ziurtatzeko. 2. BAtERIEn MODELIzAzIO MULtIFISIKOA Gaur egun, bateria-multzoen diseinu-prozesua asko erraztu eta azkartu da zenbakizko metodoetako simulazio multifisikoei esker. Bateria-multzoen simulazioetan, efektu elektriko eta termikoak aldi berean analizatu nahi izaten dira, uztartutako eredua deiturikoa erabiliz [15]. Horretarako, 2. irudiak erakusten duen moduan, bi urratsetan banatu behar da simulazioa. Lehenbizi, bateriaren ezaugarriak definitu behar dira, bateriaren eredu elektrokimikoa garatzeko. Bateriaren ezaugarri geometrikoak finkatzeaz gain, berau osatzen duten materialen ezaugarri fisiko eta elektrokimikoak ere finkatu behar dira. Eredu elektrokimiko honen bitartez, bateriaren barne-prozesu elektrokimikoak azter ditzakegu maila mikroskopikoan. Are gehiago, ereduak bateriaren maila makroskopikoko jokaera elektrikoa ere deskribatuko du. ondoren, bateria-multzoaren eredu multifisikoa garatu behar da, efektu elektrikoak eta termikoak uztartuz. Horretarako, baterien banaketa geometrikoa finkatu behar da, eta inguruko materialak definitu (adibidez, airea eta bateria-multzoaren karkasa). Bateria-multzoaren lanbaldintzak eta sistemaren muga-baldintzak finkatu ondoren, prozesu fisiko eta kimiko guztiak aldi berean simulatzen dira. Litio-ioi baterien jokaera elektriko eta termikoen modelizazio eta simulazioetarako, zenbakizko metodoetako hainbat software komertzial erabil- Bateriaren ezaugarritzea Bateriaren eredu elektrokimikoa Balioztatze elektrikoa Bateria-multzoaren eredu elektrotermikoa Balioztatze termikoa Battery Design Studio (BDS) STAR CCM+ (BSM) 2. irudia. Bateria-multzoaren analisi termikoaren fluxu-diagrama. 3. 14S5P BAtERIA-MULtzOA triziklo elektrikoa da Evolo Z2 [17], eta hirietan zama txikiak banatzeko diseinaturik dago (ikus 3. irudia). txirringa elektrikotzat har daiteke Evolo Z2. Izan ere, 2002/24/CE Europako Zuzentaraua [18] eta ISo 4210:1996 araua [19] betetzen ditu. Arautegi hauen arabera, honako ezaugarri hauek izan behar ditu txirringa elektrikoak: bi edo hiru gurpil, motorraren gehienezko potentzia 250 W, eta motorra gelditu behar da hiru kasu hauetan: 25 km h–1-ko abiadura gainditzean, pedalei eragiten ez zaienean eta balaztatzen denean. Hiru ezaugarri horiek betetzen baditu, ibilgailuak txirringa arrunt baten abantailak izango ditu, hau da, gidabaimenik eta segururik ez behar izatea, txirringa-bideak erabili ahal izatea eta hirien barruan kaskorik gabe erabili ahal izatea (udalerri batzuetan izan ezik). Evolo Z2 trizikloa 14S5P bateria-multzo komertzialarekin elikatzen da. Baterien hainbat formatu erabili daitezke bateria-multzoak eraikitzeko [20]: zilindrikoa, prismatikoa, coin eta pouch. Bateria-multzoen ekoizleek merkatuan dauden bateria-formatuen artean aukeratzen dute beren interesen edo aplikazioaren arabera. Ibilgailu elektrikoetan, adibidez, tamaina handiko bateria prismatikoak edo pouch motakoak erabiltzen dituzte ekoizle gehienek. tesla enpresak, aldiz, txikiagoak diren bateria zilindrikoen aldeko apustua egin du. Izan ere, formatu zilindrikoko bateriak merkeagoak izaten dira prismatikoa eta pouch motakoak baino. Hala ere, bateria-multzoa kudeatzeko sistema sofistikatuagoa (ingelesez, Battery Management System, BMS) behar izaten dute bateria zilindrikoek. 278 Ekaia, 2020, 37, 271-289 Jose Miguel Campillo-Robles, Iñaki Veci, Josu M. Igartua, Benjamín Ballesteros Ikerketa-lan honetan, MNkE 26650 (3.500 mAh) bateriekin eraikitako 14S5P bateria-multzoa aztertuko dugu. 26650 bateria hau LMo kimikakoa da. 1983. urtean proposatu zen lehen aldiz LMoko kimika litio-ioi baterien katodoetarako [23]. LMoko material aktiboak potentzial altua dauka, 4,1 V (vs Li/Li+), baina bere kapazitate teorikoa eta praktikoa baxuak dira (ikus 1. taula): 148 eta 120 mAh g–1 hurrenez hurren [10]. 1996an merkaturatu zen lehenengo aldiz LMoko material aktiboa bateria komertzial baten katodoan [24]. Gaur egun, ibilgailu elektriko batzuen bateria-multzoak eraikitzeko erabiltzen ari da (adibidez, Nissan Leaf, Chevrolet Volt, Renault Zoe eta abar). LMo termikoki oso egonkorra da, eta barne-erresistentzia txikia dauka, intentsitate altuko deskargak ahalbidetuz. tamalez, LMok lan-bizitza laburra dauka, eta bere kapazitatea, beste kimikekin alderatuta, txikia da (ikus 1. eta 2. taulak). Arazo horiek saihesteko, LMoko material aktiboari NMC gehitzen diote ekoizle gehienek, kapazitatea handitzeko eta bizitza luzatzeko [25-28]. Horregatik, gaur egun, merkatuan ia ez dago LMo hutsezko bateriarik. 4. 26650 FORMAtUKO BAtERIAREn SIMULAzIO ELEKtROKIMIKOA Esan bezala, bateria-multzoa modelizatu aurretik berau osatzen duten baterietako bat modelizatu behar da bere jokaera elektrikoa era egokian deskribatzeko. Lehenbizi, bateriaren ezaugarriak zehaztu behar dira: parametro geometrikoak, materialen proportzioak, ezaugarri fisikoak eta elektrokimikoak eta abar. Ekoizleek horrelako datuak konpartitzen ez dituztenez, datuak ezagutzeko ezinbestez zabaldu eta ezaugarritu behar da bateria. Zoritxarrez, horrek baliabide eta denbora asko eskatzen ditu, eta, horrenbestez, gehienetan, beste ikertzaileek bibliografian plazaratutako datuak erabiltzen dira. Ikerketa honetan, MNkE 26650 (3.500 mAh) bateriaren simulazioa gauzatzeko behar diren parametro guztiak bibliografiatik lortu ditugu [29, 30] (ikus 3. taula). 3. taula. 26650 formatuko LMoko bateriaren ezaugarri garrantzitsu batzuk [29, 30]. Anodoa katodoa Material aktiboa (pisua, %) Bestelakoak (pisua, %): — Aglutinatzailea — karbono beltza 95 (grafitoa) 5 — 89 (LMo) 5 6 Alde bakarreko estaldura (μm) 55 87 Porositatea 0,262 0,267
science
addi-c71e1da6f5d3
addi
cc-by-nc-sa 4.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/44747
Ur hotzeko murgilketa kirol errekuperazioa metodo gisa
Duñabeitia Usategui, Iratxe ; Gil Goicouría, Francisco Javier ; Gil Orozko, Susana María ; Irazusta Astiazaran, Jon ; Bidaurrazaga López de Letona, Iraia ; Torres Unda, Juan José
2020
292 Ekaia, 2020, 37, 291-304 Iratxe Duñabeitia, Jon Torres-Unda, Javier Gil, Susana M.ª Gil, Jon Irazusta, Iraia Bidaurrazaga-Letona 1. SARRERA Intentsitate altuko entrenamendu errepikakorren edota txapelketen ostean, gainkargak sortzen dira eta batez ere, mina eta nekea dira agertzen diren sintomarik adierazgarrienak [1]. Nekea, giharrek indarra edo potentzia sortzeko duten gaitasunaren gutxipenean oinarritzen da eta errendimenduan eragina du, hots, errendimendu txikiagoa izatea eragiten du [2]. Besteak beste, nekeak funtzio neuromuskularra, indarra sortzeko gaitasuna [3] eta oreka [4] kaltetzen ditu. Horrela, neke horrek aldaketa fisiologiko eta biomekaniko negatiboak eragin ditzake kirolariengan [5, 6]. Lesioak ekiditeko eta disfuntzioak edota desgaitasunak leheneratzeko, fisioterapiak, besteak beste, agente fisikoak erabiltzen ditu [7]. Agente hitzak «egin» esan nahi du eta, aldiz, fisikoa «naturatik datorrena» esan nahi du, alegia, naturatik datorren baliabidea [8]. Horrela, agente fisikoak naturan aurkitzen diren baliabideak izan daitezke: naturalak edo artifizialak (gizakiak sortzen dituenak). Bestalde, agente fisikoek sor ditzaketen eraginak lehen mailakoak (termikoak, mekanikoak, kimikoak eta elektromagnetikoak) edo bigarren mailakoak (lehen mailako efektuen ondorioz sortutako efektuak) izan daitezke [9]. Agente fisiko hauek prebentzio moduan ere erabiltzen dira eta, askotan, berreskuratze metodo gisa. Horrela, kirol arloan asko erabili izan dira agente fisikoak entrenamenduen edo txapelketen ostean [1, 10]. Agente fisiko ezagunenetariko eta erabilienetako horien artean hidroterapia aurkitzen da. 2. HIDROtERAPIA Hidroterapia hitza grekotik dator; hydor «ura» esan nahi du eta therapeia «terapia», hots, uraren bidez egiten den terapiari egiten dio erreferentzia [11]. Urak energia mekanikoaren zein termikoaren bitartez efektu terapeutikoak dituela ikusi da. Hortaz, uraren printzipioak honako hauek dira [11-13]: Printzipio mekanikoak Faktore hidrostatikoak, hidrodinamikoak eta hidrozinetikoak daude. Faktore hidrostatikoa Printzipioaren oinarria flotazioa da, alegia, bultzada edo Arkimedes-en printzipioa. Printzipio honen arabera, urak goranzko indar bertikala eragi- https://doi.org/10.1387/ekaia.20848 293 Ur hotzeko murgilketa kirol errekuperazioa metodo gisa ten dio uretan sartuta dagoen edozein gorputzi. Bultzadazko indar hau hustutako uraren pisuaren balio berekoa da. Presio hidrostatikoa likidoaren dentsitatearekin eta murgiltze sakontasunarekin proportzionalki zuzena da. Horrela, gorputza uretan murgiltzean hautematen den sentsazioa, gorputzaren pisua txikiagoa dela da eta, ondorioz, gorputza uretan errazago mugitu daiteke. Gorputzaren eta bultzadaren arteko ezberdintasunari itxurazko pisua deritzo, eta arnasketaren (espirazio behartuan gorputza urperatu egiten da eta inspirazio maximoan flotatu egiten du), sexuaren, adinaren, gaitasun bitalaren eta gorputz dentsitatearen arabera aldatzen da. Adibidez, uraren maila subjektu baten trokanterretaraino heltzen denean, gorputzak % 66ko itxurazko pisua izango du. Pascalen legearen arabera, uraren presio hidrostatikoak konpresio faktorea sortzen du, hau da, likidoaren edozein puntutan transmititutako presioa likidoaren puntu guztietara transmititzen da. Presio hau, gorputzaren pisu zehatzaren eta uraren mailaren altuera absolutuaren menpe dago. Alde batetik, gorputza bertikal jarrita dagoenean barrunbe torazikoaren perimetroaren gutxitzea eragiten du (1 cm-tik 3.5 cm-ra) eta, bestetik, barrunbe abdominalarena (2.5 cm-tik 6.5 cm-ra). Horrela, oxigeno kontsumoaren gutxitzearen ondorioz, aldaketa metabolikoak eragiten ditu eta, honek guztiak, gihar erlaxazioa eta tonua gutxitzea bultzatzen ditu. Faktore hidrodinamikoa Faktore hau definitzeko, erresistentzia hidrodinamikoa kontutan hartu behar da. Gorputz batek mugimendu bat egiten duenean, 900 aldiz handiagoa den erresistentzia jasango du uretan murgilduta dagoenean airean mugimendu berbera egiten duenean baino. Natura bidezko baliabidearen izaera ere kontuan hartu behar da, izan ere, funtsezko lau faktoreren araberakoa izango baita: kohesio intermolekularraren indarra, gainazaleko tentsioa, likidoaren biskositatea eta dentsitatea. Faktore hidrodinamiko honek adierazten du gorputz bat uretan murgiltzen denean eta ura barruan dagoen gorputza mugitzen denean, presio desberdintasunak jasango dituela eta turbulentziak sortuko direla mugimendua oztopatuz. Faktore hidrozinetikoak Urak gorputzean egiten duen presioan oinarritzen da, adibidez, txorrotak eta dutxak. Honako aldagai hauen arabera, faktore zinetiko honek efektu desberdinak sor ditzake: uraren presio atmosferikoa, txorrotaren inklinazio angelua edota erresistentzia maila urpean egiten bada. 294 Ekaia, 2020, 37, 291-304 Iratxe Duñabeitia, Jon Torres-Unda, Javier Gil, Susana M.ª Gil, Jon Irazusta, Iraia Bidaurrazaga-Letona Printzipio termikoak Aplikazioak hotzak edo beroak izan daitezke, baina ur hotzaren aplikazioetan jarriko dugu arreta. Hotzaren erabileraren eragina Gorputzeko tenperatura normaletik zenbat eta gehiago aldendu (34- 36ºC batzuentzat eta beste batzuentzat 31-33ºC), hainbat eta handiagoa da estimulu termikoa (termogenesi prozesua edo beroa sortzeko prozesua). Gorputz-adarrak tenperatura aldaketei egokitzeko gaitasun gutxiago dute. Zenbat eta azalera handiagoan aplikatu, orduan eta efektu termiko handiagoa du. Subjektuaren ezaugarriak eta sentsibilitate termikoak ere eragina dute. Uraren tenperatura, gorputzeko tenperatura normaletik behera aldentzen denean, hauxe gertatzen da: — tenperaturaren jaitsierak ehunen basokonstrikzioa sortzen du eta batzuetan dardara termikoak sor ditzake. Pertsona argalek denbora gutxiago behar dute efektuak nabaritzeko eta efektua nabarmenagoa da. Gehiegizko denborak orbain prozesua atzeratu egiten du eta kontraindikatuta dago gaitz baskularrak dituzten subjektuetan. — Analgesia eta gihar erlaxazioa sortzen du. Nerbio-bukaera askeen kitzikakortasuna gutxitu, min atalasea handitu eta gihar espasmoak gutxitu egiten ditu. Dardara termikoak kontrakoa eragiten du. — Zirkulazio sistema eta nerbio sistema indartzen ditu. Faktore kimikoak Ur mineromedizinal edo kimikoren bat atxikita daramaten urak dira. Hidroterapiaren printzipioak oinarri izanik, hidroterapiaren barnean hainbat modalitate ezagutzen dira: ur hotzeko murgilketa (<15ºC), ur tenperatura naturalean murgiltzea (15ºC-36ºC), ur beroko murgilketa (>36ºC) eta kontraste metodoa, non ur hotzaren eta ur beroaren murgilketak aldizkatzen diren [14]. Dena den, kirolari askok ur hotzeko murgilketak egiten dituzte, antzinako metodo ekonomikoa eta egiten erraza baita. https://doi.org/10.1387/ekaia.20848 295 Ur hotzeko murgilketa kirol errekuperazioa metodo gisa 3. UR HOtzEKO MURGILKEtA (UHM) UhM terapia gorputza ≤15ºC-ko ur hotzean murgiltzean oinarritzen da [15-17]. orokorrean, beheko gorputz-adarrak ur hotzean murgiltzen dira [18], nahiz eta hainbat ikerketatan gorputz osoko murgilketak ere egin diren (burua eta lepoa izan ezik). Ikerketa hauetan uraren tenperaturak –10ºC, –60ºC edota –110ºC bitartekoak dira [19,20]. UHMren sailkapen bat dago tenperatura eta murgilketa denboraren arabera [18]: — tenperaturari dagokionez: 5-10ºC-ko tenperaturan egiten diren urmurgilketak «oso hotzak» dira eta 11-15ºC-ko tenperaturan egiten direnak «neurrizkoak» dira. — Murgilketa denborari dagokionez: 5-10 minutuko murgilketak «murgilketa laburrak» dira, 11-15 minutukoak «neurrizko murgilketak» eta 15-20 minutukoak «murgilketa luzeak» dira. oro har, ur hotzeko murgilketei buruzko azken berrikuspen sistematikoen eta metaanalisien arabera, min muskularra arintzeko emaitzarik onenak 11-15ºC-ko tenperaturan eta 11-15 minutuko murgilketetan ikusi izan dira [18]. UHMren erabilpenak eta efektuak azaldu baino lehen, ezinbestekoa da dituen kontraindikazioak aipatzea, oso metodo ezagun eta erabilia izan arren, edonork ezin baitu erabili. 3.1. UHMren kontraindikazioak Uraren tenperaturaren arabera, ur hotzetan murgildutako denboraren eta murgilketa motaren arabera, odol-fluxua, ekintza metabolikoa eta nerbioen abiaduraren eroapena aldatzen da [18]. Hori dela eta, zein gor putzatal murgiltzen den eta gorputz-atal hori noraino murgiltzen den, arriskutsua izan daiteke ur hotzetan murgiltzea [17,18]. Besteak beste, UHMk hiperaireztapena sor dezake eta, honek, arterien karbono dioxidoaren (Co2) murrizketa eragin odolaren azidosia sortuz eta konortea galduz. Horrenbestez, honako segida hau sor dezake: takikardiak, gorputzeko adarren basokonstrikzioa, konbultsioak, bentrikuluaren ektopia eta bihotz-maiztasunaren gelditzea [17]. Horregatik, UHMk hainbat kontraindikazio ditu (1. taula) [13, 17]: https://doi.org/10.1387/ekaia.20848 297 Ur hotzeko murgilketa kirol errekuperazioa metodo gisa sikoak, zelulen iragazkortasuna handitzen du eta espazio intrazelularrean Ck (Creatine Kinase) areagotzen du, biak, nekea edota giharren minaren adierazgarri direlarik. Horrela, ikusi da UHMk gutxitu dezakeela ariketa fisikoaren ondorioz handitzen den odoleko Ck kantitatea [22, 29] Honen adibide gisa, korrikalari talde batek 30 minutuz zinta batean korrika egin zuten (abiadura maximoaren % 70ra) eta, ondoren, 15 segundoko 10 serie burutu zituzten abiadura maximoan. korrika proba bukatu eta jarraian, 15 minutuko 100C-ko UHM aplikazioa jaso zuten hanka batean; beste hanka kontrola izan zen. Horrela, UHM aplikazioa jaso zuten hankan kirolarien perfusio mikrobaskularra eta giharretako ekintza metabolikoa gutxitu ziren [41]. Informazio hau garrantzitsua izan daiteke oxigenoaren eskuragarritasunak giharretako unitate motorea doitzen baitu [42] eta, horrek, kirol errendimenduan eragina izan dezakeelako. Hala ere, efektu hauek ez daude batere argi eta literaturan kontraesanak aurki daitezke. Honen harira, beste ikerketa batzuetan, odoleko Ck kantitatean ez da aldaketarik gertatzen [33, 35]. Uraren tenperatura baxua denean, bihotz-maiztasuna gutxitu egiten da; era berean, bihotzaren erantzuna gutxitzen denez eta noradrenalina kontzentrazioa handitzen denez, sistema sinpatikoa pizten da. Gainera, arterien odol-presioa eta gorputz-adarren erresistentzia baskularra handitzen da. Horrela, odola gorputz-adarretara bideratzen da gorputzak tenperatura manten dezan [16, 43-46]. Literaturan ikusi da, gihar-tenperaturaren gutxitzeak eta presio hidrostatikoak edemaren, minaren eta metabolitoen pilaketa gutxitu dezakeela [15, 17]. Bederen, gihar-tenperaturaren gutxitzeak azaleko errezeptoreak estimulatuko ditu, zuntz sinpatiko adrenergikoak kitzikatuko ditu, arteriolen eta zainen konstrikzioa eragingo du eta, horrek, hantura prozesua gutxituko du [17, 47]. Bestalde, UHM terapiak sortzen duen azetilkolina produkzioaren murrizketa dela eta, nerbio-kinaden abiaduraren eroapena eta giharren espasmoak gutxitu ditzake, neuronen transmisioa gutxituz [17, 48]. Era berean, zenbait ikerketak iradokitzen dute terapia honek, Ca2+-aren eta Na2+-aren arteko hartu-emanean eragina izan dezakeela [48]. Horrela, akzio-erreakzio potentziala [49], uzkurketa abiadura eta indarra egiteko gaitasuna [50] moteldu daitezke eta min pertzepzioa eta nekea gutxitu ere bai [26, 51]. Hala ere, kontutan hartu behar da giharraren tenperatura gradu bateko beherakada bakoitzeko, % 4-6ko uzkurtzeko indar dinamikoa galtzen dela [19]. tenperaturari dagokionez, hainbat efektu sortzen dituela ikusi da. Zenbait autorek min sentsazioa 15ºC-tan hasten dela ikusi dute [48, 52]. Bestalde, min muskularra arintzeko emaitzarik onenak 11-15ºC-ko tenperaturan eta 11-15 minutuko murgilketetan ikusi izan dira [18]. Hala ere, ikerketa batean lagina hiru taldetan banatu zuten; kontrol taldea, 10 minutuko 8ºC-ko ur-murgilketa jaso zuen taldea eta 10 minutuko 22ºC-ko urmurgilketa jaso zuen taldea. 10 minutuko 8ºC-ko ur-murgilketa jaso zuten 298 Ekaia, 2020, 37, 291-304 Iratxe Duñabeitia, Jon Torres-Unda, Javier Gil, Susana M.ª Gil, Jon Irazusta, Iraia Bidaurrazaga-Letona parte-hartzaileen giharren tenperaturaren murrizketa handiagoa izan arren, odol-fluxuaren murrizketa antzekoa izan zen bai 8ºC-tan eta baita 22ºC-tan ere [53]. kontutan izan beharreko beste irizpide bat da ea UHM zein ariketa fisikoren ostean aplikatzen den. Izan ere, Hohenaueren [54] arabera, efektu analgesikoa handiagoa da UHM intentsitate altuko ariketa fisikoaren ostean (24-48 ordu) aplikatzen denean ariketa eszentrikoaren ostean aplikatzen denean baino. Askotan, UHM terapia beste errekuperazio metodo batzuekin konparatzen da. Horrela, berrikuspen eta metaanalisi baten arabera, UHM aplikazioaren errekuperazioa metodo pasiboa baino hobea da [54]. Hain zuzen ere, min muskularrean (96 ordu arte) eta neke pertzepzioan (24 ordu arte) hobekuntza adierazgarriak eragiten dituela ikusi izan da. Neke pertzepzioaren hobekuntza beste ikerketa batzuetan ere ikusi da [31, 55]. Bestalde, beste berrikuspen sistematiko eta metaanalisi batzuen arabera, UHMk ariketa fisikoaren osteko min muskularra gutxitu dezake [18, 22]. Alabaina, beste ikerketa batean, 30 gizonezkori intentsitate altuko entrenamendu interbalikoa egin ostean (4 × 30 s esprint) 15 minutuko errekuperazio aplikazioak egin zitzaizkien; ur hotzeko murgilketa (10.30ºC ± 0.20ºC), ur-murgilketa termoneutral plazeboa (34.70ºC ± 0.10ºC) eta ur-murgilketa termoneutral kontrola (34.70ºC ± 0.10ºC). Horrela, UHM jaso zuen taldeak plazebo eta kontrol taldeen emaitza antzekoak lortu zituen indarrean eta min muskularrean. Gainera, 48 ordura ur-murgilketa termoneutraleko plazeboa jaso zuen taldeak, ur-murgilketa termoneutraleko kontrola jaso zuenak baino indar errekuperazio handiagoa izan zuen eta, are gehiago, UHM bezain eraginkorra izan zen [21]. Hori dela eta, ur hotzeko murgilketen eraginkortasuna ez dago argi [56] eta azken ikerketek UHMk errendimenduan efektu negatiboak izan ditzakeela adierazi dute [24, 57, 58]. Alde batetik, maratoi baten ostean korrikalari talde batek UHM jaso zuen, beste talde batek gorputz osoko UHM eta hirugarren talde batek plazebo tratamendua. Maratoiaren ostean, UHM jaso zuen taldeak ez zuen plazeboa jaso zuen taldeak baino emaitza hoberik lortu gihar funtzioen errekuperazioan eta hautematen den estres mailan [59]. Beste ikerketa batean, boleibol talde bateko jokalariek entrenamenduen ostean UHM jaso zuten 5 egunetan zehar. UHMk egunero sortutako egoera hormonala eta edema gutxitu arren, errendimenduan, min muskularrean, hantura markatzailetan eta RoS bitartekari seinalean sortutako efektuak mugatuak izan ziren [60]. Aitzitik, errekuperazio aktiboarekin konparatzen bada, erresistentziazko ariketa fisikoa egin ostean UHMk ez zuen errekuperazio aktiboak baino emaitza hoberik erakutsi hantura erantzunean edo giharraren estres zelularrean [61].
science
addi-7ff50ac042a1
addi
cc-by-nc-sa 4.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/44748
Adimen artifizialaren erabilera buru-hausgarriak ebazteko: 15 makilen jokoa
Idigoras, Anne; Galdós, Beñat; Echeverria, Imanol; Ordoñez, Josune; Echeveste, Mayi; López Gazpio, Iñigo
2020
ERROR: type should be string, got "https://doi.org/10.1387/ekaia.20831 307 Adimen artifizialaren erabilera buru-hausgarriak ebazteko arazoak ebazteko ahalmenari dagokionez ere. Neurozientziarekin oso lotua dago, eta funtsean sistema adimendunak gizakien modura pentsa dezaten du helburu, zentzurik zuzenenean. Garunaren funtzionalitatea oraindik misteriotsua bada ere, badakigu neurona-sare konplexuek arrazoinamendua, kontzientzia eta jokabideak zehazten dituztela. Pentsakera arrazionala edo zentzuzkoa duten sistemak Lerro honetan kognitiboki arrazoitzeko, inguruaz jabetzeko, jarduteko edo inferentzia berriak egiteko helburu duten ikerketa lerroak aurkituko genituzke. Adibide batzuk ematearren, proposizio logikoak, ontologiak eta arrazonamendua egiteko gai diren sistemak aurkituko genituzke. Adar honetan pentsaera arrazionala izateko aukera emango liguketen lege unibertsalak aurkitzea da helburu nagusia. ondoriozta daitekeen moduan adimen artifizialaren adar hau psikologiarekin eta filosofiarekin zeharo lotua dago, hala eta guztiz ere, zientzia hauetatik datozen ideia guztiak formalizatzeko logika matematikoetan oinarritzea beharrezkoa da. Jokaera arrazionala edo zentzuzkoa duten sistemak Adar honen helburua zentzuz jokatzen duten sistema adimendunak garatzea da. Zentzua bera zer den definitzea ez da ataza erraza, ordea. Adimen artifizialaren esparruan zentzuz jokatzea helburu funtzio jakin bat optimizatzen saiatzeko jokabideari jarraitzea dela esan daiteke. Era honetan, zentzuz jokatzen duen sistema adimendun batek bere etekinak maximizatzeko helburuarekin jokatzen duen agente gisa defini daiteke. Gizakion ikuspegitik pentsaera arrazional hau argudiagarria den heinean, etikaren esparruetatik kanpo definitzen delako, adimen artifizialaren esparruan definizio sendotzat hartzen da, eta egun, sistema asko lerro honen filosofiari jarraituz eraikitzen dira [12]. Artikulu honen 2. atalean sistema arrazional hauen inguruan sakontzen dugu, garatuko dugun software agentea adar honetan sailkatzen baita. Hau da, ikuspuntu matematiko batetik konputazionalki modelatutako arazo bat ahalik eta modu optimoenean ebaztea izango baitu helburutzat. 2. JOKAERA ARRAzIOnALA EtA BILAKEtA ESPAzIOAK Adimen artifizialaren esparruan jokoekin lotutako arazoak ebazteko ekintza edo erabakien sekuentzia bat zehaztea da ohikoena —bilaketa espazioko ibilbide posible bat—. Bilaketa espazio hau agente batek zehaztuko du eta zatika miatuko du, hasierako egoera batetik egoera terminal batera iritsi arte. Agentearen helburua, betiere, ibilbide posible guztien artean onena identifikatzea da. Ekintza sekuentzia hau zehazteko, bilaketa metodo\n308 Ekaia, 2020, 37, 305-325 Anne Idigoras, Beñat Galdós, Imanol Echeverría, Josune Ordóñez, Mayi Echeveste, Iñigo Lopez-Gazpio edo heuristikoak erabiltzen dira (ikusi 1. eta 2. irudiak). Heuristiko hauek grafo edo zuhaitz motako egitura batean ezaugarri zehatz batzuk dituen nodoa —edo nodo sekuentzia— bilatzea dute helburu, eta bi multzo handitan sailka daitezke: Informaziorik gabeko bilaketak edo bilaketa itsuak Bilaketa hauetan agenteak ez du inolako informaziorik eko pauso kopuruaren inguruan, ez baita gai eman beharreko pausoen kostuak estimatzeko. Agenteak ez dauka bilaketa espazioko ibilbide desberdinak saiatzea baino aukera hoberik, hau da, bilaketa espazioa miatu ahala hautematen du. 1. irudia. Sakonera metodoen bilaketa prozesua. Bilaketa prozesu honetan ibilbide oso bat miatu behar da beste ordezko bide bat miatzen hasi aurretik. Informazio gehigarriarekin egindako bilaketak edo heuristiko jakitunak kasu honetan bilaketa optimizatzeko informazio baliagarria eskuragarri du agenteak. Informazio gehigarri honen bitartez, ibilbideen estimazioak egiteko gai da, eta honekin, bilaketak azkartu interesgarriak ez diren ibilbideak baztertuz [12]. Lehenengo multzoari dagokionez, honako bi bilaketa metodo hauek dira ezagunenak: (i) sakonera metodoak eta (ii) zabalera metodoak [3].\nhttps://doi.org/10.1387/ekaia.20831 309 Adimen artifizialaren erabilera buru-hausgarriak ebazteko Sakonera Metodoak Sakonera metodoen funtzionamendua zuhaitz edo grafo baten nodo bakoitza hedatzean datza. Sakonera maila bakoitzean nodo bat aukeratzen da, aztertu egiten da eta soluzioa ez bada hurrengo mailara jaisten da. Ibilbide horretan hedatzeko nodo gehiago ez dagoenean, atzera egiten du —b acktracking— bukatu arte prozesua errekurtsiboki errepikatuz. 1. irudian sakonera metodoaren funtzionamendua ikus daiteke. zabalera Metodoak Sakonera metodoak ez bezala, zabalera metodoek maila bakoitzeko aukera guztiak agortzen dituzte hurrengo mailara jauzi baino lehen. Hau da, maila bateko nodo guztiak aztertu dituztenean, bat aukeratu eta hurrengo sakonera mailara hedatzen dira; nodo horretan soluziorik ez badago, nodo anaiak prozesatzen dira. 2. irudian ikus daitekeen bezala, prozesu hau errepikatu egiten da maila bakoitzeko nodo guztiekin. Zabalera metodoaren abantaila nagusia da beti hasierako egoeratik gertuen dagoen soluzioa aurkitzen duela, hala ere, hura aurkitzeko memoria eta denbora esponentzialki hazten dira. Ikusi dugun modura, informaziorik gabeko bilaketetan, metodoak ez ditu nodoak aztertzen helburura iristeko itxaropentsuena zein den ebazteko, oro har, nodo guztiak berdinak balira bezala tratatzen dira eta metodoak markatutako ordenan hedatzen dira. 2. irudia. Zabalera metodoen bilaketa prozesua. Bilaketa prozesu hauetan maila bateko nodo guztiak arakatu behar dira hurrengo mailara jauzi egin aurretik. Informazio gehigarria duten bilaketa metodoetan, aldiz, informazio gehiago izaten da nodoen inguruan, eta, hortaz, bakoitzaren baliagarritasunari buruz estimazioak egin daitezke soluziora gehien hurbiltzen gaituena aukeratzeko. Metodo hauen barnean nabarmenenak Hurbilketa oneneko\n310 Ekaia, 2020, 37, 305-325 Anne Idigoras, Beñat Galdós, Imanol Echeverría, Josune Ordóñez, Mayi Echeveste, Iñigo Lopez-Gazpio bilaketak dira [7]. kasu hauetan, hedatzeko hautatutako nodoak ebaluazio edo estimazio funtzio batean oinarriturik balio onena duten nodoak dira. Estimazio funtzio honek helburura iristeko kostua aurresaten saiatzen da, eta hortaz, interes altueneko nodoak hautatzen dira. Hurbilketa oneneko metodoetan ezagunena A* metodoa da, zeinak hasierako egoeratik nodo jakin batera iristeko metatutako kostua, eta nodo jakin horretatik nodo terminal batera mugitzeko kostuaren estimazioa kontutan hartzen duen [11]. Benetako kostua eta estimazioak konbinatzeko gaitasuna dela eta, A* metodoak erabilera zabala eta emaitza onak bereganatu ditu adimen artifizialaren alorrean [12]. Hala eta guztiz ere, A* metodoa arrakastatsua izan dadin, behar-beharrezkoa da estimazioak egiteko erabiltzen den funtzioak hurbilketa onak ematea. Funtzio hau ondo modelatzean datza A* metodoa erabiltzearen arrakasta eta zailtasun nagusia, askotan hurbilketa on bat egingo duen funtzio bat idaztea ataza zaila delako —edo ezinezkoa—. Bi edo aurkari gehiago lehiatzen diren jokoetan Minimax algoritmoa erabili ohi da, non agente bakoitzak bere bilaketa espazioa aztertzen eta optimizatzen duen aurkarien aukera ezberdinak aurreikusiz [5]. 3. REInFORCEMEnt LEARnInG: BILAKEtA ESPAzIOAK OPtIMIzAtzEn Bilaketa heuristikoen arazo praktiko nagusia da aztertu behar duten espazioaren dimentsioa handiegia dela; ondorioz, bilaketa hori inplementatzen duen agenteak denbora tarte luzea behar du egikarituko duen hurrengo mugimendua zehazteko. Jokoen domeinuan arazo hau oso maiz gertatzen da, har daitekeen aukeren esparrua oso zabala delako. Adibide sinple bat ematearren, hiru lerrokatu edo Noughts and Crosses jokoaren bilaketa espazioa zuhaitz egitura gisa marraztuko bagenu 9! nodo desberdin izango genituzke, 3. irudian ikus daitekeen moduan. Aipatutako joko hauek garrantzi handia izan dute adimen artifizialaren garapenean, teknika asko eta asko —teorikoki bada ere—, joko hauen gainean ebaluatu direlako. Jarraian azaltzen dugun reinforcement learning ikasketa metodoa ere joko hauen gainean ebaluatu zen lehen pauso gisa [4]. Praktikan joko konplexuak ebazteko bilaketetan oinarriturik dauden estrategia aurreratuagoak inplementatzen dira: adibidez, reinforcement learning ikasketan oinarritzen direnak [9]. Mekanismo honi esker, software agenteak ez du bilaketa oso bat egin behar bilaketa espazioan zehar, eta zuhaitzaren zati handi bat miatzea saihesten du, bere hurrengo mugimendua zehazteko denbora aurreztuz. Ikasketa prozesuari dagokionez gainbegiratutako edota gainbegiratu gabeko ikasketa automatikoarekiko alde handia dago, ikasketa prozesu honetan agenteak berak ikasi behar duelako erabaki optimoenak egiten bilaketa espazioa miatuz. Hau da, software agenteak\nhttps://doi.org/10.1387/ekaia.20831 311 Adimen artifizialaren erabilera buru-hausgarriak ebazteko inolako kanpo informaziorik gabe bilaketa espazioan ibilbide desberdinak miatuz doa, eta jokoa amaitzen denean irabazi edo galdu duen kontuan izanda —errefortzua— hartutako ibilbidea kalifikatu behar du. teorikoki frogatu daiteke jokoan nahikoa denbora trebatzen aritu den agente batek mugimendu optimoak egiten ikasiko duela [8]. 3. irudia. Hiru lerrokatu jokoaren bilaketa espazioa zuhaitz gisa irudikatua. Bilaketa espazio honetan 9 maila izango genituzke eta maila bakoitzean taulan marka bat gehiago jarriko genuke taulan espazio librerik gabe geratu arte. Edozein kasutan, agentearen helburua jokoaren modelo matematiko bat eraikitzea da. Helburu hau lortzeko, agenteak uneoro ahalik eta mugimendu onenak egiten saiatuko da, edo, beste hitz batzuetan esanda, etorkizunean errefortzu altuena lortzera eramango duen ekintza multzoa burutzera. Beraz, esan liteke joko hauek guztiak egoeren baliagarritasuna neurtzeko gai diren estrategien bitartez ebatz daitezkeela. Bilaketa espazioa miatzen ikasten duten agenteak inplementatzeko hainbat estrategia daude; ezagunenak honako bi hauek dira: (i) jokoaren nodoen baliagarritasuna estimatzeko funtzioak ikasten dituztenak (Value function edo Q-learning ), eta (ii) jokoaren nodoak mugimendu zehatzekin erlazionatzen dituzten funtzioak ikasten dituztenak (Policy learning ). Artikulu honetan garatuko dugun agentea (i) motakoa da, izan ere, bilaketa espazioko zuhaitzaren nodoak baliagarritasunaren arabera sailkatzeko gai izango baita. Baliagarritasun kuantitatibo honi esker egikaritu ditzakeen aukeren artean optimoenak aukeratzeko gai izango da. Gainera, zenbat eta\n312 Ekaia, 2020, 37, 305-325 Anne Idigoras, Beñat Galdós, Imanol Echeverría, Josune Ordóñez, Mayi Echeveste, Iñigo Lopez-Gazpio aukera hobeak hautatzeko gaitasunak, orduan eta joko gehiago irabaztera eramango du, eta, era horretan, errekurtsiboki sistema doituz joango da. Prozesu honi ikasketa aktiboa deritzo. 4. irudia. Ezkerrean 15 makilen jokoan aditua den Rogelio jauna, telebista saioko aurkezlea eskuinean. Ikasketa aktiboaren bitartez ikasten duten agenteek behar-beharrezkoa dute bilaketa espazioa miatzeko aukera izatea. Alegia, ezagutzen ez dituzten ibilbideak miatzeko ausartak izan behar dira. Era honetan, ezagunak diren baliagarritasun altuko nodoak ustiatu ez ezik, ezezagunak diren nodoak ere miatzeko aukera izan behar dute, ikasketa garaian behintzat. Ikasketa prozesu honi jarraiki agenteak jokoaren aukera guztiak modelatzen ikasten du, ibilbide ezagun gutxi batzuk uneoro ustiatzeko. Ustiaketa eta miaketa teknika hau inplementatzeko estrategia desberdinak dauden arren [2], gure kasuan epsilon-greedy inplementazioa erabiliko dugu. Inplementazio honi jarraiki, gure software agenteak ausazko zenbaki baten arabera baliagarritasun altuena duen mugimendua ustiatzen saiatuko da, edota, inguruko aukera posibleen artean ibilbide ezezagun bat miatzen ausartuko da. Agentearen egitura eta kodeketa 5. atalean aipatzen dugu sakon, baita aipatutako hiper-parametroen inguruko esperimentuak egikaritu ere.\nhttps://doi.org/10.1387/ekaia.20831 313 Adimen artifizialaren erabilera buru-hausgarriak ebazteko 4. 15 MAKILEn JOKOA: DESKRIBAPEnA EtA KODEKEtA 15 makilen jokoa aspaldiko klasiko bat da, Nim jokoan oinarritua dagoena2, azken egunetan modan jarri dena telebistako saio ezagun batean eguneko gonbidatua jokoan trebatutako aditu batekin lehiatzen delako. Aditu honen hitzetan ez dago pertsonarik bera irabazteko gai izango denik; horregatik, adimen artifizial bat garatzea erabaki genuen, Rogelio jaunarekin lehiatzeko. 5. irudia. Makilen antolaketa jokoan. Makilak hiru mailatan banatzen dira, irudian ikusten den distribuzioari jarraituz. Jokoan 15 makila daude, hortik izena, eta makila hauek guztiak hiru lerrotan banatzen dira, mailak osatuz. Era honetan, azpiko mailan hiru makil kokatzen dira, erdiko mailan bost eta goiko mailan zazpi. 5. irudian makilek jokoan duten antolaketa azter daiteke. Jokoa sinplea da: lehiatzen ari diren bi jokalarien artean, txandaka, erabakitzen duten maila jakin batetik nahi adina makila ken ditzakete, eta azken makila hartzen duena izango da galtzaile. 4.1. Jokoa konputazionalki modelatzen Lau dira jokoa konputazionalki modelatzeko kontuan hartu ditugun ezaugarriak, PEAS gisa ezagutzen direnak [12], hain zuzen ere: agentearen errendimendua neurtzeko mekanismoak, jokoaren egoeran edo ingurunean parte hartzen duten ezaugarriak, agentearen akzio esparrua eta agentearen sentsoreak. Atal honetan erabiltzen dugun terminologia [12] bat dator argitalpenean erabiltzen den terminologiarekin. — Performance Measure (P). Agentearen errendimendua neurtzen du, haren portaera ebaluatzen du eta errefortzua emateaz ere ardu- 2 http://web.mit.edu/sp.268/www/nim.pdf\n314 Ekaia, 2020, 37, 305-325 Anne Idigoras, Beñat Galdós, Imanol Echeverría, Josune Ordóñez, Mayi Echeveste, Iñigo Lopez-Gazpio ratzen da. Agentea funtzio hau maximizatzen saiatuko da, nahiz eta berarentzat inplementazio zehatza ezezaguna izan. Horregatik, agenteak ibilbide desberdinak miatuko ditu ahalik eta errefortzu altuenak eskuratzeko. 15 makilen jokoa kontuan izanda, 6. irudian agertzen diren egoerak lirateke ordainsari altuenekoak, hau da, aurkariak ziur galduko duen egoeren multzoa. 6. irudia. 15 makilen jokoa irabazteko egoeren multzo minimoa. Agenteak —bere txandako makilak hartu ostean— jokoaren egoera irudian erakusten diren egoeren moduan uztea lortuz gero, jokoa irabazteko ziurtasun osoa dauka. Makilen ordena ez da esanguratsua, mailakako kopurua baizik. — Environment (E). Ingurunearen ezaugarriak aztertzen ditugu hemen. Ingurune lehiakor eta behagarri batean gaudela garbi dago, lehiatzaileek posible baitute partidaren egoera uneoro aztertu. Gainera, Russel eta Norvigen sailkapena erabiliz, ingurunea determinista eta konpetitiboa da —ingurunea agenteen arteko interakzioan soilik oinarritzen delako, hau aldatuko duen ausazko kanpo eraginik ez dagoelako, ez eta agenteen akzioak huts egin dezaketelako—. Akzioei dagokienez ingurunea sekuentziala eta diskretua da, akzio kopurua finitua delako eta hauek bakarrik eragiten dutelako egoeren arteko trantsizioan. — Actions (A). Agentearen akzio posibleen multzoa finitua da, eta uneko partidaren egoeraren arabera bornatua dago. Agente batek posible izango du maila jakin batetik nahi adina makil hartu, maila horretan nahikoa makil badago, noski. Agenteak ez du aukerarik txanda pasa egiteko. — Sensors (S). Agenteak informazioa lortzeko dituen mekanismoak aztertzen ditugu hemen. Ingurunea guztiz behagarria izanik, agenteak partida modelatzeko erabiltzen diren datu egiturak behatzeko aukera izango du, murriztapenik gabe. Argibide modura, partida baten definizio modura honako hau hautatu da: bi agente independenteren bi mugimendu sekuentzien segida. Beraz, gerta liteke bi agentek elkarren aurka jokatzea —agenteen entrenamendua— edo agente batek gizaki baten aurka jokatzea. Dena den, bi mugimendu sekuentzien segida bukatzean amaitzen da partida.\nhttps://doi.org/10.1387/ekaia.20831 315 Adimen artifizialaren erabilera buru-hausgarriak ebazteko 4.2. Agentea jokoan trebatzen 3. atalean aipatu dugun moduan reinforcement learning ikasketan oinarrituko dugu gure inplementazioa. Ustiaketan eta miaketan oinarritutako ikasketa aktibo honi esker agentea jokoa ezagutuz joango da pixkanaka, baliagarritasun altuko eta baxuko egoerak ezagutzen, alegia. Behaketa honek geroz eta optimoagoak diren erabakiak hartzera eramango du agentea, baliagarritasun funtzioa maximizatzea, hain zuzen ere. Ikasketa prozesu honetan zehar agenteak zeharkatu duen ibilbide zehatzeko nodoen baliagarritasuna eguneratu behar du, partidaren bukaeran jaso duen ordainsari edo errefortzuaren arabera. Honela, partida asko jokatu ostean irabaztera ematen duen nodoen multzoak baliagarritasun altua izango duela espero da, eta galtzera eramaten duen nodoen multzoak, ordea, baliagarritasun txikia. Lehen jokoetan, noski, agenteak ez dauka nodoen baliagarritasunaren informazio zehatzik eta ibilbideak modu itsuan aukeratzera behartuta dago. Partida bakoitzaren ostean agenteak ordainsari edo errefortzu bat jasotzen du ingurunetik, bere gauzatzea ebaluatzen duena. Era honetan, agenteak bilaketa espaziotik egikaritu duen sekuentzia zehatza gorde behar du, errefortzu horren baitan baliagarritasuna eguneratzeko. Errefortzua ona bada, sekuentzia horren baliagarritasuna areagotu behar da; errefortzua txarra bada, ordea, txikitu. Baliagarritasuna sekuentzian zehar hedatzeko, honako ekuazio hau erabiltzen dugu: 7. irudia. Agenteak exekutatzen duen partida irabazle baten sekuentzia. kontuan izan aurkariaren sekuentzia galtzailea irudikatu gabe dagoela, agente irabazleak ez baitu ezagutzen. Azken mugimendua burutu ostean makila bakarra uzten dio aurkariari, bere irabazia maximizatuz.\nV (state) ← V (state) + alpha * (V (statet ) − V (state)) (1) non V() funtzioak baliagarritasun funtzioa islatzen duen, state agentea exekutatzen ari den sekuentziaren uneko nodoa den, alpha ikasteko abiadura hiperparametroa den eta statet sekuentziako hurrengo nodoa den. Adibide gisa 7. irudian hiru mila partidatan trebatutako agente baten sekuentzia irabazle bat azter daiteke. Sekuentziako nodo bakoitzarekin batera, nodoaren baliagarritasuna ere ikus daiteke. Irudian ikusten den moduan, baliagarritasuna geroz eta altuagoa da nodo irabazlera inguratzen garen heinean. Hortaz, baliagarritasun funtzioa (V (s) funtzioa) egoera guztiei baliagarritasun kuantitatibo bat esleitzeaz arduratzen da, egoera horretara joateko interesa kuantifikatzen duena, hain zuzen ere. Jokaldien sekuentziak kontuan hartuz eguneratzen denez, denbora nahikoa trebatu ondoren baliagarritasun balioak konbergitzera jotzen du egoera bakoitza hautatzeko optimotasuna islatuz. Hau da, baliagarritasun funtzioak agentearentzat egoera jakin batera joatea zein interesgarria den neurtzen du. 8. irudia. Nodoaren baliagarritasuna eta jokoan hartutako ekintzaren sakonera.\nhttps://doi.org/10.1387/ekaia.20831 317 Adimen artifizialaren erabilera buru-hausgarriak ebazteko 7. irudiko nodoen baliagarritasuna ekintzaren sakonerarekiko irudikatzen badugu (8. irudia), ondorio garbi batzuk erauz daitezke; honako hauek, besteak beste: (i) jokoaren lehen ekintzak oso erabakigarriak direla, eta (ii) jokoaren azken ekintzak ez direla hain erabakigarriak. Hau da, hainbat sekuentzia irabazle aztertuz ondoriozta dezakegu partidaren nondik norakoak hasieran erabakitzen direla, eta partidaren amaierarako agente batek irabazteko probabilitate asko (≥ %99) eta besteak, ordea, gutxi dituela. Era honetan, ez dago partidari buelta emateko aukera anitz. 4.3. Kodeketa eta ebaluazio enpirikoa 15 makilen jokoa ebazteko garatu dugun softwarea Python programazio lengoaian idatzi dugu. 4.2. atalean azaltzen dugun ikasketa aktiboa inplementatzen du, eta era honetan, jokoan jolastu ahala trebatuz doa, egoeren baliagarritasuna pixkanaka zehaztuz. Agenteak ez du inolako arau berezirik ezagutzen, egoera bakoitzean posible dituen akzioen multzoa bakarrik ezagutzen baitu. Era honetan, erabat berdinak diren bi agente bata bestearen kontra lehiatzen dira, adituak egiten diren arte. kodea publikoki atzi daiteke Githuben3. Gure inplementazioa enpirikoki ebaluatzeko, garatzaileak agentearen aurka lehiatu ginen hamar aldiz. Hiperparametro egokiak aukeratzen diren kasuetan (hiperparametroak 5. atalean aipatzen dira) ez ginen jokaldi bat bera ere irabazteko gai izan. Garbi dago partida guztiak irabaztea ez dela ausazko kontu bat, eta horregatik, jarraian aurkezten dugun atal esperimentala diseinatu genuen, sistema hobeto ulertzeko helburuarekin. Zer eta nola ikasi duen azaltzeko helburuarekin, hain zuzen ere. 5. AtAL ESPERIMEntALA Sekzio honetan algoritmoaren ikasketa prozesuan erabilitako ezaugarrietan aldaketak egingo dira, haien eragina aztertzeko, eta reinforcement learning ikasketaren hainbat kontzeptu azaltzeko. Horretarako, hiru esperimentu egingo dira agentearen entrenamentuaren hiru ezaugarri nagusiak —hiperparametroak— ebaluatzeko: (i) trebatzeko iterazio kopurua edo jokatutako partida kopurua (5.3. Sekzioa), (ii) ikasketa abiadura edo alpha (5.4. Sekzioa), eta (iii) ustiaketa eta miaketa hiperparametroa edo epsilon (5.5. Sekzioa). Atal esperimental honetan honako galdera hauei erantzuten saiatuko gara: (i) Zein da agentea entrenatzeko iterazio kopuru optimoa? (ii) Zein da hiperparametro desberdinak aldatzearen eragina, eta nola eragiten dio agentearen ikasketa prozesuari? (iii) Zein da hiperparametro garrantzitsuena? 3 https://github.com/lgazpio/15_palos\n318 Ekaia, 2020, 37, 305-325 Anne Idigoras, Beñat Galdós, Imanol Echeverría, Josune Ordóñez, Mayi Echeveste, Iñigo Lopez-Gazpio 5.1. Hasierako egoera Garatutako algoritmoak epsilon-greedy politika erabiltzen du. Politika honek ustiaketa eta miaketa kontrolatzen du epsilon hiperparametroaren bidez, eta haren hasierako balioa %15ekoa da. Honek esan nahi duena da agenteak partiden %15ean ausazko egoerak hartuko dituela, eta ez jokoa irabazteko aukera handienak dituztenak. Honekin, miaketa eta ustiaketa hartzen dira kontuan. Alde batetik, miaketak ingurunearen ezaguera areagotzen du, ingurunea modelatzeko gaitasuna hobetuz, eta bestetik, ustiaketak agenteak irabazteko probabilitatea handitzen du, jadanik ezagutzen diren egoera baliagarrien ezagutza kontuan hartzen baita. Bestalde, ikasketa abiadura edo alpha hiperparametroaren balioa 0,05 da, eta honek egoeren baliagarritasun kuantitatiboa aldatzeko abiadura kontrolatzen du. Azkenik, adimen artifizialak 30.000 iterazio egingo ditu. Iterazio bat partida bati dagokio, jokoa hasten denetik agenteak irabazi edo galtzen duen arte. Balio hauek lehenetsitako baliotzat hartu dira artearen egoeran askotan sistemak horrela hasieratzen direlako. Miaketa eta ikasketa hiperparametroek ez dituzte balio altuak izan behar hasieran, sistemek ezertxo ere ez ikasteko aukera handia baitute, ikasketa automatikoan gertatzen den moduan. 5.2. Agentea ebaluatzeko metrikak Agentearen errendimendua ebaluatzeko bi metrika sortu ditugu: (i) egoera ziurren kopurua eta (ii) egoeren baliagarritasunaren desbideratze estandarraren batura, jarraian deskribatzen direnak. 5.2.1. Egoera ziurren kopurua 15 makilen jokoa ebazteko bada heuristiko zehatz bat4 4 . Heuristiko honek dio edozein egoera irabazletzat edo galtzailetzat har daitekeela maila bakoitzeko makila kopurua sistema bitarrera bihurtzen badugu, eta zutabeen balioak batzen baditugu. Adibidez (2, 5, 7) egoera, hau da, 2 makila daudela 1. mailan, 5 makila 2.ean eta 7 makila 3.ean, sistema bitarrean (010, 101, 111) izango litzateke, eta zenbaki bitar hauen batuketa arrunta eginda batura gisa 122 zenbakia lortuko genuke, zenbaki honen arabera egoera irabazle gisa —zenbaki guztiak bikoitiak— edo egoera galtzaile gisa —zenbaki bakoiti bat gutxienez— sailkatu daiteke. 9. irudian heuristiko honen adibide bat dago. 4 http://paraisomat.ii.uned.es/paraiso/juegos.php?id=s_753\nhttps://doi.org/10.1387/ekaia.20831 319 Adimen artifizialaren erabilera buru-hausgarriak ebazteko Jokoa ebazteko filosofia honi jarraiki definitzen dugu lehenengo metrika. Metrika honek egoerak bi multzotan sailkatzen ditu: egoera galtzaileak, baldin eta egoeraren baliagarritasuna [0-0,1] tartean badago; eta egoera irabazleak, baldin eta egoeraren baliagarritasuna [0,9-1] tartean badago. ondorioz, trebatutako agenteak jokoaren egoerak irabazletzat edo galtzailetzat diskriminatzeko gaitasuna ebaluatuko du metrika honek. Metrika hau enpirikoki egiaztatu da sistema bitarrera bilakatzeko arauan oinarrituz eta egoera kopuru handia ikertu ondoren ez da ikusi inolako egoerarik gaizki sailkatuta [0-0,1] eta [0,9-1] tarteetan. Hau da, [0-0,1] tartean dauden egoera guztiak egoera galtzaileak dira, eta [0,9-1] tartean dauden guztiak, egoera irabazleak. 9. irudia. Egoera galtzailea ezkerrean eta egoera irabazle bat eskubian jokoa irabazteko heuristiko zehatzari dagokionez. 5.2.2. Egoeren desbideratze estandarraren batura Bigarren metrikak ikasketa prozesu ezberdinetan izandako egoeren baliagarritasunaren aldaketa neurtzen du. Horretarako, egoera bakoitzaren desbideratze estandarra lortzen da, konparatu nahi den hiperparametroaren aldaketan oinarrituz. Adibidez, alpha hiperparametroaren balioa aldatzen bada, 10 agente desberdin trebatzen dira aldaketa bakoitzeko, horrela 10 balio ezberdin lortuz egoera bakoitzeko, eta hauen bidez desbideratze estandarra kalkula daiteke. Hiperparametro baten aldaketa egitean desbideratze altua lortzeak adierazten du aldaketa hori egiteak ez diola agentearen errendimenduari onik egingo; hau da, agenteak egiten duen aurreikuspena ez da hain zehatza izango. 5.3. sekzioan aipatuko den kasuan, iterazio kopuruaren aldaketekin kalkulatu da desbideratze estandarren batura.\nhttps://doi.org/10.1387/ekaia.20831 321 Adimen artifizialaren erabilera buru-hausgarriak ebazteko Desbideratzeen batura ez gutxitzeko bigarren arrazoia epsilon hiperparametroaren %15eko balioa izan daiteke, honek eragiten baitu algoritmoak egoera gehiago miatzea. Dena den, ez dirudi erabat zentzuzkoa uneoro hiperparametroak balio bera izatea, hasieratik jokatzen baitu agenteak pertsona batek baino hobeto. Honen ondorioz, hirugarren esperimentuan aztertuko da epsilon balioaren eragina (5.5. sekzioa). 11. irudia. Irudiaren abzisa ardatzean partida kopurua ikus daiteke, eta ordenatuenean egoera ziurren portzentaia. Bestalde, egoeren aurreikuspenen asmatzeen portzentaiaren bilakaera azter daiteke 11. irudian. %70 batekin hasteko arrazoia da egoerak 0 edo 1 balioekin hasieratzen direla. Ikus daitekeen bezala, portzentaia %23 aldera jaisten da5, eta han finkatu; seguruenik, aurretik azaldutako arrazoi berdinengatik. 5 Irudia intuizioaren kontra doala iruditu arren, egoera ziurren kopuruak behera egitea zeharo arrunta da iterazio kopurua igo ahala, izan ere, agenteak zenbat eta gehiago jokatu egoeren inguruko mesfidantza garatzen baitu partidak galtzeagatik. Horregatik, V (s) funtzioak balio baxuagoak itzultzen ditu.\n322 Ekaia, 2020, 37, 305-325 Anne Idigoras, Beñat Galdós, Imanol Echeverría, Josune Ordóñez, Mayi Echeveste, Iñigo Lopez-Gazpio Proba honen ondorioz ikus daiteke iterazio gehiago egiteak ez duela ikasketa prozesua zertan beti hobetu, eta beharrezkoa da beste hiperparametroak aztertzea, edota egoera aztertzen duen funtzioa aldatzea. ondorio gisa, ordea, esan daiteke bi metriken balioak iterazio jakin batetik aurrera egonkortzen direla, eta balio hori entrenatzeko iterazio kopuru egokitzat hartu daitekeela. 5.4. Ikasketa abiadura aldatzearen eragina Alda daitekeen bigarren hiperparametroa ikasketa abiadura edo alpha da, hau da, egoera baten balioa gehiago aldatzea agenteak irabaztean edo galtzean. Aipatu beharra dago beti ez dela egokiena alpharen balioa handia izatea; izan ere, alpha handiegia bada, desbideratzea handia izango da, eta alpha txikiegia bada, asko kostatuko da egoera balio egokienera aldatzea. 1. taulan ikusi daitekeenez, desbideratzeen baturak aldaketa handia izaten du, baina egoera ziurren portzentaiak gutxi egiten du gora. Beraz, metrika bakar batean hauteman denez hobekuntza txikia, hiperparametro honek ez du ondorio garbirik erakutsi agentearen hobekuntzarekiko. 1. taula. Ikasketa abiaduraren hiperparametroaren balio desberdinekin lortzen den baliagarritasun egoeren desbideratzea eta egoera ziurren kopurua. Ikasketa abiadura Desbideratzea Ziurrak 0,05 7,40 %25,10 0,10 10,16 %26,64 0,15 10,34 %29,09 5.5. Ustiaketa eta miaketa hiperparametroaren eragina Miaketa hiperparametroaren balioa aldatu nahi bada, hiru estrategia har daitezke kontuan: jaistea, igotzea, edo biak konbinatzea. Hiperparametroa igotzeko kasuan, 2. taulan erakusten den modura, bi metrikek emaitza okerragoak ematen dituzte, egoera ziurren metrikari dagokionez, bereziki. Hau gertatzen da miaketa gehiegi egiten duelako agenteak, eta ustiaketa gutxiegi. Bigarren kasuan, %5era jaisten bada, desbideratzeen batura eta egoera ziurren kopurua gutxi murrizten da. Dena den, bigarren metrika honen kopuruak ez du alde handirik erakusten %15eko ustiaketa portzentaiaren errendimenduarekin konparatuz. Hobeto jardun lezakeen saiakera aurreko bien konbinazioa egitea litzateke, lehenik miaketari lehentasuna emanez, eta ondoren, ustiaketari,\nhttps://doi.org/10.1387/ekaia.20831 323 Adimen artifizialaren erabilera buru-hausgarriak ebazteko miaketa hiperparametroaren portzentaia jaitsiz. Hau da, lehenik miaketa 0,15 portzentaiarekin hastea, eta ondoren, iterazioak egin ahala balio hau murriztea. 2. taularen azken lerroan erakusten da esperimentu honen emaitza, eta ikus daitekeen bezala, miaketa portzentaia gutxika-gutxika murriztuz, egoera ziurren kopurua asko igotzen da. Esperimentu honek erakusten du miaketa eta ustiaketaren dilemaren eta haren erabilera zuzenaren garrantzia. Izan ere, miaketa parametro aldakorra erabiliz, egoera ziurren kopurua izugarri igotzea lortu da, %90 baino gehiago. Hortaz, ondoriozta dezakegu hiperparametro honen erabilera egokiarekin, hau da, epsilon gutxika-gutxika murriztuz, agenteak jokoa ebazteko estrategia modu latentean ikasi duela, egoera irabazleak eta galtzaileak portzentaia oso altu batean baliagarritasunaren bitartez diskriminatuz. 2. taula. Ustiaketa eta miaketa hiperparametroaren eragina egoeren baliagarritasunari eta egoera ziurren kopuruari dagokionez. Miaketa Desbideratzea Ziurrak %50 7,28 %24,27 %15 7,40 %25,10 %30 8,08 %8,88 Aldakorra 4,48 %91,71 6. AMAIERA Lan honen helburua adimen artifizialaren erabilera azaltzea izan da, bereziki buru-hausgarriak ebazteko, eredu modura 15 makilen jokoa hartuz. Horretarako, lehenik adimen artifiziala ulertzeko modu ezberdinak azaldu dira. ondoren, jokaera arrazionala duten sistemen ikuspuntutik aztertu da adimen artifiziala, nodoen bilaketa metodoetan sakontzeko. Metodo horiek azaldu ostean, reinforcement learning teknikari buruzko argibide batzuk eman dira, bilaketa prozesuen hobekuntzatzat har daitekeena. ondoren, 15 makilen jokoa deskribatu da, baita haren modelo konputazionala eta hura jokatzeko kodeketa ere, reinforcement learning ikasketa teknikan oinarritu dena. Artikulu honek erakusten du 15 makilen jokoa reinforcement learning teknikaren bitartez ebatz daitekeela, eta berau egiteko kodea publikoki zabaltzen du lehen aldiz. Gainera, uste dugu kode hau erraz molda daitekeela antzekoa den beste edozein joko ere ebazteko. Artikuluaren mamian esperimentu multzo bat egin da jokoaren inplementazioa hobetzeko. Esperimentu hauetatik bik (partida kopuruaren eta"
science
addi-734d7b429dfa
addi
cc-by-nc-sa 4.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/44749
Euskarazko elkarrizketa sistema automatikoa sare neuronalen bidez
López Zorrilla, Asier ; deVelasco Vázquez, Mikel; Justo Blanco, Raquel
2020
328 Ekaia, 2020, 37, 327-341 Asier López Zorrilla, Mikel de Velasco Vázquez, Raquel Justo 1. SARRERA Elkarrizketa sistema automatikoek pertsona eta makinen arteko komunikazioa eta interakzioa ahalbidetzen dute, lengoaia naturalaren bidez. Adibide moduan azken urteotan hedatu diren laguntzaile birtualak aipa ditzakegu, hala nola Siri, Cortana, Google Assistant edo Alexa. Horiek normalean elkarrizketa sistema helburuduntzat hartzen dira, haien lana erabiltzailearen aginduak burutzea baita; esate baterako, dei bat egitea edo Interneten biharko eguraldiaren iragarpena bilatzea. Horietaz gain, busen ordutegiak eta lineak kontsultatzeko [1] eta jatetxeetan edo hoteletan erreserbak egiteko [2] balio duten sistemak helburudunak dira ere. Beste alde batetik, aldez aurretik definitutako helbururik edo gairik ez duten elkarrizketa sistemak ere badira: eremu irekikoak. Sistema horietan erabiltzaileak eta makinak ez diote elkarri hitz egiten helburu espezifiko batekin; interakzioa bera naturala eta zentzuduna izatea da helburua. Horretarako, sistemak esaldi ahal bezain logiko, koherente eta informatzaileenekin erantzun behar dio erabiltzaileak esaten duenari. Beste modu batean esanda, sistemak era gizatiarrean hitz egin behar du. Lan honetan elkarrizketa sistema mota horietan zentratuko gara. Era gizatiarrean hitz egitearen ideiarekin lotuta, Alan turing matematikariak 1950. urtean bere test famatua aurkeztu zuen: turingen testa [3]. testaren ideia nagusia honakoa da: sistema automatiko bat kalitatezkoa edo adimenduna dela esateko, sistema horrek eta pertsona batek bereizezinak izan behar dute haiekin hitz egiteko orduan. Sistema batek halako propietatea betetzen duen egiaztatzeko, turingek hainbat epaile zenbait makinarekin hitz egiten jartzea proposatu zuen, makina batzuen atzean sistema automatikoak eta besteen atzean pertsonak daudelarik. Egoera horretan epaileek proportzio handi1 batean usteko balute sistema automatikoa pertsona bat dela, orduan sistema hori erabat adimenduna dela esan liteke. Denbora pasatu ahala, turingen testa gainditzearen ideiak gero eta ikerketa gehiago bultzatu zituen adimen artifizialaren arloan. Adibidez, 1966. urtean ELIZA programa [4] aurkeztu zuten MIt-eko ikertzaileek. Programaren funtsa hitz gakoak detektatzean eta horien arabera aurredefinitutako esaldi bat aukeratzean datza. Algoritmo hori sinplea izan arren, hainbat epailek pertsonatzat hartzea lortu zuen. Hurrengo hamarkadetan ikerketek aurrera jarraitu zuten arren, benetan turingen testa gainditzeko gai zen sistemarik ez zen lortu. 2011. urtean 1 Eztabaida handia dago sistema batek turingen testa gainditzeko behar duen portzentajearen inguruan. Erreferentzia gisa, 2011. urtean Indian Institute of technology Guwahati institutuan ospatutako turingen test batean, epaileek %63,3n pertsonak pertsona moduan sailkatu zituzten. https://doi.org/10.1387/ekaia.20987 329 Euskarazko elkarrizketa sistema automatikoa sare neuronalen bidez gauzak aldatu ziren, turingen test batean inoiz lortutako emaitzarik onenak Cleverbot sistemak2 lortu zituenean; berarekin hitz egin zuten 1.334 epaileetatik % 59,3-ak pertsonatzat hartu zuen. ELIZA-k ez bezala, Cleverbot-ek ez ditu aurredefinitutako esaldiak erabiltzen. Horren ordez urteetan zehar pertsonekin edukitako elkarrizketak erabiltzen ditu erantzuterako orduan. Hitz gutxitan esanda, esaldi bati erantzuteko Cleverbot-ek esaldi hori edo antzeko bat esan duenean zein erantzun jaso duen bilatzen du, eta erantzun horretatk abiatuta sortzen du bere erantzuna. Ideia hori interesagarria bada ere, konputazionalki nahiko garestia da, denbora zein memoriaren ikuspegitik, datu-base oso handi batean bilaketak egitea baitakar. Are gehiago, datu-basea zenbat eta handiagoa izan, orduan eta denbora eta memoria gehiago beharko du halako sistema batek erantzun bat sortzeko. Eragozpen horiek saihesteko, baita adimen artifizialaren beste arloetan izan duten emaitzengatik ere, azken urteetan sare neuronalak elkarrizketa sistemak eraikitzeko teknologia nagusia bilakatu dira. Sare neuronalak datuetatik eredu konputazional konplexuak lortzeko balio duten paradigma konputazional bat dira, bereziki eraginkorra datuen kantitatea oso handia denean. Ulertzekoa da, beraz, arloko autore gehienek ingelesez dauden datu-baseekin lan egitea, horiek izanda baitira handienak, eta, hortaz, sare neuronalek hobeto funtzionatuko dutelako. Baina zer gertatzen da baliabide gutxiagoko hizkuntzekin? Ba al dago sare neuronaletan oinarrituriko elkarrizketa sistema automatikoak eraikitzerik euskaraz? Lan honetan erakusten dugu baietz, badagoela. Normalean erabiltzen diren datu-baseak baino bi magnitude ordena txikiagoko datu-baseak erabiliz modu koherente eta zentzudunean euskaraz hitz egiten duen elkarrizketa sistema automatikoa aurkezten dugu. 2. ARLOKO EGOERA EtA IKERKEtAREn HELBURUAK Sare neuronalen bidezko eremu irekiko elkarrizketa sistemak itzulpen automatikorako erabiltzen diren sareetan oinarritzen dira, hots, sekuentziatik sekuentziarako sareetan [5, 6] (Sequence to sequence networks ingelesez). Sare neuronal horiek luzera arbitrarioko bektore segida bat har dezakete sarrera moduan, eta era berean beste luzera arbitrario bateko segida bat sortu. Hala, transdukzio problemak ebazten saiatzeko baliagarriak dira. Itzulpen automatikoaren kasuan, sarreran hizkuntza batean idatzitako esaldia hartuko du sareak, eta irteeran esaldi hori beste hizkuntza batean sortu. Bestalde, elkarrizketa sistemak eraikitzerako orduan, sarrera erabiltzaileak esandako hitzen segida izango da, eta irteera sistemaren erantzunari dagozkion hitzen sekuentzia. 2 https://www.cleverbot.com/, azken bisita 2019ko uztailaren 1ean. 330 Ekaia, 2020, 37, 327-341 Asier López Zorrilla, Mikel de Velasco Vázquez, Raquel Justo Sare horiek entrenatzeko edo haien parametroak doitzeko, ikasketa metodo gainbegiratuak erabili ohi dira, aipatutako sarrera-irteera bikoteez osaturiko corpusen bat erabiliz. Adibidez, lan honetan filmen azpitituluak erabiliko ditugu corpusa eratzeko: sarrera bakoitza aktore batek esandako esaldi bat izango da, eta dagokion irteera beste aktore batek emandako erantzuna. Metodologia hori erabiliz emaitza interesgarriak lortu ahal diren arren, askotan horrela entrenatutako sareek informaziorik gabeko erantzun orokorrak sortzeko joera dute, hala nola «I don't know » edo «I'm sorry » [7, 8]. [9] lanean adierazten den moduan, ikasketa metodo gainbegiratuek irteera bakarra esleitzen diote sarrera bakoitzari, baina horrek ez ditu elkarrizketen propietateak behar bezala jasotzen. Izatez, hitz egiten dugunean, norbaitek esan duenari erantzuteko hamaika esaldi erabili ahalko genituzke, guztiak onargarriak. Horrela, esaldi askoren erantzuna izan daitezkeen esaldi generikoak probabilitate handiarekin sortzen ditu sareak. Arazo hori konpontzeko, ikasketa gainbegiratuaren ordez sare sortzaile aurkariak (Generative adversarial networks ingelesez) [10] erabiliko ditugu lan honetan. Sare sortzaile aurkariek turingen testaren ideia era konputazionalean aplikatzea ahalbidetzen dute. kasu honetan, erantzunak sortzen dituen sareari (sare sortzailea hemendik aurrera) ez zaio adieraziko zer irteera dagokion sarrera bakoitzari. Horren ordez, beste sare batek, sare diskriminatzaileak, ebaluatuko ditu sare sortzaileak emandako erantzunak, zein punturaino diren gizatiarrak esanez, turingen testaren epaile batek egingo lukeen modu berean. Sare sortzailearen helburua sare diskriminatzaileak berari emandako ebaluazioa ahal bezainbeste hobetzea izango da. Sare diskriminatzailearena, aldiz, pertsonek sortutako eta sare sortzaileak sortutako esaldien artean bereiztea izango da. Modu horretan, bi sareak iteratiboki entrenatuko dira; sortzailea saiatuko da diskriminatzaileak hura pertsonatzat har dezan, diskriminatzaileak sortzailearen eta pertsonen artean bereizten ikasten duen bitartean. Halako optimizazio prozesua egitea, dena den, ez da sinplea, sareak entrenatzeko normalean erabiltzen diren gradienteetan oinarritutako optimizazio metodoak ez baitira zuzenean aplikagarriak. Xehetasunetan sartu gabe, sare diskriminatzailearen irteera ez da diferentziagarria sare sortzailearen parametroekiko, sortzaileak sortutako hitzak diskretuak dira eta [11]. Errefortzu bidezko ikasketa erabili daiteke gradienteetan oinarritutako metodoen ordez [12, 13], baina horrek entrenamenduaren konbergentzia zaildu dezake [14]. Beste aukera bat straight-through Gumbel-softmax [15, 16] zenbateslearen bidez gradientearen hurbilketa bat egitea da, [17] eta [18] laneetan erakusten duten moduan. Azkenik, lan honetako autoreek guztiz diferentziagarria den sare sortzaile aurkari bat aurkeztu berri dute [19], hitzen errepresentazio bektorial hurbilduak erabiltzen dituena, ondoren azalduko dugun moduan. https://doi.org/10.1387/ekaia.20987 331 Euskarazko elkarrizketa sistema automatikoa sare neuronalen bidez testuinguru horretan, lan honen ekarpenak hiru dira: alde batetik, [19] lanean proposatutako sare sortzaile aurkaria balioztatzen dugu, ingelesez ez ezik euskaraz ere eraginkorra dela frogatuz; bigarrenik, modu koherente eta zentzudunean hitz egiten duen sare neuronaletan oinarritutako elkarrizketa sistema automatikoa euskaraz eraikitzea badagoela frogatzen dugu; eta, amaitzeko, lematizazio prozesu baten bidez corpusaren tamaina txikiagoagatik sortutako desabantailak nola leundu daitezkeen erakusten dugu. 3. atalean, proposatutako elkarrizketa sistema osatzen duten sareen egituraren deskribapena emango dugu. Hurrena, 4. atalean sare horien parametroak doitzeko egingo saiakuntzak eta lortutako emaitzak erakutsiko ditugu, eta, 7. atalean, ondorio batzuk eta etorkizunerako planteatzen den norabidea aipatuko ditugu. 3. SARE SORtzAILE EtA DISKRIMInAtzAILEA Esan bezala, elkarrizketa sistema eraikitzeko sare sortzaile aurkariak erabili ditugu. Beraz, bi sare entrenatu behar dira elkarrizketa sistema lortzeko: sare sortzailea, sarrera mezu baten aurrean erantzuna sortzen duena; eta sare diskriminatzailea, sarrera mezu baten aurrean emandako erantzun bat ebaluatzen duena. Sare sortzailea sekuentziatik sekuentziarako sare bat da, long shortterm memory edo LStM [20] kodetzaile eta deskodetzaile errekurrente independenteekin [5] eta arreta modulu batekin [21, 22]. Sare horrek T luzera arbitrarioko hitzen errepresentazio bektorialen [23] segida bat hartuko du sarrera moduan: v = v1, v2, ..., vT. Sarrera hori prozesatu ostean, irteera moduan beste τ luzera arbitrarioko segida bat bueltatuko du, elementu bakoitza sareak sor ditzakeen hitz guztien arteko probabilitate-banaketa izanik: p = p1, p2, ..., pτ. Bestalde, sare diskriminatzailea beste bi kodetzaile errekurrentez osaturik dago, guztiz konektatutako geruza batzuez jarraituak, [24] lanean azaltzen den antzera. kodetzaile bakoitzak esaldi bat hartzen du sarrera moduan. Batek v, erabiltzailearen mezua, prozesatuko du, eta besteak u, erantzuna. Sistemaren irteera 0 eta 1-en arteko zenbaki erreal bat, a, izango da, erabiltzailearen mezuari emandako erantzuna gizatiarra zer punturaino den adierazten duena. Irteera zenbat eta baxuagoa, orduan eta gizatiarragoa izango da erantzuna, sarearen irizpidearen arabera. Bi sarrerak, berriz ere, hitzen errepresentazio bektorialen moduan hartuko ditu sareak. Bi sareen sarrerak eta irteerak 1. irudian erakusten ditugu. Gainontzeko xehetasunak [19] lanean aurki daitezke. 332 Ekaia, 2020, 37, 327-341 Asier López Zorrilla, Mikel de Velasco Vázquez, Raquel Justo 1. irudia. Sare sortzailearen eta diskriminatzailearen sarrerak eta irteerak. 4. IKASKEtA ALGORItMOA Bi sareak entrenatzeko, hiru optimizazio prozesu era iteratiboan egingo ditugu. Lehen aipatu dugun moduan, alde batetik, sare sortzailea entrenatuko dugu diskriminatzaileak hura pertsonatzat har dezan, hau da, diskriminatzailearen irteera minimizatzeko. Bigarrenik, diskriminatzailea entrenatuko dugu sare sortzaileak sortutako erantzunak eta corpusetik hartutako erantzunak desberdintzeko. Amaitzeko, [12] lanean proposatzen den legez, sare sortzailearen parametroak ikasketa metodo gainbegiratuen bidez doituko ditugu ere noizean behin, prozedura orokorraren konbergentzia bermatzeko. optimizazio prozesu horiek definitzeko, horietako bakoitzean gradienteetan oinarritutako optimizazio metodoekin minimizatuko ditugun galerafuntzioak zehaztuko ditugu. 4.1. Sare sortzailearen parametroen egiantz handieneko zenbatespena Sare sortzailearen parametroak ikasketa gainbegiratuaren bidez doituko ditugu egiantz handieneko zenbatespen baten bidez. Hau da, corpuseko sarrera-irteera bikote bakoitzarentzat, sareak sarrera prozesatzean irteera desiratua sortzeko duen probabilitatea maximizatuko dugu. 1. ekuazioan agertzen den galera-funtzioa erabiliko dugu. https://doi.org/10.1387/ekaia.20987 333 Euskarazko elkarrizketa sistema automatikoa sare neuronalen bidez rren denbora unean st hitzari esleitutako probabilitatea den. Sarearen irteera, p, v sarreraren menpe dago noski, baina mendekotasun hori ez dugu esplizituki adierazi notazioa ez korapilatzeko. 4.2. Sare diskriminatzailearen galera-funtzioa Sare diskriminatzailearen entrenamendua egiteko lehenik eta behin corpus berri bat sortu beharko dugu, CD, C corpusetik abiatuz eta sare sortzailea erabiliz. Diskriminatzaileak pertsonek emandako eta sare sortzaileak sortutako erantzunak desberdintzen ikasi behar duenez, bi eratako laginak behar ditu bereb artean diskriminatu ahal izateko. Horretarako, bi motatako hirukoteez osatuko dugu CD corpusa. Hirukote bakoitza erabiltzaileak bidalitako mezu batez, erantzun batez eta 0 edo 1 izan daitekeen etiketa batez osatuta egongo da. Lehenengo motako hirukoteek gizakiek emandako erantzunak edukiko dituzte, eta, beraz, etiketa 0 izango da. Hirukote horiek lortzeko C corpuseko bikoteak erabili ditugu zuzenean. Bestalde, bigarren motako hirukoteek sare sortzaileak sortutako erantzunak edukiko ditu, eta, ondorioz, etiketaren balioa 1 izango da. Hirukote horiek eratzeko, C corpusetik hartu dira erabiltzailearen mezuak, gero horiek sare sortzaileari pasatu sarrera moduan, eta sarearen irteera erabili erantzun moduan. CD eraiki ondoren, entropia gurutzatuko galera-funtzioa erabili dugu sare diskriminatzailearen parametroak doitzeko: (2) non v erabiltzailearen mezuaren hitzen errepresentazio bektorialen segida den, u erantzunarena, l erantzuna pertsona batena edo sare sortzailearena den adierazten duen eskalarra, eta a diskriminatzailearen irteera. Berriro ere, a-k v-rekiko eta u-rekiko duen mendekotasuna ez dugu esplizituki adierazi. 4.3. Sare sortzailearen galera-funtzio aurkaria Azkenik, sare sortzailea diskriminatzailearen irteera minimizatzeko galera-funtzioa definitzea erraza da, diskriminatzailearen irteera bera baita, 3. ekuazioan ageri den bezala. (3) non CS corpusa C corpusean dauden sarrera mezuez osatuta dagoen, v horietako bakoitza izanik. a diskriminatzailearen irteera da. 334 Ekaia, 2020, 37, 327-341 Asier López Zorrilla, Mikel de Velasco Vázquez, Raquel Justo 3. ekuazioko galera-funtzioa gradienteetan oinarritutako optimizazio metodoekin minimizatu ahal izateko, a sare sortzailearen parametroekiko diferentziagarria izan behar du. Sare sortzaileak v sarrera p irteeran era guztiz diferentzialean transformatzen du. Era berean, sare diskriminatzaileak bere bi sarrerak, v eta u, era guztiz diferentzialean transformatzen ditu a irteeran. Hortaz, diferentziagarritasuna ez galtzeko, p u-n transformatu behar da transformazio diferentziagarri baten bidez. p-ko elementu bakoitza, hots, pt, sareak esan ditzakeen hitz guztien arteko probabilitate-banaketa bat da. Normalean pt-ko maximoaren argumentua hartuko genuke sareak t-garren denbora unean esan duen hitzat. Baina argmax operazioa ez da deribagarria. Arazo horri irtenbidea emateko, [19] laneko prozedura berdina erabiltzen dugu lan honetan. pt-ri dagokion errepresentazio bektoriala, ut, lortzeko, pt-ko k elementurik handienak hartzen ditugu, top-k operazio baten bidez. Horrela, elementu horien p˜t balioak eta kt indizeak lortzen ditugu. Jarraian, p˜t normalizatzen dugu softmax normalizazio batekin, eta p˜tt lortu. Azkenik, ut kalkula dezakegu kt indizeei dagozkien hitzen errepresentazio bektorialen arteko batazbesteko aritmetiko haztatua eginez, pisuak pˆt izanik. 4.4. Goi mailako optimizazio algoritmoaren deskribapena Erabiliko diren hiru galera-funtzioak deskribatu ondoren, horiek iteratiboki minimizatzeko prozedura zehaztuko dugu. Hasteko, sare sortzailearen parametroak ez ditugu ausaz hasieratuko. Horren ordez, hainbat iteraziotan zehar doituko ditugu hasieran, 1. ekuazioko egiantz handieneko ga le ra-funtzioa minimizatuz. Behin sare sortzaileak kalitate onargarriko esaldiak sortuz gero, CD corpusa bere erantzunekin eta C-ko pertsonen erantzunekin hasieratuko dugu, eta sare diskriminatzailea lehenengo aldiz entrenatuko dugu. ondoren, algoritmoaren begizta nagusia hasten da. Horretan, sare sortzailea eta diskriminatzailea iteratiboki entrenatzen dira. Sare sortzailea entrenatzeko galera-funtzio aurkaria (3. ekuazioa) eta egiantz handieneko galera-funtzioak (1. ekuazioa) txandakatzen dira. Prozedura osoan zehar, sare sortzailearen entrenamendu prozesu bakoitza amaitu ostean, hainbat sarrera ausaz aukeratzen dira, C-tik eta sare sortzaileak sortutako erantzunak CD-ra gehitzen dira, eta diskriminatzailea entrenatzen da hainbat iteraziotan zehar (2. ekuazioa). Prozeduraren konbergentzia bermatzeko, diskriminatzailea entrenatzerakoan probabilitate handiagoarekin hartzen dira CD-n sartutako erantzun berriagoak. 2. irudian algoritmoan egindako hiru optimizazio problemen adierazpen grafikoa erakusten dugu. kasu bakoitzean optimizatzen den galera funtzioa agertzen da, sarrera-irteera bikote bakarrarentzat. 336 Ekaia, 2020, 37, 327-341 Asier López Zorrilla, Mikel de Velasco Vázquez, Raquel Justo baby» «haurrarengatik». Sareen ikuspegitik hitz bakoitza token independente bat denez, sareak ez ditu ikusten euskaraz gertatzen diren hitzen arteko erlazioak, eta horrek euskararen prozesamendu automatikoa zailtzen du. Hasiera batean, behintzat, sarearentzat «haurrarengatik» eta «haurraren» hitzak «haurrarengatik» eta «daitezke» bezain ezberdinak dira. Honek hitzen errepresentazio numerikoa zailtzen du bi sareen sarreran, baita sare sortzailearen irteeran ere. Sareen sarreretan, hitzen egituran arreta jartzen duten errepresentazio bektorialak erabiliko ditugu hitzen arteko erlazio horiek sortzeko, Fastext [25] hain zuzen ere. Dena den, irteeran ezin da arazoa horrela konpondu, sare sortzaileak hitzen arteko probabilitate-banaketa bat sortzen duelako. Horri irteera ematen saiatzeko, hitzen lexemak kasu marketatik eta postposizioetatik banatzea proposatzen dugu. Zehazki, izen, izenordain, adjektibo eta determinanteak bananduko ditugu lan honetan. Hitzen lexema eta kategoria gramatikala topatzeko, [26] lanean aurkeztutako kode irekiko lematizatzailea erabiliko dugu. Izen, izenordain, adjektibo edo determinante baten lexema eta postposizioa banatuko diren ala ez erabakitzeko, baldintza sinple bat erabiliko da. Halako hitz baten bukaera postposizio baten berdina balitz, orduan hitzak lexematan eta postposiziotan bananduko dugu. Adibidez, «zeruko» hitza «zeru» lexeman eta «-ko» postposizioan banatuko genuke. Hogeita bi postposizio eta kasu marka hartu genituen kontuan: «-ri», «-ei», «-rekin», «-ekin», «-ren», «-en», «-n», «-tik», «-dik», «-rik», «-ra», «-tara», «-rengana», «-engana», «-rantz», «-raino», «-z», «-rako», «-ko», «-entzat», «-tzat» eta «-gatik». Lematizazioaz gain, izen propioak tokenera bihurtuko ditugu, normalean pertsonen izenak baitira, eta, beraz, funtzio berdina dutelako esaldietan. Era berean, zenbakiak tokenera bihurtuko dira [26] laneko lematizatzailea erabili genuen bi ataza hauetarako ere. 6. SAIAKUntzAK EtA EMAItzAK orain arte azaldutako sareak, ikasketa algoritmoa eta euskararen aurreprozesamendua balioztatzeko, openSubtitles [27] corpusaren euskarazko bertsioarekin entrenatu dugu deskribatutako elkarrizketa sistema. Corpus horretatik milioi bat sarrera-irteera bikote atera ditugu, ingelesezko bertsioan baino 420 aldiz gutxiago. Corpusa 5. atalean azaldutako metodologiarekin aurreprozesatu dugu; ondorioz hitz desberdinen kopurua berrehun milatik ehun milara jaitsi da. Normalean egiten den bezala, hitz horietako azpimultzo bat baino ez dugu kontuan hartuko saiakuntzetarako: maiztasun handieneko 15.000 hitzak. Gainontzekoak corpusetik kendu dira. Aurreprozesamenduaren efektua erakusteko, corpus aurreprozesatua zein aurreprozesatu gabearekin entrenatu ditugu sareak. https://doi.org/10.1387/ekaia.20987 337 Euskarazko elkarrizketa sistema automatikoa sare neuronalen bidez kasu bietan, dena den, hiper-parametro berdinak erabiliko ditugu sareen arkitekturan eta baita ikasketa algoritmoan. Hiper-parametro horietatik inportanteenak jarraian aipatzen ditugu. Sare errekurrente guztiak, hau da, sare sortzailearen kodetzailea, deskodetzailea, eta sare diskriminatzailearen bi kodetzaileak, bi LStM geruzaz osatuta daude. Sare sortzailearen geruzek 1.028 zelda dituzte, eta diskriminatzailearenak 128. Adam optimizazio metodoa [28] erabiliko dugu 4. ataleko hiru galera-funtzioak minimizatzeko, 512 tamainako batch-ak erabiliz. Hitzen errepresentazio bektorialak Fastext metodologiarekin hasieratuko dira, eta entrenamenduan zehar optimizatuko dira. Sare sortzailea 50.000 iteraziotan zehar entrenatuko dugu, ikasketa begizta hasi baino lehen. Hori 500 aldiz errepikatu dugu ondoren. Iterazio bakoitzean sare sortzailea zein diskriminatzailea 40 iterazioetan zehar entrenatuko da. [29] lanean adierazten den moduan, ebaluazio automatikoak ez dira komenigarriak elkarrizketa sistemen kalitatea neurtzeko, normalean ez baitago korrelazio nabaririk horien eta pertsonek egindako ebaluazioen artean. Hortaz, entrenatutako sistemen funtzionamendua erakusteko, zenbait sarrerako mezuen aurrean emandako erantzuna erakusten dugu emaitza modura. Erreferentzia gisa, metodologia berdinarekin baina openSubtitles corpusaren ingelesezko bertsioarekin entrenatutako sareak emandako erantzunak ere erakusten ditugu3. Erantzun guztiak 1. taulan ageri dira. 7. OnDORIOAK EtA EtORKIzUnERAKO PLAntEAtzEn DEn nORABIDEA 1. taulan ikusi daitekeen moduan, sare neuronal sortzaile aurkarien bidez euskaraz era nahiko koherente eta zentzudunean hitz egiten duen elkarrizketa sistema automatikoa lortu dugu. Ingelesarekin konparatuz euskaraz dauden baliabideen tamaina askoz txikiagoa izan arren, sare neuronalen bidezko metodologiak erabiltzea badagoela frogatu dugu. Horretarako, euskararen morfologia kontuan hartzea inportantea dela ere erakutsi dugu. Izen, izenordain, adjektibo edo determinanteak lexematan eta postposiziotan banatzea komenigarria da, sareak hala era eraginkorrago batean prozesatzen baitu lengoaia. 1. taulari begira, aurreprozesu horrekin sareak esaldi konplexuagoak sortzeko joera duela esan dezakegu. Gainera, lan honekin proposatu berri dugun [19] eta testuarekin era guztiz diferentzialean lan egin dezakeen sare sortzaile aurkarien arkitektura baliozkotzen dugu, eta elkarrizketa sistema automatikoak euskaraz eraikitzeko aproposa dela egiaztatu. 3 Ingelesez corpusaren tamaina handiagoa denez, sareak ere handiagoak dira, eta iterazio gehiagotan zehar entrenatu dugu. Zehaztasunak [19] erreferentzian ematen dira.
science
addi-3e54b515bff8
addi
cc-by-nc-sa 4.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/44750
Hiriko gune berdeak eta osasuna
Anabitarte Riol, Asier; Lertxundi Manterola, Aitana; Azkona, Kepa; Ibarluzea Maurolagoitia, Jesús María
2020
46 Ekaia, 2020, 37, 45-63 Asier Anabitarte, Jesus Ibarluzea, Kepa Azkona, Aitana Lertxundi 1. SARRERA Landatik hirietara izan den migrazioa, industria iraultzarekin bortizki hasi zena, gaur egun geroz eta hiri jendetsuago eta landa gune hutsagoen emaitza izan da. 1950ean munduko biztanleriaren % 30 hiri guneetan bizi zen; 2018. urtean, ordea, nabarmenki igo zen, eta % 55era iritsi zen. 2020urtean gaude eta pixkat desfasatua geratzen delako. Aurreikuspenen arabera, 2050ean munduko biztanleriaren % 68 hirietan egongo da kontzentratua [1]. Hau horrela izanik, garrantzitsua da hirietan ingurune osasuntsuak sortzea gizakien ongizateari begira [2]. orokorrean, hirietako bizimoduak osasunean eragin negatiboa du. Nahiz eta hiriek osasunerako onurak ere badituzten, hala nola aukera ekonomiko oparoagoak eta osasun zentro eskuragarriagoak. Hiriguneek ingurumen faktoreen arrisku maila, aire kutsadura eta zarata areagotu eta gune naturaletara irisgarritasuna gutxitzen dute [3]. Gune naturalak osasun eta ongizate fisiko, mental eta sozialerako baliabidetzat ulertu behar dira, gune natural batek pertsonen osasuna hobetu baitezake [4]. osasuna sustatuko duten jarduerak garatzeko espazio dira gune naturalak. Gainera, atentzioa berreskuratzeko eta estresa gutxitzeko ahalmena dute: ariketa fisikoa egiteko aukera ere eskaintzen dute. Gizarte integrazioa bultzatu eta naturarekin kontaktuan egoteko aukera ematen dute. Aipatutako faktore guztiak onuragarriak dira osasun eta ongizaterako [4]. Hiriguneek osasunarekin duten harremana ikertzen duen zientzietako bat da ingurumen epidemiologia. Aitzindarietako bat John Snow izan zen, zein epidemiologia modernoaren aitatzat jotzen duten, koleraren epidemiaren aurkikuntzari esker. John Snowren kolera epidemiaren aurkikuntzarekin, alde batetik, ingurumen epidemiologia sortu zen, eta, bestetik, mapak osasunean erabiltzea [5]. Ingurumen epidemiologia epidemiologiak erabili ohi dituen prozesu eta metodologia berdinez baliatzen da, baina, kasu honetan, ingurumen faktoreek sortutako efektuak soilik aztertzen dira [6]. koleraren epidemiaren arrazoia mapa baten laguntzaz aurkitu zuen. Epidemiaren analisi espaziala eginez konturatu zen hildako gehienak iturri intoxikatu baten inguruan kontzentratzen zirela [5]. Egindako mapa proto-GISa dela jo daiteke (GIS: geografia informaziorako sistemak). Gaur egun, osasun publikoan geroz eta garrantzi handiagoa duen tresna da GISa. GISaren sorrera Roger tomlinsonen eskutik dator. GISaren aitatzat ezagutzen da; izan ere, berak sortu zuen lehenengo GISa, kanadako lurren inbentarioa aurrera eraman ahal izateko [7]. GISen garapena dela eta, gune berdeen neurketa objektiboak egiteko adierazle berriak sortu ahal izan dira, osasun berdearen paradigmari erantzuna aurkitzeko asmoz [8]. GISaren bitartez, esposizio ezberdinak eslei dakizkieke pertsonei edota leku edo espazio zehatzei; honela, ingurua osasun arazoekin erlaziona daiteke. https://doi.org/10.1387/ekaia.20910 47 Hiriko gune berdeak eta osasuna Azken urteetan ingurumen epidemiologiak garrantzi handiagoa hartu du GISari esker. tresna honen bitartez, gune berdeei buruz eta hauek osasunean duten eraginei buruz gehiago jakin ahal izan da. Gune berdeak diru sarreren ezberdintasunarekin erlazionatuta egon daitezkeela ikertu da, baita diru sarrera urria dutenek eduki ohi dituzten osasun arazo batzuk hein handiago batean hobetzeko ahalmena dutela ere [9]. Horregatik, M oEren (Munduko osasun Erakundea) gomendioa 5.000 m2-ko gune berde bat etxebizitzatik 300 metro baino hurbilago edukitzea da [10]. Gune berdeez gain, badira ere hiria jasangarriago eta osasuntsuagoak izaten laguntzen duten espazio naturalak, aldaketa klimatikoaren ondorioak leuntzeko ahalmenak ere dituztenak [11, 12]: gune urdinak, berdeak bezala, onuragarriak izan daitezke hiritarren osasunerako [13]. Gune urdinak lurrazaleko ur eremu guztiek osatzen dituzte; izan itsaso, erreka, ibai, laku etab. [14]. Esan beharra dago oraindik gutxi ikertu dela honen inguruan eta, beraz, lan honetan gune berdeei soilik egingo zaie erreferentzia. Aipatutako guneek biztanle sektore ahulenetan (haurrak, haurdunak, edadetuak…) eduki dezaketen eragin positiboa indartsuagoa izan daiteke, nahiz eta ikerketa gehigarriak beharko lirateke baieztapen hau egiaztatzeko [15]. Artikulu honek gune berdeek osasunean duten eragina azaleratzea du helburu, ikerketa ezberdinetan ikusi diren ondorioak aztertuz. Lan hau «Precautionary principle»-aren barnean dagoela esan daiteke. Printzipio hau Europar Batzordeak babesten duen printzipioa da. Lan honetan, aipatutako printzipioaren arriskuen detekzioa eta ikerketa, eta sortutako kalteen berrezartzearen ideiak lantzen dira [16]. 2. GUnE BERDEEn nEURKEtA EtA ESPOSIzIOAREn ESLEIPEnA Gune berdeek osasunean eragina dutela jakin ahal izateko, ezinbestekoa da biztanle bakoitzaren esposizioa neurtzea; honela, geroko analisi estatistikoetan ikusi ahal izango da ea harremanik duen ala ez. Gune berdeak neurtzeko, bi iturri objektibo nagusi daude: batetik, NDVI landaredi indizea erabiltzen dutenak [17-21]; bestetik, lurzoruaren erabileren datu basea erabiltzen dutenak [9, 22, 23], iturri batzuk eta besteak bateraezinak izan gabe. Iturri subjektiboari dagokionez, partaideak gune berdeei buruz duen pertzepzioa aztertzen da galdetegien bidez [24]. Ez dago orokorki onartua dagoen definiziorik; definizio gehienek aipatzen dute, ordea, sarbide publikoa izan behar duela eta aisialdirako erabilera baimendua egotea [10]. Europako Ingurumen Agentziaren (EEA) arabera, hiriko gune berde bat aisialdirako erabilera duen gune publiko berde bat da: esaterako, lorategia, zooa, parkeak edota hirigune inguruan diren gune naturalak eta basoak [25]. NDVI = NIR ! Red NIR+ Red Esan bezala, NDVI indizea banda gorriaren eta infragorri hurbilaren arteko konbinazioaren bitartez sortzen da; –1 eta 1 arteko balioak lortzen dira: 1etik gertu dauden balioek berdetasun maila altuenak adierazten dituzte [27]. NDVIa sortzeko erabiltzen diren sateliteek 30 × 30 metroko erresoluzioa izan ohi dute [20, 28, 29]. Ikerketa gehienek Landsat sateliteetako datuak erabiltzen dituzte [17, 20, 29]; beste ikerketa batzuek MoDIS satelitearen datuak erabiltzen dituzte [30, 31]. Biztanleei NDVIaren esposizioa esleitzeko ikerketa epidemiologikoetan erabiltzen den metodologia zabaldu eta erabiliena Dadvand et al. [17], Dzhambov et al. [19], Dzhambov [18], Gascon et al. [20] eta Grazuleviciene et al. [21] autoreek erabiltzen dutena da: lehenik eta behin, ikerketako partaidea geokodetzen da bere ohiko egoitzan; ondoren, neurri ezberdinetako bufferrak1 kalkulatzen dira etxebizitzaren inguruan. Azkenik, neurri ezberdinetako buffer bakoitzari NDVI indizearen balioaren batezbestekoa esleitzen zaio. ohikoenak diren bufferrak 100, 300 eta 500 metrokoak dira. Lurzoruaren erabileren datu baseek lurzorua erabileraren arabera zatikatzen dute; ondoren, bakoitzari klasifikazio ezberdin bat ematen diote. Lurzoruaren erabileren datu basea sortzen duen herrialdearen edo unitate administratiboaren arabera aldatzen dira klasifikazio horiek, eta bai lurraldea zatikatzeko erabiltzen duten erresoluzioa ere. klasifikazio ezberdinen artean gune berdeei erreferentzia egiten dien bat egotea ohiko da [26]. Gune berdeetarako irisgarritasuna kalkulatzeko, partaideen etxebizitzak abiapuntu harturik sortzen dira 300 metroko bufferrak, MoEren gomendioei jarraituz [10], eta, ondoren, 5.000 m2 baino gehiagoko gune berderik duen kalkulatzen da. Gune berdeak Urban Atlas (https://land.copernicus. eu/local/urban-atlas/urban-atlas-2012) edo tokiko mapa topografikoetatik lortzen dira. Etxebizitzatik gune berdeetara dagoen distantzia ere kalkulatzen da, berriro ere 5.000 m2-tik gorako gune berdeak kontuan hartuz [29]. 1 GISaren funtzio bat. Zehaztutako metroen erradioa duen eragin eremua sortzen duena kokapen baten inguruan. https://doi.org/10.1387/ekaia.20910 49 Hiriko gune berdeak eta osasuna Gune berdeetarako irisgarritasuna, orain arte, distantzia bitartez neurtu da, baina ikerketa berrienak partaideek egiten duten bidea erregistratzen hasi dira, bertako esposizioak esleitu nahiez. Honetarako, ikerketek kokapen sistemak erabili dituzte partaideak nondik ibiltzen diren jakin ahal izateko eta ingurune horien esposizioak kalkulatzeko. Nieuwenhuijsen, M-ek [3] aipatu zuen teknologia berrien erabilerak txikitzen zituela ordura arte esposizioak ebaluatzeko izandako zailtasunak; horietako teknologia bat GNSS (Global Navigation Satellite System) da. kokapen sistemak partaideari bere esposizio erreala esleitzeko aukera ematen du. Hainbat dira, jada, honelako gailuak erabili dituzten ikerketak [32-35]. 2.2. Iturri subjektiboa Partaideek beren ingurua zer-nolako berdea den adierazten dute galdetegi ezberdinen bitartez, eta, ondoren, osasun arazoekin alderatzen. Galdeketak orokorrak izaten dira: aldagai sozioekonomiko eta osasun orokor eta mentalei buruzko galderez gain, bizilekuaren inguruari buruzko galderak ere badaude; hauek dira gune berdeari buruz partaideek duten pertzepzioa ezaugarritzen duten galderak [24, 36]. Honela, hala informazio objektiboa (partaidearen etxebizitza inguruko berdetasun maila, 300 metro inguruan gune berderik duen ala ez, eta gertuena zein distantziatara dagoen) nola partaidearen pertzepzio subjektiboa edukiko ditugu. 3. GUnE BERDE EtA OSASUnAREn ARtEKO BItARtEKARIAK Aldagai bitartekaria mendeko aldagaiaren eta aldagai independentearen artean modu kausal batean aurkitzen den aldagai bat da [37]. Dakigunez, orain arte ez dago emaitza esanguratsurik aldagai bitartekariek eduki dezaketen pisuari dagokionez. Gune berdeekiko esposizioak sortatutako mekanismoen bitartez dira onuragarriak natura espazioak osasunean. 1. irudiaren bitartez ikus dezakegu nola jokatzen duten bitartekari hauek eta zein modutan eragiten diote osasunari. Lau talde nagusitan banatu dira bitartekariak, gune berdeekin duten harremana eta eragiteko modua adierazteko. Bitartekari hauek baitira ondoren osasunean eragin zuzena izango dutenak. 50 Ekaia, 2020, 37, 45-63 Asier Anabitarte, Jesus Ibarluzea, Kepa Azkona, Aitana Lertxundi 1. irudia. Gune berdeek nola eragiten dioten osasunari [36]. 3.1. Ingurumenarekiko esposizioa Gune berdeetarako hiri espazioak handitzeak hiru ingurumen faktoreetan izaten du eragina; batetik, landarediak Co2-a oxigeno bilakatzeko duen ahalmenagatik [38]; bestetik, gune berdeko espazio horietan trafikorik egongo ez dela ziurtatzen delako eta, hortaz, trafikoaren eraginez sortzen diren aire kutsadura eta zarata arazoak ekiditen direlako [39, 40], eta, azkenik, gune berdeek tenperatura eta hezetasuna erregulatzeko duten ahalmenagatik [41]. Prozesu hauei guztiei esker, osasunean arazo asko prebeni daitezke [26]. Aipatutako asoziazioak 1. grafikoan ikus daitezke. 3.2. Jarduera fisikoa Hiriek jarduera fisikoa egiteko aukera urriak eskaintzen dituztenez gero, gune berdeek jarduera horiek garatzeko aukerak sortzen dituzte. Gune berdeak etxebizitzatik gertu edukitzeak ariketa fisikoa egitera bultzatzen du [42]. Fong et al.-ren arabera, berdetasun maila altuagoak edukitzea jarduera fisikoaren handitze batekin erlazionatua dago [43]. Horregatik, MoEk gomendatzen du 5.000 m2-tik gorako gune berde bat edukitzea etxebizitzatik 300 metrora gehienez [10]; 1. grafikoan ikus daiteke nola erlazionatzen diren gune berdeak eta jarduera fisikoa. 3.3. Gizarte kohesioa Hiri eta auzoetan gune berdeak izateak erakargarriago bilakatzen ditu elkarbizitzako guneak [44, 45]; horrek elkartze sozialak errazten ditu [45, 46]. Hortaz, gune berdeek auzoetako giza kohesioa garatzen la- https://doi.org/10.1387/ekaia.20910 51 Hiriko gune berdeak eta osasuna guntzen dute; gainera, gune irekiek itxura erakargarriago dute [47]. Beraz, landarediari esker, atxikimendu handiagoa sortzen da auzoarekiko eta komunitatearekiko [47]; 1. grafikoan atzeman daiteke gune berdeen eta giza kohesioaren arteko harremana. 3.4. Estres mailaren gutxitzea eta atentzioaren berrezartzea Gune berdeek bi teoriaren arabera dute eragin positiboa osasun mentalean. Batetik, estres maila gutxitzen dute; Ulrich-en arabera [48, 49], «Stress Reduction theory-SRt»-k gune berdeek estres maila gutxitzen dutela dio. Gune berde batean egoteak emozio positiboak sortzen ditu: negatiboak blokeatzen dira, eta estres maila gutxitzen da. Hori eboluzioaren oinarrian dauden erantzun biologikoen prozesu bezala azaltzen du Ulrich-ek. Bestetik, «Attention Restoration theory-ARt» dago; horren arabera, atentzioaren neketik suspertzeko balio dute gune berdeek. teoriaren arabera, landarediak eta beste hainbat gune naturalek gure atentzioa esfortzurik gabe mantentzeko ahalmena dute: suspertzeko aukera dira [50, 51]; 1. grafikoaren bitartez, gune berdeen eta osasun mentalaren arteko erlazioak uler daitezke. 4. OSASUn OnDORIOAK EtA EztABAIDA 1. taulan, gune berdeek osasunean dituzten eraginak aztertzen dira, osasun ondorio ezberdinetan sailkatuz eta horietan dauden emaitza esanguratsuenak aipatuz. Sei taldetan sailkatu dira: ugalketa osasuna, jarduera fisikoa, osasun mentala, asma eta alergia, ondorio kardiobaskularrak eta hilkortasuna. Guztira, 17 artikulu aztertu dira gune berdeak osasunean dituen emaitzak azaltzeko. 1. taulan gune berdearen eta osasunaren artean dauden emaitza esanguratsuenak aipatuak dira, nahiz eta taulan osasun fisiko eta mentalaren eta gune berdeen arteko asoziazioen emaitzak ikusi, kontuan hartu behar da ez dela asoziaziorik ikusi artikulu guztietan; artikulu hau dibulgaziozkoa izanik, emaitza esanguratsuenak hartu dira soilik kontuan. https://doi.org/10.1387/ekaia.20910 57 Hiriko gune berdeak eta osasuna Gune berdeek osasunari eragiteko duten ahalmenaren arrazoietako bat bitartekarien zeregina da. Bitartekarien bitartez, gune berdeek eragin positiboa izan dezakete osasunean; bai faktore negatiboren bat gutxitzen dutelako, bai faktore positiboren bat indartzen dutelako. Bitartekari garrantzitsuenetako bat berrezarpenaren gaitasuna da: gizakiak naturarekin eboluzioan zehar eduki duen harremanarengatik, gizakion mekanismo asko hobetu dira, eta, ondorioz, osasun mental eta fisiko hobe batera eramanez [48]. Lan honetan aztertu diren bitartekarien artean jarduera fisikoa eta aire kutsadura izan dira gehien aipatu direnak; 8. eta 7. artikuluetan aipatu dira, hurrenez hurren. Bigarren maila batean, zarata, giza kohesioa eta depresioa aztertu dira: 3 aldiz aipatu da giza kohesioa; 2 aldiz zarata, eta behin depresioa. Emaitza esanguratsuenak eduki dituzten bitartekari aztertuen artean, jarduera fisikoak eta aire kutsadurak jarraitzen dute izaten gune berde eta osasun mental nahiz fisikoaren artean bitartekaritza handiena dutenak. Jarduera fisikoaren kasuan, 5 artikulutan ikus daiteke eragina duela gune berde eta osasunaren hobetzearen arteko harremanean. Aldiz, aire kutsadura 4 artikulutan agertu da bitartekari esanguratsu bezala. Giza kohesioa eta depresioa izan dira beste bitartekari esanguratsuak, artikulu bakarrean baina. Hortaz, esan daiteke aire kutsadura eta jarduera fisikoa direla bitartekari indartsuenak; nolanahi ere, ikertzen jarraitzeko beharra ikusi da. Izan ere, aztertutako artikulu guztietatik 7 artikulutan ez da bitartekarien papera aztertu; gune berdeen eta osasun-hobekuntzaren arteko kausa zuzena ikertu dute soilik Bitartekariei buruzko emaitzak ez dira oso esanguratsuak, eta, beraz, ezin daiteke ziurtasunez esan hauek zer pisu izan dezaketen gune berdearen eta osasun mental nahiz fisikoaren artean. Gehiago ikertu beharko litzateke maila ezberdineko bitartekariak daudela aipatzekotan. Gune berdeek osasunean duten eragina geroz eta esanguratsuagoa dela ikusten da, eta geroz eta ikerketa gehiagok baieztatzen dute hori. Hala ere, zehaztasun handiago batekin baieztatu ahal izateko, garrantzitsua da ikertzen jarraitzea eta esposizioen neurketa metodologiak hobetzen jarraitzea, analisi eta ikerketa hobeak lortzeko helburuarekin. Metodologia hobe bat garatzeko, Robinsonek [29] erabilitakoa izango litzateke osoenetako bat: pertsona batek hiri batean jaso ditzakeen eta hipotesiarekin erlazionatuta dauden aldagai guztiak jasotzea eta batera aztertzea litzateke. Lehenago esan bezala, aldagai bakoitzaren eragina eta eragiteko modua ulertzeko metodologia zuzenena Robinsonek garatutakoa litzateke, eta honela, bide batez, bitartekarien papera eta pisua aztertu ahal izango lirateke. Gero eta ugariagoak dira, azkenaldian, hirietan jasan daitezkeen esposizioak banan-banan aztertu beharrean guztiak elkarrekin aztertzen dituzten ikerketak; esposizio guztiak elkarrekin aztertzeari «urban exposome» deritzote. Azkenik, zenbat eta ebidentzia zientifiko gehiago dauden alor honetan, orduan eta argiago geratzen da hiri guneetan garrantzitsuak direla gune
science
addi-09040f500de5
addi
cc-by-nc-sa 4.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/44751
Ikerketa metabolomikoak haurretan gertatzen den giltzurrun gutxiegitasun kronikoaren diagnostikorako biomarkatzaile berrien identifikazioan
Benito, Sandra; Unceta Zaballa, Nora ; Sánchez, Alicia; Gomez, Alberto; Goicolea Altuna, María Aranzazu ; Barrio Díez-Caballero, Ramón José
2020
ERROR: type should be string, got "https://doi.org/10.1387/ekaia.20859 67 Ikerketa metabolomikoak haurretan gertatzen den giltzurrun gutxiegitasun kronikoaren diagnostikorako biomarkatzaile berrien identifikazioan koak diren substantziak oso azkar pasatuko lirateke giltzurrun tubuluetan zehar, eta birxurgapena ez litzateke behar beste gertatuko; ondorioz, substantzia horiek galtzen dira gernuaren bidez. IGt baxua balitz, berriz, iragazitako gehiena birxurgatuko litzateke, eta, ondorioz, zenbait hondakin produktu ez lirateke era egokian iraitziko [6]. Gaur egun, IGt giltzurrunen funtzioaren adierazle nagusia da, GGk diagnostikatzeko zein GGk fasea zehazteko [7]. IGt zuzenean neurtzeko ez dago modu erraz eta praktikorik; beraz, normalean estimatutako neurketa egiten da, serumean dagoen kreatinina erabiliz biomarkatzaile klasiko gisa. ordea, kreatinina aparteko biomarkatzaile izatetik urrun dago; izan ere, beraren sentikortasuna nahiko mugatua da, eta, nefronen (giltzurrunen unitate funtzionalen) funtzioaren galera handia den arte ez du kalterik detektatzen. Horrez gain, faktore anitzek eragiten dute kreatininaren gorputzeko kontzentrazio aldaketan: masa muskularrak, dietak, hidratazio egoerak edo adinak, besteak beste. Horregatik guztiagatik, GGk pediatrikoan diagnostikoa egitea edo gaixotasunaren bilakaerari jarraitzea ahalbidetzen duten biomarkatzaile berrien identifikazioa beharrezkoa da, haurretan gaixotasun horren fisiopatologia eta bilakaera sakon ulertzeko eta diagnostiko goiztiarra hobetzeko [8]. 2. IKERKEtA MEtABOLOMIKOAK GGK PEDIAtRIKOAn teknologia «omiko»en agerpenak ekarri du ikerketa biomedikoaren iraultza; izan ere, gaixotasun ezberdinetarako biomarkatzaile berrien aurkikuntza bizkortu du. teknologia «omiko»en artean genomika, transkriptomika eta metabolomika barne hartzen dira (1. irudia) [9]. Metabolomika da lagin biologikoen metaboloma edo profil metabolikoen azterketa sistematikoa. 1500 Da azpitik dauden molekula txikien ikerketan datza, eta haren helburu nagusia da biomarkatzaileak bilatzea eta identifikatzea [10]. Lagin biologiko horiek era askotakoak izan daitezke, hala nola fluidoak, ehunak edo zelulen kultiboak. Aztergai den taldearen eta kontrol-talde baten arteko profil metabolikoen konparazioan oinarrituta, egoera biologiko batekin erlazionatzen diren zenbait metabolitoren kontzentrazioen aldaketa, igoera edo jaitsiera identifika daiteke. Hortaz, kontzentrazio igoera edo jaitsiera horiek gaixotasun jakinen diagnostikorako erabil daitezke, eta metabolito horietako batzuk biomarkatzaile berri bilaka daitezke. Izan ere, metabolitoak dira zelulen prozesu erregulatzaileen azken erantzuna, eta era askotako konposatuak izan daitezke, hala nola aminoazidoak eta amina biogenikoak, peptido txikiak, karbohidratoak, lipidoak, azido nukleikoak, bitaminak, azido organikoak edo metabolismo energetikoaren metabolitoak [11].\n72 Ekaia, 2020, 37, 65-81 Sandra Benito, Nora Unceta, Alicia Sánchez-Ortega, Alberto Gómez-Caballero, M. Aránzazu Goicolea, Ramón J. Barrio Metodo honen garapenerako zenbait zailtasun gainditu behar izan dira, hala nola zenbait aminoazidoren polaritatea edo aminoazidoetako batzuen oxidatzeko joera. Izan ere, aipatutako metabolitoetako batzuk oso txikiak eta polarrak izanik, likido-kromatografia bidez analizatu ahal izateko, azido perfluoroheptanoikoa gehitu behar izan zaio fase mugikorrari, analito horien atxikipena gerta dadin. Horrez gain, aminoazidoetako batzuk aminotiolak direnez gero, ditiotreitol agente erreduktorea erabili behar izan da aminoazido horien kuantifikazio totala ahalbidetzeko. Laginen tratamendua, metabolito ezagun hauen analisira bideratzen denez, oso espezifikoa da. Hala, bada, ondorengo urratsak definitu dira. Lehenik eta behin, 50 µL plasma lagin izanik, 10 µL barne-estandar gehitzen zaizkio lagin tratamenduan gerta daitezkeen aldaketak zuzentzeko eta 50 µL ditiotreitol 77.000 mg L–1 gaineratzen zaizkio. Nahasketa hori 15 minutuz inkubatu eta gero, 150 µL azetonitrilo gehitzen zaizkio, eta zentrifugatzen dira. Azkenik, gainjalkina hartu, nitrogeno korrontean lurrundu eta geratutako hondakina formiato amoniko disoluzio batean disolbatzen da. Metodo analitikoa behin balioztatu denean, GGk duten 3-18 urte bitarteko 32 haurren eta 6-19 urteko 24 haur osasuntsuren plasman aplikatu da. Garatutako LC-QtoF metodo analitikoa plasma lagin horien analisian aplikatu da. 3. irudian kromatograma bat irudikatu da adibide gisa. 3. irudia. GGk duen paziente pediatriko baten plasma lagin baten kromatograma garatutako LC-QtoF-MS metodo analitikoarekin. Metabolito bakoitzaren kontzentrazio-datuekin, aldagai bakarreko analisi estatistikoa eta aldagai anitzeko analisi estatistikoa gauzatu dira, metabolito horietako bakoitza biomarkatzaile gisa erabiltzeko esanguratsua izan daitekeen jakiteko asmoz. Aldagai bakarreko analisiak haur gaixo eta osasuntsuen arteko ezberdintasunak azaleratu ditu honako metabolito hauei dagokienez: glizina, zitrulina, kreatinina, dimetilarginina asimetrikoa, dimetilarginina simetrikoa eta dimetilglizina.\nhttps://doi.org/10.1387/ekaia.20859 73 Ikerketa metabolomikoak haurretan gertatzen den giltzurrun gutxiegitasun kronikoaren diagnostikorako biomarkatzaile berrien identifikazioan Aldagai anitzeko analisiak, ordea, GGk zuten pazienteen plasman zenbait metabolitoren kontzentrazioa altuagoa zela erakutsi du; zitrulinaren, S-adenosilmetioninaren eta dimetilarginina simetrikoaren kontzentrazioak, hain zuzen. Hortaz, biomarkatzaile berri posibletzat hartu dira, kreatininarekin batera (4a. irudia). Izan ere, karratu minimoen erregresio linealean eta be reiz kun tzaanalisian (PLS-DA) oinarrituz, proposatzen diren biomarkatzaile horiek kasuen % 89tan gai izango lirateke gaixotasunaren lehen faseetan dauden haur gaixo eta osasuntsuak bereizteko; kreatininak bakarrik, aldiz, kasuen % 71tan egingo luke pazienteen sailkapen zuzena. Gainera, analito horien kontzentrazioaren eta gaixotasunaren fasearen artean mailaketa bat aurkitu izan da. Horrez gain, gaixotasunaren fasea kontuan izaten ez bada, 4 metabolito horiek kontrolen eta GGk duten haurren arteko sailkapena kasuen % 10etan hobetzen dute, kreatininaren erabilerarekin alderatuz (4b. irudia) [13]. 4. irudia. osagai nagusien analisia 4 metabolitoekin ahalbidetzen duen bi populazioen sailkapena, bai GGk goiztiarra (4a irudia) bai GGk edozein fasetan duten paziente pediatrikoak eta kontrolak alderatuta (4b irudia). Arrazoi horiek direla eta, egileek ikerketa honetan aurkitu diren hiru metabolito berri horiek, kreatininarekin batera baheketa frogetan erabiltzen diren ekuazioetan sartzea proposatzen dute. Horrela, nefrologoek egin ohi duten gaixotasunaren diagnostikoa familiako medikuak aurreikus lezake, pazienteak duen GGk fasea iragarri ahal izateko mediku espezialistarenera bidali aurretik. 2.2. Metabolomika ez-bideratua (untargeted metabolomics) Metabolomika ez-bideratuaren helburua da jatorri desberdinetako lagin taldeen artean ahalik eta metabolito gehienak konparatzea, aldez aurretik hautaketarik egin gabe, esanguratsuak diren metabolitoak soilik identifikatzeko. oro har, erresonantzia magnetiko nuklearra eta masa espektrometriaren aplikazioan oinarritzen dira, nahiz eta joera masa espektrometriaren aldekoa den; izan ere, masa espektrometria sentikortasun handiko teknika analitikoa da\n74 Ekaia, 2020, 37, 65-81 Sandra Benito, Nora Unceta, Alicia Sánchez-Ortega, Alberto Gómez-Caballero, M. Aránzazu Goicolea, Ramón J. Barrio kontzentrazio ezberdinetan dauden metabolito esanguratsuak identifikatzeko [20]. Masa espektrometrian oinarritutako ekipamendu analitiko ezberdinen artean goraipatu beharra dago bereizmen altuko masa espektrometriaren garrantzia (QtoF erako ekipoak, kasu); izan ere, horiek baino ez dute ezezagunak diren konposatu berriak identifikatzeko era ematen. Metabolomika ez bideratuan lan-fluxu jakin bati jarraitzen zaio: laginketa eta laginen prestaketa, laginen analisia, datuen aurreprozesatzea (zarata ezabatzeko, kromatogramaren tontorrak detektatu eta lerrokatzeko), eta, azkenik, datuen analisi estatistiko eta kimiometrikoa egiten da (5. irudia). Behin adierazgarriak diren metabolitoak ezagututa, horien identitatea datu-baseetan aztertuko da, eta, azkenik, izangaien patroiak analizatuko dira, eta lagineko entitateen atxikipen denbora, masa zehatza eta MS/ MS, espektroarekin konparatuko dira. kasu honetan, bai laginen prestaketa bai laginen analisia ahalik eta metabolito seinale gehien lortzera bideratzen dira, eta, hori dela eta, prozedura ahalik eta sinpleenak erabiltzen dira metabolomika ez-bideratuan. 5. irudia. Metabolomika metodo ez-bideratuek jarraitu ohi duten lan-fluxua. Zenbait ikerketa metabolomiko ez-bideratu egin izan dira nefrologia pediatrikoaren esparruan, eta gehiengoak gernua erabili du matrize biologiko gisa, bihotzeko ebakuntzaren ondoriozko giltzurrun gutxiegitasun akutua [21], nefrouropatiak [22] edo xantinuria klasikoa dituzten haur eta hel-\nhttps://doi.org/10.1387/ekaia.20859 77 Ikerketa metabolomikoak haurretan gertatzen den giltzurrun gutxiegitasun kronikoaren diagnostikorako biomarkatzaile berrien identifikazioan 3. EMAItzEn IntERPREtAzIO BIOLOGIKOA GGk duten paziente pediatrikoen eta adin bereko kontrolen plasma profilak metabolomika bideratuaren bidez ikertu ondoren, kreatinina biomarkatzaile klasikoaz gain, zitrulina, dimetilarginina simetrikoa eta S-adenosilmetionina proposatu dira biomarkatzaile berri gisa. Aldiz, metabolomika ez-bideratuaren bidez n-butirilkarnitina, cis-4-dezenoilkarnitina, bilirrubina eta esfingosina-1-fosfatoa identifikatu dira biomarkatzaile berri gisa. Proposatutako zazpi biomarkatzaile berri horiek literatura zientifikoarekin alderatu dira metabolitoen kontzentrazio igoerak edo jaitsierak azal dezaketen interpretazio biologikoak aurkitzeko asmoz. Andrade eta lankideen arabera, zitrulinaren handitzea gaixotasunarekin erlazioa duen arginina/glizina amidinotransferasa entzimen aktibitate baxuak azaldu lezake [17]. Dimetilarginina simetrikoari dagokionez, metabolito hori batez ere gernuaren bidez iraizten da, eta, hortaz, plasmako dimetilarginina simetrikoaren pilaketa iraizketa urriaren ondorio izan liteke [27]. Bestalde, giltzurrunek paper garrantzitsua dute homozisteina eta antzeko aminotiolen metabolismoan. Valli eta lankideen ikerketen arabera, S-adenosilmetioninak homozisteinaren mailarekiko dependentzia du, eta nahiz eta homozisteinaren eta IGtaren artean korrelaziorik ez aurkitu, S-adenosilmetioninaren eta IGtaren artean erlazioa dago [28]. Calvani eta lankideek egindako ikerketen arabera, plasman n-butirilkarnitina eta cis-4-dezenoilkarnitina bezalako azilkarnitinak metatzea esterifikatutako karnitina frakzioaren giltzurrun iraizketaren gutxitzearekin erlazionatuta egongo litzateke [29]. Sirolli eta lankideek hemodialisiarekin denbora luzez tratamenduan dauden eta GGkt duten paziente helduetan karnitina askeen mailaren gutxitzea eta azilkarnitinen handitzea ikusi dute plasman, eta identifikatutako azilkarnitinen artean butirilkarnitina dago (isomeroen arteko bereizketarik egin ez bazen ere) [30]. Esfingosina-1-fosfatoa seinalizazio lanetan aritzen den esfingolipidoa da, zenbait bide metaboliko erregulatzailetan parte hartzen duena eta prozesu fisiopatologiko ezberdinetan paper garrantzitsua duena (arteriosklerosian, minbizian, diabetean eta osteoporosian, kasu) [31]. Esfingosina-1- fosfatoaren 1 hartzailearen (S1P1R) aktibazioak arratoietan giltzurrunaren hantura blokeatzen duela ikusi da, eta badirudi nefropatia diabetikoa arin lezakeela [32]. Horrez gain, GGk gaixotasunerako biomarkatzaile gisa beste ikertzaile batzuek proposatu duten TGF-β1 askapenak ere esfingosina-1-fosfatoaren sorrera susta dezakeela ikusi da [33]. Azkenik, gaixotasunaren izaeragatik metabolitoen pilaketa espero bada ere, bilirrubina biomarkatzaile berri guztien artean gaixoetan gutxituta agertu den bakarra da. Emaitza horiek Sakoh eta lankideek GGkt duten helduetan egindako ikerketarekin bat datoz, zeinetan bilirrubina maila gu-"
science
addi-a97c387a09c0
addi
cc-by-nc-sa 4.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/44752
Gibel gantzatsu ez alkoholikoa, XXI. mendeko osasun-arazoa
Eseberri Barace, Itziar ; Milton Laskibar, Iñaki; Aguirre López, Leixuri ; Fernández Quintela, Alfredo ; Portillo Baquedano, María Puy
2020
ERROR: type should be string, got "https://doi.org/10.1387/ekaia.20834 13 Gibel gantzatsu ez-alkoholikoa, xxi. mendeko osasun-arazoa gibelera sartzen diren gehiegizko gantz-azido askeen (GAA) (gantz-ehuneko gehiegizko lipolisitik datozenak) pilaketa gertatzen baita [12]. Hori dela eta, GGEA sindrome metabolikoaren adierazpen hepatikoa dela esan daiteke [8, 13, 14]. Horrez gain, GGEAk badu erlazioa nutrizio parenteralarekin, ahuleziarekin, zain-barneko glukosa tratamenduarekin, kirurgia abdominalarekin, zenbait drogaren kontsumoarekin eta zenbait konposatu kimikorekin kontaktuan egotearekin ere [15]. 2. PREBALEntzIA Mundu-mailako populazioaren %25 inguruk GGEA pairatzen duela uste da [16]. Hala eta guztiz ere, kontuan hartzekoa da prebalentzia zehazteko dagoen zailtasuna, gaixotasuna oro har asintomatikoa delako eta diagnosi fidagarria egiteko biopsia baten beharra dagoelako. Biopsia egiteko bete behar diren baldintzen inguruan adostasunik ez dagoenez, zaila izaten da gaixotasuna detektatzea [17]. GGEAren prebalentzia obesitatearen eta 2 motako diabetes mellitus-aren prebalentziekin batera handitu da. Horretaz gain, nabarmentzekoa da gaixotasun hau ez dela soilik helduetan gertatzen, baizik adintarte guztietan. Gauzak horrela, zenbait ikerketak ondorioztatu dutenaren arabera, obesitatea pairatzen duten banakoen %74-80k gibel gantzatsua dauka [1, 12, 18]. 3 EtIOPAtOGEnIA Gaixotasunaren jatorriari edo kausari dagokionez, oro har gibel gantzatsua gaixotasun asintomatikoa izaten da, eta konplikazio gutxi eman ohi ditu. Gainera, gaixotasun onbera da, eta itzulgarria izan daiteke neurri egokiak hartzen badira. Hala ere, kontuan hartu behar da gaixotasunak aurrera egin ahala izaten diren zenbait gertaerak (oxidazio-estresa, hantura, fibrosia eta lipidoen peroxidazioa, kasurako) gaixotasunaren larritasuna handiagotzen dutela (1. irudia) [19]. Gibel gantzatsuaren garapenak hurrenkera zehatz bati jarraitzen dio: hasteko, hepatozitoen (gibeleko zelulak) zitoplasman gantza metatu egiten da. Hepatozitoen gehiegizko gantz-metaketa hori hainbat faktorek eragin dezakete, baina nagusia intsulinarekiko erresistentzia da, zeina maiz obesitatearekin eta gainpisuarekin batera gertatzen baita, aurretik aipatu moduan. Intsulinarekiko erresistentzia dagoenean, intsulinak gantz-ehun zuriko lipolisia erregulatzeko duen gaitasuna galtzen du. ondorioz, lipolisia areagotua dago, eta odolera askatzen den GAA kopurua handiagotzen da. odoleko GAA hauek gibeleraino heltzen dira non tG-ak sintetizatzeko\n14 Ekaia, 2020, 37, 11-24 Itziar Eseberri, Iñaki Milton-Laskibar, Leixuri Aguirre, Alfredo Fernández-Quintela, María Puy Portillo erabiliko diren [8,19,20]. Bestalde, egoera honetan gibeleko gantz-azidoen (GA) oxidazioa murriztua dago, lipidoen de novo sintesia (de novo lipogenesia) handiagotua eta gibeletik odolera egiten den lipidoen isurketa murriztua (B-100 apolipoproteinaren sintesi baxuagoagatik) (2. irudia). Hori guztia dela eta, gibelean gero eta gantz gehiago metatzen da, eta gibel gantzatsua garatu daiteke [20, 21]. 2. irudia. Intsulinarekiko erresistentziak gantz-ehun zurian (GEZ) eragiten duen lipolisiaren handitzeak GGEAn duen eragina azaltzeko proposatutako irudia. GGA: gantz-azido askeak; HSL: hormonekiko sentikorra den lipasa; GEZ: g antzehun zuria; tG: triglizeridoak; VLDL: oso dentsitate baxuko lipoproteinak. Gantz-metaketa hau gibel gantzatsuan bilakatzea hainbat faktoreren menpekoa da, hala nola oxidazio-estresa edo lipidoen peroxidazioa. Horiek ez badira gertatzen, gaixotasuna bere horretan mantenduko da, eta onbera eta itzulgarria izango da. Aldiz, estimulu horien presentziak hantura, fibrosia eta zelulen heriotza eragingo dituzte, gaixotasunak aurrera egingo duelarik osasunerako larriagoak diren egoeretara (esteato-hepatitisa, zirrosia eta gibel-minbizia) [4]. 4. DIAGnOStIKOA Lehen aipatu bezala, sarritan GGEAk ez du sintomarik azaleratzen, eta diagnosia zaildu egingo du. Hori dela eta, kasu askotan gaixotasun hau antzematen da beste gibel-asaldura batzuk aztertzeko egiten diren proben emaitzen ondorioz, nahigabeko diagnosia hain zuzen [22]. Hala ere, badira GGEAren diagnostikorako espezifikoak diren metodoak ere (1. taula).\nhttps://doi.org/10.1387/ekaia.20834 15 Gibel gantzatsu ez-alkoholikoa, xxi. mendeko osasun-arazoa 1. taula. GGEAren diagnostikorako baliabideak. Ebaluazio klinikoa — Miaketa fisiko eta antropometrikoa — Gehiegizko alkohol kontsumorik ez dagoela ziurtatzea — Gibel-gaixotasunaren beste kausa batzuk baztertzea Markatzaile serikoak eta indize biokimikoak — Proba biokimikoak — Markatzaile biologikoak eta hantura edo fibrosiaren markatzaileak Irudi probak — Ekografia abdominala, erresonantzia magnetikoa — ordenagailu bidezko tomografia axiala — Erresonantzia magnetikoa Gibel-biopsia 4.1. Ebaluazio klinikoa — Miaketa fisiko eta antropometrikoa: GGEA pairatzen duten paziente gehienek ez dute sintomarik adierazten diagnostikoan (%50-70), edo zehatzak ez diren sintomak azaltzen dituzte, astenia edo ondoez orokorra, adibidez. Miaketa fisikoan, ohikoa da gibelaren handitzea (hepatomegalia) edo gibelaren gaixotasun larrien adierazleak antzematea [23]. — Gehiegizko alkohol kontsumorik ez dagoela ziurtatzea: gehiegizko alkohol kontsumorik egiten ez dela baieztatzea ezinbestekoa da GGEA diagnostikatzeko orduan. Horretarako, galdetegiak erabiltzen dira, bai pazienteari zein pazientearen familia edo lagunei galdeketak egiteko. Izan ere, ezin daiteke GGEA diagnostikatu pazienteek alkohol gehiegi kontsumitzen badute (>20 g/egun emakumezkoetan eta >30g/egun gizonezkoetan). Zenbait kasutan, pazientearekin edo familiarekin komunikazioa murriztua dagoenean, alkoholismoa adieraz dezaketen parametro analitikoetan oinarritu beharra dago. Gaur egun, alkoholismo kronikoa detektatzeko metodorik sentikor eta fidagarriena transferrinaren analisian oinarritzen da [23, 24]. — Gibel-gaixotasunaren beste kausa batzuk baztertzea: beste zenbait analisi ere egin behar dira (indize biokimikoak eta immunoserologikoak) beste etiologia batzuk baztertzeko (birikoak, autoimmuneak, metabolikoak edo toxikoak).\n16 Ekaia, 2020, 37, 11-24 Itziar Eseberri, Iñaki Milton-Laskibar, Leixuri Aguirre, Alfredo Fernández-Quintela, María Puy Portillo 4.2. Markatzaile serikoak eta indize biokimikoak — Proba biokimikoak: GGEAren diagnosirako hainbat proba biokimiko egiten dira, zeinetan odoleko adierazle ezberdinen mailak neurtzen baitira, hala nola transaminasak (alanina aminotransferasa (ALt) eta aspartato aminotransferasa (ASt)), bilirrubina, albumina edo ferritina. Hala ere, esan beharra dago datu hauek ez direla GGEA diagnostikatzeko espezifikoak [25]. — Markatzaile biologikoak eta hanturaren edo fibrosiaren markatzaileak: esteatosia eta fibrosia diagnostikatzeko, hainbat proba ez-inbasibo erabiltzen dira, betiere biopsia saihesteko. Esate baterako, C proteina erreaktiboa (CPR) gaixotasunaren fase akutuko adierazle bat da, honen odoleko mailaren neurketa GGEA diagnostikatzeko oso erabilgarria delarik [25]. 4.3. Irudi-probak  Ekografia abdominala: ekografia abdominala GGEA diagnostikatzeko lehen aukera izaten da. teknika honek %60-94 sentikortasunarekin adierazten du esteatosiaren presentzia, nahiz eta sentikortasun hori modu esanguratsuan murrizten den esteatosi maila %30 baino baxuagoa denean [25].  ordenagailu bidezko tomografia axiala: larruazalpeko gantz-ehunaren loditasuna eta gibeleko gantza neurtzeko erabiltzen da. Haren erabilera eskasa da: izan ere, mugak ditu fibrosi-mailak neurtzeko orduan. Bestalde, erradiazioa erabiltzen denez, eragozpenak izan daitezke teknika hau zenbait pazienterekin erabiltzean (haurdun dauden emakumeak, kasurako).  Erresonantzia magnetikoa: gaixotasunaren ebaluazio zehatz eta azkarra egiteko aproposa da, eta %88 inguruko sentikortasuna du [25-27]. 4.4. Gibel-biopsia — GGEA diagnostikatzeko gehien erabiltzen den proba da. Izan ere, pazienteen egoeraren sailkapena egitea ahalbidetzen du, bai hanturaedo fibrosi-mailaren arabera, bai eta zirrosia garatzeko duten arriskuaren arabera. Bestalde, metodo inbasiboa den aldetik, haren erabilpenak eragozpenak aurkezten ditu. Hala eta guztiz ere, gaur egun gehien erabiltzen den diagnosi-proba da, egundaino ez delako garatu biopsiak eskaintzen duen zehaztasun-mailara iristen den probarik [28].\nhttps://doi.org/10.1387/ekaia.20834 17 Gibel gantzatsu ez-alkoholikoa, xxi. mendeko osasun-arazoa 5. tRAtAMEnDUA Nahiz eta GGEA prebalentzia handiko osasun-arazoa izan, gaur egun ez dago oraindik tratamendu estandarizaturik. Gainera, horri paziente bakoitzaren kasuan tratamendu egokienari edo tratamendua bera hasteko momentu egokienari buruzko akordiorik ez dagoela gehitu behar zaio. ondorengo lerroetan, GGEAren tratamendu nahiz hobekuntzarako erabili ohi diren esku-hartzeak biltzen dira. 5.1. Farmakologikoa GGEAren tratamendu farmakologikoa, intsulinarekiko erresistentzia tratatu eta gorputz-pisuaren galera eragiteko farmakoen erabileran oinarritzen da. Izan ere, lehen aipatu bezala, GGEA obesitatearekin eta intsulinarekiko erresistentziarekin lotura estua duen osasun-arazoa da. Bestalde, kontuan izan behar da GGEAren barruan gaixotasunak larritasun aldakorra izan dezakeela, eta ondorioz, tratamendua ere ezberdina izango dela. Egundaino farmakoekin egin diren frogetan, gibeleko lipidoen metabolismoan eta intsulinarekiko erresistentzian/2 motako diabetesean eragiten dutenak izan dira gehien erabili direnak. Haietako bat metformina da (2 motako diabetesaren tratamenduan maiz erabilia), zeinak gibeleko lipidoen katabolismoa bideratzen baitu, AMP proteina kinasaren (AMPk) aktibazioa tarteko. GGEAn eragin onuragarriak izan dezakeen beste farmako talde bat tiazolinedionena (tZD) da. Hauek, peroxisomen ugalketak aktibatutako γ hartzailea (PPARγ) aktibatzen dute gantz-ehunean, zeinek glukosa eta lipidoen metabolismoan, hanturan eta intsulinaren sentikortasunean eragiten baitute, besteak beste. Glukagoiaren antzeko 1 peptidoaren (GLP-1) hartzaileen agonistek AMPkk erregulatutako bide metabolikoak aktibatzen dituzte, autofagia (baraualdian edo beste estimulupean zelulek haien organuluen kontura egindako ezohiko elikadura) bideratzen dute, erretikulu endoplasmikoaren estresak eragindako apoptosia murrizten dute eta intsulinarekiko sentikortasuna handiagotu. Estatinak (hiperkolesterolemiaren tratamenduan erabiltzen diren farmakoak) ere proposatu dira GGEAren tratamendu farmakologikorako. Izan ere, botika hauek eragiten duten li pi domurriz ke tak gibeleko entzimen mailen jaitsiera eragin dezakeela uste da. Zoritxarrez, gaur egun oraindik ez dago akordiorik GGEAren tratamendu farmakologiko egoki baten inguruan. Hori lortzeko, ezinbestekotzat jotzen da espresuki osasun-arazo honen tratamendua aurkitzeko diseinatutako ikerketak burutzea [29, 30]. 5.2. Dietetikoa GGEAren tratamendu dietetikoari dagokionez, energia murrizketa (EM) da gehien erabili dena eta emaitza onuragarrienak eragiten dituena.\nhttps://doi.org/10.1387/ekaia.20834 19 Gibel gantzatsu ez-alkoholikoa, xxi. mendeko osasun-arazoa konposatu fenolikoak landare-jatorriko elikagaietan aurkitzen diren molekula bioaktiboak dira, zeintzuei osasunerako efektu onuragarri asko esleitu baitzaizkie. Zehazki, polifenolek gibel-babes efektua izan dezaketela ikusi da, GA-en oxidazioaren handitzea, intsulinarekiko erresistentziaren modulazioa eta oxidazio-estresa eta hantura kontrolatzeko duten gaitasunaren harira. kontuan eduki beharra dago aipatutako faktore patogeniko hauek erabakigarriak direla gantz-akumulazio arin batetik esteato-hepatitis ez-alkoholiko batera igarotzeko [39]. Polifenolek izan dezaketen gibel-babes efektuaren mekanismo molekularrak ezartzeko, oso erabilgarriak izan dira hepatozitoen kultiboekin eta laborategiko animaliekin eginiko ikerketak, hala nola gizakiekin egin diren entsegu klinikoak, azken hauek gutxi izan badira ere [40]. oro har, konposatu fenolikoek gibel-mailan eragindako hobekuntzak hepatozitoetan, makrofagoetan eta gibeleko izar-itxurako zeluletan ezarri dira [41] (3. irudia). Hepatozitoetan GA-en oxidazioaren suspertzea ikusi da, ikerketa askotan konposatu fenolikoek karnitina 1 palmitoiltranferasa (CPT-1) eta PPARα geneen espresioa erregulatu egiten dutela ikusi izan delako. PPARα transkripzio faktoreak GA-en oxidazioan jarduten duten hainbat entzimaren aktibitatea handitzen du, eta CPt-1 entzimak GA-k mitokondriaren barnera garraiatzen ditu, han gertatzen baita euren oxidazioa. Bestetik, de novo lipogenesiaren murrizketa eragiten dute, bide metaboliko horretan garrantzitsuak diren entzimen jarduera murriztuz. Horrez gain, intsulinaren eta AMPkren seinaleztapenean ere eragiten dute, azken batean GA-en oxidazioa eta de novo lipogenesia erregulatuko duten ezinbesteko bide metabolikoak. Bestetik, makrofagoen gain eginiko erregulazioari esker, konposatu fenolikoek hantura eragiten duten adipokinen jarioa, gantz-ehuneko zelulek askaturiko molekulena alegia, eta oxidazio-estresa murriztu egiten dute, lehen aipatu bezala gaixotasunaren arriskua handitzen duten bi faktore garrantzitsu horiek kontrolpean mantenduta. Gibeleko izar-itxurako zelulak modu inaktiboan aurkitu daitezke bizitza osoan zehar, baina gibel-kaltea agertutakoan aktibatu egiten dira, kontrolik gabe kolagenoa eratu eta zelulen arteko tartera jariatuko dutelarik, egoera patologikoa larrituz. oxidazio-estresak zelula hauen aktibazioan rol garrantzitsua duela ikusi den aldetik [42, 43], polifenolek oxidazio-estresa murriztuta zelula hauen aktibazioa geldituko dutela postula daiteke. Azken urteotan egin diren entsegu klinikoek erresberatrola erabili dute dosi eta tratamendu-iraupen ezberdinetan (500 mg, 600 mg edo 3.000 mg-ko gehigarriak; 4, 8 eta 12 aste eta 6 hilabete) [44-46], edo bi landareen erauzkinetako polifenol nahasketak, 150 eta 1350 mg-ko dosietan [47-49]. Gaurdaino egin diren 6 entseguetatik 4-k emaitza positiboak eskuratu dituzte GGEAren tratamenduan, baina modu oso sotilean animalietan eginiko ikerketekin konparatzen baditugu. Gainera, entsegu gutxi izateaz gain, ikerketek hainbat muga aditzera eman dituzte, gibel-biopsia-\n20 Ekaia, 2020, 37, 11-24 Itziar Eseberri, Iñaki Milton-Laskibar, Leixuri Aguirre, Alfredo Fernández-Quintela, María Puy Portillo rik egin ez zela, adibidez. Hortaz, ikerketa gehiagoren beharra dago benetan konposatu fenolikoek GGEAren tratamenduan positiboki eragin dezaketela irmoki aldarrikatu aurretik. 3. irudia. konposatu fenolikoen mekanismoak GGEAren hobekuntza eragiteko. GGEA: gibel gantzatsu ez-alkoholikoa; GA: gantz-azidoak; AMPk: AMP proteina kinasa (Rodríguez-Ramiro 2016 artikulutik moldatua). 6. OnDORIOAK GGEA gaur egungo gizartean gero eta garrantzi handiagoa duen osasun-arazoa bilakatzen ari da, ez bakarrik helduetan, baita haur eta gazteen artean ere. Izatez, gaixotasun honen prebalentziaren gorakada egungo osasun-egoera orokorraren isla dela esan daiteke, non gainpisua eta obesitatea epidemia mailetara heltzen ari baitira, eta bizimodu sedentarioa eta kaloriatan aberatsak diren jakien kontsumoa normaltzat hartzen baita. Egoera honen arriskurik handiena, ordea, GGEAk, larriagoak eta itzulezinak izan daitezkeen gibel-arazoetara jotzeko duen ahalmena da. Hori horrela, ezinbestekotzat jotzen da gibel-asaldura honen inguruan neurri egokiak hartzea. Nahiz eta azken urteetan GGEAri merezi duen garrantzia eman zaion, oraindik ere elikadura eta bizitza-ohitura egokiak eramatea dira honen aurrezaintza eta tratamendurako ezagutzen diren neurririk eraginkorrenak. Botikez gain, konposatu fenolikoekin egindako ikerketetan lortutako emaitza positiboek, gero eraginkorragoak diren tratamenduen garapenerako bidea ireki dute. Hala ere, gaur egun argi dagoena da, konposatu hauek"
science
addi-f23f2d30357b
addi
cc-by-nc-sa 4.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/44753
Bizkaiko itsaspeko sumendiaren analisi geokimikoa
Fernandez-González, Garazi; Ruiz, Patricia; Torre Fernández, Imanol ; Aramendia Gutiérrez, Julene ; Arana Momoitio, Gorka ; Castro Ortiz de Pinedo, Kepa ; Madariaga Mota, Juan Manuel
2020
84 Ekaia, 2020, 37, 83-101 G. Fernández-González, P. Ruiz-Galende, I. Torre-Fernández, J. Aramendia, G. Arana, K. Castro, J.M. Madariaga 1. SARRERA Bizitzaren natura eta duen goiztiar historia dela eta, Lurretik hurbilen dagoen Marte ikertzera eramaten du. Lurra eta Marte geologikoki nahiko antzekoak diren planeta arrokatsuak dira; haien arroka nagusia igneoa da; hala ere, hareharriak eta ebaporitak aurkitu dira [1]; hori dela eta, Martek Lurraren jatorriari buruzko informazioa eman dezake. Nahiz eta Marten oraindik ur likidoraren ebidentziarik ez aurkitu, ura izotz moduan, eta iraganeko ur-likidoaren aktibitatearen aztarna geomorfologikoak aurkitu dira. Hori dela eta, ESAk eta NASAk 2020. urtean ibilgailu robotiko bana Martera bidaliko dute bizitza aztarnak bilatzen jarraitzeko eta hango uraren historia ikertzeko. ESAren etorkizuneko Marteko misioa (Exomars 2020) oxia Planum-en (18.14 N, 335.76 E) lurreratuko da. ESAk, Mars Express eta MRo misioen bidez, ondorioztatu zuen Noach garaian eratutako arroketan filosilikatoak mineral nagusiak zirela; ~1,4, ~1,9 eta ~2,3 µm-ko Vis-NIR (ikusgai eta infragorri hurbileko islapen-espektroskopia) absortzio bandak direla eta, hauek tokiaren %80 betetzen dutela ondoriozta daiteke [2]. Gainera, uraren bi gertakari garrantzitsu aurkezten dira [3] eta nagusiki Co2-z osatuta dagoen atmosfera meheak eragindako baldintza lehorrak, tenperatura baxuak, Eguzkiaren izpi ultramoreek (UM) eta izpi kosmikoek mikroorganismo guztien biziraupena saihesten dute, eta arrazoi horregatik, ESA-k 2 m-ko sakonean dagoen materia ere aztertuko da bizitza-aztarnak bilatzeko [3]. Filosilikatoek, geruza tetraedriko eta oktaedrikoen proportzio aldakorrez osatuta daude, eta hori dela eta, egitura oso antzekoak dituzten mineral desberdinak sortzen dira, baina propietate fisiko eta kimiko desberdinekin [4]. Hala ere, aldaketa garrantzitsuenak ordezkapen isomorfikoak dira, hau da, aluminio edo silizio atomoen ordez beste elementu batzuk aurkezten dira egituraren geruzetan aldaketa garrantzitsurik eragin gabe. ordezkapenaren karga ordezkatu gabeko kargarena baino baxuagoa denean, karga negatiboz osatutako sarea eratzen da, non geruzen artean beste katioien sarrerarekin orekatzen den. Geruzaren kargaren eta katioi motaren arabera, geruzen arteko tokian uraren kantitate aldakorrak ere xurga ditzake [5]. Lavikainen-ek dioenez [5], esmektitek ura adsorbatzeko gaitasun handia dute, haien geruzetan Na+ eta Ca2+ bezalako katioi hidratatuak erakartzeko beharrezkoa den karga dutelako, eta, beraz, erdiko geruza hidrofilikoa izatea ahalbidetzen dute. Esmektitak, oro har, ingurune neutroan edo alkalinoan eratzen dira, ingurune ozeaniko eta sedimentarioetan, baina denboran zehar haien egonkortasuna txikitu egiten da ingurune urtsuetan [6], eta, ondorioz, sarritan beste filosilikatoetan eraldatzen dira. Amils et al.-en [7] ustez, ura likido egoeran bizitzaren eta, ondorioz, bizigarritasunaren baldintza garrantzitsuena da: ondorioz, mineral mota hauei buruzko ikerketak egitea garrantzitsua da. Izan ere, ura beharrezkoa dute https://doi.org/10.1387/ekaia.20856 85 Bizkaiko itsaspeko sumendiaren analisi geokimikoa beren eraketarako, ur-arroka interakzioaren ondorioz [8], eraldaketa hidrotermalen [9] edo baldintza neutro edo azido bigunetan emandako meteorizazioaren ondoriozkoak direla uste delako [10]. Beraz, azter daiteke nolako bilakaera izan duen agian izandako hasierako baldintza bero eta hezeetatik gaur egungo baldintza hotz eta lehorrak arte [11]. Hori dela eta, Marteko ikerketen ondorioz lortutako emaitzak behar bezala interpretatzeko, meteoritoen [12] eta lurreko arroka eta mineral analogoen [13] azterketak egitea ekarri dute, bai eta instrumentuen eta haien parametroen optimizazioa ere. Beraz, datu-base egokia prestatzea ezinbestekoa da han gertatutako aldaketa kimikoak, geologikoak eta abar azaltzeko. Ikerketa lan honen helburu nagusia da Armintza proposatzea Marteren analogo gisa, Armintzan aurkitzen den arroka bolkanikoen eta itsas sedimentuen arteko nahasketa oxia Planum-en aurkitzea espero denaren antzekoa delako. Beraz, hurrengo Marteko misioetan lortuko diren emaitzak behar bezala interpretatzeko, lagungarria izan daiteke. Gainera, Armintzaren analisi geokimikoa egiteko, hurrengo misioetan erabiliko diren Raman eta Vis-NIR espektroskopia-tekniken osagarritasuna aztertuko da. 2. PROzEDURA ESPERIMEntALA 2.1. Kokapen geologikoa Armintzaren azaleratzea (43° 25' 59.10'' I, 2° 54' 6.39'', 1. irudia) Euskal-kantauriar arroan kokatuta dago. Euskal-kantauriar arroak, Pirinioen jarraipena, Iberiar Penintsula gainerako Europatik banatzen du. Haren eraketak agerian uzten ditu Paleozoiko garaitik gertatutako prozesu geologikoak. kretazeo garaian, Iberiar plakaren orratzekiko kontrako mugimenduaren eta beraz, Bizkaiko golkoaren irekitzearen ondorioz eta ondoren Europar plakarekin gertatutako talkaren ondorioz, Euskal-kantauriar arroaren eraketa eman zen. Horrekin batera, izaera alkalinodun itsaspeko bolkanismoa gertatu zen [14]. Beraz, orain esan den moduan, Armintzan itsaspeko sumendiaren ezaugarri adierazgarriak diren kuxin-labak eta meteorizazio-prozesuak jasan dituzten piroklastoen mota desberdinen metaketak ere ikus daitezke. kuxinlaben motako eraketetan besikulen kantitate handiak ikus daitezke, labaren fluxuaren ondorioz kareharri bigunak karea bihurtzen direnean sortutako Co2-aren askapenaren ondorioz sortzen direnak. kuxin-labek eta material piroklastikoek 700-800 m-tik beherako sakonerako itsaspeko sumendiaren existentzia agerian uzten dute, fluxuetan aberatsa den magma alkalinoa bat datorrelako erupzioak eragin ditzakeen sakontasun kritikoarekin [15]. Gainera, lurperatuta zeuden arroka igneoek, mugako baldintzetan (t = 200 °C, P < 1 kbar) gertatutako mota ozeanikoaren metamorfismo hidrotermalen eragina pairatu dute, mineral primarioak (olibinoa, piroxenoa, anfibola, 86 Ekaia, 2020, 37, 83-101 G. Fernández-González, P. Ruiz-Galende, I. Torre-Fernández, J. Aramendia, G. Arana, K. Castro, J.M. Madariaga Fe-ti-zko oxidoak eta abar) sekundario bihurtuz (albita, klorita, hematita, karbonatoa eta abar) [14]. 1. irudia. Armintza azaleratzearen kokapen geologikoa, agerian uzten dituen itsaspeko sumendiaren ondoriozko kuxin-labak eta aztertu diren bi lagin. 2.2. teknikak eta instrumentazioa Armintzaren laginen analisi geokimikoa egiteko, hain zuzen ere konposizio molekularrak determinatzeko, hurrengo Marteko misioetan erabiliko diren Raman eta Vis-NIR teknika espektroskopikoak erabili dira. Raman espektroskopia-teknika, lagina laser monokromatikoaren bidez irradiatua izaten da, non dispertsatutako fotoien zati txiki batek frekuentzia aldaketa bat pairatzen duen laginaren molekulekin izandako interakzioaren ondorioz [16]. Raman sakabanaketa gertatzeko, ezinbestekoa da loturaren deformazio elastikoan gertatutako aldiuneko polarizagarritasuna, energia infragorriaren eremuan gertatzen diren bibrazio aldaketen ondorioa izanik. Vis-NIR islapen-espektroskopia teknika, aldiz, laginaren islapenean oinarritzen da, hau da, gainazal zuri batean izpi erasotzailearen eta laginean islatutako erradiazioaren arteko erlazioan. Bibrazio modu batek momentu dipolarraren aldaketa egonkorra jasan behar du aktiboa izateko. NASAren https://doi.org/10.1387/ekaia.20856 87 Bizkaiko itsaspeko sumendiaren analisi geokimikoa misioan bi teknika hauek ʻʻSuperCam'' instrumentazioan ezarri dira [17], arroken mineralogia, kimika, eta konposizio atomiko eta molekularrak aztertzeko distantzia urruneko analisien bidez, baita materia organikoa zuzenean bilatzeko ere. ESAren kasuan, aldiz, Raman eta Vis-NIR espektroskopiak bi instrumentazio desberdinetan ezarri dira: alde batetik, Raman instrumentazioa (Raman Laser Spectrometer (RLS)) [18] eta, beste aldetik, Micromega Vis-NIR espektrometroa [19]: biek neurketa zientifikoak bermatuko dituzte beren espektro-analisien informazioarekin. Hori dela eta, bi teknika hauek osagarriak dira, eta, beraz, Armintzan egondako prozesu naturalei buruzko informazio gehiago emango digute. 2.2.1. Raman espektroskopia Azterketa molekularra egiteko, BWtEC INC-ko InnoRam (Newark,USA) erabili da, 785 nm-ko uhin luzerako laser-kitzikapen eta Charge Couple Device (CCD) detektorea (Peltier efektuaren bidezko hozketa) duena. Instrumentua mikroskopio batekin akoplatu da eta 20× (0,4-ko N.A. (Numerical Aperture)-rekin) objetiboa erabili da Raman neurketa mikroskopikoak egiteko. Analisia puntuz puntu aurrera eraman da. Seinalezarata erlazioa ahalik eta handiena izateko, neurketa-denbora eta neurketa errepikatuen kantitateak optimizatu dira, baita laserraren potentzia ere, deskonposizio termikoak eta eraldaketa kimikoak edo mineralogikoak saihesteko. Aipatutako baldintzak neurtu nahi den laginaren eta konposatuaren araberakoak dira. Ekipoaren kalibrazioa egunero egin behar izan da siliziozko txipak duen 520,5 cm–1-eko seinalea erabiliz. Emaitzak BWSpevtM softwarearekin lortu ziren, eta haien analisia egiteko eta interpretatzeko, WiRE 4.2 softwarea (Renishaw's Windows-based Raman Environment) erabili da. Lortutako espektro guztiak datu-basean dauden konposatu puruen espektroekin alderatu dira, RRUFFtMtM online datu basearekin [20] eta bibliografiarekin ere bai (konposatu bakoitzean adierazita dator). Iluntasunean lan egitea beharrezkoa da, argiak bere Raman espektro propioa duelako. Banda hauek identifikatu nahi diren konposatuen bandekin gainezar daitezke eta, ondorioz, emaitza okerrak lortzea eragin dezakete. 2.2.2. Ikusgai eta infragorri hurbileko islapen-espektroskopia (Vis-NIR) Lagin guztien islapen-neurketak ASD High Resolution FieldSpec4 espektroradiometroa erabiliz egin dira (Analytical Spectral Devices Inc., Boulder, USA) ASD zuntzarekin urruneko analisiak egiteko. Argi iturria halogenozko lanpara bat da (ASD iluminator), laginarekiko 30 cm-ra kokatuta dagoena. Irradiatutako argiaren eta laginaren, eta laginaren eta detektorearen arteko angelua 45°-koa da bi kasuetan. Zuntzak onarpen kukua du 25°-ko angeluarekin eta laginarekiko distantzia minimora kokatzen da neur- https://doi.org/10.1387/ekaia.20856 89 Bizkaiko itsaspeko sumendiaren analisi geokimikoa Feldespatoek arroka igneoen % 50 baino gehiago osatzen dute, eta arroka hauen hiru etapak hobeto azaltzen dituen mineral mota da: (a) hazkunde magmatikoa, hau da, Si eta Al atomoen desordenamendua altua izanik, magmaren dinamika garrantzitsua da, feldespatoen nukleazioa eta hazkundea edo partzialki disolbatzea eragin dezakeelako; (b) postmagmatikoa, fase eraldaketa gertatzen da, eta Si eta Al-en antolaketa ere bai; eta (c) eraldaketa deuterikoak edo hidrotermikoak: deuterikoek arrokaren konposizioan eraldaketa txikiak eragiten dituzte; hidrotermikoek, aldiz, feldesfatoak beste mineralez ordezkatzeko bezalako eraldaketa gogorrak eragin ditzakete. Beraz, baiezta daiteke albita bezalako feldespatoek jatorrizko mineralak direla eta haien eraldaketen ondorioz bestelako filosilikatoak era daitezkeela [22, 23]. Feldespatoak sumendien magmarekin erlazionatuta daude, eta haien aurkikuntzak Armintzan gertatutako itsaspeko sumendiaren ideia indartzen du. Albitarekin batera, Ca-n aberatsa den fosfatoa, apatita (Ca5(Po4)3(F,Cl,oH), 2. irudia) izeneko minerala aurkitu da, itsas ingurunean materia organikoaren deskonposizioaren ondorioz eratzen dena [24]. Hala ere, ondoren aztertuko diren anatasa (tio2), kaltzita (CaCo3) eta dolomita (CaMg(Co3)2)-ren bandak ere ikusi dira. Lehen adierazi den moduan, feldespatoen meteorizazio-eraldaketen ondorioz, filosilikatoak era daitezke; hala ere, sulfatoak eta oxidoak ere era daitezke. Filosilikatoen kasuan, meteorizazio-prozesu garrantzitsuena hidrolisia da. Ikerketa-lan honetan, alde batetik, meteorizazio eraldaketa ahulen ondorioz eratzen diren ilita https://doi.org/10.1387/ekaia.20856 91 Bizkaiko itsaspeko sumendiaren analisi geokimikoa Hala ere, kloritak egonkortasun txikiko filosilikatoak dira, eta meteorizazio-prozesu gogorretan galdutako Mg2+ eta Fe2+,3+ bezalako katioiak ondoren azalduko diren kaolinitara eralda daitezke, bai eta burdin oxidoetara ere [23]. Mineral hauek Nili Fossae-n aurkitu dira CRISM (MRo misioan erabilitako ikuskor eta infragorri espektrometroa) espektrometroaren bidez MRo misioan [23,28], bai eta Armintzan ikusitako ilita-klorita nahastea ere [26]. Gainera, kloritak Raman espektroskopiaren bidez ere identifikatu ahal izan dira, hain zuzen ere, txamosita eta klinokloro kloritak. txamosita eta klinokloroa (3.b. irudia) 193 (g), eta 546 (g) eta 678 (og) cm–1, hurrenez hurren, Raman banden bidez [29] karakterizatu dira. Hala ere, ondoren aztertu den anatasa ere ikusi da. Fe/Mg filosilikatoak Marteko lurrazalean dauden mineral hidratatu nagusiak dira [30], eta, beraz, filosilikatoen karakterizazioa egitea eta haien eraldaketak ezagutzea ezinbestekoak dira Marteren jatorria eta eboluzioa ulertzeko. Vis-NIR espektroskopiaren bidez aztertu den kaolinita (4.a. irudia) filosilikatoen azkeneko adibidea da. 1.398 eta 1.415 nm, oH taldearen gaintonoari dagokion, eta 2.162 eta 2.208 nm-tan Al-oH-konbinazio bandari dagokien bikoteen bidez baieztatu da [31]. kasu honetan, ~1.900 nm-tan dagoen banda bikoitzaren itxura ikusita, zeina uraren konbinazio bandari dagokion, baita 2.158 nm banda eta Co32– ioiari dagokion 2.292 nm eta 2.339 nm-an dauden bi banden bidez osatutako banda zabala ikusita [32], kaltzitari dagozkiola ondoriozta daiteke. Gainera, nahiz eta mineral hauek burdinarik ez izan, elementu hau laginean aurkitzen da, eta horregatik, Fe2+-ren eraldaketa kristalinoari dagokion 1.158 nm banda ikusi da [33]. Beraz, kaolinita eratzeko prozesua honako hau da: pirita (FeS2 ondoren azalduko den minerala) oxidatzean sortzen den disoluzio azidoen zirkulazioen ondorioz silikato bolkanikoek meteorizazio-prozesuak jasaten dituzte [25]. Hori dela eta, kaolinita meteorizazio gogorrak jasotako lekuetan aurkitzen da, eta, adibidez, lehen aipatu den bezala, ikerketa honetan aurkitu den albita feldespatoaren ondorioz eratzen da 1. erreakzioari jarraituz [22], bai eta kloriten meteorizazio-eraldaketaren ondorioz ere. 96 Ekaia, 2020, 37, 83-101 G. Fernández-González, P. Ruiz-Galende, I. Torre-Fernández, J. Aramendia, G. Arana, K. Castro, J.M. Madariaga Azkenik, Sio2-ren tenperatura eta presio baxuetako polimorfo egonkorrena den kuartzoa (Sio2, 8.d. irudia) karakterizatu da Raman espektroskopiaren bidez. Marten mineral bitxia da, Antoniadi kraterrean bakarrik aurkitu delako [55]. Ikerketa-lan honetan, egiaztatu da aztertutako albita feldespatoa presio altuetan edo urarekin tenperatura baxuetan (~127-227 °C) erreakzionatzean kuartzora deskonposatzen dela [56]. 4. OnDORIOAK Ikerketa-lan honetan ikus daitekeen moduan, Marten aurkitu diren konposatuetako asko analogo gisa proposatu den Armintzan aurkitu dira. Alde batetik, Raman espektroskopiaren bidez aurkitu den mineral mota nagusiak filosilikatoak, karbonatoak eta oxido mineral mota desberdinak dira; hala ere, fosfatoak eta sulfatoak karakterizatu dira. Bestalde, Vis-NIR espektroskopiaren bidez filosilikatoak eta karbonatoak bakarrik aztertu dira. Hala ere, zenbait mineral ez dira bi tekniken bidez aztertu; hori dela eta, mota honetako laginen ikerketa sakonak egiteko bi teknikak beharrezkoak direla ondoriozta daiteke. ondorioz, etorkizuneko Marteko misioetan bi teknika hauek erabiltzea aproposa dela uste dugu Marteko lurzoruaren laginen karakterizazioa egiteko. Ur-eraldaketek jasandako mineralen karakterizazioa egitea garrantzi handikoa da Marteko iraganeko klima eta lurrazalean hipotetikoki izandako ur likidoaren presentzia ikertzeko. Hori dela eta, ikerketa honetan, garrantzitsuak dira, besteak beste, ~1.900 nm-ri dagokion uraren konbinazio Vis-NIR bandaren bidez karakterizatuak izan diren filosilikatoak, sarreran azaldu den bezala, uraren presentziaren erakusleak direlako, eta, beraz, bizigarritasunaren adierazleak izan daitezkeelako. Filosilikato hauen jatorria meteorizazio-eraldaketen ondoriozkoa da, zeinak Marte eta Armintzakoak bezalako sumendien inguruneetan gertatzen diren. Gainera, oro har karbonatoak eta sulfatoak uraren adierazleak ere badira, haien eraketarako ura behar dutelako. Azkenik, ikertutako oxido desberdinak, kasu honetan titanio eta burdinazkoak, garrantzitsuak dira haien eraketarako beharrezkoak diren baldintzak aztertzeko. Beraz, ikerketa-lan honetan Armintzan hartutako laginetan karakterizatutako mineralak eta haien meteorizazio-eraldaketak aztertuz, Marteren analogo aproposa izan daitekeela ondoriozta daiteke, jakinda bi tokien jatorria antzekoa izan zela eta Armintzan aurkitutako mineral guztiak Marten ere aurkitu direla.
science
addi-debb98185722
addi
cc-by-nc-sa 4.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/44754
Mikrouhinen bidezko beroketaren onurak koloratzailez dopaturiko material hibridoen sintesian
Oliden Sánchez, Ainhoa ; Sola Llano, Rebeca
2020
118 Ekaia, 2020, 37, 117-128 Ainhoa Oliden-Sánchez, Rebeca Sola-Llano 1. SARRERA Prozesu eta erreakzio kimikoen erraztasun eta sinpletasunaren peskizan ibili ohi gara zientzialariok. Bilaketa-prozesu horretan hainbat eta hainbat baldintza hartzen dira kontuan, besteak beste, gaur egun ezaguna den Green Chemistry delakoa, edota ahalik eta eraginkortasun eta etekin handienaren lorpena. Horixe da, funtsean, lan honen xedea: zehazki, sintesi hidrotermalen (disoluzio akuosoen kristalizazioa tenperatura eta lurrun presio altuetan) denbora gutxitzea, ahalik eta errendimendu handiena lortuz koloratzailez dopaturiko material hibridoen sintesian. Material hibrido horiek orain arte honenbeste arlotan agerian utzi duten potentzialagatik aukeratu dira. Materialen kimikan sekulako aurkikuntza eragin dute (argitalpenetan, gorakada esponentziala sumatu da azkeneko urteotan). Honela, propietate desberdineko konposatu organikoen eta ezorganikoen arteko konbinaketa eginez, are eta ezaugarri onuragarriagoak lor daitezke efektu sinergikoengatik, indibidualki bakoitzak izan ditzakeen propietateak gehituz baino [1, 2]. Horregatik, material horiek hainbat arlotan aplika daitezke, besteak beste, optikan, elektronikan, mekanikan, energian, etab [1-6]. Lan honetan aztertuko diren material hibridoak koloratzaileak kapsulatuta dituzten matrize ez-organiko porotsuetan oinarritzen dira. Egitura ezorganiko horiek zeolitikoak dira, konkretuki aluminofosfato (AlPo) izenekoak, eta erabilitako koloratzaile organikoa egitura horien propio den nanokanaletan txertatuko da; honela, material solido hibrido berria garatuko da aplikazio optikoetarako. Aipaturiko azpiegitura ez-organiko horiek neutroak dira, Alo4-aren eta Po4-aren arteko ordezkapenengatk, eta 4-12 Å arteko nanokanalak dituzte [7]. Bestalde, tarteka aluminofosfato egiturek karga edukitzea nahitaezkoa da, koloratzaile kationikoen barneraketa bultzatzeko. Hori dela eta, ikerketa honetan, Mg (II) katioi dibalentea dopatzaile gisa erabili da aluminofosfatoari karga negatiboa sustatzeko nanokanalen barnean. Mg2+ katioi horrek koordinazio tetraedrikoa har dezakeenez, Al3+ atomoak magnesioarekin ordezkatuko dira egiturako zenbait tokitan; azkeneko egituran ez da asaldurarik eragingo, baina Bronsted azido-guneak sortuko dira (1. irudia). Lortutako materialari magnesio aluminofosfato edo MgAPo deritzo[8]. 1. irudia. Mg hetereoatomoak AlPo egituran duen ordezkapenaren irudikapen eskematikoa MgAPo egitura sortzeko. https://doi.org/10.1387/ekaia.20858 119 Mikrouhinen bidezko beroketaren onurak koloratzailez dopaturiko material hibridoen sintesian orokorrean, material horiek molekula fotoaktibo batekin konbinatzean, ostalari organikoaren propietate kimiko eta fisikoen hobekuntza bat lortzen da, egonkortasun termiko eta fotonikoaren gorakadarekin batera. Molekulen tamainen antzeko diametroak dituzten 1D-nanokanalak hartzaile apartatzat jotzen dira molekula fotoaktiboen antolaketa supramolekularra lortzeko [9]. Horrela, fluoreszentzia altuko eta ordena handiko sistemak garatu daitezke tresna edo gailu berrien diseinurako. Helburu horretarako, espektro elektromagnetikoaren alde gorrian fluoreszentzia igortzen duen hemizianina motatako koloratzaile bat aukeratu da, LDS 730 izenekoa (2. irudia). Fluoreszentzia substantzia batzuek irrada bat jasotzean argia igortzeko duten gaitasuna da. orokorrean, hemizianina motako kromoforoak aromatikoak dira eta haien egitura molekularrean talde elektroi-emaile eta -hartzaile bat daukate. Gure koloratzailearen kasuan, egituran anilina bat (amina primarioa, bentzenotik eratorria) eta pirrol talde bat (bost katen mailako konposatu heteroziklikoa, C4H5N) ageri dira; lehenengoak elektroi-emaile gisa jokatzen du, eta azkenak (karga positiboduna), berriz, elektroi-hartzaile gisa (2. irudia). 2. irudia. LDS 730-ren egitura molekularra, haren dimentsioak eta egokitzapen estua MgAPo-5 (AFI fasea) egituran. Mugikortasun handia duten molekula horiek (egituraren kate konjugatua dela eta) normalean oso baxuak diren etekin kuantiko fluoreszenteak dituzte, disoluzioan beren loturen inguruan jasaten dituzten mugimendu errotazionalak direla eta [10]. Era horretan, mugikortasun hori saihesteko koloratzaile hauen konfinamendu zurruna ezartzea da giltza. Zeolita ostalariaren poroen irekierak koloratzailea estu harrapa dezan, hainbat aluminofosfato-egituratatik MgAPo-5 egitura aukeratu da (laburdura-kodea erabiliz AFI deritzona eta 5,8 Å × 17,8 Å × 4,36 Å dimentsioak dituena; 2. irudia). LDS 730 hemizianinaren txertaketa «cristalization inclusion» metodoaren bidez egin da. Metodo horretan, koloratzailea sintesi-nahastera zuzenean 124 Ekaia, 2020, 37, 117-128 Ainhoa Oliden-Sánchez, Rebeca Sola-Llano ikus daitezke mikrouhin bidez lortutako laginean, beroketa mota horrek eskaintzen duen nukleazio azkarragoagatik. Hau da, mikrouhin-labearen sintesi-denbora laburra dela eta, nukleoak bizkorrago sortzen dira, eta horrek kristalen sorrera uniformeagoa eragiten du, sintesi-denboran tamaina desberdineko kristal asko sortzea saihestuz. 6. irudia. A (goian) eta B (behean) laginen a) mikroskopio optikoaren transmisioaren eta b) fluoreszentziaren irudiak, eta c) ekorketako mikroskopiko elektronikoaren irudia. LDS 730/AFI material hibridoak 695-700 nm inguruan (1. taula) zentratuta dagoen oinarrizko xurgapen-banda (7b. irudia) eta sorbalda bat aurkezten ditu 600 nm-ra. Xurgapen-banda hori, disoluzioan lortutakoarekin (λxur: 573 nm; 7a. irudia) konparatuta, oso gorrirantz lerrokatuta dago. Banda nagusia eta horren sorbalda aztertzeko asmoz, izatez, B material hibridoarentzako xurgapen-bandaren dekonboluzioa egin da (7c. irudia); bi banda gaussiar lortu dira kurba azpitik, 3:1 azalerakoak. Lehenengoa, 604 nm-an zentratutakoa, S1 lekuko kitzikapenari, edo berdina dena, xurgapenari, ezarri zaio. Hori da igorpen fluoreszentearen ohiko bide energetikoa: fluoroforoa argiztatzean, kitzikatu egiten da S0 oinarrizko mailatik S1 lehenengo maila kitzikatura, eta bertatik, erlaxatzean, argia igortzen du. Dekonboluzioan ikusten den bigarren banda 723 nm-an kokatzen da, eta hori karga-transferentzia intramolekularrak sortutako egoera bati esleitzen zaio. Egoera horiek egitura molekularrean talde elektroi-emaileak eta elektroi-hartzaileak dituzten kromoforoetan agertu ohi dira, gurean kasu; molekularen karga osoaren banaketa aldatzen da. Dena den, normalean oinarrizko egoeran egonkorturik ez dauden egoerak izan ohi dira, eta, beraz, eskuarki ezin dira ikusi xurgapen-espektroan. Gure materialaren kasuan, https://doi.org/10.1387/ekaia.20858 125 Mikrouhinen bidezko beroketaren onurak koloratzailez dopaturiko material hibridoen sintesian ordea, karga-transferentzia intramolekularra oinarrizko egoeran egonkortzen dela ziurtatu da; horrek xurgapen-espektroan gorrirantz lerratutako banda bati bidea ematen dio. Egonkortze hori matrize ez-organikoak koloratzaileari ezarritako zurruntasunaren ondorio zuzena da, aldez aurretik frogatu den bezala [17]. 7. irudia. a) LDS 730-ren xurgapen (beltza) eta igorpen (gorria, 530 nm-an kitzikatua) espektro normalizatuak ur-disoluzioan eta pH = 7an neurtuta. b) LDS 730/AFI solidoen xurgapeneko eta igorpeneko (600 nm-an kitzikatuak) espektro normalizatuak. c) B laginaren xurgapen- eta igorpen-banda bakoitzaren dekonboluzioa, lekuko kitzikapenari eta karga-transferentzia intramolekularreko egoerari dagokiena. Era honetan, hautsaren emisio-espektroak 660 nm inguruko indargabeko igorpen bat erakusten du S1 egoera elektronikotik, eta banda nagusi bat, karga-transferentziako egoerari egotzitakoa, infragorri hurbileko zonaldean: 847 nm-an A laginerako, eta 814 nm-an B laginerako (7c irudia). Berriro ere, lortutako emaitza fotofisiko hori aluminofosfatoak esleitutako zurruntasunaren ondorio zuzena da: espazioaren murrizketa bat lortzen da AFI ostalariaren nanokanaletan. Espazio-murrizketa horren ondorioz, halaber, ostalariak LDS 730aren konfigurazio laua induzitzen du. konfigurazio hori karga-transferentziako egoeratik datorren igorpen fluoreszentearen erantzulea da, eta, adierazi denez, zurruntasuna ere inposatzen du: koloratzaile-molekulen errotazio eta bibrazio mugimenduak minimizatzen ditu, eta, honela, fluoreszentzia suspertzen. Izan ere, LDS 730 koloratzaileak % 1etik beherako etekin kuantiko fluoreszenteak ditu disoluzioan; gure materialetan % 8ko etekinetara heltzen da. Azpimarratzekoa da, atal honetan, infragorri hurbileko eremuan igortzen duen material baten etekin kuantiko fluoreszentearen hobekuntza. Horrelako bandak erakusten dituzten materialak oso interesgarriak dira biomedikuntzan, materialen zientzian eta horiekin erlazionaturiko arloetan [18-21]. Bereziki, bioirudigintzarako 700 eta 1.000 nm bitartean igortzen duten materialak dira erakargarriak, uhin-luzeren tarte horretan organismoetatik eta ehunetatik datozen interferentziak minimizatzen direlako, eta baita argiaren sartze-sakonera hobetzen delako ere (2-3 cm-ko barneratzea lor daiteke 675-800 nm-ko leihoan) [22]. Izan ere, infragorri hurbi- 126 Ekaia, 2020, 37, 117-128 Ainhoa Oliden-Sánchez, Rebeca Sola-Llano leko eremuan ehun biologikoen argia xurgatzeko gaitasuna asko murrizten da. Beraz, ezaugarri fotofisikoen hobekuntza arrakasta handiarekin lortu da ohiko labea zein mikrouhinak erabiliz. Hori honela izanik, mikrouhinen emaitza arrakastatsuak azpimarratu behar dira: propietate fotofisiko berberak dituen material hibrido bat lortzen da, denboraren magnitude-ordena bat murrizten da (24 ordutik 2 ordura), eta tamaina distribuzio hobea eta homogeneoagoa lortzen da. [23] Abantaila horiek joko handia ematen dute dopatutako material hibridoetan; koloratzaileak, molekula organikoak izanik, ezegonkorrak izan ohi direlako sintesi hidrotermaletako baldintzetan. Beraz, ohiko labean deskonposatzen diren koloratzaile horiek, mikrouhinlabeak aplikatuz, material hibridoen poroetan txertatuko dira, zorionez degradaziorik jasan gabe [24]. 4. OnDORIOAK LDS 730 koloratzailea MgAPo-5 aluminofosfatoaren kanalen barnean erantsi da, mikrouhin-labea zein labe konbentzionala erabiliz (koloratzailearen dimentsioaren antzeko tamainakoak dira kanalak). Lortutako emaitza esperimentalak aztertuz, frogatu da mikrouhinen teknikak, orokorrean, punta-puntako tresna gisa jotzen duela material mesoporotsuak (2 eta 50 nm tarteko poroak dituztenak) eta mikroporotsuak (2 nm-tik beherako poroak dituztenak) sintetizatzeko; material horiek metodo sinple eta bizkor (2 ordukoa) baten bidez sortzen dira. Bestalde, hainbat abantaila eskaintzen ditu, hala nola nukleazio homogeneoa (hazkunde kristalinoaren hasiera), kristalizazio azkarragoa, berehalako sintesiak eta kristal txikien eta uniformeen lorpena. Uniformetasun hori nukleazio homogeneoarekin zuzenki lotuta dago; izan ere, sintesia labean gertatzen den kasuetan, nukleazio motelaren eraginez, kristalak denbora desberdinetan zehar hazten dira; horrek tamaina askotako kristalei bidea ematen die. Hori dela eta, mikrouhinekin, partikulen tamaina distribuzio estuagoa lortzen da labearekin baino. onura horiek aniztasun eta aukera askoko material hibridoak sortzea ahalbidetzen dute: koloratzaileen degradazioa eragozten da, eta, honela, material optikoen aukerak asko zabaltzen dira. Honetaz gain, sintetizatutako material hibridoa sortzen duten unitate organiko eta ez-organikoen arrazoizko aukeraketa eta diseinua direla bide, infragorri hurbileko eremuan banda espektralak erakusten dituen sistema lortu da, propietate fotofisiko hobetuak azaltzen dituena koloratzaile hutsarekin konparatuz. Egiaztatu da, beraz, material erakargarriak lor daitezkeela koloratzaile organikoak matrize ez-organiko egokietan kapsulatzean; bada, ezaugarri bereziak eskatzen dituzten arlo edo aplikazio espezifikoetarako balio dute.
science
addi-3ec52b0eee2c
addi
cc-by-nc-sa 4.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/44755
Hidrogel injektagarriak eta haien aplikazioak ehun ingeniaritzan
Maiz Fernández, Sheila; Pérez, Leyre; Ruiz Rubio, Leire; Vilas Vilela, José Luis
2020
130 Ekaia, 2020, 37, 129-143 Sheila Maiz-Fernández, Leyre Pérez-Álvarez, Leire Ruiz-Rubio, José Luis Vilas-Vilela 1. SARRERA Hidrogelak ahalmen hidrofiliko handia eta ura edo bestelako fluido biologikoak barnean mantentzeko gaitasuna duten hiru dimentsioko sare polimerikoak dira. [1] Sare polimeriko horiek deformatzeko ahalmena eskaintzen dute, berez daukaten malgutasuna dela eta. Horrela, disolbatzaile molekulak egituraren barnean mantetzeko gai dira disolbatu barik. XX. mendetik aurrera, hidrogelak ukipen lente modura erabiltzen hasi zirenetik, haien erabilera areagotuz joan da. Gaur egun hainbat aplikazio biomedikotan erabiltzen dira, hala nola farmakoen emate eta askatze kontrolatuan [2], kosmetika arloan betetze-material modura [3] edo hiru dimentsioko zelula-aldamio (scaffold) gisa ehun bizidunen birsorkuntzan [4]. Hiru dimentsioko eraikuntza hauek material biologikoz eratuta daude, hala nola zelulaz, proteinaz edo hazkuntza faktorez, eta egiturazko materialez, oro har material polimerikoz. Scaffoldek bete behar duten propietate nagusia giza zelulaz kanpoko matrizeen (ECM) antza izatea da. Horregatik, material polimerikoak oso aproposak dira matrize horiek antzeratzeko, haien hiru dimentsioko egituragatik, elastikotasunagatik, eta ur kantitate handiak eta eduki biokimikoak biltegiratzeko eta askatzeko gaitasuna dutelako. Ehun ingeniaritzak bereizte eta proliferazio zelularra sustatzen duten mikroingurune zelularrak imitatzeko gai diren materialen premia dauka, eta horrek material mota horien fabrikazioaren garrantzia sustatu du [5]. Hidrogel injektagarriok gorputzean injektatu baino lehen likido egoeran aurkitzen dira, eta, behin ingurune fisiologikopean, kanpo estimulu (pH, tenperatura…) baten bidez sol-gel trantsizioa jasaten dute. ondorioz, gelifikazioa gertatzen da injektaturiko lekuan (1. irudia) [6]. Propietate horri esker, ohiko hidrogelak dituzten desabantailak gainditzen dira; izan ere, hidrogel injektagarriak ebakuntza kirurjikoak saihesten ditu, metodo ez-inbasiboak direlako eta akzioa injektaturiko lekuan gertatzen delako. Egitura injektagarri hauek oso interesgarriak dira ikuspuntu klinikotik ehunen edozein akats betetzeko gai direlako, nahiz eta halakoek forma eta tamaina irregularra izan. 1. irudia. Sol-gel trantsizio zelulen presentzia hidrogel injektagarrietan. https://doi.org/10.1387/ekaia.20837 133 Hidrogel injektagarriak eta haien aplikazioak ehun ingeniaritzan rretatik gora bi osagaiak guztiz nahaskorrak dira. Bestalde, LCSt alderantzizko prozesuari dagokio; tenperatura hori duten materialek likidotik (giro tenperatura) gorputz tenperaturan gelifikazioa induzitzeko erabiltzen dira. Zehazki, polimeroetan fase trantsizio hori ezaguna da, eta osagai hidrofobikoen eta hidrofilikoen elkarrekintzen arteko oreka aldaketaren ondorioz gertatu ohi da [21]. Adibidez, LCSt duten polimeroetan, LCSt baino tenperatura baxuagotan polimeroaren eta uraren arteko hidrogeno loturak polimero-polimero elkarrekintza hidrofobikoak baino ugariagoak dira, eta, ondorioz, haien disolbagarritasuna faboratzen da. Bestalde, LCSta gainditzen denean, hidrogeno loturak ahultzen dira, eta elkarrekintza hidrofobikoak nagusitzen dira, eta, ondorioz, polimeroa prezipitatzen da. PNIPAAm-ek LCSta tenperatura fisiologikotik (32 °C) hurbil erakusten du, eta giza gorputzaren tenperaturan fase trantsizio bat jasaten du. Horregatik, azken urteotan, gelifikazio termosentikorrerako gehien erabili den makromolekula da [15] (4. irudia). Sarritan, polimero sintetiko hau hidrogel injektagarrien sintesirako erabilia izan da beste biopolimero natural batzuekin kopolimerizatuz. 4. irudia. PNIPAAm-ren fase trantsizioa LCStaren menpean. Bestelako polimero sintetikoak ere erabili ohi dira hidrogel injektagarriak garatzeko, hala nola polimero sintetiko anfifilikoak (hau da, alde hidrofiliko eta alde hidrofobikoa dituztenak). Arlo honetan, sistema termosentikor ohikoena PEo-PPo-PEo (Pluronic ®) da. Sistema hauetan, PPo polimero katea PEo kateak baino hidrofilikoak dira, eta, beraz, PEo-PPo- PEo kopolimeroa inguru urtsuan eta kontzentrazio egokian, alegia, mizelen kontzentrazio kritikoan (Mkk), beren buruarekin agregatzen dira, eta mizela egiturak sorrarazten. Mizela horiek sol-gel trantsizioa jasaten dute tenperatura aldaketaren ondorioz, eta, gainera, tenperatura hori moldaga- 134 Ekaia, 2020, 37, 129-143 Sheila Maiz-Fernández, Leyre Pérez-Álvarez, Leire Ruiz-Rubio, José Luis Vilas-Vilela rria da polimeroaren pisu molekularraren edo konposizioaren arabera [13]. tenperaturaren igoerak Mkkaren jaitsiera dakar, eta, horregatik, tenperatura baxu samarretan (t < tsol-gel) mizelen eraketa bultzatzen da. tenperatura altuetan, ordea, mizelen paketatzeak gel makroskopikoaren eraketa bultzatzen du (5. irudia). Hala ere, PNIPAAm polimeroarekin gertatzen den moduan, Pluronic®-ren aplikazioa biomedikuntza arloan oso mugatuta dago, biodegradagarria ez delako, eta horregatik, eskuarki, bestelako polimero biodegradagarriekin kopolimerizatzen da, adibidez, poli(azido laktikoa)-rekin, poli(kaprolaktona)-rekin edo poli(hidroxibutiratoa)-rekin [22]. 5. irudia. Pluronic® makromolekularen gelifikazio prozesuaren oinarriaren irudi eskematikoa. Polimero naturalak erakargarriak bilakatu dira hidrogel termosentikorren garapenerako. Arlo honetan azpimarratu daitekeen ikerketa Chenite eta bestek [23, 24] argitaratutakoa da. Horretan, kitosanoan oinarritutako hidrogel injektagarri termosentikorra garatu zen. kitosanoa polimero natural, lineal eta kationikoa da. Izaera kationiko horrek amino funtzio-taldeak ematen dio. Horregatik, pka (~6.5) baliotik beherako pH tartean positiboki kargatuta agertuko da (–NH3+). Baina pka-ren baliotik gorako pH-balioe- tan, amino funtzio-taldea molekula arteko eta molekula barneko hidrogeno loturak eratzeko gai izango da. Horregatik, kitosanoa disolbaezina da disolbatzaile eta ingurune gehienetan, disoluzio azidoetan izan ezik. Baldintza azidoetan amino taldeak protonatuta agertzen dira, eta, ondorioz, aldarapen elektrostatikoak sortzen dira kate polimeriko guztian zehar. Aldarapen horiei esker, kate polimerikoen artean sortzen diren erakarpen indarrak (hidrogeno loturak) apurtzen dira, eta kitosanoa pH azidoetan disolbatzea posiblea da. Chenite eta laguntzaileek kitosanoaren disolbagarritasun arazoa konpondu zuten polisakaridoa β-glizerol fosfato disodiko (β-GP) gatz basikoarekin nahastuz. Hidrogel horren berezitasuna da gatz basikoaren gehikuntzak interakzio hidrofobikoen eta hidrogeno lotura itzulgarrien kontrola ahalbidetzen duela. Horrela, kitosanoa disoluzioan manten daiteke pH neutroan eta tenperatura baxuetan. Hala ere, tenperaturaren igoerak kitosanokitosano interakzioa sustatzen du, eta horrek tenperatura fisiologikotik hurbil gertatzen den gelifikazio espontaneoa dakar (6. irudia). https://doi.org/10.1387/ekaia.20837 135 Hidrogel injektagarriak eta haien aplikazioak ehun ingeniaritzan kitosanoaz gainera, hidrogel termosentikorrak sortzeko gaitasuna daukaten bestelako polimero naturalak erabili izan dira. Adibidez, gelatina eta agarosa, amilosa eta amilopeptina edo zelulosaren eratorriak dira ohikoenak. Zelulosaren eratorrien kasuan, horiek hidrofobikoki eraldatzen dira, eta tenperatura igo ahala ura disolbatzaile gisa ahulduz doa, eta polimeropolimero elkarrekintzak nagusitzen dira eta polimeroen gelifikazioa eragiten. Gelifikazio-mekanismo hori metilzelulosa eta hidroxipropilzelulosa konposatuetan beha daiteke, adibidez. 6. irudia. Kitosanoan eta β-GP-n oinarrituta dauden hidrogel termosentikorren gelifikazio mekanismoa inguru fisiologikoan. 2.2. Ionikoki gurutzatutako hidrogelak Ionikoki gurutzatuta dauden hidrogelak anioi edo katioi di/tribalenteen eta kargatutako kate polimerikoen arteko elkarrekintza elektrostatikoetan oinarritzen dira. Hidrogel mota horietatik aipagarriena alginatoa da. Alginatoa algetatik datorren polisakarido natural anionikoa da. Gelak eratzeko gaitasun handia dauka disoluzioan katioiak gehituz, hala nola kaltzioa (Ca2+), zinka (Zn2+) edo magnesioa (Mg2+). katioi horiek pH egokian (pka, alginato ≈ 3,5) [25] alginatoaren osagaiak diren azido manuronikoaren eta azido guluronikoaren talde karboxilatoekin (–Coo–) interakzionatzen dute, eta gelifikazioa eragiten dute zubi ionikoak eratzen dituztelako (7. irudia). Ikertzaileek alginato hidrogel ionikoak garatu dituzte pH egokian (≈ 4,5) kaltzio kloruroa eta beste gatz batzuk gehituz. hidrogel horien arazoetariko bat da baldintza fisiologikoetan egonkortasun mekaniko txikia dutela. Horregatik, hidrogel mota horiei gehienetan gurutzaketa kimikoa gehitzen zaie egonkortasun mekanikoa hobetu nahian. kasu horietan, lotura bikoitzekin (talde akrilikoekin, binilikoekin…) eraldatutako alginato hidrogelak nabarmendu daitezke. Eraldatutako kate polimeriko horiek kaltzio katioi dibalenteekin interakzionatuz fisikoki gurutza daitezke, eta, lo- 136 Ekaia, 2020, 37, 129-143 Sheila Maiz-Fernández, Leyre Pérez-Álvarez, Leire Ruiz-Rubio, José Luis Vilas-Vilela tura bikoitzari esker, kimikoki ere baie. In situ gertatzen den gelifikazio kimikoa normalean argi ultramorearen (UM) esposizioaren ondoren gertatzen da fotohasarazle baten gehikuntzaren ondorioz, hala nola 2-metil-1-[4(hidroxietoxi)fenil]-2-metil-1-propanona edo 2-hidroxi-4'-(2-hidroxietoxi)2-metilpropiofenona gehitu ondoren [26]. 7. irudia. Alginato/Ca2+ gelifikazioaren irudi eskematikoa. 2.3. Fotogurutzatutako hidrogelak Argi UM edo ikusgaiaren bidezko monomeroen polimerizazioak sakonki ikertu dira azken urteotan in situ gelifikazioa bermatzeagatik. Lortutako emaitza gehienak biomedikuntza arlotik kanpo dauden bestelako aplikazioetan erabili dira, monomero gehienak zitotoxikoak baitira [27]. Polimerizatutako monomero horien gelifikazio mekanismoak eskuarki aurretik azaldutako bi mekanismo mota biltzen ditu. Alde batetik, hidrogel aurreosatua aurkitzen da polimero kateen arteko interakzio fisikoetan oinarrituz, eta, ondorioz, polimeroak dituen talde erreaktiboak gurutzatuko dira argi UM edo ikusgaiaren bitartez, eta lotura kobalente berriak eratuko dituzte. Horrela, lortutako hidrogelek egonkortasun mekaniko handiagoa izango dute inguru fisiologikoetan. Azken urteotan hidrogel fotogurutzatuen ekoizpenerako gehien erabili diren polimeroak hauek izan dira: PEG akrilatoa edo metakrilatoa, PVA deribatuak eta polisakarido eraldatuak, hala nola azido hialuroniko metakrilatoa eta dextrano metakrilatoa. Hidrogelen disoluzio aitzindaria gorputzean injektatzen da larruazalpetik, eta, ondorioz, argi UM edo ikusgaiaren azpian jartzen da, eta hala in situ gelifikazioa lortu (8. irudia). Adibidez, dextrano metakrilatoan oinarritutako hidrogel injektagarriei buruz sakonki ikertu da, eta gelifikazio denbora aldakorra lortu da, 90 segundotik 5 minutura bitartekoa, hasarazlearen kontzentrazioaren eta talde metakrilatoen ordezkapen mailaren arabera [28]. oso ikertuak izan diren bestelako adibideak PEG diakrilatoan oinarritzen https://doi.org/10.1387/ekaia.20837 137 Hidrogel injektagarriak eta haien aplikazioak ehun ingeniaritzan dira. Polimero hori eskuarki kopolimerizatzen da, adibidez poli(α-hidroxiazido)-arekin edo poli(fumarato propilen-ko-etilenglikol)-arekin; izan ere, azken horrek asegabetasun puntu desberdinak aurkezten ditu polimero katean zehar, zeinek erreaktibotasun gehiago ematen dioten, eta, ondorioz, gelifikazio denbora murrizteko edo propietate mekanikoak hobetzeko aukera paregabea eskaintzen du. 8. irudia. Polimetakrilatoan oinarritutako hidrogel injektagarriaren fotogurutzamendua adierazteko irudi eskematikoa. 2.4. Erantzun bikoitzeko hidrogelak Fisikoki gurutzatutako hidrogel termosentikorren edo pH-sentikorren desabantaila nagusiak egonkortasun eza eta gorputzpean aurkezten duten propietate mekaniko txarrak dira. Arazo horiek konpontzeko erantzun bikoitzeko hidrogelak garatu dira. Adibidez, Xiao et al. [30] pH-ari eta tenperaturari erantzuteko gai diren hidrogelak fabrikatu dituzte. Horretarako, PNIPAAm pH-ari erantzuteko gai diren segmentuekin, hala nola, poli(azido propilakriliko)-arekin (PPAA), poli(azido N-isopropilmalamiko)-arekin (PNIPMAA) eta poli(azido metakriliko)-arekin (PMAA) kopolimerizatu zuten. Emaitzetan oinarrituz hidrogeletan dauden talde karboxilikoei esker gelifikazioa ph basikoetan gertatzen zela (ph≈12-13) azaldu zuten. Beste aldetik, P(NIPAAm-ko-NIPMMA)-ren termosentikortasun ona PNIPAAm polimeroak duen LCSt-ri esker ematen zela ondorioztatu zuten eta, horrela, erantzun bikoitza duen hidrogela ekoiztu zuten. Aldi berean, fotosentikorrak eta termosentikorrak diren hidrogel sistemei ere erantzun bikoitzeko hidrogelak deritze. Adibidez, tai et al. [31] uretan disolbagarria zen eta 32ºC-ko LCSt-a duen kopolimero bat (PEGMEMA-PPGMA-EGDMA) ekoiztu zuten. Sistema horrek dituen talde metakrilikoak fotogurutzatzeko ahalmena aurkeztu dute eta gainera, LCSt-ak ematen dion termosentikortasunarekin konbinatuz gero, propietate mekanikoen hobekuntza ekarri zuten. 138 Ekaia, 2020, 37, 129-143 Sheila Maiz-Fernández, Leyre Pérez-Álvarez, Leire Ruiz-Rubio, José Luis Vilas-Vilela 2.5. Entzimatikoki gurutzatutako hidrogelak Gurutzamendu kimikorako erabiltzen diren hasarazleen toxizitateak gurutzamendu entzimatikoaren garapena bultzatu du. Entzimek lotura kimikoak apurtzeko edota lotura berriak eratzeko aukera ematen dute beste metodo baino eraginkortasun handiagoarekin, izan ere, erreakzio denbora laburrak eta espezifikotasun handiak eragiteaz gain albo erreakzioak emateko aukera murrizten dute. Erreakzio entzimatikoak erreakzio baldintza leunetan ematen dira, hau da, ingurune urtsuetan, pH neutroetan eta tenperatura epeletan. Hidrogel kimikoen garapenerako gehien erabili diren entzima errefau peroxidasa, transglutaminasa, tirosinasa, fosfopanteteinil-transferasa eta lisil oxidasa dira. Errefau peroxidasa, HRP (Horseradish peroxidase) moduan ere ezaguna dena, hidrogelak entzimatikoki katalizatzeko entzima interesgarrienetariko bat da. Izan ere, denbora laburretan (4 minutu) erresistentzia mekaniko handia duten hidrogelak ekoizteko aukera ematen du. HRP-k fenolen akoplamendu oxidatzailea katalizatzen du hidrogeno peroxidoaren (H2o2) presentzian (9. Irudia). HRP eta H2o2 sistema katalizatzaileak aldez aurretik talde fenolikoekin modifikatutako polimeroetan askotan erabili dira, hala nola, kitosanoarekin, azido hialuronikoarekin, dextranoarekin edota gelatinarekin, ondoren, ehun ingeniaritzan aplikatzeko. Adibidez, Feijen eta kolaboratzaileek [32] gurutzamendu entzimatikoa HRP entzima erabiliz aztertu zuten kitosanoan oinarritutako hidrogeletan. Lehendabizi, kitosanoak uretan aurkezten duen disolbaezintasuna konpontzeko, polisakaridoa azido glikolikoarekin modifikatu zuten eta, ondorioz, azido 3-(4-hidroxifenil) propionikoarekin modifikatu zuten HRP-ak polimeroaren talde fenolikoen akoplamendu oxidatzailea katalizatu ahal izateko. Gelifikazio denbora nahastearen (polimeroa + HRP + H2o2) injekziotik eta baldintza fisiologikoetan 4 minututik 10 minutura gertatu zen talde fenolikoen ugaritasuna edo entzimaren kontzentrazioaren arabera. 9. irudia. Aldez aurretik talde fenolikoekin modifikatutako polimero baten solgel trantsizioa gurutzamendu katalitikoaren bidez HRP eta H2o2 erabiliz. https://doi.org/10.1387/ekaia.20837 139 Hidrogel injektagarriak eta haien aplikazioak ehun ingeniaritzan 3. APLIKAzIOAK EHUn InGEnIARItzAn Ehun ingeniaritza jakintza-alor anitz bat-egiten duen esparrua da. Horrek materialen zientzia eta biozientzien oinarriak kontuan edukiz, ehun zelularrak berritu, konpondu, mantendu edo hobetzeko gai izango diren teknologia berrien garapenean oinarritzen da. teknologia horiek funtzio biologikoak ordezkatu edo hobetzen dituzte eta horregatik, gaur egun, horren interes handia piztu dute. Ehun ingeniaritzaren estrategien helburu nagusia aldamio zelular edo scaffold ideal baten eraketa da [33]. Hazkuntza zelularra gorputz barneko inguru hiru dimentsiotako inguru aldakor batean gertatzen da, hainbat prozesu eta funtzio zelular sustatzen dituelarik, hala nola, migrazioa edota diferentziazioa. Aurretik ikusi den moduan, hidrogel polimeriko injektagarriak biomaterial oso egokiak dira in vivo-zko mikroinguru zelularrak imitatzeko eta, horregatik, gaur egun, mota askotariko ehunak birsortzeko ikerketetan asko erabiltzen dira, hala nola, gihar ehunak, kartilago ehunak, hezur ehunak, eta abar. Pertsona helduen desgaitasunen kausa nagusienetarikoa hezur-akatsak dira. Nahiz eta autoinjertoa hezur-akatsak konpontzeko aukera erabiliena izan, era ditzaketen efektu kaltegarriak direla eta (albo erreakzioak, infekzioak…) nahiko mugatuta dago. Hori dela eta, hezur-ehunen ingeniaritzak arreta handia bereganatu du. Ehun ingeniaritzan ikasketa askok kitosanoaren aplikazioa erakutsi dute hezur-ehunen konponketarako. Adibidez, Niranjan eta kolaboratzaileek [34] kitosanoan eta β-glizerol fosfato gatzan oinarritzen den hidrogel termosentikorra garatu zuten. Scaffold horren froga zelularrak osteblastoekin egin ziren eta matrize polimerikoa zelula horien diferentziazioa egiteko gaitasuna zuela frogatu zen. Bestaldetik, antibakterianoa, biobateragarria eta biodegradagarria zela behatu zuten eta horregatik, polisakarido eta gatz horietan oinarritutako hidrogelak hezur-ehunen birkonponketarako hautagai oso aproposak direla ondorioztatu zuten. Polimero termosentikorrak, aurretik esan den moduan, hezur-ehunen akatsak konpontzeko oso aproposak diren materialak dira, izan ere, ehun gaixoak dituen akatsen formara eta tamainara moldatzeko gaitasuna daukatela frogatu dute. Adibidez, Bai eta lankideek [35] interakzio fisikoak eta gurutzaketa kimikoa konbinatzen dituen PNIPAAm-ean, ziklodextrinan eta adamantanoan oinarritutako hidrogel injektagarria garatu zuten. Ikertzaile horiek hezur konponketako probak egin zituzten, eta lortutako emaitzek frogatu zuten hazkuntza faktoreak eta zelulak hidrogel injektagarrietan hezur-ehuna 14 egunean erabat konpontzeko gai zirela. Beste behar kliniko bat kartilago ehunen birsorkuntza da; izan ere, kartilagoaren lesio traumatikoek eta endekapenezko lesioek, oro har, pertsona helduen artean desgaitasunak sortu ohi dituzte. Horregatik, hidrogel injek- 140 Ekaia, 2020, 37, 129-143 Sheila Maiz-Fernández, Leyre Pérez-Álvarez, Leire Ruiz-Rubio, José Luis Vilas-Vilela tagarriek inpaktu kliniko handia daukate kartilagoaren hobekuntzan edo birsorkuntzan. Palumbo eta lankideek [5] kondrozitoak kapsulatzeko in situ hidrogel bat ekoitzi eta ezaugarritu zuten. Gelifikazioa 30 minutuan gertatu zen, eta lortutako hidrogelek hidrolisi entzimatikoarekiko erresistentzia paregabea eskaintzen zuten (28 egun). Gainera, inkubazio egun baten ostean behatu zen kondrozitoak hidrogelaren barnean modu eraginkorrean ugaltzen zirela. Beste kasu arrakastatsu bat arlo honetan, aurretik aipatutako Feijen eta lankideen [32] kartilago ehunen birsorkuntzarako hidrogela da. Aurretik esandakoa goraipatuz, kitosanoan oinarritutako hidrogel horren erakuntza HRPk katalizatutako gurutzaketa entzimatikoaren bitartez gertatzen da, kitosanoa talde fenolikoekin eraldatu ostean. Emaitzek adierazi zuten hidrogel hau hautagai aproposa dela kartilago ehunen birsorkuntzarako. Izan ere, propietate mekanikoak (1-5.5 kPa) eta gelifikazio denbora (10 stik 4 min-ra) egokiez batera, kondrozitoen hazkuntza esperimentuek gel horiek biobateragarritasun ona eta zelula ugalketako prozesua bultzatzen zituztela baieztatu zuten. In situ hidrogelen beste aplikazio arlo bat gihar ehunen birsorkuntza da. Europako biztanleriari gehien erasaten dion gihar gaixotasuna gaixotasun arterial periferikoa da. Zoritxarrez, gaur egun, muskulu eskeletiko iskemikoa sendatzeko terapia gutxi izaten dira, eta gaurko biomaterialen erabilera ez da guztiz eraginkorra izan, ez baitituzte gihar-mikroinguruak ondo imitatzen. ke et al. [36] bezalako ikertzaileek kitosano/β-glizerolfosfatoan eta kolagenoan oinarritutako hidrogel termosentikor bat garatu zuten giharehunen birsorkuntzarako. Ikertzaile horiek frogatu zuten hidrogel barnean ko-kultibatutako zelula ama mesenkimalek desberdintzeko gaitasuna zutela eta, ondorioz, hidrogel injektagarri horrek etorkizun oparoa zuela gihar-zelula eskeletikoen kultiborako. 4. OnDORIOAK Baldintza fisiologikotik hurbil sol-gel trantsizioa duten polimeroak etorkizun oparoa erakusten ari dira Ehun Ingeniaritzan, hidrogel injektagarriak sintetizatzeko aukera paregabea bilakatu direlako. Biomaterial horiek Ehun Ingeniaritzan asko erabili dira ehun ugari konpontzeko, gihar, kartilago edo hezur-ehunak esate baterako. In situ gelifikazioa gertatzeko polimero sintetikoetan edo naturaletan oinarritzen diren hainbat mekanismo bereizten dira. Mekanismo horiek tenperatura, pH eta gatz kontzentrazio aldaketen ondorioz edo argi ultramorearen eta akzio entzimatikoaren ondorioz gerta daitezke. Estimuluekiko erantzuteko gaitasun desberdina eta erretikulazio mekanismo desberdina duten polimeroen konbinazioak hidrogel injektagarrien munduan aurrerapen handiak egiteko aukera eskaintzen du. ondorioz, hazkuntza, ugaltze eta dife-
science
addi-f60787877059
addi
cc-by-nc-sa 4.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/44756
Argiak zuzendutako tratamendu alternatiboa minbiziaren kontra
Sola Llano, Rebeca; García Martínez de la Hidalga, Enrique; Bañuelos Prieto, Jorge
2020
146 Ekaia, 2020, 37, 145-157 Rebeca Sola, Enrique García Martínez de la Hidalga, Jorge Bañuelos 1. SARRERA Europar Batasunak bultzatutako Horizonte 2020 (H2020) esparru-plangintzak agintzen ditu ikerkuntzaren helburuak eta zereginak 2014tik [1]. Proposamen horren oinarrizko helburuak dira: gizartearen erronkei aurre egitea, enpresen lidergoa bultzatzea eta zientziaren bikaintasuna bermatzea. Izan ere, H2020 ekimenak gizartea eta zientzia hurbiltzea nahi du bereziki haien arteko ulermena eta komunikazioa sustatuz. Hori dela eta, H2020ren zeharkako gaitasun nagusietariko bat ikerketa eta berrikuntza arduratsua da (RRI, Responsible Research and Innovation) [2]. Helburua ikerketa zientifikoa bideratzea da gizartearen kezkei eta eskaerei erantzuna emateko, eta, era berean, gizarteak ulertzea ikerkuntza ezinbestekoa dela garapenerako eta eguneroko bizitza hobetzeko. Erronka honek gobernuen, gizartearen, enpresen eta zientzialarien parte hartzea eta elkarlana behar du. Harreman hori errazteko RRI ekimenak zazpi oinarrizko erronka aipatu ditu. Horietako bat «osasuna, demografia-aldaketa eta ongizatea» da. Ildo horretatik gizartearentzat ikerkuntza oso garrantzitsua da, gaixotasunei eta sendatzeko tratamendu berritzaileei dagokienez. Gaixotasunen artean, gaur egun ardura gehien sortzen dutenetatik minbizia da aipagarriena, biztanleen heriotza-kausa ohargarrienetarikoa delako mundu osoan. Hain zuzen ere, osasun Munduko Erakundearen (oME) arabera minbizia da heriotzaren bigarren kausa [3]. Azken txostenen arabera, urtero, minbizia dela eta, 8,2 milioi biztanle gutxi gorabehera hiltzen dira, eta 14,1 milioi minbizi kasu berri agertzen dira mundu osoan (oMEko Globocan proiektuaren arabera) [4]. Espainian, Espainiako onkologia Medikoaren Elkartearen (SEoM, Sociedad Española de Oncología Médica) arabera, minbizia heriotzen % 13ren arduraduna da, [5]. 1. irudian, Espainian minbiziak eragindako heriotza kopurua adierazten da, sexuaren arabera, tumore motaren eragina zehaztuz [6]. Beraz, minbiziaren inguruko ikerketa sustatzen ari da; helburuen artean hauek ditugu: gaixotasunaren mekanismo biologikoa ulertzea, horren hedapena aztertzea, prebentzioa sustatzea edo gizakien osasunean dituen eraginak murriztea. Gaur egun erabiltzen diren metodo terapeutiko ohikoenak minbizia tratatzeko (ebakuntzaz gainera) bi dira: kimioterapia eta erradioterapia (2. irudia). kasu gehienetan bi tratamenduok batera baina txandaka aplikatzen dira. kimioterapian sendagaiak erabiltzen dira minbiziari aurre egiteko, hau da, horren hedapena eta hazkundea gelditzeko, gorputzeko beste guneetan (metastasia) kaltetutako zelulak hiltzeko eta mina arintzeko [7]. kimioterapiak hazkunde azkarreko zelulak hiltzen ditu, eta zelula kantzerigenoak horien artean daude. kimioterapia-zikloetan, sendagaia dosifikatzen da minbizi motaren arabera bai ahoz (pilulak) bai zain barneko injekzioen bidez, (2. irudia). Aldiz, erradioterapian energia altuko izpi elektromagnetiko ahaltsuak erabiltzen dira (gehienbat X edo Gamma izpiak) zelula kantzerigenoak ahultzeko edo hiltzeko (2. irudia) [8]. Ba- https://doi.org/10.1387/ekaia.20722 147 Argiak zuzendutako tratamendu alternatiboa minbiziaren kontra tzuetan substantzia erradioaktiboak ere erabiltzen dira. Erradiazioak kaltetutako zelulen ADNa apurtzen du, eta hala haien hazkunde eta zatitzea ekiditen du, edo zelulak berak hiltzen ditu. kimioterapiarekin alderatuz, non gorputz osoak jasaten duen sendagaien eragina, erradioterapian minbiziak kaltetuta dagoen gorputzaren gunera zuzentzen da erradiazioa. Horrela, tumore-gunearen inguruan dauden zelula osasuntsuak ez dira hainbeste kaltetzen. 1. irudia. Espainian 2014an gizonen eta emakumeen heriotzak tumore motaren arabera (osasunaren Munduko Erakundetik datuak hartuta [6]). 2. irudia. Minbizia tratatzeko teknikak: kimioterapia (pilulen edo injekzioen bidez), erradioterapia (X eta gamma izpiak erabiliz) eta terapia fotodinamikoa (fotosentikortzailea, FS, ikusgaiko edo infragorri hurbileko argiaren bidez oxigeno singletea, 1o2, lortzeko). 148 Ekaia, 2020, 37, 145-157 Rebeca Sola, Enrique García Martínez de la Hidalga, Jorge Bañuelos Hala ere, aipatutako bi metodoen desabantaila horixe bera da, zelula osasuntsu eta kaltetuak bereizteko selektibotasun eza. Hori dela eta, bi metodo horiek albo-efektu ugari ekar ditzakete, eta batzuetan latza izan daitezke tratatzen den gorputzaren gunearen arabera. Hala nola, ile-galera, nekea, aldaketak larruazalean, zorabioak eta okadak. Egoera horren aurrean, gogotik ikertzen ari da metodo alternatiboak, osagarriak, eraginkorrak eta selektiboagoak bilatzeko minbizia tratatzeko osasunerako kaltegarriak diren gainerako efektuak saihestuz. Behar horien ondorioz, azken urteotan terapia fotodinamikoa (tFD) arreta handia jasotzen ari da (2. irudia) [9]. Metodo horretan, gizakiontzat toxikoak ez diren fotosentikortzaile izeneko molekulak erabiltzen dira, organikoak izan ohi direnak [10-12]. Horiek minbiziaren ingurunean kokatu, eta argiaren bidez aktibatzen dira (ikusgaiko edo infragorri hurbileko eremuan). Argiak zuzendutako teknologia hori aplikatzeko estrategia bat baino gehiago daude [13, 14]. Hala ere, azken urteotan arreta eta arrakasta gehien jasotzen ari dena oxigeno singletean oinarritzen da [15, 16]. Espezie gako hori ingurugiroko oxigenotik sortzen da, eta oso erreaktiboa da beraren ingurunean dauden zelula kantzerigenoak suntsitzeko [17]. Irradiazioa gelditzen denean, aktibitate zitotoxikoa desagertzen da, eta baldintza horietan fotosentikortzailea guztiz geldoa da, alegia, ez dauka inongo eraginik inguruko organuluetan. tFD kontzeptua ez da berria, eta pasa den mendearen hasieratik ezaguna da [18], baina orain dela urte batzuk hasi da horren inguruan biziki ikertzen alternatiba osagarri gisa, batez ere larruazaleko minbiziak tratatzeko [19]. Lan honen helburua argiak zuzendutako terapia berritzaile hau agerian jartzea da. Horretarako fotofisikaren ikuspuntutik zertan datzan azalduko da, eta adieraziko da zein diren fotosentikortzaileek bete behar dituzten eskakizunak minbiziaren aurkako tratamendua ahalbidetzeko. Bukatzeko, aurkeztuko dira oxigeno singletea sortzeko gaur egun erabiltzen diren molekulak, diseinu molekularren garrantzia aipatuz. 2. EztABAIDA 2.1. Oxigeno singletearen sorreraren mekanismoa tFDren bidez aktibitate antikantzerigenoa lortzeko oxigeno singletea (1o2*) sortzea aukera erabiliena da gaur egun [10-12, 15, 16]. oxigenoa egoera honetan oso erreaktiboa eta zitotoxikoa da. Beraz, haren inguruko zelula kantzerigenoak deuseztatzeko aproposa da; beste guneetako zelula osasuntsuak kaltetu gabe. oxigenoaren oinarrizko egoera tripletea (3o2) da, eta ez da hain erreaktiboa. Hura kitzikatzen denean, oxigenoa singlete egoeran sortzen da. Fotosentikortzailearen (FS) zeregin nagusia, beraz, espezie horren sorrera gidatzea da. Horretarako, FSak argia eraginkortasu- https://doi.org/10.1387/ekaia.20722 149 Argiak zuzendutako tratamendu alternatiboa minbiziaren kontra nez xurgatu beharra dauka, argia izanik, beraz, prozesua aktibatzen duena. tFDn erabiltzen den argi mota ikusgaiko edo infragorriko eremukoa da; aldiz, erradioterapiarekin X-edo g-izpiak erabiltzen dira, erradiazio askoz energetiko eta arriskutsuagoa izanik osasunerako. Fotosentikortzaile (FS) bat argia xurgatzeko gai den molekula bat da. FSa, kanpoko estimulurik gabe, bere oinarrizko egoera elektronikoan aurkitzen da, hau da, singlete egoeran (1FS, non elektroien spinak antiparaleloki kokatuta dauden) (3. irudia). FSa ikusgaiko edo infragorriko argiaz irradiatzen denean, molekulak fotoiak xurgatzen ditu, eta egoera kitzikatura pasatzen da (gehiegizko energia izango du; oinarrizko egoeran zeuden elektroietariko bat energia altuagoko maila batera, egoera batera pasatuko da) anizkoiztasuna mantenduz (1FS*). Behin egoera kitzikatu horretan dagoenean elektroia, lehian dauden hainbat prozesu gerta daitezke (3. irudia). Elektroia oinarrizko egoerara buelta daiteke, eta fotoiak emititu (argia emititu, fluoreszentzia) edo beroa ingurunean barreiatu (barne-konbertsioa). Bestalde, triplete egoera kitzikatura (3FS*, non spin elektronikoak paraleloki kokatuta dauden) pasa daiteke sistemen arteko gurutzaketaren bidez. oxigeno singletea sortzeko azken prozesua areagotzea ezinbestekoa da [20]. Izan ere, fotosentikortzailearen triplete (3FS*) horren spin-egoera akoplamendua eta energia aproposa da ingurugiroko oxigenoa (3o2) kitzikatzeko (3. irudia). Beraz, argiaren ondorioz fotosentikortzailea bere triplete egoera kitzikatura (3FS*) pasatu behar da, sistemen arteko gurutzaketari esker. Behin egoera horretan, inguruko oxigenoarekin talka egiten duenean horrekin truka dezake bere gehiegizko energia, oxigenoa bera kitzikatuz eta oxigeno singletea (1o2) eskuratuz. Azken hau, barreiatzean, zelulekin topatzen bada, horiek suntsitu ditzake bere izaera zitotoxikoa dela eta. kitzikapen-argia amatatzen bada, fotosentikortzailea ezin daiteke pasa egoera triplete kitzikatu horretara, eta, beraz, oxigeno singletearen sorrera gelditzen da. Espektroskopia aldetik, eta saiakera in vivo edo in vitro egin baino lehen, egiazta daiteke fotosentikortzailearen arrakasta oxigeno singletea lortzeko. Izan ere, oxigeno espezie horrek emisio fosforeszente bereizgarri bat du 1.250-1.300 nm-ko eremu espektralean (3. irudia). Beraz, oxigeno singletearen igorpen-banda horren intentsitatea neurtuz, jakin daiteke FSaren etekina nahi dugun helburua betetzeko. Hori guztia kontuan hartuz, fotosentikortzailearen hautaketa eta diseinua gakoa dira oxigeno singletearen sorrera ahalbidetzeko argiaren eraginez, eta era horretan baliagarria izateko terapia fotodinamikoan. 150 Ekaia, 2020, 37, 145-157 Rebeca Sola, Enrique García Martínez de la Hidalga, Jorge Bañuelos 3. irudia. Prozesu fotofisiko posibleak FS bat argiarekin kitzikatu ostean. Horien artean, sistemen arteko gurutzaketa nabarmentzen da, oxigeno singletea (1o2,) sortzea ahalbidetzen duen prozesua baita. 1o2-aren igorpen-espektroa ere erakusten da (fosforeszentzia). 2.2. Fotosentikortzaile organikoak Molekula bat fotosentikortzaile gisa aukeratzeko orduan, hainbat betebehar kontuan hartu behar dira oxigeno singletearen sorrera eraginkorra izateko. Fotosentikortzaile gisa, izaera ez-organikoa duten nanopartikulak edo puntu kuantikoak maiz erabili dira [21]. Baina molekula organikoek zenbait abantaila dituzte halako material ez-organikoen aurrean, hala nola biobateragarritasun hobea, toxizitate eza, eta molekula-egitura borondatez eraldatzeko aukera gehiago; izan ere, sintesi organikoaren baliabideak erabiliz, propietateak ere moldatzen ahal dira [22]. Horretaz gain, substantzia ez-organikoek argia espektro elektromagnetikoaren eremu ultramorean xurgatu ohi dute, eta hori aplikazio biologikoetarako ez da interesgarria, gorputz-ehunek eremu horretako argia xurgatzen dutelako. Interesgarriagoa da fotosentikortzaileek eremu ikusgaian, eta eremu gorritik ahalik eta hurbilen xurgatzea. Horrela, argia haiei helaraztea posiblea da. Beraz, atal honetan, eta goian aipatu diren ezaugarriak direla eta, azaltzen da zer baldintza bete behar dituzten molekula organikoek fotosentikortzaile idealak izateko: — Argia xurgatzeko ahalmen handia izatea eta egonkorra izatea. Lehen aipatutako tripleterako aktibazio hori aproposa izateko, molekularen xurgapena handia behar da irradiatzeko erabiltzen den uhin-luzera tartean, eta ezin da hondatu argiaren eraginez, nahiz eta luzaro irradiatu. Beraz, molekula fotoi kantitate altua absorbatzeko gai izan behar du, baina baita irradiazio hori jasateko bezain sendoa izan, bere barruan jarrai dezan nahiz eta denbora luzean argipean egon. — Eremu gorriko (600 nm-tik gora) edo infragorri hurbileko (750 nmtik gora) argia xurgatzeko gai izatea. Argi mota hori sakonki sartzen https://doi.org/10.1387/ekaia.20722 151 Argiak zuzendutako tratamendu alternatiboa minbiziaren kontra da ehunetan (3 eta 5 mm inguru, hurrenez hurren), eta errazago irits daiteke minbizira, inguru biologikoarekin interferentziak murritzagoak baitira. — Sistemen arteko gurutzaketaren probabilitate handia. Aurreko azpiatalean aipatu den bezala, prozesu fotofisiko hau egoera kitzikatuan ezinbestekoa da oxigeno singletea sortzeko lehenengo pauso gisa. 4. irudia. Fotosentikortzaile-ahalmena duten ohiko koloratzaile organikoak; argiztatu ostean oxigeno singletea sortzeko gai dira. Eskakizun horiek guztiak betetzen dituzten kromoforo organikoak salgai egon daitezke, edo sintesi organikoaren bidez lor daitezke. Adibidez, 4. irudian aipatzen dira koloratzaile familia ezagunenak eta arrakastatsuenak oxigeno singletea sortzeko argia dela medio. Horien artean, azpimarratzekoak dira BoDIPY izenekoak (BOron DIPyrromethene, 4. irudia). Nolabait BoDIPYak porfirinaren «anaia» txikitzat har daitezke. Izan ere, biek daukate komunean haien egituraren oinarri den dipirrometeno taldea. BoDIPY motatako kromoforoak kimikoki oso egonkorrak dira, baita kanpoko eraginen aurka ere; luzaro jasaten dute irradiazio ahaltsua eta etengabea, eta bermatzen dute argiaren xurgapen eraginkorra. Baina haien ezaugarri nagusia nukleo kromoforikoak duen moldakortasun kimikoa da [23]. Izan ere, erreakzio kimiko ugari erabiltzen ahal dira nukleoan aldaketak eragiteko. Propietate horri esker, hainbat ordezkatzaile erants daitezke kromoforoaren posizio zehatzetan eta horrela koloratzailearen, hots, fotosentikortzailearen, propietate fotofisikoak modulatu borondatez [24]. Hurrengo 152 Ekaia, 2020, 37, 145-157 Rebeca Sola, Enrique García Martínez de la Hidalga, Jorge Bañuelos atalean, aipatzen da zer irizpideri jarraitzen zaien BoDIPYak diseinatzeko, non goiko baldintzak fotosentikortzaile egokiak izateko betetzen diren. 2.3. BODIPYan oinarritutako fotosentikortzaileak BoDIPYen xurgapen-gunea ikusgaiko alde gorrian kokatzeko estrategia ohikoena talde aromatikoak (ariloak, estiriloak) gehitzea da, kromoforoan aromatizitatea hedatzeko (5. irudia) [25]. Hala ere, garrantzitsuena da sistemen arteko gurutzaketa bultzatzea oxigeno singletearen sorrera ahalbidetzeko. Izan ere, koloratzaile horiek oso fluoreszenteak dira, eta tripletearen populazioa oso baxua da (ikusi 3. irudia; behin kitzikatuta, sistemen arteko gurutzaketa jasan ordez, koloratzaile fluoreszenteak berriro bueltatzen dira egoera egonkorrera, eta argia igortzen dute) [26]. Beraz, talde funtzional aproposak aukeratu behar dira prozesu hori areagotzeko. Batez ere bi estrategia erabili dira oro har hori lortzeko; atomo astunak eranstea [27], edo karga-transferentziako prozesuak sorraraztea [28] (5. irudia). Askotan bi efektu horiek konbinatzen dira kromoforo berdinean oxigeno singletearen sorrera areagotzeko (% 95eko etekina lortzen da kasu onenetan). 5. irudia. BoDIPYan oinarritutako molekula-egitura adierazgarriak fotosentikortzaile gisa. Ziur aski orain arte metodo ohikoena BoDIPYen oinarritutako fotosentikortzaileak garatzeko halogenazioa da, batez ere bromoa edo iodoa eran- https://doi.org/10.1387/ekaia.20722 153 Argiak zuzendutako tratamendu alternatiboa minbiziaren kontra tsiz kromoforoan (5. irudia). kasu horretan, sistemen arteko gurutzaketa areagotzen da atomo astun izeneko efektuagatik. Atomo horiek (bromoa edo iodoa), argiaren absortzioa alde gorrira desplazatzeaz gain, spin-orbita akoplamendua handitzen dute, eta elektroiaren singlete batetik triplete baterako saltoa erraztu egoera kitzikatuan (printzipioz, simetria-arauengatik debekatuta dagoen prozesua). Beste era batean esanda, atomo astun horiek ahalbidetzen dute bi egoera horien (singlete eta triplete) bibrazio-mailen arteko gainjarpena, eta spinen inbertsioa erraztu (3. irudia) eta trantsizioaren probabilitatea handitu. Beste aukera bat talde elektroi-hartzaileak (fullerenoak, nitro taldeak) edo elektroi-emaileak (tiofenoak, aminoak, metoxiak), edo biak aldi berean, eranstea da, kromoforoan karga-transferentziako prozesuak sortzeko (5. irudia). kitzikapenaren ondorioz, talde elektroi-emaileak bere karga pasa diezaioke talde elektroi-hartzaileari, hain zuzen karga-transferentziako prozesua betez. Horren ostean molekulan sortzen den karga-banaketa hori birkonbina daiteke eta tripletea bete, spin elektronikoen konbinazioaren arabera (paraleloa tripletea edo antiparaleloa singletea) [29]. Esan beharra dago karga-transferentziako prozesu guztiek ez dutela zertan tripletean amaitu, eta oraindik ikerketa asko behar dela ulertzeko molekula-egituraren eta ingurunearen eragina karga-transferentziaren bidezko tripletearen populazioan. Ildo horretatik, azken urteetan dimeroak aztertzen ari dira biziki, non bi kromoforo berdin elkarren artean kobalenteki lotzen diren (5. irudia) [30, 31]. Suertatutako azpiunitate kromoforiko horien arteko antolakuntza geometrikoa (ia perpendikularra) aproposa da karga-transferentziako prozesuak sorrarazteko kitzikapenaren ostean, eta eskuarki horietan tripletea betetzen da, fotosentikortzaile egokiak izanik [32]. Gainera, estrategia sintetiko horren bidez halogenoak ekiditen dira, atomo horien gehiegia kaltegarria izan daitekeelako gorputzerako. Dena dela, BoDIPY kromoforoek eskaintzen dituzten abantaila sintetikoez baliatuz, askotan goiko aukera guztiak konbinatzen dira kromoforo bakar batean fotosentikortzaile hobeak lortzeko [33, 34], hau da, oxigeno singletearen sorrera areagotzeko (5. irudia). Bibliografian aurki daitezke diseinu aldetik nahiko konplexuak diren BoDIPYak, non talde aromatikoak, halogenoak eta talde elektroi-emaile/hartzaileak batera dauden [24]. Molekula-egituraren eta oxigeno singletearen sorreraren arteko erlazioa guztiz ulertzea da erronka, azken prozesu horren probabilitatea modulatzeko eta fotosentikortzaile berriak eta hobeak ad hoc diseinatzeko. 3. OnDORIOAK EtA EtORKIzUnEKO IKUSPEGIAK Aurrerapauso gehiago behar dira terapia fotodinamikoa minbizia tratatzeko edo sendatzeko alternatiba erreal gisa guztiz inplementatzeko. Momentuz, terapia osagarri gisa erabiltzen da erradioterapia eta kimioterapia 154 Ekaia, 2020, 37, 145-157 Rebeca Sola, Enrique García Martínez de la Hidalga, Jorge Bañuelos tratamenduekin batera, eta batez ere larruazaleko gaixotasunetan. Izan ere, argia 1 cm sakon sartzen da ehunetan kasu onenetan, nahikoa epidermisa eta dermisa zeharkatzeko. Gainera, argia sakonagoko organoetara bideratzea ez da erraza, nahiz eta ikerkuntzak aurrerapen handiak egin dituen zentzu horretan. Hala eta guztiz ere, lortutako emaitzak itxaropentsuak dira, eta tratamendu horri etorkizun oparoa iragartzen zaio. Behin ikusita molekula organikoek argia dela medio oxigeno singletea sortzeko izandako arrakasta, hurrengo erronka da sorrera hori kontrolpean modulatzea. Hau da, fotosentikortzaileen sistemen arteko gurutzaketaren probabilitatea moldatzea molekula-egituraren bidez. Prozesu horren probabilitatea oso handia denean igorpen fluoreszentea asko murrizten da. Baina fotosentikortzaileak ahalmen fluoreszentea neurri batean mantentzea, baldin eta oxigeno singletea sortzeko gai bada, oso interesgarria da. Modu horretan, molekula berbera erabil daiteke minbizia tratatzeko oxigeno singletearen bidez, eta baita horren kokapena detektatzeko, bere igorpen fluoreszenteari jarraituz (mikroskopio fluoreszentea erabiliz, bioirudia). Hau da, molekula bera diagnosia eta terapia egiteko (teragnosia). Beste alde batetik, fotosentikortzailearen sentikortasuna bultzatzea interesgarria da orobat zelula kantzerigenoak selektiboki igartzeko. Izan ere, oxigeno singletea oso erreaktiboa da, eta zelula ez-kaltetuak ere suntsi ditzake. Beraz, fotosentikortzailea aztergai den eremu tumoralean espezifikoki lotzen bada edo gune kaltetura zuzen eta eraginkorki garraiatzeko modua baldin badago, albo-efektu horiek ekiditen dira. Horrela, selektibotasun horrek bi bide bermatuko lituzke: alde batetik, argiztatutako gunean bakarrik sortuko litzateke oxigeno singletea, eta, bestetik, espezie zitotoxikoa fotosentikortzailea dagoen eremuan bakarrik izango litzateke. Baldintza horiek guztiak betetzeko BoDIPY koloratzaileak plataforma molekular ideala dira. kromoforo horietan posible da funtzionalitate ezberdinak txertatzea kromoforoaren egituraren posizio zehatzetan goian aipatutako eskakizunak lortzeko, hala nola taldeak xurgapen-banda gorri aldera eramateko, sistemen arteko gurutzaketa kontrolpean bultzatzeko eta minbiziak kaltetutako organora edo gunera selektiboki lotzeko. Horretarako, zentzuzko diseinu molekularra ezinbestekoa da. Erronka horrek jakintza-alor anitzeko (kimika organikoa, kimika Fisikoa, Biokimika eta Biomedikuntza) ikertzaileen elkarlana eta ulermena behar du. 4. ESKER OnAK Artikulu hau Eusko Jaurlaritzak emandako dirulaguntzari esker eraman da aurrera (It912-16 proiektua). R. Solak doktoretza ondoko kontratua ere eskertzen dio Eusko Jaurlaritzari.
science
addi-571f87a3df72
addi
cc-by-nc-sa 4.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/44757
Koordinazio polimero luminiszenteak: gailu argitsuen etorkizuna
Pajuelo Corral, Oier; Seco Botana, José Manuel ; Cepeda Ruiz, Javier
2020
160 Ekaia, 2020, 37, 159-174 Oier Pajuelo Corral, José Manuel Seco, Javier Cepeda 1. SARRERA koordinazio-polimeroek (CPs) azken urteotan izan duten hazkundea ikaragarria izan da material ez-organiko eta hibridoen arloan. konposatu hauen ezaugarririk erakargarriena da beren erraztasuna egitura kristalinoa diseinatzeko, eta haiek aurkezten dituzten propietate ugariak dira. Egitura horiek eraikitzeko, bi osagai dira beharrezkoak: metalak eta estekatzaileak. Metalei dagokienez, trantsiziozko metalak nagusitzen dira, bereziki lehenengo trantsizio seriekoak, nahiko merkeak eta propietate fisiko eta kimiko asko dauzkatelako eta, batez ere, estekatzaileekin lotzen direnean eraikin kristalinoetan erakusten dituzten koordinazio geometriak oso ezagunak direlako. oxidazio zenbakiaren arabera, haien koordinazio zenbakia 2 eta 6 bitartekoa da ioi gehienentzat, nagusiak 4, 5 eta 6 badira ere. Eraikin kristalinoen diseinu arrazionala egiteko gaitasuna hobesten du horrek. Neurri txikiago batean metal lantanidoz osatutako koordinazio-polimeroak aurkitu ditzakegu. Aurrekoekin alderatuta, azken hauek koordinazio zenbaki handiak aurkezten dituzte, (>6) beren erradio ioniko handiagatik. Gertaera honek eraikin kristalinoak aurreikusteko ahalmena murrizten du, estekatzaileak atomo honetara koordinatzeko era gehiagotan egin baitezake. Hala ere, atomo lantanidoek dauzkaten propietate magnetiko eta optiko bikainei esker, haien erabilera bultzatu egin da eta azken urteotan ikaragarrizko hazkundea izan dute. Azkenik, metal lurralkalinoek beste bide bat osatzen dute koordinazio-polimeroak eraikitzeko. Haien erabilera urriagoa izan da, bai koordinazio-zenbaki altuak dauzkatelako (diseinu arrazionala egiteko zailtzen duena), bai estekatzaileekin sortzen dituzten loturek izaera ionikoagoa aurkezten dutelako; beraz, egitura zurruna, mantentzeko ahulagoak suertatzen dira. Baina horien alde esan beharra dago izaki bizidunetan toxizitate murriztua erakusten dutela, eta biobateragarriak direla; hortaz, sortzen diren materialak ingurumenean eragiten duten kutsadura ere txikiagoa da. Horregatik, nahiko erabiliak izan dira hainbat prozesu biologikorekin erlazionatutako aplikazioetan [1]. Beste alde batetik, estekatzaileak atomo emaileak dituzten molekula organiko edo ez-organikoak dira, eta egitura kristalino hauetan metalak elkarrekin mantentzeaz arduratzen dira. kasu gehienetan, estekatzaileek posizio bat baino gehiago izaten dituzte metalarekin lotzeko koordinazioloturen bidez. Lotura horien ondorioz, eraikin konplexuak sortzeko gai dira, dimentsio bakarrean (1D), bi dimentsiotan (2D) edo hiru dimentsiotan (3D) hedatzen direnak (1. irudia). Gainera, kasu gehienetan estekatzaileak interakzio supramolekularrak sortzeko gai dira (hidrogeno zubiak, π-π interak zioak…), eraikin kristalinoa egonkortzen dutenak. https://doi.org/10.1387/ekaia.20840 161 Koordinazio-polimero luminiszenteak: gailu argitsuen etorkizuna 1. irudia. koordinazio-polimeroak eratzeko eraikuntza blokeak. Metalaren eta estekatzailearen loturaren arabera, eratutako koordinaziopolimeroek dimentsio desberdinetako eraikuntzak sor ditzakete. Egitura hibrido metal-organikoa dela eta, konposatu hauek propietate askotarikoak erakusten dituzte, eta horrek hainbat aplikaziotan erabiltzeko gaitasuna ematen die. Horien artean, gehien nabarmentzen den erabilera gas edo molekula txikien (H2, Co2 ...) adsortzioa da, gas horien biltegiratze- edo banaketa-prozesuak goitik behera aldatu dituena [2]. Horretan, «Metal-organic-Frameworks» (MoFs) izeneko koordinazio-polimeroek ardura handia izan dute, material hauen poroetan futbol-zelai baten azalera baino barne-azalera handiagoak izatera heldu dira, eta 7.000 m2/g-tara irits daitezke. Bestalde, konposatu horiek beste ezaugarri interesgarri batzuk eskaintzen dituzte katalisi arloan [3], magnetismoan [4], sendagaien askapen kontrolatuan [5] edo luminiszentzian [6], besteak beste. Azken horien interesa asko hazi da azken urteotan, gailu argitsu hobeak sor ditzaketelako, aplikazio-esparru askotarikoak dauzkatenak, hala nola, trafiko-seinaleetan, pantaila digitaletan eta faltsifikazio-sistemetan erabiltzeko [7]. Azken horiek dokumentu ofizialak eta faltsifikazioak bereiztea dute helburu nagusi. Adibidez, material hauekin prestatutako dispertsio batekin zigilu bat busti daiteke edo tinta bat sor daiteke paper batean inprimitzeko (demagun, billete bat) eta kitzikatze-iturri baten aurrean argia igorriko lukete. Horrela, konposatu hauen konposizioarekin joka genezake nahi dugun kodea bertan idazteko, argi arruntean ez zena ikusiko, baina igorriko lukeena argi ultramorearen azpian kitzikatu eta kolore zehatz bateko argia. Gainera, igorpen luminiszenteak gas-biltegiratze ahalmenarekin konbina daiteke, molekula zehatzak detekta ditzaketen sentsore gisa erabil daitezkeen material berriak sortzeko [8]. 164 Ekaia, 2020, 37, 159-174 Oier Pajuelo Corral, José Manuel Seco, Javier Cepeda 2.1. Luminiszentzia sortzeko mekanismo posibleak koordinazio-polimeroetan Luminiszentzia erlaxazio-prozesu bat da, non molekularen elektroiak maila kitzikatu batetik oinarrizko mailara jauzi egiten baitute fotoiak igorriz. koordinazio-polimeroen natura hibridoak —esan bezala, atomo metalikoz eta estekatzaile modura jokatzen duten molekula organikoz osatutako sare infinitoak dira— mota desberdinetako igorpen-fenomeno asko ahalbidetzen ditu. Azken finean, maila energetiko horiek konposatu organikoaren eta metalaren arteko loturen ondorioz sortzen direnez, estekatzaile organikoaren eta metalaren izaera mantendu dezakete edota bien arteko izaera izan dezakete; horrela, elektroien jauzi- edo karga-transferentziak mota askotarikoak dira: — Estekatzailean oinarritutako luminiszentzia: kasu honetan, trantsizio lumineszentea (beste era batera esanda, elektroien jauziak) molekula estekatzailean bertan oinarritutako energia-mailen artean gertatzen da. kasu honetan, estekatzailearen eta metalaren arteko loturak ez du eraginik edo oso eragin eskasa izan ohi du argi-igorpenean. Hortaz, oso antzekoak dira konposatuak ematen duen emisioa eta koordinatu gabeko molekula estekatzaileak ematen duena. — Metalean zentratutako luminiszentzia: aurreko kasuaren antzera, parte hartzen duten energia-mailak metalean oinarrituta daude; beraz, eraikitako koordinazio-polimeroak eragin murriztua dauka argiigorpenean. — Estekatzaile-estekatzaile karga-transferentzia: kasu honetan, berriz, bi estekatzaile desberdinen arteko energia-mailen artean gertatzen da elektroien jauzia. kasu honetan, aurrekoetan ez bezala, sortutako eraikin kristalinoak eragina dauka igorpenean. — Estekatzaile-metal karga-transferentzia: mota honetan estekatzailean oinarritutako goi energia maila batetik metalean oinarritutako behe-energia mailara jauzi egiten du elektroiak. — Metal-estekatzaile karga-transferentzia: aurrekoaren guztiz kontrakoa da, elektroiak metalean oinarritutako maila batetik estekatzailean oinarrituta dagoen mailara jauzi egiten du. Aurrekoak orokorrenak diren arren, porotsuak diren koordinazio-polimeroek, MoF motakoek, beste igorpen-prozesu bat ere aurkeztu dezakete, MoFaren poroak betetzen duten molekula ostalariek sortutako igorpen luminiszentea, esate baterako. Aurreko kasuetan azaldu bezala, molekula ostalariak bere kabuz igor dezake argia edo koordinazio-polimeroaren osagaiekin (metalekin edo estekatzaileekin) karga-transferentziak ere gerta daitezke, azken finean koordinazio-polimeroari argia igortzeko gaitasuna emanez. https://doi.org/10.1387/ekaia.20840 165 Koordinazio-polimero luminiszenteak: gailu argitsuen etorkizuna 3. nOLA ERAIKI LLP IzAERA DUtEn KOORDInAzIOPOLIMEROAK? Ezaugarri hau konposatuaren izaera hibridoa metal organikotik dator, hau da, metalaren eta estekatzailearen ezaugarrien arteko konbinaziotik sortzen da LLP portaera koordinazio-polimeroetan. Horretarako, metalaren eta estekatzailearen aukeraketa egokia egitea ezinbestekoa da luminiszentzia gertatzeko. Hasiera batean metal nobleak (platinoa, iridioa edo rutenioa) [9] edo lantanidoak (europioa edo terbioa) [10] erabiltzen ziren, eta haiekin propietate luminiszente interesgarriak zituzten konplexuak lortu ziren. Hala ere, konposatu horien igorpen lumineszentea oso intentsoa izan daitekeen arren, fluoreszentzian oinarrituta egoten da, eta oso denbora gutxi irauten du argiak kitzikatze-iturria kenduz gero. Horregatik, beste metal batzuen bila abiatu ziren zientzialariak eta geruza osoko metaletan (zink(II) eta kadmio(II)) [11] aurkitu zuten erantzuna. Metal horien arrakasta bi arrazoirengatik dator: alde batetik, d-d trantsizioetan oinarritutako erlaxazio-prozesu ez-erradiatiboak ezin dira gertatu, eta ondorioz, igorpen luminiszentea bermatzen du; beste aldetik, ISC fenomenoa spin -orbita akoplamenduaren bidez errazten du [12]. Horrek ez du esan nahi bi metal horiek esklusiboak direnik iraupen luzeko igorpen luminiszenteak duten konposatuak eratzeko. Izan ere, antzeko ezaugarriak dituzten metalak ere baliagarriak dira. Horien adibidetzat metal lurralkalinoak har ditzakegu, geruza-elektroniko osoko ioiak eratzen dituztelako, eta, beraz, aukera alternatibo dat dira LLP izaera duten konplexu metal-organikoak sortzeko. Estekatzaileen aukerak ere zer esana dauka konplexuaren luminiszentzian. Esaterako, aukeratutako estekatzailean triplete-egoerak eskuragarri eta egonkor izan behar dute kitzikatutako elektroiak bertan harrapatzeko, eta, aldi berean, erradiaziorik gabeko erlaxazio-prozesuak saihestu behar ditu. Horretarako, estekatzaileak bi baldintza bete behar ditu. Batetik, konposatu organikoan elektroi pare bakartiak dituzten atomoak izatea, hala nola oxigeno, nitrogeno edo fosforo atomoak, zeren eta hauek spin-orbita akoplamendua eta, bide batez, ISC prozesua baimentzen baitute El-Sayed-ren erregelaren bidez [13]. Beste aldetik, estekatzaileak interakzio supramolekularrak sortzen laguntzen dituzten talde funtzionalak behar ditu, eraikin kristalinoa eta triplete-egoerak egonkortzeko [14]. Interakzio supramolekularrek ez dute ziurtatzen iraupen luzeko argi igorpenak koordinaziopolimero zehatz batean egongo direnik, baina zurruntasuna ematen diote eraikin kristalinoari; hortaz, bibrazioen bidezko erlaxazioak murrizten dira, eta argi-igorpenak areagotu. Horrek ez du esan nahi interakzio supramolekularrik gabeko koordinazio-polimero batek ezin duela fosforeszentziarik aurkeztu, baina betiere zailtasun handiagoak izango ditu. Egia esanda, gaur egun ezinezkoa da molekula batek fosforeszentzia izango duen ala ez aurresatea. koordinazio-fosforeszente gehienetan molekularen (estekatzai- 166 Ekaia, 2020, 37, 159-174 Oier Pajuelo Corral, José Manuel Seco, Javier Cepeda learen) fosforeszentzia esandako bi baldintzak jorratuz hobetzen bada ere. Hori dela eta, eraikin kristalinoak interakzio supramolekularrak izateko estekatzaile egokiek bere egituran eraztun aromatikoak dituzten eta karboxilato taldeekin apainduta dauden molekula organikoak dira gehienbat (3. irudia). 2-aminonikotinato bentzeno-1,3,5-trikarboxilato 4-zianobenzoato 3. irudia. koordinazio-polimeroak eraikitzeko zenbait estekatzaile. 4. ADIBIDEAK Esan bezala, iraupen luzeko fosforeszentziaren izaera duten koordinazio-polimeroak lortzeko, lehenengo erreaktibo egokiak aukeratu behar dira. Metalen artean, aipatu dugu zinka eta kadmioa direla egokienak. Estekatzaileen artean, berriz, lehen aipatutako ezaugarriak betetzen dituztenak. Horren adibide dugu 2-aminonikotinatoa (2ani) (3. irudia ezkerraldean). Estekatzaile horrek zink eta kadmio metalekin behin koordinatuz gero, bi koordinazio-polimero isoestrukturalak eratzen ditu, [M(2ani)2]n (M = Zn2+ edo Cd2+) formula dutenak (Zn-2ani edo Cd-2ani, hemendik aurrera) [15]. konposatuek kirala den sistema kristalino tetragonalean kristalizatzen dute. Metal bakoitza bi nitrogeno atomotara lotzen da, bakoitza estekatzaile desberdineko piridina eraztunetik datorrena, eta lau oxigeno atomotara, zeinak bi estekatzaile desberdinen karboxilato taldetik baitatoz eta kelato eraztunak eratzen baitituzte: era honetan, metalak oktaedro distortsionatu baten barruan dagoela esan genezake. koordinazio-modu horrek geruzetan oinarritutako egitura metal-organikoa sortzen du, ab plano kistalografikoan hedatzen direnak eta c ardatzean zehar pilatzen direnak (4. irudia). Egitura horri esker, interakzio supramolekurrak sortzen dira hidrogeno zubien eta eraztun aromatikoen arteko π-π interakzioen bidez. Interakzio horien eta paketatze efektiboaren ondorioz, eraikin kristalinoak egonkortasun handia eskuratzen du. https://doi.org/10.1387/ekaia.20840 169 Koordinazio-polimero luminiszenteak: gailu argitsuen etorkizuna likoz eta hari koordinatutako lau 2-ani estekatzailez osatuta daude. kalkulu horien bidez, emisio-espektro teorikoa kalkulatu zen, eta, esperimentalki lortutakoaren antz handia duenez, bandak esleitu egin ziren (7. irudia). Bi konposatuek erakusten duten intentsitate handiko banda fluoreszenteak (400 nm aldera) 2ani estekatzaileetan oinarrituko orbital molekularrek osatzen dute, π → π* motako trantsizioa sortuz. Azpimarratzekoa da espektro teorikoan ez direla agertzen esperimentalean ageri diren sorbaldak, banda teorikoa 500 nm-tan bukatu da eta. Izan ere, bigarren zati hau, fosforeszentziaren erlazionatuta dagoena, triplete-egoera batetik singlete-egoera baterako trantsizioa da, berez erregela espektroskopikoen arabera debekatuta dagoena, eta horregatik, kalkulu teorikoek ez dute erakusten. oro har, emisioan parte hartzen duten orbital molekular guztiek estekatzaileetan kokatuta daude; beraz, ondoriozta daiteke argi-igorpenak estekatzailean oinarritutako luminiszentziaren bidez bideratuta daudela. 7. irudia. Lerro jarraiek bi konposatuen emisio-espektro esperimentalak irudikatzen dituzte; lerro ez-jarraiek berriz, emisio-espektro teorikoak. Halaber, beste bi saiakera egin genituen estekatzaile berarekin, baina orain bi metal lurralkalinorekin konbinatuz (Sr2+ eta Ba2+) [16]. kasu honetan, beste bi konposatu isoestruktural berri eratzen dira, [M(2ani)2(DMF)]n (M = Sr2+ edo Ba2+, DMF = N,N-dimetilformamida) 170 Ekaia, 2020, 37, 159-174 Oier Pajuelo Corral, José Manuel Seco, Javier Cepeda formula eta sistema kristalino monoklinikoan kristalizatzen dutenak. Jakina denez, metal lurralkalinoek joera handia dute oxigeno atomoetara lotzeko; hortaz, ez da harritzekoa metal bakoitza zazpi oxigeno eta nitrogeno atomori koordinatzea, 8 koordinazio zenbakia hartuz. Zazpi oxigeno horietatik, bost 2ani estekatzailearen karboxilato taldeei dagozkie, eta beste biak DMF molekulenak dira. Unitate asimetrikoan, metal bakoitza bi 2ani estekatzaile desberdinenei (A eta B deiturikoak) eta DMF molekula bati koordinatua dago. Bi kasuetan, A eta B estekatzaileen karboxilato taldeek eta DMF molekulek ere zubi bezala jokatzen dute metalak hurrenez hurren lotuz, c ardatz kristalografikoan zehar hedatzen diren dimentsio bakarreko kate amaitezinak sortuz (8. irudia.). kate horietatik zintzilikaturik dauden 2ani molekulak inguruko beste kateetako metalekin nitrogeno atomoen bidez lotzen dira, eta horren ondorioz bi dimentsioko geruzak sortzen dituzte. Gainera, 2ani estekatzaileek hartzen duten konformazioa dela eta, eraztun aromatikoen arteko π-π interakzioak gertatzen dira, eta horri esker egitura kristalinoaren egonkortasuna sendotzen dute. 8. irudia. Sr-2ani konposatuaren eraikin kristalinoa b ardatz kristalografikotik ikusita. kolore kodeak: estrontzioa, berdea; oxigenoa, gorria, nitrogenoa, urdina; karbonoa, grisa; hidrogenoa, zuria. Lagin hauen fluoreszentziari dagokionez, aurreko konposatuen antzeko emisio-espektroa erakusten dute (kontuan izan erabili den estekatzailea berdina dela). kasu honetan, banda maximoa oso nabaria bada ere, uhin-luzera altuagoko sorbaldak askoz ere intentsitate txikiago erakusten https://doi.org/10.1387/ekaia.20840 171 Koordinazio-polimero luminiszenteak: gailu argitsuen etorkizuna du aurrekoekin konparatuz, 550 nm aldera intentsitate arbuiagarria dauka eta (9. irudia). Fosforeszentziaren kasuan, konposatu hauen igorpen-banda uhin-luzera handiagoetara desplazatzen da. 9. irudia. Fluoreszentzia eta fosforeszentzia-emisio espektroak (λex = 325 nm). konposatu hauek ere emisio fosforeszente indartsuak dituztenez, indargabetze-kurbak tenperatura baxuan neurtuak izan ziren. Berriz ere kurba horiek 1. ekuazioa erabiliz egokitu ziren, eta 356 eta 453 ms lortu ziren Sr2ani eta Ba-2ani konposatuentzat, hurrenez hurren. Bi konposatu hauetarako egindako kalkulu teorikoek emisio prozesua π* → π motakoa dela erakusten dute, zeinetan estekatzaileetan kokatutako orbital molekularrek baino ez baitute parte hartzen. Joera hau nahiko arrunta da geruza osoko konfigurazio elektronikoa daukaten metalez osatutako koordinazio konposatuetan: izan ere, oxidatzeko edo erreduzitzeko joera txikia daukate. 5. OnDORIOAK koordinazio-polimero luminiszenteak aurreko mendetik oso ezagunak diren arren, azkenengo hamarkadan hazkunde handia izan dute bere egituraren natura hibridoa metal-organikoak osagaien konbinaketa mugagabea dela eta, propietate luminiszenteak egokitzea erraza suertatzen delako. Ho-
science
addi-4a2ebf89e396
addi
cc-by-nc-sa 4.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/44758
Izozte-urtze ziklo bidezko mintz-ereduen fusioa
Gutiérrez Monasterio, Bingen ; Goñi Urcelay, Félix María
2020
176 Ekaia, 2020, 37, 175-188 Bingen G. Monasterio, Felix M. Goñi 1. SARRERA 1.1. Mintz ereduak: zelula mintzak ikertzeko tresna egokiak Bangham eta haren lankideak izan ziren lehen aldiz liposomak mintz eredu gisa erabiltzen hasi zirenak [1]. ordutik, liposomak oinarritzat hartuz egindako ikerketak era esponentzialean hazi dira. Liposomak, lipidoz osatutako nanometrotako edo mikroitako diametrodun egiturak dira, zeinak lipido bakar batez edo lipido nahaste batez osatuak egon daitezkeen eta geruza bat edo gehiago izan ditzaketen [1]. Gainera, mintzek, lipidoez gain, proteinak eta azukreak ere izan ditzakete txertatuak, zeinek konposizioaren arabera ezaugarri fisiko-kimiko aldakorrak dauzkaten [2]. Haien egonkortasuna eta biomimetismoa dela eta, hobekien ezagutzen diren liposomak, eta gaur egun erabilera biomediko ugarienak dauzkatenak, geruza bakarrekoak dira. Horien artean, 40-60 nm-ko diametrodun SUVak (Small/Sonicated Unilamellar Vesicles), 100-500 nm-ko diametrodun LUVak (Large Unilamellar Vesicles) eta 2 µm-ko batez besteko diametrodun GUVak (Giant Unilamellar Vesicles) ditugu [3]. Bestalde, hainbat geruzatako mintz ereduei MLV (Multilamellar Vesicles) deritze. Geruza bakarreko mintz ereduen artean, haien tamainaz gain, badira beste ezberdintasun garrantzitsu batzuk ere. SUVen eta LUVen artean dagoen ezberdintasun nagusia, haien kanpoko eta barneko monogeruzen artean daukaten lipido proportzio ezberdina da. LUVetan banaketa ia simetrikoa da [4], eta SUVek, berriz, erradio txikiak eragindako okerdura dela eta, lipido molekulen % 60-70 kanpoko geruzan daukate [5]. Horren ondorioz, SUVen kanpoko eta barneko geruzen paketatze maila ezberdina da [6], eta horrek lipidoen mugikortasun eta nahaskortasun ahalmena jaistea eta aldi berean konposizio ezberdineko domeinu lipidikoak egotea eragiten du [7]. Paketatze mailaz gain, bestelako ezberdintasun nabarmen bat barne bolumenarekin lotua dago. Izan ere, SUVen edukiera maiz ez da nahikoa izaten iragazkortasun edo ioi trukeak ikertzeko. Aipatutako arrazoi horiengatik, LUVak egokienak izan ohi dira mintz biologikoen ikerketa biofisikoak egiteko [6]. Mintz ereduek zelularen konplexutasuna sinplifikatuz, zelula baten egitura eta organuluak imitatzea ahalbidetu dezakete. Horien laguntzaz, zelulan gertatzen diren proteina-lipido elkarrekintzak, lipidoen bidezko proteinen erregulazioa, mintzen dinamika, mintzari lotutako proteinen egituraren ezagutza, zeluletan gertatzen diren biomolekula eta molekula txikien askatze sistemak edo fusio prozesuak iker daitezke [8, 9]. 1.2. in vivo fusioaren garrantzia Mintzen fusioa deitzen zaio hasieran bi geruza independente direnak geruza jarraitu bakarra bihurtzeko prozesuari [6]. Fusioak garrantzia na- https://doi.org/10.1387/ekaia.21109 177 Izozte-urtze ziklo bidezko mintz-ereduen fusioa barmena dauka hainbat gertaera fisiologiko eta patologikotan, batez ere zelula eukariotoetan, non konpartimentalizazio maila handia den. Hainbat dira fusioak prozesu biologikoetan daukan garrantzia nabarmentzen duten adibide garbiak. Horien artean ditugu, hain zuzen ere, espermatozoide batek burututako obuluaren ernalketa, zelula ostalarirako patogenoen sarrera, endozitosia, organuluen biogenesia, exozitosia eta beste gertaera batzuk. Fusio erreakzio guztiek ezinbesteko prozesu bati jarraitzen diote: bi mintzen arteko kontaktua, fusio poro baten sorrera eta bi mintzen arteko fusioa [6, 10]. Prozesu horiek hesi energetiko (aldaratze indar) handiak gainditu behar dituzte, horien artean elektrostatikoak, esterikoak eta hidratazio indarrak [11]. Sistema biologikoetan, hesi energetiko horiek fusio proteinen bidez gainditzen direla uste da, proteina horien adibide dira Snare edo Rab izeneko proteinak [6]. Proteina horien berri daukagun arren, mintza fusionatzea nola lortzen duten ulertzea da, hain zuzen, Biologia Zelularrak gaur egun daukan enigma handienetako bat. Bi mintzek fusioa aurrera eramateko mekanismo fisiko eta molekularra nolakoa den guztiz ezagutzen ez bada ere, jakina da prozesu kate baten bidez arautua dagoela. Hasteko, hesi energetikoa gainditu eta bi mintzak gerturatu behar dira; ondoren, trantsizio egitura metaegonkorrak sortzen dira, eta, amaitzeko, kanpoko hemigeruzek elkarreragin eta fusionatu behar dute [6] (1. irudia). Fusio poroa sortzea ondoriotzat daukan desegituraketa hori aurkakoak diren bi teoriaren bidez azaldu izan da; horien arabera, hasierako poroa proteikoa edo lipidikoa izan daiteke. — Poro proteikoaren teoriaren arabera, poroa bi mintzak gurutzatzen dituen proteina batez osatua dago. Proteinak mintzekiko kontaktuguneetako lipido molekulen gainean eragin eta geruza bikoitzak ez diren beste egitura lipidiko batzuk sortzen ditu. teoria honen arabera, egitura hauek ezin izango lirateke sortu halako proteinarik ezean [6]. — Poro lipidikoaren teoriaren arabera, proteinak daukan funtzioa poroa egonkortzea eta irekita mantentzea da; hau da, prozesua burutzeko behar den aktibazio energia jaisten du [6]. teoria honen arabera, poroaren sorrera fase lipidikoen lege fisikoekin bat dator; izan ere, mintzaren okerdura eta mikrodomeinuen sorrera lipidoek baldintzatzen dituzte [12]. Bi gainazal hidrataturen arteko aldaratze indarren hesia errazago gaindi daiteke cis aurpegian gertatzen den kono formadun lipidoen presentziaren ondorioz, lipido horiek mintzari okerdura negatibo bat ematen baitiote. Adibidez, uste da kolesterolak (Chol) fosfatidilkolina (PC) eta fosfatidiletanolamina (PE) bidez sortutako geruza bikoitza ezegonkortu de za kee la [13-15]. Gainera, ondorioztatu da C fosfolipasaren ekintzaren ondorioz sortutako diazilglizerolak sistema liposomikoetan eranstaile eta agente fusogeniko gisa jarduten duela [6]. 180 Ekaia, 2020, 37, 175-188 Bingen G. Monasterio, Felix M. Goñi gatzen dio Rho-PE energia hartzaileari, eta horrek sistemaren emisioa 580 nm-ra desplazatzen du. Beraz, bi fluoroforoak gertu daudenean, ez dugu NBD-PEren fluoreszentzia emisiorik jasotzen, haren energia Rho- PEra igarotzen baita. Behin kontrolak neurtuta, fusioa gertatzeko izozte-ur tze zikloak burutu ziren; minutu bat N2 likidoan (lagina izozteko) eta 15 minutu giro tenperaturan (lagina urtzeko). Azkenik, laginen bigarren neurketa bat egin zen NBD-PEren fluoreszentziak jaso duen intentsitate aldaketa neurtuz gertatutako fusioa neurtzeko. Markatutako eta ez markatutako besikulen arteko fusioa gertatzean, fluoroforoak bata bestearengandik aldendu, eta NBD-PEren fluoreszentzia intentsitateak gora egiten du. Fusioa kuantifikatzeko espektrofluorimetroan neurtutako ziklo aurreko eta ziklo osteko NBD-PE intentsitate ratioa kalkulatu zen. 3.2.4. Fusio ostean sortutako egitura lipidikoen behatzea Izozte-urtze zikloak burutu ostean, sortutako egitura lipidiko berrien morfologia zehazteko helburuz, laginak mikroskopio bidez behatu ziren. hasteko, ikuskatze putzuetan 250 μL BSA (2 mg/ml) gehitu ziren gainazal finkatzaile bat sortzeko. Horretarako, BSA giro tenperaturan 30 minutuz inkubatzen utzi ostean, NaCl 150 mM, HEPES 10 mM, pH 7,4 disoluzio indargetzaile bidezko garbiketa bat egin zen. Gero, laginak 30 minutuz utzi ziren putzutxoetan, sedimentatu eta putzutxoen gainazalera itsas zitezen. Azkenik, Nikon D-eclipse C1 (Nikon Corporation, tokio, Japonia) mikroskopio konfokal bat erabiliz egiturak behatu ziren. Rho-PE 560 nm-ko uhin luzeradun laser bidez kitzikatu zen, eta haren emisioa 583 nm-an batu zen. 4. EMAItzAK EtA EztABAIDA Mintz ereduen arteko fusioan liposomek izan beharreko konposizio lipidiko eta besikula mota optimoak zeintzuk diren zehaztu nahi izan da. Horretarako, lehenengo, PC, SM:PE:Chol (2:1:1) eta PC:PE:Chol (2:1:1) konposizio lipidikodun SUV, LUV eta MLVak sortu ziren (populazio bat markatu gabea, eta bestea % 1 Rho-PEz eta % 1 NBD-PEz markatua). Gero, markatutako eta markatu gabeko besikulak % 50eko proportzioan nahastu ziren. Azkenik, laginei 10 izozte-urtze ziklo eginarazi zitzaizkien, eta izozte-urtze ziklo aurreko eta ziklo osteko NBD-PE intentsitateak neurtu eta ratioak kalkulatu ziren (2. irudia). Erabilitako lipido konposizio ezberdinak beren artean konparatuz, SM:PE:Chol (2:1:1) konposiziodun besikulen arteko fusioa izan da baxuena (2. irudia). Esan behar da ia hutsa izan dela; izan ere, lagina/kon- https://doi.org/10.1387/ekaia.21109 181 Izozte-urtze ziklo bidezko mintz-ereduen fusioa trola fluoreszentzia ratioa 1 inguruko da. Gainera, konposizio hori izanik, jokabide bera errepikatzen da erabili diren mintz eredu guztietan. Bestalde, PC eta PC:PE:Chol (2:1:1) konposiziodun besikulen arteko fusio maila handiago bat neurtzen da. Bi horiek beren artean konparatuz, bigarren kasuan fusio maila altuagoak lortzen direla ikusten da (2. irudia). Ziur aski, Chol-ek, PCren eta PEren presentzian, errazten du geruza bikoitza ezegonkortzea eta bi gainazal hidratatuen arteko aldaratzeek eragindako hesi energetikoa gainditzea. Gainera, kolesterolak domeinuak sortzea eta, hortaz, fusioa gertatzea eragin dezake. Bestalde, SM PC baino askoz zurrunagoa denez, SMen eta Chol-en artean sortzen diren domeinuak hain dira zurrunak ezen fusioa gertatzea zaildu baitezakete. 2. irudia. Mintz eredu motaren eta konposizio lipidikoaren eragina izozte-urtze ziklo bidezko fusioan markatutako eta markatu gabeko besikulak proportzio berean nahastu ostean. Amaierako kontzentrazioa: 0.05 mM markatuak + 0.05 mM markatu gabeak. Esperimentu bakoitza gutxienez 3 aldiz egin da. Student t test bidez frogatu da aldeak esanguratsuak diren. PC eta PC:PE:Chol (2:1:1) konposizio lipidikodun mintz ereduak beren artean konparatzen baditugu, bi kasuetan gauza bera gertatzen dela ikusten dugu: fusio maila altuena MLVekin eta baxuena SUVekin neurtzen dela, hain zuzen ere. Bestalde, LUV besikulen fusioan, SUVen eta MLVen tarteko balioa neurtzen da. https://doi.org/10.1387/ekaia.21109 183 Izozte-urtze ziklo bidezko mintz-ereduen fusioa Aurreko entseguan bezala, kasu honetan ere, fusio maila ziklo aurreko eta ziklo osteko fluoreszentzia balioen ratio gisa neurtu zen. 3. irudian ikusten den bezala, PC eta PC:PE:Chol (2:1:1) konposizio lipidikodun L UVekin eta MLVekin lan egin zen. 3A eta B irudian ikusten den bezala, fusio ratio altuena lortzeko erabili beharreko besikula markatuen portzentaje optimoa % 5 izan da (0.05 mM liposoma markatu eta 0.95 mM liposoma markatu gabe), egoera hori besikulak PC eta baita PC:PE:Chol (2:1:1) konposizio lipidikokoak direnean gertatzen da. LUVen entseguari dagokionez (3A irudia), markatutako besikulen portzentajea % 50etik jaitsiz doan heinean, fluoreszentzia intentsitatearen ratioa gero eta handiagoa da % 5eko liposoma markatuen baliora iritsi arte. Portzentaje horretan egonkortu egiten da, ikusten denez % 5etik beherako balioetan ere antzeko ratio balioak lortzen baitira. MLVei dagokienez (3B irudia), LUVen kasuen antzera, fluoreszentzia intentsitatearen ratioa handitu egiten da besikula markatuen portzentajea zenbat eta baxuagoa izan. LUVen kasuan gertatzen den bezala, % 5eko markaketan ratioaren balio maximoa lortzen da. Dena den, balio baxuagoetan fluoreszentzia intentsitatearen ratioa jaitsi egiten da. kontuan izan behar da entsegu hauetan markatutako besikulen kontzentrazioa konstante mantentzen dela eta, hortaz, horien proportzioa jaisteko helburuz, markatu gabeko besikulen proportzioa handitzen dela. Era berean, MLVak SUVak eta LUVak baino handiagoak izanik eta, gainera, lamela bat baino gehiago edukita, lagina arreagoa da. ondorioz, laserraren izpiak lagina guztiz zeharkatzeko zailtasunak izango ditu, eta, hortaz, espektrofluorimetroak ez dizkigu benetako FREt balioak islatuko. Laburbilduz, esan daiteke kontzentrazio altuetan arazo esperimental baten aurrean egon gaitezkeela. Azkenik, FREt seinalearen igoera zikloek eragindakoa eta ez berezko fusioaren ondoriozkoa dela baieztatzeko, kontrol bat egin zen (3C irudia). Entsegu paralelo bat egin zen; alde batetik, % 5 MLV markatudun lagin bati izozte-urtze zikloak eginarazi zitzaizkion, eta, bestetik, lagin bera bere horretan utzi zen zikloek iraun zuten bitartean. 3C irudian ikusten den bezala, izozte-urtze ziklorik eginarazi ez zitzaion laginean, ratioa 1 ingurukoa da; hau da, ez da seinale igoerarik lortzen. Hortaz, FREt seinalearen igoera izozte-urtze zikloen ondoriozko fusioak eragindakoa dela baiezta dezakegu. Aurreko entseguetan, 10 izozte-urtze ziklo erabili izan dira. Dena den, fusio maximoa lortzeko beharrezko diren izozte-urtze ziklo kopurua kalkulatzeko entsegu bat egin zen. Esperimentu horretan, ziklo aurreko fluoreszentzia ratioaren neurketa bat eta ziklo bakoitzaren osteko neurketak egin ziren (4. irudia). Horretarako, PC:PE:Chol (2:1:1) konposizio lipidikodun LUV eta MLV markatuak erabili ziren (% 5ean markatuak). 184 Ekaia, 2020, 37, 175-188 Bingen G. Monasterio, Felix M. Goñi 4. irudia. Fusio maximo bat lortzeko beharrezko diren izozte-urtze zikloen kopurua. % 5 markatutako PC:PE:Chol (2:1:1) konposiziodun LUVak (A) eta % 5 markatutako PC:PE:Chol (2:1:1) konposiziodun MLVak (B). Esperimentu bakoitza gutxienez 3 aldiz egin da. Bi kasuetan grafikoek forma hiperboliko bat erakusten dute. Liposoma gehienak lehen zikloaren ostean fusionatzen dira, eta ondorengo ziklo bakoitzean gertatzen den fusioa txikituz doa 7-8 zikloren ostean balioak egonkortu arte, hau da, fusio maximo bat lortu arte. Azkenik, izozte-urtze zikloen ostean sortutako egitura lipidikoek hartzen duten morfologia zehazteko helburuz, Nikon D-eclipse C1 (Nikon Corporation, tokio, Japonia) mikroskopio konfokal baten bidez laginak behatu ziren. Ikuskatze putzuetako egitura lipidikoen Rho-PEa 560 nm-ko uhin luzeradun laserraz kitzikatu, eta 590 nm-ko uhin luzeran batu zen haren emisioa (5. irudia). 5. irudian ikusten den bezala, esan daiteke MLV (5A eta 5C) eta LUV (5B eta 5D) laginen ziklo osteko egiturak antzeko diametrodun besikula lipidikoak direla, 4-8 µm-ko diametrodunak, hau da, GUVek izan ohi duten diametroen antzekoak. kontuan eduki behar da LUVen tamaina 100 nm ingurukoa denez, izozte-urtze ziklo hauetan fusioa ez dela soilik 1:1 besikula ratioan gertatzen; hainbat LUVek bat egiten dute 40-80 aldiz diametro handiagoko egitura lipidikoak sortzeko. Dena den, irudian ikusten den bezala, fusioa ez da era guztiz garbi batean gertatzen; izan ere, 5A eta 5D irudietan ikusten den moduan, geruza bikoitzean erantsitako lipido multzo txiki batzuk ikusten dira. Gainera, C irudian ikusten den bezala lipido multzo horiek, geruza bikoitzean egoteaz gain, liposomen barnean ere ageri dira. Badirudi izozte-urtze zikloetan besikuletako batzuek beren egitura esferikoa galdu eta egitura irregularrak sortzen dituztela. Esan daiteke izozte-urtze zikloen metodoa GUVak modu https://doi.org/10.1387/ekaia.21109 185 Izozte-urtze ziklo bidezko mintz-ereduen fusioa erraz batean sortzeko metodoa izan daitekeela, nahiz eta argi utzi behar den elektroformazioa bezalako beste metodo batzuetan errendimendu handiagoa lortzen dela. 5. irudia. Izozte-urtze zikloaren ostean sortutako egitura lipidikoen mikroskopio konfokal bidezko behatzea. PC:PE:Chol (2:1:1) konposizio lipidikodun MLVen fusio osteko egiturak (A eta C). PC:PE:Chol (2:1:1) konposizio lipidikodun LUVen fusio osteko egiturak (B eta D). Esperimentu bakoitza gutxienez 3 aldiz egin da. 5. OnDORIOAK Ikerketa honetako ondorio gisa esan daiteke izozte-urtze bidez lortutako fusio errendimendu altuago bat erakusten duten mintz ereduak PC:PE:Chol-ez (2:1:1) eta PCz sortutako MLVak eta LUVak direla eta hori lortzeko 7-8 ziklo burutzea beharrezkoa dela, zeinen artetik PC:PE:Chol (2:1:1) konposiziodun MLVek baitaukate fusio maila altuena. Bestalde, SUVek eta SM:PE:Chol (2:1:1) konposiziodun LUV eta MLVek ez dute ia fusiorik ematen. Gainera, FREt balio altuena lortzea ahalbidetzen duen besikula markatuen portzentaje minimoa % 5 dela kalkulatu da. Azkenik,
science
addi-2470d01f5fcb
addi
cc-by-nc-sa 4.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/44759
CO2-ak bultzatutako gizarte baterantz: landareetatik ikasten
Huizi, Uxua; San Sebastian, Eider ; Cepeda Ruiz, Javier
2020
190 Ekaia, 2020, 37, 189-209 Uxua Huizi-Rayo, Eider San Sebastian, Javier Cepeda 1. SARRERA Gaur egun irudika al dezake inork erregai edo elektrizitaterik gabeko mundu batean bizi den gizarte bat? Lan zaila, ezta? Azken urteetan teknologiaren iraultza izugarri bat gertatu da, bizitzaren erritmoa azkartu eta egoera erosoagoak eskaini dizkiguna. Mugikor eta ordenagailuen bidez konektatuta bizi gara, distantzia luzeagoak zeharkatzen ditugu modu azkarragoan garraiobide erosoagoak erabiliz, eta etxeko aparatu guztiak elektriko bilakatu ditugu. Baina bizimodu horren ondorioez kontzienteak gara? Energiaren Nazioarteko Agentziak (ENA) 1990. eta 2016. urteen artean jasotako datuen arabera, azken hamarkadetan energia kontsumoak igoera handia izan du mundu mailan (1. irudiko (a) grafikoa) gizartearen garapen ekonomiko, teknologiko eta industrialak bultzatuta. 1. irudiko (b) grafikoak ere argi uzten du: gaur egun kontsumitzen dugun energia kantitatea oso altua da, eta kontsumo horren zatirik handiena mundu mailan potentziak diren edo garapen bidean dauden herrialdeek egiten dute. 1. irudia. (a) 1990. eta 2016. urteen artean mundu mailan gertatutako energiakontsumoaren bilakaera, energia-iturrien arabera banatuta. Datuak ktoe unitatean daude (mila tona petroliok sortzen duen energiaren baliokidea). (b) 2016. urtean herrialde bakoitzaren mundu mailako energia-kontsumoaren adierazpen grafikoa [1]. https://doi.org/10.1387/ekaia.20860 191 CO2-ak bultzatutako gizarte baterantz: landareetatik ikasten Aldaketa horrek inpaktu oso handia izan du ingurumenean, erregai fosilen kontsumoaren ondorio diren karbono dioxidoaren (Co2) emisioak handitzen ari baitira. Garapen prozesuaren ondorioz, XX. mendearen bukaeran karbonoaren emisioak nabarmen igo ziren mundu mailan, eta joera hori gaur egun arte mantendu da (2. irudia). Hala ere, ez da aldaketarik espero datozen urteetan, eta hurrengo hamar urteetan zehar energia-beharrak bikoiztuko direla aurreikusten da [1]. 2. irudia. (a) 1990. eta 2016. urteen artean erregai-fosilen errekuntzaren ondorioz mundu mailan gertatutako Co2-emisioak. (b) 2016. urtean herrialde bakoitzak mundu mailako Co2-emisioetan zuen proportzioaren adierazpen grafikoa [1]. Datu horien aurrean, ENAk etorkizunean mundu mailan egon daitezkeen bi egoera energetiko planteatzen ditu: erreferentziazkoa, gobernuek aldaketarik egin ezean energiaren merkatuaren garapena nolakoa izango den adierazten duena, eta 450 egoera, ekintza politikoen bidez Co2-aren kontzentrazioa atmosferan 450 ppm-ra mugatzean sortuko den egoera berria deskribatzen duena. Jarraian adierazitako 1. taulan egoera bakoitzaren ezaugarri nagusiak jaso dira. 192 Ekaia, 2020, 37, 189-209 Uxua Huizi-Rayo, Eider San Sebastian, Javier Cepeda 1. taula. Erreferentziazko eta 450 egoeren datuen aurreikuspenak 2007. eta 2030. urteen artean Egoera 2007 2030 Bilakaera Erreferentziazkoa Energia-beharra: 12.000 milioi tona petrolio. Energia-beharra: 16.800 milioi tona petrolio. % 40ko igoera Energia-iturriak: Erregai fosilak, bereziki petrolioa. Energia-iturriak: Erregai fosilak, bereziki petrolioa. Eskakizun-igoera: ikatza > gas naturala > petrolioa. Petrolioaren erabileraren proportzioa % 34tik % 30era jaitsiko da. Ikatzaren eta gas naturalaren erabileraren igoera energia elektrikoaren beharraren ondorio izango da. Petrolio-eskakizunak: 85 milioi kupel eguneko Petrolio-eskakizunak: 105 milioi kupel eguneko Urtero % 1eko igoera, bereziki garraioaren sektorearen eraginez. Energia berriztagarriak elektrizitatearen produkzioan: Ez-hidraulikoak –% 2,5 Hidraulikoak –% 16 Energia berriztagarriak elektrizitatearen produkzioan: Ez-hidraulikoak –% 8,6 Hidraulikoak –% 14 Erabileran igoera egongo da energia-beharrak ase ahal izateko. Co2-emisioak: 28,8 Gt Co2-emisioak: 40,2 Gt Urtero % 1,5eko igoera. Joera horrek berotegi-efektuko gasen metaketa eragingo du atmosferan. 450 Energia-beharra: 12.000 milioi tona petrolio. Energia-beharra: 14.400 milioi tona petrolio. % 20ko igoera. Eraikinen eta industriaren efizientzia energetiko hobeak energia-beharra murriztuko du. Energia-iturriak: Erregai fosilak –% 81 Erregai ez-fosilak –% 19 Energia-iturriak: Erregai fosilak –% 68 Erregai ez-fosilak –% 32 Erregaien eskakizunak igotzen jarraituko du, eta jatorri fosilekoak izango dira nagusi. Co2-emisioak: 28,8 Gt Co2-emisioak: 26,4 Gt Erregai fosilen erabilera gutxitzean, energia-beharra murriztuko duten efizientzia energetikorako neurriekin batera, berotegi-efektuko gasen emisioak gutxituko dituzte (bereziki Co2). Datuak argi badaude ere eta neurrigabeko emisioen ondorioak pairatzen hasi bagara ere, gaur egungo gizartea erreferentziazko egoerara zuzenduta dago. Beraz, nahiz eta gure energia-beharrak asetzeko energia-iturri berriztagarrien erabilerak ere gorakada handia izango duen, energia-iturri nagusiek jatorri fosilekoak izaten jarraituko dute (petrolioa bereziki) [2]. Erregai fosilen errekuntzaren bidez energia kantitate handiak lortzen dira, baina iturri horien kontsumoa haien birsorkuntza baino azkarragoa da, eta agortzen ari dira, eta, gainera, haien errekuntza-prozesuak aldaketa klimatikoaren eragile den karbono dioxidoa isurtzen du atmosferara [3]. 2030era Co2 + H2o ↔ CH2o + o2 (2) 1. eskema. karbonoaren zikloa osatzen duten erreakzio orokorrak. 1. erreakzioa a) Oreka eskuinera lerratzean: uraren bidez gertatzen den lurreko silikatoen higaduraren ondorioz, atmosferako Co2-a kontsumitzen da. Higadura-produktuak (Ca2+, Mg2+ eta HCo3–) itsasoan disolbatu 194 Ekaia, 2020, 37, 189-209 Uxua Huizi-Rayo, Eider San Sebastian, Javier Cepeda eta silikatozko sedimentuen gainean kaltzio eta magnesio karbonato modura prezipitatzen dira. b) Oreka ezkerrera lerratzean: karbonatoen deskonposaketaren ondorioz, karbono dioxidoa askatzen da atmosfera eta ozeanoetara. 2. erreakzioa a) Oreka eskuinera lerratzean: fotosintesi globala adierazten du (arnasketa-prozesuak kontuan hartu gabe), sedimentuetan CH2o-a agertzea eragiten duena. Zati organiko hori, biotiko ere deitua, kerogeno gisa aurkitu ohi da, nahiz eta proportzio txiki bat olio, gas eta ikatz bihurtzen den. b) Oreka ezkerrera lerratzean: erosioaren ondorioa den zati biotikoaren higadura oxidatzailea adierazten du, atmosferako gasen oxidazioa eragiten duen biotaren deskonposaketa termikoarekin batera. 3. irudia. Epe luzeko karbonoaren zikloaren eskema. Ziklo orokorra bi azpiziklotan bana daiteke, bata zati biotikoarekin erlazionatutakoa (irudiaren ezkerreko aldean), eta bestea silikatoen (zati abiotikoa) higadurarekin eta karbonatoen deposizioarekin erlazionatutakoa (irudiaren eskuineko aldean) [4]. Erregai fosilen errekuntzak, higadura-prozesu naturalarekin alderatuta, zati biotikoaren oxidazioa areagotu du, karbonoaren zikloaren oreka apurtu, eta Co2-emisioak jasangaitzak bilakatzen ditu [4]. karbono dioxidoaren emisioekin daukagun arazoari aurre egiteko hiru bide nagusi planteatzen dira: https://doi.org/10.1387/ekaia.20860 195 CO2-ak bultzatutako gizarte baterantz: landareetatik ikasten 1. Erregai fosilen kontsumoa murriztea emisioak saihesteko. 2. Gaur egun erabiltzen diren erregaiak garbiagoak eta jasangarriagoak diren beste batzuez ordezkatzea. 3. Sortutako Co2-a harrapatu, eta modu ezberdinetan erabiltzea. Horri Carbon Capture and Storage (CCS) teknologia deritzo. Azken urteotan, CCS teknologiak garrantzia hartu du, karbono dioxidoa jaso eta berrerabiltzeko aukerei ateak zabaldu dizkielako. ondoren azaltzen diren datuak Co2 aprobetxatzeak eduki ditzakeen abantailen adierazle sendoak dira: gaur egun, urtero gutxienez 32.000 milioi tona Co2 emititzen dira atmosferara, eta horietatik 200 milioi baino gutxiago aprobetxatzen dira. Horregatik, CCS teknologien garapenak gas horren aprobetxamendu optimoa ekarriko du, eta karbono dioxidoaren ziklo naturala berriro orekara eraman. Behin Co2-a biltegiratuz gero bi modutan erabil daiteke: 1) bere horretan, su-itzalgailuekin egiten den bezala, edo 2) baliozko produktu bihurtuta (alkoholak eta hidrokarburoak, besteak beste) [5]. 4. irudian ikus daitekeen moduan, karbono dioxidoa transformatzeko prozesu ugari daude, baina Co2 molekula apurtzeko tenperatura eta boltaje altuak aplikatu behar dira, eta horrek prozesuen kostua handitu, eta jasangarritasuna murrizten du. 4. irudia. Ezagunak diren Co2-aren eraldaketa-prozesuak bakoitzari dagozkion produktuekin [6]. Bitxia badirudi ere, guztiok ezagutzen dugu oso beharrezkoa den eta naturan gertatzen den karbono dioxidoaren transformazio prozesu bat: landareen fotosintesia (5. irudia). Landareek, entzimak katalizatzaile modura erabiliz eta Eguzkiaren argiarekin, atmosferako Co2-a hartu eta elikagai bihurtzen https://doi.org/10.1387/ekaia.20860 197 CO2-ak bultzatutako gizarte baterantz: landareetatik ikasten Fotokatalisiaren eta katalisi heterogeneoaren arteko ezberdintasun bakarra katalizatzailearen aktibazioa da; izan ere, aktibazio fotonikoak aktibazio termikoa ordezkatzen du. Horrek 3. urratsean du eragina, han gertatzen baitira 6. irudian adierazitako prozesu fotoelektroniko guztiak: 3.1. Erradiazio-iturritik datozen fotoien absortzioa fotokatalizatzailean. 3.2. Erredox baliokideak diren elektroien (e–) eta hutsuneen (h+) sortzea. Horiek karga-eramaileak izango dira. 3.3. karga-eramaileen banaketa eta garraioa fotokatalizatzailearen gainazalera. 3.4. Elektroi-transferentzian oinarritutako erreakzio kimikoak gainazaleko espezieen eta karga-eramaileen artean. Fotokatalizatzaile erdieroaleen kasuan, fotokonbertsioa argiarekin kitzikatutako erredox erreakzio batekin hasten da, fotoien energia fotokatalizatzailearen banda debekatuaren berdina edo handiagoa denean. Elektroiak kitzikatu egiten dira, eta balentziazko bandatik (VB) eroapen bandara (CB) jauzi egiten dute (okupatuta dagoen energia altueneko bandatik hutsik dagoen energia baxueneko bandara), VBn hutsune positibo bat utziz eta CBn karga negatibo bat. Hala, karga-eramaileak diren e–-h+ pareak sortzen dira. karga-eramaileak birkonbinazio prozesuan oinarritutako barne-trantsizioen bidez mugitzen dira, fotokatalizatzailearen gainazalera iritsi arte (6. irudia). Erdieroalearen barruan jarduera fotokatalitikoa murrizten duten birkonbinazio prozesuak gerta daitezke, e– eta h+ konpentsa daitezkeelako materialaren gainazalera iritsi aurretik, eta energia fotoelektronikoa bero modura degradatu (2. eskema). Horregatik, garrantzitsua da karga-eramaileen banaketa efektibo bat gertatzea, e– gainazalera iritsi eta adsorbatutako espezieekin erreakzionatu ahal izateko. e– + h+ → N + E N: puntu neutroa E: bero moduan askatutako energia 2. eskema. Birkonbinazio prozesuan gertatzen diren erreakzioak. Beste erredukzio metodoen aldera, fotoerredukzioak ez du argi-energia gehigarririk behar, materialaren erredukzio potentzialak definitzen duelako erreduzitzeko gaitasuna: CBren azpiko energia-mailak e–-en erredukzio gaitasuna zehazten du, eta VBren gaineko energia-mailak, aldiz, h+-en oxidazio-gaitasuna. Horren esanahia oso garrantzitsua da; izan ere, Co2- aren erredukzio fotokatalitikoa aurrera eramateko beharrezkoa da fotokatalizatzailearen CBren gutxieneko energia Co2-aren erredukzio potentziala- 198 Ekaia, 2020, 37, 189-209 Uxua Huizi-Rayo, Eider San Sebastian, Javier Cepeda ren gainetik egotea, eta erredox potentzialen mailak fotokatalizatzailearen banda debekatuaren barnean kokatzea (6. irudia). 6. irudia. Argiaren bidezko kitzikapenaren eta elektroi-transferentzia prozesuen eskema (egileen irudia). 7. irudia. Co2-aren erredukzio fotokatalitikoa uretan, erreakzio bakoitzari dagozkion erredox potentzialekin batera. Datuak V vs. NHE unitatetan daude: molekula jakin baten elektrodo batez eta hidrogenozko beste elektrodo estandar batez osatutako gelaxka baten potentzial diferentzia, prozesuan parte hartzen duten ioien kontzentrazio efektiboa 1 M, gasen presioa 1 atm eta tenperatura 298 k direnean (egileen irudia). https://doi.org/10.1387/ekaia.20860 199 CO2-ak bultzatutako gizarte baterantz: landareetatik ikasten Azaldu berriak diren baldintzak errazago uler daitezke 7. irudiko adibidera jotzen bada. karbono dioxidoa hidrokarburoetara erreduzitu ahal izateko, erdieroalean sortutako e–-en potentzialak oso negatiboa izan behar du CB erredox potentzialen gainetik kokatu ahal izateko; h+-en potentzialak, aldiz, askoz ere positiboagoa izan behar du uraren oxidazioa gerta dadin (7. irudiko (3) ekuazioa). Soilik horrela lortzen da erredox potentzial guztiak erdieroalearen banda debekatuaren barnean sartuta egotea [9]. 4. KAnPO-FAKtOREEn GARRAntzIA CO2-aren FOtOERREDUKzIOAn Esan bezala, material batek propietate fotokatalitikoak edukitzeko hainbat baldintza bete behar ditu; horien artean, energia egokiko e–-h+ pareak sortzea, sakabanatzea eta konposatuaren gainazalera garraiatzea. Baina badaude fotokatalisian eragiten duten beste bi faktore nagusi, karbono dioxidoaren aprobetxamenduan zuzenean eragiten dutenak. 4.1. Eguzki-argiaren absortzioa Aipatutako baldintzak betetzen dituzten materialak deskribatuta daude dagoeneko, guztien artean ezagunena titanio oxidoa (tio2) izanik. Baina, propietate fotokatalitikoen aldetik material egokia bada ere, beraren erreakzioen errendimenduak oso baxua izaten jarraitzen du eguzki-erradiazioaren eraginez, argi ultramorearekin funtzionatzen duen fotokatalizatzailea baita. Erradiazio ultramoreak eguzki-espektroaren % 4 baino gutxiago osatzen du, eta argi ikusgaiak % 43 inguru hartzen du. Horregatik, argi ikusgaia absorbatzen duen eta CB maila altua duen fotokatalizatzaile bat aurkitu nahi da, karbono dioxidoaren transformazio prozesua eraginkorrago bilakatzeko [3]. 4.2. CO2-aren adsortzio eta aktibazioa Nahiz eta azken urteetan ikerketak eguzki-argiaren absortzioa hobetzera bideratu diren, konbertsioaren errendimenduak eta selektibotasunak oso baxuak izaten jarraitzen dute, hainbat faktorek baldintzatzen dituztelako: — Co2-a geometria linealeko molekula oso egonkorra eta kimikoki inertea da. C=o lotura apurtzeak eta geometriaren flexioak energia oso altuak eta katalizatzaile egokiak eskatzen ditu. — Fotoerredukzioaren lehenengo urratsak potentzial oso negatiboa duen Co2•– bitartekariaren sorrera eskatzen du. Beraz, karbono dioxidoaren aktibazioa termodinamikoki eragotzita dago. 200 Ekaia, 2020, 37, 189-209 Uxua Huizi-Rayo, Eider San Sebastian, Javier Cepeda — Mekanismo batzuetan Co2•– bitartekariaren sorrera prozesu elektroniko batzuen ondorioz gertatzen da, faktore zinetikoari garrantzia emanez eta produktuen selektibitatea murriztuz. — karbono dioxidoaren disolbagarritasuna uretan minimoa da. Co2-aren aktibazioan adsortzio-prozesuek garrantzia handia dute, materialen gainazalarekin egon daitezkeen interakzioen bidez partzialki kargatutako Co2δ•– espezieak sor daitezkeelako. Nahiz eta karbono dioxidoa dipolorik gabeko molekula lineala izan, oxigeno bakoitzak bi elektroi-pare aske ditu, adsortzioari esker Lewis azidoei eman diezazkiekeenak. karbonoak, berriz, Lewis baseetatik elektroiak har ditzake eta karbonatoak osatu. Beraz, adsorbatutako Co2 molekulek elektroi-emaile eta elektroi-hartzaile gisa joka dezakete (8. irudia). 8. irudia. katalizatzailearen gainazalean adsorbatutako Co2δ•– espeziearen egitura posibleak [10]. Azaldutako prozesu elektronikoez baliatzeko, fotokatalizatzailean karbono dioxidoaren adsortzioa sustatu behar da, materialaren azalera espezifikoa handituz porositatearen bidez, erreaktibitatea areagotzen duten gainazaleko akatsak sortuz edo Co2 molekulekin elkarrekintza izango duten talde funtzional basikoak gehituz [10]. 5. nOLA IzAn LAnDARE? KIMIKARIOK DUGU ERAntzUnA Fotokatalisian aplikagarriak diren material bat baino gehiago badaude ere, gaur egun oraindik ez da aurkitu baldintza guztiak betetzen dituen konposaturik. Horregatik, aurretik ezagunak diren materialak hobetu behar https://doi.org/10.1387/ekaia.20860 201 CO2-ak bultzatutako gizarte baterantz: landareetatik ikasten dira, edo aplikazio horretarako egokiak diren material berriak diseinatu, sintetizatu eta garatu. Eta hortxe hasten da kimikaren papera. kimikariok, erreakzio kimikoak egiteaz gain, lortutako produktuen egitura, konposizioa eta propietateak ikertzeaz eta horien arteko erlazioak aurkitzeaz arduratzen gara. Horregatik, fotokatalisia burutu dezaketen materialak aukeratu, hobetu edo sortzeko gai gara. orain arte egindako ahalegin gehienek ezagunak diren fotokatalizatzaileen propietateak hobetzeari ekin diote, baina oraindik ez da emaitza gogobetegarririk lortu. Arrazoi nagusia konposatu bakar batek baldintza asko eta oso zehatzak bete behar dituela izan daiteke, horrek ikerketaren aurrerakuntza mantsotzen baitu. Azken urteotan metal-organic framework (MoF) izeneko konposatu hibridoetan jarri da ikusmira. MoFak material kristalino mota berri bat dira funtzionaliza daitezkeenak, nodo metaliko eta molekula organikoak elkartuz sortuak, eta dimentsio bateko, biko edo hiruko koordinazio-sareak osa ditzaketenak (9. irudia). Haien izaera hibrido horretan dago gakoa: metalak eta ligandoak nahi bezala konbina daitezke, material berri eta ezberdinak sortzeko. Hori kimikarientzat abantaila handia da, MoFa propietate jakin batzuk lortzeko diseina dezakegulako, metalak eta ligandoak modu egokian aukeratuz. Hori dela eta, material berri horien aplikagarritasuna oso ugaria da. 9. irudia. MoFen osagaien eta osa dezaketen egituren eskema, zink eta azido tereftalikoaren adibideekin lagunduta (egileen irudia). https://doi.org/10.1387/ekaia.20860 203 CO2-ak bultzatutako gizarte baterantz: landareetatik ikasten testu honetan garatzen ari diren ideien ildoari jarraituz, MoF interesgarrienak hiru dimentsiokoak dira, material horien egitura porotsuak fotosintesi artifizialarekin lotutako erreakzioak jasateko aproposagoak izan ohi direlako. Porositateak materialaren gainazal eskuragarria handitzen du, materialari poroen gainazalarekin erlazionatutako propietateak emateaz gainera. Gainera, porositatea egiturarekin alda daiteke, MoFaren egitura finkatuko duten nodo metaliko eta ligandoen arabera poroen tamaina eta forma alda daitezkeelako. Arrazoi horiek guztiak direla medio, 3D MoFek luminiszentzia, gasen banaketa eta adsortzioa, energiaren biltegiratze eta konbertsioa, eta beste propietate batzuk izan ditzakete, guztien artean interes gehien piztu duena katalisi heterogeneoa bada ere (10. irudia) [11]. Egitura porotsuari esker, MoFek fotosentsibilizatzaile eta katalizatzaileak barneratu ditzakete, eta zentro aktibo horiek nodo metalikoetan, ligandoetan edota poroetan kapsulatutako molekula ostalari modura immobilizatu. kontuan hartzekoa da MoFen konposizioaren aniztasunari esker, eguzki-argiaren espektro ikuskorrean lan egiteko materialak diseina daitezkeela. Erreaktiboak errazago banatzen eta garraiatzen dira zentro katalitikoetara MoFen egitura porotsuetan; horregatik, beste sistema batzuetan gertatzen ez den bezala, prozesu katalitikoaren energia-transferentzia mekanismoak ikertzeko aukera ematen dute. Beren egonkortasun kimiko eta termikoak katalisirako material aproposak bihurtzen ditu, baldintza katalitikoetan egonkor mantentzeko gai baitira. Eta, azkenik, katalisi homogeneoaren aurrean, MoFak erreakzioaren sistematik erraz bana daitezke, eta berrerabiltzeko aukera ematen dute. Horrela, katalizatzailearen bizi-den- bora luzatzen da, eta hondakin eta kutsatzaile kopurua murrizten. Material hauen egitura eta propietateak aprobetxatuz, sistema fotokatalitikoetan hiru modutan erabil daitezke. Edozein kasutan, aipatuko direnen artean interesgarriena lehenengoa da, materiala bere osotasunean eskura dezakegulako: — Fotokatalizatzaileak: MoFak fotokatalizatzailearen papera jokatzen du. — Eramaileak: fotokatalizatzailea MoFaren gainazalari lotuta aurkitzen da. — Prekurtsoreak: MoFa transformatzen da intereseko fotokatalizatzailea lortzeko [7]. 5.1. MOF fotokatalizatzaileak Duela gutxi MoFak eguzki-energia ekoizteko erabil daitezkeela frogatu zen, eta orain fotokatalizatzaile gisa indarra hartzen ari dira. MoF batean funtzionalizatutako osagai molekularrak, bereziki osagai fotoaktiboak, antolatzeko aukera edukitzeak fotosintesi artifiziala egiteko egokiak bihur- 204 Ekaia, 2020, 37, 189-209 Uxua Huizi-Rayo, Eider San Sebastian, Javier Cepeda tzen ditu. MoFen eta erdieroale ez-organikoen arteko antzekotasuna ere aztertu da; izan ere, MoFak ligando organiko hortzaniztunen bidez lotutako nodo metalikoez osatuta daude. Horien dimentsio nanometrikoak direla eta, nodoak erdieroaleen entitate kuantikotzat (QD) jo daitezke, ligandoei esker elkarrekin kontaktuan daudenak, eta ligando horiek QDak aktibatzen dituzten kanpo-estimulu kimiko, fotokimiko edo elektrokimikoen aurrean antena gisa jokatzen dute. Ikerketetan ikusi da fotoinduzitutako elektroi-transferentzia fotokitzikatutako ligandotik nodo metalikorakoa dela ligando-metal karga transferentzien bidez (LMCt); hau da, ligandoak argia absorbatzen du eta hala QD sentsibilizatu. Emaitza horiek baieztatzen dute MoFak erdieroale ez-organikoen analogoak direla, baita hobeak izan daitezkeela aurreratu ere. Material berri horiek eguzki-argia modu eraginkorrean erabiltzeko aukera ematen dute, ioi metalikoak edo ligando organikoak egoki aukeratuz MoFaren egitura eta propietateak hobetu daitezkeelako [12]. Gainera, MoFen 3D egitura sendoek sistema homogeneoetan aurkitzen ez diren koordinazio-inguruneak errazten dituzte, eta, hala, poroetan zehar zentro aktibo gehiago eskuragarri utzi eta prozesu katalitikoa erraztu [13]. 5.2. MOFak karbono dioxidoaren erredukzio fotokatalitikoan Fotosintesi artifiziala burutzeko fotokatalizatzaile berriak lortu behar dira, eta material horiek MoFak izan daitezke. Badakigu zein diren landare gisa jokatuko duten materialek bete beharreko baldintzak: 1. Eguzki-argia absorbatzea. 2. karga-transferentzia ona izatea. 3. karga-banaketaren errendimendu altua izatea. 4. Maila kitzikatuek bizi-denbora luzeak izatea. 5. Co2-a adsorbatzea. 6. Fotokatalisian zehar egitura egonkor mantentzea. kimikari garen aldetik, baldintza horiek betetzeko beharrezkoak diren propietateak aztertu eta, materialaren konposizio eta egituraren zein ezaugarrirekin lotuta dauden iker dezakegu. Horrela, MoFa osatuko duten metalak eta ligando organikoak propietate horiek lortzeko helburuarekin aukeratu ditzakegu. Jarraian laburki azaltzen dira bete beharreko baldintza hauek. 1. Eguzki-argia absorbatzea MoFek fotokatalizatzaile papera jokatzen dutenean gertatzen diren prozesuak azaltzean, ligandoan antena-efektua gertatzen dela aipatu da, https://doi.org/10.1387/ekaia.20860 205 CO2-ak bultzatutako gizarte baterantz: landareetatik ikasten hau da, fotokatalizatzailea aktibatzen duen erradiazioa absorbatzen dute. Horrek MoFaren absortzio-tartean zuzenean eragiten du, espektro ultramore-ikuskorrean aktiboak diren ligandoek MoFari propietate hori ematen diotelako. 2. Karga-transferentzia ona karga-transferentziako prozesuek oso eraginkorrak izan behar dute karga-eramaileak fotokatalizatzailearen gainazalera iritsi eta fotoinduzitutako erreakzioak errendimendu altuan eman ahal izateko. Horregatik, molekula aromatikoz osatutako ligandoak oso egokiak dira MoF fotokatalizatzaileak osatzeko, egituraren erresonantziari esker elektroien transferentzia errazten delako eta hala LMCt transferentziak areagotu. 3. Maila kitzikatuek bizi-denbora luzeak eta karga-banaketaren errendimendu altua izatea Bi baldintza horiek elkarri lotuta doaz; izan ere, maila kitzikatuek bizidenbora luzea badute, e– eta h+ karga-eramaileen birkonbinazioa saihesten da, eta hala karga-banaketaren errendimendua hobetzen. MoFak propietate hori lor dezan, bere banda debekatuaren energiak handia izan behar du; beraz, metal erdieroaleak edo erredox potentzial oso negatiboak dituztenak erabili behar dira MoFaren nodo metalikoak osatzeko. 4. CO2-a adsorbatzea Aurretik aipatu den moduan, Co2 molekulak, apolar lineala bada ere, molekula elektroi-emaile (oxigenoen bidez) eta elektroi-hartzaile (karbonoen bidez) gisa joka dezake. Hori dela eta, talde funtzional polarrak dituzten ligando aromatikoek (–oH, –CooH edo –NH2) karbono dioxidoaren adsortzioa hobetu dezakete MoFaren eta gas molekularen arteko elkarrekintza areagotzen delako. Aipatutako talde funtzionalen artean egokiena amino taldea dela jo daiteke, karbono dioxidoak izaera azidoa baitu eta, aminak basikoak izanik, haien arteko elkarrekintza sendoagoa izango baita. 5. Fotokatalisian zehar egitura egonkor mantentzea Erreakzio katalitikoak, oro har, presioa edo tenperatura aplikatuz egiten dira, disolbatzaileak erabiliz, eta, fotokatalisiaren kasuan, erradiazio-iturri bat modu jarraituan aplikatuz. Baldintza horietan, zikloak burutzen diren heinean, fotokatalizatzailea degradatuz joaten da, edo ez du erreakzioa burutzeko beharrezko egonkortasuna mantentzen. Ligandoaren talde funtzionalek MoFaren egitura kristalinoaren egonkortasunean eragiten dute, aukera onena talde hidrofobikoak izanik. Horren arrazoia zera da: uraren 206 Ekaia, 2020, 37, 189-209 Uxua Huizi-Rayo, Eider San Sebastian, Javier Cepeda adsortzioa eta horren ondorio den deskonposaketa saihesten dituztela. Horregatik, amino talde alkilatuak dituzten molekula aromatikoak ligando aproposak dira MoFak eraikitzeko. testu honetan oso labur azaldu bada ere, MoFen egiturak eta konposizioak beren propietate fotokatalitikoekin duten erlazioa ulertzeko ikerketa sakonak egin dira, eta ezagutza hori MoFen bidez egindako karbono dioxidoaren fotoerredukzioaren mekanismoa ulertzeko beharrezkoa izan da [13]. Aplikazio honetan gehien ikertu den MoFetako bat NH2-Uio-66 izan da, osloko Unibertsitatean aurkitutako MoFa. Hortik datorkio Uio izena: UiO = University of Oslo. Material hori Zr6o32 unitate hexamerikoak 2-aminotereftalato (AtA) molekula organikoaren bidez lotuta dituen MoF kubikoa da (11. irudia) [14]. Egitura osatzen duten ligandoari eta metalari erreparatuz gero, argi ikusten da fotokatalizatzaile gisa erabil daitekeen MoF bat dela: — AtA argi ikusgaiaren tartean aktiboa den ligandoa da. Beraz, nodo metalikoa eguzki-argiarekin aktibatuko du – LEHENENGo BALDINtZA BEtEtA. — AtA molekula aromatiko batez osatutako ligandoa denez, karga-transferentziako prozesuak errazten ditu – BIGARREN BALDINtZA BEtEtA. — ZrIV/ZrIII erredox potentziala oso negatiboa denez, egoera kitzikatuan karga-banaketa efektiboa ematen du – HIRUGARREN EtA LAUGARREN BALDINtZAk BEtEtA. — AtAk amino talde bat du bere egituran, Co2 molekulekin interakzionatu eta adsortzioa hobetzen duena – BoSGARREN BALDINtZA BEtEtA [13]. — ZrIV ioien tamaina handia eta izaera oxofilikoa dela eta, 12 koordinazio zenbakiko nodoak osatzen ditu sarearen erpinetan. Nodo horiek Zr6o4(oH)4 formula betetzen dute, non Zr6-oktaedroa txandaka kokatutako µ3-o eta µ3-oH taldeen bidez estalita dagoen. Horregatik, sortutako Zr6 nodoak inerte eta sendo mantentzen dira baldintza ezberdinetan, egiturari egonkortasuna emanez – SEIGARREN BALDINtZA BEtEtA [13, 14]. Material honen aukerak ikusita eta propietate fotokatalitikoak aztertuta, karbono dioxidoaren erredukzio fotokatalitikoa egiteko gai dela frogatu da. Prozesuak 11. irudian adierazitako mekanismoari jarraitzen dio: 1. Co2-a poroetatik difusioaren bidez pasatzean NH2-Uio-66ren gainazalean adsorbatzen da. 2. Fotokatalizatzailea argiarekin irradiatuz aktibatzen da 3. LMCt karga-transferentzien bidez, Zr6o32 nodo metalikoa kitzikatzen da, eta hala ZrIV ZrIII-ra erreduzitu. https://doi.org/10.1387/ekaia.20860 207 CO2-ak bultzatutako gizarte baterantz: landareetatik ikasten 4. ZrIII berriro oxidatzen da, ZrIV-ra adsorbatutako Co2 erreduzitzeko, eta, aldi berean, erreakzio-ingurunera gehitutako ura oxidatu egiten da, Co2-aren erredukzioaren produktuari hidrogenoak emateko. Elektroien transferentzia orekatzeko trietanolamina (tEoA) gehitzen da elektroi-emaile moduan. 5. karbono dioxidoa erreduzitzean, azido formikoa askatuko litzateke bukaerako produktu modura [13]. 11. irudia. Argi ikusgaiaren irradiazioaren bidezko Co2-aren erredukzio fotokatalitikorako proposatutako mekanismoa NH2-Uio-66(Zr) MoFa erabiliz (egileen irudia). 6. OnDORIOAK Gaur egungo gizartearen erritmoak egoera jasanezin batera darama gure planeta. Baliabide naturalak agortzen ari direla eta konponbiderik gabe klima-aldaketa baterantz goazela ikusita, fotosintesi artifizialaren bidezko Co2-aren birziklapena energia beharren eta emisioen konponbide gisa planteatzen da, gas hori hidrokarburo (edo baliozko beste produktu) bihurtuko litzatekeelako. Prozesu hori aurrera eramateko, material fotokatalizatzaile eraginkorrak bilatu behar dira, eta MoFak funtzio hori betetzeko aukera egokien gisa planteatzen dira, haien egitura propietate zehatzak lortzeko diseina daitekeelako. Gure ikerketa taldean MoF berri horiek lortzeko lan egiten dugu, bereziki Co2-aren adsortzioa hobetu eta propietate fotokatalitikoak edukiko dituzten materialak diseinatu eta sintetizatuz. Horretarako, bereziki trantsizio metalekin egiten dugu lan, karboxilatoak dituzten ligando mota ezberdinekin koordinatzeko. Ikerkuntza hau oinarrizko zientzia da, prozesuak nola gertatzen diren ondo ulertu behar baita industria-eskalan produzitzen hasi
science
addi-eccb082a41e2
addi
cc-by-nc-sa 4.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/44760
Pitzadura bertikalen detekzio eta karakterizazioa termografia infragorria eta laser mugikorra erabiliz
Apiñaniz Fernández de Larrinoa, Estibaliz; Salazar Hernández, Agustín ; Mendioroz Astigarraga, María Aránzazu ; Oleaga Páramo, Alberto
2020
https://doi.org/10.1387/ekaia.20862 213 Pitzadura bertikalen detekzio eta karakterizazioa termografia infragorria eta laser mugikorra erabiliz xuaren sakabanaketan. Argiztapen ez-homogeneoa beharrezkoa da: horrela, pitzadurak sortzen duen erresistentzia termikoak beroaren albo-fluxua aldatu egingo du eta gainazaleko tenperaturan ez-jarraitasun bat sortuko du. Gure ikerketa-taldeak pitzadura bertikal infinituak karakterizatzeko (posizioa eta tamaina kalkulatzeko) metodo termografikoak garatu ditu; horretarako, aurretik aipaturiko bi kitzikapen metodo erabiltzen ditu: modulatua eta pultsatua [1, 6, 7]. Pitzadura finituen kasuan, ez dago metodo analitikorik gainazaleko tenperatura kalkulatzeko, eta, beraz, beroaren difusio-ekuazioa Elementu Finituen Metodoaren bidez (FEM, ingelesez Finite Elements Method) egin behar da. Hala ere, azpimarratu beharra dago ohiko Elementu Finituen Metodoak ez duela balio pitzadura oso estuetarako, mallatu oso finak behar dituztelako eta kasu horietan kalkuluak ez direlako bideragarriak. Gure taldeak elementu finitu ez-jarraituen metodoa inplementatu du pitzadura oso estuetan erabili ahal izateko [8]. Honi esker, pitzadura estuak detektatu ahal izango lirateke, eta hori oso itxaropentsua da haustura gertatu aurretik, pitzadura oso estuak detektatu ahal izateko. Dena den, orain arte azaldutako metodoak motelegiak dira industrian aplikatzeko. Muga hori gainditzeko, teknika berri bat sortu zen 90eko hamarkadan: Laser Mugikorreko termografia infragorria (ingelesez Flying Spot): teknika honetan, laginaren gainazala higidura konstantez higitzen den laser baten bidez argiztatzen da, horrela, laserra higituz laginaren gainazal guztia argizta daiteke; era berean, kamera infragorri baten bidez gainazaleko tenperatura neurtzen da [9, 10]. teknika honek gainazal handiak azkar aztertzeko aukera ematen du, eta pitzadura bertikalak detektatzen ditu. Hala ere, laser mugikorraren teknika hau, orain arte, pitzadurak detektatzeko bakarrik erabili da, eta ez pitzadurak karakterizatzeko. Horren arrazoiak bereziki bi dira: alde batetik, zaila da inbertsio algoritmo fidagarriak lortzea, hots, kameratik lortutako datuetatik pitzaduraren geometria berreraikitzea ahalbideratzen dutenak; eta bestetik, laserraren distortsiorik gabeko posizionamendu zehatza lortzeko sistema esperimentalak ez zeuden ondo inplementatuta. Azken urteotan, ispilu galbanometrikoz osatutako sistemak aurkitu daitezke eta hauen bidez laser sortaren posizioa mikrametroko zehaztasunarekin koka daiteke. Horretaz gain, F-theta lenteak eros daitezke, horiekin laser mugikorra ondo enfoka daiteke, distortsiorik sortu gabe, eta argiaren kalitatea aldatu gabe. Lan honetan, pitzadura bertikal infinituak detektatzeko eta karakterizatzeko garatutako protokoloa aurkeztuko dugu. Lehenik, beroaren difusioaren ekuazioa askatuz laginaren gainazaleko tenperaturarako adierazpen matematiko bat lortuko dugu laginaren gainazala laser mugikor batekin argiztatzen den kasurako. Gero, Galileoren transformazioa erabiliz laserra geldirik eta lagina abiadura konstantez higitzen den kasurako lortuko dugu (2) Erlatibitatearen printzipioaren arabera, 2. ekuazioan Galileoren transformazioa eginez, konfigurazio osagarriaren tenperatura-banaketa ere kalkula daiteke, hots, laserra geldi eta lagina abiadura konstantearekin higitzen denean (ikus 2c irudia). Egin behar dena honako hau da: (y0 – vτ)2 eta (y – vτ)2 adierazpenak (y0 + vt – vτ)2 eta (y + vt – vτ)2 adierazpenen ordez idatzi behar dira, hurrenez hurren. 2. ekuazioak erakusten digu erresistentzia termikoa eroankortasun termikoarekin lotuta dagoela KRth faktorearen bidez. Beraz, pitzadura estuak errazago detektatuko dira eroankortasun termiko handiko materialetan (metalak, aleazioak, material zeramikoak…) eta zailago isolatzaile termikoetan (polimeroak, konpositeak...). Garatutako ekuazioen bidez pitzadurak detektatzea posiblea den egiaztatzeko, 2. irudian AISI-304 lagin baten tenperatura-profilak simulatu ditugu baldintza hauetarako: y = 0-n kokaturiko pitzadura bertikala, pitzaduraren perpendikular eta v = 10 mm/s abiaduraz mugitzen den laserra (ikus 1a irudia), potentzia P0 = 1W eta erradioa a = 0,3 mm. Profila laser izpia pitzaduratik distantzia desberdinetarako irudikatu da. Irudian argi eta garbi ikusten da pitzadura dagoen tokian (y = 0) ez-jarraitasun bat dagoela, eta, beraz, pitzadura erraz detekta daitekeela, baita zabalera 0,25 μm tamaina txikia duenean ere. 216 Ekaia, 2020, 37, 211-220 Estibaliz Apiñaniz, Agustín Salazar, Alberto Oleaga, Maria Aranzazu Mendioroz 2. irudia. AISI-304 lagin baten tenperatura-profilen simulazioa, pitzadura bertikala y = 0 puntuan dago, v =10 mm/s, P0 = 1W, erradioa a = 0,3 mm. Profilak laserra a) pitzadurara heldu aurretik eta b) pitzaduratik pasa ostean egin dira, pitzaduraren bi zabalera desberdinetarako, hobeto ikus dadin, urdinez 0,25 mm ko zabalerako pitzaduraren profila beste eskala batean irudikatu dugu bi posizioetarako. Bi zabalerarako adierazi dira. 3. EMAItzA ESPERIMEntALAK Neurketak aurreko atalean azaldutako bigarren konfiguraziorako egin dira, laserra geldi mantenduz eta lagina abiadura konstantearekin higituz (ikus 3. irudian muntaiaren eskema). Laserrak 532 nanometroko uhin-luzera dauka eta erabilitako potentzia 4 W-koa izan da. Laserrak lagina perpendikularki argiztatzen du germaniozko leiho bat erantsita daukan ispilu baten bidez; germaniozko leihoak argi ikuskorra islatzen du, baina infragorria transmititzen du. Laserra enfokatzeko 10 cm-ko fokala duen lentea erabili da eta lortzen den laserraren puntuaren tamaina (a) 300 eta 400 µm tartekoa da. Laginaren gainazaleko tenperatura neurtzeko, kamera infragorria erabili da (FLIR, SC7500 eredua, 320 × 256 pixel eta espektro-banda 3 eta 5 µm tartean), eta erresoluzioa hobetzeko mikroskopio-objektibo bat erabili da, lortutako erresoluzioa 30 µm-takoa da, beraz, pitzadura estuak neurtzeko aproposa. Azterketa-eremua 9.60 mm × 7,68 mm da. Lagina sistema dinamiko batean kokatzen da, motor elektriko baten bidez abiadura konstantez higitu ahal izateko (1 eta 100 mm/s tartean). 3. irudia. Muntaia esperimentala. https://doi.org/10.1387/ekaia.20862 217 Pitzadura bertikalen detekzio eta karakterizazioa termografia infragorria eta laser mugikorra erabiliz Metodo honen baliozkotasuna egiaztatzeko, kalibratutako 3 cm × 3 cm × 3 cm-ko laginak fabrikatu ditugu (ikus 4. irudia), hots, A ISI-304 materialeko bi blokeen artean lodiera berdineko bi nikel zinta sartu eta torloju batzuen bidez itxi; horrela, bi nikel blokeen artean aire geruza bat sortu dugu, honek pitzadura simulatuko du eta sortutako pitzaduraren zabalera nikel zintaren balio nominalarena izango da. Bestalde, neurketak hobeak izan daitezen, laginaren erradiazio infragorriarekiko xurgapena eta igorpena hobetu behar dugu; hori egiteko, laginaren gainazala 3 μm-ko lodierako grafito geruza batekin estali dugu. 4. irudia. a) Pitzadura bertikalak simulatzeko erabilitako AISI-304 lagin kalibratuen eskema. b) Bi blokeak elkartu eta grafitozko geruzaz estalitako gainazala argiztatzen da. 5. irudian kalibratutako laginaren termogramen sekuentzia bat adierazi dugu, kasu honetan ez dugu blokeen artean nikel zintarik jarri, eta lagina v0 = 3,56 mm/s-ko abiadurarekin mugitu da. Aire xaflaren lodiera Lock-in termografiarekin neurtuta (ikus [1] metodo honen deskribapenerako), 0,66 µm-koa da. Geziak pitzaduraren posizioa adierazten du eta, aipagarria da hain lodiera txikia izan arren irudian garbi detektatzen dela. 5. irudia. AISI-304 lagin kalibratuarekin lortutako termogramak, L = 0,56 μm-ko zabalerako pitzadura. Lagina v = 3,56 mm/s abiaduraz mugitzen da. Laserraren potentzia P0 = 4 W da eta laserraren erradioa a = 0,4 mm da. Geziak pitzaduraren posizioa adierazten du. 0 2 4 6 8 10 12 14 -3 -2 -1 0 1 2 3 T (K) y (mm) 0 2 4 6 8 10 12 14 -3 -2 -1 0 1 2 3 T (K) y (mm) 6. irudia. kalibratutako laginekin lortutako tenperatura-profilak L = 0,56 μm-ko zabalera duen pitzadurarako eta bi posizio desberdinetarako (laserra iritsi baino lehen eta laserra iritsi ondoren). Datuak v = 3,56 mm/s-ko abiadurarako neurtu dira. Puntuak datu esperimentalak dira eta lerro jarraitua (gorriz) garatutako ekuazioarekin (2) egindako doikuntzak. Goian posizio bakoitzari dagokion termograma eta lerro gorri batez profila lortzeko hartutako puntuak adierazi ditugu. Lan honetan garatu dugun metodoaren bidez pitzadura karakterizatu ahal izateko (bere zabalera neurtzeko), termogramatik tenperatura-profil bat hartu behar dugu, hau da, pitzaduraren perpendikularra den eta laserraren zentrotik pasatzen den lerro baten puntuen tenperaturak grafiko batean adierazi behar ditugu (ikus 6 irudia). 6. irudian bi tenperatura profil irudikatu ditugu (bata laserraren zentroa pitzaduratik pasa aurretik egindakoa eta bestea ondoren egindakoa); laginaren abiadura 3,56 mm/s-koa da. Irudi berean teorikoki garatutako ekuazioarekin egindako doikuntza adierazi da, eta ikus daitekeenez bi kurbak nahiko antzekoak dira, eta doikuntzek ematen duten zabalera L = 0,67 μm-koa da lehenengo irudirako eta L = 0,47 μm-koa bigarrenerako. Beraz, emaitza hauek bat datoz Lock-in termografiaren bidez lortutako emaitzekin; aipagarria da, doikuntzak ordenagailu arrunt batekin egin direla, minutu bat baino denbora tarte laburragoan eta Matlab erabiliz. Esperimentu berdinak zabalera desberdineko beste laginekin egin ditugu laginaren abiadura desberdinetarako, eta ondorioztatu ahal izan dugu teknika hau baliagarria dela 0,5 -10 μm-ko pitzadura bertikalak karakterizatzeko.
science
addi-654ed4b79c89
addi
cc-by-nc-nd 4.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/44971
Pintzelak, loreak eta paisaiak. Emakumeentzako heziketa artistikoa Euskal Herrian
Lekuona Mariscal, Ane
2020
111 ARSBILDUMA Orokorrean, garaian emakumeek lehen heziketaren ostean ikasten jarraitzeko zituzten aukera gutxiak erreparatuz, aintzat hartu behar da Arte eta Lanbideen Eskolek hutsune hori betetzeko ahaleginean izan zuten garrantzia. Esaterako, XX. mendeko lehen hamarkadatik aurrera, mekanografia, merkataritza ikasketak edo kontabilitatea bezalako jarduerak eskaintzen hasteari esker5, emakumeek etxez kanpoko lan-merkatuan sartzeko aukera gehiago lortu zituzten, hots, diru-sarrera propioak lortu eta klase sozialean igoera bat bideratzeko. Horregatik, Maria L. Rico-ren hipotesia zera izango zen, mendeko lehen herenean, Arte eta Lanbide heziketa zentroak emakumeen aldarrikapen sozial modura funtzionatu zutela6. Eskola horietako neska ikasleek jasotzen zuten programazioari begira, zentro bakoitzaren curriculuma desberdina bazen ere, 1906ko errege dekretuko 6. artikuluan "Emakumeen berezko ikasketa" sailak barneratuko zituen ikasgaiak zehaztu ziren. Horien artean arte munduarekin zerikusia zutenak ondorengoak ziren: marrazketa geometrikoa eta lumalanezko apainduraren marrazketa, marrazketa artistikoa (figura eta apaindura), akuarela, olio pintura, objektu industrialen argizarizko modelatzea, marrazketa geometriko eta artistikoaren aplikazioa arte dekoratuetan (pirografia, esmaltea, etab.) edo arropa zuri eta jantzigintzaren ebaketa7. Euskal Herriko zentroei dagokienez, hiri bakoitzeko eskolek ibilbide desberdina izan zuten, ikasketa-plan, tamaina edo irakasle moten arabera8, hala ere, orokorrean, Gerra Zibila nazionalen alde amaitzearekin, ikastegi batzuk desagertu egin ziren edo aurreko irakasle asko kanporatuak izan ziren. Prestigio handia zuen Bilboko eskola, adibidez, 1936an itxi egin zen eta berriro ateak zabaldu zituenean egituraz aldatu zuen9, hiria inolako eskola artistiko ofizialik gabe geratu zela. Garai goiztiarra izateagatik, bertan formakuntza jaso eta ondoren nolabaiteko ospea izan zuten emakume gutxiren berri dugu, Bitxori Petralanda margolari eta zeramikaria adibidez. Bestetik, Donostiako eskolak 1945 arte iraun zuen10 eta hantxe izan zen irakasle adibidez Ascensio Martiarena, 1936an erbesteratu behar izan zuen arte. Bertan, besteak beste, ondorengo artistak jaso zituzten eskolak: Inocencia Arangoa, Naty Altuna, Ana María Sarabia edo Pilar Barba-k. Aitzitik, Gasteiz eta Iruñeko zentroak gaur egunera arte iraun dute eta hasieratik, hiri horietan formakuntza artistikoa jasotzeko erdiguneak izan dira, betiere egitura kontserbadorea mantendu dutela. Historia luzea izateagatik, belaunaldi desberdinetako emakume artista asko ibili ziren bertan ikasle modura. Iruñean adibidez, Karle Garmendia, Mercedes Yaben, Ana María Marín, Maribel Castuera, Teresa Brun. Eta Gasteizen, María Paz Díaz, Juncal Ballestín edo Ana María Batanero (1. Ir). Azken batean, emakumeen heziketa artistikoari dagokionez eta horrek arte munduan suposatzen zuena erreparatuz, kontuan izan behar da eskola horietan emakumeek jasotzen zuten formakuntza gizonezkoenarekiko desberdina zela. Esate baterako, Euskal Herriko zentroetan figura eta modeloen zuzeneko kopiaren ikasgaia zuten ikastegietan, gizonek bakarrik hartu zitzaketen eskola horiek. Denboran aurrera iraun zuen Gasteizko zentroan adibidez, emakumezko ikasleek eskola horiek hartu zituzten lehen aldia 1964 urtean izan zen, heziketa mistoa ezarri zen ikasturtean, alegia11. Bestalde, gizonek eskulturen modelatze edo tailla ikasgaiak zituzten bitartean, emakumeek igeltsuaren kopia, esmaltea, akuarela, apainduren marrazketa edo josketa ikasketak jasotzen zituzten12. Horrela, ba, eskolatze horretan neska ikasleei bideratzen zitzaien ezagutzak txikitasun eta detaileetarako maina bultzatzen zuen arte praktikara eramaten zuen, edo beste hitz batzuetan esanda, etxeko espazioan erailgarriak izan zitezkeen arte praktika batera. Azken finean, artearen profesionalizazioan, sisteman edo merkatuan sartzea baino, emakumeak proiekzio gabeko praktika lana garatzera bideratzen zitzaien, artista baino, artisau izatera pasatuz. Arte eta Lanbide Eskolez gain, mendeko lehen herenean Euskal Herrian emakumeek hezkuntza artistikoa jaso zezaten bestelako zentro batzuk ere aipatu ditzakegu. Esaterako, Ipar Euskal Herrian, estatu frantsesaren hezkuntza sistemaren menpe funtzionatzen zuela, Baionako Marrazketa eta Pintura Eskola zegoen non, estatu espainiarrekoan gertatzen ez zen bezala, guztiz formakuntza artistikoan zentratzen zen. Bertan izan ziren ikasle Marie Garay, Marie Gabrielle Crestin, Berthe Grimard edo Janine Péreyre margolariak, esaterako. Hego Euskal Herrira bueltatuz, 1911n "Etxerako-Eskola-k" sortu ziren estatu 11 12 MARTÍN VAQUERO, R. Op cit. Gipuzkoako Arte eta Lanbide Eskola desberdinen ikasketa-programak kontsultatu dira. Gipuzkoako Artxibo Orokorra. Gipuzkoako Foru Aldundia. Batzarre eta Aldundien Funtsa. AGG-GAO espedienteak. 116 ARSBILDUMA PINTZELAK, LOREAK ETA PAISAIAK. EMAKUMEENTZAKO HEZIKETA ARTISTIKOA EUSKAL HERRIAN ANE LEKUONA MARISCAL Euskal Herriko lurretan aurkitzen zen formakuntza artistikora bueltatuz, berrogeiko hamarkada erdialdetik aurrera, Gerra Zibilarekin desagertu ziren artisten sozietateen berrantolatzea gauzatu zen. Besteak beste, aurreko Euskal Artisten Elkartea28 Bizkaiko Elkarte Artistikoaren eta Euskal Akuarela Elkartearen artean banandu zen, biak 1945ean sortu zirela, eta bestetik, 1949an Gipuzkoako zein Arabako Elkarte Artistikoa gorpuztu ziren. Orokorrean, hirurogeiko hamarkada arte, espazio horietan arestian definitzen genuen ildo kontserbadore eta akademizista bera jarraitzen bazen ere, gaiari dagokionez gune garrantzitsuak izan ziren, bertan arte eskolak eskaintzen hasi zirelako eta emakume artistak biltzeko espazio berriak izan zirelako. Donostiakoan emakumeen presentzia hasieratik izan zen agerikoa, urtetik urtera emakume bazkide gehiago sartzen zirela29, aldiz, Bizkaia eta Arabakoak giro kontserbadoreagoa izan zuten, nahiz eta Bizkaikoan hirurogeiko hamarkadan, intelektualen talde batek elkartea berritzeko saiakera eman30. Orokorrean, berrogeita hamarreko hamarkada amaieratik aurrera, ekonomiaren garapenak ahalbidetu zuen aldaketekin, neska gazteek aurreko hamarkadetan baino denbora libre gehiago zuten eta hortaz, talde eta aisialdi jarduera gehiago egiten zituzten. Baina betiere, aukera horiek haurtzaroa pasa eta familia osatu aurreko adin tartean zeuden emakumeentzako zen soilik, alegia, eskola amaitzetik ezkondu bitarteko aldian. Orduan baitzen neska gazteak lanean hasi eta hiriko sare asoziatiboetan era aktiboago batean parte-hartzen hasten zen momentua31. Hala beraz, elkarte horien parte izanik, errazagoa zen emakumeentzat euskal hiriburuetako giro artistikoan barneratzea, bertan antolatzen ziren lehiaketa eta erakusketetan parte hartuz. Alabaina, gizarteko egitura patriarkala gune guztietan zabaltzen zen. Adibidez, espazio horietan emakumeentzat bakarkako erakusketa bereziak antolatzen zirela ezagutzeak, egileen generoan oinarritzen zen orduko sistema artistikoaren testigu dugu32. Bestaldetik, elkarteetan antolatzen ziren hainbat ekintzetan parte hartu ahal izateko, emakume bazkideek aurretik Falangeko emakumeen sailean prestatzen zen "gizarte zerbitzuen" ikastaroa egina izan beharra zuten. Hori gertatu zen adibidez 1963ko maiatzean, Donostiako Elkarte Artistikoak bere bazkideentzako Pariserako bidaia antolatzerakoan33. Azken batean, emakumeak autonomia irabazteko saiakera oro, kasu honetan gizonen modura giro artistikoan parte hartzearena, frankismoaren doktrinamendu politiko edo sozialaren menpe geratzen zen. 28 29 30 31 32 Bertan parte hartu zuten emakumeak Pilar de Zubiaurre, María Teresa Aguirre eta María Luz Barasorda izan ziren. Elkartean sartzeko, beharrezkoa zen beste kide batek pertsona berria aurkeztea. SÁENZ DE GORBEA, X.: "Bizkaia hirurogeiko hamarkada", Euskal arte eta artistak 60ko hamarkadan. Donostia, Gipuzkoako Foru Aldundia, 1995, 147-191. orr. LAMIKIZ JAUREGIONDO, A.: Op cit. Bizkaiko Elkartean 1951n emakumeentzako erakusketa antolatu zen eta ondoren, 1969an, III Exposición Colectiva Femenina. Beraz, urte tarte zabal horretan gisa horretako beste ekintzak izan zirela pentsa genezake. 3. Ir.: Gipuzkoako Elkarte Artistikoko estudioa. Erdialdean Vitxori Sanz eta urrunean Laura Esteve. Hirurogeiko hamarkada. Juan Antonio García Marcos-en bilduma partikularra 33 GARCÍA MARCOS, J. A.: La Asociación Artística de Guipúzcoa. Del siglo XX al XXI. 1949-2009. Donostia, Asociación Artística de Gipuzkoa, 2009, 107. or. ARS BILDUMA, n.º 10 (2020), pp. 109-121 • ISSN 1989-9262 • UPV/EHU Press • https://doi.org/10.1387/ars-bilduma.21134 118 ARSBILDUMA PINTZELAK, LOREAK ETA PAISAIAK. EMAKUMEENTZAKO HEZIKETA ARTISTIKOA EUSKAL HERRIAN ANE LEKUONA MARISCAL beraz, zehaztu dugun kronologian Euskal Herrian izan ziren emakume artisten obra, esperientzia eta bizitzetara hurbiltzeko, ezinbestekoa izan beharko luke horiek jaso zuten aukera formatiboak kontuan hartzea. Ikerketarako hautatu den kronologian emakumeek gizartean zuten rolean aldaketak eman baziren arren, arestian aipatu dugun modura, horiek gehienbat hirurogeiko hamarkadatik aurrera emango ziren, II. Errepublika garaian emakumeen eskubideen alde eman ziren urte tarte laburraz gain. Erregimen frankista ia berrogei urteez indarrean egoteagatik, aurreko mende ia osoan zehar mantendu zen emakumearen irudia amatasun eta etxekoandrearen idealean oinarritzen zen. Hori dela eta, posible da emakumeen heziketa artistikoaren inguruko halako hausnarketa zabala planteatzea, hain zuzen ere, hamarkadetan aurrera errepikatzen jarraitu zuten konstanteak aurkitzen direlako. Esaterako, azterketan ikusi modura, Euskal Herriko emakume artisten artean margogintza teknikaren lehentasuna ageri da eta bigarren maila batean, eskala txikiko bestelako generoak, esmaltea, zeramika edo argizari edota igeltsuzko eskulturak bezalakoak. Bestalde, gai eta estiloei dagokienez, betiere figurazioa mantentzen zuten lore, paisai, natura-hil edo figura femenino edota haurren erretratuak izaten ziren gehiengoak, gai ez-seriotzat jotzen zirenak, alegia. Azken batean, behin eta berriro errepikatzen ziren ezaugarri horiek, XIX. mendetik mendebaldeko herrialde eta kultura desberdinetan emakume artisten produkzioan ere aurkitzen ziren. Arazoa baina, emakumeek historian zehar garatu dituzten forma eta hizkuntza interbentzio horiek, oraindik ere, bigarren mailakoak direla pentsatzen jarraitzea da, hau da, arte historiaren diziplina tradizionalak babesten duen hierarkizazio patriarkala mantentzen jarraitzea. Beste aldetik, azterketa hirurogeita hamarreko hamarkadan mugatu badugu ere, aintzat hartu behar da aurreko hamarkadan aurkeztu dugun heziketa artistikoaren egitura tradizionalari aurre egin nahi izan zizkion bestelako aukera pedagogikoak gorpuztu zirela. Esaterako 1963an, José Antonio Sistiaga eta Esther Ferrer-ek haurrentzako espresio askeko zentroa ireki zuten Donostian37 eta 1964an Elorrion, Bizkaian, beste eskola esperimental bat ere ireki zuten. Célestine Freinet pedagogo eta filosofo frantsesaren metodologian oinarritzen ziren, Esther Ferrerek, Elorrioko bi andereñoekin batera Frantzian ikasteko aukera izan zuena38. Era berean, lurraldean izan zen heziketa artistikoaren gaiari dagokionez, ezinbestekoa da Jorge Oteizaren figura aipatzea, berrogeita hamarreko hamarkadatik gogotsu lan egin baitzuen euskal lurraldean Estetika Konparatuaren Zentro bat irekitzeko proiektuan. Hain zuzen ere, saiakera horien ondorio izan ziren hirurogeita hamarreko hamarkadan Euskal Herrian ireki ziren bi zentro garrantzitsuenak: Leioako Arte Ederretako Fakultatea eta bigarren maila batean, Debako arte eskola. Hasieran aipatu dugu nola Leioako Arte Ederretako Fakultatearen sorrerak, aurreko hamarkadekin alderatuta, emakumeen heziketa artistikoaren testuinguruan aldaketak gauzatu zituela. Lehenik eta behin, zentroan ematen ziren eskolak mistoak izatearekin, ikasle guztiek heziketa berdina jasotzen zuten. Beste alde, gertutasun geografikoak ere lagunduko zuen inguruko emakumeak goi mailako formakuntza artistikoa jarraitzera, Madrilera mugitu behar izan gabe. Baina aldaketa nabariena bertan formakuntza jaso zuten hasierako belaunaldietako artisten teknikaren preferentzian sumatuko zen. Hain zuzen ere, fakultatea ireki zen testuinguru kulturalean aurreko hamarkadetako euskal eskultore famatuek izan zuten garrantziarengatik, Leioako Arte Ederretako lehen promozioetako artistengan gizon eta emakumeengan– figura horiek erreferentzia zuzenak bihurtu ziren. Heziketa artistikoaren bidez transmititu zen zuzeneko eragin horren ondorioetako bat beraz, laurogei eta laurogeita hamarreko hamarkadetan, estatuko beste autonomiekin konparatu ezkero, Euskal Herrian emakume eskultoreen kopurua aski nabarmenagoa izatea izan zen39. Ondorio gisa, Euskal Herriko emakumeen heziketa artistikoaren berrikusketarekin amaitzeko, azpimarratu genezake nola heziketa artistikoaren esparruan hamarkadak aurrera berdintasunerako bidea marrazten jarraitu den arren, gaur egun oraindik genero markak zeresan handia duela artista baten profesionalizaziorako bidean. Hain zuzen ere, hori da Haizea Barcenillak egungo euskal testuinguruan ikusarazi zuen panorama. Hau da, 1989tik –ondorengo informazioa euskaragarri dagoenetik–, Leioako Arte Ederretako Fakultatean emakume ikasleen kopurua urtero gizonezkoa baina altuagoa izaten jarraitzen bazuen ere, lehiaketetan, diru-laguntza deialdietan eta orokorrean arte profesionalizazioan, gizonak jarraitzen zutela oraindik gehiengoa izaten40. Hau da, nahiz eta 39 40 37 38 SARRIUGARTE, I.: "La mujer escultora en el País Vasco durante los años 80", Revista de Bellas Artes: Revista de Artes Plásticas, Estética, Diseño e Imagen, 3, 2005, 63-88. orr. BARCENILLA, H.: "Fotografía transparente del techo de cristal: la situación de las artistas en la CAE", Presencia de las mujeres en las artes visuales y el audiovisual. Kulturaren Euskal Behatokia, 2016, 46-55. orr. https://www.kultura.ejgv.euskadi.eus/informacion/presencia-de-las-mujeres-en-las-artes-visuales-y-el-audiovisual-2016/r46-19803/es/adjuntos/Mujeres_artes_visuales_y_audiovisual.pdf [azken kontsulta: 2019/11/30]. 1968ra arte iraun zuen eta bertan adibidez Rosa Valverde artistak eskolak jaso zituen. GARCÍA MURIANA, C.: Esther Ferrer: La (re)acción como leitmotiv, Alicante, Universidad Miguel Hernández de Elche, 2014, tesi doktorala, 148-149. orr. http://dspace.umh.es/handle/11000/1867. ARS BILDUMA, n.º 10 (2020), pp. 109-121 • ISSN 1989-9262 • UPV/EHU Press • https://doi.org/10.1387/ars-bilduma.21134
science
addi-c1122db38593
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/45222
The role of the cannabinoid system in ovarian physiology and oocyte maturatin in mammals.
Totorikaguena Iturriaga, Lide
2020-01-17
Esker onak Gogoan dut nola, masterra egitera nindoala, laborategian hanka bat jarri orduko nire tesi zuzendaria izango zenak bota zidan lehenengo galdera: "gustuko al duzu kozinatzea? Zientzia egitea bizkotxo bat egitea bezala delako". Eta tesi hau bukatzear nengoela nik bizitakoa eta hausnartutakoa borobiltzen zuen esaldia irakurri nuen Interneteko iritzi-artikulu batean: "zientzia kozinatzea bezalakoa da: bakoitzak bere ukitua ematen dio, etxean eginda, maitasunez eginda eta familia eta lagunekin partekatuta, gozoagoa da". Bagara, hortaz, sinisten dugunok zientzia gozoagoa eta hobea egitea posiblea dela bizitzak eta pertsonak erdigunean jarriz. Eta zorionekoa ni, bide malkartsu eta zirraragarri honetan, zientzia egiteko bestelako moduetan sinisten duzuenokin topo egin dudalako. Zortea izan dudalako eskuzabaltasunaz, elkartasunaz, maitasunaz eta poztasunaz inguraturik egoteagatik. Baina baita ere, lanaz, konstantziaz, kemenaz, disziplinaz eta pazientziaz. Niretzat zientzialari erreferenteak direnak aurrez aurre izan ditudalako. Eskerrik asko Ekaitz, mundu honetan sartzeko aukera emateaz gain erakutsi eta eskaini didazun guztiagatik. Prozesu honen giltza izan zarelako, eztabaidarako eta hausnarketarako iturri amaigabea. Eskerrik asko Naiara eman didazun konfiantza eta babesagatik. Zientziak dituen arantzei aurre egiteko zure aholku zintzoengatik. Eskerrik asko gure taldeari, TALDE hitzak bere osotasunean esan nahi duena erakutsi didazue, kolektiboki lan eginez, txikitasunean handi baikara. Zer esanik ez, nire eredu zareten neska gazte zientzialari bikain, baina, batik bat, pertsona izugarriei. Mila esker, Maider, Iraia eta, batez ere, zuri, Itziar. Baina bereziki Estiri, izan ahalko nukeen bidaiderik bereziena izateagatik, porturik ikusten ez bagenuen ere, amorerik eman gabe arraunean jarraitu duzulako. Sasi guztien gainetik, biok elkarrekin. Plazer bat izan da zurekin ikasi eta partekatutako guztia. Bruselako familiari, bedankt, merci, grazas, gràcies, grazie, gracias! Zientziaren prekarietateak erbesteratu zintuzten eta enpatiagatik, akaso, hartu ninduzuen hain gozo. Zorionekoa ni, beste behin, zuek bezalako emakumeak ezagutzeagatik. Eskerrik asko, bide honetan zehar babestu eta animatu nauzuen lagunei. Amaitzeko, eskerrik beroenak etxekoei. Emandako sostengu, maitasun eta indarragatik. Nik neure buruarengan sinesten ez nuenetan ere, eskua eman eta altxatzen laguntzeagatik. Amumei, Gernikako bonbardaketatik biziraun zuten baserritarrei. Zuek su motelean irakindakotik edan dugulako gara garena. Eta, Ibai, mila esker bihotzez, bizitzako abentura honetan gozoagoa baita binaka ibiltzea bertan murgilduta. Aipatu ez baina bihotzean zaituztedanei. Murruen beste aldean egonda ere animoak ematen jarraitzen diguzuenoi. "Pasatzen dugu bizitza urruneko adibideen bila miresgarriak diren pertsonen atzetik, eta azkenean konturatzen zara zure ondoan dagoena dela inoiz inon izan den jenderik onena. Jende xumea. Hala tokatutako lanetan energia guztia inbertitu ondoren, garagardo baten inguruan barre egiteko gai den jendea. Jende xumea. Defendatzen dituen gauzetan energia inbertitu ahala, bizitzari drama kentzen saiatzen dena" (O. Enbeita) Gure hizkuntzan dugun esaera ederrenetarikoa da eta eskerrik asko. Biba zuek! Laburpena Ugaztun emeen obozitoen heltze-prozesua ugalkortasunean garrantzia handia duen prozesua da, obulua ernaldua izateko beharrezkoa delako. Obozitoak obulutegiko folikuluetan sortzen dira eta lehenengo meiosiaren profasean daude geldituta, obulutegietan. Oraindik ez dira ondo ezagutzen zeintzuk diren meiosiaren berraktibazioa eragiten duten seinaleak baina hauei esker abiatuko da obulazioa non, gizakietan, hilero obozito bakarra obulutegitik irtengo den. Gero eta ebidentzia gehiago dago seinale horietako asko G proteinei loturiko hartzaileen (GPCR) menpe daudela eta horien aktibazioak edo inaktibazioak obozitoen heltze-prozesua modulatzen dituzten seinaleztapen ur jauziak pizten dituela. Gakoa da aurkitzea zeintzuk diren berpizkunde meiotikoa eragiten eta erregulatzen dituzten kanpo seinaleak, seinale horiek farmakoen bidez kontrolatuz heltze-prozesua ere kontrolatu genezakeelako. Horrela, ikusi da kannabinoideek eragiten duten seinaleztapena eta obozitoen heltze-prozesua hasteko gertatu behar dena oso antzekoa dela, beraz, prozesuan lagungarriak izan litezkeen estekatzaile interesgarriak ditugu. Tesi honetan sistema kannabinoidearen funtzioa aztertu da ugaztun emeen folikulugenesian, obogenesian eta obozitoen heltze-prozesuan eta haren parte-hartzea baieztatzeaz gain, THC fitokannabinoideak obozitoen heltze-prozesua modulatzen duela ikusi da. Gainera, etorkizunerako kannabinoideen erabilera terapeutikoa aztertzen jarraitzea interesgarria litzateke, besteak beste, obozitoen in vitro heltze (IVM) medioetan osagai gisa erabilita. Nabarmendu behar da obozitoen in vitro heltzea askoz alternatiba onuragarriagoa, erosoagoa eta arrisku gutxiagokoa izango litzatekeela ugalkortasun klinika batera joan behar den edozein pazienterentzako, obarioen estimulaziorako beharrezkoak diren hormonak hartzea ekidingo litzatekeelako edo behintzat dosia murriztuko litzatekeelako. Are gehiago, hormonen estimulazioa kontraindikatua dagoen emakumeentzako haurdunaldia lortzeko aukera bakarra izan ahalko litzateke. Ugalkortasuna, obozitoen heltzea, IVM, sistema kannabinoidea, THC fitokannabinoidea 15 1 Sarrera / Introduction 1. Sarrera 1.1 Obozitoaren heltze-prozesua Obozitoa enbrioiaren hazkuntzaren oinarria da, ernaldu berri den zelulabakarreko zigototik hasita, independenteki bizirauteko gai den erabat osatutako eta funtzionala den organismo zelulaniztuneraino. Hori horrela izanda, obozitoa oso zelula konplexua da. Obozitoaren hazkundea eta heltzea oso ondo koordinaturiko prozesuak dira eta, akatsak egonez gero, epe luzerako ondorioak izan ditzake ugalkortasunean eta, ondorioz, ondorengoen osasunean. Izan ere, heltze-prozesuak baldintzatzen du sortu behar den izaki berria (Krisher, 2013). Hortaz, obozitoaren garapen gaitasuna funtsezkoa da enbrioiaren garapenerako. Obozitoak enbrioiari osagai kromosomikoaren erdia ematen dio baina bi gurasoen genomak ez dira simetrikoak eta ez diote ekarpen berdina egiten enbrioiari (Keefe, 2015). Obozitoak zelula oso espezializatuak dira eta espermatozoideekin batera prozesu meiotikoa burutzeko gai diren zelula bakarrak dira. Gainera, obozitoa ernaldua izateko eta enbrioiaren garapen goiztiarra aurrera eraman ahal izateko beharrezkoa da bai gameto emeak zein arrak gaitasun genetiko eta funtzional guztiak eskuratu izana (Rahman eta lank., 2008). Ez hori bakarrik, obozitoa izaki berri bat sortzeko beste zelula baten DNA barneratzeko gain den zelula bakarra da (Rahman eta lank., 2008). Organismo baten ugalketa sexualaren lehen fasea gametogenesia da, obulutegietan eta testikuluetan dauden zelula germinaletatik gametoak eratzeko prozesua. Prozesu horri obogenesia deritzo emeetan eta espermatogenesia arretan eta zelula germinal haploideak (n) (obozitoak eta espermatozoideak) sortuko dira (Rahman eta lank., 2008). Hortaz, beharrezkoa da ernalketaren mekanismoak ulertzeko obozitoan gertatzen diren aldaketak zehatz-mehatz jakitea, jatorri enbrionariotik hasita ernaltzeko gai den zelula oso espezializatua bihurtzeraino, II. metafaseko estadioan dagoen obozitoraino, alegia. 1.1.1 Folikulugenesia Eme ugaztun guztien obozitoak fetuaren garapenean zehar sortzen dira. Horietako milaka obulutegian ageri dira eta bakoitza folikulu primordialen barruan dago. Folikulugenesia prozesu jarraitua da, obulazioarekin hasi eta folikuluaren endekapenarekin (atresia) amaitzen dena. Prozesu horretan folikulua garatu ez ezik, obozitoa hazten da, pikor-geruzako zelulak eta teka-zelulak ugaritzen dira, antroa izeneko barrunbea agertzen da eta esteroidogenesia hasten da (Rimon-Dahari eta lank., 2016). Obulutegietako oinarrizko unitatea folikulua da; obozito, pikor-geruzako zelulez eta teka zelulez osatuta dagoena. Izan ere, obulutegia garapen fase desberdinetan dauden folikuluen bilduma heterogeneo batez osatuta dago. Obulutegia, gonada femeninoa, zelula germinalen iturria da eta baita ere hormona sexual esteroideen hornitzaile nagusia (McGee eta Hsueh, 2000). 17 1 Sarrera / Introduction bideratzen duen heltze-prozesu osoa eta, beraz, ernaldua izateko gaitasuna duen obozitoaren eraketa (Adashi eta lank., 1991). • Folikulugenesiaren faseak Ziklo bakoitzean, obulatzeko gaitasuna duten obozitoak sortuko dituzten folikuluak hormona gonadotropikoek zehaztuko dituzte. Hau da, teka zeluletan hormona luteinizatzailearen (LH) hartzaileek (LHCGR edo LHR) eta pikor-geruzako zeluletan FSH hormonarenak (FSHR) (Espey, 1974). FSH maila jaistean hormona honen hartzaile kopuru txikiena duten folikuluak atresian sartuko dira. Hala ere, hormonen seinaleztapenaren inguruko zehaztasunak 1.1.2 atalean garatuko dira Hauek dira, hurrenez hurren, folikulu motak (1.1 irudia): a. Folikulu primordiala: Atresia prozesutik biziraun duen obozito primarioa epitelioko zelula lauen geruza bakarraz (aurre-pikor geruzako zelulak) inguraturik dago. Obozitoa txikia eta heldugabea da eta inguratzen duten pikor-geruzako zelulen efektu inhibitzaileari esker I. meiosiko profasean etenda mantentzen da. Ugaztunetan, folikulu primordialak obulutegien garapenaren oinarrizko unitatea dira eta obozitoa ingurune kontrolatuan egotea bermatuko dute, odol-fluxutik hel daitezkeen kaltegarriak diren substantzietatik babestuz. Gizakietan, folikuluen garapena fetuaren 4. hilabetetik aurrera hasten da (Baker, 1963). b. Folikulu primarioa: folikulu primordialaren aktibazioa hastean folikulua helduz joango da folikulu primario bihurtu arte. Oraindik ez da ezagutzen zerk bultzatzen duen folikulu primordialetik primariorako aldaketa (Moor eta lank., 1990) nahiz eta jakina den erregulazioa obulutegi barnekoa dela eta gonadotropinekiko independentea (Gosden eta Lee, 2010). Fase honetan, obozitoa bera hazten doa eta pikor-geruzako zelulak ugaritzen eta desberdintzen hasten dira jarduera mitotikoa oso altua dutelako, epitelio zelula lauak kubiko bihurtuz (Fair, 2003; Fortune eta lank., 2000). Etapa honetan pikor-geruzako zelulek ez dute inongo efektu inhibitzailerik obozitoaren hazkuntzan baina bai meiosian (Thibault eta lank.,1987). Folikulu primordialen hazkundearen aktibazioa hazkundearen desberdintzapen-faktorea 9 (GDF9) eta hezur-proteina morfogenetikoa 15 (BMP15) bezalako proteinei esker ematen da. GDF-9 hazkunde faktore β-eraldatzailearen (TGFβ) familiako proteina espezifikoa da, ugaztun guztien obozitoek ekoizten dutena (Eppig, 2001). BMP-15 ere familia berdineko proteina da eta bi hauen arteko sinergia beharrezkoa da ugaztunen folikuluen eta obarioen hazkunde normala egoteko (Eppig, 2001). Pikor-geruzako zelulen ugaritzea estimulatzen dute FSH hormonarekin batera edo gabe (Eppig eta lank., 2002). Aipatu behar da zelula horiek jarduera mitotiko altua dutela eta, ondorioz, folikulua inguratzen duten zelulen geruzak ugarituz joango direla epitelio geruzatua sortuz eta folikuluaren tamaina handituz. Obozitoaren eta pikor-geruzako zelulen artean glikoproteinez osatutako geruza extrazelularra osatzen da, hots, mintz peluzidoa (ZP). Ia ornodun guztien obozitoak daude, gutxienez, glikoproteina geruza batez inguratuak eta leinu bakoitzean desberdin izendatzen da: koriona arrainetan, bilkin bitelinoa anfibioetan, bilkin peribitelinoa narrastietan eta hegaztietan eta mintz peluzidoa ugaztunetan (Gupta, 2018). Mintz peluzidoa 3 glikoproteinek osatzen dute (ZP1, ZP2, ZP3 saguetan eta ZP4 gehigarria gizakietan) eta oso antolatua dagoen egitura dinamikoa da. Gainera, funtsezkoa da obogenesirako, ernalketarako eta 21 1 Sarrera / Introduction Hurrengo ataletan ikusiko dugun bezala, folikulugenesian zehar, obozitoak pixkanaka eta sekuentzialki lortuko ditu beharrezkoak diren makineria zitoplasmatikoak eta molekularrak garapen gaitasuna eskuratu eta enbrioiaren garapen goiztiarrari aurre egiteko (Sirard eta lank., 1988; Gilchrist eta lank., 2008). 1.1.2 Hormonen seinaleztapena eta erregulazioa Folikuluen eta obozitoen garapena ziklikoa da eta ugaztun emeen ugaltze-ahalmena ere ziklikoa eta aldizkakoa da. Ahalmen horri gizakietan hilekoa esaten zaio eta gainontzeko ugaztun gehienetan ziklo estrala. Gizakien kasuan, batez bestez, 11-13 urterekin hasi eta menopausia arte irauten du. Ugalkorra den urteen buruan, hilero aldaketa erritmikoak jasango ditu hormona sexualen jariaketan eta horrek dakartzan obulutegien eta sexu-organoen aldaketa fisikoetan. Ziklo bakoitzaren iraupena 28 egunekoa da, batez bestez. Hilekoak bi ondorio nagusi ditu. Alde batetik, gizakietan hilabete bakoitzean obulutegi batetik obozito bakarraren askapena gertatuko da eta, beraz, egoera normal batean zigoto bakarra eratuko da ziklo bakoitzean eta, beste alde batetik, endometrioa ernaldutako obozitoa txertatzeko prestatuko da. Bai bata zein bestea hormona desberdinen eraginpean gertatzen da. Ziklo sexual horiek hipotalamoak kontrolatzen ditu. Hipotalamoan sintetizatzen den gonadotropinen jariapen-hormonak (GnRH) hipofisiaren erdiko gingilean eragiten du eta, ondorioz, gonadotropinak isurtzen dira. Hormona horiek, hormona folikulu estimulatzaileak (FSH) eta hormona luteinizatzaileak (LH), erregulatzen dituzte obulutegietan eta endometrioan aldaketa ziklikoak (Sadler, 2004). Emeen sistema-hormonala hiru hormona multzoek osatzen dute eta hipotalamo-hipofisi-obario ardatz gisa ezagutzen da (1.2 irudia): 1.2. irudia Obozitoen garapena hipotalamo-hipofisiobario ardatzaren bidez FSH eta LH hormonen jariaketa feedback positibo edo negatibo batek kontrolatzen du, hilekoaren etaparen arabera (Astiz, 2016). 25 1 Sarrera / Introduction primarioetan bilakatu daitezen) baina, hormona agertu ezean, folikulu primarioak hil egiten dira atresiko bihurtuz. Egoera normalean, gizakietan, folikulu hauetatik bakarrak lortuko du erabateko heltzea eta obozito bakarra askatuko da. Gainontzekoak degeneratu eta folikulu atresiko bihurtuko dira (Sadler, 2004). Pauso anitzeko prozesu hori LHaren aurre-igoerari erantzunez gertatzen da, hipotalamoaren, guruin hipofisarioaren eta obuluaren feedback sistemaren arabera sortzen baita. Lehen aipatu bezala, FSHak folikulu antralaren hazkundea eragiten du, estradiolaren ekoizpen altuarekin lotuta. Pikorgeruzako zelulak sortutako estradiol mailek GnRH pultsuak handitzen dituzte LHaren hazkundean eraginez (Richards eta Pangas 2010b). Beraz, folikulu dominatzailearen aukeraketaren ostean etorriko da obulazioa. De Graaf-en folikulua LHaren tontorra eta 16-24 ordura askatuko da obozitoa inguratzen duen kumulu-obozito konplexuarekin (COC) batera. 1.1.2.4 Hormonen seinaleztapena gorputz luteoaren eraketan Obulazioa amaitzen da obulutegiko folikulutik obiduktora askatzen denean obozitoa, espermatozoideak ernaldu ahal izateko. Behin obozitoa askatzen dela, zelula folikularren hondarrek, pikor-geruzako zelulak eta teka zelulak, diferentziazio-prozesuaren berprogramazioa hasiko dute gorputz luteoa eratzeko. Hori dela eta, FSH hormonak hasi duen adierazpen genikoa desaktibatzen da eta luteinizazioprozesua kontrolatzen duten geneak aktibatuko dira (Edson eta al. 2009; Richards eta Pangas 2010a, b). Gorputz luteoa ezinbestekoa da haurdunaldia bermatu eta mantentzeko, nagusiki progesteronaren jariaketaren bidez. Haurdunaldirik egon ez bada, gorputz luteoa degeneratu egiten da (Rimon-Dahari 2016). Karraskarietan eta gizakietan, gorputz luteoak progesteronaz gain, androgenoak eta estrogenoak ekoizten ditu (Desclin, 1970; Moore eta Persaud, 200). 1.1.3 Obozitoaren eta kumulu-obozito konplexuaren (COC) arteko komunikazioa Egiaztatu da folikulugenesia aurrera eramateko eta obozitoak garapen gaitasuna eskuratzeko beharrezkoa dela obozitoaren eta konpartimentu somatikoaren (pikor-geruzako zelulak eta teka zelulak) arteko koordinazioa. Zelula horien arteko komunikazioa funtsezkoa da obozitoaren hazkuntza eta bereizketa eragingo duten seinaleztapen-bide desberdinak arautzeko eta, ezinbestekoa, pisu molekular baxuko mantenugaien, metabolitoen eta molekulen ekarpenerako (Eppig, 2001). Gaur egun, argi dago obozitoaren eta pikor-geruzako zelulen arteko komunikazioa bi norabidekoa dela, pikor-geruzako zelulen zitoplasmaren luzapenek mintz peluzidoa zeharkatu eta oboplasamarekin konektatzen baitute Gap motako loturen bidez (Gilula eta lank., 1978). Beraz, obozitoaren garapena, inguratzen duten pikor-geruzako zelulekin (kumuluko zelulak) duen loturaren araberako da. Alde batetik, obozitoak pikor-geruzako zelulen eta kumuluko zelulen funtzioak erregulatzen ditu (adibidez, glukosaren metabolismoa) (Sugiura eta lank., 2005), apoptosia saihestu eta zelulen proliferazioa eta esteroidogenesia bultzatzen duten faktore espezifikoak (GDF-9 eta BMP15) jariatzen ditu. Gainera, estradiolaren ekoizpena mantenduz eta progesteronaren ekoizpena inhibituz (Vanderhyden eta 26 1 Sarrera / Introduction Macdonald 1998), folikuluen diferentziazioa sustatzen du fase aurreantraletik antralera eta kumuluko zelulen luteinizazioa ekiditen du (Eppig 2001, Matzuk eta lank., 2002; Dragovic eta lank., 2005; Diaz eta lank., 2007a, 2007b.) Bestalde, pikor-geruzako zelulek nukleosidoez, aminoazidoez eta fosfolipidoez hornitzen dute obozitoa, mRNAren egonkortasuna eta balantze ionikoa mantentzeko (Procházka eta lank., 1998; Hunter, 2000). Ez hori bakarrik, pikor-geruzako zelulen jarduera garrantzi handikoa da obozitoaren garapenerako, metabolito esentzialak eta seinale erregulatzaileak ematen dizkiolako. Gainera, obulazioa hasten da zuzenean teka zeluletan eta pikor-geruzako zeluletan eragiten duen LH hormonaren gorakadagatik, obozitoaren heltze-prozesua, folikuluaren apurketa eta gorputz luteoaren sorrera bultzatuz (Russell eta Robker, 2007) (1.5 irudia). Horrez gain, folikuluetako zelula somatikoek obozitoak meiosian geldirik mantentzea ahalbidetzen dute eta seinale batzuk bidaltzen dituzte meiosia berraktibatzeko eta obozitoaren heltze-prozesua bukatzeko (metafase II-ra heltzeko) (Eppig, 2001). cAMP kontzentrazio altuek meiosia inhibitzen dutenez, proposatu da cAMPren kontzentrazio altuak, obozitoak ekoiztu ez ezik, pikor-geruzako zelulen bidez lortzea. Izan ere, besteak beste, pikor-zeluletan agertzen diren C-motako peptido natriuretikoa (CNP) 1.5 irudia. Obozitoaren eta pikor-geruzako zelulen arteko bi norabideko komunikazioa. Komunikazio parakrinoa eta Gap loturen bidezko komunikazioa beharrezkoak dira folikulua eta obozitoa garatzeko (FF-MAS: meiosia aktibatzen duen likido folikularreko esterola, GDF-9: hazkundearen desberdintzapen-faktorea 9, BMP-15). Obozitoek GDF-9 jariatzean SMAD familiako kidea 2 edo 3 (SMAD 2/3) edo MAP kinasen menpeko proteina (MAPK) aktibatzen da pikor-geruzako zeluletan. Halaber, horiek pikor-geruzako zelulen funtzio eta gene-adierazpen ugari arautzen dituzte. Badirudi zelula-obozitoaren arteko bi norabideko komunikazioak obozitoaren kalitatea hobetzen duten obozitoko prozesu ezezagunak erregulatzen dituela (Gilchrist eta lank., 2004-tik moldatua). 27 1 Sarrera / Introduction eta 2 motako peptido natriuretikoaren hartzailea (NPR2) izeneko molekulei esker mantentzen dira cAMParen maila altuak 1.1.4.2 atalean azalduko dugun bezala (Romero eta lank., 2016). CNP da NPR2 hartzailearen estekatzaile endogenoa eta pikor-geruzako zeluletan ekoizten da (Zhang eta lank., 2010). Gainera, obozitoak jariatutako faktoreek eta estradiolak erregulatzen dute kumuluko zeluletan dagoen NPR2ren adierazpena. Horrek iradokitzen du obozitoak berak babesten duela meiosiaren geldialdia kumuluko zeluletan gakoak diren faktoreen adierazpena erregulatzean (Zhang eta lank., 2011). Obozitoak kumuluko zelulen funtzioaren gain duen kontrolak iradokitzen du COCaren mikroingurune egokia izatea garrantzitsua dela obozitoak gaitasun meiotikoa eta garapen gaitasuna eskura ditzan eta ikerketatalde ugarik hipotesi hau indartzeko lanean dihardu (Assidi eta lank., 2011; Wathlet eta lank., 2012). 1.1.4 Obogenesia Obulutegian dauden obozitoak enbrioiaren endodermotik eratortzen diren zelula germinal primordialetik sortzen dira. Ondoren, mesenteriorantz migratuko dute eta gandor genitaletan kanporatzen dira. Zelula horiek handiak dira eta nukleo biribila dute nukleolo bat edo gehiagorekin. Gainera, mitokondria txikiak, erretikulu endoplasmatikoa, polierribosomak, Golgi aparatua bezalako organuluak, mikrofilamenduak eta glukogeno partikula eta lipido tanta kopuru aldakorrak ageri dira zitoplasman (Picton, 2001). Hasieran, zelula germinal primordialak obulutegira garraiatuko dira transferentzia pasiboaren bidez, enbrioiaren garapenean zehar gertatzen diren aldaketengatik. Behin obulutegi primordialera heltzean, zelula hauek mugikortasuna galtzen dute eta obogonietan (2n) bihurtzen dira. Obogoniak zatiketa mitotikoaren ondorioz banatzen hasiko dira kopuruz handitu arte. Azken horiek meiosian sartuko dira eta obozito primarioak sortuko dira, lehen zatiketa meiotikoko profasean sartuko direlarik. Ugaztun emeetan, bizitza fetalean zehar, obozitoen populazioa era bateratuan hasten da zatiketa meiotikoarekin. Obozitoen heltze-prozesua obogenesiaren azken etapa da, guztiz garatua dagoen obozitoa (n) ernaldua izateko prestatzen denean. Ugaztunetan, obozitoek lehenengo aktibazio meiotikoa jasaten dute enbrioiaren garapenean zehar, eta, jaiotzean, I. profaseko diploteno fasean geldituta geratzen dira heldutasun sexuala lortu arte (gizakietan, nerabezaroan). Ugalketa ziklo bakoitzean zehar, LHaren kontzentrazioaren gorakadak meiosiaren berraktibazio eragiten du II. metafasera (MII) arte, hots, obozitoen heltze-prozesua bultzatzen du (Liu eta lank., 2012). Ugaztunetan obozitoek meiosia obulutegian hasten dute oraindik etapa fetalean daudenean, baina helduen ugalketa-aparatuan ernaldu ondoren bakarrik amaitzen dute. Obozitoaren heltze-prozesuan zehar zitoplasman, mintzean eta nukleoan aldaketa ugari gertatzen dira obozitoa ernalketarako ondo prestatuta egon dadin eta enbrioia garapenaren hasierako etapan mantendu ahal izateko. Obozitoen heltzea obulazio aurreko gonadotropinek bultzatutako erantzun folikularrak eraginda hasten da. Horrek obozitoari ernalkuntzari eta enbrioiaren garapen goiztiarrari eusteko gaitasuna ematen dio. Heltze fase horretan, pikor-geruzako zelulek esteroideak ekoizten jarraitzen dituzte, baina progesterona nagusitzen hasten da. Gainera, azido hialuronikoa ekoizten dute, kumuluko zelulak hedatzea eta obozitoaren eta zelula horien arteko Gap loturen galera ahalbidetzen duena. Heltze nuklearraren eta zitoplasmatikoaren gaitasuna batera eskuratzen da (Moor eta lank.,1998; Picton eta lank., 1998). 28 1 Sarrera / Introduction 1.1.4.1 Obozitoaren garapen konpetentzia: zitoplasmaren heltzea Aurretik aipatu dugun bezala, garapen-gaitasuna obozito batek ernaldu eta enbrioi batean bihurtzeko duen gaitasuna bezala definitzen da eta zitoplasmaren heldutasunaren menpe dago (heltze zitoplasmatikoa). Heltze zitoplasmatikoan zehar obozitoaren barruan eman beharreko aldaketa guztiak gertatzen dira, hala nola, mRNAren eta proteinen metaketa, organuluen eta zitoeskeletoaren berrantolaketa eta zelulen metabolismoan aldaketak. Beste era batera esanda, heltze nuklearrean meiosiaren berraktibazioa eta lehenengo korpuskulu polarraren askapena gertatzen bada, heltze zitoplasmatikoan, ezarpena baino lehen garapena burutzeko gaitasuna eskuratzen du obozitoak. In vitro heldutako obozitoen garapen gaitasuna in vivo heldutakoena baino askoz baxuagoa da, besteak beste, heltze zitoplasmatikoan akatsak egon direlako (Xie eta lank., 2016). Aipatu bezala, zenbait organuluk kopuruan eta antolaketan aldaketak izaten dituzte, hala nola, erribosomak eta mitokondriak mobilizatzen dira eta lekuz aldatzen dira, erretikulu endoplasmatikoa berrantolatzen da, pikor kortikalen sekrezioa eragiten da, enbrioiaren garapen goiztiarrerako esentzialak diren transkriptoen metaketa gertatzen da eta katioiak askatzeko gaitasuna eskuratzen da (Ducibella eta Buetow, 1994; Eppig eta lank., 1998a; Stojkovic eta lank. 2001; Terasaki eta lank. 2001; Abbott eta lank., 2001; Ducibella eta lank., 2006). Golgi aparatuak obozitoan daukan parte hartzeari buruz oso gutxi dakigu oraindik. Momentuz, argi dagoena da garapenean eta heltze-prozesuan zehar garrantzia duela eta beharrezkoa dela seinaleztapen desberdinetan parte hartzen duten proteinen adierazpenerako (Ferreira eta lank., 2009). Pikor kortikalak Golgi aparatutik eratorritako organuluak dira eta obozitoetan soilik aurkitzen dira. Horiek, proteinez, egiturazko molekulez, entzimez eta glikosaminoglikanoez osatuta daude eta obozitoek polispermia ekiditeko erabiltzen dituzte (Ferreira eta lank., 2009). Ugaztunen obozitoetan erreakzio kortikala eragiten duten seinaleztapen zelularrek inositol fosfato kaskada aktibatzea dute (PIP 2). Horrez gain, G proteinek erregulatzen duten espermatozoidearen eta obozitoaren arteko fusioak bigarren mailako mezulari batzuen ekoizpena eragiten du, besteak beste, inositol 1,4,5 trifosfatoarena (IP 3) eta diazilglizerolarena (DAG) (Ferreira eta lank., 2009). Horrez gain, mintz peluzidoa eratzeko beharrezkoak diren glikoproteinen esportazioan parte hartzen du (Picton eta lank., 1998). Erretikulu endoplasmatikoaren funtzio ezagunen artean, proteinen tolestura eta degradazioa, lipidoen metabolismoa, nukleoaren banaketa, Ca2+ ioien gradientearen erregulazioa eta mintzen sintesia daude (Lippincott-Schwartz eta lank., 2000). Kaltzioa pilatu eta askatzean, sistema honek seinaleztapen intrazelularrean funtzio garrantzitsua betetzen du. Kanal ionikoetara loturiko hartzaileek erregulatzen dute zitoplasman metatuta dagoen Ca2+-aren askapena, esaterako, IP3aren eta rianodinaren hartzaileek. Biak daude erretikulu endoplasmatikoaren mintzean. Ernalketan zehar, obozitoaren aktibaziorako ezinbestekoa da Ca2+ askatzea IP3 eta bere hartzailearen bidez (IP3R) (Ferreira eta lank., 2009). Gainera, obozitoaren heltze-prozesuan zehar erretikulu endoplasmatikoaren egitura aldaketak eta aldaketa biokimikoak erabakigarriak dira kaltzioaren erregulazio intrazelular egokiarentzako. Kaltzioaren askapenarekiko sentikortasuna obozitoaren heltze-prozesuaren ondoren emendatzen da, ernalketan espermatozoideak obozitoan sartzen direnean erretikulutik Ca2+ askatzen baita (Ferreira eta lank. 2009). 31 1 Sarrera / Introduction Nukleoaren heltzeak hiru fase ditu: 1. Fasea: Lehenengoa, jaiotza aurreko lehen blokeo edo geldiarazte meiotikoa da. Ugaztunetan, enbrioi emeen obulutegietan, obozitoak lehenengo meiosiaren profaseko fase diplotenean daude geldituta eta seinale zehatzak jasotzen dituzten arte ez dira berpizten bigarren fase meiotikora heltzeko. Obozito horiek hedugabeak dira eta besikula germinal bezala izendatzen dira (GV) (Picton eta lank., 1998; Sagata, 1998). Obozito horiek G2 fase mitotikoaren baliokidea den etapan daude, DNA bikoiztuta baitago meiosiarekin hasi aurretik. I. profasean, kromosoma homologoen artean sinapsiak eratzen dira, tetradak ikusten dira eta kromatida homologoen artean elkar-gurutzamenduak gauzatzen dira. Horregatik, GV fasean dauden obozitoek DNA kantitate tetraploidea daukate 46 kromosoma bikoitz dituztelako. GV edo obozitoaren nukleoa, esferikoa da eta nukleolo handi batez osatua dago, barneragarria eta exozentrikoa. Besikula germinala obozito heldugabeetan eta garapen fasea etenda daukaten obozitoetan oboplasmaren erdialdean kokatzen da. Obozito osasuntsuetan GV posizio kortikal baterantz mugitzen da 1.6 irudian ikus daitekeen bezala (Jones, 2008). Etapa honetan, meiosia ingurune folikularreko faktore desberdinek eta pikor-geruzako zelulek inhibitzen dute. Horren ostean, obulazioa baino ordu batzuk lehenago (gizakietan 12-24 h), LHaren estimulazioak meiosiaren berraktibazioa eragiten du eta besikula germinalaren haustura (germinal vesicle breakdown, ingelesez; GVBD) gertatzen da (Picton eta lank., 1998; Smith, 2001). GVaren haustura hori da meiosiaren berraktibazioaren lehenengo adierazle mikroskopikoa. 2. Fasea: Bigarren fasean, seinale espezifikoak jasotzean, meiosia berraktibatzen da I. metafaseraino (MI), hormonen estimulazioaren ondoren in vivo eta ingurune folikularretik askatzean in vitro. I. metafasean dagoen obozitoak lehenengo meiosiko profase etapa bukatu du eta GVa eta haren nukleoloak desagertu dira. Meiosiaren lehenengo berraktibazioan, kromosoma homologoak (kromatida bikoak eta kiasmetatik lotuta) banatzen dira, I. metafaseko ardatz mitotikoa eratzen da eta lehen gorputz polarra kanporatzen da. Aurreko etaparen aldean, honek ordu batzuk besterik ez du irauten. Hala ere, funtsezkoa da obozito konpetentea sortzeko (Sun eta Nagai, 2003). Mikroskopioan, MI faseko obozitoetan ez da korpuskulu polarra ez eta GVa ageri. Oboplasma homogeneoa dauka (1.6 irudia). 3. Fasea: Hirugarren fasea, obulazioa baino lehen gertatzen da lehenengo meiositik (MI) bigarren meiosiaren metafasera pasatuz (MII); eta orduan gertatzen da meiosiaren bigarren geldiaraztea. Bigarren meiosiaren 34 1 Sarrera / Introduction Arestian aipatutako aukera guztiak aztertu beharra dago zehazteko nola elkar eragiten duten folikuluko zelulek eta obozitoak cAMP maila altuak mantentzeko LHaren igoeraren aurretik. • Meiosiaren berraktibazioa: LHaren bidezko heltze meiotikoaren estimulazioa inguruko zelula somatikoen gainean duen ekintzaren bidez gertatzen da eta ez obozitoan, LHaren hartzaileak ez direlako ez obozitoan ez inguruko kumuluko zeluletan antzeman, kanpoaldeko pikor-geruzako zeluletan (muraletan) baizik. Hala ere, oraino ezezaguna da LHak zein mekanismoren bidez jarduten duen, eta horrela, pikor-geruzako zeluletan eraginez nola berraktibatzen duen meiosia obozitoan (Mehlmann, 2005). Badirudi, obozitoaren heltze-prozesuan zehar cAMP mailak goiz jaisten direnez, aukera gehiago dagoela meiosia induzitzen duen substantzia horrek cAMPren beherakada eman baino lehen jardutea (Mehlmann, 2005), esaterako, G proteinari loturiko hartzaile baten bidez AC inaktibatuz edota PDE aktibatuz. Gero eta indar handiagoa hartzen ari den hipotesiaren arabera, MPFaren fosforilazioak berrabiarazten du meiosia (Adhikari eta Liu 2014). Pre-MPF konplexua GVBDarekin batera aktibatzen da. Horretarako, CDK1 desfosforilatu behar da CYCBa lotzeko eta MPFa sortu dadin. Alde batetik, zenbait datuk baieztatzen dute folikuluaren barruan, PDE espezifikoek cAMParen mailak murrizten dituztela fosfoinositol 3-kinasa (PI3K) bidezidorraren aktibazioaren eraginez, AKT proteina fosforilatzen baitute eta azken honek PDE. PDEak cAMPa degradatzen du eta beherakada horrek PKA, WEE2 eta MYT1 kinasen desfosforilazioa eta inhibizioa dakar. CDC25Ba ere desfosforilatzen da, baina haren desfosforilazioak aktibatu egiten du. Aktiboa den CDC25Ba nukleora translokatzen da eta CDK1 aktibatzen du desfosforilazioaren bidez. Horri esker, CDK1 eta B ziklina lotuko dira MPF aktiboa sortzeko eta orduantxe berraktibatuko da meiosia (Schindler, 2011) (1.9 irudia). 1.8 irudia. CNP proteinak induzituriko meiosiaren geldiaraztea kontrolatzen duten seinaleztapen bidezidorrak. cAMP maila altuak cGMPri esker mantentzen dira, azken honek, PDE inhibitzen duelako. cGMP pikor-geruzako zeluletan ekoizten da, zelula muraletatik jariatzen den CNPa kumuluko zeluletan dagoen NPR2 hartzailera lotzean, seguruenik, estradiolaren (E2) bidez. (Zhang eta lank., 2010-etik moldatua).. 35 1 Sarrera / Introduction 1.9 irudia. LHaren bidez eragindako obozitoen meiosiaren berraktibaziorako seinaleztapen bideak. Berdez dauden proteinak aktibatutako proteinak dira eta proteina gorriak,aldiz, inhibiturik daudenak meiosia berrabiatzeko aktibazio-bide klasikoan (Mehlmann, 2005-etik moldatua). Gainera, frogatu da bai LH hormonak eragindako meiosiaren berraktibazioa bai berraktibazio espontaneoa PDEaren bidezko AMP ziklikoaren hidrolisiaren menpekoa dela obozitoan. Bitarteko farmakologikoen bidez baieztatu zen obozitoan cAMParen kontzentrazio altuak mantentzean obozitoaren PDEaren inhibitzaile espezifikoak administratuz, meiosiaren berraktibazioa ekiditen zela nahiz eta hCGarekin eta epidermiseko hazkuntza-faktorearekin (EGF) estimulazio eragin zen (Shu eta lank., 2008). Frogatua dago, baita ere, LH hormonak eragiten duen cAMPren beherakadak Gap loturen apurketa dakarrela eta Gap loturen komunikazioaren apurketak cAMPren hornidura gutxitzea eragiten duela oboplasman (Sun eta Nagai, 2003). Proposatu da MAPK bidezidorrak eragiten duela Gap loturen fosforilazioa eta itxiera, cGMParen eta cAMParen hedapena mugatuz kumuluko pikor-geruzako zeluletatik obozitora eta, ondorioz, meiosia berraktibatuko litzateke (Sun eta lank., 2009). Hala ere, azterketa esperimentalek baieztatu dute MAPK bidezidorraren inhibizioak Gap loturen ixtea eragozten duela, baina ez cGMPren kontzentrazioaren jaitsiera eta, beraz, ez duela meiosiaren berraktibazioa eteten (Norris eta lank., 2008, 2009). Oro har, aurkikuntza horiek iradokitzen dute seinaleztapen bide gehiago aktibatzen direla LHak bultzatutako berraktibazio meiotikoan zehar. Hala ere, oraindik ezezagunak direnez obozitoen heltze-prozesua pizten dituzten seinaleak, oso garrantzitsua da jakitea zeintzuk diren meiosia berrabiarazteko seinaleztapen ur-jauzi horiek pizten eta erregulatzen dituzten kanpoko seinaleak, farmakoen bidez kontrolatuz gero heltze-prozesua ere kontrolatu genezakeelako. • II. metafasean (MII) geldiaraztea Lehenengo zatiketa meiotikoa ez bezala, bigarren zatiketa mitosiaren antzekoa da: MPFaren jarduera azkar handitzen da eta ardatz mitotikoa arin eratzen da. Horrez gain, MII faseko kromosomak 36 1 Sarrera / Introduction kromosoma mitotikoen berdinak dira, hots, zinetokoro aktiboak dituzten kromatida ahizpak dira. Hala ere, ernalkuntza gertatu arte obozitoak luzaroan gelditzen dira MII-an etenda eta, bitartean, kromosomak ondo lerrokatuta daude metafase-plakan. Meiosiaren geldiarazte hori MPFaren eta MAPKaren jardueraren bidez mantentzen da. MAPKaren seinaleztapenak geldiarazte meiotikoan zehar ardatzaren egitura eta kromosomak lerrokatuta mantentzen ditu (Jones, 2005). Ernalketaren unean, espermatozoideak obozitoaren barruan sartzean, Ca2+ kontzentrazioak emendatzen dira eta horrek B ziklinaren degradazioa eta ziklo meiotikoaren amaiera bultzatzen du (Brunet eta lank., 2005). 1.1.5 Heltze-prozesuko seinaleztapen-bide garrantzitsuenak 1.1.5.1 G proteinari loturiko hartzaileak (GPCR) obozitoen heltzean zehar Obozitoaren heltze-prozesuan zehar MPFa aktibatuko duten eta bat egiten duten seinale transdukzio bide desberdinak aktibatzen dira (Schmitt eta Nebreda, 2002). Iradoki da meiosiaren heltze-prozesua modulatuko lukeen G proteinari loturiko hartzaileren bat (GPCR) egotea. Obozitoetan Gs edo Gi bidezko seinaleztapena deskribatu da (Richard eta lank., 2001; Shitsukawa eta lank., 2001; Horner eta lank., 2003; Mehlmann, 2005) eta obozitoan adierazten diren 15 GPCR inguru identifikatu dira. Hala ere, oraindik ez da ezagutzen hartzaile gehienen funtzioa ez eta haien ligandoena zein den ere (Mehlmann eta lank., 2004). Soilik GPR3 eta GPR12 barne hartzen dituzten hartzaileen talde bat aztertu da, biak Gs-ari lotuak, modu aktiboan egongo liratekeenak eta meiosiaren geldialdia mantenduko luketenak (Mehlmann eta lank., 2004; Hinckley eta lank., 2005). Adibidez, Xenopus espeziearen obozitoetan progesteronaren hartzailea adenilato ziklasa inhibitzen duen G proteinei lotuta dagoela iradoki da (Mehlmann eta lank., 2004; Hinckley eta lank., 2005). Ugalketa funtzioa erregulatzen duten bi gonadotropina nagusien hartzaileak, FSHR eta LHR, GPCR familiaren zati dira (Themmen eta Huhtaniemi 2000; Ascoli eta lank., 2002;). FSHRak eta LHRak seinaleztapena GPCR gehienak bezala erregulatzen dute, β arrestinen bitartez mintzaren banaketaren ondoren aktibatuz (Ferguson eta lank., 1996; Lowther eta lank., 2011). LHaren tontorrak ere seinaleztapena aktibatzen du epidermiseko hazkuntza-faktorea (EGF) eta bere hartzailearen (EGFR) bidez (Park eta lank., 2004; Su eta lank., 2010). EGFR sistemaren eta G proteinari loturiko hartzaileen arteko komunikazio estu hori beste zelula mota batzuetan ere ikusi da (Gschwind eta lank., 2001). 1.1.5.2 MAP kinasen (MAPK) bidezidorren seinaleztapena obozitoen heltze-prozesuan Obozitoen heltze-prozesua ziklo zelularreko kinasek bultzatzen dute, batez ere, ziklo mitotikoaren erregulazioaz arduratzen direnak. MPFa eta mitogeno bidez aktibatutako proteina kinasak (MAPK) funtsezko molekulak dira meiosia erregulatzen dituzten bidezidorretan eta ardatz mitotikoaren eraketan 37 1 Sarrera / Introduction parte hartzen dute. Izan ere, haien aktibazioa GVaren hausturarekin batera gertatzen da. Heltzeprozesuan zehar haien jarduera emendatuz doa, jarduera-maximoa obozitoa heldua denean eskuratzen duten arte (1.10 irudia). Horrez gain, obozitoetan, LHRaren eta FSHRaren estimulazioarekin lotutako lehen gertakarietako bat da MAPK bideen aktibazioa (Seger eta lank., 2001; Sela-Abramovich eta lank., 2005), beste GPCR mota batzuekin ikusi den bezala (Ferguson eta lank., 1996). MAPKak obozitoetan meiosiaren berraktibazioa bultzatzeaz gain ardatz mitotikoaren eraketan, MIetik MII-rako trantsizioan eta MII-ko meiosiaren geldiaraztean parte hartzen du (Liang eta lank., 2007). Gainera, esteroidogenesiaren erregulazioan, pikor-geruzako zelulen biziraupenean eta ugaritzean esku hartzen du (Sasseville eta lank., 2010). Baina, batez ere, II. metafasearen antolaketa mantentzen laguntzen du eta, aipatu bezala, II. metafasean gehien adierazten den bidezidorretarikoa da. Horregatik proposatzen da MAPKaren bidezidorrak eginkizun garrantzitsua duela meiosiaren bigarren geldiaraztearen erregulazioan (Wang eta lank., 2010) (1.10 irudia). 1.10 irudia. MPFaren (gorriz) eta MAPKaren (berdez) jarduerak sagu-obozitoetan heltze-nuklearrean zehar. Heltze-nuklearraren urrats desberdinak eskematizatu dira (Brunet eta Maro, 2005). MAPKaren seinaleztapenaren barruan hobekien ezaugarritu diren proteinak ERK1 eta ERK2 (Extracellular signal-regulated kinases, ingelesez) dira (Zhang eta Liu, 2002). Bi ERK mota horiek obozitoen heltze-prozesuan zehar isolatu dira (Duranthon eta Renard, 2001) eta zeregin garrantzitsua daukate nukleoaren garapen gaitasuna eskuratzeko beharrezkoak diren seinaleztapen ur-jauzietan (Sun eta Nagai, 2003). Horien aktibazioa tirosina (Tyr204/187) eta treonina (Thr202/185) hondarren fosforilazio bidez gertatzen da (Crews eta Erikson, 1992; Roskoski, 2012). ERK 1/2 seinaleztapen-molekula oso garrantzitsua da meiosian zehar, batez ere, ardatz mitotikoaren muntaduran eta mikrotubuluen antolaketan. Hain zuzen ere, ERKaren adierazpena ezabatuta duten (Erk1/2-/-) saguen obozitoetan ez da meiosia berraktibatzen nahiz eta hCG hormona ziztatu zaien (Fan eta lank. 2009). In vitro egindako lanetan, obozitoen heltze-mediora hormonak gehitzean ERKaren adierazpena emendatzen da MII etapan eta blastozistoen garapenean ere igoera adierazgarria ikusten da (Song eta lank., 2018). Gainera, EGF hartzaileak ERK1/2aren aktibazioa bultzatzen du (Fan eta 38 1 Sarrera / Introduction lank., 2009; Yamashita eta lank., 2009). Guzti hori kontuan izanda, ERK1/2 obozitoen heltze-prozesuan ebaluatu beharreko markatzaile garrantzitsu gisa proposatzen da (Conti eta lank., 2012). 1.1.5.3 PI3K/AKT bidezidorraren seinaleztapena obozitoen heltze-prozesuan Fosfatidilinositol 3-kinasaren (PI3K) seinaleztapena funtsezko bidezidorra da zelulen proliferazioa, biziraupena, migrazioa eta metabolismoa erregulatzeko. Minbizian parte hartzen duen seinaleztapenbide garrantzitsua ere bada (Lee eta Chang, 2019) baina, azken urteetan, genetikoki eraldatutako saguek eman duten informazioari esker, ezagutzera eman da PI3Kak ezinbesteko eginkizuna duela saguen obarioen obogenesian, folikulugenesian (folikulu primarioen aktibazioan eta biziraupenean), obulazioan eta kartzinogenesian (Zheng eta lank., 2012). PI3Kak inositol fosfolipidoen inositol eraztunean dagoen 3'-OH taldea fosforilatzen duten lipido kinasak dira. PI3Karen isoformak hiru klasetan banatu dira (I. klasea, II. klasea eta III. klasea), substratuen lehentasunetan eta sekuentzia-homologian oinarrituta. Funtzio fisiologikoei dagokienez, I. klaseko PI3Ka da ugaztunetan glukosaren homeostasia, zelulen migrazioa, hazkuntza eta ugaritzea erregulatzeko hobeto ezaugarritu dena (Cantley, 2002; Engelman eta lank., 2006; Vanhaesebroeck eta lank., 2010). I. klaseko taldea, gainera, tirosina kinasa hartzaileen bidez aktibatua izan daiteke, hurrenez hurren, EGFR, GPCR, FSHR eta LHRen bidez (Vanhaesebroeck eta lank., 2010). FSHak cAMP/PKA eta PI3K bidezidorrak aktibatzen ditu eta, horren ondorioz, aromatasaren adierazpena areagotzen da (CYP19). Aromatasak androgenoak estradiolean bihurtzen ditu, FSHaren eragina areagotzen du folikuluetan eta obulutegiko folikuluaren garapena bultzatzen du (De Souza, 2018). PI3K bidezidorra osatzen duten osagaiak dira, besteak beste, B protein kinasa, AKT bezala ezagunagoa, 1 motako proteinaren menpeko kinasa (PDK1), FOXO transkripzio faktoreak, eta GSK-3α eta GSK-3β proteina kinasak (Reddy eta lank., 2005; Liu eta lank., 2007). Frogatuta dago horiek guztiak obozito mailan daudela eta, ondorioz, heltze-prozesuaren mekanismoak ulertzeko bidezidor aztertuenetakoa izan da (Liu eta lank. 2006). AKTa serina/treonina familiako proteina kinasa bat da eta ugaztunen genoman 3 isoforma kontserbatu dira AKT1 (PKBα), AKT2 (PKBβ) eta AKT3 (PKBγ), bakoitzak berezko propietate eta funtzioak dituenak. AKTaren aktibazioa PI3K bidezidorraren seinaleztapenarekin gertatzen da eta bide horren oinarrizko molekula da (Manning eta Toker, 2017). AKTa bi lekuetan fosforilatzen da: domeinu katalitikoan treonina hondarrean (T308) eta C-terminalean serina hondarrean (S473) eta seinale intrazelularrak itzultzen ditu fosforilatutako proteinen bidez (Cecconi eta lank., 2010). AKTa oso molekula garrantzitsua da PI3K bidezidorrean eta 2 pausotan aktibatzen da: 41 1 Sarrera / Introduction dauden obozitoak obulatzea eragiten da eta, horrek, asko zailtzen du laborategian, hurrengo pausoa den IVF teknikaren bitartez, enbrioiak lortzea. Eta, bestetik, folikulu antral goiztiarretatik lortzen diren obozito heldugabeen garapen gaitasuna oraindik baxua da (Herta eta lank., 2018). 1.2.1 Heltze-ingurunea eta hazkuntza Lagunduriko ugalketa-tekniken (ingelesez assisted reproductive techniques, ART) artean, obozitoen in vitro heltzea (IVM) da gutxien garatuta dagoena (urtean zikloen % 0,1) (Kupka eta lank. 2016), baina bere ezarpenak aurrerapen kualitatiboa suposatuko luke. Esan bezala, obozitoen in vitro heltzea in vitro ernalkuntza (IVF) baino lehen egiten den pausu bat da eta, teknika horretan, hormonekin estimulatu gabeko edo estimulazio txikia jaso duten obulutegietako folikulu antraletatik heldu gabeko obozitoak erauzten dira (besikula germinal fasean; GV), azkenik, hazkuntza-inguruneetan exogenoki heltzeko. Obozitoen heltzerako erabiltzen diren hazkuntzainguruneak dituzten osagaiak dira gatzen disoluzio orekatuak, bikarbonato indargetzailea eta proteinaeta energia-iturriak. Heltze-ingurunean gehitzen diren ioi inorganikoak bide metabolikoetan eta seinaleztapen bidezidorretan parte hatzen dutenak dira, sodioa (Na+), potasioa (K+) eta kaltzioa (Ca2+), hurrenez hurren (Thompson, 1996). Indargetzaile bezala erabiltzen den bikarbonatoak (25 mM) pH 7.2 eta 7.4 bitartean mantentzen laguntzen du, pH fisiologikoaren berdina. Prozesu hori guztia kontrolaturiko baldintzetan egiten da, orokorrean, % 5eko CO2-arekin. Normalean, energia-iturria pirubatoa izaten da baina proteinak eta aminoazidoak ere gehitzen dira. Azkenik FSHa, LHa, estradiola edota EGFa bezalako hormonak gehitzen dira LH hormonaren tontor aurreobulatorioa sorrarazten duen in vivo seinaleztapena simulatzeko eta modu horretan meiosiaren berraktibazioa bultzatzeko (Sirard, eta lank., 1988). Osagai horiez gain, tenperatura faktore garrantzitsua da heltze-prozesuan, 37 ºC eta 39 ºC bitartekoa izanik ugaztun espeziearen arabera. 1.2.2 Balizko pazienteak eta onurak Gaur gaurkoz, IVM teknika abeltzaintzan, zelula-ama enbrionarioen teknologietan, klonazioan eta animalia transgenikoen ekoizpenerako gehien erabiltzen den metodoa da (Herta eta lank., 2018). Baina gizakietara bideratutako tratamenduetan ez dago hedatua, nahiz eta IVM metodoaren abantaila garrantzitsuena den hormonen estimulazioen ondorioz egon litezkeen albo-kalteak murriztuko liratekeela eta aukera bakarra izan daitekeela gonadotropina dosi altuak onartzen ez dituzten pazienteentzako, esate baterako: • Obulutegietako sindrome polikistikoa (PCOS) daukatenen pazienteentzako (Nader 2010; GonzálezOrtega eta lank., 2019). Obario polikistikoa deituriko gaitza jasateko probabilitatea % 3tik % 7ra igo da azken urteotan eta paziente horientzako hormonen estimulazioa kontraindikatua dago (Eilertsen, 2012). Gainera, obulutegietako hiperestimulazio sindromea izateko arrisku altua daukate. PCOS duten emakume antzuetan obozito heldugabeak in vitro heldu ondoren enbrioien transferentziaren 42 1 Sarrera / Introduction bidez haurdunaldi klinikoaren eta inplantazioaren tasak % 35-40 eta % 15-20 izatera iritsi dira, hurrenez hurren, (Chian eta lank., 2013). • Obulutegietako hiperestimulazio sindromea (OHSS) daukaten pazienteentzako. Hainbat ugalketa ziklo egitearen albo kalte ohikoena bihurtzen ari da OHSSa. IVF zikloen % 33an gertatzen da eta zikloen % 2a larria izan daiteke, gaixoaren bizia arriskuan jarriz (Delvigne eta Rozenberg, 2002; Halupczok eta lank., 2015). • Aurretiaz izan duten gaixotasun batengatik obozitoak edota obulutegien zati bat izoztu eta bitrifikazioa egin zaien pazienteentzako, estimulazio hormonala ez zelako gomendagarria edo ez zelako denbora nahikorik egon lagunduriko ugalketarako ziklo normal bat egiteko (ugal-adinean dauden pazienteak dira ohikoenak, minbiziaren aurka kimioterapia/radioterapiak jaso dituztenak) (Nikseresht eta lank., 2015). Nabarmendu beharra dago azken hamarkadatan % 1,5 igo dela ugaltzealdian dauden emakumeen minbizia izateko arriskua (Rodriguez-Wallberg eta Oktay, 2014). • Leuzemia izan duten pazienteentzako (haurren minbizi-kasu ohikoena da). Zelula ama hematopoietikoen transplanteetarako hautagaiak izan ohi dira eta kasuen artean % 70-90ak obulutegietan kalteak izaten ditu. Gainera horientzako kontraindikatuta dago obulutegiko ehunaren transplantea, minbizidun zelulak berriz ezartzeko arriskua dagoelako (Grynberg eta lank., 2013). • Obulazioan disfuntzioa edo obulaziorik ez duten (anobulazioa) pazienteentzako: hormonekin estimulatu arren obozito helduak lortzeko ezintasuna duten pazienteak (Luciano eta lank., 2013). • Obulutegiko erreserba gutxitua duten pazienteentzako: normalean zelula-germinalen kalitatea gutxitzen delako eta erabakigarria da haurdunaldia lortzeko; amatasun berantiarra da adibiderik ohikoena (Lee eta lank., 2015). • Azaldu ezineko antzutasuna diagnostikatu zaien pazienteentzako: ezin da baztertu antzutasunaren kausa ugalketa prozesua baldintzatzen duen obozitoen heltze okerra dela (Coticchio, eta lank., 2015).. Horrez gain, badira antzutasun arazorik izan gabe lagunduriko ugalketen beharra dutenak eta kasu horietan ere IVM izango litzateke hormona jaso behar ez izateko aukerarik onena. Izan ere, obozitoak erauzteko hormona dosia murriztu edo ekidingo litzake (Söderström-Anttila eta lank., 2005). Horrela, ugalketa-tratamendu osoaren urrats arriskutsuena saihestuko litzateke, hain zuzen ere, hormonen administrazioak higadura handia dakar eta albo-kalte desatseginen agerpena maila desberdinetan (Cousineau eta Domar 2007). Amaitzeko, kontrolatutako obarioen estimulazio ekiditen denez, IVM prozedurarekin ez da beharrezkoa ultrasoinuen bidezko jarraipena eta, beraz, ez da ohiko in vitro ernalketa (IVF) bezain garestia (Chang eta lank., 2014). 43 1 Sarrera / Introduction 1.2.3 Pre-IVM fasea edo kapazitazio-fasea (CAPA-IVM) IVM teknikaren erabilgarritasuna handitzeko asmoz, teknika horren beste erronka bat da diametro txikiagoko COC talde homogeneoagoak eskuratzea, folikuluen gehiegizko garapena ekiditeko. Heltzeprozesuko etapa bereko COCak eskuratzeko (GV fasekoak) beharrezkoa da gizakietan hCGaren administrazioa ekiditea (eta animaliekin egindako tratamendu esperimentaletan, behorraren gonadotropina korionikoa (eCG) ematea) (Romero eta lank., 2016). Saguekin egiten diren ikerketa gehienetan eCG hormona erabiltzen da nahiko garatuta dauden folikuluetatik obozitoak eskuratzeko. Hala ere, honek in vitro heltze-eredua baldintzatu dezake obozitoaren garapen gaitasuna ere baldintzatzen delako. Hau da, obozitoaren garapen gaitasuna, ernaldua izateko gaitasuna eta enbrioi bideragarri baten bihurtzeko gaitasuna gradualki lortzen da folikulugenesian zehar. Prozesu hori obozitoaren hazkuntzarekin hasten da folikulugenesiaren lehenengo etapetan. Obozitoa bere amaierako tamainatik hurbil dagoenean, beste eraldaketa batzuk jasango ditu, hain ikusgarriak ez direnak baina zeharo garrantzitsuak izango direnak ugalketa-helburua lortzeko, garapen gaitasuna zehazteko, alegia. Folikuluak baldintzatzen dituen eraldaketa horiei deritze obozitoaren "kapazitazioa" eta garapen gaitasuna duten obozitoen proportzioa folikuluen tamainarekin handitzen da (horregatik erabiltzen da, adibidez, eCG) (Mermillod eta lank., 1999). Kapazitazio-prozesuan obozitoak ezarpenaren aurreko garapenean laguntzen duen makineria zitoplasmatiko guztia eskuratzen du (Herta eta lank., 2018). Hala ere, askotan, hazkuntza folikularraren eta obozitoaren garapen gaitasunaren arteko erlazioa ez da zorrotza izaten, obozito jakin batek gaitasun hori folikulugenesiaren edozein etapatan lor dezakeelako eta adibide ugari daude folikuluen tamainaren eta obozitoen konpetentziaren arteko desoreka gertatzen dela frogatzen dutenak (Mermillod eta lank., 1999). IVM teknikaren berrikuntza bide horretatik dator: hormonatu gabeko folikulu antral goiztiarretatik eratorritako obozito heldugabeek gaitasun meiotikoa eta garapen gaitasun osoa eskuratzea (Romero eta lank., 2016). Horretarako, obozitoen heltze-prozesuan gertatzen den sinkronizazio eza gainditu beharra dago (heltze zitoplasmatikoaren eta nukleoaren heltzearen artean). Izan ere, folikulu antraletatik erauzten diren obozitoetan heltze nuklearra arinegi berraktibatzen da eta kapazitazio-prozesua asaldatzen da (Herta eta lank,. 2018). Beraz, meiosiaren berraktibazio goiztiarra saihestu behar da, lehenago heltze nuklearraren eta zitoplasmatikoaren arteko sinkronizazioa hobetzeko (Herta eta lank., 2018). Helburu hori lortzeko, in vitro heltzearen aurreko pauso luzeago bat gehitu da, pre-IVM (in vitro aurre heltzeprozesua) edo CAPA-IVM (kapazitazio-kultiboa). Etapa horretan, garapen gaitasuna eskuratzeko denbora nahikoa izateko helburuarekin, IVM egin aurretik meiosiaren geldiaraztea behartzen da eta cAMParen seinaleztapen bidezidorrak modulatzen dira cAMP maila altuak mantentzeko obozito barnean. cAMP maila altuak mantentzeko bideetariko bat PDEa inhibitzen duten konposatuak erabiltzea izan da, esaterako, CNPa (Sanchez eta lank., 2019) (1.11 irudia). Konposatu hori, obozitoaren heltze-prozesuaren inhibitzaile naturala da eta konposatu honen potentziala obozitoen garapen gaitasuna hobetzeko eta, ondorioz, enbrioiaren kalitatea emendatzeko, frogatua izan da ugaztunetan (Sanchez eta lank., 2017). Aipatutako guztia dela eta, garrantzitsua da obozitoen heltze-prozesuan jarduten duten seinaleztapen bideak zeintzuk diren jakitea, horrek in vitro heltze-prozesua nola hobetu dezakeen jakiteko. 44 1 Sarrera / Introduction 1.11 irudia. Obozitoen kapazitazioa eta in vitro heltzearen aurreko etapa (Pre-IVM). Obozito guztiak ez dira konpetenteak enbrioi batean bihurtzeko. COCak folikulutik erauztean bat-bateko meiosiaren berraktibazioa gertatzen da eta, ondorioz, aukera gehiago dago heltze nuklearraren eta zitoplasmatikoaren artean sinkronizazio arazoak egoteko. Irudi honetan, Pre-IVM kultibo estrategia posible bat irudikatu da obozitoen garapen gaitasuna eta IVM teknika hobetzeko xedearekin. Meiosiaren blokeoa eragile farmakologikoen bidez lor daiteke, obozitoak denbora nahikoa izan dezan heltze nuklearra eta heltze zitoplasmatikoa sinkronizatzeko. GVaren haustura (GVBD) inhibitzean edo atzeratzean heltze gaitasun handiagoa eta blastozisto kopuru altuagoa eskuratzen da. (Herta eta lank., 2018-tik moldatua). 45 1 Sarrera / Introduction 1.3 Ernalketa eta enbrioiaren garapena 1.3.1 Ernalketa Ernalketan oso desberdintzapen altuko bi zelula haploide (n), obozitoa eta espermatozoidea, elkartuko dira eta elkar aktibatu ondoren zigoto diploide bat (2n) eratuko da. Horretarako, beharrezkoa da bai obozitoak bai espermatozoideak zigoto bideragarria sortzea bermatuko duten aldaketak jasan behar izatea. Tesi honetan nahiz eta obozitoan zentratu garen laburki azalduko dugu ernalketa gertatzeko beharrezkoa den beste zelula germinalaren sorrera nolakoa den eta ernalketarainoko prozesuan jasaten dituen eraldaketak zeintzuk diren. 1.3.1.1 Espermatozoideen heltzea Espermatogenesia bukatu eta gero, espermatozoideak, oso zelula espezializatuak izan arren, oraindik ez dira gai obozitoa ernaltzeko. Aldaketa morfologikoez gain, aldaketa fisiologiko eta biokimiko sakonak ere jasan behar izango dituzte epididimoan zeharreko garraioan. Aldaketa horiei guztiei espermatozoidearen heltze-prozesua deritze (Yanagimachi, 1994). Eiakulazioan zehar, espermatozoideak likido seminalean dauden faktore inhibitzaileekin batzen dira, ondoren azalduko diren kapazitazioa eta erreakzio akrosomikoa deituriko prozesuak saihesteko (Töpfer-Petersen eta lank., 2000). Espermatozoideen ernalketarako gaitasun osoa emeen ugaltze-aparatuan bukatzen da, kapazitazioarekin eta erreakzio akrosomikoarekin (Sadler, 2004). 1.3.1.2 Espermatozoideen kapazitazioa Espermatozoideek ernalketaren azkeneko pausoak aurrera eramateko emearen ugaltze aparatuan jasaten duten aldaketa multzoari kapazitazio deritzo (Sadler, 2004).Espermatozoideek ernaltzeko gaitasuna lortu dezaten emearen ugaltze traktuarekin kontaktuan egon behar dira faktore inhibitzaileengandik askatzeko obozitoa ernaldua izan aurretik (Töpfer-Petersen eta lank., 2000). In vitro, saguetan eta gizakietan, espermatozoideen kapazitazioa epe laburrean gerta daiteke medio nahiko sinple eta kimikoki definituan inkubatuta (Yanagimachi, 1994). 1.3.1.3 Espermatozoideen akrosomaren erreakzioa eta ernalketa Espermatozoideen kapazitazioa gertatu ondoren, akrosomaren (espermatozoidearen buruaren alde apikalean kokatzen den besikula) kanpo-mintza eta espermatozoidearen buruko mintz plasmatikoa fusionatzean dira (Flesch eta Gadella, 2000). Horrek, lehenik eta behin, akrosoman dauden entzimak askatzea eragiten du, nagusiki, hialuronidasa eta akrosina, eta horrela espermatozoideak pikor-geruzako zelulak zeharkatu ahal izango ditu. Obozitoaren mintz plasmatikoa granulu kortikalen mintzarekin fusionatzean proteinen exozitozia ahalbidetzen du, askatzean polispermia blokeatzeaz arduratzen baitira (Liu, 2011). 46 1 Sarrera / Introduction Ernalketa, gertaera bakar batez baino, prozesu multzo batzuez osatuta dago. Bere zentzurik zabalenean, espermatozoidea obozitoaren corona radiata-n barneratzen denean hasten da eta espermatozoidea obozitoan sartu ondoren emearen eta arraren kromosomak nahastean bukatzen da. Ernalketan obozitoaren metabolismoa aktibatzen da eta oso prozesu garrantzitsua da zigotoaren segmentaziorako eta enbrioiaren garapenerako (Talmor-Cohen eta lank., 2002). 1.3.2 Enbrioiaren garapena Obozito sekundario helduen eta espermatozoide bideragarrien arteko ernalketak pronukleo maskulino eta femeninoa duen enbrioi zelulabakarraren sorrera dakar (zigotoa ere deritzo). Ernalketaren ondoren, enbrioia morfologikoki desberdindutako hainbat etapatatik pasatzen da eta zelula kopuruaren arabera sailkatzen da (1.12 irudia): zelula bakarreko enbrioiak zatiketa mitotiko sekuentzialak izaten ditu 2 zelula, 4 zelula, 8 zelula, 16 zelula, morula eta blastozisto etapetatik pasatzeko (Assou eta lank., 2011). Hala ere, teknologia "omikoen" aroan, oraindik ere, ernalkuntzaren inguruko mekanismoen ezagutza mugatua da, prozesu honetan morfologikoki eta funtzionalki desberdinak diren bi zelula (obozitoak eta espermatozoideak) batzen baitira organismo oso bat eratzeko. Are gehiago, zelula germinal horiek hurrengo belaunaldirako informazio genetikoa eta epigenetikoa igortzeaz arduratuko dira (Canovas eta lank., 2017). Horregatik, ugaztunetan enbrioiaren garapenaren inguruan egindako ikerketek oso informazio garrantzitsua ematen digute etapa horietan gertatzen diren prozesu konplexuak ulertzeko, hala nola, garapen zinetikoa, enbrioiaren genoma aktibatzeko unea, genearen adierazpen patroia, kromosomen segregazioa eta aldaketa epigenetikoen patroiak (Schultz, 2002; Santos eta Dean, 2004; Niakan eta lank., 2012; Gutierrez-Adan eta lank., 2015). Urte askotan zehar egindako ikerketek enbrioiaren garapenaren eredu oso bat sortu dute saguan, erregulazio atal desberdinak integratzen dituena: morfologikoa, zelularra, transkripzionala, posttranskripzionala eta epigenetikoa. Hala ere, karraskariak ez ziren ugaztunetan egindako lehenengo ikerketek erakutsi zuten ugaztun espezieen artean nabarmen aldatzen direla bai denborak bai desberdintasun goiztiarreko gertakarien mekanismoak (Oron eta Ivanova, 2012). Hori dela eta, laburki deskribatuko dugu enbrioiaren garapen goiztiarra saguetan eta gizakietan 1.12 irudian ikusi daitekeen bezala. 47 1 Sarrera / Introduction 1.12 irudia. Saguaren eta gizakiaren enbrioiraren garapeneko etapak ezarpenerarte. (A) Saguan, ernaldutako obozitoak hiru zatiketa jasango ditu, zortzi zelulako enbrioia sortuz. Hortik aurrera, zatiketa zelularrak bi zelula-populazio sortzen ditu, enbrioia barrualdea osatuko dutenak eta kanpoaldea osatuko dutenak. Blastozelea deituriko barrunbea enbrioiaren barruan 32 zelulako fasetik eratzen hasten da eta enbrioia hazten eta heltzen doa blastozistoaren faseraino. (B) Gizakiaren enbrioi goiztiarraren garapena (ezarpenaren aurrekoa) ere antzerakoa da, nahiz eta trinkotzea 8-16 zelularen fasean gertatzen den (Cockburn eta Rossant, 2010). 1.3.2.1 Ezarpen aurreko enbrioiaren garapena Ezarpen aurreko fasearen iraupena, zigototik (ernalketa unetik) blastozistora arte (ezarpen aurreko fasea), 4 egunekoa da saguetan (Bedzhov eta lank., 2014), eta behia eta gizakia bezalako beste espezie batzuetan, berriz, 7 egun behar dira prozesua osatzeko (Norwitz eta lank., 2001; Lonergan eta lank., 2016). • Zigotoa Lehenengo etapan, zigotoan, pronukleoa garatzen da, DNAren erreplikazioa eta sintesia gertatzen da eta RNAren transkripzioa hasten da. Azkenik, pronukleo femeninoak eta maskulinoak fusionatzen dira (singamia) zigotoa sortzeko (Rahman eta lank., 2008). Ondoren, zigotoak hiru zatiketa jasaten ditu. Momentu honetan gertatzen da aurre-ezarpenaren garapeneko gertakari garrantzitsuenetako bat: zigotoaren genomaren aktibazioa. Enbrioiaren 48 1 Sarrera / Introduction transkripzioaren aktibazioa obozitoak emandako RNAren degradazioarekin batera gertatzen da, bi zelulako enbrioiaren fasean amaitzen dena (Oron eta Ivanova, 2012). • 2 zelulako enbrioia, 4-8 zelulako enbrioia eta 8-16 zelulako enbrioia Hurrengo etapa, 2 zelularen etapa, bi zelula simetrikoren lehen zatiketa mitotikoari dagokio. Saguetan zatiketa hori garapeneko lehenengo egunean gertatzen da, gutxi gorabehera, ernalkuntzaren ondorengo 24 orduetan [hours post fertilization (hpf), ingelesez]; gizakietan, berriz, 25 hpf-tan ematen da. Prozesuak aurrera darrai eta zelulek simetrikoki zatitzen jarraituko dute. Saguetan, zatiketak 12 orduko periodoetan ematen dira; 36 ordutara 4-8 zeluletako enbrioia sortzen da eta 48 ordutara 8-16 zeluletakoa ikus daiteke. Gizakietan, aldiz, 4-8 zeluletako enbrioia 40 hpf-tara sortzen da eta 8-16 zeluletakoa 50 hpf-tara (Rahman eta lank., 2008). • Morula: trinkotzea eta polarizazioa Saguetan behin zortzi zelulako enbrioia osatuta trinkotu egiten da, zelulen arteko loturak sendotzen direlako eta enbrioi goiztiarraren zelulak (blastomeroak) lautu egiten dira. Trinkotzean E-katerinina eta kateninen (alfa, beta eta delta) arteko proteina konplexuak eratzen dira. Zelulen atxikimendua handitzen den momentu berean, blastomeroak polarizatu egiten dira eta, beraz, kanpoko eskualdeak (alde apikala) barrurantz begira dauden eskualdeetatik (basolateralak) bereziten dira (Oron eta Ivanova, 2012). Enbrioiak masusta itxura hartzen duenez morula izenez ezagutzen da. Gizakietan 16 zelula izatean hasten da trinkotzea (Rahman eta lank., 2008). Oraindik ez dago argi nola hasten diren trinkotzea eta polarizazioa baina prozesu biak funtsezkoak dira blastozistoen leinuak ondo bereizteko. • Blastozistoa: Barneko zelula masaren (Inner cell mass, ICM, ingelesez) eta trofoektodermoaren (TE) desberdintzapena eta blastozelearen eraketa Enbrioia trinkotu eta polarizatu ondoren, kanpoko zelulak jariakina ponpatzen hasten dira enbrioiaren kanpoaldetik barrualdera eta jariakina pilatzen hasten da zelulen arteko espazio interzelularretan, pixkanaka-pixkanaka tamaina handitzen doan barrunbe bat eratzen delarik, blastozelea. Momentu horretatik aurrera enbrioia blastozistoaren fasean sartzen da. Blastozisto fasean bi zelula geruza desberdin sortzen dituzten bi zatiketa gehigarri gertatzen dira. Bi zelula-populazio horiek garapenerako helmugetan desberdintzen dira: kanpoko zelulek TE leinua eratuko dute, eta barneko zelulek, ICMa osatuko dute. ICMa da etorkizuneko enbrioiaren jatorria, eta ICMaren inguruan dagoen trofoektodermotik eratorriko da plazenta (Oron eta Ivanova, 2012). Blastozistoaren etapa berantiarrean enbrioia mintz peluzidotik ateratzen da eta prozesu hori eklosio izenez ezagutzen da. Momentu horretan, trofoektodermoko zelulak endometrioko epitelioari atxikitzeko gai dira eta enbrioiaren ezarpena gertatuko da (Cockburn eta Rossant, 2010). Gizakiekin in vitro egiten diren esperimentuetan ezarpenaren aurreko enbrioiaren fase horretaraino heldu daiteke (14 eguneko enbrioia) (BOE-A-2006-9292). 50 1 Sarrera / Introduction handia izan zuen baita ere Moreu psikiatra frantsesak 1845ean argitaratu zuen liburuak, "Du Hachisch et de l'Alienation Mentale: EtudesPsychologiques" zeinetan kannabisaren eraginen deskribapen oso zehatzak egin zituen (Frankhauser, 2002). O'Shaughnessy-ren eta Moreau-ren lanek eragin handia izan zuten mendebaldeko medikuntzan, batez ere, aukera terapeutiko gutxi zegoelako amorrua, sukar beltza eta tetanosa bezalako gaixotasun infekziosoentzako. Kalamuaren erabilera medikoa Ingalaterra eta Frantziatik Europa osora hedatu zen eta ondoren Ipar Amerikara (Frankhauser, 2002). 1860 urtean egin zen kalamuari buruzko lehenengo hitzaldi klinikoa Ohio Estatuko Medikuen Elkarteak antolatuta. XIX.mendearen bigarren erdialdean, 100 artikulu zientifiko baino gehiago argitaratu ziren Europan eta Estatu Batuetan kannabisaren balio terapeutikoari buruz. Gainera, XIX. eta XX. mendeen artean hainbat laborategik kannabisaren erauzkinak eta tinturak merkaturatu zituzten, hala nola, Merck (Alemania), Burroughs-Wellcome (Ingalaterra), Bristol Meyers Squibb (Estatu Batuak), Parke-Davis (Estatu Batuak) eta Eli Lilly (Estatu Batuak) konpainiek (Frankhauser, 2002). Baina XX. mendeko lehen hamarkadetan, dosifikatzeko zituen zailtasunak eta konposatu berrien agerpenak, kannabis terapeutikoaren kontsumoaren gainbehera ekarri zuten. Horri gehitu behar zaizkio lege aldetik egon ziren murrizpenak (Murray eta lank., 2007). Hala ere, ikertzaile batzuek jarraitu zuten kannabinoideen ikerketarekin eta XIX. mende amaieran kannabinola (CBN) izan zen isolatu zen lehenengo landare-kannabinoidea (fitokannabinoidea), kannabisaren olio gorri baten estraktutik abiatuta. Horren egitura 1930. urtean argitu zen R.S. Cahneri esker eta, 1940ko hamarkadan, lortu zen sintesi kimikoa egitea Estatu Batuetako R. Adams-en eta Erresuma Batuko Lord Tood-en laborategietan (Todd, 1946). Cannabidiola (CBD) izan zen eskuratu zen bigarren fitokannabinoidea Adams eta lankideen bidez, seguruenik azido kannabidiolikoarekin konbinatuta (Pertwee, 2006). Garai berdintsuan, 1942an, Wollner-ek, Matchett-ek, Levine-ek eta Loewe-k tetrahidrokannabinola edo delta-9-tetrahidrokarbokannabinola (THC) erauzi zuten lehenengoz kannabisetik, hau ere Δ8- eta Δ9-THCarekin nahaste bezala (Pertwee, 2006). Geroago, 1960ko hamarkadan, THC purifikatu eta egitura deskribatu zen (Gaoni eta Mechoulan, 1964). Mechoulan-en laborategian lortu zen baita ere, 1965ean THCa eta CBDa sintetizatzea, lehen aldiz (Pertwee, 2006). Guzti horrek, kannabisaren osagai aktiboei buruzko ikerketak ugaritzen lagundu zuen (Gaoni eta Mechoulam, 1964) eta aro berria ireki zen kalamu landarea eta kannabinoideak izeneko haren konposatuak ikertzeko (Pertwee, 2006). 1.4.2 Kannabinoideak Kannabinoideak kalamu landareak (Cannabis sativa L.) sintetizatutako metabolito sekundarioen multzo gisa definitzen dira. Cannabis sativa landarea konposatu kimiko ugarik osatzen dute. Identifikatutako 483 konposatuetako batzuk soilik kannabisaren landarean ageri dira, esate baterako, 60 kannabinoide baino gehiago; 51 1 Sarrera / Introduction aldiz, terpenoak, talde ugariena osatzen duten 140 mota inguru, landareen erresuman oso hedatuta daude. "Kannabinoide" terminoak orain arte Cannabis sativa-n soilik aurkitutako C21 konposatu terpenofenolikoen multzoa adierazten du (Brenneisen, 2007). 1964. urtetik aurrera nagusitu zen kannabinoideen inguruko ikerketa, landare honen Δ9- tetrahidrokannabinola (THC) (Mechoulam eta Gaoni 1965) osagai psikoaktibo ugariena aurkitu zenean. THC da efektu bioaktiboen arduradun nagusia eta kannabinoide ugariena, baina marihuanan dibenzopiranetik eratorritako 66 konposatu identifikatu dira (ElSohly, 2002). Horietatik, garrantzitsuenetarikoak Δ9-tetrahidrokannabibarina (THCren efektua antagonizatzen duena), kannabidiola (CBD, bigarren konposatu ugariena eta eragin psikoaktiborik gabea) eta kannabinola (CBN) dira (Elsohly eta Slade, 2005). 1.4.3 Barne-sistema kannabinoidea Kannabinoideen izaera lipofilikoagatik luzaroan pentsatu zen konposatu ez-hidrodisolbagarrien (anestesikoak, disolbatzaileak...) moduan jokatzen zutela, efektua mintz zelularren jariakortasunean eragindako aldaketengatik zela, alegia (Lawrence eta Gill, 1975). 1980ko hamarkadaren erdialdean, bi aurkikuntza berritzaile egin ziren San Luis Unibertsitateko Allyn Howlett laborategian, kannabinoide-hartzaileak deskribatu ziren. Behaketa ugarik THCak hartzaile jakin batzuen bidez joka zezakeela iradokitzen zuten, Howlett-ek eta bere taldeak lehen aldiz hartzailea identifikatu zuten arte, 1 motako kannabinoide hartzailea (CB1, geroago CNR1 izendatuko dena) (Howlett, 2005). Urte batzuk geroago, hartzailea karakterizatu zen eta bere kokapena, batez ere, nerbiosistema zentralean deskribatu zen (Devane eta lank., 1988; Matsuda eta lank., 1990). Ondoren, 2 motako kannabinoidea (CB2, geroago CNR2 deitua) identifikatu zen nagusiki maila-periferikoan eta sistema immunologikoan (Munro eta lank., 1993). Hartzaileen presentzia ezagututa, horiek aktibatzen dituzten barne-estekatzaileen bilaketa hasi zen, barne-kankabinoide edo endokannabinoide bezala ezagutzen direnak. Identifikatu zuten lehenengoa N-arakidonoiletanolamina izan zen, anandamida (AEA) bezala ere ezaguna (Devane eta lank., 1992). "Ananda" hitzetik dator, sanskritoz barruko zoriontasuna esan nahi duena eta estekatzaile horren efektu euforikoak deskribatzen ditu (Fezza eta lank., 2014). Aurkitu zen bigarrena 2-arakidonoilglizerola (2AG) izan zen (Mechoulam eta lank., 1995). Bi konposatuak azido arakidonikotik eratorriak dira eta zelulak behar dituen unean bertan ekoizten dira. Bi konposatu horiek, CB1 zein CB2 hartzaileetara lotzeko gaitasuna dute baina hartzaile bakoitzarekiko dituzten afinitateak desberdinak dira (1.2 taula). Endokannabinoide hauek metatu beharrean zelularen eskariaren arabera sintetizatzen dira eta, askatu ondoren, haien ekintza guneetatik ezabatzen dira zelularen andeakuntza prozesuen bidez. Horrela, ondorioztatu zen sintesi eta andeakuntza entzimek ere parte hartzen dutela. Estimulu bati erantzunez, kaltzio zitoplasmikoaren metaketa gertatzen denean, endokannabinoideen sintesirako makineria aktibatuko litzateke, horrela, konposatu horien sorrera handituz. AEAren sintesia kaltzioaren menpeko bi entzimaren ekintza sekuentzialaren bidez gertatzen da, N-aziltransferasa (NAT) eta D 53 1 Sarrera / Introduction 1.14 irudia. Δ9-tetrahidrokannabinolaren (THC) eta anandamidaren (AEA) egitura kimikoa. (Sharir eta Abood, 2010) Nahiz eta kannabisaren erabilera terapeutikoaren edo aisialdiko erabileraren arteko eztabaidak erabat desberdinak izan, errealitatea da kannabisak gure gorputzean dituen eraginak ezagutzea ezinbestekoa dela, bere kontsumoaren balizko erabilera eta ondorioei aurre egiteko. 1.4.3.2 Kannabinoide-hartzaileak Kannabinoide-hartzaileak hartzaile metabotropikoak dira eta mintz plasmatikoa zeharkatzen duten 7 domeinuz osatuta daude: N-muturra zelularen kanpoaldean kokatua dago eta C-muturra zelula barnean (Howlett eta lank., 2002). G proteinei loturiko hartzaileen (GPCR) familiako hartzaileak dira eta nagusiki Gαi/o G proteina azpiunitateei lotuta daude (Howlett eta lank. 2002). Kannabinoide-hartzaileak alfa, beta eta gamma azpiunitateez osatuta daudenez, heterotrimerikoak deritze. Alfa azpiunitatea (Gα) da garrantzi handiena duena, GDP (Guanosina difosfatoa) eta GTP (Guanosina trifosfato) nukleotidoei lotzeko aukera du, bi egoera horien artean aldaketak eginez. Gainera, erabakigarria da GPCR bidezko zelula barruko seinaleak aktibatzeko. Beta-gamma dimeroaz (Gβγ) osatutako azpitaldea seinaleztapen bide zehatzagoak aktibatzeko gai da. Egoera basalean α azpiunitatea GDPra lotua dago eta βγ dimeroari hertsiki elkartua. G proteina horien aktibazioak αi eta βγ azpiunitateen banaketa dakar. Kannabinoide-hartzaileak G proteina inhibitzaileekin (Gi) lotuta daude, batez ere, αi azpiunitateak AC inhibitzen du, eta cAMParen ekoizpena txikitzen da. Horren ondorioz, PKAaren aktibazioa ere murrizten da. Bestalde, βγ dimeroak seinaleztatze-bide desberdinak aktiba ditzake, hala nola, PI3K/AKT eta MAPK, 54 1 Sarrera / Introduction p38 MAPK eta Jun N-bukaera kinasa (JNK) (Liu eta lank., 2000; Rueda eta lank., 2000; Herrera eta lank., 2005). Deskribatu da hartzaile horiek neurri txikiagoan ere lotu daitezkeela AC aktibatzen duten G proteinetara (Gs), esaterako, Gq eta G13-rekin (Bonhaus eta lank., 1998; Lauckner eta lank., 2005). Azken ikerketetan aurkitu da Gi azpiunitate klasikoez gain beste G azpiunitate batzuk estimulatzeko gai direla, hala nola, Gαz, Gαq/11 eta Gα12/13. Gainera, G proteinaren azpiunitatearen aktibazioaren patroi espezifikoa ezberdina da estekatzailearen arabera, hau da, THC edo ACEA (anandamidaren analogo sintetikoa) den ala ez (Ibarra-Lecue, eta lank., 2015). Izan ere, konposatu kannabinoideek hartzaile bakoitzarekiko afinitate desberdinak dituzte (1.2 taula). 1.2 taula. Estekatzaile kannabinoide ezagun batzuen afinitate-profilak binding esperimentu bidez lortuak (Agirregoitia, 2008-tik moldatua). Estekatzailea Ki (nM) Erreferentzia CB1 CB2 Barne-kannabinoideak AEA 2-AG 78 58 >500 145 Pertwee, 2005a Pertwee, 2005a Kannabinoide sintetikoak ACEA JWH-015 JWH-033 HU-210 1,4 383 666±77 0.061 >2.000 13,8 320±127 0.52 Howlett eta lank., 2002 Howlett eta lank., 2002 Selwood, 2009 Pertwee, 2006 Fitokannabinoideak Δ9-THC 80,3 32,2 Rhee eta lank., 1997 Ikerketa farmakologiko goiztiarrek CB1 eta CB2 hartzaileen arteko ezberdintasunak antzeman dituzte bi hartzaileetara lotu daitezkeen agonisten arabera. Oso adibide garrantzitsua da THCaren erantzuna, zeina CB1 hartzaileentzat agonista partziala baita COS edo CHO zeluletan, baina CB2 hartzaileen kasuan, agonista partzial ahul edo antagonista gisa jarduten du adenil ziklasa jarduera inhibitzeko (Bayewitch eta lank., 1996). Milurteko berrian sendagaien diseinua nabarmen aurreratu da CB1 edo CB2 hartzaileen artean hautatzeko aukera duten estekatzaile berrien garapenean. Anandamida eta 2-AG endokannabinoideek eta haien egiturazko analogoek beste hartzaileekin elkar eragiteko gaitasuna dute, modu horretan, zelula seinaleztapen sarea hedatuz (Howlett, 2017). Estekatzaile kannabinoideak hartzaileetara lotzeko modua garrantzi handia duen azterketa-eremua da, agonista eta antagonista kannabinoideen diseinua hobetzen lagun dezakeelako. Horrela, estekatzaileek kannabinoide-hartzaileekin nola elkar eragiten duten ezagututa estrategia farmakologiko desberdinak diseinatu daitezke. 55 1 Sarrera / Introduction • 1 motako kannabinoide-hartzailea (CB1 edo CNR1) CB1 hartzailea oso kontserbatua agertzen da espezie batzuetan. Giza CB1 hartzaileak aminoazido bat gutxiago dauka N-terminalean, beste ugaztun espezieekin alderatuta (472 aminoazido vs 473 aminoazido), baina arratoien eta gizakiaren hartzaileak oso kontserbatuta daude. Esate baterako, arratoiaren eta gizakiaren CB1 hartzailearen aminoazidoen % 98an antzekotasuna dago. CB1 hartzailearen funtzioa oso ondo azter daiteke saguetan, izan ere, saguen eta gizakien artean ere oso ondo kontserbatzen da hartzailea: % 97ko antzekotasuna dago aminoazidoetan eta % 90koa nukleotidoetan (Abood, 2005). Hala ere, gizakiaren CB1 hartzailearentzat bi isoforma identifikatu dira, hartzailearen N-terminaletan desberdinak direnak (Ruehle, 2017). CB1 hartzailea ugaria da nerbio-sistema zentralean, batez ere, kognizioan eta epe laburreko memorian eta funtzio-motorrean eta mugimenduan parte hartzen duten eskualdeetan (Ghosh eta lank., 2018). Dentsitate handia du hipokanpoan, zerebeloan, amigdalan edo garun-enborrean. Garuneko zelula mota guztiek [neurona zentral eta periferikoen axoi terminalek (Herkenham eta lank., 1990), astrozitoek (Sanchez eta lank., 1998), oligodendrozitoek (Molina-Holgado eta lank., 2002) eta mikrogliek (Cabral eta lank., 2001)] CB1 hartzailea espresatzen dute. Neurona hauetan hainbat neurotransmisore askatzea inhibitzen dute, hala nola, azetilkolina, norepinefrina, dopamina, 5-hidroxitriptamina, glutamatoa eta GABA. Ehun periferikoetan ere agertzen da immunitate-sistemaren zeluletan, bihotzean, biriketan, hezur-muinean, umetokian, obarioetan, hestean (Di Carlo eta Izzo, 2003), prostatan, testikuluetan eta espermatozoideetan (Galiegue eta lank., 1995; Rossato eta lank. 2005; Gervasi eta lank., 2009; Agirregoitia eta lank., 2010), ehun adiposoan (Cota eta lank., 2003), erretinan (Buckley eta lank., 1997), gibelean (Osei-Hyiaman eta lank., 2005), endotelio baskularrean (Liu eta lank., 2000) eta ehun gastrointestinalean, non funtzio garrantzitsua betetzen duen glukosaren metabolismoan, zelulen ugaltzean, hanturan eta apoptosian (Ghosh eta lank., 2018). CB1 hartzaileak funtsezko eginkizuna du hainbat funtzio fisiologikoren artean, hala nola, beldurrean, antsietatean, jateko gogoan, mina hautematean, etab. eta sistema endokannabinoidearen desorekak patologia ugari sor ditzake (Ruehle, 2017). Horregatik, CB1 itu terapeutiko interesgarria da gaixotasun ugarientzako, besteak beste, hesteetako gaixotasunetarako, depresiorako, sindrome metabolikorako eta garun iskemiarako (Ghosh eta lank., 2018). • 2 motako kannabinoide-hartzailea (CB2 edo CNR2) CB2 hartzaileari buruz oraindik informazio gutxiago daukagu CB1 hartzailearekin alderatuta. CB2 hartzaileak CB1ak baino espezieen artean homologia gutxiago erakusten du; adibidez, gizakien eta saguaren CB2 hartzaileek aminoazidoen % 82 partekatzen dute (Shire eta lank., 1996), eta saguak eta arratoiak % 93. Gizakien, arratoien eta saguen sekuentziak C-terminalean aldatzen dira: saguen sekuentzia 13 aminoazido motzagoa da, eta arratoien klona gizakiaren CB2 baino 50 aminoazido luzeagoa (Brown eta lank., 2002; Howlett, 2017). 56 1 Sarrera / Introduction Nerbio-sistema zentralari dagokionez, CB2a zelula mikroglialetan (Nuñez eta lank., 2004), garunaren hainbat neurona-azpipopulaziotan (Skaper eta lank., 1996; Ashton eta lank., 2006) eta garun-enborrean espresatzen da (Van Sickle eta lank., 2005; Ashton eta lank., 2006). Baita ere funtzio immunologikoa duten organo periferikoetan, makrofagoetan, barean, amigdaletan, timoan eta leukozitoetan eta baita biriketan, obulutegietan, obozitoetan , testikuletan eta espermatozoideetan ere (Munro eta lank., 1993; Galiegue eta lank., 1995; Brown eta lank., 2002; El-Talatini eta lank., 2009a; Agirregoitia eta lank., 2010; Peralta eta lank., 2011). Zelula immuneen aktibazioak, mikroglialak barne, CB2-aren espresio maila areagotzen du (Kaminski eta lank., 1992; Croxford eta Yamamura, 2005). 1.4.4 Kannabinoide-hartzaileen bidezko seinaleztapena PI3K/ AKT eta MAP kinasen (MAPK) bidezidorretan MAPK familiak zelulaz kanpoko estimuluak erantzun zelularrean transmititzeaz arduratzen diren bideetan parte hartzen du. MAP kinasen familiak zelulen proliferazioa, desberdintzapena, mugikortasuna eta biziraupen-mailako funtzioak erregulatzen dituzte (Roux eta Blenis, 2004). Familia horren barruan proteina aipagarrienetako bat MAPK da, zelulaz kanpoko seinaleen erregulazio kinasa izenaz ere ezagutzen dena (ERK1/2). Aurreko ikerketek erakutsi dute CB1 hartzailearen estimulazioari esker, ERK 1/2 G proteinen bidez fosforilatzen dela hainbat zelula motatan, hala nola, fibroblastoetan, astrozitoetan eta glioma zeluletan (Bouaboula eta lank. 1995; Sánchez eta lank., 1998; Guzmán eta Sánchez 1999). Kannabinoide-hartzaileen bidezko ERK 1/2aren aktibazio-mekanismoetariko bat Gβγ dimeroaren bidezkoa da. Horren ostean, ERK 1/2ak PI3K ere aktibatu dezake, bere forma aktiboan mintz fosfolipidoen fosforilazioaz arduratzen baita, AKT bildu eta aktibatzeko (1.15 irudia). Hau da, PI3Karen seinaleztapenaren bide nagusia. Kannabinoide-hartzaileen estimulatzaileen eta PI3K inhibitzaile farmakologikoen konbinazioa erabiltzen duten hainbat ikerketetan, PI3K bidearen parte hartzea frogatu da, AKTaren ondorengo aktibazioa kaltetuta baitago (Galve-Roperh eta lank., 2002; Sánchez eta lank., 2003). Hala ere, PI3K/AKT bidearen aktibazioa ez da beti ERK 1/2 aktibatuta dagoenaren araberakoa eta zelula mota bakoitzerako espezifikoa izan daiteke. Adibidez, frogatu da CB2aren estimulazioak HL60 gizakiaren leuzemia promelokitikoko zelulen lerroan ERK 1/2aren fosforilazioa aktibatzen duela, baina ez PI3K/AKT bidea (Kobayashi eta lank., 2001). Ostera, ERK 1/2 aktibazioa beharrezkoa da PI3K eta AKT aktibatzeko CB1 edo CB2 estimulatzean prostatako minbiziko PC-3 zeluletan (Sánchez eta lank., 2003). Harrigarriki, MolinaHolgado eta lankideek frogatu dutenez, neurona kortikal primarioetan PI3K / AKT bidea aktibatzeak ez du ERK 1/2 aktibatzen (Molina-Holgado eta lank., 2005). Beraz, bistakoa da PI3K/AKT bidea aktibatzea ez dela beti ERK 1/2 aktibazioak eragindakoa, ez eta ERK 1/2ren aktibazioa beti gertatzen dela kannabinoide-hartzaileen bidez. Kontuan izan behar da zelula motaren, CB1 edo CB2 hartzaileak edo bi hartzaileen estimulazioaren eta aktibazioak sortzen duten seinalearen erantzunean eragina izango dutela. Proposatu da CB1aren estimulazioak ERK 1/2 aktibazioaren bidez PKA aktibatzen duela (Bouaboula eta lank., 1995) eta hori garrantzia handiko da PKAk zelulen zikloaren berraktibazio prozesuetan parte hartzen duelako, obozitoetan meiosiaren berpizkundean, 1.1.5 atalean ikusi dugun bezala. 57 1 Sarrera / Introduction 1.15 irudia. Kannabinoide-hartzaileen aktibazioa. Estekatzaile kannabinoidea mintz plasmatikoan barneratzen da eta albo difusioaz proteina heptahelikoidalera lotzen da. Irudian agertu ez arren, kannabinoide-hartzaileak ere glikosilatu daitezke N- muturrean (Dhopeshwarkar eta Mackie, 2014-tik moldatua). 58 1 Sarrera / Introduction 1.5 Sistema kannabinoidea ugalkortasunean Kannabinoideen inguruko jakintza izugarri handitu da azken urteetan eta ikerketa horiek ondorioztatu dute sistema kannabinoidearen funtzio garrantzitsuenetakoa neuromodulazioa dela. Izan ere, CB1 G proteinei loturiko hartzailerik ugariena da nerbio-sistema zentralean. Hala ere, CB1 eta CB2 hartzaileen presentzia eta sistema endokannabinoidearen deskribapena eta ekintza-mekanismoak nerbio-sistema zentralean gertatzeaz gain, ehun periferikoetan ere deskribatu dira (1.16 irudia). Aurkikuntza horiek sistema honek burutzen dituen funtzioei buruzko ikerketa sakona ekarri dute. Funtzio horietako asko kannabisaren aisialdirako erabileraren ondorioak aztertzetik zehaztu dira, beste batzuk, aldiz, animalia ereduetan eta in vitro sistemetan kannabinoideen administrazioak izan ditzakeen ondorioetatik zehaztu dira (du Plessis eta lank., 2015; Brents, 2016; Correa eta lank., 2016). 61 1 Sarrera / Introduction lank., 2009; Agirregoitia eta lank., 2010; Bagavandoss eta lank., 2010; Peralta eta lank., 2011; Bari eta lank., 2011; Lopez-Cardona eta lank., 2016; López-Cardona eta lank., 2017) aukera ematen digu pentsatzeko espermatozoideen elkarrekintza nolabait kannabioideen seinaleztapenarengatik araututa dagoela. Esan bezala, AEAaren kontzentrazio-gradiente bat dago obiduktu proximalean (Schuel eta lank. 2002a) eta espermatozoideak AEAaren kontzentrazioaren murrizketaren eraginpean daudenean, kapazitazioprozesua aktibatzen da. Sistema kannabinoideak arautzen dituen mekanismo posibleen barruan funtzio berri bat ezagutzeaz gain, gametoen arteko elkarreraginaren azterketa horiek gizonezko antzutasuna tratatzeko potentzial kliniko garrantzitsua dute. Enbrioiaren garapenari dagokionez, ugaztunetan, sistema kannabinoidearen oreka funtsezkoa da haurdunaldi goiztiar arrakastatsua izateko. Etapa horretan, haurdunaldi bideragarria mantentzeko ezinbestekoa da enbrioiaren garapenaren eta ezarpenerako umetokiko harreraren sinkronizazioa. Sistema endokannabinoideak funtsezko rola betetzen du fase guztietan, ezarpen aurreko enbrioiaren garapenetik hasita enbrioiaren ezarpenera arte (Sun eta Dey, 2012). Enbrioiaren garapen goiztiarrean zehar kannabinoide hartzaileak, endokannabinoideak eta sintesieta degradazio-entzimak aurkitu izanak ikerketa lerroa zabaldu du. Ugaztunetan, AEAren sintesi eta degradazio-entzimak enbrioiaren garapenaren bi zelulen fasean adierazten dira (Bambang eta lank., 2010; Taylor eta lank., 2010). Bestalde, saguetan deskribatu da CB1 hartzailea enbrioietan 2 zelulen etapa bukaeratik blastozistoaren etaparaino adierazten dela. Aitzitik, CB2a zelula 1eko fasetik blastozistoraino adierazten da (Paria eta lank., 1995). Ezarpen aurreko fasean, CB1a, batez ere, trofoektodermoaren zeluletan agertzen da eta CB2a, aldiz, ICMan (Paria, eta lank., 1995). Bi hartzaile horien presentziaz gain, FAAH ere ageri da 1 eta 2 zeluletako enbrioietan baina 4 eta 8 zelulen faseetan, ordea, ez da antzeman; nahiz eta blastozistoan berriro hauteman daitekeen (ezarpen aurreko 4. egunean) (Paria eta lank., 1999). Beraz, egin diren azterketa sistematikoek ondorioztatzen dute CB1 eta CB2 hartzaileak modulatzen duen seinaleztapena erabakigarria dela garapen goiztiarrean. Saguetan, CB1 hartzailea bakarrik obiduktuan eta umetokian agertzen da eta, ostera, CB1 eta CB2 hartzaileak ezarpen aurreko enbrioian agertzen dira (Bukiya, 2019). Gainera, CB1aren funtzioaren galerak nerbio adrenergikoko terminaletatik norepinefrina askatzea areagotzen du eta muskulu leunaren uzkurdura handitzen du enbrioiaren mugimendua kaltetuz. CB1 hartzaileen estimulazioak, ordea, obiduktuko muskulua erlaxatu eta enbrioiaren mugimendua bultzatzen du (Bukiya, 2019). Are gehiago, gizakietan, haurdunaldi ektopikoa daukaten pertsonek CB1 hartzailearen eta FAAH entzimaren adierazpen ahulagoa dute obiduktuan eta Falopio tronpetan (Horne eta lank. 2008; Gebeh eta lank. 2012) . Eta gaixotasun larria da, Ipar Amerikan bakarrik, 1000 haurdunaldi bakoitzeko 14 kasutan gertatzen baita eta haurdunaldiaren lehen hiruhilekoan amaren heriotza kausa nagusia da (Stulberg eta lank., 2014). Ezarpenaren aurreko enbrioiaren garapena erabakitzailea da blastozisto osoa eta osasuntsua lortzeko eta, horretarako, besteak beste, sistema endokannabinoidearen ondo zehaztutako seinaleztapena beharrezkoa da. Izan ere, ezarpenaren aurreko enbrioiaren garapenerako kaltegarriak dira kannabinoide sintetiko, fitokannabinoide zein endokannabinoide maila altuak egotea (AEA, 2-AG, THC eta WIN55212-2) (Sun 66 2 Helburuak / Aims 3. helburua: Sistema kannabinoidea ugalkortasuneko hainbat prozesutan inplikatuta dagoela ikusi da eta badirudi obozitoen heltze prozesuaren modulazioan funtzio garrantzitsua betetzen duela. Hemendik aurrera proposatuko den esperimentazioa, gaur gaurkoz, ezin denez gizakian egin, animalia eredu bezala sagua erabiliko da. Ildo horretatik, hirugarren helburua da Δ9-tetrahidrokannabinol (THC) fitokannabinoideak obozitoaren heltze-prozesuaren modulatzaile gisa izan lezakeen papera aztertzea. Helburu zehatzak: 3.1. Obozitoaren in vitro heltze-prozesua exogenoki THCaren bidez modulatu eta kannabinoidehartzaileen (CB1 eta CB2) adierazpena eta lokalizazio-dinamika aztertzea. 3.2. Obozitoaren in vitro heltze-prozesua THCaren bidez modulatzea obozitoaren heltze-abiaduran duen eragina aztertzeko. 3.3. Cnr1-/-, Cnr2-/- eta Cnr1-/-/Cnr2-/- knockout sagu ereduak erabiliz, obozitoak THCaren presentzian heldu eta prozesu horretan garrantzitsuak diren PI3K/AKT eta MAPK bidezidorren AKT eta ERK1/2 proteinen fosforilazio-patroia aztertzea. Era beran, THCak zein kannabinoidehartzaileren bidez lan egiten duen zehaztea. 3.4. Obozitoen heltze-prozesuan THC gehitzeak geroko ernalketan eta enbrioiaren garapenean duen eragina ebaluatzea. 4. helburua: Modu sistemikoan kannabinoideekin egiten den tratamenduak sistema endokannabinoidearen erregulazioa asaldatzen du eta ugalketa-prozesuak kaltetzen dira. Berdina gertatzen da sistemak berezko gabeziak dituenean. Hala ere, asaldura horien zergatia ez da guztiz ezagutzen. Tesi honen laugarren eta azken helburua da kannabinoide-hartzaileen faltak emearen obarioan sortzen dituen eraginak aztertzea. Azkenik, THCa in vitro erabiliko da obozitoaren garapen konpetentzia eta konpetentzia meiotikoan duen eragina aztertzeko. Helburu zehatzak: 4.1. Cnr1-/-, Cnr2-/- eta Cnr1-/-/Cnr2-/- knockout sagu ereduak erabiliz, kannabinoide-hartzaileen gabeziaren eragina ebaluatzea obarioen morfologian, folikulugenesian, obulazioan eta obozitoen heltzean. 4.2. THCaren bidezko IVM sistema eraginkorragoa diseinatzea hormonak eman gabeko sagu gazteen obozitoen garapen gaitasuna emendatzeko. 84 3 Materialak eta metodoak / Materials and methods • RNA: erauztea eta kontzentrazioa neurtzea Obozitoen RNA, pikor-geruzako zelulen RNA (fase bakoitzeko 10 obozitoetatik eskuratuak), garuneko kortexaren RNA (CB1a, FAAH eta MGLLarako kontrol positiboa) eta Jurkat zelulen RNA (CB2 hartzailerako kontrol positiboa) erauzi ziren Dynabeads® mRNA Purification Kit-arekin (Ambion) hornitzailearen argibideak jarraituz. Isolamendu protokoloa mRNA gehienen 3' muturreko poliA hondakinen eta Dynabeads® azalerarekin kobalenteki loturiko oligo (dT) hondarren arteko base pareetan oinarritzen da. PoliA buztana ez duten beste RNA mota batzuek ez dute hibridatzen pikorrekin eta erraz deuseztatzen dira. RNA erribosomikoa, DNA, proteinak eta RNA molekula txikiak (esaterako, transferentziako RNA (tRNA), mikro RNA eta RNA nukleolar txikiak) ez dira pikorrekin lotzen eta baztertu egiten dira. Lortutako RNA laginak 30 µl Tris-HCl soluzioarekin birsuspenditu ziren erretrotranskripzio protokoloarekin jarraitzeko. RNAren kuantifikazioa NanoDrop®ND-1000 (Thermo Scientific) izeneko espektofotometroaren bidez neurtu zen. Laginaren RNAren kontzentrazioa eta absorbantzia neurtu ziren eta laginaren purutasuna zehazteko uhin-luzera ezberdinen arteko ratioa kalkulatu zen. Ur puruarekin RNA lagina 20 aldiz diluitu ondoren espektroekorketa egin zen 200-350 nm artean. Espektrofotometroak ohiko kurba sortu behar zuen.Kurba horretan, 280 nm-an (proteina) eta 260 nm-an (RNA) absorbantzia-puntu maximoak agertzen ziren. Gure RNA purutzat hartzeko 2 baliotik gertu egon beha ziren A260/280 eta A260/230 ratioak. Bestalde, RNAren kalitatea neurtzeko, RNA % 1,5-2 agarosa-gel batean kargatzen zen. Lagineko RNA kalitate onekoa izateko, gelean korriaraztean, 28S eta 18S RNA erribosomikoen banda diskretuak eta 2:1 proportzioan agertzea gomendatzen zen. • Alderantzizko transkripzioa (RT) RNA mezulariaren azterketa egiteko DNA osagarria (cDNA) sintetizatu behar da alderantzizko transkriptasa baten bidez. cDNA eratzeko ImProm II Alderantzizko Transkripzio sistema (Promega) erabili zen. 0,2 ml-ko Eppendorf saio-hodi batean nahastu ziren 159 ng RNA, 2 μl azarezko hexamero eta ur purua (RNasa-rik gabe). Azarezko hexameroak RNAra lotzeko, nahasketa 10 minutuan 65 °C-an berotu zen, eta, ondoren, izotzean bost minutuz utzi ziren RNAren egitura sekundarioak desegiteko. Horren ostean, behin alderantzizko transkripzio mix-a gehituta lagina termozikladorean inkubatu zen 5 minutuz 25 °Can, 60 minutuz 55 °C-an (cDNA eratzeko) eta 15 minutuz 75°C-an (RT inhibitzeko). Azkenean, izotzean mantendu zen. Lortutako cDNA -20 °C-an gorde zen erabilia izan arte. 88 3 Materialak eta metodoak / Materials and methods 3.2.1.4 Proteinen lokalizazioa • Immunozitokimika (IZK) pikor-geruzako zeluletan eta obozitoan Immunozitokimika teknikari esker zeluletan dauden proteinak lokalizatu ditzakegu. Immunodetekzio ez-zuzena antigorputz primario espezifikoa eta antigorputz sekundario markatua erabiliz egiten da eta antigorputzen marka fluorogenikoa bada, antigeno espezifikoak fluoreszentzia-mikroskopio bidez detektatu eta lokalizatuko dira. Immunofluoreszentzia bidez hartzaile bakoitzaren kokalekua zehazteko, pikor-geruzako zelulak PBS + BSA (1μg/μl)-an eseki ziren. Mikroskopio-estalki baten gainean, Poli-L-lisina jarri zen pikor-geruzako zelulak euskarri horretan itsasteko. Zelulak finkatzeko, paraformaldehido % 3 (10 min) erabili zen. Pauso bakoitzaren bukaeran, estalkiak PBSarekin garbitu ziren (3 aldiz 5 minutuz). Finkatze-prozesua amaituta, zelulak PBS + % 10 (bol/bol) behi-umekiaren serumarekin + Tritoi X100-ekin blokeatu ziren 45 minutuz giro tenperaturan. Tindaketa immunofluoreszente ez-zuzena egiteko, untxi-antigorputz poliklonal primario espezifiko bakoitzarekin (3.4 taulan ikusten den bezala) inkubatu ziren gau osoan zehar 4 °C-an. Lotura bikoitzerako anti-CB1 ahutz antigorputz poliklonal primarioa erabili zen eta PBSarekin berriro garbiketak (3x 5 min) egin eta gero konposatu fluorogenikoz (Alexa Fluor 488) konjugatutako untxiaren IgGen kontrako ahuntz-antigorputz sekundarioarekin inkubatu zen iluntasunean, bi orduz eta 37 °C-an. Estalkien azkeneko garbiketa egin ondoren lagin guztietan nukleoak Hoechst 33342 koloratzailearekin tindatu ziren, amaitzeko, Fluoromont G-rekin G (EMS) muntatzeko porta baten gainean. Pikor-geruzako zelulak eta obozitoak mikroskopio fokukidearen bidez aztertu ziren argon ioi bidezko laserrarekin, alde batetik, 488 nm-an (urdina) kitzikatuz eta 505- 520 nm-an (berdea) jasoz eta, bestetik, 594 nm-an (berdea) kitzikatuz eta 617 nm-an (gorria) jasoz. Nukleoen markaketa argon ioi bidezko laserrarekin 405 nm-an (UV) kitzikatuz, 440 nm-an (urdina) jaso zen, baina, sekuentzialean, Alexa-488 eta Hoestch 33342-ren seinaleak nahas ez zitezen. Bi kontrol negatibo egin ziren. Alde batetik, antigorputz bakoitzerako peptido blokeatzaile espezifikoak erabili ziren eta, bestetik, tratamendu batean antigorputz primarioarekin egindako inkubaketa ez zen egin. Obozitoekin egindako immunofluoreszentziaren kasuan, meiosiaren fase bakoitzeko obozitoak multzokatu ziren (GV, MI eta MII). Aurreko atalean pikor-geruzako zelulekin egindako prozedura berdina jarraitu zen. 89 3 Materialak eta metodoak / Materials and methods 3.3 Metodoak: sagua Tesi honetan zehar erabili diren animalia guztiak (saguak) kontrolaturiko tenperaturan mantendu dira (23 ± 1 °C), 14 h-ko argi-zikloan eta 10 h-ko iluntasunean eta ura eta janaria ad libitum (modu librean) eman zazkie. Saguekin egindako esperimentu guztiak Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU, CEEA erreferentzia zenbakia: M20-2015-016-027-028-173) onartuak izan ziren. Animaliekin egindako esperimentuak, Europako legediaren arabera eta "Laborategiko animalien erabilera eta zaintza" gidaren jarraibideen arabera burutu ziren. Erabilitako animalia guztiak lepondoko lokadura bidez hil ziren sufrimendua ahalik eta gehien ekiditeko. 3.3.1 Genotipo basatidun animaliak (Wild type, WT) Obozitoak eta espermatozoideak lortzeko B6D2F1 lerroko animalia hibridoak erabili ziren, C57BL6/J emeen eta DBA/2 arren (Envigo) gurutzaketatik sortuak. Animalien zaintza eta ekoizpena Euskal Herriko Unibertsitateko Animaliategi zerbitzu orokorraren (SGIker) gomendioak jarraituz egin ziren. Lerro bereko sagu aurrepubereak erabili ziren obozito heldugabeekin egindako esperimentuentzako. Azken animalia horiek Bruselako Vritje Universiteit Brussel Unibertsitateko Follicle Biology Unit taldeko kideen adeitasunez lortuak dira. 3.3.2 CB1, CB2 eta KO bikoitzerako hartzaileentzako knockout animaliak Tesi honetan, Cb1 (Cnr1–/–) hartzailearen genea, Cb2 (Cnr2–/–) hartzailearen genea edota bi hartzaileak (Cnr1–/–/Cnr2–/–) ezabatuak zituzten sagu ereduak erabili ziren obozitoak eta enbrioiak eskuratzeko, bai in vivo bai in vitro egindako esperimentuetan. Cnr1–/– eta Cnr2–/– genotipoko sortze animaliak Madrilgo Unibertsitate Complutense-ko (UCM), Biokimika eta Biologia molekularreko saileko Grupo de Señalización por Cannabinoides taldeak utziak dira. 3.3.2.1 Hazkuntza Animalien lerroen mantentzerako gurutzaketak egiteko 2 eme/ar-eko proportzioa erabili zen eta lortutako kumaldiari titia kendu zitzaion erditu ondorengo 21. egunean. Emeak eta arrak bereiziz banatu ziren. 3.3.2.2 Sagu-ehunaren DNAren lorpena genotipoa aztertzeko Saguen buztan zati bat ebaki zen eta 35 µl–ko indargetzaile-soluzio batean inkubatu zen [Tris-HCl 10 mM, EDTA 100 mM, SDS % 0.5 (p/bol), pH 7.4] 20 mg/mL proteinasa Krekin batera (Sigma P-8044) 90 3 Materialak eta metodoak / Materials and methods gau osoan zehar 55 °C-an. Hurrengo egunean, 200 µl ddH20 gehitu ziren lagina diluitzeko eta astintze bizia egin ondoren 10.000 rpm-ra zentrifugatu zen 5 minutuz giro tenperaturan. Ondoren PCR konbentzionala egin zen aurreko soluzioaren 1 µl-rekin . 3.1 irudian emaitzak ageri dira eta 3.19 taulan erabilitako oligonukleotidoak. 91 3 Materialak eta metodoak / Materials and methods Obozitoen in vitro madurazioa egin zen kasuetan bakarrik eCG hormona injektatu zitzaien. Enbrioien ekoizpenerako, ordea, in vivo heldutako obozitoak eskuratzeko bi hormonak injektatu ziren (eCG eta hCG) 48 orduko tartearekin. COCak eskuratzeko, laburki azalduta, saguak lepondoko lokadura bidez hil ziren. Ondoren, abdomenaren behealdean mozketa txiki bat egin zitzaien diafragmaren hertzeetaraino zabaltzeko eta, modu horretan, organoak ikusi ahal izateko. Jarraian, obarioak erauzi ziren eta M2 medioa zeukaten plaketan jarri. Horren ostean, orratz baten bidez folikuluak ziztatu ziren barruko COCak jasotzeko (3.2 irudia) 3.2 irudia. COC-en erauzketa 3.3.3.2 Sagu obozitoen in vitro heltzea (in vitro maturation, IVM, ingelesez) (Martin-Coello eta lank., 2008)-ren protokoloari aldaketa batzuk eginez burutu zen (3.4 irudia): Obozitoen in vitro heltzerako, eCG eman eta 48 ordura saguak hil ziren lepondoko lokadura bidez. Esan bezala, ondoren, abdomenaren behealdean mozketa txiki bat egin zen diafragmaren hertzeetaraino zabaltzeko, modu horretan organoak ikusi ahal izateko. Jarraian, obarioak erauzi ziren eta M2 medioa zeukaten 35 mm-ko plaketan jarri ziren. Gantz guztia garbitu ondoren folikuluak ziztatu ziren 30-G kalibredun orratzarekin. GV fasean zeuden COCak aukeratu ziren, hain zuzen ere, besikula germinala eta zitoplasma uniformea zituztenak eta pikor-geruzako zelulez osatutako geruza ugariz guztiz inguraturik zeudenak (3.3 irudia). Obulutegien erauzketatik aurrerako prozedura guztiak mikroskopio estereoskopikoa erabiliz egin ziren eta plaka berogailu batean 37 ºC-an. 92 3 Materialak eta metodoak / Materials and methods Obarioen puntzioaren eta COCen aukeraketak ez zuen iraun 30 minutu baino gehiago horien kalitatean eraginik izan ez zezan. TCM-199 heltze-medioa erabili zen eta % 0.5-eko gentamizina (Sigma G-1272) ), 0,01 mg/mL epidermiseko hazkuntza-faktorea (EGF; Sigma E-4127) eta % 10 (bol/bol) behi-umekiaren seruma (FBS) gehitu ziren medio horretara. Heltze-mediora pasatu aurretik aukeratutako COCak birritan garbitu ziren M2 medioan. Ostean, 20ko taldeetan inkubatu ziren 17 orduz, 500 µl heltze-medioa zeukaten 4 putzutako Nunc plaketan (Nunc, Roskilde) 37 °C-an, CO2 % 5eko atmosfera kontrolatuan eta % 95eko hezetasunarekin. 3.3.3.3 Sexualki heldu gabeko saguen (aurre-pubereak) COCen erauzketa, kultiboa eta PRE-IVM heltze prozesua 19-21 eguneko WT (C57BL/6xCBA) leinuko sagu heldugabeen COCak eskuratu ziren. Sagu horiei ez zitzaien hormonarik injektatu. Saguak lepondoko lokadura bidez hil ziren eta, ondoren, aurretik deskribatu bezala obarioak erauzi zitzaizkien. Obulutegiak L-15 Leibovitz medioa (Invitrogen) eta IBMX % 0,001 zeukaten 35 mm plaketan jarri ziren. Gantz guztia garbitu ondoren obulutegiak ziztatu ziren 30-G kalibredun orratzarekin. GV fasean zeuden COC heldugabeak batu eta MEM medioan (% 2,5 FBS, 5 µg/ml intsulina, 5 lg/ml apo-transferrina eta 5 µg/ml sodio selenitoa) inkubatu ziren. Pre-IVM esperimentuak egiteko mediora CNP-22 (CNP) eta 17-β -estradiola (E2) gehitu ziren eta 48 orduz utzi ziren inkubatzen. Geroxeago, IVM esperimentuak egiteko, aldiz, MEM mediora epidermiseko hazkutzafaktorea (EGF) eta hormona folikulu estimulatzailea (FSH) gehitu ziren eta 17 orduz egon ziren kultiboan (3.4 irudia). 3.3 irudia. IVM teknikarako COCak hautatzeko irizpideak: a) COC egokiak kumuluko pikor-geruzako zelulez inguratuak eta b) egokiak ez diren COC, biluziak (Nikseresht eta lank., 2017). 93 3 Materialak eta metodoak / Materials and methods 3. 4 irudia. Hormonarik jaso gabeko sagu heldugabeen obozitoen in vitro heltzea: Pre-IVM eta IVM faseak. IVM teknikaren kasuan, obozitoak THCarekin edo THCrik gabe heldu ziren. (FOBI taldetik moldatua) Horrez gain, bi kontrol egin ziren obozitoaren garapen gaitasuna ebaluatzeko: 1) IVM kontrola, hormonarik jaso gabeko 20 eguneko saguen obozitoak zuzenean inkubatu ziren heltze-medioan 18 orduz. 2) In vivo kontrola, non in vivo heldutako obozitoak eskuratu ziren, 2.5 IU eCGa eta 2.5 IU hCG hormona-dosiak jasotako 25-27 eguneko sagu helduetatik. Obozito guztiak esperma lagin berarekin ernaldu ziren eta enbrioien kultiboa baldintza berdinetan egin zen. 3.3.3.4 THC fitokannabinoidearekin inkubazioak Heltzean zehar COCak THC fitokannabinoidearen dosi desberdinekin inkubatu ziren. Stock-eko soluzioak DMSO garraiatzailearekin prestatu ziren konposatu kannabinoideen izaera lipofilikoa dela eta. Dosi gorakorrak aukeratu ziren hartzaile kannabinoideen aktibazioan egon zitekeen eragina neurtzeko, besteak beste, 1 nM, 10 nM, 100 nM eta 1 µM. Kontrolerako COC talde bat konposatu kannbinoideentzako erabili zen DMSO kantitate berarekin inkubatu zen. THC fitokannabinoidea eta THCa diluitzen den konposatua (DMSO, garraiatzailea) heltze-mediora gehitu ziren obozitoak jarri baino 5 minutu lehenago, farmako horien degradazioa ekiditeko. Heltzeprozesua amaitutakoan COC horiek in vitro ernalkuntza egiteko edota ondoren deskribaturik dauden esperimentuak egiteko erabili ziren. 94 3 Materialak eta metodoak / Materials and methods 3.3.3.5 Sagu obozitoen in vivo heltzea In vivo heldutako obozitoak eskuratzeko sagu emeak lepondoko lokadura bidez hil ziren hCG eman eta 14 ordutara. Laparotomia bidezko "V" formako ebakia egin zen diafragmaren hertzeetaraino zabalduz, barrunbe peritonealeko organo guztiak agerian uzteko. Obiduktuak eskuratzeko mozketak egin ziren obulutegi eta infundibuluaren artean eta obiduktu-isatsaren eta uteroko adarraren zati kranealaren artean eta, ondoren, 35 mm-ko plaketan jarri ziren M2 medioarekin. #5 Pintzekin anpula ziztatu zen meiosia berrabiarazi zuten obozitoen multzoa berreskuratzeko, MI edo/eta MII fasean zeuden obozitoak, alegia (3.5 irudia). 3.5. irudia. In vivo eta in vitro heldutako obozitoak eskuratzeko teknikak in vitro ernalketa (IVF) egin aurretik. In vitro heltzean (IVM) obozitoak TCHaren presentzian edo THCrik gabe heldu ziren. 95 3 Materialak eta metodoak / Materials and methods ziren saguak. Lepondoko lokadura bidez hil eta gero, epididimoaren isatsa eta konduktu deferentearen zati bat erauzi zitzaizkien eta 35 mm-ko plaka batean jarri ziren. Material kirurgikoaren laguntzaz soberan zegoen gantz kantitate handiena garbitu eta konduktu deferentean dagoen odol-hodia kendu ostean, epididimoaren isatsa egun bat lehenagotik egonkortutako 500 µml-ko HTF tanta batean jarri zen. Aipatu behar da HTF tanta olio mineralez estali zela eta aurretiaz egonkortu zela medioaren pHa orekatua egon zedin. 3.3.4.2 Espermatozoideen kapazitazioa HTF tanta horretan, mikroskopio esteroidoskopikopean semena lortzeko pintza batzuen laguntzarekin isatsaren oinarrian presionatu zen. Jarraian, plaka inkubagailuan gorde zen espermatozoideak ordu betez inkubatzeko 37 ºC-an, % 95eko hezetasunean eta % 5eko CO2 kontzentrazioarekin, horrela, espermatozoideen sakabanatzea errazteko. 10 minututara Makler-kamararen bidez kontzentrazioa kuantifikatu zen eta ernalketa orduan ml-ko miloi bat espermatozoideko kontzentrazioa izateko hartu beharreko bolumena kalkulatu zen. 3.3.4.3 Gametoen inkubazioa In vitro zein in vivo superobulazioaren bidez heldu ziren obozitoak HTF medioan bi aldiz garbitu ziren 4 putzutako Nunc plaketan jarri aurretik. Putzu bakoitzean 500 µl HTF gehitu ziren eta jarraian olio mineralez estali. Azkenik, 1 x 106 espermatozoideak/ml dosia gehitu zen. Gametoak 5 orduz inkubatu ziren 37 °C-tan, % 95eko hezetasunean eta % 5eko CO2 kontzentrazioarekin. 3.3.5 Enbrioien in vitro hazkuntza Ernalketarako beharrezko denbora bete eta gero ustezko zigotoak berreskuratu ziren eta HTF medioa zeukaten 35 mm-ko plaketara pasatu ziren, bertan, pipetaren laguntzaz pikor-geruzako zelulak eta zona peluzido-an itsatsitako espermatozoideak kanporatzeko. Amaitzeko, zigotoak birritan garbitu ziren HTF medioan, 25 µl-ko KSOMaa medioarekin egindako tantetan jarri aurretik. Berriz ere, medio hori olio mineralez estali zen eta enbrioiak blastozisto fasera heldu arte kultibatu ziren inkubagailuan. Zatiketa-tasa 1go egunean ebaluatu zen, ernalketa egin eta 24 ordura, eta azkenik, blastozisto-tasaren analisia 4. egunean (96-100 ernalketa ondorengo orduak, ingelesez hours post fertilization, hpf) egin zen. 3.3.5.1 Ezarpenaren aurreko enbrioiaren garapenaren ebaluazioa 24 orduko kultiboaren ondoren, zatitu ez ziren zelula horiek Hoechst 33342 (Thermo Scientific) bidez tindatu ziren eta fluoreszentziako mikroskopioarekin (Axioskop, Zeiss) ebaluatu ziren. Era berean, 2 zeluletan zatitu ziren enbrioi-tasak aztertu ziren eta baita in vitro kultiboko hurrengo etapetako enbrioitasak ere: 4-8 zelula, morula eta blastozistoa. 97 3 Materialak eta metodoak / Materials and methods 3.3.7 Fluoreszentziazko mikroskopioa eta mikroskopio fokukidea Obozioten nukleoa aztertzeko eta, era horretan, meiosiaren faseak zehazteko, fluoreszentziazko mikroskopioa erabili zen (Gutiérrez-Adán eta Pintado, 2000). Nukleoen tindaketarako erabili zen Hoechst 33342 markatzailea argon ioi bidezko laserrarekin 405 nm-an (UV) kitzikatuz eta 440 nm-an (urdina) jasoz ikusi zen. Proteinen presentzia eta kokapena analizatzeko ApoTome.2 (Zeiss) eta LSM 800 (Zeiss) mikroskopio fokukideak erabili ziren. Markaketa detektatzeko argon ioi bidezko laserra erabili zen 488 nm-an (urdina) kitzikatuz eta 505-520 nm-an (berdea) jasoz baina era sekuentzialean, Alexa-488 eta Hoestch 33342 markatzailearen seinaleak ez nahasteko. 2 µm-ko xafla optikoak moztu ziren obozitoaren irudi tridimentsionala egiteko. 20X handipena erabili zen 1.5x eko zoom-arekin. 3.3.8 Obozitoen apoptosiaren azterketa Zelula apoptotikoak detektatzeko TUNEL (Terminal Deoxynucleotidil Transferase-mediated dUTP Nick end-Labeling) teknika erabili zen. In situ cell death detection Kit, TMR red (ROCHE) kit-a erabili zen eta fabrikatzailearen argibideak jarraitu ziren. Proba honen bidez DNAn egon litezkeen apurketak deoxinukleotidil transferasa edo TdT terminalaren bidez identifikatu daitezke eta entzima batek bigarren markatzaile batekin (fluorokromoa) lotuta dauden dUTPak katalizatuko ditu. 60 µl erreakzio erabili zen guztira, Label Soluzioko 55 µl+ 5 µl entzima. Kontroleko obozitoak eta DMSOarekin eta THCarekin heldutako obozitoak fabrikatzailearen argibideen arabera prozesatu ziren. Bukatzeko, nukleoak tindatzeko Hoechst 33342 markatzailea erabili zen. 3.3.9 Obulutegien morfologiaren eta folikulugenesiaren ebaluazioa 3.3.9.1 Obulutegien bilketa eta histologia WT eta Cnr1−/−, Cnr2−/−, eta Cnr1−/−/Cnr2−/− sagu emeak 3.3.3.2 atalean deskribatzen den bezala hil ziren, horietariko batzuei eCG ziztatu eta 48 ordura. Obulutegiak osorik erauzi ziren azterketa histologikoa egiteko eta M2 medioan jarrita soberan zeukaten gantza kendu zitzaien. PBSan garbitu ondoren Bouin soluzioan murgildu ziren (% 1 azido pikrikoa (pisu/bol), % 10 formaldehidoa (bol/bol) eta % 5 azido 101 3 Materialak eta metodoak / Materials and methods 3.5 Datuen analisi estatistikoak Emaitzen analisi estatistikoa aurreko atalean aipatutako softwareekin egin zen, esaterako, IBM SPSS Statistics (v.22)eta GraphPAD Prism-arekin (v. 5.01). Konparazio anizkoitzak behar zituzten esperimentuen froga estatistikoak, bide bakarreko bariantza ANOVA analisi sinplearen bitartez egin ziren, eta jarraian Tukey edo Bonferroni-ren post hoc frogak egin ziren. Desberdintasunak estatistikoki adierazgarriak kontsideratu ziren p < 0,05 edo p < 0,01 izanik. Bi talde desberdinen batez bestekoen erkaketetarako, desberdintasunak Student testatekin egin ziren eta emaitzak estatistikoki esanguratsuak kontsideratu ziren *p < 0,05. 185 5 Eztabaida orokorra / General discussion akatsak eragiten dituela (López-Cardona eta lank., 2017). Gainera, publikatu da Cnr1-/- genotipoko saguen % 40 inguruk haurdunaldiaren galera erakusten duela (Wang eta lank., 2004). Hala ere, orain arte ez zen ezagutzen zer gertatzen zen obarioen morfologian, folikulugenesian eta obozitoen heltze-prozesuan kannabinoideen seinaleztapena ezabatzen zenean, eta hori izan da gure esperimentuek ekarri duten berrikuntza. Zentzu horretan, esan dezakegu aurretik geneukan susmoa baieztatu dugula, izan ere, gure emaitzek iradokitzen dute CB1 hartzailearen gabeziak efektu kaltegarriak dituela obarioaren morfologian (kontrolarekin alderatuz azalera eta bolumen txikiagoko obulutegiak dituzte), folikulugenesian (folikulu gutxiago dituzte kontrolarekin alderatuz eta eCG tratamenduaren aurrean ez dute ondo erantzuten), obulatzen duten obozitoen kalitatean (obozito hedatuen kopuru baxuagoa erakusten baitute) eta meiosiaren progresioan (obozitoaren nukleoaren heltzean sinkronizazio falta nabari da, besikula germinalaren apurketa aurreratzen da baina MII fasera beranduago heltzen dira). Are gehiago, CB2 hartzailearen galerak aipatu berri ditugun prozesu horietan akats hain esanguratsuak sortzen ez dituen arren, kannabinoide-hartzaile biak ez egoteak areagotu egiten du kaltea, batez ere, obulutegien tamaina txikiagoak eta folikulu kopuru gutxiago aurkituz; CB2 hartzaileak ere garrantzia duela erakutsiz. Ez hori bakarrik, eCG hormonaren eraginkortasuna ere kaltetua ikusi da KO animalietan. Ondorioz, badirudi kannabinoide-hartzaileen faltak obulutegien bizitza funtzionala eta kalitatea okertzen duela. Hain zuzen ere, antzutasuna obulutegien folikuluen kantitatearen eta kalitatearen beherakadaren ondorioa da (Shi eta lank., 2016) eta obozitoen garapen gaitasuna folikuluen tamainagatik eta kalitateagatik baldintzatua egon daiteke (Otoi eta lank., 1997). Hortaz, orain arte azaldutako aurrekari guztiek eta gure emaitzek iradoki badute sistema kannabinoidearen parte-hartzea obozitoen heltze-prozesuan, ez litzateke harritzekoa pentsatzea kannabinoideen bidezko modulazio exogenoa lagungarria izan litekeela, esaterako, in vitro heltzean. Hori dela eta, heltzeprozesuan THCaren eragina baieztatzeko (heldutako obozito horien garapen gaitasunean eta garapen meiotikoan, hain zuzen), THCaren presentzian heldutako obozitoak in vitro ernaldu genituen eta lortutako blastozistorainoko enbrioi-tasa aztertu genuen. Eta esperimentu horiek erakutsi zituzten emaitzarik interesgarrienak izan dira, aurkeztu dugun bezala, blastozisto kopuru bikoitza eskuratu genuela THCrik gabe heldutako obozitoekin alderatuta, nahiz eta ernalketa-tasari dagokionez ez genuen desberdintasunik antzeman. Gainera, THCaren eragina bai CB1 eta baita CB2 hartzaileen bidez gertatzen dela ondorioztatu genuen, hartzaile horietariko bat edo biak falta zirenean THC ez zelako gai izan blastozistoen tasa emendatzeko kontrolarekin alderatuta. Emaitza horiek bat datoz aurretik kannabinoide sintetikoekin egindako lanekin (López-Cardona eta lank., 2017), THCaren balioa indartuz obozitoen heltze-prozesua hobetzeko. IVM prozeduraren ahulguneetariko bat da in vivo heldutako obozitoekin alderatuz, in vitro obozitoen heldutasun-maila eta blastozistoen tasa baxuagoak direla nahiz eta ernalketa-tasak antzerakoan diren (Lu eta lank., 2018). Eta badirudi arazoaren muina heltze zitoplasmatikoan egotea. Izan ere, nahiz eta nukleo mailan heldu diren obozitoak ernalduak izan daitezkeen, baliteke ondorengo garapenean arazoak izatea obozitoen heltze-prozesu osorako beharrezkoak diren faktore zitoplasmatikoetan gabeziak egon direlako (Herta eta lank., 2018). Hau da, garapen gaitasuna edo kapazitazioa bukatzen ez duten obozitoak ez dira gai izango garapen egokia aurrera eramateko nahiz eta meiosia berraktibatzeko eta ernaltzeko gai izan. Adibidez, in vitro egiten den heltze-prozesuan gerta liteke organuluek ez amaitzea egin beharreko 186 5 Eztabaida orokorra / General discussion ibilbidea eta horrek heltze-prozesu osoa baldintzatuko du (Sun eta lank., 2001). Osatu gabeko heltze zitoplasmatikoaren eraginez, ernalketan akatsak gertatzen dira, hala nola, polispermia eta pronukloen eraketaren sinkronizazio eza (Mattioli eta lank., 1988; Moor eta lank., 1990). In vitro heldutako eta ernaldutako obozitoen garapen eskasaren arazoari aurre egiteko, laborategietan hainbat inhibitzaile (fisiologiko eta kimiko) erabili dira meiosiaren berraktibazioa inhibitzeko eta garatzen ari den folikuluaren barruan gertatzen dena imitatzen saiatzeko, obozitoari denbora emanez transkriptoak metatzeko eta haren kalitate zitoplasmikoa hobetzeko. Posiblea da obozitoak meiosiaren geldiaraztean mantentzea cAMParen degradazioa ekiditen duten fosfodiesterasaren inhibitzaileekin (PDE fosfodiesterasaren inhibitzaileekin) (Sirard, 2001). GVa etapa oso garrantzitsua da transkripzio eta itzulpen prozesuetarako, ez bakarrik GVBD fase espezifikoko molekulentzat (Khatir eta lank., 1998), baizik eta enbrioiaren garapenean garrantzitsuak diren proteina eta transkriptoen sintesi eta biltegirako. Datu klinikoek adierazten dute IVM sistemen barruan erronka handiena dela 2 eta 8 mm bitarteko folikuluetan obozitoaren nukleoaren eta zitoplasmaren heltzea sinkronizatzea meiosiaren berraktibazioa bultzatu aurretik. Folikulu antral ertainetatik eratorritako obozitoetan nukleoaren heltzearen berraktibazio "goiztiarra" gertatzen da, eta horrek, eten egiten du ezarpenaren aurreko enbrioiaren garapena bermatzen duen "kapazitazio" prozesua (makineria zitoplasmatikoaren lorpena) (Hyttel eta lank., 1997, Dieleman eta lank., 2002; Gilchrist eta Thompson, 2007). Datu horiek guztiak kontuan izanda, hurrengo belaunaldiko IVM sistemaren helburuak izango dira (1) lehenik eta behin fosfodiesterasa inhibitzaileak edo C-motako peptiko natriuretikoa (CNP) erabiliz bat-bateko meiosiaren berraktibazioa ekiditea, (2) obozitoen cAMP maila artifizialki emendatzea eta/ edo, azkenik, (3) meiosiaren berraktibazioa eragitea. IVM sistema sofistikatuago horiek normalean MII obozitoen kopurua handitzea eta blastozistoen tasa hobetzea eragin nahi dute (Herta eta lank., 2018). Romero eta lankideek (2016) finkatu zuten Pre-IVM protokoloa moldatuz, IVM pausuan THCa gehitu genuen. Hori eginez, ikusi dugu THCaren presentziak sexualki garatu gabeko saguen obozitoen garapen gaitasuna emendatzen duela. CNParen bidez obozitoaren meiosia geldiarazterakoan (nukleoaren eta zitoplasmaren heltzea sinkronizatzeko) eta, ondoren, THCaren bidez meiosia berraktibatzerakoan; alde batetik, eskuratutako obozitoek diametro handiagoak erakutsi zituzten, in vivo eskuratzen diren balioetatik oso gertu (Griffin eta lank., 2006) eta, bestetik, korpuskulu polarren tasa altuagoak lortu zituzten. Bi faktore horiek garapen gaitasunarekin zuzenean lotuta daude, izan ere, nukleoaren heltzea, besteak beste, MII fasean eskuratzen den korpuskulu polarraren agerpenarekin egiaztatu daiteke, eta heltze zitoplasmatikoa, aldiz, obozitoaren diametroarekin (Lonergan eta lank., 1994; Romero eta lank., 2016). Folikulu txikiagoen obozitoak, nahiz eta heldutasun nuklearra mantentzeko gai izan, zitoplasmatikoki heldugabeak direla frogatu da (Barnes eta lank., 1991; Arlotto eta lank., 1996), obozitoaren garapen gaitasunaren eta obozitoaren tamainaren artean erlazio zuzena dagoelako (Otoi eta lank., 1997). Azkeneko esperimentuetan, berriro ere, obozitoen garapen gaitasuna enbrioien ekoizpentasari erreparatuta ebaluatu genuen, eta gure hipotesia baieztatu zen, hau da, enbrioi-tasa altuagoa eskuratu zen IVM protokolo berritzailearen bidez. 187 5 Eztabaida orokorra / General discussion Laburbilduz, tesi honetan jasotako emaitza guztiak aztertuta, ondorioztatu dezakegu sistema kannabinoideak folikulugenesia, obogenesia eta obozitoen heltze-prozesua modulatzen duela in vivo. Gainera, THC fitokannabinoideak obozitoaren garapen gaitasuna hobetu dezake in vitro eta, obozitoen heltze-prozesua exogenoki modulatuz THCarekin, emaitza positiboak eman ditzake IVF eta geroko enbrioi-tasari erreparatuz. Tesi honetan egindako aurkikuntzak, beraz, erabilgarriak izan daitezke obozitoaren in vitro heltzeprozesua hobeto ulertzeaz gain, IVM teknikaren eraginkortasuna emendatzeko eta antzutasuna tratatzeko itu terapeutiko berrien identifikaziorako. Izan ere, THC fitokannabinoidea IVM inguruneetan osagai gisa erabiltzeak abantaila gehiago eskainiko lituzke klinikara bideratzerakoan. Azkenik, nabarmentzekoa da IVM teknikak ugalkortasun klinikara jo behar duen emakumeen bizi-kalitatea hobetuko lukeela askoz aukera onuragarriagoa, erosoagoa eta arrisku gutxiagokoa izango litzatekeelako eta, zenbait kasutan, haurdunaldia lortzeko aukera bakarra. Hala ere, eta bukatzeko, klinikara heltzeko ziurtatu behar da THCa gehituta egindako IVM teknikaren bidez jaiotzen diren belaunaldi berriek garapen normal bat izango dutela. Baliteke, gainera, THCa gehituta bakarrik ez lortzea guztiz IVM teknikaren arrakasta. Nolanahi ere, pauso bat izan litzateke fitokannabinoide hori gehituta "formula berri bat" topatzeko IVM ingurune eraginkor bat sortzerako bidean.
science
addi-3d1da2b67831
addi
cc-by-nc-nd 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/45251
ZigBee bidezko tenperatura kontrol sistema domotikoa
Lasa Ribeira, Daniel
2020-07-09
ZigBee bidezko tenperatura kontrol sistema domotikoa Dena dela, Gradu Amaierako Lan honi ekin aurretik merkatuan existitzen diren aukera domotiko komertzial desberdinen ikerketa egin da, hauen kostua oraindik altuegia dela ondorioztatuz. Horrenbestez, proiektu honetan etxebizitza batean inplementatzeko moduko tenperaturaren kontrolerako sistema merkea, eraginkorra eta moldagarria diseinatzea eta garatzea erabaki da, hardware zein software askearen kontzeptuetan oinarrituz. Eraikitako sistema bi nodoz osatuta dago, euren arteko komunikazioa haririk gabeko sareentzako ZigBee (IEEE 802.15.4 estandarra) protokoloaren bidez gauzatzen delarik. Nodoetako bat kontrolatu nahi den gelan aurkitzen da, non tenperatura sentsore baten bitartez laginketa periodikoa egiten den. Era berean, tenperaturari buruzko informazio hori beste nodora helarazten da uneoro. Erabiltzaileak bertan kokatutako LCD pantaila batean gelako tenperatura kontsulta dezake, baita gelan nahi duen tenperatura nahierara ere ezarri. Honetarako, eskuragarri dituen bi botoiren bidez kontsigna tenperatura zehatz bat finkatzeko aukera dauka. GrAL. Irudien Aurkibidea BIE 2020ko Otsaila v ZigBee bidezko tenperatura kontrol sistema domotikoa Gradu Amaierako Lan honetan tenperaturaren kontrolerako sistema domotiko bat diseinatu eta eraiki egin da. Proposatutako sistema bi nodoz osatuta egotea erabaki da (urrutiko nodoa eta nodo zentrala), hauen arteko komunikazioa haririk gabeko tekniken bidez gertatzen delarik. Urrutiko nodoak tenperatura neurketak hartzen dituen bitartean, nodo zentralak informazio hau pantaila batean erakusten du. Erabiltzaileak urrutiko nodoan izan nahi duen tenperatura zehaztu dezake nodo zentraletik. Honetarako, kontrol begizta baten bidez egokitu egiten da tenperatura leuntzeaz arduratutako haizagailuaren abiadura. Proiektu hau burutzeko graduan zehar barneratutako ezagupen ugari aplikatu behar izan dira; hala nola, elektronika digitala zein analogikoa, erregulazioa edota industria automatizazioa. Beraz, baliabide hauek oso erabilgarriak suertatu dira azaldutako arazo desberdinei aurre egiteko. Garatutako proiektua bere osotasunean ulertzeko, memoria dokumentu hau ondoren azaltzen diren ataletan banatuta dago. Hauetan ezinbesteko azalpenak emateaz gain, kontzeptu zailenak era ulergarrian azaltzen dira. Lehenik eta behin, testuingurua aurkezten da, non domotikaren mundua eta bertan existitzen diren aukerak laburki azaltzen diren, baita proiektua aurrera eramateko zergatia ere. Ondoren, lan honetan garatutako proiektuaren helburua azaltzen da eta honek eduki lezakeen irismena zehaztu egiten da. Hau azaldu eta gero, proiektuak dakartzan onura tekniko, ekonomiko eta sozialak adierazten dira. Proposatutako irtenbidearen deskribapena izeneko atalean proiektua soluzio finalera bideratu duen diseinuaren azalpena ematen da, hau bi zatitan bananduz; hots, goi mailako diseinuan eta behe mailakoan. Goi mailakoan Lanerako erabilitako metodologian, 2. dokumentuan, zehazki; bi atal ezberdintzen dira. Lehendabizi, eginbeharrekoen deskribapena deritzon atalean baliabideak era zuzenean antolatzeko eta denborak aurreikusteko burututako proiektuaren faseak izendatzen eta azaltzen dira. Fase hauetako bakoitza aipatutako hainbat zereginez osatuta dago. Ondoren, pausu guzti hauek betetzeko behar izandako denbora adierazten da lanaren planifikazioa zehazten duen Grantt diagramaren atalean. Adierazpen grafiko honen bidez ardura desberdinek izandako iraupena aurkezten da, baina euren arteko erlazioak azaldu barik. Aurrekontuaren dokumentuan GrAL honetan izandako kostu guztiak kontuan hartu dira. Bertan osagaien, zerbitzuen, lan orduen eta bat-bateko ezustekoen kostu totala kalkulatu da, era honetan lanaren ikuspegi ekonomiko bat eskainiz. Ondorioen dokumentuan, bestalde, proiektuaren helburua bete eta gero egindako hausnarketa azaltzen da. Gainera, proiektuaren geroko hedatze batera begira izandako gogoetak biltzen dira bertan. GrAL. Memoria BIE 2020ko Otsaila 3 Ikerketa lan orotan egin ohi den antzera, bibliografia atala ere erantsi da, lana osatzeko erreferentzia bezala erabili behar izan diren webguneen zerrenda jasotzen duena. Memorian zehar, bai testuetan bai irudietan, erreferentzia hauen erabilpena adierazi da zerrendako ordenaren arabera esleitutako zenbakien bidez. Domotika etxebizitza baten kontrol zein automatizaziorako diseinatuak izan diren teknologia ororen multzoa da. Domotika terminoa domus (latinetik datorrena eta etxe esan nahi duena) eta tika (grekeraz automatika) hitzen arteko elkarketaren ondorio da, hain zuzen ere [1]. Gaur egungo domotikara bideratu duen garapena 50. hamarkada bukaeran ematen hasi zen, Joel Spira izeneko fisikari, asmatzaile eta enpresari estatubatuarrak, argindarra erregulatzeko asmoarekin, tiristoreak erabiltzea erabaki zuenean. Polarizazio zuzeneko etengailu biegonkor baten modura lan egiten duten erdieroale hauetaz baliatuta erreostatoak ordezkatu zituen. Erreostatoak nahiko tamaina handiko elementuak ziren, instalazio konplexu eta garesti baten beharra zutenak, tiristoreak, berriz, pareta batean kokatzeko moduko kutxatxoetan jar zitezkeen. Garai hartan argia erregulatzeko sistemak jada erabiltzen ziren, baina Spira-ren ideia guztiz iraultzailea izan zen, honi esker tiristoreen bidez etxebizitzetan instalatu ahal izan zirelako. Horrela, 1959an patentea erregistratu eta bere emaztearekin batera Lutron Electronics konpainia sortu zuen, argiztatze erreguladore berrien ekoizpenera ekinez. Irudia 1. Lutron konpainiak ekoiztutako lehenengo argiztatze erreguladoreak Gorakada hau ematen ari zen bitartean kableatu egituratuko sistemak erabiltzen hasi ziren edozein motatako terminal periferikoak euren artean konektatu ahal izateko. Datuez gain, sistema horiek ahotsaren garraioa eta segurtasun eta kontrol gailu batzuen konexioa ahalbidetzen zuten. Horrela, kableatu egituratuko sistemez hornitutako eraikinak eraikin adimendun bezala ezagutzen hasi ziren, interes handia piztuz mundu teknologikoan euren efizientziari esker. 80. hamarkada bukaeran eta 90. hamarkada hasieran, teknologia hauek guztiak etxebizitzetara helduz joan ziren, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) garapenarekin batera. Azken honek sistema domotikoen integrazioa nabarmenki erraztu du azken urteotan. Izan ere, orain 30 urte direla domotika etxeetan ezarri zenetik, komunikazio sare informatikoek, haridunek zein haririk gabekoek (Wi-Fi bidezkoek), prozesua erabat azkartu dutela aipatu beharra dago. Gaur egun, alegia, protokolo berriek inoiz ezagutu ez den garapen maila batera iristea ahalbidetu dute eta merkatu sendo eta anitz bat existitzen produktu domotiko komertzialen inguruan [2] [3]. Izan ere, domotikak dakartzan teknologia berritzaileei esker hobekuntzak lor daitezke etxebizitzetako arlo askotan; esate baterako, erosotasunean eskuragarritasunean, komunikazioen eraginkortasunean, segurtasunean edota aurrezpen energetikoan. Azken honetan egindako aurrerapenek, zehazki, garrantzi handia izango dute etorkizunari begira, mundua osoak pairatzen ari duen larrialdi klimatikoaren testuinguruan oso itxaropentsuak gerta daitezke eta. Hau guztia kontuan hartuta, ildo horretatik jarraitu nahi izan da proiektu honetan, etxebizitzetan aplika daitekeen kontrol itxiko tenperatura erregulazio sistema bat sortuz. Honetarako izandako motibazio nagusia merkatuan existitzen diren beste tenperaturaren kontrolerako sistema domotikoen aurrean sistema merkeago eta konfigurazio desberdinak erabiltzeko aukera ematen duen sistema bat ekoiztea izan da. Daukaten kostu handiaz gain, sistema komertzialak birkonfiguratu ezin daitezkeen sistemetan oinarritzen dira, hau da, fabrikatik datozen funtzionalitate aurrekonfiguratuak baino ezin dira erabili. Proiektu honetan garatutako sisteman, ordea, erabiltzaileak bai hardware zein software mailan aldaketak egin ditzake, bere beharrak asetzeko konfigurazio espezifikoak zehaztu ahal izanez. Gradu Amaierako Lan honen helburu nagusia tenperatura monitorizazio eta kontrol sistema autonomo baten diseinua, programazioa eta muntaia era eraginkor batean garatzean datza. Helburu nagusi hau bete ahal izateko, bigarren mailako hurrengo helburuak zehaztu egin dira: • Inguruko tenperatura datuen jarraipena LCD pantaila baten bidez inguruko tenperatura bistaratuko da. Pantaila horretan, beste datu batzuk ere ikuskatu ahal izango dira, hala nola ezarritako kontsigna tenperatura, haizegailua ON/OFF dagoen, ordua eta data. • Open Hardwarearen erabilpena, hau da, hardwarea edozein momentutan hedatzeko aukera egongo da, nodo berriak gehituz zein beste parametro batzuk (hezetasuna, argitasuna…) neurtzeko aukera izanez. • Sistemaren diseinurako aukera desberdinak ondo aztertu eta ahal den heinean osagai merkeenak bilatu, proiektuaren kostua txikia izateko. Etxebizitza batean aplikatzeko modukoa izan behar denez ez da errentagarria ezta komenigarria kostu handikoa izatea, alegia. • ZigBee haririk gabeko protokoloaren erabilpena nodoen arteko komunikazioa ezartzeko, beharrezko kable kopurua txikituz. • Sistemaren askatasuna bermatzea, hots, ekipo informatiko baten erabilpenik gabe datuak lortzeko gaitasuna izatea. Alde ekonomikoari begiratuta, bestalde, proiektu honek eskainitako soluzioa merkatuan existitzen diren gainontzeko sistema domotikoak baino askoz merkeagoa da. Izan ere, proiektua garatzen hasi aurretik, helburuetan azaldu bezala, erabilitako osagaiak ahalik eta merkeen izatea (betiere kontrol sistemaren funtzionamendu egoki bat bermatuz) erabaki egin da sistemak abantaila hori eduki dezan. Azkenik, ikuspuntu pertsonal batetik aztertuta, proiektu honek graduko ikasketetan zehar landutako arlo ugaritan sakontzeko aukera eman du. Ildo horretan, ikaslearen bururako berriak diren gaien inguruko interesa pizteko ere laguntza handia izan da, etorkizunerako baliotsua den formakuntza eskuratuz. Proiektu honen garapenerako haririk gabeko komunikazioa erabiltzea erabaki egin da. Izan ere, 2. irudian ikus daitezkeen aukeren artean, datuen transmisioa gauzatzeko, bi nodoen arteko komunikazioa ZigBee sarearen bidez egitea erabaki zen. Hori dela eta, ezinbestekoa da ZigBee komunikazioari buruzko oinarrizko ezagutza batzuk azaltzea proiektuaren ulermen argiago bat lortzeko. Irudia 2. Haririk gabeko sareen sailkapena LR-WPAN sareen erabilpena transmisio abiadura altuak behar ez dituzten aplikazio oso zehatzei dagokie. Dena den, nahiz eta ZigBee sare mota hauen artean sailkatuta egon, eragingailu eta sentsore haririk gabeko sareek (WSAN, edo WSN laburtuta) etekin handiagoa ateratzen diote teknologia honi. WSN sareak, alegia, inguruneko informazioa lortu, prozesatu eta era inalanbrikoan nodo koordinatzaile batera bidaltzeko balio duten koste zein kontsumo txikiko hainbat nodoz osatuta egon ohi dira. Nodo hauek presioa, tenperatura edota zarata bezalako magnitude fisikoak kontrolatzeko sentsoreak erabiltzen dituzte, mugikorrak zein finkoak izan daitezkeenak. ZigBee sare bat 65535 ekipoz osatuta egon daiteke gehienez, hau da, protokoloa ekipo kopuru hori kontrolatzeko gai da. Sare horretako ekipoen artean, bestalde, hiru elementu mota desberdin aurkitu ohi dira; koordinatzaile bat, routerrak eta bukaerako dispositiboak (end devices). • Koordinatzailea. ZigBee sare bat osatzen duten elementuen artean funtzio garrantzitsuena duena da; hots, sarea sortzea, komunikaziorako kanal egoki bat aukeratuz eta sare identifikadorea (PAN ID) esleituz. Sarea behin sortu delarik, router zein bukaerako dispositibo legez funtzionatzen duten nodoak bertara konektatu daitezke. Koordinatzaileak, orduan, router baten antzera jokatzen du; hau da, datu paketeen enrutazioan parte hartu eta informazioa bidali eta jaso egiten du. • Routerra. Sarean dauden gainontzeko dispositibo guztiekin komunikatzeaz arduratzen den nodoa da, ibilbide banaketan modu aktibo batean parte hartzeaz gain. Izan ere, aukera desberdinak aztertu ondoren datu paketeak helburura heltzeko biderik egokiena hautatzeaz arduratzen da. • Bukaerako dispositiboa (End device). Ezin da beste bukaerako dispositiboekin zuzenean komunikatu; hots, ez da gai paketeak sarean zehar bideratzeko. Horretarako, bere gain dagoen nodo guraso batekin komunikatu behar da lehenik eta behin, nodo hau router edo koordinatzaile bat izan daitekeelarik. Hori dela eta, bere kontsumoa txikiagoa izan ohi da. Gainera, ez dauka mezuak bideratzeko ibilbideen hautaketan parte hartzeko gaitasunik. • Puntuz puntuko sarea. Topologia guztietatik hau da sinpleena. Koordinatzaile eta bukaerako dispositibo bana daude. Batak informazioa bidali eta besteak jasotzen du, kable sinple baten antzera. • Izar sarea. Hainbat bukaerako dispositibo daude, hauek guztiak sarearen erdigunean kokatuta dagoen koordinatzaile bakarrera konektatuta daudelarik. Hortaz, komunikazioa koordinatzailearekin bakarrik ezarri dezakete. Sare topologia honen arazo nagusia koordinatzaileak huts egiterakoan dator, sare osoa gelditzen baita. GrAL. Memoria BIE 2020ko Otsaila 17 • Zuhaitz sarea. Euren artean elkartutako izar sare multzo baten antzera lan egiten du. Koordinatzaile batek hasierako sarea eratzen du, eta routerrak, aldi berean, beste bukaerako dispositibo batzuetara konektatzen dira beren muturretan. • Malla sarea (mesh). Edozein elementu beste batekin komunikatu daiteke, baina komunikazio oro kontrolatzeaz arduratzen den koordinatzaile bat dago. Fidagarritasun handia eskaintzen du nodo bakoitza beste hainbatetara konektatuta baitago. Elementuren batek huts egiten badu koordinatzailea informazioa enrutatzeko beste bide bat aurkitzen du, akatsa ere zuzenduz. [7] XBee izenez ezagutzen dira Digi International enpresak sortutako irrati moduluak, ZigBee estandarrean oinarrituta daudenak. Dena dela, XBee modulu mota ugari existitzen dira, eta batzuk ZigBee estandarra darabilten bitartean, beste askok estandarraren aldaketak erabiltzen dituzte. Irudia 5. XBee modulu baten pin guztiak (ezkerrean) eta beharrezko gutxieneko konexioak (eskuinean) Elikatzeaz gain, 4. irudian ikus daitekeen moduan XBee moduluek gutxienez lurrerako konexioa (GND) eta UART-aren bidezko datu transmisio lerroak (TXD eta RXD) behar dute mikrokontrolagailu batekin edo zuzenean serie portu batekin komunikatzeko, azkenengo kasu honetan lehen esan bezala tentsiorako modulu egokitzaile bat beharko litzatekeen arren. XBee moduluek 5 konfigurazio edo lan modu desberdin dituzte, sarearen aplikazioaren eta datuen garrantziaren araberakoak direnak. Dena dela, moduluak ezein lan modutan egoterakoan Idle egoeran daudela esan ohi da. Igorritako informazioa zuzena edo zeharkakoa izan daiteke. Hau da, modu zuzenean informazioa berehala bidali egiten da helburuko helbidera; zeharkakoan, ordea, informazioa denbora batez atxikitzen da eta soilik helburuko helbideak eskatzerakoan bidali egiten da. GrAL. Memoria 20 2020ko Otsaila BIE baldintza posible bat sarrerako bufferra gainezkatzea da; 100 byte baino gehiagoko informazioa gordetzea, alegia. • API operazio modua. Modu hau gardena baino trinkoagoa da, datuen jasotzea ziurtatzeko goiburuak dituzten frame-ak erabiltzea ahalbidetzen du eta. Hau da, datu paketeak estruktura finkoa duten paketeetan; hots, frame-tan, gordetzen dira, eta haiei esker sarean jasotako paketeei buruzko informazioa (jatorria, RSSI, ..) jakin daiteke. Irudia 7. SM komandoaren konfigurazioak [11] Kontrol sistema batek errorerik gabeko erantzun zehatz bat lortzea du helburu. Erantzun hau lortzeko bi motatako sistemak aurkitzen dira; begizta irekikoak eta begizta itxikoak. Begizta irekikoek kontrol seinale bat ezartzen dute kontrolatu nahi den prozesu edo sisteman; hots, plantan. Dena den, honako hauetan plantaren irteerak ez du inolako eraginik sistemaren sarreran. Begizta itxikoetan, ordea, berrelikadura existitzen da irteera eta sarreraren artean, bide itxi bat eratuz. Berrelikaduraren bidez, alegia, irteeraren zati proportzional bat sarrerara berbideratzen da sistemaren jokaera aldaketa edo perturbazioen aurrean kontrolatzeko. Irudia 8. Begizta irekiko sistema Irudia 9. Begizta itxiko sistema (berrelikadura negatiboarekin) • Proportzionala. Errore seinalearen, e(t), eta proportzionaltasun konstantearen, Kp, arteko biderkaketaren emaitza da. Honen bidez egoera egonkorreko errorea zerora hurbiltzen saiatzen da. Konstantea zenbat eta handiagoa izan, bestalde, orduan eta azkarragoa izango da kontrol sistemaren erantzuna. Dena den, honen balioa handiegia bada ezegonkortasunak sor daitezke sisteman. • Integrala. Errore seinalearen integrala denboran kalkulatu eta emaitza konstante batez, Ki, biderkatzen du. Bere helburua egonkorreko errorea ezabatzea da. • Deribatiboa. Errore seinalea deribatu eta konstante deribatiboarekin, Kd, biderkatzen du. Errore absolutuan aldaketarik ez denean aktibatu egiten da, errorea gutxienera mantenduz. Izan ere, errorea sortzeko hartutako abiadura berdinarekiko proportzionalki egiten du honen zuzenketa. Dena den, nahiz eta PID kontroladorea hiru kontrol funtzioen arteko batura izan eta erantzun oso azkarra eman, kontrol algoritmo erabiliena PI motakoa da. D elementua, ekintza Inter-Integrated Circuit protokoloa Philips Semiconductors enpresak garatu egin zuen 1982an. Gaur egun oso hedatuta dagoen estandar sinplea eta inplementazio errazekoa da. Honen bidez, alegia, slave edo morroi diren zenbait sistema txertatu master edo maisua den beste txip batekin era sinkronoan komunikatzea ahalbidetzen da. Gainera, maisu anitzeko konfigurazioetan (multi-master) erabiltzeko aukera ere ematen da; hots, nagusi bat baino gehiago erabili ahal da, maisuaren funtzioak aldi berean gailu bakarrak har ditzakeen arren [15]. SPI protokoloaren antzera, distantzia laburreko komunikazioetarako diseinatuta dago eta banda-zabalera txikiko transmisioetarako (10 Kbit/s eta 3.4 Mbit/s bitartekoak) erabili ohi da, transmisioa soilik norabide bakarrean gauzatzen bada 5 Mbit/s-tako abiadurara hel daitekeen arren. 7 eta 10 biteko helbideak erabiltzen dira protokolo honetan mezuaren gailu hartzailea aukeratzeko, hau da, 1024 gailu konektatzera hel daiteke. Gailu hauek, besteak beste EEPROM txipak, ADC zein DAC bihurgailuak, GPS hartzaileak edo LCD kontrolagailuak izan daitezke. Hardware oso sinpleko protokoloa da, bi seinale baino ez baititu erabiltzen; bata SDA, eta bestea SCL izenekoa. SDA seinaleak NRZ kodetutako serieko datuak garraiatzen ditu, eta bestea, SCL, gailuak elkarren artean sinkronizatzeko erloju seinalea da. Lerro bi hauetara konektatutako edozein gailu drainatzaile irekian egongo da, elikadurara lotutako pull-up erresistentziekin batera wired AND zirkuitu bat eratuz. Izan ere, I2C protokoloa logika positiboarekin lan egiten du. Hots, busa maila altuan egoteak 1 bat bidaltzen ari dela esan nahi du; maila baxuan egoteak, berriz, 0 bat. Gainera, drainatzaile irekiko terminalak erabiltzen direnez komunikazio bidirekzionala gauzatzen da; hau da, SDA lerrotik maisuak zein morroiek bidal dezakete informazioa. Irudia 12. I2C bidezko transferentzia baten egoerak [17] Proiektuaren diseinuarekin hasi aurretik, bost eztabaida nagusi sortu dira erabili beharreko osagaien inguruan. Horrenbestez, hautabiderik onena aukeratzeko aztergai den aspektu bakoitzarentzat kalifikazioaren araberako batura haztatuaren metodoa erabili da. Metodo honi jarraituz, lehenengo, faktore bakoitzak hautabidearen erabakian duen pisua erabaki da, ez baitira faktore guztiak bezain beste garrantzitsuak. Ondoren, aukerei kalifikazio bat esleitu zaie faktore bakoitzeko. Azkenik, kalifikazioen batura haztatuaren arabera, nota handiena jaso duenak hautetsitzat hartu da. • Arduino Uno. ATMEL AVR ATmega 328 mikrokontrolagailuan oinarritutako kode irekiko plaka da, guztira 14 sarrera/irteera pin digital (horietako 6 pinek PWM seinalea sortarazten dute) eta 6 sarrera analogiko dituena. Gainera, 2 Kb-etako SRAM, 1Kb-etako EEPROM eta 32 Kb-etako flash memoriez hornitua egoteaz gain, USB, ICSB eta elikatzerako atakak ditu, baita erreseteatze botoi bat ere. Osziladorearen bidez 16 Mhztako erloju maiztasuna lortzen da eta funtzionamendu tentsioa 5V-takoa da. Elektronikaren erabilera sustatzeko asmatutako gailua da, C/C++ lengoaian programatzeko garapen ingurune propioa duelarik; Arduino IDE delakoa, alegia. Proiektuan erabiliko den mikrokontrolagailu mota aukeratzeko lau faktore edo irizpide hartu dira kontuan; hots, I/O pin kopurua, memoriaren tamaina, programaziorako erraztasuna eta prezioa. Sarrera/irteera ataka kopuruaren eta memoriaren kasuan kalifikazioa eman zaie mikrokontrolagailuei zenbat eta parametro hauek handiagoak izan. Programaziorako ingurunearen erraztasuna (kode irekia izatea, IDE-aren ulergarritasuna…) eta prezio baxua kalifikazio altuarekin ere epaitu dira. Pisuei edo garrantziari dagokionez, bestalde, prezioa eta programazioa izan dira ehuneko handienak eduki dituztenak, proiektuaren alde ekonomikoa eta bere aldagarritasuna zein hedagarritasuna eztabaida nagusienetarikoak direlako, helburuetan zehaztu bezala. 1. taulan aipatutako irizpideentzat hautagai ezberdinen kalifikazioak aurkezten dira. Taula 1 1. aztergaiaren kalifikazioak Beraz, aztergaiaren analisia egin ostean aukeratutako mikrokontrolagailua Arduino Uno izan da. Memoria eta ataka aldetik hoberena ez den arren, proiektuko helburuetan zehaztutako parametroekin gehien egokitzen den aukera da. Gaiaren egoeraren azterketa deritzon atalean azaldu bezala, XBee modulu bat ZigBee estandarrean oinarritutako irrati modulu bat da. Hau da, beste XBee modulu batekin edo gehiagorekin inalanbrikoki komunikatzeko gai da, era anitzeko sareak osatuz (puntuz puntukoak, izar, zuhaitz edo mesh motatakoak). Honelako moduluen aplikagarritasuna oso handia da igorpen tasa baxuak eta kontsumo aurrezpena behar duten erabileretan, presentzia handia izanez domotikaren munduan, non eskakizun hauek oso ohikoak diren. • XBee Series 2 (ZB). Series 2 izeneko sortaren moduluen artean berriena da, hardwareari dagokionez hobekuntzak eskaintzen ditu aurrekoekin alderatuta. Konfiguratu beharra dago, eta malla sare zein puntuz puntuko topologia motetan aplikagarria da. Modu gardenean zein API komando bidezko moduan lan egin dezake. Haririk gabeko komunikazioa ezartzeko erabili den XBee modulu mota hiru faktore desberdinen arabera aukeratuko da. Faktore hauek gailuaren irismena, konfiguragarritasuna eta prezioa dira. Eskainitako seinalearen irismena zenbat eta handiagoa izan, orduan eta kalifikazio handiagoa esleitu da. Era berean, puntuz puntuko sarea konfiguratzeko erraztasun handiena eskaintzen duenak ehuneko handiena jaso du eta prezio txikiena duenak kalifikazio altuarekin ere epaitu egin da. Pisuei dagokionez, bestalde, prezioa eta konfiguragarritasuna izan dira faktore garrantzitsuenak. Irismenak, ostera, ez du garrantzi handirik proiektuaren bideragarritasunari dagokionez; oro har 100 metro baino handiagoko distantziak ez baitira emango aplikazio domotiko honen bi nodoen artean. 2. taulan aipatutako irizpideentzat hautagai ezberdinen kalifikazioak aurkezten dira: Taula 2 2. aztergaiaren kalifikazioak Tenperatura sentsorea inguruneko tenperaturari buruzko informazioa, edota hezetasunari buruzkoa ere, jasotzen duen gailua da. Informazio hori, ondoren, seinale digital edo analogiko bezala plaka elektroniko batera bidali ohi da. • TC74. Koste baxuko aplikazioetarako diseinatua izan den tenperatura sentsore digitala da. Tenperaturaren datua 8 bitetako seinale batekin transmititzen da, eta komunikazioa mikrokontroladorearekin I2C protokoloaren bitartez gauzatzen da. Sentsore honek detekta dezakeen tenperatura tartea, bestalde, -40°C eta 125° artean dago. • LM35DZ. Irteera analogikodun sentsorea da; tenperatura zentigradoarekiko zuzenki proportzionala den irteerako tentsioa sortzen du, alegia. Bere zehaztasuna ± 0.5°C-takoa da, eta -55°C eta 150°C arteko tenperatura tartean lan egin dezake. • DHT22. Egiturari dagokionez DHT11-ren oso antzekoa den tenperatura eta hezetasun sentsore digitala, baina zehaztasun handiagoa duena. Hots, ± 0.5°C-tako zehaztasuna dauka tenperatura neurtzerakoan, -40°C eta 80°C arteko tenperatura tartean lan egin dezakeelarik. Hezetasunari dagokionez, bestalde; ±%2-ko zehaztasuna eta %0 eta %100 arteko tarte neurgarria eskaintzen du [20]. Proiektu honetan lortu nahi den kontrol sistemarako erabiliko den tenperatura sentsorea honek duen zehaztasunaren, prezioaren, Arduinoarekiko bateragarritasunaren eta erabileraniztasunaren arabera hautatu da. Erabileraniztasunaren atalean tenperaturaz gain sentsoreak neur ditzakeen beste magnitudeak baloratu dira, etorkizunean gerta litekeen proiektuaren hedatze bati begira. Dena dela, pisu gutxien duen faktorea izatea erabaki da, helburuak betetzeko sentsoreak kostu baxua eta doitasun zein mikrokontroladorearekiko bateragarritasun maila handia izatea gailendu da eta. 3. taulan aipatutako irizpideentzat hautagai ezberdinen kalifikazioak aurkezten dira: Taula 3 3. aztergaiaren kalifikazioak LCD pantaila bat; hots, kristal likidozko pantaila, plaka elektroniko batek bidalitako seinale elektrikoak duten informazioa modu ulergarri batean bistaratzen dituen gailua da. Argi polarizatuaren propietateetaz baliatuz, eta iragazki batzuk erabilita; hezetasun, tentsio edo tenperatura bezalako parametroei dagozkien datuak bertan erakustea lortu egiten da. LCD-a, oro har, edozein hardware askerekin bateragarria den pantaila da, merkatuan modelo sorta handia existitzen delarik. Modelo hauetako bakoitzak, eskaini ditzakeen funtzionalitate gehigarrietaz gain, tamaina desberdin bat aurkezten du. Hau da, lerro eta zutabe kopurua aldatuz doa erabiltzailearen beharretara egoki daitezen. • AptoFun 1602. 16 karakterrentzako 2 lerro dituen LCD pantaila da. Kontraste tasa handia lortzen dauka, letrak beltzez atzealde berdearen gainean irudikatzen dira eta. • AZ Delivery 1602. 2x16 karakterrentzako dimentsioa daukan LCD pantaila da, I2C interfazerako modulua txertatuta ere duelarik. Azken honi esker, lau pin baino besterik ez behar dira mikrokontroladorearekin konektatzeko; hots, SDA, SCL, GND eta VCC. Letrak zuriz irudikatzen dira atzealde urdinaren gainean, eta honen argitasuna pantailaren I2C moduluan bertan datorren potentziometro baten bidez erregula daiteke. • AZ Delivery 2004. Aurrekoaren ezaugarri berberak ditu, baina honek 20 karakterrentzako 4 lerrotako espazioa dauka 16 karakterrentzako 2 lerro izan ordez. Erabiltzaileak era grafiko batean tenperaturaren zein honen kontrolerako beharrezkoak diren beste datu batzuen berri izan dezan proiektu honetan inplementatuko den LCD pantailarako aukera desberdinak bateragarritasunaren, prezioaren eta display-aren dimentsioaren arabera ebaluatu dira. Azken hau beste biak baino garrantzitsuagoa da datu ugari pantailaratu behar direlako, eta horrenbestez, parametro mugatzaileagoa delako. Bateragarritasunean, bestalde, mikrokontroladorearekin komunikazioa ezartzeko erabilitako kable zein ataka kopurua kontuan hartu egin da. Izan ere, muntaiaren konplexutasun mailaz gain lanaren hedagarritasuna baldintzatzen du honek, pantailarekin konektatzeko zenbat eta sarrera/irteera ataka gehiago erabili orduan eta pin gutxiago soberan geratuko dira eta. 4. taulan aipatutako irizpideentzat hautagai ezberdinen kalifikazioak aurkezten dira: Taula 4 4. aztergaiaren kalifikazioak Gainera, energia kontsumoa baxua eta zehaztasun handia eskaintzen ditu, eta plaka elektronikoa denbora kontatzearen erantzukizunaz askatu egiten du. • DS3231. I2C interfazea darabilen denbora neurketarako (ordua zein data) modulua da. 24 zein 12 orduko formatuetan lan egin dezake, azken honetarako AM/PM adierazpena dakarrelarik; eta bi alarma programagarri desberdin gehitzeko aukera ere badauka. Informazio guzti hau 24C32 EEPROM txip baten barnean gorde egiten da eta, elikadura iturri nagusia etetzekotan gal ez dadin, moduluak 3V-tako litiozko bateria bat konektatzeko hartunea txertaturik dauka. Gainera, tenperaturarekiko isolatutako 32kHz-tako kristalezko osziladore bat (TCXO) erabiltzen du. Osziladore hau, alegia, kanpo tenperatura aldaketekiko nahiko babestuta dago, urtero ±2 minutuko zehaztasun batean barruan funtzionatzea lortuz [21]. • DS3234. Oro har, DS3231 moduluarekin alderatuta ezaugarri oso antzekoak dituen RTC modulua da. Egunero bi alarma programagarri konfiguratzeko aukera ematen du eta doitasun handia lor dezake, TCXO osziladorea ere du eta. Dena dela, modulu honek I2C-aren ordez SPI busa darabil mikrokontroladorearekin komunikatzeko eta 256 bytetako SRAM memoria batez hornituta dago. Segundo, minutu, egun, hilabete eta urteen informazioa LCD pantailan ikuskatzea ahalbidetzen duen RTC modulu mota aukeratzeko prezioa, doitasuna eta bateragarritasuna hartu dira kontuan. 5. taulan aipatutako irizpideentzat hautagai ezberdinen kalifikazioak aurkezten dira: Taula 5 5. aztergaiaren kalifikazioak GrAL. Memoria BIE 2020ko Otsaila 43 gauzatzeko. Dena dela, bere memoria ahalmenari esker alarma programagarriak gehitzeko bezalako beste helburu batzuetarako DS3234 modulua interesgarriagoa izango litzateke. 5V-tako PWM haizagailua da, gehienez 2000rpm-tara bira egin dezakeena. Polaritate aldaketen aurkako babesa duten 4 pin ditu irteera moduan; abiadura sentsorearena (rpm-tan monitorizatzeko), PWM seinalearen kontrolerakoa, eta 5 V-tako elikadura iturrira zein lurrera konektatzekoak, alegia. Irudia 28. Noctua markako PWM haizagailua XBee Explorer USB plaka ordenagailuaren eta XBee moduluaren arteko zubi bezala lan egiten du USB ataka batera konektatuz gero. Izan ere, inprimatutako plaka txiki honek XBee moduluarentzako konexio-pinak ditu, hauek programatzeko eta bertatik datuak hartzeko balio duen kontroladore batez gain. XBee moduluak Arduino mikrokontroladorerako duen konexioa errazten duen hedatze plaka da. Plaka honek duen 3.3V-tako (eta 500 mA-tako gehienezko korronteko) tentsio erreguladoreari esker XBee modulua elikatu daiteke Arduinoak dituen 5V-en bidez. Gainera, elikaduraren presentzia zein DIN, DOUT, RSSI ETA DIO5 pinen egoera adierazten duten LED-ak ditu. Era berean, Shield-a gainean kokatzerakoan Arduino plakaren erreseteatze botoia ezkutatuta geratzen denez, honek beste botoi bat dauka Arduinon dagoena ordezkatzeko. Behin aukera guztiak aztertu eta hoberenenak hautatu ondoren, proiektu honen garapenerako diseinua erabaki da 3. atalean zehaztutako helburuak bete daitezen. Diseinu hau bi zati desberdinetan banatzen da. Beraz, amaierako muntaiako nodo bakoitza XBee Series 1 baten bidez komunikatzen da beste nodoarekin puntuz puntuko sare baten barnean. Urrutiko nodoko moduluak bukaerako dispositibo edo end device bezala lan egiten du; nodo zentralekoak, berriz, koordinatzaile modura. Urrutiko nodoa metakrilatozko kutxa batean sartu egin da etxebizitza bateko gelaren batean kokatuta egongo balitz bezala. Sistemaren atal honen betebeharrak bi dira, batetik egindako tenperatura neurketak nodo zentralera bidaltzea eta betetik tenperatura neurketa horiek nodo zentraletik jasotako kontsigna gainditzekotan haizagailua aktibatzea. Honen eragina erregulatzeaz arduratuko den PI algoritmoa mikrokontroladorean txertatuta dago, alegia. Nodo zentrala, aldiz, jasotako tenperatura datuak LCD pantailan erakusteaz arduratzen dena da, horretaz gain erabiltzaileak ezarritako tenperatura kontsigna, haizagailua ON/OFF egoeran ote dagoen eta ordua zein data ere erakutsiz. Izan ere, bertatik erabiltzaileak beste nodoa kontrola dezake bertan dauden bi botoiren bidez, horrela gelan izango den gehienezko tenperatura kontsigna ezarri ahal izango du eta honi buruzko informazioa uneoro ikusi ahal izango du pantailaren bidez. • LED diodoa. Kolorezko LED diodo honek haizagailuaren, eta horrenbestez, kontrol sistemaren, egoera adierazten du. Hau da, gelako tenperatura jasotako kontsigna tenperatura baino handiagoa bada gorriz piztu egiten da, haizagailua martxan dagoela adieraziz. Sentsoreak lortutako tenperatura kontsignako balioa baino txikiagoa den kasuan, berriz, kolore urdinez piztu egiten da. Honek haizagailua geldirik aurkitzen dela esan nahi du. Irudia 32. Arduinoaren eta XBee moduluaren arteko muntaketa Shield-aren bidez Arduino Uno plakak eta XBee moduluak osatutako multzoa, horrenbestez, LM35DZ sentsoretik jasotako tenperatura datuak ZigBee protokoloaren bidez nodo zentralera igortzeaz arduratuko da. Aldi berean, nodo zentraletik jasotako kontsigna Irudia 33. Urrutiko nodoa • LCD pantaila. Proiektuko helburuetako bat edozein ekipo informatikorekiko askatasun osoz lan egin dezakeen sistema bat lortzea denez, erabiltzaileak eskuragarri duen interfazea pantailan aurkezten da, non hurrengo informazioa ageri den: o Tenperatura. Urrutiko nodotik jasotako balioari dagokiona. °C-tan adierazten da. o Haizagailua. Uneoro haizegailuaren egoeraren berri ematen duena. Tenperatura kontsignaren gainetik dagoenean ON bezala adierazten da bere egoera, eta OFF bezala, berriz, urrutiko nodoan erregistratuko balioa egokia denean. Mikrokontroladore honek, ordea, urrutiko nodotik uneoro tenperatura datuak jaso eta bertara kontsigna tenperatura bidali egiten du. Tenperatura hau aurretik finkatutakoa (21°C) edo pultsadoreak erabilita erabiltzaileak zehaztutakoa izan daiteke. Era berean, informazio hau gehi haizagailuaren egoera eta RTC modulutik jasotako ordu zein data datuak LCD pantailara igortzeaz arduratzen da. Irudia 36. Nodo zentrala XBee moduluek ZigBee protokoloaren arabera informazioa bidal dezaten beharrezkoa da aurrez aurretik XCTU softwarearen bidez konfigurazioa ezartzea. Izan ere, XCTU programak moduluekin lan egitea ahalbidetzen duen interfaze grafikoa eskaintzen du. Interfaze honi esker modulu bakoitzaren konfigurazioa zein den aztertu daiteke eta, beharrezkoa izatekotan, aldaketak egin. Horrenbestez, XCTU firmwarea ezartzeko, eguneratzeko eta probak egiteko balio du. Proiektu honetan lortu nahi den komunikazioa lortzeko hurrengo parametroak finkatu behar izan dira: GrAL. Memoria BIE 2020ko Otsaila 55 • ID, PAN ID: Sare identifikatzailea. Sarera konektatutako modulu orok ID identifikatzaile bera eduki behar dute, sistema hamaseitarrean 0 eta FFFF arteko balioa izan daitekeelarik. • CE, Coordinator Enable: Gailua koordinatzaile edo bukaerako dispositibo bezala konfiguratzeko parametroa (1: koordinatzailea, 0: bukaerako dispositiboa). • MY, 16-bit Source Address: Sareko modulu bakoitzak zehaztuta izan behar duen 16 biteko helbidea (PAN ID-a bezala 0 eta 0xFFFF artekoa izan daiteke). Beraz, puntuz puntuko komunikazioa lor dadin hurrengo balioak esleitu zaizkie azaldutako parametroei: GrAL. Memoria 56 2020ko Otsaila BIE 6. taulan ikus daitekeenez, XBee modulu biak sare identifikatzaile eta MY helbide berberekin konfiguratu dira. Era berean, modulu bakoitzaren DH eta DL helbideak beste moduluaren SH eta SL zenbakien arabera ezarri dira, hurrenez hurren. Zenbaki hauek, alegia, moduluek identifikazio modura berez duten zenbaki bat dira, DH eta DL helbideen modura bi zatiz osatuta egonik. Beste aukera posible bat DH helbidea bietan 0 balioarekin uztea eta MY helbide desberdinak esleitzea zen, bakoitzaren DL helbidea beste moduluaren MY helbidearen arabera konfiguratuz. Azkenik, A XBee moduluak bukaerako dispositibo modura eta B moduluak koordinatzaile modura lan egitea erabaki da CE parametroaren bidez. Behin aldaketa hauek eginda, Write botoia sakatu behar izan da konfigurazio berria gorde dadin. Irudia 38. A eta B XBee moduluen serie zenbakiak, hurrenez hurren (SH gorriz eta SL urdinez adierazita) Kontrol honetarako, bestalde, beharrezkoa da ekintza proportzional, deribatibo eta integralaren balioak zehaztea, baita setpoint-arena ere, erabiltzaileak kontrol pultsadoreen bidez finkatutako kontsigna tenperatura dena. Setpoint balioa gainditzerakoan, alegia, PID kontrolerako kalkuluak egitera ekiten dio inplementatutako liburutegiak. Dena den, Arduinoko liburutegiaren bidez sistema kontrolatzeko PID begizta konfiguratu daitekeen arren, lan honetan PI kontrola soilik erabiltzea erabaki da, ekintza deribatiboa deuseztatuz. Gaiaren egoeraren azterketan azaldu den bezala, ekintza deribatiboa zaratarekiko oso sentikorra da, sistema honen kontrolaren fidagarritasuna txikituz. Izan ere, zarata egotekotan sistemak egoera egonkorrean duen portaera ezegonkorrago bilakatzea eragin ohi du. Beraz, PID kontrol begizta batean ekintzen doitzea PI batean baino askoz zehatzagoa izan behar da. Era berean, sistemaren berezko ezaugarriek prezisio maila oso altua eskatzen ez dutenez, Ziegler-Nichols-en metodoa aplikatu ordez kontrolerako doiketa metodo heuristiko edo eskuzkoaren bidez egitea erabaki da. Horrenbestez, PI kontrol algoritmoa ezarri da, PID-arekin alderatuta aproposagoa baita zehaztasun gutxiago eskaintzen duen doiketa metodo baterako, nahiz eta azken honek perturbazioekiko erantzun azkarragoa eskaini. Eskuzko doiketa metodorako lehendabizi I eta D balioak zerora jarri egin dira. Ondoren, P balioa handitu egin da begiztaren irteerak oszilazioak jasan arte. Hurrengo urratsa P ekintzaren balioa lehen ezarritakoaren erdira murriztea izan da. Azkenik, I handitu da kontrola zehaztutako denboran egonkortu dadin. Hau kontu handiz egin da, I ekintzaren gehiegizko balio batek ezegonkortasuna sorrarazi dezake eta. Hortaz, asko ez igotzen saiatu egin da. Lortutako balioak hurrengoak izan dira: Era berean, WindowSize aldagaia; hots, kontrolaren erantzunerako gehienezko denbora, segundo batekoa izan dadin finkatu da. Izan ere, tenperatura laginketa periodoaren berdina da. Atal honetan, taula desberdinen bidez proiektuaren garapenerako beharrezkoak izan diren osagaien arteko konexioak errenkadaka azaldu egiten dira, zutabe bakoitzak osagai bati dagokiolarik. • RGB LED-aren eta Arduino Uno plakaren arteko konexioak *220 Ω-tako erresistentzia bat tartekatuta dagoelarik. • PWM haizagailuaren eta Arduino Uno plakaren arteko konexioak Taula 9 PWM haizagailuaren eta Arduino Uno plakaren arteko konexioak • RTC moduluaren eta Arduino Uno plakaren arteko konexioak *220 Ω-tako erresistentzia bat tartekatuta dagoelarik. Atal honetan egindako garapen finaleko bi zirkuituen eskemak ageri da. Ematen diren irudietan aurreko azpiatalean azaldutako osagaien arteko konexioak agertzen direlarik. Eskema hauen diseinua Fritzing plataformaren bidez burutu da. Irudia 40. Urrutiko nodoaren zirkuituaren eskema Irudia 41. Nodo zentralaren zirkuituaren eskema ZigBee bidezko tenperatura kontrol sistema domotikoa Atal honetan proiektuaren hasierako planteamendutik honen dokumentazioaren idazketara arte emandako urrats guztien azalpena ematen da. Hau da, proiektuaren gauzatzea lortzeko izandako zeregin ororen deskribapen laburra, iraupena eta erabilitako baliabideak zehaztu egiten dira. Proiektu honen plana 5 fase edo lan paketetan banandu egin da, hauetako bakoitza aldi berean zeregin batean edo gehiagotan zatituta dagoelarik. 8.1. 1. fasea: Proiektuaren identifikazioa Fase honen barruan GrAL honen ideia nagusia zein bete nahi diren helburuak zehaztu egin dira. Proiektu hau aurrera eramateko emandako lehengo urratsa lanaren ideia aukeratzea eta garatzea izan da. Honetarako, ideia propioak zein beste ikasle batzuek aurreko urteetan izandakoak alderatu dira, bideragarriak izan liratekeen ideien zerrenda bat zuzendariari aurkeztuz. Ideien zerrenda honetan domotikaren inguruko proposamenak asko izan dira, PLC baten bidezko etxebizitza oso baten sistema domotikoaren garapena bezalakoak. 66 2020ko Otsaila BIE Dena den, ZigBee bidezko tenperatura kontrol sistema domotikoa gailendu da aukera guztiak sakon aztertu eta gero. Izan ere, ideia honen garapenerako bideragarritasuna handia da. Ideia nagusia definitu eta gero honen irismena zehaztu nahi izan da. Lehenik eta behin, helburu nagusia definitu da. Logikoa denez, tenperatura kontrol sistema era eraginkorrean lan egitea izatea erabaki da. Ondoren, proiektua helburu honen lorpenera bideratuko duten bigarren mailako helburuak definitu egin dira; Memoriaren 3. atalean aipatutakoak, alegia. Proiektuaren oinarriak eta baldintzak kontuan hartuz, jarraitu beharreko prozesuen planifikazio bat burutu da. Zeregin honetan ideia nagusiaren inguruan sakondu nahi izan da, proiektuko hastapenak aztertzeko asmoarekin. Hau da, erabili behar diren teknologia eta prozesuei buruzko informazioa bilatu da, proiektuaren garapenerako ezagutza eskuratuz honen oinarrien argipena abiapuntutzat izanik. Behin hastapenak argi izanda, proiektuaren ideia nagusia garatzeko jarraitu beharreko prozedurak erabaki dira, hauen arteko ordena eta iraupena ere planifikatuz. 68 2020ko Otsaila BIE Taula 16 Proiektuaren planifikazioa Proiektuan aplikatu beharreko teknologiek eskainitako aukera ezberdinak aztertu dira, egokienak erosiz. Gainera, sistemaren itxura aurreikusi da diagrama eta eskemen bidez. Inplementatu nahi diren teknologien merkatuak aztertu dira urrats honetan, existitzen diren aukera ezberdinak ezagutuz eta proiektuko helburuak bete daitezen egokienak aukeratuz. Sistemaren egitura diseinatzeko lehenengo eta behin beharrezkoa izan da maketako atalen osaera kontzeptualki garatzea diagrama modular baten bidez, betiere euren arteko bateragarritasuna kontuan hartuz. Hau egin ondoren, osagaien arteko konexioak zehaztu dira eskema elektrikoen bidez irudikatuz. Elementuen ezarpen fisikoa eta hauen konfigurazioa zein programazioa gauzatu dira fase honetan definitutako norainokoak bete daitezen. XBee irrati moduluak konfiguratu dira euren artean informazioa bidal dezaten. Honetarako moduluen arteko komunikazio mota erabaki da eta beharrezko parametroak zehaztu dira, bakoitzari funtzio edo "rol" bat esleituz. Zeregin honetan mikrokontrolagailuak A/B moduko USB kablearen bidez konektatu dira ordenagailura eta Arduinoko IDE-aren bitartez programazioa garatu da. Honetarako, beharrezko liburutegiak jaitsi eta mikrokontrolagailuek euren sarrera zein irteerak kontrolatzeko kodea idatzi da. Azkenengo fase honetan aurreko faseetan emandako urrats guztiak biltzen dituen idazkia burutu da. Gainera, honen gainbegiratzeari denbora eskaini zaio akatsen zuzenketa zein formatuaren egokitasuna lortzeko. Zeregin honetan proiektuko azalpena eta deskribapena egin da, baita erabilitako metodologia zein baliabide ekonomikoen azterketa ere. Gainera, lanaren helburuak bete eta gero ondorioztatukoak eta behar izandako erreferentzia bibliografikoak aipatu dira. Idazkia hainbat taula eta irudiz osatu da azaldutakoaren ulergarritasuna errazteko asmoarekin, halaber. Taula 22 Dokumentazioaren idazketa Dokumentazioaren egokitasuna bermatzeko errepaso orokor bat egin da, idazkiak arautegiko eskakizun guztiak betetzen dituela ziurtatuz. Zeregin honekin proiektuari itxiera eman zaio. Hurrengo irudian (42. irudia) atxikitutako diagramaren ulerpen egokirako bi puntu garrantzitsu argitu beharra dago. Alde batetik, zeregin bakoitzaren iraupena egunetan adierazita egon arren, egun horietako bakoitzean 2,5 ordu erabili dira proiektua egiteko. Bestetik, asteko egun guztietan zehar lan egin da, igande eta jaiegunetan ez ezik. Honela, proiektuaren iraupen totala 137 egunekoa izan da, 2019ko abuztuaren 26an hasi eta 2020ko otsailaren 3an bukatuz. ZigBee bidezko tenperatura kontrol sistema domotikoa Atal honetan proiektuaren garapenean zehar eman diren kostuak adierazten dira (BEZa kontuan izanda). Bertan erabilitako osagaiak, emandako lan orduak eta behar izandako baliabideen zati proportzionalaren kostuak (hau da, erabilitako baliabideen amortizazioak) kontuan hartu dira, baita prozesuan gertatutako ezustekoei dagokien ehunekoa ere. Hemen proiektuan diseinatutako prototipoaren eraiketarako beharrezko elementuen kostuari dagokion aurrekontuaren atala zehazten da. Aurrekontuaren atal honetan proiektuaren garapenean parte hartu duten pertsonek emandako lan orduak eta hauen kostua aintzat hartzen dira. Lan orduen kostua langilearen erantzukizun mailaren zein bere esperientziaren araberakoa da. Proiektua burutzeko beharrezkoak izan diren programa eta gailuei euren erabileragatik dagokien kostu proportzionala kalkulatu egin da aurrekontu honetan. Honetarako, hurrengo formula erabili da: Azkenik, aurreko ataletan azaldutako aurrekontuen totala kalkulatu egin da, azpitotalaren gainetiko %5 bateko ezusteko gehigarriak kontuan izanda. ZigBee bidezko tenperatura kontrol sistema domotikoa Tenperaturaren kontrolerako sistema honen garapenaren bitartez domotika komertzialaren merkatuan benetako aplikazio bat izan dezakeen produktu bat ekoiztea lortu da. 3. atalean zehaztutako helburu guztiak erdietsi dira, hasiera batean proiektuaren gauzatzeari ekin aurretik planteatutako ideiari forma emanez. Izan ere, ZigBee protokoloaren bidez haririk gabeko komunikazioaren bidez tenperatura kontrolatzeko eta lortutako informazioa uneoro LCD pantaila batean bistaratzeko gai den kostu txikiko sistema autonomo bat diseinatu eta garatu da. Etorkizunari begira, alegia, sistema neurketa parametro gehiago gehituz hedatu liteke. Erabilitako LM35DZ sentsorea hezetasuna ere neurtzeko gai den beste sentsore batengatik ordezkatu litzateke. Gainera, argitasuna edo zarata bezalako parametroak neurtzeko sentsoreak ere erabili ahal izango lirateke, erabiltzaileak gelari buruzko informazio gehiago eskuragarri edukiz. Beste luzapen posible bat erabilitako PI algoritmoari ekintza deribatiboa gehitzea izan litzateke, PID kontrol begizta lortuz eta erantzun denbora azkarragoak lortuz. Honek zehaztasun handiagoa eskatuko luke, metodo heuristikoaren ordez Ziegler Nichols-en metodoa aplikatu behar izanez ekintzen balioak kalkulatzeko. Ikuspuntu pertsonalago bati dagokion hausnarketa eginez, GrAL hau erronka handia izan dela aipatu beharra dago. PI kontrol begiztaren inplementazioa, esaterako, ez da batere erraza izan liburutegi konkretu bat eduki arren, emaitza egokiak lortu arte proba asko egin behar izan baitira metodo heuristikoa erabilita. Dena den, graduko ikasketetan zehar barneratutako ezagutza teoriko ugari era praktikoago eta bisualago batean jorratzeko aukera ezin hobea izan da proiektu hau. Era berean, alor desberdinetako ezagutza berriak eskuratu dira honi esker, batez ere Arduino plataformari eta ZigBee protokoloari dagokienez. Ikerketan emandako denbora garapenean emandakoa baino askoz handiagoa izan arren, plataforma zein protokolo hauetaz baliatuta etorkizunean proiektu berriak garatzeko oinarria lortu egin da. ZigBee bidezko tenperatura kontrol sistema domotikoa Proiektu honen garapenerako beharrezkoak izan diren informazio iturriak eta erreferentziak hurrengoak dira: ZigBee bidezko tenperatura kontrol sistema domotikoa Atal honetan tenperaturaren kontrol sistemarako garatutako programazioa azaltzen da. Hau da, Arduino IDE bidez burutu eta Arduino Uno plaketan txertatutako kodea aurkeztu egiten da hemen, idatzitakoaren komentario argigarriak barne.
science
addi-0def4c333011
addi
cc-by-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/45422
Ipar Euskal Herriko bertso-eskoletako gazteen hizkuntza ibilbideak. Gazte identitateak, hizkuntza mudantzak eta ligitimazio prozesuak.
Artetxe Sarasola, Miren
2020-01-28
Ipar Euskal Herriko bertso-eskoletako gazteen hizkuntza ibilbideak Gazte identitateak, hizkuntza mudantzak eta legitimazio prozesuak Egilea: Miren Artetxe Sarasola Zuzendariak: Jone Miren Hernández García eta Josu Amezaga Albizu Doktore Tesia 2019 (cc)2020 MIREN ARTETXE SARASOLA (cc by-sa 4.0) Ikerketa hau Mintzola Fundazioaren eta Mikel Laboa Katedraren doktoregoaurreko beka bidezko finantzazio bidez egin da (2014/01/10-2015/10/12 eta 2016/07/06-2017/01/31 tarteetan). Bakartia da tesia idaztearen prozesua. Norberak du buruan egin nahi lukeena eta norberari dagokio egin ezin duen eta egin dezakeen hori neurtzea. Amaigabeak dira ordenagailu aurreko orduak astez eta asteburuz, goizez, arratsaldez eta gauez. Bereziki idazketa prozesuan. Ezin jakin noiz harrapatuko gaituen inspirazioak, baina, harrapa gaitzala lanean. Pianoa jotzera noa. Berriro. Norberarena da lanean aurrerapenak egin izanaren poza, eta arrastaka ibiltzearen frustrazioa. Eta lanean ez aritzearen kontzientzia karga. Deskonektatzeko beldurra, ideiak belarrizuloetatik ihesi joango zaizkigun beldurrez. Papera eta arkatza ondoan ditugula lo egiteko beharra. Bada ezpada. Ez da erraza norberak ikerketa bizi duen intentsitatea beste inori sentiaraztea. Zer moduz tesia, kontatu. Eta aurrez jakite hori, ezinezkoa dela. Buruan dugun hori geure-geurea dela, eta funtsean, idatziz ahal bezain ongi ematea dela egin dezakegun bakarra. Berriz pianora. Takalatakala. Ezin izango nukeen prozesu hau bakarrik egin, alta. Ingurukoen babesik gabe. Animorik gabe. Plazer-unerik gabe. Luxua izan da bide honetan zuen lagun, alaba, arreba eta pisu-kide izateak eman didan indarra, nire ilusio propioa elikatzeko. Egin daitekeela dezakedala sinesteko. Eskerrak eman nahi dizkiet, pisu-kideei. Gure sukaldean batunda emandako momentuengatik. Ez gaitxezen modernueijak ixan, kontran jatorku ta. Baina, aldi berean, gora inprobisaziñua eta holguria. Bizi filosofia kontraesankorretatik ateratzen dira babarrunik gozoenak. Egiako refuei, igandetako zein asteartetako zuritoak eta mundu ikuskerak konpartitzeagatik. Porrontxotako xolomo artean ere ikasten da ikerketaz. Pellori, autoko leihotik jasotako haizea whatsapp bidez bidaltzeagatik. Eskerrik asko etxekoei. Bihotzez. Zareten bezalakoak izateagatik eta naizen bezalaxe maitatzeagatik. Baldintzarik gabe. Beti eta ondo. Eta gero eta hobeto. Hemendik aurrerakoak ahoz esango dizkizuet, igandez eta marianitoa eskuan. Baina, Marijo, Meltxor eta Gorka: ederra zarete ekipoa bizitzarako. Eskerrik asko odolezko bezain hautuzko familia zabalagoari ere. Ana, Lurdes, Antonio eta Julen. Ni ohartu gabe ere zaintzen nauzuelako. Erotuta zaudetelako. Denok. Maitagarriki. 8 Amona Pilarri. Nire askatasuna bere beharren gainetik jarri ordez, nire askatasuna bere nahi gisa bizitzeagatik. Zenbat daukadan ikasteko, corazón de melón. Aitzoli, bide honetan abiatzeko bultzadagatik, Txingudiko ibilaldiengatik eta baldintza gabeko babesagatik. (Bide batez, "mujeres o palomas?" galdera erantzun zioat nire buruari.) Bertso-munduko lagunei, oholtza gaina zein azpia bizigarri ezezik gozagarri egiteagatik. Bertso-udalekuetako begirale-kideei, zein gazteei. Pertsona(ia) zoragarriak zarete [irakurri hau zikalkian, mesedez]. Enekori. Atharratzeko ibai-ertzean bigarren kapituluko korapilo bat askatzen laguntzeagatik, beste hainbat tripetako korapilo bezalaxe. Maitasun eder horrengatik eta honengatik. Joum. Aupa Leon! Jone eta Josuri, Josuri eta Joneri, eskerrik asko, bide hau posible egiteagatik ezezik, bidea zuzenago egiteagatik bidean galtzea galarazi gabe. Mila esker Mintzola Fundazioko langileei, ikerketa honetarako bultzada izan zen beka sortzen egindako ahaleginagatik. NOR ikerketa taldeari, ikerketaren munduan lur hartzeko bezainbat hegaldatzeko aukera emateagatik. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko, Xenpelar Dokumentazio Zentroko eta Bertsularien Lagunak elkarteko langileei, emandako laguntzagatik -izan informazioa, babesa, animoak, edo bileretara ez joateko baimena-. Odei, Aimar, eta Bernat Etxepareko bertso-eskolako gazteei, zuen mundutxoan leku bat egiteagatik. Eta, batez ere, mila esker tesi honetarako elkarrizketatu ahal izan ditudan guztiei, emandako konfiantzagatik. Norbere bizipenak halako eskuzabaltasunez konpartitzea ez dago ordaintzerik. Zorretan nago zuekin. Mila esker bide bakarti hau bide eder bihurtzen lagundu didazuen guztioi. Buruz eta bihotzez. 15 Nire burua gogoratzen dut Hendaian, Txingudiko badiatik hondartzara bidean, hizketan, besoak dantzan, aurpegia dena keinu. "Hor bada zerbait!" esaten nion aldamenean nire pausoen erritmoari segika zetorrenari, nire enfasiaren arabera, orain bizkorrago, orain motelago, orain trostan, berriz ere, orain gelditu. "Hor bada zerbait". Bartzelonan hiru urtez bizitzetik itzuli eta beste hiru urte pasatu nituen Hego Euskal Herrian, Hendaiara itzuli aurretik. Euskal filologia ikasi ondoren, Bartzelonako Unibertsitatean zientzia kognitiboa eta hizkuntzari buruzko master bat egin nuen. Tarte horretan Bartzelonako Euskal Etxean euskara irakasle aritu nintzen, eta bertso-eskola ere sortu genuen bertan. Gazte eta lorios nintzen orduan, eta master bukaerako lana bertsolaritzari buruz egiteko asmoa banuen ere hasiera batean, ez nuen modu errazik aurkitu, ez nion denbora aski eskaini, edo ikusten nituen bideek ez ninduten asebetetzen, eta fonologia gustatu zitzaidanez, bide hori hartu nuen. Eta master amaierako lanaren harira, Euskal Herrira itzultzeko halamoduzko gogoa aitzakiatzat harturik, eta, dena esan behar bada, maiteminduta, doktoretza kontratu batekin itzuli nintzen Euskal Herrira. Azkar ohartu nintzen, ordea, hizkuntzalaritza zirraragarria zela, bai, baina, nik ez nituela lau urte pasa nahi hizkuntza eguneroko bizitzatik aparteko zerbait bezala aztertzen. Burmuinean ezezik, jendearen ahotan interesatzen zitzaidan hizkuntza, fonetikaz eta fonologiaz haratago - adieraz dezadan hemen fonetista, fonologo, hizkuntzalari kognitibo generatibista eta konstruiktibista guztiekiko nire errespetua. Eta bertan behera gelditu zen nire tesi proiektua. Alde batera utzi nuen ikerketa, eta lan ezberdinetan aritu nintzen. Ahotsak.eus-en jende helduari elkarrizketak egiten aritu nintzen, ahozko ondarearen bilketa lanetan, garai bateko kontuak adituz. Garabiden, ondoren, Abya Yalako hizkuntza gutxituetako elkarteekin proiektuak kudeatzen aritu nintzen, eta aukera izan nuen batez ere Ekuadorreko kitxua, Guatemalako kaktxikel zein Kolonbiako Nasa kideen errealitatera hurbilpen txiki bat egiteko. Lehen lan hartan denboran bidaiatu nuen, eta espazioan, bigarrenean. Eta geldialdi bat egiteko beharra sentitu nuen. Diru pixka bat aurreztuta neukanez, lana utzi eta Hiznet Hizkuntza Plangintza Graduondokoan eman nuen izena, hizkuntzaren soziologiara eta antropologiara hurbiltzeko asmoz. Orduan ez nekien bide horrek bertsolaritzari buruzkoa ikerketa batera eramango ninduela. Bertso-munduarekin kontaktua galduxea nuen, Bartzelonatik itzuli nintzenean, baina, ez bertso-munduko lagunekin kontaktua. Eta haien bidez, bertso-udalekuetan begirale izatera animatu nintzen, Bartzelonara joan aurretik egiten nuen bezala. Orduan, ordea, haurren txandetan ibiltzen nintzen. Baina, bueltan, 15-18 urte bitarteko gazte talde batekin pasako nituen lau udaz 10-15 egun -Bidarrai 2013, Baigorri 2014, Maule 2015, Bidarrai 2016-. Udaleku haietan ezagutu nituen, beraz, EHko bertsoeskoletan zebiltzan gazteetako batzuk, tartean, Ipar Euskal Herrikoak ere bai. Gogoan dut haien indarrak inpresio handia eragiten zidala, urtez urte. Bizitza zetorren bezala hartu ordez, bizitzari nola heldu haiek erabakitzeko gogo hark. "Heldu honi, Miren" pentsatzen nuen nik. Haien begiradak balio zidan niretzat arrunt bilakatu zena zalantzan jartzeko, berriz. Hamazazpihemezortzi urte zitueneko nire burua oroitarazten zidaten gauza askotan. Eta aldi berean, gogoratzen naiz harritu nindutela haien arteko dinamikek. Elkarri heltzeko moduak, burua bata bestearen sabel gainean lo kuluxka egiteko erraztasun hark, esaterako. Niri haiei baino gehiago kostatzen zitzaidan. Eta kostatzen zait, oraindik. 16 Hendaiara bizitzera itzuli nintzen udan bertan erabaki nuen zetorren ikasturtean bertso-eskoletan irakasle aritzea. Alde batetik, zorretan sentitzen nintzelako Ipar Euskal Herriko bertso-mugimenduarekin. Bestetik, lana utzi nuelako, eta xoxak ez zitzaizkidalako gaizki etorriko. 8, 9, 10 urteko haurrekin egin nuen topo, Hendaiako eta Urruñako ikastoletan. Bertsoeskolan lehen urtea zutenak ziren haur guztiak. Eta horietako bakoitza mundu bat zen bere baitan, eta bere mundu osoa zekarren bertso-eskolara. Motibazioa ere bakoitzak berea zekarren. Bati kantua gustatzen zitzaion. Bestea lagun minari jarraika iritsi zen bertso-eskolara. Bazen bertsozale amorraturik ere, tartean. Eta bazen gurasoek eskolara bila etortzerik ez, eta bizilaguna bertso-eskolara joaten zenez, bera ere bertso-eskolara joaten zenik, ondoren auzoaren gurasoekin etxeratzeko. Batzuei errimekin jolastea gustatzen zitzaien. Besteei bertso zaharrak kantatzea. Batzuk irrikitan egoten ziren bat-batean kantatzeko, eta besteek berriz ez zuen inolako antsiarik horretarako. Batzuek bertso osoa goitik behera pentsatu eta errepasatu eta berrerrepasatu behar izaten zuten kantatzen hasterako. Beste batzuei alfer-alferrik zen bertsoa bukaeratik pentsatzen hastearen onurak azaltzea, eta lehen hitza bururatzerako jarri zuten doinuan dantzan, gero nola segi ez jakinagatik. Batzuk aulkiari zenbat eta lotuago bizkarrezurra aulkiaren bizkarraldeari, ziurtasun gehiago. Besteei aulkiak ipurdia erre egiten zien. Batzuk haien etxeko kontuez hitz egiten zuten, berdin zuen zein ariketa jarri edo ze lau oin eman. Beste batzuentzat berriz bertsoa Marterako, prehistoriarako edo ipuinen mundurako sarbide zen. Ohartzen nintzen ariketa berdina proposatzen nien haur guztiei, baina, bakoitzarentzat ariketa ezberdina bilakatzen zela, ahoskatu bezain laster. Udalekuetan, bazen zerbait deigarria egiten zitzaidana. Gazte haiek -bertsoeskolan urteak zeramatzatenak, gehienak- bertsoa bakoitzak bere erara biziagatik, bazuten bertsolaritza ulertzeko modu konpartitu bat ere. Hain zuzen ere, bertsolaritza bizitzeko modu konpartitu bat eraikitzen ari ziren udalekuetan bertan. Eta udalekuak bukatutakoan antolatzen zituzten topaketetan. Eta Euskal Herriko Txapelketako final-laurdenak entzutera joateko elkartzen zirenetan. Eta gazte sariketetan kantatzen zutenetan, edo lagunak animatzera joaten zirenetan. Whats'app-ez elkarri bertsoa.eus-eko bertsoaldiak bidaltzen zizkietenetan. Bazuten denek halako zera bat, oso ongi ulertzen ez nuena, baina burua elkarren sabelean jarrita lo hartzeko gaitasunarekin zerikusia zuela susmatzen nuena. Gainera, haurren kasuan ez baitezpada, baina, gazteen kasuan, bertsoeskoletako gazte haiek euskaraz egiteko joera nabarmena zuten. Bertsoudalekuetan erabat arraroa zen erdarazko elkarrizketa osoak aditzea. Bertsoeskola bereko gazteek euskaraz baizik ez zuten egiten elkarrekin. Ez bertsoudalekuetan, eta ez handik kanpo. Eta han nengoen ni, astero-astero Txingudiko badia inguratuz hondartzara joan-itzulika, aldamenekoari esanaz hor bazegoela zerbait. Zazpi urte pasa dira ordutik. Dagoeneko ez naiz Hendaian bizi. Orain ibilaldiak Egiatik Zurriolara egiten ditut. Baina zerbaiti buruz sakon pentsatu nahi dudanetan, begiak itxi eta Txingudiko badian irudikatzen dut nire burua. Larrun ezkerrean, Aiako Harriak parean, eta Jaizkibel eskuinean. Zazpi urte pasatu dira, eta orain badakit ezin dudala zehazki esan zer dagoen hor, hor gauza asko dagoelako. Hor arakatzen hasi nintzenean aurkitzea espero nituen gauza batzuk ez ditut topatu. Eta bila joan gabe aurkitu ditut beste batzuk. Eta bidea aprobetxatu dut nire burua aurkitzeko eta galtzeko, ideiak atxiki eta aldatzeko. Eta ikasteko. Gazteez, eta nire buruaz. 17 0 ATARIKOA Azken aldian bolo-bolo dabil hizkuntza erabileraren gaia. Aspaldi hasi zen euskalgintza euskararen ezagutzatik erabilerarako tartean arreta jartzen, eta gaur egun erakunde publikoek ere badarabilte erabilerarekiko kezka haien diskurtsoetan. Azken datuek ere badirudi argiki erakusten dutela, hizkuntzaren biziberritzearen aldeko mugimenduari eskerrak, euskararen ezagutzak gora egin baldin badu ere, erabilera ez dela hein berean emendatu. Badirudi gure lurraldean gero eta gehiago direla euskaraz jakin badakitenak, baina, erabiltzen ez dutenak. Eta gazteei begiratzen diegu: eman diegu euskaraz ikasteko aukera, eman diegu euskarazko haur-literatura, eman dizkiegu euskarazko marrazki bizidunak, eta hala ere, ohartu garenerako, gazte bilakatu dira eta ez dute guk espero adina egiten euskaraz. Eta "zergatik ez dute egiten euskaraz gaur egungo gazteek?" galdetzen dugu. Badirudi, nolabait, helduok zegokigun zatia egin dugula pentsatzen dugula, eta orain haiei dagokienean, huts egin digutela sentitzen dugula. Esango nuke, ordea, gazteekiko begirada honek ez duela gazteek euskaraz egin dezaten laguntzen, alderantziz ez bada. Arduraren diskurtsoa, sozializatu, sozializatzen da. Nork salbatuko du euskara guk salbatzen ez badugu? Kontua da Joxean Artzeren "Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik" aho-korapiloa aho-korapilo dela zentzu guztietan. Eta korapilo bat askatzeko estrategiarik onena ez da mutur bati heldu eta tira egitea. Lan honetan, beraz, bi gauza eduki ditut argi. Lehena, korapiloa bera barnetik ikusi nahi nuela, matazaren konplexutasuna behatuz soilik iritsi gaitezkeelakoan korapiloa bera ulertzera. Eta bigarrena, korapiloaren barnealdera alderantzizko hari-muturretik abiatuta sartu nahi nuela: interesatzen zaidan galdera ez da gazteek zergatik ez duten euskaraz hitz egiten, baizik eta zergatik hitz egiten duten gazteek euskaraz. Eta hari mutur horri heltzeko, gazteak beraiek dira bide. Euskaraz hitz egiten duten gazteen diskurtso eta praktikak dira, beraz, ikerketa honen muina. Hizkuntzaren bidez sozializatzen garen bitartean sozializatzen gara hizkuntzan, eta hizkuntza praktiken matazaren nahaspila ahal bezain xeheki ulertzeko, 18 harremanen konplexutasuna aztertzea beste biderik ez dago. Eta gazteon hizkuntza praktikak eta praktika hauei ematen dioten zentzua ulertzeko, berebizikoa da gazteentzat esanguratsuak diren harremanetan arreta jartzea, hots, bereziki, kideen arteko aisialdiko harremanetan. Gure gizartean denbora librea garrantzi handiko denbora da gazteentzat. Izan ere, ikasketekin edo bestelako betebeharrekin okupatuta ez dagoen denbora izanik, aukera ematen die gazte-garaian oso premiazkoa den beharrizan bati erantzuteko: norberaren subjektibitatea garatzea eta modu librean adieraztea. Horrela, eskoletatik eta gainontzeko eginbeharretatik kanpo gelditzen zaien denbora librea bezala definituta aisialdia, aisialdiko denbora horretan beraien harremanak, zaletasunak eta bete nahiak lantzeko aukera dute. Seguru asko, aisialdi momentu horiek euren barneko nahi, balio eta desioak adierazteko aukera bezala ikusten dituzte; aukera gauzatua edo frustratua izango dena, inguruan topatzen edo sortzen dituzten harreman, jarduera eta eskaintzen arabera. (Berrio-Otxoa, Hernández eta Martínez, 2003:7) Euskal Herrian gazteen hizkuntzaren erabilera aztertzeko aisialdi eremuan egin diren ikerketak urriak dira eta are urriagoak gazteen ikuspegia aintzat hartzen duten eta testuinguru jakin bat sakonki aztertzen duten ikerketak. Hortik, lan honen ekarpen xumea: bertso-eskolako kideek haien aisialdian dituzten praktikak eta -besteak beste praktika horiei buruz eraikitzen dituzten- diskurtsoak aztertuz, euskaraz zergatik egiten duten modu ahal bezain konplexuan ulertzea da asmoa. Izan ere, Ipar Euskal Herrian, bertso-eskolan dabiltzan gazteek euskaraz hitz egiteko joera dute, bai bertso-eskolan, bai lagun artean, eta oro har, baita haien bizitzan aurkitzen edo bilatzen dituzten hautuzko espazioetan ere. Hortik, bertsoeskoletako gazteak abiapuntutzat hartzeko hautua: bertsolaritzaren jardueraren beraren inguruan egituratzen den eta euskaraz hitz egiten duen gazte multzo bat elkartzen duen komunitate bati so egiteak, gazte hauen subjektibitateen eraikuntza behatzeko aukera eskaintzen du, eta eraikuntza horretan hizkuntza portaerek duten zentzua ulertzeko bide eman dezake. Ikerketa eremua, eremu bat da, bere baitan, ikertu aurretik ere. Eremu horri begiratzeko moduak aurkitzea izan da lan honen erronketako bat. 19 Badu interes berezia ikerketa Ipar Euskal Herrian kokatzeak ere. Izan ere, gaur egun badirudi euskararen arnasguneak1 ez direla lehenago ziren bezain trinkoak (Martínez de Luna, Erize eta Zalbide, 2016), eta egoera horren aurrean - arnasguneak arnasgune izaten segi dezaten zenbait neurri hartzeari garrantzirik kendu gabe- arnasguneen biziberritzean ardaztutako hizkuntzaren berreskurapen prozesu bat ez litzateke -besteak beste- estrategikoa. Interesgarriagoa iruditzen zait, zentzu horretan, arnasgune ez diren eremu geografikoetan euskara erabiltzeak har ditzakeen esanahiak, funtzioak eta zentzuak arakatzea, horiek sustatzean ardaztu ahal izateko hizkuntzaren biziberritze estrategia. Paralelismoak aski argiak dira hizkuntzaren berreskurapen estrategiaren ardatza etxeko jabekuntzan jartzearekiko: orain arteko lanari baliorik kendu gabe, noski, azken urteetako bilakaerak erakutsi digu hiztun kopuruak gora egiteak ez dakarrela haurrek etxeko euskalduntzeak hein berean gora egitea. Eta hori lortu artean, estrategikoa da euskara etxean ikasi ez dutenen euskararekiko harremana(k) ulertzea. Norabide horretan, ikerketa Ipar Euskal Herriko gazteekin egiteak beste abantaila bat ere badu. Izan ere, Ipar Euskal Herrian, hizkuntzaren etxeko jabekuntzak etengabe egin du behera azken hogei urteetan (Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Euskararen Erakunde Publikoa, 2017). Gazteen artean gorantz doa hizkuntza ezagutza, baina, aldi berean euskaraz dakiten gazteen artean gehiago dira gaur egun euskara etxean ikasi ez dutenak etxean ikasi dutenak baino (Eusko Jaurlaritza et al., 2017). Hiztun berriei buruzko ikerketa ildoa zabaltzen ezezik sakontzen ere ari da azken urteotan, Europan, bereziki, baina, baita Euskal Herrian ere. Eta bertso-eskolako gazteen artean badenez etxean euskaraz ikasi ez duenik, hauen hizkuntza ibilbideak aztertuz hiztun berrien hizkuntza erabilerarako gakoetan ere sakontzeko aukera izan dut lan honetan. Nire ikerketarako hiru ardatz hartu ditut, nagusiki kontuan: lehenik eta behin, gazteen hizkuntza ibilbideak, hots, unean uneko hizkuntza hautuak, portaerak, 20 zein hauen aldaketak edo mantentzeak. Bigarrenik, gazteon bertso-munduko sozializazio ibilbideak, hots, bertsolaritzarekiko harremanaren hasieratik abiatuz bertso-jardunaren inguruan izandako bizipenak, hauen bilakaera eta gaur egun dituzten bertsolaritzaren jirako praktikak eta diskurtsoak. Eta azkenik, hiztun berriei dagokienez, begiratu nahi izan dut, hiztunon hizkuntza eta bertso ibilbideak aztertuz, bertso-eskolan eta bertso-munduan sozializatzeak bereziki eragin ote duen hiztunongan, euskara erabiltzeko garaian. Honakoa izango da, beraz, nire tesiaren egitura: lehenik eta behin, ikerketaren alde epistemologiko eta metodologikoak kokatzen dituen kapitulu bat osatu dut. Bertan, alde batetik, ikerketa honekiko ikerlari gisa non eta nola kokatzen naizen argitu nahi izan dut, alde batetik, eta bestetik, azaldu dut nire ikerketarako datuak nola bildu eta aztertu ditudan, eta datuak biltzeko eta aztertzeko aukeratutako metodoei buruz ze gogoeta ibili ditudan buruan jira-biraka. Bigarren eta hirugarren kapituluetan, hurrenez hurren Ipar Euskal Herriko egoera soziolinguistikoaren eta Ipar Euskal Herriko bertso-munduaren kokapen bat egin dut, bietan ala bietan gazteengan jarriz begirada. Batean, euskarak bizi duen egoera azaltzen saiatu naiz, nagusiki datu kuantitatiboen bidezko argazki bat eskainiz, aztergai ditudan gazteak sozializatzen diren eremua soziolinguistikoki definitzeko ahaleginean. Eta bestean, Ipar Euskal Herriko bertsolaritzaren azken hamarkadetako bilakaeraren kontaketa posibleetako bat egin dut, arreta berezia jarriz gazteek bertsolaritzaren biziberritze estrategiarako gazteak bertsolaritzan sozializatzeko garatu diren bideetan. Laugarren kapituluan, bertso-eskolako gazteen hizkuntza ibilbideak aztertu ditut, hasi etxeko lehen sozializaziotik eta gaur egungo hizkuntza praktiketaraino, arreta berezia jarriz hizkuntza ohituren aldaketetan, edo bizitza aldaketa uneetako hizkuntza ohituren mantentzean. Hala, haien ibilbideko hizkuntza ohituren inguruko diskurtsoetatik abiatuz, euskara erabiltzeari uzteko testuinguru eta aldagaietan ezezik euskara erabiltzeari ez uzteko edo euskara erabiltzen hasteko testuinguru eta aldagaietan sakondu nahi izan dut atal honetan. Bereziki garatu dut hizkuntza ibilbideetan gazte identitatearen eraikuntzan euskara erabiltzeari 21 uzteak, euskara mantentzeak edo euskara erabiltzeari berrekiteak izan dezakeen zentzua. Bosgarren kapituluan, bertso-eskola jarduera komunitate gisa aztertuz, gazteok bertso-munduan sozializatzean haien gazte identitatearen garapenerako dituzten hainbat helduleku mahai gaineratu ditut. Bertsolaritzaren inguruko harremanen bidez, bertso-eskolako kide gisa taldearekiko identifikazio bat garatzen dute gazteek, talde identitate horren ezaugarriak gazte izateko modu batekin lotzen dituzte. Eta bertso-eskolako jarduera komunitateko harremanak euskaraz garatzen direnez, gazte izateko modu jakin hori euskararen erabilerarekin lotzen dutela argudiatuko dut. Seigarren kapituluan, aldiz, hiztun berriengan jarriko dut arreta. Hiztunek hizkuntza bat erabiltzeko, horretarako legitimitatea sentitzea edo ez sentitzea aldagai garrantzitsua izanik (Amorrortu, Ortega eta Goirigolzarri, 2017). Hiztun berrien kasuan, legitimitatea erdiesteko oztopo izan liteke euskal hiztunak kategorizatzeko erabili ohi den euskaldun berri vs. euskaldun zahar dikotomia. Izan ere, gaur egun hiztun legitimoa berezko hiztunarekin, hots, hiztun zaharrarekin lotzen duen ideologia da nagusi gure gizartean, eta gizartetik aparteko irla isolatua ez den heinean, baita bertso-munduan ere. Eta hiztunen legitimitatea espazio eta denbora jakin batean negoziatzen den heinean, bertso-munduko bi hiztun berriren aitortza eta legitimazio prozesuetan sakondu nahi izan dut, beraien hiztun eta bertso ibilbideetako bizipenak eta bertso-munduan hiztun berriekiko dauden diskurtsoak aztertuz. Hala, bertso-munduan sozializatzea hiztun berrien legitimitaterako akuilu izan daitekeen arren, bertsolariaren irudi kanonikoa hiztun berrion legitimaziorako traba izan litekeela ere azpimarratuko dut. Azkenik, zazpigarren kapituluan nire ikerketaren ondorio nagusiak azaldu ditut. Alde batetik, aitzineko kapituluetako ideia nagusiak laburbiltzeko ariketa egin dut, atal ezberdinetako ideien arteko loturak ahal bezainbat ikusaraziz. Hala, errealitatearen konplexutasuna aintzat hartu nahiaren nahiaz mataza bilakatu den ikerketaren barne-logikak bistaratzeko ahalegina egin dut. Bestetik, hariei heldu, hariei tira egin edo eta harien arteko loturak ikusteko erabilitako metodologia eta kontzeptuen baliagarritasunaz ere bi hitz egiteko tartetxo bat hartu dut. Eta 22 azkenik, aurrera begira gazteen hizkuntza erabileraren korapiloak denon artean askatzen segitzeko, ikerketa berrietarako abiapuntu izan daitezkeen zenbait hari mutur ere utziko ditut airean. 24 1.1.2 Nire mundua etnografiatzen. Bada Claude Lévi-Straussen hitzetan helburuaren helezintasunetik harago deserosotasuna sortu izan didan beste zerbait: indigena eta etnografoaren arteko dikotomia itxuraz berezkoa. Izan ere, nire kasuan, aztertzen dudan ikerketa eremua ni bizi izan naizen eremua ere bada. Seaskan egin dut nire eskola-ibilbidea unibertsitatera igaro arte, eta bederatzi urte nituenean bertso-eskolan hasi nintzenetik bertso-munduan nabil. Behatzen eta elkarrizketatzen ditudan gazteen mundua eta nirea izan zena antzekoak dira neurri batean, eta haiek bizi dituzten esperientzia zenbait nik bizitakoekin parekagarriak dira. Ez da noski gauza bera hemezortzi urte izatea 2002an edo 2019an. Tartean ia beste hemezortzi urte daude. Ez da gauza bera Hendaiatik edo Zalgizetik begiratzea munduari. Baina, matematikako irakasle berdina izan dugu lizeoan eta epaile berdinek epaitu gaituzte eskolarteko bertsolari txapelketetan, eta Ipar Euskal Herriko bertso mundua zein Seaska bera mundu txikiak izanik nire elkarrizketatuekin konpartitzen dudan mundu erreferentziala poltsa aski zabala da. Ni ere izan naiz euskalduna IEHn. Ni ere aritu izan naiz bertsotan, izan naiz bertso-eskola kide eta gozatu eta sufritu dut bertso-munduan. Ikerketa abiatu aurretik izan naiz bertsoeskolako irakasle, bertso-udalekutako begirale, Bertsozale Elkarteko kide eta bertsolari. Zentzu horretan, abantaila ugari izan ditu ikerketa eremuaren barneko aurretiazko agente gisa ikertzeak. María Teresa Arguilagak azpimarratzen duen gisara, barneko behatzaile gisa mugimendu-askatasun handiagoa izan dut; sarbidea askoz errazagoa egin zait zenbait behaketa eremutara, kanpotik etorri izan banintz baino (Anguera, 1995: 77). Iker-eremu dudan errealitate zatia interpretatzeko, zenbait keinu, hitz edo gertakariren zentzua modu sakonagoan ulertzeko aukera ematen dit ikertzen dudan mundua ezagutzeak. Elementu zehatz interpretagarriak ugariagoak izan daitezke, ondorioz, barneko ikerlari batentzat (Ibid.). Pertenecer al grupo social que se investiga […] nos evita enfrentarnos al, a veces traumático, proceso de segunda socialización, nos salva de los problemas de traducción cultural, permite el manejo desde el inicio de los códigos vigentes en el propio grupo, posibilita un trabajo de campo que puede seguirse a lo largo de muchos años […], y en general, las condiciones 25 de la investigación son más favorables que las condiciones típicas que afectan cuando estudiamos a esos "otros" más lejanos". (Díaz, 2005: 2) Ikerlari gisa ikertzen dudan eremuaren baitan egotea desabantailak ere baditu, ordea. Kanpotik begiratuta deigarri izan daitezkeen elementuak ez deigarri egitearen beldurra izan dut etengabe ikerketan zehar. "El extrañamiento es uno de los motores de la motivación investigadora, sin embargo, ¿cómo te vas a extrañar de lo que siempre has vivido?" (Díaz, 2005: 5). Eta arraina eta uraren irudia etorri zait behin eta berriz burura. Eta ohartu naiz ikusi beharrekoa ez ikustearen beldur hori ez dela ikuspuntu epistemologiko jakin batetik sorturiko mamuaren nire hezur-haragiztatze propioa baino. Harritzeko gaitasunak garamatza gure eskema -besteak beste- etnozentrikoak hautsiz ezagutza berrietara (Velasco y Díaz de Rada, 1997). Harritzen gaituzten egoerak dira ikergai eta ikerketa ardatz sortzaile, hipotesiak modu landu eta aurrez-diseinatuan eraiki aurretik norbere ulertu nahitik sortzen zaizkigun hipotesi primarioak azaleratzen dizkigutenak (Díaz, 2005: 5). Baina, lehenik eta behin, ez da egia norberak norbere munduari buruz ikertuagatik, beste eremu batzuei ikerlari begiradaz begiratzen dien bezalaxe bere munduari begiratuz gero, norbere munduak harritu ezin duenik bat. Are gehiago, kontrakoa defendatzeak inplikatuko luke nolabait ikerlariaren urruntasunak eta ikerketa eremuarekiko distantziak halako berme epistemologiko bat emango liokeela ikerketari, eta ideia horrek badu halako objektibotasun unibertsal balizko baten aldeko kutsu bat. Hurbiltasuna subjektibitate gehitxoren ituri balitz bezala, eta subjektibotasuna errealitatearen pertzepzioan distortsio sortzaile. Desabantailak ere baditu, noski, kokapen honek. Sentitu ditudan arrisku metodologikoak eta arrisku horiek saihesteko harturiko neurriak diseinu metodologikoaren atalean zehaztuko eta azalduko ditut xeheago. Baina, desabantailok, aurrez azalduriko abantailak nola, ikerlari gisa kokapen jakin bat edukitzearen beraren ondorio baino ez dira. Ikertzen den lekutik ikertzen dela, gure begiratzeko moduak eragina izango du gure hipotesien eraikuntza prozesuan, eskuraturiko datuetan, eginiko interpretazioetan, eta, beraz, lortutako emaitzetan. Ikerketa prozesua baliagarri egiten duena ez da, balizko 28 1.2 DISEINU METODOLOGIKOA Ikerketarako beharrezko datuak lotzeko diseinuari dagokionez, metodo kualitatiboen alde egin dut. Izan ere, gazteen hizkuntza portaerak zein hizkuntzari eta bertsolaritzari loturiko esperientziak, praktikak, jarrerak eta iritziak ahal bezain modu sakonean ulertu nahi ditudalako, testuinguru jakin batean eta testuinguru horretako eragile ezberdinen bizipenekiko harremanean. Horretarako, nagusiki lehen mailako iturri gisa elkarrizketak eta behaketa izan dira nire diseinu metodologikoaren oinarri, eta dokumentazio iturriak ere erabili ditut, aurrekoekiko osagarri. Eta paraleloki, ikerketa prozesu osoan zehar autoetnografia ariketa bat ere egin dut, irakurleari nire interpretazioak interpretatzeko leiho bat ireki asmoz aparteko testu gisa aurkeztuko dudana atal bakoitzaren aurretik. Datozen lerrootan ikerketa norekin egin dudan irudikarazten saiatuko naiz, eta teknika metodologiko bakoitza zertarako eta nola erabili dudan azalduko dut, bidean izandako zailtasunak eta zailtasunei aurre egiteko harturiko erabakiak ere adieraziz. 1.2.1 Behaketa lanak Behaketa izan da ikerketarako nire tresnarik behinena (ikus II eranskina). Gogoan dut hasieran asko kosta zitzaidala nire lekua topatzea ikerlari gisa. Ez nekien nola lortu Steve Taylor eta Robert Bodgan-ek egoera idealtzat jotzen zuten hura: Los observadores participantes entran en el campo con la esperanza de establecer relaciones abiertas con los informantes. Se comportan de un modo tal que llegan a ser una parte no intrusiva de la escena, personas cuya posición los participantes dan por sobreentendida. Idealmente, los informantes olvidan que el observador se propone investigar. (Taylor eta Bodgan, 1984: 50) Bertso-mundukoa izanik, erraza zitzaidan gazteak zeuden lekuetarako sarbidea lortzea. Eskura zeuden. Banekien noiz eta non, eta egoera aski intimoetan ere baimena eskatuz gero lor nezakeen. Baina, han nengoenetan ez nekien zein paper gorpuztu. Ezin nuen ikerlari izan. Ez zitzaidan erosoa, ez nekien hortik harremanak eraikitzen. Botere harreman arrotz bat sortzen zen behatuekiko, eta ez nekien ongi kudeatzen. Ikerlari gisa kokatzen nintzenean, jendea ahalik eta irudi onena 29 emateko ahaleginean somatzen nuen (Goffman, 1959). Gainera, ez nintzen ezezaguna. Gazteek -eta ez gazteek- bazekiten nor nintzen. Batzuekiko harremana aspaldidanikoa zen. Eta bertsotan publikoki ari izan naizen neurrian, bertsolari gisa ere ikusten ninduten, eta horrek -eta adinak berak- sor lezakeen berezko botere harremanaz jakitun nintzen. Aski konplikazio zen hura gainera ikerlari rola kudeatzeko. Laster erabaki nuen, beraz, nire behaketa ezin nuela bertso-munduan aurrez existitzen ez zen rol batetik egin. Gazteak behatzeko eskura nituen bertsomunduko rolak baliatu nituen, orduan, behaketarako: bertso-udalekuetan begirale, bertso-eskolako irakasle, bertso-saioetako entzule, saio-antolatzaile, bertsolari eta bertsokide, Bertsozale Elkarteko kide, edo beste. Rol horietatik erosoagoa zitzaidan behaketa posizioa. Unean uneko rol espezifikoa gailentzen zitzaion ikerlari rolari erabat. Gehienez ere "zer moduz doa tesia?" galdetuko zidan inork, baina, galdera pausatzen zutenerako argi nuen ez ziotela ikerlariari pausatzen. Aukeratutako rol bakoitzak bertso munduko sozializazio espazioei angelu ezberdinetatik so egin ahal izateko behaleku paregabeak eskaini dizkit. Baina, beste arazo bati egin behar izan diot aurre, erabaki horren ondorioz. Rol jakin horiek guztiek eginkizun batzuk betetzea eskatzen duten. Saio-antolatzaile baldin banintzen, saioa benetan antolatzea. Begirale baldin banintzen, begirale taldean parte hartzea udalekuen prestaketan eta balorazioan, gaueko bilerak, programazioaren diseinua, materialaren prestaketa, ekintzen dinamizazioa, eta eguneroko harremanen kudeaketa. Bertso-eskolako irakasle gisa, gaien eta ariketen prestaketa eta bertso-eskolako dinamizazioa bera. Elkarteko kide gisa, bilerak eta gai jakinen inguruko talde-dinamikak antolatzea eta gauzatzea, eta tarteka komunikazio-lanak betetzea. Eta bertsokide gisa, gazteen aldamenean inprobisatzea. Zaila zen, beraz, egin beharrekoen artean buruan aski espazio atxikitzea behaketari behar zuen sakontasuna eta zabaltasuna eman ahal izateko. Ikusi besterik ez dago landa kuadernoan unean-uneko notak entzule gisa egon naizen bertso-saioetakoak direla batik bat, eta beste guztiak behaketa ondorengo narrazioak direla, nagusiki. 30 Dena den, behaketak bere mugak ditu. Hemen eta orain gertatzen denari buruzko datuak ematen ditu. Eta nik gazteen bertso-munduko sozializazio praktikez gain, bertso eta hizkuntza ibilbideak aztertu nahi izan ditudanez, elkarrizketa bidez lortu ditut datu diakronikoak, esparru intimoari dagozkionak eta, batez ere, elkarrizketatuen subjektibitatearen adierazlerik zehatzenak. 1.2.2 Elkarrizketak bertso-eskolako gazteei 14 elkarrizketa erdi-egituratu egin dizkiet Bernat Etxepare Lizeoko bertso-eskolako partaideei, elkarrizketaz elkarrizketa diseinaturiko gidoia moldatuz, doituz eta osatuz (ikus I eta IV eranskinak). Hamalau gazteen artean zortzi izan dira neska gisa sozializatuak, eta 6 mutil gisa. 2013-2014 ikasturtetik 2018-2019 ikasturtera bitartean bi edo hiru urtez jarraian bertso-eskolan parte hartu duten neskamutilak izan dira elkarrizketatuak, eta 15 eta 18 urte bitartean elkarrizketatuak izan dira denak. Lapurtarrak 11 dira, behe-nafartarrak 2 eta bakarra zuberotarra, edo beste banaketa bat eginda, BAMko edo kostaldekoak 8 eta barnealdekoak 6. Bertso-eskolako taldea ez da erabat itxia izaten, eta kideen astez asteko erregulartasuna ere ez. Elkarrizketatuen kasuan, alta, bertso-eskolara astez-aste joateko ohitura dute denek. Horrez gain, denek hartu dute parte IEHko eskolarteko txapelketan, behin gutxienez, hots, bertso-eskolaz aparte bat-batean bertsotan aritutakoak dira. Denak dira frantsesez eta euskaraz hitz egiteko gai, eta euskarari dagokionez, denek dute hizkuntza gaitasun altua eta erabilera trinkoa. Gazteen subjektibitateen berri izatea izan da elkarrizketen helburu nagusia, batez ere haien bertso ibilbideari eta hizkuntza ibilbideari dagokienez. Erdi-gidatutako elkarrizketak izan dira eta gidoi ireki bat prestatu dut, hiru ataletan banatua: lehen atala hizkuntza ibilbideei buruzkoa nagusiki, bigarrena bertso-ibilbideei buruzkoa, eta hirugarrena haien praktika sozialei buruzko bestelako hainbat galderaz osatua. Gidoia moldatuz joan naiz, noski, elkarrizketatik elkarrizketara, atal batzuk kenduz, beste batzuk gehituz eta galderak bezainbeste galderak egiteko moduak aldatuz. Baina, elkarrizketa guztietan mantendu ditut hizkuntza eta bertso-ibilbideen ardatzak. 32 se da cuenta de lo que se es y a la vez se está conformando ese «ser». (Caicedo, 2003: 173) Eta jakinez elkarrizketa bat (gutxienez) bi pertsonaren arteko ekintza konpartitua dela, ezin dugu pentsatu elkarrizketa inoren bizipenen eta usteen kontakizun aldebatekoa denik. Elkarrizketatuak eta elkarrizketatzaileak batera sortzen dute errealitatearen kontakizunaren zentzua (Garton eta Copland, 2010: 533). Nik ere eragiten dut, beraz, nire elkarrizketatuaren subjektibitatean, narrazioaren eraikuntzan eragiten dudan heinean, nire galderekin ezezik entzute soilarekin. Jakina da elkarrizketatuek ahots eta rol ezberdinak har ditzaketela "depending on the way they situate themselves vis-a-vis a particular question and the person asking it" (Block, 2000: 760). Zentzu horretan, elkarrizketa gidatzeko moduan arreta berezia jartzeaz eta galderak noiz eta nola formulatu ahal bezain tentuz erabakitzeaz gain, elkarrizketan zehar zein transkripzio garaian ere bereziki adi egon behar izan dut antzemateko elkarrizketatuak ez ote ziren ari nik entzun nahi nuela uste zuten horrekiko lerrokatzen. Izan ere, elkarrizketatu ditudan pertsonek ni aurrez ezagutzen ninduten, modu batera edo bestera. Elkarrizketatzailearen posizioa ezezik, bertsolariarena ere banuen, gutxi gehiago plazetan kantatzen ikusi dutenarena. Nire euskararen erabileraren aldeko posizio ideologikoa ere aski argia da eta hizkuntza portaerez mintzatzean zaila bihur zitekeen norbere ibilbideko zenbait pasarte kontatzea, edo gerta zitekeen leundu nahi izatea, edo labur kontatzea, epaiaren beldur2. Izan dudan beste arazo metodologiko bat izan da elkarrizketatuek eta nik erreferentziak konpartitzen ditugunez, maiz joera izan dutela haiek beraien narrazioko zenbait une edo gertakari oso gainetik aipatzeko eta gutxi deskribatzeko. Eta nik pasarteok haien hitzekin nola azaltzen dituzten jakiteko zaila egin zait galderak modu ez artifizialean pausatzea. Izan ere, bizipen komunetatik abiatuz nire arriskuetako bat ikerlari gisa gaininterpretazioarena 2 Horrelakorik gerta ez zedin estrategia ezberdinak erabili ditut -esaterako, nire ikerketa asmoa azaltzerako tarte horretan aipatzen nuen pentsatzen nuela beharbada nire ibilbide propioaren zenbait pasarte ulertzeko ere balioko zidala ikerketak, eta adibide gisa kontatzen nituen aitortzea kosta dakizkieken zenbait pasarte, inolako kontzientzia kargurik adierazi gabe-. 35 informazio osagarria jasotzeko. Halaber, baliagarria izan zait niretzat gako izandako gertakariei buruzko haien bizipenen eta diskurtsoen berri izatea, eta aldiz, niretzat esangura berezirik gabeko zenbait une edo gertakariri buruzko haien bizipenak ezagutzea. Elkarrizketa horiek balio izan didate gaur egungo bertso munduko eta Seaskako sozializazio eremuen eta guk bizi izan genituenen arteko diferentzia estrukturalak argiago izateko ere. 1.2.5 Arituei elkarrizketak Nire esperientzia propiotik haratago, IEHko bertso eta euskal munduak bizi izan duen eraldaketa sakonago ulertzea ere beharrezkoa izan zait nire ikerketaibilbidean. Batez ere IEHko bertso-mugimenduaren egituratzea ulertzea berebizikoa izan da. Izan ere, nire ikerketa gaur egungo bertso-eskolako kideen ingurukoa da, baina, IEHn bertso-eskolak sortu zirela hogeita hamar urte pasatxo baino ez dira. Orduko bertsozaleen kezketatik eta desioetatik sortu ziren gaur egun ditugun sozializazio egitura asko, eta horien jatorria ezagutu nahi izan dut, alde batetik. Bestetik, ordutik hona bertso-munduan izan diren aldaketak aintzat hartuz, nagusiagoek aldaketa hauek nola bizi dituzten eta gaur egungo egoeraz egiten duten irakurketa zein den ere jakin nahi izan dut. Horretarako IEHko bertso-mugimenduan ibilbide luzeko 6 pertsona elkarrizketatu ditut (bertsolariak, gai-jartzaileak, epaileak, Bertsularien Lagunak elkarteko sortzaile eta bolondresak zein euskalgintzako eragileak), 65 eta 76 urte bitarteko gizonak denak (ikus I eranskina). Horietarik 4 Nafarroa Beherekoak dira, eta bat Gipuzkoan sortua izan arren, Lapurdin bizi izana. 1.2.6 Elkarrizketa informalak Atal honetan elkarrizketa informalen garrantzia ere aipatu nahi nuke. Izan ere, lan hau ez zen posible izango IEHko bertso-munduko hainbat eta hainbat eragilerekin, zein gazteekin beraiekin edukitako elkarrizketa informalik gabe. Behaketa partehartzailea egiterakoan, elkarrizketak egon badaude, noski, nahitaez. Eta ez da komeni landa lanean behaketa lanen testuinguruan edukitako elkarrizketak galdeketa bilakatzea (Jociles, 2016). Baina, ez dira testuinguru formalean garatzen 36 diren elkarrizketa erdi-egituratuak datu iturri gisa balio duten elkarrizketa bakarrak. Are gehiago, Ikerketarako propio diseinatutako elkarrizketen eta landa lanean edukitako elkarrizketa informalen artean dagoena continuum bat da (Ferrándiz, 2011, in Zapata 2019). Asko izan dira ikerketa honetan zehar edukitako elkarrizketa informalak, ikerketa bideratzeko berebiziko garrantzia izan dutenak. Solasaldiok elkarrizketa formaletan azaleratutako ideiak hobeto ulertzen lagundu didate zenbaitetan, eta beste batzuetan elkarrizketa formal horietan bistaratu gabeko hari-muturrak ikusteko aukera eman didate. 1.2.7 Bigarren mailako iturriak Azkenik, bi motatako dokumentuez baliatu naiz lehen mailako iturrien bidez bildutako datuak osatzeko (ikus III eranskina). Alde batetik, nire ikerketa testuingurua ezagutzen lagundu didaten Bertsularien Lagunak elkarteko urteroko txostenak erabili ditut. Txosten hauetan ageri dira elkartearen lan sektorekako ekimenen bildumak, eta bereziki landu ditut Transmisio eta Sustapen adarretakoak4 (bertso-eskolei, hezkuntza formaleko bertso-tailerrei, topaketei zein elkarteak antolaturiko bestelako aisialdi eskaintzei buruzko informazioa, alde batetik, eta Ipar Euskal Herrian urtek antolatutako bertso-saioei buruzko informazioa, bestetik). Elkartearen genealogia osatzeko saiakeran Elkarteak berak osaturiko txosten bat ere baliagarria izan zait IEHko bertsolaritzaren egituratzea aztertzeko. Eta azkenik, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Transmisio saileko bertso-eskoletako zein hezkuntza arautuko eskolei buruzko datuak ere kontsultatu ahal izan ditut. Bestetik, bertso-corpus esanguratsu bat aztertu dut bertso-munduan hiztun berrien inguruko diskurtsoak aztertu ahal izateko. Hiztun berrien legitimazio prozesuen inguruko atalean aurki daitezke corpus azterketa honi buruzko xehetasunak eta emaitzak. 4 Bertsularien Lagunak elkartean bezalaxe Euskal Herriko elkartean zein beste lurraldeetakoetan, sailka banatu ohi dira egitasmoak. Horietako bi dira Transmisioa eta Sustapena. Lehenak hezkuntza arautuko, bertso-eskoletako eta aisialdiko bertso-egitasmoen ardura izan ohi du, nagusiki, eta bigarrenak, bestalde, bertsolaritzaren zabalkundea sustatzea, hots, saioen antolaketa eta jarraipena, batik bat. 5Euskal Herria hiru eremu politikotan banatzen da gaur egun. Espainiar Estatuaren banaketa politiko-administratiboaren baitan, Euskal Autonomia Erkidegoa hiru lurralde historikok osatzen dute -Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak- eta Nafarroako Foru Komunitatea k barnebiltzen du Nafarroa Garaiko lurralde historikoa. Hirugarren eremua Frantziar Estatuaren antolamendu politikoadministratiboaren mende dauden Euskal Herriko hiru lurralde historikok - Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoak. Lurralde hau Nouvelle-Aquitaine eskualdean kokatzen den Pirinio Atlantikoen departamentuak barnebiltzen du Bearnoko lurralde historiko Gaskoinarekin batera. 2017tik Euskal Hirigune Elkargoa bilakatu da hiru euskal lurraldeek osatzen duten lurraldea frantsesez "Communauté d'agglomération du Pays basque". IEH deituko diogu eremu horri ikerketa honetan. 6 Euskarak bizi duen egoera juridikoa alde batera utziko dut analisian. Dena den, aipa ditzadan hemen pare bat kontu egoera juridikoa kokatzeko. Lehenik eta behin, euskararen estatus juridikoa IEHn, funtsean, estatus juridiko eza dela, euskarak ez baitu aitormen ofizialik IEHn. Horren erakusletzat har daitezke Frantziako 1958ko urriaren 4ko Konstituzioaren 2. artikulua, zeinetan baieztatzen den "Errepublikaren hizkuntza frantsesa d[el]a" eta 1994ko abuztuaren 4ko Toubon legea, frantsesaren nagusitasuna adierazten duena ez soilik administrazioan, baizik eta baita espazio publikoko bestelako eremuetan ere: "Frantsesa, Konstituzioaren aginduz Errepublikaren hizkuntza dena, Frantziaren nortasuna eta ondarearen oinarrizko osagaia ere bada. Hau da hezkuntzaren, lanaren, harremanen eta zerbitzu publikoen hizkuntza". Bigarrenik, 2004an sortutako Euskararen Erakunde Publikoa (frantsesez Office Public de la Langue Basque) aipatu behar dut: euskararen aldeko politikak bultzatzeko botere publikoek sortu duten lehen erakunde ofiziala da, eta bereak dira bai hizkuntza politika definitzeko eta aplikatzeko ardura, eta baita horretarako beharrezko finantzabideak aurkitzekoa ere. Alta, legeak berak behartzen ditu botere publikoak hizkuntza politika boluntaristak (Coyos, 2008) eta gehienez ere akuilatzaileak sortzera: "Euskararen erabilera eta ikaskuntza boluntarioan oinarritzen da. Botere publikoak arduratzen dira (edo ez), beren nahiaren eta hautuaren arabera, euskarazko zerbitzuen eskaintza aitzinarazten herritarrentzat, hauek libro direlarik onartzeko edo ez" (Eusko Jaurlaritza, 2007a: 12). 38 bizi da IEHn. Datu demografiko sakonetan sartu ez arren, garrantzitsua da argitzea IEHko hiru lurralde historikoen mugez haratago badela eremu geografikoaren banaketarako beste irizpide bat, hainbat alor ekonomiko zein soziologikoren azterketarako beharrezkoa dena, eta baita, beraz, alor linguistikorako ere: kostaldearen (Lapurdiko itsasaldearen)7 eta barnekaldearen (Lapurdi barnealdea, Baxe Nafarroa eta Zuberoaren) arteko bereizketa, hain zuzen ere. Biztanleriaren kopuruan eta dentsitatean, esaterako, alde handia dago eskualde batetik bestera. Kostaldean bizi da jende gehien, eta bertan dago dentsitate handiena ere (Hego Lapurdiko Hirigunean 241,7 bizt./Km2-ko eta Euskal Kostaldea-Aturri Hirigunean 1515,4 bizt./Km2-ko), eta zenbat eta barnealderago, orduan eta apalagoa da (Errobi eta Aturri-Errobi herri elkargoetan 14,2 eta 202,5 bizt./Km2-ko hurrenez hurren, Hazparneko Lurraldea herri elkargoan eta Bidaxunekoan 54,2 eta 36,2 bizt./Km2-ko, eta gainerako lurralde osoan 30 biztanle baino gutxiago bizi dira Km2ko) (INSEE, 2013). Biztanleriaren adinari begiratzen badiogu, Ipar Euskal Herriko hiru lurraldeetako zahartze indizea Euskal Herriko batez bestekoa baino altuagoa da8 (Gaindegia, 2008). Gazteak populazioaren %12,3 dira Zuberoan, %13,7 Nafarroa Beherean eta %15,4 Lapurdin. Hirigune nagusian dago gazte9 kontzentrazio handiena: Euskal kosta-Aturri aglomerazio elkargoan gazteak biztanleriaren %16,8 dira; %13 eta %15 artean dira 7 IEHko lurralde antolaketa administratibo aldaketen ondorioz eskualde banaketa eta izendapenak aldatu egiten dira datu-iturri batzuetatik besteetara. Argi dezagun hasieratik, beraz: Lapurdi kostaldean kokatzen den hiri-eremuari BAM deitu izan zaio 2011ko urtarrilaren lehenera arte (Baiona, Angelu eta Miarritzeko udalerriek osatzen baitzuten). Bokale eta Bidarte gehitu zitzaizkien urte hartan, eta herri-elkargoaren izena ere aldatu egin zen: Euskal Kostaldea-Aturri Hirigunea deituko zitzaion, 2017ko urtarrilaren lehenean Euskal Herri Elkargoa sortzearekin batera desegin zen arte. Hego Lapurdiko Hirigunea ere kostalde gisa hartua da, eta, gaur egun, Ahetze, Ainhoa, Arbona, Azkaine, Biriatu, Ziburu, Getaria, Hendaia, Donibane Lohizun, Senpere, Sara eta Urruña hartzen ditu. Datuak aurkezterakoan iturrietan erabiltzen den izendapen bera erabiliko dut. 8 Zahartze indizeak adierazten du 65 urtetik gorako biztanleria, biztanleria osoarekiko proportzioan. 21,4ko indizea du EHak batez beste, Lapurdik 22,8koa, Nafarroa Behereak 23,2koa eta Zuberoak 27,5ekoa (Gaindegia, 2008). 9 "Gazteria" kontzeptua definitzeak luze joko luke, eta hitz egingo dut aurrerago horretaz. Baina, argi dezadan datu soziolinguistikoen analisirako 16-24 urte bitarteko adin tartean jarri dudala arreta berezia, erabili ditudan iturriek -bai inkesta soziolinguistikoek eta baita kale neurketek ereadin tarte hau erabiltzen dutelako haien analisian. Aldiz, datu demografikoetarako Gaindegiaren datuetan ageri den banaketa erabiliko dut, hots, 15-24 urte bitartekoa. 39 Lapurdiko eta Nafarroa Behereko gainerateko eskualdeetan (Bidaxuneko zatian izan ezik, han %12,4 izanik) eta %12 inguru Zuberoan. Kopuru absolutuei begiratzen badiegu, bestalde, gazteriaren %66,6 Lapurdiko kostaldean bizi da. IEHn 30 000 gazte inguru bizi dira, eta horietatik 20 000 pasatxo Euskal KostaldeaAturri eta Hego Lapurdiko eskualdeetan (Gaindegia, 2008). Berezko hazkundearen arteko aldeek azal ditzakete, neurri batean, lurraldeen arteko aldeak10. Alta, Euskal Kostaldea-Aturri aglomerazio elkargoak zein Hego Lapurdikoak, berezko hazkunde negatiboa izan dute azken hamarkadetan, eta, beraz, migrazio mugimenduei begiratu behar diegu datuok ulertzeko. Hiriguneak berezko immigrazio gune izateaz gain maila zabalagoan, begi bistakoa bihurtzen da barnealdeko gazteen kostalderako edo IEHz kanporako joera. Unibertsitate ikasketak egitera kostaldera edo kanpora joatea derrigorrezkoa dute, adibidez. Baionan edo Pauen dira, hurbilen diren fakultateak11. Ikasketa eskaintzaren arabera, aldiz, asko dira Tarbesera, Tolosara, edo Bordelera jotzen dutenak. Eta, noski, bertako lan merkatua, besteak beste, errazago edo erakargarriago zaie maiz Zuberoakoa edo Nafarroa Beherekoa baino. Datozen lerrootan ikusiko dugunez, demografia aldetik dauden ezberdintasunak eta hizkuntza ezagutza eta erabilera aldetik daudenak gainezarri egiten dira, neurri batean, diferentzia nabarmenak egonik IEH barnealdearen eta kostaldearen artean, oro har. 2.2 HIZKUNTZA GAITASUNA. GORA, GORA-BEHEREKIN. IEHko 16 urtetik gorako biztanleriaren %22,5a elebiduna da (Eusko Jaurlaritza et al., 2017). Horri gehitu behar zaio %8,5eko elebidun hartzaileen kopurua, hots, 10 Biztanleriaren berezko hazkundea, sortze eta heriotzen arteko saldoa da, migrazio mugimenduak aintzat hartu gabe. 2016ko datuen arabera, Zuberoak -0,7koa du, Nafarroa Behereak -0,4koa eta Lapurdik -0,1ekoa 11 Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea 1972an sortutako unibertsitatea da (frantsesez "Université de Pau et des Pays de l'Adour"). Egoitza nagusia Pauen izanik, Baionan, Tarben eta Mont-de-Marsanen ere baditu campusak. 40 euskaraz mintzatu ez arren, euskara ulertzeko gai direnena12. Biztanleriaren % 69,5k ez du, beraz, euskara ulertu ere egiten. Kostaldean dago euskaldun dentsitate ahulena (%8,4 BAM eskualdean eta %23 Lapurdiko gainerateko eremuan, esaterako) eta barnealdean, aldiz, altuena (%49,5 Nafarroa beherea eta Zuberoan). 1. Grafikoa: IEHko hizkuntza ezagutza eskualdeka (%). 2016. Iturria: Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Euskararen Erakunde Publikoa (2017). Euskaldunen bilakaerak etengabe egin du behera 1996tik 2011ra, bai kopuru absolutuei (hots, hiztun kopuru gordinari) dagokionez eta bai kopuru erlatiboei begiratuta (biztanleria osoarekiko proportzioari, alegia). Alabaina, azken inkesta soziolinguistikoak euskararen egoerak hobera egin lezakeela pentsatzeko zenbait helduleku eskaintzen ditu (Eusko Jaurlaritza et al., 2017): nahiz eta balore erlatiboek apaltzen segi, kopuru absolutuak lehen aldiz egonkortu egin dira13. 12 Euskararen eremuan egiten diren inkesta eta kale neurketa soziolinguistikoek darabilten terminologia erabiliko dut atal honetan zehar, iturrietako datuak identifikagarri izan daitezen, eta nahasmendu terminologiko gehiago sortzea saihestu asmoz. Horregatik, elebitasunaz ari naizelarik, euskararekiko elebitasunaz arituko naiz, jakintzat emanez biztanlegoaren %100 dela frantses hiztuna, eta alde batera utziz bestelako hizkuntzen ezagutzan oinarrituriko elebitasunak. 13 51.200 euskaldun zenbatu dira inkestaren bidez -duela bost urte baino ehun gehiago. Baina, aldi berean, 9.000 gehiago dira erdaldun elebakarrak. 85,5 65,7 36,7 5,7 11,3 13,7 8,4 23 49,5 0 10 20 30 40 50 60 70 80 90 BAM Lapurdi (BAM gabe) Nafarroa Beherea eta Zuberoa Erdaldun elebakarrak Euskaldun hartzaileak Euskaldunak 41 2. Grafikoa: IEHko euskaldun kopuruaren bilakaera, 1996-2016. Iturria: Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Euskararen Erakunde Publikoa (2017). EHko bestelako zenbait eremutan gertatu den bezala, IEHn ere lehen aldiz eskolaren bidez euskaldundutako belaunaldi gazteenek eta heldutan euskara ikasitako hiztun berriek euskaldunen zahartzeagatik sortzen diren galerak konpentsatu dituzte. Fenomeno hau ezaguna da bestelako hizkuntza gutxituetan ere (Walsh, 2017; Walsh eta O'Rourke, 2014; Walsh, O'Rourke eta Rowland, 2016, Irlandako gaelikoaz; McLeod eta O'Rourke, 2017, Eskoziako gaelikoaz, esaterako). Izan ere, adin tarteei dagokienez, 65 urte edo gehiagokoen artean dago euskal hiztun proportzio altuena, nahiz etengabe doan behera, arrazoi demografikoak medio. Gazteenetan, aldiz, euskaldun proportzioa zaharrenetan baino apalagoa izan arren, azken inkestek goranzko joera nabarmena erakusten dute: 34 urtetik beherakoetan, oro har, gorantz doa euskaldunen proportzioa, eta joera hori are indartsuagoa da 16-24 urte bitartekoetan. 3. Grafikoa: Euskaldunen bilakaera adin tarteka inkesta batetik bestera. IEH, 1996-2016 (%). Iturria: Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Euskararen Erakunde Publikoa (2017). 42 Hiztunen lehen hizkuntzei begiratuz gero, lehen hizkuntza euskara dutenen bilakaera beheranzkoa dela ikus daiteke, etenik gabe, 1996tik hona (%31,6 1996an, %21,7 2016an). Eta euskaldun gazteenen artean da apalena lehen hizkuntza euskara dutenen proportzioa: %47,1ek euskara edo euskara eta erdara ditu lehen hizkuntza, eta %52,9k ez dute euskara etxean ikasi 16-24 urte bitartekoen artean. Lehen aldiz, beraz, euskaldun belaunaldi berriaren baitan erdiak baino gehixeago dira hiztun berriak. 4. Grafikoa: Euskaldunak lehen hizkuntzaren eta adinaren arabera. IEH, 2016 (%). Iturria: Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Euskararen Erakunde Publikoa (2017)14. Hiztun berrien proportzioa askoz handiagoa da, oro har, EHko bestelako eremuetan. Euskararen biziberritze prozesua abiatu zenetik arreta hiztunak hezkuntza bidez irabaztean jarri izanak emaitza nabarmenak ekarri baitzituen, bereziki Euskal Autonomia Erkidegoan (EAEn). Hala, IEHko euskaldungoaren %16 da hiztun berria, eta aldiz, EHko bataz bestekoa %37 da. Baina, euskaldun gazteen artean, IEHko eta EHko bataz bestekoak aski parekoak dira: EHko 16-24 urte bitartekoen kasuan %53,9, %52,9 IEHn. 43 Ez dezagun ahantz, alta, gazteen euskara ezagutza, oro har, %20tik beherakoa dela IEHn eta %55,4koa EHn, oro har (Eusko Jaurlaritza et al., 2017). Ezberdintasun nabarmen hau euskarazko eta euskararen irakaskuntza EHko beste eremu gehienetan baino askoz ahulagoa izateak dakar, nagusiki15. 2.3 EUSKARAREN ETA EUSKARAZKO HEZKUNTZA IEHn etengabe ari da gorantz AEKk16 eskaintzen dituen gau eskolen eta ikastaldien bidez euskalduntzen dihardutenak. 5. Grafikoa: Euskaraz ikasten ari diren helduak17, IEH 2010-2017. Iturria: Euskararen Erakunde Publikoa (2018). 15 Eta hori loturik dago, noski, hizkuntzari buruzko jarrera eta ideologiekin, hizkuntzaren estatusarekin, eta bestelako faktoreekin ere. Ez naiz, ordea, ur handiagotan sartuko. 16 Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea (AEK) helduei euskara irakasten diharduen herri erakundea da. Lehenengo alfabetatze-taldeak 1965 inguruan sortu ziren. Gaur egun, ikasle kopuruari dagokionez helduen euskalduntze alfabetatzean aritzen den elkarterik garrantzitsuena da, eta Euskal Herri osoan lan egiten duen bakarra ere bai. IEHn euskara helduei irakasteko egituraturiko erakunde bakarra ere bada. 17 Hemen kontatzen dira gau eskoletako ikasleak, ikastaro trinkoetakoak (urtean aste batez do biz ikastaldia egiten dutenak) eta xede taldeetakoak (lan denboran, lanerako euskara ikasten duten pertsonak, sare publiko edo pribatuan). 1443 1477 1606 1572 1608 1586 1758 0 200 400 600 800 1000 1200 1400 1600 1800 2000 2010-2011 2011-2012 2012-2013 2013-2014 2014-2015 2015-2016 2016-2017 44 ikasketa prozesua. Hala ere, IEHko hiztun berrien profila, batez ere, eskolan euskara ikasitako hiztunena da. Zehazkiago, euskara lehen mailan ikasitakoena. 2.3.1 Euskararen eta euskarazko irakaskuntza. Zenbait datu. Euskararen eta euskarazko irakaskuntza garatuz joan da IEHn azken berrogeita hamar urteotan. 1969an sortu zen lehen ikastola, eta harekin murgiltze eredua18, eta 1983an oren-parekidetasunezko irakaskuntza elebiduna deitzen dena (Coyos, 2012), ikastetxe publiko zein kristauetan19. Azken urteotan eskola bidez euskara jasotzen duten haurren eta gazteen kopuruak etengabe gora egin badu ere (Euskararen Erakunde Publikoa, 2018), euskararen zein euskarazko hezkuntza bazterrekoa da oraindik IEHn. Lehen mailan20 ikasleen %9,6k ikasten du Seaskako ikastoletan, %29,9k adar elebidunean izan (eskola publiko zein kristauetan)21 eta %60,5ek ez du ez euskaraz ez euskararik ikasten eskolan. 18 "Murgiltze eredua" deitu izan zaio Euskal Herrian euskarazko irakaskuntzari. Hots, euskara irakastetik haratago, hezkuntza curriculuma – hizkuntza gehigarriena izan ezik- euskaraz garatzen duen hezkuntza ereduari. Izendapenak berak hiztun berriak ditu abiapuntu: etxean euskaraz ikasi ez duten haurrak euskarazko komunikazio giro batean murgiltzea du xede. Ikasgelan ikaskuntzairakaskuntza prozesua euskaraz izateaz gain, bestelako haurrekin, irakasleekin zein eskola eremuko bestelako eragileekin gerta daitezkeen hizkuntza interakzioen berezko hizkuntza euskara izan dadin euskararen aldeko hizkuntza proiektuak garatu ohi dira murgiltze ereduko eskoletan. 19 Gaur egun euskarazko edo eta euskararen irakaskuntza hiru moldetan eskaintzen da IEHn: Euskararen murgiltze bidezko irakaskuntza, Seaskako ikastoletan (sareak lehen mailako 31 ikastola, 4 kolegio eta lizeo bat barnebiltzen ditu gaur egun). Oren-parekidetasunezko irakaskuntza elebiduna deiturikoa (lehen mailan irakaskuntza denboraerdiz euskaraz eta denbora-erdiz frantsesez, eta kolegioan zein lizeoan euskararen irakaskuntza astean 3 orenez eta euskarazko irakaskuntza hizkuntza ez diren beste ikasgai batean edo gehiagotan, baina oren parekotasuna gainditu gabe). Euskararen irakaskuntza eskaintzen duten eskolak (hautazko ikasgai gisa astean oren batetik 3 orenetaraino lehen mailan, astean 2 edo 3 orenez kolegioan eta lizeoan). 20 IEHko eskola sistemak Frantziar Estatuko mailakatze sistema jarraitzen du, noski: lehen maila osatzen dute haur eskola ondorengo bost urtek (hots, 1., 2., 3., 4. eta 5. urteek), bigarren maila osatzen dute kolegioko lau urtek (hots, seigarrenak, bosgarrenak, laugarrenak eta hirugarrenak) eta ondoren datoz lizeoko hiru urteak (bigarrena, lehena eta terminala). Kasu honetan lehen mailako datu gisa aurkezten dira bigarren mailara igaro ez diren 2 urtetik gorako haur guztien datuak. 21 Euskararen Erakunde Publikoak Frantziako Hezkuntza Ministerioarekin elkarlanean argitaratzen dituen datuek ez dituzte oren-parekidetasunezko eredua eta euskara hautazko gisa eskaintzen den eredua bereizten eskola publiko zein kristauetako datuak ematerakoan. 45 6. Grafikoa: Lehen mailako ikasleen banaketaren bilakaera hizkuntza ereduaren arabera. IEH, 2004-2018. Iturria: Euskararen Erakunde Publikoa (2018). 46 aldetik, IEHn euskararen irakaskuntza hautazko gisa eskaintzen duten eskolak A (edo garai bateko X) ereduarekin pareka daitezkeela, oren parekidetasunezko irakaskuntza elebiduna B ereduarekin, eta murgiltze bidezko irakaskuntza D ereduarekin. Asko dira EAEko hezkuntza ereduen emaitzen balorazio orokor zein zehatzak eskaini dituzten argitalpenak (Aldecoa, 2012), eta azterketaz azterketako emaitzen analisi bat garatu gabe, esan dezadan emaitzak aski argiak direla: ikasleen hizkuntza gaitasunean eragin handia du -bai lehen zein bigarren hezkuntzaneskola ereduak, etxeko hizkuntzak eta inguruko euskaldun dentsitateak. Nabarmenduko nuke bigarren hezkuntzako datuetan agerian gelditzen dela A ereduak ez diela ikasleei euskararen erabilpen eroso baterako aski tresna eskaintzen, bere horretan22 (Eusko Jaurlaritza, 2005). B ereduko ikasleengan aldagai erabakigarriagoak dira etxeko hizkuntza eta inguruneko euskaldun dentsitatea D ereduan baino, eta D ereduko ikasleak dira, oro har, alde handiarekin, euskarazko gaitasunean emaitza onenak lortzen dituztenak. Soziolinguistika Klusterrak egindako Arrue ikerketan, EAEko lehen hezkuntzako 4. mailako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailako23 ikasleen eskola giroko hizkuntza erabilerak aztertu dira, eta emaitzek adierazi dutenez, adinean aurrera egin ahala, hizkuntza erabileran eskola ereduaren eragina ahuldu egiten dela, eta eskolaz kanpoko eremuak hartzen du indar gehiago. Izan ere, eskola ereduaren eragina da azterturiko ikasle gazteenen hizkuntza erabilerarekin lotura estuena duen aldagaia (eta bigarrenik letorke eskolaz kanpoko jarduerena), eta aldiz, helduagoengan eskolaz kanpoko jarduerek eragiten dute gehien haien hizkuntza erabileran (eta eskola eredua letorke bigarren lekuan)24 (Martínez de 22 LH bukaeran euskarazko A ereduko %2k lortzen du B1 maila (B ereduko %39,3k eta D ereduko %66,9k). DBH 4n, berriz A ereduko ikasleek ez zuten frogan parte hartu, ikerketa pilotu batek erakutsi baitzuen A eredukoek ez zituztela B2 frogak eskatzen dituen gutxieneko trebetasunak (Manterola, 2011). 23 IEHra ekarrita, Lehen Mailako 4. urteko eta kolegioko 4.eko ikasleak lirateke. 24 "Aztertutako aldagai guztien artean LMH4ko ikasleen eskolako erabilera orokorrarekin loturarik sendoena duen aldagaia irakasteredua da, eta jarraian datoz erabilera eskolaz kanpoko jardueretan, irakasleen erabilera haien artean, hizkuntzekiko begikotasunak (Eus/Gaz) eta eremu soziolinguistikoa (edo ikastetxea kokatuta dagoen udalerriko euskaldunen proportzioa). DBH2n erabilera eskolaz kanpoko jardueretan aldagaia da eskolako erabilera orokorrarekin lotuen 47 Luna eta Suberbiola, 2017: 128). Eta hau hala bada eskola giroko hizkuntza erabileran, aurreikus liteke fenomeno berak intentsitate handiagoa izango duela eskolaz kanpoko hizkuntza erabileran. IEHko errealitatera itzuliz, pentsatzekoa da, alde batetik, euskararen irakaskuntza ikasgai soil gisa eskaintzeak ez duela inondik inora haur eta gazte horien euskara gaitasuna bermatuko. Pentsa liteke, halaber, oren-parekidetasunezko ereduan ikasten duten haur eta gazteen hizkuntza gaitasuna asko baldintzatuko duela etxeko hizkuntzak eta inguru hurbileko egoera soziolinguistikoak, eta Seaskako murgiltze sistema izanen dela, inguruneak ingurune eta etxeko hizkuntzak etxeko hizkuntza ikasleen euskarazko gaitasun altuena bermatzen duen eredua, erabateko bermea ez izan arren. Bestetik, zilegi da pentsatzea EAEn nola, IEHn ere adinean gora egin ahala eskolako hizkuntza ereduak baino gehiago eragingo dutela eskolaz kanpoko jarduerek gaztetxo zein gazteen hizkuntza erabileran. Eta jakinez zein den hizkuntzaren egoera soziolinguistikoa IEHko herri gehienetan, ezin da gazteen euskararen erabilerari buruzko aurreikuspen baikorregirik egin, a priori. 2.4 EZAGUTZA ERLATIBOA Gazteen hizkuntza erabilerarako faktore garrantzitsua da hizkuntzen ezagutza erlatiboa ere (Basurto, 2010). Eta euskaraz dakitenen proportzioak gora egin badu ere, ezagutza erlatiboak (hots, euskararen menperatze mailak, frantsesaren menperatze mailarekiko parekatuz gero) behera egin du gazteenen artean (Eusko Jaurlaritza et al., 2017). Hau da beste arrazoi bat euskararen ezagutzaren bilakaerari buruzko irakurketa baikorrari zenbait ñabardura gehitzeko, eta gazteen hizkuntza erabilerari buruzko aurreikuspen baikorregiak ez egiteko. Izan ere, elebidunen artean, frantsesez euskaraz baino hobeki moldatzen direnak gehiengoa dira adin-talde guztietan, eta bereziki gazteenen artean: %64 mintzatzen da aiseago erdaraz euskaraz baino, %27,1 batean ala bestean berdin, 48 eta %8,8 soilik aiseago euskaraz erdaraz baino. Beraz, euskaldun gazteek, oro har, erraztasun gutxiago dute euskaraz hitz egiteko adinean aurreragoko euskaldunek baino (Eusko Jaurlaritza et al., 2017). 7. Grafikoa: Euskaldunen erraztasuna, adinaren arabera. IEH, 2016 (%). Iturria: Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Euskararen Erakunde Publikoa (2017). Horrez gain, inkesta bidez lortutako datuak aitortuak izanik, pentsa liteke bestelako ikerketa batzuetan hizkuntzaren ezagutza subjektiboa deitzen zaionaren gaineko ikuspegia eman diezaguketela hizkuntzaren ezagutza erlatiboari dagozkien erantzunek. Jakinik hizkuntza baten erabileran bereziki eragiten duela hizkuntza horretan mintzatzeko norberak sentitzen duen gaitasunak (Coyos, 2005a), pentsa liteke hizkuntzaren ezagutza erlatibo aitortu apalak, hizkuntzaren ezagutza subjektiboaren adierazgarri gisa ere negatiboki eragingo duela hiztun hauen euskararen erabileran. 2.5 HIZKUNTZA ERABILERA OROKORRA Ezaguna da hizkuntza gutxituetan hizkuntza ezagutzaren eta hizkuntzaren erabileraren arteko tartea. Gure kasuan ere, alde nabarmena dago euskararen ezagutzaren eta erabileraren artean. Inkestetan aitortutako emaitzen arabera, IEHko biztanleen %8,1ek soilik erabiltzen du euskara aktiboki (frantsesez bezainbat edo gehiago) eta gainerakoen artean, %10,4k noizbehinka erabiltzen du 64,1 51,3 34,3 40,1 37,3 27,1 39,7 49,7 40,4 32,2 8,8 9 15,9 19,5 30,6 0 20 40 60 80 100 120 16-24 25-34 35-49 50-64 65 edo gehiago Euskal elebidunak Elebidun orekatuak Erdal elebidunak 49 (frantsesez baino gutxiago izanik ere) eta %4,5k ia ez du erabiltzen. %77,2k, beraz, ez du erabili ere egiten -tartean dira euskaldunak ez direnak ere, noski- (Eusko Jaurlaritza et al., 2017). 8. Grafikoa: Euskararen erabileraren tipologia. IEH, 2016 (%). Iturria: Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Euskararen Erakunde Publikoa (2017). Azken inkestak azalarazi dituen emaitzak inoizko txarrenak izan dira gainera: 1996an euskara frantsesa -edo euskara ez den beste hizkuntza bat- bezainbat edo gehiago erabiltzen zutenak %13,3 ziren, 2006an %10,7, eta 2016an %8,1 (Eusko Jaurlaritza et al., 2017). 9. Grafikoa: Euskararen erabileraren bilakaera. IEH, 1996-2016 (%). Iturria: Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Euskararen Erakunde Publikoa (2017). 50 zaharrak dira aldea azaleratzen dutenak, belaunaldi gazteen arteko diferentziak ez baitira hain handiak kostaldetik barnealdera. Ikusi besterik ez dago, nolako jaitsiera izan den hogei urteotan Nafarroa Behereko eta Zuberoako hizkuntza erabileran: %46 jarduten ziren euskaraz duela hogei urte (18 puntuz apaldu da, ia erdiraino jaitsiz, beraz), eta Lapurdi barnealdean, %16 (7 puntuz soilik izan arren, ia erdiraino jaitsi da, hemen ere) (Eusko Jaurlaritza et al., 2017). Kale erabilerari begiratzen badiogu (Soziolinguistika Klusterra, 2016), emaitzak are kaskarragoak dira: neurtutako elkarrizketen %5,3 baizik ez da euskaraz izan (%91,6 frantsesez eta %3,1 beste hizkuntzaren batean). 10. Grafikoa: Kaleko hizkuntza erabilera IEH, 2016 (%). Iturria: Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Euskararen Erakunde Publikoa (2017). Bilakaerari begiratuz gero, IEHn inoiz jaso den kaleko erabilera-indizerik baxuena da azken hau. Eta 1997tik beheranzko joera etenik gabea da. 11. Grafikoa: Kaleko hizkuntza erabileraren bilakaera IEH, 1993-2016 (%). Iturria: Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Euskararen Erakunde Publikoa (2017). Eskualde populatuenean aurkitu dira, berriz ere, emaitzarik kaskarrenak: BAMen neurtutako elkarrizketen artean euskarazkoak ez dira %2ra heltzen, Lapurdiko gainerateko eremuan %5 izan dira euskarazkoak, eta Nafarroa Beherean eta Zuberoan abantzu %1525. 2.6 GAZTEEN ERABILERA DATUAK Adin tarteei begiratzen badiegu, ordea, bada hobekuntza zantzurik. Aitortutako emaitzen arabera (Eusko Jaurlaritza et al., 2017), 1996an gazteenak ziren euskararako joera gutxien zutenak (16-24 urte bitartekoen %1,3k soilik egiten zuen euskaraz erdaraz bezainbat ala gehiago), eta aldiz, azken datuek erakusten dute gazte belaunaldi berriak joera handiagoa duela euskaraz mintzatzeko aitzineko belaunaldiak baino (0,3 puntuko aldea txikia izanagatik). Aurrerantzean baieztatu litekeen joera aldaketa baten seinale izan daiteke. 12. Grafikoa: Euskararen erabilera adinaren arabera. IEH, 1996. Iturria: Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Euskararen Erakunde Publikoa (2017). 52 13. Grafikoa: Euskararen erabilera adinaren arabera. IEH, 2016. Iturria: Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Euskararen Erakunde Publikoa (2017). Euskararen erabilera orokorrari buruzko emaitza aitortuei begiratuz gero -hots, kalekoa eta ez kalekoa-, oro har, IEHn belaunaldi zaharrenak dira, oraindik, 53 euskara gehien erabiltzen dutenak: 50-64 urtetik bitartekoen artean %8k dio euskara erdara bezainbat edo gehiago erabiltzen duela (%10,2k 2011n), eta 65 urtetik gorakoen artean %13,5ek (%16,6k 2011n). 50 urtetik beherakoen artean aski antzekoa da euskara erdara bezainbat edo gehiago erabiltzen dutela diotenen portzentajea: 16 eta 24 urteko gazteen artean %4,3 (%5 2011n), eta 25 eta 34 urtekoen artean %4,1 (%6 2011n) eta %6, 35 eta 49 urtekoen artean (ehuneko bera 2011n). Alta, gazteenen artean dago euskara erdara baino gutxiago erabiltzen dutenen ehunekorik handiena: 16 eta 24 urtekoen artean %14,1 (% 12,1 2011n), eta 25 eta 34 urtekoen artean %12,6 (% 11,6 2011n), eta aldiz, 35-49 urte bitartekoen %9,9 soilik. Euskara oso gutxi erabiltzen dutela gehien erantzuten dutenak ere gazteenak dira (16 eta 24 urtekoen artean %7,4) (Eusko Jaurlaritza et al., 2017). Ondoriozta liteke, beraz, euskarak irabazten dituen hiztunak ez direla bereziki aktiboak bilakatzen gaztaroan. Hots, lehen euskaraz zekitenek gehiago baliatzen zuten, eta orain, euskaraz jakin eta gutxi erabiltzen dutenak gehiago dira. 15. Grafikoa: Euskararen erabilera adin-taldearen arabera. IEH, 2016. Iturria: Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Euskararen Erakunde Publikoa (2017). 54 gehiago egiten dutenak % 0,9 dira (35 urtetik beherako gainerakoak ere ez dira % 1era iristen). Lapurdi barnealdean, aldiz, % 6,9 mintzo da euskaraz erdaraz bezainbat (belaunaldi honetan ageri da, lehen aldiz, aitzineko belaunaldiarekiko igoeratxo bat (35 eta 49 urtekoen artean % 4,7 dira). Eta Nafarroa Beherean eta Zuberoan 16 eta 24 urtekoen artean % 14,4 dira euskara erdara beste edo gehiago erabiltzen dutenak. Lagun arteko harremanei dagokienez, aldiz, 2016an IEHko gazteen %11,8k adierazten du lagun artean euskaraz frantsesez bezainbat edo gehiago zein beti euskaraz ari dela. % 88,2ek aldiz, lagunekin gehienbat frantsesez edo erabat frantsesez hitz egiten duela aitortzen du. Jakinik 16 eta 24 urte bitarteko gazteen % 17,6 dela elebidun, pentsa liteke euskarak toki gutxi duela gaur egungo IEHko gazteen arteko harremanetan, baina azpimarragarria da, hain justu, gazteen eremu hurbilean euskarak presentzia handiagoa duela bestelako eremuetan baino. 16. Grafikoa: Lagunekin erabiltzen den hizkuntza (16-24 urte). IEH, 2016. Iturria: Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Euskararen Erakunde Publikoa (2017). Badirudi, ordea, gazteen artean hizkuntza erabiltzeko joera goranzkoa dela: gehiago dira gaur egun euskaraz frantsesez adina edo gehiago zein beti euskaraz egiten dutela adierazten duten gazteak orain dela hamabost urte baino (%11,8 direnak %5,1 ziren 2001ean) (Eusko Jaurlaritza et al., 2017). 1,5 2,4 7,9 11,3 76,9 Beti euskaraz Euskaraz erdaraz baino gehiago Euskaraz erdaraz beste Euskaraz erdaraz baino gutxiago Beti erdaraz 55 17. Grafikoa: Lagunekin erabiltzen den hizkuntzaren bilakaera (16-24 urte). IEH, 19912016. Iturria: Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Euskararen Erakunde Publikoa (2017). Euskararen erabilera sustatzeari buruzko jarrerari dagokionez, gazteen artean hamarretik hiru pasatxo daude alde edo oso alde, eta hamarretik bi pasatxo aurka edo oso aurka. Ia erdiak, aldiz ez daude ez aurka eta ez alde. 18. Grafikoa: Euskararen erabilera sustatzeari buruzko jarreraren bilakaera (16-24 urte), IEH. Iturria: Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Euskararen Erakunde Publikoa (2017). 56 Oro har azken urteotako datuek bilakaera argirik adierazten ez badute ere, badirudi oso aldeko jarrerak beheranzko joera duela gazteen artean, eta ez alde ez aurka ez daudenen proportzioa dela gehien nagusi. Dena den, jarrerak oso ezberdinak dira, adin batean zein bestean, euskaldun, euskaldun hartzaile ala erdaldun izan: euskaldunen %66,7 dago euskararen erabilera sustatzearen alde edo oso alde, euskaldun hartzaileen artean % 52, eta erdaldunen artean %24 soilik. 19. Grafikoa: Euskararen erabilera sustatzeari buruzko jarrera hizkuntza gaitasunaren arabera. IEH, 2016. Iturria: Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Euskararen Erakunde Publikoa (2017). Azpimarratzekoa da, beraz, alde batetik, gazteen artean hizkuntza erabiltzeko joera goranzkoa dela eta euskara lagunekin erabiltzen dutela gehien, nahiz eta beti euskaraz edo euskaraz erdaraz baino gehiago egiten dutenak ez diren, hala ere, %4ra heltzen. Horrez gain, badirudi euskararekiko jarreran gazteen artean gero eta gutxiago direla euskara sustatzearen oso aldekoak, eta gehienak ez daudela ez erabat alde ez erabat aurka. 2.7 ONDORIOAK Osa dezagun argazkia, labur: IEHko hamar biztanletik 7k ez du euskara ulertzen, ia zortzik ez du euskara batere erabiltzen, eta euskararen kale erabilera %5,3koa da. 0 10 20 30 40 50 60 Euskalduna Euskaldun hartzailea Erdalduna Euskalduna Euskaldun hartzailea Erdalduna Euskalduna Euskaldun hartzailea Erdalduna Euskalduna Euskaldun hartzailea Erdalduna Euskalduna Euskaldun hartzailea Erdalduna Oso aldekoa Aldekoa Ez alde ez aurka Aurkakoa Oso aurkakoa 57 Hori horrela, desberdintasun handiak daude eremu geografiko eta adinaren arabera, batez ere. Kostaldea eta BAM hirigunea dira populatuenak eta erdaldunenak. Aldiz, barnealdean, populazio dentsitatea apalenean den eremuan, euskara gehiago hitz egiten da. Gazte gehienak gune erdaldunenetan bizi dira, ordea, eta zaharrak dira euskara gehien hitz egiten dutenak. Gazteei hurbiletik begiratzen badiegu, hamarretik 8k ez dute euskara ezagutzen, nahiz eta goraka doan hizkuntza ezagutza, eskola bidezko ikaskuntzari esker. Eskolan euskara ikastea gero eta ohikoagoa bilakatzen ari bada ere, lehen mailan, bereziki, euskaraz ikastea bazterreko kontua da oraindik. Are gehiago kolegioan, eta zer esanik ez lizeo mailan. IEHko lizeoko ikasleen %4k ikasten du euskaraz, eta aldiz, 10etik 9k ez dute ez euskaraz ez euskara ikasten. Hala ere, hezkuntza bidezko euskalduntzea dela eta, elementu berri bat ere ageri zaigu IEHko eszenario soziolinguistikoan: lehen aldiz gazte belaunaldiaren baitan erdiak baino gehiago hiztun berriak dira, hots, euskara eskolan ikasi dute. Gazteen euskararen erabilerari dagokionez, ordea, pentsatzekoa da eskolako hizkuntza ereduak baino gehiago eragiten dutela kaleko errealitateak eta eskolaz kanpoko jarduerek. Eta kalean frantsesa da nagusi. Baita aisialdi eremuan ere. Kultura gehiena frantsesez sortzen da IEHn bertan eta kanpotik datorrena ere ez dator euskaraz. Gazteen hizkuntza erabilera apala izatea ez da, beraz, harritzekoa: lagun artean euskararen erabilera trinkoa egiten dutenak ez dira %4ra heltzen. Gainera, gero eta gutxiago dira gazteen artean erabilera sustatzearen oso alde daudenak, eta gero eta gehiago auzia gutxi axola zaienak, edo ez alde eta ez aurka ageri direnak. Eta gazteen artean dago euskara jakin arren erdara baino gutxiago erabiltzen dutenen proportzio altuena. Alta, gazteek gazteen artean erabiltzen dute euskara gehien, eta baliteke gazteen hizkuntza erabilera gorakada baten hastapenetan egotea. Gazte batzuk, hiztun zahar ala berri, euskara gehiago erabiltzen dute erdara baino, eta euskaraz bizitzeko hautua egiten dute eta euskarazko harreman sareetan bizi dira. Alta, egoera soziolinguistiko honetan, arrunt zaila da euskara dakitenez eta erabili nahi dutenez soilik osaturiko gazte-taldeak osatzea, ausaz. Edo norbere ingurunean euskaraz bizitzeko hautua egitea horrek ingurunea bera erabat eraldatu gabe. 58 Badira, ordea, euskarazko gazte sareak sortzeko gune berezi zenbait, IEHn: Seaskako Bernat Etxepare Lizeoa da bat, eta kultur zein aisialdi eremuko jarduera komunitateak izan daitezke besteak: gaztetxeak, militantzia eremuak edo bertsoeskola, esaterako. Atal honetan IEHko gaur egungo bertso-mundua bere testuinguruan ulertzeko zenbait gako eman nahi nituzke. Alde batetik, bertsozaletasuna eskualde honetan zertan den azaltzeko erradiografia moduko bat egingo dut. Egoera honetara heltzeko mugarriak izan diren zenbait gertakari ere azalduko ditut, ondoren. Gazteen eta bertsolaritzaren arteko harremanaz hitz egingo dut. Gaur egungo gazteek bertso-munduan sozializatzeko eskainiak zaizkien espazioei buruz arituko naiz, nagusiki, eta baita gazteen bertso-munduarekiko inplikazio ezari buruzko usteei buruz ere, labur. 3.1 BERTSOLARITZA, EUSKARAZKO AHOZKO INPROBISAZIOA Bertsolaritza ahozko inprobisazioa baino askoz gehiago izanik ere (bada idatzizko bertsorik, zein ahozkoak izanagatik inprobisatuak ez direnik) bat-bateko hitzezko inprobisazioaz arituko naiz lan honetan, bertsolaritzaz ari naizenean. Eta emandako melodia bati hitzak bat-batean jartzea hainbat kulturatan aurki daitekeen kultur praktika da, bai iraganean eta bai gaur egun ere (Trapero, Santana eta Márquez, 2000). Izan Latin Amerikako dezimak, Herrialde Katalanetako glosak, Siziliako mutetuak zein Kretako matinadak, denak dira ahozko inprobisazio moduak. Hizkuntza bati eta kultura bati era batera edo bestera lotua dago modu bat eta bakoitza, baina ahozko inprobisazioa fenomeno unibertsala da, herri eta kultura ugariren herri kulturaren parte dena, nahiz eta bakoitzak izan bere izena, doinutegia, eta bertso-egitura sorta (Díaz-Pimienta, 2000: 526). Jaume Ayats-en arabera, ahozko inprobisazio mota hauek komunean dute, inprobisazio jolasean parte hartzen dutenen arteko komunikazio ekintza esanguratsua sortzea, behin betikotasun asmorik gabeko diskurtsoak eraikitzea, aurrez erabakitako diskurtsorik eza eta horren ondoriozko tokian tokiko eta unean 60 uneko egoerara moldatzeko gaitasuna, eta gizarte-kritikarako zein bestelako komunikazio egoeretan esan ezin direnak esateko aukera eta joera (Ayats, 2007)27. Ahozko inprobisazioa ez da, beraz, inondik inora euskaldunon berezitasun, baina, kasualitatez edo kausalitatez, euskaldunok alboan ditugun bi erdaretan ez dago halako praktikarik; ez frantsesez eta ez gaztelaniaz28. Bertsolaritzaz gozatu nahi duenak, izan sortzaile edo hartzaile gisa, euskaraz egin behar du29. Bertsolaritza, beraz, euskal hiztunen bidez garatzen da; euskal hiztunek euskal hiztunentzat egiten dute bertsotan, antolatzen dituzte saioak, jartzen dituzte gaiak, jotzen dute txalo. Bertsogintzaren periferiako zenbait harreman izan litezke erdarazkoak, baina, bertsogintzaren inguruko harremanak euskarazkoak dira, erabat ez bada, ia erabat. Bertsolaritzaren eremuan sozializatzea, euskaraz eta euskararen bidez sozializatzea da, beraz. Hizkuntza ia tresna soil duen jarduera baten bizi-indarrak ezin du, ondorioz, hizkuntzaren bizi-indarrarekiko mendekotasunik gabea izan, eta euskal hiztunen kopuru, dentsitate, ideologia eta dena delakoek eragiten dute, nahi ala nahi ez, bertsolaritzaren garapenean. Hala, bertsolaritzak bizi duen egoera tokian tokiko errealitate soziolinguistikoari (ere) lotua dago ezinbestean. Txarrerako eta onerako, lotura horrek bi zentzutan eragiten du, bertso-mugimenduak eragin baitezake errealitate soziolinguistikoan ere. 3.2 GAUR EGUNGO BERTSOZALETASUNA. ERRADIOGRAFIA BAT. Hizkuntzaren errealitatearekiko loturak lotura, bertsolaritza osasun onean dagoela entzuten da azken aldian. Euskal kultur sistemaren baitan periferiatik erdigunerantz pauso bat ala beste eman izana da beharbada uste horren oinarria. 27 Ayatsek ahozko inprobisazio generoa definitzeko ezaugarri gisa gehitzen du inprobisaziorako erabilitako melodiak tradiziozkoak izatea. Honek ez luke arazorik sortuko doinu berriak sortu eta tradiziozko doinutegian txertatzeko aukera emango bailuke definizioak, baina, rap-a eta bestelako ahozko inprobisazio motak kanpo utziko lituzke, eta ez dakit zenbateraino den desberdintze hori beharrezkoa zein petinentea generoa bera definitzerako orduan. 28 Rap edo Slam inprobisatua ahozko inprobisazio motak izanik ere, gaur egun, ez dira gure eremu geografikoko kultur eszenatokian presentzia handia duten adierazpideak (oraindik bederen), eta ez dira bertsolaritzarekin parekagarriak zentzu horretan. 29 Salbuespenak salbuespen, noski. Izan dira erdaraz kantatutako bertsoak eta izan da euskaraz kantaturiko bertsoak itzulirik gozatzeko aukera ere, baina, ohiko egoeretan bertsoaz gozatzeko euskara ulertzea ezinbestekoa da. 61 Indartsu ala ahul dagoen esatea ez da kontu sinplea, ordea. Zerekin alderatzen den. Egia da esan daitekeela, zenbait zentzutan, inoizko sendoen dagoela bertsolaritza30: izan bertso-afaria edo taula-gaineko saioa, izan librean (gairik gabe) edo gai-jartzaile baten gidaritzan, izan ehunka pertsonen aitzinean edo txoko intimoagoetan, astero-astero hamarnaka saio antolatzen dira euskararen lurraldean31. Bertsolaritza sustatzeko eta hedatzeko elkarteak sortu dira32 azken hamarkadetan lurraldez lurralde eta maila nazionalean, eta proiektu bateratu bat koordinatzen dute denen artean (Barandiaran, 2011). Bertsolaritzaren mugimenduak hedabide propioak sortu ditu33, eta –bereziki euskarazkohedabideetan gero eta leku gehiago hartzen dute bertsolaritzari buruzko berriek. Erregulartasunez antolatzen dira lurraldekako zein maila nazionaleko bertso txapelketak arrakasta handiz34 eta hezkuntza arautuan zein aisialdian bertsolaritza irakasten eta praktikatzen dute astez aste milaka haur eta gaztek35. Ez dago hurbilagoko datu parekagarririk, baina, 2008ko datuen arabera, bertsolaritza da (ez zuzeneko) musika eta liburuen ondotik euskaldunek euskaraz gehien kontsumitzen duten kultur praktika, zuzeneko musika kontzertuen, antzerkiaren zein zinemaren aurretik (Eusko Jaurlaritza, 2008): urtean behin 30 Ezberdintasun nabarmenak daude bertsolaritzarekiko zaletasunean zein bertso-praktiken ezaugarrietan lurraldetik lurraldera (SIADECO, 1995; Aierdi eta Retortillo, 2006; Zubiri et al., 2018), baina bertsolaritza ekosistema gisa ulertuz gero, baiezta liteke osasun onean dela, oro har. 31 Esaterako, 1615 saio antolatu ziren 2018an, horietatik 72 Lapurdin, 20 Nafarroa Beherean eta 5 Zuberoan (Euskal Herriko Bertsozale Elkartea, 2019a). 32 Euskal Herriko Bertsozale Elkarteaz gain, lurralde bakoitzean Bertsozale Elkarte bat dago; Arabakoa, Bizkaikoa, Gipuzkoakoa, eta Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa biltzen dituen elkartea da Bertsularien Lagunak elkartea. Elkarte guztiek osatzen dute proiektu bateratu bat. 33 1988an euskaraz emititzen duen Euskal Telebista katean Hitzetik Hortzera programa abiatu zuen Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak. Bestalde, bertsoa.eus atarian milaka bertso daude online entzungai, eta astero-astero igotzen dira bertara bertso-saio berriak. 2006an sortu zuen Bertso Plaza Digitala Elkarteak, eta gaur egun Librean Kooperatiba Elkarte Txikiak eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak lankidetzan garatzen dute. 34 Azken hau lau urtean behin izan ohi da, eta 2017an jokatu zen azkena, finalean 14000 entzule baino gehiago bilduz. 35 Bertso-eskolei dagokienez, 2018-2019 ikasturtean Euskal Herri osoan 123 bertso-eskola izan ziren martxan, eta 1500 partaidek (900 haurrek eta 600 helduk) eta 130 irakaslek parte hartu zuten horietan. Ikastetxeei dagokienez, 2019-2020 ikasturtean 463 ikastetxetan emango ditu EHBEk bertsolaritza eskolak, eta 28.454 ikaslek landuko dute bertsolaritza bertan, EHBEko 50 irakasleren eskutik (Euskal Herriko Bertsozale Elkartea, 2018, 2019). IEHko datuei dagokienez, 2017-2018 ikasturtean Seaskako 28 ikastoletan 840 ikaslek eta elebidunetan beste 900 ikaslek jaso zituzten bertsolaritza eskolak, eta 34 bertso-eskolatan 296 ikaslek hartu zuten parte. Azken horietarik 5 talde izan ziren Nafarroa Beherean,63 ikaslez osaturik, 2 Zuberoan, 28 ikaslez osaturik, eta 27 talde Lapurdin, 205 ikaslez osaturik; tartean, Bernat Etxepare lizeoko bertso-eskola (Bertsularien Lagunak, 2018). 62 gutxienez bertso-saio batera joaten da euskaldunen %17 (kontzerturen batera, aldiz %16 soilik, %12,5 antzerkira eta %1,2 zinemara). 2006ko bertsozaletasunari buruzko datuek (Aierdi, Aldaz eta Retortillo, 2006) garai bertsuan euskaldunengan bertsolaritzarekiko zaletasuna aski hedatua dela berresten dute: %14 bertsozale sutsua zen, %26 bertsozale moderatua, %29 bertsozale periferikoa eta %32 ez zen bertsozalea. Egoera honetara heltzea ez da kasualitate hutsa izan, noski. Laurogeiko hamarkadan gaur egungo bertsolaritza ezagutzen dugun bezalakoa izan dadin eragin handia izan zuen fenomenoa gertatu zen: bertsolaritzaren mugimenduaren egituratzea eta erakundetzea. Tokian tokiko elkarteak, lurralde mailakoak eta maila nazionalekoak saretu izanak eta proiektu bateratu bat garatu izanak erraztu du, besteak beste, bertsolaritzaren oinarriak sendotu eta zabaltzea, eta baita bertsolaritzaren egoera ahulena den eremuetako bertso-mugimendua hauspotzea ere. 3.3 BERTSO-MUGIMENDUAREN ERAKUNDETZEA ETA TRANSMISIO36 ESTRATEGIA Azken hamarkadetan IEHko bertsolaritzaren bilakaera oso loturik joan da 1980an sorturiko Bertsularien Lagunak elkartearen jardunbidearekin37. Elkartea sortu baino lehen ez zen bertsolaritzaren garapenaz arduratuko zen berariazko proiekturik38, eta bertsolaritzan sozializatzeko espazioak modu antolatuago edo espontaneoagoan gertatzen ziren bertso saioak eta etxe giroko bertso jarduna ziren, ia soil-soilik. Albert Casals, Mercè Vilar eta Jaume Ayatsek Kataluniako 36 Lan honetan transmisio kontzeptua alde batera utzi eta sozializazio kontzeptuaren alde egin badut ere transmisio hitza erabiliko dut, Bertsozale Elkarteak (Bertsularien Lagunak elkarteak zein Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak) hala egiten diolako erreferentzia zuzenean hezkuntza formal edo ez formalaren bidez bertsolaritza sozializatzeko plantan ezarritako estrategiari, bai eta estrategia hori egikaritzeko ardura duen elkarteko sailari ere. 37 1987an sortu zen Euskal Herriko Bertsolari elkartea, gerora Euskal Herriko Bertsozale Elkartea bilakatuko zena, eta orduan hasi ziren lurraldeetako elkarteak saretzen eta proiektu bateratu bat garatzen. 38 Orduan ere baziren bertsolaritzaren desagerpenari aurre egin nahi izan zioten norbanako zein eragileak, horien artean Euskaltzaleen Biltzarra izanik erakunde nagusia. Bertsularien Lagunak sortu arte, ordea, bertsolaritzaren sustapena eta geroratzea ez zen erakunde baten helburu nagusia izan. 63 glosaren transmisioaz dion gisara, gurean ere "the transmission of this art occurred spontaneously, outside regulated education and often without any conscious desire to ensure its survival" (Casals, Mercè eta Ayats, 2011: 249). Jakin badakigu IEHn euskararen galera etenik gabea izan dela XX. mendean zehar, eta bertsolaritzak ere izugarrizko beheraldia izan zuela mende bukaerara arte. Laurogeiko hamarkadan, ordea, bertsolaritzaren mugimendua egituratzen eta erakundetzen hasi izanarekin batera, plantan ezarritako transmisio, sustapen eta hedapen proiektuek erabat aldatu zituzten bertsolaritzaren sozializazio bide eta esparruak, eta horrekin bertsolaritzaren beraren bizi-indarra. Bertsularien Lagunak elkartearen helburua galzorian zegoen bertsolaritzaren geroratzea izan zen, hastapenetik. Ernest Alkhat eta Jean Louis Laka bertsolariak izan ziren ekimenaren sustatzaile nagusiak, IEHko garai hartako bertsolari eta bertsozale ezagun batzuen laguntzaz39. Hasera batean asmoa omenaldi-saio batzuk antolatzea izan bazen ere40, berehala hasi zen elkartea bestelako lanetan, eta haur eta gazteei bertsozaletasuna transmititzea bilakatu zen elkartearen eginkizun nagusi, eta 80ko hamarkadan hasi ziren, beraz, bertsolaritzaren transmisiorako lehen ekimenak. 1984an antolatu zen Lehen Errexil Saria Urruñan, bertsolari gazteei zuzenduriko sariketa41 eta urte berean argitaratu zen Jean Pierre Mendiburu bertsolariaren "Bertsutan ariz ikasten" liburua, gazteei bertsotan ikasten laguntzea helburu zuena. Ordurako ari zen Xanti Iparragirre eta Mixel Lekuona zenbait ikastolatan bertsolaritza eskolak ematen. 1987an Andde Duhaldek hartu zuen langintza hura eta urte beranduago Ernest Alkhatek hartu zion erreleboa-zazpi urtez arituko zen lan horretan42. 1989ko urte hartan ospatu zen lehen Bertsulari Ttiki eguna ere, Urruñan43, bertsolaritza eskolako ikasgelatik kanpora ere eraman nahian. 39 Fermin Mihura, Txomin Ezponda, Emile Larre, Mixel Lekuona, Santos Beloki, Manex ErdozainziEtxart eta Mixel Itzaina, tartean. 40 1981ko maiatzaren 17an Ximun Zubikoarena Bankan, 1982ko martxoan Manuel Sein "Xanpun"ena Urruñan, 1986ko maiatzean Matxin Irabolarena Senperen. 41 Xabier Perez "Euzkitze"-k irabazi zuen hura. 42 Tartean izan ziren bertso-irakasle gehiago ere hezkuntza arautuan, jarraikortasun berarekin aritu ez baziren ere, hala nola Santos Beloki, Jean-Louis Laka edo Beñat Soule ere. 43 Alkhaten ekimenez, lehiaketa gisara, hezkuntza arautuan bertsolaritza eskolak jasotako haurrei gai bat proposatu eta gai horri buruzko bertsoak idazten zituzten hauek. Egun hartan ikastola 64 Bertsularien Lagunak elkartearen aterkipean bertsolaritza ikastoletara eraman izanak eta hezkuntza ez formalaren arloan bertso-eskolak sortu izanak, belaunez belauneko transmisio prekarioa zurkaiztetik haratago, bertsolaritza sozializatzeko modu berriak sortu zituen IEHn: euskararen ezagutzaren familia bidezko transmisio-etenari ikastolek eta gau-eskolek erantzun zieten bezala, bertsolaritza hezkuntza sistemaren bidez ezagutarazteko bideak eraiki ziren. Seaskako ikastoletan bertsolaritzaren irakaskuntza txertatu izanak, bestalde, etxean edo herrian bertsolaritza ezagutu ez zuten hainbat haurri bertsolaritzarekiko lehen kontaktua bermatu zien, eta lehendik ezagutzen zutenei, bertsolaritza hurbilagotik edo sakonxeago ezagutzeko aukera. Ez zuten eskola-ordu haiek berebiziko eragin zuzenik bertsolaritzaren mugimenduan, noski, baina, estrategikoak izan ziren transmisio adarraren bigarren arloa indartzeko: bertso-eskolak. 3.4 BERTSO-ESKOLAK. BERTSOLARITZA SOZIALIZATZEKO MODU BERRIAK BERTSOLARITZA BERRIAK SORTZEKO. 70ko hamarkadan sortu ziren lehen bertso-eskolak Hego Euskal Herrian (HEHn, hemendik aitzina), eta berehala hedatu zen fenomenoa, mugimendu autonomo gisa. 80ko hamarkadan Xabier Amurizaren "Zu ere bertsolari" (Amuriza, 1982; Dorronsoro, 1981, 1988) eta Juanito Dorronsororen "Bertsotan I" eta "Bertsotan II" bertsolaritza irakasteko lehen metodo didaktikoak argitaratu izanak ere eragin handia izan zuen bertsolaritzaren ikasezintasunaren diskurtsoa ahultzeko. 80ko hamarkadan, jadanik, HEHko bertso-eskoletan ikasitako gazteak entzun zitezkeen, arian-arian, plazetan kantari. 1989. urtean, ordutik hona urtero egingo den Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa antolatzeari ekin zion Ikastolen Elkarteak Euskal Herriko Bertsozale Elkartearekin (hemendik aitzina EHBErekin) elkarlanean44, eta halako ekitaldien bitartez bertso-eskoletan ikasitako belaunaldi desberdinetako haurrak elkartzen ziren IEHko areto batean, eta bertso sarituak jakinarazi eta kantatzen zituzten bertan. Gerora, horri gehitu zitzaion bertso-eskoletako haurrek bat-batean eginiko saiotxo bat ere. 44 Eskolarteko txapelketan bertso-eskola ezberdinetako bertsolari gazteak lehiatzen dira. Lehenik lurraldekako txapelketak edo sailkapen faseak jokatzen dira, eta azkenik Euskal Herriko finala jokatzen da, herrialde bakoitzeko ordezkariekin. 65 hari berebiziko ikusgarritasuna eman zitzaion. Ez noski eztabaidarik gabe45, baina, bertsolari berri horiek, bazterreko anekdota izatetik ezin ukatuzko errealitate bilakatu ziren, eta bertsolaritzak berak ere egokitu egin behar izan zuen subjektu berri horretara. Hala, denbora gutxian labekada hartako zenbait bertsolari haur izatetik gazte izatera pasa, eta maila gorenera heldu zen46 eta bertsolaritzaren baitan bertsolariaren irudia bera adarkatu egin zen, bertsolari tradizionalaren irudia desagerrarazi gabe bertsolari gazte, rockzale, ikasle47 eta aldarrikatzailearen irudia sortuz (Maia, 2017). Bi mundu hauek elkar gurutzatzearekin batera gertatu zen HEHn bertsolaritzaren boom-a deitu zitzaiona 90ko hamarkadan: euskal hiztunen % 78,3k bertsozaletzat zuen bere burua, eta soilik % 21,6k adierazi zuela bertsolaritzarekiko interesik eza (Siadeco, 1995: 14). Ateak zabaldu ziren, horrez gain, gazte kultura bertsolaritzara eta bertsolaritza gazte kulturara sar zitezen. 3.5 BERTSOLARITZAREN BIZIBERRITZEA IEHN. GAZTEAK ETA BERTSOLARITZA ELKARGUNEAN. IEHn 90ko hamarkada hasieran, "erabat ahul eta indarge" ageri zen oraindik bertsolaritza euskal kultur sistemaren baitan (Siadeco, 1995: 49). Zenbait bertsoeskola martxan izanik ere ez zebilen gazterik plazetan, eta IEHko gazteek bertsolaritzatik urrun jarraitzen zuten (Siadeco, 1995: 16). Denbora gehixeago behar izan da, beraz, IEHn bertsolaritzaren irudia modu esanguratsuan aldatu eta bertsozale berriak sortzeko, bereziki gazteen artean. HEHn gertatutakoak eragin handia izan zuen, noski, IEHko bertso-mugimenduan ere, bertako bertso-eskoletako lehen haurren mundu erreferentziala bitan banatzen baitzen argiki: IEHko aurreko bertsolariak zeuden, alde batetik (haien 45 Ez dut sakonduko orduko ikuspegi esentzialistan, baina esan, bazela -orduan ere- benetako bertsolaria eta eskoladun bertsolaria edo bertsolari artifiziala bereizten zituenik. 46 Bertso-eskoletan trebatutako Igor Elortza eta Unai Iturriaga 1990eko Bizkaiko bertsolaritza txapelketako finalera heldu ziren, hurrenez hurren 15 eta 16 urte zituztela, Iturriaga txapeldunorde izanik. Jon Sarasua eta Iturriaga bera ere Euskal Herriko txapelketako finalera heldu ziren 19 urterekin, lehena 1986an eta bigarrena 1993an (Lekuona, 2018). 47 1997ko Euskal Herriko bertsolari txapelketan parte hartu zuten 47 bertsolarietarik 26 unibertsitateko ikasleak ziren. 66 gurasoen adinekoak, gazteenera jota, eta zaharragoak gehienak) eta HEHko bertsolariak bestetik, tartean bertsolari gazteak. IEHko bertso-eskoletatik sortu bertsolari gazteek ere plazetara egin zuten jauzi, pixkanaka, 90eko hamarkadan48. Garai berean, Bertsularien Lagunak elkarteak bertso-eskolen sorrera eta garapena bultzatzeko estrategian indar gehiago jarriz bertso-irakaskuntzako apustu sendoagoa egin zuen, eta 1998an Karlos Aizpuruak hartu zuen bertso-eskoletako irakasle lanpostu sortu berria49. 80ko hamarkadan sortu baziren ere IEHko lehen bertso-eskolak50, handik aitzina talde berrien sorrera bizitu egin zen, eta sortutako taldeen iraupena ere segurtatu egin zen. Bertsoeskolez gaindiko ekimenak ere ugaritu egin ziren, esaterako, bertso-udalekuak antolatu ziren urte hartan, bereziki IEHko bertso-eskoletako haurrek HEHko bertso-eskoletakoekin harremana izan zezaten. Ahalegin haren emaitzak laster ikusi ziren. Hala, 2002an hamabi ziren IEHko bertso-eskolak (Hendaia, Baiona, Hazparne, Senpere, Uztaritze, Kanbo, Biriatu, eta Donibane-Lohizuneko haurrena zein helduena Lapurdin eta Donaixtiko eta Baigorrikoak, Nafarroa Beherean). Hala zioen 2002an Ainhoa Agirreazaldegik Bertsolari Aldizkariak Euskal Herriko bertso-eskolei buruz argitaraturiko ale monografikoan: Iparraldea, bertsolaritzaz ari garenean, proiektu bat da. Proiektu bat, ez oraindik betetzeko dagoen asmo bat delako, elkarte batek bertako bertsolaritza indartzeko egin duen apustu estrategiko bat delako baizik […]. Orain dela bost urte, sinestezina irudituko zitzaigukeen, Baina, amets batzuk bete egiten dira. Ez ordea, ahaleginik gabe." (Agirreazaldegi, 2002: 418) Hala, bertso-eskoletako IEHko gaztetxoek maila ona erakusten zuten EHko Eskolarteko Txapelketetan. Izen berriak entzuten hasi ziren. Bertsularien Lagunak 48 1992an egin zuten, esaterako, Amets Arzallusek eta Sustrai Colinak lehen plaza, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako kanporaketan (taldeka, Itsaso Arzallus taldekide zutela). 1993an Nagore Fernandez hendaiarra izan zen Euskal Herriko eskolarteko txapeldun, eta Urko Atxotegi urruñarrak Nafarroako txapelketan parte hartu zuen. 49 Bertso-eskolen dinamizazioan jende gehiago ere aritu zen ordura arte bezala handik aitzina ere, baina, hura izan zen bertso-eskolen dinamizaziorako sortu zen lehen lanpostua. Aizpurua 2009ra arte aritu zen IEHko bertso-eskoletan irakasle. 50 Urruñakoa izan zen sortzen lehena 1984an, Jexux Arzallus eta Inaxito Aierbe "Pana"-ren eskutik, eta hau desegindakoan Hendaiakoak hartu zion erreleboa 1986an Arzallus eta Andoni Zelaiaren eskutik. Hamarkada berean sortu zituen Aitor Sarasuak Kanboko eta Donibane-Lohizungo bertsoeskolak, eta baita Jean-Louis Lakak Baigorrikoa ere. Eta 1997an Baionako Biltxoko ostatuan helduen bertso-eskola sortu zen, Aitor Sarasua gidari zuela. 67 elkarteak eta herrietako eragileek saioak sortu ahala IEHko bertso-eskoletako lehen gazte bertsolariak kantuan aditzen hasi zen IEHko bertsozalegoa eta, oro har, euskal komunitatea. Hamarkada aldatzearekin batera gertatuko zen IEHko bertso-mugimenduaren berpiztea irudikatuko zuten hainbat gertakari. 2000. urtean Amets Arzallusek eta Sustrai Colinak Nafarroako txapelketako finalean kantatu zuten, eta Arzallusek jantzi zuen txapela. 2001ean Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalera sailkatu zen Colina, Arzallus atarian gelditu zelarik51. Nafarroako txapelketako finalaz geroztik plazaz plaza ibiltzen hasi ziren bi bertsolari gazteak, HEHko plazetan nagusiki, baina, baita IEHko plazetan ere. Eta bertso-eskoletako haurrentzat erreferente bilakatzeaz gain, IEHko gizarteak bertsolari gazte gisa identifikatu zituen. Fenomeno ikusgarri hark burdinaga batek bezala altxa zuen dagoeneko gorantz zioan IEHko bertso mugimendua. Bertso-eskoletan trebatzen zebilen taldetxo izengabe hura konkretu egin, eta IEHko bertsolari gazte berri haien belaunaldiari izen deiturak ezarri zizkion, isileko lanari ikusgarritasuna emanez, kanpora begira. Bertso-mugimenduaren baitan ere izan zuen eragina fenomeno hark: bertsoeskolan ari ziren edo ariko ziren gaztetxoek ez zuten HEHra begiratu beharrik IEHko bertso-munduan erreferente gazteak aurkitzeko. Bertsolaritzaren beraren irudia aldatzen ari zen. Hala, 2006ko bertsozaletasunari buruzko ikerketa soziologikoaren emaitzetan aldaketa nabaria da: bat-batean, euskal hiztunen artean bertsozaleak ez direla diotenen kopuru txikiena IEHkoa da (%15,7)" (Aierdi eta Retortillo 2006: 47). Kulturaren Behatokiaren datuen arabera, gainera, gazteenak dira zaletasun gehien adierazten dutenak52 (Eusko Jaurlaritza, 2008: 103). Bertso-eskolak eta Bertsularien Lagunak elkartea oso ezagunak bilakatzen dira IEHn (HEHko bertsozale elkarteak baino gehiago, proportzioan)53. Saio kopuruak gora egiten 51 Biak sailkatuko ziren 2005eko eta 2009ko finalera, eta Arzallusek jantziko zuen hurrengo txapelketako txapela, 2013an. 52 4,7 hamarren gain, adin guziak kontuan hartuta bataz bestekoa 3,6 izanik. 53 Euskal hiztunen %26,2k norbait ezagutzen du bertso-eskolan ari dena, eta %31,9 baino ez dira Bertsozale elkartea ezagutzen ez dutenak (Eusko Jaurlaritza, 2008: 103). 68 du54 eta honek berekin dakar bertsolarien erreferentzialtasunak gora egitea IEHko euskal kulturaren inguruko gizarte esparruan. Bertsolaritza ikusteko moduak aldatzen dira, funtsean: dagoeneko ez da kontu zaharkitu bat (Aierdi eta Retortillo, 2006: 22)55. 3.6 GAUR EGUNGO GAZTEAK BERTSOLARITZAN SOZIALIZATZEKO BIDEAK ETA BIDEXKAK. Bertsolaritzaren indartze prozesu honetan, hezkuntza bidezko sozializazio egiturak sendotzen eta zabaltzen joan dira etengabe56. Azken hamarkadan hezkuntza arautuan gora egin du etengabe bertsolaritzarekin kontaktua dutenen kopuruak eta bertso-eskoletan ari den haur eta gazte kopurua ia bostez biderkatu da. 20. Grafikoa: Haur kopuruaren bilakaera (2010-2017) IEHko bertso-eskoletan eta Seaskako zein sare elebiduneko hezkuntza arautuko bertso-klaseetan. (Iturria: Bertsularien Lagunak, 2018a) 69 Gaur egun, hogeita hamasei bertso-eskolatan hirurehun haur inguruk hartzen dute parte. Esan beharra dago bertso-eskola gehienak haurren bertso-eskolak direla –lehen eta bigarren mailakoak, eta lehen mailakoak gehienak, nagusiki elkarteko irakasleek dinamizatuak-, gutxi batzuk helduenak -maiz modu autonomoan antolatuak-, eta tartean badela elkarteko irakasleak dinamizatzen duen baina haurren bertso-eskola bat baino aise autonomoagoa den bertsoeskola bat: Baionako Bernat Etxepare lizeoko57 bertso eskola. 2003 urtean erabaki zen Seaskak duen lizeo bakarrean biltzea han ikasten zuten beste bertso-eskoletako kideak. Ordura arte bertso-eskolan ari ziren adin batetik aitzinako gazteak Hendaian bildu izan ziren. Pixkanaka, ordea, kolegio ezberdinetako bertso-eskoletako kideak heldu ziren lizeo adinera, herri askotakoak ziren, batzuk elkarrengandik aski urrun bizi ziren, eta aldiz, guztiek58 ikasten zutela Bernat Etxepare lizeoan, eta BAMkoak edo kostaldekoak ez zirenak barnetegian59 egoten ziren astean zehar, beraz, IEHko bertso-eskoletako gazte guztiak biltzeko aukera eskaintzen zuen bertso-eskola bertan egiteak. Ordurako Seaskako kolegio bakoitzean bazenez bertso-eskola bat, lizeokoa sortzearekin bertso-eskolen ibilbide luzeago eta argiago bat irudikagarri egin zen, gaztetxoagoentzat ere: norberak bere herriko edo ondoko herriko bertso-eskolan has zezakeen bere bertso-eskola ibilbidea, ondoren kolegioan segitu, eta Etxepareko bertso-eskolan elkartuko zen beste bertso-eskoletako gazteekin (hots, IEHko guztiekin). Lizeoko bertso-eskola handien bertso-eskola bilakatu zen. Eta handien bertso-eskola izateak baditu bestelako ezaugarriak ere. Bertsomunduak bertso-eskolaz kanpoko aisialdi eskaintza zabala eskaintzen die gazteoi, eta gero eta gehiago hasten dira sozializatzen bertsolaritzan bertso-eskolaz kanpo. 57 Bernat Etxepare lizeoa gaur egun IEHn Seaskak duen lizeo bakarra da, hots, ikasketak murgiltze sisteman eskaintzen dituen lizeo bakarra IEHn. 58 Une hartan bertso-eskolan segitu nahi zuten guztiak joan ziren Etxepare lizeora ikastera. Gerora izan da salbuespenik, izan kolegioan bertso-eskolan aritu ziren batzuk ibilbide profesionala hautatu zutelako, edo izan bestelako lizeo baten aldeko hautua egin zutelako. Hauek ere Etxepareko bertso-eskolan parte hartu izan dute, nahi eta ahal izan dutenetan. Hala ere, gaur egun ere, Baionatik urrun ikasiz gero, eta Etxepareko bertso-eskolara joatea ezinezkoa bazaie, gazte hauentzat haien adinkideekin aritzeko bestelako bertso-eskola erregularrik ez dagoela. 59 Bernat Etxepare lizeoak barnetegi zerbitzua eskaintzen du egunero joan-jinka ibili ezin duten edo ibili nahi ez duten ikasleak bertan bizi daitezen astelehenetik ostiralera. 70 Izan ere, bertsogintzarako oinarrizko gaitasunen jabekuntza, nagusiki bertsoeskolan gertatzen bada ere, bertsolaritzan sozializatzea ez da bertsotan egiten ikastea soilik. Bertsolaritzaren ekosistema osoa da sozializazio gune, izan hezkuntza formala edo ez formala, izan bertso-saioak, txapelketakoak zein bestelakoak, parte hartzaile, entzule zein antolatzaile gisa bizi daitezkeenak edo izan bertsolaritzari buruzko berariazko hedabideen zein bestelako hedabideetan bertsolaritzari eskainiriko tarteen kontsumoa, besteak beste. IEHko bertsoeskoletako haur zein gazteek, beraz, badute bertso-munduarekiko harremana non garatu bertso-eskolatik kanpo ere. Kontua da gazteek haien sozializazio bideak hautatzeko eta garatzeko autonomia handiagoa dutela, izan haiek saioak antolatuz, izan saioetan kantatuz, izan saioak aditzera hona edo hara joanez, izan bertso-kideekin besta eginez edo izan Bertsularien Lagunak zein EHBE elkarteek eskainitako aisialdi ekimen antolatuetan parte hartuz. Aisialdi antolatua da, bertso-eskolaz kanpo bertso-munduan sozializatzeko eremu nagusietako bat. Gaur egun, gero eta zabalagoa da bertsolaritzaren inguruko aisialdi eskaintza. IEH mailan, urtero antolatzen dira bertso-eskolen arteko topaketak (lehen mailako zein bigarren mailako eta lizeoko haur eta gazteentzat) eta EHBEk, aldiz, EH mailako udaleku eskaintza egiten du60, bertso-eskoletako haurrei bertsolaritzari loturiko jarduerak, eta, batez ere, bertso-munduari loturiko jendearekin biltzea eskainiz. Hala, bertso-eskolan dabilen haurrak edo gazteak, astero bere kideekin elkartzetik haratago, beste bertso-eskoletako kideak ezagutzeko aukera du, IEH zein EH mailan. Eta sozializazio eremu honek garrantzia berezia hartzen du gazteen kasuan. Izan ere, kolegio garaiko topaketetan ezagutzen dituzten kideak dira lizeoko bertso-eskolan kide izango dituztenak. Eta lizeo garaian udalekutan ezagutzen dituztenak izango dira eskolarteko txapelketetan zein gazte sariketetan oholtzakide izango dituztenak, publikoan egongo direnak, eta bertso-saioen ondorengo bestetan ostatu berean topatuko 60 1998an Bertsularien Lagunak elkarteak antolatu bazituen lehen bertso-udalekuak, 2001ean EHBEko Transmisio Sailak hartu zuen udalekuak antolatzearen ardura, eta ordutik 100 txanda baino gehiago antolatu dira eta 3000 haur eta gaztetxok baino gehiagok hartu dute parte bertan (Euskal Herriko Bertsozale Elkartea, 2019). 71 dituztenak. Gazte gisa sozializatzeko eremu oso batekin egiten dute topo, aisialdi eskaintzaren jiran. Bertso-munduko gazteen arteko elkartruke hori eman dadin garrantzitsua den beste elementu bat aurez aipatutako eskolarteko txapelketa da. Urtero antolatzen da IEHko eskolarteko txapelketa61, eta bertan bertsolari gazteek haien burua ezagutzeko eta ezagutarazteko parada izan ohi dute. Izan ere, alde batetik, jendaurrean bat-batean egiteko lehen plaza izan ohi da maiz, eta bertso-eskolatik oholtzarako jauzi horretan trebatzeko eremua da. Eta bestetik, batez ere EHko txapelketarako sailkatzen badira, publikoarengandik ezagutuak izateko aukera paregabea ere bada, plazetan bertsotan egin nahi duenarentzat. Txapelketa izanagatik, ordea, garapen bat egon da azken hamarkadetan egun horren esanahian. Garai batean elkar ezagutzen ez zuten bertsolari gazteek lehia huts gisa bizi zuten eguna, gaur egun topaleku ere bada. EH mailako bertso-eskoletako partaideak izan ohi dira publikoan egun horretan, eta aurreko udan udalekutan egon zirenen topagune ere izan ohi da. Loturak ugariak dira, beraz, bertso-eskola batetik bestera, eta giroa konpetiziozkoa bezain kooperaziozkoa dela nabaria da. Hemezortzi urtetik aurrera, ordea, ezin da eskolarteko txapelketan parte hartu, eta hor hasten da ordura arte xenda aski zedarritua zena oihanean barneratzen. Hasteko, eskuarki adin horretan ikasketak hasten dituzte, eta horretarako hiriz mugitzen dira asko eta asko. Lizeoko bertso-eskolarekin zuten lotura ten egiten da, eta bertsotan egiteko espazio berriak aurkitu edo sortu behar izaten dituzte. Aurrez bertso-munduko sarearekin kontaktuan izaten dira gehienak, eta jakiten dute ikastera joan diren hirian hango edo haragoko bertsolariak ikasten duela, eta badela halako edo bestelako bertso-eskola bat, edo sortzeko asmoa badagoela, edo dena delakoa. Gazteek plazetan bat-batean egin dezaten, eta haien burua ezagutzera emateko aukera izan dezaten, eskolartekotik kanpo, gazte-sariketak deiturikoak62 61 Parte-hartzaileak lizeoko bertso-eskolako kideak izan ohi dira. Kanporaketen ondotik IEHko finala antolatzen da, eta finalean EHko final nagusirako txartela lortzeko lehiatzen dira (gaur egun bi kide sailkatu ohi dira Nafarroa Beheretik, beste bi Lapurditik, eta bakarra Zuberoatik). 62 IEHn, esaterako, Hernandorena Saria antolatzen da, eta bertan EH osoko 16-25 urte bitarteko bertsolari gazteak gonbidatzen dira. 72 antolatzen dira EHn zehar. Horietako gehienetan, ordea, ez du norberak izena ematen, eta antolatzaileek hautatua izan behar du jendaurrean bat-batean aritzeko aukera hori erdiesteko. Eta ez dutenez eskolartekoan parte hartzerik, plazetan bertsotan egin nahi badute herrialdeko txapelketara aurkeztu ala ez hautatu beharko dute bertsolari gazteek63. Jendeak ezagut dezaten nahi badute plazetan kantatzeko dei dakien, badirudi ez dagoela beste biderik. Alta, txapelketaren formatua ez da baitezpada erakargarria bertso-eskoletatik ateratzen diren bertsolari gazteentzat, edo ez gehienentzat, bederen. Partehartzeko adinean diren gazteak urtero gehiago izanik ere, urtez urte partehartzaile kopuruak ez du gora egin64. Oso gutxi dira proportzioan, txapelketan parte hartzen duten bertso-eskolako gazteak. Ez zaie erosoa formatua. Handiegia da jauzia. Bertso-eskolako edo eskolarteko txapelketako bat-bateko esperientziatik lurraldeko txapelketako saio batera dagoen tartea nabarmena da, besteak beste, hedabideek ematen dieten garrantziaren aldetik, eta horrek sortzen duen tentsio -eta , beraz, urduritasun- aldetik. Baina, batez ere, haietako askok ez dute bertsolari ibilbide baten aldeko apustua egin nahi. Gustura ari dira bertso-eskolan, gustura segituko lukete jolas-giroan, bertsozale amorratuak dira, baina, ez dute baitezpada bertsolari bilakatu nahi. Eta gutxiago hori lortzeko bide bakarra lurraldeko txapelketan parte hartzea baldin bada. Plazer hartzen dute bertsotan arituz, lagun artean gozatzeko baliatzen dute bertsoa, baina, ez dute interesik jendaurreko jardunarekiko65. Bada bertsolari ibilbideari ekiteko edo jarraipena emateko interesa duenik ere, baina, gauzak diren bezala, txapelketaz kanpoko plazetan lekua lortzea ez dago erraza. IEHn bertsotan egiteko aukerak ez dira ugariak. Izan ere, IEHn antolatzen 63 IEHko Xilaba txapelketa 2008an antolatu zen lehen aldiz –lehenago Nafarroako txapelketan parte hartzen baitzuten IEHko bertsolariek - eta bi urtean behin antolatu da geroztik. 64 Hamasei bertsolari izan ziren 2008an, hogei 2010ean, hamasei, berriz ere, 2012an, hemezortzi 2014an eta hamabost 2016an (azken horietatik lau besterik ez ziren 25 urtetik beherakoak eta hiru 30 urtez pekoak, gainerakoetan, 36 urte bazituen ere orduan parte-hartzaile zaharrena zenak). 65 2016ko txapelketaren ondotik Bertsularien Lagunak elkarteak gogoeta prozesu bat abiatzea erabaki zuen txapelketa birpentsatzeko asmoz, ikusirik bertsolari gazteek ez zutela txapelketarekiko berebiziko interesik erakusten. Elkarteko ordezkari gisa, niri egokitu zitzaidan eztabaida-talde bat aurrera eramatea orduan Baionako Bernat Etxepare lizeoko bertso-eskolan ari ziren gazteekin, txapelketarekiko zituzten bizipen, irudi eta jarrerei buruz. Gogoeta hartako datuetan oinarritzen naiz, beraz, baieztapen hauek egiteko. 73 diren bertso-saio kopuruak ez dio bertsolaritzak hezkuntza arloan bizi duen aipatu gorakadari hein berean erantzuten66. Txapelketak bertsozalegoa akuilatzeko zein bertsozale berriak sortzeko mekanismo arrakastatsuak direla antzeman den arren, txapelketaz kanpoko saioetarako joerak ez dirudi hain sustraitua, bertsozale direnen artean ere (Aierdi eta Retortillo, 2006). Bertsotan plazaz plazako ibilbide bat egiteko aukera bakarra, oraindik orain, HEHn plazak lortzea da. Eta hori beste hari bateko ezpala da. Bertso-munduko parte izateko ez dago jendaurrean bertsotan egin beharrik, ordea. Plazaz plaza ari diren bertsolariak funtsezko elementuak dira, noski, bertsolaritzaren inguruko mugimenduan, baina, ez inondik inora ere elementu bakarrak. Bertso-mugimendua bizi dadin beharrezkoak dira entzuleak, gai-emaile eta gai-jartzaileak, antolatzaileak, epaileak, eta beste hainbat eragile. Sorgin gurpilak onerako eragin dezan, noski, beharrezkoak dira bertsolari gazte erreferenteak, bertsozale gazteak egon daitezen, eta aldi berean beharrezkoak dira bertsozale gazteak, haietarik sortuko baitira, bertsolari gazte berriak. 3.7 TRANSMISIOA KEZKA. BERRIZ ERE. Bada, ordea, halako kezka bat, Bertsularien Lagunak zein EHBE elkartetik, gazteen bertso-mugimenduarekiko, edo zehatzago, elkartearekiko inplikazioarekiko: Zalantzan dago ea belaunaldi gaztea bertsolaritzaren proiektu soziokulturalean integratuko den edo ez […]. Inork ez daki ziur gazteekin zer gertatuko den. Aurretik ere gertatu izan da. Askok uste dute gazteei ez dietela transmititu Bertsozale Elkartea funtsezkoa dela bertsolaritzaren egoera osasuntsua izan dadin. Gazte askorentzat Elkartea mugiezina dirudien erakunde arrotza da. Ez dira Elkartearekin identifikatzen, ez dira haren parte sentitzen, eta arazo horri nola aurre egin oraindik ez dute asmatu. (Zubiri, 2018: 29) Bertsolari gazteek ez dituzte, eskuarki, elkarteko zereginetan ardurak hartzen. Ez daude bilkuretan. Ez daude zuzendaritzan. Gehienak ez dira elkarteak antolatzen duen txapelketara aurkezten. Eta badirudi gazteak ez daudela IEHko 66 2008an eta 2009an ehundik gora izan ziren antolaturiko saioak, 2010ean 91, 2011n, 2012an eta 2013an hirurogeita hamar inguru, 2014an eta 2015ean laurogeita hamar inguru, eta 2016tik landa berriz ehundik gora (Bertsularien Lagunak Elkartea, 2018) 67 Baieztapen hau egiteko 2016ko txapelketaren ondotik Bertsularien Lagunak elkarteak gazteen parte-hartzeari buruzko gogoeta prozesuan emandako eztabaida taldeetan eginiko behaketanotak ditut oinarri. Bilkura hauetan elkarteko arduradunek ezezik IEHko bertso-mugimenduko hainbat eragilek parte hartu zuten. 68 Teodoro Godofredo Hernandorena Barandiaran (Zizurkil, Gipuzkoa, 1898 - Donibane Lohizune, Lapurdi, 1994) politikari nazionalista eta kulturgilea izan zen, medikua izateaz gain. Biziki bertsozalea izateaz gain, bertsolaritzaren bidez euskararen eta euskalduntasunaren sustapena zuen helburu, eta 1935ean, HEHn bizi zela, Euskal Herriko Bertsolari I. Txapelketa Nagusiaren antolakuntzan parte hartu zuen dagoeneko. 1937an Espainiako gerla zela eta Donibane Lohizunera erbesteratu zen, eta orduan ekin zion IEHn bertsolariak sustatzeari, herriz herri bertsolarien bila arituz eta saioak antolatuz, batez ere (Lasa, 2008). 69 Hernandorena ez zen noski bakarrik aritu lanean eta izen asko lirateke IEHko bertsularitzaren suspertzaileen artean aipatzekoak. Garai hartan garrantzia berezia izan zuten, besteak beste, Piarres Larzabalek (Xarriton, 1999) eta Mixel Itzainak (Aristorena, 1992). 70 Fernando Aire Etxart "Xalbador" eta Mattin Treku Inharga "Mattin" dira dudarik gabe XX. Mendeko IEHko bertsolaririk famatuenak. 71 Émile Larre Otxobi, (Baigorri, Nafarroa Beherea, 1926 - Kanbo, Lapurdi, 2015), idazlea, euskaltzain osoa eta apaiza. Bertsolaritzaren suspertzearen alde lan gaitza egin zuen, saioak antolatuz, gaiak emanez zein epaile lanetan arituz, besteak beste. Xalbador eta Mattinen auto-gidari lanak ere egin izan zituen ardura, autoak urriak ziren garaian, eta batez ere Xalbador eta Mattinen ondorengoek kanta zezaten saioak antolatzearen alde egin zuen. Aiherrako erretore zelarik, hamabost urtez bertso-ekinaldiak antolatu zituen han. Beste zenbait bestetarako ere, apez lagun batzuek Emile Larreri eskatzen zioten bertsolariekin harremanetan sartzea, hark ongi ezagutzen baitzituen. Beti Xalbador eta Mattin eskatzen zizkioten. Larrek bertsolari gehiago ere bazela erran nahi izaten zien, eta hasiberriak ziren Ernest Alkhat, Jean-Pierre Mendiburu, Mixel Xalbador edota Joanes Arrosagarai ere bultzatu behar zirela uste zuen (Bidegain, 2010: 16-17) 72 Elkartea sortu ondorengo IEHko bertsolaritzaren garapenari buruz arituko naiz, labur bada ere, 5.3.2.1. Bertsolaritza cool-a bilakatu zenekoa atalean. Eta jakinez 2010-2017 bitartean bertso-eskoletako haur eta gazteen kopurua ia boskoiztu egin dela, pentsatzekoa da gaur egun gazteak ez direla atzera geratzen bertsozaletasunean. Egia da bertso-eskolako gazteek ez dutela baitezpada eskainia zaien bertso ibilbidea jarraitzen, ez eta helduekin espaziorik partekatzen bertsolaritzaren eragiletzan. Baina, hortik ezin liteke ondorioztatu bertsolaritzaren eta gazteen arteko lotura ahula denik. Susmoa dut helduen begiradatik begiratuz gazteen eta bertsolaritzaren arteko harremana definitzen duten gakoak ikusezin zaizkigula. 3.8 ONDORIOAK IEHko bertsolaritza desagerpenaren mamuari ihesi ibili ondoren hamarkada luzetan, gaur egun duen osasuna aspaldi honetan izan duen onena dela erran daiteke. Bertsolaritzaren mugimenduaren egituratzearen bitartez bertsolaritza bera sozializatzeko modu berriak sortu eta garatu izana da, beharbada, bertsolaritzak gaur egun IEHko euskal gizartean duen ezagupenaren oinarri sendoenetarikoa73. Hizkuntzaren kasuan nola, bertsolaritza eskola bidez ezagutu duten haur eta gazteen kopuruak etengabe egin du gora azken urteetan. Gero eta haur gehiagok jasotzen dituzte bertsolaritzari buruzko eskolak hezkuntza arautuan, eta gero eta gehiago dira urtero bertso-eskoletan izena ematen dutenak. Aisialdiko eskaintza 73 Hemen bertsolaritzaren hezkuntza bidezko sozializazioa aztertu dugun gisan, azter liteke hedabideek (izan maila lokal zein Euskal Herri mailakoek), txapelketen arrakastak edo bestelako faktoreek izan duten eragina, bertsolaritzari dagokionez. Bestalde, IEHko gizarteak berak jasan dituen eraldaketak aztertzea ere beharrezkoa litzateke fenomeno honen iturburuak sakonago ikertzeko. 5,3 8,6 0 3,1 5,7 3,4 0 2 4 6 8 10 15-24 25-34 35-44 45-54 55-64 64 baino gehiago 77 ere gero eta zabalagoa da, eta bertsolari gazteek aukera ugari dituzte bertsoeskolaz kanpo bertso-munduan sozializatzeko. Transmisio adarra asko sendotu bada ere, txapelketaz kanpoko saio kopuruak ez du hein berean gora egin, eta bestalde, bertso-eskolatik plazetara jauzi egiteko bidea ere maldan gorakoa dela dirudi. Gazteek ez dute bertso ibilbidea helduok irudikatu gisara egiten, eta etorkizunarekiko kezkak bere horretan dirau: bertsozaletutako gazte horiek bertsolaritzaren mugimenduan eragiletza funtziora iragaiteko zailtasunak nabari dira, hala nola bertsozaletasuna sustatzeko elkarte egituretan parte hartzeko edo bertsolari gisa aritzeko. Eta alta, IEHko gazteak inoiz baino bertsozaleagoak dira. Gazte kulturak gero eta garrantzia handiagoa duen honetan gaur egungo gizartean eta kultur kontsumo ohituretan duten pisuagatik (Reguillo, 2012: Le Breton, 2014), pentsa liteke bertsolaritza gazte kulturaren begietatik begiratzeak zenbait gako eman ditzakela, hain zuzen ere, gazteen bertso ibilbideak, gazteok bertsolaritzarekiko duten harremana, edo nahi bada, gazteek haien bizitzan bertsolaritzari ematen dioten zentzua eta lekua ulertzeko. 79 Lasarte-Orian jaio nintzen ni 1985ean. Ama bertan jaioa zen, eta aita 9 urterekin Oriotik bertara eramana. Michelin pneumatiko lantegian lana zegoela eta bertara ezkondu ziren amaren gurasoak Amasa eta Anoetatik, eta Aizarnazabal eta Aiatik Oriora ezkondu ondoren joan ziren bertara aitarenak. Han hartu zuten gurasoek etxea ere. Euskaraz egiten entzun nituen aita eta ama, neu hitz egiten hasterako. Bestelakoetarako alferra izan, nonbait, eta goiz hasi omen nintzen hizketan. Eta lagun bati hitzak lapurtuz, "behin hasi nintzen hizketan, eta gaur arte". Hitz egitea eta jendea hizketan entzutea gustatzen zitzaidala gogoan dut. Anaia jaio zen nik bi urte nituela, eta lotarakoan aitak bioi ipuin bat kontatzeko ohitura hartu zuen. Hasieran irakurriak, eta behin paperekoak bukatuta edo, berak asmatuak. Magia zen hura. Eta behin bururatu zitzaion ipuina bukatutakoan, ipuinari buruzko bertsoa kantatzea. Eta niri gustatu. Ordutik ipuin bakoitzaren bukaeran "ipuina liburuzko bertsoa" eskatzen omen nion. Eta ez ditut gogoan bertsoak. Ipuinen bat edo beste bai. Baina, batez ere, aita hizketan entzutearen gozamena da gogoratzen dudana. Etxean euskaraz egiten genuen. Baina, ez litzateke erabat zuzena izango txikitan euskara soilik entzun nuela esatea. Ama eta bere ahizpek gaztelaniaz egiten zuten beraien artean gehienetan. Eta aiton-amonen etxean ere bi hizkuntzak entzun zitezkeen, oraintxe bat, oraintxe bestea. Nire anaiari eta bioi euskaraz egiten ziguten gehienetan eta alabei erdaraz sarri-sarri. Nik ez nuen gaztelania erabat ulertzen, baina, ez zitzaidan erabat arrotza ere. Iluntzeetan, bainu-garaian, aitari esaten omen nion: "oain erderaz ingo deu". Eta neu hasten omen nintzen. "Hola, qué tal?". Eta berak "Bien, y tu?", eta berriz hastera. Banekien, nonbait, ulertzen nuena baino gutxiago adierazteko gai nintzela, eta onena praktikatzea izango zela. Ez dut uste askorik aurreratu nuenik ur haietan, baina, garbitu behintzat egingo nintzen eta gaitzerdi. Bost urte nituela bihurtu zen, ordea, bat-batean, hizkuntzen gaia gai zentrala nire bizitzan. Gurasoek Hendaiara joan nahi izan zuten bizitzera. Gogoan dut nik ez nuela nahi. Baina, gure etxeko erabakiak ez ziren nonbait erabat demokratikoki hartzen eta 1990eko udan han ginen denok. Irailean eskolan hasi nintzenerako, banekien frantsesa bazela. Ez nekiena zen ikastolan nire hizkuntza ez zen baina bazen baina ez zen batekin egingo nuenik topo. "Ongi"? "Otoi"? "Zato"? "Oizu"? Gurean ez zen horrela esaten hori guztia. Arrotza zitzaidan hizkera, arrozten zizkidan besteak, eta horrek arrozten ninduen ni. Baina ulermenerako beste munduko arazorik ez zidan sortzen, eta astelehenetik ostegunera, hainbestean. Ostiralean izaten ziren tripako minak. Goizeko 9etan igerilekura joaten ginen ikastolakoak. Eta igerilekuko begiraleek ez zekiten euskaraz. Gogoan ditut Jean-François eta Petit Pois deitzen genion bat. Haiek aginduak eman, eta guk bete. Eta nik ezer ulertzen ez, eta besteen atzetik, besteei begira. Haiek ur azpian zer egiten zuten arrastorik ez eta gainazalean egiten zutela zirudien hori imitatu nahian ez naiz ur eta urguilu gutxi irentsitakoa. Horixe zen uretan ilar sentitzea. Ordura arte entzuten nituen hizkuntza guztiak -euskara eta gaztelaniaulertzen nituen nik, gutxi-gehiago, nire aldetik ahalegin handirik egin behar izan gabe. Banekien hizkuntza gehiago ere bazirela, baina, auskalo, igerilekuko froga enpirikoaren aurretik pentsa nezakeen, hipotesi gisa, kontaktu minimo batekin edozein ulertzeko gai nintzela, osomosiz. Baina, behin hala ez zela ikusita, konturatu nintzen ikasi egin beharko nuela. Ez bigarren saiakera auto-umiliagarririk gabe, ordea. Hendaiako Txingudi parkean geundela Iñakiri -Jean-François igerilekukoaren semeari- eskatu nion esateko hitz bat. Kontzentratu egingo nintzela eta zer esan nahi zuen asmatzen saiatuko nintzela. Egoteko pixka batean. Prest. "Voiture" esan 80 zidan, orduan. Eta hain iruditu zitzaidan ederra [v] dardarkari hori, hain urruna [y] hori, halaxe esan niola: "unibertsoa". Gogoan dut autoa zela erantzun zidanean ohartu nintzela hizkuntza hura ikasi egin beharko nuela. Gero ez zen erabat hala izan. Bederatzi bat urterekin eskolan frantsesa ikasgai gisa lantzen hasi ginenerako ulertu ulertzen nuen frantsesa. Gelako beste hegoaldekoen seme-alaba batzuekin batera laguntza berezia jasotzen nuela gogoan dut, hala ere. "Je suis une petite grenouille, toujours en vadrouille. Ouvrez le livre d'images et tournez les pages…" Gogoratzen dut gurasoek frantsesez arinago ikas genezan Hendaiako centre aéré aisialdi elkartera eraman nindutela uda batez goiz batzuk pasatzera, eta etxera ahoko minez itzultzen nintzela, hango [u] hango [ə]… Baina, ez dut gogoan hizketan propio ikasi izana. Are gehiago, harritu egiten nintzen nire gurasoak frantsesez hizketan entzuten nituenean. Nola zitekeen beraiek ni baino azkarragoak izanik -hala behar zuten behintzat, helduak ziren heinean- ez bereiztea "poisson" eta "poison". Bi hitz desberdin ziren! Eta ez zuten diferentziarik nabaritzen? Niretzat "arraia" eta "Araia" ez bereiztea bezalaxe zen, eta haien belarriek ez zuten entzuten nik entzuten nuena. Eta kontua ez zen denborarekin hobetzen joan, noski. Eta lehen mailatik bigarrenera pasatzeko garaia iritsi zen, eta iritsi ginen Hendaiarrok Kanboko Xalbador kolegiora. Eta han bigarren eztanda. Garai hartan Seaskak kolegio bakarra zuen, eta bertara joaten ginen euskaraz ikasi nahi genuen -edo gurasoek euskaraz ikas genezan nahi zuten- Ipar Euskal Herriko haur-nerabe guztiak. Kostaldekoak, Lapurdi barnealdekoak, garaztarrak, Baigorrialdekoak, Amikuzekoak, zuberotarrak, BaionaMiarritze-Angelukoak eta tarteko guztiak. Hizkera nahaste ikaragarria zen hura. Zuberotarrek gurekin hitz egiteko moldatzen zuten haien mintzamoldea. Hendaiarrok "goaitatu" esaten hasi ginen. Gogoan dut nire etxeko errea mantentzeko erabakia hartu nuela nire kide batzuk erre belarrera jauzi egin izanaz jabetu nintzenean. Hizkuntza erabakiak identitate erabakiak ziren. Eta tartean sartu zen frantsesa ere. Ordura arte Hendaiako ikastolan, hegoaldekoen seme-alabon eta bertakoen hizkuntza komuna euskara zen eta frantsesak ez zuen ia lekurik gure arteko elkarrizketetan. Telebista zen orduan gure frantses-iturri nagusia. Baina, euskaraz mintzo ginen frantziar telebistako emankizunetaz ere. Kanbon desberdina zen kontua. Lagun-talde batzuk frantsesez ari ziren haien artean. Hiritarrak batez ere. Eta lagunkonfigurazio berriak egin ahala euskaraz ari ziren batzuk frantsesez hitz egiten hasi ziren pixkanaka. Honekin edo harekin. Han edo hemen. Tartean ni. Banekien frantsesa beharrezkoa zitzaidala. Nire lagunen guraso ezeuskaldunekin hitz egiteko zailtasunak neuzkan, eta kalean ere deserosoa zitzaidan frantsesez egin beharra. Ez zitzaidan berez ateratzen eta errena sentitzen nintzen. Huraxe zen nire aukera hizkuntza arrotz hura neureganatzeko; pixkanaka, testuinguru elebidun batean, eta beraz, pauso errena zetorrela antzemandakoan euskarara pasaz eta gai sentitutakoan frantsesa praktikatuz. Gogoan dut orduan irakasleek euskaraz aritzeko esaten zigutenean, halako sentimendu kontraesankor bat. Alde batetik zerbait nahita gaizki egiten aritzearen harrotasuna eta aldi berean ezin onartua. Banekien itzuliko nintzela. Ni euskalduna nintzela, eta euskaraz egingo nuela. Baina, utzi orain probatzen. Nik ere nahi dut. Nota onak ateratzen nituen, ez nuen erretzen eta sozialki ez nintzen bizkorrenetakoa. Ez nuen frantsesez hitz egin behar ez izaterainoko pribilegiorik. 81 Hamalau urterekin, amonaren etxera bisitan joatearen poderioz -eta urtebetetzean urtero deitzen zidan txikitako gelakide baten kaskagogorkeriari esker- Lasarteko nire garai bateko ikaskideak ezagutu nituen berriz, pixkanaka. Eta haiekin harremana izaten hasi nintzen, asteburuetan. Eta han berdin. Nire Erasmus partikularra gaztelania praktikatzen eman nuen, beste gauza askoren artean. Tentsioa da gogoan dudan sentipenetako bat. Nerabezaroarena berarena, gehienbat. Baina, baita, bereziki, zer esan eta nola esan erabaki behar bat. Hizkuntza, uneoro hautatzen egotearen nekea. Lizeora pasa ginenean lasaitu nintzen, zentzu askotan. Helduak bihurtzen ari ginen. Txorakeriak joaten ari zitzaizkigun. Baxoa zetorren, eta berarekin unibertsitatea. Hegoaldea. Pisua. Goizeko 7:20etan autobusa hartu eta arratsaldeko 18:10etara arte eskolaren mende bizi odez beste edozer egiteko aukera. Gure etorkizuneko gu gaztea. Eta dagoeneko hasiak ginen hura gorpuzten. Asteburutan ateratzen hasiak ginen. Lehen sexu harremanak izaten. Beste etapa bat zen hura. Kezka politiko eta sozialak ere nabarmenagoak egin ziren. Gure irakasleen grebak ditut gogoan. Eta Baiona erdialdera manifestazioetara joateko egin izan genituen ihesaldi erdi-baimenduak. Ikastolako ikasleak ginen. Seaska gurea zen. Gure lizeoa Baionako ZUP-ean zegoen. Zone à urbaniser en priorité esan zitzaien Frantzian 60ko hamarkadan kanpotik etorriak hartzeko presaz eraiki ziren auzoei. Isolatuta geunden. Lizeoa bera zaharra zen eta noiznahi hausten ziren leihoak ez baziren ateak. Irakasleek ahal zutena egiten zuten Frantziako Hezkunde Nazionalaren programa segitzearekin batera gure curriculum propio moduko bat ere lantzen saiatzen. Frantsesezko liburuekin klaseak euskaraz egiten. Eta aldi berean haien herrietako festetan txosnan zerbitzari. Eta Herri Urratsen laguntzaile. Eta gorroto genuen Santa Agedan kantari ateratzea auzoan zehar, baina, baina, zertarako zen ez ulertuagatik bagenekien zergatik zen. Lagunarteak ere birkonfiguratu egin ziren. Gutxiago ginen kolegioan baino. Eta berriak ginen. Zaharragoak ezagutzen genituen aurreko urteetan kolegioan ikusten genituelako, baina, urte bete asko zen orduan eta distantzia bat bazegoen. Gazteenok elkartzera egin genuen orduan. Eta talde txikietako dinamikak difuminatzen joan ziren hastapenean. Beste aukera bat zen hura norberak kolegioan-izan-zen-eta-izan-nahi-ez-zuen hari uko egiteko. Osatuko ziren taldetxo berrietan desberdin kokatzeko, nahi izanez gero. Nik ikasle-on-eta-ez-erretzailearen-etiketak kendu Ordurako bakoitzak bere herrian ere bazituen lagun-taldeak. Eskubaloikoak, dantzakoak, bizilagunak, besta-komitekoak, gaztetxekoak. Eta herri gehienetan frantsesez izaten ziren ikastolaz kanpoko harremanak. Aski zen batek ez euskaraz jakitea. Nik pilotako lagun-taldea egin nuen. Beste mundu bat zen, eta gustuko nuen hori. Baina, erabat frantsesez ezezik erabat frantsesak ziren. "Elle, c'est une vraie basque" esanez aurkeztu izan ninduten beste lagun batzuen aitzinean. Bazen lagun-taldean ikastolako bat ere. Denei bina musu ematen nizkien agurtzerakoan -hura zen neskei zegokiena; mutilek elkarren artean eskua ematen zieten- eta ikastolako besteak eta nik ez genizkion elkarri ematen. Gure ohitura ez zen hori. Banekien lagun talde hartan ez nuela askorik iraungo. Nahiz eta jatorrak izan. Ez zekiten ni zein mundutan bizi nintzen. Eta ez nuen haienera pasa nahi. Baziren lizeoan ere erabat frantsesez hitz egiten zutenak. Usu gure kezka politikoetatik urrunen zeudenak. Baziren beti edo ia beti euskaraz egiten zutenak ere. Eta gehienak tartean geunden. Gogoan dut gure taldetxoan 82 frantsesez hitz egiten segitu genuela. Baina, gutxiago. Gero eta gutxiago. Zenbait gairi buruz euskaraz hitz egitea ez zitzaigun aterako. Baina, ordura arte frantsesez izango genituen zenbait eztabaida eta elkarrizketa euskaraz edukitzen hasi ginen. Lasaitua hartu izanaren oroitzapena daukat. Ados, batzuetan frantsesez hitz egiten dugu, esaldi osoak tartekatzen ditugu euskaraz ari garenean ere, baina, ez gara frantsesak. Gehienek guk baino gehiago hitz egiten dute frantsesez, eta horrek salbatzen gaitu. 4 BERTSO-ESKOLETAKO KIDEEN HIZKUNTZA IBILBIDEAK 4.1 Sarrera Atarikoan esan bezala, modu positiboan formulatu nahi izan dut usaian modu ezkorrean pausatu ohi den galdera: gazteek euskaraz zergatik ez duten hitz egiten baino, gazteek euskaraz zergatik hitz egiten duten aztertzea interesatzen zait. Hizkuntza batean ala bestean mintzatzea ez da hautu sinplea, ez eta bat-batekoa ere. Gure hizkuntza portaerak egunez egun eta urtez urte bizitakoak, pentsatutakoak eta sentitutakoak moldatzen ditu. Hizkuntzen bidez sozializatuak garen heinean gara hizkuntzetan sozializatuak, eta hizkuntzaren bidez eraikitzen eta adierazten dugu gure identitatea. Horregatik, ez ditut hizkuntza hautuak modu isolatuan aztertu nahi; aztertu nahi dudana da hiztunak zein zentzu ematen dion hizkuntza bat ala beste erabiltzeari, zein nortasun garatu eta erakutsi nahi duen hizkuntzon bidez, zein aukera eskaintzen dizkion hizkuntza batek ala besteak, eta zergatik aukeratzen duen hizkuntza bat portaera mantentzea edo aldatzea. Zentzu horretan, identitate performatiboaren ikuspegitik, gazteen hizkuntza ibilbideak aztertzearen hautua egin dut, hizkuntza portaerak haien bizitza ibilbidearen ardatz narratibo gisa hartuz, eta hizkuntza portaeren ikuspegi diakronikoa aintzat hartuz. Hizkuntza ibilbideen aldeko hautu epistemologiko, teoriko eta metodologikoa egin dut lehen hizkuntzaren ikuspegi deterministaren aurkako tresna gisa baliagarria zaidalako, bereziki interesatzen zaizkidalako gazteen diskurtsoak datu iturri gisa, besteak beste, hiztunak berak haien hizkuntza portaerei buruzko aditu gisa ulertzen ditudalako, eta modurik egokiena iruditu zaidalako benetan hizkuntza portaeran ematen diren -edo ematen ez direnaldaketak modurik konplexuenean aztertu ahal izateko. Horregatik hartu dut, beraz, elkarrizketak oinarri gisa hartzearen erabaki metodologikoa. Iraganetik orain arteko hizkuntza ibilbideei buruzko datuak lortzeko bide zuzenena da hiztunei beraiei galdetzea zein izan den orain arte hizkuntza batzuekin zein besteekin edukitako harremana, eta zein harreman izan 84 dituzten hizkuntza batean ala bestean. Metodo honek bere mugak ere baditu. Etnografiak, esaterako, portaera aldaketak zein mantentzeak prozesu gisa aztertzeko datu gehiago eskain ditzake, prozesua bera denboran xeheago aztertuz, besteak beste. Baina, kasu honetan, elkarrizketen bidez heltzen saiatu naiz aldaketa edo mantentze horiei buruzko informaziora, eta horrez gain, gazteen beraien diskurtsoetan ere jarri ahal izan dut arreta, eta aldaketa edo mantentze hauei buruzko beraien irakurketak baliagarri izan zaizkit haien hizkuntza ibilbideak ulertzen saiatzeko. Atal honen helburuak, honakoak dira: bertso-eskolako kideen hizkuntza ibilbideak ezagutzea, hizkuntza ohituren aldaketan edo mantentzean arreta jarriz, alde batetik, eta hizkuntza ibilbideotan euskararako mudantzak gerta daitezen edo euskararen erabilera manten dadin gakoak identifikatzea. Datozen lerrootan, beraz, bertso-eskolako gazteei eginiko elkarrizketak oinarri, eta elkarrizketatuen hizkuntza ibilbideak ardatz, euskararako hizkuntza mudantzak eta mantentzeak noiz, nola, eta zein testuingurutan ematen diren aztertuko dut, fokua jarriz hiztunek haien mudantzari edo mantentzeari berari ematen dioten zentzuan. 4.2 Aurrekariak eta marko teoriko-analitikoa 4.2.1 Ezagutzatik erabilerarako tartea. Angelu itsu bat. Irudika ditzagun bi hizkuntza, eremu geografiko berean bizi diren pertsonek mintzatuak. Irudika dezagun bi hizkuntza horietatik bat gutxitua dela. Deskribapena bat dator Euskal Herriko errealitatearekin, bai IEHri dagokionez eta baita HEHri dagokionez ere. Segi dezagun, ordea, irudikatzen. Demagun, gizarte horretan pertsona guztiek dutela hizkuntza gaitasuna, hobexeagoa ala txarxeagoa, aipatu bi hizkuntzetan, jakinik, halaber, horregatik bi hizkuntzetako batek ez diola gutxitu izateari uzten. Egun bizi duguna baino hobea izan arren, egoera horretan ere hizkuntza gutxitua mantentzearen gakoa hiztunen hizkuntza portaeran legoke: zenbait hiztunek hizkuntza gutxitua erabiltzeko joera eduki beharko dute hizkuntza gutxituak bizirik iraungo badu. Eta hizkuntza bat erabiltzeko joera - 85 kontzientea ala inkontzientea- eguneroko hautuen, bizipen zein pentsamenduen emaitza da. Euskara biziko bada, beraz, euskara erabiltzeko joera duten hiztunak dira beharrezko, eta ez soilik euskaraz moldatzeko gai direnak. Jakina da, alta, gaur egungo euskararen erabilera datuak kezkagarriak direla, eta ezagutzatik erabilerarako jauzia ez dela hasiera batean uste izan zen bezain automatikoa. Motibazioa, ezagutza eta erabilera jo dira euskal soziolinguistikaren ikuspegitik hizkuntzaren berreskurapen prozesuan gako-elementutzat (Sánchez Carrión, 1987). Sistema hidrauliko bat bezala ulertu izan dira hiru elementuak, pentsatuz bat aski betea legokeenean bestea betetzen hasi behar lukeela, motibazio nahikoak ezagutza aktibatuz, eta ezagutzak erabilera, esaterako74. Errealitateak erakutsi du, ordea, ezagutzatik erabilerarako tartean ura galtzen dela, edo ziur aski sistema ez dela hain mekanikoa. Elementuok modu isolatuan aztertzetik modu integratuan aztertzera igarotzeko beharra aipatu dute hainbat autorek euskal soziolinguistikan ere: Euren arteko loturak sumatu dira, eta egon badirela aldarrikatu da, baina praktikan nola elkar lotzen dira? Nola egiten da jauzi batetik bestera? Edo, kontrako kasuan, zein nolako hutsuneak gertatzen dira dimentsio horien artean —euren arteko elkarrekintzetan, alegia—? (Hernández, 2016: 188) Horratx, erantzuten saiatzea bederen merezi duten zenbait galdera. 4.2.1.1 Motibazioa, habitusa, eta beste zenbait betaurreko (kasu honetarako) desegoki. Une jakin batean, hiztun elebidunak hizkuntza bat ala bestea hautatzeko unean eragiten duten faktoreak ikuspegi ezberdinetatik aztertu izan dira (psikolinguistikatik gehienbat, beharbada), eta gurean badira ikuspegi soziolinguistikotik eginiko hizkuntzaren erabileran eragiten duten faktoreen sailkapen eta modelizazio lanak ere75. Hauetan nagusiki hiru arlo hartu izan dira kontuan: gizartearen egitura (hizkuntzak gizartean duen lekuari eta irudiari dagozkionak, hots, faktore demografikoak, ekonomikoak, politikoak, juridikoak 86 edo kulturalak, besteak beste), harreman sareak edo interakzio guneak (non, norekin, zeri buruz ari ote garen, esaterako), eta hiztuna edo norbanakoa bera. Halaber, hizkuntza erabiltzeko motibazioaren ikuspegitik, nagusiki, bi motibazio mota bereizi izan dira: instrumentala eta integratzailea. Motibazio instrumentala, hizkuntza aldaera jakin bat hitz egiteagatik letorkeen "onura ekonomikoarekin edo gizarte-mailan promozio aukerak handitzearekin" dauka lotura. Motibazio izanarazlea, aldiz, jarrera integratzailearekin eta motibazio sinbolikoarekin lotzen da (Martínez de Luna 2004). Motibazio mota hau hizkuntzarekiko, hiztunkomunitatearekiko, talde jakinekiko edo praktika kultural zein sozial batzuekiko atxikimendu gisa definitu ohi da (Joly eta Uranga, 2010). Iñaki Martínez de Lunak berak zehazten du, ordea, hizkuntzarekiko identifikazioak modu isolatuan eragiteko ez duela aski indarrik eta "errealitatearen galbahetik igaro behar duela" (Martínez de Luna 2001). Izan ere, egituraren dualtasunaren ikuspuntu klasikotik, gizarte egitura eta hiztunak banatzeak zein kanpo eta barne motibazioak bereizteak dikotomia artifizialak sortzen ditu. Izan ere, alde batetik, norbere ezaugarriak ingurune hurbil batean garatzen dira, ingurune hurbil hori egitura handiago batean txertaturik sortu eta garatu da, eta horregatik, hain zuzen ere, norbere ezaugarriek eragin diezaiokete inguruari eta egiturari (Giddens, 1979). Ezin da ukatu hautuak egiterakoan hautuok egiteko norbere gaitasunaz gain, baldintzapen estrukturalak ere badaudela, bestalde: "[hiztunek hizkuntza] bata zein bestea erabiliko dute, alde batetik, haien lehentasun, nahi, balio eta beharren arabera, eta, bestetik, kontuan hartuta aukera bakoitzaren kostu materialak eta ez-materialak, hautaketen baldintzak direnak, azken batean." (Grin, 1990: 155, in Erize, 2016: 118-119). Bestalde, kanpo eta barne motibazioek kontzeptualki erraz bereizteko modukoak badirudite ere, gure eguneroko praktikak zein motibazio motak eraginak diren zehaztea ez da hain erraza. Urrunago joanez, erabat bereizezinak direla ere uler liteke, ustezko kanpo motibazioek gure ustezko barne motibazioei eragiten dieten heinean, esaterako. Motibazio motek continuum bat osatzen dute (Ryan eta Deci, 2000); are gehiago, kontzeptu mailan continuumaren bi ertzak identifikagarri 88 Hortik, motibazio izanarazlea eta instrumentala modu integratuan ulertzeko bidea: habitusa, eskema sortzaile multzo bat da, eta eskema hauek sozialki eraikiak dira; norbanakoaren historian zehar eraiki dira bere baitan, bere harreman sozialak garatu diren eremuetako egitura sozialak barneratuz, aldi berean agente sozial gisa garatu ahala. Hizkuntza-habitusa dei dakiokeena, bestelako habitusak bezala, komunikazio praktiken harian jasotako errefortzu, sari zein zigorrek moldatua da, beraz, eta hizkuntza-habitus horrek antolatuko du hizkuntza-produktuak pertzibitzeko zein baloratzeko gure modua. Aldi berean emango digu hizkuntza erabiltzeko gaitasuna eta hizkuntzaren erabilera jakin bat (edo hizkuntza jakin baten erabilera) zein egoeratan den onargarri ebaluatzekoa: "la maîtrise pratique d'un usage de la langue et la maîtrise pratique des situations dans lesquelles cet usage de la langue est socialement acceptable" (Bourdieu, 2014: 84). Hala ere, ikuspegi hau ez da ikerketa honetarako tresnarik egokiena. Paula Kasaresek Patrice Bonnewitz-en hitzak berrartuz dion bezala, "habitusak gizarte jarraipena azaltzen du, baina nekez aldaketa eta berrikuntza" (Kasares, 2012: 38). Habitusak balio digu batez ere hizkuntza hautuak gizarte egitura zabalago batean kokatzeko, ulertzeko nola hiztunen hizkuntza hautuek barneratutako egitura bati erantzuten dien. Baina, zaila da habitusaren bidez hiztun batek hizkuntza portaeran izan ditzakeen aldaketak ulertzea, inguruko egitura nagusia aldatzen ez zaion kasuetan. Bestalde, "habitusaren transmisioa lan pedagogikoaren bitartez egiten du gizarteak, eta lan pedagogikoa bikoitza da: familiarena eta hezkuntza erakundeena" (Erize, 1997: 147-148), hots, nekez azal daiteke habitusaren kontzeptuaren bidez gazteen elkarrekintzen bidez eta parekoen arteko harremanen bidez gerta daitezkeen aldaketak, esaterako, hizkuntza-portaeran. Hortik, hiztunaren subjektibotasunaren bidezidorretan barneratzeko beharra. 4.2.1.2 Identitate performatiboa eta hizkuntza(k) Hiztunen arteko eta hiztunen eta hizkuntzaren arteko harremanak modu konplexuan ulertzeko ezinbestean egin behar da jauzi subjektibotasunaren 92 Bi trantsizio aldiren artean dago nerabea haur kutsutik ihesi eta gazteen munduan sartzen, aldi berean. Alde batetik pertsona horiek haur izateari uzten diote eta errealitatea ulertzeko ordura arte izan duten modua eraldatzen da. Bestetik, aldiz, nerabe horiek gazte izatera igaro arteko trantsizioa da. Etapa honetan nerabeek nerabe izateari utzi beharko diote gazte izatea lortu eta gazteek bezala jokatzen hasi arte, hasieran imitazioz eta gerora kontzientzia propioz (Quintanilla, 2014: 102). Eta gaztetxoekin ikertzen duen orok galdetu behar dizkio bere buruari Hernándezek pausatzen dituen galderok: Nola definitzen du gizarte bakoitzak gazteria, gazte izatea? Nola interpretatzen dute gaztetxoek beraiek euren bizitzako etapa hori? Zeren arabera definitzen dute euren burua gazte bezala? (Hernández, 2011: 581) Eta hizkuntzaz ari naizenez, galdera hau gehituko nioke zerrendari: zein da definizio horretan hizkuntza praktikek duten papera? Izan ere, -nerabezaroa eta gaztaroa bana daitezkeela demagun- haurtzaroa atzean uzteko ahaleginean eta gaztarorako pasabidearen bila dabil nerabea, eta nerabezarotik helduarorako bidean dago gaztea, eta batak zein besteak trantsizio horiek eman daitezen eskura dauzkan (des)eraikuntza medio guztien artean hizkuntza da horietako bat. Trantsizio horretan mugarri izan liteke hizkuntza portaera aldaketa ere, janzkera aldaketa edo musika gustuen aldaketa izan daitekeen bezala. 4.2.2.2 Kideen eta aisialdiaren garrantzia Dakiguna da aipagai dugun garapen prozesu horretan norbere buruarekiko nahiz inguruarekiko harremanak birdefinitzen direla. Hala, nerabeak identifikaziorako erreferente berriak bilatzen dituen neurrian, identitate berriak garatzen ditu. Ezaguna da, prozesu horretan bi erreferente nagusi hartu ohi dituztela gaztetxoek: helduen mundua, alde batetik, eta, gazte kulturak, bestetik. Lehenengoarekiko sentimendu bikoitza agertzen dute: helduek araua ordezkatzen duten neurrian, horien aurkako joera adieraziko dute gehienetan, arauak hauste horretan gazte izaera azaltzeko funtsezko bidea dute eta. Dena dela, horrekin batera nagusiek gizarte botere eta prestigioa bereganatzen duten neurrian, eredu eta ispilu bilakatzen dira neska eta mutil gazteentzako. Bigarren kasuan gazteak berak dira eredu bilakatzen direnak beste gazteentzako (Hernández, 2005:121). Hizkuntza erabilerarako ere, erreferentzia horiek eragingo dute hizkuntza bat ala bestea erabiltzeko hautua egiterakoan. Hizkuntzaren transmisioa tradizionalki 93 ulertu den moduan ulertuta, hots, modu bertikalean eta zentzu bakarrekoan, maiz gutxietsi egin da kideen arteko harremanek hizkuntza erabileran izan dezaketen eragina (Kasares, 2014), baina, metodologia kualitatiboak erabiliz gazteen erabilera ikertu duten lanetan argi ageri da berdinen arteko harremanen eragina (Soziolinguistika Klusterra, 2011; Soziolinguistika Klusterra, Topagunea eta Urtxintxa, 2009). Nabarmendutako harreman sare nagusiak, familia edo etxeko harremanak, ikasketa prozesua edo jarduera profesionalarekin lotutako erlazioak, eta last but not least, berdinen arteko harremanak dira: "Haurtzarotik goiti batik bat neska-mutilen hizkuntza portaeretan harreman eszentrikoak [adinkideen artekoak] uste baino erabakigarriagoak dira" (Kasares, 2012: 26) Nerabezaroan eskola-eremuko helduek zein gurasoek pisua galtzen dute eta gaztetxoek haien kideak hartzen dituzte erreferentetzat: buruhauste berberak edo antzekoak dituzte, bizitza-egoera konpartitzen dute, eta kideak bilakatzen dira gazteen eta gizarte zabalaren arteko mediazio gune, kanpoko mundura egokitzeko espazio (Le Breton 2014: 73). Gazteen hizkuntza ohiturei buruz, Soziolinguistika Klusterraren lanean (2011) honako faktoreak aipatzen dira, gazteen ingurune hurbilari dagokionez: harreman sareetako hizkuntza arauak eta ohiturak eta pertsona eta talde erreferenteak. Kontua da, Jaime Altunak azpimarratzen duen gisan, nerabezaroan haurtzaroan baino jarduera komunitate gehiago eta anitzagotan hartu ohi dela parte, eta "panorama konplexuago eta dinamikoagoa bihurtzen zaigula" (Altuna, 2005: 62). Gainera, hain zuzen ere, eskolaz eta etxez kanpoko jarduera komunitateak erdarazkoak izan ohi dira maiz, eta are gehiago erdalguneetan, eta are gehiago aisialdiko eremu informaletan (hots, helduen mediaziozko euskararen aldeko hizkuntza proiektu esplizitu zein inplizitorik ez dagoen espazioetan). Zentzu horretan, gaztetxoen aisialdiak berebiziko garrantzia du adinkideen arteko komunikazioa hizkuntza batean ala bestean izan dadin. Euskarazko aisialdi antolatuak, alde batetik, eskolako -eta zenbait kasutan etxeko- hizkuntza ohiturei jarraikortasuna eman diezaioke, gizarte zabaleko hizkuntza arauekiko talka erabatekoa saihestuz. Eta bestetik, etxetik eta eskolatik aparteko eta kideen arteko euskarazko jarduerak berak eskainiko dio bere gazte-identitatea euskaraz 94 (ere) garatu ahal izateko aukera (aisialdiaren instituzionaltasuna maila zenbat eta lausoagoa izan, eta jarduera horren inguruko komunitatearekiko identifikazioa zenbat eta altuagoa izan, gehiago). 4.2.3 Hizkuntza ibilbideak, hizkuntza mudantzak Soziolinguistikaren ikuspegi klasikoak -gehienbat metodologia kuantitatibotan oinarrituak- hiztunak sinkronian aztertzen ditu: hiztun bakoitza kategoria itxi batzuetan oinarrituz definitzen du hizkuntza ezagutzaren, hizkuntza erabileraren edo jarreraren arabera, esaterako. Baina, kategoria itxi horiez baliatu behar horrek ikusezin bihurtzen ditu aztertutako pertsona bakoitzak hiztun gisa bizitzan zehar izan ditzakeen portaera aldaketak. Are gehiago, hiztunen kategorizaziorako -eta hauen portaeren azterketarako- "ama hizkuntzari" ematen zaion garrantzia kontuan izanik. Baliteke, ordea, orain euskaraz erdaraz baino hobeto egiten duen hiztun batek ezagutza erlatibo oso ezberdina izatea orain bost urte. Edo "bere hizkuntza" gisa hizkuntza jakin bat identifikatzea orain dela hamar urte, eta orain, beste hizkuntza bat, ala lehengo hizkuntzaz gain hizkuntza berri bat. Identitatearen ikuspegi ez performatibotik, "ama hizkuntzari" egozten zaion pisua gehiegizkoa izan liteke, zenbait fenomeno ikusteko edo ulertzeko. Identitatearen garapenean lehen hizkuntzak duen garrantzia gutxietsi gabe, identitatearen ikuspegi performatiboak hiztunak bizitzan zehar izan dezakeen garapenari ematen dio garrantzia (ez soilik bizitzako lehen bost urteetan izandako ibilbideari, bizitza osoan zehar izango duenari baizik). Identitatearen kontzeptu zurrunaz gain, badira beste traba batzuk soziolinguistika klasikoaren ikuspegi epistemologikoan, hiztun gisa bizi ditzakegun aldaketa prozesuak ulertzea oztopatzen digutenak. Metodologia kuantitatiboak erabiliz hiztunak kategorizatzeak eta hauek bestelako kategoriekin erkatuz errealitatearen irakurketak inferitzeak abstrakzio maila altuegira garamatza, alde batetik. Eta bestetik, errealitate soziolinguistiko baten azterketa sinkronikoak ez digu egoera batetik bestera eman daitezkeen aldaketa prozesuen berri ematen. Une jakin batekoa beste une jakin batekoarekin pareka daiteke, noski, eta une batetik bestera igarotzean gertatu diren bestelako fenomenoak kontuan hartuz 95 hipotesiak egin daitezke egoera batetik besterako trantsizioari buruz, baina, berriz ere, abstrakzio maila handiegian ari gaitezke. Demagun bost urtean zehar hiztun bat "erdal elebidun" izatetik "elebidun orekatu" izatera iragaten dela. Inkesta erregularki eginik ere, orain dela bost urte hiztun hori tiradera batean kokatuko litzateke, eta orain, berriz, beste batean, baina, tiradera batetik besterako ibilbidea nola egin duen, bere bizitzan zer gertatu den hori gerta zedin, hots, ibilbide horren nondik norakoak, ikusezinak zaizkigu, ikuspegi diakronikoa kontuan hartu gabe. Hortik lan honetarako hizkuntza ibilbideak76 aintzat hartzeko hautua. Lehenik eta behin, hizkuntza ibilbideak aztertzeak hiztun batek hizkuntzekiko duen harremana modu zein konplexuan ulertzera garamatza, ezinbestekoa baita bere bizitzan izandako hizkuntza portaerak aztertzeko hizkuntzen bidez izan dituen eta dituen harremanak ahalik eta modu konplexuenean ulertzea, hiztunaren beraren subjektibotasunean arreta jarriz. Bestetik, ikuspegi diakronikoak baztertu egiten du hiztunaren lehen hizkuntzan edo hizkuntzetan oinarritutako ikuspegi determinista, abiapuntuak abiapuntu, ibilbidean jartzen duelako arreta. Eta horrez gain, hizkuntza ibilbideak diakronian aztertzeak hiztunen une jakin bateko kategorizaziotik haratago, ustezko kategoria batetik besterako aldaketak behatzeko balio du, bizitza ibilbidean zehar ematen diren aldaketekiko harremanean hizkuntza portaeren mantentzeak zein aldatzeak prozesu gisa ulertuz. Hain zuzen ere, teknika kualitatiboak eskuan eta ikuspegi diakronikoa oinarritzat harturik, hainbat ikerketa egin dira azken urteotan hiztunen ibilbideak aztertzeko eta bereziki, hiztunen hizkuntza mudantzak aztertzeko. Kontzeptu hau Joan Pujolar eta Isaac González-ek proposatu zuten hiztunen hizkuntza portaeran ematen diren bihurgune esanguratsuak izendatzeko: Because our argument relies fundamentally on life-history accounts, we have felt the need to coin a new term, linguistic 'muda' (pl. mudes, pron. 76 Euskaraz "ibilbide linguistiko" gisa itzulia izan da kontzeptua (Pujolar, González eta Martínez, 2017: 52), eta "hizkuntza ibilbide" ere erabili izan da (Kasares, 2013: 194). Nik bigarren honen aldeko hautua egin dut, besteak beste, "hizkuntza ibilbidek" errazago dakarrelakoan hizkuntzekiko ibilbidea ezezik hizkuntzen bidezko ibilbidearen ideia gogora. 97 batekoak izan daitezke, baina, eskuarki, mudantza txikien kateatzeak osatu ohi du ibilbide hori. Hizkuntza mudantzen eta hiztun ibilbideen kontzeptuek ikuspegi berri bat ematen digute hizkuntza portaerak eta hizkuntza erabileran eragiten duten faktoreak aztertzerako garaian: hizkuntza portaerak hiztunen identitatearen eraikuntzarekin elkarloturik aztertzeko aukera ematen dute, modu konplexuan. Hernándezek pausatzen dituen galderak abiapuntu, euskara modu trinkoan erabiltzen duten hiztunon hizkuntza portaerak sakonago ulertzeko bide bat zabaltzen du ikuspuntu honek: "Zer dago jarrera bat edo beste baten oinarrian, abiapuntuan? Zer behar da ni motibatzeko? Zerk sostengatzen du nire interesa eta atxikimendua euskararekiko?" (Hernández, 2016a: 182). 4.2.3.1 Mudantzarako testuinguruak Hizkuntza ibilbidean zehar hainbat mudantza eman daitezke, eta mudantza une adina mota dago. Hizkuntza mudantzak bizitza-aldaketak diren heinean, hauen esanahiak nahitaez izan behar du irekia (Pujolar eta Puigdevall, 2015: 169) eta, beraz, hizkuntza portaera aldatzeko eragileen konplexutasuna sinplifikatzen da mudantza jakin baterako testuinguru zein arrazoi jakin bat -edo nagusi batidentifikatzen denean. Alta, kontzeptuaren operatibotasunaren alde, hizkuntza ezberdinen kasuan identifika daitezkeen mudantza arrazoiak zein testuinguru jakinetan soilik aurki daitezkeenak zerrendatzea eta konpartitzeak badu bere interesa: "this boosts the explanatory power of the muda as a theoretical tool which may be used to understand significant moments of change in language practice across the life trajectory in various contexts, as well as the 'triggers' for the muda" (Puigdevall, Walsh, Amorrortu eta Ortega, 2018). Hala, beraz, aurrez hainbat ikerlarik eginiko taxonomietatik sintesi bat egitea dagokit. Mudantza testuinguruei dagokienez, Pujolar eta bere kideen ikerketek (Pujolar, 2008; Pujolar, González eta Martínez, 2010; Pujolar, González, Font eta Martínez, 2010; Pujolar eta Gonzàlez, 2012) azaleratu dute, besteak beste, badaudela bizitzan zehar momentu jakin batzuk, hizkuntza ibilbidean bihurguneak hartzera bultza gaitzaketenak. Izan ere, hizkuntza mudantzak bizitzako beste aldaketa 98 batzuekin batera eman daitezkeela bistakoa da: bizitza-egoera berri baten aurrean gure ohiturak berregituratu beharrean -edo berregituratzeko aukera baten aurrean- aurkitzen gara, eta horien artean, baita hizkuntza-ohiturak ere. Hauen artean leudeke eskola-ibilbideko aldaketak -lehen hezkuntzarakoa, bigarren hezkuntzarakoa, zein unibertsitaterakoa- eta lan mundura sarrera, edo esparru pribatuan, bikote-aldaketak, guraso bihurtzea, edo eta familia berria osatzeko uneak. Eskola ibilbideaz kanpo, Euskal Herriko kasuan, hiztun berriekin eginiko ikerketek honakoak jo dituzte euskararen aldeko -hiztun aktibo bilakatzeko- hizkuntza mudantzarako momentu erabakiorrenak: testuinguru oso euskaldun batera bizitzera joatean; bikote euskaldun batekin harremana hastean; guraso bihurtzean; sare berrietan edo jarduera berrietan sartzean -hala nola, lagun berriak, lankideak, edota aisialdiko jarduera-kideak- (Ortega, Amorrortu eta Urla, 2017: 104-105). Euskal Herrian egindako gazteen hizkuntza mudantzei buruzko ikerketei begiratzen badiegu, argi ikus daiteke ohikoa dela nerabezaroko jauzian erdararako hizkuntza-mudantza (Eusko Jaurlaritza, 2013 eta 2016, Soziolinguistika Klusterra, 2013). Badirudi haurtzarotik nerabezarorako aldaketarako oztopo bat dela, hain zuzen, euskaraz aritzea. Hala dio Jaime Altunak, Lezo eta Pasaiako gaztetxoekin garatutako ikerketa baten harira: Nahiko argi ikusten da nerabeei euskarak gauza handirik ez diela eskaintzen euren gazte-identitatea eraiki ahal izateko: euskararekin lotzen duten guneak batez ere eskola eta etxea (neurri txikiagoan) dira. Baina nerabezaroan gune horiek garrantzia galtzen dute aisialdiko jardueren aldean. Eta aisialdi eremuan garatzen dituzten praktika nagusienetan (kirola, musika, komunikabideak…) euskararen presentzia oso apala da. Horrek, nire ustez, ondorio logiko bat dauka: haurtzaroan baliagarria zitzaien hizkuntza (euskara) ordezkatu edo osatu behar dute, eta hori, hizkuntza-mudantza prozesuaren bidez ematen da (Altuna, 2017: 149-150). Esan liteke, espazio berrietan sozializatzen hastearekin, espazio batzuetan sozializatzeari uztearekin, edo harreman esanguratsuen hasiera edo etenekin ematen direla hizkuntza mudantzak, nagusiki. Alta, bizitza aldaketa orok ez dakar hizkuntza portaera aldaketa, berez. Eta gertatzen dira mudantzak bizitza aldaketa -itxuraz- hain esanguratsurik gabeko testuinguruan ere. 99 4.2.3.2 Mudantzarako motiboak Europako hizkuntza gutxituetako hizkuntza mudantzak aztertzea zein hizkuntzatestuinguru ezberdinetako kasuen konparaketa xede duten lanek agerian utzi dute hizkuntza mudantza eman dadin eskuarki antzeko arrazoiak egotea ohikoa dela hizkuntza batzuetan zein besteetan, nahiz testuinguru zehatzei dagozkien arrazoiak ere egon, noski. Maite Puigdevall eta bere kideek katalanaren, irlanderaren eta euskararen kasuak erkatuz eginiko ikerketan, hizkuntza mudantzarako honako arrazoiak jotzen dituzte arrazoi nagusitzat (Puigdevall, et al., 2018): - Alde batetik, hizkuntza erabiltzeko aukerak emendatzeari loturiko mudak leudeke, bizilekuz, lagunez edo eskolaz aldatzean, esaterako (Mudes related to changes leading to more opportunities of use). - Bestetik, talde batean integratu nahi izateak edo talde batekiko atxikimenduak motibatutako mudak leudeke (Mudes related to integrative reasons and sense of belonging). - Eta azkenik, ideologia-aldaketak eragindako mudak leudeke, izan hizkuntzaren egoerarekiko kontzientzia-hartze bat egon delako, edo izan nazio-identitatearekiko kontzientzia pizte edo emendatze bat ematen delako -nahiz azken hau euskararen eta katalanaren kasuan ez den ikusi- (Mudes related primarily to ideological triggers). Ikerketa honetan landuko diren nerabe edo gazte-garaiei dagozkien mudantzen kasuan, Pujolarrek eta Martínezek aldaketarako hiru motibo espezifiko nagusi identifikatzen dituzte, beti ere, aurreko arrazoiekiko harreman hertsian hirurak ere: ikasle aldaketa eta nahasketatik eratorritako konfigurazio berriak, talde antagonisten eta tribu identitateen auto- eta kanpo-definizioak, eta hizkuntza gutxituan hitz egitera "behartuak" izan direnen ukoa arau "arbitrario" hori errespetatzeari (Pujolar, González eta Martínez, 2010). Jaime Altunak ere antzeko arrazoiak aurkitzen ditu bere ikerketan. Donostiako nerabe batzuen Lehen Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzarako pasaeran ematen diren pareen-arteko gizarte arauen aldaketei hurbilketa bat egiten die, aldaketa hauek hizkuntza erabileran izan dezaketen eragina aztertuz (Altuna, 2015). Eta 100 kasu honetan mudantzarako arrazoi nagusia talde-antagonisten arteko jokoa eta tribu-identitateen fenomenoa dira, bereziki77. Horrez gain, ikastetxetik kanpora gertatzen diren aldaketen eragina antzeman du Altunak: "nerabeek eskolatik kanpo egiten dituzten jarduera kopurua handia izateaz gain, jarduera horietan parte hartzen duten adin berekoak ere "anitzagoak" dira. Nerabeen praktikakomunitateen aniztasuna handitzen da eta hori hizkuntza mudantzarako faktore garrantzitsua bihurtzen da" (Altuna, 2015: 63). Eskolaz kanpoko jarduera komunitateak nagusiki erdarazkoak izanik, eskola barruan euskara identitatearen ezaugarri duten taldeetakoek ere hizkuntza mudantzarako joera eurenganatu dezakete eskolaz kanpoko jarduera komunitateetan integratu ahala: Zurriola ikastolako ikasleen taldea beste tribuen aurrean definitzen duen identitatearen ezaugarri garrantzitsuena euskara da. Baina, etiketa hau arazotsua suertatzen da euskara ez delako adin honetan prestigioa duen hizkuntza eta Zurriolako nerabeen artean etiketa honi uko egiteko beharra sentitzen dute beste praktika komunitateetan era egokian agertu ahal izateko. (Altuna, 2015: 63) Badirudi, beraz, gazteen kasuan pisu berezia dutela pareekiko harremanekin zerikusia duten faktoreek: ikastetxe barruko zein kanpoko lagun-taldeetako aldaketek, eta talde batzuen zein besteen identitateek eta kanpo- zein barnedefinizioek, bereziki. Atal honetan elkarrizketatuen hiztun ibilbideak osatzea izan dut helburu. Hiztun ibilbideei buruzko aurrekariak aintzat hartuz, elkarrizketatu ditudan gazteek hezkuntza sisteman egin duten ibilbidean eta haur izatetik nerabe-gazte bilakatzeko bidean izandako aldaketa uneei buruz eraikitzen dituzten diskurtsoetan jarri dut arreta. 4.3 Datuen aurkezpena eta analisia Hiztun adina hizkuntza ibilbide daudenez, elkarrizketatutako gazteen hizkuntza ibilbide bat eta bakoitzak balio du gazteok hizkuntzen erabilpenari zein zentzu ematen dioten aztertzeko. Zer den hizkuntza bat ala bestea bakoitzarentzat. Nor 77 Berak aztertutako kasuan, izan ere, talde-konfigurazio aldaketei dagokienez, ikasketa ibilbidean nahasketa gutxi egonik eskola barruko lagun taldeen birkonfigurazio fenomenoak pisu gutxi izan du. 101 izan daitezkeela sentitzen duen bakoitzak, hizkuntza batean ala bestean. Edo zergatik nahi duten izan nahi duten hori hizkuntza batean izan, eta ez bestean. Hizkuntzen erabilpenean zer den beraientzat kontraesankorra eta zer ez, zer den ahalegin berezirik gabe egiten dutena, zerk eskatzen dien ahalegina, zein ahalegin egitea erabakitzen duten, eta zein ez egitea, eta zergatik. Hiztun bat eta bakoitzaren ibilbideak eman dit bide hizkuntza mudantzen fenomenora hurbiltzeko, eta gazteon euskararekiko bizipenak haien bizitzako bestelako bizipenekin txirikordatuta entzun ahal izateak hizkuntza bizipen horiekiko nire entzuteko modua zorrozten lagundu dit, bidean. Hizkuntza ibilbideak heterogeneoak dira eta hala dira ibilbideon abiapuntuak ere. Badira etxean frantsesez ikasi dutenak eta ondoren ikastolan euskaraz jabetu direnak eta badira etxean zein ikastolan beti euskaraz egin izan dutenak; badira etxean euskaraz eta gaztelaniaz zein frantsesez eta euskaraz aritu izan direnak; lagun artean beti euskaraz egin dutenak eta frantsesezko joera ahula izan dutenak eta baita frantseserako joera azkarxeagoa izan dutenak ere. Eta badira aldaketarako uneak eta guneak. Gazteen hizkuntza portaera ez da denboran beti bat izan. Badira ibilbideotan korapiloak, bihurguneak zein bidegurutzeak. Norbere gaur egungo identitatetik egindako irakurketak dira jasotakoak. Batzuk hizkuntza-portaeretan izandako aldaketen edo aldaketa ezaren konstataziora mugatzen dira, beste batzuk dagoeneko egina dute ibilbideko zenbait bihurguneren analisi propioa eta bada bere narrazioa elkarrizketako galderen harira osatu duenik ere, erraztasun edo zailtasun gehiagorekin, modu koherente zein kontraesankorragoan. Ibilbide horien kontakizunaren analisia da atal honetan aurkeztuko dudana. Jasotako kontakizunek ez dute batasun bat osatzen. Ez dago fenomenorik denei modu eta neurri berean eragiten dienik. Baina, entzundako narrazioen txatalak elkartuz osatu dut nik ere ondorengo kontakizuna. Eta kontakizun baten haria ere eraiki beharra dagoenez, modu kronologikoan antolatuko dut nirea, elkarrizketatuei beraiena aditu diedan eran. Etxeko hizkuntza sozializaziotik hasi eta eskola-ibilbidean barna, haur izatetik nerabe eta gazte bilakatzeko bide horretan, euskararako hizkuntza mudantzak noiz, nola, eta zein testuingurutan 102 ematen diren edo ez diren azaltzeko ahalegina egingo dut, hiztunek haien hizkuntza ibilbideari berari ematen dioten zentzuan fokua jarriz. 4.3.1 Hiztun adina abiapuntu Etxea da haurraren lehen sozializaziorako gune, eta etxean eta etxe inguruan ematen ditu haurrak bere hizkuntza sozializaziorako lehen urratsak ere. Hizkuntzaz edo hizkuntzez jabetzeaz haratago, hizkuntzaren edo hizkuntzen bidez ere jabetzen da etxeko sozializazio ohiturez eta arauez, besteak beste. Lehen sozializaziorako eremu hori izango da, beraz, hizkuntza ibilbideen abiapuntu. Eta elkarrizketatutako gazteen abiapuntuak askotarikoak dira. Batzuk oso familia euskaldunetan heziak izan dira. Beste batzuk etxean frantsesez egin izan dute beti. Bada etxekoekin euskaraz eta frantsesez edo euskaraz eta gaztelaniaz hitz egin izan duenik ere. Eta noski, abiapuntu bat ala bestea izateak, ez du ibilbidearen nondik norakoa definitzen. Bazen behin bat besterik ez da. 4.3.1.1 Euskarazko "isolamendua" Berezi izatearen sentimendua. Horixe da etxean euskaraz soilik aritu izan diren elkarrizketatuen artean, ohikoa den sentimendu bat. Bizilagunekiko, besteekiko desberdin izatearen kontzientzia aski goiztiar bat. Berezi edo bitxi, onenean; arraro, txarrenean. Eta batez ere, a posteriori eginiko gogoetetan, isolaturik ez bada aparteko errealitate batean bizi izanaren sentipenak etengabeko oihartzuna du: Maiana : Betidanik gurasoen aldetik, aitatxi, amatxi, denak, otto, ttantta, fin, denak, bi aldeetatik euskaraz mintzatzen dira, Iparraldeko euskara edo Hegoaldekoa izan, berdin; familian beti euskaraz mintzatu izan naiz. Gero sartu nintzen… ez dut egin ez "crèche78"-a ez deus, beraz, ttipitatik ez dut ukan sobera kontakturik frantsesarekin eta ikastolan, oroitzen naiz, hasi ginelarik frantsesa lantzen, be, ez nakien deus. Nintzen pixkat "bizut"79-a, dena itzultzen zidan erakasleak ta hola… Eta gero pixkanaka bai, autobuseko jendea edo Itsasuko dantza taldeko frantses taldea edo… Eta gero telebistan erraiten zidaten begiratzeko C'est pas sorcier80 ta holakoak, pixkat sartzeko 78 Haurtzaindegia (crèche, frantsesez). 79 Modu informal eta gutxieslean, hasiberria. 80 France 3 telebista kateko haurrentzako emankizuna, zientzia fenomenoak haurrei modu didaktikoan eta dibertigarrian azaltzea helburu zuena. 103 frantsesa, mais, bon, voilà, betidanik izan naiz ene ustez be, bai, hola, euskara munduan isolatua pixkat... Eta isolamenduaren bizipen hori maiz loturik ageri da frantsesa ez ulertzearen deserosotasunarekin, maila batean ala bestean. Jokin: Ikastolan hasi ginelarik frantsesa ikasten ez dakit e... zazpi zortzi urtetan hor nik ez nakien deus, fin, hitz bat ere […]. Ez nakien bate, eta, fin, hor ohartzean beste batzuek bazakitela untsa, fin, horrek pixkat hala ere beldurtu gintuen. Gero kolegioan ere nulle-a nintzen biziki frantsesean, fin, ez nakien mais bon, ez niz sobera jenatu, irringarria atxeman dut gehiago. Idoia: Nabaritzen nuen, pues hori, bapatean hiru hizkuntza neuzkala buruan, eta bai oroitzen dut, ez dakit den agobioa edo, etxean, osaba eta izebakin gazteleraz, gero lehengusuekin euskaraz, eta gero eskolara iritsi eta frantsesa, eta ez nuen inoiz entzun frantsesa! Eta bai nabaritu nuen txikitatikan ba hori, ba jendeak frantsesez hitz egiten zuela klasean eta hola, eta nik ez nuen ezer ulertzen… 4.3.1.2 A, denek ez dakizkite hizkuntza guztiak? Etxean euskara eta frantsesa erabili izan dituztenen kasuan, ez da gatazka sentipenik ageri, ez etxeko eta kanpoko hizkuntzak kudeatu beharrarekiko, ez hizkuntzen arteko norbere hautuekiko. Hiztunentzat garai horretan hizkuntza bakoitzak bere funtzioa du, pertsona jakinekin hitz egiteko; hizkuntza bat etxerako da ia soilik, eta bestea kanporako ere bai. Hiztun hauen kasuan, bada une bat hizkuntzen -eta hauen funtzioen- banaketa, inkontzienteki egitetik kontzientziara ekartzen dena, goizago ala beranduago. Eta bakoitzak du bere modua, horretarako. Eneka: Ttipitan ez nituen bereizten sobera ere, euskara, frantsesa... Gero, uste dut zazpi urtetan edo hasi nintzela zinez bereizten euskara eta frantsesa, hola [eskolan frantsesa lantzen hasi ziren, eta hor ohartu zen ikaskide batzuk ez zutela ulertzen frantsesa]. Ukan nuen déclic81 bat. Oroit niz aitari galdegin nakola, zenta xakurrari, ttipitan, ez dakit zendako, frantsesez mintzo nintzen [irriz], zenta uste nuen zela, voilà, kanpoko pertsonak bezala, zenta, Garazin dena frantsesez zen, eta uste nin xakurra ere frantsesa zela, eta galdegin nakon aitari [irriz] "Aita, xakurrak badaki euskara?" eta erran zidan "Bai", du coup, hor ohartu nintzen bazirela bi hizkuntza. 4.3.1.3 Etxean frantsesez, ikastolan euskaraz Etxean frantsesez egin izan dutenek badute lehen eskolaratzeak ekarritako aldaketa aski sakon baten kontzientzia. Baina, oso garai goiztiarrean izan ziren 104 eskolatuak murgiltze ereduan, eta egiten duten narrazioa naturaltasunarena da: modu oso gozoan bizi dute bi edo hiru urterekin euskararekin izandako lehen kontaktua eta hizkuntza berriarekiko harreman horren lehen garai hura. Allande: Bon, euskaraz lehen hitzak, beraz, ikastolan egin nituen, baina, ez dut oroitzen ikastolako hasiera hura talka bat bezala. Uste dut prozesua nahiko naturalki egin zela. Nekane: Nik lehenik ikasi dudan hizkuntza frantsesa izan da zenta nere burasoak nahiz eta Euskal Herrian sortu diren, Angelukoak dira biak ez dakite euskara, galdu da belaunaldiz belaunaldi gure familian. Beraz nere ama hizkuntza, lehen hizkuntza, frantsesa da. Ta gero, hiru urte nituelarik erabaki zuten ikastolara joanen nintzela, duda ainitz ukan ondoren hala ere, bainan, ikastolara sartuko nintzela ta hortik goiti hasi naiz euskara ikasten. Eta gero ez dakit, ez dakit zer pasatu den, bainan, iduriz segidan maitatu dudan hizkuntza bat zela. Etxean burasoei erraiten nien "badakizu nola erraiten den hori euskaraz?" ta beti maitatu dut hizkuntza hortan mintzatzea, nahiz eta ez zen nere etxeko hizkuntza familian. Nahiz eta nehork ez dakien, beti maitatu dut. Izan abiapuntu batetik ala bestetik, hiztun guztiok ikastolan egiten dute bat. Ez noski ikastola berean. Bakoitzak bere herriko edo herri-aldameneko ikastolako ama eskolan82 eman zituen eskolako lehen urratsak. Eta IEHn euskaraz eta ikastolan eskolatua izateak mundu jakin batean sozializatzea dakar. Izan ere, IEHn – egon litekeen etxeko eta familiako euskal giroaz haratago- esan liteke ikastolan eskolatzeak dakarrela euskal munduarekiko kontaktua. Ez da soilik euskarazko murgiltze sistema edo ikaskuntza prozesuei buruzko ideologia jakin bat83. Euskararen aldeko aktibismoarekin zein nazio identitatearen aldarrikapenerako mugimenduekin kontaktua da. Herri Urrats-en festaren parte sentitzea, nerabezaroan egutegiak eta zozketa-tiketak saltzea, gurasoak eta irakasleak txandak egiten ikustea... Eta hori ez da, baitezpada, herriko beste haur edo gaztetxoen ibilbidean gertatzen den zerbait. Ikastolan eskolatzea, neurri batean, bestea izatea da, IEHko gizarte zabalean. 82 Frantses estatuko hezkuntza sistemari jarraiki, haurren eskolatzea ez da derrigorrezkoa haurraren 6. Urtera arte. 2-6 urte bitarteko haurrak hartzen dituen eskola-mailari ama eskola esaten zaio IEHn. 83 Seaska ikastolen sareak bere burua definitzeko hiru ardatz erabili ohi ditu: elkarte-eskola izaera (gurasoen parte hartzea sustatuz tokiko eskola-bizian zein ikastola mugimendua egituratzeko eta garatzeko erabakietan), pertsona bere "osotasun" eta "berezitasunean" kontuan hartzen duen ezohiko hurbiltze pedagogikoa eta euskaran ardaztutako hizkuntza proiektua (Seaska, 2019). 105 4.3.1.4 Euskal mundua, beste mundu bat Hizkuntzari dagokionez, etxean euskaraz (ere) ari zirenentzat, ikastolako hizkuntza euskara izateak euskara eskolara, hots, espazio publikora eta formalera eramatea dakar. Besteentzat, aldiz, euskararekiko lehen kontaktu jarraia, eta euskararen jabekuntza prozesuaren hastapena. Funtsean, batzuentzat zein besteentzat, euskarazko eta euskararen aldeko espazio batean harreman berriak sortzea eta garatzea. Ikastolako irakasle izateak, edo eta haurrak ikastolan eskolatzeak baduelako, kasu gehienetan, intentzionalitate ideologiko bat, hizkuntzari edo eta hezkuntzari dagokionez ere, eta haurra bera delako intentzionalitate horren emaitzak gorpuzteko xede-eremua. Ikastolan eskolatutako haur guztiak ez dira, ordea, arrazoi berberengatik eskolatuak izan ikastolan. Zenbait gurasok haurrek euskara ikastea baino gehiago euskaraz ikastea nahi dute eta horrez gain ikastola plataforma gisa ikusten dute haurrak -ere- euskal munduan sozializa daitezen. Izan ere, bestelako erdalguneetan bezala IEHn ere, zaila da intentzionalitaterik gabe inor nagusiki euskaraz bizitzea, are, bere egunerokotasunean euskara erabiltze hutsa, eta guraso batzuentzat ez dago zalantzarako tarterik: ikastola da haien haurren hezkuntzarako lekurik egokiena. Beste zenbait familiarentzat, aldiz, haurrak ikastolan eskolatzeko arrazoia ikastoletako pedagogia mota da, edo hizkuntzari dagokionez, elebitasuna bera: haurrak bi hizkuntza menderatzea bera dute helburu, eta horrekin haurraren garapen kognitiborako abantailak lortzea, batez ere. Badira familian belaunaldiz belaunaldi galdutako hizkuntza bat berreskuratzea xede duten gurasoak ere, edo kanpotik etorritakoen kasuan, haurrak lurraldearekiko hizkuntza bidezko lotura gara dezaten nahi dutenak. Euskaran ardaztutako proiektu pedagogikoa du, edozein gisaz, Seaskak, eta ikuspegi horrek modu askotara baldintzatzen du eskola komunitateko jarduna. Eta neurri batean, Seaskako ikastolek sare gisa lan egitea bada horren ondorio. Praktikan, ikastolen elkarren arteko harremana handiagoa izan ohi da herriko beste eskolekikoa baino. Esaterako, eskola-arteko topaketak, trukeak, irteerak, lehiaketak eta abarrak ikastolen artekoak izan ohi dira eta ez herriko beste eskolekin partekatuak, hizkuntza irizpideak tarteko, besteak beste. Eta ikastolako 106 ibilbideak, neurri batean, beste espazio sozial batzuekiko isolamendu maila bat ekar dezake, batez ere gaztetxoen sozializazioari begira. Ikastolan eskolatzen diren haurrek, usu ama eskola edo eta lehen mailako ikastetxea herrian edo herritik hurbil izan ohi dute. Baina, ondoren, kolegioan euskaraz ikasten jarraitu nahi dutenek, ikastolako ibilbidea segituz, usu herrikideek baino urrunago joan behar izaten dute, Seaskako kolegioren batera84. Horrez gain, behin nerabezarora heltzerakoan, ikastolako haurren lagunartea -bederen, eguneko ordu zati handi bat osatzen duten eskola-orduetakoa- ez da herriko lagunartea. Kolegio publikorako aukera herrian dutenen kasuan, ikastolakoak dira herritik mugitzen direnak ikasketak jarraitzeko. Eta kolegioa herritik kanpo dutenen kasuan ere, maiz herriko beste adinkideak kolegio berera edo beretara doazen bitartean, ikastolakoak beste kolegio batera joaten dira. Eta gehienetan ikastolan ikasten dutenak gutxiengoa direnez, batez ere bigarren mailatik aitzina, beste kolegioetan ikasten dutenek elkarren ikastetxeetako erreferentziak izaten dituzte, lagun komunak, batean edo bestean, bizilagunak, aisialdiko kirol edo dantza taldeetako kideak, lehengusuak… Ikastolakoekiko erreferentziak, aldiz, urriagoak dira gehienetan. Hala, badago ikastolan ikasi dutenen artean, beste mundu batean bizi izanaren halako sentipen bat. Eta sentipena aski goiztiarra da zenbait elkarrizketatuen hitzetan. Nerabezarora joan gabe ere, haur gisa ikastolan eskolatua izateak, ikastolako egiteko moduek, harremanak garatzeko erek eta ohiturek ere bazuten berezitasunik, nonbait. Jokin: Oroitzen niz katexima egiten ginuen garaian, bo, ez naiz batere sinesduna, mais, hala ere egin dut katexima, eta kateximan zen zinez eee.. Bazen talde euskalduna; baginuen erakasle bat euskaraz eta beste guziak frantsesez. Beraz, hor ere ziren lehen momentuak nun hasten ginen ikastolakoak ez diren haurrekin eta hor hastapen-hastapenean egiten zaukuten eee... ez dakit "les basques" gurekin eta besteak… Bo, beren aldetik ene ustez jestu on bat zen, zenta nahi zaukuten guri eskaini gauza bat euskaraz, mais bon, hala ere hor ohartzen ginen "a, ouais", hola berexten gintuztela eta, eta ene ustez ere ikastolan ez ginen ohartzen bazirela batzu ez zirenak euskaldunak, fin, gu gure ikastolan ginen eta gure, gure ustez, Euskal 84 Seaskak lau kolegio ditu gaur egun: 1990-1991 ikasturtean ireki zen Kanboko Xalbador kolegioa (gaur egun gehienbat Lapurdi barnealdeko haurrak hartzen dituena), 1998-1999 ikasturtean ireki zen Ziburuko Piarres Larzabal kolegioa (batez ere kostaldeko haurrak hartzen dituena), 1999-2000 ikasturtean Donaixtin ireki zen eta gaur egun Larzabalen dagoen Manex Erdozainzi-Etxart kolegioa (Zuberoako, Oztibarreko, eta Garazi-aldeko haurrak hartzen dituena, nagusiki) eta 2017-2018 ikasturtean Bernat Etxepare lizeo berria irekitzearekin batera sortu zen Baionako Kolegioa. 107 Herriko haur guziak ikastoletan ziren eta denak euskaldunak ziren eta hor ohartzen zira, en fait, beste batzu badirela ez direnak bate mundu berdinekoak eta hor hola berexi gintuzten eta horrek egin zuen zerbait. Beste mundu batean izate hori, gainera, ez da soilik hizkuntzari loturiko sentipena. Egiteko moduak, ohiturak, dinamikak dira mundu bat eta bestea desberdintzen dituztenak. Eneka: A bai, ttipi-ttipitan bai. Oroit niz, deia, zozoa da, bainan, badakizu les centres aerés85 badira, eta Garazin bazen bat eta euskaldun bakarra nintzen, uste dut, eta traumatizatua nintzen, zenta ez nekien integratzen. Banekien frantsesa, bainan, ez dakit, ez nintzen batere ber giroan, ikastolan ez zen batere hori, eta egoiten nintzen beti irakasleekin eta biziki herabea nintzen. Eta aparteko mundu batean bizitzearen sentipen hori, hizkuntzarekikoa zein hizkuntzaz haraindikoa, jarraia da denboran zehar. Eta batzuek badute desberdintasun horrekiko harrotasun bat ere. Kanpoko mundua da, hain zuzen, arraro gisa definitzen dutena. Uhaina: Ni orain arte hola ikusi naiz, ez? […] Ba lizeoan eta hori, ikusten dut ere pixka bat, igual, ghetto batean bezela gaudela, ez? Ba... Bai, dena euskeraz, dena... Ez dakit, ideologia antzekoa eta... Gero ya ateratzen zara mundu zabalera eta guztiz... ikusten duzu, gauza arraroa dela [irriak]... Bai, hola sentitzen naiz ni, bai. Bi mundu horien artean bizitzea ez zaie ez beti eta ez denei erraza egiten, ordea, haiei dagokielako egokitzea haientzat arraroak diren eta beste munduak normaltzat dituen harremanak egiteko moduetara, eta ez alderantziz, eta horrek bortxaz dakarrelako norbere munduaren parte bat ezin konpartitua. Amaia: Gaur egun oino harreman normaletan ainitz kostatzen zait, baditut lagun batzuk nerekin beti euskaraz mintzo direnak bainan kolegiotik landa joan direnak lizeo frantsesetarat beraz haien harremanak egin dituzte frantses giroan beraz festetan joaiten naizelarik haiek ikustera, mais, haiek dira frantses munduan! Are, batzuengan, aparteko mundu batean bizitzearen sentipena baino haratago, bada halako kanpoko mundura ezin egokitu bat, edo hobe esanda, bazterketa sentimendu bat kanpoko mundu horrengandik. Nekane: Kolegioa bukatu delarik joan naiz Seaskatik, zenta egia da Seaska dela mundu, gure mundu ttikia, segitzen gira denak, eta gusasoek pentsatzen zuten hobe zela neretzat beste zerbait ikustea […]. Hor bai senditu nuen 85 Aisialdi antolaturako zentroak dira, ekimen publiko zein pribatukoak, eskola-opor zein jaiegunetan haurrentzat egunean zeharreko aisialdiko ekintzak eskaintzen dituztenak. 108 euskalduna izaiteagatik baztertua nintzela, hor bai. Zenta azkenean lehenago ez nuen senditu zenta ikastolan euskaraz, bo familian frantsesez, ez dira bortxaz denak euskararen alde bainan ez dute erraiten, isiltzen dira, beraz hobe; bertso eskolan euskaraz, musika eskolan trikia jotzen dut, beraz, euskaraz, beraz, azkenean dena euskaraz, ta ez nintzen sekulan baztertua izan horrentzat. Ta arribatzen naiz Donibane Lohizunera eta hor ikusten dut azkenean ez dela, ez dela batere onartua. Ta hor, bai, kolpe bat hartu nuen eta ez nuen ulertu zer gertatzen zitzaidan eta ez nuen espero eta izan zen hori biziki… Ainitz markatu ninduena […]. Eta azkenean, bo itzuli nintzen Seaskara eta hor berriz atxeman nuen euskal giroa. 4.3.2 Ezberdintasunaren kontzientzia Ikastola, azken batean, hezkuntza komunitate izateaz gain, gizarte mugimendu ere bada. IEHn euskararen eta euskal kulturaren aldeko mugimenduaren muinmuinean dagoela ere esan daiteke, ikastolaren inguruan saretzen baitira maiz herri bateko zein besteko euskarazko bestelako sozializazio espazioak eta militantziarako taldeak ere (Bray, 2006: 541). Jokin: Be ez dakit, fin, ene ustez eee... burasoek egin dute ere, fin, ikastolan ezarriz. Ene lagun taldeak ta sareak hola sortu dira eta euskaldunak dira ene inguruan diren gehienak. Gero Garazin ere, fin, ez dakit, dantzan ari niz ttipidanik ta dantza taldeko guziak euskaldunak dira. Gero gaztetxean ere euskaldunak dira, bo, dira denak Garaziko ikastolatik pastu direnak, edo gehienak. Orduan, ez dakit, ene ustez horrek egin du. Da pixkat, fin, eni iruditzen zaut naturalki egin dela, mais, da ene ustez ikastolatik pastu bainiz, fin, segur... Ikastolan ikasi duten haurrek, beste mundu batean bizi izateaz gain, beste mundu horretan bizitzearen arrazoiak ezagutzen dituzte, edo bederen, galdetu egin behar izan diote haien buruari zein ingurukoei, zergatik haien ibilbideak ez diren besteenak bezalakoak. Eta hausnarketa horrek, haien hiztun esperientziak nahitaez marko zabalago batean kokatzera behartzen ditu, espazioan eta denboran, eta haien bizitza-esperientzietatik haratago doan prozesu zabalago baten parte gisa identifikarazten ditu: "They are the living embodiment of a strategy for the formation and transmission of a Basque national identity in the French Basque Country via the Basque language" (Bray, 2006: 546). Eta horren kontzientziatik bizi dute, hein batean, haien hizkuntza ibilbidea. Aldi berean da hautatu ez duten eta hautatu duten zerbait. Aldi berean txarra eta ona. Eta haiek dute erabakitzen, haien narratiban, pisua non ezarri: hautatu dezakete, esaterako, hautatua izatea. Eta hautatu dezakete zorte gisa bizitzea ere. 109 Jokin: Be bai hala ere, fin, ez dugu hautatu hori, ene ustez, bainan, erori zauku gainerat pif!.. ez dakit, da karga bat behar duguna atxiki, hala ere, zeren euskara gure gain da, hala ere. Erresponsabilitate handi bat da eta gero da, bakotxak hartzen du edo ez du hartzen e, fin, ez gira obligatuak, mais, ene ustez hala ere aski obligatuak gira gure gain hartzera. Eta bai, bai, hala ere bai, ene ustez bai ardura bat da, pentsatzen dut baietz […]. Fin, maite dugu, hala ere, eta enbeia dugu zerbaiten egitea.. fin, nik, hasteko, hola bizi dut eta bo, beraz ez, ez, ez ,dut uste, fin, ez dut erranen eee... xantza txarra dugula edo hola, fin, ez dakit, ez da, hala ere… Gauza on bat da, ene ustez. Euskarazko murgiltze sisteman eta Seaskako sarean ikasi izanaren esperientzia haien identitatea moldatu duen baldintza gisa deskribatzen dute, edozein gisaz, elkarrizketatuek. Eta ez soilik hizkuntza praktikei loturik; balio eraldatzaileei loturik ere bai. Elk: Uste duzu, zerbaitetan eragingo zizula zure pertsonalitatean euskaraz ikasi ordez gaztelaniaz edo frantsesez ikasi bazinun? Uhaina: Bai. Ez... Nere ustez, seguro baietz. E, alde batetik, agian hizkuntzaren atxikimendua eta hori, bai, baina, batez ere giroa... Nere ustez izaeraren garapena, ez? Ba igual, hizkuntza eta, guztiz ezberdina iruditzen zait… ba igual balore batzuk ez dizkizute ematen eta... Nik askotan pentsatu dut izango nintzela horietako pija horietako bat eta... Nik uste dut baietz. […] Ikastolan, ematen didate, bueno, hizkuntzaren atxikimendua. Eta gero... ez dakit ba, izaera, ba, pixka bat iraultzailea bezela, ez? Ez dakit, nere ustez bai, nere izaera horrek sortu du parte haundi batean. Hiztunen esperientziak marko zabalago horretan kokatzeak, ordea, ez du hiztunon portaera determinatzen. Hizkuntza gutxitu baten hiztun izatearen ardura eta euskararen biziberritzearekiko zein balio eraldatzaileekiko konpromezua ez dira hizkuntza hautuan eragiten duen aldagai bakarrak, eta ez dira, beraz, euskararen erabilera trinko baten berme. Unean uneko harremanak, unean-unean hizkuntza bati zein besteari esleitzen zaizkion ezaugarri sinbolikoak, norbere hizkuntzaren bidezko eta hizkuntzarekiko identitate eraikuntza eta eraikuntza horrekiko bizipenak pertsona bakoitzak ditu bereak, eta horiek guztiek eragingo dute norbere hizkuntza ibilbidean. Ikastola ez da gizartetik aparteko burbuila bat, noski. Eskola-egitura euskaraz egiteko aukera eskaintzen zuen espazio eta denbora bat izateaz gain, euskaraz egitearen aldeko erakunde ere bada, baina, lehen hezkuntzan ez dute elkarrizketatu guztiek euskaraz egiten eskolan -eta ez dago etxeko hizkuntza ohiturekiko korrelazio zuzenik honetan. Are gutxiago kolegio garaian. 110 4.3.3 Kolegiora jauzi eta erdarara heldu Eskola ibilbide guztian zehar gertatzen dira hizkuntza mudantzak elkarrizketatuengan. Batzuen kasuan gehienbat euskaraz hitz egiteko ohitura mantendu egiten da denboran zehar, baina, gehienen kasuan hizkuntza portaera ez da beti berbera, eta mantentzen dutenentzat ere, garaian-garaian esanahi ezberdina du hizkuntza portaera ustez berdin horrek. Hiztunek deskribaturiko hizkuntza mudantzak bi garaitan ematen dira, gehienbat: lehen mailatik kolegiorako pasaeran eta kolegiotik lizeorakoan86. Ezaguna da eskola-aldaketa hauek gazteen hizkuntza erabilera ohituretan eragiteko duten gaitasuna (Pujolar, González eta Martínez 2010; Pujolar eta Gonzàlez 2012). Gazteen sozializatze prozesuetan, eskola-aldaketak lurrikara txikiak (edo handiak) izan ohi dira. Eskola-antolaketa ezberdinak, kide berriak ezagutzeak, lagunartea eraiki edo berreraiki beharrak, sare horretan norberak bere lekua aurkitu edo egokitu beharrak, besteak beste, ordura arte egonkorrak ziren hainbat ohitura eta jarrera aldarazten ditu, tartean, hizkuntza portaera. Eta horrez gain, eskola aldaketa bakoitza mugarri sinbolikoa da hiztuna haur izatetik gazte izatera iragateko bidean, eta beraz, identitatearen garapenerako ezezik adierazpenerako ere badenez hizkuntza, hizkuntza baten edo bestearen aldeko hautua ere identitatearen eraikuntzarako tresna da gazteontzat. Lehen mailatik kolegiorako aldaketa da -eskuarki 11-12 urterekin gertatu ohi dena -, beharbada, bortitzena. Elkarrizketatutako gazteentzat lehen eskola-aldaketa da hau. Hasteko, lehen mailako eskolak baino ikasle gehiago izan ohi ditu kolegioak. Gainera, ordura arte lehen mailako ikastolako kideak "betiko" klase-kide dituzte, eta kolegiora iragaten direnean, aldiz, herri ezberdinetako ikaskideekin egiten dute topo. Lehen lurrikara honetan gaztetxoek, ordura arte lagun-taldea aldatzeko aukera handirik izan gabekoek, lagun berriak egiteko parada eta beharra sentitzen dute. Eta martxan jartzen dira identifikazio prozesuak. Norekin egon nahi dut? 86 IEHko hezkuntza sistemak Frantziako hezkuntza sistemari jarraituz, lau hezkuntza aro bereizten ditu: ama eskola, lehen maila (1. 2. 3. 4. eta 5. Mailak. 7-8 urtetatik 10-11 urtera arte, eskuarki), kolegioa (6. 5. 4. eta 3. Mailak, 11-12 urtetatik 14-15 urtetara arte, eskuarki) eta lizeoa (2. eta 1. mailak eta terminala, 15-16 urtetatik 17-18 urtera arte, eskuarki). 112 ideologikoei men eginez, ala haien ziurgabetasunak ez dielako jauzia egiten uzten. Hala, bada lehen mailan euskarazko joera izan eta kolegioan joera bera mantentzen duenik ere. Amaia: Be ez, fin, ni ez pertsonalki, fin, nik ezin dut, ez naiz batere untsa senditzen. Aldiz espresioak eta bai ainitz-ainitz, ohartu naiz. Gaur egun oino, be nere taldean bai, gira lizeoko talde euskaldun bat, bainan, ainitzetan ateratzen zaizkigu ainitz hitz eta batzutan ikusten ditudalarik gure elkarrizketak eta hola, mais, da erdi-euskara erdi-frantses, fin, euskarak du eramaiten bainan frantses batek kasik ulertzen ahal du zertaz ari giren, beraz... Mais, gero, adibidez, kolegioan nik beti euskaraz egiten nuen dena eta banituen elgarrizketak, adibidez, pertsona batzu nerekin frantsesez mintzo ta ni euskaraz, beraz, bai, giro frantsesa senditu dut bainan gero nik, neregatik ezin bainuen, fin, frantsesa enetzat konplexa bat baitzen beti euskara erabili izan dut. Beste batzuen kasuan, gehienbat arrazoi berezkotasunaren ideia ageri dira hizkuntza mantentzea azaltzeko. Berez doan zerbait da euskalduna izan eta euskaraz izatea. Koherentea da. Oier: Ez, nik beti egin dut euskaraz. Zergatik aldatu behar nuen? Euskalduna naiz, euskaraz egiten dut. Hara. 4.3.3.1 Hiztun berriak euskaraz Hiztun berrien kasuan, deigarria da biek ala biek euskaraz egiten jarraitzen dutela kolegioan ere, edo kolegioan are euskara gehiago erabiltzen dutela. Izan ere, txikitatik erabili dute euskara modu bereziki trinkoan, naturalki. Nekane: Aski naturala da neretzat, aski, ez dut pentsatzen "euskaraz mintzatu behar naiz". Euskaraz mintzatzen naiz eta punttu. Kolegiora jauzi egin eta euskaraz aritzeko nahikeria mantendu izana ere berezko joera batekin lotzen du batek, erabaki ideologiko batekin baino gehiago. Nekanek: Ez nuen pentsatzen hamabi urtetan "euskara salbatuko dut, behar naiz euskaraz mintzatu", ez, mais, naturalki egiten zen. Gogoan du, hala ere, nola lehen mailatik kolegiora iragatean ikaskide anitz hasi ziren frantsesez mintzatzen, nola berak ere egiten zuen, batzuetan, eta nola sentitzen zuen erruduntasuna, beti eduki duelako euskararekiko atxikimendu berezi bat. Nekane: Beti ukan dut atxikimendu hori, eta frantsesez ari naizelarik, zenta hala ere, batzutan frantsesez ari nintzen ikastolan ere, zenta denak frantsesez ari dira… Gero erraiten nion nere buruari: "mais, ez da ongi!". 113 Bere diskurtsoan ageri da, beste batzuei frantsesak eragiten zien miresmenik ez zuela sentitu, ez zuela sentitu euskararen hertsiduratik frantsesaren bidez ihes egiteko gogorik sentitu. Ez zuela kodeak hausteko nahikeriarik izan. Nekane: Bai, kolegioan denak ari dira frantsesez eta iduritzen zait, e.. dela, zenta azkenean dena egiten da frantsesez gure inguruan, zenta, hamabi urtetan ikusten duzu: dena egiten da frantsesez. Hamar urtetan ere, ta, beraz, frantsesa bihurtzen da pixkat miresten den hizkuntza […]. Ze ikastola biziki, hala ere aski hetsia da, beti gira jende berdinekin ta kanpoko jendea ezagutzen dugularik frantsesez ari da, telebistan dena frantsesez da, joaiten zira edozein dendarat dena frantsesez da eta pixkat adin hortan, hor, hasten girelarik errebeldeak izaiten, uste dut horrek, e… horren parte dela pixkat […], "frantsesez mintzatuko naiz eta hola hautsiko ditut kodeak" eta… Eta nik ez nuen izan hori. Nahikeria hori ez ukan izana, hain zuzen, modako kontuekiko bere desfase batekin lotzen du. Ez zituen modak jarraitzen, eta hizkuntzarena ere ez, nonbait. Nekane: Eee, ez nuen sobera ulertzen zenta, gainera, bon, ni ez naiz sekulan izan, eta ez dut beti ongi bizi izan, bainan, moda segitzailea edo. Ez nituen sekulan besteek bezalako zapetak, besteek bazituztelarik Diddl88 paperak edo ez dakit zenbat kanika, be nik ez nuen. Ez nituen begiratzen gauza berdinak telebistan eta hori haurretan, haurra zirelarik, gogorra da. Nerekin ikastolan zirenak, beti euskaraz ari ziren horiek, hasi dira frantsesez haiek ere eta nik ez dut ulertu. Eta, ni ere batzutan ari nintzen frantsesez, bainan, ez nuen ulertzen zendako kolegiora pasatzean behar ginuen frantsesez aritu. Erran ziguten ikastolan behar zela euskaraz aritu, arribatzen gira kolegiora ta denak, denak frantsesez ari dira! Ez nuen ulertzen sobera zendako denek segitzen zuten hori. Beste hiztunaren kasuan, lehen mailako azken urteetan frantsesera lerratzen hasi omen zen lagunarteko komunikazioa, eta deserosotasun kutsu batekin du gogoan une hura. Allande: Lehen mailakoa ez dut gehiegi gogoan, baina oroitzen naiz laugarrenean eta bosgarrenean xiur aski hasi nintzela frantsesez mintzatzen pixkat […]. Kezkatzen ninduen aski, lagunekin euskaraz mintzatzeak, baina, aldi berean ez nuen indar berezirik egiten, eta tarteka aipatzen nuen gaia zen, "eta zergatik ez dugu euskaraz egiten?" baina, besteek ez zidaten kasu handirik egiten eta nik ere, nik ere berdin segitzen nuen, azkenean. Bigarren mailara pasatzean, ordea, egun batetik bestera hartu zuen erabakia. Euskaraz soilik arituko zen lagunekin: 114 Allande: Uste dut hori gertatu zela hamahiru hamalau bat urterekin, eta (irriz) lehenago kezka ttipi bat zen hori zinez arazo bihurtu zen eta sinpleki hasi nintzen frantsesez egiten zidanari euskaraz erantzuten. Ta azkenerako frantsesez bakarrik egiten zutenek ere neri beti euskaraz egiten zidaten. Ni izango nintzen bakarra agian ikaskideen artean haiekin euskaraz egingo zuena, baina neri beti euskaraz iten zidaten. Bazekiten nerekin euskaraz in behar zutela. Gazte hauen kasuan ez dago frantsesarekiko ziurgabetasunik. Alderantziz, izatekotan ziurgabetasuna euskararekiko sentitzen dute: Allande: Ni konturatu nintzen, hola, kolegiora sartzean edo, euskaran gabezia handiak nituela. Ta hor ere hasi nintzen pixka bat euskaraz irakurtzen, eta banuen, bai, gogo hori euskara maila hobetzekoa. Nola euskara ez nuen etxetik jaso... Konturatzen nintzen, bai, gabezia batzuk nituela ta uste dut horregatik izan zela. Nahiz eta kontzientziak zera bat baduen hortan, baina ez zen… ez zen oino mamitutako hausnarketa bat. Euskaraz egiteko nahikeria ere badago, hala ere, hitz horietan. Euskaraz egin nahi ez duenari ez zaizkio bere gabeziak axola. Ek.: […] ta justuki zuk gurasoengandik euskara etxean mintzatu gabe, nolatan, nundik heldu zaizu edo ze... Allande: Azkenean, baliteke horregatik izatea, ere. Etxean frantsesez mintzaturik... Ez dakit, euskaraz bizitzeko nahi horretan edo, kolegioa beste aukerarik ez nuen azkenean, hitz egiteko, bederen. Eta uste dut horregatik izan zela azkenean, etxean frantsesez egin eta kolegioan euskaraz egin nahia, besterik gabe. Euskara mantentzeko arrazoiak euskararako berezko joera batekin bezainbat moda jarraitzeko tendentzia ezarekin lotzen du batak eta, besterik gabe, euskaraz egin nahiarekin, besteak. Nolanahi ere, euskarari atxikitako identitate bat eta rol soziolinguistiko bat garatzen dute hiztun berriok kolegioan. Nekane: Gero ohartu naiz badela jendea beti frantsesez ari zena kolegioan eta neregana heldu zirelarik euskaraz hasten zirela automatikoki. Edo, beste batzuekin ez dut sekulan ukan elkarrizketa bat edo hitz bat frantsesez, beraz, jendeak badaki euskaraz mintzatzen eta identifikatzen zaitu pixka bat horri, be, "Nekanerekin euskaraz mintzatuko gira". Kolegiorako jauzi honetan, ordea, badirudi izatekotan frantsesaren aldeko neurri bateko zein besteko aldaketa dela nagusi, lehen mailan euskaraz hitz egiteko joera zutenen artean. Ordura arte euskaraz soilik egiten zuten horietako batzuk lagunartean frantsesa erabiltzen hasten dira, gutxi-gehiago. Aldaketa ez da beti batbatekoa, eta ez die denei maila berean eragiten, baina, nabarmena da balantzaren 115 mugimendua89. Euskaraz egitea, aski modu bat-batekoan, jarrera markatua bilakatzen da. Nekane: Nik segitzen nuen euskaraz mintzatzen, segitzen nuen erakasleek erraiten zutena, zenta erakasleek beti erraiten ziguten euskaraz aritzeko. Ta hori, ta hori hamabi, hamahiru, hamalau urtetan ez da beti biziki, biziki ongi ikusia, beti euskaraz ari dena da... ez dut uste, ez dakit esplikatzen zendako. 4.3.3.2 C'était plus classe Aipatu gisan, eskola eremua aldatzearekin batera, lagun konfigurazioak aldatzen dira. Lehen mailan gure lagun izandakoek ez dute baitezpada Seaskako ibilbidea jarraitu, eta, beraz, orain ez daude kolegio berean. Edo seigarren mailako lerro bat baino gehiago dagoen kolegioetan, baliteke gure lehen mailako laguna beste gelan egotea. Elkartuko gara aire hartzeetan eta batera egingo ditugu autobuseko bidaiak. Eta baliteke taldetxoak sortzean gure lehen mailako lagunekin batera egokitzea, baina, baliteke erabat lagunarte berria osatzea ere. Ordura arte kideekiko eraikitako identitatea eta geureganatutako irudia eta estatusa birnegoziatzeko aukera paregabea sortzen da, kolegiora iragatean. Bestela esanda, ez dago lehengoa bere horretan mantentzerik. Jende berriz osatutako komunitate batean besteek ikusten gaituzten modua berria izango da, eta hori aukera bezainbat erronka da. Eratutako taldetxoaren baitan, beste adinkideen zein zaharragoen artean prestigioa lortzea -edo behintzat, batezbestekora heltzea, hots, besteak bezalakoa izatea- izaten da une horietan gaztetxo askoren beharra. Erabat sailetik aparteko gisa ikusia izatea beste batzuena. Era batera ala bestera, irudi kontuak lotuta daude hizkuntza erabilerarekin ere. Eta kolegiora pasatzea "handien" eskolara pasatzea da. Urtebete lehenago eskolako zaharrenak zirenak eskolako gazteenak dira orain, eta argi dago erreferente berriak kideak ezezik beraiek baino zaharragoak diren horiek izango direla. Nerabezaroko kulturan sozializatzen ikasi behar dute. Ilusio zein erresistentzia gehiagoz ala gutxiagoz, ez dago trantsizio beharra sentitzen ez duenik. Bertan goxo egitea ez da aukera bat. Eta kolegiora heltzean ikusiko duten bezala, gazteen hizkuntza nagusia erdara da. Baliteke etxeko-lanez eta eskolako 116 kontuez euskaraz hitz egitea, baina, eskolaz kanpoko herriko festez edo asteburuko ibilerez hitz egiteko, frantsesak bestelako prestigio bat du. "C'est plus classe". Jokin: Bai gu euskaraz mintzo ginen bai. Eta kolegioan galdu ginuen pixkat zenta kolegioan "c'était plus classe" frantsesez mintzatzea, hala. Beraz, pixkat mintzo ginen frantsesez ere […]. Be, bo, aldaketa bat ez hainbeste, mais, bon, hor gira gehiago lerratu frantsesera, fin, lehenago ez ginakien ere frantsesa kasik ikastolan ginelarik eta, bo, kolegioan ere ez ginakien untsa, mais, bon, mintzo ginen halere pixkat. Irakasleen eta gurasoen erreferentziek indarra galtzen dute kolegiora pasatzean. Kideen arteko harremanak dira orain garrantzia dutenak, onerako zein txarrerako. Botere harremanak aski laster eraikitzen dira, era batera ala bestera etiketatzeko -eta etiketatua izateko- joera dago, eta hasera batean eta askorentzat bederen, estrategikoa izan ohi da besteak bezalakoa izatea. Elk.: Zergatik egiten dugu hori? Olaia: Mm... Ez dakit. Besteak bezala izateko beharba, edo, ez dugulako gure nortasuna, ez dakigu... Beharba nahi ditugulako besteak segitu edo... Besteengandik, ba, onartuak izan edo... Izan daiteke arrazoin bat. Ez dakit oino zuzen zergatik. Besteak bezalakoa izatearena, modu zabalean ulertu behar da, gainera. Aurrez esan bezala, kolegioa Seaskan segitu duten ikasleek haien herriko kideekiko ibilbide aski diferentea egiten dute. Usu haien herrikideak kolegio berdinera joan ohi dira, eta beraiek izan ohi dira beste kolegio batera joaten direnak. Esku-baloi taldean, beraz, -edo herriko besta komitean, edo musika eskolan- maiz kide guztiak kolegio berekoak (edo bi kolegiotakoak) izango dira, eta haietako askok ez dute ikastolaz informazio handirik izanen. Gehiengoa dira besteak eta besteek erdaraz egiten dute. Erdarazko musika entzuten dute, erdarazko telebista programak ikusi, erdarazko ikus-entzunezkoak kontsumitzen dituzte sarean eta erdaraz hitz egiten dute drogez, sexuaz eta rock & rollaz zein trapaz. Etxea eta eskola sozializazio eremu nagusiak ezezik bakarretarikoak izatetik, nerabezaroan zabaldu egiten da praktika komunitate ezberdinetan eta ugaritan parte hartzeko aukera. Horrek kanpoko munduarekiko harremana, eta beraz, erdarazko munduarekiko kontaktu zuzena areagotzea dakar. Eta kontrastean, 117 kolegioan beti euskaraz hitz egitea eta gazte gisa prestigioa lortzea aldi berean aski egiteko neketsua izan daiteke -bestelako elementuen bidez irabazitako estatusa ez baldin badaukazu behintzat (itxura fisikoaren aldetik, esaterako). Euskaraz hitz egitea mugatzea da. Zure burua euskal mundura ixtea. Aukerei uko egitea. Oier: Bada, bada asko taldearen eragina edo zu, ba... azkenean ikusten baduzu ba euskaraz bakarrik aritu nahi baduzu eta horrekin e... ba talde batera mugatzen zirela edo.... ba beste ta... ta nere ustez gehiago hortik doa. Izan ere, gazte kultura frantsesez da. Euskarazko musika talde bat egin nahi baduzu, mugatu egin behar duzu, nahitaez, taldearen dinamika: euskaraz dakiten musikariak soilik onartuz, esaterako. Euskarazko musika entzun nahi baduzu, eskaintza askoz mugatuagoa da erdarazkoa baino. Euskarazko aisialdia nahi baduzu, mugatua da. Ia edozer egin daiteke erdaraz; euskaraz ia ezer ez. Euskaraz eskuragai daukazun gazte identitate-sorta estu samarra da. Erdaraz edonor eta edozer izan zaitezke. 4.3.3.3 Irakasleek A, guk B Seaskako hezkuntza sisteman, euskarazko irakaskuntza izanik ardatz, euskararen erabilpen zuzena beharrezkoa da urtez urte ikasleari eskatzen zaion maila akademikoa lortzeko. Euskarazko hizkuntza konpetentzia minimo bat bada, beraz, sisteman aurrera egiteko baldintza. Baina, ikastolako hizkuntza eskakizunak eta, oro har, hizkuntza proiektuaren inplementazioak izan dezakeen zeharkako eraginaz gain, badira unean uneko ekimenak, irakasleen ekimenezkoak batzuetan, eskola-eremuaz gaindik euskararen egoeraz kontzientzia hartzera eraman ditzakeenak. Igor: Laugarrenean, euskarako kurtso batean, zinez, landu ginuen zenbat euskaldun ziren lehen eta orain eta ikusi ginuen nola jautsi zen euskaldun kopurua ta gu hor… Hortik goiti nire ustez ukan dugu kontzientzia hori zinez behar ginuela euskaraz mintzatu. Ta gero beste kolegioetan ez dakit bainan guk bederen hor dugu kontzientzia hori hartu ta beraz hortik goiti hasi gira mintzatzen eta gero ene ustez beste kolegioetan ere ukan dute holako zerbait zenta lizeoan sartu ginelarik ba, euskaraz mintzo ginen gure artean eta fin, naturalki, ez zen eee... Ez bon, bai, fin, beste, hainbesteko desberdintasunik ikusi kolegio bukaera ta lizeoaren artean. Jakina da hizkuntzaren egoera kaskarraz jabetzea bera mudantzarako altxaprima izan daitekeela (Puigdevall et al. 2018, Ortega et al. 2017). 118 Seaskaren hizkuntza proiektuaren inplementazioa ulertzeko moduak eta lekuan lekuko aldeak sor ditzake, ordea, eta batzuetan ikasleei euskaraz eginarazi nahiak aldeko zein kontrako eragina izan dezake. Elkarrizketatu guztiek aditu izan dute eskola giroan "euskaraz!" bat, haiei zuzendua ez bada, ingurukoei zuzendua. Ez zuten baitezpada zerbait bortitza bezala bizi, baina, bai, oro har, pizua izan zitekeen zerbait bezala. Izan ere, gelan zein gelaz kanpo euskaraz hitz egiteak berak badu balio bat eskolako autoritatedunen aldetik, erdaraz mintzatzeak ez duena. Eta erdaraz mintzatzeak badu halako zigor sinboliko bat -sinbolikotik haragokoa ere izan daitekeena, irakasleak aire-hartzean pertsona jakin bati modu publikoan kargu hartzeak berak duen berehalako eragina kontuan hartuz gero, esaterako-. Mezu horrekiko azalpenak maiz anbibalenteak dira, aldi berean kanpotik -beste norbaitengandik, heldu batengandik- datorren mezu gisa identifikatzen da, baina, aldi berean barneko zerbaiten oihartzuna dela dirudi. Zenbait elkarrizketaturen kasuan kanpoko eskaera hori eta norbere hautu naturala loturik daude: Eneka: Gero, halere, beti ikastolan erraiten zaukuten "euskaraz, euskaraz", beraz, ohartu nintzen ni ere behar nintzela euskaraz ari izan eta, ene ustez e, fin, ene munduaren hautua egin dut hola, fin, aski naturalki ene ustez. "Euskaraz, euskaraz" horren atzean bazegoen diskurtso bat ere. Irakasleengandik -eta gehienek gurasoengandik ere- jasotzen zuten mezua zen euskara dela gure hizkuntza, eta guri dagokigula euskara zaintzea guk hitz egiten ez badugu ez duelako inork hitz egingo. Eta badirudi diskurtso hori ere, mezu astun gisa bizi badute ere maiz, sartzen dela bertso-eskolako kide gazteok izan ziren haurraren baitan. Eneka: Ttipidanik, gero, erraiten daukute euskara gure hizkuntza dela nana, du coup bon, momentu baten buruan… M.A.S.: Sartzen da? Sartzen da, ene ustez […]. Eta hortako, bai, ederra atxematen baitut euskararen historia, fin, ez dakit, eta ohartu nintzen ene ustez eni zela, ez eni, bainan, guri orokorki zela atxikitzea, eta sinpleki horrentzat. Alabaina, lehen hezkuntzan kanpoko mezu hauen barneratze bat kontatzen duten arren elkarrizketatuek, kolegioko bizipenetan gatazka zantzuak ageri dira lehen aldiz. Izan ere, gazte identitatea helduek errepresentatzen dituzten arauen kontra eginaz garatzen da, neurri batean. Eta hizkuntza-erabilera arauak esplizituagoak 119 dira eskola eremuan kalean baino. Kontuan hartu behar da, bestalde, lehen hezkuntzatik kolegiorako jauzian, irakasleekiko harreman afektiboa, eta beraz, enpatiarako gaitasuna edo joera, nabarmenki aldatzen dela. Izan ere, lehen hezkuntzan irakasle bat -edo gehienez bi- izatetik urte osorako taldearen arduradun, kolegioan ikasgai bakoitzerako irakasle bat izatera igaro ohi dira ikasleak "kasu batzuetan horrek konfiantzaren galera dakar, beste batzuetan irakasleek ikasleenganako duten kontrola gutxitzea sortaraz[ten] du" (Hernández, 2005: 110-111). Hala, lehen hezkuntzan baino ugariagoak eta intentsoagoak dira kolegio garaian irakasleen esanarekiko oldartzeak. Taldeen osaketa eta kideen arteko identifikazioak indartu ahala, helduek erreferentzialtasuna galtzen dute, edo hobe esanda, helduen erreferentziarekiko desidentifikazio garaia hasten da. Gaztetxo gisa nor izateko moduak dira adinkidez osatutako taldeekiko partaidetza eta helduen bizi-ulerkera eta arauekiko distantzia edo kontrakotasuna. Helduek araua ordezkatzen dute, eta arauak haustea da gazte izaera azaltzeko oinarrizko jarrera (Hernández, 2005: 121): Idoia: Donibanekoek frantsesez hitz egiten zuten bezela, guk [Hegoaldekoen seme-alabek] gazteleraz. Ez dakit […]. Ez dakit, inportanteago sentitze… ez dakit. Egiten genuen, ez dakit zeba. Igual izan daiteke, aber, e, berez ez, baino… irakasleei aurre egiteko kontu bat bezela? Beti esaten dizute "euskeraz, euskeraz, euskeraz" eta, irakasleak A esaten badu, zuk B. Ulertzen? Eskolako euskararen aldeko giroa -eta gurasoek haien haurrek euskaraz ikasi dezaten duten desira-, neurri batean ala bestean, badira lehen mailan bederen haurren euskararen erabilera sustatzeko akuilu (Eusko Jaurlaritza, 2013, 2017b). Adin batetik aurrera, ordea, gazte identitatearen eraikuntza sartzen da jokoan, eta joko-arauak aldatzen dira. Haien bizipenetan maiz eskolara mugatzen den arauak indarra galtzen du. Bestelako jarduera komunitateetan parte hartzearen bidez, bestelako gizarte-eremu batzuetan sozializatzen dira, eta eremu horietan maiz euskarak ez du balio handirik. Are gehiago. Kolegiora iragatea haurtzarotik nerabezarora iragateko zubi sinbolikoa da. Lehen hezkuntzan ez bezala, kolegio garaian gaztetxoek gazte identitatea sortzeko eta garatzeko prozesua abiatu behar dute. Gazte 120 identitatearen ezaugarrietako bat helduek ezarritako arauei aurre egitea izanik, alde batetik euskaraz ez egitea gazte identitatea eraikitzen hasteko helduleku izan liteke. Eta bestetik, gazte kultura, oro har, erdaraz soilik izanik, arauari aurka egiteko grina berezirik eduki ez arren, euskara ez da hiztunarentzat gazte identitatea eraikitzeko tresnarik zorrotzena. 4.3.4 Gazte ala euskaldun? Erdarara lerratzea eta identitate gatazka. Hizkuntza gutxitu bateko hiztun izatearen kontzientzia sakona dute oro har, elkarrizketatuek. Badakite IEHn hiztun gutxi direla, ikastolako haurrak direla eta ikastolako haurrei badagokiela -edo hala espero dela beraiengandik- IEHko euskararen biziberritzearen ardura hartzea, eta biziberritzearena ez bada atxikitzearena bederen bai. Hala, kolegiorako jauzian frantseserako mudantza ematea hiztun askok arduragabekeriarekin, eta kontzientzia txarrarekin lotzen dute. Dagokien katebegitzan kale egiten ariko balira bezala sentitzen dira. Ezin dute gazte identitatea euskaraz adierazi, baina, erdaraz hitz egitearen hautua ere ez diete denek haien buruari erabat onartzen. Hasteko, frantseserako hizkuntza aldaketa adierazteko lerratu aditza erabiltzen dute ia denek, bide irristakor bat irudikatuz, jaitsiera bat, norbere zein besteren esfortzuz pausoz pauso eta harriz harri igotako aldapatik laprast egitea balitz bezala frantsesera -hautu errazenera- aldaketa egitea. Elk.: [euskararen erabileraz] izan dira aldaketa momentuak, hola, zure bizian? Olaia: Bai, kolegioan guttiago, beharba. Guk, ez dakit kolegioan beharba pixkat, fin... Ez gaitu frantsesten, baina, jende berria ezagutu eta… […]. Baina gero... fin, ni hasi nintzen, ez, ba nere, euskara, euskaraz, eta beraz hasi nintzen berriz, baina ukan nuen garai bat nun guttiago... fin, batzuekin... pertsona jakin batzuekin beti euskaraz, ez dudalako ohiturarik aritzeko frantsesez, baina, beste batzuekin beharba gehiago... errexkiago lerratuko nintzen. Gaur egun ez. Gaur egun edonorekin lehen hitza aterako zait frantsesez [lapsusa da: "euskaraz" esan nahi du]. Hiztun batzuen kasuan kontzientzia txar hori atzera-begiradan ageri da. Zaila da jakiten momentuan kontzientzia txarrarekin bizi izan zuten euskara ez erabiltzea ala geroztikako eraikuntza den. Beste batzuen kasuan, aldiz, momentuko bizipena 121 bera dago kontzientzia arazoei lotua. Berriemaileetako batzuk modu kontzientean bizi izan zuten gatazka hori, eta gatazka horren beraren oroitzapen txarra dute. Elk.: [...] eta bada zerbait zure barnean esaten dizuna... Leire: [galdera eteten du] Zer egiten ari naiz? Be bai. Elk.: Ukan duzu zuk ere hori? Leire: Bai. Uf! Gaizki pasa... bai. Bai. Ouais, nik idazten nuen, uste dut, egunerokoan eta dena. Fin, ouais, ez nintzela ongi, zentako mintzatzen nintzen frantsesez, lagun... uste dut idatzia dudala 'Nere lagunak frantses batzuk dira' [irriak]. Ta erraiten duzu, bai, mais ni ere, momentuan, fin... 4.3.4.1 (Kontzientzia) kargak eta generoa Mudantzak egon ala ez, oro har, -eta, berriz ere, laginetik ondorio ordezkagarritik atera nahi izan gabe-elkarrizketetan ageri da nesken90 eta mutilen arteko ezberdintasun bat haien narratibetan. Mudantzak eman diren kasuetan, mudantza horien bizipenaren intentsitateari dagokionez: neskek bai frantseserako mudantza eta bai euskararako mudantza modu biziagoan kontatzen dute, ardura eta erruduntasun sentimendu handiagoz eta badirudi modu kontzienteagoan bizi dutela. Elkarrizketaturiko mutilek, aldiz, oro har, ez dituzte hain argi oroitzen haien erdararako mudantza-uneak, eta aitortzen dutenaren arabera, euskararekiko fideltasun handiagoa izan dute denboran zehar. Kepa: Mm... Ez. Bo, nik buruan argi izan dut beti... euskaraz egiten nuela beti... gehienetan. Ta orduan, kontzientzia lasai nuen. Kontzientzia. Ta kontziente nintzen, ba ez nuela galduko euskara eta aski zela nik egiten nuena denek egiten baginuen, euskara salbatzeko, edo ez dakit. Eta frantsesera lerratu izan direnetan ere ez dute hain gaizki bizi izan "inkoherentzia" hori. Oro har mutilek ez dute kontzientzia txarraren ideia aipatzen, eta elkarrizketatzaileak aipatzerakoan, ukatu egiten dute halakorik sentitu zutenik. Batzuen kasuan une hartako kontzientzia arazorik oroitu ez arren, oraingo kontzientzia zaie mintzo erretrospektiban, frantseserako hizkuntza mudantzaz oroitzean, baina, hala ere, ez biziki bortizki. Jokin: E... ez, be ez dakit, ez sobera. Beharba, ene ustez, ez gira sobera ohartu. Ene ustez gero ohartu gira, fin ohartu ginelarik behar ginela euskaraz mintzatu ohartu gira, oh putain, mintzo ginela usu frantsesez, hala ere. Gero 122 momentuan, hor frantsesez ari ginen momentu hortan, ez niz sobera ohartu ene ustez. Gero, ez ginen beti-beti frantsesez ari, mais, hala ere... Ez da erabat harritzekoa ezberdintasun hau. Badaude nesken eta mutilen hizkuntza sozializazioan ezberdintasunok azaltzeko zenbait elementu. Alde batetik, historikoki moldatutako hizkuntza biziberritzeari buruzko diskurtsoak leudeke. Jakina da emakumeei euskararen transmisioaren ardura egotzi zaiela historikoki (Llona, 2002; del Valle, 1999), izan etxean zein -haurren- irakaskuntzan (Fernandez, 1994); emakumeen ardura da hizkuntzaren birsorkuntza ere, nahiz eta euskararen biziberritze dinamika publikoan protagonismorik aitortu ez (Altuna, 2017: 147). Euskararen galeraren erantzukizuna emakumeengan jartzea diskurtso horretatik eginiko eratorpena baino ez da, beraz (Hernández, 2004). Hala, neskak bezalaxe mutilak euskararen erabileraren aldeko agindua "haurrei eta transmisioari oso lotuta dagoen agindua dela" konturatzen dira (Altuna, 2017: 152). Eta transmisioaren ardura emakumeengan ardazten denez, ulergarria da neskek euskaraz egin beharraren ardura barneratuago izatea, eta, beraz, ez egitearen kontzientzia karga modu suharragoan bizitzea. 4.3.4.2 Ez naiz ni Hiztun gazte hauentzat, beraz, hizkuntza erabilera eta hizkuntza ideologiaren arteko bat ez etortzea bereziki gatazkatsua da, identitate mailan. Hizkuntza erabilera eta ideologia bat ez etortzearen gatazka identitate kodeetan adierazten dute gazteetariko askok. Alde batetik frantsesez ari naiz -besteak bezala izateko, talde batera ez ixteko, classe-agoa delako, edo dena delakoagatik- , baina, bestetik, ez naiz ni. Egiazko ni-ak euskaraz egingo luke. Olaia: Pentsatzen nuen, mais, zergaitik ari naiz berarekin frantsesez eta zergatik beste batekin euskaraz ariko naiz, mais, fin, ez zait aterako, adibidez, badakit Leirerekin ez zaidala aterako frantsesez, eta berarekin bai, eta, zergaitik? Fin... Ea pentsatzen nuen, mais, dia! Mais... gaizki, fin... Baina... Elk. : Eta gaizki zerbait e... Kanpotik entzun dugulako behar dela euskaraz mintzatu edo gaizki zerbait zure barnean... Olaia: Bai, nere barnean. Ni ez naizelako, edo... Fin, ni ariko naiz frantsesez berarekin, baina... ez naiz ni, edo... ez naiz guztiz ni izanen. 123 Gatazka horrela kontzeptualizatzea uneko kontua ala atzera begiradan eraikia den, ezin jakin ordea. Elk. : [Elkarrizketatuak zintzilik utzitako esaldi bati tiraka] zerbait traizionatzen ari zinela zure barruan? Uhaina: Ba igual bai. Bai, igual bai [irriak]. Nere izaera edo... Ni... Ez nintzen ni, nere ustez. Identitate performatiboaren ikuspegitik, gatazka ez da identitate dinamiko, kontraesanezko eta poliedriko baten adierazpena besterik. Baina, badirudi, gazte hauen bizipenetan, edo ondoren eraikitako diskurtsoetan, ebatzi beharreko kontraesanak direla. Haien identitate eraikuntza prozesuan mugarri izan diren gatazkak dira hizkuntza mudantza prozesu hauek. Izan ere, lehen hezkuntzatik kolegiorako jauzian euskararen norbanakotze prozesua ematen da: "Euskara taldekako elementu bizia izatetik, bakarkako elementu subjektibo izatera pasa[tzen] da. Beste modu batean esanda, euskara gelako elementu zentrala izatetik, gazte bakoitzaren erabakimenaren baitan kokatzera pasa[tzen] da (Hernández, 2005: 112). Nerabeak euskarari zein leku egingo dion erabaki dezake, eta erabaki behar du, zein identitate eraiki nahi duen, bere burua nola erakutsi nahi duen kanpora begira, zein hizkuntzaren bidez zein identitate sortu eta adierazi nahi duen eta dezakeen hautatu. Denboraren poderioz, hizkuntza gero eta elementu "intimoagoa" bilakatzen da: "bere ezagutza, erabilera edo horren inguruko jarrera, norberaren erabakien, nahien edo desioen baitan kokatuz" (Hernández, 2005: 118)91. Haur izan diren artean etxeak eta eskolak bermatu izan dute euskaraz hitz egiteko ohitura, edo bederen, euskaraz hitz egitea markatua izango ez zen sozializazio espazio baten existentzia. Baina, euskarazko sozializazioa "haurren munduari loturiko praktika ezberdinekin egon da lotuta" (Eusko Jaurlaritza, 2016: 14). 124 Nerabezaroarekin batera, ordea, arduran eta derrigortasunean oinarrituriko diskurtsoen eta norbere hizkuntza praktiken arteko arrakalak agertzen hasten dira: Diskurtsoak neurri batean barneratu dituzte, ikasi dituzte, baina nahikoa huts geratu zaizkie. Ohitura eta inertzia batzuk oraindik bizirik diraute, baina nerabeen munduan ohitura berriak hartzen eta garatzen ari dira. Eta hor euskararen kultura ez dago hain garatuta, batetik, hizkuntz erabileraren kudeaketari loturiko kultura ez delako garatu; bestetik, euren praktikakomunitateetan euskarak presentzia gutxiago duelako (Eusko Jaurlaritza, 2016: 14). 4.3.5 Lizeora jauzia eta euskaldun eta gazte identitatearen eraikuntza Hara, frantsesa behar baino gehiago erabiltzen duten gazteon hizkuntza identitatearekiko gatazka: frantsesa erabiltzen dute, baina, haiek, euskaldunak dira. Eta hain zuzen, euskalduntasuna erabat hizkuntzaren erabileran ardazten dute. Izan ere, IEHn orokorrak dira basque izaeraren goraipamen erregionalista, folklorista zein bere hutsean komertzialak, eta euskalduntasunaren definizio horiekiko talkan, hizkuntzaren erabilera jotzen dute hiztunok euskalduntasunaren erabateko muin. Are gehiago, ikuspegi landua dute gaiaren inguruan eta gai dira ez soilik guraso edo irakasleek baizik eta euskalgintzako eragileek sorturiko diskurtsoak kritikoki aztertzeko. Elk.: Zure burua ikusten duzu "euskahaldun" bezala edo ez oino, edo bai, edo depasatua edo... Jokin: Ez dakit zer den euskahaldun bat, fin, euskaldun gisa ikusten dut ta gainera ene ustez euskaldun hitzak, fin, pixkat indarra galtzen du holako gauzengatik ene ustez zenta euskaldun bat, fin, ene ustez badakigu denek dela euskara dakien bat bainan anitz jendek, anitz frantsesek beren burua militante ikusten duten frantsesek ere beren burua euskalduntzat dute eta erraiten dugularik "mais ez, zu ez zira euskalduna, barkatu, frantsesez mintzo zira" be biziki gaizki hartzen dute, beraz, ene ustez euskaldun bilakatu da ez dakit eee... abertzale hitzaren lekua hartu du ez dakit, fin, anitz jendek euskaldun senditzen du bere burua ez delarik euskalduna, beraz, "euskahaldun" eta holako hitzak sortu dira ene ustez euskara, euskaraz mintzo diren jendearentzat eta domaia atxematen dut zenta bada deia hitz bat horren erraiteko da "euskaldun" eta punttu. Izan ere, gero eta gehiago dira euskalduntasuna, ikur gisa, erakargarri jotzen duten gazteak: 125 Iparraldean, oso pixkanaka bada ere, aldaketa bat gertatzen ari dela dirudi: urte askotan euskal kulturarekin eta euskal nortasunaren ezaugarriekin inolako harremanik izan gabe ongi asko bizi zitekeen, baina, badirudi jarrerak aldatuz doazela, apurka-apurka bada ere, gaur egun euskaltasunak bere egin baititu modernitatearen balioak, eta hori dela eta gero eta gazte gehiago hurreratzen dira kultur edo nortasun horren esparrura. […] hein batean euskal gauzak modan daude Iparraldeko gazteen artean, nahiz eta bereziki sinboloetan gertatu, gazte askok ikurrina josita daramatelako arropan edo beraien gauzetan, edo ahal dela, dakiten euskara apurra erabiltzen dutelako (Baxok, Etxegoin, Lekunberri, Martínez de Luna, Mendizabal, Ahedo, Itzaina eta Jimeno, 2007: 55). Erramun Baxok-ek eta bere kideek azpimarratzen duten gisan, euskalduntasuna erakargarritzat duten gazte hauek sinboloetan jartzen dute arreta, eta neurri batean, euskarazko hitzak erabiltzea -batzuen kasuan hitz gutxi batzuk baino ezsinboloen erabilera bat besterik ez da. Euskararen erabilera anekdotiko hori aski da euskalduntasunaz duten ideia gorpuzteko. Nekane: Gauza da euskara, euskal kultura, saltzen dela beti gauza biziki folkloriko baten bidez. Batzuek badakite "adio" edo "milesker" erraiten, eta euskaldunak dira [behatzekin kakotxak airean markatuz]. Ez dute ulertzen izaiten ahal dela pentsatzeko hizkuntza bat. Elkarrizketatutako gazteentzat, aldiz, euskalduntasuna euskara bizitzeko erabiltzearekin dago lotua. Eguneroko praktiketan, alabaina, ez da hain erraza norbere praktikak eta ideologiak bat eginaraztea. Hala, lizeorako jauzia baliatzen dute hiztun askok hizkuntza mudantzarako. Izan ere, lizeorako pasaeran, hainbat elementuk ahalbidetzen dute hizkuntza ohituren aldaketa. Alde batetik, euskaraz egin nahi dutenen sarea trinkotu egiten da lizeoan. Eta bestetik, lagun konfigurazio berriak osatzen dira, beste behin. 4.3.5.1 Sarearen trinkotzea eta lagunartearen berregituratzea Kolegioaren hautua -bestelako kolegio batean izena eman ala Seaskan jarraitugehienetan gurasoena izaten den gisara, gazteen iritziak pisu gehiago du lizeoaren hautaketan; alegia, lizeo mailan Seaskan segitzen duten gazte ia denak ados dira Bernat Etxepare lizeora joatearekin, are gehiago, gehienen kasuan haien hautua izan da. Kolegioan Seaskan ibilitako askok sistema publikora edo bestelako lizeo pribatuetara egiten dute jauzi (Euskararen Erakunde Publikoa 2010, 2013), eta, 92 Lehen mailatik kolegiora ere badago galbahe hori, ikasle askok murgiltze sistema uzten baitu kolegiora pasatzean, baina galbahe honek ez du lizeorakoak bezainbat lotura gaztearen beraren borondatearekin. 93 Elkarrizketatu gazteenek, dena den, joera hau aldatzen ari dela azpimarratu dute: lizeo berriaren eraikuntzak eta adar profesionalaren gehitzeak Seaskako lizeo bakarraren prestigioa handitu du, ikasle kopuruak gora egin du, eta badirudi euskaraz egin nahi duten ikasleen galbahe hori saretzen ari dela. 94 Maurice Ravel lizeoa Donibane-Lohizuneko lizeo publikoa da eta Saint-Thomas-d'Aquin lizeoa, berriz, herri bereko lizeo pribatua. Batean zein bestean euskara eta euskal literaturako ikasgaia eskaintzen dute "section bilingue" delakoan (astean 3-4 orenez) eta historia-geografia ere euskaraz ikas daiteke (astean 3-4 orenez). 95 Kontuan izan behar da Seaskan lau kolegio egonik, ikasleek eskuarki hurbilago izan dezaketela kolegioa Lizeoa baino. Aldiz, lizeorako hautua egiteak askorentzat egunero autobus bidaia luzeak egitea edo astean zehar barnetegian bizitzea esan nahi du. 96 René Cassin Baionako lizeo publikoa da, eta Villa Pia, aldiz, hiri bereko lizeo pribatua. Biek ere "section bilingue" delakoa eskaintzen du, euskara klaseak (astean 3 orenez) eta historiageografiako ikasgaia (astean beste 3 oren) euskaraz eskainiz. 97 Navarre lizeoa Donibane Garaziko lizeoa publikoa da. Honek ere "section bilingue" delakoa eskaintzen du, euskara klaseak (astean 3 orenez) eta historia-geografiako ikasgaia (astean beste 3 oren) euskaraz eskainiz. 127 Bestelako lizeotara doazenek ikastetxean euskaraz modu ez markatuan mintzatzeko parada galtzen duten hein berean, Etxeparen euskaraz aritu nahi dutenen sarea trinkotzeak, euskaraz errazago egiteko aukera zabaltzen die gazteei. Elk.: Eta lizeora pasatu ziztelarik aldatu da ere zure hizkuntza erabilera? Eneka: Be, euskaraz gehio, arras gehio. Gero egin ditugu lagun berriak lizeoan oino eta nik egin ditudan lagunak hasteko beti euskaraz ari ziren eta halere ni ere usu mintzo nintzen euskaraz, eta hortako ene ustez automatikoki lagun sareak egin dira, voilà, eta gehienak euskaldunak. Xantza ukan dugu, eta hortako arras gehio ari izan gira euskaraz lizeoan eta orai ere gure artean, bo, bistan dena, beti badira hola frantsesez txiste edo ez dakit, holako gauzak, baina, egia erran euskaraz ari ginen arras gehiago. Are gehiago, lagun talde berrien osaketarako, hizkuntza bera irizpide ere bada, kontzienteki ez denean inkontzienteki. Eneka: Lagun sareak egin dira, ene ustez badu euskarak zerbait ikusteko. Ene ustez bai. Adibidez nik ene giroan egin nituen bi lagun inportante eta biak ziren biziki euskaldunak eta ene ustez inkontzienteki erakartzen ninduen euskal giro horrek. Ez dakit, ene ustez inkontzientea da, bainan, gero ez ditut hautatuko ene lagunak zein den euskalduna, batere, bainan… Lagun-aldaketek eta sare sozialen berregituratzeak aldaketak sustatzen edo errazten ditu, eta beraz, berriz ere, hizkuntza mudantzak ematen dira. Hala, lizeoan euskararen presentziak bezainbat prestigioak ere gora egiten du gazteen artean, bai talde-identitateen ezaugarri gisa eta bai norbanakoaren identitate-ezaugarri gisa, kolegioan zuenarekin alderatuz. Eneka: Gero hor bai lizeoan, lizeoan orai da kontrarioa, frantsesez ari dena gaizki ikusia da pixka bat. Bai, eta leheno, egia da, ikastolan behar zen frantsesa jakin ere, adibidez, oroit niz ez dakit, batek erraten bazin la rondpoint98, o, nanana, voilà, eta orain, justuki, euskaraz untsa ikusia da. Aldatu da. Leire: Bai. Orain, kontrarioa. Enfin, orain da... orain naizen lagun taldean, euskaraz mintzatzen gira... ez dugu arazorik. Ta lizeoan ere beste… burua ere beste zerbait da, enfin... baduzu kontzientzia gehiago eta, ya euskaraz mintzatzea... Orain frantsesez mintzatzen direnei begiratzen diezu gaizki eta ez euskaraz mintzatzen direnei. Ez da noski hau lizeoko ikasle guztien bizipena. Etxeparen ere badaude nagusiki frantsesez ari diren norbanakoak zein taldeak. Baina, badirudi behin lizeora 128 pasatzean hizkuntza erabileraren arau sozialak aldatu egiten direla: orain euskaraz mintzatzea ez da looserren kontua. Espazioak, egiturak, eta lizeoko ikasleria osatzen duten pertsonek kolegioan baino gehiago legitimatzen dute euskararen erabilera. Elk.: Eta zerk eragin du asumitzea bapatean edo ez bapatean, baina, asumitzea, bon, be voilà, euskaraz mintzatzen naiz? Zerk lagundu du edo zerk egin du edo... Olaia: Lagunak, beharba […]. Beharba lagun, fin, lagundu ez, baina... Bultza, fin... Hortara beharba... Izan zu, eta hitz egin euskaraz eta ez e... bera delako frantsesez aritu. Eta... Bai, lagunak. Lagunak eta lizeoak orokorrean, beharba. Alta, ez da erabat zuzena erratea frantsesa bilakatzen dela hizkuntza markatua: erabat frantsesez mintzatzea, lagunartean euskararik ez erabiltzea, hori da markatua bilakatzen den jokabidea. Izan ere, lizeoa euskara erabili nahi dutenen espazio gisa aldarrikatzen duten gazteentzat ere jakina da zaila dela etengabe eta erabat euskaraz aritzea. 4.3.5.2 Koherentzia eta heltze sentipen askatzailea: ni naiz Nerabezaroaren hasieran gazte identitatea eraikitzeko eta adierazteko erdara zen gisara tresnarik baliagarriena, lizeoan euskara pertsona gisa helduago bilakatzearekin lotzen da, autodeterminazio eta autoafirmazio ariketa baten adierazle da. Etxepare lizeora joatea hautatu izanarekin lotzen da. Gaztetasun autonomoaren eta agentziaren adierazle da, hain zuzen, helduen arauari men egitearen seinale baino gehiago. Elk. : Ea berriz itzuli zirelarik lizeoan euskaraz mintzatzera, edo, lasaitu zaitu nunbait... Olaia: Askatasun bat, pixkat [galdera bukatu aurretik erantzuten du]. Fin, ez dakit. Sentitu naiz ni gehiago eta... […] Kolegioa bikaina, e, baina... Lizeoa askoz e... pertsona desberdinak eta... pixkat euskararekiko ere beste atxikimendu bat lizeoan, kolegioan baino. Beharba handiago edo helduago girelako, baina... […] 129 ya euskeraz egingo dut eta... Eta gero, ba, lagun taldeen aldaketa, ya ez naiz egoten jende horrekin eta... Nik uste dut biak izan direla. Kasu batzuetan, identitate korapilo bat askatzea bezala bizi dute berriz ere euskaraz hitz egiteko joera eurenganatzea. Gurasoengandik eta ikastolatik jasotako zenbait balio norberarenak egitea, baina, oraingo honetan, norbere haututik, nolakoa izan nahi duen hautatzen ari den gazte baten erabakimenetik. Elk. : Nola pasatzen zira batetik bestera? Leire: Nik uste dut lehenik zure burua edo... Fin, lehenik hitz egin behar duzu zure buruarekin edo... deia ongi senditu […]. Niri gertatu zitzaidan hori, lizeora joan ta ongi sentitu lizeoan. Ta pixkanaka-pixkanaka, fin, ez dakit, zure nortasuna eraikitzen joaiten zira […] eta hortik landa, fin, pixkanaka, erraiten duzu, bo begira, ba, ni zuekin ez naiz ongi, ba banoa beste talde batera nun euskara hitz egiten duten, eta gero, ba, agian berriz elkartuko naiz zuekin, mais, ya, ni-ni. Ni izanik, quoi, euskaraz. Elk.: Ta esaten duzularik 'ongi izan', ze esan nahi duzu, lagunekin ongi izan? Leire: Nere barnea, ere. Nere... ongi izan. Fin... Ez ukatea har hori tripan erraten, e... 'ze iten ari naiz' e... fin, ez. Ya ukan dena ongi, bai. Fin, egia erran nere buruari eta izan naizena. Hain zuzen ere, erabat bateragarriak dira gazte gisa helduen zenbait arauren arbitrariotasunaren aurka agertzea, oldartzea, eta aldi berean beste zenbait ideiarekin bat etortzea, eta esaterako, euskaraz egitea. Elk.: Eta gero hala ere bada, ez dakit, adoleszentzian garai bat ez duzu nahi egin irakasleek esaten dutena. Eneka: Nik ez dut ukan sobera garai hori ene ustez, mais nik ez dut sobera ukan, gero bai ez nintzen usu, hori ere gertatzen zen, sustut lizeoan ukan dut, ez nintzen batere ados beren legeekin eta voilà. Bainan, euskararen aldetik ez, ez dut ukan, ez justuki apreziatzen nituen beren iniziatibak. Ez nuen, ez. Gero beste gaiekin bai, gauza batzuk biziki pitoak atxemaiten nituen, baina euskararekin ez dut uste, ez. Norbere hizkuntz jokaera eta jarrera "bere[n] adimen eta erabakiaren baitan ezarriz" (Hernández, 2005: 119), gazteok beraien ideologiaren, gazte identitatearen eta hizkuntza portaeraren bateratzea askapen gisa bizi dute. Ez da erraza, ordea, hiru elementuok bateraturik atxikitzea adin horretan, jakinik lizeoak ematen duen babesguneak ez duela asko iraungo, gero eta jarduera komunitate gehiagotan eta anitzagotan parte hartzeko aukerak zabaltzen ari zaizkiela, eta ikasketa garaia eta lan-mundua dituztela zain. 130 4.3.6 Bertso-eskola zubi Hizkuntzaren norbanakotze prozesu horretan, paradoxa badirudi ere, hizkuntza norbere hautuekin eta desirekin lotzean -talde handi baten ezaugarri orokor batekin baino gehiago-, hizkuntza talde identitateen markatzaile izatera ere pasatzen da: Gaztetxo horientzako euskara taldeari lotutako zerbait bezala izatetik, taldeen arteko ezberdintasunak bereizten dituena izatera pasa[tzen] da. Gauzak horrela, egun hizkuntza ezberdintasunak kudeatzeko tresna moduan irudikatzen dute, eta bide horretatik, bakoitzak bere burua aurkezteko (edo besteena gaitzesteko) erabili ahal duen elementu bilakatzen da (Hernández, 2005: 118). Gazteok talde askotako parte dira. Haien etxeko bizilagun dira, ikastolako gela bateko parte, haien herriko besta komiteko edo gaztetxeko parte, kirol edo dantza taldetako parte, eta bertso-eskolako kide ere bai. Parte diren jarduera komunitateak ugari dira, eta horietako bat eta bakoitzean garatzen da, neurri batean ala bestean, hiztunon identitatea. Talde horietan hizkuntza bat ala beste hitz egitea taldea bera identifikatzen duen etiketa gisa erabiliko da (Pujolar, Gonzalez eta Martínez, 2010: 68), eta hizkuntzaren arabera ere egituratuko dira taldeekiko zein taldeen arteko identifikazio eta desidentifikazioak. Talde batekiko atxikimendu edo identifikazio mailaren arabera, taldekideekin pasatako denboraren eta esperientzien intentsitatearen arabera, zein jarduera berarekiko zaletasunaren arabera, neurri desberdinean eragingo dio bakoitzari jarduera komunitate bateko ala besteko partaidetzak. Eta taldeen hizkuntza erabilera desberdina den kasuetan, talde batekiko edo bestearekiko identifikazioaren arabera egituratuko da norbanakoaren hizkuntza portaera ere, bi hizkuntzen artean baten alde eginaz, gehienetan, baina, baita egoeraren arabera bat ala bestearen arteko hautua eginez ere. Kasuotan, ordea, hautua testuinguruak baldintzatuta hartzeko ohiturak, gizarteko jarduera komunitateen gehiengoan euskaraz hitz egitea ezinezkoa denean, gehienbat erdaraz hitz egitea dakar, ez baditu norberak jarduera komunitateak hizkuntzaren arabera -ere- hautatzen, bederen. 131 Lizeokoen kasuan, gizarteari begira argi dago ikastolakoak bezala irakurriak direla. Euskaraz dakitenak, euskaraz egiten dutenak, egiazko euskaldunak, baskoiak, edo dena delakoak izanik ere esleitzen zaizkien eratorritako etiketak. Eskolaz -eta etxeaz- kanpo, ordea, nagusiki ikastolako ikaslez edo ikasle ohiez osaturiko taldeak ez badira, edo euskarari eta euskal kulturari zuzenean lotuak ez badira - salbuespenak salbuespen- aski zaila da euskara hizkuntza nagusi duten jarduera komunitateetan parte hartzea. Bakoitza bizi den herriarekiko lotura euskaraz atxikitzeko moduak maiz gaztetxeak izaten dira. Izan daitezke militantzia taldeak ere. Edo dantza edo musika taldeak, zenbait kasutan. Eta usu, jende berbera aritu ohi da batzuetan zein besteetan. Gerora egin beharko dituzten ikasketei edo lan munduari dagokionez, euskaraz jarraitzeko aukerak asko murrizten dira. Oso zaila da euskararekin zuzenean loturarik ez duen ikasketak edo lan ibilbidea egin gabe euskaraz ikastea edo lan egitea IEHn -berriz ere, salbuespenak salbuespen. Zentzu horretan, gazte gisa bertso-eskolako jarduera komunitateko parte izateak eta bertso-munduarekiko harremanak, norbere bizitzan etxetik eta eskolatik kanpo euskara hizkuntza nagusi duen eremu batean sozializatzeko beste aukera bat eskaintzen die gazteei, eta kidetza honek berak zubi lana egiten du eskolaren eta kanpoko munduaren artean. 4.3.6.1 Lizeo barruko euskarazko mundutxoa Bertso-eskolaren kasuan, batzuentzat besteentzat baino erreferentzialtasun handiagoa du. Dena den, askorentzat lehen mailan hasitako jarduera izan ohi da (ez denentzat, baina, bai gehienentzat), eta ordutik hona bazterrera utzi ez baldin badute, jarduera berarekiko zein taldearekiko atxikimendu handia dutelako da. Eta kolegioan edo lizeoan hasitakoen kasuan, bertso-eskolako jarduera komunitatearen talde irudiarekiko identifikazioz hurbildu ziren, jarduerarekiko atxikimenduagatik baino gehiago edo bezainbeste. Bertso-eskolako kide gisa, jarduera komunitate horretako parte izateak modu desberdinetan eragiten du hiztunen euskararako hizkuntza mudantzetan. Kolegioan dagoeneko bertso-eskolako kide zirenen kasuan, hasteko, kolegiotik 132 lizeorako jauzian, bertso-eskolak katalizadore lanak egin ditzake lagun taldeen konfigurazioan. Izan ere, kolegio garaian egiten diren bertso-eskolen arteko topaketak99 direla eta, bertso-eskola ezberdinetako kideek elkar ezagutzen dute. Elkarrekin aritu dira jolasean eta kantuan, elkarrekin egin dute lo eta irri, eta eskolaz eta etxez kanpoko bizipenak konpartitzen dituzte. Seaskako lau kolegioetako ikasleak lizeo bakarrean elkartzen direnean, bertso-munduko ezagunak edukitzea helduleku bat izan daiteke lagun talde berriak osatzerako garaian. Amaia: Ez dakit, ene ustez da, sartu gira lizeoan eta ni gelan nintzen Xan Etxandi, Allande eta Irati Etxeberri eta beste batzuekin. Eta segidan, nik adibidez, voilà, ez nuen gehiago nere lagunik, haiek ez ziren gainerat batere bertsozaleak, ez nuen eee... Ta haiekin egin dut harremana hastapenean. Eta gero, fin, ez dakit, egin dugun taldea, en fait, izan da bertso-eskolakoak eta beste batzuk, beraz, nolaz asteazken guziz joaiten ginen bertso-eskolara, besteak Baionan gelditzen ziren, ta bertso eskola ta gero joaiten ginen bertsoa aipatzen beti, fin... Gainera, bertso-eskola lizeoan bertan egiten den jarduera da, fisikoki. Bertsoirakasleak lizeora heldu dira klaseak bukatzean, eta lizeoko gela batean elkartzen da taldea bertsotan aritzeko -besteak beste. Hala, aisialdi eskaintza izanik ere, oso lizeoari lotutako jarduera da bertso-eskola: kide guztiak dira lizeokoak, eta lizeoko guztiek ezagutzen dituzte bertso-eskolakoak. Talde gisa identifikatu daitezke, fisikoki, asteazken arratsaldetan. Klaseak bukatu eta kanpoko zelaian edo airehartze guneko mahai eta bankuetan gelditzen dira, besteak autobusera edo barnetegira abiatzen direnean. Bertso-eskolako gisa identifikatzen dira, baita ere, esaterako, Bertsulariak ikastoletarat100 programaren baitan beste eskoletan kantatzera joateko klasetik ateratzen direnean. Eta baita ostiral goizetan lizeora 99 Bertsularien Lagunak elkartearen Transmisio Sailak ekimen ugari burutzen ditu urtero. Horien artean garrantzitsuenak bertso-eskolen dinamizazioa eta hezkuntza arautuko bertsolaritzaren irakaskuntza dira, baina, hauen osagarri antolatzen dira, bestalde, Bertsulari Ttiki egunak (eskolan bertsolaritza kurtsoak izan dituzten ikasle taldeak elkartzen dira bertan), Bertso-eskolen egunak, edo haur eta gazteen bertso-topaketak. Hauek ikasturtearen erditsutan izan ohi dira, eta bertsoeskoletako haur eta gazteek asteburu bat pasa ohi dute elkarrekin, egitarau baten jiran (bertsosaioak eta bertsolariekin solasaldiak iluntzeetan, antzerki-saioak, jolasak, tailerrak, etab.). 100 Bertsularien Lagunak elkarteak Seaskarekin elkarlanean antolatzen duen ekimena da hau. Hiruhileko bakoitzean, bertsolaritza saioak bukatzen zaizkien ikastoletan bertso-saio bat antolatzen da. Bertsolariek bertso-eskoletako ikasleak izan ohi dira (eskuarki Bernat Etxepare lizeoko bertso-eskolako kideak) eta entzuleak, aldiz, ikastoletako ikasleak. Helburu bikoitza du ekimen honek: alde batetik, ikastoletako haurrek bertso-saio bat entzun ahal izatea, eta bestetik bertso-eskoletako gazteak bertsotan trebatzea. 133 bizkar- eta lo-zakuarekin heltzen direnean ere, arratsaldean zuzenean beste herri batera doazelako, bertso-saio batean kantatzera, bertso-saio bat entzutera edo bertso-lagunekin festaren batera. Eta taldetasun horrek badu loturarik euskararen erabilerarekin. Badira lizeoan beti erdaraz ari direnak, batzuekin ala besteekin hizkuntza batean ala bestean ariko direnak, eta badira beti euskaraz ari direnak ere. Bertso-eskolako kideak azken multzo horretan kokatzen dituzte lizeoko kideek. Beti erdaraz ari diren horiek ere haiei euskaraz egiteraino. Jokin: Nik à bloc senditu dut hori, jende batzuk beti frantsesez ari direnak bainan eni mintzatzean euskaraz hasiko direnak bainan ez dakit bertso eskolak egiten duenez zuzenki edo... Bai beharba zerbaitetan eragina du mais... Bai ta anitzek bizi dute hori, fin, ene ustez bertso eskolako guziek bizi dute hori, denak horiekin euskaraz mintzatzea, fin... Natxo Sorollaren rol soziolinguistikoaren kontzeptua baliagarri zait, zentzu horretan, bertso-eskolako kideak ezaugarritzeko: rol soziolinguistikoa baldin bada "la pauta de comportament sociolingüístic que cada individu efectua tant en relació a la seua posició sociolingüística com a les expectatives de comportament que el grup espera que seguisca en funció del seu estatus sociolingüístic" (Sorolla, 2016: 3), esan daiteke bertso-eskolako kideek badutela etiketa hori, bai haien buruarekiko duten auto-irudiari dagokionez eta baita lizeoko beste kideek haiengandik espero dutenari dagokionez ere: Bertso-eskolakoak euskaraz mintzo dira, a priori. 4.3.6.2 Euskal mundutik mundura, makulu Lizeo barruko taldea da, beraz, bertso-eskola. Baina, ez soilik. Bertso-mundua lizeotik haratago ere hedatzen da. Are gehiago, gehienbat lizeotik kanpo garatzen da bertso-mundua. Kontrastean, oro har, lizeotik haragoko mundua, bere zabalean, erdarazko mundua da, nagusiki. Zentzu horretan, bertso munduak halako aire-ganbera bat osatzen du, lizeoaren edo euskal munduaren eta kanpoko munduaren artean. Izan ere, lizeotik eta euskal mundutik kanpo, euskararen balioa zalantzazkoa bilakatzen da ezinbestean. Izan ere, ikasketekin jarraitzea eta lan mundurako sarbide ahal bezain duina lortzea izaten dira gazteek helduongandik modu argian 134 jasotzen dituzten bi ohiko mezu101. Bada, goi mailako ikasketak egiteko baitezpadako baldintza baxoa da IEHn, eta haur hezkuntzatik terminalerainoko ikasketak euskara hutsean egin dituzten ikasleek azterketa horretan oso froga gutxi egin ditzakete euskaraz, eta euskara bera oso koefiziente baxuarekin ebaluatua zaie102. Azterketa, bestalde, beste lizeoetako ikasleekin batera pasatzen dute Bernat Etxepare lizeokoek, eta lizeoz kanpoko irakasleak izan ohi dira azterketa zaintzen eta zuzentzen dutenak. Euskal munduaren eta kanpoko munduaren arteko linbo moduko horretan, euskararekiko ideologia-aldaketa erabatekoa bezain bortitza da, eskuarki. Amaia: Bai, adibidez hor kondatuko dizut baxoko adibide bat. Beraz baxoan ginen eta gure gela zen elebiduna Mathes Spé [matematikako espezializazioa] egiten zuena, beraz, ainitz frantsesez mintzo ziren haien artean, bainan, baginen halere nere gelako talde on bat, hamar minutu hasi aintzin mintzo ginenak gure artean euskaraz. Ta voilà eee... hola, elgarrizketa normal bat, ta hor zuzentzaileak erraiten du "Oui, alors, vous êtes prêts?" erantzuten dugu "oui" eta "Ah! Enfin un mot en français!" Holako gauzak, bai, mais, bon nik holako oharrak senditu ditudalarik beti izan naiz taldean ta inguratua, beraz, ez dakit nola erran, holako erreakzio baten gainean ez naiz gaizki senditu, limite, zenta, fin, begiratzen dituzu zure lagunak eta erraiten duzu mais, oulà… fin, beraz, jadanik horrek eee... [eta bi besoez baretze keinua egiten du, presioa goitik behera pusatuko balu bezala]. Ez da, funtsean, egunerokoan euskal mundutik kanpoko hizkuntza ideologien ondoriozko hainbat bizipenekiko ezberdina. Usaian, etxean edo eta eskolan zein lagunartean euskaraz mintzatzeko ohitura duten hiztunontzat euskal mundutik kanpoko edozein harremanetan, hizkuntza hautuari loturiko tentsioa nabarmena da. Leire: Ba adibidez joaiten zirelarik autobusera, edo... ta, [irri] "egun on", eta erraten dizutelarik, "Quoi? Dis bonjour", fin, edo... "Comment?", "La politesse!" edo ez dakit zer ta, mais, bai, mais, nik erran dizut "egun on" ta… Ez dakit, beti holakoak… Ta dantzan, ta... "La baskoi", ta, be, gero berdin du, 101 Lan munduari dagokionez, oso lanpostu gutxi dira euskara ezinbesteko baldintza gisa dutenak (irakaskuntza publikoko adar elebiduna, Seaskako lanpostuak, euskarazko aisialdiko eskaintza osatzeko lan-postuak, euskararen eta euskal kulturaren inguruko zenbait erakunde publikotako edo herri-ekimenetako lan-postuak, euskal komunikabideetakoak, eta gutxi gehiago). Euskara baloratua izan daiteke beste hainbat lanpostutan, baina, lan munduan, oro har, euskararen balioa ia hutsaren hurrengoa da IEHko lan-merkatu zabalean. 102 Euskaraz egin ditzakete Geografia-Historiako eta Matematikako frogak, baina, gainerako guztiak frantsesez egin behar dituzte. Euskara bera, ikasgai gisa, hautazko bezala baino ez da ageri, hirugarren hizkuntza gisa (Ingelesa eta Gaztelaniaren ondotik), eta 2-ko koefizientea du (Frantsesak, aldiz 10ekoa). 135 fin, ez dakit nola esplikatu, nik ez dut gaizki bizi izan hori, bate, agian nere ingurua ona zelako edo... bai hori. Eta erdal munduaren epaiaz gain, euskal munduan ere ez da erraza hizkuntza ideologien eta praktiken kudeaketa. Nekane: Bertso-eskolak erakutsi dit azkenean euskarak ze egoera zuen Euskal Herri osoan eta, ta justuki, batzutan entzuten ditudalarik Hegoaldekoak, bo Hegoaldekoak, Bilboko bat entzun nuelarik plenitzen, ez naiz haserretzen bainan enbeia dut erraitea "mais zato hunat eta gero mintzatuko zira" zenta ni joaiten naizelarik okindegira nere ogia ez dut euskaraz galdeginen ta batzutan erranen dut "egun on" eta begiratuko naute eee... Bai, edo Bernard deitzen den bat Beñat deituko dut eta begiratuko naute hola, edo Maritxu bainan "Marritxu" [frantsesezko ahoskera ematen dio] deitzen dutena nik Maritxu deitu eta… erran nahi dut, da… Azkenean, nahi baduzu euskaraz zerbait egin beti behar duzu militantziaz egin hemen, beti. Eta beraz azkenean indartsua izan behar da euskaraz bizitzeko hautua egiteko zenta epaitua zira, eta adibidez, bon zenta biziki esperientzia berria da bainan Udalekun103 lan egiten dut euskaraz lan egiteko bainan pasatzen dut egunaren erdia frantsesez zenta umeak ez dira euskaldunak […]. Oino gira erakasten bai burasoei bai haurrei, euskara ez dela bakarrik eskolako hizkuntza bat eta bizitzen ahal dela horrekin. Hala, zaila ezezik neketsua ere bada euskararen aldeko diskurtso eta praktikak garatzea; lehen hitza euskaraz egitea, esaterako, jakinik, kasurik onenean parekoaren ezezagutzarekin egingo dugula topo, eta aski probablea dela ez ulertzeaz gain norbere jarrera errespetu falta gisa irakurria izatea. Ondorioz, euskaldunekin euskaraz egiteko ohitura irmoa duten hiztun batzuen kasuan ere, erabateko proaktibitatea -hots, beti euskaraz egitea lehen hitza, parekoak euskaraz dakien ala ez jakin gabe ere, esaterako- ez da denen aukeren espektroan sartzen, nahiz eta ideologikoki, hala jokatu beharko luketela sentitu104. Eneka: Frantsesa da kanpoko hizkuntza, erabiltzen dutana, maleruski, nik karrikan. Ta ez niz menturatzen euskaraz egiten, euskara enetzat da zerbait barnekoa, erabiltzen dudana etxean, familian, enekin… Ez dakit nola erran, baina, voilà. Enetzat frantsesa da, fin, komunikatzeko karrikan, ez niz arribatzen, ez dakit joaiten bulangeriarat eta erraiten "egun on". Enetzat frantsesa da zerbait besteentzat, kanpokoentzat eta euskara ene munduan. Nik hola bereixten dut. Gero, entseatzen naiz batzutan, ikusten badut beharbada badakiela euskara, fin, karrikan eta, batzuetan entseatzen niz bainan pixka bat beldurra ematen dit. Edo erraiten dut, badut taktika bat, 103 Udaleku elkartea IEHko euskarazko aisialdiko eragile nagusia da. 1983an sortu zen euskarazko aisialdi eskaintza garatzeko helburuz, eta gaur egun, nagusiki, neguko zein udako eskola-opor garaian egonaldiak antolatzen ditu eta begiraleen formakuntza ere eskaintzen du. 104 Hiztun proaktibotzat har liteke, hala ere, euskara erabiltzeko "zailtasunak gainditzeko eta euskara erabiltzeko aukerak sortzeko" estrategiak garatzen dituen hiztun bat (Ortega et al., 2016: 101). 136 erraiten dut "Adio!" Eta untsa pasten da, euskaraz da "adio" baina, ez dakite, beraz bon pixkat, en fait, egiten dut… Ez dut onartzen karrikan egitea… ta pitoa da zenta behar dut egin, hola gauzak aldatzen ahal dira beharbada. Ez niz arribatzen. Hala ere, euskararen berezko erabilgune den jarduera komunitate bateko kide izateak eta batez ere hizkuntza erabilera irmoa identitate ezaugarri duen talde bateko kide izateak eragin dezake euskararen ezagutza orokorra den eremuetatik kanpo ere, esaterako, lehen hitza euskaraz egiten. Are gehiago, lehen hitza euskaraz egitearen zigor soziala kudeatzeko babes sinbolikoa eskaintzen die hiztunei bertso-eskolako kidetzak. Leire: Bai, lizeoan, bai. Hori, lizeoan, ya, fin, ikusten nuen... ez da berdin ikusten duzularik ez dela nehor zu bezala, fin, orduan bai bortxatua zira, zaila delako bakarrik joaitea eta bakarrik egitea lehen urratsa. Bainan, badirelarik ya pertsona batzuk nun ikusten duzun, "hauek nere onda berdinean dira" ba... zendako ez, quoi […]. Adibidez bertso-eskola kideak ez dira denak… ez dituzte denek zure... fin, jatorriak edo, eta besteak ezagutzea eta hitz egitea eta ohartzea besteak ere zu bezala direla, eta, "c'est bon, ez naiz bakarra!", ta nik egiten badut agian besteak eginen du eta besteak egiten badu nik eginen dut, eta... Bon, ba bi izanen gira eta ez naiz ni bakarrik izanen "egun on" erraiten goizero autobus gidariari... Euskaraz bizi nahi izateak, ordea, hizkuntzarekiko jarrera proaktiboa izateaz haragoko hautuak eskatzen ditu. IEHko gizarteko eremu gehienetako euskaldun dentsitateak berak asko zailtzen du euskaraz mintzo diren euskaldunez soilik osaturiko taldeak sortzea hizkuntza bera taldearen motibazioetako bat ez baldin bada bederen. Unibertsitatean edo lizeo-ondorengo ikasketetan, lan munduan zein karrikan, oro har, euskaraz ez dakien jendez inguratuta bizi dira euskaldunak, besteak beste hizkuntza ardatz duten zenbait hautu egin ez badituzte ikasketa motei zein lanpostuei dagokienez. Eta baita lagunarteari dagokionez ere. Ekaitz: Alde batetik bada naturalki egiten den zerbait eta gero bada ere bai, fin, ez dakit hautu kontziente bat den edo, fin, inguruneak egiten du. Ze azkenean nahiz eta esan ingurune erdalduna dela badira ingurune txiki batzuk oso mundu eta logika ezberdinean direnak, eta orduan bai. Alde batetik, naturala da, ba aurretik egiten dituzun lagunekin… Eta bestean bada ere hautu bat zeren, ba zuk bizi nahi duzun munduan, eta esan nahi dut, Euskal Herrian bizi nahi duzu, euskal herritar bezala, euskaldun bezala bizi nahi duzu, orduan, ba gauzak horrela ikusten dituen jendearekin biltzen zara. Ta nik izan ditut aukerak ere bestelako lagunak egiteko, errugbian luzaz aritu naiz eta orduan ba gehienak frantsesak ziren, bo, baginen ikastolako bizpahiru… Ta, ba hoiekin [ikastolakoak ez zirenekin] badugu ezagutza harremana, ta ikusten ditudanean kalean ta hitz egiten dugu, baina, ez dira inoiz bihurtu nere hurbileko lagunak. Hori da ere bai ba, oso ongi bereizten 137 ditudalako nik behintzat euskaldunak eta erdaldunak. Nahiz eta Baionan, Euskal Herrian bizi, ba, bi mundu oso ezberdin dira eta zuk ze mundutan bizi nahi duzun hautua egiten duzu, zure aisian, zure lagun taldean eta orduan, ba horren emaitza da hori. Hori argi da, bai. Zentzu horretan, bertso-eskolako kideengan nabaria da hizkuntza ardatz duten hautu kontzienteak egin ohi dituztela, eta hori dela taldearen ezaugarrietako bat. Leire: Gehienak, bertso-eskolan aritzen giren guziak gira euskaraz gehien mintzatzen girenak. Nik uste dut baietz […]. Besteek… mais, normala da, fin... Pixka bat hemengo bizia da... Iristen zira etxera, ostirala da, ateratzen zira larunbatean zure besta komitekoekin, eta hala [… ]. Beraiek egonen dira lagun frantsesekin. Hori argi dut : ni ez, nik ezin dut, fin, ez. Jakina da, euskara erabiltzearen etiketa arazotsua gertatzen dela, bereziki gazte identitatea euskal mundutik kanpo garatzerako orduan, eta euskara ezaugarri duen talde bateko kide izanagatik -lizeokoena kasu-, gertatzen dela etiketa horri uko egin beharra "beste praktika komunitateetan era egokian agertu ahal izateko" (Altuna, 2015: 63). Badirudi, ordea, bertso-eskolako kideen kasuan ohikoa dela etiketa hori atxikitzea, eta are gehiago, euskararen aldeko hautuz jostea haien harreman sarea bera. 4.3.6.3 Bertso-mundua Hegoaldearekiko zubi (ere bai) Izan ere, bertso-eskolan sozializatzea bertso-munduan sozializatzeko bide ere bada. Eta bertso-mundua Hegoaldean garatzen da, nagusiki. Eta badira bertsoeskolara astean behin joaten diren kideak, bertsoari loturiko bestelako ekimenetan parte hartzen ez dutenak, baina, eskuarki, bertso-eskolan dabilenak bertso-munduan ere parte hartzen du, hots, bere bertso-eskolako taldetik haragoko harremanak eraikitzen ditu bertsolaritzaren bitartez, edo bertsolaritzaren jiran. Izan bertso-eskolen arteko topaketetan, izan sariketetan edo eskolarteko txapelketan, izan bertso-udalekutan, bertso-eskolen eguneko festan, edo ezagutza hauen harira formalki antolatu gabeko elkarretaratzeetan, gazteok bertso-munduarekiko lotura duten beste jarduera komunitate batzuetako gazte batzuk ezagutzeko aukera izaten dute. Communities of practice may be large or small, intensive or diffuse; they are born and they die, they may persist through many changes of membership, and they may be closely articulated with other communities (Eckert eta McConnell-Ginet, 1992a: 8). 105 Gaur egun eskolarteko data berdinetan eskolarteko finalisten egonaldia egin ordez Sormen Egonaldiak deiturikoak egiten dira, bertso-eskoletako gazteei irekiak, eta eskolarteko finalisten saria bertara dohainik joatea izaten da. 106 Aipatzen dituen izen guztiak elkarrizketatuaren eta elkarrizketatzailearen ezagunen izenak dira. 139 desberdina zen lizeoko giro hori, bainan gero baginuen bertso-eskolako giro pribilegiatu hori, ateraldiak eta Hegoaldean beti bertso-mundukoekin eta... Ta gero ni biziki berant, fin, azken urtean joan naiz bertso-udalekutarat. Eta ongi ere ta gero hauekin egin harremana eta bikain. Lizeo garaian eskolaz kanpoko lagunartea da hizkuntza erabileran eragin gehien duen bizitza-hautu propioa, etxean edo barnetegian zein lizeoan egiten duten hizkuntza-erabileraz gaindi. Behin lizeo-garaia bukatzean, aldiz, gazteok egingo dituzten bizitza-hautuek erabat baldintzatuko dute haien hizkuntza erabilera. Lizeo-ondorengo ikasketek, esaterako. Zentzu horretan, IEHn unibertsitate ikasketak egin eta euskaraz bizitzeko mugak handiak dira: IEHn unibertsitate campus bakarra BAMekoa da, eta eskaintza mugatua du. Eta euskarazko ikasketa-eskaintzari begiratuz gero, ezin du murritzagoa izan: euskal ikasketen gradua soilik ikas daiteke -eta ez osokieuskaraz. Beraz, beste edozein unibertsitate ikasketa euskaraz edo Euskal Herrian egin nahi izanez gero, aukera bakarra HEHn ikastea da. Horretarako egin beharreko prozesu administratibo eta akademikoaz gain -IEHn ikasi duten ikasleek frantziar sistemako baxoaz gain azterketa gehigarri bat pasa behar izaten dute espainiar sistemako selektibitate froga baliokidetzeko- bestelako zailtasunei ere aurre egin behar diete gazteek. Ikaskide gehienek Frantziako unibertsitateetan ikasteko aukera egiten dutenez eta HEHko hautua egin dutenak ikasketen arabera unibertsitate ezberdinetako campus batzuen ala besteen artean banatzen direnez, aski probablea da bidea bakarrik edo ezagun gutxirekin egin behar izatea. Bestalde, Paue, Bordele edo Tolosako unibertsitateetan, urte bereko ikaskideez gain, aski ohikoa da lizeoko ikasle zaharragoak topatzea, eta baita lizeoan ikasi ez duten herrikide edo aisialdiko ezagunekin topo egitea. Ikasketak HEHen egitea hautatzen dutenentzat, hiri berri batean ezagunak aurkitzea ez da hain probablea. Eta zentzu horretan, bertso-munduan sozializatu izanak eman ditzake heldulekuak. Izan bertso-udalekuetan ezagututako lagunen bidez, izan eskolarteko txapelketetan zein bestelako gazte-sariketetan ezagututako kantukideen bidez, edo hauetatik eratorritako erdi-antolatutako topaketen bidez (izan saioak entzutera elkarrekin joateko zein herri bateko zein besteko festetan elkartzeko). Bertso-eskolako kide batzuk badute HEHarekiko 140 kontaktua familia bidez, gehienbat, eta izan dezakete familiaren herriko gazteekin edo lehengusuen bidezko ezagutzekin kontaktua, baina, bertso-munduak gazte gisa eta gazteekin sozializatzeko aukera desberdin bat eskaintzen die. Eta HEHarekiko aurretiazko kontakturik ez dutenentzat, muga hausteko bide ere bada. Nekane: Gero, adibidez bertso udalekutan baditugu Hegoaldeko lagunak ere, bainan uste dut bertso-eskolakoek baduguna ere da ikusten girela Euskal Herri bezala eta ez Iparralde eta Hegoalde bezala zenta badira hala ere trukaketa ainitz haiekin eta azkenean hartzen duzu treina eta bi orduz Bilbon zira. Beraz, uste dut guttiago ezartzen dugula, guk, muga. Zenta Bilbo-ra joaitea besteentzat, batzuentzat Baionakoentzat eee... hor zira "mais joaiten zira Bilbora be asteburu batez?" "Bai, be bi orduz Bilbon zira autoz e!" […] Batzuek ez, ainitzek ez. Edo, adibidez, bo hori gertatzen da nere burasoekin ere, zenta ez dute nere ikusteko ber manera, bainan, lagun batzuk joaiten dira Hegoaldera festa egitera eta gure burasoek, nere burasoek ta nere beste lagun batzuen burasoek ez dute uzten. Nahiz eta Donosti izan eta Donosti etxetik ordu bat eta erdira da, bainan, da munduaren beste punta, utziko naute Hendaian, Hendaian emaiten dut ordu bat autoz joaiteko Hendaiara bainan bada zinez muga hori eee... Hegoaldeko bertso-mundua ezagutzeak, bide bat zabaltzen die gazteoi HEHn harreman sareak sortu eta garatzeko, eta horrek erraztu egiten du, esaterako, ikasketak HEHn segitzeko hautua. Maiana: Bortxaz biziki desberdina da Iparraldeko bertso-mundua eta Hegoaldekoa, ene ustez, bainan, adibidez azken urteetan Odei ta Aimarrekin107 be Hegoaldeko mundurantz joan gira. […] Egon gira Hegoaldera begira eta egia da dela beharba aise gauza gehiago dituela eta desberdina da, fin, bai, baduzu Bertso Egun bat, Bertso Eskolen Eguna, bertso-udalekuak, badituzu mila gauza, saioak denetan eta gero ni saioetara deitu izan naute ainitz Hegoaldera, beraz, bai, ta gero seguraski, fin, ez dakit, ez dakit bertsomundua ukan ez banu ere seguraski mais, fin, hortako ere segitu dut han ikasketak egiten eta egon naiz han eta orain han ditut limite lagun gehienak, fin, ez dakit, ez beharba bainan bai bertso munduak ainitz lotu gaitu. HEHko bertso-munduarekiko atxikimenduaz gain, bertso-munduaren bidez HEHko euskal giroa ezagutu izanak ere egiten du zubi-lana, ikasketak HEH egitea hautatzeko garaian. Elk.: Eta orain adibidez bazoaz Hegoaldera ikastera zenta… badu zerikusirik [hizkuntza hautuak]? Eneka: A bai, bai, arrunt, zenta nik ez nuen ikusten ene burua frantsesez ikasten, airos eginen nuen ene ustez bainan ez nuen ikusten, beharbada bi hilabetez egiteko ados baina epe luze batean dena egitea frantsesez biziki urruna iruditzen zait eta nahiago dut euskaraz segitu, horrentzat, hori da 107 Odei Barroso eta Aimar Karrika bertsolariak Bertsularien Lagunak elkarteko langileak dira, eta lizeoko bertso-eskolako irakasle izan dira biak ala biak. 141 lehen arrazoina Gasteizera joaiteko eta bigarrenik zenta iduritzen zait badela beste mentalitate bat edo ez dudana atxemanen beharbada Bordelen edo Tolosan edo… Elk.: Ze mentalitate? Eneka: Ez dakit, irekiagoa edo ez dakit, beharbada ez da batere egia baina ni lasaiago sentituko naiz Gasteizen ez eta Bordelen. Ene ustez ainitz euskarari esker, zenta izanen da hurbiltasun bat edo, nahiz ta ez den hiri oso euskalduna ene ustez eta badakit, baina bon ukanen dut aukera, hori, euskaraz bizitzeko. Badirudi, beraz, bertso-eskolako kide izateak eta bertso-munduan sozializatzeak hainbat helduleku eskaintzen dizkiela gazteei euskararako hizkuntza mudantzak egiteko zein euskararen erabilera atxikitzeko. Ezin esan daiteke euskara bertsoeskolako talde-ezaugarri izateak eragin zuzena, zentzu bakarrekoa eta erabatekoa duenik gazteon hizkuntza erabileran. Badago korrelazio bat bertso-eskolako kide izatearen eta euskara erabiltzearen artean, baina kausa-efektuzko harremana baino konplexuagoa da azalpena. Izan ere, zuzeneko eraginak baino, zeharkakoak dira interesgarrienak. Lagun-harremanak birkonfiguratzerakoan bertso-mundutik egindako ezagutzek izan dezaketen eragina, bertso-eskolako kidetzak eta kanpoko munduan euskaraz egiteko eman dezakeen babes sentimendua, edo norbere bertso-eskolatik bertso-mundu zabalagoan sozializatzeak zabal ditzakeen ateak, esaterako. Eta badu bertso-eskolako kide izateak -gazteotariko batzuentzat, bederen- beste zentzu bat ere, eskaintzen dituen aukerez haratago, zeharka eragin dezakeena euskaren aldeko hizkuntza hautuak -bizitza hautu ere badirenakerrazago izan daitezen. Baina, horretaz hurrengo atalean arituko gara, hain zuzen. 4.4 Ondorioak Hiztun adina hizkuntza ibilbide daude, eta elkarrizketatu bakoitzak du bere harremana hizkuntza batekin ala bestearekin, eta harreman batzuk hizkuntza batean eta beste batzuk bestean garatzen dituzte eta garatu izan dituzte. Hizkuntza portaerak, ordea, aldakorrak izan dira denen kasuan. Hizkuntza portaera berdinak ez du zentzu bera adin batean ala bestean, eta hizkuntza baten ala bestearen erabilerak ere ez du zentzu bera denboran zehar. Hala, hiztunek unean uneko egoerarekiko moldatzen dute haien hizkuntzen erregistroa, eta tartean, mudantzak gertatzen dira. 142 Mudantza uneak nagusiki eskola ibilbideari loturikoak dira. Lehen eskolatzeak norbere hizkuntza aukeretan hizkuntza berri bat txertatzea dakar hiztun berrien kasuan. Lehen mailan, eskola jakin bakoitzak eta gela jakin bakoitzak testuinguru jakin bat du, eta dinamikak desberdinak dira batzuetatik besteetara. Oro har, lehen mailan euskaraz hitz egitea da joera nagusia, eta kolegiora iragatean, eskolaz aldatzearekin batera, hizkuntza portaera aldatzeko aukera sortzen da. Kolegioan, elkarrizketatutako gazte batzuk euskararen erabilerarako joera mantentzen dutela azaltzen badute ere, denen diskurtsoetan ageri da frantseserako lerratze orokor bat. Handien eskolara pasatzeak, handien portaerak gorpuztea dakar, eta adin horretan, frantsesa helduago bilakatzearen ikur gisa irudikatzen dute. Eskolaz kanpoko munduarekiko harremanak estutzearekin batera, frantsesarekiko harremana estutzen da hiztun zaharren kasuan. Eta gurasoen eta irakasleen aginduekiko ez lerrokatzea bilakatzen da euskaraz ez hitz egitea da. Mudantza hauen bizipenen kontaeran desberdintasunak ageri dira mutilen eta nesken artean, azken hauek kontzientzia karga handiagoz bizi baitute frantsesez hitz egitea, eta inkoherentzia edo eta arduragabekeria gisa irakurtzen duten portaera horrekiko bizipenak modu gatazkatsuan deskribatzen dituzte. Joera hau zenbateraino orokortu litekeen argitzeko merezi luke mudantzen bizipenak eta generoa aztertuko lituzkeen ikerketa sakonago bat108. Elkarrizketatutako bi hiztun berrien kasuan, bestalde, kolegioan ez da frantseserako mudantzarik gertatzen. Alderantziz, kolegiorako jauzia euskara gehiago erabiltzeko baliatzen dute. Berezko joera gisa azaltzen dute kolegioan ere euskaraz hitz egin izana. Euskaraz trebatzeko beharra ere aipatzen du bietako batek. Honen inguruko irakurketa konplexuagoa egiteko, hiztun berriei buruzko 108 Tradizio luzea dute generoa eta hizkuntza praktikak modu uztartuan aztertzen dituzten ikerketek. Jarduera komunitateek hizkuntza erabilera aztertzeko baliatzen dituzten lehen ikerketek, hain zuzen, genero eta hizkuntza identitatearen arteko elkarreragina dute aztergai (Eckert eta McConnell-Ginet, 1992a, 1992b). Euskal Herrian, Jone Miren Hernándezen eta berriki Jaime Altunaren lanek ere gogoetagai eta ikergai berriak eskaini dituzte (Hernández, 2002, 2004, 2005b; Altuna 2015, 2016, 2017a, 2017b; Altuna eta Hernández, 2018). 143 atalean elkarrizketatuen hiztun ibilbidea xeheago aztertuko dut, bertso-munduko ibilbidearekin txirikordatuz, besteak beste. Lizeoan, mudantzak beste aldera ematen dira. Elkarrizketatu guztiek egiten edo egin dute lizeoan euskaraz, sistematikoki. Lizeoko testuinguruan, euskararen erabilera gazteen artean bereziki ongi ikusia bilakatzen da. Alde batetik, kolegiotik Bernat Etxepare lizeora iragaten direnen profila euskaraz ikasten deliberatuki jarraitu nahi duten gazteena delako. Eta horregatixe, lizeoko gazteen artean, euskaldun izatea identitate marka bat bilakatzen da kanpoko munduari begira, eta bereziki, beste gazteei begira. Elkarrizketatuek, gainera, euskaldun izatea hertsiki lotua ikusten dute euskararen erabilerari, eta ez soilik euskaldun sentitzeari. Izan ere, gazte batzuk euskaldun sentitzen dira, eta euskal kulturako ikurrak eurenganatzen dituzte, baina, lizeoan, oro har, eta elkarrizketatuen kasuan, argiki, haien euskalduntasuna ikurrez gaindiko identitate gisa definitzen dute, haiek vs. gu bat eraikiz. Hala, lizeoan, haien kontzientziaren eta praktiken arteko uztartze bat gertatzen da askoren kasuan. Izan ere, euskararen egoeraren kontzientzia aspaldikoa da elkarrizketatu gehienengan. Batzuen kasuan euskararen egoeraren larritasunaz kontzientzia hartzea izan da mudantzarako akuilu, baina, gehienen kasuan, ez dute bat-bateko kontzientzia hartze baten esperientziarik bizi, eta, aldi berean, kontzientzia izatea ez zaie aski izan euskara sistematikoki erabiltzera iragateko, edo are, gehienen kasuan, euskararen erabilera irmo bat mantentzeko. Ideologiarekin loturiko mudantzak urriak diren gisan, ezin esan mudantzak oro har erabilera aukerekin loturik daudenik ere. Ez bederen, modu sinple batean. Hiztun berrien lehen eskolatzearen kasuan bada, noski, euskararako mudantzaren arrazoi nagusia, baina, gainerako mudantzak, a priori eskolako harreman guztiak euskaraz egiteko aukera dagoen testuinguru batean ematen dira. Eskola aldaketek, bai lehen mailatik kolegiorakoak eta bai kolegiotik lizeorakoak eskaintzen dutena, lagun konfigurazio berrietarako aukera da, eta aldaketa horiek egokiera aproposa dira, norberak orain arte egin duen ibilbidean bihurgune bat emateko, janzkerari, musika gustuei, zaletasunei edo hizkuntza portaerei dagokienez, besteak beste. 144 Eta aldaketa horiek guztiak bezala hizkuntza mudantzak, norbere garapenean haur izatetik gazte izaterako ibilbidearekin daude lotuta. Kolegiorako edo lizeorako jauzia mugarri diren bezala, hizkuntza portaeren aldaketek identifikazio desberdin batekiko lerrokatzea adieraz dezake. Talde baten edo bestearen parte sentitzearekin, edo izan nahiarekin daude lotuta. Kolegioan frantseserako mudantza nerabezarora iragatearen ikur den gisara, lizeoan, euskararako mudantzak gazte izateko modu aski zehatz batekiko identifikazioa erakusten du. Lizeoan, nolabait, gazte izatea eta euskaraz mintzatzea modu ez kontraesankorrean bizitzeko abagunea aurkitzen dute. Lizeoko gazteen artean euskararen erabilera identitate ezaugarri bilakatzen da, euskara erabiltzen ez duten baina euskaldun sentitzen diren frantsesekiko oposizioan. Euskaraz egitea, alta, ez da berez doan zerbait. Ahalegin bat eskatzen du norbere hizkuntza portaera atxikitzeak ingurukoen joera erdarara jotzekoa denean. Eta beste zentzuan, ahalegin bat eska dezake, euskaraz hitz egiteko joera duten jendez osaturiko inguru bat lortzeak. Batez ere inguru horretan ez baditu norberak hizkuntzaz gaindiko interesak partekatzen. Zentzu horretan, bertso-eskolako kide izateak bermatzen du, gutxienez, interes jakin bat partekatzen duen jende multzo batekin harreman sare bat euskaraz osatzea. Gainera, bertso-eskolako kide izatea helduleku izan liteke eskola giroko lagun taldeen osaketan edo birkonfigurazioan, kolegiotik lizeorako jauzian, adibidez. Bertso-munduan sozializatzeak, bestalde, eskolaz eta etxe-giroaz haragoko espazio bat eskaintzen die gazteei haien adin jirakoekin euskarazko harremanak sortu eta garatzeko. Lizeotik ateratakoan, euskaraz ikasten -edo lanean- jarraitzeko aukerak murritzak izanik IEHn, berriz ere bertso-munduak helduleku bat - harreman sare bat- eskaintzen die gazteei, unibertsitateko ikasketak HEHn egitea hautatzen badute, esaterako. Baina, bertso-eskolako kide izateak gazteon hizkuntza ibilbidean duen eragina aldagai instrumentaletatik haragokoa da. Gazteontzat, bertso-eskola haien identitatearen garaleku da, gazte identitatearena eta hizkuntza identitatearena barne. Bertsolaritza gazte kulturan integratuz, bertso-eskolako kidetzak bide ematen die euskaraz aritzea eta gazte 145 izatea uztartzeaz harago, euskaraz aritzea gazte izateko modu baten ezaugarri bilakatzeko. 147 Amonaren etxera goaz Peugeot 504 batean, eta kantuan ari gara. Aitak puntua bota eta nik erantzun. Ez dut errimatzen, noski, baina, jolasa gustatzen zait. Nire burua ikusten dut algara batean, batak edo besteak errimatzen saiatzearen saiatzez astakeriaren bat bota eta barrez lehertu beharrean. Gogoratzen dut Hitzetik Hortzera gure Grounding telebista zaharrean ere. Joxerra Gartzia pantailan eta ni bertsoen zain-zain. Aitona eta amonarekin joan nintzen 1993ko Euskal Herriko finala entzutera, belodromora. Gogoratzen dut Peñagarikanok grazia egiten zidala. Baina, noizko hasi! Euzkitzeren ahotsa gustatzen omen zitzaidan, "gizongizonarena" zelako. Eta gogoratzen dut Lazkao Txiki izeneko baten irudiarekin kalendarioak banatzen ari zirela. Ez nekien nor zen, baina, inpaktatu egin ninduen hil berri zen bertsolari handi bat zela esan zidatenean. Lazkao Txiki, gainera. Ez-handiekiko enpatia ariketa postmortema. Hendaiako ikastolara Ernest Alkhat bertsolaria etortzen zen. Ez naiz gogoratzen zenbat denboraz, baina, bi astetik behin zela bai. Bertsolaritzaz hitz egiten zigun, eta batez, ere, bertsotan jartzen gintuen, idatziz. Gogoratzen naiz denen artean ideia bat aukeratzen genuela. "Hau esan nahi dugu", eta esaten zigula "Nola sartuko zenuke hori doinu honetan?", eta zortziko handi baten azken puntuaren doinua ematen zigun. Eta batek era batera esan eta besteak bestera, berak baten hasiera eta bestearen bukaera hartu, hau gehitu eta bestea kendu, eta sartuko zuen hamar-zortzian. Eta bukaeran gelditzen zen hitzaren errima esan, eta oinak eskatzen zizkigun. "Beharra" baldin bazen bukaera, "indarra" batek eta "sagarra" besteak eta izango zen "meloia" esango zuenik, baina, aurrera, errima horiekin denen artean bertsoa osatu arte. Eta gero banaka. Eta ni gustura batean eta bestean. Bertsoaren aldamioak ikustea gustatzen zitzaidan. Ariketa egitea bera. Eta abila nintzenez, gustatzen zitzaidan horretan abila izatea bera ere Esan dezadan dena. Bederatzi urte nituenean Hendaiako ikastolan bertso-eskola sortuko zela jakin nuenean ez nuen zalantza izpirik izan. Esan eguna eta ordua eta han azalduko naiz. Gogoan ditut Jexux Arzallus eta bere eskuak. Eta eskuan paper puska bat eta lau oin. Eta gu zutik eta bertsoa pentsatzen. Bat-batean ari ginen. Ariketa sinpleak ziren, noski. Baina, bat-batean. Malabarrak egiten ariko banintz bezala sentitzen nitzen kantuan. Banoa, banoa, banoaaaa. Eta erori gabe bukatuz gero, poza. Nire burua ikusten dut gela hartako arbel aurrean musuak eta belarriak gorri laugarren oin horrekin zer esan eta nola sarrarazi ezin asmaturik, temati. Gogoan ditut bertso-eskolako orduko kide batzuk. Ni baino urte bete edo bi urte zaharragoak ziren. Eskolako zaharrenak eta klaseko zintzoena bezalaxe bihurriena, bertso-eskolakide. Eta iritsi zen Euskal Herriko eskolarteko bertsolari txapelketan izena emateko garaia. Eta nik ez nekien hori zer zen. Baina, nonbait lurralde bakoitzak bere lehia propioa antolatu ondoren, bere ordezkariak igortzen zituen Euskal Herriko finalera. Bi kategoriatan: 14 urtera artekoak, eta 14tik 18ra artekoak. Nik hamar urte nituen, eta oraindik ez nuen sekula ofiziotan egin bat-batean. Baina, nonbait, Ipar Euskal Herriko bi bertsolarirentzako lortu zen lekua final hartan. Leku bat Amets Arzallusena zen, noski, eta niri egokitu zitzaidan bestea. Tori. Gogoratzen ditut gurasoak kezkatuta, nire lehen bat-bateko saioa ez ote zitzaidan handitxo geldituko eta ez ote nion bertsolaritzari nazka hartuko. Eta aldi berean ilusioa. Amarekin arropa erostera joan nintzen egun horretarako. Ez dakit nola bukatu nuen gona urdin bat eta kamiseta zuri bat erosten. Hamaikagarren urtebetetzearen biharamunean izan zen saioa, Arrasaten. Azken momentuan erabaki nuen erositako arropa ez janztea eta nire Reebok galtza-motz maiteak eta txanodun kamiseta faboritoa janztea. Lehenik gaztetxoenek kantatu genuen. 148 Uste dut ez nuela bertso bakar batean ere errimatu, hitzaren zentzu teknikoan. Gogoan dut nire buruan oso argi gelditu zitzaidala azkena gelditu nintzela, lehenaren eta bigarrenaren izenak baizik esan ez bazituzten ere. Baina, traumarik ez zitzaidan gelditu. Gure ondotik 14 urtetik gorakoak kantatu zuten eta gogoan ditut orduan kantatu zuten bertsolari guztiak. Eta txapeldun eta txapeldunorde gelditu ziren bi neskak. Kolegiora pasa ginenean ni eta beste kide bat soilik gelditzen ginen bertsoeskolan. Eta bik ez dute bertso-eskola bat osatzen, hori jakina da. Beraz, Oiartzungo bertso-eskolara joan ginen. Nire gurasoek eramaten gintuzten astelehenetan, eta bere gurasoek ekarri. Eta han nengoen ni Oiartzungo liburutegian, On Manuel Lekuonaren eta bere sotanaren erretratu erraldoi baten ondoan, ezagutzen ez nituen eta ni baino zaharragoak ziren mutilez inguratuta. Zer eta bertsotan egitea gustatzen zitzaidalako. Karlos Aizpurua genuen irakasle. Hasieran bertso zaharrak kantatzen genituen, denek batera, paperetik. Mitxelenaz eta Xalbadorrez gogoratzen naiz. Xalbadorrez batez ere. Eta gogoan dut nola ezin nuen kantatu. Tonuarekin ez nuen asmatzen. Goregi edo baxuegi, ez zegoen soluziorik. Bigarren ahotsa egiteak lotsa ematen zidan, beraz, apal-apal kantatzen nuen, lehen hiru puntuak bai, azkena ez, edo lehen biak ez eta azken biak bai… doinuaren arabera. Eta gero librean eta gero ofizioka. Eta hor bai. Aske nintzen. Lotsati, baina, aske. Neurriak babesten ninduen. Gerora bertsotan lehenago ere ibiliak ziren hiru lapurtar berriz hastekotan zirela eta, denok Oiartzunera joan ordez irakaslea ekarri genuen gurera, eta bertso-eskola osatu genuen berriz. Orain Hendaian, euskalgintzako lagun baten lokalean, orain Biriatun, elkarte bateko gela hotz batean... Orduan ere denak mutilak, eta bat ezik beste denak zaharragoak. Ez ziren nire lagunak. Bertsoak elkartzen gintuen gu. Bertsoa bera gustatzen zitzaigun. Anbizio gehiago edo gutxiago izango genuen, baina, bertsotan egiten ikasi nahi genuen denok. Ez naiz gogoratzen bertsolari izan nahi nuela inoiz pentsatu izanaz. Ez ninduen bertsolari izateak sekula erakarri. Bertsotan ondo egitearen ideiak bai. Asko. Gogoratzen dut gure arteko lehiakortasuna. Bat besteok baino askoz hobea zen, eta bera lehiatik kanpo zegoen. Baina, bigarren postua zegoen lehian, eta ez zen gutxi. Ez dut gogoratzen giro bereziki goxoa. Ez nengoen bereziki eroso. Bertsolaritza uztea ere pentsatu nuen behin baino gehiagotan. Baina, ez nuen utzi. Oraindik ez daukat garbi zergatik. Eskolarteko txapelketa urtero izaten zen, eta Euskal Herrikoan denek kantatu nahi izaten genuen, nonbait, denek kantatzen baikenuen gure arteko kanporaketan. Oroitzen naiz, ordea, finala San Pedro garaian izaten zela, eta nik burua ez nuela bertsotan izaten. Nik Lasarten izaten nuen burua egun horietan. Eta irakasleak transmititzen zidan halako erruduntasun sentsazio bat, nik aukera izan eta eman nezakeen guztia ez emateagatik. Joseba Tapia eta Koldo Izagirreren Apoaren Edertasuna diskoa kasetean grabatuta eman zidan final baten egunean. Edo hala gogoratzen dut. Eta koloretan inprimatutako azalaren atzean esaldi bat: "taldea behar duzu eta taldeak behar zaitu". Ez nuen oso ongi ulertu. Gaur egun ere ez. Beharra banuen, baina, ez neukan. Beraz, zorrik ez nion. Nondik, orduan, tripako korapilo hori? Orduko ezinegona datorkit oraindik, eskuz idatzitako esaldi horren irudia ikusten dudanean. Bitartean, kolegioko irakasleak poz-pozik zeuden gu bertsotan ari ginelako. Haurrak, bertsotan! Inoiz ikusi gabeak ziren. Beraz, ikasturte bukaerako animazio egunetan kantarazten gintuzten. Eta gogoan dut lotsa. Urte berean 149 kantatu nuen bertso bat eta Aquaren "I'm a Barbie girl" play backean, koreografia eta guzti, beste lagun batzuekin. Bertsotan aritzea ez zen orduan normala zen gauza bat. Bertsolariak zaharrak ziren, eta ez zitzaizkion ia inori interesatzen. Ez zuen inork bertso saio dibertigarri bat ikusi. Ez zekiten bertsoekin gozatzea zer zen, eta gu ikusten gintuzten, mikrofono aurrean, animazio eguneko kantu eta dantza artean, grazia handirik gabeko bertsoak botatzen. Ez zuen zentzu handirik. Aski ringard ginen. Ordurako hasiak ziren bertso-eskolak sortzen han eta hemen, lehen mailako ikastoletan, gehienbat, baina ez zegoen bertsolari gazterik Iparraldean eta zaleak ere gutxi. Gogoan dut Joanes Etxeberria barkoxtarra bertsozalea zela jakin nuenekoa. Gu baino urte bete zaharragoa zen, kolegioan ezaguna zen, eta nire lagun bat erabat maiteminduta zegoen berarekin, inoiz esango ez bazion ere, noski. Eta bertsolaritza gustatzen zitzaion? Erabat arraroa egin zitzaidan. Hamasei urte betetzearekin batera hasi zitzaizkidan deitzen bertsotarako, Hegoaldeko bertso-sariketetatik. Eta pare bat irabazi nituenez, saio bat edo beste egiten nuen mugaz beste aldean ere. Iparraldeko saioetan, bertsoeskolako kideek kantatzen genuen elkarrekin, edo Xanpun, Ezponda, Alkhat, Mihura edo Lakarekin, bestela - denak gure gurasoen adinekoak edo hortik gorakoak-. Aukera askoz gehiago ez zen. Hegoaldeko plazetan, normalean ere ez nuen nire adinekoekin kantatzen, eta saio haien bidez ez nuen bertso-lagunik egin. Ez nuen gidabaimenik. Gurasoek eramaten ez baninduten bertsolari kide bat izaten zen autoan hartzen ninduena. Gaur Bilbon, Plaza Berrian, aste nagusian. Hurrengoan Zaldibiako auzo batean, kamioi baten barruan mikrofonoak jarrita. Edo Gasteizko ikastetxe batean, batxilergoko ikasleen aurrean, hango irakasle bertsozale batek antolatutako saioan. Ia beti neska bakarra. Gehienetan gazte bakarra. Bertsotan ez nuen nahi bezain ongi egiten. Baina, gero etxean ez nuen ahalegin berezirik egiten. Niretzat jolasa izan zen ordura arte eta ez nion zentzurik aurkitzen entrenatzeari. Bertsotan ondo pasatzeak soilik justifika zezakeen ni oholtza haietan egotea, beraz, eta ez nuen nahi bezain ongi pasatzen. Eta hala ere utzi nahi ez… Ordurako nire kide guztiek utzia zuten bertso-eskola (batzuk beste bertsoeskola batzuetan trebatzen hasi zirelako, eta beste batzuk Euskal Herritik kanpo hasi zituztelako ikasketak) eta bakarrik gelditu nintzen. Baina, nonbait bertsotan egitean nintzen hori ez nuen alde batera utzi nahi. Lizeotik eta etxetik kanpo, bertsotan ni nintzen. Ez iraganeko ni haren gaur egungo segida. Ez haren hau edo besteren bestea. Publikoaren aurrean ni bakarrik nintzen. 2002an antolatu ziren Bertsolari Gazteen Topaketek eman zioten zentzua guzti hari. Ez omen zegoen bertsolari gazteak elkartzeko gunerik, eta elkar ezagutzeko aitzakia gisa aurkeztu zuten plana Urrestillan. Eta hura izan zen nire une hartako salbazioa. Gazte mordoxka bat bildu ginen herri txiki hartako eskolan. Gehienek ezagutzen zuten elkar, eta batzuk baten edo bestearen bidez ausartu ginen izena ematera -ni animatu ninduena Nagore izan zen, bertso-irakaskuntzan trebatzeko ikastaro batean ezagutu nuena topaketa haietaz hizketan: "ez dugu mozkortutako umeak koltxoi artetik ateratzen ibili nahi, ez gara begirale izango, etor daitezela 18 urtetik gorako gazteak". Nik 17 urte izango nituen. "Zu bai, neska"-. Eta han elkartu ziren denetariko gazteak. Tartean batzuk aski punkiak eta makarrak. Gazte guaiak eta bertsozaleak. Gauean gitarraz lagunduta bertso-jarriak kantatu zituzten batzuk. Bat-batean egin genuen afalondoan. Gauean parranda, hitz eta pitz, honetaz eta hartaz. Bertsotaz asko eta bertsoaz gaindikoaz gehiago. Bikote harreman motez. Maiuskuladun politikaz. Unibertsitate giroko bizitzaz. 150 Hitz jokoak kateatzen ziren bata bestearen atzetik. Hizkera propioa sortzen zen ordu gutxiko jardunean. Hura paradisua zen niretzat. Denak euskaldunak, dena euskaraz. Ongi etorri zeneukanik ez zenekien etxera. 151 5 GAZTEEN BERTSO-ESKOLA JARDUERA KOMUNITATE 5.1 Sarrera IEHko testuinguru soziolinguistikoan, euskaldun eta gazte izatea elementu markatua da. Eta gazteen arteko harremanak nagusiki euskaraz garatzea, are gehiago109. Izan ere, IEHko gazte kultura nagusiki frantsesez kontsumitzen da (Baxok et al., 2007: 89). Gazteek eskura dituzte mota guztietako frantsesezko musika taldeak, filmak, youtubeko kanalak, telesailak zein telebista emankizunak. Eta gero eta globalizatuagoa den gizarte honetan, baita ingelesez ere. Ez ingelesa ez frantsesa ez daude gazte izaerarekiko kontraesanean; hizkuntza modernotzat eta noranahikotzat ditugu, baina, euskara aldiz ez da hain cool-a110. Dagoeneko markatua baldin bada Seaskan ikastea, edo eta etxean euskaraz egitea, lagun artean euskaraz egiteko ohitura eta nahikeria izatea are elementu markatuagoak dira. Eta markatua den identitate bat modu baikorrean gorpuzteko era bat, identitate horren irakurketa positiboa egitea da. Estilo batekin identifikatzea. Ez soilik euskaraz egitearekin, baizik eta gazte eta euskaldun izateko modu batekin. Eta hori ezin da bakarrik egin. Azaldu dugu aitzineko atalean bertso-eskolak nola eskaintzen dien gazteei lagun birkonfiguraziorako helduleku bat, lizeora iristean edo eta nola aurkitzen duten bertso-munduan euskaraz sozializatzeko esparru bat, etxez eta eskolaz kanpokoa. Bertso-eskolako jarduera komunitateak gazteon sozializazioan eta identitate eraikuntzan duen eragina, ordea, instrumentala izatetik askoz haratago doa. Bertso-eskolan elkartzen dira, gaur egun euskaraz egiten duten eta euskaraz egin nahi duten gazteak. Bertsoaren jiran, bertsotan aritzeaz haratago, elkarrizketak, harremanak, eta egiteko moduak eraikitzen dituzte elkarrekin. Balore eta ideiak konpartitzen dituzte. Talde identitate bat sortzen dute. Eta bertan garatzen dute, neurri batean, haien identitatea ere. Ez noski denek hein berean. Ez eta modu 152 berean ere. Baina, badira jarduera komunitatearen ezaugarri batzuk bertsoeskolako kideei gazte identitatea garatzeko baliagarriak zaizkienak. Eta bertso-eskola euskarazko jarduera denez, elkarrizketa horiek, harreman horiek, egiteko modu horiek, euskaraz sortzen dira, eta hizkuntza identitatea bestelako identitate elementuekin elkarrekintzan garatzen dute: hizkuntza identitatea gazte identitatearekiko txirikordatzen dute, gazte eta euskaldun izateko haien modu propioa sortuz. Atal honetan, bertso-eskolako gazteei bertso-eskolako eta bertso-munduko ibilbideei buruz eginiko elkarrizketak eta lan etnografikoa oinarri, bertso-eskolako ezaugarri behinenak mahai gaineratzeko ahalegina egingo dut, hain zuzen ere euskarazko jarduna gazte kulturarekin nola harilkatzen diren erakusteko asmoz111. 5.2 Aurrekariak eta marko teoriko-analitikoa 5.2.1 Hiztun komunitatea Hizkuntza erabileraz hitz egitean, maila akademikoan zein ostatuetan sor daitezkeen eztabaidetan, elementu kuantitatiboak hartu ohi ditugu maiz oinarritzat. Maila makroan, soziolinguistika kuantitatiboa ezinbestekoa da hizkuntzaren egoera aztertzeko. Klase, genero, jatorri edo adinaren araberako hizkuntza ezagutza eta erabilerak zeintzuk diren, edo euskal hiztunen profil ezberdinak eta hauen banaketa geografikoa edo belaunaldikakoa zein den esan diezagukete datu soziolinguistiko kuantitatiboek. Hots, nolakoa den, kopuruz eta ezaugarriz, gaur egungo gure hiztun komunitatea. Hiztun komunitatea, ordea, eraikitako kategoria izateaz gain lausoki soilik da definigarria, eta praktika sozialak ulertzeko baino kategoria abstraktuei buruzko hipotesi espekulatiboak egiteko baliagarriagoa. Hizkuntza komunitatearen baitako hiztunen sexua, adina, klase sozioekonomikoa edo etnizitatearen eta hizketa moduen -edo hizkuntza portaeren- arteko harremanari buruzko hipotesi 111 Elkarrizketa pasarteen bidez bertso-eskolako errealitatea islatuko dut, nagusiki, eta gehienbat landa kuadernoko pasarteetaz baliatuko naiz bertso-eskolan gertatzen denak bertso-munduan duen oihartzuna (irakur liteke alderantzizko zentzuan ere) ikusgarri egiteko. 157 con grados significativos de autonomía respecto de las "instituciones adultas (Feixa, 1998a: 199). Pluralean hitz egiten du Feixak gazte kulturetaz gazte kultura singularrean erabiltzea saihestuz, gazte kulturen aniztasuna eta heterogeneotasuna azpimarratzeko (Feixa, 1998a : 199). Izan ere, gazte kulturak askotarikoak dira, etengabe aldatzen dira, muga lausoak dituzte eta elkarreraginean daude. Estetikoki markatuagoak izan daitezke, ikusgarriagoak, edo itxuraz detektagaitzagoak, baina, denek dute elementu material zein immaterialak barnebiltzen dituen estilo jakin bat, besteak beste hizkera baten, praktika kulturalen zein jarduera jakin baten eraginez eraikia (Feixa, 1998a : 201). Gazte batek ez du zertan bere gaztaro osoan estilo bera eduki, eta kultura batetik bezalaxe beste batetik edan dezake, bere estilo propioa sortuz, eta gazte kultura ezberdinekiko identifikazio maila ezberdinak eraikiz. Eta horretan eragina izango dute, noski, gaztea parte den jarduera komunitateek; gaztez osatutako jarduera komunitateek batez ere, noski. Alabaina, gazte garaiko estiloak, zaletasunak, usteak, pentsamenduak zein baliosistema, are, gazte garaiko sentimenduak, amodio eta desamodioak, amorruak eta haserreak maiz dira gutxietsiak eta ez aintzat hartuak helduongandik. Izan ere, gazte izaera bestelako kondizio sozialengandik bereizten duena da ezin duela denboran iraun (generoak edo klaseak iraun dezakeen bezala). Eta iragankortasun hori bera da gazte kulturak gutxiesteko erabiltzen den arrazoia edo aitzakia. Pasako zaio, beraz ez du baliorik. Eta horrez gain, gazteek -klase nagusietakoak direnek ere, gizonak direnek ere, eta bestelako pribilegio sozialen jabe direnek ere- oso erabakimen eta kontrol gaitasun apala dute haien bizitza egituratzen duten baldintzekiko. Helduek zein helduz osaturiko instituzioek arautzen dituzte haien erabaki aukerak, eta gazteen erabakimenetik kanpo dagoena instituziook kontrolatzen dute. Eta hala ere, botere harreman desorekatu horren baitan, haien bizitzaren gaineko kontrolerako baliabide urriak izanik ere, zenbait gazte taldek lortzen dute aski gaitasun autoafirmatzeko eta propioa zaien kultura bat sortu zein birsortzeko. Ikuspuntu horretatik zait interesgarri Feixarek gazte kulturei begiratzeko 158 proposatzen duen modua: gazte kulturak bestelako -helduon- kulturen parera ekarriz, "transfiere el énfasis de la marginación a la identidad, de las apariencias a las estrategias, [eta] de lo espectacular a la vida cotidiana" (Feixa, 1998a : 199). Datozen orriotan, beraz, bertso-eskolako gazteei eginiko elkarrizketak eta haiekin garatutako lekuan lekuko lana oinarri, bertso-eskolako jarduera komunitatearen ezaugarri nagusiak -edo nagusietako batzuk, bederen- definitzen saiatuko naiz. Bide horretan, gazteontzat bertso-eskolako jarduera komunitateko kide izateak duen zentzuan arreta jarriz, eta, hain zuzen, gazteontzat bertso-eskolako kidetzak gazte identitatearekin eta euskarazko hizkuntza praktikekin duen lotura azpimarratuz. 5.3 Datuen aurkezpena eta analisia 5.3.1 Bertso-eskolaren esporak 5.3.1.1 Bertso-eskola jarduera komunitate Has gaitezen oinarrizkoenetik: zer da bertso-eskola bat? Zer egiten da bertsoeskolan? Esan dezadan lehenik eta behin, bertso-eskolak adina bertso-eskola mota daudela. Bertso-eskolaren definizio bat ematea zilegi izatekotan, definizio zabala beharko luke, beraz. Gaur egun, bertso-eskola izan liteke, esaterako, ikastola baten jiran edo herriko elkarteren batek zein lurraldeko Bertsozale Elkarteak112 kudeaturik haurrei eskaintzen zaien aisialdiko jarduera bat, aisialdia "eskoletatik eta gainontzeko eginbeharretatik kanpo gelditzen zaien denbora librea" dela ulertuta (Berri-Otxoa et al., 2003: 7). Izan liteke bertso-eskola, astero modu autoeratuan kanturako bere kasara biltzen den lagun taldea. Izan liteke bertso-eskola bat bertsolariak sortzeko helburuarekin sortua, eta beste bat, kideak bertsozaletzeko sortua. Gerta liteke bertso-eskola batean dinamizazio funtzioa taldeak berak hartzea beregain (eta pertsona batzuk besteek baino dinamizatzaile-jarrera handiagoa izan arren, ez egotea esplizitatuta 159 norena den dinamizazio ardura), edo alderantziz, oso garbi egotea bertsoeskolako dinamizatzailea edo irakaslea nor den eta zeintzuk diren bere funtzioak, betebeharrak eta diru-sariak, egotekotan. Izan liteke bertso-eskola bat formaltasun maila handiagokoa ala apalagokoa, erregulartasun eta intentsitate handiagoz edo gutxiagoz biltzea eskatzen duena, astean ordu betekoa, bikoa, ala laukoa, afaria barne duenetakoa. Bertso-eskolek komunean dutena, beharbada, bi puntu hauekin laburbildu liteke: lehenik, jarduera bera da bertso-eskolaren muina: bat-bateko bertsogintzaren inguruan sortzen eta garatzen diren taldeak dira. Bigarrenik, bertso-eskolako kideek bertso-eskolan gozatu egin nahi dute; bertsoeskolaren helburuetako bat beti da ongi pasatzea, aisialdiko ekintza den heinean. Wengerren definizioari jarraiki, ez dirudi, beraz, horren zaila bertso-eskola "group[s] of people who share a concern or a passion for something they do and learn how to do it better as they interact regularly" gisa definitzea (Wenger, 2000 : 1). Autorearen arabera, komunitate bat jarduera komunitate gisa definitzeko honako hiru ezaugarriak izan behar ditu: komunitatearen baitako kideek elkarren arteko interakzioa edukitzea, praktika komun bat edukitzea, eta identitate bat definitzen duen interes eremu partekatu bat edukitzea (Wenger, 2000: 1-2.). Itxura batean esan liteke lehen bi ezaugarriak betetzen dituela bertso-eskolak: bertso-eskolako kideek praktika komun bat dute, bertso-eskolan bertan astero gauzatzen dutena, alde batetik, eta bertso-eskolaz kanpo bertso-eskolako kideekin gauzatzen dutena bestetik (topaketak, saioak, asteburutako festa-giroko planak...). Bertso-eskola-kideek berenganatu egiten dituzte jarduera horiek dakartzaten bizipen eta oroitzapenak. Eta praktika horietan kideen arteko interakzioa gertatzen da: bertso-eskolan bertan, gazteek inprobisatu egiten dute, besteen bertsoak entzuten dituzte eta bat-bateko bertsogintzan trebatzeko ariketak burutzen dituzte. Wengerrek aipatzen duen hirugarren ezaugarriari dagokionez, kontua ez da hain begi-bistakoa: bertso-eskolako gazteek "identitate bat definitzen duen interes eremu partekatu bat" dutela baieztatu daiteke (Artetxe, 2014), baina identitate hori ezaugarritzeak analisi sakonagoa eskatzen du. Atal honetan bertan, datozen orriotan garatuko ditut, beraz, gai honi buruzko ideiak. Bertso-eskola bateko 113 14-18 urte bitarteko bertsolarientzat, lurraldekako zein EHko Bertsozale Elkarteek txapelketak antolatzen dituzte. Bertso-eskoletako gaztetxoek haien lurraldeko txapelketan parte har dezakete, eta haien lurraldeko txapelketan lortzen duten postuaren arabera EHko eskolarteko txapelketako finalerako txartela lortzen dute (lurraldekako kuota Sistema batez erabakitzen dira EHko finaleko lurraldekako parte hartzaileak). 114 Gazte sariketak, eskuarki 18 urtetik gorako bertsolari gazteentzat izaten dira (adinari dagokionez, bertsolari gaztetzat nor har daitekeen eta nor ez, sariketa bakoitzeko talde antolatzaileak -herri bateko bertso-eskola edo elkarte batek, gehienetan- arautzen du. Badira prestigio handiko eta tradiziozko gazte sariketak, eta hauetan nagusitzeak bertso-plazen merkaturako sarbidea eskain dezakeena ideia aski hedatua da bertso-munduan. 115 Lurraldekako txapelketa esaten zaie lurraldeetako Bertsozale Elkarteek antolatzen dituzten txapelketei (Arabakoa, Bizkaikoa, Gipuzkoakoa, eta IEHn Xilaba deiturikoa). Hauetan 18 urtetik gorakoek hartzen dute parte, salbuespenak salbuespen, eta eskolartekoetan bezala, lurraldekako txapelketan lortutako sailkapenaren arabera, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian (Txapelketa Nagusia deiturikoan) parte hartzeko aukera lor dezakete bertsolariek, berriz ere lurraldekako kuota Sistema baten arabera. 116 Euskal Irrati Telebistaren (EITBren) eta Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen artean osatutako telebista-programa da Hitzetik Hortzera. 1989-1990 bitartean egin zuen lehen denboraldia eta etenen bat izan bazuen ere, gaur arte izan du jarraipena. Gaur egun igandero eskaintzen da EITBren euskarazko telebista kanalean, eta internet bidez ere ikus daiteke. 117 Bertsoa.eus bertsolaritzaren "plaza digital" gisa definitu daiteke. 2006an sortu zuen Bertso Plaza Digitala Elkarteak, eta gaur egun Librean Kooperatiba Elkarte Txikiak eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak lankidetzan garatzen duten webgunea da. Astero-astero soinuz eta irudiz grabatutako bat-bateko bertso-saioak zein bertsolaritzari loturiko bestelako grabaketak zein albisteak aurki daitezke bertan. 162 beste gazte batzuk ezagutzeko aukera da, bertso-munduan sozializatzea. Haiek bezalako beste batzuekiko elkartrukea, esperientzia desiragarriak konpartitzeko aukera. Eta hori guztia, helduen onespenarekin. A priori. Beste era batera inola ere ezagutuko ez zuketen jende asko ezagutzeko aukera ematen du bertsolaritzak. Laguntasun sareak eskaintzen ditu, herrian bertan eta herritik kanpo, interesgarria eta sarri erakargarria iruditzen zaien jende berria ezagutzeko. Cocktail perfektua izan daiteke: egon beharko nukeen jendearekin nago, gustuko ditut, eta, pentsa, egiten ari naizena ondo iruditzen zaio baita nire familiari eta irakasleei ere, zenbait xehetasun aintzat hartzen ez baditugu behintzat (Zubiri, Aierdi eta Retortillo, 2018: 38). Izan ere, bertsolaritza nagusiki euskal eta euskarazko kultur adierazpide gisa ikusia da. Eta euskal munduko -ikastolako zein etxeko- helduen ikuspegitik haurrak edo gazteak bertso-eskolan aritzea begi onez ikusi ohi da, hizkuntzaren eta kulturaren transmisioaren paradigmatik jarraikortasuna irudikatzen baitu gazteak bertsotan aritzeak. Gurasoen eta eskolako helduen nahikeria izanik, besteak beste, gazte euskaldunak heztea, gazteak bertso-eskolan aritzea -irakasle eta guraso gehienen ikuspuntutik- haien baloreekin bat datorren kultur esparru batean sozializatzea da. Alta, gazteok ez dute bertso-munduko sozializazioa guraso eta helduen nahikeriarekiko lerrokatze gisa -soilik- bizi. Are gehiago, oso beraien esparru sentitzen dute bertso-eskola eta bertso mundua. Bereziki beraien esparru. Hots, helduekiko autonomia irabazteko gune gisa bizi dute bertso-eskola eta, hedaduraz, bertso-mundua. 5.3.2 Bertsolaritza gazte kultura (ere bai)? Bertsolaritzaz eta gazte kulturez gehienbat 90eko hamarkadan HEHn gertatutako bertsolaritzaren eraldaketaz hitz egin da. Harkaitz Zubirik ongi azaltzen du orduan nola eman zen gazte kulturaren eta bertsolaritzaren arteko artikulazioa (Zubiri et al., 2018), hots, bertsolaritzan gazte kulturari loturiko diskurtsoak, iruditeria eta pertsonak sartzea, eta gazte kulturaren espazioetan bertsolaritza. Izan ere, 90ko hamarkadan bertsolaritza gainbehera zetorren, tradizioari loturiko mundu eta bizi ikuskerarekin batera. Baina, une hartan bertso-eskoletan bertsotan trebaturiko lehen gazte bertsolariak plazaratzen hasten dira "Kultur erreferentzia 163 oso ezberdinak dauzkate: telebistaren kulturatik edaten dute, rock musika maite dute, zinearen narrazio moldeak oso bere dituzte, gazte kulturaren parte dira, giro alternatiboetan mugitzen dira" (Zubiri et al., 2018: 47). Bertsolaritza gaztetxeetan sartu zen, gazteen tabernetan, eta gazteek orduko gazten munduaz kantatzen zuten bertsotan. Eta beste aldera, gazteek bertsotan kantatzen zuten haien munduaz. "Bertsolari gazteek, bertsolaritza garaikidetu eta euren mundura egokitu zuten. Jarrera, estetika eta gaitegi bestelakoak: drogak, maitasun eta sexu harremanen gaineko diskurtso diferenteak, bestelako kultur erreferentziak, bestelako kantaera eta hizkuntza..." (Lujanbio, 2019: 88) Erresistentziak erresistentzia, gertakari kate luze eta konplexu bat laburbilduz, esan liteke bertsolari zaharrek leku egin zietela gazteei, gazteek lekua irabazi ahala. Hala, bertsolaritzaren tradiziozko merkatuan ere sartu ziren bertsolari gazte haiek, eta hala, "bertsolaritzaren aterkipean sartzen dira ordura arteko publikoa eta publiko berria, ordura arteko bertsolariak eta bertsolari berriak" (Zubiri et al., 2018: 49). Denbora igaro ahala anekdotiko izatetik zentralitatea hartzera ere igaro ziren bertsolari gazteok, besteak beste txapelketaren bidez bertsolaritza tradizionalaren kanonaren ordura arteko erabateko nagusitasuna zalantzan jarriz. Kontua da, bertsolaritza gazte kulturarekin lotu zuen belaunaldi hura dagoeneko ez dela gaztea, eta gazte kulturak ez direla baitezpada ikusgarri bertso-merkatu nagusian. IEHn, hala ere, bertsolaritza gazteek gorpuzturik ikusteko azken prozesua berantiarragoa izan da. Gaur egun plazaz plaza dabiltzan IEHko bertsolari zaharrenak ez dira 40 urtera iristen. Eta bereziki azken bi hamarkadetan lortu du arrakasta bertsolaritzak gazteengan. Erramun Baxok eta Battittu Coyos-ek hala azpimarratzen dute, IEHko gazteen aisialdiko zaletasunez ari direla: "Antzerkia eta bertsolaritza arrakasta handiko jarduerak dira gazteen artean, bigarrena bereziki azken urte hauetan" (Baxok eta Coyos, 2010: 96). 5.3.2.1 Bertso eskola cool-a bilakatu zenekoa 1980an Bertsularien Lagunak elkartea sortu zen, eta honen ekimenez hasi ziren Seaskako ikastoletan lehen bertsolaritza saioak eta berehala etorri ziren elkarteak 164 sustaturiko lehen bertso-eskolak ere. 90eko hamarkadan bertso-eskolak sistematizatzen hasi zirenean, alta, IEHko bertsolaritza erabat tradizioari eta gainbeheran zetorren kultura bati lotua ageri zen. Bertso-eskoletatik sorturiko lehen bertsolariak hamarkada bukaeran hasi ziren zenbait plazatan kantatzen, eta 2000. urtean Amets Arzallusek eta Sustrai Colinak Nafarroako txapelketako finalean kantatu zutelarik, EHko bertsozalegoa zein IEHko euskal mundua Lapurdiko bertsolaritzari begira jarri ziren. Bi bertsolariok Txapelketa Nagusian emandako emaitzek, alde batetik, eta bertsolari belaunaldi berri bat ordezkatzen zuen multzo bat plazetan kantari hasi izanak baieztatu zuten hipotesia: IEHko bertsolaritza biziberritzen ari zen. 2000ko hamarkada hartan, ordea, ez zen oraindik ohikoa bertso-eskolan aritzea. Bertso-eskolan zebiltzanak gazte izanik ere bertsolaritza gustuko zuten espezie arraro batekoak ziren. HEHn ordurako bertsotan ari zen rockaren belaunaldi deitu izan dena (Zubiri et al., 2018: 51), telebistan eta irratian bertso-programak entzun zitezkeen, eta HEHko bertsolaritzarekin kontaktua zuenarentzat bertsolaritza ez zen -soilik- gizon zahar batzuen kontua. Baina IEHko bertsolaritza Xalbador eta Mattinen ondarearen hondarretatik bizi zen. Hauek erretiroa hartu aurretik plazaratu zen orduan gazte multzo bat, baina, milurtekoa hasi berritan belaunaldi horretakoak zaharrak ziren nerabe baten ikuspegitik. Are gehiago, ezezagunak zitzaizkien bertso-eskoletan zebiltzan gazteei ere. Ekaitz: Xanpun eta hoiek [gure ikaskideek] ez zituzten ezagutzen ere ez, quoi. Bertsoa zen Bertsulari Ttiki. Eta hortik kanpora bertsoa ez zen existitzen haientzat eta orduan, bai, gaur egun bada erreferentzia bat Xilabak ekartzen duena eta gaur egun kolegioan eta lizeoan diren gazteek bertsolaritza zer den segur gehiago badakitela ta bertsulariak nor diren, ba segur ikusten bagaituzte Odei ta zera118, ba jakingo dute bertsolariak direla eta hori ba guk ez ginuen ere ez, hori. Ze nik Xanpun eta Laka ta hoiek uste dut agian nik ere ez nituela ezagutzen, quoi. Elk.: Deitzen zituzten egun batez Sarako bestetarako ta behar zinuen Miurarekin kantatu, be hor ezagutzen zinuen. Ekaitz: Bai, bai, bai, bai, bai, bai, bai. Edo eskolartekoan zegoelako Laka. Bai hori da, ze be nik ere ez nituen ezagutzen ta neretzako, eta neretzako bertsolariak ziren ba Lizaso, Egaña ta Peña ta Hitzetik Hortzerakoak. Eta agian nere adineko askorentzat ere bai... edo Bertsulari Ttiki. 118 Odei Barroso eta Aimar Karrika bertsolari eta lizeoko bertso-eskolako irakasleez ari da. Igor: Bai, zenta, lehen ber... fin, bertsolari zahar horietaz ez ziren bortxaz interesatzen batzuk eta orain joanen dira ikusterat, BEC-era joanen dira finalaren ikusterat, ta joanen dira saio desberdinen ikusterat, ta ba beste bertsolari zahar guzti horiek, hor, ez dute ideiarik ere ez eta nor ziren… Ez dakite119. Hastapen batean, ordea, bertso-eskolak ez zeuden orain bezain hedatuak. Lehen bertso-eskolak Hendaia inguruan sortu ziren, gehienbat HEHko familia bertsozaleetan hezitako haurrek egin zuten nerabezaroan ere bertso-eskolan aurrera. Gaztetxoz osaturiko bertso-eskola bakarra zen orduan, eta bertsolaritza modu sekretuan ez bazen, haien kideekiko erabat modu isolatuan bizi izan duten partaideek. Ekaitz: Be egia da bertso, bertso-eskolarena bitxia zela. Ez nintzen lotsatzen, baina, egia da, ba, ez dakit, ez zen zerbait gure ikaskideekin eta konpartitzen genuena batere. Ba agian haiekin bertsoaz eta edo bertsotan ari naizela ere inoiz ez dut aipatu izan, ta agian ba giro hortan ere arraro egingo litzaidake bertsotan aritzea […]. Eta badakit lizeoan ginenean, gin ginuen, hola, klase afari bat eta hasi zitzaizkigun bertsotan aritzeko eskatzen, ta, be, nik ez nuen nahi, zeren neretzako klase afari horren giroa ez zen bertsoaren giroa. Oso bereiziak ziren neretzat. Eta, ba, egia da, neretzako erabat hortik kanpoko zerbait zen. Eta nahiz eta ikastolan bildu, ikastolako eguneroko giro hortatik kanpoko zerbait zela, eta orduan, ba ez dakit, gaur egun agian beste ikuspegi bat, prestigio bat edo lortu du baina egia da neretzako zela... Bai, beste zerbait zen eta ez zen giro horrekin lotzen nuen zerbait eta ba ikaskideekin ere ez zidan posizio berezirik ematen... Elk.: Ta ikusten dut orain gazte batek kantatzen du Xilabako finalean ta lizeo erdia hor da... Ekaitz: Gure garaian ez, ez. Be, Ametsek Nafarroko finalean kantatu zuenean lizeoan ginen ta joan ginen ba, ez dakit, zu joango zinen, ni zu ta Xabi […]. Ta agian astelehenean, ba, gure gelan zirenak ez zuten jakingo ere irabazi zuela. Urteak joan ahala, ordea, egindako lanetik bertsolari gazte multzotxo bat atera zen, eta horrek aldaketa bat suposatu zuen, bederen, bertso-eskoletan zebiltzan zenbait gazteren begiradan: Maiana: Bai, bai ene ustez guk ukan dugu trantsizio hori, fin, hastapenean mais bertsoa zen "nulle", fin, "zer egiten duzue"? Bai, gaizki ikusia zen, zinez. Uztaritzen hasi ginelarik eta gero kolegioan ere, bai, zen zinez "ringard" 119 Eremuen arabera alda daiteke egoera, alta. Zuberoaren kasuan, esaterako, ez da hain arrunta gaur egun saioak entzuteko parada ukatea, esaterako, eta aldi berean, garai bateko koplarien eragina eta tradizioaren indarra handiagoa da beste eremu batzuetan baino : Igor: Gero hemen iduriz gehiago so egiten... fin, eragin gehiago ukan dute, ebe, Etxahun Iruri batengandik ez eta Amets batengandik edo... 166 gauza. Bainan, gero, ez dakit nolaz, pixkanaka… Ez dakit zerk eragin duen hori, ene ustez izan da talde hori […]. Lehen isolatua zen bertso mundua, ez dakit. Beharba, imajinatzen dut, baina, Hendaian edo nola zen, fin, ziren hoiek, fin, voilà. Mais, hor ez, fin, hauek hoien klasekoen aintzinean aritzen ziren koplaka ta ziren uaaaau, fin, "des pires gars120" hola, fin, ez dakit eee... Bai ene ustez lortu dute […]. Ene ustez, lizeoan sartzean banuen oino hoien erreferentzia, baginuen, fin, bertsolariak ziren hoiek. Urte gutxian asko aldatu zen IEHko bertso-mundua. Bertso-eskolako haurrak izandako mordoxka bat bertso-irakasle bilakatu zen aski segidan. Lehen aldiz, bertsolari gazteak ziren bertsolari gazte(ago)en bertso-irakasle. Bertsularien Lagunak elkartean ere aldaketak izan ziren, irakasle profesional berriak kontratatuz, hauek ere bertsolari gazteak. Bertso-eskola kopuruak etengabe egin zuen gora. Gero eta gazte gehiago ziren kolegio garaitik lizeora pasatzean bertsoeskolan segitzen zutenak edo lizeo garaian hasten zirenak, eta Bernat Etxepare lizeoko bertso-eskola sortu zen. Aldea nabarmena zen. Xilaba txapelketak bere sorreran, esaterako, ez zuen halako sonik: bertso-eskolan aritzen ginen gutxi horiek lehiatzen ginen txapelketan ere. Finalari halako ikusgarritasun bat ematen zitzaion, ordea, eta txapelketaren fenomenoak izan zuen pisua IEHko bertsolaritza berria ezagutarazteko, eta zale zahar zein berrientzat txapelketak erreferentzialtasun bat lortzeko IEHko euskal munduaren baitan. Xilabako edizioek aurrera egin ahala, lehen belaunaldiko bertsolariez gain belaunaldi berrietakoak heltzen dira finalera. Hots, dagoeneko plazan zebiltzan bertsolari gazteak lehendik erreferente izanik, gazte berri hauetako batzuk finalera heldu ziren, eta hori gertakari handia zen. Elkarrizketatutako gazteen artean zaharrenak direnen kontakizunetan argi ageri da fenomeno hark izandako eragina. Kolegio garaian bertsolaritza zaharren kontu aspergarri gisa izatetik, lizeora heltzean kideen arreta -gutxienean- eta miresmena -hein bateraino bederen- lortzeko bide bilakatzen da. Maiana: Hala eta lizeoan, alderantziz senditu dut. Zinez bertsolari izaiteagatik mais uau, nintzela […]. Xilaban parte hartu nuelarik lehen aldiko, mais, hor kasu, buma! Fin, denak ene gibeletik, baziren bakizu, papelito ttipi hoiek gure argazkiekin ta dena, denetan kolatzen zituzten gure argazkiak. Elk.: Egia? 120 Gaitzeko tipoak. 167 Maiana: Be bai, egiten zidaten joko hori ta nik, du coup, denetan kentzen nituen ta dena bainan, voilà, fin, ikasten zituzten nere bertsoak gogoz, gehi Xalbadorren bertsoak, Ametsen bertsoak ta hola nere klasekoek […]. Bai, bai, bai, fin, bilakatu zen hola, mais, parrandetan kantatzen dizkidate nere Xilabako agurrak ene kartzelakoak ta hola, bai, bai, bai! Eta ez batere bertso mundukoek. Ez batere Hegoaldeko munduari lotutakoek [...]. Bai, ta Xilabara nere lagunak jin dira, mais, ene lagunak kolegioan hitz bat euskaraz erran ez dutenak, ez zirenak gure taldean. Hoiek jin dira ene saioetarat, fin, harrigarria da […]. Mais, ene ustez beharba ainitz erratea da bainan, du coup, guk parte hartzen ginuenez Xilaban, jin dira urte hortan eta gero heldu den urtean jin dira, bainan, segitu dute BEC eta harat arte ta… Fin, pixkat egin dugu guk hastapen hori, ene ustez […]. Jin dira saioetarat eta pittat maitatu dute. Elkarrizketatuen hitzetan ageri da, bestalde, gazte batzuen bertsozaletasunarekiko kritika inplizitu bat. Badirudi oportunismotik baduela, gaur egun, lizeoko gazteentzat. Bertsozale izatea, edo bertso-saioetara joatea, nolabait gazte euskaltzale eta engaiatuen eremu gisa irakurria den batera hurbiltzeko ahalegin bezala irakurria da. Laburbidetik, ordea, hots, egiazki praktikan gazte euskaltzale eta engaiatu izan gabe. Kontziente dira horrela interpretatzen duten fenomenoa baikorki ere interpreta daitekeela, eta begi onez ikusten dute, bestalde, bertsolaritza gazteen artean modan egotea. Gaitzerdi, modu ez erabat desinteresatuan bada ere, bertso saioetara joaten badira. Allande: Bai, bai, nik uste baietz. Kolegioan izan ditugu, izan ditugu gauza batzu, bon, esperientzia txar batzuk edo. Oroitzen dut batek erran zidala behin bizitza galtzen nuela edo, bertso-eskolara joanez. Horrelako gauza batzuk, baina, lizeoan uste dut, ez dakit, hipokresia handi bat dagoela eta oso ongi ikusita dagoela euskaldun militante eta kontzientziatu eta… Eta azkenean hiru hoiek lotuta, bertsolari izatea, nahiz eta jendeak ez duen euskara anitz egiten ta ez den oso jende engaiatua bestelako gauzetan, uste dut berez hala izatea ongi ikusita dagoela. Ta pff… Aipatu da, e, baina, adibidetzat jarriko nuke azkenengo Xilaba. Gu justu urte hortan bigarrenean sartu ginen ta lizeoko bertso-eskolan ere. Noski, ezagutu genituen lizeokoak, baina, baita beste kolegioetatik heldu ziren ikaskide berriak ere, eta oroitzen naiz Xilabako lehen kanporaketara joan ginenean hor topatu ginela, zera, bigarreneko hamabost bat lagun edo hola eta hori neretzako, noski, oso pozgarria izan zen. 5.3.2.2 Lehengo eta oraingo bertsolaritza. Transmisioa hankaz gora. Izan ere, gaur egungo gazte bertsozale gehienak ez dira etxetik bertsozale. Etxeko transmisio gisa ulertzen baldin badugu bertsozaletasuna belaunaldi batengandik hurrengo belaunaldira pasatzea, bertsoa ulertzeko eta gozatzeko moduak transmitituz zaharragoengandik gazteagoetara, esan daiteke bertsozaletasuna, ez 168 dela gaur egungo gazte belaunaldiarengana nagusiki transmisio mota horren bidez transmititu IEHn. Izan da halakorik ere, noski. Zenbait guraso bertsozalek atxeman dute bidea haiek bertsolaritzan maite zuten hura haurrei maitarazteko. Baina, etenak eta lotura berriak dira, gehienbat, gazte belaunaldi berriaren bertsozaletasuna ulertzeko ezinbesteko elementu. Gaur egungo gazteen guraso gehienak ez dira bertsozaleak izan haien gaztaroan. Bazirenen artean izango da seme-ala bertsozaleak dituenik, noski. Baina, haiek gazte zireneko bertsolaritzaren eta gaur egungoaren arteko aldea handia da. Eta IEHko bertsolaritza berria sortu zenean, zenbait gurasok ez zuten haien baitan loturarik egiten lehengo eta oraingo bertsolaritzen artean. Are gehiago, haurrek eraginda josi ahal izan dituzte, modu batera ala bestera, bata eta bestea. Eneka: Maite nuen sortzea, en fait. Eta zortzi urte arte edo hola ez nekien zer zen bertsoa. En fait, etxean ama sustut biziki bertsozalea zen, bainan, ama zen… Fin, adibidez, da bertso zaharren zalea, zenta adibidez irakurtzen ikasi du Odolaren Mintzoarekin121, edo hola. Bainan, en fait, bertsolaritza modernoaren biziki beldur du, beldur du adibidez… Txapelketa giro horrek biziki estresatzen du, beldur du, en fait, ez zerbait ateratzea edo… Elk.: A, zuretzat beldur du? Eneka: Ez, ez, denentzat! Ikusten duelarik Andoni Egaña ere beldur du. A, bai, bai, denentzat. Ene ustez, du coup, maite zin, hola, ez dakit, bertsogintza zaharra. Biziki hurbila atxemaiten zin, zenta hola ikasia izan da, bainan, ikusten badu BEC bat, denentzat beldur du, ez da usatua. Hortako ene ustez… Elk.: Gaiak eta ere beharbada, konplikatua da… Eneka: Eta ere hizkuntza mailan, fin, ez du batuaz ikasi, ulertzen du, bainan, batuarekiko aski urruna senditzen da, ene ustez. Du coup, bertsolaritza modernoa biziki urruna sentitzen zin ene ustez. Du coup, ene amak ez dauta deus irakatsi bertsoari buruz, voilà. Alta, biziki maite zuen, bainan, bon. Eta badakizki adibidez oroit niz bazituzten, erraten zidan, magnetofonak eta hola, eta bazakizkin Mattin eta Xalbadorren bertso guziak eta hola, bainan, ez dauta deus transmititu. Bada gaur egungo bertsolaritzaren berpiztearekin batera bertsozaletu den gurasorik ere, noski. Baina, eskuarki, guraso horien bertsolaritzarekiko harremana azalekoagoa da bertso-eskoletako kide diren gazteena baino. Eta zentzu horretan, gazteek sentitzen dute bertsolaritza haiek kontrolatzen duten eremua dela, 169 gurasoak zaleak badira ere. Eta bestalde, Bertsularien Lagunak elkarteari eta elkartearen transmisio proiektuari esker, ikastoletako haur gehienek eduki ahal izan dute bertsolaritzarekin kontaktua eskola testuinguruan, etxean edo herrian lehendik ezagutzeko parada izan ala ez. Beraz, gaur egungo gazteen belaunaldikoen artean gehiago dira lehen eskuko harremana izan dutenak bertsolaritzarekin. Gazteen kontua da, gurasoena baino gehiago. Alabaina, lehen bertsolaritza klase horiek bertsozaletzen hasteko bide izan dira batzuentzat, bertsozaletasun modu berri bat sarraraziz, besteak beste, etxera; eta batzuetan, lehengo eta oraingo bertsolaritza ulertzeko moduen artean zubiak eraikiz. Eneka: Eta ikastolan behartua zinen bertso klaseen hartzera, zortzi urtetan edo hola. Elk.: Behartua izan zinen? Eneka: A, bai, programan, bertsoa maite edo ez, baziren bertsoak. Eta nik biziki maitatu nuen, zenta baziren maite nituen gauza guziak: sortzea, kantatzea… Voilà, du coup, bertsoa sobera maitatu nuen. Arribatu nintzen etxera eta erran nuen: ama, sobera maitatu dut bertsoa, eta galdegin nuen joaitea Xilaba ikustera. Eta amarentzat zen zinez tsunami bat, zenta zen Xilaba txapelketa, beldurtuko zen denentzat, quoi. Eta joan ginen, Luhusora, ene lehen bertso-saioa, eta, bon, ama emeki-emeki eraman nuen berriz bertsomundu horretara zortzi urtetan. Eta, en fait, izan zen gai bat… zen, uste dut, kartzelakoa edo. Eta gaia zen "zer da etxean gehien maite duzun gauza". Eta denek erraiten zuten "ohea", "kanapea", ez dakit, "frigoa"… eta Ametsek erran zin Odolaren Mintzoa zela. Eta nik jarraian erran nuen: "ama zer da Odolaren Mintzoa" eta erran zitan, "a, mais, ez dakizu zer den?" Eta, du coup, hor ohartu zen, ene ustez, zerbait gaizki egin zuela. Eta hor hasi ginen irakurtzen Odolaren Mintzoa eta biziki maitatu nuen, oino gehio, zenta Xalbador, fin, biziki maitatu nuen! Eta gero, hor, zen ikastola bukaera edo hola eta kolegiora sartu nintzen eta hasi zen bertso-eskola. Salbu, en fait, deia banituen ainitz aktibitate… Du coup, ez nuen egiten. Lehentasuna emaiten nion gehio dantzari edo xistuari eta gainera aipatzen naukon amari, bai, bertso-eskola, eta erraiten zitan: "Bah, ze eginen duzu bertso eskolan?", fin, ez dakit, hori ere urrun atxemaiten zuen, nolaz haurrek ikasten ahal zuten bertsotan. Oroit niz egon nizala hirugarren edo beharbada laugarren arte bertso-eskola egin gabe. 170 Zuen ondoan irabazteak egunero lor daitezke. Ez da dudarik txapel hau baino inportanteagoak zirezte! Gazteen bidez eta gazte artean bertsozaletu dira IEHko gazte asko eta asko, etxean bertsolaritzarekiko zaletasuna eduki ala ez. Amets Arzallus eta Sustrai Colina dira ezagutzen dituzten IEHko bertsolari zaharrenak, eta salbuespenak salbuespen, 15, 16, 17 edo 18 urte dituztenentzat bertsolariok hurbilago daude adinez beraiengandik haien gurasoengandik baino. IEHn ez da, beharbada rockaren belaunaldiaren parekorik egon, eta plazetan dabiltzan bertsolari zaharrenak ez dira gazte kulturaren erreferente izan ez haien adinkideentzat, eta ez gaur egungo gazteentzat ere, beharbada. Tantaka-tantaka sortu dira bertsolari gazteak, gaur egun bertso-irakasle ere badirenak. Eta haiek ere ez dira izanen, ziur aski, gazteak, gazteen ikuspegitik. Baina, gazteok gazteekin egiten dute bertsotan, eta bertsoeskolako zein bertso-munduko ibilbidean gazte artean sozializatzen dira, bertsoaren jiran. Haientzat bertsoa gazteen arteko praktika bat da, ezer baldin bada. 5.3.2.3 Bertsolaritza gazte kultura? Gaur egungo bertso-eskolako gazteen diskurtsoetan, aipatu bezala, badago aldaketa bat kolegioan bertsolaritzak zuen irudiaren eta lizeoan duenaren artean. Baina, ez zaharragoen kasuan bezala, garapen esanguratsua izan duelako IEHko bertsolaritzak haien orduko kolegioko eta lizeoko garaien arteko urte horietan, baizik eta nerabe eta gazteen ikuspegitik bertsolaritzaren esanahia ezberdina delako kolegioan eta lizeoan. Modaz hitz egiten dute zenbaitzuk. Eneka: Adibidez ni kolegioan nintzelarik bertsoaren gaia ez ginuen sekulan aipatzen, fin, kolegioko lagun taldearekin ez nuen sekulan aipatzen eta orai jende geroz ta gehio hurbiltzen da bertsoari, zenta ouais, c'est énorme, nola betetzen den, je sais pas quoi, nola sortzen duten. Gero bada geroz eta gai gehio eta, du coup, geroz eta jende gehio identifikatzen ahal da, du coup, 172 beste, honakoak aipatzen ditu esanguratsu gisa: hizkuntza, kultur ekoizpenak eta jarduera edo erritu bereiziak (Feixa, 1990: 100). Bertso-eskolako kideen kasuan, bertsolaritzaren praktika bera bada bertso-eskolakoen estiloa definitzen duen elementu bat. Baina, badira estilo hori ezaugarritzen duten bestelako elementuak ere. 5.3.3 Bernat Etxepareko bertso-eskola. Euskaraz, bertsoz eta prosaz. 5.3.3.1 Bertsoa arrazoia eta aitzakia Bertsotan egitea da bertso-eskolari izaera ematen dion jarduera: bertan -inoizbertsotan egiten ez bada, ez da bertso-eskola. Batzuetan librean egingo da, aurrez gai jakinik zehaztu gabe, alegia. Bestetan gaia proposatuko du bertso-irakasleak ala bertso-eskolako gaztetxoren batek (izan espontaneoki hala egitea proposatu duelako, izan irakasleak hala eskatuta, gaiak sortzen eta formulatzen trebatzeko). Gehienbat taldean edo binaka egingo dute bertsotan, nahiz banakako gaiak ere jarri beharbada. Puntutan ere egiten da tarteka, eta baita puntuak jarri eta erantzun ere (batek bertsoaren lehen puntua eman, lehen errimara arteko zatia, alegia, eta besteak bertsoa bururaino osatu). Bertso-eskolan bertsotan egiten da, noski, baina, ez beti eta ez soilik. Badira hizketan hasi eta hizketan bukatutako bertso-eskola saioak. Bernat Etxepareko bertso-eskolan, helburua, berez, bertsotan jarduteaz gain, bertsogintzan trebatzea ere bada. Mota honetako bertso-eskoletan, bertsoeskolaz kanpoko bertsolarien bat-bateko zein idatzizko bertsoak kantatu litezke (transkribatuta aurki daitezkeen bat-bateko saioak ala bertso-paperak, izan bertsolari garaikideenak zein zaharragoenak). Hauta litezke bertso horiek erabiltzen dituzten literatura edo erretorika baliabideak lantzeko ala diskurtsoaren egituraketa aztertzeko: bakarkako batean suspensea eta intriga mantentzen duten bertsoak hauta litezke, entzuleen jakin-mina mantentzeko bertsolariak zein baliabide darabiltzan aztertzeko, ofiziotako lan bat hauta liteke batak besteari nola erantzuten dion ikusteko (bestearen bertsoa entzun eta norbere bertsoa entzundakoari erantzunez osatzen du? Lehen puntuan erantzun eta gainerako 173 bertsoa beste gai baterantz bideratzen du? Ala ez dio erantzuten?). Modu formalean baino, eztabaidak informalki ematen dira. Kidea1: Sobera maite dut bukaera hau. Ez dakit zendako, baina, sobera maite dut. Kidea2: Bai, egiten du style, ez zinuten espero baina, ha! Nik banakien hastapenetik… (Landa kuadernoa, 2018-04-04. Bernat Etxepareko bertso-eskolako elkarrizketa.) Analisi hauek edo antzekoak egiten dira, bestalde, bertso-eskolako kideek bertsoeskolan botatako bertsoei buruz. Gerta liteke, besterik gabe, norbere edo bertsokideen bertsogintzaren gaineko iruzkinak egitea, eta eztabaidatzea: "nik zure paperetik hau eta hura esango nukeen", "hau bota dut, baina, berehala konturatu naiz hori esateak hurrengo bertsorako bidea ixten zidala", "gai honi hemendik heldu diozue, baina beste bide honetatik ere hel zekiokeen", etab. Badira, horiez gain, bat-bateko bertsogintzarako beharrezkoak diren gaitasunak trebatzeko berariazko ariketak ere, hots, memoria, errima, azkartasuna, silaba kopuruaren kontrola, doinua edo kantaera lantzeko propio sortutako edo egokitutako ariketak egitea. Ariketa hauek, eskuarki, bat-bateko bertso-jardunarekiko koherentzian, taldean edo binaka egitekoak izaten dira, ahozkoak, normalki, eta beti ere, bertsokideen aurrean burutzekoak. Eman dezagun adibide bat. Memoria eta azkartasuna lantzeko ariketa izan liteke honakoa: bertso-eskolako bi kide zutitzen dira, gainerako kideak inguruan jarrita daudela, publiko gisa. Kideetako batek besteari oinak emango dizkio, kantatzen joan ahala, eta beste kideak errima horiekin osatu beharko du bertsoa. Kide batek lehen oina eman, eta puntua osatuko du, beraz, beste kideak. Eta lehen puntua bukatu aurretik- hots, kantuan ari dela- beste oin bat emango dio lagunak, bigarren puntua errima horrekin osa dezan, eta horrela segituko dute, bertsoa bukatu arte. Kantuan ari denak, beraz, kantuan ari dela besteak emandako errima gogoan hartu beharko du, hurrengo puntuan erabiltzeko, eta gainera, bertsoari zentzua emango badio, oin horrekin zer esan eta bere diskurtsora nola ekarri bizibizi pentsatu beharko du. Kideak, gainera, gehixeago edo gutxixeago lagun diezaioke ariketa burutzeko, ez baita gauza bera, "egina", "ahalegina", "mina" eta "berdina" oinak ematea (ia edozein gaitara moldatzeko modukoak), ala 174 "bilirrubina", "limusina", "espartina" eta "biolina" (bakoitza eremu lexiko zehatz batekoa, eta gai askotarako moldakaitza). Ariketa hau, txandan-txandan, bertsoeskolako kide guztiek burutu lezakete, bertsoa osatzen duenaren papera betez, behin, eta oinak ematen dituenaren paperean, beste behin. Elkarrizketatuei bertso-eskolako jarduerei buruz galdetzen zaienean, ordea, gehien azaleratzen direnak ez dira bertsogintzaren ingurukoak. Jakintzat ematen da bertso-eskola bertsotan egiteko lekua dela, baina, haientzat esanguratsuenak diren bertso-eskolari loturiko jarduerak aipatzen dituztenean, gehien azpimarratzen dituztenak bertsotan ari ez diren tarteak dira, hain zuzen. Alde batetik, batzuen eta besteen urtebetetze askariak, edo elkarrizketa tarteak, bertso-munduko, lizeoko edo komunikabideetako gertakariei buruz, zein haiei edo haien inguruko jendeari buruz. Bertso-eskolako dinamikak distentsiorako eta elkarrizketarako bide ematen du. Bertso-eskolan zilegi ezezik beharrezkoa da taldekideen arteko elkarrizketa, adar-jotzea, ariketatik ariketarako hitzezko elkartrukea, bi kidek ofiziotarako izan duten bertso-gaiaz hizketan hasi eta digresioz digresio eztabaida luze batera heldu eta konturatzerako bertso-eskola bukatzeko ordua iristea. Bertso-eskolak denbora bat eskaintzen dio elkarrizketa informalari, irriari, pausari. Igor: Be jadanik gure artean biziki giro ona zen, fin, biziki giro ona zen, bai, lizeoko hiru urteetan. Eta gu bertso-eskolara joaiten ginen, berez, bertsoak egiteko, bainan, pasa ditugu ez dakit zenbat oren irriz karkailaka ez dakit ze kondatzen, hori, hortaz mintzatzen, hortaz eztabaidatzen, askariak egiten... Beraz, bai, bertso-eskolara, berez, joaten zira bertsoak egiteko, bainan, ez da batere hortan mugatzen, badira beste mila gauza egin ditugunak bertsoa ez dena. Eta bestetik, bertso-eskolako espazio eta denboraz kanpoko jarduerak, dira gazteek aipatzen dituzten bertso-eskolaren inguruko jarduera esanguratsuak. Elkartetik proposatutakoak bezainbat edo gehiago beraien aldetik antolatuak. Bertso-saioak aditzera joatea, beste bertso-eskoletakoekin topaketak egitea, bertso-udalekuetako bizipenak, eta bertso-parrandak, besteak beste. Eta horietan, berriz ere, hitza: testuinguru horietan edukitako elkarrizketak dira maiz aipagai. 175 Allande: Ez dakit harreman hoiek bertso-eskolako ohiko funtzionamenduarekin bakarrik gara daitezkeen, edo... Bai, bertso-eskolatik kanpo pasatako denbora guztian landu ditugu harreman hoiek, eta... Bai, saioak, bertso-parrandak eta… Holakoak anitzetan izan ditugu. Parranda batzuk botatzen ditugu elgarrekin, baina, gertatzen da batzutan etxe batean elkartu eta gau osoa egotea hizketan edo holako gauzak […]. Hitz egitearena eta, nik uste dut oso garrantzitsua dela. Jarduera komunitate bateko partaide izateak munduan kokatzeko modu bat dakar berekin. Eta bertso-eskolako mundutxoaz ari direnean, haien taldearen izaeraz, haien taldean sentitzeko moduaz, eta taldean izan duten garapenaz, badira hitz egiteko modu batzuk, egiteko modu batzuk eta balore batzuk, etengabe azaleratzen direnak. Hortik (ere) begiratzen diote kanpoko munduari. Elk. : Zer aldatzen da giro 'normaletik' bertso-eskolako girora? Uhaina: Dena. Bon, deia euskara, fin... Bai. Gehienak, bertso-eskolan aritzen giren guziak, gehienak, gira euskaraz gehien mintzatzen girenak. Nik uste dut baietz. Ta... dena, fin... ateratzeko... dena desber... fin.... bi mundu desberdin dira mundu batean. 176 5.3.3.2 Euskararen berezko122 erabilgune Bertso-eskolako kideek astean ordu bete edo bi pasatzen dituzte, gutxi gora behera, bertso-eskolan. Esan beharrik ez da, IEHko testuinguruan bertso-eskola dela eskolaz kanpoko aisialdi eskaintza antolatuan hasi eta buka euskaraz gara litekeen jarduera bakarra ez bada, bakarrenetakoa (Baxok eta Coyos, 2010). Baina bertso-eskola denbora tarte horretan euskaraz hitz egin ahal izateko espazio bat baino gehiago da: bertan gazteek elkarrekiko harremanak sortzen eta garatzen dituzte, edo bertso-eskolaz kanpoko harremanak bertso-eskolako harreman bilakatu. Eta euskara da edo bilakatzen da harreman horietarako komunikazio tresna. Izan ere, euskara komunikazio hizkuntza nagusia ezezik bakarra da bertsoeskolan, eta bertso-eskolatik kanpo betetzen ez dituen hainbat funtzio betetzera iragaten da: bertso-eskola, euskararen berezko erabilgunea da. Zein ote da, beraz, bertso-eskolan gertatzen denaren eta murgiltze ereduko eskola orduen arteko ezberdintasuna? Bada, IEHko murgiltze ereduko gazte gehienentzat euskara eskolako hizkuntza da eta batzuentzat, baita familiakoa ere, hots, funtzio formalei edo helduekiko harremanari loturiko hizkuntza da euskara. Eta horrek eragin negatiboa izan lezake gazteen euskararen erabileran. […] gure gazte gehienei euskara eskolan/ikastolan ikasi izanak ondorio batzuk ekarri dizkie. Haietariko anitzendako euskararen esperientzia uharte moduko bat izan da: eskolan dena euskaraz, etxean ezer ez edo apurtxo bat, kalean deus ere ez, lagunekin oso gutxi… Hau da, gazte askorendako euskara bizipen etena edo ez jarraitua izan da, bizipen atomizatua eta batzuetan, eskolara mugatua. Hori horrela izanda, euskara eremu akademikoari lotzen diote hala bizipenetan nola erabilera ohituretan. Zenbait aldiz, gazteek beraiek aitortuta, eskolan baizik ez dute erabiltzen, eskolatik kanpoko harreman guztiak (familia, lagunartea, aisia…) erdaraz eratu dituztela (Kasares, 2010: 117). Bertso-eskolak osatzen duen espazio -besteak beste- linguistikoan gertatzen dena guztiz kontrakoa da. Eskolaz kanpoko jarduera bat izanik, gazteak ez daude bertan egotera behartuta, eta beraz, eremu formaletik at dagoen espaziotzat dute. Espazio horretan, edozein gairi buruz inprobisatzera ohitzen dira gazteak, besteak beste, gazteen munduari dagozkion gaiei buruz. Izan ere, inprobisatze ekintza Elk. : Adibidez bertso-eskolan bat hasiko balitz kontatzen... ez dakit zerbait frantsesez? Uhaina: A, ez, ez, ez. Keba! Inoiz ez! Hala, bertso-eskola barruan hizkuntza erabilerari dagozkion arauak -funtsean, sozializazio arauak- aldatzen dira. Eta aldaketa hau ez da soilik eskolako edo etxeko arauekiko aldaketa. Izan ere, zaila da hizkuntza erabilerarako arau horiek aurkitzen gazteen aisialdiko bestelako esparruetan ere. Egiturak berak -euskaraz ez dakitenen presentziak eta ingurukoen hizkuntza ideologiak barne- hein handi batean oztopatzen die euskararen erabilera sistematikoa. Leire: Eta dantzan, dantzan frantsesez. Mais, dantzan, gira, bost lagun edo, ta... Enfin, dantza barnean lagun taldean bost edo, eta hiru, non, lau, ni barne, gira ikastola. Ta haiekin, beraz, euskaraz eta bestearekin frantsesez eta bestea hor delarik ba, denak frantsesez. Uhaina: Kontserbatorioan, irakasleekin eta ikasle batzuekin ez, baino, gero, egin dugu, hola, lagun talde bat bezela euskaldunekin eta haiekin euskaraz. Baina, orokorrean, kontserbatorioan frantsesez. 123 Hona Bernat Etxepare lizeoko bertso-eskolan bina gazteri proposaturiko bi gai, 2014ko maiatzaren 5ean, Baionan: «Zu, X, hamabost urteko neska gaztea zara, eta lehen aldiz atera zara parrandara. Zorionez, Y, hemezortzi urteko zure ahizpa -eta festa-girora ohitua- zurekin atera da.», «Zuek anai-arrebak zarete. Etxean maiz entzuten dituzue gurasoak eztabaidan. Azken aldian okerrera egin du egoerak. X, kezkatuta zaude, eta Y-rengana joan zara gaiaz hitz egiteko asmoz». 178 Gazteok, beraz, estrategia ezberdinak garatzen dituzte haien aisialdian ere euskara ahal bezainbat erabiltzeko, baina, horrek hiztunari aparteko ahalegin bat eskatzeaz gain, espazio hauetako euskararen erabilerak markatua izaten segitzen du. Olaia: Dantzan, e... zenbat gira? Sei bat neska. Eta seietatik lauk euskara dakigu eta bik frantsesa. Eta adibidez, ba, ni iristen naiz, edo, eta hasiko naiz euskaraz [euskaraz dakiten horiekin]. Du genre, " ez dakite euskara", beraz, ze egingo dut, frantsesez? Ez, segituko dut euskaraz, eta gero, ba, itzuliko dut frantsesera, adibidez. Baina, gero, sen... fin, begiratzen gaituzte eta senditzen ditut pixkat deseroso bezala. Ta ni izan banintz haien lekuan eta ari baziren beste hizkuntza batean ze? Bo, ba, nik euskaraz segituko dut eta... ba, ikas dezaten, edo... ta gero bai, haiekin frantsesez, ez baita hauturik. Elkarrizketaturiko batzuek, elkarrizketan bertan agertzen dute haien aisialdiko hautuei buruzko hausnarketa bat, eta hautu horietan hizkuntzak izan zuen pisuaz gogoetatzen dute. Zenbaiten kasuan, bertso-eskolaz haratago, haien aisialdirako aukeratutako jarduerak euskarazkoak zirela oharturik, hizkuntzaren irizpideak eragina izan zuela mahai gaineratzen dute, hipotesi gisa. Nekane: Orain ari naiz pentsatzen, egin ditudan aktibitate guziak… Ez gimnastika egin nuen, hori ez zen euskaraz bainan… Egin dut pilota, egin dut trikia, egin dut bertsolaritza, ta dena euskaraz zen. Beraz, ez da kasualitatea hala ere, ez dut uste. Beste elkarrizketatu batzuk, zuzenean bertso-eskolari dagokionez, euskarazko jarduera bat izatea haien hautaketarako irizpide nagusi izan zitekeela pentsatzen dute. Igor: Ez dakit, pff.. ez dakit, ez dakit ere ezta zendako segitu nuen hastapenean hainbeste nintzen beldurtua, ez dakit zendako segi nuen, en fait. Zerk, zerk atxikitzen ninduen bertso-eskolan. Ene ustez, beste zerbait, beste zerbaiten egiteak be, zenta ari nintzen saskibaloinean eta hor ere dena frantsesez ta zerbait egiteak euskaraz, ene ustez horrek atxiki nau ta, bo, egiten zuen, ez dakit, kurtsoetatik kanpo beste zerbait euskaraz frantsesezko gauza guzien artean. Badirudi bertso-eskolan izena emateko edo jarraitzeko hautu horretan, bertsogintzaren jardueraz haratago hizkuntza bera badela elementu erabakiorra. 5.3.3.3 Euskararen galbahea Bertsolaritza definitzeko ezinbesteko elementua da euskara, eta bertsolaritzaren jarduera bera ezin da euskararekiko modu bereizian ulertu. Hizkuntza da 179 jolaserako tresna. Hizkuntzaren bidez sortzen da bertsoa eta sortzen dira bertsoaren jirako harremanak. Jokin: Bertso-eskolan gauza da obligatua zirela euskalduna izaitea bertsotan aritzeko, fin, dantzan ikasten ahal duzu dantzatzen frantsesa izanez edo kantatzen ahal duzu euskaraz, fin, kantu bat euskaraz gogoz ikasi ta kantatu, mais, bertsolaritzan zinez obligatua zira jakitea, euskalduna izaitea, zenta zuk duzu sortu behar ta sortu behar duzu euskaraz, beraz... Kontua, ordea, hori baino konplexuagoa da. Elkarrizketatuen hitzetan ageri da bertso-eskolako kideen eta euskararen arteko harremanari buruzko diskurtso bat. Haien euskararekiko harremanaren estutasuna azpimarratu ohi dute, hain zuzen ere, bertso-eskolaz kanpokoa. Lehendikakoa. Leire: Nik uste dut bizian ukan dudala [kontzientzia]. Nik bai. Gero, suposatzen dut bertso-eskolak lagunduko duela hortan, mais... Etxean, bai, fin, nik uste dut etxean biziki-biziki... Fin, bai, ta aitatxik eta... kantuak eta dena, euskaraz, fin, ez dakit... eta beti jakin dut "aitite, Frankoren garaian egoiten zen asto-belarriekin euskaraz mintzatzen zelako" [tonu altuan esaten du, amaren tonua karikaturizatuz], fin, holakoak beti-beti-beti entzuten badituzu etxean bi urtetatik nik uste dut azkenean sartzen zaizula ta... Agian ez kaleratzeko, bainan, kontzientzia hori barnean ukan, gero ekintzak edo praktikan ezarri, agian bertso-eskolari esker, mais, barnean beti ukan dut hori, etxetik. Badirudi bertso-eskolako kideek gaur egun euskararekin harreman estua izateaz gain (erabilera trinkoa, kontzientzia soziolinguistikoa, atxikimendu emozionala, euskararen biziberritzearekiko konpromisoa edo beste) bertso-eskolan izena eman aitzin zuten identitate-ezaugarri bat zela, aski argi adierazten baitute ez dela bertso-eskolan garatutako zerbait: Elk. : Orduan, zure kontzientzia hori, esango zenuke ez datorrela... Kontzientzia, edo, nahita egite hori, euskaraz, ba autobusera igo eta 'egun on' esatea, adibidez, ez da... Bertso-eskolak ez duela bereziki eraginik hortan? Berez duzun zerbait dela? Uhaina: Ba igual, bertso-eskolak ekarri izan... osea... ekarri zidan, noizbait, baina, gaur egun ez naiz kontziente hortaz. Baino igual ez... igual bai, baino, ez dut uste. Gazteok ez dute kontzientzia hori bertso-eskolan sartzeko ezinbesteko baldintza gisa ikusten: edonork eman lezake izena bertso-eskolan, eta ateak zabalik daude. Baina, euskararekiko harreman estua dutenen espazioa da bertso-eskola. Bertsoeskolako jarduera komunitateko kide direnen ezaugarri da hori. Eta 180 elkarrizketatuen hitzetan ageri da bertso-eskolara sartzeko galbahe moduko baten irudia. Kepa: Bo, ya bertso-eskolan sartzeko ere bai, eduki behar duzu holan pixkat, familiatik edo... bai. Eta indartzen du... bai, noski. Bertso-eskolak... bai. Bada bertso-eskolako sinesmen, egiteko modu, eta baloreen parte, hots, jarduera komunitateko kideen ezaugarri (Eckert eta McConnell-Ginet, 1992b). Arraultza ala oiloa da lehena? Euskararen aldeko kontzientzia eta euskara erabiltzeko joera dutenek ematen dute izena edo jarraitzen dute bertso-eskolan, orduan? Ala bertso-eskolak berak elikatzen du kontzientzia eta erabilera hori? Zuzenean galdetuta, elkarrizketatuen erantzuna argia da: "biak". Elk.: Uste duzu dela bertso-eskolan ari zirelako mintzatzen zirela euskaraz edo euskaraz gehio mintzatzen zirelako... Leire: [galdera eteten du] Biak, nere ustez. Alde batetik... Bat: alde batetik, nik uste dut bertsoa... euskaraz... euskaraz gehien ari girenok xekatu dugula, agian inkontzienteki edo, eremu bat nun euskaraz mintzatzen ahal ginen, eta euskara... eta euskaraz mintzatze horrek eragin digula, fin, bertsotan aritze horrek eragin digula euskaraz gehio mintzatzea. Elk. : Zer da; euskaraz asko hitz egiten dutenek bertsoarekiko zaletasuna dutela edo bertso-eskolan izateagatik ere euskaraz gehiago hizt egiten dutela... Uhaina: Biak. E, adibidez, hori, aurten eta joan den urtean, jende bastante animatu genuen bertso-eskolara etortzeko, ta horiek ba, noski, euskararekin daukaten harremana, ba, haundia da, eta izan behar da, baino bertso-eskolak ere ematen dizu, holako... Hori, euskararekiko atxikimendu bat. Ze azkenean, bertsolariekin zaudenean edo bertso-eskolan, beti euskeraz zaude. Orduan, kanpoan baldin badaukazu desoreka, erderarekiko, aldarazten dizu txipa. Jokin: Ez dakit bertso-eskolak duenez egiten, zenta ene ustez bertso-eskolan gira holakoak baikira, beharba. Gero bertso-eskolak bilakarazi gaitu oino gehiago holakoak. Bertso-eskolak alternadore baten gisara funtzionatzen du. Auto baten alternadoreak energia elektrikoa sortzen du auto barruko elektrizitate beharrak asetzeko eta bateria betetzeko, baina, energia hori sortzeko autoak martxan egon behar du. Bertso-eskolan antzeko zerbait gertatzen dela dirudi, euskararekiko 181 harremanari dagokionez: lehendik motorra martxan baldin badago, bertsoeskolak hizkuntzarekiko lotura estutzea eragingo du. Hala, bertso-eskolako tribua definitzen dute -besteak beste- euskararekiko kontzientziak eta euskararen erabilerak berak. Bertso-eskolakoek euskaraz hitz egiten dute. 5.3.3.4 Hiztun berriak galbahean barna Aipatutako galbahe horretan, ordea, zer da zaia eta zer alea? Zeintzuk dira, galbahe sinboliko horrek hautatzen eta baztertzen dituen elementuak? Zaila da zehazten euskararekiko harremanean zeintzuk diren, zehazki, beharrezko elementuak: kontzientzia esaten diote askok, eta kontzeptu horretan horrek badirudi ezagutza soziolinguistikoa, hizkuntza biziberritzeko konpromezua eta hizkuntzarekiko lotura emozionala bezalako elementuak barnebiltzen dituela. Atxikimendua ere erabiltzen dute, baina, hizkuntzari atxikimendua modu askotara eduki dakioke eta hizkuntza maite izatea ez da aski gazteok adierazi nahi duten zera horrekin bat egiteko. Esango nuke, euskararekiko harreman berezi hori definitzen duten bi elementu ageri direla, nagusiki, gazteon diskurtsoetan: alde batetik hizkuntza praktikak, hots, hizkuntzarekiko atxikimendua, konpromezua eta kontzientzia, erabileraren bidez adierazia eta gorpuztua, eta bestetik berezkotasun, etxetikako euskararekiko harreman bat, alegia, etxean euskaraz egin izana, eta etxekoak euskararen aldeko eragile gisa identifikatu ahal izatea. Osagarriak izan daitezke euskarazko praktikak eta hori etxetik jaso izana, noski. Ez etxean euskararen aldeko ideologian sozializatuak izateak ez horrez gain euskaraz (ere) sozializatuak izateak ez du bermatzen nerabe batek bere lagunekin euskaraz egitea. Baina, gazte hauetako gehienen kasuan bat datoz. Etxe arras euskaldunetakoak dira, eta euskararen erabilera trinkoa egiten dute. Baina, beste batzuen kasuan, hizkuntzarekiko harreman berezi hori definitzen duten bi elementuekiko posizioa oso desberdina da: haien hizkuntza praktiken bidez adieraz dezakete haien hizkuntzarekiko konpromezua, kontzientzia eta atxikimendua, baina euskararekiko berezko edo etxetikako harremana ezin dute 182 gorpuztu. Kontzeptu esentzialista izanik, ezin dute kategoria batetik bestera pasa: haien etxean ez dute gurasoekin euskaraz hitz egin izan, eta hori ezin dute aldatu. Eta distortsioak sortzen ditu hiztun berri izaera horrek, bertso-eskolako jarduera komunitateko kide gehienen ezaugarriekiko. Ez da bereizketa zurrunik egiten batzuen eta besteen artean. Ez dago bazterkeria espliziturik. Euskara etxean ikasi ez dutenen diskurtsoetan, praktiken bidez gorpuztutako kontzientzian eta atxikimenduan jartzen da fokua, galbaheaz hitz egiterakoan. Allande: Nik uste dut ya lizeoan ta bertso eskolan gelditu girenak nahiko, nahiko jende euskalduna garela kontzientziatua eta geroz eta lagun euskaldun gehiago duena eta nik uste dut hori dela. Gero bidean gelditu dira batzuk bestelako faktoreengatik, ez dira gehio bertsotan ari, baina, uste dut horrek gelditu… Nahiko… Ez dakit, agian itsusia da hori erratea, baina, galbahe bat izan dela edo ikastolatik eta kolegiotik lizeora bertso eskolan gabiltzanak, jadanik bai. Aurrez aipatu gisan, elkarrizketaturiko bi hiztun berriak erabat "eredugarriak" eta "tatxagabeak" dira haien hizkuntza portaeran: etxean euskaraz egin duten asko baino gehiago eta modu sistematikoagoan erabili dute euskara, ez soilik lizeoan, baizik eta baita lehen mailan zein kolegioan ere. Ez dute frantseserako mudantzarik egin. Euskara erabiltzen duenaren rol soziolinguistikoa izan dute eta mantendu dute haien eskola ibilbide osoan. Haurrak zirela (9-10) urterekin hasi ziren bertso-eskolan eta geroztik ez dute alde egin. Eta hala ere, etxean euskaraz ez egin izanagatik, bertso-eskolako jarduera komunitatearekiko sarbidea ez da hain natural irakurria, eta ez da hain berezkoa haien jarduera komunitatearen baitako pertenentzia. Hots, ez da inondik inora derrigorrez bete beharreko baldintza gisa ageri euskaldun-zahartasuna, baina, besteen begiradan, hiztun berriok bertso-eskolako jarduera komunitatean sartzeko eta harremanak eraikitzeko prozesua problematikoagotzat jotzen da -errealitatean hiztun berriok hala bizi ala ez-. Elk: Eta uste duzu bertso-eskolan aritzeak kontzientzia gehitu dizula euskararen inguruan, edo, edo bazinun deia, eta... Kepa: [galdera eteten du ia] Nik banuen deia. Igual Allanderen kasuan, adibidez, e... Bai, be, aldatu dio, edo, ez dakit. Nik nire etxetik badut. Betidanik. Elk.: Zer bada, filtro bat bezala, filtro imajinario bat, bertso-eskolara sartzeko behar duzula etxetik euskalduntasun bat edo... 183 Kepa: Ez-ez-ez. Ez derrigorrez. Adibidez Allandek bere guraso biak frantsesak zituen. Ta bera hasi zen. Baina, biak lotuak dira, bai, bi aldetatik. Bertsoeskolan sartzen bazara, pixkat sortzen da euskal... zaletasun hori, edo bai. Ta euskaltzaletasuna etxetik baldin baduzu edo, bertso-eskolan errexago sartzen zira. Ta harremanetan eta, errexago. Errealitatean ez dirudi, praktikan, harremanak berez direnik zailagoak hiztun berriontzat besteentzat baino. Ez da halakorik ageri haien diskurtsoetan eta hiztun berri izatea ez dute muga gisa bizi ez bertsotarako ez bertso-munduan sozializatzeko. Hizkuntza etxean ikasi izana edo ez ikasi izana ez da bertso-eskolako dinamikan eragiten duen bereizketa bat. Lizeoko ikasleen artean ez da, berez, kategoria pertinentea. Eta hiztun berriok ez dute sentitzen, ez lizeoan eta ez bertso-eskolan, haiek kategoria horretako gisa irakurriak direnik. Ez da tabu bat. Hitz egin daiteke bereizketa horretaz. Baina, ez dute kategoria bereizketa hori haien bertso-eskolako egunerokotasuneko praktikak ulertzeko kategoria pertinente gisa definitzen124. Badira hori ulertzeko bi elementu nire ustez gakoak direnak: lehenik eta behin, bertso-eskola egituratzen duen jarduera bertsotan egitea da. Eta kasualitate ala ez, elkarrizketatutako hiztun berriek biziki maila ona dute bertsotan. Eta bestetik, bertso-eskolako giroa: bertso-eskola norberarentzat erosoa izateko, besteentzat ere erosoa izatea komeni da. Eta premisa horren gainean eraikitzen dira, kontzienteki zein inkontzienteki, bertso-eskolako harreman dinamikak. 5.3.4 Konfiantza, bertso-eskola existitzeko baldintza Esan bezala, bertso-eskolako jardunean, bat-bateko bertsogintza jarduera egituratzailea izanik, beharrezkoa da bertso-eskolako kideek bi oinarrizko gaitasun garatzea -bertsoak sortzeko beharrezko dituzten gaitasun teknikoez gain-: hitza hartzeko gaitasuna, kideen aurrean bat-batean inprobisatzera ausartzeko, eta entzuteko gaitasuna, beste inor bat-batean ari denean, erosoa egingo zaion 124 Hurrengo atalean azalduko dut, hala ere, bertso-eskolako praktikak irakurtzeko bereizketa nagusia ez izanik ere, hiztun berrion hizkuntza eta bertso- ibilbideak ulertzeko ezinbestekoa dela hiztun berri/hiztun zahar bereizketa, ez de facto kategoria batekoa ala bestekoa izatetik portaera batzuk eratortzen direlako, baizik eta, hain zuzen ere, Euskal Herriko hizkuntza ideologian bezalaxe bertso mundukoan kategoria horiek pertinentetzat eta esplikatibotzat hartuak direlako, halako Pygmalion efektu bat eraginez. 184 entzuteko jarrera aktibo bat garatzeko. Bi gaitasun horien garapena berez gertatzen da kideen artean elkarrekiko konfiantza giro bat baldin badago, eta alderantziz, hitza hartzeko eta entzuketa aktiborako enpatiazko jarrera baldin badago, berez sortzen da konfiantza giroa -are gehiago, jarrera hori ez dagoenean sortzen den distortsioak dena zartarazi dezake-. Konfiantza eta enpatia giro hori sortzea bertsogintzan trebatzeko -eta bertsoeskola batek aurrera egiteko- beharrezko baldintza da. Bat-batekotasunak beti dakar berekin amildegiak sortzen duen erakarpen eta beldur sentsazioa. Batbateko jardunean, besteak beste, norbere mugekin egiten du topo bertsolariak. Nahi duena nahi duen erara esateko ezintasunarekin. Gauza bat pentsatu eta bestea esatearen frustrazioarekin. Bertso erdian trabatu eta aurrera egin ezinik geratzearekin. Edo bertsoa bukatzeagatik zentzurik ez duen zerbait esatearekin. Eta hori publikoki eta era baikorrean asumitzeko (publikoa hurbilekoa eta murritza izanik ere), hots, bertso-sorkuntza prozesua gozamen iturri izan dadin, konfiantza eta enpatia giroa ezinbestekoa da. Era berean, bestearen gaitasun eta mugekiko kokatu behar du bertso-eskolako kideak. Zenbait gaitasun miretsi ditzake besteengan, eta zenbait hutsune identifikatu, eta horien aurrean jarrera egokia edukitzea beharrezkoa izango da, bertsotarako giro aproposa mantendu nahi bada -neurri egokia zein den erabakiz unearen, pertsonaren, testuinguruaren arabera, eta ibilian-ibilian mugak identifikatuz eta arriskuak neurtzen ikasiz. Eta giro aproposik ez badago, bertso-eskola egongo da, beharbada, baina, ez da taldetasunik egongo. Haurren kasuan, baliteke bertso-eskola ez izatea aisialdi esparru bat besterik, hots, eskolaz kanpo egiten diren hainbat aisialdiko jardueretako bat. Gaztetxo eta gazteei dagokienez, ordea -baita helduei dagokienez ere-, haurrekiko parekatuz, aisialdi egituratuari ematen zaion denbora gero eta gutxiago da eta gero eta hobeto justifikatu behar izaten zaio norbere buruari. Dagoeneko lagunarteari modu informalean eskaini nahi izaten diogun denbora gero eta handiagoa da, eta aisialdi egituratuak lagun arteko giro bat eskaintzen ez badigu zaila izango da jarduera horretan jarraitzea -ez badu norberak helburu pertsonal indartsu bat jarduerari zuzenean loturikoa. Gazteen 185 kasuan, beraz, ez badago elkarrekiko enpatiarik eta taldetasunik, zaila da bertsoeskola batek aurrera egitea. Bernat Etxepareko bertso-eskolaren kasuan, aztertutako denbora tartean bederen, bertako lagun giroak kideen bizitzan zentzu jakina du. Ez da lau parteren artean denbora jakin batean gertatzen den praktika multzo soil bat. Bertsoeskolako harremanek aisialdi esparru egituratutik haragoko jarraipena dute - bertso-eskolako kideak bertso-eskolaz kanpo ere elkartuko dira, inguruko herrietako bertso-saioak entzutera joateko, bertso-eskolako kideek kantatzen duten saioetan publiko gisa parte hartzeko, edo bertso topaketetan zein bertsoudalekuetan ezagututako jendearekin batera festa giroan elkartzeko, besteak beste-. Lagun talde sui generis bat dira. Elk. : Zer da giro hori, zergatik jendea heldu da gehio? Ze... zer da? Ze giro duzue? Leire: Biziki, fin, ez da, ez da… Ez gira bertso-eskolako kideak, gira lagunak. 5.3.4.1 Edozein kaka botatzeko espazioa. Kideen arteko enpatiazko lotura da bertsotarako baldintza onak sortzeko aurrekari nagusia. Baina, ez aurrekari soilik. Izan ere, bertso-jardunak berak ere bultzatzen du kideen arteko lotura hori. Baditu bertsogintzak, giroaren trinkotzaile diren hiru uztarketa, Albert Casalsek bere tesian (2009) azaltzen dituenak: gainerako artesorkuntza prozesuetan ohikoak diren hiru disoziazio zalantzan jartzen dira ahozko inprobisazioan, orohar, eta hala gertatzen da, beraz, bertso-eskolako jardunean ere. Lehena konposizioaren eta interpretazioaren arteko disoziazioa da. Euskal gizartean bertsoaren bat-batekotasuna deitzen diogun hori -ahozko kantu inprobisatuaren ikerketa tradizioan extemporary composed izaera esaten zaiona-, bertsogintzaren ezaugarri behinenetakoa da. Joxerra Garzia-ren hitzetan, eta erretorikaren marko teorikoa erabiliz, inventio, dispositio, elocutio, memoria eta actio faseen arteko denbora tarte murritza, hain zuzen (Garzia, 1999; Garzia, Sarasua eta Egaña, 2001; Garzia, 2008). Bertsoa entzuten ari garen momentua 186 bertsolaria bertsoa sortzen ari den momentua bera izateak, nolabait, bertsosorkuntzaren bizipenari intentsitatea eransten dio. Casalsek proposatzen duen bigarren uztardura norbanakoaren eta komunitatearen artekoa da. Banakakotasuna berezko ezaugarri du bertsogintzak: norberak pentsatu eta norberak kantatzen du bertsoa. Baina, bertsotan egin daiteke bakarrik? Norberak dutxan inprobisatzea bertsotan egitea izango da, noski. Baina, bertsotan jendaurrean egiten ez duena ez da bertsolari gisa irakurria125. Bertsotan, ustez betidanik, binaka egin da gutxienez126. Elkarri erantzunez -edo elkarri segiz, bederen-, eta txandaka. Orain batek, orain besteak. Eta diskurtsoa bera biren artean sortzea da, besteak beste, bertsolarien egitekoetako bat. Baina, diskurtsoa ez du soilik bertsokidearekin sortzen. Bertsolariak entzulea ere beharrezko du bertsotan egiteko. Entzulearentzat (ere) ari da bertsolaria, berez. Umoreak edo eta hunkidurak interlokuzio testuingurua behar dute sortzeko. Eta lotura horretan oinarrituz sortzen eta indartzen dira bertso-jardunaren bitartez taldekideen arteko lotura eta konplizitatea. Entzuleak badaki bera hor dagoen bitartean ari dela bertsolaria bertsoa sortzen. Eta sortzen ari den bitartean bere aurpegia ikus dezake. Gorputzaren keinuak. Hasperenak, imintzioak, marmarrak, edo bertso ona botatzera doala dakienaren irribarre txikia. Bertsotan ari denak batzuetan kideei begiratuko die. Edo hitz egin. Lausoa da sortzailearen eta entzulearen arteko muga. Hain zuzen ere, bertsogintzan zentzua galtzen duen hirugarren disoziazioari sortzailearen eta publikoaren arteko disoziazioa deitzen dio Casalsek. Performancearen baitan dago publikoaren erantzuna, alde batetik, baina, publikoak bertso-sorkuntzan eragiteko duen gaitasuna ere presente dago. 125 Honi buruz hainbat irakurketa egin litezke. Gaur egun bat-batean jendaurrean egiten duena da bertsolari gisa irakurria, eta hori bertsolariaren kontzeptuaren eraikuntza historiko baten ondorioa da. Ez dut horretan nik gehiago sakonduko, baina, bereziki interesgarriak zaizkit bertsolariaren definizio honetara heltzeko eman diren prozesuei buruz Carmen Larrañagak eta Jone Miren Hernándezek egiten dituzten azterketak (Larrañaga, 1994, 1995, 1006, 1997; Hernández, 2011b, 2012). 126 Badira salbuespenak, noski: bakarkako ariketa esaten zaiona (bertsolariak gai baten inguruan bertso sorta bat kantatu behar du, bakarka), edo puntu erantzuna, esaterako (gai-jartzaileak bertsoaren lehen puntua, hots, lehen errimarainoko zatia kantatuko du, eta bertsolariak osatu beharko du bertsoa, errima horri jarraika, emandako neurrian eta doinuan). Baina, bertsojarduneko bestelako ariketa guztiak dira binakako edo taldekakoak. 187 Bertsolariaren sorkuntza momentuan, interlokuzio testuingurua bera da sorkuntzarako lehengai potentzial nagusietako bat. Bertso-plaza batean, publikoko norbaiten algara batek alda dezake bertsoaldiaren norabidea. Eta entzuleriak badaki hori. Arrakalatu egiten da, hala, sortzailea eta entzulea banatzen dituen horma. Bertso-eskolan, entzuleen eta kantuan ari denaren arteko disoziazio ez hau are nabarmenagoa da. Inor bertsotan hasten denean, entzuleek, bertsogintzaren aldamioak ezagutzen dituztenez, haien irudikapenak eta aurreikuspenak egiten dituzte. Lehen puntuko oina esaten duenerako, errima berarekin aukeran zein oin dituen pentsa dezake entzule-kideak. Eta dauden oinak kontuan hartuz, zein izan daitekeen bukaerako ideiarako gordeko duena, eta beraz, zein izan daitekeen bukaerarako gorde duen ideia. Azala eta mamiari erreparatuz, bata bestearen menpe egonik, hertsapen tekniko horiek baldintzatuko dizkioten erabakiak zeintzuk diren kalkula dezake entzuleak. Eta aldi berean, bertsolariari emana izan zaion gai eta paperaren arabera, edo eta bertsokideak aurreko bertsoan esan dionaren arabera, kantuan ari den bertsolariak zer erantzungo duen pentsa lezake. Are gehiago, ezaguna badu bertsolaria. Eta edukizko eta teknikazko datuak konbinatuz, batzutan aurreikuspenak bete egingo dira. Besteetan ez, eta horrek berak sortzen du halako joko bat ere: betetzen direnean plazera sentitzen da betetzearen pozagatik -eta ezaguna den txiste baten bukaera berriz entzutean senti daitekeen sentsazio beragatik ere bai, batzuetan-, eta betetzen ez denean, edo aurreikuspenik egiteko betarik edo pista nahikorik izan ez dugunean, sorpresagatik- eta kasu honetan ona izan edo erdipurdikoa izan, ezjakintasunak berak, bertsolariaren ezpainetatik zintzilik egotearen sentsazioak sortzen du bertsolariarekiko batzen gaituen tentsio bat. Eta bestalde, bertsolariarekiko identifikazioa bera dago. Batez ere, kostata ari denean. Entzuten dagoen edonork daki nola sentitzen den bat egoera horretan. Ezintasun egoera horretan bertsolariak berak baditu estrategiak egoera deseroso hori kudeatzeko. "Ez dut ezer", botako du, batzuetan, denbora behar duela adieraziz. "Bo, kaka bat da, bainan botako dut" abisatuko du besteetan, aurrez entzuleei barkamenak eskatuz bezainbat entzuleei barkaberak izan daitezen eskatuz. Kontratu bat da. Eta entzule 189 relacionados de forma simétrica, que se convierten además en el fundamento de la estructura social" (Zapata, 2019: 301). Nire kasuan ez dut egitura handiagoetara joko eta jarduera komunitatearen eskalara mugatuko naiz, baina, azpimarratuko nuke bertsogintzaren jardueratik eratorritako elkarrekikotasun hau, entzute aktiboari, ez epaitzeari eta babesa emateari lotua, zehazkiago, badela jarduera komunitatearen elementu egituratzaile. 5.3.4.2 Biluzi bezain babestu Izan ere, bertsotan bat-batean eta jendaurrean aritzea biluzte ariketa aski bortitza izan liteke, bere horretan, eta ingurukoen babesik gabe sufrikario ere bilaka liteke. Ezin da aurrez jakin bertsoaldia nola aterako den. Akatserako aukerak handiak dira. Eta eskolan gelan hitz egitea bera klasekideen epaiari aurre egitea den bizitzaunean -nahiz eta irakasleak eskatuta izan, nahiz eta galdera bati ezagutzen dugun erantzuna emateko izan, nahiz eta aurrez jakin zer esango dugun- kideen aurrean bertsotan egitea ausardia ariketa bat da. Are gehiago taldera sartu-berri garenean -lizeora jauzia eman dugun ikasturtean, esaterako-. Edo taldean gu baino zaharragoak daudenean -lizeoan kurtso batetik besterakoen arteko aldea amildegi den garaian-. Edo taldekide bat bereziki atsegin dugunean, edo miresmena diogunean. "Zatozte X eta Y, ofiziotarako gai bat jarriko dizuet" entzuten den momentuan, Xk eta Yk, besteen artean eserita daudenek, haien aulkitik altxa eta taldetik pixka bat baztertu beharko dute, eta zutik gelditu besteen aurrean. Eta hizketan ari baldin badira, isildu, gaia entzuteko. Besteak ere isildu egingo dira, haiek ere gaia zein den jakin nahi dutelako. Eta isilune horretan, X eta Y biluzik daude. Ez dakite zeri buruz kantatu behar duten. Gaia ezaguna egingo zaien edo urrutikoa. Bertsoak erraz edo nekez aterako zaizkien. Trabatuko diren edo geldituko diren. Bertso irringarriak edo hunkigarriak botako dituzten; kideei iritsiko ote zaizkien ala ez. Dakitena da orain gaia datorrela, jendea dutela adi, eta bertsotan egitera doazela. Eta bertsotan egitea, neurri batean biluztea dela. Eneka: Ene ustez automatikoki, ez baitezpada beste norbaiten rola hartzen baduzu edo, bainan, zirelarik bakarkako batean automatikoki zu zira mintzo, ez da beste norbait mintzo. Beraz, arrunt biluzten zira eta ere, nahiz ta ez ziren bertsolari handi bat, automatikoki bada publiko bat eta jendeak ikusten zitu, eta ene ustez bai, hala, jendeak ikusten zaituen maneratik eta erraiten duzunarekin bai… biluzten zira ene ustez. 190 Plazetan bezala, bertso-eskolan ere, biluztasuna hor dago. Ez da noski gauza bera ezezagunen aurrean ala konfiantza giroan biluztea. Baina, bertsotan egitea ezinbestean da parekoari gu irakurtzeko tresnak ematea, guk erabat kontrolatu ezin ditzakegun moduan. Ahotsaren bidez, adibidez. Hitz egitea beti da, neurri batean, biluztea. Ahotsak berak kontrolatu ezin dugun informazio asko eman dezake gure buruaz. Izan ere, ahotsa, bai hitzezkoa eta baita kantatua ere, ia gure gorputz guztiaren ekintza koordinatua da. Ahots edo arnas aparatua, digestio-egiturak, erresonantzia espazioak eta hainbat muskulu talde baliatzen ditu ahotsak gure hitzak proiektatzeko. Atal horietako batena ere ez da ahotsa sortzea bere funtzio primarioa, baina, elementu guzti horiei buruzko informazioa aurki omen daiteke gure ahotsean. Eta batez ere, gure ahotsa gure izaeraren zeinu ere bada. Jendea ahotsetik -ere- ezagutzen dugu: gure identitatearen bat-bateko adierazpena da ahotsa. Maurice Merleau-Ponty-ren hitzetan, gure gorputzarengandik bereizezina da ahotsa: "ma voix est liée à la masse de ma vie comme ne l'est la voix de personne" (Merleau-Ponty, 1964: 187-188). Eta ahotsaren bidez, haragiaren bidez nola, besteekiko kontaktua dago. Kontaktu fisikoa nola, kantatzea besteei gure ahotsa ukitzen uzteko testuingurua sortzea da, guk gure ahotsez ukituaz bat. Eta ukigarria dena zaurgarria ere bada. Eta bertsotan aritzean zaurgarritasun sentipena oso presente dago bertso-eskolako kideen gorputzean. Zaurgarriak dira, berez. Eta bertsotan zaurgarri daude. Baina, batez ere zaurgarri sentitzen dira. Judith Butler-ek azpimarratu izan duen gisan, ez gara gorputz buruaskiak, aitzitik, gure ahotsak nola, "nuestros cuerpos son arrojados al mundo, expuestos a los demás" (Butler, 2014: 50 in Esteban, 2015: 86). Mari Luz Estebanek, hain zuzen, Ignacio Irazusta eta María Martínez-ek egiten dituzten zaurgarritasunaren hurbilpenen artean zaurgarritasuna bera "rasgo antropológico de lo humano" gisa (Irazusta eta Martínez, 2014: 27) definitzen duenaren alde egiten du. Bere hitzetan, zaurgarritasuna mundura irekitzeko modu bat da (Esteban, 2015: 86) - mundua gure baitan sartzeko modua den bezala-. Hain zuzen ere, bertsotan egitean, permeable izatearen sentipena izan dezake batek. Hiztegiak urduritasun gisa izendatzera daraman sentipen bat. Bigarren arratsaldean, Psikologo-psikologo txantxa jolasa egin dugu, espontaneoki, barruan gauden (erretzen ari ez garen) talde batek. Nahiko ondo atera da, barre egin dugu, eta kanpoko jendea parte hartzeko penetan gelditu da. Erabaki dugu, beraz, afalondoan berriz egingo dugula, denok batera. Afalondoan, beraz, kantuak kantatu ondoren, berriz ekin diogu jolasari. Bi txanda izan dira. Nahiko aspergarriak eta luzeak izan dira, egia esan, baina espektazioa honakoak mantendu du: galdera intimoak egitearen posibilitateak. Denok nahi dugu erdian daudenek galdera intimoak eta berde samarrak egitea, eta zain gaude. Bi txandak nahikoa aspergarriak izan direnez (ez da galdera intimo askorik egon), besterik ez egitea erabaki du taldeak, eta piska bat dispertsatu egin gara. Batzuk pinponera, besteak erretzera... Barruan gelditu dira batzuk, eta borobila estutu dute, aulkiak elkarrengana hurbilduz. Eta proposatu dute, jolasa denek jakin arren (berez ezagutzen ez duen norbaitek egin behar ditu galderak), jolas berera jolastea, galderak edonork egin ditzakeela, inor erdian egon gabe. Jolas honen helburua argia da. Txikitako "chiche ou verité127" jolasa da, aldaketa batzuekin. Zuzenean galdetu ordez, norbere ezkerrekoari galdetzen zaio, berak zu izango bazina bezala erantzuten du (bai ala ez) eta isilik gelditzen bazara, zuk onartu egiten duzu erantzuna. Gezurra bada, 'psikologo-psikologo' esan behar duzu, besteek jakin dezaten. Galdera asko izan dira. Denek ez dute galdetu, baina askok bai. Jendea gerturatzen joan da, baina giroak intimoa izaten jarraitzen du. Galderak estilo honetakoak dira: "Inoiz liatu zara hemen dagoen norbaitekin?" "Liatuko zinateke udalekutako norbaitekin?" 192 "Liatuko zinateke gaur hemengo norbaitekin?" "Noizbait liatu zara norbaitekin eta gero damutu?" "Maitemindu zara inoiz?" "Sentitu duzu erakarpena inoiz zure sexu bereko norbaitengatik?" Konfiantza giroa nabarmena da. Ez da galdera ofentsiborik egin. Bai oso intimoak. Bai beste egoera batean broma tonuan egingo liratekeenak, edo broma tonuan erantzun, saihestu... Denok gaude hemen nahi dugulako. Egiazko erantzunak nahi ditugulako, galdetu nahi dugulako... eta horren infrentzua egia erantzuteko konpromezu idatzigabe bat da. Paktu moduko bat. Begiraleei ere egin dizkigute galderak eta erantzun dugu. Eta guk galdetu ere bai. Momentu esanguratsu bat: Nire galderen artean, bat egin diot taldeko mutil ligoi samar bati. Ahots grabekoa, kirolzalea, kitarra-jolea... "Mutil batengandik erakarria sentitu izan bazina, eta galdetuko bagenizu, aitortuko zenuke?" Eta hauxe izan zen erantzuna, pentsatu gabe, ti-ta eman zuena: "Hemen bai." (Landa koadernoa, 2013-12-29. Aurreko udako udalekuetako gazteek antolatutako topaketak, Aubixako aterpetxean, Elgoibarren.) 5.3.4.3 Besarkada style Zaurgarritasun horrek berak bihurtzen ditu harremanak hurbileko. Eta ez soilik zentzu sinbolikoan. Bertsotan aritzea, praktika gisa, aski zurruna da, fisikoki, pertsona zutik dago, eta ahal bezain gutxi mugitzea da gaur egungo bertsolaritzaren kanon estetikoaren arau. Bertsolaritzaren praktikak berak, beste praktika batzuk ez bezala, ez dakar, beraz, gorputzen arteko kontaktu fisikoarekiko ohiturarik. Printzipioz, ez da beharrezkoa. Alta, bertso-eskolako kideen gorputz jarrera, bertsotan ari ez direnean, bereziki hurbilekoa da. Elkarri bostekoa ematen diete. Bizkarretik heldu. Babesa eta afektua adierazten diote elkarri gorputzaren bidez ere. Bertso-eskolakoen arteko harremana, bereziki mutilen eta nesken artekoa, adin horretan nagusitzen den rol bereizkeriatik apartekoa ez izanagatik, bada, oro har, eta sistemaz behintzat, sedukzio arauetatik kanpokoa. Allande: Kontaktu fisikoena eta, nik beti erran izan dut, adibidez, bertsoeskolako neska batekin lo egingo nukeela ohe berean, baina, arazorik gabe, ta bietako inork ez lukeela pentsatuko txarrera edo. Ta hori erraten diezu kanpokoei ta hasten dira pentsatzen "hori ezinezkoa da!" edo ez dakit, horrelako gauzak edo… Bai, familiako giro bat edo… Familiako giro bat haserrealdiak kenduta ta familiako bazkari aspergarriak kenduta. 194 agentzia mota bat ere badu muinean. Zerbait esateko aukera izan eta horretarako gaitasuna sentitzea. Xabi: Dudik gabe, ba, bertsoak ekartzen du hitzaren menperatze bat, diskurtsoaren menperatze bat edozein hizketalditan erabiltzen ahal duzuna edozein galderari erantzuteko, eta bistan da ez gira kantuz ari, baina, e... Bai, bai, lasaitasun bat jende aintzinean mikro batetik hitz egiteko. Menperatu behar diren baseak bertso-eskolak ematen dizkizu eta gero, bon, norberak nola garatzen dituen eta zer egin nahi duen base hoiekin oso irekia da eta aldi berean gauza polita ere. Hori du bertso-eskolak ez? Ez dela metodo konkretu bat denak hartara formateatzeko baizik eta, bon, base batzuk ematen dira ta bakoitzak garatzen ditu. Eta elkarrizketatuen hitzetan, nola bertso-eskolan hala bestelako bertso-plazetan, bertsoaren ekintza komunikatiboak berak egiten du publikoa barkaberago, neurri batean. Eta horrek errazago bilakatzen du, paradoxikoki, hizketaldi arrunt batek baino eskakizun tekniko a priori zailagoak dituen formatu batean hitza hartzea. Jokin: Bertsotan ari zirelarik ene ustez gehiago barkatzen du publikoak zerbait gaizki egiten baduzu edo pixkat tronpatzen bazira edo zenta badakite hastapenetik ez dakizula deus. Fin, publikoa gehio prest da zure barkatzeko. Kepa: Ikusten dituzu haien erreakzioak […], txalotzen zaituztela eta ez dizutela inoiz e... ez zaituztela inoiz pikutara bidaltzen edo, eta horrek konfiantza ematen du. 5.3.5.1 Lotsaren kudeaketa Plazako entzuleak edo bertso-eskolakoak izan, jende aitzinean kantatzeko konfiantza puntu bat beharrezkoa da. Oholtzara igotzeko bada ere. Eta bertsotan egiten dakitenarekiko konfiantza izanik ere, gainditu beharreko beste oztopo bat izan ohi da lotsarena -batzuen kasuan besteenean baino gehiago, baina, hein batean denontzat-. Kepa: Ni lotsatia naiz berez, e […]. Zalantzak dituzu, eta beti lotsa. Ba adibidez, hasieran, gaizki bo, gaizki pasatzen nuen txapelketan eta holan, [jende] aurrean kantatzean; eta orain gutxiago. Eta nere ustez, e, bertsolaritzak lagundu dit jende aurrean hitz egiteko gaitasuna lantzen eta lotsa kentzen, pixkat. Badakit e, duela lau urte elkarrizketa hau ez nuela egingo. Bertso-eskolan bertan, prozesu bat da lotsa galtzearena. Taldearekiko konfiantza eraiki ahala, norbere lotsak duen paralizazio gaitasuna ahulduz doa. Eta progresioa nabaria da. Norberak bizi du bere azalean. Igor: Be, jadanik ez dut hainbeste beldur bertso baten kantatzeko besteen aintzinean. Denak ni baino handiagoak ziren [lehen mailan]. Bertso baten 195 kantatzen jadanik horrek lotsatzen ninduen beraz… Ta hor lizeoan ez hainbeste. Bo, kasik, fin, ezagutzen ditugu, ezagutzen ditut untsa beste bertso-eskolako kideak, beraz, jadanik berdin zait gaizki kantatzea edo ongi kantatzea edo hori edo horren egiteak, fin. Hobekio ezagutzeak jadanik kentzen dautzu lotsa hori zure bertso-eskolako kideen aintzinean kantatzeko. Lotsa hori, banuena lehen mailan hasi nintzelarik bertso eskolan. Bertsotan aritzea, errimatuz eta silabak neurtuz doinu jakin batean kide jakin batekin gai jakin baten inguruan kantatzeaz gain, hitza hartzen trebatzea da. Berariaz landu gabe ere, norberak bere burua ezagutzeko parada eskaintzen du bertsotan aritzeak. Norbere urduritasuna noiz eta nola sentitzen duen jakiteko, eta horiekiko estrategiak garatzeko, besteak beste. Arnasketa irregularra, itolarria, zangoen dardara, hortzak estutzea, sentsazio ezagunak bilakatu ahala maneiagarriak ere bilaka daitezke. Eta kontzienteki ez bada ere, eginaren eginez, norbera ohartzen da lehen zailak zitzaizkion egoerek ez diela buruhausterik sortzen orain. Hitza hartzearen ekintzarekiko kontrol maila handiagoa garatzen dute denborak aitzina egin ahala, eta hori ageri da bertso-eskolatik kanpo ere. Jokin: Usatu gitu hala ere jende aintzinean gure buruaren erakustera eee... zerbaiten erraiterat, hola, fin, ez dakit. Bai, ene ustez bai. Ez gira ohartzen ene ustez, bainan, eginez, hola, denborarekin eta, emaiten du, ez dakit, segurtamen zerbait. Bo, gero ez niz bate ene buruaz segur, hala ere, mais, bai, beharba beste batzu baino gehio, ez dakit […].Ez dakit landu dugun, fin, ez.. ene ustez ez dugu sekulan landu, hola, ez daukute sekulan erran "bo, ale landuko dugu lotsa, ez dakit zer"… Bainan, ene ustez, eginez eta izanez, ene ustez emeki-emeki lantzen da eta usatzen gira ere. Fin, ez dakit geroztik, fin, hola, ukan ditugu, ukan ditut parada batzu, hola, jende aintzinean irakurtzeko zerbait edo aurkezteko gauza bat, ez direnak batere bertsolaritzari lotuak, bainan, hala ere, jende aintzinean aurkeztea da, eta, du coup, ez nintzen batere beldurtzen... Ta ene ustez horri esker zen, hala ere. 5.3.5.2 Autoafirmazioa Eta lotsa galtzeko prozesua, norbere buruan konfiantza hartzea, autoafirmazio bide gisa bizi dute elkarrizketatuetako askok. Nekane: A, be, ni biziki lotsatia naiz, jendearen aintzinean mintzatu behar dudalarik, jendearen aintzinean nere ideiak erakutsi behar ditudalarik, biziki… Bo, orain gutxiago, bainan, lehen biziki beldur nuen ta orain ere e... Publikoaren, fin, orokorrean e, bizian, besteen begiradaz, biziki-biziki. Eta, beraz, ez nintzen ausartzen gauza batzuk egiten eta zinez bertso.. bon, bertsolaritzari esker gehiago […]. Geroztik zinez aldatu naiz eta ausartu naiz eta nere lagunek, orain biziki lagun onak direnak lehen ez zirenak hain lagun onak erran didate "mais, plazer egiten du, zenta lehen egoiten zinen gure ondoan elkarrizketak entzuten bainan ez zinuen parte hartzen" eta ez nituen nere iritziak emaiten eta senditzen nuena ez nuen erraiten eta hor, be zinez bertsolaritzari esker edo bertso-udalekuei esker ikasi dut egiten […]. Gero, 196 bizian, beti lotsatia naiz […], bainan, bai, hala ere bertsolaritzaren bidez azkenean lortu dut pixka bat afirmatzen gehiago eta, eta erakusten pentsatzen nuena eta nintzena eta ikusi nuelarik erantzun positiboa pentsatu dut, mais, batzuek ez dute ongi atxemanen, berdin zait. Batzuen kasuan, bertsoarekiko abilezia bera da beraien buruarekiko konfiantza hori sentiarazi diena. Gai izatearen sentipena. Jarduera bera izan zaie akuilagarri. Norbere burua proban jartzearen adrenalina bezainbat norbere buruari jarritako langa gainditzearen poza bera izan zaie erakargarri. Eta horrek bultzatu ditu bertsotarako herabetasuna gainditzera. Maiana: Bai, bai gainera ni betidanik izan naiz eee... ttipitan ene ustez nintzen biziki pertsona herabea, mais, biziki-biziki eta denek erraiten zidaten hastapenean eta "mais, nola da posible zu hain pertsona herabea izanik bertsotan aritzea?" Mais, ez dakit, ene ustez ukan dut betidanik konfiantza hori neregan, fin, egiten nuelarik zerbait banekien ongi eginen nuela, ez dakit. Adibidez eskolartekoetan ta dena baduzu ztreza hori, baduzu adrenalina hori, gaizki zira, bainan, horrek bultzatzen zaitu ongi egitera ene ustez. Beste batzuen kasuan, aldiz, taldeko konfiantza giroa izan da haien buruan konfiantza hartzera eta jauzi egitera ausartarazi dituen segurtasun-sarea. Olaia: Gauza positiboa da, fin... neri lagundu dit gauza ainitzetan, adibidez. Elk.: Zertan lagundu dizu? Olaia: Ez dakit. Lotsa kentzen, beharbada. Beharbada nere burua gehiago ezagutzen. […] konfiantza hartzen nere buruarengan […]. Taldean girelarik pixkat erretxago dira gauzak egitea […]. Hori edo lotsa, beldurra... Sentimentu hori pixkat, gainditzeko, nere ustez taldeak laguntzen du ta indarra ematen dio horri ta pentsatu ba, "ni ere" eta joan, fin... nere ustez bai, fin, taldeak. Norberarengan konfiantza eta taldearengan konfiantza, txanpon beraren bi aldeak dira maiz. Bertsotan aldi berean egiten da bakarrik eta taldean. Norberak pentsatzen du bere uneko bertsoa, baina, bertso horrek ez du une eta leku horretan zentzurik pareko bertsolariarekiko edo publikoarekiko elkarrizketan ez bada. 5.3.6 Zer pentsatzen dut nik? Pentsatu ere bakarrik bezainbat taldean egiten da, bertso-eskolan. Norbere pentsamenduen eraikuntza ere besteekin egiten da eta intimoa bezainbat da kolektiboa norbere pentsaeraren eraikitze prozesua. Elkarrizketetan zehar, hasierako gidoian ageri ez bazen ere, behin eta berriz azaleratzen zen 128 Ez dut ikuspegi honekin erabat bat egiten: arrazoiketaren ingurukoak badira, noski, bertsolaritzaren ezaugarri, baina, ez hein apalagoan emozioen ingurukoak, esaterako. Arrazoiketa erdigunean jartzeak badu zerikusirik, nire ustez, Garzia, Egaña eta Sarasuak bertsolaritzaren definiziorako erreferentzia gisa bertsolaritza kanon zehatz bat hautatu izanarekin, eta baita ikuspegi neurri batean androzentristarekin ere. Definizio honen zabalpen beharrari buruz, ikus, besteak beste, aurrez aipatutako Jone Miren Henándezen artikuluak (Hernández, 2011b, 2012). 199 bon. Ez, ez, baina, nere iritzia hemen da ta kitto, ez? Eta azkenean bueno, baina zein dira beste iritzien argumentuak? Ze leku izan dezakete? Zilegiak ote dira?... Eta hein batean, beti ari zarenean xekatzen, ba, beste iritziak ere konturatzen zara iritzi guziak ere posible izan daitezkeela ongi argudiatuz gero eta emanez gero eta funtsean igual arazoak ere sortu ditzake ez dakit... [Irriak]. Hala, bertso-eskola ere bada norbere ideiak eta pentsaera sortzeko eta lantzeko gune ere. Eta gazteak oso kontziente dira bertso-eskolaren funtzio horretaz. Behin eta berriz aipatzen dute bertso-eskola gogoetarako espazio gisa. Bertso-eskolaren ezaugarri behinenetakoa da, konfiantza giroarekin batera, hausnarketarako giroa. Uhaina: Ez, ba gero, ba hori, lagunak, giroa, eta... Baita ere erreflexio puntu bat, osea... Bertso-eskolan beti... Bertso-eskolak ekartzen dizu erreflexio bat. Igual beste gauzak ez dizutenak ekarriko. Ez dakit. Hai... hainbeste jartzen zaren beste pertsonen tokietan, ba azkenean, bueno, beri behintzat, pentsarazten... ni behintzat pentsarazten nau. Maiana: Ene ustez intelektualitatea [Irriak], hori, fin, denari buruz, bainan, bakarrik eee... Mintzatzerako orduan eta biziki konbertsazio desberdinak dira, fin, eztabaidatzen ahal ginuen, mais, edozer gauzari buruz, fin, ziren talde biziki interesgarri bat ta gero da dena […]. Ez dakit nola erran, bainan, bertsoa da... Eztabaidarekiko gauza hori, fin, behar dituzu jakin mila gauza eta gainera zure pentsaera eraiki. Amaia: Be, ideietan eta hola ere, ainitz. Ainitzetan eztabaidatzen dugu ainitz gauzei buruz, beharba hortik abiatu da ere, zenta, bertso bat entzuten dugularik beti komentatzen dugu, nana zuk zer pentsatzen duzu? Ba bai, fin... Ez dakit, en fait, konkretuki nola, zer, bainan, badakit ainitz ekarri didala. Harremanetan eta izaeran. Eneka: Bertsoarekin behartua zira burmuina martxan emaiten, eta, du coup, [ez banintz bertso-eskolan izan] beharbada zozoagoa izanen nintzen. Beharbada. Bat bateko jarduna izan arren, eta sortutako diskurtso unitateak oso denbora murritzean sortuak izan arren, sortutako zein jasotako diskurtso unitateek zein unitate kateek arrastoa uzten dute. Bertso-aldi baten ondorengo komentarioek, eta horietatik eratorritako digresioek ere bai. Bertsotan iritzia eman beharretik, iritzi bati erantzun beharretik, gai bat ikuspuntu ezberdinetatik landu beharretik, ikuspegi kritikoa ere lantzen dute bertso-eskolako kideek bertsotan eta hizketan. Eta badirudi ikuspegi kritikoa lantze horrek, bertso-eskolaren baitako kideen artean sortzen duela halako berezitasun sentimendu bat, gogoeta maila eta motekiko. Gazteek sentitzen dute -izan bertso-eskolan, izan bertso-udalekuetan, edo bestelako bertso-jardueretan- bestelako esparruetan izan ohi ez dituzten 129 Badirudi ikuspegi hau ez dela soilik IEHkoa, eta ezta oraingoa ere. 2013Ko azaroaren 6an, Jexux Larrañagak bertsolari txapelketari buruzko bere tesia aurkezteko asmoz eman zuen Mintzolan (Villabonan) "Jolas sakona" hitzaldia. Bertan izan zirenen artean, Imanol Lazkano Azpeitiako bertsolari beteranoa, eta, hitzaldi-ondorengo hitz aspertuan hala kontatu zigun: Azpeitian, Landeta auzoan bazuela kuadrilla bat, eta bertsolaritzaren munduan murgildu zenean, plazaz plazako jardunean, jende berria ezagutu ahala pixka bat albora utzi zuela lagunarte hura. Eta itzuli zelarik berriz, kuadrillako afari baten aitzakian, harritu egin zela. Berekiko pentsatzen omen zuen : "hauekin egoten nintzen ni?". Ez zuela gaiztakeriaz pentsatu, baina, iruditu zitzaiola "su bajua baino zaharragoak " zirela ; ez ziotela gai bati bi bueltatik gora ematen. 201 bertsotan orai aipagai da, du coup, bon bederen ohartzea badirela gai inportante batzuk, bertsoari esker ainitz. Edo izan bertso-eskolan edozein gai hizketarako gai izateaz gain, badagoelako elkarrizketarako eta elkarrekiko entzute aktiborako eta konfiantzazko jarrera bat bertso-eskolako kideen artean: Allande: Nik hor eee... Bo, azpimarratuko nukeena da topatu dudala eee... Jende bat edo... Ez dakit, jendea edozer gaitaz hitz egiten duena. Alegia, nere adineko beste lagunekin aipatzen ez nituen gai batzuk, hor, bertso-giroko lagunekin edo aipatzen nituela. Baina, oso natural […]. Bo, ta oraindik ere ausartzen garela edozein gai aipatzeko ta uste dut hori oso polita dela ta ez ditugula holako aukera asko. Eta gainera badakizu parekoak entzungo zaituela ta saiatuko dela zu ulertzen, orduan, orduan bestea hartzeko prest denean errexago da hitz egiten hastea. Gogoetarako joera honek, beraz, bertso-eskolako jarduera komunitatearekiko kidetza indartzen du: gazteak elkarrekiko identifikatuak sentitzen dira, besteak beste, ezaugarri hau konpartitzen dutelako, eta elkarrentzat garrantzitsu bilakatzen dira, haien identitatearen osagaitzat duten hausnarketarako gaitasuna eta gustua elkarrekin garatzen dutelako, eta garatzen segi nahi dutelako, aberasgarri zaielakoan. Sentimentu hau areagotzen du, hain zuzen ere, eskolan berean edo bestelako aisialdi esparruetan, esaterako, halakorik ez topatzeak, izan kideek gai batzuen inguruan interesik ez dutelako edo izan interesa izanik ere gaiak jorratzeko sakontasun maila bera aurkitzen ez dutelako. Eta kanpo-barru bereizketa horrek sortzen du halako bertso-eskolako kideen estilo bat, bai haien burua definitzeko balio diena eta bai kanpotik irakurriak izatean ageri dena. Uhaina: Eztabaida bat edukitzea bertsotan dabilen batekin, eta eztabaida... eztabaida bat edukitzea ez dabilen batekin, ez da berdina. Kepa: Bertso-eskolakoetan eta sentimentuekin eta... gaiei... igual, nagusiagoak, eta gaiak jartzerakoan […], dira, eguneroko gizartea ea biziari buruz, quoi. Adibidez futbolekoekin hitz egiten dugu futbolaz, kirolaz, ta betiko gauzez. Ta... hori. Bertso-eskolan gehio landuagoa da edo, serioagoa da. Igor: Ez gira batere ber maneraz mintzo […]. Jadanik, badakit funtsean ez dugula ber gauza pentsatzen beraz, bon, jadanik zailtzen du arrunt eztabaida zenta kasik zerotik hasi behar zira berriz eztabaidan quoi. Ta bertso-eskola ta lagun taldean funtsean ber gauza pentsatzen baduzu, ados, izanen dituzu bizpahiru ideia kontra joaten direnak baina, eee... Bai, arrunt aldatzen du 202 bertso-eskolako elgarrizketa… desberdina da lagun taldeko elgarrizketa eta bertso eskolakoa, zure herriko jendeekin. Eta gazteen diskurtsoetan ageri da hautuaren kontzientzia, nolabait. Gazte gisa nolako identitatea garatu nahi duten erabakitzen ari dira, eta inkontzienteki zein kontzienteki, estilo baten hautaketa egiten dute. Maiana: Ez dakit, bainan, adibidez Itsasuko giroan edo lizeoko giroan limite gaizki ikusia da, fin, ez dakit mais, badakit Itsasuko batekin ez naizela sekulan mintzatuko aktualitateaz edo ez dakit, fin, dira konbertsazio kakingarriak, fin, egia da, nahiago dugu mintzatu, ez dakit mais zernahitaz hortaz baino… Pareko mutikoak nolako orrazkera duen, fin, dira konbertsazio ongi ikusiak edo gaizki ikusiak. Lizeoko giroak bultzatzen ninduen Secret Story ikusterat eta ikusi izan ditut eta denak egin ditut bainan biziki pertsona desberdina egiten zaituzte giro bakotxak, lagun harreman bakotxak, fin... […] Hemengo giroa, Secret Story ikustea, ta dena, da giro erretx bat. Fin, aise erretxago ikusiko dut Secret Story ezen ezta irakurri Berriako iritzi artikulu bat, fin, da errexkeriaz… Bainan, bai, ene ustez banekien bestea zela nerea. Hortako egiten nuen, nahiz eta zailago izan, bestearen alde. 203 Bertso-eskolako kideak aski kontziente dira bertso-eskola bera izan dela gune bat haien pentsamendua garatzeko, ideia berriez gogoetatzeko, beste gai batzuetan sakontzeko eta besteen ideiekiko elkarrizketan norbere ideiak egituratzeko. Eta kontziente dira horrek eraldaketa prozesu bat eragin duela haiengan, hots, ideiak aldatu zaizkiela. Eneka: Adibidez, ene ustez, bertso-eskolan hasi aitzin banituen balore batzuk bainan sakondu ditut eta gai berri batzuk deskubritu ditut bertso eskolari esker, dudarik gabe. Kepa: Bertso-eskolak aldatzen du dena. Konfiantzan, giro onean, eta... ideiak eta aldatzen ditu. Are gehiago, gazteek pentsaera lantzeko joera hori autoezagutzarako eta norbere buruaren garapenerako bide gisa ere ulertzen dute. Identitatearen aldakortasuna beharbada inoiz baino agerikoagoa den bizitza-garaian, gazteek badakite urte erabakiorrak direla hauek haien identitatea garatzeko, direnaz gain nolakoak izan nahi duten erabakitzeko. Haien etorkizuna baldintzatuko duten hautuak egiteko garaia da -zientzien adarretik ala letretatik jo, ikasketa batzuk ala beste batzuk hautatu, hiri batean ala bestean…- eta hala errepikatzen zaie behin eta berriz. Gazteek mila galdera pausatzen dizkiete haien buruari. Neurri batean frustrazioz bizi dute nor diren ez jakite hori. Zalantzan jartzen dute zenbateraino diren direna haien hautuz edo besteen eraginez, zer pentsatzen duten beraiek benetan, eta bertso-eskola bera zein bertso-mundua bada haientzat halako galdera existentzialak konpartitzeko gune bat ere. Jokin: Be ez dakit, fin, bota behar duzu zuk pentsatzen duzuna, eta beraz, azkenean ari zira pentsatzen zer den zuk pentsatzen duzuna eta ez dakit, behar duzu agertu besteen aintzinean, behar duzu agertu nolazpait ere eta agertu behar duzu ziren bezala […]. Beste gauza batzuetaz ohartzen zira ere, beharba ez zinena ohartuko beste egoera batzuetan eta, fin, nolakoa ziren ere ohartzen zira ez dakit […]. Zure gauzak kondatzen dituzu, zure, fin, zinez egiten duzu zure buruari biluz.. zure izaiteko manerari buruz anitz galdera pausatzen dauzkozu, eta hola. Gero nik ez dakit zer nizan ni, beraz, ez dakit xuxen nun nizan ni mais... Ni naiz. Banaizela badakit, baina nor naizen? Ba al dakit nor naizen? Zenbateraino naiz nik nahi dudana, eta zenbateraino gizarteak baldintzatua? Zenbateraino egiten ditut gauzak nik nahi dudalako, eta zenbateraino gizarteak nik nahi izatea nahi duelako? Egiten ditudan zenbat gauza egiten ditut gizarteak horretara bultzatu nauelako, eta zenbat egiten ditut nahi dudalako? Eta ni sentitzen naizen horretan, benetan nor naiz? Nire zein zati da ni benetan naizena, eta zein ez? Baina… zer da benetan ni izatea, nortasuna hein batean behintzat 204 gizarteak baldintzatzen badigu? Mundutik isolatua izan banintz jaio nintzen unetik, nor izango nintzatekeen? Izango al nintzateke inor? Gizarteak erakutsi bezainbeste mugatzen eta oztopatzen dizkigu gure nahiak, baina inoiz ere ez dugu jakingo nahi horien zein zati den GURE nahia, eta zein zati gizarteak erakutsi, eta hori dela eta nahi dugunarena. Artaunsoroko konplexu eta autoestima tailerra130. (Etxeberria, 2016-01-03) (Landa kuadernoa, 2016-01-04. Udalekutako gazteetako batek idatzitako testua). Gazteek haien identitatearen garaleku gisa bizi dute bertso-eskola. Eta gazte estilo batekin identifikatzen dira, haien kideekin identifikatzen diren heinean. Estilo horren parte da pentsatzea. Gai ezberdinei buruz sakonki eztabaidatzea. Kritikoak izatea haien inguruko munduarekiko. Baina, ez soilik. Bertso-eskolakoen estiloezaugarri da, pentsatzeko gai izatea bezainbat ekiteko gai izatea. 5.3.7 Ekintzailetza. Badezakegu, badezaket. Bertsotan egiteak, egile sentitzea ere badakar. Autore zentzuan bezainbat edo gehiago ekilearen zentzuan. Bertsotan egiteak berak eta egiteko gaitasuna izatearen kontzientziak berak ere bultza dezake bat bere burua egile gisa irakurtzera, eta zentzu horretan, egiten duenari -eta denari- balioa ematera. Eneka: Aldiz, bertsoarekin ikasten duzu zure burua… ez maitatzen, bainan, egiten duzunari balio bat emaiten, bederen. Nahiz ta kaka den egiten duzuna beharbada, bainan, bederen baloratzen duzu, ez dakit, "nik dut egin", ok, hola da, ta voilà. Nekane: Gero nik ainitzetan pentsatu dut, azkenean nere ingurukoei esplikatzen diedalarik zer den bertsolaritza… Zenta, adibidez, nere familiak ez daki batere, frantsesez, ez daki… ez direlako euskaldunak, hasten naizelarik esplikatzen zer den bertsolaritza, esplikatzen diet ta bukaeran pentsatzen dut: "mais, hori esplikatu dut, bainan, norbaitek neri hori esplikatzen badit pentsatuko dut inposiblea dela". Nolaz ni gai naiz hori egiteko? Emaiten didate gai bat eta hogeita hamar segundaz gai naiz ateratzeko zerbait errimatua, kantatuz, euskara... […] uste dut gaitasun bat dela, bai, hala ere, hori egin ahal izaitea. Ta aski entzuten dugu " a, nik ezingo nuke, ezingo 206 Baina, bertsotan aritzearen ekintza espezifikotik haratago, bertso-eskolan eta bertso-munduan sozializatzea ere egiteko eta eragiteko modua da. 5.3.7.1 Gai garelako gara gai Bertso-eskolakoen estiloa definitzen duen beste elementu bat, hain zuzen, ekintzailetza da. Egiteko eta eragiteko gaitasuna eta nahia. Bertsotan jendaurrean egiteko gaitasuna bazter utziz, gazteok ohituta daude bertso-eskolako dinamikan erabakiak hartzera. Bertso-eskolan ez daude ezertara behartuak. Erabaki dezakete bertso-eskolara joatea ala ez joatea. Joan daitezke bertso-eskolara eta "gaur ez dut kantatuko" esan. Ofizioka kantatzera altxatutakoan, proposatutako gaia gustatzen ez bazaie, eskatuko dute aldatzeko, eta negoziatu egingo dute, besteekin, eztabaidatuz ea zilegi den haien eskaera -gaia txarra delako eta ez duelako bertsotarako biderik ematen- ala alferkeria hutsa den, edo argudiatuko dute ez dutela gai serioez kantatu nahi eta nahiago dutela umorezko bat, edo alderantziz. Ikasleek sentsazioa dute bertso-eskolan arauak denen artean erabakitzen direla. Kodeak ere desberdinak dira. Gazteek ikasgelan jaten eta edaten dute. Mahai gainetan jartzen dira. Zapatak kendu. Jauzi egin. Arbelean marraztu. Lizeoko irakasleek erabili ohi duten ikasgelako arbela digitala maneiatzen dute bertsoa.eus-eko bideoak ikusteko, kantatzeko gogorik ez dutenean, edo bereziki norbaitek bertsoaldi jakin bat besteekin konpartitu nahi dutenean. Ez dago aurrez erabakitako formaturik, eta horrek gazteei haien artean egoteko espazio lasai bat eskaintzen die. Eta aldi berean, zer egin nahi duten erabakitzen dute, ezarian. Igor: Bertso-eskola zinez zen lasaiagoa. Konparatzen duzularik beste aktibitateei, adibidez, saskibaloinean entrenamenduan joaten ginen, baginuen eee... Bon, be, denak goitatzen ginituen, bakoitzak gure baloinarekin, ta gero hasten zinen, ta azken finean ez dizu uzten denborarik hitz egiteko zuen artean. Beti bada zerbait, klak, klak, bon, hor bost minutu pausa, joan edatera eta hor denak gira [arnas estuka ari balitz bezala egiten du], fin, denak hats hantuak, du coup, ez dugu denborarik hitz egiteko. Hor zen zinez lasaia, ez zen, fin, hori da gauza, ez zen formatu berezirik, "orain denak goitatzen ditugu, gero hori, hori, hori"… Zen, jiten ginen, ta ez ginuen, ene ustez, ez dugu behin bukatu [dinamizatzaileek] prestatu zutena, fin... Zinez, ez zen formatu berezirik, beraz, uzten dizu denbora beste gauzetaz hitz egiteko, ez duzun denbora hori beste aktibitateetan. Oionen egin zen 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken kanporaketa. Bertan Maddi Sarasua lapurtar gazteak kantatu zuen, beste bost bertsolarirekin batera (Miren Amuriza, Iratxe Ibarra, Etxahun Lekue, Eneritz Zabaleta, Manex Agirre). Oionen izanik, antolakuntza batzordeak zalantzak zituen elkartuko zen jende kopuruaren inguruan. Igurikapen onenen parera helduta, 800 bat pertsona hurbildu ziren Oiongo pilotalekura arratsaldeko 17:00etarako. Hain zuzen ere, jendea Oionera joatera animatze aldera, txapelketaren antolakuntza batzordetik ekimen bat antolatu zen goizerako: arratsaldeko saiorako txartela zutenek, upategi bat bisitatzeko aukera izango zuten goizean, erabat doan. Udalekuak bukatzerako bagenekien Maddik egun horretan Oionen kantatuko zuela. Hala, udalekuko gazte eta begiraleok egun horretan elkartzeko plana hitzartu genuen, udalekuak bukatzerako. Maddik kantatzearen aitzakian, 2013ko uztailean bertso-udalekutan izandako gazteek egun-pasa antolatzea erabaki zuten. Eguna hurbildu ahala, gazteak jarri ziren haien artean eta begiraleokin harremanetan. Txapelketari "kolorea" falta omen zitzaion, serioegia eta zurrunegia zela eta, eta zerbait antolatzeko ardura eta gogoa sentitu zituzten, eta bertso-triki-poteo bat antolatzea erabaki zuten, Oionen, eguerdiko 12etatik aurrera. Bazekiten jende asko upategietan egongo zela. Berdin zitzaien. "Hobeto!". Gu gurera. Hala, beraz, triki-poteo baterako deialdia egin zuten, nahi zuen edonorrentzat: Oiongo plazan elkartuko ziren eguerdiko 12:00etan, nahi zuenak trikitixa eta panderoa eramanda, eta herrian zehar egingo zuten poteoa. Ondoren bazkaltzea eta saiora azaltzea zen plana. Esan eta egin. Batzuk haien autotan etorri ziren lagunak ekarriz, beste batzuk gurasoak konbentzitu zituzten, eta bazen garraio publikoan eta auto-stopez Oionera arte iritsitakorik ere. 12:00etan elkartu zen taldea, eta iluntzera arte ez zen bereizi. Triki-poteoa egin, eta bukatutakoan, bazkari garaian dantzaldia (mutxikoak, dantza sueltoa...) eta kantaldia (bertso zaharrak, berriak, udalekuetako kantuak) inprobisatu zituzten. Taldearen babesean, ezagutzen ez zuten herri bateko plazan kantatu, dantzatu eta ozen barre egin zuten. Saioa izango zen frontoira kalejiran joan ginen gero, harantz zihoan jendea kalejirara batzera gonbidatuz. Gazte batzuk batu ziren esku eta beso katera. Iritsi ginen, eman genizkion sarrerak ateko bolondresari, eta batera entzun genuen saioa. Bertso-eskolak, bertso-mundurako sarbide gisa, antolakuntzan trebatzeko eta autonomia garatzeko testuinguru posible bat eskaini die gazteei. Aurrez autonomiarako eta engaiamendurako joera izan, ala bertso-eskolan garatu, bertso-eskolak -gazteen arteko hainbat jarduera komunitatek bezalaxe-, aukera ematen du etxeko eta eskolako helduekiko deslotu eta sozializazio modu eta espazio berrietara heltzeko. Jokin: Ene ustez eee... ene ustez holako gauzak eginen nituen ere ez banintz bertso-eskolan izan bainan bertso-eskolak oino lehenago hasterat motibatu nu zenta eman dauzkit paradak, en fait. Adibidez bigarrenean ginelarik, baginuen parada joaiteko, ez dakit, Zarautzera, ez dakit zeren egitera, du coup, antolatu ginuen super untsa eta sobera untsa pasa ginuen. Eta gero, fin, hola ikasi ginuen holako gauzen egiten, du coup, beste gauza batzutan ere baliatu izan dugu, fin, hola antolatu izan gira, bainan, ene ustez laguntzen du emaiten baititu aukerak […]. Bai, be, hori eee... Ez dakit lehen pesta lodi bat Hegoaldean, justu lagunen artean, burasorik gabe dena guk antolatu: joan, han lo egin, beraz, sekulako mozkorra bildu eta hango jendearekin… Ezagutu ginuen jende berria eta bai, sobera untsa pasa ginuen ta bikaina izan zen. Baina, gazte hauen ezaugarria ez da soilik bertsotan eta bertso munduan sozializatzen direla. Bertso-eskolako kideen ezaugarria da bertso-mundutik haratago duten ekintzailetza, izan euskararen biziberritzearen edo hizkuntza eskubideen aldeko zein eskubide politiko eta zibilen aldeko mugimenduetan, izan haien herrietako gaztetxeetako dinamikan, zein lizeo mailako ikasleen dinamiketan. Elk.: Ez dakit den lizeoko guztiak ziztela toki guztietan edo baden bertso eskolakoen artean joera berezi bat bestelako… Eneka: Inplikatzeko? Elk.: Bai. Eneka: Bai, bai, bai, argiki. Bai, bai, bai. Egia. Ez dakit zendako […]. Adibidez, Jokin EHZkoa132, bertso-eskolakoak gaztetxean ikusten dituzu, fin, ene 132 Euskal Herria Zuzenean (EHZ) urtero egiten den hiru eguneko musika jaialdia da. 1996an sortua, IEHn erabat ezaguna, eta euskal munduko gazteentzat urteroko elkargune erreferentziala. Irabazi asmorik gabeko elkarte gisa kudeatua da eta festibala aurrera eramateko urtero ehundaka bolondresek hartzen dute parte antolakuntzan. Musika festibal bat izanagatik, balio eta ideia 209 gaztetxean erdia bertso-eskolatik pasa dira noizbait, Baxoa Euskaraz133-eko bulegoan direnak, ainitz bertso-eskolan dira. Bada behar bat. Sentitzen dugu. Bakotxa, gero, inplikatzen da ez baitezpada gauza berdinetan, maite duen zerbaiten, baina, ene ustez bada zerbait. Adibidez Joanes buru-belarri sartua da musikan, Allande Aitzinan134, Amaiak gose greba egin du, fin, bada ene ustez… Ari niz pentsatzen beharbada ez denetz bertso-eskola aitzinagotik beharbada sortua kontzientzia hori. Zenta ene ustez, vu que baduzu euskararekiko lotura bat, beharbada, sartzen zira bertso-eskolan, beharbada… En fait, ene ustez, erroetako bat da. Allande: Lizeoan adibidez, lizeoan badira talde ezberdinak, noski, Baxoa Euskaraz, irratia, bestelako talde batzuk… Ta talde guzti guztietan dinamizatzaileak bertso-eskolakoak dira, hori dudarik gabe, baina, ez dakit, ez dakit zergatik. Elkarrizketatuen hitzetan, bertso-eskolako kidetzaren eta bertso-mundutik kanpoko ekintzailetzaren arteko harremana konplexua da. Alde batetik, bertsoeskolan eskuratutako gaitasunak baliagarri zaizkie bestelako esparruetan erabiltzeko: gai dira antolatzeko, ideiak ukateko eta plazaratzeko, hitza hartzeko eta ekiteko. Eta alderantziz, bertso-eskolatik kanpo ikasitakoa ere baliagarri zaie bertso-eskolako dinamiketan aplikatzeko. Amaia: Ene ustez bertso eskolan badugu indar, fin, bai badugu indar bat antolatzeko, badugu indar bat eztabaidatzeko, badugu indar bat, be, ongi pasatzeko holako momentuetan eta ene ustez horri esker gero lizeoan ere enbeia dugu, irratian sartzea, enbeia dugu sartzea, ez dakit… Enbeia dugu eta gai gira, gainerat, eta gai gira eramaiteko aintzinerat […]. En fait, biek ene ustez eee... Beste elkarteetan izaiteak eta egin du bertso-eskolan ukan dugun… Be hori, antolatzeko gaitasuna, eta, bainan, nere ustez, batez ere bertso-eskolan ainitz gauza ikasi ditugu, ainitz gauzetan... Jokin: Bai, uste dut baietz, hala ere. Be, susut hori, jende aintzinean errextasun hori, fin, ez dakit badugunez zinez e, mais, ene ustez horrek egiten du, bai. Ohartzen gira gai girela beste gauza batzuen egiteko ere, eta bai… Ta beste batzu beharba ez direla hainbeste gai. argien alde egiten du, festibala antolatzeko moduen bidez, eta festibalean eskaini ohi diren musikaz bestelako hitzaldi, mahai-inguru eta tailerren bidez. Ardatz ideologiko gisa ditu euskal kultura eta hizkuntza garatzea, borroka antikapitalista eta altermundialista, ekologia eta garapen iraunkorra. 133 Frantzian bezala IEHn, unibertsitaterako sarrera gisa azterketa bat gainditu behar da: frantsesez baccalauréat deitua, eta euskaraz baxoa (frantseseko bachot-tik). Bernat Etxepare Lizeoko ikasleek ere frantsesez egin behar dute azterketa hau, bizpahiru gai izan ezik. Baxoa erabat euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzen du nagusiki ikaslez (baina baita irakaslez ere) osatutako Baxoa Euskaraz elkarteak. 134 Aitzina IEHko gazte ezkertiar eta abertzaleen antolakundea da, 2013ko azaroaren 2an sortua. Ildo politiko nagusiak abertzaletasuna eta ezker politikoa ditu, eta baita euskara sustatu eta defendatzea ere, gazte erakunde gisa. 211 including a linguistic style – that embodies these interpretations (Eckert, 2006: 683-684). Albert Casalsek bere tesian adierazten duenez, glosak, alegia, katalanezko ahozko inprobisazioak, talde identitatea sortzeko gaitasuna du, alde betatik, eta norbanakoen identitatea eraldatzeko gaitasuna, bestetik: "la glosa, partint del seu caràcter lúdic i recolzada en una funcionalitat ineludible, s'ha mostrat com a generadora d'identitats grupals i de modificacions en les identitats individuals" (Casals, 2010: 6). Izan ere, ez dezagun ahantz: gazteok ongi pasatzen dutelako mantentzen dute bertso-eskolako kidetza, beteak beste. Eta haientzat hertsapen bat baino gehiago delako askabide bat: Uhaina: Nere ustez da... Pixka bat, e... ihe... bueno, ez, pixka bat hola geratzen da, baino... ihes egitea bezela, ez? Fin, igual daukazu, hola, igual beti, pff… Edo estresatua, ez dakit zer eta, pues... Bertso-eskolara jutea da, ez dakit, ondo... ondo pasatzea, lagun artean, pixka bat... ez? Ez dakit, barrukoa ateratzea eta... Bai. Beste gauzak egiten ibili behar ez zaren itxurakeria horiek egiten, osea, igual, pixka bat gehio zu, ta... Bai, neretzako da, hola... Bertsoeskola [irriz, bi besoak zabal eta esku ahurrak gorantz, azaldu ezin bat adieraziz]. Izan ere, gazteontzat, "[aisialdia eta gazte izatearen] erdigunean dagoen erreferentzia askatasuna eta helduekiko autonomiaren beharra da. Horrela, eurentzako, aisia da denbora librea askatasunez bizitzea; aisialdia da eguneroko errutinarekin, modu des-regularizatuan eta auto-antolatuan, haustea" (BerriOtxoa et al., 2003: 72). Haien esparru propioa delako da, bertso-eskola, haien identitate propioa garatzeko espazio. Bertso-eskolan sentipena dute haiek izan nahi dutena izateko aukera dutela. Edo bertso-eskolan izateko aukera duten hori izan nahiko luketela beste esparruetan ere. Bertso-eskolan bertsoak sortzen dituzten bezala -ez erortzeko ahaleginean, errimatu beharraren hertsapena gaindituz aurrera eginez, silabei zentzu bat eman nahian-, hala eraikitzen dituzte gazteek -haien bizitza arautzen duten egituraren mugekin jolasean, haien bizitzari zentzu bat eman nahian-, haien elkarrizketak, harreman sareak, egiteko moduak, bizitza-estiloak eta gazte-identitateak. Sormenaren bidez, sortzen dituzte bertsoak, taldea eta haien burua; bidean haziz, eta pausoz pauso muga propioak gaindituz. "Creativity in this sense lies in the 213 bertsoari lotua den gauzetan, ni ni naiz, fin, ez dakit nola esplikatu. Ta kolegioan hori ez nintzen, fin, ez dakit nola esplikatu... Egoten nintzen, be, ez nuen... isilik, edo... ez nuen erraten... ez nintzen ni, fin, eta lizeora joaitean, ta bertso-eskola ongi ateratzean, eta ez dakit zer, askatzen zira ta sinesten duzu agian ez zirela bakarrik bertso-eskolan izan behar ziren bezalakoa [...]. Nik uste dut bertsoa, hori dela... Ni, ni izateko. Zuengandik jaso dudanaren laurdena ematen ahal banio nire inguruko jendeari, garaipen bat litzateke. Ez zaretelako agian ohartzen, zenbateraino aldatu duzuen nire bizia, zenbateraino aldatu nauzuen NI. Orain, bizitzak aurrera darrai eta nire barnean piztu duzuen sua ez dela itzaliko espero dut. Nire bidea egiten segitzeko indartsu senditzen naiz. (Landa kuadernoa, 2015-07-25. Mauleko udalekuetako azken gaueko Piropopostako136 Nekaneren mezua.) Eta izan nahi duten "ni" hori, poliedro bat da. Eta poliedro horren alde bat gazteidentitatearekin dago lotua. Izan ere, elkarrizketatutako gazteentzat bertso-eskola gazte identitatea eraikitzeko plataforma ere bada. Lotsa galtzea eta konfiantza hartzea norbere egiazko izatea agerian uzteko prozesu gisa bizi dute. Elkarrekin pentsatzea, norbere pentsamendua definitzeko bide gisa, eta nor diren deskubritzeko bezainbat nor izan nahi duten erabakitzeko bide gisa. Hitza hartzea ta bertso-munduan zein bestelako espazioetan engaiatzea, gazte gisa inplikatzeko eta gozatzeko modu gisa ulertzen dute. Eta hain justu ere, ezaugarri horiek betetzen dituztelako iruditzen zaie gazte izatetik hurbilago daudela. Ez direla soilik lizeoko ikasleak. Seme-alaba nerabeak. Badutela zerbait, helduago egiten dituena. Allande: Bai ta heldutasun handiago bat beharba, ez da eee... Ez dut erraten beste, beste guz.. beste guztiek ez dutenik heldutasunik edo e, badira beste batzu, baina, egia da bertso-eskolakoak, nik uste behintzat, nahiko helduak garela gure adinerako eta, eta hori, hori nabaritzen dela. Eta heldu izatea, gazte izatearen bidez lortzen dute, azken finean: "nagusia izateko bidea, gazte izaten egiten dutelakoan daude. Hori horrela izanik, gazte izate hori adierazteko aukeratzen duten moduari eta bideari berebiziko garrantzia ematen 136 Piropoposta izaten da bertso-udalekuetan, beste udaleku askotan bezala, eguneroko gaubeilako ekintzetako bat. Egunean zehar posta-kutxa bat egon ohi da egongelan, nahi duenak nahi duena idazteko, pertsona jakin bati, edo batzuei, edo talde osoari zuzenduta. Eta gauean, gau beilaren hasieran, giro goxo batean, gitarraren akordez lagundurik, begiraleek mezu guztiak atera eta talde osoaren aitzinean irakurtzen dituzte. Eskuarki mezu goxoak izan ohi dira, esker onekoak, maitasunezkoak, eta baita umorezkoak ere, tartean. 137 Iparraldeko Gazte Dinamika Berria izan zen Aitzina gazte antolakundea sortzeko prozesuaren izena, 2013ko azaroaren 2an bukatu zena Aitzinaren sorrerarekin. 138 Bertso-udalekuetan, beste udaleku askotan bezala, lehen egunean zozketa bat egiten da, eta parte-hartzaile bakoitzari (izan begirale, begiratu edo sukaldari) beste pertsona baten izena egokitzen zaio: hori izango da bere lagun ezkutua. Eta udalekuek irauten duten egunetan zehar, norberari egokitu zaion pertsona zaintzeko ahalegina egitean datza jolasak, azken egunean opari bat eskaintzeaz gain. 217 aritzearen balorean bat egin, euskaraz egitea, de facto gurasoen praktikekiko desberdintzea da. Baina, euskararen erabilpenak berak etena eta lotura suposatzen ditu aldi berean. Euskara erabiltzearen bidez, euskararen biziberritzearen aldeko mugimenduaren sokan sartzen dira modu aktiboan. Euskararen suspertzearen agente bikoitz bilakatzen dira, gainera: alde batetik euskarazko rol soziolinguistikoa gorpuzten dutelako, eta bestetik, bertsolari direlako. Izan ere, bertsolari izatea, euskararen aldeko agente izatearekin lortzen da euskal gizartean, euskarazko kultur eragile izatea bera eragile izatea delako, eta bertsolariaren irudi ikonikoa euskaren berreskurapenaren aldeko diskurtso sortzaile eta birsortzaile gida ulertzen delako, besteak beste. Zentzu horretan, bertso-eskolako jarduera komunitateko kide izatea eta bertso-munduan sozializatzea, izan daiteke hiztun berriontzat hiztun gisa legitimatuak sentitzeko bide. Baina, Bernat Etxepareko bertso-eskolako jarduera-komunitatearen baitan antzeman dugun galbahea, bertso munduan ere erreproduzitzen da, hein batean. Eta bertso-munduan sozializatzeak kanpora begira hiztun berriak legitimatu ditzakeen arren, bertso-munduaren baitan hiztun berri izatea legitimotasuna erdiesteko oztopo ere izan liteke. 219 Beti jakin dut euskaldun berriak existitzen zirela. Nonbait. Ez nekien gure ama horietako bat zenik duela gutxi arte, bere istorioa jakinagatik. Gure ama ez da erabat hiztun berria. Baina, erabat hiztun zaharra ere ez. Txikitan euskaraz egiten zuen gurasoekin, ahizpa gazteagoak sortu ziren arte. Bikotearekin berrartu zuen euskara, hamasei urte zituela, eta bere erabakiz egin zigun euskaraz niri eta anaiari. Ez du sekula hizketarako abilezia berezirik eduki eta ez dut sekula hortik miretsi. Eta gurean hitzaren maneiua zenez tresna eta balore nagusienetako bat, hortik ere gutxietsi izan dut. Gaztelaniaz interesatzen zaizkidan kontuetaz entzun nuen arte, besteak beste. Bartzelonan ikasten nuenean Euskal Etxean aritu nintzen euskara irakasle. Hogei urte nituen eta ez nuen Bartzelona ezagutzen. Galdu egiten nintzen maiz inondik Placeta de Montcadara bidean. Ikasleetako batzuk, katalanak, ni baino helduagoak eta Euskal Etxean ni baino etxekoago zirenak oso ondo moldatzen ziren euskaraz. Eta gogoratzen dut nire burua haien gaitasunaz eta merituaz hausnarrean. Eta Euskal Etxeko festaren batean haietako batekin hizketan hasiko nintzen, bere bizitzaz galdezka, nor zen, zertan egiten zuen lan, nongoa zen, hiriko zein auzotan bizi zen… eta egingo zuen hizkuntza akats larriren bat, eta bere gaitasuna eta meritua gaindituko zituen nigan halako deserosotasun batek. Bi begiraden artean ergatibo bat falta. Autoritate galera bat-bateko hori berriz parera ekartzeko denboratxo bat beharko nuen. Esaldi pare bat. Ahaztu arte. Ahaztuta niri une hartan beraiekiko parekotasuna eman ziezadaken ia elementu bakarra zela ni egiazko euskalduna izatea. Ikastolako ibilbide luzean kide izan nituenengan kosta egiten zait atzera begira hiztun berriak zirenak identifikatzea. Badatorkit bat edo beste burura. Eta datozkidanak lehen mailakoak dira. Adélaïde. Iñaki, Jean-François-ren semea. Gurasoak ezagutzen ditudalako dakit, hain zuzen, hiztun berriak direla. Atzera begira pentsa nezake kolegioko hau ala hura izan zitezkeela, izatez, hiztun berriak. Baina, ez dakit ziur. Ez zen sekula bereizketa pertinentea izan. Edo ez gogoratzeko adinakoa, bederen. Bertso munduan ezagutu ditudan guztiak jo ditut hiztun zahartzat beti, kontrakorik bistaratu ez den artean bederen. Bertso-udalekuetan izan nintzen 12 urterekin eta han Xabi Paya ezagutu nuen. Niretzat arraro hitz egiten zuela gogoan dut, bizkaieraz ari zelako. Ez dakit hiztun berria zela jakin ote nuen orduan. Jon Maiarena banekien. Baina, bertsolari konsakratua zen jakin nuenerako eta horrek ez-euskaldun-berri egiten zuen nire buruan. Gehiago harritu nintzen Aitor Mendiluzeren amak euskara ez zekiela jakin nuenean. Parte izan naizen bertso-eskolez oroitzean, ikerketa honen harira, nire lehen inpresioa izan zen ez nuela sekula nire bertso-eskolan hiztun berririk ezagutu. Baina, memoriari tiraka nire lehen bertso-eskolako kideetaz oroitu naiz. Hendaiako ikastolan, gure taldean baziren bi, etxean euskaraz egiten ez zutenak. Ez dakit zenbat urte egingo zituzten bertso-eskolan. Baina, kolegio garaiko nire oroitzapenetan ez ditut bertso-eskolan ikusten. Gasteizera ikastera joan nintzenean, gogoan dut hango bertso-mundua bitan banatzen zela, nolabait. Alde batetik zegoen bertako mugimendua, eta bestetik gurea, hara ikastera joandakoena. Elkar gurutzatzen genuen noski, eta elkarrekin kantatzen genuen hainbat saiotan. Eskoletan bertsolaritzari buruzko saioak dinamizatzen ere batzuk zein besteak aritzen ginen; batzuetan elkarrekin. Baina, bereizketa argia zen bertakoen eta besteon artean. Batzuk bertsolaritza tradizionalaren oinordeko ginen. Punki, baina, 220 oinordeko. Eta besteak ziren, arabarrak. Bertsolaritza ulertzeko beste modu bat zutenak. Eta, besteak beste, haietariko asko, hiztun berriak. Ez dut sekula pentsatu izan nire hiztun zahartasunean. Inoiz ez. Euskaldunetaz hitz egin izan dudanean, -gu, euskaldunok- nire buruan euskaldun zaharrak izan ditut. Ni bezalakoak. Euskaldunaren ideia platonikoaren erreprodukzio hobexeago edo kaxkarxeagoak, baina, akats handirik gabeak. Normalak. Neuk sentitu izan dut hiztun idealaren ideia horrekiko aldea neure buruarengan. Euskalki berezidun herri batekoa ez izateagatik. Ipar Euskal Herrikoa izateagatik. Ez erabat Ipar Euskal Herrikoa izateagatik. Neu lotsatu izan naiz "honek mina ematen ari dit" ez dela esaten ohartzean. Edo oharkabean nire hizketakidearen, pisu-kideen zein bikotekidearen kerak itsastean, araztasun gutxitxoren salagarri. Inoiz ez dut pentsatu hiztun berriekiko sentitzen dudan neurri bateko ala besteko nagusitasunaz. Ni normala naiz, besteak bezalakoxea. Eta gero daude beste besteak. Bertsolariez aritu naizenean ere beti hiztun zaharrak izan ditut buruan. Ikerketa honen harira ohartu naiz. Orain ez dakit zer egin eta nola jokatu nire pribilegio ezagutu berriaz. 139 Hasi aitzin eskerrak eman nahi dizkiet Jone Goirigolzarri, Arkaitz Zubiri, Jone Uria, Arrate Illaro eta Saioa Alkaizari atal honi buruzko iruzkinengatik. Mila esker zuen denbora nire ikerketari ekarpenak egiteko eskaini izanagatik. 140 Komeni da argitzea hiztun berri izendapenak zein hiztun motari egiten dion erreferentzia. New speaker terminoarekiko analogiaz, hiztun berri gisa kategorizatzen da hizkuntzaz etxeko jabekuntza ez den beste moduren batean jabetu den hiztuna, hots, modu bateko edo besteko hezkuntza formala izan duena hizkuntza jabekuntzarako bitarteko -bitarteko bakarra izan ez bada ere (O'Rourke, Pujolar eta Ramallo, 2015). Hiztun berri izendapenaren sorreran, funtsean, nonnative bezalako izendapenen gutxiespenezko konnotazioak saihesteko asmoa dago. (O'Rourke et al., 2015). Euskararen kasuan, new speaker izendapenak ez bezala, hiztun berri terminoak berekin dakar euskaldun berri izendapenaren oihartzuna, eta oihartzunak nahigabean konnotazio gutxieslea ere berekin dakarrelakoan nago. Dena den, termino honen aldeko hautua egingo dut, lehenik eta behin, ez nagoelako hoberik proposatzeko moduan, eta bestetik, euskal testuinguruan kontzeptu honen jiran egindako ikerlanek izendapen hori bera erabili dutelako dagoeneko. 222 Goirigolzarri eta Uranga, 2015; Ortega, Amorrortu, Goirigolzarri eta Urla, 2016; Goirigolzarri, Manterola eta Salces, 2015; Urla, Amorrortu, Ortega, Goirigolzarri eta Uranga, 2016; Urla, Amorrortu, Ortega eta Goirigolzarri, 2018; Ortega, Amorrortu eta Urla, 2017; Artetxe, 2018). Ikerketok erakutsi dutenez, gaur egungo euskal gizarteak hiztun berriei zenbait ezaugarri betetzera iristea eskatzen die, hiztun legitimo141 izateko. Hiztunaren autoritatea nork eta zeren arabera merezi duen definitzen duen hizkuntza ideologia nagusiak jatorrizko hiztuna izan du, gurean ere, autoritatedun hiztunaren edo hiztun legitimoaren eredutzat (Woolard, 1998, 2008, 2016; Gal eta Woolard, 2005, 2014), eta profil bati berez emana zaiona, besteak irabazi beharra dauka. Alabaina, legitimo sentitzea bera gako izanik hiztun berrion aktibaziorako, legitimazio prozesua bera ulertzea estrategikoa da hizkuntza-biziberritze prozesuan eragiteko. Zer da, ordea, hiztun legitimo bilakatzea? Hizkuntzalaritza klasikoan bezala gizarteikuspegian, hizkuntza bateko hiztun legitimoa berezko hiztuna izan da, tradizioz; hizkuntza jakin bat "ama hizkuntza" duena. Hizkuntza gutxituen berreskurapena ardatz izan duen soziolinguistikak ere hizkuntzen biziberritzeari buruzko narratibak berezko hiztunak erdigunean jarririk eraiki izan ditu nagusiki, haiek harturik hiztun legitimotzat (Ramallo eta O'Rourke, 2014)142. Legitimitatea, ordea, 141 Legitimitate eta autoritate kontzeptuen artean zenbait ñabardura semantiko daude. Hala ere, hiztun berriekiko literaturan batzuetan kontzeptu parekide edo prozesu bateratu gisa ulertu izan dira hiztunen edo hizkuntza aldaeren legitimazio edo autorizazio prozesuak: Kathryn Woolard-ek edo Susan Gal-ek autoritateaz hitz egiten badute ere (Woolard, 2008, 2016; Gal eta Woolard, 2005, 2014), legitimitateaz hitz egiten dute nagusiki, hiztun berriak euskal testuinguruan ikertu dituzten Ane Ortega eta kideek (Ortega et al., 2013, 2016), "autoritatea eta legitimitatea" edo "prestigioa eta legitimitatea" pareko gisa aipatuz (Ortega et al., 2016: 163), eta baita euskal testuingurutik kanpo ikertu duten beste autore batzuk ere. Alexandra Jaffe-k, esaterako, kortsikar hiztun berrien kasuan "legitimacy, authority and authenticity" kontzeptuez hitz egiten du, erabat bereizi gabe (Jaffe, 2015: 22). Uste dut hiztunaren legitimitatearen eta autoritatearen aldeko ñabardura produktiboa izan daitekeela etorkizuneko ikerketetan, nahiz eta bi kontzeptuak hertsiki dauden elkarrekiko harremanean, eta zaila izan daitekeen batzuetan bata bestearengandik bereiztea. Hala ere, atal honetan ez dut bi kontzeptuen ñabardurak zehaztearen aldeko posiziorik hartuko. Orokorrean hiztunen legitimitateaz hitz egingo dut euskal hiztun berrien hizkuntza erabilerarako baldintza gisa definitua izan den heinean, eta, aitor dezadan, erosoagoa zaidalako "hiztun legitimo" sintagma erabiltzea "hiztun autorizatu" edo "autoritatedun hiztun" baino. 142 Hala da gurean ere. Euskararen inguruko ideologien eraikuntzan eragin handia izan zuen José María Sánchez Carrión "Txepetx"-ek hiztunen sailkapen batean oinarrituriko euskararen berreskurapenerako proposatutako teorian, jatorrizko euskaldun alfabetatuek eta hiztun berri jatortuek osatzen dute hiztun komunitatearen gune sinbolikoa, hots, hizkuntzaren biziberritzearen 223 ez da kontzeptu estatiko bat. Denboran zehar, eremu baten baitan143 negoziatu egiten dira inori legitimitatea egotz diezaioketen ezaugarriak. Gaurko egoera soziolinguistikoa ez denez orain dela berrogeita hamar urtekoa, interesgarria da aztertzea egungo euskal hiztun berriak hiztun legitimotzat hartuak diren edo ez (edo legitimotzat ote duten beraien burua), eta zeren arabera gertatzen den bata ala bestea (Ortega, Amorrortu, Goirigolzarri, Urla eta Uranga, 2014). Atal honetan, alde batetik, bertso-munduaren baitan sozializatzearen bidezko hiztun berrien legitimazio prozesua izango dut aztergai, Ipar Euskal Herriko testuinguruan (IEH, hemendik goiti), horretarako hainbat urtez bertso-eskolan aritu diren bi hiztun berriren bertso-ibilbide eta hiztun-ibilbideak arakatuz eta erkatuz, eta hiztun berri gisa izandako bizipenetan arreta jarriz. Bestalde, gaur egungo bertso-munduko hiztun berriei buruzko diskurtsoek eta bertsolariaren irudi kanonikoak legitimazio prozesu horretan bertan jar ditzakeen mugak aztertuko ditut. Era horretan, legitimaziorako baldintzek (akuilu zein oztopoek) azalarazten duten hizkuntza- eta bertso-ideologiak identifikatzea ere izango dut helburu. 6.2 Aurrekariak eta marko teoriko-analitikoa 6.2.1 Euskara eta hiztun berriak. Estrategikotasun handia, ikerketa gutxi. Euskararen berreskurapen mugimenduaren estrategia hamarkada luzetan nagusiki hizkuntzaren ezagutzan ardaztu izanak hiztun berrien emendatze izugarria ekarri du. IEHn 16-24 urte bitarteko %5,3k jaso du euskara bakarrik eragile nagusien multzoa (Sánchez Carrión, 1987). Hiztun moten arteko hierarkia argia da, ordea: gune sinbolikoaren erdigunean alfabetatutako euskaldun zaharrak daude. Bigarren geruza osatzen dute hiztun berri jatortuek. Teoria honen arabera, beraz, hiztun ideala berezko hiztuna baino ezin da izan. 143 "Eremu" kontzeptua Pierre Bourdieu-ren zentzuan darabilt (Bourdieu, 1991, 1992, 1994; Bourdieu eta Wacquant, 1992) dagokidan lan-esparrurako duen egokitasunagatik. Alde batetik, hizkuntza-eremu orokorra eta bertso-eremua (artikulu honetan nagusiki bertso-mundu deitu dudana) bereizteko aukera ematen dit, eta bestetik, hiztunen eremuaren baitako legitimitatea edo legitimitate eza eremuaren baitako kapital sinbolikoaren (eta bestelako kapitalen) banaketa eta (bir)definizio dinamikekin zuzenean lotzeko aukera ematen dit. 224 etxean, eta %5,6k euskara eta erdara. Eta euskaldunen artean %52,9 dira hiztun berriak (Eusko Jaurlaritza et al., 2017). 22. Grafikoa: Lehen hizkuntza(k) 16-24 urte bitartekoen artean. IEH, 2016 (Eusko Jaurlaritza et al., 2017). Azken urteetako joeraren arabera, gainera, beherantz doa etxean euskara jaso dutenen kopurua144: 23. Grafikoa: Lehen hizkuntza(k) 16-24 urte bitartekoen artean. IEH, 1991-2016 (Eusko Jaurlaritza et al., 2017). 225 Ane Ortega, Estibaliz Amorrortu, Jone Goirigolzarri eta Jacqueline Urla-k azpimarratu izan duten bezala, hiztun berrien garrantzi estrategikoa ukaezina da (Ortega et al., 2016). Hiztun hauek euskararekiko zein atxikimendu, hizkuntza-irudi eta zein hizkuntza-praktika duten aztertzea berebizikoa da hiztun berri hauen hizkuntza bizipenak sakonago ulertzeko (eta alderantziz). Euskararen erabilera apalaren auzia mahai gainean dagoen honetan, zentzuzkoa da pentsatzea hiztun berrien hizkuntza ibilbideek zenbait gako eskain diezazkiguketela erabilerarako jauzia eman dadin behar diren baldintzak xeheago ulertzeko. Zergatik aztertu, ordea, berariaz hiztun berri goiztiarren eta ezagutza maila handikoen ibilbideak? Pentsa liteke ezin duela alde handirik egon euskara etxean ikasi dutenen eta euskara txiki-txikitan eskolan ikasi dutenen artean. Are gehiago batzuen eta besteen hizkuntza gaitasuna altua baldin bada. Ezberdintasun esanguratsuak ikusi dira, alta, esaterako, Lasarte-Oriako kasuan, euskara 0-3 urte bitartean etxetik kanpo ikasi duten eta etxean ikasi duten 13-24 urte arteko gazteen hizkuntza gaitasunean, euskararekiko atxikimenduan eta lagunarteko erabileran (Jauregi, 2013)145. Ikerketek erakutsi dutenez, faktore ugarik eta modu konplexuan eragiten dute hiztunaren hizkuntza hautuetan eta, beraz, portaeretan. Baina, bada hiztun berriei bereziki eragin diezaiekeen faktore bat: hiztun gisa legitimatuak izatearen edo eta sentitzearenak, hain zuzen ere. Ikerketa honek IEHko bertso-munduan dabiltzan, eta euskararen erabilera trinkoa duten bi hiztun berri gazteren legitimazio prozesuak ditu aztergai, haien hizkuntzaeta bertso-ibilbideetan hiztun berri gisa izandako bizipen eta diskurtsoak ardatz hartuz. Zehazki, honako galderei erantzutea izango du lan honek helburu: Bertsomunduko praktikak eta diskurtsoak hiztun berrion legitimazio prozesurako bide ote dira? Zeintzuk dira legitimatze prozesua ahalbidetzen duten gakoak eta prozesua baldintzatzen duen hizkuntza-ideologia? 145 Hiru aldagaien kasuan emaitza onenak guraso euskaldunak zituztenek erakutsi zituzten, eta ahulenak berriz guraso erdaldunak zituztenek. 226 6.2.2 Hiztun berri gazteen hizkuntza portaerak. Legitimitatea gako. Hiztun berrion hizkuntza portaerak hiztun bakoitzaren bizi-ibilbideak moldatuak dira. Baita sozializazio testuinguruak eraginak ere. Ez da dena egitura, ordea. Badira testuinguru erdaldunetan euskaraz bizitzeko hautua egin duten hiztun berriak, testuinguru euskaldunetan erdaraz bizi direnak dauden bezalaxe (Amorrortu, Ortega eta Goirigolzarri, 2017). Hiztunen hizkuntza hautuetan eta, beraz, portaeran eragiten duten faktoreen analisia soziolinguistikan behin eta berriz aztertu den gaia da. Askotarikoak izan daitezke hizkuntza bat ala bestea hautatzeko eragiten duten faktoreak146. Baina, badago faktore bat, esan bezala, hiztun berriei bereziki eragiten diena: hiztun legitimotzat hautemana izatea eta hautematea nork bere burua. Hiztun berrien legitimitatearen gatazka nabarmena da bestelako hizkuntzen testuinguruan ere (O'Rourke eta Ramallo, 2011); maiz, hizkuntza gutxituetako hiztun berriek benetako147 hiztunak ez izatearen sentipena izan ohi dute. Eta ikerketek erakutsi dutenez, nork bere buruari egotzitako legitimitateak zein kanpotik aitortutakoak (hauek ere elkarreraginean) berebiziko garrantzia dute hiztun berrien hizkuntza erabileran. Hiztun adina hiztun berri -edo hiztun zahar- mota dago, noski. Hala ere, nolabaiteko sailkapena egite aldera, hiztun berriak -ere- continuum batean bana daitezke, izandako bizi-esperientzietatik garatutako euskararekiko hurbiltasunaren, gaitasunaren, erabileraren, edo atxikimenduaren arabera. Euskal gizartean hiztunak kategorizatzeko zabalduen dauden eta erabilienak diren etiketek, ordea, ez dute konplexutasun hori islatzen. 146 Modu askotara sailkatu eta multzokatu dira faktoreak Modu integratu ala isolatuagoan, hiztunaren inguruneari dagozkion faktoreekin batera, hiztunaren beraren motibazioa, hizkuntza ideologia eta gaitasun objektibo zein subjektiboa dira hiztunaren hizkuntza hautua baldintzatuko duten faktore nagusitako batzuk (Coyos, 2005a, 2005b; Martínez de Luna, 2004). Faktore horiek elkarreraginean artikulatzen dira, noski, eta erabilerak berak ere berrelikatzen ditu aipatu faktoreak. Hiztun batzuen ibilbidean faktore hauetako bakoitzak pisu gehiago edo gutxiago izan dezake, eta denboran alda daitezke, gainera, pisu erlatiboak. 147 Benetako hiztunaz edo hiztunen benetakotasunaz hitz egiten dudanean, hizkuntza ideologiaren esparruan erabili ohi den authenticity kontzeptuari egiten diot erreferentzia. Testu honetan zehar modu baliokidean erabiliko ditut benetako hiztuna eta hiztun autentikoa, zein authenticity eta benetakotasuna. 227 Euskaldun zahar eta euskaldun berri etiketak dira etiketa ohikoenak, hain zuzen, eta hizkuntza jabekuntza prozesuaren nolakotasuna baino ez dute islatzen. Hizkuntza etxean edo etxetik kanpo ikasi izanak bereizten ditu hiztunak bi kategoriotan; funtsean, benetakotasun balorearen arabera neurtu izan da hizkuntza-autoritatea gurean, eta benetako euskalduna euskaldun zaharra izanik, erran gabe doa (Woolard, 2008). Izan ere, euskaldun zahar kategoria esentzialista da, kategoria honek "ama hizkuntza"148 kontzeptuaren inguruan eraikitako ideologia baitu oinarri: etxean ikasitako hizkuntzak erabat eta bizitza guztirako baldintzatuko du pertsona horren hiztun ibilbidea, eta ez du beste hizkuntzarik bere lehen hizkuntza bezain ongi menperatuko zein eroso erabiliko (Amorrortu et al., 2017). Alta, "ama-hizkuntza edo lehen hizkuntza izateak ez dakar per se mintzaira hori hiztunaren bizitzan nagusia izatea, ez ohikoena edo usuena, ez eta maiteena edo nahiena ere" (Kasares, 2014: 22). "Ama hizkuntzaren" ideologia desafiatzen duten hiztun berriak soilik identifika daitezke, beraz, euskaldun zahar kategoriarekin. Alabaina, ikerketek erakutsi dute badela beste etiketa bat hiztun berriek haien burua izendatzeko erabiltzen dutena: euskaldun etiketa, huts hutsean. Kategoria hau benetakotasunaren erreferentea den euskaldun zahar eta benetakotasun gutxien duen hiztun berri kontzeptuen artean kokatu ohi da benetakotasunaren continuumean (Ortega et al., 2014: 92). Hiztun bakoitzak erabaki dezake kategoria hauetako batetan kokatzea ala ez kokatzea bere burua "bat edo beste bere eginez, denak baztertuz, edo beren identitatea definitzeko modu berriak asmatuz" (Amorrortu et al., 2017: 164). Maizenik, alta, hiztun berriek euskaldun berritzat edo euskalduntzat dute haien burua, azken hauek izanik euskaldun zahar kategoriaren erakusgarri liratekeen ezaugarriekiko hurbilen sentitzen direnak, berez hiztun berri izan arren (Goirigolzarri, Manterola eta Salces, 2015). 148 Kakotx artean darabilt kontzeptua, ideologikoki markatua izateaz gain hizkuntza ideologiaren ikuspegitik, genero perspektibatik ere karga sexista handikoa delako. Eta aldi berean, terminoa badarabilt, uste dudalako merezi duela azpimarratzea "ama hizkuntza" izendapenaren karga biologizistak lotura zuzena duela, hain zuzen ere, hizkuntzaren ikuspegi esentzialistarekin, "lehen hizkuntza" izendapenak ez bezala. 228 Ikerketek azalarazi dute hiztun kategoriokiko identifikazioak baduela eraginik hizkuntza erabileran. Alderantziz ere uler liteke: erabilerak berak ere eragiten du legitimitatean, "identitatea eguneroko praktiketan nahiz erritual edo jazoera berezietan, berariaz edo oharkabean, sortu eta negoziatu, landu eta bizitzen den kode berezi bat delako" (Apodaka, 2015: 31). Legitimitaterik sentitzen ez duten hiztunek konfiantza falta izan dezakete zenbait testuingurutan euskaraz jarduteko garaian eta, beraz, nahiago izango dute beste hizkuntza bat erabili –edo alderantziz (Amorrortu et al., 2017). Euskaldun zahar gisa ez identifikatzeak ez du, beraz, zertan erabilera jakin batekin korrelaziorik izan, euskaldun gisa identifikatzen direnen kasuan. Bai, ordea, haien burua euskaldun berritzat dutenengan (Amorrortu et al., 2017). Nola heltzen da bat, baina, euskaldun kategoriarekin identifikatzera? Amorrortu eta kideen arabera, honakoak dira gakoak: euskarazko gaitasun altua eta jariotasun handia izan ohi dute149, euskarazko sare sozialetan integratuta egon ohi dira, bereziki emozionalki esanguratsuak diren sare sozialetan, euskara egunerokotasunean erabiltzen dute esparru ezberdinetan, eta tokian tokiko euskararen aldaera ezagutzen eta erabiltzen dute. Muturrera eramanez gero, euskaldun gisa identifikatzen direnetako batzuk portaera berdinak lituzketen euskaldun zaharrekiko bereizten dituen elementu bakarra euskara etxean jaso ez izana da. Beste era batera esanda, hiztun berriok euskaldun zaharraren passinga150 dute, passinga ulertzen badugu norberari ez dagokion kategoria (altuago) bateko kide gisa irakurria izateko gaitasuna (izan arraza, kasta, klase soziala, generoa, aniztasun funtzionala, edo bestelako edozein kategoria) (Guzmán eta Platero, 2012; Renfrow 2004). Alegia, badakite ez balute hiztun berriak direla aitortuko, besteek euskaldun zahartzat kategorizatuko 149 Hizkuntza nahikoa menperatzen duela sentitzen ez duen hiztunak nekez izango du bere burua hiztun legitimotzat. Eta era berean, parekoak ez badio irizten hizkuntza behar bezain ongi erabiltzen duela, ez du hiztuna legitimotzat izango. 150 "Racial passing" edo "passing" deitzen zaio –nagusiki Amerikako Estatu Batuetan- mestizoak ziren norbanakoek –eskuarki- zuri gisa irakurriak izatearen esperientzia. Terminoa XVIII. mendekoa bada ere, berez, XIX-XX. mendeetan sartu zen lexiko arruntean, gero eta arruntagoa zen fenomeno hura izendatzeko. Alabaina, azken urteotan passing terminoaren esanahia zabaldu egin da, arrazari dagozkion esperientziei ez ezik bestelako bazterreko identitateen inguruko esperientziak adierazteko ere erabiliz, ikuspuntu intersekzional batetik. 151 Aipatu dugu Sánchez Carriónen arabera gune sinbolikoaren erdigunean alfabetatutako euskaldun zaharrak leudekeela, eta bigarren geruza osatuko luketela hiztun berri jatortuek (Sánchez Carrión, 1987). Gune sinbolikoaren bigarren geruzan sartu ahal izateko beharreko prozesua, gainera, jatortzea da, hain zuzen. Hots, euskaldun zahar gisa irakurria izateko adinako passing-a erdiestea, beste era batera esanda. Gaur egun operatzen duen hizkuntza ideologia honen arabera, beraz, hiztun berria hel daiteke hiztun legitimo izatera, beti ere kategoria esentzialista baten unean uneko definizioaren baitako ezaugarri batzuk bereganatzen baditu. Eta noski, euskaldun zaharrek izango dute legitimitatea ezaugarri horiek aski ongi gorpuzten dituen ala ez erabakitzeko. 152 Izendapen orokor hauek erabiltzen ditut zehazki bereizi nahi izan gabe hizkuntza antropologia eta hizkuntzaren antropologia ez eta soziolinguistika eta hizkuntzaren soziologia ere, hizkuntzaren ideologiaren ikerlerroan baitan azpi-diziplina hauek denak biltzen baitira, ikuspegiak elkarrengandik bereizi arren. 231 ideologia jakin batetik egozten diogun balioaren arabera, besteak beste. Hizkuntza aldaeren arteko hierarkizazioak eta aldaera hauetan mintzo diren hiztunen artekoak ez dira unibertsalak, noski. Literatura antropologikoa hamaika hizkuntza aldaeraren sailkapen eta sailkapenerako irizpidez josita dago. Botere harreman hauek zurkaizten dituzten konplexu ideologikoak ugariak eta era askotarikoak izan daitezke -denak arbitrarioak izan arren- eta honetan ere alferrik bilatuko dugu unibertsaltasunik. Mendebaldeko gizarteetako hizkuntza ideologiei buruzko kasu azterketen sintesia eginez, Kathryn Woolard-ek eta Susan Gal-ek baieztatzen dute bi konplexu ideologiko ezberdin nagusitzen direla, eta hizkuntza autoritatea batak ala besteak egotziko diola hizkuntza, hizkuntza aldaera, edo hiztun bati, autoritaterik egoztekotan: bata authenticity litzateke, benetakotasuna, egiazkotasuna, berezkotasuna, eta bestea, berriz, anonymity edo anonimotasuna, neutrotasuna, inorena-ez-eta-aldi-berean-denona-tasuna (Gal and Woolard, 1995). Authenticity edo benetakotasunaren ideologiaren arabera, hizkuntza edo hizkuntza aldaera baten balioa komunitate jakin batekiko duen harremanean datza: autentiko edo benetakotzat joko da komunitate horren adierazpide propioa den hizkuntza, berezkoa, komunitate horren esentziaren adierazpidea, alegia. Ikuspuntu honen arabera, aldaera bat zenbat eta sustraituago egon eskualde geografiko eta giza-komunitate jakin batean, orduan eta balio handiagoa izango du. Benetakoa izateko, beraz, hizkuntza aldaerak nonbaitekoa izan behar du. Norbaitzuena. Zenbat eta lokalago eta zehatzago hobe. Hizkuntza aldaera baten funtzio gorena, hain zuzen, indexikalitate soziala da: esaidazu zein hizkuntza aldaera hitz egiten duzun, eta esango dizut nor zaren. Hizkuntza gutxituak benetakotasunaren ideologiatik balioetsiak dira, nagusiki. Eta ez kasualitatez; ideologia hau ez baita hutsetik sortu. Nola atzerrian hala Euskal Herrian, nazio-estatuan oinarrituriko nazionalismoekiko erreakzioz egituratu ziren estatu-hizkuntza kategoriatik kanpo gelditu ziren hizkuntzen aldeko biziberritze mugimenduak. Europako XIX. mendeko modernizazio proiektuek hizkuntza gutxituetako hiztunak botere ekonomiko eta politikotik bazterturik, mugikortasun soziala eta hizkuntza mudantza (eta ondorioz, belaunaldi arteko transmisioaren 233 Woolard-ek anonymity izendatzen duen bigarren konplexu ideologikoak, ideologia arrazional horretan ditu erroak, eta hizkuntzaren funtzionaltasunean eta neutraltasunean legoke, logika honen baitan, hizkuntzaren balioa, eta ez identitate jakin bat adierazteko gaitasunean. Hain zuzen, gaur egungo gizartean ere, hizkuntza gutxituen kasuan ez bezala hizkuntza hegemonikoen kasuan, anonimotasun horretan datza hizkuntza edo hizkera jakin baten balioa. Edonorren izan daitekeen hizkuntza da -ez du zertan zure berezko hizkuntza izan-, eta, beraz, demokratikoagoa da, denon eskura dago. Bestalde, ez dagokio komunitate bati edo besteari, eta, beraz, ez dakar komunitate jakin baten interes ideologikoaren kargarik- (Woolard, 2008: 305). Alta, hain zuzen ere denona izan ahal izateko eta karga ideologiko-identitariorik gabeko "voice from nowhere" (Gal eta Woolard, 1995: 134) baten kanala izan ahal izateko, hain zuzen ere nonbaiteko edo komunitate jakin baten ezaugarririk ez izatean datza aldaera honen balioa, hots, bazterrekoen ezaugarri izan daitezkeen horien ezabaketan, denona den hizkuntza aldaera baten mesedetan. Kasu azterketek argi utzi dute, ordea, anonimotasunean oinarritutako ideologiak mesedegarri zaizkiela instituzionalki edo demografikoki boteretsuak diren hizkuntzei. Hain zuzen ere, ideologia honen inguruan sorturiko ideia zein praktiken bidez, hegemonia naturalizatzen da. Pierre Bourdieu-ren arabera, anonimotasunaren ideologiaren eraginez hiztunek autoritatea egozten diote anonimotasuna darion hizkera jakin bati -edo hizkera jakin batean ari den hiztunari-, baina, ez dute autoritate hori habetzen duten gisa-talde batzuekiko desberdinkeria eta botere harremanen desoreka identifikatzen. "Méconnaissance" deitzen duen hau medio (Bourdieu, 1991; Bourdieu, 2014) ezabatze ideologikoa gertatzen da (Gal and Irvine 2000): hizkuntzak edo hizkera jakin horren autoritatea eta balioa berezkoa eta naturala dela irakurtzen da. Euskararen aldaera edo hiztun jakin bati, beraz, nekez egotziko zaio balioa eta autoritatea anonimotasunetik, eta aldiz, hiztun edo hizkera baten benetakotasuna izango da autoritaterako bide, hiztunaren edo hizkeraren benetakotasuna, nagusiki, bere natibotasunean oinarrituz. Maila akademikoan zein euskararen berreskurapen mugimenduaren baitan ere, paradigma Fishmaniarrak (Fishman, 237 Horien artean bi dira hiztun berriak154. Hasera batean ez zen nire asmoa ikerketa honetan hiztun berrien legitimazio prozesuak aztertzea, baina, lehen elkarrizketa multzoa aztertzearekin batera ohartu nintzen beharrezkoa zela hiztun berrien bizipen eta diskurtsoak sakonago aztertzea, eta bereziki, hiztunon legitimitatearen eraikuntza aztertzea, ikerketaren hari-mataza ulertzeko. Lehendik elkarrizketatutako bi hiztun berriei, beraz, bigarren elkarrizketa sakon bat egin nien155: lehenean, haien bertso- eta hizkuntza-ibilbideak izan ziren elkarrizketaren hari nagusi. Bigarren elkarrizketak, aldiz, hiztun berri izatearekiko bizipenak eta diskurtsoak izan zituen ardatz. Bi elkarrizketatu hauen elkarrizketetako pasarteak soilik erabiliko ditut lan honetan: Nekane eta Allanderenak156. Allande eta Nekane adin goiztiarrean murgiltze sisteman euskara ikasitakoak dira, Seaska ikastolen federazioaren baitan. Etxean frantsesez egin izan dute beti. Testuinguru soziolinguistikoari dagokionez, biak lapurtarrak izanik, euskaldunak %16,1 diren eremu batean bizi dira (Eusko Jaurlaritza et al., 2017). Biek ikasi dute Seaska ikastolen sarearen baitan lehen mailatik lizeora arte. Bertsotan oso txikitan hasi ziren biak ala biak (9 urterekin), eta geroztik bertsoeskolako kide izan dira, unibertsitate garaira arte bederen, Bernat Etxepare lizeoko bertso-eskolan eginik azken hiru urteak. Bertsotan ere arituak dira plazan, bai eskolarteko txapelketetan, bai gazte sariketetan (emaitza onak lortuz eta zenbait sariketa irabaziz IEH zein EH mailan) bai ohiko saioetan, eta baita XILABA -Zuberoa, Nafarroa-Beherea eta Lapurdiko- txapelketan ere. Bertso-munduaz gain, euskarazko hainbat sare sozial esanguratsutan murgildurik bizi dira eta euskararekiko atxikimendu biziki azkarra dute. Hizkuntza gaitasun oso handikoak dira, eta euskararen erabilera trinkoa dute. 154 Adin tarte horretan bi bakarrik ari direlako bertsotan, beraiek izanik IEHko lehen hiztun berri bertsolariak. 155 2014an egin nion lehen elkarrizketa Allanderi (17 urte zituela), eta 2016an Nekaneri (18 urte zituela). Bigarren elkarrizketa, aldiz, 2018an egin nien biei (21 eta 20 urterekin, hurrenez hurren). Bigarren elkarrizketa saio horien iturriak bi izan ziren, nagusiki: lehen elkarrizketa saioen analisian hiztun berrien hizkuntza ibilbideekiko pizturiko interesa, eta Allanderekin bere bizipenei buruz izaniko elkarrizketa informal luze eta sakon bat. 156 Hemendik eskerrik zintzoenak eman nahi dizkiet Nekane eta Allanderi, elkarrizketetarako izan duten prestutasunagatik, alde batetik, eta lan honen argitalpenerako eman didaten konfiantzagatik, bestetik. Hori gabe ikerketa honek ez luke argitaratzerik izango, ez eta zentzurik ere argitaratzeak. 238 6.3.2 Dokumentazioa Hiztun berrien bizi-esperientziak jaso eta aztertzearekin batera, bertso-munduan hiztun berriez sortzen eta egituratzen diren diskurtsoak aztertu nahi izan ditut. Eta horretarako, hainbat datu base eta bertso-saio zehatzetako gaitegia eta bertsoak aztertu ditut. 6.3.2.1. Bilaketa Corpusa Alde batetik, Xenpelar Dokumentazio Zentroaren Bertsolaritzaren Datu-basea (BDB) arakatu dut, eta horretarako bi corpus ezberdin erabili ditut. Alde batetik bat-bateko bertsoaldi157 artxibatu guztiak158 biltzen dituen intraneteko BDB corpusetik (ikus III eranskina) bertso-munduan zabalkundea eta erreferentzialtasuna159 duten 22.911 bertsoaldi, horietatik 13.525 osoki transkribatuak (gainerakoek gaien transkripzioa baino ez dute). Corpus horiez gain, bilaketa esanguratsuak egiteko bertsoaldi transkribatuz zein saioko gai-zerrendaz osatutako lagin bat eta behaketa prozesuan osatutako landa kuadernoan idatzitako gai eta bertsoak ere erabili dut (ikus III eranskina). 6.3.2.2. Arakatze metodologia Lehenik eta behin, testu-bilaketa egin dut zehaztutako corpuseko bertso zein gaietan, euskarari, hiztun kategoriei, eta euskalduntze prozesuari zegozkion hitz gakoak erabiliz. Hala, euskara hizpide zuten gai edo bertsoak identifikatze aldera euskara*/eskuara*/ eusker*, gure hizkuntza* eta 157 Bertsoaldi gisa katalogatzen dira gai jakin baten inguruan, edo librean ari diren kasuan doinualdi edo denbora tarte mugatu batean botatako bertsoak. Bertsoaldi bakoitzak, beraz, bertso bat baino gehiago izango ditu kasu gehien-gehienetan. 158 2019ko uztailean berrikusi dira datuak azken aldiz. 159 Zabalkundea eta erreferetzialtasuna bermatzen du BDBko corpusaren erabilerak, bi bertsoaldi motak osatzen baitute, nagusiki corpusa. Alde batetik, lurraldeko txapelketetako edo Euskal Herriko txapelketako bertsoaldiak daude: honek gaiak elkarteko borondatezko gai-jartzaile talde batek sortuak izatea bermatzen du, alde batetik, eta bestetik, txapelketetako saioak EHBEk zein lurraldetako elkarteek bertsolaritzari ikusgarritasuna emateko eta bertso-mundua errepresentatzeko plataformak izanik, hedapen saiakera berezia egiten da saio horiekiko. Eta bestalde, EHBEk urteko bertso-saio hautatuekin osatzen duen Bapatean bilduma erabili dut, elkarteak berak urteko saioen aniztasunaren erakusgarri gisa hautatutako bertsoak daude. 239 euskaldun*/eskualdun*/euskeldun* terminoak bilatu ditut160. Hiztun kategoriei zegokienez, aldiz, alde batetik, *euskaldun zahar, *euskaldunzahar, *euskaldun zar, eta *euskaldunzar eta bestetik *euskaldun berri, *euskaldunberri, *euskaldun barri, eta *euskaldunbarri. Azkenik, euskalduntze prozesuari buruzko bertso zein gaiak identifikatzeko bestelako termino batzuk ere bilatu ditut, hala nola, euskaltegi*, euskaldundu*, euskalduntze*, alfabetatze*, alfabetatu*, eta AEK. Bigarrenik, hiztun kategoriei zein euskalduntzeari buruzko bertso edo gaien analisia burutu dut, batez ere aztertuz hiztun berriak bertsotarako gai huts ziren, ofiziotako edo bakarkako bertsoaldietan proposatutako edo bertsolariak berak hautatutako pertsonaia ziren, eta kasu horretan hiztun berrien irudia estereotipatua zen ala ez. 6.4 Datuen aurkezpena eta analisia 6.4.1 Kriki-krakak hizkuntza ibilbide naturaletan 6.4.1.1 Hiztun ibilbide naturalak Ikaste-prozesu naturala Bai Nekanek eta bai Allandek naturaltasuna azpimarratzen dute euskararen jabekuntza prozesu goiztiarraz dihardutenean. Oso txikiak zirela eraman zituzten ama-eskolara. Han euskaraz ikasi zuten, "berez". Amorrortu eta kideek batez ere testuinguru euskaldunetako gazteengan antzeman dute joera hori: Ikaste prozesuan izan dituzten esperientziei buruz ez dute asko hitz egin murgiltzean testuinguru euskaldunean ikasi dutenek, seguruenik prozesu ez oso kontzientea bizi izan dutelako, txiki-txikitatik eskolaz aparte eskolatik kanpo ere euskarak oso presentzia handia izan duelako eta, beraz, arestian esanda bezala, «modu naturalean» ikasi dutelako. (Amorrortu et al., 2017: 63) 160 Nik bilatu ditudala esateko modua da, Xenpelar Dokumentazio Zentrotik eskatutako bilaketak Excell dokumentuetan helarazi baitizkidate. Bilaketa orri horietan bilatutako lemak agertzen ziren bertsoak edo eta gaiak ageri ziren, eta informazioa eskuragarri zegoen kasuetan, baita saioaren data, lekua, gai-jartzailea, bertsolaria, eta ariketa mota ere. Azterketari dagokionez, nire lana aurkitutako lemak bilatutako zentzuan erabiliak zirela bermatzea izan da, lehen pausu batean, eta ondoren, hiztun berriak edo euskalduntze prozesuak aipagai zituzten gaiak eta bertsoak aztertzea. 240 Ez Nekane eta ez Allandek ez dute hizkuntza ikasi behar izanaren oroitzapen garbirik, alabaina. Bizipen zehatzen arrasto argirik ez badute ere, dena den, biek azpimarratzen dute ez zutela murgiltze prozesua modu negatiboan bizi. Allande: Bon, euskaraz lehen hitzak, beraz, ikastolan egin nituen, baina, ez dut oroitzen ikastolako hasiera hura talka bat bezala, uste dut prozesua nahiko naturalki egin zela, eta beraz, handitzen joan nintzen ikastolan segituz. Are gehiago, Nekanek, esaterako, esperientzia positibo baten narrazioa egiten du eskolan hizkuntza berri bat ikasi izanaz: Nekane: Nik lehenik ikasi dudan hizkuntza frantsesa izan da zenta nere burasoak nahiz eta Euskal Herrian sortu diren, Angelukoak dira biak ez dakite euskara, galdu da belaunaldiz belaunaldi gure familian, beraz nere ama, bo, ama hizkuntza, lehen hizkuntza frantsesa da ta gero hiru urte nituelarik erabaki zuten ikastolara joanen nintzela, duda ainitz ukan ondoren hala ere, bainan, ikastolara sartuko nintzela ta hortik goiti hasi naiz euskara ikasten, eta gero ez dakit, ez dakit zer pasatu den bainan iduriz segidan maitatu dudan hizkuntza bat zela. Etxean burasoei erraiten nien "badakizu nola erraiten den hori euskaraz? Hori?" ta beti maitatu dut hizkuntza hortan mintzatzea, nahiz eta ez zen nere etxeko hizkuntza familian nahiz eta nehork ez dakien, beti maitatu dut. Naturaltasun sentimendu hori, gainera, behin eta berriz errepikatzen da, ez soilik hizkuntzaren jabekuntza prozesuaz aritzeko, baita erabilerari erreferentzia egiteko ere. Erabilera, berez Hizkuntza ibilbideei buruzko atalean ageri da nola bai batak eta bai besteak euskara erabiltzeko joera goiztiarra ageri duten. Behin eta berriz ageri da, baten kasuan, berezko joera baten ideia. Naturaltasunarena. Nekane: Aski naturala da neretzat, aski, ez dut pentsatzen "euskaraz mintzatu behar naiz". Euskaraz mintzatzen naiz eta punttu. Nekane: Ez nuen pentsatzen hamabi urtetan "euskara salbatuko dut, behar naiz euskaraz mintzatu", ez, mais, naturalki egiten zen. Besteari dagokionez, euskararen erabilera, bereziki kolegiotik aitzinakoa, erabaki batekin lotzen du. Allande: […] sinpleki, hasi nintzen frantsesez egiten zidanari euskaraz erantzuten. Ta azkenerako frantsesez bakarrik egiten zutenek ere neri beti euskaraz egiten zidaten. Ni izango nintzen bakarra agian ikaskideen artean haiekin euskaraz egingo zuena, baina neri beti euskaraz iten zidaten. Bazekiten nerekin euskaraz in behar zutela. 241 Geroztik, euskaraz egiten dute biek ala biek euskaldunekin. Ez jabekuntza prozesua eta ez hizkuntza portaera ez dira, noski, berez emanak. Egituraren eta egituraren baitan dugun agentziaren produktu dira gure portaera sozialak, hizkuntza baten ikaskuntza prozesua edo erabilera barne. Baina Nekaneren eta Allanderen bizipen horien diskurtsoan ageri dena da eraikuntza prozesu hori ez zela bereziki gatazkatsua izan. Etxean frantsesez aritu arren, familia euskaltzalekoak izanik, eskolan euskaraz ikasi eta euskaraz jardutea ez zen kontraesana. Seaskan ikasirik, gainera, euskaraz egitea ongi ikusia zen. Ez zegoen beraien baitan inguruneko egiturarekiko talkan zegoen sentimendurik, kezkarik, zalantzarik. Hizkuntza jabekuntza eta erabilerari buruzko diskurtsoetan naturaltasuna ageri bada behin eta berriz, hizkuntza-identitate eraikuntzari buruzko diskurtsoan ageriagoa da hautuaren pisua. Identifikazio oro da eraikia. Prozesu bat da. Ez, ordea, baitezpada kontzientea. Ez dugu gure genero, arraza, klase, edo bestelako identitateen eraikuntzaz kontzientzia berezirik gugan horrekiko gatazkarik ez badugu, edo ez bagara identifikazio jakin batek dakarkigun pribilegioez edo pribilegio faltaz kontziente. Nekane: Nik ainitzetan pentsatu dut, ez banintz sekulan bertso-eskolara joan ez nintzatekeela pertsona berdina, ez nintzatekeela orain naizen pertsona ta ez banintz ikastolatik pasa oino guttiago. Izanen nintzen desberdin desberdina zenta ez nuen euskara ikasiko beraz ez nintzen bertsotan hasiko beraz ez nituen... eta beraz azkenean euskara nere identitatearen parte da bainan batzuentzat naturala da, sortzen dira euskal familia batean eta ez dute pentsatzen ; «nere burasoak ez baziren euskaldunak izan ...», naturala da haientzat baina neretzat ez da hain naturala izan. Batzuek ikasten dute euskara, ikastolan mintzatu dira, kurtso orduetan eta punttu, eta ez dute gehiago galderarik, ez dizkiote galdera gehio pausatzen haien buruari, bainan ni, zinez nere eraikuntzaren parte izan den zerbait da eta euskarari esker egiten ahal ditut orain egiten ahal dudan guzia. Gaztetxean komunikatu, lanean lan egin euskaldunekin eee... bertso-eskolan ibili, musikan ibili euskaldun.. egiten ahal ditut eta zinez da tresna bat nere eguneroko bizian eta ni eraikitzeko eta beraz ez banu ikasi euskara ez nintzen orain den Nekane izanen, erran nahi dut eee... 6.4.1.2 Hiztun kategoriekiko talka Naturaltasunaren diskurtsoak muga batekin egiten du, ordea, hiztun kategoriekiko kokapenaz mintzatzean. Haien burua definitzeko galdegitean, Nekanek eta Allandek argi dute: euskaldun legitimotzat dute haien burua. Baina, ez zaie emana 242 izan. Haien burua hiztun legitimo gisa identifikatzeko prozesu bat egin behar izan dute. Eta horregatik, beharbada, gaiari buruz luze pentsatutakoak dira bai bata eta bai bestea. Nekaneren kasuan, bere burua euskaldun gisa definitzen du, huts hutsean. Kontziente da, ordea, hiztun berri izateak bere legitimitatea justifikatu behar izateko posizioan kokatzen duela. Elk.: Euskaldun zahar, euskaldun berri, euskaldun nanana, zuk nola definitzen duzu zure burua? [galdera bukatu aurretik erantzuna ematen du] Nekane: A, euskaldun. Nik euskara ikasi dut hiru urtetan eta nere biziaren hizkuntza nagusia da. Eta amarekin joan naiz Lillera joan den aldian, apartamentu bat xekatzeko eta logela berdinean lo egin dugu, eta erran diot e, biharamunean edo hola, "beldur dut euskara ahanztea, bost urtez joaiten baldin banaiz Euskal Herritik" eta erran dit "Badakizu, amets egiten duzu euskaraz, beraz ez duzu ahantziko euskara". Entzun nau mintzatzen euskaraz nere ametsetan, beraz ni ez naiz euskaldun berri, ni euskalduna naiz. Norbere burua euskalduntzat definitzea estrategia bat izan daiteke hiztun berri gazteengan, euskaldun berri etiketari ihes egiteko: "en el caso de los sujetos que han aprendido el euskera a edad temprana, también se aprecia que ser euskaldun es de alguna manera «mejor» que ser euskaldunberri" (Amorrortu et al., 2014: 91). Baina, maiz, kategoria "berri" honekin identifikatzeak ez dakar berekin euskaldun berri eta euskaldun zahar kategoriak auzitan jartzea: "se trata de una categoría que obvia la ideología de la lengua materna sin cuestionarla" (Amorrortu et al., 2014: 91). Nekanek ez du, ordea, euskaldun kategoria euskaldun berri eta euskaldun zahar kategorien arteko erdi-maila gisa ulertzen, edo ez erabat. Euskaldun kategoria euskaldun zahar kategoriarekin parekatzeko apustua egiten du. Ez du benetakotasunaren balioa zalantzan jartzen. Bai balio hori jatorrizko euskaldunen monopolio izatea, ordea. Euskaldun izateaz ari denean, benetako euskaldun izateaz ari da, hain zuzen. Eta benetakotasuna jaiotzazkoak ez diren terminoetan negoziatzeko aukera egiten du, horrek bere burua behin eta berriz kokatu behar izatera eramaten badu ere: Nekane: Eta pentsatzen dut euskaraz, kondatzen dut euskaraz... Eta batzutan, aurten egin ditut, bi urtez egin ditut matematikak frantsesez, eta zerbait kalkulatu behar dudalarik, gertatzen zait frantsesez pentsatzea. Eta hasieran kezkatua nintzen, eta momentu baten buruan... Mais, ez, zenta entzuten da usu "egiazko euskalduna da euskaraz kondatzen duena ere". 243 Elk. A, bai? Nekane: Bai. Entzun dut behin baino gehiagotan. Be bi urtez egin ditut matematikak frantsesez. Be, normala da pentsatzea "deux plus deux", baina, gero nere egunerokoan euskara beti hor dut beraz e, zinez ez naiz kezkatzen. Elk.: Eta egiazki beldurra duzu euskara galtzea? Nekane: E... ez. Ez dut erabiliko, baina, ezin dut ahantzi euskara... e... ez da posible. Allandek bere aldetik, bere burua euskaldun zahar gisa definitzen du. Ez ordea kategoria bera auzitan jarri gabe. Kontziente da euskaldun zaharraren ohiko definizioarekin bat egiten ez duen ibilbidea duela. Euskararen ikaskuntza prozesua bera problematizatzen du, eta aipatzen du hiztun gisa "zerbait eskas zuela" sentitzen zuela nerabezaro hasieran. Ez zuela euskara berak nahi bezain ongi menperatzen. Haien burua euskaldun berritzat dutenengan ohikoa da euskal hiztun osoaren ez izatearen sentimendu hori (Ortega et al., 2016). Allandek, ordea, hutsunea bete izanaren esperientzia ere bizi izan du. Allande: Bertsoen bidez, irakurriz ta idatziz, azkenean gehien landu dudan hizkuntza delako eta azken hiru lau urte hauetan lagun artean euskaraz bakarrik egiten dudalako. Bere ezagutza eta erabilera mailak kontuan izanik, bestalde, Allande kontziente da maiz euskaldun zahartzat izan ohi duela jendeak, berak kontrakorik adierazi ezean. Eta hiztun berria dela adierazten duenetan miresmena sortu ohi duela maiz. Gutxiespenetik zerbait duen miresmena. Eta hain justu ere horregatik, esplizituki adierazten du hiztun kategoriak eta hauen arteko hierarkiak berrikusi beharra. Ez du passingak eman diezazkiokeen pribilegioez jabetu nahi. Pribilegioen banaketairizpideen sistema bera jartzen du auzitan. Allande: Ni ere ez naiz oso kategoria hoien aldekoa. Iruditzen zait euskaldun berri termino hori erabili izan dela batzutan modu gutieslean… miresmen puntu batekin bai, baina, beti ere kategoria hori mantentzeko eta gutti-gorabeherako botere harreman bat osatuz. Hala ere, termino hoien inguruan galdetu didatenean eta, gehienek euskaldun zahartzat jo naute eta nik ere euskaldun zahartzat jotzen dut nire burua, apenas dudalako oroitzapenik euskarari lotuta ez doanik, edo euskaraz nire burua adierazteko gai ez nintzen garaietako oroitzapenik edo… Hizkuntza ideologia nagusiaren baitako hiztun kategoriekin zuzenean ezin identifikatua bera da ezabatze mekanismo bat. Norbere burua ezin batean ala bestean eroso kokatuak, hain zuzen, norbere burua kategoria horietatik kanpo 244 ikustea dakar. Berez, bai Nekane eta bai Allande euskaldun berri kategorian kokatzen dira, definizio esentzialistak euskaldun zahar kategoriatik kanpo uzten baititu, eta kategoria sistema binario horretan beste aukerarik ez dagoelako. Baina, euskaldun berri kategoriak ez dio hiztunari autoritaterik aitortzen benetakotasunaren ideologiaren baitan, eta hortik ihes egiteko kategoria berriak sortzera edo daudenak birdefinitzera beharturik daude. Eta deigarria da nola bakoitzak bere estrategia erabiltzen duen horretarako. Nekaneren euskalduntasunaren definizioak berezkotasunaren ideiarekin du lotura. Egiazko euskalduna "euskaraz kondatzen duena" da, horrek inkontzientearen mailara garamatzalako. Automatikoa den zerbait. Pentsatu gabea. Berezkoa. Logika bera dago, funtsean, bere burua euskalduntzat duela azaltzeko ametsetan euskaraz egin izana kontatzean: ametsetan ezin duzu nor zaren hautatu, inkontzientea kontrolaezina delako. Ametsek erakusten dute zu, egiazki, nor zaren, zuk nahi ala ez. Hala, bere burua euskaldun gisa azaltzeko Nekanek erabiltzen duen estrategia bere euskalduntasunaren esentziaren narrazioa da, esentziaren ideiari baliorik kendu gabe, berezko hiztunaren definizioan arrakala bat sortuz, hiztun berriak ere sartzeko modukoa. Allandek, aldiz, bere bizipenak eta bere ideologia aurrez emandako kategoria itxi batzuei gainezarriz lortzen du bere burua euskalduntzat definitzeko ahalmena. Berezkotasuna birdefinitu baino, berezkotasunaren kontzeptuaren beraren pertinentzia bera jartzen du zalantzan. Ez du zertan, beraz, bere burua ustezko berezkotasun batekiko kokatu, eta bere burua euskaldun zahartzat definituz, kategoria horiek bere erara bihurritzen ditu. Kontuak kontu, estrategia ezberdinak erabilita, hiztun legitimotzat dute haien burua bai Nekanek eta bai Allandek. Ezagutza maila altua dute, eta erabilera trinkoa. Baieztapen horietatik abiatuz, honako galderei erantzuna bilatzen saiatuko naiz datozen ataletan: bertso-eskolan aritzeak eta bertso-munduko parte izateak ba ote du eraginik hiztun gisa legitimo sentitzean? Eragin ote du bertsomunduan sozializatzeak legitimazio prozesu horretan? Eta eragin baldin badu, nola? 245 Galdera hauei erantzuteko, bertsolaritzaren ikonizazioa aztertuko dut, bertsojarduna euskal hiztun profil jakin batekin kausa-efektu loturan ulertzen dela proposatuz. 6.4.2 Bertsolaritzari loturiko legitimitate-lorbideak 6.4.2.1 Bertsolaritza eta hizkuntza gaitasuna Bertsolaritza, funtsean, hitzekin jolastea da. Diskurtsoak osatzea eta berrosatzea, txatalez txatal. Maiz aipatu da biziki sorkuntza mota prekarioa dela bertsogintza. Unean unekoa, sortua den (ia) une berean entzuna, geroratua izateko sortua baino, momentu eta espazio horretan eragiteko egina. Unitate gisa laburra dela ere esan daiteke, bertsoa bera unitate gisa har badaiteke. Bertsolariak, beraz, une eta gune zehatz horretarako propio eraiki beharko du diskurtso unitate bat, errimaren eta metrikaren mugen barruan. Batzuetan librean. Batzuetan bakarka. Bestetan gai bati erantzunez, eta kide batekin diskurtsoa elkarrekin eta elkarren diskurtsoa osatuz. Ez da hizkuntza, noski, bertsotan aritzeko beharrezko gaitasun bakarra. Bai funtsezkoa, ordea. Hamar-zortzi edo zazpi-sei silabatan sartu behar duzu bukaerarako gordeko duzun ideia nagusia. Esaldia horrela tolestuta zein errima duen ohartu, eta errima horrekin bertsoa osatzeko aski oin dituzun ebaluatu. Hala ez bada, esaldia birformulatu. Prozesua errepikatu eta errimak hautatu. Eta zure ausardiaren edo eta gaitasunen arabera, lehen puntua josi eta hutsera jauzi egin, edo bertsoa buruan erdi-josi eta kantuari ekin. Azken puntura heltzeko oinez oin heltzea derrigorrezkoa da. Eta oin bakoitzetik bakoitzera zenbat eta diskurtso koherenteagoa, are hobeki, noski. Horretarako, errimatik errimarako hamahiru edo hemezortzi silaba horietan esaldi –ahal dela- gramatikoki zuzenak, egokiak, eta –ahal dela- adierazkorrak osatu beharko dira, ilusioa sortuz, gainera, oina ez duzula errimatu beharragatik sartu, baizik eta horixe bera zela esan nahi zenuena, horrelaxe. Azken aurreko puntuan zailtasun gehigarri bat ere badago: erabat pentsatua duzun azken puntu horrekiko kohesioa zaintzea, azken ideiak bere indar guztia atxiki dezan. 246 Komunikazio gaitasunari dei egiten dion ariketa bat da, inondik inora: gaitasun diskurtsiboa galdegiten du ideiak hierarkizatu eta antolatzeko, gramatika gaitasuna hizkuntza zuzen erabiltzeko, gaitasun soziolinguistikoa, uneko eta lekuko entzuleriarekiko egokia den hizkuntza erregistroa erabiltzeko, eta gaitasun estrategikoa, ideia bat bihurritu eta hamahiru silabatan sarrarazteko adina itzulinguru, parafrasi eta sinonimo erabiltzeko gaitzen zaituena (Canale eta Swain, 1980). Bertsotan dabilenari komeni zaio, hasteko, beste bertsolarien diskurtsoak ulertzea. Horrek berak ez dauzkan hizkuntza errekurtsoez ohartu eta errekurtso horiek bereganatzera bultzatuko du, halabeharrez, modu inkontzienteagoan (bere helburua ulermena bada, huts-hutsean) edo kontzienteagoan (bere helburua errekurtso hori bere errepertoriora gehitzea bada, gerora berari ere erabilgarri izan dakion). Zenbait perpaus erlatibotan aditz laguntzailearen elipsia gramatikalki zuzena dela jakiteak pare bat silaba gehitzea edo kentzea ahalbidetuko dio bertsolariari, eta errekurtsoa sistematizatua izanez gero, automatikoki erabiliko du, adibidez. Norbere errekurtsoez ohartzea eta errekurtso horiek hein batean sistematizatzea ere bada bertsolariak egiten duena. Hau guztia bertsogintzaren jolasaren baitan ematen da, noski, ezarian ezariezarian. Bertso-eskoletan ez da hizkuntza zuzentasuna ia inoiz esplizituki aipatzen, esaldi edo esamolde konkretu bati buruzko zalantza adierazten ez badu norberak -"hau bota dut, baina, zuzena da horrela esatea?"- edo norbaitek hamahiru silabatan errenditze aldera huts gramatikal nabarmenen bat egin eta horri buruzko umorea egiten ez bada. Baina, norberak badaki, bertsotan aritzeak hizkuntza ezagutza areagotzea dakarkiola. Are, bertsotan ongi egin nahi badu, besteak beste hizkuntza ezagutza ahal bezain sakon eta zabala beharko duela. Bertsotan aritua ez denak ez daki beharbada zeintzuk izan daitezkeen zehazki bertso batek bertso izateko derrigorrez bete beharreko betekizunak, ez eta bertsoa osatzeko zeintzuk izan daitezkeen mekanismoak, zeintzuk gainditu beharreko oztopo zehatzak, zeintzuk arriskuak. Bertsoaren tripak arakatu ez dituenari oharkabean pasako zaizkio aritu, eta beraz, adituari ia eraikitako diskurtsoaren edukia bezain interesgarri zaizkion diskurtsoaren beraren 247 aldamioak. Euskal hiztunak, euskal hiztun izateagatik, beraz, bertsozale izan ala ez, ez du zertan aldamiogintzaz gozatu. Hain zuzen ere, barne mekanismoak ikusten dituenak ikusten dituelako, eta ikusten ez dituenak ikusten ez dituelako, entzule batek zein besteak dakite bertsotan egiteak bere zailtasuna duela. Batek zailtasuna kalibratzeko gaitasun handiagoa izango du, eta besteari irudikaezina bezain neurtezina egingo zaio. Baina, biek ala biek jakingo dute bertsotan ari denak eguneroko bizian hizkuntza erabiltzeak eskatzen duen hizkuntza ezagutzatik haragokoa duela. Hala, bertsolaria hizkuntza ongi menperatzen duen hiztun gisa irakurria da. Are, aditu gisa. Ez da harritzekoa lagunarteko elkarrizketetan norbaitek "nola erraten da [edozer] euskaraz?" galdetu eta norbaitek "Galdegin [X-ri], bertsolaria da" erantzutea. Nekane: Adibidez nere lanean edo nere, nere ikastolan deitzen naute batzutan Elhuyar zenta Elhuyar hiztegi bat da, edo Euskaltzaindia, eta bo irriz hartzen dut, mais... (…) adibidez EGA azterketa pasatzean, bon biziki urduri naiz, ez dakit zendako pasa zait burutik ez nuela lortuko eta denek erran didate "mais, zuk ez baduzu nork badu?" Uste dut zilegi dela bertsolaritzaren eremura ekartzea Pierre Bourdieu-k literatur eremuaz ziona, eremu linguistikoaren azpi-eremu gisa: Il y a en effet différence entre le capital nécessaire à la production d'un «parler ordinaire plus ou moins légitime [...] et ce qui est nécessaire à la production d'un discours digne d'être publié. Le discours publié a vocation à faire autorité et être cité en exemple du bon usage, conférant à celui qui l'exerce un «pouvoir sur la langue» [irakur bedi publikoari kantatua, argitaratua-ren ordez ]. (Bourdieu, 2014: 89) Bertsolariari, beraz, hizkuntza ohikoa baino modu zuzen eta egokiagoan erabiltzea eskatzen zaio. Hizkuntza modu horretan darabilenari hizkuntzarekiko autoritate bat, eta hortik, hizkuntzarekiko legitimitatea egozten zaio. Nekane: Adibidez, pasatzen dugularik EGA azterketa, denek, bertso eskolako guziek lortzen dugu eta abantsu denek badugu hamasei ta hemezortzi artean. Erran nahi dut, beraz hori ez da kasualitatea eta, eta hori ere ikastolan entzuten da, eee... "bai, ni ez naiz euskaraz ari edo nik ez dut EGA zenta nire burasoek ez dakite euskaraz", ta nik erraiten dut batzutan, mais, nereek ere ez, "a, mais, zu bertso eskolan zira" eta azkenean egia da, lantzen da ere bainan ez da aitzakia bat zenta nik ber.. euskara ez dut bertso eskolan ikasi, beraz eee... Bertso-eskolan dabiltzan gazteek argi dute bertsolaritzan trebatzea euskaran trebatzea ere badela. Horrez gain, bertsolariak euskal gizartean duen irudiagatik, 248 bertsotan dabilenari, eta bereziki, bertsotan trebea denari, hizkuntza gaitasun altua egotziko zaio. Eta bertso-eskolako gazteak horretaz oso kontziente dira. Gaitasun objektiboa areagotzeaz gain, beraz, gaitasun subjektiboa (besteena eta norberarena) ere areagotzen du bertso-eskolaren eta bertso-munduaren baitako esperientziak161. Ikonizazioa baldin bada "the attribution of cause and immediate necessity to a connection (between linguistic and social groups) that may only be historical, contingent, or conventional" (Gal, 2000: 37), esan dezakegu bertsolaritza badela biziki maila oneko hiztunen ikono, edo beste era batera esanda, bertsolaritzaren ikonizazioaren bidez, bertsotan ari denari (eta bereziki ongi ari denari) hizkuntza gaitasun handia egozten zaiola. Baina ikonizazioa gaitasun gramatikaletik haratago doa. Bertsolaria ez da soilik hiztun ona, sintaxiari edo morfologiari dagokionez, ez du soilik hiztegi zabal eta adierazkor bat. Bertsolariaren irudia hizkuntzaren barne-magia ulertzen eta maneiatzen duen hiztuna da. Beste hiztunek ulertu eta erabili ezin duten modu batean ulertzen eta erabiltzen du bertsolariak hizkuntza. Bertsolaria euskararen maisu izanik, euskara erabiltzen dugunok ezinbestean dakigu zer den hizkuntzaren itzulinguruak azkeneraino aprobetxatzea. Hori ez da lehenik ezagutza "tekniko" bat, eskola edo ofizio baterako behar den antzera; hizkuntza arruntaren ezagutza da lehenik, hizkuntza bera baita gure komunikazio sistemarik harrigarriena, konplexuena, teknikoena, bide batez esanahi literala eta metaforikoa, gramatika eta sinbolismoa sustraitik uztartzen dituena. Hizkuntzaren konpetentzia, gaitasuna, du mintzatzaileak, eta horrekin ikasten du sistema linguistiko konplexu hori erabiltzen […]. Hizkuntzaren labirinto horretan da bertsolaria maisu; ez gramatikari edo fonologo edo historialari bat den antzo, hizkuntza beraren barne- 161 Hiztunen auto-pertzepzioaz ari naizen honetan, egin dezadan ohar bat hizkuntza aldaeraz ere. Izan ere, Euskal Herrian hiztun berrien esperientziak jarrerak eta identitateak aztertu dituzten ikerketetan (Ortega et al., 2013, 2016; Amorrortu et al., 2017) ageri da hizkuntza gaitasunaz gain, "erabilitako aldaerak, tokian tokikoa edo batua izan, eragin handia duela euskal hiztun berri askoren hizkuntzarekiko auto-pertzepzioan" (Ortega et al., 2013: 159). Elkarrizketatutako hiztun berriek, aldiz, ez dute tokian tokiko aldaerari buruzko gatazkarik bizi izan. Ez dute haien herriko zaharrek bezala hitz egiten, baina, ez darabilte haien adinkideekiko hizkera desberdina ere. Badira tokiko hizkera markatuagoa duten hiztunak, noski, baina, batzuen eta besteen arteko desberdintasunak ez dituzte azpimarratzen hiztun kategoriak ezaugarritzeko orduan. Battittu Coyos-ek IEHko pertzepziozko dialektologian oinarrituriko ikerketan, IEHn euskalgintzan lanean diharduten 40 pertsonari161 erantzunarazitako galdetegian oinarriturik, ageri da galdezkatutakoen erdiak baino gehiagok IEHko batu berezi bat dagoela pentsatzen dutela (Coyos, 2018: 186)161, eta ideia horrek bat egiten du Koldo Zuazok "tokiko batua" deitzen dionarekin (Zuazo, 2005: 231). 249 posibilitateen erabileran baizik. Hizkuntzaren barnea ez da sintaxia edo sufijazioa bakarrik; hizkuntza bakoitzak du bere imajinazio linguistikoa ere, bere egituren arteko jokoa, arau edo norma batean harrapatu ezin den sotiltasuna. (Zulaika, 1985: 53-54) 6.4.2.2 Bertso-mundua euskarazko eta euskararen aldeko mundu Aipatu ikonizazioak badu beste elementu gako bat ere: bertsotan dabilenari euskararen erabilera trinkoa egozten zaio. Edo bestela esanda, bertsolariaren irudi kanonikoak eskatu egiten du euskararen erabilera trinkoa. Bertsogintza euskaraz izateak berak eragina du bertso-munduaren hizkuntza praktiketan. Bertso saio batean bertsolariek eta entzuleek hizkuntza partekatzea lehen baldintza da bertsolaritzaz gozatu ahal izateko. Baina bertsogintza euskaraz izateak baditu haragoko eraginak ere. Bertso-eskoletako jarduera komunitateak euskarazko berezko erabilguneak dira, euskara bera komunitatearen oinarrian dagoen jolasaren abiapuntu eta emaitza den neurrian. Are, hedapenez, bertsomundua bera ere berezko erabilgune bihurtzen da. Bertsolari gazteen arteko topaketetan, gazte sariketetako saioetan, bertso-munduko jendearekin edozein herriko festetan elkartzean, euskara da hizkuntza nagusi. Bertso-munduko gisa identifikatzen den edozein pertsonari egozten zaio euskara gaitasuna, eta beraz, estres linguistikorik gabe eraikitzen dira harremanak euskaraz. Allande: Oroitzen naiz lehen aldiz bertso-udalekuetara joan nintzenean, ta hor pasa nuen aste bat osorik euskaraz. Ta gero sartu nintzenean Azkainera, bo, noski gurasoekin frantsesez hasi nintzen ta beste batzuekin ere ezinbestean, ta hor konturatu nintzen, ostia, "ze pasatzen da hemen", edo... "Ni oso pozik egon naiz aste batean euskaraz soilik mintzatuz eta orain frantsesez egin behar al dut?" Edo... Agian hori izaten ahal da inflexio puntua edo... ez dakit. Oroitzapen hori behintzat bizi-bizia da. Bertso-mundua euskaraz garatzen da, oro har. Ados. Baina, hortik haratago doa datuek erakusten dutena. Badago erlazio bat (ez bortxaz kausa-efektuzkoa, izatez) bertso-munduan ibiltzearen eta euskara erabiltzearen artean: bertso-munduan dabiltzanek, oro har, bertso-mundutik kanpo ere euskararen erabilera oso trinkoa dutela aitortzen dute. 250 24. Grafikoa: Bertsolaritzaren publikoan eta euskal herritarren artean euskararen erabilera. (Zubiri et al., 2018). (EHko datuak VII. Kale erabileraren neurketei dagozkie, eta publikoaren datuetan, gehien erabiltzen duten hizkuntza aitortuari dagozkie.) Bertso-munduan sozializatzea, beraz, euskararen erabilera trinkoa ezaugarri duen mundu batean sozializatzea da. Baina, ez hori bakarrik: bertso-munduan sozializatzea euskararen aldeko eremu diskurtsiboan sozializatzea ere bada. Entzun besterik ez dago bertsolaritzaren sozializazio gune nagusietako bat den Txapelketa Nagusian euskarak gai gisa duen presentzia (Akizu, 2018). Bertsolariari eskatu egiten zaio euskararen gaineko diskurtsoen sortzaile eta hedatzaile izatea162. Eta diskurtsoaren sortzaile eta hedatzaile izateko funtzio hori bera bete dezaten eskatzen zaie bertsolari gazteei eskolarteko txapelketetan ere, esaterako. Hona hemen, adibide gisa, IEHko 2015eko eskolarteko finalean bakarkako lanerako jarritako gaia: "Zuen kolegio edo lizeoko ikaskideak kanpoko aire hartzean frantsesez ari dira, behar baino gehiago."163 2015-06-06 Hazparne IEHko eskolarteko finala Bakarkako ariketa Ikastolatik lizeoraino Berdin da ororen buru Gaur euskararen biziraupena Ez dago oso seguru Gazte jendeon erabilpenak Izan behar du helburu Gure adinean euskara ez bada Erreferentziazko mundu Horrela bada ikastoletan Zerbait gaizki egin dugu Bertso-munduak berak sortzen eta birsortzen ditu euskararen erabileraren aldeko diskurtsoak, bertsolaritzaren sozializazio esparruetan. Kanpora begira, beraz, neurri batean behintzat, bertsolariak euskararen erabileraren aldeko diskurtsoa bera gorpuzten du. 1. Irudia: Maialen Lujanbioren aurpegia eta bere BTN2009ko txapeldunaren agurraren bukaera164 irudikatzen dituen horma-irudia (Tolosa, Gipuzkoa). Nekane: Uste dut jendeak hori goaitatzen duela. Goaitatzen du euskararen inguruko aldarrikapenak guk egitea, eta pixkat misio bat bezala. Nire ustez inportantea da. Eta horrek erakarri zaitu gehio, edo ez edo… Nire ustez egin da nere bidean zehar eta nire bidean zehar ohartu naiz (…). Hain naturala zena, ohartzen zira, natura da, baina, arraroa da, hala ere. 252 Bertsolaria ez da soilik mezulari gisa irakurria. Euskararen erabileran eredu gisa ere ikusia da. Hala, bertsolari izan nahi duenari eskatzen zaio, bertsotan jakitea ez ezik, bere euskararen gaineko diskurtso eta praktiken gaineko gogoeta bat. Allande: Oroitzen naiz bosgarren urtean, lehen aldiz kantatu nuela BertsulariTtikin, ta ikaskide guztien aitzinean, ta denak ni animatzen, krixton eguna izan zen neretzako... eta sartu ginen ikastolara eta hor hasi ginen futbolean jokatzen edo auskalo zertan, eta oroitzen naiz frantsesez, fran, frantsesez hitz egiten genuela, ta irakasleak bota zidala "Goizean Bertsulari-Ttikin kantatu ta atsaldean lagunekin frantsesez?" Oroitzen naiz hortaz. Elk.: Ta nola bizi izan zinuen, hori? Allande: Oso gaizki. Bai, bai, kriston lotsa sentitu nuen... Bertsotan trebatzeak berak ekar lezake norbere hizkuntza gaitasun subjektiboak gora egitea, alde batetik, eta bat bertsolari edo bertso-munduko gisa identifikatua den heinean kanpotik hizkuntza gaitasun altua egoztea, de facto, bestetik. Horrez gain, bertso-mundua euskaraz garatzen den – eta neurri handi batean euskaraz bizi den jendez osatua den- mundu soziala da, alde batetik, eta euskararen erabileraren aldeko eremu diskurtsiboa, bestetik. Hortaz, alde batetik, bertsomunduak eskolaz kanpo euskaraz bizitzeko esparru bat eskaintzen die hiztun gazteei. Euskararen berezko erabilgune bat. Kontzientziak mediatutako indar berezirik egin behar izan gabe euskara erabiltzeko espazio bat. Bestetik, bertsotan aritzea euskararen erabileran eredugarri izatearekin lotzen da. Bertsolariak euskararen aldeko diskurtso gorpuztua diren neurrian, bertsolariaren gizarteirudiarekin bat egiteko hizkuntza erabilera trinko eta proaktiboa izatea derrigorrezkoa da. Gaitasun altua eta erabilera trinko eta proaktiboa izatea hiztunaren legitimitatearekin erabat loturik daudenez, bat bertso-munduan zenbat eta barnerago, gizartearen aldetik hiztun gisa autoritate gehiago egotziko zaio. Eta kanpo begiradaren bidez eraikiko da hiztunaren legitimitate sentimendu propioa ere. 6.4.3 Bertso-munduko diskurtsoak hiztun berriez Nagusiki hiztun zaharrek garatutako praktika soziala baldin bada ere bertsolaritza, badira euskal gizartean hiztun berrien harrotasunaren zein hiztun berriekiko goraipamenaren ikono izan diren zenbait elementu ere, bertsolaritzarekin lotuak. 253 1990ean argitaratu zen "Bertso Hop" kantua, esaterako, Negu Gorriak taldearen Negu Gorriak lehen diskoan (abestian Andoni Egañak eta Anjel Mari Peñagarikanok 1986ko bertsolari Txapelketa Nagusian Donostian botatako bertsoak kantatzen dituzte Fermin Muguruza eta Josu Landa-k, eta kantua sanpleatutako Laxaro Azkuneren gaiarekin hasten da). Kortatu taldea gorenean zegoenean bertan behera utzi eta euskaraz kantatuko zuen Negu Gorriak taldea sortzea, eta hiztun berrien ahotsean "euskalduna naiz eta harro nago" aldarrikatzea ez zen ahuntzaren gauerdiko eztula. […] to reemerge as euskaldun berriak, the term for new Basque speakers, was a deliberate political choice aimed at bringing together language militancy and nationalist pride with the oppositional cultural of radical rock and rap. (Urla 2001: 6) Bertsolaritza aldarrikapen harekin lotzeko meritua, ordea, musikariena izan zen, orduan. 1996an, ordea, Jon Sarasua bertsolaria izan zen Oskorri taldearentzat "Euskaldun berriaren balada" kantua idatzi zuena (Sarasua, 1996). Bertsolari euskaldun-zahar batek lehen pertsonan kontatu zituen euskara ikasten ari zenaren gora-beherak, umorez, eta hiztun-berriaren hizkeraz trufa egitetik bezainbat zuen euskara ikasteko egin beharreko ahaleginaren aitortzatik. Ordutik hona ez da egongo, beharbada hiztun berriaren esperientzia lehen pertsonan kontatzen duen kantu ezagunagorik. Eta bat-bateko bertsolaritzan? Zer esan da hiztun berriei buruz bertsotan? Aztertutako bertsoaldien arabera, ezer gutxi 60ko hamarkadan. Ordurako lehen alfabetatze-taldeak 1965 ingururako sortuak badira ere, 70eko hamarkadara arte ez dira gau-eskolak sistematizatuko, eta ordura arte ez da bertsotan hiztun-berriei eta euskalduntzeari buruzko diskurtsorik apenas sortuko. Ikastola mordoxka bat martxan zegoen garai hartarako, baina, euskaldun berri kategoria heldu gisa euskara ikasitakoei soilik esleituko zaie, eta etxean erdaraz eginagatik eskolan euskaraz ikasitakoez ez da diskurtsorik sortuko 60ko hamarkadatik hona ere. 70ko eta batez ere 80ko eta 90eko hamarkadetan gaia jaialdietan aipatzen hasten da euskalduntzearen gaia eta euskaldun berriaren kontzeptua, eta baita banakabanaka sariketa eta txapelketetan ere. Hizkuntza biziberritzearen estrategia eskolako transmisioan eta helduen euskalduntzean ardaztu zen urte haietan, eta Badira tartean euskaldun berrien irudia modu negatiboan aurkezten dutenak ere, izan gaitasun edo erabilera aldetik hiztun ez-eredugarri gisa aurkezten direlako, edo izan konnotazio negatiboak dituen pertsonaia bat hiztun berri gisa aurkezten delako: Erregearen semea euskaraz ikasten hasi da (1978-02-05 Oiartzun Jaialdia) Gaztetan euskalduna, gero ahaztu eta orain bi-hiru egunetan ikasi eta andereño jarri da (1981-12-27 Zarautz Jaialdia) 255 Bikotea zarete. Maialen euskaldunzaharra dugu, eta Igor euskaltegian hasi da. Zuen artean orain arte erderaz egin duzue, eta gaur, bat-batean Igorrek zera bota dio: "Gustatzen zatzaizkit" (2002-10-18 Leioa Lagun-artekoa) 6.4.3.2. Aitortza/esperantzazkoak Bestalde, euskaldun berria(k) aipatzerakoan, euskararen biziraupenerako figura horren estrategikotasuna aintzat harturik, ohikoak dira besterik gabe euskaldun berria bera goraipatzeko eta berarengan jarritako esperantza azpimarratzeko proposaturiko gaiak. Euskaldun berriari bi bertso (1971-05-16 Errenteria Sariketa) "Euskaldun berriakin/bada esperantza" (puntua erantzuteko ariketa) (198603-09 Tolosa, Txapelketa Nagusia)165 Bertso bat Bilbo aldean bizi diren eta hemen entzule ditugun euskaldun berriei (1988-08-23 Bilbo Jaialdia) Euskal Herrira etorri eta euskara ikasten ari denari (1981-12-07 Tolosa Jaialdia) 1993ko Txapelketa Nagusian (1993-11-07 Laudion), hain zuzen ere, Joxe Munduate eta Andoni Egaña entzun genituen "orain hamar urte elkarrekin euskara ikasten aritutako" bi kideren paperetik. Bertso horietan ere ageri da orduko euskararen biziberritze estrategia nagusiarekiko lerrokatzea, hala esaten baitio Munduatek Egañari bere hirugarren bertsoan: "Egoera daukagu/erabat narratsa.//Gure hizkuntza zaharra/behar degu altxa.//Euskaldun zaharrei ere/eman diet antza,//mingain ahul hori behintzat/behar dezu dantza,//gure gain baitaukate/euren esperantza." Azpimarragarria da, bestalde, haiek eta gu bereizketa honen atzean dagoena: euskara salbatzearen esperantza eta desioa euskaldun zaharrena da; euskaldun berriak horretara heltzeko tresna baino ez dira. Baliagarriak eta beharrezkoak, noski; are, ezinbestekoak, beharbada, baina ez dira haiek aldaketa nahi horren subjektu gisa irudikatuak. 165 Puntua Jose Luis Gorrotxategiri jarri zioten eta hala erantzun zion, honek: "oraintxen egin dezu/ateraldi latza//Nahiz eta mundu hontan/badan hainbat saltsa//gure euskara zaharra/jasoaz gorantza. 256 Horren adierazgarri ere bada gai gehienetan, euskaldun berria "bestea" izatea166. Usaian, bertsolariak euskaldun berriari/berriei buruz kantatzen du, eta badirudi aukera gutxi daudela bertsolariak hiztun berriaren roletik kantari aditzeko, euskaldun zahar vs. euskaldun berri ofizio batean ez bada. 6.4.3.1 Fase berria. Hiztun zaharraren jokabidea auzitan. 2000ko hamarkadatik aurrera gaiari heltzeko moduak adarkatu eta konplexuagoak bilakatzen dira. Lehen aldiz lurraldekako txapelketa bateko finalean bakarkako gaian ageri da euskaldun berri izendapena, eta bertsolariari hiztun berriaren paperetik eskatzen zaio euskaldun zaharrei buruz kantatzeko ("Euskaldun barria zara. Galderatxo bat: zelakoak gara euskaldun zaharrak?). Horrela ageri dira, esaterako, bertsolari euskaldun zaharrek "euskaldun berrien ahotik" hizkuntza ideologia kritikatzen duten lehenengotariko bertsoak. Hala bukatzen ditu bere bi bakarkako bertsoak Oihane Enbeitak: "Esfortzu gabe dozue dana/ta zeinen harro zagozeen!" eta "Euskaldun zaharra jakin egizu/nik esaten dautsudala//euskara salbu izaten bada/gugatik izango dala"167. 166 Esan behar da, ordurako zenbait agurretan euskaldun terminoa euskaldun zahar eta euskaldun berri terminoetan desglosaturik ageri zaigula, deferentziaz, edo "denok gara/zarete gu" moduko bat azpimarratzeko eran: Lontxo Aburuzak "euskaldun zahar ro berria" agurtzen du 1988ko Nafarroako txapelketan (1988-03-20 Iruñea), Igor Elortzak "euskaldun zahar ta barri"-ak aipatzen ditu 1994ko Araba eta Bizkaikoan (1994-12-04 Bermeo), eta 1998koan Unai Iturriagak (1998-11-29 Getxo), esaterako. 167 Oihane Enbeita (2000-12-17 Bilbo), Bizkaiko Finala: Orain bi urte euskaltegian ikasteko hasi nintzen hainbeste beldur eta zalantza baina bide horretan zuzen Askotan ez dot zeozer esaten eta zeozer ulertzen Askok ez nabe onartzen ta asko dira trufatzen Euskaldun jende zabala baina zenbat gauzak arduratzen Esfortzu gabe dozue dana ta zeinen harro zagozeen! Oztopo asko dago bidean ez da eremu zabala Nafarroa da adibide bat ta ez da oso normala Badakit euren intentzioa gu murrizteko doala Sortu nahiean itzala 257 Gaia umoretik, baina, nausa hiztun zaharrarekiko egiteko moduko lehen proposamenak -alegia, hiztunaren ez-eredugarritasunaren etiketa hiztun zaharrari esleitzen dioten gaiak- ere 2010etik aurrera aurki daitezke txapelketetako gaitegian. Esaterako, 2018 Bizkaiko Txapelketan, Lekeition, binaka ofiziotan: "Berbalagun talde baten zagoze. Zuk Jone, euskara praktiketako emon zendun izena eta Anderrek zuei laguntzeko. Jone, Ander isildu barik ibilten da beti, zuei berbetan itzi barik". Edo Kutsidazu bidea Ixabel erako gisara kategorizatu ditudan gaiei buelta ematen dien honako hau, Jon Zalduak jarria: "Aski ezaguna egin zitzaigun Kutsidazu bidea, Ixabel liburua, eta askoz ezagunagoa egin da orain taularatu dutenean. Bertan Juan Martin euskaldun berria Hernialdeko baserri batera dator, Ixabelen etxera hain zuzen ere, gero Alkizan euskara ikasteko asmotan. Demagun urte batzuk igaro direla. Gaur, topo egin duzue biok, non eta Donostian. Eta hara zer sorpresa hartu duen Juan Martinek, Ixabel haurrari erderaz hizketan entzun duenean (2003-09-05 Alkiza Jaialdia). Aurreko hamarkadetako esperientziaren ondoren ezagutza eta erabileraren arteko tartean jarri dugunean begirada, eta ez D eredua eta ez helduen alfabetatzea ez direnean ikusten euskararen salbazio berme gisa, badirudi gaietan ere antzematen dela diskurtso-ardatzaren aldaketa: problematizatzen dena ez da euskararen ezagutza, erabilera baizik; eta problematika honetan, hiztun zaharraren erabilera-jokabideak dira auzitan jartzen direnak. 6.4.3.2 Batez ere, isiltasuna Hala ere, gaien eta bertsoen bidez hiztun kategoriekiko sortutako diskurtsoetan baino informazio gehiago dago sortu gabekoetan. Izan ere, datu esanguratsuena artxibatutako gai eta bertsoaldietan hiztun berriek duten aipamenen urria da. 258 BDBko corpuseko bertsoaldietan (bertsoaldi bakoitza gai bat eta hainbat bertso izanik) 1498 aipamen aurki daitezke euskararen gaiari zuzenean lotuak168. Horietatik %5,1 da hiztun berrien edo euskalduntze prozesuaren ingurukoa (euskaldun berri, euskalduntze, euskaltegi, AEK zein alfabetatze kontzeptuak esplizituki aipatzen dituztenak). 2. Grafikoa: Euskarari, hiztun kategoriei zein euskalduntze prozesuari eginiko aipamenak BDBko corpusean (Xenpelar Dokumentazio Zentroa, 2019). Deigarria da bertsolaritza mugimendu gisa euskararen berreskuratze prozesuari hain hertsiki loturik egonik bere egituratzetik hona, eta hamarkada luzetan hizkuntzaren berreskurapen estrategia nagusia erdal hiztunen euskalduntzea izanik, bertso-munduaren baitan prozesu honi erreferentzia gehiago ez egin izana. Adierazten du, neurri batean, bertso-munduko eragileek estrategia hori aintzatetsi bai, baina ez dutela haien burua islatua ikusten prozesu horretan, ez dituela zeharkatzen, eta beraz, ez dela bertsolaritza mugitzen duen gaitegi sozialaren muineko gai, plazan eta bat-batean behintzat. 168 Izan gaietan zein bertsoetan euskara, euskaldun edo gure hizkuntza kontzeptuak esplizituki aipatzen dituztenak zein euskaldun berri, euskalduntze, euskaltegi, AEK zein alfabetatze kontzeptuak esplizituki aipatzen dituztenak 668 753 7 3 67 Euskara, gure hizkuntza Euskaldun Euskaldun berri Euskaldun zahar Euskalduntze, euskaldundu, euskaltegi, AEK, alfabetat* 259 6.4.3.5. Prosazko diskurtsoak Badira bertsotan izan gabe, azken hamarkadan bertsolariek hiztun berrien inguruan eraikitako zenbait diskurtso, aipatzea merezi dutenak. Ez dira ugariak, baina, bertsotan hainbeste ageri ez den ideologia bat antzeman daiteke hauetan. Bertso-munduaren baitan autoritate handiena izan dezaketen zenbait eragileren hiztunen legitimitateari buruzko diskurtsoa bada, zuzenean ala zeharka, benetakotasunaren balorean -orain arte ulertu den moduan, bederen- oinarritzen den diskurtsoarekiko kontrajarria. Gaur egungo bertsolaritza ez da eremu euskaldunetan soilik garatzen, eta, hain zuzen ere, bertsolaritza biziberritzen emandako pauso nabarmenenak erdalguneetan eman dira azken hamarkadotan, eta badago, bertso-munduko diskurtso-unibertsoan, gune hauetako bertsozale eta euskaldunekiko ezagupen bat, bai ezaguera eta bai aitortza zentzuan. Horren adieraren adierazle gisa har liteke Maialen Lujanbiok Uxue Alberdiren galderari erantzunez emaniko adierazpena, zeinetan adierazten duen bertsomunduaren baitako ibilerak ematen duela, hain zuzen ere, euskaldun izateko modu ezberdinen berri izateko aukera: Bertsolaritza izango da Euskal Herrian euskara hutsean egiten den jardun gutxienetako bat. Nola eragin du eta eragin izan du zure euskalduntasunaren kontzientzian horrek? Batetik, bertsolaritzak Euskal Herria ezagutzeko aukera eman dit. Nik, nerez, banuen sentiberatasun bat, ideologiara oraindik iritsi ez zen sentimendu bat, eta bertsolaritzak eman dit horretan sakontzeko aukera. Eta eman dit, baita ere, euskaldun izateko eta euskara bizitzeko modu desberdinak ezagutzeko aukera. Azpimarratu nahiko nuke hori, euskarari buruz hitz egiten dugunean oso zaila izaten delako erretratu orokor bat egitea, egoera soziolinguistikoari dagokionean Euskal Herrian lurralde, zonalde, auzo, eta hiri desberdin asko dauzkagulako. Familia euskaldunekoa naiz ni, herri nahiko euskaldun batekoa, baina ezagutu ditut euskaldun izateko beste modu batzuk, beharbada ez hain tradiziotik edo etxetik datozenak. (Lujanbio, 2017-03-01) Lujanbiok, beraz, hiztun legitimoaren kategoria bakar eta monolitiko hori haustera egiten du, euskalduntasunaren definizio kaleidoskopikoago bat proposatuz, eta hiztun legitimo izatera heltzeko bide bakarra baino, bide desberdinak proposatuz. Bestalde, Amets Arzallusek 18. Korrikako lekukorako idatzitako mezuan "ama hizkuntza" kontzeptuaz egiten duen irakurketa da, beharbada, publiko hain zabal 260 bati bertso-munduko eragile batek hiztun berriri buruz modu hain neurtuan helarazitako diskurtsoa: Euskara da ene ama hizkuntza. Baina ama hizkuntza zer da? Ama hizkuntza ez da lehenik ikasten den hura, ez da amaren magalean jaso genuen hura, ama hizkuntza da, enetzat, pentsatzeko baliatzen dugun hizkuntza. Gure arrazoiak eta irudiak nola fabrikatzen ditugun han dago gure ama hizkuntza. Eta posible da, bizitzan zehar, euskara ama hizkuntza bilakatzea, euskaraz pentsatzen ikastea. Bide horretan zatoztenoi miresmen eta goraintzi, eta norbaitek esaten baldin badizue zuek euskaldun berriak zaretela, edo euskara ez dela zuen ama hizkuntza, esaiozue zaharra izatea ez zaiola inori gustatzen, eta bide batez, esaiozue, ama hizkuntza ez dela lehenik ikasten den hura, pentsamendua sortzen duen bakoitzaren hizkuntza baizik (Arzallus, 2013-0324). Ametsen diskurtsoak bat egiten du Nekanek bere burua euskalduntzat definitzeko erabiltzen duen estrategiarekin. Berezko hiztunaren bestelako definizio bat proposatzen du, ama hizkuntzaren kontzeptuak duen esentzialtasun kutsua mantenduz, baina, aldi berean esentzialtasun horren definizioan zirrikituak sortuz. Euskaldun zaharrek hiztun berriei eginiko aitortza adierazpenak dira hauek, alde batetik, eta euskalduntasun monolitiko eta esentzial baten aurkako aldarria, bestetik. Biak ala biak Txapelketa Nagusiko txapeldunak izanak ziren adierazpenok egiterako, eta haien hitzek badute pisu bat, bertso-munduaren eta are euskalgintzaren baitan, diskurtso sortzaile eta hedatzaile gisa. Bertso-munduan, beraz bere burua euskararen berreskurapenerako eragiletzat eta gizarte mugimendu eraldatzailetzat duen neurrian, eta eremuaren baitan botere-posizioetan dauden eragileek diskurtso eraldatzaile hauei eusten dieten heinean, pentsa liteke halako diskurtsoen hedatzaile izateak kapital sinbolikoa egotziko diela bertso-munduko beste eragileei ere. Prozesu hau, ordea, ez da osoki eman. Benetakotasunaren balioari zentralitatea kentzen dieten diskurtsoak, oraindik orain, ez daude erabat artikulatuta bertso-munduaren baitan ere, gizartean hegemonikoa den ideologiarekiko alternatiba gisa. Esan liteke, beharbada, "ama hizkuntzaren" ideologia muturreraino eraman izan duten diskurtsoak ez direla hain hegemonikoak gaur egun. Eta bertso-ekitaldi nabarmenetako diskurtsoetan 261 positiboki aipatu ohi direla bai euskaraz etxean jabetu izana169 eta bai euskara etxetik kanpo ikasi izana ere170. Azpimarra dezagun, hala ere, diskurtsootan, euskaldun legitimoaren posizio eztabaidaezinean kokatzen dela igorlea, eta hizketa-gai duen bestea dela, ia beti, hiztun berria. Bertso-munduko eragileek, modu inplizitu zein esplizituagoan, ezinbestean euskaldun zaharren ordezkari gisa irakurriak diren horiek, abegi egiten diete hiztun berriei. Ez da, ordea, eremua bera definitzen duen benetakotasun elementua desagertu. Eta euskalduntzeko moduak aipatu diskurtsoetan duen zentralitatea aintzat hartuz, ezin esan liteke bertso-munduan gainditutako dikotomia denik euskaldun berrien eta euskaldun zaharren artekoa, legitimaziorako bide diren ezaugarrien birdefinitze prozesua martxan egon arren. 6.4.4 Hiztun berriak bertsolari? 6.4.4.1. Bertso-mundua euskaldun zaharren mundu Gaur egun zenbait erdalgunetan hiztun berriak dira bertsolaritzaren sozializazioeragile nagusi. EHko bertso-eskolak hiztun berriz osatuak dira, hein handi batean, eta hiztun berriak dira bertsozale berri potentzial gehienak. Esan liteke, ordea, orain arte bertsolaritza nagusiki gizonek gizonentzako garatutako praktika sozial eta kulturala izan den bezala, euskaldun zaharrek euskaldun zaharrentzako garatua ere izan dela, eta dela oraindik, neurri handi batean. Horren adierazle dira, besteak beste, bertsolaritzari buruzko azken ikerketa soziologikoko datuak: EHko 262 herritarren artean %15,10 baldin badira euskaldun zaharrak (gutxi gora behera euskaldun, %69 dira ohiko bertso-saioetako entzuleen artean, eta Txapelketa Nagusiko publikoak gustukoen dituen bertsolarien artean %95171. 25. Grafikoa: Bertsolaritzaren publikoan eta euskal herritarren artean lehen hizkuntza euskara dutenen proportzioa. (Zubiri et al., 2018). (EHko datuak VI. Inkesta Soziolinguistikoari dagozkie). 70eko hamarkadan sortu eta 80ko hamarkadan garatu ziren bertso-eskolek eta hauen inguruko ideologiak ahalbidetu zuten bezala emakumeak bertsotan trebatzea, bertso-eskola horiek eta ideologia horrek berak ahalbidetu zuten, lehen aldiz, etxetik bertsozale ez zirenak bertsotan trebatzea; etxean erdaraz ari ziren hiztun berriak tartean. Baina, emakumeen kasuan nola, bertso-eskolarako sarbidea demokratizatu izanak soilik ez dakarren bezala gizarteko emakume-gizon proportzioa oholtzara eramana izatea, bertso-eskoletako atea hiztun berriei zabalik egoteak bere horretan ez du gizartean dagoen hiztun berri proportzioa oholtzara eramanarazi. Nire ikerketaren testuinguruan aintzat hartuz, IEHn bertsotan aritzen diren gazteetan ere, hiztun berri gisa kategorizatu daitezkeenak gutxiengo nabarmena dira172. 171 Hogei bertsolarietatik bat da etxean euskara jaso ez duen bakarra eta hogeitik hiru soilik gurasoetako bat euskalduna ez dutenak. 172 Txapelketetako datuei begiratzen badiegu, IEHko lurraldekakoan 2014an hartu zuen parte lehen aldiz euskara etxean jaso ez duen bertsolari batek (hemezortzitik bakarrak), Allandek, hain zuzen ere, eta bi izan ziren (2014ko parte-hartzailea horietarik bat) 2016an parte hartu zutenak 75% 81% 69% 31,80% 15,10% 0% 10% 20% 30% 40% 50% 60% 70% 80% 90% 100% BTN 2017 Finala BTN 2017 Finalaurrekoak Ohiko saioak 2016 Euskal Herriko euskaldunak (hartzaileak barne) Euskal Herriko biztanleria 263 Nekane: Zinez ez dakit zendako maitatu nuen, zendako hasi nintzen zenta bertso-eskolan berriz nintzen bakarra, denen burasoek bazekiten euskara, mais, biek e, gainera bi burasoek eta denak bertsozaleak ziren familian. Ta ni hor nintzen, e… buraso euskaldunak ez zituen neska, ez nuen deus ezagutzen bertsolaritzaz… Bainan deus e! Bertsolari gisa identifikatzeak bertso komunitatearekiko, eta hedaduraz, hiztun zaharren komunitatearekiko harreman zuzena edo eta partaidetza egozteko balorea du. Kanpotik begiratuta, bertso-munduko hiztun berriei legitimitatea egotzi dakieke, beraz, zentzu horretan. Aldiz, hiztun berriok bertso-munduaren baitan ikusten dute, beste eremu batzuetan ez bezala, haien hizkuntza identitatea auzian jarria. Beste ikonizazio bat ematen da, izan ere, bertso-munduan: bertsolaria -eta bertsozalea, hedaduraz- hiztun zaharra da173. 6.4.4.2. Odolaren Mintzoa. Bertsoa eta hizkuntza iturri beretik. Bertsotan ikas zitekeela ez zuten denek sinesten, bertso-eskolak sortu zirenean. Sortu eta garatu ondoren ere, bada bertso-eskolako bertsolaria artifizialtzat duenik ere, lehen bezala orain, oraingoak gutxiago izanik ere, ziur aski. Bertsolaritzaren biziraupenerako bertso-eskolen beharrezkotasuna zalantzan jartzea zailagoa da, alta. Eztabaida sutsuek sasi-adostasunerako estrategia diskurtsiboei eta bi aldeetako kontzesioei egin zien leku, pixkanaka: berezkoa duenari kalterik ez dio egingo bertso-eskolak modukoak entzungo ziren berezkoa ez duenari alferrik saiatuko zarete erakusten ere sinesten zuenaren ahotik. Kontuak kontu, bertso-eskolako edo berezko bertsolariaren legitimitateari buruzko ika-mika antzuak ez dira gaur egungo bertso-munduan eztabaidagai izan azken hamarkadetan behintzat. Hiztun berriak bertsotan hiztun zaharrak bezain onak -hots, legitimoak- izan daitezkeen, ordea, ez da esplizituki eztabaidatu izan, ez lehen eta ez orain. Garai batean debatea ez eman izateko arrazoia adostasun inplizitu bat izan daiteke. (hamabostetik bi), Allande eta Nekane. Eskolarteko txapelketei begiratzen badiegu, proportzioa altuagoa da, eta baita haurren bertso-eskoletako proportzioa ere. Badirudi zenbat eta plazako ibilbidean aurrerago, orduan eta proportzio apalagoa dela hiztun berriena, oraindik orain. 173 Ez dudanez bestelako erdalguneetako errealitatea aztertu, ezin dut baieztapen hau ñabardurarik gabe utzi. Esango nuke batez ere Araban -baina baita beste hainbat eremutan erebertso-mundua hiztun zaharren mundu gisa definitzea ez dela zuzena. Lan honetan, IEHko errealitateari eta EH mailan nagusitzen diren diskurtsoei erreparatzen diet, eta testuinguru horretan inskribatzen dira egiten ditudan baieztapenak. 264 Bertso-eskolan bertsotan ikas zitekeenik sinesten ez zuenak nekez sinetsiko zuen euskara etxetik jaso ez duena bertsolari izatera hel zitekeenik; ez behintzat, hiztun zaharrekin lehiatzeko modukoa. Horren adibide dira Inazio Eizmendi "Basarri"-k Segundo Kalonje Donostian bertsolaria goraipatzeko darabiltzan hitzok: Kalonje adiskidea erderarekin kutsutu gabeko euskaldun uts-utsa da. Aurreko bertsolari zarren arrastotik dabil; aien eskolakoa da. Euskaldunberri batek edo euskera oso mendean ez duan euskaldun batek edo-ta erderarekin geiegi kutsutua dagon batek, ez du borobolduko bertsolari zarren moduko esaldi jatorrik. (Eizmendi: 1979) Gaur egun ere, bertso-munduan, hiztun berriek bertsotarako izan dezaketen gaitasun zein legitimitatearen inguruko eztabaida ez da ematen, oso modu puntualean ez bada behintzat. Eta eman gabeko eztabaidak paradoxa moduko bat sortu duela esango nuke. Polemikoa litzateke bertso-munduan erreferentziazkotzat jotzen den eragileren batek publikoki esatea hiztun berriek ezin dutela bertsotan hiztun zaharren mailarik erdietsi. Ez litzateke politikoki zuzena. Alabaina, 2006an Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak plazaratutako "Mainontzi" mahai-jokoko 1800 galderetako bat: "Edonork ikas lezake bertsotan?" galderak hiru erantzun aukera ditu: bata baiezkoa, bestea ezezkoa, eta hirugarrena hauxe: "Ama hizkuntzaren arabera". Erantzun zuzena baiezkoa izateak Euskal Herriko Bertsozale elkarteak bultzatu nahi duen diskurtsoa denotatzen du: bertsotan - euskaraz bezalaxe- edonork ikasi lezake. Alta, ontzat ematen den erantzuna lehenengoa izanik ere, galdera jokorako ontzat emateak berak adierazten du galdera horren erantzuna ez dela, beharbada, ahobatezkoa bertsozaleen artean. 2. Irudia: Mainontzi mahai-jokoa eta galdera-fitxa. (Euskal Herriko Bertsozale Elkartea). 265 Hiztun berriek euskara egoki ikasi ahal izatea gauza bat da. Besterik da, hiztun zaharrek bezain ongi ikas dezaketen, eta horrekin loturik, bertsotarako gaitasun bera izatera hel ote daitezkeen. Zalantzak berak, esentziari loturiko hiztun kontzeptu bat du muinean: potentzialki bada ere, hiztun onena, legitimoena, autoritate gehien izatera hel daitekeena, hiztun zaharra izatearen ideia, eta ez, alderantziz, hiztunaren legitimitatea hiztunaren eraikuntza prozesu etengabeak berak definitzearena. Prozesu horretan oinarrituta, hiztunaren abiapuntuak baino gehiago bere bizitzako hiztun-ibilbideak izango luke garrantzia, ibilbide horretan erdietsitako hizkuntza gaitasuna (bere zentzurik zabalenean), erabilera, eta beste. Bertsolaria, lehenik eta behin, hiztun legitimoa denez, eta benetakotasunaren ideologia denez nagusi, hiztun berri bat potentzialki hiztun zahar bat bezain bertsolari on izan ahal izatea (eta hori ez izatea salbuespen), ez da, a priori, irensteko erraza den baieztapen bat. 6.4.4.3. Txalorik ez, arren. Euskaldun Zahar Passing-a. Natorren berriz ere IEHko bertso-eskoletako hiztun berriengana. Nekane eta Allanderen testuinguruan, hiztun berria izatea ez da salbuespena izatea. Lizeoan ohikoa da lagunen artean guraso bat ala gehiago ez euskaldunak izatea. Lizeotik kanpoko ezagunen artean ohikoa da euskaraz ez jakitea ere. Bertso-eskolan guraso erdaldunen seme-alabak gutxiengoa izanik ere, ez dute gaiaz hitz egin izan, konstataziotik haratago. Ez dute hiztun berri izatea pisuzko ezer denik sentitu, plazan kantuan hasi arte. Allande: Egia erran ez dut horren [hiztun berri izatearen] kontzientzia handirik izan, hein batean, plaza batzuetan kantatzen hasi arte eta eskolartekoetan pixka bat nabarmendu arte jendeak ez duelako horren berri izaten anitzetan; jendeak ez duelako begirada jartzen horretan, eta bertsoeskolako eremuan ez delako bereziki jorratzen den gai bat, edo, jorratzen den gai bat baino gehiago, bereizkeria sor dezakeen egoera bat edo, edo nik dakita zer… Bertso-eskolaren eremuan behintzat oso naturalki bizi den gai bat da […]. Hor, nik dut bizipena ba hamazazpi urterekin, hamasei urterekin, sariketak egiten hasi edo saioren bat bereziki Gipuzkoan edo Bizkaian eta… ba… hor dituzu bi, ez dakit, zure izaeraren baitan badituzu bi ezaugarri miresmenerako iturri izan daitezkeenak, ez? Iparraldekoa eta bertsolaria, eta gero gurasoak datoz zure bila saio ondotik eta hitz egiten dute antolatzaileekin eta antolatzaileak ohartzen dira gainera gurasoak ez dituzula 266 euskaldunak, ez? Eta hor bi ezaugarri horiek nabarmentzen dizkizute bai ala bai, gehienetan. Bertsotan ari diren hiztun berri gisa, bai Nekanek eta bai Allandek sentitu dutena, gutxiespen baino, merituaren aitortza da. Allanderen hitzetan, "miresmen puntu bat". Ez batak ez besteak ez dituzte bizipen legitimatzailetzat, ordea, aitortza une horiek. Allande: Kontua da izatekotan nik izan dudana besteengandik heldu den miresmen puntu hori ez? "Joe…" gurasoak erdaldunak izanez eta bertsotan, eta euskaraz hain ongi egin, hain ongi idatzi… Ez dakit, gehienbat hortik joan da bizipena eta erantzun naturala holakoetan izaten zen ez nuela besteek baino meritu gehiago. Elk.: Deseroso sentiarazten zaitu horrelako gauzak entzuteak? Allande: Hein batean bai. Hein batean bai, ze emantzat jotzen da guk bestelako prozesu bat izan behar dugula, hizkuntzarekiko lotura gatazkatsuagoa izan behar dugula agian, ez hain naturala, ez dakit, nahiko arrarotzat jotzen da euskara ama hizkuntza ez izanik, adin batera iritsita euskaraz hobeki moldatzea beste edozein hizkuntzatan baino… gehienbat ikuspegi horretatik. 267 borondatearen balioa eransten zaio, eta hortik, ahaleginaren balio horretatik egiten zaio aitortza, baina, aldi berean azpimarratuz eta markatuz ez direla euskaldun zaharrak, eta ez izate hori esanguratsutzat joz haien hiztun ibilbidean, bertso ibilbidean, eta, beraz, haien bizitzan, haien sentipenetan zein ideietan hala izan ala ez izan. Bertsotan aritzea, beraz, euskara maila altua eta erabilera trinkoa izatearekin lotzen da, eta ezaugarri horiek bateragarriak dira hiztun berri izatearekin -nahiz eta ezaugarri horiek lehenago egotzi hiztun zahar bati hiztun berri bati baino. Bertsolari izatea hiztun zahar izatearekin lotzea, ordea, zuzenean dago gatazkan hiztun berri bertsolariaren kondizioarekin berarekin, eta bertsolari hiztun berriek, beraz, zuzenean definitzen dituzte benetakotasunaren ideologia habetzen duten euskaldun berri eta euskaldun zahar kategoriak, Xabi Payaren kontakizun honetan ageri den bezala: Testuingurua zehaztuta, hamasei urte nituen bertso-bazkari bateko emakume batek euskaldun berria edo euskaldun zaharra nintzen galdetu zidanean. Galderak bi sentsazio sorrarazi zituen nigan: euskaldun zaharra nintzela zalantzan jartzen bazuen, euskaraz ondo mintzatu behar nuen ezinbestean; euskaldun berria nintzela kolokan bazegoen, abizenak eragindako duda-muden ondorioa izan zitekeen galdera. Nik ordurako banuen EGA aterata, baina egadun orok badaki agiria lortzeko ez dela euskaraz jakin behar, pistolaren hots-uztardura danba-danba dela baizik. Emakumeari euskaldun berria nintzela esan nion, baldin eta euskaldun zaharra izatea euskara gurasoengandik jasotzea bazen. Halaxe erantzun zidan: "bueno, berri-berria ere ez... euskaldun berri zaharra edo." (Paya, 2003) Bertsotan ondo egitea eta hiztun berri izatea, printzipioz, ez dira batera doazen bi ideia. Kontraesan horrek benetakotasunaren ideologiaren eskemetan arrakalarik sor ez dezan bi estrategia ditugu eskura: salbuespenezko arrakastaren diskurtsotik, hiztun berri bertsolariak goraipatzea, eta bestetik, bertsolarion euskaldun berri kategoria bera zalantzan jartzea. Honek hiztun kategorien banaketa zurrunarekin talka egiten duen neurrian izan lezake potentzialtasun bat benetakotasunaren ideologia ahultzeko, ideologia honen oinarrian dauden kategorien banaketa bera aldatzen baitu. Alta, esango nuke ideologia nagusia ahalik eta gutxien alda dadin egin beharreko egokitzapen minimoa dela hau: "Because a linguistic ideology is a totalizing vision, elements that do not fit its 269 Baina, ezaugarri horiez gain, benetakotasunaren ideologia bera erreproduzitzen da gaur egungo bertsolari legitimoaren definizioan. Bertsolari legitimoaren figurari esleitzen zaizkion ezaugarriak, bertso-munduaren baitan negoziatzen dira, garaiz garai; txapelketen bidez, saioen merkatu irizpideen bidez eta bertsolaritzari buruzko diskurtsoen bidez, besteak beste. Hala, denboran zehar aldaketa nabarmenak jasan ditu –a artikulu mugatzailedun bertsolariaren figurak. 70ko hamarkadan esaterako, benetako bertsolaria ez zen emakumea174. Ez zen hiritarra edo erdalgunekoa175. Ez zen kanpotik etorria176. Ez zen bertso-eskolan ikasia. Eta ez zen hiztun berria. Benetako bertsolari izatetik urruntzen zuen bat halako ezaugarriren bat gorpuzteak; benetako bertsolaria berez bertsolaria zena zelako. Sena zuena. Etorria. Eta berezkotasun hori pertsona profil bati soilik egotz zekiokeen: baserri giroko gizon jatorriz euskaldun eta euskaldun zaharrari, hain zuzen. Bertso-eskolan ikasi izanak orduko bertsolariaren kanonaren bazterretan kokatu zituen hasera batean, lehen bertso-eskolako bertsolari haiek. Oso ongi egin zezaketen bertsotan, teknikaz zuzen eta diskurtsoz egoki, baina, beti izango ziren in vitro sorturiko bertsolariak eta ezinezkoa izango zitzaien benetakoaren balioaz jabetzea. Bertsotan ederki egiten duen berezko bertsolaria beti izango zen bertsotan ederki egiten zuen bertso-eskolako bertsolaria baino bertsolariagoa. Ez zegoen beste aukerarik, ordea. Bertso-eskolako bertsolariak legitimatu ezean 174 Funtsean, "gorputz emeak ez baitira bertsoetarako bizitoki" (Hernández 2016: 17). Gai honi buruz sakontzeko, ikus, baita ere Mari Luz Esteban, 2004a, 2004b eta Alberdi, 2014. 175 Oihana Bartra bilbotar bertsolariak hala erantzun zion bertso-munduko hedabide propio bati eskainitako elkarrizketa batean: "Nik uste dut bertsotan hasi nintzenetik ohartu nintzela desberdina nintzela, ez? Hasteko nire bertso-kide gehienek bizkaieraz hitz egiten zuten beraien artean eta nik batzuk ez nituen ulertu ere egiten… Orduan ni nintzen pixka bat desberdina zena, beste mundu batetik zetorrena, eta gaur egun ere nabaritzen dut hizkuntza aldetik, adibidez, nik diferente hitz egiten dudala. Ez bakarrik euskera, bizkaiera, batua… ez dakit, badagoela kultura urbano baten, ez dakit nola esan, igual asko esatea da e, baina, badagoela kultura urbano baten adierazpidea, bertsotara ekartzea ere iruditzen zait izan ahal dela euskal mundutik ez gatozen bertsolarion ekarpena." (Bartra, 2018). 176 Jon Maiak 1997ko finaleko bukaerako agurra bota zuenean, ez da hutsala, esaterako, bere hizkuntza gaitasuna eta erabilera azpimarratzea ("euskeraz badakit, bertsoz darabilkit"), familiaren jatorri ez-euskalduna "aitortu" ondoren. Izan ere, bazekien familia jatorriz Extremadura eta Zamorakoa izateak ez zuela bat egiten bertsolariaren irudiarekin: "Erabaki nuen ezin nuela bertso hura hasierako agurrean bota. Besteek nirekiko ordura arte eraikitako begirada erabat baldintza zezakeen eta ez zen hura horretarako eguna. Egun horretan entzuleek, epaileek, ni bertsolari gisa juzgatzea nahi nuen, bestelako distortsiorik gabe, gainerako zazpiak bezalaxe." (Maia, 2017: 13) 270 bertsolaritza desagertzera kondenaturik zegoen. Bertso-munduak aski intuizio izan zuen orduan horretaz jabetzeko; pixkanaka joan ziren ezaugarri horiek negoziatzen, ideologiak zartatzen eta bifurkatzen. Eta denbora tarte aski laburrean, bertso-eskolan ikasia izatea, onartu beharreko ezaugarri bat izatetik bertsolari legitimoaren ezaugarri izatera heldu da177. Zartatze ideologiko horrek ateak zabaldu zizkion benetakotasun balorerik egozten ez zuten bestelako ezaugarriak ere bertsolariari atxikigarriak bilaka zitezen, eta, ondorioz, gaur egun bertsolariaren irudia ez da lehen bezain monolitikoa. Bertsolaria emakumea ere izan liteke. Bertsolaria hiritarra ere izan liteke. Eta hiztun berria ere bai178. Baina benetakotasunaren balioan oinarritzen den ideologia ez da erabat gainditu, eta ezaugarriok erabat baztertzaile izateari utzi badiote ere, legitimotasun handiagoa du oraindik, a priori, emakumea ez denak, hiritarra ez denak eta hiztun berria ez denak. Exotikotasunetik (hitzaren adiera etimologikoenetik) edo salbuespentasunetik baloratuak izan litezke ezaugarriok. Gutxitan, ordea, benetakotasunetik. Eta benetakotasunaren balorean oinarritzen den legitimazioak zailtzen duen bezala hizkuntza gutxituetako hiztun berriak hiztun aktibo bilakatzea, benetakotasunaren balorean oinarritutako legitimazioak zaildu dezake benetako bertsolariaren ezaugarriak ez dauzkatenak bertsotara hurbiltzea. Hiztun berriak bertsolari legitimoaren iruditeriaren parte izan ahal izatea, bertsomunduan negoziatuko da. Ez gizartearekiko modu isolatuan noski, bai, ordea, autonomia jakin baten baitan. Bertso-munduko sozializazio esparruetan bertsotan gaitutako hiztun berriak kantura plazaratu ahala, bertsolari legitimoaren ideia eraldatzen joango da. Eta aldi berean, hiztun berriak plazaratu daitezen bidea erraztuko luke bertsolari legitimoaren ideia eraldatzen hasteak, bertsomunduaren baitako sozializazio espazioetan intentzionalki eraginez (hezkuntza arautuan, bertso-eskoletan, edo plazetan, esaterako). Eta bertsolari hiztun-berri 177 2017ko txapelketan publikoak gustukoen zituela aitortutakoen artean hogeitik hiru baino ez dira bertsotan bertso-eskolatik kanpo ikasitakoak, esaterako. 178 Zerrenda honi gehitu dakizkioke gizartean bereizkeria iturri izan daitezkeen ezaugarriak oro. Hemen aipatu ditudanak bertso-munduaren baitan eztabaidagai izan direnak eta horien inguruan diskurtso gutxi-gehiago eraiki bat dutenak dira. 271 gehiago sortu ahala, hiztun legitimoen ordezkari gisa, errepresentazio bidez ere eraldatu liteke hiztun legitimoaren inguruko ideologia. 6.4.4.5. Gure ordua heldu da txo! Jon Maia bertsolari gipuzkoarra bere hiztun berritasuna izkutatzen saiatu zen bertso-munduan sozializatzerakoan: "Izugarrizko lotsa ematen zidan gainerako bertsolari, epaile eta abarren aurrean nire gurasoekin gazteleraz egiteak", dio berak (Maia, 2007: 82). Elkarrizketatutako gazteek ez dute bizipen horiekin guztiz bat egiten: ez dute lotsarik sentitu, eta ez dute haien hiztun berri izaera izkutatu. Aurreko belaunaldiko bertsolariarentzat helduaroko ahalduntze ariketa bat izan baldin bazen sariketaren bateko agurra gurasoei eskaintzea, gazte hauentzat ez du halako errebelazio edo autosuperazio zentzurik esperientzia horrek berak. Hiztun berri kopuruak maila absolutuan zein erlatiboan gora egin izanak, batez ere gazteen artean, eta batez ere erdalguneetan, ez ditu hiztunok abiapuntu berean jartzen, eta bizipenak ez dira erabat alderagarriak. Alta, legitimitatearen auzia oraindik mahai gainean dago. Hizkuntzari dagokionean, benetako hiztuna hiztun zaharra izateak batzuei posizio pribilegiatua eta besteei posizio subordinatua esleitzeak, azken hauetako batzuk hiztun aktibo ez bilakatzea -edo zuzenean euskara ez erabiltzea- eragin dezakeen bezala (O'Rourke, 2011; McEwan-Fujita, 2010), bertsolaritzari dagokionean benetako bertsolaria hiztun zaharra izateak (besteak beste), hiztun berriak bertsotara ez hurbiltzea edo bertsolaritzatik urruntzea eragin dezake. Plazaz plazako bertsolarien arteko hiztun berri ratio apala dela eta, zaila da errepresentazio bidez bertsolariaren ideia kanonikoa epe labur-ertainean aldatzea. Bertsolarien errepresentazio bidez ez bada, gaien bidezko errepresentazio ere badirudi, bertso-munduko eragileak propio horretara jarri ezean, zaila izango dela bat-bateko bertsoaldien bidez diskurtso berriak sortu eta sozializatzea. Badira bertso-munduan diskurtsoak sortzeko eta hedatzeko bestelako tresnak ere: txapelketetako agurrak eta iritzi artikuluak, esaterako. Hiztun berriek egindako ahalegina aitortuz, bertsolari legitimoaren ideiatik eratorritako hiztun zaharrekiko botere harremanaren aurka kantatu zuen Imanol 179 Imanol Uria ez da hiztun berria, baina, badirudi guraso hiztun berriak izanik eta batuaz hitz egiten duenez, hiztun berri gisa irakurria dela, edo gutxienez, hiztun zahar dialektodunekiko botere harreman berean aurkitzen duela bere burua. 180 Saioa Alkaizak ere, berez euskalki gabeko bertsolariez hitz egiten du artikuluan. Hautatutako pasartean zehazki hiztun berriez hitz egiten badu ere, aipagarria da euskalki definitu batean hitz egiten duten eta ez duten hiztun berriekiko eraikitzen den botere harremana ezberdina dela, nolanahi ere. 273 Badirudi negoziazio ardatz berri bat sortzera doala bertso-munduaren baitan. 6.5 Ondorioak Hiztun berrien legitimazio prozesuak aztertu ondoren esan dezaket bertsomunduko ibilbideak hiztun berrion legitimazio prozesurako bide direla, hein batean. Bertso-munduan sozializatzeak hiztunaren legitimitatea areagotzen du - batez ere bertso-mundutik kanpora- bertso-munduko kide gisa hiztunari hizkuntza gaitasun altua eta erabilera trinkoa egozten zaizkiolako -eskatzen zaizkion neurri berean-, iruditeria sozialean bertsolaria euskararen aldeko diskurtsoen sortzaile eta hedatzaile delako, eta hiztun zaharren mundu gisa irakurria den mundu bateko partaide delako, besteak beste. Lau ikonizazio hauek, beraz, -bertsolaria ezagutza altuko eta erabilera trinkoko hiztun, euskararen aldeko eragile, eta hiztun zaharren munduko partaide izatearenak- hiztunen legitimazio prozesuetan lagungarri dira. Alta, azken ikonizazioak modu paradoxikoan funtzionatzen du: lagungarri den bezain trabagarri da hiztun berrien legitimaziorako. Esan bezala, hiztun zaharren munduko partaide legitimo izatea hiztunaren legitimaziorako altxaprima da, kanpora begira. Aldiz, hiztun berri izatea hiztun zaharren mundu batean, erabateko legitimaziorako zailtasun erantsiak izatea da, hiztun zein bertsolari gisa. Izan ere, bertsolari legitimoaren ideia hiztun legitimoaren ideiarekin loturan garatzen da, modu errekurtsiboan: potentzialki, bertsolaririk onena, hiztun legitimoa -eta beraz, zaharra da. Are gehiago, bertsolaritza hiztun zaharren mundua da. Hiztun berri gutxi dira plazaz-plazako bertsolari, bertsozalegoa hiztun zaharra da batik bat, eta euskararen aldeko diskurtsoak ohikoak baldin badira ere bertso-saioetan, oso diskurtso gutxi sortu eta sortzen da hiztun berriei buruz, edo hiztun berrien ahotik. Hiztun berriak, oro har, ez dira ageri, ez praktika bidez eta ez diskurtso bidez. Errealitate hori, aktiboki ezabatu baino gehiago, da omisioz ezabatua. Bertsotan dabiltzan hiztun berriek hiztun zahar passing-a dutenez, eta hiztun kategoriei buruz berariazko diskurtsorik sortzen ez denez, hiztun legitimoa zein bertsolari 274 legitimoa zilegiztatzen dituen benetakotasunaren ideologia ez da berrikusten, are, birsortu egiten da. Ideologia honi alternatibak eskaintzen dizkien joerak ere ikus daitezke, hala ere, gaur egungo bertso munduan. Alde batetik, euskalgintzaren begietara benetakotasunaren ideologia honen muga estrategikoak bistan dauden honetan, bertsolaritzak ere bereganatu ditu diskurtso alternatiboak eta bertso-munduko zenbait eragile esanguratsuk publikoki aldarrikatu dute orain arteko euskaldun idealaren ideia zartatzearen premia. Bestetik, are interesgarriagoa den fenomeno bat ikusi ahal izan da, berriki, bertso-munduaren baitan. Zenbait hiztun berrik -edo hiztun berri gisa irakurritako zenbaitek- ideologia honi modu frontalean egin diete aurre, bertso zein idatzizko artikulu bidez. Estrategikoa izan daiteke bertsolari legitimoaren ideia benetakotasunaren ideologiatik bereiztea, eta are gehiago, bereizketa hori hiztun berrien beraien diskurtso eta praktikek gidatzea. Bertsolari legitimo eta hiztun zaharroi egokituko zaie eta zaigu nahi eta nahi ez botereposizio batetik abiatzen diren praktika eta diskurtsoak berrikustea. Ideologia eraldaketa prozesu honek, hiru ondorio positibo izan ditzake, gutxienez. Lehenik eta behin, bertsolaritza bidezkoago bilakatzea, hiztun berrien inklusioari begira. Bigarrena, bertsolaritza bera bideragarriago egitearena. Jakinik, euskaldungoaren erdia hiztun berria izango denez hemendik gutxira, zein bideragarritasun izan dezake bertsolaritzak hiztun berriak bertsozale, gai-jartzaile, bertso-irakasle zein antolatzaile izateaz gain bertsolari legitimo ere ez badira? Eta hirugarrenik, maila apalagoan, baina, euskararen biziberritzerako estrategikoa izan daitekeen ideologia aldaketa bati bultzada ematea bertso-mundutik. Izan ere, modu isolatuan garatzen ez delako, gizarteko diskurtsoek bertsomunduan eragiten duten bezala, neurri txikiagoan bada ere, bertso-munduko diskurtsoek ere eragiten dute gizartean. Eta jakinez bertso-mundua hiztun legitimoz osatua dagoela gizartearen begietara, estrategikoa da hizkuntzaren berreskurapen prozesuari begira, bertso-munduak berak duen zilegitasun aitortutik eta euskararen inguruko diskurtsoak sortzeko eta birsortzeko duen gaitasunetik, benetakotasunean oinarrituriko ideologiari alternatibak eskaintzea. 275 Diskurtsoak eraldatu ahala eraldatuko dira praktikak, eta praktika berriek sortuko dituzte diskurtso berriak. Horixe da bertsolaritzan etengabe gertatu dena gaur arte, horixe du bizirauteko premia eta hortik egiten diezaioke gizarteari ekarpena. 313 9 ERANSKINAK I ERANSKINA: Elkarrizketei buruzko informazio gehigarria 22 elkarrizketak zazpi urtetan zehar banatu dira, 2013ko azarotik 2019ko uztailera, eta hiru ordu laurden eta ia bi ordu arteko iraupena izan dute182. Gazteei eta bertso-eskolako kideei eginiko 16 elkarrizketak hainbat lekutan egin dira: Bertsularien Lagunak elkarteko sukaldean, elkarrizketatuen herriko gustuko ostatuetan (Baionako Xina eta Kalostrape, Garaziko Luisenia eta Irungo Ixkina), parkean (Hazparnen eta Baionan), ibai ertzean ere (Zalgizen), zein elkarrizketatuaren etxean (Itsasu). Elkarrizketak grabatu ondoren transkribatu egin dira, eta transkripzioak izan dira datuen analisiaren oinarri. Bertso-eskolako gazteen -eta nire adinkideenelkarrizketei dagokienez, bi fase ezberdin bereiziko nituzke. Lehen sei elkarrizketek osatu dute lehen fasea. Hauetan, transkripzioen azterketetarako NVIVO 10 softwarea erabili dut, eta analisia bera bi pausutan osatu. Lau elkarrizketa kategoria itxirik gabe aztertu ditut, behetik gorako analisi prozedura erabiliz. Ondoren, azterketa horretatik ateratako kategoriak antolatu, hierarkizatu, eta kategoria zerrenda bat osatu eta elkarrizketen goitik beherako bigarren analisi bat burutu dut. Kategoria hauek erabiliz aztertu ditut bosgarren eta seigarren elkarrizketak ere. Elkarrizketak aztertu arau kontzeptu berriak gehitzen zein aurretiazkoak berrantolatzen joan naiz. Eta ikusirik lan metodologia hori egokia zela nire helburuak lortzeko, prozedura bera aplikatu dut bigarren fasean ere. Fase honetan, ordea, ez dut NVIVO 10 erabili. Lan dokumentu bereiziz osatutako sistema bat sortu dut informazioa antolatzeko. Elkarrizketatu bakoitza izen faltsu batekin identifikatu dut eta pasarteetan ageri diren izenak ere aldatuak dira. 182 Bada elkarrizketa bat, hiztun berrietako bati eginiko bigarren elkarrizketa, hain zuzen, grabaketa ordu laurden pasatxokoa duena. Izan ere, kasu honetan elkarrizketa informal luze bat izan zen informazio iturri osagarria, zeina ondorengo elkarrizketa formaletarako gidoiaren oinarri ere bilakatu zen, neurri batean. Eginiko grabaketa elkarrizketa horren ondoren eginiko elkarrizketa erdi-egituratuarena da. IEHko XX. mendeko bertso mugimenduaren partaide izan zirenei eginiko elkarrizketak 2016ko azarotik 2018ko irailera egin nituen. Elkarrizketetarako lekuak elkarrizketatuen etxeak eta Euskal Kultur Erakundearen egoitza nagusia izan ziren. Elkarrizketa hauetako pasarterik ez dut zitatu. Elkarrizketetan lorturiko informazioa erabili dut nagusiki IEHko bertsolaritzaren eta bertso-munduaren bilakaerari buruzko pasarteak egituratzeko (3. Bertsolaritzaren egoera IEHn. Gazteak zurrunbiloaren begian eta 5.3.2. Bertsolaritza gazte kultura (ere bai)? atalak, nagusiki). Ipar Euskal Herriko XX. mendeko bertso mugimendua ezagutu zutenak. Xipri Arbelbide Mendiburu (Heleta, Nafarroa Beherea, 1934) Euskaltzale eta bertsozalea, idazlea, kazetaria, euskal irratietako sortzaile eta kolaboratzailea, euskalgintzako eragilea, apaiza, euskaltzain urgazlea. Daniel Landart Urruti (Donoztiri, Nafarroa Beherea, 1946). Idazlea, artikulugilea, kantugile eta bertsoidazlea, bertsu saio askoren antolatzaile eta gai-jartzaile, bertsolaritzaren inguruk ikerlari, "Bertsularitza" erakusketaren moldatzaile eta liburuaren egile (1988), Enbata mugimendu politikoko kide, euskaltzain urgazle. 315 Beñat Soulé Haristoy (Irisarri, Nafarroa Beherea, 1947). Gai-jartzailea, epailea, bertso-saio antolatzailea, 1960ko hamarkadatik gaurdainoko IEHko bertso-saioen dokumentatze lanean aritua, Bertsularien Lagunak elkartearen hastapenetako kide, "Neurtizlari, Bertsulari Iparraldez" liburuaren egilea. Xanti Iparragirre Perurena (Errenteria, Gipuzkoa, 1939). Bertsolaria, bertso-idazlea, bertso-eskolen sortzailea eta irakaslea (Leintz bailarako Almen ikastolako lehenengotariko bertso-eskola, 19070ko hamarkadan, eta IEHn ondoren), "Biziaren azala. XX mendeko Iparragirre" liburuaren idazlea. Jean-Louis Harinordoki Bereterbide "Laka" (Baigorri, Nafarroa Beherea, 1954). Bertsolaria, Bertsularien Lagunak elkartearen sortzaileetarikoa, bertso-eskola sortzailea eta bertso-irakaslea, bertsolaritzari buruzko artikulugile Herria, Enbata, eta Sud-Ouest kasetetan, kronikari Irulegiko Irratian, "Bertsularien artea" liburuaren idazle-taldeko kide, "Bertsutan ariz ikasten" metodo-liburuan laguntzaile. Mixel Itzaina Urrutia (Aldude, Nafarroa Beherea, 1933). Gai-jartzaile, saio-antolatzaile eta epaile, (Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko epaile 1965, 1980, 1982, eta 1989an), Xalbador eta Mattinen bidelagun, Euskaltzaleen Biltzarreko buru ohia. Herria eta Gure Herria aldizkarietan artikulugile, euskaltzain urgazle eta ohorezko euskaltzain, eta Euskaltzaindiaren Bertsolaritza (19781985) eta Herri Literatura (1985-1993) batzordeetako kide. "Xalbador" (2014) liburuaren idazle. Plazak IEHko Eskolarteko txapelketak Finala 2014 Kanporaketa 2014 Finala 2015 Finala 2017 Finala 2018 EHko Eskolarteko txapelketak Finala 2015 Finala 2017 Finala 2018 Hernandorena Gazte Sariketak Hernandorena saria 2014 Hernandorena saria 2015 Hernandorena saria 2017 XILABA txapelketa 2014ko txapelketa: Parte-hartzaile guztiei elkarrizketa laburrak, txapelketak haientzat zuen zentzuari buruz. Nik neuk kantatu nuen kanporaketa batean bertso-eskolako elkarrizketatutako bi kiderekin batera (2014/10/11, Senpere) Txapelketa prestatzeko bi bertso-eskola egin genituen elkarrizketatuetako batekin batera (Itsasun, irailean zehar) Entzule gisa beste bi elkarrizketaturen saioak behatu nituen (2014/10/18, Aiherra; eta 014/11/02, Aiziritze) 2016ko txapelketa: Nik neuk kantatu nuen kanporaketa batean elkarrizketatutako 3 kiderekin batera (2016/09/24, Donibane-Lohizune). Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia Bertso-udalekuetako gazteek topaketak antolatu zituzten Txapelketa Nagusiaren aitzakian: 2013ko Txapelketa Nagusiko azken finalerdia (Maule) 2013ko Txapelketa Nagusiko azken kanporaketa (Oion) 317 Bestelakoak Gazteei buruzko gogoeta prozesua (Bertsularien Lagunak) 2016eko txapelketaren testuinguruan, bertso-eskolako gazteek parte hartzeko motibazio gutxi zutela eta, gogoeta prozesu bat jarri zuen martxan Bertsularien Lagunak Elkarteak. Horren baitan, elkarteko arduradun eta bertso-munduko bestelako eragileekin lan saioak antolatzeko bilkura egin zen 2015eko maiatzean (2015-05-01). Ondoren, Bertsularien Lagunak elkarteko Sustapen batzordearen eskariz txapelketari buruzko gogoeta saio bat diseinatu nuen (2015-06-08an egin zen saioa). Bernat Etxepare Lizeoko bertso-eskolako 10 kide batu ziren bertan, horietatik 9 elkarrizketatuak. Ondoren, lan saio hartan bildutakoaren aurkezpena eta gogoeta egin zen, uztailean, gazte eta elkarteko kide zein bestelako eragileekin (2015-0711an egin zen gogoeta saioa). Urtea Transkribatuak Transkribatu gabeak Oharrak Bapatean bilduma 1988-2018 3.393 3.393 Urtean kantatutako eta grabatutako bat-bateko saioen hautaketa. Txapelketa Nagusia 1962, 1965, 1967, 1980, 1982, 1986, 1989, 1993, 1997, 2001, 2005, 2009, 2013, 2017 3.705 5.093 Lehen hiru txapelketetako finalak, 1980tik aurrera finalak eta finalaurrekoak, 1997azken laurdenetako hautaketa ere bai, 2001etik aurrera txapelketa osorik. Araba-Bizkaiako txapelketa 1987, 1990, 1992, 1994, 1996, 1998 920 920 Finalak eta finalaurrekoak. Arabako txapelketa 1984, 2002, 2003, 2004, 2005, 2006, 2007, 2008, 2009, 2011, 2013, 2015, 2017 179 254 2002-tik 2005era eta 2007 eta 2008ra finalak, gainerakoetan bertso hautatuak. Bizkaiko txapelketa 1962, 1964, 2000, 2002, 2004, 2006, 2008, 2010, 2012, 2014, 2016, 2018 1.471 1.558 1962 eta 1964an Euskadi Irratiko grabazioetatik transkribatuak (zenbait saio). 2000, 2002, 2006, eta 2019an finala eta finalaurrekoak, gainerakoetan finala eta finalaurreko bat edo batzuk (2014ko finala osatzeko), eta 2008an txapelketa osorik. Bestelakoak Txapelketa mota Gaien eta bertsoen transkripzioa Gaien transkripzioa soilik IEHko Eskolarteko finalak Xilaba txapelketa 320 Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalak Landa kuadernotik osatutako saio-fitxak Bertsoen transkripziorako irizpideak Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Iker Taldeak 1991ean osatu zuen bat-bateko bertsoak transkribatzeko irizpideen bilduma eta 2003an izan ziren berrikusiak azken aldiz irizpideok (Euskal Herriko Bertsozale Elkartea, 2003). Azken berrikuspen horren arabera transkribatu ditut nik ere neuk jasotako bat-bateko bertsoak eta gaiak. Bertsoaren beraren lerrokatzeari dagokionez, ordea, bertso batzuk hitzez-hitzeko aipu gisa testuaren barnean zitatu nahi izan ditut, eta horretarako sistema propio bat erabili dut. Testu arruntaren barnean, komatxo artean zitatu ditut bertso osoak edo bertso-pasarteak, puntu ezberdinak (hots, errimatik errimarako tarteak) barra zeihar bikoitzez bereiz, eta puntu bakoitzaren hemistikioak banatzen dituen etena barra zeihar soil batez adieraziz. Azken transkripzio modu hau hobetsi dut bertso atalak edo bertso bakarrak transkribatzeko. Aldiz, bi bertso edo gehiagoko bertsoaldiak Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak hobesten duen formatuan eman ditut, irakurterraztasunaren alde, eta baita landa kuadernoko bertsoak ere, bertsoari duen esanguraren neurriko ikusgarritasuna emateko. 321 IV ERANSKINA: Elkarrizketen fitxa eta gidoiak 9.1.1 Elkarrizketa fitxa Eguna eta lekua: Elkarrizketatua: Elkarrizketan zehar ateratzen ez badira eta ez baldin badakizkit ziur aurrez, elkarrizketa bukaeran galdetu behar ditudan datuak: Lehen hizkuntza(k) Euskara 2. HIZKUNTZA IBILBIDEA - Ze hizkuntzatan moldatzen zara ongi? Ze hizkuntzatan hobeki, zure ustez? Ze hizkuntzatan egiten zaizu erosoago mintzatzea (vs. idatzizkoa)? - Ze hizkuntza erabiltzen dituzu zure egunerokoan? Etxean? Eskolan? Kalean? - Zertarako/zein egoeratan/zein praktika/norekin erabiltzen duzu euskara gaur egun? - Hizkuntzekiko portaera zure bizitzan zehar aldatu da? Nola joan da aldatzen? Ze momentu gogoratzen dituzu? - Ziurtatu aipatzen dituela: Ama eskola Lehen maila Kolegioa Lizeoa - Bizipen bereziki negatiborik izan duzu euskararekiko? (Diskriminazio sentimenduak, egoera deserosoak...) - Eta frantsesarekiko (edo gaztelaniarekiko)? 323 - Hizkuntza aldatzeak/mantentzeak eraginik izan zuen zure orduko harremanetan? - Aldaketa garai horretan, zer zen aldatzen ari zena? Zer aldatu zen zure bizitzan? 4. HIZKUNTZA IDEOLOGIA - Zer da euskara zuretzat? Imajinatu oporretan zaudela lagunekin, kanpoan, eta norbaitek galdetzen dizuela zein den hitz egiten duzuen hizkuntza. Euskara dela esaten diozu, eta ez du ezagutzen. Interesa dauka eta informazio gehiago eskatzen dizu hizkuntzari buruz. Zer kontatuko zenioke? - Askotan entzun behar izaten dugu, "denek baldin badakizue frantsesez, zergatik hitz egiten duzue euskaraz?" Zer erantzungo zenioke galdera horri? 5. BERTSOLARITZAREKIKO HARREMANA GAUR EGUN - Ze harreman duzu bertsolaritzarekin gaur egun, praktikan? Bertso-eskola Plazak Txapelketa Topaketak Udalekuak - Zer da bertsolaritza zuretzat, ze leku du zure bizitzan? 6. BERTSO IBILBIDEA - Nola, norekin, noiz egin zara/zinen bertsozale? - Noiz eta nola hasi zinen bertso-eskolan? - Zerk erakarri zintuen orduan? Eta orain? - Ze diferentzia dago bertso-eskolan haur gisa aritzetik orain aritzera? - Ziurtatu aipatzen dituela: Lehen maila Kolegioa Lizeoa - Bertsolaritzaren inguruan bizitzan markatu zaituzten esperientziak, momentuak, faseak? - Zure ingurukoak bertsozaleak dira? Eta zure lagunak? Ikaskideak? - Beti izan da hori horrela? 324 - [Aipatzen dituen praktiketan] zeintzuk dituzu gustuko? Nola sentitzen zara horietan? Zerekin gozatzen duzu? - Zer sentitzen duzu bertsotan egiten duzunean? Ongi egitean? Ez hain ongi egitean? - Zer sentitzen duzu entzutean? Kide bat ongi ari denean? Kideren batek kale egitean? - Nolakoa da bertso-eskolako giroa? - Nola sentitzen zara giro horretan? Zertan aldatzen da, zure ustez, bertso-eskolako giroa, lizeoko giroarekin edo bestelako lagun taldeekin alderatuz? - Zerk elkartzen zaituzte, bertsoaz aparte, zerbaitek elkartzen bazaituzte? - Aurrez eginiko elkarrizketetan bertso-eskolako beste kideek aipatutako ateratako ideiei buruz galdetu: Gogoeta Lotsa Umorea Kontzientzia Ekintzailetza - Nola ikusten zaituztete lizeoko kideek? Baduzue fama edo etiketa berezirik? 325 9.1.3 Elkarrizketen gidoia. Kontrol elkarrizketak. 0. ELKARRIZKETA ERDI-GIDATUARI BURUZKO OHARRAK - Gaur egungo bertso-eskoletako gazteei elkarrizketak egin dizkiet eta egiten ari naiz. - Haien kontakizunak entzutean, gure garaiko kontuez oroitzen naiz batzuetan, eta beste batzuetan kontraste handiak atxematen ditut. - Nire garaiko bizipenak testuinguruan jarri nahiz, zure bizipenak lagungarri zaizkit. - Lehenik, hizkuntza ibilbideaz mintzatu nahi nuke, gure eskola-giroaz, eta ondoren gure bertso-ibilbideaz eta garaiko bertso-testuinguruaz. 1. HIZKUNTZA IBILBIDEA. MUDANTZAK ETA MANTENTZEAK - Ze hizkuntzatan moldatzen zara ongi? Ze hizkuntzatan hobeki, zure ustez? Ze hizkuntzatan egiten zaizu erosoago mintzatzea (vs. idatzizkoa)? - Ze hizkuntza erabiltzen dituzu zure egunerokoan? Etxean? Eskolan? Kalean? - Zertarako/zein egoeratan/zein praktika/norekin erabiltzen duzu euskara gaur egun? - Hizkuntzekiko portaera zure bizitzan zehar aldatu da? Nola joan da aldatzen? Ze momentu gogoratzen dituzu? (Hizkuntza ibilbidearen kontaketan mudantza edo mantentze uneak identifikatu ahala, horietan sakondu) - Nola bizi izan zenuen aldaketa momentu hori? - Zuk mantendu zenuen bezala, zure ingurukoek ere bai? Ala gogoan duzu garai hartan besteek ere hizkuntza aldatu izana? Zergatik uste duzu aldatu zenuela zure portaera? Zergatik uste duzu mantendu zenuela zure hizkuntza portaera? - Hizkuntza aldatzeak/mantentzeak eraginik izan zuen zure orduko harremanetan? - Aldaketa garai horretan, zer zen aldatzen ari zena? Zer aldatu zen zure bizitzan? (Lehen pertsonan ez bada emankorra, hirugarren pertsonan galdetu) - Nola oroitzen duzu zure lehen mailako eskolako hizkuntza-giroa? Ze hizkuntza zen orduan nagusi zure gelakideen artean? Eta kolegioan? Eta lizeoan? 326 - Nola oroitzen dituzu bertso-eskolako garaiak lehen mailan? Eta kolegioan? Eta lizeoan? - Zeintzuk ziren garai hartan zure bertso-erreferenteak? Ze bertsolari ezagutzen zenituen? Zeintzuk ziren zure gustuko? - Bertsolaritzaren inguruan bizitzan markatu zaituzten esperientziak, momentuak, faseak? - Zure ingurukoak bertsozaleak ziren? Eta zure lagunak? Ikaskideak? - Nola ikusten zintuzten/gintuzten gure ikaskideek? 4. BERTSO-ESKOLAKO HIZKUNTZA PRAKTIKAK - Bertso-eskolan hizkuntza-arauak aldatzen ziren? - Nola bizi zenuen bertso-eskolan euskaraz egitea? - Bazenuen garai hartan euskaraz eskolaz eta etxez kanpo mintzatzeko beste espaziorik? 2. HIZKUNTZA JABEKUNTZA PROZESUA - Nola oroitzen duzu euskararekiko lehen kontaktua? Eskola giroan kokatzen duzu? - Nola bizi izan zenuen lehen eskolaratzean euskaran murgiltzea? Zeintzuk dira zure oroitzapenak? 5. BERTSO-MUNDUAN - Bertso-munduan ze erreakzio izan dituzu etxekoek euskaraz ez dakitela aipatu izan duzunean?
science
addi-079622e3ad5b
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/45470
Errefuxiatuak eta harrera herriak : Gipuzkoako harrera sareen azterketa
Huarte González, Inés
2020-07-14
LABURPENA Munduan zehar dauden pertsona desplazatu kopurua urtetik urtera igotzen ari den fenomenoa da eta horrek pertsona etorkin eta errefuxiatuek harrera herrialdeetara iristean dituzten beharrei arreta jartzea eskatzen du. Lan honetan, populazio errefuxiatuak harrera herrialdeetan bizi duen egoera eta integraziorako zailtasunak azaleratuko dira eta iritsiera horien aurrean herrialde hartzaileek garatu dituzten iniziatiba, zerbitzu eta politika ezberdinak aztertu ere. Esfortzu honetan gobernuko maila anitzen papera behatzeaz gain, integrazio politiken beharra, gizarte zibilaren funtzioa eta elkartasunaren garrantzia azpimarratzen dira. Testuinguru hurbilera ekarriz eta errefuxiatu eta etorkinen arteko ezberdintasuna alboratu gabe, Gipuzkoan, 2018ko udan bizitako migrazio fluxuaren ondorioz sortutako herritarren harrera sareak aztertuko dira, hemendik lortutako ikaskuntzak errefuxiatuekin lan egiteko lagungarriak izan daitezkeelakoa. Hitz gakoak: errefuxiatua, integrazioa, harrera, politikak, gizarte zibila, Gipuzkoa, Herritarren Harrera Sarea SARRERA Gizakion historiak inoiz ezagutu duen exodo baten aurkitzen gara, XXI. mendearen hasiera honetan, etxetik kanpo bizitzea gorantz doan mugimendua bihurtzen ari da. Bakarrik 2017. urtean, hirurogei milioi pertsona baino gehiago aurkitzen ziren lekualdatze behartu egoeran (CEAR, 2018). Ihesaldi honetan, milaka lagunek bizia galdu dute Mediterraneoko itsas bideetan, Europako kostaldera heltzeko ahaleginean. Honen aurrean Europak dituen hamaika erronketako bat atea jotzen duten ezezagun berrien eta haiekin dakarten aniztasun etnokulturalaren gizarteratzea da (Bauman, 2017). Mugimendu migratzaile internazionalei buruz hitz egiten dugunean, motibazio eta faktore desberdinetaz ari gara, arrazoiak politikoak, ekonomikoak, baita hondamendi naturalak izan daitezke, herri berri bat ezagutzeko nahia, maitasuna, etab. (Cortes, 2004). Gaur egun, gainera, klima-aldaketa dela eta (uholdeak, urakanak, ekaitzak, baso-suteak, sumendi erupzioak, tenperatura oso altuak, etab.) beste herrialde batzuetara migratzera behartuta izaten den pertsona kopurua handitu egin da (Bates, 2002), urteroko bataz bestekoa 2008tik 2015ra bitartean 25.4 milioi pertsonakoa izan delarik (Internal Displacement Monitoring Centre, 2016). Aldi beren, genero ikuspegi batetik, kontuan hartzekoa da generoan oinarritutako indarkeria gero eta kanporatze faktore garrantzitsuagoa bihurtzen ari dela emakume eta LGTBI+ kolektiboarentzat. ACCEM (2015) edo Amnistia Internazionala (2019) erakundeek ohartarazten duten bezala, pertsona guztiek oztopoak eta zailtasunak aurkitzen badituzte beren ihesaldietan, emakume eta genero identitate anitzen kasuan bidaiaren etapa bakoitzean sufritzen duten indarkeria eta diskriminazio sexuala gehitu behar zaio. Kanporaketa mota hauek pobrezia generoagatik baldintzatuta dagoela defendatzen duen ikuspegiarekin guztiz lotuta daude (Jackson, 1998). Argi dago, mugimendu guzti hauek ezaugarri eta zailtasun desberdinak inplikatzen dituztela, beraz, ohikoa da desplazamendu hauei erreferentzia egiteko terminologia desberdina erabiltzea. Errefuxiatuak deskribatzeko erabilitako definizio ohikoena 1951ko Ginebrako Hitzarmenean aipatzen dena da. Honen arabera errefuxiatua, arraza, erlijio, herritartasun, iritzi politiko edota gizarte talde jakin bateko kide izateagatik jarraitua izatearen beldur fundatua edukitzearen ondorioz, bere jaioterritik kanpo joan eta bueltatu ezin den pertsona da edo beldur horiengatik bere herriaren babespean geratu nahi ez duena. Horrela, Errefuxiatuaren estatutua eskatzen duten pertsona guztiek jarraituak izatearen beldurra justifikatu behar dute, estatutua lortzeko arrazoia objektiboa izan behar delarik (Ginebrako Hitzarmena, 1951). Immigrante eta errefuxiatu terminologiari dagokionez, gehienetan, populazio migratzaileari kalifikatzaile ekonomikoa gehitzen zaio eta populazio errefuxiatuari, berriz, politikoa. Hala ere, populazio migratzailea eta errefuxiatuaren arteko funtsezko desberdintasuna, erabakiak hartzeko askatasunean dagoela esan liteke: borondatezkoa edo ez borondatezkoa, eta kolektibo bakoitzak bere herrialdera integritate baldintzetan itzultzeko duen aukera (edo ez) (UNCHR, 2016). Gainera, askotan migrazio irregularra mugen kontrola, segurtasuna eta migrazioaren kudeaketa alorrarekin lotua izan da. Azken urteetan babes eskaeren igoera egon den arren, asilo kontzesioak ez dira honekin batera areagotu. Espainiak 2017. urtean babes internazionala eskatzen zuten 31.120 pertsona jaso zituen, inoiz baino kopuru handiagoa, hala ere, zifra honek ez du Europar Batasunean sartu ziren pertsonen %4.4 besterik suposatzen. Gainera, jasotako pertsonen artean 595-ri eman zien Errefuxiatu estatutua eta %65ari eskaera ukatu zion (CEAR, 2018). Europak 2016an pertsona errefuxiatuak jasotzeko hartutako konpromisoa ez da bete, eta bigarren mundu gerran bizitako giza ezbeharraren pareko dramaren aurrean gaudela erakusten dute datuek. Europako Batzordeak 2017ko martxoan aitortu zuen hasiera batean jaso behar zituen 160.000 lagunen %25 jasoko zituela azkenean; EB-eko pisu ekonomiko eta politikotik asko aldentzen den proportzioa. Era berean, Europako Batasunak Schengen guneko mugetako kontrolak zorroztean jarri du indarra. Horrek areagotu egin ditu berehalako itzultzeak, mugen externalizazio prozesuak eta hirugarren herrialde batzuekin egindako itunak. Herrialde horietako batzuk, gainera, giza eskubideen babeserako konpromiso lausoa dute; horren adibide da Europar Batasunak eta Turkiak sinatutako akordioa (CEAR, 2018). Besteak beste, harrerarako eskubidea urratzea ekarri baitu itun horrek. Harrera herrialdeetan migrazioa kontrolatzera bideratutako neurriek ondorio zuzenak dituzte populazio desplazatuarengan, horrela, 2016. urtean Europar Batasunean babesa eskatu zuten pertsonak 1.259.265 izan baziren, 2018-an 638 milara jaitsi zen kopurua (CEAR 2018; Eurostat 2019). Babes eske datorren pertsona kopuruak behera egin duen arren, iristen direnenei harrera eta integrazio arrakastatsu eta integrala eskaintzea mundu osoko herrialdeek izan beharko luketen lehentasuna litzateke. Horregatik, lurralde ezberdinetan iritsi berrien integrazio sozial, politiko eta ekonomikoa bermatzeko politika eta soluzioak garatzeari ekin diote. Integrazio esfortzu hauek jendarteko instituzio eta aktore sozial ezberdinen elkartzea dakarte: agintari publikoak, hainbat agentzia publiko, ongizate sozialeko erakundeak, langileak, boluntarioak, migranteak… (Hesse, Kreutzer, eta Diehl, 2018). Euskal Herriaren kasuan, Frantziar eta Espainiar estatuen arteko mugan aurkitzen den lurraldea izanik, penintsularen hegoaldeko kostetara iristen diren etorkin asko hurbiltzen dira muga pasatu nahian. Euskadiko instituzioek 2018ko ekainetik 6.500 pertsona jaso dituzte, gehienak trantsituan zeuden pertsonak dira baina hemen gelditzea erabaki dutenak ere badaude ("Euskadi", 2018). Asilo eskaerei dagokienez, CEAR Euskadik 2017. urtean 970 asilo eskaera egon direla uste du, 592 Bizkaian, 258 Araban eta 151 Gipuzkoan (Makazaga, 2018). Lan honen helburua populazio errefuxiatuak harrera herrialdeetan bizi duen egoera eta integraziorako zailtasunak ikustaraztea da. Aldi berean, alor honetan instituzioen papera, integrazio politiken beharra, jendarte zibilaren garrantzia eta gizarte hartzailearen erronkak azaleratuko dira. Helburu hau lortzeko berrikuspen teorikoa egingo da Web of Science eta Psycinfo datu baseetan hurrengo hitz gakoak erabiliz: Refugees, reception, well-being, programme, host society, settlement, integration, policy, welcome, civil society etb. Psikologiako datu baseez gain, gaian adituak diren nazioarteko erakundeen txostenak ere behatuko dira. Errefuxiatu eta immigranteen ezberdintasunak ahaztu gabe, amankomunean dituzten elementuetan erdiratuko gara, toki berri batera iristean topatu ditzaketen erronkei aurre egitea besteak beste. Hau dela eta, gure gertuko testuinguruan, Gipuzkoan, herritarren artean sortutako Harrera Sareen esperientzia aztertuko da, hauek Espainiako Hegoaldetik datozen etorkinekin lan egiten baitute eta zenbait kasuetan asilo eskatzaileekin ere. Honetarako Irun eta Donostiako Harrera Sareetako boluntarioen ahotsak ekarriko dira 5 elkarrizketa erdi-egituraturen bitartez, hemendik lortuko ditugun ikaskuntzak populazio errefuxiatuarekin lan egiteko erabilgarriak izan daitezkeelakoan. MARKO TEORIKOA 1. Populazio errefuxiatuaren egoera harrera herrialdeetan Errefuxiatu eta etorkinek jatorrizko herrialdean eta migrazio ibilbidean zehar hamaika zailtasun eta oztopori aurre egin behar izan dioten arren, helburu herrialdera iristean oraindik ere integrazioaren erronka dute gainditzeko. Zehazki, Medecins Sans Frontières (2016) erakundeak aurrera eramandako ikerketan, etorkinek migrazio ondorengo bizitzan izan ditzaketen zailtasunak zerrendatu ziren, haien artean: etorkizunari beldurra eta zalantzagarritasun sentimendua, gatazkak migrazio zentroetan, asilo eskaera ukatzearen beldurra, utzikeria sentimendua, integratzeko eta integratua sentitzeko zailtasuna, eguneroko egitekoen falta, bakardade eta aspertze sentsazioa, eta gradu baxuagoan, injustizia eta gertaerak kontrolatzeko gaitasun ezaren sentimendua. Honetaz gain, ikerketaren arabera migrazio bidaian zehar bizitzako zailtasunek estres post traumatiko eta depresio motako nahasteak garatzea ekar dezakete. Honek guztiak harrera herrialdean populazio errefuxiatuaren baldintza sozial zaurgarria azaltzeko balio du. Espainiar estatuko pertsona errefuxiatuen inguruko ikerketa asko ez dauden arren, Instituto de Derechos Humanos Pedro Arrupe (2018) eta Iglesias-Martínez eta Estradaren (2018) ikerketek populazio honen arrisku faktoreak azaltzen dituzte. Instituto de Derechos Humanos Pedro Arrupe-ren (2018) kasuan, hezkuntza, enplegua, etxebizitza eta estatus sozial eta laboralean erdiratzen da. Honen arabera, errefuxiatuen artean hezkuntza arloan, tituluen homologazioa eta formakuntza zikloetara sarbidea lortzeko zailtasunak aurkitu dira, baita etxebizitza topatzeko ere. Gainera, enpleguari lotuta, errefuxiatuen artean prekarietate egoera larria dagoela ikusi da, pertsona hauek formakuntza akademiko egokia izan dezaketen arren, kualifikazio baxuko lanak egiten bukatzen baitute, prekarietatea eta behin-behinekotasuna nagusi izaten diren lan eremuetan; gainera, igoera sozialeko aurreikuspen falta antzematen da. Bestalde, emaitzen arabera gaztelania hizkuntzaren gabezia arrisku faktore garrantzitsua izan daiteke. Iglesias-Martínez eta Estradaren (2018) ikerketari dagokionez, arrazakeria eta bazterkeria etnikoa errefuxiatuen zaurgarritasuna ulertzeko beste faktore bat dela azpimarratzen da. Gizarteak errefuxiatu eta etorkinak irudikatzeko erabiltzen dituen aurreiritzi negatibo eta etiketa etniko debaluatuak alor ezberdinetan erabiliak izaten dira beren baldintza prekarioak justifikatzeko. Honekin batera, autoreek generoa desparekotasun sozialaren iturri garrantzitsu bat dela goraipatzen dute. Hala, generoaren inguruko estereotipo asimetrikoak eta etxetik kanpo, nahiz etxean, emakumeen lanaren inguruko sinesmenek emakume errefuxiatuen etxeko egoera, egoera laboral eta soziala baldintzatuko dute. Bestalde, ikerketan, harrera herrialdeetan babes sozialeko sareen ahultasuna aipatzen da arrisku faktore bezala. Sare hauek kapital sozial modura jokatu dezakete integrazio sozialari dagokionez, oinarrizko baliabideen irisgarritasuna bermatzen baitute: informazioa, enplegua, etxebizitza, etxeko laguntzak, babes emozionala, etab. Horrela, errefuxiatuek beraiek sare hauek baloratzen dituzte helburu kokalekua aukeratzeko orduan. Ikerketaren arabera, Espainiaren kasuan, errefuxiatuen sare sozialak beren herrialdeetako errefuxiatu eta migrante "ekonomiko"z osatzen dira edota harrera dispositiboetan ezagututako pertsonez. Bestalde, aipatzekoa da Europako herrialde gehienei asilo eskaeraren prozesua oso konplikatua izatea egotzi izan zaiela eta estatusaren zain egotea integrazio prozesuan muga handitzat hartu izan dela (Mestheneos eta Ioannidi, 2002). 2. Errefuxiatuak eta integrazioa harrera herrian Pertsona desplazatuek zailtasun eta erronka hauei aurre egingo diete erresilientzia pertsonala, aurre egite gaitasuna eta jasotzen duten babes edo laguntza sozialaren arabera (Sleijpen, June Ter Heide, Mooren, Boeije, eta Kleber, 2013). Honen harira, kontuan hartzekoa da, integrazio arrakastatsuak eragin zuzena duela errefuxiatu eta lekualdatuen ongizatean baita aurretiko traumaren moderazioan (Hynie, 2017; Li et al., 2016). Integrazioa definitzerako orduan ikerketa gehienak iritsi berriengan ematen diren aldaketetan erdiratzen diren arren, integrazioa, bai harrera komunitatean, bai etorkinengan, baita bien arteko harremanean ematen den aldaketa prozesua da (Castles et al., 2002; Omidvar eta Richmond, 2003; Strang eta Ager, 2010). Wong eta Solomon (2002) autoreek integrazio komunitario kontzeptua proposatu zuten, dimentsio ezberdinez osatuta egongo litzatekeena: (a) integrazio fisikoa: baliabideen erabilera eta komunitateko eginkizunetan parte-hartzea; (b) integrazio soziala: komunitateko beste kideekin interakzio eta konpromisoa; eta (c) integrazio psikologikoa: pertenentzia sentimendua garatzea. Ager eta Strang-ek (2008) azkeneko dimentsio bat gehitzen diote integrazio kontzeptuari, egokitze instituzionalarena hain zuzen, zeinek errefuxiatuekin harremana duten instituzio eta erakundeek beren beharrak errekonozitu eta hauetara egokitzeari egingo liokeen erreferentzia (dokumentazio formala lortzeko eskuragarritasuna edo interpretazio zerbitzuen beharra, adibidez). Aipatzekoa da ikerketa ezberdinek populazio errefuxiatuak jendartean aktiboki parte hartu eta bertan integratzeko nahia duela azaldu dutela. Hala ere, taldeen arteko interakzioan garrantzitsua da talde bakoitzak integrazioa nola ulertzen duen kontuan hartzea, eta batez ere, harrera gizartearen disposizioa zein den jakitea (Berry, 1990; Roblain, Malki, Azzi eta Licata, 2017). Hainbat ikertzailek integrazioa harrera gizartea irekia eta aniztasun kulturalari bideratutakoa denean bakarrik hautatua izan daitekeen estrategia dela adierazi dute (Berry, 2011). Aldiz, esklusiorantz jotzen duten gizarteetan estereotipo eta mehatxu sentimendu indartsuak aurkitu izan dira, horrela, endotaldearen pertzepzioa exotaldeko kideek bertako balioak eta baliabideen eskuragarritasuna mehatxatzen dituztela da (Silva, Oliveira, Dias, Pinto eta Marques, 2018). Aldi berean, modu orokorrean frogatua izan da etnia edo arrazagatiko diskriminazioak ondorio larriak izan ditzakeela errefuxiatuena bezalako talde gutxituen ongizate eta osasunean, depresio sintomak eraginez eta autoestimu pertsonal eta kolektiboaren eraikuntzan (Branscombe, Schmitt eta Harvey, 1999; Turjeman, Mesch eta Fishman, 2008). Gainera, distantzia kulturalak eta estatus sozial baxuak gutxiengo etniko batzuen integrazioa zailtzen du (Ward, Bochner eta Furnham, 2001). Aitzitik, errefuxiatuekin eman daitezkeen gaizkiulertuak askotan ezjakintasun, etsaitasun edo aurreiritzien ondorioz gertatzen direla pentsatzen den arren, hainbat ikerketek jarrera paternalistek ere errefuxiatuen arteko tentsio eta mesfidantza areagotu dezaketela proposatzen dute (Bose, 2018). Ikuspegiri (2018) esker, Immigrazioaren Euskal Behatokia, euskal gizartearen etorkinekiko iritzi eta jarrerak ezagutu ditzakegu eta errefuxiatuekiko zehatza ez den arren antzeko jarrerak itxaron daitezke talde honekiko. Txostenak jakinarazi zuenez, aurreko urteekin konparatuta etorkinen ekarpen globalen inguruko ikuspegia arinki positiboagoa da 2018. urtean. Izan ere, azkeneko hiru urteetan, etorkinen efektuak positiboak direla pentsatzen duten pertsona kopuruak kontrakoa pentsatzen dutenena gainditzen du. 3. Instituzioen papera eta integrazio politiken beharra Errefuxiatuekiko jarrerek populazio honek komunitateko beste kideekin harreman berriak sortzeko duen gaitasunean, baita instituzioek haien beharrak asetzeko duten prestutasunean eragin dezakete. Izan ere, jarrera publikoek eztabaida politikoa eta politika instituzionalak determinatzeko indarra dute (Bansak, Hainmueller eta Hangartner, 2016). Modu berean, integrazio politika inklusiboagoak etorkinekiko jarrera positiboekin lotu izan dira, bi norabideko zikloa sortuz (Callens eta Meuleman, 2017). Beraz, errefuxiatuen integrazio gaitasuna beren testuinguru sozial eta materiala baldintzatuko duten politiken araberakoa izango da, hauek integrazioaren alor funtzionalengan, baita zeharka bada ere, testuinguru sozialean eraginen dutelarik abegikorragoa egiteko edo ez. Ager eta Strang -ek (2008) politiken garapenean integrazioaren seinale diren lau arlo proposatzen dituzte: enplegua, etxebizitza, hezkuntza eta osasuna. Lotura sozialak ere dimentsio garrantzitsua dira eta hizkuntza, ezagutza kulturala, segurtasuna eta egonkortasunari esker lortzen dira. Azkenik, integrazioaren oinarrian eskubide eta hiritartasuna daudela defendatzen dute. Bukatzeko, migrazio behartuen tradizioan populazio errefuxiatuaren integrazioan bi momentu ezberdintzen ohi dira. Lehenengoak harrera prozesuarekin zerikusia du: errefuxiatuen egokitzea gizarte berrira eta honen instituzio nagusietara. Bigarren momentua epe luze-erdiko integrazio sozialarekin lotzen da, zeinetan errefuxiatuak bizitza komunitarioaren eta lan merkatuaren parte egitera pasatuko liratekeen. Etapa honetan politika sozial eta integrazio politikak ezinbestekoak bihurtzen dira goranzko mobilitate soziala sustatzeko (IglesiasMartínez eta Estrada, 2018). 3.1. Integrazio politikak gobernuko maila anitzetan Atal honetan integrazio politikak garatzerako orduan hiriek hartu duten garrantzia azpimarratuko da Europako hiri ezberdinen adibideak emanez, ondoren, ikuspegia zabalduz nazio mailako iniziatibak azalduko dira eta azkenik Australiaren kasura hurbilketa egingo da. Izan ere, errefuxiatuen harrera sustatzeko programa asko dauden arren, gutxi dira ebaluatuak izan direnak eta kasu Australiarra hauetako bat da. Europako hainbat herrialdetan gertatu den errefuxiatu eta etorkinen iritsieraren areagotzeak erronkak suposatzen ditu gobernuko maila ezberdinetan, bai lehenengo harrera eman behar duten herrialdeetan, baita trantsitu eta helburu herrialdetan ere (UNESCO, 2016). Honen aurrean, kasu askotan administrazio autonomiko, probintzial eta munizipalek tokian tokiko beharrei erantzun bat ematearren, beren marko propioak sortzen dituzte, batzuetan Estatuaren orientazio politikoaren aurkakoak ere izaten direlarik (Scholten eta Penninx, 2016). Izan ere, agintari lokalak errefuxiatu eta etorkinen harrera eta integrazioaren lehenengo ilaran daude. Zerbitzu eta azpiegiturak kudeatzeko erantzukizuna daukate, bai bertakoentzat baita iritsi berrientzat ere; errefuxiatu eta etorkinengana heldu eta hauek erakartzeko hurbiltasuna dute; iritsi berrien harrera eta integraziorako lehentasunak identifikatzeko gaitasuna izan beharko lukete eta eremuko behar eta erronken neurriko politikak diseinatu (UNESCO, 2016). Gainera, badakigu errefuxiatuek, etorkinek bezala, bere burua hiriarekin nazioarekin baino identifikatuagoa sentitzen dutela (Scholten eta Penninx, 2016). Egoera honek integrazio politiken inguruko ikuspegi anitzak garatu ditu hiri Europar ezberdinetan. Rotterdam-en adibidez, integrazio politikak lan eremura eta hezkuntza politiketara bideratzen dira, Amsterdam-en ordea, harremanak eta kulturarteko topaketak sustatzean erdiratzen dira (Scholten, 2013). Halaber, Amsterdamen, errefuxiatuen aurrekarien berrikuspena eta integrazioa azkartzeko kasuen kudeaketa indibidualizatuko programa garatu da. Normalean baino kasu gutxiago dituzten administratzaileek kudeatzen dute eta parte hartzea, enplegua, hezkuntza, osasuna eta hizkuntza barne hartzen ditu. Arauak oso azkar aldatzen diren eta aktore asko barneratzen dituen gobernazio sistema konplikatu batean, kasuen kudeaketa indibidual honek integrazio esfortzuen koordinazioa eta integrazio emaitza hobeak ekar ditzake (Scholten et al., 2017). Bartzelonaren kasuan, udaletxeak 90. hamarkadan inklusio sozialeko plan integrala sustatzeko politikak garatu zituen, plan hauek dimentsio estruktural, kultural, sozial eta zibiko politikoak barne hartzea zuten helburu (Garcés-Mascareñas, 2014). Azken urte hauetako larrialdi egoerak, politika eta programa berriak eskatzen ditu, hala nola, Programa Català de Refugi bezalako programak, hiritarrekin, gizarte zibilarekin eta mundu lokalarekin errefuxiatuen inklusio sozial eta laboralean lan egiteko da (Generalitat de Cataluña, 2017). Genero ikuspegi batetik, genero bazterkeriagatik beren etxeetatik alde egin zuten LGTBI errefuxiatuentzat 2 etxebizitza eskaintzen dira hiriburu kataluniarrean (UNESCO, 2016). Euskadin ere errefuxiatuen harrera sustatzeko "Herritartasunaren, kulturartekotasunaren eta immigrazioaren esparruan jarduteko V. plana"-ren barruan, Patrocinio Comunitario izeneko programa garatzeari ekin zaio. Izan ere, 2019an martxan jarritako proiektu pilotu horretan Jordania eta Turkiako errefuxiatu zelaietatik hainbat familia artatu dira Euskadin. Programa honetan komunitatearen, GKE-en eta tokiko agintarien inplikazioa ezinbestekoa da, hiritarrak baitira laguntza ekonomikoa, emozionala eta soziala eskainiko dutenak lehenago ezarritako denboran ("El proyecto del Gobierno Vasco", 2018). Maila nazionalean esperientzia lokal hauek bateratzeko esfortzuak egin izan dira. Alemaniak, zehazki, maila anitzen artean integrazio politikak koordinatzeko espazioak erraztu ditu. Integrazioaren inguruko konferentzia nazionalek paper garrantzitsua dute, hauek integrazioaren sustapenean lan egiten duten gobernuko maila ezberdinak zein gobernuz kanpoko aktoreak elkartzen baitituzte indarrak bateratzeko (Scholten eta Penninx, 2016). Europatik kanpo ere pertsona errefuxiatu eta etorkinen iritsierak politika bereziak sortzera eraman ditu. Australiaren kasuan, 2 osagai dituen urte beteko Programa Humanitarioa diseinatu zen. Programa hau ebaluatua izan zen heinean zehaztasun gehiago emateko aukera uzten du. Lehenengo osagaia, Babes Programa litzateke eta dagoeneko Australian dauden eta errefuxiatu bezala errekonozituak diren pertsonei zuzendutakoa da. Bigarrenik, Finkatze Programa dago, UNHCR bidez bideratzen dena. Australian errefuxiatu eta asilo eskatzaileen zerbitzuak gobernuko zein gobernuz kanpoko erakundeek kudeatzen dituzte. Gainera, errefuxiatuek finkapenera zuzendutako zerbitzuak erabili ditzakete lehenengo urtean zehar. Programa honek iritsieran harrera eta asistentzia eskaintzen ditu (aireportu edo estazioan harrera, ostatura eraman, ostatuko kostuak, orientazioa, larrialdi medikuak eta arropa zerbitzua); informazioa eta erreferentziak (laguntza, osasun zerbitzuak, ingeles klaseak eta lanbide zerbitzuak eskaintzen dituzten gobernuko agentzien inguruan); etxebizitza zerbitzuak eta elikadura eta higiene sorta bat lehenengo egunetarako. Gainera, trauma eta tortura lantzeko epe motzeko terapia ere barneratzen da programan. Hala ere, ebaluazioaren arabera, hainbat arlo hobetzeke gelditzen dira, hauen artean enplegua eta etxebizitza lortzea (Fozdar eta Hartley, 2013). 3.2. Gizarte zibilaren papera Bestalde, garrantzitsua da tokiko irabazi-asmorik gabeko erakunde eta karitateek sustatutako proiektu eta iniziatibak aipatzea. Adibidez, "Refugees Welcome" nazioarteko iniziatibaren sekzio italiarra: errefuxiatu eta babes humanitarioa jasotzen duten pertsonentzako ostatu eta etxebizitza pribatuak sustatzen dituen taldea da (Scholten et al., 2017). Gainera, Katalunian (Alarcón et al., 2018), zein Gipuzkoan, SOS arrazakeriaren eskutik, (Bernal, 2019) mentoretza eta harreman komunitarioak sortzeko programak bideratzen hasi dira. Literaturak mentoretza errefuxiatuen kokatzean lagundu dezakeen tresna eraginkorra dela erakutsi du. Konfiantza eraikitzen laguntzen du, komunitate zabaleko bizitzarekin konpromisoa hartuaz eta identitate kultural eta indibidualak garatuaz (Alarcón et al., 2018). Australiaren kasuan, boluntarioek landa eremuetan baliabide gutxiko gobernuaren eta komunitateko zerbitzuen arteko hutsuneak betetzen lagundu dute (Sawtell, Dickson-Swift, eta Verrinder, 2010). Orokorrean, gizarte mailako erakundeak (etorkinez osatuak edo ez), nahiz hiritarrak indibidualki, integrazio prozesuetan osagai garrantzitsua dira. Izan ere, ikerketa ezberdinek baieztatu duten bezala, gizarte zibilaren eta GKE-n papera giza eskubideen gainbegiratzean ezinbestekoa da eta gobernu mailako instituzioek bete ezin ditzaketen funtzioak ditu. Europako Kontseiluak gizarte zibilaren ekarpen zehatzak zerrendatu zituen: giza eskubideen urratze indibidualak salatzea; asistentzia zuzena ematea eskubideak urratuta izan dituen pertsonari; presioa sortzea maila nazional, eskualdekoan eta internazionalean lege aldaketak eskatuz; eta populazioaren artean giza eskubideekiko ezagupena eta errespetua sustatzea (Europako Kontseilua, 2017). Horretarako, GKE-n presentzia erraztea ezinbestekoa da eta hau agintaritza nazional eta lokalen esku egongo da (DeBono, 2018). Hala ere, kontuan hartzekoa da boluntariotzaren inguruko ikerketek estatus ezberdineko taldeen artean asistentzia ematearen inguruan ondorioztatu dutena, izan ere, aurreko kasua laguntza ematen duten horien dominantzia soziala indartzeko modu bat bihurtu liteke (Nadler, 2002). Botere gutxiago duten taldeek askotan estatus altuagoa duten taldeen asistentzia onartzen duten arren, harremana laguntza honen natura eta motibazioen araberakoa izango da. Eskainitako laguntza dependentziara bideratzen denean; hots, soluzioak ematen badira, hartzaileak bere soluzio propioak bilatzera bultzatu beharrean, asistentziak taldeen arteko ezberdintasuna indartu lezake (Nadler eta Chernyak-Hai, 2014). Gizarte zibilaren parte hartzeari oso lotuta elkartasunaren kontzeptua dago. Anthias-en (2013) arabera, elkartasuna etorkizun komun bat eraikitzean datza, sinesmen, balio edo bizitza estilo ezberdinak alde batera utziz. Etsai komun bat izateak sortuko luke elkartasun hori, akziorako identitateak sortuz, jatorri edo kultura berdinean oinarritutako identitateak sortu beharrean. Gainera, autore honen arabera, elkartasunaren kontzeptua interkulturalitatearen kontzeptuarekin lotu daiteke. Interkulturalitatea adierazpen kultural ezberdinetan, zein baliabideen banaketan ematen den asimetriaz arduratzen da. Elkarrizketatik haratago mugitzeko eta teoria praktikan jartzeko aukera daukan interkulturaltasuna, modu ez hierarkiko batean hitz egiteko espazio komun bat eraikitzeko gai dena da. Ezberdintasunak alde batera utziz, gatazka sozialaren, arrazakeriaren eta menpekotasunaren oinarriei arreta jartzen diena. Elkartasunak bezala, interkulturalitatearen formulazio horrek bestearekin berdintasun baldintzetan konprometitzea dakar. Bestalde, Voutira-ren hitzetan (2003) errefuxiatu iragan bat duen herrialde batean, oroimen kolektiboak elkartasun eta sinpatia sentimenduak sortarazten ditu pertsona lekualdatuekiko. Euskal Herrian ere, herritarren artean harrera duin bat eskaintzeko sareak eraikitzen hasi dira. Gipuzkoan, bai Irunen, baita Donostian ere, Harrera Sareak 2018ko udatik daude lanean, Espainiako hegoaldetik iristen ziren etorkin eta errefuxiatuen beharrak asetzeko instituzioen baliabideak nahikoak ez zirela ikusi zenetik. Gipuzkoa Espainiar eta Frantziar estatuen mugan kokatzen den lurraldea izanik, orokorrean trantsituan dauden pertsonekin lan egiten da, baina epe ertainerako helburua pertsona etorkin eta errefuxiatu guztiei bideratuta dago (Hiritarron Harrera Sarea, 2018). Bilbon ere, Ongi etorri errefuxiatuak herri mugimenduak, auzokideen laguntzaz, behin behineko harrera espazio bat, akonpainamendua eta laguntza eskaini dizkie iritsi berriei, gainera, bertan gelditu direnekin integrazioa sustatzea dute helburu (Barcenilla, 2018). 4. Gizarte hartzailearen erronkak Lehenago aipatu bezala, Afrika, Asia eta Ekialde Hurbileko leku ezberdinetatik etorritako errefuxiatu olatuak hainbat komunitateetako demografia, eta bizitza sozial eta politikoa aldatzea eragin du (Bose, 2018; Coughlan, Stam, eta Kingston, 2016). Iritsiera berri hauek hamaika erronka suposatu dituzte harrera komunitateetan, hizkuntza, arau kultural, tradizio erlijioso, gaitasun eta espektatiba berriak ekarri dituztelarik. Aldi berean, hiri txikietara heldutako errefuxiatuek ezezaguna den ingurune batean nabigatzen aurkitzen dute bere burua eta askotan, beren beharrei aurre egiteko prest ez dagoen testuinguruak izaten dira hauek. Errefuxiatuen beharren eta harrera hirien gaitasun eta baliabideen arteko desdoikuntza horrek integrazioan eta gizarte zerbitzuetan presioa areagotzea ekar dezake (Lee, Choi, Proulx, eta Cornwell, 2015). Migrazioaren Nazioarteko Erakundeak (2015) hiriek errefuxiatu eta etorkinen etorreraren aurrean topatzen zituzten erronkak identifikatu zituen: hizkuntzaren muga; muga legal eta administratiboak; sare sozialetara irisgarritasun baxua, lekuko testuinguru sozialaren ezagupen urria; lan merkatura egokitzen ez ziren gaitasunak; eta diskriminazioa, xenofobia eta errepresentazio eza. Halaber, hiri eta gobernu lokalek etxebizitza, hezkuntza eta enplegua aipatzen dituzte zailtasuna nagusi bezala. Arreta berezia merezi duen beste desafioetako bat errefuxiatuen integrazio sozial eta kulturala sustatzea da. Gainera, hirietako administrazioek nazio mailako administrazioaren menpe daudela aipatu izan dute, legalki, materialki eta finantziazioari begira (UNESCO, 2016). Bestalde, hiri eta harrera herrialde guztien esperientziek lankidetza eta kolaborazio estrategien garrantzia azpimarratu dute, gobernuz kanpoko/ gizarte zibileko erakundeekin, nahiz sektore pribatu eta boluntarioekin. Hala ere, honek zalantzak eta oztopoak ere sortu ditu hainbat autoreren iritziz. Alde batetik, irabazi-asmorik gabeko erakundeen prestakuntza eta entrenamendua (Sawtell, Dickson-Swift, eta Verrinder, 2010), baita lan egiten duten populazio anitzaren beharrei erantzuteko baliabide nahikorik izatea ere zalantza jarri izan dira (Hume eta Hardwick, 2005). Fozdar eta Hartley-k (2013) azaltzen duten bezala aktore ezberdin askoren parte hartzeak hauen arteko koordinazioa zailtzen ohi du. Bukatzeko, erronken artean oso garrantzitsua den bat komunitateko kideek etorkin eta errefuxiatuekiko dituzten jarrerak aldatzea da, bazterkeria eta diskriminazioa ezabatuz (Fozdar eta Hartley, 2013; UNCHR, 2013). marraztu eta honen sorreraren zergatiak eta antolakuntzaren nondik norakoak ezagutu ahal izan dira. Lan honetarako interesgarriak izango diren gaiak ere agertu dira, izan ere, Harrera Sareak etorkinekin egiten duen lanak populazio errefuxiaturen harreran agertu daitezkeen muga eta erronkak gainditzeko lagundu diezaguke. Gai hauek hiru ardatz nagusitan banatu dira: iritsi berrien zaurgarritasun egoera, elkartasunaren indarra eta erronkak Harrera Sarearen ibilbidean. 1. Iritsi berrien zaurgarritasun egoera: asetu gabeko beharrak eta sortzen diren beldurrak Gipuzkoara iristen diren pertsonak egoera ezberdinetan aurkitzen dira; gehienen helburua muga zeharkatu eta Frantziara pasatzea da bere bidaiarekin jarraituz, beste batzuek ordea, bertan gelditzeko erabakia hartzen dute. Bien kasuan hainbat beldur eta asetu gabeko behar identifikatu dira. Parte hartzaile gehienek iritsi berrien desorientazioa eta informazio falta aipatu dituzte, bai kokalekuaren inguruan, bai Espainiar eta Frantziar estatuen mugaren egoeraren inguruan, baita eskuragarri dituzten zerbitzuen inguruan ere. Testigantzen arabera, askok asiloa eskatzearen aukera ezezaguntzat dute, baita asilo sistemaren nondik norakoak eta eginbeharrekoak. Horregatik, boluntarioek informazio guzti hau ezagutarazteko esfortzuak egiten dituzte. "Irunek dituen mugetara iristen dira, Hendaia eta Urruñara, poliziak bertatik bidaltzen dituelako Irunera. Hara gerturatzen gara eskaini ahal dieguna azaltzeko eta garrantzitsua iruditzen zaigun informazioa emateko: dutxatzeko eta jateko dituzten azpiegiturak, arropa berria nola lortu, espazio fisikoa kontuan hartzeko, mugen berri emateko, garraio bideen inguruan informatzeko, Frantzia haientzat oso gertu eta aldi berean oso urrun zegoela jakinarazteko…" (Iruneko Harrera Sareko boluntarioa, 2018ko urria). Bestalde, oinarrizko beharrak ere asetzeke izaten dituzte, jana, loa, aterpea, arropa baita osasun egoerarekin zerikusia duten beharrak ere, asko gaixo iristen baitira. Migrazio bidaian zehar bizitako zailtasunek eta momentuko utzikeria, ezjakintasun eta zalantza sentimenduek etorkinen artean behar psikologiko garrantzitsuak sortzen dituzte. Defentsa mekanismo moduan konfiantza ezarekin jokatzen dute. "Ez da bakarrik otorduak egitea edo lo egiteko tokia eta hizkuntza berri baten ezagupena, karga psikologiko handiarekin datoz eta arreta terapeutikoa behar dute. Hori lehenengo gauza izan beharko litzateke haien bizitza arriskatzeko gai izan direlako jatorrizko bizilekuan dituzten egoerarengatik" (Donostiako Harrera Sareko boluntarioa, 2018ko urria). Dokumentazioari dagokionez, etorkin gehienak legearen aurrean egoera irregular batean aurkitzen dira eta honek internamendu zentroetara sartzearen edo beren herrialdeetara bidaltzearen beldurra eragiten ditu. Paperik ez izate horrek aldi berean, beren herrialdeetatik dirua jasotzeko zailtasuna sortzen du besteak beste. Bertan gelditzea erabakitzen dutenentzat muga administratibo eta legalak suposatu ditzake: egoera erregularizatzeko zailtasuna, edota etxebizitza eta enplegua lortzeko mugak. "Hemen geratu nahi dutenen behar handiena, ordea, legea aldatzea da, bestela 3 urtetan zehar ez daukate eskubiderik ezertarako, ezta lana egiteko ere. Gainera, bere jatorrizko herrialdera deportatzeko mehatxuarekin bizi behar dute" (Donostiako Harrera Sareko boluntarioa, 2018ko urria). 2. Elkartasunaren indarra: hutsuneak bete, instituzioei presioa, integrazioa, salaketa eta herritarren sentsibilizazioa Elkarrizketetan elkartasuna aipatu da Harrera Sareen lorpenetako bat bezala. Izan ere, sarea osatzen duten pertsonen profila anitza izan arren, helburu komun batek elkartzen ditu eta taldean parte hartzeak identitate berri bat sortu du, adin, jatorri eta ideologia ezberdinak alde batera utziaz. Gainera, sarearen antolakuntza berdintasunean oinarritzen da eta modu ez hierarkiko batean lan egiten da. Erabakiak asanbladetan hartzen dira pertsona ororen iritzia kontuan hartzen delarik. "Elkartasun jarrera dagoela ikusi dugu, jende ezberdina elkartu garelako helburu bat lortzearren, etorkinen harrera alegia. Batzuk beste erakundeetan, beste arloetan lan egiten aritu dira beren bizitza osoan zehar. Beste batzuk, aldiz, ez dute ezer egin orain arte, baina gerturatu dira. Baina denoi batzen gaitu elkartasun berdin hori " (Irungo Sareko boluntarioa, 2018ko udazkena). Sareko kideak batzen dituen helburu komun honen barruan instituzioek betetzen ez dituzten eginbehar edo hutsuneak betetzea legoke. Izan ere, etorkinen oinarrizko beharrak asetu gabe ikusi dira eta herritarrek hauei asistentzia zuzena eman ahal izan diete aurkitzen ziren tokietara hurbilduaz (tren edo autobus geltokiak adibidez). Parte hartzaileak ados daude sarea ez litzatekeela existitu behar, instituzioek bete beharko luketen lana egiten duelako eta horregatik sarearen funtzio garrantzitsuetako bat instituzioak presionatzea izan dela, hutsune horien aurrean baliabide gehiago sortzeko. Horretarako gizarte zibilaren babesa bilatu dute manifestazio eta salaketa modu ezberdinen bitartez. "Lorpen batzuk izan ditugu. Adibidez, hasi ginenean etorkinak kalean zeuden, geltokiko iskina batean lo egiten zuten. Orain badute lo egiteko lekua, baita bazkaltzeko lekua ere. Guzti hori Harrera Sareak egindako presioarengatik izan da, ni horrekin geratuko nintzateke. Hau da, egin dugun presioarengatik, lortu diren hobekuntzak" (Irungo Harrera Sareko boluntarioa, 2018ko udazkena). Salaketa giza eskubideen urraketaren inguruan ere egin da. Izan ere, azken urteetako mugimendu migratzaileek mugen kontrola areagotzea eragin dute, muga gurutzatu nahi duten etorkinekiko errepresioa handituz eta giza eskubideen kontrako ekintzak areagotu direlarik. "Salatzen dugu giza eskubideen aurkako ekintzak egiten ari direla eta arrazistak direla; azkenean frantziar poliziak gelditzen duen jendea beltza da edota itxuraz zuzenki afrikarra edo ekialde hurbileko itxura bat izan zezakeena" (Irungo Sareko boluntarioa, 2018ko udazkena). Sareko boluntarioak kaleko herritarrak diren heinean, instituzioek bete ezin dezaketen funtzio bat dute: etorkinei hurbiltasuna eta laguntasuna eskaintzea. Gainera, inguruko herritarrak inplikatzen dizuten ekintzak antolatzen dira: futbol partidak, elkartasun bazkariak eta tailer ezberdinak. Honek guztiak bertan gelditzen direnen integrazioa errazten du, lotura sozialak eta laguntza afektiboa garatzeko espazioak sortzen baitira. "Beraz, beraien oinarrizko beharrak asetzeaz aparte, konpainia egiteko taldeak sortzen ditugu. Adibidez, gaztetxeak dinamikak antolatzen ditu eta egunean zehar egitekoren bat izatea bultzatzen dugu. Hau haien integrazioa errazteko baliagarria da, baina azken finean, komunikazio hori errazteko zubiak falta dira" (Donostiako Harrera Sareko boluntarioa, 2018ko udazkena). Aldi berean, sarearen ekintzak inguruko herritarren artean sentsibilizazioa eragin duela aurkitu da. Izan ere, giza eskubideen urraketaz kontzientzia hartzeaz gain, iritsi berriekiko errespetuzko jarrerak garatzea lortu dute baita elkartasun horretara batzea ere, laguntza handia jaso dutelarik herritar indibidualen eskutik. Hala ere, egia da zenbait jarrera arrazista ere gertatu izan direla sarea sortu zenetik. 3. Erronkak Harrera Sarearen ibilbidean: baliabide urriak, koordinazioa, barne gatazkak, boluntariotzaren inplikazioak eta komunikazioa Hasteko, sareak irabazi asmorik gabeko taldeak diren heinean eta instituzioen papera salatzen dutenez, ez dute inolako finantziaziorik jasotzen administrazio publikotik. Diru sarrerak herritar indibidualen edota kideen eskutik datoz. Deialdi ezberdinak zabaltzen dira jendearen edo sentsibilizazio berdina duten beste erakundeen artean arropa, elikagaiak edota diru laguntzak jasotzeko. Hala ere, baliabide hauek askotan ez dira nahikoa etorri berrien errealitate eta behar anitzei aurre egiteko. "Toldo hura eta horren azpian zeuden 14 oheek ez zuten inolako higiene baldintzarik betetzen, hori kanpamendu moduko gauza zen eta arriskutsua zen osasunarentzako. Gero, gaztetxea etxe bat da, funtzio hori dauka, komuna bazeukan baino dutxa ez, hor ibiltzen ziren mangera batekin ez dakit nola dutxatzen [...]. Han zegoen jende piloarekin, segituan sortzen zen zabor eta zikinkeria asko. Azkenean, hori ere ez zen harrera duin bat ematea" (Irungo Harrera Sarea, 2018ko urria). Bestalde, aipatzekoa da errealitate honen aurrean Harrera Sareez gain aktore ezberdinek esku hartzen dutela eta hauen arteko komunikazio eta koordinazioa askotan konplikatua izaten dela. Alde batetik, instituzio publikoei dagokienez, esan bezala ez dute sarearen lana babestu ez publikoki, ezta finantziazioari begira ere. Bestetik, Gobernuak babesten dituen erakundeekin komunikazioa eta koordinazioa beharrezkoak diren kasuetan mugak topatu dira. "Udalak eta erakundeek ez digute kasurik egin apenas denbora askoan, eta nahiz eta presioa eragin dugun, ez zegoen inolako koordinazio errealik; whatsapp mezu batzuk baino inoiz ez zen idatzizko komunikaziorik egon"(Irungo Harrera Sarea, 2018ko urria). Sareak topatu duen beste erronketako bat talde barneko gatazkak kudeatzea izan da, taldeak pertsona eta beraz, iritzi, ezberdinak batzen baititu eta honek erabakiak hartzea zaildu eta moteltzen du. Eztabaida horietako bat egin beharreko lanaren inguruan sortzen da, batzuek asistentzialismoak dependentziara eraman dezakeela uste dute eta salaketara bideratu nahi dute lana, besteek ordea beharrezko lana ikusten dute asistentzia zuzena ematea. "Eztabaidak ere izan ditugu batzuek pentsatzen zutelako egin beharrekoa salaketa publikoa zela eta sareak asistentzialismoa egiten zuela. Egia da, asistentzialismoa da, baina ez baduzu gustuko agian beste nonbaitera joan behar duzu" (Donostiako harrera sarea, 2019ko martxoa). Honekin lotuta, boluntariotzarekin lotutako oztopoak ere topatu dira. Alde batetik, sarearen egitura informala dela eta boluntario batzuen konpromiso eta seriotasun falta aipatzen da eta beste aldetik, herritarren edo jende berriaren parte hartzea lortzeko zailtasuna ere agertu da. "Konpromezuak ez ditugula oso konprometituta hartzen, me apunto y hoy que me apetece, voy. Ez du zertan denboran izan konpromezua, baina eginkizun baten ardura hartuz gero, egin, edo gutxienez abisatu ezingo duzula egin. Seriotasun apur bat eskatzea, inor ez dagoenez inoren atzetik, ematen du ez dagoela beharrizanik " (Donostiako harrera sarea, 2019ko martxoa). Estuki lotuta, jarrera protekzionista eta botere harremanen kezka agertzen da. Botere posizio batean dagoen pertsonak botere gutxiago duen bati laguntza eskaintzen dionean bien arteko distantzia handitzeko aukera baitago eta horrek bien arteko harremanean ondorio negatiboak izaten ahal ditu. Horregatik, laguntza ematea errespetuz eta bestearen erritmoetara egokituta egin behar den zerbait dela aipatzen da. "Maila berean zaudenean harremanak errazagoak dira, baina norbaitek laguntza eskatzen dizun momentuan zu beste maila batean zaude, altuago. Ez baduzu goxotasun bat, ez duzu inoiz lortuko biok maila berean egotea. Eta gainera, botere harreman horretan hasten badugu erlazioa eta gure jarrera oso zuzena eta zuzentzailea bada, bion arteko ezberdintasuna gehiago handituko da eta zerbait behar duena erasotua sentituko da. Lagundu beharrean mindu egiten duzu eta zurekin haserretu daiteke. Ez da bakarrik lagundu nahi izatea, jakin behar da nola lagundu" (Donostiako harrera sarea, 2019ko martxoa). Bestalde, etorkinekiko harremanean ere komunikazioaren muga aurkitu da. Gehienek frantsesez hitz egiten duten heinean elkar ulertzea zailtzen dela aitortu dute elkarrizketatuek. Ez hori bakarrik, komunikatzeko moduak ere ezberdinak dira eta batzuetan gaizki ulertuak egoten dira. Izan ere, talka kulturala ere bertakoen eta etorkinen arteko harremana baldintzatzen duen faktorea omen da, puntualitateari dagokionez, ordutegiei dagokienez etab. "Kultura ezberdintasuna, batzuetan oztopo bat da (bestearen ikuspuntuan jartzea ez da erraza). Emakumeak izanik batez ere, hasieran kostatzen da, "quién es el hombre jefe aquí?" galdetzen dute. Arazo bat dute gainera euskaldunekin, gu oso zuzenak garelako eta haiek, batez ere afrikarrak, buelta asko ematen dituzte puntu batera iristeko. Bortitza iruditzen zaie horren zuzenak izatea, haserre egongo bagina bezala " (Donostiako Harrera Sarea, 2019ko martxoa). Bukatzeko, gaur egun sareak topatzen duen zailtasun handienetakoa etorkizunarekiko ezjakintasuna da. Izan ere, orain arte larrialdizko erantzuna emateaz arduratu dira eta migrazio fluxuak jatsi direnean bertan gelditu diren pertsonekin egin dute lan. Orain, gertakariak ezin aurreikusi daude, prestatuta egon nahi dute udaberrian gertatu daitekeen iritsiera posible bati. ONDORIOAK Lan honek errefuxiatuek harrera herrialdeetan pairatzen duten egoera aztertu du, bizi dituzten zailtasunak, harrera herrialdeko harrera eta integrazio politikak, gizarte zibilaren papera eta migrazio fluxuen aurrean aurkitu diren erronkak aztertuaz. Fokua hurbilduz, Gipuzkoako errealitatera, 2018ko ekainetik Espainiar eta Frantziar mugen artean bizitako migrazio fluxuen errealitatea aztertu da, bertan sortu diren elkartasun sareen esperientzian erdiratuz. Hainbat autorek errefuxiatu eta etorkinek harrera herrialdera iristean aurkitzen dituzten zailtasunak zerrendatu izan dituzte eta beren beharrei aurre egiteko prest ez dagoen testuinguru batera iristen direla baieztatu ere (Lee et al., 2015). Gure aurkikuntzek Gipuzkoara iristen diren etorkinen beharrek teorietan aipatutakoekin bat egiten dutela erakutsi dute, azpiegitura falta, baliabide material eza, eta instituzioen esfortzu eskasa azaleratu direlarik. Gainera, kasu honetan, iritsi berrietako askok ez dute bertan gelditzeko asmorik, beraz, bere zailtasunei 'trantsituan' egotearena gehitzen zaio. Migratzaileentzat 'trantsituan' egotea zaurgarritasun, marginalizazio sozio-ekonomiko eta ziurtasun ezaren garaia da; populazio ikusezina da, ertzetan bizi dena betebehar eta eskubiderik gabe (Papadopoulou, 2003). Horrek guztiak eragin negatiboak ditu etorkinen osasun mentalean trantsituan egon, bertan gelditu edo asiloa behar dutenentzat (Medecins Sans Frontières, 2016). Bestalde, gure aurkikuntzak gizarte zibilaren garrantzia aldarrikatzen duten autoreen teoriekin konparatu daitezke (DeBono, 2018). Izan ere, Harrera Sareek gobernu mailako instituzioek betetzen ez dituzten funtzioak bete dituzte iritsi berriei baliabideak, orientazioa eta asistentzia zuzena eskainiz. Gainera, presioa sortu dute maila instituzionalean baliabide gehiago sortzea lortuz. Mugan emandako giza eskubideen urraketak ere salatu izan dira gizarte zibila inplikatzen zuten manifestaldi eta zenbait protesta moduren bitartez. Horrela, populazioaren artean errealitate honekiko sentsibilizazioa eta giza eskubideekiko errespetua zabaltzea lortu da. Bestalde, aurkikuntzek teorian topatu ez den ekarpen bat egiten dute, gizarte zibilak etorkinen integrazio soziala sustatu eta traumaren moderaziorako espazio bat bermatu baitu. Honen harira, aipatu beharra dago Harrera Sareen ibilbide eta lorpenek Anthias-ek (2013) ematen duen elkartasunaren definizioa jarraitzen duela, akziorako identitateak sortzen direlako etorkizun komun bat eraikitzeko helburutan. Kasu honetan, helburu komuna etorkinei harrera duina ematea da eta horretarako modu parte hartzaile eta ez hierarkikoan antolatzen da. Gobernuz kanpoko talde horien funtzioa guztiz baliagarria den arren, ez litzateke aitzaki bezala erabili beharko gobernuek beren ardurak ez betetzeko. Honek politika eta estandar zehatzak ezartzea, baliabideak bermatzea, ingurune baketsu eta gizatiarra mantentzea eta errefuxiatu eta migrateen osasuna epe labur, zein luzera bermatzen duten programen eraginkortasuna ziurtatzea barne hartzen du. Gainera, migrazioaren kausa eta ondorioak abordatzen dituzten programak babestu eta hauetan parte hartzea. Bestalde, literaturak erakutsi duen bezala harrera egiteko esfortzu honetan hainbat erronka topatu izan dira. Besteak beste, sortzen diren behar anitzei aurre egiteko baliabide nahiko edo aproposik ez izatea eta beraz, harrera duin eta egoki bat egiteko (Scholten et al., 2017; UNESCO, 2016). Honetaz gain, Alemania (Hesse et al., 2018) eta Australiaren (Fozdar eta Hartley, 2013) kasuetan aipatu bezala, aktore ezberdinen arteko adostasuna eta koordinazioa batzuetan muga bat izan daiteke modu eraginkorrean lan egiteko (UNESCO, 2016). Laguntza ematearen inguruan eztabaidatzen duten teoriak (Nadler, 2002) ere aplikagarriak dira kasu honetan, izan ere, botere harremanak indartzeko modu bat izan daitekeela azaldu dute aurkikuntzek. Honekin batera boluntarioen artean konpromisoak hartzeko zailtasunak eta parte hartzea lortzearen mugak ere agertu dira. Bukatzeko, beste harrera gizarte batzuek bezala (Bose, 2018; Lee et al., 2015) elkarrizketek hizkuntzaren muga eta arau kulturalen arteko talka azaleratu dute Gipuzkoaren kasuan ere. Erronka hauen aurrean hainbat gomendio agertzen dira: alde batetik, errefuxiatu eta etorkinen kokatzean eredu defizitarioa erabiltzeak pertsonak debaluatu eta populazio orokorrean errefuxiatuak traba bat direnaren irudia indartzen du, ahalduntze eta harrera eredu batek ordea, sare sozialak eraikitzen lagunduko luke (Fozdar eta Hartley, 2013). Bestetik, iritsieren larrialdizko erronkak bideratzeaz gain, epe luzeko erronketarako beharrezko azpiegiturak garatu litezke; hala nola, erresilientzia eta osasun mental egokia bermatzeko espazio edo zerbitzuak edota Amsterdamen bezala, kasuen berrikuspena azkartzeko kudeaketa indibidualizatua (Scholten et al., 2017). Komunitate marginal eta segregatuen sorrera ekidin errefuxiatu-zelai edo etorkinen etxe kolektiboak alde batera utziz eta komunitatearekin nahastea bermatzea aholkatzen da; baliabide ekonomikoen banaketa egokia egin, hizkuntza ikasteko kurtsoak, hezkuntza, enplegua eta formakuntza bermatuz eta kalifikazioen errekonozimendua erraztuz. Bestalde, gizarte zibilaren elkartasuna eta boluntariotza koordinatzea gomendatzen da eta inguruko beste hiriekin elkarlana bultzatzea (UNESCO, 2016). Gainera, bertako populazioari dagokionez, Bartzelonako kasua jarraiki, komenigarria litzateke hiritarrekin eta mundu lokalarekin etorkinen inklusio soziala sustatzea mentoretza bezalako iniziatibak erabiliz (Generalitat de Cataluña, 2017). Honekin lotuta, harreraren inguruan komunikazio eta gardentasun mekanismoetan inbertitzea komeni da, kultura abegitsu baten eredua sustatu eta errefuxiatu eta migranteen iritsierarekin zerikusia duten antsietateak arinduaz (UNESCO, 2016).
science
addi-fd75aa8bf9c8
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/45470
Errefuxiatuak eta harrera herriak : Gipuzkoako harrera sareen azterketa
Huarte González, Inés
2020-07-14
Errefuxiatuek harrera herrialdeetan bizi duten egoera ikustarazi; instituzioen papera, integrazio politiken beharra, jendarte zibilaren garrantzia eta gizarte hartzailearen erronkak azaleratu. Gipuzkoako Harrera Sareen azterketa egitea Gizakion historiak inoiz ezagutu duen exodo baten aurrean gaude, bakarrik 2017an 60 miloi pertsona baino gehiago aurkitzen ziren lekualdatze behartu egoeran (CEAR, 2018). Ihesaldi honetan milaka pertsonek bizia galdu dute Europara iristeko ahaleginean. Honen aurrean Europak dituen hamaika erronketako bat atea jotzen duten ezezagun berrien eta haiekin dakarten aniztasun etnokulturalaren gizarteratzea da (Bauman, 2017). Populazio errefuxiatuaren egoera harrera herrialdeetan Hezkuntza arloan tituluen homologazio eta sarbidean oztopoak; etxebizitza lortzeko zailtasunak; enplegu prekarioa eta hizkuntza faktore arrisku bezala ( Instituto de Derechos Humanos Pedro Arrupe, 2018). Errefuxiatuak eta integrazioa harrera herrian Integrazio arrakastatsuak eragin zuzena du errefuxiatu eta lekualdatuen ongizatean baita aurretiko traumaren moderazioan ere (Hyne, 2017). Instituzioen papera eta integrazio politiken beharra Errefuxiatuen integrazio gaitasuna beren testuinguru sozial eta materiala baldintzatuko duten politiken araberakoa izango da, hauek integrazioaren alor funtzionalengan baita sozialean eragiten dute (abegikorrago egiteko edo ez) (Callens eta Meuleman, 2017). Hizkuntzaren muga Integrazio sozial eta kulturala Muga legal eta administratiboak Zerbitzuen arteko koordinazioa Sare sozialetara irisgarritasun baxua (UNESCO, 2016; Fozdar eta Hartley, 2013) BIBLIOGRAFIA
science
addi-19dfecbed9eb
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/45522
Parte hartu ala paso egin? Gazteen ikasketa politikoak aztergai
Larrinaga Renteria, Ane ; Zabalo Bilbao, Julen; Epelde Juaristi, Maddalen ; Iraola Arretxe, Iker; Odriozola Irizar, Onintza ; Amurrio Vélez, Milagros
2020-06
Esker onak Jende askoren parte hartzea behar izan dugu ikerketa hau egiteko. Hasteko, gure eskerrik beroena adierazi nahi genieke elkarrizketatu guztiei. Eskerrik asko, era berean, elkarrizketatuekin harremanetan jartzen lagundu diguzuenoi: hainbat erakunde eta elkartetako ordezkariak lehendabiziko fasean, eta Bildarte enpresa bigarrenean. Azkenik, eskerrik asko baita ere lana garatzeko babesa eta finantziazioa eskaini diguten UPV/ EHUko Parte Hartuz ikerketa taldeari, Vital Fundazioari (I Deialdia, 2018) eta Manu Robles-Arangiz Fundazioari. Elkarrizketa sakonetatik eta eztabaida taldeetatik jasotako informazioa aztertu ondoren, lan jardunaldi bat antolatu genuen1. Lan saio hartan ikerlanean landutako edukiak jarri genituen mahai gainean, hainbat gazterekin eta eragilerekin partekatzeko; horrela, gaiari buruzko hausnarketari esker, guztion artean lanari ekarpenak egiteko eta lanaren ondorioak aberasteko aukera izan genuen. Beraz, ezin ditugu eskertu gabe utzi beren ekarpenekin txosten hau osatzen lagundu duten lagunak: Eraitz Saez de Egilaz, Aitor Idigoras, Irune Prieto, Aitor Urkullu, Ander Vizan, Ibon Meñika, Amalur Alvarez, Unai Palentzuela, Xabier Valdor, Mikel Urdangarin, Imanol Artola, Ane Izagirre, Unai Oñederra eta Iratxe Delgado. Bukatzeko, bereziki eskertu nahi genituzke Marina Sagastizabal, Maia Beitia eta Eneko A. Romero, jardunaldiko mahai inguruan ikerketa txostenari berariazko ekarpena egin ziotelako. 1 2019ko otsailaren 28an izan zen, UPV/EHUko Arabako campuseko Lascaray ikergunean. 3.1. Gazteen ikasketa politikoen guneak eta eragileak 14 3.1.2. Eskola eta ikasketa aldia 18 3.2. Gazteen ibilbide politikoak 29 4.2. Gazteak eta ohiko politika moldeak 71 4.2.1. Gazteen ustezko despolitizatzearen inguruko eztabaidak gazteen begietan 71 boluntariotza eta mugimendu sozialak 94 4 1. GAZTEAK ETA POLITIKA AZTERGAI 1.1. Sarrera Gaztearen kategoria, Soziologiaren ikuspegitik behinik behin, adinari lotutako kontzeptu biologiko hutsa baino askoz ere zabalagoa da. Izatez, gazte kategoria kontzeptu historiko moduan ulertu behar da. Izan ere, Aro Modernoa baino lehenago ez zegoen haurtzarotik helduarora bitarteko bizi-tarte bereizirik. Baina, Modernitatearen etorrerarekin batera, gauzak aldatu egin ziren pertsonen bizi-zikloetan. Batetik, lan industrialerako beharrezkoa zen kualifikazio maila gero eta handiagoaren premiak haurren eta nerabeen prestakuntza epea luzatu zuen progresiboki. Bestetik, eraikitzen ari ziren nazio-estatuek beren beharrizanetara egokitutako eta hezitako herritarrak behar zituzten eta, ondorioz, beren menpean hartu zuten haurren eta nerabeen heziketa, eskolaren bitartez. Harrez geroztik, gaztaroa bizi-epe modura luzatu eta luzatu egin da gaur egunera arte. Ondorioz, arian-arian gaztaroak garrantzia irabazi du eta gazteak talde sozial modura irudikatu izan dira, beren espezifikotasun eta ezaugarri sozial nahiz kulturalekin. Gaztaroak, berez, XX. mendetik gaur arte jaso duen arreta soziologikoa nabarmena izan bada ere, Mendebaldeko gizarte zahartuetan, XXI. mendeko lehen hamarkada hauetan, gazteen kopurua urritzen ari da. Hurbileko adibide bat jartzearren, azpimarratzekoa da gazteen kopurua oso txikia dela Euskal Herrian. Izatez, biztanleen %13,72 baino ez du osatzen gazteen taldeak, definizio ofizialaren arabera. Horri gehitu behar zaio, gainera, kopuru horrek beheranzko joera izan duela azken urteotan eta, aurreikuspenen arabera, ez dela aldatuko hurrengoetan. Soziologo batzuen aburuz, gutxitze hori gizartearen marjenetan kokatzen ari da gazteen taldea politikarien begietan nahiz gobernuen politiketan. Eta, alderantziz ere bai, ikerketa batzuek erakusten dutenez, gazteek ere gero eta gutxiago ikusten dituzte beren interesak eta premiak gaur egun nagusi den esparru politikoan, sistema demokratiko liberaletan, islaturik. Zalantzarik gabe, politika ordezkatzailean eragiteko gaitasuna galdu dute gazteek, eta eraginkortasun-eza horren pertzepzioa handitzen ari da euren artean. Gizarte eredua bera sakonki aldatu da XX. mendetik XXI. mendera. Gaurko gazteen bizipenek eta esperientzia gehienek ez dute antz handirik haien gurasoek eta arbasoek bizi izandakoekin. Izan ere, Bigarren Modernitatea deitutako aroan aldatu egin dira, nola aldatu ere, gazteen bizitzak egituratzen dituzten baldintza sozio-ekonomikoak, kulturalak eta instituzionalak. Dudarik gabe, gaur egungo gizarte aldakorrean gazteen bizi esperientziak etengabe ari dira mudatzen. Hasiera batean, beren burua prestatzeko gurasoek baino aukera zabalagoa duten arren, helduarorako igarobidea ziurtasunik gabekoa dute eta, ondorioz, sozializazio-prozesu gorabeheratsuak bizi dituzte gurasoen aldean. Lehenagoko gazteen ibilbide lineal samarra hautsi egin da, alegia, ikasketa-aldia, lanbidea, emantzipazioa eta familia sortzea, beste aukera batzuen artean, ez datoz gaur egun behinolako berezko jarraieran. Era berean, helduarorako aurreikusten ziren rolak (langilea izatea eta guraso izatea, adibidez) lausotu egin dira, neurri batean, pertsona gazteen esperientzietan nahiz bizi proiektuetan. Zalantzarik gabe, helduarorako trantsizioak zaildu egin dira. Esparru politikoari dagokionez, engaiamendu soziala eta politikoa har dezaten eskatzen dien gizarte horrek berak ez die neurri berean belaunaldi gazteenei integraziorako eta ekinbide sozialerako beharrezkoak dituzten baliabideetarako sarbiderik ematen. 2 2015eko datuak; ik. Gaindegia (2017): gazteen proportzio demografikoaren jaitsiera. https://gaindegia.eus/eu/gazteen-proportzio-demografikoaren-jaitsiera 5 1. Gazteak eta politika aztergai Horrenbestez, esan genezake egungo sistema sozialak oztopo ugari jartzen dizkiela gazteei beren biziproiektuak eraikitzeko prozesuan eta, orobat, subjektu autonomo gisa garatzeko ahaleginean. Azken batean, horrek gazteak ziurgabetasunera eta mendekotasun estatus batera zigortu ditu. Aipatu oztopo horien artean nabarmena da lan merkatuan sartzeko zailtasuna eta, batez ere, enplegu iraunkorrari eusteko ezintasuna. Izan ere, kapitalismoaren eredu posfordistak eragotzi egiten dio gazte jendeari ohiko emantzipazio ekonomikorako bidea erraz garatu ahal izatea. Adibidez, joan den mendean enpleguak ahalbidetzen zuen familiari buruzko emantzipazioa, neurri handi batean. Hain zuzen ere, soldatapeko lanak errazten zion gazteari helduaren estatusa lortzea, eta helduaren roletarako bidea irekitzen zion. Enplegua zen, nolabait, herritartasunerako zubia ere, harexek jartzen baitzuen norbanako autonomoa konpromiso zibiko eta kolektiboen aurrean. Lan merkatuaren esparruan gertatutako aldaketek, hartara, jarraitutasun eza eta ziurgabetasuna ezarri dute; eta horrek eragina izan du, hein batean, konpromiso kolektiboak eta politikoak hartzeko gaitasunaren ustezko apalduran. Faktore sozio-ekonomikoez gain, Bigarren Modernitateko aldaketa instituzionalek eta kulturalek ere eragin dute egungo gazteen esperientzietan. Garaiotan, indibidualizazioa da nagusi, ez pertsonen aukera delako, sistema sozialak ezarritako obligazio bilakatu delako baizik. Izan ere, indibidualizazioa egiturazko ezarpena da. Hala, erabaki indibidualak gero eta gehiago nagusitzen zaizkie ohiko arau eta instituzio sozialei. Izan ere, instituzio sozialek beren ohiko nagusitasuna eta agintea galdu dute pertsonen pentsamoldea eta jokabidea arautzean. Horregatik hitz egiten da hain sarri azken urteotan familiaren, eskolaren edo politikaren krisiaz, erakunde horien eragina, arian-arian, apaltzen joan delako eta ez dituztelako lehen bezala betetzen ustez esleituta zeuzkaten funtzioak. Instituzio politikoei dagokienez, globalizazioaren aroan estatuak galtzen joan dira gizarteak arautzeko orain arte zituzten zereginak, besteak beste, herritarren eskubideak babesteko eta lan merkatuak zuzentzeko ahalmenak. Ondorioz, ziurgabetasuna, prekarietatea eta etorkizunari buruzko egoneza hedatu dira gazte jendearen artean. Joera horien testuinguruan, gazteek norberaren errealizazioa bilatzen dute gero eta gehiago, eta eguneroko bizitzako jardueretan zentratzen dira beren erabakiak hartu eta beren autonomia garatu ahal izateko, arrotz sentitzen dituzten instituzioetatik gero eta gehiago urrunduta. Bestalde, instituzioen gainbeherari lotuta, balio desberdinen lehiak eta gatazkak bizi gaitu eta, ingurumari horretan, gero eta zailagoa da belaunaldi gazteenei aurreko belaunaldien balio sendoak eta rolak transmititzea. Sozializazioa (sozializazio politikoa barne harturik) belaunaldien arteko transmisio kulturala baldin bada, esan genezake prozesu horrek zulo ugari dituela gaur egun. Ildo horretan, ohiko sozializazio erakundeen aginte indarra (familiarena, eskolarena, alderdi politikoena, eta abarrena) ahuldu egin da. Askotariko arau eta balio sozialak dituzten gizarte ereduetan bizi gara orain. Ondorioz, erlatibismoa ere garatu da kulturan, indar handiz gainera belaun gazteenetan. Aniztasuna nagusi den gure munduan beti ez dago argi zein den jokabiderako arau edo erreferentzia-puntu nagusia, zer dagoen gaizki eta zer ongi, zer den zilegi eta zer ez. Halakoetan, instituzioen agintearen ordez, pertsonen hautua lehenesten da sarritan bizitza erregulatzeko. Aipatu diren aldaketa prozesuen guztien ondorioz, gizarteko instituzioak (familia, eskola, gobernu erakundeak, alderdi politikoak, elizak eta abar) ahulduta agertzen dira eta, behin baino gehiagotan, ez dira gai egungo arazo sozial askori eraginkortasunez aurre egiteko, tartean gazteen premiei eta interesei. Horren ondorioz, pertsona gazteek baliagarritasun mugatua ikusten diete gizarteko instituzio nagusiei eta haietatik eratorritako ekimenei eta balioei. Ildo horretan, iritzi zabaldu samarra da, adibidez, gazteek gero eta interes gutxiago 6 1. Gazteak eta politika aztergai agertzen dutela politikari buruz. Hori erakusten digu inkesta ugarik. Hein handi batean, gainera, haserre jarreratik ikusten omen dute gazteek erakundeen eta eragile soziopolitikoen jarduna. Egiari zor, ez dago interpretazio bakar eta bateraturik politikarekiko gazteek duten jarrera horri buruz: interpretazio batzuen ustez, gazteen despolitizatzeaz, apatiaz eta alienazio politikoaz hitz egin liteke. Beste batzuen ustez, aldiz, politika zaharra baztertu eta politikagintza molde berriak agertzen ari dira belaunaldi gazteen eskutik. Azken ikuspegi horren arabera, ekintza politikoa, aktibismoa eta engaiamendu politikoa beste era bateko esperientzia eta eredu batzuen itxurarekin garatzen dituzte egun gazteek. Bete-betean aldaketa prozesuan dagoen esparru sozial batez ari garenez, politikaren definizioa bera eta haren hedadura ere eztabaidagai dira gaur egungo azterketa soziologiko eta politologikoetan. Alde batetik, XX. mendean nagusi izan den politikari buruzko ikuspegi liberal hegemonikoa daukagu, hitz gutxitan esanda, politika eta politikagintza estatu erakundeekin eta ohiko aktore politikoekin identifikatzen duena. Politikaren adiera "estu" horretan, ekintza politikoa ohiko aktore soziopolitikoen jardunari lotutakoa da, alegia, gobernuek, parlamentuek, alderdi politikoek, sindikatuek eta abarrek burutzen dutenari. Herritarren errepertorio politikoa, ildo horretan, hauteskundeetako kanpainetan, bozkan, protesta ekintzetan eta halakoetan oinarritzen da. Beste alde batetik, politikaren adiera "zabalago" bat garatzen joan da azken hamarkadetan. Bigarren ikuspegi horren arabera, politika ohiko esparru politikoari ez ezik, botere harremanei lotuta dagoen jarduna da. Hartara, botere harremanak gizarteko esparru orotan agertzen direnez, jarduera politikoaren mugak ere hedatu egin dira. Bestela adierazita, lehenago politikotzat jotzen ez ziren auzi askok "politikoaren" estatusa berenganatu dute gaur egun eta, ondorioz, praktika politikoak ere ugaldu eta dibertsifikatu egin dira, ohiko politikagintzaren mugetatik at. Bigarren ikuspegi horren arabera, "politikaren" kontzeptua bera behin eta berriro definituko litzateke testuinguru sozialak aldatu ahala. Interpretazio horiek gazteen eta politikaren arteko gaur egungo harremana ulertzeko moduak baldintzatzen dituzte, jakina. Eta auzi hori ez da hutsala. Izan ere, behin baino gehiagotan, bereziki inkestetan eta azterketa soziologiko kuantitatiboetan, aldez aurretik definituta ematen zaizkie gazteei politikaren zentzu eta ulerkera jakinak egindako galdera-erantzun itxietan. Eta horrek eragina izan ohi du azterketen ondorioetan eta, beraz, gazteei buruz zabaldutako irudikapenetan. Sarritan, haien apatia, desafekzio politikoa eta politikari buruzko indiferentzia aipatzen dira, besteak beste. Muga horiek ikusita, ikerketa teknika kualitatiboen alde egin dugu lan honetan. Izan ere, belaunaldi gazteenek berek politikari eta politikagintzari esleitzen dizkieten esanahiak aztertzeko interesak bultzatu gaitu eta, bide horretatik, gazteak agentzia sozial modura hartu eta beraien ahotsak jaso nahi izan ditugu. Ariketa hori eginez, adin eta kokapen sozial desberdinetako pertsona gazte batzuen narratibak ematen dira argitara txostenean. Arestian aipatu ditugun joera sozial orokorrak gero eta nabarmenagoak dira Euskal Herriko gizartean. Horrenbestez, Euskal Herriko politikagintza beste ziklo batean sartu den abagunean, iruditzen zaigu interes zinez handia duela belaunaldi gazteenen sozializazio politikoa eta beraien ondorengo jarduna nahiz jardun eza aztertzeak. Sozializazio politikoak baditu, izan, berezitasunak. Ez da ikasketa formal bat, ez formala baizik. Gehienetan modu ez kontzientean eta oharkabean gauzatzen da, familiaren, eskolaren, lagun taldeen, inguruko komunitate hurbilaren, mass-medien, interneten eta bestelako eragileen eraginez. Bestalde, bestelako sozializazio prozesu orotan argi ikusten den bezala, ez da norabide bakarreko (hau da, goitik beherako) eragina; aitzitik, gizartearen eta norbanakoaren arteko dialektika gauzatzen da prozesuan. Horrela, sozializazio politikoa pentsamolde, balio, arau, jarrera eta jokabide batzuen transmisioa eta barneratzea da, batetik. Baina, 7 1. Gazteak eta politika aztergai baita pertsonaren eztabaiden, praktiken eta esperimentazio aktiboaren ondorioa ere, bestetik. Hitz batean, sozializazio politiko hori, beste edozein ikasketa prozesu bezala, belaun arteko transmisio hutsa baino askoz harago doa. Bada, pertsonak subjekto aktibo izan ohi dira beren ikasketa eta esperimentazioetan, bereziki nerabezarotik aurrera. Une honetan ez dugu informazio eta datu handirik euskal gazteek subjektu aktibo gisa hainbat testuinguru sozialetan gaur egun garatzen duten ikasketa politikoaren eta ondorengo esperimentazioaren zer-nolakoaz. Jakin badakigu ikasketa horiek ez direla ikasketa (soilik) formalak eta ez zaizkigula begien bistan argiki agertzen. Baina, ez ditugu prozesu horien mekanismoak xehe-xehe ezagutzen, ezta zein faktorek eta zein neurritan baldintzatzen dituzten ere. Bestalde, ez dugu zehatz ezagutzen gazteek zer esanahi ematen dieten beraien eguneroko nahiz mundu publikoko jardunei, zeri esleitzen dizkioten esanahi politikoak, zer ulertzen duten politikaz eta nola bizi duten hura. Horiek horrela, gazteen sozializazio politikoen mekanismoak eta ikasketa horren ondorioz burututako praktikak identifikatu ahal izateko ezinbesteko lana da hainbat prozesu kultural sakon aztertzea, eta gazteen bizipenetatik abiatzea, besteak beste, esperientzia politikoei atxikitzen dizkieten esangurak jasotzeko. Horixe da, hain zuzen ere, ikerketa honen helburua. 1.2. Ikerketaren helburuak Ikergaiak ertz ugari ditu baina, mugatu beharraren mugatu beharraz, jarraian aipatuko ditugun helburuak lortu nahi ditugu eskuartean dugun ikerlan honekin. Hasteko, helburu nagusia honako hau da: Hego Euskal Herriko egungo testuinguru soziopolitikoan belaunaldi gazteen sozializazio politikoan parte hartzen duten mekanismoak aztertzea, eta ikasketa-esperimentazio horren ondorioz gazteen artean azaleratzen ari diren praktika politiko desberdinak detektatzea. Helburu orokor horri begira, honako helburu espezifiko hauek zehaztu ditugu: 1) Gatazka armatuaren osteko testuinguruan, Hego Euskal Herriko hainbat eremutako gazteek beren ikasketa eta esperimentazio politikoen gainean dituzten pertzepzioak jasotzea eta aztertzea. 2) Gazteen ikasketa politikoetan sakontzea: zer ikasten duten, non eta noiz ikasten duten, noren eraginez, eta abar. 3) Politikoki aktibo diren gazteen artean, beren ikasketa eta esperimentazio politikoetan darabiltzaten praktikak ezagutzea, bai parte hartzeko errepertorio konbentzionalak, bai berriki azaleratzen ari direnak. 4) Politikatik urrundutako gazteen arrazoiak ezagutzea, eta gazte horien soslaiaren zirriborroa egitea. 5) Oro har, gazteek politika eta partaidetza politikoa nola ulertzen dituzten zehaztea eta aztertzea: politikagintzari eta, zehazki, partaidetza politikoari esleitzen dizkioten esanahiak jasotzea eta, horren ondorioz, politika kontzeptuari emandako hedadura ezagutzea. 8 1. Gazteak eta politika aztergai 1.3. Ikerketaren hipotesiak Ikerketaren helburuak argituta, honako hipotesi hauek txertatu ditugu lanaren ardatzean: 1- Mendebaldeko beste gizarte batzuetan gertatu bezala, euskal gizartean burutzen ari diren egiturazko aldaketa instituzionalek eta kulturalek eragina izan dute gaurko gazteen ikasketa politikoek hartutako norabideetan, hitz batean, sozializazio politikoaren prozesuetan. 2- Ikerketa kuantitatiboek iradokitzen dutenaren ildotik, hauteskunde abstentzioa gero eta handiagoa da gazteen artean eta euskal gazteek mesfidantzaz begiratzen diete ohiko sistema politikoa osatzen duten instituzio eta erakundeei (gobernu, alderdi politiko, parlamentu, hauteskunde sistema, eta abarri), eta eragileei (politikariei), baina horrek ez dakartza, ezinbestean, politikari buruzko interes eza eta apatia. 3- Gazteek ohiko erakunde politikoen bitartekaritzarik gabe burututako zenbait praktiketan inplikazio soziala eta zibiko-politikoa atzeman daiteke maiz, baina atxikimendu hori ez dute politikotzat jotzen, gizartean oraindik hegemonikoa den politikaren adiera liberal murriztailearen ondorioz. 4- Indibidualizazio prozesuak indarrez txertatu dira gazteek politikan aritzeko dituzten moduetan. Hartara, gazteen esperimentazio politiko batzuk oraintsura arte politikagintzarako erabili ez diren esparruetan azaleratzen eta garatzen ari dira. Politika indibidualizatuak pertsona gazteen eguneroko bizitzaren eta "niaren" garapena hartzen ditu barnean. Hori dela eta, pertsonala eta politikoa, pribatua eta publikoa, eta antzeko dikotomiak auzitan jarri dira gazteen politikagintza moldeetan. Horrela, politikaren eta politikagintzaren nolakotasuna eta mugak birdefinitzen ari dira etengabe. 9 2. METODOLOGIA Eskuartean dugun ikerlan honetan Hego Euskal Herriko gazteek politikaren eta politikagintzaren gainean eraikitzen dituzten ikuspegiak eta diskurtsoak aztertuko ditugu. Hala, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako gazteen narrazioak hartu dira abiapuntu. Hiriguneetako nahiz tamaina desberdinetako herrietako gazteek parte hartu dute ikerketa prozesuan. Gehienbat 18 eta 29 urte arteko pertsonak sartu ditugu gaztearen kategorian; edonola ere, ikerketa aberasteko (alegia, gaur egungo "gazte heldu" batzuen garai bateko sozializazio politikoaren nondik norakoak eta ondorioak kontrastatu ahal izateko) 29 urtetik 35 urtera arteko zenbait gazte ere elkarrizketatu dira ikerketaren lehen fasean. Ikerketa kualitatiboa izanik, bi teknika mota erabili ditugu: sakoneko elkarrizketa erdi-egituratuak, batetik, eta eztabaida taldeak, bestetik. Ikerketa bi fasetan garatu da. Lehendabiziko fasean, beren burua politizatutzat eta jarduna politikotzat jotzen duten gazteen diskurtsoak aztertu ditugu. Aurrerago ikusiko denez, talde bakarrean sartu arren, politika eta politikagintza ulertzeko oso diskurtso ezberdinak jaso ditugu, soslai honetan sartzen baitira ohiko instituzio politikoetan dihardutenak (alderdi politiko nahiz sindikatuetan), eta bestelako esperientzia soziopolitikoetan murgildurik daudenak. Azken horiei dagokienez, esperientzia berritzaileak garatzen ari den pertsona dezente elkarrizketatu dugu fase honetan. Beren jarduna politikotzat jotzen dutenez, politizatu kontzeptua erabili dugu gazte horiek izendatzeko. Guztira, 22 sakoneko elkarrizketa egin dizkiegu gazte "politizatu" modura autodefinitzen direnei. Multzo batean ohiko erakunde soziopolitikoetan jarduten duten gazteak elkarrizketatu ditugu: hots, alderdi politiko nahiz sindikatuetan afiliatuta egonik, arduraren bat edo karguren bat dutenak. Oinarri sendoa izan dira ikerlanarentzat, izan ere, erakunde politiko konbentzionaletan jarduten duten euskal gizarteko gazte politizatuen (hots, gutxiengo baten) sozializazioa aztertzeko aukera eman digu, baita sozializazio horren berariazko alderdietan sakontzeko ere. Bigarren multzo batean mugimendu sozialetan eta bestelako ekimen zibiko-sozialetan jarduten duten gazteak elkarrizketatu ditugu. Politika eta politikagintza ulertzeko beste diskurtso batzuk eskaini dizkigute, bestelako eredu batzuk, eta oso kritiko agertu dira, oro har, politika konbentzionaltzat hartzen dugun jardunarekin. Edonola ere, lehendabiziko multzoko gazteek bezala bigarren multzokoek ere, helburu politiko argia esleitu diote beren jardunari. Ikerketa-prozesuaren bigarren fasean beren burua eta jarduera politikotzat jotzen ez duten gazteen diskurtsoak aztertu ditugu. Goiko gazteengandik bereizteko, azken batean ikerketa bera sistematizatzeko, "ez politizatu" kontzeptua aukeratu dugu gazte horiei buruz hitz egiteko, horixe baita eurek beren buruaz ematen duten definizioa, nahiz eta jakin badakigun beren jardunak ere politikoak direla, eta sailkapen orok errealitatea sinplifikatzeko arriskua dakarrela berekin. Hain zuzen ere, talde honetako hainbat gaztek hausnarketa landuak agertu dituzte politikaz eta politikagintzaz. Bigarren fase honetan, sakoneko elkarrizketez gain, eztabaida taldeak ere antolatu ditugu Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan. Hiriburuetako gazteengana hurbildu gara nagusiki, baina Bizkaiaren kasuari dagokionez, hirigunea Bilbo baino zabalagoa izanik, Bilbon eta Basaurin egin ditugu elkarrizketak, eta eztabaida taldea, berriz, Ezkerraldean. Guztira 9 sakoneko elkarrizketa egin ditugu bigarren fasean: herrialdeko bina (Bilboaldean, berriz, 3), eta lehendabiziko faseko gazteekin erabilitako gidoiaren antzeko eredua erabili dugu. Horiekin batera, 8 laguneko 4 eztabaida talde ere egin ditugu (lurraldeko bana). Eztabaida talde horietan modu libreagoan hitz egin dute parte hartzaileek (guk gure aldetik galdera zehatzak egin gabe). Era horretan diskurtso espontaneoagoak lortu nahi izan ditugu, gazteek elkarrekiko harremanean sortutakoak. 2. Metodologia 10 Honenbestez, guztira, 31 sakoneko elkarrizketa eta 4 eztabaida talde egin ditugu. Elkarrizketatuen anonimotasuna gordetze aldera, ez ditugu beren izenak erabili eta ordezkatzen duten taldea oso txikia edo identifikagarria denean, elkartearen izena ere ezkutatu egin dugu. Azpimarratu nahi genuke, era berean, lehendabiziko faseko gazte elkarrizketatuek ez dutela, inola ere, kide diren erakundearen edo taldearen jarrera ofiziala islatzen. Ez dira erakunde edo talde haien ordezkari edo bozeramaile gisa aritu. Txostenaren garapenean era nahasian aipatuko ditugu lehendabiziko eta bigarren faseko gazteak, baina hemen, elkarrizketatuen soslaia hobeto identifikatzeko, bereizita azalduko ditugu bi multzoak. Elkarrizketaren hizkuntzari dagokionez, lehendabiziko fasean euskaraz egin ditugu 16 elkarrizketa eta 6 gaztelaniaz (elkarrizketatuek beraiek aukeratu dute zein hizkuntzatan egin). Bigarren fasean 3 elkarrizketa egin ditugu euskaraz eta 6 gaztelaniaz. Bigarren faseko eztabaida taldeen kasuan, halaber, 3 gaztelania hutsean egin ditugu eta bat elebitan, euskara eta gaztelania tartekatuta. Guztira, 16 neskak eta 15 mutilek hartu dute parte elkarrizketetan, eta eztabaida taldeetan launa neskak eta launa mutilek. Baldintza gisa jarri ez arren, elkarrizketatu gehien-gehienak Euskal Herrian jaiotakoak dira, hiru kasutan izan ezik: bat Gaztelan (Espainia) jaioa da, unibertsitateko ikasketak egitera Bilbora etorria; bestea Andaluzian (Espainia) jaioa, 10 urterekin familiarekin batera Iruñera etorria; eta azken bat Kantabrian (Espainia) jaioa, duela 10 urte Bilbora bizitzera etorria. 1. taula: 1. fasean elkarrizketatutako gazteak. Gazte "politizatuak"3 Erakundea edo taldea (elkarrizketatutako gazteak ez du erakundearen edo taldearen jarrera ofizialik ordezkatzen) Nola agertzen den testuan Lurraldea4 Hizkuntza Elkarrizketatuaren sexua Adin tartea Nuevas Generaciones Nuevas Generacioneseko kidea Araba Gaztelaniaz Gizona 25-30 Podemos-Ahal Dugu Podemos-Ahal Duguko kidea Gipuzkoa Euskaraz Gizona 25-30 Juventudes Socialistas de Euskadi Juventudes Socialistas de Euskadi-ko kidea Gipuzkoa Gaztelaniaz Emakumea 25-30 EGI EGIko kidea Bizkaia Euskaraz Gizona 18-24 Ernai Ernaiko kidea Bizkaia Euskaraz Emakumea 25-30 ELA ELA sindikatuko kidea Gipuzkoa Euskaraz Emakumea 31-35 Bilgune Feminista Bilgune Feministako kidea Nafarroa Euskaraz Emakumea 25-30 3 2017ko azaroaren eta 2018ko maiatzaren artean egin dira lehendabiziko faseko elkarrizketak. 4 Elkarrizketatuak bere jarduera garatzen duen herrialdea. 2. Metodologia 12 2. taula: 2. fasean elkarrizketatutako gazteak. Gazte "ez politizatuak"5 Pertsonak edo taldeak (testuan nola agertzen den) Testuan erabilitako laburdura Donostiako neska bati egindako elkarrizketa. Donostian elkarrizketatutako kide bat, edo Donostian elkarrizketatuko neska bat ELK-Donostia-neska Donostiako mutil bati egindako elkarrizketa. Donostian elkarrizketatutako kide bat, edo Donostian elkarrizketatutako mutil bat ELK-Donostia-mutila Gasteizko neska bati egindako elkarrizketa. Gasteizen elkarrizketatutako kide bat, edo Gasteizen elkarrizketatutako neska bat ELK-Gasteiz-neska Gasteizko mutil bati egindako elkarrizketa. Gasteizen elkarrizketatutako kide bat, edo Gasteizen elkarrizketatutako mutil bat ELK-Gasteiz-mutila Iruñeko neska bati egindako elkarrizketa. Iruñean elkarrizketatutako kide bat, edo Iruñean elkarrizketatutako neska bat ELK-Iruñea-neska Iruñeko mutil bati egindako elkarrizketa. Iruñean elkarrizketatutako kide bat, edo Iruñean elkarrizketatutako mutil bat ELK-Iruñea-mutila Basauriko neska bati egindako elkarrizketa. Basaurin elkarrizketatutako kide bat, edo Basaurin elkarrizketatutako neska bat ELK-Basauri-neska Bilboko neska bati egindako elkarrizketa. Bilbon elkarrizketatutako kide bat, edo Bilbon elkarrizketatutako neska bat ELK-Bilbo-neska Bilboko mutil bati egindako elkarrizketa. Bilbon elkarrizketatutako kide bat, edo Bilbon elkarrizketatutako mutil bat ELK-Bilbo-mutila Iruñean egindako eztabaida taldea ET-Iruñea Donostian egindako eztabaida taldea ET-Donostia Gasteizen egindako eztabaida taldea ET-Gasteiz Ezkerraldeko eztabaida taldea ET-Ezkerraldea Iturria: Egileek egina. 5 2018ko azaroaren eta abenduaren artean burutu dira 2. faseko elkarrizketak eta talde eztabaidak. 2. Metodologia 13 3. taula: 2. fasean elkarrizketatutako gazteen soslaia Identifikazioa Adin tartea Erabilitako hizkuntza Hauteskunde parte hartzea Interesa politikan6 Elkarteak7 Boluntariotza8 Protesta9 Donostia-neska 25-30 Euskara Boto aldakorra eta aldizkakoa -- BAI BAI BAI Donostia-mutila 25-30 Euskara Ez du inoiz bozkatu BAI -- BAI -- Gasteiz-neska 19-24 Gaztelania Ez du inoiz bozkatu BAI BAI BAI BAI Gasteiz-mutila 25-30 Gaztelania Boto aldakorra eta aldizkakoa BAI -- BAI BAI Iruñea-neska 25-30 Gaztelania Boto aldakorra eta aldizkakoa BAI -- BAI BAI Iruñea-mutila 25-30 Gaztelania Ez du inoiz bozkatu -- -- BAI -- Basauri-neska 19-24 Euskara Ez du inoiz bozkatu BAI BAI BAI Bilbo-neska 25-30 Gaztelania Boto aldakorra eta aldizkakoa BAI -- -- BAI Bilbo-mutila 19-24 Gaztelania Ez du inoiz bozkatu BAI -- -- BAI Iturria: Egileek egina. 4. taula: 2. fasean egindako eztabaida taldeetako gazteen soslaia Iruñean egindako eztabaida taldea. Iruñean bizi diren 18-30 urte arteko lau neskak eta lau mutilek hartu dute parte. Ez dute inoiz botoa eman: lauk politikan eta politikagintzan interesik ez dutelako, eta beste laurek egungo politikagintza gogoko ez dutelako (edonola ere, agertzen dute nolabaiteko interesa, eta protesta edo manifestazioren batera joan dira inoiz). Gaztelaniaz egin da. Donostian egindako eztabaida taldea. Donostialdean bizi diren 18-30 urte arteko lau neskak eta lau mutilek hartu dute parte. Botoa eman izan dute guztiek, baina inoiz abstenitu ere egin dira eta hautu politikoa aldatu izana onartzen dute: batzuek eskuina-ezkerra ardatzaren baitan eta besteek euskal-espainiar nazionalismoaren ardatzean. Elebitan egin da, euskaraz eta gaztelaniaz. Gasteizen egindako eztabaida taldea. Gasteizen bizi diren 18-30 urte arteko lau neskak eta lau mutilek hartu dute parte. Hainbatek ez dute inoiz botoa eman; besteek aldizka bai, eta elkarte ez politikoren batean ere hartu dute parte inoiz (hots, elkarte kultural, sozial, erlijioso edo laguntza-elkarteren batean; ez ditugu aintzat hartu hemen kirol taldeak edo haurtzaroan/nerabezaroan eskolaz kanpo egin dituzten jarduerak). Gaztelaniaz egin da. Ezkerraldeko eztabaida taldea. Bizkaiko Ezkerraldean bizi diren 18-30 urte arteko lau neskak eta lau mutilek hartu dute parte. Ez dute inoiz botoa eman: lauk politikan eta politikagintzan interesik ez dutelako, eta beste laurek egungo politikagintza gogoko ez dutelako (edonola ere, agertzen dute nolabaiteko interesa, eta protesta edo manifestazioren batera joan dira inoiz). Gaztelaniaz egin da. Iturria: Egileek egina. 6 Interesa agertzen du politikari buruz. Aldizka bada ere, informazio politikoa jasotzen du. 7 Elkarte esplizituki ez politikoren batean parte hartu du inoiz, edo mugimendu sozial edo gobernuz kanpoko erakunderen batean (kirol taldeak, edo talde kultural, erlijioso eta asistentzialak ez dira hemen sartzen). 8 Boluntario lanetan aritu da inoiz. 9 Protesta, manifestazio edo elkarretaratze publikoren batean parte hartu du, behin gutxienez. 14 3. GAZTEEN SOZIALIZAZIO POLITIKOA 3.1. Gazteen ikasketa politikoen guneak eta eragileak Norbanakoak bere bizitza osoan barrena bizi duen ikasketa prozesuari sozializazio esaten dio soziologiak. Prozesu horren bidez gizarte-talde jakin baten balioak, sinesteak eta kultur arauak barneratzen ditu norbanakoak. Baita berriak sortu ere. Prozesu horretan izaki sozial gisa osatzen da banakoa, batetik, eta gizarte eredu jakin bateko (edo gizarte orokorreko talde bateko/batzuetako) kide bilakatzen da, bestetik. Orain arte askotan irudikatu denaren kontra, sozializazioa ez da norabide bakarreko trasmisio prozesu hutsa, alegia, goitik behera zuzendutakoa. Jasotako orientazioak eta jarrerak mantendu, moldatu nahiz birdefinitu egin ditzake norbanakoak etengabeko dialektika batean. Hartara, ikasketa izateaz gain, prozesu sortzailea eta eraikitzailea ere bada sozializazioa. Aipatu ikasketa-sortze hori ertz askotatik aztertu liteke, baina ikerketa honetan sozializazio politikoa interesatzen zaigu, hau da, sozializazioaren dimentsio zibiko-politikoa aintzat hartzen duen dinamika. Gai horrek baditu bere zailtasunak. Izan ere, askotan, ez da erraza izaten ikasketa politikoa beste ikasketa sozialetatik bereiztea, eguneroko bizitzan ikasketa guztiak loturik egoten baitira. Bestalde, jakina da talde sozial adina sozializazio topa genitzakeela, eta banakoaren bilakaera bakoitza ere prozesu aldakorra izan litekeela bizitzan zehar eta testuinguru sozial desberdinetan. Arestian esan den bezala, ikasketa politikoa ez formala eta, gehienetan, ez kontzientea izan ohi da. Haren bitartez, gizabanakoak subjektu politiko bilakatzen dira, eta komunitate politiko batean txertatzen dira. Hain zuzen ere, herritartasunaren eraikuntza prozesu horren ondorio izan ohi da. Ikasketa eta sortze ez formal hori norbanakoak beste batzuekin dituen harremanetan garatzen da. Izan ere, haurra, gaztea edo pertsona heldua beste batzuekin interakzioan aritzen da gizarteko gune edo erakunde desberdinetan: modu zuzenean batzuetan, familian, komunitatean, eskolan, lagun artean edo lantokian esaterako, edo bestelako eragileen eraginpean, masa-hedabideak, internet eta antzekoekin harremanetan. Hartara, sozializazio politikoan haurrak edo gazteak izaki pasibo gisa irudikatu diren arren sarri, haurrak eta gazteak ikasketa prozesu horren eragile aktibo izaten dira. Areago, beste batzuekin elkarreraginean, hartzaile ez ezik sortzaile ere badira, batez ere adinean aurrera egiten duten heinean. Ildo horretan, elkarrizketatu ditugun gazteen esperientziak oinarri hartuta, gazteen sozializazio politikoaren bilakaerak aztertuko ditugu jarraian. Arreta berezia jarriko da sozializazio gune batzuetan, alegia, familian eta komunitatean, eskolan (hezkuntza mailak aintzat harturik) eta berdinen taldean. Gazteek kontatutako esperientzietan nabarmendu diren joera batzuk azpimarratuko ditugu ondoren. 3.1.1. Familia Soziologiak erakutsi digunez, familia izan da orain arte norbanakoen sozializaziorako eragilerik garrantzitsuena. Familia haurra bere baitan hartzen duen lehen erakunde soziala da. Hartara, gizartearekin edo erreferentziazko taldearekin zubi lana egiten du familiak norbanakoarentzat. Familiaren gunean jasotako balioak, arauak eta sinesteak sakonki barneratzen dira haurraren baitan, munduari buruzko haurraren lehen erreferentea izateaz gain, osagai emozional indartsuz kutsatutako prozesua izan ohi delako instituzio honen barruan burututako ikasketa. Eskuartean dugun ikerketak ez digu kontrakorik erakutsi. Bada, aztertu ditugun agente sozializatzaileen artean, familiaren esparrua agertu zaigu eraginkorren gazteen ikasketa politikoen prozesuan. Elkarrizketatuek familiari buruz hitz egin dutenean, hurbileko senideez aritu dira gehienetan, hots, gurasoez eta neba-arrebez; nahiz eta hainbatek gainerako senitartekoak ere aipatu dituen (aitona-amonak, osaba-izebak, eta abar). 3. Gazteen sozializazio politikoa 15 Familiaren eragina ulertzeko, aurreratu dezagun elkarrizketatuen artean maila desberdinetako politizatze graduak eta politikarekiko atxikimendu ereduak aurkitu ditugula. Modu sinplean azaltzeko, mutur batean, gazte batzuek politizatze eta aktibismo maila handia erakutsi dute. Beste muturrean, politikari buruzko indiferentzia eta urruntze-jarrera adierazten du zenbaitek. Tartean, beste gazte asko kokatzen da, esaterako politika instituzionalari buruzko desilusioa agertzen dutenak, baina, aldi berean, informaturik daudenak, edota konpromiso zibiko eta sozialari dagokionez gradu desberdinetako jarduerak burutzen dituztenak. Desberdintasunak desberditasun, den denek nabarmendu dute familiaren eta haren barruan burututako sozializazio goiztiarraren eragina beren gaur eguneko pentsamolde eta jarrera zibiko-politikoetan. Lehen taldearekin hasita, politikaren esparruan gaur egun aktiboki parte hartzen duten elkarrizketaturiko gazte ia guztiek azpimarratu dute, haur edo gazte zirela, beren etxean garrantzia ematen ziotela politikari eta politikagintzari, gai zentrala zela familia bizitzan, hizketa gai ohikoa izaten zutela eguneroko bizitzan eta komunikabideetako albiste politikoei buruz hitz egin ohi zutela etxean, besteak beste. Gurasoak (edo haietako bat) informaturik zeuden, espazio publikoan gertatzen zenari buruzko ezagutza zuten, interesa adierazten zuten gai sozialei buruz eta, askotan, lerratuta eta engaiatuta zeuden politikoki. Elkarrizketatu askoren diskurtsoetan azaleratu zaigu ideia hori, hots, gai politikoekiko eta sozialekiko gaur egungo interesaren jatorria etxeko giroan sortu zela: Orduan, etxetik beti jaso dut herrian parte hartzearena, herriari jaten ematearena, hau da, zuri jaten ematen dizunari jaten ematea. Rollo hori eduki dut etxean (Astrako kidea). Hamasei urterekin sartu ahal zara EGIn, orduan, hamasei urterekin amak galdetu zidan ea zer nahi nuen egin. Egia da inoiz ez didatela inposatu etxetik, egin dutena izan da dagoena planteatzea. Eta hamasei urterekin ez nuen horretan sartu nahi, eta hemezortzi urterekin sortu zitzaidan apur bat kuriositatea edo nahi nuen nire familiak eta batez ere nire amak egiten duen lan hori ez galtzea (…). Egun batean amari esan nion sartu nahi nuela, afiliatu nahi nuela EGIn (EGIko kidea). Gazte politizatuenen lehen talde honi dagokionez, balio eta jarrera politikoen transmisio-espazio ez ezik esperimentazio politikorako lehen gunea ere izan da familiaren esparrua. Izan ere, gurasoen aktibismoaren garrantzia azpimarratu zaigu behin baino gehiagotan elkarrizketatu politizatuenen diskurtsoetan. Horrela, gazte politizatuek maiz aipatzen dute gurasoek, edo gurasoetako batek, politikan parte hartzen duela, edo parte hartu izan duela. Hainbatetan, seme-alabek aitaren edo amaren militantzia jardunari jarraitu diote (hala nola, ELAko edo Juventudes Socialistas-eko kideen kasuan, adibidez) eta, modu horretan, familiaren bitartez, aurretik datorren tradizio politikoa birsortzen lagundu dute. Horren guztiaren ondorioz, gai politikoek etxean leku nabarmena izateaz harago, elkarrizketatu politizatu askok onartu du etxekoekin batera (gurasoekin edo senideekin) manifestazio, erreibindikazio-jaialdi, edo ekitaldi politikoetan parte hartu zuela zuzenean haurtzaroan eta gaztaroan. Talde honen kasuan, beraz, esperimentazio politikoa oso goiztiarra izan da, jardun politikoa haurtzaroan bertan gauzatzen hasi baitzen familiaren eta hurbileko komunitatearen eraginez. Zalantzarik gabe, gizarte politizatu batean bizi izanaren kontzientzia agertu dute gazte horiek, haurtzaroko oroitzapenetan batez ere: auzoko edo herriko mobilizazioak, euskararen aldeko ekimenak, auzoko edo herriko jaiak, mitin politikoak, eta abar dituzte gogoan beren ikasketaren lehenbiziko esperientzien artean. Familiaren sozializazio politiko indartsu hori nabarmena da gune abertzaleetako gazte politizatuen artean eta, bereziki, ezker abertzalekoen artean. 3. Gazteen sozializazio politikoa 16 Gazte horiek dira, hain zuzen ere, gaur egun politizatze mailarik handiena duten pertsonak beren gaztehelduaroko bizitzan (kontuan hartu 35 urtera arteko gazteak elkarrizketatu ditugula). Familiaren bitartez, txikitatik aritu dira familiaren hurbileko ingurune sozialean gertatutako ekimen kolektiboetan parte hartzen. Eta, sendia tarteko dela, bizitza komunitarioaren nondik norakoak ezagutu dituzte: auzoko edo herriko arazoak bizi izan dituzte -haurtzaroan modu lauso batean izan bada ere-, familiaren norabide politiko edo ideologiko berean lerraturiko taldeak, gune sozialak eta elkarteak ikusi dituzte hurbiletik, baita haientzako garrantzitsuak ziren kausak ezagutu ere. Intentsitate eta homogeneotasun handiko sozializazio politikoa izan da gazte horiek bizi izandako prozesua, inguruan izan dituzten eragile sozializatzaile nagusiak, sendia eta hurbileko komunitate trinkoa, norabide bereko indarrak izan direlako. Dudarik gabe, jarduera goiztiar horietan dago gaur egungo gazte politizatuenek denborarekin bereganatu dituzten trebetasun sozialen eta politikoen abiapuntua, eta luzaroan landutako norberaren eraginkortasun politikoaren pertzepzioa. Ezaugarri horiek guztiek osatzen dute politikagintzan eraginkorki jarduteko beharrezkoak diren gaitasunen multzoa, habitus politikoa dei dezakeguna. Zenbaitetan, familiaren bitartez helarazi zaie aurreko belaunaldien memoria politikoa haurrei eta gazteei, esate baterako, aiton-amonei edo arbasoei 1936ko gerran eta gerra ostean gertatutakoa, haien lerratze edo militantzia politikoaren kariaz. Kasu horietan, familia agertzen zaigu zenbait tradizio politikoren eramale gisa belaun arteko transmisioan. Beste zenbaitetan, zuzeneko edo urrunagoko familiako kideen atxikimendu politikoen ondorioak ere ezagutarazten dira, zuzenean edo zeharka, familia gunean, euskal gatazka politikoaren isla izan direnak haurrentzat: heriotzak, senideen edo gurasoen kartzelaldiak, erbesteratzeak eta abar. Bizipen horiek iltzatuta geratu dira gazteen oroimenean. Hala ere, familiak ez du beti eta ezinbestean aipatu bezalako intentsitate handiko sozializazioa bideratu dimentsio politikoan. Aitzitik, sozializazio politiko "ahulagoak" edo inplizituagoak (balio orokorren transmisioan gauzaturikoak eta ez praktika politikoetan) izan dira beste gazte batzuen ikasketa prozesuaren oinarria. Horrela, gaur egun maila desberdinetan politikatik urrun sentitzen diren gazteek edo jarduera zibikosozialera lerratutako gehienek adierazi dute auzi politikoek ez zutela izan zentraltasunik beren familietan. Batzuetan aipatzen ziren, baina ez ziren gurasoen eta seme-alaben arteko elkarrizketan garatzen. Gurasoek ez zuten rol politiko ikusgarririk, eta dimentsio hori ezkutaturik zegoen edo ez zuen presentziarik izan senitartean. Horrenbestez, familiak ere ez zuen zubi lanik egin haurra edo gaztetxoa gizarteko gune zabalagoekin harremanetan jartzeko, alegia, auzoko edo herriko arazoekin, elkarteekin eta abar. Ildo horretako gazteen elkarrizketetan behin baino gehiagotan adierazi da gurasoen jarrera hori modu kontzientean gauzatzen zela. Izan ere, gurasoen edo senideen artean ikuspegi politiko desberdinak egotean, isildu egiten ziren gai politikoak familian, gatazkak saiheste aldera. Bestalde, gai politikoei buruzko axolagabetasunarekin batera, modu desberdinetan izan bada ere, zuhurtzia eta isiltasuna agertu dira familia zenbaiten jokabideetan seme-alabekiko. Horrela, batzuetan gurasoek "gai pribatu edo intimotzat" hartu dituzte beren iritzi politikoak, eta beretzat gorde dituzte seme-alaben aurrean. Omisio kontziente horiek badute Euskal Herrian bizi izandako egoera politiko gorabeheratsuarekin lotura zuzena, jakina. Nirekin uste dut ez zutela erakutsi nahi (…) uste dut nire aitak eta nire amak arlo politikoan oso ideia desberdinak dituztela (…) ez genuen gehiegi hitz egiten eta uste dut horregatik zela (ELK-Donostia-mutila). 3. Gazteen sozializazio politikoa 17 Gurasoen zuhurtzia eta beldur horren erakusgarri dira, beste batzuen artean, Nuevas Generaciones-eko kidearen adierazpenak baita despolitizatugoak diren gazte batzuenak ere. Lehenengoaren kasuan, argi azpimarratzen du politika ez zela etxekoen arteko solas gaia, eta ez zutela horri buruz inoiz hitz egiten. Hala ere, geroago aipatzen dituen bestelako hizketa-gai "sozialak", politikotzat jo daitezkeenak, normaltasunez agertzen ziren senideen arteko elkarrizketan. Horrek adierazten digu zeintzuk izan zitezkeen etxean semealabei aipatu ezinezko gai "gatazkatsuak" euskal agertoki politikoan: Incluso esos temas, yo creo que más que hablarse se intentaban obviar o tapar (...) [baina] yo creo que no he tenido ningún problema en hablar en mi niñez de sexo, drogas… de esos temas que no siendo políticos influyen en la sociedad (Nuevas Generaciones-eko kidea). Sobre temas políticos, mis padres tienen mal visto que alguien sepa tú de qué partido eres o qué opinión tienes respecto a ciertas cosas. No les gusta que la gente sepa lo que piensan, les parece algo íntimo (…) No se si es miedo o qué, pero son más cerrados (ELK-Gasteiz-mutila). Familia barruko isiltasun politikoa gai errepikaria dugu elkarrizketetan nahiz eztabaida taldeetan. Hala, tankera bereko iritziak topatzen ditugu beste diskurtso batzuetan ere; adibidez, Ezkerraldeko bazterketaren aurkako taldeko kidearen adierazpenetan. Hartara, argi geratu da familiako kideak batzuetan ez zirela gai politikoez modu esplizituan mintzatzen. Are gehiago, politikaz hitz egitea saihesten zutela aitortu du batek baino gehiagok. Honako aipu honek egoera horren berri ematen du: Berak [aitak] adibidez ez du inoiz esan ze alderdi bozkatzen duen; berak beti esaten du politikaren inguruan hitz egiten duzunean beti arazoak sortzen direla familian, eta horregatik berak ez du politikaz hitz egiten (ELK-Donostia-neska). Ildo berean, elkarrizketatu gutxi batzuek aitortu dute beren familiak ahaleginak egin dituela semeak edo alabak politikagintzan aritzeko zuten asmoa eragozteko. Hala sentitu dute, behinik behin, elkarrizketatuek, segidan aurkezten dugun elkarrizketatuaren adierazpenetan ikus dezakegunez: Nik argi neukan zerbait egin nahi nuela, baina ez nintzen kapaza pausu hori emateko. Agian [oztopatzen ninduen] gurasoek nola ikusiko zuten nik egin nahi nuena (Ongi Etorri Errefuxiatuak-eko kidea). Esan bezala, familien eta haur nahiz gazteen bizipen horien nondik norakoa ezin da ulertu Euskal Herriko gibelalde politiko gatazkatsua eta indarkeriazkoa aintzat hartu gabe. Testuinguru berean kokatu behar da gazteen adierazpenak zeharkatu dituen emozio jakin batek hartutako protagonismoa ere: beldurrak, hain zuzen ere. Izan ere, elkarrizketatu askok aipatu du beldurraren auzia, guk zuzenean horri buruz galdetu ez badiegu ere. Zalantzarik gabe, presentzia eta eragin handia izan du gaur egungo gazteen –batez ere gazte helduenen– sozializazio politikoan. Beldurra adierazpen desberdinetan agertu da: seme-alaben balizko aktibismoari buruzko gurasoen beldurra, testuinguru politiko orokorrari buruzko beldurra, ETAren jarduerari buruzko beldurra eta Espainiako estatuaren errepresioarekiko beldurra, besteak beste. Gurasoen ohiko beldurra ere aipatu dute batzuetan: semea edo alaba kooperante gisa, edo ikasle gisa atzerrira joatean sentitutako kezkari lotua, adibidez. Baina, denen gainetik nabarmenenak gatazka politikoaren adierazpen bortitzekin lotutako 3. Gazteen sozializazio politikoa 18 beldurraren adierazpenak izan dira. Elkarrizketatu askoren diskurtsoetan agertu zaigu seme-alaben jardun politikoak gurasoengan eragindako kezka eta, areago, beldurtasuna: Nik uste dut gehien bat beldurragatik ez zuela nahi ni [institutu horretara] joatea. Bazekien hor zertara hurbildu nintekeen [giro politikoaz ari da] eta beldur handia zeukan (Errekaleorreko kidea). Pues sobre todo se preocupaba [mi madre]. Me decía a ver si estaba seguro de lo que estaba haciendo, y yo le decía que no estaba haciendo nada. Yo les contaba todo, sabían que yo era el representante de los alumnos (…) Yo creo que iba por el sentido de "no quemes nada ni tires piedras" (Ekologistak Martxan taldeko kidea). Gurasoen iritzi politikoak eta etxeko giroak gorabehera, elkarrizketatutako gazteek aho batez aitortu dute familiak beren bizitzako ikusmoldeetan izandako eragina. Iritzi horretan bat datoz gazteak, edozein delarik politikari buruzko beraien gaur egungo jarrera, dela deskonexioa, aktibismoa nahiz jardun zibiko-soziala. Hartara, familiari esleitzen diote gazteek beren bizitzako balioen eta erreferentzia nagusien iturri izatea. Horrela, elkarrizketatu guztiek aipatu dute mundua ikusteko duten moduan gurasoen –edo gurasoetako bateneragina izan dutela. Hainbat balio zibiko jaso dutela aipatu dute eragin horren ondorioz: besteekiko begirunea, elkartasuna, kritikotasuna, berdintasuna, tolerantzia, ezkertiartasuna, abertzaletasuna eta euskalduntasuna, besteak beste. Horrenbestez, familiaren transmisioan kokatzen dute elkarrizketatu gehienek beren gaurko jarrera politikoaren jatorria. Hala ere, emakume gazteen zenbait elkarrizketetan bereziki, emakumezko eta gizonezko gurasoen rol desberdinak bereizi dira bizi izandako eragin horretan. Batzuek amaren jarrera eta biografia jotzen dute eragin nagusien jatorri, publikoki jardun ikusezinagoa izan duten arren, balioen helarazte lana burutu dutelako familian; beste batzuek, aldiz, aitari aitortzen diote transmisioaren zeregina, behin baino gehiagotan gizonek rol eta ardura politiko ikusgarriagoak izan dituztelako esparru publikoan. Ildo horretan, hainbat gazte politizatuk nabarmendu du arlo eta gai zehatz batzuen inguruko ikasketa politikoan amak edo aitak izandako papera. Bereziki aipagarria da ama batzuek betetako eginkizuna (seme)alabei feminismoari buruzko ezagutzak eta feminismoaren araberako balioak eta jokamoldeak helaraztean. Edonola ere, azpimarratzeko moduko gaia da gizartean nagusi diren genero desoreken testuinguruan, diskurtso askotan rol desberdinak egotzi dizkietela amari eta aitari. Ondoko informatzaileak era honetan laburbiltzen du auzia: Nik esango nuke [nire familia] izan dela egitura bat oso estereotipokoa eta tradizionala, eta askotan jasotzen dudana da aitaren aldetik politizazioa etorri zitzaidala (…) baina nire etxean transmisio politikoa amak egin du. Baina ez da horrela ikusten, alde batetik, oso familia estereotipokoa delako, baina gero, egia esan, oso transgresorea izan da, ama oso ausarta izan da gauza batzuk transmititzean, bai formetan eta edukietan ere; oso txikitatik ez du beldurrik eduki oso kontzeptu konplexuak azaltzeko. Nik orain jartzen dut balorean hori (OlatuKoop sareko kidea). 3.1.2. Eskola eta ikasketa aldia Familia bezala, hezkuntza sistema ere sozializazio agente garrantzitsua da ezbairik gabe. Gaur egungo gizarteetan pertsonak haurtzaro goiztiarrenean sartzen dira bertan eta bizitzako urte asko igaroten dute 3. Gazteen sozializazio politikoa 19 hezkuntza erakundeen zaintzapean. Ezaguna denez, hezkuntza sistemak ezagutza legitimoaren (hots, gizartean garrantzitsutzat eta beharrezkotzat hartzen den horren) transmisioa du funtziotzat. Baina, horrekin batera, ezkutuko curriculuma ere lantzen da gune horretan. Esan nahi baita, irakaskuntza programen barruan nahiz haietatik kanpo dauden balio, mundu ikusmolde, aginte-eredu eta diziplina praktika asko helarazten zaio norbanakoari eskola erakundeetan, geroago haren jarrera eta iritzi politikoetan eragina izan dezaketenak eta, hitz batean, herritartasuna eraikitzen laguntzen diotenak. Hala ere, ez da hor amaitzen pertsonek eskolan jasotakoa eta, batez ere, bizi izandakoa. Goitik beherako eraginak ez ezik, elkar eragin horizontalak ere gertatzen dira eskola barruan, ezin baita ahaztu eskolan gauzatzen direla, urte luzez, norbanakoak bere berdinekin dituen interakzioak eta harremanak ere. Gure ikerketan familiaren eragina gailendu bazaigu ere beste ezeren gainetik, elkarrizketatu batzuen diskurtsoak aztertuta, esan genezake hezkuntza sistemak ere aintzat hartzeko funtzioa bete duela gazteen sozializazio politikoan. Ikasketa aldiei begiratuta, elkarrizketatuek garrantzia kendu diote Lehen Hezkuntzako etapari eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzatik aurrerako urteetan (institutuko garaian) jarri dute arreta eragin hori adieraztean. Ikerketan parte hartu duten gazteen aburuz, Lehen Hezkuntzako urteak ez dira erabakigarriak izan beren jarrera politikoak finkatzeko prozesuan. Nolanahi ere, bestelako ikuspegi bat hartzen dute gurasoen eskola hautuaz zehatzago mintzatzen direnean. Guraso batzuek hurbiltasun geografikoaren arabera aukeratu dute seme-alabentzako eskola, seme-alaben ustetan. Baina, hainbat elkarrizketetan adierazi denez, gurasoen hautua ez da ausazkoa izan; aitzitik, irizpide argiak erabili dituzte erabakia hartzean. Horrela, eskola publikoa, eskola pribatua, ikastola, D eredua eskola publikoan (eredu horren eskaintza urria izan den guneetan, bereziki), eskola erlijiosoa, eta abar, hautu kontzienteak eta esanguratsuak izan dira guraso gehienei dagokienez. Beraz, hautaketa neutralak izatetik urrun, esanahi soziala dute erabakiok, erabat. Hartara, argi dago gurasoek, aukeran, beren balioekin eta mundu ikusmoldearekin bat egiten duten ikastetxeak hautatzen dituztela. Horrek pentsarazten digu familiaren balioak eta iritziak berrindartzen dituzten ikastetxe ereduak hartzeak, eskolaren eraginaren garrantzia erakusten duela hezkuntzaren lehen unetik bertatik. Eskola bat zen, hor zegoen D eredua eta gaztelerazko eredua (…) Gaztelerazko ereduak bazeukan pare bat urte, baina euskarazko promozioa gu izan ginen lehenengoa (…) Soilik geunden hor apustu sendo bat egin genuenok eskola horren alde, ez zegoen garbi kurtsoa aterako zen edo ez (…) Dena zegoen egiteko (…) Nire gurasoak beti egon dira publikoaren alde, eta euskararen alde ere bai. Orduan (…) hara joan nintzen (Bilgune Feministako kidea). Bereziki esanguratsuak dira diskurtso batzuetan agertu diren balorazioak ikastetxe eredu jakinek sozializazioan izandako pisuari buruz. Ikastolei dagokienez10, adibidez, ikasketak bertan egin dituzten elkarrizketatu politizatuenek euskalduntasunaren, euskaltzaletasunaren eta, zenbait adibidetan, abertzaletasunaren transmisioa egotzi diete (hala nola, Ernaiko, EGIko, Podemos-Ahal Dugu-ko, eta Donostiako Piratetako kideek, eta baita Gasteizen elkarrizketatutako mutilak ere). Elkarrizketatutako gazte askok burutu dute hezkuntza prozesua ikastoletan. Hainbatek ikastolako giro euskaltzale hura beren lagun taldean ere garrantzitsua izan dela adierazi du. Ildo berean aipatu dira Nafarroako D ereduko eskola publikoak ere. Baina, badira ikastoletara joan eta balio horietako batzuk barneratu ez dituztenak ere (abertzaletasuna, kasu). Bestalde, ikastetxe erlijioso 10 Hots, Ikastolen Elkarteko ikastetxeen kasuan. 3. Gazteen sozializazio politikoa 20 katolikoaren eredua izan da behin baino gehiagotan agertu den beste adibide bat, ikastetxe horietan ikasitako gazteek, erlijiozaletasunaz at, bertan jasotako balio humanistek beren bizitzan (eta beraz, jarrera zibiko eta politikoetan ere) izandako eragina azpimarratu dute. Azkenik, badira auzoetako eta herrietako dinamika komunitarioarekin eta sozialarekin lotuta egon diren ikastetxeak ere, komunitate proiektuetan txertaturik aritu direnak. Horietan jasotako esperientziak ere aipatu dira elkarrizketa batzuetan. Ahora, con 27 años, pongo mucho en valor lo que he aprendido en el colegio [católico] (…) La educación incluía valores como la justicia, el compañerismo (…) No son valores negativos (…) Entonces, yo creo que lo que se nos inculcó en el colegio sí fue positivo y nos ha enseñado mucho (Juventudes Socialistas de Euskadiko kidea). Lehen Hezkuntzako urteei buruzko ikuspegi baikorra erabatekoa izan da gure elkarrizketatuen diskurtsoetan; informatzaile bakarrak –eskola erlijioso batean ikasi zuen batek– adierazi du kontrakotasuna ikastetxean jasotako balioei eta ikuspegiei buruz. Lehen Hezkuntzari buruzko ikuspegi lausoagoaren ondoan, bestelakoa da, DBHko urteez galdetuta, elkarrizketatuen diskurtsoetan agertutako iritzia. Arestian esan bezala, oro har, garrantzi handiagoa aitortu diote gazteek fase horri lehenengoari baino. Nabari denez, adinak zerikusi handia dauka pertzepzio horretan. Alde batetik, haurtzarotik gaztarorako bilakaeraren ondorioak ikusten dira. Izan ere, nerabezaroan gaztetxoak autonomia gero eta handiagoa irabazten doaz, eta beren nortasuna eraikitzeko rol, espazio eta harreman berriak deskubritzen dituzte. Era berean, erreferente berriak aurkitzen dituzte familiatik harago berdinen taldeetan. Beste alde batetik, Bigarren Hezkuntzan politikarekin topo egiteko eta harreman politikoetan esperimentatzeko aukera handiagoa zabaltzen zaie gaztetxoei: testuinguru horretan agertzen dira lehen organizazioak (ikasleenak, politikoak), gai sozio-politikoei buruzko lehen eztabaida mamitsuak (ikasgelan nahiz berdinen taldeetan), ikasle rolean grebak edo protestak egiteko aukerak, eta abar. Salbuespenak salbuespen, DBH eta Batxilergoa eztabaida eta gatazka politikorako gune gisa deskribatu zaigu gure ikerketan. Horrela, elkarrizketatuek garai horretako ikaskideen arteko eztabaida sozialak eta politikoak aipatu dituzte, ikasle mugimenduen eraginak eta egindako lehen mobilizazioak edo grebak, besteak beste. Gogoan dute batzuek aldi horretan hartu zituztela beren gain lehen ardura publikoak, ikasgelako ordezkari gisa edo ikasle mugimenduetako partaide gisa (hala aitortzen dute, adibidez, Nuevas Generaciones-eko, Juventudes Socialistas-eko, eta Ekologistak Martxan taldeko kideek). Badirudi, beraz, gazte politizatuenentzat bederen, esperimentazio politikorako gune egokiak izan zirela ikasketa ertainetako ikastetxea eta nerabezaro-gaztaroko aldia. Beraz, adierazpen desberdinen bitartez bada ere, nabari da partaidetza kolektiboa handitu egiten dela DBHtik aurrerako etapan. Funtsean, gaur egun politikagintzan diharduten gure elkarrizketatuek (salbuespen bakarra tarteko) orduan ekin zioten parte hartze zibiko-politikoari (kontzeptua bere adierarik zabalenean hartuta). Gehienak ikasle taldeetan hasi ziren, zenbait organizaziok eskaintzen zieten aukera baliatuta; beste batzuek boluntariotzari loturiko ekimenetan eta aisialdi taldeetan abiatu zuten beren ibilbidea (behin baino gehiagotan, Eliza Katolikoari lotutako taldeetan). Hasiera horiek apalak izan ziren askotan, haztatze saioak besterik ez. Behin baino gehiagotan, elkarrizketatuek beraiek ez diete saiakera horiei zentzu politikorik esleitzen. Kontuak kontu, denek azpimarratzen dute esperimentazio horietan atzemandako kolektibotasunaren ideia, eta 3. Gazteen sozializazio politikoa 21 talde batean jardutearen zentzuaz jabetzeak izan zuen garrantzia lehen gaztaroko urte haietan: "Eta lortu genituen gauza batzuk [institutu garaiko lehen aktibismoan]. Gero guretzat ez ziren ezer, lorpen horiek ziren ondorengoentzat" (Astrako kidea). Kolektibotasunaren kontzientziaren ondoan, politikagintzak erakarri izana ere aitortu dute elkarrizketatu batzuek: Uste dut, alde batetik, jaso nuela gatazkaren gordintasuna eta horrek ni ere interpelatzen ninduen, eta gero baita ere jaso nuen pixka bat militantziaren edo ekintzaren edo politikaren erotika (Bilgune Feministako kidea). Organizazioekin izandako lehen kontaktuak zabaldutako aukerez gain, bigarren faktore eragingarri bat ere aipatu dute elkarrizketatu batzuek, garai horretan parte hartzera erakarri zituena, alegia, lagunen eta ikaskideen eragina. Hor ikusten da, berriz ere, berdinen taldeen eta instituzio formalen baitan garatzen diren harreman ez formalek sozializazio politikoan bete ohi duten eginkizuna. Lagun kontzientziatuek, politizatuek, kezka sozialak dituztenek edo ideologikoki jantzita agertzen direnek lidergoak ezartzen dituzte beste ikaskide eta lagunen gain, eta besteen praktika sozialetan eragiteko gaitasuna izan ohi dute. Zentzu horretan, "beste esanguratsuen" artean erreferente bihurtu diren helduen figurak ere atzeman ditugu gaztaroaren lehen urteetan. Horien artean zenbait irakasleren eragina aipatzen da elkarrizketetan. Irakasle-ikasle arteko harremana ona zen egoeretan gertatu da batez ere (hala adierazi dute herri ekimenetan diharduen gazteak, LGTBI Ligako kideak, eta Euskara Elkarteko kideak, besteak beste). Bai, gazte gaztetatik mugitu gara (…) Eta, gainera, barrukoen presioa eduki dugu, hori aitortu behar dut. Badaude kuadrilako batzuk politikoki mugitzen ez direnak edo publikoki beren burua kokatzen ez dutenak, baina guk igual bultzatu ditugu askotan parte hartzera. Hor bai egon dela eragina, batzuetan konturatu gabe (Gure Esku Dago-ko kidea). Guk zorte handia eduki genuen eta gure ondoan zeuden neskak oso borrokalariak ziren, feministak ziren (...) neska horiek ikusarazi ziguten nola hitz batek edo besteak bere garrantzia duen, edo jarrera batek edo beste batek bere garrantzia duen, eta alde horretatik eskertzen dut neska horiek ondoan izatea, ze gauza asko ikusarazi zizkidaten (Uribealdeko sozioekologia taldeko kidea [mutila]). Ekarrizketatu guztiek ez dituzte goi mailako ikasketak burutu. Baina, burutu dituztenen artean sarriagotan agertzen da politikari buruzko interesa, eta politizatuen agertzen diren gazte ia guztiak unibertsitate ikasketak egindakoak dira. Unibertsitateari dagokionez, eragin maila ezberdinak agertu dituzte gure informatzaileek. Hiru talde bereiz ditzakegu, orobat, elkarrizketatuek emandako erantzunetan oin hartuta. Elkarrizketatu talde baten arabera, unibertsitateak ez zuen inolako eraginik izan beren ikuspegi politikoen eraikuntzan, izan ere, diotenez, goi mailako ikasketak egitera joan ziren bertara, ez beste ezertara. Hartara, ez zuten inolako partaidetzarik garatu eta ez zuten harreman handirik egin. Bigarren talde baten esanetan, unibertsitateko urteek nolabaiteko eragina izan zuten beren bilakaeran, jende berria ezagutu baitzuten bertan eta ordura artean ez zituzten bestelako ikuspegiak jasotzeko parada izan baitzuten. Hainbatetan, ikasle mugimenduek antolatutako mobilizazioetan ere parte hartu zuten. Azkenik, hirugarren talde batentzat (ordurako parte hartze politiko handia garatzen zutenentzat), unibertsitatea aktibismo politikorako eremu bat gehiago izan zen, aurreko ibilbidearen segida bat ekarri zuena. Gure elkarrizketatuen iritzietan nabarmendu ez den joera izan bada ere, azken talde horren erakusgarri dira honako bi aipuok: 3. Gazteen sozializazio politikoa 22 Ni Gasteizera etorri nintzen jakinda hemen zegoela mugimendua, eta horregatik etorri nintzen Gasteizera eta ez nintzen geratu Donostian (Herri ekimenetan diharduen Donostiako gaztea). Azken finean, unibertsitateak nahi duena da gu egotea bakarrik lanak eta azterketak egiten, eta hori nabaritzen da lehenengoa ez den beste urteetan; hasieran igual parte hartze handia egoten da bileretan eta asanbladetan, baina gero gutxi batzuk dira bakarrik (Ikasle Abertzaleak-eko kidea). Horrenbestez, DBHko eta Batxilergoko urteak gazteek eragin-garai gisa gogoratzen badituzte ere, ez da beste horrenbeste gertatzen unibertsitate aldiarekin. Itxuraz behintzat, badirudi garrantzitsuagoak izan zirela familian, haurtzaroan, eta, ondoren, nerabezaroan eraikitako ildoak, geroago gaztaro "helduagoan" sortutakoak baino, gazte politizatuenei dagokienez. Beren burua gazte ez politizatutzat jotzen dutenentzat, aldiz, partaidetza aukera batzuk aurkitu zituzten unibertsitate aldian, nahiz eta behin behinekoak eta ikasle garaiko sartu-irten errazekoak izan ziren. Hartara, askotariko egoerak aurkitu ditugu unibertsitate ibilbideetan. Esan bezala, aurretik politikagintzan parte hartzen zuten gazte batzuek adierazi dute unibertsitatean partaidetza horrekin jarraitu zutela (Errekaleorreko eta Gazte Sozialistetako kideek, esate baterako). Aitzitik, beste batzuk gehiago erakartzen zituen herriko edo eguneroko aktibismoak eta, ondorioz, ez zuten unibertsitateko taldeetan parte hartu. Izan ere, ez zituzten hain baliagarri edo eraginkor ikusten beste esparru batzuetan –auzoan edo herrian- garatzen zuten aktibismoarekin alderatuta (Ernaiko kidearen, Gure Esku Dago ekimenekoaren, edo Bilgune Feministako kidearen adibidea litzateke hori). Hala ere, aipatu behar da gazte askok aitortu duela garai hartan zeuzkaten kezka sozial eta politikoen araberako ikasketa hautua egin zutela unibertsitatean hastean. Hautatze hori nabarmena izan da gazte politizatuenen kasuan eta gaur egun nolabaiteko konpromiso sozial edo zibikoren bat duten gazteen artean. Horrek ere adierazten du atxikimendu sozio-politikoren bat izan duten gazteei dagokienez, unibertsitatera heldu orduko bazutela oinarriren bat aldez aurretiko sozializazioan jasotakoa eta mamitutakoa, geroago formula desberdinetan adierazi dena gazte-helduaroan. 3.1.3. Berdinen arteko harremanak, lantokia eta esparru digitala Familiaren eta hezkuntza sistemaren esparruez harago, beste hainbat eremuk ere eragiten du gazteen sozializazioan. Atal honetan berdinen arteko harremanak, lantokia eta eremu digitala aipatuko ditugu. Aurreratu dezagun hemen, familiarena eta hezkuntza sistemarena ez bezala, hiru eremu horien eragina aldakorra izan dela gure elkarrizketatuen pertzepzioetan: hots, nabarmena batzuen kasuan, ezdeusa beste batzuenean. Berdinek osaturiko taldeak sozializazio agente garrantzitsuak dira, oro har; nerabeez ari garenean batez ere. Hala, dagokionean bere bizimodua familiatik at modu autonomoan garatzen hasten da gaztetxoa, eta erreferentziatzat hartutako hainbat talderen eragina jasotzen hasten da; talde horien artean lagun-taldeak edo kuadrilak izan ohi du eraginik handiena gure gizartean, bertan garatzen diren harremanen trinkotasuna dela medio. Jakina, eragin hori ez da soilik goitik-beherakoa izaten, alegia, taldetik gaztearengana doana, banakoen arteko elkarreragin sortzailea eta eraikitzailea baizik. Gure ikerketan ikusi dugunaren arabera, kuadrillaren itzala ez da, itxura batean, familiaren edo institutuaren eraginaren parekoa izan gure elkarrizketatu askoren pertzepzioan. Hala ere, kontuan izan behar da ikastetxeaz eta haren eraginaz hitz egin dugunean, barnean hartu direla ikastetxe barruan garaturiko berdinen arteko harremanak ere. 3. Gazteen sozializazio politikoa 23 Dena den, hasiera batean adierazitakoaren kontra, bestelako ikuspegia atzematen dugu gazte batzuek beren bizitzako gertakarien nondik norakoak aletzen dituztenean. Horrela, bere ibilbide politikoez edo zibikosozialez aritu denean, hainbat gaztek aipatu du behin baino gehiagotan lagunen taldea (edota lagun jakin baten konpainia edo eredua) erabakigarria izan dela giro sozial zehatz batean murgiltzeko, esaterako herriko gazteen asanbladara hurbiltzeko, edo musika-molde nahiz jai-eredu jakin batzuetan parte hartzen hasteko; askotan, errebeldia eta bereizte nahiaz haragoko parte hartze horrek duen kutsu politikoaren kontzientzia handirik izan ez badute ere lehen unean. Ildo horretan, lagunen artean deskubritzen diren espazioak eta esperimentatzen diren gazte kulturak, bizi estiloak, musika moldeak, jai giroak eta eredu estetikoak (janzkera, hizkera, eta abar), modu inplizituan bada ere, mundu ikuskera nahiz jarrera politikoei lotuta egoten dira, modu lausoan izan arren, eta, zenbaitetan, gaitasun zibiko jakinak garatzeko garrantzizkoak izaten dira gazteentzat. Nik uste dut 17 edo 18 urterekin hasi nintzela. Deitu zuten asanblada ireki batera [herrian] (…) Orduan sartu ginen N. eta biok eta gero taldeko beste hiru bat edo ere bai. Eta orduan hasi ginen gazte asanbladan, batez ere gazteontzako aisialdi bila edo. Urteekin pentsatzen duzu eta esaten duzu : "juergan baino ez genuen pentsatzen eta juergarako aukerak hartzen genituen!". Baina, uste dut gazte asanbladak asko lagundu zigula sozializatzeko. Batez ere, lantaldean lan egitea zer den jakiteko. Uste dut hor ikasi nuela lantaldean lan egiten, nola funtzionatzen duten herriko elkarteek… (Gure Esku Dago-ko kidea). Su eta Gar, Eskorbuto… eta estetika ere bai, punky edo. Arropa erreibindikatiboa ere bai erabiltzen genuen, palestinoa eta abar. Horrek laguntzen zuen, azken finean musika horrek lelo batzuk zituen, eta aldarrikapenak ere bai. Eta hori beste elementu bat zen (Errekaleorreko kidea). Esan dezagun, era berean, lagunen kuadrilla informalaz harago, era askotako talde egituratu ugarirekin izandako harremana aipatu dutela elkarrizketatuek beren haur- eta gazte-ibilbidean: kirol taldeak, aisialdi taldeak (Eliza Katolikoari lotutakoak horietako batzuk, eskaut taldeak kasu), dantza taldeak, bertso eskolak, eta abar. Esan bezala, batzuetan Eliza Katolikoari loturiko taldeak agertu zaizkigu eta, beste batzuetan, izaera alternatiboa duten taldeak (elkarrizketatu batek, adibidez, aisialdi taldearekin Errekaleor auzo okupatura egindako bisita hartu du gogoan). Ikasketa eta trebatze zibiko-politikoez ari garenez gero, halako taldeen eragina inplizitua izan ohi da maiz, eta parte hartzaileentzako oharkabean gauzatzen da eragin hori. Ildo horretan, gure ikerketan ere informatzaileek ez dituzte talde horiek bereziki nabarmendu ikasketa politikoez aritu direnean. Aitzitik, gaztetxotako aisialdi taldeak askotan ekarri dituzte gogora, bertan izandako esperientziak goraipatu dituzte behin baino gehiagotan eta han ikasitako balioak positibotzat jo dituzte denboraren ikuspegian atzera begiratuta. Zalantzarik ez, talde antolatu horiek eta talde horietan bizi izandakoak munduarekiko ikuspegi zehatz bat transmititu diela iruditu zaigu. Había un pequeño grupo de boy-scouts en el que nos juntábamos (…) Me gustó la experiencia, los valores que inculcaban (…), cuidar de la naturaleza, eso es algo que ahora está a la orden del día, pero hace 20 años no lo estaba tanto (…), valores como la sinceridad a la hora de cometer errores y no esconderse (…) Yo creo que sí [ha influido en mí] (…) Lo tengo muy interiorizado y lo intento inculcar a mis hijos (ELKIruñea-mutila). Lantokia eta lanbidea ere ikasketa gunetzat jo izan dira sozializazioari buruzko lan klasikoetan. Izan ere, bizirauteko baliabideak eskaintzeaz gain, lantokiak eta lanbideak berebiziko pisua dute norbanakoaren identitate 3. Gazteen sozializazio politikoa 24 indibiduala eta soziala eraikitzeko garaian, gune horietan rol berriak betetzen direlako. Enpleguak jatorrizko familiekiko emantzipazioa eta, hartara, helduarorako trantsizioa irudikatu du XX. mendetik gaur egunera arte. Horrela, enpleguak gizarteko toki jakin batean kokatzen gaitu eta herritartasun osorako bidea ematen du, autonomia ekonomikoa dela tarteko. Edonola ere, azken hamarkadotan aldatzen ari dira lan ordainduaren eta lan merkatuaren mundua, merkatu global kapitalisten desarautzearen eta sistema posfordistaren ezarreraren kariaz. Gazteentzat zaila da gaur egun beren prestakuntza mailari dagokion lan duina eta egonkorra lortzea. Merkatuak eskainitako lanak gero eta prekarioagoak dira, eta ugaldu egin dira aldi baterako enpleguak gazteentzat. Horrela, egungo gazteen bizi ibilbideek gurasoenak izan zuten linealtasuna galdu dute. Izan ere, tarteko lanaldiek zatitu egiten dute haien bizitza eta, ondorioz, gero eta korapilatsuagoa da bizi proiektuak aurreikustea eta garatzea. Horrenbestez, gero eta gehiago indibidualizatu dira lan esperientziak eta, hein batean, lan ordainduaren zentzu kolektiboa galdu egin da gazteen artean. Zalantzarik ez, ziurgabetasuna eta etsipena zabaldu dira belaun gazteenen artean enpleguari dagokionez. Gure ikerketan ikusi dugunaren arabera, elkarrizketatuaren kokapen soziala tarteko, asko aldatzen da lan munduari buruzko ikuspegia. Ikuspegi desberdin horiek lotuta daude elkarrizketatuen adinarekin, bizitza zikloarekin eta prestakuntza mailarekin. Elkarrizketatuetako batzuk oso gazteak dira oraindik eta ez dute zuzenean lan ordainduaren mundua ezagutzen. Gazte helduago batzuk lanean ari dira aspalditik. Beste elkarrizketatu batzuk abiatu berriak dira. Hainbatek epe laburreko esperientziak izan ditu, eta sartu-irtenak besterik ez ditu egin lan merkatuan edo ezkutuko ekonomian. Nolanahi ere, esperientziak esperientzia, ia aho batezko iritzia dago elkarrizketatuen artean; gaur gaurkoz, beren bizitzetako kezka sozio-politikorik handiena (eta politikariei eta gobernu instituzioei zuzendutako eskaririk argiena) lan ordainduari, lanerako aukerei eta lanaren kalitateari lotuta dago. Oro har, elkarrizketatutako gazteen lan-esperientzia prekarietateari loturik agertu zaigu, lan baldintza eskasen eta lanaren izaera aldakorraren kariaz. Testuinguru horretan eta, salbuespenak salbuespen, informatzaileek ez dute lanbidea ikasketa politikorako eremu gisa ikusi modu esplizituan. Baina, bestelako irudia jaso dugu esperientzia zehatzak aletzen hasi direnean. Esate baterako, elkarrizketatu batek nabarmendu du lan eremuan sakondu ahal izan zuela politizatze prozesuan, nahiz eta onartzen duen bere esperientzia berezia izan dela: Agian eragin gehien izan duena nigan izan da pasatzea zortzi ordu egunean oso giro politizatuan (…) Ni nentorren bide batetik non ez nintzen inoiz antolatuta egon ezertan, eta hor aurkitzen duzu [lan] bat non horren bitartez ahal zara hurbildu jende interesgarriarengana (…). Eta hortik hasi nintzen, euskaratik asko enfokatuz (Donostiako Piratak-eko kidea). Lan esperientzia luzeagoa izan duten elkarrizketatuen kasuan, enpleguak garrantzi handiagoa eskuratu du ikasketa politikoan. Adibide horren erakusgarri dugu ondoko elkarrizketatuaren iritzia, zeinak pisu handia aitortzen dion sindikatuekin izandako harremanari, eta sindikatuek lan arazoak konpontzeko emandako laguntzari: Mi primera experiencia fue al terminar [los estudios]. En la misma residencia donde hice prácticas me contrataron, sólo para un mes. (…) Pero en cuanto se acabó el contrato de un mes a la puta calle. (…) Para flipar. Otra fue en un grupo (…) de residencias, (…) y de la noche a la mañana, sin previo aviso, me dicen que no seguía. (…) Entonces yo pregunté y me dijeron que preguntara por el enlace sindical de la residencia 3. Gazteen sozializazio politikoa 26 Baina, oro har, politizatze maila gorena duten gazteen artean ikuspegi baikorragoak jaso ditugu. Izan ere, mundu politikoaren ezagutza sakonagoa izatean eta elkarte politiko formal nahiz alternatiboetan eskarmentua metatzean, gai dira sindikatuen eginkizunak eta balioak zehazteko, eta haien eginkizunak balioan jartzeko. Hala ere, gazte horien artean beharrezko ikusten da sindikatuak eraberritzea gaur egungo garaietara, bereziki, gazteeen premietara egokitu daitezen. Ildo horretan, batetik, badaude dagoeneko sindikatuak bide horretan abiaturik ikusten dituztenak, beren egitekoa eguneratzen eta berritzen eta, bestetik, eguneratze hori egiteke ikusita, horren behar larria azpimarratzen dutenak: Nik sindikatuak aterako nituzke agian [ohiko politikaren] zaku horretatik, ze uste dut ondo ari direla, gustatuko zaigu gehiago edo gutxiago, baina ondo ari direla birplanteatzen beraien burua uste dut (OlatuKoop sareko kidea). Es verdad que quizás las luchas sindicales están muy ancladas (…) a una lucha de los 80. (…) Ahí alcanzaron su fuerza y no han sabido renovarse. También claro, si no han recibido aporte de gente es muy difícil hacerlo… (Ezkerraldeko bazterketaren aurkako talde bateko kidea). Horretarako [gazteak sindikatuetara gerturatzeko] aldatu beharko da sindikatuen izaera, hau da, lanaren kontzeptua berritu behar da, lana orain ez da lehen zena, orain ez dago bizitza osorako lanik, lan berri pila bat sartu da lan munduan, etxekolanak adibidez, klase partikularrak…, uste dut horren inguruan egin behar dela gogoeta bat eta landu gazteak benetan erakartzeko (Ernaiko kidea). Azkenik, ordaindutako lanari dagokionez, bada ikerketan atzeman dugun azpimarratzeko moduko aurkikuntza bat. Gazte politizatuenen artean ikusitako joera izan da. Gazte horiek, aurrerago aipatuko denez, parte hartze sozio-politikora zuzendutako ibilbide luzea dute haur eta gaztetxo zirenetik, organizazio politiko formal, elkarte eta erakunde ez formaletan metatutako esperientzia baitute eskuratuta (ezker abertzaleko erakundeetan nagusiki). Partaidetza eta aktibismo aniztun horren ondorioz, trebetasun eta abilidade sozial eta politiko askoren jabe dira, beren prestakuntza maila onaz gain. Zalantzarik gabe, oso ahaldundutako pertsonak dira, subjektu eraginkor izanaren autopertzepzioa dute eta kapital sozial sendoaren jabe dira (harreman sare eraginkorrak kudeatzen dituzte). Hartara, edozein testuingurutan (lanean ere) herritar aktibo izateko beharrezkoak diren trebetasunak eskuratu dituzte. [Esperientzia aktibistaz ari da] Horrek lagundu dit pila bat. Azkenean ikasten duzu pertsonekin nola hitz egin, nola bideratu bilera bat, nola bideratu modu asertiboan gatazkak edo eztabaidak daudenean. Eta nik badakit garatu izan dudala, adibidez, bilera bat bideratzeko ahalmen hori Gure Esku Dago-ri esker. Bestela ez nintzen izango kapaza (…) Beraz (…) horri esker uste dut gai naizela nire laneko hainbat funtzio egiteko (…), horrek asko lagundu dit. Eta alboan izan ditudan pertsonak oso inportanteak izan dira, asko ikasi dugu elkarrengandik (Gure Esku Dago-ko kidea). Kontuan hartu gabe alderdi politiko nahiz sindikatuetan profesionalki diharduten pertsonak, elkarrizketetan ikusi dugu gazte horietako askok duen lanbidea aktibismoari loturik dagoela, baita modu nabarmenean egon ere. Esan nahi baita, euren balio, iritzi eta helburu politikoek bat egin dute jardun profesionalean, eta jardun horren bitartez gauzatzen dira gaur egun. Gizarte aldaketa eta kultur- nahiz bizi-eredu alternatiboak dituzte xede. Hartarako, lanaren esparrua politizatu dute, esanahi politikoa eta etikoa erantsita jarduera 3. Gazteen sozializazio politikoa 27 profesionalari berari. Geroago ikusiko dugunez, talde sortzailea eta berritzailea osatzen dute politikagintzari dagokionez gazte horiek. Izan ere, politika eguneroko bizitzara eta ekintzetara eramateko gaitasuna izan dute, ohiko instituzio eta gobernu erakundeetatik at. Modu horretan jardunez, gizarte aldaketak bilatzen dituzte, aldaketa pertsonalekin batera. Bi esparru horien uztarketa da, hain zuzen ere, azken urteetan sortzen ari den politikagintza indibidualizatuaren ezaugarri nabarmenetako bat, aldi berean burutzen baita norberaren errealizazioa eta proiektu politikoen aldeko jarduna. Lana bihurtu zaigu, kasu horietan, ikasketa politikoaren gune ez ezik, jarduera politiko itentsiboaren gune ere. Atal honekin amaitzeko, eremu digitalari buruzko aipamen labur bat egingo dugu (geroago, praktika politikoen atalean berriro hartuko baitugu aintzat gaia). Hedabideak ohiko sozializazio agente garrantzitsu gisa hauteman izan ditu soziologiak, errealitate sozialari buruzko irudikapen eta ikusmolde jakinak zabaltzeko -nahiz isiltzeko- duten gaitasuna tarteko dela. Azken urteetako eremu digitalaren eztandak areagotu egin du komunikazio esparruaren garrantzi sozializatzailea, gazteen artean bereziki. Eta aukerak eman ditu, ustez, komunikazio horizontalagoak eta, batez ere, azkartasun handikoak garatzeko. Horren ondorioz, azterketa askok nabarmentzen dutenez, komunikazio orokorrerako ez ezik, komunikazio politikorako (eta manipulaziorako) ere bide berriak zabaldu ditu iraultza horrek. Ikerketa honi dagokionez, azpimarra dezagun elkarrizketatu ugarik aipatu duela internetek betetzen duen toki nagusia beren bizitzetan, eta haren bidez izan duten eragina ikasketa politikoari dagokionez. Hain zuzen ere, beren jarrera politikoa finkatzeko interneten bitartez eskuratutako edukiek izandako rol nagusia azpimarratu dute batzuek. Adibidez, bi elkarrizketaturen ustetan, beren ikasketa politikoetan funtsezkoak izan dira internet eta sare sozialak. Magreben familia duen SOS Arrazakeriako kidearen kasuan, adibidez, eta LGTBI komunitateko kidearen kasuan hala gertatu da. Politikagintzan inplikaturik dauden elkarrizketatu zenbaitentzat (Pa-Ya konpartsako kidea, OlatuKoop sarekoa, etabar) sare digitalak baliagarriak dira ez soilik azaleko informazioa jasotzeko eta komunikazioa bideratzeko, baita irakurketa politikoetan eta eztabaidetan sakontzeko ere (esate baterako, feminismoan, komunismoan, eta beste hainbat gaitan barrentzeko baliagarritzat jo izan dituzte gazte horiek). Bestalde, politizatze maila lotuta agertu da edukiak sortzeko eta zabaltzeko gaitasunarekin. Horrela, interes politikorik izan ez edo politikatik urrun sentitzen diren gazteek albisteak jarraitzeko bitarteko gisa erabiltzen dituzte sare digitalak, oroz gain. Eta sarri, albiste horiek ez dute zuzenean kutsu politikorik izaten. Edonola ere, gaur egun zabalduta dagoen uste orokorraren kontra, elkarrizketatu askok azpimarratu du ez dituela interneteko sare sozialak erabiltzen. Sozialki asko nabarmentzen badira ere, badirudi, sarean dauden edukiak eta eztabaidak ez zaizkiola gizarte osoari interesatzen edo iristen. Hartara, pentsa dezakegu, gazteen artean batez ere informazioa jasotzeko erabiltzen direnean, lehenagotik finkaturik dauden jarrerak eta iritziak berresteko erabiltzen direla nagusiki sareak. Eta, modu sortzaileago eta politikoki aktiboagoan erabiltzen direnean, berriz, eztabaidetan sakontzeko eta ideiak zabaltzeko erabiltzen direla. Laburbilduz Orain artekoa laburbilduta, esan genezake familiaren eragina oso nabarmena dela gazteen ikasketa politikoei dagokienean. Balioen eta ideien transmisio politikorako lekua izateaz gain, batzuetan, familia esperimentazio politikorako lehen gunea ere izan da haur eta gaztetxo zenbaitentzat. Intentsitate handiagoz edo txikiagoz, politikari buruzko atxikimendu maila desberdina erakutsi duten gazte guztiek nabarmendu dute familiaren eragin 3. Gazteen sozializazio politikoa 28 orokorra (lehenik, politizatze eta aktibismo maila handia erakutsi dutenek, bigarrenik, politikarekiko desilusioa adieraztearekin batera konpromiso zibiko-sozialean aktiboak direnek, eta, azkenik, politikari buruzko urruntzejarrera nabarmenagoa adierazten dutenek ere). Politikarekiko interesa duten gazteei dagokienez, batez ere giro abertzaleetan sozializatu direnen kasuan, familian gauzatutako esperimentazio politiko goiztiarraz hitz egin genezake. Izan ere, ildo horretako gazteek onartu dute manifestazio, erreibindikazio-jaialdi, edo ekitaldi politikoetan parte hartu zutela, zuzenean eta etxekoekin batera, haurtzaroan eta gaztaroan. Jarduera goiztiar horietan dago gaur egungo gazte politizatuenek denborarekin bereganatu dituzten trebetasun sozialen eta politikoen abiapuntua, eta luzaroan landutako norberaren eraginkortasun politikoaren pertzepzioa. Halaber, politikan modu aktiboan ari diren gazte horien kasuan, familia tradizio politiko batzuen eramale ere izan da sarritan, balio jakin batzuek helarazi dizkietelako eta familiako kideen atxikimendu politikoaren oroitzapena eta memoria jakinarazi dietelako etxeko gazteenei (heriotzak, kartzelaldiak, erbesteratzeak, etabar tartean direla). Horrek, jakina, eragina izan du gazteon ikasketa politikoan. Aitzitik, politika urrunagotik bizi duten gazteei dagokienez, sozializazio politikoa modu inplizituagoan bizi izan dute euren familietan. Oro har, eta aurreko gazte politizatuen kasuan ez bezala, auzi politikoek ez dute izan zentraltasunik gazte horien familia giroan: politika, gai gisa, ez zen mintzagai izaten etxean, eta gurasoek ez zuten rol politiko ikusgarririk betetzen (edo ezkutatu egiten zuten beren iritzi politikoa) gazte horien haurtzaroan. Ondorioz, gazte horientzat familiak ez du bete gaztetxoa bere inguruko auzi kolektiboekin lotzeko eginkizuna. Horrenbestez, familiaren transmisioan kokatu dute elkarrizketatu askok beren gaurko jarrera politikoaren jatorria (dela jarrera aktiboa edo dela jarrera apatikoagoa). Bestalde, emakume gazteen zenbait elkarrizketetan, batik bat, emakumezko eta gizonezko gurasoen rol desberdinak bereizi dira seme-alabengan izandako eraginean. Hala, aitaren ikusgarritasun publikoaren ondoan, batzuek amaren rol erabakigarria azpimarratu dute zenbait balio eta jarrera feminista helaraztean. Emozioen aldetik, beldurrak paper garrantzitsua bete du gure ikerketako gazte askoren bizipenetan. Beldur mota bat baino gehiago agertu da ikasketa politikoaren prozesuetan. Batetik, parte hartze politikoak eragin izan duen beldur lausoa egon da ("ez dadila alaba/semea arazoetan sartu"), beharbada, Hego Euskal Herriko eta Espainiako Estatuko kultura politikoak eragindakoa; eta, bestetik, "euskal gatazka" deitutakoari lotutako beldurra. Izan ere, bai Espainiako estatuaren errepresioa bai ETAren jarduera ere maiz aipatu dira elkarrizketetan. Oro har, Euskal Herriko gibelalde politiko gatazkatsu eta indarkeriazkoaren eragin sakona agerian geratu da behin baino gehiagotan gazteen adierazpenetan. Eskolari dagokionez, bigarren hezkuntzako aldia eztabaida eta jarduera politikorako iniziazio aro gisa deskribatu zaigu gure ikerketan. Funtsean, gaur egun politikagintzan diharduten elkarrizketatuek garai horretan ekin zioten parte hartze zibiko-politikoari, familiatik kanpo, hain zuzen ere. Gaztetxoek autonomia irabazten doazen une horretan, garrantzia hartzen dute lagunek eta berdinen taldeen arteko interakzioek. Unibertsitateari dagokionez, politizatze maila handia duten gazte ia guztiak unibertsitate ikasketak egindakoak dira, baina unibertsitate aldiaren eragin ezberdinak agertu dira ikerketan. Batzuentzat, unibertsitate aldiaren eragina oso apala izan da euren ikasketa politikoetan; beste batzuek giro politiko berrietan hasteko eremu gisa definitu dute (lagun berriak egitearen eta eragin berriak jasotzearen ondorioz); eta azken batzuentzat, parte hartze eta aktibismo politikorako esparru garrantzitsua izan da unibertsitatea. 3. Gazteen sozializazio politikoa 29 Hezkuntza erakunde formalez harago, lan honetako gazteen ikasketa politikoetan nabarmen agertu dira bestelako eremu ez formal batzuk, modu inplizituan izan bada ere: kirol taldeak, aisialdi taldeak (Eliza Katolikoari lotutakoak horietako asko), kultur taldeak, etab. Azkenik, lan esparruaren sozializazio gunea dugu. Ikerketan parte hartu duten gazte batzuek ez dute inoiz lan merkatuan jardun. Baina, elkarrizketatu gehienen kezka sozio-politikorik handienak enplegu aukerei eta enpleguaren kalitateari lotuta daude. Ildo horretatik, ikerketan parte hartu duten gazte askoren lan esperientzia eta prekarietatea uztartuta agertu zaizkigu beren bizi ibilbideetan, lan baldintza eskasen eta lanaren izaera aldakorraren kariaz. Horrek zaildu egin du askorentzat lan eremua modu esplizituan ikasketa politikorako esparru gisa ikustea, lan esparruaren eragina modu sotilagoan agertu den arren. Hala ere, elkarrizketetan ikusi da politizatze maila handiena duten gazteen artean, askoren lanbidea aktibismoari loturik dagoela. Izan ere, euren balio, iritzi eta helburu politikoek bat egin dute jardun profesionalarekin. Gizarte aldaketa eta kultur- nahiz bizi-eredu alternatiboak xede izanik, lanaren esparrua politizatu egin dute gazte horietako batzuek, esanahi politikoa eta etikoa erantsita jarduera profesionalari berari. 3.2. Gazteen ibilbide politikoak Adinean aurrera egin ahala, gaztetxoak subjektu gero eta autonomoago eta aktiboago bilakatzen dira beren ikasketa politikoan. Gazteen ikasketa politikoetan sozializazio erakundeek banakoen lehen urteetan izandako eginkizuna aztertu ondoren, nerabezarotik aurrera gazteek parte hartze politikoan egindako ibilbideetan jarriko dugu arreta segidan. Hori egiteko, kontzeptu bat argitu behar dugu aurretiaz. Hain zuzen ere, zer da parte hartze politikoa gaur egun? Zer nolako errepertorioak hartzen ditu barnean partaidetza politikoak? Ikertzaile batzuek nabarmentzen dutenez, parte hartze politikoaren irakurketa zabal bat egin behar da egungo gazte jendearen herritartasun praktikak benetan ulertu nahi badira. Hala egin ezean, gazteen apatia politikoari buruzko irudi estereotipatuak besterik ez genituzke aurkituko. Horiek horrela, ikus dezagun zergatik eta zein testuingurutan gertatzen ari den parte hartzeari buruzko aldaketa gaurko egunean. XX. mendearen erdialdetik orain dela gutxira arte parte hartze politikoa estatu erakundeei lotuta egon da (ildo horretan, deszentralizatutako instituzio politikoak ere –gurean elkarte autonomoetako instituzioak- erakundemultzo horren zati dira). Sistema demokratiko liberaletan herritartasuna gizabanakoaren eta estatuaren arteko harreman gisa definituta egon da ohiko azterketa politikoetan. Hartara, herritartasun eredu hori hauteskundeen bitartez gauzatzen zen nagusiki demokrazia ordezkatzaileetan, alderdi politikoen arteko jokoa tartean zela. Mende batez, alderdien bitartez eragin izan du herritarrak erabaki politikoetan. Eta sindikatuen bitartez, auzi sozio-ekonomikoetan. Zalantzarik gabe, alderdi politikoak eta sindikatuak izan dira sistema demokratiko ordezkatzaileen barruan aktore sozio-politiko nagusiak. Aipatu ikuspegiaren arabera, herritarren partaidetza errepertorioa bozkara, hauteskunde kanpainetan eta alderdi politikoetan parte hartzera eta hautagaien aldeko sinadurak batzera mugatu da. Hala ere, 1960/70eko hamarkadetan Mendebaldeko herrialdeetan izandako mobilizazio sozialen ostean, errepertorio horren barruan bestelako partaidetza informalagoak ere (adibidez, mugimendu sozialak, manifestazioak eta protestak) aintzat hartzen hasi ziren hala politikariak nola ikertzaileak. Baina, betiere ulertuta estatu esparru politikoari begirako partaidetza ekintzetan, eta soilik horietan, eraikitzen zela herritartasuna. Ildo beretik, XX. mendean partaidetza politikoa bereizi egiten zen beste edozelako partaidetza sozialetatik. Hala, adibidez, parte hartze zibikoa ez zen politikotzat jotzen, nahiz eta bizitza kolektibora bideratutako 3. Gazteen sozializazio politikoa 30 jarduera multzoa hartu barnean. Bada, partaidetza zibikoaren barruan sartu izan dira, besteak beste, elkarte komunitarioetako parte hartzea, elkarte erlijioso, kultural edo sozialetako kidetza, laguntza sozialera eta karitatera bideratutako lana, erakunde desberdinetan gauzatutako boluntariotza jarduerak, eta abar. Jarduera horietatik bereizita irudikatzen zen, lehen, parte hartze politikoa. Gaur egun, aldiz, partaidetza mota horiek politikotzat (edo zibiko-politikotzat) hartzen dira azterketa akademikoan, hauteskundeen eta alderdi politikoen bitartekaritzarik gabe burutzen diren arren. Zergatik aldatu da lehenagoko parte hartze politikoari buruzko ikuspegi hertsi eta murriztaile hori? Galdera horri erantzuteko, aintzat hartu behar dugu merkatu kapitalista globalen osaketarekin batera, egiturazko aldaketa politikoak gertatu direla azken hiru hamarkadetan. Izan ere, aktore ekonomikoen eta merkatu transnazionalen aurrean, nazio-estatuek behinola arautzen zituzten arlo askoren gaineko kontrola galdu dute. Arlo horiek, jakina, funtsezkoak dira estatu horietako herritarren bizitzetarako. Horrela, ohiko instituzio politikoek (gobernuek, parlamentuek eta alderdi politikoek, besteak beste) baita politikariek ere, ezin dituzte modu eraginkorrean herritarren interesak ordezkatu eta defendatu gaur egun. Hitz batean, ohiko instituzio politikoek gero eta ezintasun handiagoa erakutsi dute azken aldi honetan jendearen premia eta oinazeak auzi publiko bilakatzeko, eta, beraz, horiei erantzun politikoa emateko. Behin baino gehiagotan, gainera, aktore ekonomikoen aldeko babes politikak bultzatu dituzte gobernu instituzioek, herritarren eskubideen eta gizartearen gehiengoaren kaltetan. Eta horrek, deslegitimatu egin ditu, neurri handi batean. Ondorioz, populazioaren sektore gero eta handiagoek ez dute dagoeneko konfiantzarik esparru politikoko instituzioen eraginkortasunean. Ildo horretan, gizarteak berak ere zailtasun gero eta handiagoak ditu norbanakoengan kidetasun sentimenduak sortzeko. Pertsonen parte hartzeko eta eragiteko aukera formalak sustraitik aldatu dira. Bada, esparru publikoa bera murrizten joan da desindustrializazio-, pribatizazio- eta desarautze-prozesuen ondorioz. Merkatuen, merkataritzaren, komunikazioaren eta populazio-mugimenduen globalizazio liberalak eraldatu egin du, baita errotik eraldatu ere, herritartasun kontzeptua; estatuek definituriko estatus gisako herritartasun eredua gainbeheran dago, eta harekin batera, herritartasun hori gauzatzeko formulak: hauteskunde partaidetza, alderdi politikoen bitartekaritza eta afiliazioa, eta abar. Azken bi hamarkadetan ikusi da ohiko sistema politikotik urruntzen ari direla gizarteko populazio-talde zabalak. Era askotan adierazten ari da prozesu hori: abstentzio tasa handiak daude hauteskundeetan, aldakortasuna bozkan, afiliazio jaitsierak alderdi politikoetan, jendearen politikari buruzko mesfidantza agertzen da etengabe inkestetan, eta abar. Gizartea osatzen duten adin talde guztien artean, gazteenen aldetik gertatu da urrutiratzerik nabarmenena. Izan ere, eskolan eta lanean gertatu den indibidualizazioaren ondorioz, ohiko instituzioen krisitestuinguruan hazi dira azken belaunaldiak: familia, eskola, gobernua eta lana, instituzio garrantzitsu guztiak ari dira eraldatzen, eta ahultasunak erakusten gizartea nahiz pertsonen bizitza bera arautzeko eta zuzentzeko. Hori gutxi ez eta, gaur egun, lanaren segurtasun-ezak eta ideologia neoliberalak ohiko esparru politikotik at kokatu ditu pertsona gazteenak. Esparru publiko-politikoa gero eta itxiago agertzen zaie gazteei, eta ez dute bide instituzionalik atzematen beren beharrizanak eta arazoak esparru politikora helarazteko. Ildo horretatik, gazte horiek behartuta daude beren bizitzen biografia eraikitzera lanaren arloan ez ezik, gizarte arloan eta politikan ere, orain arteko instituzio sozialen abarotik kanpo. Egiturazko aldaketa horien guztien ondorioz, parte hartze politikoari lotutako ekintzak lekuz aldatzen ari dira gero eta gehiago. Nora aldatzen? Bada, gizartera bertara eta pertsonen eguneroko bizitzara. Horrenbestez, gaurdaino politikatik kanpoko arlotzat jotzen zirenak politizatzen ari dira apurka-apurka gaurko egunean. 3. Gazteen sozializazio politikoa 31 Gazteek gizarteko arloetara eta, batez ere, eguneroko bizitzako arloetara bideratu dituzte beren ekimenak. Izan ere, esparru horietan aukera gehiago ikusten dute beren kezkak eta atxikimenduak adierazteko eta beharrezkoak dituzten autonomia esparruak eraikitzeko, betiere ohiko instituzio politikoetatik eta sistema demokratiko ordezkatzaileak eskaintzen dituen bideetatik at. Aipatu aldaketa prozesuok orokorrak dira, eta populazioaren sektore gero eta handiagoak daude horietan inplikaturik. Baina, zalantzarik gabe, belaunaldien ordeztea dela medio, gazte jendearen eskutik datoz, batik bat. Ildo horretatik abiatuta, elkarrizketaturiko gazteen parte hartzearen molde desberdinak eta parte hartze prozesu horretan ikusi ditugun ibilbideak aztertuko ditugu atal honetan. Hori egitean, gazte horiek hartutako partaidetza bideen arabera egindako sailkapenetik abiatuko gara. Horrela, bereizi egingo ditugu euren burua politizatutzat jo dituzten gazteak, alde batetik, eta ez politizatu gisa agertu den gazte multzoa, beste alde batetik. Lehenengo multzoan zentratuta, lehenbizi, gaur egun parte hartzen duten alderdi, sindikatu, eragile eta mugimendu politikoetara iristeko egin duten bidea aztertuko dugu, eta ibilbide politiko horietan nagusitu diren joera nabarmenenak azaleratuko ditugu. Bigarrenik, politikaz interes gutxiago agertu duten gazteen jarduerak aztertuko ditugu. Lehenago ere esan denez, bi multzo horiek ezin dira ulertu kontrajarritako binomio modura, ez baitituzte talde homogeneoak osatzen. Interesari, informazioari eta partaidetzari dagokienez, mailaz mailakako progresio bat egongo litzateke mutur batetik bestera. Bestela adierazita, politizatze neurririk handiena erakusten duten horietatik maila apalena erakusten duten beste horietara, tarteko egoera eta praktika politiko mota asko daude. Hala ere, abiaburu gisa elkarrizketatuek beren buruez emandako definizioa erabiliko dugu (politizatu/ez politizatu), gero ñabardura gehiago egiteko. 3.2.1. Gazte politizatuen ibilbideak Elkarrizketatu ditugun gazte politizatuak beren partaidetza politikora nola iritsi diren islatzea eta garatu dituzten partaidetza errepertorioak aipatzea interesatzen zaigu atal honetan, gaur egun politikarekin duten harremana eraikitzeko nolako ibilbidea egin duten jakiteko. Gazte politizatuenen artean partaidetza esperientzia desberdinak ditugu: 1) lehenik, badira aktibismo politikoan murgildurik dauden gazteak baina sistema politikoaren ohiko erakundeetatik at, hau da, mugimenduetan, eta gizartean sortutako era desberdinetako ekimenetan; azken horietako batzuek, gazte helduagoak izanik, beren lan jarduera ere aktibismoaren barnean hartzen dute; 2) bigarrenik, badira ohiko alderdi politikoetan eta sindikatuetan diharduten pertsonak; 3) azkenik, mugimendu asoziatiboan, elkarteetan eta era askotako boluntariotza jardueretan dabiltzanak ere badira. Hartara, susma dezakegu talde horien ibilbideak ez direla guztiz berdinak izan. Multzo horietako bakoitzean sakonduko dugu jarraian. 1) Elkarrizketatu ditugun gazte politizatu gehienek herri ekimenetatik sortutako mugimenduetan hasi eta garatu dute haien praktika politikoa. Nonbait, mugimendu horiek familian bizi izandako lehen sozializazio politizatuaren jarraipen "naturala" izan dira sarritan, etxekoengandik jasotako kapital politikoa dela medio. Beren inguruan bizi izan duten errepresioaren pertzepzioak eta euskal gatazka politikoari buruzko ikuspegi jakin batek (non, gazte erreboltariaren irudikapena oso zabalduta egon den) hurbildu ditu gune horietara. Hala, gazte horietako gehienek institutu- eta unibertsitate-garaian egin zuten jauzia, 14-18 urte bitartean: batzuk ikasle mugimenduan sartu ziren; beste batzuek beraien auzo eta herrietako gazte asanbladetan eta gaztetxeetan izan zuten lehen esperientzia zibiko-politikoa; eta hirugarren multzo bat protesta-mobilizazioetan parte hartzen hasi zen (mugimendu feministaren ekimenak, preso politikoen aldekoak, etxebizitza eta pentsio duinen aldekoak, LOMCEren kontrakoak, eta abar, aipatu dituzte). Ekimen hertsiki politikoetan ez ezik, 3. Gazteen sozializazio politikoa 32 bestelako esparru batzuetan ere parte hartzen zuen gazte horietako askok garai horretan, esparru sozialean eta kulturalean esaterako, eta, beraz, inplikazio handia zuen bizitza komunitarioan. Dantza taldeak, bertso eskolak, jai herrikoien antolaketa taldeak, hezitzaile lanak aisialdi eta kirol taldeetan, eta antzeko hainbat jarduera aipatu dituzte beren ibilbide goiztiar horretan. Bada, Euskal Herrian urte luzez garatutako kultura politiko kontrahegemonikoaren ezaugarrietako bat askotariko mugimendu eta organizazio sektorialetan izandako hedapena izan da. Soslai honetako gazte gehienek lagun taldearekin batera eman zuten aktibismorako lehen pausoa, nahiz eta baten batek ekimen propioz ekin zion bide horri. Oro har, etxeko hasierako eraginaz gain, beren hurbileko testuinguru sozialean sortutako premiek eta dinamikek (ikasle giroak, herriak edo auzoak eta, bereziki, lagunarteak) lagundu zieten hastapenetako urrats horietan. Gazteentzat, aktibismorako eta partaidetzarako gune horiek berdinen arteko ikasketa bultzatu dute. Zalantzarik gabe, izan duten eduki politikoaz at, berdinen arteko soziabilitatea garatzeko eta beste gazte batzuekin harreman sareak osatzeko balio izan diete ikasketa gune horiek lehen gaztaroan. Gazte asanbladako jende konprometituaren artean sortzen den harremana hasieran politikoa da, baina gero laguntasuna sortzen da. Eta nik esango nuke kuadrilla horretatik jaso ditudala ideia politikoak, hau da, gazte asanbladan konprometituta geunden lau-bost pertsonen arteko harremanetik (Ikasle Abertzaleak-eko kidea). Lehendabiziko esperimentazio politiko horrek harreman sare politizatuak (eta, hartara, kapital soziala) eraikitzeko bidea eskaini zion gazte haietako askori. Eta, ezagutza eta gaitasun multzoa metatu ondoren, harreman horiek eman zieten bidea beste erakunde eta mugimendu antolatuago batzuetara jauzia egiteko: gazte mugimendura, mugimendu feministara, euskararen aldeko mugimendura, mugimendu ekologistara, jai herrikoien aldeko mugimendura, okupazio mugimendura, eta erabakitzeko eskubidearen aldeko mugimendura, besteak beste. Izan ere, ikasketa horren ondorioz, habitus edo disposizio aktibista batzuk barneratu ahal izan dituzte gazteok: mundu politikoan nahiz esparru publiko sozialean aritzeko trebetasunak, gaitasunak eta ezagutzak, hain zuzen ere. Beste modu batera adierazita, herritar aktiboaren rola eraikitzen hasi dira adin goiztiarrean, baina ez urrunetik, ez ezagutza formal batetik abiatuta, ez hedabideen edo interneten bitartekaritzaren bidez jasotako irudietan oinarriturik, norberak ekintzen bitartez esperimentatukoa abiaburu hartuta baizik. Ikasitako abilidade horiek guztiak eta eraikitako harremanak aintzat hartu gabe ezin da ulertu gazte horien ibilbide politikoa ezaugarritzen duen multiaktibismoa. Elkarrizketetan aitortzen dutenez, harreman-sare politizatuetan sartzea eta haien baitan politikoki esperimentatzea erabakigarria izan da gazteen geroagoko partaidetza politikoen bilakaeran. Ikasketa politiko-instrumental hutsetik haragoko elkartasun harremanak eraiki dituzte, eta afektuz nahiz emozioz betetako esperientzia kolektiboak bizi izan dituzte prozesuan, gazteen bizitzak markatu dituztenak gerora. Hasten zara jende bat ezagutzen, lehen aldiz bizitzan zure berdintsua dena, ezberdintasun handiekin baina kezkak dituena. Lehen urtearen amaieran izan zen Herri Harresia Donostian eta hor parte hartu nuen, eta pila bat eragin zidan. Pixkanaka Piraten bitartez eta jai herrikoien bitartez bazoaz sartzen herri mugimenduan eta bat-batean deskubritzen duzu mundu guzti hori (Donostiako Piratak-eko kidea). Ikasi genuen, lehenengo eta behin, adin guztietakoekin hitz egiten, adosten eta gauzak antolatzen. Gero, herriari beste buelta bat ematen ere ikasi genuen. Nik uste dut jarrera kritiko hori garatzen duzula besteak entzuten (…) besteekin eztabaidatzen ere. Gero, lan taldean, era berean, era autonomo batean lan egiten genuen (…) Eta erreibindikatiboa izaten ere ikasten duzu, gure kasuan, udaletxeari aurre egiten (…) Eta 3. Gazteen sozializazio politikoa 34 goiz sartu zirela alderdien gazte erakundeetan, 16-18 urterekin. Horien artean ere, gehienek bestelako ekimen sozialetan, elkarteetan edo boluntariotzan esperienziak izan dituzte formalki afiliatu aurretik edo afiliatu ondoren. Organizazio horietako batzuk ez dira izan herri ekimenez sortuak (ezker abertzalearen organizazio-sarean gertatzen den bezela), Espainiako esparruko mundu zibiko-politiko instituzionalari lotuak baizik: Gurutze Gorria eta Espainiako Gazteriaren Kontseilua, esaterako. Baina, zenbaitetan, gazteok aritu dira bestelako tokiko ekimenetan ere: etorkinekin lanean, Sahararen aldeko elkarteetan, haurren aisialdirako begirale edo entrenatzaile modura, eta abar. Hartara, salbuespenen bat kenduta, multiaktibismoan eta sare sozial desberdinen eraikuntzan jasotako esperientzia da beraien ezaugarrietako bat. Beraz, ildo horretako gazteei dagokienez ere, berriz ikusten dugu bai familiaren eragin erabakigarria, bai askotariko sare zibiko eta politikoetan eskuratutako kapital politikoaren metaketa adin oso goiztiarretan. Batzuek aipatu dute inguru sozial zehatz batean hazi izanak eurengan izan duen eragina; ezkerreko alderdiei dagokienez, adibidez, herri edo auzo industrialetan eta langile kontzientzia izan duten komunitateetan bizi izana. Gehien bat, familiaren bidez helarazitako tradizio politikoaren eragina sumatzen da beren hautuetan. Ikusi izan dugunez, aurrekariak zituzten familian (aita, ama edo senideren bat sindikatuan edo alderdi politikoan karguak betetzen, etxean jasotako balio edo ideologia jakin batzuen eragina, eta abar). Familiaren edo guraso batzuen eragin hori modu desberdinetan gauzatu da ildo ideologikoaren arabera: batzuek, txikiak zirenean, ETAren atentatuek familian eragindako zirrara eta gaitzespena dituzte gogoan; beste batzuek oroitzen dute senideekin batera txikitatik alderdiaren ohiko ekimenetan parte hartuta egin duten bizitza komunitarioa. Hainbesterainokoa da eragin hori non, elkarrizketetan aitortutakoaren arabera, kasu batzuetan familiak berak edo familiako kide batek proposatu baitzien zuzenean afiliazioa. Horrela gertatu da EGI eta Juventudes Socialistas de Euskadiko gazteen kasuan. Lagunen edo berdinen influentzia ere agertzen da sarri, nahiz eta eragin horrek ez duen hartzen familiaren indar maila bera. Baten batek adierazi du elkarrizketan aurretiazko inolako harreman sarerik eta esperientziarik izan gabe, ekimen propioz, jo zuela erakundera (Nuevas Generaciones taldeko gazteak). Baina, azken horrek ere aitortzen du lagun batek animatuta hartu zuela iniziatiba. Los viernes por la tarde nos juntábamos con gente de otros colegios y llegué a conocer al hijo de un dirigente del Partido Popular en Álava importante, y pude tratar con él. Así empecé a tener una gran amistad, y al final fue él el que me afilió al partido. Entonces, pueden llegar a ser influencias de ese tipo. Pero yo cre que la influencia primordial, que a veces debe ser en casa…, pero en casa ya te comentaba que no se trataban temas políticos, aunque recuerdo que cuando ETA mataba que a mi familia sí que le parecía mal que alguien fuese asesinado por una ideología (Nuevas Generaciones-eko kidea). [Familian] alderdi politiko baten inguruan gaude pila bat, ia guztiok gara parte-hartzaileak. Orduan, alderdi horrek egiten dituen gauza guztietara joaten ginen, beti batera joan gara (…) Ekitaldi bat dagoenean guztiok batera joaten gara, baita nire lehengusu txikiak eta ez hain txikiak direnak (EGIko kidea). Jakina, alderdi politikoetan eta sindikatuetan integratu diren gazteek bat egiten dute erakunde horien ildo ideologikoarekin eta jardunarekin. Onartzen dute horrelako instituzioek organizazio bertikal eta burokratikoa izan ohi dutela, eta gazteen eta aldez aurretik egitura horietan dauden pertsona helduen arteko harremanetan tentsioak izaten direla batzuetan. Gazteek aldaketak egiteko joera handiagoa izaten dute, eta egitura horietan aldaketen aurreko erresistentziak egoten dira, behin baino gehiagotan. Ildo horretatik, belaun arteko txandatzea gertatzen ari dela uste dute batzuek, eta horrela, organizazioen kultura ere, apurka apurka, aldatzen 3. Gazteen sozializazio politikoa 36 ¡Es que tenemos tantas herramientas para estar en la sociedad y para ser un altavoz de la sociedad! (…) (Nuevas Generaciones-eko kidea). 3) Azkenik, bada elkarrizketatu multzo bat gazte gaztetarik gizarteko askotariko elkarteetan eta mugimenduetan parte hartzen hasi zena eta geroztik, gradu desberdinetan bada ere, partaidetza zibiko-aktiboa izan duena bere ohiko bizitzako atal garrantzitsu gisa. Gazteen soslai horrek ikerketaren abiaburuan pentsatu baino presentzia handiagoa hartu du. Izan ere, boluntariotzari lotutako gazteen jarduna garrantzitsua izan da elkarrizketatu ditugun gazteen artean. Horrenbestez, gazteen axolagabekiaren ikuspegia apurtzen du horrek. Hala ere, aktibismorako joerak eta balioak, engaiamendu soziala eta jarduteko grina partekatzen dituzten arren, multzo horretako kideek ez dute osatzen talde homogeneoa, inondik ere. Besteak beste, ikusi dugu boluntariotza-organizazio askok ez duela xedetzat aldaketa sozialik sustatzea; eta, aldiz, mugimendu zenbaitek sistema ekosoziala, politikoa edo ekonomikoa goitik behera iraultzea bilatzen duela. Era berean, organizazio edo mugimendu batzuetako kideek aldi berean ohiko instituzio politikoetan jarduten dute, baina beste batzuek zeharo bereizten dituzte jardun horiek (hau da, partaidetza mota sozialak eta politiko-instituzionalak). Mugimendu multzo batek arestian aipatu dugun ezker abertzaleko ingurune abertzalearekin eta, batzuetan, mugimendu euskaltzalearekin bat egiten du zenbait ideiatan, adierazpen eta lan-ildo desberdinak lantzen badituzte ere (feminismoa, aldaketa ekologikoa, lan kulturala, eta abar). Beste multzo batek, aldiz, Espainiako esparruan kokatzen du bere burua edo, besterik gabe, ez du horrelako banaketarik aintzat hartzen. Boluntariotza erakunde batzuk goitik behera antolatuta daude, hau da estatu, eliza edo bestelako instituzio burokratikoen menpe daude, eta gazte parte hartzaileek ez dute erakunde horien sorreran edo eraikuntzan partaidetzarik izan. Aldiz, mugimenduak eta herri ekimenak behetik gora eratutakoak dira eta, ildo horretan, gazte parte hartzaileek lagundu egiten dute modu aktiboan beren sorreran nahiz garapenean. Egin ditzagun, beraz, ñabardura batzuk. Badira izan, boluntariotza lana edo bestelako jarduera sozialak ohiko alderdi politiko nahiz sindikatuetako militantziarekin bateragarriak direla uste dutenak. Hori gertatzen da, adibidez, Nuevas Generaciones-eko kidearekin. Gurutze Gorrian jardun du hamar urtez, eta oraindik jarraitzen du. Etorkinentzako gaztelaniako klaseak ematen hasi zen, eta gero bestelako lanak ere egin ditu. Mugimendu soziala eta politikagintza konbentzionala elkarren osagarri ikusten dituzte beste batzuek ere. ELA sindikatuko kidearen ustez, politika ezin da mugatu alderdien esparrura, eta mugimendu sozialak funtsezkoak dira, besteak beste, dioenez, alderdiek askotan beren lehentasunak ezartzen dituztelako, eta hori mugimendu batzuen kaltetan etor daitekeelako. Ahal Dugu-Podemos-eko kideak ere garrantzi handia ematen dio gizarteko elkarteek nahiz gizarte mugimenduek eta alderdi politikoek norabide berean lan egiteari, bakoitzak bere esparruan. Niretzat politena izango litzateke mugimendu sozialek politika egitea jendearekin, eta mugimendu sozial horien eta jendearen beharrizanak eta nahiak igotzea Legebiltzarrera, eta alderdiek horri buruzko gauzak aurrera ateratzea, baina beti jendeak esan duenarekin (Podemos-Ahal Dugu-ko kidea). Bada politika konbentzionalari buruzko interesera eta ezagutzara boluntariotzaren esperientziaren bitartez ailegatu denik ere. Donostian elkarrizketatutako neskak, esaterako, kooperante jardun du birritan Erdialdeko Amerikan, eta azpimarratzen du esperientzia horrek aldaketa handia eragin diola, aldatu egin diola mundua ulertzeko ikuspegia. Han, Euskal Herrian ez bezala, asko hitz egiten eta ikasten baitzuen politikaz bere hango lagunekin. 3. Gazteen sozializazio politikoa 37 Talde horretako beste elkarrizketatu batzuentzat ere, jardun sozialean eta jardun horren guneetan aritu izana, kontzientziatze eta ikasketa politikoaren abiapuntua izan da. Askotan, egindako ibilbideak orain arte ohikotzat hartzen ziren gune politikoetatik kanpo burutu dira. Horixe bera gertatu da Euskal Herriko hainbat jai herrikoiren inguruan sortutako festa-elkarteekin. Gazteen kultura- eta soziabilitate-gune garrantzitsuak izanik (musikarekin gertatzen den bezala), bertan egin dituzte batzuek beren lehen partaidetza esperimentazioak, eta hortik abiatu dira bestelako jardungune batzuetara, hala nola, talde ekologistetara, bazterketaren aurkako mugimenduetara, eta abar. Hartara, ikusi dugu musika gune batzuk eta festarako organizazioak beste ekimen sozial batzuetarako erreklutamendu guneak izan ohi direla gazteen kulturan. Yo vengo de un entorno que no ha estado políticamente y socialmente movilizado (…) Es verdad que por el tipo de música que me gustaba, ya que me gustaba el rock, el heavy metal y así, te socializas en un entorno que políticamente igual tira más a la izquierda que a otra cosa (Ezkerraldeko bazterketaren aurkako talde bateko kidea). Piraten mugimendua bada jai herrikoeien inguruko mugimendua, oso errekonozitua herri mailan, baduena babes sozial bat, eta ahal duena bere posizioa baliatu gai batzuk mahai gainean jartzeko, eta zilegitasun osoz hitz egin zezakeena hirian kulturari buruz zetorrenari buruz (Donostiako Piratak-eko kidea). [Entro] partir de la comparsa, que es como nuestro nudo para encajar con la gente joven. Y de ahí vas conociendo gente que trabaja en Ekologistak Martxan (…) En Bilbao hay muchas organizaciones sociales y la mayoría tienen una comparsa detrás, que también es una forma de financiación (…) Y coincides en algunas campañas que se hacen, y te vas juntando con otra gente a nivel de movimiento (Ekologistak Martxan taldeko kidea). Hala ere, boluntariotzan eta elkarte edo mugimendu sozialetan jarduten duen jende multzoaren gehiengo batek orain arte ikusitakoarekiko bestelako ikuspegi bat dauka. Bada, gehien gehienek arbuiatu egiten dute politika instituzionala, alegia, alderdi politikoen bitartekaritzaz sistema politikoan eragiteko xedea duena. Eta, politikagintza, oro har, sistema politiko ordezkatzailearen ereduarekin identifikatzen dutenez, ez dute beren jarduna politikotzat hartzen, eta ez dituzte bateragarri ikusten ohiko politikagintza instituzionala eta gizartean sortzen diren boluntariotza edo elkarte lanak. Izan ere, politikaren definizio hegemonikoa erabiltzen duten heinean, beren jarduna eredu horretatik at kokatzen dute. Hala ere, boluntario moduan, komunitatera edo gizarte ongizatera bideratutako ekintzak burutzen dituzte bete-betean, eta kezka kolektiboak gidatzen du nagusiki beren jarduna. Paradoxa hori gertatzen da, beraz, engaiamendu zibiko handia daukan gazte askorekin. Hala, salbuespenak salbuespen, elkarrizketetan ere ez dute beren burua gazte "politizatutzat" hartzen. Bestalde, boluntariotzan eta elkarteetan ari direnen ibilbidea bereizi egiten da orain arte aipaturiko gazteen iniziazio politikotik. Gehienetan, aitortzen dute politika ez dela mintzagai izan gurasoekin edo senideen arteko harremanetan. Ez du batere zentraltasunik izan beren haurtzaroko edo nerabezaroko bizitzetan. Isiltasun horren arrazoi desberdinak ematen dituzte, eta horietako batzuk elkarrizketa batean baino gehiagotan azaldu dira: familian joera politiko desberdinak zeuden eta gai gatazkatsua izatean, saihestu egiten zen. Beste batzuetan, gazte horien lagun taldeetan edo "kuadrilletan" ere ez zegoen homogeneotasun ideologikorik. Hartara, politika gatazkarekin eta kontu deserosoekin identifikatzen zen sarritan, hala familian nola lagunen artean. Eta, ondorioz, ekidin egiten zen lehen, eta ekidin egiten da gaur egun ere. Ildo horretatik, ikusten 3. Gazteen sozializazio politikoa 38 da gazte horien sozializazio politikoa ez dela joan, nagusiki, aukera partidista-ideologikoen bidetik. Batzuek aipatzen dute aititeren baten aspaldiko kidetza politikoa edo gurasoetako baten sindikatzea. Baina, argi ikusten da beren familietan eta ingurune hurbilean ez direla tradizio politiko zehatzak helarazi. Aitzitik, politikaren aurkako aurreiritzia azaldu da gune horietan sarri. Alabaina, gazte horien sozializazio horretan balio sendoak transmititu dira. Balio horiek gehienetan familian jaso dituzte. Zenbaitetan, auzoak edo inguruneak ere sortu dute gai jakin batzuei buruzko sentiberatasuna gazteengan: auzo oso dinamikoak partaidetza sozialari dagokionez, langile-klasearen kontzientzia inguru industrializatuan, senideen artean desgaitasuna duten pertsonak izatea, eta abar, aipatu dituzte eraginen artean. Beste zenbaitetan, ingurune horretan bizi izandako esperientzien indarra ere sumatu dute, adibidez, etxegabetzeena, edo zabortegi baten aurkako mugimendua herrian. Baina talde horretako gazte askok jaso dituen balioen iturri nagusia Eliza Katolikoaren esparrua izan da, zalantzarik gabe: ikastetxe erlijiosoetatik eta aisialdi taldeetatik, besteak beste. Izan ere, multzo horretako elkarrizketatuen artean hainbatek elizaren itunpeko ikastetxe erlijiosoetan egin zituen ikasketak, eta hortik hasitako ibilbideari ekin zion haurtzaro-nerabezarotik aurrera. Lehenbizi, eskaut taldeetan parte hartuta, geroago, begirale moduan aisialdi edo kirol taldeetan ibilita, eta, handik, Caritas elkartera, Gurutze Gorrira, etorkinen aldeko elkarteetara, desgaitasunak dituzten umeekin egindako lanetara, nazioarteko kooperaziora eta hainbat eta hainbat boluntariotza jardunetara jauzi eginda (talde ekologistetan, bazterketaren aurkako taldeetan, eta abarretan). Aurreko gazte politizatuen kasuan gertatu bezala, konpromisoaren bide horiek lagunekin eta berdinekin batera hasi dituzte gazte horiek ere, baina iniziazioaren urteetan beste gune batzuetan egin dituzte urratsak, eta bestelako sare sozialak erabili dituzte. Hain zuzen ere, Eliza Katolikoak babestutako organizazioak eta elkarteak bilakatu dira partaidetza sozialerako eta boluntariotzarako aukera nagusi. Partaidetza horrek ez du esan nahi, ezinbestean, ildo horretako elkarrizketatu guztiak erlijiosoak edo fededunak direnik. Baina, erlijio katolikotik jaso dituzte engaiamendu sozialaren aldeko balioak, eta instituzio horrek eskaini die, aldi berean, hurbil izan duten partaidetzarako organizazio sare bat. Elkarrizketatuek aipaturiko boluntariotza jardueretan engaiamendu maila oso desberdinak ikusi ditugu, baina ibilbideen hurrenkera-eredu berbera behin eta berriro agertu da jasotako adierazpen askotan. En los Salesianos había un centro juvenil y empecé a ir, y luego me metí como monitora de tiempo libre. Preparábamos actividades para los chavales que estaban ahí. Y luego me metí también en el mundo sanitario, en la Cruz Roja. En los Salesianos, las actividades eran abiertas a todo el mundo (…) Y se solían hacer los sábados, y eso te abría puertas para conocer gente para hacer actividades. Y estuve cuatro años y luego otros seis de monitora. Y en la Cruz Roja acabé por medio de un compañero de Salesianos que estaba metido y que me dijo que estaban buscando monitores (ELK-Iruñea-neska). Lehen hezkuntza egin nuen monjetan (…) Gero, DBH eta Batxillerra egin nuen Salesiarretan (…) Ikastetxean eman zuten hitzaldi bat. Nik kezka hori baneukan, etxean esanda neukan nahi nuela bolondres izatea edo, baina ez nekien nola hasi. Orduan, hitzaldi horretan ikusi nuen aukera bat hasteko, gainera gazteak ziren, eta animatu nintzen. Eta ikusi nuenean izango zela munduko beste parteetako gazte batzuei laguntzea, ba gehiago animatu nintzen. Gero, Caritas-en pixka bat ere egon naiz, janari bilketak egiten, herriko jendeari emateko (…) [geroago] galdetu nuen immigrazioarei buruz egiten zutenaren inguruan, eta aipatu zidaten SOS Racismo (SOS-Arrazakeriako kidea). 3. Gazteen sozializazio politikoa 39 Konfirmazioa egiten ari nintzen (…) Baina hor (…) izan nuen irakasle bat, monja zena (…) Eta irakasle horri esker pixka bat ikusi nuen mundu honetan baldin banago, badela gizarte konpromiso batzuk hartzeko. Eta orduan, kristautasun horrek ere reafirmatu zuen nire gizartearekiko konpromiso hori (…) Nik ikusten nuen nire balioekin bat egiten zuela (Euskara Elkarte bateko kidea). Egin dituzten ibilbideak ibilbide, arestian esan bezala, boluntariotzan eta gizarte lanetan ari diren gazte guztiek balio humanistak eta orientazio komunitario oso sendoak partekatzen dituzte. Balio horiek familian, ikastetxean edo inguruneko esperientzietan jaso eta barneratu dituzte, eta horiek gauzatzeko partaidetza bide desberdinak erabili dituzte, elkarte sozialak, boluntariotza organizazioak eta mugimendu sozialak, besteak beste. Hartara, Eliza Katolikoaren eragina aipatu dugun arren, elizatik ez ezik beste gune batzuetatik ere sortu da balioetan oinarrituriko heziketa hori. Adierazgarria da, ildo horretan, Iruñean elkarrizketaturiko mutilaren jarrera: hurbileko senide bat zaindu eta lagundu behar izan du txikitatik, eta zaintzaren bizi-esperientzia horretatik jendeari laguntzeko bokazioa sortu zitzaiola dio. Beste batzuek, ordea, gizarteari bideratutako ordain gisa ulertzen dute konpromiso soziala. Donostian elkarrizketaturiko mutila, kasu, saskibaloian aritu da haurtzarotik, eta uste du balio oso garrantzitsuak jaso dituela kirol-jardueran. Horrenbestez, berak jasotako onura hori bueltatzeko premia sentitzen du, beste batzuen alde boluntario lana eginda kirolaren arloan. Kirola gustatzen zait, eta ondo pasatzen dut entrenatzen. Ikusten dut laguntzen ditugula umeak (…) Nik uste dut umeentzat ona dela. Ni txikia nintzenean, entrenatzaileei esker egin nuen kirola. Orduan, gustatuko litzaidake nik beste batzuei berdin laguntzea (…) Talde kirolaren bidez ikasten duzu besteei errespetua edukitzen, taldean jolasten, diziplina, lanaren beharra… Nik uste dut inpaktu handia izan duela nigan kirolak (ELK-Donostia-mutila). Azkenik, atal honetan bada nabarmendu beharreko beste gauza bat: hain zuzen ere, aktibismoak edo beste edozein motatako lan sozialak eragiten duen norberaren asebetetze sentimendua. Izan ere, partaideen pertzepzioan, gizarteari edo "besteei" dohainik eskainitako ekimen orok sari sinbolikoak izan ohi ditu, egindako ahaleginaren ordain gisa. Jakina, behin baino gehiagotan, aktibismoak eta partaidetzak desilusioa eta frutrazioa eragiten dute (helburuak ez direlako sarri askotan erdiesten, edo organizazioen funtzionamendu ildoarekin guztiz bat ez datorrelako norbanakoa), eta hainbatek utzi egin du dena delako organizazioa edo jarduera, eta beste toki batzuetara joan da. Eta, hala ere, bizi ibilbidearen ebaluaketa egitean, elkarrizketatuek ikasketa garrantzitsutzat hartzen dituzte egindako guztiak. Batez ere, ekimen horietan ehundutako harremanak, bizi izandako emozioak, taldearekiko komunitate-atxikimenduak eta taldekideengandik jasotako aitortzak baloratzen dituzte, erdietsitako helburuez gain. Horrekin batera, herritar eraginkor sentitzearen esperientzia ere badago, gaitasunez eta abilidadez ahaldundutako gaztearena. Horrenbestez, orain arte aipatu ditugun gazte aktibista edo boluntario gehienen adierazpenetan jaso dugunez, egindakoaz harro sentitzen dira, edo uste dute beren printzipio eta jokamoldeen arabera, egin beharrekoa egin dutela eta, egitean, gogobetetze sentipena izan dutela. Zer esanik ez, horietako askok bizi-ikasketa erabakigarria izan dute helduarorako trantsizioan. Izan ere, gazteek beren bizitzari zentzua ematen dioten ekimenak eta jarduerak balioesten dituzte, eta beren autonomia indartzen dutenak, batik bat. Horrelako adierazpenak atzeman ditugu maila apalean politizaturik dauden gazteen artean ere: Lo que estamos diciendo es que votar no sirve de nada, pero si lo que vamos a hacer es ayudar mediante un grupo en el cual sientes que sí sirves o te sientes valorado…, es que entonces claro que participas (ETIruñea). 3. Gazteen sozializazio politikoa 40 Me parecía que era algo gratificante para mí (…) estuve en animación hospitalaria, jugando con niños con cáncer y cosas así, que al principio pensaba que iba a ser algo super duro, pero luego me llenaba muchísimo (ELK-Iruñea-neska). 3.2.2. Politizatze maila apalagoa duten gazteen ibilbideak Gazte politizatuek talde homogeneoa osatzen ez duten bezalaxe, politizatze maila apalagoa duten gazteen artean ere alde nabarmenak aurkitu ditugu. Lehenago esan denez, beren buruak "ez politizatutzat" dauzkaten gazteek modu horretako auto-definizioa egin dute politika instituzionaletik kanpo kokatzen direlako, batik bat. Definizio hori egiteko erabiltzen duten neurgailuetako bat hauteskunde jokamoldea da, eta hein txikiago batean, alderdi politikoen bitartez bideratutako partaidetza. Ikusi dugunez, gazte horietako batzuek ez dute bozkatzen, eta beste batzuek aldizka bozkatzen dute, edo bozka aldakorra izan dute. Nolanahi ere, ez diote garrantzi handirik ematen bozkatzeari, ez dutelako ekintza eraginkortzat hartzen. Hauteskundeetako jokabide hori gora behera, dena den, euren artean politikari buruzko ezagutza, interes eta inplikazio gradu ugari atzeman dugu. Izan ere, politizatze maila handia dutenengandik hasi eta politizatze maila apalenak dituzten gazteenganaino irudika daitekeen lerroan tarteko egoerak ikusten ditugu ikerketan. Hitz batean, politizatzeedo despolitizatze-egoera mailaz mailakako inplikazioaren arabera ulertu behar da. Ondorioz, azken gazte multzo horri dagokionez ere, askotariko parte hartze graduak daudela hartu behar dugu abiaburuko ideia gisa. Gizarte indibidualizatu batean, identitate sozial eta politikoen belaun arteko transmisioa ahultzen doa arianarian. Gazteei talde identitateak helaraztea lehenago baino zailago bilakatu da gaur egungo testuinguru kulturalean. Ildo horretan ulertu behar da talde honetako gazteen lehen sozializazioa. Elkarrizketaturiko gazte guztien artean, politizatze maila apalagoa duten gazteek jaso dute sozializazio politikorik ahulena. Beren familiak eta ingurune komunitarioak ez dira politizatuak izan, edo politika elementu deserosoa eta saihestu beharrekoa izan da haien haurtzaroan eta gaztaroan. Familiek ez zuten parte hartzen auzoko edo herriko dinamiketan. Esparru publikoko eztabaidatik eta ekimenetatik at zeuden. Gauza bera gertatu zen lagunen taldeetan ere. Elkarrizketetan askok aitortu duenez, gurasoen edo senideen artean ez zeuden iritzi politiko partekatuak, eta gai politikoak solasean agertzen baziren, gatazka sortzen zen. Hartara, isildu egiten ziren kontzienteki, halako moldez isildu ere, non, etxean tabu bihurtu baitziren behin baino gehiagotan gai politikoak. Beldurra ere tartean egon zen, noiz edo noiz. Euskal Herrian bizi izandako gatazkaren gordintasunak eta gatazka horren adierazpen bortitzak izan zuten zerikusirik mundu publikotik urrutiratze horrekin. Testuinguru horretan, iritzi politikoa auzi pribatu bihurtu zen eta politikagintza esperientzia arrotza haurtzaroan nahiz, geroago, nerabezaroan eta lehen gaztaroan. Alde batetik, nirekin uste dut ez zutela erakutsi nahi, baina, bestetik, uste dut nire aitak eta nire amak arlo politikoan oso ideia ezberdinak dituztela (…) ez genuen hitz egiten eta uste dut horregatik zela (ELKDonostia-mutila). [La política] no es un tema que esté presente a diario en casa. Y cuando hablan de esos temas suelen chillar y yo me suelo ir. Al final, cuando se saca la política en las comidas se monta, todo el mundo empieza a chillar (ELK-Gasteiz-neska). 3. Gazteen sozializazio politikoa 41 Ez zen nire gerra. Aldarrikapen horiek ez nituen konpartitzen, edo erdian kokatzen nintzen edo ez neukan beharrik joateko (ELK-Donostia-mutila). Aipatu dugun politikari buruzko arroztasunak ez du esan nahi ezagutza eta interes politikoa erabat desagertu direnik gazte horien bizitzetan. Aitzitik, ikusi dugu gai direla, salbuespenik gabe, beraiei zuzenean eragiten dieten auzi politiko nagusiak identifikatzeko, auzi horiek beren bizitzak baldintzatzen dituztelako goitik behera: enpleguaren prekaritatea eta lan baldintzak, etxebizitzaren prezioa, familiatik emantzipatzeko eta bizitza autonomoa eta duina garatzeko zailtasunak, bizi proiektuak aurreikusteko ezintasuna eta etorkizunari buruzko ziurgabetasuna, eta abar. Instituzio politikoei, politikariei eta, oro har, sistema demokratiko liberalari buruzko ikuspegi kritikoa ere ez da falta beren adierazpenetan. Izan ere, beren itxaropen zapuztuen erantzule jotzen dituzte. No nos valoran. Estudiamos veinte años y luego nada (…) Todo el día de ETTs. Que alguien sea fijo es increible (…) Entonces, ¿qué expectativas tienes para casarte, tener hijos y llevar una vida estable? No tienes dónde agarrarte (ET-Iruñea). Hemen dago zirkulu bizioso bat: lana bilatu, ea zer baldintzekin, eta gero, baldintzak txarrak direnez, etxetik joatea zailagoa da (…) Nahiz eta titulu asko eduki, ez zaituzte hartzen (…) Gurasoen etxetik ezin mugitzea oso arazo larria da, eta lanarekin eta, batez ere, soldatarekin lotuta dago (…) Ezin bazara independizatu ezingo duzu seme-alabarik eduki (…) nik uste dut beldurra daukagula (ET-Donostia). Zalantza barik, inplikazio maila apalena duten gazteen diskurtsoak injustizia marko bat definitzen du, non, sumindura eta etsipena biltzen diren, behin baino gehiagotan. Sistema politiko demokratikotik eta sistema hori sostengatzen duten balio eta funtzionamendu arauetatik gero eta urrunago sentitzen dira. Uste dute gazteei ez dietela entzuten eta instituzio politikoetan gazteek ez dutela ahotsik. Hartara, beste hitz batzuekin azaltzen badute ere, pentsatzen dute beren izaera, agentzia politiko gisa, erabat ahulduta dagoela. Egoera horren aurrean, batzuk era boluntario eta kontzientean erretiratu dira politikagintza instituzionaletik, ez ezagutza edo interes falta dutelako, erabaki koherenteena iruditzen zaielako baizik. Eszeptizismo politikoaren adierazpen argia dira. La verdad es que, pasando los años, me convierto en lo más apolítico que he podido conocer, pero de una manera consciente y buscada. En general, detesto a toda la clase política, me da igual un partido que otro (ELK- Iruñea-mutila). Oro har, sistema politiko instituzionaletik, eta haren balio eta prozeduretatik gero eta aldenduago sentitzen dira politizatze maila apalagoko gazteak. Zenbaitetan, ulergaitzak edo arrotzak egiten zaizkie komunitate politikoa eta ohiko herritartasunaren estatusa orain arte taxutu dituzten arauak. Batzuek zailtasunak dauzkate subjektu politiko gisa jarduteko sistema politiko konbentzionalean. Zalantzarik gabe, sozializazio politikoan izan dituzten hutsuneak atzematen dira egoera horren jatorrian. Bestalde, hutsune horiek erakusten digute orain arteko identitate sozialak eta politikoak belaunen artean helaraztea gero eta eginkizun zailagoa dela bizi dugun aro aldakorrean, eta gaztetako esperientzia politiko goiztiarrik ezak areagotu egiten duela gerora gazteak ez politizatzea. 3. Gazteen sozializazio politikoa 44 politikoa ez da beti hautapen pertsonala izaten (norbanakoak horrela bizi duen arren), egiturazko baldintza bat baizik. Gauza da: zer antolatu? Ez dakigu oso ondo zer antolatu eta nola antolatu (ELK-Basauri-neska). Yo, sobre todo, creo que hay incultura política. No hay más que ver a los que estamos aquí (ET-Iruñea). También reconozco que mucha gente quiere opinar, pero no tiene ni idea ((ET-Ezkerraldea). Si vieras que cuando se vota o cuando la gente se moviliza, hay una respuesta o se ve algo, pues yo creo que la gente se movería más. Pero como todo sigue igual, ¿para qué me voy a movilizar? (ET-Ezkerraldea). ¿Manifestarte? Es que yo no sé si sirve para algo. Yo tengo la sensación de que lo de las manifestaciones no tiene mucho sentido (…) Yo creo que para los jóvenes, la política es un rollo de gente mayor (ELK-Bilboneska) Ikusi dugunez, indibidualizazio prozesuek ahuldu egiten dute gazte jakin batzuen agentzia-izateko prozesua eta, ondorioz, urritu egiten dituzte baliabide sozio-politiko gutxien dutenen herritartasun esperientziak. Horrela, ekintza politikorako gaitasun eta trebezia gutxiago garatzen dute, politikari buruzko ezagutza eta esperientzia eskasagoa metatzen dute, eta oztopoak izan ohi dituzte ahots propioa izateko eta beren eskaerak entzunarazteko izaten dituzten muga sozio-estrukturalak nahiz instituzionalak indargabetzeko. Ondorioz, elkarrizketetan ikusi ahal izan dugunez, gazte batzuen parte hartze politikoak jarraitutasunik gabekoak dira, indibidualizatuak, unean unekoak, noizbehinkakoak, eta abar. Ekintza horiek pizten dituzten motibazioak hainbat motatakoak izaten dira, elkarrizketetan jasotako informazioaren arabera. Batzuetan, gaztearen bizitza zuzen zuzenean baldintzatzen duten auziak izaten dira; besteetan, gizarteko agenda publiko-politikoetan tokia irabazten duten auziek baldintzatutakoak. Azken ildo horretan, ezagutza politiko eskasagoa duten gazteen artean, errazago zabaltzen dira esparru publiko-politikoan, mediatikoan eta birtualean "problema" gisa definitutako auziak, oihartzun handikoak direnak gizartean. Hala, behin baino gehiagotan, gazteok diskurtso estereotipatuak barneratzen dituzte, eta bereak egiten. Testuinguru horretan, gazte batzuek egiten dituzten unean uneko mobilizazioak denboran mugatuak izaten dira, organizazioen bitartekaritzarik gabe burutzen dituzte, eta zentzu utilitarioaren ordez (kausa jakin baten alde ekitea), izaera sinbolikoa eta adierazgarria izaten dute norbanakoarentzat. Horrela, eredu horietan inplikazio jariakorrak ikusten ditugu, sarrera eta irteera errazekoak, identifikazio ideologiko sakonik eskatzen ez dutenak eta egitura oso informalen bitartez gauza daitezkeenak. A manifestaciones sí hemos ido. Tampoco es que hayamos ido a muchas (…) Yo recuerdo que cuando cambiaban las leyes de educación solíamos ir a las manifestaciones. Hace muchos años recuerdo también ir a manifestaciones contra el machismo (ELK-Bilbo-mutila). Errenteriako lau gazte espetxeratu zituztenean bai mugitu ginen, ze hurbileko jendea zen, eta garrantzitsua iruditu zitzaidan, ez zen bidezkoa (…) Altsasukoa ere egon da hor, moblizazio asko egon dira (ET-Donostia). 3. Gazteen sozializazio politikoa 45 Gazteak zuzenean inplikatu dituzten noizbehinkako partaidetza horietako batzuk honako hauek izan dira: ikasle garaiko protestak, manifestazioak eta grebak, batez ere unibertsitate garaian (LOMCE-ren aurka, eta abar); Gasteizko eta Arabako elkarrizketatuen artean, fracking edo haustura hidraulikoaren proiektuaren aurkako mobilizazioak; Altsasuko gazte auziperatuen aldeko manifestazioak; eta, zenbait kasutan, lan baldintzen inguruko protestak. Agenda publikoan gero eta protagonismo handiagoa hartzen ari diren auzien inguruan ere piztu dira unean uneko partaidetza ekintzak: Martxoaren 8ko manifestazioak, biolentzia matxistaren aurkako elkarretaratzeak, erretiratuen eskubideen aldekoak, errefuxiatuen harreraren aldekoak, animalien eskubideei buruzkoak, eta euskararen aldeko jaialdiak, besteak beste. Horien artean, nabarmentzekoa da feminismoaren eta talde feministen proposamenak eta gai-zerrendak zein modu indartsuan sartu diren gazte gehienek hautematen duten eguneroko agendan. Hala ere, aipaturiko proposamenak banalizatuta eta azal azaleko ezagutzara mugaturik agertzen dira gutxi politizaturiko gazteon adierazpenetan. Estuve yendo a reuniones contra el fracking, ahora no me acuerdo cómo se llamaba ese movimiento, estuve en la acampada que hicieron (…) Una vez fuimos a una manifestación, pero no me acuerdo de qué era. A nivel nacional fue algo importante, pero no me acuerdo de qué era (ELK-Gasteiz-mutila). Feminismoaren ingurukoetara [manifestazioetara] bai joan naiz. 25ean egon nintzen, martxoaren 8an ere egon nintzen (ELK-Basauri-neska). Sí que cuando pasó la movilización de la mujer y tal, yo creo que me hizo reflexionar (ELK-Bilbo-neska). Mailakaturiko partaidetza mota horietan, mailarik baxuenean nazioarteko laguntza-erakunde ezagunei zuzendutako diru emateak edo harpidetzak leudeke. Izan ere, multzo horretako hainbat gazteren ekarpena horretara mugatu da. Diru laguntzaren hartzaile izan diren erakundeen artean hauexek aipatu dituzte: Amnesty International, ACNUR (UNHCR) eta UNICEF (HLNBF). Yo estoy en ACNUR. A mí realmente no me cuesta nada dar diez euros al mes para ayudar a otra gente (ET-Gasteiz). Orain arte aipatutakoaren arabera, esan genezake politizatze maila apalagoa duten gazteen partaidetza gauzatu gauzatzen dela, baina alde handiak daudela jarraitutasunean, intentsitatean, maiztasunean eta ekintzamoten nolakotasunean. Nolanahi ere, haurtzarotik gaztarorako trantsizioan gazte hauek berariazko ikasketa politiko ahula izan duten arren, nabari da inguruneko pertsonek eta gorabeherek (zuzenean edo zeharka) eurengan eragin informala izan dutela, eta maila jakin bateko ekintza politikoak burutzera eraman dituztela. Egia da ekintza horietako batzuk oso xumeak direla baina, azpimarra dezagun hemen, ikerketa honetan elkarrizketaturiko gazteen artean bakar batek besterik ez duela aitortu esparru publikoan sekula parte hartu ez izana. Egitate horiek bi gogoeta sustatzen dituzte ikerketan. Batetik, berretsi egiten dute gazte politizatu/ ez politizatu kategoriak ezin direla bere horretan erabili ñabardurarik egin gabe eta, hartara, egokiagoa dela mailaz mailakako logika batean ulertzea gazteen engaiamendu politikoa, eta ez kontrajarritako binomio baten arabera. Bestetik, engaiamendu publiko edo politiko handirik ez duten gazteek ere badutela nolabaiteko herritartasun "erreserba" bat. 3. Gazteen sozializazio politikoa 46 Azken ildo horretan sakonduta, litekeena da gaur egun politikan aktibo ez diren gazte horiek noiz edo noiz, etorkizunean, parte hartzeko aukera egokiak ikustea: ziklo politiko berrietan, mobilizazio handiko garaietan edo, besterik gabe, eguneroko bizitzako ekintza indibidualetan, esaterako, kontsumo politikoan edo bizitzako hautu etikoetan. Gaur egun, oraindik ere, ezkutuan dago ahalmen hori, hemen aipatu den arrazoi zenbait dela medio. Horrela, batzuek ez dute aukerarik ikusten egungo sistema politiko instituzionalaren mugen ondorioz bertan parte hartzeko, edo eragozpenak ikusten dituzte arrakastaz edo eraginkortasunez parte hartzeko; ez dute atsegin alderdi politikoen eta politikarien logika ordezkatzailea, ez dielako ahotsik ematen. Baina, aldi berean, multzo horretako gazte askok kezka sozialak dituzte (adibidez, boluntariotza lanetan dihardute), beharrezko jotzen dutenean manifestazio batera joateko gai dira, informatuta daude, eta gauza dira beren bizitzak baldintzatzen dituzten auzi politikoak identifikatzeko. Beraz, politikatik urrun sentitzen direla adierazten duten gazteen artean, denak ez daude guztiz deskonektaturik eta denak ez dira axolagabeak. Berriro diogu, mailaz maila aztertu behar da ustezko ez politizatuen errealitatea. Yo creo que tampoco hace falta irse tan a lo grande para hablar de política, porque todo es política. Sales a la calle y ves pintadas racistas, y eso es política también. Ves conflictos en un autobús porque a una señora no le han dejado sentarse por un burka (…) Al final, todo es política, es inevitable el tener contacto con ella (ET-Gasteiz). Nik esango nuke (…) egongo dela momenturen bat, zerbait espezifikoa gertatzen dena eta masa sozial konkretu bat altxatuko dena, eta erreta daudenak ere altxatuko dira. Ez dakit nahikoa izango den aldaketa sozial bat egiteko, baina horrela gertatuko dela uste dut (…) Nik uste dut epe luzera iritsiko dela, baina ez dakit zenbat denboratan (ELK-Donostia-mutila). Hemen ikusi dudana eta nire inguruan dagoena da frustrazioa, eta nire ustez, kontua da ez gaudela mugimendu askotan porque estamos muy frustrados, o porque no creemos que pueda cambiar la situación (ET-Donostia). 3.2.3. Esparru digitaleko praktikak Eremu digitaleko praktikak modu desberdinean baloratu dituzte engaiamendu politiko edo sozial maila handia duten gazteek eta auzi politikoei eta sozialei buruzko interes handirik ez dutenek. Ezbairik gabe, arestian aipaturiko gazteen praktika politikoetan funtzio garrantzitsua izan dute eta dute, gaur egun ere, sare sozialek. Ikasketa politikorako nola praktika politikorako ere baliagarriak egiten zaizkie gazteei, salbuespenak salbuespen. Gazteen parte hartze politikoa edo engaiamendu soziala areagotu ahala, sare sozialen erabilera eduki politikoak eta sozialak sortzearekin eta hedatzearekin lotuago agertzen zaigu; gazte politizatuek eduki politikoak sortzeko, zabaltzeko eta eskuratzeko tresna gisa erabiltzen dituzte, baita aldarrikapenak egiteko ere. Mugimenduetan, elkarteetan, alderdi politikoetan edo bestelako ekimenetan duten partaidetzaren atal garrantzitsua da, zalantzarik gabe, sare sozialetan egindako lana. Nik erabilera politikoa ematen diet [sare sozialei], argi eta garbi. Baina ez nire izenean, baizik eta mugitu izan naizen gauzen barruan eduki ditudan ardurengatik. Orduan, uste dut dela bozgorailu bat mezuak zabaltzeko, baina kalean pankartak, kartelak edo margoketak egitea bezala, denak jarraitu behar dira egiten (Errekaleorreko kidea). 3. Gazteen sozializazio politikoa 47 Gogoratzen dut sare sozialak baino lehenago zeudela txatak eta foroak. Eta gogoratzen naiz gauetan txatetan sartzea eta eztabaidatzea espainolekin, erdaraz, gure burua defendatzen. Gero, internetetik gauzak jaisteko bazegoen Emule, eta nik gauzak igoten nituen, Euskal Herriko gauzak, jendeak jaisteko. Denbora dexente eskaini niona izan zen; pixka bat geroago Wikipedian idaztea. Nire "autonomada" eta nire "pedrada" zen, baina nik bilatzen nuen gai bat ezagutzen ez nuena, eta erdaraz edo ingelesez irakurtzen nuen eta gero euskarara itzuli. Imajinatu, Boby Sands edo Nelson Mandela… Gero, niri gurutzatzen zait kazetaritza, orduan "pedrada" hori igual orduan ere baneukan, pentsatzea kanpoan ez dagoela guri buruzko informaziorik. Eta orduan egiten nuena zen euskaraz zegoena ingelesera itzultzea (Donostiako Piratak-eko kidea). Sortzaile nahiz hartzaile modura, sareek mundu globalerako nahiz tokikorako leiho politiko bat zabaldu diote talde askori, baita ikusezinei eta isilduei ere; izan ere, tresna merkea, erraza, azkarra, oihartzun handikoa eta eraginkorra baita sare sozialena. Hain zuzen ere, leiho horrek esparru publiko-politiko birtual desberdinak eratzeko aukera ematen die, eta esparru horietan elkartasun sareak eta eztabaida guneak antolatzeko. Hartara, internet ikasketa politikoa eta aktibismo politikoa garatu ahal izateko ezinbesteko tresna bihurtu da gazte batzuentzat, sareetan jardute horrek komunikazio autonomia garatzen uzten dielako. Esate baterako, LGTBI Ligako kidearen hitzetan, mugimendu horretako kideek asko erabiltzen dituzte mugimenduko beste kide batzuekin harremanetan jartzeko eta zalantzak partekatzeko. Izan ere, LGTBI kolektiboak gizartearen hainbat sektoretatik pairatu duen gaitzespena dela eta, mugimendu horretako kideek esperientzia traumatikoak izan dituzte hainbatetan eta, ondorioz, elkarrizketatuak esaten du zaila egiten zaiela, maiz, aurpegia ematea, aurrez aurre biltzea eta kalera ateratzea. Es que dentro del colectivo LGTB se suele tener mogollón de ansiedad social debido a esas experiencias traumáticas que se pueden vivir. Entonces, hay personas que no se sienten seguras al quedar, y es muy guay que puedan tener en su día a día un espacio donde poder hablar y decir lo que les ha pasado (…) las inseguridades nos están matando un poquito y las redes sociales nos hacen las cosas más fáciles en ese aspecto (LGTBI Ligako kidea). Informazio politikoa eskuratzeko iturri gisa ere funtzio garrantzitsua dutela ikusi dugu. Zenbait gazterentzat, bai politikoki edo sozialki aktibo direnentzat, bai maila apaleko interes edo partaidetza dutenentzat, eduki politikoak eskuratzeko bide garrantzitsua dira. Areago, hainbatentzat sinesgarritasun handiagoa dauka sare sozialek zabaltzen duten informazioak masa komunikabideek hedatzen dutenak baino (adibidez, politikari buruzko interes berezirik ez duten eztabaida-taldeetan ikuspegi hori gailendu da). Nolanahi ere, gazte politizatuen artean zibermilitantzia eredu horren eraginkortasuna zalantzan jarri duenik ere izan da. Ikuspegi hori agertu dute kaleko dinamika sozialen eta politikoen ahultzearekin kezkatuta dauden elkarrizketatuek. Ildo horretan, iritzi horretako gazteek uste dute garrantzi handiegia ematen zaiela gaur egun sare sozialei, eta ez dute uste haien eraginkortasun politikoa horrenbestekoa denik. Zehatzago esatearren, maila pertsonalean egiten den informazio zabalpenari ez diote balio handiegirik ikusten. Horren aurrean, garrantzitsuago jotzen dute esparru publiko fisikoan egindako kaleko aktibismoa sustatzea: "Uste dut garrantzi gehiegi ematen diogula sareari eta kaleari eman beharko litzaioke garrantzi gehiago" (Herri ekimenetan diharduen Donostiako gaztea). 3. Gazteen sozializazio politikoa 48 Beste era bateko iritziak jaso ditugu partaidetza apalagoa edo ezdeusa duten elkarrizketatuen aldetik. Hala, aktibismo politikoan jarduten ez duten gazteek lagunekin harremanetan jartzeko baino ez dituzte erabiltzen sare sozialak. Hartara, argi ikusten da aldez aurretik gazteek dituzten interesek eta iritziek bideratzen dutela sare sozialez egiten duten erabilera, baita zein sare erabiltzen duten ere. Interes politiko handirik ez dutenek ez dituzte sare birtualak baliatzen informazio politikoa eskuratzeko, ezta hura zabaltzeko ere. Elkarrizketaren batean ideologia politikoa intimitateari dagokion zerbait dela ere atera da. Gainera, sare sozialei buruzko ikuspegi ezkorra nabarmena iruditu zaigu elkarrizketatutako gazteen hainbat diskurtsotan, ez politizatuen kasuan, batik bat. Eurek egiten duten erabilera nagusia dela medio, denbora galtzeko tresna gisa definitu dituzte batzuek. Batez ere, lagunekin komunikatzeko edo, bakarka, denbora-pasa jostagarri gisa erabiltzen baitituzte. Gustuko ez dituztela ere aitortu dute beste batzuek. Gazteek gehiegi erabiltzen dituztela uste duenik ere bada. Segidan aurkezten dugun aipuan ondo asko azaltzen du hori informatzaileak: Ez dut uste gehiegi erabili behar direnik. Gaur egun gure adineko jendeak erabiltzen ditu eta ematen du ez badituzu erabiltzen apur bat kanpoan geratzen zarela. Baina, behar beharrezkoak ez ditut ikusten. Gauza batzuetan laguntzen dute, baina uste dut erabili beharko genituzkeena baino gehiago erabiltzen ditugula (ELK-Donostia-mutila). Ildo beretik, gizartean egungo gazteen praktika komunikatiboez kontrako irudia oso zabalduta badago ere, familia gunean haurtzaroko eta nerabezaroko ikasketa politikoan telebista generalistek izan duten esku hartzea nabarmendu dute gazte batzuek, hedabideen aldetik jasotako eraginen artean. Izan ere, ez hain aspaldi, taldean ikusten zen telebista etxeetan, eta bertan azaldutako gertaerak eta irudiak mintzagai izaten ziren senideen artean, gazteek gogoratzen dutenez. 3.2.4. Generoaren eta adinaren eragina parte hartze politikoan Gazteen parte hartze politikoa era askotako faktore sozialek baldintzatzen dute. Orain arte ikusi dugunaren arabera, familian eta ingurune sozialean jasotako ikasketa politikoek eta esperimentazioek eragin garrantzitsua dute gizarteko gazteenen ondorengo ibilbide politikoetan. Hala ere, behin baino gehiagotan gogoratu dugu gazteek ez dutela talde erabat uniformea osatzen. Bada, pertsonen egiturazko kokapen, ezberdintasun sozial eta azpiratze molde desberdinak bilbatzen dira ehun sozialean garatzen diren harremanetan; hala gertatzen da adin ziklo bereko taldeen barnean ere, gazte taldean guri dagokigunez. Faktore bereiztaile horietako bat dugu sexu-genero sistema. Historikoki, Mendebaldeko herritartasun liberala esparru publikoaren eta esparru pribatuaren arteko banaketa zurrunean oinarrituta egon da. Oraintsura arte, esparru publikoak politikagintzaren "berezko" eremua osatu du, alegia, boterearen kudeaketaren atal soziala; gaur ere, politikaren egitura hegemonikoa izaten jarraitzen du. Luzaroan, esparru publiko horretarako sarbidea itxita egon da emakumeentzat. Izan ere, azken horiei esparru pribatuari dagozkion jardunak egotzi zitzaizkien Modernitatearen hastapenetatik aurrera, herritarren eredu unibertsala irudikatzen zuten gizon arrazionaletatik bereizitako ontologia zutela argudiatuta. Beraz, lan ordaindua bezala herritartasuna ere esparru publikoan eraiki da, eta emakumeak gune horretatik at egon dira XX. mendera arte. Zalantzarik gabe, politikagintza eta instituzio politikoak gizonen interesen arabera eratu dira sistema politikoetan, alegia, zaintzaren eta afektuzko harremanen esparru zuzenetatik at. Bada, azken ezaugarri horiek guztiak esparru pribatuan garatu beharreko bizi-osagaitzat jo izan dira kultura 3. Gazteen sozializazio politikoa 49 politiko patriarkalean. Hala ere, XX. mendearen azken hamarkadetatik aurrera, arian-arian, emakumeak lan merkatuan nahiz politikan integratzen joan dira. Baina, sexu-genero sistemaren artefaktu sinboliko-kulturala eta hartatik eratorriko sexuen arteko lan banaketa birsortu egin dira gaurdaino, baita gazteenen artean ere. Aipaturiko lan banaketak partaidetza zibiko-politikoaren esparruan daukan birsortze horrek adierazpen desberdinak ditu. Adierazpen horiek emakumeen nahiz gizonen sozializazio bereizgarrian dute jatorria, eta sozialki esleituta dauden genero-rolen luzapen naturalizatua dakarte esparru politikora. Horrela, ondoren jasotzen ditugun elkarrizketa-aipuetan ikusten den bezala, aktibismoan gauzatzen diren atazak ez dira maila berean partekatzen nesken eta mutilen artean. Eta, hartara, gazteek partaidetza politikoan bizi dituzten esperientziak ere modu desberdinean garatzen dira. Askotan, neska gazteek mutilek baino zailtasun handiagoak dauzkate ez soilik partaidetza guneetan integratzeko, baita hango erabakietan parte hartzeko, eta erantzukizun handiari eta lidergoari lotuta dauden rolak bereganatzeko ere. Beraz, ataza horien banaketa ez da berdinkidea izaten. Aitzitik, bereizketa gertatzen da, bai ikuspegi hierarkikotik (nork egiten ditu zuzendaritza- eta agintelanak, nork hartzen ditu erabakiak, eta nork betetzen ditu erabaki horiek), bai ikusgaitasunaren ikuspegitik ere (nor agertzen da aitortza sozial handiagoa duten foro publikoetan eta nor aritzen da ezkutuko zereginetan). Elkarrizketaturiko gazteen artean, sexu-genero sistemak nesken eta mutilen partaidetzan eragindako esperientzia eta ibilbide desberdinei buruzko pertzepzioa nabarmenagoa izan da gazteen parte hartze horrek eraldaketa soziala helburutzat duenean edo harreman nahiz bizimodu alternatiboak bilatzen dituenean. Bestalde, pertzepzio hori harago joan da gazte talde horretako nesken artean, izan ere, proiektu eraldatzaileetan dabiltzan neska gehienek gogoeta landuagoak egin dituzte, eta beren esperientziak ikuspegi feministatik aztertzeko gaitasuna erakutsi dute. Zalantzarik gabe, neska gazte aktibista horien erreflexibitate maila handia da, oso. Ostera, ez da gauza bera gertatu boluntariotza jarduerak egiten dituztenen artean. Konpromiso sozial sendoak izan arren, gazte horiek ez dituzte detektatu horrelako desberdintasunak. Argi dago, beste era bateko kultura politikoa dutela, eta ez dutela boluntariotza-lana aldaketa sozialaren bidean kokatzen. Esanguratsua da oso omisio hori. Izan ere, neska asko aritzen da boluntariotza lanetan eta, gainera, esparru horretan aritutako gazteen ustetan, zaintza lanak egitea, "besteen zerbitzuan" egotea, eta besteei laguntzea dira, besteak beste, boluntariotza-jarduerako atxikimendua akuilatzen duten balio nagusiak. Hain zuzen ere, modu naturalizatu batean betidanik emakumezkoei egotzi zaizkien balioak dira horiek guztiak. Azkenik, noizbehinkako partaidetza mota izan duten gazte gutxi-politizatuen artean ez da sortu gai honen inguruko kezkarik, nahiz eta hainbatek azaltzen duen martxoaren 8ko mobilizazioetan edo indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratzeetan parte hartu duela. Nabari denez, azken talde horretan partaidetza jarraiaren esperientzia falta da auziaren ezagutza zehatzik ez izateko arrazoietako bat. Oro har, politizatze maila handiena duten gazteen artean pizten ari den aldaketarako jarrera, genero berdintasuna helburu duena, feminismoaren eraginez sortu da. Elkarrizketatu batzuek adierazi dutenez, esparru politikoan emakumezkoen parte hartze gero eta handiagoa, feminismoaren teorizazioak eta praktikak neska gazteei azken urteetan ahalbidetu dien ahalduntzeari esker gertatu da, belaunaldi gazteenetako neskek aldaketaren aldeko presioa egin baitute organizazio eta mugimendu politikoetan. Nire ustez, borroka feministaren bidez kriston ahalduntze bat ematen ari da, eta ari dira gauza asko mahai gainean jartzen, eta ari gara gauza askori buelta ematen (Herri ekimenetan diharduen Donostiako gaztea). 3. Gazteen sozializazio politikoa 50 Hala ere, gaur gaurkoz, neskak eta mutilak ez dira berdin hezitzen, alegia, sozializazio prozesu bereizgarriak jasotzen dituzte. Etxean eta familian ikusten dituzten rol politiko generizatuak, oraindik ere, oso banatuta daude. Neska aktibista batzuek beren haurtzaroari buruzko gogoeta egitean hauteman ahal izan dutenez, rol banaketaren errealitate hori horrelakoa izan da guraso heterosexual biek politizatze maila handia izan dutenean ere. Neska batzuek irudikatzen dituzten gurasoen ibilbideak oso antzekoak dira, jarduera publiko/ pribatu binomioari dagokionez. Ildo horretan, ikuspegi feminista duten neska militanteek (baita mutilen batek ere) zenbait balio eta esperientzia politiko helaraztean amak beraiengan izandako eragin erabakigarria azpimarratu dute, aita izan den arren figura publikoagoa esparru politikoan. Esango nuke izan dela egitura bat oso estereotipikoa eta tradizionala, eta askotan jasotzen dudana da aitaren aldetik politizazioa etorri zitzaidala, ze aita izan da figura publikoagoa. Baina, nire etxean transmisio politikoa amak egin du. Baina, ez da horrela ikusten (…) Egia esan, oso transgresorea izan da, bai formetan, eta edukietan ere. Oso txikitatik ez du beldurrik eduki oso kontzeptu konplexuak azaltzeko. Nik orain jartzen dut balorean hori (Olatukoop sareko kidea). [Amak] beti eraman gaitu manifetara, eta mila mobidetara (…) Aitak igual hartu zuen ardura lehen planoan egoteko eta amak bigarren planoan egoteko (Herri ekimenetan diharduen Donostiako gaztea). Nire amak igual ez du bizi izan politika hain modu egituratuan edo militante moduan, nire aitaren familian bezala. Orduan, nire amaren gaztaroa izan zen justo la apertura de que se acaba el franquismo, drogak, Rock Radical Vasco, kale borroka (…) Eta orduan, nik uste dut, zentzu horretan, badaukala pentsaera bat nahiko irekia, nahiko askatzailea puntu batzuetan. Orduan, niri txiki-txikitatik tokatu zait amarekin joatea [abortuaren aldeko manifestazioetara] (…) Orduan, berarengandik jaso dut antolatzaile moduan egotea euskararen egunean, edo ikastolako ez dakit zertan… (Bilgune Feministako kidea). Ildo beretik, elkarrizketatu ditugun gazte batzuen diskurtsoetan adierazten da generoaren aldagaiak eragin mugatzailea izan duela beren praktika politikoetan. Hasiera batean, emakumeen esparru publikorako sarbidea bera zailagoa izan delako gaurdaino, bai emakumeen subjektibitateak sozializazio bereizgarrian eraiki diren moduengatik, bai organizazioek parte hartzeko ezartzen dituzten irazki-mekanismo generizatuengatik ere. Izan ere, mundu publiko politikorako sarbide horrek abilidade eta gaitasun batzuk eskatzen ditu, emakumeen ikasketa politikotik at egon direnak orain arte. Ondorioz, neska gazteen parte hartze politikoa zaildu egin du partaidetzak berez eskatzen dituen ahalmenen asimetria horrek, eta nesken ikasketa eta esperimentazio politikoa mutilena baino gorabeheratsuagoa izan da, batez ere hastapenetan. Ildo horretan, neska askok ahalegin gehigarria egin behar izan du unibertso politikoan integratzeko eta bertan ezinbestekoak diren trebetasunez jabetzeko. Ni nahiko gaztea nintzen, neska… (…) Orduan, gogoratzen ditut urte horiek interesgarriak, emankorrak izan zirela, baina baita ere uste dut pasa nituela nire lotsak ete nire momentuak (…) Orduan, uste dut garai horretan ni hasi nintzela garatzen pertsonalitate bat edo itxura bat (…) txukuna naiz, badakit gauzak egiten, lengoaia batzuk ere asumitzen eta nireak egiten leku horietara egokitzeko. Eta igual ere autoexijentzia bat ere izan nuen, nik militantzian autoexijentzia handia izan dut (Bilgune Feministako kidea). 3. Gazteen sozializazio politikoa 51 Nik neukan papera oso pasiboa zen; informazioa eskuratu, esaten bazuten herrian egin behar zela ez dakit zer, egiten nuen (…). Eta gero indarra hartzen joan nintzen, baina espezializatu nintzenean edo. Nik hartu nuen (…) ardura, eta oraindik ere badaukat. Eta hor bai ezagutzen ninduten eta baneukan pisu bat apur bat handiagoa (Ernaiko kidea) Gazte politizatuen taldean elkarrizketatutako gehienek, emakume nahiz gizon, esan dute aldea dagoela emakumezkoen eta gizonezkoen parte hartze politikoan. Kuantitatiboki antzeko parte hartzea ikusten badute ere, kualitatiboki hainbat ezberdintasun atzematen dute bien artean. Rol eta estereotipo sozialek sortutako ezberdintasunak nabarmendu dituzte: emakumezko aktibistak rol pasiboagoarekin lotu dituzte, edo begi publikotik kanpo egindako zereginekin, oro har. Erabaki-guneetan iritzia emateko garaian, adibidez, gizonezkoek beren iritzia gehiago adierazten dutela azaldu dute batzuek. Eta arduraren bat hartzea, hots, esparru publiko ikusgarrira salto egitea eta aginte rola hartzea, emakumezkoei zailagoa egiten zaiela, beste batzuek. Ikuspegi horiek, hala ere, iritzi edo diskurtsoaren mailan geratzen dira mutilei dagokienez. Aldiz, gorputzetan eta memorian grabaturiko bizipenak dira neskei dagokienez. Hala islatzen da hainbat lekukoren diskurtsoetan, segidan aurkezten ditugun hauetan adibidez: Ni joan nintzen proiektu horrekin hitz egitera kide ezberdinekin (…) baina, gazte asanbladan boterea zutenek ez zuten ikusten hori lehentasun bat zenik (…) Hori izan daiteke arrazoi bat, eta gainera, konpartitu dezaket puntu batean. Baina, nik uste dut bazeukala zerikusia ni nintzela neska gaztetxoa, eta ez zioten ematen zilegitasun handirik nik ekarri nuen proposamenari. Ziur naiz hori esaten baldin badu [mutil batek] edo bere koadrillako batek, beste espazio bat emango ziotela (Bilgune Feministako kidea). Sí que es verdad que uno de los problemas que tenemos es que los hombres estamos más visibilizados que las mujeres (Ezkerraldeko bazterketaren aurkako talde bateko kidea). Mutil gazteek genero asimetriak aitortzen dituztenean, ez dute nesken bazterketaren erantzukizun-egozte argirik egiten. Gehienetan, modu neutro batean mintzatzen dira, generoan oinarrituriko bazterketa sistemikoak euren eguneroko praktiketatik at egongo bailiran. Hala, beren adierazpenetan ez dute lehen pertsonan hitz egiten, ezta pribilegiorik dutenik ere adierazten. Ondorioz, ez dira gai beren buruak botere banaketari buruzko gatazka batean zuzenean inplikaturik kokatzeko, neskek egiten duten bezala. Hain zuzen ere, neskek diskurtso politikoez haratagoko pausuak eskatzen dituzte mutilen jarreretan, bada, oraingoz, aldaketa gutxi hautematen dute haien egoera pribilegiatuaren iraupenean. Beti daude figura batzuk gehiago tiratzen dutenak, karismatikoagoak direnak, eta daukagun sozializazio herentziagatik, normalean, figura erreferentzialak gizonak dira. Eta, normalean, emakumeak hasieratik daude horrelako mugimenduetan, baina ez dira erreferentzialak, atzean daude, beste lan batzuk egiten dituzte. Eta hori gainditzea oso traumatikoa izan daiteke, zeren zaila da pribilegio batzuk seinalatzea inor iraindu gabe. Eta espazioa disputatu behar hori ez dugu ikusten eta ez dugu egin nahi askotan. Eta hori reto inportante bat da (…) Eta espazioen disputa oso inportantea izango da datozen urteetan (OlatuKoop sareko kidea). Gogoratzen naiz diskurtsoaren eta nik bizi nuenaren artean kriston tartea zegoela, konkretuki nire kideekin, batez ere gizonekin, baina emakumeekin ere bai. Ba hori, ni igual sentitzen nintzen hirugarren edo laugarren 3. Gazteen sozializazio politikoa 52 mailakoa bezala. Eta bueno, diskurtsoa zen egoera berezi bat bizitzen ari zela eta lehentasunak beste batzuk zirela. (...) Eta orduan sartu nintzen gehiago feminismoan militatzen. (...) Uste dut nire ibilbidea horregatik markatua izan dela. Ziurrenik, nire militantzia oso ezberdina izango zen eta ibilbidea ere ezberdina izango zen eduki ditudan militantzia mistoetan sentitu banu kritikotasun bat gizonezkoen aldetik beraien pribilegioei buruz, eta benetan ikuspegi feminista hori praktikara eraman izan balitz (ELA sindikatuko kidea). Zentzu horretan, salbuespena izan dira lehen pertsonan hitz egin duten mutilen diskurtsoak; hots, norberaren militantziaren mugez edo abantailez mintzatu direnak. Bizipen pertsonalen narrazio mota hori elkarrizketaturiko emakumezkoen artean gizonezkoen artean baino sarriago gertatu da. Egia esan, gizonezkoen artean, gazte bakar batek baino ez du hitzez aitortu parte hartu duen mugimendu politikoan pribilegio batzuk izan dituela gizonezkoa izateagatik. Pasadizo hau erabili du horretarako: Uste dut niri bai izan zaidala faktore potente bat mutila izatea. Eta neska izan banintz ziurrenik dezente zailago edukiko nuen. Igual mutiloi erakusten zaigunez gehiago izaten "echado para adelante", ahotsa altxatzen edo beste modu batera konportatzen… Hau bai pentsatu dut askotan. (...) Momentu batean, aukeratu behar zen arduraduna, eta berak [neska batek] esan zuen nahi zuela. Niri ere atera zitzaidan etorriko nintzela lasai, ez botere gogotik baizik eta prest nengoelako hori egiteko, eta orduan neska geratu zen kanpoan. Eta urte batzuetara konturatu nintzen pertsona horren bidea hor amaitu zela eta, ziurrenik, ni bezain prest edo prestatuago zegoen, zeren denbora gehiago zebilen hor. Ziurrenik berari eragin zion neska izateak momentu klabe horretan (Donostiako Piratak-eko kidea). Esaten ari garen bezala, sexu-genero sistemak berarekin dakarren lanaren banaketa soziala argiro adierazten da gazteen parte hartzearen eremuetan. Hala, emakumeek eta gizonek, biak ala biak aktibista izanda ere, ataza desberdinak hartzen dituzte aktibismoaren esparruetan. Bada, gizarteak emakumeari eta gizonari esleitutako ohiko rol tradizionalak birsortuta ikusten ditugu parte hartzearen arloan, baita eraldaketa soziala xedetzat duten gune horietako batzuetan ere. Oro har, aktibismoan aritutako zenbait mutilek aitortu dute nesken eta mutilen arteko bereizketa, neska gazteek zaintzari eta heziketari lotutako ekimenetan presentzia handiagoa dutela esanez. Eta, aldiz, presentzia fisiko arriskutsuagoa eskatzen duten ekintza ikusgarri eta oldarkorretan mutilak nagusitzen direla nabarmenduta. Baina, gaur egun gero eta ikusgarriagoak diren prozesu horien ondoan, ezkutuko beste joera batzuk ere agertzen dira, detektatzeko zailagoak direnak. Hala, emakumeen partaidetza handiagotzen joan den neurrian, kopuruari dagokionez, behinik behin, gero eta bereizketa sotilagoak sortzen dira, eta gero eta iragazki finagoak ezartzen dira nesken ahotsak esparru publiko-politikoan legitimatzeko bidean. Adibidez mobida baldin bada gogorragoa edo, gehiago izaten dira mutilak eta aldiz aisialdi taldean gehiago dira neskak (Herri ekimenetan diharduen Donostiako gaztea). Uste dut militantzian hori erreproduzitzen dugula. Igual kontua ez da emakumeak ez daudela eremu praktikoetan, baina behintzat bai eremu teorikoetan; edo plangintzak prestatzeko eremuan ez dago emakumerik. Eta, nire ustez, kontua da nolabait erreproduzitzen dela banaketa hori. Ez dut esan nahi gizonik ez dagoela kartelak jartzen eta horrela, ze badaude. Baina, gehiago esango nuke emakumeak ez daudela beste eremuetan. Baina, aldatzen ari da (Ikasle Abertzaleak-eko kidea). 3. Gazteen sozializazio politikoa 53 Orokorrean, espazio politiko guztietan, eta nik esango nuke, are gehiago, borroka sozialetan eta ekonomikoetan (…) emakumeok hitz egiten dugunean da bakarrik hitz egiteko ekonomia feministaz, eta "feminista" puntilla jarri behar dugu oraindik. Egunen batean irabaziko dugu, eta ez da beharrezkoa izango (OlatuKoop sareko kidea). Emakumeen eta gizonen partaidetza berdintzaileari jartzen zaizkion oztopoetako asko organizazio molde politikoetan eta organizazio kulturetan itsatsita daude. Kultura patriarkalean oinarritutako era guztietako organizazioek eta mugimenduek erresistentzia handiak jarri ohi dituzte egitura parekideagoak sortzeko eta norabide horretan aldaketa kulturalak sustatzeko. Behin baino gehiagotan, organizazio politiko androzentrikoetan diharduten neska gazteek aldaketa horiek sustatzen egiten dute lan. Alabaina, ez da kontraesanik gabeko borroka. Izan ere, alde batetik, ideologia eta organizazio edo mugimendu jakin batzuei buruzko leialtasuna agertzen dute. Eta, beste alde batetik, beren printzipio feministak tartean direla, emakume gisa organizazio horiei buruzko ikuspegi kritikoa garatzen dute, eta hura aldatzeko beharra bereganatzen dute. Nolanahi ere, batzuek uste dute belaunaldiak ordezkatzearekin batera, aldaketa modu errazagoan bideratuko dela. Beste neska batzuek, agian ibilbide politiko luzeagoa dutenek, utzi egin zituzten aldaezinezko jotzen zituzten egitura edo funtzionamendu moldeak, eta beste gune batzuetara bideratu zuten aktibismoa. Nosotras siempre tenemos que ser empujadas por más gente para dar el paso; si vas con más gente te sientes más legitimada, si no, te retraes siempre. Entonces, se ve que los chicos tienen menos problemas en decir que no les importaría presentarse a lo que sea (Juventudes Socialistas de Euskadi-ko kidea). Orokorrean, niri iruditzen zait gaur egun dagoen militantzia eredua eta kultura organizatiboak nahiko maskulinoak direla. Uste dut pertsonak baino kultura aldatzen joan behar dela. Logikoki jende gaztearekin askoz ere errazagoa da (ELA sindikatuko kidea). Nire harremana gaztetxearekin ez da oso ona edo erraza izan. Niretzat da lan espazio bat, eta saiatu garenean gauzak beste era batera egiten, oso inertzia sakonak aurkitu ditugu. Eta uste dut beste herri batzuetan gaztetxeak espazio askatzaileagoak izatea lortu dutela. Baina guk ez dugu lortu. Adibidez, mugimendu feministaren ikuspegitik, gaztetxe hori erre daiteke goitik behera (OlatuKoop sareko kidea). Esparru publikoan eta pribatuan emakumeek betetzen dituzten zereginen arteko tentsioa ez da askorik nabarmendu neska gazte aktibista gehienen adierazpenetan. Izan ere, adina dela medio eta, salbuespenak salbuespen, elkarrizketaturiko neskek ez dituzte haurrak edo familia propioak. Hartara, ez dute zaintzaren eta denbora faltaren zama modu mugatzailean bizi izan, eta horrek erraztu egin du beren engaiamendu politikoa. Horrela, gazte izatean, gaur egun gizonen eta emakumeen artean modu desorekatuan partekaturik dauden zaintza ardurek ez dute oraindik bereziki kaltetu edo eragotzi beren esperientzia aktibista. Alabaina, kontzientzia eta praktika feministak dituzten neskek erraz identifikatu dituzte gizon eta emakume helduagoen ibilbide politikoetan gertatzen diren desorekak, hain zuzen ere, emakumeen eta gizonen etxetiar ibilbide paraleloei lotuta daudelako. Bi modutan adierazi da desoreka horri buruzko ikuspegia. Batetik, oraindik zenbait gazteren ekimenean (mutilen artean, bereziki) dirauen aktibismo intentsiboaren eredua modu kritikoan aztertu dute. Izan ere, neska horiek diotenez, aktibismoak ezin ditu pertsonaren bizi-esparru guztiak irentsi, modu horretan burututa, aldebakarreko bizimodu mugatua sortzen baitu. Horrenbestez, ezin dira alboratu aktibisten zaintza eta aktibismoaz gaindiko bitzitzaren bestelako esparruak. Bestetik, emakume eta gizon helduagoen aktibismo 3. Gazteen sozializazio politikoa 54 politikoen lekukotasuna neurri estuan hartu dute. Bada, neska gazte feministek emakume aktibista helduagoen esperientzietatik ikasteko eta beren praktikei buruzko hausnarketa egiteko aukera ezinhobea izan dute. Badaude batzuk bizi direnak militatzeko, eta militatzea ez da nire prioritatea bizitzan (…) . Nire inguruan ikusten dudanagatik (…) jendea da militante 24 ordu. Baina, nik bai ezberdintzen dut: badago [bere izena] militantea eremu batzuetan, baina gero badago beste [bere izena] bat (Ernaiko kidea). Eskaini ditugun orduak, bilera luzeak izan dira (…) jende asko ere galdu egin da bidean, bueno galdu, beste lehentasun batzuk dituzte batzuek orain, gurasoak izan direlako edo beste arrazoi batzuengatik. Nik beti diot geratu garela gizonak eta seme-alabarik ez daukagunok, edo seme-alaba nagusiak dituen jendea. Eta gizonak daude, emakumeak etxean daudelako, bestela… (Gure Esku Dago-ko kidea). Azkenik, itxuraz emakumezkoen eta gizonezkoen praktika politikoak gero eta antzekoagoak direla iradokitzen duten iritziak ere jaso dira ikerketa honetan. Bereziki mutilen ikuspegiak izan dira, beren alderdi, eragile edo mugimendu politikoetako botere guneetan emakumezkoek duten parte hartze kuantitatiboa nabarmendu dutenak, beste sakontasun batzuetan sartu gabe. Hala, irizpide kuantitatiboa kontuan hartuta, azpimarratu dute gizonezko adina emakumezko edo gehiago dagoela bai lan-taldeetan bai ardura-lanetan. Ez zait iruditzen ezberdintasunik dagoenik. (...) Ekimen asko ditugu, eta batzuetan neska bat izaten da dinamizatzen duena, besteetan mutil bat izaten da, beste batzuetan gazte bat izaten da, beste batzuetan zaharrago bat… (Uribealdeko sozioekologia taldeko kidea). Generoaren aldagaiaren alboan, adinaren faktorea ez dirudi hain erabakigarria denik gazte politizatuen praktika politikoetan. Kontuan hartu behar dugu elkarrizketatu askok gaztez osatutako kolektiboetan garatu duela bere jardun politikoa orain arte. Edonola ere, helduekin eskuz esku ibili diren elkarrizketatu gehienen iritziz, parte hartu duten alderdi, sindikatu, eragile eta mugimendu politikoetan militante helduagoek oso aintzat hartu dituzte beren iritziak eta proposamenak. Hots, gaztetasunak ez die zailtasun berezirik ekarri beren praktika politikoa garatzeko orduan. Salbuespena izan da gaztea izateagatik bere ikuspegia balioa galduta sentitu duela adierazi duen diskurtsoa. Kasu horretan gaztetasuna ezjakintasunarekin, modernoegia izatearekin eta iraultzarekin lotu dute militante helduagoek. Gazteen eta helduen praktika politikoen harremanaz galdetuta, gaztetasuna edo adina, praktika politikorako oztopo izan ez zaien arren, elkarrizketatu gehienen erantzunei erreparatuta, gazteen eta helduen jarduera politikoetan aldeak daudela ondorioztatu dugu. Belaunaldien arteko etenaz hitz egin dute gazte politizatu batzuek. Hainbat faktore aipatzen dituzte gazteen eta helduen arteko urruntasuna justifikatzeko. Esate baterako, gauzak birpentsatzeko gazteek aldez aurretiko jarrera malguagoa dutela iradoki dute elkarrizketatu batzuek. Ildo horretan, alderdi politiko bateko kide batek adierazi du beraien alderdian iritzi joera ezberdinetako jendea dutela adin sektore guztietan. Hala ere, gazteen gai politikoen agenda ez da beti bat etortzen helduagoen agendarekin. Ildo horretatik, aipatu du aldarrikapen sozial batzuk, sexu askatasunarena esate baterako, gazteek egiten dituztela soilik. Gai horietan helduek joera kontserbadoreagoa dutela iradoki du. Liskarrerako faktoretako bat da adinarena beste batzuen esanetan; beraien esperientzian oinarrituta, esaten dute, gazteen eta helduen esperientziak eta ohiturak ezberdinak izateak gatazka eragiten duela. Ildo horretan, 3. Gazteen sozializazio politikoa 55 gogo edo ilusio maila ezberdinaz hitz egin dute batzuek: gazteek grina handiagoa dutela argudiatu dute. Horrez gain, gazteen eta helduen praktika politikoen eremuak ezberdinak direla diotenak ere badira: hainbat ekimenetan heldu askok eta gazte oso gutxik parte hatzen du, beste hainbat ekimenetan alderantziz gertatzen da. Eremu ezberdinetan parte hartzeaz gain, gazteen eta helduen militantzia ereduan ere aldea dagoela iradoki du beste elkarrizketatu batek. Militante helduagoak 24 orduko militantziari lotuagoak ikusten ditu, eta militante gazteek, aldiz, beren jarduera politikoa beste ekintza batzuekin bateragarri egiten dutela adierazi du. Azkenik, generoaren eta adinaren aldagaien arteko txirikordatzean jarri nahi genuke arreta. Hari horretatik, elkarrizketatutako hainbat gaztek adierazi du gazte militanteen jarrerak parekideagoak direla helduenak baino. Auzi horretan gehiago sakonduz, paradoxa bat ekarri du mahai gainera beste elkarrizketatu batek: hots, belaunaldi gazteak, ideologikoki nahiz teorikoki prestatuago dauden arren, inkesten arabera gazteen arteko harremanetan biolentzia matxista handiagoa agertzen ari dela. Honako aipu honetan islatzen da paradoxa hori: Uste dut oraingo gazteriak, politizatuta dagoen gazteriak, badauzkala ideiak argiago, nik baino argiago bai, gutxienez. Nik ikusten ditut 16 eta 17 urtetako neskak eta benetan flipatzen dut, hor egon da aldaketa ideologiko bat eta bizi ereduetan aldaketa bat ikaragarria. Gero, horrek kontrastatzen du gero eta biolentzia gehiago egotearekin gazteen artean, gazteen arteko harremanetan. Orduan, hori, bada polarizazio hori. Genero biolentzia, hori da inkestek esaten dutena. Orduan hori da, alde batetik, gero eta ideologizazio eta politizazio maila altuago dago, baina, beste alde batetik, biolentzia areagotzen ari da (Ernaiko kidea). Laburbilduz Gazteen hasierako ibilbide politikoak aztertu ditugu atal honetan. Horretarako, parte hartze politiko kontzeptuaren esanahiaz eta mugez hitz egin dugu, mende batean erabat aldatu baita haren zentzua: XX. mendearen erdialdetik oraintsu arte estatu erakundeekin lotu izan da parte hartze politikoa, alegia, hauteskundeetan, alderdi politikoetan eta sindikatuetan egiten den jardunarekin. Hori izan da, hain zuzen ere, Mendebaldeko sistema demokratiko liberaletan partaidetza politikoari buruz zabaldu den ohiko ikuspegi hegemonikoa. Egun, ordea, errepertorio askoz ere zabalagoa sartzen da "parte hartze politiko" kontzeptuaren barruan. Hala, partaidetza zibikoa ere politikotzat hartzen da gaur egungo azterketa akademikoan nahiz aktibismoan, pertsonen eguneroko bizitzan gauzatzen diren ekintza asko ere barnean hartuta. Ikuspegi aldaketa horretan zein faktorek eragin duten aztertu ondoren, elkarrizketatutako gazteen partaidetza ibilbideak aztertzeko, elkarrizketatuek beraiek egindako sailkapenean oinarrituta, gazte politizatuen (beren jarduna politikotzat jotzen dutenen) eta ez politizatuen (beren jarduna politikotzat jotzen ez dutenen) ibilbideak aztertu ditugu, nahiz eta multzo horiek ezin diren hartu kontrajarritako binomio modura. Konpromiso politiko-sozial gehien duten gazteen artean, hiru talde bereizi ditugu elkarrizketatutakoen partaidetza mota kontuan hartuta: 1) Elkarrizketatu ditugun gazte politizatu gehienek gizarte mugimenduetan eta bestelako gizarte ekimenetan jardun dute edo jarduten dute. Familiaren eragina tarteko, hurbileko testuinguru sozialean sortutako dinamikek eragin handia izan dute hastapeneko beren urratsetan. Elkarrizketetan aitortzen dutenez, harreman-sare politizatuetan sartzea eta bertan esperimentatze goiztiarra izatea erabakigarria gertatu zaie beren partaidetza politikoaren bilakaeran, aukera eman baitie gero beste erakunde eta mugimendu antolatuago batzuetan sartzeko. Gehien 3. Gazteen sozializazio politikoa 56 gehienak gazte gaztetan hasi ziren herritar aktiboaren rola eraikitzen, praxi politikoan esperimentatutakotik abiatuta. Gazte horietako asko ezker abertzalearen kultura politikoan hezi da. Oro har, gazteok politikaren mugak zabaltzen jarduten dute, zentzu politikoa eransten baitiete estatuz nahiz instituzio politikoz kanpoko era askotako jarduerei, eguneroko bizitzan garatzen diren jardun eta harremanei, besteak beste. 2) Ohiko alderdi politikoetan eta sindikatuetan diharduten gazteei dagokionez, esan genezake horiek ere goiz sartu zirela alderdien gazte erakundeetan. Talde honetan ere erabakigarria izan da familiaren eragina, baita inguruko sare zibiko eta politikoetan eskuratutako kapital politikoaren eragina ere. Gehienek bestelako ekimen sozialetan, elkarteetan edo boluntario lanetan ere jardun dute afiliatu aurretik edo ondoren. Gazte hauek beren erakundeen ildo ideologikoarekin eta jardunarekin bat egiten duten arren, aitortzen dute ohiko instituzioek antolaketa bertikala eta burokratikoa izateko joera dutela eta hori eragozpena izan litekeela gazteak erakartzeko. 3) Partaidetza zibiko-politikoan jarduten duten gazteen taldeak, hots, mugimendu asoziatiboan, elkarteetan eta boluntario-lanetan dabiltzanen multzoak, ikerketa hasi aurretik pentsatu baino presentzia handiagoa hartu du elkarrizketetan. Aurreko taldeek bezala, talde honek ere ez du gune homogeneoa osatzen. Batetik, beren boluntariotza lana jasotzen duten organizazio gehienek ez dute aldaketa sozialean eragiteko asmorik, erakunde bertikalak eta burokratikoak dira, goitik behera eratutakoak. Askotan, Eliza Katolikoaren erakunde sareetan izan du abiapuntu gazte hauen ibilbideak. Bestetik, baina, multzo honetako zenbait mugimenduk sistema ekosoziala, politikoa edo ekonomikoa iraultzeko asmoa ere agertzen du. Bestalde, organizazio edo mugimendu batzuetako kideek ohiko instituzio politikoetan (alderdi nahiz sindikatuetan) jarduten dute aldi berean, baina, multzo honetako elkarrizketatu gehienek zeharo bereizten dituzte bi jardun horiek. Hala, multzoko gazte gehienek ez dute beren jarduera politikotzat jotzen. Aitzitik, gure gizartean nagusi den politikaren ikuspegi hegemoniko liberala dute (alegia, ekintza politikoa estatu erakundeen jarduerari loturik ikusten dute politika, eta horri soilik). Konpromiso politiko edo sozial nabarmena duten gazteez gain, mundu sozio-politikotik urrunago sentitzen diren gazteak daude. Politizatze maila apalagoa duten gazte horien ibilbideak aztertuta, neurri eta era askotako parte hartze mailak aurkitu ditugu. Gazte hauek beren haurtzaroan ez dituzte familia, ingurune komunitarioa eta lagunartea oso politizatuak izan, ezta nerabezaroan eta lehen gaztaroan ere. Politikaz batere ardurarik agertzen ez duen gazte bakanen bat elkarrizketatu dugu baina, oro har, gazte guztiak izan dira gai beren bizitzak zuzenki zeharkatzen dituzten auzi politikoak identifikatzeko. Gazteok esparru politiko instituzionalarekin identifikatzen dute politikaren kontzeptua. Hartara, politikari buruz duten iritzi ezkorra eta urruntasuna sistema politiko demokratiko liberalaz sentitzen duten arroztasunak eragindakoka dira. Izan ere, uste dute beren iritziek eta ahotsek ez dutela inolako eraginik mundu instituzional horretan. Hala ere, talde honetako gazte askok parte hartzen du eta noizbait parte hartu du gizarteko beste arlo zibiko-kolektiboetan, gehienetan unean uneko ekintzetan. Bada, politika instituzionalari buruzko jarrera geldoak ez dakar ezinbestean berekin gizarteari edo komunitateko arazoei buruzko axolagabekeria. Beraz, gazteen jarrera eta politizatze maila, kategoria binarioetan baino gehiago, mailaz mailakako logika baten arabera ulertu behar dela ikusi dugu. Ibilbide politikoetan ez ezik esparru digitaleko tresnen erabileran ere eragina du politizatze mailak. Esparru digitaleko praktikak ez dituzte maila berean balioztatu konpromiso politiko edo sozial maila handia erakutsi duten gazteek eta gai politikoei eta sozialei buruzko interes handirik agertu ez dutenek. Gazte politizatuei dagokienez, sare sozialek funtzio garrantzitsua betetzen dute beren ikasketa eta praktika politikoetan, oro har. Hainbatek zibermilitantzia ereduaren eraginkortasuna zalantzan jarri badu ere, gazte politizatuek eduki politikoak sortzeko, zabaltzeko, eskuratzeko eta aldarrikapenak egiteko tresna gisa erabiltzen dituzte, horretarako gaitasunak eskuratu baitituzte. Partaidetza apalagoa duten elkarrizketatuek beste ikuspegi bat azaldu dute, oro har, sare sozialen erabilerari buruz galdetu diegunean. Gehien gehienek lagunekin harremanetan jartzeko erabiltzen dituzte sare sozialak, ez informazio 3. Gazteen sozializazio politikoa 57 politikoa eskuratzeko edo zabaltzeko, are gutxiago sortzeko. Nabarmentzekoa iruditu zaigu gazte ez politizatu ugarik sare sozialei buruz agertu duen ikuspegi ezkorra. Bestalde, egungo sexu-genero sistemak eragindako rol- eta lan-banaketa gazteen partaidetza zibiko-politikoan nola birsortzen den ere aztertu dugu. Ondorioztatu dugu aktibismo politikoan gazteek egiten dituzten zereginak ez direla berdintasunez banatu nesken eta mutilen artean, ez arduren eta erantzukizunen ikuspegitik, ezta ikusgarritasunaren ikuspegitik ere, eta, ondorioz, sarritan ibilbide desberdinak izan dituztela ikusi dugu. Gaur gaurkoz, genero rol eta estereotipo binarioak indarrean diraute gazteen aktibismo politikoan. Bereizketa horren kontzientzia modu nabarmenagoan agertu zaigu eraldaketa soziala edo bizimodu alternatiboak helburu dituzte gazteen artean; eta talde horren barruan nabarmenagoa izan da neskek auziari buruz duten kontzientzia mutilek dutena baino. Proiektu eraldatzaileetan dabiltzan neska gehien gehienek beren esperientzia politikoak ikuspegi feministatik aztertzeko gaitasuna erakutsi dute. Hain zuzen ere, feminismoari aitortzen diote elkarrizketatu batzuek esparru politikoan emakumezkoen parte hartzea gero eta handiagoa izatea, eta praktika politikoetan neska gazteak gero eta ahaldunduago agertzea. Azkenik, gazteen iritziz, ez dirudi adinaren faktorea oso erabakigarria izan denik elkarrizketatuen ibilbide politikoetan. Diotenez, gaztetasunak ez die, oro har, zailtasun gainjarririk ekarri helduen ondoan beren praktika politikoa garatzeko garaian. Baina, zehaztasunetan sartuta, gazteen eta helduen esperientzietan eta ohituretan aldea dagoela adierazi dute elkarrizketatu gehienek: gazteek jarrera malguagoa eta grina handiagoa izan ohi dutela, helduek jarrera kontserbadoreagoa agertu ohi dutela hainbat aldarrikapen sozialetan, eta aktibismorako eremuak eta milintantzia-ereduak ere ezberdinak izan ohi direla diote, adibidez. Belaunaldien arteko alde hori gatazka-iturri izan dela esan duenik ere bada. 58 4. GAZTEAK ETA POLITIKA AURREZ AURRE 4.1. Zer iritzi dute gazteek politikaz? Zeintzuk dira gazteen interes eta kezka politiko nagusiak? Zer iritzi dute euskal gazteek politikaz? Zer da politika beren ustez? Zeintzuk dira haien kezka politikorik handienak? Arestian partaidetza politikoaren atalean azaldu ditugun oraintsuko aldaketak berriro ekarri behar ditugu gogoetara, modu estuan lotuta baitaude politika ulertzeko modu berriekin eta, zehazkiago, politikaren kontzeptuari berari gizartean nahiz mundu akademikoan azken aldi honetan ematen zaion hedadurarekin. Horrenbestez, egiturazko aldaketa batzuen nondik norakoak ezinbestean aipatu behar dira atzera ere, gazteen ikuspegiak testuinguruan jartzeko eta ulertzeko eta, horrenbestez, hemen egindako galderei erantzun ahal izateko. Ildo horretan, zenbait ikertzaileren ustetan, bizi dugun Bigarren Modernitatean belaunaldi gazteenek politikari buruz duten ikuspegia ezin da ondo ulertu esparru politikoan gertatu diren egiturazko aldaketak aintzat hartu gabe. Izan ere, aldaketa sistemiko horiek goitik behera baldintzatzen dituzte gaur eguneko herritarren orientazioak. Azken hamarkadetan Mendebaldeko sistema demokratikoak sustraitik mudatzen ari dira, batez ere, botere politikoaren banaketari dagokionez. Hala, botere politikoa ez dute dagoeneko estatuek eta haien erakundeek monopolizatzen. Mundu gero eta globalizatuagoan, behinola zeukaten zentraltasuna galtzen joan dira estatuak, erabaki politikoak hartzeko ahalmenean, batik bat. Galera hori merkatu kapitalista globalen faboretan gauzatu da, hau da, enpresa transnazional, finantza instituzio nahiz nazioarteko merkataritza interesen alde. Eta, modu paraleloan, herritarren interesen eta ongizatearen kaltetan. Horrela, botere politikoaren gunea lausotzen ari da, eta herritarrek zailtasun handiagoak dituzte hura identifikatzeko. Izan ere, gizartearen sektore handi bat ohartu egin da botere banaketan gertaturiko aldaketa horiez, eta gero eta gehiago kostatzen zaio ohiko instituzio politikoak ezagutzea eta haien funtzionamenduaren zentzua eta eraginkortasuna ulertzea. Hartara, gero eta deskonektatuago sentitzen da arrotz egiten zaion esparru horretatik. Horren ondorioak gero eta nabarmenagoak dira. Arestian aipatu denez, herritarren jokabide politikoari buruzko lehen azterketek, alegia, XX. mendean egindakoek, hauteskunde partaidetza baino ez zuten aintzat hartzen. Harrez geroztik, baina, herritarrek partaidetza mota gero eta dibertsifikatuagoak burutzen dituzte. Gaur egun gauza nabarmena da joera hori. Bada, estatuen krisiaren ondorioz, esparru politiko konbentzionaletatik kanpoko ekimenetara bideratu dituzte, gero eta gehiago, herritar gisa dituzten kezkak, halako moldez, non, jarduera sozio-politikorako gune berri asko agertu diren gizarteko hainbat esparrutan eta jendearen eguneroko bizitzan. Hala, esparru politikoa zabaltzen joan da, ohiko esparru politiko konbentzionalaren mugak hautsita. Ildo horretan, gaur egungo herritarren adierazpen politikoak pertsonen eguneroko bizitzan gauzatzen dira askotan. Era berean, pertsonak mugiarazten dituzten gai politikoak ere asko ugaritu dira. Gai horiek ez diete beti ohiko sailkapen politikoei erantzuten, hau da, sailkapen sozio-ekonomikoei, ideologikoei edo erlijiosoei. Horren froga dira gazteen artean indarra hartzen ari diren agenda politiko berriak: ingurumenari loturiko kezkak, emakumeen eta gizonen arteko harreman berdintasunari buruzkoak, talde nahiz pertsonen identitateen defentsazkoak, animalien ongizatearen aldekoak, eta abar. Sistema politikoetan gertaturiko egiturazko mudantzarekin batera, bigarren aldaketa sozial garrantzitsua gertatzen ari da. Aldaketa hori behetik gorakoa da, eta horrek ere eragina du sistema politikoetan: pertsonen 4. Gazteak eta politika aurrez aurre 59 baliabide kognitiboen hazkundeari lotuta dago, hain zuzen ere. Soziologo batzuek "mobilizazio kognitiboa" deitzen diote, eta azken hamarkadetan gertaturiko afiliazioaren jaitsierarekin lotzen dute. Zalantzarik gabe, azken hamarkadetan pertsonen hezkuntza maila gorantz joan da Mendebaldeko herrialdeetan eta, batez ere, belaunaldi gazteenetan nabarmendu da prozesu hori. Hezkuntza mailak, berez, eragin positiboa dauka partaidetza politikoan. Izan ere, politikaren mundua ulertzeko eta hari buruzko interesa pizteko baliabideak eta kontzientzia zibikoa eskaintzen ditu eta, horrenbestez, politikan eragiteko ahalmena ere handitzen du. Hezkuntza mailan gertaturiko hobetze hori, gainera, informaziora iristeko aukeren iraultzarekin batera etorri da, internet tartean dela. Prozesu horiek guztiek areagotu egin dute norbanakoaren autonomia eta dagoeneko pertsonek ez dute bitartekaritza instituzionalen hainbesteko beharrizanik beren ikuspegi ideologikoak eratzeko eta adierazteko (adibidez, alderdi politikoen bitartekaritza). Hala ere, hezkuntzarekin gertatzen den bezala, baliabide horiek ere ez daude modu simetrikoan banaturik gizartean. Bestela adierazita, indibidualizazio prozesuen barruan, pertsona batzuek beste batzuek baino baliabide gehiago dute esparru politikoan askatasunez eta autonomiaz jokatzeko, partaidetza mota berriak sortzeko eta, hitz batean, gaur egungo egiturazko baldintzetan herritartasun eraginkor mota bat eraikitzeko. Gaurko eguneko esparru politikoaren marko aldakor hori zirriborratu ondoren, gatozen orain ikerketako gazteen ikuspegiak deskribatzera. Elkarrizketatuek hainbat iritzi azaldu dute baina, ñabardurak ñabardura, esan genezake politikari buruzko bi ulerkera nabarmentzen zaizkigula ikerketa honetan. Bi adiera horiek gaztearen ikasketa politikoaren intentsitatearekin, politizatze mailarekin, eta politikari buruzko esperientzia graduarekin lotuta daude. Baita kultura kapitalarekin eta jatorri sozialarekin zerikusia duten zenbait gaitasunekin ere (lehenago aipatu ditugun baliabide kognitiboekin, besteak beste). Bestela adierazita, gazte politizatuenek politikari buruzko ulerkera konplexua, zabala eta aberatsa dute, horretarako gaitasunak eskuratu dituztelako (jatorri sozialari esker, familiaren edo ingurune sozialaren eraginez, edo norbanakoak metatutako esperientzien ondorioz, esaterako). Hori dela eta, politikotasuna esleitzen diete ohiko instituzioetatik kanpo egiten diren era askotako ekimenei ere. Are gehiago, esperientzia berritzaile horietan parte hartzaile aktibo izan ohi dira gehienetan. Aldiz, zenbat eta sozializazio politiko ahulagoa, zuzeneko esperientzia politiko eskasagoa eta gaitasun sozial urriagoak izan, hainbat eta mugatuagoa, estuagoa eta konbentzionalagoa izan ohi da zenbait gazteren mundu politikoaren ikuskera. Horrela, elkarrizketetan eta eztabaida taldeetan ere ikusi dugu gazte batzuek maila guztietako gobernuei, ohiko instituzio politikoei, alderdi politikoei eta politikari profesionalei mugaturiko esparrutzat dutela politika. Hau da, muturrera eramanda, euren esperientzia sozialetatik, interesetatik eta jardunetik at ikusten dute mundu politikoa, esparru arrotz gisa. Esanahi estu eta mugatua ematen diote politikari; nonbait, ekintza handiekin lotzen dute, hedabideetan zabaldutako gertakari eta gatazka ikusgarriekin, urrun hartzen diren erabaki politikoekin, politikari profesional (ustelekin, sarritan) eta gazteen ahotsak entzuten ez dituzten alderdi politikoen organizazio erraldoiekin. Esan dugunez, beste gazte batzuek, berriz, politika modu zabalean eta konplexuan ulertzen dute. Azken adiera horretan, gazte politizatuenek politika eguneroko bizitzan eta maila mikroan txertaturik ere hautematen dute, eta ildo horretatik, eguneroko hautuen eta ekintza txikien edo sektorialen garrantzia azpimarratzen dute. Era berean, gazte horiek politikaren agendak zabaltzen dituzte, eta lehenago politikotzat hartzen ez ziren gaiak politizatzeko ahaleginak egiten dituzte. Hori egitean, auzitan jartzen dituzte esparru publiko-politikoaren eta esparru pribatuaren arteko behinolako muga zurrunak. Ildo horretan, paradoxa bat gertatzen da behin baino gehiagotan. Izan ere, beren buruak ez politizatutzat hartzen dituzten gazte anitzek, ez diote zentzu politikorik esleitzen egindako ekintza edo mobilizazio askori, 4. Gazteak eta politika aurrez aurre 60 politikaren ikuspegi liberal hegemonikoa barneratuta dutelako. Hartara, ez dute beren burua subjektu politikotzat hartzen, eta ezagutza-eza edo gaitasun-eza tartean direla, indargabe sentitzen dira herritar gisa, partaidetza ekimenak eta boluntariotza-lanak (maila handiagoan edo txikiagoan) burutu arren. Ekimen horiek, horrela, politikaz kanpokotzat jotzen dituzte, eta beren burua ez gaitzat hartzen herritar moduan. Politikari buruzko ikuspegi hegemoniko horren adibide batzuk aipatuko ditugu segidan. Esaterako, Bilbon elkarrizketatutako neska baten diskurtsoa hona ekarrita, politikaren zentzu mugatuarekin bat egiten duela ikus dezakegu: politika alderdi politikoekin lotzen du soil-soilik, eta bestelako ekimenak, hala nola, emakumeen eskubideen aldeko mugimendua, euskarari loturikoa edo animalien ingurukoa, ez ditu politikotzat jotzen. Nabarmen ageri zaigu berriro ikuskera mugatu hori sare sozialen inguruan galdetu diogunean: inoiz animalien aldeko aldarrikapenen bat sinatu duela aitortzen badu ere, ekintza hori ez du ekintza politiko gisa hautematen: "En Change.org alguna cosa habré firmado y tal por el tema de los animales, en temas políticos no me gusta meterme, me parece algo más personal o íntimo" (ELK-Bilbo-neska). Ildo berean, Gasteizen elkarrizketatutako mutil batek ere bereizi egiten ditu emakumeen eskubideen aldarrikapena eta politika: "Con el tema de las mujeres y el feminismo, por ejemplo, mi madre suele hablar más que de política" (ELK-Gasteiz-mutila). Iruñean elkarrizketatutako mutil baten kasuan ere nabari da politika alderdi politikoen jarduerarekin lotzen duela. Ondorioz, alderdi politikoei buruz sentitzen duen ezin ikusia tarteko, bere burua apolitiko gisa definitzen du eta, hala nahi izanda, sistema politikoan parterik ez hartzeko erabakia hartu du. Oro har, ohiko politika instituzional gisa definitu dezakegun horri buruzko desafekzio edo gaitzuste handia agertu da elkarrizketetan. Edonola ere, aipatutako azken kasu honetan, galdera bat jar dezakegu mahai gainean: apolitiko izateko erabakia "kontzientea eta bilatua" izan bada, ez ote da hori ere hautu politiko bat? Bada, sistema politikoaren deslegitimazio maila noraino iristen den erakusten du aipatu jarrerak. Politikari emandako hedapenaz harago, politika bizitzeko edo sentitzeko moduetan arreta jarrita, ikusi dugu bizitza sozialaren ikuspegi zeharo pribatista dutela ildo horretako elkarrizketatu gehienek. Ildo berean, politizatze maila ahuleko gazteen artean agertzen diren ikuspegiak, batik bat, mundu politikoaz daukaten ezjakintasunari lotuta daude, lehenago esan bezala. Izan ere, politizatze maila apalagoko gazteek eta esperientzia politiko oso mugatuak izan dituztenek ezagutza eta gaitasun gutxiago daukate mundu politikoaren funtzionamenduan barrentzeko. Esparru publikoan izan dituzten bizipenak urriak edo ezdeusak izan dira. Hartara, arrotz sentitzen dute politikaren mundua, eguneroko bizi eta esperientzia sozial arruntetik urrun. Beren bizitzetan oso ondo bereizita dago esparru publiko-politikoa, alde batetik (urrutikoa, ulertezina, arrotza), eta esparru pribatua, bestetik (hurbila, familiarena eta lagunena, eguneroko bizitza). Eta ez dago bien arteko loturarik, ez baitute zubi horiek eraikitzeko baliabide egokirik. Ildo horretan, esparru ilun eta misteriotsu gisa ezaugarritzen du politika Bilbon elkarrizketaturiko neskak. Yo creo que la política se ve como tan oscura, y tan fea, y tan misterioso todo, que hay un rechazo hacia ella (ELK-Bilbo-neska). Esperientzia eta ezagutza politiko urriko gazteek ez bezala, bestelako ikuspegia dute politizatze maila handiagoa eta kapital kultural trinkoagoa erakusten dutenek. Azken horien adierazpenetan, politikak beste hedadura bat hartzen du, eta beste inplikazio batzuk ditu, esparru politiko instituzionaletik harago doazenak. Izan ere, 4. Gazteak eta politika aurrez aurre 61 politikaren ikuspegi liberal hegemonikotik aldentzen den ikuspegia da azken hori. Ildo horretan kokatzen da, hain zuzen ere, Iruñeko talde eztabaidako kide bat; jarraian agertzen den aipuan dioen bezala, harreman sozialak eta gizartearen alde gauzatutako ekimenak politikaren parte dira: Yo creo que esos temas se interrelacionan también con la política, aunque haya gente que no lo vea. La política en sí es todas las relaciones sociales que tenemos. Evidentemente puedes ser apolítico y estar en una asociación por un tema social que te preocupa, pero eso en el fondo repercute en la sociedad. Entonces, aunque no lo quieras, en el fondo estás cambiando la política (ET-Iruñea). Hari beretik, beste elkarrizketatu batzuek ere eguneroko jarduerarekin lotu dute politika; alegia, politikotzat jotzen dituzte bizitzako hainbat esparrutan egunero egiten ditugun hautuak eta ekintza txikiak. Zenbait kasutan, badirudi ohiko organizazio politikoek eragindako frustrazioak bultzatu dituela gazteok beste era bateko jarduera politikoak egitera, eta jarduera horiek bestelako esparruetara zabaltzera, gizartean kokaturiko ekintzen bitartez. Ernai sortu zenean, Ernain egon nintzen. Uste dut urtebete egon nintzela Ernain. Baina han sentitzen nuen ez zela nire lekua, oso pozik nengoen, baina ez nintzen eroso sentitzen, edo ez nuen ikusten egiten genuenaren baliagarritasuna. Eta hor, bakoitzaren lana banatzerakoan, nire burua aurkeztu nuen [beste ekimen sozial batzuekin] harremana izateko (Gure Esku Dago-ko kidea). Dena den, gazteen elkarrizketetan politikari esleitutako esanahiak eta hedadura politizatze mailaren arabera aldatzen badira ere, bai gazte politizatu gehienek bai politizatze maila apalagoa duten guztiek partekatzen dute alderdi politikoei nahiz gainerako ohiko instituzio politikoei buruzko mesfidantza handia. Zalantzarik gabe, azpimarratzekoa da sistema demokratiko liberalen sinesgarritasuna kolokan jartzen duen ikuspegi hori elkarrizketa guztiak zeharkatu dituen iritzi-korronte nabarmena izan dela. Ildo horretan, alderdi politikoek adierazten dute hobekien, gazte gehienek (agian, alderdi politikoetan afiliaturik daudenen salbuespenarekin) sistema politikoaz duten desilusioa. Esate baterako, Euskara Elkarteko kideak dio, ezkerra agintera iritsi eta "gauzek berdin jarraitzen dutela ikusten duzunean", mito bat erori zitzaiola. Hain zuzen ere, horrexegatik erabaki omen zuen euskalgintzan jardutea; gainera, konturatu omen zen Euskal Herri independente bat politikoki azaltzea ezinezkoa bazitzaion ere, kulturalki defini zezakeela: "hemen kultura bat dagoelako, hizkuntza bat dagoelako. Nolabait esateko, lehendik neukan eraikina deseraiki dut eta berri bat eraiki nuen". Orain, nahiago du eguneroko ekintza txikiak egiten aritu, eta ekintza horiekin guztiekin kultura bat egiten jardun, ideal politiko baten alde aritu baino. Ildo berean, OlatuKoop sareko kideak politikaren ikuspegi "ez organiko" bat azpimarratu digu, egitura politiko klasikoetatik at garatzen dena eta egunerokotasuna aldatzea xede duena: kontsumoa, bizi-estiloa, lana, energiaren erabilera, pertsonen arteko harremanak eta naturari buruzkoak, besteak beste. Sozioekologiaren eremuan jarduten duen kideak uste du gazte askok ez duela politikari buruzko kontzientziarik. Berak dioenez, horren arrazoietako bat izan liteke gazte askok alderdi politikoen jardunarekin, eta horrekin soil-soilik, lotzen dutela politikagintza. Hartara, haren iritziz, alderdi politikoen jarduna partidismo gisa definitu behar genuke, eta ez politikagintza gisa; funtsean, alderdi politiko bakoitzak bere interesak dituelako eta horien arabera jokatzen duelako, eta ez gizarte osoaren onurarako. Horren aurrean, bestelakoa da berak defendatzen duen ikuspegia: eguneroko hautu guztiak dira politikoak eta horiek emango diote forma gizartearen nolakotasunari. 4. Gazteak eta politika aurrez aurre 62 Horregatik esaten dut dena dela politika, guk hartzen ditugun erabaki txiki guztiak politika dira. (...) Politika orokorrean egunero egiten ditugun hautuak egitea da, eta horrek eramango du gizartea era batekoa izatera edo beste era batekoa izatera (Uribealdeko sozioekologia taldeko kidea). Hainbat ñabardura agertzen dute alderdi politikoetan nahiz bestelako ekimen batzuetan parte hartu duten gazte batzuek. Izan ere, politikaren bi esparruetan aritzen dira azken horiek; batetik, ohiko instituzio politikoetan (alderdietan edo sindikatuetan), eta bestetik, ekimen edo mugimendu sozialetan. Eta bateragarri ikusten dituzte bi partaidetza motak. Hala, gazte horiek politikagintza bi modutan gauza daitekeela onartzen dute, eta ez dute inolaz ere ukatzen eguneroko bizitzan pertsonek burutzen dituzten ekimen eta hautu asko zentzu politikoan ulertu behar direnik. Podemos-Ahal Dugu-ko kide batek, esaterako, kontsumo politikoaren garrantzia dakarkigu gogora: Erosketak egitera goazenean ere politikan parte hartzen dugu: Indiako esparragoen edo hemengo esparragoen artean aukeratzean ere, politika egiten duzu, kooperatiba batean erosten duzunean eta ez multinazional batean ere politika egiten duzu. Orduan, egia da batzuetan politika instituzionalizatu egiten dugula, baina eguneroko bizipenetan politika dago (Podemos-Ahal Dugu-ko kidea). Hari beretik, LGTBI Ligako kide batek ere politikaren ikuskera zabal hori agertu du, eguneroko aspektu guztiak bere baitan barnebiltzen dituena: "porque al final la política es todo". Argi azaldu du gazteek egunero egin ditzaketen gauza apal asko ez direla oharkabean utzi behar ikuspegi politikotik. Norbanakoaren esku dauden gauza xumeak egiteari garrantzia ematen dio; jakin badakien arren eraldaketa handiegirik ez duela lortuko, geldirik egonda baino gauza gehiago lor daitezkeela uste du. Horrela dio: A mí me han enseñado a ser así, yo soy así, quizás no voy a cambiar el mundo con lo que hago, pero por lo menos hago mi parte y me quedo tranquila, porque me niego a quedarme en el sofá diciendo que vaya mierda de mundo (LGTBI Ligako kidea). Era berean, Errekaleor gune autogestionatuan bizi den gazte batek azpimarratu du toki horretan daukaten bizi-egitasmoa proiektu politikoa dela, ezbairik gabe: norberaren praktikak (non bizi, zer kontsumitu, nola bizi eta nolako harremanak garatu) bilakatzen baitira ekintza politikoaren muin. Izan ere, praktika horiek herritarren autonomiarako eta aldaketa sozialerako espazioak lantzen dituzte. Hala, ekintza txiki horiek, beren apaltasunean, helburu handiak lortzeko aukerak eta aldaketa garrantzitsuak atzemateko bideak izan daitezkela uste du. Gure asmoa da produkzio bitartekoak apropiatuz poliki-poliki geroz eta dependentzia gutxiago izango dugula merkatuarekiko. Orduan, alde batetik, komunitatea indartu, planteatuz harreman sozial sanoak, eta beste aldetik erakutsi eredu berri bat posiblea dela (Errekaleorreko kidea). 4.1.1. Gazteen kezka politiko nagusia: enplegua Gaur egungo gazteek helduarorako bidean bizi dituzten trantsizioak ez dira linealak. Gazteek ezin dute prestatu eta aurreikusi helduaroko bizimodua. Izan ere, bizitzari buruzko ikuspegiak ez dira dagoeneko 4. Gazteak eta politika aurrez aurre 63 iragartzeko modukoak, prekarioak baizik. Horrenbestez, mundu globalizatuak berezkoak dituen desafio berriak agertzen zaizkie gazteei, eta erronka horiei aurre egiteko baliabide jariakorrak eta aldakorrak baino ez dituzte nabigaziorako tresna gisa. Desafio horien artean dago enplegu egonkorra eta kalitatezkoa aurkitzea. Bada, gaur egungo ekonomia kapitalista garatuko lan merkatuak egonkortasunik eza eta ziurgabetasuna ditu ezaugarri. Orain arte esan dugunez, pertsonen eguneroko bizitzaren aurrera-egite prozesuan linealtasun eza eragiten duen egiturazko prozesua dugu indibidualizazioa Bigarren Modernitatean. Indibidualizazioa instituzionalizatu egin da gaur egun. Hartara, egitura sozialak eta instituzionalak ahultzen ari diren garaian, norbanakoa behartuta dago instituzio eta obligazio tradizionalen laguntza barik erabakiak hartzera. Izan ere, ziurgabetasun handiko testuinguruan kudeatu behar du egoera hori, ahalik eta ondoen, banakoak. Bestela adierazita, indibidualizaturiko banakoek soluzio biografikoak eman behar dizkiete kontraesan sistemikoei. Hala, soluzio horien bilaketa funtsezko zeregin bilakatzen da pertsonen bizitzan. Horrek antsietatea edo egonezina sortzen du sarri. Bestalde, soluziorik atzematen ez denean, norbanako horiek porrot pertsonal gisa bizi ohi dute, egiaz, egiturazko arazoa den hori. Indibidualizazioaren instituzionalizazioa modurik gordin eta itogarrienean azaltzen da gazteentzat enpleguaren esparruan. Zalantzarik gabe, esan daiteke egindako elkarrizketa eta talde eztabaida guztietan identifikatu dela enplegua gazteen arazo eta erreibindikazio nagusi modura. Elkarrizketatuek aho batez adierazi dutenez, gaur egun gazteek bizi duten lanaren arrangura hori garrantzitsua da. Batetik, berez duen pisuagatik norbanakoaren garapen pertsonalerako. Bestetik, enplegua pertsonen bizitzaren egituratzailea delako. Bada, enpleguak zabaltzen du atea emantzipazio ekonomikorako eta bizi askapenerako, hark ahalbidetzen ditu etxebizitza lortzeko eta harreman nahiz familia berriak osatzeko aukerak, baita herritartasuna eraikitzeko ere. Zalantzarik gabe, aipatu dugun egiturazko testuinguru sozialak moldatu egiten ditu pertsonak: zuzenki eragiten die gazteei pentsamoldeetan eta, ondorioz, gizartean eragiteko edo mugitzeko izan dezaketen motibazioetan. Hala ere, esan genezake gaurko gazteen egoera gazi-gozoa dela Hego Euskal Herrian: bateko, kezkak, zailtasunak eta etsipenak agertu zaizkigu, besteko, oraindik gaur egun gure gizartean familiak eskaintzen dien babesa, gaurdaino gazteen egoera latza pixka bat leundu duena. Elkarrizketetan gazteek aipatu dituzten kezka politiko nagusiak bi esparrutakoak dira, funtsean: enpleguarena eta etxebizitzarena. Lanbidea ez izateak eta lanbide horren nolakotasunak kezkatzen ditu batez ere; eta horrekin lotuta, etxebizitza eskuratzeko edo emantzipatzeko zailtasunak. Horrek bizi proiektuetan dituen ondorio guztiekin: zuzenean, pertsona autonomo gisa garatzeko eta familia berriak osatzeko ahalmen urriarekin; zeharka, herritar oso eta autonomo izateko ezintasunarekin eta, hartara, politika konbentzionalari buruzko desafekzioaren handitzearekin. Izan ere, instituzio politikoek arazo horiek konpontzeko izan zezaketen eraginkortasunean dagoeneko askorik sinesten ez baitute gazteek. Auzi horren inguruko adibide batzuk aipatuko ditugu ondoren. Eztabaida taldeetan, esaterako 2008an hasitako krisiak eta hari emandako irtenbide neoliberalek gazteen bizitzetan izandako ondorio kaltegarriak hauteman daitezke. Kalte horiek baliabide gutxien duten gazteengan nabarmendu dira. Baina, ez horietan soilik. Bada, beste maila batean izan arren, goi mailako ikasketak dituztenek ere pairatzen dituzte. Horrela, paradoxa bat gertatzen ari da, gazteen ustetan. Gurasoen belaunaldikoek, ikasketa gutxiagorekin, bizi ibilbide egonkorragoa zuten. Aitzitik, haien seme-alabek, prestakuntza luzea izan ondoren, ez dute beren bizitzak antolatzeko euskarririk. 4. Gazteak eta politika aurrez aurre 64 Nos ha tocado toda la crisis, todo lo malo, todos los cambios. Ahora nos sustituyen por máquinas, no nos valoran. Estudiamos 20 años y luego nada (ET-Iruñea). -Antes, las cosas no eran como ahora. Antes los padres tenían oficios y muy pocos tenían estudios. Hoy en día, como no tengas una buena base de estudios, eres un mileurista toda la vida. -Y teniendo estudios también (ET-Gasteiz). Yo tengo 25 años y ando todo el día de ETTs. Que alguien sea fijo es increible. Alguno conozco (…), y porque es sobrino de no se quién. Entonces ¿qué expectativas tienes para casarte, tener hijos y llevar una vida estable? No tienes dónde agarrarte (ET-Iruñea). Gasteizen elkarrizketatutako mutilak gazteen prekarietatea nabarmendu nahi izan du: lanik ez izateak edo lanbide oso prekarioa izateak, emantzipazioa oztopatzen baitie sistematikoki. Gure Esku Dago-ko kidearen hitzetan, egoera horrek, bai lan egoera ezegonkorrak eta bai emantzipatzeko ezintasunak, itxaropenak zapuzten dizkie gazteei eta, ondorioz, beren aldartean eragiten die. Bilbon elkarrizketatutako neska batek kritika egiten dio egungo lan merkatuaren logikari eta, zehazki, bekadunak merke kontratatzeko sistemari. Izan ere, bekak lan munduan muturra sartzeko aukera gisa aurkezten badira ere, bi ondorio bidegabe sustatzen dituzte elkarrizketatuak nabarmendu duenez: alde batetik, bekadunei soldata oso baxuak ordaintzea; eta, bestetik, langile egonkor gutxiago kontratatu ahal izatea (ELK-Bilbo-neska). Iruñeko taldearentzat ere, lanik eza da, egun, gazteen arazorik larriena. Horrekin lotuta, ikasketen balioa ere zalantzan jarri dute, esperientziarik izan ezean, ikasketak egiteak ez baitie gerora lanik bermatzen. Onenean ere, oso kontratu eskaseko lanak onartu behar izaten dituztela nabarmendu dute. Unibertsitateko ikasketak ordaindu beharraz ere kexatu dira hainbat elkarrizketatu, baita etxebizitzaren prezio altuaz ere. Honako elkarrizketatu hau, adibidez: Lehenengoa edo garrantzitsuena unibertsitatea; hau da unibertsitate publikoa baina ordaindu behar da, eta hori niretzat arazo bat da. Gero, denok ikasten dugu zerbait eta ez daukagu non lan egin. Ez baduzu lanik egiten, nondik bizi ahal duzu? Eta nahiz eta lan egin etxebizitzek daukaten prezioa. Horiek dira nire ustez inportanteenak (ELK-Donostia-neska). Donostiako talde-elkarrizketako kideek aipatu berri ditugun arazoak errepikatu dituzte: hots, gazteek enplegua lortzeko duten zailtasuna, emantzipatzeko ezintasuna, soldata baxuen arazoa eta alokairuen prezio altuak. Horrez gain, ikasketen gaia jarri digute mahaigainean: esan digutenez, unibertsitateko ikasketak ez daude batere ondo antolatuta eta, beren ustez, horrek zuzenean eragiten die enplegua eskuratzeko aukeran. Arazo horiez gain, bizitza proiektuaren ziurgabetasuna ere aipatu dute elkarrizketatu batzuek (ET-Iruñea): lanbiderik ez izateak, edo lanbide kaskarra izateak, etxebizitzaren auzian eragiteaz gain, etorkizuneko egitasmoetan edo proiektuetan zuzenean eragiten baitie (familia-bizitza eraikitzea aipatu dute, adibidez). Horiek horrela, herri ekimenetan dabilen Donostiako gazteak ezinbesteko baldintzatzat jo du lan-baldintza hobeen aldeko aldarrikapena egitea: 4. Gazteak eta politika aurrez aurre 65 Gazteoi eskaintzen dizkiguten lanpostu gehienak dira prekario hutsak. Lan mundua oso gaizki dago eta hori ikusten da, oso argi dago eta denok dakigu. Kontratazioak igotzen badira, kontratua begiratuz gero ikusten da mierda bat direla. Lan baldintza duinen aldeko aldarrikapena egin behar dugu, ja (Herri ekimenetan diharduen Donostiako gaztea). Beste elkarrizketatu batzuek, ordea, adierazi dute egun ez dela erraza gazteek horrelako aldarrikapenak egitea; izan ere, oso jarrera egoistak eta indibidualistak dituztela kexatu dira. Ildo horretan, Donostiako Piratak-eko kideak adierazi du bere inguruko lagun askoren egoera tamalgarria den arren, zaila egiten zaiola lagun haiekin langile izaeraz hitz egitea eta bizi duten egoera kapitalismoa bezalako terminoekin lotzea. Kexu agertu da ez dutelako auzi horiei buruzko inolako pedagogiarik jasotzen eta, bere ustez, transmisiorik gabe zaila da oso belaunaldi gazteek errealitate sozioekonomiko horren kontzientzia hartzea eta hobekuntzaren alde antolatzea. Hari beretik, Donostian elkarrizketatutako mutilak gazteen kontrolaz hitz egin du. Honako aipua dugu horren adibide: Problematika nagusia da nahi gaituztela kanpotik guztiz kontrolatu, bai sare sozialekin, bai berriekin…, eta ez garela oso kontzienteak kontrol horretaz. Eta nik uste dut hori oso arazo larria dela, eta gure askatasuna mugatzen ari garela aurrerapen teknologikoen aitzakiarekin. Uste dut gero eta eskubide gutxiago dugula, eta askatasun gutxiago ere (ELK-Donostia-mutila). Uribealdeko sozioekologia taldeko kideak, bere aldetik, gazteen egoeraren paradoxa edo kontraesana azpimarratu nahi izan du: izan ere, gazteen errealitatea gogorra dela ondorioztatu liteke beren zailtasunak ikusita baina, aldi berean, gurasoen edo familien babes handiaren ondorioz, gure gizarteko gazte gehienen egoera erosoa dela nabarmendu du, nahiz eta emantzipatzeko aukerarik ez izan: Hau da, gazteak txarto bizi dira? Nire ustez ez, ze gurasoen etxean oso ondo bizi gara denok, dena daukagu, aitak kotxea uzten dit, amari eskatzen diot dirua, eta hau eta bestea. Orduan, oso eroso gaude. Egia da burbuila horretatik irtetea zaila dela, ze gero gu bakarrik gaude, eta ez daukagu sostengu hori. Alde batetik, txarto gaude ezin garelako gurasoen etxetik irten, baina, aldi berean, gurasoen etxean oso ondo gaude. Orduan, hor dago "la pescadilla que se muerde la cola" (Uribealdeko sozioekologia taldeko kidea). Era berean, uste du erosotasun hori oztopo izan litekeela gazteek kontzientzia soziopolitikoa har dezaten eta egoera aldatzeko konpromisoa gara dezaten. Edonola ere, dena esate aldera, ikerketarako elkarrizketatu ditugun gazteen artean badira egungo sistema aldatzeko ereduak proposatzen dituztenak ere: hain zuzen ere, bizitza eredu alternatiboak jarraitzeko hautua egin dutenak. Adibidez, Errekaleorreko eta Ikasle Abertzaleakko kideek okupazioaren bidea aldarrikatzen dute etxebizitzaren arazoari aurre egiteko aukera gisa. Biak ala biak okupatutako eraikinetan bizi dira eta, ildo horretan, egungo egoera iraultzeko tresna politiko gisa ulertzen dute. Oro har, elkarrizketatuetako askok uste du instituzio politikoek eta politikariek ez dituztela aintzat hartzen gazteen arazoak eta, ondorioz, ez dituztela politika publiko egokiak lantzen. Areago, zenbaiten iritziz, ez dituzte ezagutu ere egiten gazteen problema errealak. Ondorioz, enpleguaren eta etxebizitzaren arazoen aurrean ez entzunarena egiteak gero eta gehiago urruntzen ditu gazteak ohiko politika instituzionaletik. 4. Gazteak eta politika aurrez aurre 68 balioesten dute ETAren jarduera armatuaren ondorengo fasea. Alde batetik, elkarrizketatu askok esaten du errazagoa egiten zaiela orain aliantza politikoak egitea, eta iritzi ezberdineko jendea elkartzea. Beldurraren faktorea ere desagertu egin da oraingo testuinguruan, eta politikan jarduteko askeago sentitzen dela esan duenik ere bada. Azpiko lekukoen aipuetan, adibidez, dimentsio horiek ikus daitezke: Argi daukat sentsibilitate batzuen barruan borroka armatuaren faktorea kentzeak batu dezakeela. Gaur egun egiten ari den bide horretan uste dut jende bat… lehenago ezberdintzen zuena zen hori, borroka armatuaren ados edo aurka egotea, orain desberdintasun hori kentzen da (Donostiako Piratak-eko kidea). Ni mugimendu feministan aliantza espazio pila batean nago, eta hor dago oinarri bat elkarlanerako, eta uste dut aitortzen diogula elkarri, nahiz eta gauza askotan badakigun ezberdinak garela eta izaera eta oinarri politiko ezberdinak ditugula, baina, hala ere, gauza batzuetan elkarren beharra dugula eta aliatuak garela. (…) Eta puntu handi batean, gatazka politikoa orain ez izatea hain bizi, nahiz eta gatazka oraindik dagoen, uste dut horretan oso lagungarria izan dela eta, adibidez, Bilgune Feministarekiko garai batean zeuden errezelo eta deskonfiantza pila bat ez dago orain (Bilgune Feministako kidea). Beste alde batetik, ordea, gazte politizatuenek arrisku batzuk ere ikusten dizkiote egungo testuinguruari. Batzuen ustetan, euskal gatazkak gazteen politizatzea bultzatzen zuenez, gaurko egunean zaildu egin da gazteak politikoki aktibatzea eta gazteek erreferente politiko eraginkorrak izatea. Masa hedabideen botereak sorrarazitako munduaren ikuskerak gazteen gaurko ikusmoldeetan duen eraginak kezkatzen ditu beste batzuk. Eta belaunaldi gazteenek ETAren jarduera armatuak eragindako sufrimendua ahazteko dagoen arriskua jarri du mahai gainean beste gazte batek. Segidan aurkezten ditugun aipuetan kezka horiek islatzen dira: Nire belaunaldia izango da azkenetarikoa pixka bat gatazka egoeran aktibatu dena. Nire ustez, bai dago erreferente falta bat, eta lehen oso agerikoak eta errazak ziren kontraesan horiek hor zeuden, orduan, errazagoa zen posizionatzea eta aktibatzea. Orduan, egun gatazka oso espliziturik ez dagoenez, ba gatazka ezak bilatzen du ez posizionatzea eta horren ondorioz ez politizatzea (Errekaleorreko kidea). Egia da ere faktore polarizante hori kenduta, edo fundamentuz egiten da lan politikoa edo lan politikoak galtzen du erreferentzia. (…) Beste eragile batzuek hartu behar dute soka tenkatzeko ardura, eta ez badu tenkatzen..., telebistak eragin handia dauka bestela (Donostiako Piratak-eko kidea). Sí que nos encontramos que la conciencia sobre el tema del terrorismo que tiene la generación de menos de 18 no tiene nada que ver con lo que ha pasado. (…) En eso sí que tenemos un compromiso claro, y estamos intentando que esas nuevas generaciones lo vean también de esa manera, que no se quede en el olvido lo que ha pasado y que entiendan cómo se ha vivido y lo que ha pasado (Juventudes Socialistas de Euskadi-ko kidea). Ildo horretan, eta salbuespenak salbuespen, elkarrizketatu ditugun gazteen artean 20 urte inguru dituztenek iraganeko fenomeno gisa ikusten dute euskal gatazka, eta ETAren jarduera armatua aurreko belaunaldiei zegokien arazo politikoa da haientzat. Hori iradokitzen du zenbait informatzaileren diskurtsoak: 4. Gazteak eta politika aurrez aurre 69 Uste dut gazteontzat gatazka "hor dagoen gauza bat" [urrun bezala, keinua eginez], baditugu preso batzuk guk ez ditugunak ezagutu, ia kartzelan zeuden gu jaio ginenean, eta bai dela beste elementu bat, eta zaharragoek ikusten dute elementu bat lotuta doakiona lehengo borrokari eta ezin dena bereizi (Ikasle Abertzaleak-eko kidea). -Que si homenaje por aquí homenaje por allá…, omenaldi asko baina zazpi urtetan ez da ezer egin. Nik egia esan ez dut hori bizi izan, eta badirudi batzuk daudela bizitzen orain dela 20 urteko perspektibarekin. -(...) -Hubo un boom, estaban on fire en los 80 y nosotros estamos viviendo la resaca de todo eso (ET-Donostia). Azkenik, ikerketa honetarako elkarrizketatu ditugun gazte ez politizatuek ez dute uste ETAren jarduera armatuak inolako eraginik izan duenik politikari buruz sentitzen duten urruntasunean. Era berean, ez dute uste ETAren desagerpenak politikari buruzko interes handiagoa piztuko dienik. Laburbilduz Egun belaunaldi gazteenek politikari buruz duten ikuspegia ulertu ahal izateko aintzat hartu behar dira esparru politikoan gertatu diren egiturazko aldaketak. Mendebaldeko sistema demokratikoak errotik mudatzen ari dira, batez ere, botere politikoaren banaketari dagokionez. Hala, dagoeneko estatuek eta haien erakundeek ez dute botere politikoa monopolizatzen. Botere galera hori merkatu kapitalista globalen faboretan gauzatu da eta herritarren interesen eta ongizatearen kaltetan. Hori dela eta, jende asko, gazteak tartean, ohiko instituzio politikoetatik gero eta deskonektatuago sentitzen da. Estatuen krisiak herritarren jokabide politikoan eragina izan du. Gaur egun herritarrek partaidetza mota gero eta dibertsifikatuagoak burutzen dituzte esparru politiko konbentzionaletatik harago. Hartara, jarduera soziopolitikorako gune berri asko agertu dira gizarteko hainbat esparrutan eta jendearen eguneroko bizitzan, esparru politikoa zabalduz. Era berean, pertsonak mugiarazten dituzten gai eta agenda politikoak ere asko ugaritu dira. Aldaketa politiko horiez gain, azken hamarkadetan pertsonen hezkuntza mailaren hazkundea ere gertatu da Mendebaldeko herrialdeetan, batez ere, belaunaldi gazteenetan. Gainera, baliabide kognitiboen hazkunde hori informaziora iristeko aukeren iraultzarekin batera etorri da, internet tartean dela. Baliabide horiek norbanakoaren autonomia areagotzen dute, beraz, herritarrek ez dute bitartekaritza instituzionalen hainbesteko beharrizanik beren ikuspegi ideologikoak eratzeko eta adierazteko. Hala ere, baliabide horiek ez daude modu simetrikoan banaturik gizartean, pertsona batzuek beste batzuek baino baliabide gehiago dute esparru politikoan askatasunez eta autonomiaz jokatzeko, partaidetza mota berriak sortzeko, hau da, egungo egiturazko baldintzetan herritartasun eraginkor mota bat eraikitzeko. Elkarrizketatu ditugun gazteek esandakoa jasota, politikari buruzko bi ulerkera ageri dira. Bi adiera horiek gazteen ikasketa politikoaren intentsitatearekin, politizatze mailarekin eta politikari buruzko esperientzia graduarekin lotuta daude. Baita kultura kapitalarekin eta jatorri sozialarekin zerikusia duten zenbait gaitasunekin. Batetik, politizatze maila altuena erakusten duten gazteek politikari buruzko ulerkera konplexua, zabala eta aberatsa dute, horretarako gaitasunak eskuratu dituztelako. Hori dela eta, politikotasuna esleitzen diete ohiko instituzioetatik kanpo egiten diren era askotako ekimenei ere. Esperientzia berritzaile horietan parte hartzaile aktibo dira, eta, hala 4. Gazteak eta politika aurrez aurre 70 eginez, politikaren agendak zabaltzen dituzte auzitan jarrita esparru publiko-politikoaren eta esparru pribatuaren arteko muga zurrunak. Bestetik, politizatze maila ahuleko gazteek esanahi estu eta mugatua ematen diote politikari; nonbait, ekintza handiekin lotzen dute, hedabideetan zabaldutako gertakari eta gatazka ikusgarriekin, urrun hartzen diren erabaki politikoekin, politikari profesional (ustelekin, sarritan) eta gazteen ahotsak entzuten ez dituzten alderdi politikoen organizazio erraldoiekin. Horrela, burutu izan dituzten ekintza eta mobilizazio askori ez diote zentzu politikorik esleitzen, ez dute beren burua subjektu politikotzat hartzen. Beren bizitzetan oso ondo bereizita dago esparru publikopolitikoa, alde batetik (urrutikoa, ulertezina, arrotza, profesionalizatua), eta esparru pribatua, bestetik (hurbila, familiarena, lagunena, eguneroko bizitza). Eta ez dago bien arteko loturarik, ez baitute zubi horiek eraikitzeko baliabide egokirik. Banaketa horretatik harago, bai gazte politizatu gehienek bai politizatze maila apalagoa duten guztiek partekatzen dute alderdi politikoei nahiz gainerako ohiko instituzio politikoei buruzko mesfidantza handia. Gazteen kezka politiko nagusiak bi dira: enplegua eta etxebizitza. Pertsonen bizitzaren egituratzailea da enplegua, bizi proiektua prestatzea ahalbidetzen baitu. Hego Euskal Herrian lan merkatuak ezegonkortasuna eta ziurgabetasuna ditu ezaugarri. Lanik ez izateak edota lanbide horren ezegonkortasunak etxebizitza eskuratzea eta familiatik emantzipatzea oztopatzen die gazteei. Enpleguaren eta etxebizitzaren erreibindikazioen aurrean politikariek ez entzunarena egiteak gero eta gehiago urruntzen ditu gazteak ohiko politika instituzionaletik. Bestalde, gaur egunera arte euskal politikagintzan nagusi izan diren gaiak, hala nola, nazio identitatea, nazio gatazka eta hizkuntza, ez dira ikerketa honen helburuen artean egon (hizkuntzaren gaia izan ezik) eta ez dute zentraltasunik hartu gazteen diskurtsoetan. Hala ere, hainbat adierazpenetan azaleratu dira: Nazio identitatearen auzia gazte batzuen esanetan baino ez da ageri da, Euskal Herriko politikagintzan daukan garrantzia azpimarratzeko. Ez da zalantzan jartzen, baina proposamen politiko klasikoekiko urruntasuna erakusten dute. Haatik, euskarari buruzko atxikimenduaren eta praktika politikoaren arteko harremanak garrantzi handiago eskuratu du gure elkarrizketatu batzuen artean. Euskararen aldeko ekimenetara joateak beren sozializazio politikoan izandako garrantzia azpimarratu dute hainbatek. Halaber, praktika politikoan murgildu direnean, gazte politizatu batzuek diote handitu egin zaiela euskarari buruz zuten atxikimendua. Gazteen praktika politikoetan euskal gatazkaren eraginaren berri ere izan da elkarrizketatuen diskurtsoetan. Badirudi 25 urte ingurutik gora dituzten gazte politizatuenen artean badela eraginik. Gazte helduenek, helarazitako memoriaren bitartez ez ezik, pertsonalki bizi izan dituzte haurtzaroan eta nerabezaroan gatazkaren adierazpen bortitzenen ondorioak. Gazte horietako askok beldurraren eragina jarri du mahai gainean, baita euskal gatazkak praktika politikoetan eragiten zuen polarizazioa ere. Aldiz, 20 urte inguruko gazteek iraganeko fenomeno gisa ikusten dute gatazka. Azkenik, elkarrizketatu ditugun gazte ez politizatuek ez dute uste euskal gatazkak inolako eraginik izan duenik politikari buruz sentitzen duten urruntasunean, ezta ETAren desagerpenak politikari buruzko interes handiagoa piztuko dienik ere. 4. Gazteak eta politika aurrez aurre 71 4.2. Gazteak eta ohiko politika moldeak 4.2.1. Gazteen ustezko despolitizatzearen inguruko eztabaidak gazteen begietan Aurretik esan bezala, gizartean iritzi zabaldu samarra da egungo gazteek interes gutxi dutela politikan eta gero eta gutxiago parte hartzen dutela esparru horretan; gazteen despolitizatzeaz hitz egiten duenik ere bada. Diskurtso hori leku komuna bilakatu da diskurtso sozial hegemonikoetan, hau da, masa hedabideek zabaldutako mezuetan eta politikariek edo ohiko alderdi politikoek egindako inkestetan. Baina, zein ikuspegi dute gazteek beraiek politikari buruz? Nola deskribatzen dute beren hizkeran errealitate hori? Ikerketaren atal honetan, hain zuzen ere, hauxe egin nahi dugu: gazteek beraien kokapen desberdinetatik egiten dituzten diagnostikoak bere horretan jaso, eta erabiltzen dituzten kontzeptuak eta hitzak bere hartan hona ekarri. Hainbat elkarrizketatuk adierazi digute, beren ustez, ez dela egokia gazteen despolitizatzearen ideia orokortzea. Ikuspegi horretan bat egiten dute politikaz ezagutza eta esperientzia sakonagoa duten gazteek, batik bat. Esate baterako, LGTBI Ligako kideak duen ikuspegia interesgarria da: Espainiako Estatuko hiri batean jaioa eta hazia da, Euskal Herria baino askoz ere ez politizatuagoa den testuinguru batean, bere ustez. Hain zuzen ere, horixe aurkitu du Euskal Herrira (zehazki Bilbora) etortzean, mobilizaziorako gune bat. Despolitizatze kontzeptuaren erlatibotasuna jarri digu mahai gainean horrela, izan ere, Espainiako Estatuko beste leku batzuetako gazteekin alderatuta, Euskal Herriko gazteak politizatuagoak daudela diosku informatzaile horrek. Edonola ere, galdera honi erantzun nahi genioke: zein neurritan hitz egin liteke Euskal Herriko gazteen politizatzeaz edo despolitizatzeaz, gazteen ustetan? Zein diagnostiko egiten dute gazteek, beren ikuspegitik? Elkarrizketatu batzuek, politizatze maila handia dutenek, despolitizatzea baino beste kontzeptu batzuk izan dituzte nahiago gaur egungo gazteek politikarekin duten harremana azaltzeko: batzuei egokiagoa iruditu zaie despolitizatzearen ordez, "immobilismoa", "desmobilizazioa", "desaktibazioa" eta antzeko terminoak erabiltzea gaurko gazteen errealitate politikoa deskribatzeko. Ezkerraldeko bazterketaren aurkako talde bateko kideak, adibidez, ez du uste gazteak despolitizatuta daudenik, eta bereizi egiten ditu despolitizatzea eta desmobilizatzea: Yo creo que esa imagen de juventud despolitizada no es real. Yo creo que es más bien una juventud desmovilizada que una juventud despolitizada. Yo creo que lo que ocurre es que también el movilizarte hace madurar el discurso político. Sí que es verdad que hay gente que tiene un discurso político inmaduro, o un discurso político "de manual"; hay gente que lee cosas y a nivel de discurso o teóricamente lo tiene más o menos construido, pero en la práctica no lo pone en práctica ni sabría cómo llevarlo a cabo. Además, es un discurso muy ideal, si no lo plasmas en la práctica, no puedes saber si funciona o no (Ezkerraldeko bazterketaren aurkako talde bateko kidea). Elkarrizketatutako gazte batzuen iritziz, gazteek izan badute gai politikoekiko interesa, badituzte, era berean, pentsaera eta diskurtso argiak ere eta, ildo horretan, politizatuta daudela esateko moduan egongo ginateke. Baina, ez dira mobilizatzen, ez daude aktibatuta, pentsatutakoa ezin dute, beraz, praktikan jarri. OlatuKoopeko kidearen ustez, jauzi handia dago gazteen eztabaida teorikoen eta praktikaren artean: "ze, ditugu gazte batzuk oso politizatuak, irakurtzen 'La conquista del pan', baina gero mugimendu hori ez dago kalean". Elkarrizketatuen iritzien berrikusketa eginda, zenbaiten ustez, gazteek ez dute mobilizatzeko gogorik, beste batzuen ustez, ordea, gogoa eta asmoa izan badituzte, baina antolatzeko gaitasuna falta dute. Iruñean 4. Gazteak eta politika aurrez aurre 72 elkarrizketatutako neskak, adibidez, konpromiso sozial eskasa antzematen du; uste du gazteek gehiago lagundu behar lioketela elkarri, konpromiso handiagoa izan behar luketela. Donostian elkarrizketatutako mutilaren hitzetan, bestalde, aurrerapen sozial handiak izan dira hainbat esparrutan eta interesa piztu dute gizartean (matxismoaren edo bullyingaren kontrako ekimenek, esate baterako), baina gazteek ez dute antolatzeko beharrik sentitzen edo ez dute gaitasun nahikorik horretarako. Izan ere, aurreko atal batean ikusi dugunez, gazteen gero eta ekimen gehiago ohiko organizazioen edo mugimenduen bitartekaritzarik gabe gauzatzen da. "Agian izpiritu kritiko gehiago dago gai horiekin, baina ez dago antolatzeko gaitasunik edo kontzientziarik. Interesa egon daiteke, baina, gero, interes hori ez da bideratzen" (ELK-Donostia-mutila). Hartara, gazte batzuen trebatze eta gaitasun falta horrek eragina du ondoren beste batzuekin batera saretzeko edo antolatu ahal izateko ahalmen urrian. Ohiko organizazio politikoetan, hau da, alderdi politikoetan edo sindikatuetan dabiltzan gazteen iritzia ñabarduraz osatuta dago. Izan ere, batetik, onartu, onartzen dute gazte gehienek ohiko instituzio politikoen aurrean agertzen duten desilusioa, baina bestetik, uste dute ahalegina egiten ari direla egiturak aldatzeko eta gazteak politikagintza mota horretara erakartzeko, uste baitute alderdiak direla tresnarik eraginkorrena gazteen eragin politikoa bideratzeko. Adibidez, Nuevas Generaciones-eko kideak politika instituzionalari buruzko urruntasuna eta ikuskera ezkorra nabaritzen ditu gazteengan baina, horrek ez du, bere ustez, politikarekiko interes falta islatzen: "En las redes sociales yo continuamente veo a mis compañeros y amigos hablando de política. ¿Qué la ponen a caldo? Puede ser. Pero que estén desarraigados de la política yo no lo veo" (Nuevas Generaciones-eko kidea). Juventudes Socialistas de Euskadi-ko kidearentzat frustragarria da, oso, gazteengana iritsi nahi eta ezina, eta haiek erakartzen ez asmatzea. Horrela mintzatzen da, bere aldetik, EGIko kidea: "Guk alderdian ere nahi duguna da hori piztea, jende gazte gehiago hurbiltzea (…) Utopiko ikusten dut, oso urrun ikusten dut [alderdietatik kanpoko politikagintza], batez ere horregatik, jendeak uste duelako ez zaiola entzungo" (EGIko kidea). Bestelakoa da gazte askoren ikuspegia. Zenbaiten ustetan, gazteen politika egiteko modua aldatzen ari da, zehazki, alderdi politikoetatik at geratzen diren beste esparru birtual batzuetara lekuz aldatzen. Ildo horretatik, sare sozialen aukera nabarmendu duenik ere badago. Hala, elkarrizketatu bati, gazteen politikagintza aztertzean, oso aintzat hartzekoa iruditzen zaio kaleko mugimenduaren zati bat sare sozialetara pasatu izana. Bada, sare sozialek askotariko esparru publiko birtualak sortzeko aukera eman dute. Ikerketa honen bigarren atalean sare sozialen gaia aztertu dugunean, gazteen politikagintzan determinanteak ez direnaren ideia jaso badugu ere, ez dago zalantzarik politika egiteko beste modu bat ekarri dutela esaten badugu. Eta horrek hainbat alderditan eragin du. Ildo beretik, Bilgune Feministako kideak argi du despolitizatze terminoa ez lukeela erabiliko; politikagintza sentitzeko eta bertan jarduteko moduak aldatu direla azpimarratzen du. Baina, hori despolitizatzea al da? Orain arte aipatu legez, agertu zaigu ohiko politikari buruzko mesfidantza handia, erakunde, alderdi politiko nahiz politikariekiko urruntze bat. Horrek esan nahi du gazteek ez dutela jardun politikorik egiten? Ondoren ikusiko dugunez, gazteen eta politikaren arteko harremana aldatzen ari da. Beraz, litekeena da politizatzeko eta mobilizatzeko beste eredu batzuetarako trantsizioan egotea, Bilgune Feministako kideak iradoki duen bezala. Aurreko atal batean aitzinatu dugun legez, despolitizatzea eta politizatzea ez dira kategoria absolutuak. Hartara, ez dute kontrajarritako gazte taldeak bitan sailkatzeko balio. Aitzitik, mailaz mailakako continuum batean irudikatu daitezkeen kokapen desberdinak ditugu, gazteen partaidetza gradua ulertzen lagun gaitzaketenak. 4. Gazteak eta politika aurrez aurre 73 Hala ikusi dute ibilbide politiko luzea duten gazte batzuek ere. Adibidez, elkarrizketatu batzuen arabera, despolitizatzeaz (edo desmobilizatzeaz) hitz egin beharrean, inplikazio mailaz hitz egin behar litzateke. Euskara Elkarte bateko kideak inplikazio mailaketa jarri du mahai gainean. Bere eskualdeko Euskalgintzan, esate baterako, noizean behingo ekimenetarako gazteen atxikimendua lortzea ez zaie zaila egiten baina, azpimarratu digu, gero, gazte horiek ez dutela pausurik ematen elkarte jakin bateko kide bihurtzeko. Euskara Elkartetik bultzatzen dituzten ekimenetan parte hartzen ikusten ditu, nahiz eta onartzen duen, lehen bezala orain ere, "bost katu" direla asko inplikatzen direnak. Azken adierazpen horiek ere joera nabarmen bat erakusten digute: gazteen partaidetza ekimenak eta aktibismo ereduak bilakaera prozesuan daude; gero eta gazte gehiagorentzat, ekimenak noizbehinkakoak eta iraunkortasunik gabeak izan ohi dira, eta bitartekaritzarik gabe gauzatzen dira sarritan. Maiz aski, kausa bakar baten inguruko ekitaldiak izan ohi dira, jariakortasun handikoak. Ildo berean, Astrako kide batek ere nahiago du inplikazio mailaz hitz egin despolitizatzeaz baino, eta adinarekin eta generoarekin lotzen du arestian aipaturiko mailaketa hori. Berak dioenez, ekimenetan parte hartzeko joera gutxitu egiten da adinean aurrera egin eta bizi-zikloak eta bizi-baldintzak aldatu ahala (emakumeen kasuan bereziki, generoari buruzko atalean adierazi den bezala). Azkenenean lanagatik uzten dituzu zati batzuk, orain familia bat sortzeko ideia daukat…, gogoa ez da aldatzen, konpromiso maila igual bai, baina gogoak berdin jarraitzen du. (...) prozesu natural bat izan da. Igual 18-28 urteen arteko garaia intentsoagoa izaten da, eta igual 30 urteetatik aurrera apur bat, naturalki, intentsitate hori jaisten doa, baina gogoa eta inplikazioa hor daude oraindik (Astrako kidea). Azkenik eta atal honekin bukatzeko, esan dezagun elkarrizketatuek politikari buruz duten ikuskera orokorrak politikaz, politikagintzaz eta despolitizatzeaz agertu duten iritzia baldintzatu duela. Beraietako batzuek despolitizatutzat jo dute beren burua erakundeetatik eta alderdi politikoetatik urrun sentitzen direlako. Alabaina, ohiko politika instituzionaletik at ibiltzeak ez du esan nahi beste jarduera batzuetan ez dabiltzanik, nahiz eta beraiek ez duten politikotzat jotzen dena delako aktibitate hori. Izan ere, munduan zabaltzen ari diren agenda politikoek eta gazteek gero eta barneratuago dituzten balio post-materialistek gai berriak ekarri dituzte plaza publikora, askotan ohiko definizioetatik at daudenak. Ildo horretatik, Bilbon elkarrizketatutako neska baten adibidea ondo datorkigu egoera kontraesankor hori irudikatzeko: ohiko politika tradizionalean interes gutxi badu ere, animalien eskubideen auzian arreta handia jartzen du, eta kausa horren alde ekiteko grina nabari zaio: "Yo, por ejemplo, soy súper animalista y puedo tener una conversación de dos horas con un amigo sobre el tema de los toros" (ELK-Bilbo-neska). Horrez gain, animalien ongizatearen aldeko sinadura bilketetan ere parte hartu izan du. Alabaina, "politikatik" (hau da, bere ulerkeran, politikagintza instituzionaletik) kanpo kokatzen du bere burua, egoera berean eta antzeko esperientzia daukaten beste gazte askoren antzera. 4.2.2. Despolitizatzearen arrazoiak Orain artekoa ikusita, politika instituzionalari buruzko urruntasun sentimendua gazteengan orokor samarra dela ondoriozta genezake. Izan ere, gero eta nabarmenago agertzen da gazteen hitzetan, sistema demokratiko liberaletan ohikoa den politika moldeekiko desafekzioa. Era berean, sentimendu horrek desmobilizazioa eragiten du, maiz, gazte askoren artean. Baina, ikusten ari garenez, politikagintzan aritzeko modu berriak ere loratzen ari dira. Bigarren gai horren azterketa sakonagoa hurrengo atalerako utzita, analiza dezagun orain zer nolako faktoreak identifikatu dituzten elkarrizketatuek ohiko politikari buruzko gazteen ustezko desmobilizazioa azaltzeko: 4. Gazteak eta politika aurrez aurre 74 1. Alderdi politikoek ez dute esparru publikoaren eta gizartearen arteko zubi-lana betetzen. Gazte gehien gehienek adierazi dute alderdi politikoak urrun sentitzen dituztela. Batzuetan, urruntasun fisikoaz mintzo dira: hots, urrun antzematen dute alderdi politikoen eta politikarien jarduna, bai beraiengandik, bai gizartetik, oro har. Jendearen eguneko bizitzako gorabeheretatik at duten kokapen hori "kalean ez egote" esamoldearekin adierazi dute behin baino gehiagotan. Ezkerraldeko bazterketaren aurkako talde bateko kidearen arabera, horren arrazoietako bat gehiegizko instituzionalizazioa izango litzateke: "han hecho que se pierda mucho la calle para llevar todo a lo institucional". Baieztapen horrekin ados agertu da Gasteizko eztabaida taldeko partaide bat ere: ez zaio nahikoa iruditzen ezbeharren bat gertatzen denean, politikariak beren babesa hedabideen bidez agertzea; bere ustez, sufritzen ari den jendearengana gehiagotan gerturatu beharko lukete: Cuando hubo inundaciones en Mallorca salió el Presidente un día con su traje y tal, ¿pero quién está ahí sacando tierra del pozo? La gente de allí y gente que se presta a ayudar. Que está muy bien decir lo mal que está cierta gente, pero si lo dices, ponte a ayudar con ella, pero ayuda activa (ET-Gasteiz). Iruñean elkarrizketatutako kide batek ere ildo berean hitz egin du: bere ustez, alderdi politikoek ez dute gizartearen aldeko lanik egiten, ez ditu herritarrengandik gertu ikusten. Adierazi du ez dituela politikariak kalean ikusten eta, horregatik, ez duela alderdi bakar bat ere gustuko. Hainbat elkarrizketatuk urruntasun kognitiboa ere aipatu du, hots, informazioan, komunikazioan, ordezkaritzan edo eredugarritasunean urrun sentitzen dituztela alderdi politikoak. Are gehiago, ez dituzte sistema politikoaren eta gizartearen arteko bitartekaritza lana eraginkortasunez betetzeko gai ikusten instituzio horien funtzionamendu motagatik. Urruntasun horren ondorioa, gehientsuenetan, desmobilizazioa izaten da, betiere, politika egiteko ohiko eredu instituzionalaren esparruan. 2. Gazteen interesak ez daude ordezkaturik sistema politikoan. Elkarrizketatuen arabera, gazteen ahotsa entzutea eta beren kezkak eta interesak kontuan hartzea behar beharrezkoa da politikan inplikaturik senti daitezen. Baina, nabarmendu dute hori ez dela askotan gertatzen, eta horrek frustrazioa eta etsipena sortzen dizkiela; desmobilizazioaren eragileetan arrazoi hori oso aintzat hartzekoa dela uste dute. Gure elkarrizketatuek gazteen etsipenari buruz hitz egin dutenean, oro har, bi posiziotatik egin dutela iruditu zaigu. Batetik, politikoki inoiz antolatu ez diren gazteak izan ditugu, ingurukoen mobilizazioek lorpenik ekarri ez dutela iritzita, serioski konpromisorik hartzeko grinarik garatu ez dutenak. Gutxien politizaturik dauden gazte horiek, hain zuzen ere, uste dute baliabide eta gaitasun urri dutela beren eskuetan esparru politikoan aritzeko eta gauzak aldatu ahal izateko. Bestetik, modu batera edo bestera mobilizatu diren gazteak izango genituzke baina, hauen kasuan ere, emaitzarik ez ikustean, nolabaiteko nekea sumatu dutenak. Heldu diezaiogun, hasteko, lehendabiziko taldeari. Gasteizen elkarrizketatutako neska batek argi adierazi du erakundeek muzin egiten diotela gazteen ahotsari, ez dituztela ordezkatzen; elkarrizketatu horrek hor kokatu du arazoaren muina. Haurrak balira bezala tratatzen dituztela sentitzen du, inolako ulermen gaitasunik izango ez balute bezala, eta gaineratu du beren iritziak ez dituztela errespetatzen. Baieztapen horrekin ados agertu da Bilbon elkarrizketatutako mutila ere: "Es que yo creo que hasta que llega una edad, que no sé muy bien cuál es, parece que no existes; estás ahí pero tus opiniones no se tienen tanto en cuenta como otras" (ELK-Bilbo-mutila). 4. Gazteak eta politika aurrez aurre 75 Ildo berean mintzatu dira Donostian elkarrizketatutako mutila eta EGIko kidea ere. Iruditzen zaie gazteek ez dutela politikarekiko interesik, politikak onura zuzenik eta pertsonalik ekarriko ez diela uste dutelako; horregatik sentitzen dute urrun politika eta politikagintza, beren egunerokoarekin lotzen ez dutelako: Nik uste dut pentsatzen dugula ez gaituztela ordezkatzen eta ez direla saiatzen gure arazoak konpontzen, eta beraien interesa dirua irabaztea dela (…) Esango nuke oso distantzia handia ikusten dugula egiten dituzten gauzen eta guk pentsatzen ditugun gauzen artean (ELK-Donostia-mutila). Gasteizen elkarrizketatutako mutila ere iritzi berekoa da; ez du uste politikariek gazteen interesak ordezkatzen dituztenik, eta zalantzan jartzen du zerbaiten alde mobilizatzeak ezertarako balio duenik, gero politikariek entzungor egiten badiete: "Puedes salir a la calle a manifestarte, puedes reivindicarte y eso, pero igual te escuchan o igual no. Yo creo que, generalmente, no se nos escucha". Enpleguaren gaia etengabe atera zaigu elkarrizketatuen diskurtsoetan. Zalantzarik gabe, esan daiteke elkarrizketa eta eztabaida talde guztietako muinetako bat izan dela. Bada, era guztietako eta politizatze maila guztietako gazteek identifikatu dute, aho batez, kezka hori, eta kezka horren inguruan sistema politikoari egindako eskaria. Ez da harritzekoa gazteen arrangura, aintzat hartzen badugu merkatu-lanaren egoerak gaur eguneko gazte jendearen bizi proiektuetan sortzen dituen ziurgabetasuna eta egonezina. Ildo horretan, gazte asko ohartu da gobernu eta administrazio desberdinen politika publikoek aktore ekonomikoen faboretan jokatzen dutela eta ez herritarren babesaren alde. Adibidez, Ezkerraldeko eztabaida taldeko kideen ustez, erakundeek ez dute batere ondo jokatzen lanpostuak sortzeko politikekin, eta ematen dituzten diru laguntzak gehiago dira enpresarientzat gazte langileentzat baino. Bilbon elkarrizketatutako neska batek gaineratu du alferrik dela horren aurka manifestatzea, politikariek entzungor egiten dietelako gazteen eskariei eta ez dutelako inolako neurririk hartzen. 3. Aktibismoak eragindako frustrazioa eta eraginkortasun ezaren sentimendua. Zertarako ekin ezer lortzeko itxaropenik gabe? Frustrazioa aipatzen du elkarrizketatu askok. Ekimen politikoetan parte hartu eta horrek inolako lorpenik ekartzen ez diela sentitzeak eragiten dien frustrazioa da. Eta nekea, ahaleginak eta bi egin arren, fruiturik ez jasotzeak eragiten duen akidura. Horrek, jakina, erabateko desmobilizazioa ekar dezake luzera, gazteen ustetan. Herri ekimenetan ibiltzen den Donostiako gazte batek aipatu du aktibismoak, maiz, frustrazioa eta etsipena eragiten dizkiela, hain zuzen ere, lorpen handirik eskuratzen ez dutelako edo prozesuak oso luzeak izan daitezkeelako: "Pentsatzen egon naiz, eta egia da militantzian gauza asko ez direla lortzen, eta frustrazioan edo ezintasunean erortzen zarela, orduan, horren aurrean eutsi behar da". Tankera bereko baieztapena egin du Gure Esku Dago-ko kideak ere: erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikan belaunaldi gazteak erakartzeko ahalegina egin baitute, baina, ez dute lortu haiek beren ekimenei lotzea. Eta ELAko kideak, bere aldetik, lehen pertsonan hitz egin du militantziak eragindako frustrazioaz. Izan ere, erakunde politiko konbentzionalen barruan (alderdi politikoetan nahiz sindikatuetan) eta organizazio desberdinetan ibili diren edo gaur egun diharduten gazteek ere aitortu dute, behin baino gehaigotan, erakunde horiek mugak dituztela gauzak aldatzeko. Niri militantziak frustrazio puntu bat eragin izan dit, daukazulako sentsazioa karrotik beti tiratu behar izatearena, azken finean ikusten nuen jendeak ez zuela interes handirik mugitzeko eta askotan sortzen 4. Gazteak eta politika aurrez aurre 76 zizkidan zalantzak ea nire historia zen edo historia kolektiboa bat zen, eta baldin bazen historia kolektibo bat, ez zeukala zentzurik. Eta bestetik, funtzionatzeko ereduan konpromiso ezberdinak daude, orduan frustrazio asko, gauzak ez ziren lortzen… (ELA sindikatuko kidea). Ildo berean mintzatu dira Bilbon elkarrizketatutako neska bat eta Ezkerraldeko eztabaida taldeko kideak ere. Antzua dela azpimarratu dute auzi soziopolitikoekin lotutako protestetan parte hartzea, alferrikakoa; eta hori islatzeko zezenketen gaia, erretiratuen erreibindikazio saioak edo feminismoaren mobilizazioak aipatu dituzte: Es como con el tema de los toros en Bilbao; se le presentaron al alcalde no sé cuántas mil firmas y el hombre lo que dijo es que no era un tema de interés popular y que no las iba a quitar. (…) Y yo creo que esas cosas igual aumentan esa frustración (ELK-Bilbo-neska). ¿Para qué me voy a movilizar? Ahí tenemos a los jubilados todos los lunes, ¿y para qué sirve? Hemos salido a manifestarnos por temas feministas o simplemente por la igualdad…, ahí puede parecer que empieza a haber algún cambio, pero tampoco… (ET-Ezkerraldea). Horrenbestez, horixe dugu, elkarrizketatu askoren ahotan, gazteen despolitizaziorako arrazoi nagusitako bat: erakundeek gazteei entzungor egitea eta dituzten beharrei muzin egitea. Testuinguru horretan, ikusten da gazte askoren parte hartze politikoa modu zatituan, puntualean eta denboran jarraipen laburra duten ekintzetan gauzatzen dela gehiago, epe luzeko eta jarraipen handiko ekintzetan baino. Horrela, gutxien politizaturik dauden gazteen kasuan, parte hartzea errazago gauzatzen da sona mediatiko eta sozial handia hartu duten behin behineko protestetan edo unean uneko elkarretaratzeetan; adibidez, biolentzia matxistaren aurkako ekintzak edo martxoaren 8ko manifestazioak askotan aipatu dira ildo horretako parte hartze modura. Era honetako adierazpenetan, eraginkortasun politikoaren inguruan garatzen ari diren bi joera paralelo antzematen ditugu. Lehenik, eraginkortasun-eza sistemikoa, hau da, ohiko instituzio politikoek agertzen dituzten muga gero eta argiagoak herritarren premiak identifikatu, jaso eta erabakigune politikoetara helarazteko gaur egungo sistema politikoetan. Bigarrenik, lehen joera horrekin batera (eta haren ondorioz), herritarrek, bereziki gazteek, sentitzen duten ezintasun pertsonalaren pertzepzio gero eta indartsuagoa. Azken urteotako ikerketek erakutsi duten moduan, kultura indibidualizatuan arazo sistemikoak porrot indibidual modura bizi ditu norbanakoak. Hain zuzen ere, beste inon baino argiago ikusten dugu bizipen hori arlo politikoari buruz gazteek dituzten pertzepzioetan. 4. Informazio gabezia, hezkuntza politikorik eza eta ezjakintasuna. Kokapen sozio-ekonomikoari, kultura kapitalari eta gaitasun politikoen jabetza mailari lotutako egiturazko gabeziak ere aipatzen dira elkarrizketa batzuetan, bereziki, politikaz interes edo ardura gutxien duten gazteen kasuan. Izan ere, arestian aipatu dugunez, lehen ikasketa politikoek baliabideez hornitzen dituzte haur eta nerabeak beren herritartasunaren eraikuntzan. Hain zuzen ere, baldintza sozial, kultural eta familiarrak tarteko, ikasketa politiko horiek ahulak direnean, gazteak ezinduta sentitzen dira (maila edo gradu desberdinetan) esparru politiko gero eta indibidualizatugoan aritzeko. Ildo horretatik, elkarrizketatu askok interes gabezia baino gehiago informazio falta dutela adierazi du; hori ikusten dute ez mobilizatzeko arrazoien artean. Gasteizen elkarrizketatutako mutil batek, adibidez, adierazi du politikari buruzko ezagutza txikia duela eta, ondorioz, parte hartu eta hitz egin beharrean, entzutera mugatzen dela: 4. Gazteak eta politika aurrez aurre 78 Uribealdeko sozioekologia taldeko kideak hezkuntza sistemaren erantzukizuna jarri du mahai gainean. Izan ere, jasotzen dugun hezkuntzak ez du, bere ustez, ikaskuntza politikorik bermatzen eta, heziketarik gabe, gazteek arrotz sentitzen dute, oso, politika instituzionala: Guri ikasten dugunean ez digute erakusten ikasketa politiko bat, txikia bada ere. Eta horrek egiten du gero instituzioak ikustea besteen gauza bat bezala. (...) Eta niri pena handia ematen dit, ze ikusten dut gero eta gazte gehiago esaten duena politika ez zaiola gustatzen, eta, lehen esan dudan moduan, politika guztia da (Uribealdeko sozioekologia taldeko kidea). Donostian elkarrizketatutako mutil batek ere hezkuntzaren auziari heldu dio; adierazi du egungo hezkuntza sistemak irakasten dituen balioek, gero beste hainbat esparrutan erreproduzitzen diren horiek, jendearen pasibotasuna bultzatzen dutela eta ez dutela gizarte gaiekiko interesik sustatzen: Hezkuntza sisteman, adibidez, ez dute uzten norbanakoaren autonomia sustatzen, ez dutelako hausnarketa kritikoa egiteko gaitasuna ematen. Etxean, kalean, koadrillan erreproduzitzen diren baloreak eta ereduak ere badira guztiz zapaltzaileak, guztiz baztertzaileak… (Herri ekimenetan diharduen Donostiako gaztea). Ikuskizunaren gizartean informazioa zabaltzeko eta narratiba hegemonikoari aurre egiteko aukera handiagoa dagoela dioen arren (sare sozialen bidez, adibidez), Donostiako Piratak-eko kideak nabarmendu du orain dela gutxira arte informaziorik gehiena "sistemaren" filtrotik pasatzen zela, eta hark erabakitzen zuela zer zen egia eta zer ez. Eta honako hitz hauek gaineratu ditu: "Uste dut sistemak gastatzen dituela milioiak eta milioiak futbolean eta beste mila gauzatan eta, aldi berean, gauza garrantzitsuagoak ez zaizkiola iristen jendeari telebistaren bidez". Ikuskizunak ikuskizuna eskatzen du. Gai politikoak lantzen dituzten telebista kateetan eta irratsaioetan ere, maiz, ikuskizuna gailentzen zaio edukiari. Gasteizko taldeko kideek eta Bilbon elkarrizketatutako mutilak iritzi hori dute: A mí me parece que lo que nos llega es lo que ellos quieren que nos llegue: que si se insultan, que si no sé qué… (ET-Gasteiz). No, nunca he votado. Es que no veo dónde puedo hacerlo; me parece la misma tontería con distinto color. Además, muchas veces te intentas informar de cada partido qué es lo que hace, pero luego ves las cosas en televisión o en Twitter…, que yo Twitter no tengo, pero te acabas enterando de cosas que pasan…, y es que sólo veo que se lanzan los trastos los unos a los otros y poco más (ELK-Bilbo-mutila). Hortaz, politika instituzionalaren eta politikari "profesionalen" mundu bereiziak, espezializatuak eta arrotzak urrundu egiten ditu gune horretatik bestelako kultur kodeak eta hizkerak erabiltzen dituzten belaun gazteenak. Alde batetik, esparru politikoa gero eta gotortuago agertzen da, gizartetik at. Beste alde batetik, orain arte ikusitakoaren arabera, badakigu, jakin, esparru politikoan herritar izateko baliabide batzuk behar dituztela gizartekideek. Errekurtso horiek sozializazioan eta jardun politikoan eskuratzen dira. Baina, egiturazko asimetria sozialek eta beste faktore batzuek desberdintasunak eragiten dituzte ikasketa eta eskuratze prozesu 4. Gazteak eta politika aurrez aurre 83 4.2.3. Hauteskundeen balioa kolokan Ustezko despolitizatzearen arrazoiak aztertzean, ikusi dugu politika instituzionalari buruzko axolagabetasun horrek zuzenki eragiten duela bozkatzeko hautuan ere. Bada, gazte askok (bereziki, beren burua "ez politizatutzat" definitu duten horietako hainbatek) zalantzan jartzen du, baita argiro jarri ere, bozkatzearen balioa. Bestelakoa da "politizatu" moduan definitu diren gehienen ikuspegia. Erakunde politikoetan, sindikatuetan nahiz bestelako organizazio eta mugimenduetan antolatuta dabiltzan gazteek arras argi dute hauteskundeetan parte hartzea garrantzitsua dela. Horietako askok, parlamentuz eta alderdiz kanpoko dinamika sozio-politikoetan parte hartuta ere, bateragarri ikusten ditu hauteskundeetan esku hartzea eta politika ordezkatzaile konbentzionalaren bideak erabiltzea, eta beste aktibismo mota batzuetan jardutea. Egia da, azken gazte horiek ere, behin baino gehiagotan, kritiko agertu direla alderdi politikoekin eta sistema politikoaren gainerako instituzioen funtzionamenduarekin. Izan ere, askok barru-barrutik ezagutzen dituzte alderdi politikoak, sindikatuak eta bestelako erakundeak, beren iraganeko ibilbidean edo gaur egun bertan horietan aritzen direlako. Horrela, desilusiozko zertzeladak ere ez dira falta egin dituzten balorazio batzuetan. Baina, aldi berean, esperientzia horrek zaildu eta trebatu egin ditu herritar sortzaile izateko, eta eskuraturiko ezagutzak eta gaitasunak eremu instituzionalean ez ezik beste toki batzuetan ere erabiltzeko. Adibidez, eguneroko bizitzako esparruetan sortutako ekimen politikoetan, eta lan mota alternatiboetan erabili dituzte gaitasunok. Bada, gaitasun eta ezagutza horiek metatu egiten dira. Beraz, habitus politiko landua duten gazteak aktibo izan ohi dira, gehienetan, politika instituzionalean nola handik kanpoko ekintza politikoan. Gainerako gazteei dagokienez, elkarrizketek eta eztabaida taldeek hauxe erakusten dute: zenbat eta ahulagoa izan politizatze maila hainbat eta handiagoa da hauteskunde partaidetzari buruzko distantzia. Hain zuzen ere, elkarrizketetarako egindako gazte ez politizatuen soslaiak ezarri genituenean, aintzat hartu zen gazte horien bozka-jokabidea; zehazkiago, talde hori zedarritzeko, inoiz bozkatu ez duten gazteak, aldizka bozkatu dutenak eta bozkan hautu aldakorrak izan dituztenak hartu ziren aintzat. Esan bezala, talde horretako elkarrizketatuek, oro har, ez diote baliagarritasun handirik aitortzen bozkari. Are gehiago, mesfidati agertu dira hauteskundeen aurrean, ez baitute uste alderdi politikoek beren interesak aintzat hartzen dituztenik; maiz agertu da alderdi guztiak ezpal berekoak direla azpimarratzen duen diskurtsoa. Alfer lana iruditzen zaie bozkatzera joatea, ez dute inolako konfiantzarik hauteskundeetan, ez dutelako uste beren errealitatea ezertan hobetuko dutenik. Hona hemen tankera horretako iritzi-sorta bat: Quizás tu voto no llega a donde tú querías (ET-Iruñea). No sabía a quién votar, porque no me gusta ninguno. Son todos iguales, y si no gana uno va a ganar el otro y es lo mismo (ELK-Bilbo-neska). ¿Pero es que a quién votas? Si es que escuchas cada cosa que ya no sabes a quién votar. (...) yo de momento no voto y no creo que vote, porque no veo a nadie que me convenza (ELK-Gasteiz-mutila). Dentro de la gente joven ¿cuánta gente no vota? Porque muchos piensan que votar no sirve de nada. Yo creo que eso es parte del problema: que vivimos en un mundo de engañabobos (ET-Gasteiz). 4. Gazteak eta politika aurrez aurre 86 partaidetza ekintzak. Hartara, politikari buruz azaltzen dituzten iritzi kritiko horiek eta horren ondoriozko politikari buruzko "deskonexioa", politika instituzionalaren testuinguruan ulertu behar dira, batik bat. Beraz, gazteak politika-molde jakin batetik urruntzen ari dira, bai. Hain zuzen ere, sistema demokratiko liberaletako politikagintza instituzionala dute jomugan beren kritikek. Sistema politiko demokratikoa oso deslegitimatuta agertzen da gazteen begietan. Hartara, batez ere eredu horretara mugatu behar da gazteen ustezko desafekzio politikoaren diagnostikoa, gure ustetan. Izan ere, gizartean nagusi den sen oneko ezagutza hegemonikoan, politika eta politikagintza esparru instituzional horrekin eta bertan dauden instituzioen funtzionamenduarekin identifikatzen dira, eta ez beste jarduera sozial eta zibiko batzuekin. Azken horiei zentzu politikoa esleitzeko gai dira gazte batzuk, hain zuzen ere, baliabide kognitibo gehiago eta partaidetza ibilbide luzeagoa dutenak bai esparru politiko konbentzionalean, bai handik kanpoko esperientzia politikoetan. Eta, beste batzuek, aldiz, ekintza-molde instituzionalarekin, eta horrekin soilik, identifikatzen dute politika, ikusi dugunez. Bigarrenik, azpimarratu behar da gizarteko kideek beren bizipenak izendatzeko erabiltzen dituzten hitzak, eta mundu zientifikoan errealitate sozialaren egiturazko prozesu konplexuak azaltzeko sortzen diren kontzeptuak ez direla beti bat etortzen. Gazteek indibidualismoaz hitz egiten dute elkarrizketetan eta eztabaida taldeetan. Soziologian, berriz, indibidualizazio prozesuaz hitz egiten da. Ez dira gauza bera. Indibidualismoa berekoikeria pertsonalaren zentzuan ulertzen dute gazteek. Hala bizi dutelako beren bakardadea, noraeza edo ezintasuna gaurko mundu aldakorrean. Indibidualizazio prozesuak, aldiz, egiturazko dinamika sistemiko bat adierazten du, banakoen orientazioak baldintzatzen eta moldatzen dituena. Izan ere, gizarteko orain arteko instituzio nagusiak endekatze prozesu batean daudenean eta ustez zituzten funtzioak dagoeneko eraginkortasunez betetzen ez dituztenean, norbanakoa behartuta dago bere bizitzaren ibilbidea bere gain hartzera eta bakar bakarrik gobernatzera, ziurgabetasuna ahalik eta ondoen kudeatzeko eta etorkizun ezezagunari aurre egin ahal izateko. Zeregin horretan, ikusi dugunez, batzuek baliabide egokiak izan ohi dituzte; beste batzuk, aldiz, babesgabe egon ohi dira egoera aldakorra ulertzeko eta, hartara, egokitzeko zailtasun gehiago izaten dute. Hirugarrenik, ezin dugu ahaztu gizartekideen irudikapen sozialak sortzean zer nolako eragina izaten duten masa hedabideek, eragile politikoek eta errealitate sozialaren eraikuntzan eragin handia duten mota guztietako eragileek (lobby politikoei nahiz ekonomikoei lotutako think-tanks deiturikoek, esaterako). Ildo horretatik, gizartean badaude, egon, hara-hona dabiltzan oraingo gazteei buruzko irudi jakin batzuk, gazteek eurek askotan barneratuta dauzkatenak eta beren auto-pertzepzioetan islatzen direnak. Behin baino gehiagotan, irudikapen estereotipatuak eta sinplifikatzaileak izan ohi dira. Besteak beste, gazte jendeari erabateko talde homogeneotasuna esleitzen diote ("gazteak holakoak edo halakoak dira" esan ohi zaigu sarritan). Ildo horretan, oraingo gazteak pertsona indibidualista eta axolagabe gisa irudikatzen dira hedabide askotan, baita, noiz edo noiz, politikarien adierazpen publikoetan ere. Ondorioz, irudikapen edo ikusmolde hegemoniko horiek ezkutatu egiten dute gazteen artean egon daiteken dibertsitatea, eta gazteek bizi dituzten egoera desberdinak, bai gizartean, bai esparru politikoan ere. Azkenik, gazteei buruzko irudikapenak nola, hala zabalduta daude aurreko belaunaldiei buruzko irudi jakinak ere. Ildo horretan, izan badira gure gizartean narratiba nagusi batzuk gaurko gazteen gurasoen belaunaldien edo, oro har, aitzineko belaunaldien jokamoldeen eta bizipen politikoen berri ematen dutenak. Horiek ere beren eragina dute gazteen auto-pertzepzioan, nagusien ispiluan islatzen baita, behin eta berriro, gazte jendea beren herritar identitate propioa eraikitzeko. 4. Gazteak eta politika aurrez aurre 87 4.2.4. Gazteen egungo joerak lehenagoko belaunaldiaren politika moldeen ispiluan Gazteek politika instituzionalarekiko desafekzioaz dituzten auto-pertzepzioak modu ulergarriagoan agertzen zaizkigu beren bizipenak aurreko belaunaldien testuinguru sozialarekin eta helduen esperientziekin alderatzen dituztenean. Elkarrizketatuek beraiek, bai politizatuenek (edo partaidetza maila handiagoak dituztenek) eta bai hain politizaturik ez daudenek (edo partaidetza maila apalagoa dutenek) etengabe erabili dituzte tankera horretako konparaketak. Baina zer irudikapen dute gazteek belaunaldi arteko etenaz edo arrakalaz jokabide politikoari dagokionez? Orain arte elkarrizketetan ikusi dugunaren arabera, badira politikagintzan aritzeko ereduak, politika instituzional konbentzionaletik at garatzen direnak. Eta horietan jarduten duten gazte batzuek politikaren adiera zabala dute. Ordea, beste gazte batzuek politikaren ikuspegi murriztaileagoa dute, estatu instituzioen jarduerari lotuta zedarritzen baitute politikagintza. Oraingo eta lehenagoko eredu politikoez galdetuta, era askotako iritziak jaso ditugu elkarrizketatuen aldetik: batzuek alde nabarmena ikusten dute lehengo politikagintzaren eta oraingoaren artean; beste batzuek (agian talde txikiago batek) ez dute alde handirik antzematen; eta hirugarren talde baten ustetan, molde batzuk mantentzen dira, eta beste joera batzuk, aldiz, aldatzen ari dira. Politikari buruz (hau da, haren hedadura eta adierari buruz) elkarrizketatuek duten abiaburuko iritziak eragina izan du erantzun horietan. Edonola ere, izan dira elkarrizketatuen iritzietan adostasun handia lortu duten puntuak: 1) oro har, bat datoz gaur egungo gizartean herritarren artean lehen baino interes eta partaidetza politiko gutxiago dagoela esatean. Beraz, zeharka bada ere, onartzen dute lehenagokoa ez den agertoki politikoan edo, gutxienik, bestelako abagune politiko batean gaudela gaur egun; eta 2) uste dute gizartea, eta guri dagokigunez gazteak, gero eta indibidualistagoak direla, eta balio kolektiboek pisua galdu dutela balio indibidualen mesedetan, aurreko belaunaldiekin alderatuta. Ildo horretako diskurtso batzuetan, iraganaren ikuspegi nostalgikoa atzematen da, are gehiago esango genuke, ikuspegi idealizatua. Izan ere, gurasoei buruz nahiz, oro har, era guztietako pertsona helduei buruz barneratuta duten irudikapena euskal politikagintzaren garai "epikoagoekin" loturik dago, elkarrizketaturiko gazte askoren adierazpenen arabera. Alde batetik, frankismoaren eta ondorengo "trantsizio politikoa" deitu den prozesuaren testuinguruan kokatzen dituzte helduagoen bizipen politikoak. Jakina, eurek ez dituzte garai horiek zuzenean ezagutu. Hartara, erabiltzen dituzten irudiak familian, inguru hurbilean (komunitatean, lagunartean), eskolan eta hedabideetan helarazitakoak dira, kasuan kasuko eragin desberdinekin bada ere. Oroimen historiko hori, batez ere politizatze maila apalena duten gazteei dagokienez, modu oso sinplifikatuan eraiki da. Eraikuntza horretan gauza asko nahasten dira, aro historikoak, abagune politikoak eta gertakari entzutetsuak, besteak beste. Hala, frankismoaz eta frankismo osteko urteez hitz egiten da, Espainiako egoeraz nahiz Euskal Herrikoaz, zehaztasun handirik gabe eta, behin baino gehiagotan, modu oso lausoan. Era berean, sinplifikatu egiten dira testuinguru horretan jendeak izandako balioak, jarrerak baita jokamolde politikoak ere. Oro har, elkarrizketen bitartez osa daitekeen iragan politiko hurbilari buruzko gazte gehienen narratiba horrek, desberdintasunak desberdintasun, ezaugarri batzuk ditu, honako zertzelada hauetan laburbildu daitezkeenak. Lehenbizi, helduen belaunaldiak sentiberagoak izan dira auzi kolektiboekin eta politikoekin, borroka antifrankistan zailduta eta eskubide demokratikoen nahiz instituzio demokratikoen alde mobilizatuta ibili dira. Baita eskubide sozioekonomikoen defentsan ere. Bigarrenik, Euskal Herriko politikagintzari dagokionez, 4. Gazteak eta politika aurrez aurre 91 Dena den, orain arte atal honetan jaso den aipu-sortan azaldutako irudi lausoa baino zehatzagoak dira gazte politizatu batzuek belaun arteko jauziaz eta paraleloki gertatutako aldaketa politikoez egiten dituzten iruzkinak. Izan ere, oraingo eta lehenagoko testuinguru eta politikagintza moldeei buruzko ezagutza sakonagoa dute esperientzia handiagoaren eta ibilaldi politiko luzeagoaren jabe diren gazteek. Besteak beste, politikoki jantziagoak izateaz gain, adinez ere helduagoak direlako (elkarrizketen unean 28-35 urteko tartean daudenak, esaterako), eta elkarrizketatu gazteenek transmisioz besterik ezagutzen ez dituzten gertakari asko zuzenean bizi izan dituztelako. Azken gazte horiek politikagintzan gauzaturiko trantsizioaren lekuko ez ezik partaide ere izan dira. Halatan, denboraren eta esperientzia politikoaren perspektiba luzeagoa izatean, gaztaroaren eta helduaroaren arteko mugetan egonik, kontzienteagoak dira mundu politikoan gertatzen ari diren aldaketez. Lehenik, beren eskarmentu politikoaren ondorioz, oraintsu arteko ildo eta eredu politikoen agortzea eta bestelako ziklo politiko baten sorrera ikusten dute euskal politikagintzan. ETAren desagerpenaren ostean, euskal politikagintza guztiz instituzionalizatu da eta, besteak beste, kaleak utzi egin dio ekimen politikoaren gune nagusi izateari, haien ikuspegian. Alderdi politikoetan ibilitakoek, esaterako, organizazioen berkokapena bizi izan dute egoera berrian: Es verdad que nosotros vivíamos muy centrados en el tema del terrorismo, y es verdad que después de 2011 nos quedamos en el limbo, en un espacio que no está definido totalmente. Entonces, hay que empezar a definirlo (…) la conciencia sobre el tema del terrorismo que tiene la generación de menos de 18 años no tiene nada que ver con lo que ha pasado (Juventudes Socialistas de Euskadi-ko kidea). Nire belaunaldia izango da azkenetarikoa pixka bat gatazka egoeran aktibatu dena. Nire ustez, bai dago erreferente falta bat, eta lehen oso agerikoak eta errazak ziren kontraesan horiek hor zeuden, orduan errazagoa zen posizionatzea eta aktibatzea. Orduan, egun gatazka oso espliziturik ez dagoenez, ba gatazka ezak bilatzen du ez posizionatzea eta, horren ondorioz, ez politizatzea (Errekaleorreko kidea). Bigarrenik, adin bateko gazte aktibistek edo organizazioetako militanteek hurbiletik ezagutu dituzte politikagintza instituzional ordezkatzailearen mugak eta kontraesanak. Besteak beste, aldaketa asmoak xurgatzeko, herritarrak desmobilizatzeko eta balio kultural indibidualizatuagoak sortzeko bide politiko-instituzionalen erabilerak duen ahalmena. Horregatik balioesten dute bide desberdinak urratu beharra politikagintzan, hala estatu instituzioen espazioetan gauzatzen den jarduera konbentzionalean, nola handik kanpoko esparru sozialetan eta eguneroko bizitzan sortu behar diren esperientzia berrietan. Adibidez, Uribealdeko sozioekologia taldeko kideak bi joerak ikusten ditu: balio batzuetan belaunaldien arteko eredu politikoen erreprodukzioa gertatzen da eta, beste batzuetan, aldiz, aldaketa, bere ustetan. Testuinguru politikoari dagokionez, esate baterako, aldaketa atzeman zuen berak M-15 mugimenduak ekarritako politikagintza-modu berrien saiakeran. Uste du inflexio puntu bat izan zela. Izan ere, nabarmentzen du indar politiko berri bat sortu zela gizartean eta ideia politiko berriak sozializatu zituela ordura arte desmobilizaturik zegoen sektore batean. Edonola ere, denbora laburrean M-15aren ondorengoek ohiko alderdien logika eta eredu politiko berberak erreproduzitu dituztela pentsatzen du: "partidu politiko horri ematen dio erantzukizuna berak nahi duena aurrera eramateko, eta hasten gara berriro kritikatzen txarto egiten duenean". Hartara, esperientzia berritzaile izan behar zuena, sistema politikoaren logika ordezkatzaileak irentsi du. 4. Gazteak eta politika aurrez aurre 92 Bestalde, Euskal Herriko agertokitik kanpo ere, gazte politizatu helduenak jakitun dira esparru politikoa globalki aldatzen ari dela, eta ez dela aurrerantzean aurreko belaunaldiek ezaguturikoa izango. Hala ere, organizazioen eta alderdien barruan askotan formula zaharkituekin jokatzen ari direla onartzen dute (ideiei, balioei eta organizazio-ereduei dagokienez) eta horrek eraginkortasun politikoa mugatzen duela eta frustrazioa sortzen. Tankera horretako iritzia agertu du Donostian elkarrizketatutako herri ekimenetan dabilen gazteak ere; bere aburuz, agertoki berri baten aurrean gaude, baina formula tradizional berberekin aritzen dira, eta horrek ezin du ezer onik ekarri: "Heteropatriarkatuak jarraitzen du izaten sistema, enpresek berdin jarraitzen dute, alderdi berdinek jarraitzen dute… Orduan, agertoki berria da baina ez diogu behar bezala erantzuten". Azkenik, beren ibilbideetan izandako frustrazioak eta desilusioak aitortu arren, aktibismoan eta militantzian ibilitako gazte helduek balioetsi egiten dituzte beren belaunaldikoek eskuratutako lorpenak ere, eta ez dira gelditzen aurreko belaunaldiek egindakoaren mirespenean. Horretan ere argiro aldentzen dira politizatze maila apalagoa dutenen iritzietatik, azken horiek gutxietsi egiten baitute, are gehiago ukatu ere, beren belaunaldiaren ekarpen politikoa. Ildo horretan, belaun arteko trantsizio unean daudenek azken urteetako zenbait aldaketa aletzen dute: neska gazteen integrazio gero eta handiagoa organizazio politikoetan, parte hartze irekiagoaren eta harreman horizontalen aldeko progresioa, estrategia feministen txertaketa ildo politikoetan, pertsonen bizitzarekin bateragarriagoak diren aktibismo ereduen ezarrera, gazte jendearengana hurbiltzeko egindako saiakerak (komunikazio bideak hobetuta eta abar), eta beste hainbat joera. Azpimarratu behar da emakumeen integrazio progresiboak eta emakumeen eskutik indarra hartzen joan diren proposamen feministek zenbaterainoko aldaketa ekarri duten erakunde politikoetan, elkarrizketaturiko emakume aktibista gazteen ustez. ELA sindikatuko ordezkariak, esate baterako, aktibismo ereduan jarri du arreta, egungo parte hartzea asko aldatu dela dio, generoari eta adinari dagokionez: nabarmentzen du, aurreko belaunaldien eredua oso maskulinoa zela, gaur egun emakume asko ari dela parte hartzen politikagintzan, eta horrek militantzia eredua aldarazi duela. Belaunaldi aldaketa gertatzea ezinbestekoa izan ohi da eredu berriak eraikitzeko. Antzera mintzatu da Ernaiko kidea ere: Bai. Gazte eta helduen artean eta baita gizon eta emakumeen artean. Uste dut organizatiboki ematen den aldaketa dela, alde batetik, jende gaztea sartzeko, baina baita ere emakumeak. Nik uste dut bi kontuak lotuta doazela, belaunaldia eta generoa. Hemen dauden heldu gehienak gizonak dira, orduan uste dut dena nahasten dela. Azken finean, haiek izan dira organizazioa egituratu dutenak, eta militantzia eredu batzuk daude, eta eredu horiek beraien ereduak dira, eta oso maskulinoak dira. Orain, gazteen artean, jende berri gehiena emakumeak dira, baina mutilak ere beste eredu horretara egokitzen dira (ELA sindikatuko kidea). Alderdiak daude beti jende nagusiz osatuta, eta uste dut [gazteek] ikusten dituztela oso urrunak, urrunegi (…) Nik uste dut haiek [helduek] bizi direla militante 24 ordutan, modelo hori daukate barneratuta (…) Nik uste dut horretarako gazteak garela askoz irekiagoak (…) Gauzak aldatu dira. Orain esan dezakezu ezetz, lehen ez. Eta orain hartu ahal dituzu erantzukizun batzuk eta beste batzuk ez. Eta zure ordutegiak dira hauek eta emango dut hau, honaino (…) Hori positiboa da. Nik uste dut feminismoarena gogor sartu dela, eta badirudi kontzientziak astindu dituela, baina ezberdintasunak daude (Ernaiko kidea). 4. Gazteak eta politika aurrez aurre 93 Laburbilduz Gaurko gazteak despolitizatuta daudeneko ideia gure gizartean aski zabalduta dagoen arren, argi geratu da ez dela orokortu daitekeen baieztapena. Politika instituzionalari buruzko urruntasuna eta ikuskera ezkorra nabarmentzen dira gazteen diskurtsoetan, baina horrek ez du, halabeharrez, politikarekiko interes falta islatzen. Ñabardura anitz agertu dira: Batzuek, despolitizazioaren kontzeptuaren ordez desmobilizazioarena hobesten dute gazteen egoera deskribatzeko, izan ere, nolabaiteko lanketa teorikoa badagoela uste dute, baina praktikara eramatea faltako litzatekeela. Mobilizatzeko edo antolatzeko gogoa badagoela gazteen artean, baina benetan burutzeko gaitasuna falta dela pentsatzen dute. Beste hainbaten arabera, despolitizatzeaz (edo desmobilizatzeaz) hitz egin beharrean, inplikazio mailaz hitz egin behar litzateke. Inplikazio hori batzuetan jarraitua bada ere, gero eta gehiago noiz behinkako inplikazioa nabarmentzen da, ekimen zehatzetan parte hartzen da jarraikortasun gehiegi erakutsi gabe. Batzuetan, jarraikortasun eza horretan badu eraginik adinak edo bizitza zikloak. Esaterako, enplegu bat izateak edo familia bat osatzeak aktibismorako denbora murriztu dezakete. Politikaz, politikagintzaz zein despolitizatzeaz gazteek duten ulerkera desberdina ere aintzat hartzekoa da. Horren arabera, zenbaitzuk euren burua politizatutzat definitzen dute, eta, aldiz, ezaugarri antzekoak dituzten beste batzuk despolitizatutzat hartzen dute. Dena den, politika instituzionalari buruzko urruntasun sentimendua gazteengan nahiko orokortua dagoela ikusi dugu. Sistema demokratiko liberaletan ohikoa den politika moldeekiko desafekzioa da, hain justu, nabari dena. Politika eredu horrek eskaintzen dituen ohiko bideen aurrean (hauteskundeak, alderdi politikoak, parlamentuak) parte hartze mota indibidualizatuagoak lehenesten dira, organizazio handien bitartekaritza saihesten dutenak. Desafekzio horren eragile gisa, arrazoi desberdinak aipatu dituzte gazteek beraiek: 1. Alderdi politikoen urruntasun fisiko zein kognitiboa. Ez dute esparru publikoaren eta gizartearen arteko zubilana betetzen. 2. Gazteen interesak sistema politikoan ordezkaturik ez egotea. Gazteen beharren aurrean entzungor egiten dute alderdi politikoek eta, oro har, instituzio politiko formalek.. 3. Aktibismoak eragindako frustrazioa eta eraginkortasun ezaren sentimendua. Zertarako ekin ezer lortzeko itxaropenik gabe? 4. Informazio gabezia, hezkuntza politikorik eza eta ezjakintasuna. Politikariek herritarrak informatzeko helbururik ez dute, lengoaia konplexua erabiltzen dute, edo interesatzen zaien informazioa soilik zabaltzen dute. 5. Politikagintzaren ustelkeria eta iruzurra. Esandakoa bete ez eta, gainera, dirutza handiak poltxikoratzen dituzte, gazteek nekez biziraun dezaketen bitartean. 6. Hezkuntza-eredu indibidualizatuaren eragina: produktibitatea da helburu. 7. Gazteen erosotasuna indibidualismoaren gizartean. Interesik eta mobilizaziorik ez da ageri harik eta arazoak norberari eragiten dion arte. 4. Gazteak eta politika aurrez aurre 94 Arrazoi horiek guztiek hauteskundeen balioa kolokan jartzea dakarte hainbat gazteren kasuan. Gehienetan, zenbat eta ahulagoa izan politizatze maila, hainbat eta handiagoa da hauteskunde partaidetzari buruzko distantzia. Mesfidati agertu dira hauteskundeen aurrean, ez baitute uste alderdi politikoek beren interesak aintzat hartzen dituztenik. Dena den, bada informazio faltarik ez duenik ere, ondo ezagutzen dute sistema politikoaren funtzionamendua eta sistemarekin bat egiten ez dutelako ez bozkatzeko hautu kontzientea egin dute. Edonola ere, politikari buruzko "deskonexioa", politika instituzionalaren testuinguruan ulertu behar da. Izan ere, gazte hauetariko askok beste hainbat esparrutan konpromisoa erakusten dute: boluntariotza lanetan dabiltza, kirol taldeetan, kooperazioan, eta maila apalagoan, protesta eta manifestazio ekitaldietan ere partaidetza izan dute. Gazteak, beraz, politika-molde jakin batetik ari dira urruntzen, sistema demokratiko liberaletako politikagintza instituzionaletik, sistema hori oso deslegitimatuta agertzen delarik euren begietan. Gainera, aurreko belaunaldien erreferentzia oso presente dago gaurko gazteen irudia eraikitzerakoan. Lehenagoko belaunaldiak politizatuagoak zirela aipatzen da, gaurko gazteak, gero eta indibidualistagoak direla, eta balio kolektiboek pisua galdu dutela balio indibidualen mesedetan. Gaur egun gazteak eroso bizi direla lehenagoko belaunaldien aldean eta horrek axolagabekeria bultzatu duela euren artean. Aurrekoekin egindako konparaketa horrek lehengoarekiko nostalgia eta gaurkoarekiko gutxiagotasun konplexua eragiten du hainbatetan. Alabaina, ezin da orokortasunik egin, lehengo eta oraingo agertokien baitan bestelako aldagaiak ere sartzen dira eta jokoan. Ildo horretan, aintzat hartzekoa da teknologia berriek kalera atera gabe aldarrikapenak egiteko eta zabaltzeko aukera ematen dietela gaurko gazteei. Kontuan hartzekoa da ere hiriko bizimoduaren edo baserri eremuko bizimoduaren artean dagoen aldea, baserriko balioek komunitate zentzuari gehiago eusten baitote oraindik. Eta ez da dena negatiboa izango, izan da aurrerapenik lehengo garaietatik hona: neska gazteen integrazio gero eta handiagoa organizazio politikoetan, parte hartze irekiagoaren eta harreman horizontalen aldeko progresioa, estrategia feministen txertaketa ildo politikoetan, pertsonen bizitzarekin bateragarriagoak diren aktibismo ereduen ezarrera, gazte jendearengana hurbiltzeko egindako saiakerak, eta beste hainbat joera. 4.3. Gazteen politika moldeak Ikerketa lan honetan aurrera egin ahala, ikusi ahal izan dugu ikuspegi ezkor samarra agertzen dutela egungo gazteek alderdi eta ohiko instituzio politikoen jardunari buruz. Hala ere, ikuspegi horren atzean gazteen pasibotasuna eta axolagabekeria politikoa besterik ez dagoela ondorioztatuko bagenu, ez ginateke guztiz zuzen ibiliko. Izan ere, pertzepzio ezkor hori adierazi duten elkarrizketatuek beraiek erakutsi digute zenbat eta zein mota ezberdinetako ekimenetan hartzen duten parte. Hori gutxi ez eta, gainera, konpromiso sozialari eta zibikoari buruz dauden beste era bateko ikusmolde politikoak eta ideologikoak eskaini dizkigute. Ikus ditzagun segidan. 4.3.1. Ohiko politikagintza instituzionaletik haragoko partaidetza motak: boluntariotza eta mugimendu sozialak Elkarrizketatuen diskurtsoak aintzat hartzen baditugu, gehiengo batek ez du politikagintza konbentzionalean aritzeko interes eta motibazio handirik. Ohiko instituzio politikoetatik kanpo dagoen jardun esparruan murgiltzeko, ordea, ez dira hain nagi agertzen elkarrizketatuak. Izan ere, ikerketan parte hartu duten gazteetako askok eguneroko jarduerak egiten ditu; jarduera horiei zentzu politikoa ematen diete batzuek, eta beste batzuek, 4. Gazteak eta politika aurrez aurre 95 aldiz, ez. Baina, zalantzarik gabe, ohiko politikagintzari buruz gazteek sentitzen duten urruntasuna edo arroztasuna nabarmena da. Eta, hala ere, aldi berean, bertatik bertako ekimen politikoak (ikuskera zabalean ulertzen ditugunak) sortzen eta saretzen ari direla dirudi. Horiek horrela, elkarrizketatuei gazteen ustezko despolitizatzeaz galdetu diegunean, harridura aurpegia jarri digute askok. Astrako kideak, adibidez, nabarmendu du interes txikia eta kemen gutxi ikusten duela gazteengan; baina, aldi berean, onartu du bere herrian ekimenak izaten direla eta jendeak ekimen horietan parte hartzen duela, nahiz, dena esate aldera, parte hartzaileen kopurua eta konpromiso maila apalagoak diren egun: Hor nik kontraesanak dauzkat nire buruarekin ere bai. Orokorrean uste dut ez dagoela berdin, uste dut jendeak interes gutxiago daukala, pasibitate gehiago ikusten dut, lonjen munduak jarraitzen du. Gero, beste alde batetik, hasten zara baloratzen eta ikusten duzu pila bat elkarte dagoela oraindik martxan ere bai, eta jendeak parte hartzen du (...) eta esaten duzu "badago!", baina, beste alde batetik, ikusten duzu zerbait antolatzen bada jende gutxiago agertzen dela, interes gutxiago dagoela… nik hor kontraesanak dauzkat (Astrako kidea). Ustezko desmobilizazio hori eragiten duten arrazoiak aztertu ditugunean, ohiko politikagintzan epe laburrean emaitzarik ez jasotzearen arrazoia aipatu dugu. Baina onik ez dakarren gaitzik ez omen da, eta beste elkarrizketatu honen hitzen arabera, horrek mesede egin diezaioke gizarte mugimenduen jardunari: Igual politikak maila handian abordatzen dituenez arazo hauek, ez da hobekuntzarik ikusten momentuan, eta familia batera edo ume multzo batera hurbiltzen bazara eta beraiei laguntzen badiezu, ba hobekuntza igual urte batean ikus dezakezu. Agian, eragin handiagoa lor daiteke bide horretatik bestetik baino (ELKBasauri-neska). Hain zuzen ere, gazteen egungo joera politikoak aztertzean, askotariko ereduak azaleratu zaizkigu; eredu horietako batzuek aurreko politikagintza moldeei jarraitzen badiete ere, atzoko eta gaurko ereduen artean aldea dagoela iruditu zaigu, oro har. Bi praktika-politiko mota identifikatu ditugu, gutxienez, gazte mobilizatuenen elkarrizketetan: alde batetik, mugimendu sozial gisa ezagutzen dugun horri lotutako partaidetza eta, beste aldetik, boluntariotza deiturikoari lotutako jardun zibikoa. Ikusmolde horiekin txirikordatzen dira, halaber, honako beste bi abiapuntu hauek ere: hots, gizarte konpromisoa ohiko politikarekin lotzen dutenena, batetik, eta beren burua ohiko politikatik at ikusten dutenena, bestetik. Boluntariotzarekin harremana duten gazteen kopuruak aurreikusitakoa baino leku handiagoa hartu digu elkarrizketatuen laginean. Horrek bete betean egiten du talka gazteen ustezko axolagabekeria defendatzen duen tesiarekin. Izan ere, gazteen ekimen horrek zerbaitekiko kezka izan badutela adierazten baitu. Hala ere, boluntariotza lana jasotzen duten erakunde edo elkarte gehienek ez dute, mugimendu sozialek bezala, aldaketa soziala helburu; eta, askotan goitik behera eratutako jardun guneak dira. Adibide batzuk aipatze aldera, Nuevas Generaciones erakundeko elkarrizketatuarena ekar genezake hona: boluntariotza eta ohiko politikagintza bateragarriak direla defendatzen du berak. Hain zuzen ere, ohiko alderdi politiko bateko kide izateaz gainera, Gurutze Gorrian jardun da hamar urtez; ekimen horretan etorkinei espainiera irakasten aritu da, eta beste hamaika lanetan ere parte hartu du. Bere hitzetan, inguruko lagun eta ezagun ugari sartu da boluntariotzan bere bidez. 4. Gazteak eta politika aurrez aurre 96 Elkarrizketatutako beste neska batek, bere aldetik, azpimarratu digu boluntariotzan ari den arren, ez duela inolako kezka politikorik sentitzen, eta senideekin eta lagunekin oso gutxitan hitz egiten duela gaiaz. Baina, aldi berean, gizarte gaiei buruz sentitzen duen grinak bultzatu du gizarte langintzako ikasketak egitera. Eta hor kokatzen du Caritasen egiten duen boluntariotza lana ere; hainbat umeri eskolako lanak egiten laguntzen aritzen da (ELK-Basauri-neska). Gasteizen elkarrizketatutako neskak ere boluntariotza lanak egiten ditu, baina ez da sekula elkarte bateko kide izan; elikagai bankuetan aritu da lanean, baita aniztasun funtzionala duten pertsonekin ere. Iruñeko eztabaida taldeko kideek, beren aldetik, boluntariotza lanetan parte hartu izana aitortu dute: errefuxiatuei espainiera irakastea, esate baterako, jardunbide ohikoa izan da beraientzat, baita haurtxoekin kirol jarduerak egiten aritzea ere. Azken adibide bat aipatze aldera, Donostian elkarrizketatutako neskaren ibilbidea deigarria gertatu zaigu. Kooperante gisa jardun da birritan Erdialdeko Amerikan eta, azpimarratzen digu han bizitako esperientziak munduari buruz zuen ikuspegia aldatu diola, Euskal Herrian ez bezala, hango lagunekin asko hitz egiten baitzuen politikaz. Boluntarioen jardunari ez bezala, mugimendu sozialen jarduerari izaera politiko esplizitua aitortzen diote elkarrizketatuek. Kasu horretan, laguntzaz bainoago elkartasunaz hitz egiten dute, maila berekoen elkarrekintza dela erakusteko. Gainera, mugimendu sozialek, gehienetan, eraldaketa sozialaren alde egiten dute lan. Izan ere, mugimendu ezkertiarren ekimena izan da, nagusiki, orain arte. Alderdi politikoetan eta sindikatuetan jarduten duten elkarrizketatuentzat bateragarriak dira, erabat, mugimendu sozialen ekimena eta politikagintza klasikoa; ez dute, edonola ere, auzi hori gehiegi nabarmendu beren diskurtsoetan. ELA sindikatuko kidearen ustez, adibidez, politikagintza ez da alderdi politikoen jardunera mugatu beharreko zerbait; bere iritziz, funtsezko ekarpena egiten dute gizarte mugimenduek politikagintzan. Podemos-Ahal Dugu-ko kideak ere antzera hitz egin du, eta azpimarratu du ezinbestekoa iruditzen zaiola gizarte mugimenduek eta alderdi politikoek norabide berean lan egitea, nahiz bakoitzak bere esparruan jardun: Niretzat politena izango litzateke mugimendu sozialek politika egitea jendearekin, eta mugimendu sozial horien eta jendearen beharrizanak eta nahiak igotzea Legebiltzarrera, eta alderdiok horri buruzko gauzak aurrera ateratzea, baina beti jendeak esan duenarekin (Podemos-Ahal Dugu-ko kidea). Nolanahi ere, mugimendu sozialen esparrutik hitz egin duten elkarrizketatu batzuek interes gutxi agertu dute alderdi politikoekiko eta sindikatuekiko. Ezkerraldeko bazterketaren aurkako talde bateko kideak, esate baterako, urrun sentitzen ditu alderdi politikoak, bere hitzetan, gehiegi instituzionalizatu direlako. LGTBI mugimenduko kideak ere erakundeen eremutik kanpo kokatzen du bere burua, nahiago baitu mugimendu sozialen bidez kalean eragin. Ez du esparru instituzionala gutxiesten, eragin-indarra aitortzen dio, baina berak, bere aldetik, nahiago du ekimen indibidualagoa garatu; eta behin eta berriro azpimarratu digu Liga ez dagoela alderdi politiko bakar bati ere lotua. Donostiako taldeko kideek mugimendu feministaren ekarpena azpimarratu dute. Ohiko politikagintzarekin harreman handirik izan ez arren, elkarrizketatutako neska batzuek bat egin dute institutuko edo fakultateko talde feministen deialdiekin; nahiz, aldi berean, aipatzen duten "erradikalak" iruditzen zaizkiela mugimendu feministako kideak. Ezkerraldeko eztabaida taldeko partaideek ere bereizi egin dituzte alderdi politikoak eta gizarte mugimenduak, eta azken horiek ekarpen baliagarriak egiteko asmoa dutela iruditzen zaie. Talde feministen eta pentsiodunen lana azpimarratu dute. Baina ezin izan dute kezka bat ezkutatu; hots, horien ekimena ere ez ote den ustelduko. Oro har, politikagintza ulertzeko era asko eta oso dibertsifikatuak aurkitu ditugu ikerketan. Adibidez, beste profil bat marrazte aldera, aipa dezagun orain beren bizi proiektua eta lana gizarte mugimenduen baitan 4. Gazteak eta politika aurrez aurre 97 ulertzen duten gazteen adibidea. OlatuKoop-eko kideak, esaterako, ekonomia sozial eraldatzailearen esparruan betetzen duen lanetik hitz egin digu. Bere ustez, ekonomia sozial eraldatzailea teoriaren eta praktikaren artean dagoen aldea txikitzeko bitartekoa da: Nik esango nuke ekonomia sozial eraldatzaileak eman duela espazio bat orain arte hutsune ideologikoan ez baina praktikoan mugimendu aldetik absolutuan dauden gazteentzat (OlatuKoop sareko kidea). Ildo berean, Errekaleorren bizi den elkarrizketatua ere urrundu egin da azken urteotan ohiko politikagintzatik, eta okupazioaren mugimendura hurbildu da, gazteak bizi dituen prekarietateari aurre egiteko eta gizartea bera aldatzeko esparrua delakoan. Profil horiekin batera, badira mugimendu sozialen esparruan eta boluntariotzaren esparruan aldi berean jarduten duten elkarrizketatuak ere; joera berri samarra izan liteke, beharbada. Ongi Etorri Errefuxiatuakeko kideak, adibidez, helburu humanitario batek bultzatuta parte hartzen du errefuxiatuen aldeko ekimenean; baina, aldi berean, beste era bateko boluntariotza lanak ere egiten ditu: besteak beste, Down sindromea duen jendearekin, familia behartsuekin, eta abar, aritzen da. Horrek sortzen dio grina eta aurrerantzean ere bide horretan segitu nahi luke, ohiko aktibismo politikotik at. Basaurin elkarrizketatutako neskak, bere aldetik, euskal kultura sustatzeko ekimenetan hartzen du parte, euskal musikaren aldeko jarrera aktiboa agertzen du, eta euskararen aldeko ekintzek erakartzen dute. Baina, ez du sekula botorik eman, eta ez da ekitaldi "politikoetara" joaten; bai, ordea, ekitaldi kultural eta sozial batzuetara, baita ekitaldi feministetara ere (ELK-Basauri-neska). Eta galdera gehiago sortu zaizkigu: zer iritzi dute elkarrizketatuek konpromisoaz? Zergatik eta zertarako egiten dituzte ekimen soziopolitikoak eta kulturalak? Nondik etorri zaie hurkoari laguntzeko eta elkartasuna adierazteko grina? Boluntariotzaren eta mugimendu sozialaren jardunaz galdetuta, ikuspegi baikorra agertu dute, oro har, elkarrizketatutako gazteek. Batzuek maila pertsonalagotik hitz egiten dute, norberaren bizipenetan oinarritutako arrazoiak ematen dituzte. Ildo horretan, adierazgarria da, oso, Iruñean elkarrizketatutako mutilaren ibilbidea: bere hitzetan, senide bat zaindu beharrak piztu dio jendeari laguntzeko bokazioa. Donostian elkarrizketatutako mutilak, berriz, haurra zenean saskibaloian aritzeak eskaini zion aukerak bultzatu du orain haurren entrenatzaile izatera, berak besteengandik jasotakoa itzuli nahi baitie orain beste batzuei: Kirola gustatzen zait, eta ondo pasatzen dut entrenatzen. Ikusten dut laguntzen ditugula umeak; oso garrantzitsua iruditzen zait umeek kirola egitea. (...) Ni txikia nintzenenean entrenatzaileei esker egin nuen kirola, orduan, gustatuko litzaidake nik beste batzuei berdin laguntzea (ELK-Donostia-mutila). Iruñean elkarrizketatutako neskak, bere aldetik, Gurutze Gorriak piztu zion jakin-mina aipatu du: erakarri egiten zuen eta, hala, gertutik ezagutu zuenean, atsegina iruditzen zitzaion bertako lana. Beharra dutenei laguntzeko grina piztu zion horrek eta, gerora, ospitaleko animazio taldean sartu zen minbizia duten haurrei laguntzeko. Asko bete zuen esperientzia hark. Hamar urte daramatza Gurutze Gorrian eta, aurrerantzean ere, bertan jarraitzeko asmoa du. Lagun taldea ere osatu du bertan ezagutu dituen gazteekin. Iruñeko taldeko kideak ere "baliagarri sentitzeak" bultzatzen ditu hainbat elkartetan parte hartzera; betiere, ohiko politikagintzatik at dauden ekimenez ari dira: 4. Gazteak eta politika aurrez aurre 102 esparrura erakartzeko. Baina, argi adierazi du hainbeste gaztek politikari buruzko interes urria izatea ez dela kasualitatearen ondorioa. Gazteen ustezko despolitizatzea zerk eragiten duen aztertu dugun atalean aipatu dugunez, gazteek funtsezkotzat jotzen dute politikariek gazteen beharrak entzutea, behar horiei erantzutea, gazteak informatzea, politikariek beraiek jarduera eredugarria izatea, eta hurrengo belaunaldiei heziketa politikoa eskaintzea; horrela baizik ez dute lortuko, elkarrizketatuen iritziz, gazteengana hurbiltzea. Ekologistak Martxan taldeko kideak, bere aldetik, aldeztu du, alderdiek "ekimen irekiak" egin behar lituzketela; bere hitzetan, lau urtean behin bozkatu behar diren egitura soil eta urrun gisa ikusten dituzte gazteek alderdi politikoak. Edonola ere, gaineratu du gazteak politikagintzara erakartzeko bidea mugimendu sozialena dela, ez alderdi politikoena. Horri tiraka, gazteak erakartzeko gakoei buruz hitz egin dutenean, honako kontzeptu hauek nabarmendu dituzte mugimendu sozialetan parte hartzen duten elkarrizketatuek: autoantolakuntza, horizontaltasuna, mobilizazioa, aktibismoa, ekimen irekiak, egunerokotasuna, eta abar. Piratak-eko kideak, esate baterako, politikagintzak iraganean izan duen ospea eta arrakasta berreskuratu behar dituela adierazi digu. Aldaketa beharra nabarmendu du. Bere ustez ere, gazteak politikagintzara hurbiltzeko bidea mugimendu sozialen dinamikan datza: iruditzen zaio, egitura horizontaleko mugimenduak eta autoantolakuntzan oinarritzen direnak esparru egokiak izan litezkeela gazteak politikagintzan hasteko. Euskara Elkarte bateko kideak, bere aldetik, diskurtsoan jarri du arreta: bere hitzetan, euskalgintza bezalako mugimendu batek diskurtsoa aldatzen asmatu behar luke eta, horretarako, ezinbestekoa iruditzen zaio gazteen kezkak aintzat hartzea, eta sor litezkeen diskurtsoak gazteen kodigoen arabera eraikitzea. Mugimendu sozialen ekarpena azpimarratu du Ernaiko kideak ere. Makro-diskurtsoetatik aldentzea, eta jendeari egunerokoan garrantzitsuak zaizkion auziez hitz egitea ezinbestekoa iruditzen zaio. Ildo horretan, Donostiako Piratak-eko kideak Herri Harresiaren esperientzia aipatu du; izan ere, nabarmentzen du inolako dinamika politikotan sekula parte hartu ez zuen bere lagun bat erakarri zuela egitasmo hark. Hitz hauekin azaltzen du berak: Horrek erakusten du egin daitezkeela gauzak beste modu batera, hori bai, asmatu behar da proposamenarekin eta jendeak sentitu behar du hor egoteak zerbaitetarako balio duela. Gauzak beste modu batera egiteak ez du esan nahi light-ago egitea (...) Nire ustez, lortzen bada jendea modu horizontalean antolatzea eta inteligentzia kolektiboa batzea badagoela zeregina (Donostiako Piratak-eko kidea). Gazteak politikagintzara erakartzeko beste bide bat feminismoarena litzateke, elkarrizketatu askoren ahotan. Gazte ugarik goraipatu du mugimendu feminista jorratzen ari den bidea, eta garatzen ari den jarduera politikoa belaunaldi gazteenentzat eredu izan daitekeela uste dute. Iritzi horretakoak dira, besteak beste, Piratak-eko kidea, herri ekimenetan diharduen gaztea, eta Bilgune Feministako kidea. Azken horren hitzak dira ondorengoak: Nire ustez asko dago ikasteko adibidez mugimendu feministatik, ze mugimendu feministan belaunaldi gazteak ari gara atxikitzen eta antolatzen. (...) badago botere harremanen inguruko hausnarketa bat, nik uste dut feminismoak oso modu integralean analizatu dituela jendartean dauden botere posizioak, dauden rolak… orduan, hor gazte bezala, zure buruan pentsatzeko tresna gehiago dituzu (Bilgune Feministako kidea). 4. Gazteak eta politika aurrez aurre 104 Azken finean, komunikabideetan esaten da nahi dutena, eta ez benetan gertatzen dena, orduan, komunikabideek ez badigute hori transmititzen, normala da ere jende asko ez mugitzea. Agian ez daukagu jakintza hori gertatzen denari buruz ez digutelako erakusten (Ongi Etorri Errefuxiatuak-eko kidea). Baina, informazioaren kudeaketa ez da hedabideen zeregina soilik. Hezkuntza sistemaren erantzukizuna ere agertu zaigu hainbat elkarrizketaturen diskurtsoetan. Herri ekimenetan dabilen kideak hezkuntzak ezagutza zabaltzeko duen egitekoa azpimarratu du, eta gaineratu du hausnarketarako espazio gehiago ireki behar lituzkeela. Donostian elkarrizketatutako taldeko kideek ere hezkuntzaren egitekoa nabarmendu dute. Aipu bana azaltzen dugu jarraian: Eskolan inork ez dizu hitz egiten politikari buruz. Orduan, hori ere gaizki dago, nire ustez (Herri ekimenetan diharduen Donostiako gaztea). Igual ikastolan "Ética y Religión" dagoen moduan, egon daiteke bat dena "Política para la vida real" (ETDonostia). Uribealdeko sozioekologia taldeko kideak tankera beretsuko ideia azpimarratu du. Bere ustez, jendeak, gazteek, iniziatiba hartu behar lukete eta ekimen politikoetan parte hartu; baina, aldi berean, uste du erakundeen zeregina dela gazteengan jarrera hori sustatzea. Ildo horretan, ezin interesgarriagoa iruditzen zaio gutxieneko hezkuntza politiko bat jasotzea: Eta iruditzen zait hori asko bultzatu dutela instituzioek beraiek, ez dutelako lanik egiten guztiok barnebiltzeko. Eta zer egin ahalko luketen? Ba hori, hezkuntza politiko minimo bat ematea (Uribealdeko sozioekologia taldeko kidea). Iruñean elkarrizketatuko neskari ere funtsezkoa iruditzen zaio gazteek prestakuntza politikoa jasotzea. Iruditzen zaio ezinbesteko lana dela haurrek txiki-txikitatik alderdi politikoez, politikaz eta politikagintzaz hitz egitea. Testuinguru horretan, politikariei proposatzen die gazteengana hurbiltzea eta hizkera ulergarria erabiltzea. Segidan datorren aipuan azaltzen du ideia hori: Si nos ayudan a ver la política como algo más ameno (...) que no hablen con palabras difíciles de entender, que se acerquen más; que no todos tenemos carreras universitarias, no todos entendemos las palabras de economía que utilizan (ELK-Iruñea-neska). Gazteen ahotsak entzutea eta ahots horiek dakartzaten aldarrikapenak aintzat hartzea ezinbesteko baldintza iruditzen zaie elkarrizketatu batzuei, gazteak politikagintzara hurbil daitezen. Gasteizen elkarrizketatutako neskaren arabera, adibidez, gazteen politikari buruzko interesa pizteko gakoetako bat beren ahotsa entzutea da, gazteengana gerturatzea, eta dituzten beharrak ezagutzea eta kontuan hartzea. Antzera mintzatu da Gure Esku Dago-ko kidea ere; bere hitzetan, herriko gazte asanbladan jabetu zen gazteen iritziak duen garrantziaz eta iritzi hori entzuteak duen balioaz: "eta ikasten duzu gazteak gizartea garela gaur egun". Ildo berean, Podemos-Ahal Dugu-ko kideak legeak gazteen beharrei begira egiteak duen garrantzia azpimarratu du bere diskurtsoan: 4. Gazteak eta politika aurrez aurre 105 Nik uste dut bitala dela gazteen eskubideak bermatuko dituen lege bat egitea, eta denon laguntza behar dugu hori egiteko. Azken finean, ez da gobernuak edo alderdi batek lege hori egitea, baizik eta espazio komun polit bat sortzea lan hori egiteko. Azken finean, instituzioek, berez, ez diote gizarteari erantzun bat emango, eta denon nahiak instituzionalizatu behar dira, eta lege bihurtu behar dira (Podemos-Ahal Duguko kidea). EGIko kideak, bere aldetik, alderdi guztiak seinalatu ditu, izan ere, bere ustez, alderdi guztiek hartu behar lukete lehentasun gisa gazteen politikari buruzko interesa piztearen erronka. Helburu garbi batekin, gainera, hots, gazteak politikaren erabilgarritasunaz ohartaraztea: Uste dut hori guztion ardura izan behar dela, eta guztiok eman behar diogu horri buelta bat eta ekitaldi edo jarduera ezberdinak planteatu haiek parte hartzeko. Eta gero, parte hartzean ikustea haiek esandakoak eta haiek hara joateak zerbaitetarako balio duela, ez du balio egitea ekitaldi bat gazteak egoteko eta hor esaten dena ez erabiltzeak, kasu horretan gazteek esango dute ez direla bueltatuko (EGIko kidea). Azkenik, erakundeetan eta hainbat alderdi politikotan azalera atera den ustelkeriak ere izan du lekurik hainbat elkarrizketaturen ekarpenetan. Podemos-Ahal Dugu-ko kidearen ustez, testuinguru horretan lehendabizi egin beharreko etxekolana gazteen konfiantza berreskuratzea litzateke. Donostian elkarrizketatutako mutilaren arabera, berriz, aurrekontuetako diru partidak beste era batean kudeatu behar lirateke: proposatzen du armadari eta elizari ematen zaien dirua berraztertzea, politikarien soldatak eta jende arruntarenak parekatzea, eta abar. Ikus dezagun nola azaltzen duen berak: Gaur egun botere politikoen antolamendua nola dagoen eta zenbat kargu politiko dagoen beraien soldatekin… hori aldatuko nuke, eta beste batzuen soldatekin ekiparatuko nituzke (ELK-Donostia-mutila). Ikus dezagun jarraian, gazteak politikara hurbiltzeko prozesuaren erdigunean gazteen beraien iniziatiba jartzen duen ikuspegia: zer dago gazteen esku? Zer egin behar lukete politikaren esparrura hurbiltzeko? Ezkerraldeko bazterketaren aurkako talde bateko kideak mobilizazioaren garrantzia azpimarratu du; izan ere, bere ustez, mobilizazioetan parte hartu ondoren beste begi batzuekin begiratzen zaio politikagintzari: En el fondo, por naturaleza, somos muy conservadores y nos da miedo dar el paso. Pero si das el paso, ya te metes en ese mundo, o, por lo menos, ya has hecho una pequeña transformación (Ezkerraldeko bazterketaren aurkako talde bateko kidea). ELA sindikatuko kideak, bere aldetik, gazte aktiboak nahi ditu; erakundeetan parte hartuko duten gazteak, hartara, uste du erakundeek gazteen beharrak eta interesak ordezkatzeko aukera asko handituko litzatekeela. Segidan aurkezten ditugun hitzak bereak dira: Nik uste dut gazteen beharrizanei erantzuteko lehendabizi gazteok egon behar dugula egitura horietan eta protagonismoa hartu, bestela, oso zaila da egitea. Alor politikoan parte hartzea iruditzen zait askoz gehiago landu beharko genukeela (ELA sindikatuko kidea). 4. Gazteak eta politika aurrez aurre 106 Ongi Etorri Errefuxiatuak ekimeneko kidearen arabera, ezinbesteko baldintza da gaur egun bizi gaituen indibidualismotik ateratzea, eta beste bizimodu eta errealitate batzuez jabetzea, eta horren kontzientzia hartzea. Bere hitzetan, horrela baizik ez da lortuko gazteek politikari buruzko grina senti dezaten: Bakoitza bere bizitzatik irtetea eta ikustea zure etxetik at bizitza dagoela, eta pertsona gehiago dagoela, eta ez dela dena zu, zure bizitza, zure herria… Gasteizetik kanpo edo Euskal Herritik kanpo ere beste gauza batzuk daudela, eta Euskal Herri barruan ere zure indibidualismotik kanpo ere beste gauza asko daudela egiteko edo laguntzeko edo bakoitzak nahi duena egiteko (Ongi Etorri Errefuxiatuak-eko kidea). Gazteek egiazki duten erantzukizunaren kontzientzia hartu behar luketela aipatzen du Uribealdeko sozioekologia taldeko kideak. Bere ustez, aldaketa eta hobekuntza ez dira politika instituzionalaren eskutik soilik etorriko; norberak bere eguneroko zereginetan garatu dezakeen zerbait izanik, hori barneratu, eta konpromiso soziala hartu behar lukete gazteek. Bestalde, protesta egiteko "modu alternatiboak" asmatu behar direla dioen diskurtsoa ere agertu zaigu gure ikerketan; hori babestu duten gazteen arabera, ohiko aldarrikapenek eta manifestazioek ez dute arrakastarik gaur egun. Beraz, egoera horren aurrean, beste era bateko bideak jorratu behar izango dituzte belaunaldi gazteenek, politikariek beren interesak aintzat har ditzaten eta beren betebeharrak berma ditzaten: Yo creo que la típica manifestación de sentarte en algún sitio con pancartas está ya un poco pasada, a los políticos les da igual que hagas otra manifestación más (ELK-Bilbo-mutila). Edonola ere, aipa dezagun hemen gazte ez politizatuen sentsazioak ez direla bereziki positiboak. Ezkerraldeko eztabaida taldeko kideen hitzetan, borondatea izan badute egungo gazteek, baina erreta daude, oro har: Aunque la gente joven siempre ha sido la que ha cambiado las cosas en la sociedad, actualmente la gente joven está muy quemada (ET-Ezkerraldea). Atal honi amaiera emateko, Iruñeko mutilaren hitzak hona ekarrita, esan dezagun, gazteak elkartzea eta antolatzea lan erraza izango ez den arren, egungo egoera ikusita, erreakzionatzeko beharra sentitu dezaketela luze gabe. Laburbilduz Gazteak ez daude pozik alderdi eta ohiko instituzio politikoekin, hori begi bistakoa da, baina oker egongo ginateke hortik gazteen pasibotasuna eta axolagabekeria politikoa besterik ez bagenu ondorioztatuko. Atal honetan ikusi dugu zenbat ekimen desberdinetan parte hartzen duten gazteek, eta, horrekin batera, konpromiso sozialari eta zibikoari buruzko bestelako ikusmolde politiko eta ideologikoak agertzen ari direla. Ekimen horien artean bi praktika orokor bereiz ditzakegu: boluntariotza eta gizarte mugimenduak. Boluntariotzari dagokionez, elkarrizketatuen kopuru handi bat egon da, edo dago, halako jarduerekin harremanetan, eta horrek indargabetu egiten du gazteen axolagabekeriaren tesia. Parte hartzen dutenen artean, esan liteke askok ez diola 4. Gazteak eta politika aurrez aurre 107 partaidetza horri esanahi politikorik esleitzen, baina esanguratsua da gero eta ohikoagoa dela boluntariotzan eta gizarte mugimenduetan batera aritzea. Gizarte mugimenduetan ari direnek, aldiz, gehienetan zentzu politikoa ematen diote jardunari, eta argi dute behetik sortutako ekimenetan subjektu aktibo direla eta eraldaketa soziala dutela helburu. Kasu batzuetan, alderdi politikoetan edo sindikatuetan ari direnen aldetik, bateragarri egiten dute politikagintza klasikoa eta gizarte mugimenduetako jarduera, baina beste kasu askotan, ez dute halako loturarik egiteko beharrik ikusten. Alderantziz, politikagintza klasikotik urrun, eroso sentitzen dira gizarte mugimenduetan bakarrik arituta. Adibide asko jaso ditugu ildo horretan, bestelako politikagintza ereduak garatu nahi dituzten gazteenak, alegia. Baina zergatik eta zertarako inplikatu halako ekimenetan? Arrazoi asko aipatzen dira: bizipen pertsonaletatik abiatutako bokazioa; txikitan beste batzuengandik jasotakoaren ordea edo ordaina; halako ekimenak egiteak berez sortzen digun gogobetetzea; elkartasun ideologiko landua; bestelako gizarte bat eraikitzeko konpromiso militantea, etab. Oro har, gizartearentzat lagungarriak direla sentitzen duten ekimenetan gustura parte hartzen dute gazteek. Gazteen ustezko pasibotasunaren gaia bazterturik, ez dugu batasunik aurkitu, ordea, konpromisoa eta partaidetza nola gauzatu beharko litzatekeen galdetzean. Hauteskundeen garrantzia, esate baterako, oso eztabaidatua da. Ohiko politikan ari direnek defendatzen dute, eta baita ez politikoen multzoan sartzen diren batzuek ere, uste baitute gauzak eskatu ahal izateko, parte hartu behar dela. Ez politikoen multzo honetan, ordea, gehiago dira batere ilusiorik agertzen ez dutenak edo balio instrumental hutsa ematen dietenak hauteskundeei: parte hartuko lukete onura zuzena aterako balute. Eta badira, azkenik, ikuspegi ideologiko batetik hauteskundeetako botoari garrantzia kendu nahi diotenak, bestelako partaidetza motak hobesten dituztelako, ekimen komunitarioa sustatuz. Hala ere, azken multzo honetako kideak jakitun dira gaur eguneko ohiturak haien desioen kontra doazela, indibidualismoa oztopo handia baita partaidetza aktiboa bultzatzeko, baina eguneroko ekimenetatik abiatuta, bide berriei ekiteko garrantziaz ohartarazten dute. Politikagintza zer den modu desberdinetan ulertzen bada ere, oso aipatua izan da gazteak politikara nola hurbildu asmatu behar dela. Ildo horretan, bi ikusmolde daude: nagusia den ikusmoldean politikagintzan jartzen da arreta, eta bilatzen da gazteak politikara zelan erakarri; baina bigarren ikusmoldean gazteengan jartzen da arreta, eurak dira subjektuak, eta, beraz, pentsatzen da gazteek zer egin beharko luketen politikagintzara hurbiltzeko. Lehenengo ildoan, gazteak politikara erakartzearen zailtasunak aitortzen dira. Gazteek egindako salaketei erantzunez hasi beharko litzatekeela uste da, hau da, politikariek gazteen beharrak entzutea eta haien beharrei erantzutea, informatzea eta jarrera eredugarriak izatea. Horrez gain, proposamen bat baino gehiago egiten da, herri mugimenduetan ari direnen aldetik batez ere: hurbiltasuna bilatzea eta zaintzea, horizontaltasunez jardutea, informazio bideak ugaltzea, heziketa politikoari garrantzi handiagoa ematea, etab. Bigarren ildoan, gehiago eskatzen zaie gazteei. Batetik, aktiboak izatea eta adieraztea, mobilizazioetan eta baita erakundeetan ere parte hartuta, informatzailearen arabera, politikagintza zerbait propio gisa ulertu ahal izateko horrela; bestetik, oraingo indibidualismotik irtetea, bestelako egoera eta errealitateez jabetu ahal izateko Hala ere, eta amaitzeko, ez politizatuenen artean ez da esperantza gehiegirik nabari, erreakzionatzeko borondaterik ager daitekeen arren. 108 5. BERRIKUNTZA POLITIKOAREN ZANTZUAK: GAZTEEN ESKUTIK SORTZEN ARI DEN POLITIKAGINTZA Txosten honetan ikusi ahal izan dugunez, gazteen eta politikaren arteko harremana aldatzen ari da. Maila eta intentsitate desberdinetan bada ere, gaur egungo gazteek harremana dute politikarekin, bai, baina ez XX. mendeko belaunaldien tankerakoa, beste adierazpen batzuen bitartez gauzatutakoa baizik. Hartara, gaurko gazteen politikagintza eta partaidetza politikoa ulertzeko beste kode batzuk baliatzen hasi behar dugu. Ba al dago berrikuntza politikorik ikerketa honetan elkarrizketaturiko gazteek adierazitako esperientzietan? Hala bada, zelan adierazten dira esperientzia politiko berriak? Eta nortzuk dute rol nagusia azaleratzen ari diren esperientzia horietan? Txostenean behin eta berriro esan dugun bezala, politikaren kontzeptua bera ulertzeko modua aldatzen joan da azken hamarkadetan. Hain zuzen ere, horixe bera da, oraintsutik, gazteen eskutik politikan gertatzen ari den berritasun handienetakoa: gaur egungo gazte asko, bereziki gazte politizatuenak, ohiko ekintza politikoaren mugak berriz definitzen ari dira, hau da, gune pribatuen eta kolektiboen arteko erreferentziak lausotzen, parte hartze politikoaren errepertorioak orain arteko esparruetatik kanpo zabaltzen, eta beren konpromiso soziala adierazteko erabiltzen duten testuingurua desinstituzionalizatzen. Izan ere, gazte horietako askorentzat, aktibista izatea edo politikoki mobilizatuta egotea gizarte bizitzan eragina duen kausa jakin batean engaiaturik egotea da, bizitza komunean inplikazioa duen zerbaitetan aritzea, edozein dela ere auzi hori. Aktibista izatea edo politikoki aktibo egotea ez dago, ezinbestean, politika instituzionalari loturik, gazte askoren ustetan, sistema demokratiko liberalek eta beren instituzioek ez dituztelako eraginkortasunez jasotzen eta betetzen gazteen eskariak. Aitzitik, marko globalean, estatu politikek aktore ekonomiko transnazionalek markaturiko politika publikoak abiarazi dituzte urteotan, babes gutxien duten gazteen interesen kaltetan. Ondorioz, hein handi batean, gazte askoren konfiantza galdu dute indarrean dauden sistema demokratiko liberalek eta haien instituzioek. Horrenbestez, gaur egun gazte politizatuenak gauzatzen ari diren politikagintza berria ez dago, ezinbestean, sistema demokratikoetako logika ordezkatzaileari loturik (hauteskundeak, bozkak eta alderdi politikoak tartean direla). Politikagintza berriak ez du delegazioa lehenesten. Gazte askorentzat, politika egitea botere harremanak eta desberdintasun nahiz bereizkeria sozialak aldatzeko jardutea da, baina ez soilik eskala handian, alderdiak bezalako instituzio politikoen bitartekaritzarekin, baita eskala txikian ere, norbanakoaren ekintzen bidez eta, maiz, bitartekaritza organizatiborik gabe. Hartara, gazteen politizatzeaz hitz egiten dugunean, ezin diegu politika alderdikoiari, politika parlamentarioari edo hauteskundeen ohiko esparru politikoari soilik begiratu. Izan ere, esparru horiek baino aintzat hartzen ez badira, sarritan gazteen inplikazio politikoari buruzko inkestek egiten duten bezala, gazteen argazki desitxuratu samarra agertzen zaigu: gazte axolagabeak irudikatzen dizkigute behin baino gehiagotan azterketa kuantitatiboek, kezka kolektiboetatik at bizi diren heldugaiak. Baina, benetan, indarrean dagoen sistema politiko instituzionalari buruzko interesik eza eta desilusioa adierazten dute gaur egungo gazte gehienek, ez politikari buruzkoa. Aitzitik, ikusi dugun bezala, gazteek beren kezkak eta agenda politikoak dituzte eta helduen kezken eta agenden bestelakoak dira. Horrela, elkarrizketetan eta eztabaida taldeetan berretsi ahal izan dugu gazte politizatu gehienak (eta ez hain politizatuak ere, gradu desberdinetan) gizartearen bilakaeraz arduratzen direla, baita eredu sozial alternatiboez ere, eta zalantzan jartzen dituztela botere harremanak, ohiko esparru publikoan nahiz handik kanpoko bizitza arloetan. 5. Berrikuntza politikoaren zantzuak: gazteen eskutik sortzen ari den politikagintza 109 Jakina, elkarrizketatu ditugun gazte guztiek ez dituzte eraldaketa soziala helburu duten praktikak gauzatzen. Denek ere ez dute engaiamendu zibiko edo sozial maila bera adierazi. Baina, badira batzuk, ibilbide politiko luzeagoa, esperientzia biziagoa eta, ondorioz, trebetasun politiko landuagoak dauzkatenak. Azken horien gogoetarako gaitasuna ere oso handia da. Esan nahi baita, garatua dute, oso, beren parte hartzeaz hausnartzeko gaitasuna, eta gai dira gogoetaren bidez beren aktibismoaren norabidea moldatzeko, eta aktibismo hori baldintza sozial aldakorrek ezarritako desafio berriei aurre egiteko moduan egokitzeko. Bestalde, politika egiteko modu berriak ez dira ezerezetik sortzen. Ildo horretan, Euskal Herriko zenbait gunetan orain arte garatu izan den bizitza komunitarioak (bereziki, herri txikietan eta zenbait auzotan) eta zenbait talde politikotan landutako kultura politiko kontrahegemonikoak hazitegi emankorrak izan dira gazte askoren politizatze prozesuaren hastapenetan. Izan ere, gazte talde batzuk aurretik datozen tradizio politiko eta sozial horietatik elikatu dira. Bada, balio komunitarioetan sozializatuak izan dira etxean, eta lehenagotik datorren kultura politiko horietan aurkitu dute azpiegitura organizatibo egokia ikasteko eta trebatzeko (ezker abertzalearen inguruko organizazioetan, batik bat, baina baita bestelako mugimendu sozialetan eta jarduera zibikoetan ere). Gazte horien ibilbideetan Bigarren Modernitateak ekarri duen aro berrietarako trantsizioa atzeman dezakegu, bai eraketa ereduetan, bai balioak, politikagintza, eta aktibismoa ulertzeko moduetan. Oraingoz, aldaketa horiek xumeak dira, gazteen gutxiengo batzuen praktiketan azaleratzen dira. Hala ere, zantzu modura, joera-ildo batzuk iragartzen dituzte, hemen ez ezik esparru globalean ere une honetan gauzatzen ari direnak. Ildo horretan, ondoren aletzen diren prozesuetan atzeman ditugu gazte horiek sortzen ari diren politikagintza berriaren zantzuak. 1. Esparru pribatuaren politizatzea. Gazte berritzaileek eguneroko jardueretan jarri dute beren kezken eta interesen erdigunea. Izan ere, ez dute ikusten ohiko sistema politikoak aukera handirik ematen dienik beren premiak asebetetzeko. Sistema politikoa entzungor hautematen dute beren eskarien aurrean. Hartara, arianarian, gazteon ekimenak lekuz aldatzen ari dira, alderdi politikoetatik eta hauteskunde sistematik, eguneroko bizitzako esparruetara. Jakina, toki aldatze horrekin batera, bestelako agenda bat agertzen ari da gazteen jardueretan. Horrela, orain arte ez politikotzat hartzen ziren gai asko zentzu politikoa hartzen ari dira: zein hizkuntzatan hitz egiten den, nolakoak diren pertsonen arteko harremanak eta harreman horiek zeharkatzen dituzten azpiratze erak, zer erosten den eta zer kontsumitzen den, zer nolako lana aukeratzen den, naturarekin ezartzen diren harremanak, sexualitatea garatzeko askatasuna, identitate indibidualak nahiz kolektiboak eraikitzeko aukerak, eta abar. Esparru horietan guztietan eta beste askotan egindako ekintzak, ekintza etikopolitiko garrantzitsu bilakatzen dira gazteen bizitzan. Hain zuzen ere, gazte horien praktikek hauxe adierazten digute: pertsona batek esparru pribatuan egiten duenak eragin erabakigarria dauka testuinguru pribatutik harago. Jakina, esanahi politikoaren esleitze horrek zabaldu egiten ditu parte hartze politikoaren errepertorioak, ohiko instituzio politikoetatik kanpo. Nik uste dut politika egin daitekeela edozein lekutatik; politika egin dezakezu zure koadrillan, zure lanpostuan, ikasten duzun lekuan… Eta ez zara zertan egituratuta egon behar edo antolatuta egon behar. Logikoki, kolektibo horrek ematen dizun indarra ezin da konparatu pertsona baten ekintzarako gaitasunarekin…, baina, bai, politika alderdietatik kanpo ere badago. Eta, nahiz eta uste dugun ezetz, gero eta indartsuagoa da hori, nire inguruan ikusten dudanagatik (Ernaiko kidea). 5. Berrikuntza politikoaren zantzuak: gazteen eskutik sortzen ari den politikagintza 110 Politika, orokorrean, egunero egiten ditugun hautuak egitea da, eta horrek eramango du gizartea era batekoa izatera edo beste era batekoa izatera (Uribealdeko sozioekologia taldeko kidea). 2. Agentzia politikoa izatearen zentzua. Orain arte esan dugunaren harira, aldaketa norberaren aldaketatik hasten da, dela hizkuntzatik, dela sexualitatetik, dela kontsumo ohituretatik, eta abarretatik. Bada, politika ez da bizitzatik banatuta dagoen esparru bat, non banakoa kanpotik integratu behar den bere helburuak lortzeko. Ildo horretan, publikoa eta pribatua lotu-loturik daude ikuspegi berrietan, eta nia eta eguneroko bizitza, biak ala biak, ekintza politikoan sartu-sartuta egon litezke, baita sakonki egon ere. Gazte berritzaileek subjektu politiko izan nahi dute, ez politikari profesionalen edo instituzio politikoen modura, beren bizitzak beren nahierara eraiki ahal izateko baizik. Logika horrek errepertorio politikoen indibidualizazioa dakar, eta modu paraleloan, politikaren eredu instituzionalizatuen ahultze bat. Izan ere, ugaldu egiten dira banakoaren eta egunerokoaren inguruan oinarrituriko praktika politikoak. Eta ikasten duzu ere bai gazteak ez garela etorkizuna, oraina ere bagarela. Eta gure iritzia orain ere entzun behar dela (Gure Esku Dago-ko kidea). Nik laranjak non erosten ditudan politika da. Edo nori erosten diodan esnea ere politika da. Ze guk egiten ditugun gauza txiki horiekin eragiten dugu (…) ze, baserritarrari erosten badiot esnea berak lan egiten jarraitu ahal izango du (…) Bestela, Eroskin erosten badut, edo beste supermerkatu batean, multinazionalen politikari jarraipena egiten diot. Eta berdin ogiarekin, eta berdin erosten ditugun erosketa guztiekin (…) Horregatik esaten dut dena dela politika, guk hartzen ditugun erabaki txiki guztiak politika dira (Uribealdeko sozioekologia taldeko kidea). 3. Autonomiaren zentzua. Esandakoak esanda, nora bideratzen dituzte gazte horiek beren energia politikoak? Ez politikaren ohiko guneetara, ikusi dugunez. Kultura gero eta indibidualizatuago batean, haien parte hartze politikoa sustraitzen ari da autonomia eta kontrola garatzeko ahalmena duten guneetan, batik bat. Izan ere, beren subiranotasuna gauzatu ahal duten lekuetara jotzen dute gazteek, eta beharrezkoa denean, espazio sozial alternatiboak sortzen dituzte. Ildo horretan, gazteok eraikitzen ari diren herritartasunaren ezaugarri nagusienetakoak dira aldarrikatzen dituzten subiranotasunaren edo autonomiaren balioak. Eraldaketa soziala eta pertsonala bultzatzen dugu, lehenik eta behin ikusten dugulako eraldaketa bat beharrezkoa dela. Zergatik? Ikusten dugulako gaur egungo gizarteak daukan norabideak galbidera garamatzala. Zergatik galbidera? Ari garelako lurra bera esprimitzen laranja bat izango balitz moduan, eta helduko da eguna tantarik ere ez duguna edukiko. Orduan, pentsatzen dugu eraldaketa bat egin behar dela, horretaz kontziente izan eta gure bizimodua eta bizitzeko erak aldatu behar ditugula, ze bestela, ez dugu etorkizunik izango. Eta bide horretan guk (…) sinesten dugu trantsizio bat eman behar dela, bizi dugun gizarte honetatik beste batera, non, naturarekiko eta gure arteko erlazioekiko izan behar dugula kontzienteagoak, eta besteen beharretara eta lurraren beharretara ere moldatu behar garen (Uribealdeko sozioekologia taldeko kidea). 4. Norbere balioen eta ekintzen arteko koherentzia. Engaiamenduak diskurtsoa eta ekintza egokitzea ahalbidetzen die gazte politizatuenei. Bada, norberaren ekintzaren bitartez, sinesteak, balioak eta idealak gauza ditzake batek, eta modu horretan, koherentzia ezarri pentsatzen duenaren eta egiten duenaren artean. Horrela, 5. Berrikuntza politikoaren zantzuak: gazteen eskutik sortzen ari den politikagintza 111 berdintasuna, kooperazioa, elkartasuna, justizia, ekologia, elikadura subiranotasuna, bidezko merkataritza, feminismoa, askatasuna, antikapitalismoa, aldaketa soziala eta elkarrizketetan aipatu diren hainbat eta hainbat balio, ez dira diskurtsoan geratzen diren printzipio hutsalak eta eduki gabeak, eguneroko ekintzetan abiarazi daitezkeen errealitateak baizik. Printzipio horien artean, pisu handia hartu dute balio post-materialistek. Bestalde, partekaturiko balioek ahalbidetzen dute, gero eta gehiago, besteekin batera aritu ahal izatea, ohiko afiliazio politikoen gainetik. Eta egin genuen balore zerrenda bat, eta horren gainean eraiki genuen gure lana (Donostiako Piratak-eko kidea). Hasieran, 0 km-a zen zelako Astra nahi genuen. Eta hor ere bai finkatu ziren ideologikoki zelakoak izan behar genuen: interkulturala, feminista, antimilitarista… (Astrako kidea). Ni harritu nau onerako oso leku desberdinetatik datorren jendea dagoela taldean eta, azkenean, errespetuaren balore horiek batu gaituzte era desberdinetako jende asko. Hasiera batean, agian antagonikoak izan ahal diren kultura politiko batzuetatik datorren jendea dago (Uribealdeko sozioekologia taldeko kidea). 5. Lana eta aisialdia engaiamenduari loturik. Aipatzen ari garen engaiamendu mota gazteen bizi proiektuen barneko atala dugu. Izan ere, gazteen konpromisoak continuum bat osatzen du beren eguneroko bizitzan. Halako moldez, non, aisialdiaren eta harreman sozialen denborak eta espazioak ere barnean hartzen dituen, batzuk eta besteak nahasita agertzen baitira. Eta ez gune horiek soilik. Zenbaitetan, gazteek hautaturiko lanbidera ere zabaltzen da konpromisoa. Horrela, zentzu etikoa esleitzean, gazte horiek birdefinitu egiten dute lanaren esanahia. Modu horretan, lana iraunkortasunari, besteen zaintzari, justiziari, eta antzeko balioei loturik agertzen zaigu gazte politizatuenen esperientzietan. Zentzu berean, norberaren auto-adierazpen sortzaile gisa ere atzematen dugu lana gero eta sarriago. Azken kasu horietan, gazteen parte hartzea ez da jadanik denboran eta espazioan zedarriturik geratzen, hau da, konpromisoa ez da eteten ekinaldi jakin batetik beste ekinaldi baterako tartean. Aitzitik, eguneroko bizitzan txertaturik dagoenez, konpromiso horren hedadura zabaldu eta zabaldu egiten da, harik eta bizitzaren atal guztiak inbaditu arte. Niretzat ez dago mugarik, edo ez dakit mugak jartzen lanaren eta gizarte konpromisoaren artean. Esan nahi dut, noiz ari naiz lanean eta noiz ari naiz militatzen? Dena bat da gaur egun, orduan…, esango nuke ez dela lana, pasioa dela, eta nire pasioa egiteagatik ordaintzen didatela (Euskara Elkarte bateko kidea). Politikoki, aktibismo organiko hori utzi dut. Orain ez nago inongo egituratan. Baina, ulertzen dut nire bizitza askoz ere politizatuago dagoela, ze, adibidez, nire janari dena kontsumitzen dut kontsumo saskitan edo laboreen kontsumo elkarteetan. Nire aisialdiaren aldetik, askoz ere buelta gehiago ematen dizkiot zer, nola eta horri guztiari. Saiatzen naiz nire harreman guztiak interpretatzen betaurreko politikoagoetatik eta, horren arabera ere, eraikitzen. Eta, gero, lana. Nire lanak ematen dit aukera, nire lana politikoa da; politika egiten dugu ere zerbitzu bat eskaintzen dugunean, edo laguntzen diogunean beste koperatiba bati. Eta lana bera da tresna bat [enpresaren] barruan politika egiteko (OlatuKoop sareko kidea). Lanaren gaiari dagokionez, lan merkatuan enplegu duina lortzea gero eta zailagoa da, gazteen adierazpenetan behin eta berriro aipatu den bezala. Horrenbestez, ohiko enplegu formalari lotutako lanean eraikitzen diren 5. Berrikuntza politikoaren zantzuak: gazteen eskutik sortzen ari den politikagintza 112 identitateak gazteen aukeretatik gero eta urrunago daude. Ildo horretan, "do it yourself " ereduari lotutako ikuspegiak atzeman ditugu gazte politizatu batzuen praktiketan. Hala, elkarrekin antolatzeko bide alternatiboak jorratzen dituzte, elkarrekiko laguntza bilatzen dute praktika aktibistetan, eta maila desberdinetan bada ere, auto-hornikuntzan eta autogestioan sakontzen dute. Azkenean, okupatzen baduzu eta xume bizi bazara, 400 eurotako soldata batekin lor dezakezu bizitzea. Eta gero, beste aldetik, autoenpleguaren bidean lortzea baldintzak izateko behar duzuna bizitzeko. Nik uste dut alternatiba bilatze horretan sakondu behar dela (Errekaleorreko kidea). 6. Engaiamendu politikoari lotutako ni-aren garapena eta identitateen eraikuntza. Gazte berritzaileen engaiamendua besteengana ez ezik norberarengana ere zuzendurik dago. Esan nahi baita, parte hartze politikoak gaztearen identitatearen eraikuntzan laguntzen du. Zalantzarik gabe, eraikuntza hori norberari buruzko prozesu erreflexibo baten ondorioa izan ohi da. Ez da ahaztu behar gizarteko instituzio nagusiak ahultzen ari diren garai honetan eta desinstituzionalizazioa aurrera doan heinean, inoiz baino nabarmenagoa dela identitatearen berreraikuntza erreflexiboa, bai norbanakoarena bai taldeena. Hala, gazte politizatuenentzat, konpromiso politikoa beren buruen irudia lantzeko eta fintzeko bitarteko bat da. Engaiamendu horrek beren estimua garatzen laguntzen die, eta beren buruen irudi positiboa eta ahaldundua sendotzen. Horrela, bi prozesu paralelo gertatzen ari dira gaur egun. Batetik, lehenagotik jasotako identitate finkoak eta leialtasun politiko sendoak indarra galtzen ari dira, baina, bestetik, azaltzen ari diren eredu politikoen ezaugarri bat erabakigarri bilakatzen da, alegia, norberari eta norbere ekintzei buruzko erreflexibitatearen garapena besteekin batera egindako jardunean. La Liga es una asociación apartidista. Sí somos anticapitalistas y feministas. Pero, no podemos abogar [por una organización política]. Si, obviamente, vamos a tener una ideología, pero no es homogénea. (...) Nuestro principal interés es sobre nuestras identidades, sobre nuestras orientaciones y sobre la aceptación de las mismas (LGTBI Ligako kidea). Zuk badituzu zure kezkak, zergatik egiten ditugun gauzak, eta abar. Eta denborarekin joaten zara zure burua ordenatzen, eta galdetzen diozu zure buruari ea zer egiten ari garen (Donostiako Piratak-eko kidea). Neu ere, nire identitatea eta kokalekua hausnartzen hasi nintzen (Bilgune Feministako kidea). Hasten zara planteatzen ea zertarako egiten dituzun gauzak, ez bakarrik gaztetan bezala, "porque me motiva y porque está guay". Planteatzen duzu beste modu batera, zure bizitzan integratzen duzu [politika] (Ikasle Abertzaleak-eko kidea). Ildo horretan, parte hartze politikoak gizartean nagusi diren balioak eta harreman ereduak auzitan jartzen laguntzen die gazte batzuei, baita aukera zabalagoak lortzen ere esperientzia berrien bitartez. Esperientzia horiek aurretik zituzten kokapenak berriz pentsatzera behartzen dituzte, beraien buruan konfiantza hartzen eta, batzuetan, lehenago zeuzkaten mugak gainditzen (boteretu egiten diren neska gazte feministekin gertatzen den bezala). 5. Berrikuntza politikoaren zantzuak: gazteen eskutik sortzen ari den politikagintza 113 Gazte mugimendua zegoen "en un momento de" goazen gure burua birpentsatzera, goazen harremanetan fokoa jartzera, goazen saretzera…, eta apur bat ateratzen "de una fase de respuesta". Ez dakit, beste klabe batzuetan zegoen, fase eraikitzaileago batera pasatzeko. Orduan, nahiz eta momentu hartan ez deitu hitz hauekin, oinarri inportante bat izan zen feminismoa. Eta ez jartzea horrenbeste begirada mundua aldatzeko kanpoan zer egin behar genuen, baizik eta gure baitan, guk zer nolako rol, zer nolako botere harremanak erreproduzitzen genituen gazteen artean (…) Topatu nintzen egitura patriarkalarekin (…) identifikatu nituen botere harremanak, gizonen nagusigoa, eta emakumeok izan ditugun zailtasun desberdinak, objektu sexual bezala heziak izan garela, edo pasiboak izateko… (Bilgune Feministako kidea). Ikusi dugunez, norberaren lanketa egitea, norbere balioen arabera bizitzea, eta bide horretan ikasten joatea gazteen egitekoak dira gizarte indibidualizatuan. Izan ere, instituzio sozialek banakoen bizitza gero eta gutxiago orientatzen duten aro honetan, politikoki aritzea ez da soilik aldaketa sozial edo politikoaren aldeko ekintza kolektibo bat, esperientzia pertsonala ere bada; hain zuzen ere, norberaren ezagutzan eta norbere identitatearen osaketan laguntzen duena. Are gehiago, aktibismoak atsegin emailea den nortasuna garatzen uzten die gazteei. 7. Parte hartzearen bidezko integrazio soziala eta sari sinbolikoak. Zalantza barik, errealizazio pertsonalaren eta sozialaren sentimenduak zentzua ematen dio gazte politizatuen parte hartzeari eta, arestian aipatu dugunez, norberaren identitate eraikuntzari. Era berean, aktibismoak integrazio sozialerako bidea zabaltzen die gaur egungo gazteei: beste gazte batzuekin interakzioan soziabilitate sareak eratzeko, besteekin emozioak partekatzeko, bidezkoak jotzen dituzten borroketan asebetetze sentimenduak jasotzeko eta testuinguru indibidualizatuan "familia kidetzak" osatzeko, besteak beste. Zentzu ekoizle garrantzitsua da, beraz, parte hartze hori gazte politizatuen bizitzetan, bizitza sozialaren esparru guztiak blaitzen baititu. Hartara, aktibismoaren sari sinboliko horiek, sarritan, aurrera egiteko motibazioak pizten dituzte. Ni lehenengo momentutik motibatu nintzen pila bat. Berehala ikusi nuen hori zela nire lekua (…) dena zen ilusioa eta poza, dena zen zoragarria, jendea ikusten zenuen motibatuta, lanean kriston gogoekin (…) Izan zen gogorra ere (…) Baina (…) nire lekua topatu nuen, ikusten nuen baliagarritasun bat zeukala, ikusten nuen egiten genuenak emaitzak zituela (…) Momentu horretan lagunak egin ziren, eta beraiekin hainbat denbora pasatzen nuen, eta ekintza bakoitzak ahalduntzen zuen apur bat gehiago, kapazak ginen, eta oso polita izan zen (Gure Esku Dago-ko kidea). Ildo horretatik, aktibismo mota berrien kezketako bat pertsonak eta pertsonen arteko harremanak zaintzea da. Izan ere, sakrifizioan oinarritutako lehenagoko militantzia ereduak modu kritikoan aztertzen dituzte oraingo gazte aktibistek. Horrela, banakoa asebetetzen duten harremanak eta, aldi berean, ongizate kolektiboa bilatzen duten jarduerak sustatzen dira. Jendeak gustura egon behar du hasieratik. Orduan, ez bada ondo zaintzen gaztetxo berrien lehenengo sarrera hori espazio publiko batean, lortzen baduzu gaztetxo horiek deseroso sentitzea lehenengo egunetan, agian galdu dituzu betiko (…) Eta pisua eman behar diegu bertan sortzen diren harreman sozialei, eta harreman sozial horiek zaindu (Errekaleorreko kidea). 5. Berrikuntza politikoaren zantzuak: gazteen eskutik sortzen ari den politikagintza 114 8. Praktika politiko indibidualizatuen dimentsio kolektiboa. Parte hartzean eta konpromiso politikoa bereganatzean gazte aktibistek besteekin batera aritzeko asmoa izan ohi dute. Hori egitean, kidetza sentimenduak lortu nahi dituzte, talde batean aitortuak izatea, interes komunitate batzuetan loturak sortzea, edo kausa baten izenean ekintza kolektiboan parte hartzea. Ildo horretatik, aitortu egiten dituen talde bateko kide direla sentitzeko aukera ematen die engaiamendu politikoak gazte politizatuenei. Gune horretan duten inplikazioa, hartara, egituratzailea da. Izan ere, beren premia identitarioa asetzen duen talde batean daude; talde horretan "beren lekua" aurkitu dutela sentitzen dute, hain zuzen ere. Nunca he formado parte de ningún colectivo, porque no me sentía cien por cien de acuerdo ni con los ideales ni con lo que defendían, pero aquí sí. Y, de hecho, es algo que nos vamos formando mutuamente. Tenemos un club de debate. Entonces, si yo tengo una duda respecto a algo, lo pregunto de una manera adecuada, porque hay temas de identidad que pueden dañar, e intentamos debatirlo (…) Es algo que nos vamos construyendo (LGTBI Ligako kidea). Batez ere, nik uste dut lehen urte horretan izan zela, alde batetik, hori, auzoaren kontrola poliki, eta gero etxean, zortzi gaztez okupatutako etxe bat, oso trinkoa, oso politizatua etxea, oso laguntasun erlazio polita garatu, komunitate bizitza oso polita eraman eta sortu nukleo fuerte bat, eragin zuzena eduki zuena auzoaren garapenean (Errekaleorreko kidea). Horrenbestez, elkarrizketetan jasotako adierazpenen argitara, ñabarduraz bete behar da sarritan indibidualizazioari buruz eskaini den lerraturiko ikuspegia. Behin baino gehiagotan, indibidualizazioa indibidualismoarekin nahasi bada ere, ez dira gauza bera. Egia da indibidualizazioaren aldeko egiturazko joerek beren bizi-arazoen konponbideak beren kabuz bilatzera bultzatzen dituztela gazteak, instituzioen babesik gabe. Hala ere, indibidualizazioaren teorialariek berek onartzen dutenez, prozesu horrek ez ditu ezinbestean baztertzen komunitate edo kolektibismo forma batzuk. Kontua da forma berri horiek banakoek sortu behar dituztela. Hain zuzen ere, biografia lineala galdu duten gazteek sareak sortzeko gaitasunak garatu behar dituzte, hau da, aliantzak eraikitzeko eta besteekin negoziatzeko trebetasunak. Bada, era horretako sareek baino ezin dute indargabetu agertoki sozialean nahiz ekonomikoan nagusi den ezegonkortasuna eta, ondorioz, gizarteko kideek bizitako ziurgabetasuna eta antsietatea. Ildo horretan kokatzen dira, adibidez, zaintzaren eta elkarren arteko dependentziaren beharra aldarrikatzen duten proposamen feministak. Bada, horrelako estrategiarik gabe, gero eta zailagoa egiten da Bigarren Modernitate kapitalistaren baldintzei aurre egitea. Nire ustez asko dago ikasteko, adibidez, mugimendu feministatik, ze mugimendu feministan belaunaldi gazteak ari gara atxikitzen eta antolatzen. Eta nik uste dut hor dagoela permeabilitate bat edo marjen gehiago probatzeko eta asmatzeko (…) Beste zerbait, eta zure identitate propiotik ekiteko eta zure arazo propioak nolabait erantzuteko eta hausnartzeko, zugandik abiatuta. Nik uste dut feminismoak eskaintzen dituela horretarako tresna teorikoak; nola zeharkatzen diren esplotazio- eta dominazio-sistema desberdinak, eta hor ze kokaleku daukagun emakumeok, gazteok, beltzok… Eta, gero, behar ditugu, beharbada, artikulazio forma lausoagoak, hau da, gune askotarikoak, elkartzeko eta gero berriz aldentzeko, eta egitura zurrun bezala funtzionatu beharrean, olagarro bat bezala funtzionatzea, ramifikazio ezberdinak dituena eta unean uneko beharren arabera funtzionatzen duena (Bilgune Feministako kidea). 5. Berrikuntza politikoaren zantzuak: gazteen eskutik sortzen ari den politikagintza 115 Hartara, gazte politizatuen esperientzietan atzeman dugun indibidualizazioa, indibidualizazio kolaboratzailea izan da. Elkarrekin aritze horrek ezaugarritzen ditu gazteen saiakerak beren identitateak buruaskitasunean definitzeko, baina betiere besteen laguntza eta lankidetzarekin. Okupazio bat egon zen gazteok leku bat behar genuelako. Izatez, Gernika oso aktiboa izan da beti, pila bat elkarte eta mugimendu sozial egon da beti hemen (…) Baldintzak ziren herriak gestionatzea hori, hau da, udalak ez sartzea eskua, autogestionatua izatea. Orduan, hori dela eta, prozesu bat sortu zen, parte hartze prozesu bat herrian (Astrako kidea). 9. Praktika politikoak berrikuntza politikorako laborategi sozial gisa. Elkarrizketatuen adierazpenetan ikusi dugunez, gazteen praktika politikoak asko dibertsifikatu dira, aurreko belaunaldien praktikekin alderatzen baditugu. Izan ere, arestian esan den bezala, XX. mendeko herritartasunaren eredu nagusia estatuarekin izandako harremanetan oinarritu da, eta herritartasun hori hauteskunde bidezko partaidetzan besterik ez da gauzatu. Dibertsifikazioaren ildo horretan, aldiz, bide berriak urratzen joan dira gazte batzuk (kapital sozial eta politiko gehien metatu dutenak) eta errepertorio politikoak gero eta esparru zabalagoetara hedatzen. Bide horiek izan litezke aurrerantzean gazte-jende askorentzat eredu, orain arte beren buruak politizatutzat hartu ez dituzten gazteentzat ere erakargarriak izan daitezkeenak, gaur egungo gazte kulturekin gehiago konektatzen duten heinean: bizi estiloak, kontsumo ohiturak, hizkuntza praktikak, izan litezkeen bestelako harremanak, eta abar. Oso inportantea da politika egiten dugunean ikustea ea gure usteak besteengan ere eragina daukan (…) Gutxienez, ondorengoei jasotako ondare politiko guzti hori uztea (…) Behar dira erreferentziak gazteentzat. Eta nik uste dut gaur egun gure proiektua badela erreferente bat gazte horientzat (…) Askorentzat izango da ere aktibazio puntu bat, egiten ditugun mobilizazioei esker. Azken finean, erreferente falta daukagu eta, maila lokalean, gurea [Errekaleor] izan dela gazteentzat esango nuke (Errekaleorreko kidea). Aipaturiko esperientzia horiek guztiek elkargune eta bidegurutze asko erakusten dizkigute. Bide horiek jakina esperimentalak dira, hainbat esparrutan aldaketak eragitea baitute xede. Baina, dagoeneko abian dira bizimodu desberdinak sortu nahi dituzten tankera askotako laborategi sozialak, nahiz eta oraindik eragin mugatua duten: autoeraketa moduak lantzen, esperientzia sozioekonomiko berriak martxan jartzen, besteekin eta naturarekin harremantzeko eredu eraldatzaileak frogatzen, eta beste hamaika saiakera. Nik uste dut hasi behar dugula lantzen egunerokotasunean jendeari gertatzen zaiona. Nik argi daukat hori dela gazteak politikara hurbiltzeko bidea (Ernaiko kidea). Gu ere kanpora joaten garenean bizitzen gara komunan, bizitzen gara denok batera, eta denon artean antolatzen dugu dena, beharren arabera (…) Beste bizitza eredu bat posible dela ikusten duzu bertan (Herri ekimenetan diharduen Donostiako gaztea). Egun bizi gara ehun eta piku pertsona etxe horiek okupatzen (…) Gure asmoa da produkzio bitartekoak apropiatuz, poliki poliki, geroz eta dependentzia gutxiago izango dugula merkatuarekiko. Orduan, alde batetik, komunitatea indartu, planteatuz harreman sozial sanoak eta, beste alde batetik, erakutsi eredu berri bat posible dela. Bizi garen gehienok gara gazteak (Errekaleorreko kidea). 5. Berrikuntza politikoaren zantzuak: gazteen eskutik sortzen ari den politikagintza 116 Horrenbestez, gazte berritzaileen esperimentazio saioek gune berriak zabaltzen dituzte (fisikoak, birtualak, sozialak, politikoak) hala gazteen nola gainerako herritar helduen partaidetzarako. Gune horietan ezagutzak nahiz esperientziak sortzen eta trukatzen dira, gazteak babes barik geratzen ari diren testuinguruan erresilientzia pertsonala eta kolektiboa handitzeko eta eraldaketak bultzatzeko. Hala, espazio horietan beharrizan pertsonalak nahiz materialak, existentzialak eta sozialak asebetetzeko praktika kolektiboak gauzatzen dira, saretuak eta konektatuak. Laburbilduz Txosten honetan ikusi ahal izan dugunez, gazteen eta politikaren arteko harremana aldatzen ari da, besteak beste, politikaren kontzeptua ere aldatzen ari delako. Bide berriak bilatzen dira, batzuetan aurreko ereduekin bateragarri direnak, beste batzuetan aurreko ereduak saihesten dituztenak. Zertan datza berrikuntza politikoa, eta nork bideratzen du? Gaur egun gazte politizatuenak esperimentatzen ari diren politikagintza berria ez dago, nagusiki, sistema demokratikoetako logika ordezkatzaileari loturik (hauteskundeak, bozkak eta alderdi politikoak tartean direla). Politikagintza berriak ez du delegazioa helburu, ez eskala handian ez txikian. Horrek hauteskundeekiko urruntasuna ekarri du, eta hortik gazte axolagabeen irudia zabaldu da; baina errealitatea bestelakoa da, ikusi dugunez. Horrela, elkarrizketetan eta eztabaida taldeetan berretsi ahal izan dugu gazte politizatu gehienak (eta ez hain politizatuak ere, gradu desberdinetan) gizartearen bilakaeraz arduratzen direla, baita eredu sozial alternatiboez ere, eta zalantzan jartzen dituztela nagusi diren botere harremanak, ohiko esparru publikoan nahiz handik kanpoko bizitza arloetan. Hona politikagintza berriaren zenbait zantzu: 1. Eguneroko jarduera interesen erdigunean jarrita, esparru pribatua politizatu egiten da; hala, orain arte ez politikotzat hartzen ziren gai asko zentzu politikoa hartzen ari dira gaur egun. 2. Politika ez dago norbanakoaren bizitzatik banatuta, eta gizartean aldaketak egin nahi badira, norberaren aldaketatik hasi behar da. Publikoa eta pribatua lotu-loturik daude ikuspegi berrietan: esparru pribatuan egiten denak eragin erabakigarria dauka testuinguru pribatutik harago. 3. Politika instituzionalaren ohiko guneetatik at, gazte politizatuenen parte hartze politikoa autonomia eta kontrola garatzeko ahalmena duten guneetara bideratzen da sarritan; are gehiago, beharrezkoa denean, gazte berritzaileek espazio sozial alternatiboak sortzen dituzte. 4. Engaiamenduak diskurtsoa eta ekintza egokitzea eskatzen du. Koherentzia ezarri behar da pentsatzen denaren eta egiten denaren artean. Printzipioak ez dira diskurtsoan geratzen, eta bai, aldiz, eguneroko ekintzetan islatuta agertzen. 5. Konpromisoa eguneroko bizitzan txertatzen da, eta lana eta aisialdia ere barnean hartzen ditu, norbanakoen bizi proiektu baten barruan. Zentzu etikoa esleituta, birdefinitu egiten da lanaren esanahia ere: iraunkortasunari, besteen zaintzari, justiziari, eta antzeko balioei loturik. 6. Engaiamendu politikoak gazteen ni-aren eta identitatearen garapenean eragiten du: besteengana ez ezik, norberarengana ere zuzendurik dago. Gizarte indibidualizatuan politikoki aritzea ez da soilik aldaketa sozial edo 5. Berrikuntza politikoaren zantzuak: gazteen eskutik sortzen ari den politikagintza 117 politikoaren aldeko ekintza kolektibo bat, esperientzia pertsonala ere bada; hain zuzen ere, norberaren ezagutzan eta norbere identitatearen osaketan laguntzen duena. 7. Parte hartzeak integrazio sozialerako bidea zabaltzen die gazte politizatuei: beste gazte batzuekin interakzioan soziabilitate sareak eratzen dira, besteekin emozioak partekatu, asebetetze sentimenduak jaso, eta baita "familia kidetzak" ere sortzen dira horrela. 8. Bereizi egin behar dira indibidualizazioa eta indibidualismoa. Lehena gaur eguneko gizartearen joera orokorra eta egiturazko da, herritar guztiengan eragina duena, bereziki gazteengan. Joera horrek esan nahi du, instituzioen erregulaziorik ezean, norbanakoak bizi ibilbideak eta bizi hautuak beren kabuz egitera beharturik daudela. Testuinguru horretan, parte hartzeko eta konpromiso politikoa berenganatzeko, gazteek beraiek hartu behar dute ekimena subjektu politiko bilakatzeko bidean. Bide hori hartzen badute, beste banakoekin batera aritzeko asmoa izan ohi dute, eta praktika politikoei dimentsio kolektiboa ematen diete. Hartara, gazteen indibidualizazioa eta norbanakoen arteko saretzea eta kolaborazio politikoa prozesu bateragarriak dira. 9. Gaurko gazteen praktika politikoak asko dibertsifikatu dira, aurreko belaunaldien praktikekin alderatuta. Esperientzia berriak sortzen dira, eta aurrerantzean erakargarriak izan litezke orain arte beren buruak politizatutzat hartu ez dituzten gazteentzat. Jarduera eta gune esperimentalak dira, baina dagoeneko gazte askoren artean abian dira bizimodu desberdinak sortu nahi dituzten tankera askotako laborategi sozialak.
science